id
stringlengths 17
47
| source
stringclasses 54
values | license
stringclasses 15
values | lang
stringclasses 1
value | url
stringlengths 17
329
| title
stringlengths 0
653
⌀ | author
stringlengths 0
499
| date
stringlengths 4
20
⌀ | text
stringlengths 20
2.08M
| domain
stringclasses 7
values |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
addi-ba9f9f422987 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26141 | Argudiozko testu genero baten azterketa eta esperimentazio didaktikoa | Ibarra Atuxa, Maite Jaione | 2017-07-04 | Argudiozko testu genero baten azterketa eta esperimentazio didaktikoa Doktorego Tesia Jaione Ibarra Atutxa 2017 Tesi zuzendariak: Itziar Idiazabal Gorrotxategi eta Ines M. Garcia Azkoaga Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak saila Hizkuntzen Eskurapena Testuinguru Eleaniztunetan doktorego programa (cc)2017 JAIONE IBARRA ATUTXA (cc by-nc-sa 4.0)
xix Esker onak Helmugara helduta, bidelagunak eskertzeko unea dator. Lasterketa honetan jende askoren laguntza izan dut, eta guztiak eskertu gura ditut, inor ahaztu barik. Eskertu gura ditut nire tesi zuzendariak. Itziar Idiazabal, ikastaroak egiten hasi nintzenetik hamaika erraztasun emateagatik, bidean zehar izan ditudan krisi, ahulezi eta iluntasunak argitzeagatik eta beti aurrera egiteko animoak ematen ibiltzeagatik, eta lan honen pertinentzia beti sinistu eta sinistarazteagatik. Eta azken urte honetan ere, beretzat hain gogorra izan arren, nire ondotik ez delako aldendu eta lana amaitzen lagundu didalako. Ines Garcia ere, eskertu gura dut azken urte honetan ardura hartzeagatik eta beti gogotsu emandako testuak irakurri, galdera ugari egin eta aholku zenbait emateagatik. Lan hau egin badut Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolagatik izan da, nire azken hogei urteetako lantokia. Hemen erakusten den lana bertan ikasi eta garatu izan dut, eta bidean zuzendaritza taldekoek animatu, bultzatu, txalotu eta lana egiteko erraztasunak ematearren eskertu gura ditut. Eskertu behar ditut bertako ikasleak ere bai. Bereziki esperimentazioetan parte hartu duten taldeetakoek, baina ez bakarrik eurak, beste guztiak ere bai, azken baten ikasleen lanak izaten direlako irakasleei gauza berriak egiteko ematen diguten bultzada. Ikasle barik ez dago irakaslerik eta ikasleengandik mila gauza ikasten ditugu. Nik ere bai, euren lanetatik abiatuta egin dudalako lan hau. Hizkuntza saileko kide guztiak ere eskertu gura ditut, ibilbide honetan hainbat lankide izan ditut eta guztiengandik gauza asko ikasi dut. Hemen erakusten dudan metodologia guztia lankideekin batera landu izan dut, urteetan elkarrekin egin dugun bideari esker. Eta azken ikasturte honetan egin duten ahalegina ere eskertu gura diet, practicum eta gradu bukaerako lanen ardurak eurak hartu dituztelako nik lan hau amaitzeko. Bereziki eskertu gura dut Begoña Ocio lankidea, bera izan delako nire maistrea, bere ondoan karrera berri bat ikasi dudalako. Eskola honetan sartu nintzenean didaktikaz ez nekien ezer, baina berak ni eta beste batzuk bere hegopean hartu eta makina bat eskola hartu genuen laugarren solairuko irakasle gelako mahaiaren inguruan. Makina bat ordu sartu ditu gu trebatzen, bere bitartez ezagutu genuen Bronckart eta diskurtsoaren funtzionamendua, sekuentzia didaktikoen metodologia eta beste hainbat ezagutza eman behar genituen ikasgai eta ikastaro edo aholkularitzak egiteko eskoletan. Lan honen hasieran ere nire ondoan izan nuen hemen esperimentatu den sekuentzia
xx didaktikoa diseinatzen laguntzen eta ikasleen testuak aztertzen, berak akuilua ipini eta lan egiteko egunak agendan ipintzen, bere garboarekin lanari aurre egiten laguntzen. Luxua izan da Bego zure lankidea izatea eta zuk irakatsitako guztia hartzea, zure jakituria musutruk gure eskuetan ipini duzulako beti. Eskerrik asko bihotz bihotzez. Bidelagun izan ditut hainbat lankide zalantzak argitzen, ideiak berridazten, testua atontzen, datuak tratatzen, irudiak sortzen, bibliografia txukuntzen... Eskerrik asko, Rober, Jone, Maider, Ane, Loreto, Lander, Mireia, Xanti, Elena, Patri, Pello, Xabier, … Eta gero kafe orduetan, bazkari orduetan eta eskolako edozein parajetan animatu nauzuen lankide guztioi ere eskerrak, zuen ardura eta berotasuna oso garrantzitsua izan da Tourmalet luze hau igarotzeko, zuek emandako ur tragoak bidea erraztu baino ez dute egin. Eskerrik asko lankide guztioi. Etxekoak be ez ditut ahiztu gura, eurentzat be harro egoteko modukoa dalako nik lan hau amaitzea. Azkenaldi honetan danari itxita egon nazalako eta kasu gehiegirik egin ez arren, zuek hortxe beti egoten zarielako. Asko zarie eta ez naz izendatzen hasiko baina gogoratu gura ditut gurasoak, seme-alabak, nebea eta gero beste enpadu guztiak, iseko, lehengusu-lehengusin eta gizonaren parteko familia guztia be bai. Oso garrantzitsuak zarielako, zuei be eskerrik asko. Eta zuri (azkenengo itxi zaitut lehena izan arren danetatik) gauza askogaitik emon behar deutsudaz eskerrak, karrerea ikasten hasi nintzenetik zagoz nire ondoan eta beti animatu nozu aurrera egiten, eta lan hau egiten ibili nazen bitartean be, pazientzia guztia eta berba gozoak baino ez dozuz euki ni animatu guran. Zure oreka eta bultzada berebizikoak izan dira nire bizitzan eta lan honen prozesuan be horretan ibili zara denpora guztian. Eskerrik asko bihotzez danori.
xxi Laburpena Ikerlan honen helburua argudio testua den zuzendariari gutunak testu generoaren azterketa egitea eta proposamen didaktikoa diseinatzea izan da, lantresna hori eraginkorra eta fidagarria dela erakusteko. Hizkuntzaren ikuspegi sozio-diskurtsibotik (Bronckart, 2004) heltzen zaio gaiari; horrela, testu azterketa eta proposamen didaktikoa ikuspegi horri jarraituz egin dira. Tesiaren helburu linguistikoari dagokionez, euskarazko egunkarietan argitaratzen diren zuzendariari gutunak saileko testuen azterketatik abiatuta, testu genero horren ezaugarritze bat egin da. Arlo didaktikoan, sekuentzia didaktiko bat diseinatu da testua irakasteko lan-tresna moduan. Sekuentzia didaktiko hori diseinatzeko abiapuntua Dolzek, Noverrazek eta Schneuwlyk (2001) testua lantzeko proposatzen duten eredua izan da. Tesi honekin frogatu nahi ditugun hipotesiak honako hauek izan dira: 1) irakasle-ikasketak egiten dituzten ikasleek zuzendariari gutuna testu generoa ez dute guztiz menperatzen; 2) erabilitako sekuentzia ereduak balio du ikasle hauei ere testu genero bat irakasteko lan-tresna gisa; 3) irakasten diren eduki guztietan egiten dituzte aurrerapenak ikasle guztiek; 4) ikasleei ematen zaien kontsignaren deskribapen egokia egitea garrantzitsua da abilezia mota batzuk erakusteko edo ezkutatzeko testuan. Metodologiari dagokionez, sekuentzia didaktiko biren esperimentaziotik lortu diren ikasleen lehen eta azken produkzioak aztertu dira. Ikasle hauek irakasle-ikasketak egiten ari dira Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan. Guztira, 84 testu aztertu dira. Testuok beren beregi diseinatu den zuzenketa plantila baten oinarrituta aztertu dira. Emaitzek aurretik aipatutako hipotesiak berresten dute. Esperimentazio honetatik atera den ondorio nagusia sekuentzia didaktikoa hizkuntza irakasteko fidagarria eta eraginkorra dela izan da. Metodologia mota honek eskatzen dituen baldintzak betez gero, ikasleei aukera ematen zaie euren hasierako testua auto-zuzentzeko eta irakatsitako abilezia diskurtsibo-linguistikoak euren testuetan erabiltzeko.
1 1. Sarrera Hemen aurkeztuko den lana hizkuntzen irakaskuntza eremuan zentratuko da. Eta zehazki testu genero jakin bat lantzeko sekuentzia didaktiko (aurrerantzean SD) baten esperimentazioan datza. Arrazoiak hizkuntzazkoak zein didaktikazkoak dira geroxeago ikusiko dugun bezala. Tesi honetan argudiozkoa den Zuzendariari gutunak izeneko testu generoa aztertu da. Testu genero hau edozein herritarrek idatz dezake egunkarietako "zuzendariari gutunak" sailean argitaratzeko. Lan honetan irakasle-ikasketak egiten dituzten ikasleen testuak aztertu dira. Ikerketa honekin, alde batetik, horrelako argudiozko testu batek euskaraz dituen ezaugarriak hobeto karakterizatu nahi dira; eta bestetik, testu genero baten irakaskuntzarako sekuentzia didaktikoaren baliagarritasuna frogatu nahi da. Horretarako, zuzendariari gutunak testu generoak dituen berezko ezaugarriak kontuan harturik eta aipatutako genero hau irakasteko sortuko den SD batean oinarriturik, irakaslegaiek testu genero hau ekoizteko dituzten zailtasunak bildu eta SD horri esker bereganatzen dituzten ezagutzak aztertuko dira. Lan honekin testu genero horren funtzionamenduari dagozkion berezko ezaugarri linguistikoak eta komunikatiboak ikas daitezkeela eta sekuentzia didaktikoak hizkuntzak irakasteko lanabes bezala duen potentziala frogatu nahi da. Esan bezala, ikerlan honek, besteak beste, sekuentzia didaktiko batekin esperimentatzea du xede. Baina egitasmo horrek badu aurrekari bat, orain dela urte batzuk diseinatutako eta esperimentatutako beste SD bat. Bada SDen sorta bat Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolak (aurrerantzean BAM) diseinatutakoak eta argitaratuak (Arriola eta beste, 2006). Multzo horretako sekuentzia bat da, hain zuzen, gure abiapuntua. Garai hartan irakaslegaiekin erabilitako sekuentzia didaktikoaren (aurrerantzean SD1 deituko duguna) esperientzia baten oinarritutako emaitzek bultzatu gaituzte SD berri bat diseinatzera eta esperimentatzera (aurrerantzean SD2 deituko duguna). Izan ere, SD1 delako hori erabili zenean eskuratutako emaitzek eta prozesuaren gainean egindako hausnarketek hainbat alderditan sakonago eragiteko premia zegoela erakutsi zuten. Besteak beste, hainbat gabezia identifikatu zirelako, hain zuen, sekuentzia didaktikoan esplizitu landu ez ziren hainbat alderdirekin lotutakoak. Gauzak horrela, orduan landu zen testu genero berbera landuko da ikerlan honetan proposatzen den SD2 izeneko SDan, zuzendariari gutunak testu generoa, egunkarietan izen bereko sailean argitaratzen den argudio testua.
2 Egindako aukeraketaren motibazioak eta lanaren nondik norakoak azalduko ditut jarraian. Halaber, tesian zehar erabiliko diren kontzeptu nagusien aurkezpen laburrari ekingo diot egitasmoa hobeto kokatu eta hobetu uler dadin. 1.1. Testuak komunikazio gaitasunaren benetako irakaskuntza baterako Sarreran esan bezala, hizkuntzaren irakaskuntzak motibatu du lan hau. Izan ere, nire lantokia azken hogei urteetan Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskola (BAM) izanik, irakaslegaien prestakuntzan aritu izan naiz eta zehazki hizkuntzaren didaktika eremuan. Hizkuntzaren irakaskuntzan ikuspegi ezberdinak garatu izan dira, baina XX. mendearen azken 30 urtetan ikuspegi komunikatiboa gailendu da. Gaitasun komunikatiboaren nozioa Dell Hymesi (1971) zor diogu, beharrezkoa ikusi baitzuen hizkuntzaren erabilera testuinguruari lotuta aztertzea. Izan ere, Hymesek Chomskyren (1965) gaitasun linguistikoari (morfologia, sintaxia, fonologia eta semantika ezagutzak hartzen dituena) testuingurua gehitu zion. Ikerlari hau konturatu zen hizkuntza ondo hitz egiteko ez dela nahikoa hizkuntzasistema bera ezagutzea edota arau gramatikalak eta lexikoa ondo ezagutzea; hitzen erabileraren edo hizketaren testuingurua ere ondo ezagutzea garrantzizkoa dela ohartu zen. Horregatik, testuingurua kontuan hartzen bada honako ezagutzak azpimarratu zituen: noiz hitz egin, eta noiz ez; zertaz hitz egin eta norekin, noiz, non eta nola; hau da, ez da nahikoa enuntziatu gramatikalak egitea; horrez gain, sozialki ere egokiak izan behar dira. Hortik etorri da beste gaitasun mota batzuk ere kontuan hartzea, hala nola, gaitasun diskurtsiboa, soziolinguistikoa eta estrategikoa. Gaitasun komunikatiboaren kontzeptu honek aldaketa handia ekarri du hizkuntzen irakaskuntzan. Ezin da ahaztu hizkuntzak irakasteko eta, bereziki, bigarren hizkuntzak irakasteko metodologietan izan duen eragina, hizkuntzaren gramatika hutsa irakastetik hizkuntzaren erabilera eta testuen ekoizpena irakastera aldatu direlako. Izan ere, posible da testu desegoki bat ekoiztea, eta aldi berean, gramatikalki egokia izatea. Hymesen hasierako kontzeptua beranduago beste autore batzuk aberasten joan dira. Esaterako, 1980an Canalek eta Swainek gaitasun komunikatiboa lau azpi-gaitasunetan banatzea proposatu zuten: gaitasun gramatikala, gaitasun diskurtsiboa, gaitasun soziolinguistikoa eta gaitasun estrategikoa. Hortik aurrera hizkuntzaren irakaskuntzari begira ere ikuspegiak aldatu dira eta azpigaitasun horiek hartu izan dira aintzat (Arnold eta Fonseca, 2004). Martinezek, Lopezek eta Gracidak (2015) diotenez, hizkuntzaren irakaskuntzan urte askotan hizkuntzaren araua oinarri bakarra izatetik, hizkuntzaren erabilera nozioak ekarri du egoera komunikatibo konkretuetan interakzio soziala gerta dadin martxan jarri beharreko estrategia multzoa irakastea. Horrela, hizkuntzen irakaskuntza gramatikan oinarritu beharrean, ikuspegi honi esker, testuen ekoizpenean zentratu da; eta horregatik, ikasleak gramatika arauak ikasteaz gain,
3 egoera komunikatiboetan jarduten ere ikasi behar dute, hau da, testu egokiak sortzen. Testu horiek sortzeko, hizkuntzaren arauak jakiteaz gain, hartzaileei egoera ezberdinetan zer esan jakin behar da; hartzaileak aldatzen direlako, ekoitzi behar diren testu generoak ere ezberdinak izango direlako, eta lortu nahi diren helburuak ere aldakorrak direlako. Laburbilduz, gaitasun komunikatiboari esker, hizkuntzen irakaskuntzaren ikuspegia aldatu egin da. Kontzeptu honek testuinguruaren garrantzia azpimarratu du zeren hizkuntza egoera errealetan erabiltzen da. Ondorioz, ardatz moduan hartzen dugun hizkuntza-unitatea benetan komunikatiboa izan behar da eta, hori baino gehiago, komunikazio prozesu osoa biltzen duen unitatea izan behar da: hizkuntza-unitate hau testua da, egoera bakoitzean sortzen den interakzioaren produktua. Honela definitzen du testua Bernardezek (1982: 95): Unidad lingüística comunicativa fundamental, producto de la actividad verbal humana, que posee carácter social. Se caracteriza por su cierre semántico y comunicativo y por su coherencia, debida a la intención comunicativa del hablante de crear un texto íntegro, y a su estructuración mediante dos conjuntos de reglas: la de nivel textual y las del sistema de la lengua. Definizio horrek erakusten du testuak izaera soziala duela, gizakien arteko interakzioetan sortua. Egoera komunikatibo baten sortua eta testuinguruak baldintzatua da: espazio-denbora baten kokatua, helburu bati erantzuteko eta arau sozial batzuk betetzen dituena. Eta gainera, zentzua izateko, barne egitura duena, koherentzia mantentzen duena eta arau gramatikalak zaintzen dituena. Ez da esaldi multzo bat egituratu bakoa, esaldi horiek egitura bati erantzuten diote. Arrazoi hauen guztiengatik hartzen dugu testua unitate bezala eta ez testuaren barruko esaldi solteak. Esaldi horiek testuaren barruan dute zentzua eta beharrezkoa da gramatika aldetik zuzenak izatea, baina mezua ondo ulertzeko egoera komunikatibora ondo egokitu behar dira. Bestela, ez dute ondo beteko euren funtzioa ondo komunikatzea, alegia. Arestian esandakoari gaitasun diskurtsiboaren (Canale eta Swain, 1980) garrantzia gehitu nahi diogu. Gaitasun honek egoera komunikatibo ezberdinetan, ahoz zein idatziz, testu egokiak ekoiztea bermatzen du, behar diren abileziak erakutsiz. Abilezia batzuk testua egoera komunikatibora ondo egokitzekoak izaten dira, beste batzuk testuan zehar edukiak planifikatzekoak eta beste batzuk testualizazio arlokoak, arau gramatikalak barne. Lan honetan, gaitasun mota horren inguruan arituko gara nagusiki, testuen irakaskuntzaz arduratuko baikara. Baina testuak zein mailatan? Irakaskuntzari begira testu generoak aukera ematen du testuaren ezaugarriak karakterizatzeko eta gelan irakatsi beharreko edukiak finkatzeko, generoak baitira testua sortzeko sozialki eskuratu ditugun ereduak. Ikuspegi diskurtsiboari esker, hizkuntzak irakasteko edukiak aldatu egin dira, eta eduki gramatikalak oinarri izan beharrean, testuak dira orain irakasteko edukiak. Testu bat ekoizteko maila ezberdinetako erabakiak hartu behar ditu
4 hiztunak eta erabaki mota bakoitza irakasteko hausnarketa ezberdinak egitea eskatzen du. Testuak duen izaera konplexu honi aurre egiteko metodologia tradizionalak ez du balio eta horregatik hizkuntzaren irakaskuntzan aldaketa sakona egin da metodologiari dagokionez. Gaur eguneko metodologiak hizkuntza proiektuetan oinarritzen dira eta tesi hau metodologia aldaketa horren barruan txertatzen da. Hizkuntza proiektuetan oinarritzen den metodologiak tresna didaktiko berriak asmatzea ekarri du eta berrikuntza garrantzizkoena Genevako Unibertsitatean garatutako testu generoen eredu didaktikoa (de Pietro eta Schneuwly, 2003) izan da. Eredu honi jarraitzen diote, hain zuzen ere, Arriola eta bestek (2006) diseinatu dituzten SDetan, izan ere, Garcia-Azkoagan (2015: 23) irakurtzen den bezala: Ikaslearen garapena bere osotasunean kontuan hartzen duen epistemologian oinarritzen delako, ikasleek gizartean moldatzeko behar dituzten askotariko komunikazio-formekin lan egitea ahalbidetzen duelako, lan antolatu eta sistematikoa errazten duelako, eta besteak beste, ikaslearen garapen afektiboa ikusteko/ebaluatzeko aukera ematen duelako. Planteamendu horren arabera garatu den tresna didaktiko garrantzizkoena Genevako sekuentzia didaktikoarena da, laugarren kapituluan aurkeztuko den bezala (Dolz eta Schneuwly, 1997; Dolz eta beste, 2001). Eredu honek aukera bi eskaintzen ditu: alde batetik, oso baliagarria da gelako ikasleen diagnostikoa egiteko, hau da, irakatsi nahi den testu genero hori ekoizteko ikasleak zein abilezia eta zailtasun dituen ikusteko. Eta beste aldetik, identifikatu diren zailtasunak irakasteko aukera ematen du. Hori da, hain zuzen, ikerlan honetan egin nahi duguna, frogatu testu genero bat ekoizteko orduan ikasleek dituzten oztopoak edo zailtasunak gainditu egin daitezkeela, hizkuntzaren irakaskuntza sekuentzia didaktikoaren bitartez bideratzen denean. Sekuentzia didaktikoa zer den laugarren kapituluan aurkeztuko da zehazkiago, baina aurreratuko dugu hiru une dituela: proiektuaren aurkezpena eta lehen produkzioa (edo aurre-testua) irakaskuntza momentua: tailerren bidez berrikusketa momentua eta azken produkzioa (edo ondo-testua). Hortaz, irakasle batek hizkuntzak ezagutzeaz eta menperatzeaz gain, hizkuntza horiek irakasteko balia ditzakeen tresnak eta haien funtzionamendua ere ezagutu behar ditu. 1.2. Euskal Autonomia Erkidegoko irakaskuntza elebiduna Euskal hezkuntza sisteman bertako hizkuntza ofizial biak, euskara eta espainiera, irakasten dira eta atzerriko hizkuntza moduan ingelera irakasten da lehen aukera moduan. Gero, bigarren hezkuntzan, atzerriko beste hizkuntza
5 batzuk ere aukera daitezke. Euskararen kasuan, bertako hizkuntza izan arren, hizkuntza gutxitua da eta gutxiengoak ezagutzen duena. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren 1983ko dekretutik (138/1983 Dekretua: 2. Artikula) hona hizkuntza ofizialen erabilera arautzen da unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan, eta honako eredu hauek daude ezarrita: A eredua: irakas-hizkuntza gaztelania da, Euskal Hizkuntza eta Literaturan izan ezik. B eredua: irakasgai batzuk gaztelaniaz eta beste batzuk euskaraz irakasten dira. D eredua: irakas-hizkuntza euskara da, Gaztelania Hizkuntza eta Literaturan izan ezik. Batxilergoan eta Lanbide Heziketan A eta D ereduak legez ezarrita daude, baina badira A ereduko taldeak non irakasgai batzuk euskaraz irakasten diren. Modalitate hori A indartutzat ezagutzen dugu, eta B eredutzat har dezakegu hainbatetan. Hurrengo irudietan ikusten den moduan (1. grafikoan) , azken urteetako matrikulazio datuak begiratuz gero, erdal ereduetatik euskal ereduetarako joera ikusten da. Bizkaiko datuetan, Haur Hezkuntzan (HH hemendik aurrera) eta Lehen Hezkuntzan (LH), 2010-2011 ikasturtetik 2015-2016 ikasturtera nabarmen ikusten da murgiltze osoaren goranzko joera. A ereduan egiten den matrikula, ostera, oso urria da. Datu hauek erakusten duten bezala, 2010-2011tik 2015-2016 urte bitartean hasierako irakaskuntzan A ereduko matrikula jaitsi egin da, 2.608 ikasle gutxiago matrikulatu dira grafikoan ikusten den bezala; D ereduko matrikula, aldiz, igo egin da 3.034 ikasle gehiago matrikulatuz ikasturte bi hauen artean. Ehunekoetan, A eta D ereduen artean dagoen aldea honakoa da: A ereduan %5 matrikulatu da eta D ereduan %69. Bigarren hezkuntzan joera bera ikusten da, A ereduan matrikula gutxitu egin da eta D ereduan igo. Ehunekotan A ereduan %11 ikasle matrikulatu dira eta D ereduan %59. Beraz, azken urteotan familietan egin den hautua, euren seme-alabak euskal ereduetan matrikulatzekoa izan da. A eredua ez da guztiz desagertu, baina oso matrikula baxua du. Horrek esan nahi du guraso erdaldunek euskarazko ereduetan eskolaratzen dituztela euren seme-alabak. Guraso erdaldunen kasuan integrazio- eta tresnamotibazioak daudela aipatzen dute Amorrortuk eta Ortegak (2009); eta bestetik, ikusi dute euskarari berari, hizkuntza-jabekuntza eta ikaskuntzari eta elebitasun eta eleaniztasunari buruzko aurreiritziek ere eragiten dutela gurasoen erabakian. Bestalde, eragina izango du, seguruenik, eskolan irakasten diren eduki ezberdinen emaitzak onak izateak. Izan ere, D ereduko ikasleen emaitzak hobeak izaten dira egin diren diagnostiko froga ezberdinetan (Etxebarria, 2005).
1. grafikoa. Matrikulazio datuak hizkuntza ereduka, 2010-2011 eta 2015-2016 ikasturteen bitartean. Goian Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza. Behean Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza. Irudia moldatu egin da.(Eusko Jaurlaritza, 2016) Euskaraz lortu behar den mailari dagokionez, 2007ko Euskal Curriculumean (175/2007 Dekretua: 107) honela adierazten da: Euskal Autonomia Erkidegoan bi hizkuntza ofizial daude –euskara eta gaztelania- , eta eskolaren helburu nagusia da ikasle guztiek bi hizkuntzak jakitea, eta beraz, euskara erabiltzeari eta ikasteari lehentasuna ematea, era horretan konpentsatzeko gizartean daukan presentzia urriagoa, eta normalkuntza bultzatzeko. Ondorioz, derrigorrezko eskolatzearen amaieran ikasleak iritsi beharra dauka euskaran eta gaztelanian erabiltzaile independiente aurreratuaren mailara, hizkuntzen Europako Erreferentzia Marko Bateratuan 0 20.000 40.000 60.000 80.000 100.000 120.000 A B D Guztira Ikasle kopurua Hizkuntza eredua 2010-2011 2011-2012 2012-2013 2013-2014 2014-2015 2015-2016 0 5.000 10.000 15.000 20.000 25.000 30.000 35.000 40.000 45.000 A B D Guztira Ikasle kopurua Hizkuntza eredua 2010-2011 2011-2012 2012-2013 2013-2014 2014-2015 2015-2016
7 agertzen den bezala. Maila horren arabera, bi hizkuntzak egoki eta taxuz erabiliko dira hainbat egoera komunikatibotan, edonolako testuingurutan, gero eta gradu formalagoan eta konplexuagoan. Bestalde, 2009ko Batxilergo Curriculumean (23/2009 Dekretua: 41) honakoa esaten du: Euskara, euskal herritarren hizkuntza gisa, eta gaztelania hizkuntza ofizialak dira Euskal Autonomia Erkidegoan; hori dela-eta, biztanle guztiek eskubidea dute derrigorrezko eskolaldiaren amaieran bi hizkuntzak ezagutu eta erabiltzeko eta Batxilergoa amaitzean hizkuntzak menderatzeko; beraz, euskal hezkuntzasistemari dagokion hizkuntza-komunikaziorako gaitasunak ikasleak euskaraz eta gaztelaniaz C1 maila eta atzerriko lehenengo hizkuntzan B2 maila lortzeko gaitu nahi ditu. Beraz, euskara eta gaztelaniarako Europako Erreferentzia Marko Bateratuaren (Europako Kontseilua / HABE, 2005) mailak ezartzen dira: B2 Derrigorrezko Hezkuntzaren amaieran eta C1 Batxilergorako. Horren ondoren, euskal curriculumek ez dute mailarik zehaztu. Azkenengoa den 2016ko Dekretuan (236/2015 Dekretua, 9. zk.) honakoa jartzen du: Derrigorrezko hezkuntzako ikasketak amaitutakoan, baldintza berberetan, bi hizkuntza ofizialen behar adinako ezagutza praktikoa izateko benetako aukera bermatuko du. Helburua da bi hizkuntza ofizialen arteko egungo desoreka gainditzea –gaur egun euskararen kalterako baita– eta bi hizkuntzen arteko berdintasun soziala eta ikasleen aukera-berdintasuna sustatzea… Irteeraprofilari dagokionez, ikasleak bizitzako esparru guztietan euskaraz zein gaztelaniaz ahoz zein idatziz modu egoki eta eraginkorrean komunikatzeko gai izatea da helburua, baita ikasleak atzerriko hizkuntza batean egokiro komunikatzea gutxienez, egoera eta esparru pertsonal, sozial eta akademikoetan … gutxienez atzerriko hizkuntza bat nahikoa dakitenak. Ikusten denez, ez da modu zehatzean adierazten nolako maila lortu behar duten ikasleek derrigorrezko ikasketen amaieran. Mota honetako adierazpideek: "behar adineko ezagutza praktikoa" eta "ahoz zein idatziz modu egoki eta eraginkorrean komunikatzeko gai izatea" ez digute Europako Erreferentzia Marko Bateratuak beste zehatz argitzen lortu beharreko maila. Hala ere, ikastetxeetan ikusi dudanaren arabera, ikastetxeek 2007ko maila horiekin funtzionatzen dute, erreferentzia mailak izatea beharrezkoa ikusten baitute. ISEI-IVEIk (2016) egiten dituen ebaluazio diagnostikoek EAEko ikasleen euskara maila ebaluatzen dute LH4. mailan eta DBH2. mailan. Txosten hauek
8 aniztasuna erakusten duten arren, ez dago zalantzarik euskal hezkuntza sistema arrakastatsua izan dela euskal gazteak euskalduntzeko, azken 35 urteko ibilbideak erakusten duen bezala. Dena den, erronka handia zen eta oraindik ere bada, eta ikasle guztiak ez dira heltzen ezarritako mailara. Faktore ugarik eragiten dute, izan ere, hiztun berrien esperientziak eta azken hamarkaden eskarmentuak argi erakutsi du eskolak bakarrik ezin duela euskaldun oso eta aktiboak sortu. Esperientzia ezberdinen bidez, euskal hiztunen profilak asko aniztu dira eta euskal hiztunen artean profil ezberdinak daude (Ortega, Amorrortu, Goirigolzarri eta Urla, 2016). Profil aniztasun honek gaitasun urriko ikasleak ere barne hartzen ditu eta unibertsitatera helduko diren ikasleen euskarazko hizkuntza-komunikazio gaitasunean eragina izan dezake. Ikerketa honetan parte hartu duten subjektuek ere eremu soziolinguistiko ezberdinetakoak dira, baina ia %75 Bilbo ingurukoak izanik, euskal hiztun berriak dira eta ingurune erdaldunean bizi dira. Dena den, 5.1. atalean azalduko den bezala, guztiek dute euskaraz gaitasun nahikoa ikasketak euskaraz jarraitzeko. 1.3. Ikerketaren balioa Irakaskuntza arloan maila ezberdinetako erabakiak eta inbertsioak egin behar direla ez dago zalantzan, esaterako azpiegituretan, irakasteko materialetan, zein curriculumaren diseinuan. Baina guztien artean garrantzi handienetarikoa duena irakaslearen lana da, bera delako ikasleekin lanean dagoena eta aipaturiko baliabide horiek guztiak eta gehiago, ahal denik eta eraginkorren, martxan jarri behar dituena, hezkuntza sistemaren kalitateak gora egin dezan. Goian, 1.1. atalean, aipaturiko testuingurua eta helburuak kontuan izanik, ikerketa honek euskararen irakaskuntzan ematen ari den metodologia aldaketan eragin nahi du. Bereziki, irakaskuntzaren edukietan eta euren didaktikan, hau da, zer irakatsi eta nola irakatsi. Azkenik, hezkuntza arloan ematen diren aldaketak irakasleen prestakuntzan kontuan hartu behar direnez, ikerketa honek Haur eta Lehen Hezkuntzako graduetako hizkuntzaren didaktika programak bideratzen argitasuna ekartzea espero dugu. Zehatz-mehatz, lan honek hiru eremutan izango du balioa: irakasteko edukien izaeran, irakaskuntza metodologietan eta irakaslegaien prestakuntzan. 1.3.1. Hizkuntza irakaskuntzarako edukiak identifikatu Ikuspegi diskurtsiboa azken hamarkadetan ezaguna den arren, egindako bidea labur samar ikusten da, batez ere ikuspegi honetatik edukiak deskribatzeko orduan. Oraindik ere, testu genero asko deskribatu barik daude eta beste batzuk ez daude oso zehatz deskribatuta. Deskribapen falta hau euskarazko testuetan oraindik ere handiagoa da. Lan honek eremu honetan eragin nahi du, izan ere, zuzendariari gutunak testu generoaren deskribapen diskurtsiboa ekarriko du.
9 Deskribapen hori, gainera, helburu didaktikoari erantzutera etorriko da (ikus 3.5. atala). Baina generoa deskribatzea ez da nahikoa, izan ere, generoaren deskribapen hori ikaskuntza tresna bihurtu behar da. Tresna berri hori, gainera, ikasleak testua ekoizteko behar dituen gaitasunak antzemateko erabilgarria izan behar da, eta baita ikasleen zailtasunak antzemateko ere. Hauxe da tesi honek egin nahi duen ekarpenetariko bat. Zentzu honetan testu generoen ezaugarriak, abilezia diskurtsibo-linguistiko bezala aurkeztuko dira, bai sekuentzia didaktikoen diseinuan zein emaitzen interpretazioan. Aurreko ideiaren harira dator 1985ean Chevallardek sortutako transposizio didaktikoaren kontzeptua. Kontzeptu honek azaltzen du nola egin bidea irakatsi beharreko objektu bat ikasgai bihurtzeko. Horrela, curriculumean agertzen diren edukiak transposizio didaktikoaren objektuak dira: ikasi eta irakastekoak. Transposizio honetan, irakasleak gelan irakatsi beharreko nozioak sinplifikatu eta modu koherentean aurkeztu behar ditu, ikasleek uler ditzaten, baina, aldi berean, ikasteko objektuak guztiz manipulatuta eta esanahi barik gelditzea ekidin behar da. Horrez gain, badago beste transposizio mota bat barrukoagoa dena, eta hauxe da: irakatsi eta ikasi beharreko objektu horietatik, azkenean, zeintzuk diren benetan gelan ikasten direnak (Canelas-Trevisi, 1997; Schneuwly eta Dolz, 2009). Testuen ekoizpenari dagokionez, transposizio didaktiko hau egiteko aintzat hartu behar da testuen ekoizpena oso jarduera konplexua dela, hiztunak testua ekoizteko mota ezberdinetako ezagutzak erabili behar dituelako. Ezagutza horiek hiru alderdi lotzen dituzte: erreferentearen elementuak, komunikazio testuingurua definitzen duten faktoreak (fisikoak eta sozialak); eragiketa diskurtsiboak, hau da, komunikazio egoera desberdinei erantzuteko testuen eraikuntzan hartu beharreko erabakiak. Erabaki hauek testuen ezaugarriei dagozkie eta bertan inplikatuta daude testuen arketipoei buruzko ezagutzak. Arketipo hauek sozialki eraikitako ohiko jokabide komunikatiboetan ematen dira; aurreko erabakien ondorioz, aukeratutako unitate linguistiko batzuen erabilera berezia. Tesi honetan abilezia diskurtsibo-linguistikoaren nozioa (Ocio eta Mielgo, 2007; Ocio, Lauzirika, Landajo eta Torrontegui, 2003) erabili da, transposizio didaktiko honen konplexutasunari erantzuna bilatu nahian. Ocio eta bere lankideen esanetan, abileziak goragoan aipatutako erabakiak hartzeko hiztunak behar dituen prozedurazko ezagutzak dira: batetik, ekoitzi beharreko testu generoaren ezaugarriei buruzko ezagutza; eta bestetik, egoera komunikatiboaren arabera, ezagutza horiek egokitzeko edo aldatzeko gaitasuna, testu berri eta berezi bat sortzeko. Zentzu honetan, abilezia diskurtsiboak gaitasun diskurtsiboa osotzen duten unitate konkretuak direla esan dezakegu.
10 1.3.2. Hizkuntzaren irakaskuntzari erantzun Laugarren kapituluan azalduko denez, sekuentzia didaktikoen diseinuen eta esperimentazioen inguruko hainbat ikerketa egin dira eta arlo honetan ere tesi honek ekarpena egin nahi du, tresna horren eraginkortasuna eta fidagarritasuna frogatu nahian, hain zuzen ere. Izan ere, lan honen berritasuna da testu genero berbera lantzeko SD batetik abiatuta beste sekuentzia berri bat diseinatuz eta unibertsitate mailako ikasleekin esperimentatuz, lantzen den testu generoan gehiago sakondu eta konplexuagoak diren abilezia diskurtsibolinguistikoen ezagutzan aurrera pausua eman. Beraz, lan hau didaktika arloan bete-betean sartzen da. Comenioren Didáctica Magnatik aurrera didaktikaren kontzeptua asko aldatu da (Dolz, Gagnon eta Mosquera, 2009). 1980. hamarkadan Piageten eta Vygotskiren ekarpenen ondorioz, hizkuntzaren bidez ematen diren interakzioak ikerketaobjektu bihurtu dira, hitzezko eta ez-hitzezko ikaste-tresnarik garrantzitsuenak direlako. Bronckartek (2007) hizkuntzaren didaktika ardatz bitan garatu behar dela adierazten du: alde batetik, esaldiak eta enuntziatuak harturik, hizkuntzaren arauak eta nozioak ezagutu behar dira; eta bestetik, testu enpirikoen multzo bat harturik, euren egoera komunikatiboetan nola funtzionatzen duten ezagutu behar dira ere bai. Ardatz bi hauen uztarketari konpromisoaren didaktika deitzen dio. Ardatz bi horiek oinarri, egiten duen proposamenak modu paraleloan aurkezten ditu hizkuntzaren sistemaren didaktika eta testuaren funtzionamenduaren didaktika; eta bien helburua ikasleak lortu beharreko testuaren funtzionamenduaren menderakuntza da. Azken urteotan, ildo horri jarraituta ikerketa ugari egin dira, bai Genevako Unibertsitatean eta baita haren eragin pean, besteak beste, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (Itziar Idiazabal buru) eta Bartzelonako Unibertsitate Autonomoan (Anna Camps buru) egin direnak. Eta, esan bezala, tesi hau, horien artean kokatzen da. Dolzek (2009) irakasleen betebeharren artean irakasteko materialak sortzea eta egokitzea kokatzen ditu. Irakasleak materialen beharra izaten du ikasleekin gelan lan egiteko eta horretarako hemen aurkeztuko den SDaren eredua lan-tresna aproposa da hizkuntza irakasteko. Horrela, mota honetako tresnak ondo ezagutu behar ditu irakasleak. Testuak ekoizteko irakasleak hizkuntza proiektuak sortzen jakin behar du, gelan edo gelatik kanpo garatuko direnak. Proiektu horrek emango dio ikasleari testua sortzeko motibazioa, ikaslea arazo baten aurrean jarriko duelako. Hemen aurkeztuko den SDaren metodologiak, 4.2. atalean azalduko den bezala, badu zerikusia proiektuen metodologiaz. Testu bat sortzeko egoera komunikatiboaren azalpenak eta kontsigna egokiak duen garrantzia erakutsi nahi du tesi honek. Nire esperientziak Irakasle Eskolako ikasleekin zein jardunean dauden irakasleekin, erakutsi dit: alde batetik, zein garrantzi gutxi ematen zaion alderdi honi, eta bestetik, zein zaila izaten den kontsigna egoki bat sortzea. Zentzu honetan aurretik beste ikerketa batzuk egin duten lanari (Garcia-Azkoaga eta Manterola, 2015; Riestra, 2004) beste ekarpen bat egin nahi dio tesi honek.
11 1.3.3. Hizkuntzako irakaslearen prestakuntzari erantzun Hizkuntzako irakasleak erronka desberdinak ditu bere gelako ikasleek ezagutzen duten hizkuntzan eta ikasten ari diren hizkuntza berrietan ondo komunikatzeko, egoera ezberdinetan, hartzaile ezberdinen aurrean, ahoz, zein idatziz. Dolzek (2009) bost erronka aipatzen ditu hizkuntzetako irakasleen prestakuntzari erantzuteko. Tesi honek aipatzen dituen lehenengo hiruretan ekarpen zuzenak egingo ditu: (1) Irakaslegaiak ondo menperatu behar du irakatsi beharreko hizkuntza. (2) Irakaslegaiak ondo trebatu behar dira etorkizunean euren gelako ikasleen diagnostiko onak egiteko: ikasleak zertarako diren gai eta zertan dituzten zailtasunak antzemateko. (3) Komunikazio egoerak sortzen jakin behar du, gero egoera horietarako hizkuntzaren erabilera egokiena irakasteko. Hau da, sekuentzia didaktikoak sortu edo egokitu komunikazio egoera horietan hizkuntza egoki erabiltzen irakasteko. (4) Gelan praktikak egin teoria eta praktikaren inguruan hausnarketa eginez. (5) Formazio eta ikerketaren arteko lotura egin, formazioan sakontzeko asmoz. Identifikatzen duen lehen erronka irakaslearen gaitasun komunikatiboaz ari da, baina baita irakatsi behar duen hizkuntzaren inguruko ezagutza sakonaz ere. Gaitasunari dagokionez, gure kasuan hizkuntza hori euskara dela kontuan hartzekoa da. Gogora dezagun hizkuntza gutxitua dela eta bertako ikasle askorentzat bigarren hizkuntza. Gaitasun hau lortu behar dute etorkizunean eskolara joango diren ikasle berrien irakasleak izango direlako, izan ere, ikasleentzat hizkuntza eredu bihurtuko dira. Baina hizkuntzakoa den irakasle batek kodea ondo ezagutzeaz gain, erabilera-funtzioak ere ondo ezagutu behar ditu Tusonek (1994) azpimarratzen duen bezala. Hizkuntzaren ezagutzari dagokionez, ezinbestekoa da irakasleak diskurtsoaren funtzionamenduaren ezagutza handia izatea, arau gramatikalen ezagutzak bakarrik ez diolako lagunduko ikasle-taldearen diagnostiko argi bat egiten. Beraz, ezagutza zientifikoa behar du eta eguneratua. Garcia-Azkoagak eta Manterolak (2015) gogoratzen duten bezala, irakasleek hizkuntzari buruz izan behar dituzten ezagutzen gaineko gogoeta ez da berria, baina nolanahi ere, beharrezkoa da transposizio didaktiko egokietan oinarritzea sekuentzia didaktikoak diseinatzeko orduan. Honetaz, azalpen sakonagoa egingo da bigarren kapituluan. Testuen ekoizpenari begira, gure irakaslegaiek Lehen Hezkuntzako ikasleen gaitasunak eta zailtasunak non aurkituko dituzten azalduko dugu laugarren kapituluan, ikasleen lehen produkzioak eta azken produkzioak zer diren azalduko ditugunean.
13 eta komunikatzeko gaitasuna garatzea gero, gelan, irakasle moduan praktikan jartzeko eta ikasleei irakasteko. Beraz, aurreko erronkei erantzuteko asmoarekin, tesi honen helburuak adieraziko ditut. Alde batetik, euskarazko argudio testu genero baten azterketa egin, eta, bestetik, hizkuntzak irakasteko tresna didaktiko baten eraginkortasuna frogatu. Beraz, modu honetan adieraziko ditugu tesiaren helburuak: (1) Zuzendariari gutunak testu generoak euskaraz dituen ezaugarriak deskribatu. Testu genero hau komunikabide idatzietakoa da eta sozialki garrantzitsua eta emankorra da. Horrez gain, azken aldian Bigarren Hezkuntzan eta Batxilergoan gero eta presentzia gehiago du testu genero honek, argudio testuak irakasteko erabiltzen baita, beste testu genero batzuen ondoan. Horrela bada, lan honen helburu bat Zuzendariari gutunak testu generoaren berezitasunak hobeto ezagutu eta mota honetako testuak ekoizteko unibertsitate mailako ikasleek dituzten zailtasunak ezagutzea da. (2) Ikuspegi komunikatibo eta diskurtsiboa kontuan harturik, hizkuntzen irakaskuntzarako baliabide didaktiko fidagarri moduan, Genevako sekuentzia didaktikoaren eraginkortasuna egiaztatu. Sekuentzia didaktiko hauek ikasleen zailtasunak gainditzeko tresna egokiak dira, eta testu generoa oinarri duen SD baten bidez, ikasleek hasieran dituzten oztopo eta zailtasunak konpondu daitezkeela erakutsi nahi da. Trebatu behar ditugunak irakaslegaiak direnez, zeregin horrek garrantzi berezia du, izan ere, hizkuntza ikasteaz gain, SDaren funtzionamenduaz jabetuko dira prozesuan, eta ezinbesteko ikasketa hori baliatu ahal izango dute ondoren haien irakasjardueran. Ez dugu ahaztu behar irakaslegai hauek etorkizunean Lehen Hezkuntzako irakasleak izango direla. Horrek esan nahi du etorkizunean izango duten zereginetako bat euren ikasleei egoera ezberdinetan ondo komunikatzen irakastea izango dela, eta horrenbestez, testu egokiak ekoizten irakastea. Eginkizun horretarako gaurko irakaslegaiek tresna didaktiko ezberdinak ezagutu behar dituzte. Tesi honen helburu bat izango da, beraz, baliabide hori eraginkorra dela frogatzea. Helburu hau lortzeko sekuentzia didaktiko bi esperimentatu dira. Bosgarren kapituluan aurkeztuko diren arren, aurreratuko dugu sekuentzia didaktiko bat (SD1 deituko duguna) BAMeko diplomaturako bigarren mailako ikasleekin esperimentatu eta ateratako ondorioetatik abiatuta, bigarren sekuentzia didaktiko bat (SD2 deituko duguna) diseinatu eta BAMeko Lehen Hezkuntza graduko lehen mailako ikasleekin esperimentatu dela. Aurrerago azalduko ditugu erabiliko den SDaren nondik norakoak.
14 1.4. Lanaren egitura Lan honen edukia honela antolatu dut: bigarren kapituluan lanaren ardatza izango diren kontzeptuak argituko dira: irakaskuntza objektuan zentratu eta testu generoen garrantzia azpimarratuko dut. Horretarako 2.1. puntuan Interakzionismo Sozio-Diskurtsiboaren ikuspegitik testua, testu generoa eta diskurtso motak definituko dira, testu generoak irakaskuntzari egiten dion ekarpena azpimarratuz. Gero, 2.2. atalean testuaren arkitektura azalduko da testuen azterketarako Bronckarten teorizazioak ematen duen aukera azalduz eta arrazoituz. Hirugarren kapituluan tesi honetan esperimentatzen den argudio testuen aurkezpena egingo da. 3.1. puntuan argudio testuen ezaugarriak ikuspegi diskurtsibotik deskribatuko dira eta hurrengo azpiataletan argudio testuen irakaskuntzaz arituko gara. 3.2 puntuan argudio testuen irakaskuntza beharra azpimarratu ondoren, jabekuntza prozesuaz arituko gara, euskaraz egindako ikerketak ere ekarriz eta kapituluaren amaieran, 3.5. atalean zuzendariari gutunak testu generoa deskribatuko dugu, hauxe baita esperimentatzen den testu generoa Laugarren kapituluan tesiaren bigarren helburu nagusiari erantzuteko Begoñako Andra Mari Irakasle Eskolan (BAM) ikasleekin lan egiteko erabiltzen den sekuentzia didaktikoaren eredua aurkeztuko da. Izan ere, hemen esperimentatzen diren sekuentzia didaktikoek eredu hori jarraitzen dute. Horretarako, 4.1. puntuan Genevako SDaren eredua zertan den deskribatuko da eta 4.2. puntuan eredu hori nola moldatu duen BAMek bere beharretara egokitzeko azalduko da, sekuentziaren eskema pausuz pausu desbribatuz. 4.3. puntuan aurkeztu den sekuentzia didaktikoan ebaluazioa nola txertatzen den azalduko da, konkretuki ebaluazio hezitzailearen garrantzia azpimarratuz; eta kapituluaren amaieran beste sekuentzia didaktiko baten azterketa kritikoa egingo da, konparatuz hemen erabili den sekuentzia didaktikoarekin. Bosgarren kapituluan tesia burutzeko erabili den metodologia azalduko da. Lehendabizi, esperimentazioan parte hartu duten subjektuak aurkeztuko dira eta datu bilketaren prozedura azalduko da; ondoren, lehenengo esperimentatu zen SD1 sekuentzia didaktikoaren aurkezpen egingo da, hauxe baita bigarren sekuentzia egiteko erabili den abiapuntua. Horren ostean, bigarren sekuentzia didaktikoa SD2 aurkeztuko da; eta kapituluari amaiera emateko, datuen analisirako erabili den prozedura azalduko da Seigarren kapituluan esperimentatu diren sekuentzia biekin ikasleek lortutako emaitzak aurkeztuko dira. Hasteko SD1eko emaitzak emango dira eta gero SD2koak. Emaitzak emateko erabiliko den ordena kasu bietan honelakoa izango da: lehenengo lehen produkzioetako emaitzak, gero azken produkzioetakoak eta amaitzeko produkzio bien arteko konparaketa egingo da. Zazpigarren kapituluan lan honetatik atera diren ondorioak aurkeztuko dira egindako hipotesiak frogatzen diren ala ez erakutsiz.
15 Zortzigarren atalean bibliografia agertuko da. Eta amaieran eranskinen atala agertuko da. Eranskin bi jarriko ditugu. Lehen eranskinean tesi honetarako beren beregi sortu den SD2 sekuentzia dago; eta bigarren eranskinean ikasleek idatzi dituzten lehen eta azken produkzioak daude.
17 2. Testuak eta testu generoak hizkuntzaren irakaskuntzaren ardatz Sarreran adierazi bezala, ikerlan honetan testu genero baten irakaskuntzaz arituko naizenez, kapitulu honetan testuaz eta testu generoaz ulertzen dena azalduko dut, izan ere, testua baita gure azter-unitatea. Hona ekarriko den testuaren nozioa Interakzionismo Sozio-Diskurtsibotik (ISD) dator eta, bereziki, Bronckartek (2004) garatu duen teoria izango da oinarri. Larringanek (2009: 517) adierazi bezala: ISD-rentzat … "testua" (singularrean), berriz, mintzaira ekintza baten baliokide enpiriko eta linguistikoa da... testua produktu edo emaitza soziala da. Testuan hartzen dute lur giza-jarduerek, komunikazio-jarduerek eta berorien arteko denbora/espazioko gorabeherek. Hizkuntza praktikak testuetan bilakatzen dira esanguratsuak. Honen arabera, mintzaira testuetan gauzatzen da, testua giza-jardueren emaitza da, komunikatzeko erabiltzen dena eta esanguratsua. Autore honek esaten duen bezala: "berbazko produkzio-unitatea" da testua. Komunikaziounitatea den aldetik, testua esaldien segida bat baino gehiago da. Segida horrek zentzua behar du eta, jakina, koherentea izan behar da. Testuak sortu den komunikazio-egoeran hartzen du zentzua. Hori dela eta, testuak dira hizkuntzaren irakaskuntzaren oinarrizko edukia. Hurrengo lerroetan, testu noziotik abiatuta testu generoaren noziora joko dugu, jakinik kontzeptu honek hizkuntzaren didaktikari nolako laguntza dakarkion irakas-edukiak ezartzeko orduan. Ibilbide honetan, testuaren arkitektura nozioa azaltzea ezinbestekoa da, izan ere, testu genero bat deskribatzeko ezinbestean jakin behar dugu, nolako eragiketa diskurtsiboak jarri behar diren martxan eta nolako abilezia diskurtsibo-linguistikoak behar diren testu genero bat ondo ekoizteko. Bestalde, hizkuntzaren irakaskuntzarako edukiak aukeratu behar direnean, testu generoaren ezaugarriak ezagutu behar dira, bertatik aterako baitira irakasteko edukiak. Horretan abiatuko gara hurrengo atalean.
18 2.1. Testuak eta testu generoak Gizakiok elkarren artean komunikatzeko badugu tresna nagusi bat. Tresna hori mintzaira da eta bere jatorri eta erabileran izaera soziala du. Mintzaira testuetan gauzatzen da, eta testuak dira mintzairaren unitate txikienak. Beraz, testua produkzio berbala da, bakarra, berezia, egoera komunikatibo baten sortu izan dena. Honela definitzen du Bronckartek (2013: 34): Los textos pueden ser definidos como las correspondencias lingüísticas de una acción lingüística determinada, sea cual sea su envergadura y su modalidad de producción (oral / escrita). Izan ere, testua konkretua eta behagarria da, ahozkoa, zein idatzia, ikusi edo-eta entzun egin daitekeena. Larringanek (2009: 515) dio testua: Autonomia komunikatiboa duen unitate txikiena da. Hiru irizpideren arabera definitzen ahal da: a) tamaina gora-behera, testuak biltzen dituen hizkuntza osagaiei nolabaiteko forma errepara dakieke; b) testuak, beti ere, mezu bat bideratzen du; c) testuak komunikazio kontuekin du zerikusia. Ikuspegi horretatik, testuak mintzairazko ekintza baten emaitza indibidualak dira, eta horrenbestez, psikologiaren alorrekoak. Jardunbide indibidual horiek, baina, jardunbide kolektiboen barnean gauzatzen dira, izaera soziologikoa duen mintzaira-jarduera kolektibo baten barnean, alegia. Horrela bada, xede komunikatiboa duen aldetik, hizkuntza ekintza moduan aztertuko da. Baina hizkuntza gertakari soziala den aldetik, soziohistoriak baldintzatzen du eta, horrenbestez, hizkuntzaren erabilera bere historiaren emaitza dela esan dezakegu Larringanek eta Idiazabalek gogorarazten diguten bezala (2005). Testu bat ekoizteko orduan, hizkuntza non, nola eta zertarako erabiltzen den kontuan hartu eta inguruan dituen ereduetara jotzen du ekoizleak. Horrela Garcia-Azkoagak (2015: 18) laburbiltzen duen bezala: Komunikazio-egoeraren parametro fisiko eta sozialetan oinarrituta, agenteak egiten duen irudikapenaren araberakoa eta hark dituen ezagutzen araberakoa izango da ekoizpena. Horrela, bere ezagutzetatik abiatuta, ekoizleak lehenengo testu-genero edo eredu bat adoptatzen du, nolabait esateko, gizartean ohikoa den "formato" bat aukeratzen du (bere berbazko eta ez-berbazko ezaugarriekin), komunikazio-egoeraren ezaugarri orokorretarako egokiena deritzona, eta ondoren, egokitzapena egiten du, egoeraren ezaugarri partikularrak eta transmititu nahi duena kontuan hartuta. Ekoizpenak, beraz, genero baten ezaugarri orokorrak eta agenteak bere testu enpirikoari ezarri dizkion ezaugarri indibidualak izango ditu.
19 Ekoizleak sor ditzakeen testuak multzotan antolatzea, ordea, oso zaila da. Alde batetik, egoera berean eta helburu berdinarekin ekoiztutako testuak ezaugarri ezberdinak izan ditzake ekoizlearen arabera. Bestetik, xedea kontuan hartuta, sailkapen ezberdinak proposatu izan dira testuentzat, adibidez, hain ezaguna den Adamen (1985) sailkapena: narraziozkoa, azalpenezkoa, instrukziozkoa, deskripziozkoa eta argudiozkoa. Hala eta guztiz ere, ekoizpen ezberdinak sortzeko aukerak horrenbeste izanik, ezinezkoa da dauden testu guztiak multzo horietako baten zehatz-mehatz sailkatzea, besteak beste ekoizle batek sortutako testu berberaren barruan era ezberdinetako zatiak edo Adamen (1992) izendapenetan "sekuentziak" aurki ditzakegulako. Testuak berez oso heterogeneoak izan daitezke eta testu beraren barruan sekuentzia mota ezberdinak konbina daitezke, ondorioz, sor daitezkeen konbinazioak askotarikoak eta konplexuak izan daitezke. Gauzak horrela, Adamen tipologia horren mugak gainditzeko asmotan, Bronckartek (2004) testu generoak eta diskurtso motak bereiztea proposatzen du. 2.1.1. Testu generoak Gorago esan bezala, hizkuntza ekintza da eta baita gertakari soziala ere. Ikuspegi horretatik, testuak etengabeko bilakaeran eta egokitzapenean daude gizartearen testuingurura eta premietara egokitzeko. Horrela, erabileraren poderioz ezaugarri berdinak partekatzen dituzten testu moldeak daude, gizartean modu batean edo bestean finkatuta edo nahiko estandarizatuta geratu direnak. Nolabait esateko, gure artean berba egiteko belaunaldiz belaunaldi sortutako testuak eta moldeak erabiltzen ditugu hizkuntza natural bat erabiltzen dugunean. Modu honetan, historian zehar testu molde ugari sortzen joan dira giza harremanei esker. Testu moldeen biltegi honi intertestua deitu dio Bronckartek (2004) eta izaera lausoa duela dio. Hala ere, nahiko etiketatuta eta zehaztuta daude bertako testu moldeak, euretako batzuk oraindik ondo zehaztu barik dauden arren. Hiztunok gure testuak ekoitzi behar ditugunean intertestuan bilatuko ditugu behar ditugun ereduak. Hor daude aurreko belaunaldiek sortutako testu genero guztiak eta baita gaur egun sortzen diren berriak ere. Testu genero batzuk aurrekoak moldatuz eta aldatuz sortzen dira. Prozesu honi Bronckartek (2004: 65) "jasotze-egokitze" deitzen dio eta mugimendu honek, alegia, genero bat intertestuan jaso edo hautatu eta norbere beharretara egokitzeak, testu berriak eta agian genero berriak ere sor ditzake. Beraz, pertsona bakoitzak testu berri bat sortu behar duenean ez dago ezerezean, badauka non aukeratu bere asmoetara ondo etor daitekeen eredu bat. Azken batean, erabiltzaileak, testuingurua irudikatzeko duen moduaren arabera eta eduki tematikoa irudikatzen duen moduaren arabera, bere behar komunikatibora egokitzen den molde baten oinarritzen da eta molde hori egokitu egiten du lortu nahi duen emaitzaren arabera. Horregatik esaten da generoak etengabe ari direla aldatzen, dinamikoak edo historikoak direla, etengabe aldatzen eta modelatzen ari direlako egoera komunikatiboaren beharretara.
20 Testu kopuruari begiratuz gero, egoera komunikatiboak anitzak direnez, izaera kontaezina dute. Testu bakanak aztertzean ikusten da euren artean badaudela antzekotasun asko. Eta antzekotasunetan oinarrituz multzoak egiten dira. Sailkapen berri honetatik testu generoa nozioa sortu da. Nozio honek izaera abstraktua du eta testu enpirikoak sailkatzeko erabiltzen da. Testu generoen kopurua handia den arren, testuena baino askoz mugatuagoa da: Testu oro bakarra da, gizabanako batek edo talde batek une jakin batean sortutakoa. Ekoizpen hori, hots, zentzu eraikitze hori, garai eta kultura jakin bati dagokio eta hizkuntza jakin batean ekoizten da xede jakin baten arabera. Ikuspegi historiko-kultural honetatik komunitate baten kide orok aurrez aurre du testu unibertso bat, dagoeneko hor dagoena, genero enpiriko eta historikotan antolatuta, hau da, denborarekin aldatzen doazen eraketa-forma jakinetan antolatuta. Sozialki eta kulturalki testu oro da genero baten alea."(Dolz eta Gagnonen testutik moldatuta, 2010: 500) Laburbiltze aldera, hiztunak egoera komunikatiboa kontuan hartuta intertestuan dituen generoetatik bat aukeratzen du, bere ustez egokiena dena bere asmoak betetzeko. Testuinguruko elementuak testu batetik bestera aldatu egiten direnez, zati handi baten behintzat, hiztunak intertestutik jaso duen generoa egokitu egin beharko du beharrizan partikularretara. Hauek lehen egon diren testuetatik desberdinak izango lirateke. Horregatik esaten da generoak etengabe ari direla aldatzen, dinamikoak edo historikoak direla, etengabe aldatzen eta modelatzen ari direlako egoera komunikatiboaren beharretara. Testuen aniztasunaren aurrean, zedarritu eta etiketatu beharra ikusi da grekoen garaitik hasita. Lan horrek testuak sailkatzeko proposamen ugari ekarri ditu eta gehienak testu genero nozioaren inguruan egin dira. Lan hori batez ere XX. mendean egin da eta Bajtinek egindako lanaren ondoren generoaren nozioa ahozko eta idatzizko ekoizpenei lotuta dago. Generoen sailkapenari dagokionez, Bajtinek (1982) lehen mailakoak (primarioak deituak) eta bigarren mailakoak (sekundarioak) bereizten ditu. Lehen mailako generoak eguneroko hitz-trukean sortzen dira eta bigarren mailakoak kultura-truke konplexuagoetan, diskurtso literario, zientifiko edo ideologikoetan. Horregatik, agian, bigarrenak batez ere idatziak dira. Horretaz aparte, bigarren mailako testuetan lehen mailako genero batzuk ere txertatu daitezke eta bertan aldatuta gelditu. Lehen mailako generoak bigarren mailakoen parte direnean, aldatu egiten dira eta izaera berezia hartzen dute. Adibidez, nobela baten gerta daitekeen pertsonaien arteko solasaldia ez da lehen mailako genero zuzen bat, baizik eta errealitatean gerta daitekeen solasaldi baten simulazioa baino. XX. mendean testu generoen sailkapen ugari egin dira eta egile bakoitzak erabilitako irizpideak ezberdinak izan direnez mota askotakoak ditugu. Irizpideen artean aukera ezberdinak daude, adibide batzuk jartzearren, erabilera
21 eremuetako helburuekin lotuta egin direnak (komunikabideak, hezkuntza, politika, erlijioa, … ), edo kultura eta hizkuntzei lotuta egin direnak, edo behar sozialei lotuta egin direnak. Generoen sailkapenaren inguruan, Dolzek eta Gagnonek (2010) Aristotelesekin hasi eta gaur arterainoko historia laburra egiten dute. Bertan ikusten denez, sasoi bakoitzean genero batzuk sortu egin dira eta beste batzuk ia-ia desagertu. Esan daiteke ez dagoela sailkapen bakarra guztientzat baliagarria dena, irizpideen arabera sailkapenak aldakorrak direlako. Labur esateko, testu generoa ezaugarri orokor batzuen arabera osatuta dagoen multzoa izango dugu eta edozein testu multzo horretako ale bat da. Hala eta guztiz ere, testu horiek ezin dira sailkatu Adamek (1985, 1992) proposatutako tipologiaren arabera; izan ere egile horrek bereizten dituen sekuentzien arabera, testu generoak heterogeneoak eta oso anitzak izaten jarraitzen dute. Halere, sekuentzia motei buruz hitz egin beharrean Bronckartek (1996, 2004) diskurtso motei buruz hitz egiten du testu generoaren osaeran parte hartzen duten segmentu ezberdinak bereizteko orduan. 2.1.2. Diskurtso motak Goian esan bezala, Bronckartek (2004: 50) diskurtso motak identifikatu ditu. Testu barruan, badaude segmentu batzuk beti antzera errepikatzen direnak testu batetik bestera antzeko ezaugarriak mantentzen dituztenak (adibidez, errelato segmentua, argudio segmentua, … ). Segmentu horiek ezaugarri linguistikoei esker identifikatu daitezke. Testu bakoitzean honelako segmentu bat edo batzuk txerta daitezke, ezberdinak konbinatuz. Diskurtso moten kopurua txikia da, mugatua, testuak eta testu generoen kopuruak ez bezala. Bronckartek (2004: 98) diskurtso moten sailkapena ere egiten du. Sailkapen hori proposamen teorikoa da eta bertan agertzen dituen lau diskurtso motak prototipoak dira, eta testuen barruan dauden erregulartasunak erakusteko balio dute. Testu bakoitza atal desberdinez osatua dago. Adibidez, ipuin baten, badaukagu atal nagusi bat non gertaera batzuk modu kronologikoan kontatzen diren, eta beste atal bat non pertsonaiak hitz egiten duten. Atal horiek eragiketa psikolinguistikoen bidez aztertu daitezke. Lehenengo eragiketa disjunzioa/baterakoa da eta edukia enuntziazioarekiko zein koordenadatan dagoen kontuan harturik, narrazioa dugu (urrundurik egonez gero) edo esposaketa (bertan egonez gero). Eta bigarren eragiketa ekoizlea eta ekintzaren arteko inplikazio edo autonomia mailaz lotuta dago. Eragiketa bi hauen arteko konbinazioak lau diskurtso mundu dakartza: kontaketa inplikatua, kontaketa autonomoa, azalpen inplikatua eta azalpen autonomoa. Diskurtso mundu hauen unitate linguistikoak aztertu ondoren, lau diskurtso mota identifikatzen dira: diskurtso interaktiboa, diskurtso teorikoa, kontaketa interaktiboa eta narrazioa. Lau diskurtso mota hauek bereizketa bikoitz batetik ateratzen dira: alde batetik, irudikatzen diren mundu bien koordenatuak (goiko aldean) eta bestetik, produkzioa egiten den egoera bera (ezkerrean).
Konjuntzioa ADIERAZI (azaldu) Disjuntzioa KONTATU Produkzioaegintzaren harremana Inplikazioa Diskurtso interaktiboa Kontaketa interaktiboa Autonomia Diskurtso teorikoa Narrazioa
Taulan ageri den moduan, lehen bereizketa munduen koordenatu orokorren araberakoa da. Kasu honetan, testu baten gaiaren inguruko edukiaren antolaketa nola egiten den kontuan harturik, disjuntua/konjuntua (edo baterakoa) bereizketa egiten du. Disjuntuaren kasuan, testuan agertzen den mundua eta hizkuntza ekintzarena ez datoz bat. Baterakoa denean, ostera, bat datoz, ez dago bien arteko bereizketarik. Arrazoi horregatik, estrategia disjuntua erabiltzen denean, edukia espazio-denbora baten ainguratu beharra dago eta hori egiten denean, ekintzak kontatu egiten dira gertatu balira bezala, adibidez narrazioetan estrategia hori erabiltzen da. Estrategia autonomoa erabiltzen denean, ostera, edukia ez denez espazio-denbora baten kokatzen, hizkuntzaekintzari lotuta agertuko da eta ekintzak kontatu beharrean, erakutsi egingo dira, edo beste modu batera esateko, azaldu edo adierazi (adibidez deskribapen edo fenomeno baten azalpena ematen denean). Bigarren bereizketak hizkuntza-ekintzaren parametroak hartzen ditu kontuan. Kasu honetan ere aukera bi ditugu: lokutore-interlokutoreak inplikatu egiten dira hizkuntza-ekintzaren espazio eta denboran; edo bestela, modu autonomoan agertuko dira hizkuntza-ekintzaren parametroekiko. Bereizketa bikoitz honen arabera atera dira lau diskurtso motak, alegia diskurtso interaktiboa eta diskurtso teorikoa alde batetik, eta errelato edo kontaketa interaktiboa eta narrazioa bestetik. Diskurtso mota bakoitzaren ezaugarriei dagokienez, diskurtso interaktiboaren ezaugarriak honakoak dira: igorleak eta hartzaileak espazioa eta denbora bera konpartitzen dute, eta euren artean hizketaldiak txandakatzen dituzte. Beraien artean sortzen den mundu diskurtsiboa baterakoa da euren mundu arruntarekiko. Mota honetako testuak egunero sortzen dira bat-batean, baina aukera dugu ikusteko nobela baten barruan, adibidez, eguneroko solasaldi bat simulatuz pertsonaien artean. Beraz, testu hauek ahozkoak, zein idatziak izan daitezke eta aldi berean, benetakoak, zein fikziozkoak. Diskurtso teorikoari dagokionez, edukia antolatzen den mundu diskurtsiboa eta igorlearen mundu arrunta baterakoa da, eta ez dago kokatuta espazio eta denbora baten, horregatik autonomoa da hizkuntza ekintzaren parametro fisikoekiko. Ez dago inplikazio markarik igorlearekiko, ez espaziodenborarekiko.
23 Errelato interaktiboaren kasuan, mundu diskurtsiboko koordenatuak eta mundu arruntarenak desberdinak dira eta horregatik kokatu behar du beste espazio eta denbora baten mundu arruntarekiko. Gainera, igorlearen inplikazio markak eta deixiak agertzen dira. Honelako testuak benetakoak zein fikziozkoak izan daitezke, esaterako nobela baten txertatuak. Narrazioaren kasuan, mundu diskurtsiboa eta arrunta disjuntu agertzen dira. Horregatik, honelako testuetan (sarritan nobelak izaten dira hauek) kontatzen den istorioa kokatu behar izaten da espazio-denbora baten, eta ez badago modu esplizituan esanda, modu inplizitu baten agertuko da. Kasu honetan testua kontatu egiten denez, pertsonaiak eta ekintzak agertuko dira eta hizkuntza ekintzako parametro fisikoetatik autonomo agertzen da. Kasu honetan ez dago ez inplikazio markarik, ezta deixiaren erabilerarik. Bronckartek sailkapen hau egiten duen arren, onartu egiten du badaudela beste diskurtso mota batzuk mugan daudenak edo nahastea dutenak. Horrela bada, banaketa honetan ez dira sartzen mugan dauden beste diskurtso mota batzuk, esate baterako guretzat interesgarria dena: argudiozko testuak. Argudio testuetan badaude testu segmentu batzuk diskurtso interaktiboan daudenak eta beste batzuk diskurtso teorikoan. Beraz, diskurtso mota bietako ezaugarriak agertzen dira aldi berean. Horrela diskurtso interaktiboko 1. pertsonako izenordeak agertuko dira eta, aldi berean, diskurtso teorikoko antolatzaile logikoargudiozkoak eta modalizazio logikoak. Argudiozko diskurtso motan, aldi berean agertzen dira mundu teorikoa eta interakzioan gertatzen den igorle-hartzailearen arteko lotura, igorleak hartzailearen arreta eta bere onarpena kontuan hartu behar duelako eta baita, berak izan ditzakeen eragozpenak ere. Testu generoak diskurtso moten barruan sailkatu daitezke, horrela gure testu generoa argudiozko diskurtso mota barruan sartzen dugu, testu honen helburua konbentzitzea delako argudiozko beste testu guztiek bezala, jakinik diskurtso mota horren barruan dauden testu generoak euren artean desberdinak direla, antzekotasunak izan arren euren artean. 2.2. Testuaren arkitektura azterbide eta irakasbide gisa Gorago esan bezala, hizkuntza testuetan oinarrituta irakatsi ahal izateko, ezinbestekoa da azterbide eta tresna didaktiko egokiak izatea. Azterketari dagokionez, Bronckartek (1996, 2004) formulatzen duen testuaren arkitekturaren eskema dugu aukeran. Eskema hori oinarri hartuta garatu da, hain zuzen, gorago aipatu dugun testu generoaren eredu didaktikoa. Bronckarten (2013) arabera, 80. hamarkadan irakasle askok testuaren barruko antolaketaren ezagutza falta zutenez, ez ziren gai ikasleei irakasteko arlo honetan zituzten zailtasunak. Eskaera horri erantzuteko ikerketa luze eta sakona abiatu zuten Genevako Unibertsitateko aditu talde batek. Ikerketa horretan (Bronckart eta beste, 1985) hainbat eta hainbat testu aztertu zituzten, eta
24 azterketa horretatik garatu zuten teoriak irakaskuntza arloari ekarpen interesgarria egin dio. Azalpena elkarreragin sozialaren ikuspegitik egin dute. Bronckarti (2013) jarraituta, testu-sorkuntzaren baldintzei dagokienez, ekoizleak gutxienez hiru elementu hartu behar ditu kontuan: ekintza fisikoa bera. Esataria zein den aztertu eta espazioa eta denbora. ekintza soziala: igorle-hartzailearen arteko harremana eta testuaren helburua zein den aztertu. egoera komunikatiboa eta gaiari buruzko ezagutza aktibatu. Hauez gain, hiztunak badu testu generoen inguruko ezagutza bat. Horrela, egoera kontuan harturik, erabaki beharko du zein den kasurako generorik aproposena eta gero, genero horren ezaugarriak kontuan harturik, bere testua sortu. Testu hori berezia izango da, aurrekoetatik desberdina, mota horretako testu askoren traza handiak izan arren. Honela irudikatzen du esandakoa:
25 (1) Azpiegitura orokorra. Hauxe da geruzarik sakonena eta osagai hauek ditu: a) egitasmo orokorra edo eduki tematikoaren antolaketa; b) diskurtso motak eta berorien arteko artikulatze-moduak eta c) sekuentzien antolakuntza. Ikusten denez, azpiegituraren eremu honetan ez dago testurik, hitzekin jarri aurreko erabakiak hartuko dira atal honetan: zer esan gaiaren inguruan, zelako testu generoa aukeratu horretarako eta zelan antolatu ideiak, baina geruza honetan ez da ezer berbalizatzen. Hemen hartuko diren erabakiak zerikusi zuzena izango dute hurrengo geruzan hartuko diren baliabideekin. (2) Testualizazioa. Hemen aurreko geruzan hartu diren erabakiak testu baten erakutsiko dira. Testu hori behagarria denez, kohesio- eta konexiomekanismoak erabilita garatuko dela ikusiko dugu. Konexio-baliabideek testuaren zatiak eta gaiaren garapena aurrera eramaten laguntzen dute. Hemen agertuko dira funtzio ezberdineko testu antolatzaileak: batzuk, testuaren osotasuna antolatzeko balioko dute; beste batzuk, aldiz, diskurtso moten arteko loturak egiteko daude; badaude beste antolatzaile batzuk, testuaren planifikazioarekin zerikusia dutenak, sekuentzia batetik bestera aldatzeko erabiltzen baitira; eta azkenik, esaldien loturak egiteko balio duten antolatzaileak ditugu. Bestalde, kohesio arloan gaiak aurkeztu eta berreskuratzeko elementu anaforikoak ditugu, eta beste aldetik, aditzen kohesioa dugu: prozesuaren denbora eta hierarkia mantentzen dutenak. Horretarako testuan agertzen diren aditzak aztertu behar izaten dira. (3) Ardura enuntziatiboa. Azaleko geruza da, hemen erabiltzen diren mekanismoek (modalizazioa eta ahotsen erabilera) ez dute edukiaren antolamenduan parte hartzen. Ahotsen bidez, esaten dena dagokionari egokitzen zaio. Modalizazioen bidez zehaztu egiten dira ematen diren iritziak edo balorazioak. Modalizazioak unitate linguistiko ezberdinen bidez egiten dira: aditz hipotetiko, aditz lagun ezberdin, … Hauek zerikusia dute eragin nahi den zentzuefektuan eta hartzaileari begira daude. 2.2.1. Eragiketa diskurtsiboen deskribapena Lan honetan aztertuko den sekuentzian proposatzen diren edukiak testu azterketa konkretu batetik ateratako ondorioetan oinarritzen dira. Testu azterketa hori egiteko erabili den metodologia Bronckarten, Bainen, Schneuwlyren, Davanden eta Pasquieren 1985eko lanean oinarriturik dago; eta baita Aranoren, Idiazabalen, Kaiferen, Larringanen eta Ocioren (1990) lanean egiten den euskal testuen azterketetatik ateratako ondorioetan ere. Bronckartek bere lanean eragiketa diskurtsiboak aipatzen ditu. Eragiketa hauen bidez hiztunak bere testua egoera komunikatibora egokitzen du eta, era berean, testu barruko koherentzia mantentzen du. Beraz, eragiketa hauek erlazio mota bi lortzen dituzte: (1) Testuak kontestuarekin dituen erlazioak (eta hemen sartzen dira gero aztertuko diren testuinguraketa eta ardura enuntziatiboaren
26 eragiketak). Ekoizpenaren maila honetan hartzen diren erabakiak testua sortzen hasi ordukoak dira, baina eragina izango dute testuaren itxuran, unitate linguistikoak aukeratzen lagunduko dutelako. Esaterako, gutun bat idatzi behar denean erabaki beharko da zein den igorlearen eta hartzailearen arteko harremana: ezagunak dira ala ezezagunak? Zertarako idazten da: baimena eskatzeko, informatzeko, erantzun bat emateko, erlazioa mantentzeko beste barik, … ? Horren arabera gutunaren hasierako agurra formalagoa edo informalagoa izan beharko da, eta gutunaren itxura ere desberdina izango da. Erabaki hauek argi izan behar dira gutuna idazten hasi aurretik, bide batzuk itxita geldituko direlako hasi baino lehen. Erabakiok lagungarriak izango dira testua ekoizten hasteko momentuan. (2) Testu barruko erlazioak. Hemen kokatuko dira testualizazio eragiketak. Hauen bidez testu barruko antolaketa eta koherentzia lortuko da. Adibidez, gutun formala bada idatzi behar dena, erabakiko da non agertuko diren eta nola idatziko diren igorle eta hartzailearen datuak, non eta nola idatziko den data, hasierako eta amaierako agurrak, gutunaren sarrera eta mamia, nola aurkeztuko den gaia eta nola berreskuratuko den testuan zehar, … Testu azterketa eginez gero, ikusiko da eragiketa hauek guztiak testu guztietan agertzen direla. Hiztunari erreparatuz gero, eragiketa hauek testu askotan modu automatikoan jartzen ditu martxan. Beste testu genero batzuetan gehiago pentsatuta egingo du; hori izango da testu konkretu hori egiteko duen trebetasunaren arabera. Diskurtso mota aldatzean egoera bakoitzerako eragiketa hauek estrategia ezberdina hartzen dute eta hori hiztunaren erabaki pentsatua da, ekintzak aurrera egin ahala, eredu bat edo beste bat hartzea kalkulatzen joango delako. Esaterako, ikasle batek irakasle bati azterketa data aldatzea eskatu nahi badio, irakaslearekin jardun aurretik pentsatu beharko du nola negozia lezakeen eta zein argudio izango den eragingarriago irakasle hori konbentzitzeko. Eta gero, negoziazio momentuan, baloratu beharko du berak aldez aurretik pentsatutakoak balio duen ala beste estrategia bat hartu beharko duen data aldaketa lortzeko. 2.2.1.1. Testuinguraketa Testu azterketa egiteko ibilbide bat jarraitu beharra izaten da. Azterketa beti hasiko da testuingurua aztertzetik, testualizazioarekin jarraituz eta ardura enuntziatiboan amaituz. Eragiketa bakoitzean honako arlo ezberdinak izango dira kontuan: Testuinguraketa eragiketak testua eta egoera komunikatiboa lotzen ditu. Igorleak hartzaileari erreferentea (edukia edo gaia) testuan bilatzeko laguntza eman behar dio eta horri ainguraketa enuntziatiboa esaten zaio. Beraz, igorleak nahi badu hartzaileak komunikatu nahi duena ondo ulertzea, ez du utzi beharko zalantzarako biderik; eta horretarako, gaiaren aipamena egitean, ziur izan beharko du erabakitako moduan aipatuta hartzaileak ulertuko duela zeri buruz ari den. Gai hori ondo kokatu beharko du espazioan eta denboran, eta argi utzi beharko du testu barruko interlokutore eta igorle eta hartzailearen arteko harremana nolakoa den. Testuaren helburua eta toki soziala zein den kontuan
27 izanda, gaia nola aurkeztu behar duen erabakiko du. Bronckartek eta bestek (1985) hiru estrategia mota aipatzen ditu ainguraketa enuntziatiboa egiteko, edo erreferentea testuan txertatzeko: Estrategia baterakoan igorlea eta hartzailea enuntziazioko koproduktore moduan agertzen dira. Erreferentea enuntziazioaren espazio eta denbora berberean agertzen da. Igorlea eta hartzailea ez dira pertsona fisikoak, baizik eta pertsona fisiko horrek hartzen duten rol soziala. Adibidez, eztabaida baten barruan, Aritz Aduriz bada pertsona fisikoa, testua sortu duena zein Aritz da: gizona, senarra, aita, laguna, futbolaria, … ? Eta gauza bera, zein da testuaren hartzailea: futbolaria, langilea, euskalduna, gizona, … ? Enuntziazioko koproduktoreak testu barruko lokutorea eta interlokutorea dira. Hau da, testuari begiratuz gero, egongo dira marka batzuk azken hauei dagozkienak. Adibidez: "eta orduan zuk zer uste duzu, ni erratu naizela?". Gainera, erreferentea enunziazioaren espazio eta denbora berberean agertzen da. Hori gertatzen da solasaldia motako diskurtsoan. Adibidez: lagun talde bat edo pertsona bi kafe bat hartzen ari diren bitartean sor daitekeen testuan gai ezberdinak ager daitezke: "Zu, nire ustez, hori ontxe ipini duzun hori ederto gelditzen zaizu". Testu zati honetan "hori" da erreferentea eta testuko "ni" eta "zu" testuaren igorle eta hartzailea dira. Testu honen azterketa egiten duenak ez daki "hori" zer den (txapela, jertsea, … ), baina testuaren hartzaileak badaki, igorlearekin konpartitzen duelako espazioa eta denbora eta igorleak seinalatu egiten duelako zeri buruz ari den, eta hartzaileak zalantzarik izango balu zeri buruz ari den, bertan dagoenez, galdetu egingo luke zeri egiten dion erreferentzia. Beraz, honako diskurtso tipoetan oso normala izaten da gaia modu eliptikoan agertzea eta deixien bidez errekuperatzea, igorleak eta hartzaileak elementu asko konpartitu egiten dituztelako, toki berean eta momentu berean daudelako. Estrategia disjuntuan, ostera, igorlea eta hartzailea ez dira enuntziazioko koproduktoreak eta erreferentea enuntziazioa ematen den denboratik eta espaziotik kanpo agertuko da. Hau diskurtso narratiboaren kasuan ematen da. Adibidez: nobela bateko igorleak (idazlea) eta hartzaileak (irakurlea) ez dute konpartitzen ez espazio, ez denbora berbera. Testuan gertatzen diren ekintzak ez dira gertatzen igorlea eta hartzailea dauden tokietan, ez momentu berean. Gainera, sarritan igorlea eta hartzailea ere denbora ezberdinetan eta espazio ezberdinetan bizi dira. Honek dakarren ondorioa da, kasu honetan igorleak, aurreko estrategian ez bezala, erreferentea argi utzi behar diola hartzaileari, ez dutelako ez lekua, ez denbora berbera konpartitzen, eta ez duelako hartzaileak aukerarik igorleari galdetzeko zeri buruz ari den. Beraz, kasu honetan gaia modu esplizituan aipatu behar izaten da eta elementu anaforikoen bidez errekuperatu, hartzaileak pista guztiak izan ditzan testua ondo ulertzeko. Estrategia autonomoan, espazioa enunziaziotik kanpo agertuko da, baina denbora enunziazioaren marku barruan egongo da. Igorlea eta hartzailea ez dira testuko koproduktoreak. Egoera hau diskurtso teorikoan ematen da. Adibidez, animalien sailkapen baten igorlea aditu bat izan daiteke eta hartzailea ikasle bat. Sailkapen hori berdina izango da denboran zehar, ez badago aldaketa
28 zientifikoren bat bitartean, horregatik erabiltzen da orain aldia. Gauza bera gertatuko da espazioarekin, berdin da zein tokitan kokatzen garen, sailkapena berdina izango da. Gaia modu esplizituan aipatu behar da eta baliabide anaforikoen bidez errekuperatuko da. Igorlea eta hartzailea gehienetan ez daude toki berean, eta baliteke ez konpartitzea denbora berbera ere. 2.2.1.2. Testualizazioa Testualizazio eragiketek testu barruko antolaketan eragiten dute eta honen barruan honelako eragiketak daude: planifikazioa, gaien kohesioa, denboraren kohesioa eta konexibitatea. Planifikazioaren kasuan, Bronckartek Adamen sailkapena jarraitzen du asmo komunikatiboa kontuan hartuta egin delako, eta ez edukiaren arabera. Adamek (1992) sekuentziak zehaztu zituen. Bronckartek, berez, Adamen testu mailako zenbait sekuentzia hartzen ditu: narrazio sekuentzia (helburua, entretenitu), deskribapen sekuentzia (helburua, behatzaile baten ikuspuntua jarraitu), informazio sekuentzia (helburua, ezagutzera eman), argudiozko sekuentzia (helburua, konbentzitu) eta solasaldiko sekuentzia (helburua, hitz txanda negoziatu). Sekuentzia hauek konbinatuta ager daitezke testu baten, horrela testu heterogeneoak sortuz. Esaterako ipuin bat narrazio testua da, baina ipuinaren barruan tartekatuta ager daitezke deskribapen sekuentziak edo elkarrizketak. Adamek (1992), bestalde, bost sekuentzia mota horietan super-egitura edo plan bat definitzen du. Oso modu eskematikoan, honela definitzen ditu Adamek bost sekuentzia mota nagusi horiek: Narrazio sekuentziak honako zatiak izaten ditu: hasierako egoera bat, aldaketa bat eta amaierako egoera bat. Ipuinaren kasuan, ostera, hasierako egoera, elementu desorekatzailea, ekintzen garapena, elementu konpontzailea, amaiera eta koda daude. Deskribapen sekuentzian hartzaileak igorleak proposatzen dion ibilbidea berreraiki behar izaten du. Sekuentzia honetan ez dago ordena lineal jakin bat aurrekoan bezala, hemen faseak konbinatu eta txertatu egin daitezke bata bestearen ondoan hierarkia baten arabera. Argudiozko sekuentzian badago hasierako tesi bat, aldeko eta kontrako argudioak eta ondorio bat (batzuetan ondorioa tesi berri bat izaten da). Azalpen sekuentzian, berriz, hasierako egoera, arazoa, azalpena eta ondorioa izaten dira. Solasaldiaren sekuentzian gai bat eta bere inguruko komentarioak eta gero beste gai bat eta horren inguruko komentarioak agertuko dira, nahi beste. Honako faseak ager daitezke solasaldian: testuari hasiera emateko fasea, transakzio fasea, bertan gaia garatzen da interakzioan, eta amaiera emateko fasea.
29 Gaien kohesioaren kasuan, testu azterketa egiten denean, testuan zehar gai ezberdinen aurkezpena nola egiten den aztertzen da (gaia bera aipatuta ala deixiaren bidez) eta baita gai horiek nola errekuperatzen diren testuan zehar. Anaforak erabiliz, testuan aurkeztu den gai bat berreskuratuko da. Anafora baliabideen artean mota ezberdinak ager daitezke, esaterako, izenordeak, erakusleak, sinonimoak, errepikapenak, ordezkapen lexikalak, zein anafora kontzeptualak. Diskurtso motei erreparatuz gero, ikusiko da testu monologaletan (autore bakarrak sortzen duenean testu osoa) estrategia disjuntua, zein autonomoa erabiltzen denean, gaiak modu esplizituan aurkezten direla eta anafora ezberdinen bidez errekuperatzen dela testuan zehar. Estrategia baterakoa (solasaldiaren kasuan) aukeratzen denean, ordea, ugariago agertuko da gaia deixiaren bidez aipatuta, eta errekuperatzeko orduan, anaforak erabili beharrean deixiak erabiliko dira askozaz maizago. Predikatuen kohesioaren kasuan, aditzen aukeraketa aztertzen da. Horrela, ekintza zein denboratan egiten den ikusiko da. Denboralitatea bera ere markatuta geldituko da, zein ekintza den arinagokoa eta zein ostekoa eta zein aldi berekoa. Horrez gain, aspektua eta modalidadea ere aztertuko dira. Diskurtso mota batzuetan beste batzuetan baino eragin handiagoa izango dute aukera batzuk edo beste batzuk erabakitzea. Esaterako, aspektuaren azterketak balio handia izan lezake narrazio testuetan. Hauetan aditz burutuak edo burutugabeak erabiltzeak adieraziko du ekintza aurrera doan (burutuak) ala geldituta dagoen deskribapen bat egiten delako (burutugabeak). Berdin gertatzen da aditzaren moduari erreparatuz gero; testu teorikoetan indikatiboaren erabilera ugarituko da, baina hipotesiak egin behar direnean subjuntiboaren erabilera tartekatuko da. Azkenik, konexibitatea aztertuko da. Hemen esaldien loturak eta testu barruko atal ezberdinen lotura eta etenen harilkatzeak aztertuko dira, beraz, testu antolatzaileak eta esaldi motak izango dira aztertuko diren elementuak. Diskurtso motak kontuan hartuta, ez dago esaterik zein esaldi mota agertuko den nagusi testu batean zein bestean. Edozein esaldi mota aurki daiteke edozein testu generotan. Testu antolatzaileen kasuan, testu generoen arabera garrantzi handiagoa edo txikiagoa izango dute, eta hauen funtzioak ere aldakorrak izango dira testu batetik bestera. Adibidez, toki baten deskribapena egiten denean lekuzko antolatzaileak izango dira ugari agertuko direnak. Baina, argudiozko testu baten argudioak ordenatzekoak eta ondorioak aurkezteko antolatzaileak izango dira ugariago agertuko direnak. 2.2.1.3. Ardura enuntziatiboa Ardura enuntziatiboa deitzen den eragiketan testua eta testuingurua erlazioan nola jartzen diren ikus daiteke. Honen funtzioa honakoa da: hartzaileari modu onargarrian erakustea esaten dena. Argudiozko testuetan eragiketa honek garrantzi handia du norbere iritzia besteen aurrean erakusteko momentuan modu zilegian egitea komeni delako, beste diskurtso motatan ere hori zaindu behar den arren. Arlo honetan aztertuko diren elementuak honakoak izango dira:
30 (1) Erregistroaren aukeraketa. Erregistro formala, informala edo neutroa aukeratzeko orduan arau sozialak hartzen dira kontuan. Eta horretarako sarritan toki sozialari begiratzen zaio. (2) Ahots ezberdinen erabilera. Kasu honetan igorlearen inplikazioan erreparatuko da eta inplikatzen denean bere izenean, edo talde baten izenean inplikatzen den aztertuko da. Gainera, kasu batzuetan beste ahots batzuen izenean inplikatu daiteke esaten duenari autoritatea eman edo kentzeko helburuarekin. (3) Modalizazioaren erabilera. Igorleak testuan agertzeko orduan aukera bi ditu: modu konstatatiboa erabiliz edo modalizatua erabiliz. Konstatatiboa erabiltzen duenean, ez du egiten adierazpenik negoziatzeko: gauzak horrela dira eta kito. Adibidez, "Gaur, egun eguzkitsua izan dugu eta arratsaldean bero handia egin du". Horrela gertatzen da gehienetan testu teoriko baten. Baina, beste testu genero batzuetan, esaterako argudiozkoetan, igorleak, modalizazioak erabiliz, estrategia negoziatzailea erabiltzen du, eta orduan, ponderazio modalak egiten ditu, eta balio erlatiboa hartuko dute testuan agertzen diren testu zatiak. Egiten diren adierazpenak norbaiten iritzia dira edo zalantzan jartzen dira. Adibidez, "Gaur, egun eguzkitsua egingo duela esan du Pellok; baliteke arratsaldean bero handia egitea". 2.3. Testu generoen didaktika Dagoeneko esan den bezala, hurbilbide honek testuen irakaskuntza du helburu, eta horretarako ezinbestekoa da testuan oinarritutako eredu didaktikoak garatzea. Horrela bada, gizartean erabiltzen diren testu genero anitz horien erabileran trebatu behar dira ikasleak. Nolanahi ere, testu generoak ezin dira beti eraman eskolara bere horretan eta beharrezkoa izaten da egokitzapen didaktikoa; egokitzapen horrek, ordea, ez dio baliorik kentzen testuaren lanketari, hala eta guztiz ere, ezinbestekoa da irakaskuntzaren helburuak ondo finkatzea eta eskolan landuko diren testuak ondo aukeratzea. Horrez gain, testuen aldez aurreko analisia ere behar da, irakatsi behar diren ezagutza funtsezkoenak zeintzuk diren jakiteko eta irakaskuntzaren premietara egokitzeko. Baina ez hori bakarrik, irakaskuntzaren progresio orokorra ere antolatu behar da eta horrenbestez, ondo aukeratu behar da noiz zein testu landu eta testu bakoitzarekin zein eduki landu. Ildo horretatik egin dute lan Dolzek eta Schneuwlyk (1997). Aditu horiek dioten bezala, generoak bitartekotza tresna dira eta testuak egiten irakasteko lanmateriala. Bere ezaugarrien azterketak aukera ematen du oinarrizko modelizazioa egiteko, ezinbestekoa dena irakaskuntza-ariketak antolatzeko. Bajtinen ideiari jarraituz, autore horiek esaten dute generoen ezaugarritzean hiru alderdi hartu behar direla kontuan: (1) Edukia, esangarria egiten dena generoaren bidez. (2) Egitura, berezia dena genero bakoitzean. (3) Hizkuntza unitate bereziak, diskurtso motak eta igorlearen enuntziazio posizioak eragiten duena.
31 Gainera, ikasketa-planetan, generoek progresio egokia erakutsi behar dute. Hala eta guztiz ere, aukeran dauden multzokatzeak horrenbeste direnez, generoak sarritan ezin dira definitu sistematikoki. Horregatik Dolzek eta Schneuwlyk (1997) genero multzoa kontzeptua aipatzen dute. Kontzeptu honekin progresioa erakutsi daitekeela uste dute baldintza hauek betetzen badituzte: Irakaskuntzari ezarritako funtzio sozial nagusiei erantzutea, ahozko eta idatzizko behar linguistikoak betez. Manual eta ikasketa plan askotan jadanik dauden tipologia ezberdinak kontuan hartzea. Taldean dauden generoak menperatzeko nagusitzen diren gaitasun linguistikoak homogeneoak izatea. Azkenean, sailkapen bat proposatzen dute bost genero multzoen erabilera eremu, tipologia eta gaitasun linguistikoak kontuan harturik. Horrela tipologia ardatz hartuta hauek dira taldeak: narratu (kontatu), errelatatu, argumentatu, aurkeztu (azaldu) eta ekintzak deskribatu (2. taula) Dena dela, beranduxeagoko lan batean, Dolzek, Noverrazek eta Schneuwlyk (2001) mintzaira-jardueren kategoriak nolabait oinarri hartuta, multzokatze hau proposatzen dute: narratzea, kontatzea, azaltzea, argumentatzea, portaerak erregulatzea eta hizkuntzarekin jolastea. Curriculumari begira, ikasmaila bakoitzean multzo bakoitzeko testu genero bakarra lantzea proposatzen dute. Testu generoen aukeraketa horrela eginez gero, ikasmaila bakoitzean bost testu genero landuko lirateke eta genero multzo guztietakoak izango lirateke. Generoen hautaketa egiteko irizpide hau jarraituz, ez da gertatuko, adibidez, genero narratibo asko landu eta argudiozkorik bat ere ez. Aukeratze hori jarraian zerrendatzen diren irizpide hauetan oinarrituko litzateke Dolzek eta Schneuwlyk (1997: 92) azaltzen dutenaren arabera: Ikasleek idazteko aukera ezberdinak izango dituzte, hau da, kontatu, errelatatu, argumentatu, deskribatu, azaldu, jarraibideak eman; mota guztietako testuak ekoitzi beharko dituzte eta horrela idazkera mota ezberdinak garatuko dituzte. Aurreko irizpidean esan bezala, genero multzo guztietako testuak sortzen ikasi behar dutenez, testu genero ezberdinak konparatzeko aukera dute, eta generoen artean dauden berdintasunak eta ezberdintasunak argi ikusiko dituzte. Genero talde baten, adibidez narrazioan, beharrezkoak diren eragiketa linguistiko asko lotuta egongo dira testu genero batzuei. Eragiketa horiek ikas-irakastea ezinbestekoa da, eta hori maila ezberdinetan egin beharko da. Gerta daiteke batzuetan genero multzo batekoen ezagutzak beste multzo batera transferitzea, edo ikasleak berak hizkuntza aldetik heldutasuna lortzea, baina ziurtatu egin behar da ikasten direla.
32 Hizkuntzaren irakaskuntzak duen helburu sozialari begiratuta, ikasleak gai izan behar dira eremu ezberdinetan hizkuntza ondo menperatzeko eta horretarako lan berezia egin beharko da eremuka eta generoka.
Errelato historikoa, historia, ohar biografikoa, biografia, … Polemikoak diren arazo sozialen inguruko eztabaidak
Postura hartzearen sendotzea, ezeztatzea eta negoziatzea Iritzi testuak, argudiozko elkarrizketa, irakurlearen gutuna, erreklamazio gutuna, eskaera gutuna, eztabaida informala, debatea, editoriala, errekurtsoa, lege konfiskazioa, saiakera, … Jakintzen transmisioa eta eraikuntza
Jakintza mota ezberdinen inguruko aurkezpena testuen bidez Esposaketa testua, hitzaldia, entziklopedia artikulua, adituari elkarrizketa, azalpen testua, oharrak hartu, azalpen eta deskribapen testuen laburpena, txosten zientifikoa, esperientzia baten erreseina, … Instrukzioak eta aginduak
Ondorioz, hizkuntzaren irakaskuntzak komunikazio-egoera anitzetan jarduteko testu generoak, konplexutasun maila ezberdinak dituztenak, lantzea bermatu behar du. Eta helburu hau lortzeko garrantzizkoa da testu generoak mailaz maila progresio egoki batean antolatzea. Modu horretan, hizkuntzen curriculuma testu generoen progresioan oinarriturik antolatuko litzateke. Eta
33 curriculum horretan genero multzo guztietako testu generoak egongo lirateke ikasmaila guztietan. Testu generoen mailakatze mota honek laguntzen du antolatzen hizkuntza ezberdinetako curriculuma ere. Aukeraketa mota hau jarraituz gero, hizkuntza bakoitzean ikasleak behar dituen testu generoak zeintzuk izan daitezkeen ere asmatu daiteke eta hizkuntza ezberdinetan testu genero batzuk ez errepikatzen (ez badago behar berezi bat horretarako) laguntzen du. Edo errepikatu behar badira, abilezia ezberdinak landuko lirateke, horrela hizkuntzen arteko transferentziak1 bultzatuz. Gure hezkuntza sisteman ere bere isla izan du hizkuntzen irakaskuntzari heltzeko modu honek. Testuen gaineko lanketa proposatu izan da oinarrizko curriculumetan eta hizkuntzen arabera ikuspegi ezberdinetatik egindako bideak jorratu diren arren, azken urteotan ohikoa izan da testua hizpide hartzea. Ikerketaren alorrean, aipatzekoak dira euskarazko testu generoen analisiaren gainean egin diren lanak (Diaz de Gereñu, 2016; Larringan, 1996, batzuk aipatzearren) zein testu generoen didaktikaren gainean egin diren ekarpenak, esate baterako, Idiazabalen (1990) bildutakoak, Idiazabalen eta Larringanen (1998) jasotakoak, Sainzek (2012) aztertutako testuak, Garcia-Azkoagak (2003) ikasleen hiru testu generoren azterketarekin egiten duen ekarpena, Garrok (2007) egiten duen gaztetxoen debatearen analisia, Manterolak (2011) HHko ikasleen elebitasunen gainean egindako ikerketa, BAMen egindakoak (Anakabe, Mielgo eta Ocio, 2013; Arriola eta beste, 2006; Ibarra, 2012; Mielgo, Ocio eta Ocerinjauregui, 2012; Ocio eta Bilbao, 2005; Ocio eta Mielgo, 2007; Ocio eta beste, 2003), e.a.
1 Lan honen helburua ez da hizkuntzen arteko transferentzia aztertzea, baina hemen proposatzen den irakaskuntza-mota abilezia diskurtsibo-linguistikoetan oinarritzen denez, badu zerikusia hizkuntzen artean transferitzen diren ezagutzekin. Izan ere, Cumminsen (1981, 2000) "hizkuntzen arteko elkar-menpekotasun" printzipioan oinarriturik: XHn irakaskuntza eraginkorra bada xHn trebatzeko, trebezia horiek yHra transferituko dira baldin eta yHn behar beste denbora egiten bada (eskolan zein inguruan) eta yH ikasteko motibazio egokia badago" (Cummins, 1993: 142, moldatua) Hizkuntzen artean azpiko gaitasun komunak partekatzen direnez, honako ezagutzak dira transferitzen direnak: gaitasun soziolinguistiko mailakoak, gaitasun pragmatikoaren mailakoak (testuen ulermen eta ekoizpenerako behar diren prozedurak, abileziak eta estrategiak eta interakzioan sortzen diren hizketa-egintzak) eta gaitasun estrategikoaren mailakoak. Beraz, hemen proposatzen diren testuen ekoizpenerako abilezia motak hizkuntza batetik bestera transferitzen direnak dira, batez ere. Transferentzien inguruko lan asko daude argitaratuak, baina euskara eta, gehienetan, gaztelera inplikatuta dauden lan batzuk hurrengo lan hauek dira: (Idiazabal, 2000; Idiazabal eta Larringan, 1996, 1997, 2004; Larringan, Idiazabal eta Garcia, 2015; Mielgo eta beste, 2012; Pagola, 2010).
34 Kontuan hartu behar dugu, azken batean, testuak direla gaur egun hizkuntzak irakasteko ditugun tresna garrantzizkoenak, besteak beste, GarciaAzkoagak (2015: 19) azpimarratzen duen bezala: malguak dira; ikasleen behar komunikatiboetarako (erabilgarritasun soziala zein akademikoaren arabera) egokiena den testu-genero aukeratu baten gainean egin daiteke lan; ikaslearen ebaluazio formatiboa ahalbidetzen dute ikasleak hasieran dakiena hartzen dutelako abiapuntu eta bukaeran egiten dakienarekin eta izan duen garapenarekin alderatzen duelako; hasierako ekoizpenean identifikatutako zailtasunak lantzen dira modulutan antolatuta (adibidez, testuinguruaren ezaugarriak, testuaren barne-osaera edo azpiegitura, testualizazio-mekanismoak, enuntziazio-mekanismoak, e.a.); moduluetan komunikazioaren alderdia zein hizkuntzaren alderdia lantzeko jarduerak edo ariketak egin daitezke (taldeka zein bakarka, ahoz zein idatziz, ekoizpena zein ulermena lantzeko, berbazko eta ez-berbazko komunikazioaz, gramatikaz, prosodiaz...). Testuak hain funtsezkoak izanik, beraz, genero jakin baten didaktikaren inguruan ardaztu dugu ikerlan hau, mintzaira-jardueraren kategoriaren arabera, argumentatzea duena xede: "Zuzendariari gutuna" deitu dugun testu generoa, hain zuzen. Testu genero hori argumentatzearen esparrukoa izanik, ikus dezagun hurrengo kapituluan hura ezaugarritzeko bideak.
35 3. Argudio testuen azterketa. Zuzendariari gutunak testu generoaren deskribapena Kapitulu honetan argudio testuez arituko gara. Konkretuki, argudio testuen ezaugarriak aztertuko ditugu autore ezberdinen ekarpenekin lagunduta. Horrela, argudio testuen ezaugarri diskurtsibo-linguistikoak erakutsi ondoren, diskurtso mota honen jabekuntzari buruz egindako ikerketa batzuen ondorioak ekarriko ditugu, euskararen inguruko ikerketak barne. Tesi honetan argudio testuen irakaskuntzarako baliabide baten eraginkortasuna erakutsi nahi denez, kapituluaren amaieran argudio testuen irakasteko beharra justifikatu ondoren, lan honetan aztertu den zuzendariari gutunak testu generoaren karakterizazioa egingo da abilezia diskurtsibo-linguistikoetara helduz, hauek baitira proposatzen den irakaskuntza mota honetarako ezinbesteko edukiak. Argudiozko testuen helburu nagusia norbere iritzia beste batzuen aurrean defendatzea da. Hartzaile desberdinen arabera, diskurtsoa aurkezteko modua aldatu daiteke: alde batetik, kortesia zainduta, eta bestetik, argudioak eta edukiak hartzaile horri dagozkion bezala aurkeztuta. Joko hori modu egokian eginez gero, hartzailea norbere ideietara erakarri edo konbentzitu daiteke. Testu hauen bidez gizakiok norbere ideiak defendatzeko, beste batzuenak modu kritikoan aztertzeko edo eta besteen ideien kontra egiteko aukera izango dugu, hala uste izanez gero. Igorleak argumentu egokiak bilatu beharko ditu bere diskurtsoa sinesgarria egiteko eta, gainera, argudio hauek modu koherentean erakutsi beharko ditu hartzailea bere ideietara erakarri nahi badu. Modu horretan maila ezberdinetako gatazkak konpontzeko aukera izango du. Gazteen kasuan ordea, etxekoekin, zein kanpokoekin izan ditzaketen gatazkak hitzaren bidez konpontzeko ahalmena izango dute. Carrilloren (2007) ustez, hizkuntza erabiltzen denean solasaldi bat sortzen da hiztuna eta testuinguruaren artean. Hiztunaren helbururik nagusiena mezu eraginkorra asmatzea da, egoera komunikatibo horri erantzuteko. Bere ustez, argudioa diskurtso guztietan sartuta dago; diskurtsoa prozesua denez, eta testua produktua, bien artean interakzio erretoriko-argumentatiboa dago. Hizkuntza giza interakziorako tresna bada, ondorio bi ditu: 1) pertsona batek hizkuntzaren bidez beste pertsona baten efektu bat lortzea; eta 2) gure ekintzak beste pertsona batzuei begira egiten ditugunez, besteek ere gureganako berdin egitea.
36 Anscombreren eta Ducroten (1994) arabera, argudiatzea hizkuntzan berezkoa da, hiztunak beti nahi duelako bestea bere diskurtsoarekin bat etortzea, edo bere diskurtsoa onartzea. Beraz, diskurtso mota honen helburua hartzailea konbentzitzea da, edo Fuentesek eta Alcaidek (2007) esaten duten bezala, helburua hartzailea bideratzea da, arrazoi batzuk emanez ondorio bat sinets dezan. Argudio testuetan igorleak argi izan behar du zein den egoera komunikatiboa eta hartzailea, aukeratuko dituen argudioak egokiak izateko. Plantinen arabera (1992), hartzaileak garrantzi berezia du diskurtso mota honetan eta arrazoi hau ematen du: argudio bat ona edo eskasa izango da hartzaileak ematen dion balioaren arabera. Horregatik interesgarria da ikustea nolako baliabideak erabiltzen diren hartzaile horren markak testuan bertan erakusteko. Cuencak (1995) igorlearen markarekin ere gauza bera gertatzen dela gaineratzen du. Igorlea honelako testu baten autoritatea duena edo pertinentea izan behar da. Bere rolak testuan autoritatea erakutsi beharko du, iritzia eman behar duen gaiarekiko. Beraz, argudio testu bat eraikitzea lan konplexua da arlo ezberdinak kontuan hartu behar baitira. Argudiozko testuen karakterizazio zabal hauek testu genero askoren abstrakziotik datoz. Izan ere, argudiatu egunero argudiatzen baita, ahoz zein idatziz, bizitzako egoera ezberdinetan. Hala nola, bizitza pertsonalean (etxean zein lagunartean eztabaidatu egiten da, … ), gizarte mailan (mahai-inguruetan, debateetan, iragarkietan, egunkarietan, … ), egoera teknikoetan (maila ezberdinetan: zientzia, legedia, zein administrazioan) eta baita egoera akademikoetan ere (azterketak, txostenak, kritikak eta iruzkinak, … ). Ikusten den bezala, erabilera eremu bakoitzean argudiozkoak diren hainbat testu genero sortzen dira. Adibidez, komunikabideetan baditugu iritzi artikuluak, editorialak, zuzendariari gutunak, debateak, publizitate esloganak; testu akademikoetan filosofiako testuak, historiakoak, ikerketa artikuluak; harreman informaletan sortzen diren eztabaida ezberdinak. Beraz, egileen arabera, testu generoen zerrendak ugariak dira. Hona horren adibide bi ekarriko ditugu: Genevako Kantoiko curriculumean, 1996-1997. urtean egindako zerrenda testuaren helburuaren arabera eginda dago, eta argudioen kasuan ("jarrera desberdinei buruz eztabaidatzeko testuak" izenburupean) honako zerrenda agertzen da: iritzi testua, argudiozko elkarrizketa, zuzendariari gutuna, erreklamazio gutuna, eskaera gutuna, debatea, publizitateko leloak, editoriala, saiakera, deliberazio informala, deskargu-plegoa, zitazioa, ... Europako Erreferentzia Marko Bateratuak (Europako Kontseilua. Habe, 2005) egindako testu generoen zerrendan honakoak agertzen dira argudio testuetarako: eskerrak, barkamena, zein nahiak adierazteko gutunak; erreseinak (filmak, kultura gaiak, musika ,… ), elkarrizketa informalak, eztabaidak, asmo eta nahien arrazoiketa, debatea, iragarkiak, iritzi testuak, editoriala, artikulu kritikoa, saiakera, zuzendariari gutuna, …
37 Testu generoen sailkapen desberdinak kontuan harturik, argudiozkoak diren testu ugari aurkituko ditugu. Honelako testuak irakatsi nahi badira kontuan izan beharko dugu testu genero bakoitza berezia den arren, genero ezberdinen artean badaudela hainbat ezaugarri diskurtsibo, zein hizkuntzakoak partekatzen dituztenak. Ezaugarri komun horiek ezagutuz gero, honelako testuak ekoizteko behar diren abilezien zerrenda egiteko gai izango gara. Eta aldi berean, testu genero konkretu baten sakonduz, genero horren ezaugarri zehatzak aterako dira. Hurrengo lerroetan argudiozkoak izatearren partekatzen dituzten ezaugarri multzoez arituko gara. Argudiatzearen inguruan lan mota asko eta sakonak egin dira, baina lan honetan testuaren eraikuntzarako hartu beharreko erabakiak dira interesatzen zaizkigunak eta horiek izango dira kapitulu honetan baliatuko ditugunak. Dena den, interesgarriak dira, besteak beste, hurrengo lan hauek argudiatzearen inguruan: Plantinek (1998) historian zehar egindako ikerketa interesgarrienak batuz egin duen laburpena, Tusonen (2015) laburpena, Perelmanen eta Olbrechts-Tytecaren (1994) lana erretorika indarberritzen lagundu duena; beste autore batzuk, Maingueneauk (1991) edo Crosek eta Vilak (2002) esaterako, eremu sozial ezberdinetan, komunikabideetan, arlo zientifiko edo juridikoan, argumentatzeko forma ezberdinak aztertzen dihardute. 3.1. Argudio testuen ezaugarriak Arestian ikusi bezala, argudio testuen artean testu genero ugari daude, baina euren artean hainbat ezaugarri konpartitzen dituzte diskurtso mota berekoak diren heinean. Jarraian konpartitzen dituzten hainbat ezaugarri begiratuko dira bai planifikazioan zein testualizazioan. 3.1.1. Argudio testuen egitura Hiztunak gai polemiko baten inguruan hartzailea erakarri nahi badu, erabaki ezberdinak hartu beharko ditu. Izan ere, horrelako testuak ezaugarri bereziak ditu maila ezberdinetan. Esate baterako, edukiaren egituraren aldetik, honako edukiak aurkitzea espero dugu: iritzi bat edo gehiago gai edo gertaera baten inguruan, iritzi hori defendatzeko datuak edo argumentuak, batzuetan kontra-argumentuak eta kontzesioak ere ager daitezke, eta sarritan testuaren amaieran ondorio bat, tesiarekin batera edo ez. Eduki hauek aldatu egiten dira testu batetik bestera eta beti ez dira guztiak agertzen. Horrela, testu sinpleagoak edo aberatsagoak aurki daitezke ikuspuntu honetatik. Planifikazioari dagokionez, honakoa da gehien agertzen dena (Cuenca, 1995: 25)
38 Sarrera bat gai polemikoa aurkezteko (iritzi orokor bat edo partikularra). Igorlearen alde jartzeko asmoarekin, hartzaileari argi uzten zaio zein den gaia edo polemika eta igorlearen iritzia. Garapena dago aldeko argudioak erakutsiz eta kontrakoak diren argudioen kontra eginez. Ondorio bat esandakoaren laburpena eginez eta askotan norbere tesia indartuz. Adamen (1992) tesia jarraituz, testu baten planifikazioan dauden fase ezberdinetan oinarriturik, sekuentzia testualak karakterizatu daitezke. Zentzu honetan Bronckartek (2004) Adamen lana jarraituz honakoa gaineratzen du: Argudiatzean gai baten inguruan tesi bat dago eta Tesi honen inguruan datu berri batzuk agertuko dira eta Ondorio bat ekarriko dute edo tesi berri bat. Ondoriora heldu aurretik justifikazio batzuk egongo dira edo bestela muga batzuk ere ager daitezke. Justifikazio horien eta muga horien indarraren eraginez, ondorioa indartsuagoa edo ahulagoa izango da. Adamek (1995: 11) egiten duen testu tipologian, argudiozko sekuentziaren eskema ere ematen du. Sekuentzia horren oinarrizko eskeman erlazioa dago datua eta ondorioaren artean. Bien arteko erlazio honek laguntza esplizitua edo inplizitua izan dezake (bermea eta euskarria), edo bestela, eragotzi daiteke (ezeztatu edo salbuespena). Datua modu esplizituan agertzen bada euskarria inplizitu ager daiteke. Bestalde, datuak seguruenik ondorioa dakar ez badago murrizketa bat edo kontra-argudio bat. Honen arabera eskema honela agertuko litzateke:
4. grafikoa. Argudio sekuentzia (Adam, 1995: 17, moldatuta) Grafiko horretan, argudiozko hiru makroperpausa daude (P.arg 1, 2 eta 3) eta ezeztatzen denean aurreko tesian (P. arg 0) oinarritzen da. Dena den, eskema berri honetan ematen den ibilbidea ez da beti berdin jarraitu behar, izan ere, tesi berria (P. arg 3) hasieran formulatu daiteke eta amaieran berriro errepikatu edo ez; eta aurreko tesia (P. arg 0) ulertutzat eman daiteke. Plantinek (1990, Cuenca, 1995ean aipatuta) esaten du askotan ez dela ondorioa agertzen eta irakurleak inferitu egin behar izaten duela. Beste batzuetan kontra-argudioak izaten dira agertzen ez direnak. Beraz, testuaren planifikazioari begira aukera ezberdinak daude testuetan. Atal honetan ikusi bezala, modu asko daude argudio testu baten edukiak antolatzeko. Aztertu ditugun autore hauek egitura bat baino gehiago erakutsi dituzte. Tesi honetan aztergai den zuzendariari gutunak testu generoaren kasuan, diseinatu ditugun sekuentzia biak egiteko Egunkaria eta Berria, euskaraz argitaratzen diren egunkarietako "Zuzendariari gutunak" saileko hirurogei testu inguru aztertu ditugu. Testu azterketa horretan oinarriturik, ondorengo egitura da gehienetan ikusi dena: Izenburu bat Testuaren hasieran gai polemikoaren aurkezpena, hartzaileari datu minimo batzuk emanez eztabaidatu nahi duen gaian kokatzeko asmoarekin. Sarritan gaiaren aurkezpenarekin batera iritzia ere ematen da; Argudioak ematen dira, batzuetan kontzesioak eta kontra-argudioak ere tartekatuz.
40 Testuaren amaieran sarritan iritzia ematen da, baina ez kasu guztietan. Gehienetan, amaiera ondorio batekin dator, baina beste batzuetan, amaieran deialdi bat edo bestela proposamen bat luzatzen da, edo eskariak ere agertzen dira beste batzuetan. 3.1.2. Argudio testuen ezaugarri diskurtsibo eta linguistikoak Planifikazioaren ezaugarriak aztertu ondoren, testualizaziokoak erakutsiko dira hurrengo ataletan. 3.1.2.1. Argudio motak Gure ikerketan arlo honetan lanik egin ez dugun arren, eskola material batzuetan ikusten dira argudio moten sailkapenak. Jarraian, Rubioren (2014) lanean egiten den sailkapena ekarriko dugu: Autoritate argudioa. Ospe handiko jendeen edo jakitunen iritzietan edo ikerketetan oinarritzen direnak. Ziurtasun edo ekintzetan oinarritzen diren argudioak. Ekintza horiek behagarriak dira. Esperientzian oinarritzen diren argudioak. Gaiarekin zerikusia duten lan esperientzietan edo esperientzia akademiko edo politikoetan oinarritzen direnak. Batzuetan ospea duten pertsonen esperientziak hartzen dira. Adibideak. Orokortzeko balio lezaketenak hartzen dira. Batzuetan pasadizoak, ipuinak, errefrauak eta literatura zitak hartzen dira arau orokor bat ateratzeko. Kausalitatean oinarritutakoak. Gertaera kausa baten ondorioa denean, edo kausa askoren ondorioa. Kausa horiek premisak izaten dira eta zergatik gertatu den zerbait edo gerta daitekeen zerbait azaltzeko erabiltzen dira. Honelako argumentuak beste gertaera edo ekintza batzuk ager daitezkeela iragartzeko erabiltzen dira. Analogian oinarritutakoak. Antzeko erlazioa dutenean premisak eta ondorioak. Antzerako erlazio honek azaltzen du zailak diren ondorioak. Probabilitatean oinarritutako argudioak. Datu estatistikoetan oinarritzen diren argudioak. Susmo edo irudipenean oinarritzen direnak. Aurrekari batzuk emanda gerta daitezkeen egoerak edo ekintzak. Silogismoa. Premisa bi eta ondorio bat dagoenean. 3.1.2.2. Testu antolatzaileak Atal honetan konexio mailako baliabideak deskribatuko dira. Izen honen barruan terminologia anitz dago, izan ere, testu antolatzaile kontzeptuak bere baitan hartzen ditu, autore ezberdinen arabera, lokailuak, markatzaileak, menderakuntza eta modalizazio elementuak, nahiz eta guztiek ez duten sailkapen
41 berbera egiten, ez eta terminologia bera erabiltzen ere. Zerrenda hauetan agertu diren adibide batzuk, esaterako modalizazioarekin lotuta daudenak, guk aparteko azpiatal baten aztertuko ditugu, ardura enuntziatiboarekin lotuta daudelako. Euskarazko argudio testuen inguruan testu antolatzaileen azterketari ekin dio Larringanek aspalditik (1992b, 1996). Autore honek sakon aztertzen ditu ikuspegi testual eta diskurtsibotik lokailuek jokatzen duten papera, eta lokailuena ez ezik, testu antolatzaileen artean kokatzen diren beste esapide eta egitura batzuenak ere. Baliabide hauek guztiak konexio-mekanismoen mailan kokatzen ditu. Kontra-argudiaketa testuen planifikazioa aztertu ondoren honako testu antolatzaile motak aurkitu ditu: Gaia ekartzeko: "azken bolada honetan, esan ohi da, dakigunez, … Garapenerako: lehen eta behingoz, batik bat, horrezaz gain, edozelan ere, izan ere, behintzat, … Argudiatzea bera egiteko: baina, hala ere …, baina, dena den …, haatik …, halan eta guzti ere … Azpimarratzeko edo errekapitulatzeko: argi dago …, ikusten denez …, esan bezala …, hitz bitan esateko … Gogoratzeko: arestian esan bezala, gogora ditzagun, ez ahaztu … Ondorioa ekartzeko: hitz batez …, laburbildu z…, azkenik … Lotura lineala egitekoak: ere, baita ere, halaber, gainera, … Diskurtsoari aurrera egitekoak: alde batetik.. bestetik, bestalde, hala … nola, lehenbizi … bigarren … azkenik, … Erlazioak markatzekoak: -ri dagokionez, -ri buruz, besteak beste, … Metadiskurtsoa bideratzekoak: esaterako, hots, bestela esanda, laburbilduz, sarrera gisa, … Argudio testuetan agertzen diren testu antolatzaile ohikoenak Larringanek (2007) ikertu ditu: nabarmentzaileak (behintzat, behinik behin), baibainakoak (bai … baina, egia da bai ,… baina, hala ere), modalizatzaileak, "esapide berezituak" eta I.M.I. testualak (inter, meta, intra argumentu antolatzaileak). Cuencak (1995) baliabide hauek lokailuak deitzen ditu. Eta lokailuen artean, kontrastea erakustekoak, kausalitatea eta kontsekutiboak eta distributiboak dira gehien agertzen direnak. Argumentatzean sarritan, alde handia dagoenez iritzi ezberdinen artean, tesia eta antitesia garatzeko, kontrastea erakusten duten lokailuak behar izaten dira eta autore honek zerrenda bat ematen du honako lokailu motak bereiziz: Oposizioa adierazten dutenak: baina, aldiz, ostera, ordea2, … Ordezkapena adierazten dutenak: -ren ordez, baino, baizik eta, barik, … Murrizketa adierazten dutenak: izan ezik, ezpada ze, …
2 Euskarazko adibideak emateko, Agirreren (1991) gramatika erabili da.
42 Kontzesioa adierazten dutenak: nahiz eta, arren, dena den, edozelan ere, nolanahi ere, … Leku berezi bat dute kausalitatea eta kontsekutibotasuna erakusten duten lokailuek zeren kausa-ondorio erlazioak sarritan erabiltzen dira justifikatzeko orduan: Kausalitatea adierazteko lokailuen artean honakoak ditugu: zeren, zelan, nola, horregatik, -ren kausaz, … Kontsekutiboen artean honakoak ditugu: honegatik, horregatik, hortaz, honenbestez, hortik, honela, bada, orduan, … Azken hauek sarritan, ondorioa erakusteko antolatzaile batzuk bezala (beraz, ondorioz, …), ondorioa ekartzeko erabiltzen dira. Bestalde, sarritan, tesi bat defendatzeko argumentu ezberdinak zerrendatu behar izaten dira eta horretarako, honelako lokailu banakariak aurkitu ditu autore honek: lehenengo eta behin, bigarrenik, azkenik, alde batetik, bestetik, gainera, … Hauen ondoan, badira beste testu antolatzaile batzuk ere zenbakiak, letrak, gidoiak edo letra lodiak izan daitezkeenak. Amaitzeko, Cuencak (1995) markatzaile diskurtsibo batzuk ere identifikatu ditu, argumentatzeko interesgarriak direnak: baldintzazkoak (bada, kasu honetan, … ) orokortzezkoak (orokorrean, normalean, gehienetan, … ) adibidezkoak (adibidez, kasu batera, kasurako, esaterako, honela, … ) berrespenezkoak (jakina, hain zuzen ere, … ) Ikusi bezala, baliabide berdintsuak dituzte autore guztiek, nahiz eta terminologia ezberdina erabiltzen duten. Bestalde, goiko zerrendetan agertzen diren partikula guzti horiek gure ikasleen testuetan ere ager daitezkeen arren, hemen landu ditugunak gehiago izan dira argudioak ordenatzeko eta kontzesioak edo kontra-argudioak ekartzeko baliabideak. Horrela, Larringanek izendatu dituen baibainakoak (bai … baina, hala ere … ), metadiskurtsoa (sarrera gisa, laburbilduz … ), erlazioak markatzekoak (-ri dagokionez, …), diskurtsoari aurrera egitekoak (alde batetik, … bestetik, lehenbizi, … bigarren, … azkenik, … ), argudiatzekoak (baina, hala ere …, baina, dena den … ) , garapena (horrezaz gain, behintzat, … ) eta ondorioa (laburbilduz, ondorioz, … ) ekartzekoak izan dira gehien erabili diren adibideak. 3.1.2.3. Gaien kohesioaren mekanismoak Kohesioaren esparruan Garcia-Azkoagak (1998) azpimarratzen du anafora askeen garrantzia argudiozko testuetan eta horien sailkapen bat proposatzen du. Bi multzo bereizten ditu: anafora leialak eta ez-leialak. Anafora leialek enuntziazio kontestura bidaltzen gaituzte, aurrekariari erreferentzia zuzena eginez. Anafora ez-leialek, ostera, ez diote erreferentzia egiten zuzen-zuzenean aurrekariari, bien artean dagoen lotura zeharkakoa izanez. Hauen barruan
43 sartzen ditu asoziazio bidezko anaforak (munduaz dugun ezagutzatik eta testuaren eduki linguistikotik ateratzen da informazioa) eta anafora kontzeptualak (aurretik emandako informazioa birformulatu egiten da eta informazioa gehitzen du, askotan balorazioa eginez). Hemen aurkeztuko diren sekuentzia didaktikoetan lantzen diren anafora motak sinonimoak, ordain lexikalak eta anafora kontzeptualak izan dira. Hauen artean arreta berezia jarri dugu anafora kontzeptualetan, anafora mota honek aukera ematen duelako, igorleak nahi izanez gero, bere iritzia ezkutuan jartzea, aurreko ideia ordezkatzeko aukeratzen duen hitzaren bidez. Horrela, aurreko paragrafoetan azaldu den gertaera laburbiltzeko aukera dezake, adibidez, gertaera hau, edo gertaera penagarri hau. Ikusten denez, bigarren aukerarekin igorleak bere balorazioa ematen du gertaeraren inguruan, lehenak egiten ez duen bezala. Ikusten dugun moduan, argudiozko testuek abilezia konplexuak eta anitzak eskatzen dituzte. Didaktikari begira, ezinbestekoa da aukeraketa egitea eta SD bakoitzean zenbat irakatsi ondo neurtzea. Lan honi dagokionez (SDetan zehatz-mehatz landu direnak (ikus 5.3 eta 5.4. ataletan), argudio motak ez dira landu eta aldiz, garrantzi gehiago eman diogu argudioak nola aurkezten diren testuan zehar, hau da, argudioak zerrendatuta edo hierarkian ematen diren ikusi dugu. Bestalde, argudioak hierarkian emateko, testu antolatzaileen beharra dagoenez, hemen agertu diren sailkapen batzuk gure lanerako interesgarriak izan dira, hala nola, argudioak ordenatzeko balio dutenak eta kontzesioak edo kontraargudioak ekartzeko balio dutenak. Gaien kohesioa ere aztertu da, hau da, gaia nola aurkeztu eta errekuperatzen den testuan zehar; honetarako baliabide mota ezberdinak egon arren, arreta berezia jarri dugu anafora kontzeptualetan, sinonimoetan eta ordain lexikaletan. 3.1.3. Ardura enuntziatiboa Argudio testuetan eragiketa diskurtsibo honek berebiziko garrantzia du. Eragiketa mota hau bigarren kapituluan (2.2.1.3. atalean) aurkeztu denean, hementxe bertan txertatzen direla igorlearen ahotsak eta modalizazioak azaldu da. Beste diskurtso motetan ez bezala, argudio testuetan ezinbestekoa da baliabide hauek egoki erabiltzea hartzailea konbentzitu nahi bada. Hurrengo lerroetan baliabide mota bi hauei buruz arituko gara. 3.1.3.1. Igorlearen ahotsak Kapitulu honen sarreran aipatu dugu testu mota hauetan igorlearen asmorik nagusiena hartzailea bere ideietara erakarri eta konbentzitzea izaten dela. Igorleak testu hauetan iritzia ematen du eta horretarako inplikatu behar izaten du bere burua. Dena den, horrelako testuetan igorleak hartzailea ere sarritan inplikatzen du eta beste ahots batzuk ere ekartzen ditu testura, bere helburua betetzeko asmoz. Ducrotek (1986) testuan agertzen diren ahotsak aztertu ditu:
44 Alde batetik, igorlea (testua idazten duena); lokutorea (testuan agertzen den ni hori, esaten denaz arduratzen dena); eta beste lokutore batzuk. Lokutoreak testuan beste enuntziadore batzuk sar ditzake beste ikuspegi batzuk ekarriko dituztenak, eta lokutorearekin bat etor daitezkeenak edo ez. Beste aldetik, alocutarioa (testuan agertzen den zu hori, lokutorearen parekoa), eta hartzailea (igorlearen parekoa). Argudiatzean polifonia baliabideak garrantzi handia hartzen du eta helburu ezberdinak bete ditzake, Fuentes eta Alcaideren esanetan (2007): Batzuetan gure iritzia arrazoitzeko beste batzuen ahotsa erabiltzen dugu laguntza moduan, esaten denari autoritatea emanez. Beste batzuetan, ostera, besteen ahotsa sartzen dugu kontraposizio moduan. Azkenik, beste batzuetan, hartzailearen ahotsa tartekatzen dugu argudiaketa martxan jartzeko. Grauk (2005) igorlearen ahotsak modalizazio barruan txertatzen ditu eta esaten du ahots horiek helburu ezberdinekin sartzen direla: igorlearen erantzukizuna gutxitzeko beste baten ahoan jarrita, bere tesia indartzeko autoritate baten ahoan jarrita edo generalizazio bat eginda, beste baten ahotsa erabili desmarkatzeko eta kontra-argudioa hasteko, iturriak aipatzen ditu ezagutza duela erakusteko. Igorle-hartzaile arteko harremana Cuencak (1995) ere aztertu du eta testuan marka desberdinak agertzen direla ikusi du. Bere ustez, testu mota honetan igorlearen iritziak baino ia garrantzi gehiago hartzen du hartzaileak iritzi hori onartzen duen ala ez. Hartzailea kontuan hartzen bada, baldintzatuta geldituko da zein argudio eta zein eduki aukeratu, eta argudiatzea bera nola aurkeztu mingarria ez izateko. Honen inguruan garrantzitsua da deixiaren erabilera, modalizazioarena eta polifoniarena. Argudio testuetan lehen pertsona eta bigarrena beste testu batzuetan baino askoz gehiago agertzen da, iritzia emateko zein beste batzuen iritzietatik ezberdintzeko balio duelako. Bigarren pertsonaren bidez hartzailea interpelatzen da. Ahots hauen ondoan, badira egitura inpertsonalak ere orokortzeko balio dutenak. Baliabide hauek oso eraginkorrak dira, ematen den iritzia guztiok partekatzen dugulako. Honen adibide dira guztiok dakigu …, argi dago … eta antzeko modalizazioak. 3.1.3.2. Modalizazioa Grauk (2003: 115) bere doktorego tesian kontzeptu honek izan duen bilakaera aztertu ondoren, bere definizioa ematen du. Egindako ikerketatik ondorio moduan esaten du modalizazioa lokutoreak hartzen duen jarrera dela, esaten duenarekiko, hartzailearekiko, egoerarekiko eta munduarekiko. Eta gainera, ez da elementu osagarria, edo kanpokoa edo gura barik egindakoa, ez.
45 Egitura diskurtsiboko parte bat da, lokutoreak beti hartzen duelako jarrera bat (gurata edo gura barik) eta horregatik, testurik objektiboenak ere jarrera baten emaitza dira, kasu honetan distantzia markatuz. Jarrera hori (pragmatikoa dena) sarritan baliabide gramatikaletan gauzatzen da. Modalizazioen sailkapen bat ere egiten du, esplizitua eta inplizitua bereiziz. Esplizituaren barruan sartzen ditu, modalizazio deiktikoa, epistemikoa, deontikoa, apreziatiboa eta erreflexiboa. Gure kasuan, autore honek erabiltzen duen modalizazio deiktikoa igorlearen ahotsekin lotzen dugu. Modalizazio erreflexiboa ez dugu kontuan hartu gure lanerako. Modalizazio mota hau sarritan agertzen omen da testu akademikoetan, igorleak bere hitzen inguruan komentarioak tartekatzen dituelako, baina guk aztertu nahi dugun testu generoari begira ez da oso erabilia eta ez dugu modalizazio mota horretan arretarik jarriko. Beste hirurak, ostera, hau da, epistemikoa, deontikoa eta apreziatiboa, bete betean hartuko ditu gure lanak. Modalizazio epistemikoaren kasuan, esan behar da oso erabilia dela argudio testuetan. Izan ere, igorleak sarritan ziurtasuna adierazten du bere arrazoiketan, eta batzuetan erlatibizatu egiten du bere diskurtsoa hobeto heltzeko hartzaileari. Batzuetan holako modalizazioak erabiltzen dira gero kontzesioak egiteko: "egia da … baina, …". Deontikoaren kasuan, igorleak arauak nola ulertzen dituen erakusten du, bete beharra, egin beharra erakutsiz. Mota honetako modalizazioak ere interesgarriak dira gure lanerako, horrelakoak sarritan erabiltzen direlako argudio testuetan. Eta azkenik, modalizazio apreziatiboak daude, balorazioak egitekoak. Hauek ere sartu ditugu, indartzaile eta erlatibizatzailez aparte beste modalizazio motarik erabiltzen duten ala ez ikusteko. Modalizazioen bidez, igorleak mezuan marka multzoa uzten du, bere presentzia erakusteko (Grau, 2005). Horretarako, beste batzuen artean, baliabide gramatikal, lexiko eta diskurtsiboak erabiliko ditu. Testu baten honako markak ugariak izan daitezke edo, ostera, beste batzuetan bezala, ez dago inongo markarik edo oso gutxi agertuko dira. Horren arabera, esango dugu testua objektiboagoa edo subjektiboagoa dela. Crosek (2005) ere aztertu ditu modalizazioak. Autore honen esanetan, modalizazioak enuntziatu bati eragiten dio eta bere esanahia aldatzen du, ondorio batera eramanez. Azpiatal honetan aztertu diren ahotsak eta modalizazioak kontuan hartu ditugu gure sekuentziak eraikitzean. Izan ere, baliabide hauek barik argudio testu egokia eraikitzea ezinezkoa dela uste dugu, igorleari ematen dion jokoa izugarria delako. Ahotsen bidez igorleak bere burua agertu edo desagertu egiten du modu kontzientean eta helburu argi batekin. Modalizazioak joko horretan laguntzeaz gain, kortesia arauak betetzen ere lagunduko dio, hartzailearen irudia zainduz.
46 3.2. Zuzendariari gutunak testu generoaren ezaugarriak Argudio testuen ezaugarri orokorrak aztertu ondoren, gure ikerketarako aukeratu dugun testu generoaren inguruko berezitasunen azterketari ekingo diogu. Zuzendariari gutunak testu generoa iritzia emateko testua denez gero, argudio testuen barruan kokatuta dago eta arrazoi horregatik, argudio testuen ezaugarri asko konpartitzen ditu, baina testu genero guztiek bezala, bere ezaugarri bereziak ere baditu. Sarreran esan bezala, tesi honen helburu nagusi bat testu genero honen ezaugarritze sakona egitea da. Ezaugarritze hau egitea derrigorrezko pausua da gero aurkeztuko dugun proposamen didaktikoa diseinatzeko, baina horrez gain, ikuspegi diskurtsiboan oinarritutako hizkuntzaren didaktikarako, testu genero ezberdinen ezaugarritzean aurrera pausuak emateko beharra asetzera dator. Izan ere, testu genero asko ezaugarritu barik egonez gero, oztopo bihurtzen dira genero horien irakaskuntzarako. Helburu didaktiko horren arabera egin da azterketa, Bronckarten (2004) eragiketa diskurtsiboetan oinarrituz (argudio testuen ezaugarri orokorrak egin diren bezala 3.1 atalean). Azterketa horretatik abiatuta, testu generoaren ezaugarriak irakas-objektuak bihurtzen dira testu genero horren ikas-irakaskuntzarako, 5.3 eta 5.4 ataletan ikusiko den bezala, SD1 eta SD2 sekuentzietan landu diren edukiak aurkeztuko direnean. Testuen ezaugarritze sakona eta benetakoa egiteko testu erreal asko aztertzea eskatzen du, alde batetik, testu genero horrentzat komunak diren ezaugarriak antzemateko; eta, beste alde batetik, generoak dituen berezitasunak identifikatzeko. Beraz, lan hau egiteko, euskarazko egunkarietara hurbildu eta bertako testuak aztertu dira. Testu hauen azterketa momentu bitan egin da: bata SD1 sekuentzia egiteko Egunkarian argitaratutako 20 testurekin, eta beranduago, SD2 sekuentzia diseinatzeko Berria3n argitaratutako 40 testu aztertu dira. Jarraian, azterketa horretatik ondorioztatu denarekin, zuzendariari gutunak testu generoaren deskribapena egingo da eragiketa diskurtsiboka. Azterketan sartu aurretik, ohartxo bat egingo dugu gutun kontzeptuaren inguruan. Zuzendariari gutuna deitzen den arren desberdina da gutun arruntarekin alderatuta eta. Ez da agertuko hartzailearen izena, ez agur formala testuaren hasieran eta amaieran, testu mota hau egunkarietan izen bereko sailean argitaratzen dena delako. 3.2.1. Testuinguraketa arloko ezaugarriak Testuinguraketaren azterketari ekinez gero, genero hau komunikabide idatzietan aurkituko dugu. Arrazoi horregatik erabiliko den hizkuntza neutroa izango da, ez jasoegia, ez informalegia. Testu gehiena orain aldian eta hirugarren
47 pertsonan egingo da, baina iritzia emango denean inplikazio marka ezberdinak agertuko dira. Igorlea Igorlea ez da kazetaria izaten, izan ere, "zuzendariari gutunak saila" edozein pertsonarentzat zabalik dago eta bere iritzia plazaratu nahi duen edonork idatz dezake bertan. Horixe izaten da edozein herritarrek bere ideiak publiko zabal baten aurrean jartzeko daukan bide bat. Igorleak aukera du berak nahi duen gaiari buruz idazteko, zein beste batek idatzi duenari buruz bere iritzia emateko. Testu horrekin bere ikuspuntua aurkezteaz gain, irakurlegoa bere ideietara erakarri nahi du. Hartzailea Testu honen hartzaileak egunkarietako edozein irakurle izango dira, publiko zabala eta anitza pentsaeraz. Igorleak hartzailea sarritan inplikatzen du testuan, gai polemikora hurbildu nahian. Batzuetan interpelazio zuzenak ere egiten dira. Helburua Igorleak hartzailea konbentzitu nahi du, edo bere ideietara erakarri nahi du. Horretarako iritzia emateaz gain, argudioak ematen ditu arrazoiketa sakona eta ondo antolatua eraikiz. Batzuetan, hartzailea hobeto erakartzeko kontzesioak eta kontra-argudioak ere ekartzen ditu. Kontra dagoen hartzailea erakartzeko modalizazioak erabiltzen dira esaten dena negoziagarri dagoela adierazteko. Eduki mota Honelako testuetan espero dugun eduki mota honakoa izaten da: gaia bera aurkeztu, horren inguruko iritzia, eta iritzia defendatzeko argudioak. Testu aberatsagoetan kontra-argudioak eta kontzesioak ere agertuko dira, eta batzuetan iritzi ezberdinak ere bai. 3.2.2. Planifikazio arloko ezaugarriak4 Testua planifikatzeko orduan, aukera ezberdinak ikusten dira aztertu ditugun testuetan. Baina, badago patroi bat testu gehienek jarraitzen dutena. Izenburua Honelako testu batek izenburua du. Izenburu hori deigarria izan behar da hartzailea erakartzeko, bestela testua ez du irakurriko. Batzuetan gaia bera polemikoa delako da erakargarri "Irungo alardea"; beste batzuetan izenburuak
4 Bigarren kapituluan, 2.2.1.2. atalean testualizazioaren barruan kokatu dugu planifikazioa. Dena den, irakaskuntza eremura etortzean, testu generoen ezaugarriak eta abileziak zerrendatzeko, zein sekuentzia didaktikoetan lan egiteko, planifikazioari bere lekua ematen zaio, testuaren sorkuntzan duen garrantziagatik. Horregatik testualizaziotik kanpo jarri dugu.
48 berak pizten du polemika "Lareoko konplejo hoteleroa, egin behar ez denaren eredua". Gai polemikoaren aurkezpena Behin testua irakurtzeko gogoa piztuta, testuaren hasierako paragrafoetan (normalean paragrafo bat edo bi izaten dira) gaiaren aurkezpena agertuko da. Gaia modu ezberdinean agertuko da berea bada edo aurretik beste batek atera badu. Adibidez, berak ekartzen badu gaia bere kabuz, datu batzuk eman beharko ditu irakurleak jakiteko zeren inguruan emango duen bere iritzia ("Aimar Olaizola pilotaria protagonista izan da azken aste honetan. Protagonista izan da, zoritxarrez, buruz buruko txapelketa nagusiaren finalean jokatu zuen partida kaxkarrarengatik"); baina beste batek esandakoaren inguruan bere iritzia plazaratu nahi badu, testu horri egin beharko dio erreferentzia ("Egunotan interesez irakurri ditut Iñaki Perurenak BERRIA-ra bidalitako gutuna eta Fernando Savaterrek Diario Vasco-n emandako erantzuna."). Argudioak Behin aurkezpena eginda, argudioen momentua dator eta testuaren zatirik handiena hartzen du, aurkezpenetik hasita amaiera arte luzatzen dena. Iritzia testuaren edozein lekutan ager daiteke, hasieran gaiaren aurkezpenarekin batera, erdian argudioen artean txertatuta, zein amaieran. Kontra-argudioak Testu batzuetan argudiatu ez eze, kontra-argudioak garatuta edo kontzesioak txertatuta ere agertzen dira ("Erretzea osasunaren etsai dela, ondotxo dakigun gauza da. Eta halaxe dela ez dugu ukatuko. Baina, hala ere, osasunak arerio gogorragoak eta zitalagoak dituelakoan nago: edatea, lana bera eta gerlak."). Testuaren amaiera Testuari amaiera emateko sarritan ondorio bat agertzen da, batzuetan iritziarekin batera ("Arestian esandakoaren haritik argi ageri da aldatu behar direla gazteak eta helduak hainbeste grinatzen dituen fenomeno bati buruzko hainbat iritzi."; "Labur-labur: Lareoko proiektua Natur parke batean egin behar ez denaren eredua iruditzen zaigu"). Beste batzuetan ondorioa barik deialdi bat egiten da irakurleak mobilizatzeko ("Heldu den igandean, aita eta amaren etxea defenditzen segitzeko, hitzordu bat badugu Iruñean, eguerdiko 12:00etan, Autobus Geltokitik abiatuta. Elkar ikusiko dugulakoan … "), edo eskaera bat ("Guztia udalaren utzikeriaren ondorioa delakoan, sinatzaileok alkate jaunari premiazko bilera eskatzen diogu." ) norbaitek erantzun bat emateko, edo irtenbide bat proposatzen da ("Oraintxe has gaitezke urratsak egiten, Euskal Herriko normalizazio politikoa eragozten duten trabak kenduz: pertsonen aurkako atentatu eta hilketarik ez; biktima guztiei laguntza hobetu: presoen sakabanaketa amaitu; aukera politiko eta komunikabide guztientzat askatasuna; euskara hemengo hizkuntzatzat hartu … ").
49 3.2.3. Testualizazio arloko ezaugarriak Testualizazio aldetik beste argudio testuen antzeko ezaugarriak izango ditu. Gaien kohesioa Testu genero honetan igorleak gaia modu esplizituan aurkeztu ondoren, baliabide anaforikoak erabiliko ditu gaia errekuperatzeko testuan zehar. Baliabide hauen artean berezienak eta interesgarrienak anafora kontzeptualak izango dira. Anafora mota honekin kontzeptualizatu ("Donostiako pentsalari horrek (Savaterri egiten dio erreferentzia) ohituta gauzka bere irain eta deskalifikazio dialektikaz… ") egiten da eta askotan, gainera, balorazioa txertatzen da ("Euskal Herriko Unibertsitatea, handikeriaz gainezkaturik etengabe aipatzen dituzten hiru hitz horien atzean ezkutatzen den errealitate faltsu hori aditzera eman nahian hitz hauek idazten ditugu" ) aukeratzen den hitzaren laguntzaz. Errealitate hitza neutroa da, baina faltsua dela igorleak egiten duen balorazioa da, bere iritzia bide batez txertatuz. Eta balorazio horrekin hartzailea norbere ideietara erakarri nahi da. Predikatuen kohesioa Honako testuetan modu indikatiboaren ondoan, aditz hipotetikoak txertatzea espero dugu. Horrela, igorleak esandakoa modalizatu egingo du eta hartzaileari negoziatzeko nahia adieraziko dio. Konexibitatea Honako testuetan testu antolatzaileak erabiltzen dira argudioak ordenatzeko, zein ondorioa aurkezteko. Horrez gain, paragrafo banaketa ere sarri ematen da, argudioak banatuz edo ondorioa aurkeztuz. Formula metadiskurtsiboak ere erabiltzen dira gaia aurkeztu eta argudioetara pasatzeko, zein argudioak eurak ordenatzeko. Joskera aldetik, kontzesioak egiteko honako baliabideak ikusi ditugu ugarien: argi dago (edo antzeko modalizazio bat) … baina; nahiz eta eta arren posposizioa, zein baldintzaren ondoren ere partikula jarrita. 3.2.4. Ardura enuntziatibo arloko ezaugarriak Azkenik, ardura enuntziatiboaren aldetik, testu hauetan igorlearen ahots ezberdinak eta modalizazioen erabilera aberatsa espero da. Igorlearen ahotsak Testuaren helburuari lotuta, igorleak kontuan hartu behar du hartzaileak nola erakarri, eta bere iritziaren aurka dauden argudioak ere kontuan hartzea komeni zaio. Horrela, batzuetan bere izenean hitz egin dezake, baina beste batzuetan talde baten partaide moduan, edo hartzailea ere inplikatu dezake; komeni denean igorle unibertsala jarriko du hitz egiten, guztiok onartzen
50 ditugunak sartzeko diskurtso barruan; edo autoritatea emateko edo kentzeko, beste igorle batzuk ekar ditzake testura. Modalizazioa Testu hauetan iritziak dira nagusi eta errealitatea ikusteko modu ezberdinak agertuko dira, eta berez inork ez daukanez egia osoa, muturreko iritziak talka egiteko arriskua ikusten denean, badago baliabide bat eztabaidan laguntzen duena, esandakoa modu erakargarrian jartzeko hartzailearen aurrean: modalizazioa, hain zuzen ere. Honelako batzuk esapide modalak, norbaiten esana edo iritzia adierazten duten aditzen erabilera, edo aditz hipotetikoak dira, esandakoa indartzen edo erlatibizatzen laguntzen dutenak, eta hartzaileari bidea ematen diotenak igorlearekin eztabaidan sartzeko. Deskribapen honen ondoren, didaktikarako lagungarriak diren abileziak zerrendatuko ditugu. Zerrenda hau egiteko goian azaldutakoa laburbilduko dugu abilezia diskurtsibo eran formulatuta. Gainera, eragiketa diskurtsiboak kontuan harturik ordenatuko ditugu abileziok. Laugarren kapituluan (4.3.2. atalean) azaldu bezala, sekuentzia didaktikoan agertuko diren tailerrak ordena bat jarraituta egingo dira eta tailer bakoitzaren barruan abilezia bakarra landuko da. Lan hori errazteko asmoarekin, zerrenda hau irakaslearentzat baliabide ezin hobea izan daiteke erabaki ezberdinak hartzeko. Alde batetik, bere gelan landu behar diren edukiak aukeratzen lagunduko dio; eta beste aldetik, zuzenketa plantila diseinatzen ere lagunduko dio. Izan ere, zuzenketa plantilan abilezia diskurtsibo bakoitza item moduan jarriko du, itemaren idazketa sarritan hitz klabeetan laburtuta egongo den arren irakaslearen zuzenketa plantilan (3. taula). 3.3. Argudio testuen jabekuntza prozesua Aurreko azpiatal bietan esandakoa kontuan hartuz, ondo argudiatzeko ikuspuntu ezberdinak kontuan hartu behar dira eta abilezia ugari erabili beharra dago. Horregatik abilezia horiek guztiak ikasi egin behar dira edo, behintzat, heldutasun maila bat izan behar da hau guztia egiten jakiteko. Azpiatal honetan argudio testuen jabekuntzaren inguruan egin diren lan batzuen ondorioak ekarriko ditugu, adin ezberdinetako ume eta gazteek dituzten zailtasunak nolakoak diren argitzeko. Golderrek (1996) 4-9 urte bitarteko umeak aztertu ditu. Ikerketarako umeak talde bitan jarri ditu debatean. Hasieran denak batera egon dira eta gero, talde bitan banatu dira: talde batek jarraitu du umeen artean eztabaidan eta beste taldeak heldu batekin jarraitu du. Kasu bietan, debatearen amaieran akordio batera heldu beharra dago. Horrekin ikusi nahi da aurkaria aldatuz gero, ikasleen interbentzioetan aldaketarik ematen den ala ez. Esperimentazio honetan ez da egon irakaskuntzarik bitarteko, ikasleek ezer irakatsi aurretik egiten dakitena zein den jakin nahi da eta. Ikerketa honetatik atera dituen datuak honakoak izan dira:
51 3. taula. Zuzendariari gutunak testu generoaren abilezia diskurtsibo-linguistikoen zerrenda TESTUINGURAKETA (1) Gai polemikoa azaleratzen du, datu minimoak emanez. (2) Gaia beste batek lehenago atera badu, hari erreferentzia egingo dio. (3) Hartzailea kontuan hartzen du, kortesia zainduz. (4) Konbentzitzeko asmo argia erakusten du. (5) Hizkuntza neutroa erabiltzen du, komunikabideetan bezala. (6) Testua orain aldian eta hirugarren pertsonan idazten da. (7) Iritzia ematen denean, inplikazio markak agertuko dira (adib. 1. pertsona). (8) Iritzi ezberdina dutenen tokian jartzen da. (9) Iritziak eta argudioak erabiltzen ditu. (10) Igorlearen ahots desberdinak darabiltza bere argudioak eta iritziak modu konbentzigarriago baten aurkezteko. PLANIFIKAZIOA (11) Izenburu egokia du. (12) Sarreran gaia modu esplizituan aurkezten du. (13) Gaia kokatzeko datu minimoak agertzen dira. (14) Beste baten gaia badakar, hari erreferentzia egiten dio. (15) Bere iritzia testuaren hasieran, amaieran zein argudioen artean txertatuta ager daiteke. (16) Beste batzuen iritziak ere ager daitezke. (17) Bere iritzia arrazoitzeko argudioak ematen dira. (18) Argudioen artean kontzesioak egiten ditu. (19) Behar denean, kontra argudioak txertatzen ditu. (20) Argudioak hierarkizatu egiten ditu. (21) Testuari amaiera emateko ondorioa aurkezten du, edo bestela, deialdi bat luzatu, eskaera bat egin, edo irtenbide bat proposatzen du. TESTUALIZAZIOA (22) Gaia modu esplizituan aurkezten du. (23) Gaia berreskuratzeko baliabide anaforikoak erabiltzen ditu. (24) Anafora kontzeptualak erabiltzen ditu gaia bideratzeko. (25) Testuaren eta paragrafoen zatiak markatzeko puntuazioa erabiltzen du. (26) Argudioak ordenatzeko testu antolatzaileak erabiltzen ditu. (27) Argudioen eta ondorioen arteko lotura adierazteko antolatzaileak erabiltzen ditu. (28) Jarreratik argudioetara pasatzeko formula metadiskurtsiboak erabiltzen ditu. (29) Argudioak eta kontra argudioak ordenatzeko formula metadiskurtsiboak erabiltzen ditu. (30) Iritzizko aditzak erabiltzen ditu. (31) Testuan zehar aditz hipotetikoak tartekatzen ditu. (32) Aurkakotasuna adierazteko formulak erabiltzen ditu (hala ere). (33) Kontzesioa eta oposaketa adierazten duten antolatzaileak erabiltzen ditu. ARDURA ENUNTZIATIBOA (34) Adostasuna eta ez adostasuna errekonozitzen ditu. (35) Igorle unibertsala erabiltzen du guztiok onartzen duguna esateko. (36) Igorlea eta hartzailea biak batera inplikatzen ditu (37) Igorlea eta hartzailea elkarrengandik bereizi eta inplikatzen ditu. (38) Emandako argudioak indartu eta deuseztatzeko autoritateen ahotsak sartzen ditu. (39) Galdera polemikoak formulatzen ditu hartzailea interpelatzeko. (40) Kortesia zaintzeko modalizazioak erabiltzen ditu. (41) Mota ezberdinetako modalizazioak tartekatzen ditu: zalantza, ahalgarritasuna edo ziurtasuna adierazteko.
52 Igorlearen inplikazioa modalizazioarekin (nik uste dut, nire ustez, ados nago, ez nago ados, nik nahiago dut, niri gehiago gustatzen zait … erabilita), %10ak bakarrik erabiltzen dutela 4-5 urteko umeen artean. 6-7 urterekin ostera %45ek; eta 8-9 urterekin %50ek. Eman diren iritzi motetan, 4-5 urte bitartekoek ez dute bereizketarik egiten iritzi moral eta aginduen artean. %10ak bakarrik erabiltzen dituzte "egin behar da", "ez da egin behar" moduko aginduak. Aldiz, 6- 7 urtekoetan %60k erabiltzen dituzte. Argudio mota eta modalizazioen erabilerari dagokionez, 4-5 urteko umeen %90ek ez dute modalizaziorik erabiltzen, gertaerak konstatatzen dituzte eta hauetatik %70 euren bizipenak dira. 6-7 urterekin aldaketa handia ikusten da. Balorazio modalak %20 dira eta argudio orokorrak %70 agertzen dira. 8-9 urterekin hartzailearen arabera aldaketa ikusten da. Umeen artean eztabaidatzen dutenek bizipenekin jarraitzen dute %26k, baina helduaren aurrean %6k bakarrik egiten dute. Argudioen antolaketan edo planifikazioan hiru adin taldetan ikusten da argudioen pilaketa bereizketa barik. Umeen artean egindako eztabaidan pilaketa hori gutxiagotan egin da. Baina, 4-5 urtetik hasita %90ek erabiltzen du, gutxienez baten, kontra egitea, zehaztasunen bat egitea, edo komentarioren bat. Hortaz, datu hauen arabera, badago aldea adinaren arabera, zenbat eta helduago, hainbat eta abilezia gehiago argudiatzeko. Gainera, heldu batekin eztabaidan jarraitu dutenek, bizipen gutxiago kontatu dituzte beste taldeko umeekin alderatuta. Argudioak ematen txikitatik dakitela erakusten da hemen, baina adibidez argudioak antolatzen trebezia gutxi erakusten dute. Argudio testuen garapena Schneuwlyk (1988) ere aztertu du ikerketa bat egin ondoren 7-16 urte bitarteko umeekin. Ikerketa horretan ikasleak jarri ditu jolas baten arauak ematen eta argudiozko gutun bat idazten, guraso batzuek idatzitako gutun bati erantzuteko. Ikerketa horretan ohartu da argudio testuetan puntuazio markak gehiago erabiltzen dituztela jolasaren arauak idazten baino. Berak ematen dituen arrazoiak honakoak dira: argudio testuetan iritziaren inguruko arrazoiak azaltzeko esaldi gehiago idatzi behar dira arauak idazteko testu baten baino, eta horrela, eduki multzoak argiago ikusten dituzte. Gainera, edukia ez dago aldez aurretik egituratuta, jolasen arauetan bezala, eta idatzi ahala eraiki behar da. Gelan aldez aurretik landu dute multzo ezberdinen zerrendak eta hierarkia nola markatzen den. Beraz, edukiaren egiturak laguntzen die puntuak bere lekuan jartzen eta ez hainbeste testuaren planifikazioaren ezagutzak. Puntuaz gain, puntu eta koma, edo galdera ikurra, zein harridura ikurra ikaslerik zaharrenek baino ez dute egiten, eta paragrafo banaketa argiak ere eurek bakarrik egiten dituzte. Planifikazioaren kasuan, zazpi urtekoek ez dute testua planifikatzen, esaldiak bata bestearen atzetik jartzen dituzte, punturik ipini barik gehienetan. 16
53 urtekoek, ostera, testua planifikatzen badakite eta horrek laguntzen die paragrafoak banatzen eta puntuazio marka ugari erabiltzen. Baliabide anaforikoei erreparatuz, argudio testuetan besteetan baino gutxiago erabiltzen dituzte. Kopuruei begira argudio testuetan gehien erabiltzen dituztenak hurrenez hurren hauek dira: izenordeak, errepikapenak, izenordain erlatiboak, erakusleak eta posesiboak. Konexibitateari dagokionez, eta juntagailuaren erabilera gutxitzen doa adinak igo ahala. Sarritan eta hori iritzia aurkezteko formulekin lotuta agertzen da. Denborazko antolatzaile gutxiago agertzen dira argudio testuetan, baina antolatzaile logikoak, ostera, oso ugariak dira. Gehien erabiltzen dituztenak honakoak dira: ere, baina; eta gutxiago arren, horrela, adibidez. Badaude batzuk hierarkizatzeko ere: lehenengo eta behin, gainera. Azkenik, 16 urteko ikasleek euren iritzia aurkezteko batzuetan honako formulak ere erabiltzen dituzte: nire aldetik, nire kasuan, X ikuspuntutik begira, -ri dagokionez. Honen inguruan, Brassartek (1989, Dolzen 1994ko lanean aipatuta) aipatzen du 12-13 urte bitarte arte umeak ez direla gai argumentatze aberatsak egiteko, argudioak eta kontra-argudioak txertatuz. Golderrek (1992, Dolzek 1994ko lanean esaten duenez) esaten du 10-11 urte bitarteko umeak gai direla iritzi bat defendatzeko argudio batzuk erabilita; 13-14 urterekin testua modalizatu eta distantzia hartzeko gai direla; eta 16 urterekin argudioez gain, bere iritzia negoziatzeko, bestearen ikuspuntua sartzeko gaitasuna erakusten dutela. Ikusten denez, adinean gora egin ahala abilezia gehiago erakusten dute gazteek. Baina ikerketa hauen ondoan, badaude beste ikerketa mota batzuk ere erakusten dutenak argudiatzen beren beregi irakatsiz gero, gorago aipatutako arazoak gaztetatik konpontzen direla. (Candela, 1991; Cotteron, 1995; Dolz, 1995; Dolz, Gagnon eta Mosquera, 2009; Labayen, 2001; Sanchez, 2010; Sanchez, Dolz eta Borzone, 2012). Beraz, horregatik da beharrezkoa eskoletan testu mota hauek lehenbailehen sartzea, irakatsiz gero umeek argudiatzen ikasi egiten dutelako, eta edozein adinetan. Irakaskuntzari begira, ikasleen zailtasunak kontuan izanik, Campsek (1995) honako puntuak kontuan hartzearen garrantzia azpimarratu du: Igorleak kontuan hartu behar ditu egoera diskurtsiboaren ezaugarriak: helburua, hartzaileak eta igorlearen rola. Hartzaile askok izan ditzaketen iritziak irudikatu behar dira. Horretarako gaia bera eta gaitasun kritikoa landu beharko da. Kontra-argudioen eta kontzesioak ondo ulertzeko, tesia eta bere aurka doan kontzesioa ulertzen irakatsi behar da. Testuan argudioak eta kontra-argudioak txertatzeko baliabide linguistikoen gabezia ikusten denez, hauen lanketa beharrezkoa da. Campsek proposatzen dituen abileziak baliagarriak dira unibertsitateko ikasleekin lantzeko ere bai. Horregatik tesi honetarako prestatu dugun sekuentzia
54 didaktikoan ematen den kontsignan5 ikasleei eskatu diegu gai polemiko baten inguruan ikuspuntu ezberdinak kontuan hartu beharra. Horrela gure hipotesia da ikasleek beharra izango dutela iritzi baten inguruko argudioak eztabaidatzeko. Gainera, hartzailea konbentzitzeko nahi horrek kortesia zaindu beharra ekarriko du norbere iritzia galdu barik. Horregatik, uste dugu modalizazio mota ezberdinen beharra izango dutela. Ikasleen lehen produkzioen azterketak erakutsiko du gure hipotesi hau betetzen den ala ez. 3.4. Argudio testuak euskaraz. Zenbait ikerketen emaitzak Aurreko puntuan argudio testuen jabekuntzari buruz aritu izan gara eta beste herrialde batzuetan egindako ikerketak aipatu ditugu. Atal honetan euskaraz egin diren ikerketa batzuk aztertuko ditugu, bertako ikasleekin, euskaraz, egindako esperientzietatik atera diren ondorio batzuk ekartzeko asmoarekin. Adin ezberdinetako ikasleekin egindako adibideak ditugu eta argudio testuen barruan, testu genero ezberdinekin egindakoak. Esate baterako 9-10 urte bitarteko ikasleek gutun pertsonalak nola idazten dituzten aztertu dute alde batetik, Sainz-ek (1990) eta bestetik, Ociok eta Bilbaok6 (2005). Autore hauek honako zailtasunak ikusi dituzte ikasleen testuetan: Ume gehienek gertakaria pertsonalizatu egiten dute eta ez dute gaia orokortzen. Planifikazio arloan hainbat ikaslek ez du gertaera jartzen, baina jarrera eta argudioak bai agertzen dira, nahiz eta askotan argudioak emateko adibideak ematen diren. Lotura anaforikoen kasuan, testuak laburrak izaten direlako edo, gutxi agertzen dira, eta protagonistaren izena errekuperatzekoak dira gehienak. Aditzen erabilerari dagokionez, gehienek orain eta gero aldia konbinatzen dituzte; batzuk baldintza-ondorioa eta ahalera ere erabiltzen dute, eta beste batzuk iragana eta agintera ere bai. Konexibitateari dagokionez, puntuazioa eta lokailuak aztertu dira. Ikasleen erdiek akatsak dituzte puntuazio arloan; ikasleen herenak eta lokailua baino ez du erabiltzen; eta beste heren batek ezer ere ez; beste guztiek bat baino gehiago ordena logikoko perpaus elkartu eta menpekoak erabiliz.
5 Kontsignari buruz 4.3.1. atalean hitz egiten da. Irakasleak proposatzen duen zeregina adierazteko sortzen duen testuari deritzogu kontsigna.
55 Azkenik, ardura enuntziatiboan ia erdiek ez dute modalizaziorik erabiltzen; ikasleen laurdenak inguru erlatibizatzaileak erabiltzen ditu eta beste herenak nahia edo ahala adieraztekoak. Bestalde, gutun formalaren inguruan aipatzekoak dira, adibidez, GarciaAzkoagaren7 lanak (2003, 2005), Idiazabalena (2000), Idiazabal eta Larringanenak8 (1997, 2004); Larringan, Idiazabal eta Garcia-Azkoagarenak (2015). Ikertzaile horiek 12-16 urte bitarteko ikasleek idatzitako gutunak aztertu dituzte. Gutun horiek beste igorle batek idatzitakoari erantzuteko idatzitakoak dira. Egileek ikusten dutenaren arabera, oro har, gutun mota honek hasieraamaierako formula jasoagoak eskatzen ditu, gutun pertsonalak baino. Testu hauen ekoizpen egoerak eta helburuak ere ezberdinak dira kasu batean edo bestean. Horretaz gain, egile horien lanetatik bildutako beste ondorio batzuk ere aipa ditzakegu: Lehen produkzioak aztertuta, 12-13 urteko ikasleek zailtasunak dituzte testuaren sarrerak idazteko, konkretuki igorlearen aurkezpena eta gutunaren helburua adierazteko orduan. Baina sekuentzia didaktikoa egin duten ikasleek azken produkzioan sarrera askoz hobeto idatzi dute eta gai izan dira gaztelerara transferitzeko ezagutza hori. Kontrol taldekoek, ez dutenez sekuentzia egin, antzeko zailtasunekin idazten dituzte lehen eta azken produkzioak, hizkuntza bietan. Makro-egiturari dagokionez, antzeko abileziak ikusten dira hasierako eta amaierako formulak egiteko hizkuntza bietan, eta baita testuaren gorputza idaztean ere. Baina, azken formulak izan dira eskasago egin dituztenak hizkuntza bietan. 14-16 urteko ikasleek aldiz, kontsignan eman zaien gutunari erreferentzia egiten diote, baina ez dute aipatzen zein den gaia modu esplizituan. Hartutako gutunari erreferentzia egiteko markatzaile diskurtsiboak erabiltzen dituzte (-ri buruz, … dela eta), edo bestela hartutako gutunean esandakoa birformulatu egiten dute. Aurkeztuta dauden gaiak berreskuratzeko aldea ikusten da 12 eta 14 urtekoen artean. Gazteenak baliabide sinpleenak bakarrik erabiltzen dituzte: errepikapena eta erakusleak; eta 14 urtekoek hauez gain, testu barruko deixia, ordain lexikalak eta funtzio hau betetzeko adberbio eta antolatzaile batzuk ere bai. Anafora kontzeptualen erabilera handitu egiten da 14 eta 16 urte bitarteko gaztetxoen testuetan, eta gazteagotan ere agertzen diren arren, kopuru txikian agertzen dira mota honetako baliabideak. 15-16 urteko gaztetxoen testuetan, sarritan gaia aurkezteko kataforak erabiltzen dira eta gaiak zerrendatzen direnean elementu paralinguistikoak agertzen dira.
7 Beste ikastetxe bateko zuzendariaren gutunari erantzun 8 Idiazabalen lanetan SD bat egin dute euskaraz eta gaztelerara transferentziak ikusi nahi dira. Beste ikastetxe bateko zuzendariak idatzitako gutun bati erantzun behar diote.
56 Markatzaile diskurtsiboen erabilera aztertuta, 15-16 urteko gaztetxoek lokailu zerrendatzaileak eta korrelazioak egitekoak dira gehien erabili dituztenak. Azken hauen kasuan (alde batetik … bestetik), sarritan ikusten da, edo lehen zatia, edo azkena, ez dela agertzen. Goian esan bezala, batzuetan baliabide berbera erabiltzen da kohesio eta konexiorako. Modalizazioen arloan, 15-16 urteko gazteek epistemikoak erabiltzen dituzte gehien, hizkuntza bietan. Aditz hipotetikoak ere erabiltzen dituzte. Kortesia arloan 15-16 urte bitarteko gaztetxoek proposamenak egin behar dituztenez, kortesia9 formulak erabiltzen dituzte. Gainera, baldintzazko aditzak eta subjuntiboak erabiltzen dituztenez, eta batzuk kontzesioak ere bai, egoki idazten dute arlo honetan. Dena den, hainbat ikaslek arazoak dituzte aukeratzen dituzten hitzak ez direlako egokienak kortesia egokia mantentzeko. Testuratze baliabideetan Idiazabalek (2000: 148-151) ikasleen testuetatik hainbat elementu linguistiko batu ditu: - Arrazoiketa, kausa eta justifikazioa adieraztekoak (-lako, bait-, -z gero; … eta, -gatik, -tzeko, metadiskurtsoa, baibanakariak kontzesiorako, galdera erretorikoak; arrazoiak kateatzeko: alde batetik..bestetik, horretaz gain, gainera … ) Diskurtsoaren gaia edo erreferentea eraikitzekoak (harigaia zehaztu edo zuzentzekoak, ere arrazoi indargarriak, -la errelatorea. - Igorlearen ahots ezberdinak markatzeko baliabideak (lehenengo, bigarren eta hirugarren pertsonaren aipamenak, aktanteenak, besteen hitzak ekartzekoak) Diskurtsoaren beraren birformulazioak egitekoak (hasieran esan bezala, honez gero, aipatutako honetaz gain, lehen esan bezala, beraz, … ) Modalizatzaileen artean honakoak aurkitu dira: zalantza, ziurtasuna, probabilitatea adieraztekoak (jakin, agian, seguraski, …); behar izana eta balioak adieraztekoak (parte hartu beharko zuten, seguruenik burla egingo ligukete, ez dauka sartzerik, … ); eta desiozko eta erreguzkoak (espero dut, proposatuko nuke, … ) Badaude beste hainbat lan debatearen inguruan (Garro eta Idiazabal, 2005, 2012; Garro, 2007; Garro, Idiazabal eta Larringan, 2009; Idiazabal, 2000; Idiazabal eta Larringan, 1997, 2001, 2003; Larringan, Idiazabal eta GarciaAzkoaga, 2015; Larringan, 1992a, 1992b, 2001). Lan hauetan adin ezberdinetako ikasleen debateak aztertu dira 10-15 urte bitarteko gaztetxoenak, hain zuzen ere. Lan hauetan, batez ere, diskurtso erreferitua egiteko gaztetxo hauek duten gaitasuna aztertu dute eta helduen testuetan ez bezala, gaztetxoen testuetan ez
57 dira aintzat hartzen solaskideak eta negoziatzeko barik euren iritzia justifikatzeko erabiltzen dute diskurtso erreferitua. Hona hemen atera dituzten ondorioak: Gaztetxoen debateetan hitz-txanda laburrak ageri dira, askotan elkarrizketaren itxura hartuz eta nekez ekartzen dituzte gai berriak. Helduen debateetan, ordea, txanda luzeagoak hartzen dituztenez, gaiak garatu zein aldatu egiten dituzte. Moderatzaileak esaten duen esaldi bera errepikatzen dute sarritan gaztetxoek eta gaia ez dutenez gehiegi garatzen, elementu metadiskurtsibo gutxi, baliabide anaforikoak ere izenorde modukoak egiten dituzte gehiago, eta modalizazioak ere gutxi ageri dira. Kontzesioak ere ez dira gehiegi agertzen hauen testuetan. Bigarren pertsonaren erabilera ugariago agertzen da debateak egiteko ohiturarik ez dutenen kasuan. Baina, 10 urteko ikasleek ere badakite solas arruntean agertzen diren deixi markak ez direla egokiak debateetarako, horretan trebatuz gero. Trebatuta dauden ikasleak bestearen hitza edo ahotsa modu esplizituan ekartzen dute euren diskurtsora, baina trebatu bakoak besteak esandakoa gutxitan aipatzen dute, eta iritzia ematean lehen pertsona singularra erabiltzen dute; trebatuek, ostera, lehen pertsona plurala erabiltzen ederto dakite. Gaztetxoen kasuan, bestek esandakoa aipatzen dutenean, gehienetan ez dute berrartzen besteak aipaturiko edukirik. Diskurtso erreferitu gutxiago ageri da gazteen debateetan, baina hitz-txanda luzeagoak egiten dituztenean, orduan eta diskurtso erreferitu gehiago agertuko da euren testuetan. Diskurtso erreferitua erabiltzen denean helduek batez ere euren ikuspuntua eraikitzeko izaten da. Gaztetxoen debateetan, ostera, horretarako baino gehiago bestearen hitza hartzeko edo adibideak, metaforak edo ereduak ilustratzeko erabiltzen dituzte. Gaztetxoen hitz-txandak laburrak izaten dira, baina gaia hobeto ezagutzen dutenean hitz-txanda luzeagoak hartzen dituzte. Eta gaiak berak ñabardurak eskatzen baditu negoziatzeko prest agertzen dira. Didaktikari begira, interesgarriagoa da negoziaketa eskatzen duten gaiak aukeratzea, hitz-txanda luzeagoak egiten dituztelako eta argudiatzeko interesgarriak diren baliabide askoz gehiago erabiltzen dituztelako. Testu luzeagoak egiten dituztenean, gaztetxoek bestearen irudia hobeto zaintzen dute. Azkenik, Larringanek (1992a, 1992b) baditu lan bi unibertsitateko masterra egin nahi duten ikasleen testuen gainean egindakoak. Ikasle hauen lanetan ikusten da erreferentea ez dutela modu egokian ekartzen testu generora. Komunikabideetan agertzen diren testu generoei dagokionez, Larringanek (1992b) ondorio interesgarriak ekartzen ditu planifikazioari, eta mota ezberdinetako hizkuntza baliabideei dagokionez. Honelako testuetan gaia
58 aurkeztu, garatu, argudiatu, azpimarratu edo errekapitulatu, gogoratu eta ondorioa ageri dira. Testuaren fase bakoitzerako bilatu dituen testu antolatzaileen zerrendak ematen ditu, diskurtsoaren lerrozkaketa materialaren komentarioak egiteko, diskurtso barruko kodeak azaltzeko, enuntziazio-egintzako zenbait egoera diskurtsoan esplizitatzeko, edo diskurtsoari berari erreferentzia egiteko. Laburbilduz, adinari erreparatuta, zenbat eta helduagoak izan ikasleek, orduan eta argudiatzeko baliabide gehiago dituztela konprobatu dugu egin diren ikerketetan. Trebakuntza egon denean, ikasleen testu ekoizpenerako abileziak ere hobetu egin direla ikusi da sekuentzia didaktikoak egin ondoren. Gai baten inguruko iritzia eman eta horren inguruko argudioak ematen jakin arren, arazo gehiago sortzen da iritzi ezberdinak eta kontra-argumentuak ekarri behar direnean. Horregatik, tesi honetarako sortu den sekuentzia didaktikoan, ikasleei jarritako kontsignan iritzi ezberdinak kontuan hartzea eskatzen denez, ikusiko dugu, unibertsitate mailako ikasleek nola moldatzen diren testuan egoki erakusteko euren iritzia eta kontrakoena, eurena galdu barik eta hartzailea norberarenera erakarriz. 3.5. Argudio testuen irakaskuntza. Irakaslegaien trebakuntza beharra Aurreko azpiataletan erakutsi dugu ondo argudiatzeko nolako abileziak izan behar diren eta nolako zailtasunak ikusten diren ikasleen adinaren arabera. Argudiatzeak behar dituen ezaugarriak kontuan izanik, mota honetako testuak ekoiztea zailagoa izan daiteke beste diskurtso mota batzuen ondoan. Ikusi denez, argudiatzea prozesu konplexua da gai polemiko baten inguruan ikuspuntu ezberdinak kontuan hartzea eskatzen duelako, eta hartzailearen irudia zaindu behar delako. Argudiatzeko desadostasun batetik abiatu behar da, gai baten inguruan iritzi ezberdinak daudelako, eta argudiatuko duenak berea defendatu beharko du, gaiaren inguruan dauden beste iritzi, portaera edo jarrerak kontuan harturik. Beraz, argudiatzerik egongo bada gai polemiko bat behar da (Dolz, 1995), edo behintzat, gai baten inguruan talde ezberdinen iritzi ezberdinak, akordio falta edo eztabaida ikusi behar da (Larringan, 2001). Era horretara, igorleak iritzi bat plazaratzen du, eta ideia horrekin bat ez datozen beste talde batzuen aurrean, ideia bat defendatzen ahalegintzen da. Hiztunaren zeregina iritzi ezberdinak baloratu, eta aurkariaren iritzia aldatzen edota harekin negoziaketa bitartez beste ikuspuntu berri bat sortzen ahalegintzea izango da. Horrela, argudiatzen duenak hartzailea konbentzitu beharko du. Baina helburu hori lortzeko, hartzailearen jarrera ere ezagutu beharko du eta norbere argumentuak egoki aurkezteaz gain, kontrako argumentuak baloratu eta indargabetu beharko ditu. Igorlearen eta hartzailearen arteko harremanaren arabera, igorleak bere diskurtsoa egokitu egin beharko du indarrean dauden arau sozialetara.
59 Diskurtso mota honek duen ezaugarri dialogikoak, alegia, derrigorrez bestearen /besteen iritzia kontuan hartu beharrak, zailtasun puntua dakarkio ekoizpenari. Alderdi guzti hauek aldi berean kontuan izateko, heldutasun maila bat izan behar du igorleak eta, agian, horregatik eskoletan testu mota honen irakaskuntza beste diskurtso mota batzuk baino beranduago egin izan da. Baina argudiatu ume txikiek ere egiten dute besteekin interakzioan ari direnean. Horrela testu honek eskatzen duen dialogismoa erraza da mantentzea, bakoitzak berea baino ez duelako defendatu behar, momentuan bertan besteari erantzunez (Camps eta Dolz, 1995). Arazoa testu monologalak sortzean dator, alderdi dialogiko hori testuan bertan integratzeko orduan. Izan ere, testu mota hauetan, gehienetan idatziak izaten direnez, hartzaileak ez du testuaren sorkuntzan parterik hartzen, eta igorleak haren arrazoiketa kontuan hartu beharko du bere testuan txertatuz. Gainera, kasu askotan hartzailea ez da ezagun bat, baizik eta irudikatu behar duen norbait, gizartean ikuspuntu ezberdinak daudelako eta horiengana heldu beharra duelako. Horregatik dio Campsek (1995) argudiatuko duenak aurkarien iritzia ere, modu batean edo bestean, sartu beharko duela bere testuan, haiei erantzuteko eta euren argudioak ezereztu edo gainditzeko. Horretarako ezinbestekoa da argudiatzeaz gain, kontra-argudiatzea edo kontzesioak egitea. Azken horri buruz Campsek funtzio bi dituela dio: Hartzailearen irudia eraiki Hartzaileak izan ditzakeen kontrako arrazoiak ezereztu Hiztunak, kasu honetan, kontuan izan behar ditu bere tesiaz bat egiten ez dutenak eta euren iritzian eragin egin behar du. Beraz, testu monologal hauek egiten irakatsi beharra dago, ikasleek berez ez dutelako ikasten. Irakasle izateko prestatzen ari diren unibertsitateko ikasleen kasua dela eta, pentsatu daiteke, printzipioz, unibertsitatera heltzean argudio testuak idazten trebatuak izango direla. Baina errealitatea sarritan ez da horrelakoa izaten, eta berehala sumatzen da testu generoak berariaz lantzeko beharra ikasketa maila horietan ere. Derrigorrezko Hezkuntzako curriculumetan testu generoen erabileran ikasleak trebatu behar direla jasota badago ere, gelara eramaten diren lanketan argudio testuek ez dute oso agerpen handia. BAMek azken hamar urteetan izan duen esperientzian (egin diren formazio eta aholkularitza zerbitzuak, batez ere Bizkaiko hainbat ikastetxetan), ikusi da ikastetxe horietako curriculumean argudio testuak oso gutxi agertzen direla, beste diskurtso mota batzuekin erkatuz. Ikastetxe horietako testu generoak taula baten sartu direnean zein diskurtso mota lantzen den eta nola sekuentziatu diren ikusteko, argudio testuak eta fenomeno baten zergatia emateko azalpenak direla gutxien lantzen direnak konstatatu da. Behar bada, horrek azalduko luke, neurri batean behintzat, zergatik unibertsitatera iristen diren ikasleek ere trebezia falta duten argudio testuak ekoizteko orduan. Sasoi baten Lehen Hezkuntzan narrazio testuak, errelatoak eta deskribapenak lantzen izan dira, ikasleentzat errazagoak direlakoan; eta, argudio
60 testuak Bigarren Hezkuntzan lantzen izan dira, aurrekoak baino zailagoak direlakoan. Baina, gaur egun, mailakatze hori ez da egoki ikusten, badakigulako diskurtso mota bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituela, eta irakaskuntza espezifikoa bultzatu behar dela (Dolz, 1993). Narrazioak bakarrik irakatsiz gero, nekez ikasiko da ondo argumentatzen. Arrazoi horregatik mota horretako testuen ezaugarriak ezagutzea funtsezkoa ikusten dugu irakaslegai batentzat. Goian aipatutako egoera horri konponbidea bilatzeko asmoarekin sortu zen SD bat, zuzendariari gutunak (Arriola eta beste, 2006) izenekoa, irakaslegaiekin lantzeko. SD honen lanketari esker, gure irakaslegaiak behar diren abileziak martxan jartzeko gai diren ikusteko aukera izango dugu. Horrez gain, SDan zehar landutako edukien inguruan hausnarketa egiten denez, etorkizunean euren ikasleekin ere lantzeko bidean jarriko ditugu. Ez da ahaztu behar, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikasleen artean testuen ulermen arazoak ere ikusi direla. Eta argudio testuak direnean irakurri beharrekoak, esaterako komunikabideetan agertzen diren testuak, ikasle gazteek arazoak izaten dituzte gaiak dituen aurkako posizioak ikusten, eta nork hartzen dituen posizio horiek testuan. Ez dute ulertzen azpian dagoen iritzia, ez ironiak, ez kontraargumentu edo kontzesioak. Horrek guztiak ekarriko du edozein iritziren menpe gelditzen direla norberarena hartzen ez dakitelako. Hau guztia kontuan izanik, gure eskoletan ditugun ikasleak ez dira irakurle kritikoak eta testu genero ezberdinek dituzten berezitasunak ezagutzeko, mota ezberdinetako testuak irakurtzen irakatsi beharko litzateke txikitatik. Horren ardura izango dute etorkizunean gure gaurko irakaslegaiak. Unamunok (2003) esaten duen bezala, ikasle jantziak eta kritikoak nahi baditugu tresna ezberdinak eskuratu beharko dituzte, kontuan izan ditzaten noiz diren manipulatuak, edo limurtuak. Beraz, testuen interpretazioak egiten trebatu beharko dira ikasleak, sarritan testuak esaten duenaren atzean ezkutuko esanahia agertzen delako, eta esandakoa interpretatzen trebatu behar dira eskola-umeak. Honaino esandakoa kontuan harturik, aukeratu den testu generoaren inguruko hausnarketa egitea ezinbestekoa da lan honetan. Honaino azaldutako ezaugarriak eta berezitasunak orokorrak izanik, tesi honetan aztertu den testu generoaren ezaugarriak ezagutzea behar dugu, ezaugarri orokor horietatik badituelako bereak diren ezaugarri bereziak. Jarraian, tesi honetan aztertu den testu generoaren ezaugarriak deskribatuko dira.
61 4. Sekuentzia didaktikoa: testu generoetan oinarritutako baliabide didaktikoa Atal honetan sekuentzia didaktikoaren (SD) aurkezpena egingo da. Irakaskuntza arloan gelarako lan-tresna ezberdinen artean SDak aukeratu ditugu ikerketa honetako aztergai nagusi gisara. Hizkuntzaren irakaskuntzarako SDak izango dira, hain zuzen, esperimentatu eta aztertuko ditugun baliabideak. Abiapuntua Begoñako Andra Mari Irakasleen Unibertsitate Eskolan (BAM) sortu ziren (Arriola eta beste, 2006) SDetako baten esperimentazioan izango du ikerketak, ondoren sortutako beste SD baten esperimentazioarekin osatuko dena. Kapitulu honetan SDa hizkuntzaren irakaskuntzarako tresna gisara nola ulertzen den eta lan honetan nola ulertzen dugun azalduko da. Lehenik, Genevako eskolan garatu den eredua aurkeztuko da, eta, ondoren, BAMen eredu horri egindako moldaketak, horixe baita ikerketa honetan erabili den eredua. Bestalde, oso ezaguna den beste SD eredu bat ere aurkeztuko da: Campsen SD eredua (1996). Hemen proposatzen den ereduaren eta bere ereduaren arteko alderaketa saio bat egingo da, erakusteko zergatik sekuentzia eredu hau ez den kontuan hartu lan honetarako. 4.1. SDaren deskribapena eta azalpena Hemen aurkeztuko den SDaren eredua Genevako Eskolak (Dolz eta bestek, 2001) sortu eta urte askotan esperimentatutako baliabidean oinarritzen da. Izenari erreparatuz gero, izaera bereziko baliabidea da (Larringan eta Idiazabal, 2012). Sekuentzia den neurrian lan planifikatua eta egituratua agertuko da bertan; eta didaktikoa denez, irakaskuntza baldintzatzen duten oinarri metodologikoak (ikasle eta irakasleen artean adostutako proiektua, ikaslearen parte-hartze zuzena hobestea, eginkizun esanguratsuak /zentzudunak eginaraztea, ebaluazio hezitzailea bideratzea, … ) kontuan hartuz eraikia izango da. Horregatik hemen erakutsiko den SDa hizkuntza irakasteko eta, konkretuki, testu genero bat ekoizten irakasteko baliabide planifikatu bat da, gelarako sortua, irakasle-ikasleek erabiliko dutena, euren lana aurrera eramateko eta egindako lana ebaluatzeko. Bronckartek (2013: 40-41) honela definitzen du: La SD se puede definir como un conjunto de periodos de enseñanza (o de "lecciones"), agrupados en el tiempo y organizados de manera sistemática
62 alrededor de una actividad lingüística erigida en proyecto de clase explícita, y articulados en torno a una finalidad de aprendizaje común y homogénea. Sekuentzia didaktikoa testuak ekoizten irakasteko lan-tresna da eta Bronckarten ideiari jarraituz, sortu beharreko testua egoera komunikatibo konkretu bati erantzuna emateko denez, maila ezberdinetako erabakiak hartu beharko dira. SDa diseinatzean erabakiko dira testuaren zein alderdi irakatsiko diren bertan, ezin delako testuaren osotasuna aldi bakarrean irakatsi. Diseinua egitean kontuan hartuko da zein testu genero eta zein adineko ikasleentzat izango den. SDak ikasleari lagunduko dio bere hasierako testua10 hobetzen; eta, aldi berean, irakasleari aukeratu dituen edukiak ikasleari irakasten lagunduko dio. Beraz, sekuentzian ariketen bidez landu diren edukiak eta ikasleekin proiektuaren aurkezpenean adostutako hitzarmenak erantzungo die didaktiko hitzari. Aldiz, sekuentzia hitzaren bidez ariketa horiek denbora baten sekuentziatuta agertuko direla adierazi nahi da. Jarduera multzo hau jarraibide batzuekin antolatua da eta irakasle-ikasleek hasieratik bukaerara egin beharreko ibilbidearen berri dute, badakite zergatik egin behar dituzten bertan proposatzen diren jarduerak eta zertarako diren. SDaren oinarri teorikoei begiratuz, Dolzek eta bestek (2001) helburu orokor hauek dituela adierazten dute: alde batetik, ikasleak trebatu ahal denik eta egoera anitzenetan hizkuntza modu egokian erabiltzeko ahoz, zein idatziz; eta bestetik, hizkuntzaren gaineko hausnarketak egiten jarri ebaluazio hezitzailea bultzatuz. SDaren ezaugarriei dagokienez, lan egiteko modu honek aukera desberdinak garatzea dakarrela diote goian aipatutako egileek, hala nola, hezkuntzakoak, psikologiakoak eta hizkuntza arlokoak; hirurak, gainera, aldi berean uztartuta: Hezkuntza aldetik honako aukerak eskaintzen ditu SD batek: ebaluazio hezitzailea barnean hartzen du, ikas-irakaskuntza erregulatuz; proiektu11 baten barnean sartzen du testua ekoizteko motibazioa; eta ariketa mota ezberdinak sartzen dira ikasleei egin beharreko lanean laguntzeko.
10 Gero azalduko dugun arren, testu hau ikasleak idatzi behar du SDaren hasieran, ariketak egiten hasi aurretik. 11 Proiektu nozioa XX. Mende hasieran sortu zuen Eskola Berria izenaz ezagutzen den korronteak. Eskola Berrian lanean jardun zuten autore ezagun batzuk Dewey eta Kilpatrick izan ziren. Eta Kilpatrick (Abbagnano eta Visalberghi, 1974) izan zen proiektuetan oinarritutako metodologiaren definizioa eman zuena: interesekoa den lan bat burutzeko, askatasunez aukeratzen den lan plangintza bat da. Lan hori mota ezberdinetakoa izan daiteke eta horren arabera proiektu mota ezberdinak desberdintzen ditu, batzuk ikastekoak dira eta beste batzuk egitekoak. Hizkuntza proiektuetan ikasleari egoera komunikatibo bat deskribatzen zaio non ikasleak beharra duen testu bat ekoizteko. Ikus 4.2. atala.
63 Psikologia aldetik honako aukerak eskaintzen ditu: ahozko zein idatzizko testuak sortzeak maila ezberdinetako eragiketak egitea eskatzen du. Alde batetik, hitzak, esaldiak, ideiak, testu generoak aukeratzea; eta, beste alde batetik, produkzioaren osotasunaren inguruko hausnarketa: egoera komunikatiboa nola irudikatu, eta testuaren edukia eta egitura nola landu. Gainera, ikasleek euren hitz egiteko eta idazteko trebetasunaz, maila ezberdinetan, hausnartzeko aukera dute: hitzen aukeraketari buruz, publikoarenganako egokitzapenari buruz, edukien antolaketaz, etab. Eta gogoeta hau guztia egiteko ikasleei tresna ezberdinak ematen zaizkie, adibidez, testuen egitura lantzeko ariketak, argudiatzeko formulak, … Hizkuntza aldetik eskaintzen dituen aukerak hauek dira: testuak eta diskurtsoak aztertzen direnez, testuak dituen osagai ezberdinak kontuan hartu eta nola funtzionatzen duten irakasteko abagunea dago. Egoera komunikatiboen arabera hizkuntza modu ezberdinean erabiltzen da eta funtzionatzeko modu ezberdinak irakatsi behar dira. Eta batez ere testu generoekin lan egiten da, historikoki sortzen joan diren testu tipikoekin, testu hauen egiturak eta baliabide linguistikodiskurtsiboak irakasteko. Ezaugarri hauez gain, interesgarriak dira Larringanek eta Idiazabalek (2012: 17-18) azpimarratzen dituztenak, aurreko autoreek esandakoa gehiago zehazten dutelako. Hauek dira aipatzen dituzten ezaugarriak: Ikasgelako eta ikasgelaren proiektua da. Horrek esan nahi du irakasle-ikasleek konpartitzen dutela eta guztien artean lortu beharreko produktua hitzartu egiten dela. Irakasleak testu-genero bat ekoizteko eskatuko die ikasleei. Eta hori egingo du proiektu baten integratuz, proiektuak emango dio ikasleari testua ekoizteko beharra. Geroago azalduko den bezala, kontsigna baten bidez egingo da eskaera hori. Hasierako lan hori erreala edo fikziozkoa izan daiteke. Ikasleak testu bat ekoitzi behar du egoera komunikatibo bati erantzuteko, baina egoera hori benetakoa edo simulatua izan daiteke, beti ez dagoelako aukera errealik testu hori hartzaile errealari bidaltzeko. Baina simulatua bada ere, ikasleak badaki, eta ahaleginduko da testua ahal denik eta ondoen egiten. Jarduera bere osotasunean zein atalka burutu ahal da. Testua ekoiztea jarduera konplexua da, baina SDan proposatzen diren moduluetan jarduera hori ataldu egiten da. Jarduera multzo hauek ez dira beti guzti-guztiak betetzen, batzuetan talde baten gaindituta egon daitezkeelako jardueretan proposatzen diren ekintzak edo jarduera gehiegi proposatu direlako, eta ez delako komeni denbora luzeegian aritzea SDan lanean. Lanaren ardatza ikaslearen testua edo ekoizpena da, berori baita benetako elementu erregulatzailea. Proposatzen diren jarduera
64 guztiak ikaslearen testuan eragiteko dira. Jarduerok zerikusi zuzena dute ikasleak produzitu beharreko testua egiteko hartu beharreko erabakietan. Hasierako egoera funtsezkoa da: hala motibazio gisa, nola azken produkziorako elementu gidatzaile den aldetik. Testuaren ekoizpenaren beharra erakusteko ikasleari, berak izan dezakeen beharren batekin lotu behar da. Eta egoera hori oso argi deskribatu behar da. Ez da nahikoa esatea "idatzi animalia baten deskribapena", testua ondo bideratzeko; ikasleak jakin beharko luke zertarako behar den deskribapen hori eta norentzat izango den. Horrela txarto ulertuak saihestuko lirateke, eta egin beharreko testua hobeto irudikatuko luke. Beraz, irakasleak eman behar duen kontsigna oso argia izan behar da, egoera komunikatiboa ondo deskribatuz. Honenbestez, kontuan harturik goiko egileek proiektu nozioa behin eta berriz erabiltzen dutela, sekuentzia mota hau gelako proiektu bati erantzutera datorrelako, nozio horren nondik norakoak azalduko ditugu hurrengo lerroetan, eta, bereziki, lan honetarako interesgarria den hizkuntza proiektua nozioa. Izan ere, tesi honetarako diseinatu den sekuentzia didaktikoaren lehen fasean (proiektuaren aurkezpenari dagokiona), 4.3. atalean azalduko den bezala, jarraian azalduko den proiektu motari buruz ari da, hizkuntza proiektuaz alegia. 4.2. Hizkuntzako proiektuak Proiektuaren nozioak tradizio pedagogiko luzea dauka, eta gaur egun inguruko ikastetxe gehienetan erabiltzen da proiektuen bidezko metodologia. Baina lekuan-lekuan erabiltzen diren proiektuak aztertuz gero, konturatuko gara lan egiteko modu desberdinak izendatzen direla nozio horrekin. Horregatik garrantzitsua da argitzea hizkuntzako proiektuetan erabiltzen den proiektuaren nozioak zein eredu metodologikori erantzuten dion. Tradizio pedagogiko honen jatorria Eskola Berriaren markoan kokatu behar da, joan den mendearen hasieran, Dewey filosofoaren teorian, eta bere jarraitzailea izan zen Kilpatricken lanean (1918). Kilpatrick pedagogo estatu batuarrak (1871-1965), XX. mendearen hasieran, Deweyren (1859-1952) "eginez ikasteko" filosofia proiektuen metodologiaren bidez eskolaratzeko proposamena egin zuen. Lan honetan, proiektuen bidezko metodologian planteatzen den ikasirakaskuntza prozesuaren izaera soziala eta kooperatiboa azpimarratu zuen. Honela definitu zituen proiektuak: ikasleentzako (irakasleentzako baino gehiago) garrantzitsuak, interesgarriak eta baliagarriak diren helburuak lortzeko intentzionalitatearekin /asmoarekin egindako jarduerak. Kilpatrickek proposatzen duen proiektuen metodologiak ondoko ezaugarriak ditu (Majó eta Baqueró, 2014: 22-23): Ikasleek ezagutza eraiki behar dute esperientzian oinarrituta. Ikasketa gertatzeko beharrezkoa da benetako testuinguru sozialetan aurkitzen diren bizitzako arazo praktikoei erantzuna ematea.
65 Ikaslearen interesa eta ahalegina piztea ezinbestekoa da proiektuen bidezko lanean erabat inplikatzeko, eta interes eta ahalegin hori proiektuaren asmoak markatzen du. Proiektu izaerak ezinbesteko du ekoizpen bat eraiki edo elaboratzeko asmoa. Ikaslearen ekimena eta autonomia bultzatzen dira proiektuen bidez.
66 (4) Ikasleak gai izan behar du egoerari buruzko edo testuari buruzko hipotesiak eta aurrezagutzak martxan jartzeko hasieratik. Horretarako, planteatzen den egoera komunikatiboa bere bizitzarekin eta komunikaziobeharrekin lotuta egongo da, bereziki, ikasleen behar akademikoekin, eskolako testuinguruan baikaude. (5) Ikasleari ikasketa beharra eta interesa aurkitzen laguntzeko, lagungarria da 1. Produkzio egoeran jartzea. 1. Produkzio hau eskatzean arazoegoera baten aurrean jarriko du ikasleak bere burua, erronka baten aurrean, eta arazoaren kontzientzia hartuko du benetan. (6) Proiektuaren barruan proposatzen den egoera komunikatiboa funtzionala izan behar da. Egoera komunikatiboek, errealak izan zein ez, ikasleen komunikazio beharra eragin behar dute. Errealitatean irudikatu daitezkeen egoerak izan behar dira, gizarte bizitzan identifikatzeko modukoak. Beraz, egoera komunikatiboa planteatzerakoen aipatzen diren eragile guztiek erabat errealak izan behar dute. Errealitatean irudikatzeko modukoa eta bere bizitza eta esperientziarekin loturikoa izan beharko da.
Goragoan esan den moduan hizkuntzako proiektuak sekuentzia didaktikoen barruan artikulatzen dira. Ondoren, beraz, konstruktibismo sozialaren ikuspegian12 kokatu dugun sekuentzia didaktikoaren eredua nola dagoen artikulatuta aurkeztuko da. Sekuentzia didaktikoak hizkuntzako jarduera baten inguruan eratutako ikas-irakaskuntza unitatez osotuta daude. Ikasketa jarduera- eta ariketa-sekuentziak osotzea konplexua da, eta hainbat zeregin eta erabaki hartzea eskatzen du aldi berean: ikasleen produkzioetan dauden zailtasunak identifikatu eta baloratzea, edo aldamiaia estrategia egokiak proposatzea ikasleei euren zailtasunak gainditzeko ezagutza berriak eraikitzen laguntzeko, besteak beste. Alde honetatik, sekuentzia didaktikoan proposatzen den irakaskuntza eredua planifikatua, sistematikoa eta gidatua da, baina ikasleen ekimena eta erabaki ahalmena kontuan hartuta, eta ikasleei beharrezko laguntzak emanez unean-unean sortzen diren arazoak ebazteko, eta lortu beharreko helburuak lortzeko (Mauri, 1995: 76): El profesorado es quien planifica para prever que aparezcan los contenidos a lo largo de la escolaridad del alumno y la alumna y para que éstos tengan, por lo
12 Konstruktibismoaren teoriaren arabera, ikasketa prozesua aktiboa da, eta zerbait berria ikasten denean, ezagutza berri hori norbere esperientzietara eta egitura mentalera gehitzen da, eta aurreko eskemak eraldatzen ditu. Hortaz, konstruktibismoaren arabera, ikasketa jarduera pertsonala da, testuinguru funtzionalean, esanguratsuan eta egiazkoan gertatzen dena. Vigotskyk, ordea, konstruktibismo soziala definitu zuen (Parica, Bruno eta Abancin, 2005), eta praktika sozialak eta jarduera kolektiboa norbere ezagutza eraldatzeko eta eraikitzeko oinarri bezala aurkeztu zituen: prozesu psikologikoak garatzeko ezinbestekoa da praktika sozialetan eta jarduera kolektiboan parte hartzea. Hau da, Solék eta Collek (1993) esaten duten bezala, norbere eskemak inguruan ditugun pertsonen eskema eta ereduekin alderatzea ezinbestekoa da ezagutza eraldatu eta ezagutza berriak eraikitzeko.
68 Grafiko horretan ikusten den bezala, elementu ezberdinak bereizten dira: alde batetik, gelako proiektua eta egoeran jartzea, eta bestetik, ekoizpen atala. Ekoizpen atalean hasierako produkzioa, ikasketa moduluak eta azken produkzioa bereizten dira. Grafiko horri moldaketa bat egin dio Bronckartek (2013), argi gera dadin hasierako egoera horrek eta gelako proiektu horrek eragina duela egin beharreko produkzio bietan, hasierakoan eta amaierakoan, eta honela irudikatu du:
6. grafikoa. SDaren eskema. Bronckart (2013: 43)-etik moldatua BAMek sortutako materialetan beste era batera moldatuta agertzen da eskema hori. Irakaslegaien prestakuntzarako sortutako tresnak direnez, sekuentziaren egituran hiru fase ezberdin argi markatzeari ematen zaio garrantzia. Horren beharra jardunean dauden irakasleei formazioa eta aholkularitza ematerakoan ikusi da. Sarritan jardunean dauden irakasleen joera izaten da hasierako produkzioa egin barik ariketak egiten hastea, kontuan hartu barik zein den produkzio honen benetako balioa. Hasierako diagnostikoa barik, amaieran egingo den ebaluazioak ez digu erakutsiko sekuentziak zertan lagundu dion ikasleari bere testu ekoizpenean. Ekoizpen horiek aukera ederra ematen dute SDaren helburuak hasieran zehazteko eta horrekin ebaluazio irizpideak ere hasieratik zehaztuta geldituko dira. Ikusiko den bezala, aurreko eskema bietan agertzen diren elementuak daude, baina momentu bakoitzak lan berezia eskatzen duenez, hemen modu grafikoan erakutsi nahi izan dira hiru faseak. Hona hemen BAMek irudikatu duen eskema:
7. grafikoa. BAMeko sekuentzia didaktikoaren eskema. (Barne dokumentua)
69 Jarraian, banan-banan azalduko dira 7. grafikoari dagokion eskeman egin diren moldaketak eta zehaztasunak. 4.3.1. Lehenengo fasea: Proiektuaren aurkezpena eta 1. produkzioa SDko ariketak egiten hasi aurretik, gelan hurrengo bi-hiru asteetan egingo den lanari hasiera emateko garatuko den proiektua13 aurkeztu beharko zaio ikas-taldeari, eta eurekin adostu gelan egingo den lana hurrengo egunetan. Proiektu hori ikasleen interesekoa izatea komeni da, eta, ikasiko dutena, probetxugarria eurentzat. Aurkezpen horretan burutu beharko den testu generoa proiektu horretarako egokiena dela erakusteaz gain, testu hori burutzeko zein den egoera komunikatiboa azaldu beharko zaio taldeari. Egoera komunikatiboak berak argituko dio zergatik duen testu hori egiteko beharra. Egoera horren deskribapenak lagunduko dio hartu beharreko rol soziala zein den ikusten; norentzat egin behar duen testu hori eta zein helbururekin. Aurkezpen horretan hitzartu beharko dira testuaren toki soziala, alegia, non argitaratuko, agertuko edo erabiliko den testu hori, eta zein eduki mota aktibatu behar duen ere bai. Aipatutako egoera komunikatibo horren aurkezpenean, ekoitzi behar den testu generoaren inguruan, irakasleak galdera ezberdinak egiteko aprobetxatuko du. Galdera horien bidez, ikasleek sortu beharreko testu generoaren inguruan dituzten aurrezagutzak aktibatuko dira. Izan ere, ikasleek beti izaten dituzte maila ezberdinetako ezagutzak sortu beharreko testua irudikatzen lagunduko diotenak. Nekez izaten da ikaslea inongo ezagutza barik, eta lanaren hasieran dakiena aktibatzen laguntzea oso garrantzitsua da. Sekuentzia mota honek aukera ematen du ikasleekin lan garrantzitsu hau egiteko, eta metodologia honen arrakasta puntu bat une honetan kokatua dago. Galdera horiek talde handian egiten dira eta ikasleek dakitenaren arabera erantzungo dituzte. Talde handian egiteak badu bere garrantzia: ikasle guztien ezagutzak partekatzen baitira, besteen ezagutzak entzutean, norberarenak aberasten dira, eta ikasleak saioaren amaieran hasieran baino gehiago daki ekoitzi beharreko testuari buruz. Lan horren ostean, ikasle bakoitzak egin beharreko testua norentzat den eta zertarako ekoitzi behar duen argiago izango du. Testua bera nola egin behar den, ostera, ez dute hain argi izaten sortu beharreko testu generoa ez denean oso ezaguna eurentzat. Behin proiektua adostuta eta aurrezagutzak azaleratuta, ikasleek testua ekoitzi beharko dute. Baina horretarako irakasleak kontsigna bat eman behar dio ikasleari. Kontsigna ikasle eta irakaslearen arteko harremana eta eginkizuna zehazteko tresna da, interbentzio didaktikoak burutzeko garrantzia handikoa (Riestra, 2004). Irakasleak ikasleei ariketa bat edo lan bat egiteko ematen dien azalpena da. Testu bat ekoizteko eskatzen denean, komeni da kontsigna horretan argi uztea egoeraren zehaztasun guztiak eta sortu nahi den testuaren helburua, besteak beste (Camelo, 2010; Dolz eta beste, 2001; Larringan eta Idiazabal, 2012). Hau da, kontsignan argi geratu behar da testua sortzeko dagoen motiboa:
70 zergatik eta zertarako ekoitzi behar den, igorle-hartzaile arteko harremana zein den, igorleak lortu nahi duen helburua testu horrekin, testua non "argitaratuko" den, ikasleak ahal denik eta ondoen irudikatzeko zein den errealitatean horrelako egoera baten aurrean sortu daitekeen testu eredua. Kontsignan emango den azalpena ilun geldituz gero, ikasleak arazoak izan ditzake egin beharreko lana ulertzeko, irakasleak aurreikusi dituen eginkizunak bete ahal izateko. Ondorioz, ikasle bakoitzak desberdin uler dezakeenez, oso testu ezberdinak ekoitzi ditzakete, argi ez izatearren zein den hartu beharreko rola. Adibidez, Lehen Hezkuntzako 5. mailarako editorial batzuetako hizkuntzaren irakaskuntzarako testu liburuetan agertzen diren kontsigna batzuk azter ditzagun: Ipuina idazteko kontsigna eman aurretik, ipuina egiteko teoria elementu batzuk gogoratzen dira: testua idazteko urratsak, ipuinaren elementuak eta egitura. Gero, ikasleari istorio bat bere buruan irudikatzeko eskatu eta taldekideei kontatu behar die. Taldekideek ideia horiek osatu edo berriak emango dituzte. Lan hori egin ondoren, testua idazteko kontsigna dator: "Orain arte hartu dituzun erabakiak eta egin dituzun planak kontuan izanda, idatz ezazu zure koadernoan ipuinaren zirriborroa". Zirriborroa idatzi ondoren, berrikusi egin behar da eta horretarako denbora antolatzaileak eta narratzaile-pertsonaien hitzen hizkera nola egiten den azaltzen da. Azkenik, unitatean ikasitako elementuen zerrenda ematen zaio zirriborroa zuzentzeko. Zuzenketa hori egiten taldekide bati laguntza eska diezaioke. (Saenz, Barrena, Lasa eta Lasa, 2006, Ikaslearen liburua, 5 LH. Material globalizatua. Txanela proiektua, ElkarIkastolen Elkartea, Donostia, 27-29. or.). Kontsigna honetan ikasleak egoera komunikatiboa egoki irudikatzeko testuinguruko elementu batzuk falta ditu. Idatzi behar duen ipuina zer dela eta idatzi behar du? Nor da hartzailea? Nonbaiten argitaratzeko da? Datu horiek ez baditu aldez aurretik, asmatuko duen ipuina ez da izango, agian egokia irakasleak dituen asmoetarako. Ohitura baten inguruko testu bat irakurri eta galdera batzuk erantzun ondoren, kontsigna hau dator: "Orain eman ezazu zuk idatziz ohitura baten berri, urratsei jarraituta" eta 5 argibide ematen dira: aukeratu ospakizuna; bildu informazioa; idatzi (paragrafo bakoitzean jarri beharreko informazioa zehazten da: zein den ohitura eta noiz egiten den; azaldu nola prestatzen den; eta azkenik, azaldu eguna iristean zer egiten den); antolatzaile eta lokailuen zerrenda bat ere ematen zaio lagungarri. Ondoren, testua zuzentzeko informazioa ordenean, ideiak errepikatu barik eta ondo lotuta dauden begiratzeko eskatzen zaio. Amaitzeko, testua garbira pasatu behar da. (Ibaizabal Taldea, 2015, Euskara 5 LH, Euskarapolis, Ibaizabal, 154-155, or.). Kontsigna honetan ere, aurrekoan bezala, egoera komunikatiboa deskribatzeko testuinguruko elementu batzuk falta ditu. Nor da testu honen hartzailea? Zer dela eta idatzi behar du? Norako behar da testu hori
71 idatzi? Honelako testuak gizartean non aurkitzen dira eta zertarako idazten dira? Ikasleari ematen zaion kontsignan ez bada hau guztia hau argitzen, testuari ekiteko behar den motibazioa ez du piztuko eta ondorioz, ikasleak sortuko duen testuak ez ditu asebeteko irakasleak dituen espektatibak. "Idatzi azalpen-testu bat Zuhaitz Egunari buruz". Hasi honela: eta informazioa bilatzeko galdera batzuk egiten dira eta gero esaten zaio: azaldu informazioa era argian eta paragrafoetan. (Santxo eta Grence, 2015, Euskara abian LH 5, Lehen hiruhilekoa. Egiten jakin proiektua, Santillana-Zubia, 31. or.). Kontsigna honetan ere, aurreko kontsignetan bezala, egoera komunikatiboa ez da batere zehazten. Zer dela eta idatzi behar da testu hau? Norentzat? Honelako testuak non argitaratzen dira? Nolako ezaugarriak ditu? Zein da eskatzen den testu generoa? Agindu honekin, ikasleak ez dauka pista gehiegirik egoera erreal bat irudikatzeko eta lanari beharko litzatekeen moduan ekiteko. "Ikastetxean, bizimodua errazten duten objektu bitxien azoka antolatuko duzue. Asmatzaile eta saltzaile ona ote zara? Lehenik, asmatu tramankulu bat, eta gero, pentsatu nola saldu, nola iragarri, mundu guztiak erosi nahi izan dezan. Bi aukera dituzu: teledendan bezala edo atez ateko saltzaileak bezala aurkeztea". Jarraian testua idatzi aurretik ariketa bi egin behar dituzte tramankulua asmatzeko eta bere ezaugarriak esateko. Ariketa hau egiteko testu eredu bat ematen da beste tramankulu baten ezaugarri fisikoak, erabilera, funtzioak eta bestelako ezaugarriak zerrendatzen dituena. Idatzi bitartean asmatutako tramankulua saltzeko iragarkia prestatu behar dute. Horretarako iragarki eredu bi ematen dira eta bat aukeratu. Ondoren, tramankuluaren aurkezpena egiteko gidoia idatzi behar da aukeratutako eredua jarraituz. Testu hori idatzi ondoren, iragarkia grabatu edo atez ateko salmenta antzeztu behar dute. Azken lan hau egiteko aholkuak ematen dira: gidoia buruz ikasi, hitz egitean zaindu intonazioa, erritmoa, … eta oharrak ipini paperean azalpena ordenean emateko. (Edebé-Giltza taldea, 2015, Euskara 5 LH, Giltza-Edebé, Bilbao, 118-119 or.). Azken kontsigna honetan egoera komunikatiboa argiago ematen da. Ikasleak egoera erreal bat irudika dezake: saltzailearen papera hartu behar du eta asmatu duen produktu bat saldu behar du. Kasu honetan testua ekoizten hasi aurretik bizimodua errazteko tramankulu bat asmatu behar du lehenengo. Asmakizunari lotuta egongo da bere testuko edukia, tramankulu horren deskribapena egin beharko duelako, baina gero saltzeko sortu beharreko testua aukeran ematen zaio. Dirudienez, testu genero bi ekoitzi behar ditu ikasleak. Laburbilduz, aztertu ditugun eskola liburuetako kontsigna hauetatik esan daiteke geletan ematen diren kontsigna askok ez dutela betetzen goragoko lerroetan aipatu ditugun kontsignen baldintza guztiak, eta bereziki, ez dute betetzen hizkuntza proiektu batek eskatzen dituenak. Ikusi ditugun lehen hiru
72 kontsignetan testu genero bat idazteko agindua ematen da, baina ez da argi erakusten nor izango den testuaren hartzailea, ezta helburua. Zertarako idatzi behar da testu hori eta norentzat? Datu bi horiek agertzen ez badira, idazleak ez daki zein rol hartu behar duen igorle modura, ezta zelan bideratu testua, ez duelako argi ikusten zertarako behar den testua idatzi. Ipuina zertarako da, haur hezkuntzako umeei kontatzeko? Euren adineko umeei beldurra eragiteko? Ipuin liburu bat egiteko guztion artean? Lehiaketa baten parte hartzeko? Seguruenik galdera hauen erantzuna izanez gero, kontatuko den istorioa desberdina izango da. Nork behar du Zuhaitz Egunari buruz azalpen bat? Irakaslea bada hartzailea, informazio mota asko ez du jarriko. Baina hartzailea beste herrialde bateko ikasle bat izango bada, ziurrenik ahalegin berezia egingo du detaile asko kontatzeko. Gauza bera gertatzen da ohitura bat azaldu behar denean. Azkeneko kontsignan ematen du azokan erakutsiko dela egingo duten grabaketa. Kasu honetan hartzailea gelatik kanpo dago eta horrek testua ondo testuinguratzen lagunduko dio ikasleari. Ahalegin berezia egingo du bere produktua gustukoa izateko. Baina kasu honetan testu genero bi ematen dira aukeran eta bat irakatsi behar bada, aukeratu beharra dago, ez delako komeni genero bi guztiz desberdinak aldi berean irakastea. Beraz, kontsigna hauek ikaslearentzat argiak izan beharrean nahasgarriak izan daitezke, bakoitzak modu ezberdinean interpretatu ditzakeelako. Ondorioz, sortuko dituzten testuak, seguruenik mota ezberdinetakoak izango dira. Horregatik esaten du Camelok (2010) kontsigna argi eta zehatz adierazi behar dela, ikasleek eskatutako lana erratu gabe egin dezaten. Aldiz, lan honetan proposatzen den SDaren ereduan erabiltzen diren kontsignak egoera komunikatiboaren alderdi ezberdinak batzen ahalegintzen dira. Adibidez, jarraian datorren kontsigna honetan, irakasle-ikasketak bukatu dituen pertsona batek curriculuma aurkezteko gutun bat bidali behar dio lanpostu bat eskaintzen duen ikastola bati, bertan lan egitea nahi du eta. Gutun formal hori egitura bereziduna da eta baldintza batzuk bete behar dira idazteko. Hauxe da kontsigna (Arriola, eta beste 2006, 2. liburuxka): Eperra ikastolak egindako iragarki bat agertu zen atzo Berria egunkarian. Hona hemen egunkarian agertutako iragarkia: "Eperra Ikastolak irakasleak behar ditu honako espezialitateetarako: Haur hezkuntza, Lehen hezkuntza, Atzerritar hizkuntza, Musika hezkuntza eta Gorputz hezkuntza. Derrigorrezkoa da 2. Hizkuntza-eskakizuna izatea, eta izandako esperientzia baloratuko da. Interesatuak bidali CV-a honako helbide honetara: …". Zuk karrera bukatu duzu eta lan bila zabiltza, hortaz, iragarkiari erantzun eta kurrikuluma bidaltzea erabaki duzu. Baina kurrikulumarekin batera, aurkezpen gutuna bidali behar duzu. Idatz ezazu aurkezpen gutun hori. Kontsigna honekin ikasleak argi dauka gutun bat idatzi behar duela ikastetxe baten lana lortzeko. Hemen ikasleak izan lezakeen arazoa gutun mota
73 hori nola egiten den ez jakitea da, baina horretarako sortu da SDa, testu genero hori idazten ikasteko. Testu hau ekoitzi beharrak ikaslea arazo baten aurrean jarriko du eta kontzientzia hartuko du testua sortzeko dituen zailtasunez. Testua egiten hasi aurretik ikasleek galdera asko egiten dituzte testuaren ezaugarrien inguruan: nola hasi behar da? data jarri behar da? … mota ezberdinetako galderak izaten dira, baina irakasleak ez ditu erantzungo orain. Galdera horien erantzunak hurrengo asteetan egingo den lanak ekarriko ditu. Irakasleak hasierako momentu hau aprobetxatuko du hurrengo egunetako lanaren helburuak zehazteko. Helburu horiek abilezia diskurtsibo-linguistikoen arabera deskribatuko dira. Momentu honetan agertzen diren zalantzek justifikatu eta motibatuko dute tailerretan egin beharreko lana. Testua ekoizteko eman den kontsigna ondo ulertu ondoren, lehen fase honi amaiera emateko testua sortzen jarriko dira ikasleak. Testu honi Lehen produkzioa edo aurre-testua deritzo (Dolz, Mabillard, Tobola eta Vuillet, 2009; Dolz eta beste, 2001; Dolz eta Schneuwly, 1998; Larringan eta Idiazabal, 2012; Mielgo eta beste, 2012; Sainz eta Garcia Azkoaga, 2001; Vodoz eta Zanone, 1992), eta testu horietan oinarrituz, irakasleak gelako diagnostikoa egin ahal izango du. Testuok aztertu ondoren ikusiko du ikasleek zelako abileziak dituzten eta zelako zailtasunak. Horrela, hurrengo fasean landu behar dituen edukiak zeintzuk izan behar diren argiago izango du. Momentu hau izango da lortu behar diren helburu zehatzak modu esplizituan ezartzeko eta ikasleekin konpartitzeko, sekuentziaren amaieran helburu hauek ebaluazio-irizpide bihurtuko baitira. Beraz, sekuentziaren bidez, gelan egingo den lanaren helburuak ezartzeko ikasleen lehen produkzioak hartuko dira kontuan. Era horretan, gaindituta dauden edukiak ez dira izango proposatuko den lanaren helburu. Bestalde, ikaslea ahal denik eta ondoen egiten ahaleginduko da bere testua, baina badaki testu hori ez dela azken produktua, badaki testu hau geroago hobetzeko aukera izango duela, eta ez dela izango kalifikatua orain egingo duen lanaz. Eta gainera, azken produkzioa egingo duenean, aukera izango du bere lehen produkzioa zuzentzeko, sekuentzian zehar ikasi duelako zelan egin testu hori. Amaitzeko, lehen produkzio hau funtsezkoa da sekuentziaren bidez zer irakatsi den jakiteko. Sarritan, jardunean dauden irakasleek ez dute nahi izaten lehen produkzio hau egitea. Euren aburuz, ikasleak testu bat ekoizten jartzea inongo pistarik eman barik denbora galtzea da, ez diote lan honi baliorik ikusten. Baina, produkzio biak izanda (hasierakoa eta amaierakoa), konparaketak egin daitezke eta beste ondorio batzuk atera. Produkzio bien erkaketa horrek ikasleei eta irakasleei argi erakusten diote bien arteko aldea. Ezagutzen ditugun esperientziek, gure taldekoak (Anakabe eta beste, 2013; Ibarra, 2012; Mielgo eta beste, 2012), zein beste batzuenak (Dolz, 2001; Dolz eta beste, 2009; Labayen, 2001; Rodriguez, 2001; Sainz eta Garcia Azkoaga, 2001) argi erakusten dute SD hauen bidez ikasle guztiek ikasten dutela, gutxi dakitenek eta asko dakitenek ere bai. Eta gainera, lehen produkzioa eskas egin duten ikasleak izaten dira
74 hobekuntza gehien lortzen dutenak. Beraz, lehen produkzioa ekoiztea ez da aukerako ariketa bat, sekuentzia honen elementurik garrantzitsuenetako bat da. 4.3.2. Bigarren fasea: Tailerrak Lehen produkzioa egiten izan dituzten arazoei irtenbidea emateko, tailerretan egingo den lana funtsezkoa izango da. Hauxe da SDaren atalik luzeena. Hemen irakasleek testuaren alderdi ezberdinak nola funtzionatzen duten irakatsi egingo du, testu eredu errealak eta ariketa mota ezberdinak erabiliz. Ikasleak lehen produkzioa egitean lan konplexuari aurre egin behar izan dio: testu bat sortzeko unean maila ezberdinetako zalantzak agertzen dira, batzuk diskurtsiboak dira eta beste batzuk hizkuntza unitateekin dute zerikusia, eta erabakiak hartu behar izaten dira. Baina testuaren ekoizpenean kontuan hartu beharreko alderdi anitz horiek guztiak irakasteko orduan, aukera dago bananbanan aztertzea. Era horretan lan eginez gero, lan konplexu hori sinplifikatu egiten da. Horixe da Pasquierek eta Dolzek (1996) proposatzen dutena, ibilbidea diseinatzerakoan lan konplexutik hasi (lehen produkzioa egin) gero, lana zatitu, sinplea eginez (tailerretan egiten den lana) eta sekuentziaren amaieran (azken produkzioa egin behar duenean) lan konplexura jo berriro ere. Tailerretan egiten den lana, beraz, zatika, atalka egiten da, lana txikituz. Sinplifikazio hori testuaren alderdi baten arreta osoa jarrita lortzen da. Tailer hauek eragiketa diskurtsiboka14 antolatuta egongo dira (testuinguraketa, planifikazioa, testualizazioa…). Proposatzen dugun sekuentzia didaktikoan derrigorrezkoa da gutxienez tailer bat egokitzea testuinguraketa arloko edukiren bati, beste tailer bat planifikazioko arloren bati eta beste bat gutxienez testualizazioko arloren bati. Tailerren ordena aipatu ditugun eragiketen ordenean egin behar da, ez beste ordena baten, hartu beharreko erabakiak ordena horretan izan behar direlako. Beraz, eragiketa bakoitzeko gutxienez tailer bat diseinatu beharko da. Testu generoaren arabera, beste tailer batzuk ere diseinatu beharko dira ikasleek behar dituzten abileziak lantzeko. Gramatika aldetiko hausnarketa ere une honetan egiten da, testu generoak behar duen gramatika alderdiren bat lantzeko tailer berezi bat edo gehiago diseinatuz. Hemen egiten den gramatika hausnarketa testu generoari lotuta egiten denez, kontestualizatuta gelditzen da (Idiazabal, 2008) eta egiten den lanketa guztiz pertinentea izango da. Tailer bakoitzaren barruan abilezia diskurtsibo edo linguistiko baten jarriko da arreta osoa. Adibidez, argudio testuak lantzeko, tailer baten helburua bada nola ekarri testura polemika sortu duen gaia, ikasleak tailer horretan egin behar dituen ariketen bidez, ikusiko du nola eraikitzen diren testuen sarrerak, eta nola aurkezten den gaia lehen aldiz. Ariketa horiek egiteko ikasleei testu ereduak behatzeko eskatuko zaie. Testu horiek eredu errealak izango dira, gizartean erabiltzen diren moduan bilduak eta ez moldatuak. Testu errealak erabilita ikaslea prestatu egiten dugu gizartean aurkituko dituen testuetara. Ez da ahaztu behar eskoletan sarritan ohitura izaten dela gelan erabiltzen diren testuak
75 moldatzea, ikasleari lana errazteko asmoz. Sekuentzia hauetan, ostera, kontrakoa egiten da, ikasleari gizartean aurkituko dituen eran aurkezten zaizkio testuak. Horrela, testu errealak erabilita, ikasleak testuak izan ditzakeen zailtasunetara hurbildu eta ohitu egiten dira etorkizunean ulerterrazagoak izan daitezen. Jarraian, hiru ikasleren15 testu-hasierak ekarriko ditugu. Ikasleei eman zaien kontsignan unibertsitateko hormetan Ikasketa buruak sinatutako ohar bat agertu dela esaten da, honakoa adieraziz: aurrerantzean azterketa deialdiak sei izatetik lau izatera aldatuko direla. Ohar horrekin ados egon ez, eta ikasle guztien izenean Zuzendariari gutuna idatzi behar dute egunkarian publikatzeko. Kontsigna horri erantzunez, hemen daude hiru ikasleen adibideak: [1] Ikasleok pentsatu dugu zuen proposamena barregarria dela, proposamena aurre eginez gero bakarrik kalte handiak ekarri ditzake. Arrazoi batzuk adieraziko dizkizuegu, zuek begiak zabaltzeko. [2] Testu hau idaztera bultzatu naute. Nire izenaren berri ez duzue izango, baina Magisterioko 2. urteko delegatuetako bat naiz. Arazo bat dago magisteritzako karreran eta hori azalduz hasiko naiz nire desadostasun hau azaltzen. [3] Ekain … naiz, Andra Mari unibertsitatean ikasten ari naiz, Heziketa Fisikoko modalitatea hain zuzen ere. Testu honekin EHUk hartutako erabakiarekin nire desadostasuna adierazi nahi dut. Sarrera hauek irakurrita, ez dakigu zertaz ari diren konkretuki. Arazoren bat dagoela susmatzen da ikasleen artean, baina ez dakigu zer gertatu den. Ikasle guztiek ez dute berdin idazten eta beste batzuk gaia hobeto kokatzen duten arren, sarrera horiek hobeto idazten laguntzeko tailer bat egitea pentsatu da, eta bertan ariketa ezberdinak proposatuko dira abilezia hori lortzeko. Beraz, tailer bakoitzeko helburu bakarrean jarriko dugu arreta. Izan ere, sekuentzia mota honetan detaile hau oso garrantzitsua da. Bestalde, SDetan erabiltzen den metodologia induktiboa da, ariketen bidez irakatsiko zaio ikasleari oinarri teorikoetara hurbiltzen. 7. grafikoan beren beregi sartu ditugu lau jarduera mota. Tailerraren hasieran testuak behatzen jartzen ditugu ikasleak. Alegia, testuen planifikazioa da lantzen dena, baina induktiboki ikasiko dute testuen ekoizpenerako hain garrantzitsua den gaitasun hori. Adibidez, "Irakurri Gernika-Lumoko gida turistikoa eta azter ezazu bertan agertzen den planifikazioa. Zeintzuk dira bertan agertzen diren gaiak? Gai horiek kontuan izanda, zeintzuk izango dira gida baten atal nagusiak?". "Orain irakurri Urkiolako testua eta konprobatu gai berberak eta orden berean
76 agertzen diren. Zein da, beraz, gida turistikoan agertzen diren atalen ohiko ordena?" Horren ondoren etorriko diren ariketa motak manipulazio ariketak dira. Beti ere, testuaren planifikaziorako aukeratutako testuak erabiltzen dituen unitateetan arreta jarriz (azpitituluak, letra motak, zenbakiak etab.). Adibidez, "Ikusi dugunez, gida turistikoan agertzen diren atal nagusiak bereizteko azpitituluak erabiltzen dira testu antolatzaile moduan. Era berean, atal batzuk azpi-gaiak dituzte. Horiek lotzeko beste testu antolatzaile mota batzuk erabiltzen ditugu. Ondorengo testuan denborazko antolatzaileak kendu egin dira; bete itzazu zeuk". Azkenik, testu eredugarriak behatu eta manipulatu ondoren, ikasten ari diren abilezia horretan trebatzeko, produkzio partziala egiten jarriko dira ikasleak. Adibidez, "Bukatzeko, saia zaitez orain horrelako gutun baten gorputza idazten. Horretarako hona hemen beharko dituzun datu batzuk: urriaren 5ean Berria egunkarian iragarki bat agertu da; iragarkian zure espezialitateko irakasle bat eskatzen du ikastetxe batek; zuk espezialitatea bukatu duzu eta titulua badaukazu." Behin ariketa mota hauek bukatu ondoren, konstatazioa idazteko unea dator. Alegia, tailer bakoitzean ikasi denaren adierazpen laburra. Ariketa hau egiteko, irakaslearen laguntza izango da eta gela osoaren adostasuna bilatuko da. Kasu honetan ikasleak irakaslegaiak direnez, eurek idatzi behar dute tailerrean ikasitakoa. Adibidez, "Gutunak testuinguru desberdinetan erabili ohi dira, eta horren arabera, testuinguruko elementuak desberdinak izaten dira kasu bakoitzean. Desberdintasun honen ondorioz, gutunaren ezaugarriak bereziak dira. Gutun formal eta informalaren artean testuinguruari begira dauden desberdintasun nagusiak honako hauek dira: Igorlea- hartzailea …………………. , helburua…………… , toki soziala …………… , eduki mota ………… " Eta hutsune horiek ikasleak bete behar ditu, tailerrean zehar ikasi duena kontuan harturik. Horrela aukera ematen zaio teoriaz ohartzeko. Sekuentzia didaktikoaren 5., 6., eta 7. grafikoetan (ikus 4.3. atala) ikusten den bezala tailer ezberdinak daude SDan zehar. Baina, Genevako (5. eta 6. grafikoak) eta BAMeko grafikoen artean (7. grafikoa) badago berezitasun bat, BAMekoan argi eta garbi markatzen da tailer bakoitza eragiketa diskurtsibo bati lotua dagoela eta orden konkretu baten jarri dira, testuinguraketatik hasi eta testualizazioan amaituz16. Lehenengo eta bigarren grafikoan moduluak agertzen dira zehaztu barik barruan zer landuko den. BAMeko irudian beren beregi jarri dira moduluetan landuko diren eragiketen izenak, bertako ikasleei erakusteko hor barruan landuko denak ordena hori duela eta abileziak banatuta erakutsiko direla.
16 Aurreko puntuan testuaren arkitekturaz aritu izan gara eta han adierazi bezala hemen eragiketa bakoitzak bere lekua hartuko du. Eta eragiketa bakoitzak izango duen ordena sekuentzian zehar han esandakoarekin bat dator.
77 Tailer horien ordena, Bronckarten (2004) eredutik ondorioztatzen da: hasierako tailerrean testuinguraketarekin zerikusia duten edukiak landuko dira. Tailer bakarra edo gehiago egin generoaren arabera, edo ikasle taldearen beharrizanetara moldatuta egiten da. Adibidez, Curriculum vitae testu generoa ekoizteko sortutako SDan (Arriola eta beste, 2006, 5. liburuxka) lehen tailerra testuinguraketari dagokio eta honako izenburua du: Curriculum vitae-a beste testu biografikoen artean bereizten. Tailer horretan sei testu daude behatzeko eta bakoitzetik atera behar dira testuinguruko ezaugarri hauek: igorlea, hartzailea, helburua, toki soziala eta eduki mota. Behatzeko jarri diren testu generoak honakoak izan dira: biografia entziklopedikoa, erreseina biografikoa, elkarrizketa biografikoa, curriculum vitae-a, autobiografia eta biografia literarioa. Eduki mota guztietan norbaiten biografia datuak ematen dira, baina sortu diren testu generoak ezberdinak dira, testuinguruko elementuren bat gutxienez aldatu delako. Esaterako, toki soziala aldatuta, testua ere aldatzen da. Ez da modu berdinean idazten idazle baten biografia entziklopedia baten eta idazle berberari elkarrizketa biografiko bat aldizkari baten. Sortzen diren testuak ezberdinak dira, datu biografikoak berberak diren arren. Beraz, testuinguruko elementu bakar bat aldatzea nahiko da testu generoa bera ere aldatzeko. Hori da tailer honetan ikasleekin hausnartu nahi dena: testutik kanpo dagoen elementu batek testu barruko erabakiak baldintzatzen dituela. Horregatik, testua ekoizten hasi aurretik testuinguruko baldintzak kontuan hartu behar dira, testu molde egokia aukeratzeko. Horren ondoren etorriko diren tailerrak edukiaren egitura eta planifikazioarekin lotutakoak izango dira. Hemen ere gauza bera, tailer bakarra edo gehiago. Adibidez, Curriculum vitae-ko SDan bigarren tailerra planifikazioari dagokio eta hirugarrena edukien egiturari. Planifikazioa lantzeko tailerrean "Testua ataletan banatzen" izenburua jarri da eta hiru CV behatu behar izan dira. Testuak behatu ondoren, taula baten jarri behar dute testu bakoitzean erabili izan diren azpitituluak eta azpititulu bakoitzari dagokion atalaren izena. Atalen izenak (norberaren datuak, ikasketak, esperientzia) azpitituluetan oinarrituta adostu behar izan dituzte taldeka. Gero, behatu behar izan dute atalen ordena hiru testuetan berdina den ala aldatzen den. Hori egin ondoren laugarren CV bat behatuta ondorioztatu behar dute zergatik alda daitekeen atalen (ikasketak eta esperientzia) ordena curriculumetan. Tailer honen ondoren "Edukien egitura antolatzen" izeneko tailerra egin da. Bertan hiru CV aztertu behar dira eta ikusi atal bakoitzaren edukia nola ordenatzen den. Alde batetik datuak modu kronologikoan antolatzen direla ikusten da eta bestetik datu bakoitzak ere bere azpiedukiak dituela kontuan hartzen da (noiz, zer, non). Azken tailerrak testualizazioko elementuekin zerikusia duten edukiak lantzekoak izango dira. Aurreko SDarekin jarraituz, laugarren tailerraren izenburua Hizkuntza baliabideak eratzen da. Hemen hiru ariketa egiten dira ikusteko zelako baliabideak erabiltzen diren testuaren planifikazioa argia izateko. Batzuk azpitituluak dira eta laburrak eta argiak izan behar dira, baina badaude beste marka asko funtzio mota ezberdinak dituztenak. Esaterako, letra tamaina, azpimarrak, sangriak, tarteak, binetak, zenbakiak, … laguntzen dutenak datuak
78 modu argi baten jartzen hartzaileak hobeto ikusi eta ulertzeko. Eta amaitzeko, predikatuen kohesioa aztertzeko beste hiru ariketa egiten dira. Kasu honetan CVetan zelako aditz denborak agertzen diren behatzen da. Eta ariketak egin ondoren, konstatatzen da aditzak jokatuta (orain aldi burutuan edo lehen aldi burutuan) edo jokatu barik ager daitezkeela. Batzuetan eragiketa bati tailer bat edo gehiago eskainiko zaio abilezia bi edo gehiago nahi badira landu SD horretan. Adibidez, gutunak lantzeko sekuentzia didaktikoan planifikazioa lantzeko tailer bi egiten dira, bata gutun formalen planifikazioa lantzeko eta bestea gutun informalena. Baliteke beste SD batzuetan eragiketaren bat ez agertzea, ikasleen ezagutzen arabera edo testu generoaren ezaugarrien arabera. Tailerren kopurua SD batetik beste batera aldakorra izaten da baina, ahal dela, lana modu intentsiboan eta kontzentratuan egitea komeni da. Sekuentziaren lana hiru aste baino gehiago luzatzen bada, ikasleak ahaztu egiten du lehen produkzioa egitean izandako arazoak. Arazo horiek izan direnez tailerretako lana egiteko motibazioa, sekuentziako lana gehiegi luzatuz gero, galdu egiten da motibazioa eta baita hasierako proiektuaren nozioa ere. Detaile hau oso garrantzitsua da kontuan hartzea, egin diren esperientzia askotan egindako hausnarketatik ondorioztatu den moduan (Mielgo eta beste, 2012; Pasquier eta Dolz, 1996; Vodoz eta Zanone, 1992). Dena den, SDa diseinatzean tailer multzo bat eraikita utzi arren, baliteke gelako diagnostikoaren arabera, batzuk gaindituta daudelako egin barik uztea; eta beste kasuren baten, baliteke prestatu barik dagoen beste tailerren bat eraiki beharra izatea, ikasleen lehen produkzioetan gabezia hori nabarmen ikusten delako. Tailer bakoitzaren barruan prestatuta egongo diren ariketa desberdinak hurrenkera argi bat izan ohi dute. Hasieran agertuko direnak testuen behaketa egiteko pentsatuak daude, gero testuak manipulatzekoak proposatu izan dira, eta azkenik, trebatzekoak deitu ditugunak, alegia lantzen ari diren abilezia praktikan jartzeko testu zatien ekoizpenak etorriko dira. Tailerraren amaieran konstatazioa idaztearen aldekoak gara. Izan ere, ariketa mota honekin teorizazio unea dator, ariketetan zehar ikasitakoa modu sintetikoan idazteko saioa da. Horrela lan eginda, hau da, lehenengo ariketa mota ezberdinak egin eta amaieran ariketen bidez ikasitakoa laburbildu, jarraitzen den metodologia induktiboa da. Egindakotik ateratzen da legea edo araua, ez alderantziz. Eta hori, jakina, irakaslearen gidaritzarekin egingo da. Editorialetan egiten diren proposamenak, ostera, gehiago izaten dira metodologia deduktiboan oinarrituak, lehen faseko kontsignetan ikusi den bezala. Irakasleak testua ekoizteko gaiarekin batera pausu batzuk idazten ditu arbelean ikasleak kontuan har ditzan testua ekoiztean. Horretara ohituta etortzen dira ikasleak unibertsitatera. Euren galderen artean zenbat hitz idatzi behar dira edo nolako antolatzaileak erabili behar ditut izaten dira.
79 Jardunean dauden irakasleek ere sarritan esaten dute gelan bizitasuna behar dela eta gauza ezberdinak egin behar direla ikasleekin ez aspertzeko. Baina, modu horretan lan eginez gero, inoiz ez da sakontzen testu generoan, eta ikasle batzuk ondo idatziko dute eta beste batzuk, ostera, ez. Eta bigarren kasuan dauden ikasleak ikasi barik geldituko dira. Aldiz, mota honetako SD bat gelaratuko duen irakasleak lortuko du bere gelako ikasle guztiek testu genero hori egoki sortzea, eta ez bakarrik ikasle onak, hain onak ez direnak ere lortuko dute eta. Beraz, sekuentzia mota hauen bidez ziurtatzen da ikasle guztiek ikasten dutela. Arestian esan da, BAMeko SDan, Genevakoan ez bezala, beren beregi jartzen dira tailerren izenak eta izenburuak. Genevakoen kasuan SDak derrigorrezko hezkuntzan erabili dituzte eta adin horietako ikasleek ez dute behar honelako hitz teknikorik. Baina BAMeko kasuan, ikasleak irakaslegaiak direnez, testuak ekoizteko metodologia bat ere eskuratzen dute sekuentzia hauen bidez. Eta aipaturiko izenburu hauek ikasleari erakusten die tailer horren edukiaren atzean eragiketa konkretu bat dagoela eta ez beste bat, eta gainera tailerrak modu horretan ordenatu behar direla eta ez beste modu batean. Laburbilduz, fase honetan eragiketa bakoitzari gutxienez tailer bat eskaini behar zaio; tailerren ordena eragiketaren ordenaren arabera joango da eta ordena hori ez da aldatuko. Tailer bakoitzean abilezia bakarra landuko da eta lan egiteko modua induktiboa izango da; ikasleek egingo dituzten ariketen amaieran landutako abileziaren funtzioa edo erabilera-modua ezagutza teoriko moduan idatziko dute. Horregatik egingo diren ariketa motak eta hauen ordena honakoa izango da: behaketa ariketak, manipulazio ariketak, trebatze ariketak eta amaitzeko konstatatazioaren idazketa. Ariketa hauek egiteko erabiliko diren testu ereduak errealak izango dira. Eragiketa mota guztiak agertzea tailerretan ezinbestekoa da. Informazio hori izanez gero, ikasleen lehen eta azken produkzioak aztertuko direnean, irakasleak oso modu errazean ikusiko du testuaren zein arlotan dauden arazoak: testuinguraketan, planifikazioan edo testualizazioan. Arau zurrun hauek erlaxatu daitezke jardunean dauden irakasleek testuaren gramatikaren ezagutza handia dutenean, eta euren ikasleen beharrak argi izango dituztenean; eta orduan ere, ibilbide horren arrastoa hor egongo da bere egituran. 4.3.3. Hirugarren fasea: Errebisioa eta 2. produkzioa Tailerretan egin den lan espezifikoa amaitu ondoren, hau da, abileziak banan-banan landu ondoren, berriro ere lan konplexuari ekiteko unea heldu da. Fase honetan lehen produkzioa errebisatuko da tailerretan ikasitako abilezien arabera. SDaren 7. grafikoari (ikus 4.3.atala) erreparatuz gero, ikusten da BAMek marren bidez hiru faseak ondo bereizi nahi dituela. Izan ere, irakaslegaien kasuan ekoizpenak egiten irakasteaz gain irakaskuntza metodologia bat ere irakatsi nahi da, eta grafiko horrek hobeto erakusten du SD honetan badaudela hiru fase oso desberdinak euren artean.
80 Fase honetan egin behar den lana hasierako produkzioa behatu eta birformulatzea da, eta horretarako hiru pausu nagusi proposatzen dira: kontrol zerrenda eraikitzea, lehen produkzioa aztertzea eta azken produkzioa ekoiztea. Kontrol zerrendaren bidez azken produkzioaren ekoizpena bideratuko da. Zerrenda hau egiteko, tailerretan irakatsi diren abilezia diskurtsiboak eta hizkuntza unitateak taula baten batuko dira ikasleak kontuan har ditzan. Taula hori betetzeko lagungarria izango da tailer bakoitzaren amaieran idatzitako konstatazioak begiratzea eta gogoratzea. Lan hori gelan egingo da, talde txikietan, zein handietan, eta amaitzeko zerrenda bakarra adostuko dute guztien artean. Behin eginda dagoenean, ikasle bakoitza prest egongo da bere lehen produkzioa behatu eta ebaluatzeko, taulan bertan jarriz ikur batekin, abilezia hori ondo edo txarto egin duen. Adibidez, SD2ko kontrol zerrendan (ikus, 2. eranskina) honela agertzen da:
Ociok eta Mielgok (2007) adierazi bezala, baliabide honen eraikuntzak interes berezia du ikasleengan, sintesi eta birformulazio lana egiten laguntzen duelako; eta bide batez, irizpideak barneratuko dituzte, irizpideok ikasleak ulertzeko moduan idazten direlako. Schneuwlyk eta Bainek (1998) ere ideia bera batzen dute, hauek ere uste dute kontrol zerrendan agertuko diren itemak edo ezagutzak testuaren sorkuntzari buruz idazterakoan, irakasleari lagunduko diola ikasleekin "hizkuntza" komun batean hitz egiten. Kontrol zerrenda hau idatzi beharrak, ikasleari ikasitakoari buruzko kontzientzia hartzen lagunduko dio, tresna honen laguntzarekin badakielako noraino ikasi duen eta zerbait gehiago falta duen. Azkenik, ikasleari bere lana auto-zuzentzen ere lagunduko dio, eta bere lorpenak norainokoak diren ezagutzeko ere bai. Ikusten den bezala, hauxe da lehen produkzioaren auto-ebaluazioa egiteko unea. Tailerretan ere egon dira auto-ebaluazio momentuak, tailerreko edukia behatzeko, aztertzeko, moldatzeko eta hobetzeko; baina orain, hasieran egindako lehen produkzioa bere osotasunean aztertu beharko da (testuinguraketa, planifikazioa eta testualizazioa kontuan harturik), eta erabaki nolako edukiak aldatu beharko diren azken produkzioan. Azken baten, lehen produkzioa fase honetan ikasteko tresna bihurtu da. Ikasleak badaki hasierako testua berriro hartu eta aldatu beharko dela, eta batzuetan osorik berridatzi behar dela. Horixe bera egiten du idazle adituak ere, bere testua behin eta berriz berformulatu. Kontrol zerrenda honek ikasleari honakoa ematen dio (Schneuwly eta beste, 1998):
81 bete behar dituen helburuak zeintzuk diren eta noraino lortu dituen erakutsi; bere lana kontrolatzeko aukera eman (zelan egin duen testua hasieran eta gero nola egiten duen horren errebisioa); bere lorpenak ebaluatzeko aukera eman. Kontrol zerrenda hau irakaslearentzat ere interesgarria da, bere zuzentzaile lanerako. Zuzenketa egiteko orduan, bertan agertzen diren aspektuek adieraziko diote sekuentzian landu diren arloak, lorpenak eta hutsuneak modu azkar batean ikusiz. Gainera, oso erraz ikusiko du testuaren zein ataletan dauden hutsuneak: testuinguraketan planifikazioan edo testualizazioan. Informazio honekin, hurrengo lana planifikatzea errazago izango da. Behin kontrol zerrenda bukatuta eta lehen produkzioa aztertuta, azken produkzioa edo ondo-testua egiteko momentua iritsi da. Produkzio hori sortzeko, askotan, hasierako produkzioa egiteko erabili den kontsigna berbera erabiltzen da. Batzuetan baliteke kontsigna zerbait moldatzea eta testu genero berbereko beste testu bat idazteko kontsigna berri bat ematea. Ikasleak orain kontrol zerrenda lagun hartuta berridatziko du bere azken produkzioa. Produkzio horretan erakutsiko du ikasleak tailerretan ikasitakoa zenbaterainokoa den, eta orain bai, irakasleak lan hau zuzendu egingo du eta ebaluatu. Zuzenketa hori egiteko, irakasleak sekuentzian irakatsitako edukiak baino ez ditu kontuan hartuko, hau da, kontrol zerrendan batu diren edukiak bakarrik izango ditu kontuan. Ikasleak ere badaki bere lana kontrol zerrendako edukien arabera zuzenduko dela. Beraz, irakasle-ikasleek zuzenketa irizpideak partekatu egiten dituzte. Azken fase honetan, berriro ere lan konplexuari ekin beharko dio ikasleak, tailerretan ez bezala. Testu osoa idazteko hartu beharreko erabaki ezberdinak buruan aldi berean izan behar ditu. Eta erabaki hauek hartzeko gogoan izan beharko du hasierako proiektua. Hori da seigarren grafikoan (ikus 4.3. atala) modu argi baten irudikatu nahi izan dena. Sarritan ikasleek euren azken produkzioa egiten dutenean kontrol zerrendari begiratzen diote eta ahaztu egiten dira hasierako proiektuan esandakoa, eta hango elementuren bat ez dute kontuan hartzen. Adibidez, CV-a idazteko ez da konturatu kontsignan esaten dela esperientziadun irakasleak behar direla eta idazten duen CV-an Irakasle Eskolan ikasketak egiten ari dela jartzen du. Aukera dago, nahi izanez gero, hirugarren produkzio bat egiteko (Vodoz eta Zanone, 1992) kontsigna berri bat emanda. Kasu honetan aurreko produkziotik hilabete bat edo gehiago pasatu beharko litzateke. Produkzio honen helburua SDan ikasitakotik zer gelditu den barneratuta epe baten ondoren ikustea da, hau da, zein eduki gelditu den finkatuta ikusteko aukera ematen du. Hori jakinik, hurrengo lana nondik nora bideratu behar den argiago izango du irakasleak. Produkzio honek eskaintzen duen beste aukera bat honakoa da, beste hizkuntza batean egiteko eskatzea, alegia (Labayen, 2001). SDa adibidez, euskaraz landu bada, beranduago eskatu testu genero berdina sortzeko
82 gazteleraz. Horrela ikusiko litzateke zein eduki transferitu diren hizkuntza batetik bestera. Gerta daiteke, eduki batzuk hizkuntza batean finkatuta gelditzea eta beste hizkuntzan, ostera, ez erakustea, eduki hori ez duelako transferitu beste hizkuntzara. 4.4. Ebaluazio hezitzailea Gure ikerketan erabiliko dugun SDaren aurkezpena amaitzeko ebaluazioari buruz hitz egingo dugu. Azken baten, didaktika baliabide honek bere baitan integratzen baitu ebaluazio sistema. Funtsean hezitzailea17 da proposatzen den ebaluazio modua, izan ere ikaslea bera ari da neurtzen bere aurrerapena eta aurrerapen horren zergatiak. Bestalde, irakasleari ziurtagarria den informazioa ere eman diezaioke. Ebaluazio hezitzailean irakasleak ikasleek egindako hasierako produkzioak aztertuz lana nondik bideratu behar duen argi ikusten du. Tailer bakoitzaren barruan ere, irakasleak ikaslea gidatu egiten du, egiten duena zuzendu eta berriro egin arazi egiten dio. Gero azken produkzioa egiteko kontrol zerrendaren laguntzaz nola berregin bere lehen produkzio hori erakusten dio ikasleari. Eta modu horretan, ikasleak berak zuzenduko du bere lehen lana eta berridatzita geldituko da azken produkzioan. Azken produkzio hori izango da irakasleak baloratuko duena, baina kontuan izango du lehen produkzioa ere bai, ikusteko zertan eta zenbat hobetu duen ikasle horrek, ateratako notaz gain informazio garrantzitsua lortuz. Ikusiko du noraino hobetu duten testua ikasleek eta oraindik testu horiek hobeak izateko zelako abileziak gelditu diren menperatu barik hurrengo lan batean egiteko. Gainera, hirugarren produkzio bat eginez, ikasleek barneratu dutena eta "ahaztu" dutena egiaztatzeko aukera izango du, hurrengo lana bideratzen lagunduz. Laburbilduz, SDan ebaluazio hezitzailea eman dadin honako baldintzak kontuan hartzea komeni da (Camps eta Ribas, 1998; Garcia-Debanc eta Mas, 1985):
17 Ebaluazio mota asko dauden arren, gure lanean ebaluazio hezitzaileaz arituko gara behin baino gehiagotan. Ebaluazio honen definizio bat izatearren Martinez Rizok (2012) egindakoa hartuko dugu: prozesu honen bidez informazioa lortzen da ikas-irakaskuntza prozesuari buruz. Horrela, irakasleek erabakiak hartzeko erabiliko dute eta ikasleek euren ikasketak hobetzeko. Eta gainera, azken hauentzat motibagarria izango da. Guk ere ideia hauekin bat egiten dugu, ebaluazioa ikas-irakaskuntza prozesuaren barnean ikusten dugu bertako elementu bezala, eta ez prozesuaren amaieran egingo den gauza bat bakarrik. Hori kontuan harturik, ebaluazio hezitzaileak ikasle eta irakaslearen lanean eragina izango du. Irakasleari aukera ematen dio ikaslearen ikasketa prozesua ezagutzeko; lortu beharreko helburuaren arabera, ikaslearen garapena zein lekutan dagoen ikusteko; eta informazioa lortzeko, bere interbentzio pedagogikoa egokitu behar duen ala ez erabakitzeko. Eta, aldi berean, ikasleari ere aukera ematen dio bere ikasketa prozesuari buruz kontzientzia hartzeko eta bere ikasketa prozesuaren kontrolaz jabetu eta behar duenean auto-erregulatzeko. Horrela, ikasleak bere lanaren auto-behaketa egiteko aukera izango du, zein beste ikasleekin batera ebaluazioa egiteko, zein ikasle eta irakaslearen artean ebaluatzeko aukera ere. Ikusten den bezala, irizpideak partekatzen direnez, ikaslea aktiboa da, auto-zuzenketa egiten baitu eta irakasleak gidatu eta lagundu egingo du sekuentzian zehar auto-erregulazio hori egiten.
83 Erabiliko diren irizpideak esplizituak izango dira, ikasleek eta irakasleek, biek ulertzeko modukoak. Zuzenketa-irizpideen idazketan ikasleek ere parte hartzea komeni da, item ulergarriak sortzen lagun dezaketelako. Errakuntzak erregulaziorako aprobetxatuko dira eta ez irakasleak zuzendu eta nota jartzeko. Zuzenketa ikasleak berak egingo du, laguntza pedagogiko egoki baten bidez. Testuaren zuzenketa egiteko, ez da gramatika arloa bakarrik kontuan hartuko, arlo diskurtsiboa ere kontuan hartuko da. Egin beharreko testuaren arabera, irizpideak aldatu egingo dira, testu genero bakoitzak bere ezaugarri bereziak dituelako. Ikasleak badaki zein eduki eta nolako zehaztasunez eskatuko zaion, zuzenketa-irizpideak ezagutzen dituelako. Hizkuntza irakasteko aurkeztu dugun sekuentzia mota honek Sanchezek (2015) aipatu bezala, irakasleari lan-tresna bikaina eskaintzen dio. Baina mota honetako sekuentzia bat diseinatzeko irakasleak irakatsi nahi duen testu generoaren inguruan ezagutza sakona behar du. Behin sekuentzia sortuta dagoenean, bere ikas-taldera moldatzen jakin behar du, lanaren hasieran gelako diagnostikoa egiteko aukera duelako lehen produkzioak behatuko dituenean. Prozesuan zehar ebaluazio hezitzailearen bidez aldez aurretik pentsatuta egon den ibilbidea ikasleen beharretara moldatzeko aukera izango du, eta ikasleei euren lana auto-zuzentzeko hausnarketa ezberdinak egiten lagunduko die. Azken baten, metodologia honek irakasteko estrategia aldaketa ekarriko du. 4.5. Beste sekuentzia didaktiko bat eta haren azterketa kritikoa Aurreko azpiataletan tesi honetarako erabili den sekuentzia mota aurkeztu dugu, baina badaude beste sekuentzia mota batzuk ere, hemen aurkezten denaren antzekoak izan daitezkeenak. Horrelako bat Campsek (1996) eta bere ikertaldeak garatu dutena da. Zortzigarren grafikoan ikusten den bezala, sekuentzia honek ere hiru momentu ditu: prestatze, gauzatze eta ebaluatze momentuak. Badago hasierako proiektua, badago gauzatze momentuan testuaren idazteko gunea eta nolabait ebaluazioa da SDan zehar kontuan hartzen den eginkizun nagusia; aipatzen dira baita ere gure eskeman agertu diren zenbait kontzeptu (planifikazioa, komunikazio egoera, testualizazioa, erreferentziazko testuak ,… ), baina gure ustez ez dago testu generoak eta haren ekoizpen baldintzen arakatzeak, testuaren arkitekturatik datozenak, gure ereduari ematen dion trinkotasun teorikorik.
8. grafikoa. Sekuentzia didaktikoaren eskema (Camps, 1996: 51)-etik moldatua Campsek proposatzen duen sekuentziak baditu hainbat elementu interesgarri, baina aldi berean, hutsune garrantzitsuak ere ikusten ditugu. Jarraian, sekuentzia aztertuko dugu atalez atal: Prestatze momentuan egiten den lana ikasleak motibatzeko eta lanari zentzua emateko gure sekuentzian ere badago, baina gure ustez sekuentzia honek baditu hutsune batzuk hasierako momentu honetan. Hutsunerik nabariena lehen produkzioaren falta da. Hori egin barik, ez dago aukerarik hasierako diagnostiko bat egiteko, ez ikaslearena, ez gelarena. Hori barik, ezin dugu jakin SDak zertan lagundu dion ikasleari bere testua hobetzen. Bestalde, ikasleak ere ez du ikusten noraino den gai testu hori ekoizteko, eta zertan dituen zailtasunak. Arazo horiek izango dira ikaslearentzat motibagarri tailerretako lana egiteko, eta horrela justifikatu beharko litzateke tailerretako lana. Prestatze momentuan ez da guztiz zehazten gauzatze momentuan egin beharreko lana, ez dira helburuak zehazten, ez da testu generoaren nozioa kontuan hartzen. Dena aldi berean ikasi ezin denez, ikasi beharrekoa zehazten ez bada, arriskua dago ezer ez edota bakoitzak gauza ezberdin bat ikasteko eta ezin neurtu daiteke zer ikasi den eta zer ez. Positibotzat har daiteke, gauzatze momentuan malgutasuna erabiltzeak balio lezakeela tailer berezi bat diseinatzeko aukera zabalik uztea, testuaren sorkuntzarako ezinbesteko alderdiren batek taldean arazoak sortzen dituelako. Baina, aldez aurretik (hau da, prestatze momentutik) ez bada markatzen oso argi testuaren zein abilezietan
85 eragingo den eta tailer horiek diseinatuta utzi, arriskua dago gauzatze momentuan tailerren helburua galtzeko: diseinu faltagatik, ezagutza faltagatik, edo errazena egiteagatik. Bestalde, ez dago batere argi noraino eta zelan garatzen diren SD horretan proposatzen diren ariketa multzoak. Ez dago zehaztasun argirik lantzen dena zer den jakiteko, alderdi diskurtsiboa edo gramatikala zein den edota zergatik aukeratzen den bat edo bestea. Eta horrek geletan irakasle askori arazoak ekarriko dizkio, ez du jakingo lana nola bideratu. Edo besterik gabe, eskaintzen dena egitera joko du zertarako den jakin gabe. Alde horretatik, Genevako SDetan lana askoz bideratuago dago eta batzuentzat horixe da kritikagarria, zurrunegia bezala ikus daitekeelako. Baina, gure esperientziaren arabera, eskola askotan irakasleek asko eskertzen dute tailerrak aldez aurretik prestatuta izatea, sarritan ez dutelako izaten formazio nahikorik horrelako tailerrak behar den metodologia jarraituta sortzeko. Kasu hauetan irakasleek pauta argiak izatea nahi dute eta gure SDetako tailerrek hori bermatzen dute. Bestalde, formazioa duten irakasleek ikusten dute holako tailer bat diseinatzeak lan handia eskatzen duela eta hori egiteko astirik ez dagoela, eta eginda ez badago ez dute egiten. Irakasleen prestakuntzan eta aholkularitzan dugun esperientziak esaten digu zenbat eta lan planifikatuagoa eta eginagoa izaten duten esku artean, askoz ere eraginkorragoa dela gelan frogatzeko, proposamen irekietan agertzen dena baino. Gauzatze momentuan ere alderdi positiboak izan ditzake Campsen ereduak. Izan ere, alderdi diskurtsiboak eta linguistikoak landuko dira, eragiketa diskurtsiboak eta ebaluazio atala ere bertan txertatuta dago eta interakzio mota ezberdinak gauzatzen dira gelan. Baina, ariketak diseinatzerako orduan, askatasun handia dago eta zehaztasun gutxi. Hemen askatasuna dago proiektuaren arabera, ariketa batzuk edo beste batzuk egiteko, baina gure ustez, testu baten ekoizpena nola egin irakatsi behar denean testuaren arkitekturak garrantzia du; alegia, gure ereduaren arabera, testuinguraketa, planifikazioa eta testualizazioa lantzea eta ordena horretan lantzea bide zehatza eta baliagarria dela frogatutakoa da. Campsen sekuentzian testuak ekoizteko landuko diren pausuak zein diren ez da esaten, prozesua gidatuko duen justifikazio teorikorik ez dago. Beste alderdi ahul bat lana egiteko modua da. SD honetan gauzatze momentuan testua sortzen ari dira, lan konplexua egiten. Horrek suposatzen du testua egiteko kontuan hartu behar diren alderdi guztiak era berean aktibatu behar direla: diskurtsiboak eta linguistikoak, guztiak aldi berean. Gure proposamenean, ostera, abilezia diskurtsibo-linguistiko bakoitzari tailer bat egokitzen zaio, eta horrek ikasleari laguntzen dio aspektu bakarrari, edo nolabait mugatutakoari arreta ipintzen tailer bakoitzean. Modu honetan testuaren alderdi bati bakarrik arreta jartzeak aukera ematen du aipaturiko abilezia horiek modu monografikoan lantzeko, zer ikasten
86 den eta zer ez den ikasten bereizteko. Horrela, hobeto behatzen da testuetan alderdi hori nola gauzatzen den eta norbere testua errebisatzean nola egin den ikus daiteke. Testuen behaketa egingo dela ere esaten da aipatu ereduan, baina ez da zehazten konkretuki zelako testuak izango diren behatzekoak. Lehen aipatu bezala, testu generoa kontuan hartzen ez denez, zaila da didaktikaren fidagarritasuna bermatzea. Sekuentzia honetan nolako ariketa motak diseinatu diren ere ez dago argi eta irakasleak arlo honetan ariketa argiak eta zehatzak behar ditu, batez ere testuen gramatikan formazio sakona ez duen irakasleak. Bestela, betiko gramatika ariketak izango dira ziurtasuna eta bermea emango dutenak, alegia, ez testu mailakoak, eta testuen ekoizpenerako gaitasuna ez da ziurtatuko. Azkenik, ebaluazio atalari dagokionez, oso ondo ikusten dugu ikasleen artean, eta ikasle-irakasle arteko interakzioa egiteko tresnak diseinatu beharra aipatzea, baina, hemen ere ez dugu argi ikusten nolako tresnez ari den. Testuen behaketa egiteko abilezia konkretuak agertu beharko lirateke adibideekin, ikaslea bera bakarrik gai izateko testuak behatu eta baloratzeko. Sekuentziaren amaieran jartzen duen ebaluazio mota oso desberdina da Genevakoak proposatzen duenarekin alderatuta. Hemen ematen du esango dela zer egin den sekuentzian zehar eta zer ikasi den, baina testuaren ezagutzaren inguruan sakontasun gutxi ematen du. Laburbilduz, Camps autoreak proposatzen duen SDaren eskema irekia da, eta oso irizpide lausoak ageri dira irakaskuntza lana bideratzeko. Egokia da ekoizpena kontuan hartzea, ikasle arteko edo ikasle-irakasle arteko interakzioa bultzatzea, taldeko eta bakarkako lana kontuan izatea, edota ebaluazio jarraitua eta hezitzailea hobestea. Baina, ez du ikaslearen edo gelaren diagnostikoa kontuan hartzen, ez da lortu nahi diren helburuetan zehaztasunik agertzen. Testuak landuko direla esan arren, haren ezaugarrien eredurik ez da eskaintzen, ez da testu generoa kontuan hartzen; ondorioz, hizkuntzaren irakaskuntzaren tradizioa, esaldiaren gramatikan oinarritzen dena, gainditzeko baliabiderik ez du ematen, eta behar bada larriagoa dena, eginkizunaren –irakatsi nahi denarenzehaztasunik ematen ez denez, SD eredu honek ez du ziurtatzen didaktika fidagarririk.
87 5. Metodologia Tesi honen helburuen artean daude alde batetik, aztergai dugun testu generoak, Zuzendariari gutunak alegia, (ikus 3. 5. atala) euskaraz eta idatziz nolako ezaugarriak dituen deskribatzea; eta, bestetik, sekuentzia didaktikoa tresna egokia eta eraginkorra dela hizkuntza irakasteko. Helburu hauek betetzeko jarraitu dugun prozedura gogora ekartzea lagungarria izan daiteke. Lehenik eta behin, irakatsi nahi den testu generoaren karakterizazioa egin da. Deskribapen hau zehaztasunez egitea ezinbestekoa da, eragiketa bakoitzean martxan jartzen diren abilezia diskurtsibo-linguistikoak identifikatuz (ikus 3.5 atala). Ondoren, ikasleen ezaugarrien arabera, abilezia zerrenda horretatik landu nahi direnak aukeratu dira. Irakatsi nahi diren abileziak kontuan hartuta, eta aurreko kapituluan azaldu den sekuentzia didaktikoa eredu hartuta (ikus 4.3 atala), sekuentzia bi diseinatu dira. SD2 deituko dugun sekuentzia didaktikoa tesi honetarako beren beregi sortu eta esperimentatu da, baina sekuentzia hau aurretik egindako beste lan baten18 esperimentazioan oinarritzen da. Lan hori egiteko beste sekuentzia bat19 erabili da, SD1 deituko duguna, hain zuzen, eta 5.3 atalean deskribatuko duguna. Beraz, diseinatu eta esperimentatu den SD2an landu diren helburu eta edukiak erabakitzeko arlo bi hartu dira kontuan: alde batetik, arestian esan bezala, BAMen diseinatu den SD1ekin izandako esperientzia (ikus 6.1. atala); eta beste aldetik, sekuentzia berrian landu diren abileziak aukeratzeko egin den testu generoaren karakterizazioa (ikus 3.5 atala), testu errealen azterketa sakon batetik abiatuta. Azterketa hau sekuentzia bien artean egin da. SD2a 5.4. atalean deskribatuko da sakontasunez. Datu enpirikoetan oinarritzen da tesi hau, sekuentzia didaktikoen esperimentazioak eskaintzen baitizkigu datu horiek. Beraz, aztertuko diren datuak irakasle-ikasketak egiten ari diren ikasleek ekoitzitako testuak dira. Hasteko, esperimentazioaren parte hartu duten subjektuen deskribapena egingo da. Ondoren, datu bilketa nola egin den azalduko da. Gero, datuak jasotzeko erabili diren sekuentzia didaktikoak zehaztasunez deskribatuko dira eta, azkenik, bildutako datuak nola tratatu diren azalduko da.
18 Ikasketa Aurreratuen Ziurtagiri-Diplomarako egindako lana. Diploma hori Hizkuntzen Jabekuntza. Eleaniztasuna: Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak arlokoa da eta 2011ko abenduan lortua. Lan honen inguruko artikulu bat ere argitaratuta dago (Ibarra, 2012). 19 Sekuentzia hori, SD1 argitaratuta dago (Arriola eta beste, 2006).
88 5.1. Esperimentazioan parte hartu duten subjektuak Parte hartu duten subjektuak bi talde ezberdinetakoak dira, edozein kasutan, bietan Irakasle izateko unibertsitate ikasketak egiten ari diren ikasleak dira. Subjektu profil hau, unibertsitateko ikasleak izatea, alegia, guztiz lotuta dago gure bigarren hipotesiarekin. Ikasle hauen hizkuntza profila ezberdina den arren, denak dira gai euskaraz idazteko. Gainera, tesi honetan euskara maila bera ez da hartu aldagai bezala. 5.1.1. SD1ean parte hartu duten ikasleak Esan bezala SD1 esperimentatu da lehenengo. SD hau BAMen (Arriola eta beste, 2006) sortu eta argitaratutakoa da eta bertako ikasleen formaziorako urtez urte erabilitakoa (ikus 1 eranskina). Sekuentzia honekin sortutako testuak BAM Irakasleen Unibertsitate Eskolako bigarren mailako Heziketa Fisiko Espezialitateko ikasleenak dira, 2009-2010 ikasturtean ekoitzitakoak. Aipatutako sekuentzia gela osoarekin landu den arren (30 ikasle), lan honetarako erabili ditugun testuak hamabi ikaslerenak baino ez dira izan. Hamabi ikasle hauek aukeratzeko orduan, kontuan izan da gelako errealitatearen egoera ahal denik eta ondoen ematea. Izan ere, garai horretan, gaur ez bezala, ikasleek bazuten aukera ikasketak gazteleraz egitea eta taldean bazeuden etxetik euskaldunak zirenak, eskolan euskara ikasitakoak eta baita oraindik euskara ikasten ari zirenak ere. Horrela, D ereduan ikasi dutenen artean zortzi ikasle daude, eta lau ikaslek B edo A ereduan ikasi dute. Hamabi ikasle hauetatik lau etxetik euskaldunak dira eta beste zortzi ikasleen lehen hizkuntza gaztelania da. Hauen artean oraindik euskara maila baxua duten hiru ikasle aukeratu dira. Gainera, kontuan hartu da ikasleen hautaketa egiteko, sekuentzia didaktikoa gelaratu den sasoian aukeratu diren ikasleak gelan egon direla. Ezaugarri hauek dituzten ikasleak, azpitalde bakoitzean, zoriz aukeratuak izan dira hamabi ikasleko taldea bete arte. Ikasleen adinari dagokionez, bigarren mailakoak izanik 19-20 urte bitartekoak dira gehienak, ikasle bi kenduta. Hauek besteak baino zaharragoak dira, 23 eta 24 urte baitituzte. Ikasle hauek badute ohitura mota honetako sekuentziekin lan egiteko, izan ere, aurretik goian aipatutako Arriola eta besteen materialeko beste sekuentzia batzuk eginda dituzte, beste testu genero batzuk lantzeko. Beraz, sekuentziak proposatzen duen lan egiteko modu hau ezaguna da ikasle hauentzat. 5.1.2. SD2an parte hartu duten ikasleak SD2ren kasuan, sekuentzia hau 2011n azaro-abendua bitartean esperimentatu da, Lehen Hezkuntza Graduko lehen mailako ikasleekin. Gela osoak parte hartu duen arren (68 ikasle), hemen zoriz aukeratutako 30 ikasleren lanak baino ez dira aztertu, lanaren izaera kontuan harturik, kopurua nahikotzat
89 ikusi baita. BAMeko graduetako ikasle guztiek badute euskara maila nahikoa ikasketak euskaraz egiteko. Denak ez dute euskara maila berdina, baina talde honetan dauden ikasle guztiak dira euskaldunak, sarrerako 1.2. atalean azaldu bezala. Ikasle hauek euskarazko irakasle izateko prestakuntza lortzeko helburua dutenez, ez dugu kontuan hartzen ezaugarri hori gure azterketan. Adinari dagokionez, ikasle hauek 18 urtetik 25 urte bitartekoak dira. Gehienak 18 urtekoak diren arren, badaude hamar ikasle beste gradu batzuk egin ondoren etorritakoak, eta adinean besteak baino zaharragoak direnak. Nolanahi ere, tesi honetan ez dugu adinaren eragina aztertuko. Talde honetako ikasleek ere, aurreko taldekoek bezala, hemen lantzen den sekuentzia didaktiko mota hau ezaguna dute, aurretik beste sekuentzia bi egin dituztelako, beste testu genero batzuk landuz. 5.2. Datu bilketa: testuen corpusa Lehenengo sekuentzia didaktikoa (SD1), esan bezala, bigarren mailako gela osoarekin egin da (30 ikasle) baina azterketarako zoriz aukeratutako 12 lagunen testuak, lehen produkzioak eta azken produkzioak, aukeratu dira. Testu horien azterketa zehatzak eskainitako datuak izango dira bigarren sekuentzia didaktikoa (SD2) diseinatzeko orduan abiapuntu bezala erabiliko direnak. Oinarrian dugun marko teorikoa aintzat harturik (ikus 4. kapitulua), ikasle bakoitzak bi testu sortu ditu: lehen produkzioa (P1) edo aurre-testua, eskuhartze didaktikoa egin aurretik, hau da, helburu dugun testu generoa lantzen duen sekuentzia didaktikoa praktikara eraman aurretik sortua. Esan bezala, ikasleek testu honen inguruko aurre-ezagutzak ekartzen dituzte eta beraz, diagnosi elementu sendoa da. Esku-hartzea bukatu ondoren, ondo-testu edo azken produkzio bat (P2) idatzi dute. Sortutako bigarren testu horretan gelan erabili den sekuentzia didaktikoaren bitartez ikasitakoa islatzea da jarduteko modu honen jomuga. Hauek horrela, alde batetik SD1eko 24 testu (12 P1 eta 12 P2) aztertu dira, eta bestetik, SD2ko 60 testu (30 P1 eta 30 P2) (ikus 2. eranskina). Beraz, guztira 84 testu ikasleenak aztertu dira. 5.3. Lehenengo sekuentzia didaktikoa: SD1 SD1 sekuentzia didaktikoa 1998-1999 ikasturtean zehar diseinatu zen Euskara eta bere Didaktika ikasgaian lantzeko, Genevako ereduaren arabera BAMek moldatua (ikus, 7. grafikoa, 4.3 atalean). Sekuentzia diseinatu aurretik, Egunkaria egunkaritik 20 testu aztertu eta hauetatik abiatuta generoaren karakterizazio bat egin ondoren, sekuentziako tailerrak diseinatzeko edukiak aukeratu ziren.
90 SD1 honen bitartez, ondoko eduki hauek landu dira: Testuinguraketan: - Igorlearen inplikazio marka ezberdinen kontzientzia hartu - Hartzailea ez dela zuzendari bat, baizik eta egunkariko irakurleak direla kontuan hartu - Testuaren helburua hartzaileak konbentzitzea denez, hartu beharreko erabaki ezberdinen inguruan hausnartu Edukiaren egituran: testu genero honetan zein eduki mota agertzen den beti erakutsi Planifikazioan: iritzia testuko zein tokitan ager daitekeen behatu Testualizazioan: - Argudioak hierarkizatzeko testu antolatzaileen funtzioa aztertu - Gaia berreskuratzeko baliabide anaforiko ezberdinak erabiltzen trebatu Ardura enuntziatiboan: hartzailea konbentzitu nahi denean modalizazioaren garrantzia azpimarratu Zerrenda honetan ikus daitekeen bezala, aukeratu diren edukiak nahiko oinarrizkoak dira argudio testuak sortzeko. Garai hartako helburu nagusienetarikoa, ikasleak argudiozko testuen idazketan trebatzeaz gain, argudio testu bat ekoizteko behar diren oinarrizko abilezien inguruko hausnarketa egitea zen. Ikasle hauek etorkizunean euren Lehen Hezkuntzako ikasleei irakasteko orduan, oinarrizko eduki hauen garrantzia kontuan har dezaten. Helburu hauek lantzeko jarraian deskribatzen den SDa diseinatu da (4.3. atalean azaltzen den ereduaren arabera). (1) Egokia den egoera komunikatiboa proposatu eta lehen produkzioa egiteko kontsigna sortu: 1. koadroa. SD1eko lehen produkzioa egiteko kontsigna
Hau jakin ondoren ikasleok erabaki duzue egunkarietan gutun bat kaleratzea, eta zeuk idatziko duzu ikasleen izenean. Zure eskutitza sinesgarria izan dadin oso garrantzitsua izango da arrazoiak argi azaltzea.
91 Egoera simulatua da, baina ikasleen interesekoa, Unibertsitatean hartu den erabaki polemiko baten inguruan ikasle guztien izenean idatzi behar dena. Gaia erabakitzeko orduan, ikasleentzat gai ezaguna aukeratu da argudioak emateko orduan, gaia ez bihurtzeko zailtasun. Beraz, lehen saioan proiektua aurkeztu eta aurrezagutzak arakatu ondoren, lehen produkzioa idazten da gelan bertan. (2) Horren ondoren, 50 minutuko bost saiotan tailerretako lana egiten da. Ikasgaiak astean hiru saio zituenez, 4.3.2. atalean azaldu bezala, egokia den denbora muga ez da gainditzen. SD eredu honen arabera, tailer bakoitzean abilezia bat bakarrik lantzen da, baina saio baten tailer bitako lana egin daiteke. Hau da, tailer kopurua eta saio kopurua ez datoz beti bat. Tailerrak laburrak direnean, saio baten tailer bat baino gehiago egiteko aukera izaten baita. Azaldu bezala (ikus 4.3.2), tailerretan metodologia induktiboa jarraitzea oso garrantzitsua da. Ariketak orden honetan egiten dira: testu errealen behaketa; manipulazio ariketak, testugintzan trebatzeko ariketak eta amaieran konstatazio batekin amaitu, tailerrean ikasitako teoria batuz. Hauek dira SD1ean lantzen diren tailerrak: Lehen tailerra Testuinguraketarena da eta honako izenburua du: "Zuzendariari gutunak beste testu batzuen artean bereizten". Tailer honen helburua testua eta bere testuingurua nola lotzen diren ikustea da. Bigarren tailerra Edukiaren egiturarena da eta izenburu hau du: "Testuaren edukiak sailkatzen". Idatzi beharreko testuak nolako eduki motak izaten dituen aztertuko da. Hirugarren tailerra Planifikazioa lantzeko da eta izenburu hau dauka: "Testuaren atalak antolatzen". aurreko tailerreko edukiak nola ordenatzen diren ikusiko da. Laugarren tailerra Testualizazioarena da eta izenburu hau dauka: "Hizkuntza baliabideak aztertzen". Hemen hizkuntza unitateak aukeratzeko testu antolatzaileak eta anaforak aztertuko dira. Bosgarren tailerra Ardura enuntziatiboarena da, honako izenburua du: "Hartzailea igorlearen ideietara erakartzeko bideak". Tailer honetan igorleak nola egiten duen hartzailea bere ideietara erakartzeko aztertzen da eta modalizazioak lantzen dira. Azken saioan, auto-zuzenketa egiteko ondoko kontrol zerrenda hau eraikitzen da, tailerretan zehar ateratzen joan diren konstatazioak bilduz:
Taula honetan ikusten den bezala, ikasleek eurek formulatzen dituzte sekuentzian zehar ikasitako edukiak ebaluaziorako item bihurtuz. Ataza honek eskatzen duen hausnarketa metalinguistikoa posiblea da ikerketa honetan parte hartu duten subjektuen heldutasun mailari esker. Kontrol zerrendaren arabera, lehen produkzioa aztertzen da eta horren ondoren, azken produkzioa egiteko kontsigna ematen da. Testu berri hau sortzeko erabiltzen den kontsigna ez da aurrekoan proposatutakoa: egoera komunikatiboa bera ez da aldatzen baina gaia, bai, aldatzen da. Kasu honetan, landutako abileziak oinarrizkoak izanik, aurreko testua berridaztea baino, testu berri bat sortzea hobesten da. 2. koadroan jasotzen da kontsigna berria. SD1 honetako lehen produkzioak (P1) eta azken produkzioak (P2) alderatu ondoren, ikusiko dugu esperimentazio honetan parte hartu duten irakaslegaiek nolako abileziak eskuratu dituzten eta nolako gabeziak ikusten diren euren testuetan. Ondoren azalduko dugun SD2a, ikusiko den bezala, SD1 emaitzen interpretaziotik abiatzen da.
93 2. koadroa. SD1eko azken produkzioa egiteko kontsigna
Ikasleentzako oharra
Aspaldian ugaritu egin dira eskolan lanen kopiaketak. Horren aurrean erabaki bat hartu behar izan dugu eskola mailan eta ondoko hau da:
Lanen bat kopiatzen duen ikasleak ezin izango du ikasturte horretan lanik aurkeztu ezta azterketarik egin ere. Ondorioz, ikasgaia gainditu gabe geldituko da eta espedientea ere irekiko da.
Oharra irakurri duzu eta gehiegizkoa dela uste izan duzu. Ikasleen ordezkari bezala egunkarietarako testu bat idatziko duzu. Idatz ezazu testu hori zuzendariari gutunak sailean argitaratzeko.
5.4. Bigarren sekuentzia didaktikoa: SD2 SD honek aurrekoak bezala hiru atal ditu eta zazpi saio desberdinetan landu da. Lehen atalean proiektuaren aurkezpena eta lehen produkzioa egiten dira; bigarrenean, bost tailerrak egiten dira, non aurreikusitako abileziak lantzen diren; eta azken atalean, birformulazioa edo azken produkzioa egingo dira. Bestalde, aurreko sekuentzian bezala, tailerretan ikasitako edukiak konstatazioetan bildu dira eta amaieran kontrol zerrenda baten batzeko une garrantzitsua ere kontuan izango da, bertan ikasle bakoitzak bere auto-zuzenketa egiteko baliabideak bildu ahal izango baititu. Saioa bukatzeko azken produkzioaren ekoizpena etorriko da. Sekuentzia bera 2. eranskinean dago. Denborari dagokionez, 3 aste behar izan dira lana hasi eta amaitzeko. Horrela, 4.3.2. atalean azaldu bezala, denbora muga ez da gainditu. Lana bera, sei saiotan banatu da, bakoitza 90 minutukoa. Aurretik aipatu den bezala, sekuentzia hau diseinatu aurretik, Berria egunkaritik 40 testu aztertu eta hauetatik abiatuta generoaren karakterizazioa osatu eta sekuentziako tailerrak diseinatzeko edukiak aukeratu dira. SD2 honen bitartez, ondoko eduki hauek landu dira: Testuinguraketan: - Hartzailea erakartzeko izenburuaren garrantzia - Hartzailearen inplikazioa lehenengo pertsona pluralaren bidez - Kortesia formula ezberdinen garrantzia hartzailea bortizki ez interpelatzeko
94 Edukiaren egituran: gai polemikoa azaleratu horretarako beharrezko datuak emanez Planifikazioan: - Argudioak aurkezteko modu ezberdinak: garatu barik, zerrendatuta eta hierarkian - Testuaren amaieran iritzia adierazteko erak: hasieran emandako iritzia amaieran errepikatu edo lehen aldiz iritzia ekarri ondorio bezala. Testualizazioan: - Metadiskurtso formulen erabilera testuaren planifikazioaren laguntzarako. 5.4.1. Lehen atala: proiektuaren aurkezpena eta lehen produkzioa idazteko kontsigna SD2ren lehenengo atalean SD1en egitura berbera jarraitzen da, 4.3.1. atalean aurkeztutakoa. Esperimentazioa ikasle ezberdinekin egin da, eta proiektua ere ezberdina da. Kontsignan adierazten den bezala, egoera komunikatiboa ere ezberdina da; oraingoan proposatzen den eztabaida gaia eskolatik kanpokoa da, baina proiektua testu genero berdina ekoiztera bideratua dago: egunkarietan agertzen den Zuzendariari gutunak izeneko testu generoa. SD1 sekuentzia aurkeztu dugunean esan dugu proiektuaren aurkezpenean egoera komunikatiboa zehazten dela. Kasu honetan ere jarri zaien egoera ikasleen interesekoa izateko ahalegina egin da: Bilboko Kukutza gaztetxearen inguruko istiluekin zerikusia du. Ematen zaien kontsignan argi uzten da zein den gaia, eta gai horren aurrean gazteek eta agintariek izan duten portaeraren inguruan iritzia eman behar dute. Kasu honetan, aurreko sekuentzian ez bezala, euren iritzi pertsonala eman behar dute. Testu hori, SD1eko testua bezala, egunkaria irakurriko duen edozein irakurleri zuzenduta egongo da, publikoa izango baita. Hona hemen idazlana egiteko jarri zaien kontsigna: 3. koadroa. SD2ko lehen produkzioa egiteko kontsigna
Dakizunez, Kukutzako gaztetxea egon den eraikina bota egin dute. Gazteek bertan egin duten lana oso sakona eta egokia izan da guztien iritziz. Dena den, jabeen eskubideak gailendu egin dira.
Zelan ikusten duzu agintariek hartu duten erabakia eta horretarako erabili dituzten irizpideak? Nola ikusten duzu Udaletxeak hartu duen erabakiari buruz gazteek hartu duten jarrera?
Zure iritzia plazaratzeko, idatz ezazu gutun bat egunkarietan argitaratzeko, eta bertan bien bitarteko jarrera bat erakuts ezazu. Zure proposamena oinarritzeko kontuan hartu batzuk eta bestek dituzten arrazoiak.
95 Kontsignaren diseinuak ikasleek ekoizten duten testuan eragin zuzena izango du. Horren arabera testuan estrategia batzuk edo beste batzuk erabiliko dira. SD2ren kontsignan zenbait produkzio baldintza aldatu dira SD1eko kontsignarekin alderatuz, ikasleen testuetan estrategia berriak aktibatzen diren ala ez ikusteko. SD2ko kontsignan, batetik, gai polemiko bat planteatzen da, eta, bestetik, kontsignak iritzi ezberdinak kontuan hartzea eskatzen du (agintarien jarrera eta gazteen jarrera). Horrela, espero duguna da jarrera biak eztabaidatu beharra eta alde bakoitzaren argudioak eman beharra sortzea ikasleen testuetan, beti ere egunkariko irakurleak konbentzitzeko asmoarekin. Guzti hori egin beharko lukete kortesia arauak zainduz, eta hartzaileari eraso egin barik, testu publikoa delako. Kontsigna horrek betetzen dituen baldintzak horiek kontuan hartuz, gure hipotesia honakoa da: aurreko sekuentzian aktibatu ez diren estrategiak agertuko direla oraingoan. Horrela, kontsigna hori erabiliz, argudioak eta kontzesioak edo kontra-argudioak agertuko dira, eta mota ezberdinetako modalizazioak eta metadiskurtso formulak ere bai. Ikasleen testuetan ikusiko dugu kontsigna aldaketa honek aipatutako abilezia horiek aktibatzen dituen ala ez. Sekuentziaren metodologia jarraituz, ekoitziko duten lehen testu hori irakasleak ez du zuzenduko eta behatu egingo du, bere gelako ikasleek zer dakiten egiten eta zer ez jakiteko. Sekuentziaren amaieran ikasle bakoitzari bere lehen testu hau banatuko die ikasitakoaren arabera auto-zuzenketa egiteko. Aurreko sekuentzian bezala, testu hauen azterketatik jakingo dugu tesiaren lehen hipotesia eta bosgarrena betetzen diren ala ez. Hau da, ikasle talde honek ere, beste ikasle-taldeak bezala, eskatutako generoaren inguruan zailtasunik duen ala ez, eta kontsigna aldaketak ekarri duen ikasleek testuetan estrategia ezberdina erabiltzea ala ez. Azkenik, jakina denez, testu hau ikasleak berak zuzenduko du tailerrak amaitzean, kontrol zerrendaren laguntzaz. 5.4.2. Bigarren atala: tailerrak SD1 sekuentziak bezala, SD2 honek ere bost tailer ditu, bi testuinguraketari lotuak, beste bi planifikazioari eta bat testualizazioari. Tailer bakoitzean, lehenago azaldu bezala, abilezia bakarra lantzen da, eta beheragoan azalduko da zein abilezia landu diren tailerretan. Nolanahi ere, SD honetan aurrekoaren ezberdinak diren abileziak landuko dira, nahiz eta han bezala testu arkitekturaren eskemaren eragiketa diskurtsibo berberak kontuan hartuko diren. Hain zuzen, aurreko SDan landu gabe, edo lortu gabe agertu diren gaitasunak lantzeko prestatu da SD2 hau. Horregatik, SD berri honetan sartu ditugun abileziak aurreko testuen behaketatik etorri dira, han agertzen diren hutsuneak betetzeko asmoarekin aukeratu baitira. Tailerren zeregina ikasleek menperatzen ez dituzten abileziak eskuratzen laguntzea da. Tailer bakoitzaren barruan ariketa multzo bat egiten da konstatazio bat ateratzeko. Tailer batzuetan konstatazio bakarra atera beharrean, bi edo hiru daude. Esaterako, Testuinguraketa II tailerrean ariketa multzo bi egiten dira
96 konstatazio bi ateratzeko (ikus 1. eranskina). Hona hemen tailerrez tailer landu diren abileziak: Lehen tailerra Testuinguraketa I. Nola piztu hartzailearen gogoa testua irakurtzeko izenekoa da. Tailer honetan izenburuaren inguruko hausnarketa egiten da erakusteko egunkarietako testuak irakurtzeko lehenengo izenburuak irakurtzen direla, izan ere, egunkarietako irakurleak izenburuen arabera erabakitzen du testua irakurri edo ez. Tailer honen helburua, beraz, testua irakurtzeko hartzailearen gogoa nola pizten den ikustea da. Izenburu batzuk emanda erabakitzen da zein den polemikoena eta zein ez. Ondoren, testu batzuk irakurrita (ikus 1. eranskineko 4, 7, 10 eta 11. testuak, sekuentziaren amaieran daude) testu bakoitzari bere izenburua egokitu eta erabilitako estrategia zein den adosten da. Hau da, izenburuan zer nagusitzen den gaia, polemika edo helburua. Manipulatzeko ariketa bat egiten da, 7. testurako 6 izenburu proposatzen dira eta erabaki behar da zeintzuk diren egokiak eta zein estrategia jarraitzen duen izenburu bakoitzak. Amaitzeko 6. eta 8. testuetarako hiru izenburu asmatu behar dira, bakoitza estrategia ezberdinekoa. Bigarren tailerra Testuinguraketa II. Hartzailearekiko harremanak testuan erakusteko izena duena da. Bigarren tailerrean hartzailearekiko harremana nolakoa den erakustea da helburua. Bertan konstatazio bi atera dira, bata hartzailea inplikatzeko aukera ezberdinak eta horrek testuari ematen dion indarra erakusteko, eta bestea kortesia erakusteko, bortizkeria saihestuz. Argudiozko testuetan igorleak bere burua inplikatzeaz gain, sarritan hartzailea ere inplikatzen du. Eredu inpertsonaletan hartzailea urrundu egiten da, baina inplikatuta agertzen denean, testua indartsuago gelditzen da hartzailearen aurrean. Lau testu (ikus 1. eranskinean, 4, 5, 6 eta 11. testuak) aztertzen dira nolako GU ezberdinak agertzen diren inplikatuta ikusteko. Batzuetan igorlea eta hartzailea batera agertzen dira GU horren atzean ("Posible al da gaur egun emakumearen berdintasunaz hitz egiten dugun honetan, …" ); beste batzuetan igorlea talde moduan agertzen da hartzailea zehaztu barik ("Hori guztia dela eta, behean sinatzen dugunok gure lan-gunearen militarizazioa salatu nahi dugu jendaurrean." ); eta beste batzuetan, igorlea eta hartzailea ondo bereizita agertzen dira ("Amaitzeko, emakume eta langile gisa antzeko egoera bizi duzuenoi salatzeko eskatzen dizuegu." ). Gainera, testu berean GUren erabilera ezberdinak tartekatuta ager daitezke, adibideetan ikusten den bezala. Trebatze ariketa bat ere badago inplikatu bako testuetan inplikazioa erabiltzeko eta testu biak konparatzeko, horrela ikusiko da nolako efektua sortzen duen irakurlearengan. Horren ondoren konstatazioa ateratzen da. Gero beste bi ariketa daude erakusteko testu polemikoetan ze adierazpide den onargarria edo errespetua zaintzen ez duena hartzailearekiko. Testu birekin moldaketak egiten dira
97 errespetu bako adierazpideak nola leundu erakusteko, eta batak eta besteak lortzen duten efektua hartzailearengan ikusteko. Konstatazioarekin tailerra amaitzen da. Hirugarren tailerra Planifikazioa I. Zelan ekarri testura polemikaren motiboa izenekoa da. Kasu honetan landu nahi izan dena polemikaren motiboa nola ekarri testura izan da. Aurreko lanetan ikusten zen ikasle askok sarritan gaia ez zutela argi azaltzen, eta horrexegatik hartzailearentzat polemika zein zen jakitea zaildu egiten zuela. Horretaz hausnarketa egiteko, tailer honetan zuzendariari gutun batzuen sarrerak irakurri (ikus 1. eranskineko, 1, 3, 4, 6, 7. testuak) eta nolako informazioa agertzen den behatu da. Horrez gain, sarritan gertaeratik argudiora pasatzeko erabiltzen diren formulak ere ikusi dira. Tailerraren amaieran trebatze ariketak egin dira. Polemika sortu duen gaia testuaren hasieran aipatu beharra dago, eta aipamen hori nola egiten den erakusten da tailer honetan. Aukera bi daudela ikusten da: edo norberak lehen aldiz plazaratzen duen gaia da ("Irundarra naiz eta lehengo asteartean egunero bezela BERRIA erosi nuen, zer aurkituko eta beti bezela Irungo jaiei buruzko kronika." ); edo bestela, beste norbaitek lehenago atera duena da, eta aurrekoak esandakoa ("Egunotan interesez irakurri ditut Iñaki Perurenak BERRIA-ra bidalitako gutuna eta Fernando Savaterrek Diario Vasco-n emandako erantzuna." ) birformulatuz aurkezten da. Tailerrean ariketa batzuk daude polemikaren motiboa testuan non agertzen den erakusteko, eta gaiari buruz zelako informazio motak ematen diren lantzeko. Horrez gain, datu horiek emateko erabiltzen diren formulak edo esapideak ere batu egiten dira. Badaude beste ariketa batzuk beste batek gaia ekartzen duenean nola idazten den sarrera eta zelako adierazpideak erabiltzen diren behatzeko. Azkenik, badaude trebatze ariketa batzuk sarrera mota ezberdinak idazteko, aukera bata edo bestea erabiliz. Amaitzeko, konstatazioa ateratzen da adibideak ere batuz. Laugarren tailerra Planifikazioa II. Zelan antolatu argudioen garapena izenekoa da. Tailer honetan argudioak nola antolatzen diren aztertu da. Horretarako zuzendariari gutun ezberdinak aztertu (ikus 2. eranskinean, 3, 4, 6, 7, 11 eta 15. testuak) eta erabiltzen diren prozedura ezberdinak zeintzuk diren ikusi dira. Testu batzuetan paragrafo banaketa baino ez da ikusten, baina beste batzuetan paragrafoak hierarkizatuta banatzen dira, testu antolatzaileak erabiliz. Horrez gain, negoziatu nahi izan denean kontzesioak egiten dira, horrela hartzailearengan harrera ona izatea bilatzen da. Aukera horiek erabiltzeko behar diren prozedura markak zeintzuk diren atera dira testu ereduetatik. Tailerraren hasieran behaketa ariketak daude, eta bertan 6 testu aztertu ondoren, zein hiru prozedura ezberdin agertzen diren argudioak antolatzeko eta nolako marken bidez egiten den hori atera behar da. Gero 6 horietatik 4 testu aukeratzen dira eta igorleak hartzailearen aurka dituen gaitzespenak bideratzeko erabiltzen dituen
98 baliabideak ateratzen dira bertatik. Eta amaitzeko trebatze ariketak daude prozedura bakoitza erabiltzeko: argudioak zerrendatuta (adibidez, horrela agertzen dira SDaren amaieran dauden 4, 6 eta 11. testuetan), hierarkizatuta (adibidez, 15. testuan) eta kontzesioak erabiliz negoziatzeko borondatea erakusteko (adibidez, 3, 7 eta 15. testuetan). Amaitzeko, konstatazioa dago eta bertan adibideak ematen dira prozedura bakoitzarena. Bosgarren tailerra Testualizazioa I. Zelan lagundu hartzailea gure testuaren egitura berreraikitzen izenekoa da. Tailer honetan testuaren egitura hartzaileari erakusteko ditugun baliabide ezberdinak landu dira. Tailer honetan metadiskurtsoaren erabileran zentratuko gara, eta zelako joko ezberdinak ematen dituen baliabide honek igorleak bere buruan duen egitura berreraikitzeko ikusiko dugu. Horrela hartzaileari hobeto lagunduko dio egitura hori irudikatzen. Hiru testu hartuta (ikus 2. eranskinean 9, 11 eta 12. testuak) metadiskurtso adierazpideak bilatu eta bakoitzaren funtzioa testuan zein den begiratzen da. Gero funtzio bakoitzean zentratzen da: testua planifikatzeko ("Proiektuaren ustezko onura sozio-ekonomikoari dagokionez …"); igorlearen ahotsak ekartzeko ("Langileok adierazi nahi dugu …") eta modalizatzeko ("Badut zalantza bat"). Testu ezberdinak hartuta ikusten da funtzio bakoitzerako erabiltzen diren formulak edo esapideak, eta taula batzen dira. Testuen manipulazioa ere egiten da, metadiskurtso formulak kenduz edo jarriz, eta bertsio zaharrarekin konparatuz, ikusteko bata erabili edo ez nola eragiten dion testuari. Amaitzeko, trebatzeko ariketak daude, metadiskurtso formulak testuetan sartuz, eta konstatazioa idatziz amaitzen da tailerra: funtzioak eta adierazpideak batzen dira bertan. 5.4.3. Hirugarren atala: berridazketa unea. Auto-zuzenketa eta azken produkzioa Tailerrak bukatzean lehen produkzioaren auto-zuzenketa ordua dator, eta horretarako ikasleak kontrol zerrenda bat beteko du. Kontrol zerrenda honek ebaluazio hezitzailerako bidea ematen du. Ebaluazio hezitzaileak (Camps eta Ribas, 1998; Garcia-Debanc eta Mas, 1985; Ribas, 1996), ikasketa prozesuaren barruan sartuta dagoenez, hau da, sekuentzia didaktikoaren barruan, ikasleari bere lanaren auto-zuzenketa egiteko aukera ematen dio. Esandako moduan, ebaluazio mota hau SDaren barruan txertatuta dagoenez, ikaslea autonomia hartzen eta hausnarketa egiten ari den bitartean, irakaslea ikasleari laguntzen ari da une oro. Ebaluazio hau egiteko tresna ezberdinak erabil daitezke. Aztertzen ari garen sekuentzian tresna bi azpimarratuko dira, euren bidez ikasleak autoebaluaziorako erabiliko dituen ebaluazio irizpideak eraikiko dituelako: konstatazioak (ariketa multzoaren amaieran idatzi behar den hausnarketa teorikoa) eta kontrol zerrenda (berridazketa egiteko lagungarri erabiliko den plantila).
99 Kontrol zerrenda horretan tailerretan zehar ateratzen joan diren konstatazioak bilduko dira, eta zerrendako elementu bakoitza hasierako produkzioa baloratzeko tresna izango da. Ikasleak tailerretan landu diren ezagutzak (konstatazioa idatzi duenean batu du tailerrean ikasitako edukia) kontrol zerrendan batu behar ditu. Kontrol zerrenda hau galdetegi baten bidez diseinatu da. Ikasleak bertan agertzen diren galderen erantzunetan, bere testua auto-ebaluatzeko irizpideak eraikiko ditu. Erantzun hauen bidez, aukera du lehen produkzioan agertzen diren ezaugarriak eta adibideak idazteko. Galderen erantzunen bidez, sekuentzian landutako elementu bakoitza bere hasierako produkzioan dagokion bezala agertzen den ala ez aztertuko du ikasleak. Horren arabera bai /ez zutabea (Ikus. 1.eranskina 57. orrialdea) beteko du, eta informazio hori azken testua idazteko kontuan hartuko du. Ariketa horrekin bere lehen produkzioan desegoki erabili dituen ezaugarriak zeintzuk diren identifikatuko ditu, eta azken produkzioa egitean zuzentzeko aukera izango du. Beraz, azken produkzioa egin aurretik, ikasleak kontrol zerrenda bete behar du. Azken produkzioa idazteko, sekuentzia honetan ez da beste kontsigna berri bat ematen; horregatik, ikasleak bere lehen produkzioa berridatzi behar du tailerretan ikasitakoaren arabera, eta kontrol zerrendan dituen arauen arabera. Azken produkzio hau gelatik kanpo eta euren kabuz idatzi dute. Azken produkzioarekin batera, ikasle hauei eskatu zaie justifikatzeko zergatik egiten dituzten aldaketak lehen produkziotik bigarrenera. Justifikazio horiek guretzat baliagarriak dira ikusteko zelako hausnarketak egiteko gai diren sekuentzian ikasitakoarekin. Hausnarketa horiek erakutsiko digute zer ikasi duten sekuentzia hauen bidez euren etorkizuneko lanbiderako. Ez da ahaztu behar hauek irakasleikasketak egiten ari diren ikasleak direla, eta sekuentzia hauen bidez testu genero bat hobeto ekoizten ikasteaz gain, irakaskuntzarako metodologia bat ere ikasten ari direla. Sekuentzia didaktiko hauek aukera ematen dute ikasleak modu autonomoan lan egiteko, horregatik, gelan eta gelatik kanpo ere egiten dituzte tailerretan proposatzen diren ariketak. Gelatik kanpo egiten diren ariketak geroago berrikusi eta zuzendu egiten dira gelan. Horrela, ziurtatzen da ikasleak atera duen konstatazioa egokia dela eta ariketetatik ondorio egokia atera duela. 5.5. Datuen analisirako prozedura Sekuentzia hauek landu bitartean ikasleek testu bi idatzi behar dituzte: lehen produkzio bat hasieran eta tailerren ostean, azken produkzio bat. Testu bi hauek aztertzeko plantila bat diseinatu da, Dolzen eta besten (2009) lanean oinarriturik. Bertan tailerretan landu diren abileziak eta ikasleen lehen produkzioetan agertu diren alderdiak batzen dira. Sekuentzia didaktikoa bezala, eragiketaka dago sailkatuta eta bakoitzaren barruan sekuentzian landu diren ezaugarriak eta ikasleen lehen produkzioetan ikusten diren elementuak zerrendatzen dira.
100 Diseinatutako plantila honetan, aztertuko den elementu bakoitzaren ondoan beste zutabe bi ditu. Bertan markatuko dira goian aipatu ditugun ezaugarri hauek egoki erabiltzen diren ala ez lehen produkzioan eta azken produkzioan. Plantilan 1 zenbakia jarriko da ondo eginda dagoenean eta 0 zenbakia txarto eginda, edo ez denean agertzen. Ikasle bakoitzeko honelako plantila bat bete da bere testu bien datuak agertuz. Ikasle guztien datuak excel plantila baten batu ondoren emaitzen azterketa egin da. Emaitza horien interpretazioa egiteko froga estatistiko ezparametrikoak20 erabili ditut. Erabili ditudan frogak bataz bestekoen arteko deskribapenean eta konparaketan laguntzen dute eta froga bi erabili ditut: Wilcoxon-en W (erlazionaturik dauden itemak konparatzeko balio duena) eta Kolmogorov-Smirnov (itemen distribuzioak konparatzeko balio duena) froga. Jarraian, SD1 eta SD2 sekuentzietan jasotako testuak aztertzeko plantilak aurkeztuko dira. Ikerketa honetako emaitzak 6. kapituluan aurkeztuko dira. Nolanahi ere, hemen datuen analisirako erabili diren tresnak aurkeztuko ditugu. 5.5.1. SD1eko datuen analisirako tresna Ondorengo plantila honetan ikusten denez (6. taula), testuinguraketaren arloan honako elementuak aztertu dira: (1) Igorlearen kasuan honako zehaztapenak agertzen dira: inplikatuta agertuz gero, taldearen izenean, bere izenean edo beste igorle batzuen izenean zehazten da. Azken aukera hau ez da lantzen sekuentzian, baina gelako interbentzioan aipatu da aukera hau, azkenean kontrol zerrendan sartu ez den arren. (2) Hartzailearen kasuan, inplikaziorik dagoen ala ez ikusiz gainera, hartzailea edozein irakurle, edo bestela eskolako zuzendari /irakasle edo ikasleak diren zehazten da. Azken aukera hau ikasleen lehen produkzioetatik atera da eta ikusi nahi da azken produkzioetan ere mantentzen den ala ez. Sekuentzian konstatatu da egunkaria irakurriko duen edozein irakurlerentzat idazten dela. (3) Helburua konbentzitzea da iritzi testua den neurrian, baina beste aukera baten moduan "beste bat" jarri dugu, ikasleen lehen produkzioetan sarritan ikusten delako. Konprobatu nahi dugu aukera hau azken produkzioan ere mantentzen den ala ez. Edukiaren egitura eta planifikazioaren kasuan honako atalak bereizi dira: (1) Formatua. Eta horren barruan gutun itxura edo komunikabideetako iritzi-testu itxura duen aztertu da. Lehen aukera ikasleen testuetatik
101 batu da. Arlo honen inguruan ez da lanketa berezirik egin sekuentzian, baina ikasleen testuetan aldaketarik ikusten den ala ez ikusi nahi da.
6. taula. SD1eko ikasleen testuak zuzentzeko erabili den plantila IKASLEA
Lehen Produkzioa Azken produkzioa TESTUINGURAKETA
Taldearen izenean
Eskolako irakasle / Zuzendari/ Ikasleak
Esplizitua
Ondorioa aurkezteko
Jarreratik argudiora pasatzeko
Erlatibizatzaileak
(2) Gertaera. Hitz hori erabili da sekuentzian iritzi testua idazteko egoera polemikoari erreferentzia egiteko. Bertan aukera bi daude, egoera hori modu inplizituan edo esplizituan adierazten den ikustea. (3) Jarrera. Sekuentzian edukiaren egituraz hausnarketa egitean eduki hau iritzi testu baten agertzea ezinbestekoa dela konstatatu da. Eduki honek igorleak gertaera baten inguruan duen iritzia agertzen duela adierazten du. (4) Argudioak. Iritzi testu ona egiteko igorleak derrigorrez arrazoi batzuk agertu beharko ditu bere iritzia defendatzeko. Horrela, lehenengo ikusiko duguna ikasleen testuetan argudioak agertzen diren ala ez izango da. Eta gero, argudio bat baino gehiago dagoenean hierarkizatuta ematen diren ala ez ikusiko da. (5) Testuaren amaiera egiteko modua. Ez da gehiegi landu sekuentzian. Egin den aipamen bakarra izan da bertan igorlearen jarrera ager daitekeela ala ez. Guk hemen ondorio bat batzen den edo beste era bateko amaiera ematen zaion testuari aztertuko dugu. Testualizazioaren barruan honako elementuak aztertu dira: (1) Testu antolatzaileak. Sekuentzia didaktikoan hiru funtzio ezberdin aztertu dira: argudioak ordenatzeko, ondorioa aurkezteko eta jarreratik argudiora pasatzeko. Era horretako antolatzailerik ikusten den ala ez aztertuko da. (2) Anaforak. Ondo erabilita dauden ala ez ikustetik aparte, sekuentzian landu diren sinonimoak, ordezkapen lexikalak eta anafora kontzeptualak aztertuko dira, eta baita beste mota bateko anaforarik agertzen den ala ez. (3) Modalizazioa. Ugaritasuna zehaztetik aparte, indartzaileak eta erlatibizatzaileak erabiltzen diren aztertzen da. Hauek sekuentzian landu dira modu berezian. 5.5.2. SD2ko datuen analisirako tresna SD2ko datuak aztertzeko erabili den zuzenketa plantila 7. taulan jaso da. Testuinguraketa arloan honako abileziak aztertu dira: (1) Izenburua: ipinita agertzen denean, baina egoki, ontzat emango da. Ez bada agertzen edo ipini den izenburua ez bada egokia testu horretarako txartzat emango da. Egokia izateko edo gaia, edo helburua, edo polemika batu behar ditu eta laburra eta argia izango da. (2) Hartzailearen inplikazioa. Kasu honetan alderdi ezberdinak begiratuko dira. Eta konkretuki lehen pertsona pluralaren erabilera nolakoa egiten den testuan aztertuko da: igorlea eta hartzailea desberdinduz (eskatzen dizuegu), igorlea talde moduan (gazteok uste dugu) eta igorlea eta hartzailea biak batera (egunotan ikusi dugu)
103 erabiltzen diren ala ez. Horrez gain, hartzailearen irudia egoki zaintzen den ala ez begiratuko da. Bortitza bada txartzat emango da eta hartzailearen irudia zaintzen bada, berriz, ontzat. 7. taula. SD2ko testuak ebaluatzeko erabili den plantila IKASLEA
Igorlea talde moduan ≠ hartzailea
Igorlea + hartzailea
Gaiaren inguruko datu nahikoa
Argudioak zerrendatuta
Argudioak + Kontzesioak
MODALIZAZIOA Indartzaileak salatzeko
Erlatibizatzaileak negoziatzeko
Bestelako balorazioak eta sentimenduak adierazteko
Planifikazio arloan beste alderdi hauek aztertu dira: (1) Testuaren hasiera. Testuaren hasieran gaia modu esplizituan eta datu nahikorekin aurkezten bada ontzat hartuko da, bestela ez. Iritzia eman eta argudiatzera doala esateko formula metadiskurtsiborik erabiltzen bada sarrera horretan ontzat emango da (beti ere formula hori egoki adierazita badago); eta azkenik, aztertuko da testuaren hasieran
104 norbere tesia edo beste batena agertzen den ala ez. Badago 1 zenbakia jarriko zaio eta ez badago 0 zenbakia. (2) Garapenean argudioak nola aurkezten diren behatuko da. Sekuentzian landu bezala, hiru aukera daude horretarako eta testuan hiruretatik zein egiten den batuko da zuzenketa orrian. Horrela hirutik batek 1 zenbakia izango du eta beste biak 0 (beti ere argudioak ematen badira, bestela hiruretan 0 agertuko da). Horrez gain, posible da kontzesioren bat ere tartekatzea argudiatzean. Horrela eginez gero ontzat emango da alderdi hori eta 1 zenbakia jarriko da. (3) Testuaren amaiera nola egiten den aztertuko da. Kasu honetan iritzia agertzen den amaieran begiratuko da. Eta aukera bi daude, hasieran eman bada amaieran errepikatu edo bestela amaieran bakarrik ematen bada alderdi horretan 1 jarri. Posible da amaieran ez agertzea iritzirik, hasieran edo erdialdean eman duelako. Kasu horretan 0 agertuko litzateke alderdi bietan. Testualizazio arloan elementu bakarra aztertu da: (1) Metadiskurtsoaren erabilera. Kasu honetan, testuan zehar bere argudiaketa sendotzeko, zein argudioak zerrendatzeko, edo kontraargudioak ekarriko dituela esateko erabiltzen bada ontzat emango zaio. Ez bada inongo formularik agertzen 0 jarriko zaio alderdi horretan. Amaitzeko, ardura enuntziatiboan modalizazioak aztertu dira. Modalizazio hauek ez dira sekuentzian landu, baina kontsignaren baldintzak kontuan hartuta egiaztatu nahi dugu ea kontsigna aldaketarekin ikasleek modalizazio ezberdinak erabiltzen dituzten edo ez. (1) Modalizazio indartzaileak. Mota honetako baten bat agertzen bada testuan 1 jarriko zaio alderdi horretan eta az bada agertzen 0 jarriko da. (2) Modalizazio erlatibizatzaileak. Hemen ere aurrekoan bezala, 1 agertzen bada eta 0 ez badago adibiderik testuan. (3) Bestelako balorazio edo sentimenduak adierazteko modalizazioak. Testuetan adibiderik badago 1 ipiniko da eta ez badago 0. Aurkeztu diren sekuentzia didaktiko bi hauen esperimentazioarekin honako hipotesiak frogatu nahi dira: Lehen hipotesia lehen helburuarekin lotzen dugu. Gure hipotesia da, esperientzian parte hartuko duten ikasleek unibertsitate mailakoak izan arren, eta Derrigorrezko hezkuntzan eta Batxilergoan argudio testuak ikasi dituzten arren, oraindik ere zuzendariari gutunak testu generoaren oinarrizko zenbait ezaugarri ez dituztela guztiz menperatzen. Bigarren hipotesia bigarren helburu nagusiarekin lotuta dator. Gure hipotesia da, hemen aurkeztuko den sekuentzia didaktikoaren eredua baliagarria
105 dela unibertsitate mailako ikasleekin ere erabiltzeko. Eta sekuentzia didaktikoaren eraginez, lehen produkziotik azken produkziora hobekuntzak izango dituztela lantzen diren abilezia edo eduki guztietan. Aurreko hipotesiarekin lotuta, gure hirugarren hipotesia da, tailerretan beren beregi lantzen diren eduki edo abileziak ikasle guztiek eskuratuko dituztela. Eta laugarren hipotesia kontsignaren ingurukoa da. Egoera komunikatiboak antzekoak izan arren, testua sortzeko kontsigna aldatuz gero, testuan erakutsiko dituzten abileziak, hizkuntz baliabideak eta formak ezberdinak izango direla. Horrela, aktibatuko dituzten estrategiak kontsignari erantzuteko izango direnez, abilezia batzuk agertuko dira eta beste batzuk, ostera, ez. Hurrengo kapituluan, sekuentzia didaktiko hauen aplikaziotik jasotako datuak deskribatu eta emaitzak interpretatuko dira.
107 6. SD1 eta SD2 sekuentziekin ikasleek lortutako emaitzak Kapitulu honetan ikasleek lortu dituzten emaitzak aurkeztuko dira, jarritako hipotesiak betetzen diren ala ez erakutsiz. Horretarako lehenengo hipotesiak gogoratuko ditugu eta gero, esperimentatu diren SD biekin lortu diren emaitzak azalduko dira banan-banan. Emaitzak emateko datu kuantitatiboak erabiliko dira ikasleen adibideekin ilustratuta. Adibide horiek idazteko orduan, ikasleek idatzi bezala ekarriko dira, moldaketa barik. Adibide bakoitzaren ondoan kode baten bidez adieraziko da noren testua den, eranskinetan testu osoa ikusteko aukera izanez. Sarreran aurkeztu diren arren, jarraian tesi honetarako ditugun hipotesiak gogoratuko ditugu: (1) Esperimentazioan parte hartu dutenek unibertsitate mailako ikasleak izan arren, zuzendariari gutunak testu generoaren zenbait ezaugarri oraindik ez dituztela guztiz menperatzen uste dugu. (2) Genevako sekuentzia didaktikoaren eredua baliagarria izan daiteke unibertsitate mailako ikasleentzat ere. Eta sekuentzia didaktikoaren eraginez lehen produkziotik azken produkziora hobekuntzak izango dituztela lantzen diren abilezia guztietan uste dugu. (3) Tailerretan beren beregi lantzen diren eduki edo abileziak ikasle guztiek eskuratuko dituztela uste dugu. (4) Sekuentzia berrian proposatzen den kontsignak gai baten inguruko iritzi ezberdinak kontuan hartzea eskatzen duenez, ikasleek argudio ezberdinak erabili beharko dituzte eta gainera kontzesioak edo kontra-argudioak emateko beharra sentituko dute. Hau guztia egiteko mota ezberdinetako modalizazioak eta metadiskurtsoa moduko baliabideak erabili beharko dituztela uste dugu. Jarraian, SD1 sekuentziarekin lortu diren emaitzak ekarriko ditugu. 6.1. SD1eko emaitzak Atal honetan 5.3. atalean aurkeztu den SD1eko emaitzak aurkeztuko ditugu. Lehenengo eta behin lehen produkzioak aztertuko ditugu, ikasleen emaitza orokorrak eta landu diren abilezien azterketa erakutsiz. Emaitza horiek
108 erakutsiko digute ikasle hauek nolako ezagutzak dituzten zuzendariari gutunak testu generoaren inguruan, gure gelako interbentzioaren aurretik. Datu horiekin lehen hipotesiari erantzungo diogu, hau da, unibertsitate mailako ikasleak izan arren, oraindik ere testu genero honen inguruko ezagutza guztiak ez dituztela menperatzen. Horren ondoren, azken produkzioen azterketa egingo da. Horrela jakingo dugu hirugarren hipotesia betetzen den ala ez, hau da, alde batetik, testuen behaketa hutsak ez du bermatzen ikasle guztiek lantzen ez diren beste abilezia batzuk ere eskuratuko dituztenik, eta horregatik, zehazki irakatsi egin behar dira. Amaitzeko, produkzio bien arteko erkaketa egingo da. Azterketa horretatik jakingo da bigarren hipotesia betetzen den ala ez, hau da, sekuentzia mota hau baliagarria dela unibertsitate mailako ikasleekin lantzeko. 6.1.1. Lehenengo produkzioaren emaitzak Atal honetan lehen produkzioak aztertuko ditugu. Lehenengo ikasleen emaitzak ekarriko ditugu, ikasleen produkzioetan zenbat item ondo eginda agertzen diren ikusteko; eta, gero, zein item diren ikasleen testuetan ondo eginda agertzen direnak eta zeintzuk ez erakutsiko dugu. 6.1.1.1. SD1 landu aurretik ikasleek dituzten ezagutzak Jarraian ikasleek erakutsi dituzten ezagutzak ekarriko ditugu 9. grafikoaren laguntzarekin. Bertan, abzisa ardatzean, 4tik 19ra bitarteko zenbakiak jarri dira, horietako zenbaki bakoitzak item kopurua adierazten duelarik. Item bakoitza testu hau era egokian sortzeko beharrezkoa den abilezia batekin lotzen da. Ordenatuen ardatzean ikasle kopurua batzen da. Horrela ikasle batek 4 item egin ditu ondo lehen produkzioan eta ikasle bik 6 item egin dituzte ondo; hiru ikaslek 8 item eta gehien egin dutenek, ikasle bik, 13 item egin dituzte ondo.
109 Zuzenketa plantila kontuan izanik (5.5.1. atala), behatu diren itemak 30 izan dira eta ikasle bakoitzak lortu dituen 1 balioak zenbatu dira. Dena den, 30 item horietatik ondo egiteko topea 20-21 item dira. Zuzenketa plantila aurkeztu denean azaldu bezala, lehen produkzioetan agertu diren ezaugarri batzuk txertatu ditugu bertan, ikusi nahi dugulako ezaugarri horiek azken produkziotik desagertzen diren ala ez. Izan ere, lehen produkzioan agertu diren alderdi batzuk ez dira egokiak testu hau ondo egiteko. Horrelako bat da formatuan batu dugun itema: gutun bat idatzi du. Ezaugarri hau ez litzateke agertu behar azken testuan. Horregatik diogu, 30 item aztertu ditugun arren, testua ondo egiteko gehienez 20-21 item beharko liratekeela. 9. grafikoak erakusten duena da ikasleek gehienez 13 item bete dituztela lehen produkzio hauetan. Emaitzen batez bestekoa 8,9 itemekoa da eta desbiderapena 2,3koa. Emaitzarik baxuena eta altuenaren artean dagoen tartea 9 itemekoa da. Beraz, hasierako produkzio hauek erakusten digute, alde batetik gure lehen hipotesia betetzen dela, hau da, ikasle hauek ez dituztela erakusten testu hau ekoizteko behar diren abilezia guztiak. Gainera, ikasleen artean ere badago aldea, izan ere emaitzen artean 5 eta 9 itemeko aldea dago emaitzarik altuenak eta baxuenen artean. Eta emaitzarik altuenak lortu duenak ere ez du oso emaitza ona lortu, 13 itemetik 20-21era hainbat abilezia falta direlako. Ez da ahaztu behar 5.3. atalean esandakoa: hemen neurtu diren abileziak oinarrizkoak dira testu genero hau ekoizteko eta ikasleen erdiek ez dira 8 itemetik pasatu. Beraz, ematen du ikasletalde hau ez dela oso trebea mota honetako testu generoa idazteko. Atal honetan abilezien kopuruak aztertu ditugu, baina hurrengo atalean begiratuko dugu zein abilezia mota erakutsi duten lehen produkzio honetan, eta zein ez. 6.1.1.2. SD1ean landu diren abilezien emaitzak Jarraian landu diren itemak nola ikusi diren ikasleen testuetan ikusiko dugu. Horretarako 10. grafikoa eta 8. taula erabiliko ditugu. Taulan agertzen dira grafikoan erabili ditugun kodeen esanahia. Kodeak erabili ditugu itemeko testua modu laburrean jartzeko. Kodeak honako informazioa ematen du: K testuinguraketa P planifikazioa eta T testualizazioa. Bigarren letrak aztertu den alderdiari egiten dio erreferentzia. Horrela, KA igorleari dagokio, KB hartzaileari, KC helburuari, PD testuaren egiturari, PE gertaera edo polemikari, PF argudioei, PG testuaren amaierari, TA testu antolatzaileei, TB anaforei, eta TM modalizazioei. Horrez gain, arlo bakoitzean alderdi bat baino gehiago aztertzen badira zenbakien bidez ordenatu dira. Testuetan aztertu diren abilezia guztiak laburbilduta jaso dira 8. taulan. Jarraian lehen produkzioko emaitzak erakutsiko ditugu 10. grafikoan. Bertan ikusten denez, ebaluatu diren emaitzak ehunekotan batu dira, erakutsiz item hori zenbat ikaslek erabili duen egoki. Horrela abzisa ardatzean kode bidez adierazita ebaluatu diren itemak daude eta ordenatuen ardatzean ehunekoetan ematen da ikasleen testuetan ikusten dena.
112 Datu hauek erakusten digute ikasle hauek iritzia emateko orduan ezagutzen dituztela igorlea inplikatzeko markak. Horrela, lehen pertsona singularra eta plurala erabiltzen dituzte. Beraz, oinarrizko baliabideak erabiltzen dituzte. Baina, hala ere, beste ahots mota batzuk ez dituzte ekarri euren testura eta joko ezberdinak erakusteko aukera ez da ikusten testu hauetan. Hartzaileari dagokionez, gehienek (%66,7) egunkarietako edozein irakurle (KB2) izan dute buruan, ez da ahaztu behar testu hau ez dela gutun formala, baina %33,3k beste hartzaile batzuk (KB3) izan ditu gogoan. Adibidez, 7. adibidean agintarientzat idazten da eta 8.ean ikasleei idazten zaie. (7) […] Ikasleok pentsatu dugu zuen proposamena barregarria dela, proposamena aurre eginez gero bakarrik kalte handiak ekarri ditzake. Arrazoi batzuk adieraziko dizkizugu, zuek begiak irekitzeko […] (SD1. 10a) (8) […] Azkenik, idatzi honekin magisteritzatik kanpo dauden ikasleei erabaki honen kontra antolatzen diren ekitaldietara joatera animatzen diet. […] (SD1. 4a) Helburuari dagokionez, testu mota honen helburu nagusia hartzailea konbentzitzea izan arren (KC1), ikasleen %41,7k baino ez du egin ahalegin hori; beste ikasle batzuk, %50ek, beste helburu batzuk (KC2) izan dituzte. Adibidez 8. adibidean helburua beste ikasle batzuk egingo diren ekitaldietara gonbidatzea da. Ondorioz, emaitza hauek kontuan hartuta esan daiteke, testuinguraketa arloan ikasle askok ez duela bere testua egokitu emandako egoera komunikatibora. Ikusi bezala, ikasleen herenak ez du kontuan hartu testu hau egunkarietako edozein irakurleri idaztekoa dela eta ez hartzaile konkretu bati. Gainera, ia ikasleen erdiek ez dute kontuan hartu horrelako testu baten helburu nagusia hartzailea konbentzitzea dela eta ondorioz, ia ez dute argudiorik idatzi. Igorlearen inplikazioari dagokionez, ikasle guztiek erabili dute lehen pertsonaren marka, singularra edo plurala, baina ikasle asko ez da konturatu testu hau taldearen izenean idatzi behar dela eta ez du marka hori erabili bere testuan. Beraz, aztertu diren edukiak oinarrizkoak izan diren arren, testu askotan ez dira ikusi abilezia horiek. Beraz, esan daiteke arlo honetan lehen hipotesia betetzen dela, ikasle askok ez du eskatutako testu generoa idatzi. b) Planifikazio arloan (10. grafikoan kolore berdearekin), beste abilezia batzuk aztertu dira. Testuaren formatuari dagokionez, ikasle askok (%41,7) gutun bat (PD1) idatzi dute, nahiz eta %58,3k iritzi testua (PD2) idatzi duten. Jarraian datorren adibidean ikusten den bezala, ikasleek gutun formalak idatzi dituzte. (9) […] Kaixo, Ander naiz … eta oso haserre nago… besterik gabe. Agur. […] (SD1. 10a)
113 Testuaren sarrera idazteko orduan, ikasleen erdiek (%58,3) emandako kontsigna birformulatu (PE2) dute, 11. adibidean ikusten den bezala; eta beste batzuk (%33,3) emandako kontsigna kopiatu (PE1) egin dute, 10. adibidean ikusten den bezala: (10) […] Oharrean jartzen zuen: "EHU-teak ikasgaien konbokatoria 6tik 2ra pasatuko dira […] (SD1. 2a) (11) […] Gaur unibertsitateko pasiloetan azterketen konbokatoriak lautik bira pasatu direla irakurri da. Euskal Herriko Unibertsitateak gure unibertsitatean lege hau inposatu du gainera ikasgai guztietan. […] (SD1. 5a) Argudioei dagokionez, ikasleen testuak orokorrean nahiko laburrak direnez, argudio gutxi idatzi dituzte eta 10. grafikoan ikusten den bezala, argudioen artean egin dugun sailkapenean adibide gutxi aurkitu dira. Gehienak justifikatzekoak (PF3) eta irtenbidea proposatzekoak (PF5) izan dira, kasu bietan %33,3k erabili dituztelarik. Esaterako, 12. adibidean irtenbide baterako proposamena egiten du; 13. testuan justifikatu nahi du zergatik ez den egokia hartutako erabakia. (12) […] Gure ustetan betidanik izan ditugu 6 konbokatoria ikasgaiak gainditzeko, eta ez dago arrazoirik berau aldatzeko. Dena dela prest azaltzen gara Unibertsitatearekin hitzegiteko aldaketak denon artean kontzentzuatzeko.[…] (SD1. 3a) (13) […] Ohar hori oso drastikoa dela uste dut, murrizketa egin nahi badute lau konbokatorietara egin behar zuten. Badaude ikasgai batzuk bi konbokatoriekin ez direla nahikoak gainditzeko, eta bi konbokatoria bakarrik izan ezkero bigarren deialdiko azterketa egiten zaudenean urduriago egongo zara, zure azken aukera bait da. […] (SD1. 2a) Testuaren amaierari dagokionez, gutxi batzuk ( 16,7k) ondorioa (PG1) ekartzen dute, 14. adibidean bezala; eta beste batzuk (%25ek) deialdi bat (PG2) luzatzen dute, 15. adibidean ikusten den bezala. Hona hemen adibideak: (14) […] Amaitzeko, denok dugu erratzeko eta txarto egiteko eskubidea eta nerbio edo beste edozein faktorerengatik pasa daiteke. Gu EHU-ko ikasleek, lau konbokatorien alde gaude eta ez dugu etsiko arrazoiren bat jaso arte.[…] (SD1. 5a) (15) […] Bukatzeko animatu gura dot beste ikasle batzuk ere bere kexkak idaztea eta egunkarietara bidaltzea. […] (SD1. 8a)
114 Laburbilduz, planifikazio arloan ere, oinarrizko abileziak aztertu diren arren, hainbat ikaslek ditu arazoak gai polemikoa aurkezteko kontsignako oharra kopiatu barik; argudio gutxi erabiltzen dituzte eta gehienek ez dute testuaren amaieran ondoriorik idazten, eskaerak edo irtenbideak proposatzen dituzte horren ordez. Gainera, ikasle batzuk gutunak idatzi dituztenez, amaiera egiteko modua gutun formatuari dagokiona egin dute. c) Testualizazio arloan (10. grafikoan kolore laranjarekin), beste abilezia batzuk aztertu dira. Testu antolatzaileen kasuan argudioak ordenatzeko (TA1) edo ondorioa (TA2) ekartzeko ia ez dira erabili modu sistematikoan behintzat. Dena dela, testu batzuetan honelako antolatzaileren bat erabili da, eta erabili dutenen artean, gehienak (%25) ondorioa edo testuaren amaiera markatzekoak izan dira. Adibidez aurreko adibide bi horietan (14 eta 15) ikusten diren modukoak: "amaitzeko", "bukatzeko", edo baita testuren baten: "batetik … bestetik" edo "beste alde batetik … azkenik" moduko antolatzaileak erabiliz. Baliabide anaforikoetan gehien erabilitakoak ordain lexikalak (TB2) izan dira (ikus 16. adibidean, ikasgai=arlo) ikasleen erdiek aukeratu baitituzte, baina sinonimoak (TB1) ikasleen laurdenak baino ez ditu erabili (ikus 16. adibidean ikasgai=asignatura) eta anafora kontzeptualak (TB3) %16,7k erabili dituzte (ikus 16. adibidean "arlo bakoitza gainditzeko bi konbokatoria bakarrik=aldaketa hori"). (16) […] Ikasgai batean azterketara aurkeztu eta gainditu ezean, arlo horretan konbokatoria bat pasatzen zaizu […] Baina, aste honetan, iragarki bat ikusi dugu unibertsitatean arlo bakoitza gainditzeko bi konbokatoria bakarrik izango direla. Horregatik, uste dugu, aldaketa hori ez dagoela guztiz ondo hartuta […] 6 konbokatoria izanda askok ez dugu aukerarik asignatura batzuk gainditzeko. […] (SD1. 7a) Azkenik, modalizazioen (TM1 eta TM2) kasuan ia ez dira erabili, %8k baino ez ditu aukeratu eta. Testualizazio arloan ere, aztertu diren baliabideak oinarrizkoak izan arren, egindako erabilera nahiko urria da. Argudio gutxi idaztean testu antolatzaileen kopurua ere urria da argudioak ordenatzeko; baliabide anaforikoak ondo erabili dituzte, baina anafora kontzeptualak ez dira hain ugariak izan, eta modalizazioak ere ez dira apenas agertu. Laburbilduz, lehen produkzio hauetan ikasle gehienek testu laburrak idatzi dituztelako edo, abilezia gutxi erakutsi dituzte euren testuan. Ikasleei eskatu zaie kontsignan taldearen izenean hitz egitea (KA2), baina askok ez dute horrela idatzi, modu pertsonalean (KA1) idatzi dutelako testua. Denak ez dira izan kontziente testu hau egunkarian argitaratzekoa dela eta ez dute edozein hartzaile (KB2) kontuan izan. Argudioak emateko orduan ez dute distantzia hartu eta arrazoitu zergatik ez den bidezkoa hartutako erabakia. Argudio gutxi erabili
115 dituztenez, modalizatu ere gutxi egin dute eta ondorioz, hartzailea konbentzitzeko aukerak gutxitu egiten dira horrela. Beraz, esan daiteke ikasle hauek ez dituztela erakutsi behar diren oinarrizko abileziak euren hasierako testuan eta emaitza hauek aztertuta gure lehen hipotesia betetzen dela. Gelan landutako sekuentziaren ondoren ikusiko dugu emaitza hauek hobetzen diren ala ez. Jarraian sekuentzia ondorengo emaitzak ekarriko ditugu. 6.1.2. SD1eko azken produkzioko emaitzak Atal honetan gelan landu den SD1 sekuentzia didaktikoa egin ondorengo emaitzak aztertuko dira. Horretarako ikasleek idatzi dituzten azken produkzioen azterketa egingo da. Hemen ere aurreko atalean bezala, lehenengo ikasleen testuetan erakutsi diren abilezia kopuruak aztertuko ditugu eta gero abilezia bakoitzean lortu diren emaitzak aztertuko ditugu. 6.1.2.1. SD1 landu ondoren ikasleek erakutsitako ezagutzak Azken produkzioetako datuak aztertzeko 11. grafikoa erabiliko dugu. Bertan ikusten denez, abzisa ardatzean itemen kopuruak eskuma aldean pilatzen dira 12 eta 19 item bitartean, hau da, gutxien ikasle batek lortu du, 12 item erakutsi dituelako eta gehien ikasle bik 19 item erabili dituztelako.
11. grafikoa. SD1eko azken produkzioko emaitzak. Ondo erabilitako abilezia kopuruen araberako ikasleak. Ikasle gehienek 15 eta 16 item egin dituzte ondo (3 eta 4 ikasle izan dira hurrenez hurren). Emaitzarik altuenak ikasle bik lortu dituzte bakoitzak 19 item ondo egin dituelako. Kontuan hartzen badugu gehienez 20-21 item behar direla testua ondo egiteko (ikus 6.1.1.1. puntuan esandakoa) eta ikusita ikasle batzuk 19 item bete dituztela, esan daiteke nahiko emaitza onak lortu dituztela. 0 1 2 3 4 5 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 Ikasle kopurua Item kopurua
116 Emaitzen batez bestekoa 15,9 itemekoa izan da eta desbiderapena 1,4koa. Emaitzarik baxuena eta altuenaren artean dagoen tartea 7 itemekoa da. Ikasle gehienek 15 itemetik gora erakutsi dituzte euren testuetan eta aztertu diren itemetatik 20-21 denez emaitzarik altuena, esan daiteke ikasle asko hurbildu dela puntuazio altuenetara. Dena den, zeintzuk diren ondoen erakutsi diren abileziak eta zeintzuk diren txarren erabili direnak jakiteko, hurrengo atalean egingo dugu horren azterketa. 6.1.2.2. SD1ean landu diren abilezien emaitzak Gelan landu den sekuentzia 5.3. puntuan azaldu denean, tailerretan landu diren abileziak aurkeztu dira. Sekuentzia egin ondoren, nolako abileziak ikusten diren ikasleen testuetan ikusiko da. Horretarako 12. grafikoa erabiliko dugu. Bertan ageri diren kodeen esanahia zein den jakiteko 8. taulan begiratu. Grafikoan koloreen bidez eragiketak ezberdintzen dira: urdina testuinguraketa, berdea planifikazioa eta laranja testualizazioa erakusteko.
12. grafikoa. SD1eko azken produkzioko emaitzak. Ondo erabilitako abileziak ikasleen testuetan (ehunekoetan). Azken produkzioetan item batzuen emaitzak gora egin dute nabarmen. Adibidez testuinguraketan ikasle guztiek idatzi dute euren testua taldearen izenean (KA2), kontsignak eskatu bezala. Hartzailea ere edozein irakurle (KB2) dela argi ikusi dute eta helburua hartzailea konbentzitzea (KC1) dela ere argi ikusi dute, horregatik agertzen dira oraingoan argudio eta modalizazio gehiago. Testuaren hasieran kontsigna berridatzi baino gehiago oraingoan birformulatu (PE2) egin dute (%83,3) eta argudioak hierarkian (PF1) eta kontzesioak (PF2) ere ikasle askok egin dute (%83,3). Euren iritzien justifikazioak (PF3) eta irtenbideak proposatu (PF5) ere askok egin dute (%58,3). Testuari amaiera emateko ikasle gehienek ondorioa (PG1) idatzi dute (%91,7). Testualizazio arloan antolatzaileen 33,3 100,0 8,3 50,0 100,0 16,7 91,7 8,3 0,0 91,7 8,3 83,3 83,3 83,3 58,3 0,0 58,3 41,7 8,3 91,7 8,3 91,7 91,7 8,3 41,7 75,0 33,3 58,3 83,3 83,3 0 20 40 60 80 100 KA1 KA2 KA3 KB1 KB2 KB3 KC1 KC2 PD1 PD2 PE1 PE2 PF1 PF2 PF3 PF4 PF5 PF6 PF7 PG1 PG2 TA1 TA2 TA3 TB1 TB2 TB3 TB4 TM1 TM2 Ikasleen ehunekoa Itemak
117 (TA1 eta TA2) erabilera ugaritu egin da nabarmen (%91,7 bietan), gauza bera gertatu da modalizazioekin (TM1 eta TM2), ikasleen %83,3k erabili baitituzte. Anaforen kasuan ere emaitza hobeagoak lortu dira azken produkzioetan. Aztertu ditugun anafora moten artean, ugarienak ordain lexikalak izan dira %75ek erabili baitituzte. Lehen produkzioak baino azken produkzioak testu luzeagoak dira, hori izan daiteke arrazoi bat item gehienetan emaitzak hobetzeko. Jarraian ikasle baten testu zati bat ekarriko dut ezaugarri hauek testuan bertan ikusteko: (17) […] Lehenengo eta behin, azken zatia larregi dela uste dugu. Adoz gaude azterketak eta lan gehiagorik ez egitearekin, baina espedientearena oso gogorra da. […] Bigarrenez, egia da, askok aurreko urteetako lanak hartzen dituztela eta horietatik ideiak ateratzen dituztela, baina horrek ez du esanahi txarto egin dutela, ezta kopiaketa egin dutela ere. […] Dena dela, bistan da, askok lanak hartu eta irakurri gabe egilearen izena bakarrik aldatzen dutela. Horiek lana errepikatu beharko zuten edota azterketa egunean lanean agertzen zen materia ere sartu. Horrela ziur nago, hurrengo batean ez dute lanik kopiatuko. […] Bukatzeko, berriro errepikatu nahi dut, espedientea irekitzea ez dela egokia, lan bat kopiatzeagatik zure bizitza osoan marka hori izango duzulako. Hori dela eta, espedientearen araua kentzea eskatzen dugu." (SD1. 2b) Goiko adibide horretan (17.ena) argudioak hierarkian ageri dira eta horregatik paragrafoaren hasieretan honelako testu antolatzaileak ageri dira: lehenengo eta behin, bigarrenez, bukatzeko. Gainera, argudio horiek kontzesioekin batera ageri dira, horregatik modalizazioa erabiltzen da argudioa aukezteko eta horren ostean kontzesioa: adoz gaude … baina …; egia da … baina … Igorlearen ahotsari dagokionez, taldearen izena erabiltzen du (uste dugu, adoz gaude, eskatzen dugu) eta baita bere izenean ere hitz egiten du (ziur nago, errepikatu nahi dut). Ordain lexikalak ere ageri dira (askok=horiek; lanak hartzen dituztela=horietatik). Kasu honetan testuari amaiera emateko eskaera egiten du, ondorio bat idatzi beharrean (araua kentzea eskatzen dugu). Behin produkzio bietako emaitzak komentatuta, goazen produkzio bien arteko erkaketa egitera. 6.1.3. SD1eko produkzio bien arteko konparaketa Aurreko azpiatal bietan produkzio bien emaitzak aztertu ditugu bananbanan. Jarraian emaitza horiek erkatuko ditugu. Horretarako lehenengo ikasleen emaitzak ekarriko ditugu eta gero itemetan gertatu diren aldaketak aztertuko ditugu. 6.1.3.1. Ikasleen emaitzak Ikasleen datuak aztertzeko, 13. grafikoa erabiliko dugu. Bertan abzisa ardatzean ondo erantzundako itemen kopuruak agertzen dira eta ordenatuen ardatzean zenbat ikaslek erantzun duten ondo item kopuru hori adierazten da.
118 Grafiko honetan ageri bezala, lehen produkzioan gutxien erakutsi diren abileziak 4 izan dira eta gehien erakutsi direnak 13; azken produkzioan, ostera, gutxien 12 eta gehien 19 erakutsi dira. Kontuan hartu behar da aurreko emaitzetan esandakoa gehienez 20-21 item direla ondo egitea espero dena.
13. grafikoa. SD1. Lehen eta azken produkzioen arteko erkaketa. Ondo erabilitako abilezia kopuruen araberako ikasleak. Bi produkzioen arteko heina desberdina da, izan ere, lehen produkzioetan ikusten den aldea kopururik txikien eta handienen artean 9 itemekoa da eta azken produkzioan 7koa da. Dena den, aurreko lerroetan esan bezala azken produkzioko emaitzak hobeak dira item gehiagotan lortu delako 1 balioa. Batez bestekoari dagokionez, lehen produkzioetan 8,9 itemetan lortzen dute 1 balioa eta azken produkzioetan 15,9 itemetan. Batez bestekoen eta medianen arteko diferentziak aztertzeko t-testa eta Wilcoxon-en W froga erabili dira, hurrenez hurren, lehen eta azken produkzioen artean dauden emendioak esanguratsuak direla erakutsiz (t= -7,00442; P= 4,97838 eta W= 142,0; P= 0,0000553515, %95eko konfiantzarekin kasu bietan). Guzti hau kontuan harturik, ikasleen emaitzak hobetu egin direla esan dezakegu sekuentzia egin ondorengo produkzioetan. Produkzio bien arteko aldea 14. grafikoan ikus daiteke, bertan ikusten denez, emaitzak hobetu egin dira nabarmen, izan ere, balioak eskumarago agertzen dira, altuenak dauden lekura. Ikusten den bezala, itemen batez bestekoa (+), lehen produkzioan 9 itemekoa da eta azken produkzioan 16 itemekoa; medianaren kasuan ere (kutxa barruko segmentu bertikala) batez bestekoan bezala gertatzen da; balio minimoak lehen produkzioan 4 item izan dira eta azkenengoan 12 item; balio maximoak ere 13 dira lehenengoan eta 19 azkenengoan. Kuartiletan agertzen den informazioa azken produkzioan homogeneoagoa da, izan ere, ikasleen laurdenak 15-16 eta beste laurdenak 16-17 itemen artean kokatzen dira. Lehen produkzioan, ostera, ikasleen laurdenak 7-8 0 1 2 3 4 5 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 16 17 18 19 ikasle kopurua itemen kopurua lehen ostean
119 item egiten dituzte ondo eta beste laurdenak 8,5 eta 11 item artean egiten dituzte ondo. Banaketa bien arteko ezberdintasuna estatistikoki esanguratsua da %95eko konfiantzarekin (Kolmogorov-Smirnov: K-S= 2,24537; P= 0,0000835399).
14. grafikoa. SD1ean parte hartu duten ikasleen emaitza orokorren balioen banaketa, lehen produkzio eta azken produkzioetarako. Behin emaitza orokorrak aztertu ondoren, zenbat item hobetzen duten ikasleek azken produkzioan aztertuko dugu. Azterketa horretarako lagungarri izango da 15. grafikoa. Bertan abzisa ardatzean hobetu diren itemen kopuruak daude eta ordenatuen ardatzean zenbat ikaslek lortu duen emaitza hori adierazten da.
15. grafikoa. SD1. Lehen eta azken produkzioen arteko desberdintasuna. Hobetu diren abilezia kopuruaren araberako ikasleen testuak. Goiko grafikoan ikusten denez, ikasleen erdiek 6 itemetik 8ra hobetu dituzte, eta beste hiru ikaslek 10 edo 11 item hobetu dituzte bigarren produkzioan.
120 Gutxien aurreratu duen ikasleak item bi baino ez ditu hobetu, baina lehen produkzioan bazituen 13 item ondo. Gehien hobetu duten ikasleek 4, 6 eta 8 item izan dituzte lehen produkzioan. Datu hauek erakusten digute, ikasle guztiek hobetu dituztela hasierako emaitzak, eta kopuruetan hobekuntzarik handiena hasierako produkzioa txarren egin duten ikasleak izan dutela. Beraz, esan daiteke sekuentzia didaktikoak emaitzak hobetzen lagundu duela. Jarraian itemak nola aldatu diren aztertuko dugu. 6.1.3.2. SD1ean landutako abilezien azterketa konparatiboa Jarraian produkzio biak erkatuko ditugu eta horretarako 16. grafikoan itemak produkzio batetik bestera nola aldatu diren ikusiko dugu. Abzisa ardatzean landu diren itemak eta testuetan agertu direnak batu dira kolore bitara, produkzio bakoitzean zer lortu den adieraziz. Ordenatuen ardatzean ostera, esperimentazioan parte hartu duten 12 ikasleak agertzen dira. Grafikoan ikusten denez, nabaria da bien arteko aldea, baina eragiketaz eragiketa azalduko dugu non dagoen aldea.
16. grafikoa. SD1. Lehen eta azken produkzioen arteko erkaketa. Ondo erabilitako abilezia kopuruen araberako ikasleak. a) Testuinguraketa arloan, igorlearen inplikazio markarekin hasiko gara eta eman diren emaitzak azaltzeko garrantzitsua da gogoratzea jarritako kontsigna. Testua ekoizteko jarri zaien kontsignan testua gelakide guztien izenean idatzi behar dutela esaten da. Egoera horrek eskatzen du testua taldearen izenean idaztea (KA2) eta horretarako lehen pertsona plurala erabili behar dute. Arrazoi horregatik azken produkzioan ikasle guztiek aukeratu dute ahots hori. Detaile honek badu zerikusia 4. kapituluko 6. grafikoan Bronckartek egiten duen azpimarrarekin, hau da, hasieran proposatutako proiektuan eman den egoera komunikatiboa buruan izan behar dela, bai lehen produkzioa idazteko, zein azkena idazteko ere. Ikasle hauen testuetan ikusi da lehen produkzioan ez bezala, 0 2 4 6 8 10 12 KA1 KA2 KA3 KB1 KB2 KB3 KC1 KC2 PD1 PD2 PE1 PE2 PF1 PF2 PF3 PF4 PF5 PF6 PF7 PG1 PG2 TA1 TA2 TA3 TB1 TB2 TB3 TB4 TM1 TM2 Ikasle kopurua Itemak lehen ostean
121 azken produkzioan oso presente izan dutela kontsignan eskatutakoa. Horrek eragin du, agian, lehen pertsona singularra ikasle gutxiagok aukeratzea eta euren ahotsa testutik ezabatzea. Beraz, igorleak testua bere izenean idatzi (KA1) itemaren emaitza azken produkzioan jaitsi arren, ez du esan nahi azken produkzioan lortutako emaitza pobreago denik. Kontsignari begiratuta lortu den emaitza hau espero daitekeena da, aukeratutako estrategia, alegia, taldearen izenean idaztea, hobeto egokitzen delako eskaerara. Hartzaileari dagokionez, idatzi beharreko testua egunkarian argitaratzeko denez, ez da zuzendari bati idatzi beharreko gutun formal bat (gehienek eskolako zuzendariari idazten diote), egunkariko edozein irakurlek irakurriko baitu. Hemen ere aurrekoan bezala, hartzailea zuzendaria edo irakaslea aukera (KB3) jaitsi egin da azken produkzioan, eta testu guztietan kontuan hartu da edozein irakurleri (KB2) idazten diotela. Beraz, item horren jaitsierak esan nahi du proposatu den egoera komunikatiborako bigarren produkzioetan egindako aukeraketa egokiagoa izan dela, horregatik bigarren produkzioetan erantzun horiek ia-ia desagertu egin dira. Azkenik, helburuaren kasuan, ikasle batek izan ezik, beste guztiek hartu dute kontuan testu honen helburua egunkariko irakurleak konbentzitzea dela (KC1) eta horregatik euren testuan argudio ezberdinak ematen ahalegindu dira eta modalizatzaileak ere asko ugaritu dituzte helburu horri eusteko. b) Planifikazio arloan aztertu diren alderdiak honakoak izan dira: alde batetik, testuaren hasieran gaia nola ekartzen den testura begiratu da; bestetik, argudioak ordenatzeko antolatzailerik erabiltzen den aztertu da; eta azkenik, testuaren bukaera nola egiten den, ondorio batekin ala beste era batera bukatzen den, adibidez deialdi batekin edo irtenbide bat proposatuz. Emaitzak aztertu ondoren honakoa ikusten da: aztertu diren alderdi guztiek hobetu dira, baina testuaren hasieran gaia kontsignatik kopiatu (PE1) eta testuaren amaieran deialdi bat egin (PG2) aukerak bigarren produkzioetan jaitsi egin dira. Aukera bi hauen ondoan badaude beste bi egokiagoak edo aberatsagoak eta ikasle gehienek horiek aukeratu dituzte. Esaterako, hobeto adierazi dezake zer dela eta idazten duen testua, gaia kopiatu beharrean, birformulatzen (PE2) bada bere testura ekartzeko. Testua birformulatzea, gainera, kopiatzea baino zailagoa da eta abilezia diskurtsibo gehiago izatea eskatzen du. Testuaren amaierari dagokionez, protesta egiteko deialdi bat egitea aukera bat izan daiteke, baina kontsignak eskatzen duenari erantzuteko egokiagoa izango zen bere argumentuekin amaitzeko ondorio bat (PG1) ekarri eta testua horrekin borobildu. Eta azken aukera hau da guztiek egin dutena, ikasle batek izan ezik. c) Testualizazio arloan, bigarren produkzioetan emaitzak gora egin dute item guztietan. Alde batetik testu luzeagoak idazteak aukera ematen du baliabide anaforiko gehiago erabiltzeko. Horrela aztertu diren mota guztietako anaforetan dago hobekuntza ordain lexikalak (TB2) eta beste mota batzuk (TB4) gailentzen direlarik. Bestetik, testu antolatzaileekin egindako lanak lagundu du argudioak ordenatzen antolatzaileen laguntzaz (TA1) eta horregatik mota horretako baliabideak sartu dituzte euren testuetan; hauen
122 ondoan, ondorioa ekartzeko antolatzaileek (TA2) ere gora egin dute. Modalizazioak ere (TM1 eta TM2) asko igo dira kopuruetan azken testuan eta mota bietakoak erabili dituzte. Produkzio bien erkaketak erakusten du ikasleek sekuentzia didaktikoa egin ondoren emaitzak hobetu egin dituztela eta aztertu diren abilezia guztietan emaitzak hobetu direla. Horregatik esan daiteke bigarren eta hirugarren hipotesiak betetzen direla, izan ere, sekuentzia mota honek lagundu die ikasleei euren emaitzak hobetzen eta gainera landu diren eduki guztietan lortu dira hobekuntzak. Dena den, aurreko emaitzetatik abiatuta, testu genero honek behar dituen abilezia guztiak ez direnez aztertu, badaude beste abilezia mota batzuk konplexuagoak direnak eta landu barik gelditu direnak. Abilezia mota hauek izango dira landu beharko liratekeenak testu genero hau sakonago irakatsi nahi izanez gero. Izan ere, testu baten ekoizpena ez da lan erraza testu generoa ez bada guztiz menperatzen. Sekuentzia didaktiko baten, testuaren alderdi batzuk lantzen direnez, landutako arlo horietan ikasleen lanak hobetzea espero da. Eta hemen aurkeztu diren emaitzetan ere hori konfirmatzen da: ikasleen azken produkzioetan emaitza hobeak izan dituzte sekuentzian irakatsi diren edukietan. Baina, sekuentzia horretan testuaren beste ezaugarri batzuk landu ez direnez, oraindik ere azken produkzio horietan badaude hainbat alderdi hobetu beharrekoak. Azterketa honek aukera ematen du identifikatzeko zein alderditan sakondu behar den gehiago SD1 sekuentziak ez duelako arlo hori landu. Lortu barik gelditu diren alderdiak eta ikasleen testuetan oso argi ikusi direnak, izango dira abiapuntu testu genero hau lantzeko SD berri bat diseinatu beharko denean. Jarraian datorren 9. taulan laburbildu dira eragiketa diskurtsibo bakoitzean sekuentzian landutakotik zein estrategia eskuratu duten ikasleek eta zein estrategia ez den ikusten ikasleen testuetan. Taula horretan ikusten denez, eragiketaka laburbildu da SD1ean landu diren abileziak. Abilezia horien ondoan faltan ikusten diren beste abilezia batzuk zerrendatu dira. Testuinguraketa arloan, ikasleak ikasi dute testu mota hau ez dela gutun formal bat, badakite hartzailea edozein irakurle dela eta testuaren helburua hartzaileak konbentzitu edo norbere ideietara erakartzea dela. Baina ikasle batzuen azken produkzioetan izenburuak agertzen diren arren, gehienek ez dute erabiltzen, eta testu genero honetan formatua egokia izateko, ezinbestekoa da testuak izenburua izatea. Testuaren ezaugarri hau ez da landu sekuentzian eta argi gelditu da hurrengo sekuentzia bat egitekotan abilezia hau landu beharko litzatekeela. Horrez gain, hartzailea inplikatzeko bigarren pertsona erabiltzen dute interpelatuz, baina hori baino egokiagoa izango litzateke lehen pertsona plurala erabiliko balitz, horrela kortesia bera ere hobeto zainduko litzateke.
Lortutakoak Lortu gabe gelditutakoak Testuinguraketa - Kontsignari kasu eginez, taldearen izenean idatzi dute; - hartzailea egunkariko edozein irakurle dela kontuan hartu dute; - hartzailea konbentzitzen ahalegindu dira argudioen bidez - Ikasle asko ez da konturatu holako testu batek izenburu bat izaten duela. Hori ez da landu SDan. - Hartzailearen inplikazioari dagokionez, 2. pertsona erabiltzen da, baina ez lehen pertsona plurala. Edukiaren egitura eta Planifikazioa - Ikasi dute testu hauek gaia, argudioak eta iritzia izan behar dutela eta bakoitza testuaren zein ataletan kokatzen den ere bai. - Gaia bera nola ekarri testura ez da landu eta ikasle askok ez dute egoki egiten; - argudioak ematean ere ez da lanik egin nola aurkeztu argudioak eta landu beharko litzateke. Testualizazioa - Baliabide anaforikoen kopuruak gora egiten du eta anafora kontzeptualak ugari ageri dira. Testu antolatzaileak ere ugaritu egin dira argudioak ordenatzeko edo ondorioa aurkezteko. - Ez da ikusten metadiskurtsoa gehiegi erabiltzen denik eta testu honen idazkera asko hobetuko litzateke baliabide hau erabiliko balute. Ardura enuntziatiboa - Modalizazioak eta erlatibizatzaileak ugari erabiltzen dira, baina kortesia ez dago sarritan zainduta. - Kortesia hobetzeko modalizazioen erabilerari beste ahalegin bat egin behar zaio.
Planifikazioari dagokionez, oinarrizko ezagutzak landu dira, hau da, testuaren hasieran gaia aurkeztu behar dela, gero argudioak ekarri eta testua amaitzeko ondorio bat idatzi. Horrez gain, iritzia testuaren hasieran, zein amaieran ager daitekeela ikusi da. Ezaugarri hauek azken testuetan agertu dira ikasleen lanetan, baina gaia testura ekartzean, kontsignan emandako testua berridazten den arren, sarritan modu nahiko inplizituan egiten da, eta gaia hobeto ulertzeko datu gehiago eman beharra ikusten da. Horregatik, alde batetik, testuaren sarrera, gaiaren aurkezpenarekin nola aberastu daitekeen eta, bestetik, hartzaileari behar dituen datu guztiak nola eman gaian kokatzeko, landu beharko litzatekeela uste da. Argudioen garapenaren inguruan ez da lan berezirik egin sekuentzian. Egin den hausnarketa gehiago izan da hartzailea konbentzitzeko zein lagungarria den argudioak edo arrazoiak ematea, baina hori nola idazten den ez da hausnartu. Ondorioz, ikasleen azken produkzioetan argudioak badaude, baina testu askotan emandako argudioak ez dute balio handirik ikasleriaren eremutik kanpo; hau da, testu horien irakurle gehienentzat, pertsona helduak eta lan
124 eremu ezberdinetakoak izanik, ematen diren argudio asko oso ahulak dirudite. Arrazoi honengatik argudioen idazketarako hausnarketa berezi bat egin beharko litzatekeela ikusten da. Testualizazio arloan, testu antolatzaileen eta anafora ezberdinen erabilera asko hobetu da sekuentzia egin ondoren, baina metadiskurtsoa moduko baliabide gutxi ikusten da ikasleen testuetan eta interesgarria izango litzateke horren inguruko hausnarketa egitea hurrengo sekuentzia baten. Alegia, esandakoari erreferentzia egiteko beste modu batzuk, norberak bere testua kudeatzen duela adierazten dutenak. Adibidez, "aipatutako arrazoiengatik", "arazo hauek sortzen duten kezka dela eta", … Azkenik, modalizazioen erabilerari buruz arituko gara. Landu den sekuentzian baliabide honen garrantzia azpimarratu ondoren, modalizazio mota ezberdinak irakatsi dira. Euretariko batzuk esaten denari buruz ziurtasuna adierazteko eta beste batzuk, zalantza edo negoziatzeko dira. Adibidez, ziurtasuna emateko modalizazioak izango lirateke "argi dago", "jakina", "ez dago zalantzarik" bezalako adierazpideak; eta erlatibizatzekoak, ostera, "baliteke", "agian", "esango nuke" modukoak ere erabili dira testuan. Baina aldi berean, ikasle askoren testuetan esapide gogorrak erabili dira hartzailea gogor interpelatuz eta horretan hausnarketa egin beharko litzateke. Honelako adierazpideak saihestu beharra dago: (18) […] Ildo honetatik jarraituz, espedientea zabaltzearena arazo guzti honen gailurra iruditzen zaigu. Zein burutan sar daiteke holako astakeria? Lan zikin bat kopiatzeagatik espedientea zabaltzeko modukoa al da? Mesedez. […] (SD1. 1b) 6.2. SD2ko emaitzak Atal honetan, 5.4. atalean deskribatutako SD2 sekuentziaren emaitzak aurkeztuko ditugu. Aurrekoan bezala, lehenengo eta behin hasierako produkzioetako emaitzak ekarriko ditugu, ikasleenak eta itemen azterketa eginez. Honela hasieran ikasleek zelako abileziak dituzten eta emandako kontsigna berriari erantzuteko nolako estrategiak aktibatzen dituzten ikusteko gai izango gara. Jarraian, azken produkzioak aztertuko ditugu, ikasleak eta itemak kontuan harturik eta amaitzeko, produkzio bien arteko erkaketa egingo dugu. Emaitza hauekin ikusiko da aurreko sekuentzian eman diren emaitzak berresten diren eta horrekin batera formulatu diren hipotesiak betetzen diren. Hau da, ikasle hauek testu genero honen ezaugarri batzuk ez dituztela menperatzen, sekuentzian lantzen diren abileziak eskuratzen direla eta sekuentzia didaktiko mota hau eraginkorra dela ikasle hauentzat. Gainera, testu hauen azterketatik gai izango gara egin dugun azken hipotesia ere baieztatzen den ala ez: alegia, kontsignaren aldaketak estrategia aldaketa ekarriko duela eta ezaugarri ezberdinak agertuko direla testuan. Amaitzeko, lehen eta azken produkzioen arteko azterketa konparatiboa egingo da zein abilezietan egon diren
125 aldaketa esanguratsuenak, eta nola eragin duen sekuentzia didaktiko berri honek aldaketa horietan erakusteko. 6.2.1. SD2ko Lehen produkzioetan lortutako emaitzen azterketa Atal honetan ikasleek idatzi dituzten lehen produkzioak aztertuko ditugu. Horretarako, lehenengo, ikasleen testuetan zenbat erantzun egoki ikusten diren aztertuko da, hau da, plantilan bildu diren itemetatik zenbat agertu diren ikasleen testuetan, eta gero, itemen azterketa bat egingo da, ikasleen testuetan zeintzuk agertzen diren hasieran, eta zein item diren gutxien agertzen direnak erakusteko. Ikasleen testuetako adibideak ere emango ditugu, erabilera horiek erakusteko. 6.2.1.1. SD2 landu aurretik ikasleek dituzten ezagutzak Jarraian ikasle bakoitzak lortutako emaitzak aztertuko dira. Horretarako ikasle bakoitzak zenbat item egin duten ondo begiratuko dugu. Lehen produkzioko azterketarekin hasteko 17. grafikoa erabiliko dugu. Bertan, abzisa ardatzean ondo egindako abilezien kopuruak agertzen dira eta ordenatuen ardatzean ikasleak ageri dira kopuruka. Horrela jakin dezakegu item multzo bakoitza zenbat ikaslek erakusten duten euren testuetan.
17. grafikoa. SD2. Lehen produkzioa. Ondo erabilitako abilezia kopuruaren araberako ikasleak. Goiko grafiko horretan ikusten denez, ikasleek ondo erabilitako itemak 3 eta 12 itemen artean kokatzen dira. Ikasle bakarra dago 3 item bakarrik egin dituenak ondo, hurrengo kopurua 5 item ondo eta ikasle bik egin dute; 4 ikasle izan dira emaitzarik onena lortu dutenak 12 item ondo egin dituzte eta, lehen produkzioko notarik altuena izango litzateke hori. Azkenik, ikasle kopururik altuenak (8 ikaslek) 6 item egin ditu ondo. Emaitzen batez bestekoa begiratuz gero, 8,1 item egin dira ondo produkzio honetan eta desbiderapena 2,1ekoa izan da. Emaitzarik baxuena eta altuenaren artean dagoen tartea 9 itemekoa da. 0 2 4 6 8 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15 Ikasle kopurua Item kopurua
126 Aztertu diren itemak 19 izan dira, baina badakigu ezin direla 19ak aldi berean eman. Esaterako, argudioen garapenean, 4 item begiratu dira, baina erantzunak bi baino gehiago ezin dira eman testu berean. Iritziaren kokapenarekin ere horrelako zerbait gertatzen da, posible delako hasieran edo amaieran agertzea; eta hasieran jarriz gero, posible da amaieran ere errepikatzea. Horregatik, iritzia testuaren hasieran ez bada jartzen, hiru itemetik bi ezinezkoak dira agertzea testuan. Beraz, testuan landutako eduki guztiak ondo egoteko, 15-16 item lortu beharko lirateke. Ikusten denez, lehen produkzio hauetan, batez beste, aztertu diren itemen erdiak (8,1 item) egin dituzte ondo. Horregatik esan daiteke ikasle hauek aztertu diren abilezien erdiak ez dituztenez erakutsi euren testuetan, badaudela testu genero honen ezaugarri batzuk irakatsi behar direnak. Jarraian zeintzuk diren ondoen eta txarren egin dituzten abileziak azalduko dugu. 6.2.1.2. SD2an landu diren abilezien emaitzak Lehen produkzioko emaitzak aztertzeko lagungarri izango da 10.taula. Taula horretan grafikoetan erabiliko diren kodeen esanahia dator, item bakoitzari dagokion kodea zehaztuz. Aztertu diren itemen formulazioa luze gelditzen denez grafikoetan erakusteko, kodeak erabili ditugu haiek izendatzeko. Kode horiek, gainera, informazio zehatza ematen dute, lehen letrak lotura zuzena duelako eragiketa diskurtsiboarekin. Horrela K letra testuinguraketari dagokio, P letra planifikazioari eta T letra testualizazioari. Bigarren letra itemak multzokatzeko erabili da. Horrela A izenburuari dagokio, B igorle-hartzaile arteko harremanarekin lotura duten itemak izendatzeko aukeratu da; C letra testuaren sarrera egiteko behatu diren itemei dagokio; D letra garapenari dagokio; E letra testuaren amaierari dagokio; F metadiskurtsoari eta H letra modalizazioari. Azkenik, kodeen azalpenarekin amaitzeko, zenbakien esanahia argituko dugu. A eta F letrak dira ondoan zenbakirik ez duten bakarrak, izan ere izenburuaren eta metadiskurtsoaren kasuan ez dugu inongo bereizketarik egin. Baina beste letra guztietan ondoan zenbakia jartzea behar izan dugu, aukera desberdinak aztertu direlako multzo horren barruan. Adibidez, E letra hartzen bada, testuaren amaierari begiratu eta aukera bi ager daitezke testuan; E1 hasierako jarrera errepikatu (horretarako testuaren hasieran ere jarrera agertu behar izan da); edo E2 jarrera aurkeztu (hasieran ez bada jarrerarik aurkeztu, testuaren amaieran agertzea espero dugu). Aztertu ditugun abilezien emaitzak erakusteko 18. grafikoa erabiliko dugu. Bertan, abzisa ardatzean aztertutako abileziak daude kodez adierazita eta ordenatuen ardatzean ikasleen emaitzak ageri dira ehunekoetan. Hemen ere koloreak erabili dira: urdinak testuinguraketarako, berdeak planifikaziorako eta laranja testualizaziorako.
128 Aurreko grafiko horretan ebaluatu den alderdi edo item hori euren testuan zenbat ikaslek erabili duten era egokian erakusten da. Ikusten denez, abzisa ardatzean aztertu diren 19 itemak ageri dira kode bitartez adierazita. Kontuan izan behar dugu, testuetan ezin direla 19 itemak aldi berean agertu, bata agertzeak bestea desagertzea behar duelako, eta gehienez 15-16 item ager daitezkeela. Taulan eta grafikoan dagoen informazioa aurkeztu ondoren, lehen produkzioko datuak aztertuko ditugu eragiketaka. Testuinguraketa arloan, oso ikasle gutxik (%6,7k) aukeratu du igorlea talde moduan (KB1) bere testua idazteko, eta izenburua (KA) behar duela testu honek ere gutxik ikusi dute (%16,7). Arlo honetan hoberen agertzen diren itemak igorlea eta hartzailea batera inplikatuta (KB3) eta kortesiarena (KB4) dira, %40k erakutsi dituzte abilezia hauek euren testuetan. Aipatzekoa da testuinguraketa arloko emaitzak ez direla oso altuak, ikasleen erdiek baino gutxiagok erabili dituztelako euren testuetan. Ikusten denez, testua egoera komunikatibora egokitzekoak diren abileziak izan dira eskasen egindakoak. Ikasle gehienek ez dute kontuan hartu testu hauek komunikabide idatzietan argitaratzeko egiten direla. Oro har, esan genezake egunkarietako irakurleek lehendabizi izenburuak irakurtzen dituztela, eta horren arabera erabakitzen dutela testua irakurtzen jarraitu ala ez. Beraz, igorlearen helburua izan beharko luke ahal denik eta irakurle gehien erakarri bere testua irakurtzera. Horregatik da hain garrantzitsua holako testuek izenburu erakargarria izatea. Igorle-hartzailearen inplikazioari dagokionez, ikasle gutxik aukeratu du igorlea talde moduan agertzea. Kontsignari erreparatuz gero, ez dute aukeraketa txarra egin, ez baita eskatzen, beren beregi, talde baten izenean idaztea. Dena den, ikasle gutxi batzuk testuaren momenturen baten gazteen izenean idazten dute eta lehen pertsona plurala aukeratzen dute horretarako. Kortesia zaintzeari dagokionez, hau da, hartzaileari begirunea erakusteari dagokionez, ikasleen erdiek baino gutxiagok egin dute ondo. Modalizazioak agertu arren, batzuetan erabilitako adierazpideak salatzekoak dira gehiago, hurrengo adibideetan ikusten den bezala: (19) […] Gertaera honekin ez da eraikin bat bakarrik bota baizik eta gizakiaren beraren eskubideak txikitu dira, legedia gizakiaren eskubideen gainetik segitzen dutela jakinaraziz. […] (SD2. 8a) (20) […] Hau guztia ez gertatu izateko, hasiera batetik jabeak ezetz esan behar zieten, arazorik ez egoteko. Hurrengorako jakingo dau zer egin.[…] (SD2. 10a) Beraz, testuinguraketa arloan ikasle askoren testuetan zailtasunak ikusten direnez, eta esan daiteke lehen hipotesia ikasle hauen testuekin ere frogatzen
129 dela, alegia, testu genero honen ezaugarri garrantzitsu batzuk ez dituztela menperatzen. Planifikazioko datuei begiratzen bazaie berriz, sarreran polemikaren motiboa emateko (PC1) eta gertaera erakusteko datu nahiko (PC2) ematen direla ikusten da ikasleen lan gehienetan, %86,7 eta %83,3 hurrenez hurren; testuaren amaieran jarrera aurkeztea (PE2) ere ikasle askok aukeratu dute (%70ek). Beste itemen kopuruak askoz baxuagoak dira. Deigarrienak hasierako jarrera errepikatu testuaren amaieran (PE1) eta argudio bakarra edo gehiegi garatu bakoa (PD1) dira hurrenez hurren. Planifikazioan ikusten denez, PD1 PD2 eta PD3, hau da, argudioak garatu barik, zerrendatuta edo hierarkian ezin dira aldi berean eman. Ikasleek hiru aukera hauetatik bat bakarrik erakus dezakete euren testuan, eta emaitzei begira gehien aukeratu dutena argudioak zerrendatuta izan da, %40k, horrela idatzi baitute euren testua. Argudioak hierarkian (PD3) %30ek bakarrik aukeratu dute, eta argudioak garatu barik (PD1) %16,7k baino ez dituzte erakutsi. Arlo honetako emaitzek ere, testuinguraketan bezala, erakusten digute ikasleen testuetan zailtasun batzuk ageri direla. Ondoen egin duten zatia testuaren hasiera izan da, izan ere, gertaera modu esplizituan ematen da eta datu nahiko ematen dira hartzaileak zein den gaia ondo irudikatzeko. Jarrerari dagokionez, alegia igorleak gaiari buruz duen iritzia emateko orduan, gehienek testuaren amaieran jartzea hautatu dute, ia erdiek hasieran ere ematen duten arren. Aukera bata zein bestea ontzat ematen dira eta ikasleen emaitzak banatuta daude aukera bien artean. Argudioei dagokionez, denetik agertzen da, baina paragrafoetan banatuta edo hierarkian egiten dute gehienek. Gainera, euren artean askok aukeratu dute kontzesioren bat egitea euren testuan. Dena den, abilezia hauek ikasleen %40 inguruk erakutsi dituzte, gutxi gora behera. Testualizazioan dauden emaitza gehienak %60tik gora daude, modalizazio indartzailearen (TH1) erabilera kenduta. Abilezia hau %36,7k erabili du, baina modalizazio erlatibizatzaileak (TH2), ostera, ikasleen %73,3k erabili dute. Modalizazio mota hauek oso interesgarriak dira hartzailearekin negoziatzeko prestutasuna dagoela adierazteko. Ikusten denez, eragiketa mota honetan aztertu diren itemetan emaitza onak agertu dira ikasleen testuetan. Eta erabili diren adibideak ere ugariak dira testuetan. Horren adibide dugu hurrengo testu zatia: (21) […] Nik uste dut moduak eta moduak daudela gauzak aurrera eramateko, eta udaletxeak ez duela biderik zuzenena hartu egoera konpontzeko. Ezin daiteke esan arrazoirik ez dutenik, baina hainbeste gazteren kexak eta protestak entzuteko, eta agian, eztabaidatzeko, aukera aprobetxatu behar zutelakoan nago, denak berdina bultzatzen badute zerbaitengatik izango delako.[…] (SD2. 2a)
130 Ondorioz, SD2ko lehen produkzioetako datu hauek behatu ondoren, esan daiteke ikasle hauek argudio testuen inguruan hainbat ezagutza dituztela planifikazio eta testualizazio arloan. Kasu honetan gainera, aztertu diren abileziak konplexuagoak izan dira SD1ekoekin erkatuta eta han ez bezala, ikasle hauen testuetan argudio gehiago erabili direnez, modalizazioak ere hasierako testuetan ugari ikusi dira. Emaitzek erakusten dute ikasle hauek badakitela gaia nola ekarri lehen aldiz testura hartzailea ez galtzeko, hau da, testuaren hasieran gaia modu esplizituan agertzen da eta ulertzeko behar diren datu minimoak ere jartzen dituzte. Aldiz, testuinguraketa arloan duten ezagutza txikiagoa dela ematen du, behintzat testu genero konkretu hau ez dute guztiz irudikatu gizartean erabiltzen den eran. Izan ere, ikasle gehienek ez dute izenbururik jarri, eta banaka batzuk gutun formala idatzi dute hasierako eta amaierako agur formalak txertatuz. Beraz, ikasle hauen emaitzak SD1eko ikasleenak baino hobeak diren arren, ikasle hauetan ere ikusten da badaudela testu generoaren inguruko ezaugarri batzuk erakutsi ez dituztenak lehen hipotesia frogatuz eta, aldi berean, laugarren hipotesia ere frogatutzat ematen da erabili dituzten baliabideak aberatsagoak eta konplexuagoak izan direlako SD1ean erakutsi dituzten abileziekin erkatuta. Kasu honetan jarri zaien kontsignak eskatu die mota ezberdinetako argudioak erabiltzea eta polemikaren alde bietako jarreren inguruan iritzia ematea. 6.2.2. SD2ko azken produkzioen emaitzak Atal honetan SD2 sekuentzia didaktikoa gelan landu ondorengo produkzioen azterketa egingo dugu. Goragoan bezala, hemen ere lehenengo ikasleen datuak aztertuko ditugu eta gero itemetan lortu diren emaitzak aurkeztuko ditugu ikasleen adibideekin. 6.2.2.1. SD2 landu ondoren ikasleek erakutsitako ezagutzak Jarraian, bigarren produkzioko emaitzak ekarriko ditugu 19. grafikoan eta bertan ikusten dena aztertuko dugu.
131 Goiko grafiko horretan abzisa ardatzean ikasleek ondo erakutsitako abilezien kopuruak ageri dira eta ordenatuen ardatzean zenbat ikaslek lortu dituzten horrenbeste abilezia erakusten da. Azken produkzioan emaitzarik baxuena 6 item ondo egitea da eta hori 3 ikaslek lortu dute. Aldi berean, notarik altuena 15 item ondo egitea da, eta hori ikasle batek lortutako emaitza da. Ikasle gehienek 10 eta 12 item egin dituzte ondo (bakoitzean 7, 5, 5 ikasle dira hori lortu dutenak). Gogoratu behar da 19 item aztertu diren arren, gehienez 15-16 item erakutsi daitezkeela aldi berean testuan. Ikasleen abilezien kopuruak aztertzen badira, batez beste 10,6 item egin dira ondo eta desbiderapena 1,9koa da. Beraz, lehen produkzioan baino 2,5 item gehiago agertu dira testuan ondo eginda. Itemen artean dagoen tartea begiratzen badugu hemen ere 9 itemekoa da, baina orain aldatu dena kopuru minimoa non hasi den da, hau da, gutxien egindako itemak 6 izan dira eta gehien egindakoak 15. Emaitza hauek erakusten digute bost ikasleren kasuan emaitzak nahiko eskas gelditu direla sei edo zazpi item baino ez dituztelako erakutsi. Hurrengo atalean, abileziak aztertzean konprobatu beharko dugu ikasle horien testuetan hobekuntzarik erakusten den ala ez. Kopuruak hauek diren arren, hurrengo atalean begiratuko ditugu zeintzuk diren ondoen egin diren abileziak eta zeintzuk diren gutxien erakutsi direnak testuetan. 6.2.2.2. SD2an landu diren abilezien emaitzak Azken testuetan ikasleek erakusten dituzten abileziak aztertu aurretik gogoratu nahi dugu ikasle hauek gelan 5.4. atalean aurkeztu dugun SD2 sekuentzia didaktikoa landu dutela. Jarraian ikasleek idatzi dituzten azken produkzioak aztertzeko 20. grafikoa erabiliko dugu. Bertan ikus daitekeen moduan, abzisa ardatzean sekuentzian landu diren abileziak datoz kode bidez adierazita eta ordenatuen ardatzean ikasleen emaitzak ehunekoetan. Kodeen esanahia gogoratzeko ondoan jarri dugu lehenago aurkeztu dugun 10.taula.
20. grafikoa. SD2. Azken produkzioa: ondo erabilitako abileziak ikasleen testuetan (ehunekotan). 11. taula. SD2an landu diren itemak eta kodeak
133 Aurreko taulan ikusten denez, aztertu diren edukiak edo abileziak modu laburrago baten idatzi ditugu. 5.5 atalean azaldu bezala, zerrenda honetako unitate bakoitzari itema deituko diogu eta horrela izendatuko dugu emaitzak ematean tauletan. Gogoratu, lehen bezala, grafikoetarako item horiek kode bihurtu ditugula eta letra birekin laburtu. Horrela K testuinguraketa adierazteko erabiliko da P planifikazioa eta T testualizazioa. Bigarren letrak, ordea, testuaren ezaugarri bat batzen du. Horrela A izenburua da, B igorle-hartzaile harremana, C testuaren hasiera, D argudioen aurkezpena, E testuaren amaiera, F metadiskurtsoa eta H modalizazioa. Aztertzen ari garen grafikoan (20.ena), deigarria da sei itemetan %75etik gorako emaitza egotea. Emaitza horrek erakusten du ikasleen testuak oso ondo egon direla aztertu ditugun abilezietan. Gainera, beste sei itemetan ere %50etik gorako emaitza lortu dute. Emaitza hauek eragiketaka aztertuko ditugu oraingoan ere. (1) Testuinguraketa arloan ikasleen testuetan honako abileziak ondo agertu direla konprobatu dugu: Izenburua (KA) ikasle guztiek jarri dute modu egokian. Batzuk aukeratu dituzten izenburuak polemika erakustekoak izan dira (Zergatik Azkuna jauna?) eta beste batzuk gaia bera adieraztekoak (Kukutza gaztetxearen eraistea). Edozelan ere, aukeratu dituzten izenburu guztiak egokiak dira sortu behar izan den testurako. Igorlea eta hartzailearen arteko harremanari dagokionez, aukera bat baino gehiago aztertu ditugu. Azken produkzioetan gehien erabili duten aukera (%56,7) igorlea eta hartzaileak biak batera izan da (KB3), lehen pertsona plurala erabiliz. Emandako kontsignaren arabera, hauxe izan da errazena erabiltzeko. Jarraian ikasle batzuen adibideak ditugu: (22) […] Oraingoan ere, ikusi dezakegunez berdina gertatu da. Noiz arte jarraitu beharko dugu horrela? … hau guztia kontuan hartzen badugu eraikin hau guztion onurako da. […] (SD2. 13b) Beste aukera biak igorlea talde moduan (KB1) eta igorlea eta hartzailea desberdindurik (KB2) antzera egin dituzte %26-23 bitartean, hau da ikasleen laurdenak. Jarraian aukera bakoitzeko adibide bat ipini dugu: (23) […] Bilboko gazteok euskal kultura sustatzeko holako gune bat beharrezkoa dela uste dugu. […] (SD2. 14b) (24) […] Gaztetxean geunden pertsonok eskatzen diogu udaletxeari kukutza programa berriz zabaltzea. […] (SD2. 17b)
134 Hemen aztertu diren ahots hauetatik aparte, beste batzuk ere erabili dituzte ikasleek euren testuetan. Hala nola, igorle unibertsala, zein beste ahots batzuk autoritatea erakusteko. Sekuentzian landu diren ahotsak agertu dira, baina ez guztiak aldi berean, ikasleren baten kasuan izan ezik Eta kontsignak hala eskatu duelako, guztiek erabili dute lehen pertsona singularra euren iritzia emateko. Beraz, ematen du emandako kontsigna berriak aukera eman diela ikasleei ahots ugari erabiltzeko testuan. Kortesia aldetik (KB4), ikasleen testuetan hartzailearenganako begirunea %53,3k erakutsi dute. Jarraian horren adibide bat dakargu: (25) […] Ondorioz, esan beharra dut, ez bakarrik kukutzak, baizik eta, euskal gaztetxe guztiek, oso zaila dutela, betiko irauteko, ez bai daude haienak diren etxeetan. Beste aldetik, aztertu beharra lukete erakunde publikoek, gazteentzat egiten dutana nahiko den ala ez, kukutza bezalako gaztetxeek, auzo osorako egiten bai dute lan. […] (SD2. 12b) Emaitza hori ez da izan hain ikusgarria, kontuan hartu behar da abilezia hori ondo egitea komeni dela hartzaileari errespetua erakusteko, baina ikasleen erdiek baino ez dute egin. Horrek esan nahi du hurrengo sekuentzia bat egitekotan arlo honetan arreta berezia jartzea komeni dela. Sekuentzia honetan ariketa bi egin dira, baina ez da nahikoa izan ikasle gehienek ezaugarri hau hobetzeko. Gure ustea zen hartzailea lehen pertsona pluralaren bidez inplikatuta eta modalizazioak erabilita nahikoa izango zela kortesia formulak zaintzeko. Baina ikasleen testuek erakusten dute irakatsitako eduki horiek ez direla nahikoa izan kortesia arauak hobetzeko. (2) Planifikazioari dagokionez, testuaren sarrerak nola egin dituzten aztertu da. Testuan aukera bi espero dira agertzea: alde batetik, sarreran polemikaren motiboa modu esplizituan esatea (PC1); eta bestetik, gertaera zertan izan den erakusteko datu nahiko eman hartzaileari (PC2). Gaia ez bada modu esplizituan esaten arriskua dago hartzaileak ia testuaren amaiera arte ez jakitea zeren inguruan ari den iritzia ematen. Eta gaiaren inguruko datu nahikorik ematen ez bada ere, hartzaileak gaia ez badu aurretik ezagutzen ez du oso ondo ulertuko zer dela eta gertatu den polemika gai horren inguruan. Beraz, sarrerak egoki idazteko komeni da abilezia hauek erakustea. Emaitzak aztertuta, ia ikasle guztiek egiten dituzte gauza biak (%90ek eta %96,7k hurrenez hurren). Horren adibideak dira: (26) […] Azken aldian Kukutzako gaztetxeari buruz hainbat eztabaida sortu dira eta guztion ahoetan darabilen gaia da. Gaztetxe hau Bilboko Errekalde auzoan kokatzen da eta kultura zentroa da herritarrentzat eta bertako auzokoentzat. Bestalde, zoritxarrez erakina botatzea erabaki dute jabeek lursail horiek erabili nahi dituztelako. Ikusi dugun bezala, honen inguruan iritzi desberdinak ikusi dira
135 komunikabideetan zehar. Batzuk eraikina botatzearen alde zeuden, beste batzuk aldiz, Errekaldeko auzokoen moduan horren kontra zeuden. […] (SD2. 13b) (27) […] Danok dakigunez, orain dala hilabete batzuk, Bilboko udaletxeak kukutzako gaztetzea botatzeko agindua emon eban, bertako gazteak okupa moduan egozalako. Agindua emon eta egun batzuetara gaztetxea bota eben, honeek hainbat liskar sortu dauz. Nire ustez udaletxeak izandako jarrera egokia izan da. […] (SD2. 9b) Aldiz, behin sarrera idatzita, argudiatzeari hasiera emateko formula metadiskurtsiboa erabiltzea (PC3) askoz ere ikasle gutxiagok erabili dute (%36,7). Honelako formula bat erabiliz gero, hobeto egin daiteke lotura gaia eta iritziaren artean batzuetan, edo gaia eta argudioen artean beste batzuetan. Jarraian abilezia horren adibide bat: (28) […] Agintariek kukutzako gaztetxea botatzeko erabakia hartu zutenetik asko eta asko izan dira horren kontra altxatu izan direnak. Proiektu honen bidez, abandonatuta zegoen fabrika zahar bat, berriztu, txukundu eta abarren ondorioz amets fabrika bihurtu da jende askorentzat. Baina zer gertatu da kukutzarekin? Auzo baten interesak eta Kukutzaren milaka erabiltzaileen interesak irabazi ordez, espekulatzaileen interesek irabazi dute. Eta zer esan dezakegu guk honen inguruan? […] (SD2. 16b) Gauza bera gertatzen da testuaren hasieran norbere tesia jartzearekin ere (PC4), gutxik egiten baitute (%40). Esaterako, begiratu (27). adibidea, sarreraren amaieran bere iritzia ematen du eta. Horren ordez, ikasle gehienek euren iritzia testuaren amaieran jartzea aukeratu dute. Izan ere, kontsignari begiratuta, alde bata eta bestearen arteko jarrerak zeintzuk izan diren azalduz gero testuaren hasieran, naturalagoa da jartzea euren iritzia amaieran. Dena den, ikasle batzuek hasieratik aukeratu dute talde baten alde jartzea. Euren iritzia testuaren hasieran jarri duten ikasle batzuk gero amaieran ere errepikatu dute (PE1), hartzaileari birgogoratzeko. Argudioak emateko orduan, gehien aukeratu duten baliabidea argudioak hierarkian (PD3) eta argudioekin batera kontzesioren bat tartekatzea (PD4) izan da (%53,3 item bietan berdin). Honek esan nahi du ikasle gehienek egin duten testua aberatsagoa izan dela euren iritzia emateko kontuan hartu dituztelako alderdi bien arrazoiak (hau da, gazteen eta agintarien arrazoiak). Alderdi biak kontuan hartu behar izateak eragin du ikasle askoren testuetan kontzesioak ere agertzea. Argudioak hierarkizatzeko testu antolatzaileak erabili dituzte. Jarraian ikasle biren adibideak jarriko ditugu: (29) […] Alde batetik esan behar dogu, Kukutzako gazteek egindako lana oso ona izan dela. Hainbat ekintza kultural antolatu dabez. […] Baina udaletxeak esan
136 dauanez, lokal horren jabeak lokala saldu nahi eban eta gazteak okupa hutsak baino ez zirala. […] Bestalde, gazteek izandako jarrera egokia izan da? Albisteetan ikusi dogunez, gazteek gatazka handia sortu eben Errekalde auzoan. […] (SD2. 9b) (30) […] Alde batetik, eraikin hau hamahiru urtez egon da bizirik eta gune kulturala zen. Ume eta gazte ugarik ematen zuten […]. Beste alde batetik, azpimarratzekoa da eraikin hau ez zegoela legez okupatuta eta hainbat urteren buruan eraikinaren jabeak esaktu egin du. Hori dela eta, Bilboko udaletxeak erantzun bat eman behar izan du eta horretaz aparte konponbideak eman ditu. Hala ere, gaztetxea okupatzen zuten gazteek ez zeuden bat emandako konponbidearekin. Azkenean, utzarazi eta eraitzi zuten eraikuntza.[…] (SD2. 11b) Argudioak ordenatzeko beste modu bat zerrendatuta (PD2) erakustea izan da eta hori % 33,3k aukeratu dute. Kasu honetan ere, ikasle askok beste alderdiaren arrazoiak ere kontuan hartu dituztenez, sarritan tartekatu dituzte euren argudioen artean kontzesioak. Hemen ez dituzte testu antolatzaileak erabili argudioak ez direlako ordenatu. Hona hemen adibide batzuk: (31) […] Erabakia jakinarazi zenean, gure gazteriak, joanaraztearen aurkako hainbat bide jarri zituen abian, baina bide horiek egokienak izan arren, ez zuten lortu espero zen emaitza eta irtenarazte eguna heldu zen.[…] Gau artan, gure gazteek bere alde bortitzena erakutsi zuten, bidezkoa ez zitzaionaren kontra borrokatzean. Baina jokaera hau ez zen zuzena izan eta gure seme/alabak edo haien adiskide asko atxilotuta bukatu zuten gaua. […] (SD2. 7b) (32) […] Eraikuntza hau urteetan okupatu barik zegoen, eta gazte auzokideen ekimen berrien ondorioz auzoari bizia eman dio. Gazte hauek ekintza ugari planteatzen eta […] Eskubideen urrapen honetan Azkunak jaunak eta bere lagun zinegotziek bere jarrera inposatzailearekin argi erakutsi dute beraiek duten gobernatzeko era inposizioan onarria dutela. Arazo honi konponbide errezena eman diote […] Azkunak esan zuen, bereak legea bakarrik aplikatzen zuela, baina herritarren eskubideak ez ahal daude legearen gainetik. Izango da esango duenik. […] (SD2. 8b) Ikasle gutxik erabili ditu argudioak garatu barik (PD1) % 6,7k. Izan ere, hiru aukeren artean, hauxe da aukerarik sinpleena eta, aldi berean, gutxien agertzea espero dena. Jarraian ikasle baten adibidea: (33) […] Eraikin horretan gazteak zeuden, irakurri dudanagatik ez zuten hilero ezer ordaintzen, jabeak hor egotea utzi zieten. Baina egun batean jabeak uzteko eskatu zien norbait erosi nahi zuelako, orduan ez zitzaien ondo iruditu eta gatazka sortu zen. […] Ez zait ondo iruditzen egin dutena, bai auzokide guztiek ez
137 zuten kexarik, baina eraikin hori ez da haiena, beste batena da, eta ez badute ezer ordaintzen jabea eskubide guztiak dauka botatzeko, gainera udaletxera joaten badira eta lokal bat eskatu ahal dute.[…] (SD2. 29.b) Argudioen inguruan atera diren datu hauek oso interesgarriak dira. Izan ere, guztiek sartzen dituzte argudioak euren testuetan, polemikaren alderdi bien iritziak aztertu behar dira eta. Esan daiteke kontsignak lagundu duela testu aberatsagoak sortzen baldintzatuta egon direlako alde bietako iritziak komentatzen. Arrazoi beragatik gutxien aukeratu duten baliabidea argudioak garatu barik ematearena izan da. Eta emaitzek erakutsi dute %6,7k baino ez duela horrela idatzi testua. Testuaren amaierari dagokionez, ikasleen %76,7k euren iritzia (PE2) amaieran ematen dute eta oso gutxik (%16,7) errepikatzen dute hasieran emandako iritzia (PE1) testuaren zati honetan. Lehen esan bezala, iritzia testuaren hasieran (PC4) ikasle gutxik aukeratu dute (%40k). Gainera, amaiera egiteko gehienetan ondorioa ekartzen dute hurrengo adibide bi hauetan bezala: (34) […] Amaitzeko, esan beharra dago, orain badakigula udaletxe batzuentzako herriaren ahotsak ez duela garrantzirik eta honek aukera daukan bakoitzean bere boterearen demostrazioa egingo duela herria isiltzeko. Guztiok dakigu zelan saihestu ahal izan ziren han gertatutako iskanbila haiek, modu bat izan liteke hasiera batean eraikin horretan sartu zirenean udalak eraikina usteko esanez gero.[…] (SD2. 3b) (35) […] Honekin guztiarekin, nahiz eta biak irizpide onak izan, txarto jokatu dute. Hitzekin hobeto konpontzen dira arazoak, bortizkeriarekin baino.[…] (SD2. 4b) (3) Testualizazio arloan metadiskurtsoa eta modalizazioak aztertu ditugu. Jarraian ikasleek lortu dituzten emaitzak emango ditugu: Behin testuaren sarrera idatzi ondoren, argudioak eta kontzesioak garatzeko momentuan hainbat ikaslek metadiskurtso formulak (TF) erabili dituzte. Konkretuki ikasleen %83,3k erabili ditu bere testuan. Baliabide honek aukera ematen die ikasleei euren testuak hobeto lotzeko, alderdi bateko eta besteko arrazoiak kontrajartzen laguntzeko, zein ondorioetara hurbiltzeko. Hona hemen adibide batzuk: (36) […] Gertatutakoari erantzuna emanez, datorren larunbatean, urriaren 8an, GAZTETXEA GARA! Lelopeko manifestazioa internazionala burutuko da kukutzaren alde.[…] (SD2. 1b)
138 (37) […] Hau guztia kontuan izanda zera esan dezakegu, nahiz eta kukutzak Bilboko herritarrei asko lagundu, eurek izandako jarrera ez da egokia izan. Kukutzagaz jarraitu gura izan ezkero lokala erostea besterik ez eukien.[…] (SD2. 9b) (38) […] Lehenik eta behin aipatu beharra dago, herritarrok fabrika zahar hori aisi alternatibo bezala erabili izan dugula […] Amaitzeko azaldu nahiko nuke agintariek etengabeko gure ahalegin eta lanaren bidez eginiko lana ez dutela kontutan izan hau botatzeko." […] (SD2. 16b) Modalizazioak izan dira aztertu diren beste abileziak. Kasu honetan hiru mota bereizi ditugu. Gehien erabili dituzten modalizazioak erlatibizatzaileak (TH2) izan dira. Konkretuki ikasleen %83,3k aukeratu dituzte euren testurako. Emaitza hau oso ona da, kontuan hartzen badugu modalizazio mota honekin igorleak negoziatzeko prest dagoela erakusten duela. Gainera, kortesia zaintzeko ere oso egokia da, esaten duenari indarra kentzen diolako eta leundu egiten duelako bere iritzia. Jarraian ikasle batzuen adibideak ditugu: (39) […] Hori dela eta, kontrola galduta nonbait, hainbat kontenedore erre eta objektuak jaurti dizkiote hainbat poliziari,[…] (SD2. 1b) (40) […] Gaur egun, gizarte demokratiko batean bizi izanda egoerak edo gauzak hitz eginez konpondu daitezke." […] (SD2. 11b) (41) […] Gainera, hori gutxi balitz, jende askok diru eta denbora inbertsio handiak egin zituen bertan eta orain badirudi ezertarako balio ez duela izan.[…] (SD2. 18b) Bestalde, salaketa egiteko indartzaileak diren modalizazioak (TH1) ikasleen %63,3k erabili dituzte. Mota honetako modalizazioak ere ugari agertu dira testu hauetan. Baliabide hauen bidez, igorleak argi utzi nahi du zertan ez dagoen prest negoziatzeko, alderdi horretan ez du zalantzarik eta indartuta utzi nahi du bere postura. Jarraian adibide batzuk ditugu: (42) […] Begi bistakoa da mundu madarikatu hau aldatzearen behar izana, egoera honi buelta emanez.[…] (SD2. 1b) (43) […] Argi dago, bai jabeak bai gazteak arrazoia zeukatela eta nire ustez arazo hau lehenago konpondu ahal izan zela.[…] (SD2. 6b) (44) […] Egia da, auzo horietan bizi izandako liskarrak sahiestu ahal zirela- […] (SD2. 11b)
139 Azkenik, balorazioak eta sentimenduak adierazteko modalizazioak (TH3) ere ikasleen %63,3k erabili dituzte euren testuetan. Modalizazio hauen bidez, bere iritzia eta ustea adierazten da. Modu horretan egiten den adierazpena subjektiboki agertzen da eta hartzaileak badu zirrikitua horren inguruan eztabaidatzeko. Ikusten denez, ikasleek hiru motatako modalizazioak aukeratu dituzte euren testuetan sartzeko eta horrek joko gehiago eman die bataren alde edo bestearen kontra egiteko. Jarraian azken motatako modalizazioak ekarriko ditugu: (45) […] Goizaldeko bostetan sartu da Ertzaintza gaztetxean eta berehala hasi dira barrukoa hutsitzen, gazte oro kanporatu eta eraikuntza goitik behera botatzen, bortitzegi nire aburuz. […] (SD2. 1b) (46) […] Ez dut ondo ikusten jabeak egin duena baina beste alde batetik ulertzen diot. Eraikin hori berea zenez, nahi zuena egiteko aukera zeukan nahi zuen momentuan. […] (SD2. 10b) Azken produkzioko emaitzak aztertu ondoren produkzio bien arteko erkaketa egingo dugu jarraian. 6.2.3. Produkzio bien arteko erkaketa Produkzio biak banan-banan aztertu ondoren, bien arteko aldeak nondik nora joan diren aztertuko dugu. Horretarako lehenengo, gorago egin den bezala, ikasleekin hasiko gara eta gero itemak aztertuko ditugu.
6.2.3.1. Ikasleen emaitzak Jarraian produkzio bien arteko konparaketa egingo dugu ikasleen emaitzak behatuta. Horretarako 21. grafikoa erabiliko dugu. Bertan erakusten den bezala, sekuentzia ondoren ondo egin diren item kopuruak gehiago kontzentratzen dira 10 itemetik gora; eta lehen produkzioko datuak 10etik beherako partean kontzentratzen dira. Lehen produkzioan, 1 balioa 3 eta 12 itemen bitartean lortu da eta azken produkzioan 6 eta 15en bitartean. Bi kasuetan heina 9 itemekoa da, baina azken produkzioetan emaitza hobeagoa da, izan ere item gehiagotan lortu da 1 balioa. (gogoratu, guztira 19 item aztertu diren arren, ezin denez item guztietan 1 balioa lortu, emaitzarik altuena 15-16koa izan daitekeela).
21. grafikoa. Lehen eta azken produkzioen arteko erkaketa: ondo erabilitako abilezia kopuruen araberako ikasleak. Batez bestekoari dagokionez, lehen produkzioetan ikasleek batez besteko 8,1 itemetan lortzen dute 1 balioa; eta azken produkzioetan 10,5 itemetan. Medianari dagokionez, hasierako produkzioetan 1 balioa 8 itemetan lortzetik, 11 itemetan lortzera pasatzen da azken produkzioetan. Batez bestekoen eta medianen arteko desberdintasunak aztertzeko, t-testa eta Wilcoxon-en W froga erabili dira, hurrenez hurren, lehen eta azken produkzioen artean dauden emendioak esanguratsuak direla erakutsiz (t= -3,86506; P <0,001 eta W= 681,0; P <0,001; %95eko konfiantzarekin bi kasuetan). Guzti hau kontuan izanda, ikasleen emaitzak hobetu egin direla esan dezakegu, sekuentzia egin ondorengo produkzioetan. Beraz, sekuentzia didaktikoa landu ondoren emaitzak hobetu egiten dira eta hobekuntza hau 22. grafikoan ikus daiteke, izan ere, itemen kopuru minimo, maximo, batez bestekoa eta mediana handitzen dira lehenengo produkziotik azken produkziora.
141 Grafiko horretan ikusten den bezala, batez bestekoa (+) eta mediana (kutxa barruko segmentu bertikala) aldatu egin dira hoberantz azken produkzioan; balio minimoak eta maximoak ere hobetu egin dira azken produkzioan, baina kuartilen arteko banaketa deigarriagoa da azken produkzioan, izan ere ikasleen laurden bat 10-11 item bitartean dago eta beste laurden bat 11-12 item bitartean. Lehen produkzioan, ostera, 6-8 eta 8-10 bitartean daude. Grafiko horretan, beraz, argi erakusten da nolako hobekuntza dagoen sekuentzia landu ondoren ikasleen testuetan. Distribuzio bien arteko ezberdintasuna estatistikoki esanguratsua da %95eko konfiantzarekin (Kolmogorov-Smirnov: Estatistiko froga K-S= 1,80739; P= 0,0029083). Jarraian, ikasle bakoitzarengan nabari den joera jakiteko 23. grafikoa ekarriko dugu.
23. grafikoa. SD2. Ikasleek egindako hobekuntza hasierako produkziotik amaierakora ehunekoetan (ondo egindako itemen emendioa). Grafiko horretan deigarria da hiru ikasleren kasua, hiru item gutxiago erakutsi baitituzte bigarren produkzioan (%10). Ikasle hauen testuak aztertzen badira honakoa ikusten dugu: Hamaikagarren ikaslearen testuak erkatzen baditugu ikusten da bigarren testuan argudiaketarako formula metadiskurtsiboa (PC3) ez duela erabili. Testuak begiratzen badira, ostera, lehen produkzioa honela hasi du ikasle honek: (47) […] Egunkari honetan idazteko aukera izanda, Errekalde auzoko (Bilbo) gertakizunari buruz hitz egiteko aukera ez dut izan nahi galdu. Duela bi hilabete Bilbo hiriaren auzo honetan Kukutza izeneko gaztetxearen eraikina lurrera bota zuten eta idazketa hau horri buruzko iritzia emateko bideratuta dago. […] (SD1. 11a) Bigarren produkzioan gertaera hobeto azaltzen du, baina ez du formula metadiskurtsiborik erabiltzen iritzia ematera doala esanez. Zentzu horretan baduen baliabide bat ez erabiltzea erabaki du bigarren testuan. negatiboak 10% aldaketa gabe 13% 1tik 2ra 37% 3tik 4ra 13% 5etik 6ra 17% 7tik 8ra 10%
142 Kortesiaren (KB4) aldetik ere, bigarren produkzioan salaketa bat egiten du testuaren amaieran, hartzailea interpelatuz. Aldaketa horrek ez dio mesederik egin arlo horretan eta horregatik galera bat dago bere testuan. Igorle-hartzaileen arteko harremanari dagokionez, bigarren produkzioan, lehengoan ez bezala, ez du aukeratu lehen pertsona plurala (KB3) biak batera inplikatzeko asmoarekin, eta horren ordez lehen esandako interpelazioa ekarri du. Azkenik, argudiatzean hobekuntza dago, lehen testuan argudioak zerrendatu egin ditu, baina bigarrenean hierarkian (PD3) jarri ditu testu antolatzaileen laguntzaz. Horrez gain, izenburua (KA) eta beste balorazio batzuk eta sentimenduak adierazteko modalizazio berriak (TH3) erabiltzen ditu azken produkzioan. Beraz, ikasle honek batez ere kortesiarekin lotuta dauden elementuak egin ditu eskasago bigarren produkzioan, baina argudiatzerakoan bere testua hobetu egin du bigarrenean. Hamahirugarren ikaslearen kasuan, bigarren produkzioan kortesiaren (KB4) arloa txarrago egin du interpelazioak egin dituelako hartzailea inplikatzeko. Hasierako formula metadiskurtsiboa (PC3) ere ez du erabili azken produkzioan. Horren ondoan beste hobekuntza batzuk izan ditu, esaterako izenburua eta modalizazio indartzaileak ere sartu ditu bigarren produkzioan. Jarrera erakusteko orduan aldatu egin du lehenengoan hasieran jarri du eta azken produkzioan jarrera amaieran bakarrik erakutsi du. Beraz, ikasle honek ere kortesia arauak bete ditu eskasen. Hogeita hamargarren ikasleak antzera egin ditu produkzio biak arlo gehienetan, baina lehen produkzioan igorlea eta hartzailea desberdinduz (KB2) eta balorazioa emateko beste modalizazio batzuk (TH3) erabili ditu eta azken produkzioan ez ditu erabili, horregatik item gutxiago bete ditu bere azken produkzioan. Bestalde, lau ikaslek (%13) ez dute itemen kopuruetan aldaketarik egin, baina euren testuetan aldaketak ikusten dira. Adibidez, ikasle biren kasuan egindako aldaketa izan da bigarren produkzioan izenburuak jarri dituztela, baina kortesia eskasago bete dutela; beste ikasle batek izenburua hobetu du, baina modalizazio erlatibizatzaileak ez ditu jarri bigarrenean, eta beste ikasleak egin duen aldaketa bakarra jarreraren kokapena izan da. Lehen produkzioan hasieran jarri du eta azken produkzioan amaieran. Emaitzak hobetu dituzten ikasleen kasuan honako datuak ditugu: 11 ikaslek aldaketa bat edo bi egin dituzte; lau ikaslek hirutik laura bitartean aldatu dituzte; bost ikaslek bostetik seira eta hiru ikaslek zazpi item edo gehiago hobetu dituzte azken produkzioan. Datu horiek 23. grafikoan ageri dira ehunekotan adierazita eta koloreekin bereizita. Ikusten den bezala %37k aldaketa bat edo bi bakarrik egin ditu lehen produkziotik bigarrenera.
143 SD1eko datuekin erkatuta, ematen du SD2ko emaitzak ez direla izan hain ikusgarriak, hobetu dituzten item kopuruak handiak izan dira taldearen erdiarentzat eta ez hain handiak beste erdiarentzat. Baina, ez da ahaztu behar zer gertatu den lehen produkzioekin. Izan ere, SD1ean hasierako produkzioetan emaitza baxuak ikusi dira eta SD2ko lehen produkzioak ez dira izan hain baxuak. Ikusi da hasieratik erabili dituztela abilezia konplexuagoak SD1ekin erkatuta eta hori kontsignaren aldaketak ekarri du. SD2an ikasleek gaiaren inguruan ikuspuntu ezberdinak kontuan hartu behar izan dituztenez, arrazoitze sendoagoa egin behar izan dute, argudio gehiago erabiliz, sarritan hierarkizatuta, gainera, amaitzeko gehienetan ondorio batekin egin dute. Modalizazioak ere ugari agertu dira lehen produkzioetan, nahiz eta azken produkzioan emaitzak handitu egin diren. Horregatik diogu sekuentzia didaktikoak ikasleen emaitzak hobetu egin dituela, item kopuru igoerak orokorrean hain handiak ez izan arren. 6.2.3.2. Itemen azterketa konparatiboa Behin emaitza orokorrak aztertu ondoren, item bakoitzean egon diren aldaketak aztertuko ditugu, horretarako 24. grafikoa erabiliko dugu. Kodeen esanahia ezagutzeko begiratu 10. taula. Grafikoan abzisa ardatzean aztertu diren itemak agertzen dira kodeekin adierazita (kodeen esanahia 10. taulan agertzen da). Item horiek kolore bitara agertzen dira lehen kolorea lehen produkzioa adierazteko eta bigarren kolorea azken produkziorako. Ordenatuen ardatzean, ostera, parte hartu duten 30 ikasleen emaitzak daude. Lehen begiratu baten emaitzak hobeak dira bigarren produkzioan, baina ez item guztietan. Jarraian, astiroago joango gara hemen agertzen diren emaitzak deskribatzen.
Testuinguraketa arloan aztertu diren alderdi guztietan gertatu da hobekuntza igorlea eta hartzailea elementu berean desberdindurik (KB2) abilezian izan ezik. Mota honetako adibide bat "eskatzen dizuegu" izango litzateke, igorlea eta hartzailearen inplikazio markarekin. Igorlea eta hartzailearen arteko inplikazio moten inguruko datuak aztertzeko 25. grafikoa erabiliko da lagungarri. Izan ere, kasu honetan hiru item hauek (KB1, KB2, eta KB3) ez da beharrezkoa testuan aldi berean erabiltzea. Idazleak hauta dezake bata zein bestea, eta erabili hiru aukera hauetatik bakarra edo bat baino gehiago. Hemen interpretaziorako datu gehiago izango dugu ikasle bakoitzaren hautuak ikusita, grafiko honetan datu orokorrak baino ez direlako agertzen.
25. grafikoa. SD2. Igorlearen eta hartzailearen arteko harremanen erabilera ikasleen testuetan. Sekuentzian landu diren hiru aukerak lehen eta azken produkzioan. Goiko grafikoan ikusten den bezala, ugarien erabili den aukera igorlea+hartzailea izan da. Sekuentzian egin den hausnarketan, testu ezberdinak behatu dira lehen pertsona pluraleko marka sarritan agertzen dela ikusteko. Testuetan behatu ondoren, ikusi da batzuetan, gu horren atzean igorlea eta hartzailea batera agertzen direla, baina beste kasu batzuetan gu horren atzean igorlea talde moduan agertzen dela, hartzailea erakutsi barik; eta beste kasu batzuetan igorlea talde moduan agertzen da, baina bereiziz hartzailearengandik (igorlea ≠ hartzailea). Jarraian, (48 eta 49 adibideetan) ikasle beraren hasierako (a) eta amaierako (b) testu zatiak ekarri ditugu berak idatzitako moduan, ez dago testua osorik, baina hautatu dira inplikazio markak dituzten atal guztiak. Bertan ikus daitekeen moduan, azken produkzioan ahots desberdinak tartekatu ditu bere testuan: (48) […] Kukutza eraikina jabea zeukan; jabea udaletxean berea zela adierazi ostean gauza guztien ondorioa izan zen. Uste dut jabea arrazoiaren parte bat daukala… Ondorio nagusia izan zen jabearen eta gaztetxean zeuden pertsonen arteko desadoztasuna eta horrek poliziaren eta gendearen arteko liskarrak hasi ziren. Nire ustez polizia ez zuen ondo jokatu uste dudalako joanarazteko modua ez zela egokia eta biolentzia erabili zela.[…] (SD2. 17a) (49) […] Nire ustez, egia da jabea arrazoia daukala bere eraikina delako eta bere eskubidea daukalako nahi duena egiteko, baina poliziak ezin du bortxakeria erabili jendearen kontra borrokatzeko. […] Sinatzaileok uste dugu, nahiz eta jabearen eraikina izatea beste aukera batzuk eman behar zituela udaletxeak adibidez gaztetxe horretan zeuden pertsonak libre dagoen beste eraikin batera bidaltzea. Pentsatzen dut gaztetxeak egiten dituen programak jende guztientzarako hona dela, gainera guztiok ikusi dugu telebistan zer nolako jarduerak egiten zituzten. […] Gaztetxean geunden pertsonok eskatzen diogu 0 5 10 15 20 25 30 igorlea talde moduan igorlea≠hartzailea igorlea+hartzailea Ikasle kopurua Igorle eta hartzaileen arteko inplikazio motak lehen ostean
146 udaletxeari kukutza programa berriz zabaltzea eta libre dagoen eraikin bat erabiltzea ustea. […] Azkenik, bortxakeriari buruz hitz egin beharko dugu. Ez da posible pertsonak bortxakeria horrekin beste pertsonen gainean erabiltzea, guztiok eskubideak dauzkagulako eta hori legala ez delako. Beste alde batetik uste dut epai-mahian baloratu behar dela. Baina alkatea esandakoa kontuan hartuz berak kukutzaren amaiera nahi zuela adierazi zuen eta ondorioz ez daukagu zer egitekorik alkatearen iritzia kontrakoa bada. […] (SD2. 17b) Beste ikasle batek honela egin du aldaketa: (50) […] Nire ustez hartutako erabakia okerra izan zen … Gazteek honen aurrean hartu duten jarrera oso egokia dela iruditzen zait […] (SD2. 3a) (51) […] Gazteek jarrera honen kontra agertu ginen eta manifestazio baketsu ugari egin genituen. Amaitzeko, esan beharra dago, orain badakigula udaletxe batzuentzako herriaren ahotsak ez duela garrantzirik … Guztiok dakigu zelan saihestu ahal izan ziren han gertatutako iskanbila haiek […] (SD2. 3b) Adibide bi horietan ikusten denez, ikasleak lehen produkzioan bere izenean hitz egiten du, eta horregatik erabiltzen du lehen pertsona singularra; baina azken produkzioan aldatu egiten du, eta ez du singularra erabiltzen. Kasu honetan talde moduan hitz egiten du, gazteen multzoan sartu eta euren izenean hitz eginez (agertu ginen) eta testuaren amaieran igorlea eta hartzailea inplikatzen ditu esaten duenean badakigu edo guztiok dakigu. Beraz, kasu horretan argi ikusten da azken produkzioan ahalegina egin duela ahots desberdinak tartekatzeko. (52) […] Denok dakigunez, Bilbon zegoen gaztetxea, Kukutza izenekoa, bota egin dute … Kukutzaren amaiera, irailaren azken asteetan etorri zen Udaletxeak aginduta, baina oraindik ez dakigu zehazki zein izen den benetako arrazoia. Batzuek esaten dute … beste batzuk aldarrikatzen dute … Bi teoria horiek posibleak dira baina lehenengoari erreparatzen badiogu, ikusiko dugu negozioetarako gaztetxe bat suntsitzea … Nire ustez, gaztetxea bota izana izugarrizko atsekabea sortu beharko du hainbeste denbora inbertitu duen jendearentzat … guztiok elkarrekin beste gaztetxe bat sortzeko unea dela uste dut […] (SD2. 18b) Goiko testu horretan (52. adibidean) ikusten denez, hainbat adibide daude igorlea eta hartzailea inplikatuz (denok dakigunez, ez dakigu, erreparatzen badiogu, ikusiko dugu). Beste ahots batzuk sartzen ditu esaten duenean batzuek esaten dute, beste batzuk aldarrikatzen dute bezalako adierazpideak erabilita eta testuaren amaieran bere iritzi pertsonala sartzen du nire ustez eta uste dut baliabideak erabilita. Lehen produkzioan ere horiek guztiak erabili ditu, baina ez
147 du erabili lehen pertsonako adibiderik, hemen bezala. Beraz, azken produkzioan ahotsen erabilera aberatsagoa izan da. Beraz, testua produzitzeko eman den kontsignaren arabera, gaia hartzaileari berari ere badagokiola erakusteko, aukerarik errazena egiteko ikasleek aukeratu dutena da, alegia, igorlea eta hartzailea batera inplikatuta lehen pertsona pluralaren bidez ("guztiok ikusi dugu", "guztiok eskubideak dauzkagulako" ). Beste aukera biak testuan sartzea zailagoa da eman zaien egoera kontuan hartzen bada. Izan ere, beste kasu bietan igorleak talde moduan hitz egin behar du ("gaztetxean geunden pertsonok eskatzen diogu" ) eta ikasle askok ez du aukera hori hartu, ez zaiolako talde baten izenean hitz egiteko eskatu. Beraz, item hauek ikasle guztiek erabili ez arren euren produkzioetan, ez du esan nahi produkzio horiek ez direnik egokiak. Testuinguraketa arloan igoerarik nabarmenena izenburuak (KA) izan du, lehen produkzioan 5 ikaslek egitetik guztiak egitera pasatu delako. Mota ezberdinetako izenburuak aukeratu dituzte. Adibidez, gaia bera izenburura ekarriz adibide hauetan bezala: Kukutza gaztetxearen eraisketa; Kukutza bota egin dute; edo bestela, polemika bera adieraziz, adibide hauetan bezala: Kukutza gaztetxeko hondamendia; Zergatik Azkuna jauna? Edo, Kukutza akatu dabe, bezalako izenburuak erabiliz. Aipamen berezia behar du kortesiaren emaitzak. Kasu honetan ere, hobekuntza dagoen arren, erdiek pasatxo (%53k) baino ez dute egoki egin. Abilezia hau erakustea ez luke izan behar aukerakoa, testua bikaina izateko hartzailearen irudia zaindu beharrekoa da, baina sekuentzian ariketa batzuk egin arren honen inguruan, ez da nahiko izan horren kontzientzia hartzeko, edo behintzat ez dira gai izan euren testua egoki modulatzeko. Honen adibideak dira hurrengo lerroetan jarriko ditugunak: (53) […] Kukutzaren eraikuntzaren birrinketak hots handia eduki zuen bai Bilboko auzoan zein Euskadiko komunikabideetan. Gertaera hau zalagarria da, non giza eskubideak urratzen diren. Egoera honek eztabaidan eta kinka larrian jartzen du Udaletxe zein Ertzantzaren lana eta esplikazioa […] (SD2. 8a) (54) […] Birrinketa honek ez du eraikuntza baten birrinketa bakarrik suposatzen baizik eta birrinketa hau biztanle guztien eskubideen kontra doa. Bai jauna, zu ere erasotu eta kolpatu zaituzte, denok gara gertakari honen biktima […] (SD2. 8b) Goiko adibide bi horiek (53. eta 54. adibideak) ikasle berberarenak dira eta bere testuaren zati bat hartu dugu, Kukutzaren eraisketari buruzkoa, eta produkzio bietan egin duena erkatuko dugu. Testu bietan eraisketa esateko birrinketa hitza erabiltzen du. Berez, ikasleak aukeratutako hitza neutroa baino gehiago markatua dela esango genuke, kutsu negatiboduna, alegia. Baina, hemen alderik handiena hartzailearen interpelazioan dago. Izan ere, bigarren testuan
148 hartzailea inplikatzeko asmoarekin bai jauna indartzailea erabilita bete-betean markatzen du irakurlea ekintza honen protagonista bihurtuz. Eta esateko modu honek lortzen duen efektua gogor samarra da hartzaileak gustu onez onartzeko. Hitz egiteko modu zuzen honek erakarri beharrean uxatu egiten du, eta testuarekin lortu nahi den helburutik urrundu egiten du. Horregatik, bigarren produkzioan item hau eskasago betetzen du. (55) […] Noiz arte jarraitu beharko dugu horrela? Zertarako hainbeste ahalegin eta lan gero guztia zakarretara badoa? Azkenean gure itxaropenak pikutara doaz eta borrokatzen jarraitzeko indarrik gabe geratzen gara. […] (SD2. 13b) Goiko adibidean (55. adibidean), gaia aurkeztu ondoren, azken produkzioan beste paragrafo bat idatzi du Kukutza gaztetxearen eraikinari buruz informazio gehiago emateko. Paragrafo horren amaiera adibidean batu duguna da. Ikusten dugunez, hartzailea interpelatzen du galdera zuzenak eginez. Baina galderetan haserrea leunduko duen adierazpenik ez du erabili eta ondorioz, hartzailea mehatxatuta senti daiteke. Aukeratu duen joko dialektiko honekin, seguruenik, hartzaile asko erakarri beharrean uxatu egingo ditu, eta ondorioz, konbentzitu beharrean bere ideien kontra jarriko ditu. (56) […] Ikusten dugunez Azkunak ez du ulertzen Kukutzan, besteak beste, informatika eta eskalada tailerrak egiten zirela, … Hau dena Bilboko biztanleen aurka doa? Mesedez, pentsatu dezagun momentu baten.[…] (SD2. 27b) Adibide horretan (56. adibidean), galdera erretoriko baten ondoren ematen duen erantzuna da gogor samarra. Izan ere, mesedez hitzak esaldi honetan errespetua baino gehiago haserrea erakusten du eta esaldiari karga negatibo handia eransten dio. Planifikazioko datuak aztertzen badira, hemen ere bigarren produkzioko emaitzak hobeak direla ikusten da. Eragiketa honen barruan testuaren hasiera, garapena eta amaiera aztertu dira. Testuaren hasierari begiratuz gero, polemikaren motiboa esplizitu esatea eta datu nahiko ematea ia ikasle gehienek egiten dute hasieratik, baina azken testuan datu horiek gora egiten dute. Testuaren sarrera landu denean, ahalegin berezia egin da kontsignan emandako gaia argi eta garbi ekartzeko testura. Kasu honetan, gaia, lehen aldiz, ikasleak berak ekarri behar duenez, gai horren inguruko datu nahiko ematea espero da, hartzaileak behingo baten jakiteko zeri buruz emango duen bere iritzia. Beste aukera bat da, hemen erabili ez duguna, aurretik idatzi den beste testu bati erantzutea, hau da, lehenago beste batek idatzi duen zuzendariari gutun bat oinarri hartuta, hark esaten duenari bere iritzia ematea. Egoera modu batean izan edo bestean, testuaren hasiera egiteko erabakia desberdina izan
149 behar da. Ondoko lerroetan ekarriko ditugu ikasleen adibideak erakusteko zertan hobetu diren ikasleen testuak lehenengotik azkenera bitartean. (57) Denok dakigunez, orain dala hilabete batzuk Kukutzako gaztetxea bota egin dabe. […] Nire ustez norbaiten alde jartzea zaila da. […] (SD2. 9a) (58) […] Denok dakigunez, orain dala hilabete batzuk, Bilboko udaletxeak kukutzako gaztetxea botatzeko agindua emon eban, bertako gazteak okupa moduan egozalako. Agindua emon eta egun batzuetara gaztetxea bota eben, honeek hainbat liskar sortu dauz. Nire ustez udaletxeak izandako jarrera egokia izan da. […] (SD2. 9b) Adibide horretan ikusten den bezala, sarreran gaia modu esplizituan ematen da, baina bigarren adibidean gaiari buruz datu gehiago ematen dira: nork eman duen agindua eta zergatik adierazten da eta erabaki horren ondorioa ere ematen du. Argudiatzeari hasiera emateko formula metadiskurtsiboarekin hastea ere pixkatxo bat igo egiten da, nahiz eta ez den lortu emaitza ikusgarririk, %36,7k baino ez duelako erabili. Formula metadiskurtsibo hauek testuan funtzio ezberdinak bete ditzakete. Alde batetik, testuaren hasieran ager daiteke gaia eta argudioen artean; bestaldetik, testuaren barrenean argudioak antolatzeko, zein testua modalizatzeko ere ikus daiteke. Kasu honetan, testuaren sarreran argudioei hasiera emateko erabili diren adibide batzuk ditugu: (59) […] Kalean galdetuz gero, erantzun anitz aurkituko duzu, baina nirea zehazki adierazi nahi dut nik. […] (SD2. 4a) (60) […] Kalean galdetuz gero, ikuspegi anitz entzun daiteke, baina gaur nirea plazaratu nahi nuke. […] (SD2. 4b) (61) […] Hurrengo eskutitzaren bitartez, azken aldian guztien ahotan dagoan gai bateri buruzko iritzia erakutsi nahi dot. […] (SD2. 22 a eta b) Bi adibide horietan ikusten den bezala, gaia aurkeztu ondoren bere iritzia emango duela adierazteko formula metadiskurtsiboak erabili dira. Kasu hauetan produkzio bietan berdin edo oso antzera egin da. Eta norberaren tesia testuaren hasieran erabiltzea %40ren hautua izan da, bigarren produkzioan, gainera, ikasle batek gutxiago erabili du aukera hau. Testuaren bikaintasunari begira, testuaren hasieran tesia edo iritzia ekartzea ez da berebizikoa, baina bertan jartzeak ere ez du berebiziko kaltea egiten testuaren egokitasunari begira. Iritzia testuaren amaieran bakarrik agertzeak suposa dezake testu osoan zehar arrazoiak elkarrekin lotzen joatea ondorio borobil batera
150 heltzeko. Eta iritzia amaieran jartzeak, argudio guztien ondorio bezala erakutsiz, efektiboagoa izan daiteke hartzailea konbentzitzeko. Beraz, azken aukera hau landuagoa eta zailagoa egiteko izan daiteke. Jarraian ikasle baten adibidea dator hasieran iritzia ematen duena: (62) […] Denbora gutxi pasatu da Bilboko Udaletxeak Errekalde auzoan zegoen Kukutza gaztetxea botatzeko agindu zuenetik, eta hala ere, airean dago oraindik honi buruzko eztabaida. Kalean galdetuz gero, ikuspegi anitz entzun daitezke, baina gaur nirea plazaratu nahi nuke.[…] Sortutako iskanbila ikusita, ez dago zalantzarik: inork ez du ondo jokatu. […] (SD2. 38b) Behin testuaren hasiera nolakoa izan den behatu ondoren, argudioen garapena nola egin duten ikusiko dugu. Azterketa honi hasiera emateko esan behar da orokorrean emaitzak hobetu egiten direla bigarren produkzioan. Baina badaude item batzuk iruzkin berezia behar dutenak eta horiek 26. grafikoan jarri ditugu.
151 gatazka sortu zen. […] Ez zait ondo iruditzen egin dutena, bai auzokide guztiek ez zuten kexarik, baina eraikin hori ez da haiena, beste batena da, eta ez badute ezer ordaintzen jabea eskubide guztiak dauka botatzeko, gainera udaletxera joaten badira eta lokal bat eskatu ahal dute. […] (SD2. 29b) Bigarren aukerak ere emaitza baxuagoa du bigarren produkzioan. Kasu horretan argudio batzuk paragrafoka antolatu dituzte hierarkiarik markatu barik euren artean. Hirugarren kasuan paragrafoka eta testu antolatzaileen bidez ordenatuak agertu dira. Aukera honek beste biak baino emaitza hobeak lortu ditu azken produkzioan. Gauza bera gertatu da kontzesioen erabilerarekin ere, azken produkzioan hobetuz. Kasu honetan emaitza ona lortzeko ezin dira laurak batera erakutsi. Erakustekotan lehen hiruetatik bat eta gero laugarrena izan beharko luke. Eta lehen hiruretan emaitzarik aberatsena hirugarrena izango litzateke: argudioak hierarkian. Beraz, datu hauek ikusita, esan daiteke ehuneko ehunean lortu ez bada ere, emaitzak hobeak direla bigarren produkzioan, sekuentzia egin ondoren. Jarraian ikasleen adibideak ekarriko ditugu lehen produkziotik azkenera egin duten aldaketa erakusteko: (64 […] Gauzak ondo zihoazen, baina hala ere, eraikin horretan okupak ziren. Beraz, zenbait prozesu judizialen ondoren gaztetxea botatzea erabaki zuen eraikinaren jabeak. Hau ez gertatzeko hainbat protesta egin ziren, manifestazioak eta guzti. Nahiz eta etengabe saiatu, azkenean eraikina bota egin zuten.[…] Nire ustez, ez zen eraikina bota behar. Egia da, okupak zirela baina hitz eginez jendea ulertzen da. nire ustez, hemen egiten zen laguntza soziala oso handia zen, beraz Udaletxeak lagundu zezakeen hau mantentzen. […]) (SD2. 28a) (65) […] Egia da gauzak ondo zihoazela baina, gaztetxekoak okupak ziren eraikin horretan. Hortaz egokia izango litzateke, eta horrela egin da jadanik, hainbat prozesu judizialen ondorioz, jendea bertatik kanporatzea eta eraikina botatzea. Hori egokia da legearen aldetik behintzat, baina nire ustez beste hainbat gauza hartu behar dira kontuan gaztetxea botatzeko erabakia hartu baino lehen: akordioak egin ahal baitziren eraikinaren jabea eta gaztetxekoen artean eraikina ez botatzeko. […] Gainera, aipatu beharra dago udaletxeak ez zuela ezer egin Kukutzaren alde. Nire uste, Kukutzak guztion alde lan handia egiten zuen eta udaletxeak ez du ezer egin hau babesteagatik. […] (SD2. 28b) Goiko adibidean (64-65. Adibidean) badago aldaketa produkzio bien artean. Lehen produkzioan esaten denean Egia da, okupak zirela baina hitz eginez jendea ulertzen da, onartzen du gazteen egora irregularra, baina hori ez dela justifikazio nahiko ematen du, esaldiaren bigarren partean egiten duen zehaztasunarekin. Bigarren produkzioan, ideia hori zehaztu egiten du. Esaldiaren lehen partea kausa-ondorio moduan agertzen du: Hortaz egokia izango litzateke, eta horrela egin da jadanik, hainbat prozesu judizialen ondorioz, jendea
152 bertatik kanporatzea eta eraikina botatzea. Esaldiaren bigarren parteari dagokionez, zehaztu egiten du zer den hitz eginez jendea ulertzen da, hau da, bere ustez akordioak egin ahal baitziren eraikinaren jabea eta gaztetxekoen artean. Izan ere, akordioetara heltzeko hitz egitea ezinbestekoa da. Azken produkzioko ideia hau lehen testuan ere agertzen da, baina paragrafo bitan banatuta eta ez hain lotuta hemen bezala kausa-ondorio bat eginez, ideia bien artean. (66) […] Udaletxeak egin zuena eraikina botatzeko eta gaztetxeko pertsonei desalojatzeko txarto iruditzen zait. Udaletxeak leku bat eman ahal diotelako eta gatazkak ez ziren egongo. Gaztetxeko pertsonek bakean joan behar ziren, okupazio bat zelako eta horko eraikina berena ez zelako. […] (SD2. 24a) (67) […] Alde batetik, kukutza toki sozial bat izan da urte askotan. Jendea joaten zen gauza asko egitera … kukutza eraikineko auzokideak ez zuten inolako denuntziarik, ez gauza txarrik esaten […] Beste aldetik, eraikin hau pertsona batena da. jabeak saldu nahi zuenez orduan denuntzia bat ipini zuen, kukutzako jendea ateratzeko, eraikina bota nahi zutelako. Baina kukutzako jendea ez zegoen ados erabaki honekin, horregatik txandakatzen ziren […] Azkenean ertzaintza etorri zen eta barruan zeuden pertsona guztiak kartzelaratu zituzten … ertzaintza modu bortitzean sartu ziren eraikinera eta jendeak dio modu txarrean sartu zirela. […] (SD2. 24b) Adibide horretan (67. adibidean) ikusten den bezala, azken produkzioan hiru paragrafotan antolatzen du bere arrazoiketa. Testu antolatzaileen laguntzaz lehen produkzioan agertzen den ideia pilaketa banatu eta argiago adierazten da. Alde batetik eta beste aldetik antolatzaileen bidez banandu egiten ditu gazteen arrazoiak eta jabeenak, bakoitzari bere paragrafoa eskainiz. Eta hirugarren paragrafo bat idazten du azkenean antolatzaileaz baliaturik, alde bien akordio faltagatik gertaeraren amaiera nolakoa izan den adierazteko. (68 […] Bilboko gazteek, euskal kultura sustatzeko holako gune bat behar dela uste dute, eta gaur egun, Bilbon ez dago horrelako tokirik. Beraz, udalak herritarren nahiak asetu behar ditu, eta euskal kultura garatu ahal izateko gune publiko bat eraiki, bilbotarrok Udalari egiten dizkiogun ekarpen ekonomikoekin. Azken hamar hamabost urtetan Kukutza eraikineko jabea bere jabetza aitortu ez duen arren, bertako lurra berari dagokio, eta beraz, lur horiek bereganatzeko eskubidea du. Gertatutako istiluak ekiditeko, Udalak beste gune bat eraiki edo prestatu baino ez zuen egin behar, lehen aipatu dudan moduan, Bilbotarron ekarpen ekonomikoekin … liburutegi publikoak dauden moduan, euskal kultura garatzeko toki publikoak egon beharko lirateke, eta hori da Bilboko Udalaren eginbeharretako bat, nahiz eta agintean daudenak ikusi nahi ez izan […]) (SD2. 14a)
153 (69) […] Lehenik eta behin, Bilboko gazteok euskal kultura sustatzeko holako gune bat beharrezkoa dela uste dugu, eta gaur egun, Bilbon ez dago horrelako tokirik. Beraz, Udalak herritarron nahiak asetu beharko lituzke, eta euskal kultura garatu ahal izateko gune publiko bat eraiki, bilbotarrok Udalari egiten dizkiogun ekarpen ekonomikoekin. Bestalde, badakigu azken hamar hamabost urtetan Kukutza eraikineko jabeak bere jabetza aitortu ez duen arren, bertako lurra berari dagozkiola; eta, beraz, lur horiek bereganatzeko eskubide osoa duela. […] Amaitzeko, esan beharra dago kasu honetan posiblea zela gertatutakoa ekidin izana. Argi dago gauzak ez dira behar bezala egin eta erresistentzia gogorra egin dutenek sekulako jipoiak hartu dituztela, Bilboko euskal herritarrontzako gune baten defentsan. Istiluak istilu, gure kulturak huts handi bat du gure hirian […] (SD2. 14.b) Goiko adibidearen kasuan ere (69. adibidea), aurreko ikasleak bezala, paragrafo baten idatzitako ideiak banatu egin ditu paragrafo bitan. Erabili dituen testu antolatzaileak kontuan harturik, hirugarren bat ere egin behar zuen: lehenik eta behin; bestalde eta amaitzeko erabili baititu. Bien artean dagoen aldea ikusteko, bigarren produkzioan antolatzaileen erabileraz gain, informazioa ordenatu eta errepikatu barik ematen du. Kontzesioen kasuan, testu bietan berdin errepikatzen da: badakigu azken hamar hamabost urtetan Kukutza eraikineko jabeak bere jabetza aitortu ez duen arren, bertako lurra berari dagozkiola; eta, beraz, lur horiek bereganatzeko eskubide osoa duela. Planifikazioarekin amaitzeko, iritzia non kokatzen den aztertuko dugu. Gure zuzenketa plantilan hiru aukera jarri ditugu, testuaren hasieran edo amaieran, eta hasieran jarriz gero, amaieran ere errepikatzeko aukera. Gauzak horrela, hiru itemetik gehienez, edo bat, edo bi, izan daitezke erantzun zuzena. 27. grafikoan ikusten den bezala iritzia testuaren amaieran jartzea izan da gehienek aukeratu dutena; erdiek baino gutxiagok aukeratu dute iritzia testuaren sarreran jartzea; eta iritzia hasieran eta amaieran errepikatzea bost ikasleren hautua izan da.
154 Testuaren amaierari dagokionez, aukera bi ditugu iritzia bertan ematen bada, edo hasieran emandakoa errepikatu edo amaieran bakarrik jarri. Jarraian ikasle batzuen adibideak ekarriko ditugu: (70 […] eta nire aburuz, hor ikusi izan dugu euskal gazteen arteko elkartasuna eta kidetasuna. [… ] Ezin dut ezer baieztatu ez nagoelako gaian murgilduta, baina kanpotik daukadan ikuspuntua adieraztea izan da helburua […]) (SD2. 2a) (71) […] Nik uste dut moduak eta moduak daudela gauzak aurrera eramateko, eta udaletxeak ez duela biderik zuzenena hartu egoera konpontzeko […] Amaitzeko, ezin dut ezer baieztatu ez nagoelako gaian oso murgilduta, baina kanpotik daukadan ikuspuntua adieraztea izan da nire helburua. […] (SD2. 2b) Ikasle horren (70-71. adibidea) testuetan aldaketa dago lehen produkziotik azkenera. Lehen adibidean testuaren hasieran eta amaieran ageri da iritzia. Bigarren produkzioaren kasuan, testuaren hasieran ez du inongo iritzirik ematen, baina testuaren azken aurreko paragrafoan udaletxeak hartu duen erabakiaren inguruko iritzia ematen du. Eta azken paragrafoan errepikatu egiten du lehen testuan idatzi duena, bere testuaren helburua zein izan den argituz: gertaera hori kanpotik begiratu, bera protagonista ez baita izan. (72) […] Nire ustez hartutako erabakia okerra izan zen … Gazteek honen aurrean hartu duten jarrera oso egokia dela iruditzen zait […] (SD2. 3a) (73) […] Gazteek jarrera honen kontra agertu ginen eta manifestazio baketsu ugari egin genituen.. Amaitzeko, esan beharra dago, orain badakigula udaletxe batzuentzako herriaren ahotsak ez duela garrantzirik […] Guztiok dakigu zelan saihestu ahal izan ziren han gertatutako iskanbila haiek […] (SD2. 3b) Adibide horretan (72-73) goiko lerroetan ageri den moduan, lehen produkzioan testuaren hasieran eman du bere iritzia, baina azken produkzioan testuaren amaieran bakarrik eman du iritzia eta azaldu dituen argudioen ondorio moduan ekartzen du. Gainera, iritzi hori bere izenean eman beharrean, guztion ahotan jarri du lehen pertsona plurala erabiliz. Emaitza hauek erakusten dutena izan da, ikasleek aberatsago ikusi dutela iritzia ondorio bezala erakustea testuaren amaieran. Horretarako gaiaren garapenak landua izatea eskatzen du. Produkzio bien konparaketarekin amaitzeko testualizazio arloan ageri diren emaitzak komentatuko ditugu. Lehen produkzioan erabilera altua ikusten den arren, bigarren produkzioan emaitzak oraindik hobeak dira. Gorakadarik handiena metadiskurtsoaren erabilerarena izan da, ehuneko 60tik 83,3ra pasatu da eta. Baliabide hau oso egokia da arrazoiketa nola garatu den hartzaileari
155 erakusteko eta loturak egiteko ideien artean. Honako adibideak bilatu ditugu ikasleen testuetan: (74) […] Harira joanez, adierazi nahi dut ez nagoela batere ados hartutako erabakiarekin. Egia da jabego pribatua zela, […] (SD2.4b) (75) […] Hau guztia kontuan izanda zera esan dezakegu, nahiz eta kukutzak Bilboko herritarrei asko lagundu, eurek izandako jarrera ez da egokia izan. […] (SD2. 9b) (76) […] Idatzi honen bitartez salatu nahi dut udaletxearen eta justiziaren portaera egoera honen aurrean. […] (SD2. 11b) (77) […] Lehenik eta behin aipatu beharra dago, herritarrok fabrika zahar hori aisi alternatibo bezala erabili izan dugula. […] Amaitzeko azaldu nahi nuke agintariek etengabeko gure ahalegin eta lanaren bidez eginiko lana ez dutela kontuan izan hau botatzeko erabakia hartzeko momentuan. […] (SD2. 16b) Goian jarri diren adibideak testuaren erdian argudioren bat ekartzeko (74., 77.) edo amaieran ondorioa aurkezteko (75., 76. eta 77.) erabili dira. Modalizazioari dagokionez, lehen produkzioetan ere ugari agertu arren, modalizazio indartzaileak gora egin dute eta sekuentziaren ondoren %63,3k erabili dituzte. Honen ondoan, modalizazio erlatibizatzaileak igoera txikiagoa izan arren sekuentzia ondoren, %83,3k aukeratu dituzte. Azken datu bi hauek interesgarriak dira, izan ere, kontsignan argi adierazten da gatazkako alde bietako portaerari buruz iritzia eman behar dutela eta horretarako bien argudioak hartu behar dira kontuan. Alde bien arrazoiak kontuan hartu behar izateak eskatzen du mota ezberdinetako modalizazioak erabiltzea eta horregatik erabili dituzte hainbeste modalizazio. Balorazio edo sentimenduak agertzeko modalizazioak ere aztertu dira eta produkzio batetik bestera %60tik %63,3ra igo dira. Ikusten denez, modalizazioen erabilera testuotan nahiko altua da eta horrek laguntzen du hartzailearen aurrean esaten dena egoki modulatzen, hartzaileak ados egon ez arren ere bestearen iritzia hobeto ulertzen. Modalizazioen erabilerak kortesia arauetan ere laguntzen du, hartzailearen aurrean bortizki jarri beharrean esaten dena leunduz. Jarraian ikasleen testuetatik ateratako adibide batzuk emango ditugu: (78) […] Goizaldeko bostetan sartu da Ertzaintza gaztetxean eta berehala hasi dira barruko hutsitzen, gazte oro kanporatu eta eraikuntza goitik behera botatzen, bortitzegi nire aburuz. […] Kontrola galduta nonbait, hainbat kontenedore erre eta objektuak jaurti dizkiote hainbat poliziari. […] Begi bistakoa da mundu madarikatu hau aldatzearen behar izana, egoera honi buelta emanez.[…] (SD2.1b)
156 (79) […] Aurreko hitzak irakurrita, ondorioztatu daiteke kalterik gabeko topagunea dela, eta kalte egin beharrean, onura dakarrela euskaldunontzako. Askok diote gobernuaren interesak gailendu direla kasu honetan, beste politikari batzuek Bildu zegoela kukutzaren atzean eta ez zela oso onuragarria izango herriarentzat […] Asko dira entzuten diren ikuspuntuak. […] Egia esan epaiketan irregularidade asko izan direla dirudi, esaterako eraispen agindua eman zuten, inputatuek deklaratu baino lehen, eta hori ilegala da. Gainera Cavisa enpresak agortua zuen eraikitzeko baimena, baina auskalo ze trapitxeo egin dituzten, orain udalak lur hori urbanizagarri bihurtu baitu. […] Argi dagoena da Bilbon ea Euskal Herriko hainbat txokotan ez dela hau altu pasatu. Egoera honek fase desberdinak pasatu ditu, baina zalantzarik gabe, gazteak euren nahi jakinarazten eta protestatzen jardun dute etengabe. Hauen insistentzia izan da gaiak izan duen zarataren arrazoi nagusienetarikoa, nire aburuz, hor ikusi ahal izan dugu euskal gazteen arteko elkartasuna eta kidetasuna. Hori da nik arazoaz atera dezakedan ondorio positiboenetako bat, gatazka honek euskaldunoi gehiago elkartu eta hurbildu gaituela […] Nik uste dut moduak eta moduak daudela gauzak aurrera eramateko, eta udaletxeak ez duela biderik zuzenena hartu egoera konpontzeko. Ezin daiteke esan arrazoirik ez dutenik, baina hainbeste gazteren kexak eta protestak entzuteko, eta agian, eztabaidatzeko aukera aprobetxatu behar zutelakoan nago. […] (SD2. 2b) Azpimarratu ditugun adibide batzuk esaten dutena indartzeko erabili dira: egia esan, argi dago, zalantzarik gabe, moduko adibideak ditugu; baina beste batzuk esaten dena leuntzeko edo erlatibizatzeko balio dute: agian, nonbait, eta aditz hipotetikoen erabilera, besteak beste. 6.2.4. Produkzio bien arteko konparaketaren ondorioak Ikasleen testuetako adibideekin egindako azterketatik hainbat ondorio atera daitezke: Orokorrean, ikasleen testuak hobetu egin dira bigarren produkzioetan. SD1ean hobekuntza nabariagoa izan da SD2an baino, baina alde horrek zerikusia izan du lehen produkzioen emaitzarekin. Beraz, kasu bietan sekuentzia didaktikoak lortu dute ikasleen produkzioak hobetzea eta, gainera, hobekuntza hori maila altukoa izan da, kontuan hartzen bada ia ehuneko ehuna lortu dela derrigorrezko itemetan ikasle askoren kasuan. Ikasleen lehen produkzioen azterketak erakutsi du ikasle hauek asko dakitela argudio testuen inguruan. Itemen azterketa kuantitatiboak konstatatu du baliabide interesgarri asko aplikatu dizkietela euren hasierako testuari. Baina, hala ere, ez dute testu generoa guztiz menperatzen eta azken produkzioko emaitzak hobeak izan dira, euren ezagutza handitu delako sekuentziari esker.
157 Azken produkzioa egiteko kontsigna lehen produkzioko berbera denean, kasu honetan bezala, ikasleek sarritan joera izaten dute lehen produkzioan idatzitako testu zatiak berdin-berdin erabiltzeko azken testua idaztean. Horrela, hemen ere ikasle batzuk moldaketa handi barik hasieran idatzitako testu zatiak errepikatu dituzten arren, beste batzuk lehen testuko ideiak hobeto antolatuta eta hobeto adierazita ekarri dituzte azken testura. SD1ean, ostera, kontsigna aldatu egin denez, gai berri baten inguruko arrazoiketa egin behar izateak testu osoa idatzi beharra ekarri du eta ikasitako eduki berriak, oinarrizkoak izan direnak, hobeto txertatu dituzte testu berrian. Irakasle-ikasketak egiten ari diren ikasle hauei SDa ikasle moduan lantzeak eman dien ezagutza berria honakoa izan da: modu intuitiboan testuaren ekoizpenerako ezagutzen izan dituzten abilezien benetako garrantzia kontuan hartzea. Tailer bakoitzean egindako hausnarketak lagundu die garrantzia horren kontzientzia hartzen. Adibidez, izenburua testu ereduak behatuta imitazioz idatzi daiteke, baina egin den tailerrak lagundu die kontzientzia hartzen zein garrantzitsua den izenburua honelako testu baten. Abilezia hau ez da aukerakoa, derrigorrezkoa da testu hau ondo egoteko, eta ez bada ipintzen, testua desegokia izango da. Metodologia hau aplikatuz, ikasleak aukera du bere hasierako testua auto-zuzentzeko. Izan ere, tailerretan zehar lortutako ezagutzei esker, ikasleak gai dira euren testua hobetzeko, zuzenketarako irizpideak lortu dituztelako. SD1eko eta SD2ko emaitzak banatuta eman ditugu eta azken produkzioetan emaitzak asko hobetu direla ikusi dugu kasu bietan. Hurrengo kapituluan emaitza hauetatik abiatuta, esperimentazioaren ondorioak aterako dira.
159 7. Ondorioak Tesi honek hizkuntzaren didaktikan, euskararenean zehazki, aurrerapauso bat ematea du helburu. Testu generoa hartu da aztergai, ikerlari askoren iritziz (ikus 2. kapitulua), eta irakaskuntzan dugun esperientzian oinarrituz, hizkuntzaunitate eraginkorrena dela ikusi baitugu hizkuntzaren irakaskuntza esanguratsua eta fidagarria egin nahi izanez gero. Hizkuntza erabiltzen irakatsi ahal izateko benetako hizkuntza-ekintzak landu behar dira, komunikaziorako balio erreala duten ekoizpenak, eta hori testu moldetan, testu generotan gauzatzen da. Testu genero bat aukeratzerakoan argudiozko testuetara jo dut, zehazki, zuzendariari gutunak deitutako testuak hartu ditut aztergai. Testu hauen ekoizpena menderatzeak balio sozial ukaezina du, eta gure kasuan, irakaslegaien prestakuntza eremuan gabiltzala kontuan hartuz, ezinbestekoa iruditzen zaigu haien menderakuntza lanbidearen prestakuntzarako. Irakasleak jakin behar du bere iritzia behar bezala arrazoitzen eta jakin behar du, baita ere, ikasleei argudiozko testuak erabiltzeko gaitasunak irakasten. Argudiozko testuak eskolan, gaur lehen baino gehiago lantzen badira ere, ez dira beti modu egokian lantzen. Testu genero hauek menderatzeko hizkuntzaren baliabide asko bideratu behar dira. Adin guztietan landu daitezke eta hala gomendatzen da EAEko irakaskuntzarako programetan ere (236/2015 Dekretua); eta mailaz maila zailtasun ezberdinak behar bezala landu behar direla kontu ezaguna da. Horrela hizkuntzaren alor guztiak (hiztegia, morfosintaxia, pragmatika,...) lantzeko aukera ematen dute, edo hobeto esan, maila guztiak hartu behar dira kontuan testu egokiak eta eraginkorrak, ekoitzi ahal izateko. Unibertsitateko irakaslegaien ekoizpenak aztergai hartu izanak, beraz, zentzu osoa du ikerketa honetarako. Argudiozko testuak euskaraz nola irakatsi behar diren jakin nahian didaktika baliabide fidagarriak erabiltzeko eta haien balioa frogatzeko ahalegina egin nahi izan da tesi honetan. Sekuentzia Didaktiko (SD) mota zehatz bat 4. kapituluan azaldu dena esperimentatu dut. Genevako ereduan (Dolz eta beste, 2001) oinarrituta eta Arriola eta bestek (2006) BAM Irakasle Eskolarako sortutako ereduetatik abiatuz SD berri bat sortu da zuzendariari gutunak testu generoa euskaraz lantzeko. Bi SD izan dira esperimentatu direnak eta bien emaitzen bidez saiatu naiz lan hipotesiei erantzuten. Ondoren gogoraraziko ditut hipotesi nagusiak:
160 1) Testu-egileak unibertsitate mailako ikasleak izan arren, uste dugu badituztela zailtasunak argudio testuak, eta, zehazki, zuzendariari gutunak testu generoa, idazteko. Hipotesi hau baieztatzeko, sekuentziak landu aurretik ekoitzitako testuen (aurre-testuen) azterketak lagunduko dute erakusten unibertsitate mailako ikasleek nolako zailtasunak dituzten. 2) Erabili diren sekuentzia didaktikoak (SD1 eta SD2) lan-tresna egokiak dira unibertsitate mailako ikasleekin erabiltzeko. Hau da, sekuentzia didaktiko eredu hau irakasle gaiak diren ikasleekin hizkuntza lantzeko tresna eraginkorra dela frogatu nahi da. Hipotesi hori egiaztatzeko ikasle hauek ekoitzi dituzten azken produkzioak aztertu behar dira. Azterketa horrek erakutsiko du lehen produkzioan ikusitako zailtasunak gainditu diren ala ez. 3) Lan honetan talde bi ezberdinetan sekuentzia desberdin bi esperimentatu dira. Ikasle hauen guztien testuen azterketek lagunduko dute hirugarren hipotesiari erantzuten: sekuentzian lantzen ez diren edukiak ez dira ikasiko testuaren berregite hutsarekin. Hau da, gelako ikasleek gaitasun horiek lortzeko, zehazki landu egin behar direla uste dugu. Beraz, sekuentzia didaktikoan landu behar diren edukiak taldearen beharrizanetara egokitzea komeni da. 4) Testuak egoera komunikatiboei lotuta gauzatzen direnez, gure susmoa izan da, kontsigna aldatuz gero, ikasleek erabili behar dituzten hizkuntz baliabideak ere desberdinak izango direla. Hori frogatzeko erabili diren sekuentzia bietan, eduki ezberdinak lantzeaz gain, SD bakoitzean testua ekoizteko eman zaien egoera komunikatiboa ere desberdina izan da. Horrela, talde bien testuen konparaketa eginez, ikusi nahi izan da kasu bakoitzean nolako baliabideak agertzen diren edo agertzen ez diren eta horrek zein lotura duen emandako egoera eta kontsignarekin. Behin hipotesiak gogora ekarrita, egindako ikerketaren emaitzek nolako ondorioetara eraman gaituzten aurkeztuko da. Ondorioetan, tesian zehar erabili den eredu berbera erabiliko da ikasleen komunikazio gaitasunaz hitz egiteko, alegia, testuaren arkitekturan oinarritzen den eragiketa diskurtsiboen sailkapena (Bronckart; 2004): testuinguraketa, planifikazioa, eta testualizazioa, ardura enuntziatiboa barne, bakoitzean abilezia eta hizkuntza-unitate ezberdinak aztertuz. 1.Unibertsitate mailako ikasleek zailtasunak dituzte zuzendariari gutunak testu generoari dagozkion zenbait estrategia erabiltzeko. Zuzendariari gutunak izanik gure lanerako aukeratutako testu generoa aurrerago azalduta geratu diren arrazoiengatik, testu genero honetan ikasleek duten trebakuntzari dagokionez, pentsatu daiteke derrigorrezko hezkuntzan zehar edo batxilergoan testu genero hau landu izan bada, ikasleek menperatuko dutela testu horren ekoizpena. Baina Irakasle Eskolako ikasleen testuak irakurtzean konturatu gara hainbat abilezia ez dituztela eskuratu oraindik. Ikasle hauek, testu ezberdinak idazteko ariketa ugari egin duten arren, susmoa izan
161 dugu testu batek dituen alderdi asko ez dituztela egoki menperatzen, eta Zuzendariari gutunak testu generoa bereziki esanguratsua izan daitekeela irakaslegaiek dituzten gaitasunak ikuskatzeko. Emaitzen aurkezpenean ikusi den bezala, gure hipotesi guztiak frogatu dira. Lehenengo hipotesiari dagokionez, SD1eko lehen produkzioetan nahiz SD2ko lehen produkzioetan zailtasun nabarmenak ageri dira unibertsitateko ikasleen artean. Lehenengo sekuentzian (SD1) ageri diren zailtasunak laburbilduz, testuinguraketa arloan, igorlearen eta hartzailearen inplikazioan, orokorrean, ez da arazo handirik egon ikasle gehienen testuetan. Testuaren helburuari erreparatuta, ikasle gutxik izan dute kontuan hartzailea konbentzitu behar dela. Argudio testuen helburua hartzailea norbere ideietara erakartzea da, eta helburu horrek baldintzatzen du igorleak bere iritzia justifikatzeko argudioak erabiltzea. Ikasleek konbentzitzeko estrategia ez dutenez erabili, argudioen erabilera ere oso eskasa da. Planifikazioari dagokionez, argudioei dagokien sekuentzia testuala ikasle banaka batengan bakarrik ikusten da; testuaren amaierak idazteko ere, oso gutxik aukeratu dute arrazoietatik ekarritako ondorioa txertatzea. Testualizazioaren azterketan ikusi denez, anafora ezberdinak erabili dituzte. Argudioak ordenatzeko testu antolatzailerik, ordea, ia ez dute erabili, lehen esan bezala, argudio gutxi idatzi dituztelako. Argudiorik ez emateak eragin du antolatzaile beharrik ez izatea. Ardura enuntziatiboaren arloan, ikasle batek bakarrik erabili ditu modalizazioak lehen produkzioan. Azken baliabide hau guztiz garrantzizkoa da argudio testu bat ekoizteko orduan, baina kontuan harturik ia gehienek argudiorik ere ez dutela idatzi, justifikatu daiteke zergatik hain erabilera urria gertatu den lehen produkzioetan. Bigarren sekuentzia (SD2) egin duten ikasleen lehen produkzioetan ere ikusten dira zailtasunak. Testuinguraketari dagokionez, testuetan agertzen diren igorle eta hartzailearen inplikazio markak egokiak dira. Baina ikasle gehienek ez diote testuari izenbururik jartzen (gabezia hau SD1eko ikasleek ere izan dute), eta horrek erakusten du ikasleek ez dutela kontuan hartu halako testuetan izenburuak duen garrantzia komunikazioaren eraginkortasuna indartzeko. Planifikazio arloan, testu hauetan argudioak agertzen dira, aurreko kasuan (SD1) ez bezala. Ziurrenik, emandako kontsignak ere lagundu du argudio aberatsagoak eta ezberdinak ematen. Argudioak aurkezteko hiru prozedura ikusten dira ikasleen ekoizpenetan. Batetik, argudioak aurkezteko prozedurarik sinpleena: testuan argudio bakarra agertzea edo gehiegi garatu barik aurkeztea argudioak. Bestetik, eta aurrekoaren ondoren, zenbait ekoizpenetan argudioak paragrafoetan, bata bestearen atzean, zerrendatuta agertzen dira. Prozedura hori da ugariena ikasleen testuen artean. Eta hirugarren prozeduran argudioak garatuta eta testu antolatzaileen bidez hierarkizatuta ikusi dira. Azken bi kasu
162 hauetan (argudioak paragrafoetan zerrendatuta, eta argudioak garatuta eta testu antolatzaileekin hierarkizatuta), batzuetan, kontzesio eta kontra-argudioekin batera agertu dira. Nolanahi ere, azken prozedura biak gehiago agertu dira lehena baino. Testualizazioan eta ardura enuntziatiboan aztertu diren abileziei dagokienez, eta alderdi kuantitatiboa kontuan izanik, abilezia hauek ikasleen erdiek baino gehiagok erabili dituztela ikusi dugu. Hala ere, badaude aztertutako baliabide horiek erabiltzen ez dituzten hainbat ikasle. Ondorioz, emaitza hauek aztertuta esan dezakegu lehen hipotesia betetzen dela. Hau da, ikasle hauek Batxilergoan eta Bigarren Hezkuntzan argudio testuak landuta izan arren, oraindik badituzte argudiozko testu genero honen alderdi batzuk menperatu gabe. Izan ere, SD1 nahiz SD2ko aurre-testuetan aztertutako gaitasunen presentzia erditik gorakoa den arren22, ez da abilezia bat bera ere ikasle guztiek ondo egin dutenik. Hortaz, unibertsitatean egonik ere, badute zer ikasi oraindik testu genero hau hobeto ekoizteko. Tesi honen eginkizuna ez bada ere, galdera bat egin daiteke: zergatik gerta daiteke hemen erakutsi den trebezia falta hori testu genero hau ekoizteko, jakinik argudio testuen barruan testu genero ezaguna dela eta edozein hiritarrek idazteko gaitasuna izan beharko lukeela; gainera, SD1ean landu diren abileziak oinarrizkoak izan dira. Hiru erantzun posible egon daitezke: 1) lan honetan esan den bezala, testuen didaktika ez dagoela oraindik behar bezala garatuta; 2) aurrekoarekin lotuta, SD mota hauek lan-tresna moduan ez daudela oraindik orokortuta; 3) testu generoak ez daudela behar bezala ezaugarrituta, zuzendariari gutunaren kasua da horrelako bat. Izan ere tesi honen ekarpen bat izan da testu genero horren ezaugarritzea egitea. Beraz, tesi honek erakusten du, bide batez, DBHn testu genero honen inguruan egiten den irakaskuntzaren hutsuneak zeintzuk izan daitezkeen, ikasleen lehen produkzioetan ikusi ditugulako. Ondorioz, lan honek unibertsitateko ikasleen hizkuntzako helburuak ezartzeko orduan argibideak eman ditzake eta, aurreko argudioaren haritik, DBHn testu genero honen lanketan noraino ziurtatu beharko litzatekeen ere iradokitzen du. Lan honetan ikasleen aldagai batzuk ez dira kontuan izan, hala nola, haien lehen hizkuntza, edota zein ikasketa eredutatik datozen. Interesgarria litzateke ikustea ea ikasleen hizkuntza-profilak eraginik daukan hemen erakutsi diren zailtasun motetan. Holako azterketa bat egiteko tesi honetan identifikatu diren zailtasun zehatzak abiapuntu bezala har daitezke.
22 Hori SD2 egin duten ikasleen kasuan; SD1 egin duten ikasleen kasuan emaitzak askoz ere eskasagoak dira, erditik beherakoak, hain zuzen ere.
163 2.Sekuentzia didaktikoa lan-tresna eraginkorra da unibertsitate mailako ikasleekin lan egiteko. Aurreko lerroetan ikusi denez, unibertsitatera heldu diren ikasleek zuzendariari gutunak testu generoa idazteko zailtasun batzuk badituzte eta zailtasun horiek gainditzeko sekuentzia didaktikoen bidez (SD1 eta SD2) eskuhartu da. Bigarren hipotesia baliabide didaktiko horri lotuta dago, izan ere, unibertsitateko irakasle-ikasketak egiten ari diren ikasleekin erabiltzeko lantresna eraginkorra dela frogatu nahi izan da lan honen bidez. Metodologia honen jatorria eta erabilpena derrigorrezko hezkuntzari lotuta egon da, eta horregatik erakutsi nahi izan dugu sekuentzia didaktikoetan dauden oinarri metodologikoak gaitasun komunikatiboa irakasteko baliabide eraginkor bihurtzen dutela, ikaslearen adina eta maila edozein izanik ere. Hipotesi hori egiaztatzeko ikasle hauek ekoitzi dituzten azken produkzioak aztertu dira. Azterketa horrek erakutsi digu lehen produkzioan ikusitako zailtasunak gainditu dituzten ala ez. Bosgarren kapituluan erakutsi den bezala, hizkuntza-ezaugarri desberdinak landu dira SD1ean eta SD2an; izan ere, SD1ean landu ez diren baliabideak garatzeko helburuarekin sortu da SD2. Nolanahi ere, bai SD1ean bai SD2an, lehen produkzioko eta azken produkzioko emaitzen alderaketak ondo erakusten du, batean zein bestean, aurreikusitako helburuetan hobekuntza nabarmenak lortu direla. Sekuentzia didaktikoetan (SD1 eta SD2) landu diren edukien arteko aldea eta progresioa erakusteko, SD1ean landu diren zenbait eduki aztertzen badira, ikusiko da oinarrizkoak direla argudio testu hau egiteko. Testuinguraketan, esaterako, landu diren edukiak testu generoaren ezaugarriei lotuta daude. Honako hauek landu dira, besteak beste: igorle-hartzailearen arteko harremana eta testuan uzten dituzten inplikazio markak; toki sozialak testuari ematen dion berezitasuna (hau da, testua komunikabide idatzietan agertuko da, horrek izenburuaren beharra ekarriko du, adibidez); eta helburuarekin lotuta (kasu honetan argudio testua denez, helburu nagusia hartzailea – egunkariko edozein irakurle– bere ideietara erakartzea edo konbentzitzea izango da) honelako testuetan agertu ohi diren edukiak (gai bat edo gertaera bat, horren inguruko iritzia eta iritzia arrazoitzeko argudioak). SD2an, ostera, eduki horiek jakintzat ematen dira, eta testuinguraketan landu diren edukiak honakoak izan dira: izenburua zergatik behar duen honelako testu batek, eta eraginkorra izateko nolakoa izan behar den; lehen pertsona pluralaren erabilera ezberdinak eta inplikazio modu ezberdinak; hartzailearen inplikazioan sakontzeko, hartzailearen irudia nola zaindu edo nolako adierazpideak saihestu behar diren. Ikusten den bezala, edukien artean badago progresio bat eta ikasleen bigarren ekoizpenetan oinarrizko ezaugarri hauek guztiak agertzen dira. Labur-labur bada ere, SD1ean eta SD2an ikasleen testuetan ikusten diren zenbait hobekuntza gogoratuko ditugu ondoren. SD1eko azken produkzioan hobekuntza nabarmenak ikusten dira testuaren artikulazio maila guztietan. Testuinguraketan ikasle guztiek idatzi dute taldearen izenean; guztiak konturatu dira egunkariko irakurleentzat idatzi behar dutela eta konbentzitzea
164 dela euren asmo komunikatiboa. Horregatik, bigarren produkzioetan guztiek erabili dituzte argudioak eta modalizazioak (gogoratu behar da aurreko testuetan ia inork ez dituela erabili). Horrez gain, planifikazioan, kontsigna kopiatu beharrean, gehienek birformulatu egin dute; testuaren amaieran ondorio bat txertatu dute euretariko askok; eta formatu aldetik gutun formala barik, iritzi testu baten itxura eman diote. Testualizazioan argudioak erabili dituztenez, ia guztiek erabili dute testu antolatzaileren bat argudioak ordenatzeko edo ondorioa aurkezteko. Bestalde, baliabide anaforikoetan ere aberastasuna ikusten da; oraingo honetan anafora kontzeptual gehiago aukeratu dituztelako lehen produkzioan baino. Esaterako, aurreko paragrafoko ideia batzeko igorleak erabil dezake "egoera honen aurrean" edo baita "arazo honen aurrean". Erabilitako adierazpide biak dira anafora kontzeptualak, baina bigarren kasuan aukeratu duen hitzak badu karga negatiboa igorlearentzat (baliteke hartzaile askorentzat egoera hori ez izatea arazoa), eta hitz horrekin bere iritzia indartu egiten du. Azkenik, ardura enuntziatiboan modalizazioen erabilera ugaria izan da ia testu guztietan. Sekuentzia egin aurretik ikasle baten testuan baino ez da agertu abilezia hau, baina azken produkzioetan ikasle guztiek erabili dute landu diren mota bietakoak aukeratuz, indartzaileak ("Bistan da, askok lanak hartu eta irakurri gabe egilearen izena bakarrik aldatzen dutela"; "Noski dakigula lanen kopiaketak ematen direla …" ), eta erlatibizatzaileak. SD2 egin ondoren ikasleen produkzioen hobekuntzak ere nabarmenak dira landu diren edukietan. Testuinguraketa arloan eman da emaitzarik ikusgarriena izenburuan, hain zuzen: hasierako testuan ez bezala, azken produkzioan ikasle guztiek erabili dute izenburu egoki bat testuari hasiera emateko. Hartzailearen inplikazio marketan ere emaitzak igo egin dira eta kortesia arauak ere ikasle gehiagok erakutsi dute azken produkzioan. Planifikazioan ere ikasleek orokorrean euren produkzioak hobetu dituzte. Testuaren sarrerak eta amaierak egiteko orduan eta argudioak aurkezteko orduan ere bai. Izan ere, argudioetan aztertu ditugun hiru aukeretatik argudioak hierarkian izan da gehienek aukeratu dutena. Orokorrean argudioak hobeto antolatuta agertu dira, testu antolatzaileak ugarituz, eta kontzesioak ere gehiago agertu dira, hartzailea erakarri nahirik. Testualizazio arloan, metadiskurtso formulak eta modalizazio mota guztien ugaritzea ekarri du sekuentzian egin den lanketak. Hala ere, landutako beste alderdi batzuetan ez da ikusi gorakadarik azken produkzioetan. Holako bat izan da igorlea eta hartzailea inplikatuta baina berezirik agertzea (adibidez, eskatzen dizuegu bezalako aditzen bidez) gutxitan agertu da azken produkzioetan. Ikasleek horren ordez beste aukera batzuk erabili dituzte, esaterako igorlea eta hartzailea biak batera inplikatuta (adibidez, egunotan ikusi dugu bezalako adibideen bidez). Horrek ez du esan nahi ikasleen testuen kalitateak behera egin duenik, izan dituzten aukeren artean, batzuk beste batzuk baino gehiago erabili direla besterik ez. Erabili den Sekuentzia Didaktikoaren eredua baliabide didaktiko egokia eta fidagarria da planifikatzen diren eduki eta helburuetara iristeko, helburu eta eduki horiek azken produkzioetan hobeto eginda aurkeztu baitira. Bestalde, azpimarratzekoa da Sekuentzia Didaktiko hauetan ikasleek lehen produkzioa eta
165 azken produkzioa ekoizteko aukera izatea: biak alderatu eta aurrerapenak ikusteko aukera izateak fidagarritasuna ematen dio baliabideari, lortutakoaren berri zehatza ematen baitigu. Unibertsitateko ikasleen gaitasun komunikatiboa hobetzeko tresna egokia dela ikusirik, gaineratu nahi dugu irakaslegai izango diren unibertsitateko ikasleentzat metodologia honek baduela balio erantsi bat. Izan ere, beraiek hizkuntzen irakaskuntzan erabiliko dituzten printzipioetan murgiltzen ditu, eta hori erabil daiteke diseinu didaktikoari buruz aldi berean hausnartzeko, edota geroago egingo bada hausnarketa didaktikoa, ikasleek horren irudi bat izan dezaten. 3.- Sekuentzian berariaz lantzen ez diren edukiak ezin da bermatu ikasiko direla. Orain arte ikusi dugunetik, testu genero berbera lantzeko asmoarekin sekuentzia didaktiko desberdin bi diseinatu dira, eta bakoitzean eduki desberdinak landu dira, ikasleen beharrei erantzuteko asmoz, izan ere, euren ekoizpenetan gabezia desberdinak erakutsi dituzte. Horretarako, ikasleek erakutsi ez dituzten ezagutzen artean aukeratu dira sekuentzia bakoitzean landu diren edukiak, kontuan izanik, laugarren kapituluan azaldu bezala, sekuentziaren izaeragatik, ez dela komeni denboran gehiegi luzatzea, ikasleek lanaren helburua eta hori betetzeko motibazioa bidean galdu egiten dutelako. Hortaz, ez dira landuko SD berean generoari dagozkion ezagutza guztiak. Horregatik da garrantzitsua ikasleen lehen produkzioak aztertzea, hortik atera daitekeelako zein eduki motetan dauden hutsuneak, geroago Sekuentzia Didaktikoan landuko direnak aukeratu ahal izateko. Horrela, zer irakatsiko den argi zehaztuta geratzen da hasieratik. Adibidez, SD1 esperimentatu duten ikasleen lehen produkzioek erakutsi dute ikasleek testuari buruzko hainbat ezagutza ez zituztela: ikasle gehienek ez dute argudiorik idatzi, salaketa hutsean gelditu dira eta, ondorioz, oso baliabide gutxi agertu dira haien testuetan, testu antolatzaile eta modalizazio gutxi edo ia batere ez; askok egunkariko irakurleak buruan izan beharrean, eskolako zuzendariari idatzi diote gutun formala balitz moduan. Gure kasuan, SD bietarako aukeratu diren edukiak kasu bakoitzean desberdinak izanik ere, kasu bietan ikasi egin dituzte ikasleek. Hau ikusi dugu bigarren produkzioetan ezagutza horiek erakusten dituztelako. Bestalde, ikasleen aurre-testuetan agertu ziren ezagutza-gabeziak sekuentzietan landu ez direnean, gabezia horiek iraun egin dute bigarren ekoizpenetan, kasu bakanak izan ezik. Horien kasuan metodologiak berak eragiten duen testu eredu errealen behaketa aberats eta ugariak egin du posible modu intuitiboan ikasle batzuk ezagutza horietaz jabetzea. Baina ikasle horien kopurua oso urria da, eta horrela ezin da bermatu irakaskuntzaren helburua, hau da, guztiak heltzea irakatsi nahi diren eduki eta helburuetara.
166 Adibidez, SD1 esperimentatu duten ikasleen lehen produkzioek erakutsi dute ikasle gehienek ez dituztela argudio testuen oinarriak gehiegi ezagutzen. Baina azken produkzioetan, ordea, aurrerapenak egin dituztela egiaztatu da, eta, orokorrean, landutako abilezia guztietan agertzen dira aurrerapenak ikasle gehienengan. Hala ere, testuaren ezaugarri batzuk ez dituzte bete. Esaterako, ikasle gehienek ez diote jarri izenburua testuari, ikasle bakan batzuk izan ezik. Eduki bat ez lantzeak zein ondorio ekar lezakeen argituta, beste galdera bat sor daiteke: sekuentzian lantzen den eduki bakoitza ikasle guztiek erabiliko dute euren azken produkzioan? Lan honetan egin ditugun testu azterketek erakusten dutenez, ikasle guztien azken produkzioetan ez dira agertzen landutako eduki guztiak. Inork ez ditu erabili landu diren eduki guztiak bere testuan. Hala ere, esan beharra dago guztiek bete dituztela gutxieneko edukiak. Hona hemen guztiek bete dituzten zenbait eduki: eskatu zaien testu generoa idatzi dute, hau da, komunikabideetan argitaratzen den zuzendariari gutunak testua idatzi dute guztiek; bertan, gaurkotasuna duen gai baten inguruan euren iritzia eman dute, horretarako euren burua inplikatuz eta beste ahots batzuk ere tartekatuz; testuari izenburua jarri diote; iritzia arrazoitzeko argudio ezberdinak ekarri dituzte eta batzuetan kontzesioak ere egin dituzte; gainera, polemikaren beste aldean dagoen ikuspuntua ere ekarri dute testura; baliabideen aldetik, testu antolatzaileak, metadiskurtsoa, baliabide anaforiko ezberdinak tartean anafora kontzeptual ugari –, eta modalizazio mota desberdinak erabili dituzte – epistemikoak indartzeko, deontikoak erlatibizatzeko eta apreziatiboak ere bai balorazioak egiteko –. Hauetako ezaugarri asko lehen produkzioetan agertu arren, azken produkzioetan askoz gehiago agertu dira; gainera, ikasle askok azken produkzioan estrategia aldatu egin du hoberantz, bere helburua hobeto lortu nahian. Beraz, ezin da bermatu sekuentzia didaktikoan lantzen ez diren edukiak ikasiko direla. Era berean, lantzen diren edukietan ikasle guztiek erakusten dute hobekuntza eta hobekuntza hori gutxienekoa edo hortik gorakoa da, horrela beste ikerketa batzuetan erakutsi den sekuentzien eraginkortasun maila altua berretsiz (Mielgo eta beste, 2012). 4.Kontsignan deskribatzen diren produkzio baldintzek eragina dute ikasleek erakusten dituzten abilezietan. Gelaratu diren sekuentzia didaktikoen egoera komunikatiboak desberdinak izan dira, eta ondorioz, ikasleei emandako kontsignak ere desberdinak izan dira. Kontuan harturik SD1eko ikasleek batez ere salaketak egiten dituztela eta ez dituztela beste batzuen iritziak kontuan hartzen, SD2an ikasleak beste egoera komunikatibo ezberdin baten jarri nahi izan dira, eta, horretarako, kontsigna berria sortu da. Aldaketa horrekin ikusi ahal izan da 4. kapituluan kontsignari buruz esandakoa: kontsignaren arabera ikasleek estrategia mota aukeratuko dute.
167 Adibidez, sekuentzia berria diseinatzeko aztertu diren testu eredu berrietatik ikusi da besteen iritziak eztabaidatu edo negoziatu nahi diren testuetan zenbait baliabide agertzen direla: indartu, indargabetu, edo ziurtasuna erlatibizatzen duten modalizazioak, adierazpide hipotetikoak, konparazioak eta interpelazioak, besteak beste, eta hori guztia egiteko, gainera, ahots desberdinak erabili ohi dira. Hau guztia kontuan hartuta, kontsigna berria egitean horrelako ezaugarriak eragingo dituen egoera sortu nahi izan da, metadiskurtsoaren erabilera eragiteko, eta, aldi berean, besteen iritziak kontuan hartzea bultzatzeko, argudioen ondoan kontzesioak, zein kontra-argudioak ager zitezen. Hipotesi honen erantzuna ikasle talde bien emaitzetatik lortu dugu. Izan ere, SD2ko kontsignari erantzuteko idatzi diren hasierako produkzioak aztertzerakoan egiaztatu da ikasleek erakutsi dituzten abileziak ezberdinak izan direla. Kontsignen arteko desberdintasuna kontuan hartzekoa da, beraz. SD1eko kontsignan ikasleak erabaki polemiko baten protagonistak izan dira. Ikasleek egoera honen aurrean hartu duten jarrera salatzailea izan da. Ez zaie eskatu kontsignan hartutako erabaki polemiko hori beste ikuspuntu batetik baloratzeko. Ondorioz, erabaki horren kontrako argudioak baino ez dituzte kontuan hartu, eta protesta eta salaketa baino ez dute egin. SD2ko kontsignan, ostera, ikasleei eskatu zaie gaia kanpotik ikusteko eta parte hartzaile ezberdinek (gazteak alde batetik eta agintariak bestetik) izan duten jokabidea aztertzeko. Egoera horrek bultzatu ditu besteen iritziak eztabaidatzera eta negoziatzera. Kontsigna berri honek, beraz, eragina izan du ikasleen ekoizpenetan: SD2ko lehen produkzioak aberatsagoak izan dira, argudioak eta kontzesioak tartekatu dituztelako. Hainbeste argudio idatzi beharrak metadiskurtsoa eta modalizazio mota ezberdinak erabiltzea ekarri du. Horregatik batzuetan ziurtasuna erakusteko beharra izan dute eta beste batzuetan diskurtsoa leuntzeko modalizazio erlatibizatzaileak erabili. Bestalde, SD2ko kontsigna berriak ekarri du argudio mota ezberdinen beharra izatea alde bien portaerak justifikatzeko; era berean, kontzesioen beharra ere izan dute, horregatik sartu dituzte euren testuan. Arrazoiketa hau guztia harilkatzeko, gainera, metadiskurtso formulak behar izan dituzte, eta horregatik ugari agertu dira ikasleen testuetan. Ondorioz, ikasle hauek testua idazterakoan aukeratutako estrategiak kontsignan deskribatutako egoera komunikatiboak baldintzatuta egon dira. SD1eko ikasleek salaketak egin dituzte nagusiki, egokitu zaien gaiaren protagonistak izanik, euren burua defendatzeko hartutako erabakiaren kontra idatzi dute. Dena den, egoera hori gainditzeko, irtenbideak proposatu nahi izan dituzte eta horretarako modalizazio erlatibizatzaileak ere erabili behar izan dituzte. Bestalde, SD2 egin duten ikasleek alde bietako arrazoiak erakusteko mota bietako modalizazioak behar izan dituzte, eta balorazioak egiteko direnak ere bai. Ikasle hauen testuetan mota guztietakoak ikusi ditugu ugari. Horrela frogatutzat ematen dugu bigarren kontsigna diseinatzean izan dugun hipotesia: ikasleek testua ekoizteko aukeratuko duten estrategia ezberdina izango dela ematen zaien
168 egoeraren arabera. Riestrak (2004) bere tesian ongi erakutsi zuen kontsignek zuten eragina ikasleen lanetan eta lan honetan egiaztatu da hizkuntza erabiltzea egoera komunikatiboari oso estu loturik dagoela. Beraz, hizkuntzaren didaktikan izugarrizko garrantzia du kontsignaren diseinua ondo egiten jakiteak. Kontsignan deskribatzen diren produkzio baldintzek eragin zuzena dute ikasleek ekoitziko duten testuan eta martxan jarriko dituzten abilezietan. 5.- Azken hausnarketa. Amaitzeko, tesi honekin zuzendariari gutunak testu generoaren ezagutzan sakondu da eta lanean zehar erabili den sekuentzia didaktiko eredu hau irakasleentzat baliabide eraginkorra eta fidagarria dela frogatu da. Hala ere lana ez da bukatu, izan ere testu generoaren karakterizazioa egin den arren, testu eredu berrien azterketetatik 3.5. atalean egindako abilezien zerrenda gehitzeko aukera egongo da. Sekuentzia didaktikoari dagokionez, testu genero bera lantzeko eredu bi eskaini dira lan honetan. Hala ere, 4.3. atalean azaldu bezala, mota honetako sekuentziaren izaeragatik, ezin da sekuentzia bakarrean landu testu batek dituen alderdi guztiak, aukeratu beharra dago eta aukeraketa hori egiteko ikasleen lehen produkzioak dira erakusten dutenak zelako beharrizanak dituen ikasle talde bakoitzak. Lan honetan ere hori erakutsi da eta sortu den sekuentzia berriaren edukiak nondik aukeratu diren ere azaldu da. Azken ikas-taldeen emaitzetatik ere ikus daiteke zein edukitan sakondu beharko litzatekeen aurrerantzean. Horrelako eduki bat kortesiaren erabilera da. Abilezia mota hau zailagoa da eskuratzea eta ahalegin berezia eskatzen du. SD2an ariketa bi baino ez dira egin honen garrantziaz ikasleak jabetzeko. Eta horren harira ikasleek mota guztietako modalizazioak erabili dituzte, baina hala ere, ikasle batzuen testuek erakutsi dute ez dela erraza abilezia hau behar bezala erakustea testuan. Kortesiaren alorrean, elementu askok eragiten dute horrelako testu baten egokitasuna lortu ahal izateko. Deskalifikazioak eta salaketak edo galdera erretorikoak errazago agertzen dira, baina "bestea", hartzailea, konbentzitu edo gure arrazoietara makurtu edo ekarri nahi badugu askoz eraginkorragoak izango dira beste era bateko arrazoibideak. Negoziazioa da, ondo dakigu, argudiaketaren mailarik garatuena eta hartarako kontra-argudiaketa eta kontzesioak menderatu behar dira. Hizkuntza baliabide horiek gehiago aztertu eta hobeto erakusteko beharra ikusi dugu, izan ere jaso ditugun azken testuetan, zenbait gauzatan aurrerapenak nabarmenak izan arren, hartzailearen irudia zaintzeko behar diren modalizazio baliabideak ez dute lortu bortizkeria kutsua duten adierazpideak gainditzea. Hona hemen adibide esanguratsu bat: Hilabete hauetan zehar, gazteek hamar urtetan zehar euren etxea bihurtu duten eraikina defendatu egin dute, hainbat manifestazio eginez, kalterik sortzen ez dutela erakutsiz… hau ikusita, zergatik eman du baimena Azkunak? Ezagutzen du benetan Kukutza gaztetxea eta bertan egiten diren ekintzak? Badirudi ezetz. Ikusten dugunez Azkunak ez du ulertzen Kukutzan, besteak beste, informatika
169 eta eskalada tailerrak egiten zirela, jantoki sozialak prestatzen zirela, publiko guztietarak kontzertuak aurkezten zirela… hau dena Bilboko biztanleen aurka doa? Mesedez, pentsatu dezagun momentu baten… Espero dut, gutxienez Azkunak oraingo egoera ikusita urrengorako ikastea, eta erabakiak hartu aurretik eragin dezakeen egoerak eta ondorioak ikustea. Kortesiaren hizkuntza formak euskaraz Idiazabalek eta Larringanek (2003), Larringanek, Idiazabalek eta Garcia Azkoagak (2015) eta Zabalak (2009) ere landu dituzte, eta ikasleen testuetan haien menderatzeak sortzen dituen arazoak erakusten dituzte. Vilak (2005) esaten duen bezala kortesia estrategia bat da eta balio digu pertsonen artean modu adeitsuan erlazionatzeko eta egon daitezkeen gatazkak ahuldu edo indargabetzeko. Laburbilduz, testu generoetan oinarritutako hizkuntzaren didaktika, eta bereziki euskararenak, gure ustez, badu ibilbide bat, eta eraginkorra den baliabidea da lan honetan esperimentatu den sekuentzia didaktiko mota. Lan hau egitearekin batera, bestalde, euskararen molde asko lantzeko asmoarekin abiatu ginen, eta aurreikusi gabeko beste hainbat lantzeko aukera eta beharra sortu zaigu. Orain hobeto dakigu argudiozko testu hauetan zein diren oinarrizko esapideak, moldeak, erabili beharreko trebeziak, eta hori aurrerapen bezala ikusi nahi dugu. Nolanahi ere hizkuntzaren erabilerak dakar esapideen aldakortasuna, zaharberritzea eta moldatzea, eta beraz, testu genero bat irakatsi nahi bada abiapuntua ezinbestekoa den bezala aurrera begirako zuhurtzia eta ezagutu nahia ezinbestekoak izango dira. Lana, beraz, ez da bukatu.
180 Lege dokumentuak: 236/2015 DEKRETUA, (2015eko abenduaren 22koa) Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia Erkidegoan ezartzen duena. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 9. zkia. Vitoria-Gasteiz. 2016ko urtarrilaren 15. 23/2009 DEKRETUA (2009ko otsailaren 3koa) Batxilergoko curriculuma ezarri eta Euskal Autonomia Erkidegoan jartzen da. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 41. zkia. Vitoria-Gasteiz. 2009ko otsailak 27. 175/2007 DEKRETUA, (urriaren 16koa) Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma sortu eta ezartzekoa. EHAA. 218. zkia. Vitoria-Gasteiz. 2007ko azaroak 13. 138/1983 DEKRETUA (1983ko uztailaren 11koa), Euskal Herriko irakaskuntza ez unibertsitarian hizkuntza ofizialen erabilera araupetuz. Eusko Jaurlaritza. | science |
addi-f08702a1144e | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26143 | Komunikazio eta demokraziaren paradoxa: Euskal Herriko sozio-ingurumen gatazketako informazio estrategiak | Gorostidi Vidaurrazaga, Izaro | 2017-09-13 | 13 1. Sarrera «El papel de los medios de comunicación en la política contemporánea nos obliga a preguntar por el tipo de mundo y de sociedad en los que queremos vivir y qué modelo de democracia queremos para esta sociedad» (Chomsky, 2009:7) Ikerlan honen abiapuntua UNESCO katedrak finantzatutako ikerketa batean du oinarria, «Ingurumen politiken komunikazioa: sostengarritasunaren adierazle soziopolitikoen bila» hain zuzen. Parte Hartuz ikerketa taldeko «Sostengarritasun Taldeak» ikerketa hori burutu zuen 2008 eta 2010 urteen bitartean. Egitasmo horren hedapen lana egiteko eta batez ere, gaiaren azterketan sakontzeko aurreikusitako bide bat, doktorego tesi baten lanketa izan zen. Lan hau beraz, horren ondorioa da. Aipatutako ikerketa horretan egindako diagnostikoak ingurumen politiken informazio defizita iradokitzen zuen. Izan ere, gaiari buruzko informazio eskasak edo partzialak ingurumen egitasmoen gaineko eztabaida publikoa mugatzen du. Ondorioz, eztabaida publikoaren gabezia honek, sozio-ingurumen gatazkak sortzeko aukerak errazten ditu. Diagnostiko honetan sakontzeko eta gaiaren analisi azterketa gauzatzeko ikerlan hau egin dugu. Ikuspegi soziopolitiko batetik, sozio-ingurumen gatazken analisia jorratuz, euren dimentsio informatiboa eta komunikatiboa aztertzea izan da gure xedea. Ingurumen gaiek, arazoek eta gatazkek gure gizartean eta batez ere hedabideetan, gero eta espazio eta garrantzi gehiago dute. Hots, ingurumenaren eta ingurumen politiken gaineko interesa handiagotu da. Gure bizitza sozialean protagonismoa irabazi duten gaiak dira eta horren ondorioz, hiritarrok ingurumen aferei buruzko informazio eskaria daukagu. Euskal Herrian beste ezaugarri nabarmen batekin topatzen gara. Ingurumen politika publikoen ezarketen ondorioz (Crespo, 1999:1; Beristain, 2010:24) sozio-ingurumen gatazken hazkundea bizi dugu. Ikerketa desberdinetan azaldu diren datu enpirikoek (Barcena, Ibarra, Guarrotxena eta Torre, 2003; Bergantinos, Ibarra eta Martinez Palacios, 2011) baieztatzen dutenaren arabera, gure herrian sozio-ingurumen gatazkak ditugu nonahi. Hortaz, gure hipotesi nagusia, izapide informatibo argiago batek eragile ekonomiko, politiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanak parametro egokiagoetan lekutzeko aukera eman dezakeela da. Finean, euren arteko komunikazioa eta elkarren arteko informazio kanalak sakonduz, ingurumen politiken ezartze garden eta zabalago bat burutu daitekeelakoan gaude.
14 SARRERA Ikerlan hau burutzeko hiru lerro mugatzaile erabili ditugu: espaziala, denborazkoa eta edukizkoa. Ikerketa garatuko den marko espaziala Euskal Herria1 izango da eta zehazki bertan antzeman ditugun bi sozio-ingurumen gatazken azterketa kasu azalduko ditugu. Batetik, Abiadura Handiko Trena, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berria aztertuko dugu eta Muskizeko Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta, Koke Plantaren izenarekin ere ezaguna dena. Aldi berean eta lagin espaziala kontutan edukita, prentsa izango dugu aztergai informazioaren analisi sakona egiteko. Denborazko lerro mugatzailea hautatutako sozio-ingurumen gatazken hasiera izango da, 1989.urtea Trenbide Sare Berriaren kasuan eta 2004. Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen plantaren kasuan. Ikerketa burutzeko bukaerako epe muga 2017. urtea izan da. Edukizko muga, ikerlanean azalduko den moduan, energia eta garraio azpiegituren sorreraren ondorioz sortzen diren sozio-ingurumen gatazketan kokatuko da. Azterketa hau gauzatzeko ikerketa deskribatzaile-esplikatzaile baten aldeko hautua egin dugu. Horrela, azterlanaren helburu orokor nagusia, ingurumen gatazketan informazioa nola bildu eta ekoizten den jakitea da, hots, zer eta nolako kanaletatik sakabanatzen den eta nolako eragina duen sozio-ingurumen gatazkan parte hartzen duten eragileetan. Hortaz gure ikerlana, ingurumen politiken gaineko informazio estrategien ekoizpenen azterketan oinarritzen da. Ildo berean, azterketa honetan, jorratuko ditugun helburu zehatzak erabiliko dugun lagin materialari so, energia eta garraio azpiegitura politiken produkzio informatiboa nondik eta nola sortzen den ezagutzea da. Ikerketak zehazki bi sozio-ingurumen gatazketan, Euskal Autonomi Erkidegoko Trenbide Sare berria, Euskal Y-an eta Muskizeko Fuel-olioa Murrizteko Unitate plantan, Koke plantan, alde desberdinetatik bideratzen den informazioa, diskurtsoa, eta estrategia diskurtsiboak identifikatzea bilatzen du. Alegia, sozio-ingurumen gatazka hauetan ekoizten diren informazio estrategien nolakotasunak aztertuko ditugu, bai instituzio eta alderdi politikoen partetik bai enpresa edo gizarte zibilaren taldeen eskutik ere. Azterlana sei ataletan banatu dugu. Hasteko ikerketaren nondik norakoak azaldu ditugu aurrean dugun sarrera honetan eta ondoren bigarren atalean, ikerlana egiteko erabili dugun marko teoriko kontzeptuala jorratzen da. Honen helburua, ondoren atal aplikatuan garatuko diren kontzeptuen marko testuala sortzea da. Hirugarren atalean ikerlanaren diseinua eta metodologia aurkezten da, erabilitako diseinu metodologikoa eta tresna metodologikoen azterketa landuz. Laugarren atalean alde aplikatuari ekiten diogu, garatutako bi sozio-ingurumen gatazken azterketa jasotzen baitugu: Abiadura Handiko Trena, Euskal Trenbide Sare Berria eta Muskizeko Fuel-olioa Murrizteko Unitate planta. Kasu azterketak garapen berdinaz aurkezten dira eta bi ataletan ardaztu ditugu: analisi deskriptiboa eta analisi enpirikoa, alegia. Horretarako lehenengo atalean kokapen geografikoa, proiektuaren deskribapena, kokapen historikoa, eragileen identifikazioa eta beraien arteko harremanak landuko ditugu soziograma baten bi- 1 Euskal Herria aipatzerakoan Harluxet Hiztegi Entziklopedikoaren definizioa kontutan eduki gugu: «Europako nazioa, Frantzia eta Espainiako estatuetan banatua; 20.864 km2 eta 2.920.123 bizanle (euskal herritarrak).Hiriburu historikoa: Iruñea. Zazpi probintzia edo lurralde historiko ditu: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Espainiako estatuetan eta Lapurdi, Nafarroa Beherea eta Zuberoa Frantziakoan» (http://www1.euskadi.net/harluxet/) Kontsulta: <2017.01.03).
15 tartez. Analisi enpirikoak aldiz, hiru atal hauek osatzen dute: Definizio konpartituaren analisia; eztabaida-eremu publikoaren azterketa eta prentsaren jardueraren lanketa eta azkenik, marko diskurtsiboen kokapena eta diskurtsoen analisia jorratuko dugu. Bosgarrenik aztertutako kasuen emaitzak eta kontuan hartuta finkatutako oinarri teorikoak, ikerlanaren ondorio nagusiak aurkezten ditugu. Azkenik, lana burutzeko erabili ditugun erreferentziak jasotzen dira: bibliografikoak (liburuak, artikuluak eta tesiak), dokumentalak (prentsa artikuluak eta dokumentu ofizialak) eta iturri elektronikoak (web guneak eta bideoak). 1. GRAFIKOA: Ikerlanaren atalak 1 IKERLANAREN KOKAPENA 2 GARAPEN TEORIKOA 6 ERREFERENTZIAK 5 ONDORIOAK 4 IKERKETA ANALISIA 3 GARAPEN METODOLOGIKOA Iturria: Egileak egina Atal hau bukatzeko ikerketa hau burutzeko ezinbestekoak izan diren pertsonak eskertu nahi nituzke: Miren Bidaurrazaga, Angel Mari Gorostidi, Zaloa Gorostidi, Markel eta Iune. Zuen konfiantza nire indarra delako eskerrik asko familia; ahizpa garrantzitsua eta urgentea bereizten erakutsi didazulako esker mila. Kimetz, zuretzat esker bereziak, benetan handia zarelako, zu barik hau ezinezkoa izango zen. Eskerrik asko maitea. Ikerlan honen zuzendariarentzat ere, aparteko aipamena eskaini nahi diot, zure laguntza, indarra eta «bronkei» esker ikerketa hau gauzatu dudalako, eskerrik asko Iñaki . Zure eskuzabaltasuna nire erreferentzia da.
17 2. Marko teoriko kontzeptuala 2.1. Informazioa, hedabideak eta iritzi publikoa Munduaz informatzeaz gain, hedabideek mundua bera eratzen dute. (Basterretxea, 2002:66) Si en el mundo se dieran solamente procesos de información, no podría haber sociedad. Afortunadamente, eso no es posible. (Paoli 2000:17) 2.1.1. Komunikazioa eta Informazioa ezaugarritzen: desberdintasunak Gure ikerlanaren ardatz teorikoak lantzeko marko teoriko kontzeptualaren lehen atal honetan informazio, hedabideak eta iritzi publikoaren hurbilketa teorikoaren azterketa egingo dugu. Hasteko komunikazio eta informazio kontzeptuak jorratuko ditugu. Kontzeptuak definitu ondoren hedabideen azterketari erreparatuko diogu, lanketa bi esparrutan oinarrituz: batetik hedabideen funtzioak, eta gaur eguneko egoera eta bestetik hedabideen eragina eta hauen harremana agendekin. Komunikazioa gizakiaren sozializazio garapena ahalbideratzen duen oinarrizko prozesua da. «Ezinezko da ez komunikatzea» esaten du giza komunikazioaren lehen axiomak (Watzlawick, et al., 1993),baina zer da komunikatzea? Komunikazioari buruzko diskurtso orokorrean argipen faltarekin topatzen gara, hartzaileek asmatu behar izaten dute aldi bakoitzean hizlaria edota adierazlea zehazki zertaz ari den komunikazio kontzeptua erabiltzen duenean. Kontzeptu hau ulertzeko modu ezberdinak eta anitzak daude. Amezaga irakaskideak esaten duen moduan kontzeptuaren konplexutasunak eta aldi berean kontzeptua mugatu ez izanak izugarri zailtzen du gogoeta lana (Amezaga, 1998:11).
18 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA Komunikazioa definitze bidean komunikazio interpertsolana eta gizarte komunikazioa bereiztu behar ditugu, bigarrena izango baita gure aztergaia. Komunikazio interpertsonala aukeratutako igorle eta hartzailearen artean ematen den komunikazio mota da, gizarte komunikazioan berriz gizarte osoari zuzendu daitezkeen mezuak sortzen dira. Komunikazio interpertsonala elkarreragilea da, mezua pertsona batetik bestera heltzen da atzeraelikadura prozesua erabiliz, «feed back» prozesua hain zuzen. Gizarte komunikazioan aldiz prozesua bide bakarrekoa edo elkarreragilea izan daiteke (Castells, 2009:88) eta gizarte komunikazioaren bi eredu hauetan oinarritzen da komunikazio eta informazioaren ezaugarritze teorikoa. Komunikazioa definitzeko hastapena antzinako Grezian kokatu dezakegu Aristotelesen La Retórica liburuan, K.A 336.urtean (Berlo,1978; Ramiro Beltrán,1979). Bertan hiru osagai aipatzen dira: hizlaria, diskurtsoa eta hartzailea. Aristotelesen aburuz komunikazioaren helburua limurtzea da, hots, igorleak egiten duen saiakera hartzaileak bere ikuspuntu berdina edukitzeko. Definizio klasiko hau gogoeta teoriko anitzen abiapuntua izan da komunikazioaren teori ezberdinak eraikitzeko orduan. Horra hor 1948. urtean Laswellek asmatutako paradigma Aristotelesen ereduari bi osagai berri gehitu ziona: nola, ze mediotik eta zertarako, zein ondoriorekin. Nixonen teoriak (1963) aldiz Laswellen paradigma osotu zuen beste bi elementuekin: igorlearen intentzioa eta mezua hartzeko dauden baldintzak. Baina eredu orokorren artean Informazioaren Teoria aipatu behar dugu komunikazio mota oro ulertzeko giltza eman zezakeen eredutzat hartu baita (Amezaga, 1999:395). Shannon eta Weaverren (1949) proposatutako teoria hau, Informazioaren Teoria Matematikoaren izenez ere ezaguna, bost osagaiez osotutako komunikazioaren eredu linealean oinarritzen da: informazio iturria, igorlea, kanala, hargailua eta hartzailea. Eredu hau telefono bidezko transmisioetarako asmatu zen. Iturriak deitu egiten du eta igorgailuak ahotsa seinale elektrikoa bihurtzen du kode bat erabiliz. Transmisioan egon daitezkeen arazoak ere identifikatu zituzten «zarata» osagaia izendatuz. 2. GRAFIKOA: Informazioaren teoria ITURRIA HARTZAILEA HARGAILUA KANALA IGORGAILUA KODEA ZARATA Iturria: egileak berak egina Beraz Komunikazioaren Teoria Orokorra eraikitzeko erabili den eredu oinarria, Informazioaren Teoria Matematikoa, modu honetan hezurmamitzen da: subjektu batek (igorleak) beste bati (hartzailea) kode batean dagoen seinale baten bitartez kanal batetik mezua bidaltzen
20 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA erantzunean oinarritzen da, elkarrizketarako irekia dagoen eredu batean hain zuzen ere, eredu zirkularra. Kaplunen esanetan berez esanahi zaharrena bigarrena izango litzateke, komunikazioaren sustrai latinoarekin bat egiten duena communis; komunitate, komunio hitzen sustrai berdina da, konpartitzen dena adierazten du, komunean dagoena edo bizitzen dena. 1981.urtean Winkin irakasleak «La nouvelle Communication» liburuan telegrafoa eta orkestraren metafora erabili zituen bi komunikazio eredu hauek konparatzeko (Winkin, 1984:11-26). Autore honen aburuz telegrafoaren arabera komunikazioa informazioaren transmisioa izango litzateke eta orkestraren araberako komunikazioa gizakien arteko elkarrekintza osoa inplikatuko luke. Modu honetan bi definizio hauek informazioa eta komunikazioa bereizten dute, informazioa bide bakarrekoa dela adieraziz eta komunikazioa aldiz, elkar ekintzan oinarritzen den prozesua. 4. GRAFIKOA: Informazioa eta Komunikazioa MEZUA IGORLEA HARTZAILEA HARTZAILEA IGORLEA INFORMAZIOA KOMUNIKAZIOA MEZUA MEZUA Iturria: egileak berak egina Beraz informazioa aldebakarreko prozesua da, mekanismo multzo bat «gizakiari bere ingurunearen datuak jasotzen aukera ematen diona» (Paoli, 2000:15). Eta komunikazioak elkarrekiko ekintza da «elementu emozionalak eta kognitiboak dituena eta hitzezko edo ez hitzezko eran ematen dena» (Nowak et al., 1977:1). Informazioaren transmisioa komunikazioan gertatzen den prozesu bat baino ez litzateke izango. Komunikazioa aldiz gizarte arauen arabera burutzen den elkarrekintza izango litzateke.
22 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA 1. Zainketa: Hedabideek gizartea bere inguruari buruz informatzen dute eta egon daitezkeen mehatxuen berri ematen dute. 2. Transmisioa: Kulturaren sozializazio izango litzateke 3. Harremana: Gizartea osatzen duten osagaien arteko harremana bermatzen dute Hortaz, ondorioztatu dezakegu hainbat autorek aipatutakoa, hots, gizarte sistemaren baitan hedabideen eragin sozializatzailea oso garrantzitsua dela (Barcena eta Larrinaga, 2004:161). Sozializazio oro transmisio eta barneratze prozesuen bitartez gauzatzen da eta horretarako ohitze eta irakaste mekanismoak erabiltzen dira. Hala izanik, agerikoa da, gizarte baten funtzionamenduan hedabideek betetzen dituzten funtzioen analisia egiterakoan, gizarte sistema beraren funtzioekin daukan harremana. Hedabideak sozializazio prozesua ahalbideratzen duen gune bat dira munduaren ikusmolde jakinak erreproduzitzen dituztelako. Irudikapen sozial legitimoen sortze horrek eragina dauka gizarteak erabiltzen dituen egitate eta esanahien eraikuntzan . Gizarte guztiek funtzio hau betetzeko sozializazio mekanismoak erabiltzen dituzte «sozializazioaren bitartez gizarte-ordenak bere birsorkuntza eta batasuna bermatzen ditu, zeren gizakiak talde-arauei buruzko adostasunera bultzatzen baititu» (Barcena eta Larrinaga, 2004:151). Beraz gure ikerlanaren azterketan derrigerrozkoa iruditzen zaigu hedabideen funtzio sozialak aztertzen dituzten XX. mendeko ikerketa nagusiak aipatzea. Horretarako Bretones ikerlariaren analisi eskema jarraitu dugu (1997: 137-196), hots, funtzio mobilizatzailea, kultura errepikapen funtzioa, kontrol sozialaren funtzioa eta manipulazio funtzioa aztertzea. 1. Funtzio mobilizatzailea: Funtzio honen arabera hedabideak gizartekideen portaeren katalizatzaile moduan ulertu daitezke, hots, ez dute portaerak sortzen baizik eta berez daudenak azalarazten laguntzen dute. Gizartekideak aktiboak dira eta hedabideak beraien interes, motibazio eta beharren arabera erabiltzen dituzte (Katz et al., 1986:127-171). Halatan, azterketak audientziaren beharretan eta erabileretan oinarritu behar dira. Teoria honek 1940an Cantrilek landutako azterketan dauka abiapuntua. Orson Wellesek 1938an egindako «Munduen Gerla» irratsaio famatuak sortutako ikara egoera ikertu zuen ikertzaile honek. Bere aburuz herritarren erantzuna ulertzeko nahitaezkoa zen aurreko urteetan jendartean hedatu zen ikara-sentsazioari erreparatzea (Cantril 1986: 91-110). 2. Kultura errepikapen funtzioa: Funtzio hau azaltzeko masa kulturen ikerketak aipatu behar ditugu, hots, jarduera kulturalaren eginkizun soziala aztertzen dituzten teoriak (Morin, 1966; Moles, 1978) eta «Cultural-Studies»en perspektiba (Hall, 1981; Williams, 1981; Thompson, 1990). Masa kulturaren ikerketa hauek hedabideei egozten zaizkien jarduera kulturalen azterketan oinarritzen dira. Morinek adierazten duen
24 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA pulatiboaren perpektiba, orratz hipodermikoaren arabera, persuasioa edo propagandaren bitartez ematen da. Teoria Kritikoaren lehenengo bertsioaren autoreek aldiz (Horkheimer, 1937; Adorno, 1944) hedabideek funtzio manipulatiboa garatzeko mekanismorik ez dutela behar adierazi zuten, kontsumoaren bitartez automatikoki ematen delako manipulazioa. «La atrofia de la capacidad imaginativa y de la espontaneidad del consumidor de medios de comunicación social no debe atribuirse a ningún mecanismo psicológico: la pérdida de dichas facultades debe achacarse al carácter objetivo de los productos». (Adorno eta Horkheimer, 1947 hemen aipatua: Curran, 1981:398) B. BEGIRATU BAT HEDABIDEEN EGOERARI GAUR EGUN Hedabideen funtzio sozialak aztertu ondoren hedabideen gaur eguneko egoerari erreparatuko diogu. Ignacio Ramonet (1998) kazetariaren hitzetan informazioa gaur egun salgaia da eta ikuspuntu horrek hedabideen papera aldatu du. Neoliberalismoaren garaietan, enpresa pribatuak dira hedabide handi eta garrantzitsuen jabe5 eta komunikazioa beste merkatu bat da. Komunikazioa informazio produktua bilakatu da, eskaintza eta eskaera arauen menpe dago, eta ez gizabidezko edo irizpide etikoen menpe (Ramonet, 1998:145-175). 70ko hamarkadan Hans Magnus Enszenbergerrek irakurketa berdina egin zuen. Bere analisiaren arabera informazio igorle eta hartzailearen arteko banaketak gizartean ematen den kontsumitzaile eta ekoizleen arteko banaketa jarraitu du, ezaugarri politiko garrantzitsu batekin, kontzientzia industria delako eta azken finean menderatzaile eta menderatuaren arteko banaketa delako (Enszenberger, 1974:11). Ildo honetan, Joseph Rota irakasle eta ikerlariaren ustez, hedabideak gizarte osoko ahotsa entzuteko, gizarteko indar ezberdinen oreka mantentzeko eta garapen demokratikoa sostengatzeko balio dutela adierazten du baina kontrolatzeko eta menperatzeko ere erabili daitezkeela. Gaur egun hedabideen pribatizazioak eta komertzializazioak, komunikazio enpresen bilakaera gero eta boteretsuagoak diren metaketa ekonomikoetan eta komunikazioaren globalizazioak, hedabideetan entzuten diren ahotsen murrizketara jo du, edukiak homogeneizatuz eta despolitizatuz eta komunikazio irispidea murriztuz (Rota, 2001: 86-96). Murrizketa hau Manuel Castellesen esanetan bi iragazkien bidez ematen da. Batetik gobernuaren kontrol zuzena, hedabide publikoen kasuan eta bestetik hedabideen jabeak eta zuzendariek ezartzen duten kontrola, hedabide pribatuen kasuan (Castells, 2009:262-273). Jose Inazio Basterretxea irakaskideak hiru iragazki mota desberdintzen ditu: hedabideen jabetza, albiste iturriak eta publizitatearen agindua6 (Basterretxea, 2002: 254-256). Autore honen aburuz, lehen 5 Ben Bagdikian «The Media Monopoly» (1983) liburuan berrogeita hamar enpresa identifikatu zituen EEBBtako mass media merkatuaren jabe. 2004ean bost korporazio aipatzen ditu. EEBBetan zentratzen bada ere mundo osoan eman den tendentzia deskribatzen du (Campo Vidal, 2008). 6 Pascual Serrano kazetari eta ikerlariak «Desinformación: Cómo los medios ocultan el mundo» (2009) liburuan albisteen iturrien iragazkien harira komentatzen du «albisteen %80 iturriak gaur eguneko nazioarteko informazioaren ardura duten 4 agen-
29 Informazioa, hedabideak eta iritzi publikoa 70ko hamarkadako Enszenbergen proposamena feedbackean ardazten den komunikazio eredua da, hots, hartzaile bakoitza igorle potentziala bilakatzen da atzeraelikaduraren bidez. Horretarako kontrol zentralista batean oinarritutako ereduaren aurrean desentralizazioa aldarrikatzen du. Hedabideen erabilera errepresiboa emantzipatua bilakatzeko gizabanakoen indibidualismo pasibotik masen mobilizaziora pasatu behar garela gogoratzen digu. Aldi berean, autore honen aburuz, kontsumitzaile pasibo eta despolitizatua parte hartzaile eta politika ikaskuntzan jantzia bihurtu behar da. Enszerbergerrentzako hedabideen lana talde produkzioa izan behar da, bere ustez espezialisten produkzioarekin bukatu behar delako. Teorialari honen arabera, jabe edo burokraten kontrolarekin bukatzeko erakunde autogestionatuen kontrol sozializatua ezarri behar da. XXI. mendean Josep Rota ikerlari eta irakasleak Enszenbergek 70ko hamarkan proposatutakoaren haritik eredu aldaketa hau proposatzen du: 2. TAULA: Rotaren eredu aldaketa KONTROLPEAN IZATETIK ERABILGARRI IZAN BEHAR DEN BALIABIDERA. Zentralizatuta Deszentralizatuta Jabetza burokratikotik Giza jabetzara Larderiazko eredutik Demokratiar eredura Bide bakarretik Bide bikoitzera edo anizkunera Bertikaltasunetik Horizontaltasunera Informatibotik Parte hartzailea eta elkarrizketan jarduna Kanal itxietatik Kanal irekietara Teknikoa eta murriztua izatetik Irekia eta ulerterraza izatera Iturria: Egileak berak egina Rota, 2001:89 oinarrituta Rota ikerlariak hedabideek jasaten duten kontrolarekin bukatzeko komunikazioa baliabide erabilgarri moduan aldarrikatzen du. Enszerbergerekin bat eginaz deszentralizazioa eta giza jabetzaren garrantzia azpimarratzen du, zentralismoa eta jabetza burokratikoaren aurrean. Horretarako eredu demokratikoa aipatzen du, horizontaltasuna ezarriz bertikaltasunaren aurrean eta elkarrizketan oinarritutako eredua, bide bikoitzekoa eta anitza, parte hartzailea, kanal irekietan oinarrituta. Espezializazio teknikoa ere aldatu beharko litzatekeela azaltzen du, ulerterraza eta irekiak diren hedabideak sortuz. Bi autore hauek proposatzen duten komunikazio eredua, komunikazio horizontala, komunikazio parte hartzailea, utopikotzat jo dute beste autore batzuk «fikzioa baino ez dena, baina masa-komunikazioan berriro sinesten hasten lagundu diezagukeena» (Basterretxea, 1997:4). Baina proposamen hauen harira informazio kanal alternatiboak lantzen dituzten hedabideak sortu dira eta komunikazio teorian paradigma berri bat: Gizarte Eraldaketarako Komunikazio. Teoria honek elkarrizketan eta parte hartzean oinarritzen den komunikazio etikoa da: «es decir, de la
32 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA Paradigma berri honen harira Noelle Neumannek isiltasunaren espiralaren teoria plazaratu zuen iritzi pertsonalen eta hedabideek iritzi hauetan eduki dezaketen garrantziaren arteko interdependentzian oinarrituta. Teoria honen funtsezko tesia gehiengoaren iritziaren eraginean eta hedabideen eraginean oinarritzen da. Oro har sozialki ontzat hartzen dena eragin handia dauka pertsonen ustean. Beraien iritzia kontrakoa bada isiltasunera jotzen dute gizartean isolatuta ez sentitzeko eta hortaz hedabideek jokatzen duten papera oso garrantzitsua da, iritzi nagusiaren erakusleiho bilakatzen direlako (Noelle Neumann, 1995). Iritzi publikoaren iragarpenak gertakari bilakatzen dira eta hedabideen hedadurari esker hauek statu quo bilakatzen dira. Beraz gutxiengoak bere iritzia isiltzeko joera edukiko du (Miller, 2005:278). Neumann-ek egindako ikerketan iritzi publikoaren prozesu eraketan «ongi» kontsideratua dagoena eragin handia daukala frogatzen da. Hau da, iritzi «onak» hasieran dituzten baino babes gehiago lortzen dute eta gutxiengoen iritziak (edo horrela antzematen dena) gero eta babes gutxiago lortzen du, isiltasunaren espiralaren prozesuan. «Mass medien efektuak sarritan oharkabe igarotzen dira. Gizakiak ez dira gauza beraien inguruan gertatu denaz jabetzeko nahastu egiten dituzte beren pertzepzioak eta hedabideen bitartez jasotako filtrazioak, euren barruan banaezina den unitatea osatu arte; eta gainera hori guztia euren pentsakera eta esperientzia pertsonalen ondorioa dela sinisten dute askotan» (Noelle Newmann,1980:60) Eragin indartsuaren paradigmaren harira komunikazio ikerketan hiru teoria nabarmendu ziren: Agenda setting (McCombs&Shaw, 1972), Priming (Iyengar & Kinder, 1987) eta Framing (Iyengar &Simon, 1993) teoriak hain zuzen. XX. mende bukaeran sortutako hiru teoria hauek gizarte esanahi sozialen eraikuntzan eta sinismen eta jarrera soziopolotikoen eraketan eragina dute. Scheufele eta Tewksburyk (2007:10) adierazten duten moduan komunikazio politikoko teoriei buruzko ikerketetan, framing, agenda setting eta priming-en gaineko ikerketek azken norabide paradigmatikoa irudikatzen dute. 3.1. Agenda Setting Teoria: Agenda Setting Teoria Cohenek aurkeztu zuen 1963. urtean eta bederatzi urte geroago McCombs eta Shaw-ek frogatzen saiatu ziren. «The Agenda-Setting Functions of the Mass Media» artikulua plazaratu zutenean. Bertan hedabideen agendaren eragina eta zer nolako harremana daukan iritzi publikoaren agendan aztertu zuten. Beraien ikerketa 1968ko Estatu Batuetako hauteskunde kanpainan oinarritu zen. Chapel Hill izeneko herri batean hautesle zalantzatiek politikaren inguruko gai ezberdinei buruzko iritziak (issues) zeintzuk ziren jaso zituzten hauteskunde aurreko epealdian. Epe berdinean hedabideek plazaratutako edukiekin konparatu zuten eta honela hedabideek publikoaren kanpainako agenda ezartzen
33 Informazioa, hedabideak eta iritzi publikoa zutela ondorioztatu zuten. Modu honetan aspaldidanik susmatzen zen ideia indartu zuten, hedabideek boterea zeukatela iritzi publikoan. Hau da agenda setting-ak hedabideen agenda eta pertzepzio publikoaren eguneko item garrantzitsuen artean, erlazio zuzena dagoela baieztatzen du, hots, hedabideek arreta kontzentratzen den ohiko topalekuak sortzen dituzte (McCombs eta Shaw, 1972: 176-187). Agenda setting teoriaren arabera agenda ezartzeak, hedabide eta publikoaren arteko harreman kausala sortzen du. Hedabideek zioa, edukia, ematen digute eta publikoak ondorioa, iritzia ipintzen dugu. Horrela esan dezakegu hedabideek interes kolektiboko gaiak eratzen dituztela eta agenda publikoaren osaera determinatzen dutela. Baina hau ez da agenda setting-en teoriak frogatzen duen ondorio bakarra. Hedabideek emandako enfasiaren arabera gaiak modu batean edo bestean agertuko dira publikoan. Hau da, jendeak gai bateri ematen dion garrantzi maila hedabideek eman dioten garrantziaren arabera neurtzen da (Wolf, 1991:163). Beraz hedabideek gero eta enfasi gehiago ipintzen badute gai baten inguruan, audientzian, arreta publikoaren orientatzaile moduan, gero eta garrantzi gehiago edukiko du gai horrek. Fenomeno hau «agenda-setting-en bigarren maila» moduan ezaguna da. Hedabideek gertaera bat deskribatzen dutenean ezaugarri batzuei garrantzi gehiago ematen diete beste batzuei baino, ezaugarri batzuk gehiago aipatzen dituzte beste batzuk baino. Horrela gaien nabarmentasun maila ezartzen dute eta modu berdinean ezaugarrien hierarkia bat ere sortzen dute. Eta honek ere eragina dauka iritzi publikoan. Agenda setting-en bigarren mailak plano subjektiboan eta iritzian dauden perspektibak eta irudiak ikertzen ditu. Hedabideetatik ez dugu soilik gai zehatz batzuen inguruko informazioa jasotzen, gai bakoitzari ematen diogun garrantzia eta enfasia ere jasotzen dugu (portadan agertzen bada edo ez, zenbat leku edo denbora eskaintzen saion albisteari, idatziko hedabideetan irudia eramaten badu edo ez, besteak beste). Modu honetan agenda setting-ari buruz hitz egitea, hedabideek azpimarratzen duten gaien irudiei buruz hitz egitea da. Hedabideek nabarmentzen dituzten irudiak eta audientziak nabarmentzen dituen irudiak kasu geihenetan berdinak dira. Beraz hedabideek ez dute erabakitzen publikoak zer pentsatu edo ze iritzi eduki behar duen baina hedabideek eragin handia daukate publikoaren iritzi nagusia eraikitzeko orduan, pertsonen pertzepzioan daukaten eragina handia delako (Scheufele eta Moy,1999). 3.2. Priming Teoria: Iyengar eta Kinderrek (1987) proposatutako priming teoria jendeak gertaera edo pertsonai publikoei buruz egiten dituzten epai edo iritzietan eragina duten faktoreez aritzen da. Autore hauek pertsonek informazioa biltzeko eta prozesatzeko daukaten ahalmen mugatuan oinarritzen dute beraien hipotesia. Hau da, pertsonen eta gertaera jakinen gainean jendeak garatzen dituen balorazioak eta iritziak ez dira eraikitzen informazio osoaren gainean, baizik eta eskura duen informazio murritza baliatuta (Balaban,2008:10). Informazio horrek iturri asko ditu jakina, baina
34 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA hedabideak lehen mailako iturria bilakatzen dira elementu batzuk presente eta beste batzuk ezikusiak edo ahaztuak mantentzeko gaitasuna dutelako. Hedabideek objektuak, pertsonak edo prozesu politikoak ebaluatzeko oso lagungarriak dira hiritarrentzako. Pertsona bati adibidez lehendakariari buruzko epaia eskatzen zaionean ezin du analisi sakona eta zehatza egin eta bere memorian eskura duen informazioaren bitartez sortzen du epaia. Modu honetan adibidez hedabideek lehendakariaren politika ekonomikoari lehentasun informatiboa ematen badiote, jendeari lehendakariaren kudeaketa administratiboari buruzko balorazioa eskatzen zaionean, balorazio hori lehendakariaren politika ekonomikoan oinarrituko da eta ez kudeaketan. Eta hortan datza teoria honen funtsa, hedabideek portaera politiko zehatz bat sustatzeko ideiak eta/edo joerak aktibatzeko ahalmena dutenean priming efektua ematen dela esaten da. «...al llamar la atención sobre algunas cuestiones, al tiempo que otras son ignoradas, las noticias transmitidas por la televisión influencian los estándares que las personas utilizarán para juzgar a gobiernos, presidentes, políticas y candidatos...» (Iyengar eta Kinder, 1987: 63) Priming teoriak hedabideek eduki edo mezuei ematen dioten erakusketan oinarritzen da. Hau da erakusketaren arabera gai horren inguruko pentsamenduak eskuragarriagoak egongo dira gure memorian (Berkowitz y Rogers, 1986 hemen, Freinderberg, 2004:9). Hortaz priming informazioaren eskuragarritasunaz eta gogoan gordetako informazioa prozesatzeko moduaz arduratzen da. Hala izanik ere, askotan agenda setting-aren luzapen gisa ulertua izan da eta teoria bien artean loturak egonda ere desberdintasun adierazgarri bat antzeman dezakegu. Agenda setting-ak gai batzuk jendearen adimenean eta kezketan nabarmenarazten dute eta hedabideek igorritako informazio horren bitartez jendeak gaiak edo eragileak ebaluatzen dituenean primingaz ari gara (Scheufele eta Tewskbury, 2007: 11). Beraz priming teoriak hedabideen eraginen ikerketan elementu berri bat suposatzen du ezagutza baino iritziak aztertzen dituelako. 3.3. Framing teoria: Framing teoriak aldiz informazioaren enkuadreari erreparatzen dio, «errealitatearen hautematea eta irudikapena gidatzen dituzten egitura kognitiboei» (Scheufele eta Tewskbury, 2007: 11) hain zuzen. Beraz beste elementu bat gehitzen du gure azterketan: ezagutza eta iritrziak sortzeko erabiltzen ditugun egitura kognitiboei erreparatzen dio. Kanpoko errealitatea bereganatzeko eta pentsamenduak sortzeko erabiltzen ditugun interpretaziorako eskemak, biak aztertzen ditu «beraien artean ematen den harreman isomorfikoari esker» eta harreman hau «framen bitartez sortzen delako gainera» (Sábada et al., 2012:110). Hartan datza teoria honen oinarria.
36 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA B. HEDABIDEAK ETA AGENDAK XX. mende hasieratik gaur egun arte hedabideen eraginei buruz sortutako ikerketek argi frogatu dute hedabideek arazo publikoak definitzeko eta ideia politikoak komunikatzeko duten ahalmena oso handia dela. Orain arte azaldu dugun moduan, bereziki arreta publikoa bideratzeko eta gai politikoak ulertzeko, interpretatzeko, testuinguruak sortzeko duten boterea nabarmena da (D´Adamo et al., 2000:57). Ondorioz, esan dezakegu auzi publikoen inguruko eztabaidak hedabideek esan, publikatu eta proiektatzen dutenaren arabera eraikitzen direla. Eta hau da hain zuzen ere, gure ikerlanaren oinarri analitikoa argitzeko erabiltzen dugun ardatz teorikoaren zutabe bat. Atal aplikatuan garatuko diren kontzeptuen marko testuala sortzeko bidean marko teoriko kontzeptualaren lehen atal honetan hedabide eta agenden arteko lotura aztertuko dugu azkenez. Etimologikoki agenda, egin behar diren gauzei egiten dio erreferentzia. Hedabideen agenda, agenda publikoa eta agenda politikoa konpondu behar diren arazoez osatzen dira. Beraz gai bat agendan egotearen garrantzia hartan datza, bere presentzia hutsak interes lehentasunak markatzen ditu: «agendan dagoena ez dagoena baino lehentasun gehiago dauka» (Sabada et al., 2007:188). Agenda bakoitza bere egitura eta ezaugarriak ditu: • Hedabideen agenda: Hedabideek hautatzen dituzten gertakizun, jazoera eta auziei erreparatzen dio. Momentu zehatz batean hedabideek garrantzitsuenak jotzen dituzten gaiekin zerikusia dauka. • Agenda Publikoa: Publikoak ezartzen dituen edukiez osatzen da, denboraldi batean publikoak auzi edo gai zehatzei ematen dion garrantzi hierarkia hain zuzen. • Agenda Politikoa: Elite politikoak ezartzen dituen lehentasunekin lotuta dago, gobernuak, parlamentuak eta instituzioek ezartzen dituzten gaiak. 5. GRAFIKOA: Agendak eta beraien arteko eraginak Hedabideen agendan agertzen diren gaiak Agenda publikoan agertzen diren gaiak Agenda politikoan agertzen diren gaiak Iturria: Egileak berak egina Agendaren eraketa prozesua sortzen dela esaten da «arazo edo gai batzuk gobernuaren arreta pizten dutenean, seriozki eta aktiboki, politika publiko bat bihurtzeko aukerarekin» (Elder & Coob, 2003:77). Beraz politika publikoa bilakatu daitekeen arazoen hautaketa eta definizioa, erabaki ariketa dialektikoa da.
37 Informazioa, hedabideak eta iritzi publikoa Prozesu honek gizarte ariketa zabala suposatzen du eta hau hedabideen agenda, agenda publikoa eta gobernuaren agendaren eraikuntza eta elkarrekintzan islatzen da. Eragile ezberdinak beraien lehentasunak gainerakoen aurrean erakusterakoan dimentsio politikoa garatzen dute. Modu honetan esan dezakegu «politikaren arazoak errealitatearen zenbait kontzepzio partikular eratzen duten eraikuntza sozialak direla» (Aguilar, 2003: 31). Agendaren sorreraren prozesua ez da soilik hautaketa ariketa bat, definizio soziala ere suposatzen du. Hau da, gizarte arazoen lehentasun ordena beharrezkoa da baina arazoari emango zaion definizioak errealitatearen ikuskera berezia baieztatzen du eta bide batez egituratu eta enkoadratzen du arazo horrek edukiko duen konponbidea. Hortaz arazoaren definizioa agenda politikoaren eraketaren ardatz nagusiena da. Eta definitzeko prozesua ez da ariketa arrazional inpartziala, hots teknokraten lanen emaitza, ariketa subjektiboa da, publikoaren eraikuntzan ematen den gatazka sozialaren emaitza. Prozesu honetan hedabideen papera oso garrantzitsua da, hedabideen eragiteak banakoek lantzen duten errealitate sozialaren ulermena aldatu dezakelako (Shaw,1979: 102). Agenden sortze prozesua azaltzeko hiru agenden artean sortzen diren loturei erreparatu behar diogu. 6. GRAFIKOA: Agenden arteko harremanak Agenda setting Framing Priming Hedabideen agenda Agenda publikoa Agenda politikoa Esperientzia pertsonalak eta interpertsonalak. Elite eta beste gizabanakoen arteko komunikazioa Agendaren gertakizun edo gai zehatz bati buruzko mundu errealeko adierazleak GERTAKIZUNAK GATEKEEPER Iturria: Egileak berak egina Rogers eta Dearing 1994:79 oinarrituta 5. eskeman azaltzen den legez, agenden sortze prozesua hedabideen agendan, gai bat agertzen denean hasten da. Lehen pausu hau gatekeeper-ek gai edo gertaera bat aukeratzen
38 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA dutenean hasten da. 1980. urte arte hedabideen agenda berez sortzen zen fenomeno bezala aztertzen zen. Baina urte horretan International Communication Association Meeting-ean hedabideen agendan gaiak zergatik agertzen ziren gaineko gogoeta landu zuten eta horrela gatekeeper terminoa, berrien hautatzailea hain zuzen, agenden sorreraren elementu determinatzaile moduan aztertzen hasi ziren (Dearing y Rogers, 1996:24). Terminoa hedabideetan berrien hautaketen arduradunak diren pertsonei (banaka edo kolektiboki) egokitzen zaio. Gatekeeper-en funtzioak hauek dira: kazetari ikuspuntutik epaitu zeintzuk diren gai interesgarriak eta zeintzuk ez; gai hori lantzeko erabiliko den espazioa edo denbora (hedabidearen arabera) erabaki eta gai horrek duen garrantzia zehaztu erabiltzen den genero edo/eta kokapenaren arabera (DeGeorge, 1981: 219-220). Rodríguez Díaz ikerlariak gatekeeper-en inguruko literatura azterketa egiterakoan bi hipotesi nagusi aipatzen ditu fenomeno honen izatea azaltzeko. Batetik Iparramerikako ikerketa askok defenditzen duten ikuspuntua: mundu mailan ere, gatekeeper nagusiena Estatu Batuetako presidentea da, bere pertsonarekin zerikusia duen guztia berria bilakatzen delako (Trump-en adibidea aipatu dezakegu) eta bestetik Whitney eta Becker (1982) egindako lan bilduma aipatzen du bigarren hipotesia frogatzeko. Gatekeeperer-ek hautatuko duten gai zerrenda, hedabideen agenda determinatzen duena alegia, berri-agentziek emandako albistekin eratzen da: «los temas proporcionados por las agencias servían de referencia a los medios (como si fuera la única materia prima), indicando cuáles iban a ser los temas más preferentes del día» (Rodríguez Díaz, 2004:41). Agenden arteko dinamikak ulertzeko hiru agendetan eragina daukaten bi faktore kontutan eduki behar ditugu. Aristotelesek azaltzen zuen moduan gizakiak animali sozialak gara eta gure helburuak komunitate baten barruan garatzen ditugu. Beraz, esperientzia pertsonalak eta interpertsonalak eta gizakien arteko komunikazioak agenden sorkuntzan eragin nabarmena dauka. Gainera inguratzen gaituen munduaren elementuak eta erreferentzia tasak ezagutzeko erabiltzen diren adierazleak hiru agendetan eragiten dute. Orientazio adierazleak dira, hots, mundu errealeko adierazleak, gertaera bat edo gai baten testuinguruan eragina duten elementuak, erakusgarriak, giza jarraibideak, etab. Adierazle hauek arazo sozial batek daukan garrantzia neurtzen erabiltzen dugun aldagaia da, (Dearing y Rogers, 1996:28). Faktore hauek agenda guztietan ondorioak sortzen dituzte hortaz hedabideen agenda eratzeko gatekeeper-en lana eta aipatutako adierazleak kontuan eduki behar ditugu. Ondoren hedabideen agenda horren arabera albiste batzuk azpimarratuko dira. Nabarmentzen diren albiste horiek publikoaren memorian eta gogoan barneratuko dira eta jende askorentzat garrantzitsuak eta erraz oroitzeko modukoak izatera iritsiko dira agenda setting-aren bitartez. «Hedabideek mundua eratzen eta konformatzen laguntzen dute, gure elkarrizketetarako erreferente bilakatzen dira. Albisteak kontatzeaz gain —egitate eta gertakizun guztien artean albiste zein diren erabakitzen dutenez—, munduan garrantzitsua zer den eta zer ez den esaten dute hedabideek. Errepikapenaren ondorioz, jendeak ikasi egiten du handia zer den eta txikia zer, eta, gero, horren arabera funtzionatzen du bere bizitza arruntean» (Basterretxea, 2002:66)
39 Informazioa, hedabideak eta iritzi publikoa Agenda setting-aren bitartez agenda publikoaren eraketan aintzakotzat hartu behar ditugun bi fenomeno ematen dira. Batetik hedabideek gaiei emandako arretaren eta audientziak esleitutako garrantziaren artean dagoen korrelazio estua (Scheufele eta Tewskbury, 2007:11) eta bestetik zer gai pentsatu edo baloratuko den baldintzatzen duela (Vicente Mariño eta Lopez Rabadan, 2009:21). Hortaz, ikerlan akademikoek frogatu duten moduan, «agenda-settingaren gainean egindako ikerketen konklusio orokorra hedabideetako agendak publikoaren agenda aukeratzen duela da» (Dearing y Rogers, 1996: 50). Baina ez da agenda publikoan eragiten duen fenomeno bakarra. Agenden arteko harremanak azaltzen diren 5.eskeman agertzen den legez, beste bi osagai aipatu behar ditugu: priming-en bitartez sortzen diren erreferente gakoak —gertaerak edo eragileak baloratzean eta iritzia osatzerakoan audientziak hedabideek sortutako erreferente horiek erabiltzen baititu— eta framing efektua, hedabideek igortzen duten informazioa iritziek eta balorazioek osatutako interpretazio eskemekin eransten dute. Hauen arabera, hots, informazioa nola aurkezten den arabera, audientzian ondorio desberdinak sortuko dira. Horregatik autore batzuen aburuz derrigorrezkoa da gai politikoak perspektiba desberdinetatik lantzea «gizarte batean gertakizun politikoei buruzko berrien estaldura, arazo beraren gainean argudio eta analisi elementu desberdinak eskaintzen duten bereizitako perspektibetatik burutu behar da» (Freidenberg, 2004:12). Hortaz agenda publikoa sortzeko prozesua honakoa litzateke: agenda setting-aren bidez agenda publikoa ezartzen da eta priming eta framing-en bitartez agenda hori eraikitzen da. Agenda settingak gai ordena ematen du eta priming eta framing-en medioz gai horien lanketa ematen da. Aldi berean agenda publikoa eta agenda politikoaren harremana aztertu behar dugu (ikusi 5. grafikoa) eta horretarako eredugarria bihurtu den (Rodriguez Diez, 2001:22) Wright eta McIver ikerlarien azterketa aipatuko dugu. 1993.urtean. EEBBtako estatu guztietan 142.00 pertsonei egindako inkesta telefonikoetan oinarritutako azterlanak agenda bien arteko harreman zuzena frogatu zuen. Datuen analisian baieztatzen zenez iritzi publikoak harreman zuzena dauka agenda politikoarekin: "La opinión pública es la que influye dominantemente en los tipos de políticas que se hacen" (Erikson et al., 1993:244). Beraz agenda politikoa eratzeko hedabideen agendeei eta publikoaren agendari erreparatu behar diegu. Eta bide batez beste bi agendak aztertzeko agenda politikoari erreparatu behar diogu, bera baita Dearing eta Rogersentzat agenda guztien giltz orokorra. Agenda honek hedabide eta publikoan eragina edukiko duten gai berriak eratzen baititu (Dearing Rogers, 1996:72). Azaldutakoaren arabera ondoriztatu dezakegu, agenden arteko harremana joan etorriko harremana dela. Finean eragina ez da norabide bakarrekoa eta hedabideen agenda eta agenda politikoaren kasuan fenomeno hau agerikoa da. Harreman hau ulertzeko, kazetari eta politikarien arteko harremana-edo kazetari eta politika publikoak egin behar dituzten arduradunen arteko (policymakers) harremana azaldu behar dugu. Erlazio hau sinbiotikoa izatera heltzen da, batak eta besteak elkar behar direlako. Kazetariek informazioa behar dute publikatzeko eta berrien iturriak lortzeko. Bestaldetik instituzio ordezkariek hiritarrei, boto-emaileei, beraien
40 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA programak zabaldu eta proposatu behar dizkiete eta horretarako kazetariak behar dituzte. Horregatik autore anitzentzako (Linsky, 1986; Trejo, 2000; Boniface, 2005) gaur eguneko gizartean politika egiteko, hedabideak nonahiko eta ezinbesteko bihurtu dira: «Tienen más influencia que cualquier otro factor de poder en las sociedades contemporáneas» (Trejo, 2000:16). Laburbilduz esan dezakegu hiru agenda mota hauek beraien artean harremantzen direla eta lotura hauen analisia politika publikoen eraketan hedabideen papera zein den ulertzeko beharrezkoa da. Errealitate sozialaren eraikuntzan hedabideek politikarekiko harremanean oinarrizko papera betetzen dute: ekintza, gertaera eta pertsonaiei ikusgaitasuna eransteko ahalmena dutelako. Hau da, informazioaren bidez arreta publikoan kokatzen dituzte gertaerak. Ahalmen hau berezko lotura dauka gertaera bati garrantzi publikoa emateko gaitasunarekin, sozialki garrantzia ematearekin eta gure eguneroko bizitzan kokatzearekin. Modu honetan botere politikoak bere ikusgaitasun publikoa kudeatzeko aldebakarreko ahalmena galdu du, hau da, aparatu komunikatiboekin lantzeko beharra dute (Thompson, 1998:180). Edozein sistema politiko modernotan hedabideek hiru paper substantibo garatzen dituzte: oihartzuna, konpartsa eta protagonista dira (Vallès, 2000:362). Gehienetan hedabideek beste eragile batzuek (alderdi politikoak, gobernuak, hiritarrak, buruzagi politikoak…) komunikatzen dutenaren oihartzuna transmititzeko arduradunak dira. Beste kasu batzuetan hedabideek konpartsa bezala laguntzen dute beste eragileak, hau da, instituzio ordezkariei, politikariei edo sistemaren beste eragileei kritika edo sostengua ematen dieten euskarri bilakatzen dira. Zenbaitetan hedabideak protagonista bilakatzen dira berezko estrategia bat garatzen dutenean adibidez, politika zehatz bat bultzatzeko edo injustizia baten kontra agertzen direnean. Hedabideek funtzio hauek betetzerakoan prozesu politikoan eta hiritarren bizitzan funtsezko eragina daukate. Zentzu honetan hedabideak eragile politiko moduan aritzen dira hiritarrek beraiengatik informazio politikoa jasotzen dutelako eta aldi berean, instituzioenganako kontrola edo zaintza gauzatzen dutelako. Zaintzaile paper hau, informazio politikoko transmititzaile, eta iritzi publikoaren eratzailearekin batera —Sartorik adierazi zuen moduan gaur eguneko demokrazietan iritzi publikoaren eraketaren oinarri nagusiena hedabideak dira (Sartori, 2005)— politikako, eta, beraz, zientzia politikoko funtsezko aktoreak bilakatzen dituzte hedabideak. Finean «se comportan como instituciones que hacen políticas públicas o influyen en el proceso de elaboración y/o control de las mismas» (Freidenberg, 2004: 5). Eta hori da gure azterlanaren marko teoriko kontzeptualaren atal honetan azpimarratu nahi dugun lehenengo ildoa. Sozio ingurumen gatazka politika publiko arautzaile baten erantzuna/erreakzio posiblea den heinean, hedabideek berton jokatzen duten eginkizunaren garrantzia aztertzeko beharra.
42 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA dute, azken hau partziala edo osoa izan daitekeelarik. Prozesu hauek eremu publikoan gertatzen dira eta eragile bat baino gehiagok parte hartzen dute. Beraz ekintza kolektiboan gauzatzen dira eta pertsona taldeek parte hartzen dute. Eragile hauek balio, hautemate edo esanahi desberdinak ematen diete beraiengan eragina duten ekintza edo egoerei eta modu honetan gatazka soziala sortzen da, eragileen arteko oposizioko, eztabaidako, borrokako edo protestako dinamikak sortzen direlako. Oposizioan dauden eragileen eskaerak zilegitzat edo aintzakotzat hartzen ez badira ere, aurkakotasunaren onarpena dago. Gatazka sozialak, sintesian, oposizio-dinamika, eztabaida, borroka edo aktore-protesta suposatzen du. Weber-ek bere Ekonomia eta Gizartea izeneko obran honelaxe definitu zuen gizarte-gatazka: «Aktorearen borondatea betetzeko intentziozko ekintza, beste aldearen edo aldeen erresistentziaren aurka» (Barcena eta Larrianaga 2004:183). Bobbiok baliabideen esku hartzea eta banaketan ematen den banako, taldeko, kolektibitateko eta erakundeen arteko interakzio forma liskartsuari deitzen dio gatazka (Bobbio, 2001:298304). Badio, hala ere, behin aurrekoa onartuta, berehala agertzen direla desberdintasunak eta desadostasunak gatazka-kontzeptuarekin lotutako arazo gehienei buruz. Hortaz kontzeptuaren inguruko eztabaida kontzeptual eta akademikoak gatazkaren gainean egiten diren balioespen eta gogoetan datza eta ez hainbeste definizioan. Politika zientzian eta soziologian gatazkarekiko oinarrizko jarrera teoriko-praktikoa kontutan izanda, gatazkarekiko jokabidearen araberako autore taldeak hiru eskoletan bereiz ditzakegu (Barcena eta Larrianaga, 2004:182-186): 1. 1.Egiturazko funtzionalismoa: Eskola honetako teorilariek gatazka saihestu beharreko zerbait dela uste dute, hots, gatazka gaixotasun, irregulartasun edo istripu bat balitz bezala hartzen dute. Korronte honen perspektibatik gatazka gizarte gaitza da, beraz ekidingarria eta baztergarria den zerbait litzateke. Hobbesentzat gizakiaren egoera naturalean gizakia bata bestearen aurka lehiatzen dira. Beraz gatazka egoera honetatik ateratzeko gizarte hitzarmena egin behar da, saihestu nahi den egoera lortzeko. Iparramerikako funtzionalista estrukturalentzat, Parsons, Merton edo Lunberg adibidez, gatazkaren oinarrian gaixotasun-fenomeno sozialak hautematen dira nahitaez. Gatazkaren existentzia ukatu barik bestelako terminoak erabiltzen dituzte gatazka aipatzeko (tentsioak, estresa, tenkatzeak…).Eskola honetako teorilarientzat ez dago aukerarik gatazken bidez gizarte harremanak hobetzeko edo ondorio positiborik sumatzeko. Beraientzako gatazka gizartearen eritasuna da hortaz, gatazka saihesgarria eta baztergarria dute. 2. Utilitaristak eta truke ekonomikoarenak: Ikuspegi teoriko honen arabera, gizartearen funtsa zio ekonomikoetan dago. Hala izanik eta pertsonek zein talde sozialek interes antagonikoak edukiz, merkatuan aurkitzen dute egoera gatazkatsuaren eraldaketa arrazionala. Hobbes-en eta A.Smith-en ildo filosofikotik abiaturik, egoera naturalean ematen diren gatazka iraunkorrak esku ezkutuaren probidentziaz etekin so-
43 Sozio ingurumen gatazkak zialak bihurtzen dira. Beraientzat merkatuaren eraldakuntzaren bidez interes eta xede kontraesankorren egoera bat, prozesu kooperatibo batean bukatzen da, non denok irabazten duten zer edo zer. 3. Gatazkaren teorialariak: Gatazkaren teoriko sozialek botere-desberdintasunetan eta sumisiozko harremanetan ikusi nahi izan dute gatazkaren iturria. Dahrendorf-en ustez, " gatazka sozialen egiturazko jatorria antolaketa sozialaren unitate batzuen barruan nagusi direnen domeinuko erlazioak dira» (1996:344). Beraz edozein gizarte-antolamenduren emaitza izango litzateke gatazka, bizitzaren beraren gakoa. Eskola honetako teorilariak (Simmel, Coser, Dahrendorf, Hirshman…) gizarte gatazkaren dimentsio positiboak eta eraldatzaileak baieztatzen dituzte. Ikuspegi hau landu duten autoreentzat gizarte gatazkaren dimentsio positiboak, egitura aldaketetan, xede eta balioen birplanteatzean edo sortutako erlazio berrietan oinarritzen da. Ikuspegi hauek kontutan edukita gatazka esanahi erraz eta estatiko batetik aldendu egiten den kontzeptua dela esan dezakegu. Hala ere kontzeptua ezaugarritze aldera oinarrizko nolakotasunak aipatu behar ditugu. Alde batetik eraikipen soziala dela esan behar dugu; testuinguru zehatzetan ematen den aktore eta faktoreen interakzio legez ulertzen dugun heinean, gizarte eraikuntza bat da (Martinez Palacios, 2012:57). Bestetik, indarkeriatik berezi behar dugu «bortxatik desberdinduriko gizarte eraikuntza da, hots, gizakiari datxekion zerbait» (Fisas, 1998: 29-65). Hortaz, gatazka indarkeri eta biolentziatik desberdinduriko eraikipen soziala da. Ikerlan honetan McAdam, Tarrow eta Tilly-k lehia politiko izendatzeko erabiltzen duten definizioa erabiliko dugu sozio-ingurumen gatazkaren kontzeptua lantzeko. Hiru autore hauek erabiltzen duten kontzeptualizazioa gatazka makroetan oinarritzen bada ere, argi azaltzen dute proposatzen duten kontzeptualizazioa maila mikroan, lokalean, aplikatu daitekeela inolako arazo metodologikoan jausi gabe (McAdam, Tilly, Tarrow, 2005: 9). Egile hauen arabera gatazka: «Erreklamatzaileen eta eskatutako objektuen arteko noizean behingo eragin-truke publikoa da, eta, bertan, (a) gutxienez gobernu bat erreklamatzailea edo eskatutako objektua da, eta (b) eskatutakoa lortzen bada, gutxienez alde baten interesek kaltea hartuko dute»(2005: 5)15. Definizioan sakontzeko hiru teorilari hauek bi azpi tipologia bereizten dituzte: «geldiarazitako liskarra» eta «liskar transgresiboa». Lehenengo tipologiak aldez aurretik zehaztutako autoreei eta ekintza arruntei erreferentzia egiten dio. Kasu honetan «antzinako ekintza errepertorioak» erabiltzen dira. Bigarren tipologiak, «liskar transgresiboa», gatazkaren ondorioz eta egoerari aurre egiteko sortzen diren aktore berriei egiten dio erreferentzia (plataformak eta kontra-plataformak besteak beste) eta aurretik ezagutzen ez diren ekintza kolektibo berriak erabiltzen dira, «errepertorio berria» gehi «aitzinezkoa» da nagusi honetan (McAdam, Tarrow eta Tilly, 2005: 5). 15 Definizio honen baliagarritasuna neurtzeko bi arrazoi nagusi aipatu behar ditugu: batetik publikoa denez, erakundeen barnean, mugimendu sozialen barnean, alderdi eta agente instituzionalen barnean ematen diren gatazkak at geratzen dira. Bestetik, egintza programatuak eta liskar episodikoak at gelditzen dira.
44 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA Errepertorioa aipatzen dugunean Tillyren definizioa jarraitzen dugu «aktoreek aldarrikapenak jasotzeko eta gauzatzeko zuzendutako egiturak eta kanalak dira» (Tilly, 1995:43). Martinez Palaciosek (2012:60) Pinilla aipatzen du (Pinilla, 2006: 82) antzinako errepertorioa eta errepertorio berria zer den azaltzeko. Antzinako errepertorioan asanblada publikoak, santzioak eta eskabideak dira nagusi. Errepertorio berria aldiz, ekintza autonomoa –organizatzaileek beraiek sortua— kosmopolita –ekintza beste komunitateetara zabaldu daitekeenean— eta modularrarekin— ekintza kolektibo forma bat leku desberdinetan aplikatzean datza. Azterlan honetan lantzen ditugun bi sozio-ingurumen gatazka kasuak, liskar transgresiboen kontzeptualizazioan kokatzen ditugu. Ikerlan honetako laugarren atalean azalduko dugun moduan, bi kasuetan aktore berriak sortu dira eta bai bata eta bestean, errepertorio berriak eta antzinakoak erabili dira. B. GATAZKAK ETA AUKERA DEMOKRATIKOAK Gatazkaren teorilari sozialek adierazten dutenarekin bat eginez, gatazka transformaziorako testuinguru sozio politiko bat suposatzen du. Guk ere, hainbat autoreek azaldu duten legez (Mouffe, 2003, 2005; Swyngedouw, 2005; Harvey, 2005; Ruano, 2010) gatazkaren ahalmen eraldatzailea defizit demokratiko bezala ulertzen dugu. Hots, demokraziaren oinarria, ezarritako botereei menekotasunaren logika ezeztatzean datza, nahiz eta botere hauek legitimoak eta gehiengoaren arauaren araberakoak izan. Hau da, aginpidearen eztabaidatze iraunkorrean, printzipioz, inork ez du arauak jartzeko eskubiderik besteak gobernatzeko asmoz, legitimazio hori, antagonista politikoekiko lehia justuan lortu behar dela eta. Antagonista hauek ez badira existitzen edo ez badute aurkariak izateko eskubiderik, demokrazia huskeria dugu (Mouffe, 2003). Gizarte demokratikoetan, gatazka ezin da eta ez litzateke desagerrarazi behar, baina borroka horrek ez luke etsaien artekoa izan behar (antagonismoa), aurkarien artekoa baizik (agonismoa). Horregatik, nire ustez, politika demokratikoaren kategoria nagusia «aurkarien» kategoria da: aurkaria eta gu ados gaude «denentzako askatasuna eta berdintasunaren» printzipio demokratikoan, baina ez horren interpretazioan. Aurkariak elkarrekin borrokatzen dira, beren interpretazioa nagusitzea nahi baitute; baina, beren posizioaren alde borrokatzean, ez dute aurkarien zilegitasuna zalantzan jartzen. Niretzat, «borroka agonistikoa» terminoak aurkarien arteko konfrontazioa esan nahi du; nire ustez, hori da demokrazia sendo baterako baldintza nagusia (Mouffe, 2005:56) Chantal Mouffe, demokrazia gobernu mota bat baino gehiago dela uste du, giza bizikidetasuna politikoki antolatzeko eredua, alegia. Prozesu hau bi tradizio desberdinen artikulazioagatik gertatzen da; batetik, liberalismo politikoaren tradizioa —legearen inperioa— eta bestetik, tradizio demokratikoaren artikulazioagatik —herri subiranotasuna (Mouffe, 2003). Mouffen tesiak
45 Sozio ingurumen gatazkak jarraikiz, demokraziaren eskutik gatazka agertzen da. «Demokrazia interpretazio eta iritzi desberdinen aurkakotasun agonistikoa» den heinean (Mouffe, 2003: 22), gatazka, oro har, eta sozio-ingurumen gatazka zehazki, demokraziaren demokratizaziorako abagunea suposatzen du. Ikerketa desberdinetan frogatu den moduan (Barcena eta Encina, 2006; CDCA, 2010; Martínez Palacios, 2009,2012) sozio-ingurumen gatazkak demokratizaziorako abaguneak dira. Ingurumen aferan dauden interes edo iritzi pluralen agertokiak izanik, sozio ingurumen gatazkek eraldaketarako testuinguru sozio politiko bat suposatzen dute. Aktore guztien parte-hartzerako abagunea dira, desberdintasunaren existentzia eta honen onarpena eta kogestiorako markoa sortzen dutelako. «Demokrazia sendotzeko aukera da gatazka, alegia, erabakitze eta antolatze estrategien transformaziorako parada» (Martinez Palacios, 2012:58). Zentsu horretan, gatazkek oro har, eta sozio-ingurumen gatazkak zehazki, demokrazia ordezkatzailearen izaera itxiarekin eta zehaztuarekin haustura bat suposatzen dute. Hau da, demokrazia ordezkatzailean herritar eta ordezkarien arteko elkarguneak aurretik mugatuta daude, alegia, epe zehatzetan egiten diren hauteskundeak, noizean behin erreferenduma, botere eskualdatze eta honen pluralismoaren zenbait erakustaldi konkretu, etab. ziklo itxia aurkezten dute. Hala izanik demokrazia ordezkatzailearen ereduak prozesu demokratiko itxia sortzen du. Ildo horretan gatazkek eta sozio-ingurumen gatazkek zehazki, haustura sortzen dute demokrazia liberal ordezkatzaileak duen izaera itxi eta mugatuan. Pluraltasuna erabiltzearen adierazgarri dira, eta, beraz, aukera egokiak dira demokrazian sakontzeko, mekanismo parte hartzaileak sortzeko, herritarren parte hartzea sustatzeko, sare demokratikoak bultzatzeko, ibilbide demokratikoa sakontasunez eraikitzeko. Prozesu honi, irteera demokratikoa edo demokrazia prozesuaren irteera zentrifugoa deritzogu (Barcena, Larrinaga eta Martinez, 2010:4). Baina kontrako bulkada ere sor dezakete gatazkek, alegia, demokraziaren sakontzea mekanismo parte hartzaileen bidez albo batera utzi eta gehiago bultza dezakete Estatuaren eta botere faktikoen izaera errepresiboa, esparru demokratikoa itxiz. Prozesu honi larderiazko irteera edo irteera zentripetoa deritzogu (Martinez Palacios, 2012:57-59.) Gure aburuz sozio-ingurumen gatazkek, parte hartzen duten eragileen arteko harreman eta baldintza jakin batzuek (kaltetutako herriek, tokiko, eskualdeko edo estatuko administrazioek, enpresek eta enpresa elkarteek, talde ekologistek, alderdi politikoek, zientzialariek eta abarrek) eta aukera politikoa sor dezaketen egitura zehatz batzuek, mekanismo eta prozesu demokratikoak indartu dezakete. Hala ere kontrakoa ere gerta liteke, hau da, gizarte eta ingurumeneko gatazkako dinamikaren aurrean, litekeena da instituzioek emandako erantzuna larderiatsua eta zapaltzailea izatea, eta, horrenbestez, gatazkak konpontzeko mekanismo demokratikoei ateak ixtea. Gure kasuan, Pedro Ibarrak «erlaziozko demokrazia» deitzen duenaren dinamikan barneratu nahi dugu (2008: 23-26) «erregimen politiko honetan, erlazio eta espazio publiko batzuk daude — gatazkatsuak edo laguntzaileak— gobernarien eta gobernatuen artean eta horiek baldintza iraunkor edo egiturazko baldintza onuragarriak sortzen dituzte, herritarrek eta gobernariek erabakitzen dutena,bat etor dadin».
47 Sozio ingurumen gatazkak erabiltzen dugun sozio-ingurumen kontzeptuan sakontzeko kontzeptuaren inguruko ikuspegi aniztasuna azalduko dugu. Hasteko ingurumen gatazka eta sozio-ingurumen gatazka bereizi behar ditugu. Sabatini ikerlari txiletarrak ingurumen gatazkak kanpoko faktoreak sortutako gatazka legez definitzen ditu. Hots, lurzoruaren erabileratik eratortzen diren «kanpokotasunetako» edo «kanpo-efektuetako» banaketaren inguruan sortutako gatazka; leku batean garatzen diren jarduera berriek sortutakoak, hain zuzen ere. Sozio-ingurumen gatazkak aldiz, ingurumen errekurtsoen kontrola (bereziki lurra, baina ura, mineralak, etab. ere izan daitezke) eta baliabide hauetara heltzeko sortzen diren gatazkak izango lirateke (Sabatini, 1997:52). Mota honetako gatazketan zailtasunak baliabideen jabetza definitzeko orduan agertzen dira, ingurumen gatazketan aldiz zailtasunak «kanpo efektuak» sortu dutenen onarpen ezan agertzen dira. Orellanak (1999: 331-345) ingurumen gatazka eta sozio-ingurumen gatazken bereizketa egiten duen beste autore bat da baina desberdintasunak beste parametroetan kokatzen ditu. Ingurumen gatazkak baliabide naturalekin zerikusia daukaten gatazkak dira. Bertan sortzen den oposizioa nagusiki kanpoko aktoreez osatuta dago, hots, gatazka gauzatzen den leku edo lurralde kanpoko eragileak, normalean gobernuz kanpoko erakundeak eta ingurumen erakundeetako aktibistak. Ikuspegi honen arabera, sozio-ingurumen gatazka, proiektu jakin batek sortutako inpaktuek zuzenki eragindako komunitateak tartean sartzen denean suertatzen da. Desberdintasuna beraz, gatazkan parte hartzen duten aktoreetan kokatzen da oraingoan. Hala ere ingurumen eta sozio-ingurumen gatazken arteko bereizketa hauek oso eztabaidatuak izan dira. Autore desberdinek adierazi duten moduan (Fontaine, 2004; Gudynas, 2014) dimentsio sozial gabeko ingurumen gatazkarik ez dago. «En sentido estricto todos los conflictos siempre son sociales, en tanto es una dinámica de actores sociales en oposición. Esto hace que todos los conflictos sean siempre «sociales» (Gudynas, 2014:87) Sozio-ingurumen gatazkak lantzeko erabili den beste kontzeptu bat «gatazka ekologiko distributiboa» (Martinez Alier, 1997) izendapena jaso du. Kontzeptu honek munduko iparraldeko gizarteen metabolismo hazkundea –gero eta material, energia eta ura gehiago kontsumitzeaHegoaldean sortzen diren ingurumen gatazkekin lotzen du (Martinez Alier, 2004). Distribuzio edo banaketa ekologikoaren kontzeptuak ingurumen zerbitzuak eta baliabideak (merkaturatuak, edo ez) erabiltzerakoan sortzen diren etekinen asimetria eta desberdintasun sozial, espazial eta denborazkoei egiten dio erreferentzia (Martinez Alier, 1997). Definizio honek ingurumen baliabide eta zerbitzuen etekinetan eta banaketan zentratzen da eta kokapen honek kritikak jaso ditu sozio-ingurumen gatazkak lantzen duten zenbait akademikoen partetik. Adibidez gaian aditua den Gudynasen aburuz (2014:85) zaila da ingurumen aferetan ardazten diren hainbat gatazka distributibo legez ulertzea, horiek ez direlako jorratzen baliabide edo zerbitzu moduan eta horietan ez delako etekinen banaketa lehiarik suertatzen.
49 Sozio ingurumen gatazkak Gobernuak: gobernu lokala, autonomikoa, estatala, etab. izan daiteke. Aktore juridikoa izanik gatazketan jokatzen duten rola oso garrantzitsua da. Zentzu horretan betetzen duten papera anizkuna izan ahal da, hots, batzuetan gatazka eragin duen proiektuaren eragile gisa agertu daitezke eta beste batzuetan aurka. Hau ageriko da administrazio lokala eta autonomikoa gatazkarekiko duten planteamendua desberdina denean. Abiadura Handiko Trenaren aferan adibidez, gobernu autonomikoa proiektuaren alde agertu bada ere badaude administrazioa lokal asko aurkako jarrera adierazi dutenak (besteak beste, Aduna, Abadiño, Arrasate, Legorreta eta Urretxu aipatu ditzakegu). Proiektuaren sustatzaileak: enpresa pribatuak (bai maila lokalean aritzen direnak, bai korporazio globalen menpe daudenak), alderdi politikoak eta administrazio bera izan daitezke. Proiektuaren bultzatzaileak dira. Proiektuaren kontra agertzen diren eragileak: kasu honetan eragile antolatuak eta ez antolatuak izan daitezke. Agente sozial eta politikoak dira: talde ekologistak, auzokide taldeak, issue-plataformak, alderdi politikoak, etab. C. DINAMIKAK Ikerlanean erabiltzen dugun definizioa zehaztu ondoren, sozio-ingurumen gatazken dinamikak aztertuko ditugu, hots, aktoreen artean ematen diren hartu emanak sortzen dituzten ondorioak. Hortaz oraingoan, gatazkaren sorrera eta garapen prozesuari dagokion azterketari ekingo diogu. Gatazka zoriz sortzen den prozesua da. Agertoki edo momentu batean gatazka sor dezaketen faktoreek, beste batean ez dute zertan sortu behar. Weberrek «inputazio kausalaz» berba egiten du, ekintza sozial bat ez da soilik sortzen kausak deitutako fenomeno batzuetatik, »fenomeno kutsakorrak» gehitu behar dira, ekintza bat ez delako era isolatuan ulertzen, baizik berorren testuinguruan sortzen diren ekintzekin batera (Weber, 1979:163). Sozio-ingurumen gatazken sorreran inguramen inpaktua duen proiekturen bat egoten da normalean, zehazki, proiektu hori jendaurrean aurkezteko ekitaldia izaten da abiapuntua. Izan ere, «normalizazioa eta gatazka txanpon bereko bi aldeak dira» (Crespo, 1999:4), eta beraz, ingurumen politikek efektu bikoitza dute, alegia, pedagogikoa, gizarteari ingurumenaren aferan sozializatzea eta bestetik, sozio ingurumen gatazkak sortzea, politika zehatzen ondorio baitira gatazkak sortzen dituzten proiektuak (Barcena, Larrinaga eta Martinez Palacios, 2010:4). Aurrekariak: Ingurumen gatazka sortu baino lehen, hots, proiektua publikoki azaldu aurretik, aurre-gatazka baldintzak sortzen dira. Proiektua garatzeko esparru juridikoa lantzen den unean, kontrako iritziak eta interesak sortzen dira. Memento horretan, auzokideak, talde ekologistak, eta oposizioko taldeak orobat, enpresekin eta administrazioarekin eztabaidan sartzen da. Aktoreen arteko eskaerak eta erreklamazioak egiten dira, eremu pribatuetan, eremu publikoan egin baino lehen.
50 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA Ondoren sozio-ingurumen gatazken dinamikak hiru modu desberdinetan adierazi daitezke (Gudynas, 2014:90-91): Intentsitate baxuko gatazkak: Aktore kolektiboen arteko oposizioak bere burua adierazten du espazio publikoan, marko formalizatu eta instituzionalpean. Adibide bezala aipa daitezke prentsan zabaltzen diren erreklamazioak (elkarrizketak,abisuak..) Estatuaren baitan erreklamazioak egiteko sortzen diren komisioak, edo auzi-eske kolektiboak,etab. Estatua, enpresak edo beste talde sozialak berriz, antzeko bideak erabiliz erantzuten dute. Gaur egungo intentsitate baxuko gatazketan, dinamika publikoa hedabide berrietan ere egiten da, internet, blogak, twitter, facebook, etabarrekoetan. Intentsitate erdiko gatazkak: Kasu honetan, talde herritarrak, ekitaldi publikoekin edo tokian tokiko martxak eginez mobilizatzen hasten dira. Gutxienez oposizioko aktoreen talde batek protesta aktiboko praktikak bere gain hartzen ditu eta ikusgaitasun publikoa handiagoa da, baina bortizkeri fisikorik ez da suertatzen. Adibiderik ezagunena talde herritarrek pankartak eta kartelekin plaza publikoetan egiten dituzten topaketak edo hiri edo herri batean mugatutako martxak edo manifestazioak. Mobilizazio hauek estatuaren baimena ohi daukate eta prentsa estaldura jasotzen dute. Intentsitate ertaineko gatazketan gutxienez oposizioko taldeetako batek ekintza horiekin bere eskaerak jakinarazteaz gain, atxikimenduak gehitu eta bere oinarri soziala handitzea bilatzen dute, sareak eta aliantzak ehuntzeko asmoarekin. Intentsitate handiko gatazkak: Liskarrean dauden aktoreak ekintza kementsuagoak egiten dituzte eta bortizkeria fisikoko gertaerak sortu daitezke. Intentsitate handiko gatazketan suertatzen diren mobilizazioak tamaina eta iraupen handiagokoak dira, atxikimendu sozial eta politiko handia dituzten kale-agerraldiak edo manifestazioa nazionalak, adibidez. Herritarren erresistentzia ekintzak mota honetako gatazketan kokatzen dira, eserialdiak, lanak galarazteko makineria aurrean jartzea,bide edo kale mozketak, etab. Muturreko kasuak ere hemen kokatzen dira, ekintzek bortizkeria adierazten dutenean, alegia. Bi aldeetatik eman daitezke, hau da, oposizioko protesta, ekintza zuzenera pasatu daiteke, enpresa baten eraikinen okupazioa, makineri apurketa, etab. Eta aldi berean estatuko aktoreak edo aktore enpresarialak bortxa ekintzak erabili ditzakete, manifestaldien kontrako errepresioa, atxiloketak, kolpatuak, zaurituak, etab. Garrantzitsua da gogoan izatea gatazkaren prozesuan ez dela aktoreen ekintzen arteko simetriarik eman behar, hots, oposizioko herritar taldeek intentsitate ertaineko gatazka fasean egon daitezke baina jasotzen duten erantzuna goi intentsitatekoa izan daiteke. Sailkapen honen arabera, ikerlan honetan aztertzen diren bi sozio-ingurumen gatazkak, mota desberdinetakoak dira. Muskizko Koke planta intentsitate ertaineko gatazka da. Protestak, manifestazioak eta galdeketak burutu badira ere, Muskizeko herrian mugatuta egon dira
51 Sozio ingurumen gatazkak oposizioak gatazka honetan egin dituen ekintzak. Abiatura Handiko Trenaren gatazka aldiz intentsitate handiko gatazketan kokatzen da, mobilizazioak tamaina handikoak izan direlako, manifestazio nazionalak adibidez eta bortxa fisikoko ekintzak suertatu direlako, errepresio poliziala adibidez. Lan honen laugarren atalean azterketa honetan sakonduko dugu baina adierazgarria izan da, Abiadura Handiko Trenaren kasuan gatazkaren desaktibazioa sustatzeko oposizioko aktoreen kriminalizazioaren erabilera. D. TIPOLOGIAK Sozio-ingurumen gatazken tipologiak aztertzerakoan aniztasuna aipatu behar dugu, erabiltzen dugun definiziorako aldagaia kokatzen dugun eremuaren arabera, kategoria desberdinak agertzen baitira. Gaiaren arabera, sailkapen ugari egin daitezke. Zein politika publikoen alorrean eragiten duenaren arabera, garraioa, hirigintza, hondakinak, energia, harrobiak, animalien babesa etab, aipatu dezakegu. Espainiar Estatu mailan egin diren ikerketek hiri ekologia eta lurralde antolamendua identifikatzen dituzte sozio-ingurumen protesten kausarik adierazgarrienak: 7. GRAFIKOA: Estatu espainiarrean 1988 eta 1997 urteen artean jasotako protesten kopurua gaika %21 %18 %22 %3 Lurraldearen antolakuntza Hiri ekologia Kontserbazioa Industria eta energia Ura Nuklearra Besteak Animalien babesa %20 %6 %5 %5 Iturria: egileak berak egina Jímenez, 2005:113 datuetan oinarrituta Aniztasun tematikoa aintzat hartuta Martinez Alierrek (2004: 22-24) sozio-ingurumen gatazken tipologia egiteko produktu bat lortzeko garatzen diren etapetan oinarritzen da, hots, energia eta materialak lortzen diren momentutik, ekoizten diren arte, sortzen diren sozio-ingurumen gatazkak. Horrela, bere sailkapena hiru taldeetan banatzen da: 1. Energia eta materialen erauzketaren gaineko sozio-ingurumen gatazkak: metal, harrobi eta petrolio meatzaritza, lurzoruaren higadura eta degradazioa, plantazioak, biopirateria, ura eta gehiegizko arrantza.
3. Hondakinen eta poluzioaren gaineko sozio ingurumen gatazkak: hondakinen tratamendua,poluzioa,hondakin toxikoak.Gure kasuan hautatu ditugun bi sozio ingurumen gatazkak garraioa eta energia eta hondakinekin dute zerikusia. Bestelako kategoria bat lurraldetasunaren arabera sortu daiteke. Modu honetan sozio-ingurumen gatazka globalak eta lokalak aipatu behar ditugu. Globalak Estatuetatik haratago suertatzen diren gatazkak dira, aldaketa klimatikoa adibidez. Gatazka lokalak aldiz, Estatuetatik udalerrira doazen banaketa administratiboan kokatzen diren gatazkak lirateke. Dena den gaur egun sozio-ingurumen gatazkek izaera global eta lokalaren arteko harremanean garatzen dira prozesu osoaren zehar, izan ere, gatazkak glokalak dira gehien batean (Martinez Palacios, 2012:64). Kontzeptu hau Robertsonek asmatu zuen, hurbilekoaren eta globalaren arteko bereizketa garbiaren desagerpena azaltzeko, hots, lokal eta globalaren arteko elkarrekintza eta elkarrekiko mendekotasuna adierazteko (Robertson, 2003). Hala izanik ere, sozio-ingurumen gatazken dinamikak esparru mugatu batean definitzen dira, hortaz, bada gatazken lurraldeari erreferentzia egiteko aukera. Gure kasuan gatazka lokalak aipatu behar ditugu, esparru horretan kokatzen baitira ikerlan honetan landu ditugun kasuak. Azkenik, aipatuko dugun hirugarren sailkapena bizimoduen funtsezko alderdietan ardazten diren gatazketan oinarritzen da, ongizatearen, bizitza komunitarioaren eta naturarekiko harremanen gainean ditugun ontologia edo mundu ikuskerak kontuan dituena (Gudynas, 2014). Kasu hauetan gatazkak galduta edo arriskuan hautematen den bizimodua berreskuratzeko edo etorkizuneranzko alternatibak eraikitzeko sortzen dira. Ikerlan honetan aztertzen diren bi kasuak tipologia honen barnean ere banatu ditzakegu, bi kasuetan naturaren kaltetzea eta bizitokiaren kaltetzea, bizi kalitatea galtzearen erresistentziarekin lotuta baitago. Lan honen laugarren atalean azalduko dugun moduan, aztertutako kasuetan, ingurumen inpaktua duen azpiegitura baten aurrean herritarrek bizi kalitatea galtzearen arriskuaren hautematea dute, giza eta natura osasunean sortu daitezkeen ondorioengatik. E. SOZIO INGURUMEN GATAZKAK EUSKAL HERRIAN Euskal Herriak, azken hamarkadetan (1990etik 2010era arte) sozio-ingurumen gatazken hazkundea izan du. Honen oinarria ingurumen politika publiko baten ezarketarekin lotura dauka (Crespo, 1999:1; Beristain, 2010:24). Datu enpirikoak horren adierazgarri dira. TEA informeak (Transformation of Environmental Activism) 887 protesta19 kontabilizatu zituen Euskal Herrian 19 Nahiz eta gatazka eta protesta adiera desberdina eduki,adierazgarria iruditzen zaigu aipatutako ikerketa honek lortutako datuak. Arestian aipatu dugun moduan, gatazka, Mc Adam, Tilly eta Tarrow-i jarraikiz, «aldarrikatzaileen eta euren objektuen artean ematen den elkarrekintza episodiko publikoa da» honetan «gobernu batek aldarrikatzaileetako bat da, eta aldarrikapenen alde da» gainera «aldarrikapenak, egikarituak izatekotan aldarrikatzaile baten interesak hunkitzen ditu» (Mc Adam, Tarrow eta Tilly, 2005: 5) aktoreak, izaera iraunkorra eta definitua daukate, aldeak argi eta garbi bereizi daitekeelarik. Konfrontazio jarrera ekintza transgresiboetan egikaritzen da. Protestan berriz, aktoreak ez dira erabat definigarriak,
54 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA 3. taulan antzematen den moduan, Bizkaia dugu sozio ingurumen gatazka gehien jaso dituen lurraldeak (%37,04). Honi jarraituz, Gipuzkoako Lurralde Historikoa aurkezten zaigu, izan ere, azken hamarkadetan (1980-2000) hiri hondakin gordinen gestiorako azpiegiturak planifikatu baitira, hots, errauskailuak, hiri-zabortegiak, etab. eta hauei guztiei gizarte zibiletik emandako erantzun soziala protesta indarrean egikaritu da. Parte Hartuz ikerketa taldeak zabaldutako datuei erreparatuz, Araban,gatazken izaerari so, beste tendentzia bat aurkitu dezakegu, izan ere, bai Bizkaian, bai Gipuzkoan, bai Nafarroan hondakin, garraio azpiegiturek, energia eta urbanismoaren hazkundeak dira protesta eta gatazken iturburua. Araban berriz, energiaren produkziorako azpiegiturek (nuklearra eta eolikoa) eta urbanismoaren gorakadak (golf zelaien sorrera) azaltzen zaizkigu gatazkagai nagusi, garraio azpiegiturak eta hondakinen kudeaketarako oin-egiturak baztertuz.Ondoren Nafarroa eta Iparralde ditugu; hauek ere, gatazken iturburu garraio oin-egituren, energia produkzio eta hondakinen kudeaketarako sortzen diren proiektuen inguruan aurkezten dira. Azkenik, bada lurralde guztiei eragiten dien makro-proiektu gatazkatsua, hots, Abiadura Handiko Trena. Nahiz eta gatazka bat bakarra balitz kontabilizatu den, argitzekoa da lurraldez lurraldeko protestak sortu direla 1990. hamarkadatik, egia bada ere —ikerlan honen laugarren atalen azalduko dugun legez— 2000. urtetik inpaktu mediatiko handiagoa lortu dutela. 9. GRAFIKOA: 2000 eta 2007. urteen arteko sozio ingurumen gatazkak Euskal Herrian %3,4 %20,7 %34,48 %0,82 Bizkaia Gipuzkoa Nafarroa Araba Iparraldea Lurralde guztietan %25 %15,51 Iturria: Egileak berak egina Parte Hartuz Ikerketa taldeko datuetan oinarrituta 2.2.3. Sozio ingurumen gatazkak eta hedabideak Sozio-ingurumen gatazken azterketa jorratu ondoren, azken atal honetan hedabideak sozio-ingurumen gatazketan jokatzen duten papera aztertuko dugu. Horretarako hedabideak ingurumen aferetan betetzen duten rolaren azterketan murgilduko gara, ondoren, sozio-ingurumen gatazketan zehazki hedabideek duten eginkizuna jorratzeko.
55 Sozio ingurumen gatazkak A. HEDABIDEEN EGINKIZUNA INGURUMEN AFERETAN Giza komunikazioa oro har, eta mediatikoa bereziki, ingurumenari buruz dugun hautemate eta ingurumenarekiko harremana eratzeko darabilgun tresna da. Prozesu sinboliko horren bitartez errealitatea sortu, mantendu, berreraiki eta eraldatzen da; komunikazioaren bidez bitartekotzen direlako naturarekiko eta ingurumenaren arazoekiko ditugun sinismen, portaerak eta jarrerak (Cox, 2006:13). Komunikazioa ingurumen kulturaren ulermenean eta eraikuntzan eragina daukan giza jakintza eta esanahien eraketa prozesua da. Martin Barberok (1992:11) azaltzen duen moduan, komunikazioak gizarte ereduen konfigurazioan leku estrategikoa hartu du. Bere aburuz, bitartekaritza teknologikoek (hedabideek) jakintzaren estatutu kognitiboa eta kolektibitate baten arrazoia aldatzen dutenean, gizarte baten kultura aldatzen da. Hedabideek gizarte eraikuntzan eta esanahien transmisioan duten eragin ahalmenaz gain, kontutan hartu behar da informazio iturri legez jokatzen duten papera, funtsezko ingurumen informazio iturria baitira sektore sozial zabaletarako21 (Ecobarometro 2011,Díez Nicolás, 2004; CIS, 2007). Walter Lippmanek azaltzen zuen moduan gure buruan sortzen diren kanpoko irudien iturri nagusiena hedabideak dira. Bizi garen mundu hau zabalegia da berezko medioen bidez gertakarien zuzeneko informazio lortzeko. Beraz hedabideek eskuratu ezin dezakegun informazioa ematen digute eta horrek arrisku bat suposatzen du, gure buruan errealitatetik kanpo dagoen mundu bat eratzea, alegia, «gure begirada eta mentearen eskutik kanpo» dagoelako mundu hori (Lippman, 1946:29). Horren haritik, zenbait egilek (Dunwoody eta Griffin, 1993; Hansen, 2001) azpimarratzen dute askotan ingurumen informazioa errealitatearen isla interesatua eta neurrigabea bilakatzen dela. Fenomeno hau ulertzeko ingurumen-auzien konplexutasuna ulertu behar dugu. Batzuetan arlo baten gaineko ezagutza zientifiko nahikoaren gabeziari, denborarekin agertuko diren ezagutzeko eta baloratzeko gatzak diren zenbait ekintza eta omisioen ondorioak gehitu behar dizkiogu «azaldu behar badut, uko egiten diot kontatzeari» erredakzio askotan lotsa barik erabiltzen den araua da» (Montero, 2013:151). Modu honetan hedabideek zabaltzen duten ingurumen informazioa zatikatuta eta testuingurutik kanpo aurkeztu ohi da askotan. Gainera kontutan eduki behar dugu interes politiko eta ekonomiko zehatzek hedabideei eta bere kazetariei ezartzen dieten etengabeko presio eraginkorraren baldintzapean sortzen den ingurumen informazioa (Elías, 2002; Tellechea, 2002; Castells, 1998). Hortaz hedabideek ingurumen aferetan jokatzen duten papera ezin da era lineal batean ulertu, hots, arazo bat sortzen da eta eremu publikora eramaten da, prentsaren edukietan islatuz. Hedabideek ingurumen berri ekoizpenean parte hartzen duten faktore soziokultural, ekonomiko edo politiko anizkunek sortutako prozesu konplexuetan parte hartzen dute (Hansen, 1991: 454) eta hori agerikoa da ingurumen gaia istripu edo hondamendiekin zerikusirik ez daukanean. Ingurumen kontuak ez dira albiste bihurtzen soilik bere ezaugarri objektiboengatik, 21 2.3.1 atalean gai honen sakoneko analisia jorratzen dugu
56 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA baizik zentzua ematen dieten erlazio sozialek zeharkatzen dituztelako. Kazetari-jardueraren ekoizte-prozesuak dinamika sozial horien parte dira. Kontuan hartzen baditugu herritarrek jasotzen duten ingurumen informazioa, bere informazio iturri nagusiak eta ingurumenaren aldeko portaera desiragarriren gabezi gehiengoduna —pertsona kopuru txiki soil batek ingurumenaren babesaren aldeko portaerak burutzen dituela aitortzen ditu bere eguneko jardueretan (Díez Nicolás, 2004)— ez da harritzekoa zenbait autoreek (Igartua, 2002) hedabideak ingurumenari buruzko diskurtso sozial desberdinak bultzatzeko orduan betetzen ari diren papera zalantzan jartzea. Prozesu konplexu hauetan hedabideek ingurumen gaiei buruz informatzeaz gain, bestelako zereginak burutu ditzakete. Calvoren ustez (1997:127-128) hauek dira ingurumen gaiak jorratzerakoan hedabideek bete beharko lituzketen funtzioak: • Politikan eta ekonomian eragin ahal izateko ingurumen kontzientzia sortu. • Ingurumen alorrean dauden arazo nagusiak zabaldu. • Gobernuak,administrazioak eta instituzioak ingurumen alorrean sentikor bihurtu. • Gizartean ingurumena zaintzeko grina piztu. • Ingurumen eta industrializazioaren arteko orekaren beharraren kontzientzia publikoa sortu. • Izaera informaleko ingurumen hezkuntzaren garapenean lagundu. • Idazkera lañoa eta datu ulergarriak erabili, batez ere gutako bakoitzak ebaztera lagun dezakeen ingurumenaren defentsaren alderdien inguruan. • Bai espazio aldetik, bai denbora aldetik, ingurumen arazoak osotasunean landu, eragiten duten elementu guztiak integratuz izaera sektorialeko jarrerak eta erabakiak har ez daitezen. • Ingurumen inpaktuen ebaluazioa programa, proiektu eta planifikazioetan txertatzeko beharrean tematu. • Pasaiaren balioa adieraztea, ez bere alderdi estetikoan soilik baizik eta,garrantzi ekonomiko eta sozial handiko baliabidea legez. • Gure zibilizazioan teknologiak jokatzen duen papera azaldu,alde positiboak eta mugak eta ondorioak. Trellez ikerlaria gai hau jorratu duen beste egile bat da. Bere aburuz ingurumen gaiak lantzerakoan hedabideek gauzatu beharko lituzketen helburuak hauek dira (Trellez, 1995:133 hemen, Solano, 2001:53): • Ingurumen kontzientzia sortu, piztu. • Ingurumenaren oinarrizko ulermena bere osotasunean azaltzeko-gaiarekiko lotura duten arazoak eta gizadiaren presentzia eta funtzioa ingurumenean-ezaguerak sortzea. • Jendearengan eta talde sozialetan ingurumenaren babesean eta hobekuntzan aktiboki parte hartzera bultzatzen dituen jarrerak sustatzea.
57 Sozio ingurumen gatazkak • Ingurumen arazoei irtenbidea aurkitzeko jendearen gaitasunak (banakoak eta kolektiboak) ezagutu eta landu. • Gizartea eta naturaren arteko harreman orekatua lortzeko alternatiben sorkuntzan jendearen parte hartzea bultzatu. • Baliabideak faktore ekologiko, politiko, ekonomiko, sozial eta estetikoen arabera ebaluatzeko, ebaluazio gaitasuna garatu. Hortaz, ingurumen informazioa erabakigarria izan daiteke esanahi bikoitzean: herritarraren portaeran aldaketak sortzen –norbanakoan suposatzen duen kostuaren arabera– eta ekintza edo presio politikoan: hau izango litzateke ekologista taldeek bere presio kanpaina asko hedabideetara bideratu izanaren arrazoia (Cracknell, 1993). B. HEDABIDEAK ETA SOZIO-INGURUMEN GATAZKAK Ingurumen informazioa helarazteko eta ingurumenarekiko gure jarrera eta portaerak eraikitzeko hedabideen papera funtsezkoa izanik, sozio ingurumen gatazketan jokatzen duten eginkizuna erabakigarria da. Ingurumen soziologian aditua den Hanniganek (2006:79-94) sozio-ingurumen arazoen gizarte eraikuntzan hedabideak eta kazetariak berri ekoizleen funtsezko eragile moduan daukaten papera azpimarratzen du. Haiei esker pertsonen gehiengoak, arreta publikoaren edo kudeaketa politikotik, oharkabean pasatuko liratekeen ingurumen kontu desberdinak ezagutzen dituzte. Beste era batean esanda, hedabideen estaldura barik ingurumen aferak diskurtso publikoan eta prozesu politikoan sartzeko aukerak oso txikiak dira. Lederach soziologoak ideia honetan sakontzen du hedabideek gaien berri emateaz gain gaiak moldatu eta formulatzen dituztela adierazten duenean (Lederach, 1991:6-7). Bake eraikuntza eta gatazketan aditua den akademiko honen ustez gatazkaren definizioa hedabideek eratzen dute eta baita publikoak gatazka ulertuko duen modua. Nolabait hau arreta jasoko duena zehaztuz eta arreta jasoko ez duena zehaztuz lortzen da; deskribatuko diren gertaerak eta pertsonak aukeratzerakoan eta gaiak identifikatzerakoan eta azaltzerakoan. Lederachen aburuz hedabideen helburua informazioa objektiboki azaltzea eta publikoa informatzea da baina krisi egoera batean zeregin honen ezkutuko funtzioa gatazka eta gatazkako aktoreen ekintzak ulertzeko marko nagusia sortzea litzateke. Ildo hau jarraituz Macassi ikerlariak sozio ingurumen gatazketan komunikazioak eta hedabideek bereziki duten eragina aztertu ditu zenbait lanetan (Macassi, 2009,2011,2015). Ikerlari honen ustez «gaur egun gatazken dinamiketako argi iluna komunikazioak eta bere eragileek sozio-ingurumen gatazketan jokatzen duten rola da» (Macassi, 2015:118). Rol hau aztertzea bereziki garrantzitsua da, hedabideek gatazkei existentzia publikoa ematen dietelako, gatazkaren irudi publikoa eraikitzen dute eta hortan datza eragin honen garrantzia. Dena den hedabide eta ingurumen gaietan aditua den Anderson soziologoak azaltzen duen moduan (Anderson, 1997: 107-135) ingurumen arriskuen eta gatazken definizioaren garrantzia ulertzeko hauen definizioa nork eta nola egiten duen aztertu behar da. Ikerlari honen aburuz adituek paper garrantzitsua jokatzen dute ingurumen gatazken definizioan, askotan, beraiek
58 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA direlako arazoaren lehen deskripzioa egiten dutenak. Andersonek herrialde desberdinetan egin diren ingurumen berrien estaldurari buruzko ikerketak kontutan eduki ditu iturri ofizialak (zehazki gobernu departamentuak eta zientifikoak) hedabideengana heltzeko gaitasun gehiago dutela adierazteko, hots, eragile hauek sozio ingurumen gatazketan eragile pribilegiatuen lekua gozatzeko joera agerikoa litzateke. Horregatik politikari eta zientifikoek arazoaren «bertsio ofiziala» definitzen dute22. Aldiz ingurumen presio taldeek (ekologistak, kolektiboak, tokiko taldeak) estatus hori lortzeko zailtasun ugari dituzte. Hala ere Andersonen arabera, ingurumen gaie buruzko ikerketek tokiko hedabideetan bestelako argazki bat formulatzen dute « they suggest that environmental pressing groups may well experience comparatively greater acces at the regional level»(Anderson, 1997:135). Hedabideek eta erakundeek arriskuen definizioa eta ingurumen albisteak sortzeko erabiltzen duten lehenengo informazio iturria, gehienetan adituak dira. Hortaz informazioa era hierarkiakoan doa: adituak —instituzioak— hedabideak eta azkenik gizartea. Sozio-ingurumen gatazketan eremu mediatikoak gizarteratze horretan betetzen dituzten funtzioak azaltzeko Macassi (2009:1-7) ikerlariak sozio ingurumen gatazketan hedabideen zereginak aztertzeko erabiltzen duen sailkapena jarraituko dugu. Hauek dira gure ustez, sozio ingurumen gatazketan hedabideek jokatzen duten papera aztertzeko ardatzak: 1. Ikusgaitasuna eman: Hedabideek gatazkei buruz informatzerakoan izate publikoa ematen diete gatazkei. Agenda mediatikoan agertzen dira eta modu honetan «publikoak» bilakatzen dira23. Hiritarrak haien jabe egiterakoan, horren inguruko kezkak esfera publikoan komunikatzeko dinamikak eta aukerak ahalbidetzen dute. Hortaz dimentsio mediatikoak esfera publikoan jokatzen duen papera bereziki garrantzitsua da. Batez ere esfera publikoak, ingurumenari buruzko erabaki publikoetan eragina izan nahi duten eragile sozialen arteko lehían, jokatzen duen bitartekaritza eta negoziazio rola kontutan hartzen badugu (Cox, 2006:18-20). 2. Hedabideek aldeen eskariak eta posizioak kanalizatzen dituzte: Eremu mediatikoa aktoreek gatazkan duten posizio ezagutarazteko, zabaltzeko eta markatzeko erabiltzen den tresnetako bat da (De Echave et al., 2009:211). Espazio mediatikoa gatazketan, aldeen arteko adierazpen eremu nagusietakoa bilakatzen da. Gatazkan parte hartzen duten eragileek beraien interesak eta posizioak aurkezteko erabiltzen duten eszenatokia, hain zuzen. Macassik (2015:119) adierazten duen moduan motibazio hauek nabarmenak dira gatazkan parte hartzen duen eragile soziala gutxiengoa 22 Ideia hau kazetaritzan newsmaking-ari buruzko ikerketek landu dute. Azterketa hauek agerian utzi dute esfera politiko-instituzionalak masa-informazioan gainordezkatua daudela. Berriak sortzeko prozesuan, eragile hauek lehentasunezko iturriak bilakatzen dira (Wolf,1987:249). 23 Ikusi marko teoriko honen 1.3 atala.
59 Sozio ingurumen gatazkak denean, gobernu instantzietara heltzeko ahultasunak dituenean, alegia. Kasu hauetan hedabideak erabaki hartze esferetara sartzeko daukaten kanal bakarra bilakatzen dira. Aldi berean iritzi publikoan eragina eta zilegitasuna lortzeko eta beraien helburuen aldeko iritzi korronteak sustatzeko asmoarekin gatazkan parte hartzen duten eragileek hedabideak erabiltzen dituzte. Ildo honetatik Strohomek (1999:59) adierazten du: «Leaders of conflicts groups may set thouse media to gain attention, create and reinforce an image of credibility,and mobilize resources such as time, money and commitment for groups members and sympathetic others». Ikertzaile honen ustez eragileek hedabideak denbora irabazteko, konponbideren edo interbentzioren bat atzeratzeko darabilte, hortaz, benetako negoziazioa agertzen bada, indartsuagoak egongo dira iritzi publikoan daukaten agertzea dela eta: «Communications channels long have been used as tools in the struggle to gain and maintain power» (Strohm, 1999:59). 3. Hedabideek gatazkak kokatzen dituzte: Funtzio hau Ikerlan honen 2.1.3 atalean azaldu dugun framing teoriarekin harreman zuzena dauka. Teoria honek informazioaren enkuadreari erreparatzen dio, kokapenari; hedabideek erabilitako markoek iritzi publikoan duten garrantzia eta hartzaileek gai publikoei emandako esanahian duten eragina, alegia. Framing buruzko literaturan (Entman, 1993; Setmenko eta Valkenburg, 2002; Scheufele eta Tewskbury, 2007) arazoaren ingurua egiten den lehen kokapenaren garrantzia nabarmentzen da. Gatazka bat aurrenekoz aurkezten den moduak orientatuko du publikoaren hautematea gatazkarekiko eta ondorioz gatazkaren konponbiderako aukerak. Entman-en arabera markoek arazoak definitzeaz gain, arazoen kausak aurkezten dituzte, arazoen iturriari buruzko epaiketak eginez eta arazoentzako konponbideak proposatuz (Entman,1993:51-58). Modu honetan hedabideek albisteak idazterakoan erabiltzen dituzten markoek, zentzu soziala eta kausalitatea eransten dute. 4. Hedabideek gatazken interpretazioa mugatzen dute: Orain arte azaldu dugun moduan, hedabideek ikusgaitasuna ematen diete gatazkei, parte hartzen duten eragileen posizioak eta eskariak bideratzen dituzte eta framen bidez gatazka kokatzen dute. Ondorioz gatazkaren interpretazioa mugatzen dute. Hedabideek ez dute soilik albisteak framen bidez kokatzen, arazoa definitzen dute, kausalitatea eransten dute, epaiketak egiten dituzte eta eragileak estereotipatu (Macassi, 2009). Beste hitzetan gatazkaren «irudi publikoa» definitzen dute. Entman-en aburuz (1993:52): «Hedabideek errealitatearen alderdi batzuk aukeratzen dituzte adierazpena indartzeko, honela arazoaren definizio partikularra, interpretazio kausala, ebaluazio morala eta gertaera ebazteko gomendioa bultzatzen dute». Hortaz, ez dute soilik albistearen ikuspegia sortzen, diskurtsoa antolatzen dute interpretazioa, kausen, ondorioen balorazioa eta gomendioen gainean orientatzeko.
60 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA 5. Hedabideek gatazken dinamiketan eragiten dute: Hedabideek irudi publikoa definitzerakoan sozio ingurumen gatazken eboluzioan eragiten dute, Strohm-en arabera «hautatze prozesuen bidez, gatazkak azeleratu, moteldu, argitu edo birdefinitu dezakete» (Strohm, 1999:60). Hitz batez, hedabideak lagungarriak izan daitezke gatazkak garatzeko. Hedabideek gatazketan jokatzen duten papera aztertzerakoan egile batzuk, gatazkan parte hartzen duten eragileen inguruko informazioa ematerakoan, hedabideek gatazketan «parte hartzen» dutela adierazten dute (Botes, 1996:6-10). Funtsean, kanpoko esku-hartze honek gatazkaren dinamika aldatzen du, hedabideen asmoa edonolakoa izanda ere. Modu honetan hedabideak gatazken parte dira eta askotan gatazketan betetzen duten lana esku-hartze sozialeko forma bat da, bitartekoek eta erraztatzaileek egiten dituztenen antzeko forma hartzen duen lana, alegia (Botes, 1998:46). Gatazka aztertzerakoan, bertan parte hartzen duten eragileen identifikazioa egiten dute eta gatazkaren bi aldeak kokatzen dituzte. Gainera gatazkaren motibazioak azaltzen dituzte, zer nolako arazoak sortzen dira eta zer emaitza gerta daitekeen. Bitartekari eta bideratzaileekin gertatzen den moduan ikuspuntu guztiak plazaratzen dituzte. Baina aldi berean lan hau egiterakoan normalean errealitatearen irudikapen bipolarrean oinarritzen dira, errealitatea txuri-beltz parametroetan azaltzea alegia, elkarrizketa-agendak erakutsi ordez (Hieber, 2001:131). Badirudi informazioa bi alderdi soilik dituela: bertsio bat eta bertsio hori ezeztatzen duen beste bertsioa. Horrela informazio ona ez da konplexutasunari arreta ipintzen diona, baizik eta kontraesanezko bi bertsiotan soilik sinplifikatzen dena. Yankelovichek esaten duen moduan (1991:75), eskema honek herritarren gehiengoarenak diren bitarteko posizioak kanpoan uzten ditu. 6. Hedabideak gatazken agertokia dira: Hedabideen bitartez sozio ingurumen gatazkak publikoak bilakatzen dira. Ikusgaitasuna lortzerakoan erabaki-esferetan eragiteko aukera dute eta aldi berean, iritzi korronteen bidez, herritarren hautematean ere eragiten dute. Castellesen (2009) «Komunikazioa eta Boterea» lanaren ikuspegia jarraituz komunikazioa boterea bilakatzen da. Gehien eta hobeto komunikatzen duenak irabazten du bataila sinbolikoa eta gatazka da motorra bataila sinboliko honetan. Boterea komunikazio sareetan jokatzen da, eta aktore guztiak baliatzen dira aukera komunikatiboez. Hortaz gero eta gehiago Castellesek azaltzen duen moduan,«politika mediatikoa» ematen da, hau da, politika hedabide nagusien bitartez egitea. Modu honetan hedabideek gatazken agertokiak bilakatzen dira. Sozio ingurumen gatazken ikusgaitasuna hedabideen eta kazetarien esku soilean ez dago, baina azaldu dugun moduan, beraien papera afera honetan nabarmena da. Askotan gatazka sortzen duena ez da proiektua bera, proiektua egiterakoan egondako isiltasuna, informazioaren estaltzea eta «gardentasun falta» baizik (Aguilar, 2003: 2533; Beristain, 2010: 36). Hedabideek ezin dute ezin ikusiarena egin gai hauen aurrean eta ezin dute ahaztu errealitate sozialeko bitarteko bezala daukaten erantzukizuna (González Alcaraz, 2012:128).
61 Sozio ingurumen gatazkak Hedabideek betetzen duten zeregin soziala herritarrari egiazko informazioa helaraztea da, herri edo komunitate baten aniztasunari erantzunez. Nahiz eta informazio objektibo eta neutral osorik, ezin da egon nekez, hedabideek deontologia informatzailea babestu behar izango lukete eta informazioa objektibotasunarekin, egiazkotasunarekin eta inpartzialtasunarekin tratatzera behartzen dituzten printzipio deontologikoak errespetatu. Espainiako ingurumen hezkuntzako liburu zurian azaltzen den legez (1999:32) hedabide tradizionalak (prentsa, irratia eta telebista) paper garrantzitsua jokatzen dute ingurumen informazioa publiko zabalera hurbiltzen eta gai honen gaineko kontzientzia kolektiboa eratzen. Gida honek hedabideen funtzio soziala eta heziketa funtzioa jasotzen du, ingurumen arazoen konponbidean parte hartzeko gaitasuna eta aldaketa positiboak eraikitzen jokatu dezaketen papera azpimarratzerakoan. Herritarren kontzientzia sozialaren parte garrantzitsu bat, hedabideek transmititzen duten munduko irudiaren baldintzapean dago. Kontuan hartu behar da zer eginkizun garrantzitsu betetzen duten hedabideek gizarte sektore zabal askorentzat, arestian aipatu dugun moduan, sektore horien oinarrizko informazio-iturria baitira ingurumen gaietan. Hedabideek iritzi publikoa gertaeraren gainean itxuratzera lagundu ez ezik, populazioaren portaera edo erantzunetan eragin dezakete. Autore batzuk (Neuzil eta Kovarik, 1996) aldaketa sozialaren norabidea kontrolatzen laguntzeko funtzioa eransten diete hedabideei. Horrela, baldintza jakinen menpean, hedabideek aldaketa sozialak sustatu lezakete (Lema Blanco, 2007:487). Sozio-ingurumen gatazken konponbidea ez dago hedabideen ardurapean baina hedabideek jendearengan konponbide bilaketa suspertzen ahalegindu beharko lirateke —behintzat giro egokia sortzen— soluzioaren bilaketa guztien zeregina izan dadin.
65 Ingurumen informazioa eta komunikazioa: eremu publikoa Baina printzipio hauek betetzeko baliabiderik ez dira jarri eta kasu batzuetan egin dena oso eskasa izan da (Vilanova, 1996: 19). Herrialde industrializatu gutxi batzuek bakarrik ingurumenari buruzko informazioa eskuratzeko eskubidea bermatzeko legegintza-neurriak hartu dituzte. Halaber ez dira esplizitatu informazio hau eskuratzeko mekanismorik ezta bermerik. Hori da preseski, Aarhus-eko hitzarmenak bultzatzen duena (Danimarka, 1998), Aarhus hirian adostu zena «Ingurumen Informazioa Eskuratzeko, Publikoaren Parte-Hartzea eta Epaiketara jotzeko» hitzarmenean hain zuen ere. 2005eko abendutik hona Estatu Espainiarrean indarrean dagoen erregelamendua. Oso garrantzitsua da, hitzarmenaren baitan hartutako betebeharrak Europar Batasunaren barruan garatzeko eta, horrezaz gain, konpromiso horiek betetze aldera mekanismo egokiak aurreikusten dituelako. Informatzeko funtzio publikoa betebehar publiko gisa ageri da, eta horrek, funtzio publikoa izateak, ez du esan nahi bakarrik, eta ez dakar bakarrik, herritarrek informazioa jasotzeko duten eskubidea erabiltzea. Izan ere, botere publikoek informatzeko betebeharra dute, Legeak zuzenean hala agintzen duelako, eta ez da ezinbestekoa herritarrek informazioa eskatzea agintariek beren betebeharra betetzeko. (Cubero et al., 2009:32). Baina badirudi betebehar hori, oraingoz, hedabideak betetzen dutela. EAEn egindako azken Ekobarometroak azaltzen duenez hedabide tradizionalak dira—telebista, prentsa idatzia, irratia— herritarren informazio-iturri nagusiak, nahiz eta Interneteko foro eta gizarte sareen erabilpen gero eta handiagoa nabaritzen den, 15 urtetik 44ra bitarteko herritarrengan, bereziki24. Herritarrek ingurumenari buruz duten pertzepzioa aztertzen duen azken Ekobarometro sozialak ondorioztatu duenez (2011), Euskadiko biztanleen % 69k informatuta edo oso informatuta ikusten du bere burua. Ekobarometro sozialak Euskadiko herritarren premiak aztertzen ditu, ingurumen-errealitatea hizpide hartuta. Txosten horrek herritarrek kezkagarritzat jotzen dituzten ingurumen-arazoei buruzko balorazioa eta postura ezagutzeko informazioa ematen du. Kaleratu den azken azterketaren arabera, herritarren % 85 kezkatuta edo oso kezkatuta agertzen da ingurumenarekin. Klima-aldaketa da EAEko herritarrak gehien kezkatzen dituen ingurumen-arazoa. Populazioaren % 63 kezkatuta edo dezente kezkatuta dago arazo horrek EAEn izan dezakeen eraginaz. Garraio bitartekoak dira, herritarren %18ren iritzian, gure gizartean ingurumen-arazo gehien eragiten duten eragile garrantzizkoenetakoak25. Aldi berean herritarren parte oso garrantzitsu batek uste du ez dela nahikoa egiten ari EAEn ingurumen-politiken arloan. Ildo horretan, egungo egoera ekonomikoa gorabehera, hamar herritarretatik ia zortzik uste dute politikariek ekonomia- edo gizarte-politikei hainbateko garrantzia eman behar lioketela ingurumenari eta, inkestatuen ia erdien iritziz, ingurumen-politikak indartu behar lirateke, lehentasunezkoak direlako eta aukera ekonomikoa eskaintzen dutelako etorkizunari begira26. 24 http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/contenidos/libro/ecobarometro_social/es_10130/adjuntos/2011.pdf (kontsulta 2015:12.10). 25 Ibidem. 26 ibidem.
70 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA Ingurumen kazetaritzaren definizioa osatzeko informazio mota hau lantzeko erabiltzen diren ikuspuntu komunak aipatu behar ditugu. Arestian azaldu dugu ingurumen informazioa katastrofismoan oinarritzeko joera duela baina De Castrok kazetaritza mota honek erabiltzen dituen bestelako ohizko ikuspegiak aipatzen ditu (De Castro, 2009:5-7): 1. Teknizismoa: Askotan ingurumen informazioa lantzerakoan hizkera tekniko bat erabiltzen da eta mezuaren hartzaileengan ulermen eza sortzen du. Publiko hartzailearen kodigo kulturalak ez direnez erabiltzen mezuak ulertezinak bilakatzen dira. Biodibertsitate eta garapen jasangarria kontzeptuak adibidez edo hondakinen birziklatze planak, askotan halako lengoai teknikoarekin azaltzen dira. De Castroren aburuz komunean ematen den sinismen batengatik gertatzen da fenomeno hau: ingurumen gaien jakintza teknikoak menderatzea automatikoki gai horren trebetasun komunikatiboa dakarren sinismena hain zuzen. 2. Katastrofismoa: Ingurumen informazioa lantzeko erabiltzen den ikuspuntu honek beldurran oinarritzen diren mezu negatiboak erabiltzen ditu, ikuspegi apokaliptikoak eta errudunak jorratuz. De Castroren aburuz honen ondorioz inplikazio soziala baino audientzien desmobilizazioa errezten da. 3. Propaganda: Ingurumen informazioaren erabilera manipulatzailea. Adibidez marketing edo publizitate kanpainetan «ekologikoa» edo «berde» kontzeptuen erabilera indiskriminatua edo hainbat instituzioek ingurumen gaiak lantzeko erabiltzen duten modua. 4. Topikoak: Pasadizozko eta azalezko ikuspegi erabileran oinarritzen diren mezuak, adibidez egun berezietan oinarritutako errepikapen automatikoen kanpainak,besteak beste, Lurraren Eguna, Ingurumenaren egun mundiala, Eguzkiaren eguna, Uraren eguna, eta Kotxerik gabeko eguna. Askotan bakarrik ikuskera estetikoak eta topikoak erabiltzen dira. Hartzailearen hunkiberatasuna mobilizatzeko kanpainetan adibidez, mezua zabaltzeko, paisai baten edertasunean soilik oinarritzen dira askotan. 5. Errealismo falta: Beste batzutan populazioari eskatzen zaiona oso zaila da gauzatzea, batetik bere ardura ez delako (berez arazoa enpresa edo instituzio baten ekintzaren esku dago) edo bestetik ez daudelako baliabiderik ingurumen aldeko erantzun bat emateko. 6. Norabide bakarrekoa: Askotan ingurumen informazio kanpainak ez dute parte hartzea, informazio eta argumentuen trukaketa jorratzen, hau da, komunikazioaren igorle eta hartzailearen arteko elkarrizketa irekia lantzen.
72 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA tzako adituen laguntza eta parte hartzearekin (Parrat Fernandez, 2006: 57). Baina hedabideen jabe askok hezkuntza edo formakuntza erantzunkizuna ukatzen dute, hedabideen betebehar bakarra objektiboki informatzea dela azpimarratzeko (Calvo, 1997: 60). Enpresa hauen helburua gero eta gehiago irabaztea da beraz ingurumen informazioa herritarren kontzientziazioan lagundu dezakeela zentzuzko ondorio izanik, ezin daiteke esan kazetariak edo hedabideak gizarte pedagogiaren helburuak proposatzen dituela (Fernández Sánchez, 1995: 28). Ingurumen informazioak eragin handia du ingurumenaren pertzeptzio eta ulermenean. Hedabideek ingurumenaren irudi eta errealitate desberdinak planteatzen dizkigute, batzuetan kontrajarriak izan daitezkenak. Ezin baitugu ahaztu ingurumen berriek, hedabideetan ematen diren «presioak» jasaten dituztela27. Hedabidearen jabea, enpresarioa edo holding enpresarialak portaera arau batzuk ezartzen ditu «bere» hedabidean iritzi publikoan eragin egiteko asmoarekin eta bere loby politiko-sozial papera mantentzeko. Castellesek «mediocracia» deitzen dio fenomeno horri «egiazki hedabideak ez dira neutroak, finantza talde garrantzitsuen menpe daude, aliantza politikoak dituzte eta maiz kidetasun ideologiko eta erlijiosoetan sustraituta daude» (Castells, 1995:13). Komunikabideek eredu demokratikoetan iritzi publikoaren gotorlekua badira ere, kontutan eduki behar dugu hedabide bakoitzean kazetariek onartzen duten barne kode bat dagoela, gehinetan izkutuan eramaten dena (hots ez da publikoa, ofiziala) baina kazetarian «autosentsura» maila desberdinak sortzen dituena (Tellechea, 2004:321). «Barne kode» hau ulertzeko ingurumen berrien ekoizpenean dauden mugak kontutan eduki behar ditugu28. Allison Anderson soziologoak muga anitzak aipatzen ditu: «publizitate presioa, argitaratze politika eta hedabideen jabetzatik hasita, estilo arauak, albisteen kultura eta espazioa eta denboren mugetara heltzen dira» (Allison, 1997:56). Cox irakasle emerituak aldiz normalean berrien ekoizpenean eta bereziki ingurumen berriak ekoizteko bost muga aipatzen ditu: hedabidearen politika ekonomikoa, gatekeeping eta ingurumen gaien esleipena, berriak emateko irizpideak, hedabidearen markoa eta objetibitate eta oreka arauak (Cox, 2006:172-182). Iruzkinaz gain, ingurumen berrien ekoizpenean eragina eduki duen beste faktore bat ingurumen gaia lantzen duten kazetarien espezializazio falta da. Arazo honi aurre egiteko, kazetaritza espezializatu baten premia zegoela ikusi zuten zenbait kazetari, «Espainian ingurumen informazioa sustatzeko eta gure profesionalen prestakuntza eta espezializazioa sustatzeko» (Larena, 1999:11). Informazio eguneratua, zorrotza, zientifikoa, egiaztatua eta dagokion tes- 27 Madrilgo Prentsaren Elkartearen (APM-aren) 2016 Kazetari-Lanbideko urteroko Txostenak kazetarien % 57,2ak autozentsuratzen dela aitortzen dutela adierazten du. Txostena 2016ko iraila eta urria bitartean 1.833 kazetariei egindako galdeketa batean oinarrituta dago. Kazetarien ehuneko 74,8k bere lanaren alde esanguratsuak aldatzeko jasaten ditruzten «presioetara» makurtzen direla onartzen dute, kaleratua izateko beldurragatik, batez ere langile autonomoek. 2012-an kazetarien %25,1ek inoiz ez direla presionatuta sentitu adierazten bazuen ere, 2016ko datuen arabera portzentaia 4 puntu jeitsi da eta APM.k salatzen duenez, presioen gaia urtero okertzen da. Txosten honen arabera, hedabidearen kudeaketa edo jabegoarekin zerikusia duten pertsonak dira presio hauek egiten dutenak eta maiz presioak, komunikazio korporatiboko profesionalen eremutik datoz. 28 Honen harira, Estatu Batuetako 287 kazetariei 2000ko martxoan egindako inkesta batetan kazetarien %41ek onartzen zuen talde korporatibo jakin baten interesei mesede egiteko albisteak argitaratzeari uko egin zietela. Korporazioen botere faktiko handiek—bereziki erregai fosilekin lotutakoak—, klima-aldaketaren estalduraren gaineko agenda mediatikok menderatzen dituzte eta indar handiz eragiten dute gailur globaletan eta ingurumen materiako gobernuen erabaki nabarmenetan (Gallegos, 2013:172)
74 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA hori garatzeko jarraitu beharreko urratsen eraginpean, hain zuzen ere (De Young, 1993:485505). Estrategia hauen erabileraren promozioa justifikatzeko gure gizarteak ingurumen arazoa konpontzeko klabe pertsonalean eta sozialean lan egiteko duen beharra ulertu behar da. De Castroren aburuz erronka erreal eta presazko honek eskala handiko aldaketarako konpromisoa hartzea eskatzen du. Eta aldaketa horrek, besteak beste, portaera sozial eta indibidualei eragin behar die (De Castro, 2009:17). Beraz ingurumen komunikazioa gure ingurumenarekiko harremana eta ulermena hobetzeko erabiltzen dugun bitartekari pragmatiko eta arauemailea da. Hots, ingurumen arazoen eraikuntza komunikatiboa eta hauen gizarte erantzunen negoziazioa ikertzeko erabiltzen dugun baliabide sinbolikoa litzateke (Cox, 2006:12).Cox-en planteamendua jarraituz ingurumen komunikazioak bi funtzio dituen ekintza sinboliko mota bat da: 1. Funtzio pragmatikoa: Ingurumen arazoak konpontzen laguntzen du, hots, hezi, ohartarazi, limurtu eta mobilizatu egiten du. 2. Funtzio eratzailea: Ingurumena –natura– bera eta ingurumen arazoak ulertzeko moduak osatzen ditugu ingurumen komunikazioaren bitartez. Bi funtzio hauek kontutan edukita, Cox-ek zazpi arlo bereizten ditu Ingurumen komunikazioaren azterketa eta praktikan (Cox, 2006:6-11): 1. Ingurumen erabakietan parte hartze publikoaren moduak. 2. Ingurumen gatazken kudeaketa eta konponbidea. 3. Ingurumenarekin lotutako mobilizazio kanpainak. 4. Ingurumen auzietan erabiltzen diren diskurtsoak, 5. Ingurumenari buruzko kazetaritzaren eta hedabideen jarduerak. 6. Arriskuaren komunikazioa. 7. Marketing «berdea» edo naturaren irudien osaketa herri-kulturan. Hortaz ingurumen komunikazioak arlo asko jorratzen ditu. Giza komunikazioaren parte izanik (medioak, sinboloak…) giza aktoreek ingurumenean duten eragina eta jarrera aztertzen ditu. Beraz ingurumen komunikazioa tresna bat dela esan dezakegu, guk ingurumena nola ulertzen dugun eta naturarekiko gure harremana zein den ezagutzeko tresna. Pragmatikoa baino sinbolikoa ere bada, baliabide sinbolikoak erabiltzen ditugulako ingurumen arazoei aurre egiteko eta gizarteak ematen duen erantzuna aztertzeko. Ingurumen gaietako masa komunikazioaren gaineko ikerketak, oro har, banakoek jasotzen duten, ulertzen duten, atxikitzen duten eta mezu partikularren arabera jokatzen duten moduen azterketan oinarritu dira; beti ere komunikazioa, iturri elite batetik jendarteko kide bati zuzendutako informazioko fluxu lineal gisa ulertuz (Shanahan et al., 1997). Shanahan eta
75 Ingurumen informazioa eta komunikazioa: eremu publikoa McComas ikerlariek 90ko hamarkada bukaeran plazaratutako azterketan hiru arlo nagusi bereizi zituzten Ingurumen Komunikazioaren Ikerkuntzan (1999: 150-151): 1. Edukien azterketetan oinarritutako azterketak: Hedabideek daukaten ingurumenari buruzko ikuspegiarekin dute zerikusia. 2. Ingurumen gaiek audientzietan zer nolako ondorioak dituen aztertzen dituzten ikerketak: Batzuk gai zehatzen ondorioak aztertzen dituzte, beste batzuk aldiz, ingurumen kanpainek sortzen dituzten erantzun kognitiboak aztertzen dituzte. 3. Hedabideen efektuak ingurumen ideologian eta hauen erlazioa kulturarekin: Ikerketa hauek begirada kritiko batetik irudikatzen dira baina ez dute hurbilketa pragmatikorik lantzen ingurumen arazoak konpontzeko. Gure aburuz ikerketa mota hauek ingurumen kazetaritzan oinarritu dira eta ez, ingurumen komunikazioan. Gure ikerlanean Cox-en (2006:6-11) lana jarraituz, ingurumen komunikazioaren analisian sakonduko dugu, batez ere, politikagintzarekin zuzeneko zerikusia duten aldagaien eskutik: • Ingurumen erabakietan parte hartze publikoaren moduak, • Ingurumen gatazken kudeaketa eta konponbidea, • Ingurumenarekin lotutako mobilizazio kanpainak, • Ingurumen auzietan erabiltzen diren diskurtsoak, • Ingurumenari buruzko kazetaritzaren eta hedabideen jarduerak. 2.3.3. Eremu publikoa, demokrazia eta ingurumen komunikazioa Azken hamarkada hauetan ingurumenarekin zerikusia duten gaiak eremu publikoaren erdigunean kokatu dira. Fenomeno hau tokian tokiko mailan eta maila globalean eman da. Horra hor aldaketa klimatikoaren inguruko kezkaren kasua, arazo global gisa azaldu dena. Edota herritar eta taldeek ingurumenarekin lotuta dauden politika publiko zehatzak, lekutuak, ezbaia jartzen dituzten bakoitzean ingurumena tokiko gatazken abiapuntu bezala agertzen zaigu. Fenomeno hau kokatzeko bi erreferente teoriko erabiliko ditugu. Batetik balore sistemen aldaketa eta bestetik bizi dugun aro modernoa ezaugarritzen duen «arriskuaren» teoria soziologikoak. Ingurumena mundu osoko herrialdeetako balio eta portaeren sisteman nabarmentzen den gaia da. Gure gizarte postindustrialetan ingurumen kontua gatazka politikoko lerro nabarmengarrien berrietako bat bilakatu da. Hots, gizakia bere ingurunearekin daukan erlazioari buruzko balio berriek iraultza kultural bat sortu dute (Anduiza, 2006:8). Europa eta EEBBtako
77 Ingurumen informazioa eta komunikazioa: eremu publikoa zena ezartzerakoan. Bestalde, Inglehartek ezartzen duen erlazio zuzena beharren eta balioen artean, nabarmenki konplexuagoa izan daiteke. Gainera Inglehartentzat balio postmaterialistak «kide izatea, autoestimua eta auto-errealizazioa bezala» zehaztuta geratzen dira eta nahiz eta balio postmaterialista bezala «ingurumena» sartzeak gogoeta zuzena iruditu arren, autore hauen ustez Inglehart-etik ateratzen den ondorengo interpretazio bat dirudi berak emandako datuen emaitza baino. Azkenik Ingleharten ereduaren arabera eliteak balio postmaterialistak erakutsiko lukete eta klase gutxietsiek aldiz aukera gutxiago edukiko lukete balio hauek erakusteko.Praktikan eliteen portaerek (balio batzuen isla nolabait dena) ez dute egiaztatzen gainerako populazioarena baino «ekologikoagoak» direnik. Gainera Hegoaldeko herrialdeetan sortutako mugimendu ekologista sendoak (bai indigenista, bai hiritarra) Ingleharten ikuspegi maslowtarra berriskustera eramaten gaitu. Hala ere, marko esplikatibo honetan beste elementu bat aipatu behar dugu:gure gizarte garaikideak ezaugarritzen duen «arriskua». Arriskuaren teoria soziologikoetan aro modernoaren ezaugarri berezkotzat kontsideratu da arriskua (Beck, 1986; Giddens, 1990; Luhmann, 1991). Arriskua definitzerakoan perila eta arriskua bereizi behar ditugu. Perila kalte posible baten helduerari egiten dio erreferentzia, baina jasotzaileak ez dauka erantzunkizunik kalte horren sorreran eta ez dauka aukerarik iturburuan ekiteko. Arriskua aldiz, erantzunkizunarekin lotuta dago eta gizabanakoaren ekintzetatik jaiotzen da. Bereizketa beraz «leporatze edo egozte kontua» izango litzateke» (López Cerezo eta Luján, 2000: 23). Bi kasuetan egoera zehatz bategatik kaltea edo mina jasotzeko etorkizunezko aukeraz hitz egiten bada ere, kalte posible horien erantzunkizunean datza desberdintasuna. Gure erabakietatik at daudenean perila izango da, gure erabakien esku arriskua. «Puede considerarse que el posible daño es una consecuencia de la decisión, y entonces hablamos de riesgo y, más precisamente, del riesgo de la decisión. O bien se juzga que el posible daño es provocado externamente, es decir, se le atribuye al entorno; y en este caso, hablamos de peligro»(Luhman, 2006:67) Beraz erabakiak hartzen dituenaren ikuspegia agerian uzten du bereizketa honek eta hemen datza «arriskuaren gizartearen» tesiaren funtsa. Beck Soziologo alemaniarrentzako «arriskuaren gizartea» gizakiak berak sortutako arriskuen gizartea da. Industri garapenak aurrerapenaren izenean eta normaltasun giro batean sortutako arriskuak alegia. Oraingoan arrisku nagusien iturburua gizakia da beraz ezin naturari edo jainkotasun edo botere sakratuari egotzi erantzunkizunik. Gaur eguneko mundu arrazonial zientifikoa zientzia eta teknologiaren arriskuen mehatxupean bizi den gizarte bat da eta arduradun bakarra gizakia da (Beck, 1998:89-92). Arriskuaren gizartea fabrikatutako arrisku eta ziurgabetasunen gizartea da, hots, gizarteak berak «arrisku manufakturatuak» sortutako arriskuen aroa (Giddens, 2000:33-48). Hazkunde ekonomikoan oinarritutako gizarteak ez ditu arriskuak eta ingurugiro arazoak kontutan hartu. Hortaz «arriskuaren gizartea» gizarte jasangaitza da, krisian dagoen gizarte bat hain zuzen.
79 Ingurumen informazioa eta komunikazioa: eremu publikoa datzea beharrezkoa da arriskuaren kontrol eta kudeaketa onargarri bat lortu ahal izateko. Hau da, taktika aldatzearekin ez da nahikoa; goitik behera aldatu beharra daude joko-arauak»(Rodriguez, 2007:107). Beck-ek gogoratzen digun bezala, garai erreflexibo honetan, modernitatean nagusitu den politikagintzak ezin ditu konpondu modernitateak berak ekarritako arazoak. Eta ziurrenik, ingurumenarekin lotutakoak dira arriskuaren gizarte industrialaren paradigman gehien nabarmendu diren erronkak. Bour eta Whitesideren arabera ingurumen erronken ezaugarriak bost kategorietan banandu daitezke: lehena, espaziala hau da lehen tokian tokikoak ziren arazoak gaur transnazionalak eta mugaz gaindikoak dira. Bigarrena bere ikusezintasuna, arazo batzuen presentzia nabarmena bada (hirien degradazioa, deforestazioa, ur kutsadura…) erradioaktibitatea, ura edo airearen mikropoluzioa edo ozono geruzaren desagerpena ez dira gure sentiduekin harrapatzen. Hirugarrenez, askotan aurreikusezinak dira eta oharkabean agertzen dira. Laugarrena denborarekin lotuta dago eta inertzia eta itzulezintasunaren bidez agertzen dira. Ezin dira momentuan gelditu eta une batetik aurrera ez dute soluziobiderik, espezie eta biodibertsitatearen galpena adibidez. Eta azkenik, arazoen kualifikazioa. Arazo ekologikoak kutsadurarekin lotzen dira eta irtenbide teknologikoak itxaroten dira euren konponbiderako. Baina gaur ongi dakigu, muga ekosistemikoak ditugula eta teknologia bera dela arazoaren parte. Teknologia berriekin soluzioak topa ditugu baina «Jevons efektua» edo errebotea dela medio, arazoak bukatu beharrean biderkatu egiten dira (Bourg eta Whiteside, 2010:10-19). Hortaz arazoa ez datza soilik kudeatu beharreko gaien konplexutasunean, gai horiek kudeatzeko tresnaren ahulezian baizik: izan ere, Zubiagak (2002) gogoratzen digun moduan politika moderno «ziurrak» ezin baitu erantzun eraginkorrik eskaini «ziurtasunik gabeko» garai posmodernoan. Autore batzuen ustez, egoera honi aurre egiteko, jendeaurreko hausnartze prozesuak behar dira, une bakoitzean xede horretarako egokiak diren erabaki politikoak har daitezen, demokrazia parte-hartzaile eta deliberatzaileak gizarte sostengarria lortzeko baliagarriak diren prozesuak bultzatu ohi baititu. Jakin badakigu sistema eta erabaki demokratikoak ez direla baldintza nahikoak ekosistemen sostengarritasuna lortu ahal izateko, baina sozio-ingurumen arazoak arazo politikotzat jotzen baditugu soluziobide eta planteamendu egokietara hurbildu gaitezke (Barry, 1996:118). John Dryzek (2002) teorilari ekologista autraliarrak demokrazia diskurtsiboa babestu du, sostengarritasuna lortzeko bide gisa. Berak azaltzen duenez, sostengarritasuna orokor bihurtu daitekeen interes komuna baldin bada —gizakiaren bizitzak ezinbestez behar dituen ekosistemen iraunkortasun osoa oinarritzat hartzen duen interes nagusi hori bada— orduan, demokrazia deliberatzaileak erabakiak sortu ahal izango ditu interes horren alde egiteko (Dobson, 1997: 137). Horregaitik funtsezkoa iruditzen zaigu herritarrek ingurumen eztabaidara hurbiltzeko eta bere jarrerak portaera itxuran adierazteko dituzten aukerei erreparatzea. Modernitatearen hastapenetik, harreman estua dago demokrazia eta iritzi publikoaren artean. Iritzi publikoak, Sartorik (1992) azpimarratzen duen moduan, soberania popularra indarrean jartzeko beharrezkoa den eremua eskaintzen du. Finean, demokrazia, iritziaren edo iri-
80 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA tziak onartzen duen gobernua izango litzateke. Ildo beretik, Habermasek, duela berrogei urte baino gehiago (1962) iritzi publiko hori osatzeko beharrezkoa den «eremu publikoa» (Öffentlichkeit) aztertu zuen bere lan klasikoan, «Iritzi Publikoaren Historia eta Kritika». Eztabaida eta kritikarako eremu publikoa, arlo pribatu hutsa gaindituz eta estatuaren logikatik at osatzen dena, absolutismotik iraultza liberalera doan ibilbidea ulertzeko albora ezinezko aldagaia da. Filosofo eta soziologo alemaniarrarentzat eremu publiko horretan «burgesa» «herritarra» bihurtu zen, herritar irakurle/kritiko, kontra-botere lana egingo zuen prentsa idatziaren eskutik. Habermasek «publizitateari» emandako balio normatiboa erabatekoa da: jarduera deliberatzaile askearen baitan burutzen diren eztabaida publikoetan bakarrik legitimatzen da botere politikoa. Alabaina, hasierako eremu publiko ideal hura, inoiz indarrean egon bazen, aspaldian desagertu da eta, ondorioz, Habermasen ikuspegi normatiboaren ahulezia nabarmena da egungo errealitatearekin alderatuz gero: botere politiko-administratiboa mugatu beharko lukeen kontrol komunikatibo-demokratikoa indargabea baita aski indartsua merkatuaren edo erakundeen logikari aurre egiteko. Hedabide berrien sorrerarekin30, eta, batez ere, Estatuen edota oligopolioen kontrolpean dauden berri-agentzien gailentzearekin batera dator eremu publikoaren egiturazko aldaketa, Habermas-en iritzian. Hala, eremu publikotik desagertu egin dira arrazoia tresnatzat duten herritarrak, eta kultura integratzaile baten menpe, berrien eta aisialdiaren kontsumitzaile hutsak bihurtu dira. Eremu komunikatiboaren helburua, ondorioz, manipulaziotik erakusgarritasunera joango da, eremu publikoaren ardatza izan beharko litzatekeen eztabaida arrazionala alboratuz (Habermas, 1981). «Masa hedabideen tresna elektronikoen komunikazio sare gero eta estuago hori, potentzialki askapenerako izan zitekeena, borondatearen osaketa deszentralizatuaren bitartez Estatuaren eta gizartearen kontrolerako tresna izan behar zuena, alegia, populazio despolitizatuaren leialtasuna ziurtatzeko bitarteko hutsa bilakatu da» (Habermas, 1981:24) Mouffek (2003) gogoratzen digun bezala, politikak ezin du antagonismoa gainditu. Areago oraindik, antagonismoa ezabatzerik egon badagoela pentsatzeak, deliberazio/komunikazio perfektuenaren eskutik bada ere politikotasunaren ukapena dakar. Eredu deliberatzaileak, eredu arautu guztiek bezala, definizioz, barneratze ahalmen ahula du. Zaila baldin bada ere, mahaian bildutakoen posizioa parekatzeko bitartekoak jarri daitezke, komunikazioa ahalik eta 30 Ramirez de la Piscina irakaskideak Habermasek erabili zuen termino horren baliagarritasuna kolokan jartzen du. Bere tesia garbia da: esfera publikoaren mugak dezente aldatu dira azken urteotan, informazio-teknologia berriek sortutako berrikuntzen kariaz (2007:49). Olverak kontzeptu horren berdefinizioa planteatu du (1999:33-34). Bere ustez, gaur egun, esfera publikoa hiritarrek euren iritziak eta usteak prozesatzen dituzten eremua da, Estatuari euren aldarrikapenak planteatzen dizkioten esparrua, masa-hedabideen bitartez informazioa jaso eta berrinterpretatzen duten espazio publikoa, alegia. Lursail komuna da esfera publikoa; iritziak landu, nortasunak eraiki eta adostasunak sortzen/birsortzen diren eremua. Fenomeno horiek prozesu komunikatibo interaktiboen bidez osatzen dira.
81 Ingurumen informazioa eta komunikazioa: eremu publikoa parekoena izan dadin, baina ia beti mahaian eserlekua lortzeko mobilizaziora, protestara jotzen dute gizarte eragileek eta herritarrek. Kanpotik indarra egin ezean nekez zabaltzen baita eremu publikoaren atea. Ate horiek erdi zabalik mantendu behar izatearen garrantzia eremu publikoaren definizio berritzaileetan islatzen da. Esaterako Coxek (2006:18) marrazten duen eremu publikoa "gizabanakoek beste gizabanako batzuekin, partekatutako kezka gaien edo komunitate zabalagoari eragiten dioten gaien gaineko komunikazioa jorratzerakoan —elkarrizketa, eztabaida edo liskarren bidez— sortzen den eragin eremua» orube egokiagoa eskaintzen du protesta barneratzen duen jarduera deliberatzaile horri. Eremu publikoa ez da soilik hitzen bitartez josten, ez da eremu ofiziala edo arautua bakarrik, ez da herritar guztiak biltzen dituen bilkura abstraktu eta monolitikoa... Bere iritzian, ingurumen komunikazio garaikidearen osagarri ezinbestekoak dira «ingurumen mobilizazio kanpainak (environmental advocacy): lobby lanak, salaketa judizialak, hauteskunde politika, iritzi publikoari egiten zaizkion zuzeneko deiak (heziketa kanpainak, publizitate ekimenak, dinamizazio komunitarioa, zuzeneko ekintza eta desobedientzia zibila...) edo merkatuari eta kontsumitzaileei begira egiten direnak (green consumerism, kontsumo boikotak, erantzukizun korporatiboa...). Ingurumen komunikazioa eraikitzailea da. Izan ere, ingurumena –natura– bera ulertzeko moduak osatzen ditugu haren bitartez, eta, gainera, horrela «sortutako» arazoak konpontzeko ere balio du, bere pragmatikotasuna erakutsiz. Izan ere, ingurumen komunikazioa, ingurumen demokraziaren oinarrizko abiapuntua da. Informazio partekaturik gabe, alegia, komunikaziorik gabe, ez baitago demokrazian sakontzerik. Castells-en (2009) edo Etxeberriaren (1994) lanetan azpimarratu den moduan, gizarte garaikideetan ezin daiteke egin demokraziaren inguruko hausnarketarik komunikazioaren aldagaiari arreta zuzena eskaini gabe. Mc Combs teorilariak haratago doa eta demokrazia garaikidearen analisia ulertzeko agenda setting analisia ulertzea ezinbestekoa dela esaten du (Leyva Muñoz, 1997). Teorilari estatubatuarraren arabera, demokrazia orotan beharrezkoa den adostasun-eginkizuna hedabideek garatzen dute, akordioak egiten laguntzen baitiote gizarteari, zeren, hedabideek eraginda, jendea gai berberez mintzo edo kezkatzen baita. Hortaz, komunikazioa demokraziaren euskarria da, Greziako agora hartatik hasita —non komunikazioa etorkizun politikoa eztabaidatu eta erabakitzeko oinarria baitzen— demokrazia garaikideetako mass media edo masa hedabideetaraino.. Komunikazioa orokorrean eta hedabideak zehazki, politika eta gizartearen fundamentua dira, komunikazioa esfera publikoaren osagarria den heinean,demokraziaren osagarria delako (Sanchez Ruiz, 2005). Horregatik hedabideak esfera publikoaren administratzaile bilakatzen dira (Ortega, 2003:71). Espazio publikoan hedabideeen informazio etengabearen bidez, «errealitate ezagun komuna» eraikitzen ari da, gero inplizituki interakzio sozial guztietako oinarri bezala aurresuposatu daitekeena. Komunikazio sozialean «jakintza» edo «ezaguera» bezala funtzionatzen duen hori —bai gertaerak bai gertaeren gaineko iritziak— gauzatzen doaz eta honela gizartea bideratzen duen errealitatearen deskribapena, munduko eraikuntza bat, sortzen da (Vallespín, 2000:84). Errealitateak erakusten digu hedabideek gaur eguneko gizartean duten garapena, eremu pu-
82 MARKO TEORIKO KONTZEPTUALA blikoan duten lekua birpentsatzera bultzatzen gaituela, hots, zein lotura mota osatzen duten gure gizarteetan eta nola eragiten duten hiritar nortasunetan. Ingurumenaren gaira ekarrita, esaterako, jarduera demokratikoan eragile zehaztugabe askoren arteko harremana bideratu beharrak ingurumen komunikazioaren garrantzia gaineratu du. Ingurumen komunikazioak betetzen dituen funtzioak, eremu diskurtsibo publiko jakin batean burutuko dira. Eremu horren azterketan murgilduko gara ikerlan honetan eta, bide batez, erradikalizatze demokratikoan sakontzeko eremu horrek izan beharreko baldintzen analisian. Lan hori, kontra-eredu gisa hautatu ditugun bi aferen eskutik egingo dugu: Abiadura Handiko Trena eta Muskizeko Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta, Koke planta azpiegitura. Hala, Robert Cox-en ekarpen teorikoa gure lan enpirikoan hartu dugun eredura egokituz, hemen defendatzen den solaskidetzara hurbiltzeko honako baldintzak bete beharko lirateke: • Ingurumenarekin zerikusia duten egitasmoen abiapuntu gardena, politika publikoen ekimenaren jatorria, hasierako ekimena, jakina, ezaguna eta ahal bada, partekatua izan beharko litzateke, alderdien monopolioa saihestuz eta, era berean, interes edo presio talde korporatiboen ezkutuko eragina azaleraziz. Baldintza hau «komunikazio gardena» bezala defini genezake. • Erabaki publikoak hartzeko garabidean bildutako eragile guztiek bitarteko eta aukera berdinak izan beharko lituzkete, edo «komunikaziorako baliabide berdinak». Atal enpirikoan Cox-en baldintza honen jarraipena egiteko eremu publikoaren osaketari erreparatuko diogu, hedabide nagusien jarduera aztertuz. Hor zehaztuko dira eztabaidarako eremu publiko arrazional bat osatzeko egungo hedabideetan sortzen diren arazoak. • Hirugarrenik, solaskidetza deliberatzaileak, eragileen jarrerari dagokionean, eskakizun etiko bat aintzat hartzea eskatuko du: Elkarlana helburu duen solaskidetzak jarrera irekia, abegikorra eskatuko die bildutako eragileei: «arazoak konpontzera bideratutako jarrera», Cox-en hitzetan. Kontsentsua lortzeko eragileak diskurtso arrazionalak osatzen saiatu behar dira, arrazoiak elkar trukatzeko aukera emango dutenak: eztabaida parametro arrazionaletan burutzea ezinbesteko baldintza da. • Laugarrenik, inklusibitatea: edozein ingurumen aferaren inguruan iritzia, interesa, edota kaltea duten eragile guztiak barneratu beharko lirateke politikagintza sarean (policy network). Eta denak bildu eta gero, politikagintza sare horretan hartutako erabakiak bihurtu beharko lirateke guztiok bete beharreko erabaki publikoak.
84 DISEINUA ETA METODOLOGIA Paradigma hauek ikertzailearen lana gidatzen dute bere suposizio ontologikoak (ikertutako errealitatearen izaera), bere suposizio epistemologikoak (ikertutakoaren eta ikertzailearen arteko erlazioa) eta bere suposizio metodologikoak (errealitate horretatik ezagutza lortzeko moduak) zehazterakoan. Ikerlan hau aurrera eramateko lehenengo eta behin gizarte zientzietako ikerketetan, eta zientzian orokorrean, oinarrizkoak diren hiru galdera hauek (Corbetta, 2010:8) kokatuko ditugu. 1. Galdera Ontologikoa: Gizarte errealitaterik badago? Errealitate sozialaren izate eta existentziari buruzko galdera. Gizarte fenomenoa benetakoa eta objektiboa den galdetzen du, hau da, jendeak dituen sinesmen eta usteak baino haratago errealitate sozialaren izaera eta formak egiazkoak diren edo ez. 2. Galdera Epistemologikoa: Gizarte errealitatea ezagutu daiteke? Gizarte errealitatea (zer) eta ikerlariaren (nor) arteko harremanaz ari da eta harreman honen ondorioaz. Hau da, esanahia nola ekoizten den edo elkarren egindako pertzepzioen bitartez jakintza nola sortzen den (Zabaleta, 1997:14). Galdera honen bitartez azterketa egiteko erabiltzen den ikerketa perspektiba azaltzen da. 3. Galdera Metodologikoa: Nola ezagutu daiteke gizarte errealitatea? Ikerketa burutzerakoan erabiltzen ditugun tresnak dira; gizarte errealitatea ezagutzeko maneiatzen ditugun ikerketarako teknikak hain zuzen. Ikerlan honetan garatutako metodologia ulertzeko derrigorrezkoa da erabili ditugun paradigmei erreparatzea. Gure azterketa gaia oso konplexua eta multi dimentsionala da paradigma bakar baten bidez aztertzeko. Beraz ikerketa honetan hiru erabili ditugu: paradigma interpretatzailea, positibista eta post-positibista. Nahiz eta paradigma horien arteko mugak argiak izan ikerketa aurrera joan ahala paradigma hauek testuinguru eta modu askotan gurutzatzen dira. Erabilitako hiru paradigmak (positibista, post-positibista eta interpretatzailea) arestian azaldutako hiru galderen bitartez laburbiltzen dira:
85 Oinarrizko diseinu metodologikoa 6. TAULA: Ikerketaren metodologian erabilitako oinarrizko paradigmak ONTOLOGIA EPISTEMOLOGIA METODOLOGIA POSITIBISTA Badago Giza Errealitate objektibo bat, gizakien kanpo existitzen dena eta ezagutu daitekeena. Ikertzailea eta ikergaia independienteak dira eta ez dago elkarren arteko eraginik. Prozedura induktiboen bitartez behaketa partikularra formulazio orokorretan bilakatzen da. POST-POSITIBISTA Badago giza errealitate bat baina bakarrik inperfektuki eta probabilistikoki ezagutu daiteke. Objektibitatea ideala da baina ezin da osotasunean lortu. Beraz ikergaia eta ikertzailearen arteko bereizketa eta interferentzia eza ezinezkoa da. Orokorrean metodologia kuantitatiboa erabiltzen da (experimentuak, behaketa,edukien analisia..) Hala ere Metodologia kualitatiboa onartuta dago. INTERPRETATZAILEA Garrantzizko errealitatea jendeak uste eta irudikatzen duen errealitatea da. Ikertzaile interpretatzailearen ardura giza jokabidea ulertzea da, baina ez ikertzailearen ikuspuntutik ulertzea, baizik eta aktorearen beraren erreferentzia eta ikuspuntutik. Jakintza prozesu subjektibo baten bitartez sortzen da, eta prozesu horretan analisi holistikoa, osotasunezkoa, egiten da. Gizarte-fenomenoen forma, eduki eta testuingurua mantendu —zeregin deskriptiboa— eta hauen kualitateak analizatu —zeregin interpretatzailea— egiten ditu, bi alderdi horiek narrazio baten itxuran aurkezteko. Fenomenoaren interpretazio kualitatibo eta holistikoa, hitz batean. Iturria: Egileak berak eginda Corbetta (2010: 14-25) eta Zabaleta (1997: 42-56)-an oinarrituta Azalpen hau azterketa garatzeko lagungarri eduki ditugun eredu mentalak erakusteko bakarrik zuzenduta dago. Atal honen helburua ikerketa hau egiteko erabili dugun metodologiaren marko teoriko labur bat eskaintzea izan da.
87 Laginaren aukeraketa 3.2. Laginaren aukeraketa Ikerlan honen metodologia azterketarekin jarraitzeko erabilitako laginaren hautaketaren zergatiak azalduko ditugu. Horrela, bi galdera nagusi egin ditzakegu: 1. Zergatik ingurumen politiken informazio azterketa operazionalizatzeko sozio-ingurumen gatazka aukeratu dugu? 2. Zergatik hautatu ditugu Abiadura Handiko Trenaren kasua (AHT laburdura erabiliko dugu ere) eta Muskizeko Fuel-Olioa Murrizteko Unitate planta (Koke planta erabiliko dugu ere) azpiegitura kasuak eta ez beste batzuk? Lehenengo galdera erantzuteko gatazkaren kontzeptuari erreferentzia egin behar diogu. Arestian aipatu dugun moduan (ikusi 2.2.1 atala) aktoreen arteko elkarrekintza publikoa suposatzen du, zehazki gatazka, politika publikoetan eragiten duten aktore guztien elkarrekintzaren hezurmamitzea da. Hortaz iritzi eta diskurtsoak kuantitatiboki gehiago dira baina batez ere, sozio-ingurumen gatazka politika publiko arautzaile baten erantzuna edo/eta erreakzio posiblea den heinean interesatzen zaigu. Sarreran aipatu dugun legez, ingurumen gatazka eta aferetako harreman informatiboetan sortzen diren gabeziak eta endekatze prozesuak agerian jarri nahi ditugu, eman daitezkeen aldaketak mahai-gaineratzeko eta horregatik sozio-ingurumen gatazken azterketa burutuko dugu, gatazka informazioa/eztabaidaren puntu gorenena dela esan genezakeelako. Bigarren galdera erantzuteko materien mugapena kontutan eduki behar dugu. Laginaren mugapen estrategikoa izateaz gain, kuantitatiboki, esan dezakegu badirudiela Euskal Herrian dauden ingurumen politika publikoen erantzunak/erreakzioak, besteak beste, garraio eta energia alorretan kokatzen direla, (ikusi 2.2.2 atalean E, Euskal Herrian 2000-2007 urteen artean sortutako gatazkek zer nolako gaietan duten sustraia). Argi dago, beraz kuantitatiboki materien aukeraketaren justifikazioa egiterik badela. Horrela, bi perspektiba desberdineko sozio ingurumen gatazka aztertu nahi izan dugu. Gatazka horien gai-erroa diferentea da: Abiadura handiko Trenaren kasuan kasuan garraio azpiegitura eta Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta energia, eta hondakin eremuan kokatuta dago. Gatazka horien tamaina ere desberdina da eta hartzen duten markoa ere, izan ere, batetik empresa pribatuen logiken kontrako erresistentzia lokalak baititugu, Petronorreko Muskizeko Koke planta eta bestetik, AHTren kasuan, aurretik azaldu bezala, «administrazio batek arazo bati erantzuna emateko sortzen den outputaren aurkeztea» (Lascoumes eta Le Galès, 2007: 66) Gure ikerlanerako aukeratutako bi azterketa kasuen hautaketarako marko espaziala ere kontutan eduki dugu. Euskal Herriko herrialde guztietan eragina duen proiektu bat hautatu dugu, Abiadura Handiko Trena eta herrialde eremua kontutan eduki dugu beste aukeraketarako, hau da, tokian tokiko gatazka, Koke planta hain zuzen. AHT lurralde guztiei eragiten dien makro-proiektu gatazkatsua da eta nahiz eta gatazka bat bakarra balitz kontabilizatuta egon,
91 Tresna Metodologikoak 3.4. Tresna Metodologikoak Oro har, metodologikoki hiru aspektu landu ditugu ikerketa honetan: 1. Jatorrizko datuen bilketa: Elkarrizketa sakonak eragile sozio-politikoekin (instituzional eta gizarte eragileak). 2. Dokumentala: Egunkarien, liburuen eta aldizkarien, bilketa eta analisia. Azterketa hemerografikoa. 3. Eduki eta diskurtso analisia, aukera politikoaren egitura eta eragile sozio-politikoen soziogramak. Era berean, bi dimentsio desberdin jorratu nahi izan dira ikerlanean, dimentsio kuantitatiboa, datuen kuantifikazioarekin lotura duena eta dimentsio kualitatiboa, sakoneko elkarrizketen eta dokumentuen analisiaren azterketatik sortutako informazioaren tratamenduan datzana, hain zuzen ere. Hortaz, izaera kuantitatibokoen artean, azterketa hemerografikoa garatzerakoan lortu ditugun datuak ditugu aipagarri. Erabilitako teknika kualitatiboen artean, bigarren mailako iturrien azterketa (egunkariak eta dossier teknikoak batez ere) eta azterketa kasu bakoitzeko aktore parte hartzaileei eginiko sakoneko elkarrizketak ditugu aipagarri. Bigarren mailako iturriei dagokionez, aipatu bi azterketa kasutan, bereziki bi gertaera nagusiei lotuta agertu diren 20 memento estrategiko aukeratu ditugu; batetik, proiektuari bereziki eragiten dion administrazioaren erabaki bati lotura egondako momentuak, bestetik, mobilizazio sozial handiko mementoak izan ditugu kontuan. Hogei esparru informatibo horiek gatazkaren hasierako etapa, tartekoa eta gaur egunekoa, kontuan hartzen dituzte. Aukeratze eragiketa horrekin, gatazkaren osotasunaren argazki fidagarria lortu nahi izan dugu. Kasu bakoitzeko hogei momentu informatibo estrategiko horien azterketa sistematikoa egiteko, ale informatibo bakoitzeko dimentsio bikoitzeko analisia jorratu dugu. Horrela, ale bakoitzeko, fitxa sistematikoa jaso dugu, non batetik, berorren egiturazko dimentsioan zentratu garen; alegia, alearen kokapena, orrialde kopurua, zutabe kopurua eta zein sekzioan kokatuta dagoen aztertu dugu, beteak beste. Bestetik, edukizko dimentsioan zentratu gara; honen bidez eginiko azterketan albistearen genesia, berriaren aurreikuspen maila, berriaren sorrera modua eta iturri informatiboak aztertu ditugu 3.4.1. Sakoneko elkarrizketak Gure ikergaia aztertzeko sakoneko elkarrizketak erabili ditugu, fokatuak (gai bakarra sakonki aztertuta) eta zuzenduak (elkarrizketaren ekimen guztia, elkarrizketatuak zuzentzen, erabaki-
92 DISEINUA ETA METODOLOGIA tzen eta zehazten du). Modu honetan eragile politiko, instituzional eta sozialei egindako elkarrizketa sakonak gure ikerlanean paper garrantzitsua jokatu dute informazio iturri eta analisirako material bezala. Hautatutako azterketa kasu horien informazioa jasotzeko elkarrizketa deskribatzaileak gauzatu ditugu. Honela kasu bakoitzeko aldeko eta kontrako jarrerak ordezkatzea bilatu dugu. Sakoneko elkarrizketen bitartez gatazkan parte-hartutako aktoreen ezagutza, gatazkaren hasiera eta definizioa, aktoreen arteko harremanak eta beraien diskurtsoa eta komunikabideak eta eragileen arteko harremana besteak beste aztertu ditugu. Ikerlan hau burutzeko 20 elkarrizketa hauek jorratu ditugu: 7. TAULA: Ikerlana burutzeko egin ditugun elkarrizketak ABIADURA HANDIKO TRENA KOKE PLANTA Proeiktuaren alde dauden eragileak • Gipuzkoako Foru Aldundiko Garraio Saileko goi kargu ohia: TAE1 • Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio Saileko goi kargu ohia: TAE2 • Eusko Jaurlaritzako Herri Lan eta Garraio Saileko goi kargu ohia: TAE3 • Udaletxeko goi kargua:TAE4 • Eusko Kaurlaritzako Herri Lan eta Garraio saileko goi kargu ohia: TAE5 • Petronorreko goi kargua: KAE1 • Muskizeko Udaletxeko goi kargua: KAE2 • Petronorreko Enpresa batzordeko kidea: KAE3 • Petronorreko goi kargua: KAE4 • Muskizeko Udaletxeko zinegotzia: KAE5 Proeiktuaren kontra dauden eragileak • Ekologista taldeko kidea: TKE1 • AHT Gelditu plataformako kidea: TKE2 • Udaletxeko zinegotzia: TKE3 • AHTren Aurkako Asanbladako kidea: TKE4 • .Sindikato bateko kidea: TKE5 • Muskizeko auzo elkarteko kidea: KKE1 • Muskizeko Udaleko zinegotzia: KKE2 • Kokeren Aurkako Koordinadorako kidea: KKE3 • Meatzaldea Bizirik taldeko kidea: KKE4 • Ekologista Taldeko kidea: KKE5 Iturria: Egileak berak egina,. Aldi berean lau prentsa kazetariekin elkarrizketa informalak eduki ditugu: • Berria kazetako ingurumen gaiak jorratzen dituen kazetaria • Gara kazetako ingurumen gaiak jorratzen dituen kazetaria • Deia egunkariko kazetaria • El Correo egunkariko kazetaria Elkarrizketa hauek egitura gabekoak eta modu informalean gauzatu dira, hots, ez dira grabatu. Gure helburua, ikerlanean aztertutako gaien inguruko informazio osaketa betetzea izan da. 3.4.2. Bigarren mailako Iturrien azterketa Bigarren mailako iturrien azterketa ikerlan honen atal teorikoaren oinarriak gauzatzeko eta ikerketaren alde aplikatua jorratzeko erabili ditugu. Liburu monografikoak, artikulu akademi-
93 Tresna Metodologikoak koak eta material digitalen azterketan murgildu gara gatazken deskribapen sakona egiteko eta ondorio substantiboak lortzeko. A. AZTERKETA HEMEROGRAFIKOA Aldi berean eta arestian aipatu dugun moduan prentsa artikuluen azterketa sakona gauzatu dugu, hots, azterketa hemerografikoa. Lan hau burutzeko fitxa metodologiko baten lanketaz baliatu gara. Fitxa honen bidez ikertu ditugun sozio ingurumen gatazkek edukitako oihartzun mediatikoa neurtu nahi izan dugu, alegia, nolakoa izan den ingurumen politika ezberdinen tratamendu informatiboa. Jakina denez, faktore askok eragiten du albiste baten irakurketa. gertakariaren gaia, edo zertaz den albistea, izan daiteke faktorerik nagusiena. Baina beste zenbait faktoreek ere eragiten dute (Zabaleta, 1997: 343), hala nola, eduki hori aurkezteko estiloa, titularrak, zein orrialdetan dagoen, eta abar. Fitxa hau egiteko masa-komunikazioaren ikerkuntzan landutako dimentsioak kontutan eduki ditugu. Alde batetik McCombs eta Wolfek egindako hamar dimentsioen sailkapenean oinarritu gara eta bestetik Idoiaga eta Ramirez de la Piscina ikerlari eta irakasleek egindako «Prentsa eta Euskal Gatazka» ikerketa burutzeko erabilitako fitxa metodologikoa eduki dugu eredu (Idoiaga eta Ramirez de la Piscina, 2002:40). 8. TAULA: Egunkarien irakurketa eragiten duten ezaugarriak 1 ORRIALDEA Zein orrialdetan dagoen kokatua. 2 FORMA Albistea, erreportaia, iritzizkoa, zerrenda 3 ESANAHI GEOGRAFIKOA Lokala, erregionala, nazionala, nazioartekoa. 4 ITURRIA Erredakzioa, berriagentzia 5 GAIA Politika, ekonomia, Gizartea,Euskal Herria 6 TITULARRAREN LUZE ZABALERA Titularrak hartutako zutabe-kopurua eta altuera. 7 ARGAZKIA ERAMATEA Albisteak argazki edo grafikorik zeraman edo ez. 8 TESTUAREN TAMAINA Hazbetetan neurtua. 9 ESPAZIO OSOA Testu eta titularraz betea (eta baldin bada, argazkiaz). 10 ORRIALDEAREN KOADRANTEA Orrian non dagoen kokatuta. Iturria: Egileak berak egina, McCombs 1996 eta Wolf 1991 oinarrituta Horrela, hau da sortu dugun fitxa metodologikoa:
95 Tresna Metodologikoak Jarraian, ikerketan erabilitako fitxa analitikoaren azalpen metodologikoa egingo dugu, erabilitako sail desberdinen deskribapena eginez. KOKAPENA Atal honetan sozio ingurumen gatazka bakoitzean aukeratu ditugun 20 gertaera komunikatiboak identifikatzen ditugu, bai denboran (noiz jasotako berria den) bai espazioan (zein komunikabideetan agertu den). Aukeratutako momentu komunikatiboen denbora kokapenari dagokionez, kasu bakoitzean desberdina izan da, aukeratutako 20 momentuen garapen kronologikoa kasu bakoitzaren arabera moldatu delako. Egunkarien hautaketa egiterakoan, hots, espazio komunikatiboak aukeratzeko, Hego Euskal Herriko prentsaren ezaugarriak aintzat hartu ditugu. Euskal prentsaren berezkotasunak (Idoiaga eta Ramirez de la Piscina, 2002:32-33) lau oinarri sendoetan funtsatzen da: 1. Estatuko irakurketa indizearen batezbestekoaren gainetik dezente gorago egotea:31 180 ale saltzen dira mila biztanleko Hego Euskal Herrian eta 105 Espainian, 2. Bere izaera bipolarra: Euskal herrian kazeta nazionalistak edo abertzaleak eta ez nazionalistak edota konstituzionalistak ditugu. 3. Agenda propioa egituratzeko egin duen apustu: Dema hori Euskal Herriak dituen berezitasun historiko eta kulturaletan oinarritzen da. Euskal Herrian jendarteko iritzia ez da Espainian bezala egituratzen, beste modu batera baizik (Azpillaga et al., 2001:6) 4. Bere izaera elebiduna. Berezitasun hauek kontuan harturik, hauek izan dira ikerlana garatzeko erabili ditugun egunkariak: 10. TAULA. AZTERKETA HEMEROGRAFIKOA EGITEKO ERABILITAKO EGUNKARIAK EGUNKARIA BOTALDI TIPOA TALDE EDITORIALA El País Estatu espainiar maila Prisa Berria EAE eta Nafarroan Euskal Herriko komunikabide elkartea Gara EAE eta Nafarroan Euskal Herriko komunikabide elkartea El Correo (Koke plantaren kasuan) Bizkaiako LHkoan Vocento Diario Vasco (AHTren kasuan) Gipuzkoa Vocento Deia Bizkaia Grupo Noticias Iturria: egileak berak egina 31 Gure eremu geografikoan eguneroko prentsa irakurleen ehunekoa haundia da. CIS-en 2015eko datuen arabera Hego Euskal Herrian hamar pertsonetik zazpik prentsa ohiko irakurleak dira, estatu espainolean aldiz portzentajea ehuneko %50ean kokatzen da batez beste.(CIS 2015)
96 DISEINUA ETA METODOLOGIA Aukeraketa hau burutzerakoan Hego Euskal Herriko prentsaren izaera bipolarra bermatu nahi izan dugu, hots, abertzale (Euskal Herriko komunikabide elkartea eta Grupo Noticias) eta konstituzionalista, (Vocento eta Prisa) diren talde editorialak hautatuz (Idoiaga eta Ramirez de la Piscina, 2002:89). Izaera elebidunari dagokionez, Hego Euskal Herrian euskara hutsez idazten den egunkari bakarraren azterketa gauzatzea nahitaezkoa iruditu zaigu, alegia, Berria egunkaria. Gara kazeta berezitasun honen barnean sartu daiteke ere, gure eremuan ofizialak diren bi hizkuntzak erabiltzen dituelako. Euskal Herrian agenda propioa egituratzeko egiten den hautua kontuan harturik, Espainiar Estatuko eremua kontuan duen egunkari bakarra erabili dugu gure ikerlanean. TITULARRA Titularrak albistearen aurkezpena dira, albistearen informazioaren alderik garrantzitsuena, egokiena edo bitxiena adierazten dute publikoaren interesa pizteko (Fontcuberta, 1993:117). Titularrak sekulako garrantzia du egunkari bateko berri batean; jendeak lehenengo titularra irakurtzen du, eta hau erakargarria bada, informazioa irakurtzeari ekiten dio, «titularrak lehen maila informatiboa betetzen dute eta haien esku dago, besteak beste, irakurleak albistea edo/ eta egunkaria irakurtzen jarraitzea» (Gomez Mompart, 1982:9-10). Ikerketa anitzetan frogatu den legez, askotan titularra da irakurleak irakurtzen duen gauza bakarra. Esateko, Stamm eta Jacouboovith-ek ikertzaileek egindako ikerlanen emaitzek baieztatu dute, irakurleek bi aldiz gehiago irakurtzen dituztela titularrak, testu-unitateak baino (Stamm eta Jacouboovich, 1980:237). Beraz azterketa hemerografikoa egiteko derrigorrezkoa iruditu zaigu titularraren karakterizazioa aztertzea. Horretarako hiru kategoriatan banatu ditugu: positiboa, negatiboa eta neutroa. Sailkapen hau egiteko egunkariak emandako titularrak zer nolako kutsua ematen dion berriari aintzat hartu dugu. Adibidez, komunikabide bakoitzaren ildo ideologikoa kontuan edukita, desberdinak izango dira titularrak berrien protagonisten arabera (proiektuen aldeko edo kontrako aktoreak). DIMENTSIOA Atal honetan berriaren informazioari baino, honen egiturari egiten zaio erreferentzia. Hau da, zenbateko espazioa ematen zaion sozio-ingurumen gatazka konkretu horri buruzko berriari (orrialde osoa, orriaren hiru laurden, orri erdia edo erdia baino gutxiago). Honela, egunkariak ematen dion garrantzia neurtu daiteke; zenbat eta dimentsio handiago izan, orduan eta garrantzia informatibo handiagoa izango du berriak. Egiturari dagokionez honela bereizi ditugu atalak: SAILAK Sozio ingurumen gatazkari buruzko berria egunkarian non kokatua dagoen aztertzea eduki dugu helburu atal honetan, hots, zein sekziotan agertzen den (Kultura, Gizartea, Iritzia, Euskal
97 Tresna Metodologikoak Herria, Politika). Horrela, egunkariaren estrategia informatiboaren analisirako esanguratsua den datu enpirikoa lortuko dugu, hau da, albistea politika sailean edo gizarte sailean kokatzeak esanahi desberdina du ikerlanaren azterketari begira. PORTADA Autore desberdinek azaltzen duten moduan (Tuchman, 1976; Gans, 1980; Fontcuberta eta Borrat, 2006) egunkariaren portada espazio informatibo nabarmendua da bertan aukeraketa eta hierarkizazio irizpideak argitasunez irudikatzen direlako. Zalantzarik gabe portada edukien aukeraketa, egunkari bateko eguneko kudeaketan apustu estrategiko nabarmena da. Garrantzi informatzaile handienak portadak erakartzerakoan, bere analisia derrigorrezkoa da azterketa hemerografikoa burutzeko. Beraz garrantzitsua da jakitea ikertutako momentu komunikatiboetan, zenbatetan agertu den sozio ingurumen gatazkari buruzko berria portadan, honela agenda politikoan duen garrantziaren berri izango dugu eta. EDITORIALA Dakigunez editorialak egunkariek bere jarrera politiko ideologikoa markatzeko erabiltzen dituzten tresna nagusia dira. Interpretazio eta balorazioaren bitartez gaurkotasunerako garrantzi berezia duen gai baten inguruan egunkariak duen iritzia adierazten duen kazetaritza generoa baita (Moreno, 2002:231). Hortaz albistearen interpretazioaren inguruan kazetak ematen duen iritzi zilegiena izango litzateke. Iritzi hau bi hartzaile desberdinei bideratuta dago. Batetik editorialak egunkaria irakurtzen duen irakurlegoari zuzentzen den mezua da, agintariek edo gizarte bizitzan eragina duten talde desberdinek egin dutena onartuz edo gaitzestuz eta zergatik ona edo txarra den azalduz (Gomis, 1988:18-19). Bestetik, editorialak formalki iritzi publikora zuzenduta badaude ere, funtsean Estaturekiko elkarrizketa harremana da. Kazetaritza erakundeek Estatuaren aparatu burokratikoko buruei afera publikoak nola gustatuko litzaieken bideratzea esaten ahalegintzen dira edotorialen bidez (Marques de Melo, 1985:123). Guzti hau kontutan edukita analisi hemerografikoan egunkariak berak sozio-ingurumen gatazkari buruzko hausnarketa egiten duen aztertu dugu, hau da, horren inguruan editorializatzen duen edo ez eta hau ikertutako ingurumen politikei buruzko estrategia informatibo-ideologikoa identifikatzeko baliagarria izan da. PROTAGONISTAK Azterketa hemerografikoa burutzeko albistea osatzen duten protagonistak eta bigarren mailako eragileak identifikatzea oso garrantzitsua iruditu zaigu. Modu honetan berria egiterakoan aztertutako sozio-ingurumen gatazkan parte hartzen duten eragileen presentzia neurtu dezakegulako.
98 DISEINUA ETA METODOLOGIA IRUDIA Gaur egun irudiaren garrantzia albisteetan paper protagonista lortu du. Norbert Küpfer (1991:109-120) ikerlariak egindako ikerlanean argudio enpirikoak aurkitzen ditugu baieztapen hau frogatzeko. Batetik irudiak daukaten albisteak maiztasun handiagorekin irakurtzen dira eta bestetik aditze, ulermen eta memorizazioa askoz handiagoa da irudiarena testuarena baino. «En la mayoría de los casos, el lector comienza a captar información por una foto de gran superficie o por un titular (...) las ilustraciones se observan considerablemente más que los textos (...) las imágenes se pueden captar, entender y memorizar con una rapidez mucho mayor (...) las imágenes fueron consideradas por más del 80% de los lectores (...) los artículos con ilustraciones se lee mucho más frecuentemente que los artículos sin éstas» (Kúpfer, 1991:113) Hortaz albisteengan duen garrantzia agerikoa izanik, irudiaren karakterizazioari ere erreparatu diogu, positiboa, negatiboa eta neutro bezala sailkatuz. ALBISTEAREN GENESIA ETA ELABORAZIOA Atal honetan albistearen nondik norakoa ikertzea dugu helburu. Hau da, teknikoki nola identifikatzen den berria (gertaera batean oinarritzen da, protesta baten berri ematen du, adierazpen batzuk ditu hizpide, elkarrizketa formatoa dauka). Honela adibidez, ikertutako proiektuen kontrako protesta ekintzek zenbateko inpaktu mediatikoa daukaten neurtu dezakegu. Atal honen azterketaren bitartez komunikabideen informazioen abiapuntua non dagoen analizatu dugu. Honekin batera, berria non eginda dagoen ere aztertzen dugu; hau da, egunkariak berak ekoizten duen emandako informazioa edo kanpoko agentzietatik hartutako informazioa den bereizteko balio digu. ITURRI INFORMATIBOAK Kazetaritza lan prozesuan iturri informatiboen kudeaketak funtzio zentrala betetzen du. Kazetari ekoizpen eta aukeraketa prozesuan iturri informatiboak oinarrizko osagaiak dira estaldura informatiboaren edukiak eta fokuratzeak modu erabakigarrian baldintzatzeko gai direlako (Casero eta Lopez, 2012:2) Iturri informatiboak diskurtso mediatikoren funtsezko elementuak bilakatzen dira, edukiak zehazteko eta estaldura informatiboaren joera tematikoa bideratzeko ahalmena dutelako. Beraz iturri informatiboen analisia funtsezkoa da hedabideek errealitate soziala eraikitzeko duten konpetentzia mediatikoa aztertzeko. Gure ikerlanean lau iturri desberdin identifikatu ditugu: eragile instituzionalak, aktore politikoak, eragile sozialak eta kontrako mugimenduak. Azaldutakoaren arabera informazio bat ematerakoan berebiziko garrantzia du zein aktoreen hitzak hartu diren kontuan eta zeintzuenak ez.
99 Tresna Metodologikoak KEY WORDS Atal honetan sozio ingurumen gatazkari buruzko albistean kazetariak berak azpimarratutako hitz edo esaldiak, edota erabili dituen hitz esanguratsuak identifikatzea dugu helburu. Honela, egunkari bakoitzak sozio-ingurumen gatazkaren zein aspektu edo aktoreri ematen dion garrantzi gehien aztertu ahal izan dugu; izan ere, komunikabidearen ildo editorialaren arabera hitz konkretu batzuk gehiago agertuko dira, edo zenbait aspektu azpimarratuko dira informazioa ematerako orduan. 3.4.3. Soziogramak Ikerlanean erabilitako beste tresna metodologikoa soziogramak izan dira. Datuen analisirako teknika honen bitartez eragileen artean sortzen diren dinamiken deskribapen grafiko eta estatikoak lortzen dira. Modu honetan momentu historiko batean gatazkan parte hartzen duten eragileen arteko harremana aurkezten dute. Gure ikerlanean burutu dugun kasu azterketetan tresna baliogarria izan da, aztertutako kasuetan aktoreen arteko loturen analisi deskriptiboa burutu dugulako. Landutako gaiaren arabera bi soziograma eredu desberdin sortu daitezke: 1. Soziograma egozentrikoa: talde edo eragile bat ardatza denean. 2. Soziograma sozio-zentriko tematikoa: gai soziala ardatza denean. Gure ikerketarako soziograma sozio-zentriko tematikoa erabili dugu grafiko honen muina sozio-ingurumen gatazka bera delako. Horrela, alde batetik sozio-ingurumen gatazkaren aurrean garatutako jarrera kontuan izan dugu, abszisen ardatzean eta bestetik talde motari erreferentzia egin diogu, ordenatuen ardatzean. Hauek izan dira erabili ditugun argibideak: • Gatazkaren aurrean hartutako jarrera: proiektua egitearen aldeko jarrera; jarrera diferentea, alegia, proiektuarekiko interesa bai baina inplikazio konkreturik ez duten taldeak; jarrera arrotza duenak, hots, proiektuarekiko jarrera pasiboa azaltzen dutenak, eta kontrako jarrera dutenak, hau da, proiektua gauzatzearen kontra azaltzen diren eragileak. • Talde mota: talde instituzionala, alderdi politikoak, herri plataformak, mugimendu sozialak eta bestelako taldeak. Soziogramaren analisiarekin lortu nahi duguna zera da: alde batetik gatazkaren unerik adierazgarritarikoen aktore-jarrera eta harremanen argazki estatikoa ateratzea eta bestetik gatazkan sortu diren eragile koalizioen identifikazioa egitea. Modu honetan gatazka prozesuen garapenaren ulermena ahalbideratu dugu.
102 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Herriko hiru herrialde desberdinetan nola gauzatu den aztertzeko. Deskribapen analitikoarekin bukatzeko sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten eragileak eta beraien arteko harremanak landuko ditugu. Aurrerago azalduko dugun moduan, zehazki Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz-Bilbo-Donostia Linea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren (AHT) sarea izango dugu ikergai. Horretarako aktoreen identifikazioa eta harremanak azaldu ondoren, analisi enpirikoan murgilduko gara. Azterketa hau garatzeko hiru esparru landuko ditugu: definizio konpartiturik dagoen edo ez aztertzea eta eztabaida-eremu publikoaren eta diskurtsoen analisia. 4.1.1. Azpiegitura mega-erraldoiak eta AHT Abiadura Handiko Trenaren proiektua ulertzeko, azpiegitura haundi hauen ezaugarriei erreparatu behar diegu. Azpiegitura klase hauek bereizten duten oinarrizko nolakotasuna aurrekontuekin zerikusia dauka, oso aurrekontu altuak behar baitute lanak burutzeko. Eraikuntza mota hauen tamaina handia izanik, denbora-aldi luzeetan eraikitzen dira eta aktore publiko eta pribatu askoren parte-hartzea suposatzen dute. Gainera halako proiektuek arrisku handiagoak eta konplexutasun maila altuagoak dituzte, bai teknologiko eta juridikoki eta bai ingurumenari dagokionez ere (Abedrapo, 2011:3; Flyvberg, 2014:6). Egoera honek tentsio instituzional garrantzitsuak sortzen ditu eta kasu askotan, erresistentzia soziala eta herritarren eta komunitateen oposizioa sortzen da (Burballa eta Temper, 2014:63). Abiadura Handiko Trenaren kasuan inoiz Euskal Herrian eraiki den azpiegitura-lanik erraldoiena da. Hego Euskal Herrian bi eremutan zatitua dago: Euskal Autonomi Erkidegoan Euskal Y gisa ezagutzen den linea, Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batzen dituena eta Nafarroako eremuan Abiadura Handiko Nafar korridorea, Aragoi eta Euskal Y-rekin lotura duena. Euskal Herriko Iparraldean aldiz, Lapurdiko lurraldean kokatuta dago proiektua, Hendaiatik Bordelera, alegia. EAEn diseinatu zutenetik 20 urte baino gehiago eta lanak hasi zirenetik 11 urte igaro dira, Nafarroan 2011.urtean hasi ziren obrak eta Lapurdin, ondoren azalduko dugun moduan, lanak ez dute hasierarik eduki. Parte hartzaileei dagokionez instituzio publikoen artean, Europar Batasuna, Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Foru Erkidegoko gobernua, Estatu Espainiarra (Sustapen Ministerioa), Trenbide-Azpiegitura Administratzailea ADIF (Espainiako Sustapen-Ministerioaren mendeko enpresa-entitate publikoa), RENFE eta ETS (Euskal Trenbide Sarea Eusko Jaurlaritzak 2004an sortu zuen Erakunde Publikoa), Frantziar Estatuko gobernua, RFF (Reseau Ferré de France, Frantziako Sare Trenbidea) eta SNFC (Frantziako Trenbideko Nazio-Sozietatea) aipatu behar ditugu. Eragile pribatuen kasuan, lanak esleitutako enpresak ditugu, besteak beste, Saitec, Sacyr, Construcciones Amenábar, Acciona Infraestructuras, Construcciones Moyúa, Construcciones y Promociones Balzola, Azvi S.A, Tecsa Empresa Constructora eta Altuna y Uria enpresak. Euskal Herrian egin den garraio azpiegitura garestiena da, esate baterako, EAEn 10.000 miloi euroko inbertsioa suposatuko du (Antigüedad, 2016:5). Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza
104 AZTERKETA KASUEN GARAPENA portaera, kostuen azpi kalkulua, eskariaren gain kalkulua, erabaki-hartze prozesu baztertzaileak eta hutsune sozialak eta ingurumen inpaktuak aipatzen dituzte. Hala ere, emaitza lazgarriak eta erresistentziak sortzen badira ere, egun, munduko edozein tokitan topatu gaitezke azpiegitura mota hauekin eta horien ondorioekin (Aguilera Klink, 2006: 153). Horixe bera azaltzen dute Flyvbjerg et al.-ek Megaproyects and risk, ikerlanean «nahiz eta gero eta azpiegitura gehiago ezarri diren munduaren zehar, gero eta argiago dago azpiegitura honen eraginak ez direla islatzen ekonomia hobeago batean, edota ingurumen kalitate hobeagoan eta horrek herritarren azpiegiturekiko babesa lortzea zailtzen du» (Flyvbjerg et al., 2003: 6). Azpiegitura mota hauetan garatzen den fenomeno hau, garraio azpiegitura handien proeiktuetan agerikoa izaten ari da. Autore desberdinek frogatu dutenaren arabera Estatu Espainiarreko Abiadura Handiko Trenen linea bakar bat ere ez da sozialki errentagarria (Albalate eta Bel, 2015; de Rus, 2011; Betancor eta Llobet, 2015) eta erkidego zientifiko kritikoa bat dator horrekin, (Bermejo eta Hoyos, 2016:12). ADIFeko presidenteak berak berretsi du (ABC, 2014/10/09): «Irudimen asko bota behar da bere sozietate publikoak burututako inbertsioek, zergadunek merezi duten produktibitatea izan dezaten. Ez dauka zentzurik 24 milioi bidaiariren (gaurko eskaria) AHT bat. Ez du zentzurik eta ez da iraunkorra». Estatu Frantziarrean diagnostiko berbera egin zuten 2013.urtean eta ondorioz, aurreikusita zeuden hainbat Abiadura Handiko Trenen garapena 2030 urtera arte atzeratzea erabaki zuten. Hauen artean Bordele Hendaia linea, Euskal Y-ren ibilbidearen konexioarekin elkartu behar zena. Jean-Marc Ayrault momentu horretan Estatu Frantziarreko lehen ministroak adierazpen hauek egiten zituen: «El anterior gobierno conservador dijo una mentira al haber dado a entender que se podrían hacer inversiones de más de 250.000 millones en los próximos 20 años. Es irreal técnica y financieramente» (El País, 2013/06/27). Politiko frantsesaren adierazpenetan agerian agertzen dira Abiadura Handiko Tren proeiktua zalantzan jartzeko dauden arrazoi ekonomiko, tekniko, politiko eta sozialak. Frantziako administraziok kontutan eduki ditu eta azpiegitura honen eraikuntza aurrera eramateko planak geldiaraztea erabaki du. 4.1.2. AHT: Sozio-ingurumen gatazkaren deskribapen analitikoa A. KOKAPEN GEOGRAFIKOA Euskal Herriari dagokionez, inoiz pentsatutako azpiegitura planik handiena litzateke pertsonak eta merkantziak garraiatzeko sortu nahi den abiadura handiko trenbide sare hau. Izan ere, administrazio desberdinek abiadura handiko lerroetan 426 kilometro eraikitzea aurreikusten dute 25 metro inguruko zabalera duten plataformaren bidez. Hiru Lurralde Historikoetatik pasatuko den trenbide sareak honako ibilbidea izanen du:
106 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Beste 70 km. Lapurditik barrena igaroko litzatekeen Dax eta Behobia arteko abiadura handiko lerro berriari dagokio, Hendaia-Bordele zatia, alegia. B. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Abiadura Handiko Trena Japonian jatorria duen garraio mota bat da, hiri handiak hegazkinarekin lehiakorrak diren denboretan lotzeko pentsatuta dagoena. Azpiegitura mota hauek distantziaren eta denboraren ideia klasikoaren birplanteamendua behartzen dute Flivbjerg et al., -ek azaltzen duten moduan «distantzien hilketa» (Flivbjerg et al., 2003:1) suposatzen baitute. Izan ere, abiadura handiko egiturek hori bera bilatzen dute, hots, distantziaren eta denboraren ideia klasikoaren hilketa. Horrela «zero-friction society» kontzeptua, «distantziaren politika, distantzia beraren ezabatzea», gero eta gehiago erabili dezakegun terminoa da, hots, gizaki garaikideen helburuetako bat egitura erraldoien bidez espazioarekiko independente izatea da, hortaz, distantziaren marruskadura indarrarekin bukatzean datza. Distantziaren erailtze horrek garatzen duen eszenatokiari marruskadura zero sozietatea deitu ahal diogu (Flyvbjerg, 2003:2-3). Europako hiri nagusiak AHTen bidez elkartzeko diseinuari Europako metroa izendatzea honen adibide izan daiteke. Juan Jose Ibarretxe Jaurlaritzako lehendakari ohiaren hitzetan esaterako: «Obra bat baino gehiago da abiadura handiko trena, etorkizunari aurre egiteko ezinbesteko ilusioa da, Euskadi Europako metroarekin lotuko duena» (Petxarroman, 2011:41). Euskal Trenbide Sare berria Europaz haraindiko «Oporto-Madril-Gasteiz-Dax-París-Lille garraio esparruko hirugarren proiektuaren barruan dago. 1994ko abenduan Europar Batasunak Essengo Goi bileran Europar Batasunak mugaz gaindiko trenbide-loturen defizitak aztertu, eta lehenetsi beharreko 14 proiektu finkatu zituen. Gailur horretan onartutako hamalau proiektuetatik 8 trenbide azpiegitura berriak eraikitzeko dira (CE, 2005). XX. mendearen bukaeratik Europako garraio-politikaren baitan bidaiarientzako abiadura handiko trenbide-sare europarra osatzen ari zen (TRE-T) bi ardatzetan oinarrituta: hazkunde ekonomikoa bultzatzea, barne merkatuaren garapena sustatzeak eraginda, eta Estatu kideen lurralde, gizarte eta ekonomia arloko kohesioa lortzea (Bermejo eta Hoyos, 2016:9). «Europako garraio sareak (RTE-T) barne merkatuak behar dituen azpiegiturak osatu nahi ditu arintasunez jarduteko, eta Lisboako Agendak hazkundeaz eta enpleguaz ezarritako helburuak erdiesteko. Gainera, horrek irisgarritasuna hobetzen lagunduko du, eta lagungarria izango da, halaber, ekonomia, gizarte eta lurralde arloko kohesioa bultzatzeko (…).Horrez gain, ingurumen-babesaren eskakizunak aurreikusten ditu» (CE,Liburu Berdea, 2009) Hortaz, Eusko Jaurlaritzak azaltzen duenaren arabera (EJ, 2010:20), daukan posizio geoestrategiko eta mugaz gaindikoagatik, Euskal Y-a kate-maila oinarrizko eta funtsezkoetako bat dugu Europako garraio-politika honen barnean. Euskal trenbide-sare berriak, bi arrazoirenga-
107 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka tik dauka lehentasuna: izaera mistoa duelako eta mugaz gaindiko garraiorako izango delako. Horregaitik Eusko Jaurlaritzaren aburuz, «Euskal trenbide-sare berria, Y-a funtsezkoa da europarrentzat eta euskaldunontzat» (EJ, 2010:21). Baina Bermejo eta Hoyos ekonomisten ustez (2016:20) «ebidentzia zientifikoak erakusten du gezurra direla abiadura handiko trenbide-sare europarraren sorrera eragin zuten premisak, hau da, hazkunde ekonomikoa bultzatzea; lurralde, gizarte eta ekonomia arloko kohesioa; eta iraunkortasuna». Ikerlari hauek literatura zientifikoan ematen den adostasun maila handia aipatzen dute adieraziz, herrialde industrializatuetan garraio-azpiegiturako sare berrietan egiten diren inbertsioek oso ekarpen txikia egiten diotela hazkundeari eta enplegua sortzeari, jada sare zabalak dituztelako (SACTRA, 1994; 1999). Eta Europako Ingurumen Agentziari egiten diote erreferentzia, trenbide sare honek garraio-sistemaren iraunkortasunari egiten dion ekarpena zalantzan jartzeko: «Mugikortasuna garraio merkeago eta azkarrago baten bidez elikatzea egungo hiri-sakabanaketaren prozesuaren indar eragilerik handienetakoa da, eta horrez gain, horren ondorioz, sistema ekonomiko eta soziala garraioari lotuagoa dago, zeren ahalegin handiagoak behar baitira, osasunean eta ingurumenean sortzen diren eragin kaltegarriak eragozteko edo murrizteko» (EEA, 2007) Abiadura handiko trenbide mota honek gehienezko eta gutxieneko abiadura orduko 230 kilometro pertsonen garraioarentzat eta orduko 90 kilometrokoa merkantzientzat izanen da hurrenez hurren (EJ, 2010:12). Europako abiadura handiko trenen ereduetan jarraitzen den abiadura litzateke, Nafarroako Gobernuaren Garapen Ekonomikoko presidenteordea, Manu Ayerdiren hitzetan: «Vamos a ese concepto de estándares europeos, con velocidades de 200- 230 km/h para pasajeros y de 80-100 km/h para mercancías» (Diario de Navarra 2017/02/01). AHT-a ez denez ohiko tren bat ezin zaio tokiko orografiari egokitu, mendi-ibarrak egokitu behar zaizkio trenari eta horren ondorioa argia da: tunel eta zubibide asko beharko dira. Orotara 121 tunel egingo dira (144 km) eta 113 zubibide. Beraz azpiegitura honek 2.500 bat hektarea lur hartuko ditu (trenbide eta hondakinak kontutan edukita) 4.200 futbol zelai bezainbeste (AHT gelditu! elkarlana, 2007) eta haietako gehienak nekazaritza lurrak eta basoak izango dira. Lur mugimenduen bolumena ere nabarmena izango da. Araba, Bizkai eta Gipuzkoako Euskal Y-ak ibilbide erdia baino gehiago lur barnetik egingo du, alegia, 104, 3 kilometro egingo ditu lurpean, 80 tunel, ibilbide osoaren %60,6. Eusko Jaurlaritzaren arabera horrek ingurumenean gutxiago eragiten du, espazio gutxiago okupatzen duelako (EJ, 2010:12). Baina Araba, Bizkai eta Gipuzkoan azken 20 urteotan azpiegituren eraikuntzetan mugitu den lur kopuru adina astinduko dute. Tunel kilometro bakoitzeko 200.000 metro kubiko hondakin sortzen da (berez 100.000 metro kubiko material ateratzen da, baina trinkotasuna galtzean bikoiztu egiten du bere bolumena). Orotara 25 milioi metro kubo hondakin sortuko dira Hego Euskal Herrian eta arazoa kudeatzeko Euskadin 64 zabortegi aurreikusten dituzte. Guzti hau aurrera eramateko
108 AZTERKETA KASUEN GARAPENA porlan eta harri kopuru handia behar da, Euskal Y-a egiteko 6,8 milio tona porlan beharko dute, esaterako (Petxarroman, 2011:46-47). Hegazkinarekin lehiatzeko sortutako garraiobidea izanik tren arruntak baino 6 bider energia gehiago kontsumitzen du. Izan ere, abiadura handitzeak, kontsumo energetikoaren hazkunde esponentziala dakar. Ikerketa desberdinek frogatu duten moduan (Kemp, 2004), 225 kilometro orduko abiadura hartzen denean bidaiari bakoitzeko kontsumo energetikoa hegazkin edo automobil moderno baten parekoa da. Hortaz AHT-ak gehienezko igorpen sortzailea gisa bigarren lekua hartzen du, hegazkinaren atzetik, gainerako garraiobideetatik urrunduz, «de hecho, el AVE presenta una emisión por plaza ofrecida que es sólo un 20 por ciento menor a la del avión» (Estevan, 2005:77). Eusko Jaurlaritzak aldiz, bestelako datu batzuk erabiltzen ditu azpiegitura honen eraikuntza defendatzeko. Beraien arabera, azken belaunaldiko trenek hegazkinek baino 15 aldiz gutxiago kontsumitzen dute bidaiari eta kilometroko; automobilak baino 8 aldiz gutxiago, eta autobusak baino 3 aldiz gutxiago. Azpiegitura hau eraikita, egunean 425 tona CO2 gutxiago isuriko da, eta karbono monoxidoa, sufre dioxidoa eta antzeko beste batzuk % 0-80 artean gutxituko dira, 27.000 litro erregai gutxiago erabiltzearen ondorioz (EJ, 2010:15). Honen harira berriki Bueno, Capellan Perez eta Hoyos ikertzaileek Euskal Y-aren proiektuaren gainean egindako azterketak frogatzen dute, baita bidaiari eta salgaien eskari mistoko agertoki baikorretan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sare Berriak ez lituzkeela konpentsatuko eraikuntzari loturiko kargak 55 urte igaro baino lehen, energia kontsumoari dagokionez, ezta 100 urte igarota ere, CO2 isurketei dagokienez (Bueno et al., 2016:31-44). Emaitza horiek bat datoz egin diren antzeko beste analisi batzuekin (Åkerman, 2011; Chester eta Horvath, 2010), hortaz, ikertzaile hauen aburuz, azpiegitura horrek ez lituzke inoiz konpentsatuko eraikuntzaren berotegi-efektuko gas isurketak, ezta energia-kontsumoa ere, Europan eta EAEn klima-aldaketaren aurka borrokatzeko politiketan proposatutako denboraldietan. Horren ondorioz, «berotegi-efektuko isurketak murriztea eta energia aurreztea ez daitezke argudiotzat erabili Euskal Y-a eraiki eta abian jartzearen alde» (Bueno et al., 2016:44). Abiadura Handiko Trenen zirkulazioak, bere abiadura dela eta, zarata eta dardara maila altuak sortzen ditu, hots, eragin akustikoa izango du igarotzen dituen herrietan. Euskal Y-aren proiektuaren arabera AHT-ak 79 eta 94 dezibelio arteko zaratak sortuko ditu eta Espainiako Sustapen Ministerioak berak 70 dezibelio jotzen ditu onargarritzat (Petxarroman, 2011:48). Eusko jaurlaritzaren aburuz abiadura handiko trenak 30 dezibel igortzen ditu 35 distantzia-metrotara (EJ, 2012). Baina esaterako, frantziar abiadura handiko trenak 84 dezibelio igortzen ditu 200 km orduko abiaduran eta 91 dezibelio 300 km orduko abiaduran (Van Wee at al., hemen, Guillamón 2009:82). Lau geltoki nagusi edukiko ditu AHT-ak, Bilbon, Donostian, Gasteizen eta Iruñean hain zuzen (EJ, 2016; Nafarroako Gobernua, 2016). AHT Gelditu Elkarlanaren arabera (2007) Euskal Herriko 683 udalerrietatik %17 zeharkatuko ditu, eragin zuzena sortzen: Gipuzkoako udalerrien %40; Lapurdikoen %32; Bizkaikoen %15; Nafarroakoen %15; eta Arabakoen %6.
110 AZTERKETA KASUEN GARAPENA C. KOKAPEN HISTORIKOA Abiadura handiko trenbidearen aldeko apustua garraio sistema gisa, Europako Batasunean (EB) eta «European Round Table of Industrialists» (ERT) taldean dauka iturburua. Talde hau Europako 50 enpresa transnazional nagusiak biltzen duen lobby–a da35. Hauek 1984.urtean Missing Links txostena argitarartu zuten, Europako lur-garraioko mugaz haraindiko azpiegituren gaurkotzearen gainean egindako analisia hain zuzen. Horrela EBk garraio azpiegituretan inbertsio handiak egitea erabaki zuen. Izan ere, bai AHT eta bai beste hainbat garraio azpiegitura handi ekonomia-hazkunde globala bultzatzeko eta merkatu bakarra sendotzeko ezinbestekotzat jo izan baitituzte 1986tik hona (Bermejo eta Hoyos, 2016:9). Urte horretan Estatu espainiarra Europako Ekonomi Erkidegoan sartzen da eta Europako Batzordeak Espainiako Ministro-Kontseiluari «Europako abiadura handiko trenetako sare- rantz» txostena ematen dio proposamenak egin dezaten sare horretan bertakotzeari begira. Honen ondorioz, Espainiako Gobernuak, 1986an Estaturako trenbide plana martxan jartzen du, Andaluziako trenbide sarearen ibilbidea egiteko helburu zehatzarekin. Baina epe luzerako helburua Estatu espainiar osora luzatzea dugu. Helburu hau Euskal Herrian 1989.urtean burutzen da, Espainiako Gobernuak Nafar Gobernuarekin (urtarrilaren 11ean) eta Eusko Jaurlaritzarekin (otsailaren 27an) bi erkidegoetan Abiadura Handiko Trena gauzatzeko akordioak sinatzen dituztenean. Ipar Euskal Herrian aldiz, 1990. urtean Jose Antonio Ardanza EAE-ko lehendakariak eta Akitaniako Eskualde Batzordeko presidente M. Jean Tavernierrek Lapurditik barrena Abiadura Handiko trenbide lerro berria eraikitzeko azterlana sustatuko dute TGV sare frantsesa eta Euskal Y-a lotzeko balioko lukeena hain zuzen. Ikerketa honen analisirako egitasmoaren sorreran aipatzen diren bi berezitasun azpimarratu nahi ditugu. Batetik kontutan hartu behar dugu egitasmoa jorratzearen erabaki estrategikoa, elite ekonomiko eta politiko txiki batek hartzen duela, biztanleriaren gehiengoaren iritzia aintzat hartu barik, hots, herritarren parte hartzerik gabe. Ondoren azalduko dugun legez, AHT-ren egitasmoaren historia bere izaeraren nahiz jorratu duten moduaren erakusgarri da. Bestetik «kanpo zertifikazioak, «kanpo aktoreek eskuko aktoreen eta euren aldarrikapenen balidazioa egitea» (McAdam, Tilly eta Tarrow, 2005: 351), jasotzeko eduki duen erraztasuna nazioarteko eszenatokian abiadura handiko trenarekiko aldeko jarreren seinale izan da. Aipatutako ERT-k egindako Missing Link delako txostena, lehenengoa izan da baina ez bakarra, EBtik jaso baitira proiektuarekiko zertifikazio adierazgarrienetarikoak, esaterako : Missing Network txostena 1991n, edo 2005eko azaroan, Europako Batasuneko Goi Komisionatuak azpiegituraren alde egiten duen informea dira adierazgarri. Nabarmena iruditu zaigu Merkataritza Ganberek prozesuan eduki duten proiektuaren aldeko lobby papera. Euskal Merkataritza Ganberek Burgos, Baiona eta Bordeleko Merkataritza 35 ERT (Europar industrialen mahai ingurua) Europear jatorriko enpresa multinazional garrantzitsuetako sektore industrial eta teknologikoko 50 exekutibo eta presidente biltzen duen foroa da. Enpresa hauek, Europa osoan zabalduta daude eta 2.250 milioi euro baino gehiagoko diru-sarrerak dituzte.http://www.ert.eu/ (kontsulta 2016-09-14).
111 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Ganberekin batera 1999ko otsailean «Atlantikoko Trenbide Ardatz Transeuropearreko Merkatal Ganberen Nazioarteko konferentzia (CEFAT) sortu zuten. Hauen helburua Portugaleko iparraldetik Akitaniararte, Gaztela eta Leon eta Euskal Erkidego Autonomotik zeharkatzen duen, abiadura handiko trenbide ardatz bat barneratzen duen komunikazio korridore multimodal baten sorrera sustatzea zen. Abiadura handiko trenbide ardatz hori bultzatzeko konferentzia honetan Portugaleko Ganbara eta elkartek eta Galiziako, Gaztela eta Leongo, Asturiaseko, Kantabriako eta Euskadiko 33 Merkataritza Ganberek eta Akitaniako 10 Ganbarek parte hartu zuten. Bilboko ganbarako presidentearen hitzetan: «El que tantas Cámaras tuvieran un papel protagonista en el impulso de estas actuaciones no es una casualidad. La trascendencia en el desarrollo del territorio de los nuevos corredores ferroviarios era tan evidente que las Corporaciones camerales no podían sentirse ajenas a este hecho». (Corres, 2014:4) AHT-aren proiektuaren agente zertifikatzaileen profila aldagai ekonomikoen esku egon dira, horrela, Europa mailan enpresa nagusiak eta talde industrialak dira bereziki aipagarri. EUSKAL TRENBIDE SARE BERRIA: EUSKAL Y Proiektuaren jatorria eta hastapenak Arestian aipatu dugun legez, azpiegitura honen hastapenak 1986. urtean kokatu dezakegu, Espainiako estatua Europako Batasun Ekonomikoan sartu zen urtea hain zuzen. Urte horretan Europako Batzordeak «Abiadura Handiko Trenen Europar Sarerantz» izenburupeko txostena plazaratu zuen eta Europar Batasun Ekonomikoko estatuei proposamenak egitea eskatu zien. Testuinguru horretan, Euskal Y-aren egitasmoaren hasiera kokatu behar dugu, 1988ko uztailaren 4an, RENFEko presidenteak eta Enrique Antolin Eusko Jaurlaritzako Garraio sailburuak «Euskal Herrirako Trenbide Alternatibak» azterlana egiteko Lankidetza Akordioa sinatuko baitzuten. 1988ko abenduaren 9ko Ministroen Kontseiluaren akordioaren bidez, PSOEren gobernuak Estatuan Abiadura Handiko trenbide linea berriak egiteari bultzada eman zion. Akordio horretatik eratorriko da 1989ko otsailaren 27an Espainiako Gobernuko, Eusko Jaurlaritzako, EAJko eta PSE-EEko ordezkariek EAE-n AHT-a eraikitzeko sinatutako hitzarmena ere. Modu honetan, 1989. urtearen amaieran «Euskal Herrirako Trenbide Sare Berrirako Aurreproiektua» egiteko mandatua emango du Garraio Sailak, 1991eko maiatzean burutuko dena hain zuen. Urte honetan ERT-k Missing Networks txostenaren bidez azpiegituraren eraikipen urgentea aldarrikatzen du. Hartan, 1993an, Josu Bergara Eusko Jaurlaritzako Garraio Sailburuak eta Jose Alberto Zaragoza, Lan Publikoetarako Estatu Idazkariak urtarrilaren 22an Euskal Y-aren behin-betiko egitasmoaren idazketa berehalakoan hasteko eta 18 hilabeteko epean bukatzeko aurreikuspenarekin akordioa sinatu zuten. Honen ondorioz, 1993ko apirilean AHTaren Aurkako Asanblada sortu zen, izaera autonomo, antikapitalista eta antidesarroilista duen taldea.
113 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka 2000ko azaroan, Ingurumen Ministerioak Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriaren ingurugiro inpaktuaren deklarazioa onartuko du, Euskal Yaren proiektua bideragarritzat joz. Horrela, 2001ko urtarrilean EJko Garraio eta Herri Lanen Sailak aurkeztutako proiektuaren behin betiko onarpena gauzatzen da. Aldi berean, urte honetan Abiadura Handiko Trenaren aurkako talde eta erakundeen koordinadora sortuko da: AHT Gelditu! Elkarlana, talde ekologistak, lokalak eta gehiengo sindikala bilduko duen plataforma, besteak beste ELA eta LAB. Otsailean 41/2001 dekretua onartuko da, EAEko eremuan Trenbide sarearen Lurraldearen Antolamendurako Arloko Plana behin betiko onetsiko duena, hain zuzen. Honen ondorioz Euskal Y-aren kudeaketa 2002.urtean martxan jarriko dira. Alde batetik Eusko Jaurlaritzak Gipuzkoako ia zati osoa bere kabuz atera zuen lehiaketara eta bestetik Sustapen Ministerioak GIF (ADIF) en esku utziko du proiektuaren kudeaketa hartarako 3.000 milioi euro inguru baliatuta. Baina hurrengo urtean Europako batzordeak Sare Transeuroparren garapena aurreikusitakoaren oso azpitik dagoela berretsiko du (1994an lehentasunezko jotako egitasmoen %20 baino ez baitago egina). Horiek horrela, Europako Batzordeak Quick Start izeneko zerrendan jasotako eta «berehala burutzekoak» izango diren hainbat azpiegitura handi sustatzeko ezohiko inbertsio plana aurkeztuko du. Zerrenda hartan, ordea, ez da jasoko Dax-Gasteiz linea, AHTa barneratzen duen egitasmoa. Alabaina, 2004an, Eusko Jaurlaritzak Euskal Trenbide Sareak (ETS) sortzen du; honen helburua «trenbide arloko azpiegiturak eraikitzea eta administratzea» (EHAAK 2004-6-02, 103 zenb 10720 orr) izango da. Era berean, 2004aren bukaeran, Tren Sozialaren aldeko Plataforma sortu zen, AHT Gelditu! Elkarlaneko talde handienen bultzadaz, indarra trenaren ikuspegi sozialean jartzeko, plataformaren aburuz Euskal Y-ak izango ez lukeena. Hurrengo urtean, 2005ean Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako gobernuak Euskal Y-aren finantziazioaren inguruan akordioa sinatzen dute proiektua martxan ipintzeko. Garai horretakoak dira PSE-EEko eurodiputatu Barbara Dührkop-en adierazpenak: «Euskal Y-a ez egiteak 50 urteko atzerapena ekarriko luke hazkundean, garapenean eta aurrerakuntzan» (Berria, 2005-10-15) eta garai horretako ere, Europako Batasuneko Goi Komisionatuak azpiegituraren alde egiten duen informea. Esleipenak, obren hasiera eta herri kontsultak eta gatazkaren gaizkotzea 2006ko apirilean, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak Euskal Yaren finantziazioaren gaineko hitzarmena sinatuko dute, 4.200 milioi euroko kostua aurreikusiz (hiriburuetarako sarbideak eta geltokiak alde batera utzita). Horrela abiadura handiko Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria eraikitzeko Elorrio, Atxondo eta Abadiñoko lurren desjabetze prozesua hasten da eta Sustapen Ministerioak Bilbo-Gasteiz arteko hainbat zatiren desjabetzeak eta lanen esleipenak aginduko ditu. Aldi berean Eusko Jaurlaritzak 2007ko aurrekontuetan islatuko diren 243 milioi euro sartuko ditu Euskal Y-a egiteko. Abenduan proiektu honen bi azpiatal berriren esleipena onartuko dituzte, Eskoriatza-Aramaio eta Aramaio-Arrasate azpiatal berriak adjudikatuko ditu sustapen Ministerioak. Horrela, urrian Arabako Luku herri txikian lanak hasiko dituzte ofizialki. Esanguratsua iruditu zaigu Eusko Jaularitzaren proiektu estrategiko honen lanen hasierari publikoki emandako errekonozimendu mugatua. Barcenak
114 AZTERKETA KASUEN GARAPENA aipatzen duen moduan (2009:275): «Al contrario de lo que suele suceder con las grandes obras de infraestructura, que se coloca la primera piedra oficial, se reúnen todas las autoridades competentes y se le da bombo y platillo en la primera plana de los medios de difusión, con la Y vasca nada de esto ocurrió». Aldi berean esleipenak aurrera doazen bitartean eta lanak hasten diren unetik, herri kontsultak egiten hasiko dira EAEko udalerri desberdinetan. Esaterako uztailean Urbinako auzokideen %94ak parte hartzen duten galdeketan, %100k AHT-ari ezetz esaten diote. Ondoren, Arabako 20 kontzejuetan ACOVIk, Gasteizko Kontzejuen Elkartea deituta AHT-aren inguruko herri-galdeketa egingo dute. Oraingoan partaidetza txikiagoa da, %33a eta parte hartzaileen %90ek AHT-aren kontra bozkatuko dute. Urte bukaeran Itsasondoko Udalak AHT-ari buruzko Herri Kontsulta deitzen du eta berriz ere ezetzak irabazten du. 2007.urtean Eukal Y-koa egiteko zatien esleipen eta lanen baimenekin jarraituko dute : Arrasate-Elorrio eta Abadiño-Durango zatiak, Ordizia Itsasondo atala eta Zornotza Lemoa eta Zornotza-Zornotza zatiak esleituko dituzte. Ministroen Kontseiluak Zornotza-Lemoa, Galdakao-Basauri eta Arrazua/ Ubarrundia-Legutio zatiko lanak baimenduko ditu. Era berean herri kontsulta gehiago egingo dira, Euskal Y-koa pasatzen den udalerri hauetan: Atxondon, Alegin, Angiozarren, Aramaion36 eta Elorrion, hain zuzen, eta orotan ezezkoa nagusi aterako da. Urte honetan EAEn udal hauteskundeak burutuko dira eta Euskal Y-koa pasatzen den 47 udalerrietatik 18tan ANV eta hauteskunde-elkarte independenteek irabaziko dute, Euskal Y-koaren proiektuaren aurka agertu diren alderdiak,alegia. Bitartean Euskal Y-ak Euskal Enpresarien Zirkuluaren babesa jasoko du eta sindikatu nagusien errefusatzea. 2007ko otsailean euskal sindikatu nagusiak, ELAk, AHT-aren kontrako mobilizazioak egingo zituela iragarri zuen bere aburuz proiektua antidemokratikoa zelako. ELAz, gain, LAB, EHNE, STEE-EILAS, HIRU, ESK, CGT et CNT sindikatuak AHT aren kontra kokatuko dira. Urte honetan, AHT Gelditu! elkarlanak EHUko irakasle talde batekin batera AHT-ari buruzko informazio mailari buruzko informea burutu zuen, AHT-aren inguruko iritzien azterketa, Euskal Y proiektuak kaltetzen dituen udalerrietan bizi diren biztanleei egindako inkesta. Ikerlan honetan agerian geratu zen herritarrek Abiadura Handiko Trenaren inguruan informazio maila baxua zutela, hala ezen portzentaje esanguratsu batek ez zekien bere udalerritik pasatuko zela ere37. Horrela, AHT Gelditu! elkarlanak, AHTaren aurkakoen bilgune izan nahi duen webgunea sortuko du eta urte honetan zehar, aldizka, milaka pertsona biltzen dituzten, pro36 Aramaioko alkateak herrian Abiadura Handiko Trenaren gaineko galdeketa egitearren prebarikazio delitua eta epaileekiko desobedientzia delitua egotzita 2010.urtean epaitua izan zen Gasteizko Zigor arloko 2. zenbakiko Auzitegian. Zazpi urteko inhabilitazio zigorra ipini zioten prebarikazio delitua egotzita. Arabako Auzitegiak 2011.urtean atzera bota zuen zigorra eta absolbitu egin zuen. Epaiketaren garaian Euskal Herriko 32 udalek babesa helarazi zioten (Berria, 2011-02-15). 37 Herritarrei AHTren inguruan duten informazioaz galdetuta % 75 informazio gutxi edota informaziorik ez duela erantzun zuen. AHT beren udalerrietatik igarotzea aurreikusia dagoela badakiten galdetuta, proiektuak kaltetuko dituen udalerrietako biztanleen herenek baino gehiagok (% 35) ez du horren berririk, eta bostetik hiruk (% 62) adierazi zuten ez dakitela beren udalerrian zein izango den trenaren ibilbidea; % 19k adierazi zuen ezagutzen dutela beren udalerriko zein tokitatik igaroko den AHT, eta beste % 19k gutxi gorabeherako ideia bat bazutela http://www.ahtgelditu.org/dokumentuak/aht_iritziak_inkesta2007.pdf (kontsulta: 2016-12-28)
115 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka testa egiteko manifestazio nazionalak antolatuko dira: Hego Euskal Herriaren lau hiriburuetan (Gasteizen esaterako 7000 pertsonen parte hartzearekin) eta Arrasaten Euskal Y-koaren gune geografikoan, 2007ko abenduan 15.000 pertsona batu ziren. 3. IRUDIA: Arrasateko Manifestazio nazionalerako deialdi kartela Iturria:AHT Gelditu! Elkarlana, 2017 Euskal Y-koaren obren garapena aurrera jarraituko dute. Ordizia-Itsasondo zatiko obrak 2008ko hasieran abiatuko dituzte eta martxoan tarte bizkaitarraren desjabetze izapideekin hasi ziren, Zornotzako ibilbideari dagokion atalean. Baina urte honetan, Alonso et al., (2014) azaltzen dutenaren arabera, sozio-ingurumen gatazka honek bizi izan duen tentsio unerik altuena gertatu zen. Proiektuaren kontrako mugimenduak deitua, hots, AHT Gelditu! Elkarlana, martxa bat konbokatu zen AHTaren lanak egiten ari ziren Arabako Urbina herrian. Milaka pertsonek, gehienbat gazteak, martxan parte hartu zuten eta bukatzerakoan desobedientzia zibileko ekintza baten saiakera suertatu zen. Oraindik ez errailik, ez hormigoirik ez zegoen lanen ezpondan eserialdi bat egiten ahalegindu ziren baina Ertzaintza ekintza hau geldiarazten saiatu zen. Autore hauek azaltzen dutenez, ezpondara igo ahal izan ziren gutxiei gogorki jo ondoren, goma-pilotak bota zituzten lanak baketsuki okupatu nahi zutenen kontra. Ondorioz dozenaka pertsona zaurituak eta atxilotuak izan ziren eta Madrileko Auzitegi Nazionalera 8 ak-
117 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka 2012tik aurrera lanak motelduko dira Espainiako Gobernuak egin beharreko lanetarako diru baliabideak %40 gutxitu baitzituen. Iñigo Urkullu Eusko Jauraritzako lehendakariak prest agertu zen Espainiako Gobernuaren ardurapeko zatiak (Arabakoa eta Bizkaikoa) ere bere gain hartzeko. Jaurlaritzak dagoeneko 2010etik 2013ra %40 handitu zituen Euskal Y-ra bideratutako diru kopurua. 2014ean Ana Oregi, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuak, Abiadura Handiko Trenaren ardatz atlantikoarekin «konpromiso serio, sendo eta atzera bueltarik gabekoa» hartzeko eskatu zien Espainiako eta Frantziako Gobernuei. Horrela, 2014ko abenduan Abiadura handiko trenaren gainerako lanen plangintza bateratu bat 2015ko urtarrilean aurkeztea adostu zuten, Ana Pastor Espainiako Sustapen ministroak eta Ana Oregi Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikarako sailburuak. Adierazgarria da 2015.urtean Euskal Y-koaren gainean Euskadiko herritarren iritzia eta informazio maila ikertzeko De la Peña eta Castañosek egindako ikerlanaren emaitzak. Ikerlari hauen analisia Euskobarometroko 2010 eta 2014ko datuetan eta 2012an Eusko Jaurlaritzako Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako azterlanean oinarrituta dago. Emaitzak argi erakusten dute denborazko ikuspuntutik, Euskal Y-arekiko babesa apurka jaitsi dela, % 77tatik % 64tara pasatuz 2010tik 2014era, ehunekoetan 13 puntu gutxiago suposatzen duelarik. Jakina, arbuiatzeari buruzko datuak balantzako beste aldean aurkitzen dira, progresiboki handituz, populazioaren % 36rengan kokatu arte 2014ean. Informazioaren gaineko analisiaren arabera ikerlari hauek ondorioztatzen dute, euskal hiritarren gehiengoak abiadura handiko proiektuaren oinarrizko ezaugarriak ez dituela ezagutzen. Elkarrizketatuen %31-k soilik informazio asko edo informazio nahikoa dutela adierazi dute. Laginaren bi herenek aldiz, informazio gutxi edo inongo informaziorik daukatela aitortzen dute. Datu hauek bateragarriak dira arestian aipatutako 2007an EHUko ikerlari talde batek AHT Gelditu Elkarlanerako egindako ikerketarekin, hots, euskal hiritarrek AHTaren gaineko ez jakintasun maila handia nabarmena da. Gainera ikerlan honen emaitzen arabera EAEn Euskal Y-koaren kontra posizionatzen diren hiritarrek, alde daudenen baino informazio gehiago dutela adierazten dute. De la Peña eta Castañosen aburuz begi-bistako da proeiktu honekiko herritarrek duten informazio gabezia eta ondorioz ezjakintasun maila nabarmena eta ondo argumentatutako eztabaida publiko baten falta (De la Peña eta Castaños, 2015:26).
118 AZTERKETA KASUEN GARAPENA 4. IRUDIA: AHT-ren obrak Iturria: AHT Gelditu! Elkarlana (2017) Lanekin jarraituz, 2016an Bizkaiko zenbait gunetan eraikuntza lanak hasi barik zeuden, Hernani-Astigarraga zatiak urte eta erdi zeramatzan geldirik eta azkenez onartu egin da, atal horretan abiadura handiko linearik ez dela egongo, hirugarren linea egingo baitzaio egungo trenbideari. Bergarako lotuneko lanak egin behar zituzten enpresei kontratua eten zitzaien, eskatzen zituzten gain-kostuak legearen arabera onartezinak zirelako (lotune horrek bost tarte hartzen ditu: Angiozar, Kobate, Elorrio-Bergara, Zumelegi eta Elorrio-Elorrio). Azkenik 2017ko urtarrilean Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzako Azpiegituretako sailburuak Abiadura Handiko Trenaren obren amaiera data 2023an kokatuko du eta Frantziarekin konexioa, nahiz eta abiadura handiko ez izan, Espainiarekin baino lehenago iritsiko zela iragarri zuen, 2019 edo 2020 ean kokatuz.
119 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka 5. IRUDIA: Euskal Yren lanen egoera Euskal Autonomi Erkidegoan,2016. Iturria: Berria http://www.berria.eus/paperekoa/1860/008/001/2016-12-22/gobernuen_arteko_beste_sintonia_baten_zain.htm (kontsulta:2017/02/22) Euskal Y-koaren gainean egin diren azken akordioak 2017an izan dira. Batetik, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuko Sustapen Ministerioak adostutako akordioa politikoa, Abiadura Handiko Trenak hiriburuetan izango dituen behin betiko sarbideak ezartzeko. Dena den, ez dute epe eta aurrekontu zehatzik aipatu. Gainera Espainiako Gobernuarekin adostutakoaren arabera, Gipuzkoako zatia finantzatzeko dirua Jaurlaritzak aurreratuko du, eta, ondoren, Kupoaren bidez berreskuratuko du diru hori. Bizkaiko eta Arabako lanak, berriz, Sustapen Ministerioak kudeatuko ditu zuzenean. Hala eta guztiz ere, Jaurlaritzak AHT-aren Arabako eta Bizkaiko obren eskumena eskatu du lan berriak bultzatzeko helburuarekin Euskal Y-koa egiteko lanetara diru gehiago bideratzeko prest agertu delarik. Bestetik, 2017ko maiatzaren 3an EAJk Rajoy-en Gobernuaren aurrekontu orokorrak sostengatzeko adostutako akordioaren bidez Euskal Y-koa sostengatzeko lortutako diru inbertsioa lizateke. 2017tik 2013ra Espainiako Gobernuak 3.380 euroko inbertsioa egingo du EAEko hiru hiriburuak lotzen duen Abiadura Handiko Euskal Trenbide sarerako. NAFARROAKO KORRIDOREA Nafarroako Korridorea Nafarroako Foru Aldundia zeharkatuko duen Abiadura Handiko Trena da. Hegoaldean Aragoirekin bat egino du, Aragoitik Nafarroara doan Plasencia de Jalón-Cas-
121 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka 2006.urtean Nafarroako Gobernuak kanpaina berri bati ekingo dio, Euskal Yaren finantziazioaren inguruan PSOEk EAJrekin lotutako akordioaren parekoa lortze aldera eta irailean Eusko Jaurlaritzak Sustapen Ministerioari eskatuko dio AHT Nafarroarekin lotzeko. Baina 2006ko abenduan, Espainiako Senatuak Euskal Y-a eraikitzeko ezarritako ordainketa sistema ezeztatu zuen. Horrela, Nafarroako Korridorearen eraikuntza zehaztu gabe geratuko da. 2007ko udazkenean, Espainiako presidenteak Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Nafarroako presidentea Miguel Sanz akordio batera heldu ziren, urte amaiera baino lehenago Nafarroako Korridorearen eraikuntza adosten zuen agiri bat sinatzeko. Alabaina hiru urte geroago arte ez zuten akordiorik gauzatu. Tarte honetan proiektuaren aurkako herri ekimenak burutu ziren ere, azpimarratzekoa, 2009.urtean Sakanako bi udalerrietan egindako herri-galdeketak. Bietan ezezkoa garaile atera zen. 13. TAULA: Nafarroako udalerrietan egindako Herri Kontsultak UDALERRIA DATA PARTAIDETZA ALDE KONTRA ZURI/NULO LIZARRABENGOA KONTZEJUA 2009/05/10 %97 %0 %100 %0 ARBIZU 2009/05/17 %46 %2 %96 %2 Iturria: Egileak egina Barcena 2009:277 oinarrituta Espainiako Gobernuak Euskadirekin hitzartutako sistema berbera adostu zuen Nafarroako Foru Erkidegorekin 2010.urtean. Nafarroak bere gain hartzen zituen Castejon eta Iruñearen arteko trenbidearen obrak. Bere autonomia fiskala betez, erkidegoak estatuari egiten dion bere ekarpenean lanetako kostua deskontatuko luke. 2010eko hitzarmenak Iruñerako abiadura handiaren helduera 2015erako aurreikusten zuen. Aldi berean 2010.urtean Sustrai Erakuntza Fundazioa sortu zen ingurumenaren aurkako, eta bide batez, jendartearen aurkako proeiktu anitzei aurre egiteko. Dena den, Abiadura Handiko Trenaren gainean dihardute bereziki, makroproiektu hori Nafarroak datozen urteetan jasango duen ingurumen, ekonomia eta jendarte arloko desorekaren erakusle nabarmenena dela uste dutelako (Sustrai Erakuntza Fundazioa 2010). 2010eko ekainean AHT-ari desobedientzia egiteko mugimendua sortuko da «MUGITU! AHT gelditzeko», AHT-aren proiektuaren «inposatzeari aurre egiteko» helburuekin eta gizartean garraioaren eta eredu sozialaren inguruko «benetako» eztabaida sustatzeko. Desobedientzia zibilaren bitartez «herrien erabakiaren ahalmena errespeta dadila» eskatzen zuten. Ez da elkarte edo plataforma bat izango, baizik eta erantzukizun pertsonala onartuz, bortizkeria erabili gabe protesta ekintza publikoak egiteko deialdi soziala. Horrela 2011ko urrian zortzi aktibista Pirinioetako Lan Komunitatea garraioaren inguruan Okzitaniako Tolosan egiten ari ziren nazioarteko bilera eten zuten, AHTa eta TGVren kontrako kartelak erakutsiz eta lau aktibistek,
122 AZTERKETA KASUEN GARAPENA bi tarta jaurti zizkioten Nafarroako Gobernuko presidentea zen Yolanda Barcinari, «Barcina AHTren pastel osoarekin geratuko da», lelopean38. 2011 eta 2015 urteen bitartean Nafarroak Castejón eta Marcillaren artean 15 kilometro plataforma eraiki zituen. Horretarako Erkidegoak 72 miloi euro gastatu ditu zeinetako oraindik Administrazio zentralaren aldetik 45 ordaintzeke daude. Nafarroako korridorea Euskal Y-a lotzeko Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Autonomi Erkidegoko arduradunek adostutakoaren arabera, Iruñetik, Ezkio-Itsasoraino joango litzatekeen trenbide berri bat eraiki beharko zatekeen. Horretarako Aralar eta Aizkorri mendilerroen artean tunel bat eraiki behar zuketen. Baina 2013ko maiatzean Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuko Herri Lanetarako kontseilari Luis Zarraulquik jakinarazi zuen AHT eremu guztietan eraikitzea ekonomikoki ezinezkoa zela, eta hirugarren bide baten alde egingo zutela. Horrela Iruñea eta Castejon arteko trenbidea bakarrik abiadura handikoa izango da, EAEko Euskal Yrekin eta Aragoiko bidearekin lotura duten trenbide sareetan oraingo trenbide zatiak erabiliko dituzte, hirugarren errei bat jarrita. Europako zabalera duten trenek trenbide horietatik ibili ahalko dira, nahiz eta abiadura handian ez izan. Oposizioak ez zuen begi onez ikusi aldaketa hau, talde sozialistarentzat adibidez, hasierako proiektua hirugarren errail batean eta abiadura handiko 70 kilometrotan oinarritutako beste batekin ordezkatzea irrigarria zela adierazi zuen. Ordutik proiektuak izena aldatu zuen Prestazio Handiko Trena bilakatuz. Urte honetan Nafarroako Auzitegi Gorenak herritarrek abiadura handiko tren proiektuari buruz informazio publikoa jasotzeko eskubidea ez betetzeagatik eta informazioa ezkutatzeagatik Nafarroako Gobernua zigortu zuen. Sustrai Erakuntza fundazioak jarritako helegiteari arrazoia eman zion epaitegiak, eta onartu zuen gobernuak ez zuela errespetatu edozein herritarrek egitasmo horren inguruan informazioa jasotzeko duten eskubidea. Nafarroako Gobernuak AHTari buruzko proiektuaren inguruan duen ingurugiroko informazio guztia eman behar izan zion Sustrai Erakuntza Fundazioari, auzitegiak aginduta. 2015.urtean Auzitegi Gorenak proiektuaren Iruñeko eskualdeko Ingurugiro Eragin Adierazpena iraungita zegoela adierazi zuen, beraz, honen ondoren emandako pausu tekniko zein administratiboak teknikoki ulergaitzak eta etikoki arduragabeak zirela ebatsi zuen. Aldi berean Nafarroako Gobernuak, Estatuak Castejón-Plasencia Mugarriko (Zaragozako) konexioa geldituta zuen bitartean lanak ez zituela aurreratuko erabaki zuen. Horrela, 2016rako Nafarroako Aurrekontu aurreproiektuak ez du inongo gasturik aurrez ikusiko. Horren ordez, Euskal Y-koaren loturarako hirugarren errailaren azterketa bideratu zuen, Euskal Y-koa eraikitzen ari zirelako. 2016an, azpiegituran 86 milioi euro gastatuta zeudelarik, Nafarroako Foru Erkidegoko Kontuen Ganberak adierazi zuen oparoaldian proiektatutako azpiegitura dela, geroztik garaiak errotik aldatu direla, eta Nafarroako Foru Erkidegoak trenbidearen lanak aurrera eramatea38 Nafarroako gobernuko presidente Yolanda Barcinari tartak botatzeagatik abiadura handiko trenaren aurka, Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituak izan ziren fiskalak bost urteko espetxe zigorra eskatu zuelarik Mugituko lau kideentzat. 2013an Espainiako Auzitegi Nazionalak bi urteko espetxe zigorra ezarri zien hiru aktibistei eta laugarrenari urtebeteko kartzela zigorra(Berria:2013-11-28).
123 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka rren Espainiar Estatuarekin egindako hitzarmena «osatugabea eta zaharkitua» dela, «bertze garaietako» proiektu bat zela ondorioztatuz. Azkenik 2017ko urtarrilean Manu Ayerdi Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikorako presidenteordeak eta Iñigo de la Serna Espainiako Gobernuko Sustapen ministroak Trenbide korridorea osatzea eta hitzarmen berri bat lantzea adostu dute. Horretarako berrikusi egingo dute 2010ean Sustapen Ministerioak eta Foru Gobernuak sinatutako hitzarmena, De la Sernaren arabera zaharkituta geratu baita eta berme juridiko guztiak ez ditu betetzen. Sustapen Ministerioak berretsi du Zaragoza (Espainia) eta Castejon arteko zatian azterketa lanak hasiko dituztela eta Iruñea eta Euskal Y-a lotuko lituzkeen zatian ere. Adifek ikerketak egingo ditu, bi helburu nagusirekin: bata, Nafarroako korridoreak nazioarteko trenbide zabalerarekin bat egin dezakeen ikusteko; eta, bestea, Iruñea eta Altsasu artean beste bide bat egin daitekeen jakiteko. Egitasmoaren helburua Iruñea 'Euskal Y'arekin eta Zaragozarekin lotzea da, hots, Nafarroak Euskal Y-aren eta Mediterraneoaren arteko lotura egitea litzateke bi gobernuen asmoa, baina ez dute zehaztu ez diseinurik, ez aurrekonturik, ez lanak hasteko eperik. Bai adostu dute ordea, Espainiako Gobernuak Nafarroako Gobernuak orain arte egindako lanengatik zorraren ordainketa bere gain hartuko duela, 45 milioi euroko zorra, alegia. Oraingoz lanak aurrez ikusitako ibilbide guztiaren %6,5etan egin dira. Dena den AHT gelditu! Nafarroak prentsa ohar baten bidez 2017ko apirilean jakinarazi du UPN nafar alderdiak oposiziotik, PPrekin Madrilen Alesbes eta Erriberriren arteko lanen berrastea eta Iruñea -Euskal Y-ren tartearen informazio publikoaren abiarazpen prozesua negoziatu dituela. Plataformak salatu duenaren arabera, Nafarroak behar duen tren ereduren inguruko eztabaidaren gainetik jauzi egiten ari da eta beraien ustez, UPNk botatako hordago honek balio beharko luke mugikortasun eta tren beharrei buruzko benetako eztabaida bat zabaltzeko. LAPURDIKO TRENBIDE LERROA Ipar Euskal Herriari erreparatuz 1990. urtean Jose Antonio Ardanza lehendakariak eta Akitaniako Eskualde Batzordeko presidente M. Jean Tavernierrek Lapurditik barrena Abiadura Handiko trenbide lerro berria eraikitzeko azterlana sustatu zuten. Trenbide lerro honek TGV sare frantsesa eta Euskal Y-a lotzeko balioko lukeen abiadura handiko lerroa litzateke. 1992an behin ikerlana amaituta, egitasmoak polemika piztuko zuen Ipar Euskal Herrian; urte bereko abenduaren lehen egunetan hasiko dira loratzen Abiadura Handiko linea berriaren aurkako lehen elkarteak.
125 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka koaren ardatza hori izan da eta debate instituzional interesgarria sortuko du, gizarte zibilaren parte hartzearekin eta nazioarteko adituen dokumentuen ekarpenekin. CADE -k eztabaidetan parte hartzea erabaki zuen, jendearen partaidetza suspertuz eta abiadura handiko trenbidearen oposizioa ikusgai eginez. 6.000 pertsonek (Iparralden 300.000 bizi dira) deitutako bilera desberdinetan parte hartu zuten. Geroago udal-hauteskunde deialdia aprobetxatuz Uztaritzen eta Mugerren bi herri kontsulta egin zituzten 2008ko martxoaren 9an. Bietan AHT-aren kontrako jarrera garaile atera zen. 14. TAULA: Lapurdiko udalerrietan egindako Herri Kontsultak (2008) UDALERRIA DATA PARTAIDETZA ALDE KONTRA ZURI/NULO MUGERRE 2008/03/09 %63,11 %8,6 %90,3 %1,1 UZTARITZE 2008/03/09 %59,53 %7,95 %92,05 %2 Iturria: Egileak egina Barcena 2009:277 oinarrituta 2009.urtean Michele Alliot-Marie Barne eta Garraio ministroak, AHT-aren linea berriaren azterketak atzeratzea erabaki zuen. «Herritarren eta elkarteen mobilizazio itzelari esker lortu da lehen emaitza hau», adierazi zuen CADEk. Izan ere, elkarte honen arabera, oposizioak deituta milaka lagun kalera atera ziren AHT-aren kontra egindako bi kale agerraldi jendetsuetan. Baionan 12.000 pertsona bildu ziren 2009.urtean eta 2010.urtean Hendaia eta Irunen artean buruturako manifestazioan 20.000 pertsonen parte hartzea gauzatu zen. Mobilizazio hauetan gertatutako xehetasun deigarrienetako bat, proiektuaren kontra zeuden alkate, (batzuk Frantziako nazio banda jantzita zeramatzaten) zinegotzi eta ordezkari politiko-instituzionalen lehen ilarako presentzia izango da. 8. IRUDIA: AHTren Aurkako manifestazioa Baionan Iturria: http://info.kazeta.eus/euskalherria/azken-urteotako-manifestaziorik-handienetarikoa-egin-dute-baionan-aht-berriari-ezetz-erraiteko
126 AZTERKETA KASUEN GARAPENA 2010.urtean CADEk antolatuta, AHTari buruzko erreferendumak egingo dituzte berriro ere Ipar Euskal Herriko 8 herritan. Horrela, Azkainen, %94k ezezkoa bozkatuko du, ondoko herrian, Urruñan, %90,8koa izango da bozka hori. Biriatun %96,3koa, Ahetzen %91,76koa, Arbonan %86koa, Arrangoitzen %91,3koa eta Senperen %92,19koa. Basusarrin ere gehiengo zabala lortuko dute AHT berriaren kontrako elkarteek. Hartara, boto-emaileen %88,02k ezetz bozkatuko du eta %11,98ak baietz. Basusarrin 1885 herritar azaltzen ziren erroldan. Horietarik 755k parte hartu zuen herri kontsultan. 2011ko urtarrilaren hasieran Bordeleko Akitaniako Prefekturan ospatu zen Gidatze Batzordean (Comité de Pilotaje) Bordeleren eta Baionaren arteko Abiadura Handiko trenbide berrietako behin betiko ibilbidea onartu zen. Baiona eta Hendaiaren arteko ibilbidea ere ezarri zen baina bere eraikuntza Ipar Euskal Herrirako sortutako Trafiko behatokiak hartutako erabakiaren menpean utzi zuen prefektuak. Bertan zeuden 12 alkate eta 60 euskal hautetsiek Bordele eta Hendaiaren arteko ibilbidearen kontra protesta egin zuten. Azkenik 2013.urtean Frantziako Gobernuak Bordele eta Hendaia-ren arteko AHT-aren trenbide eraikuntza gutxienez 2030era arte atzeratzea erabaki zuen. Hortaz Ipar eta Hego Euskal Herriko abiadura handiko trenaren lotura, Euskal Ykoarekin eduki behar zuen lotura hain zuzen, geldituta egongo da 2030era arte bederen. Hortaz Abiadura Handiko Trenaren proeiktua Euskal Herrian abiada desberdinetan eraikitzen ari den egitasmoa da. Euskal Y, Nafarroako Korridorea eta Lapurdiko trenbide lerroa proeiktu bakarra osatzen dute baina epeetan eta azpiegituraren eraikuntzari dagokionez, desberdintasunak somatzen dira. EAEko azpiegituira publikorik handiena eraikitzeko epeak ez dira bete, 11 urte darama obretan Euskal Y-koa. Arestian aipatu dugun moduan, Eusko Jaurlaritzak 2017ko urtarrilean obren amaiera data 2023an kokatu du eta Frantziarekin konexioa, nahiz eta abiadura handiko ez izan, Espainiarekin baino lehenago iritsiko dela iragarri du, 2019 edo 2020 ean kokatuz. Lapurdiko abiadura handiko lerroa Euskal Y-koarekin edukiko duen lotura 2030era arte atzeratuta baitago. Gainera Euskal Y-koa Nafarroarekin edukiko duen abiadura handiko lotura kolokan dago, hirugarren errailaren azterketa bideratu baitu Nafarroako Gobernuak. Dena den Nafarroa eta Euskal Y-aren arteko lotutak gaur egun ez dauka zehaztuta ez diseinurik, ez aurrekonturik, ez lanak hasteko eperik. Beraz, Abiadura Handiko Trenaren egitasmoa Euskal Herri mailan proeiktu deskoordinatu bat dela antzeman daiteke. A. AKTOREEN IDENTIFIKAZIOA ETA ELKARREN ARTEKO HARREMANA Atal honetan sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten aktoreak identifikatuko ditugu eta beraien arteko harremana nolakoa izan den azalduko dugu. AKTOREEN IDENTIFIKAZIOA Arestian aipatu dugun moduan, Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria, Euskal Y-a edo Gasteiz-Bilbo-Donostia Linearen azterketari ekingo diogu datozen orrialdeetan. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru hiriburuak batuko dituen abiadura handiko tren sarearen (AHT) proiektuak, gure herrialdean eman den sozio-ingurumen gatazkarik nagusiena izan da. Ikerlan honetan azaldu dugunaren arabera, gure herrian mobilizazio maila eta ingurumeneko gaiekin
127 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka lotura dituzten protestak nabarmenak dira. Baina azken urteotan, AHTk jo du goia, beharbada horixe izan baita kanpainarik luze eta garrantzitsuena Euskal Herriko sozio-ingurumen gatazken istorioan (Gorostidi eta Barcena 2016:41). Ikerlan honen diseinu eta metodologia atalean (3.4.3 atalean), gure azterlanean soziograma tematikoaren aldeko hautua egin dugula adierazi dugu. Hori dela eta sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartzen duten aktoreak identifikatzeko sozio-ingurumen gatazkaren aurrean garatutako jarrera kontuan edukiko dugu. Aldi berean talde motari erreferentzia egingo diogunez, oraingoan ere eragileak izendatzeko tankera desberdinetako taldeen sailkapena erabiliko dugu: 15. TAULA: Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriaren ALDE agertu diren eragileak:39 TALDE MOTA IZENA ZEREGINA TALDE INSTITUZIONALAK Europar Batasuna Diru-laguntza eta oniritzi politikoa eskaini du. TALDE INSTITUZIONALA Estatu Espainiarreko Gobernua. Sustapen Ministerioa. Araba eta Bizkaiaren arteko zatia, Arrasate Elorrio eta Bergara herrien arteko lotunea eta Bilboko eta Gasteizeko sareak bere esku gelditu dira, ADIF (Administrador de Infraestructuras Ferroviarias) elkartearen bitartez egingo ditu. TALDE INSTITUZIONALA Eusko jaurlaritza: Herrilan eta Garraio saila Proiektua sustatu politikoki eta ekonomikoki. Gainera Euskal Y-koaren lanen obren zati bat bere esku dago Sustapen Ministerioarekin lortutako akordio baten bidez. TALDE INSTITUZIONALA Administrazio Lokalak EAJ eta PSOEren esku dauden Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berria zeharkatzen dituzten udalerriak. TALDE POLITIKOAK EAJ, PSOE eta PP Hiru alderdi hauek abiadura handiko trenbide sare berriaren alde agertu dira eta babesa eskaini diote. SINDIKATUAK UGT CCOO40 Abiadura handiko Gasteiz,Bilbo, Donostia lineaaren alde agertu dira. TALDE ENPRESARIALAK Enpresarien Zirkulua Euskal Merkatal Ganbarak, Confebask Euskal Y-koaren proeiktuari babesa eta sostengua eskaini diote. ENPRESA ENTITATE PUBLIKOA ADIF, Euskal Trenbide Sarea ADIF Sustapen Ministerioaren menpekoa den enpresa-entitate publikoa da. Trenbide Azpiegitura Administratzailea eta trenbide-sektoreko dinamizatzaile nagusia da. ETS Eusko Jaurlaritzaren Garraio Eta Herri Lan Sailearen menpe dagoen Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publiko bat da. Euskal trenbide-sareko azpiegitura kudeatzailea Iturria: egileak egina Euskal Autonomia Erkidegoko trenbide sare berriak talde instituzional nagusien babesean jaio eta garatu da. Europar Batasunak politikoki eta ekonomikoki bultzatu duen proiektua da eta bai Gobernu zentralak, bai Eusko Jaurlaritzak ere, proiektu honen aldeko apustua egin dute hastapenetatik. Aldi berean trenbide linea berria zeharkatzen duten EAJk eta PSOEk bere esku dituen udalerrietako babesa jaso du. Proiektua diseinatu zutenetik, 20 urte, eta obrak hasi zirenetik 10 urte pasa direnean, talde politikoen artean EAJ, PSOE eta PP abiadura handiko trenbide berriaren 39 CCOO sindikatua bera eta bere ingurumen saila ez da nabarmendu egitasmo honen aldeko jarreran, bere zuzendaritza alde agertu bada ere.
129 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Fenomeno hau ulertzeko alderdi politikoek proiektu honekiko eduki duten jarrera kontuan eduki behar dugu. EH Bildu-ren kasuan ezker abertzalea (orain Sortu, lehen Batasuna) proiektuaren kontrako jarrera eduki du momentu oro eta Alternatibak ere bai. Aralarrek kontrako jarrera edukita ere Trenbide Sozial sarearen baitan kokatu da beti, AHT Gelditu! Elkarlanaren Plataformaren parte izan delarik ere. EA-ren kasua aipagarria da, aldeko jarrera zeukanean ardura politikoak zituzten zenbait pertsona, besteak beste, Mikel Mintegi, Arabako Ingurumen Diputatua, Martin Aranburu, Kongresurako Bizkaiko zerrendaburua edo Pedro Berriozabal, Legutioko alkatea (2009.urtean), partiduaren iritzi ofizialarekin bat egiten ez zuten goi karguen isla bilakatu ziren, partiduan bertan AHT-aren gaineko eztabaida bazegoela frogatuz. Alderdiak proiektuaren aldeko apustua egin batzuen ere, EH Bilduren koalizioren baitan sartu zenetik kontrako jarreraren kokatu da. Elkarrekin-Podemos alderdia osatzen duten taldeek kontrako jarrera erakutsi dute., Podemos eta Equo sortu zirenetik kontra agertu dira eta Ezker Batua, Eusko Jaurlaritzan parte hartu zuenean ere (2001-2009) kritikoa agertu da proiektuarekiko. 2002an Ezker Batua-Berdeak alternatiba bat proposatu zuen, Bermejo irakasleak proposaturiko «euskal U»-a, alegia. Dena den Ezker Batuaren jarrerak AHT gelditu Elkarlanaren kritikak jaso zituen AHTaren aurka dagoenaren itxurak egiten zituela adieraziz: «Administrazio autonomiko neoliberalarekin duen aliantzak argi uzten du aurka dagoela dioen interesekin konplizitate osoa duela» (Berria: 2009-02-11). Sozio-ingurumen gatazka honetan herritar plataformek, kontrako jarreran jokatu duten paper protagonista nabarmena izan da. AHTaren kontrako Asanblada sortutako lehen taldea izan zen, abiadura handiko proiektuaren aurkako herritar multzoa, alegia. Honen bereizgarria izaera autonomoa eta antikapitalista da, desarroilismoaren kontrako talde horizontala eta asanblearioa. 2001.ean AHT Gelditu! Elkarlana jaioko da, talde politiko, sozial, sindikal, norbanako, asanblada eta abarren arteko elkarren arteko koordinadora izango delarik. Plataforma honen xedea AHTren egitasmoaren kontrako jarrera duten talde anitzen lotura gunea koordinatzea izango da, berez, proeiktuaren aurkakotasuna baita elkartzen dituen arrazoi bakarra. Azkenez 2004.urtean Trenbide Sozialaren aldeko sarea sortuko da AHT-aren aurka dauden ia eragile denek osatzen dute, eta euren berezitasuna betiko trenaren aldeko apustua egitea da. Horregatik AHT -aren kontrako Asanbladaren kritikak jasoko ditu: «Trenbide Sozialaren Aldeko Sareak elkarrizketa instituzionalean oinarrituriko estrategia proposatzen du, trenbide ereduari buruzko negoziazioaren bidetik. Ondorioz AHT -ari egiten dion kritika partziala da oso, eta bere eztabaida trenbide ereduari atxikia da soilik» (AHt gelditu! Elkarlana, Berria 2004). Euskal Autonomi erkidegoan herritar plataformen oposizioak jokatu duten lana bertan parte hartu dutenen kritikak jaso ditu ere bai: «ez gara gai izan eztabaida iraunkorra elikatzeko, ezta mugimendu sendo, eraginkor, zeharkako eta eraldatzaile bat eragiteko ere, AHTren aurkako mobilizazio eta protesta urteei jarraipena emateko modukoa, iraunkortasunarekin bat, eta egiazko aldaketen itxurarekin» (Antigüedad 2016:8). Ildo beretik AHTren kontrako mugimenduan parte hartu duten Barcena eta Larrinaga irakaskideak egindako kritika.
132 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Grafikoan argi geratzen denez, 2 multzo desberdindu daitezke. Alde batetik, proiektuaren aldeko jarrera dutenak, non instituzioak,Europako Batzordea, Eusko Jaurlaritza eta hainabt instituzio lokal antzeman daietzke. Aldi berean EAJ, PSOE eta PP alderdi politikoak koka ditzakegu; eta beste aldetik, kontrakoetan ezkerreko alderdi abertzaleak, EH Bildu (Sortu, Aralar, EA eta Alternatiba) eta ez abertzaleak, Elkarrekin Podemos (Podemos, EQUO eta Ezker batua) eta talde ekologistak eta mugimendu sozialak agertzen dira. Gezien bidez azpimarratzen denez, bi bloke hauen arteko kanal komunikatiboak etenda egon dira; hau da, ez da eragile desberdinen arteko harremanik egon. Honela, egoera gatazkatsua, inkomunikazioa eta espazio deliberatibo ezak izan dira nagusi Euskal Yaren proiektuaren garapenean. Hala ere, aipatu behar da egon badirela kontzentzua bilatzea zuten proposamen formalak. Horien artean, Ezker Batua-Berdeak azaldutako eta R. Bermejok proposaturiko «euskal U»-a dugu. Euskal Herriko trenbide sare sozialak ere bestelako trenbide sare proiektu bat proposatu zuen. AHT egitearen aldeko jarduerak geraraztea eskatzen batzuen ere, trenbide praktiko, eraginkor eta gizarte, ekonomi, energi eta ekologi ikuspegitik bideragarri baten alde agertu zen, hots, trenbide sare berri bat eraikitzearen alde zegoen, Euskal Y-aren alternatiba izan zatekeen trenbidea, alegia. Honela zioen Euskal Herriko Tren Sozialaren sarearen protokoloak: «Eraginkortasuna, eskuragarritasuna eta kostu proportzionatua kontuan harturik, pertsonentzat eta salgaientzat beharrezko den eguneroko garraioaren zati garrantzitsu bat bere gain hartzeko gai izango den trenbide sarea»(Tren Sozialaren Aldeko sarea,2006.04.25,hemen: http://www.aralar.eus/eu/Albisteak/20060425/ aralarrek-tren-sozialaren-aldeko-sarearen-protokoloa-sinatu-du . Antzeman daitekeenez, aldeko agenteek, zertifikazio ekonomiko, instituzional eta politikoak jaso dituzte eta kontrakoek sozialak bereziki. 4.1.3. AHT: Sozio-ingurumen Gatazkaren Analisi Enpirikoa A. DEFINIZIO KONPARTITUAREN ANALISIA Egitasmoaren analisi deskriptiboa gauzatu ondoren, analisi enpirikoa jorratuko dugu. Atal honekin hasteko AHTren sozio-ingurumen gatazkaren hasiera eta definizio landuko dugu, hots, sozio-ingurumen gatazka honen hastapena edo hasieraren analisia egingo dugu definizio konpartiturik egon den edo ezaztertzeko. Horrela, sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten aktoreak identifikatu nahi izan ditugu, nolako izan den bere harremana eta zein izan den proiektuari buruzko informazioak egin duen ibilbidea, aktoreen artean egondako desberdintasun informatiboak azalarazteko. Proiektuaren hasiera eta sustatzaileak Aktore gehienek proiektuaren hastapena 80. hamarkadan kokatzen dute. Honela dio eragile sozial
139 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Eragileen arteko harremanak azaltzerakoan desberdintasunekin topatzen gara aldeko eta kontrako eragileen diskurtsoetan. Aldekoek opozizioa gutxitzen dute, harremanetarako aukera momentu oro zabalik eduki dutela azpimarratuz. Kontrako eragileek aldiz, baieztapen hauek ezeztatzen dituzte, harreman eza nabarmentzeko. Diskurtso kontrajarri hauek eragileen arteko harremanen egoera deskribatzen dute, orokorki eskasa izan dela ezan dezakegularik. B. EZTABAIDA-EREMU PUBLIKOAREN ANALISIA Atal honetan komunikabideen jardueraren analisiaren lanketan murgilduko gara, eztabaida-eremu publikorik irekirik ote dagoen aztertzeko. Lehenengo eta behin hedabideak eta eragileen arteko harremanak jorratuko ditugu. Azterketa honen bitartez eragile desberdinen estrategia informatiboak identifikatu nahi izan ditugu, nola ailegatu den euren mezua gizartera hedabideen bidez eta komunikabideek duten jarrerari buruzko iritzia aztertu nahi izan dugu, guzti honek iritzi publiko informatua eta informazioaren gardentasuna ahalbidetu duen ala ez ikusteko. Horretarako analisi hemerografikoa ere gauzatuko dugu. Arestian aipatu dugun moduan gure azterlanean prentsaren analisia jorratu dugu, ikertutako sozio-ingurumen gatazketan suertatzen diren estrategia informatiboak lantzeko. Prentsa hautatzerakoan Arana, Amezaga eta Azpillaga irakaskideek nabarmentzen duten ezaugarria kontutan eduki dugu, hots, «egunkari idatziek pisu espezifiko handia dutela Euskal Herrian». Euskal ikerlari hauen aburuz bi arrazoi nagusi daude fenomeno hau azaltzeko: «batetik erregio eta estatu mailako proiekziozko talde multimediak sortzeko oinarri izan direlako» eta bestetik, «toki, probintzia zein nazio mailako egunkari ugari editatzen direlako» (Arana et al.,2008:27). Gainera, oso kontuan hartzeko irakurle kopuruak lortzen ditu, CIESen40 datuen arabera 2015ean 872.000 irakurle zituen prentsak Euskadin. Gehien saltzen diren egunkarien zerrendan, Vocento taldeko El Correok eta Diario Vascok lehenengo eta bigarren postua lortzen dute eta hirugarren postuan Noticias Taldearen barnean dagoen Deia egunkaria dago. Ondoren Marca kirol-egunkaria agertzen da eta laugarrenez Egin egunkariaren lekua hartzeko 1999an jaio zen kazeta, Gara, alegia. Zerrenda jarraituz PRISA taldeko El Pais eta 2003ean Egunkaria-ren itxiera ondoren sortutako Berria egunkaria topatzen ditugu. El Mundo Deportivo eta Noticias Taldearen, Noticias de Álava eta Noticias de Gipuzkoa ixten dute gehien saltzen diren egunkarien zerrenda. 40 CIES hedabideen audientzia ikerketetan espezializatua dago. 1984tik EAEko eta Nafarroako hedabideen audientzia ikerketak egiten ditu http://www.ciessl.com/audienciamedios.htm (kontsulta: 2017-02-09).
141 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka askotan komunikabide indartsuen kontrako jarrerarekin aurkitu direla adierazten dute, eta horrek eragin du euren mezua medioetan ez agertzea; batzuetan «intoxikazio» kontzeptua ere agertu izan da. Hau da, kontrako mugimenduen informazio gutxi emateaz aparte, hainbatetan nagusi diren hedabide hauek beraien aurka jo dutela adierazi dute, manipulazioa erabiliz: «Grupo Noticias, Correo… guzti hauek azken finean herri mugimenduarekiko intoxikazio besterik ez dute aurrera eraman. Herri mugimenduak informazio bat zabaldu dutenean, zuzenean jotzen dute, aurkaritzara. Informazioa guztiz desitxuratzeko eta beraien interesen, hots, abiadura handiko trenaren aldeko interesen, menpera jartzeko informazioa desitxuratu hori»(TKE1) Hortaz, eragileen izaerak badu bere garrantzia hedabideekin izango duten harremanean. Aktore instituzionalek errazago dute komunikabide nagusietan agertzea: «Tuvimos mucha relación porque uno de los grandes preocupaciones que teníamos era como llegaba la información de este proyecto» (TAE5). Aktore sozialek, ordea, zailtasun handiagoak dituzte; bestelako kanal komunikatiboetaz baliatzen dira, herri edo eskualde aldizkariak, «Hitza»41 bezalako egunkariak, irrati libreak… honela, kontrako mugimenduen mezua maila lokalean ezaguna da, baina EAE mailan, nagusi den prentsak duen pisua kontuan hartuta, gutxiago iristen da, eta normalean Gara eta Berria dira euren mezuak gehien ateratzen dituztenak. Sozio-ingurumen gatazka honen analisian antzematen daiteke, gehien saltzen den prentsa, aldeko aktore instituzionalekin lerrokatzen dela eta kontrako mugimenduek tokiko komunikabideetan eta Gara eta Berrian dutela euren erreferentzia. HEDABIDEETAN PROIEKTUARI BURUZ AGERTU DEN INFORMAZIOAREN NOLAKOTASUNAK Oro har, aktore guztiek ikusi dute euren mezua gizarteratu dela, nahiz eta desberdintasunak egon zenbateko intentsitatearekin. Hor paper oso garrantzitsua jokatzen du gehien irakurtzen den prentsa eta hori Euskal Y-aren kontra dauden eragile sozialentzat oztopoa izan da; ez, ordea, Euskal Y-aren alde dauden aktore instituzional eta politikoentzat. Elkarrizketetan agertutakoaren arabera, egunkari nagusiak (Vocento eta Noticias taldekoek) planteatutako proiektuen alde agertu dira, instituzio eta alderdi politiko nagusiekin bat eginez: «Los medios de comunicación yo creo que eran favorables en general y por tanto veían esto (AHTa) como una oportunidad histórica de no quedarnos retrasados» (TAE4) 41 Hitza izenburua duten agerkariak EKTk argitaratzen dituen eskualdeko egunkariak dira. EKT euskarazko egunkari nazional bat sortu eta eskualdeetako egunkariak sustatzeko helburuarekin sortu zen, 2003an, Egunkaria kazetaren itxieraren ondorioz. Ildo horretan, EKTren baitako Bertako Hedabideek eraginda, hainbat eskualdetan Hitza egunkariak sortu dira azken urteotan, tokian tokiko euskara elkarteen eta gizarteeragileenlaguntzarekin.Iturria:.htpp;//www.hitza.eus, http://www. berria.eus/berriataldea/proiektuak.php (kontsulta: 2017/02/15)
142 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Gara eta Berriaren kasuan, Euskal Yaren kontra egon diren aktore sozialen diskurtsoei lekua eskaini diete: «Garan adibidez, zegoen gehigarria ingurugiroari buruzkoak garai hartan, astero bat eta oso inportantea zen gehigarri hura, asteroko Garan, lehen Eginen, informazio eta egiten zen lana trasladatzen zen. Inportantea zen gehigarri hori. Ta gero Euskaldon Egunkaria» (TK4). Sozio-ingurumen gatazka hau eman den epealdi luzea kontutan edukita elkarrizketatuek Egin eta Euskaldunon Egunkaria ere aipatzen dute, hots, Garak eta Berriak ordezkatu zituzten kazetak. Normala denez, egunkari bakoitzak bere ildo ideologikoa eta linea editoriala jarraitzen du. Ikusitakoaren arabera, honek badu bere eragina sozio-ingurumen gatazka bati buruz informatzeko garaian; batez ere eragile sozialek esandakoaren arabera, eurekin bat ez zetozen kazetak (gizartean eragin eta irakurle gehien dituztenak) ez dituzte beraien mezuak plazaratu, edo argitaratu dituztenean oso leku gutxi utzi zaie, aldeko aktoreei uzten zitzaiena baino askoz murritzagoa. Horregatik bere mezua,bere informazioa zabaltzeko premia argi geratu da aztertutako kasu honetan: «Egiazko informazioa zabaltzea herritarrengan,eta hori izan da gure helburuetariko bat,izan ere argi dago herritarrengan, informazio zabaltzen dugun heinean herritar hori Abiadura Handiko Trenaren aurka dagoela»(TKE1) Adierazpen hauekin bat egiten du mugimendu ekologistatik elkarrizketatutako beste eragile baten, arestian aipatu dugun EHUk egindako inkesta lana aipatzen duelarik: «EHutik egindako inkesta hori, jakiteko herritarrek zer zekiten AHTri buruz, gehiengo luze batek esaten zuen zeukan informazioa eta zeukan ezagutza AHTaren kontrakoen aldetik zetorrela» (TKE3). Kontuan eduki behar dugu AHTaren proiektuan, eragile instituzionalek hedabide guztietan ordaindutako publizitatea erabili dutela eta horrek presentzia mediatikoa eman diela. Egunkarietan instituzioek beraien mezuak emateko iragarkiak sartu dituzte, baita erakusketak antolatu eta foiletoak banatu. Honela adierazten du eragile instituzional batek: «Publicidad institucional pagada porque evidentemente hicimos muchísimas páginas de periódico, anuncios en radio, exposiciones itinerantes, folletos…en fin, todo lo que en aquellos momentos se podía hacer y eso naturalmente, el objetivo era, que esto fuese calando en la población que lo viesen como un proyecto fiable y de futuro para el país vasco, para Euskadi» (TAE5) Mugimendu sozialetatik instituzioen lan hau «propaganda» bezala ikusten da eta onartzen dute sekulako indarra daukala, gizarte guztira ailegatzen delako. Euskal Yaren kontrako eragileen kritika honako adierazpenetan irakurri dezakegu:
143 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka «Politikari eta lobby ekonomikoek ere beraien lana egiten saiatzen dira. Alde batetik, bai intoxikatzen eta kriminalizatzen eta bestetik baita ere propaganda ustela zabaltzen. Intoxikatzeak eta kriminalizatzeak badauka helburu zehatz bat eta hori da herri mugimenduaren deslegitimazioa» (TKE1) Herri mugimenduen deslegitimazio hori egiteko hedabide nagusiak erabiltzen dituzte, hauek duten presentzia sozialaz baliatuz. Kontrako mugimenduko aktoreek, aldiz, prentsan azaltzeko eta gizarteari euren mezua eta aldarrikapenak helarazteko beste estrategia komunikatiboetara jotzen dute. Hitzaldiak, kanpaldiak, eztabaidak, prentsaurrekoak edota manifestazioak erabiltzen dituzte beraien aldarrikapenak gizarteratzeko. Ekintza hauek normalean komunikabideetan oihartzun bat izaten dute eta horregatik erabiltzen dituzte. Eragile sozial batek honela adierazten du: «Nik uste Gara eta Berria izan zirela tresna nagusiak. Eta gero komunikabide txikiago horiek». Deia eta Correon agertutakoari buruz honakoa esaten zuen: «Oso gutxi; noizbehinka ateratzen dira egiten ditugun protestak, baina oso gutxi. Gehiago igual informazio ofiziala» (TKE2). Orokorrean, elkarrizketatutako aktore gehienentzat proiektuei buruzko informazio nahikoa atera da komunikabideetan. Beste gauza bat da zer nolako informazioa atera den, eta zer nolako tratamendua eman zaion prentsaren aldetik. Hor desberdintasunak nabariak dira aldekoen (instituzioa nagusiak) eta kontrakoen artean (mugimendu sozialak eta kontra dauden instituzio lokalak). Proiektuen alde dauden aktoreentzat egunkarietan agertutako informazioa nahiko orekatua izan da; hau da, gutxi gora behera aldekoen eta kontrakoen iritziak era berean atera dira. Kontra dauden herri mugimenduetan agertzen den kexa orokortu bat «zentsura» edo «manipulazioarena» izan da. Honen erakusle honako esaldiak: «Grupo Correo, El Pais, medio hoiek bai gure mezua zabaldu dute, baina bestetik kriminalizatzen, gure mezua intoxikatzen saiatu dira» (TKE4). Elkarrizketetan agertzen denez, kontra dauden mugimenduek arazoak izan dituzte nagusi diren egunkarietan agertzeko, eta ez da izan informazioa bidali ez dutelako. Lehen aipatu bezala, «manipulazioa» kasu askotan aipatzen da, eta nahiz eta kontzeptu hau subjektiboa izan, antzeman daiteke oro har, gehien irakurtzen den prentsan instituzio, enpresa eta alderdi handien mezuak babestu eta argitaratu dituztela batez ere. Proiektuaren alde dauden instituzioek eta alderdi politikoek mugimendu sozialek baino errekurtso gehiago dituzte, bai ekonomikoak, bai komunikatiboak (prentsa bulego indartsuak). Honen erakusle dira instituzioek komunikabide guztietara bidaltzen dituzten ordaindutako iragarkiak, egiten dituzten kanpaina informatiboak edota erakusketak. Zaila da kontrako herri mugimenduentzat desoreka estruktural honi aurre egitea; Euskal Yaren aldeko aktore instituzional batek honela azaltzen du fenomeno hau: «Si es cierto que los que estaban en contra decían que no tienen ni la capacidad ni los medios suficientes para hacer una campaña negativa. Puedo admitir eso pero ¿ eso es así, no? Eso pasa aquí y en cualquier sitio» (TAE5)
146 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Titularren karakterizazioa 12. GRAFIKOA: Titularren karakterizazioa 4 3,5 3 2,5 2 1,5 1 0,5 0 Positiboa BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Negatiboa Neutroa Iturria: Egileak egina Titularrak albistearen aurkezpena dira, horregatik egunkarietako berrietan atalik garrantzitsuena, eta karga ideologiko gehien daukana titularra izan ohi da. Publikoaren interesa pizteko albistearen informazioaren alderik garrantzitsuena, egokiena edo bitxiena adierazten dute. Aztertutako berrietan zer nolako titularrak argitaratu diren sailkatu nahi izan dugu, lantzen dugun sozio-ingurumen gatazka honetan prentsak jokatu duen papera jorratzeko. Horrela, titular neutroak aztertutako egunkari guztietan topatu ditugu. Dena den gehien erabili dituena, Diario Vasco kazeta izan da, hots, karga ideologiko edo baloratibo gutxien sartu duena. Aldiz Gara gutxien erabili dituena izan da, bere titularreran izaera positibo eta negatiboko titularrak erabili dituelarik ein handi batean. Aipagarria sozio-ingurumen gatazka honen azterketa hemerografikoa egiterakoan El Pais-en eta Garan bakarrik topatu ditugula titular negatiboak. Grafikoan ikusten denez titular positiboak egunkari guztiek erabili dituzte, gainera, El Pais izan ezik danak kopuru bertsuan. Hedabidea eta dimentsioa 13. GRAFIKOA: Hedabidea eta dimentsioa 4,5 4 3,5 3 2,5 2 1,5 1 0,5 0 Orrialde erdia baino gutxiago Orrialde erdia Orrialde osoa Orrialdearen 3/4 BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina
147 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Egunkariek Sozio-ingurumen gatazka hau lantzerakoan erabili duten espazioa neurtzerakoan, dimentsioa alegia, Diario Vasco eta Gara aipatu behar ditugu. Kasu honetan, garrantzi mediatiko gehien eman dioten bi kazetak izan baitira. Kontutan eduki behar dugu Diario Vasco Gipuzkoako eremuan soilik zabaltzen dela, herrialde honetan gehien irakurtzen den kazeta izanik. Gara aldiz, Euskal Herria osoan irakurtzen den egunkaria da, hortaz esan dezakegu, prentsaren partetik Gipuzkoako irakurleek Euskal Yaren gaineko informazio gehien jaso duten herritarrak izan direla. Berriak Gara egunkariaren eremu berdina konpartitzen du eta Euskal Yaren aferari espazio zabala eskaini dio, besteak bezain beste ez bada izan ere. Aztertu dugun Espainiar Estatuko eremua kontuan duen egunkari bakarrarentzako, El Pais-entzako alegia, garrantzi mediatikoko afera iruditu zaio Euskal Y-ren kasua. Dimentsioaren arabera Deia, espazio gutxien eskaini dion egunkaria izan da, hots, atentzio informatibo gutxien eskaini duena, kontutan edukita zenbat eta dimentsio handiago izan, orduan eta garrantzia informatibo handiagoa izango duela berriak. Hedabidea eta saila 14. GRAFIKOA:Hedabidea eta saila 6 5 4 3 2 1 0 Euskal Herria BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Gizartea Politika Iturria: Egileak egina Edozein gertaera komunikatibo ikertzeko derrigorrezkoa da kokapena aztertzea, hau da, ingurumen gatazka hauek egunkari ezberdinek non kokatu dituzten analizatzea, hots, zein sekziotan informatu izan duten hauei buruz. Lehenengo ondorio orokorra argi ikusi dugu. Aztertutako zazpi egunkarietatik lauk Euskal Herria sekzioan kokatu dituzte euren informazioak. Ikusten dugunez sozio-ingurumen gatazka hau kokatzerakoan hiru atal erabili dituzte aztertutako hedabideak: Euskal Herria, Gizartea eta Politika. Aztertutako egunkari guztiek Deia izan ezik, Euskal Herria sailean jarri dituzte Euskal Yaren gaineko albisteak. Egunkari honek Gizartea eta Politika atalean kokatu ditu berri guztiak eta Garak ere Gizartea atalean albiste batzuk argitaratu ditu. El Diario Vascok, izaera konstituzionalista duen egunkaria alegia, Politika atala erabili du ere AHTren berri emateko. Hortaz, estrategia informatiboei begira, eremua izan da egunkariek kontutan eduki duten marko nagusia.
148 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Hedabideak eta Portada 15. GRAFIKOA: Hedabideak eta portada 5 4 3 2 1 0 EZ BAI BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Egunkariaren portada espazio informatibo nabarmendua da, aukeraketa eta hierarkizazio irizpideak neurtzeko ezinbesteko tresna baita. Portadako testuak funtsezkoak dira hedabide bakoitzak egiten duen aukeraketa tematikoa erakusten diotelako irakurleari (Marin, Armentia, Caminos 2014: 178). Portadak erakartzen ditu garrantzi informatzaile handien dituzten albisteak. Horregaitik azterketa hemerografikoa garatzerakoan portadaren analisiari erreparatzea derrigoorezko baldintza da, honela agenda politikoan duen garrantziaren berri izango dugu eta. Gure azterketan aipatu behar dugu El Pais, izan ezik beste egunkari guztietan Euskal Y-aren gaineko albisteak portadetan agertu direla. El Paisek estatu mailako eremuan zabaltzen den kazeta bakarra izanik, adierazi dezakegu Euskal Y-aren kasuan, euskal prentsak dituen ezaugarrien nolakotasunaren betetzea. Hau da, agenda propioa egituratzeko egiten duen apostua aztertutako afera honetan, argi ikusi dezakegu. Hedabidea eta editoriala 16. GRAFIKOA: Hedabidea eta editoriala 5 4 3 2 1 0 EZ BAI BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina
149 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Arestian aipatu dugun moduan, editorialak egunkariek bere jarrera politiko ideologikoa markatzeko erabiltzen dituzten tresna nagusia dira. Gaurkotasunerako garrantzi berezia duen gai baten inguruan egunkariak duen iritzia adierazten dute. Ikertutako sozio-ingurumen gatazkari buruzko estrategia informatibo-ideologikoa identifikatzeko editorialen azterketa beharrezkoa da. Hortaz, editoriala, albistearen interpretazioaren inguruan kazetak ematen duen iritzi zilegiena litzateke, bertan egunkariek bere jarrera politiko ideologikoa erakusten dutelako. Euskal Yaren kasuan, El Pais izan da kazeta bakarra ez duena aztertutako albisteetan editorialik egin. El Paise-n eremua estatu espainiarra izanik ulergarria izan daiteke fenomeno hau. Euskal Y-koaren aferak Deian eta El Diario Vascoren editorialetan aldiz, garrantzi nahikotxo eduki dute. Garan gai honen inguruko editorialak plazaratu badituzte ere, beste egunkariekin alderatuz editorialen kopurua txikiagoa izan da. Berriaren kasuan, gogoratu behar dugu kazeta honetan ez dela editorialik idazten. Hedabidea eta Irudia 17. GRAFIKOA: Hedabidea eta irudia 6 5 4 3 2 1 0 EZ BAI BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Aztertutako egunkari guztiek irudiak erabili dituzte Euskal Y-koaren inguruko albisteak idatzerakoan. Kontutan eduki behar dugu, irudiak daukaten albisteak maiztasun handiagorekin irakurtzen direla. Horregaitik ulergarria da aztertutako egunkari guztiek Euskal Y-arekin zerikusia duten albisteak plazaratzerakoan irudiak erabili izana. Deia kazeta izan da errekurtso hau gutxien erabili duena. Diario Vasco egunkaria aldiz, irudiaren erabileran nabarmendu den kazeta izan da. Aldi berean egunkari guztiek albiste batzuetan ez dituzte irudirik ipini. Honen arrazoia albistearen dimentsioarekin lotu dezakegu, hots, gero eta dimentsio gutxiago gero eta aukera gehiago irudirik ez edukitzeko. Kasu honetan, Deia izan da irudi gabeko albisteaz gehien baliatu dena.
150 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Hedabidea eta albistearen genesia 18. GRAFIKOA: Hedabidea eta albistearen genesia 4 3 2 1 0 Elkarrizketa BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Gertaera Protesta Iturria: Egileak egina Administrazioaren erabaki bati lotutako gertaera eta mobilizazio sozial handiko jazoeren arabera hautatutako albisteak izanik, ez da arraroa lortu dugun emaitza, hots, aztertutako egunkariek Euskal Yaren aferaren berri emateko erabili duten informazioen abiapuntua, «gertaerak» izatea nagusiki. «Protestak» ere berrien muina izan dira ikertutako sozio-ingurumen gatazka honetan, kontrako protesta ekintzek inpaktu mediatiko nabarmena eduki dutela esan dezakegularik. Baina gertaerekin aldaratuta, hauek oihartzun gutxiago izan dute egunkariek emandako albisteetan. Mugimendu sozialek eta proiektuen kontra dauden mugimenduak izanik protesta ekintzak erabiltzen dituztenak, beraien gertaera informatiboak gutxiago azaleratu direla antzeman dezakegu. Hedabidea eta berria egiteko era 19. GRAFIKOA: Hedabidea eta berria egiteko era 7 6 5 4 3 2 1 0 Barnekoa Kanpokoa BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina
151 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Albistea non eginda dagoen neurtzeko bi irizpide eduki ditugu kontuan: egunkariak berak ekoizten duen emandako informazioa edo kanpoko agentzietatik hartutako informazioa den. Aztertutako egunkarietan Deia, barneko lana erabili duen arren, Euskal Y-aren berri emateko kanpoko agentzien lana erabili duen bakarra izan da, hots, naponko errekurtsoetara jo duen bakarra. Bestelako egunkariak, Berria, Gara, Diario vasco eta El Pais-ek soilik barneko lana erabili dute abiadura handiko trenbide sare berriaren berri emateko. Hortaz albiste hauek garatzeko eduki duten inplikazio maila altua izan da, beraien kabuz egin baitute informazioa biltzeko lana. Hedabidea eta iturria 20. GRAFIKOA: Hedabidea eta iturria 4 3 2 1 0 Herri mugimendua eta aktore politikoak Herri mugimendua Instituzioak Instituzioak eta aktore politikoak Instituzioak eta herri mugimendua Instituzioak, herrimugimendua eta aktore politikoak BERRIA DEIA DIARIO VASCO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Hedabideek errealitate soziala eraikitzeko duten konpetentzia mediatikoa aztertzeko, iturri informatiboen analisia funtsezkoa da, diskurtso mediatikoren oinarrizko elementuak bilakatzen baitira. Iturri informatiboen bidez, edukiak zehazten dira eta estaldura informatiboaren joera tematikoa erabakitzen da. Euskal Yaren kasuan nabarmendu behar dugu aztertutako albiste askotan aurkako mugimenduko iturriak soilik egunkari guztiek erabili dituztela. Kontutan edukita mobilizazio sozial handiko gertaerak azaltzen dituzten albisteak hautatu ditugula ere, joera hau ulergarri da. Baina aldiz, adiministrazioaren erabakiei lotutako albisteetan iturri instituzionalez soilik sortutako berriak Diario Vasco, El Pais eta Deiaren kasuetan eman da. Albisteak idazterakoan, Gara eta Berriak iturri instituzionalak eta Euskal Y-aren kontrako mugimenduaren iturriak erabili dituzten bakarrak izan dira, hots, albisteetan bi aldekoen iritziak plazaratu dituzten bakarrak. Berriak sortutako albisteetan bi mota hauetako irurriak gehien erabili dituen kazeta izan da.
152 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Aldi berean, El Pais-ekin batera iturri instituzionak eta eragile politikoen iturriak batera, erabili dituzten bakarrak izan dira. Azpimarratzekoa mota guztietako iturriak erabili dituzten bi kazeta izan direla ere bai. Hortaz, iturrien araberako analisian, oreka hoberen lortu duen egunkaria Berria izan da. C. MARKO DISKURTSIBOEN KOKAPENA ETA ANALISIA Atal honetan eragile deberdinen diskursoen analisia gauzatuko dugu ikergai dugun sozio-ingurumen gatazka honetan marko diskurtsibo komunik dagoen aztertzeko. MARKO DISKURTSIBOEN KOKAPENA Abiadura Handiko Trenaren diskurtsoa aztertzeko azpiegitura honen inguruan sustatu diren marko diskurtsiboei erreparatu behar diogu. Proiektu honen alde agertu diren eragileek bi ikuskera nagusi landu dituzte marko diskurtsiboa eratzerakoan (Garcia Mejuto, 2015:138150). Alde batetik, garraio azpiegituren plangintzen ikuskera teknokratikoa aipatu dezakegu. Garraio printzipio teknokratikoetan oinarritutako diskurtsoak, adituak jartzen ditu (batez ere ingeniariak) garraio-azpiegitura politikaren garapen zentroan eta hein handi batean azpiegitura-garapena garraioaren ikuspuntutik lantzen da. Hortaz, ez zaio horrenbesteko garrantzia ematen ingurumen arloari ezta ikuspuntu ekonomiko edo sozialari. Horrela, marko diskurtsiboa garraio azpiegituren zentraltasunean oinarritzen da, garapen ekonomikoaren garrantziari aitorpena egiten bazaio ere. Funtsean azpiegituraren plangintza garraioaren arazoari aurre egiteko dagoen beharrizana legez ulertzen da. Marko honen erabileraren adibide, Euskal Autonomi Erikidegoko garraio sistemaz aritzen diren dokumentuetan topatu dezakegun «defizita» kontzeptuaren erabilera nabarmena izan daiteke. Euskal Autonomia Erkidegoko Trenbide Sarearen Lurraldeko Sektore Planaren behin betiko onarpenaren erabakiak, horrela dio: «Gaur egun Euskal Herrian dauden trenbideei begira, RENFEk ustiatzen dituen zerbitzuek XIX. mende amaieran eraiki zirenean ezarritako trazadura berberei eusten diete; egun, ordea, ez dira oso egokiak eta zenbaitetan eskas geratzen dira gaur egun trenbideek eskaini behar duten mailari erantzuteko orduan» (Eusko Jaurlaritza, 2001: 53) Euskal Trenbide sare berriaren dokumentuak (EJ,2010: 1-23) garraio arazoei erreparatzen die: «Dauzkagun trazaduren ezaugarri mugatuei, gainera, burdinbideetan bi zabalera desberdin izateak dakarren arazoa gehitu behar zaio; Sarearen saturazioa». Mugikortasuna funtsezko garraio arazo legez azaltzen da, etengabe hazten ari den eskaria dela argudiatuz bi ikuspuntu desberdinak erabiliz. Batetik, barrura begira: «2007an EAEko biztanleek eragindako joan-etorriak % 11,4 hazi dira 2003koekin alderatuta, eta bestetik, kanpora begira: «1986an Europan sartu ondoren, pertsonen eta ondasunen mugimendua esponentzialki hazi da». Horrela proiektua eskari berrien eta beharrizanen diskurtsoan oinarritzen da, ondorioztatuz: «Euskadik egungo sarea hobetzeko eta trenbide-kilometro gehiago eraikitzeko premia du».
154 AZTERKETA KASUEN GARAPENA funtsezko lekua betetzen du; horrela dio AHT Gelditu! Elkarlaneko web guneak (2017), AHTren aurkako arrazoiak azaltzerakoan: «Konponezinezko kaltea egingo dio Ama Lurrari: Barrera efektua, zarata ikaragarria, paisaiari eraso bortitza, lurren okupazioa, akuiferoen suntsiketa, energia kontsumoaren biderkatzea, hondakinentzako hamaika zabortegiren sorrera, balio ekologiko handiko ekosistemen kaltetzea...»(AHT Gelditu! Elkarlana, 2017) Gainera arestian aipatu dugun Euskal Trenbide Sare berriaren aldeko diskurtsoan erabiltzen den oinarrizko argudioari, hots, garraio arazoak konpontzeko tresna dela, aurre egiten dio bestelako diskurtsoa kontrajartzen: «AHT-k ez ditu egungo trafiko eta garraio arazo larriak konponduko. Izan ere, batetik, hirietan bakarrik geldituko da eta ondorioz ez ditu eskualde barruko joan-etorriak (eguneroko joan-etorrien %97) ahalbidetuko. Eta bestetik, ez dio gure errepideetan gora eta behera dabilen kamioi kopuruaren urteko hazkuntzari ere aurre egingo»(AHT Gelditu! Elkarlana, 2017) AHT-ren kontrako eragileen diskurtsoak gaur eguneko globalizazioaren garapen eredu kapitalistari kritika egiten dio. Marko diskurtsiboan agerian dagoen alter globalizazio jarrera honek (Della Porta eta Piazza, 2007) «Euskal Y»a neoliberalismoaren adibide esanguratsu legez aurkezten du: «AHT, gero eta desoreka ekologiko eta ezberdinkeria sozial eta genero ezberdinkeria handiagoak bultzatzen dituen eredu ekonomiko eta soziala indartzera dator»(AHT Gelditu! Elkarlana, 2017) Hortaz azpiegitura honen aldekoek erabiltzen duten garapen ekonomiko eta lehiakortasun nozioen aurrean, aurka dauden eragileek azpiegitura honen ondorioz sortuko diren desberdintasun ekonomiko eta sozialei erreparatzen die: «AHT-k lurralde desorekak areagotuko ditu»; «Guztiok ordainduko dugu baina, aurreikusitako ibilbide eta salneurriak aintzat harturik, gutxi batzuek soilik erabili ahal izango dute»; «AHT-k errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa eragingo du» (AHT Gelditu! Elkarlana, 2017). Kontrakoen marko diskurtsiboaren kokapenarekin bukatzeko azken elementu diskurtsiboa aipatu behar dugu, «inposaketa» kontzeptua alegia: «AHT inposizioaren sinonimo da». Egitura honen aurka dauden eragileek egitasmo honen informazio gardentasun eza salatzen dute. Instituzioek «estrategikotza» jotzen duten proeiktu hau «herritarren eta udalerrien interesak, nahiak eta borondatea aintzat hartu gabe» jorratzen dutela adierazten dute.
157 Abiadura Handiko Trenaren Proiektua Euskal Herrian: Euskal Y-aren sozio-ingurumen gatazka Garapena eta aurrerakuntza aldagaiei dagokionez, bi diskurtso kontrajarriekin topatzen gara aztertutako kasu honetan. Aldeko eragileen diskurtsoaren oinarria garapenean kokatuta egon da. Horrela, J. Ibarretxek, EAEko Gobernuaren lehendakaria 1998-2009 tartean, «herri honen garapena trena hartzea da» dioen bitartean (G1), Euskal Yaren Kontra dauden eragileek instituzioen diskurtsoa kapitalismo neoliberalarekin lotzen dute, «kalteei» egiten diote erreferentzia. Hots, aldekoen diskurtsoan garapena eta mugikortasunaren diskurtsoa lantzen duten bitartean: G2, G3, et G4, konektibitatea eta lehiakortasuna bezalako kontzeptuak erabiliz, opozizio mugimendutik onura ekonomikoak baino, desberdintasun ekonomikoko egoerak sortuko direla azaltzen dute: G5 eta G6. Diskurtsoen azterkatarako erabili dugun bigarren aldagaian ere desberdintasunak ageri dira, aldeko eta kontrakoen artean. Instituzioek, garapen sostengarriari egiten diote erreferentzia trenbideen sustentagarritasuna azpimarratzeko eta sortuko duen kutsadura baxua nabarmenduz: I1 eta I2. Horrela azpiegitura honen eraikuntza ingurumenaren aldeko apustu legez aurkezten dute: I3. Aldiz Euskal Yaren kontrako mugimenduen diskurtsoa proeiktu honek ingurmenean sortuko dituen kalte konpoezinetan oinarritzen da: I5, azpiegitura sortzeko egin behar diren lur mugimenduak, zonalde naturalki aberatsak jasoko dituzten ondorioak (Udalaitz mendia), besteak beste, azpimarratzen dituzte: I4. Sozio-ingurumen gatazka honetan parte-hartzea eragileen diskurtsoan agertu den kontzeptua izan da. Baina agerian geratu da Garridok (2005:62-63) bereizten dituen bi jarrera-diskurtso dikotomikoak landu direla: Proiektuaren alde dauden eragileek izaera «funtzionala» edo operatiboa duen nozioarekin bat egin dute, hots, herritar-parte hartzea legitimazio politikorako tresna legez ulertzen dena. Kontrako eragileetan aldiz parte hartzea gizartearen errotiko parte hartze aktiboaren alde agertu dira, «berezko parte-hartzearen balioa» bultzatzen duena, alegia. Horren adibide PHf4 eta PHF6 diskurtsoetan topatu dezakegu. Aldi berean diskurtso kontrajarriekin topatzen gara proeiktu hau martxan jartzeko erabakiaren zilegitasuna aztertzerakoan. Diskurtso parte-hartzailearen dimentsio filosofikoan aldeko eta kontrako eragileek bat egiten badute ere parte hartze prozedura ezaren ohitura falta azaltzerakoan, horrela irakur dezakegu PHf1,PHf2,PHf3 eta PHf4 adierazpenetan, proeiktuaren erabakiaren zilegitasunaren diskurtsoan alderatzerakoan ikuspuntu desberdinak aurkitzen ditugu. Aldeko eragileen artean parlamentarismoak sortzen duen legitimitatea erabiltzen dute, PHf3 diskurtsoan agertzen den legez. Horrela Eusko Legebiltzarraren bidez sortzen den ordezkagarritasunean oinarritzen dute aurkako eragileek erabiltzan duten «inposaketa» salaketari aurre egiteko argudioa. Azpiegituraren kontra dauden eragileek aldiz, proiektua gelditzeko zilegitasuna gehiengo sindikal eta sozialean oinarritzen dute, PHf7ren adierazpenetan irakurri dezakegun moduan. Hortaz proiektuaren alde eta kontrako eragileek, bakoitzak defendatzen duen jarrera ordezkagarritasunean oinarritzen badute ere, bi gune desberdinetatik sortzen dute diskurtso hau.
158 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Aldekoek ordezkaritza politiko formalaren praktikan kokatzen dute, legebiltzarra alegia, eta kontrakoek gizarte zibilaren ordezkaritza dute abiapuntu. Hortaz, arestian aipatu dugun Ibarraren (2009:76) parte hartze definiziotik gertuago agertzen dira azken hauek, erabaki politikoak hartzerakoan, nor eta nola eskatzen diren ideiaren gainean oinarritzen baita. Horren adibide PHf4 eta PHf8 adierazpenak. Finean sozio-ingurumen gatazka honetan, esan dezakegu arteko eta kontrako eragileen artean loturarik eduki ez duten diskurtso paraleloak sortu direla. Item diskurtsibo ia berdinak garatu dira baina elkarrekiko ezeztatzaileak direnak: «garapen ekonomikoa eta lehiakortasuna ekarriko du» versus «errentaren banaketaren eta gastu sozialaren murrizketa eragingo du»; «egitasmo honekin garraio sostengarria bermatzen dugu» versus «ingurugiroari kalte larriak egingo dizkio», «hiritarren gehiengoak babestu duen erabakia hartu dugu» versus «herritarrei hitza eta erabakia lapurtu zaie» eta antzekoak. Horrenbestez, esan genezake jorratu diren diskurtsoak bata besteari aurkatzea bilatu dutela eta honen ondorioz, esparru dialogikorik ez dela sortu.
160 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Energiaren esparrua lantzeko hainbat zentral nuklear eraikitzeko proiektuak abiarazi ziren Euskal Herrian 1970eko hamarkadan baina euskal gizartearen parte handi batek, ez zuen begi onez ikusi energia nuklearra sortzeko hautua eta oposizio gogorra eduki zuen egitasmoak. Ondorioz proiektua bertan behera gelditu zen eta bestelako sorkuntza elektrikoaren azpiegitura handiak egin ziren. Hartara, Hego Euskal Herrian ekoizle handiak dituen industria eta energia eredua garatu da. Bilboko edo Abrako superportua EAEko energia gune nagusia da. Bertan «Bahia de Bizkaia»-ko energi azpiegiturak daude: «Bahia de Bizkaia Gas» gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzeko instalazioa eta «Bahia de Bizkaia Electricidad», birgasifikazio lantegiaren aldamenean kokatua dagoen ziklo konbinatuko zentral elektrikoa. Euskal Herriko petroliogintza enpresarik handiena ere bertan dago, Petronor alegia, petrolio produktu desberdinak findu eta merkaturatzen dituena. Ingurune horretan, Bilboko portuko kanpoaldean, Santurtziko ziklo bateratua dago eta gune horretatik kanpo, Zornotzan, Boroako zentral termikoa. Nafarroan ziklo bateratutako bi zentral daude Castejonen. 19. TAULA: Energia gune nagusiak Hego Euskal Herrian PROIEKTUA SUSTATZAILEA POTENTZIA CO2 ISURKETAK PETRONOR Petronor 800 MW 2.,400.000 miloi Tona (2008ko datuak) BAHIA BIZKAIA Iberdola,Repsol,BPAmoco,EVE 800 MW 2.600.000. Tona urtean SANTURTZI Z.K. Iberdrola 375 MW 150.000. Tona urtean BOROA ESB-Irlanda 800 MW 2.600.000. Tona urtean CASTEJON Iberdrola 800 MW 2.600.000. Tona urtean CASTEJON Hidrocantábrico 400 MW 1.300.000. Tona urtean Iturria: Egileak egina,Barcena (2005:28) oinarrituta.Petronorreko datuak: (Petxarroman, 2011:86) Ipar Euskal Herrian, Frantziako estatuaren administrazioaren mende egonik, bestelako ereduak garatu zituzten, udal mailan oinarritutako energia eredua, hain zuzen. Eredu hau bigarren mundu gerraren ondoren ezarri zen, udal bakoitzak «Tokiko Banaketa Enpresak» (ELD) martxan ipini zituen bere sorkuntzarako bideak garatuz. Horrela enpresa transnazionalekiko lotura ekiditen zuten eta energia galerei aurre egiten zieten, energia premiak asetzeko behar zena besterik ez ekoiztuz. Gaur egun aldiz, enpresa handiek irentsi dituzte tokiko enpresa hauek, oraindik ere orduan sortutako udal enpresaren bat gelditzen bada ere. Gainera Frantziako Estatuko Mix energetikoan (ekoitzitako edo inportatutako energia) energia nuklearrak duen toki nabarmena kontutan eduki behar dugu (Urkidi et al., 2016:178). Izan ere, gaur egun Euskal Herriko energia sistema administrazio eta ekoizpen sistema baten baino gehiagoren mende dago. Hego Euskal Herriko energia sistema gas naturalean eta petrolioan oinarritzen den sistema dela esan genezake. Garraioaren sektorea petrolioan oinarritzen da ia erabat eta gas naturala industrian baliatzen da batez ere. Lapurdik, Nafarroa Beherak eta Zuberoak aldiz, uranioarekiko mendekotasun handiagoa du. (Bueno, 2014; Zubialde, 2014).
161 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Dena den Espainiako zein Frantziako administrazioaren mende egonik ere, bietan energia sistema pribatizatua dago. Eredu hau, oligopolio energetikoa sortu du, hots enpresa gutxi batzuen mende egotea energia sistema. Ekologistas en Acción taldeko energia alorreko Irurzun arduraduranak adierazten duenez, mundu mailan suertatzen den egoera da: «Energiaren munduko ezaugarri nagusietako bat da baliabideen ustiaketa oligopolio handi baten kontrolpean dagoela. Espainiako Estatuan bost enpresak partekatzen dute elektrizitate sorreraren %80, eta ia banaketa osoa» (Irurzun, Argia 2013.09.29) Espainiako oligopolioa osatzen duten enpresa horietako batek, Iberdrolak, Bilbon dauka egoitza soziala eta Espainiako findegirik handienetarikoa, Petronor, Euskal herrian kokatuta dago ere bai. Enpresa honen kapital nagusia, akzioen %86a, Repsolen esku badago ere, gainerako %14a, lehen BBK orain pribatizatutako Kutxabank aurrezki kutxarena da. Hala ere Euskal Herrian garatu den beste energia sistema aipatu behar dugu, hots, energia iturri berriztagarriak sustatzen dituzten kooperatibak. Energia mota hau naturaren ziklo eta abiadura berean berritzen da, agortzen ez diren iturriak baitituzte: eguzkikoa, eolikoa, hidraulikoa, geotermia eta biomasa. Energia berriztagarriak lantzen dituzten kooperatiba hauek Europan 2.400dik gora dira eta REScoop44 (Renewable Energy Source Cooperative) kooperatiben federazioa osatzen dute. Euskal Herrian Goiener S. Coop., I-Ener, Energia Gara eta Barrizar mota honetako kooperatibak dira. Bestelako eredu bat martxan ipintzeko saiakerak egiten ari badira ere, gaur egungo Euskal Herriak erregai fosilekiko mendekotasun handia du. Kontsumitzen den energia gehiena kanpotik dator eta kontsumitzen den energia kopurua oso handia da eta eta gainera, handituz doa (Urkidi et al., 2016:179). Esaterako, azken 30 urteotan urtero eta biztanleko 2 tona petrolio baliokide kontsumitzetik, 3,5 kontsumitzera igaro gara 2008an, hots, biztanleko energia kontsumoa bikoiztu egin da (Zubialde, 2014). Datuei erreparatuz, (Nafarroako Gobernua 2016, EEE 2016, Espainiako Gobernua 2013) EHn kontsumitzen dugun energia primario gehiena erregai fosiletan eta energia nuklearrean du sorburua eta %92 inportatu egiten dugu. Hortaz, EHn kontsumitzen den energia primarioaren %8 baino ez da bertan sortzen, iturri berriztagarrietatik nagusiki. Autohornikuntza maila aldiz, oso txikia da. Tasa honek lurralde baten kontsumitzen duen energiarekin alderatuta zenbat energia ekoitz dezakeen adierazten digu, energia subiranotasun maila, alegia. EAEko autohornikuntza maila %7 inguru da (EEE, 2016), hortaz, ia erabatekoa da EAEko energia mendekotasuna. Nafarroako berriz txikiagoa da, subiranotasun maila %20tik behera (Nafarroako Gobernua, 2006) kokatzen baita, ekoizpen handiena parke eoli44 REScoop webgunean hórrela definitzen dute beraien proeiktua: « REScoop energia berriztagarrien kooperatiben laburdura da, eta energia berriztagarri edo eraginkortasun energetikoen proiektuetan parte hartzen duten herritar jabeak diren negozio modeloei erreferntzia egiten dio. REScoop-ek ekimen komunitario energetikoak batzen ditu» (Iturria: www.recoop.eu)
162 AZTERKETA KASUEN GARAPENA koetan egiten delarik (Bueno, 2014). Iparraldeko autohornikuntza tasa are txikiagoa da, %1,5 (2004). Grafikoan ikus daitekenez Espainian Euskal Herrian baino adierazle hobeak dituzte ia %30ra heltzen baita bere subiranotasun energetikoaren tasa. Euskal Herrian gaitasun txikia daukagu, ez da %20era iristen. Europar Batasunean, %50 inguru da autohornikuntza-tasa, eta oso kezkatuta azaldu da EB, behin baino gehiagotan, hurrengo hamarkadetan tasa hori %25era jaits baitaiteke (Bueno, 2014). 23. GRAFIKOA: Energia primarioaren Autohornikuntza Tasen arteko konparazioa Autohornikuntza tasa Inportazioak %71,2 %80,3 %94 %6,9 %19,7 %28,8 Ituria: egileak berak egina Urkidi e,t al., 2016:184 datuetan oinarrituta Datu hauen bitartez argi esan dezakegu Euskal Herriko atzerriko energia mendekotasun maila nabariadela, Espainiako Estatukoa baino handiagoa. Gure lurraldean bertako ekoizpenarekin hornitzeko ahalmen txikia dugu, buruaskitasun (autosufizientzia) energetikoa ez baita %20ra iristen. EKOPOL ikerketa taldearentzat, (EHUko ekonomia ekologikoa eta ekologia politikarako ikerketa taldea) atzerriko mendekotasun honen arrazoi nagusiak hauek dira: «Lurralde txikia da egoera sozioekonomikoa kontutan hartuta; azken hamarkadetan gas kontsumoari begira ezarritako energiaren arloko politikak; eskuragarri dituen baliabideen tipologia eta gabezia (energia baliabide zein baliabide materialak edo nekazaritzakoak), barne eskaria kontutan hartuta eta EAEko eta Nafarroako ekonomiaren izaera industrial markatua, horrek egiten baitu kontsumoa ohikoa baino askoz handiagoa izatea» (Urkidi et al., 2016:185) Euskal Herriak inportatzen duen energiaren iturburua lau multzotan banatu daiteke. Energiaren Euskal Erakundearen datuen arabera (2016) EAEra inportatutako energia guztiaren %70,7 petroliodun produktuak dira, %21,4 gas naturala, %7,6 inportatutako energia elektrikoa da eta %0,3 ikatza. Nafarroan inportatutako energia nagusia gas naturala da %44 eta gerturik batez ere garraiorako erabiltzen den petrolioak jarraitzen dio.
163 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta 24. GRAFIKOA: EAEko energia inportazioak (%) Petrolioa eta deribatuak Gas naturala Energia elektrikoa Ikatza eta deribatuak %70,7 %0,3 %21,4 %7,6 Iturria: egileak berak egina Urkidi et al. 2016:186 oinarrituta Euskal Herriko Iparraldean Frantziako sarea erabiltzen dute hornikuntza elektrikoa garatzeko. Lapurdi, Nafarroa Behera eta Zuberoako herrialdeek erabiltzen duten elektrizitate gehiena (%84,6) zentral nuklearretan ekoizten da. Bertako matrize energetikoa energia nuklearrean oinarritzen da eta inportatutako uranioa da bertan erabilitako erregaia (Zubialde, 2014). Hartara, esan dezakegu, orain dela hamarkada bat Eusko Jaurlaritzak (3E-2005) eta orain dela hamarkada bi, Nafarroako Gobernuak (1996) ezarritako planifikazio energetikoak, huts egin dutela. Hego Euskal Herriak behar duen elektrizitate ia guztia (% 82 EAEn; % 100 Nafarroan) bertan ekoiztea aurreikusten zuten plan haiek, eta politika energetiko berri baten adierazle zirenak, ez dira bete. Are gehiago Buenoren arabera (2014) gaur egun EHko administrazioek energiaren esparruan eginiko aurreikuspenak ez datoz bat Europar Batasuneko jarritako irizpideekin. Izan ere EBren jomuga energia primarioaren kontsumoa jaistea eta energia berriztagarriak areagotzea da eta baita ekonomia oro har eta bereziki sistema elektrikoa deskarbonizatzea. EAEk eta Nafarroak aitzitik, elektrizitatea ekoizteko gas naturalaren aldeko apustua egin dute, mendekotasunaren, kontsumoaren eta CO2 igorpenaren aldeko hautua eginez. Hurrengo hamarkadetarako administrazio autonomikoek duten energia ikuspegiari buruzko kontakizun honen bidez laburtzen du Buenok (2014) Hego Euskal Herriko administrazioen energia politika: «Helburu hirukoitza du azken hamarkada honetako politika energetikoak: lehiakortasuna, horniduraren bermea eta ingurumenaren zaintza. Euskal administrazioentzat, hornidura bermatzea da gure energia-politikaren giltzarria. Herri txikia da gurea, eta txikia du bertako ekoizpenarekin hornitzeko ahalmena ere (handiagoa, hala ere, Nafarroan EAEn baino, non erabateko baita energia-mendekotasuna). Etorkizunean gerrikoa estutu beharrean izango garela badakigun arren, energia-baliabideen urritasunak ez gaitu behartuko gure kontsumoak asko murriztera hornidura bermatzeko gai baldin bagara. Dena dela, herri txikia izanik, segur aski ez dira askorik nabarmenduko gure energia-gorabeherak Europan eta Mendebalde osoan izango den eskari jaitsiera orokorra kontuan izanik.» (Bueno, 2014:23)
164 AZTERKETA KASUEN GARAPENA 4.2.2. Koke planta: Sozio-ingurumen gatazkaren deskribapen analitikoa A. KOKAPEL GEOGRAFIKOA Muskiz Bizkaiko Lurralde Historikoan kokatuta dagoen 7.600 biztanle inguruko udala da. Kantabriarekin mugatuz Euskadiko mendebaldeko kostaldean dago, Enkarterriko eskualdean, Meatzalde bezala ezagutzen den gunean, alegia. Bilbo metropolitarraren mugakidea izanik, Bizkaiko hiriburutik 22 kilometrotara kokatzen da. 11. IRUDIA: Muskizen kokapen geografikoa Iturria: GoogleMaps Bertan 220 hektareako azalera duen Petronor findegia dago. Findegi honek 894.000 m3 gasolio gordin, 1.279.000 tona lehengai, 922 m3 produktu burutu eta 254.600 m3 tarteko produktu gorde ditzake (Petronor, 2017). Aztertuko dugun Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Planta, Koke Planta, 15,7 hektareako lurzoru okupatzen ditu eta San Julian auzotik 500 metrotara kokatuta dago. Azpiko argazkian, Petronor findegiaren irudian, eskumako aldean, San Julian auzoaren zati bat ikus daiteke.
165 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta 12. IRUDIA: Petronor eta San Julian auzoa Iturria: http://www.cecotrans-biz.com (kontsulta: 2017.02.19) B. PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA Petronor findegiak, fintze prozesuari beste urrats bat gehitzeko asmoarekin, FMU Fuel-olioa Murrizteko Unitateak eta kogenerazio elektrikoko unitate bat eraiki zuen fuel olioari —findegiaren produkzioaren %25— irtenbidea emateko asmoarekin. Koke planta izenarekin ere ezagutzen den azpiegitura, fuel olioa erreduzitzeko unitatea da, berez. Soberan duen produktua murriztu eta bestelako gai batzuk ekoizten dituzte, besteak beste, propanoa, butanoa eta batez ere gasolioa. Prozesu horretatik petrolio kokea ere ateratzen da, porlan fabrikek erregai gisa erabil dezaten. Azpiegitura honen helburua fuel-olioaren kontsumoaren murrizketaren arabera, fuel olioaren ekoizpena murriztu eta gasolioaren eskaerak duen eboluzioaren arabera, egokitzen diren bestelako erregaiak sortzea litzateke. Gaur egun fuel astunak gero eta eskabide gutxiago du merkatuan eta Europear Batasunean debekatuta dago erregaitzat erabiltzea. Koke plantan fuel-olioa fabrikatzeko erabiltzen den petrolioaren osagai astunenak eraldatzen dira, merkatuan eskaera handiagoa duten produktu arinagoak lortzeko: gas likidotuak (propanoa, butanoa), 1.400.000 tona gasolio urtero eta nafta, 140.000 tona urtero. Gainera produktu solido berri bat sortzen da, petrolioaren kokea, alegia, 700.000 tona urtero eta barneko erabilerarako kokizazio gasa 140.000 tona urtero (Kokearen Aurkako Kordinadora, 2013). Eraldatze hori petrolioaren «konbertsio» termikoan oinarritzen da eta horretarako, gordinean dauden pisu molekular handiko molekulak hausten dira oso tenperatura handian berotuz,500º C ingurura (Petronor, 2017).
Iturria:Turruntero Elkartea eta Greenpeace 80ko hamarkadan Planta Katalitiko bat gehitu zioten findegiari. Instalazioa 1985 urtean abiarazi zen eta proiektu honek Meatzaldeko ingurunean Petronorren aurkako lehenengo protestak piztu zituen. Handik gutxira, 1986.ean berunik gabeko gasolina ekoitzi zuen Estatu Espainiarreko lehen findegia bilakatu zen Petronor eta 1987an, lehen gasolindegi-zerbitzuak jarri zituen martxan. Gaur egun 370 gasolindegi inguru kudeatzen ditu Repsolek Estau Espainiarrean (Petronor, 2017). 90ko hamarkadan zehar, auzokide eta ekologisten partetik aldizkako eta errepikakorrak diren salaketak jasango ditu Petronorrek bereziki emisio atmosferikoengatik eta Barbaduneko itsasadarrera egindako zuzeneko isurketengatik (Meatzaldea Bizirik, 2014). Isurketa hauek 1999ko uztailean findegitik 4 kilometrotara dagoen Punta Luzeroko portuko Terminal ondoan eraikitako itsaspeko hustubide bat egiterakoan bukatu ziren, zuzenean kantauri itsasora botatzen baitituzte. Hamarkada honen bukaeran, 1999an, Petronorrek Iberdrolarekin batera (%50), ziklo konbinatuko planta termiko bat eraikitzeko asmoa erakusten du, IGCC izenarekin ezagutu zen gasifikazio integratuko ziklo konbinatua, alegia. Ekimen honen helburua fuel olioa gas erregai bihurtzea zen, energia elektrikoa ekoizteko lehen energia gisa erabiltzeko. Fuel olio birziklatuaren bidezko elektrizitate ekoizpenerako planta honen bidez, 946 megawatteko potentzia instalatua lortu nahi zen, nahiz eta sarera 824 soilik atera, gainerakoa barruko funtzionamendurako beharko zelako (Meatzaldea Biririk, 2014:41). 2000.urtean egitasmo honen kontrako oposizio pizten da Muskizeko eta Abanto-Zierbenako biztanlerien artean. Ondorioz, IGCC-aren kontrako mugimenduaren jaiotza emaitza duen erantzun herritarra suertatzen da. Abantoko Plataforma Antitermikoak koordinaturik IGCCren eraikitzea galarazteko auzokideek egindako lana anitza izan zen: egitasmoaren aurkako sinaduren bilketa, jaiak eta mobilizazioak eta mozioak aurkeztu zituzten udaletxetan; finean, findegiarekiko herriaren ondoeza erakusteko helburua zuten ekintzak izan ziren (Meatzaldea Bizirik, 2014:42-48). Gainera 2001. urtean Iberdrolak proiektua uzten duela iragarriko du baina honek ez du eraginik izango Petronorren asmoetan. Orduko kontseilari ordezkaria zen José Manuel de la Senek adierazpen hauek egin zituen: «Iberdrola tiene otras prioridades que respetamos, pero nosotros continuamos con el proyecto» (El Pais, 2001.06.28). Baina ondoren proiektuak beste oztopo batekin egin zuen topo. IGCC-a proiektuaren ezarpenerako petrokimikak Muskiz-eko bere findegiaren alboko lur batzuen birkalifikatzea behar zuen, bertan eraiki nahi baitzen
169 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta planta berria. Alabaina, Abantoko udaletxeko alderdi guztiak, lurrak udal horren esku zeuden, instalazioaren eraikuntzaren kontra agertu ziren. Horrela, 2004ean Petronorrek proiektua bertan behera utzi zuen. Greenpeace erakunde ekologistarentzat IGCC plantari uko egiteak ingurumenerako «garaipentzat» jo zuen, «urtean 4,8 eta 5,5 milioi tona bitarteko CO2-etako emisioen igoera bat» suposatzen baitzuen ekologisten esanetan (Greenpeace, 2004). 2006.urterarte Petronorrek ez zuen bestelako proiekturen aurkezpenik egin. Urte honetan fuel-olioa murrizteko unitatea baten eraikuntza asmoa publikoki aurkezten badute ere, enpresak IGCC plantaren egitasmoa bertan behera utzi zuen urte berberean, 2004ean alegia, bestelako proiektu bat gauzatzeko asmoa jorratzen hasi zen. Enpresako arduradunek adierazten duten moduan: : «Hemen 2004an landu zen ideia» (KAE1). Hortaz, egitasmoa publikoki aurkeztu zenerako proiektua oso landuta zegoen. Zehazki 2006ko urtarrilean Muskizko udalean Petronor eta udaletxean ordezkatuta zeuden alderdi politikoen arteko bileran, proiektuaren lehen azalpenak ematen dira. 2006ko ekainaren 28an Petronorrek Eusko jaurlaritzaren Ingurumen Sailburuordetzan «Fuel olioa Murrizteko Unitate berrien» izeneko egitasmoaren lehenengo izapideak egiten hasiko da eta uztailean proiektua eta ingurumen-inpaktuaren azterketa aurkezten du. Enpresak petrolio-koke fabrika baten eraikuntza planteatzen du, petrolioaren merkatuaren bilakaerak ezarritako beharrei erantzuteko, hots, gero eta astunago eta dentsoa den petrolio gordina prozesatzea. Proiektuaren lehen berri hauek, ardura sortzen dute Muskizeko zenbait eragile eta elkarteetan. Ondorioz, beraien artean kontaktuan jartzen hasiko dira eta egitasmoaren gaineko informazio bilketa prozesua abiatzen dute. 2007ko martxoan Fuel-olioa Murrizteko Unitatea eraikitzen hasteko lizentzia lortzen du Petronorrek, egitasmoari hasiera ofiziala emanez, horrela definitzen baitu FMU planta: «2007an ofizialtasunez hasitako asmo handiko proiektua» (Petronor, 2013:2). Koke planta abian jartzeko lanen baimena ematen den unetik, herritarren protestak hasiko dira. Maiatzean Koke plantaren aurkako lehenengo manifestazioa egingo da Muskizen, «Muskiz bizirik! Coquerik ez!» lelopean. Proiektuaren kontrako jarduerak handituko dira eta hainbat ekintza egingo dituzte, ekitaldi informatiboak, salaketak…. Horrela, kokeren aurkako oposizioko mugimenduak gora egingo du herrian eta 2007ko urrian, Kokeren Aurkako Koordinadora jaioko da. Plataforma honek hiru ardatzetan oinarritzen du Koke plantaren aurkako jarrera: herritarren osasunaren arriskua (osasun publikoa izan da argudio errepikaria egindako jarduera eta komunikatu guztietan), metatze efektuak (koke plantari, findegia, lau kilometrotara dagoen zentral termikoa, A-8 autopista… gehitu behar zaio) eta jasandako ingurumen karga kuota (eskualdea urteetan jasandako ingurumen hondatzea) (Meatzaldea Bizirik, 2014: 230). Muskizen FMU plantarekiko dagoen kontrako jarreraren adierazlea, maiatzak 27ko udal hauteskundeen emaitzak izango dira. Momentu horretararte, Muskizeko udala Eusko Alderdi Jeltzalearen esku egon da tradizionalki. Hauteskunde emaitzetan goranzko joera eduki du; 2003ko hauteskundeetan adibidez, 5.700 boto-emaileen 2000 bozka lortu zituen, 13 zinegotzitik 8, alegia. Alabaina 2007ko udal hauteskundeetan jaitsiera nabarmena izan zuen, 1400 bozka eskuratu zituelarik, 6 zinegotzi. EA eta PSOEren itunaren ondorioz, Eusko Alkartasunak 4 zine-
170 AZTERKETA KASUEN GARAPENA gotzi eta PSOEk 3 zinegotzi lortu zituzten, alkatetza gabe geratuko da. Emaitza horietan eragin handia eduki zuen EAJ-k Koke plantarekiko edukitako jarrera, alde agertu baitzen eta Eusko Alkartasunak aldiz, instalazioaren kontra. EAren hauteskunde-programak «koke plantarik ez» zioen, eta herri kontsulta egingo zela hitz ematen zuen. Hortaz badirudi koke planta izan zela arrazoi nagusia Franco hil ostean lehenengoz Muskizeko alkatea EAJkoa ez izateko. Bere hauteskunde programan betetzeko, EAko alkateak Koke plantari buruzko herri galdeketa egingo zuela iragarri zuen 2007ko irailean. Hala era, azaroak 13an egindako udaleko osoko bilkuran aukera baztertu zen, herri galdeketaren alde Eusko Alkartasunaren lau zinegotziek bakarrik bozkatu baitzuten (Meatzaldea Bizirik, 2014:231). Alabaina, Koke plantaren oposizioak lanean jarraituko du eta 2008ko urtarrilean Muskiz-eko Udalaren osoko bilkura berezi batek Kokeren Aurkako Koordinadorak eraikuntzaren aurka aurkeztutako mozio bat onartuko du. Udaletxerarte egindako martxa herritarrak mozioa sostengatu zuen. Auzotarren mobilizazioak ugaritzen dira, hitzaldi desberdinak antolatzen dituzte batez ere osasun arloa lantzeko, besteak beste, «Nuestra salud en peligro» martxoan eta «Coque y salud humana» apirilean, haurren onkologa den Joseph Ferrís i Torjada mediku katalanarekin (Kokeren Aurkako Koordinadora, 2017). Garai honetan, Petronorren Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) prozesua abian jarriko da. Europar legedi berriari men eginez, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak —artean EAren esku— Petronorren Ingurumen Baimen Bateratuaren (IBB) behin-behineko espedientea bidali zuen Muskizko Udaletxera, han azter zezaten. Udalak txostena lantzeko kontratatutako bi aholkularitzek, zirriborro hartan hutsune handiak topatu zituen. Epe laburrean beste txosten bat heldu zitzaien, koke plantaren IBB eta Ingurumeneko Eraginaren Ebaluazioa. Udalak aholkularitzaren eskuetan utzi zuen azterketa hau ere eta emandako argudioei erreparatuz, alegazioak aurkeztu zituen. Ez ziren bakarrak izan. Abanto-Zierbenako udalak eta Kokeren Aurkako Koordinadorak ere alegazioak egin zituzten, azken hauek 7.000 sinadura baino gehiagoren babesarekin. Jaurlaritzak ez zituen alegazioak onartu eta 2008ko maiatzaren 6an findegiaren behin betiko IBB-a onartu zuen. Erabaki honen aurrean Kokeren Aurkako koordinadorak manifestazioa deialdia egin zuen ekaina hasieran eta 1.200 pertsonek parte hartu zuten.
171 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta 15. IRUDIA: Kokeren Aurkako koordinadorak deitutako manifestazioaren kartela Iturria: Kokeren Aurkako Kordinadora http://coordinadoraanticoke.blogspot.com.es/2008/06/ Onarpen hau jaso ondoren, Petronorrek hiru baimen eskaera igorri zizkion Muskizeko udalari: bat findegi osorako, ordura arte ez baitzeukan, beste bat koke planta eraikitzeko eta hirugarrena plantaren jardunerako. Findegirako baimenak Abanto-Zierbanako udalari ere eskatu zizkion (enpresa udal horretako lurretan ere kokatuta baitago) eta udal biek petrolio fintzerako jarduera lizentzia onarpena eman zieten. Koke plantaren gaineko baimenak aldiz, Jaurlaritzak proiektuari falta zitzaizkion baimenen ebazpena eman arte eten zituen Muskizeko udalak. Uda honetan, 2008ko uda, alegia, Meatzaldea Bizirik elkarte ekologista jaioko da Kokearen Aurkako Koordinadoraren segida modura eta bide batez hari izaera legala emateko. Bitartean Petronorrek aldaketak egingo ditu enpresan. Alde batetik Josu Jon Imaz Eusko Jaurlaritzako Industria sailburu izandakoa eta Eusko Alderdi Jeltzaleko EBBko presidente ohia, Petronorreko presidente izendatuko dute. Eta bestaldetik, komunikazio esparruan, EAJ- ko Euskadi Buru Batzarreko komunikazio departamentuaren zuzendari ohia, Luis Aranberri, «Amatiño», Petronorren sartzen da komunikazio departamentuaren arduradun karguarekin. Kokeren aurkako mugimenduarentzat izendapen hauek lotura zuzena zeukaten Muskizeko herrian FMU plantarekiko zegoen oposizioarekin. Enpresa arduratuta zegoen proiektu honek piztutako aurkako jarrerekin eta horren adibide estatu mailan finantza albiste eta gai ekonomiko eta gaurkotasun politikoetan espezializatua den El Confidencial kazeta liberalak idatzitakoa:
Iturria: Kokeren Aurkako Koordinadora, 2017. 2009ko Otsailaren 10ean, Muskizeko Gobernu-Batzordeak FMU planta eraikitzeko zein haren jardunerako baimenak ematea erabaki zuen. Momentu horretararte EAko alkatea eta zinegotziak proiektuaren kontra agertu batziren ere, ingurumen zinegotzia zena, Marcos Cucó izan zen aldeko bozka eman ez zuen bakarra. Gonzalo Riancho, Muskizeko alkateak, honela defendatuko du hartutako erabakia: «Mahai gainean geneukan Jaurlaritzako Ingurumen Sailaren txosten bat, Petronorrek baldintza guztiak betetzen zituela esaten zuena. Ezin genizkion baimenak ukatu, prebarikazioa izango zen bestela. Nik ez dut gustuko FMU planta, baina lehenik eta behin legea bete behar dut» (Argia, 2009.12.06). Udalaren baimenak jaso ondoren Petronorrek Koke planta eraikitzen hasiko da. Horiek horrela, Kokeren Aurkako Koordinadorak 2009ko martxoan herri galdeketa antolatuko du. Hainbat auzoetan mahaiak ipini zituzten martxoak 23tik 28rako epealdian eta galdera bakarra erabili zuten herri-kontsultan: Ados al zaude Muskizen Koke planta jartzearekin?.
174 AZTERKETA KASUEN GARAPENA 1.204 pertsonek parte hartu zuten, udal hauteskundeetan botoa emateko eskubidea zuten %20 ,61k alegia eta ezezkoa garaile atera zen bozkatu zutenen %96,76k ezetzaren alde egin baitzuten eta %1.99k baiezkoaren alde (Kokeren Aurkako Koordinadora, 2017). 22. TAULA: Muskizeko Udalean Koke plantaren gainean egindako herri galdeketa DATA PARTAIDETZA KONTRA ALDE ZURIA NULO 2010/03/23-28 1.204 1.165 24 4 11 Iturria: Kokeren Aurkako Koodinadora 2017 Herri galdeketaren emaitzek ez zuten Koke planta eraikitzeko planik gelditu. Urrian Petronorrera heldu ziren FMU plantak izango zituen kokizazio-kamerak. Egitura metaliko itzelen garraioa aprobetxatuz Kokeren Aurkako Koordinadorak «hileta-martxa» bat antolatu zuen protesta egiteko. 17. IRUDIA: FMU plantaren Kokizaio-kameren garraioan egindako protesta
Iturria: Kokeren Aurkako Kordinadora, http://coordinadoraanticoke.blogspot.com.es/2009/ Fuel olioa Murrizteko Unitatea eraikitzeko lanek aurrera jarraituko dute eta protestak ere bai. Hamaika ekintza egingo dira, azpimarragarriak, 2010ko urtarrilean kokeren aurka antolatutako giza katea, gizabanakoek elkarri eskuak emanez osatutako ilara batek Petronorreko instalazioak inguratu zituena. Eta apirilean, Bizkaiko mugimendu ekologistak Lurraren eguna ospatzeko «Muskizetik Amazoniara, gure Lurra defenda dezagun» leloa aukeratu izana, bai Euskal Herrian bai planeta osoan bizi dugun eredu energetikoaren inpaktuak sinbolizatzeko. Halaber, azaroan, kogenerazio elektrikoko unitatea egiten bukatuko dute (Meatzaldea Bizirik, 2014:233). 2011.urte hasieran, Eusko Alderdi Jeltzaleak eta Espainiako Gobernuak (PSOE) beste 30 urtez Petronorren findegiaren jarduna luzatzea hitzartu zuten. Ekonomia Jasangarriaren Legearen alde bozkatzearen truke, lege horretan bertan xedapen bat sartzea adostu zuten jeltzaleek PSOErekin. Alderdi biek, zehazki, Jasangarritasun Legeari zuzenketa bat ezartzea erabaki zuten, Itsasertzeko Jabari Publikoa okupatzen duten findegiei beren kontzesioak luzatzeko aukera emanez.
175 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Petronorreko findegia 1972ko kontzesio bati esker aritu izan da lanean, kontzesio hori 2012an agortzekoa zen eta bazirudien ez zegoela inolako modurik luzatzeko, Espainiako Kostalde Legea oso zorrotza baita horretan: ezin da kontzesioa luzatu 30 urtez baino gehiago. Enpresak, luze gabe utzi beharko zuen hutsik orain betetzen duen espazioa, guztia ez bada bai behintzat gehiena. Hortaz findegiko arduradunek abiatu zutenean FMU plantaren proiektua, bazekiten, itxuraz behintzat, funtzionatzen hasi orduko itxi egin beharko zutela. Alegia, Petronorrek orain dagoen lekuan jarraitu ahal izateko propio egindako araua izan zen Madrilen adostutakoa. EAJk garaipen handi gisa aurkeztu zuen lortutakoa baina Meatzaldean haserrea piztu zuen. Horren adibide otsailean Petronorren bertan, erabaki honen aurka burututako manifestazio jendetsua izan zen (Meatzaldea Bizirik, 2014:234). 18. IRUDIA: Petronorren jarduna luzatzeko baimenaren kontrako manifestazio deialdia Iturria: Kokeren Aurkako Koordinadora 2011.01.30, http://coordinadoraanticoke.blogspot.com.es/2011_01_01_archive.html Kokeren aurkako koordinadorak protestak eta hitzaldi informatiboak egiten jarraituko du eta Kokepren plantako obrek aurrera jarraituko dute. Urte honetan Josu Jon Imaz Espainiako Petrolio Produktuen Eragileen Elkarteko (AOP gaztelerazko laburdura) presidente berria izendatua izango da. Petronorreko presidente eta Refino España eta Nuevas Energías enpresako zuzendari exekutiboa izateaz gain, Espainiako petrolio ekoizleen patronaleko burua bilakatuko da (Argia, 2011-11-29).
176 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Azkenik 2013ko apirilean fuel-olioa murrizteko planta berria inauguratu zen, Asturiaseko printzipe Feliperen (gaur egun errege) bizitarekin. Muskizen 1500 sinadura lortu ziren bisita horren aurka, planta ilegal bat inauguratzera zetorrela salatuz eta inaugurazio egunean Muskizko Kultur Etxearen aurrean Meatzaldea Bizirik talde ekologistak deituta, koke plantaren aurkako elkarretaratzea egin zen (Meatzaldea Bizirik, 2014:234). Ordudanik gaur egun arte (2017), FMU plantaren aurkako protestak eta ekintzak egiten jarraitu dute. Sozio-ingurumen gatazka honen garapenean 2008az geroztik Meatzaldea bizirik-ek eta Izate Ingurugiroaren taldeak justizia administrazioan zazpi prozedura ireki zituzten Petronorren aurka. Zehazki prozedurok honako hauen aurka aurkeztu ziren: fintzeko jarduera lizentziaren aurka, koke eta kogenerazio planten udal lizentzien aurka eta findegiaren beraren zein fuel-olioa murrizteko unitatearen (FMU) —koke planta bezala ezaguna dena— Ingurumen-Baimen Bateratuen aurka (IBB), behin-behinekoak eta eraginkorrak direnak (Meatzaldea Bizirik, 2014,:230-234). Kasu guztietan, justizia administrazioak Petronorren aldeko epaia eman du. Azkena 2016ko martxoaren 1ean Auzitegi Gorenak emandakoa da, ez baitzuen onartu Metzaldea Bizirik talde ekologistak aurkeztutako helegitea, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak 2014ko uztailaren 18an emandako epaiaren aurkakoa. 2011ko abenduan Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen Sailak ezarritako Koke Plantaren Ingurumen-baimen Bateratuaren aurkako prozeduran eman zen, hain zuzen, epai hori. Gainera, azken epai honetan, Auzitegi Gorenak, talde ekologista judizioko kostu guztiak ordaintzera behartu du. D. AKTOREEN IDENTIFIKAZIOA ETA ELKARREN ARTEKO HARREMANA Sozio-ingurumen gatazka honen analisi deskriptiboarekin bukatzeko bertan parte hartu duten eragileei erreparatuko diogu. Horretarako Petronorrek Muskizen eraikitako Fuel-olioa Murrizteko Plantak sortutako sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten aktoreak identifikatuko ditugu. Ondoren, beraien arteko harremanak aztertuko ditugu nolakotasunak azaltzeko helburuarekin. AKTOREEN IDENTIFIKAZIOA Arestian aipatu dugun moduan, eragileak izendatzeko parte hartzen duten talde motari erreferentzia egingo diogu. Gure azterketaren oinarria, azaltzen dugun sozio-ingurumen gatazkarekiko duten jarrera izango da.
177 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta 23. TAULA: FMU plantaren ALDE agertu diren eragileak: TALDE MOTA IZENA ZEREGINA TALDE INSTITUZIONALA Estatu Espainiarreko Gobernua. Industria Ministerioa eta Ingurumen Ministerioa Baimenak emateko izapideak egin behar ditu. TALDE INSTITUZIONALA Eusko jaurlaritza: Kokeren planta martxan jartzeko azken baimenak, bere esku daude. TALDE INSTITUZIONALA Bizkaiko Foru Aldundia Proeiktuaren alde agertuko da TALDE INSTITUZIONALAK Muskizeko Udala Proeiktua planteatu zenean kontra agertu bazen ere 2009.urtean baimenak eman zituen martxan ipintzeko. TALDE POLITIKOAK EAJ, PSE, PP Proeiktuaren alde agertuko dira eta babesa eskainiko diote TALDE POLITIKOA EA Maila nazionalean, egitasmoaren alde agertu dira momentu oro. Maila lokalean, Muskizen, egitasmoa aurkeztu zenean kontra agertu bazen ere, azkenean beharrezkoak ziren baimenak ematea erabaki zuen, aldeko jarrerarekin bat eginez. TALDE ENPRESARIALA Petronor (REPSOL YPFren filiala da) Koke plantaren sustatzailea Iturria: Egileak egina Petronorrek egitasmoa aurkeztu zuen momentutik babes instituzionala jaso du Fuel-olioa Murrizteko Unitate Plantak. Estatu espainiarreko Industria Ministerioak (PP) begi onez ikusi zuen proiektua eta horren seinalea Jose Manuel Soria, 2013an Espainiako Industria ministroa zenak, plantaren inaugurazio egunean egindako adierazpenak: «Berrindustrializazioan aurrerapausoak ematen lagunduko du koke plantak eta, beraz, lehiatzeko gaitasuna berreskuratzen». Findegiaren ibilbidea ere txalotu zuen: «45 urtetan enpresa eredugarria izan da Bizkaian, Euskadin eta Espainian» (Berria:2013.04.04). Aldi berean, Espainiako Gobernuak mota hauetako inbertsio industrialeei eskaintzen dien «babesa» eta «kemena» adierazi zuen. Horren adibide, Ingurumen Ministerioarekin batera, Petronorrek planta martxan jartzeko behar zituen baimenen izapideak bideratu izana da. Gainera, arestian aipatu dugun moduan, 2012an Espainiako Gobernuak Petronorri beste 30 urtez findegia martxan edukitzeko baimena eman zion. Eusko Jaurlaritzak egitasmo honen alde agertu da momentu oro. Petronorrek Koke plantaren proiektua aurkeztu zuenetik sostengua adierazi dio Petronorri. Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak, eredugarritzat jo zuen egitasmoa inaugurazio egunean: «Petronorren inbertsio honek bihurgunera gerturatzen gaitu, berreskuratzearen hasiera eta hazkundea ekarriko duen joera aldaketara» (Berria 2013.04.04). Proiektua martxan jartzeko ezinbestekoak ziren baimenak emateko erabakia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak hartu zuen. Bizkaiko Foru Aldundiak beti mahaigaineratu du Petronor dela EAEko diputazioen diru-kutxan ekarpen handiena egiten duen konpainia. Bizkaiko Aldundiko foru ogasunari 750 milioi euro ematen dizkio urtean. Petronorren web gunean adierazten dutenez (www.petronor.eus/ es) 2012-2013 urteetan adibidez, Petronorrek 1.615 milioi euro baino gehiago ordaindu zizkion Bizkaiko Ogasunari, hau da, 650 euro bizkaitar bakoitzeko urtero. Hortaz Bizkaiko Foru Al-
178 AZTERKETA KASUEN GARAPENA dundiak Petronorri babesa eskaini dio Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen plantaren egitasmoa aurrera eramateko. Arestian aipatu dugun moduan, Muskizeko udala tradizionalki Eusko Alderdi Jeltzaleen «feudo» bat izan da baina Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen plantaren aurkako iritzien eskutik herritarren artean sortu zen ezinegona 2007ko udal hauteskundeetan islatu zen. Ondorioz, EAko Gonzalo Riancho alkate izendatu zuten, PSE-EEren babesarekin, 1999. urtetik alkatea zen Gualberto Atxurraren (EAJ) kaltetan. Azaldu dugun legez, udal gobernu berriak koke plantari buruzko galdeketa iragarri zuen, eta Petronorren egitasmoari obra lizentziak eta jarduera lizentziak emateari uko egin zion mozio batean. Hilabete batzuk geroago eman zizkion, hala ere. Berriz ere honek ondorioak eduki zituen udal hauteskundeetan 2011.urtean EAJk alkatetza berreskuratu baitzuen, 2007an ateratako bozka kopuru berdinarekin. EAk bi zinegotzi lortu zituen, (Bilduren koalizioaren parte ez den Euskadiko udal bakarra izan da), Ezker Abertzaleak (Biltzen) 3, PSOEk 2 eta «Por Muskiz bai» hautagaitza independenteak zinegotzi bakarra lortu zuen. EAk alkatetza galtzen badu ere, Koke plantaren babesle nagusiekin, EAJrekin, partekatuko du udal-boterea. Hortaz Muskizeko udala hasiera batean egitasmoaren aurka agertu bazen ere, aldaketa bat edukiko du bere jarreran Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta eraikitzeko baimenak eman baitzituen. Alderdien aldeko jarrera azaltzeko EAJ, PSE eta PP aipatu behar ditugu. Jeltzaleak Koke plantaren babesle nagusia izan dira, bai udal mailan, bai gobernu mailan eta bai maila pertsonalean ere (gogoratu Euskadi Buru Batzarretik atera zirela bai Amatiño, Petronorreko komunikazio arduraduna, bai Josu Jon Imaz, Petronorreko presidentea 2008tik 2015arte). EAJk beti defendatu du Petronor Euskadiko enpresa garrantzitsuetako bat dela eta Euskadiko diru-kutxan zergadun nagusietako bat. Beraz, argudio hauekin FMU plantaren aldeko jarrera mantendu dute beti. PSE-PSOE egitasmoaren alde agertu da bai maila lokalean, autonoam eta estatalean. PPk udal ordezkaritza eduki barik, Koke planatren aldeko jarrera erakutsi du momentu oro. Hiru alderdi hauek 2008an, Koke plantaren kontrako mugimenduaren indarra agerian zegoenean, Koke plantaren aldeko jarrera erakusgarri egin zuten. Beraien babesa ikusgai egiteko, alderdien arduradun politiko nagusiek, Iñigo Urkullu (EAJ), Patxi Lopez(PSE) eta Antonio Basagoitik (PP) findegia bisitatu zuten. Arestian azaldu dugun moduan, udal mailan EAk kontraesanak eduki ditu Koke planta martxan jartzeko prozesuan zehar. Nahiz eta Muskiz-en tradizionalki FMU plantaren kontra agertu diren, sektore batzuek ez dute jakin edo ez dituzte jasan nahi izan, alde kokatutako alderdi aparatu bateko presioak. Udalaren jarrera azaltzerakoan aipatu ditugun iritzi aldaketak, maila lokalean alderdiaren zatiketa suposatu zuen. Marcos Cucó, Fuel-olio Murrizteko Unitatearen baimenak ematearen aurka bozkatu zuen EAko zinegotzi bakarrak, ingurumen zinegotzia zenak, gaur egun Ezker Abertzaleko (Biltzen) taldean dago. Eusko Jaurlaritzan, Ingurumeneko erantzukizuna, funtsezkoa Koke plantaren baimenen onespenerako, EA-k eraman du 2009ra arte. Maila lokalean egitasmoaren kontra egon arren, Euskadi mailan EA Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen alde egon den alderdia izan da. 2008ko
179 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta apirilean, Koke plantaren gaineko eztabaidaren goreneko mailan, Ingurumen eta Lurralde antolamendu sailburuak, EAko Esther Larrañagak bere alderdiaren ordezkaritza batekin (besteak beste, EAko presidentea zena Unai Ziarreta eta Muskizeko alkate ohia, Gonzalo Riancho) Petronorreko instalazioak bisitatu zituen, alderdiaren babesaren erakusgarri. Proiektu honen sustatzailea Petronor enpresa izan da. Egitasmoa aurkeztu zuenetik Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen plantaren eraikuntzara lotu du findegiaren jarraipena Petronorrek. Planta berria egin ezean, Muskizko findegia hamar urte baino lehenago ixtearekin mehatxatu zuen, 2008an, Jose Manuel de la Senek, Petronorreko ordezkariak. Josu Jon Imazek, ondoren presidentea bilakatu zenak, baimen guztiak lortu arte publikoki egindako adierazpenetan ideia berdina azpimarratzen zuen. Kontutan eduki behar dugu, Muskizeko herriak duela 40 urte baino gehiagotik Petronorrekiko duen lotura ekonomikoa; lana ematen dien 950 zuzeneneko langileetatik heren bat baino gehiago udalean bizi direla kalkulatzen baita. Hortaz bere lanpostua galtzeko beldur diren enpresako langile gehiengoa FMU plantaren alde agertzea ulergarria da, egitasmoa findegiaren jarraikortasunarekin lotu baitu Petronorrek. Gogoratu behar dugu IGCC egitasmoarekin mehatxu hau bera egin zuela. 24. TAULA: FMU plantaren KONTRA agertu diren eragileak: TALDE MOTA IZENA ZEREGINA ALDERDI POLITIKOAK EH Bildu, Ezker Batua, Por Muskiz bai Egitasmoaren aurkako jarrera politiko instituzionala erakutsi dute. PLATAFORMAK ETA HERRI MUGIMENDUAK Kokeren aurkako koordinadora Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen kontrako koordinadora da. Muskizeko bizilagunak biltzen ditu bere baitan PLATAFORMAK ETA HERRI MUGIMENDUAK Meatzaldea Bizirik Meatzaldeako eskualdean sortutako elkarte ekologista Kokearen Aurkako Koordinadorari izaera legala emateko. MUGIMENDU SOZIALAK Turruntero Elkartea,Plural Anitzak Elkartea Auzokide Taldeak MUGIMENDU SOZIALAK Ekologistak Martxan, Eguzki, Greenpeace, Izate, Kima Berdea Talde ekologistek egitasmoaren kontrako jarrera eduki dute eta kontra dauden Muskizeko bizilagunei babesa erakutsi diete Iturria: Egileak egina. Ezkerrean kokatzen diren alderdi politikoek egitasmo honen aurkako jarrera eduki dute. Bai EH Bilduko koalizioko alderdiek, bai Ezker Batuak ez dute begi onez ikusi Koke plantaren eraikuntza eta kontrako jarrera politiko instituzionala erakutsi dute. FMU plantaren aukako protesta manifestazioetan parte hartu dute eta deialdietan parte hartzeko gonbidapenak luzatu dituzte. Adibide legez Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta inauguratu zenean EH Bilduk aterako prentsa-oharra: «EH Bilduk dei egin nahi die herritar guztiei Muskizko bizilagunei inposatu zaien koke plantaren aurka eta Espainiako printzearen bisitaren kontra antolatuko diren
180 AZTERKETA KASUEN GARAPENA mobilizazio guztietan parte hartzera. Proiektu horrek korporazio handien interesei bakarrik erantzuten die eta inolaz ere ez enpleguaren sorrerari edo eskualdearen beharretara egokitutako garapen ereduari. Petronorrek, inposizioaren bidez, sistema ekonomiko injustua eta ingurugiroaren aurkakoa ezarri nahi du poltsiko gutxi batzuk loditzearen truke».Iturria: http://ehbildu.eus/eu/albisteak/93-eskaintza/irtenbidea/2058-petronorren-koke-plantaren-inaugurazioa-inposizio-segida-baten-azken-urratsa-da Kokeren aurkako Koordinadora 2007an jaio zen egitasmo honi aurre egiteko. Hasiera batean herri plataforma baten legez sortu zen, auzo elkarte, sindikatu eta elkarte politiko sozialen elkargune eta koordinazio topalekua baitzen. Denboraz, elkarte koordinadora batetik Koke plantaren aurkako borroka dinamizatzen duten pertsonen koordinadora batean bilakatu zen. FMU plantaren kontra garatu diren mobilizazio, ekintza informatibo, proposamen, herri eta instituzio ekimenen antolatzaile eta bultzatzailea izan baita. 2008an Koordinadorak «Meatzaldea bizirik Ekologista Taldea» sortu zuen, Meatzaldeko auzo elkartea, koordinadorari izaera legala emateko eta Koke plantaren kontrako legezko ekimen desberdinak garatzeko. Petronorrekin erlazionatutako arazoen gaineko dibulgazio eta sentsibilizazio kanpainak egingo ditu, besteak beste «Meatzaldea Bizirik» izeneko aldizkaria argitaratuko du. Muskizeko hainbat Auzo elkarteek ere kontrako jarrera irmoa eduki dute egitasmoa aurkeztu zenetik. Nabarmena San Julian auzoko Turruntero elkarteak egindako lana, udaletxean ehunka kexa aurkeztu baitzituzten. Koke planta bere auzotik 500 metrotara kokatuta dago eta eraikitzeko lanak hasi zirenetik zarata handia jasan behar izaten dutela salatu zuten, baita gauez ere (Meatzaldea Bizirik, 2014:155). Talde ekologistek elkartasuna adierazi diete Kokeren Aurkako Koordinadorari, beraien kontrako jarrerarekin bat eginez. Sozio-ingurumen gatazka honen hastapenetatik beraien laguntza oso garrantzitsua izan da. Udal eta herrialde mailan, Izate edo Kima Berdea moduko taldeek, koordinadoran parte hartze zuzena eta aktiboa eduki dute. Euskal Herria mailan. Eguzki edo Ekologistak Martxan taldeek, bereziki azken hauen Zor Ekologiko batzordeak, Koordinadorarekin jarduera ugari antolatu dituzte eta nazioarteko trukeak ere bai. Adibidez Argentinako «Rio de la Plata»-ko Dock Sud izeneko komunitatearekin (petrolio birfindegiarekin batera Koke planta bat ere dute) eta Ekuadorreko aktibistekin egindako esperientzien hartu-emanak, Yasuni Parkean Repsolek egindako petrolioren ustiaketaren eraginak ezagutzeko. Badajozen 2010ean «Findegiak Ez» Plataformak antolatutako lan jardunaldietan ere parte hartu zuten. Greenpeace taldeak ere publikoki Koke plantaren aurkako jarrera erakutsi du AKTOREEN ARTEKO HARREMANA Sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten eragileen deskribapena bete ondoren, beraien arteko harremanak azalduko ditugu eragileen arteko elkar eraginen soziograma bat erabiliz. Arestian azaldu dugun legez, absziden ardatzean egitasmoarekiko jarrera kokatu dugu, ordenatuen ardatzean aldiz, talde motak. Horrela identifikatu ditugu
182 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Grafiko honetan Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Plantaren sozio-ingurumen gatazkan parte hartu duten eragile desberdinak kokatu ditugu. Soziograma honekin, Koke plantaren proiektuarekiko eduki duten jarreren eta beraien arteko harremanen argazki estatikoa ikusi daiteke. Plazaratzen dugun irudia, ikerketa hau burutzerakoan egindako da, hots, FMU planta inauguratzerakoan suertatutako egoera, 2013ko apirilaren 4a, hain zuzen. Arestian azaldu dugunaren arabera, sozio-ingurumen gatazka honetan bi jarrera aldaketa egon dira. Batetik Muskizeko EAk jasandakoa; hasieran kontra agertu bazen ere, azkenean proiektuaren aldeko jarrera edukiko du. Eta bestetik, honen ondorioz, Muskizeko udalak bizi izan duen jarrera aldaketa ulertu daiteke, hots, proiektuaren aurka egoteagatik (EAk alkatetza eskuratu zuen 2007an arrazoi honegatik) egitasmoa aurrera eramateko behar ziren baimenak ematera pasatu baitzen (EAk 2011ko udal hauteskundeetan alkatetza galdu zuen). Hortaz gure soziogramak Koke planta inauguratzerakoan eragile hauen aldeko jarrera erakusten du. Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen plantaren sozio-ingurumen gatazkan sortutako portaeren jarduera aztertzeko, prozesuaren garapenean eratu diren eragile koalizioen identifikazioa egin dugu. Agerian geratu da, bi eragile bloke kontrajarri eta identifikagarri daudela eta haien artean bitartekaritza espezifikorik ez dagoela. Soziograman ikusi dezakegunez, eragileak bi taldetan desberdintzen dira. Multzo batean, proiektuaren aldeko jarrera dutenak daude, hots, enpresa sustatzailea, instituzioak eta alderdi politiko nagusiak. Aldiz, kontrako jarrerako multzoan, ezkerreko alderdiak, talde ekologistak eta mugimendu sozialak agertzen dira. Gezien bidez irudikatzen den moduan, bi bloke hauen artean ez da hartu-emanik egon. Koke plantaren garapenean egoera gatazkatsua, inkomunikazioa eta espazio deliberatibo ezak izan dira nagusi. Eragileen arteko informazio elkartrukerik ez da bideratu eta kanal komunikatiborik ez dira sortu. 4.2.3. Koke plantaren sozio-ingurumen gatazkaren analisi enpirikoa A. DEFINIZIO KONPARTITUAREN ANALISIA Sozio-ingurumen gatazka honen analisi enpirikoa gauzatzeko jorratuko dugun lehen atala definizio konpartituaren azterketa izango da. Horretarako gatazka honen hastapenaren analisia burutuko dugu, parte hartu duten aktoreak identifikatuko ditugu eta beraien arteko harremanen nolakotasunen azterketari erreparatuko diogu. Aktoreen artean egon diren desberdintasun informatiboak azalarazteko, proiektuaren gaineko informazioak egin duen ibilbidea aztertuko dugu. PROIEKTUAREN HASIERA ETA SUSTATZAILEAK: Egitasmo honen sustatzailea izendatzerakoan, bai alde eta bai kontra dauden eragile guztiek Petronor enpresa identifikatzen dute proiektu honen bultzatzaile nagusitzat: «Este proyecto lo empezó a tramitar Petronor» (KAE5). Hortaz, kasu honetan, enpresa pribatu baten ekimena izango litzateke sozio-ingurumen gatazka honen abiapuntua. Hortik abiatuta, instituzioak, alderdiak eta eragile sozialak alde edo kontra agertuko dira, baina formalki iniziatiba pribatutik sortutako proiektua da.
185 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Aldeko eragileek aldiz, kontra dagoen mugimendua zehazteko zailtasun gehiago dituzte. Aipatu dugun aniztasuna ez dute aitortzen eta ezkerreko alderdietan kokatzen dute oposizioa. Batzuk ezker abertzale soilik aipatzen dute: »En contra la izquierda abertzale» (KAE3) eta beste batzuk ezker alderdien kontrako jarrerari ekologistena gehitzen diote: « En contra todos los partidos de izquierda, Ezker batua, Ezker Abertzalea y los ecologistas» (KAE5). Kokeren Aurkako Koordinadora oso gutxitan aipatzen dute eta Petronorreko goi kargu batek, honela identifikatzen ditu proiektuaren aurka daudenak: «Kontra zeudenak, berriz, inoiz zehaztu ez den herritar talde bat»(KAE1).Oposizio politikoa ekiditeaz gain, deigarria da Kokeren Aurkako Koordinadorari buruz nola mintzo den. Proiektuaren aldeko eragileak identifikatzerako garaian, bai aldeko eta bai kontrako aktoreen artean adostasuna ageri da, Petronor sustatzaile nagusia izanik, aldeko jarrera nabaria eduki duela azaltzerakoan. Aldeko eragile batek, modu honetan adierazten du aipatutakoa: «Esan beharrik ere ez alde zegoena enpresa sustatzailea zela» (KAE4). Alderdi politikoei dagokionez EAJ, PSOE eta herrian ordezkaririk ez badu ere, PP aipatzen da. Dena den EAJ eta PSOE-ren jarrera adierazterakoan «isiltasuna» edo «ezkutuan egotea» egotzi zaie, batez ere 2007ko udal hauteskundeak baino lehen: «El Partido Nacionalista Vasco pues, yo sé que estaba a favor, pero no dijo ni que estaba a favor ni en contra, en su programa electoral eso no venia. Y el PSOE tampoco, aunque se sabía que estaba a favor, vamos que no estaba en contra» (KAE2) Udal hauteskunde ondoren, Koke planta martxan ipintzeko baimenak udalera helduko dira eta elkarrizketatuen aburuz momentu horretan EAJk eta PSOEk bere aldeko jarrera publikoa egingo dute. Horren adibide udaleko aktore politiko batek azaldutakoa: «Orduan udalak egin zuena garai hartan izan zen ba jende guztia bildu, talde politikoei ere gonbidapena luzatu zien eta antolatu genuen batzorde bat, jarraipen batzorde bat. Berehala talde politiko batzuk deskolgatu ziren, PSOEk ez zuen parte hartu inoiz eta EAJ lehenengo batzordera joan zen. Bigarren batzordean gogoratzen naiz esan zigutela uzten zutela ze konturatu zirela beraien ustez hori zela Kokeren kontrako plataforma bat» (KKE2) Eragile sozialek proiektuarekiko alderdi hauen aldeko jarrera, Koke plantaren gaineko herri kontsulta bideratzerakoan edukitako portaeran laburbiltzen dute :«Nos iban a dar todas las facilidades, lo mismo el PSOE que EA, porque el único que se oponía era el PNV, pero a la hora de la verdad hemos tenido a todos en contra»(KKE1). Jaurlaritzaren aldeko jarrera ere, aipatua izan da. Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen planta egitasmo pribatua bada ere, aurrera eramateko beharrezkoak ziren baimenak Jaurlaritzaren Ingurumen sailak eman zituen, EAren esku zegoen saila, alegia. Honek ondorioan eduki zituen Muskizeko EA taldean:
188 AZTERKETA KASUEN GARAPENA «Hemen udaletxean begiratzen konturatu ginen hemen «consultas previas» izeneko dokumentu bat sartu egin zela eta garai hartako alkateak ez zuen ezer esan, ez zuen ezer komentatu. Orduan epe guztiak pasatu ziren eta udalak ez zuen erantzun» (KKE2) Eragile sozialek azaldutakoaren arabera, Muskizeko udalaren jarrera 2007ko udal-hauteskundeak egin ziren arte, oso itxia izan zen. Egitasmo honen inguruko informaziorik ez zuen eman eta ezkutuan eduki zuen Koke plantaren proiektuaren asmoa. Baina jarrera hau Eusko Jaurlaritzari eta Kostaldeko Zuzendaritzari ere egozten diete: «Decidimos ir a hablar con el alcalde, y el alcalde nos decía que no tenía noticias de nada. Y en cierta reunión dijimos, vamos a hacer una carta; decidimos, carta por escrito al Ayuntamiento, todo con acuse de recibo. Esto era 2006, y para mayo ya recibimos las primeras cartas de contestación. Escribimos a Petronor, al Ayuntamiento, al Gobierno Vasco y a Costas; porque sabíamos que parte del terreno cedido es de Costas. El único que nos dijo que sí fue Petronor, que es una carta que tenemos copia»(KKE1) Hortaz, badirudi, egitasmo honen hastapenetan eragile sozialek prentsatik at, informazio ofiziala jasotzeko zuzenean interpelatu zutela proiektuaren sustatzailea. Proiektu honen kontra dauden eragile sozial eta politikoek, Koke plantaren gaineko informazioa lortzeko eduki zituzten arazoak aipatzerakoan, egitasmo honen hasieraren inguruan dauden iritzi kontrajarriak agerian geratzen dira. Petronorrek egitasmo honen informazioa momentu oro publikoa izan zela esaten duen bitartean, oposizioak bestelako eszenatokia irudikatzen du. Honen ondorioz, proiektuarekiko inplikazioa ere tarte desberdinetan gertatuko da. Egitasmoaren sustatzaileek Koke planta eraikitzeko ideia eduki zutenetik proiektuaren alde egingo dute eta alde dauden eragile politikoek udalak publikoki gaia lantzen duen momentutik, era ezkutuan bada ere. Azaldutakoaren arabera, eragile sozialek Petronorri zuzendutako gutunaren erantzuna jasotzerakoan Koke planta bat egiteko asmoaren lehen informazio ofiziala jasoko dute eta momentu horretan inplikatuko dira. Eragile sozial baten aburuz: «Ahí empezamos. Petronor fue en ese momento el único que no lo negó y dijo la verdad» (KK4). Finean proiektu honen ezagupena askoz ere beranduago ematen da elkarrizketatutako eragile sozial eta politikoen artean. Desoreka informatibo honetan aktore sozialak dira kaltetuak, kasu honetan zailtasunak izan baitituzte instituzioei informazioa eskatzeko eta beraien partetik informazioa jasotzeko. Koke plantaren kontra dauden aktore sozialek hedabideen bitartez izan dute egitasmo honen berri. Horrez gain, instituzioek ez dute erraztasunik jarri proiektuen inguruko informazioak lortzeko. Beraz, informazioa hasieratik era gardenago baten zabaltzearen gabezia agerian geratu da.
189 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta AKTOREEN ARTEKO HARREMANAK Atal honi dagokionez, aipatu behar dugu aktoreen arteko harremanak urriak izan direla. Bai aldeko eta bai kontrako eragileek argi adierazi dute beraien arteko hartu emanak ez direla gauzatu. Adierazgarria iruditu zaigu kasu honetan, aldeko eta kontrakoen iritziak bat egitea. Koke plantaren aurka dauden eragileek enpresa sustatzailearen jarreraren inguruan egiten duten diagnostikoa adierazpen honekin laburbildu daiteke: «Petronor ez da eseri inoiz mahai batean eztabaidatzeko»(KKE2). Enpresa sustatzaileak jokaera hau justifikatzen du. Beraien ustez, harremanik ez da egon, kasu honetan ez datorrelako harira. Eztabaidarik ez da behar, ez dauka zentzurik horrelakorik egitea, afera legearekin zerikusia daukanean eta ez egitasmo berarekin: «Arazoa sortzen da zenbait taldek lege-baldintzak gutxitzat jotzen dituztenean edota indarrean dauden legeak errespetatu nahi ez dituztenean, beraiek direlakoan herri-osasunaren zein herri-ondasunaren bermea. Arazoa ez da proiektu-eragileen eta proiektuaren kontra daudenen arteko eztabaida, berauen eta Administrazio Publikoaren artekoa baino»(KAE1) Hortaz harreman eza, eztabaidan parte hartu beharko luketenen eragileen identifikazioa gauzatzerakoan agertzen da. Petronorren ustez sozio-ingurumen gatazka honetan beraiek ez daukate lekurik: «Proiektu-eragileek ez dute hor zer esanik, beti ere indarrean dauden legeak eta baldintzak betetzea besterik ez dute eta» (KAE4). Modu honetan aldeko eragileek mahaigaineratzen duten eztabaida beharra, ezeztatzen dute eta gatazkaren egitura, beste parametroen arabera eraikitzen dute komunikazio kanalen ukatzea justifikatzeko: «Hor ez dago eztabaidarik. Indarrean dauden legeak, gustatu edo ez, bete egin behar dira. Eta aldatu nahi dituenak Legebiltzarrera jo behar du» (KAE1) Egoera honek, eragileen arteko harremanak lantzeko eragile bakoitzak hartu duen jarrera, bi posizioetan banatu du. Aldekoek ez dute ikusi horren beharrik: «Enpresa sustatzaileari ez dagokio nola-halako proposamenak asmatzea, aldez aurretik erabakita dauden betekizunak kunplitzea baizik» (KAE4). Kontrako eragileentzat aldiz, aldekoen jarrera itxiak, hartu emanen aukerak baldintzatu ditu: «Los que estábamos en contra de este proyecto, siempre hemos estado abiertos para sentarnos y para contrastar los datos, pero los que estaban a favor no tenían esa actitud»» (KKE4). Ondorioz, kontrako eragileen artean harremanen inguruko azterketa burutzerakoan, «frustazio» sentzazioa nabarmendua izan da. Horren adierazle adierazpen hauek:
191 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta B. EZTABAIDA-EREMU PUBLIKOAREN ANALISIA Ikerlan honen analisi enpirikoaren bigarren atal honen helburua, eztabaida-eremu irekirik ote dagoen aztertzea da. Analisi hau bi ardatzetan egituratu dugu. Batetik, hedabide eta eragileen arteko harremanak aztertuko ditugu, eragile desberdinen estrategia informatiboak identifikatuz, euren mezua hedabideen bitartez gizartera nola heldu den aztertuz eta hedabideek izan duten jarrerari buruzko iritziak jorratuz. Bestetik, prentsaren jardueraren analisiari ekingo diogu eta horretarako analisi hemerografikoa burutuko dugu. HARREMANAK KOMUNIKABIDEEKIN: Koke planatren sozio-ingurumen gatazka honetan parte hartu duten eragileek era diferentetan azaltzen dute hedabideekin eduki dituzten harremanak. Aldeko eragile politiko instituzionalek eta enpresarialek, komunikabideekin harreman arina eta zuzena izan dutela azpimarratzen dute. Honela definitzen du hedabideekiko erlazioa, eragile politiko instituzional batek: «Una relación fluida» (KAE2). Enpresaren partetik antzeko deskripzio bat egiten da. Eragile hauek hedabideekin eduki duten tratua denboran kokatzen dute, harremana momentu oro ona izan dela nabarmenduz: «Komunikabideekiko harremanak betidanik izan dira zuzenak eta profesionalak» (KAE1). Gainera harreman hau lantzeko beraiek egindako lana azaleratu dute: «Gure eginbeharra ahalik eta informaziorik gehiena eskaintzea izan da. Baita eskatzen zaizkigun argibideei erantzutea ere» (KAE3). Koke plantaren aurka dauden aktore sozialek ostera, hedabideekin eduki dituzten harremanak azaltzerakoan zailtasunak aipatu dituzte. Adierazi dutenaren arabera, harremanak ez dira izan beraiek espero zuten bezain errazak: «En la prensa hemos tenido problemas»(KKE1). Beraien aburuz sozio-ingurumen gatazka honen prozesuan, aldaketa bat eman da hedabideekiko harremanetan. Hasieran, Muskizeko herrian FMU plantaren egitasmoaren berri eduki zutenean eta honen kontrako oposizioa piztu zenean, arreta mediatikoa egokia izan zen beraien ustez. Honela azaltzen du eragile sozial batek: «Al principio nos llamaban para saber de nuestra opinión, pero ya hace tiempo que no nos llaman. Yo creo que el control que hace Amatiño es muy fuerte».(» (KKE3) Kontrako mugimenduko aktore guztiek aldaketa bat suertatu zela adierazten dute. Elkarrizketan eragile sozialek aditzera eman dutenez, Petronorrek bai zuzendaritzan, bai komunikazio departamentuan egindako aldaketek, enpresan momentu horretararte zeukan perfil teknikoa, politikoagoa bilakatzen du. Josu Jon Imaz eta Luis Aranberri, Amatiño, enpresan hastearen ondorio legez lotzen dute eragile sozialek, hedabideekiko eduki zuten harremanen aldaketa. Zehazki, Petronorren komunikazio arduradun berria izendatzeak, prentsa eta Koke plantaren aurkako eragileen arteko harremanean eragin zuzena eduki zuela adierazten dute:
196 AZTERKETA KASUEN GARAPENA kurle gehien duen kazetaren partetik: «El Correo que es el que que más tirada tiene no nos ha apoyado nada; (…) El Correo publica siempre la noticia sesgada para el lado de Petronor»(KKE3). Egunkari honen albisteak, proiektuaren berri ematerakoan, enpresa sustatzailearen alde kokatu direla azpimarratu dute. Horren erakusle, kontrako eragile baten kontakizuna: «Hasiera batean tratatzen zuten gaia ba begira zer gertatzen den herri honetan baina bat-batean sekulako aldaketa egon zen. Tratamendu jada ez zen… ez dakit ze herrian dago sekulako kezkak eta hauek egin nahi dute…jada beste definizio bat zeukan, berri guztietan amaieran gogoratzen ziguten zenbat lanpostu betetzen ziren, zenbat diru uzten zuen enpresak akta foraletan edo zergak ordaintzen eta ez dakit zer. Eta beti. Batzuetan ez zuen zerikusirik…baina beti zen gauza bera» (KKE2) Egoera honek ondorioak eduki dituela Muskizeko herrian azaltzen dute: «Jende askok El Correo irakurtzeari utzi zion»(KKE5). Ondorioz kasu honetan aldeko eta kontrako eragileek prentsaren eragina aitortzen badute ere, nolakotasunean ez dute bat egiten. Kontrako eragileek, beraien informazioan gabeziak egon direla adierazten dute eta aldekoek gabeziak eta tratamendu partziala salatzen dute, batez ere Vocento taldeko egunkariaren partetik. EAEn gehien irakurtzen den egunkaria Koke plantaren aurka dauden eragile sozialentzat oztopoa izan da. AZTERKETA HEMEROGRAFIKOA Azaldutako informazioari osotasuna emateko, Koke plantaren sozio-ingurumen gatazkaren inguruko albisteen azterketa hemerografikoa burutuko dugu. Kasu honetan ere 20 mementu estrategiko aukeratu ditugu bi gertaera nagusiei lotuta: mobilizazio sozialen gainekoak eta administrazioaren —eta kasu honetan Petronor enpresaren— erabakiei lotuta egondako momentuak.
199 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Hedabidea eta dimentsioa 28. Grafikoa: Hedabidea eta dimentsioa 12 10 8 6 4 2 0 Orrialde erdia baino gutxiago Orrialde erdia Orrialde osoa Orrialdearen 3/4 BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Atal honetan egunkariek sozio-ingurumen gatazka honen berri emateko erabilitako espazioari erreparatuko digu. El Pais izan da aztertutako egunkarietatik gai honi orrialde osoa eskaini ez dion bakarra. Kontutan eduki behar dugu Euskadi atal berezia lantzen badu ere, Espainiar Estatuko eremuan zabaltzen den kazeta dela, hortaz, gai honi eman dion espazioa beste egunkariek eskainitakoa baino gutxiago izateak ulergarria izan daiteke. Orrialde osoko estaldura informatiboa beste lau egunkarietan egon bada ere, Gara izan da tamaina horretako tartea gutxien erabili duena. Orrialdearen hiru laurdeneko espazioaren erabilera aztertuz El Correo eta Gara aipatu behar ditugu, era berdintsuan aritu baitira eta orrialde erdiko dimentsioan Berria eta El Paisen hutsuneak aipagarriak iruditu zaizkigu. Egunkari guztiak orrialde erdia baino gutxiagoko albisteak argitaratu dituzte eta era nabarmenean El Correo eta Deia. Bi kazeta hauek Koke plantaren aferari dimentsio txikia eskaini badiete ere, kopurua handia izan da beste egunkariekin alderatuz. Hedabidea eta saila 29. Grafikoa: Hedabidea eta saila 16 14 12 10 8 6 4 2 0 Euskal Herria BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Ekonomia Hiritarrak Iturria: Egileak egina
200 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Egunkari guztiak sailen arabera egituratzen dira. Bakoitzak era desberdinean egiten badu ere, sail batzuk egunkari guztietan komunak dira. Koke plantaren aferako albisteak aztertzerakoan, egunkari guztietan topatzen ditugun Gizartea eta Ekonomia sailak agertu dira. Euskal Herria saila aldiz, lurralde eremu hau lantzen duten kazetetan soilik aurkitu ditzakegu. Desberdindu behar dugu Espainiar Estatuko egunkariek Euskal Herri saila izendatzerakoan egiten duten erabilera, estatuko autonomia erkidegoak bereizteko erabiltzen baitira. Gure kasuan,El Pais-ek erabiltzen duen sailkapena litzateke. Beste kazetetan aldiz, Deia, Gara, Berria eta El Correo Euskadi mailan gertatuko albisteak kokatzeko erabiltzen den saila da. Ikusten dugunez egunkari guztien sail horretan kokatu dute aztertutako kasuaren albisteak. Honek aditzera ematen digu gizartean, hau da, Euskal Herrian duten garrantzia, egunkariek beraiek ematen dietela, euren sekzio nagusienetan sartu dutelako informazio hau. Aldiz, Deia eta El Correok ekonomia saila erabili duten bakarrak izan dira. Ondorioztatu dezakegu Koke plantaren afera arlo ekonomikoan kokatzerakoan, sozio-ingurumen gatazka honen azterketan nabarmendu ditugun interes ekonomikoei garrantzia eman diotela bi kazetek. Koke planta proiektu ekonomiko estrategikotzat jo dute bai Petronorreko eragileek, bai eragile politiko instituzional batzuk, EAJ, PSOE eta PP alderdikoek, alegia. Hortaz bi egunkari hauek marko diskurtsibo honen ildoa jarraitu izan dutela baieztatu dezakegu. Aldi berean, El Correo egunkariak «Ciudadanos» atalean kokatu ditu Koke plantaren gaineko albiste batzuk, batez ere epeetan, afera honen hasieran kokatzen diren berriak. Hortaz, proiektu honen kontrako eragile sozialek adierazitakoa baieztatzen da. Beraien arabera, hasieran El Correok sail horretan kokatzen zituen Koke plantaren inguruko albisteak eta ondoren Ekonomia sailean kokatzen hasi zen afera honen gaineko berriak. Horrela, proiektu honen izaera ekonomikoari erreparatuko dio eta ez hainbeste, izaera sozialari, hots, sortutako sozio-ingurumen gatazkari. Hedabideak eta portada 30. GRAFIKOA: Hedabideak eta portada 16 14 12 10 8 6 4 2 0 EZ BAI BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina
201 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Kazeta baten egituraketa bere lehen orrialdean hasten da. Portada «erakustoki» funtzioa betetzen du (Canga 1994:36), hots, egunkariaren eduki nagusien aurkibide papera egiten du. Baina lantzen dituen gai guztiak ezin direnez agertu, hautaketa lana egin behar da egunean interes gehien dituen gaiak bertan agertzen direlarik. Portada, edukien aukeraketa, egunkari bateko eguneko kudeaketan apustu estrategiko nabarmena da. Horregaitik, kazeta batek berri bati ematen dion garrantzia neurtzeko ezinbestekoa da portadan agertu den edo ez aztertzea. Aztertzen dugun sozio-ingurumen gatazka, Deia, El Correo eta Berria egunkarien portadetan agertu da. Ikertutako momentu informatiboak kontutan edukita, Deia izan da gehien erakutsi duena Koke plantaren gaineko albisteak egunkariko lehenengo orrialdean. Horrela, Deiak agenda mediatikoa osatzerakoan, gai honi garrantzi gehien eman dion kazeta dela ondorioztatzen da. El Correok eta Berriak ere afera honen inguruko albisteak egunkariaren leku estrategikoenean kokatu dituzte, portadan hain zuzen. Hortaz, egunkari hauetan ere, garrantzi maila handia eduki duela esan dezakegu. Landu ditugun gertaerak egunkarien portadetan orokorrean agertu ez badira ere, Garak eta El Paisek ez diote garrantzi hau eskaini, agenda publikoan eta politikoan gai honek jokatu duen papera aski nabarmena izan da. Hedabidea eta editoriala 31. Grafikoa: Hedabidea eta editoriala 16 14 12 10 8 6 4 2 0 EZ BAI BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Editorialen kasuan, egunkari guztietan ikusi ahal izan dugu orokorrean ez dutela editorialik egin Koke plantaren inguruan; hau da, batzuetan editorialak atera dituzte, baina atera ez dituztenekin konparatuta oso kopuru murritza da.
202 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Arestian aipatu dugun legez, editorialak formalki iritzi publikora zuzenduta badaude ere, funtsean Estaturekiko elkarrizketa harremana da. Kazetaritza erakundeek Estatuaren aparatu burokratikoko buruei afera publikoak nola gustatuko litzaieken bideratzea esaten ahalegintzen dira editorialen bidez. Kasu honetan, Deia izan da proportzionalki editorial gehien atera dituena, Gara egunkaria bigarren eta El Correok, nahiz eta gutxiengoa izan, editorialak publikatu ditu ere bai. Honela, ikusten dugu aztertutako egunkarientzat sozio-ingurumen gatazka hau ez duela bestelako berriek duten pisua, edo behintzat ez dela izan ildo editoriala baldintzatzen duen gai bat. Hedabidea eta Irudia 32. GRAFIKOA: Hedabidea eta Irudia 10 8 6 4 2 0 EZ BAI BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina Argazkiak informazio elementuak dira. Albiste bati garrantzi gehiago eman nahi zaionean argazki edo irudi bat sartzen da berrian, honek irakurlearen arreta deitzeko modu bat da eta. Aztertutako kasuan orrialde erdia baino gutxiagoko albiste kopurua handia izan denez, grafikoan ikusten diren irudiaren erabilpen ezaren emaitzak honekin zuzeneko korrelazioa daukala ondorioztatu dezakegu. Dena den, irudiez lagunduta joan diren albiste kopurua ez da txikia izan. Egunkari guztiek erabili dute baliabide hau. Gara kazeta izan da irudi gehien erabili dituena euren informazioak osatzeko. El Correo eta Deiak era bertsuan erabili dituzte eta ondoren Berria kazeta aipatu behar dugu. El Pais-ek gutxien erabili dituena izanda ere, aipatu behar da kopuru berdinean publikatu dituela irudiekin laguntzen diren albisteak.
203 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Hedabidea eta albistearen genesia 33. GRAFIKOA: Hedabidea eta albistearen genesia 12 10 8 6 4 2 0 Elkarrizketa BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Gertaera Protesta Adierazpenak Iturria: Egileak egina Aztertutako egunkarietan Koke plantaren gaineko albisteek adierazpen eta gertaerak (inaugurazioak, bilerak…) izan dituzte nagusiki oinarritzat. Oso gutxitan informatu da protesta ekintzei buruz. Gara izan da protestei buruzko berri gehien argitaratu dituena, baina hala ere, gutxiengoa izan dira. Honek zera adierazten digu, mugimendu sozialek eta proiektuen kontra dauden mugimenduak direnez protesta ekintzak erabiltzen dituztenak, hauek oihartzun gutxiago izan dutela egunkariek emandako albisteetan. Elkarrizketetan oinarritutako albisteak, hots, elkarrizketa bera albistea bilakatzea, El Correon egunkariak soilik erabili duen generoa izan da. Egunkariz-egunkari begiratuta, azpimarragarria da protestetan oinarritutako albisteek izandako espazio eskasa. Honela, Berria, El Pais, El Correo eta Deian oso gutxi izan dira protestetan oinarritutako argitaratutako albisteak. Gara izan da protesta berri gehien eman dituena, baina hala ere, gertaera eta adierazpenetan oinarritutako berri askoz gehiago argitaratu ditu. Hedabidea eta berria egiteko era 34. GRAFIKOA: Hedabidea eta berria egiteko era 14 12 10 8 6 4 2 0 Barnekoa Kanpokoa Mistoa BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA Iturria: Egileak egina
204 AZTERKETA KASUEN GARAPENA Landu ditugun albisteetan, kasu ia guztietan, egunkariek beraiek landutako informazioak argitaratu dituzte, eta kanpoko agentzien informazio erabilia izan bada ere, oso kasu gutxitan egin da barnekoarekin alderatzen badugu. Hau da, aztertutako sozio-ingurumen gatazka honetan egunkariak inplikatu egin dira, prentsaurrekoetara joan dira eta eragileen adierazpenak eurek jaso dituzte. Ikusten da emandako informazioa egunkariak berak landu dituela eta ez dutela kanpoko errekurtsoetara jo. El Pais izan da kazeta bakarra Koke plantaren inguruko informazioa jorratzeko bi motatako informazio lanketa erabili duena. Hedabidea eta iturria 35. GRAFIKOA: Hedabidea eta iturria Herri mugimendua eta aktore politikoak Herri mugimendua Aktore politikoak Petronor Petronor eta herri mugimendua Besteak Petronor, herrimugimendua eta aktore politikoak BERRIA DEIA EL CORREO EL PAÍS GARA 9 8 7 6 5 4 3 2 1 0 Iturria: Egileak egina Albisteak sortzeko lan prozesuan, iturri informatiboen kudeaketak funtzio zentrala betetzen du. Iturriak informazioaren ekoizpen prozesuaren motorrak dira, albistea osatzeko oinarrizko informazioa eskaintzen baitiote hedabideari. Hortaz hedabideek erabiltzen dituzten iturrien analisia, azterketa hemerografikoaren oinarrizko atal bat da. Aztertutako kasuan sortutako emaitzak jorratzerakoan, era nabarmenean El Correo-ren albiste gehienetan aktore enpresarialak, hots, Petronor, euren iturri informatibo bakarrak izan direla aipatu behar dugu. Egunkari honek sozio-ingurumen gatazka honen gaineko albisteak
205 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta osatzerakoan erabili duen informazioak, iturri bakarra eduki du askotan, Koke plantaren enpresa sustatzailea, hain zuzen. Horrela Petronorrek pisu handia eduki du El Correo-k publikatutako berrietan. Aitzitik, Gara izan da kontrako mugimendua informazio oinarri bezala gehien erabili duen kazeta. Iturri bakarren erabilera aztertzerakoan egunkari honek zeharka ala zuzenki, herri mugimenduen bozgorailu bilakatu da Koke plantaren aferaren inguruko albisteak egiterakoan. Kontrako mugimendua osatzen duten eragile sozialen ahotsei eskaini dion lekua ezin da beste kazetekin konparatu. Dena den Deia egunkaria aipatu behar dugu. Elkarrizketen analisian azaldu dugun moduan, kazeta honek kontrako mugimenduko eragile sozialak askotan kontutan eduki baitutu bere albisteak egiterakoan. Iturri bakarra erabiltzerako orduan, gehiago erabili ditu herri mugimenduen iturriak Petronorrenak baino. Dena den bai albisteak egiterakoan, kontrako herri mugimendua eta Petronorreko iturriak aldi berean gehien erabili duen egunkaria Berria izan da. Bere estilo liburuan, deontologiari dagokionez, zera azpimarratzen dute (Berria, 2017): » Informazioa emateko, alde guztien ikuspuntuak bilduko dira, eta albistearen alde guztietako protagonistei ahotsa emateko ahalegina egingo da beti». Hortaz, bere estilo liburua jarraituz sozio-ingurumen gatazka honetan jokatu duen kanal informatzaile orekatua azpimarratu behar dugu. Azkenik emaitzen arabera, eragile guztiak, hots, herri mugimendua, Petronor eta eragile politikoen iturriak, aldi berean erabili dituzten kazetak Gara eta Berria izan dira. Ahotsen aniztasuna bermatuz, bi kazeta hauek, albiste gutxietan izan bada ere, sozio-ingurumen gatazka honetako hiru iturri mota desberdinak erabili dituzte berriak osatzerakoan. C. MARKO DISKURTSIBOEN KOKAPENA ETA ANALISIA Analisi enpirikoaren azken atal honetan marko diskurtsiboen kokapena eta diskurtsoen azterketa jorratuko dugu. Sozio-ingurumen gatazka honetan sortu diren diskurtsoen azterketari erreparatuz marko diskurtsibo komunik agerian dagoen edo ez aztertzea izango da gure xedea. MARKO DISKURTSIBOEN KOKAPENA Sozio-ingurumen gatazka honetan egitasmoaren alde dauden eragileek bi marko diskurtsibo nagusi erabili dituzte proiektu honen egokitasuna argudiatzeko. Euskal Y-aren kasuan azaldu dugun moduan, kasu honetan ere ikuspegi teknokratikoa eta garapen ekonomikoaren ikuskera jorratu egin da. Energia azpiegituren plangintzen ikusmira teknokratikoan oinarritutako diskurtsoak, energia-azpiegitura politiken garapen ardatza adituen esku jartzen ditu. Garapen ekonomikoaren garrantziari aitorpena egiten bazaio ere, marko diskurtsibo hau energia azpiegituren zentraltasunean oinarritzen da. Ingurumen arloa eta ikuspuntu ekonomiko eta soziala ez dauka horrenbesteko garrantzirik. Oraingoan zentraltasun diskurtsiboa, energiaren arazoari aurre egiteko dagoen beharrizanean oinarritzen da. Honen adibide Petronorreko dokumentuetan «merkatura egokitu beharra» kontzeptuaren erabilera. Horrela azaltzen du Petronorrek bere web gunean (www.petronor.eus) kontzeptu hau:
206 AZTERKETA KASUEN GARAPENA «Finketaren sektorea, gainerako jarduera ekonomikoak bezala, merkatuari etengabe doaz egokitzen. Petronor ez dago eragin horretatik at eta, ondorioz, FMU prozesua (Fuel-olioa Murrizteko Unitateak) barneratu du bere ekoizpen-egitura, zeinak Findegiaren ekoizpen egitura fuel-olioaren kontsumoaren murrizketaren arabera eta gasolioaren eskaerak duen eboluzioaren arabera egokitzen duen» (Petronor 2017) Ikuspegi honen arabera plantaren proiektua eskari berrien eta beharrizanen diskurtsoan oinarritzen da: «Modernizatzen jarraitzeko grina bizi-bizirik dirau Muskizko instalazioetan, eta garai berriei eta merkatuen gorabeherei egokitzen jakin izan du beti. Horren erakusgarri Petronorrek hartu berri duen FMU Planta (Koke instalazioa)» (Petronor 2017). Marko diskurtsibo honek garrantzi handia hartu du Koke plantaren aldeko eragileen artean, findegiaren etorkizuna zuzenean lotu baita beharrizan eta eskarien diskurtsoarekin. Proiektu hau findegiaren «irtenbide bakarra» legez defendatu da. Hona hemen Petronorreko goi kargu batek azaldutakoa ikerlan hau garatzeko egindako elkarrizketetan: «Gaur egun findegiek ekoizten dutenaren %25 fuel astuna da. Fuel honek gero eta eskabide gutxiago du merkatuan eta, hain zuzen ere, debekatua dago erregaitzat erabiltzea Europako Batasunean. Fuel hori murrizten ez baldin bada, findegiak ez du etorkizunik, ez baitago ekoizpenaren %25a urtero-urtero biltegitan gordetzerik. Irtenbide bakarra fuel hori murrizteko unitate berezia eraikitzea da, fuel astuna balio erantsi handiagoko produktuetan (gasolina eta gasoila) bihurtzeko, beti ere Europako Batasunaren betekizunen arabera eta horretarako eskaini ohi duen finantziazioaz baliatuz» (KAE1) Aldi berean jorratu den beste marko diskurtsiboa garapen ekonomikoarekin dauka zerikusia. Ikuskera honek Koke plantaren proiektua produkzio eta garapen ekonomikoa sustatzeko nahitaezko baldintza legez aurkezten du. Marko diskurtsibo hau bi esparrutan kokatu dute aldeko eragileak. Alde batetik, garapenaren ideiari so eginez, aldeko aktoreek proiektuak ekonomia lokalean duen eragina azpimarratzen dute. Petronor enpresaren jarduerarekiko Muskizeko udalaren mendekotasun sozioekonomiko nabariak, krisi-garaietan eta etorkizun itxaropen negatiboekin, aldeko eragileek koke plantaren eraikuntza konponbide bezala planteatzea eragiten du. Udal mailan garapen ekonomikoaren marko diskurtsiboa parametro hauetan kokatzen da. Petronorreko presidentea zenak, Josu Jon Imazek, horrela azaltzen zuen ideia hau: «Aquí tenemos un proyecto para invertir más de 800 millones de euros, si las autoridades nos lo permiten, que generará empleo para 340 personas y 1.300 de forma inducida» (Europa Press 2009.01.16)
207 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Kontutan eduki behar dugu krisi garaietan (2008) Muskizen langabezi tasa %12 zela, EAEko langabezi tasa baino 2 puntu handiagoa (Barcena 2014:47). Lan enplegu sorrera proiektuaren aldeko udal sektore sozial eta politiko guztiak elkartzen zituen argudio nagusia izan zen. Horren adierazle, langile baten adierazpenak: «La perspectiva que se ve desde dentro es simplemente que va a haber mas puestos de trabajo»(KAE3). Bestaldetik, garapen ekonomikoaren marko diskurtsiboa EAE mailan garatua izan da ere bai. Marko diskurtsibo honek Koke plantaren eraikuntza garapen ekonomikoaren politiketarako tresna estrategikotzat jotzen du. Lehiakortasunarekin lotuz, produkzio eta garapen ekonomikorako funtsezkoa den azpiegitura moduan landuko da. Horren adibide, Josu Erkoreka, Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak Koke plantaren gainean egindako adierazpenak: «Petronorren inbertsio honek bihurgunera gerturatzen gaitu, berreskuratzearen hasiera eta hazkundea ekarriko duen joera aldaketara» (Berria 2013.04.04) Garapen ekonomikoak aldekoen marko diskurtsiboaren kokapenean eduki duen garrantziaren azalpenekin bukatzeko, Petronorreko presidenteak Josu Jon Imazek, Repsol eta Kutxabank akziodunek egindako apustuaren gaineko adierazpen hauek aipatu behar ditugu : «Bizitzan bi modu daude erronkei eta garai zailei aurre egiteko; luzera begira eraginkorrena dena da zailena: esfortzua, hobekuntza, berrikuntza eta lehiakortasunaren aldeko apustua, hau da, inbertsioaren aldeko apustua. Repsolek eta Kutxabankek beste bide batzuk aukera zitzaketen, baina ekonomia errealaren aldeko hautua egin zuten» (Berria 2013.04-04) Koke plantaren aldeko eragileek proiektu honen sorrera merkatuaren eskaerekin eta garapen ekonomikoarekin uztartzen dute. Aldi berean, koke plantaren eraikuntzara lotzen dute findegiaren jarraipena. Ondorioz diskurtso honek gizarteratzen duen mezua, hots, Muskizko findegiaren etorkizuna bermatuko du, garapen ekonomikoa sustatu eta lanpostuak sortu ditu, azpiegitura honen egokitasuna justifikatzen du.
213 Petronorren Fuel-olioa Murrizteko Unitatearen Proiektua, Koke edo FMU Planta Diskurtsoen analisiari erreparatuz eta lehenengo aldagaiari so eginez, hots, garapena eta aurrerapena, antzeman daitekeen lehenengo ondorioa da, aldeko jarrera duten aktoreek kontrako jarrera duten aktoreek baino sakonago garatu dutela ideia hau. Horren adierazle, Eusko Jaurlaritzako bozeramailearen adierazpenak dira, Koke planta Euskadiren garapen estrategiarekin lotzen baitu: G1. Egitasmoaren sustatzaileentzat garapena eta aurrerakuntza ardatz diskurtsiboaren oinarria izan da. Alde batetik, Koke planta ez sortzeak ekarriko lukeen ondorio negatiboak azpimarratzen dira, azpiegitura hau ez eraikitzeak Petronor enpresa etorkizun gabe utziko duelaren ideia garatuz. Horrela beldurraren diskurtsoa erabiltzen dute, azpiegituraren legitimazioa bilatzeko nahiarekin. Izan ere, beldurrak diskurtso politiko arrazionaletatik ihes egiten du eta eztabaidak sentimenduen inguruko eszenatokian azaltzen du: G2 eta G3. Bestaldetik, aldeko aktoreen partetik garapenaren diskurtsoa baino gehiago «beharraren diskurtsoa» erabili izan da. Horrela, Koke planta, aurrerakuntza bat baino, beharrezkoa den egitura bezala aurkezten da Fuel-olioaren eskaerei erantzuna emateko aukera bakartzat aurkezten da FMU planta(G4). Azkenik aldeko aktoreek proiektuak ekonomia lokalean duen eragina azaltzen dute, proiektuak enpleguak sortuko dituela azpimarratuz eta ekonomikoki garatzeko aukera dela azalduz(G5). Argudio horiek kontrako aktoreek aurkatu dituzte. Egitasmoa Petronorren etorkizunarekin lotzeak, kritikak sortu ditu eta hauen oinarria, Koke planta baino lehenago eraiki nahi izan zen IGCC termika eraikitzeko arrazoi berdinak erabili izana da (G6). Garapena eta ekonomiaren ardatzak enpleguaren sorrerarekin uztartzeak, kontrako argumentuak sortzen ditu Kokeren aurka dauden aktoreen artean. horretarako datu kuantitatiboak erabiltzen dituzte (G7,) proiektua earikitzen zen bitartean langabezi tasa jeitsi baino, igo egin zela frogatzeko. Bere aldetik, azpiegituren kontrako aktoreek, garapena eta aurrerakuntzaren diskurtsoa zuzen-zuzenean garatzen dute osasunarekin batera. Hortaz, ugari dira garapena, osasuna eta ingumenarekin konektatzen dituzten diskurtsoak (G8). Kasu honetan, egitura sortzeak ekar lezakeen ondorio negatiboetan oinarritzen da oposizioa. Bigarren aldagai aztertuz, ingurumena eta osasuna, kontrako eragileek sozio-ingurumen gatazka honetan gehien garatu duten argudioak izan dira. Koke plantaren aurkako aktoreek,osasun arloan oinarritu dituzte batez ere proeiktu honi egin dizkioten kritikak (IO4). Ingurumenaren babesaren inguruko argudioak ere jorratu dituzte IO5 adierazpenetan irakurri dezakegunez. Hortaz, osasunean izan zezakeen ondorioak zuzen zuzenean jorratzen dituzte proiektua aurkatzeko. Etorkizuneko belaunaldiek jaso izanen duten kutsaduraren ondorioak, bai ingurumenean, bai osasunean osotzen dute kontrako aktoreen argudioak, IO6 adierazpenetan irakurri dezakegun moduan «es un atentando contra nuestra salud, y la de las futuras generaciones». Hortaz, ondorioztatzen da, ingurumena eta osasunari buruzko diskurtsoa kontrako aktoreen jarrera legitimatzeko erabili izan dela. Kasu honetan osasuna eta ingurumen aldagaiak aztertzeko Douglasek azaltzen dituen arriskuaren pertzepzioen arteko bereizketak aipatu behar ditugu. Autore honen ustez hiritarren
214 AZTERKETA KASUEN GARAPENA pertzepzioa eta aditu teknologikoen pertzepzioa (teknologia beraren sortzaileak) desberdina da. Koke plantaren moduko azpiegitura bat sortzerakoan «jendeak ez ditu arriskuak jakidunen antzera ikusten» (Douglas, 1996: 15). Dena den Douglasek desberdintzen dituen «teknikoen eta publikoaren ikuspuntua» partzialki bat egiten dute arriskuaren pertzepzioan. Kasu honetan medikuek (IO7) zein eragile sozialek Koke plantak sor dezaken arriskuaren inguruko pertzepzioak partekatzen baitituzte (Douglas, 1996). Azpiegituraren aldeko eragileek aldiz, opozisioak emandako argudioak ingurumenerako eta osasunerako dauden arriskuak txikiagotuz, IO1 eta IO3, eta teknologiekiko konfidantza azpimarratuz kontra arrazoitu dituzte. Aldeko aktoreek ekoefizientzian oinarritzen dute euren diskurtsoa, teknologiek sortzen duten segurtasuna aldarrikatuz (IO2) eta teknologian konfiantza azalduz. Hortaz, jarrera «teknoentusiastaren» eskuko argudioak jorratu dira. Koke plantaren aldeko eragileen jarrera eta diskurtsoa «poztasun teknologikoaren» eskutik doan bitartean, kontrako eragileek beldurraren diskurtsoa erabili dute, FMU plantak ekar lezakeen ondorio negatiboen deskribapena egiten. Hirugarrenik, parte-hartzeari buruzko diskurtsoen inguruan, oro har, kontrako aktoreen partetik aldeko aktoreen aldetik baino erreferentzia gehiago egin dela antzeman dugu. Kokeren aurkako eragileek parte hartzea zuzenean ezeztatu dute bi argudio nagusi erabiliz. Batetik legediaren indarra, hots, eztabaidarako aukerarik ez zabaltzea legeak betetzearekin lotu dute. Modu honetan, sozio-ingurumen gatazka honen ardatza legeak onartu edo ez onartzearen erabakian oinarritzen dute eta beraiek enpresa sustatzaile moduan daukaten ardura desagarterazten dute (PHf2). Bestaldetik agintariek erabakiak hartu ondoren, Eusko Jaurlarizatren Ingurumen saila eta Muskizeko Udala, hain zuzen, eztabaidarako lekurik ez dagoela argudiatzen dute (PHf3). Horrela, enpresaren gardentasun politika (PHf1) legitimizatuta geratzen da, bai legeak eta bai agintariek egitasmoaren alde egin badute, gaiaren inguruan eztabaidatzeko arrazoirik ezbaitago. Diskurtso honetan antzematen da estrategia informatiboa, informaziorako bide legal eta instituzionaletan oinarritzen dela. Kontrako aktoreen diskurtsoan ostera, parte-hartzea balore etikotzat jotzen da, gatazka egoera batean aurrera eramateko derrigorrezkoa balio legez ulertzen da (PHf4). Eztabaida, behar baten legez ulertua izan da eta diskurtsoetan antzeman daiteke honen beharra ez dagoela hainbeste iritzia aldatzeko parametroetan kokatuta, proeiktuak sortzen dituen ondorioetan baizik (PHf5). Aldi berean, sozio-ingurumen gatazka honetan Euskal Y-koaren kasuan bezalaxe «inposaketa» kontzeptua kontrakoen diskurtsoen oinarri bat izan da (PHf5 eta PHf6). Instituzioen gardentasun falta eta desinformazioari maiz egin zaio erreferentzia gatazkaren zehar. Eztabaida gabe, informazio barik, halako proeiktua martxan jartzeak Petronorrek administrazioaren laguntzarekin inposatutako erabaki bat dela argudiatu da. Informazio falta sumatu izatean zentratu dute diskurtsoa eta kritika horretatik, parte-hartze sakonago eta erabaki prozesuen sorrera aldarrikatu dute: Horretarako herri kontsulta bat burutu zuten arestian azaldu dugun moduan.
217 Informazioa, ezagutza eta gardentasunaren maila 5. Ondorioak «El único modo de resolver los problemas es conociéndolos, sabiendo que existen. El simplismo los cancela y, así, los agrava» (Sartori 2003: 30) Atal honetan, ikerlanean ateratako ondorio nagusiak identifikatu eta laburbilduko ditugu. Azterketa arloan egin den bideari buruzko gogoeta eta analisia jaso ondoren, lortutako emaitza nagusiak azalduko dira. Horretarako bai Abiadura Handiko Trenaren kasuan, Euskal Y-koa, bai Fuel-olioa Murrizteko plantaren kasuan, Koke plantan, landu ditugun ondorioak jorratuko ditugu, ondoren emaitza orokorrak aztertzeko. Horrela lan honetan eginiko hipotesiak eta jorratutako hurbilketa eta ikuspegi teoriko kontzeptuala eta metodologikoa lotuz eta erlazionatuz, ondorioak uztartuko ditugu. Guzti hau azaltzeko hiru ardatzetan sailkatu ditugu gure ondorioak: 5.1. Informazioa, ezagutza eta gardentasunaren maila Hasierako ondorio honekin ingurumen afera eta auzietan nolako informazioa ematen den, bai instituzio edo talde bultzatzailearen partetik edota proiektu baten kontra dauden taldeen aldetik ere landu dugu. Azken batean, auzi edo sozio-ingurumen gatazka baten inguruan inplikaturik dauden alde guztien ezagutza maila eta euren jarrerak defendatzeko erabiltzen dituzten datuak, argudioak eta proposamenen gaineko ondorioak azaldu ditugu. Gure helburua informazioa, ezagutza eta gardentasun mailan identifikatu ditugun hutsune eta gabezi sakonen emaitzak gauzatzea da. Ikerlanean aipatu dugun moduan, askotan gatazka sortzen duena ez baita proiektua bera, proiektua sortzerakoan egondako isiltasuna, informazioaren estaltzea eta gardentasun falta baizik (Aguilar, 2003:25.33; Beristain, 2010:36). Marko teoriko kontzeptualean, ikuspegi demokratiko orokor batetik ikusita, «komunikazio gardena» ingurumen aferetan eman behar den derrigorrezko baldintza dela azaldu dugu (Cox, 2006). Ingurumenarekin zerikusia duten egitasmoen abiapuntu gardena, politika publikoen ekimenaren jatorria, hasierako ekimena, jakina, ezaguna eta ahal bada, partekatua izan beharko litzateke, alderdien monopolioa saihesteko eta, era berean, interes edo presio talde korpo-
218 ONDORIOAK ratiboen ezkutuko eragina azalerazteko. Ildo horretatik, topatu ditugun ondorioen azalpena gauzatu dugu. Abiadura Handiko trenaren kasuan, hogei urte luze baino gehiago dira, jadanik garraio azpiegitura proiektu hau instituzio europarren, estatalen eta autonomikoen mahai gainean jarri zenetik, zentzu horretan «berandu» datorren edo pentsatuta eta diseinatua baino zenbait urte geroago eraikitzen ari den proiektua da. Arrazoiak bi motakoak dira, alde batetik instituzio zentral eta autonomikoen arteko finantziazio akordiorik gabe ezin zirelako obrak martxan jarri eta bestetik azpiegitura honen aurkako oposizioa ugari eta zabala izan delako. Bi aspektu hauek instituzio kudeatzaileen arteko deskoordinazio eta interes kontrajarriek zein egitasmoaren aurkako eragile sozio-politiko askoren oposizioak (euskal gehiengo sindikala, udaletxeak, talde herritarrak eta ekologistak) informazioa eta ezagutzaren dinamikak markatu dituzte. Azpiegitura proiektu lineal luze eta konplexu bat izaterakoan, aurrekontu altuarekin eta zailtasun tekniko eta burokratiko askorekin iritzi publikoak gatazkaren gaineko informazioa jaso du baina askok, analisi enpirikoan ikusten den bezala, informazio falta aitortu dute. Hots, alde edo kontrako jarrerak agertu dira noski, aldiz, proiektuaren ezagutza eta informazioa ez hainbeste. Edozein gatazkan egoten diren aldeko eta kontrako jarreretan ez bezala, kasu honetan, lerratze politiko eta ideologikoarekin, agintari politikoekiko konfiantzaz edo mesfidantzaz oinarritu da, proiektuaren ezagutza eta hainbat aspektuen gaineko informazioa (ekonomikoak, teknikoak, geltokien kopuru eta kokapena, obren eraginak eta kalteak) faltan izan baitira, nabarmenki. Gainera informazio eta gardentasun maila eskasa oposizioaren erdiguneko kritika eta mobilizaziorako zioaz erabili da. Koke plantaren kasuan, eraikitzearen proiektua eragile pribatu batek sustatua izan da, Petronor, eta horrek honi buruzko informazio eta ezagutza maila urria izatea ekarri du, enpresak berak ez duelako era gardenean informatu nahi izan proiektuaren nondik norako eta ingurumen inpaktuari buruz. Instituzioek ere ez dute proiektuaren ezagutza eta sozializazioan gauza handiegirik egin, proiektua pribatua dela argudiatuz, baina beti ere sustatzaileekiko harreman estua eta babesa mantenduz. Informazio eskasia hau jasan dutenak kontrako eragileak izan dira; politikoak, baina batez ere, inguruetako herritarrak. Hortaz, gure ikerketak agerian utzi duenez, iritzi publikoa ez da era garden batean informatua egon, enpresa sustatzaileak koke Plantari buruzko ingurumen eta osasun gaietan estrategia informatibo opakoa eraman duelako aurrera. Ezagutza mailari dagokionez, batez ere inguruko herrietan oso altua izan da, baina kontrako plataformek eta herri mugimenduek egindako lanari esker. Kontrako mugimendu eta herritarren eskakizun nagusienetako bat informazio gardena eskatzea izan da, bai enpresari, bai proiektua babestu duten instituzioei (Muskizeko Udala eta Eusko Jaurlaritza) batez ere herritarren osasunean Koke Plantak izan ditzakeen eraginei buruzkoa. Nahiz eta askotan eskatu, informazio trukaketa ez da eman eta honek oposizioaren aktibazio eta mobilizazioa areagotu du, euren kabuz proiektuaren inguruko ahalik eta gauza gehien gizarteratzeko.
220 ONDORIOAK informazioa sortzeko eta zabaltzeko, eta bestetik, beraiek antolatutako ekintzen inguruko informazioa plazaratzeko. 27. TAULA: Sozio-ingurumen gatazketan kontrako eragileek sortutako tresna informatiboak KASUA ERABILITAKO TRESNA ABIADURA HANDIKO TRENA . AHT Gelditu! Elkarlanaren webgunea .AHT Gelditu! Elkarlanak publikatutako txostenak . TAV las razones del no liburua, (Txalapartak argitaratua 2009.urtean) ."TAV ¿Qué nos ocultan? dokumentala KOKE PLANTA .Kokeren Aurkako Koordinadoraren bloga .Metzaldea Bizirk aldizkariak (Hiru zenbaki) .Hil ala Bizi meatzaldean liburua (Meatzaldea Bizirik Talde Ekologistak argitaratua 2014. urtean) . «Muskiz señales de humo» dokumentala Iturria: egileak berak egina Hortaz, informazio faltak, aztertutako bi kausetan kontrako mugimenduetako eragileek mekanismo informatiboak asmatzera eraman ditu. Proiektuen inguruko informazioa kudeatzeko sortutako materialaz gain (aldizkariak, txostenak, dokumentalak eta liburuak), internet eta 2.0 sare tresnak sortu dituzte, oposizioaren aldetik esfera publikoa zabaltzeko asmoarekin. Dena den kontutan eduki behar dugu , Jerôme Tournadrek azpimarratzen duen moduan, tresna hauen helburua informatzea edota eztabaidatzea dela gehienetan, hots, erabakiak hartzeko esparrua mugatuta geratzen da hauetan (Tournadre, 2010: 79). Beraz, erabakitzeko aukerarik ez badute ematen ere, hori gauzatzeko oinarri den iritziak plazaratzeko aukera errazten dute :«IKTn bidez (Informazio eta Komunikazio Teknologiak), demokrazian iritzia emateko kanalen hobekuntza ematen ari da» (Mesa, 2005: 102).
221 Hedabideen funtzioa sozio-ingurumen gatazketan 5.2. Hedabideen funtzioa sozio-ingurumen gatazketan Bigarrenez, sozio-ingurumen gatazketan, informazio kanalen funtzioen gaineko ondorioak, hots, ahots edo bozgorailuen funtzionamenduaren azterketaren ondorioak, jorratuko ditugu. Ikerlan honetan hedabideek, prentsak zehazki, jokatzen duten papera aztertu eta neurtu nahi izan dugu, batez ere funtzio informatzaile/orekatzaileari buruzko ondorioak azaltzeko. Horrela. dauden interes kontrajarrien adierazpenak modu kontrastatu, orekatu, garden eta integratzaile batean suertatzen diren edo ez ondorioztatuko dugu. Marko teoriko kontzeptualean azaldu dugun legez, demokrazian derrigorrezkoa den solaskidetzara hurbiltzeko kontutan eduki behar dugun baldintza bat, erabaki publikoak hartzeko garabidean bildutako eragile guztiek bitarteko eta aukera berdinak edo «komunikaziorako baliabide berdinak» izan beharko lituzketela da. . Atal enpirikoan Cox-en (2006) baldintza honen jarraipena egiteko eremu publikoaren osaketari erreparatu diogu, hedabide nagusien jarduera aztertuz. Hor zehaztuko baitira eztabaidarako eremu publiko arrazional bat osatzeko egungo hedabideetan sortzen diren arazoak. Abiadura Handiko Trena-ren kasuan, prentsa idatziaren funtzioa ingurumen gatazka honetan aldeen legitimaziorako izan da eta gizartean eman den polarizazio soziala areagotzeko balio izan du. Hortaz Hieberrek azaltzen duen legez, elkarrizketa-agendak erakutsi ordez errealitatearen irudikapen bipolarrean oinarritu dituzte landutako informazioak ( Hieber, 2001:31). Agenda setting-en teoriak esaten duenez, hasierako une batean komunikabideek markatzen baldin badute zeintzuk diren informazioaren gaiak eta zeintzuk ez, framing eta priming-en bidez irudiak eta perspektibak markatzen dituzte, publikoaren iritzian eragiteko. Eta kasu honetan, azterketa hemerografikoaren azterketan, hedabide idatzien jarrera oso markatua izan da, gehien baten, gehiago direlako, proiektuaren defentsan, agintari eta instituzio gobernarien babesean aritu direnak. Egon dira, nola ez aurkarien aldeko jarrerak eta ikuspuntuak plazaratu dutenak, Gara adibidez. Baina gure azterketan salbuespena Berria da, euskarazko egunkariak hartutako jarrera orekatua izan delako aldeko zein aurkarien ahotsak eta argudioak plazaratzeko beta mantenduz. Bestalde, gatazka honetan, Euskal Sindromearen presentzia dugu (Casado da Rocha eta Perez 1996:58) eta horrek egitasmoaren ezbaia ukatuz, konfrontazioa biolentziaren parametroetara eramaten da, non ETAren presentziarekin, aurkarien kriminalizazio estrategia bat bilakatzen den. Ez dago eztabaida proiektuari buruz baizik eta Estatuaren arrazoiaz eta terrorismoaz eta jakina horrek errepresioa eta desmobilizazioa dakartza. Sozio-ingurumen gatazka batean hori gertatzen bada, auzia endekatzen da eta horretan hedabideen estrategiak oso funtsezkoak ditugu. Koke plantaren kasuan oposizioko mugimenduek komunikabide talde handien manipulazioa eta enpresarekiko lerrokatzea salatu dute, batez ere El Correo-ri dagokionez. Azterketa hemerografikoari erreparatuz, kazeta honek sozio-ingurumen gatazka honen gaineko albis-
222 ONDORIOAK teak eratzerakoan, Petronorreko iturriak soilik gehien erabili duen egunkaria izan da. Hots, hedabideek gatazkaren interpretazioa mugatzeko duten ahalmena kontutan edukita, egunkari honek hautatutako errealitatearen alderdiak (Entman,1993:52) sozio-ingurumen gatazka honen inguruan eraikitako «irudi publikoa» baldintzatu du. Aitzitik, Deiak, hala nola Garak eta Berria egunkariek jarrera irekiagoa izan dute eta oposizioko taldeen informazioak publikatu dituzte. Hala ere, Koke plantaren kontra agertu diren eragile sozialek komunikabideekiko mesfidantza sentitu dute; gure azterketan ikusi dugunez, irakurle gehien duen komunikabideak euren mezuak isilarazi dituztelako, eta Petronorren egitasmo pribatuei tratamendu publizitario edo ia propagandistikoa eman dielako. Ekonomia sailean publikatu ditu albiste gehienak eta aldekoen argudioak azpimarratu ditu, hots, enpresaren bideragarritasunerako beharrezko proiektua da eta lanpostuak eta aberastasuna sortuko dira. Izan ere ondorioztatu dezakegu, prentsak aztertutako kasuetan ingurumenaren gaineko erabaki publikoetan intzidentzia izan nahi duten eragile sozialen arteko lehian betetzen duen bitartekaritza eta negozioazio rola (Cox 2006:18-20) ez duela bete. Hortaz gure hirugarren hipotesia egiaztatzen da H3 Gaiaren inguruko informazioaren plazaratzea (agenda-setting) ez da egokia: informazio iturri monopolistikoak, informazio kanalen «kartelizazioa» eta kontraste eza, informazioaren kalitate eta eduki eskasa, pertsuasio/propaganda gisa bideratutako informazioa sortzen du. Ikerlanean garatu dugun moduan, hedabideen agendan sarturik daudenez, sozio-ingurumen gatazkak «publiko» egiten dira, herritarrak gatazkez jabetzen dira, eta horrek dinamikak nahiz aukerak ahalbidetzen ditu, gizartean egitasmo horien gaineko kezkak arlo publikoan jakinarazteko. Hedabideek ematen diete gatazkei existentzia publikoa, gatazkaren irudi publikoa eraikitzen dute, eta gainera, gatazken bilakaeran eragiten dute, zeren, «selektiboki funtzionatu baitezakete, gatazka sozialak azeleratzeko, moteltzeko, argitzeko edo birdefinitzeko» (Strohm, 1999: 60). Aztertutako sozio-ingurumen gatazketan ondorioztatu dezakegu prentsak ez duela ez moteltzeko, ez argitzeko edo birdefinitzeko aukeretan lagundu. Hots, orokorrean, bere jokabidea sozio-ingurumen gatazketan suertatu diren konfrontazio dinamiketan kokatzea oinarritu da.
223 Eztabaida eremu publikoa 5.3. Eztabaida eremu publikoa Ikerlan honen azken ondorioa eremu edo eztabaida edo kontrasterako espazio publikoaren zabalkundearekin dauka zerikusia. Aktore edo eragile desberdinen arteko elkarreragiketa komunikatiboen ondorioei erreparatu diogu, hots, espazio publiko horren existentzia eta bere zabalera edo bestelako ezaugarriak nolakoak izan diren ondorioztatu ditugu. Horretarako eremu deliberatibo horretan emandako eztabaida eta interes desberdinen agerpena jorratu dugu, eztabaida parametro arrazionaletan burutu den edo ez azaltzeko. Abiadura Handiko Trenaren kasuan, agintari autonomikoen ustez eta horrela diote eurekin egindako elkarrizketetan, eztabaida eta iritzien kontraste nahikoa izan da, batez ere instituzioen artean. Aldiz, AHT-ren egitasmoaren aurkarien esanetan, Euskal Herrian inoiz egon den proiekturik garestienak ez du inongo eztabaida publikorik izan. Mobilizazio ugari izan dira lelo horrekin, eztabaida eta parte-hartze demokratikoaren alde. AHT-ren ibilbideak jotzen duen hainbat udalerritan herri kontsultak (14) antolatu dira proiektuaren aurkako iritziak zenbatzeko eta emaitzak oso argiak izan dira, AHT-ren aurka. Horren aurrean agintari autonomikoen erantzuna izan da, Gasteizko Legebiltzarrean gehiengo luze bat (%80) proiektuaren alde zegoela eta behin obrak hasi eta gero (2006eko Urrian) ez zegoela lekurik ezbaian jarraitzeko. Beraz, parte-hartzearen eta eztabaida publikoaren leloak oso presente egon dira auzi honetan. Koke plantaren kasuan, egindako analisian ikusi dugunez ez da egon koke Plantari buruzko eztabaida edo iritzien arteko kontrasterik. Hasieratik enpresa sustatzailearen jarrera izan da bere egitasmoak aurrera eramatea, herritarrei edota kontrako mugimenduekin inolako eztabaidarik eduki gabe. Behin instituzioen lizentzia jasota (2008an) itxitzat ematen du afera Petronorrek, eurek legea betetzen dutela eta lanpostuak sortuko direla argudiatuz. Hala eta guztiz ere, sustatzailearen jarrera itxi honek ez du esan nahi iritzi publikoan (batez ere Muskiz eta inguruetan) eztabaida egon ez denik. Kontrako mugimenduek ahalbidetu dute espazio deliberatiboak irekitzea ingurumen eta osasun arloak jorratzeko , nahiz eta enpresak eta instituzioek ez parte hartu. Hortaz, aktore edo eragile desberdinen arteko eztabaidarik ez da gauzatu. Eztabaida suertatzeko komunikazio kanalak egon behar dira eta horretarako lehenengo eta behin aktoreen arteko aitorpena egon behar da. Baina aztertutako bi kasuetan egitasmoaren aldeko eragileek ez dute oposizioa aintzat hartu. Abiadura Handiko Trenaren kasuan oposizioa batzen duen plataforma, AHT gelditu! Elkarlana ez da aipatu ere egiten aldeko eragileen partetik eta proiektu honen kontra dagoen gehiengo sindikala ere ez. Horrela, beraien jarrera defendatzeko eragileak izendatzerakoan halako adierazpenak egiten dituzte : «Nik uste det alde egon dela edozein esango genuke» (TAE1). Kokeren kasuan gauza bera gertatzen da. Kontrako eragileak identifikatzerakoan egitasmoaren sustatzailean den enpresaren partetik oposizioaren ekiditea argia da: «Inoiz zehaztu ez den herritar talde bat»(KAE1). Kokeren Aurkako Plataforma ez da inoiz aipatzen. Horrela ikerlan honetan proposatu dugun laugarren hipotesiaren konfirmazioa egiaztatzen dugu
224 ONDORIOAK H4 Egitasmoen bultzatzaileen eta beste eragile interesatuen edota herritarren arteko komunikazioa eskasa da, ez dago komunikaziorako kanal egokirik. Komunikazio kanal egokirik ez bada gauzatzen ezinezkoa da eztabaida publiko arrazionalik burutzea. Bi kasuetan eztabaidaren ezeztapena ematen da. Abiadura Handiko Trenaren kasuan egitasmoaren aldeko eragileek, ordezkagarritasun politikoan sortzen den legitimitatea erabiltzen dute eztabaidaren beharra ukatzeko: «Era honetako azpiegiturak egin behar diren edo ez erabaki behar den esparrua EAE da, eta esparru hau ordezkatzen duena legebiltzarra da. Honetan %80ak baiezkoa eman du eta beraz, hiritarren gehiengoak babestu duen erabakia hartu dugu» (Nuria Lopez de Guereñu, El Correo 2007.12.23). Kokeren kasuan legeen betekizunean oinarritzen da eztabaidari espaziorik ez emateko zilegitasuna: «Hor ez dago eztabaidarik. Indarrean dauden legeak, gustatu edo ez, bete egin behar dira.» (KAE1). Aldi berean Koke planta martxan jartzeko baimenak lortu ondoren, ordezkaritza politikoaren (Eusko Jaurlaritza eta Muskizeko Udala) erabakien legitimazioa mahaigaineratzen dute eztabaida ukatzeko: «Ingurumen agintarien erabakiarekin, eztabaidaren beharra gainditu da» (Josu Jon Imaz 2009 Petronor). Hortaz ondorioztatu dezakegu gure hipotesia baieztatzen dela aztertutako ikerlanean. H4.1 Ez dago industria kutsakorren edo azpiegituren inguruko eztabaida publiko arrazionalik. Edozein ingurumen aferaren gainean iritzia, interesa, edota kaltea duten eragile guztiak barneratu beharko liratekeen politikagintza sarerik (policy network) ez da gauzatzen. Jarduera demokratikoan eragile zehaztugabe askoren arteko harremana bideratzeko derrigorrezkoa den baldintza, hots, inklusibitatea, ez dauka lekurik aztertutako sozio-ingurumen gatazketan.
225 Azken gogoeta orokorra 5.4. Azken gogoeta orokorra Gure ikerlanaren azken atal honetan ekarpen praktiko bat egiten saiatuko gara, gure artean maiz gertatzen diren ingurumen alorreko dinamika gatazkatsuei irtenbide arrazional eta demokratiko bat bilatzen laguntzeko asmoarekin. Hori izan da, aipatu dugun moduan, gure azterlanean garatu dugun hipotesi nagusia, hots, izapide informatibo argiago batek eragile ekonomiko, politiko eta gizarte mugimenduen arteko harremanak parametro egokiagoetan lekutzeko aukera eman dezakeela. Finean, euren arteko komunikazioa eta elkarren arteko informazio kanalak sakonduz, ingurumen politiken ezartze garden eta zabalago bat burutu daitekeelakoan gaude. Aurrerantzean idatzitakoa ibilitako bidean aurkitu dugunaren panoramika aldatzeko lerro eraikitzaileak izan daitezkeelakoan gaude. Finean, proposamen hauen azken helburua da jarraibide gauzagarri batzuk ematea, sozio-ingurumen gatazken testuinguruan kalitate komunikatiboa hobetzeko; beraz, kalitate demokratikoa ere hobetzeko. 5.4.1. Informazioaren kudeaketa Sozio-ingurumen gatazkak oro har, balizko proiektu edo plan bati buruzko zurrumurruak edo sasi informazioak agertzen direnean hasten dira. Zurrumurruak oro har jendearenganaino iristen dira, baina ez proiektuaren sustatzaileek zabalduta, hedabideen bitartez baizik. Horregatik interesa izan dezaketen eragile guztiei instituzio politikoek edo egitasmoa sustatzen duten eragileek informazioa helaraztea garrantzitsua da. Hain zuzen ere, instituzio politikoek ingurumen gaietan funtsezko eginkizuna dute eta, jakina den bezalaxe, askotan, horrelako gatazketan, ez datoz bat iritziak eta jarrerak. Hasieratik beretik, legeak agintzen duen bezalaxe, proiektuen ardura duten erakundeek dagoen informazioa eman eta interesatuen eskura jarri behar dute. Horrela, zurrumurru, mesfidantza eta ezinegon ugari ekidin daitezke. Informazioaren ondotik iritzia dator. Ohi denez, interesak azaleratzen dira. Beraz, proiektu baten alde eta kontra dauden argudioak, arrazoiak eta jarrerak jakitea lagungarria izan daiteke proiektuarentzako irtenbide bat aurkitzeko eta gatazkarik ez izateko. Aurkarien jarrerak ez dira mugiezinak; distentsio eta akordioaren aldeko dinamikak parte-hartzaileen arteko komunikazioan datza. Finean, beharrezkoa da eragile guztiek egiazko informazioarekin lan egitea; bai instituzio edo talde sustatzaileak, bai proiektu jakin baten aurkako jarrera duten taldeek zein gizabanakoek. Egiazko informazioak egoerari buruzko ezagutza sortu beharko luke eta gardena izan beharko litzateke, hau da, gatazkaren une bakoitzean agertu beharko litzateke.
226 ONDORIOAK 5.4.2. Hedabideen kudeaketa Sozio-ingurumen gatazken ispilu eta pizgarri izan daitezke hedabideak. Azken urteotan, hedabideak gero eta metatuagoak daude, eta aldi berean, informazio molde berriak agertzen ari dira sarearen bidez (Castells, 2009). Hala eta guztiz ere, komunikazioaren euskal esparruan aniztasun handiagoa nabari da inguruko lurraldeetan baino (Caminos, 1996; Bezunartea et al. 2000; Ruiz Olabuenaga, 2001; Azpillaga et al. 2002), eta hori aprobetxagarria da ingurumeneko gaietarako, hainbat gauza lantze aldera: hots, informazioa, eragile guztien ikuspegiak, eta eztabaidagai nagusiak. Begi-bistakoa da zorroztasun deontologikoa eskatu behar zaiela hedabideei (informazioaren kanal pribilegiatuak baitira), ahalik eta informaziorik handiena eta hurbilena eman dezaten, setakeria eta eskandalizazio orotatik urrun. Horren haritik, hedabideek sortzen duten informazioa erkatzea, informazio berari buruz ikuspegi kontrajarriak agertzea eta informazioaren egiazkotasuna baliozkotzea oso lagungarriak izango lirateke, iritzi publikoa era dialogikoan eta dialektikoan eraikitzeko ingurumeneko gai orori buruz. 5.4.3. Esparru publikoaren kudeaketa Orokorki jendeak kontrakoa pentsatzen badu ere, gatazkaren dinamikei erreparatzen badiegu, ohartuko gara osasungarriak izateaz gain, eztabaida publikoak eta deliberazio-prozesu demokratikoek konponbide errazagoak eta hurbilak eman ditzaketela ingurumeneko auzientzat. Eztabaida sakona pizten duten gaiak ez dira eremu politikotik atera behar, gai horiek «gehiago politizatu» baizik. Ingurumen gaiak politika ordezkatzaile klasikotik haratago eraman behar dira, eta eztabaida eragile gehiagori ireki. Komunikazioa ez da aukera magikoa. Hau da, prozesu komunikatiboak berez ez diete amaierarik ematen elkarren kontrako interesei eta ikuspegiei, baina denbora eta indar handia aurreztu dezakete. Hori bai, logikoa den bezala, gauza bat da gizartean, estatusean eta maila sozio-ekonomikoetan dagoen aldea, eta beste bat, aldiz, deliberazio-esparru publikoan komunikaziorako dauden baldintzak. Izan ere, ez dira berdinak mahai baten inguruan esertzen diren pertsonak proiektu baten gaineko bizikidetzaz mintzatzeko; ez baitute pertsona kopuru berbera ordezkatzen, eta ez dituzte interes berberak ordezkatzen, baina eztabaida demokratiko batean, hasieran behintzat, adituen argudioak herritarrenak, zientifikoenak edota merkatarienak bezain baliagarriak dira. Esan dugun moduan, komunikazioak ez du berez, soluziobide partekatuak ekartzen. Adostasunak lortzea ingurumen alorrean, gizarte beste alorretan bezala ez da aise lortzen. Guztien iritziak entzun eta hartu behar dira kontuan. Horregatik, beharrezkoa da komunikazio eta deliberazio prozesuak erregulatzea; mugak ezagutzea. Halako prozesu bati heltzen dioten eragile soziopolitiko guztiek ongi jakin behar dute zertarako biltzen diren eta prozesuak zer helburu dituen.
227 Azken gogoeta orokorra Nolanahi ere, proiektu bakoitzak bere prozesu komunikatiboa izan beharko luke, eragile guztien artean adostutakoa, legeak adierazten duenaz harago, zeren, deliberazio eta kontraste publiko demokratikoak nola halako kalitatez hornitzen du prozesua.
229 Ikerketaren mugak 5.5. Ikerketaren mugak Azterlan hau burutzeko prozesuan muga teoriko eta metodologikoekin topatu gara. Azken atal honetan ikerlanaren garapenean eduki ditugun oztopo nagusiak azalduko ditugu. Esparru teorikoari erreparatuz ikerlana burutzeko jarritako helburua hots, marko teorikoa eta marko kontzeptuala garatzea aldi berean, zenbait kasutan bi esparruetan landutako analisi sakontasunari mugak ipini dizkio. Gure azterketaren atal teorikoa analisi osatuago batekin jorratzeko xedea, traba bat bilakatu da atal batzuetan. Alabaina, osotasun ikuspegiaren aldeko hautua zenbait zailtasun sortu baditu ere, batez ere zehaztasun maila lantzeko, landutako gaiaren kontzeptuen eta teorien ikuspegi integral baten azterketak, gure ikerlanari bestelako ekarpen analitikoak eransten dizkiolakoan gaude. Ikerlana gauzatzeko ezarritako marko espazialak bestelako mugak sortu ditu gure azterketa lantzerakoan. Denbora-tarte luzean gauzatutako sozio-ingurumen gatazkak izan ditugu gure analisiaren ardatz eta honek zailtasunak sortu ditu analisia jorratzerako garaian. Alde batetik, eragileei so eginez, alderdi politikoen kasuan gertatu diren aldaketak aipatu behar ditugu. Gaur eguneko EH Bildu 90ko hamarkadako Batasuna, eta EA ziren eta koalizioa osatzen duten beste bi alderdiek, Aralar eta Alternatiba, 2000 eta 2009ean sortu ziren hurrenez hurren. Hortaz aztertutako sozio-ingurumen gatazketan jokatutako papera azaltzerakoan zailtasunak eduki ditugu zehaztasunez lantzeko. Gauza bera gertatu zaigu gaur eguneko Elkarrekin Podemos alderdi politikoarekin. 90ko hamarkadan Ezker Batua alderdi bakarra zen, baina gaur egun geroago sortu ziren Equo eta Podemos taldeekin batera Elkarrekin Podemos osatzen dute. Bestaldetik aztertutako epean egondako beste aldaketa bat gizartearen baitan sortu diren balio aldaketei egiten dio erreferentzia. Teknologia berriak edo IKT Informazioa eta Komunikazioaren Teknologien ezarketa orokorrak eragin dituen aldaketak sortutakoak batez ere. Fenomeno hau gure ikerlanean interesatzen zaigun bi esparruetan eragin du, batetik ekintza kolektiboko prozesuetan eta bestetik informazio eta komunikazio prozesuetan. Ikerlanak hedabide digitalei eta alternatiboei ez dio erreferentziarik egin eta honen ondorioz aztertutako gaiaren konplexutasun ulermenean lagundu zezaketen ikuspuntu berritzaileak baztertu ditugu eta tradizionalak, prentsa, nabarmendu. Metodologikoki eduki ditugun mugak aipatzerakoan, lehenengo eta behin hautatu dugun teknika metodologiko bati egiten dio erreferentzia sakoneko elkarrizketa, alegia. Teknika honen bidez banakoen pertzepzioak, oroitzapenak eta iritziak jasotzen dira eta horrek gabeziak sortzen ditu gizarte prozesu elkarreragileak aztertzerakoan. Gure azterketa informazio estrategien analisian oinarritu izan denez, elkarrizketen bidez lortutako informazioan egon daitezkeen gabeziak, gauzatutako azterketa hemerografikoarekin osatu nahi izan dugu. Azkenik lortutako informazioaren azterketa modua, hots era dikotomikoan aurkeztea errealitatea, proiektuen aldekoen eta kontrakoen araberakoa, mugapen teoriko eta praktikoak suposatzen ditu. Ondorioak era argiago eta zehatzago batean adierazteko komenigarria iruditu zaigu tankera honetako analisia erabiltzea.
Frantziako Sare Trenbidea SNFC: Frantziako Trenbideko Nazio- Sozietatea STEE- EILAS: Euskadiko Irakaskuntzako Langileen Sindikatua TGV: Frantziako Abiadura Handiko Trena TAE:
Trenaren Aldeko Elkarrizketatua TKE:
269 Elkarrizketak egiteko erabilitako galdetegia 7.5. Elkarrizketak egiteko erabilitako galdetegia Data: Izena: Elkartea/Erakundea: Lekua eta Iraupena: LEHENENGO BLOKEA: PROIEKTUAREN HASIERA ETA DEFINIZIOA 1. Noiz eta nondik eman zitzaion hasiera proiektuari? 2. Nortzuk izan ziren proiektuaren alde egon ziren aktoreak? Eta kontra? 3. Zein da proiektuarekin bete nahi den egitasmoa? 4. Nola izan zenuen proiektuaren berri? Nondik jaso zenuen informazioa? 5. Zer proposatzen dute proiektuaren alde daudenek? Eta kontra daudenek? 6. Zein izan da zure jarrera proiektuarekiko? Noiz eta nola inplikatu zinen? Zergatik? BIGARREN BLOKEA: KOMUNIKABIDEAK ETA HAUEKIN HARREMANA 7. Zer nolako harremanak izan dituzue komunikabideekin? 8. Agertu da komunikabideetan proiektuari buruz zuek eman nahi zenuten mezua? 9. Behar bezainbeste agertu da komunikabideetan proiektuari buruzko informazioa? Alde bakarrekoa izan dela uste duzue, ala aktore guztiek izan dute isla? 10. Komunikabideetan agertutako informazioak jendearen iritzian eragina izan duela uste duzu? HIRUGARREN BLOKEA: AKTOREEN ARTEKO HARREMANAK ETA DISKURTSOAK 11. Deskribatu nolakoak izan diren proiektuaren alde eta kontra daudenen arteko harremanak. 12. Deskribatu alde zein kontra dauden aktoreen jarrera eta proposamenak. Nolako portaera, zer egin duten, komunikabideetan asko agertu diren… 13. Zein izan da gatazkaren momenturik altuena? Bideratuta daude tentsioak? 14. Iritzi desberdinekoen arteko hartu emanak egon dira? Nolako parte hartze prozesuak eman dira? Egokiak izan direla uste duzue? | science |
addi-e9bea6072433 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26175 | Sionismoaren sorreratik, arabiarren kanporaketara | Castillo Manteca, José Manuel | 2018-04-09 | Jarraian aurkezten dudan gradu amaierako lan hau ikasturte oso baten ikerketa lan baten emaitza da. XX. mendean hasi, eta egun oraindik jarraitzen duen, Ekialde Hurbileko eta mundu mailako gatazka esanguratsuenetako baten oinarri historikoak aztertzea izan dut helburu lan honetan. Kazetaritzako ikasle naizenez, osatu dudan lehen ikerketa lan sakona da honakoa. Hala ere, ez da kasualitatea Israel eta Palestinaren arteko gatazka hautatu izana lehen ikerketa sakon honentzat, izan ere nazioarteko politikan eta historian dudan interesa aspalditik dator. Ildo honi jarraiki, arabiar eta israeldarren arteko gatazka honek osagai ugari biltzen ditu; gatazka geopolitikoa, eztabaida historiko eta erlijiosoa eta, nola ez, lur jakin batekiko bi herrik aldarrikatzen duten zilegitasuna. Beraz, erlijioa eta geopolitika nahasten diren gatazka honek egungo Ekialde Hurbileko beste gatazka batzuk ulertzen lagun diezagukeela uste dut, horregatik ekin diot ikerketa honi.
Kazetari izango naizen aldetik, israeldarren eta palestinarren gatazka albiste askoren iturri dela ere aipatzea interesgarria da. Hala ere, publiko orokorrak jasotzen dituen albisteak azalean baino ez dira geratzen. Beraz, gai hau jorratu nahi duen kazetari orok bi aldeen erreklamazioen jatorri historiko-ideologikoa ezagutu beharko lukeela uste dut. Ezin da ulertu Netanyahuk, egun Israelgo lehen ministroak, Zisjordanian kolonia berriak eraikitzeko duen plana, sionismoaren historiaren eta honen garapen historiko eta ideologikoaren ezagutza minimo bat ez badugu.
Gatazka honetan bi alde nagusi daude, bat sionistek osatzen dute eta bestea arabiarrek edo palestinarrek. Gradu amaierako lan honen helburua, gatazka baten oinarri historikoak aztertzea da. Kontuan izanda lan honek duen luzera eta ikerketak eskatzen duen denbora, ezinezkoa litzateke niretzat bi aldeen azterketa osatzea. Beraz, lan hau sionismoan, hau da, Palestinako lurretan, Estatu judu bat eraikitzea bultzatu duen mugimendu ideologiko eta politikoan, zentratzea erabaki nuen. Zehazki, lan honetan sionismoak, bere korronte ideologiko guztietan, etorkizuneko Israelgo Estatua izango zenetik bertako biztanleria propioaren zati bat kanporatzeko edo lekualdatzeko izan dituen asmo historikoak aztertuko ditut. Noski, sionismoak arabiarrak kanporatzeko erabilitako diskurtsoa aztertzeko lehenik eta behin sionismoaren sorrera aztertu behar da. Beraz, lanaren hasierako puntuak sionismoaren jaiotza aztertzera eta Israelgo Estatua, munduko juduen Estatua, Palestinako lurretan eraikitzera eraman zuten arrazoiak aztertzeko erabiliko ditut. Kontuan izanik, egon zirela nazionalismo juduaren adar batzuk asmo territorialik ez zutenik, bundismoaren kasua Europa ekialdean adibidez. Adar honek juduen identitate nazionala aitor zedin eskatzen zuen, baino ez zuen estatu edo lurralde zehatzik eskatzen. Beraz, lana sionismoan zentratuko dugu, nazionalismo juduak beste joera batzuk ere izan dituela ahaztu gabe.
Behin sionismoaren sorrera eta honen lur eskaerak nondik datozen aztertuta, honen liderrek Palestinako lurretan bizi ziren jatorrizko biztanleekiko hartu zuten jarrera aztertzea izango da lanaren helburua. Frogatzen saiatuko naizen tesi nagusia honakoa izango da: sionismoaren helburu nagusia Eretz Yisrael deituriko lurrean eta Bibliak zilegitasun osoz "herri juduari" ematen dion lurrean Estatu judu bat ezartzea da, non juduek populazioaren gehiengo bat osatuko duten. Horregatik, XIX. mende amaieratik 1948an Israelgo Estatua ezarri arte zentzu ideologiko ezberdineko sionistek, arabiarrak
Palestinatik kanporatzeko edota lekualdatzeko planak prestatu zituzten, hasi ezker laboristatik eta sionista errebisionistetaraino. Beraz, ikerketa honetan ikuspegi sionistek arabiarren kanporatzearekiko izan dituzten jarrerak eta plan zehatzak aztertuko ditugu. Horretarako, sionismoaren barne korronte ideologiko bakoitzeko pertsonaia esanguratsuenetako bat hautatzea erabaki nuen. Noski, "sionismoaren aita" bezala definitu izan dena, Theodor Herzl izango da aurreneko aztertuko dudan lider sionista. Bigarrenik, David Ben-Gurion hautatu dut sionismo ezkertiar edo laboristaren ordezkari gisa. Beste muturrean, Zeev Jabotinsky aztertuko dut eskuineko edota sionismo errebisionistaren ordezkari gisa. Azkenik, sionismoa ez denez ardazten soilik esker-eskuin termino politiko klasikoetan, honelako lan batean sionismo erlijiosoak duen pisua ere aztertu behar dela pentsatu nuen. Horretarako, Avraham Yitzhak Kook errabino judu ortodoxoaren figura aztertuko dut. Noski, lana ez da mugatuko lau pertsonaia hauen adierazpen eta ekintzetara. Lau pertsonaia hauek mugimendu politiko baten isla gisa hautatu ditut, baina hauetaz hitz egitean bakoitzaren espektro ideologikoaren barne zeuden beste pertsonaia eta jarraitzaile batzuk ere aztertuko ditut ikerketan zehar. Adibide bat aipatzearren, Ben-Gurionen figura ikutzerakoan ezker laboristako beste kide batzuek palestinarren kanporaketarekin zein jarrera izan zuten ere ikusiko dugu.
Sionismoaren autore eta lider garrantzitsuen ideiak ulertzeko, noski, hauen testu originaletara jo behar izan dut eta garrantzi berezia izango dute hauek lanean zehar sionismoaren bilakaera azaldu ahal izateko. Hala ere, aipatu behar dut, arabiarren kanporatzea bezalako gai "korapilatsu" batez hitz egiteko, lider sionista askok publikoan egindako adierazpenak asko zaintzen zituztela. Horregatik, talde sionista ezberdinen batzarretara edota lider sionista ezberdinen idatzi pribatuetara sarrera izan duten autoreen bibliografia topatu behar izan dut lana osatu ahal izateko. Garai eta giro politikoaren arabera, arabiarrak lekualdatzearen aldeko deklarazioak ugariagoak edo sekretuagoak baitziren lider sionisten aho zein idatzietan.
Sionismoa da, beraz, ikerketa honen ardatz nagusia. Hau XIX. mendean sortu zen gainontzeko mugimendu nazionalista moderno guztiak bezala. Baina mugimendu sionistak badu berezitasun nagusi bat gainontzeko nazionalismoekiko. Nazionalismo gehienak aurretik ezarritako lurralde eta muga batzuetan oinarritu ziren bertako biztanleen nazio sentimendua ezartzeko edota lurralde jakin bateko bizilagunen artean independentzia nahia sustatzeko. Nazionalismo juduak, ordea, ez zuen inolako nazio politiko moderno gisa aldarrika zezakeen lurrik, eta hutsetik sortu behar izan zuen errelato eta mito nazional handi bat, Eretz Yisrael edota Palestinako lurrak "juduen etxe nazional" gisa aldarrikatzeko. Naziotasun hau Biblian eta pasarte historiko batzuetan oinarritu zen. Baina berezitasun nagusia, kontakizun nazional hau zuzentzen zitzaion hartzailea munduan zehar barreiatua aurkitzea izan zen. Izan ere, XIX. mende erdialde eta bukaeran, oraindik ere, judu komunitate oso txikia bizi baitzen Ekialde Hurbilean. Mito nazional honetatik abiatuta, hasi ziren sionistak Palestinako biztanle ez juduak kanporatzeko planak osatzen eta munduko judu guztiei Israelera emigratu zezaten eskatzen. Aurrekari historiko hauek ulertu gabe, nekez uler daiteke egun gatazkak bizi duen "blokeo" egoera luzea.
Azkenik, lanean murgildu aurretik, eskerrak eman nahi dizkiot Gradu Amaierako Lan honetan zuzendari lanetan izan dudan Xabier Zabaltza irakasleari. Nazionalismoen inguruan eta zehazki sionismoaren inguruan duen jakintza erabat beharrezkoa izan dut lan hau norabide egokian bideratu ahal izateko. Bestalde, eskertzekoa da nire zalantzak argitzeko beti erakutsi duen prestutasuna, bere bulegoko ateak beti aurkitu izan baititut irekita. Gainera, bibliografia eskuratzeko orduan ere beti
eskaini dit bere laguntza. Azkenik nabarmendu, Kazetaritza Graduko bigarren mailan Zabaltzak berak ematen duen Gizarte Komunikazioaren Historia Orokorra irakasgaian ikasitakoa eta berak bultzatutako interesik gabe ezinezkoa litzatekela gaur hemen aurkezten dudan ikerketa lan hau egitera animatu izana. Horregatik, nire eskerrik beroena laguntza paregabe honengatik eta lan honen azken emaitza horren isla izan dadin espero dut.
II. Metodologia eta iturriak
Hasieran ezan bezala, lan hau ikerketa lan sakon baten ondorio da. Beraz, planifikazio zehatz bati erantzun dio honen osaerak. Lehenik eta behin, gaia lider sionistek egindako kanporaketa planak aztertzea izanik, denbora tarte zehatz bat aukeratu behar izan nuen lider hauen planak aztertzeko. Sionismoaren sorreratik, Israelgo Estatuaren sorreraraino (1948) doazen urteak aukeratu izana ez da kasualitate hutsa. Izan ere, ondoren ere izan dira kanporatze planak, baina lan honen helburua da, ahots askok diotenaren kontra, frogatzea sionismoak betidanik izan duela Palestinatik bertako populazioaren zati handi bat kanporatzeko asmoa, hau da, ez dela 1967ko gerraren edota arabiarren erantzun bortitzaren erantzuna.
Behin lanaren gai nagusia eta denbora tartea zehazturik, lehenik eta behin egin beharreko lana nazionalismoa kontzeptu ideologiko-politiko bezala ulertzea izan zen. Sionismoa, judutar nazionalismoaren adar nagusienetakoa izanik, hau guztiz ulertzeko lehenik eta behin nazionalismoa bera zer den ulertu behar da. Nazionalismoaren inguruan zein ikuskera akademiko dauden ulertzen saiatu nintzen lehen zati honetan. Ikerketa honek ez du isla handiegirik jarraian datorren lanean, ez baita lan honen helburua nazionalismoen azterketa bat egikaritzea, baina sakontasunez sionismoa ulertzeko zinez lagungarria izan da hurbilketa hau egitea. Honetarako, autore modernistak (Hobsbawm, Gellner), primordialistak (Hastings, Amstrong) eta bi joera teoriko hauen artean erdibide bat proposatzen dutenak (Smith, Hroch) hartu dira kontuan.
Azkenik, lanaren atal nagusia lau autore ezberdinetan banatuta dagoenez, bibliografia sailkatzea ere errazago suertatu zait. Pertsonalitate eta korronte sionista bakoitzak egindako kanporaketa planen azterketari laneko zati nagusiaren atal bat dagokio: Theodor Herzl eta sorrerako sionisten asmoak, Ben-Gurion eta sionismo ezkertiarraren proposamenak, Jabotinsky eta sionismo errebisionistarenak eta azkenik Avraham Yitzhak Kook errabinoak islatzen duen sionismo erlijiosoarenak. Lan honetarako bada bibliografia komun bat, atal eta autore bakoitzarentzat erabili dena, eta
Iturri hauen guztien informazio osatua bibliografian eskainiko da, hemen egindako erabilera argitzea baino ez baitut helburu. Azterketa sakon orok bezala, bibliografia sailkatu eta sintetizatzea garrantzizkoa baita. Azkenik, argitu behar da bibliografia hau guztia laneko tesia indartzeko erabili dela, horregatik, izan du garrantzi berezia autore sionistek beraien eskuz idatzitako testuen irakurketa eta azterketak, sionisten idatzietara sarbidea izan duten autoreen irakurketa bezala. Izan ere, lanean erabilitako autore askok joera ideologiko eta politiko markatua dute, baina honen gainetik, gure tesiaren frogapenak hartuko du garrantzia lan honetan, eta horretarako garrantzi berezia du lider sionistek beraiek esandakoak zein egindakoak.
Lan honetan zehar nazionalismo mota zehatz bat eta honek ekarritako ondorioak aztertuko ditugu, sionismoa. Beraz, lan honen helburua ez bada ere, eta nahiz eta labur izan, ezagutu behar dira nazionalismo eta nazioaren inguruan dauden ikuskera teoriko ezberdinak, honek lanaren ikuspuntua guztiz alda dezake eta. Nazionalistek, sionistak barne, oso argi dute iraganak zein paper garrantzitsua jokatzen duen nazioaren eraikuntzan: nazioa zerbait objektibo eta naturala da, zenbait atributuk baieztatzen dutena, hala nola, hizkuntzak, erlijioak, arrazak, lurraldeak edota historia komun batek.
Nazionalismoa aztertu duten ikertzaileen artean, ordea, ez dago adostasunik nazionalismo eta nazioaren sorrera kokatzerako orduan. Bi talde nagusitan bana daitezke teoria nazionalistak: modernistak eta primordialistak. Modernistek uste dute, nazionalismoek sortzen dituztela nazioak, ez alderantziz. Autore hauentzat nazionalismoa ezin daiteke ulertu XVIII-XIX. mendeetatik atzera, nazionalismoa Ilustrazioaren osteko gizarte industrial modernoetan sortzen baita. Nazionalistek iraganeko tresnak erabiltzen dituzte nazioa eraikitzeko, askotan historia edota tradizioak asmatuz zein manipulatzen. Ikuskera hau azaleratzen aurrena Elie Kedourie historialari britainiarra izan zen 1960. urtean, Nationalism liburuan. Kedourierentzat nazioa eraikin artifizial bat da, Ilustrazioak eta Erromantizismoak XVIII. mendetik aurrera eraikitakoa. Ikuskera honek jauzi handi bat jo zuen XX. mendearen azken hamarkadetan Ernest Gellner eta Eric J. Hobsbawm historialariei esker. Gellnerrek, Nations and Nationalism (1983) liburuan, modernismoaren nazioaren definizioa finkatu zuen:
Badira, ordea, ikuskera honi aurre egin eta nazioak aro modernoaren aurretik sortutako egiturak direla babesten duten autoreak ere, Adriam Hastings eta John Amstrong, adibidez. Bi autore hauek, modernitatearen muga eraitsi eta nazioa historian zehar garatu den prozesu motel eta iraunkor gisa ikusten dute. Adibidez, Hastingsek nazioaren sorrera Erdi Aroan kokatzen du.
Ikerketa honetan, ez dugu sionismoak erabilitako tresna guztiak modernoak edota modernitatearen aurrekoak diren frogatzeko lekurik, ezta asmorik ere. Juduek XIX. mende amaieran sionismoa azaldu aurretik, bazuten komunitate sentimendu bat, erlijio komunitatetik harago zihoana seguru aski. Kontuan izan behar da, XIX. mendean eta XX. mendearen lehen erdian, Europa ekialdean bere hizkuntza propioa zuen judu komunitatea bazela, yiddish komunitatea. Beraz, lan honetan, sionismoak oparoa zen komunitate judu horren irakurketa politiko modernoa egiten duela argudiatuko dugu.
Sionismoaren afera honek, Estatu judu bat eraiki nahi izatea Eretz Yisrael-eko lurretan, bertako populazioarekin zerbait egin beharra ekarri zuen. Hau da lan honetan frogatzen saiatuko garen hipotesi nagusia: sionismoak, bere sorreratik bertatik, arabiarrak kanporatzeko egin zituen planak. Ez da pentsatu behar, eta hau frogatzen saiatuko gara ikerketan zehar, 1948ko Nakba edo arabiarren kanporaketa kasualitate hutsa edota gerraren ondorio huts izan zenik. Sionismoak argi zuen hasieratik, juduak gehiengo izango ziren estatu bat ezarri ahal izateko, arabiarrek beren lurraldetik kanporatu behar zituztela. Honen ondorio zuzena da, 1948an 750.000 arabiar inguru, Israelgo Estatuko lurrak izango zirenetan bizi ziren arabiarren %80a, beren lurretatik kanporatu izana, sarritan bortxazko metodoak erabiliz. Kontuan izan behar baita,
1948an Yishuv-aren (Palestinako Britaniar Mandatuan bizi ziren judutarrak) esku zeuden lurrak %6a baino ez zirela eta populazioaren heren bat baino ez zutela ordezkatzen6. Beraz, ondo planifikatutako kanporatze bat izan zen 1948koa.
Noski, 1948 aurreko sionismoaren planak ez ziren orobat publiko egin. XIX. mende hasieratik eta 1948ra arte, bizitako testuinguru historikoaren arabera, sionismoak bere lekualdatze eta kanporaketa planak publiko egiten zituen edo beste batzuetan barne bileretako plan sekretu bezala geratzen ziren. Hala, askotan sionisten benetako asmoak jakin ahal izateko, erakunde sionisten artxiboetara edota buruzagien eguneroko pribatuetara jo behar da. Iritzi publikoaren aurrean egindako adierazpen oro, zehatz mehatz neurtzen baitzuten buruzagi sionistek, beren Estatu judu proiektuaren izen ona kaltetuta ikus ez zedin. Baina sionismoaren sektore guztiek konpartitzen zuten, Palestinako lurretan Estatu judu bat ezarri ahal izateko, bertako populazio arabiarra indarrez edo beraien borondatez kanporatu behar zela. Iritzi hau ezker laboristak, BenGurion buru zela, eta eskuin errebisionistak partekatzen zuten. Beraien estatu egitasmoak ezberdinak izanagatik, sionismoaren barnean ez zegoen arabiarrentzako lekurik etorkizuneko Estatu juduan, hauek minoria bat izatea onartu ezean. Sektore guzti hauek buruan zutena ez baitzen hiritar guztientzako estatu bat lortzea; alderantziz, juduentzako estatua nahi zuten. Beraz, populazioaren gehiengoak bere estatuaren lurretan juduak izan beharko zuen, eta hau ziurtatzeko arabiar kopuru handi batek bere lurra utzi behar zuen. Noski, ondoren, nahiz eta ez izan ikerketa honen helburua hau aztertzea, Israelgo Estatuak lege ugari ezarri ditu bere populazioaren gehiengoa judua izaten jarrai dezan: Itzulerarako Legea, ezkontza eta dibortzio legeak edota okupatutako lurraldeetako kolonoei emandako laguntzak. Hau dela eta, esan dezakegu, sionismoaren proiektua herrialde nagusiki judu bat sortzea izan zela, eta izaten jarraitzen duela. Hori bai, kontuan izan behar da Israelgo Estatuak hasieratik bertatik izan duela bere mugen barnean berak herritar ez judu gisa definitzen duen populazioaren heren bat inguru, "bonba-demografiko" gisa definitzen dutena.
importantes lo apoyó e impulsó de una manera u otra, desde Chaim Weizmann y Vladimir Jabotinsky hasta David Ben-Gurion y Menahem Ussishkin7. Jarraian datozen orrietan, hipotesi hau landuko dugu sakonki, sionismoaren sorrera eta lider sionista ezberdinen kanporaketa planak aztertuz. Guztiek babesten baitzuten, ezberdintasun nabarmenak badira ere gaia jorratzeko moduan, arabiar populazioaren kanporaketa edo lekualdatzea. Ziur gai asko, eta interesgarriak, geratzen direla jorratu gabe. Adibidez, arabiarren ikuspuntuak leku gutxi izango du lan honetan, juduen nazionalismoan zentratuko baita gehienbat. Interesgarria litzateke, gatazka honen ikuskera osoago bat izateko, palestinar nazionalismoaren ikuskera bat izatea. Izan ere, esan daiteke, neurri handi batean, palestinar nazionalismoaren gorakada sionismoaren kanporatze planen ondorio zuzena dela; beraz, modu batean behintzat, sionistek arrazoi izan zezaketen arabiarrek sentimendu nazional palestinarrik ez zutela esaten zutenean. Zoritxarrez, lan honetan ez dugu izango arabiarren edo palestinarren egoeran sakontzeko lekurik izango. Helburu nagusia sionismoaren sorrera, defendatzen dituen premisa nagusiak eta arabiarrak kanporatzeko gauzatu zituzten plan nagusiak aztertzea izango baita. 2. MARKO TEORIKOA
Sionismora hurbiltzeko, lehenik eta behin, sionismo eta judaismo terminoen artean bereizketa argi bat zehaztu behar da. Izan ere, maiz nahasten dira termino erlijiosoa eta politikoa, eta judu guztiak ez dira sionistak ezta sionista guztiak juduak. Adibidez, Estatu Batuetako kristau ebanjelikoak izan dira hasieratik Israelgo Estatuaren babesle sutsuenetarikoak. Gainera, mundu guztiko judu guztiak ez dira bizi Israelgo Estatuan, sionismoak nahiko lukeen bezala. Egun, munduan 14,4 milioi judutar bizi direla kalkulatzen da, hau da, munduko populazio osoaren %0,2 baino ez8. Hauetatik, hamabi milioi judu pasa Israel eta Estatu Batuetan bizi dira: 5,7 milioi Estatu Batuetan eta 6,3 milioi Israelgo Estatuan. Beraz, bi herrialde hauek munduko judutar populazioaren %80a baino gehiago biltzen dute. Kontuan hartzeko datua da ere Israelgo Estatuak bere burua "mundu guztiko juduen etxe" gisa definitzen duela eta, immigrazio judua sutsuki bultzatzen badu ere, munduko judu guztien %40k baino ez dutela erabaki bertara lekualdatzea; gehienak beraien jatorrizko herrialdeetan bizi dira. Datu demografikoez gain, kontuan izan behar da juduak historian zehar komunitate erlijioso bat baino gehiago izan direla, baina soilik XIX. mende amaieran sortzen direla nazio moderno gisa, sionismoak bultzatuta. Sionismoak judutar herria nazio moderno gisa egituratu zuela esaten dugunean, honen izenean lurralde jakin bat eskatu zuela, Eretz Yisrael, esaten dugu. Helburu honetarako, lehen tresna nagusia Biblia izan zen, zehazki Itun Zaharra, eta zehatzagoak izanda Pentateukoa edo Tora, Biblia osatzen duten lehen bost liburuak. Gogoratu beharra dago, Itun Zaharrean zehar kontatzen diren kontakizunak ez direla gizadiaren narrazio unibertsal bat, aitzitik, Israelgo herriaren
historia eta honek Jainkoarekin izandako harremana azaltzen dizkigu. Israelgo herria aktore printzipal eta ia bakarra da Itun Zaharrean.
Narrazio biblikoa Edeneko lorategian hasi eta Kain eta Abelen kontakizunarekin zein Noeren uholde handiarekin jarraitzen du. Kontutan izan behar da, sionismoaren narrazio nazionalean, Genesian agertzen diren lehen kontakizun hauek ez dutela garrantzi handirik. Izan ere, oraindik narrazio guzti hauek ez baitira herri zehatz batean zentratzen. Familia bakar baten eta haren ondorengo izango den herri oso baten kontakizuna Abrahamekin hasten da. Abraham Jainkoak bere babespean "Agindutako Lurrera" gidatzeko aukeratu zuen abeltzaina izan zen. Bibliako idatzien arabera, Abraham Mesopotamiako Ur hiritik irten zen, K.a. XXII-XVIII. mende bitartean 9, Kanaaneko lur promestuaren bila. Bertan, Jainkoarekin itun bat sinatu zuen eta bere ondorengoek lurralde osoa oinordetzan jasoko zutela adostu zuten biek.
Baina, Bibliarekin egin bezala, erbestearen narrazioak ere errealitatea eta mitoak nahasten zituen. Chaim Milikowsky, Bar-Ilan unibertsitateko ikertzailea, erromatar
garaiko iturri errabiniko ugari aztertu ondoren, honako ondorioetara iritsi da: K.o. I eta II. mendeetan galut terminoa ("erbestea" hebreeraz) zapalkuntza politiko bat adierazteko erabiltzen zela. Beste hainbat iturri errabinikok galut terminoa soilik Babiloniako erbesteaz mintzatzeko erabiltzen zuten12. Beste historialari batzuek ordea, erbestearen mitoa kristautasunaren gorakadarekin lotzen dute. Adibidez, Yisrael Yaakov Yuval Jerusalemeko Unibertsitate Hebrearreko irakasleak, erbestearen mitoa kristautasunak ezarritako narrazioarekin lotzen du: kristauen arabera, juduak zigortuak izan ziren Jesusen hilketa zela eta. Hau da, kristautasunak juduek Jesus ez onartzeagatik eta hau hiltzeagatik Jainkoaren zigorra jaso zutela zabaldu zuen. Ondoren, denboraren poderioz, judaismoak eta sionismoak kristautasunaren mito hau bere egingo zuten13.
Gainera, ez zen juduen itzulera masiborik izan Palestinako lurretara XX. mendeko bigarren laurdenera arte, nazien sarraskia gertatu eta emigratzeko beste lurralde batzuetan ateak itxi zizkieten arte. Espainiako Errege Katolikoek juduen kanporaketa agindu zutenean 1492. urtean, gehiengo juduak mediterraneoko beste hiri batzuetara lekualdatzea hautatu zuen. 1880tik aurrera Europa ekialdean yiddish komunitate juduaren aurka pogromo basatiak hasi zirenean, juduen masa emigrazio handi bat gertatu zen mendebaldeko estatuetara. Zehazki, 1881. urtetik 1914. urtera 2,75 milioi judutarrek utzi zuten Europa ekialdea, %85a Estatu Batuetara lekualdatu zen14. Judu hauen %3ak baino gutxiagok erabaki zuten garaiko Palestinara lekualdatzea15.
Beraz, sionismoak judaismoa sekularizatu eta nazionalizatu zuela esan dezakegu. Elementu erlijiosoak erabiltzen bazituen ere bere helburu politikoak erdiesteko, pentsamendu nazionalista eta kolonialistaren sintesi bat dela esan dezakegu. Ez baita ahaztu behar, sionismoa inperialismoaren garai bete-betean jaiotzen dela.
Behin nazioa eraikita, etorkizuneko Estatu judua izango zen lurraldeko populazio lokalarekin zer egin zen sionismoaren hurrengo afera. Ikusiko dugunez, Herzl eta sionismo politikoaren beste sortzaile batzuk jada mintzatu ziren hasiera-hasieratik arabiarren kanporatzeaz. Baina, korronte sionista berri bat sortzen zen bakoitzeko, beren lider edota bozeramaile nagusiak kanporaketa erradikalago edota moderatuago baten alde mintzatzen ziren.
Garrantzizkoa da sionismoaren barneko adar ezberdinen kanporaketa planak eta proposamenak aztertzea, honek laguntzen baitigu 1948ko Nakba hobeto ulertzen. Hau, denbora luzez eztabaidatu eta prestatutako plan zehatz baten ondorio izan baitzen. Noski, Nakba bere osotasunean ulertu ahal izateko, kontuan izan behar da inguruko estatu arabiarrek garaian izandako jarrera, arabiar ugarik estatu hauen propaganda dela eta utzi baitzituzten euren lurrak gerra errez irabaziko zutelakoan, eta ondoren Israelen bueltatzeko ezetzarekin aurkitu ziren. Baina, baldintza guzti hauek baliaturik, sionismoak mugimendu politiko gisa hasieratik bultzatu zuen helburuetako bat lortu zuen: Israelgo Estatuan juduek gehiengo garbi bat osatzea, horretarako arabiarrak kanporatu behar baziren ere.
II.1. Theodor Herzl eta aita sortzaileak
Theodor Herzl (Budapest, 1860 – Edlach, Austria, 1904) hartzen da sionismo politikoaren aita edo sortzaile nagusitzat, Der Judenstaat obraren autorea eta Munduko Erakunde Sionistaren bultzatzaile nagusia izan baitzen. Herzl-ek zuzenbide eta kazetaritza ikasketak egin zituen, azken hau izanik bere ogibide nagusia. Frantziako kazeta batentzat idazten zuela, goraka zihoan antisemitismoaren arazoak, juduen auzian kontzientzia hartzea eta 1896an Der Judenstaat liburuan juduentzako estatu independente bat aldarrikatzea ekarri zuen. Hau baitzen antisemitismoari aurre egiteko modu bakarra autorearentzat. Ordutik, ideal honen lortzera bideratu zuen bere bizitza guztia.
Bere testu publiko nagusietan Herzl-ek edo ez zituen Palestinako arabiarrak aipatzen edota etorkizuneko Estatu juduan hauek arabiarrekin elkarlanean biziko zirela aipatzen zuen, estatu integratzaile bat osatuko zutela. Lehen kasua Der Judenstaat liburuaren kasua da, bertan arabiarrak ez dira inondik inora aipatzen. Kontuan izan behar da, liburu hau publikatzerako orduan Herzl-ek oraindik ere ez zuela argi zein izango zen etorkizuneko Estatu juduaren kokapena. Izan ere, Herzl-ek liburu honetan bertan, Argentinako, Patagoniako zehatzagoak izanda, edo Palestinako lurrak hautatzea komenigarriagoa litzatekeen hausnartzen du. Soilik urtebete beranduago, 1897an, Lehen Kongresu Sionistak finkatuko zuen Eretz Yisrael Estatu juduaren etorkizuneko kokapen gisa. Edonola, etorkizuneko estatu independentearen eraikuntzari begira ez zuen populazio lokalarekin zer egingo zen argitzen obra honetan. Bestalde, 1902an Herzl-ek bere bigarren obra nagusia publikatu zuen Altneuland ("Lur zahar berria"). Bertan etorkizuneko Estatu juduaren aurkezpena egin zuen, antolaketa erak, sistema politikoa eta ekonomikoa zehaztuz. Hemen bai aipatu zituen arabiarrak, jada erabakia baitzen etorkizuneko estatuaren kokapena Eretz Yisrael, arbasoen lur sakratua izango zela. Liburu honetan Herzl-ek Estatu juduaren balore politiko nagusiak zehazten ditu; horien artean, legalitateari errespetua, tolerantzia erlijiosoa, emakumeen emantzipazioa eta
Plan guzti hauek publiko egin ez zitezen kontu berezia izan zuen Herzl-ek. Hauek bere eguneroko pribatuan idatziz eta ez bere obra nagusietan, non "tolerantziaz" eta "anaitasunaz" mintzo zen. Bere eguneroko pribatuen garrantziaz konturatzeko, Munduko Erakunde Sionistaren zuzendaritzan bere ondorengo izan zen David Wolffsohn-en (Darbenai, Lituania, 1856 - Hanburgo, 1914) hitzak irakurtzea besterik ez dago. Herzl hil ondoren honen eguneroko pribatuak publikatzearen aurkari sutsua izan zen Wolffsohn. Honakoa adierazi zuen 1906an: "You will ruin Herzl's name if you publish his diaries. Whoever reads them is bound to believe that he was a fool and a swindler"26.
David Ben-Gurion (Plonsk, Polonia, 1886 – Sde Boker, Israel, 1973) sionismo laboristaren edota ezker sionistaren ideologo eta lider nagusienetako bat izan zen. Halaber, Israelgo Estatuko aurreneko lehen ministroa izan zen, eta berak aldarrikatu zuen Israelgo independentzia 1948ko maiatzaren 14an. Sionismo laborista, edo ezkertiarra, korronte nagusia izan zen sionismoaren barnean Israelgo Estatua sortu eta 1970. hamarkadara arte gutxienez. Mapai alderdi politikoa eta Histadrut sindikatua izan ziren korronte honen ordezkari nagusiak, biak Ben-Gurionen eraginpean sortuak.
Publikoki asmo adiskidetsuak eta baketsuak erakutsi arren, Ben-Gurionek gidatutako sionismo laborista izan zen arabiarrentzako kanporaketa plan sutsuenak egin zituen korrontea. Ilan Pappé historialari israeldarrak Nakba-ren inguruan ikerketa sakonak egin ondoren, Ben-Gurion jo zuen arabiarren kanporaketa honen "arkitekto" nagusitzat. Izan ere, Nakba planifikatzeko indar armatu juduen bilera nagusiak honen etxe bertan egin ziren39. Are gehiago, Ben-Gurionek Israelgo independentzia aldarrikatu aurreko urteetan jada defentsa ministro gisa lan egin zuen, honen agindupean, Haganah 40 talde paramilitarrak 1940. urtetik aurrera Palestinako herri eta herrixka arabiar guztien txostenak egiteari ekin zion: zenbat biztanle bizi ziren, herri bakoitzaren aire argazkiak, bertakoen ogibidea, eraikin publikoen informazioa eta bertako biztanleen aberastasunaren eta armen jabetzaren inguruko ebaluazioa 41 . Dokumentu hauek informazio soila biltzea baino, etorkizuneko arabiarren kanporaketa planifikatzea zuten helburu, eta Ben-Gurion asmo hauen buruan izan zen.
Ben-Gurionek arabiarrekiko izan zuen jarrera datu bitxi, baina esanguratsu, batek argi uzten du. Lider laboristak bere bizitza guztian zehar erakutsi zuen hizkuntza ezberdinak ikasteko trebetasuna eta bederatzi hizkuntza ezberdin mintzatzera edo, behintzat, irakurtzera iritsi zen; yiddish ama hizkuntzaz gain, hebreera, turkiera, ingelesa, errusiera, frantsesa, alemana, gaztelania zein antzinako greziera. Baina bere bizitza guztian zehar ez zuen Palestinako biztanleen jatorrizko hizkuntza, arabiarra, ikasteko premiarik izan, nahiz eta herrialde honetara 1906an, hogei urte zituelarik, iritsi zen42.
Arabiarrekiko jarrera Peel Komisio britaniarrak Palestinako banaketa plana proposatu ondoren are garbiago utzi zuen Ben-Gurionek. Britainiarrek Palestinako Mandatuan izandako arabiar matxinaden kausak ikertzera bidalitako Peel Komisioak bere txostena argitaratu zuen 1937an eta bertan Palestinako Mandatuaren zatitzea gomendatzen zuten. Horrela, juduek Mandatuko lurren %33a jasoko zuten. Gainera, bertatik arabiarrak kanporatzeko eskubide guztia aitortzen zien komisioak. 1938ko ekainaren 9an Agentzia Juduaren43 zuzendaritza, Ben-Gurion buru zela, bildu zen Peel Komisioaren zatiketa proposamena aztertzeko. Bertan, argi mintzatu zen lider laborista arabiarren kanporaketa behartuaz, ez baitzuen ekintza immoral gisa ulertzen44. Are gehiago, hasieratik jo zuen beharrezkotzat arabiarren kanporaketa aurrera eramateko indarraren erabilera, eta horrela adierazi zion Agentzia Juduaren zuzendaritzari: "El Estado debe imponer el orden y la seguridad y no lo hará moralizando ni predicando «sermones de la montaña», sino con ametralladoras que nosotros necesitamos"45.
Ben-Gurion prest zen Peel Komisioak eskainitako lur eremua onartu eta momentuz Eretz Yisrael proiektu zabalagoari uko egiteko. Garrantzitsuena Ben-
Gurionentzat, ez zen Estatu juduaren hedapena, honen gaineko subiranotasun guztia eta arabiar populazioarekiko kanporatze eskubide guztia eskuratzea baizik. Izan ere, Peel Komisioak proposatutako Estatu juduaren lurren barnean arabiarrek populazioaren ia erdia osatzen baitzuten oraindik46 eta Ben-Gurionek ondo zekien juduen immigrazio handi bat gertatzen bazen ere, hauek ezingo zietela eutsi arabiarren jaiotza-tasari. Horrela, Estatu juduaren egonkortasuna eta identitatea bera laster ikusiko ziren mehatxaturik.
campesinos de la tierra; comprar miles de dunams53 de un árabe está permitido, pero vender, Dios lo permita, un dunam judío a un árabe, está prohibido54. Beraz, laburtuz, esan dezakegu sionismoaren adar laboristak langile klasearen emantzipazioaz eta asmo askatzaileez hitz egiten bazuen ere, errealitatean langile klase juduaren emantzipazioa soilik bilatzen zuela: juduentzako soilik ziren sindikatuak, alderdi politikoak edota kibbutz-ak. Hau da, langile klase juduaren nagusitasuna aldarrikatzen zuten garbiki eta helburu hau lortzeko bidean langile, artisau edota nekazari arabiarrak arazo bat baziren herrialdetik kanporatuak edo lekualdatuak izan behar ziren. Gainera, gogoan izan, Israelgo Estatuaren sortzaile eta ideologo nagusiak laboristak izan zirela, beraiek diseinatu zuten estatua.
Garai haietan mugimendu sionistan gehiengo bat osatzen zuen adar sozialista askoz ere malguagoa zen etorkizuneko lurralde hedapena negoziatzerako orduan, nahiz eta ikusiko dugunez, sionismoaren bi adar hauek arabiarrekiko ikuspuntu oso antzekoa izan. Baina, lurraldearekiko eta negoziazio prozesuarekiko desadostasun hauek bultzatuta, 1935ean Jabotinsky-k Erakunde Sionista Berria sortu zuen Munduko Erakunde Sionista ofizialaren ildo politikoari aurre egiteko.
Jabotinsky-k arabiarrekiko ikuskera erabat arrazista eta kolonialista zuen, baina, aldi berean, oso gutxitan mintzatu zen arabiarren kanporaketaren alde. Ikusiko dugunez, bere ideia Palestinako eta Transjordaniako lurretan bertako biztanleekin negoziatu gabe eta bortxa erabiliz proiektu kolonizatzaile bat ezartzea zen. Arabiarrek, kolonizatzaileek ezarritako baldintzak onartuz gero lurraldean geratzea izango zuten, bestela alde egin beharko zuten. Enpresa kolonizatzaile hau armen indarren bidez inposatuko zen, Jabotinsky-k "burdinazko harresia" izendatuko zuen proiektuari jarraiki.
Jabotinsky-ren ideia, lurraren hedapena alde batera utziz, gainerako korronte sionisten oso antzekoa zen: juduak gehiengo garbi bat osatuko zuten estatu bat lortzea56. Gainera, lurralde honen "desjabetzea" justizia ekintzatzat jotzen zuen sionismo errebisionistaren sortzaileak eta populazio lokalak kontra egiten bazuen honakoa proposatzen zuen:
Ideia honi jarraiki, laster sortu ziren 1930eko hamarkadan lehen talde judu armatuak, lehenik arabiar populazioari aurre egiteko, baina gerora britaniar tropen aurka ere egin zutenak. Jabotinsky-k sutsuki babestu zituen Irgun-ek, sionismo errebisionistaren erakunde armatuak, egindako erasoak. Horien artean, jendez gainezka zeuden merkatu arabiarretan bonbak jartzea edota arabiar zibilen etxeei eraso egitea. Hala ere, beren ekintza famatuena 1946ko King David hotelaren aurkako bonba erasoa izan zen, hotel hau Britaniar Mandatuaren Komandantzia Militarraren egoitza zen eta 91 hildako utzi zituen bonba erasoak. Aipatzekoa da talde armatu hau, 1940. urteaz geroztik, Menahem Beginek (Brest-Litovsk, Bielorrusia, 1913 – Jerusalem, 1992) zuzendua izan zela, 1977an Israelgo lehen ministro izatera iritsiko zena.
Ikusi bezala, Jabotinsky eta bere jarraitzaileen ideia nagusia beren asmoak armen indarrez inposatzea bazen ere, errebisionisten burua ere mintzatu zen bere bizitzako azken urteetan arabiarren lekualdatzearen alde. Gainera, oso asmo makiavelikoak erakutsiz. Edward A. Norman Estatu Batuetako dirudun handiki judu bat zen, zeinak bere bizi guztia diruz lagundu zuen yishuv judua. 1934an plan osatu bat idatzi zuen
Jerusalem, 1982) aitaren ideien garapenaz arduratu zen eta Estatua sortu ondorengo lehen hamarkadan jarraitzaileak irabazten hasi zen. Juduek Palestinako lur guztia kolonizatzen ez bazuten ez zen inolako erredentzio judurik emango. Arabiarren esku zeuden lur denak kolonizatzea helburu erlijioso goren bat zen.
1956an Mafdal –Fronte Nazional Erlijiosoa– alderdi erlijiosoa sortu zen, sionismo erlijiosoaren erreferentzia nagusia bihurtuko zena. Israelgo armadak 1967an Zisjordania, Golango gainak, Sinaiko penintsula, Gaza eta Ekialdeko Jerusalem okupatu zituenean, sionista erlijiosoek herri juduaren erredentzioaren hasieraren seinaletzat ikusi zuten, lur hauek ezin zitzaizkien arabiarrei bueltatu inolako bake akordioren truke. Kook-en jarraitzaile erradikalenak Hebron hiria okupatzen hasi ziren eta Kiryat Arba inguruan hiri bat eraikitzen hasi ziren, biak arabiarren Zisjordaniako lurretan eta nazioarteko legedi guztiari uko eginez. Korronte hau 1973ko urriko gudaren ondoren areagotu egin zen, eta sionista erlijiosoak eskuin sekularrarekin akordioak erdiesten hasi ziren arabiarrekin edozein bake akordio galarazteko. Bakea soilik Eretz Yisrael oso eta judu bat lortzean ezarriko zen. Eleazar Waldman (Petaj Tikva, Israel, 1937) Israelgo Parlamentuko diputatu izandako errabinoak argi utzi zuen: Israel gaizkiaren kontrako guda baten zegoen murgildurik eta mundu guztiko bakea guda honen emaitzak baldintzatuko zuen68.
Laburtuz, sionismo erlijioso guztiak ez du biolentzia sostengatu. Baina, Kook-ek ezarritako doktrinak, sionismo erlijiosoaren zati handi batek muturreko joera hartzea ekarri zuen. Estatuaren sorkuntza aurretik eragin politiko gutxi izan bazuten ere, erlijiosoen jarrera erabakigarria izan zen Estatua sortu ondorengo gertaera politiko nagusietan. Egun, Zisjordaniako kolono judutar askok Kook-en ideietan sinesten jarraitzen dute eta Israelek lur hauek bueltatzeko oztopoetako bat dira. 3. ONDORIOAK
Hau ulertu gabe ezinezkoa da egungo egoera ulertzea. Izan ere, sionismoa mugimendu nazionalista judu bat da, bere helburua hasieratik izan da juduek gehiengo garbi bat osatuko zuten estatu bat eskuratzea. Helburu hau lortzeko, ordea, jada aurretik populaturik zegoen lurralde bat aukeratu zuten, Palestina. Gainera, sionista gehiengehienen helburua ez zen estatu binazional bat lortzea, alderantziz, urteetako jazarpenaz libratzeko erakunde politiko zein kultural juduek aginduko zuten estatu bat zuten jomuga. Helburu hau erdietsi nahi bazen, arabiarrak kanporatuak edo lekualdatuak izan behar ziren. Ben-Gurionek ondo aurreikusi zuen bezala, ezinezkoa litzatekeelako gehiengo politiko judu bat mantentzea Israelgo erakunde politikoetan arabiar populazioak estatuaren %40a gainditzen bazuen. Sionismoaren asmo honek, egun oraindik indarrean dagoen gatazka sorraraztea ekarri zuen, populazio batek ez baitu bere bizitokia borondate hutsez uzten.
Sionismoak erdietsi zuen bere hastapenetatik amesten zuen helburua, Israelen independentzia adierazpenaren ondoren eta Nakba-n zehar 750.000 arabiar kanporatu ostean, Israelen bazen gehiengo judutarreko estatu bat. Zehazki, arabiar eta juduen arteko lehen gerra amaitzean 1949an, 140.000 – 150.000 ez-judu inguru baino ez ziren geratzen Israelgo Estatuaren lurretan, hau da, populazioaren %17 inguru. Hauetatik asko kristauak eta drusoak ziren. Gainera, gerra garaiko konkistaren bidez Israelgo Estatuaren mugak garbiki zabaldu ziren, NBEk ezarritako Palestinar Mandatuko lurren %55etik, lur guztien %77 izatera igaro zen Israel. Beraz, lider sionistek jada bazuten juduak gehiengo garbi bat izango ziren desiratutako estatua.
Urteetako kanporatze planek eta bilkura sekretuek beren fruitua eman zuten. Izan ere, lider sionistek, palestinarrek ez bezala, ondo jakin zuten moldatzen garaian garaiko indar korrelazio eta giro politikora euren helburuak erdiesteko. Hau da, iritzi publikoari begira zer esan ondo neurtzen eta idatzi zein bilkura pribatuetarako gordetzen zituzten benetako planak. Gainera, korronte sionista ezberdinek taktika ezberdinak bazituzten ere, denek zuten helburu gehiengo judutar garbiko estatu bat. Laborista edo sozialistek, hau lortzeko garbiki proposatzen zuten arabiar populazioaren kanporaketa bat, errebisionistak zapalkuntza kolonial erregimen baten aldekoak ziren bitartean, baina azken finean arabiarren kanporaketa ere ez zuten ukatzen.
Lurraren zabalerari dagokionez, sionista erlijiosoek garbiki aldarrikatzen zuten Eretz Yisrael guztia, baina hauek ez zuten XX. mendearen lehen erdian pisu politiko handiegirik mugimendu sionistaren barnean. Errebisionistek, baita ere, negozia ezinezko baldintza bezala ezartzen zuten Eretz Yisrael guztian zehar hedatzea estatua, hau, britainiarrek 1922an banandu baino lehen, Palestina eta Transjordaniako batzen zituen Palestinako Mandatuaren lur guztiak bezala ulertuta. Laboristek pragmatismo handiagoa erakusten zuten mugen inguruan, baina haientzat ere gehiengo judu garbiko estatu bat helburu ukaezina zen. Izan ere, lurralde zati murritzago bat onartzeko prest zeuden, baina Ben-Gurionek adierazi bezala, honetan indar armatu indartsu bat antolatu ahal izateko eta ondoren Eretz Yisrael-eko gainerako lurrak indar posizio batetik negoziatu edo konkistatu ahal izateko. Hau garbi ikusi zen 1967ko gerraren ondorioz Israelek konkistatu zituen lur berrietan eta egun oraindik Zisjordanian aurrera daraman kolonizazio politikan, nazioarteko komunitateak onartzen ez dizkion mugak izanik gainera.
Honek arazo berri bat ekarri zion sionismoari. Izan ere, 1948an lortu zuten gehiengo judua 1967az geroztik konkistatutako lur berrietako arabiarrei eskubide zibil eta politikoak onartuz gero berriz ere mehatxaturik ikusiko zen. Arazo honetaz oso kontziente dira egungo lider sionistak. Yasir Arafat, Palestinako Aginte Nazionaleko lider historikoa ere garbi mintzo zen mehatxu honetaz euren alde: "Israel puede tener la bomba atómica pero nosotros tenemos el seno de las mujeres palestinas, que nos concede una bomba no menos poderosa, la demográfica"70. Israelek ezingo luke jasan lurralde okupatuetako eta jada bere mugen barnean dauden arabiarren jaiotza tasa, hau juduena baino askoz ere handiagoa baita. Honek bi ondorio ekarri ditu, sionistek Diasporako juduek Israelera emigratzeko kanpainak areagotzea. Baina, bestetik, 1967az geroztik arabiarren kanporatze eztabaidak publiko egitea, egun arabiarren kanporatzea eztabaida politiko publikoetan gertatzen da. Jada ohikoa da Likud-eko politikari batzuk arabiarren kanporatze beharraz publikoki hitz egiten ikustea. Baina, lan honetan frogatzen saiatu garen bezala, hau ez da 1967 ondoren azaleratzen den afera edo ideia, sionismoaren hasieratik bertan zegoen ideia baizik. Kontua da, estatua sortu aurretik ideia hauek gehienbat pribatuan eztabaidatzen zirela eta lider sionista nagusien eguneroko edota artxibo pribatuak publiko egin arte ezin izan ditugula jakin hauen benetako asmoak.
Israelgo Estatuak bere jaiotzatik bertatik eraiki du gehiengo judua mantentzeko pentsatutako aparatu estatal bat. Adibide garbiena, herritartasuna ezartzeko eran aurkitzen dugu. Israelen "herritartasuna" (ezrahut hebreeraz, zentzu politikoa daukana) eta "nazionalitatea" (le'om, zentzu etnikoa daukana) bereizten dira. Ez da israeldar nazionalitatea existitzen, bakarrik israeldar herritartasuna. Juduek eta arabiarrek bi nazionalitate diferente osatzen dituzte. "Berezitasun" honen aurrekaririk garbiena Sobiet Batasunean, eta bloke sozialista guztian orokorrean, aurkitzen dugu. Bertan, nortasun agiriaren arabera, pertsona bat "sobietarra" (herritartasuna) eta "judua" (nazionalitatea) izan zitekeen, juduak nazionalitatetzat jotzen baitzituzten 1928tik aurrera. Israelen egiten duten bereizketa hau nazionalismo "etniko"-tik eratorria bada ere, Stalinen garaitik aurrera Sobiet Batasunak ere onartu zuen. Teorian, juduek eta arabiarrek eskubide eta betebehar berak dituzte. Baina praktikan, Israelek hasieratik izaera judua mantentzeko lege diskriminatzaile ugari sortu ditu, Itzulera Legea adibidez. Lurralde okupatuetan bizi diren palestinarren egoera ez aipatzeagatik. Lege honi jarraiki, Ameriketako Estatu Batuetan bizi den judu batek erraztasun gehiago ditu Israelgo herritar bihurtzeko bere etxea utzi behar izan zuen arabiar errefuxiatu batek baino. Beraz, argiki esan dezakegu Israel estatu etnozentriko bat dela.
Egia da, estatu moderno guztiak saiatu direla beraien populazioaren izaera nazionala homogeneo bihurtzen. Baina Israelek, Turkiak edota Letoniak ere egiten duten bezala, besteak beste, bere herritartasuna izaera etnikoan oinarritzen du. Egia da, baita ere, mendebaldeko estatuek oraingoz ez dutela inoiz izan beren mugen barruan beraiek etorkin kontsideratzen duten %20 inguruko populazio musulmana, Israelek egun duen bezala. Hau horrela balitz, ikusi beharko litzateke zein politika jarriko liratekeen martxan. Ikusi besterik ez dago, azken urteetan Europan etorkin gehien jaso dituzten herrialdeetan eskuin muturreko indar politiko xenofobo eta islamofoboak indartu direla, Frantzia kasu, nahiz eta krisi ekonomikoaren arrazoiak ere garrantzi berezia izan duen arlo honetan.
Halaber, sionistek nagusitasun judutarreko estatu bat eraiki behar zela argudiatzen zuten, horrela juduek Erdi Arotik XX. mende erdialdera arte bizi izandako pertsekuzio sistematikoa saihesteko. Argudio hau ezin da baztertu, izan ere, gure lanean aztertu ditugun autore guztiak XIX. mende bukaeran edota XX. mendearen lehen erdian garatu zuten euren jardun politikoa, hau da, juduen aurkako pogromoen garai gorenean eta nazien genozidio programatuaren garaian. Hau horrela, sionismoa sortu zuten autoreek garbi zuten juduak gainerako populazioaren gainetik egon beharko zirela beraien estatu propioan. Horrela, historian zehar juduek pairatutako jazarpena etengo zen. Egun, ordea, mendebaldeko herrialdeetan bederen, objektiboki oso zaila da imajinatzea judeofobia berpiztuko dela eta Israelek aliatu politiko indartsuak ditu nazioartean, Estatu Batuak mendebaldeko blokean eta, bertako agintariek inoiz aitortu ez duten arren, egitez, Saudi Arabia bera arabiarren aldean. Baina, juduenganako jazarpen arriskua gutxitzeak ez du ekarri Israelgo politika baztertzaileak desagertuz joatea, hauek areagotu eta betikotu egin baitira, gatazka ezin amaituko egoera batean utziz.
Gainera, ez da ahaztu behar sionismoa juduen jazarpen garai batean sortu zela, baina inperialismoa puri-purian zen garai batean ere sortu zela gogoratu behar da. Horregatik, nabarmendu behar da mugimendu politiko honen oinarri ideologikoak ezarri zituzten autore gehienek ikuskera eurozentrista bat zutela. Honek, kanporaketa eta lekualdatze planak asko erraztu zituen, autore sionista gehienentzat Ekialde Hurbileko biztanleak arabiar "atzeratu" eta "basati" batzuk baino ez baitziren. Beraz, BenGurionek adierazi zuen bezala, arabiarrak kanporatzeak ez zuen inolako jarrera immoralik suposatzen.
Mundua deskolonizazio prozesu batetik igaro zen XX. mende erdialdean. Israelen, ordea, enpresa kolonialak egun jarraitzen duela esan dezakegu. Ez neokolonialismo moduan, kolonialismo klasiko eran baizik, indarraren eta bazterketa zuzenaren erabileraz. Bestalde, egia da sionistek esan bezala, ez zela berariazko sentimendu nazional palestinar bat existitzen juduen immigrazioa eta politika sionistak hasi arte. Hau horrela da, segurki Palestinan bizi ziren arabiarrak gehienbat arabiar sentitzen ziren eta ez palestinar. Baina, kolonizazio garaian mendebaldeak kolonizatutako estatu gehienetako biztanleez gauza bera esan dezakegu, hauek ziurrenik kolonizatzaileek ezarritako zapalkuntza eta bazterketa baldintzak direla eta garatuko baitzuten gero deskolonizazio borrokara eramango zituen kontzientzia nazionala. Palestinako arabiarrekin antzeko zerbait gertatu zela esan dezakegu.
Amaitzeko esan, betikotuta dirudien israeldarren eta palestinarren arteko gatazka hau bere osotasunean ulertu ahal izateko, arestian aipatutako arabiarren pentsamendu nazionalista eta honen estrategia zein sionismoak 1967az geroztik hartutako orientazioaz azterketa sakonagoa egin beharko litzatekeela. Baina, argi dago sionismoak bere hasieratik finkatu zituela gatazka honen sustraiak, hasieratik lurralde bateko populazio lokala kanporatzeko asmoa izan baitzuen. | science |
addi-e7f547121055 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26208 | CLIR teknikak baliabide urriko hizkuntzetarako | Saralegui Urizar, Javier | 2017-07-11 | Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila Informatika Fakultatea CLIR Teknikak Baliabide Urriko Hizkuntzetarako Xabier Saralegi Urizarrek Eneko Agirre eta I˜naki Alegriaren zuzendaritzapean egindako tesiaren txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua Donostia, 2017ko apirila
Eskerrak • EHUko I˜naki Alegria eta Eneko Agirre zuzendariak: Nire tesi-lana maisuki zuzendu izanagatik, tesi-lanean zehar uneoro laguntzeko erakutsitako prestutasunagatik eta, batez ere, honelako lan luze bati heltzeko behar den etengabeko motibazioa bizirik mantentzea lortzeagatik. • Elhuyar I+Gko Maddalen Lopez de Lacalle: Tesi-lan honetako ikergai nagusia den hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenari buruzko esperimentuetako zenbait lanetan laguntzeagatik. Nabarmentzekoa eta benetan eskertzekoa izan da datu-multzoak prestatzen eta Indri tresnaz egindako esperimentuetan Maddalenen aldetik jaso dudan laguntza. • Elhuyar I+Gko Iker Manterola: Pibotaje-tekniken bidezko hiztegien sorkuntzaren inguruko esperimentuetan bere aldetik jasotako laguntzagatik, batez ere, emaitzen ebaluazioan eta zenbait algoritmoren inplementazioan. • Elhuyar I+Gko I˜naki San Vicente: Pibotaje bidezko hiztegien sorkuntzari buruzko esperimentuetako zenbait lanetan, tesi-lan hau osatzen duten artikulu zientifikoen ingelesezko erredakzioan eta LaTex-en maketatzen laguntzeagatik. • Universidade de Santiago de Compostela-ko Pablo Gamallo: Amarauneko bilatzaileen bidez bildutako testuinguruen azterketa linguistikoa lantzean jasotako laguntzagatik. • Elhuyar I+Gko Igor Leturia: Tesi-lan honen erredakzioa orrazten laguntzeagatik, eta Elhuyarreko I+G taldeko arduraduna zela hizkuntza arteko berreskurapenaren ildoaren aldeko apustua egin izanagatik.
viii Eskerrak • Elhuyar I+Gko Antton Gurrutxaga: Tesi-lan honen erredakzioan erabilitako terminologiaren inguruko zalantzak argitzeagatik, eta Elhuyarreko I+G taldeko arduraduna zela hizkuntza arteko berreskurapenaren ildoa martxan jartzea sustatzeagatik. • Elhuyar I+Gko Josu Aztiria: Elhuyarreko Hizkuntza eta Teknologia saileko arduraduna zelarik, hizkuntza teknologien garapenean erakutsitako konfiantzagatik. • Ezin utzi aipatu gabe une puntualetan laguntza eman edo eskaini didaten Elhuyar Fundazioko eta IXA taldeko beste hainbat kide.
I. KAPITULUA Sarrera I.1 Motibazioa eta eszenatokia Gaur egungo jendartean informazio-trukaketak garrantzia handia du eremu eta alor askotan. Informazio digitala gero eta ugariagoa da, eta horren ondorioz, informazio hau ustiatzeko metodo automatikoen garapena ezinbestekoa da. Automatizatu beharreko egitekoen artean bilaketa eta, harekin lotuta, informazioaren berreskurapena (Information Retrieval edo IR ingelesez) dugu. Informazioaren berreskurapenean sistema automatiko batek erabiltzaileak duen informazio-behar bati erantzun behar dio, erabiltzailearen informazio-beharrarekiko adierazgarria den informazioa itzuliz. Hainbat testuingurutan (adibidez, denda birtualak, posta elektronikoa, eztabaida-foroak, kazetaritzako dokumentazio-lanak, amaraunean egiten diren kontsulta informazionalak) bilatu nahi den informazio adierazgarria hainbat hizkuntzatan egon daiteke. Baina informazioren berreskurapenerako sistema klasiko batean kontsultak eta kontsultatu beharreko bilduma hizkuntza berekoak izan ohi dira. Beraz, horrelako sistema klasiko bat ez litzateke egokia izango ingurune eleaniztunetan, non kontsultak formulatzeko hizkuntzak eta kontsultatu beharreko bildumaren hizkuntzak ez duten zertan berdinak izan behar. Hizkuntza arteko informazioaren berreskurapena (Cross Lingual Information Retrieval edo CLIR ingelesez) da, hain zuzen ere, aipatutako eszenatoki eleaniztunetan egokia den prozesua. Prozesu hau informazioaren
2 Sarrera berreskurapenaren aldaera bat da, non kontsultaren hizkuntza (L1) eta helburu-bildumarena (L2,L3,...) desberdinak diren (ikusi I.1 irudia). Informazioa bilatzen duen erabiltzailea eleaniztuna izango balitz, edo bere hizkuntzara itzultzen duen itzulpen automatikorako sistema egoki bat eskuragarri izango balu, emaitza aberatsagoak lor litzake CLIR sistema baten bidez IR sistema elebakar batez baino. Benetan aberatsagoak izango lirateke baldin eta hizkuntza guztietatik jasotako informazio-zatiak osagarriak izango balira (adibidez, herrialde ezberdinetako egunkari digitalak). Hortaz, ondoriozta daiteke CLIR sistema bat guztiz beharrezkoa izan dadin, bi baldintza bete beharko lituzkeela eszenatokiak: alde batetik, erabiltzaileak hizkuntza bat baino gehiago ulertzea, eta bestetik hizkuntza horien informazio adierazgarria osagarria izatea. I.1 irudia: CLIR (L1 → L2) sistema baten arkitekturaren grafikoa. Kontrakoa pentsa daitekeen arren, ingurune eleaniztunak ugariak dira munduan, eta munduko biztanle gehienak elebidunak edota eleaniztunak dira. David-en [1997] arabera munduko umeen bi herenak ingurune elebidunetan hazten dira. [Tabouret-Keller, 2004] lanaren arabera Europako eleaniztasun-tasa populazioaren %50ekoa da. Hortaz, esan liteke oso fenomeno naturala dela gaur egungo gizarteetan, bai herrialde garatuetan baita garapenean dauden herrialdetan ere. Munduan 6.000 hizkuntza inguru existitzen dira, eta gehienak hiztun
I.1 Motibazioa eta eszenatokia 3 gutxiko hizkuntzak dira. Izan ere, 60 hizkuntzak soilik dauzkate 10 milioitik gora hiztun. Hauen artean, ingelesa nagusitu da nazioarteko esparru askotan, mundu mailako lingua franca bilakatuz. Guztira 510 milioi pertsonak daki ingelesez. Pentsa liteke, hortaz, hizkuntza bakar bat nagusitzen ari denez, hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenerako teknologia ez dela beharrezkoa. Halere, hiztunen kopuruak sakonago aztertzen baditugu, ingelesezko hiztunak mundu osoko populazioaren %8ra ez direla iristen ikusten dugu. Alegia, populazioaren %92ak ingelesez ez daki. Horrez gain, 510 milioi horietatik 340 baino ez dira jatorrizko hiztunak. Datu hau garrantzitsua da jarraian ikusiko dugun bezala. Pertsonak edozein ulermenedo adierazpen-prozesutan seguruago sentitzen dira beren ama-hizkuntza erabiltzen dutenean. Informazioaren berreskurapenerako sistemen erabileran ere hori betetzen dela frogatu da zenbait ikerketatan [Zazo et al., 2005, Vundavalli, 2008]. Europako Batzordeko azterketa bat [Eurobarometer, 2011] antzeko ondorioetara iritsi zen. Azterketa honen arabera amarauneko erabiltzaileen %90ek bere hizkuntzan nabigatu nahiago izaten du, eta erabiltzaileen %44k uste du informazioa galtzen duela bere hizkuntzan bakarrik nabigatzen duenean. Hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenak irtenbidea ematen dio aurreko paragrafoan aipatutako problematikari [Gonzalo, 2002, Marlow et al., 2008]. Halere, hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenerako sistemen garapena ez da tribiala, batez ere, garapen digital txikiko hizkuntzen (Baliabide Urriko Hizkuntzak izendatuko ditugunak) kasuan, non hizkuntza handietarako eskura dauden zenbait baliabide askoz urriagoak diren. Baliabide Urriko Hizkuntzak testuinguru eleaniztun gehienetan aurkituko ditugu. Tesi honetan hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenerako zenbait teknika ikertu ditugu, baliabide urriko hizkuntzetarako egokiak direnak. Azken helburua baliabide urriko hizkuntzetarako CLIR sistema eraginkor bat nola gara daitekeen ikertzea da. Baliabide urriko hizkuntzetarako eszenatoki honek corpus paralelo eta itzulpen automatikorako sistemak ez erabiltzera mugatuko gaitu. CLIR sistemetan bi estrategia nagusi daude hizkuntzaren arteko berreskurapenari aurre egiteko: kontsulta bildumaren hizkuntzara itzuli edo bilduma kontsultaren hizkuntzara. Artearen egoerari buruzko kapituluan estrategia guztiei eta beraiek inplementatzeko zenbait teknikari buruz hitz egingo badugu ere, aurreratu dezakegu kontsulta itzultzea dela gehien erabilitako estrategia, batez ere, estrategia eskalagarriagoa delako. Kontsultaren itzulpena egiteko zenbait teknika proposatu dira literaturan, lau talde nagusitan sailkatu daitezkeenak, bakoitzak eskatutako
4 Sarrera baliabideari erreparatzen badiogu: 1. Itzulpen automatikoan oinarritutakoak. 2. Corpus paraleloetan oinarritutakoak. 3. Hiztegi elebidunetan oinarritutakoak. 4. Corpus konparagarrietan oinarritutakoak. Baliabide hauek eskuragarritasunaren edo eskuratzeko zailtasunaren arabera sailkatu behar izango bagenitu, itzulpen automatikoak eta corpus paraleloak izango lirateke lehenengoak, corpus konparagarriak eta hiztegi elebidunak errazago lortu daitezkeelarik. Lan honetan, hain zuzen, azken baliabide horietan oinarritutako CLIR teknikak landu ditugu, lanaren helburua baliabide urriko hizkuntzetarako CLIR teknikak garatzea baitugu. Halaber, kontsulta-saioak, IR sistema guztietan lortu daitekeen baliabidea, ustiatu nahi ditugu kontsulta itzultzeko prozesua hobetze aldera. Teknika hauen bidez CLIR sistema gai izango da erabiltzaileak formulatutako kontsulta bildumaren hizkuntzara itzultzeko. Itzulpen-prozesu horretan aurre egin beharreko arazo nagusiak honako biak dira: • Kontsultako hitz bakoitzeko itzulpen-hautagaiak lortzea. • Itzulpen zuzenak hautatzea. Halaber, CLIR teknika hauetarako baliabide nagusia den hiztegi elebiduna modu automatikoan sortzeko teknikak ere landu ditugu tesi-lan honetan. Kasu honetan ere hiztegietan eta corpus konparagarrietan soilik oinarritutako teknikak aztertu eta garatu ditugu. Bi hiztegi elebidun (Da−b eta Db−c) gurutzatuz eta hizkuntza bat pibote erabiliz hiztegi elebidun berriak (Da−c) sortzeko estrategia aztertu eta landu dugu. I.2 Helburuak Dokumentuen berreskurapenerako sistema baten helburua erabiltzaileak egindako kontsultarekiko adierazgarriak diren dokumentuak berreskuratzea da. Dokumentuak eta kontsulta hizkuntza ezberdinetakoak baldin badira, hizkuntza arteko sistema bati buruz ari gara. Hizkuntza arteko informazioaren berreskurapenerako sistema bat garatzean kontsulta itzultzea da hizkuntzaren mugari aurre egiteko
I.3 Tesiaren Egitura 5 hurbilpenik erabiliena. Kontsulta itzultzeko estrategia arrakastatsuenak itzulpen automatikoko sistema edo corpus paraleloetan oinarritzen dira, baina baliabide hauek urriak dira aurreko atalean aipatutako baliabide urriko hizkuntzen eszenatokietan. Horrelako egoeretan egokiagoa litzateke eskuragarriago diren baliabideetan oinarritutako kontsulta itzultzeko estrategia bat. Tesi honetan frogatu nahi dugu baliabide nagusi horiek hiztegi elebiduna eta horren osagarri diren corpus konparagarriak eta kontsulta-saioak izan daitezkeela. Hipotesi hori baieztatzeko honako azpihelburuak finkatu ditugu: • Kontsultak itzultzeko hiztegietan oinarritutako tekniken azterketa eta konparaketa, arreta berezia itzulpen-hautapenaren arazoan jarriz. • Amarauna corpus konparagarri gisa erabiltzea kontsultaren itzulpen-prozesua hobetzeko. • Kontsulta-saioak emandako testuinguru zabalaren informazioa erabiltzea kontsulten itzulpen-prozesua hobetzeko. • Pibotaje bidezko metodoen azterketa hiztegi elebidunak sortzeko baliabide urriko hizkuntzetarako, hizkuntza pare batentzat hiztegirik ez dagoenean. Helburu hauek lortzeko metodologia eta emaitzak hainbat argitalpen zientifikotan argitaratu dira. Hortaz, tesi hau artikulu-bilduma bezala aurkeztu dugu, non artikuluak aurreko azpihelburuekin bat datozen. Horrez gain, azterketa bibliografiko bat egin da gaiaren gaur egungo egoera islatzeko asmoz, eta tesiaren garapenean jorratu diren ekarpenak bildu dira bukaeran. I.3 Tesiaren Egitura Esan bezala, tesi honen erredakzioak artikulu bildumaren formula jarraitzen du. Artikuluak III. IV. V. eta VI. kapituluetan aurkezten dira. II. kapituluan CLIR ataza burutzeko tekniken inguruko azterketa bibliografikoa eta tesi-lan honek biltzen dituen esperimentuetan erabilitako baliabideak deskribatzen ditugu. Tesi honetan egindako lanen ondorio nagusiak VII. kapituluan aurkezten ditugu. Artikuluak lau kapitulutan antolatu ditugu erreferentzia gisa azpihelburuak erabiliz: • Kontsultak itzultzeko hiztegietan oinarritutako metodoen azterketa eta konparaketa (III. kap.):
I.4 Tesiaren Laburpena 7 • Kontsultako hitz bakoitzeko itzulpen-hautagaiak lortzea. • Itzulpen zuzenak hautatzea. III. kapituluan bi arazo horiek tratatzeko zenbait teknikaren azterketa eta konparaketa azaltzen dira. Aztertutako tekniketan itzulpen-hautagaiak hiztegi elektroniko batetik eskuratzen dira. Itzulpen anbiguoak ebazteko bi metodo aztertu eta alderatu ditugu: Pirkolaren metodoa [Pirkola, 1998], eta agerkidetzan oinarritutako algoritmo iteratibo bat [Monz and Dorr, 2005]. Pirkolaren metodoak hautapen espliziturik ez du egiten, berreskurapen-prozesuan hitz bakoitzeko hiztegitik eskuratutako itzulpen-hautagai guztiak hartzen baititu. Ranking-funtzioa kalkulatzean jatorrizko hitz bereko itzulpen-hautagaien estatistikak modu berezi batean kalkulatzen dira haien maiztasunak bateratze aldera. Agerkidetzan oinarritutako algoritmoak, aldiz, esplizituki egiten du itzulpen-hautapena, eta berreskurapen-algoritmoa aplikatu aurretik. Agerkidetzak, helburu-bildumatik hartuak, helburu-hizkuntzan probabilitate handieneko itzulpen-hautagai multzoa kalkulatzeko erabiltzen dira, algoritmo iteratibo baten bidez. Ebaluazioaren arabera bi metodoek nabarmen gainditzen dute itzulpen-hautapenerako hiztegitik lehen itzulpena hartzen duen baselinea edo oinarri-lerroa (%10-15 hobea). Kontsulta laburrak (2-3 hitzekoak) prozesatu behar direnean portaera antzekoa lortzen da bi metodoekin; kontsulta luzeekin, aldiz, Pirkolaren metodoak portaera eraginkorragoa eskaintzen du. III. kapituluan, itzulpen-hautapenerako teknikak lantzeaz gain, hiztegien bidezko itzulpen-estrategian gertatzen diren erroreen azterketa ere egin dugu. Errore bakoitzak berreskurapen-prozesuaren eraginkortasunean duen eragina kuantifikatzeaz gain, erroreak tratatzeko metodo bana proposatu eta ebaluatu dira. Guztira hiru errore-iturri aztertu ditugu: • Hiztegitik kanpoko -edo Out of Vocabulary (OOV)- hitzak. • Hitz anitzeko terminoak. • Itzulpen anbiguoak. Itzulpen-anbiguotasuna eta hitz anitzeko unitateen presentzia dira CLIR prozesuan kalitate-jaitsiera handiena eragiten duten faktoreak. Hitz anitzeko unitateen presentziak %20 eta %9 inguruko beherakadak eragiten ditu kalitate aldetik, kontsulta laburren eta luzeen berreskurapen-prozesuan hurrenez hurren. Itzulpen-anbiguotasunaren kasuan %32ra eta %17ra iristen
8 Sarrera dira jaitsierak, kontsulta laburretan eta luzeetan. OOV hitzen presentziak %12ko jaitsiera eragiten du kontsulta laburren berreskurapenean, eta %4koa kontsulta luzeen kasuan. Itzulpen-anbiguotasuna tratatzeko agerkidetzan oinarritutako metodoaren zenbait aldaera aztertu dugu, kontsulta laburren kasuan %23ko hobekuntza lortuz hiztegitik lehen itzulpena hartzen duen baselinearen gainean. Hitz anitzeko terminoak itzultzeko hiztegi terminologikoan oinarritutako parekatze-metodo bat erabili da, baselinearen gainean %5eko hobekuntza lortzen duena. OOV hitzen presentziari aurre egiteko kognatuen detekzioan oinarritako metodo bat baliatu da, baselinearen gainean %9ko hobekuntzara heltzen dena. IV. kapituluan, corpus konparagarri elebidunetan ezkutuan dagoen itzulpen-ezagutza CLIR prozesuan baliatzeko modua aztertu dugu, zehazki itzulpen-hautapenean aplikatuta. Horretarako Pirkolaren metodoaren aldaera bat hartu dugu oinarri, [Darwish and Oard, 2003] artikuluan aurkeztutakoaren ildotik. Pirkolaren metodoaren aldaera honek jatorrizko hitz baterako hiztegitik hartutako itzulpen-hautagaiei pisuak esleitzea ahalbidetzen du. Pisu horiek antzekotasun distribuzionala konputatuz estimatu dira, corpus konparagarri elebidun batetik abiatuta. Antzekotasun distribuzionala konputatzeko behar besteko testuinguruen kopurua bermatzeko amarauna corpus konparagarri erraldoi gisa nola erabil daitekeen aztertu dugu. Modu horretan lortutako hizkuntza arteko pisuak berreskurapen-prozesuan erabilita Pirkolaren metodoan oinarrituako baselinearen gainean %2ko hobekuntza lortzen da. Esperimentuak gaztelania-ingelesa CLIR ataza baten barruan burutu dira, testuinguruak berreskuratzeko amaraunerako zenbait bilatzaile (WebCorp, Google Blog Search eta Google News Archive) aztertu nahi izan zirelako. Dena dela, emaitzak edozein hizkuntza-bikotetara estrapolatu daitezke. Bilatzaileen erabilera, testuinguruak eskuratze aldera, sakonago aztertu nahi izan dugu beste esperimentu batean. Bilatzaileak ez daude pentsatuta datu linguistikoak biltzeko, baizik eta informazio adierazgarria aurkitzeko. Esperimentuan, hain zuzen ere, horixe aztertu nahi izan dugu, zenbateraino diren linguistikoki adierazgarriak bilatzaileen bidez bildutako testuinguruak. Azterketa horren motibazioa aurreko esperimentuan aurkitzen dugu, non antzekotasun distribuzionala konputatzeko testuinguruak bilatzaileen bidez lortu ditugun. Horretarako SemCor1 (adierekin etiketatutako 1http://web.eecs.umich.edu/˜mihalcea/downloads.html#semcor
I.4 Tesiaren Laburpena 9 corpusa) eta bilatzaileen bidezko testuinguruen arteko aldea neurtu dugu, adiera-banaketari dagokionez. Adiera-banaketaz gain adiera-aniztasuna eta koherentzia linguistikoa ere neurtu ditugu. Adiera-banaketari dagokionez, korrelazio apur bat dago SemCor eta bilatzaileen artean. Korrelazio baxuena WebCorp-ek ematen du, ziur asko azpian dituen amaraun osoko bilatzaileetan kontsulta nabigazionalei eta popularitateari lotutako faktoreei ematen zaien pisuarengatik. V. kapituluan kontsultaz gaindiko testuinguruak baliatu nahi izan ditugu hiztegian oinarritutako CLIR prozesuaren itzulpen-hautapena burutzeko. Zehazki, kontsulta-saioetatik erauzitako testuinguruaren erabilera aztertu nahi izan dugu. Itzulpen-hautapena egiteko problema nagusietako bat testuinguru-informazioaren falta izaten da, CLIR sistema batean kontsulta itzuli nahi denean. Kontsulta asko laburrak direnez, kontsultako hitzek adierazitako testuingurua ez da nahikoa itzulpen-hautapena eraginkortasunez gidatzeko. Esperimentuak birformulazio motako saioetan zentratu dira: a) zehazte, b) dibagazio, eta c) orokortze birformulazioetan zehazki. Birformulatutako kontsulta itzultzeko aurreko kontsultak adierazitako testuinguruak zenbateraino laguntzen duen neurtu da ebaluazioan. Hobekuntza lortzen da zehazte eta orokortze birformulazioen kasuan. Hiztegietan oinarritutako CLIR sistemek orokorrean emaitza onargarriak eskaintzen dituzte. Hiztegi elebiduna da, beraz, funtsezko baliabidea. Baina zenbait hizkuntza-bikoteren kasuan hiztegi elebidunik ez da existitzen, edo ez da eskuragarri egoten. Hiztegi elebidunak modu automatikoan sortzeko estrategiak aztertu ditugu VI. kapituluan, hiztegi elebidunen gurutzaketan oinarritutako teknikak erabiliz. Gurutzaketaren bidez Da−c hiztegi elebiduna sortzen dugu Da−b eta Db−c hiztegietatik abiatuta, hau da, b hizkuntza zubi edo pibote baten modura erabiliz. Gurutzaketa hutsaren bidez lortutako hiztegitik itzulpen okerrak kimatzeko bi teknika eta beren konbinaketa bat aztertu ditugu. Bata, alderantzizko kontsulta (Inverse Consultation, IC ingelesez) [Tanaka and Umemura, 1994], hiztegien egituraz soilik baliatzen da. Bestea [Kaji et al., 2008, Gamallo and Pichel, 2010], corpus konparagarri elebidunetatik kalkulatutako antzekotasun distribuzionalean dago oinarrituta. Esperimentuetan Deu−en (euskara-ingelesa) eta Den−es (ingeles-espainiera) hiztegiak gurutzatu ziren Deu−es (euskara-espainiera) hiztegi bat sortzeko. Zenbait eszenatoki simulatzen zituen ebaluazio baten arabera, IC teknikak doitasun handiko hiztegiak bermatzen ditu. Antzekotasun distribuzionalak, aldiz, estaldura handiagoa ahalbidetzen du. Bi teknikak konbinatuz doitasun eta estalduraren arteko orekarik onena
12 Sarrera • Lematizazio eleaniztuna. • Entitateen erauzketa eta sailkapena. • Hizkuntza gehiagotara hedatzeko erraza. Bilakit paketea Elhuyarrek merkaturatzen duen Xenda3 izeneko soluzioaren oinarri teknologikoa da. Xendak adimena, eleaniztasuna eta zehaztasuna eransten dizkie informazio-sistemei ondoko bilaketa- eta nabigazio-funtzio aurreratuen bidez: • Hizkuntza batean bilaketa bat egin, eta hizkuntza batean baino gehiagotan erakusten ditu emaitzak. • Bilaketetarako laguntza-funtzioak: auto-osaketa eta zuzenketa ortografikoa. • Emaitzak ordenatzeko irizpide bat baino gehiago, hainbat eremutan aplikagarriak. • Lematizazioa. • Erlazionatutako edukiak, barrukoak zein kanpoko iturburuetakoak. • Edukien aberaste semantikoa izendun entitateen markaketaren bidez (pertsonak, tokiak eta erakundeak). Bestalde, zenbait hizkuntzatarako hiztegi elebidunak ere sortu ditugu, kasu batzuetan pibotaje-teknikak baliatuz4. 3http://xenda.elhuyar.eus/ 4http://hiztegiautomatikoak.elhuyar.eus/
II. KAPITULUA Artearen egoera eta erabilitako baliabideak Kapitulu honetako lehenengo lau ataletan CLIR ataza aurrera eramateko literaturan proposatutako hurbilketak eta teknikak azalduko ditugu. IR eta CLIR atazetan erabilitako estrategia nagusiak aurkezteaz gain, tesi-lan honetan landuko ditugun hiru gaitan jarriko dugu arreta berezia: a) kontsulten itzulpenerako metodoak, b) corpus konparagarrien aplikazioa CLIRen, eta c) kontsulta-saioen ustiaketa. Bosgarren atalean kontsultak itzultzeko zenbait hurbilketetan ezinbestekoak diren hiztegi elebidunak modu automatikoan sortzeko pibotaje-tekniken azterketa bibliografikoa aurkeztuko dugu. IR eta CLIR sistemak ebaluatzeko literaturan proposatzen diren metriken laburpena seigarren atalean azalduko dugu. Zazpigarren atalean IR eta CLIR alorretan euskararen gainean burutu diren ikerlanen laburpena azalduko dugu. Bukatzeko, zortzigarren atalean, tesi-lan honetako esperimentuetan erabilitako baliabideak, datu-bildumak, eta tresnak deskribatuko ditugu. II.1 IR eta CLIR inguruneak Informazio digitala gero eta ugariagoa da. Hori dela eta, gizakiak horren kopuru handiak kontsultatzeko bilaketa edo informazioaren berreskurapenerako (Information Retrieval edo IR) sistemak behar ditu [Salton and McGill, 1986, Baeza-Yates et al., 1999, Manning et al., 2008]. Mota honetako sistemek bultzada nabarmena izan zuten amaraunaren eztandarekin, horren biltegi handian informazio adierazgarria modu azkarrean eta eraginkorrean aurkitzea premiazko bilakatu baitzen. Adibide
14 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak adierazgarriena Google bilatzailean dugu, gaur egun pertsona gehienentzako eguneroko tresna bilakatu dena. IRko ikergaien multzoa zabala bada ere, ebatzi beharreko ataza oinarrizkoena testu-bilduma batean gai zehatz bati buruzko testuak lortzea da. Horrela, gaia, edo informazio-beharra, zenbait hitzetako kontsulta (query ingelesez) baten bidez q = (w0, .., wn), adierazten du erabiltzaileak, adibidez, q0 = (ibilgailu, elektrikoen, teknologia). Sistemaren emaitza kontsulta horrekiko adierazgarriak diren edukien zerrenda edo ranking bat da, D = (d0, .., dn), adierazgarritasun-mailarako irizpidea gai-antzekotasuna (topic similarity ingelesez) izanik. Zerrenda hau adierazgarritasun-mailaren arabera ordenatuta egon daiteke. Zenbat eta eduki adierazgarri gehiago zerrenda-hasieran, orduan eta arrakasta-maila hobearekin betetzen da ataza. Ebaluazio-metodoei buruz 7. atalean hitz egingo dugu. Literaturako IR sistemak honako ereduen arabera sailkatzen dira: • Eredu boolearra [Lancaster and Gallup, 1973]: Multzoen teorian eta boolear aljebran oinarritutako eredua da. Dokumentuak multzoen bidez adierazten dira, eta kontsultak adierazpen logikoen bidez. Kontsultari dagokion adierazpen logikoa dokumentu baten hitz multzoari aplikatuz lortzen da bigarren honen adierazgarritasun-maila. • Bektore-espazioan oinarritutako eredua [Salton et al., 1975]: Dokumentuak eta kontsultak bektoreen bidez adierazten dira. Adierazgarritasun-maila bi bektoreak konparatuz lortzen da. • Eredu probabilistikoa: Dokumentuak eredu probabilistikoen bidez adierazten dira. Kontsulta bat emanda, harekiko adierazgarriak izateko probabilitatearen arabera ordenatzen dira dokumentuak. Bi eredu probabilistiko mota ezberdin bereizi daitezke; eredu klasikoak [Robertson et al., 1980] eta hizkuntza ereduak [Ponte and Croft, 1998]. • Ikasketa automatikoan oinarritutako ereduak [Cao et al., 2006] edo Learning to Rank (LTR) hurbilketa: Ikasketa automatikoaren bidez trebatzen dira ereduak erreferentziazko rankingez osatutako entrenamendu-datuekin. Eredu hauek guztiak bag-of-words delako (hitzen poltsa) paradigman oinarritzen dira, hau da, dokumentuen errepresentazioa hitzen bidez egiten da. Berreskurapen-atazaren adibidera (q=(ibilgailu, elektrikoen, teknologia)) itzuliz, sar ditzagun bi aldagai prozesuan; kontsultaren eta edukien hizkuntzak. Eszenatoki sinpleenean biak hizkuntza bera lirateke
II.1 IR eta CLIR inguruneak 15 (euskara), baina bi hizkuntza horiek ezberdinak direneko eszenatokia (adibidez, euskara eta ingelesa) ere gerta daiteke. Orduan, informazioaren berreskurapen elebakarra dena eszenatoki eleaniztun batean hizkuntza arteko informazioren berreskurapen ataza bihurtzen da. Hizkuntzen arteko langa gainditzeko estrategia desberdinak proposatzen dira itzultzen den elementuaren arabera: kontsulta itzultzea, dokumentua itzultzea edo biak. Egile gehienek kontsultak itzultzeko estrategia lantzen dute, batez ere, estrategia hau oso arina delako memoria- eta prozesu-eskakizunei dagokienez [Hull and Grefenstette, 1996]. Kontsultak motzak dira, dokumentu-bildumaren tamainarekin alderatuta. Estrategia bakoitzarekin lortutako emaitzei erreparatuz gero, dokumentuak itzuliz eraginkortasun onena lortzen da. Arrazoia honakoa da; dokumentuek kontsultek baino testuinguru zabalagoa dute. Hori dela eta, itzulpen-hautagai zuzena aukeratzea errazagoa da kasu horretan. Horrez gain, dokumentu batean kontsulta batean baino esaldi edo adibide gehiago daude. Hitz bat gaizki itzuli daiteke esaldi batean, baina askoz zailagoa da esaldi guztietan gaizki itzultzea. Kontsultan, ordea, hitza ondo itzultzeko aukera bakarra dago. [Oard, 1998] lanean erakutsi dute itzulpenaren kalitatea eta berreskurapen-prozesuaren eraginkortasuna hobetzen direla bildumak itzultzen direnean. Beste ikerlari batzuek [McCarley, 1999, Chen and Gey, 2003] oraindik emaitza hobeak lortu dituzte kontsultak eta bildumak itzuliz. Ranking bana sortzen dituzte kontsultak eta bildumak abiapuntutzat hartuta. Ondoren, bi eratan lortutako rankingak konbinatzen dituzte. Bestalde, itzulpena nola egingo den erabaki behar da. Itzulpena burutzeko teknikak lau multzo nagusitan banatu daitezke erabilitako ezagutza-iturriaren arabera: • Itzulpen automatikoa (Machine Translation edo MT). • Corpus paraleloak. • Hiztegi elebidunak. • Corpus konparagarriak. Hiztegi elebidunetan eta corpus paraleloetan oinarritako tekniketarako familia estatistiko diferenteak proposatu dira literaturan; hizkuntza arteko eredu probabilistikoak, eta hizkuntza arteko hizkuntza-ereduak. Lehenengoa hiztegi elebidunekin konbinatzera zuzenduta dago, itzulpen anbiguoak tratatzeko eragile bereziak eskainiz. Bigarrenak corpus paralelo batetik
16 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak lortutako itzulpen-probabilitateak eredu formalago batean integratzen ditu [Hiemstra, 2001]. Bi eredu hauen eraginkortasuna erabilitako baliabide motaren araberakoa bada ere, kasu gehienetan corpus paraleloekin trebatutako hizkuntzen arteko hizkuntza-ereduek emaitza hobeak lortzen dituzte [Xu et al., 2001]. Halere, lehen esan bezala, eredu honek corpus paraleloak eskatzen ditu, eta baliabide hau oso urria izaten da hizkuntza bikote gehienetarako. Hiztegi elebidunak, ordea, askoz ugariagoak dira, baina zoritxarrez ez dituzte itzulpen-probabilitateak ematen. Hortaz, itzulpen anbiguoak tratatzeko bestelako metodoak inplementatu behar dira, hurrengo atalean azalduko ditugunak. MT sistemak ere erabil daitezke CLIR ataza bat burutzeko. Estrategiarik sinplenean kutxa beltz bat bezala erabiliko litzateke MT sistema, kontsulta edo dokumentuak itzultzeko [Jones et al., 1999, Wu et al., 2008]. Beste egile batzuek MT sistema CLIR atazara egokitzeko teknikak ikertu dituzte [Magdy and Jones, 2014, Ture et al., 2012, Sokolov et al., 2014]. Egile batzuk itzulpen automatiko estatistikoko (Statistical Machine Translation edo SMT) ereduak baliatzen dituzte CLIR atazari heltzeko. [Azarbonyad et al., 2012] ikerlanean corpus paralelo batetik ateratako itzulpen-ezagutza Learning to Rank eredu batean erabiltzen dute CLIR sistema bat garatzeko. Kontsulta-eduki bikoteetarako ateratako hainbat ezaugarritatik trebatzen dute ranking-eredua. Hizkuntzen arteko ezaugarrien mapaketa egiteko corpus paralelo batetik lortutako itzulpen-probabilitateak baliatzen dituzte. Hiztegietan eta corpus konparagarrietan oinarritutako metodoekin alderatuta hobekuntza nabarmena lortzen dute. Tesi-lan honetan galderen itzulpena, eta hori aurrera eramateko MT sistema eta corpus paralelorik gabeko metodoak aztertu ditugu, baliabide urriko hizkuntzen esparrua baita gure eszenatokia. Hurrengo ataletan CLIR arloko literaturaren azterketa aurkeztuko dugu honako gaiei bereziki erreparatuz: kontsultak itzultzeko metodo orokorrak, corpus konparagarrien erabilera, kontsulta-saioen ustiapena, hiztegien eraikuntza pibotaje bidez, eta gai hauetan euskararen gainean egindako lana. II.2 Kontsulta itzultzeko metodoak Hiztegietan oinarritutako itzulpen-metodoen aldetik [Pirkola, 1998] artikulua klasiko bat da. Bertan itzulpen-hautapena lantze aldera eredu
18 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak altua da, "aurkitu" hitzaren DF balioaren jaitsiera nabarmen eraginez. Hautagai orokor hori itzulpen zuzena baldin bada, ez dago problemarik. Baina itzulpen okerra balitz, jatorrizko hitzak pisua galduko luke eduki adierazgarrien rankinga kalkulatzen denean. Itzulpen-hautagaien artean DF baxuena duena aukeratuko balitz, arriskua legoke itzulpen-hautagai hori okerra izateko, eta ondorioz, behar baino piso gehiago emateko jatorrizko hitzari. Okerreko aukeraketa honek kalkulu kontserbadorearen bidez lortzen denak baino jaitsiera handiagoa eragin dezake eduki adierazgarrien rankingean. Ildo horretan, autore batzuek [Darwish and Oard, 2003] kontsulta egituratu probabilistikoak proposatzen dituzte, non itzulpen-hautagaiei pisuak ematen zaizkien. Era horretan TF eta DF estatistikoak pisu horien arabera kalkulatzen dira modu orekatuago baten. Arestian aipatutako adibidean "be" itzulpen-hautagaiari pisu baxuena esleitu ahal zitzaion, suposatuz probabilitate gutxieneko hautagaia dela. Kontsulta egituratuak ez ezik, agerkidetzetan oinarritutako metodoak proposatzen dira [Monz and Dorr, 2005, Ballesteros and Croft, 1998, Gao et al., 2001] itzulpen-hautapenari aurre egiteko. Metodo hauek helburu-bilduma hizkuntza-eredu bat izango balitz bezala erabiltzen dute itzulpen-hautapena bideratzeko. Literaturan proposatutako algoritmoek helburu-bilduman elkartze-mailarik handiena duten hautagaiak aukeratzen dituzte itzulpen zuzen moduan. Elkartze-maila orokor hori kalkulatzeko estrategia ezberdinak landu dira literaturan [Monz and Dorr, 2005, Gao et al., 2001, 2002, Liu et al., 2005]. Itzulpenaren anbiguotasuna ez ezik, lehen aipatu bezala, badaude beste arazo batzuk kontsultaren itzulpen-prozesuan gertatzen direnak: hiztegitik kanpoko hitzen presentzia eta hitz anitzeko unitateen itzulpena. Hiztegitik kanpoko hitzen presentzia itzulpen-prozesuan erabilitako itzulpen-baliabidearen estaldurari lotutako problema bat da. Irtenbiderik erabiliena helburu-bilduman hiztegitik kanpoko hitzaren kognatu (cognate ingelesez, antzeko hitza) bat aurkitzea da (Adib., "banku" → "bank") [Knight and Graehl, 1997]. Kognatuak harrapatzeko antzekotasun ortografikoa kalkulatzeko neurriak aplikatzen dira. Hitz anitzeko unitateak itzultzeko lehen aipatutako agerkidetzetan oinarritutako metodoak [Monz and Dorr, 2005, Ballesteros and Croft, 1998, Gao et al., 2001] eta hitz anitzeko unitateen zerrendak erabiltzen dira [Ballesteros and Croft, 1997]. Tesiaren esparrutik kanpo egon arren, MT sistemetan oinarritutako kontsulta itzultzeko hainbat metodo proposatu dira azken urteotan. [Magdy and Jones, 2014] lanean CLIR atazaren testuinguruan MT prozesua arintzeko teknikak proposatzen dituzte. MT sistema entrenatzeko
II.3 Corpus konparagarriak CLIRen 19 corpusa aurreprozesatzen dute hitz funtzionalak (stop-word izenarekin ezagutzen direnak) kenduz eta hitzen erroak utziz lematizazioaren bitartez. Aurreprozesu hau eginez MT prozesua nabarmen arintzen dute berreskurapen-prozesuan eragin gabe. [Ture et al., 2012] lanean SCFG (Synchronous Context-Free Grammar) sistema baten bidez burutzen dute kontsultaren itzulpena. Kontsultako hitz bakoitzeko n itzulpen onenak eraikitzen dituzte reading (kontsulten itzulpen-hautagai) bakoitza tokenizatuz eta itzulpenen probabilitateak metatuz. N itzulpen onenak hartuz itzulpen onenean oinarritutako oinarri-lerroa hobetzen dute. [Sokolov et al., 2014] lanean SMT sistema optimizatzen dute CLIR atazaren ebaluazioaren arabera. Horretarako SMTrako entrenamendu diskriminatzailerako teknikak eta linked datatik modu automatikoan bildutako adierazgarritasun-epaiak (ingelesez relevance judgments) erabiltzen dituzte. Proposatutako estrategiak itzulpen- eta berreskurapen-prozesuei lotutako informazioa integratzen du CLIRera zuzendutako eredu bakarrean. Itzulpenak corpus paraleloen bidez estimatzen dira. Ezaugarri lexikaletarako parametroen estimazioa adierazgarritasun-epaien arabera egiten da. Hieber and Riezler [2015] artikuluan berreskurapen-prozesuari lotutako ezaugarriekin aberasten dute SMT eredu bat. Ezaugarri hauek itzulpen-ezaugarriekin batera optimizatzen dira ranking-helburu batekiko. Tesi honetan baliabide urriko hizkuntzetarako metodoak garatu nahi ditugunez, hiztegi elebidunetan oinarritutako metodoak landu ditugu. Artearen egoerako zenbait metodo [Monz and Dorr, 2005, Pirkola, 1998, Darwish and Oard, 2003] ebaluatu eta alderatu ditugu, beraiek konbinatzen dituzten metodo hibrido berriak eta bestelako egokitzapenak ere landuz. Euskara aintzat hartzen duten mota honetako lehenengo esperimentuak dira literaturan. Esperimentu hauek III. kapituluan azaltzen ditugu. II.3 Corpus konparagarriak CLIRen Zenbait egilek corpus konparagarrietan oinarritutako CLIR estrategiak proposatzen dituzte. Kontsulta itzultzeko prozesua hobetzeko baliatzen dituzte mota honetako corpusak. [Sadat et al., 2003] artikuluan corpus konparagarrietatik erauzten dituzte kontsulta itzultzeko itzulpen-hautagaiak. Antzekotasun distribuzionala eta POS informazioaren araberako murriztapenak baliatuz erauzten dituzte itzulpen-hautagaiak. Itzulpen-hautagaien artetik amaraunean edo corpus batean maiztasun handiena duena aukeratzen da.
20 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak Talvensaari et al.-ek [2007] corpus konparagarrietatik ateratako itzulpen-ezagutza baliatzen dute kontsultak itzultzeko. Zehazki, antzekotasun-thesaurus modura erabiltzen dute beraiek eraikitako corpus konparagarri bat. Hiztegian oinarritutako itzulpen-sistema eta thesaurus-ean oinarritutakoa konbinatuz emaitzak hobeak lortzen dituzte banaka erabiliz baino. Rahimi eta Shakery-k [2013] informazioaren berreskurapenean erabilitako hizkuntza-ereduen hurbilketa hartzen dute kontsulta itzultzeko. Lan honetan corpus konparagarria da itzulpenak lortzeko iturburu bakarra. Hurbilketaren hipotesia da itzulpen-baliokideek antzeko ekarpenak dituztela corpus konparagarritik lerrokatutako dokumentuen hizkuntza-ereduetan. Antzekotasuna jatorrizko eta helburu-hitzen ereduen arteko KL-dibergentzian oinarrituta dago. Berreskurapen elebakarraren %43.32ko eraginkortasuna lortzen dute, hiztegian oinarritutako oinarri-lerroa (baseline) gaindituz. Corpus konparagarriak biltzeko prozesuaren inguruan hainbat artikulu aurki daitezke bibliografian. Baliabide hauek zenbait hizkuntzaren prozesamenduko atazatan ustiatzen dira. Artikulu gehienetan amarauna corpus-iturburu gisa baliatzea proposatzen da [Talvensaari et al., 2008, Klementiev and Roth, 2006]. Tesi-lan honetan kontsultaren itzulpen-prozesua hobetzeko ustiatu ditugu corpus konparagarriak. Zehazki, amarauneko bilatzaileen bidez bildutako testuinguru konparagarrietatik itzulpen-probabilitateak estimatzeko estrategia berri bat proposatzen dugu. [Sadat et al., 2003] eta [Talvensaari et al., 2007] lanetan bezala, hizkuntza arteko hitzen distantziak kalkulatzen ditugu corpus konparagarrietatik, itzulpen-probabilitateak estimatzeko soilik gure kasuan. Amaraunetik bildutako hizkuntza arteko testuinguru konparagarriak baliatzea izango litzateke lan horiekiko diferentzia nabarmenena. Halaber, amarauneko bilatzaileetatik bildutako testuinguruen adierazgarritasun linguistikoaren azterketa berri bat landu dugu. Esperimentu hauek IV. kapituluan azalduko ditugu. II.4 Kontsulta-saioen informazioa ustiatzen Azkeneko urteotan kontsulta-saioak ranking hobeak lortzeko baliatu daitezkeela defendatu dute egile batzuek [Carterette et al., 2011]. Egile hauen ustez erabiltzaileek kontsulta bat baino gehiago behar izaten dituzte beren informazio-beharra asetzeko. Informazio-behar bati lotutako prozesuak kontsulta bat baino gehiago hartzen dituela diote.
II.4 Kontsulta-saioen informazioa ustiatzen 21 Horrela, hasierako kontsulta qi sartu ondoren, erabiltzaileek kontsulta hau birformulatzeko qr joera izaten dute, hainbat modutan: • Zehaztea: Hasierako kontsulta zehaztea (adib., qi="Eszitia" qr="Eszitia mitologian"). • Orokortzea: Hasierako kontsulta orokortzea (adib., qi="ordenadore harra" qr="malware"). • Dibagazioa: Hasierako kontsultarekin zerikusia duen beste kontsulta bat formulatzea (adib., qi="eguzki-orbanen aktibitatea" qr="eguzki orbanak eta lurrikarak"). Bilatzaileen log fitxategien gainean egindako zenbait azterketak frogatu dute erabiltzaileen erdiak birformulatzen dutela hasierako kontsulta. Adibidez, 1997ko eta 2001eko Excite datu-multzoetan erabiltzaileen %52k eta %45ak egina zituzten birformulazioak [Wolfram et al., 2001]. Kontsulta-saioetan oinarritutako informazioaren berreskurapena lantzeko helburuarekin abian jarri zuten 2010ean Session Track1 delako ataza TREC lehiaketaren barruan. 2010eko edizioan [Kanoulas et al., 2010] bi kontsultako saioen ustiaketa aztertu zen. Lehiakideek birformulazioen berreskurapen-prozesua hobetu behar zuten hasierako kontsultak ustiatuz. Orokorrean, lehiaketan aurkeztutako sistemen eraginkortasuna hobea zen orokortze eta dibagazio motako birfomulazioak ustiatuz zehazte motakoak ustiatuz baino. Dena dela, partaide batek soilik lortu zuen hobekuntza estatistikoki esanguratsua, hasierako kontsultak ustiatu gabeko sistema baten gainean. Hurrengo edizioetarako saio luzeagoak eraiki ziren atazarako. 2011 eta 2012 urteetako edizioetan partaideen erdiak lortu zuten hobekuntza esangursatsua saioen informazio erabilita, eta 2013 eta 2014ko edizioetan partaide gehientsuek lortu zuten hobekuntza esanguratsua. Kontsulta-saioek emandako informazioaren erabilera CLIR ataza hobetzeko oso artikulu gutxitan aztertu da. Jarraian literaturan aurkitu ditugun lanak aipatuko ditugu. Gao et al-ek [2007], adibidez, kontsulta-logak baliatzen dituzte hizkuntza arteko kontsultak proposatzeko (query suggestion) atazan. Jatorrizko hizkuntzako kontsulta eta helburu-hizkuntzako kontsultaren arteko antzekotasuna kalkulatzeko metodo berri bat proposatzen dute. Metodo honek, itzulpen-informazioaz gain, termino agerkidetzak, kontsulta-logak eta kliken datuak ustiatzen ditu. Hizkuntza arteko kontsulta-antzekotasunerako eredu diskriminatzaile baten bidez ikasten da eskuz itzulitako kontsultetatik. 1http://trec.nist.gov/data/session.html
22 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak [Hu et al., 2008] lanean kliken datuetan ezkutuan dagoen ezagutzatik kontsulten itzulpenak erauzteko metodo bat proposatzen dute. Lehenengo urrats batean kliken datuetan URLen patroi elebidunak aurkitzen dituzte. Ondoren, erabiltzaileen klikek duten portaeraren araberako kontsulten itzulpen-bikoteak topatzen dituzte. Kontsulten itzulpenak kliken datuetako agerkidetzak ustiatuz finkatzen dituzte. Tesi-lan honetan Carterette et al.-ek [2011] zehaztutako birformulazio-motak ustiatu ditugu kontsultaren itzulpena hobetzeko. Zehazki, birformulatutako kontsulta baten itzulpen-prozesuan aurreko kontsulten informazioa baliatzea aztertu dugu. Denbora errealean, erabiltzaileak kontsultak egin ahala, lortu daiteken informazioa da. Hortaz, ez ditugu behar lehendik bildutako kliken datuak eta kontsulta-logak [Gao et al., 2007, Hu et al., 2008] lanetako metodoetan bezala. Esperimentuak V. kapituluan azalduko ditugu. II.5 Pibotaje bidezko hiztegi elebidunen sorkuntza Hiztegi elebidunen sorkuntza oso prozesu luzea eta konplexua da, eskuz eginez gero. Baliabide urriko hizkuntzen kasuan bestelako hizkuntzetan baino hiztegi elebidun gutxiago daude eskuragarri. Hori dela eta, mota honetako hizkuntzek etekin handia atera diezaiekete hiztegien sorkuntza automatizatzeko metodoei. Amaraunaren hazkundearen ondorioz Wikipedia 2 bezalako baliabideak lexiko elebidun berria erauzteko aukera ona dirudien arren [Erdmann et al., 2008], hiztegi baten eta entziklopedia baten artean alde handia dago. Wiktionary 3 lexikografiara zuzendutako etorkizun handiko baliabidea bada ere, baliabide urriko hizkuntzen estaldura mugatua eskaintzen du gaur egun. Zabaldunke handiko hizkuntzak zubi edo pibote gisa erabiliz, hiztegi elebidunak sortzeko hainbat metodo proposatu dira literaturan. Pibotaje bidezko teknika hauek hiztegi elebidunak modu automatikoan sortzea ahalbidetzen dute. Ataza ez da hutsala, hitzen arteko itzulpen-prozesua ez baita guztiz trantsitiboa, hitz anbiguoen presentziak okerreko itzulpen-hautagaiak eragin baititzake, II.1 irudiko adibidean ikus dezakegunez. Literaturan zenbait metodo proposatu dira itzulpen anbiguoen ondorioz sortutako okerreko itzulpenak kimatzeko. [Tanaka and Umemura, 1994] artikuluan pibotaje-prozesuan erabilitako hiztegien egituran soilik 2https://www.wikipedia.org/ 3https://www.wiktionary.org/
II.5 Pibotaje bidezko hiztegi elebidunen sorkuntza 23 II.1 irudia: Deu−en eta Den−es hiztegiak gurutzatuz eta en pibote erabiliz "hegazkin" hitzerako lortutako itzulpen-hautagaiak. Itzulpen okerrak ertz marradununeko borobiletan erakutsita. oinarritutako metodo bat proposatzen dute, Alderantzizko Kontsulta (Inverse Consultation ingelesez) izenekoa. Alderantziko kontsulten bidez hitzen arteko distantzia semantikoa neurtzen dute konpartitzen dituzten pibote-hitzak kontatuz. Metodo honen hedapenak proposatu dira, klase semantikoak eta POS informazioa ere integratzen dituztenak [Bond et al., 2001, Bond and Ogura, 2008]. Sj¨obergh eta al-ek [2005] definizioen konparaketaren ustiaketa aztertu zuten adiera bereko hitzak topatzeko. Zoritxarrez, klase semantikoak edo definizioak dituzten hiztegi elebidunak gutxi dira. [Istv´an and Shoichi, 2009] artikuluan pibote-hizkuntzari dagokion WordNet [Miller, 1995] erabiltzea proposatzen dute. WordNet-ek eman dezakeen informazio semantikoa baliatzen dute pibotaje-prozesuaren doitasuna hobetzeko. Soderland et al. [2009] lanean pibote gisa hizkuntza bat baino gehiago batera erabiltzea aztertu zuten. Beraien hipotesia da zenbat eta pibote-hizkuntza gehiago erabili orduan eta ebidentzia gehiago izango dituztela itzulpen-baliokideak topatzeko. [Tsunakawa et al., 2008] artikuluan corpus paraleloak erabili zituzten itzulpen-baliokide hautagaien arteko probabilitateak estimatzeko. Gutxieneko probabilitate batera iristen direnak hiztegian sartzeko moduko itzulpen zuzentzat hartzen dira.
24 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak Corpus paraleloak urriak dira planteatu dugun lan-eszenatokian, eta alternatiba moduan egile batzuk [Kaji et al., 2008, Gamallo and Pichel, 2010] corpus konparagarrietan oinarritutako metodoak proposatu dituzte. Corpus konparagarrietatik estimatutako hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionala baliatzen dute okerreko itzulpen-baliokideak baztertzeko. [Shezaf and Rappoport, 2010] artikuluan antzekotasun distribuzionalaren aldaera bat proposatzen dute, haien esperimentuetan Alderantzizko Kontsultaren metodoa baino emaitzak hobeak ematen dituena. [Wushouer et al., 2013] artikuluan familia bereko hizkuntzetarako heuristikoetan oinarritutako estrategia bat proposatzen dute. Probabilitatea, distantzia semantikoa eta antzekotasun ortografikoa erabiltzen dira heuristiko gisa pibotaje bidez lortutako itzulpen-hautagaiak kimatzeko. Tesi-lan honetan hiztegien egituran oinarritutako metodoak [Tanaka and Umemura, 1994] eta corpus konparagarrietan oinarritakoak [Kaji et al., 2008, Gamallo and Pichel, 2010] konbinatzeko zenbait esperimentu eta horren gaineko ebaluazio sakonak egin ditugu, VI. kapituluan azalduko ditugunak. II.6 IR eta CLIR euskararen gainean Euskararen inguruan zenbait ikerketa burutu dira informazioaren berreskurapenaren alorrean. Jarraian esanguratsuenak aipatuko ditugu. [Leturia et al., 2007] artikuluan EusBila aurkeztu zuten, lematizazioa eta hizkuntza-detekzioa inplementatzen zituen euskararako web-bilatzailea. EusBila bilatzaile komertzialen APIetan oinarrituta zegoen. Lematizazioa eta hizkuntza-detekzioa inplementatzeko kontsultaren hedapen morfologikoa eta hizkuntza-hitzak erabiltzen ziren hurrenez hurren. Bi teknika hauen ebaluazio sakona [Leturia et al., 2013] artikuluan azaltzen da. Galdera-erantzun (ingelesez Question Answering edo QA) sistemak informazio soila berreskuratzeaz baino harago doaz. Informazio-beharra galdera baten bidez adierazten da, informazio adierazgarria galderari dagokion erantzuna delarik. Euskararako Ihardetsi izeneko galdera-erantzun sistema azaltzen da [Alegria et al., 2009] artikuluan. Sistemak hiru modulu ditu: galdera aztertzeko modulua, pasarteen berreskurapenerako modulua, eta erantzunen erauzlea. CLEF 2008ko4 Basque to Basque monolingual QA izeneko atazan %13ko zehaztasuna lortu zuen sistemak [Ansa et al., 2008]. 4http://clef.isti.cnr.it/2008.html
II.7 Ebaluazioa 25 Ihardetsi sistemaren bertsio berriago bat prestatu zen CLEF 2009 eta 2010eko ResPubliQA5 [Agirre et al., 2009, 2010] atazetarako. Atazaren ariketako bat hizkuntza arteko QA zen. Galdera aurreprozesatzeko Ihardetsiren modulua erabili zen. Galderaren itzulpena hiztegietan oinarritutako algoritmo bat erabiliz egin zen. Bildumako dokumentuak WordNet baliatuz hedatu ziren. 2010ko edizioan 0,30ko MRRa (Mean Reciprocal Rank) lortu zuen aurkeztutako sistemak (sistema elebakarraren eraginkortasunaren %50). [Otegi et al., 2015] lanean ezagutzan oinarritutako antzekotasun semantikorako teknikak baliatzen dituzte, kontsulta eta dokumentu-bildumako hiztegien arteko dibergentziei aurre egiteko. Euskararako zientzia eta teknologia domeinuko galdera-erantzun atazan oinarri-lerroko emaitzak gainditzen dituzte, %3,16an eta %3,72an erantzun zehatzak eta pasarteak berreskuratzeko. Tesi honetan aurkezten dugun CLIR hurbilketaren baliabide giltzarria da hiztegi elebiduna. Izan ere, bere sorkuntzarako pibotaje bidezko metodo bat aurkezten dugu. Komeni da aipatzea lexiko elebidunen sorkuntzaren inguruan euskara aintzat hartzen duten zenbait ikerlan egin direla iraganean. [Gurrutxaga et al., 2006] lanean corpus paraleloetatik terminologia elebiduna erauzteko teknikak ikertu ziren. Erauzketarako proposatutako estrategiak hiru urrats nagusi ditu: 1) terminologia erauztea hizkuntza bakoitzean, 2) itzulpen-unitate bakoitzeko itzulpen-bikote hautagaiak sortzea, eta 3) itzulpen-unitate onenak kognatuen detekzioaz eta elkartze-neurrien bidez aukeratzea. Itzulterm6 izeneko zerbitzu irekia da ikerlan horren emaitza. [Saralegi et al., 2008] lanean terminologia elebiduna corpus konparagarrietatik erauzteko teknikak landu ziren. Testuinguru-antzekotasuna eta kognatuen detekzioa baliatu ziren corpus konparagarrietatik ateratako itzulpen-bikoteak identifikatzeko. II.7 Ebaluazioa IR sistemen eraginkortasuna ebaluatzeko Crandfield [Cleverdon, 1967] izeneko metodologia edo ingurune estandarra erabiltzen da. Ingurune horrek honako osagaiak ditu: eduki-bilduma bat, gai-sorta bat, eta adierazgarritasun-epaiak. Atazan zenbat eta dokumentu adierazgarri gehiago itzuli rankingean, orduan eta arrakasta handiagoz beteko litzateke. Literaturan hainbat neurri proposatu dira IR sistema baten eraginkortasuna estimatzeko. Doitasuna (Precision) eta estaldura (Recall) 5http://nlp.uned.es/clef-qa/repository/resPubliQA.php 6http://itzulterm.elhuyar.eus/
30 Artearen egoera eta erabilitako baliabideak
32 Kontsultak itzultzeko hiztegietan oinarritutako metodoak
34 Kontsultak itzultzeko hiztegietan oinarritutako metodoak
52 Kontsultak itzultzeko hiztegietan oinarritutako metodoak
68 Corpus konparagarriak kontsultaren itzulpena hobetzeko
70 Corpus konparagarriak kontsultaren itzulpena hobetzeko
92 Corpus konparagarriak kontsultaren itzulpena hobetzeko
94 Saioen informazioa kontsultaren itzulpena hobetzeko
96 Saioen informazioa kontsultaren itzulpena hobetzeko
VII. KAPITULUA Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak Tesi-lan honetan, baliabide urriko hizkuntzetarako egokiak diren CLIR teknikak aztertu eta garatu ditugu. Horretarako, CLIR prozesuan ebatzi beharreko problema nagusia den kontsultaren itzulpena ebazteko teknikak landu eta ebaluatu ditugu, III. IV. eta V. kapituluetan azaldutako esperimentuetan. Murriztapenetako bat corpus paralelo eta itzultzaile automatikoen urritasuna izanik, hiztegi elebidunetan oinarritutako metodoetan jarri dugu arreta. Literaturan eta gure azterketetan ikusi dugun bezala, itzulpen anbiguoen trataera da hiztegien bidezko estrategian berariaz landu beharreko alderdi nagusia. Hori dela eta, esperimetu gehienak fenomeno hori tratatzera bideratu ditugu, eta aztertu eta garatutako teknika guztiak corpus paraleloen beharrik gabekoak izan dira. Zehazki, helburu-bilduma (III. kapituluan), corpus konparagarriak (IV. kapituluan), eta kontsulta-saioak (V.kapituluan) aztertu dira itzulpen-anbiguoak tratatzeko baliabide gisa. Halaber, kontsulta itzultzeko metodo guztietan giltzarria den hiztegi elebiduna sortzeko teknikak aztertu eta garatu ditugu VI. kapituluan. Zehazki, pibotaje-ideian oinarritutako teknikak landu ditugu. Mota honetako tekniketan ere itzulpen-anbiguoen trataera ezinbestekoa da sortutako hiztegien doitasuna bermatze aldera. Problema hau ebazteko aztertu ditugun teknikek baliabide urriko hizkuntzen eskakizunak bete behar dituztenez gero, pibotaje-prozesuan erabilitako hiztegien egituratik eta corpus konparagarrietatik inferitutako informazioa baino ez dute baliatzen. Egindako esperimentuetatik ondorioztatu dezakegu itzulpen automatikorako sistemak edota corpus paraleloak baliatu gabe posible dela CLIR sistema bat garatzea. Hau frogatu ahal izateko honako
130 Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak hipotesiak egiaztatu ditugu: • Hiztegietan oinarritutako teknikak balekoak direla itzulpen-hautapenaren arazoari aurre egiteko ere. • Amarauna corpus konparagarri gisa erabiltzeak kontsultaren itzulpen-prozesua hobetzen laguntzen duela. • Kontsulta-saioak kontsulten itzulpen-prozesua hobetzeko baliagarriak direla. • Pibotaje bidezko metodoak eraginkorrak direla hiztegi elebidunak eraikitzeko hizkuntza pare batentzat hiztegirik ez dagoenean. Kapitulu honetan esperimentuen emaitzen analisitik ateratako ondorioak, egin ditugun ekarpenak, eta etorkizunerako uzten ditugun lanak azalduko ditugu. VII.1 Ondorioak Esan bezala, tesi honetan kontsultak itzultzeko zenbait metodo ikertu ditugu, erraz eskuratu daitezkeen baliabideak baino behar ez dituztenak. Ezaugarri hau dela eta, baliabide urriko hizkuntzak dauden eszenatokietarako metodo egokiak dira. Gure lanak nagusiki euskara erabilera-kasutzat hartu badu ere, emaitzak estrapolagarriak dira antzeko egoerako hizkuntzetara. III. kapituluko [Saralegi and Lopez de Lacalle, 2010a] artikuluan egindako euskara-gaztelania CLIR atazaren ebaluazioan, itzulpen-anbiguotasuna eta hitz anitzeko terminoak, elkarrekin erlazionatuta dauden fenomenoak, CLIR prozesuan kalitate-galera handiena eragiten duten fenomenoak direla ikusi dugu (ikusi VII.1 taula). Egindako esperimentuetan oinarrituta, egiaztatu dugu jaitsiera handiena kontsulta laburren kasuan gertatzen dela. Itzulpen anbiguoen tratamendu ezak %21,19ko eta %10,10eko beherakadak eragiten ditu kontsulta laburren eta luzeen kasuan, VII.1 taulak erakusten duen bezala. Hiztegitik kanpoko hitzen (Out-Of-Vocabulary edo OOV) presentzia ere eraginkortasunean eragiten duen fenomenoa da, %12.38ko jaitsiera eraginez kontsulta laburren berreskurapenean, eta %4,10koa kontsulta luzeenean, VII.1 taulan erakusten den bezala. Hiztegietan oinarritutako CLIR sistema baten garapenean, itzulpen-hautapenaren prozesuaren inplementazioa oso garrantzitsua dela erakusten dute emaitzak hauek. Halaber, OOV hitzen (hiztegitik
VII.1 Ondorioak 131 kanpoko hitzak) trataerak eragin nabarmena duela CLIR sistema baten eraginkortasunean. Itzulpen anbiguoak Hitz anitzeko terminoak Hiztegitik kanpoko hitzak Laburrak Luzeak Laburrak Luzeak Laburrak Luzeak -21,19% -10,10% -19,81% 9,17% 12,38% 4,1% VII.1 taula: Errore-mota bakoitzak CLIR prozesuaren eraginkortasunean eragindako beherakada portzentuala (MAP) eu → es norabiderako. III. kapituluan aurkeztutako [Saralegi and Lopez de Lacalle, 2009] artikuluko esperimentuetan arreta berezia jarri dugu itzulpen-hautapenaren probleman, OOV hitzen trataera ere landu bada ere. Hiztegien bidezko kontsultaren itzulpenean gertatutako itzulpen-anbiguotasuna ebaztea ez da batere prozesu tribiala. Are gutxiago corpus paraleloak bezalako itzulpen-ezagutza esplizitua duten baliabideak ez erabiltzea murriztapen gisa jartzen badugu. Itzulpen-hautapena inplementatzerakoan corpus paraleloak ez erabiltzeko alternatibak daudela frogatu dugu. CLIR atazan itzulpen-hautapena egiteko helburu-bilduma ustiatu daitekeela ikusi dugu. Funtsezko ideia helburu-bilduman elkarrekin agertzeko joera duten itzulpen-hautagaien multzoa aukeratzea da. Estrategia hau inplementatzeko bi teknika aztertu ditugu. Lehenengo teknikak (Pirkolaren metodoa) ez du aukeraketa esplizitutik egiten, bildumatik jasotako agerkidetza-estatistikak ranking-funtzioko tf eta idf estatistikoen kalkuluen eragiten dute eta. Hautapena berreskurapen-garaian modu inplizituan egiten dela esan daiteke. Bigarren teknika bildumako agerkidetza-estatistikak modu zuzenean baliatzen dituen greedy algoritmo batean oinarritzen da. Itzulpen-hautagaien agerkidetza-estatistikak baliatuz greedy metodoak elkartze-maila handiena duten itzulpen-hautagaien multzoa aukeratzen du. Bi teknikek hiztegiko lehen itzulpena hartzen duen oinarri-lerroko emaitzak nabarmen hobetzen dituzte, eta ingelesezko elebakarraren eraginkortasunaren %80ra hurbiltzen dira (goren lerroa), VII.2 taulan erakusten den bezala. Esperimentuetan bi metodoen artean ez dugu alde esanguratsurik aurkitu kontsulta laburren kasuan. Kontsulta luzeak itzultzean Pirkolaren metodoak emaitza hobeak lortzen ditu. Bi metodoak konbinatuz kontsulta laburren kasuan lortzen da hobekuntza, baina oso txikia da. Bi metodoen artean eraginkortasunean alde handirik ez badago ere,
132 Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak nabarmentzekoa da Pirkolaren metodoa kostu konputazional txikiagokoa dela. Hori dela eta, egokiagoa litzateke konputazio-kontsumoa lehentasun duten eszenatokietarako. Halere, hainbat IR tresnetan zaila da Pirkolaren metodoa inplementatzea, ranking-funtzioaren kodean aldaketak eskatzen dituelako. Kasu horietan agerkidetza-estatistiketan oinarritutako greedy metodoa errazago integratu liteke, ranking-funtziotik kanpokoa baita. MAP Ingelesezko elebakarrarekiko % Lehen itzulpenarekiko hobekuntza Lab. Luz. Lab. Luz. Lab. Luz. Ingelesezko elebakarra 0,3176 0,3778 - Lehen itzulpena 0,2118 0,2500 %67 %66 - Pirkola 0,2342 0,2959 %74 %78 +%9,56 +%15,51 Agerkidetzak (greedy) 0,2338 0,2725 %74 %72 +%9,41 +%8,26 Hibridoa 0,2404 0,2920 %76 %77 +%11,9 +%14,38 VII.2 taula: Helburu-bilduman oinarritutako itzulpen-hautapenerako metodoen ebaluaketa eu en norabiderako. Hibridoa Pirkola eta Agerkidetzen (greedy) konbinazioa da. Kontsula laburrak (Lab.) eta kontsulta luzeak (Luz.). III. kapituluan landutako teknikek helburu-bildumako agerkidetzak ustiatzen dituzte, baina informazio hori mugatua da zenbait itzulpen-hautagai ebazteko. Hori dela eta, beste bi informazio-iturri aztertu ditugu IV. eta V. kapituluetan: corpus konparagarriak eta kontsulta-saioak, hurrenez hurren. Bi informazio-iturri hauek ustiatuz itzulpena hautatzeko prozesua eta ondorengo berreskurapena gehiago findu daitezkeela egiaztatu dugu. IV. kapituluan azaldatuko [Saralegi and Lopez de Lacalle, 2010b] artikuluan corpus konparagarrietatik itzulpen-ezagutza erauzi daitekeela frogatu dugu itzulpen-hautapena hobeto egiteko. Helburu-bildumatik erauzitako informazioa ez bezala, jatorrizko hitzaren eta bere itzulpenaren arteko elkartze-mailari lotutako informazioa erauzi daiteke corpus konparagarrietatik. Elkartze-maila hauek estimatzeko hizkuntza-arteko antzekotasun distribuzionala baliagarria dela ikusi dugu. Modu honetan
VII.1 Ondorioak 133 erauzitako itzulpen-probabilitateak Pirkolaren metodoan (pisuak onartzen dituen aldaera [Darwish and Oard, 2003]) integratuz (VII.3 taulan Pirkola+corpus konparagarriak) hobekuntza estatistikoki esanguratsua lortzen dugu, %3,49koa. Hizkuntza-arteko antzekotasun distribuzionala kalkulatzeko web-bilatzaileak corpus konparagarri iturri gisa erabil daitezkeela ere egiaztatu dugu. Proposatzen dugun metodoak hitz guztietarako antzekotasun distribuzionala kalkulatzeko behar adinako testuinguruen bilketa bermatzen du. MAP Ingelesezko elebakarrarekiko % Pirkolarekiko hobekuntza Ingelesezko elebakarra 0,37 - Lehen itzulpena 0,25 %67,43 - Pirkola 0,29 %79,21 - Pirkola+corpus konparagarriak 0,30 %82,63 +%3,49 VII.3 taula: Web corpus konparagarrietan oinarritutako itzulpen-hautapenerako metodoaren ebaluaketa es → en norabiderako. IV. kapituluko [Saralegi and Gamallo, 2013] artikuluan web-bilatzaileen bidez lortutako testuinguruen azterketa linguistiko sakonago bat egin dugu. Adierazgarritasun linguistikoa neurtzeko adieren banaketa eta koherentzia linguistikoa hartu dira irizpide gisa, eta hiru web-bilatzaile aztertu dira: WebCorp, Google Blog Search eta Google News Archive. Adiera-banaketari dagokionez, eta SemCor erreferentzia hartuta, Google News Archive eta Google Blog Search bilatzaileek harekiko korrelazio handiena dute (ikusi VII.4 taula), korrelazio hau moderatua bada ere. Koherentzia linguistikoari dagokionez WebCorp bilatzaileak erakusten du portaera okerrena (testuinguruen %24k koherentziari lotutako akatsak dituzte). Emaitza hauek direla eta, esan dezakegu amarauneko bilatzaileen bidez eskuratutako hitz-adierei buruzko informazioa ez dela behar adineko zehatza ezagutza-erauzketa, edota adiera-desanbiguazioko atazetan ustiatzeko. V. kapituluan saio-mailako informazioaren ustiaketak kontsulten itzulpen-hautapena hobetzen laguntzen duela ikusi dugu. Saio-mailako testuinguruak, semantikoki lortutako kontsulta-multzo bat izanik,
134 Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak Adiera-banaketaren Pearson korrelazioa SemCor-ekiko Inkoherentzia linguistikoa (%) WebCorp 0,51 %24 Google Blog Search 0,56 %12 Google News Archive 0,66 %8 VII.4 taula: Amarauneko bilatzaileen bidez eskuratutako testuinguruen adierazgarritasun linguistikoaren azterketa. birformulatutako kontsulten itzulpena hobeto desanbiguatzeko balio du. Gure esperimentuetan lortutako emaitzen arabera hobekuntza lor daiteke, bai itzulpen-prozesuan, bai ondorengo berreskurapen-prozesuan (ikusi VII.5 taula). Bi kontsulta dituzten saioekin egindako esperimentuen arabera hobekuntza itzulpenaren hobekuntza birformulazio mota guztietan lortzen da, orokortzean, zehaztean, eta dibagazioan. Berreskurapen-prozesuan lortutako hobekuntza, ordea, orokortze, eta zehazte motako birfomulazioekin baino ez da gertatzen esanguratsua. Itzulpena (HTER) Berreskurapena (MAP) Birformulazio-mota -saioa +saioa -saioa +saioa Orokortzea 0,118 0,107 0,053 0,055 Zehaztea 0,200 0,179 0,056 0,061 Dibagazioa 0,152 0,130 0,070 0,071 VII.5 taula: Itzulpen-hautapenerako metodoen ebaluaketa eu en norabiderako, saioa erabilita (+saioa) eta erabili gabe (-saioa). HTER txikiagoa hobea. III. IV. eta V. kapituluetako ondorioak laburbilduz honakoa esan dezakegu: hiztegien bidezko estrategia hizkuntza arteko berreskurapenerako baliagarria dela, baina hainbat fenomeno (itzulpen-anbiguotasuna, hitz anitzeko terminoak eta hiztegitik kanpoko hitzak) modu berezian tratatuz, batez ere, itzulpen anbiguoei dagozkienak. Fenomeno hau tratatzeko corpus paraleloetan oinarritutako tekniken alternatibak daude, baliabide urriko hizkuntzetarako egokiak direnak. Hiru informazio-iturri mota ezberdinetan oinarritutako teknikak aurkeztu ditugu, eta guztietan hobekuntza lortu
VII.1 Ondorioak 135 dugu itzulpen-hautapen prozesuaren eraginkortasunean. Hortaz, hiztegiek, helburu-bildumak, web-bilatzaileak eta saioek emandako informazioa ustiatuta eraginkortasun handiko CLIR sistema bat garatu daiteke. Metodoa Batazbesteko F1−scorea Batasbesteko F2 − puntuazioa (Estaldura lehenetsita) Batasbesteko F0.5 − puntuazioa (Doitasuna lehenetsita) AK 0,34 0,27 0,46 AS 0,47 0,64 0,46 AK+AS 0,52 0,67 0,52 VII.6 taula: Pibotaje metodoen portaera (Fpuntuazioren arabera) pibotaje-prozesuaren bidezko kasu anbiguoak ebazteko. AK alderantzizko kontsulta, AS antzekotasun distribuzionala. Tesi-lan honetako azken esperimentuetan, VI. kapituluan azaldutakoetan, hiztegi elebidunaren faltan hiztegiak modu automatikoan eraiki ahal direla ikusi dugu. Pibotaje bidezko estrategiaz baliatuta, baliabide urriko hizkuntzak dituzten hiztegi elebidunak modu automatikoan sor daitezkeela frogatu dugu. Da−b eta Db−c hiztegiak gurutzatuz, eta b hizkuntza pibote gisa erabiliz, Da−c hiztegia sortu ahal dira. B hizkuntzako hitzen anbiguotasunaren ondorioz eragindako itzulpen okerrak baztertzeko berezko teknikak aplikatu behar dira ordea. Bestela, zarata handiko hiztegiak eraikiko dira. Aztertu ditugun bi teknikek informazio-mota ezberdinak ustiatzen dituzte: batak (Alderantzizko kontsulta edo AK), gurutzatu beharreko hiztegien egitura, eta besteak (Antzekotasun distribuzionala edo AS), corpus konparagarrietatik kalkulatutako hizkuntza-arteko antzekotasun distribuzionala. Lehenengo teknika, aparteko baliabiderik behar ez duena, doitasun handiko hiztegientzat egokia da soilik. Corpus konparagarrietan oinarritutako teknikak, ordea, estaldura hobea bermatzen du doitasun berdina emanez. Biak konbinatuz lortuko genituzke doitasun eta estaldura handieneko hiztegiak (ikusi VII.6 taula). Hortaz, CLIR eszenatoki bati begira konbinazioa izango litzateke metodorik egokiena.
136 Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak VII.2 Ekarpenak Tesi honetan hiru motako ekarpenak egin ditugu: CLIR tekniken ebaluazioa, CLIR teknika berrien garapena, eta CLIR esperimentuak egiteko zenbait baliabideren sorkuntza. Jarraian azaltzen ditugu hiru multzo hauetako ekarpen nagusiak: • Euskararako CLIR sistema oso bat garatzeko inplementatu behar diren urratsen azterketa osoa. • Hiztegietan oinarritutako CLIR sistema bat garatzeko orduan ebatzi beharreko problemen deskribapena eta kuantifikazioa (III. kapituluan). • Kontsultaren itzulpen-prozesuan gertatutako hiztegitik kanpoko hitzen presentziaren problemari aurre egiteko antzekotasun ortografikoan oinarrituko metodo baten egokitzapena eta azterketa berri bat (III. kapituluan). • Kontsultaren itzulpen-prozesuan gertatutako itzulpen anbiguoen problema ebazteko zenbait metodoren egokitzapena eta metodo berriren garapena (III., IV. eta V. kapituluetan). – Helburu-bilduman oinarritutako bi metodoren azterketa eta egokitzapen berri bat (III. kapituluan). Bata (Pirkola) ranking-funtzioan integratutakoa, eta bestea kontsulta itzultzeko greedy algoritmo bat. – Amaraunetik estimatutako hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionalean oinarritutako metodo berri baten garapena (IV. kapituluan). – Hiztegietan oinarritutako hizkuntza arteko bilaketa inplementatzen duen kode irekiko pakete bat, Bilakit1 izenekoa, Solr/Lucene bilaketa-tresnaren gainean funtzionatzen duena. – Kontsulta-saioen informazioan oinarritutako metodo berri baten garapena (V. kapituluan). • Hizkuntzen artean konparagarriak diren testuinguruak amaraunetik biltzen dituen metodo eta bertan oinarritutako tresna berri bat garatu dira IV. kapituluan. Tresnak WebCorp, Google Blog Search eta Google News Archive bilatzaileak erabiltzeko aukera ematen du. 1https://github.com/Elhuyar/Bilakit
VII.3 Etorkizuneko lanak 137 • Amarauneko bilatzaileen bidez bildutako testuinguruen azterketa linguistiko berri bat (IV. kapituluan). • CLIR esperimentutarako hainbat euskarazko gai-zerrenda (topics) prestatu dira. CLEF eta TREC datu-multzo estandarretako gaiak hartu eta itzuli egin dira euskarara (III. eta V. kapituluetan). • Pibotaje bidez eraikitako hiztegi elebidunen doitasuna hobetzeko bi metodoren azterketa eta biak konbinatzen dituen metodo berri bat garatu dira, hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionalean eta hiztegien egituran oinarritutakoa (VI. kapituluan). • Hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionala kalkulatzeko kazetaritzako corpus konparagarriak bildu dira euskara eta gaztelaniarako (VI. kapituluan). VII.3 Etorkizuneko lanak Etorkizuneko lanen artean aurreikusitako esperimentuetan egiteko geratu diren lanak honakoak dira: • IV. kapituluko esperimentuak gaztelania-ingelesa bikoterako egin dira. Esperimentuetatik ateratako ondorioak teorikoki euskara-ingelesa bikotera estrapolagarriak badira ere, enpirikoki kontrastatu nahiko genuke esperimentua euskara-ingelesa CLIR ataza baten gainean. • V. kapituluan aurkeztutako metodoa, saioaren informazioa ustiatzen duen itzulpen-hautapenerako metodoa, saio luzeagoak ustiatuz ebaluatu nahi genuke. • III., IV. eta V. kapituluetan aurkeztutako itzulpen-hautapen metodo guztiak metodo bakarrean integratu nahiko genituzke. Horrela, ikusiko genuke itzulpen-hautapena hobetzeko baliatu ditugun informazio-iturburu mota guztiak modu bateratuan ustiatuz zenbateko hobekuntza metatua lor genezakeen. • VI. kapituluan aurkeztutako pibotaje-metodoen eraginkortasuna eszenatoki teorikoetan ebaluatu da. CLIR ataza eszenatoki teoriko horietako bat bada ere, baliabideen ebaluazio estrinseko bat egin nahiko genuke CLIR ataza erreal baten barruan.
138 Ondorioak, ekarpenak eta etorkizuneko lanak Bestalde, tesi-lan honek bidea irekitzen dio zenbait ikerketa-ildori. Batetik, MT sistemen eta corpus paraleloen eskuragarritasuna handiagoa izaten ari da tesia hasi genuenean aurreikusi baino, euskararen kasuan behintzat. Hori dela eta, ondo legoke aztertzea CLIR atazatan zenbateraino diren osagarriak tesi-lan honetan proposatzen diren itzulpen-hautapenerako informazio-iturriak eta corpus paraleloak eta MT sistemak. Bestetik, azkeneko urteetan word embedding teknikak hizkuntza naturaleko hainbat atazatan aplikatzen hasi dira. Word embedding kontzeptua erabat berria ez bada ere, hitzen bektoreak eraikitzeko eredu berriak proposatu dira literaturan. Eredu berri hauek kontaketetan oinarritutakoek baino emaitza hobeak ematen dituzte [Baroni et al., 2014]. Tesi-lan honetan, hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionala neurtzeko kontaketa bidezko hitzen bektoreak erabili ditugu kontsultaren itzulpenean eta pibotaje bidezko hiztegien sorkuntzan. Word embedding teknika berri hauek hizkuntza arteko antzekotasun distribuzionala hobeto neurtzen lagun dezakete, antzeko atazetan frogatu den bezala [Artetxe et al., 2016]. | science |
addi-ad91d9371d03 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26377 | Argiaren sakabanaketa eta xurgapena nanopartikuletan | Ferreres Eceiza, Maitane | 2018-04-17 | Leioa, 2017eko Otsailaren 20a
1. Kapitulua Sarrera Argiak betidanik piztu du jakinmina gizakiarengan. Argiaren izaera nolakoa den jakitea eta sortzen dituen fenomenoak ulertzea urte askotako ikerketen emaitza izan zen. Historian zehar hainbat ikerketa eta teoria izan dira. Horrela, XXVIII. mendean, Newtonen teoria zen onartuena, argia kolore ezberdineko partikulez osatutako korpuskulo bat zela zioena. Lehenago, 1678 urtean, Cristian Huygens-ek argia eter izeneko ingurunean zehar transmititzen zen uhin bat zela propsatu zuen. Baina teoria honek ez zuen indarrik hartu harik eta, 1801.urtean Thomas Youngek bi zirrikituen esperimentua egin zuen arte. Bertan, argiak uhin izaera zuela frogatu zen. Hala ere, teoria honek zalantzak sortzen zituen, izan ere, ordura arte ezagututako uhinak hutsean transmititzea ezinezkoa baitzen. 1845.urtean Michael Faraday-k eremu magnetiko baten bidez argiaren polarizazioa aldatu zitekeela aurkitu zuen. Bi urte beranduago, argia maiztasun altuko bibrazio elektromagnetiko bat zela proposatu zuen. James Clerk Maxwellek, Faraday, Gauss, Ampere eta Coulombek burututako esperimentuetan oinarrituz, uhin hauek matematikoki aztertu zituen. Fenomeno elektromagnetikoak guztiz deskribatzen dituzten lau ekuazio proposatu zituen. Maxwell-en ekuazioak argiaren sakabanaketa ulertzeko funtsa izan ziren. Uhin elektromagnetikoen ekuazio hauetan oinarrituta Rayleigh-ek partikula oso txikietarako argia nola sakabanatzen zen azaldu zuen. Azalpen honetatik ondoriozta daiteke, esate baterako, zeruaren kolore urdina. Partikula uhin-elektromagnetiko erasotzailearen uhin-luzeraren tamainakoa denean ordea, soluzio hau ez da baliagarria. Tamaina hauetako partikula esferikoentzat 1908. urtean Gustav Miek Maxwell-en ekuazioen soluzio analitikoa aurkitu zuen, ondoren, Lorenz-ek eta Debye-k garatu zutena. Tamaina handiagoetarako, aldiz, optika geometrikoaren bidez azal daiteke argiaren sakabanaketa. 1
Sarrera Maitane Ferreres Eceiza Nahiz eta kontzeptu klasikoa izan, argiaren sakabanaketa azkenengo urteetan egin diren garapen teknologiko eta zientifiko askoren atzean dago. Argiak partikula metaliko bat erasotzen duenean elektroi-gasaren oszilazio kolektiboa sortzen da. Oszilazio hau plasmoi deituriko kuasipartikularekin deskribatzen da. Oszilazio hauek bolumenekoak zein gainazalekoak izan daitezke eta erresonantzia-maiztasun berezi bat dute. Gainazaleko plasmoien kontzeptua Rufus Ritchie-k 1957. urtean sortu zuen. Partikula nanometrikoen plasmoiak dira elizetako beirateen kolore ikusgarrien arrazoi, baina horretaz gain soluzio kimiko baten kontzentrazioa molekula mailan zenbatzea ahalbidetzen dute eta minbiziaren kontrako terapietan erabiliak izan daitezke. 1.1 Irudia: Pariseko Notre Dame elizako beiratea. Beirak urrezko nanopartikulak dauzka. Beiratea argiztatzerakoan urrezko partikulen gainazalean plasmoiak sortzen dira, eta hauen bibrazioek kolore dizdiratsuak sortzen dituzte. Azken urtetan, plasmoietatik eta argiaren sakabanaketatik abiatuta "pintza optikoak"eraiki dira. Pintza hauek izugarrizko aurrerapenak ekarri dituzte, batez ere biomedikuntzan, nanopartikulak edo proteinak maneiatzea ahalbidetzen baitute. Plasmoien beste aplikazio interesgarri bat nanoantenak dira. Plasmoiek eremu elektromagnetikoak handitzeko duten ahalmenean oinarritzen dira, abiadura handiagoko komunikazioak lortuz . Bestalde, beste aplikazio interesgarrien artean espektroskopia edo hurbileko-eremuko mikroskopio optikoa daude. Halaber, eguzki-energian erabiltzen diren sentsoreetan ere garapenak eman daitezke, aurkikuntza berri hauek erabiliz. Azaldutako guztiarekin ondorioztatzen da teknologia berri honen garrantzia gero eta handiagoa dela, eta etorkizunean iraultza teknologikoa ekar dezakeela. Aurrerakuntza hauen guztien oinarria nanopartikuletan gertatzen den argiaren sakabanaketa da. Lan honetan fenomeno hau aztertuko da, eta berau ulertzeko garatu diren teoria ezberdinak ikusiko dira. Metodo horietako bat erabiliz saiakera ezberdinak egingo dira nanopartikula esferikoekin. Lortutako emaitzak konparatu ondoren, geometria konplexuagoak simulatuko dira. 2
2. Kapitulua Oinarri teorikoa 2.1 Uhin-elektromagnetikoen sakabanaketa Uhin elektromagnetiko batek lagin bat erasotzen duenean sakabanaketa edo difrakzioa gertatzen da. Uhin erasotzailearen uhin-luzerak erasotutako materialaren tamaina antzekoa edo handiagoa duenean, ezin da azaldu Fresnelen errefrakzio eta islapen teorien bidez. Difrakzio eta sakabanaketaren arteko ezberdintasuna erasotutako lagin honen mugetan dago; mugak leunak direnean sakabanaketa gertatzen da, zorrotzak direnean aldiz, difrakzioa. Sakabanaketaren atzean dagoen fisika Fresnelen ekuazioek deskribatzen dutena da: eremu elektromagnetiko erasotzaileak, objektuaren partikulak kitzikatzen ditu hauek mugimenduan jarriz. Azeleratutako partikula hauek atzeratutako eremu elektromganetiko bat sortzen dute, gainontzeko partikuletan eragina duena. Objektuko partikula guztiek sortutako eremuaren baturari sakabanaketa-eremua deritzo. 2.1.1 Nanopartikulen sekzio eragilea eta teorema optikoa Sakabanaketa prozesuan sakontzeko, 2.1 Irudian ikus daitekeen problema klasikoa aztertuko da [1]. Bertan, uhin lau batek Γ azalerako eta propietate ezaguneko (ϵr permitibitate dielektrikoa, µr iragazkortasuna) objektu leun bat erasotzen du. Eremu erasotzailea ( ⃗Einc, ⃗Hinc) eta ingurunearen permitibitatea ϵ eta iragazkortasuna µ ezagututa (hutsaren iragazkortasuna hartu da µr=1), espazioko edozein puntutan eremu elektromagnetikoa (⃗Etot, ⃗Htot) zehaztea izango da helburua. Sakabanaketa-eremua ( ⃗Esca, ⃗Hsca) objektutik kanpora hedatzen da eremu erasotzailearekin kontaktuan jartzerakoan. Beraz, espazioko edozein puntutan eremu osoa 3
Oinarri teorikoa Maitane Ferreres Eceiza duen abiadura adierazten duena, eta materialaren permitibitatea eta iragazkortasunarekin n = √ϵµ erlazioa du. Beraz, errefrakzio-indizea konplexua izango da permeabilitate eta permitibitatearen balioen arabera, hau da, n = n1 + in2 osagai erreal eta irudikarian bananduko da. Uhin-erasotzailearen maiztasuna material baten plasma-maiztasunaren gainetik badago (ω > ωp), ϵ > 0 izango da, eta ondorioz, errefrakzio-indizea erreala izango da. Beraz, elektroi-plasman uhin elektromagnetikoak hedatuko dira. Aldiz, maiztasun horren azpitik (ω < ωp), ϵ < 0 eta n irudikaria da, hortaz uhin elektromagnetikoak iraungitu egingo dira, metal perfektuetan bezala. 2.2 Uhin-elektromagnetikoen sakabanaketa aztertzeko metodoak Uhin elektromagnetikoen sakabanaketa aztertzeko beharrezkoa da Maxwell-en ekuazioak ebaztea. Baina Maxwellen ekuazioen soluzio zehatzak esfera, esferoide edo zilindro infinituaren kasurako bakarrik dira ezagunak, hau dela eta, hurbilketa metodoak beharrezkoak dira. 2.2.1 Mie teoria 1908. urtean Gustav Miek partikula esferikoen sakabanaketaren lehen teoria osoa garatu zuen. Teoria honen arabera, sakabanaketa aurreraka gertatzen da. Partikularen erradioa argi erasotzailearen uhin-luzera baina handiagoa den kasuko ohiko sakabanaketa 2.5 Irudian ikus daiteke. 2.5 Irudia: Mie sakabanaketaren eskema. Argia gehien bat aurrera sakabanatzen da. Mie teoriak Maxwell-en ekuazioen soluzio bat aurkezten du, esfera edo zilindro baten kasurako. Ondoren, kasu hau aztertuko da 2.6 Irudian aurkezten den eskemari jarraituz. Bertan ⃗k uhin-bektorea duen uhin-elektromagnetiko batek partikula 10
3. Kapitulua Emaitzak eta analisia Argiaren sakabanaketa edozein itxuratako objektuan aztertzeko aurreko atalean aipatu den DDSCAT programa erabili da. Programa honekin nahi den formako dipoloz osatutako egitura sortzen da [7]. Egitura hau eraldatu egin daiteke nahi den tamaina eta dipolo-sarea lortzeko. Behin hau eginda, DDSCAT programak eraikitako egitura erabiliz eremuak eta sekzio eragileak kalkulatzen ditu. Hasteko, sakabanaketa-prozesua aztertu da nanopartikula esferikoetan. Partikula metaliko eta dielektrikoetarako simulazioak egin, eta sekzio eragileak eta eremuak aztertu dira kasu bakoitzerako. Gainera, partikulen tamainak sakabanaketaprozesuan duen eragina ikusi da. Ondoren, nanopartikula anisotropoak aztertu dira, uhin erasotzaileen polarizazio ezberdinak kontuan hartuz. 3.1 Argiaren sakabanaketa nanopartikula metalikoetan Nanopartikula metalikoen kasua aztertzeko urrea aukeratu da lehenengo, tarte ikusgaian duen xurgapen baxua dela eta oso erabilia baita. Hasteko, r=25 nm erradioko urrezko esfera simulatu da, inguruan ura duela suposatuz (n=1.36 [1]). DDA metodoa esfera dipolo-sare batez ordezkatzean datza, sistema jarraitua diskretizatuz. Lehenik, distantzia ezberdinak erabili dira dipolo horien arteko distantziak duen eragina aztertzeko. Dipoloen artean 1 nm, 2.5 nm, 4 nm eta 15 nm-ko distantziak ezarriz egin dira simulazioak, 3.1 Irudian ikusi daitezkeen bezala. Sare bakoitzaren kasurako dipolo kopurua asko aldatzen da: dipoloen arteko distantzia 15 nm-koa denean 19 dipolo erabili dira; 4 nm-ko kasuan 912 dipolo erabili dira; 2.5 nm-rako 4224 dipolorekin egin da simulazioa; eta 1 nm-tarako 65752 erabili dira. 15
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza (a) d=1 nm. (b) d=2.5 nm. (c) d=4 nm. (d) d=15 nm. 3.1 Irudia: DDSCAT programan simulazioa egiteko erabili diren egitura esferikoak, 25 nm-ko erradioa ezarri da dipoloen arteko distantzia aldatuz. Urrearen funtzio dielektrikoa Johnson and Christy-k lortutako balio esperimentaletatik hartu da [8]. Uhin-luzerarekiko permitibitatearen zati irudikaria eta erreala nola aldatzen diren ikus daiteke 3.2 Irudian. (a) Alde erreala. (b) Alde irudikaria. 3.2 Irudia: Urrearentzat erabilitako funtzio dielektrikoa [8]. Behin egitura eta funtzio dielektrikoa ezarrita DDSCAT programaren bidez simulatu egin dira, dipolo bakoitzari α polarizabilitatea egotzi zaio Clausius-Mossotti ekuazioa erabiliz (2.26). Bertatik sakabanaketa, xurgapen eta deuseztatze-sekazio 16
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza eragileak lortu dira (ikus 3.3 Irudia). Grafikoetan sekzio eragile normalizatua adierazten da, Q = σ πr2. Emaitzetan ikus daiteke dipoloen arteko distantziak ez duela ia eraginik esfera-egitura mantentzen den bitartean. Izan ere, dipoloen artean 4 nm-ko distantzian lortutako emaitza, 1nm-ko distantziara lortutakoaren berdina da. Distantzia 15 nm-koa denean ordea, emaitza zeharo aldatzen da. (a) d=1 nm. (b) d=2.5 nm. (c) d=4 nm. (d) d=15 nm. 3.3 Irudia: Urrezko 25nm-ko erradioko esferaren sekzio eragile normalizatua dipoloen arteko distantzia ezberdinetarako. Sekzio eragileak uhin luzeraren menpe adierazita daude. Lortutako sekzio eragileen baliogarritasuna konprobatzeko [1] artikuluan lortutako emaitza teorikoekin eta esperimentalekin alderatu da, ikus 3.4 Irudia. Lortutako emaitzak bertan egindako kalkulu teorikoekin bateragarriak direla ikusi da, hala ere, uhin-luzera λ=500 nm-koa baino txikiagoa denean datu esperimentaletatik urruntzen dira. 3.3 Irudia aztertuz ikus dezakegu λ=550 nm denean sekzio eragilea maximoa dela. Hau da, hain zuzen ere, modo dipolarrari dagokion erresonantziako uhin-luzera, geroago konprobatuko den bezala. Uhin-luzera hau hartuz, eremu elektrikoa kal17
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza 3.4 Irudia: Deuseztatze sekzio eragilea uhin-luzeraren menpe r=25 nm-ko urrezko esferaren kasurako. Beltzez artikuluan [1] teorikoki kalkulatua, eta puntu berdez, emaitza esperimentalak. kulatu da partikularen inguruan DDSCAT programa erabiliz. Emaitza 3.5 Irudian ikus daiteke, bertan modo dipolarra argi eta garbi azaltzen da. Ikusten denez, eremu elektrikoa kontzentratuta dago partikularen inguruko goialde eta behealdean, dipolo baten uhin erasotzailearen eremu elektronikoaren norabidean. Gainera ikus daiteke eremu osoaren intentsitatea sei bider handitu dela eremu erasotzailearekiko. Bestalde, nabaria da partikularen barruan eremua ia nulua dela, izan behar zuen bezala. 3.5 Irudia: Urrezko 25 nm-ko erradioa duen nanopartikula metaliko baten kasurako eremu elektrikoaren intentsitatearen banaketa, λ=550 nm-ko uhin-luzerarako. Ondoren, partikularen tamainak sakabanaketa prozesuan duen eragina aztertzeko, urrezko esferaren tamaina handitzerakoan gertatutakoa aztertu da. Hau egiteko, esferaren erradioari balio ezberdinak eman zaizkio, baina erradioaren tamaina aldatu ahala, dipoloen arteko distantzia handitu da, kostu konputazionala gutxitzeko. Simulazioak egiteko erabilitako erradioak 25 nm, 60 nm, 100 nm eta 200 nm izan dira. Lortutako emaitzetan ikus daiteke r=25 nm-ko erradioko urrezko esferarako, 18
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza (a) r= 25 nm eta d=4 nm. (b) r=60 nm eta d=10 nm. (c) r=100 nm eta d=10 nm. (d) r=200 nm eta d=15 nm. 3.6 Irudia: Urrezko esferaren sekzio eragile normalizatuak erradio eta dipoloen arteko distantzia ezberdinetarako. Sekzio eragileak uhin-luzeraren menpe adierazita daude. λ=550 nm inguruan modo dipolarra baino ez dela agertzen. Erradioa handitzen baldin bada ordea, beste hainbat modo agertzen dira, gainera espektroa uhin-luzera handiagoetara zabaltzen dela ikus daiteke. Azpimarragarria da, erradioa handitzen denean xurgapeneko sekzio eragilearen ekarpena jaisten dela deuseztatze-sekzio eragilean, izan ere, sakabanaketa sekzio eragilearena handitu egiten da. Nanopartikula metalikoekin bukatzeko zilarrezko esfera simulatu da. Imanol Uriak gradu amaierako lanean [9] nanopartikula metalikoen sakabanaketa aztertu zuen, Mie-ren teoria erabiliz. Simulazioekin lortutakoa bertan aurkeztutako emaitzekin konparatuko da, simulaketak Mie teoriarekin bat datozela ikusteko. Kasu honetan, partikula hutsean dagoela suposatu da: inguruaren errefrakzio-indizea n=1 izango da. Lehenengo, 10 nm-ko erradioa duen esfera simulatu da, dipoloen artean 1 nm-ko 19
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza distantzia ezarriz. Beraz, simulazioa eraikitzeko 4224 dipolo erabili dira. Ondoren, 150 nm-ko esfera eraiki da eta dipoloen artean 10 nm-ko distantzia utziz oraingoan, 14328 dipolo erabiliz. Funtzio dielektrikoaren balio espermientala Johnson & Christie-ren artikulutik [8] hartu da, eta sekzio eragileak kalkulatu dira erradio bakoitzerako, emaitzak 3.7 Irudian ikus daitezke. (a) r=10 nm. (b) r=150 nm. 3.7 Irudia: Zilarrezko esferaren simulazioaren emaitzak erradio ezberdinetarako, permitibitate esperimentala erabiliz [8]. Sekzio eragileak uhin luzeraren menpe adierazita daude. Emaitza hauek Mie-ren teoriaren bidez [9] lortutakoekin konparatuz ez dira bateragarriak. Hala ere, emaitza teoriko horiek lortzeko Druderen ereduaren bidez kalkulatu da funtzio dielektrikoa, beraz, beste saiakera bat egin da. Oraingoan, DDSCAT programari Druderen ereduaren bidez kalkulatutako funtzio dielektrikoa eman zaio. Horretarako, (2.22) ekuazioan ℏωp=7.44 eV eta ℏγ=0.062 eV sartuz uhin luzera ezberdinetarako permitibitatearen kalkulua egin da. (a) Esperimentala. (b) Druderen eredua (ℏωp=7.44 eV, ℏγ=0.062 eV). 3.8 Irudia: Erabilitako zilarraren funtzio dielektrikoak uhin-luzeraren menpe. Druderen funtzio dielektrikoa erabiliz kalkulatutako sekzio eragileak 3.9 Irudian 20
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza ikus daitezke. (a) r=10 nm. (b) r=150 nm. 3.9 Irudia: Zilarrezko esferaren DDSCAT simulazioaren emaitzak erradio ezberdinetarako, Druderen permitibitatea erabiliz. Sekzio eragileak uhin-luzeraren menpe adierazita daude. Drude eredua erabiliz kalkulaturiko sekzio eragileak Mie teorian kalkulatutakoekin bateragarriak dira, ikus 3.10 Irudia. Izan ere, sekzio eragilearen gailurren uhin-luzerak, erresonantziako uhin-luzerak hain zuzen, bat datoz. (a) r=10 nm. (b) r=150 nm. 3.10 Irudia: Zilarrezko esferaren emiatza teorikoak bi erradio ezberdinetarako. Sekzio eragileak uhin luzeraren menpe adierazita daude [9]. Emaitzetan ikus daiteke, erresonantzia 850 nm, 510 nm, 390 nm eta 330 nm-ko uhin-luzeretarako ematen dela. Hauek modo dipolar, kuadrupolar, hexapolar eta oktapolarrari dagozkie, hurrenez hurren. Modo elektrikoen ekarpena magnetikoena baina askoz handiago da, izan ere, eremu magnetikoaren intentsitatea txikiagoa da. Beraz, eremu elktrikoaren intentsitate-banaketa aztertu da modoak ikusteko. Azterketa hau DDSCAT programarekin egin da eta emaitzak 3.11 Irudian ikus daitezke. 21
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza Lortutako sekzio eragilearen adierazpena Mie teoriarekin [9] lortzen den emaitzarekin konparatu da. Emaitza hauek 3.13 Irudian ikus daitezke. Bi grafikoak konparatuz lortutako emaitzak teoriarekin bateragarriak direla egiaztatu da. Ikusten da 3.12 Irudian sakabanaketako sekzio eragile normalizatu maximoaren balioa 6 ingurukoa dela, 3.1 atalean zilarraren kasurako lortutako balioaren antzekoa. Bestalde, maximoak uhin-luzerak 610 nm, 445 nm, 347 nm eta 282 nm direnean agertzen dira. Uhin-luzera hauetarako eremu elektrikoaren sakabanaketa aztertu da, 3.14 Irudian ikus daitekeen bezala. (a) Modo dipolarra, λ=610 nm. (b) Modo kuadrupolarra, λ=445 nm. (c) Modo hexapolarra, λ=347 nm. (d) Modo oktopolarra, λ=282 nm. 3.14 Irudia: 150nm-ko erradiodun nanopartikula dielektriko esferikoaren kasurako eremu elektrikoaren banaketa espaziala. Nabari da kasu honetan eremua esferaren barruan garatzen dela, partikula metalikoetan ez bezala. Azpimarratzekoa da ere, partikula metalikoekin ez bezala, hemen multipolo magnetikoen ekarpena elektrikoarena bezain garrantzitsu edo garrantzitsuagoa dela. Eremu hau kontuan hartuz azterketa errepikatu da, eta lortutakoa 3.15 Irudian ikus daiteke. 3.14 Irudiarekin konparatuz ikus daiteke, material dielektrikoen kasuan eremu magnetikoaren ekarpena ez dela batere arbuigarria. 24
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza 3.16 Irudia: Simulaziorako erabili den 100 nm-ko luzerako urrezko nanoroda. Nanopartikula hauek hainbat aplikazioa dituzte, esate baterako urrezko nanoroden erabilera proposatu da minbizia tratatzeko. Nanorodak uhin elektromagnetikoa xurgatzen dute espektroaren zati infragorrian, xurgatutako energia horrek bibrazio bat sortzen du eta energia bero moduan barreiatzen da. Uhin infragorriak gorputz ehunetan zehar pasa daitezkeenez, tumore baten ondoan dagoen nanopartikula bat kitzikatzea posible da eta honek inguruan dituen zelulak erre ditzake. Nanorod bat simulatzeko 3.16 Irudian ikus daitekeen geometria eraiki da, 30 nm-ko diametroa eta 100 nm-ko luzera ezarriz. Urrearen funtzio dielektriko esperimentala erabili da, 3.1 ataleko 3.2 Irudian ikus daitekeena. Dipoloen artean 1 nm-ko distantzia ezarri da, eta egitura osatzeko 64448 dipolo erabili dira. Simulazioak hutsean egin dira (n=1). 3.17 Irudia: Sekzio eragilea uhin-luzerarekiko, urrezko nanoroda (l=100 nm, d=30 nm) uhinbektorearen perpendikularra denean. 26
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza Nanorodaren erantzuna aztertuko da, orientazio ezberdineko argiaren menpe jarriz. Lehenengo, urrezko nanoroda uhin-bektorearen perpendikularrean ezarri da. Kasu honetan, eremu elektrikoa ardatz luzearen paraleloa denez, luzetarako modoak agertzea espero daiteke. Lortu diren sekzio eragileak 3.17 Irudian ikusi daitezke. 3.18 Irudia: Eremu elektrikoaren banaketa, urrezko nanoroda (l=100 nm, d=30 nm) uhinbektorearen perpendikularra eta λ=665 nm denean. Sekzio eragilearen maximoa uhin-luzera 665 nm denean aurkitu da. Orduan, eremu elektrikoaren banaketa nolakoa den aztertu da uhin-luzera horretarako eta emaitza 3.18 Irudian ikus daiteke. Espero bezela luzetarako modoa aurkitu da, nanoroda eremu elektrikoaren paraleloa baita. Eremuaren patroia ˆy ardatzean (eremu elektrikoaren norabidean) zuzendutako dipoloari dagokio. 3.19 Irudia: Sekzio eragilea uhin luzerarekiko, urrezko nanoroda (l=100 nm, d=30 nm) uhinbektorearekiko paraleloa denean. Ondoren, nanoroda uhin-bektorearen paraleloa deneko kasua aztertu da. Oraingoan nanorodaren ardatz luzea eremu elektrikoaren perpendikularra da, beraz zeharkako modoak agertzea espero da. Hau ikusteko, sekzio eragilea kalkulatu da lehe27
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza nengo eta simulazioaren emaitzak 3.19 Irudian ikus daitezke. Kasu honetarako sekzio eragilea maximoa den uhin-luzera 500 nm da, luzetarako modoarena baino txikiaoa. Gainera, sekzio eragilearen balio altuena luzetarakoarena baina askoz baxuagoa da. Uhin-luzera honetarako eremu elektronikoaren banaketa kalkulatu da. Simulazio honen emaitzak 3.20 Irudian ikus daitezke. Bertan, nabaria da eremuaren intentsitatea luzetarakoan baino askoz txikiago dela. 3.20 Irudia: Eremu elektrikoaren banaketa, urrezko nanoroda (l=100 nm, d=30 nm) uhinbektorearekiko paraleloa eta λ=500 nm denean. Amaitzeko, nanorodaren ardatz luzearen eta uhin-bektorearen artean θ=45o-ko angelua ezarri da. Kasu honetan eremu elektrikoa bi osagaietan banatuko da, beraz, kitzikapena luzetara zein zeharka emango da. DDSCAT programa erabiliz simulatu eta sekzio eragileak kalkulatu dira. Emaitzak 3.21 Irudian ikus daitezke. 3.21 Irudia: Sekzio eragilea uhin luzerarekiko, urrezko nanorodaren (l=100 nm, d=30 nm) eta uhin-bektorearen arteko angelua θ=45o denean. Kasu honetan sekzio eragilean bi maximo agertu beharko lirateke, bata zeharkako modoari dagokiona eta bestea luzetarakoari. 3.21 Irudian ordea, maximo bakarra ikusten da, luzetarako modoari dagokiona. Hala ere, sekzio eragilearen balioa 28
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza uhin bektorearekiko perpendikularra denean baino txikiagoa da. Zeharkako modoari dagokion maximoa ez da ikusten, izan ere luzetarako modoaren ekarpena askoz handiagoa da. Oraingoan, bi uhin-luzeratarako irudikatu da eremu elektrikoaren banaketa, 500 nm eta 665 nm. (a) Zeharkako modoa, λ=500 nm. (b) Luzetarako modoa, λ=665 nm. 3.22 Irudia: Eremu elektrikoen banaketa, urrezko nanorodaren (l=100 nm, d=30 nm) eta uhinbektorearen arteko angelua θ=45o denean. Emaitzak 3.22 Irudian ikus daitezke. Uhin-luzera 500 nm denean zeharkako modoarena da ekarpen nagusia, 665 nm denean ordea, ikus daiteke luzetarako modoa agertzen dela. Hala ere, zeharkako modoa ez da oso garbi ikusten. Eremuaren banaketa begiratzen bada modo kuadrupolarraren itxura du; bi modoen hibridazioaren ondorioz sortutakoa. Nanorodaren eta uhin-bektorearen arteko angelua θ=45o denean, nanorod luzeago bat simulatu da. Oraingoan 200 nm-ko luzerako eta 30 nm-ko diametroko nanoroda eraiki da, 3.23 Irudian ikus daitekeena. 29
Emaitzak eta analisia Maitane Ferreres Eceiza 3.23 Irudia: Simulaziorako erabili den 200 nm-ko luzerako urrezko nanoroda. Kasu honetarako kalkulatutako sekzio eragileak 3.24 Irudian ikus daitezke. Bertan bi maximo daude, uhin-luzera λ=628 nm denean eta λ=1014 nm denean. Biak luzetarako modoak dira, zeharkako modoa uhin-luzera λ=500 nm denean ematen da. 3.24 Irudia: Sekzio eragilea uhin luzerarekiko, urrezko nanorodaren (l=200 nm, d=30 nm) eta uhin-bektorearen arteko angelua θ=45o denean. Eremua nola sakabanatzen duen ikusteko eremu elektrikoaren banaketa irudikatu da 3.25 Irudian. Uhin-luzera λ=1014 nm denean eremu-banaketa modo dipolarrari dagokiona da argi eta garbi. Bestalde, λ=628 nm-rako aurreko nanorod txikiagoan agertu ez zaigun beste luzetarako modo bat agertu da. Ikusten denez, modo dipolarrean bezala, intentsitatea maximoa da bi mutur erdiesferikoetan, nanorodaren erdian ordea ez dago nodo bat maximo bat baizik. Arrazoi honengaitik ordena handiagoko luzetarako modo bat dela ondorioztatu da, gainera, modo asimetrikoa da. Nanorod-etan modo geldikorrak kontsidera daitezke, soka batean bezala. Orohar 30
4. Kapitulua Ondorioak Lan honetan partikula ezberdinen argiaren sakabanaketa eta xurgapena aztertu da. Lehenik eta behin, argiaren sakabanaketaren atzean dagoen fisika azaldu da, baita honekin erlazionaturik dagoen plasmoiena ere. Ondoren nanopartikula esferiko metaliko eta dielektrikoen propietateak aztertu dira. Simulazioak dipolo-dipolo hurbilketa (DDA) erabiliz egin dira eta Mie teoriarekin lortzen diren emaitzekin bateragarriak direla ikusi da partikula metaliko eta dielektrikoen kasuan. Bi kasuetarako sekzio eragileak kalkulatu dira neurri ezberdinetarako esferentzat. Txikiaren kasuan maximo bakarra agertzen da, plasmoiaren modo dipolarrari dagokiona. Esfera handiagoa denean berriz, gailur gehiago agertzen dira, plasmoien modo multipolarrari dagozkionak hain zuzen ere. Propietate honek ahalbidetzen du erradioaren tamaina aldatuz erresonantzia zein uhin-luzeratarako emango den aukeratzea. Gainera, eremua partikulen inguruan, eraso-eremua baina handiagoa da, eremu elektrikoaren banaketa adierazten duten irudietan ikus daitekeen bezala. Bestalde, material bakoitzaren eremu elektromagnetikoaren banaketa angeluarra ere garrantzitsua da. Nanopartikula metalikoetan sakabanaketa alboetara desbideratzen da gehien bat. Dielektrikoetan berriz, sakabanaketa hori aurrerantz gertatzen da modo guztietarako. Nanopartikula esferikoen sakabanaketa eta xurgapena erradioaren menpekoa dela egiaztatu da, erradioa handitu ahala sakabanaketak garrantzia hartzen du, xurgapenarekin konparatuz. Erresonantzia uhin-luzera antzekoetan eman dadin, dielektrikoaren kasurako nanopartikularen erradioak zertxobait handiagoa izan behar duela ikusi da, zilarrarenarekin alderatuz. Hurbileko eremu-elektromagnetikoak ezberdinak izan dira bi kasuetarako; metalikoetan eremua partikularen kanpoaldean handitzen da eta esferaren barruan eremua ia nulua da, dielektrikoen kasuan ordea, partikularen barnealdean eman dira eremu indartsuenak. 33
Ondorioak Maitane Ferreres Eceiza Azken atalean, urrezko nanohagak aztertu dira. Kasu honetan, eraso-argiaren polarizazioaren arabera, luzetarako eta zeharkako modoak kitzikatzen dira. Ikusi da eremua partikula esferikoetan baino askoz gehiago handitzen dela, batez ere nanorodaren ardatza eremuaren paraleloa denean, hau da, luzetarako modoa agertzen denean. Propietate hau dela eta nanoantena modura erabiltzen dira nanorodak. Gainera, luzetarako modoaren uhin-luzera gorrirantz desplazatzen da partikula luzatzen denean, eta ordena altuagoko luzetarako modoak azaltzen dira. Zeharkako modoa ahulagoa dela ikusi da, eta uhin-luzera baxuagoetan agertzen da. Propietate hau dela eta nanorod-ak uhin-elektromagnetikoen norabide detektore modura erabil daitezke. 34 | science |
addi-c7b13b04c8f8 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26531 | Denboraren aztarnak aizkorriko paisaian | Martínez de Guereñu González, Xabier | 2018 | 1. SARRERA Aizkorri Mendilerroa, euskaldun gehiengoagatik ezaguna dena, bazter oso esanguratsua izan da historian zehar. Araba eta Gipuzkoa probintzien arteko muga bertan dago lekutu eta Aizkorriko mendigunea zeharkatzen duen bideak, kostaldea eta barnealdea zein Espainia eta Frantzia komunikatu ditu mendeetan zehar. Horretaz gain, Santiagoko bidearen zatirik bitxienetariko bat ere bertatik pasatzen da. Aizkorriko inguruak garrantzi handia erakutsi du hainbat sektoretan, ikerketa lan askoren lekuko izan delarik. Adibide onenak ondokoak dira: arlo geologikoan, hidrokarburoen bilaketarako zundaketak; hidrografikoan, isurialdeen banalerroari buruzkoak eta akuifero ahalmenarekin erlazionatutakoak; eta kulturalean, San Adrianeko tunela, erromatar galtzada, artzaintza... Hala ere, ez da aurkitu Aizkorriko formazioaren historia geologikoa herritarrentzako era ulergarrian eta erraztuan azaltzen duen dokumenturik. Azken finean, geologia da gaur egun gozatzen dugun paisaia eratzen, moldatzen eta baldintzatzen duena. Master Amaierako Lan honen bitartez lortu nahi den helburua Aizkorriko mendizerraren zergatia ezagutzea eta bere paisaiaren bilakaera ulertzea da. Aizkorriren baitan dauden paisaia desberdinen ezaugarriei zergatiak eta azalpenak ematea, kasu honetan geologiak duen garrantzia azpimarratuz. Paisaia, definizioz, zera da: "toki zehatz batetik behatu daitekeen lurralde zatia edo eremua" edota "alderdi artistikoagatik miresgarria den eremu naturala" (R.A.E.-tik hartuta eta euskaratuta). Dena den, "babestutako paisaia"-ren definizioa askoz ere hobeto moldatzen da Aizkorriko parajera: "bere balore estetikoak eta kulturalak direla medio, bere kontserbazioa bermatzeko helburuarekin babes legalaren objektua den eremu naturala" (R.A.E.-tik hartuta eta euskaratuta). Adituek diotenez, jendeak paisaia naturalak ditu gustukoen. Txoriek, zuhaitzek, landareek, ibaiek eta bestelako animaliek, eguneroko bizitzan ikusten ditugun egitura metalikoetaz eta zarata gogaikarriaz urruntzera laguntzen dute, mendia leku lasai bat bihurtuz. Horri, gizakiari mendi tontorrean dagoenean mundua bere azpian izateak sorrarazten dion nagusitasun eta kontrol pertzepzioa batu behar zaio, bere buruari gogobetetze eta suspertze sentsazioa ematen diona.
Paisaia bakoitzaren berezitasuna, edertasuna edo naturaltasuna nahiko subjektiboa da. Gainera, paisaia natural bakoitza osatzen duten elementuak zenbatezinak dira; hala nola erliebea, litologia, begetazioa, lurzoruaren erabilera, ura eta honen higadura-garraioa, kimika eta bideak, klima, faktore antropogenikoak... Aizkorriko mendikatean topatzen diren paisaia deigarrienetariko batzuk aztertuko dira, ondoren, adibideen bitartez, bakoitzak gaur egungo itxura izan arte pairatu dituen eraketa prozesuak, deformazioak eta higadurak azaltzeko. Aizkorriko paisaiaren elementu nabarmenenak Aizkorriko gailurrak osatzen dituzten kareharri biluztuak, Urbia eta Oltzako landa leunak (zelaiak), pagadiak, metakin kolubialak eta egitura exokarstikoak, dira, San Adrianeko tunela esate baterako. Paisaia guzti hauek ulertu ahal izateko erliebearen historia hiru etapatan bananduko da: I. Erliebearen "hezurduran" ageri diren arroka mota ezberdinen jatorria eta garai horretako baldintzak (klimatikoak gehien bat). II. "Hezurduraren" deformazioa: indar orogenikoek eragindako material ezberdinen altxatzea, deformazioa edo apurketa, baita aurretiko, aldi bereko edo ondorengo material berrien gainmetaketa. III. Gaur egungo erliebea eta "estaldura": erliebeak gaur egun duen itxura, aurretiko bi ataletan sortutako erliebearen moldaera, higadura, bertako begetazioa eta gizakiak ingurua nola aprobetxatu duen, ingurunearekin erlazio kultural-natural bat ezarriz, oraingo Aizkorriko paisaia eraiki arte. Araba eta Gipuzkoa artean kokatzen den mendikate hau, 120 Mu-tan zehar garatu diren prozesu geologikoen, klimaren eta bertako bizidunen ondorioa da azken finean, batzuek eta besteek aztarna utzi dutelarik. Hauetariko froga edo marka batzuk agerian jarriz, Aizkorriren zergatia ulertzen saiatuko gara. 2. LAN METODOLOGIA Gradu Amaierako Lana burutzeko hiru izan dira erabilitako lan metodoak. Hasieran Aizkorriko inguruneari eta hau osatzen duten arroka zein formazioei buruzko informazio bibliografikoa batu egin da. Hainbat artikuluetan zein tesi lanetan Aizkorriko litologiari, estratigrafiari, hidrogeologiari, begetazioari... buruzko informazio zehatzagoa
aurkitu da, baina orokorragoak diren artikuluak ere erabili dira; hala nola kareharriek urarekin pairatzen duen erreakzio kimikoa edo lurzoruen kimika azaltzen duten arlo kimikoko artikuluak. "Urzainki Miqueleiz, A. (2007). De montes, parzonerias y parques naturales" liburua oso erabilgarria izan da, Urbiako Partzuergoari eta arlo kulturari buruzko informazioa edukitzeaz aparte, Aizkorriko arlo geologikoa, botanikoa, historikoa... ere azaltzen baititu. Oso erabilia izan den beste liburua "Aranburu A. (2016). San Adrian-Lizarrate. Gipuzkoako historiaren igarobidea" da. Aizkorriko historia geologikoa bertan oinarritu da. Informazio geografikoa eta geologikoa maneiatzeko geobisoreak izan dira erabilienak. Informazio geologikoari dagokionez mapa litologiko ezberdinak erabili dira: alde batetik EVEk (Energiaren Euskal Erakundea) interneten eskaintzen dituen mapa geologikoak erabili dira, pdf moduan ezarrita eta interakzio gabekoak, baina xehetasun handikoak. Informazio orokorra bilatzeko edo gainetiko hainbat dudak modu azkar batean argitzeko, Eusko Jaurlaritzak interneten eskuragarri duen Geoeuskadi.net bisorea erabili da (http://www.geo.euskadi.net/s69-bisorea/es/x72aGeoeuskadiWAR/index.jsp), eskalak eta geruzak txandakatzeko (bisorearenak) eta mapatik libreki mugitzeko aukera paregabea delako. Bien arteko ezberdintasun nabarmenak failak dira, baita material bakoitzaren konposizio eta adinen xehetasuna. GeoEuskadiko bisorean ere eremuaren litologia, erliebea, permeabilitatea eta geomorfologiari buruzko informazioa ematen duten geruzak erabili dira, batzuetan haien artean gainjarriz. Kartografia deribatua erabili da ere, Itzaletako MDT LIDAR hain zuzen ere. Bertan sateliteak, landaretza eta lurzoruak ezabatuta, hiru dimentsioetan (3D) eratzen dituen erliebeek sortutako itzalak agertzen dira. Lanean eremuko hutsuneak bilatzeko eta interpretatzeko erabili da. Azkenik landa lanerako metodologia dago. Iparrorratza eta koadernoa erabili dira estratuen norabideak neurtzeko. Arrokak in situ behatzeko lupa (x10) erabili da, baita HCl (%10-era) soluzioa. Mailua arroka puskak lortzeko erabili da, baita Lumix – Panasonic DMC-FS16 argazki kamerarekin ateratako argazkietan eskala ezartzeko.
Eskualdea ondo bereiztutako bi aldeetan banatuta dago ipar-hego norabidea duen Araotz bailararen bidez (Arrizabalaga et al., 1997). Mendebaldeko aldea DegurixaGurutzeberri azpiunitateak osatzen duen talde menditsuari dagokio, Andarto (1076 m), Gurutzeberri (1164 m.) eta Orkatzategi (874 m.) tontor altuenak direlarik. Ekialdeko aldea Aloña eta Aizkorri mendilerroan kokatzen da, eta Umandia mendia du muga.
Aizkorriko mendikatea, hurrengo tontorrek osatzen dute mendebaldetik ekialderako noranzkoan (2. Irudia): Arkaitz (1315 m.), Burgolaitz (1166 m.), Artzanburu (1368 m.), Aizkorritxo (1237 m.), Arbelaitz (1525 m.), Iraule (1511 m.), Aitxuri (1551 m.), Aketegi (1522 m.), Aitzabal (1518 m.), Aizkorri (1528 m.) eta Aiztontor (1431 m.). Geomorfologiari dagokionez, eskualdea mendi-hegalen presentzia altuagatik bereizten da. Maldatsuenak ipar-ekialdean daude, Aizkorriko mendikatean hain zuzen ere. Dena den, mendi oin hauetatik 4-5 kilometrotara kokatuta dauden Zegama eta Oñatiko herrialdetatik (1. Irudia) mendikaterako bidean, larreak eta lursailak (herrien inguruan) eta basoak (mendikatetik hurbil) topa ditzakegu, aldapa askoz txikiko erliebea osatuz. Mendi oinera ailegatzean, basoak erabat maldatsuak diren mendi-hegaletatik gora zabaltzen dira, gailurretako kareharri arroka biluztuetara ailegatu arte. Izan ere, haizeak, elurteek, klima hotzak, higadura fisikoak, erliebe aldapatsuegiek, babes ezak, etab. asko zailtzen baitute zuhaitzen presentzia.
2. Irudia. Aizkorri mendikatearen gailur altuenen argazkia, Urbiako zelaietatik (ostatutik) aterata. Ezkerretik (NW) eskuinera (NE) Arbelaitz, Iraule, Aitxuri, Aketegi, Aitzabal eta Aizkorri dira mendiak.
Hegoaldera beheratzen den erliebearen malda ordea, leunagoa da. Haranak, Urbiako eta Oltzako zelaiak zeharkatuz, hego-mendebalderantz abiatzen dira, mendebaldetik datorren Urkilla mendikatearekin topo egin arte. Zelai hauek duela hainbat mende baso izan ziren 800 hektareatik gorako azalera betetzen dute (Urzainki A., 2007). Belarrez estalita ia urte osoan zehar – neguko elurteetan ez bada –, abereentzako bizileku oparoa da gaur egun.
Urbiako zelaietan erreka bakar bat dago (3. Irudia). Emari txikia eta ibilbide motza du, eta urtaroen arabera bizi berritzen da. Udan, esaterako, gehienetan siku egoten da. Erreka jarraituz, ohikoa da artaldeak, behiak eta zaldiak bertan edaten topatzea (4. Irudia).
3. Irudia. Urbiako gainazala mendebaldetik ekialdera zeharkatzen duen errekatxoa. 4. Irudia. Errekatxoaren inguruetan maiz ikusten dira zaldi-taldeak.
Hareharri mikatsuz osatua dago, lodiera anitzeko lutitazko tartekatzeekin – gehienak karbonatodunak – (Konplexu Supraurgondarra, Goi Albiarra (100 Mu)). Material konglomeratsuak ere ageri dira bertan tartekatuta, Aizkorriko Unitatearen albo bietan azaleratuz eta fazie siliziklastiko ezberdinak erakutsiz haien jatorrizko posizio paleogeografikoen arabera. Hegoaldean azaleratzen diren arrokak pikor finertaineko hareharriak eta mikro konglomeratu hareatsuak (silizikoak) dira. Haien ezaugarri fisikoak eta mekanikoak, Araba eta Gipuzkoako muga naturala diren Urkilla eta Elgeako mendilerroen altuera nabarmenaren zergatia dira. Beste aldetik, Aizkorritik iparraldera, flysch itxurako formazioa dago: buztinez, hareharri karetsuez eta lutitaz osatutako kolore ilun eta pikor tamaina fineko materialen segida. Material hauek, kareharrien gainean, Erdi Albiar garaian lekutu zen delta sisteman pilatutakoak dira. Delta hartara hegoaldetik iristen ziren ibaiek garraiatzen zuten sedimentua, eta gaur egungo Aizkorri parean zegoen itsas ezpondan behera sedimentuetariko batzuk jauzi ondoren, iparralderantz irekitzen zen sakonera handiagoko itsasoan metatu ziren flysch beltza osatuz. Hiru arroka mota hauek Aizkorriko ingurune osoa osatzen dute, baina edozein lekutan egon gabe. Hau da, bakoitzaren kokapena zergati bat du. Litologia desberdinen banaketa zehatz honek erabat baldintzatzen du Aizkorriko paisaiaren formak. Aizkorrin esanguratsuen diren mendiak eta zelaiak Aptiar-Albiar garaiko arrokez daude osatuta. Kareharriek erlieberik altuenak osatzen dituzte, karbonatoetan hain aberatsak ez diren beste arrokek baxuagoak osatuz. Hego-mendebaldean, Urkillako mendiak Balmaseda Formazioko hareharriz, lutitaz eta bestelako arroka terrigenoz daude osatuta, erliebe altuak ere eratuz. Ipar-ekialdean dauden arrokak, Aizkorriko mendikatetik harago, karbonatodun hareharriz eta lutitaz daude osatuta. Arroka mota bakoitzaren zergatia ezagutzeko, Kretazeo garaiko itsasoa nolakoa zen ulertu behar da.
Aipatu denez, Aizkorriko mendigunean gaur azaleratzen diren arrokak, duela 125-100 milioi urte (Mu.) inguru Kretazeo garaian metatutako sedimentuez osatuta daude. Aizkorriko arrokek garai hartako kontinenteen kokaera, itsasoak, klima eta bizitzaformak oraingoekin alderatuta oso ezberdinak zirela erakusten dute. Garai hartan, orain Euskadik hartzen duen eremua tokiaren arabera sakonera handiagoa edo txikiagoa zuen itsaso baten azpian, urpean, zegoen ia erabat. Itsasertza askoz hegoalderago zegoen kokatuta, 5. Irudian azaleratutako zatiak argi ikusten diren bezala.
Aptiar-Albiar garaian, Amerika kontinentetik bereizten gaituen dortsala, Atlantikoa alegia, oso gaztea zen. Gure oraingo itsasertzetik gertu zegoen eta Iberiar Penintsula eta Europa kontinentea bereizten zituen: Ipar Atlantikoaren jaiotza izan zen hura. Pultsu tektoniko haiek itsas hondoen goratze eta beheratzeak ekarri zituzten, itsas-gainazala blokeetan zatituz eta horst eta graben egiturak bezalako erliebea landuz (6. Irudia). Sakonera txikiko bloke goratuetan, non ur tropikalak – epel, garbi eta argiztatuak – aurkitzen ziren, kareharriak eratzeko beharrezkoa den karbonatoa finkatzen zuten organismoak garatu ziren, hala nola errudista bibalbioak eta koralak batez ere. (Aranburu, A. et al., 2016.)
6.IIrudia. Horst eta Graben egiturak, eta horiek eragiten dituzten failen desplazamenduen noranzkoak. Karbonato hura da gaur egun Aizkorri, Aralar, Hernio eta inguruko mendi gehienak itxuratzen dituen kareharria osatzen duena. Ur sakoneko bloke beheratuek (graben) ordea, kontinenteetako ibaietatik edo sakonera txikiko itsas-plataformetatik etorritako hareak eta legarrak garraiatzen zituzten korronteak bideratzen zituzten ildoak osatu zituzten. Sedimentazio hura, hala ere, ez zen jarraitua eta iraunkorra izan denboran zehar (Aranburu, A. et al., 2016). Aptiarrean itsasoaren mailak izandako igoeraren ondorioz, itsasertzeko eremuek atzera egin zuten, lehen organismo karbonato-finkatzaileak bertan garatuz eta sedimentu terrigenoak (siliziklastikoak) hegoalderago geldituz. Goi Aptiarrean, aldiz, itsas-lerroak iparraldera egin zuen berriro, itsasora hareen eta lohien iristea gauzatuz (Apotzakartako Lutitak, Fernández-Mendiola, 1986). Ondorioz, karbonato ekoizpena eten egin zen. Aizkorri Unitateko kareharriak Goi Aptiar amaieran (120 Mu) emandako beste karbonato ekoizpen baten emaitza dira. Itsas hondoan errudistak eta koralak ugaritzean (Goi Aptiarra - Behe Albiar bitartean), sakonera txikiko karbonatozko plataforma bat sortu zen. Hasieran 22 km2 bat inguru zituen, eta arro sakonago bateranzko ezponda piko bat zuen, ipar-ekialderantz (gaur egun Mutiloa, Zegama edo Etzegarateko portua). Bertan, grabitatez eroritako plataforma zatiak zeuden (olistolitoak), ezpondaren oinean jalkitakoak (adibidez, Zabalaitz, Segura edo Etzegarate ingurua). Hegoalderantz, sakonera txikiko itsas-plataformak, itsasbazterreko inguruak (deltak eta hondartzak) edo inguru kontinentalak zituen. Hurrengo 20 Mu-tan, karbonatozko itsas plataformaren hazkundea moteldu egin zen: itsasoaren mailak goranzko joera orokorra eta iraunkorra hartu zuen eta organismo karbonato-finkatzaileek ezin izan zuten joera hori konpentsatu (Urbiako landetako tuparriak dira honen adierazle).
Hori dela eta, oso toki jakinetara murriztuta gelditu ziren kareharrizko ekoizpenak (7. Irudia), gaur egungo Aitxuri aldea, esaterako. Han hemenka, aldian aldiko kareharrizko eraikuntza mugatuak ere garatu ziren, Arantzazuko eskualdean ageri diren kareharriak esate baterako (Aranburu, A. et al., 2016).
7. Irudia. Hainbat unitate karbonatodunak, Kretazeoko azaleko itsas plataforman eratuak. Lehenengoa, Aptiarrekoa eta Aizkorriko unitatea Aptiar-Albiarrekoa (Fernández-Mendiola, 1986). Erdi Albiarrean hegoaldetik sedimentu detritiko terrigenoak (Urkillako mendilerroa osatzen duten hareak eta lohiak) iritsi zirenean, Zaraia eta Aizkorriko karbonatozko bankuen handitzea bat batean gelditu zen. Organismo karbonato-finkatzaile/ekoizle gehienak ur garbiak behar dituzten izaki iragazleak dira. Ibaiak itsasoan barneratzean, sedimentu ekarpenarekin bat, itsasoko urak arretu egin zituen, karbonatoaren ekoizpena bertan behera botaz. 4.1. URBIAKO EREMUAN EGINDAKO ZEHAR-EBAKIAK
Gradualki, pikor ertain-fineko hareharri gehiago azaleratzen doaz, geruza metrikoak osatuz. Zenbat eta hego-mendebalderago joan, hareharriek pikor larriagoak eta harehatsuagoak bihurtuko dira, maila konglomeratiko batzuk ere izatera ailegatuz. Zehar-ebakian ageri direnak, orokorrean, oso mikatsuak dira eta materia organiko kantitate altuak dituzte (A2 argazkia). Eremuaren eta mendi-bideen kolore laranja nabarmena da.
Erliebe altuenak kareharri puruez osatutakoak dira. NE noranzkoan, Arbelaitz tontorra pasata, erliebe aldaketa izugarria da, Zegama eta Oñati inguruetako material detritiko higatuetarako trantsizio gunea izanik. Arbelaitz osatzen duten kareharriak aurreko zehar-ebakian aipatutako berak dira: Aizkorriko mendilerroaren gailur altuenak osatzen dituzten kareharri mikritatsu zurrunak. Hego-mendebalderuntz segituz, erliebea pixkanaka beheratzen doa, kareharriek zurruntasun hori galtzen doazen heinean. Askoz ere zartatuagoak ageri dira, uraren eta lurzoruen eraginagatik alegia. Mendilerrotik behera doan kareharrizko formazioa, Urbia eta Oltza banantzen dituenak alegia, kareharri zuri eta mikritatsuz eta erliebe baxuagoko kalkarenitaz (fosil zatiz osaturiko arroka) osatutako txandaketetaz osatuta dago (A'3). Haien artean, ez bata eta ez bestea dagoen tokietan, lutitaz osatutako belargune txikiak daude. Txabola-gune guztiak kareharriek eragindako erliebe altuetan kokatzen dira. Seguruenik, lehen txabolak kareharriek naturalki eskainitako "paretetaz" baliatuz eraiki ziren (eta leku berean ber-eraiki berriak), depresio guneak horren estimatuak diren larreetarako erabiliz. Kalkarenita karbonatozko fosil zati milimetrikoz osatutako arroka da: sakonera txikiko baldintzetan karbonatoa jariatzen duten hainbat izaki bizi dira eta ziren Kretazeo garaian ere (moluskuak, gasteropodak, foraminifero bentonikoak...). Izaki hauen maskorrak eta oskolak, olatuen eraginpean apurtu eta sakonera handiagoko lekuetara barraiatzen ziren (eta dira, gaur egun ere). Arroka mota hauek dira Urbiako zelaietan karbonato gehien duten geruzetan beha daitezkeenak. Sakonera handiagoko baldintzen adierazle dira ere maskor zatiekin batera arroka hauetan azaleratzen diren belaki osoak, baita belaki hauek uretatik fijatzen zuten silizea (silizifikazioak (A3 Irudia).
A3 Irudia. Belaki batek eragindako silizifikazioa, beltzez Irudiaren erdigunean. Silizezko egitura gogorra da gaur egun geratzen dena.
A'3 A3 Irudia. Lutita eta hareharri klastoak kareharrien artean ageri dira Lazkaolatza eta Petrinatiz eremuen artean, erliebe baxuago bat deskribatuz. Materia organikoetan oso aberatsak diren klastoak topa daitezke. A'3 Irudia. Goi-ezkerreko Irudian Lamietako eta Lazkaolatzako txabolen artean dauden kalkarenita puxka. Behealdeko argazkian, gorriz, kalkarenitek erakusten dituzten silifikazio ilunak. Eskuineko argazkian, fosil gabeko kareharri puru mikatsua. A''3
disolbatzean, arroka beraren eustea galdu egiten da fosil zatiak askatuz eta gainerako material terrigenoak erori eta sakabanatuz. Honi esker, disolbaturiko karbonato bolumen berbererako kalkarenita bolumen gehiago desegiten/birrintzen da, mikritazko kareharriarena baino. Baina, zergatik dago kareharrietatik kalkarenitetarako aldaketa hori lamietako txaboletatik Urbiako zelaietaruntz eta ez ordea iparralderuntz? Zeren adierazle da hori? Galdera honi erantzuteko eta Urbiako zelaien zergatia ulertzeko, duela 100 Mu atzera egin behar dugu. Behe Albiar garaiko tektonika eta itsas-mailaren igoera tarteko, karbonato jariatzaile ziren izakiak sakonera txikieneko gune garbi eta lasaietan kokatu ziren (kareharri mikritiko argiak metatuz), sakonera handiagoko lekuetan aurrekoetatik garraiaturiko zatiak pilatzen ziren bitartean (kalkarenita ilunak eta tupak). Garai oparoetan, sakonunetara ailegatzen ziren sedimentu gehienak karbonatodunak ziren, bizi-baldintza txarretako garaietan deltako sedimentu terrigenoak ugariagoak ziren heinean. Kalkarenitak osatzen dituzten material hauek, tenpestitikoak dira, hau da, ekaitzen indarrarekin eroritako sedimentuek osatuta daude. Iparraldean, ordea, ez zen holakorik gauzatzen, Bizkaiko Golkoko rift proto-ozeanikoa muga bezala aritzen zuelako.
A4 A4 Irudia. Zabalaiteko tontorra osatzen duten kareharri eta kalkarenita (gris ilunaga) formazioa. Beheezkerraldeko argazkian, silifikatutako belakia ikusten da.
Urbiako zelaietan, dolina egiturak eta errekastoak dira nagusi. Dolina egiturak karbonatotan aberatsagoak diren kalkarenitazko eremuetan daude garatuta eta NErantz garatutako endokarstera bideratzen dira urak. Errekatxoak aldiz, lohitsuagoak diren tuparrien gainean daude, urak infiltratzeko zailtasun gehiago dituen tokietan, azaletik bideratzen dira saretxo bat garatuz, ahalik eta karbonatotan aberatsagoa den guneren batean karsterako sarbidea topatzen duen arte. Urbiako erreka, zelaien erliebe baxuenetatik doa, normala denez. Material higakor hura, eta aldi berean ez horren iragazkorra, tuparriek osatzen dute (A5 eta A6).
A5 eta A6 Irudiak. Urbiako zelaiak zeharkatzen dituen errekatxoa, siku udako denboraldian, bere baitan erliebe baxua eragiten duten tuparri azaleramenduak erakutsiz.
9. Irudia. B. Ábalosek argitarapenean erabilitako mapa geologikoa. Zamalkadura ezkata ezberdinak bereizten dira, b) zehar-ebakian Aizkorrikoa dagoelarik (ekialdetik hasita 3.a). Aizkorri osatzen duten arrokak (larrosaz) SW-tik NE-ra nola zamalkatzen diren ikusi daiteke. (B. Ábalos et al. 2008).
10. Irudia. "B. Ábalos et al. 2008" argitalpenetik ateratako zehar ebakia. 9. Irudiko b) zehar-ebakiaren antzeko Irudia da, zehaztasun handiagokoa. Aizkorriko mendikatea osatzen duten Aptiar-Albiar garaiko arrokak zamalkaduraren bitartez goratzen dira, ia deformaziorik pairatu gabe.
Indarrek tolesdurak ez eragitean, Aizkorriko eremuan ikusten den arroken distribuzioa arrokak sortu zirenekoaren bera da. Aldatu den gauza bakarra geruzaren kokapena da beraz. Hala ere, Aizkorrin zamalkadura eragindako konpresio indarren edo estresaren aztarna badago: eskistositatea. Geruzen norabidearekiko perpendikularra da, eta Aizkorriko mendikatera Urbiako zelaietatik (hegoaldetik) begiratuta, nabaria da (11. Irudia).
11. Irudia. Aizkorriko mendien hegoaldeko hegalean nabarmentzen den eskistositatearen argazkia (koadro horietan).
Zamalkadura honen ondorioz, Aizkorriko kareharri, kalkarenita, tuparri eta hareharri zein lutitak NW-SE orientazio eta 30-45º inguruko hegoalderanzko okerdura dute. Landa lanean egindako azterketen arabera, Urbiako eta Oltzako zelaiak banatzen dituzten kareharri mikritiko eta kalkareniten orientazioa N145E, 30-45° SW da (12. Irudia), zehar ebakietan agertzen den bezala.
6. ERLIEBEAREN MODELATZEA: HIGADURA, GARRAIOA ETA METAKETA Ikerketaren izenburuan islatzen den moduan, Aizkorriko gaur egungo paisaia haren historia osoaren emaitza da. Sorrera geologikotik hasita – arroka motak, egiturak... –, meteorizaziotik pasata – kimikoa zein fisikoa, klimagatik baldintzatuak – eta giza jarduerekin bukatuz. Atal honetan, paisaiaren azken 23 Mu-tan garatutako eraldaketa nagusienak azalduko dira, hala nola goratutako arroka zurrunek egungo haran eta mendiak eratu arte pairatutako higadura eta klima-erregimen ezberdinek modelaketan izan duten garrantzia. 6.1. KLIMA ETA MODELATZEA Goratutako arroken higatze prozesuen ondorioz sorturiko sedimentuetariko batzuk, ipar isurira garraiatuak izan ziren eta dira, eta beste batzuk hegoaldeko eskualdeetara. Ipar isurian, hasierako higaduraren garaikide den sedimentu erregistrorik ez da azaleratzen, eta ondorioz ezin da historia geologiko horren daturik lortu. Nafarroa hegoaldean, aldiz, badira garai hartako sedimentuak metatuta geratu zireneko lekuak, Errege Bardeak esaterako. Erregistro geologiko horien arabera, Oligozenoan-Miozenoan sortu berri ziren erliebeak bi klima-erregimen nagusiren eraginpean higatu ziren (Murelaga et al., 2006). Lehenengoa hotzagoa eta hezeagoa izan zen bitartean, Erdi Miozenokoa epel eta beroagoa izan zen. Aizkorrin ikusten diren Behe Kretazikoko kareharriak azaleratuta egotearen zergatia, gainean zituen sedimentu/arroka guztien (Goi Albiarreko hareharri deltaikotik hasi eta Goi Kretazikotik Behe Eozenorainoko sedimentuak) higadura da. Higadura handi hura, materialak goratu bitartean edo amaitu bezain pronto gertatu behar izan zen, altitudea/goragunea eta erliebearen izaera "gaztea" (Goi Eozenoa-Miozeno bitartean) kontuan izanik. Baliteke lehen higadura bortitz baten ondorioz erliebe lautuak sortu izana, eta gaur egun ditugun ibai-sare eta karst sistema batzuk erliebe lautu horretatik garatu izanak (Aranburu, A., 2016).
Tertziarioa, Pliozenoko klima bero eta hezearekin amaitu zen, duela 5,5-2,5 Mu inguru. Pliozeno erdiko garaian, adibidez, batez besteko tenperatura globala gaurkoa baino 3 ºC altuagoa zen (Dowsett, H., 1999). Itsasoaren maila beraz, izotzaren urtzearekin, 30 bat metro altuago zegoen (Aranburu, A., 2016). Litekeena da, beraz, frogatu ezin den arren, Aizkorriko kareharriak ordurako airepean egotea, eta Pliozenotik gaur egun arte (5 Mu.) klimak izandako aldaketen eragina zuzen-zuzenean pairatu izana, inongo babesik gabe (Aranburu, A., 2016). Erdi Pliozenoko tarte epelaren ostean, denboraldi hotz laburrak tartekatzen hasi ziren, izotza pilatuz eta icebergak eratuz Amerikako eta Europako iparraldean. Kuaternarioak, beraz, hainbat aldaketa klimatiko eta geografiko ekarri zituen berarekin, ingurumenean aldaketa itzelak sortuz (Aranburu, A., 2016). Gainera, Lurraren ardatzaren inklinazioa txikitu egin zen, orbitaren eszentrikotasuna handitu egin zen eta udako solstizioan eguzkia oso urrun zegoen. Baldintza hauek ondorio nabarmena ekarri zuten, hots, glaziazioak. Neguan prezipitazio ugariak egoteaz aparte, tenperatura baxuek elurra eta izotza urtu gabe mantentzen zituzten udan, glaziarrak bizirik segituz. Pliozeno-Kuaternarioko joera orokorra hotzera egitea izan zen (12. Irudia), nahiz eta Kuaternarioko azken milioi urtean ziklo glazialen oszilazio termikoa igo egin zen (Aranburu, A., 2016).
12. Irudia. Azken 5 Mu-etako itsas foraminiferoen oskoletan erregistratutako Oxigeno18 kontzentrazioak (Ocean Drilling Project) hotzerako joera orokorra adierazten du eta gorabehera handiagoak ditu azken Mu tartean. (Uriarte, A., 2009-tik hartuta).
6.2. AIZKORRIKO ERLIEBEAREN FORMA NAGUSIAK Aizkorriko gunean higadurarekin, garraioarekin eta sedimentazioarekin erlazionatutako erliebe-forma esanguratsuenak bi prozesu nagusiengatik eratzen dira: grabitateak eragindakoak (grabitazionalak) eta urak eragindakoak. Prozesu grabitazionalek eragindako formarik ezagunena metakin konoak dira. Urak eragindako prozesuak, ordea, bi motakoak izan daitezke: ibai sistemak eragindakoak eta karstak eragindakoak. Altitude handiko lekua izanik – 1000 metro inguru Urbiako zelaietan eta 1400-1500 ingurukoa mendi-tontorretan – klimatologia nahiko hotza da bertan. Izan ere, batez besteko tenperatura urtean zehar 7 eta 11 gradu zentigraduen artekoa da, hilabeterik hotzena urtarrila izanik eta uztaila beroena, batez bestekoak 3ºC eta 16ºC dira hurrenez hurren. Prezipitazioei dagokionez, urtero 1800 mm erortzen dira gutxi gorabehera (Urzainki A., 2007). Prezipitazio altuek, neguko elurte oparoek eta erliebe karstiko altuek asko mugatzen dituzte inguruko haranetan dauden herrien arteko harremanak. Aizkorriko bihotzera Arabatik bakarrik igo daiteke autoz. Gipuzkoako aldetik, helmugarik altuena Arantzazuko santutegia da, Urbiako zelaien mendebaldean finkatuta. 6.2.1. METAKIN GRABITAZIONALAK: KOLUBIOIAK Aztertutako eremuan Kuaternarioko metakinak ere existitzen dira, EVE 1:25.000 mapan adierazita agertzen diren bezala. Sedimentu gehienak metakin kolubialekin edo hondar metakinekin erlazionatuta daude, gehien bat unitatean garatutako apurketa prozesuen ondorio gisa. Metakin kolubialak erliebe altuen azpian batzen diren kareharrizko "pusken" metaketengatik eratzen dira. Iparraldeko zonan bereziki, metakin hauek jarraitzen duten eboluzioa oso erlazio estua erakusten du existitzen diren failen edo zartadurekin. Erorketa hauek eragiten dituzten eragileak, altuera handietan ematen direnak dira: gelifrakzioa (krioklastismoa), ura (higadura fisiko eta kimikoa), haizea, elur masa handien bultzada, landaretzaren bultzada... Kuaternario garaiko metakin kolubialak urriak eta azalera txikikoak dira. 13. Irudian I. metakin egituran ikusten den kolore griseko metakina adibide bat da, landarediaz estalita ez dagoen bakarra.
Grabitatez pilaturiko harri zati hauek askotan inbutu forma duten apurketaz garatutako pareta uzten dute buruan. Bertan, eremua mugatzen duten erliebe malkartsuek apurtutako arrokaren erorketa errazten dute, materialen alboetarako irteera oztopatuz (mendilerroarekiko paraleloak) eta sedimentu guztiak norabide berean metatuz. Grabitatez pilaturiko arroka zatiek ere abaniko forma Irudikatzen dute, klastorik handienak urrunen eta txikienak gertuen kokatzen direlarik (14. Irudia).
14. Irudia. A Irudia GeoEuskadiko bisoretik aterata dago, marroi ilunean metakinak adieraziz. B Irudian, A Irudian aztertu diren bi metakin azalerak adierazten dira kolorez, argazkia Google Earth-etik aterata.
Ebidentzia morfogenetiko periglaziarrak, nabarienak behintzat, garapen zabala dute mendilerroaren iparraldeko eta ipar-ekialdeko isurialdean (13. Irudia). Adibiderik argienak hauek dira: arroka puska angelutsuen eraketa mendi oinetan, gelibazioa eta gelifrakzioa bai lurzoruan eta bai arroketan, higakin-koladak, hartxingadiak... (Aranburu, A., 2016). Higakin hauetatik, batzuk barrunbe karstikoetara barneratzen dira, bertan metatuz (San Adrianeko tunelean, esaterako). 13. Irudian agertzen diren metakin egitura zabalak (I., II. Eta III.) Kuaternariokoak ez direlakoan gaude. Gaur egungo tenperaturak nahiko altuak dira, kontuan izanik urtarrilean (hilik hotzena) tontorretako tenperaturaren batez bestekoa 3ºC direla. Horrek, gelifrakzioaren eragina txikia dela ondorioztatzen du. Periglaziarismoan zeuden tenperaturak askoz ere hotzagoak ziren, eta hortaz, metakinen zabalera handiagoa. Bukatzeko, landaretzan oinarritzen den azalpena dago. Gaur egungo metakinek ez dute landaretzari hasteko aukerarik ematen, oinarria finko ez dagoelako. Periglaziarismoko metakin fosilek, ordea, finko mantentzen dira, landaretzari bizitzeko aukera emanez. AIZKORRI A B
Oltzako eta Urbiako zelaien artean, Perusaroi mendi-aterpearen parean (15. Irudian etxetxoa dagoen lekuan kokatuta), hego-mendebaldetik ipar-ekialdera erortzen eta metatzen diren klastoak hareharrizkoak dira. Hareharriak dira hain zuzen ere bertako erliebe altuagoan azaleratzen diren materialak, higaduraren eraginpean ipar-ekialdera erortzen direnak. Sedimentu-pilaketa ez da oso nabarmena, nahiko eskasa eta heterogeneoa da egia esan.
15. Irudia. Perusaroi (etxetxoaren Irudia) eremuaren material detritikoak erakusten dituen mapa geologikoa. (www.geo.euskadi.net)
6.2.2. URAK SORTUTAKO FORMAK Grabitateak erliebea higatzeko eta modelatzeko gaitasuna behatuta, urak eragin ditzakeen formazioak aztertu dira. Grabitateak baino indar handiagoa duelarik, erliebea modelatzeko erraztasuna du urak. Urak Aizkorrin eragin dezakeen modelatzea bi prozesuek burutu dezakete: ibai-sistemak edo sistema flubialak, eta prozesu karstikoak. 6.2.2.1. Sistema flubialak Euri-ibaien bereizgarri morfogenetikoak – ibai-haranak eta jalkinak, meandroak, terrazak, gorako higadura, karkabak, labarrak eta arroilak, etab. – ur korronteak nagusi zirela adierazten dute. Urbian kokatutako ur-banalerroaren ipar-ekialderantz zein mendebalderantz (Arantzazu erreka), azaleko urek garatutako sare flubialak dira nagusi (16. Irudian, muga hidrografikoak kolore horiaz ezberdindu daitezke).
Ipar-ekialdeko eremuan, Aizkorritik doazen urek sortzen dituzten ibai garrantzitsuenak Oria eta Urola dira. Ipar-mendebaldeko eremura doazen urek, Arantzazu errekakoak barne, Deba ibaira doaz.
6.2.2.2. Sistema Karstikoa Sistema karstikoen prozesuetan hainbat arlo garrantzi daude. Esate baterako urak kareharria disolbatzeko prozesua, urak kareharrietan barrena segitzen duen ibilbidea, erliebean eragiten dituen forma karstikoak, etab. 6.2.2.2.1. Prozesu karstikoak: disoluzioa Geologiak (litologiak, zartadurak, porositateak... barne) izugarri baldintzatzen du uraren ibilbidea Lurreko edozein eremuan, eta Aizkorriko mendigunea ez da salbuespena. Arroka bakoitzaren mineralogiagatik eta hortaz permeabilitasunagatik baldintzatuta, urak arroka bakoitzarekin erreakzio kimiko ezberdinak burutuko ditu Euri ura erortzen denean, atmosferatik hartzen ohi du (CO2 + H2O H2CO3), azidifikatuz, eta azido karbonikoa izatera pasatuz. Urak lurzorua zeharkatzean ere hartzen du CO2-a. Ur hori, karbono dioxidoagatik izango ez balitz, ez luke kareharriaren kaltzio-karbonatoarekin erreakzionatuko. Zenbat eta CO2 gehiago izan, errazago gauzatuko da erreakzioa eta, hortaz, kareharriaren disolbaketa (ezpuruak direnean ere). Berez, kareharria ez da zuzenean disolbatzen: kareharriaren kaltzio-karbonatoa (disolbaezina uretan) azido karbonikoarekin erreakzionatu egiten du, kaltziozko ioi eta bikarbonato ioiak eratuz, disoluzioan disoziaturik geratzen direnak, eta hortaz, uretan erraz garraiatzen direnak. 16. Irudia. Kolore horiaz ur isurialdeen banalerroa deskribatzen da. Urkilla Mendilerrotik Aizkorri Mendilerrora doa (mendebaldetik ekialdera) erdian Urbiako zelaiak zeharkatuz. (www.geo.euskadi.net)
Materia galera horrek haustura eta arrakala ugari eratzen ditu, urak mendigune barrura doan ibilbide grabitazionala segitu ahal izateko. CO2 + H2O H2CO3 CaCO3 + H2CO3 Ca2+ + 2HCO3- Kareharriaren karbonatoa disolbatzeko gauzatzen ohi den erreakzioa. Elementuen izenak goi-ezkerretik beheeskuinera honakoak dira: Karbono dioxidoa, Ura, Azido karbonikoa, Karbonatoa, Azido Karbonikoa, karga positiboko Kaltzio ioia eta karga negatiboko bikarbonato ioia. Askotan kontutan hartzen ez den datu bat, lurzoruen eragina da. Esan bezala, euri urek lurzorua zeharkatzean bertan denboran zehar metatu egin den materia organiko guztia zeharkatzen dute ere. Modu honetan, CO2-tan aberatsak diren euri urak, are gehiago aberastuko dira. Ardien eta behien, ugaztun txikien, hegaztien... gorotzak, zuhaitzen hostoek, landaretzak, etab. lurzoruaren materia organiko kantitatea izugarri areagotzen dute (Galán, C. (1991), Jennings (1971) eta Miserez (1973)). CO2 kantitate altuko eta tenperatura baxuko urak – eremuko klima ez da oso beroa, altuera handiko zona da gainera, eta ur asko izotzaren urtzetik eratorria da – baldintza ezin hobeak dira aurretik aipatutako disoluzio prozesuak garatzeko, tenperatura baxuek gasen disolbagarritasuna errazten baitute (17. Irudiko grafikoak).
17. Irudia. Grafikoak. Ezker grafikak CO2-ak uretan duen kontzentrazioa (g/ 1L ur) tenperaturarekiko erlazioa azaltzen du. Zenbat eta hotzago, solubilitate altuagoa. Eskuineko grafikak, beste hainbat elementuen tenperaturarekiko uretan duten disolbagarritasuna adierazten du (g gatz/100 ml ur). Gehien-gehienak CO2-ren kontrakoak dira, disolbagarritasun altuagoa tenperatura altuetan baitute. (www.ugr.es)
6.2.2.2.2. Karsteko uren norabidea (gaur egun) Aizkorriko eremua kontrolatzen duen hidrogeologiak, erabateko erlazioa du milioi urteetan zehar bertan metatu diren sedimentuekin, baita hauek deformatu eta eraldatu dituzten prozesu geologikoekin. Sistema hidrogeologikoak etengabe egon dira aldatzen, gaur egun segitzen duten moduan. Klimak, higadura kimikoak eta fisikoak, indar tektonikoek, itsas-maila altueren aldaketek, landaretzak eta izakin bizidunek... erabat baldintzatzen dituzte uraren ibilbideak, gainazalekoak nahiz lurbarnekoak izanda. Hidrogeologia kontuetan, Aizkorriko Unitate Hidrologikoa dugu garrantzitsuena. Kareharrizko litologiaz osatuta, Aizkorriko Parke Naturalaren baitan dagoen azaleraren gehiengoak prozesu karstikoek garaturiko geomorfologia erakusten du: ur sarbideak, iturburuak, lapiazak, dolinak... Aizkorriko Unitate Hidrologikoaren ezaugarri garrantzitsuenetariko bat bere konplexutasuna da. Urbiako txabolak erreferentziatzat hartuz, lurrazpiko urek drainatze norabide ezberdinak garatzen dituzte (18. Irudia). Modu honetan, iparraldeko norabidea duten ur fluxuek (Urbiatik ipar-mendebalderantz dagoen eremua) Deba, Urola eta Oria bezalako ibaiek deskribatzen dituzten azpiunitateen bidez zuzentzen dira, ibilbide ez oso luze baten ostean Kantauri Itsasoan isurtzeko. Bai Aizkorriko hegoaldeko urak bai Urbia eta Oltza zelaietatik Araiarantz doazen urak, Mediterraneora doaz eta Barrundia eta Arakil ibaien arro nagusietara bideratzen dira. Bi ibai hauek daramaten urek aurrera darraite, Arabako Lautada zeharkatu eta Ebro ibaiarekin batu arte. Ibilbide luze baten ostean, Mediterraneo Itsasoan dute bidaiaren bukaera. Urkilla mendikatea, Aizkorriko unitatearen hego-mendebaldean kokatuta dagoena isurialdeen banalerroa segituz, berezitasun bat du: Aizkorriko unitate hidrologikoaren parte ez izan arren, honen birkarga hidrikoan hartzen du parte (18. Irudia).
18. Irudia. Urbia eta Aizkorriko eremuko urak nondik nora mugitzen diren erakusten duen (gainazalekoak naiz lurpekoak) mapa. (Llanos H. et al., 1999)
Bailara karstikoa Oltzako zelaiak osatzen duten haran hau, karbonatodun arroketan enkaxaturik eta kareharrizko magal karstifikatuz inguraturik dago (20. Irudia). Bere hondoa laua eta luzanga da, baita bailarek erakusten duten estutasun berezia ere. Estutasun hori dela eta, bailara karstikotzat har daiteke Oltza, Urbiako zelai zabalak ez bezala. Bailarak, 1500 metro inguruko luzera eta 200 bat metro inguruko zabalera ditu, bere tarte zabaletan behintzat. Haranak NE norabidean luzatzen da, N030E gutxi gorabehera, hegoaldeko material detritikoetatik iparraldean Aizkorri menditik beheratzen den aldaparekin topo egin arte. Bere baitan, dolina ugari daude.
20. Irudia. Goiko argazkia, Aizkorriko tontorretik hegoaldean dauden Oltzako zelaiak erakusten ditu. Beheko argazkietan, ezkerrekoan Oltzako zelaietatik ekialdera ateratako argazkia da, non alboetara dauden erliebe karstikoak antzematen diren. Eskuinekoa, goiko argazkiaren paisai bera da, zoom-arekin aterata.
Dolinak Depresio itxiak dira, forma zirkular zein elipsoidalarekin oinean, metrotatik kilometro baterainoko diametroa izan dezakete, baita metro gutxitatik ehunka metrotako sakonera (Gutierrez, M., 2008). Bere ertzak, leunduak zein malkartsuak izan daitezke. Dolinak, isolatuak ager daitezke, nahiz eta orokorrean multzokatuta ageri, dolina zelaiak eratuz. Urbia eta Oltzako eremuan aurki daitezkeen dolinak disoluziozkoak dira (21. Irudia). Hauetan, ura kareharrietako karbonatoa disolbatuz doa diaklasetan eta hausturetan zehar, material disolbaezinak urarekin batera endokarstera infiltratzen diren bitartean. Honek, haustura planoen zabaltzea eragiten du, eta baita bolumen galera bat, azalaren asentatzea eta beheratzea ekarriz. Honen barruan, deskaltzifikaziozko buztina eta depresio itxi horretara garraiatutako materialak topatzen dira. Disoluziozko dolinen garapen onerako prezipitazio tasa handia behar da, gainazal lauekin, non hierarkizazio flubiala zaila den eta ur gehiena infiltratzen den (Sweeting, M.M., 1972).
Bestalde, dolinen barnean zuhaitzen presentziak (21. Irudian, irudi txikia) honen hazkuntza eragiten du, sustraiek eragiten duten meteorizazio mekanikoari esker eta CO2 biogenikoari esker (Corbel, J., 1957). Eremu honetan, dolina guztiek lurzorua dute, gutxi batzuek zuhaitzak barnean dituztelarik. Azken hauek, sakonera nabaria erakusten dute besteekin alderatuz (Castellano, A., 2016). Dolina guztiak kareharri puruak ez diren eremuetan kokatzen dira, disolbatze handia ematen ez den eta lurzorua garatu daitekeen eremuetan alegia (tuparri, kalkarenita...). Eremu karstikoen geomorfologian topatzen diren egitura guzti-guztiak uraren eraginagatik sortutakoak dira, nagusienak disoluzioz gauzatukoak izanik,: dolinak, poljeak, simak, lapiazak eta haitzuloak, baina baita barrunbeetan garatutako espeleotemak, hots, estalaktitak, estalagmitak, zutabeak, koladak, etab. Nahiz eta ura izan paisaia karstikoaren eragile nagusiena, exokarstak eragiten dituen forma karstikoak beste bi faktoreengatik baldintzatuta daude: erliebea eta litologia. Erliebeak, eremuaren aldapak, ildoak... hartzen ditu barne. Litologiak, ordea, arroka bakoitzak urarekiko duen erantzuna baldintzatzen du, eta hortaz, material bakoitzaren permeabilitatea eta higatzeko erraztasuna. Kareharri unitate beraren baitan, urak ibilbide ezberdina egiten du honek duen okerduraren arabera. Honen azterketarako kareharrizko gailur segida, Urbiako eta Oltzako zelaiak eta hauen artean ahokatuta dagoen kareharrizko eremua aztertu dira. Ortoargazki (2015) bera erabili da horretarako (22. Irudia; 23 Irudian, A), banan-banan hainbat geruza informatiko ezberdin sartuz interesatzen zaigun geologia arloaren arabera: erliebe aldaketa, hidrogeologia, litologia eta geomorfologia.
22. Irudia. A, B, C, D, E, eta F irudiak hartu diren eremuaren azalera geografikoa (Kolore horiaz). (www.geo.euskadi.net)
Malda aldaketak bisoreko sestra-kurbak erabiliz aztertzen dira (23. Irudian, B). Urak kareharrietako karbonatoa disolbatu eta eratutako zartaduretatik barneratu ahal izateko, bien arteko kontaktua egon behar da denbora batez. Erliebea oso malkartsua bada, ura gainazaletik azkar abiatuko da, beharrezkoa den kontaktu horren denbora murriztuz eta, higadura kimikoa eragotziz. Disoluzioa ez bada ematen, kimikoki eratzen diren arrakalak ere ez dira gauzatzen, eta hortaz, karstaren barnealdera doan uraren infiltrazio grabitazionala (bertikala gehienetan) izugarri murrizten da. Bisorean antzeman daitekeen moduan, Aizkorriko mendilerroa eratzen duen kareharriaren konpetentzia askoz ere altuagoa da bere hego-mendebaldean dauden zelaiak osatzen dituzten karbonatozko material ezpuru eta buztintsuagoekin konparatuta; are gehiago ipar-ekialdean kokatuta dauden karbonato gabeko tupekin eta arroka detritikoekin. Konpetentzia edo "gogortasun" alde hauek, higaduraren kontrako erresistentzia ezberdinak dakartzate, erliebe malkartsuak landuz. Disolbatze tasa baxu honek, leku aldapatsu hauetan aurkitzen den disoluzio egiturak gutxi eta tamaina txikikoak izatea eragiten du, batez ere iparrera eta ipar-ekialdera orientatutako mendihegaletan. Itzaletako MDT LIDAR bisorearen bitartez (23. Irudia, C), erraz ikusi daiteke uraren infiltrazioarekin erlazionatutako sakonune edo hutsuneak: exokarsta. Garrantzitsua da aipatzea bisorearen – in situn ere gertatzen da askotan – bitartez bakarrik tamaina handikoak diren ur-barneratze eremu edo egiturak antzeman daitezkela. Azken finean, kareharri blokeak zartadura txikiz josita daude, beharrezkoak bezain oharkabekoak. Geomorfologiaren arabera (24. Irudian, F), eremu karstiko ("antropogeniko + karst" barne) guztia kareharri (ezpuruak barne) eta kalkarenita litologiako eremuetan kokatzen da. Kareharriek eta orokorrean material karbonatodunek duten disolbatzeko joera dela eta, ura bertatik sartzeko erraztasuna du, 24. Irudiko E-n "iragazkortasun altua pitzagaduragatik" adierazten den bezala. Iparraldean ordea, "malda metakinek" (24. Irudia, F) ere permeabilitate altua aurkezten dute, material solteak izateagatik. Klastoen arteko hutsuneak oso handiak direnez, ura bertatik erraz eta azkar mugitzen da, urbiltegi ahalmena duten kareharriek ez bezala. Kareharriek, porositate baxuagoa dute, ura pixkanaka garraiatzeko gaitasuna ematen diona; akuiferoarena, alegia. Material detritikoek ordea, porositate altuegia dute, ura bere barnean mantendu ezinik.
23. Irudia. A: Eremuaren ortoargazkia. B: Eremuaren mapa sestra-kurbekin, erliebe aldaketak kuantifikatzeko. C: Itzaletako MDT LIDAR bisorearekin ateratako argazkia. Sateliteak, landaretza eta lurzoruak ezabatuta, hiru dimentsioetan (3D) eratzen dituen erliebeek sortutako itzalak interpretatzeko erabiltzen da, hutsuneak bilatzeko helburuarekin.
Aizkorri Oltza Urbia Aizkorri Oltza Urbia Aizkorri Oltza Urbia 24. Irudia. D: eremua osatzen duten arroken litologia (azaleran agertzen direnenak bakarrik). E: eremuaren zona bakoitzak (gainazalean duen materialaren arabera) duen permeabilitasun ezaugarriak. F: eremuaren gainazal bakoitza osatzen duten materialen jatorri geomorfologikoa.
Uraren eta litologiaren arteko adibide bat Urbia haranaren ipar-ekialdeko maldan dago, goialdean. Erliebe lauko egitura da (25.Irudia, lauki horia), non aldaketa litologikoek, konpetentzien eta hortaz erliebeen arteko aldeak sortzen dituzten, karbonatozko hegal aldapatsuetatik behera doan ura metatuz. Eratutako urmaeletan, uraren eta arrokaren arteko luzaroko kontaktua errazten da. Hori dela eta, konplexu karstikorako sarbide modura aritzen diren dolina eta sima gehienak – tamaina handikoak gutxienez – material karbonatoduna nagusia den eremu lau honetan topatzen dira; uren batuketak suposatzen duen ekarpena gailurretakoa baino altuagoa den tokietan hain zuzen ere.
25. Irudiak. Goiko Irudian Google Earth-etik ateratako argazkia dago, non aztertutako eremua lauki horiaren barnean kokatuta dagoen. Urdinez, Aizkorriko mendilerrotik Urbiako depresiora beheratzen den kareharri egitura. Beheko Irudian, GeoEuskadiko Itzaleko MDT-Lidar bisorearekin, landaredi eta lurzoru gabeko argazkia dugu, non urak eragindako sargune borobiltsuen familiak ikusten diren. URBIAKO ZELAIAK
Beste ur-litologia erlazioaren adibidea Urbian isurtzen den uraren ibilbidea da. Euri urek Urbiako eta Aizkorri gailurretako kareharrien karbonatoa disolbatzean, karbonato horrek arrokaren baitan eusten edo finkatzen dituen elementu edo/eta ezpurutasunak (buztinak gehien bat) solte geratzen dira. Arroka puska horiek, grabitazionalki edo uraren eraginez garraiatzen dira. Sedimentu hauen metaketa erliebe lauetan – aldapa txikia izatearekin nahiko da gehienetan – gauzatzen da, Urbiako eta Oltzako zelaietan hain zuzen ere. Buztina material nahiko inpermeablea da, horrexegatik ur gehiago infiltratzen da kareharrizko eremuetan Urbiako zelaietan baino. Adibide ona dugu beraz Urbiako zelaiak zeharkatzen dituen erreka, kalkarenitazko azaleramenduez eta buztinezko estalkiez osatutako malda txikiko zelaien gainetik doana, kareharrizko egitura batekin topo egin arte – Urbia eta Oltzako zelaiak banatzen dituen kareharrizko formazioa –. Kontaktu horretan, urak kareharria disolbatu eta bere baitan nola barneratzen den ikus daiteke (26. Irudia).
26. Irudia. Urbiako errekaren sarbidearen argazki handitua. Erreka eskuineko aldetik ezkerrera doa argazkian, ipar-mendebaldetik hego-ekialdera.
ENDOKARSTA Sistema karstikoek ez dira sistema egonkorrak, etengabe eboluzionatzen doaz uraren oinarri mailaren gorabeheren eta honen kimismoaren arabera. Kanpoko ibai haranak bere tokia hartu ahala, uraren kota jaitsi egiten da itsasoratzeko bidea bilatuz, karstaren eremu aktiboak urarekin batera lekuz aldatuz (27. Irudia).
Karstaren fase aktiboan, hau da, galeriak urez beteta daudenean (baldintza freatikoen eraginagatik), higadura sedimentazioa baino nagusiagoa da. Urak, harkaitzen ahultasun guneak aprobetxatuz, higadura kimiko naiz fisikoa garatuz doa ebakidura zirkularreko bideak sortuz. Era honetan, horma harritsuak uraren arretasunaren (jalkinekin edo jalkinik gabe) higaduragatik zizelkatzen dira, scallops ere deitua (28. Irudia) (Aranburu, A. et al., 2016).
Aizkorriko eremuko zartatze-norabide errepikatuenak, gehienak malda handiarekin, N.NW-E.SE dira, hau da, bertan aurkitzen diren geruzen norabidearen antzekoak (N140E inguru) eta hauen okerdura norabideen kontrakoak. Aizkorriko karstifikazio-prozesuek, gehienak behintzat, hegoalderanzko garapena dute (Alonso, F. eta Ugarte, F.M., 1981), mendilerroa osatzen dituzten kareharrizko geruzek, oro har, hegoalderanzko inklinazioa baitute. Gainera, Ubao-Oriate, Urola eta Oria ibaien goi-ibarretarantz doan koska oso bortitza da, esate baterako Aizkorriko mendilerroaren ipar hegalean, non toki batzuetan 1000 metrotik gorakoa den. Hori dela eta, Aizkorriko mendilerroaren iparraldean kokatzen diren iturburu naiz iturriek (Ubao, Urola eta Oria) ez dute hegoaldekoak bezain beste garrantzi karstikorik (Araiako Iturriotz iturburuan hasten den Arakil ibaia). Karbonatodun materialek zartatze-maila altua eta morfologia karstiko garatua (dolinak, lapiazak) erakusten dute, ikusi denez. Azpimarratzekoak dira ere eremu baxuenetan eratutako arro endorreiko txikiak, kareharri eta hauen gainean dauden hareharrien arteko kontaktuetan, non jatorri ugariko urak batzen diren hutsune edo kobazuloetarako sarbideak eratuz. Aloña – Aizkorri – Aratz konplexu karstikoan 400 hutsune inguru katalogatu dira gaur egun arte, 40 bat Arabako sektoreari egokituta (Eraña, C., et al. 1999; Gorosarri J. eta Maeztu J., 2005). Hutsune hauen katalogoa http://www.ingurumena.ejgv.euskadi.eus/r49u95/es/contenidos/documentacion/karsticas_gipuzkoa/es_doc/indice.html helbidean bilatu daiteke. Aizkorriko mendigune karstikoa zeharkatzen duten galeria guztietatik, batzuk garaiera handian kokaturik daude, eta gaurko sistema hidrogeologikoarekin erlaziorik ez izan arren, antzinako karstifikazio aldi batekin erlazionatuta daude (Ugarte, 1982). Galeria ez-aktibo gehienak leize horizontalak dira, garaiera ezberdinekoak batzuk eta besteak; 400 metrotako altueratik gorakoak. Maila hauek, iraganean, sakoneran gutxi garatutako oinarriko maila freatiko bati atxekituta (forma biribilduen nagusitasuna kontuan hartuz) uler daitezke, ur emari handiko garaietan (galerien neurri handiagatik) sortuak. Batez ere gaur egungo erliebetik erabat deslotuta daudelako koba hauek (Eraña, C. et al., 2010). Adibiderik nabarmenena, edo behintzat ezagunena, Arrikrutzeko kobetan kokatutako Aldaola ibaia dugu. Bisitatzen den galeria fosila, Aldaola ibaiaren aintzinako
ibilbidea da, gaur egungo ibilbidea baino askoz ere sakonera gutxiagoarekin, oraingo bidea azpitik baitdoa. Hori dela eta, euriteak itzelak direnean eta ibaiaren emaria oso altua denean, urak gainezka egiten du galeria fosila berriz ere betez. Karaitza aldizkariaren 18. zenbakian (Eraña, C. et al., 2010) ere gauza bera adierazten da: Aizkorri – gainerako mendigune karstiko guztiak bezala – hilda dauden forma edo egitura ezberdinez beteta dago. Gehienak, behintzat garaiera altuetan kokatuta daudenak, eboluzio karstikoaren lehen momentuen ondorio dira, eta honako ezaugarriak aurkezten dituzte: - Garapen horizontalaren nagusitasuna (oinarria sakoneran gutxi garatutako mailan kokatzen delaren seinale). - Higadura garatzeko, estratifikazio junturak erabiltzen dituzte erraztasun ibilbide gisa. - Galeriek perfil borobiltsuak aurkezten dituzte, sabai leunarekin, tentsio-hidrostatika erregimenaren pean eratu diren hutsuneen berezkoa. - Hasiera batean zuloek zuten funtzioen abandonatzea. Esate baterako Aizkorrin: o Iturburu fosilak: Sandailiko koba, Atxulo, Aizpeko zuloa... adibidez. o Ur-sarrera fosilak: Saiturri kobak eta Txomen kobak adibidez. o Galeria biltzaileak: Urkobak, Maruatx, Deguria, Gipuzkuetako koba... adibidez. Bereizgarri horiek Aizkorriren historia karstikoaren hasierara garamatzate. Llopis Lladó, N.-ren (1957) arabera, Miozenotik hasi (hondar-erliebeak eta penelautadak 100 m-ko mailatik gora) eta Pliozenora artekoak (penelautada partzialak 700 m eta 450-550 m inguruan) izan daitezke. Erliebeak eta, beraz, 400 m-tik behera kokatutako oinarriko mailarekin lotutako prozesu geologikoak, Araiako iturburua esaterako, Kuaternarioan kokatzen ditu egile horrek. Urbiako zelaietatik infiltratzen den ura, karbonatozko materialen barnetik mugitzen da. Karstaren barnetik mugitzen doan bitartean, urak karbonatoa disolbatzen segituko du, asetu arte, formazioa hego-ekialde noranzkoan zeharkatzen duen bitartean. Araia herriaren iparraldean, kareharrien eta hareharri-hareharri konglomeratikoen arteko muga kokatzen da, faila normal batekin erlazionatuta dagoena (29. Irudia). Bertan, materialen permeabilitate-baldintzak erabat aldatzen dira, permeabilitate altutik baxura pasatuz eta uraren ibilbidea oztopatuz. Aurrera jarraitu ezinik, ura leku horretan
azaleratzen da, Zirauntza ibaia sortuz eta "Araiako Iturriotz iturburuari" (30. Irudia) izena emanez ((WGS84) Latitudea: 42°54'53.98"N; Longitudea: 2°18'39.67"W eta Altuera: 1.036 m.).
30. Irudia. Araiaren iparraldean kokatzen den Iturriotz iturburuaren kokapen geografikoa. Google Earth-ren bisoretik hartutako argazki topografikoa erabili da.
7. ARTZAINTZA URBIAKO ZELAIETAN Gaur egun Aizkorriko eremuan ez dago okupazio industrialik, baina artzaintzarekin erlazionatutako laborantza jarduera bizirik dirau ehundaka urte ostean. Eragin antropiko baxuak – abereentzako larreak, Urbiako ostatua, ermita, artzainen txabolak, pago motzak, etab. aparte –, paisaia-sortak, bide bitxiak (San Adrian tunela, erromatar galtzada...) eta Araba, Gipuzkoa eta Nafarroaren artean kokatuta egoteak, Euskal Herriko tokirik bisitatuenetariko bat bihurtzen dute Aizkorri-Aratz Parke Naturala, mendizale nahiz turista arrunten artean. Lehenik eta behin, beharrezkoa da aipatzea Urbia eta Oltzako Zelaiak – gehiago existitzen dira, baina bi hauek, handienak izateaz aparte, ezagunenak ere badira Aizkorriko Mendilerroaren historian duten eta izan duten oihartzuna. Abeltzaintza (31. Irudiak) antzina-antzinatik ustiatua izan da artzainen eskutik. Zelaien eta lurren ezaugarriak – mineralen kimika, azidotasuna, hezetasuna, etab. – aztertzeko gaur egun bezalako teknikak ez izan arren, artzainen ezagutzeak harrigarriak ziren. Baliteke haiek ez ezagutzea lurren emankortasun altuaren zergatia, ezta iturburu naturalen kokapenaren arrazoia, baina bazekiten zer behar zuten eta non aurkitu zezaketen. 31. Irudiak. Arbelaitz, artzain herri txiki bat bezalako eremua, Urbiako zelaien eta Aizkorriko mendilerro karetsuaren arteko mugan kokatuta. 2. Irudia. Peruasroi ingurunetan finkatutako artaldea.
Urbia eta Oltzako zelaien emankortasuna, inguruneko material litologikoen eta hauen propietate kimikoen ondorio hutsa da. Prozesua sinple samarra da: atmosferako anhidrido karbonikoa euri urarekin konbinatu egiten da, azido karbonikoa eratuz. Azido honek, kareharriak eta tupak osatzen dituen kaltzio-karbonatoa (uretan disolbaezina) erasotzen du, uretan disolbagarria den kaltzio-bikarbonatoan bihurtuz. Era honetan, tupak osatzen duten buztinak aske geratzen dira lokailu barik, eta uretan disolbaezinak
izanda, uraren indarragatik eta grabitatez haranaren gune baxuenetara garraiatuak izaten dira. Hots, Urbia eta Oltzako zelaietara. Buztinen metaketa hauek, polje edo haran karstikoak deitutako terra rossa – italieratik eratorritako terminoa, lur gorri esanahia duena (tierra roja) – kubetei ematen die leku. Hortaz, terra rossa deskaltzifikazio buztina dugu, izugarrizko emankortasuna duena nekazaritza eta abeltzaintza ustiapenari dagokionez. Gainera, buztinek erakusten duten permeabilitate baxuari esker, haranetara ailegatzen diren gainazaleko urak ez dute azkar infiltratzeko joera. Zelaiak, eremu karstiko gorenak baino hezetasun eta ur ekarpen askoz ere altuagoaz eta jarraiagoaz gozatzen dute beraz. Emankortasun altuko lurzoruak izateak, izugarrizko eraldaketak ekarri zituen Aizkorriko Unitatearen bihotzean. Urbiako eta Oltzako zelaietan, pagadia depresioen hondotik mendi hegaletatik igo egiten da, orban ez jarrai baten itxurarekin, Aizkorriko gailurretara ailegatu arte. Hegal itzaltsuenetan, non lurzoruak lodiera handiagoa eta ehundura hareatsua duen, basoa homogeneoagoa eta trinkoagoa da. Dirudienez, hainbat leku zehatzetan landatu izan ziren lizarrak aparte, pagoa da eremuan aurkitu daitekeen ia zuhaitz espezie bakarra; bere banaketa edo kokapena, mendigune hau gainerakoetatik bereizten duen oihan-artzain integrazioaren araberakoa da: zelaiak esku-hartze antropikoaren ondorioa dira, depresioko lurzoru onenak abereen bazkalekuentzat gorde egin direlako azken ehunka urteetan (Urzainki, A., 2007). Modu honetan, artzainek, basoen atzera-egitea baldintzatu zuten, eremu mugatuetara baztertuz eta haien bestelako baliabideak ere, mugatuz. Dena den, beharrezkoa da gaur egungo basoen garrantzia aipatzea, Aizkorri-Aratz Parke Naturalean, Arabako eta Gipuzkoako Partzuergo Generalean hain zuzen ere, masa hostotsuak %65-a estaltzen duelako. Pagadiak (32. Irudian), zoru motari dagokionez, ph azidoko eremuak ditu gustukoen. Bitxia dirudien arren, gutxienez 5 hilabeteko denboraldi begetatiboa eta hezetasun nahikoa izanda, espezie hau ongi moldatzen da Aizkorriko eremuan aurkitzen den lurzorura. Arroka ama mota ezberdinak azaleratzen direnez, batzuk basikoak (kareharriak) eta beste batzuk azidoak (hareharri eta lutitak) dira. Kareharrien disoluzioz garatzen diren lurzoru gorriek, ez dute karbonatorik (karbonatoa urarekin batera garraiatu da disoluzioz) eta filosilikatoetan (ilita eta vermiculita gehien bat) aberatsak izan ohi dira.
32. Irudia. Arabatik Aizkorrira igotzeko ibilbidetik gertu ateratako argazkia, pagadi gorriaren paisaiarekin.
8. ERANTZUN ZEHATZIK GABEKO GALDERAK Master Amaierako Lanetan ondorio argiak lortzea helburua den arren, ikerketan zehar Aizkorriko paisaiaren geologiarekin erlazionatutako hainbat galdera etorri zaizkigu burura. Formazio batzuen zergatien hipotesiak izan arren, oraindik ere beste prozesu batzuk nola edo zergatik garatu ziren guztiz ezezagunak dira guretzako. SAN ADRIANEKO TUNELA. ISURBIDEA? Hidrogeologia eta karsta aztertu ondoren, batez ere azken honek eragindako haitzuloak, galeriak, iturburuak... San Adrianeko tunelari buruzko teoria bat pentsatu da. Galdera honakoa da: izan daiteke San Adrian Urbiako ingurunearen isurbidea? GeoEuskadiko Itzal – MDT Lidar bisorea erabiliz (33. Irudian, goikoa), zera ikusten da. Sakonune jarraitu batek, ibai baten higadurak utzi dezakeen bezalakoa, Aizkorriko kareharrizko egitura guztia inguratzen du ezkerraldetik. Ibai posible horrek, iparmendebaldetik hego-ekialdera abiatuz, kurba bat deskribatzen duen bitartean, Urbiako zelaiak eta San Adrianeko koba lotzen ditu (33. Irudian, goiko Irudian urdinez adierazita). Formaz aparte, litologiak ere zer esanekoa badu. Ibai formako egiturak, konplexu karstikoa osatzen duten kareharrien eta honen hego-mendebaldean kokatuta dauden material detritikoen arteko muga segitzen du ibilbide guztian zehar (33 Irudia, behean).
33. Irudia. Urbiako zelaiak eta San Adrianeko Tunela konektatzen duen ibaiaren ibilbidea. Goiko argazkia, non geomorfologia argi ikusten den, Itzaletako MDT - Lidar bisorearekin atera da (www.geo.euskadi.net). Behekoan, litologiak ezberdintzen dituen argazki bera. Material detritikoak berde ilunez eta laranjaz osatuta daude, berde argia gainazaleko deposituak dira, eta gris koloreko masa, kareharriek osatzen duten konplexu karstiko karbonatoduna.
NOLA BALDINTZATU DUTE ZELAIEK URBIAKO EREMUKO KARSTA? Azken mendeetan garatu den eta garatzen ari den Urbiako ustiapena dela medio, hura hasi aurretik garatzen ziren eta gaur egun garatzen diren prozesuak alderatzea interesgarria iruditu zaigu. Bururatu den galdera, uraren eta lurzoruaren baldintzekin erlazio estua du, Urbiako zelaietako baldintzekin hain zuzen ere: "Higadura karstikoa agresiboa eta aktiboagoa zen Urbia eta Oltzako zelaien azpian hauek pagoaz estalita zeudenean?". Nahiz eta denbora, datu eta material nahikorik ez izan, eta hortaz, garatutako teoria guztiz fidagarria ez izan, hurbilketa bat egin dugulakoan gaude. Erantzun posibleak hauek dira: o A) Bai, higadura karstikoa aktiboagoa eta agresiboagoa zen pagadiak Urbia eta Oltza estaltzen zuten garaian. Zuhaitzek materia organikoaren aportazio jarraia eta oso altua dakarte, hostoen metaketagatik esaterako. Materia organiko kantitate altu horrek, ur atmosferikoak karbono dioxidoan aberastea du ondorio. Aurretik aipatu den bezala, CO2 aberastasun horrek azido karbonikoaren aberasketa ere dakar, kareharrien disolbatze-erreakzioa garatzeko beharrezko elementua dena. Hortaz, zenbat eta zuhaitz gehiago egon, materia organiko gehiago edukiko du lurzoruak, CO2 eta hortaz azido karbonikotan urak aberastuz eta arrokaren disolbaketa areagotuz. Gainera, zuhaiztiak sortzen duen itzalguneak lurzoruaren tenperatura baxuagoa izatea eragiten dute, eguzkitara irekita dagoen belardi batekin konparatuz. Tenperatura baxu horiek, urari transmitituta, kareharriaren disolbatze prozesuak are gehiago areagotzen ditu. o B) Ez. Urbiako 800 ha. baino gehiago estaliko zituzten pagadiek, gaur egungo zelaietan ematen den ur-absortzioa baino askoz ere altuagoa ekarriko zuten. Hortaz, lurzoru azpiko kareharrietara ailegatuko zen ur kantitatea nabarmenki txikiagoa izango zen, disolbatze prozesuak motelduz nahiz eta ura agresiboagoa izan disolbatze prozesuei dagokionez. Euskal Herrian prezipitazio tasa altua denez, zuhaitz ugari egoteak edo ez egoteak ez du era nabarmenean baldintzatuko lurzorura infiltratzen den ur kantitatea. Hau da, hainbeste ur egonda, zuhaitzek xurgatu dezaketen ur kantitatea minimoa da prezipitatzen den ur kantitate guztiarekin konparatuz gero. Hori dela eta, zuhaitzek ura xurgatzeak ez du lurzorura (eta karstera) infiltratzen den ur kantitatea murriztuko.
Ondorioz, higadura karstikoaren eragina altuagoa izango zen Urbia eta Oltzako eremuak pagadiz beteta zeuden garaian, materia organiko kantitatea altuagoa zelako. AIZKORRIKO MENDIKATEKO KAREHARRIEN ETA HEGO-MENDEBALDEAN KOKATUTAKO KAREHARRIEN ARTEKO ERLIEBE ALDEA Aizkorriko mendikatea sortzen duten kareharriak (X), Urbia eta Oltzako zelaiak banatzen dituen kareharriak (Y) eta Aizkorriko mendikatearen hego-ekialdean kokatzen den mendigunea (Z) osatzen duen kareharriak berdinak dira (34. Irudia). Garai bereko eta propietate (zurrunak, mikritatsuak) bereko arrokak dira, baina eremu bakoitzak duen erliebea oso desberdina da. Aizkorriko eta hegoaldean kokatutako mendiguneko kareharriek erliebe altua dute, baina zelaien artean dagoen formazioa askoz ere baxuagoa da, zelaien altuera berean kokatuta. Failak, hondoratzeak, ibaien arrastoak... baztertuta, ez da ulertzen nola material berez osatutako arrokak hain erliebe alde handia izatea.
9. ONDORIOAK Aizkorriko mendikateak eta Urbiako zelaiek eremu karstiko bat osatzen dute. Hain toki baztertua izanik – 1000 metrotik gorako kota, komunikazio bide ez garatuak, baldintza klimatiko latzak (elurteak, hotza, lainoa...), erliebe maldatsua, etab. – normalena zailtasunak ikusita, herrien arteko muga bezala aritzea izango zen, baina ez da kasua. Araba eta Gipuzkoako partzuergoak eremuaren aldibereko ustiapena ekarri zuen – artzaintza, egurra, mineralak, larreak –, bi probintzien arteko erlazioak eta trukeak suspertuz eta ekonomia aberastuz. Erlazio estu honen adibiderik onena San Adrianeko tunelean aurkitu daiteke. Hain berezia eta garrantzitsua izanik Euskal Herriko natura-kultura erlazioan, lan honen helburua Aizkorriko paisaiaren jatorria eta gaur egun arte pairatutako eboluzioa azaltzea izan da. Aizkorriko historia geologikoak izugarri baldintzatu zuen material bakoitzaren kokapena ingurunean. Duela 125-100 milioi urte, Kretazeoan, itsasoak, tektonikak, klimak eta geografiak material ezberdinak leku zehatzetan metatzea ekarri zuten (kalkareniten mihiztapenak, karbonato hauspeaketak, material terrigenoak...). Hori dela eta, gaur egungo arroken distribuzioa holakoa da. Erliebe gorenetan konpetentzia altuko kareharri mikritikoak eta hareharriak daude; kalkarenitak, tuparriak eta lutitak, konpetentzia baxuagokoak, erliebe baxuak eragiten dituzte. Konpetentziaz aparte, tektonikak Aizkorriko forman garrantzi handia izan du. NW-NE noranzko indarrek, zamalkadura eragin zuen Kretazeoko materialetan, Aptiar-Albiar garaiko arrokak goratuz, Aizkorriko punturik altuenean finkatuz. Horrexegatik, geruzak, N140E, 30-45ºSW inguruko norabidea dute, zehar-ebakietan azaltzen den moduan. Arrokak behin gaur egungo kokapenean finkatuta, azken milioi urtetako klimak (5 Mutatik gaur egun arte) eta gaur egungo baldintzek, hala nola meteorizazioak, grabitateak, uraren higadura fisikoak eta kimikoak (karstifikazio prozesuak), etab., izugarrizko ondorioak ekarri dituzte Aizkorriko paisaian topatzen diren formekin. Aipagarrienak honako hauek dira: grabitateak eragindako kolubioiak (periglaziarrak nahiz Kuaternariokoak), sistema flubialen higadura eta prozesu karstikoak eragindako
10. ESKER ONAK Bukatzeko, lan hau aurrera eramateko aukera eman didaten lagun guztiei esker onak eman nahi dizkiet. Iraia eta nire familia kideei, mendiko lan egunetan bakarrik ez uzteagatik eta materiala eramaten laguntzeagatik. Ilarduiako Berasategi-Pipaón familiari, landa egunetan bere etxea erabiltzen uzteagatik. GeoAizkorri taldea osatzen duten lagunei, haien instalazioetara gonbidatzeaz aparte, haiekin lan egiteko aukera eman digutelako eta edozein gauzetarako prestatu direlako. Azkenik, nahiz eta errietaren bat jaso ere, nire tutoreei eman nahi dizkiet eskerrak, Jesus Uriarte eta Arantza Aranburu. Uda osoan zehar bibliografia eskaintzen, aholkuak ematen, zuzenketak egiten, mendira igotzen edo geratzeko esaten pasa direlako. Beti bere prestutasuna eskaintzen egon dira eta, onena, primeran tratatu naute. Milesker.
12. ERANSKINAK 1. Eranskina. Google Earth-etik hartutako satelite-argazkia, non Aizkorriko ingurunea osatzen duten material mota guztiak (kareharriak bakarrik adierazi dira ondoen antzematen direlako) lanaren 7. Irudiko eskeman agertzen direnekin erlazionatzen diren. (Lanatik hartutako 7. Irudia mugituta eta iraulita dago, ulerketa errazteko xedearekin..
Aizkorriko mendikateak eta Urbiako zelaiek eremu karstiko bat osatzen dute. 1000 metrotik gorako toki baztertua izan arren, Araba eta Gipuzkoa nahiz Espainia eta Frantzia arteko erlazioak eta trukeak suspertzea eta ekonomia aberastea lortu du historian zehar. Hain berezia eta garrantzitsua izanik Euskal Herriko natura-kultura erlazioan, lan honen helburua Aizkorriko paisaiaren jatorria eta gaur egun arte pairatutako eboluzioa azaltzea izan da. Historia geologikoaren bitartez, material bakoitzaren kokapenaren zergatia aztertu da. Tektonikak eragindako indarren bitartez, Aizkorriko erliebearen erliebea. Azkenik, gaur egungo faktoreen eragina aztertu da Aizkorriko paisaian: klimak, grabitateak, urak (gainazalekoak zein lurpekoak), landaretzak, giza-jarduerek... izugarri baldintzatzen dute Aizkorrin sortzen diren forma berriak. Adibide batzuk metakin kolubialak, sistema flubialak, karstak sortutako forma exokarstiko eta endokarstikoak, Urbiako zelaien kokapenaren zergatia, artzaintza jarduerak... dira, hurrenez hurren. Azkenik, hipotesi posibleak dituzten galdera batzuk sorrarazi dira: San Adrianeko tunela Urbiako isurbidea delarena, adibidez, edo Urbiako karstifikazio prozesua zelaien ordez pagadiak zeudenean bortitzagoa zelarena. Beste bat ordea, erantzunik gabe geratu da: kareharri berak Aizkorriko paisaian dituen erliebe ezberdintasunen zergatia. | science |
addi-ae59e38e27e8 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26729 | Neurochemical basis of cognitive enhancement in MK-801 animal model of schizophrenia : the role of enriched environment | Murueta-Goyena Larrañaga, Ane | 2018-02-01 | Harkaitzei. Nire "ikasle" bizitxako azkenengoko txanpan zeu ixan zazelako bidi argitxuztana eta lagunduztuna lan hau aurrea ataten. Bazkal osteko kafe momentuk beti neuaz erungotelako eta tesi garaiko momento gatxak errez bihurtzeko gai ixan zazelako.
"Ikertzea mundu guztiak ikusi duena ikustea da eta inork pentsatu ez duena pentsatzea"
Eskizofrenia gizartearen %1ari eragiten dion buru nahasmendua da. Gaixo eskizofrenikoek erikortasun eta heriotza tasa altuak erakusten dituzte eta haien biziitxaropena %20an murrizten da biztanleri orokorrarekin alderatuta (Auquier et al., 2007). Eskizofreniaren ikuspegi klinikotik azpimarratzekoak dira sintoma kognitiboak, hauek eskizofrenia pairatzen duten gaixoen gizarteratzea eragozten baitute. Gaur egun, sintoma kognitiboak tratagaitzak dira eta luzeko ezintasun eta langabeziarekin erlazio zuzena dute. Hauen artean, aipatzekoak dira oroimen hutsegiteak, lan-memoriako defizitak eta arrazoiketa prozesuetan zein ahozko jariotasunean erakusten dituzten zailtasunak. Azken bi hamarkadetan, eskizofreniaren disfuntzio kognitiboa ulertzeko ahalegin ugari egin dira. Eragin handiko patologia izan arren, bere jatorri etiopatogenikoa ez da guztiz ezaguna. Hala, gaixotasunaren erantzule, besteak beste faktore genetikoak, ingurumen faktoreak edo hauen arteko konbinazio konplexuak proposatzen dituzten hainbat hipotesi argitaratu dira (Singh et al., 2014; Uher, 2014). Garuneko eskanerrek eta post mortem egindako ikerketek aldaketa esanguratsuak azaleratu dituzte eskizofrenia duten gaixoetan, batez ere kortex prefrontal eta lobulu tenporaleko eremuetan. Hauen artean, kortexeko bolumen murriztua (Ordóñez et al., 2016), zirkuituen konektibitate arazoak (Garey L, 2010) eta neuronen aldaketak deskribatu dira (Liu et al., 2014). Aldaketa guzti hauek eskizofreniaren ezaugarri den disfuntzio kognitiboarekin erlazionatuta daude. Horrez gain, hipokanpoko barne- eta kanpo-zirkuituak ere aldatuta aurkitzen dira (Benes, 2000), zelula GABAergikoen zirkuituak barne. Interneurona GABAergikoek zelula kitzikatzaileekin duten tokiko elkarrekintza nolabait eraldatuta dago eskizofrenian eta honek gaitasun kognitiboaren galera sortzen du (Rotaru et al., 2012). Era berean, hipokanpoa eta kortex prefrontalaren arteko konexio aferente eta eferenteak ere kaltetuak daudela deskribatu izan da (Godsil et al., 2013). Post mortem egindako ikerlanak eskizofreniaren etiologia kortex prefrontaleko eta hipokanpoko zelula GABAergiekoetan aurkitzen denaren euskarri dira. Zehazki, ikerketa inmunohistokimikoek parbalbumina eta somatostatina adierazten duten interneuronen murrizketa egiaztatu dute (Hashimoto et al., 2003). Eskizofreniaren oinarriak ikertu eta baliagarriak izan daitezkeen terapia eta estrategiak aztertzeko hainbat animalia-eredu erabili izan dira. Animalia-ereduak gaixotasun psikiatrikoak ikertzeko erabiltzearen eragozpenetako bat gaixotasun hauen oinarri neurobiologikoen ezagutza urria da. Hala ere, eskizofreniaren prebalentzia handia eta gaixotasun honi lotutako ondorio kaltegarriak kontuan izanik, animalia-ereduak
ezinbesteko tresna bilakatu dira. Karraskarietan eskizofrenia eragiteko hainbat eredu proposatu badira ere, jaiotza inguruan N-metil-D-aspartato hartzaileak (NMDAR) blokeatzeak eskizofrenia pairatzen duten gizakien antzeko sintomak eta aurkikuntza patologikoak azaleratzen ditu: kortex prefrontalaren bolumenaren murrizketa, hiperaktibitatea eta ahalmen kognitiboaren akatsak, besteak beste. Beraz, animalia-eredu hau bereziki interesgarria da gaixotasunaren aurkako terapia edo estrategia egokiak bilatzeko (Bubeníková-Valesová et al., 2008; Nakazawa et al., 2017). Gaixotasun neurologikoen sintomatologia imitatzen duten animalietan badago eritasun hauen sintomatologiaren murrizketan funtzio garrantzitsua betetzen duen eragile bat: ingurune aberastua. Ingurune aberastuak zentzumenen erabilera, ariketa fisikoa eta sozializazioa areagotzen ditu, eta hauen bidez, ikas-ahalmenaren eta oroimenaren areagotzea eragiten du, bai baldintza patologiko zein baldintza arruntetan. Ingurune aberastuko kaiolak ohiko laborategi-kaiolak baino handiagoak dira eta bertan tamaina, kolore eta testura desberdinetako objektuak kokatzen dira, hala nola, jostailuak, tunelak, aldapak eta ariketa fisikoa egiteko gurpilak. Halaber, aberastutako ingurunean hazitako animaliek neurogenesia, gliogenesia eta dendriten adarkatze handiagoa erakusten dute (van Praag et al., 2000) eta gertakari guzti hauek urrituta daude eskizofrenian. Nerbio sistema zentralaren gainean eragiten duten beste hainbat gaixotasunetan ingurune aberastuak efektu onuragarriak dituela egiaztatu da (Nithianantharajah eta Hannan, 2006). Emaitza faboragarri hauek kontuan izanik, ingurune aberastuak eskizofrenian izan dezakeen eragina aztertzea da lan honen xedea. Orain arte egindako ikerketa guztietan, ingurune aberastuak animalien garunetan eragindako onurak nabarmenak dira, bai gaitasun kognitiboari dagokionez, bai aldaketa zelular eta molekularrei dagokienez ere. Hala ere, ingurune aberastua eta eskizofrenia uztartzen dituzten lan gutxi argitaratu dira. Eskizofrenia jaio ondorengo garapeneko gaixotasun bat dela susmatzen den arren, sintomak nerabezaro/helduaro goiztiarreraino agertzen ez direnez, erronka garrantzitsuenetako bat iraupen luzeko aberrazio sinaptikoak dituzten zirkuitoak eraldatzea da. Ildo honetatik jarraituz, NMDA hartzaileen hipofuntzioa eragiten zaion animalia-eredu batean ingurune aberastuak izan ditzakeen efektu onuragarriak ikertzeak, farmako espezifikoagoak garatzen lagunduko luke. Azpimarratzekoa da baita, ingurune aberastua albo-ondoriorik gabeko estrategia seguru bat dela, eskizofreniaren kasuan sintoma kongnitiboen tratamendurako interes translazionala duelarik.
Ikasketa eta oroimena ingurumenari buruzko informazio eguneratua barneratzea ahalbidetzen duten prozesu dinamikoak dira, azken xede bezala egokitzapenezko portaera gidatzea dutelarik (Preston eta Eichenbaum, 2013). Ikasketa ingurunetik zentzumeninformazio ugari biltzen duen prozesu gisa definitzen bada, oroimenak informazio hori kodifikatzea, biltzea eta berreskuratzea ahalbidetzen du. Ikasketa eta oroimen-sistemak kategoria desberdinetan bana daitezke eta oroimen-sistema horietako bakoitza garuneko egitura eta zirkuitu neuronal desberdinetan oinarritzen da (1. irudia). Hala ere, objektu, leku eta gertaerei buruzko informazioa egitura azpikortikaletara konektatuta dauden garuneko integrazio multimodal edo asoziazio eremuetara helduko da, eta egitura azpikortikalek kortexeko adierazpena moldatuko dute. Elkarrekintza konplexu horien oinarriak oraindik argitzeko badaude ere, ikasketa eta oroimenak egunerokotasunean duen funtsezko rola dela eta, mekanismo zelular, molekular eta zirkuitu mekanismoak argitzeko ahalegin nabarmenak egiten ari dira.
1. irudia. Oroimen-sistema ezberdinen irudikapen eskematikoa
1.1.1. Ikasketa eta oroimen prozesuetan parte hartzen duten garuneko eremuak 1.1.1.1. Hipokanpoa eta kortex prefrontalaren arteko elkarrekintza
Asko dira ikasketa eta oroimen prozesuetan parte hartzen duten eremu telentzefalikoak, baina hipokanpoak eta kortex prefrontal medialak (mPFC) jokatzen duten papera nabarmentzekoa da. Hipokanpoak objektu espezifikoak eta haien kokapenak kodifikatzen ditu testuinguru batean, karraskarien nabigazio espazialaren gaitasunerako bereziki garrantzitsua delarik (Preston eta Eichenbaum, 2013). Gizakien kasuan aldiz, hipokanpoa adierazpen episodikoaren oroimena kodifikatzeko behar-beharrezko egitura da eta mPFC-ak funtzio exekutiboak gobernatzen ditu, arreta eta malgutasun kognitiboa barne. Horrez gain, mPFC-ak rol garrantzitsua betetzen du urruneko, azkenaldiko eta epe laburrerako oroitzapenetan ere (Euston et al., 2012).
Hipokanpoaren eta mPFC-aren zereginak oso desberdinak badirudite ere, bi eremu hauen eta beste eskualde kortikalen arteko elkarreragina funtsezkoa da portaera kognitibo egoki bat izateko (Euston et al., 2012). Izan ere, hipokanpoa eta mPFC-a anatomikoki norantza bakarreko bide batez daude loturik (Godsil et al., 2013). Sabelaldeko hipokanpotik eta subikulutik mPFC-era doazen proiekzioak bereziki indartsuak dira. Hipokanpo-prefrontal bideak testuinguruari buruzko informazioa bidaltzen du mPFC-era, testuinguruaren, gertaeren eta erantzunen arteko asoziazioen formazio eta sendotze azkarra ahalbidetzeko. Horrela, mPFC-ak egungo testuinguruaren eta gertaeren informazioa jasotzen du hipokanpotik eta iraganeko esperientzietan oinarrituz erantzun moldagarriena iragartzen du (Euston et al., 2012). Kortex prefrontal medialak, atzeranzko proiekzioak bidaltzen ditu zeharkako bideetatik, kortex perirrinal eta alboko entorrinaletik, hipokanpoko jardueran eraginez hain zuzen (2. irudia). Halaber, talamoko nuleus reuniens deritzon nukleotik hipokanpora iristen den azpikortexeko bide bat ere badago. Beraz, kortex prefrontal mediala eta hipokanpoa elkarlanean ari dira ikasketa eta oroimen prozesuak sustatzeko.
Funtzioaren ikuspuntutik, hipokanpoko eskualde nagusietan (HJ, CA3, CA1) bi atal bereiz daitezke: eremu dortsala eta sabelaldeko eremua. Eremu dortsalak (atzeko hipokanpoa gizakietan) funtzio kognitiboak bideratzen ditu eta sabelaldeko eremua (aurreko hipokanpoa gizakietan) hipokanpo afektibotzat jotzen da (Fanselow eta Dong, 2010). Ikerketa anatomikoen arabera, hipokanpo dortsalaren eta sabelaldekoaren konexio aferente eta eferenteak desberdinak dira. Hipokanpo dortsalak objektuei eta tokiei buruzko informazioa kodifikatzen duen bitartean, sabelaldeko hipokanpoak testuinguru 3. irudia. Karraskarien hipokanpoko zirkuitu neuralak. Deng et al. Nature Rev Neurosci. 2010-tik hartuta.
desberdinen arteko bereizketak nabarmentzen ditu (2. irudia). Nabigazio eta oroimen espaziala ere hipokanpo dortsalaren menpe daude (Fanselow eta Dong, 2010). Azkenik, hipokanpo dortsala, baina ez sabelaldekoa, ezinbestekoa da objektu-toki asoziazioetarako (Barker eta Warburton, 2015) eta objektu berriei buruzko oroimenak kontsolidatzeko, era goiztiar eta atzeratuan (Clarke et al., 2010). Izan ere, espazioko kokapenak kodifikatzen dituzten leku-zelula gehien hipokanpo dortsaleko CA1 eskualdean daude eta hauek, buruak espazioan duen kokapenari buruzko informazioa bidaltzen dute subikulu eta aurresubikulu dortsalera proiekzio kitzikatzaileen bidez. Hipokanpo dortsaleko CA1 eta subikulutik bidaltzen diren proiekzio nabarmenenak kortex erretroesplenial eta aurreko kortex zingulatura doaz, karraskarietan prozesamendu bisuoespazialarekin lotura zuzena duten kortikexeko bi eremuetara (Harker eta Whishaw, 2014).
Kortex prefrontal mediala (mPFC) garunaren aurrealde dortsalean dagoen horma medialeko zatirik handiena da eta portaera kognitibo konplexuak erregulatzen dituen garuneko eremu nagusietako bat da. Hauen artean funtzio exekutiboak aurkitzen dira, hala nola, plangintza eta erabakiak hartzeko gaitasuna edo sari-bidezko portaera gidatua. Era berean, aipatutako funtzio hauek prozesu kognitibo sinpleagoetan oinarritzen dira, atentzio kontrolean, lan-oroimenean edo malgutasun kognitiboan, besteak beste. Gainera, mPFC-ak ere paper garrantzitsua jokatzen du oroimenen kontsolidazioan eta berreskurapenean (Euston et al., 2012). Irizpide anatomiko eta funtzionaletan oinarrituta, mPFC-a aurreko kortex zingulatua, kortex prelinbikoa eta kortex infralinbikoa deritzen eremuetan banatzen da (4. irudia). Eskualde prelinbikoak atentzioan, lan-oroimenean eta erantzunen aukeraketan parte hartzen du. Aldiz, aurreko kortex zingulatuak portaeraren ordena tenporala eta sekuentzia motoreekin erlazionatutako arauak sortzen ditu. Eskualde infralinbikoaren funtzioa ez da hain ezaguna, baina kontrol autonomikoarekin zerikusia duela uste da, batez ere, beldurrarekin erlazionatutako portaerekin (Euston et al., 2012).
Nerabezaroa haurtzarotik heldutasunerako trantsizioa da. Nerabezaroan zehar, gizarte-jokabidean eta garapen kognitiboan aldaketak agertzen dira eta aldaketa horiek kortex prefrontal medialeko eta hipokanpoko zirkuitu neuronalen garapenarekin irmoki lotuta daude.
Kortex prefrontalaren inerbazio doparminergikoa prozesu kognitiboetarako beharrezkoa da eta inerbazio hau nerabezaroan zehar heltzen da. Aurreko kortex zingulatuko zuntz dopaminergikoen dentsitatea jaio ondorengo 20. eta 35. egunen artean garatzen da guztiz. Eskualde prelinbikoan, aldiz, jaio ondorengo 60. eguneraino luzatzen da. Dopaminaren D1 eta D2 hartzaileak ere areagotuz doaz heldutasunera iritsi arte. Bestalde, terminal dopaminergikoak zelula GABAergikoen soma eta dendritekin aposizio estuan daudela ikusi da eta nerabezaroan zehar esanguratsuki areagotzen dira kortex prefrontaleko V. eta VI. geruzetan, parbalbumina-positiboak diren interneuronetan batez ere (Caballero et al., 2016). Arratoi gazteetan (15-30. jaio ondorengo eguna) egindako interneurona GABAergikoen erregistroen arabera, D1 motako dopaminaren hartzaileek jaurtiketa-arineko interneuronen kitzikapena areagotzen dute; ez ordea D2 motako hartzaileek. Hala ere, jaio ondorengo 50. egunetik aurrera, interneuronek bai D1 bai D2 hartzaileak adierazten dituzte eta dopaminak kortex prefrontaleko eragin GABAergikoa areagotuko du (Tseng eta O'Donnell, 2007). Beraz, deskribatutakoaren arabera, dopaminarekin erlazionatutako inhibizioaren kontrola kortex prefrontalean GABAren jarduera erraztean datza.
Orain arte aipatutako aldaketez gain, nerabezaroan seinalizazio GABAergikoak eta neurotransmisio glutamatergikoak ere aldaketa garrantzitsuak jasaten dituzte. Aldaketa hauek 1.1.2.2. atalean (Interneurona GABAergikoen heltze-prozesua) eta 1.1.3.2. atalen (NMDA hartzaileen garrantzia heltze-prozesuan, ikasketan eta oroimenean) deskribatuko dira hurrenez hurren.
Interneuronak ezinbestekoak dira zelula kitzikatzaileen arteko elkarrekintza konplexuak doitzeko. Gaur egungo joeren arabera, interneuronen aniztasunak garunak duen indar konputazionala irudikatzen du, non interneuronek hainbat ataza burutzen dituzten (Moore et al., 2010). Interneuronek ez dute soilik gehiegizko kitzikapena ekiditeko burutzen inhibizioa. Sareko eragiketa konplexuetan parte hartzen dute, hala nola, erantzunaren aukeraketan, irabazi kontrolean edo zelula kitzikatzaileen jaurtiketa patroi espazio-tenporalak doitzen eta garun oszilazioak ere sortzen dituzte. (Wehr eta Zador, 2003; Roux eta Buzsáki, 2015). Garun osasuntsuetan, jarduera guzti hauek dinamikoki egokitzen dira kanpoko eskakizunei behar bezala erantzuteko. Interneuronek
ikasketa eta oroimenean duten inplikazioa ikerketa ugaritan dokumentatu da, nahiz eta azpimota bakoitzak parte hartze ezberdina izan garuneko eskualde eta atazaren arabera.
baina etengabe areagotzen da jaio ondorengo bigarren astean zehar. Neurogarapeneko hirugarren astean, igoera izugarria ematen da eta parbalbuminaren adierazpena apurkaapurka gehituz doa nerabezaroan zehar, 40. joe eta 55. joe bitartean heldu mailak lortzen diren arte (Caballero et al., 2014a). Parbalbumina adierazten duten interneuronek ezinbesteko garrantzia dute inhibizio tonu egokia lortzeko. Inhibizioak eskualde kortikal ezberdinen aldi plastikoak kontrolatzen ditu eta, beraz, kognizioan nahita nahiezko eragina dauka.
1.1.2.2. Interneurona GABAergikoen heltze-prozesua Interneurona GABAergikoek zelula piramidalen aktibitatea erregulatzen dute, baina jaiotza aurretiko eta jaiotza ondorengo garapenean plastikotasun kortikalean, lotura sinaptikoan eta oszilazioen sorreran ere rol garrantzitsua jokatzen dute (Le Magueresse eta Monyer, 2013). Zirkuitu GABAergikoen garapenaren ezaugarrietako bat bere iraupen luzea da. Heltze-prozesua enbrioi-sasoian hasten da eta hainbat urrats ematen ditu zelularen berezko ezaugarriak guztiz garatu arte. Aldaketa guzti hauen artean hurrengoak dira aipatzekoak: GABAren askatze eta jasotzearen heltzea, neuronen gaitasuna sinapsiak osatzeko garapeneko garai zehatzetan eta zelulen seinaleztapena erregulatzen duten
6. irudia. Neurogarapenean zehar sistema GABAergikoan ematen diren aldaketen irudikapen eskematikoa.
1.1.2.3. Interneuronen funtzioa Oinarrizko mikrozirkuituen funtzioak Aurreraelikadura inhibizioak emari kitzikatzaileen aldiberekotasunaren detekzio leihoa laburtzen du neurona piramidaletan. Zelula glutamatergiko aferenteak zelula printzipalekin eta zelula GABAergikoekin paraleloan burutzen dute sinapsia (Buzsáki, 1984) (7. irudia). Emari inhibitzailea glutamatoak zelula piramidalengan eragindako despolarizazioa baino lehenago heltzen bada, aurreraelikadura inhibizioak mintz potentziala despolarizazio-atariaren behetik mantenduko du eta zelula kitzikatzaileen ekintza-potentzialak ekidingo ditu. Konduktantzia inhibitzailearen areagotzea eta zelula piramidalaren despolarizazioa ez badira aldiberekoak, milisegundo gutxi batzuk irauten duen desoreka iragankor bat gertatzen da inhibizioak berriz oreka berreskuratu arte. Ondorioz, interneuronek potentzial postsinaptiko kitzikatzaileen batuketa tenporala mugatzen dute eta ekintza-potentzialen sorrera eta kadentzia erregulatzen dute. Aurreraelikadura inhibizioan parte hartzen duten interneurona askok atzeraelikadura inhibizioan ere parte hartzen dute. Dena dela, hipokanpoko zelula GABAergiko batzuk
direnez, dendriten arantzetara heltzen diren seinaleak doitzen edo moldatzen dituzte. Parbalbumina eta SST adierazten duten interneuronen bidez eragindako inhibizioak osagarriak dira. Inhibizio goiztiarra perisomara zuzentzen diren jaurtiketa arineko zelulek eragiten dute, oso sentikorrak direnez, estimuluari arin erantzuten diotelako. Ostera, informazio sentsoriala etengabea denean, interneurona PB-positiboek eragindako inhibizioa murriztuz joaten da. Ondoren, inhibizioa interneurona SST-positiboen esku geratzen da, hauen eragin inhibitzailearen agerpena motelagoa delako eta inhibizio berantiarra dela esan ohi da (Pouille eta Scanziani, 2004).
Interneuronak ezinbestekoak dira portaera kognitibo arrunterako Interneuronen artean aniztasun handia dago, baina PB eta SST adierazten duten interneuronak ikertu dira gehien. Somatostatinak ikasketa eta oroimenean funtsezko rol bat duela jakina da, somatostatina-hartzaileen knock-out (KO) saguek ikasketa espazialean defizita erakusten baitute (Dutar et al., 2002). Horretaz gain, zahartzaroan gizakien eta arratoien kortexean SST gutxiago dagoela ikusi da eta hau ikasteko gaitasunaren murrizketarekin dago korrelazionatuta (Dournaud et al., 1995). Bestalde,
Interneurona mota desberdinak ez daude bata bestearengandik isolatuta, baizik eta zirkuitu-mailan funtzionatzeko konektatuta daude. Gutxi dira interneurona ezberdinen arteko elkarrekintzak ordena-altuko funtzio kognitiboetan duen eragina aztertu dutenak. Kortex prefrontal medialeko jaurtiketa arineko interneurona PB-positiboak helbururazuzendutako portaera gidatzen duten arren, interneurona SST-positiboek ere parte hartzen dute, bi hauek aurkako jarduera erakusten dutelarik (Kim et al., 2016). Aurreko kortex zingulatuan, saritutako atazen fase ezberdinetan parte hartzen dutela erakutsi zuten Kvitsiani eta lankideek (Kvitsiani et al., 2013), non interneurona SST-positiboak saritutako gunera hurreratzean aktibatzen ziren eta interneurona PB-positiboak saritutako zona uztean erantzuten zuten eta aurreko egonaldiaren denbora kodifikatzen zuten.
Behaketa hauek interneuronak adierazpen kognitibo arrunt baterako beharrezkoak direla nabarmentzen dute eta, dirudienez, kognizio egokia bermatzen duten zirkuitu kortikalen dinamika koordinatzeko, interneurona azpimota bakoitzaren funtzioa espaziodenboran bananduta dago, rol osagarriak betez.
Inhibizioaren aurkako erregulazioa oroimenaren jabetze eta finkatze prozesuetan Hainbat ebidentziak iradokitzen dute inhibizioaren eta desinhibizioaren arteko elkarrekintzak rol garrantzitsua jokatzen duela ikasketa eta oroimenaren formakuntzan. Iragankorra eta espezifikoa den inhibizioak kausazko inplikazioa du ikasketarekin erlazionatutako plastikotasunean, hain zuzen ere. Lehen ebidentziek SST adierazten duten interneuronen jarduera basala mugimenduan eta sentsazio aktiboan zehar murriztuta zegoela azpimarratu zuten (Urban-Ciecko eta Barth, 2016). Azken urteotan, interneurona PB-positiboen estimulazio farmakologikoek eta optogenetikoek erakutsi dutenez, beraien jarduerak entzumen beldur ikasketa hondatzen du (Letzkus et al., 2011). Froga hauetan oinarriturik, autore batzuk desinhibizioa plastikotasun sinaptikoaren eta ikasketaren mesedegarri den mekanismo orokor bat izan daitekela proposatu dute (Letzkus et al., 2015). Izan ere, Gambino eta Holtmaatek (Gambino eta Holtmaat, 2012) zuzenki egiaztatu zuten kortex somatosentsorialean desinhibizioak epe-luzeko potentziazioa errazten zuela. Hipotesi honen euskarri dira baita beste lan batzuetan aurkitutako emaitzak. Denbora luzez jakin da interneurona PB-positiboen inhibizioaren murrizketa iragankor batek edo beraien sare perineuronalak kentzean ikusmen kortexeko aldi kritikoa berriz irekitzen dela begi-dominantziaren plastikotasuna areagotuz (van Versendaal et al., 2012). Aitzitik, interneurona PB-positiboen aurreraelikaduraren aktibazioa beharrezkoa da amigdalaren menpe dagoen beldur ikasketarako (Wolff et al., 2014). Era berean, barril kortexeko IV. geruzan SST adierazten duten interneuronen zenbakia areagotu egiten da baldintzapen klasikoko ikasketa aldian (Cybulska-Klosowicz et al., 2013). Halere, azken kasu hauetan interneuronen jardueraren efektua sarean berdina izango litzateke: zelula piramidalen desinhibizioa. Ustez, amigdalako interneurona PB-positiboek SST adierazten duten interneuronak isiltzen dituztenez eta IV. geruzako interneurona SST-positiboak interneurona PB-positiboetara zuzendutako zirkuitu desinhibitzaileko parte direnez, beraien jarduerak dudagabe zelula piramidalen ekintza-potentzialak bermatuko lituzkete. Honekin bat, sabelaldeko eskualde
adierazten zuten saski-zelulak jaurtiketa patroi ezberdina zuten neurona talde ezberdinetan biltzen zirela erakutsi zuten oroimenez-gidatutako aukeraketa portaeran, zelula mota bakar baten barruan, atazarekin erlazionatuta egon daitezkeen espezializazioak daudela aditzera emanez. Aurkikuntza hauek ikasketa eta oroimen prozesuetan kitzikapen/inhibizio orekak egiten duen ekarpenaren ulermena hobetzen laguntzen dute. Gero eta ebidentzia fidagarri gehiagok desinhibizioak neurotransmisio kitzikatzailean laguntzen duela eta ikasketarako mekanismo orokorra izan daitekeela adierazten dute. Bestalde, arauen finkapenak konfigurazio inhibitzaile altu baten beharra du (Donato et al., 2013; Donato et al., 2015), ikasketarekin erlazionatutako aldaketa plastikoak eta oroimenaren formakuntza inhibizio mailak zehazten duela iradokiz. Beraz, oreka egoki hau nahasten duen edozein faktorek eragin kaltegarriak izan ditzake kognizioan.
NMDA hartzailaren azpiunitateak lotune guneetan ere desberdintzen dira: NR1 azpiunitateak glizina lotzeko guneak ditu eta NR2 azpiunitateak glutamatoa lotzeko guneak. Glizinak ko-agonista bezala jokatzen du, hau da, bere lotura beharrezko baldintza bat da NMDA hartzailearen aktibazioa bermatzeko. D-serinak ere ko-agonista bezala joka dezake NMDAR-ren B-glizina guneetara lotzen denean (8. irudia). Mintzeko potentzia atseden-egoeran dagoenean, magnesio ioiak kanalaren poroetan sartzen dira eta ioien fluxua ekiditen dute. Magnesioaren blokeoa aldaratzeko eta, beraz, ioien fluxua bermatzeko, mintzaren despolarizazioa gertatu behar da. Ondorioz, magnesioak sortzen duen blokeoa gainditzea NMDA hartzaileen aktibazioa bermatzeko beste baldintza bat izango da. Heterotetrameroaz gain, NMDA hartzaileek dentsitate postsinaptikoak dituzte, sinapsi glutamatergikoei egituran eta funtzioan egonkortasuna ematen dieten proteina multzoak.
1.1.3.2. NMDA hartzailearen garrantzia heltze-prozesu, ikasketa eta oroimenean
Glutamatoak zelula barneko jauziak aktibatzen ditu hartzaile ionotropiko eta metabotropikoen bidez. Glutamatoa neurogarapenerako ezinbestekoa da sinaptogenesia, sareko plastikotasuna, dendriten adarkatzea, eta neurona aitzindarien hedatze eta migrazioa erregulatzen dituelako (Snyder eta Gao, 2013). Jaio ondorengo neurogarapen goiztiarrean NMDA hartzaileak dira glutamatoaren hartzaile bakarrak, AMPA hartzaile funtzionalik ez baitago (Ben-Ari et al., 1997). Hori dela eta, NMDA hartzaileak garuneko heltze-prozesuarekin irmoki lotuta daude. NMDA hartzaileen azpiunitateen adierazpena
eta funtzioa hipokanpoaren garapen egokirako beharrezkoa da. Izan ere, hartzaile hauen erregulazio ezak sinaptogenesian eta zirkuituen heltze-prozesuan akatsak sortzen ditu (Brigman et al., 2010).
nabarmentzeko gai dira eta korrelazio tenporal honek ekintza pre- eta postsinaptikoen denboraren araberako plastikotasuna ahalbidetzen du.
1.2. Eskizofreniaren aurrekari neuropatologikoak
1.2.1. Gizakietan egin diren aurkikuntzak Azken bi hamarkadetan eskizofreniaren disfuntzio kognitiboaren jatorria ulertzeko ahalegin asko egin dira. Hori dela eta, prozesu kognitiboek dituzten oinarri neurobiologikoak ulertzeko interes handia dago. Gaur egun, medikamentu antipsikotikoak eraginkorrak dira sintoma positiboak gutxitzeko, baina onura urria dute kognizioan. Arazo kognitiboek gaixo eskizofrenikoei eguneroko bizitzan eragiten diote
eta ezgaitasun kronikoari eta langabeziari oso lotuta daude (Green et al., 2000). Hala ere, gaur egungo tratamenduak edo terapiak ez dira gai sintoma kognitiboak arintzeko. Disfuntzio kognitiboak sakon eragiten du eta beste sintomekiko mendekotasunik ez du erakusten (Gold, 2004). Ezaugarririk nabarmenena lan-oroimen gaitasun murriztua da, batez ere informazio kantitate handiak batera prozesatu behar direnean (Silver et al., 2003; Barch et al., 2006). Kortex prefrontal dortsolaterala (KPFDL) lan-oroimenaren hutsegiteetan dago inplikatuta eta eskaner bidez egindako garun ikerketek behin eta berriz erakutsi dute KPFDL-ren aktibazioan alterazioak daudela eskizofrenia duten gizabanakoetan, batez ere, ataza kognitiboak egiten arin direnean (Arnsten eta Jin, 2014; Brunoni eta Vanderhasselt, 2014; Wolf et al., 2015). Eskizofrenia duten gaixoek ikasketa asoziatiborako gaitasuna ere murriztuta dute eta hau kortex prefrontaleko eta hipokanpoko zirkuituen anatomia eta funtzioarekin lotu dute.
9. irudia. Eskizofreniaren sorreran parte hartzen duten arrisku faktore nagusien sailkapena.
Eskizofreniari dagokionez, dopaminaren hipotesia izan da ideiarik iraunkorrena psikiatrian. Eredu hori dopamina-hartzaileen antagonistek efektu antipsikotikoak zituztela ikusi ondoren proposatu zuten. Izan ere, gaixo eskizofrenikoen sistema linbikoan hartzaile horien gehiegizko adierazpena aurkitzen da. Hala eta guztiz ere, dopaminaren hipotesiak ez du eskizofreniaren patogenesia guztiz azaltzen, medikamentu antipsikotikoak gaixotasunaren sintoma positiboetarako eraginkorrak baitira, baina sintoma negatiboak eta kognitiboak ez dituztelako hobetzen. Gaur egun, D2 hartzaileen gehiegizko aktibazioa nahasmendu honen sinapsietan ikusten diren desoreka kimiko orokorren efektu bat baino ez dela uste da (Seeman eta Kapur, 2000).
Azken frogek gizabanako eskizofrenikoetan ezohiko transmisio glutamatergikoa eta NMDA hartzaileen hipofuntzio bat dagoela onartzen dute (Snyder eta Gao, 2013). Lehenik eta behin, eskizofrenia izateko arriskua handitzen duten gene askok NMDAR-n bidezko seinaleztapenarekin dute zerikusia (Moghaddam, 2003; Harrison eta Weinberger, 2005). Eskizofrenia garatzeko arrisku geneak neuronen ugaritzea, migrazioa eta sinaptogenesia erregulatzen dute. Bigarrenik, gaixo eskizofrenikoen garunetan NMDA hartzailearen NR1 azpiunitatea murriztua egoteak, NMDA hartzailearen funtzioa asaldatuta dagoenaren idea sendotzen du (Weickert et al., 2013). Hirugarrenik, NMDA hartzailearen adierazpen baxua duten sagu transgenikoek eta NMDA hartzailearen antagonismoko animalia-ereduek eskizofrenia gogorarazten duten sintomak erakusten dituzte. NMDA hartzailearen antagonistek portaera aldaketak sortzeaz gain, eskizofreniarekin zerikusia duten alterazio metaboliko eta neurokimikoak ere eragiten dituzte (Morris et al., 2005). Gainera, gero eta onartuago dago eskizofrenia
Animalia-ereduak baliagarriak dira gaixotasun ugariren mekanismo fisiopatologikoak argitzeko eta tratamendu berriak garatzeko. Nahasmendu psikiatrikoak ikertzeko animalia-ereduak erabiltzearen oztopo nagusietako bat beraien oinarri neurobiologikoen ezagutza gutxi dugula da. Gainera, eskizofrenia giza nahasmendua dela iradoki dute, batez ere pertzepzioari, pentsamenduari, hizkuntzari eta arretari eragiten diolako. Ezaugarri hauek behe-mailako ugaztunetan modelatzeak zeresana eman du, baina eskizofreniaren prebalentzia handiak (biztanleriaren %1) eta gaixotasunaren ondorio kaltegarriek animalia-ereduak erabiltzearen beharra justifikatzen dute.
Hainbat hurbilketa planteatu dira eskizofrenia karraskarietan modelatzeko eta hiru talde nagusitan bana daitezke: neurogarapeneko ereduak, eredu genetikoak eta eredu farmakologikoak. Neurogarapeneko ereduen artean, haurdunaldian zehar sortutako zailtasunak daude, hala nola, ernaldiko malnutrizioa edo jaio aurretik gripe birusaren eraginpean jartzea (Salgado eta Sadner, 2013). Eragile goiztiarrak ere erabili izan dira neurogarapeneko ereduetan, adibidez, kumeak amarengandik banatzea edo isolamendu soziala (Jones et al., 1992; Geyer et al., 1993), baina normalean eredu genetiko edo farmakologikoekin batera (Gilabert-Juan et al., 2013). Jaioberrien sabelaldeko hipokanpoko lesioak ere anitz erabili izan dira, baina eragindako kaltea eskizofrenian baino askoz ere larriagoa da (Daenen et al., 2003; Rueter et al., 2004). Dena dela, hurbilketa guzti hauen kausazko rola zalantzagarria da. Eskizofrenia oso heredagarria da eta gaixotasunaren osagai genetikoa ezin da alde batera utzi. Geneek eta ingurumen faktoreek elkarri eragiten diote eta elkarreragin horrek nahasmendua azaleratuko den edo ez erabakiko du. Animalia-eredu genetiko batzuk gaixotasuna xehetasun handiz kopiatzen dute, baina eskizofrenian gene ugarik hartzen dute parte eta hauek faktore estokastiko eta ingurumenekoekin duten elkarrekintza konplexua dela eta, eskizofrenia animalia-eredu genetikoen bidez bakarrik errepikatzea ezinezkoa bihurtzen da (Green et al., 2010).
NMDA hartzailearen antagonista ez-lehiakorren animalia-ereduak dira gaur egun hobeen deskribaturiko eredu farmakologikoak. Fenziklidina (PCP) eta ketaminak psikosia eragiteko gai dira gizaki osasuntsuetan eta gaixo eskizofrenikoetan sintoma positiboak areagotzen dituzte (Lahti et al., 2001). Honek eskizofreniaren patofisiologian NMDA hartzaileen parte hartzea iradokitzen du. NMDA hartzaile ez-lehiakorren efektua ez da guztiz ezagutzen, baina neurotransmisio glutamatergiko, dopaminergiko eta GABAergikoarekin interakzio konplexuak izan ditzakeela dirudi (Grüter et al., 2015). Glutamatoaren transmisioan ematen diren aldaketak eskizofrenian ikusten diren sintoma negatibo eta kognitiboekin erlazionatuak izan dira. NMDA hartzaileen antagonistek, dopaminak ez bezala, eskizofreniaren kognizio eta arreta defizitak aztertzeko balio dute (Marcotte et al., 2001; van der Staay et al., 2009). Autore batzuk diotenez, NMDA hartzaileen antagonistek ez dituzte neurogarapeneko prozesuak kontutan hartzen, batez ere dosi akutuak erabili izan direlako eta epe motzeko ondorioak neurtu direlako, epe luzeko efektuak aztertu beharrean. Hala eta guztiz ere, azken urteetan NMDA hartzaileen antagonisten administrazio kroniko eta azpikroniko errepikatuak eman izan zaizkie animaliei jaio ondorengo garai goiztiarrean eskizofreniaren defizit kognitiboak modelatzeko eta epe luzeko portaera aldaketak aztertu dira (nerabezaroan edo heldutasunean) (Bubeníková-Valesová et al., 2008; Lim et al., 2012). MK-801, dizolzipina bezala ere ezagutzen dena, NMDA hartzaile ez-lehiakorren artean farmakorik selektiboena eta indartsuena da eta, beraz, zabal erabili da eskizofrenia animalia-ereduak sortzeko karraskarietan (Wong et al., 1986).
MK-801-ek NMDA hartzailea fisikiko blokeatzen du kanal barruan sartuz, PCPren guneetara lotuz eta kanalean zehar katioien fluxua saihestuz. NMDA hartzaileen blokeoak glutamatoaren gehiegizko askapena eragiten du eta bai blokeatutako neuronan bai garuneko beste eskualde batzuetan eragin kaltegarriak izan ditzake. Izan ere, MK801-k efektu proapoptotikoak ditu farmakoa eman ondorengo epe motzean. Bide apoptotikoak aktibatzeko duen gaitasuna NMDA hartzailearen blokeoaren iraupenaren eta indarraren araberakoa da. Normalean, 0.25mg/kg baino dosi handiagoak dira beharrezkoak atzeraezina den endekapena eta zelularen heriotza eragiteko (Ikonomidou et al., 1999). Zelularen heriotza aktibatzeko mekanismoak ez daude guztiz argi, baina neurogarapen goiztiarrean NMDA hartzailea ERK1/2-CREB bideei lotzea beharrezkoa da bere akzio neurotrofikoetarako eta dirudienez, MK-801-k eragindako zelulen heriotza NMDA hartzailea ERK1/2 seinaleztapen bidetik disoziatzearen ondorioa da (Lim et al.,
Glutamatoak eragindako exzitotoxizitateak ondorio funtzional handiak ditu. Interneurona GABAergikoak zelula piramidalak baino hamar aldiz sentikorragoak dira NMDA hartzaileen antagonismoarekiko (Grunze et al., 1996). Bereziki, PB adierazten duten jaurtiketa arineko interneuronak dira sentikorrenak, antza, eta haien alterazioa nahikoa da portaeran eskizofreniaren sintomak diruditen antzeko ezaugarriak sortzeko. Hainbat ikerketek frogatu dute MK-801-aren administrazio errepikatuek PB-ren inmunoerreaktibitatea gutxitzen dutela. NMDA hartzaileen blokeo kronikoak arratoi gazte eta helduetan interneurona PB-positiboen dentsitatea murrizten du hipokanpoan, batez ere hortz-jiroan eta CA1 eskualdean (Rujescu et al., 2006; Braun et al., 2007). Neurogarapeneko ereduak ere aurkikuntza hauek errepikatzeko gai izan dira, baina normalean 0.5mg/kg baino gehiagoko dosiak behar dira epe luzeko aldaketa estruktural eta anatomikoak sortzeko (van der Staay et al., 2011). Dosi handi hauek ez dituzte bakarrik hipokanpoko PB dentsitateak aldatzen, baita kortex prefrontal medialeko zelula PB-positiboenak ere, eta eskualde hau orden-altuko funtzio kognitiboetarako beharrezkoa da (Coleman et al., 2009; Li et al., 2015). Are gehiago, Nakazawa eta lankideek (Nakazawa et al., 2012) sagu transgenikoak erabiliz, NMDA hartzaileak kortexeko eta hipokanpoko interneurona GABAergikoetatik kentzeak nahikoa zela eskizofreniabezalako ezaugarriak agerrarazteko erakutsi zuten. Kaltetutako interneurona gehienek PB inmunoerreaktibitatea zuten, izan ere. MK-801 administratu ondoren jaurtiketa arineko zelula PB-positiboen sentikortasun selektiboaren mekanismoak jakiteke daude oraindik, baina hainbat hipotesi plazaratu dira. Jaurtiketa arineko zelulek potasio kanal berezi bat
dute, hots, Kv1.3 kanala, eta honek mintzaren errepolarizazio arin bat bermatzen du hurrengo ekintza-potentziala azkar sortzeko. Frekuentzia altuko ekintza-potentzialak jaurtitzean NMDA hartzaileen irekitze probabilitatea askoz ere handiago da jaurtiketa arineko zeluletan, frekuentzia baxuagoan jarduten diren beste zelula GABAergikoekin edo zelula kitzikatzaileekin alderatuz. MK-801 farmako ez-lehiakorra denetik, ioi kanala irekita egon behar da hartzailea blokeatu ahal izateko eta, beraz, jaurtiketa arineko NMDA hartzaileak blokeatzeko aukera handiagoa dute. Wang eta Gao-k (Wang eta Gao, 2012) beste mekanismo bat deskribatu zuten. Ikerketa elektrofisiologikoen bidez eta MK801-en dosi azpikronikoak erabiliz zelula piramidaletara edo jaurtiketa arineko interneuronetara zuzendutako terminal glutamatergikoetako NMDA hartzaileak MK801-en ondorioz ezberdin zeudela aldatuta erakutsi zuten. NMDA hartzaile presinaptikoak oso garrantzitsuak dira neurotransmisoreen askapena errazteko eta modulatzeko. Autore hauen arabera, MK-801-k guztiz blokeatu zituen jaurtiketa arineko interneuronetara zuzenduta zeuden terminal glutamatergikoetako NMDA hartzaileak eta, aldiz, zelula piramidalekin kontaktatzen zuten terminal presinaptikoetan NMDA hartzaile berrien txertaketa ahalbidetu zuen. Datu hauek are gehiago berresten dute NMDA hartzaileen blokeoaren mekanismo sinaptikoak zelula mota desberdinekiko espezifikoak direla. Bi hipotesi hauek ez dira bateraezinak eta ziur aski MK-801-k NMDA hartzaileak hainbat mekanismoren bidez aldatzen ditu, baina guztiak emaitza berdinarekin: interneurona PB-positiboen azpijarduera, kortexeko zelula piramidalen desinhibizio orokor bat eraginez. Bestalde, NR2C eta NR2D azpiunitateak dituzten NMDA hartzaileak bereziki kalteberak izan daitezkeela proposatu dute hauek magnesioarekiko duten afinitate baxua dela eta (Kotermanski et al., 2009). NR2C daukaten NMDA hartzaileak interneurona PB+ eta SST+-etan baino ez dira adierazten eta NR2D azpiunitatea jaurtiketa arineko interneuronetan adierazten da batez ere (von Engelhardt et al., 2015).
10. irudia. Baldintza estandarren (a) eta ingurune aberastuaren (b) irudikapen eskematikoak. Bengoetxea H et al. Neural Plast. 2012-tik hartua.
Ingurune aberastuaren definizio estandarra hurrengo hau da: "bizigabeko objektuen eta gizarte-estimulazioaren konbinaketa konplexua". Egoera esperimentalean, "aberastutako" animaliak kaiola eta talde handiagotan bizi dira, non harreman sozial konplexuagoak edukitzeko aukera duten. Ingurunea konplexua da eta ikerketak dirauen bitartean, inguruneko ezaugarriak aldatu egiten dira konplexutasuna mantentzeko helburuarekin. Hala, ingurune aberastuko kaiolak tunelez, habia egiteko materialez eta
jolas ezberdinez ornituta daude. Gainera, materialen zein janariaren kokapena maiztasunez aldatzen da. Bestalde, animaliei borondatezko ariketa fisikoa egiteko aukera ematen zaie kaioletan gurpil bat jarriz (10. irudia). Ingurune aberastuak estimulazio sentsorial, motore eta kognitiboen konbinazio konplexua baimentzen du eta honek molekula, zelula eta portaera mailako aldaketak eragiten ditu (11. irudia). Ingurune aberastuko elementu desberdinek bakarka ere efektu esangarriak izan ditzakete garun plastikotasunean. Adibidez, borondatezko ariketa fisikoak zelulen ugaritzea eta neurona berrien integrazioa bideratzen du hortz-jiroan (van Praag et al., 1999). Bestalde, ingurune berri baten eraginpean jartzeak soilik oroimen espaziala hobetu dezake (Yang eta Tang, 2011). Ingurune aberastuaren definizioan ezin da faktore bakoitzaren eragina erraz isolatu. Izan ere, ingurune aberastuko osagai bakoitzaren efektua besteengandik guztiz banatzea oso zaila da eta neurtzen den parametroaren araberakoa izan daiteke. Hala ere, arrazoi nahikoa daude ingurune aberastuaren funtsezko elementua faktore ezberdinen elkarrekintza dela onartzeko.
(Beauquis et al., 2010; de Witt et al., 2011). Hala ere, gutxieneko IA-ren iraupen bat beharrezkoa da portaera eta aldaketa morfologiak gerta daitezen. Denboraldi hau aste bete eta lau aste bitartean ezarri da, beti ere aztertzen den espeziearen eta parametroaren araberakoa izanik. Esaterako, heldutasunean IA-n bitartekotza motz bat (10 egunekoa) nahikoa da neurogenesia, sare baskularra eta dendriten konplexutasuna hipokanpoan areagotzeko (Beauquis et al., 2010). Bestalde, IA-ko esposizio motzak (6h/eguneko) etengabeko IA-ren hobekuntzen antzerakoak dira funtzio motoreei eta kognitiboei dagokienez (de Witt et al., 2011). Gainera, ingurune aberastuak eragindako onuren iraunkortasuna, IA-ren iraupenaren araberakoa da. Zenbat eta luzeagoa izan IA-ren iraupena, orduan eta denbora gehiagoz irauten dute efektu onuragarriak.
12. irudia. Tropomiosin kinasa B hartzailearen (TrkB) beherantzako seinaleztapen bideek zelulen biziraupena eta diferentziazioa, axoien hazkuntza eta jarduera sinaptikoa erregulatzen duten proteinen sintesia ahalbidetzen dute. Begni et al. Clinical Science. 2016-tik hartua eta moldatua.
Ingurune aberastua (IA) erabilera anitzeko eta balio terapeutiko handiko tresna da. Zahartze osasuntsuan eta neuroendekapeneko gaixotasunetan dituen efektu onuragarriak balioztatuak izan diren arren, gaixotasun neuropsikiatrikoetan duen balio potentziala ez da sakon aztertu. Ingurumen faktoreek eskizofreniaren agerpena ahalbidetu dezakete, beraz, gaixotasunaren sorrera edo areagotzea saihesteko gaitasuna ere badute. Eskizofreniaren inguruko ikerketen erronka nagusietako bat garunean era iraunkorrean kalteturik dauden zirkuituak aldatzen saiatzea da, eskizofrenia neurogarapeneko desoreka bada ere, sintomak nerabezaroan edo heldutasun goiztiarrean agertzen baitira. Ingurune aberastuak eskizofreniaren sintoma kognitiboengan ondorio onuragarririk duen edo ez aztertzeak interes handia du, bai prebentzio tresna gisa, bai sendabide gisa. Arazo kognitiboengan eragin positiboa izan dezakeen interbentzio ez-farmakologikoa litzateke. Izan ere, ingurune aberastuak eragindako geneen aktibazio eta proteinen sintesiak interneuronen adierazpena eta haien jarduera areagotu dezake. Honek, aldi berean, eragin zuzena izango luke portaeran eta kognizioan. Aldaketa hauek eskizofreniaren galera kognitiboak arintzeko funtsezkoak lirateke. Beraz, lan honen helburua MK-801 bidez sortutako eskizofrenia animalia-ereduan, bai portaeran zein maila zelularrean eta molekularrean garatutako alterazioak ingurune aberastuaren bidez nola aldatzen diren aztertzea da.
3. Helburuak
3.1. Oinarrizko helburua Neurogarapen goiztiarrean, MK-801 administratu zaien arratoi helduetan ingurune aberastuak alterazio kognitibo eta neurokimikoetan duen eragin positiboa egiaztatzea, eta hobekuntza hauen oinarri molekularrak aztertzea.
5. Ingurune aberastuak aurrez izendatutako parametroetan duen onura potentzialen identifikazioa.
Long Evans arratoi emeak kume arrekin erosi ziren Janvier Labs enpresan (Frantzia). Jaiotze eguna, 0 jaio ondorengo eguntzat (joe) hartu zen eta 21. joe izan zen edoskitze amaiera. Animali guztiak argi/ilunpeko hamabi orduko ziklotan hazi ziren (argiak 8etan piztuz) eta ura eta janaria ad libitum izan zuten esperimentu guztian zehar. Prozedura guztiak 2007/526/EE Europako Gomendioarekin bat zetozen, eta Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Animaliekin egiten diren Esperimentaziorako Etika Batzordearen oniritziarekin egin ziren (CEEA/410/2015/LAFUENTE SANCHEZ).
Laborategiko baldintza estandarretan, 2-3 animali hazi ziren 500 x 280 x 140 mm tamainako kaioletan. Ingurune aberastuko kaiolak 720 x 550 x 300 mm-ko tamaina daukate eta 6 animali hazi ziren kaiola bakoitzean. Kaiola hauek tamaina eta kolore desberdinetako hainbat objektu dituzte (tunelak, aterpeak, jolasak, etab.) eta hauek bi egunetik behin aldatzen zaizkie. Horrez gain, ingurune aberastuko kaioletan borondatezko ariketa fisikoa egiteko gurpil bat zuten erabilgarri. Baldintza desberdinetako prozeduren sailkapena 13. irudian ikus daiteke.
4.4. Portaera proba eta ataza kognitiboak Portaera atazetarako 10-12 animali erabili genituen taldeko. Ingurune aberastuan zeuden animaliak, baldintza berdinetan mantendu ziren atazen iraupenean zehar. Animaliak 21. joe eta 24. joe-etan Eremu irekiko proba (EIP) burutu zuten, MK-801-aren epe laburreko efektuak ikusteko. 55. joe-ean eta 73. joe-ean testatu ziren berriz EIP-n antsietate-bezalako portaera eta lokomozioa neurtzeko. Morrisen ur labirintoa (MUL) 65. joe eta 70. joe-en bitartean burutu zen. Ondoren, Objektu berrien ezagutza (OBE) eta Objektu-tokian ataza (OT), 71. joe-ean eta 72. joe-ean egin ziren, hurrenez hurren (14. irudia).
4.4.1. Eremu irekiko proba Berezko lokomozio-jarduera Eremu Irekian neurtu genuen (15. irudia). Jardueraren detekzioa erabat automatizatua zegoen Actitrack diseinu pertsonalizatutako softwarearen bidez (Panlab, Espainia). Eremu irekia plexiglasez egindako eremu karratu bat zen (44 x 44 x 35 cm), animalien detekzio egokia lortzeko 16 x 16 cm-ko infragorrizko bi habe paraleloz inguratuta zegoelarik. Esparrua bi zatitan bananduta zegoen, erdialdeko gunea eta gune periferikoa. Arratoi bakoitza esparruaren erdian jarri eta bere jarduera 10 minutuz erregistratu zen. Erdian eta periferian egindako desplazamendu horizontalak neurtu ziren. Saiakera bakoitzaren ondoren, esparrua %96ko alkoholarekin garbitzen zen. Animali bakoitzak lau sesio egin zituen jaio ondorengo 21., 24., 55. eta 73. egunetan.
Esparruaren erdialdean egindako distantzia erlatiboa formula honen bidez lortu zen: 100 x [erdialdean mugitutako distantzia / periferian mugitutako distantzia].
15. irudia. Eremu irekiko proba. (a) Eremu irekiko esparrua eta Actritrak tresna. (b) Esparruko erdigunearen eta periferiaren goiko ikuspegiaren irudikapen eskematikoa.
4.4.2. Morrisen ur labirintoa Morrisen ur labirintoa karraskarien ikasketa eta oroimen espaziala neurtzeko erabiltzen da eta hauek inguruan dauden aztarnak erabiliz ur azpian dagoen plataformara nabigatzeko duten gaitasunean oinarritzen da. Esperimentu honetarako, 175 cm-ko diametroko igerilekua 22 ± 1ºC tenperaturako urez bete eta pintura zuri ez-toxikoarekin ura opaku bihurtu zen. Jomuga den plataforma zuria uretan murgildu zen, uraren gainazaletik 2 cm-ra. Lau ikusmen-aztarna jarri ziren igerilekua inguratzen zuten errezeletan (16. irudia). Arratoiak lau puntu kardinaletatik askatzen ziren egunero, eta abiatze-puntu horiek egunero aldatzen ziren probak iraun bitarteko 5 egunetan ausazko modu batean. Plataforma, aldiz, toki berdinean mantendu zen proba guztian zehar. Saiakera bakoitzean, arratoiak paretari begira askatzen ziren eta 120 segundoz uzten zitzaien igeri egiten plataformarekin topo egin arte eta ondoren, 30 segundoz uzten ziren bertan. Arratoiak 120 segundotan plataforma aurkitzeko gai ez baziren, ikertzaileak gidatzen zituen animaliak bertara. Saioen arteko tartea 20 minutukoa zen. SMART Bideo Jarraipen Softwarea (Panlab. SL, Bartzelona) erabili zen ibilbideak grabatzeko. Software honen bidez, ihes-latentzia, ibilbidearen luzera, igeri-abiadura eta jomugarako batezbesteko distantzia parametroak neurtu ziren saiakera bakoitzeko. Bost eguneko
ikasketa prestakuntza eta gero, seigarren egunean plataforma kendu eta erreferentzia oroimena aztertzeko jomugarako batezbesteko distantzia (JBD) parametroa neurtu zen. JBD hurbiltasun neurri bat da eta parametro hau ohiko eta ezagunagoak diren "helburuko koadrantean egindako denbora" edo "plataforma gurutzatze zenbakia" bezalako parametroak baino sentikorragoa eta fidagarriagoa da (Maei et al., 2009). Arratoiei azken azterketa bat egin zitzaien ageriko plataforma saioan, arazo bisual eta motoreak izanez gero, animaliak analisitik baztertzeko.
16. irudia. Morrisen ur labirintoaren irudikapen eskematikoa. Ezkutatutako plataforma lerro etenen bidez adierazten da. Lau aztarna bisual jarri ziren plataforma inguruan, koadrante bakoitzean bana, animaliak orientatzeko.
4.4.3. Objektu berrien ezagutza Objektu berrien ezagutza (OBE) atazak animaliek objektu berriak antzemateko duten gaitasuna neurtzen du eta karraskariek inguruneko objektu berriak esploratzeko duten berezko joeran oinarritzen da. Ataza honek 3 fase ditu: ohitura, jabetze eta ezagutza faseak. Ohitura fasean, arratoiak banan-banan jarri ziren 90 x 90 x 40 cm-ko esparru huts batean 10 minutuz ingurunea askatasun guztiz miatu zezaten. 90 minutu igaro ondoren, animaliak jabetze fasea burutu zuten. Fase honetan, plastikoz egindako bi objektu berdin (Legoko piezez eginak) jarri ziren eremuan eta objektu bakoitza esploratzen igaro zuten denbora neurtu genuen 5 minutuko iraupeneko proban. Arratoiak paretari begira askatu ziren hertsapena ekiditeko asmoz. Saio arteko 90 minutuko tartea eta gero, arratoiak berriz itzuli ziren eremura 3 minutuko ezagutza probarako, non objektu ezagunetako bat objektu berri batengatik aldatu zen (17. irudia). Objektu berria objektu ezagunaren
17. irudia. Objektu berrien ezagutzarako atazaren irudikapen eskematikoa. Ezkerretara, esparru hutsa ohitura faserako. Erdian, jabetze fasean erakusten zaizkien bi objektu berdinak. Eskuinean, ezagutza fasea, non objektu ezagun bat berri batengatik aldatu den.
4.4.4. Objektua-tokian ataza Objektua-tokian ataza (OT) Objektu berrien ezagutza atazaren oso antzekoa da. Ataza hau aukera bakarreko ezagutza oroimena ebaluatzeko proba bat da eta ez du prestakuntzarik edo indargarririk behar. Objektua-tokian asoziazio proba bat da, non animaliek objektu bat aurretiaz ikusitako toki konkretu batekin erlazionatu beharko duten. Objektu berrien ezagutzarako erabilitako esparru eta material berdinak erabili ziren ataza honetan. Jabetze fasean, altura berdintsuko lau objektu erabili ziren. Bi ikusmen aztarna jarri ziren esparruko paretetan orientazio espaziala hobetzeko (18. irudia). Arratoiak esparruaren erdian jarri eta objektuak esploratzeko 5 minutu eman zitzaien berriz kaiolara bueltatu aurretik. 90 minututako atxikitze tartea igaro ondoren, ezagutza fasean, bi objektu lekuz aldatu ziren. Hala, 3 minututako proban zehar mugitutako eta ezmugitutako objektuak esploratzen emandako denbora neurtu zen. Objektu-toki asoziaziooroimen egoki bat izanez gero, animaliak denbora gehiagoz ariko dira mugitutako objektuak esploratzen, mugitu ez diren objektuekin alderatuz. Bai OBE bai OT atazetan, hiru minutuko proba nahikoa sentikorra da azterketa edo ezagutza faserako. Iraupen luzeagoa duten probek objektuen ezagutza gutxitu dezakete, objektu berria gero eta ezagunagoa bihurtzen baita denbora pasa ahala. Animali batzuk objektu edo toki konkretu batzuk nahiago izan ditzaketela kontutan hartuta, objektuak eta
beraien kokapena aldatzen joan ginen animali desberdinen artean. Argi ahul batek argitzen zuen esparrua argi-isladak ekidinez. Usain aztarnak saihesteko asmoz, esparrua %96ko alkoholarekin garbitzen zen saiakera bakoitzaren ondoren. Bi ataza hauetan, animaliek objektuak usaindu, aurreko zangoekin ukitu edo zentimetro batetik behera zuzenki begiratzen ziotenean hartzen genuen esploraziotzat. Gutxienez, 5 minututako jabetze fasean zehar 12 segundoz esploratu behar zituzten objetuak animalia analisian sartu ahal izateko. Bereizketa indizea hurrengo formula hau erabiliz lortzen da: (DB - DE) / (DB + DE) [DB = objektu berria edo mugitutako objektuak esploratzen eman duen denbora, DE = objektu ezaguna edo mugitu gabeko objektuak esploratzen eman duen denbora].
18. irudia. Objektua-tokian atazaren irudikapen eskematikoa. Ezkerretara, Objektu berrien ezagutza eta Objektua-tokian atazaren artean igarotako denbora. Erdian, jabetze fasean aurkeztutako lau objektuak koadrante bakoitzean kokatuta. Paretetako bi ikusmen aztarnek informazio espaziala eskuratzen laguntzen dute. Eskuinean, azterketa edo ezagutza proban bi objektu lekuz aldatuta daude.
Analisi inmunohistokimikoa talde bakoitzeko 6 animalitan burutu zen. Pentobarbital anestesikoaren farmako-gaindosi bat erabiliz sakrifikatu ziren animaliak. Ondoren, bihotzean zeharreko perfusioa burutu zitzaien, lehenengo serum fisiologikoarekin (kloruro sodikoa %0.9an ur destilatuan) odoleztatze-sistemako hematiak garbitzeko asmoz eta garbiketaren ondoren, ehunaren finkatzea burutu zen
1. taula. Antigorputzen kontzentrazioak eta erreferentziak Antigorputz primarioak
19. irudia. Butiril kolinesterasaren histokimiak kortexeko mikrobaskularizazioa ikusarazten du. (a) Baskularizazioaren adarkatzearen irudi orokorra. (b) Irudiaren erdialdean dagoen disektore esferikoa odol-hodien intersekzioak kontatzeko erabili da.
4.9. Western Blot Proteina lisatuen prestaketa Arratoiak anestesiatu ondoren, burua moztu zitzaien gillotina baten laguntzaz. Garunak garezurretik atera ziren kraniektomia bidez eta ondoren bisturi eta lupa baten laguntzaz, bi hemisferiotako kortex prefrontalak eta hipokanpoak moztu genituen. Hipokanpo osoa moztu eta gorde arren, hipokanpo dortsala baino ez dugu erabili Western Blot analisietarako. Kortex prefrontala ebakitzeko orduan, alde orbitalak kendu egin ziren. Ehuna polipropilenozko mikrotutuetan jarri eta hauek segidan -80ºC-tako izozkailuan gorde ziren. Ehuna homogeneizatzeko, gutxi gora behera 60 µl lisi tanpoi erabili ziren ehun miligramo bakoitzeko. Lisi tanpoi mililitro bakoitzari 15 µl proteasen inhibitzaile (Erref: P3840, Sigma-Aldrich, Espainia) gehitu zitzaion. Behin ehuna homogeneizatu eta gero, lisatua izotzetan mantendu zen 30 minutuz eta ondoren
20. irudia. Western Bloteta egiteko erabilitako materialak.
2. taula. Ezagunak eta ez-ezagunak diren proteinen kontzentrazioak zehazteko beharrezkoak diren lagin kantitateak.
Emaitza zehatzak ziurtatzeko, intereseko proteinak eta hauen kontrolak mintz berean detektatuak izan ziren, eta kontrolekiko normalizazioa mintz berberean zeuden banden artean burutu zen bakarrik. Datu guztiek, beraz, eramailea daramaten animaliekiko areagotze edo murrizte erlatiboak adierazten dute.
Soluzioei eta tanpoiei buruzko informazio zehatzagoa 1. Eranskinean aurki daiteke. 3. taula. Antigorputzen kontzentrazioak eta erreferentziak Antigorputz primarioak
4.10. Zelulen kuantifikazioa 4.10.1. Estereologia ez-alboratua Kortex prefrontal medialean (kortex prelinbikoa eta aurreko kortex zingulatua) eta hipokanpoan (hortz-jiroa eta cornus ammonis 1) zelula inmunoerreaktiboen estimazioak burutzeko estereologia inpartzialaz baliatu ginen. Kortex prefrontal medialaren laginketa Bregmatik 4.68 mm eta 1.92 mm bitartean egin zen. Bestalde, hipokanpoan Bregmatik -2.40 mm eta -5.76 mm bitartean egin zen (21. irudia). Kortex prefrontal medialaren eta hipokanpoaren mugak zehazteko, Paxinos eta Watsonen atlas estereotaxikoa erabili zen. Desberdintasun zitoarkitektonikoak ez zirenez erraz nabarmentzen, batez ere zati prelinbiko eta infralinbikoaren artean, beheko muga bezala aurreko burmuin azigo arteria ezarri genuen. Hori dela eta, lan honetan zati prelinbikoari buruz ari garenean, kontutan hartu behar da zati infralinbikoaren alderdi dortsalena ere nolabait barneratuta dagoela.
21. irudia. (a) Planoek arratoiaren garuneko intereseko eskualdeak adierazten dituzte. (b) Kortex prefrontal medialeko ebaketa koronalak. Grisez, intereseko eskualdeak. (c) Hipokanpoko ebaketa koronala. Grisez, intereseko eskualdea.
Mercator Irudien Analisi sistema (Explora-Nova, La Rochelle, Frantzia) erabili genuen kamera digital bat eta 3-ardatzetako plaka motorizatua atxikita duen Olympus BX51 mikroskopioarekin batera (22. irudia). Zelula inmunopositiboak 40x aldiz handiagotzen duen objektiboarekin zenbatu ziren Zatitzaile Optikoaren planteamendua erabiliz. Zatitzaile Metodoa, Zorizko Laginketa Sistematikoan (ZLS) oinarrituz, zelula zenbaki totala estimatzeko gai da interesezko eskualde konkretu batean. Horretarako, eremu osoa X, Y eta Z norabideetan distantzia uniformea duten kontaketa espazio birtualen multzo batez estaltzen da. Zelula kopuru totala zehazteko hurrengo formula hau erabiltzen da: N=∑Q x 1/slz x 1/elz x 1/alz, non Q-k espezimen bakoitzean kontatu diren zelula kopurua adierazten duen eta N-k estimatutako zelula kopurua. Ikerketa honetan erabilitako sekzio laginketa zatikia (slz) 1/8 da kortex prefrontalerako eta 1/10 hipokanporako.
Intereseko eremuak 4x handiagotzeko objektiboarekin mugatu ziren. Lauki eta kontaketa markoaren (disektorea) tamaina desberdinak erabili ziren intereseko eremu bakoitzean (4. taula) eta %5eko zaintza zona bat aukeratu zen. Kontaketak estereologiaren kontaketa arauen arabera burutu ziren. Hipokanpoko interneuronen kantitatea zenbatesteko, elz (eremuaren laginketa zatikia) eta alz (alturaren laginketa zatikia)-ri 1
balorea ezarri genien. Orokorrean, animali bakoitzeko gutxi gora behera 7-8 sekzio kontatu ziren intereseko eremu bakoitzean. Bolumenen estimazioak Cavalieri-ren metodoa erabiliz lortu ziren.
estimaziorako, stratum oriens eta stratum pyramidale bakarrik hartu ziren aintzat. Are gehiago, CA1-eko geruza piramidala eta hortz-jiroko geruza granularra baztertuak izan ziren zelula kalbindina-positiboen estimazioetatik, bertan zelula kitzikatzaileek ere kalbidina adierazten dutelako. Halaber, kalbindinaren aurkako antigorputzak kortex prefrontaleko II/III. geruzetan dauden zelula piramidalak ere orbaintzen dituenez, geruza sakonak baino ez dira irudikatzen kalbindinaren estimazioetan. Odol-hodien luzera zenbatesteko, Zatitzaile Metodoa erabili zen baina disektore optikoak espazio-baloiengatik (disektore esferikoak) aldatuz. Laginketa irizpideak 4. taulan azaltzen dira. Kontaketa parametroak zehazteko errore koefizientearen (CE) bariantza osorako ekarpena %20a baino txikiagoa zela frogatu genuen atariko proban, hurrengo formula honen bidez: CE2/CV2, non CE2 zenbateste estereologikoen bariantza den eta CV2 bariantza biologikoa. Normalean, zatikia 0.5 baino txikiagoa denean zenbateste estereologikoak nahikoa zehatzak direla esan ohi da eta estimazioak ontzat ematen dira. Honen arabera, esan genezake gure laginketa prozedura zuzena izan dela.
4.10.2. Parbalbumina eta GAD67 ko-adierazten duten zelulen kuantifikazioa Kasu honetan, kuantifikazioa mPFC-eko 6 animaliren 4 sekziotan egin zen eta hipokanpoan 3 animaliren 3 sekzio desberdinetan. Sekzioak 400 µm-tan banandu ziren mPFC-ean eta 500 µm-tan hipokanpoan. Irudiak 20x-ko objektiboa erabiliz atera ziren ApoTomea atxikita zuen Zeiss fluoreszentziako mikroskopian. Irudiak berreraiki ondoren, Fiji-ko zelula kontatzaile tresnarekin zenbatu ziren. mPFC-ean 150x150 µm-ko karratu bat erabili zen bai parbalumina bakarrik zein parbalbumina eta GAD67 koadierazten zuten interneuronak kontatzeko. Karratu horietako bat eremu linbikoaren parte dortsalean (area prelinbikoan, batik bat) zegoen zentratuta eta bestea aurreko kortex zingulatuaren erdian. Hipokanpoan, sekzio osoak erretratatu ziren eta fotomuntaien bidez berreraiki. Hipokanpoko CA1, CA3 eta HJ eskualde osoak mugatu ziren eta bertako PV eta PV-GAD67 ko-adierazten zuten interneurona guztiak zenbatu ziren. Dentsitateak PV eta GAD67 adierazten duten soma kopurua mm2-ko bezala ematen dira. Ostean, PV-GAD67 ratioak PV eta GAD67 adierazten duten soma kopurua zati PV+ interneurona zenbaki orokorra bezala azaltzen dira.
4.11. Analisi estatistikoa eta irudien prestaketa Animalien pisuaren aldaketak eta "Eremu irekiko proba"-ko portaera 21., 24. eta 55. jaio ondorengo egunetan Student T-testaren bidez aztertu ziren normaltasunaren arabera banandutako datuen kasuan. Aldiz, datuak normaltasunaren arabera bananduta ez zeuden kasuetan, Mann-Whitney-ren U testa erabili zen. Datu bolumetrikoak eta PVGAD67ren ko-adierazpeneko datuak bi bidetako bariantzaren analisia (ANOVA) erabiliz alderatu ziren, faktore nagusiak tratamendua (sodio kloruroa edo MK-801) eta hazkuntza baldintzak (estandarra edo ingurune aberastua) izanik. Neurketa errepikatuen ANOVA Morrisen ur labirintoko ikasketa fasea analizatzeko erabili zen. Gainontzeko portaera datu guztiak eta datu histologiko eta molekularrak bide bakarreko ANOVAren bidez aztertu ziren, estimazio estereologikoak eta Western Blotak barne. Neurketa errepikatuen ANOVAren bidez analizatu ziren datuetan, lehenik eta behin datuen normaltasuna eta esferikotasuna aztertu zen, Shapiro-Wilks-en eta Mauchly-ren proben bidez, hurrenez hurren. Proba hauek datuen normaltasuna berretsi zuten, baina datu batzuek esferizitatearen hipotesia hausten zutenez, Greenhouse-Geisser-en zuzenketa erabili zen F estatistika zuzentzeko eta aldaketa esanguratsuak aztertzeko. ANOVAren bidez analizatu ziren datuetan normaltasuna eta bariantzaren homogeneitatea aztertzeko, Shapiro-Wilk eta Levene-ren probak erabili ziren, hurrenez hurren. Bariantza berdineko datuak Bonferroni-ren Post Hoc probarekin aztertu ziren eta Levene-ren proba hausten zuten datuen kasuan, Tamhane-ren T2 proba erabili zen ANOVAren esangura aztertzeko. Interneurona desberdinen zenbakiak ataza kognitiboetako portaera aurresan dezakeen ikusteko, erregresio linealaren analisia erabili zen. Konputazio guztiak SPSS softwarea (23.0 bertsioa, IBM, Espainia) erabiliz burutu ziren eta 0.05 baino baxuago ziren p baloreak esanguratsutzat hartu ziren. Emaitzak batezbesteko ± BEK (batezbesteko errore koadratikoa) bezala adierazten dira. Estereologiako analisiaren batezbesteko baloreak eta desbiderapen estandarrak 2. Eranskinean aurki daitezke. Ehunen sekzioen argazkiak Olympus BX41 mikroskopioarekin atera ziren eta Adobe Photoshop 6.0-ren bidez prestatu. GraphPad Prism 4 softwarea (GraphPad, La Jolla, CA, EEBB) erabili zen grafika guztiak sortzeko. | science |
addi-e1e4f36b5e8d | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/26877 | Euskararen sintaxi diakronikorantz: egitura konplexuak 2 | Krajewska, Dorota | 2017-12-18 | Laburpena Tesi honen helburua da euskararen sintaxi diakronikoari ekarpena egitea, eta, zehatzago, bi gai hauek ikertzea: (1) izenaren eta modifkatzaileen arteko hitz-ordena, perpaus erlatiboetan, -ko atzizkiarekin eta genitiboarekin, eta (2) mendeko perpausak, eta bereziki perpaus erlatiboak eta bait- aurrizkia duten perpausak. Tesiak hiru atal ditu: lehenengoak perpaus erlatiboak aztertzen ditu, bigarrenak -ko atzizkia eta hirugarrenak bait- aurrizkia. Erlatiboei dagokienez, bost egitura hartzen ditut kontuan: izen aurreko eta izen osteko erlatiboak, erlatibo jokatugabeak, aposatuak eta zein galdetzailearekin egindakoak. Testuetan ikus daitekeen aldaketarik inportanteena da izen aurreko erlatiboak ez beste egituren maiztasuna jaistea eta ia erabat desagertzea hizkera gehienetan. Ezaugarri gramatikalak ere aztertu ditut: (1) erlatibiza daitezkeen argumentuak, (2) esanahi murrizgarria vs ez-murrizgarria, (3) perpausaren kokapena perpaus nagusian, (4) ardatzaren semantika (bizigabe vs bizidun), eta (5) perpaus erlatiboaren luzera. Izen aurreko erlatiboa gutxien markatua da eta testuinguru gehienetan erabil daiteke. Gainerako egiturek, testuinguru batzuetan lehiatzen baziren ere, funtzio propioak zituzten. Testuen azterketaz gain, proposamen batzuk egiten ditut izen aurreko eta izen osteko erlatiboen jatorriaz eta zein erlatiboaren sorreraz. Argudiatzen dut izen aurreko erlatiboa izen ostekoa baino zaharragoa dela, eta -en menderagailua sortu zela perpaus-kateetan agertzen zen azken aditzetik. Aditz hori perpausak lotzeko baliabide bihurtu zen, eta erlatiboak sortu ziren perpausen arteko lotura, hasieran lausoa, tinkotuz gero. Izen osteko egiturari dagokionez, uste dut bere sorrera azaltzeko modurik errazena dela erlatibo aposatuetatik abiatzea. Izen ostekoak aposatuetatik sor zitezkeen, berranalisi nahiko erraz eta tipologikoki arrunt baten bidez. Zein erlatiboa dela eta, hizkuntza erromantzeekiko ukipena areagotu zenean, zein galdetzailea zuen egitura bat erlatibo bezala berrerabili zen. Erlazio-atzizkiak izenen modifkatzaileak sortzen ditu, besteak beste, adberbiotik, leku-kasua edo instrumentala duen izenetik, postposiziotik eta izenxxiii
Laburpena multzotik. Atzizkiaren funtzioak aztertzen ditut lehendabizi, arreta berezia jarriz lexikalizazioan, edo -ko sintagma batzuk adjektibo bihurtzean. Hitz-ordenari begira, izen osteko -ko sintagmak XVI. mendetik aurrera daude lekukotuta, baina XIX. mendean hasten dira testuetatik desagertzen. Proposatzen dut izen osteko -ko modifkatzaileak sortu zirela erlazio-atzizkia zuten sintagma batzuk adjektibo bezala lexikalizatu zirelako, eta adjektiboari zegokion kokapenean hasi zirela jartzen, hau da, izenaren eskuinean. Genitiboak hitz-ordenan erakusten duen bariazioa ere deskribatzen dut. Izen osteko genitiboa askoz urriagoa da izen osteko -ko baino. Testuetan ohikoenak izenordainak dira, eta gehien agertzen den esapidea aita gurea da. Argudiatzen dut izen osteko genitiboa sortu zela hizkuntzen arteko ukipenaren bidez, asko erabiltzen ziren esamolde gutxi batzuetan hitzordena mailegatuta. Gero aukera hori beste testuinguru gutxi batzuetara ere zabaldu zen. Azken gaiari dagokionez, bait- aurrizkiaren bi erabilera nagusi bereizi ditut: (1) bait- aurrizkiaz gain beste elementu bat duten perpausak (izenordaina perpaus erlatiboetan edo menderagailua perpaus adberbialetan), eta (2) bait- bakarrik duten perpausak: kausalak, erlatiboak, osagarriak eta diskurtsofuntzioarekin erabilitako bait- duten perpausak. Markaren erabilera aldatu da XVI. mendetik XX.era bitartean: zaharrenetan bait- normalean beste elementu batekin agertzen da perpausean, eta berrienetan, aldiz, bait- soilik duten perpausak nagusitzen dira. Nire proposamena da testu zaharrenetan islatzen dela erromantzeekiko antza handiena duten egiturak erabiltzeko joera. Aurrizkia besterik ez duten perpausak direla eta, gaur egun kausa adierazten dute gehienek. Funtzio hori ez da oso berria, XVI. mendean dagoeneko aurkitzen baitira horren adibideak, baina hasieran ez zen oso ohikoa, eta bestelako erabilerak nagusitzen ziren (erlatiboa, osagarria eta diskurtsoarekin lotutakoa). Menderagailu horren gramatikalizazioa eta bai hitzarekiko lotura ere aztertzen dut. Lakarrak (2013) iradoki zuen bai-ek *badadi forman duela jatorria. Proposamen horretatik abiatuta, proposatzen dut bai partikula, baiezko funtzioa betetzeaz gain, modu-deiktikoa ere bazela. Munduko hizkuntzetan horrelako elementuek askotan hartzen dituzte funtzio gramatikalak. Nire proposamena da, beraz, bait- menderagailua modudeiktiko horretatik sortu zela. xxiv
2 Perpaus erlatiboak (1) [gizonek erran dukeiten] hitz alfer guziaz (LeizTest)1 (2) arbore [fruktu onik egiten eztuen] guzia (LeizTest) (3) zuhaitz alferra [fruiturik iasaiten eztuena] (Ax) (4) a. [Espiritu Sainduak emanikako] graziaz (Pouv) b. Emazte [iguzkiaz inguratu] bat (LeizTest) (5) gizon zuhur baten pare [zeiñek bastitu baiduke bere etxea harriaren gaiñean] (Harand) Horietaz gain, bait- menderagailuaren bidez eratutako erlatiboak ere baditugu (6). Horiek, hala ere, bait- aurrizkiari eskainitako kapituluan aztertuko ditut. (6) Anaya, igorico daraut goutumbat, [jaunac eman baytaraut galcerdy cetazko baten barnean] (SeinichGut) Hainbat egitura kontuan hartzen baditut ere, ikuspuntu diakronikotik interes gehien dute, nire ustez, izen osteko erlatiboek eta zein erlatiboek, eta horiei leku gehien eskainiko diet. Horiek egoki deskribatzeko, halere, beste egitura batzuekin konparatzea komeni da: batez ere izen aurreko erlatiboarekin, baina baita euskarak dituen gainerako erlatibizazio-baliabideekin ere. Horiek horrela, erlatibizazioa bere osotasunean ere deskribatuko dut, egitura bakoitzaren funtzioak eta ezaugarriak zehazteko. Erlatibo horien erabileran gertatu ziren aldaketak ere aztertuko ditut. Izen osteko erlatiboa, gutxien ikertu den erlatibo-mota izanik ere, azken urteetan aitzineuskarari buruzko hainbat lanetan (Lakarra 2005, adibidez) iradokitzen da izen osteko erlatiboa izen aurreko aldaera baino zaharragoa izan daitekeela, eta izen aurreko egitura garatzea euskarak pairatu bide zuen aldaketa tipologikoarekin lotzen da. Izen osteko egiturari buruzko ikerketa diakronikorik eza eta Lakarraren iradokizun horiek ikerketa honen inspirazioa izan direla esan dezaket: aipatutako lan horietan izenaren eskuinean agertzen diren erlatiboak existitzen direla baino ez da esaten, testuetako lekukotasunak sakonean aztertu gabe. Nire ustez, "zein da zaharragoa" eta "zergatik sortu zen bestea" galderak erantzuten saiatu baino lehen, ezinbesteko da testuek esaten digutena aztertzea. Kapitulu honetan hutsune hori betetzen saiatuko naiz. Izenordain galdetzaileekin egiten den erlatiboaren kasua zentzu batean antzekoa da: bere erabilera ez da asko aztertu, testuetan erruz agertu arren. Gramatiketan, kontuan hartzekotan, gehienetan gaitzesteko asmoz aipatu ohi da, egituraren ezaugarri gramatikalez arduratu gabe. 1 Perpaus erlatiboei eskainitako ataletan adibideetan letra etzanaz markatzen da erlatiboaren ardatza edo modifkatzen den izen-sintagma, eta perpaus erlatiboa kortxeteen artean dago. 18
Sarrera 2.1 Kapitulu honetako azterketa hurrengoan egingo diren galderei erantzuteko oinarria izango da, horretarako baliagarri izan daitezkeen datuak bilduko baitira. Bi galdera interesatzen zaizkit bereziki. Batetik, zein den zaharragoa: izen aurreko erlatiboa ala izen ostekoa; eta, bestetik, zein erlatiboa nola sortu zen, edo mailegua den ala ez. Lehenengoari dagokionez, funtsean, nire proposamena hau izango da: izen osteko erlatiboak erlatibo aposatuetatik sortu ziren, berranalisiaren bidez. Horren aldeko argudioetako bat da kapitulu honetan erakutsiko den erlatibo aposatuek eta izen ostekoek ezaugarri batzuetan duten antzekotasuna. Izen aurreko egiturari dagokionez, aldiz, nire ustez, izen ostekoa baino zaharragoa da. Zehatzago, argudiatuko dut -en menderagailuaren jatorria dela perpaus-kateetan agertzen zen azken aditza (*non 'joan' edo *den 'fnish' izan zitekeena), eta perpausen lotura hasieran lausoa tinkotuz gero sortu zirela -en menderagailua duten erlatiboak. Bigarren galdera dela eta, saiatuko naiz erakusten zein erlatiboaren garapenean hizkuntza erromantzeen eragina kontuan hartu behar bada ere, egituraren ezaugarri guztiak ezin direla ukipenaren bidez azaldu eta euskararen barneko faktoreak aztertzea ezinbesteko dela. Zehatzago, Lakarrak (2017) proposatutako zein-en etimologia onartuta –zein < *ze(r) din–, izenordaina egitura korrelatiboan sortu zela proposa daiteke (hain zuri zein elurra motakoetan). Egitura hori izan zitekeen zein erlatiboa sortzeko oinarria, erromantzeen eragina areagotu zenean korrelatibo hori "berrerabili" baitzen inguruko hizkuntzek dituzten erlatiboen antzeko baliabide bat sortzeko. Kapituluaren egitura honakoa da: sarrera honen gainerako ataletan aztergai ditudan egiturak eta ezaugarriak defnituko ditut eta, azkenik, erabili dudan corpusa ere zehaztuko dut. Ondoren bost egitura deskribatuko ditut: izen aurreko eta izen osteko erlatiboa (2.2. atala), erlatibo aposatuak (2.3), erlatibo jokatugabeak (2.4) eta zein erlatiboak (2.5). 2.6. atalak emaitza garrantzitsuenak biltzen ditu. 2.1.1 Aztergai diren egiturak Perpaus erlatiboa izen-sintagma bati buruzko informazioa gehitzen duen mendeko perpausa da, perpaus horren barruan perpaus nagusiko IS horrek ("ar19
2 Perpaus erlatiboak datzak") zein funtzio duen zehazten duena.2 Euskarak egitura batzuk erabiltzen ditu horretarako, eta hauek dira horiek bereizten dituzten ezaugarri nagusiak: — Egitura txertatua ala aposatua den. Txertatuan erlatiboak eta ardatzak IS konplexua osatzen dute; aposatuan, aldiz, bereiz dauden bi IS ditugu, eta intonazioan eten bat dago bien artean. — Ardatzarekiko posizioa fnkoa ala aldakorra den: erlatiboa izenaren ezkerrean edo eskuinean, edo bietara agertzen den. — Perpaus erlatiboan erlatibizatzen den IS (ISrel aurrerantzean) tratatzeko modua: sintagma hori isiltzen den ala izenordainaren bidez adierazten den. Isiltzen denean, erlatiboan duen funtzioa testuingurutik atera behar da. Adibidez, ikusi duen mutila anbiguoa da: mutilak ikusi du edo mutila ikusi du perpausa egon daiteke horren atzean. Izenordaina dugunean, horrek zehazten du funtzioa: mutila zeinek ikusi duen edo mutila zeina ikusi duen. — Perpausa jokatua ala jokatugabea den. 2.1. taulak erlatiboen ezaugarri horiek laburbiltzen ditu. Hurrengo azpiataletan zehatzago deskribatuko ditut egiturak. 2.1. taula. Tesi honetan aztertuko diren egiturak (IA – izen aurreko erlatiboa, IO – izen osteko erlatiboa, jokatug. – partizipioekin egindako erlatibo jokatugabea, AP – aposatua, bait- – bait- aurrizkia soilik duten erlatiboa, zein – izenordainekin egiten diren erlatiboa). Ezaugarria IA IO Jokatug. AP baitzein Txertatua + + + – – Posizio fnkoa – – – + + + ISrel isiltzea + + + + + Jokatua + + – + + + 2.1.1.1 Izen aurreko eta izen osteko erlatiboak Egitura horietan mendeko perpausean ISrel isiltzen da: (7)-n gizonak lur asko dauka > [lur asko daukan]. Aditz jokatua mendeko perpausaren azken posizioan doa eta -en menderagailua darama. Ardatzak eta erlatiboak izen-sintagma konplexua osatzen dute; IS horri determinatzailea eransten zaio. Erlatiboa ardatzaren ezkerrean (7) edo eskuinean (8) joan daiteke. 2 Andrews-en (2007: 206) defnizioaren bertsio bat da hori. Andrewsek modu honetan defnitzen ditu perpaus erlatiboak: "A relative clause (RC) is a subordinate clause which delimits the reference of an NP by specifying the role of the referent of that NP in the situation described by the RC". Defnizio horrek, hala ere, kanpoan uzten ditu erlatibo ez-murrizgarriak, eta hemen bai murrizgarriak, bai ez-murrizgarriak ikertu nahi ditut. 20
Sarrera 2.1 2.1.2 Ezaugarriak Atal honetan perpaus erlatiboak deskribatzeko erabili ditudan ezaugarri nagusiak labur zehaztuko ditut. Horietaz gain, egitura bakoitzaren ezaugarri bereziak ere aztertu dira; horiek dagokien tokian aurkeztuko dira. 2.1.2.1 Ardatzaren eta perpaus erlatiboaren ordena IA/IOko erlatiboetan eta erlatibo jokatugabeetan ardatzaren eta erlatiboaren hurrenkera aldakorra da. Izen osteko ordena dugu erlatiboa izenaren eskuinean agertzen denean eta izen aurrekoa, berriz, izenaren ezkerrean denean. Zalantzarik sortzen ez duten adibideak bakarrik kontuan hartu dira estatistikak ateratzeko. Batzuetan ezin da jakin IOko erlatiboa ala erlatibo aposatua dugun: izenak -a itsatsia duenean, edo izena mugagabe denean eta erlatiboa absolutiboan eman denean. Adibidez, (14) perpausa IOko erlatibo bezala uler daiteke (14-a), edo egitura aposatu bezala (14-b). Horrelako erlatibo anbiguoak ez ditut IOko erlatibotzat joko, aposatutzat baizik. (14) Gure aita ceruetan çaudena (Mat) a. [Gure aita [ceruetan çauden]]a b. [Gure aita] [ceruetan çaudena] 2.1.2.2 Erlatibizatzen den argumentua Erlatibizatzen den argumentuaz hitz egiten denean, ISrel-k mendeko perpausean duen funtzioari egiten zaio erreferentzia. Horrela, etorri den gizonak kafea eskatu du perpausean subjektu iragangaitza erlatibizatzen da eta ikusi dudan elefanteak alde egin du erlatiboan, objektua. Azalpenak laburtzeko, gehien erabiltzen diren erlatibo motei horrela deituko diet: A-erlatiboa (subjektu iragankorra erlatibizatzen denean), S-erlatiboa (subjektu iragangaitza), O-erlatiboa (objektua) eta L-erlatibo (leku-kasuak). Egitura bakoitzeko, beraz, helburua izango da zein argumentu erlatibiza daitezkeen zehaztea. Bestalde, egituren arteko aldeak hobeto ikusteko, argumentuen proportzioak aztertuko ditut, posible baita bi egituretan aukera berdinak izatea, baina maiztasun ezberdinarekin. Keenan eta Comrie-ren (1977) arabera, hizkuntza askotan ezin da argumentu sintaktiko guztiekin perpaus erlatiboa sortu, baina hizkuntza guztietan inplikazio hau errespetatzen dela argudiatu zuten: (15) subjektua > objektu zuzena > zehar objektua > zehar-kasuak > genitiboa > konparaketaren objektua 23
2 Perpaus erlatiboak Hierarkia unibertsal horrek (Accessibility Hierarchy) posizio sintaktikoak (subjektua, objektua...) erlatiboak sortzeko erraztasunaren arabera ordenatzen ditu: ezkerrean daudenak errazago erlatibizatzen dira eskuinean daudenak baino. Erlatibizazio-estrategia batek ez du zertan posizio guztiekin erlatiboa sortzeko aukera eman, baina ezin du hierarkiaren parte bat "saltatu"; adibidez, subjektuak eta zeharkako objektuak bai, baina objektu zuzenak ez. Halere, subjektuak hizkuntza guztietan erlatibiza daitezke. Ikusiko dugun moduan, euskarak egitura-mota batzuk ditu: — Hierarkiaren ezkerreko aldea (ergatiboa eta absolutiboa) bakarrik erlatibizatzen duten erlatibo jokatugabeak. — Ezkerreko aldea gehienbat, baina beste batzuekin ere posible direnak: IAkoak, IOkoak, aposatuak (IAkoak aukera gehiago ematen ditu, halere). — Hierarkia osoa hartzen duen zein erlatiboa. 2.1.2.3 Erlatibo hautsiak IA/IOko erlatiboetan eta aposatuetan -en menderagailua daraman aditza perpausaren azken kokagunean egoten da normalean. Beste osagai guztiak aditzaren aurretik doaz, perpaus askeetan erabiltzen den hitz-hurrenkerari jarraiturik.3 Hala ere, batzuetan beste ordena bat aurkitzen dugu, eta erlatiboaren parte bat aditzaren ostean doa, (16)-n bezala. Gerta daiteke halaber erlatiboaren bi zatien artean ardatza edo determinatzailea agertzea. "Erlatibo hautsiak" deituko diet osagaien ordena berezi hori duten perpausei.4 Adibideetan erlatiboaren zati bakoitza kortxeteen artean emango da. (16) a. Persona alaco guztiac beardituez ostera confesadu, pecatu [confesadu ditueçan] guztiac [areanic ona] (Kap) b. [Orai Ebanjelioko, eta graziasko denbora ditxoso onetan ofrezizen diogun] sakrifzioa [Iaungoikoari] (BerM) c. Donzella [gelditu zenak] [peñan] kontatu zio Mariñelai (Lizarg) 2.1.2.4 Murrizgarritasuna Semantikari dagokionez, erlatiboak murrizgarriak (17) edo ez-murrizgarriak (18) izan daitezke. Murrizgarrietan, erlatiboak ardatzaren erreferentzia murrizten 3 Gainerako menderagailuen kasuan, arau hori ez da hain indartsua: -la edo -nean duten adizkiak perpausaren erdian ere ager daitezke inolako arazorik gabe (Martínez-Areta 2011: 366), Tartasen adibide honetan bezala: nic erranen dut guiçona dela arsto bat. 4 Hidalgoren (1999) lanetik hartutako terminoa da. 24
Izen osteko eta izen aurreko erlatiboak 2.2 eta IAkoen sorrera aldaketa tipologiko holistikoarekin lotuta dagoela onartzen dela (Martínez-Areta 2011; Reguero Ugarte 2013). IOko erlatiboei buruzko aipamenak ez dira falta, beraz. Hala ere, testuen azterketa sistematikorik ez da egin, ezta egituraren ezaugarri gramatikalak deskribatu, eta bi egituretan zaharragoa zein den galderari erantzuten saiatu baino lehen, beharrezko deritzot horri. Ikusiko den bezala, IOko erlatiboa testu askotan —beharbada pentsatu ohi zen baino gehiagotan— agertzen da, baina testuetatik ateratzen den irudia ez da guztiz argia: eremu geografkoen artean eta eremu baten barruan bariazio handia dugu. IOkoak XVI. mendean agertzen dira dagoeneko, baina ez testu guztietan. Araban eta Bizkaian XVII. mendearen erdira arte lekukotasun bakarrak Lazarragaren eskuizkribuko adibide bat eta Landucciren hiztegiko batzuk dira, baina gero Bizkaiko testuetan oso ohikoak dira. Ipar Euskal Herrian (EHn aurrerantzean), aldiz, XVI. mendetik aurrera jasota daude, eta egiturak gaur egun arte iraun duela dirudi. Nafarroan eta, batez ere, Erronkaribarren oso maiztasun handia zuten. Emaitza koherenteagoak egituraren ezaugarri gramatikalen azterketak emango ditu, erakutsiz hitz-ordena ez dela IOko eta IAko erlatiboen arteko alde bakarra. Horiek dira diferentzia garrantzitsuenak: argumentu gutxiago erlatibiza daitezke IOkoan; IOkoak, dirudienez, maizago izaten dira ez-murrizgarriak; IOkoetan ardatzak maizago izaten dira bizidunak; IOko erlatibo hautsiak nahiko arruntak dira, baina IAkoak ez. Hurrengo ataletan erakutsiko dut IOkoak aposatuen antza duela IAkotik urruntzen den ezaugarrietan. Oro har, beraz, testuetako datuek ez digute biderik ematen IOkoa zaharragoa dela esateko. Kontrakoaren —berriagoa izatearen— frogarik ere ez digute eskaintzen, baina testuen azterketan bildutako datu asko hurrengo kapituluan baliagarriak izango dira argudiatzeko IAkoa zaharra dela eta IOkoa egitura aposatuetatik sortu zela. Atal honen helburu nagusia, beraz, IOko erlatiboak deskribatzea da: hasteko, egituraren lekukotasunak aztertuko dira (2.2.1. atala) eta gero horren ezaugarri gramatikalak (2.2.2. atala), IAko egiturarekin konparazioan. 2.2.1 Lekukotasunak 2.2.1.1 Euskara Arkaikoa Erdi Aroko lekukotasunetan ez da izen osteko egiturarik aurkitzen. Jakina, garai hartako oso datu gutxi heldu zaigu eta, beraz, ezin da inolako ondorio sen- 31
Izen osteko eta izen aurreko erlatiboak 2.2 lexikalizatua izan daiteke, arestian aipatutako ayta podere guztia duenaren eta antzekoak bezala. Agerpenen kopuruari dagokionez, horiek kenduta ere, maiztasuna ez da asko aldatzen Leizarragaren testuan, % 22ra baino ez da jaisten. 2.2.2.2. atalean ikusiko dugun bezala, IOko erlatiboak ez-murrizgarriak izaten dira maizago, IAko erlatiboak baino. Horren adibide Ene Aita zeruetan dena izan daiteke: erlatiboaren bidez ez da aita guztien artean aita zehatz bat bereizten (zeruko aita bakarra omen delako), iruzkin bat gehitu baizik: esaldia ulertzeko beharrezkoa ez da, baina informazio osagarria ematen du. Beraz, ene/zuen Aita zeruetan denak motako erlatibo (erdi-)lexikalizatuak IOkoak izatea egituraren ezaugarriekin lot daiteke. Halere, Testamentu Berriko IOko erlatiboen maiztasun handia nolabait azaldu beharra dagoela erakusten du egile beraren beste testu batek: ABC-k. Salaberri Muñoak (2014: 67) dioen bezala, Leizarragak liburuxka hori prestatzerakoan frantsesezko ereduak bazituen ere, ez dirudi itzulpen hutsa denik edo behintzat "aldarrika daiteke bere 'ukituaz' tindatu zuela gure autoreak liburuttoa". Erlatiboei dagokienez behintzat, ABC Testamentu Berrian ikusi dugunetik urruntzen da. IOko erlatiboen maiztasuna zeharo ezberdina da: 76 erlatibotik lau bakarrik dira izen ostekoak (hots, % 5). Gainera, bi erlatibo hitzaurrean daude (27-a)-(27-b), bat alfabetoa erakusteko taulan (27-c) eta liburuaren gorputzean bat bakarrik (27-d). (27) a. Iesus Krist haren Seme [guregatik mundura ethorri izan denaren] b. Iesus Krist eure Seme [gure arimen iguzki egiazko eta bakoitz, egun eta gau bethi argitzen duenaren] c. Letra [elkarri datxetzanak] d. Gizona da Filosofoen araura, animal [razoin duen] bat 2.2.1.2 XVII-XIX. mendeak Ondorengo ataletan XVII-XIX. mendeetako datuak aurkeztuko ditut, eremu bakoitza aparte. Garai hartako testuek analisi kuantitatiboa ahalbideratzen dutenez, azterketa kualitatiboaz gain (orain arte garatu dudan bezala), IOko erlatiboei maiztasunari ere behatuko diot. Corpus-analisiaren emaitza nagusiak 2.4. eta 2.5. tauletan zerrendatzen dira. Hurrengo ataletan maiztasunaz hitz egitean, taula horietako datuei egiten diet erreferentzia. 37
2 Perpaus erlatiboak Kontuan hartu behar den lehenengo faktorea testu-generoa dela uste dut. Leizarragaren kasuan, nahiz eta bere testu guztiak erlijiozkoak izan, erlatiboen erabilerari dagokionez, ez dira berdinak Bibliaren itzulpenak eta beste helburu batekin eta dirudienez estilo apur bat askeago batean idatzitako ABC liburua. Antzeko zerbait gertatzen da mende batzuk geroagoko Intxausperen itzulpenetan: Biblian askoz gehiago erabili zuen IOko erlatiboa elkarrizketetan baino. Badirudi, beraz, IOko erlatiboak estilo jasokoak-edo zirela, idazle horientzat bederen. Nolanahi ere, gauzak gehiago korapilatzeko, kontrako adibiderik ere bada: maila apalagoko testu askoz ere gutxiago daukagu, baina horrelakoetan ere aurki daitezke IOko egituraren adibide batzuk: Donostiako gutunetan edo Jean de Peruskiren gutunean. Horren harira, Zuberoa-Erronkari arteko gutunak ere aipatu behar dira. Horiek, hala ere, ez dira gutun pribatuak, ofzialak baizik, eta askotan erdaraz sortzen ziren administrazio-agirien kutsua dutela dirudi. Generoarekin lotuta, testua itzulpena denean (eta euskarazko testu zaharren artean testu orijinalak ez dira larregi), gerta daiteke itzultzaileak jatorrizko testuarekiko "fdelegia" izatea eta baliabide gramatikal markatuak ohi baino gehiago erabiltzea. Horrek ez du esan nahi euskarazko IOko erlatiboak inguruko hizkuntzek dituzten egituren kalkoak direnik. Kasu horretan beste hizkuntzarekiko ukipenaren eragina zeharkakoa da: hizkuntzan existitzen den (baina ez nahitaez oso ohikoa den) egitura baten maiztasuna igotzea dakar. Bi testuekin —Leizarragaren San Mateo eta Kapanagaren dotrina— erkatu ditut orijinala eta euskarazko itzulpena. Kapanagaren, esaterako, IAko erlatiboak IOkoak baino ugariagoak izan arren, kasu askotan, testua jatorrizkoarekin konparatzean, ikusten da euskarazko testuak gaztelaniaren hitz-hurrenkera berbera duela. Eta ez da perpaus erlatiboengatik bakarrik, genitiboak eta -ko atzizkia duten sintagmak ere izenaren ostean jartzen baititu Kapanagak. Bestalde, euskarazko adjektiboen inbentario murriztua dela eta, erdarazko adjektiboak IOko erlatiboen bidez euskaratzen zituzten idazleek askotan. Argi ikusten da hori testua itzulpena denean (Leizarraga, Landucci eta Kapanaga, esaterako), baina beste kasu batzuetan ere susma daiteke erdarazko adjektiboek bazutela zerikusia erlatiboaren eskuineko kokapenarekin. Adibidez, askotan agertzen den behar dena erlatiboaren azpian necesario edo antzeko adjektiboa egon daiteke. Erlijio-hiztegian ere nabaria da: todopoderoso edo celeste motakoak esateko IOko erlatiboak askotan erabiltzen ziren (Aita zeruetan dena edo Aita podere guztia duena) eta, dirudienez, esamolde (erdi-)ihartu bihurtu ziren erlatibo horiek azkenean. Testu batzuetan (Haranederrengan, esaterako) horrelakoak kenduz gero maiztasuna jaisten da, eta, batzuetan, asko. 68
Izen osteko eta izen aurreko erlatiboak 2.2 Datuei beste era batera begiratuta, kasu batzuetan behintzat, IOko erlatiboa maiz agertu zaigu erromantzeak eragin inportantea zuen lekuetan, hiri handietako lekukotasunetan (Gasteizen Landucci, Bilbon Mikoleta, Donostiako gutuneko adibide bakarra, baina interesgarria) eta euskara galtzen ari zen eremu batzuetan: XIX. eta XX. mendeko Erronkaribarren eta Aiaraldean. Ez da ezinezkoa eremu horietan egoera linguistikoak hiztunak erdararekiko antzekotasun gehiago duen egitura bat erabiltzera bultzatu izana. Diakroniara pasaturik, testuen urritasunak batetik, eta aztergai den egituraren izaerak bestalde —erlatiboak maiztasun gutxikoak dira berez, ez baitute derrigor agertu behar—, zail bihurtzen dute datuen interpretazioa. IOko erlatiboa bizirik zegoen (eta leku batzuetan bizirik dago oraindik), inolako dudarik gabe, Euskal Herriaren ipar-ekialdean. IOko erlatiboen maiztasuna nahiko koherentea da testuz testu, eta egileen arteko aldeak ez dira oso handiak. Zuberoan eta Erronkaribarren IOkoen maiztasuna altua da; Lapurdin baxuagoa, baina IOkoa sistematikoki agertzen da testu guztietan. Nafarroako testuekin arazo gehiago daude, baina lekukotasunak ez dira falta. Gutxien erabili ziren Gipuzkoan. Araban Landucciren adibide batzuk eta Lazarragaren bakarra dauzkagu bakarrik. Bizkaian egile askok erabili bazuten ere (batez ere XVII. mendean), testu batzuetan ez dira lekukotzen eta egileen arteko aldeak handi samarrak dira. Lehen begi-kolpean, daukagun testu zaharrenetatik hasita lekukotuta daude IOko erlatiboak: Etxeparerengan zaharrenak, Leizarragarengan asko eta XVI. mendeko beste hainbat testutan (Araban Landucci eta Lazarraga; Nafarroan ere adibide batzuk). Mendebaldeko datuak, hala ere, arazotsuak dira. Araban Landucciren lekukotasuna oso berezia da, eta harrigarria da Lazarragaren eskuizkribuan adibide bat bakarrik egotea. Bizkaian XVII. mendearen erdialdera arte ez dira agertzen. Nabarmentzekoa da batez ere RS-n ez agertzea: horko hizkerak ez badu islatzen XVI. mendeko hizkuntza-egoera, lehenagoko bat baizik (XV. mendekoa edo), IOko egiturarik ez egotea are esanguratsuagoa da. Pentsa daiteke, jakina, XVII. mendearen erdira arte lekukotu ez izanaren arrazoia datuen urritasuna dela, baina beste azalpen bat ere ezin da baztertu: garai hartan ez zirela erabiltzen, alegia. Testu berriagoetan aurkitzen dugun egoerak ere interesa du. XVI. eta XIX. mendeen bitartean ipar-ekialdean IOkoen maiztasuna zertxobait jaisten bada ere, IOkoak mantentzen dira, nahiz eta IAko erlatiboak nagusitu. Erronkaribarren kasuan, IOkoen erabilera mantentzen da. Bizkaian eta Gipuzkoan, aldiz, IOkoen lekukotasunak gutxituz doaz. XIX. mendearen hasieran oraindik aurki daitezke, baina ez aurreko mendean bezain erraz. Oro har, beraz, ipar-ekialdeko hizkeretan 69
2 Perpaus erlatiboak XX. mendera arte erabiltzen ziren (eta gaur egungo hizkera batzuetan ere entzun daitezke, markatuak badira ere). Mendebaldean eta erdialdean, aldiz, XVII. eta XVIII. mendeetan lortu zuten posizioa galtzen dute IOkoek. Hizkuntza idatzitik desagertzea gramatikarien gutxiespenarekin lot daiteke agian (Larramendi lehenengoa izan zen, gero Añibarrok eta beste batzuek iritzi bera errepikatu zuten), baina ahozko hizkuntzatik desagertzea beste era batera azaldu beharko da. Azken puntu horrek, hala ere, ikerketa gehiago merezi du: Bizkaian egindako ikerketa dialektologiko batzuetan ahozko hizkeran IOko egituraren adibide batzuk jaso baitira (Zuloaga prestatzen). IOko erlatiboaren erabilera oso zabalduta zegoen, beraz, dialekto guztietan aurkitzen baita. Hala ere, xehetasunetan sartuta, atal honetan bildu diren adibideak interpretatzea ez da beti erraza: kontraesan asko daude eta maiztasunean ikusi ditugun aldeak ulertzeko azalpen posible gehiegi daude (estiloa, erromantzeen eragina, jatorrizko testuaren eragina...). Orokortze batzuk ematen saiatu naiz, baina agian beste metodo batzuk beharko genituzke egitura horren erabilera hobeto ulertzeko. Alderdi soziolinguistikoak sakonago ikertu beharko lirateke, beharbada: hemen ideia batzuk baino ez ditut gehiegi sakondu gabe aipatu: adibidez, badirudi hiriko hizkeretan IOko egiturak maiztasun handiagoa zuela. Testu zaharretako sintaxian itzulpenaren prozesuak izan dezakeen eraginaren azterketa ere egiteko dugu euskal hizkuntzalaritzan (itzulpenaren teoria kontuan hartuz); hemen (eta tesi honen beste atal batzuetan) saiakera bat baino ez dut egin. Azkenik, gehiegi aipatu ez dudan beste alderdi bat ere badago: testuen alderdi estilistikoak. Dudarik gabe, antzekoak diren bi egituren artean egilearen hautuan horiek izan dezakete eragina, eragin hori zehaztea oso zaila bada ere. Tesi honetan, hala ere, alde batera utzi ditut estiloaren arazoa, gramatikaren ikerketa literaturarena baino hurbilago dudalako. Beraz atal honen lehen ondorio nagusia da IOko erlatiboa testu zaharretan asko ageri arren, bildutako datuekin ezin dugula berretsi Martínez-Aretak (2011: 361) esandakoa: "zenbat eta atzerago goazen testu tradizioan, orduan eta sarriago agertzen zaizkigu honelako egiturak, NG [izena-genitiboa] zein NRel [izenaerlatiboa] motakoak". Egia da XVI. mendean gehiago direla IOko erlatiboak XIX. mendean baino, baina XVI. eta XVIII. mendeak konparatuta, irudia askoz ere konplexuagoa da. Gainera, XVI. mendeko lekukotasun garrantzitsu batzuetan ez dugu egitura aurkitzen. Zaharragoa zein den auziari irtenbide proposatzeko, beraz, beste metodo batzuk behar dira. Horiek hurrengo kapituluaren gaietako bat izango dira. 70
Izen osteko eta izen aurreko erlatiboak 2.3 Bigarren ondorioa hau da: ezaugarri gramatikalei begira, IOko erlatiboa ez zen IAkoaren ispilu-irudi hutsa, hainbat ezaugarritan urruntzen baitziren bi erlatibo horiek. Gainera, emaitzak aski koherenteak dira: testuen kontu estilistikoak, egile batzuen bitxikeriak eta, oro har, testuen fdagarritasuna gorabehera, ez dirudi IOko erlatiboa idazleek asmatutako baliabide artifziala zenik, IAko erlatiboaren pareko egitura gramatikala baizik. Horren froga testuz testu errepikatzen diren hainbat ezaugarri gramatikal direla uste dut, ez baita posible joera horiek kasualitatea izatea. Hauek dira, zehazki, ezaugarri gramatikalen azterketaren emaitza garrantzitsuenak: (i) Erlatibiza daitezkeen argumentuei dagokienez, IOko eta IAko erlatiboak ez dira guztiz berdinak: (a) absolutiboa eta ergatiboa ez beste kasuak eta postposizioak IAko egituran arruntak dira, baina IOkoan gutxi agertzen dira (eta bakarrik eremu batzuetan: Bizkaian, Nafarroan eta Erronkaribarren), (b) IOkoaren bidez subjektu iragankorra erlatibizatzeko joera dago. (ii) Erlatibo gehien murrizgarriak dira bi egituretan, baina badirudi IOkoak IAkoak baino maizago direla ez-murrizgarriak. (iii) Ardatz bizidunak IOko erlatiboan aurkitzen ditugu gehiago IAkoetan baino. (iv) IOko erlatibo hautsiak arruntak dira Bizkaian, Nafarroan eta Erronkaribarren, baina ez gainerako eremuetan. IAko erlatiboak oso gutxitan dira hautsiak, baina, izatekotan, aipatu diren eremu berberetan. (v) Luzerari dagokionez, ez dago alde handirik bi egituren artean: IAkoan 3,5 hitz agertzen dira batez beste, eta IOkoan 3,7. Hala ere, IOko egitura erlatibo oso motzekin (1-2 hitz) edo oso luzeekin (9tik gora) IAkoa baino zertxobait gehiago erabiltzen da. Hurrengo atalak erlatibo aposatuak lantzen ditu, eta ikusiko dugu IOko erlatiboek eta aposatuek antza dutela ezaugarri batzuetan. Emaitza hori garrantzitsua izango da proposatzeko bien artean lotura diakronikoa dagoela. 71
Erlatibo aposatuak 2.3 b. Eta ez dut uste baden emazterik [ezetz ihardetsiko didanik] (Oyharçabal 2003: 806) c. ?gizon batekin joan nintzen, [bidea ongi ezagutzen zuena / zuenarekin] (Oyharçabal 2003: 806) Hemen batera aztertuko ditut aposatuak eta extraposatuak. Izan ere, Oyharçabalen sailkapena ez da guztiz garbia. Argi dago perpausaren bukaeran ez daudenak aposatuak direla, eta IS eta erlatiboa elkarren ondoan ez daudenean eta perpausaren bukaeran agertzen direnak extraposatuak direla. Erlatiboa ISri zuzenean eransten zaionean eta biak amaieran doazenean zalantza egin daiteke, aldiz, aposatutzat (bi zatien artean beste osagairik ez dagoelako) ala extraposatutzat (bukaeran daudelako) hartu behar den, ondoko adibide hauetan bezala: (128) a. Mezan daukagun presentean Iaungoikoaren Semea [gizon egin zena] (BerM) b. Certaco dira Espiritu Sainduaren çazpi dohaiñac [lehembicico partean eçarriac direnac]? (Mat) Horregatik ez dut aposatuen eta extraposatuen artean bereizketarik egingo, eta hemendik aurrera "aposatu" terminoa biei erreferentzia egiteko erabiliko dut. Tesi honetan, beraz, erlatibo aposatuak honela ulertzen ditut: egitura horretan IS mugatu bat erlatibo libre batek modifkatzen du, bi sintagma horiek elkarren ondoan egon ala ez, eta perpaus nagusian bi sintagmek duten posizioa ere kontuan hartu gabe. Hala ere, Oyharçabalek aipatzen dituen egitura horien ezaugarriak kontuan hartuko ditut azterketan. Hasteko, ardatzaren eta erlatiboaren posizioa perpaus nagusian (bukaeran dagoen ala ez) aztertuko dut, eta bi sintagma elkarren ondoan ala banatuta agertzen diren ere begiratuko dut. Gero, sintagmek dituzten kasu-atzizkiak (absolutiboa/partitiboa ala beste bat) deskribatuko ditut. Aposatuek egitura erdi-fnko batzuetan agertzeko joera dutenez, perpaus horiek deskribatuko ditut ondoren. Gai horiek ikusita, IAko eta IOko erlatiboen kasuan aztertu ditudan ezaugarriak hartuko ditut hizpide hemen ere: maiztasuna, erlatibizatzen diren argumentuak, murrizgarritasuna, ardatzaren semantika, erlatibo hautsiak eta perpausen luzera. 2.3.1 Posizioa perpaus nagusian Erlatibo aposatuek perpaus nagusiaren bukaeran agertzeko joera dute (2.15. taula): aztertutakoen % 78 azken posizioan doa (129). Askoz gutxiago aurkitzen ditugu ardatza eta erlatiboa perpausaren hasieran (130), eta gutxien, erdian (131). 73
2 Perpaus erlatiboak d. Ceren baitaquit iende añhitz dela Euscal Herrian [itsasoan dabilanic] (Mat) Adibide gehien Leizarragak ditu (17tik 13), eta adibide bana Materrak, Axularrek, Beriainek eta Gerrikok. Behin partitibo-absolutibo bikote nahiko bitxia ageri da; zehatzago, Kapanagaren testuan: (135) Bere conuersaciño, edo platiqueetan esan cebeique burlaco berbaric, [besterenbat mindu, edo aserratu daiana] (Kap) Gaur egungo testuetan kasu-marka ezberdina duten adibideak aurki daitezke. Oyharçabalen (1987: 184) arabera, horrelako adibideen artean ohikoena da ardatza ergatiboan eta erlatiboa absolutiboan egotea: Gure Jainkoak, [beti xuxen dabilena], ongi gidatzen baitu. Oyharçabalek dioenez, erlatibo aposatuak komaartea bezala tratatzeko joera dago, eta horregatik falta da kasu-komunztadura. Rebuschik (2003: 468) esaten du komunztadura ez dela nahitaezkoa, baina ematen dituen adibideak XX. mendekoak dira. Nik aztertutako testuetan ez da komunztadura gabeko adibiderik ageri. 2.3.3 Aposatuak noiz erabiltzen diren Corpusetik ateratako adibideak aztertuta, argi ikusten da erlatibo aposatua askotan egitura (erdi-)fnko batzuetan erabiltzen dela. Esan daiteke egitura horren ezaugarri berezia dela: IAko erlatiboak ez-markatuak dira, eta edozein testuingurutan dira egokiak, baina aposatuak agertzen diren testuinguruak murritzagoak dira. Badirudi diskurtsoaren antolaketarekin lotu behar dela erlatibo horien erabilera, eta lotura horiek deskribatzen ahaleginduko naiz. Hala ere, gaiak ikerketa sakonagoa behar lukeelakoan nago: ahozko hizkuntza kontuan hartzea beharrezkoa iruditzen zait eta, bestalde, euskarazko diskurtsoaren antolaketa edo informazio-jarioa ere ez dago behar bezala aztertuta (batez ere ikuspuntu diakronikotik). Cid Abasoloren (1987) ikerketa aipatzekoa iruditzen zait hemen, erlatibo aposatuak (bere terminologian "pseudo-extraposizioa") egitura batzuetan oso ohikoak direla ohartu baitzen, gehienbat izan edo egon duten perpaus existentzialetan. Testuinguru hauek aipatzen ditu: — Zenbat, nor eta antzeko galdetzaileak dituzten galderak: adibidez, Etxepareren Nor da guiçon modorroa harçaz orhit eztena?. — Beste zehaztugabeekin (bat, asko, zenbait, zenbakiak...): Gorbeian artzain bat bizi zen Fernando zeritzana. — Ardatz plural murriztaileekin: Baziren egunak bi litro edandakoak. 76
2 Perpaus erlatiboak Era horretako perpausak oso arruntak dira ipuin bati hasiera emateko: Bazen behin.... Gauza bera beste hainbat eratara adieraz daiteke (141), baina Cid Abasoloren (1987: 623) arabera, (b) da naturalena eta erabiliena: (141) a. Fernando zeritzan artzain bat bizi zen Gorbeian. b. Gorbeian artzain bat bizi zen Fernando zeritzana. c. Artzain bat, Fernando zeritzana, bizi zen Gorbeian. Azkenik, bokatiboak ditugu, edo deia egitean izen propioei eransten zaizkien erlatiboak. Testuetan gehien agertzen dena otoitzeko aita gurea zeruetan zaudena formula ezaguna da, (142-d)-n bezala. Oro har, erlijio-testuetan behintzat, ohikoenak dira otoitzetan. Testuinguru markatuak badira ere, informazioaren jarioarekin lot daiteke horien erabilera: erlatibo aposatuari esker ardatza lehen posizioan dator, eta, dirudienez, hori da posiziorik nabarmenena. Erlatiboak, berriro ere, ezaugarri batzuk ematen ditu; hala ere, kasu horretan esan daiteke ez duela oso informazio inportantea adierazten, gehienetan ezaguna baita. (142) a. Aingueru saindua, [ene presunaren beguiratceco cargua Iaincoaren pietatez hartu duçuna] (Mat) b. O Birjina Maria [guziz urrikari gaitutzun]a, zeruetako erregina baderauzkitzut othoiz hauk (Haranb) c. O Jesüs [krüzifkatü izan dena], gure bihotziala jin baledi (Mst) d. Pater noster, aita gurea [çeruetan zagoçana] (Kap) Aipatu diren lau perpaus-mota nahiko antzekoak dira diskurtsoaren antolaketari dagokionez. Bokatiboak apur bat bereziak dira, nahiko markatuak baitira: erregistro jasoarekin eta testu-genero bereziekin (erlijio-testuekin) lotzen dira gehienbat, eta eguneroko hizkeran ez dirudite oso ohikoak. Gainerakoak, nahiz eta hemen idatzizko testuetan bakarrik ikertu, arruntagoak direla pentsa daiteke. Guztien funtzioa da diskurtsoan erreferente berri bat sartzea, batez ere presentazionaletan eta existentzialetan. Perpaus erlatiboaren bidez erreferente hori ezaugarritzen da. Karakterizazio-funtzioa du erlatiboak eta ez identifkazioarena; horregatik ez-murrizgarriak dira aposatuak askotan (Cid Abasolo 1987 ohartu bezala). Perpaus erlatiboak zeregin batzuk izan ditzake: aurreko diskurtsoarekin lot dezake erlatiboak erreferente berria, baina beste batzuetan informazio berria ematen du. Deskribatu diren perpaus-motak eta aurreko atalean aztertutako kasukomunztaduraren gaineko datuak lotuta daude. Esan bezala, ardatzak eta erlatiboak gehienetan absolutiboaren marka daramate. Horren arrazoia hau da: perpaus klase horietan aditz iragangaitza dugu askotan (izan edo egon), eta ardatza 80
Erlatibo aposatuak 2.3 eta erlatiboa horren argumentu bezala azaleratzen dira; beste batzuetan, objektu zuzen bezala agertzen dira (*edun aditzarekin, baina ez horrekin bakarrik). Azkenik, aipatzekoa iruditzen zait batzuetan IOko erlatiboak eta aposatuak antzeko testuinguruetan agertzen direla, honako adibide hauetan bezala: (143) a. Bigarren intenzio [Kristo gure Iaunak eramo zuena] (BerM) b. Bigarren intenzioa [eramo bear dena] (BerM) (144) a. Che cey ceurico choriec nola ez dein eritan, ez ere eguitatan, ez graneroric ere ecuten, eta nola mantenatan tion ssen Aitac [ceurian dagonac] (Hualde) b. Guarda ztei onqui eguitiaz ssen obra onac guizonen antzinian ecus dazaicein fnarequin, berce guisaz etzei errecibiten ssen Aita [ceurietan dagonaren] ganic bere premiua (Hualde) (145) a. Bertceren bekatuac bertceren direlaric [gu ere uquitcen gaituztenac] dira bederatci (Mat) b. Bertceren bekatu [uquitcen gaituztenac] (Mat) Mota horretako adibideak, hala ere, ez dira aurkitzen errazak. Horretan, IOko erlatiboak IAkoaren antza du: ez da testuinguru jakin batzuekin bakarrik lotzen, aposatuek egiten duten moduan. 2.3.4 Maiztasuna Oro har, erlatibo aposatua nahiko arrunta da, eta aztertutako testu guztietan ageri da. Nire corpusean aposatuen eta IOkoen adibideen kopurua oso antzekoa da, eta, IOko erlatiboekin bezala, testuen arteko aldeak daude: batzuetan, oso ohikoa da; beste batzuetan, adibide bakan batzuk baino ez dira agertzen. 2.17. eta 2.18. tauletan hiru egituren —IAko, IOko eta aposatuen— maiztasuna konparatzen da. 2.17.-ean datuak eman dira eremuka: aposatu gutxien dugu Erronkaribarren, Gipuzkoan eta Araban (azken horretan Lazarragaren Artzain liburua baino ez dut kontuan hartu). Gehien, aldiz, Nafarroako eta Lapurdiko testuetatik atera ditut. Erronkaribarko testuen kasua interesgarria da: IOko erlatiboen maiztasuna oso handia bada ere, nahiko aposatu gutxi ageri dira testuetan. Gainerako eremuetan, nahiz eta korrelazioa oso sendoa ez izan, esan daiteke bi egituren agerraldien kopuruak antzekoak direla: adibidez, Gipuzkoan eta Araban bien lekukotasun gutxi ditugu, eta Nafarroan biak asko erabili ziren. Bi egituren arteko erlazio hori testuz testu aztertu behar da, hala ere: datuak eremuka begiratzea orokortzeak formulatzeko lagungarria izan daiteke, baina ondorio okerrak ateratzeko arriskua ere badakar. 81
2 Perpaus erlatiboak 2.17. taula. Hiru erlatibo-moten maiztasuna: IOkoak, IAkoak eta aposatuak (ehunekotan), eremuen arabera banatuta. Eremua Guztira IA IO AP err 152 32,2 61,2 6,6 naf 600 65,0 13,3 21,7 zub 785 74,6 16,7 8,7 lap 1137 75,4 10,9 13,7 biz 494 77,5 13,2 9,3 gip 600 91,2 2,2 6,7 arab 57 98,2 0,0 1,8 Testu bakoitzeko aposatuen maiztasuna 2.18. taulak erakusten du. Testuak IAko erlatiboaren proportzioaren arabera ordenatu dira: goian IAkoak ia bakarrik dituzten testuak ditugu, eta behean IAko gutxien dutenak. Aposatuen % 10 baino gehiago dutenak letra beltzez markatu dira. Aposatu gehien (IA/IOko erlatiboen maiztasunarekin konparatuta) testu hauetan aurkitzen ditugu, beraz: Lizarraga (% 42), Haraneder (% 24), Kapanaga (% 20), Materra (% 20), Beriain (% 18), Intxauspe (% 17), Viva Jesus (% 15), Elizalde (% 15), Arzadun (% 13), Axular (% 13), Otxoa Arin (% 12) eta Leizarraga (% 12). Lizarraga kenduta, beraz,24 % 10 eta % 20 artean geratzen da erlatibo aposatuaren maiztasuna testu horietan. Aurkako muturrean oso aposatu gutxi duten testuak ditugu (% 5 baino gutxiago): Lazarraga, Olaetxea, Ubillos eta Mikelestorena. Gainerako testuek % 5 eta % 10 artean dute: frai Bartolome, Gerriko, Tartas, Duhalde, Haranburu (ia % 10), Belaipeire, Oloroeko katixima, Mogel, Maister, erronkarierazko dotrina eta Hualde Mayo. Taulan goiko partean dauden egile asko Larramendiren ondokoak dira eta bere eraginpean idatzi zutenenak: Mikelestorena, Ubillos, Olaetxea, frai Bartolome eta Gerriko. Horiek kenduta, aposatuen erabilera zabaldua da. Salbuespenak Erronkaribarko testuak dira, eta, neurri txikiagoan, Zuberoakoak (Intxauspe, aztertu den testu berriena, kenduta): IOkoek maiztasun handiagoa dute aposatuek baino. Horiaz gain, Lazarraga ere salbuespenen artean sartu behar da, ez dituelako asko erabiltzen ez IOkoak, ez aposatuak (hala ere, gero ikusiko dugun bezala, zein erlatiboen maiztasun oso handiarekin "konpentsatzen" du aposatuen falta). 24 IOko erlatiboen erabileran ere Lizarraga berezia zela esan dut (2.2.1.6. atalean): garaiko beste testu batzuetan baino gehiago erabiltzen zituen IOko egitura. Hemen ez dut testu gehiagorekin konparatu, beharbada komenigarria litzateke berriro ere Nafarroako testuen azterketan lekukotasun gehiago kontuan hartzea, aposatuen erabilera hobeto ulertzeko eta Lizarragaren maiztasun hori konparatu ahal izateko. 82
2 Perpaus erlatiboak dugu (2.22. taula): perpaus hautsien proportzio handiena ere Nafarroan (adibideen % 46), Bizkaian (% 30) eta Erronkaribarren (% 20) aurkitu dut. Gainerako eremuetan askoz txikiagoa da. Lapurdin, adibidez, egitura aposatuaren adibide asko atera ditut testuetatik, baina % 1,3 bakarrik dira hautsiak. Ezaugarri honi dagokionez ere, erlatibo aposatua IOko erlatibotik IAkotik baino hurbilago geratzen da, azken horretan perpaus hautsiak ia ez baitira lekukotzen. 2.22. taula. Erlatibo hautsiak: IAko, IOko erlatiboak eta erlatibo aposatuak. Egitura bakoitzeko lehenengo zutabean egiturak duen adibide-kopurua adierazi da eta hurrengoan horietako zenbat diren hautsiak (ehunekotan). Eremua IA Hautsiak IO Hautsiak AP Hautsiak naf 390 1,0 80 23,8 130 46,2 biz 383 1,6 65 23,1 46 30,4 err 52 0,0 103 37,9 10 20,0 zub 586 0,3 131 2,3 68 4,4 gip 547 0,2 13 0,0 40 5,0 lap 857 0,0 124 0,8 157 1,3 arab 56 1,8 0 1 0,0 2.3.9 Perpausaren luzera Erlatibo aposatuen batez besteko luzera 5,8 hitzekoa da; beraz, IOkoak eta IAkoak baino luzeagoak dira (3,7 eta 3,5 dute horiek, hurrenez hurren). Aposatuen 20 adibide baino gehiago duten testuak hartuta, aposatuak sistematikoki luzeagoak dira IOkoak eta IAkoak baino (nahiz eta batzuetan aldea txikia izan): Axularren testuan 6,0 hitz dute aposatuek, eta 3,4 IA/IOkoek; Beriainenean 4,7 eta 3,4; Duhalderenean 8,5 eta 4,0; Haranederrenean 4,9 eta 3,4; Intxausperenean 4,9 eta 3,3; Leizarragarenean 4,1 eta 3,6; Materrarenean 6,7 eta 4,1; eta Otxoa Arinenean 7,8 eta 4,2. 2.3. irudian luzera bakoitzaren proportzioak ikus daitezke IA/IOko erlatiboentzat eta erlatibo aposatuentzat. Aposatuek, IAko eta IOko egiturek bezala, gehienetan bi eta bost hitz artean dituzte (adibide guztien % 63), nahiz eta proportzio hori handiagoa izan IA/IOkoetan (adibideen % 84). Hitz bateko perpaus oso gutxi daude bi egituretan. Perpaus luzeagoetara pasaturik, ezberdin jokatzen dute egiturek. Aposatuen % 23k zortzi hitz baino gehiago du, baina IA/IOko erlatiboen % 4k bakarrik. Esan daiteke, beraz, perpausaren luzera eta aposatuen erabilera lotuta daudela: perpaus luzeagoak ohikoagoak dira egitura aposatuan IA/IOko erlatiboetan 88
Erlatibo aposatuak 2.3 1 2-3 4-5 6-7 8-9 >9 0 20 40 60 80 2.3 55 28.7 9.8 2.7 1.5 0.4 31.8 30.9 13.4 10.7 12.1 ehunekoak ( % ) IA/IOko erlatiboen eta erlatibo aposatuen luzera IA/IOko erlatiboa erlatibo aposatua 2.3. irudia. IA/IOko erlatiboen eta erlatibo aposatuen luzera. 456 aposatu eta 3463 IA/IOko erlatibo aztertu ditut. Horregatik, biak konparatu ahal izateko, egitura bakoitzeko luzera jakin bat duten adibideen proportzioak adierazten dira irudian. Adibidez, 4 edo 5 hitz ditu IA/IOko erlatibo guztien % 29k, eta aposatu guztien % 30ek. Zenbaki absolutuetan, hala ere, 4-5 hitz duten IA/IOko erlatibo gehiago dago, erlatibo aposatu baino. baino. IAko eta IOko erlatiboen artean ere alde txiki bat dagoela esan dut IOko erlatiboei eskainitako atalean, baina diferentzia hori ez zen hemen bezain nabaria. Beste era batera esanda, ezaugarri honi dagokionez, IAko eta IOko erlatiboak elkarrengandik gertuago daude, IA/IOkoak eta aposatuak baino. Konplexutasunaren efektua aposatuekin nabarmenagoa izatea horien sintaxiarekin lot daitekeela uste dut. IOko eta aposatuak berdinak dira ardatzaren eta mendeko perpausaren kokapenari dagokionez, baina prosodia ezberdina da. IOko erlatiboa txertatua da, baina aposatua ez, ardatza eta mendeko perpausa bereiz baitoaz. Horregatik perpaus luzeekin IOkoek ez duten abantaila dute aposatuek: ardatzaren eta perpausaren arteko tartea. Tarte horrek, hain zuzen, perpaus konplexuagoen ekoizpena eta ulermena erraz dezake. Gauza bera esan daiteke, hurrengo atalean erakutsiko dudan moduan, zein erlatiboei buruz: sintaxiari dagokionez, aposatuak dira horiek ere, ez txertatuak, eta asko luze samarrak dira. 2.3.10 Erlatibo aposatuak: ondorioak Egitura aposatuan izen-sintagma mugatuari erlatibo librea eransten zaio. Erlatiboa gehienetan perpaus nagusiaren amaieran agertzen da, eta normalean erreferentzia egiten dion ISren ondo-ondoan, ardatzaren eta erlatiboaren artean hitz batzuk ager badaitezke ere. Egitura aposatua osatzen duten bi sintagmen 89
2 Perpaus erlatiboak artean kasu-komunztadura dugu: aztertutako testuetan normalean biek marka bera daramate (gehien-gehienetan absolutiboa, baina baita partitiboa, ergatiboa eta beste batzuk ere). Salbuespena testu batzuetan (gehienbat Leizarragarenetan) agertzen den absolutibo-partitibo konbinazioa da. Erabilerari dagokionez, IA/IOko erlatiboekin ez bezala, erlatibo aposatuek testuinguru jakin batzuetan agertzeko joera dute. Nire corpusean perpaus presentazionalak, defnitzaileak, existentzialak eta bokatiboak dira ohikoenak. Alde batetik, horrek azaltzen du zergatik duten ardatzak eta erlatiboak gehienetan absolutiboa. Aipatutako perpaus-mota horietan aditz iragangaitza dugu (izan edo egon) askotan eta orduan ardatza eta erlatiboa horren argumentu bezala azaleratzen dira. Beste batzuetan, objektu zuzen bezala agertzen dira (*edun aditzarekin batez ere). Beste alde batetik, aposatuen erabilera diskurtsoaren antolaketarekin lotuta dagoela dirudi: perpaus-mota horietan guztietan erreferente berri bat sartzen da diskurtsoan, eta erlatiboaren bidez ezaugarri batzuk ematen zaizkio. Egituraren maiztasunari ere begiratu diot: hemen aztertutako testu guztietan agertzen dira aposatuak, egilez egile maiztasuna aldatzen bada ere. Adibide gehien Lapurdin, Nafarroan eta Bizkaian lekukotzen dira, Zuberoan eta Gipuzkoan zertxobait gutxiago daude, eta Erronkaribarren ez dira oso arruntak. Badirudi Larramendiren osteko Hego EHko testuetan aposatuen maiztasuna gutxituz doala, aposatu gutxien duten testu gehienak Bizkaiko eta Gipuzkoako XVIII-XIX. mendeetako testu batzuk baitira. IA/IOko erlatiboetan aztertu ditudan ezaugarri batzuk ere deskribatu ditut. Erlatibizazioaren murriztapenak direla eta, aukera gutxi onartzen dira aposatuetan: corpuseko testuetan S, A eta O argumentuak erlatibizatzen dira ia beti (salbuespenak dira inesiboarekin egindako bi adibide, eta datiboarekin bat). Ezmurrizgarriak izaten dira aposatuak, salbuespenak aurki badaitezke ere. Jasotako adibideen proportzio nahiko handi bat erlatibo hautsiak dira (batez ere Nafarroako, Bizkaiko eta Erronkaribarko testuetan). Ardatzak askotan izaten dira bizidunak. Azkenik, IA/IOko erlatiboak baino luzeagoak dira aposatuak: 5,8 hitz dute aposatuek batez beste, eta 3,7/3,5 IA/IOkoek. Hainbat alderditan aposatuak IOko erlatibotik hurbil geratzen dira. Egitura (erdi-)fnko batzuetan agertzeko joera ez da ikusten IOko erlatiboen kasuan, baina perpaus-mota horiek IOko erlatiboekin ere posible dira eta batzuetan testu berean antzeko testuinguruetan aurki daitezke bi egiturak. Antzekotasun argiagoak gainerako ezaugarrietan aurkitu ditut, hala ere. Bai aposatuetan, bai IOkoetan, A, S eta O arazorik gabe erlatibiza daitezke, baina gainerako kasuak, guztiz ezinezkoak ez badira ere, oso gutxitan agertzen dira. Erlatibizatzen diren argu- 90
Erlatibo aposatuak 2.4 mentuen maiztasuna ere nahiko antzekoa da (eta bereziki, IAkoekin konparatuta, A-erlatiboen maiztasun erlatiboki altua izatea garrantzitsua da). Ardatzaren semantika dela eta, bai IOkoetan, bai aposatuetan bizidunen proportzioa IAkoetan baino handiagoa da. Erlatibo hautsiak bietan dira ohikoak (eta, gainera, eremu geografko berberetan); IAkoan, aldiz, oso gutxitan aurkitzen ditugu. Bi egitura horiek luzerak bereizten ditu, aposatuak perpaus luzeagoekin erabiltzeko joera baitago eta IOkoak IAkoak bezala erabiltzen baitira; hau da, perpaus motzekin —2-5 hitzekoekin— normalean. Ondorioz, erlatibo aposatua egitura nahiko markatua dela esan daiteke: testuinguru jakin batzuetan eta funtzio jakin batzuekin erabiltzen da. Bere ezaugarri gramatikalei dagokienez, IAko erlatibotik urrunago eta IOkotik apur bat hurbilago kokatu behar da. 91
Erlatibo jokatugabeak 2.4 2.24. taula. Ardatzaren semantika: erlatibo jokatugabeak eta jokatuak (ehune- kotan). Mota Guzt. Bizidun Bizigabe Jokatugabeak 254 16,1 83,9 IA 500 17,8 82,2 IO 500 37,2 62,8 2.4.4 Perpausaren luzera 1 2-3 4-5 6-7 8-9 >9 0 20 40 60 80 2.3 55 28.7 9.8 2.7 1.5 3.9 60.3 27.6 4.7 2.7 0.8 ehunekoak ( % ) IA/IOko erlatiboen eta erlatibo jokatugabeen luzera IA/IOko erlatiboa erlatibo jokatugabea 2.4. irudia. IA/IOko erlatiboen eta erlatibo jokatugabeen luzera. 257 jokatugabe eta 3463 IA/IOko erlatibo aztertu dira. Horregatik, biak konparatu ahal izateko, egitura bakoitzeko luzera jakin bat duten adibideen proportzioak adierazten dira irudian. Adibidez, 4 edo 5 hitz ditu IA/IOko erlatibo guztien % 29k eta aposatu guztien % 28k. Zenbaki absolutuetan, hala ere, 4-5 hitz duten IA/IOko erlatibo gehiago dago, erlatibo jokatugabe baino. Erlatibo jokatugabeetan 3,4 hitz agertzen dira batez beste; beraz, IAko eta IOko erlatiboen antzera (3,5 eta 3,7, hurrenez hurren). Luzera ezberdinen distribuzioa ere IAko eta IOko erlatiboekin ikusi duguna da (2.4. irudia): erlatiboen erdiek baino gehiagok 2-3 hitz dituzte eta ia % 90ek 2-5 hitz. Oso luzeak eta hitz batekoak oso gutxi daude. Erlatiboak perpaus nagusian hartzen duen posizioari dagokionez, erlatibo jokatugabeen eta IA/IOko erlatiboen artean ez dago alderik: aztertutako perpausen % 60 amaieran doa, heren bat hasieran eta gutxien erdian. 97
2 Perpaus erlatiboak 2.4.5 Erlatibo jokatugabeak: ondorioak Erlatibo jokatugabeak jokatuak baino askoz gutxiago erabiltzen dira. Aditzaren formari dagokionez, hiru aukera ditugu: partizipio soilak (batez ere testu zaharrenetan), -rik partizipioak (eremu geografko guztietan, -rikako Lapurdin eta Nafarroan, -riko mendebaldean) eta -ta partizipioak (XVIII. mendeaz geroztik Bizkaian eta Gipuzkoan). Absolutiboa erlatibizatzen da gehienetan, eta beste kasuekin egindako adibideak (ergatiboa edo inesiboa) nahiko berandu agertzen dira. Gainerako ezaugarritan IAkoen antza dute erlatibo jokatugabeek. Perpausaren luzera IA/IOko erlatiboek izaten duten berbera da. Ardatzaren semantikari dagokionez ere, antzekoak dira IAkoak eta jokatugabeak: erlatiboak izen bizigabea modifkatzen du gehienetan. Hitz-ordena dela eta, kasu gehienetan erlatiboa ardatzaren aurretik doa, baina badaude salbuespenak. 98
Zein erlatiboa 2.5 2.5 Zein erlatiboa Atal honetan izenordain galdetzaileekin egiten diren perpaus erlatiboak deskribatuko ditut. IA/IOko erlatiboak aztertzean ikertu diren ezaugarriak interesatzen zaizkit hemen ere. Helburua da, egitura hori aztertzeaz gain, gainerako erlatiboekin konparatzea. Ikusiko den bezala, IAko eta IOko erlatiboen artean ezberdintasun batzuk badaude ere, alde txikiak dira, konparaketan zein erlatiboa gehitzen bada. Erlatibo aposatuekin alderdiren batean bat badator ere, ezaugarri nahiko ezberdinak dituzte. Bestalde, zein erlatiboa interesgarria da bere ospe txarra dela eta. Egin daitekeen galdera da egitura hori idazleek edo itzultzaileek asmatutako kalkoa zen ala gehiago erregistro jakin batzuekin lotutako egitura bat, hizkuntzak duen beste edozein bezalakoa. Saiatuko naiz erakusten bigarren ideia hori zuzenagoa dela. Egituraren sorreraz eta hizkuntzen arteko ukipenaz, aldiz, hurrengo kapituluan hitz egingo dut. Gramatika zaharretan izenordainarekin egiten den erlatiboa arazorik gabe onartzen zen. Esaterako, Larramendik izen osteko egitura gaitzesten bazuen ere, zein erlatiboa erabiltzea gomendatzen zuen erlatibo arrunta ezinezkoa denean, hau da, ergatiboa eta absolutiboa ez beste kasu guztiak erlatibizatu nahi direnean, harentzat bi kasu horiek bakarrik -en erlatiboan erabil baitaitezke. XX. mendean, egiturak ez du ospe onik izan gramatikari askoren artean. Azkuek barbarismo deitu zuen Diccionario-n (1969 [1905-1906], s.v. zein); Morfologia-n (1969 [1923]: 490) "Conjunciones de calco alienígena" izenburupean aipatzen du, eta azpimarratzen du nor, zer eta zein euskaraz, hizkuntza erromantzeetan ez bezala, galdetzaile direla beti. Larramendi ere kritikatzen du Azkuek, ezin baitu ulertu nolatan hartu zuen zein erlatiboa euskara jatortzat. Ipar EHn antzeko iritziak aurkitzen ditugu: "nous n'hesitons pas à condamner ce charabia", zioen Lafttek (1991 [1944]). Lafon (1999 [1966]) ados dago Lafttekin eta izenordainik gabeko egiturak (bait- bakarrik dutenak) erabiltzea gomendatzen du, zein erlatibo "astunak" saihesteko. Aurreiritziengatik ziurrenik, egituraren deskribapen gramatikal oso gutxi egin da. Salbuespen horietako bat Oyharçabal (1987) da: dioenez, hizkuntzalariaren papera gramatika deskribatzea da, ez epaitzea. 2.5.1 Lekukotasunak. Maiztasuna Atal honen helburua da zein erlatiboaren lekukotasunak aztertzea. Hasteko, egituraren erabilera testu zaharrenetan deskribatuko dut. Ondoren, XVI. mendetik XIX. mendera bitartean zein erlatiboaren maiztasuna aztertuko dut. Azkenik, 99
Zein erlatiboa 2.5 rrak, etc.) ugaritasuna azpimarratzen du, eta iradokitzen horrek erakusten duela XVIII. mendeko Lapurdin bazegoela gutunak idazteko ohitura. Erlatiboetako zeinetan azaltzeko, formula hauek izan daitezke baliagarriak: (188) a. Izatu dugu ohore ikusteko zuk Monsieur Diharci, bikarioari, iskiribatu izatu diozun letra, [zeinetan markatzen baitzinioen seigarren aldia zindubela eta datatuba baitzen goan den abendoaren hamaseian,] bai eta gerorrek ere errezibitu dugu zure letra (LeDauphin 11) b. Recebitu dut çure guthuna, [çoinetan escribatzen baiterautaçu nola dezir handia duciela guciec baque eta arcordu hun baten eçartera bi herri hoyen artian] (Etxart-Ros) c. Recebitu dut çure guthuna Ustarrotzeco iaun alcalde eta iuratien guthun eta informacionequi, [çoinetan gainan iguorten dirauet respuestu messagier hunequi vorondate handirequi iusticia leyal eguitera ohoygnen contre] (Etxart) Adibide horietan zeinetan agertzen da, inesiboa erlatibizatzen delako. Posible da Le Dauphin ontziko gutunen egile askok antzeko formula batzuk erdizka bakarrik ezagutzea eta, ondorioz, nahastea. Horretaz gain, kontuan hartuta, erabilera "oker" horiek ez baitira gutunetako formula fnkoetan bakarrik agertzen, gerta zitekeen zeinetan duen esamolde bat bere sintaxia oso ondo ulertu gabe ikastea ((188)-ko adibideen motakoa, esaterako), eta gero izenordaina beste testuinguru batzuetara ere hedatzea, perpaus erlatiboaren markatzaile orokorra bezala berranalizatuta. Erabilera hori gero zabaltzen zen: jendeak jaso dituen gutunetan irakurritakoa idaztean errepikatzen zuen.31 Antzeko zerbait gerta zitekeen zeina izenordainarekin ere. Inprimatutako testuetan ez dut antzeko adibiderik aurkitu, eta ez dirudi erabilera horrek arrakasta handirik izan zuenik, baina egitura erlatibo berri bihur zitekeen. Inesiboko izenordainari dagokionez, munduko hizkuntzetan ez da guztiz ezohikoa perpaus erlatiboaren markatzaile gisa hasieran inesiboa bakarrik erlatibizatzeko balio zuen izenordaina gramatikalizatzea. Alemanieraren dialekto batzuetan, esaterako, edozein kasu erlatibizatzeko erabiltzen da wo 'non' (Fleischer 2004). Inesiboko izenordaina forma orokor bezala orokortzea edo hedatzen hastea gerta zitekeen euskaraz ere. Kasu horretan, (185)-(187)-ko perpausak ez lirateke akatsak, jakina, ezpada erabilera berri horren adibideak. Egituraren erabilera bereziekin lotuta, Eibarko udal-ordenantzetako erlatiboak aipatu behar dira (189). Literatur-tradizioan aurkitzen dugunetik urruntzen 31 Eskutitzak idazten, gehienbat, praktikaren bidez ikasten zen: inguruan zeuden gutunak irakurrita eta horietan aurkitzen ziren formulak baliatuta (Padilla-Moyano 2015). 109
2 Perpaus erlatiboak Dagoeneko esan bezala, IA/IOko erlatiboen erdiek bi edo hiru hitz dituzte; zenbatekoa igo ahala, mota horiek gutxiago erabiltzen dira. Aldiz, zein erlatiboak luzera guztiekin (hitz batekoak kenduta, oro har gutxi baitira) aurkitzen ditugu, baita perpaus luzeekin. zein erlatibo guztien % 26k zortzi hitz baino gehiago ditu, baina IA/IOko erlatiboen % 4k baino ez (2.5. irudia). Aposatuen antza dute, beraz: horien laurden batek ere zortzi hitz baino gehiago ditu.35 2.37. taula. Zein erlatiboaren posizioa perpaus nagusian (hasieran, tartean edo bukaeran). Egitura Guzt. Hasieran Tartean Bukaeran IA 479 35,3 9,2 55,5 IO 196 28,6 5,1 66,3 zein 200 4,5 5,5 90,0 Perpaus erlatibo guztiek perpaus nagusiaren bukaeran agertzeko joera badute ere (209), bereziki nabarmena da hori zein erlatiboekin (2.37 taula), % 90 esaldiaren bukaeran baitago. IAko eta IOko erlatiboen kasuan, perpaus gutxiago agertzen dira amaieran (% 55 eta % 66, hurrenez hurren). IA/IOko erlatiboak maizago jartzen dira hasieran, izenordainekin egindakoak, aldiz oso gutxitan. Aipatzekoa da, halaber, erlatiboak ez dira oso ohikoak perpausaren erdian ((210), % 5-9). (210-c) bezalako adibideak (zein erlatiboa aposizioan esaldiaren erdian) oso gutxi aurkitzen dira testuetan. (209) a. Konparatu da zeruetako resuma [bere semearen ezteiak egin zituen] rege batekin (LeizTest) b. Credoac eracustê deuscu prouechu [euâgelio onec eguin ebana gero munduan] (Kap) c. Eskuieko eskuaren beatz andiari arrimatzen zaio urreneko beatza inklinaturik, edo makurturik, [zeñaz gelditzen diraden beatz biak Krutzearen fgura, edo itxura eginik] (Arz) (210) a. Hala duk, Iauna, baina xakurrek ere [bere nabusien mahainetik erorten diraden] apurretarik iaten die 35 Hidalgo Eizagirrek (2005) ere luzeraren eta egituraren arteko erlazioa aurkitu zuen bere datuetan: zenbat eta mendeko perpausa luzeago, hainbat eta erlatibo aposatu eta zein erlatibo gehiago, batez ere perpausak lau "osagarri" edo gehiago dituenean (osagarria kontzeptua horrela defnitzen du egileak: "osagarri kontsideratu dugu esaldi barreneko sintagma minimoetako bakoitza (bai eta ere -(e)ko edo -(r)en izenlagunetako bakoitza). Eta ere mendeko esaldietako aditz bakoitza honi erantsitako atzizkia/aurrizki menderagailuarekin batera (kasu marka hau ere nolerebait). Eta koordinazio edo justaposizioan eman elementuetako bakoitza ere", Hidalgo Eizagirre 2005: 90). 124
Zein erlatiboa 2.5 b. Eztugu behar khorpitz [hiroguey den] bat maythatu, ez goure edertarçun [igaran behar diana] ppheretchatu (Oloroe) c. Ceren eta christiec oroc, [çoignez compozatia beyta], ezpeytie ber fedia eta ber religionia beyci (Oloroe) Aposatuetan bezala, bi aukera ditugu: mendeko perpausa modifkatzen duten izena eta berehala ager daiteke edota beste hitz batzuekin tartean. Bigarren aukera hori zein erlatiboen % 13tan da, beraz, aposatuetan baino maizago. 2.5.8 Zein erlatiboak: ondorioak Izenordain erlatiboa duen egitura lehen testuetatik dago lekukotuta. Bi aldaketa bakarrik atzeman daitezke testuetan. Batetik, menderagailuaren erabilera sendotzen da: mendebaldeko lehen testuetan nahiko ohikoa da -en atzizkia aditzean ez agertzea, baina gutxi agertzen dira horrelako adibideak geroko testuetan. Horrek iradokitzen du, mendebaldean behintzat, XVI-XVII. mendeetan egitura agian berria zela oraindik, eta ez zegoela oso ondo integratuta mendeko perpausen sisteman. Beste aldaketa bat Lapurdiko izenordainaren formari dagokio: zeina mugatua XVI. mendean agertzen da dagoeneko, baina hasieran paradigma mugagabearekin batera erabiltzen da. Egituraren maiztasunari dagokionez, corpusaren azterketak berretsi zuen zein erlatiboaren erabilera oso zabaldua zelako ustea. Izen aurreko, izen osteko eta zein erlatiboak kontuan hartuta, testu gehienetan izenordainez osaturikoa adibideen % 20tan baino gehiagotan dago. Salbuespenak oso gutxi dira (Axularrek, kasu, oso gutxi erabili zuen), eta gehienak XVIII. mendearen erditik aurrera gertatzen dira. Badirudi hizkuntzaren gaineko kontzientzia-sendotzeak hizkuntza erromantzeetatik (ustez) mailegatutako egitura hori baztertzea eragin zuela. Antzeko zerbait, eta gutxi gorabehera sasoi berean (Ipar EHn izan ezik) gertatu zen izen osteko erlatiboekin: XVIII. mendearen bigarren erdian hasten dira testuetatik desagertzen (2.2. atalean ikusi dugun moduan). Interesgarria da Larramendiren papera bilakabide horietan. Izen osteko erlatiboak arbuiatu arren, zein erlatiboa onesten zuen, baina, dirudienez, egitura hori euskara "jatorra" ez zelako ideia zabaldua edo zabaltzen hasia zen. Erlatibo hori normalean erlijiozkoak diren itzulpenetan eta moldaketetan agertzen da gehien, edo, orokorrago, erromantzeen ereduei hertsiki jarraitzen zieten testuetan (erlijioaren eremutik kanpo, administrazio-testuetan edo Lazarragaren Artzain-nobela-n). Aldiz, ez dira agertzen Refranes y sentencias-en; Etxeparek adibide bakarra du eta, gainera, zer izenordainarekin. 125
2 Perpaus erlatiboak Halere, horren salbuespenak ere baditugu: lekukotasun zaharren artean, Arrasateko erreketa-ko adibidea da garrantzitsuena. Adibide horrek, erlatibotzat hartzen badugu, iradoki dezake zein erlatiboa oso goiz hasi zela erabiltzen. Halere, moduzkoaren eta erlatiboaren arteko egitura anbiguo bezala ere uler daiteke. Horrek ideia bat ematen digu zein erlatiboaren sorrera azaltzeko, hurrengo kapituluan ikusiko den moduan. Gutun probatuetan ere aurkitzen ditugu egituraren adibide batzuk. XVI. mendeko eskutitz horien egileak nahiko jantziak zirela argudia daiteke, eta horregatik agian beste hizkuntza batetik kopiatu zutela egitura hori. Ez da ezinezkoa, hala ere, zein erlatiboa besterik gabe beren gramatikaren parte izatea. XVIII. mendeko Le Dauphin ontziko gutunek zalantza gutxiago uzten dute. Erlatiboa maiz agertzen bada ere (izen osteko erlatiboa baino askoz maizago, esaterako), gutun askotan perpausa ez da inprimatutako testuetan bezala eraikitzen: zeinetan edo, gutxiagotan, zeina formak erabiltzen dira deklinatzen ez den marka bezala, erlatibizatzen den kasua gorabehera. Nire ustez, horrek esan nahi du justu-justu eskolatua den jende horrek bazeukala egituraren berri, baina ziurrenik ez zuela eguneroko hizkeran erabiltzen, erregistro jasoagoa eskatzen zuten egoeretan baizik. Egoera horietako bat izan zitekeen gutun bat idaztea, eta horren barruan hasierako eta amaierako kortesiazko formulak ziratekeen testuinguru egokia egitura ikasiak idazteko. Hain zuzen ere, idazlez idazle errepikatzen ziren esamolde erdi-fnkoetan aurkitzen ditugu zein erlatibo asko, gehienak ez badira. Testu-mota ezberdina izanik ere, antzeko fenomenoa aurkitzen dugu Eibarko udal-ordenantzetako adibideetan: zein erlatiboak agertzen zaizkigu hor, eta horien berezitasuna da zeina baita hitz-segidak menderagailuaren funtzioa betetzea. Hortaz, testua idatzi zuenak, Le Dauphin-eko gutunen idazleen antzera, erlatibo mota hori erregistro jasoarekin lotzen zuen eta horregatik erabili nahi zuen (nahiz eta, bistan denez, ondo menderatu ez). Oro har, beraz, erabilera berezi horiek —gutunetakoek eta udalordenantzetakoek— erakusten dute izenordainarekin eraikitako erlatiboa erabilera apalagoetan sartzen hasia zela. Hala ere, ez dirudi prozesu horrek ahozko hizkera ez-formalean sartzeraino jarraitu zuenik. XIX. mendean bere erabilera testu inprimatuetan ere jaisten hasi zen, eta XX.ean ia erabat desagertu zen. Egitura zein testuingurutan erabiltzen zen ere aztertu dut. Gainerako egiturek baino murriztapen gutxiago du zein erlatiboak, eta edozein kasu edo postposizio erlatibiza dezake, maizenik subjektuak edo leku-kasuak agertzen badira ere. Halere, objektua erlatibizatzen denean, gutxitan aukeratzen da egitura hori. 126
Zein erlatiboa 2.6 Ardatzaren izaerak —biziduna ala bizigabea izateak— ere eragina du: biziduna denean, erlatiboa izenaren eskuin jartzen duten egiturak erabiltzeko joera erakusten dute testuek. Azkenik, zein erlatiboak luzeagoak izaten dira, izen aurreko eta izen osteko erlatiboak baino. Azken ezaugarri hori dela eta, aposatuak eta zein erlatiboak oso antzekoak dira, eta euren egitura sintaktikoarekin lotu behar da hori: biak ez-txertatuak dira, IA/IOko erlatiboak ez bezala. Oro har, esan dezakegu zein erlatiboaren erabilera koherentea dela egituraren ezaugarriekin eta hizkuntzaren funtzionamenduarekin. Adibidez, kasu guztiak onartzen dira izenordainean kasu hori markatzen delako, eta horrek laguntzen du erlatiboa prozesatzen. Perpaus erlatiboa luzeagoa izan daiteke, ulermena eragotzi gabe, perpausa ez delako txertatua eta normalean esaldiaren amaieran doalako. Objektuak gutxiago agertzea eta ardatzak bizidunak maiz izatea, aldiz, joera unibertsal batekin lot daiteke (agenteak bizidunak izaten dira, eta pazienteak bizigabeak). Azkenik, atal horretan ikusi ditugun testuetako datuak kontuan hartuta, galdera bat egin dezakegu: zer zen zehazki zein erlatiboa: askok pentsatu zuten moduan, "barbarismo" bat edo kalko sintaktiko arrotza, ala, nahiz eta erregistro guztietara ez zen zabaldu, gramatikaren parte bat, beste edozein egitura bezalakoa? Erantzuteko baliagarria izan daiteke Backus et al.-ek (2011) proposatzen duten bereizketa. Hizkuntzen arteko ukipenak eragindako aldaketak hiru multzotan sailkatzen dituzte (hizkuntzaren barneko aldaketak deskribatzeko ere balio du sailkapenak). Batetik, momentuko aldaketak ditugu: hiztunek etengabe sortzen dituzten erabilera berriak, idiosinkratikoak dira eta normalean agertu bezala desagertzen dira, hizkuntzan inolako efekturik izan gabe. Baina, batzuetan berrikuntza horiek zabaltzen hasten dira, eta orduan aldaketa emergentea dugu, oraindik hizkuntzaren gramatikan guztiz integratu gabekoa. Azken fasea amaitutako aldaketak dira. Horietako zein zen, beraz, zein erlatiboa? "Barbarismoa" momentuko aldaketen kontzeptuarekin berdintzen badugu, argi dago hurrengo faseren batean zegoela erlatibo hori, bilakabidearen azken punturaino iritsi ez bazen ere (esaterako, ez zelako iritsi erregistro ez-formaletara). Horren aldeko argumentua testuz testu errepikatzen diren egituraren ezaugarriak dira. Oro har, ikusi dugun moduan, zein erlatiboak, testuinguru askotan izen aurreko eta izen osteko egiturekin lehiatzen bazen ere, bere funtzio propioak ere bazituen. 127
4 Erlazio-atzizkia Hasi Louis Gèze-renetik (1873), haatik, eta gaurkoetaraino, atzizki hau ia beti aurkezten zaigu lehenengo orrialdeetan, baina lerro erdi batetan normalean, eta ematen den deskribapena ia beti hau da: (i) -ko kasu-atzizkia dela; (ii) genitibo mota bat dela; (iii) izenei eransten zaiela (hau da, izen sintagmei); (iv) bizidun izen sintagmei ezin zaiela erantsi; (v) lekuzko esannahia duela. Hemen defendituko dudan interpretazioa zeharo desberdina da: esplikatuko dudan legez, -ko atzizkia ez da genitibo bat, eztaere edonolako kasu-atzizkia; ez zaie inoiz izen-sintagmei eransten; bizidun eta bizigabeen arteko desberdintasunik ez dago; eta atzizki honek ez du edonolako esannahirik (Trask 1985: 165). Atzizkiaren erabilera horretan adberbio-funtzioa duen (ia) edozein sintagmak, sinpleak ala konplexuak, -ko atzizkia har dezake izenaren modifkatzailea sortzeko. Goenagak (1981) plazaratu zuen ideia hori lehenbiziko aldiz. Traskek (1984: 195) uste zuen inor ez zela lehenago horretaz jabetu, [izena-ko] erako segidak, kasu-atzizkirik gabekoak, askoz ere maizago erabiltzen direlako beste aukera guztiak baino (eta hala da nik aztertutako corpusean ere; begiratu 4.3.3. atala). Trasken uste okerren zerrendari helduz, -ko ez da kasu-atzizkia; beraz, ezin da genitibo-mota izan (nahiz eta atzizkiaren funtzioak genitibotik nahiko hurbil izan batzuetan). Ez zaie izen-sintagmei eransten, mendiko bezalakoek itxura hori izan arren (azpian inesiboa dagoela pentsatu ohi da Mitxelenaz geroztik). Bizidunei arazorik gabe lotzen zaiela dio Traskek, baldin eta leku-kasuaren marka egokia badute (aitarenganako). Atzizkiak ez du esanahirik, lotura-hizki hutsa da, izenaren modifkatzaileak sortzen du, baina jatorrizko sintagmaren esanahia ez du aldatzen. Hala ere, oinarri adberbiala duten sintagmez gain, bestelako erabilera batzuk ere baditugu. Izen-multzoari ere eransten zaio atzizkia, hitz gutxiko edo bihotz oneko bezalako modifkatzaileak sortuz. Gainera, atzizkia ez da beti erabiltzen izenen modifkatzaileak eratortzeko: izenak ere sortzen ditu (lekuko, belarritako...).2 Azkenik, batez ere testu zaharretan agertzen den destinatibozko esanahia 2 Erlazio-atzizkiak sortzen dituen izenak funtsean hiru multzotan sailka daitezke Azkarate eta Altunaren arabera (1992: 96): (i) [-biziduna] + -ko → [+gizakia] (lekuko, hurko, ararteko, eskeko, bideko, etxeko) (ii) [-biziduna], + gorputzeko atala + -ko → [-biziduna, +objektua] (belarritako, soineko, oinetako, buruko) 198
Sarrera 4.1 duen -ko atzizkia dugu. Kapitulu honetan -ko atzizkiak sortzen dituen modifkatzaileetan zentratuko naiz, nahiz eta destinatiboaren funtzioa ere kontuan hartu. Traskek (1984; 1985; 1997) -ko erlazio-atzizkiaren erabileren sailkapen hau proposatu zuen: (a) -ko fexionala: gaurko, Bilborako, etxeko... Adberbioei edo adberbiofuntzioa duten sintagmei eransten zaie, eta izenen modifkatzaileak sortzen ditu ("Briefy, -ko can be added to virtually any kind of adverbial phrase, regardless of its syntactic structure, to produce a complex adjectival modifer which can appear within a noun phrase", Trask 1997: 101). (b) Izen-multzoa hartzen duen -ko (Traskentzat "deribazionala", Goenagarentzat —2003— "nolakotasunezko izenlaguna"): hitz gutxiko neska, hamar urteko mutila...). Izen-multzoari eransten zaio, eta izenen modifkatzaileak sortzen ditu (Trask 1985: 171). Atzizkiaren bidez sortutako modifkatzailea normalean izenaren aurretik kokatzen da, baina ondotik ere joan daiteke. Genitiboan ere antzeko bariazioa dugu. Aurreko kapituluan aztertutako gaietako bat izan da erlatiboaren eta ardatzaren arteko hitz-ordena. Kapitulu honetan aztertuko dut izenaren eta -ko sintagmaren edo genitiboaren hurrenkera. Ondoren, erlazio-atzizkiarekin eta genitiboarekin gertatzen dena perpaus erlatiboetan ikusi ditugun fenomenoekin konparatuko dut. Erantzun nahi dudan galdera da ea egitura guztietan ditugun osagaien hurrenkeren gorabeherak lotuta dauden. Izan ere, hitz-ordena "zaharra" aipatzean, zaku berean sartu ohi dira hiru egiturok, baina gaia ez da inoiz sakonago aztertu. Hala ere, ikusiko den moduan, -ko atzizkiaren jokaera hertsiki lotuta dago bere erabilerarekin, eta hitz-ordenari begiratu baino lehenago atzizkiaren funtzioak deskribatu beharra dago. Kapituluaren egitura honakoa da: 4.2. atalean, erlazio-atzizkiaren funtzioak hobeto ulertzeko ikuspuntu tipologikotik begiratuko diogu. 4.3. atalean, erabilera nagusiak deskribatuko ditut. 4.4. atalean, hitz-ordenari helduko diot. 4.5. atala genitiboaren eta izenaren hurrenkerari buruzkoa da. 4.6. atalak izen-sintagmaren (iii) [-biziduna], + gorputzeko atala + -ko → [-biziduna, +kolpea] (betondoko, aurpegiko, ipurdiko). Beste batzuk hauek dira: (1) bihotzeko, beherako, birietako, (2) euritako, igeritako, (3) ezusteko, eroriko, (4) hamaiketako, hamarretako. Kasu batzuetan elipsia gertatu zela pentsa daiteke, Azkaratek eta Altunak (1992) iradokitzen duten bezala: lekuko pertsona edo belarritako apaingarria (modifkatzaileak sortzen dituen -ko guztiz erregularrarekin) genuke hasieran, eta handik sortu ziren lekuko eta belarritako hitzak. 199
4 Erlazio-atzizkia barruko hitz-ordenari buruz esandakoak (perpaus erlatiboak, erlazio-atzizkia eta genitiboa) biltzen ditu. Aurreko kapituluan egin dudan bezala, -ko atzizkia eta genitiboa aztertzeko corpus bat osatu dut: (i) Bizkaia: RS, VJ, Kap, Arz, Olaetx, Mogel (Peru Abarka, 1-3. elkarrizketak), frBart (Euskal Errijetako olgeeta ta dantzeen neurrizko gatzozpinduba, 1. eta 2. kapituluak, eta 3.etik §1 eta §2). (ii) Araba: Land, Laz (AL), Bet. (iii) Gipuzkoa: OA (VII. kapituluraino), Ubill (XII. kapituluraino), Gerriko (1. eta 2. dotrinak). (iv) Lapurdi: Leiz (sarrerakoak, San Mateo, ABC), Mat, Haranb ("Kofesioko mirailla" deitzen den ataleraino), Harand (San Mateo), Duh (zati bat). (v) Zuberoa: Tartas (Onsa hilzeko bidia, 1. eta 2. kapituluak), Belap (20. kap. arte), Oloroe, Mst (1. liburua eta 3.aren 1-6. kap.). (vi) Nafarroa: BerM, Elizalde, Lizarg (Zenbait sanduen biziak asteaz datozinak, lehen 15 sainduak). (vii) Erronkaribar: Ros, DokrtErr, Hualde (San Mateo). (viii) Nafarroa Beherea: Etxep. Helburu nagusia hitz-ordena aztertzea izan denez, maiztasunak zenbatzeko erabili dudan datu-basean izen bat modifkatzen duten -ko sintagmak sartu ditut soilik, eta predikatuak direnean ez (nahiz eta gero azterketan horiek ere erabili ditudan). Bestalde, honako hauek ere aparte utzi ditut: leheneko, lehenbiziko, azkeneko eta hurrengo adjektiboak, izugarrizko motakoak, adberbio deiktikoak (hango, halako...), destinatiboa, nominalizazioak (-tzeko), etorkizuneko -ko eta -lako izenen osagarriak. 200
Modifkazioa: jabetza eta adjektiboen artean 4.2 4.2 Modifkazioa: jabetza eta adjektiboen artean Datu historikoak aztertzen hasi baino lehen, -ko atzizkia testuinguru zabalagoan kokatzeko, modifkazioaren kontzeptuaz modu orokorragoan hitz egingo dut. Atzizkiaren gaur egungo erabilera deskribatzeko balio du, baina haren diakronia —hitz-ordenaren gorabeherak, esaterako— ulertzeko ere lagungarria izango da. Esan bezala, -ko atzizkiaren funtzioa izenaren modifkatzaileak sortzea da. Modifkatzaile horien papera ez da beti berdina: harrizko etxea (materiala zehazten du), Gasteizko alde zaharra (tokia), datorren asteko afaria (denbora zehatza), udako oporrak (denbora, baina ez defnitua, 'opor-mota bat'). Diferentzia horiek, dudarik gabe atzizkia lotzen zaion jatorrizko elementuaren semantikarekin lotuta, eragina dute -ko duten sintagmen jokaeran (adibidez, hitz-ordenan, geroago ikusiko den bezala). Horregatik, -ko atzizkiaren funtzioak hobeto deskribatzeko, aingura-erlazioen eta aingura gabeko erlazioen kontzeptua (Koptjevskaja-Tamm 2002, 2004) erabilgarria da. Bestalde, inportantea da -ko alderatzea izenen beste modifkatzaile batzuekin (bereziki genitiboarekin eta adjektiboekin). Horretarako, jabetza-modifkazio eskala (Nikolaeva & Spencer 2010) erabiliko dut. Ikusiko denez, -ko sintagmak genitibo eta adjektiboen artean geratzen dira, eta atzizkiaren portaerak islatzen du hori: esaterako, -ko sintagmak askotan adjektibo bihurtzea edo adjektiboen ezaugarri batzuk hartzea azaltzen du eta baita genitiboarekiko lehian sartzea ere. 4.2.1 Aingura- eta aingura gabeko erlazioak Aingura- eta aingura gabeko erlazioak bereizteko Koptjevskaja-Tamm-en (2002; 2004) lanetan oinarrituko naiz. Bere abiapuntua jabetza-erlazioa adierazten duten egiturak dira. Euskarazko -ko atzizkiak, noski, ez du jabetza prototipikoa inoiz markatzen (jabetza prototipikoa John's book sintagman adierazten dena da: jabe bizidun eta defnitu batekin). Hala ere, beste hizkuntza askotan jabetza prototipikoaren esanahia duten egiturek -ko atzizkiaren funtzio batzuk ere betetzen dituzte. Zentzu horretan, -ko genitiboaren mota bat dela esatea ez da guztiz okerra, nahiz eta nahasgarria izan daitekeen. Kontu terminologikoa dirudien arren, "genitibo" deitzeak kasu-marka bat dela iradokitzen du, eta ez da horrela. Egitura posesiboek adierazten dituzten esanahiak deskribatzea ez da batere erraza. Koptjevskaja-Tammek (2002: 142) dioen bezala, "what makes linguistic possession so elusive and difcult to defne and explain is the variety of mea201
4 Erlazio-atzizkia boen artean daude. Hurrengo atalean helduko diot ideia horri, hain zuzen, izenen modifkatzaileen arteko harremanak deskribatuz. 4.2.2 Jabetza-modifkazio eskala Aingura- eta aingura gabeko erlazioak adierazteko erabiltzen diren baliabide morfologikoei dagokienez, hizkuntza askotan genitiboa erabiltzen da. Adibidez, aurreko ataleko ingelesezko adibideetan 's eta of genitiboak agertu dira askotan. Batzuetan (euskaraz, esaterako) lekuzko eta denborazko erlazioak ez dira egitura posesiboan adierazten, eta adjektibo eratorriak edo forma atributibo bereziak erabiltzen dira. Ingelesez, genitiboaz gain, izen konposatuak ere oso ohikoak dira: summer holiday, mountain village, city bank, cofee cup, etab. Jabetza eta horrekin lotutako kategorien inguruan bi ikerketa tipologiko garrantzitsu egin dira: Gil (2011) eta Nikolaeva & Spencer (2010). Jabetza, adjektiboak eta perpaus erlatiboak nola markatzen diren ikertu du Gilek, ikusteko hizkuntzek zein baliabide morfosintaktiko erabiltzen dituzten eta ea hiru egitura horiek bereizten diren. Ondorioa izan da hizkuntza batzuetan horietako bi (eta, gutxi batzuetan, hirurak) egitura orokorrago baten bidez adierazten direla, nahiz eta hirurak ezberdintzea ohikoagoa den munduko hizkuntzetan. Nikolaevak eta Spencerrek (2010) jabetza-modifkazio eskala (possessionmodifcation scale) proposatu dute, eta horren puntu hauek bereizi dituzte: (1) (A) utziezineko jabetza (inalienable possession) > (B) jabetza (alienable possession) > (C) izen-modifkazioa (modifcation-by-noun edo nominal modifcation) > (D) adjektiboak Lehenengo biak jabetzari dagozkio, eta azken biak modifkazioari. Eskalaren antolamendua lotuta dago egituren semantikarekin, baina baita hizkuntzek horiek adierazteko erabiltzen dituzten baliabideekin ere. Jabetza dela eta,4 egitura posesiboen erabilera prototipikoa dugu: "exclusive asymmetric long-term relation and physical proximity between two entities, for each possessee there is only one possessor who has the right to make use of the possessee, and the possessor is normally an individuated human being" (Nikolaeva & Spencer 2010: 6). Jabetza prototipikoan, beraz, aingura-erlazioak adierazten dira. Izen-modifkazioan izena beste izen batekin erlazioan jartzen da. Hizkuntza guztietan posible da hori egitea, baina baliabideak aldatzen dira. Hizkuntza ger- 4 Utziezinezko jabetza ez dut deskribatuko, ez baitu zerikusirik hemen aztertzen ditudan gaiekin. 204
4 Erlazio-atzizkia tean. Izen-modifkazioan eta adjektibo kanonikoetan, aldiz, bi multzoen ebaketa adierazten da. Adjektiboei dagokienez, kasurik arruntenean, etxe handia sintagman adjektiboak etxeen multzoan azpi-multzo bat identifkatzen du. Izenmodifkazioa antzekoa dela esan daiteke: katu-janaria konposatuak janariaren azpi-multzo bat adierazten du, 'katu kontzeptuarekin nolabaiteko harremana duen janaria', hain zuzen (harreman horren izaera zehatza, azaldu bezala, pragmatikaren mende dago). Bi modifkazio-mota horien arteko aldea da adjektibo kanonikoek ezaugarri sinpleak adierazten dituztela eta izen-modifkazioan konplexuak, izate bat baino gehiago dagoelako tartean. Lau kategoria horiek gauzatzeko baliabideei dagokienez, Nikolaevak eta Spencerrek (2010) ondorioztatu dute, salbuespenak salbuespen, hizkuntzek eskalari jarraitzen diotela: eskalako bi puntu berdin markatzen badira, tartean dagoena ere modu berean adierazten da (adibidez: A = B = C ̸= D konfgurazioa orokortzearekin bat dator, baina ez A = C ̸= B = D). Jabetza modu batean eta modifkazioa beste modu batean adieraztea oso arrunta da egile horien arabera, bereziki naturala delako (erreferentzialtasunak banatzen ditu), baina bestelako konfgurazioak ere ez dira falta munduko hizkuntzetan. 4.2.3 Erlazio-atzizkiak Izen-modifkazioa dela eta, euskarak hitz konposatuak erabiltzen ditu, baina ez horiek bakarrik: modifkatzaileak -ko atzizkiaren bidez sortzen dira askotan. Goian aipatutako erlazio-adjektiboen antza dute batzuetan -ko sintagmek, baina alde garrantzitsu bat ere badago: sintagma adberbialekin ere joan daiteke -ko atzizkia, eta erlazio-adjektiboak sortzeko erabiltzen diren markekin oso ezohikoa da hori. Izenei eta/edo sintagma adberbialei erantsitako esanahirik gabeko loturaatzizkien bidez sortzen dira modifkatzaileak hizkuntza askotan. Oro har, ematen du mota horretako markak SOV hizkuntza eransleek erabiltzen dituztela askotan. Turkieraz (Schroeder 1998) -ki morfema lokatibozko ISei eransten zaie (2), denborazko edo lokatibozko postposizio-sintagmei (3), eta denbora edo lekua adierazten duten adberbioei. Antzeko morfemak hungarieraz ((4) adibidean adberbio batekin) eta fnlandieraz ((5) adibidean postposizio-sintagma batekin) ere erabiltzen dira. Kaukasoko hizkuntza askotan ere aurkitzen ditugu antzeko markak. (6) adibidean, atzizkia datibo kasu-marka daraman izenari erantsita dago, eta (7) adibidean esiboari. Godoberi hizkuntzan lokatiboari ere lotzen zaio (8). 206
4 Erlazio-atzizkia ko lotura-hizkiak.5 Euskaraz biak dira posible, De Rijk ohartu bezala: batbederak elkharrentzat duzuen amodioa (Duvoisin) eta batbederaren elkarganako karitatea (LeizTest).6 Gunkel & Schlotthauer (2009) lanean antzera aztertzen da modifkazioaren gaia. Egile horien arabera, modifkatzaileak bi multzotan bana daitezke: izenarenak eta aditzarenak. Aditzari dagozkionak hauek dira: adberbioak, adberbiosintagmak eta perpaus adberbialak, adposizio-sintagmak eta kasu-marka jakin batzuk dituzten izen-sintagmak (lokatiboa eta instrumentala bereziki). Kontua da aditzaren modifkatzaile bat izena modifkatzeko erabili nahi denean (eta, alderantziz izenaren modifkatzaile bat aditza modifkatzeko), hizkuntza askotan aldaketa morfosintaktikoak gertatzen dira. Euskarazko -ko atzizkiaren funtzioa da, hain zuzen, aditzarekin erabiltzen diren sintagma batzuk izenaren modifkatzaile bihurtzea. 5 Adjectivizer, linking morpheme, attributivizer, relational morpheme izenak aurkitzen dira literaturan halako morfemak izendatzeko. 6 Erromantzez de batzuetan erabiltzen da antzeko funtzioekin. Euskararen eta erromantzeen arteko aldea da euskaraz testuinguru gehiagotara zabalduta dagoela erlazio-atzizkia. Adberbioek, esaterako, antzera jokatzen dute bietan: atzoko ogia eta el pan de ayer, betiko laguna eta el amigo de siempre, etab. Materiala adierazten denean, gaztelaniaz casa de piedra dugu, baina euskaraz instrumentala gehi -ko: harrizko etxea. Beste hainbatek, halere, erromantzez ez dute de behar: un libro sobre literatura eta literaturari buruzko liburua. 208
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 4.3.3 Erabileren sailkapena eta maiztasuna corpusean Corpusean atzizkiaren erabilera aztertzeko, Trasken oinarrizko sailkapenari —fexionala eta deribazionala— jarraituko diot funtsean, fexionalaren barruan azpi-mota batzuk bereizita.18 Corpuseko datuak aztertzeko —bai maiztasuna, bai hitz-ordena deskribatzeko— egoki iritzi diot atzizkiaren erabilera nagusiak bost multzotan banatzeari, -ko lotzen zaion oinarriaren arabera: (i) Leku-kasuak oinarrian dituzten -ko sintagmak (leku-kasuaren marka agerian dutenak bakarrik): Bilborako, mendietako, nireganako. Soziatiboa dutenak ere multzo horretan sartu ditut. (ii) Instrumentala oinarrian dutenak (zurezko). (iii) Adberbio-sintagmak oinarrian dituztenak: adberbio sinple (gaurko) eta konplexuak (hitzez hitzeko), partizipio-perpausak (atzo etorritako) eta postposizioak (gatzik gabeko). (iv) [izena-ko] motako segidak (mendiko edo fedeko). (v) Izen-multzoa oinarrian dutenak (begi urdineko). Adberbio-sintagmen gainean eraikiak dira (i)-(iii) erabilerak. (iv) dela eta, diakronikoki ere adberbio-sintagma genuke horren azpian: aurreko atalean ikusi dugun bezala, lokatibo zaharra eta, agian, inesiboa du oinarrian. (v)-en kasuan, ikusiko den moduan, proposa daiteke adberbio-sintagmatik ere datorrela erabilera hori. [instrumentala-ko], [izen-multzoa-ko] eta [izena-ko] apur bat zehatzago deskribatuko ditut ondoko ataletan: batetik, ikuspuntu diakronikotik berez badutelako interesa, eta, bestalde, hitz-ordena aztertzeko interesgarri diren hainbat kontu aipatzea merezi duelako. Hori baino lehen, halere, labur deskribatuko dut aztertu dudan corpusean erabilera horien maiztasuna. Oro har, XVI. mendetik XIX. mendera arte -ko moten proportzioak ez dira aldatu, 4.3-4.6. tauletan ikus daitekeen moduan. Beraz, lehenengo testuetarako -ko tuz gero, atzizkiaren funtzioaren aldaketa ahalbideratzen duen testuingurua sor zitekeen: lana biharko edo biharko lana (cf. Etxepareren orazione igandeko). Destinatiboa bi hitz lotzen duen atzizki bezala berrinterpretatu zen, eta bere esanahia ahuldu zen: hasieran etxeko-k 'etxerako' esanahia zuen agian, eta gero sortu ziren beste batzuk: 'etxean dagoena', 'etxetik hartutakoa' edo, azkenean, 'etxearekin lotura duena'. Azaltzeko zailagoa —agian zailegia— da kasu-marka duten hitzetara zabaltzea, etxerako edo etxetikoa bezalakoak nola sortu ziren, alegia. Ez da nolanahiko aldaketa: morfologiaren ikuspuntutik erabat ezberdinak dira leku-kasuak (ablatiboa, adlatiboa, destinatiboa...) eta sintagma osoa hartzen duen -ko atzizkia. 18 "Flexionala" eta "deribazionala" etiketak ez ditut erabiliko; izan ere, 4.3.9 atalean ikusiko dugun bezala, bien artean ez dago hainbesteko alderik. 219
4 Erlazio-atzizkia — Modua: enojuzco verva oec (Laz), gizon naturazko (Etxep), presuna baquezcoac (Mat), Gizonen manamenduen eta doktrinen arauezko gauza hauk (LeizTest), haren obedientia borondatezko batetara (LeizKat), egiazko iujia (Etxep), gezurrezko mirakulurekin (LeizTest), pietatezko obratan (LeizTest). — Zeharkako objektua: gure bekatuezko dolu (Etxep), harzazko bozkarioz (LeizTest), erri negarrezko onetan, Bekhatuzko amoria (Etxep), soldadusco elia (BBizk), borz ogiezko eta bi arrainezko mirakulua (LeizTest). — Gaia: relijionezko obra baten (Belap), fedezko othoitza (LeizTest), ezpiritüzko othoitzetan (Mst). — Konpainia: Aingeruezko konpainia (LeizSarrera), bere diszipuluzko konpaniarekin (LeizTest).21 Kasu gehienetan -z eta -zko duten sintagmen arteko erlazioa gardena da. Horrela da batez ere -z atzizkiak instrumentua, denbora, materiala edo gaia adierazten duenean. Gainerakoekin ere askotan erraza da instrumentala zergatik agertzen den azaltzea. Adibidez, egiazko modifkatzailea egiaz adberbioarekin lotzen da (testuetan egiazko hitza egiaz baino maizago agertzen bada ere), adibide hauek iradokitzen duten bezala: zinez eta egiaz elkhar maite dutenen arteko (Ax), behatu gabe eta konturik eduki gabe, noiz mintzo den egiaz eta noiz gezurrez (Ax), Aktione hartan erakhustera eman zian, egiaz gizon zela (Tartas), Egiaz handi da nork ere... (Pouv). Antzera, gezurrezko adibide hauekin erlaziona daiteke: Gezurrez iuramentu baten egitea (Ax) edo Gaixtoak gezurrez dira alegera, eta egiaz triste (Ax). Zertxobait zailagoa da negarrezko-ren kasua: testuetan negarrez egon da gehien agertzen dena, baina negarrez beterik edo antzeko zerbait imajina dezakegu, eta handik negarrezko herria-ra erraz pasa daiteke. Kasu berezia dira ezaugarria adierazten duten modifkatzaileak: dicha onezco semea (Laz), utra birtute andizcoa (Laz); gauça pisu guchisco[a] (Land), ur bizizko fubioak, usain onezko urrinetan (LeizTest), probetxu handizko gauza (Pouv), zelo onezko hira (Ax). Izen-multzoko -ko sintagmen baliokideak dira horiek: bertute handizko gizona = bertute handiko gizona. Galdera egin daiteke instrumentala motibatua den. Kasu gehienetan badirudi baietz: bertute handiz bizi edo horrelako testuinguru bat imajina dezakegu bertute handizko sintagmarentzat. Halere, batzuetan -z eta -zko duten hitzen arteko erlazioak konplikatuagoa dirudi, batez ere instrumentalak modua edo zeharkako objektua adierazten duenean (edo sailkatzeko zail diren beste adibide askotan). Esaterako, haragizko hartuta, haragiz jantzi/beztitu edo haragiz egina esapideak askotan agertzen dira testuetan, baina haragizko bekatua-rekin zuzenean lotzeko adibiderik ez dago. Pen- 21 Beharbada modu bezala ere uler daitezke adibide horiek. 224
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 tsa daiteke, beraz, hedadura semantikoa gertatu zela haragizko pertsona moduko erabileratik haragizko bekatua erakoetara. Beste adibide bat bidezko eta ezinezko izan daitezke. Lehenengoari dagokionez, [norbaiten/zerbaiten bidez] ohikoa da testuetan, baina ez dugu aurkitzen bidezko modifkatzailearekin lotuta egon liteke testuingururik (eta bidezko 'justo' dagoeneko Etxeparek eta Leizarragak dute). Bigarrena dela eta, ezinez adberbioa, [aditza ezinez] esapideaz gain, ez da testuetan asko agertzen (eta ezinezko XVII. mendeko Lapurdiko testuetan aurkitzen dugu). Bestalde, izen gutxi batzuekin (gehienbat Jainko edo aingeru) -zko atzizkiak antzekotasuna adierazten du: "Le sufxe -zko a été, exceptionnellement, ajouté a un substantif désignant une personne, a celui qui désigne la divinité; on a ainsi obtenu un dérivé qui équivaut a l'adjectif «divin», jainkoazko, jainkozko, jinkozko" (Lafon 1999 [1965]: 177). Testu gutxitan aurkitzen ditugu horren adibideak: Angeruzko ofzio hura, angeruzko bertutea (Pouv), Iainkozko izaite bat (Haranb), zeure iainkozko zuhurzia (Haranb) izate Jangoikozko bat (Oloroe).22 Horrelako adibideekin ez dago oso argi instrumentala duen izenarekin lotzerik dagoen (jainkoz/jainkoaz > jainkozko?). KG-ko XIX. mendera arteko testuetan, jainkoz oso gutxi agertzen da, eta ez dirudi -zko berezi horren iturria izan daitekeen adibiderik dagoenik (Iainkoz ... konturik egin Ax, Iainkoz lagunduak Ax edo Iainkoz eta munduz erratzea merezi dutenak Mat). Bestalde, eta lehenengo testuetan dagoeneko, -zko baliabide oso emankorra zen erdarazko adjektiboak euskaratzeko, Leizarragaren adibide hauek erakusten dutenez (eta ez dira bere testuetan agertzen diren horrelako guztiak): (35) ignorantiazko exkusarik, gure naturaren arrazazko korruptione gaixtobat, iustitiazko eta inozentiazko fruktu hiri plazent zaikeanik, eure klementiazko begiez, eure miserikordiazko begiaz, errorezko eta ignorantiazko gathibutasunean, inperfektionezko relikiak, Ielosiazko hitzaz, enormitatezko eta beilhakeriazko akusatione falsuetarik, dibinitate fantasiazko bat, illusionezko eta enganiozko botiga, Benediktionezko kopa, afiktionezko foroganza... Ez dirudi -zko horiek -z duten izenetik sortu zirenik, ez bada izenetik zuzenean. Horrela, -zko atzizki neurri batean beregain bihurtu dela esan daiteke.23 22 Lafonek aipatzen ditu artikulua duten instrumentalak. Halakoetan, halere, askotan ez da antzekotasuna edo halako zerbait adierazten: Iainkoazko zure zelo handia (LeizIntr) edo Iainkoazko gauzetan. (LeizIntr). OEH-n jainkozko hitzaren esanahi bezala perteneciente o referente a Dios ematen da. Hain zuzen, artikulua dagoenean gehiago da hori, Lafonek proposatzen duen antzekotasuna baino. 23 Horren oihartzuna gaur egungo estilo-liburuetan (Petrirena 2011: 167, esaterako) aurkitzen dugu: -zko erabiltzea gomendatzen da bakarrik -z adberbio bat baldin badago oinarrian: horregatik ohiko, eta ez ohizko gomendatzen da. 225
4 Erlazio-atzizkia Beste gai bat da zein den -ko eta -zko atzizkien arteko banaketa. Normalean txukuna (hau da, esanahiak motibatuta) den arren, batzuetan zentzu bera duten modifkatzailearekin -ko zein -zko aldaerak aurkitzen ditugu, fedeko eta fedezko, esaterako. Horren adibide bat dira goian aipatutako ezaugarria adierazten duten probetxu handizko motakoak, askotan instrumentalik gabe agertzen baitira. Bestalde, elizarekin lotutako hitzek askotan erakusten dute alternantzia: fede, gloria, kontrizio... Hori ikus daiteke 4.8. taulan, non zerrendatzen diren nik aztertutako corpusean gehien agertzen diren izenak, lema estandarizatuaren forman. Lema askoren barruan aukera bat baino gehiago dago: egia-tik egiazko dugu bakarrik, baina hainbat izenekin bai -zko, bai -ko dutenak agertzen dira. Agerraldi gehien fede izenak du: fedezko eta fedeko ia parez pare agertzen dira corpusean. Horrez gain, grazia, penitentzia edo bekatu erakoek ere batzuetan -zko eta batzuetan -ko dute. 4.7. taula. fedeko eta fedezko aldaeren distribuzioa. Eremua -zko -ko biz 0 15 gip 0 11 arab 0 1 lap 14 3 zub 10 0 naf 9 0 err 3 0 Oro har, badirudi EHren ipar-ekialdean instrumentala dutenak nagusi dira, eta mendebaldean -ko hutsa. Joera hori 4.7. taulak erakusten du, fedeko eta fedezko hitzekin (-ko eta -zko formak dituzten hitzan artean agerraldi gehien du fede hitzak). Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban fedeko aurkitzen dugu. Lapurdin testu zahar batzuetan -ko dugu (Kristinoen fedeko Konfesionean LeizABC eta fedeco misterioen Mat), baina -zko nagusitzen da. Azkenik, Zuberoan, Nafarroan eta Erronkaribarren fedezko dugu. Oro har, ekialdean batzuetan -zko aurkitzen dugu gainerako eremuetan -ko ohikoena denean: biborazco casta (Hualde), escandalozco ocasioneric (Hualde), esparançazco acte bat (Oloroe), aita familiazkoa (Tartas), familiazco aitaren (Hualde), jüdiziozko egünian (Mst). Oro har, beraz, [instrumentala-ko] erabilera dela eta, bi ondorio dira garrantzitsuenak. Batetik, badirudi askotan -zko modifkatzaileak -z duten hitzetatik urruntzen direla. Lexikalizazio-prozesua gertatu da hainbatekin: askotan -zko sintagmaren eta -z duen hitzaren arteko erlazioa, noizbait gardena, lauso(ago) bihurtzen da. Prozesuaren amaiera instrumentala gehi erlazio-atzizkia zena ad226
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 (48) a. I: Imajina elibat, erran nahi da gizon, eta emazte bere artian baliotako ükhen zütienen üdüriak ürhez, zilarrez, zurez, harriz eta hanitz beste gaizaz (Belap) b. Ez segür: zeren kristiek badakigü imajina hoiek oihalez, zurez, edo harriz direla (Belap) (49) a. Kristalez du belarra / Sudurr' oro zilarra / Mazelak xuri-gorri, / perla hutsez bidarra (Oih) b. Harriz da zure gogoa, / Ezpada gogorragoa (Oih) (50) haren manamenduen arauaz, haragiz ezpaikina bezala, bethi spiritualki bizitzea (Ax) Beste kasu-marka batzuekin oso adibide gutxi daude, Etxepareren hau esaterako: Othoi grazia egiguzu giren zuienetarik. Irudi luke, beraz, garai batean instrumentala erabil zitekeela funtzio predikatiboan, -ko gehitu gabe (zurez da eta ez zurezkoa da). Hala ere, aipatu behar da adibide horiek beste azalpen bat ere badutela: adibide guztietan instrumentalak materiala adierazten du ((46-d) salbu). Ez da ezinezkoa eginiko edo antzeko aditz bat elipsian egotea. Nolanahi ere, gaur egun halakoetara ere hedatua da -ko-ren erabilera. 4.3.7 [izen-multzoa-ko] Erlazio-atzizkiak erabilera gehien-gehienetan adberbio-sintagma batetik izenen modifkatzaileak sortzen ditu. Batzuetan, hala ere, ez dago batere argi jatorrizko sintagma adberbiotzat hartzerik dagoen: bihotz oneko neska, adineko pertsona edo bi urteko mutila bezalako esamoldeak, kasu. Horiek aztertuko ditut atal honetan, hain zuzen. Altubek (1929) aztertu zituen lehenbiziko aldiz, eta orduz geroztik -ko atzizkiaren gainerako funtzio guztiek baino askoz arreta gehiago erakarri zuen erabilera horrek. Traskek "deribazionala" deitu zuen, eta Goenagak "nolakotasunezko izenlagun". Hemen, izen hobe baten faltan, "izen-multzoko -ko atzizkiaz" hitz egingo dut. Trasken (1984: 208) ustez, adberbio-sintagmak hartzen dituen -ko atzizkiak eta izen-multzoak hartzen dituenak diakronikoki nolabait lotuta egon behar dute, baina gaur egungo hizkeretan oso ezaugarri ezberdinak dituzte. Gainerako -ko atzizkiaren motak ez bezala, izen-multzokoa ez dela guztiz produktiboa azpimarratu ohi da, eta atzizki deribazionaltzat hartzen da askotan —Mitxelena (2011 [1950], 2011 [1986], Trask edo Azkarate & Altuna (1992)—, -dun, -tsu edo -kor atzizkiak bezala. Halere, 4.3.9. atalean ikusiko dugun bezala, ez dirudi arrazoi as- 233
4 Erlazio-atzizkia korik denik esateko izen-multzoekin aurkitzen dugun erlazio-atzizkia gainerako erabileretatik horrenbeste urruntzen denik. Hurrengo atalean egituraren semantika eta sintaxia aztertuko ditut, baita testuetan aurkitzen ditugun lekukotasunak ere. Gero, adberbio-sintagmak eta izenmultzoak hartzen dituen -ko diakronian lotzeko proposamen batzuk egingo ditut, Traskek bien arteko harreman diakronikoa egon behar duela iradoki bazuen ere, ez baitzuen proposamen zehatzik egin. 4.3.7.1 Semantika eta sintaxia Trasken arabera, atzizkiaren semantikari dagokionez, -ko-k, adberbiosintagmei eransten zaienean, ez badu esanahirik (bere funtzioa kategoria gramatikala aldatzea da, besterik ez), izen-multzokoak esanahia omen du, nahiz eta "ahul eta aldakorra" (Trask 1985: 172) izan: "it has an elusive and variable but defnitely non-null semantic value of its own, roughly 'characterized by', 'appropriate for', or 'similar to'" (Trask 1984: 208). Ideia hori problematikoa da, hala ere. Beste hizkuntza batzuei begiratuta behintzat, esan daiteke -ko atzizkiak bihotz oneko neska sintagman ez duela esanahi gehiagorik, atzoko afaria sintagman duena baino. Ingelesezko of preposizioari buruz, kasu, ez da esaten the queen of England erakoetan genitibo "hutsa" dela, eta man of great infuence bezalakoetan, berriz, esanahia duela. Gaztelaniazko de preposizioak ere antzeko erabilerak ditu. Azken batean, atzizkiaren funtzioa berbera da, oinarrian adberbio-sintagma bat ala izen-multzo bat egon: izenen modifkatzaile bat sortzea. Egia da ezin zaiola -ko edozein izen-multzori gehitu: hiztun guztiek ez omen dute **kotxe gorriko mutila bezalakorik onartzen, baina murriztapenak ez daude atzizkiaren beraren semantikarekin lotuta, ezpada egitura osoaren semantikarekin. Arazo garrantzitsuena da, beraz, modifkatzaile horiek zer-nolako erlazioak adierazten dituzten, eta noiz den posible [izen-multzoa-ko] motako sintagma sortzea. Lehenengo begi-kolpean, jabetza dela pentsa daiteke. Goenagak (1981: 152) azaltzen duenez, bihotz oneko neska sintagma bihotz ona duen neska bezala parafrasea daiteke; etxe oneko neska, aldiz, etxe onean jaio zen neska bezala, inesiboa tartean. Perifrasiekin, beraz, adberbioen eta izen-multzoen gainean eraikitako sintagmak bereiz daitezke Goenagaren ustez. Hala ere, jabetza adierazten duen parafrasia existitzea ez da nahikoa mota honetako sintagmak sortu ahal izateko, ez baita edozein jabetza-erlazio onartzen. Adibidez, Trask (1985: 171) ohartu bezala, **kotxe gorriko mutila, **beso luzeko pilotaria, **ama ederreko mutila edo **begi urdineko andrea ez dira existitzen, nahiz eta jabetza adierazi. 234
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 varieties from which the example is taken, though it is possible in the east, and similar examples are found in early texts (Trask 2003: 148). Traskek argudiatzen du hiru urteko ume daukagunez eta ez **hiru urtetako, oinarrian dagoena ezin dela izan sintagma mugagabe bat (hiru herritako lasterketa sintagman dagoena bezalakoa: hiru herritatik pasatzen den lasterketa). Proposatzen du izen-multzoa (edo determinerless NP, (53)) dela oinarria: izena baino gehiago, baina izen-sintagma baino gutxiago dena.27 (53) [IS[IM[Iosasun][Adjeder(r)]][Mug-a]] (Trask 1985: 171) Testuetako adibideak aztertzean ikusiko da deskribapen egokia dela. Gainera, egitura sintaktiko hori ondo ezkontzen da semantikarekin: erabilera horretan aingura gabeko erlazioak adierazten dira, eta modifkatzaileak ez dio erreferentzia egiten objektu zehatz bati, ezaugarri bati baizik, horregatik ez dago numerorik edo defnitu-markarik.28 Bi hitz baino gehiago izan behar duela dio Traskek (2003: 147), itxurako eta antzekoak kenduta. Goian azaldu bezala, hitz-kopurua egituraren semantikarekin hertsiki lotuta dago: izenaz gain beste zerbait behar da modifkatzailea zentzuzkoa izan dadin. Horregatik, izen-multzoa dugu oinarri, eta ez, esaterako, izena soilik eta, ondorioz, mota horretako sintagmak ditugu (Euskaltzaindiak 1991 ematen duen sailkapena da): (a) [izena-ko]: itxurako pertsona, edadeko pertsona, hitzeko gizona (b) [izena adjektiboa-ko]: neurri gaitzekoa, gatz gutxiko emakumea (c) [genitiboa izena-ko]: ene adineko mutikoa, Afrikatarren itxurako arpegia (d) [zenbatzailea izena (izenondoa)-ko]: hiru urteko haurra Goenaga (2003) ez dator bat Traskekin: uste du numero eta determinazio gabeko sintagmen ideia ez dela ondo ezkontzen (54)-ko adibideekin. (54-a)-n eta (54-b)-n numeroa badago, erakuslea eta ber- determinatzailea daukagulako. Bes- 27 Artiagoitiak (1998: 46) modifkatzen du Trasken proposamena: izen-sintagmaren egituran determinatzaile-sintagma gehitzearen ondorioz, egitura horren oinarria ez da izen-multzoa, Traskek proposatu bezala, baizik eta IS osoa. Artiagoitiak dioenez, munduko hizkuntzetan gertatzen dena kontuan hartuta, nahiko arraroa da deribazio-atzizki batek izen-multzoa hartzea ("nahiko argi uzten dute tarteko osagaiok ikusezinak direla interpretazioaren ikuspegitik edota kategoriahautapenaren ikuspegitik", 1998: 46). Funtsean, Trasken eta Artiagoitiaren proposamenak baliokideak dira, onartzen den ISren egitura aldatzen da bakarrik. Bidenabar, Artiagoitiak ohar batean esaten du izen-multzoekin (edo izen-sintagmekin, Artiagoitiaren azalpenaren arabera) Ipar EHn erabiltzen diren -tako formak (bihotz onetako) bere proposamenaren aurka doazela. Ez derrigor, halere: gero ikusiko dugun moduan, -ta- hori fosiltzat har daiteke, eta orduan ez luke numeroarekin inolako zerikusirik izango. 28 Erromantzez aingura- eta aingura gabeko erlazioak de preposizioaren bidez adierazten badira ere, sintaxia apur bat aldatzen da: la casa del profesor eta la casa de piedra edo un chico de ojos verdes. Aingura gabeko erlazioetan modifkatzaileak ez darama artikulurik, ez baita defnitua. 237
4 Erlazio-atzizkia talde, (54-c)-n itsasoaren koloreko bezalako sintagmen azpian itsasoaren kolorea sintagma defnituak egon behar du, eta ez itsasoaren kolore, Goenagaren ustez. Ondorioz, Goenagaren esanetan (2003: 84), "etxe berriko eta indar handiko numeroaren aldetik behintzat berdinak direla esango genuke". (54) a. [DS [IS kolore] hon-] -(e)tako b. [DS [IS kolore] ber(a)] -(e)ko c. [DS itsasoaren kolorea]-ko Arazoa da, nire ustez, Goenagak ematen dituen determinatzaile-sintagma osoa behar duten adibideetan (54-a)-(54-b) -ko adberbio-sintagmei dagoela erantsita. Horrela, kolore honetako modifkatzailea kolore honetan sintagmarekin lotzea posible da, eta kolore bereko, kolore berean sintagmarekin. Gainera, erakuslearen formak berak (honetako) oinarrian leku-kasu bat dagoela erakusten du. Bestela, (55-a)-n ikus daitekeen bezala, atzizkia -tako dela esan behar da, eta nahiko arbitrarioa dirudi. (55-b)-ko egitura sinpleagoa da. (54-c)-n, aldiz, kolore generiko batez hitz egiten dela pentsa daiteke, eta numeroa ez dela beharrezkoa. (55) a. [DS [IS kolore] hon-] -(e)tako b. [PS [I kolore] honeta-] -(e)ko Goenagak emandako adibideak oso interesgarriak dira, hala ere, erakusten dutelako ez dela beti erraza bereizten adberbio-sintagmei eta izen-multzoei eransten den -ko atzizkia. Lehenagoko lan batean (Goenaga 1981) etxe oneko sintagmaren azpian adberbio-sintagma dagoela proposatu zuen Goenagak (etxe onean inesibodun batekin lotu ahal delako). Gero Zabalak (1999: 129) argudiatu zuen izen-multzokoa dela etxe oneko, bihotz oneko bezalaxe; bere ustez ez dugu inesiborik ez batean, ez bestean, bietan ezinezkoa delako plurala gehitzea (56). (56-b)-n "-ko daramanak, laguntzen duen izenaren kualitate bat txertatzen du", eta (56-a)-n "nesken artean «mota» bat adierazteko balio digu -ko daraman laguntzaileak; «jatorria» da sailkapen horren irizpidea" (Zabala 1999: 129). Semantikoki ezberdinak badira ere, sintaxia berbera dute Zabalarentzat. (56) a. Etxe *onetako/oneko neskak dira Edurne eta Itziar b. Bihotz *onetako/oneko neskak dira Edurne eta Itziar (Zabala 1999: 129) Halere, Goenagak (2003) erantzuten du adibide horien inguruan hiztunak ez datozela beti bat intuizioetan, eta batzuek plurala onartzen dutela (56) adibidean. Aipatu den izen-multzokoaren eremu grisaren beste adibide bat genuke, alde batetik. Bestalde, diakronia ulertzeko pista garrantzitsuak ere ematen dituzte adibide horiek. Adberbioen gaineko eta izen-multzoaren gaineko erabilerak muturreko kasuetan oso ezberdinak badira ere, bietara interpreta daitezkeen adibideek erakusten dute mota batetik besterako bidea posible dela agian: etxe onean inesi238
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 – -tako: gizon bizitze gaixtotako batek (LeizTest), fn gaixtotako hitzak edo gogo gaixtozko obrak (Haranb), Ni nizan bezain zorigaitzetakorik (Oih). Lizarragak adibide batzuk ditu: ofzio bat opinione ta fama gaixtotako. Erronkaribarren ere badago: bici gasstotaco guente. — gutxi: – -ko: XVIII. mendearen bigarren erditik aurkitzen dugu (Mendib, Kardab, Mogel...). – -tako. Lapurdin badago adibiderik: hain balio gutitako (LeizKat), ezagutça gutitaco (Mat), bihotz gogorra eta ezagutza gutitakoa (Ax); Nafarroan ere bai: ain barbarorik, eta adimentu gutitakorik (BerM), fede gutitakoak (Lizarg). Bildutako adibideen arabera, beraz, Bizkaian eta Gipuzkoan -ko da aukera bakarra, Nafarroan -tako agertzen da gehienetan, baina -ko ere noizean behin. Lapurdin -ko oso gutxi erabiltzen da (Leizarragak, adibidez, ez dauka inoiz). Zuberoan ez dago adibide askorik. Oihenartek -ko baten bat badu ere, gero -tako agertzen da. Aezkoan eta Zaraitzun -ko eta Erronkaribarren -tako ditugu. Egituraren emankortasunaz den bezainbatean, beste hainbat adjektibo ere aurki daitezke, horien maiztasuna askoz txikiagoa bada ere: — apur: fede aphurretakoa (Ax) — txiki: XVIII. mendetik aurrera (erregalo pisu txikikoak Mogel) — triste: itxura tristetako hipokritak (LeizTest); tristeko XVIII. mendean Gipuzkoan — garbi: vioz garbicoac (Kap), dohatsu bihotz garbitakoak (Haraned) — koloreak: esker beltzekoa (Kardab), ille zuri edo beltzeko guztia (Uriarte) — gogor: lepo gogorrekoak (Mogel), biotz gogorrekoak (AñibGero) — txar: itxura txarrekoa (Mogel), itxura txarreko atso zimurtu bat (Mendib) — lodi: buru lodiko gizona (Azkue) — labur: jende pazienzia laburreko (Mogel), uste laburreko beldurtiak (Kardab), iraupen laburretako atsekabetarik (Larreko) — bigun: bijotz biguneko bat (Mogel) — luzeko: XVIII. mendearen bukaera arteko adibide bakarra Leizarragak du: Ungi hel dakianzat eta bizitze luzetako aizenzat lurraren gainean Oso gutxitan agertzen da adjektiboa konparatiboan: estatu handiagotako (LeizSarrera), Emaitea hartzea baino dohain hobetako (LeizTest) edo Minzatze ederretako, / spiritu are hobetako (Oih). 241
4 Erlazio-atzizkia Egituran handi, on eta gaizto dira gehien erabiliak (euskal adjektiboen zerrenda berez oso luzea ez dela ahaztu gabe). Hala ere, esan behar da testu zaharretan adjektibo gehiago ere aurki daitezkeela. Leizarragak, (57-a)-koez gain (guzi, handi, triste, xipi, on), hauek ere baditu (guztira 12 adjektibo ezberdin aurki daitezke): opinione falsutako, natura ferretako eta korrunpitutako, konditione eta sorte gaitzetako, iraute gutitako, adimendu sanotako espiritu bat, bihotz berantkorretakoak. Horietako batzuk seguruenik testua itzulpena delako sortu ziren, baina, edonola ere, garai hartan egitura nahiko emankorra zela pentsatzera garamatzate. Egituran ager daitezkeen adjektiboen zerrenda denborarekin luzatuz doala ematen du (ez bada testuen izaerarekin lotura dagoela, zenbat eta berriago, hainbat eta gai gehiago ukitzen direlako, ez bakarrik erlijio-kontuak). Semantikari dagokionez, Goenagaren eta de Rijken ideia egokia dela erakusten dute corpuseko datuek: sintagmaren burua den izenaren berezko den ezaugarria zehazten du -ko modifkatzaileak. Gehienetan halakoak adierazten direla dirudi: (i) ezaugarri subjektiboak (garrantzi, probetxu, pisu, balio...) (ii) ezaugarri fsikoak (usain, prezio, pisu, kolore...) (iii) pertsonen izaera (pazientzia, ohitura, bizitza...) (iv) gorputz-atalak (esanahi metaforikoarekin askotan): begi oneko, buru argiko, esku handiko, bekoki gogorreko, lepo gogorreko (v) objektuaren parte bat: takoi fneko botak, kanoi motzeko eskopeta bat, adreilu gorriko txaleta (vi) pertsonen objektuak, batez ere arropa: traje ederreko gazteak, gorbata gorriko gizon lodikote bat (i) eta (ii) testu zaharrenetan agertzen dira dagoeneko, eta gainerakoek berriagoak dirudite. Gorputz-atalekin egindakoak direla eta, Axularrek sabel ederretako du,29 baina bestela XVIII. mendearen erdialdean azaltzen dira hurrengo adibideak: bihotz onetako gizonak (XurioImit), lepo gogorrekoak esku garbikoa (MogelJAEra), bihotz onekoak (MendDeb). Pertsonak edo objektuak ezaugarritzen dituzten objektuak (objektuen parteak, arropa) dira agertzen azkenak. Goian zerrendatutakoez gain, testuetan (eta dagoeneko XVII. mendean) badira erabilera prototipikotik aldentzen diren adibideak: gauza lastima anditakoa (BerM), berri kontentu, eta plazer anditako bat (BerM) edo afrenta andico verbaric (Kap). Horietan berezko ezaugarriaren kontzeptua apur bat lausoagoa da. Kapa29 Hau da testuingurua: Eta abstinenziatik, neurriz bizitzetik, sabel-ederretako izaitetik, eta pairatzetik heldu da debozinoa eta saindutasuna (Ax). 242
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 nagaren adibidea hartuta, ez dirudi hitzen berezko ezaugarria iraingarriak izatea denik. Berezko ezaugarri bat zehaztetik pertsona batek edo gauza batek izan dezakeen ezaugarri bat zehaztera pasatzen dela ematen du. Beraz, denborarekin egitura apur bat hedatzen da, eta zentzu hertsian berezko ez diren ezaugarriekin ere posible da batzuetan. Testu zaharretan ezaugarri orokorrak, objektu guztiek edo gehienek dauzkatenak (tamaina, balioa...) nagusitzen dira, baina gaur egungo hizkuntzan takoi fneko botak edo kristal lodiko edalontzi bat bezalako adibideak erruz aurki daitezke. Objektu-klase hertsi batek (zapatak, kristalezko ontziak) duen ezaugarri bati buruz hitz egiten da. Nire ustez, hedakuntzaren beste seinale bat da hori. Beste bat, hitz gutxiko edo bildur gutxiko bezalakoak dira: hitz edo bildur ez dira ezeren ezaugarri. Gainera, hitz gutxiko gizona ezin da parafraseatu eduki aditzarekin. Halere, -ko sintagmak eratzeko murriztapen batzuk gelditzen dira: bizidunekin ezin da modifkatzailea osatu: **ama ederreko mutila (ama defnitua delako, eta ez da ondo ezkontzen semantikarekin, aingura-erlazioa ez dutelako modifkatzaile horiek adierazten). [zenbatzaile izena] Zenbatzaileekin pisua (58-a), objektu baten parteak (58-b), adina (58-c) edo iraupena (58-d) adieraz daiteke. Hemen ere -tako-ren eta -ko-ren arteko alternantzia dugu. Testu zaharrenetan erabiltzen da dagoeneko. (58) a. çazpi libraco tremes andia (Laz) b. bi ahotako ezpata zorrotz bat (LeizTest), ganibet zorrotz bi ahotako bat (Oih) c. haur bi urthetako eta behereko guziak (LeizTest), urthe batetako haurra (Ax) d. ehun urthetako trabaillua (Pouv) [genitiboa izena] Konbinazio hori dela eta, EGLU-n (Euskaltzaindia 1991) ematen diren adibideak —afrikatarren itxurako arpegia, esaterako— oso antzekoak dira: X-ren itxurako (eta sinonimoak) edo X-ren adineko. Beste adibide bat antzoko eta antzeko dira. Lehenengoa Leizarragak du (suaren anzoko mihi partituak). OEH-ren arabera, antzeko Gipuzkoan eta Bizkaian XVIII. mendean agertzen da (infernuko tormentuak edo aien antzeko Kardab, oturunz edo jate andi baten anzekoa dala Zeruko bizia Ubill). Testu zaharretan adibide gutxi aurkitzen ditugu: zure iduritako, bere irudiko, ene izenekoa, bere irudiko jenerationean (LeizSarrera), Ukaraia besoa, arhan-lil'itxurako (Oih). Gutxitan bada ere, beste batzuk ere agertzen dira: 243
4 Erlazio-atzizkia (59) eta Iesusen fedeko denaren iustifkazale (LeizTest) (60) non eztezagun deus pensa, ez erran, ez egin, hire obedientiatako, eta hire borondate sainduaren konplimendutako gauzarik baizen (LeizABC) (61) Jangoikuaren bildurrekua (Mog) Sintagma horiek batzuetan destinatiboaren kutsua dute: arimaren probetxuko konpainiak (Pouv) adibidea (62)-koekin lotu behar dela uste dut, eta bere irudiko jenerationean (LeizSarrera) edo gizon iduritako Angeruaren (Pouv) (63)-koekin. Antzekoak norbaiten manuko, aginduko edo karguko dira. (62) a. Eta nola: gure probetxutako ezten gauzarik Iainkoari eskatu behar gaitzaitza? (LeizKat) b. Iainco eternala, çure botherearen indarraz eguna eta gaua guiçonaren probetchuco creatu eta ordenatu dituçuna (Mat) c. Andre munduaren probetxutako iaioa, ardiats dezadazu grazia Iainkoaren aitziñean bekhatu gabe aurkhitzeko (EtxZib) (63) a. beztitu izan dela gure haragiz, persona batetan lizenzat Iainko eta gizon, gure irudiko (LeizKonf) b. Ni zure iduritako banendi nahiz zu ene iduritakotu zara, eta konpli bedi zure borondatea (Haranb) Destinatiboak gogoko edo gustuko bezalakoak ulertzen ere laguntzen du. Lehenengoa Lazarragak du dagoeneko: çure gogoco barriric. Bigarrena, OEH-ren arabera, genitiborik gabe Argainaratzek du (Gauza gustuko enetzat, / Hanbat duzu kreatu.), genitiboarekin Lavieuxville-n katiximan agertzen da (Janari sobera bere gostukoak eta garastiegiak bilhatzea). Sintagma horien arazoa Goenagak honela azaltzen du (2003: 287): Aparteko iruzkina eskatzen dutela uste dut neure gustuko, bere gogoko, eta antzekoek. Izan ere, gauza bat da (a) eta beste bat (b): a. gustu handiko mutila zen Joseba (cf. Mutilak gustu handia du) b. Mariaren gustuko mutila zen Joseba (cf. Mutila Mariaren gustukoa da / *mutilak Mariaren gustua du) Lehenbizikoan dudarik gabe mutilaren ezaugarri bat aipatzen da, beraz hemen aztergai ditugun horietakoa da. Bigarrenean, ordea, beste zerbait adierazten da. Hala ere, Goenagak ez du zehazten zer adierazten den. (64)-ko adibideak ikusita, pentsa daiteke gogoko edo gustuko bezalakoak destinatiboa zuten sintagmatik sortu zirela. (64) a. Beldur nuzu lana eta langitia eztiren izanen zure gogoko (Tart) b. Jainkoaren gogoko ta adiskide egiten gaituan grazia (Ubilll) c. haren gogarako eta plazent diraten obrak (LeizForma) 244
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 Aipatzekoa da -ko destinatiboari ezin zaiola erlazio-atzizkia gehitu: ezinezkoak dira **gogo-ko-ko erakoak. Beraz, gogoko eta nire probetxuko bezalakoetan, -ko-k jatorriz destinatiboa adierazten bazuen ere, izenen modifkatzailea sortzeko momentuan erlazio-atzizki bezala berrinterpretatu zela dirudi. [izena-ko] Batzuetan modifkatzailea izenaz bakarrik dago osatuta: edadeko, adineko, itxurako. [izena adjektiboa-ko] egiturarekin lotuta dago mota hori, gradu altua adierazten duen adjektiboa isilduta (izenaren arabera, handi, on ...). Adibide zaharrena Etxeparek du: Egundano izan daia ni bai ditxatakorik (cf. bentura ain ditxa anditakoau Ber). Besteak ez dira oso zaharrak: adineko eta edadeko XIX. mendean lekukotzen dira; itxurako, aldiz, XX.aren hasieran. Euskaltzaindiaren (1987: 52) arabera, izenak abstraktua izan behar du (**han- kako mahaia, baina hankadun mahaia). Baieztapen horrek arazo bat du: mota horretako modifkatzaileak oso bakanak dira, eta edozein izen abstraktu ezin da horrela erabili. Sintagma gutxi batzuk bakarrik lexikalizatu dira modu horretan. Hori gertatzeko, hasteko, asko erabiltzen den [izen-multzoa-ko] erako sintagma batek existitu behar du, eta gero, adjektiboa ezabatuz sor daiteke itxurako bezalako modifkatzailea. EGLU-ko adibidea hartuta, hanka ederreko mahaia edo antzeko zerbaitek ez dirudi oso hautagai ona, eta hankako ez existitzea ez da, beraz, oso harrigarria. Azkenik, esaneko edo hitzeko bezalakoak ditugu. Hemen jatorriz adjektiborik ez zegoela dirudi (hitz oneko?). Lehenbiziko lekukotasunak nahiko berriak dira: — esaneko XIX. mendearen hasieran lekukotzen da lehenbizikoz, OEH-ren arabera (Zirian umerik esanekuenak frBart). — hitzeko (OEH-k hitzetako ere jasotzen du) ere XIX. mendean agertzen da (Etzare hitzekoa, vous n'êtes pas un homme de parole Dv). Mendiburuk hitzeko gizonak du (OEH-n ez da agertzen). — begiko: OEH-ren arabera, XIX. mendearen erdialdean azaltzen da lehenbizikoz. 4.3.7.3 Izen-multzoko -ko sintagmen sorrera Atzizkiaren bi erabilera-klaseen (adberbio-sintagmak eta izen-multzoak hartzen dituen -ko) arteko erlazioak direla eta, Trasken ustez diakronikoki lotuta egon behar badute ere, gaur egun zeharo ezberdinak dira: The two sufxes are undoubtedly cognate diachronically, but their behaviour is now so diferent that it is surprising that their separate identity has not previously been recognized (...). Presumably this is due to the morphological accident that a 245
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 hasieran instrumentalarekin zuten lotura semantikoa hautsi zenean, -z- erori zen, X handi(ta)ko erako batzuk sortuz. 4.3.8 -ko sintagmak eta adjektiboak Atal honetako galdera da -ko sintagmek noraino hartzen dituzten adjektiboen ezaugarriak. Zehazki, bi aztertuko ditut: konparatibo- eta superlatibo-formak, eta gradu modifkatzaileekin (oso, guztiz, nahiko...) agertzea. Baliabide biak emankorrak dira, baina semantikak determinatzen du noiz den posible horiek erabiltzea. Gaur egun -ko sintagma batzuek arazorik gabe onartzen dituzte -go eta -en konparazio-atzizkiak, eta -egi atzizkiarekin ere ager daitezke: (71) a. zentzuzkoago, oinarrizkoago, beharrezkoago, egiazkoagoa, bidezkoagoa, premiazkoagoa... (EPG) b. antzekoagoa, antzekoegia, azalekoagoa, erabatekoagoa, ezinbestekoago, nazioartekoago, benetakoagoa, benetakoagoa, begi-bistakoagoa, alferrikakoago, patxadakoagoa, ohikoegia, azalekoegia... (EPG) Guztietan aingura gabeko erlazioak adierazten dira; aingura-erlazioekin ezinezkoa dirudi: *?atzokoagoa (semantikagatik). Testu zaharretan gutxi aurki daitezke konparatiboan edo superlatiboan dauden -ko sintagmarik, XIX. mendetik aurrerakoak dira gehienak. Leizarragak adibideren bat badu (72), hala ere. XVII-XVIII. mendeetako konparatiboaren adibide (ia guztiak) (72)-n zerrendatu dira; (73)-n, aldiz, XVII. mendeko testuetan agertzen diren superlatiboak eman dira. -egi atzizkia erlazio-atzizkiarekin batera ez da XIX. mendera arte agertzen (moduzkoegia Uriarte). Oro har, XIX. mendera arteko mendebaldeko testuetan oso adibide gutxi dugu, eta, dirudienez, prozesua aurreratuago zegoen ekialdean. (72) a. mirakuluzkoago, moldezkoago, moldezkoagorik (Leiz), premiazkoagoa (Pouv), egiazkoagorik (EtxSar), bakezkoagorik (Xurio), birtutezkoagoa, nekezkoagorik, ziñezkoagoa (Mendiburu), dudazkoagorik (Larregi) b. aitzinekoago (Leiz), gogokoago (Harizm), gogarakoago, gizonaren burutikakoago (Pouv), elkharren iduritakoagoak (EtxSar), gogarakoago (Xurio) (73) bidezkoena (EtxZib), gogarakoena (Haranb, Mat, Harizm, Pouv), itxurazkoenak, ohorezkoena, bakezkoenari, premiazkoena, beregainekoena (Pouv) 249
4 Erlazio-atzizkia Adibideetan ikus daitekeen bezala, sintagma gehienek instrumentala daramate, adibide asko errepikatzen dira (premiazko, egiazko, etab.), eta lexikalizazioaren seinaletzat har daiteke hori. Beste era batera esanda, badirudi -ko sintagma batzuk adjektibo arrunt bihurtu edo bihurtzen ari direla. Izen-multzokoek, aldiz, ez dute konparatiboa edo superlatiboa onartzen: **bihotz handikoagoa motakoak ezinezkoak dira (baina bihotz handiagokoa esan daiteke). Salbuespena, elipsia pairatu duten sintagma batzuk dira, gogoko modukoak ((72-b)-koen artean batzuk horrelakoak dira). Horiek, argi eta garbi, lexikalizatuagoak dira. Esan bezala, gradua adierazten duten modifkatzaileekin lotzea ere adjektiboen ezaugarrietako bat da. Gaur egun ohikoa da (74), baina XIX. mendera arteko testuetan horren adibide gutxi daude (75). Berriro ere instrumentalaren marka duten hitzekin maizago agertzen zaizkigu halakoak. Izen-multzokoekin ere posible da (76). (74) oso ideia zentzuzkoa, oso dudazkoa, oso beharrezkoa, guztiz beharrezkoa, guztiz ezinezkoa, guztiz premiazkoa, erabat legezkoa, hain garrantzizkoa, hain funtsezkoa, hain ohikoak, hain antzekoak, hain azalekoak, oso hurbilekoak, oso muturrekoak... (EPG) (75) a. oso arrazoiezkotik (Kardab) b. guztiz egiazkoa (EtxZib), guztiz premiazko (Kardab), guztiz egiazko, guztiz nekezkoa (Mendib), guztiz zorioneko oni (MogelJA), iduri guztiz ederrekoa (Mendib) c. txit jainkozkoa, txit premiazko (Kardab) d. hain ohorezko, hain premiazko, hain naturaleza onezkorik (Pouv), orren nekezko bizia (Mendib), gauza ain pisukoan (Mogel) (76) a. oso zapore onekoak, oso etorkizun ilunekoak, oso itxura dotorekoak, bertsolari gazte eta oso maila onekoak, oso itxura txarrekoak, oso pisu handikoak, oso hitz gutxikoa, oso konplexutasun handiko fenomenoa, oso balio handikoa, hain pazientzia gutxikoa (EPG) b. ain inportanzia anditakoak (BerM), ain probechu andicoa (Kap), hain zappore gaitzetakoa (EtxSar), konseju txit probetxu andikoa, imajiña milagrosoak, eta txit debozio andikoak (Kardab) Beraz, aingura gabeko erlazioak adierazten dituzten sintagmek euren semantikagatik errazago hartzen dituzte adjektiboen ezaugarriak (adjektiboetatik hurbilago daudelako); eta, bestalde, adjektiboen ezaugarriak hartzea ez da -ko sintagma guztietan berdin gertatzen, eta hitz batzuk —batez ere asko erabiltzen direnak— lehenago mugitzen dira adjektiborantz. 250
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 4.3.9 Flexioa ala deribazioa? Dagoeneko aipatu bezala, Traskek -ko atzizkiaren erabilerak bitan banatu ditu: batetik, fexioa dugu (adberbio-sintagmekin), eta, bestalde, eratorpena (izenmultzoekin). Hizki batzuk deribazioan ala fexioan sailkatzeko zailak direla gai ezaguna da morfologiaren teorian. Irtenbide batzuk proposatu dira; hemen fexio-deribazio continuum-aren ideia eta hiru kategoriena aipatu nahi ditut. Kategoria gramatikala aldatzen duen fexioaren kontzeptuak ere zerikusia du erlazio-atzizkiarekin. Kontzeptu horiekin atzizkiaren ezaugarri batzuk hobeto ulertzen dira, eta, gainera, laguntzen dute erakusten -ko sintagmek, adberbio-sintagmen ala izenmultzoen gainean eraikita, oso ezaugarri antzekoak dituztela. Hori ez da agian horren harrigarria jatorri bera dutelako ideia onartzen badugu (izen-multzokoa adberbio-sintagmak hartzen dituen erabileratik sortu zela, alegia). Bybeek (1985, eta, beste batzuen artean, baita Plank 1998 lanak ere), kontuan hartuta fexioa eta deribazioa ez direla beti bereizten errazak, bien arteko continuum bat dagoela aldarrikatzen du. Nolanahi ere, baliabide morfologiko jakin bat continuum horretan kokatzeko irizpide batzuk badaude. Bi hizkien (edo hizki berberaren aldaeren) arteko diferentziak argitzeko baliagarriak dira, nahiz eta ez duten fexioaren eta deribazioaren banaketa argirik ematen, eta guztiek ez dute emaitza berbera eman behar morfema bat aztertzean: gerta daiteke irizpide baten arabera fexioa izatea, baina beste baten arabera deribazioa izatea (Bybee 1985: 82). Jarraian, lan batzuetan (Bybee 1985; Plank 1998; Haspelmath & Sims 2010) aipatzen diren irizpide zenbait erabilita, euskarazko -ko atzizkia continuum honetan kokatzen saiatuko naiz, atzizkiaren lau erabilera bereiziz: (i) ADB – [adberbio-sintagma-ko] (oinarrian leku-kasuak, instrumentala, adberbioak, postposizioak dituztenak, eta baita [izena-ko] motakoak ere); (ii) IM – [izen-multzoa-ko]; (iii) DEST – destinatiboa; (iv) I – lekuko edo gerriko bezalakoak. Erlazio-atzizkia aztertzeko, honako ezaugarri hauek dira baliagarriak (irizpideetan, -ko mota bakoitzeko "bai", "bai/ez" edo "ez" esaten denean, fexioari egiten zaio erreferentzia: "bai" = fexioa da): (i) Kontzeptu bera adieraztea (same concept as base, Plank 1998): fexioak ez dio eduki semantikoari eragiten. Ingelesez, go eta goes hitzek kon251
4 Erlazio-atzizkia tzeptu berbera adierazten dute (fexioa), baina bake eta baker hitzek, kontzeptu ezberdinak (deribazioa). Tarteko kasuak ere badira: esaterako, ez dago guztiz argi kind eta kindness hitzek kontzeptu berari ala ezberdinari erreferentzia egiten dioten (Haspelmath & Sims 2010). — ADB: bai/ez. Gehien-gehienetan bai. Hala ere, -zko duten sintagma batzuekin zalantzak izan daitezke: beharrezko, funtsezko, ezinezko edo oinarrizko nahiko abstraktuak dira, eta zaila da erabakitzea ea jatorrizko sintagmak kontzeptu bera adierazten duen beti (gainera, horiekin -ko gabekoak ez dira asko erabiltzen: ezinez, beharrez, etab.). Zalantzazko beste batzuk hauek izan daitezke: etxeko (ez bakarrik 'etxean dagoena'), herriko ('popular'). Oro har, lexikalizaziorako bidean hasita dauden -ko sintagmak dira problematikoak (begiratu viii. irizpidea ere). — IM: bai/ez. Normalean bai, baita metaforikoki erabiltzen denean ere: esku luzeko (← esku luzea du) edo bihotz gogorreko (← bihotz gogorra du). Salbuespenak badira: hitz gutxiko bezalakoetan kontzeptuak ez dirudi berbera. — DEST: bai. — I: ez. leku eta lekuko bi gauza ezberdin dira. (ii) Abstraktua izatea (Plank 1998): fexioak esanahi abstraktuagoa du, deribazioak baino. — ADB: bai. Atzizkiak ez du esanahirik. — IM: bai. Trasken (1985) arabera, kasu horretan konkretuagoa da esanahia (nahiz eta zail samarra den zein den zehaztea). Nire ustez, hala ere, ez du adberbio-sintagmei eransten zaien -ko atzizkiak baino esanahi gehiagorik; funtzio sintaktiko bat betetzen du, baina ez du esanahirik. — DEST: bai/ez. Ez da aurrekoak bezain abstraktua (eta, kasumarkak hartuta, ergatiboa edo genitiboa baino konkretuagoa), baina nahiko abstraktua da hala ere. — I: ez. Ez da -dun edo -tzaile bezain konkretua, baina erlazioatzizkiaren gainerako erabilerak baino gehiago bada. Hala ere, kontzeptu-mota ezberdinak adierazten ditu: pertsona, objektua, kolpea... eta, beraz, esanahi bat baino gehiago du. (iii) Derrigor agertzea (1) (obligatoriness, Plank 1998): fexio-ezaugarria derrigor agertzen da dagokion kategoria gramatikalean. Adibidez, aditz 252
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 jokatuek gaztelaniaz pertsonaren ezaugarria dute, eta ezin da ezaugarri hori kendu (ez da existitzen pertsona-ezaugarririk gabeko aditz jokaturik). Antzekoa da kasua eta numeroa izenetan latinez. — ADB eta IM: ez. -ko ez da agertzen izenen modifkatzaile guztietan. — DEST: ez.-ko ez da agertzen izen guztietan. — I: ez. -ko ez da agertzen izen guztietan. (iv) Derrigor agertzea (2). Bybeek (1985) dioenez, fexioa eta deribazioa bereizteko emaitza onenak Greenbergen (1960: 191) derrigortasunaren irizpideak ematen ditu. Horren arabera, fexio-morfemek testuinguru jakin batean derrigor agertu behar dute, eta ezin dira beste ezerekin ordezkatu. Beste era batera esanda, fexio-morfemak esaldiaren sintaxiak agerrarazten ditu. Ingelesezko -ing nahitaezkoa da The duckling was swimming esaldian, eta ezin da beste zerbaitekin ordezkatu egitura aldatu gabe; baina -ling atzizkia ez da inoiz beharrezkoa: duckling hitzaren ordez goose edo duck edo beste edozein izen soil erabil daiteke. — ADB: bai. Nahitaezkoa da Bilborako trena edo gaurko egunkaria bezalako sintagmetan. Funtzio adberbiala duen sintagma bat izenen modifkatzaile bezala erabili nahi bada, -ko atzizkia eskatzen du sintaxiak. — IM: bai/ez. Izen-multzoa izenen modifkatzaile bihurtzeko -ko erabili beharrean, -dun jar daiteke kasu batzuetan, gorputzatalekin batez ere (Azkarate & Altuna 1992: 98), edo izenadjektibo konposizioa ere posible izan daiteke. Adibidez, begi urdineko mutila esan beharrean, begi urdindun mutila eta mutil begi-urdina erabil daitezke. Beste kasu batzuetan, hala ere, ezin da ezerekin ordezkatu. — DEST: ez. Ez du sintaxiak eskatzen, semantikak baizik. Funtzio bera duen -rako atzizkiarekin ordezka daiteke askotan, baina, nolanahi ere, beste batzuetan aukera bakarra da (biharko, kasu). — I: ez. Beste edozein izenekin ordezkatu ahal da (ingelesezko duckling bezala). (v) Flexioak sintaxiarentzat garrantzia du (relevance to the syntax). Andersonen (1992) arabera, fexioak osagarri sintaktikoak elkarren artean lotzen ditu (komunztaduraren eta erregimenaren bidez). 253
4 Erlazio-atzizkia — ADB eta IM: bai. -ko sintaxiarentzat garrantzitsua da, kategoria gramatikala aldatzen duelako eta modifkatzaile bat sortzen duelako. — DEST: ez. — I: ez. (vi) Esanahia konposizionala da fexioan (Plank 1998). Flexioak semantikan eragin berdin(tsu)a du beti, eta deribazioan oinarriaren araberakoa izan daiteke. Adibidez, ingelesez plurala oinarriaren arabera zertxobait ezberdina izan daiteke (count nouns / mass nouns bereizketan adibidez; Corbett 1999). — ADB: bai. — IM: bai. — DEST: bai. — I: ez. Oinarriaren araberakoa da semantika. (vii) Flexioan, forma eta oinarriaren arteko lotura semantikoa gardena da, eta deribazioan lexikalizazioa gerta daiteke: eratorritako forma eta oinarria elkarrengandik urrundu daitezke (Plank 1998). — ADB: bai/ez. Ematen du sintagma batzuek, batez ere -zko dutenek (egiazko, gezurrezko, beharrezko, funtsezko, ezinezko, oinarrizko, gehiegizko), beren oinarriarekin lotura mantentzen badute ere, beste batzuekin konparatuta (zurezko, metalezko), oinarrian duten sintagmatik zertxobait urrundu eta adjektiboetarantz hurbildu direla (maiztasunean ere nabaria da: -ko gabekoak ez dira asko erabiltzen). [izena-ko] motakoetan ere gertatzen da hori. — IM: bai/ez. Lexikalizazioa kasu batzuetan gertatu dela dirudi: gogoko, esaneko, begiko, zorioneko. — DEST: bai. — I: ez. (viii) Murriztapenik ez (unlimited applicability, Plank 1998): fexioan ez dago murriztapen arbitrariorik, deribazioan gerta daiteke. Flexioan bakarrik posible dira semantikak eragiten dituen murriztapenak. Adibidez, izen guztiek kasu guztien formak dauzkate (fexioa), baina ingelesezko -ess femeninoa izen batzuei bakarrik eransten zaie, baina ez guztiei, inolako arrazoi semantikorik gabe (deribazioa). 254
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.3 — ADB: bai. Salbuespen gutxi batzuekin, -ik adberbioak, esaterako. — IM: bai. Murriztuagoa da, baina murriztapenak semantikaren barruan kokatu ahal dira: ardatzaren berezko ezaugarriak adierazten dira egitura horretan. Halere, hainbatetan hiztunen arteko diferentziak egon daitezke, berezko ezaugarrien kontzeptua ezberdin ulertzeagatik. — DEST: bai. Semantikak mugatzen du, bizigabeekin bakarrik zen posible. — I: ez. Izen gutxi batzuek hartzen dute atzizkia. (ix) Flexioak ez du kategoria gramatikala aldatzen (fexio prototipikoak ez behintzat, begiratu beherago). Deribazioak alda dezake (Plank 1998). — ADB: ez. -ko atzizkiak adberbio-funtzioa duten sintagmak izenen modifkatzaile bihurtzen ditu: kategoria gramatikala aldatzen da. — IM: ez. Izen-multzoa izenen modifkatzaile bihurtzen du atzizkiak: kategoria gramatikala aldatzen da. — DEST: bai. Ez da aldatzen. — I: bai/ez. Normalean ez da aldatzen (izenetik izena, leku eta lekuko). (x) Deribazioan gerta daiteke ezaugarri gabeko formarik ez existitzea (Plank 1998): outskirt-s, a-broad ditugu ingelesez, baina hizkirik gabeko formak ez dira existitzen. Ez dirudi horren adibiderik dagoenik -ko atzizkiarekin. 4.9. taulak laburbiltzen du esandakoa. Ondorio garrantzitsuena da adberbiosintagmak hartzen dituen -ko eta izen-multzoak hartzen dituena ezaugarri ia guztietan bat datozela. Trasken (1985) banaketa garbiaren aurka doa hau: ez dago oinarri sendorik bata fexionala eta bestea deribazionala dela esateko, hemen aztertu diren ezaugarriei dagokienez behintzat, oso antzekoak baitira. Destinatiboa ere fexioa da (beste edozein kasu-markak bezala jokatzen du), baina ezaugarri nahiko ezberdinak ditu; hau da, erlazio-atzizkia eta destinatiboa ez dira fexiomota bera, biak izenak eratortzen dituen -ko atzizkitik urruntzen badira ere. Izenak sortzen dituen -ko atzizkiak, aldiz, ezaugarri gehienak deribazioarenak ditu. 255
Erlazio-atzizkiaren erabileraz 4.4 Aipatu diren irizpideen artean arraro samar geratzen dena kategoria gramatikalaren aldaketarena da: -ko atzizkiak deribazio bezala jokatzen du, kategoria gramatikala aldatzen duelako. Ezaugarri hori askotan aipatzen da fexioa deribaziotik bereizteko, baina Haspelmathek (1996) argudiatu bezala, fexioaren barruan kategoria gramatikala aldatzen duten baliabide morfologikoak (word-classchanging infection edo transpositional infection) ere sartu behar dira. Izan ere, Haspelmathek (1996) erakutsi du fexioaren mota hori pentsatu ohi zen baino arruntagoa dela. Ohikoenak dira partizipioak (aditzetik adjektiboa sortzen denean) eta masdar edo gerundioak (aditzetik izena). Hungarieraz izenetik adjektiboa erator daiteke ('having X' esanahiarekin). Turkieraz, aldiz, adberbioetatik adjektiboak sortzen dira (euskarazko -ko ere antzekoa da). Haspelmathentzat fexioa erregularra, orokorra eta emankorra da. Deribazioa, aldiz, irregularra, defektiboa eta ezemankorra. Ezaugarri horiek mailaz mailakoak direnez, bien artean continuum bat dago. Kategoria aldatzen duen fexioa ez da fexio prototipikoa, baina, Haspelmathen ustez, askoz hurbilago dago fexiotik deribaziotik baino. Atal honetan esandakoa laburbilduta, -ko atzizkia, erabileraren arabera, fexiotik edo deribaziotik hurbilago geratzen da. Flexioaren barruan kokatu behar da adberbio-sintagmak eta izen-multzoak hartzen dituen -ko eta destinatiboa adierazten duen -ko, baina bi klase horiek ez dira berdinak: lehenengoa testuinguruaren araberako fexioaren adibide da (eta kategoria gramatikala aldatzen duenaren adibideak ere) eta destinatiboa berezko fexioarena. Erlazio-atzizkiari buruz esan ohi denaren aurka, ez dago erlazio-atzizkiaren erabilerak fexioan eta deribazioan banatzeko nahiko motiborik: ezaugarri ia guztietan berdin jokatzen dute. Izenak sortzen dituen -ko deribazionala da. Aldi berean, erabilera fexionalen barruan, batzuetan deribazioaren ezaugarriak dituzten hitzak edo hitz-multzoak aurkitzen ditugu. Horrela, -ko duten modifkatzaile batzuk (bereziki instrumentala duten batzuk) adjektiboen ezaugarriak hartzen ari dira. Erlazio-atzizkia kasu gramatikalekin bateragarria ez izatea lot daiteke (d)-ko murriztapenarekin. Semantika aipatu da (adibidez, [partitiboa-ko] konbinazioak ez luke zentzu handirik izango), baina arrazoi estrukturalak ere badaude: kasu gramatikalak eta -ko testuinguruaren araberako fexioa dira, eta ez dira bateragarri. 257
4 Erlazio-atzizkia Aldiz, askotan agertzen diren goiko edo beheko motakoak izenaren aurretik edo atzetik doaz, eta zaila da erabakitzea zein ordena nagusitzen zen (gerora ere ohikoa da modifkatzaile horiek izenaren ostean aurkitzea): (82) a. el noguedo de Goyco Essea (1258, Iratxe) b. termino qui dicitur behengo landa (1117, OEH) c. Johan Peroz Guaraycoecheco (1366, Salaberri Zaratiegi 2003: 120) (83) a. Ezpeleta beerecoa (1284, Orreaga) b. Urquieguia Beerecoa / Urquieguia Garaycoa (1284, Orreaga) c. Lander erreca beerecoa / garayacoa (1284, Orreaga) d. que'l dizen Ossagarte goyticoa (d.g., Irantzu) Erdi Aroko lekukotasun horiek bi eratara interpreta daitezke: (1) izen osteko kokapena nagusitzen zen, eta izen aurrekoa noizbehinka bakarrik erabiltzen zen (kopurutan, leku/pertsona bereizketa kontuan hartu gabe; hala da ziur aski dauzkagun datuetan), edo (2) pertsona-izenetan izen osteko modifkatzaileak aurkitzen ditugu eredu erromantzeari jarraitzen zitzaiolako (edo joera unibertsal-edo bati, genitibo-izen hitz-ordena duten hizkuntza askotan ere abizenak izenaren ondotik baitatoz). Martinez-Aretak (2011: 361), nahiz eta izen ostekoa zaharra dela aldarrikatu, ere seinalatzen du arazoa: Leku genitiboak, beraz, NG-rako joera nabarmenagoa erakusten du. Hala ere, genitibo hau Erdi Aroan ageri den kasu gehienak egitura patronimikoak dira, eta ez dakigu kasuotan zein neurritan jokatzen duen rol bat erromantzeak, edo egituraren izaera semantikoak berak. Izan ere, egitura patronimikoetan jabego genitiboak ere NG hurrenkera agertzen du: Guarcea Ansorena, Sanso Urraquarena (Iratxe, XIII. mendea). 4.4.2 Testuak Atal honetan corpuseko datuak aztertuko ditut. 4.10. taulak testu bakoitzeko emaitzak aurkezten ditu. Batetik (taularen bigarren zutabean), IOkoen proportzioa eman da -ko sintagma guztiak kontuan hartuta (parentesien artean zehaztu da adibide guztien –IAkoen eta IOkoen– kopurua). Hurrengo zutabeetan, IOkoen maiztasuna -ko atzizkiaren erabilera-motetan zerrendatu da: (1) leku-kasuekin, (2) instrumentalarekin, (3) adberbio eta postposizioekin, (3) izena gehi -ko, eta (5) izen-multzoa hartzen duen -ko. Datu horiek xeheago iruzkinduko ditut hurrengo azpi-ataletan. 260
4 Erlazio-atzizkia 4.4.2.1 Etxepare Etxepareren testuan lau adibidetan aurkitzen dugu erlazio-atzizkia izenaren ostean (84), gainerako 27 adibideetan modifkatzailea izenaren aurretik doa (85). (84) Bernard Exeparekoak, orazione igandeko, erregeren aduokatu bidezko eta nobleari, gizon naturazko (85) ifernuko garrian, ezkerreko aldetik, haien armadako gizon sendoen balentiak, odolezko izerdi, bekhatuzko amoria, Bihozeko pausuia, gure arteko amoria, egiazko iujia, Garaziko herria... Bitan erabili zuen -ko hutsa izenaren eskuinean: Bernard Exeparekoak eta orazione igandeko. Lehenengoa lehen ere ikusi dugun pertsona-izenaren adibidea da. Bigarrena, izen ondoko adibidetzat hartu arren, ez dago guztiz argi nola interpretatu behar den: -ko atzizkiaren erabilera "arrunta" bezala —'igandeko orazionea'—, ala destinatibo bezala — 'orazione igande(ra)ko'. Are gehiago, artikulua falta denez, ezin dugu jakin '[orazione igandeko]' ala '[orazione] [igandeko]' —egitura aposatu bezala— ulertu behar den. Gainerako bi adibideetan -zko atzizkien konbinazioa dugu: erregeren aduokatu bidezko eta nobleari eta gizon naturazko. Esanahia dela eta, bidezko hitzak Etxeparerenean 'recto, justo' esan nahi du OEH-ren arabera (beste testu batzuetan 'justo, legítimo, conforme a derecho; conveniente, correcto' izan ohi da esanahia). Adjektibo lexikalizatua dirudi: bidez adberbioarekin lotura ez da guztiz gardena esanahiari dagokionez. XVI. eta XVII. mendeetako testuetan ere bidezko normalean izenaren atzean kokatzen zen: Leizarragak zazpi aldiz du izen osteko modifkatzaile bezala, eta behin bakarrik izenaren aurretik; Etxeberri Ziburukoak bi aldiz erabili zuen, eta bietan izenaren eskuinean jarrita, eta Haranbururen adibide bakarrak ere izena-modifkatzailea ordena du. Bestalde, izenaren ostean agertzea noble adjektiborekin koordinatuta egoteak ere eragin zezakeen (koordinazioaren adibide gehiago hurrengo atalean emango ditut). Antzekoa da naturazko modifkatzailearen kasua. OEH-ren arabera 'natural, auténtico, como es debido' esan ohi du. Altunak (1980) Etxeparerena 'bien nacido' bezala interpretatzen du. Oinarrian duen naturaz adberbioaren erabilerari begiratzen badiogu, Leizarraga, esaterako, 'por naturaleza' adierazteko baliatu zen (Ezen naturaz guziak gara maradikatuak, kasu). Handik naturazko sintagmara ('natural') erraz pasatzen da (iudu naturazkoak dakar Leizarragak, naturazko legea Etxeberri Ziburukoak), baina gainerako adieretan —'behar bezalako' edo 'benetako'— esanahia zertxobait hedatzen edo aldatzen da. Izan ere, Etxepareren adibidean 'natural' adierak ez du zentzurik, eta 'bien nacido', Altunak proposa262
Hitz-ordena 4.4 tu bezala, edo, agian errazago, 'behar bezalako, benetako' ulertu behar da: Ezta gizon naturazko hala egiten duiena. 4.4.2.2 Leizarraga Leizarragaren erlazio-atzizkiaren erabilera aztertzeko, perpaus erlatiboekin egin dudanaren antzera, hemen ere hiru testu-zati konparatu ditut: San Mateo (LeizMat), ABC (LeizABC) eta Testamentuko sarreraren bi parte —Joana Albretekoari eskaintza eta Heuskaldunei— (LeizSarrera). Horien artean alde batzuk daude testu-generoari dagokionez. San Mateo itzulpena da, eta jatorrizko testuak baldintza zezakeen; gainera, ez denez edozein testuren itzulpena, Bibliarena baizik, erregistro jasoa erabil zezakeen itzultzaileak. Eskaintza eta Heuskaldunei atala ez dira itzulpenak, baina, nolanahi ere, oso testu formalak dira. ABC, azkenik, bere historiaz asko ez dakigun arren, itzulpena izatekotan, nahiko itzulpen librea izan zitekeen; gainera, haurrei zuzendua zen, eta ez zeukan Bibliaren itzulpenak dakarren ahalik ere fdelena izateko obligaziorik. Hirurak aztertuta, testuen arteko aldeak aurkitu ditut -zko atzizkien jokaeran, baina ez erlazio-atzizkiaren gainerako motetan: Testamentuan gutxiago agertzen dira izenaren eskuinean instrumentala duten -ko sintagmak. Bestalde, -zko atzizkiaren maiztasuna, gainerako -ko motekin konparatuta, ez da berdina hiru testuetan: San Mateon 21 aldiz aurkitzen ditugu -zko duten sintagmak, eta -ko eta -zko guztira 192 aldiz; beraz, adibideen % 11k du -zko. ABC-n handiagoa da proportzio hori (32/97 % 33), eta sarrerako zatietan handiena (48/108, % 44). Zaila da hori azaltzea, -zko atzizkiaren maiztasunak gutxi gorabehera berdina izan beharko bailuke. Instrumentala gehi -ko aparte utzita, IOko -ko gutxi agertzen dira: Testamentuan izenaren eskuinean dago [izena-ko] motakoen % 6, eta leku-kasua dutenen % 1,8. Horien artean, aita zeru(eta)ko esamoldea dugu (86-a), pertsona-izenak (86-c) eta pare bat aldiz Bethlehem Iudeako toki-izena. (86) a. Aita zerukoak (3 aldiz), ene Aita zeruetakoak (LeizTest) b. Bethlehem Iudeakoan (LeizTest) c. Antipater Idumeakoaren Seme (LeizSarrera), Iesus Profeta Galilean den Nazareteko (LeizTest) Aita zeruetako adibideari dagokionez, izenaren ondotik agertzea ez doa atalaren sarreran esandakoaren aurka: leku-kasuek askotan aingura-erlazioak adierazten dituzte, baina ez beti. Horren adibide izan daiteke aita zeruetako: ez du hainbeste adierazten Jainkoa aurkitzen den toki zehatza, bere ezaugarri bat bai- 263
4 Erlazio-atzizkia zik. Bai Aita zeruetako, bai gehiago agertzen den Aita zerukoa Bibliako esamoldeen frantsesezko ordaina da mon Pere celeste.34 Izen-multzoa duten -ko sintagma batzuk ere agertzen dira izenaren atzetik: (87) Iainko Aita bothere-guzitako, Iainko Aita bothere-guzitakoaren (LeizABC), guzizko exzellentia perfektionetako bat (LeizSarrera), haur bi urthetako eta behereko guziak (LeizTest) -zko atzizkia, berriz, askoz ohikoagoa da izenaren ostean: batez ere ABC-n (% 47) eta Testamentuaren sarrerako ataletan (% 35). San Mateon, hala ere, -zko, -ko bezalaxe, gehien-gehienetan izenaren aurretik doa, bi salbuespenekin: gauza bidezkoa eta Iainkoaren hitza egiazko adibideetan. Beste bi testuetan adibide gehiago daude: — ardurazko: zenbeit berze ene adiskideren sollizitatze ardurazkoak. Aztertu ez diren testuaren zatietan beste adibide bat ere badu Leizarragak (Ezen tristitia handia, eta tormenta ardurazkoa dudala neure bihotzean), eta behin izenaren aurretik darabil (gure arimen ardurazko etsaiei deabruari, bekatuari, haragiari eta munduari garaitzeko). — bidezko: Iainkoaren hira eta mendekio iustoz eta bidezkoz. — berri on eta dohain onezkoagatik: izen-multzoko -ko sintagmaren antzekoa da, nahiz eta -zko izan, -ko hutsaren ordez. OEH-k "(El, lo) que es para bien" itzulpena ematen du. — dolorezko, graziazko, gloriazko eta antzekoak ere baditugu (graziazko sei aldiz erabili du IOan eta bitan izenaren aurrean): (88) a. gordaillu dolorezkoa b. sekulako izate gloriazkoan, irudi gloriazkoa c. bere ontasun gratiazkoz, bere miserikordia gratiazkoagatik, d. gratia mirakuluzkoetarik, haren berthute guzizko exzellenta eta mirakuluzkoa e. baratze plazentiazkotik — egiazko: izenaren ostean gehien erabiltzen den sintagma da. Hitz hori bietara agertzen da Leizarragarengan, izenaren eskuinean eta ezkerrean. Aztertutako testuetan bi aldaerek maiztasun bera dute (17 IOko eta 15 IAko daude): (89) Iainko egiazkoaren, gure Aita egiazkotan, bere iujemendu iustoz eta egiazkoz, adimendu klaroz eta egiazkoz, regla xuxenbat eta egiazkobat, Iainkoaren zerbitzu egiazkoa, Iainkoaren zerbitzari egiazkoak, 34 1563an Genevan argitaratutako edizioan. 264
Hitz-ordena 4.4 fundament egiazkoa eta bakoitza, Iesus Krist eure Seme gure arimen iguzki egiazko eta bakoitz... — zelo Iainkoazkoaz: antzekotasuna adierazten duen -zko aurkitzen dugu hor. IAko modifkatzaileen adibide batzuk (90)-n ematen dira. Ikus daitekeen bezala, izen aurreko eta izen osteko -zko modifkatzaileak antzekoak dira semantikaren aldetik (eta dagoeneko esan bezala, batzuk izenaren ezkerrean zein eskuinean agertzen dira). (90) bere Aitaren adoptionezko haur, ahozko predikationez, Aingeruezko konpainia, aitatasunezko begi, borondate sainduaren arauezko gauzarik, naturaren arrazazko korruptione gaixtobat, hamar astezko kontuaren gainean, gutan gure bekatuezko dolu penitentiatakobat, gure bihotzezko tauletan, bizi beharrezko moien xipitako ofzioetan, egiazko dolurekin, egiazko intellijentia, egiazko fnera, eta eure egiazko ezagutzera, egiazko deklarazalerik, Iainkoaren egiazko zerbitzuaz, bizitzezko eta egiazko hitza, heuskarazko translatione, Heuskarazko hitzak, heuskarazko translatione, Iainkoaren eszientiazko gako, gezurrezko ilhunbeari, Iainkoaren gloriazko klaretateak, hire hirazko thesauraz... Hala ere, IAkoen eta IOkoen artean badago diferentzia bat: tipoa-alea maiztasuna (type-token frequency). Izen ostekoak gehiago errepikatzen dira, 12 tipo ezberdin (33 agerraldi). Izen aurrekoak, aldiz, egiazko eta euskarazko kenduta, behin bakarrik agertzen dira (33 tipo, 49 agerraldi guztira). Ez dira nahiko adibide zenbakiak fdagarriak izateko, baina esango nuke IAkoa emankorragoa dela Leizarragarengan, tipo-maiztasuna handiagoa duelako; IOkoak, aldiz, lexikalizazioaren ezaugarriak erakusten ditu, -ko sintagma batzuk behin eta berriro agertzen baitira. Nabarmentzea merezi duen beste alderdi bat da -zko duten sintagma asko adjektibo batekin koordinaturik doazela: iustoz eta bidezkoz, egiazkoa eta bakoitza, klaroz eta egiazkoz, exzellenta eta mirakuluzkoa. Gerta daiteke beste adjektibo bat egoteak zerikusia izatea -zko sintagmen kokapenarekin: biak izenaren alde berean jarri nahi badira, aukera bakarra da erlazio-atzizkia duena adjektibo arrunt bezala erabiltzea, kontrakoa —adjektiboa izenetik ezker jartzea— ezinezkoa baita euskaraz. Bat aurrean eta bestea atzean jartzeak ez dirudi ezinezkoa, baina Leizarragarenean behintzat zaila da aurkitzen. Oro har, Leizarragaren testuetan aurkitzen ditugun -ko sintagmen kokapena aurreikusitakoarekin bat dator: IOko posizioan gehien agertzen dira -zko eta izen-multzoko modifkatzaileak. Leku-kasuak eta [izena-ko] salbuespen gutxi batzuekin izenaren aurretik doaz (eta salbuespen nahiko markatuak dira: Aita 265
Hitz-ordena 4.4 Adibideak banan-banan aztertuta, hala ere, izen osteko -ko atzizkiaren erabilera oso mugatua dela ohartzen gara: (95) Larrosa maiacecoa – Ene laztan biozeqoa ardao çuri San Martingoa Belagai Butroecoa – Gaztelu Guebaracoan Joan Lopez jauna Çuaçuco – Jaun Cerucoa (24 aldiz) Gehien erabili dena Jaun Cerucoa da (kontrako ordenaren adibideak ere badakartza testuak: bitan Ceruetaco Jaunari, sei aldiz Ceruco Jaunac, eta behin, beste testuinguru batean, ceruco irargui çuria). Lau adibideetan toponimoak agertzen dira. Egituraren nolabaiteko emankortasunaren adierazgarri izan daitezke Larrosa maiacecoa (testuan behin mayaceco lora ederraena ere bada) eta Ene laztan biozeqoa adibideak. Orokorrean, beraz, esan daiteke Lazarragaren testuan izen aurreko egitura nagusitzen dela, eta izen ostekoa nahiko murriztua dela. Harrigarri samarra da -zko izenaren aurretik erabiltzea beti. Betolatzak 22 adibide ditu guztira, eta bost dira izen ostekoak, adberbioarekin bat, -zko bat eta gainerakoak izenekin: (96) a. biziza betikoan b. artikulu fedekoak c. Paskua Erresurreziñokoetan d. erri negarrezko onetan e. eguzari guardetakoetan Bai betiko, bai fedeko -ko sintagmak gero askotan agertuko dira testuetan (eta askotan IOan). Azken adibidea, hala ere, —eguzari guardetakoetan— nahiko bitxia da, nominalizatutako aditzekin ez baita oso ohikoa izen osteko hitz-hurrenkera (nahiz eta izen-sintagma bezala nominalizazioek ez duten ezer berezirik). Instrumentalarekin -ko zazpi aldiz agertzen da testuan; erri negarrezko onetan da izen ondoko egituraren adibide bakarra. Gainerakoak hauek dira: entendimentuzgo doea, fortalezazko doea, konsejuzko doea, luxuriazko pekatuetan, miserikodiasko amea, sabiduriazgo doea. Gehienetan modua adierazten duen instrumentala dugu (luxuriazko eta miserikodiasko dira garbienak, baina besteak antzera interpreta daitezke), eta guztiak erlijio-hiztegiarekin lotuak. Azkenik, Betolatzak egitura aposatuaren adibide bakan batzuk ditu (Lazarragarenean ez dira ageri halakoak): mandamentuak Iaun goikoaren legekoak, areriak arimakoak edo sentiduak gorpuzekoak. Guztiak testuinguru berean agertzen dira: atalaren hasieran, 267
Hitz-ordena 4.4 (107) a. Olaetxea: egiazko (IO 13, IA 0), graziazko (IO 4, IA 0), Jangoikozko (IO 1), mirarizko (IO 2), miserikordiazko (IO 5, IA 0) b. Arzadun: egiazko (IO 6), miserikordiazko (IO 1, IA 1) Izen-multzoaren gainean eraikitako adibide gehien XIX. mendean aurkitu ditut, eta gehienak izenaren ostean doaz. XVII. eta XVIII. mendeetakoak, aldiz, izenaren aurrean daude kokatuta. Adibide batzuetan izen-multzokoa beste adjektibo batekin koordinatuta agertzen da: gizon baldres, zantar, aziera txarrekuentzat (Mogel), gizon prestu ta biotz onekua (Mogel) edo dantza desonestubagorik ta lotsa gitxiagokorik (frBart). Testu batzuetan IOko adberbioen proportzioak handia badirudi ere, betiko adberbioa da horrela erabiltzen den ia bakarra (urreko da bigarrena: pekatu mortaleko okasinoe urrekuak frBart, esaterako). Kapanagak bako postposizioa duten modifkatzaileak izenaren ostean jartzen ditu askotan: misericordia fn bacoagan, podere fnbacoagan, desseo ordea baco bat iaateco, eta edateco. Gaztelaniaz infnito eta desordenado agertzen dira hiru adibide horietan: misericordia ynfnita, en poder ynfnito eta Apetito desordenado â comer y beuer. Gutxiago erabiltzen du kontra posizio horretan: codiziac honestidaden contracoac, eta aziendenac edo codizia, eta desseo Iustizien contracoac, edo modu guestocoac. XIX. mendean ere agertzen dira halakoak: emakume ezkondu bagakuak (frBart), arima bildurti ta gatz bagako bat (Mogel), beso kaltebagako ori (Mogel), atso arima bagako txar onek (Mogel). Leku-kasuak dituzten modifkatzaileei dagokienez, oso adibide gutxitan doaz izenaren ostean: (108) señale ateticoacaz (Kap, por señales exteriores), neure pensamentu egû onetaco guztiac (Kap), gueure ogui egunean eguneangoa (Kap), dozena erdi bocader surretacoac (Mikol), geure ogi egunean eguneangoa (Arz) Kapanagaren neure pensamentu egû onetaco guztiac berezia da, aingura-erlazioa adierazten duten IOko -ko sintagmen oso adibide gutxi aurkitzen baitira. 4.4.2.5 Gipuzkoa 4.13. taulan ikus daitekeen bezala, instrumentala duten -ko sintagmak izenen ostean erabiltzen dira gehien Gipuzkoako testuetan: Otxoa Arinen testuan % 47 dira IOkoak, Ubillosenean % 23, eta Gerrikorenean % 32. Berriro ere egiazko da ohikoena; beste batzuk dira hauek: arrazoizko (OA, Gerriko), dudazko (OA), gezurrezko (Ubill) eta graziazko (OA), ekarraizko (Ubill, Lege naturala edo ekarraizkoa), jaungoikozko (Gerriko, 'divino') eta miserikordiazko (OA). Egiazko eta gezurrezko izenaren aurrean ere aurki daitezke (bigarrena mai- 271
4 Erlazio-atzizkia zago izenaren ezkerrean). Izenaren ezkerretara agertzen direnen artean barietate handiagoa dagoela dirudi: urrezko, zurezko, harrizko, haragizko, euskarazko, jatorrizko, borondatezko, berezko... 4.13. taula. Izen osteko -ko sintagmen proportzioak Gipuzkoan (parentesien artean adibideen kopurua zehaztu da, IAkoak eta IOkoak batera). Mota XVIII XIX Izena 12,4 (170) 0,0 (52) Adberbioa 4,5 (22) 9,1 (22) Leku-kasua 0,0 (21) 0,0 (7) Postposizioa 12,5 (8) 0,0 (4) Instrumentala 45,1 (71) 31,8 (22) IM 0,0 (1) [izena-ko] motari dagokionez, Bizkaian ikusi ditugunen antzekoak dira IOak; hau da, gehienak erlijio-hiztegiari lotutakoak. Guztiak Otxoa Arinen testuan aurkitu ditut (Ubillosek eta Gerrikok halakoak izenaren aurrean jartzen dituzte beti): (109) Sakramentu Baptisteriokoa, bizitza tenporako onetan, Bost beatz eskuieko oetan, Akto Esperantzakoa, Sakramentu Eukaristiakoa, Akto Fedekoa, Esperanzakoa, eta Karidadekoa, Akto Fedekoa, Akto Karidadekoa, Sakramentu Konfesiokoak, beste itz dibina konsagrazioko aen birtutez, Akto kontriziokoa, Aita Santu Romakoa (OA) Postposizio eta adberbioen artean, izenaren ostean aurkitzen ditugu bage (OA, bizitza fn bageko artan), sekulako (OA, pena sekulakoa), betiko (Gerriko) eta hurko (Gerriko). 4.4.2.6 Lapurdi Lapurdin izen ostean ohikoenak dira instrumentalaren eta izen-multzoaren (110) gainean egindako -ko sintagmak (4.14. taula). XVII. mendeko datuak eta Leizarragarenak nahiko antzekoak dira, baina XVIII-XIX. mendeetan IOkoen maiztasuna jaisten da. (110) gizon fede aphurretakoak (Harand), gizon fede gutitakoa (Harand), seme bat bere iduritaco (Mat) Instrumentala duten modifkatzaileen artean, izenaren ostean maizenik egiazko, fedezko eta miserikordiazko aurkitzen ditugu. Gainerakoak behin edo bitan baino ez dira agertzen aztertutako testuetan: 272
Hitz-ordena 4.4 4.14. taula. Izen osteko -ko sintagmen proportzioak Lapurdin (parentesien artean adibideen kopurua zehaztu da, IAkoak eta IOkoak batera). Mota Leiz XVII XVIII XIX Izena 4,4 (159) 2,4 (168) 2,4 (110) 0,0 (78) Adberbioa 0,0 (11) 0,0 (21) 0,0 (7) 0,0 (1) Leku-kasua 1,0 (98) 0,0 (28) 11,5 (52) 0,0 (13) Postposizioa 0,0 (16) 0,0 (26) 0,0 (4) 7,7 (13) Instrumentala 33,7 (101) 40,5 (111) 13,3 (15) 11,1 (54) IM 40,0 (10) 50,0 (2) 75,0 (4) 0,0 (7) (111) a. Materra: presuna baquezcoac (2 aldiz), obra verthutezcoac, eguiazco (9), Articulu fedezcoac (10), misericordiazco (5) b. Haranburu: Gauza bidezko guzietan, zeure bulhar birginazkoan, Gure Iainko botherezkoak, egiazkoa (2), Iaun espantuzkoa, esperanza zinezko bat, Artikulu fedezkoak, O Birjina loriazkoa!, oren izigarrizko hartan, miserikordiazkoa (5), geure ezteustasunaren aithorzeko agudezia neurrizkoa, bekhatore ondikozkoa, andre pietatezkoa, Zirkunzisione dolorezkoaren c. Haraneder: bestimenda kamelu illezkoa, karga pisuak eta ezin jasanezkoak d. Duhalde: egiazko (2), sentimendu Jainkozkoak, bizitzerik Jainkoskoena, joko sobraniazko, afekzione ta estekamendu sobraniazkorik Leku-kasua dutenak gehien-gehienetan izenaren aurrean joaten dira, zeruetako edo zerutikako (biak Haranederrenak) kenduta. Beste hizkeretako hainbat testutan —eta Leizarragarengan— azaltzen den zeruko hitza Materrak du bakarrik Lapurdin (aita cerucoaren seme bakoitça eta Iainco aita cerucoari). [izena-ko] egituran atzizkia oso gutxitan agertzen da izenaren eskuinean: aipatu den aita zerukoa esapidean eta toki-izenetan, batik bat (adibidez, Bethlehem Iudeakoan Leiz). Duhalderen testuan kanpo postposizioa behin agertzen da izenaren atzetik: bertze denbora-iragaitz premiaz kanpokoetarik. 4.4.2.7 Nafarroa Garaia Nafarroan ere -zko da izenaren eskuinean gehien aurkitzen dugun modifkatzaile-mota, eta nahiko maiztasun handiarekin, -zko duten sintagma guztien erdiak izenaren eskuinean baitaude (4.15. taula). Ohikoenak berriro ere egiazko, fedezko eta miserikoardiazko dira (Lapurdin bezala): 273
4 Erlazio-atzizkia (112) a. Beriain: libru debozioskoak, pasio doloreskoa, heriotze doloreskoa, egiaskoa (10 aldiz), itzak konsagraziokoak, obra miserikordiaskoak, Salmoak Penitenziaskoak b. Elizalde: Artikulo Fedeskoak (5), zeure begi miserikordiasko oiek, Obra Miserikordiaskoak (3) c. Lizarraga: leku inmundiziaskoan, ogi ordioskoa, eguraldi on bakeskoak, zur earreskoa, egiaskoa (8), gorputz aragiskoa, idolo arriskoak ta metaleskoak, lagun gaixtoen gaitz kutsusko abasto, kontxa urreskoan 4.15. taula. Izen osteko -ko sintagmen proportzioak Nafarroan (parentesien artean adibideen kopurua zehaztu da, IAkoak eta IOkoak batera). Mota XVII XVIII Izena 7,3 (82) 6,3 (95) Adberbioa 0,0 (4) 33,3 (7) Leku-kasua 0,0 (9) 0,0 (5) Instrumentala 59,3 (27) 54,3 (46) IM 66,7 (6) 0,0 (2) [izena-ko] mota dela eta, noizean behin agertzen da izenaren ostean, baina maiztasuna ez da handia (% 6-7). Hauek dira adibideak: (113) a. Beriain: tenpestade dilubioko andihura, Eliza sandu Erromakoak, itzak konsagraziokoak, Martirolojio Erromakoaren, San Antonino Florenziakoak, Erregia Portugalekoa b. Elizalde: Bazkoa Garizumakoan, c. Lizarraga: pobreza biotzekoareki, aren ondasun etxeko ta kanpoko guziak, korona gloriakoa, bere Aingeru guardiakoa, argitasun zeruko bat admiragarria Izen-multzoen eta adberbioen gainean egindako -ko sintagmak ere batzuetan izenaren ostean doaz (IMkoak, hala ere, Beriainek bakarrik ditu eskuineko posizioan), nahiz eta horien maiztasuna, oro har, ez den oso handia: (114) a. bizize sekulakoa (Elizalde), beraren Birjinidade garbi betirokoa (Lizarg) b. gauza inportanzia anditakoak (BerM), gauza lastima anditakoa (BerM) 274
Hitz-ordena 4.4 4.4.2.8 Zuberoa Zuberoan, oro har, -ko modifkatzaileak nahiko gutxi agertzen dira izenaren ostean (4.16. taula). XVII. mendean aurkitzen ditugu gehien, batez ere Etxarten gutunetan (% 30); gainerako testuetan askoz gutxiago daude: Belapeirek % 9 ditu, eta Tartasek % 1,5 bakarrik. 4.16. taula. Izen osteko -ko sintagmen proportzioak Zuberoan (parentesien artean adibideen kopurua zehaztu da, IAkoak eta IOkoak batera). Mota Etxart XVII-2 XVIII Izena 10,7 (28) 1,0 (209) 1,1 (93) Adberbioa 41,7 (12) 9,1 (11) Leku-kasua 0,0 (13) 0,0 (40) Postposizioa 0,0 (4) 0,0 (4) 0,0 (4) Instrumentala 83,3 (12) 15,0 (40) 2,5 (79) IM 100,0 (1) 0,0 (1) Izenaren ostean gehienetan doaz -zko sintagmak eta betiere adberbiotik eratorritako modifkatzailea. Etxarten 1616ko gutunetan 12 aldiz agertzen da -zko, eta bi aldiz bakarrik izenaren aurrean: bi berce baquezco personnequi eta graciazco ourthiaren. Izenaren ostean, aldiz, egiazko eta bidezko aurkitzen ditugu. IOkoen adibide guztiak hauek dira: (115) a. Etxart: arcordu bidescoric eta eguiascoric, iaun eguiascoa eta bidescoa, accordu eguiascoric, eguia eta leguia eguiascoa, baque osso eta eguiasco baten, arcordu eta baque eguiascoric, repos eguiasco baten b. Belapeire: Jinko egiazko, kristi egiazkoaren, saintü egiazkoez, obra miserikordiazkoak, Birjina saintiaren misterio dohatsü, alagera, edo penazko zonbaitetan c. Tartas: aita familiazkoa XVIII. mendean maiztasuna jaisten da. Oloroeko katiximan -ko sintagmen % 3 bakarrik doa izenetik eskuin (gayça importanciazco çonbaytetan, spiritu bethiereco, Andredana Maria martchocouan), eta Maisterrenean % 1 baino ez (adibide bat: libertate egiazkorik). 4.4.2.9 Erronkaribar 1616ko Zuberoa eta Erronkari arteko gutunetan izen osteko -ko atzizkiaren adibide batzuk aurkitzen ditugu Rosek idatzitakoetan (4.17. taula). Guztiak [izena-ko] motakoak dira; bitan leku-izenekin eta hirutan datak ematean: 275
4 Erlazio-atzizkia (116) gobernadore jaunari eta abbade Santa Engraçiacoari Agustin Martin Uztarrozecoac – Çure azquen gutuna urrietaren oguey eta vorz garrenecoa – Çure guthun abentuco çazpi garrenecoa – Çure gutun abentuaren emereçu garrenecoa Interesgarria da gutunetan -zko bat ere ez aurkitzea (ez izenaren aurretik, ez ondotik). 4.17. taula. Izen osteko -ko sintagmen proportzioak Erronkaribarren (parentesien artean adibideen kopurua zehaztu da, IAkoak eta IOkoak batera). Mota Ros XIX Izena 27,3 (11) 0,0 (140) Adberbioa 0,0 (14) Leku-kasua 0,0 (5) 0,0 (23) Postposizioa 0,0 (2) Instrumentala 9,4 (53) IM 0,0 (9) Geroko Erronkaribarko testuetan (Hualde Mayo eta Doctrina Christiaia) bakarrik agertzen da -zko izenaren ostean, eta oso noizbehinka: ein deuri cidarrezco (Hualde), Articulo fedezcoac (DoktErr) eta medrachu ilavete conzecionezcoac (DoktErr). 4.4.2.10 Orokorrean Oro har, IOko -ko sintagmen maiztasun txikiena ekialdeko testuetan aurkitu dut (Zuberoan % 6, Erronkaribarren % 3), eta handiena mendebaldekoetan eta Nafarroakoetan (% 20 inguru). Hala ere, motaz mota begiratu behar da, erlazioatzizkiaren erabilera guztiek ez baitute berdin jokatzen hitz-hurrenkerari eta banaketa geografkoari dagokienez (4.18., 4.19. eta 4.20. taulak). Oro har, izenmultzoa eta instrumentala duten modifkatzaileak maizenik azaltzen dira modifkatzen duten izenaren ondotik (adibide guztien % 40 eta % 31, hurrenez hurren; 4.19. taula). Gutxien, aldiz, leku-kasuen gainean egindakoak: % 3,5 bakarrik. IOko -ko sintagmen artean askoz maizago agertzen dira instrumentala dutenak (4.20. taula): IOko guztien % 52k eta IAkoen % 18k -zko atzizkia dute. Kontrakoa gertatzen da leku-kasuekin egindako modifkatzaileekin: IAkoen artean % 12k du leku-kasu bat, baina IOetan bakarrik % 3k. 276
4 Erlazio-atzizkia Adberbioen gainean egindako -ko modifkatzaileek izenaren aurretik agertzeko joera dute. Hala ere, betiko, betiereko eta sekulako hitzak askotan izenaren ondoan jartzen dira, batez ere Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Zuberoako testuetan. Erlazio-atzizkia leku-kasuei lotzen zaienean, oso gutxitan kokatzen da izenaren eskuinean: corpusean aurkitutako adibide gehienetan zeruetako edo zerutikako erabili da (Jainkoari erreferentzia eginez). Instrumentala duten -ko sintagmak askotan dira izen ostekoak. Maiztasun txikiena Erronkaribarko eta Zuberoako testuetan aurkitu dut. Handiena Nafarroako testuetan dugu: adibideen erdiak inguru daude izenaren eskuinean. Bizkaian eta Araban ere askotan izenaren ostean doaz modifkatzaile horiek (testu gehienetan % 20-60). Lapurdin XVI. eta XVII. mendeetan ere handi samarra da proportzioa (% 30-40, salbuespena Leizarragaren San Mateo da), baina gero jaisten da (Haranederrek % 13 du, eta Duhaldek % 11). Zuberoako eta Erronkaribarko egileek, salbuespen gutxi batzuekin, izenaren aurretik kokatzen dituzte (baina Etxarten gutunetan kontrakoa gertatzen da). 4.21. taula. egiazko modifkatzailearen erabilera: IOkoen proportzioak KG-n XVI-XIX. mendeetako Hego eta Ipar EHko testuetan. Eremua Mendea Guzt. IO (% ) hego eh XVII-1 1 100,0 XVII-2 6 100,0 XVIII-2 352 50,9 XIX 362 81,8 XIX-2 308 80,2 ipar eh XVI 138 47,8 XVII-1 68 38,2 XVII-2 162 24,7 XVIII-1 123 35,8 XVIII-2 184 29,9 XIX-1 55 16,4 XIX-2 392 32,1 Maiztasun handiena egiazko-k du: nik aztertutako testuetan 213 adibide agertzen dira (konparatzeko, hurrengoak —miserikordiazko-k— 44 agerraldi ditu bakarrik). Halere, datu gehiago lortzeko, KG-n aztertu dut modifkatzaile horren erabilera. Hego EHko testuetan IOkoen proportzioak handiagoak dira Ipar EHkoetan baino: Hegoaldeko testu gehienetan adibideen erdiak baino gehiago doaz izenaren ostean; Iparraldekoetan, normalean, % 20-30 (4.21. eta 4.22. taula). No278
Hitz-ordena 4.4 lanahi ere, Iparraldeko testu zahar batzuetan nahiko maiz agertzen da izenetik eskuin: Leizarragaren testuetan % 48, Materrarenean % 48, Belapeirerenean % 52 eta Etxeberri Ziburukoarenean % 70. Erlazio-atzizkia duten modifkatzaile batzuk maizago agertzen dira izenaren eskuinean; beste batzuk, aldiz, oso gutxitan. Modifkatzaile batzuen lexikalizazioaren seinaletzat har daiteke hori. Maiz erabiltzen direnen -zko modifkatzaileen artean, hauek dute IOkoak izateko joera: egiazko, miserikordiazko, fedezko edo graziazko, baina ez, esaterako, haragizko edo gezurrezko hitzek (4.23. taulan adibide gehiago eta datu zehatzak eman dira). Atzizkiaren gainerako motei begiratuta (4.24. taula), hitz askotatik eratorritakoak beti agertzen dira izenaren aurretik. Adibide bat mundu lemapean bildu direnak dira (munduko, mundu honetako, etab.): 128 agerraldi dituzte guztira, eta beti doaz izenaren ezkerrean. Gauza bera gertatzen da infernu, lur edo heriotza lemekin. Aldiz, beti(ere) adberbiotik, gabe postposiziotik edo fede, altare edo zeru izenetik sortutakoak noizean behin izenaren ostean aurkitzen ditugu (nahiz eta, -zko sintagmekin konparatuta, IOkoen maiztasuna txikiagoa izan). 279
4 Erlazio-atzizkia 4.4.3 Hitz-ordena: ondorioak Erlazio-atzizkiak sortzen dituen modifkatzaileen kokapenean hainbat faktorek eragiten dute. Semantika garrantzitsua da: adierazten dena aingura gabeko erlazioa bada, litekeena da izenaren eskuinean erabiltzea, aingura-erlazioekin, salbuespen bakan batzuekin, ez da hori gertatzen. Beste alde batetik, -ko sintagma guztiek, semantikaren aldetik antzekoak izanda ere, ez dute berdin jokatzen, batzuek joera handiagoa baitute izenaren ostean joateko. Lehenago ere aipatutako -ko sintagmen lexikalizazioaren beste alderdi bat da hori: adjektibo tipikoen ezaugarri batzuk hartzen dituzte -ko sintagma batzuek, eta, azkenean, beste edozein adjektibo bezala hasten dira erabiltzen, baita hitz-ordenari dagokionez ere. Azkenik, hizkeren arteko aldeak ere baditugu: oro har, zenbat eta ekialderago, orduan eta izen osteko -ko sintagma gutxiago.36 Perpaus erlatiboetan bezala, -ko atzizkian ere hizkuntza erromantzeen nolabaiteko eragina ikus daiteke: ez horrenbeste modifkatzailearen kokapenean, baizik eta -ko sintagmen ugaritasunean. Erlazio-atzizkia (soila edo -zko konbinazioa) oso baliabide arrunta zen erdarazko adjektiboen ordainak sortzeko. IOko -ko sintagmak agertzen dira dagoeneko testu zaharrenetan (eta lehenago, Erdi Aroko pertsona-izen batzuetan). Galdera da, beraz, zein den zaharragoa. Ez da erabat ezinezkoa izen osteko ordena zaharragoa izatea, baina, erlatiboekin bezala, zaila litzateke azaltzea zergatik sortu zen beste hurrenkera. Aldiz, izen aurreko posiziotik abiatzen bagara, ez da oso zaila azaltzea nola hasi ziren -ko sintagma batzuk izenaren osteko kokagunean jartzen: adjektiboekiko analogiaz, edo, zehatzago esanda, -ko sintagma adjektibo prototipiko bezala hartuta. Izenen modifkatzaileen eta adjektiboen ezaugarriak kontuan hartuta, aldaketa naturala da, jabetza-modifkazio eskalaren elkarren ondoan kokatuta baitaude, 4.2.2. atalean ikusi dugun moduan. Hitz-ordenaren aldaketa hori, halere, ez zen erabat burutu: gehien instrumentala duten -ko sintagmekin, baina horiekin ere ez guztiz. XIX. mendean oraindik oso ohikoak ziren izen osteko -ko sintagmak (4.25. taula). Gaur egun, aldiz, izenaren aurretik erabiltzeko joera nagusitzen da (nahiz eta ahozko hizkeran agian ohikoagoa izan izenaren eskuinean jartzea). Perpaus erlatiboekin gertatu zena —izen osteko hurrenkera baztertzea— -ko sintagmekin ere gertatu da, baina beranduago. 36 Aipatzekoa iruditzen zait, bestalde, perpaus erlatiboetan ez bezala, erlazio-atzizkiaren jokaera nahiko koherentea dela testuz testu. Eremuen arteko aldeak badaude, baina modu logikoago batean antolatuta (funtsean, mendebaldea eta erdialdea vs ekialdea). Zaila da horren azalbide bat aurkitzea. 284
4 Erlazio-atzizkia (124) a. Arren, bada, Espiritu / animo emaillea, / berthutera Zuk anima / zazu bihotz enea (EtxZib) b. Zure handitasunari ttipitasun eneak, / Ezin itzul diotzoke ideki ohoreak (EtxZib) c. Zeren largatu zaitudan, ontasun fn gabea, / Eta kreaturetara eman gogo neurea (EtxZib) d. San Tomasek ezagutu / zuen bere hobena, / eta Iaunari eskatu / barkhamendu harena (EtxZib) e. Zure esparantzan (Iainko puxanta) lehorrera, / Partitzen gare bizitze geureen salbatzera (EtxZib) (125) a. Ezen ukitze bera du sentitzen gehiago / Mundu beherean kolpe dardoarena baño (EtxZib) b. O Iongoiko, Prinze eta Erregeen lehena, Arren goberna dezazu bihotz Erregerena (EtxZib) (126) a. Zure gana heldu gara, / Ama Ienkoarena, / Har gaitzatzu gerizera, / Guarda gaitza ketzuna (Argain) b. Jinkoak frütü debetatü zerionaren iatia Eden deitzen zen baratzian, edo lürreko Paradüsian (Belap) Erlatiboekin eta -ko sintagmekin konparatuta, beraz, izen osteko genitiboak lekukotuta badaude ere, nahiko adibide gutxi dauzkagu (eta are gutxiago aita gurea erakoak kenduz gero). Horiek horrela, zail bihurtzen da datu horien azalpena ematea. Izan daitezke eskuineko genitibo horiek hitz-ordena zaharraren azken aztarnak? Hori horrela balitz, oso interesgarria litzateke, izena-genitiboa hurrenkera duten hizkuntzek oso salbuespen gutxiekin aditza-objektua hurrenkera ere badutelako (Dryer 2011). Ezinezkoa ez da, baina agian ez da azalpenik sinpleena. Sinesgarriagoa egiten da aita gurea motakoak gaztelaniaren hitz-ordenaren eraginpean sortzea, gaztelaniaz genitiboa izenaren ostean erabiltzen baita izen osoekin eta izenordainekin ere noizean behin, eta handik apur bat —ez gehiegi, halere— hedatzea. Beharbada izen osteko beste modifkatzaile batzuk existitzeak lagundu zuen: askotan -ko sintagmak eta genitiboak antzeko funtzioa dute; beraz, -ko izenaren eskuinean jartzea posible zenez, analogiaz genitiboetara ere zabal zitekeen aukera hori (horrek izen osteko genitiboaren distribuzio diatopikoa ere azalduko luke, IOko erlazio-atzizkia gehienbat mendebaldean eta erdialdean aurkitzen baitugu). 288
Izen-sintagmen barruko hitz-ordenaz, oro har 4.6 4.6 Izen-sintagmen barruko hitz-ordenaz, oro har Orain arte hitz-ordenarekin lotutako hiru gai aztertu ditut: erlatiboen, genitiboen eta -ko sintagmen izenarekiko kokapena. Emaitza horiek biltzea da atal honen helburua. Galdera da ea hiru egituretan gertatzen dena nolabait lotuta dagoen. Maiztasunarekin eta distribuzioekin hasiko naiz. Aurreko ataletan iruzkindu ditudan emaitzak 4.26. taulan ikus daitezke. Erlatiboei eta -ko atzizkiari dagozkien datu berberak ematen dira 4.1. irudian. Izen osteko -ko sintagmei eta erlatiboei dagokienez, testuak hiru talde nagusitan bana daitezkeela ikus daiteke irudian. Banaketa hori eremu geografkoekin —Ipar HE, Hego EH eta Erronkaribar— bat dator, gero aipatuko ditudan lau salbuespenekin. Dirudienez, gainerako testuetatik urrunen Erronkaribarreko hiru lekukotasun geratzen dira: IOko erlatibo asko eta IOko -ko gutxi dituzte. Halere, aipatu behar da XVII. mendearen hasierako Rosen gutunetan -ko nahiko sarri agertzen dela izenaren ostean, eta ezaugarri horretan XIX. mendeko Erronkaribarko testuetatik urruntzen dela; horren arrazoia, lekukotasun zaharragoa izateaz gain, testu-motan ere bila daiteke agian. Irudiaren ezkerreko aldean -ko atzizkia duen sintagma izenaren ondotik nahiko maiz jartzen duten egileak ditugu. Erlatiboei dagokienez, ez dago batasun handirik: testu batzuetan askotan agertzen dira IOkoak, beste batzuetan gutxi. Bizkaiko, Gipuzkoako, Arabako eta Nafarroako testuak dira horiek. Azkenik, hirugarren taldean, Ipar EHko testuak ditugu gehienbat: -ko sintagmak normalean izenaren ezkerrean agertzen dira horietan; erlatiboen erabilera, aldiz, Hego EHko testuetan baino zertxobait koherenteagoa da: testu gehienetan aurkitzen ditugu, maiztasunean aldeak badaude ere.38 Zuberoako testuak irudiaren eskuineko ertzetik hurbilen agertzen dira, -ko atzizkia oso gutxitan azaltzen delako izen osteko posizioan. 38 Materra eta Leizarragaren ABC Ipar EHko gainerako testuak baino ezkerrago agertzen dira, Hegoaldeko testuetara hurbilduz. Bidenabar, irudi horretan bereziki nabarmena egiten da ABC- ren eta Testamentuaren arteko aldea. 289
4 Erlazio-atzizkia Talde horretan, Ipar EHko egileez gain, aipatutako lau salbuespen agertzen dira. "Lekuz kanpo" dauden horiek dira RS, frai Bartolome, Gerriko eta Ubillos; beraz, alde batetik, aztertu dudan mendebaldeko testurik zaharrena (baina, testugeneroari dagokionez, nahiko berezia), eta, beste alde batetik, testu berrienak (Larramendiren ostekoak). Dirudienez, Hego EH gainerako egileekin joan beharren, -ko atzizkiaren eta erlatiboaren sintaxiari dagokionez, Lapurdikoetatik hurbilago geratzen dira. Genitiboaz den bezainbatean, izenaren eskuinean Hego EHko (Erronkaribar tartean) agertzen da gehienbat. Aipatzekoa da izen osteko genitiboa duten testu gehienetan izenordainak bakarrik daudela posizio horretan. Izenak, aldiz, mendebaldeko testuetan bakarrik joan daitezke izenaren ostetik. Oro har, beraz, -ko atzizkiaren, genitiboaren eta erlatiboaren jokaerak testuetan erregulartasunak aurkitzeko balio du. Geografarekin gehien lotuta -ko atzizkia eta genitiboak dira; erlatiboetan, dagoeneko askotan esan dudan bezala, bariazio gehiago dago eremu bereko testuen artean. Hala ere, ez dago lotura sinplerik hiru egituren artean: adibidez, eremu edo testu batean IOko erlatibo asko badago, orduan IOko erlazio-atzizki eta genitibo asko dagoke. Lotura egon daiteke -ko atzizkiaren eta genitiboaren artean, izenaren eskuinean -ko asko duten testuetan, aukera gehiago daude genitiboa ere kokapen berberean joan dadin. Esandakoari dimentsio diakronikoa emateko, 4.2. irudia izan daiteke baliagarria. Aurreko irudian emandakoa bitan banatuta agertzen da, XVI-XVII. mendeetako datuak eta XVIII-XIX. mendeetakoak bereizita. Testuen kopurua oso handia ez dela kontuan hartuta (eta bestelako hainbat faktorez ahaztu gabe), esan daiteke badagoela alde interesgarri bat egoera zaharragoaren eta berriagoaren artean. XVI-XVII. mendeetako testuak elkarrengandik hurbilago agertzen dira, nahiz eta salbuespenik egon bazegoen. Diferentzia txikiko gune horretan Beriain, Materra, Leizarragaren ABC, Haranburu eta Belapeire koka genitzake. Apur bat urrunago, geografkoki ere muturrekoak diren testu batzuk ditugu (mendebaldekoak, Tartas) edo beste arrazoi batengatik bereziak (Leizarragaren Testamentua, RS). Hala ere, bi testu bakarrik gelditzen dira benetan urrun: Rosen gutunak eta Bizkai hego-mendebaldeko Viva Jesus. Datu berriagoak biltzen dituen irudian, hala ere, zailagoa litzateke horrelako erdialdeko gunea marraztea. Ez bada kasualitate hutsa, dialektoen bereizte diakronikoaren beste alderdi bat genuke. Fonetikaz edo morfologiaz dakigunarekin bat dator hori: denboran zenbat eta atzerago egin, orduan eta txikiagoak dira hizkeren arteko aldeak (Mitxelena 2011 [1981]; Lakarra 1986, 2011; Camino 2011). 292
4 Erlazio-atzizkia Beharbada sintaxian ere antzeko zerbait gertatu zen. Erlatiboei eta -ko atzizkiari dagozkienek, behintzat, hori iradokitzen dute. Egin daitekeen beste galdera bat da ea hitz-ordenari eragiten dioten faktoreak berberak edo antzekoak diren hiru egituretan. Oro har, testuen azterketak erakutsi du nahiko ezberdinak direla, bakoitzean egiturarekin zerikusia duten alderdi semantikoek edo sintaktikoek garrantzi handiena baitute.39 Erlatiboetan hainbat faktore identifkatu ditut. Gramatikalen artean, erlatibizatzen den argumentua zen inportanteena (IOko eta IAko egiturek preferentzia ezberdinak dituzte). Bestalde, testu-generoak eta erregistroak eragina izan zezaketen. Erlazio-atzizkiari dagokionez, faktore nagusiak dira sortzen den modifkatzailearen semantika eta erabileraren maiztasunarekin lotutako lexikalizazioa. Genitiboaren kasuan adibide oso gutxi daude testuetan, eta erregulartasun bakarra pertsona-izenordainen eta izenen arteko aldea da: izenordainak izenak baino askoz maizago agertzen dira izenaren eskuinean. Hiruretan, hala ere, hizkuntza-egoerarekin lotutako alderdi bat ikusi dut. Guztietan, nola edo hala, nabaritzen da hizkuntza erromantzeekiko ukipena. Erlatiboetan, IOko egitura bereziki ugaria zen erromantzeen eragin handiko eremuetan. Bestalde, testua itzulpena denean, jatorrizkoaren sintaxiak —zuzenean edo zeharka— euskarazkoan IOko erlatibo gehiago erabiltzera bultza zezakeen egilea. Erlazio-atzizkia duten modifkatzailearen kokapenean ere hizkuntza erromantzeek badute zerikusia. Batez ere erlijioarekin lotutako hiztegian —eta bereziki Hego EHko testuetan— IOko erlazio-atzizkia nahiko arrunta da, eta -ko sintagma horiek gaztelaniazko esapideen itzulpenak dira (batzuek gaztelaniaz genitiboa dute, beste batzuek adjektiboa). Genitiboan oso nabarmena da ondoko hizkuntzen presioa, kasu horretan gaztelaniak, batetik, eta frantsesak eta gaskoiak, bestalde, ezberdin jokatzen baitute: aita gurea gaztelaniazko padre nuestro-ren baliokidea da, eta gure aita, aldiz, frantsesezko notre père-ena. Hiruren kasuan argudiatu dut aldaketaren norabidea izen aurrekotik izen ostekora dela. IOko erlatiboak egitura aposatuen berranalisiaren bidez sor zitezkeen. IOko -ko modifkatzaile batzuk adjektibo bezala lexikalizatu ziren, eta adjektiboei dagokien posizioan hasi ziren erabiltzen. Genitiboa dela eta, datu gu- 39 Beste galdera bat izan daiteke ea lotuta dauden izen-sintagmaren barruan gertatzen dena eta perpausaren mailan dagoena: objektu, subjektu eta aditzaren ordena. Gerta liteke modifkatzaile askotan izenaren eskuinean agertzen diren tokietan, hitz-ordenan aldaketa gehiago egotea. Hala ere, Martínez-Aretak (2011) ematen dituen datuen arabera, ez dirudi horrela denik. Objektuaren eta aditzaren hurrenkera aztertu zuen hainbat testu zaharretan, eta egileen artean ez dago alde handirik. Alde bakarra gutun pribatuen (Etxauzen eta Zumarragaren) eta testu inprimatuen artekoa da. Lehenengoetan hitz-hurrenkera maizago da OV. Gainerakoetan (RS, Mikoleta, VJ, Lazarraga, Leizarraga, Voltoire, Tartas), VO ohikoa da (gehienetan adibideen erditik gora). 294
Izen-sintagmen barruko hitz-ordenaz, oro har 4.7 txien dugu, eta zaila da kontua argitzea. Litekeena da aita gurea bezalako esapide batzuk sortzea, gaztelaniaren sintaxia mailegatuz eta handik gehiago —ez askoz gehiago, halere— hedatzea. Nabarmentzekoa da izen lexikalekin (ez bakarrik izenordainekin) izen osteko genitibo asko aurkitzen ditugula IOko erlatibo eta IOko -ko asko ditugun eremu berberetan. Badirudi toki horietan —gehien Bizkaian, gutxiago Nafarroan— hasieran independente ziren aldaketek momentu batetik aurrera elkar indartzen dutela, eta horrela maiztasuna igotzea eragiten dutela. Posible da, halaber, -ko atzizkiarekiko analogiak genitiboaren IOko hurrenkera sortzea. Oro har, eremu horietan, izenen modifkatzaileen posizio bezala izen ostekoa orokortzen da. Prozesu hori ez da inoiz horrenbeste aurreratu gainerako eremuetan. Erronkaribarren, esaterako, IOko erlatiboak erabat nagusitzen ziren, IAkoak baino gehiago agertzeraino, baina erlazio-atzizkia duten modifkatzaileak izenaren aurretik doaz (genitiboarekin aita goria aurkitzen dugu noizbehinka). Lapurdin, aldiz, IOko erlatiboen eta -ko sintagmen maiztasuna ez da oso handia, eta eskuineko genitiboak ez dira ia inoiz agertzen. 295 | science |
addi-832e59798267 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27016 | ADDI UPV/EHUren erakunde gordailurako gidaliburua | Oficina Técnica del Repositorio | 2018-05-21 | Gordailuak hiru komunitatetan banatzen da (Irakaskuntza, Funts digitalizatuak eta Ikerkuntza) eta komunitate bakoitzean azpikomunitateak eta bildumak agertzen dira. Azpikomunitateetan bildumak agertzen dira, bertan zerrendaturik zein bere izaerari loturiko edukiak.
Bilduma bakoitza artikuluek (itemek), artxiboaren oinarrizko elementuek osatzen dute. Artikulu bakoitza bilduma bati dagokio, nahiz bilduma gehigarri batean baino gehiagotan ager daitezkeen.
3 Nabigazioa
Dokumentu bat bilatzeko modurik errazena de Gordailu osoan zehar nabigatzea, gordailuaren atal ezberdinetan barrena. Gordailuan nabigatzeko ez da aldez aurretik erregistratuta egon behar. AUKERAK: • Komunitateak & Bildumak: bide ematen du azpikomunitate eta bildumen zerrendan zehar nabigatzeko. • Argitaratze dataren arabera: ordena kronologikoan erakusten ditu bertako item guztiak. • Egileak: bide ematen du ordena alfabetikoaz ikusteko gordailuan sartutako dokumentuen egileak. • Izenburuak: bide ematen du ordena alfabetikoaz ikusteko gordailuan sartutako dokumentuen izenburuak. • Sailak: sail zehatz bateko kideek argitaratutako dokumentuak aurkitzeko bidea ematen digu. • Gaiak: Gai zehatz baten inguruan argitaratutako dokumentuen bilaketa egiten du. ADDIk UNESCO, JEL … kodeen ingelesezko bertsioa erabiltzen du sailkapena egiteko. •
Kontutan izan behar dugu beti azpikomunitate batean edo bilduma zehatz batean sartzen bagara, bilatzeko kutxak aukera eskaintzen du bilaketa unean uneko kokapen horri doitzeko, berori markatuz, besterik ez. Honez gain, azpikomunitate edo bilduma bakoitzean bertako bilaketa kutxa agertzen zaigu goiko nabigazio barraren azpian.
Ez dugu ahaztu behar bilaketak, metadatuetako informazioaz erauziz harago, atxikitako artxibategietako informazioa ere erabiltzen duela. Hori dela eta, zenbait jarraibide jakin behar dugu bilaketa estrategia zehazterakoan:
Bilaketa egin ostean, DSpace plataformak aukera eskaintzen ditu iragazkiak baliatzeko, emaitzak findu eta murrizteko, bilaketa izenburu, egile, sail, gai, data eta hizkuntzaren aurkibideetan erabilita.
6 Ez da norbera identifikatu behar gordailuaren edukia ikusi ahal izateko, baina nahitaezkoa da erregistro berri bat bidali nahi badugu. Sartzeko, botoian sakatu behar dugu.
Hurrengo pantailara pasatzen da, non aukera ematen baita norberaren identifikazioa egiteko erabiltzaile eta pasahitza edo LDAP gakoa erabiliz.
LDAP gakorik ez badugu eta, erregistratuta egon arren, pasahitza ahaztu edo ez badakigu, Pasahitza ahaztu al duzu? esaldian klikatu behar dugu, gure helbide elektronikoa sartzeko aukera eskainiko digu eta esteka bat bidaliko digute pasahitz berri bat sor dezagun.
Nire kontua atalean, ikus eta editatu ahal dugu geure profila edo Nire atazak ikusi, baldin eta identifikatuta bagaude.
Harpidetzak: Klik egiten dugu itema zer bildumatara bidali nahi dugun aukeratzeko.
Gogoan izan eduki digitalak gordailura sartu ahal izateko erabiltzaile erregistratu behar duzula izan eta aldez aurretik baimena izan eta baimen hori sistemako administratzailearen esku dago.
9 1. Igorpen bat egiteko geure burua identifikatu behar dugu,
botoira jo ahal dugu zuzenean edo Nire kontua atalaren bidez iritsiko gara egiaztapena egiteko orrira. 2. Erabiltzailea eta pasahitza tekleatuta, Nire ataza atalera sartuko gara, non aukera izango baitugu "igorpen berria" egiteko. Botoi honi klik eginez, edozein eratako materiala igorri ahal da harpidetutako taldera edo taldeetara.
Pantailaren beheko aldean ikusten den botoiak bide ematen digu artxibatzeko prozesua edozein unetan eteteko. Prozedura honen bidez, deskribapena berreskuratu eta prozesuarekin jarraitu ahal izango dugu utzi genuen puntu berean eta automatikoki hasten da, adibidez programaren funtzionamendua eteten bada.
Botoi berde nabarmenduek adierazten digute deskribapenaren zer ataletan ari garen. Ezin dugu ahaztu izartxoa (*) daramaten datuak nahitaez bete beharrekoak direla eta, horiek bete ezean, aurrera egiterik ez dagoela. Beste alde batetik, formularioan mugitzeko aukera izango dugu pantailaren beheko aldean agertzen diren Aurrekoa eta Hurrengoa botoien bidez.
Gomendagarria da oso egileen izenak egiaztatzea, gordailuan lehenago nola idatzi diren ikusteko. Adibidez: Egile bat lehenago agertzen bada Rodríguez Flores, Matilde idatzita, ez genuke jarri beharko Rodríguez, M., egileen aurkibidean bikoiztuko bailitzateke.
Lankidetzako lanen kasuan, gogoan izan behar da egile guztien izenak zerrendatu behar direla, lanean agertzen duten ordena zehatzean.
Lehenengoz, deiturak idatziko dira eta gero izena; inoiz ez dena letra larrietan eta ahaztu gabe azentuazio marka guztiak behar bezala jarrita. Oso garrantzitsua da, aurretik esan dugun bezala, izenen formak ez bikoiztea; izan ere, biltegiak ez ditu izenaren bertsio ezberdinak automatikoki lotzen eta, beraz, egilearen araberako bilaketek ez lituzkete emaitza guztiak bilduko.
Kutxa hau erabiliko dugu egileak gehitzen joateko eta, baten bat zuzendu behar badugu, berori markatu eta kenduko dugu, berriro gehitzeko gero.
Erakunde finantzatzailea
Izenburua
Izenburuari dagokion kutxan jarriko dugu eta izenburu bat baino gehiago badu (adibidez, titulu bat gaztelaniaz eta beste bat euskaraz) bigarren izenburua Beste izenburuak deritzon kutxan idatziko dugu. Kutxa errepikatu ahal da, behar izanez gero, titulu gehiago jarri ahal izateko. Izenburuak dokumentuak dute ordena berean jaso behar dira eta hauetariko bakoitza testu kutxa batean.
Argitaratze data Artikulua dagoeneko argitaratu edo publikoki banatu bada, adierazi beharko dugu argitarapen data. Argitara eman gabeko lana izanez gero, gordailura igo duguneko data jarriko dugu. Urtea nahitaezkoa da, baina ez dira beharrezkoak eguna eta hila.
Argitaletxea
Aldizkari baten kasuan, aldizkariaren izen ofiziala, liburukia eta zenbakia (argitalpenean agertzen bada), orriak eta argitalpen data sartu behar dira, adibidean agertzen den bezala:
Aldizkariaren izenburua liburukia (zbkia.): orriak (urtea)
Dagokion liburuaren izenburua: orriak (urtea)
Identifikatzaileak
Artikulua lehenago argitaratu bada, zainpean gorde behar dira. Formularioko kutxak menu tolesgarria du identifikatzailea hautatzeko eta eremua behar beste biderretan errepikatu ahal dugu gehitzeko botoiarekin. Honako hauek dira ohikoenak:
ISSN ezinbestekoa da kategoria tematikoak automatikoki sortzeko eta konexioa egiten du Sherpa-Romeorekin, aldizkariaren autoartxibatzeko politika egiaztatu ahal izateko. Artikuluaren DOI kodea (balegokio, jarri beha da BETI) ISBN kodea, liburua bada.
Artikuluak esan nahi du egilearen post-printa edo editorearen PDFa. "Pre-print"a parekoen batzordeek proposatutako aldaketak jasotzen dituen lehenengo bertsioa da. "Conference Object"a komunikazioak zein hitzaldi, mintegi, jardunaldi, eta abarretan aurkeztutako ponentziak dira.
Argitalpen izenburua liburukia (zbkia): orriak (urtea)
botoian. Deskribapen bibliografikoaren bigarren pantaila agertuko da. Leiho honetan, artikuluaren ezaugarriak deskribatzen jarraituko dugu.
Hitz gakoak
Hitz gakoak (= deskriptorea): Bana hitz sartu behar da testu kutxa bakoitzean gehitzeko botoia erabiliz eta, beti ere, letra xeheaz. Artikuluak dagoeneko baditu hitz gakoak, horiexek jasoko ditugu. Gomendagarria da ingelesa erabiltzea, ikusgarritasun handiagoa lortzearren, nahiz gaztelania eta euskara ere erabil daitezkeen. Baten batean okertzen bagara, hautatu eta kendu egin beharko dugu.
Hizkuntza ezberdinetan agertu ahal da, botoia baitago testu kutxa gehiago gehitzeko. Laburpen bakoitza testu kutxa batean jarri behar da. Komenigarria da laburpena baino lehen hizkuntzari dagokion laburpena jartzea kakoen artean [EN], [ES], [EU],…
Hizkuntza
Lanaren hizkuntza nagusia hautatu behar da. Hizkuntza bat baino gehiago izanez gero, aldi berean hauta daitezke kontrol tekla baliatuz.
Nahitaezkoa da, egile guztiei edo batzuei dagozkien UPV/EHUko sailak adieraztea. Honetarako ditugu gaztelaniazko sailen eta euskarazko sailen zerrenda
Aukera gomendagarriena da "Atzipen irekia" eta bereizgarri du erregistroak atxiki gisa daramala ikerketaren testu osoaren bertsioa, lehenago argitara eman duen argitaletxearen autoartxiborako politikak baimendutakoa.
Ordea, "Bahituta" aukera hautatzen da lana blokeo bat badu eta karga egiteko unean fitxategia gure esku bada. Beharrezko da dokumentuaren deskribapenean zehaztea materiala noiz arte dagoen blokeatuta, bildumako arduradunek dokumentuaren atzipena gestiona dezaten aipatutako datan.
"Atzipen mugatua" aldi baterako aukera baino ez da, "Atzipen ireki"ra igaro artekoa, eta erabiliko da dokumentua gordetzen duen pertsonak erantsi beharreko testuaren bertsioa ez daukanean edo funts digitalizatuen item batzuetarako, irekian zabaltzerik ezin direlarik.
Zehaztu nori dagozkion egile eskubideak.
Argitaletxearen bertsioa
Eremu hau beteko da dokumentua lehenago argitaratu bada eta erreferentzia egiten dio artikuluari argitaletxearen webguneko helbidean.
FP7 subentzioari buruzko akordio zk.
Nahitaez bete beharreko eremua lana Europar Batasunaren H2020 edo FP7 proiektua finantzatu badu, "Subentzioaren akordio zenbakia" (Grant Agreement Number) idatzi behar da, EBren etan ikertzaile arduradunaren arteko dokumentazio eta postan agertutakoa. Behean adierazitako eskemari jarraiki bete behar da eremu hau.
Erantsi fitxategia:
Jarraian, materiala kargatuko da, testu koadro baten bidez, eta bertan esleitzen da fitxategia eransteko ibilbidea. Koadroaren ondoan, "Browse" botoia dago arakatzeko, gure ekipoaren barruan artxiboa bilatzen laguntzeko. Ahal den neurrian,
18 artxibategiaren izenean ez da egongo tarte zuririk, azenturik edo bestelako sinbolorik. Fitxategiaren deskribapenean, adierazi ahal dugu zein den edukia (artikulua, oroitidazkia, planoak…), erabiltzaileentzako bereziki argigarria baita itemak artxibategi bat baino gehiago baditu.
Identifikatzaileen eremuan jarritako deskribapenean zuzen jarri badugu argitalpenaren ISSN kodea, DSpace zuzenean konektatzen da Sherpa-Romeorekin eta aldizkariaren informazioa agertzen da pantailaren beheko aldean eta "(More Info)" botoiari sakatzen badiogu zuzeneko lotura egingo dugu eta egiaztatu ahal izango dugu berriro atxikitzen ari garen artikuluaren bertsioa zuzena den. Behin lehenengo artxibategia igo eta gero, artxibategi gehiago erantsi ahal izango dugu prozedura bera erabilita.
Behin artxibategiak gordailuan jarrita eta Hurrengoa botoiari klik egin ostean, pantaila bat agertuko da igotako artxibategiaren xehetasunak egiaztatzeko: Izena, tamaina, formatua eta artxibategia behar bezala igo dela egiaztatzeko aukerak. Atal honetan, edozein aldaketa egin daiteke artxibategietan, editatzeko botoiari klik eginez.
Berrikusi igorpena:
Egiaztatzeko leiho bat irekiko da botoiari sakatuta. Hemendik, igorpena berrikusi ahal da eta, errakuntzarik antzemanez gero, zuzendu.
Lizentzia:
Aurreko kasu horretan egon ezean, "Ez esleitu Creative Commons lizentzia" sakatu behar dugu, eta biltegiari materialaren argitalpen ez esklusiboa egiteko aukera ematen dion lizentzia esleituko duen pantailara joango gara (lizentzia hori ematen ez bada, ez du jarraituko materiala gordetzeko prozesua, eta egilearen "Nire DSpace" atalean geratuko da, harik eta lizentzia esleitzeko edo bidalketa ezeztatzeko erabakia hartu arte).
Behin "Eman baimena" laukitxoa markatuta, "Bukatu bidalketa" botoiari sakatu eta lizentzia onartuko dugu, prozesua amaituz.
Behin igorrita, bildumako aztertzaileak hasiko du bidalitako materiala berrikusteko prozesua. Behar izanez gero, metadatuak zuzenduko ditu eta baimena emango du, atzipen publikoko bilduma izanez gero, ikus eta "eskura" daitekeen materiala edozein bilaketa motoreren esku jartzeko. Egileak mezu elektroniko bat jasoko du igorpena onartu edo ukatu den jakinaraziz.
Material batzuk, besteak beste aldizkariren batean aurretik argitaratutakoak, nahiz eta onartuta egon, atzeratu egin daitezke biltegiaren bidezko erabateko atzipenean, baldin eta copyright-eko jabeak bahiketa motaren bat ezartzen badu egileen baldintzetan.
Itema (dokumentuaren deskribapena + fitxategia) biltegira doanean, URL iraunkorra esleitzen zaio automatikoki, eta identifikatzaile unibertsalaren izena (URI) jasotzen du. (URIak Handle System sistemaren bidez erregistratzen dira; identifikatzaile iraunkorrak esleitu, administratu eta ebazteko sistema da, "Handles" izenez ezagunak, dokumentu digitaletarako eta Interneteko beste baliabide batzuetarako). Handle-a ez da aldatuko sistema ekipo berri batera migratzen bada edo sisteman aldaketak gertatzen badira. | science |
addi-8843ed7b5a23 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27114 | Characterization of children's exposure to non-ionizing electromagnetic fields. | Gallastegi Bilbao, Mara | 2018-04-19 | ESKER ONAK Doktoretza tesia egitearen prozesua tesi honetan deskribatzen diren uhinen antzekoa izan da, gorabeherek, pozak eta estresak lekua izan dute eta. Gora-behera horien maiztasuna jaisten eta anplitudea txikiagoa izaten lagundu dute askok eta askok.
Gure INMA kohortea osatzen duten familiei zuzenduta dago nire eta gure lehen esker nagusia. Zuen borondatezko partaidetza ezinbestekoa izan da tesi hau burutzeko. Erreza da esaten hiritarren parte-hartzea sustatu behar dela zientzian, baina zuek egin egin duzue. Mila esker zuen etxeen barren barreneko txokoetara sartzen uzteagatik eta kanpo-lana eramangarriagoa egiten lagundu izanagatik. Halaber, mila esker eskoletako irakasle eta zuzendariei eta partaide diren herrietako udalei gure lana errazteagatik.
Ana eta Juanjo, eskerrik asko zuen zuzendari lanagatik. Zuzentzeaz gain, nigan izan duzuen konfiantzak lana aurrera eramaten lagundu dit. Alde akademikoa alde batera utzita, tesi bat egiteak, bere ezaugarriak direla eta, berarekin dakarren karga pertsonala arintzen lagundu didazuelako, eskerrik asko; beti irribarre batekin, umore onez eta lasaitasuna transmitituz. Ana, nik bezain beste sufritu duzu tesi hau. Mila esker nirekin emandako ordu guztiengatik. Zerotik hasi ginen proiektu honetan eta ikasketa-prozesu hau batera egitea oso atsegina eta emankorra izan da.
Halaber, eskerrik asko INMA-Gipuzkoa osatzen duzuen ikertzaile guztiei, lana politagoa eta aberasgarriagoa izan dadin egin duzue. Aitana, mila esker proiektu honi buruz hitz egiteagatik eta tesia bertan egiteko aukera ematen lehena izateagatik. Nerea, Ainara, Aritz, Mikel B., Mikel A., Loli, Begotxu, Pilar, Haizea, Eva, Flor, Bidatz, Amaia Irazabal, Ibon, Alain, Ane, Madalen, Asier, Amaia Molinuevo, Amaia Irizar, Maria, Nerea Urbieta, Izaro… denei mila esker! Hasiera batean lankide izan zineten Nerea Etxezarreta, Ibon eta Saioari, zuek ere bizi izan zenuten tesi hau! Alaini bidaian eman genituen ordu guztiengatik eta kanpo lanean eduki genituen abentura guztiengatik.
Azkenaldian bulego-kide izan zareten Asier eta Amaiari, desesperazio artean egin ditugun barreengatik, eta Amaiari, estatistika entretenigarri egiteagatik.
Gipuzkoako osasun publikoko zuzendariordetzako, Groseko, langileei eta bazkal orduak atseginagoak egin dituzuen guztiei. Pili, Divina, Reme, mila esker iluntzero grosen itxita gera nendin ekidin izanagatik. Mila esker azken momentuan lagundu nauten La Tesis inprentakoei, batez ere Itsasori, eta lagundu nauten EHUko idazkariei.
Ikerketan ondo jarduteko, eta kontuan izanda tesi bat egiteak bakarkako lan asko egitea suposatzen duela, ezinbestekoa da alde pertsonalean ekarpen positiboa egiten duten pertsonak inguruan edukitzea, eta horretan askok lagundu dute. Algortako lagunak, koadrilakoak eta koadrilatik kanpokoak. Esker bereziak batez ere nire lau urte hauek (eta aurreko guztiak) zuenak egin dituzuenei, benetan egin nezakeela uste zenuten horiei, behar izan denean etxetik ateratzeko aitzakia onenak eduki edo asmatu dituzuenei edota nirekin liburutegian ordu luzeak eman dituzuenei; Garazi, Irene, Naiara, Nerea, Amaia Arti, Ane Remen, Ane Gurtu, Bego, Itsaso, Naia, Teresa, Itziar, Adri…
Donostin pisukide izan zareten guztiei, Andrea eta Laura (kiitos) eta Begoña, Olatz eta Ander, zuen eromenak nire estres momentuak alaitu dituelako! Ane Zat eta Nereri, zoragarria delako beste hiri batean etxekoak dituzula pentsatzea eta Donostiartze arriskua elkarrekin ekiditea. Karrerako eta masterreko ikaskide eta lagun guztiei, abentura hau batera hasi genuelako. Ainara eta Oierri, kanpoan partekatu genuen esperientzia apartagatik. Oierri, aipatutako sailkapen batean baino gehiago sartzen zarelako, nik zurea bizi izan nuen bezala nik beste sufritu duzulako tesi hau, eta denbora guzti honetan eskaini duzun konplizidadeagatik.
Bestalde, mila esker emakumeok ikerketan jardutea posible egin duzuen aitzindari guztiei! Eskerrik asko baita ikertzaileon borrokarekin bat egin duzuenei, gure errealitatea ulertu eta zabaldu duzuelako.
Baina, existentzialista jarrita, tesi hau ezin izango nuke burutu uhin hauen iturri eta sostengu den nire familia gabe. Mila esker danei, izeko, osaba, lehengusina, lehengusu, neba eta gurasoei. Bereziki, Ama, Aita eta Aitorri, ikasteko grina, pertseberantzia, ingurumenarekiko errespetua eta gure inguruan duguna ulertzeko grina erakusteagatik.
"Denoi gustatuko litzaiguke gauza onek betirako irautea. Baina, azkenean, iraun behar dutena irauten dute. Normalean beharrezkoa baino gehiago"- Francis Diez (euskaratua)
Oso maiztasun txikiko uhinak
Minbiziaren ikerkuntzarako nazioarteko agentzia
IF (Bitarteko maiztasunak)
IF-EF (Bitarteko maiztasunen eremu elektrikoa)
IF-MF (Bitarteko maiztasunen eremu magnetikoa)
LABURPENA Erradiazio ez-ionizatzaileko eremu elekromagnetikoek (EEI-EEM) osasunean izan ditzaketen ondorioen inguruko kezkak handitzen joan dira azken urteotan, eremu horiek sortzen dituzten iturrien erabilera handitzearekin batera. Horrez gain, ikertzaileen artean ez dago adostasunik EEI-EEMek izan ditzaketen osasun efektuen inguruan, askotan ikerketen metodologia-mugak direla eta, esposizioaren neurketarekin zerikusia dutenak azpimarratu daitezkeelarik. Horregatik, tesi hau, esposizioaren ezaugarritzean zentratu da, 8 urteko umeek oso maiztasun txikiekiko (ELF), bitarteko maiztasunekiko eta irrati-maiztasunekiko (IM) duten esposizioaren ezaugarritzea burutuz. Bestalde, esposizio mailak dena delakoak izan arren, EEI-EEMen arriskuen pertzepzio altua izateak osasun arazoak eragin litzakeela eta, garrantzitsua da biztanleria orokorrak duen pertzepzioa eta berau azaltzen duten mekanismoak ezagutzea. Hori dela eta, aipatutako umeen amek EEI-EEMen inguruan zuten pertzepzioa jaso zen tesi honetan. Ikerketa INMA (Ingurumena eta haurtzaroa) kohortearen parte izan da, zeina ikerketa epidemiologiko prospektibo bat da, hasiera batean 638 ama eta seme-alaba bikotez osatua, ingurumen eragileekiko esposizio goiztiarrek haurren garapenean eta osasunean duten eragina ikertzen duena. Tesi honetan EEI-EEMen maiztasun tarte guztiak kontuan izan dituen metodologia aurkeztu da. Era ezberdinetako neurketak egin ziren umeek egunean zehar denbora gehien ematen duten lekuetan, hots, etxe, eskola eta parkeetan, lagin batean IMen neurketa pertsonalak egiteaz gain. Metodologien arteko konparazioa gauzatu da, komunitate zientifikoak egokienentzat dituen metodologiak (baina denbora edo ditu iturri handiak eskatzen dituztenak) esfortzu (ekonomiko edo bestelakoa) gutxiago eskatzen duten batzuengatik ordezkatu daitezkeen edo ez ikertzeko asmoz. Tesi honen emaitzak hiru atal nagusitan sailka daitezke; ELF eta bitarteko maiztasunen esposizioaren ezaugarritzea; IMen esposizioaren ezaugarritzea; eta amek EEI-EEMen inguruan duten pertzepzio mailen ebaluazioa. ELF eta bitarteko maiztasunei dagokienez, oso informazio gutxi dago ELFen eremu elektrikoaren mailen inguruan eta bitarteko maiztasunen eremu elektriko zein magnetikoaren inguruan. Tesi honen helburuetako bat ELF eta bitarteko maiztasunen esposizioa ezaugarritzea izan zen, INMA kohortearen baitako umeengan. 104 etxe, 26 eskola (ikasgela eta jolastokietan) eta 105 parkeetan egin ziren neurketa puntualak eta iraupen luzeagokoak (24 ordukoak etxe zein eskoletako ikasgeletan eta 20 minutukoak eskolako jolastoki eta parkeetan). ELFen eremu magnetikoaren oso balio baxuak aurkitu ziren (24 orduko neurketetan lortutako batez besteko
handiena 0,15 μT izan zen etxe batean). Maiztasun tarte honen eremu elektrikoa, aldiz, beste ikerketa batzuetan ikusitakoaren antzekoa izan zen eta aldakortasun handiagoa aurkitu zen. Hala, kuartilartea 1 eta 15 V/m arteakoa izan zen barnealdean eta 0,3 eta 1,1 V/m artekoa kanpoaldean. Baliorik altuena 55,5 V/m izan zen eskola bateko jolastokian. Bitarteko maiztasunen kuartilartea 0,02 eta 0,23 μT izan zen eremu magnetikoarentzat eta 0,2 eta 0,5 V/m artekoa eremu elektrikoarentzat. Bitarteko maiztasunen balio maximoak bi eremu horientzat 0,03 μT eta 1,51 V/m izan ziren hurrenez hurren, eta biak etxeetan behatu ziren. Eremu elektriko eta magnetikoaren arteko korrelazioak baxuak izan ziren ELFen kasuan (Spearman korrelazioa 0,04tik 0,36ra ingurune ezberdinetan) eta neurrizkoa bitarteko maiztasunen kasuan (0,28 eta 0,75 bitartean). Etxean neurtutako ELFen eremu magnetikoaren bidez eta eskola, etxe eta parkeetan egindako neurketa puntualetan oinarrituta dauden denboragatik doitutako batez bestekoen (TWA) bidez egindako klasifikazioen artean neurrizko komunztadura lortu zen (Cohen κappa= 0,58) eta komunztadura hobea, funtsezkoa, lortu zen eremu elektrikoarentzako (Cohen κappa = 0,76). Orokorrean, gure kohorteko umeek ELFen eremu magnetikoarekiko oso esposizio baxua zuten azterturiko ingurune guztietan eta eremu elektrikoekiko esposizioa beste ikerketa batzuetan ikusitakoaren antzekoa izan bazen ere, etxeetan maila handiagoak neurtu ziren. Ikerketako parte-hartzaileen bitarteko maiztasunekiko esposizioak berdintsuak izan ziren leku guztietan.
IMei dagokienez, ez dago argi umeak maiztasun hauen esposizioarekiko sentikorragoak diren edo ez. Horregatik, ELF eta bitarteko maiztasunekin gertatzen den bezala, umeen esposizioa era egokian ezaugarritzea funtsezkoa da ikerketa epidemiologikoak gauzatu ahal izateko. Neurketa pertsonalek norbanakoaren informazioa ematen dute baina diru eta denbora aldetik esfortzu handia dakarte, batez ere ikerketa epidemiologiko handietan. Beste metodologia batzuk, neurketa puntualetan oinarrituta dauden denboragatik doitutako batez bestekoak kasu, lana asko errez lezakete. Tesi honetan, 104 etxe, 26 eskola eta 105 parkeetan neurketa puntualak egiteaz gain, 50 umez osatutako lagin txiki batean hiru eguneko neurketa pertsonalak burutu ziren eta hainbat eratan kalkulatutako TWAekin alderatu ziren. Neurketa puntualekin lortutako esposizioaren medianak 29,73 (umeen logeletan) eta 200,10 µW/m2 (eskoletako jolastokietan) artean egon ziren eta balio handiagoak aurkitu ziren kanpoaldean barnealdekoekin alderatuz. Neurketa pertsonalen mediana 52,13 µW/m2 izan zen eta neurketa puntualetan oinarritutako TWAen medianak 25,46 eta 123,21 µW/m2 artean ibili ziren. Ikerketa honetan neurtutako esposizioak beste ikerketetan lortutakoen tartearen barruan daude. IMen esposizio totalean gehien eragin zuten iturriak FM irratirako antenak, telefono
mugikorreko antenak eta telebistarako antenak izan ziren. Barnealdeko edota erabilera pertsonalerako iturriek oso gutxi eragin zuten IM totalean (denek batera <%20). Neurketa pertsonalen eta neurketa puntualetan oinarritutako beste metodologien artean ezberdintasun esanguratsua behatu zen, zeina dentsitate potentziaren araberakoa izan zen. Neurketa puntualekin estimatutako esposizioa pertsonalekin estimatutakoa baino altuagoa izan zen. Aitzitik, subjektuak metodologia hauen bidez lortutako esposizioaren araberako kategorietan sailkatzerakoan, ez zen ezberdintasun sistematikorik ikusi, nahiz eta neurketa pertsonal bidez lortutako klasifikazioaren eta neurketa puntualen bidez lortutakoaren arteko akordioa neurrizkoa izan kasurik onenean (Cohen kappa=0,49). Neurketa puntualetan oinarritutako esposizioaren ebaluazioa umeek IMekiko duten esposizio pertsonalaren arabera sailkatzeko baliagarria izan litekeela ondorioztatu da tesi honetan, beti ere beharrezkoak diren ingurune guztietan neurketak egiten diren bitartean.
Azkenik, gure kohorteko amen EEI-EEMen inguruko pertzepzioari dagokionez, oro har, oso pertzepzio maila altuak aurkitu ziren, bai ELFentzat bai IMentzat eta bai esposizio pertzepzioarentzat zein osasunerako arriskuaren pertzepzioarentzat, 10 puntuko eskalan 7 eta 8 inguruko batez besteko eta medianekin. Informazioa emateak ez zuen eraginik izan osasunerako arriskuaren pertzepzioan baina IMen esposizio pertzepzioa era esanguratsuan jaitsi zen (0,7 puntu) informazioa jaso eta gero. Bestalde, pertzepzioaren eta etxean neurtutako esposizio mailen artean ez zen erlaziorik aurkitu. Pertzepzio maila altuagoak behin baino gehiagotan (galdera batean baino gehiagotan) azaltzen zituzten aldagaiak ondorengoak izan ziren: klase sozial eskulangilea izatea, hiri-ingurunean bizitzea, auzo on batean bizitzearen sentipena izatea, aire kutsadura arazoak direla eta leihoa irekitzeak molestia sortzea, gazteagoa izatea eta etxean aparailu elektriko gutxiago izatea. Parte-hartzaile gehienek erakunde publikoengandik EEI-EEMen inguruan informaziorik jaso ez dutela edo nahikoa jaso ez dutela uste zuten eta oso garrantzitsutzat jo zuten informazioa jasotzea.
INGURUMEN KUTSATZAILEAK Gure inguruneak erabat baldintzatzen du gure bizimodua. Hala, orografia, ur baliabideekiko gertutasuna edota lur emankorrak izatea giltzarri izango dira edozein izaki bizidunen populazio bat leku batean finkatzeko orduan. Ingurumenak eta bizi-ohiturek gaixotasunen garapenean duten garrantziaz jabetzen aitzindaria izan zen Hipokrates (k.a. 460- k.a. 377) eta horretan oinarrituz "De aere aquis et locis" liburua argitaratu zuen. Gizakia ia edozer egiteko eta sortzeko gai dela uste duen garai moderno hauetan, premisa horiek ahaztuta dituela dirudi, harik eta ustekabean harrapatutako hondamendi batek inguratzen gaituenarekin harreman osasuntsua izatearen garrantzia gogorarazten digun arte. Ahaztutakoak berrikasten egongo bagina bezala. Inguratzen gaituena menperatu beharko bagenu bezala; inguratzen gaituena eta gu bi organismo ezberdin izango bagina bezala; sistema holistiko eta interaktibo bat osatuko ez bagenu bezala [1].
Naturan aurki daitezkeen zenbait elementu biologiko, kimiko zein fisiko bizidunentzat kaltegarriak izan daitezke. Horrez gain, batez ere industriaren garapenaren ondorioz kutsatzaile (batez ere kimiko) berri -edo aurretik bioerabilgarriak ez zirenak- andana aurki daitezke ur, aire zein lurrean. Bestalde, egun ematen ari den aldaketa klimatikoaren ondorioak osasunaren ingurumen-determinatzaileetan nabarituko dira [2,3]. Muturreko baldintzak (adibidez, muturreko beroa) eta hondamendi naturalak gero eta ohikoagoak bihurtuko dira. Era honetan, bektore-bidez garraiatutako gaixotasunak aldez aurretik agertzen ez ziren eremu geografikoetan agertuko dira. Era berean, alergenoak eta aire kutsadura areagotuko dira, ozono kontzentrazioen gorakada aipagarriarekin. 1979an James Lovelockek aipaturiko -eta Lynn Margullisek babesturiko- oreka kolokan jartzen egongo bagina bezala [1].
XX. mendera arte epidemiologia gaixotasun infekziosoak ikertzera mugatu zen. Kutsadurak osasunarekin duen interakzioa historian berandu aztertu da. Hala, ingurumen kutsatzaile batek minbizia sor dezakeela XVIII. mendean aipatu zen lehenengo aldiz, Percivall Pott zirujau ingelesak, hain zuzen ere. Tximinietako kedarra kentzen zutenek – askotan umeak, tximiniaren tamaina zela eta- eskroto minbizia garatzeko arrisku handiagoa zutela behatu zuen. Gaixotasun ez-infekziosoen inguruko epidemiologia modernoari ateak zabaldu zizkion aurkikuntza izan zen. Hurrengo mendean Edwin Chadwickek gaixotasunak bizi-ohiturekin erabat erlazionatuta zeudela baieztatu zuen, eta osasun publikoaren garapena eta gizarte erreforma beharrezkotzat jo zituen, uren kalitatearen eta arazketaren beharra goraipatuz. Mende berean, Londreseko auzo batean bizi edo lan egiten zutenengan kolera kasuen gorakada aztertu zuen John Snow
mediku ingelesak, teknika epidemiologiko eta espazialez baliatuz, jatorria iturri jakin bateko uraren kutsadura zela ondorioztatu zuen arte. Egun, epidemiologia modernoaren aitzindari gisa jotzen da –nahiz eta tamalez izen bereko fikziozko pertsonaia ezagunagoa izan-. Ingurumenaren eta osasunaren babesaren bideak elkartzeko joera egin zuen gutxika. Ildo honetan, 1962an argitaratu zen "Silent Spring" liburuarekin mugimendu ekologistaren sorrera eta sustantzia xenobiotikoen inguruko ardura hasi, edo behintzat hazi zen [4]. Rachel Carson itsas biologoak eta dibulgatzaileak pestizidek ekosistemetan eragin kaltegarriak zituztela defendatu zuen liburu hartan, eta bere lana beharrezkoa izan zen Dikloro Difenil Trikloroetanoa (DDT) debekatzeko eta beste zenbait konposatu organiko iraunkorren inguruko ikerketak egiten hasteko. Estatu Batuetako ingurumenaren babeserako agentzia (Environmental Protection Agency, EPA) sortzea ere bere behaketen zeharkako beste ondorioetako bat izan zen. "Historian lehen aldiz izaki oro produktu kimiko arriskutsuekin dago kontaktuan, jaiotzetik heriotzaraino […] arrainetan, mendietako urrutiko lakuetan, lurrean lurperatutako zizareetan, hegaztien arrautzetan eta gizakian beregan […]. Amaren esnean daude eta oraindik jaio ez den umearen ehunetan ere ziur aski" [4]. Azken esaldi hori, egun ikerketa askoren funtsezko hipotesia da. 1993an definitu zuen Munduko Osasun Erakundeak (MOE) ingurumen osasuna. Ingurumenaren faktore fisiko, kimiko, biologiko, sozial eta psikosozialek determinatzen duten giza osasunaren alderdiak hartzen ditu, bizi-kalitatea barne. Gaur egungo eta etorkizuneko belaunaldien osasunean eragina izan dezaketen ingurumen alderdien ebaluazioa, zuzenketa, kontrola eta prebentzioa ere hartzen ditu aintzat [5].
Nahiz eta azken urteotan ingurumen kutsatzaileen inguruko ikerketak areagotu, zalantzak ere ugarituz doaz; sustantzia berrien agerpenak; mekanismo biologikoen inguruko ezjakintasuna; edota Paracelsusen dosiaren inguruko adierazpenen birplanteatzea [6] egungo toxikologiak eta osasun publikoak dituzten erronken adibideak besterik ez dira.
Azken urteotan, kutsatzaile kimiko eta biologikoez gain, kutsatzaile fisikoen ikerketari ekin zaio. Zarata batez ere hirietako kutsatzaile garrantzitsu bat izatera irisi da [7]; baldintza termohigrometrikoek gure bizimodua baldintzatzen dute; erradiazio ionizatzailearen eragina ezagututa arma gisa erabili izan dute eta nahi dute batzuek... eta zer esan erradiazio ezionizatzailearen inguruan? Horrenbeste izu eragiten duten izpi ultramoreak eremu elektromagnetiko ez-ionizatzaile direla ahaztu gabe, hainbeste eztabaidaren sorburu den energia gutxiagoko eremuez jardungo gara hurrengo orrialdeetan, datuetan oinarritutako eztabaida sustatu nahian.
Umeak ez dira heldu txiki soilak
Ingurumen kutsatzaileek izaki bizidun guztiengan eragin dezaketen arren, haur populazioari arreta berezia jarri behar zaio. Haurrak ez dira heldu txikiak, etengabeko garapenean dauden gizakiak baizik. Kutsatzaileek umea jaio aurretiko etapetatik bertatik eduki dezakete eragina, bere sistema eta organoen funtzionamendu egokia eragotziz. Jaio ondoren, gorputzeko organo eta sistemek garatzen diraute, eta agente xenobiotikoek garapen hori era egokian gertatzea galarazi dezakete. Umeen immunitate-sistema guztiz garatu gabe dagoela nabarmendu behar da, eta horrek helduak baino sentiberagoak egiten ditu. Kutsatzaileak nonahi daude: ur, aire, lur zein janarian. Esposizio bide guztietatik sartuko dira kutsatzaileak gorputzean eta beharrezkoa da kutsatzaile ezberdinen pean egoteak eduki dezakeen ondorioak era integratu batean ikertzea. Horrez gain, nahiz eta sustantzia xenobiotiko askoren eraginak ezagunak izan, oraindik kutsatzaile askok dosi txikietan duten eragina argitzeke dago. Gainera, informazio genetikoan sor ditzaketen asalduren inguruko zalantza ugari daude. Dena den, epigenetika baliagarria izango da zalantza horiek argitzeko. MOEk 2002an eginiko Bangkokeko deklarazioan dosi baxuen peko esposizioek umeen jaio aurretiko garaietatik nerabezarora arte duten efektua ikertzeko beharra azpimarratu zuen [8]. Testuinguru honetan, ume populazioa ikergai duten hainbat ikerketa proiektu abiatu dira. Epidemiologiaren arloan, zenbait ume kohorte sortu dira herrialde ezberdinetan [9]. Espainian osasun publiko arloko hainbat ikerketa taldek, INMA (INfancia y Medio AmbienteIngurumena eta Haurtzaroa; www.proyectoinma.org) ikerketa sarea osatu zuten. Ingurumenak eta dietak fetuarengan eta umearengan dituen efektuak ikertzeko asmoz sortu zen 2003an. Guztira zazpi kohorte prospektibok osatzen dute sarea [10,11] (1. irudia).
Aurrekariak
Ebro itsasertzekoa (n=102), Menorcakoa (n=530) eta Granadakoa (n=668) aitzindari eta eredu izan ziren gainontzekoentzat. Hala, lehenengoak, Flixeko enpresa batek isuritako konposatu organokloratuek eta merkurioak neurogarapenean zuten eragina aztertzeko xedea zuen; Menorcakoa airean dauden alergeno eta sustantzia narritagarriek alergia eta asmarekin duten erlazioa aztertzeko sortu zen; Granadakoak disruptore endokrinoen eta ugalketa arazoak ikertzeko helburu nagusia zuen. Hauek garatutako protokoloak oinarrizkoak izan ziren kohorte berriagoentzat: Valentzia (n=855), Sabadell (n=657), Asturias (n=494) eta Gipuzkoa (n=638). INMA proiektuak hiru helburu nagusi ditu: 1. Ingurumen kutsatzaileekiko haurdunaldiko esposizioa deskribatzea eta haurdunaldian, jaiotzean eta haurtzaroan zehar fetu edota umearen barne-dosia kalkulatzea 2. Kutsatzaile ezberdinen pean egoteak fetuarengan eta umearen hazkuntza, osasun eta garapenean duen eragina aztertzea 3. Kutsatzaileen, elikagaien eta geneen artean dagoen interakzioa aztertzea, fetuarengan eta umearen hazkuntza, osasuna eta garapenean duten eraginari dagokionean Gipuzkoako kohortea 2006 eta 2008 artean jaiotako umeek osatzen dute. Erreferentzia ospitale gisa Zumarragakoa zuten amei, haurdunaldiaren lehenengoko mediku bisitan, ekografia egitera joandakoan, proposatu zitzaien proiektuan parte hartzea. Inklusio-irizpideak aurretik argitaratutako publikazioetan aurki daitezke [10,11]. Urteetan zehar galdetegi, lagin biologiko eta ingurumen laginketen bidez hainbat kutsatzaileekiko esposizioa kalkulatu da eta eraginak ikusi dira azterketa fisikoak eta neurogarapenekoak eginez besteak beste. Jarraipenen
maiztasuna eta iraupena kohortearen araberakoa da. Tesi hau umeen 8 urteko jarraipen fasearen barne garatu da. 2. irudian dugu momentura arte eginiko jarraipenen adierazpena.
Proiektua martxan egon denetik kutsatzaile ugari aztertu ditu, baina batez ere, kutsatzaile kimikoak izan dira aztergai. Gizarteak beste kutsatzaile batzuekiko kezka ere badu. Esaterako, asko dira telefonia mugikorreko antena edo tentsio altuko linea baten ondoan bizitzeagatik kexu direnak, euren osasunerako kaltegarriak direlakoan. Era honetan, INMA proiektuan osasunean eragin dezaketen aldagai anitzen informazio andana dagoela baliatuz, eremu elektromagnetiko ez-ionizatzaileak aztertzea onestu zen.
ENERGIA, KOMUNIKAZIOA ETA EREMU ELEKTROMAGNETIKOAK Eguneroko ekintza guztiek zera dute amankomunean: energiaren beharra. Landare baten hazkundeak, edozein mugimenduk eta funtsean izaki ororen bizitzak berak behar horixe du. Izaki bizidunok jatorri ezberdineko elikagaietatik (materia organiko zein inorganiko) eta eguzkitik lortzen dugu bizitzeko beharrezko energia. Gure arbaso zen Homo erectusek sua deskubritu zuenetik gizakiaren bizitza erabat aldatu da, bai osasun aldetik eta bai praktikotasun aldetik, aurkikuntza horrek hainbat ondorio izan zituelako, hala nola hotzetik babestea, argi iturria izatea edota elikagaiak prestatzea eta digestioa erraztea. Ordutik energiaren lorpenak eboluzio handia izan du, baina betiere naturan dauden iturriak ustiatu izan dira. Gure bizitza erraztu nahian, gizakiaren lana egingo luketen makinen bila ibili gara, eta aurrerapen nabarmenak egin dira energiaren ekoizpenean eta elektrizitatean, batez ere produkzioa igo nahi izan zen industrializazio garaian. Bestalde, gazteenek sinetsiko ez balute ere, izan ziren hari gabeko komunikazioa existitzen ez zeneko garaiak. Hein batean Nikola Tesla eta Guglielmo Marconi aitzindariei zor diogu gaur egun hain normaltzat dugun komunikazio sistema, lehenengokoak 1893an kable gabeko energiaren transmisioa burutu zuen eta bigarrenak lehenengo irrati birtransmisioa egin zuen 1895ean. Zalantza barik, gaur egungo gizartearen ezaugarri den gauzarik garrantzitsuenetarikoa bilakatu da komunikazio azkar eta globala. Baina bai energiaren sorrera, garraio eta erabilera, bai hari-gabeko komunikazioa, erradiazio ez-ionizatzaileko eremu elektromagnetikoen (EEI-EEM) iturri dira. Funtsean, aldi berean mugitu eta argiaren abiaduran (≈3 x 108 m/s) hedatzen diren uhin elektriko eta magnetikoen arteko konbinazioari deritzo eremu elektromagnetikoa, eta uhin mekanikoak ez bezala, hutsean ere garraia daitezke. Fenomeno elektriko eta magnetikoak greziarren garaitik dira ezagunak. «Elektriko» hitza greziarrez "anbar" esanahia duen elektron hitzetik eratorria da. Anbarra artilearekin igurztean lastoa edota lumak erakartzen zituela ikusi zen. 1600. urtean William Gilbertek, elektrifikazioa anbarraren gauza espezifikoa ez zela egiaztatu zuen. Bestalde, magnetitak (Fe3O4) burdinarekiko erakarpena zuela ikusi zen. Magnetiko hitza magnetita aurkitu zen lurraldetik eratorri zen, Magnesiatik (Grezia) alegia [12]. Burdin hari bat iparrorratzaren edota imanaren ondoan jartzerakoan, orratza eta imana mugitzen zirela ikusi zuten Hans Oersted eta Michael Faradayk, hurrenez hurren. Aurkikuntza horiek oinarri moduan izan zituen Clerck Maxwellek egun hain ezagunak diren
elektromagnetismoaren legeak garatzeko. Maxwellek, korronte elektrikoak eremu magnetikoa sortzen zuela egiaztatu zuen. Heinrich Hertzek Maxwellen legeak erabili zituen laborategian uhin elektromagnetikoak sortzeko. Hertzek uhin elektromagnetikoen uhin-luzera eta abiadura neurtu zituen, eta uhin horien isla eta errefrakzioa argiarenak bezalakoak zirela frogatu. Objektu guztiak atomoz osaturik daude eta hauek egoera neutroan daudenean nukleoan duten protoi beste elektroi dituzte orbitan, nukleoaren inguruan. Protoiak ez bezala, elektroiak material batetik bestera transferitu daitezke, ioiak eta ondorioz karga elektrikoa sortuz. Material isolatzaileek kargen mugimendua ekiditen duten bitartean, eroaleek ez dute erresistentziarik jartzen. Eremu magnetiko eta elektrikoek karga elektrikoari zor diote euren existentzia. Bi eremuen ezaugarri nabarmenenak 1. Taulan ageri dira. 1. Taula Eremu elektriko eta magnetikoen ezaugarri aipagarrienak Eremu elektrikoak
Eremu magnetikoak Kargen artean dauden indarrak deskribatzen ditu. Jatorria: Tentsio diferentzia ≠
Korronteen artean dauden indarrak deskribatzen ditu. Jatorria: Mugimenduan dauden kargak
Puntu batean dagoen intentsitatea: eremuak puntu horretan dagoen kargaren gainean eginiko indarra (Voltio/m) ≠
Aparailu elektriko bat martxan egon eta korrontea garraiatzean soilik daude eremu hauek (ikus 3. irudia)
sortzen da, baina lanpara pizterakoan, elektroien mugimenduarekin batera eremu magnetikoa ere sortzen da (3. irudia).
3. irudia: Eremu elektrikoa eta magnetikoa noiz dauden adierazteko adibidea Eremu magnetikoa eta elektrikoa euren artean perpendikularrak dira eta uhinen hedatze norabidearekiko ere perpendikularrak dira (4. irudia).
4. irudia: eremu elektriko eta magnetikoen adierazpen grafikoa. Iturria: physics.stackexchange.com, moldatua
Euren ezaugarri bereizgarrien artean, maiztasuna eta uhin-luzera daude. Nikola Teslak sustatu zuen korronte alternoan, jarraian ez bezala, korronteak noranzkoz aldatzen du denboran zehar. Maiztasunak (f) aldaketa hori neurtzen du; segundoko egiten diren zikloak zehazten ditu, hain zuzen ere, eta Hertziotan (Hz) neurtzen da. Uhin-luzerak (λ), aldiz, korronte elektrikoak ziklo batean egiten duen distantzia neurtzen du metrotan. Hori kontuan izanda, maiztasuna eta uhin-luzera alderantziz proportzionalak dira. Hala, maiztasun txikiko uhinek
uhin-luzera handia dute eta alderantziz. Bi propietateen arteko erlazioa ondorengo formulek azaltzen dute: λ = v f λ = c f non v uhinaren abiadura eta c argiaren abiadura hutsean diren. Uhinaren energia, maiztasunarekiko zuzenki proportzionala da, hurrengo eran: E = h ∙ f non h Planck-en konstantea den (6,63 x 10-34 J∙s edo 4,136 x 10-15 eV) Espektro elektromagnetikoak maiztasunaren arabera sailkatzen ditu uhinak (ikus sarrerako 1.2 atala). Maiztasun handiena dutenak eta beraz uhin-luzera txikiena dutenak, espektroaren eskuinaldean kokatzen dira. Hauei erradiazio ionizatzaileko eremu elektromagnetiko deritze (EI-EEM) eta jakina da euren energia nahikoa dela lotura kimikoak apurtu eta atomoak ionizatzeko. Aldiz, espektroaren ezkerraldean kokatzen diren EEI-EEMek (>0 Hz-300 GHz) ez dute lotura horiek apurtzeko besteko energiarik, eta osasunean sor ditzaketen ondorioak ezbaian daude [13]. EEI-EEM osatzen duten hiru talde nagusiak ondorengoak dira (1.2 atalean sakonago azaldua): Oso maiztasun txikiko uhinak (ingelesezko siglak: ELF, Extremely Low Frequency), >0300 Hz maiztasun tartean daude, eta energiaren sorkuntza, garraio eta erabilerarekin lotuta daude. Bitarteko maiztasunak, 300 Hz eta 10 MHz arteko maiztasun tartean daude eta segurtasun-sistemak edo ordenagailu eta telebista-pantailak dira haien iturri nagusiak. Irrati-maiztasuneko uhinak (IM), 10 MHz eta 300 GHz arteko maiztasun tartean daude eta batez ere hari gabeko komunikazioarekin loturik daude. Euren esposizioa ebaluatzeko, eremu hurbil eta urrunaren arteko desberdintasuna ulertzea ezinbestekoa da. Iturri baten inguruan eremu hurbila eta eremu urruna desberdintzen dira. Eremuen arteko muga iturrian dagoen uhin motaren araberakoa da, zehatzago esateko, bere uhin luzeraren araberakoa. Normalean uhin luzeraren hirukoitza den distantziara (metrotan) hasten da eremu urruna. Eremu hurbilean, eremu magnetikoa eta elektrikoaren arteko erlazioa ez da konstantea eta bereizi egin behar dira neurtzeko orduan, bakoitza bere aldetik
neurtuz. Eremu urrunean, ordea, bi eremuak batera neurtzen dira, eremu elektromagnetiko gisa. Kasu honetan uhinak lauak kontsideratzen dira eta eremu elektrikoa neurtuta magnetikoa zenbatetsi daiteke eta alderantziz. Hortaz, ELF eta bitarteko maiztasunen uhinen kasuan, eremu hurbilean aurkitzen garenez normalean, eremu magnetiko eta elektrikoa bakoitza bere aldetik neurtzen da eta IMen kasuan bakarra neurtzearekin nahikoa da eta eremu elektromagnetikoaren balioa ematen da maiz. Neurtzeko erabiltzen diren magnitudeak 300 GHz arteko erradiazio elektromagnetikoak neurtzeko, eremu elektrikoaren intentsitatea (E), eremu magnetikoaren intentsitatea (H), indukzio magnetiko edo fluxu magnetikoaren dentsitatea (B) eta potentzia-dentsitatea (S) magnitudeak erabiltzen dira. Eremu elektrikoa definitzeko eremu elektrikoaren intentsitatea (E) erabiltzen da. Intentsitatea eremu elektrikoak karga-unitatea duen puntu baten gainean egindako indarra da. Magnitude bektoriala da eta bere hiru osagaiak erabiltzen dira bere modulua definitzeko: 𝐄 = √𝑬𝒙 2 + 𝑬𝒚 2 + 𝑬𝒛 2 Intentsitatea metroko voltetan (V/m) neurtzen da. Distantziaren karratuarekiko alderantziz proportzionala da, eta horren ondorioz distantzia handitzean intentsitatea jaisten da. Eremu magnetikoaren intentsitatea (H), E bezala, magnitude bektoriala da eta beraz, bere hiru osagaiak hartu behar dira kontuan. Metroko anpere (A/m) unitatea erabiltzen da. Eremu magnetikoa ere distantzia handitu ahala gutxitzen da. Ikerketa epidemiologikoetan, Hren ordez, indukzio magnetiko edo fluxu magnetikoaren dentsitatea (B) erabiltzen da eremu magnetikoa deskribatzeko. Erabiltzen den unitatea Tesla (T) da eta askotan bere azpimultiploak, militesla (mT) eta mikrotesla (μT). Gaussa (G) ere erabil daiteke (1 T = 10.000 G). Bi magnitudeak, H eta B, iragazkortasun magnetikoaren (μ) bidez erlazionatzen dira: 𝐁 = μ ∙ 𝐇 μ-ren balioa materialaren araberakoa da eta hutsean μ0 = 4 π10-7 H/m da. Potentzia-dentsitatea (S), area unitateko potentziari deritzo. Eremu elektriko (E) eta magnetikoaren (H) arteko biderkadura bektoriala da, emaitzari S edo Poynting-en bektorea
IMak neurtzerako orduan S edo E erabiltzen dira. Iturri ezberdineko eremu elektrikoak batzeko (adibidez E1 eta E2 gehitzeko) ondorengo eran egiten da: 𝐄batura = √𝐄𝟏 2 + 𝐄𝟐 2 S eta Eren arteko erlazioa inpedantzia (Z0) da. Urrutiko eremuan gaudenean, Z0 konstantea da: Z0 = 𝐄 𝐇 = 120π ≈ 377Ω 𝐒 = 𝐄2 120π = 𝐄2 377 S W/m2-tan, E V/m-tan Beraz, S, H edo E jakinda beste biak ezagutu ditzakegu
EEI-EEMen iturriei buruzko kontzeptu batzuk Energiaren sorrera, garraioa eta erabilera, ELFen sorkuntzaren testuinguruan. Sistema elektrikoen maiztasuna Europan 50 Hz-takoa da eta Estatu Batuetan, Kanadan Erdialdeko Amerikan eta Asiako leku batzuetan, aldiz, 60 Hz-takoa. Edozein puntutan energiaren erabilera ahalbidetzea sistema elektriko konplexu bati esker lortzen da. Energia ekoizten den lekuetatik kontsumitzen den lekura arte garraiatu behar da. Tentsioa edo bi punturen arteko potentzial diferentzia karga elektrikoa puntu horien artean mugitzeko beharrezko lana da, voltetan neurtzen dena (aurrerantzean V). Tentsioa aldakorra da sistema elektrikoan zehar. Segurtasuna, ekonomia eta arrazoi teknikoak direla eta, ekoizpen zentroetan, garraio lineetan eta kontsumo puntuetan ezberdina izan behar da. Garraiatzeko energia gutxiago duten maiztasun txikiko uhinak eta tentsio oso altua erabiltzen da, energia galerak murrizteko asmoz. Tentsio hori gradualki jaitsi egiten da herrietan erabilgarria izateko, tentsio aldaketa transformatzaileetan eginez. Euskal Autonomia Erkidegoan erabiltzen diren egiturak eta tentsioak 5. irudian azaltzen dira.
5. irudia: Sistema elektrikoaren eskema Hari-gabeko komunikazioen erabilera, IMen sorkuntzaren testuinguruan. Irrati, telebista, telefono mugikorreko antenak, WiFia, Bluetootha eta hari gabeko telefonoa dira IMak erabiltzen dituzten teknologien adibideak. Irrati uhinak igortzeko edo jasotzeko antenak erabiltzen dira. Antena igorleek seinalea noranzko batean kontzentratzen dute. Irrati eta telebistako antenek denboran zehar etengabeko transmisioa duten bitartean, WiFi eta mugikorrenek seinaleak igortzen dituzte denboran zehar. Telefonia mugikorrera bideratutako estaldura zona ezberdinetan banatzen da (6. irudia). Zelula bakoitzean antenen estazio base bat kokatzen da. Zelulen tamaina erabileraren araberakoa izaten da. Hala, zelularik txikienak merkatal gune eta aireportuak bezalako leku jendetsuetan egoten dira (200 m artekoak) eta nekazal guneetan, aldiz, zelularik handienak (20 km artekoak). Estaldura hobea lortzen da sistema honen bidez, eta gainera, maiztasun ezberdinen arteko interferentziak txikiagotzen dira, komunikazioaren kalitatea hobetuz.
SARRERA Eremu elektromagnetikoak (EEM) uhin elektriko eta magnetikoen konbinazioak dira, eta aldi berean eta argiaren abiaduran hedatzen dira. Uhinek bi ezaugarri bereizgarri dituzte: uhinluzera eta maiztasuna. Uhinaren ziklo oso bati dagozkion puntuen arteko distantzia da uhinluzera, eta metrotan neurtzen da. Maiztasuna, aldiz, denbora unitateko uhinak egiten duen oszilazio kopurua da eta hertzetan (Hz) neurtzen da. Bi ezaugarriak euren artean alderantziz proportzionalak dira: maiztasun handiak dituzten uhinek uhin-luzera txikia dute. Espektro elektromagnetikoak uhinen maiztasunaren arabera sailkatzen ditu EEMak (1. irudia). Bi talde handitan bereiz ditzakegu: erradiazio ionizatzaileak (EI) eta erradiazio ez-ionizatzaileak (EEI). Zenbat eta maiztasun handiagoa izan, hainbat eta handiagoa da daraman energia ere. EIEEMak gai dira lotura kimikoak apurtzeko eta atomoak ionizatzeko, baina EEI-EEMek ez dute horretarako gaitasunik eta zientzialarien artean ez dago adostasunik azken hauek osasunean eragin ditzaketen ondorioei buruz. Argi ultramoreko uhinak eta argi infragorriko uhinak kontuan izan gabe, EEI-EEMak hiru talde nagusitan bereiz daitezke. Oso maiztasun txikiko uhinak (Ingelesezko siglak: ELF, Extremely Low Frequency), 0-300 Hz maiztasun tartean daude, eta energiaren sorkuntza, garraio eta erabilerarekin lotuta daude. Tentsio baxuko, ertaineko edo altuko lineak, transformadoreak edota sare elektrikoaz hornitzen diren etxetresnak dira iturri nagusienak. Bitarteko maiztasunak, 300 Hz eta 10 MHz arteko maiztasun tartean daude eta segurtasun-sistemak edo ordenagailu eta telebista-pantailak dira haien iturri nagusiak. Irrati-maiztasuneko uhinak (IM) batez ere hari gabeko komunikazioarekin loturik daude: hari gabeko telefonoa, sakelako telefonoa, bluetootha, WiFia eta antenak (sakelako telefonia, irrati eta telebista-antenak). Ikerketa gehienek ez dituzte bitarteko maiztasunak bereiz aztertzen, hots, erradiazio ez-ionizatzailea ELF eta IM taldeetan sailkatzen dute, bitarteko maiztasunak bi talde horien goi eta behe muturretan utzita.
Gaur egun EEI-EEMen arriskua agerian uzten duten bi mekanismo baizik ez daude aho batez onartuak. ELFen kasuan, nerbio-sistema eta muskulu-ehunak estimulatuko lituzkeen eremu eta korronte elektrikoen indukzioa litzateke onartutako mekanismoa; irradiatutako energiaren absortzioa izango litzateke IMen kasuan, eta ondorio gisa gorputz-tenperaturaren gorakada gertatuko litzateke. Maiztasun txikien barneratze-sakonera handiagoa da ehunetan, maiztasun handiagokoekin alderatuz. Sakonera honek zehaztuko du osasunean kalteak eragin ditzaketen aldaketa biologikoak eragiteko duten gaitasuna. Hala ere, mekanismo hauek intentsitate altuaren ondorioz sortutako efektu akutuan oinarritzen dira, baina gaur egungo kezka, aldiz, esposizio maila baxuen pean sor daitezkeen efektu kronikoak dira.
ZER IKERTU DA ETA ZER DAKIGU ORAIN ARTE? Efektuei buruzko ikerketa hiru alorretan egiten da: 1. Ikerketa batzuek in vitro aztertzen dituzte material biologikoetan eta batez ere zelula prokariota zein eukariotetan gertatzen diren kalteak. 2. Ikerketa batzuek in vivo aztertzen dituzte bizidunetan eta batez ere karraskarietan gertatutakoak. 3. Ikerketa epidemiologikoek, populazio jakin bat hartzen dute aztergai. Ikerketa mota oro eduki behar da kontuan arriskuen balorazio bat egiterako orduan [14].
X izpiak ESPEKTRU ELEKTROMAGNETIKOA Argi ikusgarria Ultramoreak Iturri erradiaktiboak Eremu elektriko eta magnetiko estatikoak Eremu elektriko eta magnetiko alternoak Irrati-maiztasuna Erradiazio ezionizatzailea Ionizatzailea ELF
1. In vitro ikerketak In vitro ikerketak funtsezkoak dira. Izan ere, ezinbestekoak dira osasunean eragindako efektu baten mekanismo biologikoak ezagutzeko. Korronte elektrikoen indukzioaz eta efektu termikoaz gain, orain arte ez da deskribatu komunitate zientifiko osoak onarturiko efektuen eragile izan daitekeen beste mekanismorik. 1.1. Efektu neoplasikoak Genotoxizitatea aztertzen duten ikerketek EEI-EEMek kalte genetikoak sortzeko duten gaitasuna aztertzen dute. Material genetikoan eragindako aldaketak, potentzial kartzinogenoaren edota herentziazko gaixotasunen adierazgarriak dira egonkorrak direnean eta belaunaldi batetik bestera igaro daitezkeenean. ELFen kasuan, eremu magnetikoaren intentsitatea 1 mT-tik, eta kasu batzuetan 100 μT-tik gorakoa izan denean, efektu genotoxikoak aurkitu dira Osasunerako Arrisku Emergenteen Zientzia Batzordeak (SCENIHR) egindako azterketa bibliografikoaren eta Vijalaxmi eta Prihodak egindako meta-analisiaren arabera [13,15]. Munduko Osasun Erakundearen (MOE) monografikoaren esanetan, ELFen efektu genotoxikoak ikusi ahal izan dira hainbat ikerketatan 50 mT-etatik gorako egonaldietan, DNAren zatitzea, kromosomen ezegonkortasuna eta gene-adierazpenaren aldaketak kasu [16]. Beste ikertzaile batzuek iradokitzen dute zeharkako efektu genotoxikoa gerta litekeela seinaletransdukzioaren modulazioaren bidez. Ondorioz, aldaketak eragingo lirateke zelula barneko kaltzio mailaren, proteinen fosforilazioaren edo entzima-aktibazioan [17]. Orain arte, ordea, ez da aurkitu ebidentzia nahikorik eta trinkorik IMen genotoxizitateari dagokionean. Efektuak aurkitu direnean DNA kateen apurketarekin edo ardatz akromatikoaren asaldurekin loturik egon dira. Badirudi efektuak aztertutako zelularen eta EEMen peko eraginaren ezaugarrien arabera gertatzen direla [18–20]. Jadanik proposatuta daude IMen genotoxizitaterako mekanismoak hala nola, efektu termikoak, erradikal askeak eta DNAren konponketa prozesuen aldaketak [21]. SCENIHRek 2015ean aztertu zituen genotoxizitatearen inguruko 31 artikulu, eta haien artean 13 ikerketek (% 42) efekturen bat aurkitu zuten [13]. Dena den, askotan gertatu izan dira genotoxizitate efektu hauek errepikatzeko arazoak [22], batez ere artikuluetan esposizioan eragin dezaketen hainbat aldagairen informazio osatua ez ematearekin zerikusia dutenak. Funtsezko aldagaiak dira esposizioaren intentsitatea, denbora eta konbinazio desberdinak, frekuentzien inguruko informazioa eta esposizioa sortzen duen sistemaren baldintzak eta artikuluetan argitaratu beharko lirateke [23]. Genotoxizitateaz gain, kartzinogenesia eragin dezaketen beste prozesu batzuk ikertu dira. Adibidez, apoptosia, oxidazio-estresa, eta zelula-proliferazioa, zelula-zikloa eta gene-adierazpenaren aldaketak. ELFen kasuan 100 μT intentsitatetik gora zelulen proliferazioaren gorakada ikusi da [24]. IMei dagokienez, mota honetako asaldura batzuk ikusi dira [25–27] baina ikerketa gehienek ez dute
efekturik aurkitu. Abian jarri da era berean beste ikerketa-lerro bat, IMek beste agente genotoxiko batzuen eragina handitu ote dezaketen finkatzeko; era guztietako efektuak lortu dira, bai onuragarria [28], bai kontrako efektua bai eta efektu eza [29].
1.2. Efektuak nerbio-sisteman ELFen kasuan ez dago efektu posibleen inguruko inolako ondoriorik ateratzeko euskarririk. Hala ere, zelulen diferentziazioan efektu positiboak ikusi dira [30,31]. Nerbio-sistemaren gaineko efektuak aztertzen dituzten ikerketek esposizio akutura mugatzen dute saioa, eta zelula mota bakarra erabiltzen dute. Gainera, ez dute modelo egokirik batez ere ELFekin zerikusia duten neuroendakatze-efektuak aztertzeko. Horrek guztiak eragozpenak eragiten dizkio metodologia honi. IMen kasuan, neurotoxikotasuna aztergai duen in vitro ikerketa gutxi daude. Mikroglia edota astrozitoen aktibazioa aztertzea da ikerketa hauen helburu nagusia. Izan ere, homeostasi-erradikalean aldaketak eta ondorioz zelulen estresa dakar aktibazio horrek. Egile batzuek mikrogliaren aktibazioa ikusi ahal izan dute [32,33], baina hala ere ebidentziak ez dira oraingoz behar bezain zorrotzak.
2. In vivo ikerketak In vitro ikerketekin alderatuz, in vivo ikerketek abantaila garrantzitsua daukate aintzat hartzen baitute toxikozinetika eta toxikodinamika prozesuak. Prozesu hauek, organismoa osatzen duten osagai guztien eta kutsatzaile edota agente kaltegarrien arteko interakzioa behatzen dute. Hala ere, in vivo ikerketen bidez lortzen diren emaitzak ezin dira zuzenean gizakietara estrapolatu eta ikerketa epidemiologikoekin berretsi behar dira.
2.1. Efektu neoplasikoak Karraskarietan eginiko ikerketa gehienek ez dute arrazoirik eman EEI-EEMek eragin minbizisortzailea dutela pentsatzeko. IARC minbiziaren ikerkuntzarako nazioarteko agentziaren esanetan, ebidentzia mugatua da. Izan ere, asko dago hobetzeko efektu batzuk ikusi dituzten ikerketa batzuen diseinuaren eta datu-interpretazioaren aldetik. Halaber, ELFei dagokienez haurren leuzemia eta, batez ere, leuzemia linfoblastiko akutua ikertzeko animali modelo egokien gabezia dago. IMei dagokienez gehienek emaitza negatiboak lortzen dituzte, salbuespenak salbuespen [34]. Esaterako, Bartsch et al.-ek (2010) epe-luzeko eta intentsitate baxuko GSM pean ez zuten aldaketarik antzeman hainbat tumoretan, baina bai bizialdiaren luzeran, murriztapena gertatu zelako azken horretan [35].
2.2. Efektuak nerbio-sisteman Ikerketa batzuek arazoak ikusi dituzte nerbio-sisteman. Besteak beste, oroimenean eta ikaskuntzan behatu dira aldaketak [36–38], bai ELF eta bai IMen peko egonaldietan. ELFen kasuan antsietatea eragin dutela ikusi da [39]. Dena den, emaitzek ez dute beharrezko sendotasunik eta ezin daiteke gizakiengan efekturik ondorioztatu. Neurogenesia, zitotoxizitea eta garunaren endekapena bezalako efektuak ikusi dira, beti ere intentsitate maila gomendagarrietatik oso gora [13].
2.3. Efektuak ugalketan Ugalketa aztertu duten ikerketek efektuak antzeman dituzte bai ugalkortasunean, bai eta ondorengoen garapenean. ELFei dagokienez, batez ere ikerketa epidemiologikoak egin dira, baina badaude in vivo ikerketak egin dituzten egileak. Esaterako, saguen organo genitaletan, bereziki testikuluetan asaldurak [40] eta itsas trikuen ondorengoen garapenean arazoak, zehazki mitosi prozesuko ziklo-zelularraren lehenengo fasean asaldurak eraginez [41], behatu dituzte. IMen ustezko efektuak era askotarikoak dira: besteak beste, folikuluen murrizketa eta obozitoen DNAn kalteak, apoptosiaren eta endometrioko oxidazio-estresaren areagotzea, testosteronaren murrizketa, espermatogenesiaren asaldurak, espermako kalte genetikoa, oxigeno espezie erreaktiboak, erradikal askeak, peroxidazio lipidikoa eta glutation peroxidasa eta superoxidodismutasa entzimen murrizketa barrabiletan [42,43]. Ikerketa ugaritan ikusi ahal izan dira IMeko uhinek eragiten dituzten efektu teratogenikoak, baina beti ere esposizio maila tenperaturaren gorakada nabarmena eragiteko gai denean (gradu zentigradu bat baino gehiagoko gorakada). Haatik, ez da efektu hau egiaztatu legislatutakoa baino intentsitate maila baxuagoetan [13]. Honetaz gain, emaitza positiboak dituzten ikerketa askok lagin tamaina txikia edota metodologia-mugak dituzte.
3. Ikerketa epidemiologikoak Ikerketa epidemiologikoak funtsezko tresna dira toxiko izan daitekeen edozein agente eta osasunean gerta daitezkeen ondorioen artean harreman bat ikusteko, interpretatzeko eta arriskuen ebaluazioa egiteko.
3.1. Efektu neoplasikoak IARC minbiziaren ikerkuntzarako nazioarteko agentziak, 2B kategorian sartu zituen ELFak 2002an, umeengan leuzemia kasuen areagotzearekin behatu zituzten erlazioen ondorioz. Wertheimer eta Leeperrena izan zen umeengan gertatutako leuzemia kasuak eta ELF uztartu
zituen lehenengo ikerketa 1979an [44]. Tentsio altuko lineetatik hurbil bizi ziren umeek leuzemia garatzeko arrisku bikoitza zutela behatu zuten. Esposizioa estimatzeko era, ordea, metodo ez-zuzenetan oinarritu zen, tentsio altuetatik dagoen distantzia eta sare elektrikoaren konfigurazioa kontuan hartuz eta neurketa zuzenik egin gabe. Ondorengo ikerketetan, batez ere, 0.3 eta 0.4 μT-ko intentsitatekoak dira umeen leuzemia linfoblastiko akutuarekin behin eta berriro [45–47] erlazionatu diren esposizio mailak. MOEaren prentsa-ohar batean, kalitatezko ikerketetan etxeetan dagoen maiztasun industrialeko (50 Hz) 0.4 μT-latik gorako eremu magnetikoa eta umeen leuzemiaren arteko asoziazio estatistikoa behatu zela adierazi zen [48]. Ikuspegi epidemiologikotik, ondorioztatu da minbizi-eragile izan litezkeela, harremana nahiko sendoa dela baitirudi. Hala ere, ezezagunak dira parte hartzen duten mekanismoak, eta animalia-ereduek ez diote efektu neoplasikoari eusten. Talde honen baitan egoteak leuzemia kasuek gora egitea gerta daitekeela esan nahi du eta beraz, azpimarratzen da sakonago aztertu behar direla bai esposizioa, bai eta efektuak ere. IARCek IMak ere 2B kategoriaren baitan sartu zituen 2011n, gizakiarentzat minbizi-eragile izan daitezkeela ondorioztatu ostean. Erabakia hartzeko, sakelako telefonoaren erabilerarekin lotutako glioma kasuen hazkundean oinarritu ziren. Gizakietan frogak mugatuak direlako eta ikerketarako animalietan froga eskasak daudelako sartu zen kategoria horretan. Kontrol kasurako egin den INTERPHONE izenekoa da ikerketa epidemiologiko ezagunena. Ondorio gisa, sakelako telefonoaren erabileran ordu gehien pilatuta zituztenen artean (1640 ordu baino gehiago) soilik ikusi zen gliomaren arriskuaren handitzea, baina ez zen dosi-efektu gisako erantzunik aurkitu [49]. Hardell et al.-ek (2011) buruko tumore kaltegarrien kasuen gorakada ikusi zuten hari gabeko telefonoa eta sakelako telefonoa hitz egiteko gehien erabiltzen zutenen artean. Izan ere, ikusi zuten arriskua goraka zihoala latentzia-denbora eta erabilera handitu ahala [50]. Schuz et al.-ek (2006), aldiz, ez zuten tumore arriskurik aurkitu, sakelako telefonoen erabiltzaileak 7 eta 10 urte bitartean jarraitu ostean [51]. Dena den, Bann et al.-ek IARCen izenean, sakelako telefonoen erabiltzaileen sailkapen desegokia egin zutela esan zuten, mugikorren harpidedun guztiak erabiltzaile gisa kontsideratu baitzituzten, benetako erabilera kontuan izan gabe [52]. Nagusiki, bi ikerketak aztertu dituzte umeen eta nerabeen garuneko minbiziak. Kasu kontrolekoa den CEFALO ikerketak ez zuen harremanik aurkitu garuneko tumorea zuten 7 eta 19 urte arteko gazteen eta sakelako telefonoaren erabileraren artean (galdetegi bidez eta ahal zenean operadoreen bidez jasotako informazioa). Bestalde, abian da kasu kontroleko MOBIKIDS ikerketa eta bertan kontuan hartu dira garuneko tumorea duten 10 eta 24 urte arteko 1.000 gazte, eta kontrol gisa jardungo duten beste horrenbeste gazte [53].
Era berean ikergai izan dira sakelako telefono, irrati eta telebista-antenek gorputz osoan eragiten duten esposizioak dituen efektuak ere. Esposizio maila estimatzeko, ikertzaile askok iturrira dagoen distantzia hartu dute aintzat. Dode et al.-ek (2011) [54] korrelazioa ikusi zuten minbiziaren ondoriozko hilkortasuna eta telefono-antenekiko distantziaren artean. Gainera, hilkortasun tasa handiagoak ikusi ziren 500 metroko distantzietan. Beste egile batzuek antzeko emaitzak behatu zituzten [55,56]. Hala ere, ikerketa guztiek ez dute erlaziorik aurkitzen [57]. Askok, gainera, esposizioa estimatzeko erradiazioaren iturrira dagoen distantzia erabiltzea kritikatzen dute, distantzia eta intentsitate-mailen arteko asoziazio baxua erakutsiz. Distantziaz gain, aldagai ugari hartu beharko lirateke kontuan, emisio-iturriaren altuera, kokapena, orientazioa, maiztasunak eta lekuko geometria espaziala kasu [58].
3.2. Nerbio-sisteman eta jokabidean efektuak Populazio helduari dagokionez, industria-maiztasunen (50 Hz) egonaldia pairatzen duten langileetan ikusi da gora egin duela neuroendekapen gaixotasun batzuk jasateko arriskuak. Alboko esklerosi amiotrofikoa (hots, neurona motorearen gaixotasuna) da gaixotasun horietako adibide bat [59,60]. Ikerketa suitzar bat izan zen tentsio altuko lineek eragindako ELFen peko eta neuroendekapen gaixotasunen arteko lotura antzeman zuen lehenengoa. Horrela, Huss et al.-ek (2009) ikusi zuten Alzheimerra eta zahartzaroko dementzia garatzeko arriskua handiagotzen zela denbora luzez tentsio altuko lineetatik 50 metro baino gutxiagotara bizi izan zirenengan [61]. Hala ere, Danimarkako populazioa ikertu zuen kontrol-kasuko ikerketa batek ez zuen harremanik aurkitu tentsio altuko lineetatik 50 metro baino gutxiagotara bizitzea eta Alzheimerra, dementzia, Parkinsona, esklerosi anizkoitza edo alboko esklerosi amiotrofikoa bezalako gaixotasunak garatzearen artean [62]. IMei dagokienez esposizio akutua eragin zaien boluntarioetan, begiratu da nerbio-sistemaren funtzio espezifikoetan aldaketak gertatu ote diren. Esate baterako, gertutik aztertu dira kognizio-funtzio batzuk, hala nola loaldiko burmuin-jarduera, psikomotrizitatearen arazoak, zentzumen ahalmenak eta oroimena, atentzio eta kontzentrazioa. Ikusi da IMek gaitasuna dutela elektroentzefalogramaren patroi normala [63], loaldiaren estadioak eta funtzio kognitiboaren aldaketak eragiteko, baina hala ere, beste ikerketa batzuek ez dute hori egiaztatu eta kasu batzuetan egile berberek baldintza berdinetan ikerketa errepikatuz ezin izan dituzte emaitzak egiaztatu [64]. Urriak dira IMek ume eta nerabeen kognizio-funtzioetan sortzen dituzten arazoei buruzko ikerketak. Umeen garuna guztiz osatu gabe dago eta batzuen ustez efektu neurofisiologikoei dagokienez sentikorragoak izan daitezke garapen-fase honetako garunak [65], baina kontua eztabaidagai da oraindik ere [66]. Batez ere hiritarrek erabiltzen dituzten sakelako telefonoek
sorturiko esposizioa izaten da soilik aintzat hartutako IM iturria. Ikerketa batzuek jaio aurretiko esposizioa baizik ez dute kontuan hartzen. Alegia, amak haurdunaldian egindako sakelako telefonoaren erabileraren arabera egin dute azterketa, eta beste batzuek aldiz, umeak berak jaio ostean egindako erabilera hartzen dute esposizio iturri gisa. Guxens et al. (2013) [67] eta Vrihjeid et al.-ek (2010) [68] egindako lanak dira lehenengokoen artean ezagunenak. Ez zuten efekturik aurkitu baina esposizioaren estimazioaren kalitate baxua salatu izan da. Lehenengo lanaren kasuan amei atzera begira galdetegi bidez galdetu zitzaien umeek 5 urte zituzten garaiari buruz, eta bigarren kasuan, haurdunaldian egindako deien maiztasuna galdetu zitzaien, erabilera-denbora kontuan hartu gabe. Esposizioaren estimaziorako umeek edo nerabeek egindako mugikorraren erabilera kontsideratu duten ikerketek, prozesu kognitiboen ebaluazioan efektu laguntzailea [69,70] edo efektu gabezia [71–73] ikusi zuten batzuek. Bestalde, ikertzaile talde berak birritan ikusi zituen portaera-arazoak lagin handia erabili zuen ikerketa batean [74,75]. Australiako zeharkako MoRPhEUS ikerketak, aldiz, efektu onuragarria behatu zuen, sakelako telefonoa gehien erabiltzen zuten nerabeek erantzun-denbora motzagoa baitzuten, nahiz eta zehaztasun okerragoa izan [76]. IMen kognizio-efektuen inguruan egin diren ikerketek orokorrean esposizio akutua eta epe motzera neurtzen dituzte efektuak eta, beraz, epe luzera eragiten duten efektuetan sakondu egin beharko litzateke.
3.3. Efektuak ugalketan Ugalketan, antzutasunean, berezko abortuetan eta sortzetiko gaixotasunetan ELFek eragin ditzaketen efektuak aztertu izan dira, batez ere lan jardueraren ondorioz esposizioa jasan duten gizakiengan. Orokorrean, emaitzek ez dute ugalketan arriskurik behatzen normalean gertatzen diren esposizio mailetan, bai ingurumen jatorriko bai lan jardueraren jatorriko ohiko intentsitateetan. Esposizio altua pairatzen dutenengan, ordea, arriskuaren handitze bat ikusi da [77]. Esperma IMekiko kaltebera izan daitekeelako hipotesia ere jorratu izan da. Gutschi et al.-en (2011) ikerketan, antzutasun-klinika bateko 2.100 pazienteren semena analizatu zen 1993 eta 2007 urteen artean [78]. Ikertzaileek ikusi zuten semenaren mugikortasun eta morfologiakalitate okerragoa zutela sakelako telefonoa erabiltzen zutela zioten gizonezkoek. Hala ere, ikerketa honek ez zituen kontuan hartu IMen iturri izan zitezkeen beste batzuk, ez eta antzutasunean eragin zezaketen beste aldagai batzuk. SCENIHRen arabera, ez dago ebidentzia nahikorik IMek gizonezkoen ugalkortasunean eragiten dutela esateko [13].
3.4. Sintoma ezespezifikoak Ondoeza orokorra, buruko mina edo lo egiteko arazoak bezalako sintomak behatu izan dira EEMekin harremanetan [79,80]. Dena den, ikerketa gehienek antenetatiko edota tentsio altuko lineetatiko distantzia erabili dute esposizioa estimatzeko erreferentzia modura. Gainera, pazienteen subjektibotasuna arazo izan daiteke, sintomak neurtzeko zailtasuna dela eta. Horrela, parte-hartzaileek eurek esandakoaz fidatzea besterik ez da geratzen. Porsius et al.-ek (2015) aurkitu zuten tentsio altuko lineetatik gertu (300 metrora) bizi ziren biztanleek sintoma gehiago erakusten zituztela, nahiz eta linea horiek oraindik funtzionamenduan ez egon [81]. Bortkiewicz et al.-ek (2012) ere hurbiltasuna eta aitortutako sintomen arteko harremana ikusi zuten IMen kasuan [80]. Azken urteotan, osasun publikoaren baitan sonatua egin da EEMekiko hipersentikortasuna deritzona. Sintoma ezberdin eta ezespezifikoak edukitzean datza hipersentikortasun hori: buruko minak, letargia, loaldian asaldurak, antsietatea... Hainbat ikerketatan argi ikusi da ez dagoela benetako loturatik benetako esposizioa, hots, neurtutakoa eta parte-hartzaileek esandako sintomen artean [13,82].
EEMen EFEKTUEN INGURUKO EZTABAIDA Ikerketa ugari egin dira, baina hala ere, kontu honetan zalantza ugari daude, batez ere metodologiak dituen mugengatik. Gehienetan ikerketen emaitzak ez dira errepikatuak, ez dira sendoak edota ez dute dosi-erantzun gisako ondoriorik izaten. Ugariak izan daitezke ikerketetan gertatutako sendotasun ezaren arrazoiak: besteak beste, metodologia-mugak, diseinu esperimental desberdinen aniztasuna, esposizio-denbora laburra, lagin txikiaren ondorioz duten esangura estatistiko baxua, efektuak neurtzeko erabilitako test desberdinen aniztasuna, beharrezko latentzia-denbora aintzat ez hartzea, kontuan hartu gabeko aldagai nahasgarriak eta sintomen berri emateko unean egon daitezkeen subjektibotasun arazoak izan daitezke [13,83]. EEI-EEMen efektuak oraindik eztabaidagai daude besteak beste egonaldiaren estimazio desegokia edo osagatugabea egin omen delako. Izan ere, normalean, ikerketek ez dituzte EEIEEMak sortzen dituzten iturri guztiak kontuan hartzen eta metodo zuzenak posible ez direnean halamoduzko estimazioa egiten duten metodo ez-zuzenak erabiltzen dituzte [84].
efektuak aztertzeko. Europako hainbat egitasmok diru-laguntzak jaso dituzte, EEI-EEMen efektu eta ekintza-mekanismoak aztertzeko. Batez ere, in vitro eta in vivo saioak egin dituzte esaterako REFLEX edo CEMFEC bezalako proiektu sonatuek (http:// ec.europa.eu/health/ph_determinants/environment/EMF/brochure_en.pdf). Ikerketa hauek guztiek ez dute emaitza argirik eman. EEI-EEMen iturri diren teknologien erabilerak gora egin du eta emaitza kontraesankorrak lortu dira. Beraz, jarraitu egin beharko genuke epe luzera batez ere umeetan gerta daitezkeen efektuak ikertzen. Hori dela eta, Bruselan izan zen EEI-EEMei buruzko estatu arteko batzarrean kohorte-ikerketa epidemiologikoak eta protokolo zehatzak gauzatzeko beharra nabarmendu zuten gaian adituak direnek. Une honetan, abian daude IMen efektuak aztertzen dituzten hainbat ikerketa epidemiologiko; lehenik kontrol-kasuko MOBI-Kids ikerketa [53], bigarrenik, 250.000 heldu baino gehiago 25 urtetan zehar jarraituko dituen COSMOS (Cohort Study of Mobile phOne uSe and health) [85] ikerketa, minbiziak, tumore onberak, buruko minak, loaren kalitatea eta ongizate orokorra aztertuz. Hirugarrenik, HERMES (Health Effects Related to Mobile phonE use in adolescentS) kohortea [86] eta azkenik GERoNiMO proiektua (Generalised EMF Research using Novel Methods- an integrated approach: from research to risk assessment and support to risk management) (http://www.crealradiation.com) EEI-EEMek dituzten efektuak era ezberdinetan (in vitro, in vivo eta ikerketa epidemiologikoekin) baloratzen dituena. Gipuzkoan, INMA (INfancia y Medio AmbienteIngurumena eta Haurtzaroa; www.proyectoinma.org) proiektuak kohorte bat du eta parte hartzen du GERoNiMO proiektu Europarraren ikerketa lerro batean. Zehazki, IMek umeen neurogarapenean duten eragina epidemiologiaren aldetik aztertzen da [84]. INMA proiektuaren barruan nagusiki zehaztu nahi dute zein efektu eragiten dituen umeen garapenean, haurdunaldian eta bizialdiko lehenengo urteetan ingurumen kutsatzaileen peko egonaldiak. Egun, Espainia mailan 6 kohortek diraute eta Gipuzkoakoa da berriena, aztergai diren 450 inguru umeek 8 urte dituztelarik. Neurogarapenari dagokionez, berriki abian jarri da gazteak aztergai dituen SCAMP izeneko proiektua [87]. ELFei dagokienez aldiz, orain arte metodo ez-zuzenen bidez eta iturri guztiak kontuan izan gabe egin da esposizioaren karakterizazioa, baina azkenaldian, ohikoagoak dira iturri guztiak aintzat hartzen dituzten ikerketak, eta esposizioa neurketa zuzenen bidez [88] edota neurgailu pertsonalen bidez estimatzen da.
ONDORIOAK Organismo ofizialek, estatu mailakoek zein estatu artekoek, uste dute egungo ebidentzia mugatua dela eta ezin ondoriozta daitekeela EEI-EEMen eta efektuen arteko kausa/efektu harremana dagoenik, beti ere esposizio mailak gomendio eta araudien azpitik daudenean [13,89–91]. Dena den, azpimarratu dute metodologiako arazoei aurre egiten dieten ikerketa sendoak egiteko beharra dagoela. Eginbidean dauden proiektuek gaia argitzen lagundu bitartean, funtsezkoa da herritarren ardurei erantzuteko nazio arteko erantzun koordinatu bat. ESKER ONAK MGk eskerrak eman nahi dizkio Hezkuntza, Hizkuntza politika eta Kultura sailari, doktore tesia egiteko jaso duen diru-laguntzagatik.
1.3. Telefonia mugikorraren antenak: kokapena eta inguru sentikorrekiko gertutasuna INMA-Gipuzkoa ikerketaeremuan
LABURPENA Europan, 1999/519/EC Gomendioak ezartzen ditu jendarte orokorrarentzat eremu elektromagnetikoen (0 Hz –300 GHz) esposizioaren mugak eta erreferentzia mailak. Herrialde ugarik, Espainiak barne, "inguru sentikor" deritzenetan esposizioaren iraupenaren eta biztanleria sentikorraren presentziaren araberako muga murriztaileagoak eta neurri gehigarriak ezarri dituzte. Ikerketa honen helburua INMA-Gipuzkoa proiektuko herrietan telefonia mugikorraren antenen kokapena eta gune sentikorrekiko gertutasuna zehaztea da. Horretarako antenak eta eremu sentikorrak (eskolak, osasun-zentroak, zahar-egoitzak eta parke publikoak) geoerreferentziatu ziren. Eragin-eremuak inguru sentikorrekiko distantziaren arabera (50, 100, 300 eta 600 m) sailkatu ziren eta eremu bakoitzeko telefonia mugikorraren antena kopuruak zehaztu ziren. 247 inguru sentikor eta 156 antena zenbatu ziren guztira. Antenen % 54a zehaztutako eragineremuen barruan aurkitu ziren. Osasun-zentro batean eta parke batean salbu, gainerako inguru sentikorretan ez zen antenarik aurkitu 100 m-ko erradioan. Inguru sentikorren % 46k 600 m-ko erradioaren barruan gutxienez antena bat zutela ikusi zen, % 20.6ak 1 eta 3 antena bitartean, % 21.5ak 3 eta 6 antena bitartean eta gainontzeko % 4.9k 6tik gora antena zituztelarik. Bi inguru sentikorretan soilik aurkitzen da antena bat gertuko eragin-eremuan (0-100 m). Dena den, distantzia ez da esposizioan eragiten duen aldagai bakarra, eta ondorioz beharrezkoa litzateke etorkizuneko ikerketek inguru hauetako esposizio-mailak neurtzea. Hitz-gakoak: eremu elektromagnetikoak; irrati-maiztasuna; telefonia mugikorra; analisi espaziala; biztanleria sentikorra.
SARRERA Erradiazio ez-ionizazaileko eremu elektromagnetikoak (EEI-EEM) geroz eta ohikoagoak dira gure inguruan, eta hauek epe luzera izan ditzaketen eraginek biztanlerian sortzen duten kezka ere haziz doa. 90. hamarkadan telefono mugikorrak agertu zirenetik, etengabeko igoera azkar eta orokortu bat jazo da telefonia mugikorraren antena kopuruan [92]. Europako batzordeak 2010. urtean biztanleriari luzatutako azken inkestaren arabera, goi-tentsioko lineen ostean, telefonia mugikorraren antenak dira biztanlerian kezka gehien sortarazten duten EEI-EEM-en iturriak. Inkesta erantzun zuten europarren % 70ak eta espainiarren kasuan % 75ak uste du, telefonia mugikorraren antenek osasunean nolabaiteko eragina dutela [93]. Europan babes erradioelektrikoaren inguruko esparru legala 1999/519/EC Gomendioak zehazten du, eta bertan ezartzen dira jendarte orokorrarentzat EEI-EEM-ekiko esposizioaren oinarrizko mugak eta erreferentzia mailak [94]. Azken hauek onartutako gehienezko EEI-EEM esposizio mailak zeintzuk diren adierazten dituzte. Europar batzordearen Gomendio hau erradiazio ez-ionizatzaileen babeserako nazioarteko batzordearen (ingeleseko siglak: ICNIRP, International Commission on Non-Ionizing Radiation Protection) gidalerroetan oinarritzen da [95]. Telefonia mugikorrak lan egiten duen maiztasunentzat erreferentzia maila ezberdinak ezartzen dira potentzia-dentsitateari dagokionez. 900 eta 2000 MHz arteko maiztasunentzat erreferentzia maila maiztasuna zati 200 eginda kalkulatzen da (f/200), gaindi ezin daitekeen balio altuena 4,5 W/m2 delarik 900 MHz maiztasunarentzat. 2000 eta 2600 MHz arteko maiztasunentzat, aldiz, erreferentzia maila 10 W/m2 baliora mugatzen da. Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak gomendio hauek bere egin ditu, eta are gehiago, kide batzuk muga murriztaileagoak edota neurri gehigarriak ezarri dituzte. Kasu batzuetan muga murriztaileago hauek "inguru sentikor" deritzonetan soilik ezartzen dira, esposizioaren iraupenaren eta hau jasango duen biztanleria motaren (ume, adineko, gaixo) arabera [96]. Espainian 1066/2001 Errege Dekretuak arautzen ditu domeinu publiko erradioelektrikoaren zaintza, emisio erradioelektrikoen mugak eta hauen aurrean osasuna babesteko hartu beharreko neurriak. Dekretu honek europar gomendioak bere egiten ditu, muga eta erreferentzia maila berak ezarriz, baina era berean neurri gehigarriak ezartzen ditu inguru sentikorrak babesteko [97]. Hala, Errege dekretu honen 8. artikuluak eta CTE/23/2002 Aginduak haurtzaindegietatik, haur-eskoletatik, derrigorrezko hezkuntza zentroetatik, osasun zentroetatik, ospitaletatik, parke publikoetatik, zahar-egoitzetatik edo eguneko zentroetatik 100 m baino gutxiagora dauden estazio erradioelektrikoen operadoreak esposizioaren gutxitzea arrazoitzera behartzen ditu [97,98]. Estatu-mailako araudi hau izanik ere, Europar
Batzordeak 2010ean gauzatutako inkestaren arabera [93] espainiarrek hartu beharrekotzat ikusten zituzten hurrengo neurriak: biztanleriari informazio gehiago eskaintzea (% 56), segurtasunerako estandarrak ezartzea (% 36) eta biztanleria babesteko gidaliburuak sortzea (% 30). Bi arazo nagusi aurkitzen dituzte agintariek biztanleriaren eskaera honi erantzuterako orduan, alde batetik EEI-EEM-ekiko esposizioak osasunean izan dezakeen eraginaren inguruko adostasun falta, eta bestetik, biztanleria orokorrak jasaten duen benetako esposizio mailei buruzko ezjakintasuna. Hori dela eta, beharrezkoa ikusten da esposizio maila hauek ezagutzeko neurketak egitea, modelizatzea eta esposizio mailak zehazten dituen mapak garatzea. Gauzatutako ikerketa helburu hau betetzeko bidean egin den lehen urratsa da, eta INMAGipuzkoa proiektuko herrietan telefonia mugikorraren antena kopurua, euren kokapena eta gune sentikorrekiko gertutasuna zehazten ditu.
Ikerketa esparrua Ikerketa esparruak INMA (Infancia y Medio Ambiente, www.proyectoinma.org/) proiektuko partaideen herriak hartzen ditu bere baitan. 2006. urtean hasi zen ikerketa epidemiologiko prospektibo bat da INMA, 638 ama/seme-alaba bikotez osatua, ingurumen eragileekiko esposizio goiztiarrek haurren garapenean eta osasunean duten eragina ikertzen duena [11]. Ikerketa esparrua Gipuzkoako hegoaldean kokatzen da (1. Irudia), eta Goierriko eta Urola Garaiko eta Erdialdeko eskualdetako 23 herrik1 osatzen dute, guztira 95.442 biztanlek, hain zuzen ere.
Telefonia mugikorraren antenen eta inguru sentikorren geoerreferentziazioa Ikerketa esparruaren barne aurkitzen diren ondorengo inguru guztiak geoerreferentziatu ziren: parke publikoak, haurtzaindegiak, hezkuntza zentroak (haur, lehen eta bigarren hezkuntza), osasun zentroak (anbulatorioak, osasun zentroak, lehen mailako arretarako kontsultategiak, buruko osasunerako zentroak eta ospitaleak) eta adinekoen egoitzak eta eguneko zentroak. Ikerketa esparruko eta herri mugakideetako telefonia mugikorraren antenak ere geoerreferentziatu ziren. Inguru sentikorren kopurua eta kokapena udaletxeen, Eusko Jaurlaritzako Osasun eta Hezkuntza departamentuen eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialerako departamentuaren bidez lortu ziren. Telefonia mugikorreko antenen kokapena aldiz Industria, Energia eta Turismoko Ministerioaren ''Infoantenas'' (http://geoportal.minetur.gob.es/VCTEL/vcne.do) [99] aplikazioaren bidez erdietsi zen. Eragin-eremuak edo "bufferrak" Eragin-eremuak, ingelesez "buffers'' deiturikoak, funtsezko tresnak dira gertutasun analisia gauzatzerako orduan. Eragin-eremuen bidez, aztergai diren elementu geografikoetan diametro ezberdineko azalerak sortzen dira, izan puntuak, lerroak zein poligonoak [100]. Eragin-eremu hauek sortzeko, 100 eta 300 m-ko distantziak hartu ziren kontuan, inguru sentikorretan muga murriztaileak ezartzerako orduan araudi europar ezberdinetan ezartzen diren distantziak hauek baitira [96,98]. Hauek baino azalera murriztaileagoak eta nasaiagoak sartze aldera 50 eta 600 m-ko distantziak ere txertatu ziren. Eragin-eremuak inguru
sentikorren inguruan sortu ziren, eta informazio geografikoa ArcGIS 10.22 eta Quantum Gis Desktop 2.2.0 programen bidez aztertu zen.
EMAITZAK Ikerketa esparruak barne hartzen dituen 23 herrietan 156 telefonia mugikorreko antena eta 247 inguru sentikor identifikatu ziren guztira. Erabileraren arabera banatuz, inguruen % 61 parkeek eta plazek osatzen dute, % 23 eskolek, % 11 osasun zentroek eta % 5 adinekoen egoitzek eta eguneko zentroek (1. Taula). Identifikatutako 56 eskolen % 14 (8 eskola) soilik dira bigarren hezkuntzako zentroak, eta gainerakoak haur hezkuntza eta lehen hezkuntza barne hartzen dituzten zentroak edo haur hezkuntza soilik eskaintzen duten zentroak dira, 0 eta 6 urte arteko haurrak doazenak, ustezko biztanleria sentikorrena alegia. 1. Taula Inguru sentikor eta telefonia mugikorreko antena kopurua INMA proiektuaren ikerketaeremuan Inguru sentikorra Kopurua Eskolak 56 Haur eta lehen hezkuntza (0-12 urte) (HLH) 48 Bigarren hezkuntza (12-16 urte) (BH) 8 Osasun zentroak 27 Adinekoen egoitzak 13 Ostatudun egoitzak 8 Eguneko zentroak 7 Parke eta plazak 151 Telefonia mugikorreko antenak 156
2. Taulak aztertutako eragin-eremuen barruan gutxienez telefonia mugikorreko antena bat duten inguru sentikorren kopuruak eta ehunekoak biltzen ditu. Osasun-zentro bat salbu, gainerako inguru sentikorretan ez zen antenarik aurkitu 50 m-ko erradioan. 50 eta 100 m-ko erradioaren barnean antenen presentzia zuen parke bat soilik aurkitu zen. 100 eta 300 m-ko tartean, bigarren hezkuntzako eskolen kasuan salbu, mota ezberdinetako inguru sentikorretan
gutxienez antena bat izatea orokortzen da. Aztertutako eragin-eremu guztiak kontuan hartuz, 14 osasun zentrok (% 51,9), 74 parkek eta plazak (% 49,0), 6 egoitzak (% 46,2) eta 20 eskolak (% 35,7) dute gutxienez antena bat 0 eta 600 m arteko erradioaren barnean. 2. Taula Eragin-eremuen barruan gutxienez telefonia mugikorreko antena bat duten inguru sentikorren kopuruak eta ehunekoak
65 (43,1) Guztira 0-600a 18 (37,5) 4 (50,0) 14 (51,9) 6 (46,2) 74 (49,0) HLH: Haur eta lehen hezkuntza; BH: Bigarren hezkuntza Parentesi artean, inguru sentikor mota bakoitzaren totalarekiko kalkulatutako ehunekoak aInguru sentikor batzuk ilara ezberdinetan errepikatzen dira, eragin-eremu batean baino gehiagotan dituztelako antenak. Beraz, 0-600 m ilaran ageri diren balioak eta zutabeko kopuruen batuketak ez dute zertan bat egin behar
Inguru sentikorrak eragin-eremuen arabera aztertzerako orduan ageriko ezberdintasunak ikus daitezke antena kopuruan (3. Taula). 0 eta 50 m arteko tartean osasun zentro bat soilik dago telefonia mugikorreko antena baten eraginpean. 50 eta 100 m arteko eragin-eremuan parke bat aurkitzen da 4 antenarekin. 100 eta 300 m arteko tartean inguru sentikorrek 1 eta 6 antena artean dituzte. 300 m-tik aurrera da antena kopuru handiena pilatzen den tartea, non hezkuntza zentroetan eta parkeetan 7 eta 10 antena artean aurkitzen diren, eta baita 10 antenatik gora ere osasun zentro baten kasuan.
3. Taula Inguru sentikorren kopuru eta ehunekoa eragin-eremu ezberdinetan dituzten antenen arabera
Eskolak Osasun zentroak Adinekoen egoitzak Parke eta plazak Distantzia Antena kopurua HLH BH
Antenak izar gorri baten bidez daude adierazita, baina antena batzuk kokapen bera partekatzen dutenez izar bakoitzak antena bat baino gehiago adierazi dezake. 2A irudian 300 eta 600 m artean antenak dituzten eskolak ageri dira. 2B irudian, aldiz, ageri diren hiru eskolek antenak 600 m baino gehiagora dituzte.
Bestalde, herri mugakideetan kokatutako antena bakar bat ere ez da aurkitzen INMA-Gipuzkoa proiektuko herrietako inguru sentikorretatik 600 m baino hurbilagoko distantziara.
EZTABAIDA Biztanleria babesteko irrati-maiztasunen emisioen aurrean hartu beharreko neurriei dagokienez, 1066/2001 Errege Dekretuak operadoreak normalean jendea egoten den lekuetan kokatutako antenen ondorioz sortutako esposizio mailen inguruko ikerketa zehatzak burutzera behartzen ditu. Bestalde, CTE/23/2002 Aginduak, neurri gehigarri gisa, antena inguru sentikorren batetik 100 m baino gutxiagora dagoenean gauzatutako ikerketan esposizio mailen murriztea zuzenestera behartzen ditu operadoreak [98]. Gure ikerketa esparruan 100 m-ko erradioaren barnean hurrenez hurren 1 eta 4 antena dituzten osasun zentro bat eta parke bat identifikatu dira. Beraz, 5 antena hauek soilik bete beharko lukete aipatutako Aginduaren neurri gehigarria. Europan, Frantzian, Danimarkan, Lituanian edo Erresuma Batuan kasu, antzerako neurri gehigarriak ezarri dituzte inguru sentikorrak babesteko, hala operadoreak esposizioa murriztera eta antenen kokapena elkarbanatzera behartuz [96]. Erresuma Batuan, eskolaren batetik hurbil antena bat ezarri nahi bada lehenik eta behin hezkuntza zentroari galdetzea beharrezkoa da [96].
Irrati-maiztasunen emisioen erreferentzia mailei dagokionez, Europar Batasuneko estatu kideen gehiengoak bere egin ditu 1999/519/EC Gomendioan ezarritako mailak. Are gehiago, estatu batzuek muga murriztaileagoak ezarri dituzte. Esaterako, Greziak, % 30 murriztu ditu muga hauek biztanleria orokorrarentzat, eta inguru sentikorretatik 300 m baino gutxiagora dauden antenen kasuan % 40. Bulgaria, Suitza eta Esloveniak aldiz biztanleria orokorrarentzat Gomendioko mailak bere egin dituzten arren, inguru sentikorren kasuan 10-100 aldiz muga murriztaileagoak ezarri dituzte [96]. Espainiako erkidegoei dagokionez, Gaztela-Mantxak [101] eta Nafarroak [102] muga murriztaileagoak ezarri dituzte biztanleria orokorrarentzat. Hala, Gaztela-Mantxan hirigunean onartzen den esposizio maila 10 μW/cm2-ra mugatzen da telefonia mugikorreko maiztasun guztientzat, eta Nafarroan 2 W/m2 eta 4 W/m2 dira 900 eta 1800 MHz-etarako mugak hurrenez hurren. Are gehiago, Gaztela-Mantxan inguru sentikorren barruan kokatzen diren telefonia mugikorren zerbitzu bakoitzarentzat (GSM, DCS eta UMTS) ezartzen den potentzia-dentsitatearen muga 0,1 μW/cm2-koa da. Beste erkidego batzuk erreferentzia mailak inguru sentikorren kasuan murriztu dituzte (Errioxa % 10, Gaztela eta Leon % 25 eta Nafarroa % 55) [102–104]. Gure kasuan, ikerketa esparruko antenen % 96,7 inguru sentikorretatik 100 m baino gehiagora aurkitzen dira, eta kasu hauetan ez dago esposizioa murriztera bideratua dagoen inongo neurririk edo mugarik, ez erkidego mailakorik ez estatu mailakorik. Ikerketa askotan iturrira dagoen distantzia erabili izan da esposizio mailaren hurbilketa bat egiteko, eta hala osasunean izan ditzakeen eraginak balioesteko. Iturri gisa telefonia mugikorraren antena bat edo bat baino gehiago kokatzen diren estazioak hartu izan dira. Dode et al.-ek [54] telefonia mugikorren estazioekiko gertutasunaren eta minbiziak eragindako heriotza-tasaren artean korrelazio espaziala aurkitu zuten, estazioen biran 500 m-ko erradioko esparruan heriotza-tasa hau handiagoa zelarik. Wolf eta Wolf-ek [55] estazioetatik 350 m baino gutxiagora bizi direnetan minbizi mota guztientzat intzidentzia esanguratsuki altuagoa zela ikusi zuten. Eger et al.-ek ere estazioetatik 400 m baino gertuago bizi ziren pertsonek hortik kanpora bizi zirenekin alderatuz minbizia jasateko 3 aldiz arrisku handiagoa zutela ikusi zuten [56]. Dena den, beste ikerketa batzuek ez dute aurkitu loturarik minbizia izateko arriskuaren eta estazioekiko gertutasunaren artean [57]. Minbizia ez den beste osasun arazo batzuetan estazioekiko distantziak izan dezakeen eragina ere ikertua izan da, kasu batzuetan distantziaren eta sintoma ez espezifikoen (dermatologikoak, zorabioak, itolarria, nekea, digestio-nahasmenduak zein kontzentratzeko arazoak) artean erlazioa aurkituz [79,80,105]. Ikerlari askok estazioekiko distantzia esposizio mailaren hurbilketa egiteko aldagai gisa
erabiltzea desegokia dela uste dute. Hala, egile batzuek erlazio baxua [106,107,108]2, aurkitu dute telefonia mugikorren estazioekiko distantziaren eta neurketa bidez erdietsitako esposizio balioen artean. Pollán et al.-ek erlazio baxu honen arrazoia erradiazioa blokeatu, difraktatu edo islatu dezaketen elementu fisikoak egotea dela iradokitzen dute [108]. Ondorioz, distantziaz gain beharrezkoa da esposizioa zenbatesterako orduan bertan aurki daitezken barrera fisikoak, eraikinak, zuhaitzak zein mendiak esaterako, kontuan hartzea. Beste aldagai batzuk, antenaren noranzko bertikalak edo horizontalak (azimut eta downtilt), potentziak zein antena kokatzen den altuerak ere eragina izango dute esposizio mailetan. Beekhuizen et al.-ek zenbait aldagairen inguruko informazio faltak benetako esposizioa zenbatesterako orduan izan dezaketen eragina aztertu zuten [109]. Hala, esposizioa zenbatesterako orduan altueraren, kokapenaren, noranzkoaren, maiztasunaren eta eraikuntzaren 3D modeloaren inguruko datuak eskura izatea beharrezkoa dela ondorioztatu zuten. Era berean, potentziaren, inklinazio bertikalaren eta antena motaren inguruko informazioa baliagarria dela, baina ez guztiz beharrezkoa ikusi zuten. Esposizioa zenbateste aldera, esposizio-mailetan eragina duten aldagai ezberdinak kontuan hartuz, irrati-maiztasuneko uhinen propagazioa aurreikusteko modeloak garatu dira. Bürgi et al.-ek garatutako NISMap modelo geoespaziala [110] telefonia mugikorren antenetatik datozen eremu elektromagnetikoak modelizatzeko balioztatua izan da, baita arrakastaz erabilia ere Suitzan eta Herbeheretan [92], dosimetroen bidez neurturiko esposizio maila indibidualen eta modelo bidez kalkulatutakoen artean korrelazio ona erdietsiz. Gauzatutako ikerketak dituen mugei dagokienez, azpimarratu nahi genuke, alde batetik ikerketa telefonia mugikorren antenak kokatzean soilik ardaztu dela, eta hauek ez dira biztanleriarentzat irrati-maiztasunen iturri bakarrak. Dena den, Joseph et al.-ek hirietako kanpoko ingurunean telefono mugikorrekin batera irrati-maiztasuneko eremu elektromagnetikoen (IM-EEM) iturri garrantzitsuena telefonia mugikorraren antenak zirela ikusi zuten [111]. Telefonia mugikorraren antenek, sakelakoen erabilerak ez bezala, urruneko eremuan jasotzen diren emisioak sortzen dituzte, gorputz osora esposizio jarraitu eta homogeneoa bideratuz. Gauzatutako ikerketaren beste muga bat inguru sentikorren geoerreferentziazioa burutzerako orduan hauek azaleratzat hartu beharrean puntutzat hartu direla da, ondorioz, azalera handiko inguru sentikorrek inguruan dituzten telefonia mugikorreko antenen kopurua gutxiestea gerta daitekeelarik. Aztertutako inguru sentikor gehienek azalera handia dutenez (batez ere parke publikoek), gerta daitekeen egoerarik
2 Argitaratutako artikuluan akatsa zegoen. Hemen era egokian jarri da.
okerrena behatu nahi bada, inguru hauek puntu beharrean azalera bezala kontuan hartzea beharrezkoa da. Lan hau INMA-Gipuzkoa proiektuko esparruan IM-EEMekiko esposizioa karakterizatzeko eman den lehen urratsa da. Aurrerago gainerako iturriak identifikatuko dira, irrati eta telebista antenak esaterako, eta baita irrati-maiztasuna igortzen duten beste gailu batzuk ere. Hala, distantziaz gain erradiazioaren hedatzean eragina duten aldagai guztiak kontuan hartuko dira, eta zuzeneko neurketen eta modeloen bidez, irrati-maiztasunekiko esposizioaren hurbilpen bat lortuko da. Erkidego mailan gaur artean ez da gauzatu telefonia mugikorreko antenen eta biztanleria sentikorra egoten den inguruneen geoerreferentziaziora bideratutako ikerketarik. Estatu mailan ikerketa bakarraren ezagutza daukagu, 2012. urtean Valentzian gauzatua, non telefonia mugikorren antenetatik 100 m baino gutxiagora aurkitzen ziren inguru sentikorrek IMEEMekiko zuten esposizioa karakterizatu zen [112]. Ikerketa honetan, inguru sentikorretatik 100 m baino gutxiagora aurkitzen diren antenez gain, 100 eta 300 m artekoak eta 300 eta 600 m artekoak ere geoerreferentziatu dira. Bere mugak eduki arren, antenekiko distantzia oinarrizko aldagai bat da irrati-maiztasunekiko esposizioa kalkulatzerako orduan. Neitzke et al.en arabera, antenekiko distantzia esposizio handiagoa edo txikiagoa izan dezaketen guneak identifikatzeko erabilgarria da [106], modu honetan hein handi batean neurketak egitearen ahalegina eta kostua murriztuz. Hala, antena dentsitate altuko guneak identifikatzea benetan lagungarria izan daiteke biztanleriaren esposizioa murrizteko neurriak hartzeko, hori beharrezkoa balitz. Era berean, ikerketa honen emaitzek interes handia pizten dute osasun publikoan, esposizioa zuzeneko neurketen bidez karakterizatzeko orduan lehentasunak ezarri ahal izatea ahalbidetuko baitu. Herritarrek irrati-maiztasunekiko esposizioaren eta honek osasunean izan ditzakeen eraginen aurrean duten pertzepzioak indar handia hartu du azkenaldian gure gizartean. Europar Batasunean biztanleriaren % 20ak soilik baieztatzen du egon daitezkeen osasun arriskuen berri jaso izana eta % 25ak soilik uste du erakunde publikoek modu eraginkorrean egiten dietela aurre uhin elektromagnetikoek osasunean sor ditzaketen arazoei. Espainia da azken urteotan herritarren kezka gehien hazi den Europako estatua [93]. Lurralde ezberdinek, zein autonomi erkidegoek edota udal batzuek esposizioaren muga murriztaileagoak proposatu dituzte, eta honek, biztanleria, ezarritako mugak eta honek osasunean izan ditzakeen eraginak zalantzan jartzera eraman du. Guzti honek, biztanleriak administrazio publikoek IM-EEMekiko
esposizioak sor ditzakeen arriskuen aurrean gauzatzen duten gestioaren inguruan mesfidantza sentitzea eragin du. Ondorio gisa, gure ikerketa esparruan, bi inguru sentikor izan ezik gainerako guztiak telefonia mugikorraren antenengandik 100 m baino distantzia handiagora aurkitzen direla esan daiteke, distantzia hau CTE/23/2002 Aginduan esposizio mailak murrizteko ezarririkoa izanik. Dena den, kontuan hartuz distantzia ez dela esposizioan eragiten duen aldagai bakarra, beharrezkotzat jotzen da biztanleria orokorrak eta bereziki biztanleria sentikorrak jasaten duen benetako esposizioaren inguruko ikerketa sakon bat gauzatzea. Honek gaur egun osasun publikoan garrantzitsu bihurtu diren banakako, taldekako, zein erakunde mailako eskaerei erantzun egoki bat ematea ahalbidetuko du. Bestalde, esposizioak osasunean izan ditzakeen eraginen ikerketan sakontzea ahalbidetuko du, hala egungo segurtasun neurrien berrikuste egoki bat gauzatzea lagunduz.
ESKERRAK Lehen egileak Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila eskertzen du jasotako doktorego-aurreko laguntzarengatik (PRE-2013_1_1145). INMA-Gipuzkoa kohorteko haurretan erradiazio ezionizazaileko eremu elektromagnetikoak karakterizatzeko proiektua Ekonomia eta lehiakortasun Ministerioak (FIS PI13/02187) eta ikerketa esparruko udaletxeek finantzatua izan da.
Helburuak 77
Helburu orokorra Eremu elektromagnetiko ez-ionizatzaileekiko (EEI-EEM) esposizioa ezaugarritzea INMAGipuzkoa kohorteko umeetan. Helburu espezifikoak Oso maiztasun txikiko uhinen (ELF) eta irrati-maiztasuneko uhinen (IM) sortzaile diren iturrien identifikazioa eta geoerreferentziazioa Umeek euren egunerokoan ordu gehien ematen dituzten lekuen arteko alderatzea, esposizio mailen arabera, kontribuzio handiena duten lekuak identifikatuz Egunean zehar ume bakoitzak duen ELF eta IM mailak ezagutzea Bitarteko maiztasuneko uhinen esposizio mailak deskribatzea ELF eta bitarteko maiztasunen kasuan, eremu elektriko eta magnetikoen arteko erlazioa ikertzea IMen kasuan, iturri ezberdinen kontribuzioa kalkulatzea IMen kasuan, metodologia ezberdinen arteko konparazioa egitea, neurketa pertsonalak eta puntualak eginez Neurtutako ELFren eremu magnetikoaren esposizio mailek aldagai soziodemografikoekin eta ingurumen iturriekiko distantziekin lotura duten edo ez ikustea Kohorteko amen pertzepzio mailak ezagutzea, bai EEI-EEMen esposizioari bai osasunean izan ditzakeen arriskuei dagokienean Ezaugarri soziodemografiko eta pertzepzio mailen artean erlaziorik dagoen ikertzea eta EEMen esposizio mailei buruzko informazioa emateak pertzepzioan duen eragina ikertzea
0.058
Zein apartekoa! Zibilizaziorik aberatsena, bizi-itxaropen luzeenekoa, babestuena eta bere teknologia propioaren ezagutza handiena duena, beldurtienetarikoa bihurtzen ari da.
Irrati-maiztasuneko eremu elektromagnetikoekiko arriskuaren pertzepzioa INMA-Gipuzkoa kohortean
Arriskuen pertzepzioa 186
LABURPENA Biztanleriak ingurumen arriskuen inguruan duen pertzepzioa lehentasunezko gai bat da arrisku hauek kudeatzen dituzten erakunde eta administrazioentzat. Irrati-maiztasunen (IM) arriskuekiko pertzepzioari buruz ikerketa gutxi gauzatu dira, baina egindakoek biztanleriaren kezka maila altuak adierazten dituzte. Ikerketa honek INMA-Gipuzkoa proiektuko emakumeek IM-ekiko duten arriskuaren pertzepzioa aztertzen eta azaltzen du. Pertzepzioari buruzko datuak galdetegi bidez jasoak izan ziren bi garai ezberdinetan. Alde batetik, haurdunaldian zehar 625 amek 16 ingurumen-arazoz osaturiko zerrenda batetik euren ustez euren bizitokian arriskutsuenak ziren 5 arazo hautatu zituzten. Bestetik, haurrek 8 urte betetakoan, 386 amek, 0tik 10erako eskalan, IM-ekiko esposizio-mailaren eta hauek osasunean duten arriskuaren inguruko euren pertzepzioa puntuatu zuten. Haurdunaldian zehar amen % 31.8k hautatu zuten IM antenekiko gertutasuna 5 ingurumenarazo nagusienetako bat gisa. Haurrek 8 urte betetakoan jaso zen galdetegian, amen % 98.0k (esposizioarekiko) eta % 90.3k (osasun-arazoekiko) pertzepzio-maila ertainak edo altuak (5 eta 10 artean) adierazi zituzten. Bi pertzepzio ezberdinen artean, esposizioa eta osasun-arriskuak, korrelazio moderatu bat (0.5) aurkitu zen. Ez da korrelaziorik aurkitzen IM-ekiko esposizioaren pertzepzioaren eta neurketa bidez etxebizitzetan erdietsitako benetako balioen artean. Biztanleriak arriskuen inguruan duen pertzepzioan eragiten duten aldagaiak ezagutzeak hauen kudeaketa egoki bat gauzatzen lagunduko du. Hitz-gakoak: pertzepzioa; esposizioa; arriskua, irrati-maiztasunak, eremu elektromagnetikoak.
Emaitzak
SARRERA Ingurumen arriskuen eta hauek osasunean izan ditzaketen eraginen pertzepzioa lehentasunezko gaia da arrisku hauek kudeatzen dituzten erakunde eta administrazioentzat. Arriskuak sor ditzaketen eragileak naturalak zein teknologikoak izan daitezke. Gure inguruaren parte dira, eguneroko bizitzako gure ohituren, jokabideen eta gauzatzen ditugun ekintzen parte, laburki esanda gure bizitzeko moduaren parte. Hargatik, biztanleriak arrisku hauen ezagutza eta kudeaketa egoki bat eskatzen du, bide honi heltzea nahitaezko bihurtuz. Berriki, Europar Batzordeak eskatutako ingurumen arriskuen pertzepzioaren inguruko txostenaren emaitzak argitaratu dira [1]. Emaitzek hiritar talde "adituek" eta "ez adituek" ingurumen arrisku garrantzitsuenen inguruan kualitatiboki bat-etortze maila altua dutela adierazten dute. Hala, bi taldeen arteko bateratasun bat ikus daiteke, hein batean 70. hamarkadan gauzatutako ikerketek aurkitutako bi talde hauek arriskuak zenbatesteko eta sailkatzerako orduan zeukaten desadostasuna zuzenduz. Desadostasun hauek gutxitze aldera arriskuen inguruko ezagutzak eta informazioak garrantzia berezia zutela pentsatu zen. Hala administrazio publikoek eta inplikatutako erakundeek ingurumen arazotzat zeuzkaten arriskuak hezkuntzaren eta informazioa eskaintzearen bidez konpontzea estrategia egokitzat hartu zen. 1987an, Slovic-ek [2] arriskuen pertzepzioa trebetasun azkar bat zela adierazi zuen, gertaeretatik soilik elikatzen ez dena, baizik eta emozioen eta esperientzien munduan barneratzen dena, inteligentzia emozionala kokatzen den lekuan hain zuzen ere; hala, beste helburu batzuen artean aurre egin beharreko arrisku garrantzitsuak modu azkar batean identifikatzea ahalbidetzen diguna. Norbanakoaren arrisku pertzepzioan eragiten duten aldagaien artean, arrisku hauek murriztera edo kontrolatzera bideratzen direnetan garrantzitsuenak ondorengoak dira: norbanakoak arriskua kontrolatzen duenaren ustea; erakundeen kontrola (jendeak euren politiko, agintari edo arduradunetan konfiantza duenean); arriskua borondatezkoa edo norberak hartua izatea; arriskuarekiko ezaguntasuna/gertutasuna (arriskua zerbait ezaguna bezala sumatzen da, hala txikiagoa dela ulertuz) eta, azkenik, iturria naturala izatea. Bestalde, arrisku pertzepzioa handitzen duten aldagai nagusienak hauexek dira: kontrolaren ardura erakundeena izatea eta hauek sinesgarritasuna eta boterea galduak izatea; onuren eta kalteen banaketa orekatua ez dela sinestea; arriskuaren iturria antropogenikoa izatea; identifikatu daitezkeen eta honenbestez errua egotzi dakieken arduradunak egotea; hedadura eta inpaktu handia izatea, eta azkenik, etorkizuneko belaunaldiei eta biztanleria sentikorrari eragin ahal izatea. Aldagai hauez gain, biztanleriak bere ikuspuntua eta arriskuak ulertzeko modua identifikatuak
Arriskuen pertzepzioa 188
sentitzen diren taldearen ideien arabera itxuraldatu ohi du. Ideia hau arriskuaren kognizio kulturalaren teoria gisa izendatua izan da [3]. Irrati-maiztasunekiko (IM) esposizioren eta osasun arriskuen pertzepzioa aztertzea helburu duten ikerketak oso urriak dira. Lortutako emaitzek ez dute informazio osoa azaltzen eta hutsune asko dituzte esposizioa zehazteko neurketa errealen erabilerari dagokionez. Berriki Portugaleko heldu gazteetan gauzatutako ikerketa batean, orokorrean, sumatzen den esposizioaren eta benetan neurtutakoaren artean dagoen erlazioa txikia zela ikusi zen. Bestalde, esposizioaren pertzepzioa arriskuaren pertzepzioarekin estuki lotua zegoela ondorioztatu zuten [4]. Egile hauek arriskua izan daitekeenaren zenbatestea heuristiko soilen erabileraren bidez egiten dela azpimarratzen dute. Hauek osagai ez kontziente altuko erabakihartze prozesu azkarrak dira, esposizioa zein handia, ohikoa edo iraunkorra denaren gisako ezaugarriak kontuan hartzen dituztenak. Antzerako emaitzak erdietsi ziren helduen lagin zabal batean Herbeheretan [5]. Lan honetan esposizio iturri posibleak modu objektiboan zehazteko eremu elektromagnetikoen (EEM) tarte ezberdinetarako benetako esposizioaren indikatzaileak (antenekiko eta tentsio altuko lineekiko gertutasuna) kontuan hartu ziren. Ikertzaile ezberdinek defendatzen duten ideia da esposizioak eta bere egitura kognitiboak arriskuaren pertzepzioan rol garrantzitsu bat jokatzen dutela [6,7]. Ikerketa honen helburua INMA-Gipuzkoa proiektuko kohorteko familiek irrati-maiztasuneko eremu elektromagnetikoen (IM-EEM) arriskuen inguruan duten pertzepzioa aztertzea da, eta baita pertzepzioak amen aldagai soziodemografikoekin eta etxebizitzetan neurtutako benetako esposizioekin duen erlazioa aztertzea ere.
METODOLOGIA Ikertutako biztanleria Ikertutako biztanleria INMA-Gipuzkoa kohorteko emakume haurdunek eta euren haurrek osatu zuten. Emakumeak 2006-2008 urteetan erreklutatu ziren haurdunaldiko lehen hiruhilekoan, Zumarragako ospitalean lehen ekografia egiterakoan, eta ezarritako onarpen baldintzen arabera [8]. Ikerketa esparrua Zumarragako ospitaleak barne hartzen dituen Goierriko eta Urola Garaiko eta Erdialdeko (Gipuzkoa) 25 herrik osatzen dute (90,000 biztanle inguru). Guztira 638 emakume sartu ziren ikerketan, eta informatuak izan zirenaren onarpen agiri bat sinatu zuten, ospitaleko etika batzordeak onartua. Horietatik 612 emakumek erditu zuten arrakastaz, eta 397 haurrek jarraitzen zuten ikerketa proiektuan 8 urte zituztenean. Ikerketa honetan 625 emakume (2006-2008 erreklutatuak) eta 386 haur (8 urte zituzteneko jarraipena 2014-2016an) sartu ziren, zeintzuk haurdunaldian galdetegi orokorra eta
Emaitzak
ingurumenekoa eta haurrek 8 urte zituztenean eremu elektromagnetikoen galdetegia bete zituzten.
Esposizioaren eta osasun-arazoen pertzepzioa Ikerketa honetan arriskuaren pertzepzioa bitan banatu da, alde batetik proiektuko partehartzaileek esposizio mailen inguruan duten pertzepzioa (esposizioaren pertzepzioa), eta bestetik esposizio honek gizakiaren osasunean izan ditzakeen eraginen inguruko pertzepzioa (osasunerako arriskuaren pertzepzioa). Haurdunaldian arriskuaren pertzepzioa galdetegi bidez jaso zen, non emakumeek 16 ingurumen-arazoz osaturiko zerrenda batetik (uraren, airearen zein elikagaien kutsadura, zarata, irrati-maiztasuneko antenekiko, tentsio altuko lineekiko zein industria desatseginekiko gertutasuna, inguru berdeen urritasuna, etab.) euren bizitokian ustez arriskutsuenak ziren 5 arazo hautatu behar zituzten. Bestetik, haurrek 8 urte betetakoan, amek, 0tik 10erako eskalan, eguneroko bizitzan euren ustez IM-ekiko esposizioa zenbaterainokoa zen (telefonia mugikorreko antenak, irrati eta telebistako antenak, sakelako mugikorra, WiFi-a, etab.), (galdera honekin eta haurdunaldian egindakoarekin esposizioaren pertzepzioa aztertu zen), eta IMek zer punturarte eduki ditzaketen osasunean eragin kaltegarriak (osasunerako arriskuaren pertzepzioa) puntuatu zuten. Galdera honi erantzuteko IM-en iturri garrantzitsuenak irudikatzen zituen espektro elektromagnetikoaren eskema bat eman zitzaien.
Ikertutako aldagaiak Haurdunaldiko lehen eta hirugarren hiruhilekoen artean, ekografietarako bisitekin batera, bi galdetegi bete ziren (orokorra eta ingurumenekoa), zeinetan amen eta euren inguruaren informazio ugari biltzen zen: bizi ziren ingurua, adina, jatorrizko herrialdea, heziketa maila, tabakismoa eta haurdunaldian zeharreko mugikorraren erabilera. Amaren lan motaren arabera "klase soziala" zeritzon aldagaia eraiki zen, Espainiako lanbideen sailkapen nazionalaren (CNO94)[9] arabera, non dauden 5 maila ezberdinak bi kategoria ezberdinetan multzokatu ziren: eskulangilea edo behe-mailakoa (IV eta V) eta ez-eskulangilea/aditua edo goi-mailakoa (I-III). Haurrek 8 urte betetzean IM-EEM neurketak gauzatu ziren 104 etxebizitzetan ExpoMRF3 (Fields at work, Zurich, Suitza) esposimetro bidez, 87,5 MHz eta 6 GHz arteko maiztasunetan. Bi minutuko iraupeneko neurketak gauzatu ziren egongela nagusiko eta haurren geletako lau ertzetan eta erdiko puntuetan Gallastegi et al.-ek azaldutako metodologia jarraituz [10].
Arriskuen pertzepzioa 190
Analisi estatistikoa Esposizioaren eta osasunerako arriskuaren pertzepzioak amen aldagai soziodemografikoen eta mugikorraren erabileraren arabera aztertu ziren, khi-karratu froga erabiliz eta medianaren balioaren arabera pertzepzioa bi taldetan sailkatuz. Esposizioaren pertzepzioaren eta etxebizitzetan neurketen bidez lortutako benetako IM-EEM balioen arteko erlazioa aztertzeko medianaren balioa (0,14 V/m)6 hartu zen aintzat esposizio altuko eta baxuko guneak bereizteko. Esposizioaren pertzepzioaren eta osasunerako arriskuaren pertzepzioaren arteko korrelazioa Spearman-en korrelazio-froga bidez aztertu zen. Datuen analisirako IBM SPSS 21 programa erabili zen.
EMAITZAK Haurdunaldian zehar amen % 31,8ak IM antenekiko gertutasuna hautatu zuen euren bizitokietako 5 ingurumen arazo garrantzitsuenetariko bat gisa, 5. postuan kokatuaz hain zuzen ere (1. irudia). Haurrek 8 urte zituztela amek 1etik 10erako eskalan esposizioaren pertzepzio gisa eta osasunerako arriskuaren pertzepzio gisa emandako batezbesteko balioak 8,16 (3-10 tartea; mediana 8) eta 7,13 (1-10 tartea; mediana 7) izan ziren hurrenez hurren. Familien % 71,4ak esposizioaren pertzepzio gisa emandako balioa ≥ 8 izan zen, eta % 69,2k osasunerako arriskuaren pertzepzio gisa emandako balioa ≥ 7. 1. Taulan antenekiko gertutasun gisa definitutako arriskuaren pertzepzioaren datuak aurkezten dira, aldagai soziodemografikoen eta amen eta haurren (8 urte zituztela) mugikorraren erabileraren arabera sailkatuak. Eskulangileak ez diren emakumeen %35,4ak sumatzen du IM antenekiko gertutasuna arrisku gisa, eskulangileak diren emakumeen kasuan aldiz %27,0k, ezberdintasun hau esanguratsua izanik (p = 0,027). Erditutako haurra lehenengoa izatea ala ez ere lotzen da IM antenak arrisku gisa hautatzearekin, haur bakarra dutenen %36.8k ikusten dute arrisku gisa, eta multiparoen kasuan balio hau %26,0koa da (p = 0,004).
6 Balio hau irrati maiztasunen esposizioaren inguruko artikulua egin baino lehenago kalkulatu zen, artikuluan adierazten diren zuzenketak egin gabe. Zuzenketekin logeletako eta egongeletako bataz besteko esposizioa 0.19 eta 0.27 V/m izan zen
Emaitzak
Tabakismoaren aldagaiari dagokionez, ez-erretzaileen (inoiz ez dira izan ala erretzaile-ohiak dira) artean % 37,1ek hautatzen dituzte IM-ko antenak 5 arrisku nagusienetariko bat gisa, erretzaileen artean aldiz balio hau %21,0koa da (p < 0.0001). Ikasketa mailari dagokionez, ikasketa maila igo ahala pertzepzio maila altuagoa ikusten da, unibertsitate ikasketekin % 34,9, bigarren mailako ikasketekin % 30,3 eta lehen-mailakoekin % 25,0; dena den, ezberdintasun hau ez da esanguratsua. Orokorrean, emakume ez-eskulangileek, ikasketa unibertsitariodunek, 25 urte baino nagusiagoek, lehen haurra zutenek, ez-erretzaileek eta Espainiarrek arriskuaren pertzepzio handiago bat adierazten zuten. Emakumeen % 98,8k erabiltzen zuten mugikorra haurdunaldian zehar. Haurdunaldian zehar mugikorra erabiltzen ez zuten edo astean dei bat baino gutxiago egiten zuten 8 urteko haurren amek adierazi zuten IM antenekiko gertutasunaren arriskuaren pertzepzioa handiagoa izan zen, ezberdintasuna esanguratsua izanik (p = 0,020).
Arriskuen pertzepzioa 192
Lehentasunezko arrisku gisa kontsideratzen dute
Emaitzak
Familia berberak haurdunaldi garaian eta haurrak 8 urte dituztenean aztertzerako garaian ikusten den arriskuaren eredua nahiko antzekoa da. Dena den, eskulangileak diren emakumeek osasunerako arriskuaren pertzepzio altuagoa dute (% 75,0) eskulangileak ez diren emakumeekin alderatu ezkero (% 65,7) nahiz eta esanguratsua ez izan (2. Taula). Bestalde, korrelazio bat ikus daiteke amek adierazitako esposizioaren pertzepzioaren eta osasunerako arriskuaren pertzepzioaren artean (r = 0,5; p ≤ 0,001). Haurren mugikorraren erabilera (erabiltzen duten ala ez) ez zen lotu amek adierazitako esposizioaren eta osasunerako arriskuaren pertzepzioekin. Dena den, mugikorra erabiltzen ez zuten edo astean dei bat baino gutxiago egiten zuten 8 urteko haurren amek osasunerako arriskuaren pertzepzio altuagoa zuten, esanguratsua ez zen arren. (2. Taula). Esposimetro bidez 104 etxebizitzetan erdietsitako IM mailak oso baxuak dira (batezbestekoa = 0,14 V/m; tartea 0,2-0,77 V/m) eta biztanleria orokorrarentzat eremu elektromagnetikoen esposiziorako oinarrizko mugak eta erreferentzia mailak ezartzen dituen 1999/519/EC Gomendioko [11] balioetatik oso behetik aurkitzen dira. Ez zen aurkitu etxeetan neurtutako esposizio mailen eta amek adierazitako arriskuaren pertzepzioen (esposizioarena zein osasunerako arriskuarena) arteko loturarik (3. Taula). Dena den, esposizioaren eta osasunerako arriskuaren pertzepzioentzat medianaren puntuazio bera edo altuagoa adierazi zuten amen etxebizitzetan neurtutako esposizio mailak mediana (0,14 V/m) baino baxuagoak izan ziren.
Arriskuen pertzepzioa 194
2. Taula. Amen esposizioaren eta osasunerako arriskuen pertzepzioa umeek 8 urte zituztenean (N=386)
Emaitzak
a ama batzuk ez zuten erantzun
3. Taula. Etxebizitzetako Irrati-maiztasunen esposizioa –medianaren azpitik eta goitik- eta amen pertzepzioa
Arriskuen pertzepzioa 196
EZTABAIDA Haurdunaldian zehar betetako galdetegian amen % 31,8ak "IM antenekiko (mugikor, irrati, etabar) gertutasuna" hautatu zuen ingurumenarekin loturiko 5 osasun arazo garrantzitsuenetariko bat gisa, 5. postuan kokatuz hain zuzen ere. EEM-ei buruzko azken eurobarometroan, 15 ingurumen arazo agertzen ziren osasunean eragin dezaketen kaltea puntuatzeko eta telefonia mugikorreko antenak eta mugikorrak 12. eta 13. postuetan gelditu ziren hurrenez hurren Europan, eta 8. eta 13. postuetan Espainian, bi kasuetan produktu kimikoen, elikagaien, uraren eta zarataren atzetik, beste batzuen artean [12]. Nahiz eta gure galdetegiaren eta eurobarometroarenaren artean galdera azaltzerako orduan eta arriskuaren pertzepzioa zenbatesterako orduan ezberdintasunak egon, lortutako emaitzek INMA-Gipuzkoa kohortea Europar eta Espainiar biztanleriarekin alderatuz IM-en esposizioarekiko bereziki sentsibilizatua dagoela adierazten dute. Gure galdetegian eremu elektromagnetikoen beste iturri batzuk, zehazki tentsio altuko lineak, IM antenak baino postu bat atzerago hautatuak izan ziren. Beste ikerketa batzuetan alderantzizko hurrenkera ikusi dute [12,13]. 8 urtetara esposizioaren pertzepzioa osasunerako arriskuarena baino altuagoa da, baina biak dira altuak nolanahi ere, 8,16 eta 7,13 puntuko batezbestekoekin hurrenez hurren. Galdetegia betetakoen % 98.0k (esposizioarentzat) eta % 90,3k (arriskuarentzat) maila moderatuak edo altuak (≥ 5) sumatzen dituzte hurrenez hurren. Eurobarometroaren emaitzek europarren % 70ak eta espainiarren % 75ak telefonia mugikorraren antenek neurri baxuagoan ala altuagoan baina osasunean eragiten dutela uste dutela adierazten dute [12]. 6 europar herrialdetan egindako ikerketa batean galdetutakoen % 55ak IMekiko esposizioa altua edo oso altua (puntuazioa 5etik ≥ 4) sumatzen zuela ikusi zuten [7]. Portugalen burututako beste ikerketa batean, 838 pertsonek 5eko eskalan 3,53ko eta 3,74ko batezbesteko balioak eman zituzten telefonia mugikorreko antenen esposizioarentzat eta osasunerako arriskuarentzat, eta 3,01eko eta 3,01eko batezbesteko balioak mugikorren erabileraren esposizioarentzat eta osasunerako arriskuarentzat [14]. INMA-Gipuzkoa kohortean lortutako emaitzek kezka maila altua adierazten dute lehen ikerketekin alderatuz, baina Portugalen erdietsitakoaren antzekoa. Dena den, erabilitako eskalen arteko ezberdintasunek emaitzen alderagarritasuna zailtzen dute. Gure ikerketan, esposizioaren pertzepzioa arriskuaren pertzepzioarekin moderatuki korrelazionatzen da modu esanguratsuan (rho = 0,5; p ≤ 0,001). Korrelazio hau Portugaleko ikerketan erdietsi zutenaren antzekoa da. Beraiek ere korrelazio moderatu bat aurkitu zuten esposizioaren pertzepzioaren eta iturri ezberdinen araberako osasunerako arriskuaren artean; antenak (r = 0,45), mugikorrak (r = 0,55) eta hari gabeko sareak (r = 0,45) (p ≤ 0,001) [14],
Emaitzak
honek esposizioaren pertzepzioak osasunerako arriskuaren pertzepzioan eragiten duela adierazten duelarik. Haurdunaldian IM antenekiko gertutasun gisa adierazitako arriskuaren pertzepzioa handiagoa izatea klase sozial altuago batekin, haur bakarra izatearekin, ez-erretzaile izatearekin eta haurrak 8 urte dituela egindako mugikorreko dei kopuruarekin erlazionatzen da. Dena den, 8 urtetara osasunerako arriskuaren pertzepzioa amaren klase sozial baxuago batekin lotzen da, nahiz eta esanguratsua ez izan. Beste egile batzuk heziketa maila edo ikasketen urte kopuru altuagoa eta arriskuaren pertzepzioa uztartuta daudela ikusi zuten [15]. Kim et al.-ek (2014), beste egile batzuen gisan, IM-en esposizioaren inguruko jakintza handiagoa zutela adierazten zuten pertsonek kezka maila altuagoak aurkezten zituztela ikusi zuten [6,16]. Era berean, Freudenstein et al.-ek (2015) ere adina, generoa eta estatus soziala arriskuaren pertzepzioarekin lotu zituzten, baina azaldutako bariantzak baxuak ziren [14]. Gainera, klase soziala parte-hartzaileek eurek adierazi zuten, honek sailkapen okerrak gauzatzea sor dezakeelarik. Beste ikerketa batzuetan gertatu gisan [5,14] ez genuen loturarik aurkitu pertzepzioaren eta etxebizitzetan neurtutako IM balioen artean. Dena den, gure kasuan, euren etxebizitzetan mediana baino esposizio maila baxuagoak dituztenek arriskuaren pertzepzio handiago bat adierazten dute. Ikerketa honek duen mugetako bat pertzepzioa zenbatesterako orduan zuzendutako galdetak modu ireki eta orokor batean aurkeztu izana da. Bestalde, 8 urtetara galderak etxebizitzetako neurketekin batera gauzatu ziren, eta honek erantzunetan eragina izan dezake. Beste muga bat, gure emaitzak biztanleria orokorrera ezin direla estrapolatu da, gure kasuan partehartzaile guztiak emakume gazte haurdunak izan baitira. Zentzu honetan, egile batzuk emakumeetan kezka maila altuagoak aurkitu zituzten [15,17]. IM-en esposizioari eta osasun efektuei buruzko ikerketekin batera, beharrezkoa da biztanleriak arriskua nola sumatzen duen jakitea honen kudeaketa egoki bat gauzatu ahal izateko. Hainbat saiakera egin izan dira esposizio mailak murriztu [18] eta agintariek hartutako neurriak jakinarazteko [19], baina orain arte uste ez zen bezala [20], badirudi biztanleriari informazioa eskaintzea ez dagoela kezka mailen jaitsiera batekin lotuta [19], eta are gehiago kezka maila handitu ere egin dezakeela [21]. Honen arrazoia biztanleriak agintariek neurriak hartzea arriskua handiagoa den seinale bezala ulertzen dutela izan daiteke. Nahiz eta norbanakoen eguneroko hautuzko ekintzen ondorioz jasotako esposizioa gutxiestera eta telefonia mugikorraren antenen esposizioa balioestera jotzen dugun [4], oroitu behar da helduen
Arriskuen pertzepzioa 198
esposizio maila altuenak norbanakoak gailu ezberdinak erabiltzetik datorrela, telefono mugikorrak kasu [22]. Jakina da arriskuaren kontrola norberak izatea eta hau hautazkoa izatea pertzepzioaren maila jaisteko joera duten bi aldagai direla [2]. Azkenik, arriskuaren pertzepzio mailak jaisterako orduan biztanleriak agintariengan konfiantza izatea oso garrantzitsua dela uste da [13,23]. Hori dela eta, ezinbestekoa da arriskuen kudeaketa egoki bat gauzatzea. Agintariek eta erakundeek biztanleria eta inplikatutako aldeak parte-hartzaile bihurtu behar dituzte, hala arriskuak ulertzea bultzatuz eta elkarrizketa eta erabaki-hartzeak erraztuz. Ondorio gisa, ikerketa honek emakume gazteen lagin bat hartuz IM-ekiko arriskuaren pertzepzioaren ezagutza hobe bat erdiesten laguntzen du. Nahiz eta etxebizitzetan neurtutako esposizio mailak baxuak izan, parte-hartzaileek esposizioaren eta honek osasunean eragin dezakeen arriskuaren pertzepzio altuak dituzte. Aldagai deskriptiboekin ez da erlazio argirik ikusten, baina bai ikusten dela amaren arriskuaren pertzepzioak haurraren mugikorraren erabilera baldintzatzen duela. EEM-ekiko arriskuaren pertzepzioa ziurrenik esposizio beraren ezaugarrietatik eta gizarteari loturiko aldagai sozial, kultural eta ekonomikoetatik eraikitzen da. Aldagai hauek ezagutzea lagungarri izan daiteke arriskuaren pertzepzioa modu egoki batean kudeatzerako orduan. Eskerrak INMA-Gipuzkoa proiektuaren parte diren familiak eskertu nahi ditugu ikerketan kolaboratzeagatik, ezinbestekoak baitira proiektuaren helburuak betetzeko. Mara Gallastegik Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura saila eskertzen du jasotako doktorego-aurreko laguntzarengatik (PRE-2015_2_0263).
Emaitzak
0.2113
0.1474
0.04 0.243 0.04 0.214 0.04 0.253 0.09 0.015
Egungo bizimoduan ezinbestekoak dira eremu elektromagnetikoak. Gainera, eremu horien erabilerak ematen dituen aukera eta abantailak gero eta handiagoak dira. EEI-EEMak naturan betidanik egon izan diren arren, iturri berriak sortzen joan gara, hala, esposizioa handituz. Osasun publikoaren arduretako bat ingurumen-osasuna da, zeinak ingurumeneko faktore arriskutsuen aurrean biztanleriaren osasuna zaindu, gaixotasunak prebenitu eta babesteko helburua duen. Ingurumen-arriskuek biztanleria osoari eragiten dietenez, berebiziko garrantzia du horiek ezagutu eta ekiditeak [1]. EEI-EEMek osasunean izan dezaketen eraginaren inguruan ez dago adostasun argirik zientzialarien artean, eta horrek herritarrak are eta gehiago nahasten ditu, eta gaiaren inguruan kezkaturik dauden herritarrek azalpenak eskatzen jarraitzen dute. Efektuen inguruan ikerketa ugari dauden arren [2], askori esposizioaren estimazio desegokia edo osatugabea egitea egotzi zaie [3]. Ikerketa epidemiologikoak gauzatzeko subjektuei atxikitzen zaien esposizio-kategoria (esposizio altua, ertaina edo baxua, esaterako) garrantzitsuagotzat jotzen da esposizio zehatza jakitea baino, klasifikazio desegokiak egiteak ekarri baititzake interpretazio akats nagusiak [3]. Ildo horretan, EEI-EEMen inguruko ikerketa epidemiologikoak egiteko ezinbestekoa izango den lehen pausuan, hau da, esposizioaren ezaugarritzean, sakontzea izan da tesi honen helburu nagusia, eta, hainbat metodologia erabiliz egin da ezaugarritze hori. Laburbilduz, ELF, bitarteko maiztasunen eta IMen esposizioa ezaugarritzeko neurketak egin ditugu umeek denbora gehien igarotzen duten lekuetan; etxe, eskola eta parkeetan hain zuzen ere. Horrez gain, IMak neurtzeko neurketa pertsonalak egin ditugu lagin txiki batean (50 pertsona) 3 egunetan zehar. Emaitzei dagokienez, gure kohorteko umeek ELFen eremu magnetikoekiko duten esposizioa oso baxua dela aurkitu da (0,15 μT-etako batez besteko maximoa etxe batean) bai beste ikerketekin alderatuz, bai indarrean dauden araudi eta gomendioekin alderatuz ere [4,5]. Aldiz, ELFen eremu elektrikoaren esposizioa beste ikerketa batzuetan aurkitutakoaren antzekoa eta beste batzuetan aurkitutakoa baino altuagoa izan da gure kohortean (kuartilarte tartea 1-15 V/m barnealdean (etxe eta eskoletan) eta 0,3-1,1 V/m kanpoaldean (parke eta eskolako jolaslekuetan), maximoa 55,5 V/m izan zen parke batean) [6]. IMei dagokienez, neurketa puntualen mediana 29,73 µW/m2 (logeletan) eta 200,10 µW/m2 (eskoletako jolaslekuetan) artekoa izan zen. Esposizio pertsonalaren batez bestekoa eta mediana (169,19 and 52,13 µW/m2), aurreko ikerketek adierazitako balioen tartean daude. Esposizio maila handiagoak aurkitu ziren barnealdean ELFen kasuan eta kanpoaldean IMen kasuan. Gure ikerketa-lagina umez osaturik dagoela eta, goranzko loturak (mugikorretik edo aparailu igorletik antenara doan seinalearen ondoriozko eremua) sorturiko esposizioa oso baxua izan zen. Aldiz, beste herrialde batzuetan baino esposizio handiagoa neurtu zen irratizerbitzura bideratutako uhinei zegokienez. Oro har, irrati eta telebista antenetatik igorritakoa
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak
eta telefonia mugikorretatik mugikorretara beraietara (edota hargailu den beste aparailuren batera) igorritakoa izan ziren IMen esposizio totalean eragin handiena izan zuten iturriak. Horrez gain, egun ez dagoenez ikerketa epidemiologikoetara bideratutako esposizioa neurtzeko metodo estandarizaturik, hainbat neurketa mota egin ditugu, bai maiztasun baxuetarako bai irrati-maiztasunentzako. Hala, ELFei dagokienez umearen esposizio pertsonala estimatzeko askok etxean soilik egin izan dituzte neurketak [7–9], kontuan izanda haurrek eguneko ordu asko igarotzen dituztela etxean. Tesi honetan, etxeko neurketak egiteaz gain, denboraren arabera doitutako batez bestekoak (ingelesezko siglak: TWA, Time-Weighted Average) kalkulatu ziren, etxean, eskolan eta parkean neurtutako mailak umeak leku horietako bakoitzean igarotzen dituen orduen arabera estandarizatuta. Ikerketa honetako umeak hiru taldetan sailkatu genituen (esposizio baxua edo medianatik beherakoa; esposizio ertaina edo mediana eta 90 pertzentilaren artekoa; eta esposizio altua edo 90 pertzentila edo gorakoa) esposizioa kalkulatzeko erabilitako bi metodoetako bakoitzaren arabera (neurketak etxean soilik eta TWA). Bi metodologiekin lortutako esposizioaren klasifikazioen artean neurrizko komunztadura aurkitu genuen eremu magnetikoentzako (Cohen κappa = 0,58). Aldiz, eremu elektrikoarentzako funtsezko komunztadura ikusi genuen (Cohen κappa = 0,76). IMetan neurketa pertsonalekin lortutako esposizioaren klasifikazioa era ezberdinetan estimatutako TWAekin lortutakoarekin alderatu genuen, eta antzekotasun handiena etxe, eskola eta parkeetan jasotako neurriekin kalkulatutako TWAarekin zeukatela ikusi genuen, nahiz eta neurrizko komunztadura izan (IMeko esposizio totalerako Cohen κ = 0,46). Metodologien alderatze horrek, neurketa pertsonalak baino errazagoak diren metodologiak baliagarriak diren edo ez jakiten lagundu du. Gure ustez, baliagarria litzateke neurketa puntualetan oinarritutako esposizioaren klasifikazioa egitea umeen esposizio pertsonala estimatzeko. Azkenik, proiektuko parte-hartzaileek EEI-EEMen inguruan nolako ardura zuten ikusita, tesi honetan sartzea erabaki zen pertzepzioaren inguruko ikerketa. Informazioa emateak esposizioaren pertzepzioan eragin baxua duela ikusi zen, baina kontuan izan behar da, neurketak etxean izan zituzten parte-hartzaileen artean soilik ebaluatu zela aldaketa. Beraz, baliteke garai desberdinetan galdera berei erantzun desberdina eman izana izatea aldaketa horren arrazoia, gure emaitzen interpretazioa kolokan jarriz. Horrez gain, garrantzitsua da pertzepzio altuagoa izatearekin erlazionatuta dauden aldagaiak ezagutzea, talde horien pertzepzioa behar baino handiagoa denetan eta arazo bihur daitekeenetan, haien pertzepzio mailak jaisteko, haientzako ekintzak egite aldera. Gizartea informatuta ez dagoenean eta zientzian oinarritutako datuak maneiatzen ez dituenean, ustez eta sinesmenez osatzen da pentsamendua. Erdibideko iritziez gain, muturreko bi jarrera ere bereizten dira. Batzuk konbentzituta egon daitezke EEI-EEMek efekturik ez dutela eta ikerketa gehiago egitea
denbora eta dirua xahutzea litzatekeela. Besteek, ordea, konbentzimendu osoz uste dezakete EEI-EEMek efektu handiak dituztela, eta emaitza positiboak soilik adierazten dituzten dokumentuak hartzeko arriskua dute. Biak ala biak jarrera arriskutsuak izan daitezke, eta zientziak egiten duen lana gutxiestera eraman dezakete. Bestalde, azkenengoek, hainbat gaixotasun ez-espezifiko garatzeko arriskua dute, eta horien garatzea hautemandako esposizioarekin erlazionatuta dago, benetan dagoen esposizioarekin egon beharrean [10].
Etorkizuneko lana Egindako lanaren jarraipena eskatzen du tesi honek, eta aukera emango du metodologia ezberdinak erabiliz estimatutako esposizio mailak konparatzeko kohortearen ondorengo jarraipenetan lortutako osasun emaitzekin, batez ere neurogarapenari eta loaren kalitateari dagokionez. Bestalde, badira hainbat gai tesi honetan gauzatu edota kontuan hartu ez direnak. Modelo geoespazialak IMen inguruan, baliagarri izan daitezke lagin handi baten esposizio mailak ezagutzeko. Ikerketa honetan, IMak neurtzeko Frei et al.-en, (2010) metodologia [11] jarraitu zen etxeetan, hein batean, ondoren NISMap modeloaren [12] balidazioa egiteko. Momentuz, ezin izan da burutu, telefonia mugikorren antenen inguruko datu teknikoak lortzeko izan diren zailtasunengatik. Modelo hauek, behin balioetsita, guk neurketa puntualen bidez proposatutako lanak baino gehiago erraztuko lukete landa-lana, eta kanpo zein barnealderako arrakastaz erabili dira [13,14]. Dena dela, modelo horiek ez dute kontuan hartzen erabilera pertsonalari dagokien esposizioa, eta telefonia mugikor eta irrati- eta telebista-antenei dagokien esposizioa soilik modelizatzen dute. Gainera, ELF eta bitarteko maiztasunentzako modelo egokirik ez da garatu oraindik [15]. Bestalde, herrien erradiazio-mapak izatea baliagarria izango litzateke ingurumen eta osasun publikoaren kudeaketara bideratutako ekintzetarako.
Eremu hurbileko esposizioa Sarreran azaldu bezala, iturri baten inguruan eremu hurbila eta eremu urruna desberdintzen dira. Uhin luzeraren hirukoitza den distantziara (metrotan) hasten da eremu urruna, gutxi gora behera. ELF eta bitarteko maiztasunen uhinak direnean, eremu hurbilean aurkitzen gara normalean, baina IMak direnean, iturriaren araberakoa izango da. Esaterako, telefonia mugikorreko UMTS antenaren eremu hurbila 43 cm-ra edo amaituko da, eta biztanleria orokorra ez denez antena horretatik hain hurbil egoten, esposizioa eremu urrunean emango da. Aldiz, UMTS teknologia (1920 MHz inguru) darabilen mugikor baten eremu hurbilak mugikorretik 47 cm-ra arteko distantzia edo hartzen du. Mugikorra, normalean, gorputzetik
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak
gertu erabiltzen denez gero, mugikorraren erabiltzaileak eremu hurbilean jasoko du esposizioa. Tesi honetan, ELFen eremu hurbilean eta IMen eremu urrunean jasotzen den esposizioa eduki da kontuan. Eremu hurbilean ematen den IMen esposizioa neurtzeko, energia-xurgatzearen tasa espezifikoa (ingeleseko siglak: SAR, Specific Absortion Rate) erabili behar da. Premiazkoa litzateke ondorengo ikerketek era integratu batean estimatzea eremu hurbileko zein urruneko esposizioa. Bestalde, tesi honetan esposizioa neurtu dugu, eta ez dosia. Masa biologiko batek denbora jakin batean xurga dezakeen energia elektromagnetikoa zehazten du SARak. ELFei dagokienez, barneko eremu elektrikoaren intentsitatea erabiltzen da jasotzen den dosia kalkulatzeko [16].
Iturri eta erabilera berriak Teknologia oso azkar ari da garatzen eta EEI-EEMen inguruko ikerlariek prest egon beharko dute etengabeko aldaketei aurre egiteko. Orain arte erabili ez diren maiztasunak erabiltzeari ekingo zaio eta erabilera-ohiturak ere aldatu egingo dira. Hala, esaterako, haurdunaldian amak mugikorra erabiltzea umeak 7 eta 11 urte zituenean arazo emozionalak eta portaera-arazoak edukitzearekin erlazionatu zuen Danimarkako DNBC kohorteak. Era berean, umeak berak mugikorra erabiltzea ere erlazionatu zen aipatutako arazoekin [17,18]. Gaur egun, aldiz, horrelako ikerketa prospektiboak egitea ezinezkoa da, biztanleriaren gehiengoak erabiltzen baitu mugikorra eta, dagoeneko ez dago klase sozial bati estuki lotua. Gainera, mugikorra, lehen, hitz egiteko erabiltzen bazen ere nagusiki, egun, bestelako erabilerak ere baditu; batez ere, mezuen bidez komunikatzea eta hainbat aplikazio erabiltzea [19]. Hala, gorputzeko SAR balioak eta esposizioa gehien jasaten duten gorputzeko atalak beste batzuk izan daitezke.
Bitarteko maiztasunak Tesi honetan, gero eta gehiago erabiltzen ari diren bitarteko maiztasunekiko esposizioa neurtu da. Esposizio mailak antzekoak izan ziren kanpo zein barnealdeetan. Aurretik oso ikerketa gutxi zegoen mota horretako esposizioa neurtu zuena [6], eta, beraz, nahiz eta balio baxuak izan (leku ezberdinetarako medianak 0,019 eta 0,023 µT artekoak eta 0,216 eta 7,646 V/m artekoak izan ziren, hurrenez hurren, eremu magnetiko eta elektrikorako), ezin ditugu gure emaitzak konparatu. Esposizioaren ebaluazio integrala beharrezkoa da, bai dauden esposizio mailei buruzko ezagutza eskuratzeko, bai etorkizuneko ikerketa epidemiologikoak garatzeko. Dagoen datu falta aintzat hartuta, MOEk eta SCENIHRek lehentasunezkotzat jo dute bitarteko maiztasunen eremu magnetiko zein elektrikoarekiko umeek duten esposizioa ezaugarritzea [20–23].
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak 259
Eremu elektrikoa ELF eta bitarteko maiztasunez ari garela, iturriaren eremu hurbilean gaudenez, eremu magnetikoa eta elektrikoa bereizita neurtu behar dira. Ikerketa gehienek eremu magnetikoa neurtu dute, umeek leuzemia izateko arriskuarekin erlazionatu zenetik [24–26]. Gainera, eremu elektrikoak magnetikoak baino zailagoak dira neurtzen, aldakortasun handiagoa dutelako denboran zehar, eta edozein material eroalek eremuak asaldatzen dituelako [6]. Tesi honek duen balio gehigarrietako bat umeek eremu elektrikoekiko duten esposizioa neurtzen duela da.
Umeak Tesi hau umeetan zentratu da. Eztabaidagai dago, oraindik, umeak EEI-EEMekiko helduak baino sentiberagoak ote diren [3,27–29]. Argi dagoena da, umeek, bizitzan zehar, esposizio handiagoa eta luzeagoa izango dutela, gaur eguneko helduekin alderatuz. Gainera, umeen nerbio-sistema oraindik garatzen ari da eta haien buruak helduenak baino txikiagoak direnez, bolumeneko xurgatzen den energia helduena baino handiagoa izan liteke [28,30]. Dena den, ezaugarri dielektrikoak ezberdinak izan daitezke ume eta helduen artean, eta horrek SAR indizean eragin egingo luke [29]. Hasiera batean, SARa kalkulatzeko erabilitako modeloak helduen buruetan oinarrituta zeuden arren, hainbat hurbilpen egin dira umeen SARa estimatzeko. Lehenbiziko umeen modeloak, helduenaren berdina ziren, tamaina txikiagoan eginak. Haatik, umeen burua ezin da helduen buru txiki gisa definitu. Umeen buruak helduen buruaren tamaina hartzen du umeak 6 eta 14 urte bitartean dituenean [30]. Wiart et al. ek (2008), umeen ezaugarrietara egokitzeko, erresonantzia magnetikoko irudien bitartez modelizatu zituzten umeen buruak, SARa kalkulatzeko [30]. Ezaugarri fisiko-kimikoez gain, umeei eragingo dieten esposizio determinatzaileak eta gehien eragiten duten iturriak aldatzen joan daitezke. Tesi honek ateak irekita uzten ditu, ikerketa prospektiboa den heinean 8 urtetan neurtutako esposizioa hurrengo urteetan izango duten garapenarekin erlazionatzeko. Bestalde, baliagarria izango da haurrak hazi ahala EEI-EEMen iturrien erabileran egingo dituzten aldaketak jasotzeko ere. Hala, gure kasuan, IMei dagokienez umeen gehiengoak ez zuen mugikorrik erabiltzen 8 urterekin eta kohortean egingo diren hurrengo jarraipenetan hori aldatu egingo dela uste da.
Beste zalantza batzuk Argitu gabe dago, oraindik, esposizioaren ezaugarritzeari dagozkion beste hainbat kontu. Efekturik baldin bada, eta mekanismo biologikoa ezagutzen ez den bitartean, ikerketa zailtzen du esposizioaren zein aspektuk duen garrantzia ez jakiteak. Esaterako, maiztasun jakin batzuek
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak
beste batzuek baino gehiago eragin dezaketen ikertu behar da oraindik. Lurraren eremu magnetikoa esaterako, guk neurturiko balioak baino 1.200 aldiz handiagoa da gutxienez (25 eta 65 µT artekoa), baina korrontea estatikoa da, eta guk neurturikoa, berriz, alternoa. Bestalde, ICNIRPk egindako gomendioak esposizio akutuan oinarritu dira [31] eta munduko estatu askotako legeek gomendio horri jarraituz ezarri dituzte esposizio mugak. Hala ere, ez dakigu maila baxuko esposizio kronikoak zelan eragin dezakeen, eta, hori argitzeko, ikerketa prospektiboen beharra dago. Jakina denez, kausalitatea frogatutzat emateko Bradford Hillen postulatuei jarraitzen zaie; asoziazioaren indarra; espezifikotasuna, biologikoki onargarria den mekanismoa egotea; beste ikerketa batzuekin bat etortzea; denbora sekuentziak errespetatzea eta dosi-erantzun gradientea gertatzea. Laborategiko ikerketen eta ikerketa epidemiologikoen arteko koherentzia eta analogia ere aipatu zituen Hillek [32]. Jarraibide malgu gisa aurkeztu zituen arren, egun oraindik oso erabiliak dira, epidemiologia arloan, kausalitatea frogatutzat emateko. Dena den, irizpide horien interpretazioa aldatuz joan da [33]. EEI-EEMen eremuan asko dago egiteke, irizpide horietariko bakoitzari erantzuna emateko.
Pertzepzioa Garrantzitsua da erakunde publikoek biztanleria informatuta edukitzea, eguneratutako datuetan oinarritutako informazioa helaraziz. Informazio hori nola eman behar den ikertzeke dago oraindik, informazioa emateko moduak sinesgarritasunean eta ulergarritasunean eragin bailezake, lortu nahi diren kontrako emaitzak lortuz. Bestalde, erakunde ezberdinek iritzi bateratua ez edukitzeak herritarrak gero eta gehiago nahasten ditu, eta beraz, erantzun bateratua funtsezkoa da. Azkenik, pertzepzio mailak behar baino gehiago ez igotzeko saiakerak soilik egin litezke EEI-EEMen inguruko ezagutzaren aurrerapenarekin batera.
Bizitzan ez dago beldurtzeko moduko ezer, ulertzeko baizik. Orain da momentua gehiago ulertzeko, beldur gutxiago izan dezagun- Marie Skłodowska-Curie
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak
Eztabaida orokorra eta etorkizuneko lanak
6. Ondorioak
Ondorioak 269
Kanpo-inguruneko EEI-EEMen iturriei dagokienez, 8 urteko jarraipenean ikerketan parte hartu zutenen etxeen erdiak baino gehiagok zuen goi tentsioko (30 kV-12 kV) lurrazpiko linearen bat 150 metrotara, baina erdiak baino gutxiagok zuen goi tentsioko aireko linearen bat distantzia horretan. Oso etxe gutxik (hiruk) zuen oso goiko tentsiodun linea (132 kV) 150 metrotara. Etxeen herenak zuen azpiestazioren bat 50 metrotara (13,2 kV-etik 250-300V-ra eraldatzeko). Eskolen erdiak baino gutxiagok zuen oso goiko tentsiodun linea edo goi tentsioko aireko linearen bat 200 metrora. Aldiz, eskolen bi herenek zuten aire eta lurrazpiko konbinaziodun linearen bat 200 metrora eta azpiestazioren bat 100 metrora. Iturrien ehunekoa, parkeen inguruan, eskoletakoaren antzekoa zen, baina parkeen gehiengoak, gainera, lurrazpiko goi tentsioko lineak zituen 200 metrora. Garraiorako erabiltzen den oso goiko tentsiodun linearik (200-300 kV) ez zegoen gure ikerketa-eremuan. Irrati-maiztasunei dagokienez, etxeen hamarren batek soilik zuen telefonia mugikorreko antenaren bat 300 metrora, baina bi herenek zuen baten bat 600 metrora. Seirenak baino gutxiagok zuen telebistako seinalea igortzen duen antenaren bat 600 metrora. Irratiko seinalea igortzen zuen antenarik ez zegoen etxeetatik gertu (600 metro baino gutxiagora). Ez zegoen alderik neurtutako etxeen eta neurtu gabekoen artean kanpoaldeko iturriei dagokienez. Gainera, CTE/23/2002 aginduan arautzen denez haur-eskoletatik, derrigorrezko hezkuntza zentroetatik, osasun zentroetatik, ospitaletatik, parke publikoetatik, zahar-egoitzetatik edo eguneko zentroetatik 100 m baino gutxiagora dauden estazio erradioelektrikoen operadoreak esposizioaren gutxitzea arrazoitzera behartuta daude, eta gure ikerketa-eremuan, irizpide hori betetzen zuten espazioak bazeuden ala ez ikertu zen. Bi inguru sentikorrek, hots, ospitale batek eta parke batek zuten, soilik, telefonia mugikorreko antenaren bat 100 metroko distantzian eta, beraz, esposizioa ahalik eta gehien gutxitzeko saiakerak egiteko justifikazioa aurkeztu beharko lukete. Barnealdeko iturriei dagokienez, etxeen gehiengoak zuen WiFia eta bi herenek hari gabeko telefonoa. Orokorrean, umeek ez zuten euren telefono mugikorrik eta hamarren batek baino gutxiagok, soilik, erabiltzen zuen edozein mugikor astean behin gutxienez.
Umearen esposizioan ekarpen handiena egiten duten lekuak eremu eta iturriaren araberakoak dira. Era horretan, ELFei dagokien esposizioa esanguratsuki handiagoa izan zen barnealdean, hots, etxe eta eskoletan kanpoaldean baino, batez ere eremu elektrikoaren kasuan. Esposizioaren mediana, maiztasun eta leku ezberdinetarako ELF-MFen kasuan, 0,011 eta 0,023 µT artekoa izan zen, eta ELF-EFen kasuan, 0,216 eta 7,886 V/m artekoa. IMei dagokienez, ordea, alderantzizkoa gertatzen da. Hau da, IM totalaren esposizio mailarik altuenak kanpoaldean gertatzen dira. Iturriaren arabera aztertuz, irrati, telebista eta
Ondorioak 270
beheranzko loturaren (telefonia mugikorreko antenatik telefono mugikorrera doan seinaleak sortutakoa) ondoriozko esposizioa altuagoa izan zen kanpoaldean barnealdean baino. Goranzko loturak (mugikorretik telefonia mugikorreko antenara doan seinaleak sortutakoa) sortutako esposizioa antzekoa izan zen kanpo zein barnealdean, eta umeen logelak eta eskoletako jolaslekuak izan ziren iturri honen mailarik baxuenak zituztenak. WiFi eta hari gabeko telefonoaren neurketak, aitzitik, barnealdean izan ziren nabarmenagoak. Are gehiago, hari gabeko telefonoa, etxeetako egongeletan soilik nabaritu zen (bataz bestekoa/mediana: 2,43/0,08 µW/m2). WiFiak sorturiko esposizioa handiagoa izan zen etxeetan (batez ere, egongeletan; bataz bestekoa/mediana 12,7/2,92 µW/m2) eskolako ikasgeletan baino (bataz bestekoa/mediana 2,33±1,29/1,74 µW/m2).
Egunean zehar ume bakoitzak dituen ELF eta IM mailak hainbat eratan kalkulatu ziren. Kohorte honetako umeek 16 ordu etxean, 5,5 ordu ikasgeletan, 1 ordu eskolako jolaslekuan eta 1,5 ordu parkeetan pasatzen zituzten, beti ere parte-hartzaile guztien mediana kontuan hartuz. Ordu kopuru horiek erabiliz kalkulatutako TWAn bataz bestekoa, mediana eta 90 pertzentila 0,018, 0,015 eta 0,025 μT izan zen, hurrenez hurren, ELF-MFen kasuan eta 7,56, 6,93 eta 13,30 V/m ELF-EFen kasuan. IMen kasuan 50 pertsonako lagin batean egindako neurketa pertsonalen bidez lortutako IM esposizio totalaren bataz bestekoa eta mediana 169,19 eta 50,14 µW/m2 izan ziren, hurrenez hurren. Gainera, hainbat eratara kalkulatu genuen umearen TWA, baina beti neurketa puntualetan oinarrituta. Bataz bestekoa 115,08 (umearen logela) eta 500,27 µW/m2 (gurasoek esandako ordu kopuruetatik doituriko TWAk) arteko tartean ibili zen eta mediana 25,46 (umearen logela) eta 123,21 µW/m2 (gurasoek esandako ordu kopuruen medianatik doitutako TWAk) artean.
Tesi honetan ezaugarritu dira lehenengo aldiz bitarteko maiztasunak umeek denbora gehien igarotzen duten inguruneetan. 12 Hz eta 100 kHz arteko maiztasuneko eremu magnetikoaren batez bestekoa, neurtutako lekuaren arabera, 0,021 eta 0,027 µT artekoa izan zen, eta mediana, 0,020 eta 0,023 µT artekoa. Bitarteko maiztasunen eremu elektrikoaren balioak asko aldatu ziren neurtutako maiztasun tartearen arabera. Era horretan, 12 Hz eta 1 kHz artean, 1,66 eta 10,11 V/m artekoa izan zen bataz bestekoaren tartea leku ezberdinetarako, eta, 1,2 kHz eta 100 kHz artean, 0,28 eta 0,45 V/m artekoa. Mediana, aldiz, 1,00 eta 7,89 V/m artekoa izan zen 12 Hz eta 1 kHz-ko maiztasun tartean, eta 0,22 eta 0,39 V/m artekoa, 1,2 kHz eta 100 kHz tartean. Ez zen aurkitu bitarteko maiztasunen tarteko esposizioari ekarpen nabarmenik egiten zion maiztasunik. Maiztasun-tarte horren mailak
Ondorioak 271
ezaugarritzen dituzten ikerketa gehiago behar dira, maiztasun horiek erabiliko dituzten iturri berriak agertzen diren heinean.
ELFen eremu magnetiko eta elektrikoaren arteko korrelazioa baxua zela aurkitu zen; maiztasun-tarte eta leku ezberdinetarako 0,044 eta 0,357 artekoa izan zen. Bitarteko maiztasunen eremu magnetiko eta elektrikoaren arteko korrelazioa, aldiz, neurrizkoa edo altua izan zen, 0,285etik 0,752rako Spearman korrelazio esanguratsuak lorturik. Beraz, ELFen esposizio maila jakiteko bi eremuak (magnetikoa eta elektrikoa) neurtzea ezinbestekoa dela jakina bazen ere, orain badakigu klasifikazio egoki bat lortzeko ere biak neurtu behar direla. Bitarteko maiztasunei dagokienez, aldiz, 1.2kHz eta 100 kHz arteko tartean eremuetako bat neurtuz eta lortutako esposizioaren klasifikazio bat eginez, beste eremuaren sailkapena aurresan ahalko da errore handirik gabe. Dena den, erlazio on hori ulertzeko, kontuan izan behar da, ikerketa honetan aldakortasun gutxi ikusi zela.
IMei dagokienez, esposizio totalean ekarpen handiena egin zuten iturriak, bai neurketa puntualetan bai neurketa pertsonaletan, irrati antenak, telefoniako beheranzko loturak (telefonia mugikorreko antenatik telefono mugikorrera doan seinalea) eta telebista-antenak (seinalea igortzen dutenak) izan ziren, hurrenkera horretan. Aitzitik, goranzko loturak (telefonia mugikorretik telefonia mugikorraren antenara doan seinalea) IM esposizio totalera egindako ekarpena aintzat ez hartzeko modukoa izan zen (% 4,5ekoa soilik). WiFi eta hari gabeko telefonoak, biak batera, esposizio totalaren % 3 baino gutxiago eman zuten. Mugikorraren erabilerari zor zaion goranzko loturaren ekarpena zertxobait handiagoa (% 6 handiagoa) izan zen neurketa pertsonaletan, neurketa puntualekin alderatuz, baina bietan izan zen baxua. Hala, neurketa pertsonaletan, goranzko loturak egindako ekarpena % 4,5 (batez bestekoa) eta % 9,5 (mediana) izan zen. Ekarpen-patroiak berdintsuak izan ziren neurtutako leku guztietan.
ELF eta IM maiztasun tarteak neurtzeko erabilitako metodologia ezberdinekin lortutako esposizioaren klasifikazioak alderatu ziren. Etxean neurtutako ELF-MF eta eskola, etxe eta parkeetan egindako neurketa puntualekin kalkulatutako TWA bidez egindako klasifikazioen artean neurrizko komunztadura lortu zen eta komunztadura hobea, funtsezkoa, lortu zen ELF-EFentzako. IMei dagokienez neurketa pertsonalekin lortutako esposizioaren klasifikazioa era ezberdinetan estimatutako TWAekin lortutakoarekin alderatu zen eta antzekotasun handiena etxe, eskola eta parkeetan lorturiko neurriekin kalkulatutako TWAarekin ikusi zen, nahiz eta neurrizko komunztadura izan.
Ondorioak 272
Ikertu ziren ELFen aldagai azaltzaile izan litezkeen guztietatik, etxearen eraikitze urtea, eskoletako arbel digitalaren erabilera eta parkeen kasuan 200 metro edo gutxiagoko distantzian aireko tentsio linea (30-13,2 kV) izatea izan ziren ELFen eremu magnetikoaren balio zertxobait altuagoak azaldu zituztenak.
Haurdunaldian zehar, amek, emandako 16 ingurumen kutsatzaileetatik, heren batek IM antenekiko eta goi tentsioko lineekiko gertutasuna hautatu zuten euren bizitokietako 5 ingurumen arazo garrantzitsuenetariko gisa, bosgarren eta seigarren tokian kokatuz, hurrenez hurren. Bestalde, umeek 8 urte zituztenean euren amek oso pertzepzio altuak (10eko puntuaziotik 7-8 arteko puntuazioak) adierazi zituzten, bai esposizio pertzepzioari zegokionez bai osasunerako arriskuari zegokionez.
Umeek 8 urte zituztenean, euren etxeetako neurketetan lortutako emaitzen inguruko informazioa emateak amen esposizio pertzepzioan oso eragin gutxi eduki zuen, hots 0,7 puntutan jeitsi zen. Gainera, osasunaren arriskuaren inguruko pertzepzioan ez zuen inolako eraginik izan. Dena den, informazioa jaso aurretik eta ondoren emandako erantzunen artean korrelazio baxua aurkitu zen.
Klase sozial eskulangilea izateak, hiri ingurunean bizitzeak eta gazteagoa izateak pertzepzio maila altuagoak azaltzen zituzten aldagaiak izan ziren, galdetutako pertzepzio batean baino gehiagotan. Halaber, auzo atsegin batean bizitzearen sentsazioa edukitzea, aire kutsaduragatik leihoa irekitzeak gehiago molestatzeak eta etxean aparailu elektriko gutxiago izateak ere pertzepzio maila altuagoak izatearekin erlazionatu ziren.
Proiektuko parte-hartzaileen amek adierazi zuten erakunde publikoetatik EEI-EEMen esposizio mailen eta euren efektuen inguruan batere informaziorik ez edo informazio gutxi jasotzen zutela, eta informazio hori jasotzea ezinbestekoa dela aditzera eman zuten. Osasunaren politika kudeatzen duten erakundeek bi esparrutan egin beharko lukete lan etorkizunean; batetik, esposizio eta efektu posibleen inguruan argitzeke dauden gaiak ikertzea, eta, bestetik, jendea informatuta edukitzea. Ikergai dago oraindik eman beharreko informazioa nola eman behar den, pertzepzioaren handitzea ekidin behar baita beharrezkoa ez denean. | science |
addi-a8ff8f4c53fd | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27144 | Zizurkilgo San Millan eskolako proiektuaren azterketa | Garmendia Castaños, Jone | 2018-05-28 | Sarrera Haurra ehunez egina dago.
Haurrak ehun hizkuntza ditu. Ehun esku, ehun pentsamendu. Pentsatzeko eta hitz egiteko ehun modu. Ehun, beti ehun. Entzuteko, harritzeko, maitatzeko ehun modu. Ehun alaitasun, kantatu eta ulertzeko, ehun mundu deskubritzeko, ehun mundu sortzeko, ehun mundu amesteko.
Haurrak ehun hizkuntza ditu (eta ehun, ehun eta ehun), baina laurogeita hemeretzi lapurtzen zaizkio.
Eskolak eta kulturak burua gorputzetik banatzen diote.
Eskurik gabe pentsatzeko esaten diote, bururik gabe jarduteko, entzun gabe hitz egiteko, alaitasunik gabe ulertzeko, jaiegunetan soilik maitatzeko eta harritzeko.
Jolasa eta lana, errealitatea eta fantasia, zientzia eta irudimena, zerua eta lurra, arrazoimena eta ametsa batera ez doazen gauzak direla esaten diote.
Baina haurrak dio: ehun, ordea, existitzen da.
(Malaguzzi in Edwards, & Gandini, Forman, 1993:2). (Nik moldatua) Malaguzziren poema honek ezin hobeto laburbiltzen du lan honen esentzia, eskolari kritika gogor bat egitearekin batera, haurren gaitasunak onartzen baititu. Lan honekin haurrak mundua ulertzeko, pentsatzeko, jolasteko, deskubritzeko, amesteko... duen modua ulertzen duen eskola bat aztertu nahi dugu; umea ardatz hartzen duen eskola eredu bat egingarria dela eta badagoela baieztatu nahian. Bide horretan, Eskola Berria aztertuz ekin diot lanari, eskolaren markoa ulertu nahian. Egia da ez dagoela eskola ideal bat, baina proiektu berritzaileek hori lortzeko egiten
duten ahalegina izugarria da eta helburu horren alde borrokatzen dute uneoro. Horregatik, lana garatzeko San Millan eskolak martxan jarri duen proiektu pilotua aztertu dut. Uneoro, Tonucci pedagogo italiarra hartu dut oinarritzat, aztertu dudan eskolan honen ideiak baitituzte ardatz. 1. Marko teorikoa eta kontzeptuala Lan honetan Zizurkilgo San Millan eskola txikian dagoen proiektua aztertu nahi dugu, horren oinarriak definituz, azkenean, ia abantailak edo desabantailak dauden argitzeko. Horretarako, hurrengo atalean, marko teorikoa eraikiko dugun honetan, San Millan eskolak jarraitzen duen Eskola Berriaren izaera eta printzipioak aztertuko ditugu. Ondoren, eskola eredu transmititzaile edo tradizionaletik eredu berrira edo eraikitzailerako trantsizioa egiteko modu bat azalduko da, Francesco Tonucciren teorian oinarrituta. Azkenik, pedagogo italiarraren ideiak bilduz amaituko dugu atal hau. 1.1. Eskola Berria Europan Eskola Berria XIX.mende amaieran kokatzen da, eskola tradizionalaren urrezko legeei (metodoa, ordena eta arauak) kontra eginez. Narvaezen (2006) esanetan, mugimendu zabala eta konplexua da, jatorri eta iritzi ezberdinetako autore askoren ekarpenak jasotzen baititu. Autore horien artean, Palaciosek (1984) honakoak aipatzen ditu: lehen hastapenetan Rousseau, Pestalozzi, Fröebel, Tolstoy eta Key; bigarren etapa gisan definitzen duenean, berriz, Dewey, Claparède, Montessori, Decroly, Kerschensteiner eta Ferrière sartzen ditu; eta azkenik, hirugarren etapan Cousinet eta Freinet, Neill, Reddie eta Hahn sartuko lirateke. Filhoren (1964) esanetan, Eskola Berriaren mugimenduan lau printzipio orokor identifikatu daitezke: haurraren nortasunarekiko errespetua eta askatasuna; hezkuntzak sozialki zein indibidualki duen funtzioaren ulermena; ikaskuntza sinbolikoaren garrantzia eta azkenik, haurren jatorri, familia, erlijio edo ezaugarriak edozein izanda ere, horien aberastasunaren onarpena. Ildo beretik heltzen dio Palaciosek (1984) ere gaiari. Bere esanetan, Eskola Berriak erabateko konfiantza du haurrarengan eta euren interesetatik abiatutako jardueretan oinarritzen da, haurra eskolako protagonista bihurtuz. Gainera, autore honen ustez, Eskola Berriaren markoan umearen inguruan zegoen ideia guztiz aldatu zen: haurtzaroa etapa inperfektu, pesimista eta osatugabea ikustetik, aro baliotsu eta sortzaile gisara
ulertzera pasa baitzen. Beraz, hezkuntzak etorkizunerako hezteari utzi eta unekoa hezteari ekin zion: "la escuela no debe ser una preparación para la vida, sino la vida misma de los niños." (Palacios, 1984: 18). 1.2. Eredu transmititzailetik eredu eraikitzailera. Eskola Berriak eskola tradizionala du abiapuntutzat. Aldaketak ezinbestekoak dira eskola eredu batetik bestera igarotzeko eta Tonuccik ezin hobeto azaltzen du batetik besterako jauzia egiteko bidea. Esan gabe doa Tonuccik gogor kritikatu izan dituela eskola tradizionalaren oinarriak, nahiz eta berak tradizional ordez transmititzaile deitzen dion. Horren aurrean, bada, eskola eredu berri bat proposatzen du: eskola eraikitzailea, non haurrak berak bere jakintza eraikitzen duen. Pedagogo italiarraren (1990) ustez, eskola transmititzailea, honako hiru ideietan oinarritzen da: umeak ez daki ezer eta eskolara ikastera doa; irakasleak badaki eta eskolara ustez ezer ez dakien horri irakastera doa eta azkenik, adimena ezagutzen bilketarekin betetzen joaten den hutsune bat da. Eredu eraikitzailean, aldiz, haurrak badaki eta eskolara taldean bere jakintzen inguruan hausnartzera, horiek antolatzera, sakontzera, aberastera eta garatzera doa. Era berean, irakasleak ikasle bakoitza ahalik eta maila altuenera iritsiko dela bermatzen du, talde osoaren parte hartze eta ekarpenekin. Azkenik, adimena beterik dagoen edukiontzi gisa ulertzen da, aldatu eta aberastu egiten dena (ikus 1.eranskina). Eredu batetik besterako bidea egiteko hiru oinarri aipatzen ditu autoreak (Tonucci, 1990). Oinarri horietatik lehena, eskolak guztiei bermatu behar dizkien lehen mailako esperientzia kulturalak aintzat hartzea da. Bigarren oinarria haurrarenganako arreta da. Autorearen ustez, ezinbestekoa da haurrari arretarako eta harrerarako momentu bat eskaintzea, umeari hitz egiteko aukera emanez. Haurrari hitz egin eta adierazi arazteko, ordea, testuinguru egokia sortu behar da, zeinetan haurrak entzuteko hezi behar diren, errespetuzko eta intereseko giroa sortuz, beraien hitzak aintzat hartuko direla jakin behar dutelarik. Azkenik, hirugarren oinarria alderatzea da, kontrajartzea, eztabaida izango delarik iritziak sortzeko lehen instrumentua. "El trabajo escolar estriba en la superación de
Horretarako, Francesco Tonucciren gaineko literatura irakurri behar izan dut, haren oinarrizko ideiak jasoz, ondoren Eskola Berriarekin lotzeko. Hemendik aurrerakoa, berriz, azterketa bibliografiko etengabeaz gain, praktikan, elkarrizketetan eta egunerokoan oinarrituta egin dut. Beraz, hurrengo pausua San Millan ikastetxeko proiektu pedagogikoa aztertzea izan da, Tonucciren ideietan oinarritzen baita. Hala, teorian landutako ideiak praktikan ikusi eta forma ematea lortzeko. Era berean, eskolako partaideen iritziak bildu asmoz elkarrizketa batzuk ere egin ditut. Elkarrizketak ohiko tresna izaten dira honelako lan kualitatiboetan inplikatuen iritzia jasotzeko, informazio eta datuak lehen eskutik biltzea ahalbidetzen baitute. Aipatzekoa da, gainera, gure kasuan elkarrizketa erdi-egituratuak egin ditugula, izan ere, askotan elkarrizketatuak emandako erantzunen araberakoa izaten baitzen hurrengo galdera ere, solasaldia aberatsagoa izan zedin. Beraz, azterketa bibliografikoaz harago, praktikako esperientzian (hau da, eskola ezagutzean, tailerretan murgiltzean, egunerokoa behatzean, esku-hartzeetan partaide izatean, proposamenak egitean, laguntzean, bilera eta formakuntzetan egotean…) eta inplikatuei egindako elkarrizketetan oinarritutako metodologia izan da. 3. Lanaren garapena Tonucciren oinarriak teorikoki aipatu ostean, bere ideiak praktikan jartzen dituen eskola ezagutzeko moduan gaude, San Millan eskola, hain zuzen ere. Eskola hau, Abaltzisketako Txalburu eskolarekin batera, Tonucciren ideiak jarraitzen dituen eskola da. Bi eskoletan proiektua urte berean jarri zen martxan, oinarri berberarekin. Dena den, nik San Millanen zentratzea erabaki dut, proiektuak sendotasun handiagoa hartu baitu bertan. San Millan Zizurkilen kokatuta dago. Zizurkil Gipuzkoako Tolosaldea ingurunean dagoen herria da eta bi auzotan banatzen da: Elbarrena eta Zizurkil goia. Lehenak biztanleriaren %80 biltzen du, eta jatorriz landa auzoa den arren, herrigune bilakatzen hasi eta gaur egun gune industrializatu gisa definitzen da. Bigarrenak, ordea, landa ingurunea izaten jarraitzen du, 150 biztanle inguru ditu eta bertan kokatzen da, hain zuzen, dagokigun eskola.
3. 1. San Millan eskola Eskolan 31 ume daude eta Gipuzkoako Eskola Txikien barnean sartua dago. Eskola txiki guztiak bezalaxe, hau ere publiko eta euskalduna da eta 2 urtetik hasi eta 12 urtera arteko ikasleak hartzen ditu. Ikastetxea herriko eskola gisa definitzen da, irakasle eta gurasoek harreman oso estua izateaz gainera, herrira ere zabalduta baitago. Hala, eskola komunitate txiki bat dela esan daiteke. Eskolaren oinarri nagusiak aipatze aldera, hezkuntza proiektuak dioena bilduz, lehenik, ikuspegi konstruktibista hartzen duela oinarritzat esan beharra dago. Beraz, ikaslea bera da bere ikaskuntza-prozesua eraikitzen duena, aurreko jakintzetan oinarrituta. Eraikitze prozesua gertatu dadin, ezinbestekoa da haurra hori ahalbidetuko duen egoera esanguratsu ezberdinetan kokatzea. Hori jakinda, irakaslearen eginkizun nagusia ikasleak ikasi beharrekoa barneratzeko egoera didaktikoak diseinatzea izango da, ikasleen interesa piztuko duten egoerak pentsatuz. Horrela lortuko baita ikaslearen ikaste prozesua benetan esanguratsua izatea. Era berean, eraikitze prozesu hori gauzatu dadin, ikasleari autonomia, ardura eta konfiantza eskaini eta sentiarazteko ahalegin etengabea egiten du eskolak. Autonomia, ikasleak bere kabuz eta bere moduekin egiten onartuz eta utziz; ardura, eskatutako lanaren erantzukizuna ulertaraziz; eta konfiantza, egingo duen hori baliagarria eta egokia izango dela sentiaraziz. Hala, eskolak ikasle guztiei oinarrizko instrumentuak iritsarazteko ahalegina egiten du. Tonucciren (2013) ideiekin bat etorriz, eskolak erabat aldatu du bere funtzioaren ikuspegia eta egun edukiak baino, lan egiteko metodoak eskaintzen ditu, nola ikasi alegia. Zer ikasi ez da hain garrantzitsua umeak ikasteko tresna eta gogoa dituen bitartean. …la escuela… debe reencontrar su función específica, que consiste en permitir que un grupo de alumnos, en dinámica de confrontación y cooperación recíproca, junto con adultos competentes, en un lugar adecuado, desarrollen a los máximos niveles posibles las capacidades cognitivas de cada uno, elaborando sus propias experiencias y utilizando todos los lenguajes y todas las dimensiones de su propia personalidad. (Tonucci, 1990: 12). Funtzio hori lortu, eta ikasle taldeak dinamika horretan murgiltzeko, Tonuccik (2013) eskola aldatzea proposatzen du, irakasgaiak ahaztu eta jolasten ikastea: "Mi propuesta es renunciar a las aulas. Me imagino una escuela hecha de laboratorios y talleres
fuertemente significativos en la que son los alumnos los que se mueven, no los adultos", eta horri heldu diote, hain zuzen, eskola honetan. Edozein kasutan, aipaturiko guztia lortzeko, haurren zoriontasuna dute helburu nagusitzat, umea ondo egonda, gainerako guztia ere ondo joango dela sinesten baitute. Freirek ere halaxe dio, "umea ondo badago, ikastea ere berez sortuko da. Ondo dagoen umeak berez ikasten du, uneoro ari da ikasten" (Freire, 2017: 24). Hori kontuan izanik, beraz, ikasle bakoitzaren ongizateari erreparatzen diote eskolan, bakoitzari berarentzako onena eta egokiena eskainiz eta eskatuz momentu bakoitzean. 3. 2. "100 lenguaia 11 esperientzia" proiektua Aipatutako ardatz nagusi horiek jarraituz San Millan eskolak 100 lengoaia 11 esperientzia deituriko proiektu pilotua jarri zuen abian 2014-2015 ikasturtean. Berau, Tonucciren ideiak errealitate bihurtzen dituen proiektua dela esan daiteke. Pedagogo italiarraren hitzak kontutan hartu eta teoria hori praktikara eramateko bidea egin baitu eskolak. Bide horretan, bada, eskolaren antolaketa erabat aldatu da, eta egun, bi ildo nagusi dituela esan daiteke. Ildoetako bat, ikastorduak arloetan antolatzetik tailerretan antolatzera pasatzea da. Beste ildoa, berriz, taldekatzeetan adin aniztasun mugatua izatetik, adin aniztasun osoa izatera igarotzea. Eskola txiki guztiek, berezko ezaugarria dute adin ezberdinetako haurren taldekatzeak egitea, baina eskola honetan, aniztasun hori erabat zabaldu da; hau da, 2-12 urte bitarteko haurrak batzen dituen taldekatzeak egitera igaro dira. Hala bada, ohiko irakasgaiak ahaztu eta honako bost tailer hauek daude eskolan: 1. Liburutegia: Tailer hau batez ere literaturarekin, hizkuntza idatziarekin (irakurketa-idazketa) zein ahozkoarekin zerikusia duten edozein ekintzetarako erabiltzen da. 2. Mugimendua: Adierazpen artistiko mota ugari biltzen dituen gunea da. Bertan antzezlanak, pelikulak, dantza, psikomotrizitatea etab. egiten dituztelarik. 3. Artea: sormenerako eta interpretaziorako gunea da. Pintura, marrazkia, eskultura, joskintza, zeramika… biltzen dituena. 4. Aroztegia: Matematika nozioak era praktikoan aplikatzeko gunea da. Batez ere, eskulana, muntaia-desmuntaia, konponketak, eraikuntzak etab. lantzen dira.
5. Zientzia: Esperimentatzeko, norberaren hipotesiak eta usteak adierazteko, behatzeko, frogatzeko, ondorioak ateratzeko eta hipotesi berriak eraikitzeko tailerra da. Sukaldaritza eta baratza ere bere barne hartzen ditu. Tailer nagusiak horiek badira ere, horiez gain, zenbakikuntzako (matematika) saioak, mugi-zientzia (irteerak herrira), ingeles, irakurketa eta bertsolaritzako orduak ere badituzte (ikus 2.eranskina). Egunero tailer ezberdinetan ibiltzeko aukera dute ikasleek, bi edo hiru aldi berean irekiko direlarik. Tailerretatik borondatez pasatzen dira eta eurek aukeratzen dute bakoitzean egin nahi dutena, lan egiteko era ireki, malgu eta beraien beharrera moldagarria ziurtatuz. Hala ere, lana egoki egin ahal izateko tailer bakoitzak gehieneko ikasle kopurua du eta beteta baldin badago ezingo da beste inor sartu norbait ateratzen den arte. Tailer guztietan adin guztietako ikasleak egoteko aukera dagoenez, materialek ere adin guztien interes eta beharretara egokituak dira. Dena den, lehenago aipaturiko bi ildo horiek salbuespenak dituzte. Tailerrak borondatezkoak izan arren, zenbait ekintza (irakurketa-idazketa, zenbakikuntza eta ingelesa) ikas-prozesuari begiratuta ezinbestekoak direla iritzita, derrigorrez egin behar dituzte. Eta horietan ez da adin aniztasun osoa ematen, aitzitik, haurrak talde ezberdinetan (A, B, C edo D) mailakatuta daude, euren jakintzen edo mailaren arabera. Horrez gain, eta nahiz eta edozein momentutan, beharrak hala eskatuta, ikasleekin hitz egiteko, entzuteko… denbora hartzen den, astean bitan gutxienez talde osoarekin asanblada egiten da. Bertan eskolako zein etxeko bizipenak, gatazkak, emozioak erronkak… aipatu eta denen iritziak entzuten dira. 3.2.1. Ikuspuntu aldaketa Eskola eredu arrunta izatetik gaur egun denerako trantsizioa egin ostean, egoera berri batean aurkitzen dira San Millan eskolan. Antolaketa berri honek ezinbestean ikuspuntu aldaketa nabarmena ekarri du eskolara. Hala, aspektu asko beste era batean ulertzen dira orain Zizurkilen. Jarraian, aldaketa handiena eman duten alderdiak aipatuko ditugu, teorian oinarritzeaz gain, irakasleen eta ikasleen hitzak ere lanera ekarriz (ikus 3.eranskina).
Freirek dioen gisan, heztea arte bat den neurrian, artelan baten zehaztasun, zaintza eta denborarekin ulertzen dute heziketa irakasle hauek ere. Orain arte esandakoa teorikoa bada, praktikara eraman eta eskolako partaideen hitzak ekarriz, gai honen inguruan esaten dutena jaso dugu ondorengo taulan: Irakaslearen Rola
"Irakaslearen rola aditzez betetako rola da. Irakasleak haurrak heldu, eskuzabalik hartu, begiratu, bakoitzak egin behar duen bide bakar horretan lagundu behar du. Bakoitza den bezala errespetatu behar du, konparaziorik gabe, juzgurik gabe, aurreiritzirik gabe… Irakasleak haurrak maitatu behar ditu, baldintzarik eta presarik gabe, beraiekiko konfiantza izan behar du, ilusioz beraiengan sinetsiz. Irakasleak haurrari bizitzen utzi behar dio."
2-12 urte bitarteko haurrak batera jartzean, aniztasun osoa bermatzen du eskolak. Aniztasuna, beraz, zentroko irakasleek dioten gisan, errealitate bat da, balore bat, aukera bat eta erronka bat. Guztien artean sortzen da egunerokoa Zizurkilen, guztiak berdinak direla ulertuta, baina bakoitzaren garrantzia eta berezkotasuna ahaztu gabe.
"Orain zientzia dena lehen ume txikien gela zen eta gela horretara eskolako azken egunean edo eskola txikitako kamisetak probatzera bakarrik joaten ginen, bestela ez ginen inoiz egoten. Orain denak elkarrekin, gusturago."
"Umeen harremana, asko aldatu da (...). Eskolan guztiak batera daudenetik herrian ere hala ibiltzen omen dira. Gatazkak asko murriztu dira, dudarik gabe. Mailarik ez egote horrek asko laguntzen du horretan. Hemen ez dago mailarik, ez dago ikasturte bukaerarako ezinbestean jakin beharreko edukirik; haur bakoitzak ez daki zer jakin behar duen bere adinerako eta horrek gatazkak izugarri murriztu ditu. Dagoeneko haurrak zein mailatan dauden ez jakitera ere heldu dira! Hori ez nuen sekula pentsatuko, batzuei kaos bat irudituko zaie, baina niri izugarria iruditzen zait. "
2. Irakaslea "Mailarik gabeko eskola. Hori nire betiko ametsa izan da: haurra zein mailatan dagoen ez jakitea. Adina bai, noski, eta bere garapen maila ere bai, baina maila…. Nork, zertan oinarrituta eta zergatik erabaki du umeak adinka antolatzea? Arrazoi pedagogikorik badago? Beste inon ez da halako mailaketarik egiten. Gure eskolan haurrak zein mailetan dauden inporta ez duen leku bat sortu dugu. Curriculumek maila bakoitzeko ezartzen dituzten minimo eta maximoez, programa zehaztuez, denbora berdinez ahaztu eta haurrek ikasi dezatela; ikasi eta ikasi." 2.Taula: elkarrizketatuek adinak bai, baina mailarik ez egotearen inguruan esandakoa.
"Haurra bere beharren arabera mugitzen da eskolatik. Badago haur bat lehen hiruihilekoan aroztegitik oso oso gutxi pasatu zena, eta hiruhileko honetan maizago etortzen da. Ez etorrita ere badakigu gaitasunak lantzen ariko dela, hemen ez bada beste tailer batean, baldintzak eta egoerak horretarako pentsatuta baitaude. Bere denbora behar du eta ezin diogu behartu."
Nola dakizu asko ikasten duzuela? Zergatik orain bai eta lehen ez? "Ba ez dakit… Lehen beti zalantzan ibiltzen ginelako, ez genekien zer egin edo egiten genuena ondo zegoen… Orain zerbait egiten dudanean badakit ondo
"Hasiera-hasieratik erabaki zen umeen ebaluazioa nola egingo genuen: behaketaren bitartez egingo zela, ez zela kalifikatuko, ez genuela zer egiteko gai zen eta zer egiteko ez zen gai esango…. Azken batean tailerretan egiten duena biltzen dugu, zer galdetzen duen, nola egiten duen egiten duena… Horretarako, curriculuma begiratu eta zein zehaztapen dauden erreparatu genuen, ondoren zehaztapen horiek zein tailerretan ematen ziren ikusi genuen, eta hala tailer bakoitzean zeri erreparatu diezaiokegun ere idatzita daukagu."
2. Irakaslea "Ebaluazioa… etengabe galdetzen digute ebaluazioaz eta guk geuk ere askotan hitz egin dugu horren inguruan. Ez zaigu ebaluatzea gustatzen, ez zaigu kalifikatzea gustatzen, eta gainera ez dugu ez ebaluatu eta ez kalifikatu nahi. Haurren prozesuetan sinesten dugu, haurrari denbora ematean, haurrak ahal duenean egingo duenaren ziurtasunez. Gaitasunak garatzeko bidea ematen duen eskola da gurea, haurrek gaitasunak eskuratu ditzaten nahi dugu, ez edukiak. Nola ebaluatzen da gaitasunen eskuraketa hori? Zein paperetan islatu dezakegu? Oso zaila da… Prozesu oso bat da, eguneroko gertaeretan ikusten da, eguneroko jarrerak, egiteko moduak, haurraren egoera, erlazionatzeko erak, gatazkak ebazteko erak… Horretan jartzen dugu guk arreta. Beraz, etengabeko behaketan oinarritzen gara. Haur bakoitzaren prozesua gertutik jarraitzen dugu, dituen arazoen jakitun gara, eta horiei irtenbidea emateko bidea aurkitzen ahalegintzen gara, noski, baina hori ebaluatzetik oso urrun geratzen da." 4.Taula: elkarrizketatuek ebaluazioaz esandakoa. Espazioaren antolaketa "Siempre he creído que hay lugares que son imanes y te atraen si pasas por las inmediaciones." (Modiano, 2008: 15).
Espazioa eragile hezitzaile esanguratsu bezala hartzearen ideiak XX. mendeko pedagogia aurrerakoietan du oinarria. Hala, pedagogia aktiboaren mugimendu ezberdinek ingurune sozial eta naturala lehen mailako tresna didaktiko gisa ulertzen dute. Tonuccik (2013) bere aldetik, dio, ikasgelek duela hogei urteko antolaketa berbera izaten jarraitzen dutela gaur egun ere. Harrigarria iruditzen zaio altzari eta instrumentu berberekin (eta orduak eta orduak eserita emanez) elkarrekiko zerikusirik ez duten gaiak lantzea.
"Lehen bakoitzak bere gela zeukan:" Bere aulki eta mahaiekin."Bai, egia… ez naiz gogoratu ere egiten. Orain leku gehiago dago. Lehen denak kaka pilan egoten ginen, orain lasai-lasai ibiltzen gara."
Espazioaren antolaketa nola egin zenuten? "Tailerrez tailer joan ginen: nola izan zitekeen tailer bakoitza, bakoitzean zein material jarriko genituen, nola kokatuko genituen, ordenagailuak, mahaiak, arraska… Hasieratik hona, asko aldatu da, noski… Lehenengo pixka bat irudikatu egin genuen, eta ondoren eman genion forma. Materialak berez egon bazeuden, birkokatzea izan zen gauza. Liburu guztiak liburutegian bildu genituen, gazte zein zaharragoenak… Probetak eta mikroskopioak eta ere bagenituen, eta zientzian sartu genituen… Gero bururatu zaigun neurrian gauza gehiago sartzen joan gara. Sukaldearena, adibidez, bigarren urtean sartu genuen. Hasieran ez genuen sukalderik planteatu, baina gero egunerokoan hitz egitean ideia ona iruditu zitzaigun. Etengabe horrela…"
2. Irakaslea "Bai, antolaketak izugarrizko garrantzia du, noski, baina guk zorte handia dugu eskola ere bikaina baita berez. Gainerakoan, espazioa antolatzeko orduan, inguruneak, giroak, materialak, egoerak... errealak eta esanguratsuak izatea ahalbidetzen duten espazioak bilatu nahi izan ditugu.
Haur bakoitzak bere interes, behar edo gustuen araberako proposamenak aurkitu ditzan. Umearen garapen mailaren araberako material eta egoerak eskuragarri jartzen ahalegintzen gara." 5.Taula: elkarrizketatuek espazioaren antolaketaz esandakoa. Laburbilduz, irakaslearen rola, mailaketarik eza, denbora eta edukiak ulertzeko modua, ebaluazioa eta espazioaren antolaketa dira San Millan eskolan aldaketa handiena jasan duten eta garrantzizko bilakatu diren alderdiak. Halako eredurik jarraitzen duen eskolarik ezagutzen ez dutenez, etengabeko balorazioaren eta autoebaluazioaren bidez aldaketak etengabekoak izan dira eskolan, uneoro hoberena bilatu nahian. Gaur egun, ordea, jadanik proiektuak sendotasuna hartu duela esan daiteke eta, aldaketak ematen diren arren ñabardurak baino ez direla baieztatzen dute irakasleek. Prozesua egina dago, orain horrekin lasaiago gozatzea eta bizitzea baino ez da geratzen. 4. Emaitzak eta ondorioak Eskola honetan egunerokoan bizi eta ikusi dudana bilduta, hainbat ezaugarri dituela baieztatu dezaket: Eskola berritzaile, oso, bizi eta garatua da. Etengabeko formazioaren bitartez, azken uneko berrikuntzak eskolara eramaten saiatzen dena, puntako eskola bat izan dadin borrokatuz. Eskola publikoa da. Edonor irits dakiokeela dakien eskola, inongo mugarik eta filtrorik jartzen ez duena eta ikasle eredu zabal bati irekita dagoena. Eskola kritikoa da. Gauza bat edo bestea zergatik egin behar den uneoro pentsatzen duena, baieztapen unibertsal orori ere bi buelta ematen dizkiona. Eskola utopikoa da. Utopia, ideala den hori azaltzeko erabili ohi da, ideala baina gauzatu ezin daitekeena; bada eskola honek utopia ere gauzagarri bihurtzen du, eguneroko irribarre, borroka, gogo eta lanarekin buruan duten hori lortuz. Eskola irekia da. Eskolak ez baitu zentzurik kanpokoarekin lotzen ez bada, kanpokoari ateak zabaltzen ez badizkio eta bertan etxeko, lasai eta seguru sentitzen ez bada. Denbora ematen duen eskola da. Behatzen, umeari itxaroten eta umearengan konfiantza izaten erakusten duena.
Irakaslearen rolean sinesten duen eskola da. Etengabeko formazioan, etengabeko gogoarekin, etengabe helburu berriak jarriz, nekatu gabe eta indartsu umeen ondoan eta umeen alde diharduen irakasle baten irudia sortuz. Eskola inklusiboa da. Benetan ikasle guztientzat dena, guztiak biltzen dituena, guztiei aukerak ematen dizkiena, umeei banaka begietara begiratzen diena eta edozeren gainetik umeen ongizatea bilatzen duena, baina eskolaren zentzua galdu gabe. Eskola da. Harreman horizontaletan oinarritzen den lekua, mugimendua dagoen lekua, lasai egon daitekeena, ikasi egiten dena, jolastu egiten dena, saiatu, lortu eta ez lortu. Bizi egiten den lekua da eta bizitza dagoena. Familia bat izan zitekeen, baina eskola da. Bere ezaugarriak aztertu ostean atera dudan ondorioa argia da: abantailez betetako eskola bat ikusten dut nik Zizurkilen. Ondo doazen haurrei inongo mugarik gabe hobeto joan daitezen laguntzen diena, baina zailtasun gehiago dituztenei denbora emateko beldurrik ez duena. Maila teorikoan eskola gehienetan defendatu ohi den hori, benetan praktikara daraman eskola dela uste dut. Edozein kasutan, aipatzekoa da, proiektu hau San Millan ikastetxerako soilik egin den proiektu bat dela, bertako testuingurua, protagonistak eta baldintzak kontuan hartuz. Hori dela eta, ezin daiteke beste eskola batean txertatu, aldaketarik gabe, eskola bakoitzak bere bidea egin behar baitu. Tonucciren eskola transmititzaileari helduz, jakintza transmititzaileen eskola arrazionalista izango litzateke. Ikaslea sistemaren parte bat gehiago bihurtzen duen eskola. Aitzitik, Zizurkilgoa bezalako eskolek sistema aldarazi egiten dutela uste dut, hala ikaslea ez da prozesuko engranaje bat gehiago soilik, prozesuaren ardatza eta motorra baizik. Azken hausnarketa batekin itxi nahiko nuke lana. Sarri entzun izan dut proiektu hau egitea posible izan dela eskola txikia delako eta ikasle gutxirekin soilik delako posible horrelako ekintzak aurrera eramatea. Ordea, horrelako proiektuak eskola handietan egiteko bidea bilatzeko hausnarketa egitera bultzatu nahiko nuke. Uste dut etorkizun batean proiektu hau eskola txikiak ez diren beste testuinguruetara egokitzeko azterketa egitea interesgarria izango litzatekeela. | science |
addi-15c6b7396fc4 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27351 | Ipar Iberiar penintxulako erdi aroko biztanleriaren paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa | Guede Sagastizabal, Iranzu Laura | 2018-04-20 | "Hainbeste urtez itxaron ondoren ustekabean agertu zinen babesik gabe eta maitasun eske Edonork animaliarik abandonatuko luke? Zorionak zorion, aurkitu zintuzten etorri berri zinela korrika hasi zinen egiten argazki, marrazki, koadro eta guzti irudi guztietan bezain azti. Denborak, hala ere, ez du barkatzen pixkanaka hasi zinen itzaltzen istorio guztien antzera hasierak ere badu bere amaiera. Horrela joan zinen, lagun zure musikaren memoriak ez utziriz oso urrun." (Gontzal Guede) | science |
addi-7abd072ba759 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27351 | Ipar Iberiar penintxulako erdi aroko biztanleriaren paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa | Guede Sagastizabal, Iranzu Laura | 2018-04-20 | "Hainbeste urtez itxaron ondoren ustekabean agertu zinen babesik gabe eta maitasun eske Edonork animaliarik abandonatuko luke? Zorionak zorion, aurkitu zintuzten etorri berri zinela korrika hasi zinen egiten argazki, marrazki, koadro eta guzti irudi guztietan bezain azti. Denborak, hala ere, ez du barkatzen pixkanaka hasi zinen itzaltzen istorio guztien antzera hasierak ere badu bere amaiera. Horrela joan zinen, lagun zure musikaren memoriak ez utziriz oso urrun." (Gontzal Guede)
Laburpena Gizakien hezur eta hortzetan neurtutako isotopo egonkorrak (δ13C, δ15N, δ18O) eta isotopo erradiogenikoa (87Sr/86Sr) erabili dira dieta eta mugikortasun ereduak birreraikitzeko. Isotopoen bidezko ikerketak Erdi Aroko zenbait aztarnategietan egin dira. Aztarnategi hauek ipar Iberiar Penintsulako eskualde geografiko ezberdinetan daude kokatuak eta VI eta XI. mendeen artekoak dira. Ikertutako aztarnategien artean, erlijioari begira, hiru dira Kristauak (Alegria-Dulantzi, Alaba; Las Gobas, Burgos eta San Juan de Momoitio, Bizkaia) eta bat Islamiarra (Tauste, Zaragoza). Karbono eta nitrogeno isotopoen neurketak gizaki eta faunaren hezurretik lortutako kolagenoan egin dira. Gainera, hortz eta hezur laginak analizatu dira estrontzio eta oxigeno isotopoen ikerketarako. Tausteko aztarnategian osasun eta paleodieta ereduak ikertzeko isotopoen ikerketez gain, hortzetan oligoelementuen analisia egin da, LAICP-MS teknika erabiliz. San Martin de Dulantzi aztarnategiko (Alegria-Dulantzi, Alaba, Espainia) 33 gizabanakoren hezur eta hortzetan estrontzio isotopoak analizatu dira. Gehienek lekuko konposizio isotopikoaren antzeko balioak erakutsi dituzte, jatorri lokala edo Dulantziko herrian denbora luzea bizitzen zeramatzatela islatuz. Gizabanako ez lokalen artean, gune geologiko bereizgarrietako bi talde bereizten dira. Halaere gizabanako ez lokalak ikertu den denbora osoan zehar banatzen dira eta kopuru mugatuko mugimendu iradokitzen dituzte. Beraz, Dulantziko biztanleria nagusiki tokiko gizarteak osatzen du, atzerritarren noizbehinkako sarrerarekin. Las Gobas (Burgos) aztarnategiko 40 gizakien hezur eta hortzetan estrontzio, karbono eta nitrogeno isotopoak analizatu dira. Estrontzio
isotopoen balioak gizakien mugimenduak X-XI. mendeetan eman zirela argitu du, Laño herriaren sorrerarekin bat etorriz, eta nagusiki emakume eta umeak izan ziren mugitzen zirenak. Karbono eta nitrogeno isotopoen erlazioak dieta orojalea adierazten dute, zehazki lurreko landare baliabideekin oinarritutako dieta, zein animalietatik eratorritako proteina kantitate urriak ere. Artatxikiaren kontsumoa garai goiztiar bati mugatua azaltzen da (VII-IX. mendeak), ondoren garia eta garagarrak ordezkatzen dute (X.-XI. mendeak). Orokorrean, Lañoko biztanleriaren artean, sexu eta adinaren araberako ezberdintasunik dietan ez da antzeman. San Juan de Momoitioko (Bizkaia) 93 gizabanakoen hezur eta hortzetan estrontzio, oxigeno, karbono eta nitrogeno isotopoen analisiak egin dira. Oxigeno eta estrontzio isotopoek gizabanako gehienek Momoitio ingurukoak direla adierazten dute. Bost gizabanako baino ez dira lokalak, hauen jatorri eskualdea Atlantiar Ozeanoko kostaldea (seguruenik Frantziako hego ekialdea) izango zelarik. Karbono eta nitrogeno balioek, elikagaien baliabideak antzekoak direla adierazten dute, eta biztanleriaren dieta, zerealetan (C3 et C4 motatakoak), barazki eta lekaletan oinarritua dagoela markatzen dute, noizbehinkako animalietatik eratorritako proteinaren sarrerarekin. Jateko ohituretan ikusi diren aldaketak ez dute sexuaren araberako ezberdintasunik islatzen, baina landa gizartearen antolamenduan eta Erdi Aroko gizartean eman ziren aldaketak islatzen dituzte. Las Gobas aztarnategian ez bezala, artatxikiaren kontsumoa handitu egin zen azken estaian zehar, hilerriaren ustearekin bat etorriz.
Azkenik, Tauste herriko (Zaragoza, Espainia) Islamiar nekropoliko 31 gizabanako analizatu ziren δ15N, δ13C, δ18O eta 87Sr/86Sr konposizioak zehazteko. Estrontzio eta oxigeno isotopoen konbinaketak gizabanako gehienek jatorri lokala dutela adierazten dute, eta hiru emakume eta bi gizon soilik direla kanpotarrak. Bi gizonen jatorria eskualdea beroagoa batean egongo litzateke, aldiz bi emakumeena menditsuagoa den eskualdean, eta hirugarrena geologikoki ezberdina den eskualdean. Beste aztarnategiekin alderatuz oinarrizko δ15N balio oso altuak erakusteagatik nabarmentzen da Tauste, zein arroka amaren konposizioaren ondorioa den (igeltsuak eta gatzak). Gizabanakoen δ15N balio altuak ongarriaren efektuari eta ur gezako arrainak jatearekin lotzen dira. Gainera isotopoen datuek, gizon helduek emakume eta gazteek baino animaliatik eratorritako proteina gehiago jaten zutela adieratzen dute, Erdi Aroko Islamiarren artean gizarteko kiderik pribilegiatuenak direla islatuz. Horrez gain, Tauste-ko musulmanen 23 hortzen esmaltea eta dentinaren konposizio kimikoa zehaztu da. Emaitza analitikoek gizon helduen, eta emakumeen eta gizon gazteen artean dieta ezberdinak zituztela erakusten dute. Hortaz, konposizio kimikoak eta datu isotopikoek antzeko emaitzak eman dituzte. Horrez gain, konposizio kimikoak pertsonen osasunaren egoera islatu dezakete. Horrela, bost pertsonek berunezko intoxikazioa erakusten dute eta hau, jatorri antropogenoa duen berunaren eraginpean egoteari iradokitzen zaio. Hainbat isotopoen azterketek Erdi Aroko bizitzaren nondik norakoak ulertzea baimendu du. Estrontzio eta oxigeno isotopoen konposizioak mugikortasuna mugatua zela proposatzen du, izan ere atzerritarrak diren gizabanakoen kopurua baxua da. Nahiz eta atzerritarren jatorri eremuak zehaztea zaila izan den, jatorria inguruko eremuan dutela iradokitzen
dute isotopoen datuek, hala ere, batzuen jatorria ezin izan da zehaztu. Paleodieta ereduek Erdi Aroko landa-populazioen artean antzeko elikagaiak jaten zituztela adierazten dute, baina, baita ere, musulmanen artean sexu eta adinaren araberako desberdintasunak erakusten dira. Honek kristauen eta musulmanen artean bizitza sozialaren dinamika ezberdinak ematen zirela erakutsiko luke.
Lurzoruen eta uren laginketa 39
Emaitzak eta Eztabaida 69
Materialak eta Metodoak 88
Emaitzak 99
Egoitza mugikortasuna 102
Estrontzio eta oxigeno isotopoak 124
Testuinguru arkeologikoa 126
Materialak eta Metodoak 136
Emaitzak 140
Estrontzio eta oxigeno erlazioak hortzeko esmaltean 143
Testuinguru arkeologikoa 167
Materialak eta Metodoak 171
Emaitzak eta Eztabaida 177
Emaitzak eta Eztabaida 208
Arkeologoek askotan materiala arkeologikoak erabiltzen dituzte antzinako populazioen bizimoduak birreraikitzeko, horien artean fauna eta aztarna makrobotanikoak, polena esaterako, edo zeramikak, koprolitoak eta zeharkako iturriak, hezur-patologia edo hortzen higienearen ereduak, adibidez (Reinhard, 2000; Gretchen eta Stanley, 2001; Buzhilova, 2016, Jervis, 2014). Azken hamarkadetako dieta eta mugikortasun ikerketek, gizakien hortz eta hezurren isotopo konposizio eta konposizio kimikoari esker, asko garatu dira. Jateko ohiturak eta denboran zehar emandako aldakuntzek, komunitate ezberdinen egitura sozial eta ekonomikoak, zein sexu, adin edo aberastasun inguruko alderdiei buruzko informazioa ematen dute. Dieta berreraikitze gehienak hezurretako karbono eta nitrogeno isotopoen balioetan oinarritzen dira. Gainera, duela gutxi giza hortzen konposizio kimikoan oinarritutako analisi alternatiboak erabiltzen hasi dira paleodieta ereduak zehazteko. Induktiboki akoplatutako masa espektrometro eta laser-ablazioaren erabilera (LA-ICP-MS) lagin solidoen zuzeneko analisia ahalbideratzen du lagin solidoen gutxieneko suntsipenarekin (Kang et al., 2004; Speakman and Neff, 2005). Metodoaren printzipioa gizakien ehunen sinadura kimikoan oinarritzen da, kontsumitutako elikagaien sinadura islatzen duelako. Izan ere, giza hezurren eta hortzen esmaltearen osaerak kontsumitutako elikagaien araberakoak baitira (Ambrose eta Katzenberg 2000). Bestalde, bizitoki mugikortasunaren ereduak, gizakiekin batera lurperatutako ondasunak aztertuz egin izan da (Brogiolo eta Chavarria Arnau, 2008). Gaur egun, aldiz, estrontzio eta oxigeno isotopoek erabiltzen dira. Isotopo hauek bi sistema isotopiko independenteak dira, eta konbinatuta norbanako baten iturburu eremu posibleari buruzko
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 4
informazioa, eta beraz mugikortasun ereduei buruzko informazioa ematen dute (Bentley eta Knipper, 2005; Evans et al., 2006a; Evans et al., 2006b). Tesi honetan, gizaki hezurren eta hortzen konposizio isotopikoa aztertu da Erdi Aroko biztanleen mugikortasuna eta dieta ezagutzeko. Gainera, dieta-ereduak ezartzeko, hortzaren konposizio elementala erabili da karbono eta nitrogeno isotopo egonkorren metodologiaren osagarri gisa.
Bizitoki mugikortasuna Azken hamarkadetan, estrontzio isotopoak erabili dira mundu osoan zeharreko antzinako biztanleriaren mugikortasun ereduak identifikatzeko. Estrontzio isotopoen eta estrontzio kontzentrazioen proportzioak hezur eta hortz-esmalteetan biztanleen bizitegi mugikortasunaren eta migrazioaren ereduak ikertzeko erabiltzen dira. Argitaratutako ikerketa guztien artean, erreferentzia hauek dira esanguratsuenak: Estatu Batuetan (Price et al. 1994; Ezzo et al. 1997), Europan (Grupe et al. 1997; Bentley 2001; Price et al. 2001; Bentley et al. 2002) eta Mesoamerika (Price et al. 2000). Cox eta Sealy-ren (1997) lanean estrontzio isotopoen analisiak erabili dira itsasoan galdutako esklaboen buruzko jatorria ezagutzeko. Isotopoen bidez, Sillen et al. (1995, 1998) lanetan hominidoen habitataren erabilera birreraiki zuten eta Hoogewerff et al. (2001) –ren lanean Europa mailan ezagutzen den momiarik zaharrenaren bizitokia ezagutu zen, Austria eta Italiako mugan aurkitu zuten Tiroleko izotz gizona alegia, "Ötzi" izenaz ezaguna dena.
Estrontzio isotopoak Estrontzio elementua lau isotopo egonkor ditu: 84Sr, 86Sr, 87Sr eta 88Sr. Lurraren atmosferako estrontzio atomoen konposizio isotopikoa 84Sr (%0,56), 86Sr (%9,86), 87Sr (%7,0) eta 88Sr (%82,58) da. Soilik 87Sr erradiogenikoa da eta rubidioaren desintegrazio erradioaktiboaren ondorioz sortzen da. Rb-Sr desintegrazio sistema oso erabilia da geokronologiaren esparruan eta geokimikako trazatzaile erabilgarrienetakoa da. 87Sr-ren zenbatekoa arrokaren adina eta jatorrian dagoen rubidio kantitatearen araberakoa izango da eta, beraz, 87Sr/86Sr isotopo erlazioa (Faure eta Powell, 1972). Nahiz eta rubidioa
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 6
disolbagarria eta bateraezina izan, estrontzioa ez da hain disolbagarria eta bateraezina, eta estrontzioak rubidioak baino erradio txikiagoa du, horrela bateragarriagoa da silikatoan aberatsak diren sistema igneoetan. Arroka oso zaharrak (>100 m.u.) Rb/Sr altuekin 87Sr/86Sr erlazioa normalean 0,710 baino altuagoa izaten dute, aldiz gazteagoak diren arrokek (<1–10 m.u.) Rb/Sr baxuekin 87Sr/86Sr erlazioak 0,704 baino baxuagoak erakusten dituzte. Lurraren mantua nahiko uniformea da eta 87Sr/86Sr erlazio baxua erakusten du, esaterako 0,702–0,704 -ko balioak erakusten dituzte Hawaiiko irletako eta ozeano dortsaletako basaltoek (White eta Hofmann, 1982). Arku irletan (Aleutiar Islak, Japon, Vanuatu adibidez), subdukziozko magmatismoaren mantua/lurrazalaren nahasketak sortuak, 87Sr/86Sr erlazioak 0,7035 eta 0,707 bitartean daude (Dickin, 1995). Fanerozoikoko itsas kareharri eta dolomiak tarteko 87Sr/86Sr erlazioak dituzte (0,707– 0,709), karbonatoa hauspeatu zenean ozeanoak zuen osaera islattzen dutelarik. Lurrazal kontinentalaren arroken 87Sr/86Sr erlazioak 0,702 eta 0,750 tartean daude, talde honetan granito zaharrrenak 87Sr/86Sr erlazioa 0,710 eta 0,740 bitartean dute, eta basalto gazteenak, 87Sr/86Sr erlazio baxuenak, 0,703–0,704 inguruan. Nahiz eta aldakuntza hauek handiak izan, gaur egungo masa espektrometroen bidez egindako neurketak duten errore instrumental txikia da (±0.00001 edo hobeagoa). Estrontzioak ekosistema bereko arroka, ur, lurzoru, landare eta animalietan kontzentrazio aldakorra erakusten du. Nahiz eta organismoetan estrontzio kontzentrazioa aldakorra izan betetzen duten maila trofikoaren arabera, 87Sr/86Sr isotopoaren erlazioa eskualde geologiko bateko landare, animalia eta lur azpiko urek eta produktu hauek jaten dituzten gizakiek, arrokaren 87Sr/86Sr balioak islatuko dituzte (Price et al., 2002; Bentley, 2006; Malainey, 2011). Izan ere, biologi
1.Irudia. Estrontzio isotopoen zikloa.
Estrontzio hezur eta hortzen hidroxiapatitoko kaltzioarengatik ordezkatzen da. Hortzen eta hezurren estrontzio isotopo erlazioak, kontsumitutako elikagai eta uren 87Sr/86Sr isotopo erlazioa islatzen du (Ericson, 1985, 1989; Price et al., 1994a, 1994b). Gizakiak bizi den eskualde geologiko konkretuko elikagaiak jaten baldin baditu, bere hortzek eta hezurrek bizi izan zen eskualdeko 87Sr/86Sr isotope erlazioa istatuko du. Gainera esmalteak, hezurrak ez bezala, ez dute beste elementurik barneratzen haurtzaroaren ondoren (Hillson, 1986, 1996). Horrela, hortzen esmaltearen 87Sr/86Sr erlazioak haurtzaroan bizi izan zen tokiaren konposizioa islatuko du. Aldiz hezurrak, estrontzioa modu jarraian barneratzen dute (Parfitt, 1983; Smith, 1991), beraz 87Sr/86Sr erlazioak gizakia bizi izan zen azken urteetako tokiaren isla dira.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 8
Estrontzioarekin bezala, oxigenoa hortz eta hezurretan barneratzen da edandako uren bitartez. Iraganeko gizakien mugikortasun ikerketak egiterako garaian, ohikoa da gorputz ehunen konposizio isotopikoa
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 10
neurtzea (esaterako 18O/16O) eta alderatzea inguruko oxigeno isotopoen konposizioarekin. Ikerketa arkeologiko askotan eskeletoa da aukeratutako materiala, kontserbatzen den aztarna bakarra izaten delako. Fosfato eta karbonato bioapatitoko oxigeno isotopoak (δ18Op edo δ18Oc) neurtuak dira hortz eta hezurretan eta ondoren, δ18Ow baliora bihurtzen dira, bihurketa ekuazio espezifikoen bidez. Literaturan erabilitako ekuazioek isotopo desberdinen efektu fisiologikoak kontuan hartzen dituzte. Ondoren, kalkulatutako balioak euri uraren edo lurpeko uraren balio ereduekin konparatzen dira, zeintzuk idatzitako iturrietatik ateratzen diren edo extrapolatuak prezipitazioen isotopo erlazioen banaketa orokorretatik. Horrela, δ18Ow balio hezurraren eta edateko uraren arteko aldea alderatuz, lokalak ez diren gizabanakoak identifikatzen dira. Hala eta guztiz ere, ingurumenaren eta bizidunen konposizio isotopoak ez dira modu berean aldatu, eta edateko ura aurreikusitako balioaren eta uraren arteko erlazioa ez da erraza. Hori dela eta, tokian tokiko populazioetan erregistratutako balio biologikoak koherenteak izan daitezke edo ez aurreikusitako balioekin. Gainera, eremu espezifiko batean bizi diren oxigeno isotopoen balioetan beste faktore batzuek eragin ditzakete. Epe laburreko klima-baldintzak (beroagoak/hotzagoak, hotzagoak/lehorgailuak) haurtzaroan zehar gertatzen direnean, hortzetan δ18O balio ezohikoak eman daitezke, horrela 18O-aberastu edo 18O-agortzea ekarriz. Konparaketan erabilitako urteko euri uren batazbestekoa 10-30 urteko denbora tarteari egokitzen zaio, epe hau hortza mineralizatzeko behar duen denbora izaten da. Gainera, edateko uraren hornikuntza beste tokietakoa izateak, esaterako latitude handiagoetatik edo lakuetatik edo urmaeletatik irteten diren ibaietatik, hortz eta hezurrek espero diren δ18O balioak aldatu ditzakete. Sukaldatzeko erabilitako uraren ekarpenak ere δ18O balioetan eragina
izan dezakete. Irakite, garagardoa egite edo bestelako sukaldatze praktikek, eta elikagai freskoen eta edateko uraren isotopoen balioak aldatzea eragiten du, askotan 18O aberastea emanik. Azkenik, δ18Op-tik δ18Ow-rako bihurketa matematikoarekin erlazionatutako akats analitikoak espero daitezkeen ur-balioen aldaketa gehigarriak ekarriko ditu. Nahiz eta iraganeko euri uren isotopo konposizioan konplexutasunak izan, gizakien aztarnetako oxigeno isotopoen konposizioak mugikortasun ereduen identifikazioa ahalbidetzen du. Hala eta guztiz ere, oxigeno eta estrontzio isotopoen konposizioak ez dira erabat aurreikusgarriak, izan ere, denboran zehar eskuragarri diren elikagaien aldakuntzak eta bestetik, balio hauek haurtzaroan jaiotzen den elikagaien jatorriko geologi eta eskualde geografikoaren batezbesteko konposizioa islatzen dutelako. Hori dela eta, isotopo hauen balioak gizakien aztarnen eta kokapenaren arteko lotura probableena aurreikusteko erabiltzen dira.
Dietaren birreraiketa Karbono eta nitrogeno isotopo egonkorren ikasketak arkeologiaren esparruan, iraganeko biztanleriaren dieta berreraikitzeko, ondo ezarritako metodoa da. Gizakien ikerketetan erabiltzeaz gain, karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrak desagertutako espezie eta gaur eguneko espezien dieta eta ekologia zehazteko erabiltzen dira. Metodoa, kontsumitzailearen kolagenoaren konposizio isotopikoak jandako isotopoaren sinaduraren isla den printzipioan oinarritzen da. Hala eta guztiz ere, isotopoaren konposizioak ez ditu elikagai edo dieta jakin batzuek identifikatzen (Richards eta Hedges 1999), baizik eta
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 12
Fosilen informazio paleoekologikoa ondorioztatzeko isotopoen sinadura mantentzea beharrezkoa da. Gaia organikoari dagokionez, ezarri behar da (1) karbono eta nitrogeno ugaritasun isotopikoak ez direla aldatzen diagenesiaren arabera, materia organikoa ateratako aminoazidoen konposizioa kolagenoaren antzekoa bada, eta (2) kontserbazioaren kalitatea kontserbatutako materia organikoaren kopuruarekiko independentea dela (DeNiro eta Weiner, 1988; Bocherens et al., 1991a, 1993a; Fizet, 1992). Materia organikoaren kalitatea egiaztatzeko modurik onena aminoazidoen konposizioa zehaztea da, eta metodo sinplea C/N erlazio da. Kolagenoaren erlazioa 3 ingurukoa bada, kolagenoaren kalitate ona dela adierazten du (DeNiro, 1985).
6. Irudia: Ekosistemen δ13C eta δ15N balioak erakusten diren grafikoa.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 14
Fotosintesiaren ondorioz karbonoa isotopo pisutsuan txirotua dago. Horrela, C4 landareek C3 landareek baino karbonoan balio aberastuagoak erakusten dituzte, eta δ13C balioak ‰ -13 eta -27 artean daude (Epstein, 1971; O'Leary, 1981). Itsas landare guztiak C3 motako landareak dira eta batezbestez δ13C balioa ‰7,5 ingurua da, lehorrekoak baino altuagoa izanik. Karbono isotopoaren osaera ere erabil daiteke itsasoko proteinen kontsumoa eta lurreko C3 landareetan oinarritutako dietak bereizteko, baina C4 landareak ditugunean itas eta lurrekoak balioak gainjarri egiten dira (Hoefs, 2009; White, 2015). Karbonoa, soilik ‰1-ean frakzionatzen da kate trofikoan zehar (Ambrose, 1993; DeNiro eta Epstein, 1978; Hedges eta Reynard, 2007; Malainey, 2011). Ur gezako ekosistemetan, landarearen δ13C konposizioa aldakorra da eta, ondorioz, ur gezako arrainak δ13C balio zabala erakusten dute neurri handi batean (Dufour et al., 1999; Pazdur et al., 1999). Hori dela eta, δ13C erlazioak -22 ‰, baino negatiboagoak dira, lurreko C3 landareetan bakarrik oinarritutako dieta baten amaieran dagoen balioa izanik ur gezako arrainen kontsumoa iradokiz. Gainera, ingurune jakin batean bi landare motak daudenean, C3- landareen eta C4-landareen zenbatekoa kalkulatu ahal izango da. Teknika horien aplikazioa Afrika tropikalean hedatzen ari da orain (e.g. Vogel, 1978; Ambrose eta DeNiro, 1986; Tieszen eta Boutton, 1988). Gainera, karbono isotopoak lurreko inguruneak nolakoak ziren ezagutzea ahalbidetzen du, C3 eta C4 landaretza ekosistemen presentziari buruzko informazioa eta habitat batek duen landaretzaren estaldura mailari buruzko informazioa ematen du (Van der Merwe eta Medina, 1991; Palmqvist et al., 2003; MacFadden et al., 2004; Kohn, 2010). C4 landareak urtaro beroetara egokitzen dira (20°C baino gehiagotan, sistema monzonikoetan), nagusiki ingurune tropikaletan (Bender 1968, Smith eta
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 16
Epstein 1971). C3 motatako zuhaitzak ingurune guztietara egokitzeko gaitasuna dute, ingurune tropikal, epel eta borealetara, aldiz, C3 motatako landareak tenperatura epel eta freskoak diren eskualdeak dituzte atsegin, baita hotzak diren altitude handiak (Vogel et al. 1978). Bi landare motak CO2 atmosferikoko baino 13C balio txiroagoak dituzte, eta isotopo sinadura ezberdinak erakusten dituzte. Baso-inguruneetan, gradiente bertikala izan dezakete horrela, δ13C konposizioko desberdintasunek erakutsiz, hau kanopi efektu bezala ezagutzen da. (Van der Merwe eta Medina 1991). Kanopi efektua C3 eremu garbietan ere ikusi da, alegia baso oso itxien eta baso irekietan elikatzen diren belarjaleen artean (Drucker et al. 2003; Feranec eta MacFadden 2006; Drucker et al. 2008; Drucker eta Bocherens 2009).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 18
edoskitze eta titi-kentze praktikak zehazteko bakarrik erabiltzen, baizik eta haurren hilkortasuna aztertzeko ere erabilgarria da. (Katzenberg et al., 1996; Schurr, 1997; Pearson et al., 2010). Umeen dietan elikagai solidoak sartzea, agian landareetan oinarritutakoak, eta bularreko esnearen faltak elikadura-gabeziaren ondoriozko gaixotasuna eta elikadura estresa eragiten ditu.
Hortzetan aztarna elementuen analisiak LA-ICP-MS metodoaren bidez Dieta ohiturak aztertzeko, karbono eta nitrogeno isotopoen osagarri gisa, aztarna elementuen analisiak erabili daitezke. Aztarna elementuen analisia ez da, halaber, elikadura ezagutza soilik, izan ere osasunaren berri ere ematen baitu. Funtzio fisiologiko normalak mantentzeko giza dietak dituzten konposatuak dira aztarna elementuak. Hala ere, mikroelementu batzuk arriskutsuak izan daitezke maila handietan, edo, bestetik, desnutrizioa eragin dezakete, txikia denean. Elementu batzuk osasunerako ezinbestekoak diren bitartean (adibidez, Ni, B, Va), beste elementu batzuk funtsezkoak izan daitezke, nahiz eta oraindik beraien eginkizun positiboa ez den baieztatu (e.g. Cr, Co, Cu, Fe, Mo, Mn, Zn etab.) (Kalicanin eta Nikolic, 2008, Chew et al., 2000, Al-Mahroos eta Al-Saleh, 1997). Aldiz, beste elementu batzuk ez dira gizakientzako funtsezkoak, are gehiago, kaltegarriak izan ditzake osasunarentzat (e.g. Al, As, Li, Sn)(1). Gainera, ezaguna da zenbait elementu (adibidez Pb, As, Hg, Cd) toxikoak direla (World Health Organization, 1996). Bestalde, elementu batzuek (lur arraroak, Th eta U) prozesu diagenetikoekin lotura dute, eta hortzaren osagai geokimikoen jatorrizko aldaketa adierazi dezaketeelarik
(Kohn et al., 1999; Longerich et al., 1996). Hala ere, analisien aukeraketa ikertutako gunearen konplexutasun ekologikoan oinarritzen da, baita arkeologoek dietari buruz eman dezaketen informazioan. Izan ere, pertsona batek hartutako oligoelementuen kopurua dieta ohituraren araberakoa da. Hortzak, esmaltean eta dentinan dauden ia 40 elementuz daude eratuak, eta > 1000 ppm (i.e. Zn, Sr, Fe, Ba) eta <100 ppb (adibidez Ni, Hg, Li) balioak izaten dituzte. Hortzen aztarna elementuen edukiaren aldaketak aurretiaz frogatu dira (Brown et al., 2004). Aztarna elementuek elikagaietan oso zabalduta izateak landare mota eta animalia mota jakin batzuen kopuru erlatiboak karakterizatzeko aukera ematen dute, baita ere landareen eta animalietatik eratorritako elikagaien arteko bereizketa egitea (Gilbert, 1977; Schoeninger, 1979; Price eta Kavanagh, 1982; Sillen eta Kavanagh, 1982; Connor eta Slaughter, 1984; Brown eta Blakely, 1985; Byrne eta Parris, 1987).
Helburuak
Helburuak 23
Sistema sozial-ekonomikoak historian zehar izan duen dinamika ulertzeko, sistema biologikoa, geokimikoa baino nahasiagoa da. Isotopoen bidezko ikerketek, estrontzio, oxigeno, karbono eta nitrogeno isotope egonkorrak eta analisi kimikoak, hezur eta hortzetan iraganeko biztanlerien nutrizio, bizi historia, dietako baliabideei eta mugikortasunari buruzko informazioa ematen dute. Halaber, identitate berreraiki daitezke jaiotzako eta egoitzaren lekuak karakterizazioaren bidez eta horrela, gizarte dinamikak finkatu daitezke. Karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrak dietari buruzko informazioa ematen digute, aldiz, estrontzio eta oxigeno isotopoak gizakien mugikortasunari buruzko informazioa ematen dute. Gainera, hortzetan aztarna elementuak analizatzeak dietari buruzko informazioa emateaz gain, osasunari buruzko informazio ere ematen du. Ikerketa honen helburua gizakien hezur eta hortzen isotopoen konposizioaren aldakuntza eta aztarna elementuen analisien bidez ipar Iberiar Penintsulako landa-komunitate ezberdinen dieta ohitura ezagutzea izan da. Lan honetarako, beharrezkoa da gizabanako lokalak identifikatzea, alegia, ikertutako biztanlerian jaio eta bizi zirenak kanpotarretatik bereiztea. Ikerketa hau, Goi Erdi Aroko, VI eta XII. mendeetako, aztarnategi ezberdinetan egin da. Aztarnategi hauek eskualde mugatu batean aurkitze dira baina kultura asko barneratzen dituzten eremu batean kokatzen dira, zeinak inbasio ezberdinak pairatu zituen, eta kultura ezberdinen nahasketa eta paisaiaren eraldaketaren isla den.
Lan honetan egindako ikerketaren eta eztabaidaren emaitzak aurkezten dira argitaratutako artikuluen bidez (edo abian). Horrela, artikulu bakoitzari dagokion kapitulua aurkeztu baino lehen, doktore tesiaren buruzko ikuspegi orokorra eman nahi da. Lehenago eztabaidatu bezala, lan honen helburua, dieta eta mugikortasun ereduetatik abiatuz, Goi Erdi Aroko Ipar Iberiar Penintsulako biztanleria ezberdinen ikerketa izan da. Horretarako karbono, nitrogeno, oxigeno eta estrontzio isotopo egonkorrak eta aztarna elementuak erabili dira. Azterlan honek Erdi Aroko ipar Iberiar Penintsulako bizimoduen ulermena hobetuko du, adibide diakroniko, isolatu eta sozial desberdinetan oinarrituta. Ikerketa honetan VI. eta XII. mendeen arteko Ipar Iberiar Penintsulako Erdi Aroko kristau eta hilerri musulmanen giza eskeletoen aztarnak aztertzen dira. Aukeratutako toki arkeologikoak Erdi Aroko eta Ipar Iberiar Penintsulan zeharreko biztanleria ezberdinei dagozkie, garai historiko horretako gizarte antolaketan sakondu ahal izateko. Memoria honek komunitate horien emaitza eta eztabaidak biltzen ditu eta atal bakoitza kasu konkretu batekin bat dator. Dagoeneko aipatu dugun bezala, azterketa eremua Erdi Aroko Iberiar Penintsulako iparraldean kokatzen da. Erdi Aroaren hasiera Erromatar Inperioaren erorketak definitzen du. Egoera politikoa zein ezegonkortasun soziala, Europako lurraldeetako jendearen mugimendu handiak erraztu zituen, germaniar migrazio gisa ezagutzen direnak. Migrazio horien benetako eragina eta germaniar eliteen eginkizun historikoa bilatzeko Europan zehar hilobi germaniarretako gizabanakoak ikertu dira. Alabaina, kasu batzuetan Germaniar hilobi-
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 28
ondasunik gabe lurperatutako pertsonak izaten dira, "hilerri germaniarrak" deiturikoak ere barne hartzen dituzten egoeretan ere. Horrela, I. kapituluan, "hilerri germaniarrak" denbora luzez markatutako nekazal komunitateen mugikortasun-ereduak ezartzea ahalbidetuko dute eta Erdi Aroan zehar migrazioen presentzia edo gabezia antzematea ahalbidetuko dute. Gune hau Alegria-Dulantzi-n (Araba, Ipar Iberiar Penintsula) dago kokatuta eta VI. eta XII. mendeen arteko hedapena du. Estrontzio isotopo konposizioak aztertu ziren aurkitutako gizabanakoen jatorria zehazteko. Emaitzek erakusten zuten Dulantziko biztanleria, batez ere, bertakoak zirela, atzerriko pertsona batzuekin batera, baina jatorri geografiko zehatza ezartzea ezinezkoa izan da. Migrazio-zikloak VI. eta IX. mendeetan eman ziren, bi sexuetako gizaki heldu eta gazte kopuru mugatuarekin. Kanpotarre artetik soilik 204 lagina lurperatu zen hilobi-ondasunekin. Datuek zalantzan jartzen dute migrazio handien iradokizunen benetako inpaktua eta Europako beste gune batzuetan egindako isotopo azterketekin bat datoz. Erromatar Inperioaren kolapsoaren ondoren, jendearen mugimenduaz gain, lurralde antolamenduan eragina izan zuen ere, aldaketa sakonak ekarriz. Iberiar Penintsulako beste toki batzuetan ez bezala, eskualde honetan gotorlekuak ez zuten lurraldea artikulatu. Ipar Kantauriar eskualdean, erromatar ondorengo paisaiak lurralde-zatiketa handia erakutsi zuen, herrixkarik edo landa-egituren gabeziarekin. IX. mendeko baserritarren dentsitatearen ondorioz, benetako herriko sareak sortu ziren. 711. urtean, gainera, musulmanek Iberiar Penintsulako eremu gehienak konkistatu zituzten eta hurrengo zazpi mendeetan mantendu ziren, 1492. urte arte, kristau erresumek penintsula erabat konkistatu zuten arte. Nahiz eta musulmanen okupazioa ia guztizkoa
izan, penintsularen iparraldean, Kantauri mendiaren iparralderannzko lurraldeak kristau araupean jarraitzen zuten (Goi-Marka). Testuinguru honetan, II. kapituluak eta III. kapituluak ditugu, Iberiar Penintsulako iparraldeko landa-komunitateen bi kasu erakusten dituztelarik. Lehenengo kasuak hilerriaren abandonatzea eta herrixka berriaren sorrera jasan zuen eta bigarrenak elizen berratolaketaren ondoriozko hilerriaren erabilpena uztea erakusten du. II. kapituluan, Las Gobas aztarnategiaren (Burgos, Espainia) kasua deskribatzen da, XII. mendera arte hedatutako harrizko etxebizitzen eta inguruko baserrietan datza. Isotopoen konposizioa Erdi Aroko landabiztanleriaren alderdi sozio-ekonomiko desberdinak erakusten ditu. Karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrek elikadura ohiturei buruzko informazioa ematen dute, aldiz estrontzio isotopoak bizitegimugimenduei buruzko informazioa eskaintzen du. Herriaren eraketaren arrazoia gizabanakoen mugikortasuna izan zen, batez ere, emakumezkoak izan ziren mugitu zirenak, seguruenik ezkontzen bidez. Dieta-ereduei dagokienez, aldi baterako dieta-desberdintasunak antzeman dira Laño herri hurbilenean, baina ez sexuari eta ez adinari jarraiki. San Juan de Momoitio aztarnategiko (Bizkaia, Ipar Iberiar Penintsula) isotopoen emaitzak aztertzen ditu 3. kapituluan. Hilerria etengabe bertan behera utzi zuten XII. mendearen inguruan, elizaren berrantolaketa dela eta. Azterketa honek aldi baterako dieta-aldaketak erakusten ditu, aztarnategiaren azken estaietan gutxiago dibertsifikatua dagoen dieta erakutsiz. Momoitio hilerriko haurren kopurua ezohikoa da eta haurtzaroaren heriotza tasa altuak iradokitzen ditu. Gobas aztarnategiarekin alderatuz, Momoitiok ez du gizabanakoen
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 30
mugikortasun handia erakusten, gizabanako gutxi batzuk soilik dira kanpokoak, baina jatorriko tokia ezin izan da identifikatu. Aldi berean, VIII. mendean, musulmanek Iberiar Penintsulako herri nagusiak konkistatu zituzten, bere lurraldeak kristau erresumenetatik mugatu ziren Goi marka izeneko mugan, Zaragozako erdialdean. Banu Qasi dinastia lurralde musulmanen barruan zegoen eta ia automonoa zen eskualdea izan zen ia bi mendeetan zehar, IX. mendera arte, noiz Kordobako emirrak Banu Qasi lurralde gehienak berreskuratu zituen. Testuinguru horretan, IV. eta V. kapituluetan Tausteko (Zaragoza) biztanle musulmana ikertu da. Tausteko nekropoliak giza mugikortasuna aztertzeko gunea da. Izan ere, Tauste bi hiririk garrantzitsuenen artean banatu zegoen, Zaragozako (Goiko Markako islamiar metropolia) eta Tudelako (Banu Qasi lurraldearen erdigunea) herrialdeen artean. IV. kapituluak isotopo analisi klasikoa erakusten du, Erdi Aroko musulmanen palaeomugikortasun eta paleodieta ereduak berreraikitzeko. Tauste Iparraldeko al-Andaluseko mugan zegoen arren, tokiko jatorria zuen biztanleria zuen nagusi eta hiru emakumezko eta bi gizonezko soilik ditugu kanpotarrak. Gizabanakoen jatorria ezartzea zaila da, baina oxigeno isotopoaren arabera, gizonezkoak eskualde beroago batetik etorriko lirateke, aldiz emakumezkoak eremu geografiko menditsuagoa izango lukete. Erdi Aroko musulmanen isotopoen emaitzak sexu eta adinaren araberako dieta ezberdintasunak erakusteaz gain, inguruneko baldintzen eragina islatzen dute. Sexuaren eta adinaren arteko desberdintasunak laborearen sexu-zatiketari loturiko dietak adierazten dituzte, emakume musulmanak etxeko lanetara mugatzen
zituelarik. Horrez gain, dietan ur gezako arrain-sarrera eta ongarriefektua ere ikusi dira. V. kapituluak aztertzen du hortzen osagaien konposizio kimikoa laser bidezko ablazioa-indukzioz akoplatutako plasma-masa espektrometrora (LA-ICP-MS) isotopoen analisien bidezko dieta ikerketaren osagarri gisa. Elementu horien kontzentrazioa elikagaien sarrerarekin erlazionatuta dagoenez, elementu biofuntzionalak kontuan hartu dira paleodietaren ereduen jarraipena egiteko. Konposizio kimikoen aldakuntzak isotopoaren emaitzak baieztatzen ditu, sexuaren eta adinaren araberako dieta ezberdintasunak ikusi direlarik. Zehazki, gizonezko helduek, emakumeak eta gazteak baino animalia proteinak gehiago kontsumitzen zituztela ikusi da, lan sexu-zatiketa edo estatus sozial ezberdina izateagatik. LA-ICP-MS analisia nutrizio ikasketetarako erabiltzeaz gain, osasunari buruzko informazioa eman dezake. Izan ere, Tausteko bost gizabanakok berun intoxikazioa erakusten dute. Hau beruna zuten zeramikak egitearekin lotu daiteke. Ondorioz, isotopoek edo geokimikek lortutako dieta ereduak kontsumo ohiturak ilustratzen dituzte Erdi Aroko landa inguruetan eta herrietan. Ikertutako nekazari biztanleria kasuak (hau da, Gobas eta San Juan de Momoitio) denboran zeharreko aldaketak erakusten dituzte, baina ez dira sexu edo adinaren arabera ezberdintasun esanguratsuak agertzen. Aitzitik, Tauste-ko biztanle musulmanen artean, sexu eta adinaren arabera, dieta ezberdintasunak antzeman dira. Gainera, edoskitze praktikak, ur gezako sarrerarekin, ongarrien erabilpena eta laneko pozoitzeekin lotutako agerraldiak ere ikusi dira. Goi Erdi Aroko gizabanakoen mugikortasunari dagokionez, pertsona gutxi batzuk bakarrik mugitu ziren bizitokiz. Emakumeen
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 32
mugikortasuna ezkontzekin lotu daiteke, aldiz gizonezkoak mugitzeko arrazoia aukera ekonomiko hobeagoa lortzeko desirak izango ziren.
Ikerketa hau arkeologi gune ezberdinetako gizaki eskeletoen isotopo egonkor eta analisi kimiko puntualen neurketa bidez egin da. Estrontzio eta oxigeno isotopoak pertsonen bizitegi mugikortasuna ezaugarritzeko erabili ziren, karbono zein nitrogeno isotopoak eta traza elementuak aldiz, biztanleriaren paleodietaren ohiturak osatzeko erabili dira. Analisiak egin aurretik laginen hautaketa egin zen. Mugikortasuna ikertzeko, ahal izan den neurrian, hortz esmaltea erabili da, dietaren kasuan hezurrak aukeratu dira. Mugikortasunari buruzko ikerketak egiteko gizabanakoen hortz esmaltea hobetsi egiten da, haurtzaroan sortzen diren hortzaren osaera mantentzen delako. Horrela, estrontzio eta oxigeno isotopoen konposizioak haurtzaroan zeharreko jatorriaren osaera erakutsiko du. Bestalde, dieta ikerketak hezurren kolagenoan egiten dira. Hautatutako materialak, ahal izanez gero, saihetsak eta hezur zatiak izan dira. Horrez gain, mugikortasun eta dieta ikerketak egin ahal izateko, tokian tokiko isotopo konposizioak ezagutu behar dira. Ur lagin, fauna arkeologiko zein gaur egungoa eta hilerri inguruko lurzoruaren laginak aztertzen dira, tokian tokiko estrontzio konposizio isotopikoa zehazteko. Ur eta lurzoruen estrontzio isotopoen balioak litologian eragiten dutenez gero, arkeologian isotopoen konposizioa ezartzeko prozedura komuna tokiko arkeofauna aztertzea litzateke (Price et al., 2002; Slovak eta Paytan, 2011). Fauna arkeologikoek gizakiek elikatzen ziren eremu berdinean elikatzen ziren (Price et al., 2002; Bentley, 2006), tokiko isotopo sinaduraren adierazle izanik. Hala eta guztiz ere, abereen erabilera tokiko isotopo konposizioaren adierazle gisa erabiltzea eztabaidatu egin da, animalia hauek gizakien mugikortasun ereduak izan
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 36
ditzakeelako (Shaw et al., 2009; Knudson et al., 2012). Aztertutako aztarnategiko estrontzio isotopo erlazioa zehazteko erabiltzen diren materialak dagokien kapituluan zehazten dira. Gainera, animalien hezur laginak aztertu ziren tokian tokiko karbono eta nitrogeno isotopoen konposizioa ezagutzeko. Aztertutako kasuaren arabera gaur eguneko fauna edo fauna arkeologikoa erabili dira. Izan ere, isotopo konposizio lokala ezagutzea animalia laginik eskura ez izatea arazo larria izan daiteke (adibidez, Tauste aztarnategiaren kasuan, non islamiar errituak gorpuzkiekin objektuak lurperatzea debekatzen du). Bestalde, abereak non elikatu diren ere kontuan izan behar da, izan ere, tokian tokiko konposizio isotopiko ezberdineak agertu daitezke (Oelze et al., 2011). Gainera, egungo fauna baztertu egin behar da, askotan tokikoak ez diren elikagaiak ematen zaizkietelako abereei, ez bat etorriz lekuko isotopo erlazioarekin. Gainera abereak larreekin elikatzeak nitrogeno isotopoan txirotzea erakutsiko du, ongarri mineralen erabilera hedatuaren ondorioz (Bol et al., 2005; White, 2013). Elikagai eta ongarri efektuez gain, abeltzaintza eta transhumantzian beste faktore batzuk daude isotopoen konposizioan.
Laginen aukeraketa Giza aztarnen laginketa Azterketa honetan giza eskeletoa erabili da behar ziren analisiak egiteko, horrela izanik beharrezkoak diren baimen guztiak lortu dira. Laginketa Helsinkiko Adierazpenean adierazitako printzipioen arabera egin da. Hezur eta hortz laginak UPV/EHU-ra joan ziren. Gaur egun, honako museoetan daude: Zaragozako Museoan dira Tauste
1.Irudia. Helsinkiko Adierazpenean adierazitako printzipioekin etikoen arabera egin da giza laginen hautatzea.
Ikerlan honetan erabilitako analisi teknika guztiak aplikatutako analitiko-teknika guztiek suntsitzaileak izan dira, hala ere, laginketa egiterako garaian kontu handia izan da eta ahal izan den neurrian kalte ahalik eta txikiena egin zaio laginari. Hezurretako kolageno isotopo konposizioa erabili da dieta ikerketak egiteko. Hezur zatiak zireneko kasuetan hautatuak izan ziren analisirako, bestela osorik zeuden hezurretatik zati bat hartu zen. Batez ere saihetsak aukeratu ziren ugariak direlako eta antrolopogia ikerketetan ez dutelako garrantzirik. Saihetsik ez geneukan kasuetan bestelako hezurrak edo garrezurrak erabili ziren. Kolageno kopuru egokia bermatzeko 5 zm-ko hezur zatiak hautatu dira.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 38
Mugikortasun ikerketarako, gizabanako bakoitzeko bi hortzen laginketa egin da estrontzioaren konposizio isotopikoa eta LA-ICP-MS bidezko analisi kimikoa egin ahal izateko. Beheko molarrak hobetsiak dira gizabanakoaren lehenengo urteen isla direlako eta beraz gizabanakoen bizitoki aldaketak aztertzeko hortz hoberenak direlako. Gainera, molarrak erresistenteagoak dira diagenesi prozesuen aurrean eta lagin kopuru handiagoa dute. Molarrak, aurreko haginak, letaginak edo ebakortzak erabili dira, preferentzia orden hau jarraituz. Gizaki zaharren hortzen garrantzia jakinda, ahal den neurrian, hortz solteak hautatzen dira. Hortzik ez dugun kasuetan baraila edota barailhezurretik hartu da lagina, beti ere ahalik eta kalte txikiena eginik.
Fauna aztarnaen laginketa Fauna arkeologikoaren laginak (basasti edota etxekoak) erabili dira lokala den konposizio isotopikoa finkatzeko. Fauna arkeologikorik ez dugunean aztarnategian gaur gaur egungoa erabiltzen da. Gizakiekin bezala hortz eta hezurrak hartu dira analisiak egiteko. Faunaren laginketak gizakiarenak bezalako laginketa behar du.
Lurzoruen eta uren laginketa Lurzoru eta ur laginak baita ere erabili dira konposizio lokala ezagutzeko. Ur laginketa egin aurretik aztarnategien inguruko geologia ikertu da, izan ere isotope konposizioa geologiarekin bat dator eta
aldakorra da arrokaren konposizio eta adinaren arabera. 250 ml-ko ur laginak ibaien ertzetan hartu dira eta lagin kopurua kasu bakoitzean zegoen geologiaren araberakoa izan da. Lurzoru laginak aztarnategiaren eremu ezberdinetan hartu ziren.
2.Irudia. Ur laginak hartzen.
Laginen prestakuntza Gizaki eta fauna hortz eta hezurrak bainu ultrasonikoen bidez garbitu dira ezpurutasunak kentzeko eta, gainera, urradura mekanikoz garbitzen da kanpoko azalera kentzeko eta kutsadura saihesteko. Laginak ultrasonikoki garbitu ziren ur distilatuaren bitartez, 30 minututara eta ur ultrafikoan garbitu ziren. Prozedura hau behin eta berriro errepikatu zen lagin bakoitzeko ezpurutasun guztiak kentzeko. Hezurrak beharrezkoak baino luzeagoak zireneko kasuetan garbitu aurretik moztu egin ziren diamantezko ebaketa diskoarekin.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 40
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 42
3.Irudia. Gizaki eta faunaren hortzetako laginak mekanikoki bildu ziren diamante estalitako zulagailu batekin.
Ura laginak xiringarentzako iragazkiekin iragazi ziren (0,45 um), partikula esekiak kentzeko. 15 ml ur lehortzen jarri ziren eta, ondoren, 2 ml HNO3 -tan disolbatu ziren. Lurzoruaren 1 g alikotak 1M amonio nitratoa (NH4NO3) 2,5 mlkoak gehitzen zaio eta 8 orduz uzten da estrontzio bioeskuragarria lortuz. Laginak ondoren zentrifugatu ziren 3000 rpm 15 minutuz, supernatantea erauzi zen (~ 1-2 ml) eta lehorreraino lurruntzen dira eta, ondoren, 2 ml HNO3-tan disolbatzen da berriro. Soluzioak katioia trukatzeko zutabeetan kargatu ziren Sr.spec® (ElChroM industriak, Dariel, IL, AEB), estrontziozko erretxina selektiboarekin (4.Irudia). Erretxina behin erabili zen lagina lortzeko eta
gero baztertu egin zen. Estrontzio hutsune prozedurak 100 pg baino gutxiagokoak izan ziren eta, beraz, ekarpen txikia egin zuen.
4. Irudia. Soluzioak katioia trukatzeko zutabeetan sartu ziren Sr.spec® (ElChroM industriak, Dariel, IL, AEB), estrontzio selektiboaren erretxina.
Estrontzio isotopoen laginak induktiboki akoplatutako plasma iturridun bereizmen handiko masa-espektrometroa (MC-ICP-MS, Neptune) eta Finnigan MAT 262 ionizazio termikoaren bidezko masa espektrometroa, Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) (5.Irudia) Ikerkuntzarako zerbitzu orokorrek (SGIker) analizatu dute. NBS-987 estrontzio-estandarraren lagin anizkoitzak tresnen zehaztasuna baieztatu zuten. NIST SRM-987 nazioarteko estandarraren azterketa errepikakorra egin zen. Gainera, 87Sr/86Sr MC-ICP-MSren neurketek kripton (Kr) eta rubidio (Rb) interferentziak zuzendu zituzten.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 44
Oxigeno isotopoak Oxigeno isotopoen laginen prestakuntza Stephan (2000) lanean deskribatutako prozedura jarraituz egin ziren. 60 mg hortz-esmalte hauts prozesatu egin ziren. Materia organikoa kentzeko 2,5%-ko NaOCl soluzio bat erabili zen 24 h gela-tenperaturan eta ondoren 48 h-ko tratamendua 0,125 M NaOH-tan eta giro-tenperaturan. Materia organiko gabeko hidroxipatito hautsa 2 ml HF-ekin disolbatu zen 24 orduz. Fosfatozko soluzio eta CaF2 osatutako hondakina zentrifugazio bidez bereizi ziren, 100 ml beirazko hodi batean pipetuta ziren eta 3 ml 2M KOH-kin neutralizazitu ziren. Zilar fosfatoa (Ag3PO4) hauspeazteko 30 ml zilarrezko amida soluzioa (0.2 M AgNO3; 1.16 M NH4NO3; 0.75 M NH4OH) gehitu zaio eta 70oC temperaturan 5-6 orduz uztten da. Azkenik fosfatozko kristalak (6.Irudia) filtratu egiten dira 0.2µm iragaziarekin eta garbitu hainbat aldiz ur distilatuarekin eta lehortzen utzi 1-2 ordutan 50oC-tan. A B
6.Irudia. Prezipitatutako zilarrezko fosfato kristalak.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 46
LA-ICP-MS bidezko analisi puntualak LA-ICP-MS teknika hortzen konposizio kimikoa zehazteko erabiltzen da. Teknika honek lagin solidoen zuzeneko analisia ahalbidetzen du, material kopuru txikia eta gutxieneko laginaren suntsipena proportzionatuz. Analisi aurretik, hortz-esmaltea eta dentinaren egitura aztertu ziren 15 kV-ko detektagailua barneratzen duen mikroskopio elektronikoa (JEOL JSM-6400) erabiliz,
Laginak karbono geruza mehe batez estali ziren. Behaketa hauek Materialen eta Azpiegituren Unitatearen Azterketarako Unitatean egin ziren (SGIker) Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU). Dentina eta hortzaren esmaltean azterketak egin ziren. Hortzetako osagai elementala ppm edo μg/g kontzentrazioa da. Ablazio analisiak eskeletoan antolatutako lekuak izan ziren, esmalteak eta dentina estaltzen zituztenak (8. Irudia).
8. Irudia. Mikroargazkiak hortzetako LA-ICP-MS laserreko analisiak egindako analisi puntuen kokapena erakutsiz.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 48
tamainako eremuan egin ziren eta puntu hauen arteko distantzia 300 μm-takoa da. Neurketa bat bukatu eta bestea bat hasten deneko denbora tartea 15s dira. Laser ablazioa 100 µm-tako diametroa duen, 4,5 J/cm2 azkartasuna, eta10 Hz-ko errepikapen tasadun laserrarekin egin da.
Analizatutako elementuak Na, Mg, Al, Sc, Ti, V, Cr, Mn, Fe, Co, Ni, Cu, Zn, Rb, Sr, Y, Ba, Pb, Th, U eta lur arraroak (La-Lu) izan dira. Datu bilketa rapid peak-hopping (5–30 ms) bidez egin da (1.Taula) eta aukeratutako analito bakoitzeko isotopoen arteko denbora tartea 60 s izan da. Analisiko hasierako 30 segundutan hondoko seinalea bildu da. Laserra 60 segunduz erabili zen eta hauetako 30 seinalea integratzeko erabili ziren. Datuen murrizketa lortzeko, Iolite 3 datuak prozesatzeko softwarra eta masa espektrometroaren datuak erabili ziren (Paton et al., 2011; Paul et al., 2012). Gas blank -aren hondoko seinalea erabili da analitoaren datuen hondoa kentzeko. Elementuen kontzentrazioa, Iolite
3 softwarearekin kalkulatzen den zuzenean, baita definitu daiteke intentsitate integrazio dagoen puntuko hondoaren eta laser bidez analizatutako laginarekin. 43Ca barne estandarra bezala erabili da ablazioaren efizientzian aldakuntza ikusteko, zein eraginda dagoen analizatutako masaren aldakuntzarekin. Barne estandarra matrizearen efektu biderkatzailea zuzentzeko eta garrantzitsuagoa dena, analizatutako hortzen bolumenak duten desberdintasuna zuzentzeko. Kaltzioaren kontzentrazioa hidroxiapatito biogenikoaren estekiometriaren bidez gain hartu da. Aurreikusitako kaltzio edukia 252 mg/g izan da dentinaren kasuan eta 360 mg/g esmaltean (Kohn et al., 1999). Analizatutako matrizearen (Durango apatitoa) batazbestekoa eta desbideratze estandarra % 2-6-ko erreproduzigarritasun analitikoa markatzen du (2. Taula). Analisien zehaztasuna gainera Durango apatito eta ICP-MS bidezko egindako determinazioak adieraten dute (normalean <5–10%; ikusi 2. Taula). Zehaztasun analitikoa Trotter eta Eggins (2006) lanean emandakoaren antzeko da.
Longerich et al., (1996) oinarritu dira elementu eta analisi puntu bakoitzeko detekzio mugak (LOD) eta S1 dokumentu osagarrian daude ikusgai. Detekzio muga hauek kalkulatzeko erabilitako ekuazioa ondorengo da:
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 50
hurrenez hurren; S cps unitateko normalizatutako sentikortasunaren erreferentzia materialaren kontzentrazioa; y ablazioa errentagarritasun erlatiboaren erreferentzia materiala, zenbaketa intentsitatea neurketa eta estandar integralaren kontzentrazioa ezagunaren arabera zehaztua.
Analisi estadistikoa Datuak SPSS v.20 softwerra erabiliz aztertu dira (Gizarte Zientzietako Estatistika paketea). Parametro eta ez parametro estatistikak erabiltzen ziren karbono eta nitrogeno isotopoen banaketa deskribatzeko eta taldeen arteko isotopoen balioak alderatzeko. Horrela, lagin talde ezberdinak determinatu dira populazioen arabera Ikasle T-test edo Mann-Whitney U testa erabili da. Bigarrena t probetan zehar hautatua izan zen, lagin tamaina txikiengatik, taldeen arteko laginaren tamaina inportazioaren desberdintasunak eta bariantzen arteko heterogeneotasunarengatik. Hipotesi nuluak dioenez, ez dago bi laginen arteko aldea. Probabilitate-maila % 5 zen esanguratsua hipotesi nulua uko egiteko. Estadistika esanguratsua p<0,05 denean finkatu da. Gainera, oxigenoaren eta estrontzio isotopoen banaketa deskribatzeko parametro estatistikoak ere erabili ziren eta lagin-taldeen arteko isotopoen balioak alderatu. Neurketetan oinarritutako laginaren aldakuntza atipikoen mugak zehazteko, honako definizio hauek definitu dira: ± 2 desbiderapen estandarra (2SD) batez bestekoa eta Tuke interquartile barrutiaren metodoa (IQR) kontuan hartuta 1,5xIQR eta 3xIQR (Lightfood eta O'Connell, 2016). LA-ICP-MSk lortutako hortzetako ehunen konposizio kimikoaren matrize korrelazioak hortzen aztarna elementu edukien arteko
desberdintasunak bereizteko egin ziren. Gainera, hortz-lagin guztien osagai nagusien analisi muktibariantea (PCA) egin da hortzen eta hortzen ehun ezberdinen arteko bereizketa egiteko.
I. Kapitulua: Dulantzi aztarnategia "Estrontzio isotopoak San Martin de Dulantzi hilerriko (Alegria-Dulantzi, Alaba) gizakien eta biztanleriaren ikertzeko mugikortasuna Goi Erdi Aroan zehar"
Laburpena San Martin de Dulantzi hilerriko gizaki aztarnetan estrontzio isotopoen analisiak egin dira Goi Erdi Aroan zeharreko mugikortasun patroiak zehazteko. Gizakietako batzuk germaniar jatorria erakusten duten hatuak zituzten. Estrontzio isotopo erradiogenikoen analisiaren bidez, bertakoak edo etorkinak diren bereiztu daiteke. Gizaki hezur arkeologikoek 87Sr/86Sr = 0,70779-0,70802 arteko balioak erakusten dituzte, fauna domestikoaren antzeko konposizioa, lekuko jatorria edo denbora asko zeramatzatela eskualdean islatuz. Datu hauek esmaltearekin alderatzean etorkin bi talde bereizten dira eta aldi berean ingurune geologiko ezberdinekoak direla ere. Dulantzi herriko biztanleria nagusiki lokala da, etorkinen noizbehinkako etorrerarekin. Kanpotarrak diren gizabanakoak ikertutako denbora tarte osoan zehar banatuta daude, migrazio mugimenduak indibiduo kopuruan mugatuak zeudela proposatuz. Sinadura isotopikoek zalantzan jartzen dute aurretiko paradigma etnikoa. Izan ere, nagusiki gizabanako lokalek dute jatorri germanikoa duten hatuak.
Sarrera Goi Erdi Aroan zehar germaniar migrazioek Erromatar Inperioaren desegituraketa eta Erromatar gizartearen eraldaketan izan zuten paperaren interesa berpiztu egin da azken hamarkadetan, analisi teknika berrien aplikazio eta orokortzeak interpretazio-esparruak eraldatu bait ditu. Azken urteetan egindako berrikusketek ikertzaile batzuei Germaniar migrazioen eragina ukatzera eraman zien, beste aldetik ordea Europa erdialdeko ikerlariek etnogenesiaren paradigma berrikustera eta gertakari historiko sistemikoen eraldaketa prozesuak berriz definitzera eraman zituzten (Pöhl, 1998; Gillett, 2006; Castellanos, 2007; Hakenbeck, 2008; Heather et al., 2010; Hakenbeck, 2011; James, 2011). Hala ere, Europa hegoaldeko arkeologiak ez dute iritziz aldatu, Germaniar migrazioek zuten papera nabarmena zela mantenduz (Valenti, 2009). Honek historizismo kulturalaren efektua azaltzen du, zeinak talde etnikoak definitzen duen subjektu historiko bezala kultura materialean oinarritzen da, horrela objektuen banaketa espazialaren arabera migrazioen mugimenduak identifikatzen laguntzen diguten. Beraz, hilerrietan aurkitutako hatuak eta beste markatzaile batzuk, arkitekturak eta objektuak kasu, etorkinak identifikatzea ahalbidetzen dute (Brogiolo eta Chavarria Arnau, 2008). Azken urteetan, Europa mailan hainbat ikerketa proiektu hasi dira Germaniar eliteen migrazio eta eragin historikoa egiaztatzeko nahian. Ikerketa hauetarako estrontzio isotopo analisiak egiten dira gizakiek utzitako aztarna arkeologikoetan, zehazki Germaniar hatuak erakusten dituzten gizakietan. Halaere, ikerketa hauek ez dira baliotsuak Germaniar haturik gabeko gizabanakoetan, eta hauek izaten dira kasu gehienak, "Germaniar hilerriak" deritzenak (Quirós Castillo eta Vigil-
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 58
erradiogenikoaren 87Sr/86Sr erlazio isotopikoa aldakorra da. Estrontzio isotopoaren erlazioa aldakorra da arroka amaren konposizio kimiko eta adinaren arabera (Dickin, 2005; Faure eta Mensing, 2005). 87Sr erradiogenikoa rubidioaren desintegrazio erradioaktiboaz sortzen da, eta arrokaren adinak eta jatorrian zuen rubidioaren kantitateak mugatuko dute 87Sr kantitatea arrokan, eta beraz 87Sr/86Sr erlazioa isotopikoa (Faure eta Powell, 1972). Eskualde bateko landareek, animaliek, lurpeko urek, eta baliabide horietaz elikatutako gizakiek erakutsiko duten 87Sr/86Sr ratio isotopikoa arroka amaren isla izango da (Price et al., 2002; Bentley, 2006; Malainey, 2011) ez baita prozesu biologikoei loturiko frakzionaziorik ematen (Graustein, 1989; Capo et al., 1998; Blum et al., 2000). Hezur eta hortzek osatzen duten hidroxiapatitoaren egituran kaltzioa ordezkatuz kokatzen da estrontzioa. Gizakien hortzen esmalte eta hezurretako 87Sr/86Sr erlazio isotopikoak bizitzan zehar elikatutako ur eta janariaren konposizio isotopikoa islatuko du (Ericson, 1985, 1989; Price et al., 1994a, 1994b). Eskualdeko elikagaiak jaten dituen eta eskualde geologiko konkretu batean bizi den gizakiaren hezur eta hortzek bizi zen eskualdeko 87Sr/86Sr erlazioa isotopiko islatuko dute. Gainera, esmalteak hezurrekin alderatuz ez dute beste elementurik barneratzen haurtzaroan sortu ondoren (Hillson, 1986, 1996) eta esmaltearen 87Sr/86Sr erlazio isotopikoak haurtzaroan bizi izan zen eskualdearen konposizioa islatuko du. Aldiz, hezurrak etengabe hartzen dute estrontzioa (Parfitt, 1983; Smith, 1991), horrela 87Sr/86Sr erlazioak bizitzako azken urteak islatuko ditu. Ikerketa honen helburua estrontzio isotopoaren konposizioaren bidez Ipar Iberia Penintsulako Goi Erdi Aroko (VI-X. mendeak) nekazal komunitateen mugimendu pautak ikertzea eta etorkinen presentzia
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 60
antzematea izan da. San Martin de Dulantziko aztarnategia ikertu da non, hatuak dituzten eta ez dituzten gizabanakoak ditugun.
San Martin de Dulantzi aztarnategia Alegria Dulantzi Alabako probintzian kokatzen da (Espainia iparraldean). Dulantzi herria 1337. urtean Alfonso XI eraiki zuen, eta XI. mendetik aurrera dokumentuetan azaltzen da. Tullonium hurbil kokatzen da, Varduli herrietako bat Ptolemyk aipatua eta Antonino ibilbidean aipatua (Gurruchaga, 1951) (1. Irudia). Iter 34 ab Asturica Burdigalam ibilbidean kokatua dago, erromatar bide garrantzitsua zen hau eta Lisboa-Madril-Irun-Boudeaux errepidea nagusiari dagokio. San Martin de Dulantziko tenpluaren inguruan 2009 eta 2010. urteen artean egindako indusketek historia aurretik Erdi Arora bitarteko egonlekua identifikatu dute (2. Irudia). Hala ere hileta-egonleku handiena VI. eta XII. mendeen artean dugu, eliza eta etxe egiturei lotuta (Loza Uriarte eta Niso Lorenzo, 2011; Loza Uriarte eta Niso Lorenzo, 2012). Brontze Aro eta Antzinaroko bi egonleku faseen ondoren, V. mendean eremu osoa ehorzketa sektore bat bihurtu zen (3. Fasea). VI. mendean eraikuntza berri bat eraiki zen, bataiotegia eta hilerria zuen eliza pribatua zela interpretatu da (4a. Fasea) VII. mendera arte hilerri pribilegiatua ere zuen (4b. Fasea). Hemeretzi hilobiratze daude eliza, eta eliza eta bataiotegiaren arteko eremuan, zeinak fase honi dagozkien. Hilobiratze hauetatik bederatzik hatuak erakusten dituzte, besteak beste armak, zeramika eta apaingarriak pertsonalak. Objektu hauek Euskal Herriko beste gune batzuetan ere aurkitu daitezke eta antzekotasun gehiago erakusten dituzte Galiako aztarnategi arkeologikoekiko Iberiar Penintsulekiko baino. 700 K.a. inguruan, okupazioa trinkoagoa izan zen,
non ehorzketak elizaren kanpoan egiten hasi ziren eta ehorzketa hauek ez zuten haturik erakusten (5. Fasea). X-XII. mendeen artean (6. Fasea) elizaren barnean silo handiak eraiki ziren eta hilobiratzeko ere erabiltzen jarraitu zen. Lan honetan ikertutako gizabanakoak 3, 4 eta 5. Faseetakoak dira eta, V. eta X. medean artean datatuak daude (1. Taula, 3. Irudia).
1. Irudia. Aztarnategiaren eta Araba probintzian zeharrreko ITER 34 ab Asturica Burdigalam ibilbidea eta estazio ezberdinen kokapena. Txertatutako mapak erromatar bideak ilustratzen ditu (Solana Sáinz eta Sagredo San Eustaquio, 2006).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 62
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 64
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 66
Okupazio sekuentziaren datazioa erlazio estratigrafikoen, material arkeologiko eta hilerritik berreskuratutako gizaki hezurretan egindako karbono-14 bidezko 19 datazio erabili dira. Neurketak ohiko 14C zenbaketa bidez egin da, Rocasolano Kimika Fisika Institutuan, CSICMadril. Halaber, estrontzio isotopo analisiak ere egin dira aztertutako hamabi gizabanakoetan.
Materialak Ikertutako gizabanakoak 33 izan dira (16 emakume, 10 gizon eta 7 determinatu gabeak). Haur bat izan ezik besteak gizabanakoak helduak/zaharrak dira. 4. Faseari dagozkien gizabanakoetako batzuek hatuak erakusten dituzte, besteak beste apaingarri pertsonalak, armak eta beste objektu batzuk (1. Taula). Eskuragarria den estrontzioaren konposizio isotopikoa determinatzeko etxeko animaliei dagozkien 11 lagin ere analizatu dira (txerri, behi eta ardia/ahuntza). Guztira 22 hezur eta 11 hortz analizatu dira. Posible izan denean gizabanako beraren hezur eta hortza analizatu dira, baina kasu batzuetan gizabanakoen kontserbazio baldintzak okupazio sekuentzia moztu edo kaltetu egin dute laginketa estrategiari eraginik. Hortz bakoitzetik bi frakzio atera dira, esmaltea eta dentina. Ekintza honetarako mikrozulagailu bat erabili izan da (MF-Perfecta, W&H Dentalwerk, Bürmoos, Austria). Hezurrak diamantedun disko batekin moztu dira eta kontu handiz garbitu dira bainu ultrasoinukoen bidez. Aleak 30 minutuz ur distilatuz eta ur ultrapuruarekin garbitu dira ondoren. Prozesu hau lau aldiz errepikatu da lagin bakoitzeko. Analisi isotopikoa egin aurretik lurperatzearen ondoriozko aldaketa posibleak ebaluatu dira. Fourier transformatua bidezko espektrometria egin da (FTIR) diagenesiaren ondorioz mineral sekundarioen presentzia dagoen jakiteko (kaltzita, oxidoak, eta beste batzuk) eta beraz, alteratuta dagoen jakiteko. Inguruko konposizio isotopikoa determinatzeko hilerriko hiru sedimentu lagin analizatu dira. Bi lixibiatu ezberdin egin ziren 87Sr/86Sr erlazio isotopikoaren disolbagarriena zehazteko. Disoluzio hauetan erabilitako azidoek ez dute silikato eta beste mineral erregogorrak disolbatzen, landareek hartzen duten eta kate trofikoan sartzen den Sr–
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 68
estrontzioa reniozko filamentuetan kargatu da TaF -rekin eta Birck (1986) lanean proposatutako metodoa jarraitu da. Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Finnigan MAT 262 ionizazio termikoaren bidezko masa espektrometrorekin egin dira neurketak. NBS-987 estandarraren hainbat lagin erabili dira tresneriaren zehaztasuna frogatzeko. Analisien kanpoko doitasuna NBS-987 -ko 206 analisiekin oinarritu da eta 0,00002 (2 σ) izan da. NBS-987 analisiak 87Sr/86Sr 0,710279 ±12 (2 s, n = 4) eman du.
Ezberdintasun estadistikoak dauden antzemateko "Student" T testa egin da. Onartzen den ezberdinatasun estatistikoa p<0,05 da. Analisi estatistikoa SPSS v.20 programarekin egin da (Gizarte Zientzien estatistika-paketea).
Emaitzak eta Eztabaida Hezur laginen espektro infragorriak A eta B pozizioetan CO3 dun apatito sintetikoaren absorbantziaren ezaugarri antzekoak erakusten ditu (Bonel, 1972). FTIR espektro guztiak H2O bandak karakterizatuak daude, zeinak 3567 zm-1 OH banda ezkutatzen duten eta hiru amida taldeen bandaen presentzia dagoen: amidaI 1660 zm-1, amida II 1550 zm-1, eta amida III 1236 cm-1. Absorbantziak 1035 zm-1 [PO4 (v3)], 962 zm-1 [PO4 (v1)], 605 zm-1 eta 565 zm-1 [PO4 (v4)] tipikoak dira fosfatoan eta, 1455 zm-1 eta 1419 zm-1 [CO3 (v3)], 871 zm-1 [CO3 (v2)] apatito biologikoaren karbonatoaren ohikoak dira (4. Irudia).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 70
Sr isotopoaren analisien emaitzak 1. Taula ikus daitezke. Hezurren, dentina eta esmaltearen balioak giza hezur, dentina eta esmaltearen; sedimentu eta animalien (behia, txerria eta ahuntza/ardia) konposizio tarteak 5. Irudian daude. Gizakien hezurren 87Sr/86Sr isotopo erlazioaren tartea 0,707793 eta 0,708019 da, non dentinaren balioak pixkat erradiogenikoagoak diren, 0,70789-0,708199 bitartean. Esmalteen kasuan, 87Sr/86Sr erlazio isotopikoaren tartea zabalagoa da, 0,707925-tik 0,709196-ra. Etxeko animalien 87Sr/86Sr konpozisio isotopikoa gizakien hezurren balioaren antzekoa da, 0,707820 eta 0,707936 bitartean, baina sedimentuek ez hain erradiogenikoak diren balioak erakusten dituzten, 0,707714-0,707790 bitartean.
5. Irudia. Ikertutako materialen bariazio isotopikoa erakusten duen diagrama.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 72
estrontzio isotopo balio tipikoa mugatu daiteke 0,70778 eta 0,70795 bitartean (Gómez Alday et al., 2001; Baceta et al., 2013). Ibaiko ur eta ur freatikoen konposizio isotopikoa 0,707734 eta 0,708012 balioen artean dago. Fernández de Ortega-k (2007) kilometro gutxi batzuetako urak konposizio homogeneoa dutela egiatatu du, karbonatoen konpozisio isotopikoaren media izanik. Horrela aztarnategi inguruko uren erlazio isotopikoa erabili daiteke estrontzio lokalaren seinalea determinatzeko. Arkeologiaren esparruan konposizio isotopiko lokala finkatzeko prozedura ohikoa lekuko fauna ikertzea izaten da (Price et al., 2002; Slovak eta Paytan, 2011). Hala ere, etxeko animaliak erabiltzea ikerketa honetarako zalantzagarria da gizakien migrazio patroi berberak jarraitu ahal dituztelako (Shaw et al., 2009; Knudson et al., 2012). Hala ere, faunaren konposizio isotopikoa gizakiaren kasuaren lez, lurperatzearen denboran zehar modifikatu daiteke. FTIR ikerketak hezurren kolageno eta mineralean diagenesi prosezuen eragina txikia edo hutsala dela erakusten dute. Hezur eta sedimentuen arteko isotopo orekatzearen presentzia ebaluatzeko San Martín de Dulantzi hilerriko lurzoru laginak batzuk aztertu dira. Sedimentuen konposizio isotopikoa gizakiena (t(16)= 9,069, p < 0,0001) eta etxeko animaliena (t(13)= 9,049, p<0,0001), baino erradiogeniko gutxiagoa da, prozesu diagenetikoen gabezia eta hezur/sedimentuaren arteko biroreka eza markatuz, infragorrien azterketa indartuz.
Gizakien eta etxeko animalien hezurrek 87Sr/86Sr antzekoa erakusten dute (t(27)= 0.046, p < 0,4815), eta lekuko konposizio
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 74
isotopikoarekiko antzekoa (t(24)= 0,699, p< 0,246) batezbesteko balioa 87Sr/86Sr= 0,70788 dute gizakien hezurrek eta 0,70789 kareharri eta dolomiek. Konposizio isotopikoan antzekotasun hauek agertzeak lekuko estrontzioaren sarrera markatzen dute, gizabanakoen jatorri lokala edo egoitza luzea hurbileko inguruetan. Hortzaren bi materialen (dentina eta esmaltea) arteko 87Sr/86Sr konposizioan ezberdintasun nabariak daude (7. Irudia). Dentinaren konposizio isotopikoa hezurraren aldaratuta erradiogenikoagoa da, baina balioak sakabantuagoak dira. Esmaltearen 87Sr/86Sr balioak oso ezberdinak dira bata bestekiko (6. Irudia). Gizabanako askotan, esmaltearen eta dentinaren konposizio isotopikoa bera da. Hala ere, beste gizabanako batzuek (72, 181, 204, 188, 210 eta 211 laginak) 87Sr/86Sr balio erradiogenikoagoak dituzte esmaltean, erakutsiz beraien haurtzaroa edo nerabezaroa lurperatutako bizitokitik (Alegria Dulantzi) kanpo pasa zutela. Hori dela eta, esmalte 87Sr/86Sr balioak bertokoak ez direla adierazten du (1. Taula, 6. Irudia). Kanpotarren artean bi talde bereiztu daitezke konposizio isotopikoaren arabera. 72, 181 eta 204 laginen 87Sr/86Sr balioak 0,708445 eta 0,708547 bitartean daude, bestalde 188, 201 eta 211 laginek askoz balio erradiogenikoagoak erakusten dituzte, 87Sr/86Sr balioak 0,709129 eta 0,709196 artean daude. Bi esmalte talde hauek eskualde geologiko ezberdineko bi populazio kanpotar daudela markatzen dute.
7. Irudia. Ikertutako laginen bariazio isotopikoa. Gris kolorez mugatutako eremua tokiko uren balio markatzen du (Fernández de Ortega, 2007). Lerro eteneko lerroak lekuko sedimentuen batesbestekoa markatzen du. Puntudun lerroak hezurren batezbestekoa markatzen du. Berde eta urdin koloreko eremuak ingurune geologiko ezberdinetakoak diren etorkinak dira.
Dentinaren balioak konparatzean eskualdeko konposizio isotopikoarekin, dentina batzuen konposizioa, lokala denekotik aldentzen dela ikus daiteke (8.Irudia). Dulantzi herrian urte askoz bizi izan ziren gizabanakoen dentinaren balioak lokala den konposiziora hurbilduko dira. Kanpotarrak diren gizabanakoen artean, zeintzuek urteak zeramatzen Dulantzin bizitzen, dentina eta hezurren estrontzio isotopoen konposizioa balio lokalak duena izatera pasako da (Slovak eta Paytan, 2011). Kasu batzuetan dentinaren 87Sr/86Sr balioak aurreko kokapena eta egungo bizilekuaren artean izango ditugu. Alegria-Dulantzira mugitu ziren etorkinekin argi ikusten da aldaketa. Azkenik, etorkinen artean emakume eta gizonezkoak ditugu, eta 204 gizabanakoa ezik, zeina pribilegiodun eremuan lurperatutako gizona den, ez dute haturik erakusten. Hortaz, hatuak erakusten dituzten lurperatzeak nagusiki lokalak diren gizabanakoei dagozkie.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 76
87Sr/86Sr bidezko ikerketaren emaitzek Behe Erdi Aroko AlegriaDulantziko hilerriko gizakien gorpuzkiek erakusten dute gehienbat lekuko gizabanakoak direla eta etorkinen presentzia baxua dela.
8. Irudia. Laginen denboran zeharreko bariazio isotopikoa. Lerro etenak lagin berdinaren esmalte eta dentina lotzen dute.
Etorkinak izendatu diren gizabanakoak Behe Erdi Aroan zehar sakanatuak daude (VI-X. mendeak, 8.Irudia) eta ez du loturik erakusten Erromatar Inperioaren erorialdian eman ziren migrazio gertaerekin. Azterketa honek migrazioaren eragina zein izan zen eta seigarren eta zazpigarren mendeetan hatuekin hilobiratzeak dakarren interpretazioaren ondoriozko paradigma etnikoa galdetzera dakarkigu. Germaniarrak diren hatuekin hilobiratzeen eredua Alegria-Dulantzitik kilometro gutxi batzuetara kokatutako Aldaieta aztarnategian ere ikusi da. Aldaieta VI. eta VII. mendeetan kokatzen den hilerria da, bertan azaldu diren arma eta hatuak eragin edo jatorri trans-pirineaikoa dute (Azkarate Garai-Olaun, 1999). Hala eta guztiz ere, Aldaietako gizakien hezurretan egindako ikerketa paleogenetikoek populazioa batez ere
tokikoa dela erakutsi dute, etorkinen froga argirik gabe (Alzualde et al., 2006). Alegria-Dulantziko etorkinen kokapen geografikoa jakitea ezinezkoa izan da. Dulantziko 87Sr/86Sr balioak Frantziako hainbat tokirekin bat datoz (Ben Othman et al., 1997; Semhi et al., 2000). Hala ere, Iberiar Penintsulako eta Europa hegoaldeko toki ezberdinen estrontzio isotopoen datuen gabeziak etorkinen jatorria ezagutzea oztopatzen du. Lan honek Behe Erdi Aroan zeharreko Ipar Iberiar Penintsulako migrazioen eragina mugatua zela soilik ezarri du.
Ondorioak Etxeko animalien hezurren estrontzio konposizio isotopikoak lekuko konposizio isotopikoa erakusten dute. Gizakien hezurrek etxeko animalien antzeko konposizio isotopikoa erakusten dute, Alegria-Dulantzi eskualdean bizi zirela edo bertan denbora luzea zeramatela markatuz. Sedimentuen 87Sr/86Sr balioak etxeko animali eta gizakien heurrekin alderatuz nabarmen baxuagoak dira, hauek lurperatuta egon diren denboran aldaketa isotopikorik ez dela gertatu adierazten du, FTIR erakusten duenarekin bat etorriz. Hortzetako esmalteen analisiek isotopo konposizioaren arabera hiru talde bereizten dituzte. Eskualdeko geologiaren konposizio isotopikoaren antzekoa erakusten duten gizabanakoak lekukotzat hartu dira. Lekukoarekiko konposizio ezberdina erakusten duten gizabanakoek haurtzaroa edota nerabezaroa Alegria-Dulantzitik kanpo
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 78
pasa zutela adierazten du, horrela etorkinak direla kontsideratu da. Analisiek ingurune geologiko ezberdinetako etorkin bi talde daudela ezagutarazi dute. Profil demografikoak biztanleria nagusiki tokiko gizabanakoz osaturik zegoela eta etorkin presentzia baxua zela erakutsi du. Etorkinak Behe Erdi Aroan zehar sakabanatuak daude eta ez dute Erromatar Inperioaren erorialdiarekin eman ziren migrazio gertaerekin loturarik erakusten. Lan honetako datuek migrazio handiek izan zuten eragina zalantzan jartzen dute. Dulantziko biztanleria nagusiki tokikoak ziren gizabanako eta etorkin batzuekin osatua zegoen, baina ezin izan da etorkinen jatorriko eskualdea finkatu. Migrazio zikloak 4 eta 5. Faseetan zehar eman ziren (VI. –IX. mendeak) bi sexuetako eta adin ezberdineko gizakiak izanik bertaratu zirenak. 204 gizabanakoa izan ezik, gainontzeko etorkinak hatu gabe hilobiratu ziren. Lan honetako emaitzak bat datoz Europako beste aztarnategietan egin direnekin. Ikerketa honek hatuen presentziaren esangura eta mugikortasun ereduak analizatu ditu eta agertiko konplexua agerian jarri dute. Altenerding eta Strubung-Bajuwarenstrasse-ko Bavariar hilerrietan Hakenbeck et al. (2010) egindako ikerketak hatuen presentzia, balioen eta kopurua eta mugikortasun ereduen artean estadistikoki ezberdintasunik ez dagoela ondorioztatu du. Emaitza hauek hilobiratutako erritu, tramankulu eta identitate etnikoen arteko loturak ulertzeko erronka interesgarria proposatzen dute eta azken planteamendu teorikoekin bat datoz, zeinak nahiago duen
Las Gobas herriko, VI-XI. mendeetako, biztanleriaren egoitzamugikortasuna eta elikadura berreraikitzeko gizakien hezur eta hortzetako nitrogeno, karbono eta estrontzio isotopoak erabili dira. Gizabanako kanpotar gehienak X. eta XI. mendeetakoak dira eta gehienak emakume eta haurrak dira. Egoitza-mugikortasun hau Laño herriaren sorrerarekin eta kobazuloko egonlekuaren abandonatzearekin bat dator. Hezurreko kolagenoaren karbono eta nitrogeno isotopoen erlazioak lehorreko landareen baliabideetan oinarritutako elikadura orojale homogeneoa adierazten du, eta abeltzaintzako animalietatik eratorritako proteina apur bat ere bai. Artatxikiaren kontsumoa hasierako estaian aurkitzen dugu (VII.-IX. mendeak) eta azken estaian (X-XI. mendeak) batez ere C3 landareen kontsumoa, garia eta garagarra kasu. Orokorrean, elikaduran, sexu eta adinaren araberako esberdintaunik ez dira antzematen. Sexuaren araberako elikadura ezberdintasunak soilik X. eta XI. mendeetako gizakietan antzematen dira, non emakumeek gizonezkoek baino elikadura belarjaleagoa eta animalia proteina gutxiago jaten duten. Haurren δ15N balio altuagoak edoskitzaro efektuaren ondorioa dira, aldiz gizonezko gazteen eta emakume gazteen arteko δ15N balioen arteko ezberdintasunak haurdunaldia bezalako baldintza fisiologikoei edo jatorri ezberdina izatearekin lotu daitezke. Las Gobas aztarnategiko datuak garaikideak diren Erdi Aroko Ipar Iberiar Penintsulako beste biztanleriekin alderatu dira, horrela δ13C eta δ15N balioek Kristau eta Islamiar biztanlerien artean antzeko elikagai baliabideak eta elikadura zutela iradokitzen da.
Sarrera Erromatar Inperioaren gainbeheraren ostean lurralde antolaketari eragin zion eraldaketa sakonak eman ziren. Espainiako Iparraldeko Kantauriar eskualdean, Erromatar Garaiko ondorengoko paisaiak lurralde zatiketa maila handia erakutsi zuen, herrixka edo landa egiturarik gabe. Testuinguru historiko honetan, VI. eta VII. mendeetan etxebizitzak, sakabanatuta azaltzen dira, bestalde, baserri eta arrokan zulatutako kobazuloak ditugu. VIII. mendean zehar, Kantauriar eskualdearen paisaiak aldaketa sakonak jasan zuen, izan ere pixkanaka herrixken sorrera eta zabalkuntza eman zen (Quirós Castillo, 2009; 2011). IX. mendean, lehenago eman zen nekazari egonlekuen zabalkuntzarekin benetako herrixka sare baten sorrera eman zen. Beste eskualdetan ez bezala, Kantauriar eskualdean elizek ez zuten zeregin garrantzitsurik izan herrixken sarearen eraketan. Goi Erdi Aroko elizak herrixkak sortu ondoren eraiki ziren, eta elizen eraikuntzak gizarte antolaketa eta eskualdearen ustiatzeko modu berriak ekarri zituen. Las Gobas aztarnategia, inguruan baserriak dituen kobazuloan egindako kokalekua da. Kobazulo artifizialen erabilpena interpretazio ezberdinekin lotu izan da. Historiografia tradizionalak kokaleku hauen zergatia Kristau aszetismoaren aldagai ezberdinen fenomeno gisa azaltzen du (e.g. Gonzalez Blanco 1993; Monreal 1997; Castellanos 1998; Espinosa 2006). Beste azalpen batek nekazari komunitateak zirela dio, zeintzuek beste egonleku batzuetara mugitu ziren ondoren, eta Erdi Aroko herrixka sortu zituzten (Quirós Castillo 2006; Azkarate eta Solaun 2008). Kobazuloaren erabilpena egonleku bezala 300 urte baino gehiagoz zabaldu zen, VI. eta IX. mendeen artean zehar. IX. mendearen
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 86
amaieran egonlekuaren abandonatze graduala eman zen, eta komunitatea haraneko egonleku berri batera mugitu zen (gaur egun Laño herria), baina liturgia eta ehorzketa funtzioak XII. mendera arte iraun zuen (Azkarate eta Solaun 2015). Datu arkeologiko berriek eta gizaki aztarnetan egindako analisi biogeokimikoek, Erromatar Inperioaren gainbehera eta Erdi Aroan zehar herrien sorreraren bitarteko aldian, nekazari paisaian aldaketa nabarmenak eman zirela erakusten dute. Erdi Aroko nekazarien bizimodua berreraiki nahian karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrak aztertu dira elikadura ohiturak ezagutzeko, bestalde estrontzio isotopoak egoitza-mugikortasunaren inguruko informazioa ematen dute (Alt et al., 2014; Lopez-Costas eta Müldner, 2015; Hemer et al., 2017; Salazar-Garcia et al., 2016). Elikadurak, eta bere aldaketak denboran zehar, gizarte eta egitura ekonomikoari eta sexu, adina eta aberastasunaren bezalako alderdiei buruzko informazioa ematen digu. Lan honen funtsa Las Gobas-eko gizaki aztarnetan estrontzio, karbono eta nitrogeno isotopoen ikerketaren bidez, Goi Erdi Aroan zehar Kantauriar eskualdeko nekazari gizartearen dinamika eta artikulazioa finkatzea izan da.
Isotopoen oinarriak Azken hamarkadetako elikadura berreraikitzeak gizakien hezur ehunetako karbono eta nitrogeno isotopoen balioetan oinarrituz egin dira. Metodoaren printzipioa hezur ehunen seinale kimikoan oinarritzen da, kontsumitutako elikagaien seinale isotopikoa islatuz. Gizakien hezur eta hortzetako karbonoaren isotopoaren balioak (δ13C) gizakian bere elikaduran animaliaren bidez barneratutako eta zuzenean jandako
landare motaren menpe daude (Ambrose eta Katzenberg 2000). Goi Erdi Aroko Espainiako Iparraldeko Kantauriar eskualdean elikadura baliabideak, batez ere C3 landareetan oinarritzen ziren C4 landarekin konbinatuz. Europako Erdi Aroa zehar artatxikia eta basartoa bezalako zerealak, C4 landare motaren barruan sartzen ziren landareak kontsumitzen ziren, baina Kantauriar aztarnategietako datu arkeobotanikoek artatxikia C4 landarea soilik zela elikaduraren parte erakutsi dute (Quirós Castillo, 2016). Gaur egungo C3 landareen δ13C balioak ‰ -20 eta ‰ -35 tartean daude, aldiz C4 landareetan ‰ 9 eta ‰ -14 (Katzenberg 2000). Elikagaietako karbono isotopoak gizakiaren hezurreko kolagenoan barneratzen direnean ‰ 5 eko aldaketa ematen da (Ambrose eta Norr 1993). Horrela, hezur kolagenoan neurtutako δ13C balioak C3 eta C4 motatako landareen proportzioa ezagutzea ahalbidetzen du (Schoeninger eta DeNiro 1984; Schwarcz eta Schoeninger 1991; Richards 2000). Aitzitik, nitrogeno isotopoen balioak (δ15N) kontsumitu den animalietatik eratorritako proteinaren eta landare iturri diren proteinen proportzioa ematen digu, nahiz eta proteina horien proportzioaren zenbatekoa kalkulatzea zaila izan (Bocherens eta Drucker 2003; Hedges eta Reynard 2007). Maila trofikoen artean nitrogeno isotopoen zatikatzea ematen da, ‰ 2-5 aberasten dira δ15N balioak (batez beste ‰ 3) elikadura eta gorputzeko ehunen artean, nahiz eta azkenengo ikerketek aberastasun hori ‰ 6-koa dela dioten (Bocherens eta Drucker 2003; Hedges eta Reynard 2007; O'Connell et al. 2012). Nagusiki, begetarianoa den elikadura duten gizabanakoen δ15N balioak ‰3 - ‰9 dira, aldiz lehorreko animaliak jaten dituzte gizabanakoen δ15N balioak
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 88
‰9 - ‰12 bitartean daude (DeNiro eta Epstein, 1981; Hedges eta Reynard 2007). Orojalea den elikaduran haragi proteina (%20-25) landareekiko (%10) nagusi izaten dira hezurreko kolagenoaren δ15N balioan. Kantauriar eskualdean Erdi Aroko nekazari komunitateek norberaren biziraupenerako egitura ekonomikoa praktikatzen zuten, nekazaritza eta abeltzaintzaren produkzio ereduen arrisku murrizketan oinarritzen zen, eta δ15N balioak proteina iturriak islatuko lukete (Quirós Castillo 2013a; Quirós Castillo 2016). Goi Erdi Aroko lurraldearen antolamenduak, herrien sorreran zehar, nekazari gizartearen berregituraketa ekarri zuen eta honek, gizabanakoen egoitza-mugikortasuna. Estrontzio isotopo seinaleak gizabanako lokal eta ez lokalen artean bereizketa egitea ahalbidetzen du, nahiz eta ezinbestekoa izan 87Sr/86Sr lokala ezagutzea (Bentley et al. 2004; Price et al. 2002, Tütken et al. 2011). Estrontzioa hezurren apatitoan eta hortzetako esmaltean barneratzen da elikagaiak jaten eta ur edatean, beraz isotopo seinaleak lokala den elikagaiek jaten dituzten eta eskualde geologiko konkretuan bizi diren gizabanakoen eremua islatuko du (Ericson 1989; Bentley 2006; Price et al. 2002). Lokala den estrontzio isotopoen konposizioa definitzeko lekuko urak, lurzoru, arroka ama eta arkeofauna erabiltzen dira normalean (Montgomery et al. 2006; Voerkelius et al. 2010; Frei eta Price 2012).
Materialak eta Metodoak Las Gobas aztarnategia leku egokia da Kantauriar eskualdean Erdi Aroan eta herri sareen sorrera eman zen bitarteko denboran landapaisaiaren ikerketa egiteko. Las Gobas Barrundia arroilan eta Lañoko Ayuda ibaian kokatzen da (Burgos, Espainiako Iparraldea). Mendebaldeko
urertzean dagoen arrokan eraikitako etxebizitzak dira Las Gobas aztarnategia, aldiz ekialdeko urertzean dauden kobazulo artifizialak Santorkaria aztarnategia dira (1.Irudia). Konplexu osoa 29 kobazuloz osatuta dago, kontsideratua delarik Iberiar Penintsulako iparraldean dagoen arrokan eraikitako etxebizitzen kasurik hoberena (Azkarate 1988). Zehazki, Las Gobas tamaina eta funtzio ezberdina erakusten duten 13 kobazulo artifizialez osatuta dago. Karbono bidezko datazioen analisiek aztarnategia VI. eta XI. mendeetan kokatzen dute (1.Taula), eta leku honen historia eta eboluzioak bi fase nagusi erakusten ditu erabilpenaren arabera, 1. Fasea VII-IX. mendeetan kokatzen da eta 2. Fasea X-XI. mendeetan (Azkarate eta Solaun 2008, 2015). 1. Fasea lehenengo arrokan egindako elizaren sorrerarekin (Las Gobas 6) eta hainbat etxebizitzekin lotzen da, egurrezko eraikin handi bat eta magal batean kokatuta dagoen 15 hilobi dituen hilerriarekin (2. Irudia). Egurrezko eraikina beranduago harriz birreraiki zen, botere eta aberastasunaren beste ebidentzia arkeologiko batzuekin batera (Wickham 2008; Bianchi 2012). 2. Fasean arrokan eraikitako bigarren eliza bat egin zuten (Las Gobas 4) eta hiru silo handi zulatu ziren. Nekazaritza berrien garapenarekin siloek biltegiratze edukiera handitzea ekarri zuen eta egonlekuaren abandonatze graduala baimendu zuen, toki berrien lekutzearekin eta gaur egungo Laño herriaren sorrera ekarri zuen. Momentu berean hilerria berrantolatu zen eta hildako maila berrien garapena ere. Azkenik, nahiz eta elizak bere funtzioa mantendu kokalekua guztiz abandonatu zen.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 90
Karbono eta nitrogeno isotopoen analisiak 40 gizakiren hezurretako kolagenoan egin dira, zeinak hobietatik aterako gizabanako guztiak diren, eta 15 fauna arkeologikoren laginetan egin diren (2. eta 3. Taulak). Gainera, hogeita hiru hortzetako esmalteetan estrontzio isotopoen konposizioaren analisiak egin dira (2.Taula). Estrontzio isotopoen lekuko konposizioa definitzeko fauna arkeologikoren 13 hortzen esmalte eta bi ur lagin analizatu dira (3. Taula). Analizatutako fauna arkeologikoa 4 ardi/ahuntza, 3 behi, 2 txerri, 2 zaldi eta 2 oreina dira. Gizaki aztarnak 19 gizon, 12 emakume, 7 haur eta 3 zehaztugabeko sexua duten gizabanakoei dagozkie (2. Taula). Analisi antropologikoak Herrasti eta Etxeberria-k (2014) egin zituzten. Sexuaren determinazioa egiteko klasikoak diren dimorfismo ereduak jarraitu ziren eta adina markatzaile fidagarrienak erabiliz definitu da: Azalera aurikularra eta
pubiseko sinfisia, epifisealaren itxiera, garezurreko suturen eta hortzetako erupzioa aldaketak (Ferembach et al., 1980; White et al., 1991). Gizabanakoak adinaren arabera banatu dira: haurrak (7 urte baino gazteagoak), gazte helduak (16-27 urte), helduak (27-35 urte), nagusiak (35-50 urte) eta zaharrak (60 urte baino zaharragoak). Sailkapen honen barruan, 7-12 urte bitarteko gizabanakoarik ez dago eta guztiak 50 urte baino gazteagoak dira, 60 urte baino gehiago dituen gizonezko bat izan ezik.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 92
2. Irudia. Irudi honetan Las Gobas aztarnategiko kobazuloak ikus daitezke.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 94
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 96
LG-301.4 Txerria
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 98
Estrontzio isotopoen konposizioa determinatzeko hortzetako esmaltea erabili da. Laginak bainu ultrasonikoen bidez garbitu dira espurutasunak kentzeko. Gainera, urradura mekanikoa erabiliz garbitu dira gainazaleko eremua kentzeko eta horrela kutsadura ekiditeko. Hortzetako esmalte frakzioa modu mekanikoan bildu da diamantezko zulatzaile bat erabiliz (MF-perfect, W & H Dentalwork, Bürmoos, Austria). Laginketaren norabidea beti perpendikularra izan da hortzaren hazkunde ardatzarekiko. Hortzetako esmaltea (~10 mg) 7 ml-ko Savillex® boteetan (Minnetonka, MN, EEUU) eta 1,5 ml 2N HNO3 -tan (analytical grade purified by sub-boiling distillation) disolbatu da. Ur laginak Barrundia ibaiko ertzean hartu ziren. Analisiak egin aurretik, ur laginak iragazi egin dira esekita zegoen materiala kentzeko. Gero, aurretik azidoz garbitutako tefloizko ontzietan, 10-15 ml ur lurrundu dira eta 1,5 ml 2N HNO3 gehitu zaizkio (sub-irakiten distilazio bidez arazte analitikoa). Soluzioak, Sr.spec® (ElChroM industria, Dariel, IL, EAB), estrontzio erretxina selektiboz betetako katioi trukaketa zutabeetan kargatu dira. Erretxina lagina behin lortu denean baztertu egin da. Estrontzio prozedura-hutsuneak 100 pg baino gutxiago ziren eta horregatik ekarpen arbuiagarria eskaintzen dute. Estrontzioa reniozko filamentu simplean kargatu da, TaF aktibatzailea erabiliz eta Birck (1986) proposatutako metodoa jarraituz. Isotopo erlazioen neurketa Eukal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) ikerkuntzarako zerbitzu orokorrean dagoen Ionizazio termikozko iturridun Finnigan MAT 262 masa espektrometroaren (TIMS) bidez determinatu ziren. Estrontzio erreferentzia den NBS 987 materialaren lagin asko neurtu ziren tresneriaren zehaztasuna baieztatzeko. Kanpo
Emaitzak Karbono eta nitrogeno isotopoak Gizaki eta fauna analisien emaitza 2. Taulan daude. Kolagenoaren kalitatea eta diagenesiaren efektua C/N erlazio atomikoaren bidez baieztatu da. Karbono datazioetarako eta isotopo egonkorren analisientzako kolagenoaren C/N erlazioa 2,9-3,6 artean dagoenean balio egokiak direla kontsideratzen da (DeNiro 1985; Ambrose 1990; Schwarcz eta Schoeninger 1991). Kolageno laginetako karbono eta nitrogeno balioak +36,7 %wt eta +12,0 %wt dira hurrenez hurren eta C/N erlazio atomikoa 3,2-3,6 du, kolagenoa ondo kontserbatu denaren adierazle.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 100
Nitrogeno isotopo erlazioak gizabanako gehienetan +10,0‰ (n=33) baino txikiagoak dira, aldiz bost haurrek ‰+10,0 (p<0,001) baino balio altuagoak erakusten dituzte. Fauna arkeologikoa karbono eta nitrogeno isotopoen balioen arabera bi taldetan banatzen da. Fauna lehenengo taldeak bi behi, zaldi bat eta oreina batez osaturik dago eta oso txirotua dago δ13C (n=4) (batesbeste ‰-21,8 ±0,3, 1σ) eta δ15N –an (batezbeste ‰ +2,3 ±0,3, 1σ). Aldiz bigarren fauna taldea batez ere txerriz, ardi/ahuntza, eta behi eta orein batez osaturik dago (n=11) eta ez dituzte balioak hain txirotuak δ13C-an (batezbeste ‰-20,7 ±0,3, 1σ) eta aberastuak δ15N-an (batesbeste ‰+5,0 ±0,8, 1σ). Lehenengo fauna taldearen eta gizakien arteko aldaketaren batezbestekoa Δδ15N ‰ 6,5 da eta Δδ13C ‰2,8, aldiz bigarren fauna taldearen eta gizakien arteko aldaketa txikiagoa da (Δδ15N ‰4, eta Δδ13C ‰1,7, batezbestez) (3.Irudia). Helduen sexu eta adinaren araberako nitrogeno eta karbono isotopoen konposizioaren artean ez dago ezberdintasun estadistikorik. Hala ere, faseen artean ezberdintasun adierazgarriak daude δ13C balioetan (p=0,04). 1. Fasean δ13C balioak bi taldetan multzokatzen dira, talde baten batezbesteko δ15N balioak ‰+9,1±0,6 (1σ, n=6) eta δ13C balioak ‰-18,2±0,1 (1σ), aldiz beste taldeko δ15N batezbesteko balioak ‰ +8,5±0,4 (1σ, n=7) eta δ13C ‰-19,2 ±0,2 (1σ) dira. 2. Fasean gizabanako gazteak bakarrik hartzen ditugunean kontutan emakumezkoek (‰-19,4±0,4, 1σ, n=4) gizonezkoek (‰-18,8±0,4, 1σ, n=4) (p=0,04) baino δ13C-an batezbesteko balio baxuagoak erakusten dituzte.
Estrontzio isotopoak Gizaki eta fauna arkeologikoaren hortzetako esmaltearen eta ur lokalen estrontzio isotopoen balioak 2. Taulan daude ikusgai. Ur lokalen balio tartea 0,70784 eta 0,70789 da, eta fauna arkeologikoarena 0,70769 eta 0,71153. Osagarri gisa Las Gobas-eko arroka amaren estrontzio balioak kontuan hartu dira, non 87Sr/86Sr konposizioak 0,70796 eta 0,70813 arteko balioak erakusten dituen (Baceta et al. 2013). Gizakien
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 102
hortzetako esmaltearenn 87Sr/86Sr balioak 0,70787 eta 0,70890 artean daude.
Eztabaida Egoitza mugikortasuna Arkeofaunak, ur lokalak eta arroka amaren konposizioak kontsideratu dira Las Gobas aztarnategiko estrontzio konposizio lokala finkatzeko. Litologia nahiko homogeneoa da eta karbonatatuak diren arroka sedimentarioz osatuta dago, batez ere dolomiak eta kareharriak. Nola eta Las Gobas inguruko litologia uniformea den, ur lokalen eta arroken estrontzio isotopo konposizioa estrontzio lokalaren konposizioa finkatzeko erabili daiteke. Aztarnategiari atxikitako fauna arkeologikoak ere islatu dezake bioeskuragarria den estrontzio isotopoaren konposizioa. Hala ere, zaldi batek, behi batek eta ardi/ahuntz batek lokala den ur eta arrokaren isotopo balioetatik urruntzen dira, honek abereen merkataritza eta abeltzaintzan transhumantzia iradokitzen du. Ikusita abereen ziurgabetasuna isotopo konposizio lokala finkatzeko, ur eta arroken konposizioa erabili da, baita garaikidea den fauna basatia (oreina) (4.Irudian grises markatutako eremua). Horrela, konposizio lokalak, 0,7075 eta 0,7084 arteko balioak erakusten ditu. Hori dela eta, Las Gobas aztarnategiko gizabanako gehienak bertako jatorri dutela ikus daiteke eta 8 dira kanpotarra den konposizioa erakusten duten bakarrak, nahiz eta bi emakumek goiko mugatik oso hurbileko konposizio agertu (4. Irudia).
Egonlekuko faseen arabera, VII-IX.mendeetako gizabanako gehienak bertakoak dira, bi gizon izan ezik (LG-28 eta LG-33), aldiz X-XI. mendeen artean gizabanako ez lokalen kopurua handiagoa da eta gehienak emakumeak dira. Goi Erdi Aroan zehar, jende gutxi mugitzen zen orokorrean, oso arriskutsua eta zaila zelako. Hala ere, herrien eraketaren garaian jatorriz hurbileko eskualdean bizi ziren gizabanakoen mugirkortasuna handitu egin zen. Las Gobas aztarnategiak nekazari gizarte baten berreraiketa erakusten du, non gizonak ziren mugitzen zirenak aukera ekonomiko hobeagoen bila, beraien gizarte maila hobetzearen desiran, aldiz emakumeak ezkontzan patrilokalen ondorioz mugitu ahal zitezkeen (Bittel, 2002).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 104
Dieta patroiak Gizakien elikadurari buruzko ondorio sendoak izateko beharrezkoa da lekuko konposizioa finkatzea. δ13C eta δ15N balioek Las Gobas aztarnategiko arkeofauna bi taldetan banatzen dela ikusirik, zaila da lekuko oinarri konposizioa finkatzea. Etxeko abereen δ13C eta δ15N bariazioak lotuak egon daitezke elikatze edo artzaintza jarduerei edo konposizio isotopiko ezberdineko habitatean bazkaltzeagatik (Oelze et al. 2011). Etxeko animali espezien (ardi/ahutz vs behi eta zaldiak) artean antzematen diren eredu ezberdinek larre mota ezberdinak eman zirela iradokitzen du. Osagarri gisa, faunaren estrontzio isotopo emaitzek tokiko eta kanpoko jatorria zuen abeltzaintza ematen zela erakusten dute, eta beraz isotopo konposizio ezberdineko habitatekin. Beraz, 87Sr/86Sr sinaduraren arabera, antzeko konposizioa erakusten duen txerri eta ardi/ahuntzez osatutako taldea erabili da lekuko konposizioa finkatzeko. Analizatutako fauna bi momenturi dagokio, gizakien aztarnak lez. Bi garaien arteko faunaren δ13C eta δ15N balioak estadistikoki ez dute ezberditansun adierazgarririk erakusten, beraz nahiz eta herrian kokalekua aldatu abeltzantzaren egitura ez zen aldatu. Las Gobas aztarnategiko biztanleriaren δ13C eta δ15N datuak lehorreko landare eta animalietatik eratorritako elikagaiak jaten zituztela adierazten dute. Oinarrizko elikagaiak zerealak, nagusiki garia, garagarra eta lekaleak bezalako C3 landareak ziren (δ13C batezbestez ‰-19,0 ±0,58, 1σ), datu arkeobotanikoek adierazten duten bezala. Hala ere, datu arkeobotanikoek artatxikiaren presentzia erakusten dute (C4 landarea) (Azkarate eta Solaun 2015). Hortaz, C3 zereal eta lekaleez gain C4 artatxikiaren bezalako zerealen kontsumoa ematen zen modu zuzen edo
animalien bitartez modu ez zuzen batean. δ15N balioek orojalea zen elikadura erakusten dute eta baita haragia jaten zutela. Hala ere, lagin gehienak fauna-gizaki aldaketaren ‰ 6 tartearen barruan kokatzen dira, honek animaliatik eratorritako proteinen kontsumoa urria zela erakusten du (O'Connell et al. 2012). Gizaki eta fauna aztarnen artean animalien erabileraren arabera bi aldaketa ezberdin antzematen dira. Erdi Aroan zehar ikerketa zooarkeologikoek etxeko abere batzuek (behiak eta zaldiak) lanerako erabiltzen ziren eta sakrifikatuak ziren zaharrak ziren beraz orokorrean haragi produkzioa primariotik kanpo gelditzen dira (Woolgar et al. 2006). Las Gobas aztarnategiko ikerketa zooarkeologikoek ardi/ahuntza abeltzaintza nagusitasuna erakusten dute, bai animalia gazte eta helduak sakrifikatzen ziren. Abere helduen eta txerri gazteekin osatzen zen, beraz haragi kontsumoa bideratuta zegoen abeltzaintza estrategia mixtora eta bigarren mailako produktuen ekoizpenera (esnea eta artilea). Baita aipatzekoa da animali basatien presentzia, oreina batez ere, untxia eta hartza ere aurkitu dira (Castaños Ugarte eta Castaños de la Fuente 2014). Las Gobas aztarnategiko gizakien balioak faunarekin alderatzean espero litzatekeen maila trofikoaren aberastasuna ematen da (Bocherens eta Drucker 2003). Honek Las Gobas aztarnategiko biztanleen proteinaren jatorri nagusia txerria eta ardi/ahuntza zirela erakusten du. δ15N % 6-ko aberastasuna kontuan hartzen baldin badugu (O'Connell et al. 2012), zaldi eta behiaren haragia ezin dugu baztertu elikaduraren osagarri moduan. Las Gobas gizabanakoen sexuaren araberako konposizio isotopikoa kontuan hartzean ez dira ezberdintasun adierazgarririk antzematen δ13C eta δ15N. Iberiar Penintsulako nekazari egonleku ikerketek kasu batzuetan erakusten dute gizon eta emakumeen artean ezberdintasunak daudela, aldiz beste kasu batzuetan ez dira ezberdintasunak ikusten. Jokaera heterogeneo hau dinamika lokalekin
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 106
haurrek δ15N balio baxuenak erakusten dituzte (‰<8), titia kendu zaien 3-6 urte bitarteko hildako haurretan aurkitzen dira balio hauek ere. δ15N balio baxuagoak izateak elikaduran elikagai solido gehiagoren kontsumoarekin lotu daiteke (Richards et al. 2002). δ15N balio baxuagoak gizabanako gazteetan (<8‰), hazkunde intentsiboaren estaietako nitrogenoaren desorekarekin ere lotu daiteke (De Luca et al. 2012). Elikadurari denbora aldaketan gehitzean haurren isotopo datuak baztertu dira edoskitzaro efektua saihesteko. Denboran zeharreko δ15N eta 87Sr/86Sr aldaketak ez dira adierazgarriak. Aldiz, VII. eta IX. mendeetako arteko δ13C balioak alderatuak X-XI. mendetakoekin modu esanguratsu batean aberastuak daude (p=0,042) (5.Irudia). Bestalde, VII. eta IX. mendeetan, bi gizabanako talde ikusten dira, horietako batek δ13C balio positiboagoak erakusten ditu, artatxikiaren kontsumoarekin erlazionatu dagoelarik. Horrelako aldakuntzak ez du populazioaren dietan aldaketa handirik islatzen, baina dieta ezberdineko bi talde bereiztu daiteke. VII. eta IX. mendeetako gizabanakoen data zehatzik ez izateak elikaduran antzeman diren ezberdintasunak bi taldeek denbora ezberdinetakoak izatea edo denbora osoan zehar elkarrekin bizi izan zirelaren zehaztasunik ez dugu. Elikadura ezberdina zuten estai ezberdineko bi biztanleria izatea, elikadura ezberdina zuten bi talde elkarrekin bizitzea baino hipotesi probableagoa da.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 108
Sexuarean eta denboran zeharreko banaketa desberdinak biztanlerien konparaketa zailtzen du. VII. eta IX. mendeetan gizabanako gehienak gizonezkoak dira eta bakarrik hamarretik hiru dira emakumeak. X-XI. mendeetako 26 gizabanakoren taldearen barruan, eta sexu zehaztugabeko gizabanakoak bazterturik, haurrak (n=6) eta emakumeak (n=9) dira nagusi eta gizonezkoak gutxiago dira (n=8). Hala ere, adin eta sexuaren banaketak emakume eta gizonen arteko bizi itxaropenari buruzko informazioa ematen du. Bakarrik emakume bat iritsi zen nagusien adina izatera, emakumeen % 7 izanik, aldiz gizonezkoen artean bederatzi iritsi ziren adin horretara (gizonen % 43). Erdi Aroan arruntak ziren bizi itxaropenean horrelako desberdintasunak (Acsádi eta Nemeskéri 1970; Šlaus 2000; Šlaus et al. 2002). Emakumeen heriotza-
tasa handiagoa izatea haurdunaldi eta erditzeekin erlazionaturik zegoen (Högberg et al. 1987; Šlaus 2000; Joyce 2001; Tocheri et al. 2005). Kontuan izan behar da gizabanako gehienek gazte helduak direla, batez ere emakumezkoak dira, beraz gehienak 30 urte lehenago zutela hil ziren (4/5). X. eta XI. mendeetako gazte helduek sexuarekiko konparatzean, emakumeek gizonezkoek baino δ13C eta δ15N balio baxuagoak dituzte (6. Irudia). Desberdintasun hauek elikadura ezberdina izatearekin lotu daitezke. Horrela, emakumeen isotopo balioak gizonezkoenak baino baxuagoak izateak elikadura begetarianoagoa markatzen du eta erlatiboki haragi kontsumo baxuagoa. Elikadura ezberdinak izatearen arrazoi posiblea sexuen araberako lan banaketa izatea da, bereizgarria dena Erdi Arokoan. Hala ere, hildako emakume ugalkorren kopuruan kontuan hartuz, elikaduran ezberdinak izatea baino, haurdunaldia bezalako faktore fisiologikoek ematen dute izango litzatezkeela hipotesi egokiena. Hipotesi hau babestuta dago Fuller et al. (2004) lanarekin, zeinek δ15N ‰1-aren txirotzea ematen zela ikusi zuen gaur eguneko haurdun zeuden emakumeen ilean. Hala ere, emakumeetan δ15N txirotzea sexu bien jatorri ezberdina izatearekin ere lotu daiteke.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 110
6. Irudia. XI. mendeko gizabanako gazte-helduen δ13C eta δ15N balioen kutxa diagrama.
Konparatutako Iberiar Penintsulako beste kokalekuetako elikadurak Las Gobas aztarnategiko isotopo datuak garaikideak diren beste aztarnategi arkeologikoekin konparatu dira, dieta ereduak idatzitako dokumentu eta beste datu arkeologikoekin hobeto integratzeko. 4. Taulak laburtzen ditu kontuan izan diren aztarnategi arkeologikoak: San Martín de Dulantzi (VI- XI. mendeak), Zornoztegi (VII-XIV. mendeak),
Aistra (VII-IX. medeak), Zaballa (X-XV. mendeak), Trebiño (XII-XIV. mendeak) eta Tauste (VIII-X. mendeak) (Quirós Castillo 2013b, 2013a; Guede et al. 2017, Sirignano et al. 2014). Tauste 160 km-tara dago (Aragoi, IE Iberiar Penintsula), eta Islamiar biztanleriaren kasua erakusten du, aldiz beste kokaleku arkeologikoak kristauak dira. Zaballa, Zornostegi, Aistra eta Trebiño aztarnategiak, Las Gobas aztarnategitik oso hurbil daude (10 km eta 50 km bitartean), hauek eskualdeko-aztarnategi bezala kontsideratzen dira. Baldintza klimatikoei ondorioz isotopo konposizioa aldakorra denez, hurbileko aztarnategiak bakarrik hartu dira kontutan konparaketa egiteko. Kristauak diren aztarnategi guztiak eskualde klimatiko berean daude kokatuta eta Koeppen-Geiger sailkapen sistema kontuan hartuta klima ozeaniko epela (Cfb mota) izango litzateke, aldiz Islamiar aztarnategia klima erdielkorrean (Bsk mota) dago kokatuta (Peel et al. 2007). Tausteko Islamiar biztanleriak Kristau biztanleriarekin alderatuz δ15N balio altuagoak erakusten ditu, honi lehenbiziko irakurketa egiten badiogu, elikadura ezberdinak zituztela ulertu dezakegu, berriro loturik kultura eta erlijioari loturik. Guede et al. (2017) lanean Tausteko gaur eguneko fauna erabili zuen δ13C eta δ15N batezbesteko balioen karbono eta nitrogenoen aldaketak kalkulatzeko. Islamatar gizabanakoek gizakifauna aldaketa δ13C ‰ 1 dute eta δ15N ‰ 4,5, erakutsiz maila trofiko bateko baino nitrogeno aldaketa altuagoa, ur gezako arrainen kontsumoa ere zutela proposatuz. Hurbileko Kristau komunitateen gizaki-fauna aldaketa ‰ 0,1 eta ‰ 2,7 bitartean daude karbonoarentzat eta ‰ 2,9 eta ‰ 5,2 nitrogenoaren kasuan (4.Taula). Karbonoan gizaki-fauna batezbesteko
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 112
aldaketa ‰ 2 baino handiagoa da C4 landareen (artatxikia) kontsumoa proposatzen du edo itsasoko elikagaien kontsumoa. δ15N eta δ13C korrelazio ezak aztarnategien kokapena kostaldetik urrun eta datu arkeozoologikoek itsasoko elikagaiek jatearen idea baztertzen du, aldiz datu arkeobotanikoek artatxikia jaten zutenera jotzen dute. Trevino eta Las Gobas aztarnategiek nitrogeno batezbesteko handienak erakusten dituzte, animalitik eratorritako proteina gehiago jaten zutela iradokiz. Trebiñon, nitrogenoaren batezbesteko aldaketa ‰ 5,2, trofiko maila baten igoera batetik hurbil, maiz animaliatik eratorritako proteinen kontsumoa zutela iradokitzen du. Izan ere, Trebiñoko biztanleriaren datu arkeologikoek gizarte egitura nagusiki boteredunez osatuta egon litzatekeela porposatzen du, zeinak maiz animalietatik eratorritako proteinak kontsumituko zituzten (Quiros Castillo, 2013a). Aldiz, Las Gobas aztarnategia nekazari komunitatea izatea eta ibaira zegoen distantzia laburra kontuan hartuta, nitrogeno isotopoen balioen batezbestekoaren aldaketa gizaki-faunaren artean maila trofiko batekoa izatea ur gezako arrainen kontsumoarekin lotu daiteke.
4. Taula. Koetaneoak diren Iberiar aztarnategietako gizaki eta faunaren δ13C (‰) eta δ15N (‰) batazbesteko balioak eta gizaki eta faunaren arteko aldakuntza (Δδ13C, Δδ15N).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 114
4. Taula. Jarraipena. Koetaneoak diren Iberiar aztarnategietako gizaki eta faunaren δ13C (‰) eta δ15N (‰) batazbesteko balioak eta gizaki eta faunaren arteko aldakuntza (Δδ13C, Δδ15N). Aztarnategiak δ13C (‰) δ15N (‰) Erreferentziak Gizaki batazbesteko Des Sta Max Min Batazbesteko Des Sta Max Min
Ondorioak Datu arkeologikoek Las Gobas aztarnategiko okupazioa bost mendeetan zehar eman zela diote, Goi Erdi Aroan lurralde berrantolaketatik herrixken sorrera eman zen arte, eta bi fase markatzen ditu. Gizabanakoen kopurua ez da oso handia, beraz datuen irakurketa kontu handiz egin behar da. Konposizio isotopikoek Erdi Aroko landa biztanleria alderdi sozioekonomiko desberdinei buruzko ikuspegia ematen dute. Hasierako estaietan, komunitate txikiak arrokan egindako etxebizitza batzuen inguruan ezarri ziren, eta geroago, Erdi Aroko herri berri batera mugitu ziren. Nahiz eta herria sortu eta Las Gobas egonlekua utzi, liturgia eta hilobiratze funtzioak mantendu ziren mendeetan zehar. Herriaren sorrerak gizabanakoen mugikortasuna bultzatuz zuen eta Las Gobas aztarnategira mugitu zirenak, batez ere ezkondutako emakumeak izan ziren. Isotopo egonkorren datuak C3 motatako landareetan (garia eta garagarra) oinarrituta eta animalietatik eratorritako proteina kantitate urria batez ere, txerria eta ardia/ahuntza zuen elikadura orojale
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 116
egonkorra zutela erakusten dute. Hala ere, VII. eta IX. mendeetan δ13C balioak ‰-18,2 –tik hurbil duten gizabanako taldea bereizten da, C4 jatorriko elikagaien (artatxikia kasu) kontsumo handiagoa markatuz, modu zuzen edo fauna jatearen bidez. Orokorrean, helduen sexuaren edo adinaren araberako ezberdintasunik elikaduran ez da antzeman. Aldiz, datu isotopikoek elikaduran ezberdintasunak islatzen dituzte heldu eta haurren artean, zein edoskitzaroaren efektuarekin lotzen den. Elikadura ezberdintasunak soilik azaltzen dira X. eta XI. mendeetako gazte-helduen artean dagoen sexu lan baneketarengatik, bereizgarria Erdi Aroan zehar. Garaikideak diren Iberiar Penintsulako beste aztarnategiko biztanleriekin aldaraketa egitean Islamiar eta Kristau biztanlerien arteko δ13C eta δ15N balioek ez dute elikaduran ezberdintasunik erakusten.
Laburpena Ikerketa honen helburua Erdi Aroan zehar (IX-XII. mendeak) Ipar Iberiar Penintsulako nekazari komunitatearen egitura soziala ikertzea izan da. Dieta eta mugikortasun ereduak ikertu dira δ13C, δ15N, δ18O eta 87Sr/86Sr isotopoen bidez, zeinak erlijio, genero ezberdintasun, produktuen erabilgarritasun, ahaidetasun eta maila ekonomikoari buruzko informazioa ematen duten. Guztira San Juan de Momotio aztarnategiko 93 gizabanako ikertu dira (93 hezur eta 63 hortz). Karbono eta nitrogeno balioak hilobi motak definituriko lurperatze estaien araberako aldaketak erakusten dituzte (Behe eta Goi Erdi Aroa), baina ez da ezberdintasunik antzematen gizabanakoen adin eta sexuei dagokionean. Oxigeno eta estrontzio isotopoek gizabanako gehienak lekukoak edo hurbileko jatorria dutela erakusten dute, eta bost gizabanakok soilik erakusten dute kanpotarra izango litzatekeen balioa. Bost gizabanako hauen jatorria Atlantiar kostaldea izan zitekeen (seguruenik Frantziako hego ekialdea). Karbono eta nitrogeno balioek dieta egonkorra zutela erakusten dute, zeinak zerealetan (biak C4 eta C3 motak), barazki eta lekaleetan oinarritua zegoen, abeltzaintza eta itsasoko baliabideekin konbinatuz. Dieta ohituran aldaketak ez dute genero ezberdintasunaren islapenik, baina nekazal gizartean Goi Erdi Aroan zeharreko egituraketa eta aldaketak islatzen ditu. Goi Erdi Aroan zehar artatxikiaren kontsumoa handitu egin zen eta hilerriaren abandonatze gradualarekin bat dator. Nitrogeno eta oxigeno isotopoen konposizioak lagungarriak izan dira umeen hilkortasun tasa handia ulertu ahal izateko, zein bularreko esnea kentzearekin lotua dagoen egiaztatzeko. Mugikortasun ereduak erakusten du gutxienez hiru eskualdeko jatorria dutela kanpotarrek. Bestalde, hortzen oxigeno
isotopoek aztarnategiaren bizitzan zehar eman ahalko ziren aldaketa klimatikoak gorde ditzakete.
Sarrera Europan Erdi Aroak, Erromatar Imperioa erori zenetik Errenazentismora bitarteko tartea hartzen du, V. eta XV. mendeak alegia. Lehenengo estaia Behe Erdia Aroa da eta VI. eta X mendeen artean zabaltzen da, ondoren Goi Erdi Aroa dugu zein XI. eta XIII. mendean artean kokatzen dena, azkenik Berantiar Erdi Aroa dugu IVX. eta XV. mendeak hartzen dituelarik. Iberiar Penintsula Erdi Aroa Islamiarren konkista eta presentziarekin definitua dago, alegia VIII. eta XV. mende bitartean. Nahiz eta Islamatarren okupazioa zabala izan, Penintsularen iparraldea, Kristauen menpeko eskualdea izaten jarraitu zuen. Iberiar Penintsula beste eskualdeetan ez bezala, eskualde honetan gotorlekuak ez zuten lurraldea artikulatu. Behe Erdi Aroan, Iberiar Penintsulako ipar-mendebaldeko eskualdearen egituraketa elite lokalen eta elizen inguruan eraikitako nekazal komunitateetan organizaturik zeuden. Nekazal paisaia zertxobait sakabanatua azaltzen da, herrixka edo landa-egitura falta zein baserri txikiz osatuak daudelarik. Goi Erdi Aroan paisaiak, herrien sarea sortzean, aldaketa nabarmena jasan zuen. Erdi Aroko nekazal esparruan, San Juan de Momoitio komunitate txikia erdi-sakabanatuta zegoen muinoetan, hau eliza edota hilerrira loturik (Garcia Camino, 2004). Eliza eta hilerriak ez zuten zeresanik herrien sorreran, baina nekazariak kontrolatzeko tresna izan ziren. Goi Erdi Aroan hainbat eliza eta hilerri eraiki ziren, San Juan de Momoitio aztarnategia barne, elizaren birrantolaketa prozesuarekin zerikusia duten
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 122
lurraldeak egitura feudalak eta erakundeak nekazaritza gizartearen aldaketa sakona eragin zuten, eta hilerrien abandonatzea ere ekarri zuen. Ikerketa honen funtsa Erdi Aroko nekazari gizartearen egitura eta eliza komunitatearen birrantolaketaren ondorioz eman ziren aldaketak ikertzea izan da. Kontextu historiko eta geografiko honetan kokatzen den Erdi Aroko San Juan de Momoitioko gizartean paleodieta eta mugikortasun analisia egiteak Erdi Aroko bi faseetan (IX-XI. eta XII. mendeak) emandako aldaketak antzematea ahalbidetu dezake.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 124
Estrontzio eta oxigeno isotopoak Estrontzio eta oxigeno isotopoak, bi isotopo sistema independienteak dira, non estrontzioak geologia lokala islatzen duen eta oxigenoak geografia; horrela biak erabili ahal dira antzinako biztanlerien mugikortasuna birreraikitzeko. Bi isotopo sistema hauen konbinaketak, jatorri eskualdeari buruzko informazioa ematen du, beraz gizabanakoen mugikortasun patroiak birreraikitzea ahalbidetuz (Bentley eta Knipper, 2005; Evans et al., 2006a; Evans et al., 2006b). Oxigeno eta estrontzio isotopoen datuek ez dute zuzenean gizabanakoen jatorri eskualdea mugatzen. Gizabanakoen jatorria determinatzeko, gizakien isotope balioak alderatu behar dira lurperatuak izan ziren eskualdeko balioekiko. Gizabanakoaren estrontzio edota oxigeno isotopoen balioak eskualdeko balioen antzekoak direnean, gizakia lokala dela kontsideratzen da, aldiz balioak bat ez datozenean, kanpotarra dela kontzideratzen da. Estrontzioak lau isotope egonkor ditu (88Sr, 87Sr, 86Sr, 84Sr) zeinetatik 87Sr erradiogenikoa den, 87Rb eratorria eta beraz naturan bere edukia aldakorra duen. 87Sr/86Sr erlazioa sistema itxia da, jatorrizko 87Sr/86Sr erlazioak, Rb/Sr erlazioa eta igarotako denboraren menpe dago (Faure eta Powell 1972). Lurzoru geologiko ezberdinak 87Sr/86Sr erlazio aldakorra izatea dakar, lurzoru geologikoaren adina eta mineralen Sr aberastasunaren arabera. Estrontzio isotopoen konposizioak ez du erakusten gorputzeko prozesu metabolikoen ondoriozko frakzionaziorik, beraz jatorrizko geologi eskualdeko estrontzioa islatzen du. Estrontzio isotopo erlazioak (87Sr/86Sr), batez ere arroka amaren geologia islatzen du, baina 87Sr/86Sr modifikatu daiteke beste jatorria duen estrontzioarekin, esaterako kontineneteen jitoa, itsas aerosola edo
haizeak ekarritakoa (Bentley, 2006; Montgomery et al., 2007; Price et al., 2002). Nola eta 87Sr/86Sr lokala ingurunetik hartzen den, beharrezkoa da 87Sr/86Sr lokala ezagutzea. Estrontzio isotopo konposizio lokala determinatzeko lurzoru, ur, landare, gaur egungo fauna eta fauna arkeologikoa erabiltzen dira (Bentley et al., 2004; Evans et al., 2010; Tütken et al., 2011). Estrontzio isotopoak hezur eta hortzen fosfatoan neurtzen dira, isotopo hauek ur eta elikagaiak kontsumitzean eskeletoan barneratzen dira, hezurrak osatzen dituen fosfatoko kaltzioa ordezkatuz. Hortzetan, estrontzio isotopoak esmalteko kaltzioa ordezkatzen du hortza hartzen doan heinean, eta ez du elementurik barneratzen bere eraketa bukatu ostean (Hillson, 1996; Hoppe et al., 2003). Horrela, esmalteak haurtzaroan zeharreko egoitza eskualdearen konposizio islatzen du, aldiz hezurrak jarraiki birmodelatzen dira gizabanakoaren azken urteetako konposizioa islatuz. Hau beteko da, gizabanakoak kontsumitutako elikagaiak bizi izan deneko lekukoak baldin badira. Oxigeno isotopoek eskualde bateko karakterizazio geografikoa markatzen dute, zein edandako uren konposizio isotopikoak islatzen duen, zein eskualdeka aldakorra den parametro klimatikoen arabera (Darling et al., 2006; Daux et al., 2008; Longinelli, 1984; White et al., 1998). Lurreko prezipitazioen aldakortasun isotopikoak azalduak daude Rayleigh frakzionazioaren bidez, zein aire masen bidez ematen den. Kondentsatutako urak 18O isotopoa izaten du, aldiz gas faseak aberastua dago 16O. Pisutsua den isotopoa sistematik kanpo gelditzen den ahala, gas fasea arinagoa bihurtzen joaten da. Horrela, leku konkretu bateko prezipitazioaren konposizio isotopikoa ingurugiro parametro batzuen
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 126
Atlantikoko kostaldetik gertu dago, Bizkaiko Golkoko ekialdeko muturrean, Iberiar Penintsulako iparraldean. Kostaldearen parean dagoen mendi-eremu eskualdea bi eremu geografiko desberdinetan banatzen du: iparraldekoa, erdia kostaldera iristen den haran estua eta hegoaldekoa eskualde laua. Ezaugarri geografiko honek bi lurraldeetako paisaiak modu ezberdinetan aldatu zituen.
San Juan de Momoitio hilerria IX. mendeko eraikuntza erlijiosoaren inguruan dago. Hilobiak lurzoruan induskatuak daude, eta gehienek harrizko estaldia dute. Hiru hilobi mota bereizten dira:
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 128
banakako zulo, partzialki mugatutako hilobia, eta harri-lerrokatutako hilobiak. Gainera estelak ere aurkitu dira, gehienek ez dute inskripziorik baina batzuek Jainkoari deitzeko "In Nomine Dei…" expresioa azaltzen dute. Bizkaiko hilobietan, fase hau testuinguru arkeologikotik kanpo gelditzea ohikoa da eta XI. mendean datatutako ezaugarri epigrafikoen arabera Kristautasunaren seinaleak aurkitzea ere. Momoitioko hilerria 113 hilobiz osatuta dago, eta ekimendebalderako orientazioa erakusten dute. Hilerria bost sektoreetan banatzen da (2. Irudia). Hilerria hedatzen da denboran zehar 1. sektoretik 5. sektorera bitartean. 1, 2 eta 3 sektoreak Behe Erdi Aroako okupazioaren lehengo fasea betetzen dute (IX-XII. mendeak) eta hilobien dentsitate altua eta ordenatze gabekoak izateak ezaugarritzen ditu. 2. sektorean bi gizon (SJG-15 eta SJG-22) nabarmentzen dira, egurrezko hilobian lurperatu zirelako eta atuak erakusteagatik. 4. sektoreak ermitaren mendebaldean kokatzen da, hilobien sakabanaketa handiagoa erakusten duelarik eta okupazioaren bigarren faseari dagokio (XII. mendea, Goi Erdi Aroa). 5. sektorean bakarrik hiru hilobi daude eta ezin izan da kokatu hilerriko zein momenturi dagokien. Lehenengo fasea ez bezala non hilobi mota guztiak azaltzen diren, bigarren fasean aldiz hilobien barietatea urriagoa da (1. taula, 3. Irudia). XIII. mendearen amaieran eta XIV. mendearen hasieratik aurrera elizaren birrantolaketa dela eta ez zen hilerria gehiago erabili (Garcia Camino, 2002).
2. Irudia. Induskatutako sektoreen airepeko ikuspegia, ikertutako gizabanakoak erakutsiz.
3. Irudia. Hilobi motak. A) harriz mugatutako hilobia eta B) partzialki mugatutako hilobia.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 130
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 132
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 134
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 136
Materialak eta Metodoak San Juan de Momoitioko larogeita hamahiru gizaki hezur analizatu dira karbono eta nitrogeno isotopoen bidez dieta ikerketzeko, eta 63 hortz analizatu dira mugikortasun patroiak aztertzeko estrontzio ta oxigeno isotopoak erabiliz. Gainera, 10 fauna hezur lagin analizatu dira karbono eta nitrogeno oinarrizko isotopo konposizio lortzeko. Estrontzio isotopo konposizio oinarria definitzeko 6 fauna lagin, 2 lurzoru eta 2 ibaiko ur lagin erabili dira. Lurzoru laginak hilerriaren leku ezberdinaten hartu dira eta ibaiko ura Momoitiotik hurbileko errekatik hartu dira. Urak ibaiko ertzean hartu dira eta analisiak egin aurretik izan ahal zituen partikulak kentzeko iragazi dira. Analizatutako gizakiak 20 emakume, 23 gizon eta sexu indeterminatuko 50 laginei dagozkie (Arenal Fernandez, 1992). Gizabanakoak I ume (0-7 urte), II ume (8-12 urte), nerabe (14-20 urte), gazte (20-40 urte), heldu (40-60 urte) eta zahar (60 baino gehiago) bezala sailkatuak daude (Arenal Fernandez, 1992). Sexuaren determinazioa dimorfismo patroi klasikoekin egin da (W.E.A., 1980) eta adina definitzen da izte epifasiko, burezurreko suture eta hortzen ateratze aldaketekin (Eguía, 1982; Brothwell, 1981; Perizonius eta Pot, 1981; W.E.A., 1980). Dietaren ikerketak hezurrako kolagenoan egin dira. Aukeratutako materialak, ahal izan denean, saihetsak eta hezur zatiak izan dira. Hezurrak bainu ultrasonikoen bidez garbitu dira, 30 minutuz ur distilatuarekin hainbat alditan eta ondoren, ur ultrapuruarekin pasatu dira lurperatzearen ondoriozko ezpurutasunak kentzeko. Hezurreko kolagenoa Bocherens et al., (1991) -ren prozedura jarraituz lortu da. 300 mg hezur desmineralizatu dira 1ml HCl-an 20
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 138
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 140
Emaitzak Karbono eta nitrogeno isotopoen erlazioak hezur kolagenoan 1. Taulan laburtzen dira San Juan de Momoitio aztarnategiko (Bizkaia, Espainia) 93 gizabanakoen karbono eta nitrogeno isotopoen konposizioen balioak. SJG-71 lagina ezin izan da analizatu kolageno edukia urria duelako. Gizabanako gehienek ondo kontserbatutako kolagenoa dute C/N erlazioa 3,2 eta 3,6 bitartean baitute (Ambrose, 1990; DeNiro, 1985), 10 lagin soilik baztertu dira eztabaidarako (SJG-10, SJG- 52, SJG-56, SJG-61, SJG-62, SJG-71, SJG-80, SJG-98 SJG-99, Ent.4 eta 210) C/N 3,6 baino balio altuagoak erakusten dituztelako. Horrela, guztira 82 gizabanako kontsideratu dira dietaren ikerketarako. Nitrogeno eta karbonoaren konposizio isotopikoa ‰ +9,7 ± 0,9 (1) eta ‰ -16,7 ± 1,3 (1) dira, hurrrenez hurren. 15N balioak ‰ +7,9 eta ‰ +13,0 bitartean daude, aldiz 13C balioak ‰ -19,5 eta ‰ -13,3 artean daude. Hezurreko isotopo egonkorren balioak 4. irudian daude eta banatuak agertzen dira sexu eta adinaren araberako taldeetan. 15N eta 13C balioek ez dute sexu eta adinaren araberako ezberdintasun estadistiko esanguratsurik erakusten. Umeek nitrogeno isotopoen balioetan dispertsio nabaria erakusten dute, batezbestez 15N balioak ‰ +10,1 ± 1,4 (1) eta ‰ +7,9 eta ‰ +13,0 bitarteko balioak. 1. taulan eta 4. irudian faunaren 13C eta 15N datuak ere azaltzen dira. Fauna laginen 15N eta 13C ‰ +4,7 eta ‰ +8,9eta ‰ -21,9 eta ‰ -20,1 artean daude, hurrenez hurren.
4. Irudia. San Juan de Momoitio aztarnategiko gizaki eta faunaren karbono eta nitrogeno isotopoen balioak. Izar ikurrak batesbestekoa adierazten du.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 142
Lehengo faseko hilerri eremuan (IX.-XI. mendeak, Behe Erdi Aroa), 3 eta 5. sektoreetako gizabanakoak ez dira kontuan hartu kasu gutxi direlako analisi estadistikoa egiteko. 1. sektore eta 2. sektoreen arteko gizabanakoak, 13C balioetan adierazgarriak diren ezberdintasun estadistikoak erakusten dituzte (p=0,003). Lehenengo sektoreko gizabanakoen 13C balioak ‰ 15,8 ± 0,9 (1, n=5) eta bigarren sektorean ‰ -17,1 ± 1,1 (1, n=24) dira. Hilobi moten arteko ezberdintasunak antzemateko 2. eta 4. sektoreetan egin da soilik analisi estadistikoa. 2. sektoreko hilobi moten
Estrontzio eta oxigeno erlazioak hortzeko esmaltean Estrontzio isotopoen analisien emaitzak 1. Taulan azaltzen dira eta lurzoru, ur eta fauna laginen balioak 2. Taulan. Hortz esmaltearen 87Sr/86Sr isotopo erlazioak asko aldatzen dira, 0,708244 eta 0,710014 bitartean. Etxeabereak gizaki laginen antzeko isotopo konposizioak erakusten dituzte 0,70861 eta 0,7102 artean, ur balioak 0,708034 eta 0,70888 artean daude, aldiz sedimentuen 87Sr/86Sr isotope erlazioak balio ez hain erradiogenikoak erakusten dituzte (0,70815-0,70816). Estrontzio isotopoak mugikortasun ikerketan erabiltzeko, 87Sr/86Sr isotope erlazio lokala determinatu behar da lehendabizi. Ur, fauna eta lurzoru laginak
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 144
erabili dira lekuko estrontzio konposizioa definitzeko. Momoitioko ur laginen estrontzio isotopoen erlazioak diskrepantzia handia erakusten dute. Uren 87Sr/86Sr mineralen meteorizaziotik eratorria izaten da. Beraz, lekuko litologiak kontrolatzen zentsu handi batean uren estrontzio konposizio isotopikoa. Momoitio inguruko geologia komplexua da eta Goi Kretazeoko kareharri eta Eozenoko arrokez osatuta dago, Kretazeoko materialetan basaltozko dike bolkanikoak aurki daitezke (6. Irudia). Momoitioko urak 87Sr/86Sr lurrazal geologikoki konplexuaren gaineko drainatzeak eragiten du. 87Sr/86Sr = 0,70888 balioko ur laginak materiala terrigenoen zeharreko drainatzea islatzen du, aldiz 87Sr/86Sr = 0,708034 ur laginak basalto dike bolkanikoen zeharreko drainatzea islatzen du, izan ere dike bolkanikoek 0,7038 eta 0,7054 arteko balioak izaten dituzte (Rossy et al., 1992). Lurzoruen 87Sr/86Sr balioak Momoitio azpian dagoen litologiaren isla dira eta lekuko konposizioaren beheko muga definitzea ahalbidetzen du. Nola eta ur eta lurzoruen estrontzio isotopoen konposizioa balioak inguruko litologiaren influentzia duten, arkeofauna erabiltzea lekuko estrontzio isotopoen konposizioa determinatzeko arrunta da (Price et al., 2002; Slovak eta Paytan, 2011). Fauna arkeologikoa gizakiak lez bizi diren inguruan elikatzen ziren (Bentley, 2006; Price et al., 2002), beraz lekuko konposizio isotopikoa islatuko dute. Hala ere, etxeaberean erabilpena lekuko konposizioa finkatzeko eztabaidagarri da gizakiak bezala mugikortasun patroein menpe daudela jakin izan denetik (Knudson et al., 2012; Shaw et al., 2009). Momoitioren kasuan, bi lagin izan ezik, arkeofauna lagin gehienak 87Sr/86Sr 0,7092 balioak dituzte, eta balio hau lekuko konposizio isotopikoaren goi muga dela kontsideratu da. Beraz, lagin batek soilik 87Sr/86Sr = 0,7102 balioarekin kontsideratu daiteke lokala ez den konposizioa duela.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 146
Momoitioko biztanleriaren δ18Odw balioak fosfato/edandako ur ekuazioaen bidez kalkulatu dira (Daux et al., 2008; Iacumin eta Venturelli, 2015; Levinson eta Kolodny 1987; Luz et al., 1984; White et al., 1998) eta konparatu dira IAEA/WISER datu basearekin, zein lokalak diren uren ustezko balioak diren. Iacumin eta Venturelli (2015) ekuazioa erabili da edandako uren balio isotopikoa lortzeko lokala izango litzatekeen oxigeno isotopoen konposizioa finkatzeko, Santanderreko estazio
metereologikoa aukeratu da hurbileko estazioa delako eta Momoitioren latitude berean kokatzen delako, beraz prezipitazio, tenperatura eta hezetasun antzekoak erakusten dituela uste da. Ur meteoriko lokalen δ18Odw Santanderreko estazio meterorologikoa kontuan hartuz ‰ -5,2 da (batazbesteko balioak 2000 eta 2010 bitartekoak dira) [http://www.iaea.org/water]. Kalkulatutako Momoitioko gizabanakoen δ18Odw ‰ -4,0 eta ‰ -10,0 ±2,5 artean dago. Kanpotarrak determinatzeko 1,5xIQR eta 2SD metodo estadistikoak erabili dira.
7. Irudia. Sektoreka banatuta gizakien esmaltearen 87Sr/86Sr konposizioa, etxeko abere (behi, txerri eta ardi/ahuntza) laginak, ur laginak eta lurzoru laginen 87Sr/86Sr konposizioa ere. Kolore grisa azaltzen duen eremua San Juan de Momoitio aztarnategiko konposizoa da, ur, lurzoru eta fauna definitua.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 148
Eztaibada Dieta ereduak δ13C eta δ15N balioak dieta orojalea zutela erakusten dute, biak C3 landare (garia eta barazkiak adibidez) eta C4 landareekin (artatxikia kasu), eta animalietatik eratorritako proteinak ere jaten zituzten. Gizon helduen balioak (n=4) (batazbestez δ13C = ‰ -16,7 ± 1,1, batazbestez δ15N = ‰ 9,7 ± 0,4) eta emakumeenak (n=5) (batazbestez δ13C = ‰ -16,5 ± 0,9, batazbestez δ15N = ‰ 9,6 ± 0,5) beste Kristau eta Islamatar komunitateetan ez bezala, ez dute sexuen araberako dieta ezberdintasunik erakusten (Alexander et al., 2015; Quiros-Castillo, 2013). Faunaren balioekin alderatuz, helduen δ15N balioen aldakortasuna (δ15N = ‰ 4), maila trofiko bateko aberastea erakusten du (Drucker eta Bocherens, 2004; Schoeninger eta Moore, 1992). Hala ere, ez dute gizabanako guztiek δ15N –an maila trofiko bateko aberastasuna erakusten. Umeek δ15N balio altuenak erakusten dituzte emakumeekin alderatuz, zein edoskitzearekin lotzen den (Fuller et al., 2005; Richards et al., 2002). Nitrogeno isotopoaren aberastasuna edoskitze eta titi kentzea determinatzeko gain umeen hilkortasuna ikertzeko ere erabili daiteke (Katzenberg et al., 1996; Pearson et al., 2010; Schurr, 1997; Williams et al., 2005). δ15N ‰ 10,7 baino balio altuagoak umeetan edoskitzea erakusten dute eta bi–hiru urteko baino gazteagoak izango ziren umeak izango ziren, beraz ‰ 8,4 baino balio baxuagoak bularra kendu osteko umeak izango ziren eta 7 urte baino gehiago izango zuten (Ume II). Ume gehienak helduen batezbestekoarekin alderatuz δ15N balio antzekoak dituzte, dieta antzekoa zutela adierziz. Momoitioko hilerriko umeen kopuru altuak,
ikertutako gizabanakoen % 35 -a, umeen hilkortasun handiaren isla da. Umeen hilkortasunaren zergatiak zehaztea eskeletoaren azterketa bidez zaila da, izan ere gaixotasun batzuk ez dute aztarnarik uzten eskeletoan. Ikerketa batzuek titia kentzea eta haurren biziraupenaren artean erlazioa dagoela antzeman dute (Katzenberg et al., 1996; Katzenberg eta Lovell, 1999; Mays et al., 2002; Pearson et al., 2010). Momoitioko umeen artean, erdiak baino gehiagok erakusten dute δ15N–an emakume gazteen antzeko balioak. Elikagai solidoen sarrera, seguruenik landareak, zein esne faltak, gaixotasun eta estres nutrizionala ekarriko zuen defizientzia nutrizionala sortuz. Beraz, titi kentze praktikak Momoitioko umeen (bi eta zazpi urteen artean) hilkortasunaren erantzule izango ziren. Nitrogeno isotopoen balioak ez bezala, karbono balioek Δδ13C = ‰ 4,5 -ko offseta erakusten dute, ezohikoa den balioa, belarjaleekin alderatura ‰ 2 baino gehiagokoa baita. Honek erakusten du animalia eta gizakiek dieta ezberdina zutela. Gizakiek C4 landareak ere jaten zituzten, δ13C balioak ‰ -18 baino altuagoak baitira. Momoitioko ebidentzia arkeobotanikoak artatxikia bezalako C4 landareak landatzen zirela erakutsi dute (Le Huray eta Schutkowski, 2005; Le Huray et al. 2006). Itsasoko jatorria duen elikagaien kontsumoaren arrastoak ere badaude, Ostrea espezieko maskorra aurkitu zen indusketak egin zirenean (Castaños, 1992). Ez da harritzekoa itsasoko elikagaien arrastoak aurkitzea Momoition, izan ere Bizkaiko Golkoko kostaldetik 40 km-tara dago soilik. Historikoki, Erdi Aroko hilerretan egindako ikerketek erakutsi dute hilobiratze mota ugari eta hilobietan aldaketak denboran zehar. Hilobien tipologiak baliteke gizarte estratifikazioaren isla izatea edo familien tradizioa eta erlijio sinesmengatik izatea (Vauchez, 1985).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 150
Garaikideak diren beste Ipar Iberiar Penintsulako Erdi Aroko gizarte batzuk kontsideratu dira Momoitioko aztarnategiko dietarekin alderatzeko (Trebiño, Zaballa, Aistra eta Zornoztegi biztanleriak; Quiros, 2015) (8. Irudia). Ikusi da batezbesteko isotopo balio lokalak eskualdeko ingurugiro baldintza ezberdinen ondorioa direla. Kasu guztietan, δ15N balioak maila trofikoaren aberastearekin azaldu daitezke. Hala ere, Momoitioko gizabanakoak karbono isotopoen balio handiagoak (batazbestez -16,8 ±1,3‰) dituzte beste aztarnategietako balioekin konparatuz. Ezberdintasun hau artatxikiaren kontsumo handiagoarekin azaldu daiteke.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 152
Mugikortasuna: δ18O eta 87Sr/86Sr Definitutako lekuko estrontzio konposizioaren arabera, Momoitioko biztanleriaren barnean bi talde bereiztu daitezke: lehenak 87Sr/86Sr balio lokalak dituzten gizabanakoz osatuta dago (gehiengoa), eta bigarren taldea konposizio kanpotarra erakusten duten gizabanakoz, batez ere gaztez, osatzen da. Bi ume izan ezik, ume gehienak lokala den konposizioa erakusten dute eta gizabanako helduena baino 87Sr/86Sr balio baxuagoak dituzte. Nahiz eta diagenesi prosezuek eta ingurugiroko baldintzak esmalteari gutxiago eragin, (Khon eta Cerling, 2002; Trueman eta Tuross, 2002), umeen hortzak errazago alteratzen dira. Izan ere, elementu arraro, U eta Th kontzentrazioak, umeen esne hortzetan, diagenesiaren adierazle dira (Guede et al., 2017). Oxigeno konposizio isotopikoak bizileku mugikortasunak bereiztea ahalbidetzen du ere. Umeen δ18Op balioak helduenak baino altuagoak dira eta estadistikoki ezberdintasun hau adierazgarria da (ttest, p<0.01). Esne hortzak uteroan mineralizatzen dira eta edoskitze estaian zehar eratzen dira, beraz erakusten duten balioa esnearen balio isotopikoa da, horrela uraren konposizioarekin alderatuz aberastua agertzen da 18O. Beraz laginen δ18Op aldakuntza aztertzeko umeak baztertu egin dira. Gizabanako helduak δ18Op balioek bariazio handia erakusten dute, Momoitioko biztanleria baldintza klimatiko ezberdineko erregistroa izango litzatekeelarik. Soilik batzuek erakusten dute δ18Op lokala ez den konposizioa (9. Irudia). Oxigeno isotopoan ikus daitezkeen bariazioak denboran zeharreko klima aldaketekin eta Momoitioko paisaiarekin lotura izan dezakete. Izan ere, azken hiru mendeetan Momoitioko egonaldia Erdi Aroko Estai Beroarekin (MWP) bat dator eta honi jarraituz
estai hotzagoa (Diaz eta Hughes, 1994; Grove eta Switsur, 1994; Hunt, 2006). Gainera, Momotioko nekazari egitura ingurugiroaren ezaugarri topografikoez baldintzatua dago, haran eta muino estuek osatzen dute eta paisaia desagregatua baserri txikiak eta sakabanatuak ditu. 2. sektorea, lehenengo fasearen adierazle, eta 4. sektorea azken estaiaren adierazle, δ18Op balioek aldaerak erakusten dituzte, δ18Op balioak erakutsi beroagoak izango ziren baldintza klimatikoak lehen faserako, bat etorriz MWP -arekin, eta aldiz hotzagoak 4. fasean. 2. sektoreko kanpotar batek (SJG-22) helduen balioak baino δ18Op balio altuagoa erakusten du, kostaldean kokatuz bere jatorri eskualdea. Hiru kanpotarrek δ18Op balio baxuagoak erakusten dituzte beroagoa den eskualdea edo altitude altuagoan zutela jatorri eskualdea adirazten digu (9. Irudia). Hauei dagokienez, δ18Op balioak haurren aldakuntza handiak aipatu behar dira. Haurrak δ18Op balioak barruti lokaleko estimazioaren barruan daudenean tokiko jatorria dutela kontsideratzen da. Hala ere, tokiko jatorriko barrutitik kanpo dauden haurren kasuan, helduen kopuruarekin ez datoz bat, beraz zaila da kontsideratzea haur guzti hauek lekukoak ez izatea. Oxigeno isotopoak antzinako gizaki biztanlerien mugikortasun ikerketak egiteaz gain edoskitze eta esne-kentzea ere ikertzeko erabili daitezke (Wright eta Schwarcz 1998, 1999; Britton et al., 2015). Ikerketa hauek bularreko esnean oinarria dute, frakzio isotopikoa dela eta, isotopikoki aberastu egiten da amak izango duen konposizioarekiko (Bryant eta Froelich 1995; Kohn et al. 1996; Wright eta Schwarcz 1998; Lin et al. 2003). Horrela, Momoitioko haurren δ18Op balio altuak edoskitze efektua islatu dezakete (Wright eta Schwarcs, 1998, 1999), non lokala
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 154
baino δ18Op balio baxuek esne-kentzea praktikei lotu daitekeen. δ18Op lokalak diren balio eta pixkat baxuagoak diren balioak neonatoekin lotu daitezke. Hala eta guztiz ere, alternatiba hau azaltzeko kontu handiz hartu beharko litzateke, osasun gaixotasunarekin zerikusia duten ezberdintasun, urte arteko aldakortasun klimatiko zabala eta jaiotzadenboraldia izan liteke haurrentzako oxigeno isotopoen balioen erantzule. δ18Op eta 87Sr/86Sr
balioak alderatzean, Momoitioren biztanleriaren erdiak inguru dute kanpotar jatorria, bi ume barne. Gizabanako kanpotarren artean, erdiak bizitzako lehen estaietan mugitu ziren. Hala ere gizabanako kanpotar guztiak ez datoz eskualde geologiko edo geografiko beraretik. 87Sr/86Sr balioen arabera kanpotarrak diren gizabanakoak lekukoa den δ18Op balioak erakusten dituzte, beraz baldintza klimatiko berdineko, baina geologiko ezberdineko eskualdeetan dutela jatorria adierazten du. Ipar Iberiar Penintsulako kostalde osoan zehar eta Frantzia hego-mendebaldeko kostaldean (Akitania eskualdea) Momoitio eremuko baldintza klimatiko beretsuak erakusten dituzte. Beraz, zaila da determinatzea kanpotar gizabanakoek non zuten jatorria eskualdea. δ18Op balio lokalak baino baxuagoak dituzten gizabanakoak baina, estrontzio konposizio lokala azaltzen dutenak, eskualde geologiko antzekotik eratorriak dira, aldiz Momoitio baino altitude altuagoan bizi ziren. Eskualdeko ezaugarri geografikoak kontuan hartuz hurbileko mendietan zutela jatorria iradoki dezakegu.
9. Irudia. Sektoreen araberako gizaki esmaltearen δ18O balioak. Kolore grisa azaltzen duen eremuak gizabanako lokalak definitzen ditu, hauek baino δ18O balio baxuagoak dituztenak hotzagoa edo latitude altuagoan dute jatorri eskualdea eta SJG-22 gizakia izan ezik, zein beroagoa edo kostaldeko eskualde batetik datorren.
IV. Kapitulua: Tauste aztarnategia "Isotope analisien bidezko Erdi Aroko Tauste (Espainiako Ipar ekialdea) herriko biztanleriaren dieta eta mugikortasunaren azterketa"
Laburpena Tauste (Zaragoza, Espainia) herrian aurkitutako nekropolia VIII. eta X. mendeetan zehar Islamiar komunitate baten presentziaren seinale bakarra dugu. Erreinu ezberdinen mugan bizi zen Erdi Aroko Islamiar biztanleria honen mugikortasuna eta dieta ikertzeko isotopo ezberdinak erabili dira. Hogeita hamaika gizabanakoetan δ15N, δ13C, δ18O eta 87Sr/86Sr ikertu dira. Estrontzio eta oxigeno isotopoen konbinaketak gizabanako gehienak lekukoak direla ikusiarazi du, halaere hiru emakume eta bi gizonezko ez dira bertakoak. Bertakoak ez diren gizonezkoak beroagoa den eskualde batetik etorri ahal zitezkeen, aldiz bi emakumezkoak geografikoki menditsuagoa den eremu batetik eta hirugarrena geologikoki ezberdina den eskualde batekoa izango litzateke. Tauste herriko eremuak δ15N balioa oso altua erakusten du, zeina arroka amaren konposizioa ondorioz izan daitekeen (igeltsu eta gatzak). δ15N-an gizabanakoek erakusten dituzten balio altuak loturik egon daitezke ongarrien erabilpenarekin zein arrainak jatearekin. Erdi Aroko Islamiarren gizartean gizon nagusiak ziren gizartean pribilegio gehien zutenak, eta isotopoen datuek islatzen duten lez, emakume eta gazteek baino animalietatik eratorritako protein gehiago jaten zuten.
Sarrera Islamiarrek Iberiar Peninsula ia osorik inbaditu zuten Goi Erdi Aroan (K.o. 711) eta zazpi mendetan zehar mantendu ziren, zehazki, 1492 urte arte, non Kristau Erresumak birkonkistatu zituen. Islamiarrek konkistatutako eskualdearen iparraldeko muga, Al-aldalus bezala ezagutzen dena, hedatu zen Kantauriar mendilerroaren hegoalderantza, gaur egungo Galizia eta Katalunia, alegia. Konkista islamiarraren ondoren, al-Andalus lehenik (711-750), Damaskon zentrua zuen Umayyad kalifatoaren probintzia izan zen. 740. urtean gerra zibilak izan ziren Islamiar taldeen artean, honek Arabiar Inperioaren jaitsiera ekarri zuen eta Kordobako Emiratoa sortu zen (750-929). 929. urtean Kordobak kalifatoa aldarrikatu zuen bere burua eta Kordobako kalifatoaren aldia hasi zen (929-1031). Kordobako kalifatoa gerra zibilan zehar erori egin zen eta Al-Andalus independenteak ziren Taifa Erresumak deritzen ziren estatuetan banatu ziren. Taifak ahulak ziren Kristau Erresumen aurrean, ondorioz, errekonkista eman zen. Kristauen errekonkista amaitutzat eman zen 1492. urtean, Granadako emiratua hartu zutenean. 711 eta 1492. urteen artean, politika eskualdeak aldatzen zihoazen bezala, iparreko Kristau eta hegoaldeko islamiarren mugak etengabe mugitzen ziren. Ebroko bailaran, Islamiarrak lehenengoz VIII. mendearen hasieran iritsi ziren, herri gehienak konkistatuz inolako erresistentziarik gabe eta Goiko Muga finkatu zuten (iparraldeko muga) Ebro arroan zehar. Horrela hasi zen Islamiar aldia Ebro bailaran, lau mendeetan zehar, Saragossa zuelarik hiriburu. Islamiarren konkistaren ondoren, Cassius Kondea Islamatarra izatera pasa zen, horrela bere lurrak mantentzen zituen eta Banu Qasi dinastia sortu zuen. IX. mendean kordoba kalifatoaren barnean Banu Qasi dinastiaren agintepean egon zen (García de Cortazar eta Sesma, 2011; Hitchcock, 2011). IX. mendean zehar Banu Qasi leinua
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 162
Kordoba emiratoaren aurka jaso zen. Mendearen bigarren partean, Banu Qasiren domeinuak asko hasi ziren, Pirineoetara iparretik eta ekialdetik Mediterraneo kostaldera iritsiz. Hala ere, IX. mendearen amaieran Kordoba emirrak berreskuratu zituen eskualde gehienak eta X. mendearen hasieran inguruko Kristauen eraso eta Kordobaren laguntzarik gabe Banu Qasi dinastiak zituen lur guztiak galdu zituen (Cañada Juste, 1980). Al-Andalus gizartea nagusiki hiru erlijio taldez osatua zegoen: kristauak, musulmanak eta juduak, zeintzuk hirien auzo ezberdinetan bizi ziren. Gizarte islamiarra estratifikatua zegoen batez ere etnizitatearen arabera. Senidetasun sistema garrantzia zuen, ezkontza endogamikoak izanik erlazio sistema idealak (Coope, 2014). Tribua indartsuagoa zen emakume gehiago erakartzen zuen heinean eta endogamikoagoa bihurtu zitekeen. Islamatar arauen azpian pribilegio gehien zutenak gizonak ziren eta emakumeak bigarren mailako hiritar gisa tratatzen ziren (Coope, 2014). Bereziki, emakumeen eskubideak kontingenteak ziren gizartearen barruan mailaren arabera (erlijioa, maila ekonomiko eta ezkontza maila). Lege islamikoaren azpian, gizarteko beste talde, hala nola juduak eta kristauak bezala eskubide eta pribilegio gutxiago zituzten, aldakorrak izanik mailaren arabera. Esparru honetan dugu Tauste, bi hiri garrantzitsuenen artean kokatuta: Saragossa, Goi Mugako metropolia, eta Tudela, Banu Qasi eskualdeko hiriburua. Islamiarren presentzia Tausten (Zaragoza, Espainia) kontsideratua izan zen ustekabekoa eta ez zela eman ere uste izan da, tradizioak zein idatzizko iturriek esaten zuten bezala. Hala ere, duela gutxiko indusketek Islamiar biztanleria egonkor bat izan zela bertan iradokitzen dute. 2010. urtean, Mekara perpendikularrean orientatuak agertzen ziren hainbat gizaki eskeleto aurkitu ziren. Gorpuak eskumara jarriak zeuden, Mekara begira, Islamiar
hilerrien ezaugarri dena (Petersen, 2013). Aldiz, islamiar herriaren arrastorik ez da aurkitu. Isotopo ezberdinak erabili dira, besteak beste estrontzio, oxigeno, karbono eta nitrogeno isotopo egonkorrak, Iberiar Penintsula islamiar garaian Tausteko gizabanakoen jatorri geografikoa, mugikortasun eta dieta ereduak ezagutzeko. Hezurren kolagenoan neurtutako isotopo egonkorren konposizioak informazioa ematen digu elikadura, bizitzaren historia eta iraganeko biztanleriaren mugikortasunari buruz (Ambrose, 1993; DeNiro eta Epstein, 1978; Hedges eta Reynard, 2007; Katzenberd, 2008; Lee-Thorp, 2008).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 164
isotopo sinadura ezberdinekin. Kolagenoko δ13C eta δ15N balioen grafikoak interpretatu daitezke hainbat osagairen nahasketa bidez, ez dutelarik izango ebazpen bakarra baina ikertutako gizakietan osagai garrantsitsuak mugatu daitezke (Schwarcz eta Schoeninger 1991; Phillips eta Gregg, 2003) Gainera, nitrogeno isotopo egonkorrak amagandiko edoskitzea eta titia kentzea noiz eman zen ikertu daiteke. Izan ere, amagandiko edoskitzean zehar umeen δ15N balioak aberasten dira ‰ 2– 3 amarenarekin konparatuz (Fogel et al., 1989). Estrontzio eta oxigeno isotopoak bi sistema isotopiko independenteak dira, estrontzioak geologia lokala islatzen du eta aldiz oxigenoak geografia, horrela iraganeko biztanlerien mugikortasuna berreraiki daiteke. Bi sistema isotopiko horiek konbinatuz posible da eremu geografikoak mugatzea eta pertsona baten jatorri eskualdearen buruzko informazioa lortzea, horrela, mugikortasun ereduak zehaztu daitezkeelarik (Bentley eta Knipper, 2005; Evans et al., 2006a; Evans et al., 2006b). Oxigeno eta estrontzioa hortz eta hezurren fosfatoan eransten dira edandako ura eta jaten diren elikagaien bidez. Estrontzio isotopoak fosfato biogenikoko kaltzioa ordezkapenagatik azaltzen dira (Hillson, 1996; Price et al., 2002; Hoppe et al., 2003).Haurtzaroan zehar eratzen diren hortzen esmalteak ez du gerora konposizioan beste elementurik sartzen, horrela haurtzaroan zehar bizi izandako eskualdeko konposizioa islatzen duelarik, kontuan hartuz gutxienez jandako elikagaien gehiengoa bizi izandako eskualde berekoak direla (Hillson, 1996, Hillson, 1986). Halaere, eredu hauek ez dira primeran aurreikusten, izan ere haurtzaroan zehar elikagaiak aldatu egin daitezke eta estrontzio erlazioak jatorri ezberdineko elikagaien konposizio geologikoa sintetizatzen du
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 166
batezbestekoa emanik. Lortutako batezbestekoak erabiltzen dira iragartzeko lotura geografia posibleena ehun eta kokapenaren artean. Aldiz, hezurrak gizakiaren bizitzan zehar aldatzen dute beraien konposizioa. Estrontzio isotopo erradiogenikoak lotura dute geologiarekin eta aldakorra da arroka amaren konposizio eta adinarekin. Estrontzio kontzentrazioa aldakorra da organismoetan eta elikakatean zehar baina gizaki eta faunaren 87Sr/86Sr isotopo seinalea arbuiagarria den frakzionazio metabolikoa du, islatuz arroka amaren konposizio isotopikoa (Hoppe et al., 2003; Burton, 1996; Hoppe et al., 1999; Blum et al., 2000; Balter et al., 2001; Balter, 2004; Faure eta Mensing, 2005; Hoppe eta Koch et al., 2007). Arroka, lurzoru, ur eta landareetako 87Sr/86Sr erlazioak gizaki eta animalien konposizioa islatuko du, beti ere kontsumitutako elikagai eta urak jatorri hori baldin badute (Bocherens eta Drucker, 2003; Price et al., 2002; Bentley, 2006). 87Sr / 86Sr isotopo erlazioak ingurutik heredatu duenez, beharrezkoa da tokiko estrontzio isotopo sinadura definitzea norbanakoen mugikortasun egoitza-ebaluatzeko. Badira hainbat metodo tokiko isotopo sinadura ezartzeko urak, lurzoru lixibiatuak, egungo eta antzinako animaliak basati txikien laginak analisatuz (Bocherens eta Drucker, 2003; Price et al., 2002; Bentley, 2006). Hala ere aktibitate antropogenikoak, ongarrien erabilera kasu, ekosistema modernoen estrontzio isotopoen erlazioak aldatu ditzake (Böhlke eta Horan, 2000; West et al., 2009; Tichomirowa et al., 2010; Christian et al., 2011). Aldiz, oxigeno isotopoak edandako uren, zeinak euri uretik eratorriak diren, konposizio isotopikoa islatzen du. δ18O balioak aldatu egiten da eskualdeka, tenperatura eta bestenolako parametro
Testuinguru arkeologikoa Tauste aztarnategia Zaragoza probintziako izen bereko herrian kokatua dago (Espainia iaparraldean) (1. Irudia). Tauste Ebro arroan kokatzen da, Arba ibaian. Tauste Islamiar aztarnategia hilerri batek soilik osatzen du, ez baita beste aztarnarik aurkitu. Hilobi guztiak HM-IE norabidea azaltzen
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 168
dute eta gizakien gorpuak beraien eskuinaldera daude jarriak, Islamiar nekropolien adierazgarri (Stutz eta Tarlow, 2013) (2. Irudia). Gizabanako guztiek konekzio anatomikoan aurkitu izan dira. Hilobiak buztintsua den lurzoruan daude eginak, inolako egiturarik gabe edo egitura minimo batekin islamatar erritua jarraituz. Hilobi konplexuei dagozkien egiturak ere aurkitu dira, ehorzketa bikoitza (Shaq orladj) alegia. Antzeko ehorzketa-sistemak ditugu Iberiar Penintsulan beste nekropolia musulmanetan, esaterako MarroquiI'es Bajos (Jaen) (Serrano Peña et al., 2000), Tossal de Manises (Alicante) (Olcina et al., 2006) edo Valdeherreran (Calatayud). Gizakien aztarnak hedatzen diren eremua bi hektarea betetzen dute eta ikusita duten dentsitatea (0,25-0,30 gizabanako/m2) haurrak kenduta, gutxienez 4500 hilobi egon zitezkeela aurreikusi da (Gutierrez amd Pina, 2011; Gutierrez eta Pina, 2016). Bakarrik emakumeei dagokion brontzezko belarritako bat aurkitu zen. Hilobietan ondasun eza egotea ere Islamiar errituaren adierazgarri da. Indusketetan hilobiak gutxienez bi mailatan daudela ikusi da, hilerria denbora luze batean zehar erabilia izan zela markatzen duelarik. Giza hezurretan Karbono 14 bidezko datazioek hilerriaren hedapen denborala VIII. eta X. mendeen artean kokatzen dute, Iberiar Penintsula Islamiar nekropoli zaharrenetakoa izan ahalko litzatekeelarik (1. Taula, 3. Irudia). Oxcal v 4.2.4 programa (Bronk Ramsey eta Lee, 2013) eta IntCal13 (Reimer et al., 2013) atmosfera datu azken kalibrazio kurba erabili da adinak zehazteko. Kalibratutako adinak % 95.4-ko probabilitatea (2σ) dute eta K:a. moduan eman dira. Nekropoliaren hedadura eta adina kontuan hartuta Banu Qasi dinastiaren, alegia AlAndalusen ipar muga zehaztu zenean, Tauste herri aberatsa zela adierazten du (Reimer et al., 2013).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 170
2. Irudia. Lurperatutako gizanabanako batzuen argazkia, Islamiar hilobiratze erritua jarraituz (ekialdera begira).
Materialak eta Metodoak Ikerketa honetan gizaki hezur arkeologikoak aztertzen dira. Materiala hauek erabili ahal izateko beharrezkoak diren baimen guztiak lortu dira araudi guztiak betez. Indusketa lizentziak Aragoi Gobernuko (Espainia) Kultu Hondasunaren Zuzendari Nagusiak eman zituen eta gordeta daude bertako artxiboetan. 2010/2013 urteen artean eta modu jarraian egin ziren indusketa kanpainak, hezur eta hortzen laginak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV-EHU, Espainia) Ondare eta Kultura ikerketa taldera (GIPyPAC) transferitu ziren ikertu ahal izateko. Gaur egun Tausteko material arkeologiko hauek, giza hezurrak barne, Zaragozako Museoan daude gordeta.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 172
Karbono eta nitrogeno isotopo neurketak egin dira 2012. eta 2013. urteetan induskatutako eremuetako 31 gizabanakoen hezurren kolagenoan (5. Irudia) eta bederatzi animalien hezurretan. Gainera 23 hortzen eta 8 hezurretan estrontzio eta oxigeno isotopoen neurketak egin dira. Estrontzioaren oinarrizko konposizioa jakin nahian lau lurzoru
eta ibaiko ur lagin bat analizatu dira. Lurzoru laginak hilerriaren alde ezberdinetan hartuak dira, eta ura Taustetik hurbil dagoen Arba ibaikoa da. Ura ibaiaren ertzean hartu da. Analisien aurretik, ur laginak filtratuak izan dira izan zitekeen partikulak kentzeko.
5. Irudia. Ikertutako gizabanakoak erakusten dituen induskatutako bi eremuen irudia (2012 eta 2013 urteetako sektoreak).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 174
Filtraketa xiringa iragazkiekin egin da (0,45 µm) eta ur horren 10 ml erabili dira analisirako. Lehenik 800C-tan ebaporatzen usten da gau oso bat 15 ml-ko ontzian (Savillex TM) eta ondoren 1,5 ml 2N HNO3 gehitzen zaio disolbatzeko. Analizatutako gizabanakoak 12 gizon, 10 emakume eta 9 sexu zehaztugabekoak dira (Gutiérrez eta Pina, 2016). Gizabanakoak adinaren arabera infante (0-3 urte), haur (6-12 urte), gazteak (12-17 urte), heldugazteak (18-24 urte), helduak (35-50 urte) eta nagusiak (50 urte baino gehiago) bezala banatzen dira. Kategoria honen arabera 2 dira nagusiak, 11 helduak, 6 gazteak, 7 gazte helduak eta 4 infanteak eta azkenik 1 ezin izan dena zehaztu. Sexuaren sailkapena egiteko dimorfismo eredu klasikoak erabili dira, adinaren kasuan ezaugarri ezberdinak erabili dira: Azalera aurikularra eta sinfisi pubikoaren aldaketak, epifisaren itxiera, garezurreko joskurak eta hortzetako erupzioa (White et al., 1991). Animalien laginak hiru sagu (Apodemus sylvaticus), hiru satitxu (Crocidura russula) eta bi barbo arruntenak (Barbusbarbus) dira eta madrila (Parachondrostoma miegii) batenak dira. Karbono eta nitrogeno isotopoen analisiak egiteko hezurretako kolagenoa atera da Bocherens et al. (1991) ren prozedura jarraituz. Ehotutako 300 mg hezur lagin hartu dira eta 1M HCl tan desmineralizatu dira 20 minutuz lagina disolbatu den arte. Azido humikoa kentzeko ur distilatuarekin garbitu da hainbat alditan eta 0,125M NaOH gehitu zaio. Berriz ere garbitu da soluzioa hainbat alditan eta 10 ml pH 3 ko HCl-tan utzi da 900C-tan. Bukatzeko filtratu egiten da lagina xiringa filtro batzuekin (5 um) eta liofilizatu. Liofilizatutako kolagenoa (2,5-3,5 mg) sartzen dira estainuzko kapsulan isotopo analisirako. Karbono eta nitrogeno isotopo analisiak IsoAnalytical-eko (Cheshire, UK) analizadore
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 176
hautatutako estrontzio erretxinadun katioi truke zutabeetan botatzen da (ElChroM industriak, Dariel, Ilinois, AEB). Lagin bakoitza egin ostean erretxina bota egiten da eta berria jarri. Estrontzio prozesu hutsuneak 100 pg baino txikiagoak izan dira eta beraz, ez du garrantzizko ekarpenik egiten. Estrontzio erradiogenikoaren laginak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ikerkuntzarako zerbitzu orokorrek induktiboki akoplatutako plasma iturridun bereizmen handiko masaespektrometroan (MC-ICP-MS, Neptune) analizatu dute. 87Sr/86Sr neurketak kriptoi (Kr) eta rubidio (Rb) interferentzien bidez zuzendu dira eta normalizatua 87Sr/86Sr = 8,375209 bidez. Egindako errepikatutako NIST-987 estandar internazionalaren 87Sr/86Sr balioak 0,710262±0,000026 (2σ, n = 3) izan dira. Epe luzeko 87Sr / 86Sr balioa hogeita bi hilabeteko epea baino gehiago zehaztua izan zen, 0,710266 ± 0,000021 (2σ, n = 47) balioa emanik. Hortzen esmalteak oxigeno isotopoen analisirako ere prestatu dira Stephan (81) prozedura jarraituz. Ehotutako hortz esmaltearen 60 mg prozesatu dira. Materia organikoa kentzeko % 2,5 NaOCl soluzioa bat gehitu zaio 24 ordutan zehar, jarraian 48 orduz 0.125M NaOH -rekin tratatu da. Materia organikorik gabeko hauts bihurtutako hidroxiapatitoa disolbatua izan zen HF 2 ml 24 orduz. Fosfato soluzioa eta hondakina banatuak izan ziren zentrifugazio bitartez, pipeta batekin hartu zen soluzioa eta 100 ml-ko kristalezko ontzi batera pasa ziren neutralizatuz 3ml 2M KOH-rekin. 30 ml zilarrezko amida soluzioa (0,2 M AgNO3; 1,16 M NH4NO3; 0,75 M NH4OH) gehitu zitzaion eta 5-6 ordutan zehar 700C tan izan ondoren zilarrezko fosfatoa (Ag3PO4) hauspeatu zen. Zilarrezko fosfatozko kristalak iragazkiak izan ziren 0,2 μm tamainako iragazkien bidez eta garbituak hainbat alditan ur distilatuarekin, azkenik 1-2 orduz 500C lehortuak izan ziren. Ondoren zilarrezko kapsuletan 0,3 mg Ag3PO4
0,5–1 mg AgCl eta 0,3 mg grafitorekin nahastu ziren. Kapsulak oinarrizko tenperatura bihurketa analizatzaile (TCEA) batera sartu ziren eta 30 minutuz gasgabetuak 80oC presio hutsean. Oxigeno isotopo analisiak Parma Unibertsitateko Delta Plus XP espektrometro batera loturik dagoen Thermo Finnigan TCEA batekin egin dira. Konposizio isotopikoak δ idazkerarekin eta V-SMOW -arekiko erlatiboki eman dira (ViennaStandard Mean Ocean Water). V-SMOW -aren normalkuntza Nazioarteko Energia Atomikoko Agentzial emandako erreferentzia diren lau materialen erreplikaz egin dira (IAEA): IAEA-601, IAEA-602, IAEA-CH6, eta IAEA-SO-6. Zehaztasun analitikoa ‰±0,4 -koa baino hobeagoa izan da. δ18OPO4 eta 87Sr/86Sr konposizioetan ezohizko balioak identifikatzeko bi teknika estadistiko erabili dira. Barruko lagin aldakuntza mugak zehaztu ziren bi eskala neurketen bidez: ± 2 desbideratze estandarra (2SD) eta Tuke tartea metodoa (IQR) kontuan hartuta 1.5xIQR eta 3xIQR (Lightfood eta O'Connell, 2006). Parametro estadistikoak erabili dira deskribatzeko isotopoen banaketa egiteko eta taldeen arteko isotopo balioak konparatzeko. Gainera, lagin taldeen arteko ezberdintasunak analizatu ziren Ikasle t-test erabiliz. Estadistika esangura p>0,05 hartu da. Estadistika SPSS v.20 (Gizarte zientzien pakate estadistikoa) programaren bidez egin da.
Emaitza eta Eztabaida Mugikortasun ikerketa 23 giza hortzen esmalteen eta 8 hezurren estrontzio eta oxigeno isotopoen datuak eta baita Tausteko estrontzio isotopo konposizioaren balioa lortzeko analizatutako materialen balioak 2. Taulan ikus daitezke.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 178
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 180
T-24 emakume heldu-gaztearen esmaltea estrontzio isotopo balio baxuagoak (87Sr/86Sr = 0,70837) erakusten du, aldiz T-32(b) emakume helduaren hezurrrak estrontzio balio altuagoa aurkezten du (87Sr/86Sr = 0,70883) (6.Irudia). Emakume hauen bi konposizio hauek mugikortasun patroi ezberdinak markatzen dituzte. T-24 emakumearen balioak beste toki batean jaio zela adierazten digu eta Tausten hil zela. T32(b) emakumeak aldiz, haurtzaroa tausten pasa zuela adierazten digu, ondoren beste toki batera mugitu zela eta hil aurretik urte gutxi batzuk lehenago Taustera bueltatu zela. Esmalteko fosfatoaren oxigeno ratioak (δ18Op) ‰14,25 eta ‰19,30 bitartean daude. Kernel dentsitatean oinarrituta (7.Irudia), hiru talde bereiztu daitezke: ‰16,4 – 18 balioak dituen talde handi bat
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 182
(n=18), bi talde txikiagoak, bat bi gizonezkoz osatuta dagoena ‰19,2 baino balio handiagoekin eta bestea bi emakumez osatua 14,4‰ baino balio baxuekin. Lekuko ur meteorikoaren δ18Odw ‰-5,6 -koa da (2000 eta 2006. urteen arteko batazbesteko balioa) Zaragoza aireportuko estazioko datuak kontuan hartuta (Global Network of Isotope in Precpitation, 2015).Tausteko gizakien δ18Odw balioak fosfato/ur edangarriaren ekuazioen bidez kalkulatu da (White et al., 1998; Daux et al., 2008; Luz et al., 1984; Levinson et al., 1987; Iacumin eta Venturelli, 2015), eta balio hauek konparatu dira lekukoak izango ziren balioekiko, zeintzuek atera diren IAEA/WISER datu basetik (Global Network of Isotope in Precpitation, 2015). Iacumin eta Venturelli (2015) ekuazioa erabili da ur edangarriaren oxigeno isotopoen balioa lortzeko. Biztanlearen gehienak erakusten dituen kalkulatutako δ18Odw balioak ‰-3,7 eta ‰-6,9 artean daude, zeinak bat datozen ur meteoriko lokalekin (‰-4,1 eta ‰-6,3) (Global Network of Isotope in Precpitation, 2015). 1.5xIQR eta 2SD metodoak erabili dira kanpotarrak identifikatzeko. Talde handitik bi gizon zeintzuk beroagoa, kostaldera hurbilago edo klima lehorrago batetik eta eta bi emakume daude, hotzagoa edo altitude handiago bateko eskualdetik etorri diren, hurrenez hurren. Hortz bakoitzaren oxigeno datuak konparatzen direnean 87Sr/86Sr -arekin hiru taldeak estrontzio isotopo lokala den konposizioarekin bat datoz. Bakarrik T-24 emakumea erortzen da lokala izango litzatekeen tartetik kanpo, baina Tausterako kalkulatutako oxigeno balio tartearen barnean dago (7. Irudia). Tausteko ur meteorikoen antzeko δ18O balioak geografikoki banaketa zabala dute (8. Irudia). Iberiar Penintsulako estrontzio datu baserik ez izateak T-24 emakume kanpotarren jatorri eskualdea ezagutzea oztopatzen du.
Islamiar garaian zehar Ebro harana, Mediterraneo kostaldetik eta Iberiar Penintsularen iparralde eta Pirineoen bestealdeko eskualdeen arteko komertzio ibilbide izan zen. Kontutan harturik oxigeno eta estrontzio isotopoen datuak, gizabanako kanpotar bi multzoen jatorri eskualdeak Ebro haranean egongo ziren. Goi Erdi Aroan zehar jende gutxi bidaiatuko zuen zaila eta arriskutsuegia zelako. Emakume Islamiarrak odolkidetasun ezkontzei lotuak zeuden, emakumeen mugitu
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 184
ziren zergatia ezkontza izango zen. Gizonak mugitzeko arrazoia aldiz, aukera ekonomiko hobeagoak lortzeko eta beraien maila soziala hobetzearen asmotan izango litzateke. Beraz, Taustekoak ez diren gizonezkoak herri txikietatik Tauste bezalako hiri handietara lan bilatzeagatik mugituko zirela uste da. Gainera, politikoki momento ezengonkorra bizi izan zuen Goi Markako mugaren eskualdeak, horrela esialdeak jendea mugitzera eramanez handiagoak eta seguruagoak ziren hirien erdigunerantz (Bittel, 2002).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 186
erlazioaren balioak (batezbesteko ‰15,0±1,7) konparatzean garai bereko Iberiako Erdi Aroko Kristau eta Islamiar beste biztanleriekin (<‰11) askoz ere altuagoak dira (3. Taula). Horrela, gizakien elikaduraren ondorio fidagarriak izateko beharrezkoa da fauna aztertzea. Zailtasunak izan dira lekuko oinarrizko konposizio isotopikoa finkatzeko, Islamatar hilobiratzeek ez dutelako usten objektuekin hilobiratzea. Gainera Islamiar herriaren arrastorik eta garai hartako faunaren ebidentziarik ere ez da aurkitu izan indusketak egitean. Beraz, oinarrizko konposizioa lokala ezin izan da finkatu datu arkeozoologikoekin.
9.- Irudia. Islamiar eta Kristau aztarnategien kokapena eta Goi Marka edo Islamiar iparraldeko muga IX. mendean zehar.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 188
Gaur eguneko etxeko animaliak ez dira erabili Tauste eremuko isotopoen balioa finkatzeko jatorri kanpotarreko elikagaiak ematen zaizkietelako eta beraz lortuko genukeen konposizioa ez zen lokala izango. Gainera etxeko animaliek nitrogenoan balioak baxuagoak azaltzen dituzte ongarri mineralen erabileraren ondorioz (Bol et al., 2005; White, 2013). Ongarri efektuez gain, abereen isotopoen konposizioan ere eragina du. Faktore guzti hauek ondorioz ez dira erabili ugaztun handiak karbono eta nitrogeno isotopoen konposizio lokalarekin finkatzeko. Arrazoi honengatik, lekukoak diren bi ugaztun espezie txiki eta ur gezako arraina analizatu dira, Tausteko biztanleriaren elikadura oinarriaren isotopoen konposizio ezagutu ahal izateko. Ugaztun txikiak aukeratu dira beraien mugimendu baxuaren ondorioz bizi diren eremua mugatua izanik, lokala den konposizioa islatuko duteelako. Horrenbestez, sagua (Apodemus sylvaticus) zein belarjalea den, eta, satitxua (Crocidura russula), zeinak sagua baino maila trofiko altuagoa duen kate trofikoan, izan dira aukeratutako espezieak. Lehenik maila trofikoa igotzeak isotopoen konposizioan dakarren aberastea finkatu beharra dago. Horretarako hurbileko kristau eta islamiar egonlekuen animali eta gizakien balioekin alderatu dira (4. Taula, 11. Irudia). Araba eta Benipeixcar Islamiar aztarnategietako abereek δ13C eta δ15N balio ezberdinak erakutsi dituzte. Landare eta animalen nitrogeno balioetan baldintza klimatikoek eragin handia dute (Ambrose, 1991). Arabako animali laginak Iberiar Penintsularen iparraldean kokatzen dira, klima hezeagoa denez nitrogeno balioak baxuagoak dira Benipeizcarrrekiko, non Mediterraneo kostaldeko klima lehor eta beroagoa den.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 190
Gizakien eta animalien balioak konparatzean, abere eta gizakien arteko batesbesteko desplazamendua δ13C ‰ 1,5 eta δ15N ‰ 4–4,5 –koa dela ikusi da (11. Irudia), maila trofiko baten aurkitu daitekeenaren antzekoa izanik (Drucker eta Bocherens, 2004).
11. Irudia. Tausteko Erdi aroko gizaki eta gaur egungo faunaren eta konparaketarako erabilitako Alaba eta Benipeixcar aztarnategiko arkeofauna eta gizakien (Barrett et al., 2002; Quirós Castillo, 2013) δ13C eta δ15N balioak. Koloredun triangeluak lokala den karbono eta nitrogeno balioak islatzen ditu. Geziek δ15N lokala den konposizio eta gizakien arteko maila trofiko batek izango zuen aberastasuna erakusten du. Gris koloreko triangeluek Tausteko karbono eta nitrogeno konposizioa markatzen dute.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 192
Tausteko maila trofikoaren desplazamendua jakin nahian ugaztun txikien isotopoak kontsideratu dira. Saguen batezbesteko balioa (‰ 18,4±0,9 in δ13C eta ‰ 8,7±0,7 δ15N-an) satitxuen balioak (‰ -19,1±2,8 δ13C-an eta ‰ 12,4±2,2 δ15N-an) erakusten duten desplazamendua ‰ -1 -koa δ13C eta ‰ 4-koa δ15N. Kontsideratuz maila trofiko bateko desplazamendua, Tausteko biztanleriaren batezbestekoa ‰ -21±1 δ13C eta ‰ 11±0,5 δ15N izango zen. δ15N balioetan aberaste oso altua ikus daiteke, janariak balio altuak ere baldin baditu, eskualdeko lehortasun eta erlartiboki gazitasun handiek izango litzatezke δ15N aberastasubaren erantzuleak (Heaton, 1987). Izan ere, Tausteko hortzetan egindako analisiek erakutsi duten log (Ba/Sr) = -2,35 eta antzeko estrontzio kontzentrazioak eskualde lehorreko lurzoru eta itsasoko elikagai iturrietan aurkitzen dira (Guede et al., 2017; Burton eta Price, 1990). Tauste aztarnategia kostaldetik urrun kokatzen da, horrek itsasotik etorritako elikagai kantitate handiak jatearen aukera baztertzen du. Horrela Ba/Sr balioak eta δ15N aberastasuna azaldu daiteke lekuko arroka amaren (igeltsu eta gatzak) eta Tauste eskualdeko ingurugiroko baldintzengatik. Saguen kolagenoaren erlazio isotopoak (abereekiko baliokide) eta batazbeste gizakien espero den dietaren errangoak, ur geza eta lehorreko jatorria duten elikagaiak jaten zituztela iradokitzen da. Elikaduran lehorreko eta ur gezako jatorria duten elikagaien proportzio eta %50-50 izango litzateke nahasketa eredu linear bat erabiliz. Hala ere, ur gezako arrainen kontsumoa ez dago justifikatu ikuspuntu historiko ezta antropologikotik ere. Espainiako Erdi Aroko Islamiarren eguneroko elikaduraren buruzko islamiar testuek diote batez ere zerealak zirela elikaduraren oinarria: garia (Tritium), garagarra (Hordeum vulgare) eta zekalea (Secalecereale), hauekin batera C4 motatako landareak ere artatxikia (Pennisetum) eta basartoa adibidez
(Sorghum), baita barazkiak eta lekaleak, hala nola, garbantzuak (Cicerarietinum), dilistak (Lensculinaris), eta ilarrak (Pisumsativum), eskualdeka ezberdintasun batzuekin (García Sanchez, 1995; Salassalvadó, 2006; Garcia Sanchez, 2002). Proteina jatorri nagusia haragia eta lekaleak ziren, eta proteina mota eta kantitatea aldakorra zen sexu eta egoera sozialaren arabera. Haragia, nagusiki, arkumeak eta oilaskoak ziren. Islamiar legeak arabera, txerria eta beste edozein animalia halal modua jarraitu gabe hiltzea, elikaduratik kanpo gelditzen ekartzen zuen. Jende apalak haragi gutxi jaten zuen eta erraiekin konformatzen ziren, merkeagoak zirelako. Lekaleak esaterako, babak, garbantzuak eta dilistak beste proteina jatorri ziren eta elikagai mediku gisa zeuden sailkatuak. Nahiz eta arraina balio dietatikoko elikagai ez kontsideratu, jende xumeak, eta batez ere kostalde eta ibai ondoak bizi zirenak, jaten zuten (Anderson, 2006). Tauste biztanleriako δ15N aberastasunaren beste interpretazio posiblea ongarriek landareetan duten eragina izan daiteke. Izan ere ongarrien erabilpena, Islamiarrek Iberiar Penintsulan sartutako nekazaritza metodo aurreratua izan zen (Glick, 2005). Beraz, ongarritua izan ziren zerealek %5 -eko aberastasuna erakutsiko dute δ15N (Fraser et al., 2011). Ondorioz ongarritutako landareak jaten dituzten abereek ere δ15N balio altuagoak erakutsiko dituzte. Ongarrien erabilera izan zela kontuan hartzen baldin bada ur gezako arraien proportzio dietaren %10 baino ez zen izango. Tausteko biztanleriaren elikaduraren birreraiketa egitearen beste aspektu interesgarrietako bat sexu eta adinaren arabera isotopo konposizioen ezberdintasunak ikustea da. Estrontzio isotopoen konposizioren arabera T-32 emakumea hil aurretik urte batzuk lehenago
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 194
baino ez zen Taustera bueltatu, beraz konparaketa egiteko ez da kontuan hartu. Gizonezkoen batezbesteko balioak ‰15,5±1,0 δ15N eta ‰19,2±0,31 δ13C dira. Emakumeen kasuan batezbesteko balioak ‰14,6±1,15 δ15N eta ‰-19,0±0,32 δ13C. T-test aren bidez gizon eta emakumen δ15N balioak konparatzen baldin baditugu, estadistikoki adierazgarriak diren ezberdintasunak daudela ikus daiteke (t18, p = 0,026). Ezberdintasun hauek iradokitzen dute emakume eta gizonezkoen arteko ezberdintasunak animaliatik eratorritako proteina kantitatearen kontsumoan daudela, seguruenik lotuak sexu lan banaketarekin (Coope, 2010). Izan ere, idatziek Islamiar emakume eta gizonezkoen artean ezberdintasunak zeudela adierazten dute. Medikuen idatziek dietaren inguruko gomendioak ematen zituzten eta gomendio bereziak haurdun edo laktantzian zeuden emakumei (Garcia-Sanchez, 2006). Bi otordu eguneko ziren gomendatuak, baina lan egiten zuten gizonezkoek gosaria deritzon otordu txikia ere egiten zuten. Aldiz emakumeek, etxeko egitekoetara mugatzen zirenez, elikagai gutxiago behar zuten (Shatzmiller, 1994). Hala ere, nitrogeno konposizioan ezberdintasunak bakarrik gizonezko helduetan aurkitzen ditugu (35-50 urte). Izan ere, gizon helduak kentzen baldin baditugu sexuen artean ez dugu ezberdintasun adierazgarririk. Gizonezko helduak, gizonezko gazte eta adin guztietako emakumeekin alderatzean, δ15N balio altuak erakusten dituzte. Gizartean ezberdintasun hauek markatuak dira jandako animalia proteina kantitatearengatik. Azkenik, δ15N balio altuenak 3 urte baino gutxiagoko haurretan ikus daitezke, aldiz 4 urte baino nagusiagoak diren haurrek helduen bezalako balioak dituzte. Haur gazteenetan balio altuagoak agertzeak esnealdiaren efektuarekin lotzen da, markatuz amaren esnea edaten zutela nagusiki. Hala ere, kontuan izanik bitarte
kronologikoaren zabalera eta karbono datazioa kopuru txikia, ezin daiteke baztertu denboran zeharreko elikaduran aldaketak eman izana.
Ondorioak VIII. eta X. mendeetan Islamiar eta Kristau erresumen arteko mugan kokatzen zen Tauste islamiar biztanleriaren paleodieta eta paleomugikortasun ikertzeko gizaki aztarna arkeologikotan isotopo seinaleak erabili dira. Oxigeno eta estrontzio isotopoen analisien konbinaketak, gizabanako bertako eta kanpokoak direnak identifikatzea baimendu du. Nahiz eta Tauste al-Andalus-en ipar mugan kokatua egon gizabanako gehienak lekuko jatorria dute, eta hiru emakume eta bi gizon baino ez dira kanpotarrak. Kanpotarren jatorri geolografiko finkatzea zaila da, antzeko estrontzio isotopo erlazioak beste eskualde askotan aurkitu daitezkeelako. Oxigeno isotopoen arabera, bi gizonak beroagoa den eskualdetik etorriko ahalko lirateke eta bi emakumeak aldiz, geografikoki menditsuagoa den eskualde batetik. T-24 emakumeak ere jatorri kanpotarra erakusten du estrontzio balioen arabera, geologikoki ezberdina den eskualde batetik etorriko zelarik. Biztanleria lokalaren artean T-32 emakumea dugu, zein Tausten jaioa den baina gaztetan alde egin zuen geologikoki ezberdina zen eskualde batera eta hil aurretik bueltatu zen. Erdi Aroko Islamatar elikadura dagokionez, δ13C eta δ15N balioen emaitzek sexu eta adinaren araberako ezberdintasunak zeudela islatuz gain, ingurugiro baldintzen eragina ere ikusi da. Tauste biztanleriaren δ15N balio oso altuek (δ15N = ‰15,0 batazbestez) normala baino altuagoak diren balioak markatzen ditu, zeinak azaldu daitezkeen (1) baldintza geologiko edo inguruneko baldintzengatik, (2) barazki,
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 196
zerealetan ongarrien efektuaregatik eta (3) ur gezako arrainak jateagatik. Arraiaren proportzioa dietan aldakorra da %50-%20 bitartean, ongarrien efektua handitzen doan heinean. Adierazgarriak diren ezberdintasunak ikus daitezke sexuaren arabera δ13C eta δ15N balioetan, elikadura ezberdinak markatuz, zeinak lan banaketarekin lotuak egon zitezkeen. Gizon eta emakumeen arteko elikadura ezberdintasun nabariena helduen artean dago, iradokiz gizon helduek Erdi Aroko islamiar gizartean ezberdin baloratuak zeudela eta animaliatik eratorritako proteina gehiago jaten zutela, emakume eta gazteekin alderatuz. Emakume zaharretako δ15N balioak animalia proteina gutxiago jaten zutela markatzen du, elikadura behar txikiagoak izatearen ondorioz. Aldiz, 4 urte baino gutxiagoko haurretan δ15N balio altuak lotua egon daitezke esnealdi efektuarekin.
Laburpena Tausteko (Ipar Espainia) Islamatar biztanleriko 23 hortzen esmalte eta dentinan elementu aztarnak analizatu dira VIII.-X. mendeetako osasun eta paleodieta ereduak ikertzeko. LA-ICP-MS teknika erabili da hortzen konposizio kimikoa determinatzeko. Lur arraro eta uranio eduki handia (1 N μg/g) erakusteagatik lurperatzearen ondoriozko alterazioak dituzten hortzak identifikatu eta baztertu dira eztabaidaren ataletik. Lagin kutsatuak batez ere esne hortzeria izan dira. Elementu aztarnak dentina eta esmaltean jokabide ezberdina erakusten dute, eta hauek ehunen konposizioarekin dute zerikusia. Bost gizabanakok berun kontzentrazio handiak (2 eta 30μg/g) erakusten dituzte, eta balio altu hauek azaltzeak pozoitu zirela iradokitzen du. Denbora tartea kontsideratuz, berunaren ondoriozko pozoitzea lan-jarduerarekin lotu daiteke. Gizabanako gazte eta helduek zein gizon eta emakumeen artean elikadura ezberdintasunak daudela antzeman da, seguruenik lotuak sexu lan banaketa edo estatus sozialari. Tausteko biztanleriaren paleodieta ereduak Islamatar komunitatearen inguruko informazioa ematen digu.
Sarrera Metodo analitiko makroskopiko eta mikroskopikoen garapenak hezur eta hortzetan mugikortasun eta dieta ikerketak egitea ahalbidetu dute. Azken hamarkadetan induktiboki akoplatutako plasma iturridun masa espektrometroari elkartutako laser ablazio-sistemaren (LA-ICP-MS) erabilerak lagin solidoetan analisiak zuzenean egitea ahalbideratu du, izan ere lagin kantitate txikia nahikoa da eta beraz suntsitzen den lagin kantitatea oso txikia izaten da (Kang et al., 2004; Speakman eta Neff, 2005). Lagina ia osorik mantentzea ezinbestekoa da, batez ere lagin kopurua urria denean eta hau kontserbatzea garrantsitsua denean. LA-ICP-MS teknikak laginean (hezurrean edota hortzean) aztarna elementuen banaketa ematen digu. Hezur eta hortzen konposizioan faktore ezberdinek eragin dezakete, batez ere lurperatutako laginetan. Dietaz gain birmoldaketa prozesuetan beste faktore batzuk hartu dezakete parte. Hezurrak, batez ere hidroxiapatitoz daude osatuak eta gizabanakoaren bizitzan zehar etengabe birmoldatzen dira. Bestalde hortzak, ehun ezberdinez osatuak daude: barnealdeko mamia, dentina eta kanpoaldeko esmaltea. Dentina askoz leunagoa da, gutxiago mineralizatutako egitura erakusten du eta birmoldatu daiteke; esmaltea aldiz, giza gorputzeko materialik gogorrena da eta haurtzaroan behin sortzen denean ez du bere konposizioa aldatzen, horrela, gizabanakoaren bizitzako hasierako etaparen konposaketa erakusten duelarik (Hillson, 1996; Parfitt, 1983; Dolphin eta Goodman, 200; Humphrey et al., 2008; Richards et al., 2008). Arkeologiaren esparruan, esmaltea egokiagoa da konposizio kimikoa determinatzeko diagenesi eta inguruneko baldintzak gutxiago eragiten diotelako (Khon eta Cerling, 2002; Trueman eta Tuross, 2002).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 202
Lagin arkeologikoetan, lurperatze baldintzak mineral konposizioan aldaketak eragin ditzakete, ingurunearekin ioi elkartrukea emanik (Malleson, 1990). Diagenesiaren eraginak hezur eta hortzen konposizio kimikoaren interpretazioan garrantzia du. Gizakien gorpuzkiei lotutako lurzoru analisiak dira diagenesia ebaluatzeako modu egokiena. Lurzoruaren konposizioa ezezaguna denean, diagenesiaren eragina beste modu batzuetan ebaluatu daiteke, hezur eta hortzen lur arraro eta uranio kantitatearekin, adibidez (Lambert et al., 2003; Zlateva et al., 2003; Carvalho et al., 2004). Diagenesia arazoa ez denean, dentina eta esmaltearen analisi kimikoa zuzenean lotu daiteke dietarekin. Horrela elementu batzuk, esaterako sodioa, magnesioa, zink, estrontzioa, barioa eta beruna kasu, zuzenean lotu daitezke janari kontsumoarekin (Curzon eta Cutress, 1983; Grupe 1998; Sandford eta Weaver, 2000; Djingova et al., 2004). Elementu anitzeko hurbilketa batean, barioa, estrontzioa, manganesoa eta magnesioa barazkietan daude nagusiki lotuak, aldiz zinka eta kobrea haragian oinarritutako dieta baten adierazle dira. Gainera, hortzen konposizio kimikoak epe luze batean metal astunen eraginpean jartzearen adierazle dira eta gizabanako batek metal toxikoen eraginpean izanaren inguruko informazio eman dezake (adibidez Cd, Pb) (Chew et al., 2000; Tvinnereim et al., 2000). Ikerketa honek Tauste Erdi Aroko Islamatar biztanleriaren dieta eredua determinatzeko gizakien hortzen konposizio kimikoa aztertzen du. Laginak nekropoli Islamatarrekoak dira, izan ere gorputzak Mekara begira daude. Nekropolia, Islamatarrak Tausten egon ziren ebidentzia bakarra da. Gizakien gorpuzkiak analizatu dira Islamatar biztanleriaren beste arrastorik ez aurkitzean, esaterako herri Islamatarra nekropolia lotua edo idatzizko iturriak. Dieta ikuspuntu batetik hasita Iberiar
Penintsulan Islamatar garaian elikadura, bizitza eta mugikortasunari buruzko informazioa jaso dezakegu.
Metodo experimentalak Materiala eta lagin prestaketa Tausteko nekropoli islamatarreko 23 gizaki hortz analizatu dira. Gizabanakoak sexu eta adinaren arabera bereizi dira. Horrela 13 gizonak dira, 7 emakumeak eta 3 identifikatu gabeko gizabanakoak (Gutierrez eta Pina, 2011). Adinaren arabera: 3 haur (12 urte baino gazteagoak), 3 nerabe (12-17 urte), 5 heldu gazteak (18-34 urte), 10 heldu (35-50 urte) eta nagusia den bakarra (50 urte baino gehiago). Lagin gehienak atzeko haginak dira, betortz bat izan ezik. Gizabanako bakoitzeko hortz baten dentina eta esmaltearen konposizioa analizatu da. Analisiak egin aurretik hortzak 10 minutuz ur distalatuarekin bainu ultrasonikoaren bidez hainbat alditan garbitu dira, eta ehorzketaren ondoriozko ezpurutasunak kentzeko ur ultrapuruarekin pasatu dira. Ondoren hortzak luzetara moztu dira diamantezko disko batekin eta epoxy erretxinan muntatu dira hortzaren egitura guztiak ikusgai jarririk eta azkenik pulitu dira. Bakarrik T-12 lagina xafla mehean leundu da. Tresneria Analisiak induktiboki akoplatutako plasma iturridun masa espektrometroari elkartutako laser ablazio-sistemaren (LA-ICP-MS) bidez egin dira Thermo ×7 XSeries2 –ra eguneratua eta aklopatua Xt interfaze unitatedun UP213 laser ablazio-sistemari. Ekipamendu sentikortasuna
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 204
hobetzeko, bigarren huts bomba bat erabili da sistemaren interfasean. Laser ablazio-sistema NewWave Nd:YAG izan da eta 213 nm uhinarekin lan egin da. LA-ICP-MS -aren kalibrazioa NIST SRM 612 beira erreferentziaren bidez lortu da (Jochum et al., 2011; Günther et al., 2001; Herwartz et al., 2013; Kowal-Linka et al., 2014; Kowal-Linka et al., 2015). Neurketak 100 μm tamainako eremuan egin dira eta puntu hauen arteko distantzia 300 μm da. Neurketa bat bukatu eta beste bat hasten deneko denbora tartea 15 s dira. Laser ablazioa 100 μm-tako diametroa duen, 4,5 J/cm2 azkartasuna eta 10 Hz-ko errepikapen tasadun laserrarekin egin da. 1. Taulak LA-ICP-MS neurketen funtzionamendu-parametroak erakusten ditu. Analizatutako elementuak Na, Mg, Al, Sc, Ti, V, Cr, Mn, Fe, Co, Ni, Cu, Zn, Rb, Sr, Y, Ba, Pb, Th, U eta lur arraroak (La-Lu) izan dira. Datu bilketa rapid peak-hopping (5–30 ms) bidez egin da (1.Taula) eta aukeratutako analito bakoitzeko isotopoen arteko denbora tartea 60 s izan da. Analisiko hasierako 30 segundutan hondoko seinalea bildu da. Laserra 60 segunduz erabili da eta hauetako 30 seinalea integratzeko erabili dira. Datuen murrizketa lortzeko, Iolite 3 datuak prozesatzeko softwarra eta masa espektrometroaren datuak erabili dira (Paton et al., 2011; Paul et al., 2012). Gasaren hondoko seinalea erabili da analitoaren datuen hondoa kentzeko. Elementuen kontzentrazioa, Iolite 3 softwarearekin kalkulatzen da zuzenean, baita definitu daiteke intentsitate integrazio dagoen puntuko hondoaren eta laser bidez analizatutako laginarekin. 43Ca barne estandar bezala erabili da ablazioaren efizientzian aldakuntza ikusteko, zein eraginda dagoen analizatutako masaren aldakuntzarekin. Barne estandarra matrizearen efektu biderkatzailea zuzentzeko eta garrantzitsuagoa dena, analizatutako hortzen bolumenak duten desberdintasuna zuzentzeko.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 206
Analizatutako matrizearen (Durango apatitoa) batazbestekoak eta desbideratze estandarrak % 2-6-ko erreproduzigarritasun analitikoa markatzen du (2. Taula). Gainera analisien zehaztasuna Durango apatito eta ICP-MS bidez egindako determinazioek adieraten dute (normalean <5–10%; ikusi 2. Taula). Zehaztasun analitikoa Trotter eta Eggins (2006) lanean emandakoaren antzeko da.
Longerich et al., (1996) lanean oinarritu da elementu eta analisi puntu bakoitzeko detekzio mugak (LOD) eta S1 dokumentu osagarrian daude ikusgai. Detekzio muga hauek kalkulatzeko erabilitako ekuazioa ondorengo da: 𝑂𝐷 = 3𝜎𝐵𝐶𝐺 𝑆𝑥𝑌 𝑥 1 𝑁𝐵𝐶𝐺 + 1 𝑁𝑃𝐾
non σBCG ablazio aurreko hondoaren identifikaziorako analisien errepliken desbiratze estandarra den; NBCG eta NPK hondo eta seinale tontorren integraziorako erabilitako erreplika determinazioen kopurua, hurrenez hurren; S cps unitateko normalizatutako sentikortasunaren erreferentzia materialaren kontzentrazioa; y ablazioa errentagarritasun erlatiboaren erreferentzia materiala, zenbaketa intentsitatea neurketa eta estandar integralaren kontzentrazioa ezagunaren arabera zehaztua. Analisiak dentinan eta esmaltean egin dira. Hortzen konposizioa ppm edo μg/g kontzentrazioetan eman dira. Analisiak esmalte eta dentina materialetan lerrokatutako dauden puntuak izan dira (1. Irudia). Ablazioa egin aurretik, esmalte eta dentinaren aztertu dira ekortze mikroskopio elektroniko baten bidez (JEOL JSM-6400), erretrodispertsioko deteaktagailu batekin hornitua eta 15kV –rekin dabilela. Laginak karbonozko kapa fin batez estaliak dira. Analisiak Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU), Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorretako (SGIker) Materiala eta Azalerako unitatean egin dira. Hortzetako ehunen korrelazio matrizea egin da, hortzeko edukiaren ezbedintasunak ikusi ahal izateko. Datuak SPSS v.20 softwerra erabiliz aztertu dira (Gizarte Zientzietako Estatistika paketea). Lagin talde ezberdinak determinatu dira Ikasle T-test erabiliz. Estadistika
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 208
esanguratsua p<0.05 denean finkatu da. Osagai nagusien analisi multibariantea egin da hortz laginen arteko eta hortzetako ehunen arteko diskriminazioa egiterako garaian.
1.Irudia. Hortzaren sekzio analisien kokapena erakutsiz: (a) Mikroargazkia non LA-ICP-MS laser puntuen kokapena erakusten den. Esmaltean eta dentinan azaltzen diren puntu ilunak laser ablazio puntuak dira. (b) Analizaturiko hortzetako baten argazkia, esmalte (E) eta dentina (D) arteko muga islatuz. Karratuak analizaturiko eremua mugatzen du.
Emaitzak eta Eztaibada Lur arraro eta uranio edukia diagenesi aldaketen markatzaile kontsideratzen dira. Lurperatzean zehar uranio eta lur arraroak bioapatitoko OH eta Ca ordezkatzen dute (Kohn et al., 1999; Kolodny et al., 1996; Reynard et al., 1999; Trueman, 2004). Diagenetikoki alteratu gabe dagoen gaur egungo hortzak lur arraroen eta uranio edukia 1 μg/g baino baxuagoa erakusten du. T-16, T-33, T-34 eta T-39 laginek lur arraroen eta uranio edukia 1 μg/g baino kontzentrazio altuagoak erakusten dituzte, zeinak eztaibadan ez diren erabili. Bakarrik T-16 laginaren esmalte eta dentinak erakusten ditu lur arraroen eta uranio
eduki handiak, aldiz T-33, T-34, T-39 eta T-40 uranioa bakarrik erakusten ditu balio altuak. T-16, T-39 eta T-40 laginak esne-hortzak dira eta, T-34 eta T-39 esmalteak kariesak eta erosioaren seinale diren aztarnak erakusten dituzte (2. Irudia). Esne-hortzen lur arraroen eta uranio eduki altuek erakusten dute, haurren hortzen paleoelikadura ikerketetarako baztertu behar direla.
2. Irudia. Hortzen mikroargazkiak erosioaren aztarnak (a, b) eta kariesak (c) erakutsiz.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 210
et al., 2010). Elementu gehienek esmalte eta dentinan 1 μg/g baino eduki baxuagoa erakusten dute, lur arraro, Th eta U ere kontuan hartuz. 1 μg/g baino gehiagoko edukia erakusten duten elementuen artean Fe, Pb eta Ba ditugu, batazbestez 2-5 μg/g –ko edukiarekin, Ti eta Zn 40-70 μg/g, eta Na eta Mg 3300 eta 5800 μg/g arteko balioak erakusten dituzte. Dentina esmaltearekin konparatzean Mg, Ti eta Zn edukietan pixkat aberastua azaltzen da, eta Sr, Ba eta Pb oso aberastuak, aldiz Na eta Fe agortuak daudela ikus daiteke. T-12 laginaren analisian zehar dentina laserrak guztiz zulatu zuen iritsiz xafla meheraino, beraz azaltzen diren kontzentrazioak ez dira funtsean hortzarenak, baizik eta hortz eta xafla meheearen konposizioarenak. Nola eta elementu gehienetan eduki anomaloak erakusten dituen, eztabaidatik kanpo utzi da T-12 lagina. Analizatutako elementuetatik bakarrik elementu biofuntzional bezala ezagutzen diren elementuak aukeratu dira, hortzen ehunetan detekzio mugaren gainetik aurkitzen direlako. Na, Mg, Sr, Zn, Fe, Ba dira elementu biofuntzional bezala kontsideratzen dira giza gorputzaren funtzio fisiologikoak mantentzeko ezinbestekoak direlako (Fraga, 2005). Gainera, elementu biofuntzionalek paleoelikadura ereduen jarraipenean aplikazioak dituzte. 3. Irudian elementu biofuntzionalen konparaketa ikus daiteke. Ibilbide linealek esmalte eta dentinaren artean zonazio nabarmena erakusten dute. Orokorrean, dentinak esmaltearekiko Zn, Ba eta Sr eduki baxuagoak erakusten ditu eta Na altuagoak. Mg ausazko jokaera erakusten du laginaren arabera. Kasu gehienetan (laginen % 61- an) Mg edukia altuagoa da esmaltean eta aldiz %39-an baxuagoa. Tendentzia aldakor honek adin eta sexuaren araberako erlaziorik ez du, eta zergatia ez dago argi oraindik.
3. Taula. Hortzeko ehumenn elementuen kontzentrazioaren batazbestekoa (μg/g) determinatua LA-ICP-MS bidez. Elementuen edukia µg/g- tan. G: gizon; E: emakume; Zeha: Zehaztugabea. *Elementuaren edukia izatera ez da iritsi eta detekzio muga eman da.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 212
3.Irudia. Bi hortz adierazgarriren ablazio laserraren puntuak element biofuntzionalen edukien aldakuntza ehunen artean eta ehun berean zehar. Hortzen mikroargazkiak ablazio laserra analisia egindako puntuen posizio eta norabidea erakutsiz.
Elementu biofuntzionalen kontzentrazioa elikagai eta beraz gizakien dietarekin erlazionatuta daude, paleoelikadura ereduak finkatzen laguntzen dutelarik. Zn edukiaren batezbestekoa Tausteko Islamatar hortzetan baxua da: 72 ± 14 μg/g dentinan eta 28 ± 13 μg/g esmaltean, honek Zn elikadura urritasuna izan ahal zela adierazten du. Haurren hortzek Zn kontzentrazioak <90 μg/g -koak izateak Zn-aren biodisponibilitatea mugan aurkitzeagatik izan daiteke (Tvinnereim et al., 1999).
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 214
Dentina eta esmalteko Na, Mg, Sc, Ti, V, Cr, Mn, Fe, Co, Cu, Zn, Rb, Sr, Ba eta Pb edukien korrelazio analisia egin da beraien artean erlaziorik dagoen antzemateko. 4. Taulak esmalte eta dentinaren arteko koefizienteen korrelazio adierazgarria dagoela markatzen du (p<0,05). Gizabanakoaren bizitzan zehar dentinaren konposizio kimikoa birmoldatzen dela kontuan hartzen baldin badugu (Parfitt, 1983), elementuen kontzentrazioen arteko korrelazioak Tausteko biztanleriaren arteko elikadura islatuko lukete. Mg, Zn, Na, Ba eta Sr kontzentrazioen artean korrelazio positibo adierazgarria erakusten dute dentinek (p<0.01). Esmaltean aldiz Na, Mg, Sr, Ba, Mn, Fe, Co eta Zn kontzentrazioen artean korrelazio positibo adierazgarria erakusten dute (p<0.01). Hortzen kimikan ezberdintasun hauek izatea gizabanakoaren bizitzako bi momentu ezberdin erakusten dituelako izan daiteke. Esmaltea haurtzaroan zeharreko dietaren erregistro ematen digu, aldiz dentina gizabanakoaren azken urteen dieta. Osagai nagusien azterketak (edo aldagai nagusiak) aldagai berriak definitu ditu jatorrizko aldagai konbinazio lineal bezala datuen bariantza ezagutzeko eta laginen taldekatzea kontuan ez hartuz (gainbegiratze gabeko analisiak). Aldagai nagusien aurretik ebaluatutako aldagai eta 17 hortzen (3 haur eta diagenetikoki modifikatuta 5 lagin baztertuz) analisiak egin dira, kontuan izanik ondorengo elementu biofuntzionalak: Mg, Zn, Na, Ba, Sr, Fe, eta Cu gizabanakoen arteko elikadura ereduak desberdintzeko. SPSS pakete programako bikote aukera baztertutako kasuen arabera nahasketa balioak baztertu dira. Dentina eta esmalteak bizitzako garai ezberdinak erregistratzen dituenez, datu kimikoak ehunaren arabera sailkatu dira.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 216
Esmaltearentzako ez dira egin osagai nagusien analisiak ereduak, elementu horien datu analisi faltak, azalpen sendoak izatea oztopatzen duelako. Dentina laginetan aldagai hauek konbinatuz bariantza osoaren % 77,4 betetzen dute lehenengo lau osagaiek. Lehenengo osagaia (PC1) Mg eta Na (karga positiboa) eta Ba eta Sr (karga negatiboa) deskribatzen dute, faktorearen muturretan kokatzen dira eta % 45 dira, aldiz Zn, Cu eta Fe karga positiboa erakustzen dute bigarren osagaian (PC2) eta bariantza osoaren % 18,5 dira. 4. Irudian bi osagai nagusien (datuen % 63,5) grafikoak irudikatu dira. Grafikoak korrelazio aldagaiak erakusten ditu, eta elementu biofuntzionalek lotura estua erakusten dute elementu taldeen artean, zein elikagai talde ezberdinetakin lotu ahalko litzatekeen. Sodioa gozagarrien osagai garrantsitzua da eta sukaltzerako orduan gehitutako gatzarekin lotu daiteke. Gozagarri izateaz gain, Na osagai garrantsitzua da ogian. Magnesioa zerealetan ugaria da. Estrontzio eta barioa elikaduran barazkien ekarpenaren adierazle dira. Zinka eta burdina elikaduran haragi gorriaren presentziaren adierazle bezala erabiltzen dira (Leblanc et al., 2005; Avegliano et al., 2011). Grafikotik gauza interesgarri bat atera da, laginak, elikadura eta gizabanakoen adinaren arabera banatzen dira (4.Irudia). PC1 vs PC2 egitean antzeko elikadura eredu duten elkarte ezberdinak erakusten ditu. Gizabanako gazteek diagramaren ezkerraldean daude taldekatuak Sr eta Ba elementuetan aberastuak daudelarik, honek elikaduran barazkien kantitate handia zela adierazten digu. Heldu gehienak eskumaldean daude multzokatuak zereala eta haragi gorrian oinarritzen da elikadura dutela adieraziz. Helduen taldean bi jokaera ikus daitezke sexuaren
arabera. Emakumeak Cu eta Zn osagarrietarantza doaz. Datu hauen ohiko interpretazioa elikaduran emakumeek gizonezkoek baino haragi gehiago dutela izango lizateke. Zn eta Cu eduki altuak lekaletan ere aurkitu daiteke (Leblanc et al., 2005) eta beraz barazkietatik eratorritako proteina eta zerealen kontsumo handiak azaldu ahalko luke emakumeen sakabanatzea. Orokorrean, Erdi Aroan zehar, Islamatar eta Kristau komunitateetako emakumeen nutrizioa gizonezkoena baino txarragoa zen, hau sexu lan banaketari edo gizarte mailari loturik egon daiteke [46]. Emakumezkoek gizonezkoek baino haragi gehiago jaten dutela onartzea elikaduraren interpretazio okerra izango litzateke. Horrela osagai nagusien analisiak Cu eta Zn osagarriek markatzen duten sexuen araberako elikadura ezberdintasuna emakumeen partetik zereal eta barazki gehiagoren kontsumoarekin azalduko litzateke. Gainera emakumeek haragi kontsumo handia izatearen idea ez dator bat argitaratu gabeko nitrogeno isotopoen emaitzakin, zeintzuk animalietatik eratorritako proteina gutxiago jaten zutela adieratzen duten (Guede et al., 2016). Emakume eta gizonezkoen arteko elikaduran azaltzen diren ezberdintasunei erantzun bat emateko nahian lineal diskriminatzaile analisi egin da. 5. Irudiko laginen grafikoak dieta eta sexuaren artean ezberdintasunak daudela islatzen du. Gizon eta emakumeen artean elikaduran ezberdintasun hauek izateak animalietatik eratorritako proteina ez zutela modu beretzuan eskuragarri islatzen du.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 218
4. Irudia. Bi ehunetako elementu biofuntzionalen PCA ereduenScore eta loading grafikoak (Mg, Na, Ba, Sr, Zn, Cu). Sinboloak bat datoz gizabanakoen adinarekin. Zirkulua: gazte, karratua: gazte heldua, diamante: heldua, eta hutsik dagoen diamantea: nagusia. Koloreak gizabanakoen sexuarekin loturik daude. Berdea: emakumea eta urdina: gizona. Nahasketa balioak esleitzeko puntuazioa.
5. Irudia. Tausteko gizabanako helduen (emakume eta gizon) element biofuntzionalen analisi diskriminatzailearen grafikoa. Koloreak gizabanakoen sexuari dagozkie.Berdea: emakume eta urdina: gizon. Sinboloak gizabanoen adinari dagozkie. ). Sinboloak bat datoz gizabanakoen adinarekin. Zirkulua: gazte, karratua: gazte heldua, diamante: heldua, eta hutsik dagoen diamantea: nagusia.
Ondorioak LA-ICP-MS antzinako gizakien hortzetan analisiak zuzenean egiteko teknika eraginkorra da, eta bereziki paleoelikaduraren ikerketetarako gomendatua. Gainera, elementu askoren analisia egitearen gaitasunak laginak sailkatzeko ahalmen bikaina eskaintzen du. Haurren hortzek lur arraroen eta uranio eduki altuak izateak lurperatzearen zehar emandako aldaketen adierazle dira, eta honek lagin hauek ikerketa paleonutrizionalerako baztertzea ekarri du. Tausteko gizabanakoen hortzen konposizio kimikoan dentina eta esmaltearen arteko ezberdintasunak nabarmenak dira. Kimikoki ezberdintasun hau izateak ehunen konposizio ezberdinean izan behar du azalpena. Dentina soilik birmoldatzen da gizakiaren bizitzan zehar, eta elikadura eta osasunaren isla da. Lau gizabanakok berunean oso eduki altuak erakusten dituzte, jatorri antropogenikoko berunaren bidezko posoidura islatuz. Sexu eta adinaren araberako aldaketak antzematen dira konposizio kimikoan, eta elikagaien kontsumoarekin lotzen da zuzenean. Gizonezko helduek emakumezkoek baino animaliatik eratorritako proteina kontsumo handiagoa dute. Tausteko biztanleriaren elikadura ezberdintasunak sexu bidezko lan banaketan edo gizarte mailak egotearekin egon daitezke erlazionatua.
Ondorioak
Ondorioak
1. Gizakien hezur eta hortzen estrontzio eta oxigeno isotopoen konposizioa erabili da gizabanako lokal eta ez lokalak determinatzeko, eta era berean, ipar Iberiar Penintsulako zenbait biztanlerien mugikortasun ereduak birreraikitzeko.
Erromatar Inperioa erori ondoren aldaketa sakonak eman ziren Erdi Aroan zehar, lurraldearen antolakuntzaren eraginez, eta honen ondorioz gizabanakoen migrazio ugariak eman zirela suposatu daiteke. Dena dela, isotopoen konposizioak ikertutako aztarnategietan mugikortasun mugatua eman zela erakusten du. Izan ere, gizabanako batzuk soilik dute jatorri kanpotarra, hurbileko eskualdekoak dira edo ezin izan da jatorria ezagutu. Mugitzearen arrazoiak gizonen kasuan ekonomia hobetzeko nahiak bultzatua eta maila sozial handiagoa lortzeko helburua ziren, emakumeak aldiz ezkontzearen ondorioz mugitzen zirela uste da.
2. Gizakien dietari buruzko ondorio sendoak lortzeko beharrezkoa da tokian tokiko isotopoen konposizioa finkatzea, izan ere, karbono eta nitrogeno isotopoen konposizioak lotura estua dute klimarekin. Hala eta guztiz ere, ikusi den bezala, tokian tokiko oinarrizko isotopo konposizioa finkatzerako garaian arazoak izan daitezke transumantzia edo abereen merkataritzaren ondorioz, Las Gobas aztarnategia kasu, edo datu arkeozoologikoen falta denean, Tausteko aztarnategian esaterako. Ikerketaren emaitzari dagokionez, ikertu diren aztarnategien tokiko konposizioen artean desberdintasun nabariak daude, erreferentzia kokalekuaren garrantzia erakusten dutelarik. Tauste
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 224
aztarnategiaren kasuan, gaur egungo ugaztun handiak baztertu dira, lokalak ez diren elikagaiekin elikatzen dituztelako. Horrela lokalak diren bi espezie txiki eta ur gezako arrainen laginak analizatu dira dietaren oinarrizko konposizioa finkatzeko.
3. Biztanleria landatarraren ikerketek dieta orojalea zutela erakutsi dute. Dieta, barazki eta zerealetan, nagusiki garia eta garagarra, eta lekaleak diren C3 landare motatakoan oinarritua zegoen, gainera animalietatik eratorritako proteina apur bat ere, batez ere txerri eta ardia/ahuntza abereetatik datozenak. Tausteko biztanleria islamiarren kasuan beraien erlijioak txerria jatea debekatzen die, horrela proteina iturri nagusiak bildots eta oilaskoen haragia, eta lekaleak ziren. Ur gezako arrainen eta itsasoko baliabideen kontsumoa ezin da baztertu biztanleriaren dietan. Horrez gain, Las Gobas eta San Juan de Momoitio aztarnategietan, une jakin batzuetan, artatxikiaren kontsumoa ere antzeman da. Artatxikiaren kontsumoa, normalean, Erdi Aroko maila sozial baxuko biztanleriarekin lotzen da, hala ere, artatxikiaren kontsumoa, zuzenean edo zeharka faunaren bitartez izan daitekeela kontuan hartzen badugu, emaitzak direnak baino konplexuagoak izan daitezke.
Ondorioak
elementuen banaketa eskaintzen duelarik eta laginak sailkatzeko bereizgarri bikaina ere baita. Na, Mg, Sr, Zn, Fe, Ba bezalako elementuak, elementu biofuntzionalak direla kontsideratzen dira, gorputzeko funtzio fisiologikoak mantentzeko ezinbestekoak direlako. Elementu biofuntzionalen kontzentrazioa elikagaien araberako da eta beraz, gizakiak duen dietaren araberakoa, horrela paleodietaren ereduak
zehaztea ahalbidetzen duelarik.
Tausteko laginetan soilik izan da possible LA-ICP-MS analisia egitea, eta emaitzak elementu taldeen arteko korrelazio handia eta elikagaiak talde desberdinetara egokituta egon daitezkeela erakutsi dute. Magnesioa zerealetan ugaria da. Estrontzioa eta barioa dieta baten barazki ekarpenaren indikatzaile direla kontsideratzen da. Ordea, zinka eta burdina haragi gorrian oinarritutako dieta baterako markatzaile gisa erabiltzen dira. LAICP-MS analisiek eta isotopoen konposizioak antzeko paleodieta eredua erakusten dute. Gainera, traza elementuen analisiak iraganeko gizakien osasuna ikertzea ahalbidetzen dute. Horrela, Tausteko biztanleriaren barnean bost gizabanakoetan berun eduki altuak antzeman dira, laneko jarduerarekin loturiko intoxikazioa proposatzen dutelarik.
5. Paleodieta ereduek kontsumitzen diren elikagaien buruzko informazioa emateaz gain, Erdi Aroko bizitza sozialaren oinarrizko dinamika ere ilustratu dezakete. C3 eta C4 landareen kontsumoak eta animaliatik eratorritako elikagaien kontsumoak, egoera sozialaren eta gizartearen egituraketaren isla dira.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 226
Iberiar Penintsula eta Europa maila ikertu diren aztarnategi garaikideetan bezala, aztertutako biztanlerien gizabanakoen adinaren eta sexuaren araberako kontsumo ohitura eredu ezberdinak erakutsi dituzte. Las Gobas eta San Juan de Momoitioko komunitate landatarrek ez dute sexu eta adinaren araberako dieta ezberdintasunik erakusten, aldiz Tausteko gizon eta emakumeen artean ezberdintasun nabariak daude, baliteke lanaren araberako sexu-zatiketari lotuta egotea, izan ere, emakume musulmanak etxeko lanetara mugatuta zeuden. Gainera gizon helduek, emakume eta gazteak baino animalietatik eratorritako proteina gehiago jaten zuten, Erdi Aroko Islamiar gizon helduak pribilegio gehiago zituztela islatzen duelarik.
Ikertutako guneetan δ15N balioak altuenak 4 urtetik beherako umeetan ematen dira beti, edoskitzearen eta titi-kentzearen ondorioa izanik.
6. Isotopo anitzei buruzko azterketa honek Erdi Aroko komunitate desberdinetako landa biztanleen bizimodua ulertzeko aukera ematen digu. Elikagaiek, eta sexuaren eta adinaren araberako desberdintasunak, komunitateen gizarte-dinamikan (kristau eta musulmanak) oinarritzen dira eta eskualde identitateak berreraikitzeko aukera ematen dute.
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 230
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 232
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 234
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 236
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 238
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 240
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 242
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 244
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 246
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 248
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 250
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 252
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 254
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 256
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 258
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 260
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 262
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 264
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 266
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 268
Paleodieta eta mugikortasunaren ikerketa geokimikoa 270
2. Eranskina: Aurkeztutako artikuluak | science |
addi-8cf8ebda68e8 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27390 | Ikasleen laburpen-corpusa eta laburpen-gaitasunaren ebaluazioa: oinarri metodologikoak | Atutxa Barrenetxea, Unai | 2018-03 | Ikasleen laburpen-corpusa eta laburpen-gaitasunaren ebaluazioa: oinarri metodologikoak
Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua / Language Analysis and Processing Masterreko titulua lortzeko bukaerako proiektua
2018ko martxoaren 8a
Sailak: Lengoaia eta Sistema Informatikoak, Konputagailuen Arkitektura eta Teknologia, Konputazio Zientziak eta Adimen Artifiziala, Euskal hizkuntza eta Komunikazioa, Hizkuntzaren eta Literaturaren Didaktika, Komunikazioen Ingeniaritza.
Laburpena eta laburtzen jakitea oso garrantzitsuak dira gizarteko hainbat esparrutan gaur egun; hori dela eta, ikasleek beraien ikasketa-prozesuan garatu beharreko konpetentzia da laburtze gaitasuna. Lan honetan ikasleek nola laburtzen duten ulertzen saiatuko gara, laburpen on eta kaskarren arteko ezberdintasunak zeintzuk diren aztertuz, ikasleari eman beharreko feedbacka diseinatu ahal izateko, etorkizunean. Horretarako ondorengo lau urrats nagusi hauek eman ditugu: i) Ikasleen estrakzio eta abstrakzioak automatikoki biltzeko diskurtso-egituran oinarritutako Compress-Eus tresna sortzea, ii) ikasleen estrakzio eta abstrakzio laburpenak ebaluatzeko ebaluazio-irizpideak proposatzea, iii) ikasleen laburpenak ebaluatzea, irakasle adituek egindako laburpenekin alderatzeko eta iv) ikasleek laburtzeko erabilitako estrategiak aztertzea. Lortutako emaitzek erakusten dute laburpen bat egoki ebaluatzeko konpetentzia ezberdinak garatuta izatea eskatzen dituzten hainbat ataza ebaluatu behar direla. Izan ere, ikasleek beharrizan ezberdinak dituzte laburpen bat egiterakoan eta beharrizan horiei erantzuteko beharrezkoa da ataza bakoitza ondo ebaluatzea eta ikasleari eman beharreko feedbacka ondo diseinatzea. Gako-hitzak: Ikasketa-prozesua, laburpena, diskurtso-egitura, feedbacka, ebaluazioa
1 Sarrera Informazio andana dugu eskuragarri gaur egun, eta gauza ona dela ezin uka daitekeen arren, egia da badituela izan bere arriskuak ere. Eskuratzen dugun informazioari erabilera egokia eman nahi baldin badiogu, oso garrantzitsua da iturri egokiez baliatzea, baina, ez nahikoa. Iturri egokiak erabiltzeaz gain, informazioarekin zer egin jakiteak berebiziko garrantzia du eta, horretarako, gure ustez nahitaezkoa da informazioa laburtzen jakitea. Laburpen bat egiteak testua ulertzen eta interpretatzen laguntzen digu, baina baita informazioa erabiltzen eta berrantolatzen ere, testu berriak sortzea ahalbidetuz. Laburpen on bat burutzea oso interesgarria da; izan ere, besteei irakasteko baliabidea izateaz gain, berdinen artean ikasketa-prozesua garatzen ere lagundu baitezake. Hezkuntza sisteman, ikaslearen taxuzko ebaluazioa egitea oinarri-oinarrizkoa da, eta laburpenak ikasleak ikasi izanaren ebidentziak emango dizkigu. Ikasleak edo beste edozein pertsonak laburpen bat egiten duenean, laburpenaren helburua sarri izan ohi da dokumentu ezberdinetako gai interesgarrienak ahalik eta errazen lokalizatzea, dokumentuok irakurtzen denbora gutxiago emateko. Arrazoi horrek laburpena eremu askotan oso garrantzitsua egiten du; baina, badu arazo handi bat, laburpen bat egiteak denbora edo giza baliabide asko kontsumitzen dituela. Arazo horren aurrean, badira zenbait hamarkada laburpen automatikoak sortzeko beharrizana ikusi zuela gizakiak. Gaur egun beharrizan hori are nabarmenagoa da, batez ere Interneten erabilera hedatu denetik, eta horrek laburpen automatikoaren garapena sustatu du azken urteotan. Laburpen mota ugari ditugu, eta laburpena egiteko metodo edo helburuaren arabera definitzen dira. Metodoari dagokionean, ezagunenak estrakziozkoa eta abstrakziozkoa dira. Estrakzio laburpena testuko zenbait zati aukeratzean datza; beraz, testuak ez du inolako aldaketarik izaten laburpen mota honetan. Abstrakziozko laburpena egitean, ordea, testua berregin egiten dugu, edukia bera da, hain zuzen ere; baina; erabilitako hitz eta esaldiek aldaketak izan ditzakete. Laburpen automatikoan abstrakziozko testuekin aritzea oso zaila da; izan ere, ideia garrantzitsu berberak modu ezberdinean idatzita daude. Azken horien, abstrakziozkoen, zailtasuna kontuan izanda, estrakziozko laburpen automatikoa da bietatik garapen handiena izan duena egundaino (Molina 2013).
Gizarteko esparru eta eremu askotan du garrantzia laburpenak, bereziki, hezkuntzan. Egungo eskoletan ikasleek behar beste informazio dute esku artean, baina horrek ez du bermatzen informazio hori guztia ulertzen eta barneratzen dutenik. Laburpena tresna baliagarria izan daiteke ebaluatzeko ikasleak testua nola ulertu eta barneratu duen. Izan ere, Sanzen (2005) arabera, idatzitakoa ulertzeko ikasketa-teknika da laburtzea, eta laburpenean dagoen informazioak adierazten du testua zenbateko neurrian ulertu den. Laburpenak hezkuntzan izan dezakeen garrantzia eta egin dezakeen ekarpena argi eta garbi ikusten da Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumean. 236/2015 Dekretuan honako hau ageri da: «Hizkuntza-trebetasunak hainbat erabilera esparrutan mugatzen dira, zeren eta gizartearen esparrua eta erabilitako testu mota aldatu ahala, berariazko trebetasun eta estrategiak behar baitira testuak ulertu eta sortzeko». Horretaz gain, dekretuan bertan esaten da helburuetako bat honako hau dela: «Modu bateko edo besteko ahozko diskurtsoak eta diskurtso idatziak ulertzea eta interpretatzea, ulerpen hori komunikazio- eta ikaskuntza-egoera berriei aplikatzeko». Beraz, 236/2015 Dekretuan garatu behar diren testuen ulermena eta interpretazioa ebaluatzeko metodo bat izan daiteke laburpena, eta horretarako, ikasleek laburpengaitasuna garatu beharko dute ikasketa-prozesuan. Laburpenak hezkuntzan duen zeresana handia da; beraz, kontuan izan behar dugu laburpen gaitasuna zenbateko neurrian eta nola garatzen den eskolan. Gertatu ohi da eskoletan laburpena garatu ezin izatea horretarako tresnarik ez dagoelako, eta sarri izaten den beste oztopo handi bat denbora da; izan ere, 20 ikasleren laburpenak zuzentzeak eta feedback aberatsa nahiz ikaslearen jarraipen egokia egiteak denbora eskerga eskatzen du. Gainera, eskolako materialei erreparatuta, ariketa batzuetan laburpen-gaitasuna lantzeko beharrezkoak diren hierarkia eta erlazioak lantzen dira, baina abstrakzio-laburpena bere osotasunean gutxi lantzen da, eta horrek dakarrena da gramatika, progresio tematikoa, konexioa, kohesioa eta koherentzia bezalako baliabideak modu eskasagoan lantzea, eta horiek ere ezinbestekoak dira testuaren irakurgarritasunerako. Beharrizan horiek betetzeko, baliabide didaktikoak eta laburpenak kudeatzeko tresnak sortu behar dira. Hori erdietsi ahal izateko, orain arte aipatu ditugun hiru esparru batu eta garatu nahi ditugu; hizkuntzalaritza, informatika eta hezkuntza. Hizkuntzalaritzari dagokionez, laburtzeko gaitasuna izango da gure ardatza, berau aztertzeko diskurtsoegituran oinarrituko gara, besteak beste. Informatika esparruan ikasketa automatikoa
egin ahal izateko corpusa bildu dugu, hots, etorkizunean laburpenak ahalik eta modu automatikoenean sortzea, biltzea eta aztertzea da gure helburua. Eta azkenik, hezkuntza dugunez helburu, gure asmoa da laburpen on bat lortzeko eta laburpen-gaitasuna garatzeko aholkuak ematea. Aurreko bi esparruetan garatzen dugun tresna edo baliabide oro ikasleen ikasketa prozesura bideratu eta egokituko dugu, ikasleek curriculumak biltzen dituen gaitasunak gara ditzaten.
1 Irudia- Lanaren hiru zutabeak: Hezkuntza, hizkuntzalaritza eta informatika Lan honen helburua da ikasleek nola laburtzen duten ulertzea, irakasleari zein ikasleari eman beharreko feedbacka diseinatu ahal izateko. Hori betetzeko, laburpen on eta kaskarren arteko ezberdintasuna zein den aztertuko dugu, beraien arteko ezaugarri ezberdinak deskribatuz. Gure ustez, urrats hauek ematea oso garrantzitsua da irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan laburtze gaitasuna ondo garatu ahal izateko. Horretarako zenbait urrats eman ditugu. Lehendabizi ikasleen laburpenak biltzen dituen sistema eratu dugu, Compress-Eus. Sistema horrek estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak automatikoki biltzea ahalbidetzen du. Gainera, erabiltzaileek sistema hobeto uler dezaten gidaliburu bat egin dugu (ikus 2. eranskina), sistemaren jarraibide eta azalpenak daude bertan. Behin laburpenak bilduta, horietatik estrakzio eta abstrakziozko 16 laburpen onenak eta 16 txarrenak ebaluatu eta kalifikatuko ditugu, 64 laburpen orotara (ikus 12. eranskinean) . Ebaluazioa eta kalifikazioa egin ahal izateko, ebaluazio-irizpide batzuk proposatuko ditugu, baita irizpideokin aritzeko metodoa ere. Eskuz egindako ebaluazioa izango da, nahiz eta estrakzio-laburpenak ebaluatzeko datuak automatikoki atera ditugun. Laburpenak ebaluatu ostean beraien ezaugarriak aztertuko ditugu, hots,
gure asmoa laburpen kaskarrek laburpen on izatera iristeko falta zaizkien ezaugarriak zeintzuk diren deskribatzea da. Horretaz gain, ikasleek estrakzio- eta abstrakziolaburpenak egitean zer nolako estrategiak erabiltzen dituzten aztertuko dugu, egiten duten hori ulertzeko eta bihar-etzi estrategia horiek landu ahal izateko, beti ere gu beraien beharrizanetara moldatuz. Lan honetan azpimarratzeko emaitzak dira laburpena bezalako testu mota bat ebaluatu nahi badugu, bere ezaugarrietara egokitutako ebaluazio-irizpideak erabili behar direla. Horretaz gaiz, laburtzeko gaitasun egokia izateko hainbat azpiataletan ondo jarduteko gaitasuna izan behar da, hots, ezin daiteke ulertu laburtze gaitasuna bloke zurrun bat bezala. Laburtze gaitasunak zenbait konpetentzia ezberdin garatzea eskatzen du, eta ikusi dugu ikasleek arlo ezberdinetan dituztela zailtasunak. Bukatzeko, ikasleek estrakzio-laburpenean oinarritutako abstrakzio-laburpena berregitean, estrategia ezberdinak nola erabiltzen dituzten deskribatu dugu. Etorkizunari begira, gure xedea lan honetan egindakoa ahal den heinean automatizatzea da. Esaterako, ditugun ebaluazio-irizpideak jarraituz laburpenen ebaluazio automatikoa lortzea. Horrez gain, esana dugun moduan, irakaskuntza/ikaskuntza-prozesua dugu jomuga, horretarako prozesu hau horretara egokitu nahi dugu. Gure nahia ikasle eta irakasleei feedbacka eskaintzea da, ikasleek laburtze gaitasuna beraien kabuz gara dezaten edota irakasleek lan hori errazago eta eraginkorrago egin dezaten. Hori guztia disziplinartekotasuna oinarri izanda lantzea dugu xede, disziplinartekotasuna gaur egungo hezkuntzaren ardatzetako bat dela iruditzen baitzaigu.
2 Aurrekariak Arestian esan dugunez, laburpena tresna garrantzitsua izan daiteke ikasleek erdietsi beharreko gaitasunak garatzerakoan. Hori abiapuntutzat hartuta, Atutxak (2016) Lehen Hezkuntzako ikasleek testu-mota ezberdinak nola laburtzen dituzten aztertu zuen. Horretarako, koherentzian oinarrituriko metodoa proposatzen du bertan. Laburpenaren eta testuaren koherentzia deskribatzeko Egitura Erretorikoen Teoria edo Rethorical Structure Theory (RST) (Mann eta Thompson, 1987) da erabili zuen oinarria. Ikasleen laburtze gaitasuna nolakoa den aztertzeko hiru irizpide izan zituen kontuan: i) laburpenen luzera, ii) ea UZ (testuko ideiarik garrantzitsuena) identifikatzen zuten eta iii) erlazio erretorikoen erabilera. Ikerketa horretan ateratako emaitzen artean, badira nabarmentzekoak diren zenbait ondorio. Esaterako, testu batetik bestera lortutako emaitzen artean aldea nabaria izan zen, hots, laburtu beharreko testuak eragina izan zuen ikasleek egindako laburpenetan. Testuaren generoak eta testuaren luzerak eragin zuzena duela ondorioztatu zuen laburpenari luzera egokia ematean edo erlazio erretorikoak erabiltzerakoan. Ostera, UZ edo ideia garrantzitsuena identifikatzerako garaian, laburtu beharreko testuaren generoak du eragin handiena. Hala ere, ondorio interesgarriena beharbada ondorengo hau izan zen. Ikerketan ageri denez, ikasleek zenbat eta hobeto identifikatu UZ, orduan eta hobeto erabiltzen dituzte eredutik hurbilen dauden koherentzia-egiturak. Ikerketa-lerro horri jarraipena ematea da gure nahia. Esana dugunez, gure helburua lan honetan laburpenak automatikoki biltzen dituen tresna sortzea da, eta bildutako laburpen horiek ebaluatu eta kalifikatzeko irizpideak proposatzea erabiltzen dituzten zenbait estrategia deskribatu ahal izateko. Hori guztia informatika, hizkuntzalaritza eta hezkuntza uztartuz lortu nahi dugu eta jarraian, hori erdiesteko aintzat hartu ditugun lan, teoria eta tresnak azalduko ditugu. Gure lan honek badu Zipitria et al.ek (2013) eginiko lanarekin lotura, laburpenen ebaluazio automatikoa baitugu geuk ere xedetzat, etorkizuneko lanen artean. Zipitriak kalitate ezberdina duten ikasle-corpusa osatu eta erreferentziazko diskurtso-egiturazko (kohesioa) fenomenoei irakasle adituek esleitutako ebaluazio-neurriak lortu ditu, teknika automatikoak erabilita. Gure lana azken lan horren antzekoa da, baina guk testuak ebaluatzeko (eskuz) erlaziozko diskurtso-egitura (koherentzia) erabiliko dugu.
Laburpenak biltzeko Molinak (2013) eginiko lana izan dugu oinarri. Laburpen automatikoen sorkuntza Molinaren hitzetan erronka handiak dakartzan gaia da. Laburpen motak sailkatzerakoan, metodologiaren arabera bi mota ezberdin bereizten ditu, estrakzioa eta abstrakzioa. Molinak dioenez, esaldien konpresioak bi metodologien arteko zubia eraikitzen du. Esaldien konpresioari buruzko ikerketa aurkezten du eta laburpenean aplikagarria den eredu lineal bat proposatu. Eredu horrek esaldi-arteko segmentuak ezabatzea aurreikusten du. Urre-patroizko testuetatik hartzen ditu ezaugarriak zuzenean, eta diskurtso-segmentuak ezabatu ala mantendu ebazteko, urrepatroian hartutako erabakiekin dago entrenatuta. Ezabatu beharreko segmentuak zeintzuk diren aurreikusten dituzten ezaugarri esanguratsuenak detektatzeko analisi estatistikoaz baliatzen da. Behin hori guztia eginik, eredurik onena erabiltzen da esaldiak konprimatzeko. Esan dugun moduan, Molinak bere lanean esaldi-arteko segmentuak ezabatzea proposatzen du, horretarako diskurtso analisiaren lehen urratsaz (gero azalduko dugu) baliatzen da. Beraz, diskurtso segmentua da ezabagarria den unitaterik txikiena. Esaldi bat nahikoa laburra bada, diskurtso unitate bakartzat hartuko dugu, ostera, luzea baldin bada, diskurtso unitate ezberdinetan bereizi beharko da. Bere esanetan, azken ikerketek erakusten dute diskurtso-unitateak ezabatzeak emaitza hobeak ematen dituela hitz solteak kentzeak baino. Behin testua segmentatuta, zein segmentu aukeratu eta zein ezabatu ebazteko irizpideak aurkezten ditu. Lau dira irizpideok; i) testu-zatien garrantzia, ii) testu-zatiak mantentzea, iii) testuaren gramatikaltasuna eta iv) laburpenaren luzera. Garrantzia irizpideak esaten digu jatorrizko testuko informazio garrantzitsuena soilik aukeratu behar dela. Mantentze irizpideak adierazten du segmentu bat gutxienez mantendu behar dugula esaldi bakoitzean. Gramatikaltasun irizpideari dagokionean, osatuko diren esaldiak ulergarriak izan behar dira eta baita koherenteak ere. Azkenik luzera irizpidea proposatzen du, eta honen arabera ahalik eta gehien konprimatu behar da. Laburpenak egitean maila ezberdinetan ari gintezke, hona hemen aurki ditzakegun analisi-maila ezberdinak behetik gora antolatuta: i) hitzak, ii) sintagmak edo chunkak, iii) perpaus adjuntuak edo ODUak (Oinarrizko Diskurtso Unitatea), iv) esaldiak (puntutik puntura) eta v) paragrafoak.
Molina II. maila horretan oinarritu da laburpenak egiteko, sintagmak izan ditu oinarri, alegia. Molina testu-segmentu mailan oinarritu bazuen bere lana; guk erlazio-mailan ere kontuan izan dugu. Molinarekin alderatuz, gure estrakzio-laburpenetan testu-zatiak kentzeko ala aukeratzeko maila bat gorago arituko gara testuak konprimatzeko, hots, ODUak izango ditugu oinarri, gerora koherentzia-erlazioekin aritu ahal izateko. 1taulan, Molinak (2013) erakusten duen testu baten laburpena dugu ikusgai. Taula horren ezkerreko aldean paragrafo bakoitza ageri zaigu eta erdian laburtu beharreko testua ikusten dugu segmentatuta. Eskuinean, berriz, testu horren laburpena. Segmentuak ezabatuz burutu du laburpena, eta horretarako gramatika zuzena duen eta informazio garrantzitsuena biltzen duen testua osatu du.
2.1 Rethorical Structure Theory (RST) Ikusi dugunez, Molinak esaldi-arteko segmentuak ezabatzea proposatzen du; guk, ordea, erabaki dugu esaldi mailan aritu, ordez, diskurtso mailan aritzea. Horretarako Rethorical Structure Theory (RST) izan da gure oinarria. Testuak segmentatzeko erabiltzeaz gain, laburpenen ebaluazioa egiteko ere erabiliko dugun gure ardatzetako bat izango da. Testuen egitura edo koherentzia deskribatzen den teoria da RST (Mann eta Thompson, 1987). Teoria horrekin zenbait hizkuntzatako erlazio-egiturak deskribatu dira, artean euskarazkoak (Iruskieta et al., 2013). Horretaz gain, azpimarragarria da Hizkuntzalaritza Konputazionalaren zenbait atazatan ere erabilia izan dela (Taboada eta Mann, 2006) eta baita diskurtso-egiturak automatikoki deskribatzeko analizatzaileak sortzeko ere. CODRA analizatzailea (Joty et al., 2015) dugu horren adibide . RSTn koherentziaren diskurtso-egiturak deskribatu nahi baldin baditugu, diskurtsoko osagaiak zein diren zehaztu behar da, eta ondoren, osagai horien arteko harreman edo erlazioak zehaztu. Horretarako, jarraian azalduko ditugun urrats hauek eman behar dira: I. Segmentazioa. Diskurtso osagaiak determinatu behar dira, horretarako testua oinarrizko osagaietan (proposizioetan) zatitzen edo segmentatzen da. Badira segmentatzaile automatikoak, esaterako EusEduSeg (Iruskieta eta Zapiriain, 2015) euskarazko segmentatzailea. II. Gai nagusia. Hurrengo urratsa osagai horietako unitaterik garrantzitsuena zein den ebaztea da (Iruskieta et al., 2014). Testuko gai nagusia da unitate garrantzitsuena edo UZ. Arlo horretan CU (Bengoetxea et al, 2017) euskararako detektatzaile automatikoa aurki genezake. III. Erlazio-egitura. Hirugarren eta azken urratsa, unitateak elkarren artean dituzten koherentzia erlazioz lotzen dira. Testu-unitateen arteko koherentzia-erlazioei, erlazio erretoriko esaten diegu. RSTn erlazioak errekurtsiboak dira, hots, erlazio bat beste erlazio baten unitatea izan daiteke. Erlazioak errekurtsiboak direnez eta testua koherentea bada, eraikiko dugun erlazio-egiturazko zuhaitz hierarkikoan, testuko unitate guztiek izango dute funtzio bat. Kontuan izan beharrekoa da diskurtso-unitate guztiek ez dutela garrantzi bera erlazioegituran. Diskurtso-unitate batzuk beste batzuk baino garrantzitsuagoak dira. Garrantzitsuagoak direnei nukleo-unitate (N) esaten diegu eta besteei, ostera, sateliteunitate (S).
2 Irudia- Giza jokabidea testua RSTrekin deskribatuta
- KAUSA: N gauzatzeko arrazoia S-n agertzen da; S aurkeztu gabe irakurleak ezingo luke jakin zergatik gertatu den N. Gure zibilizazioaren garapena da hiriak eta herriak gero eta handiagoak izatearen arrazoia. - KAUSA: N gauzatzeko arrazoia S-n agertzen da; S aurkeztu gabe irakurleak ezingo luke jakin zergatik gertatu den N. Hiriak eta herriak gero eta handiagoak egitea da gure paisaia aldatzearen arrazoia. - DISJUNTZIOA: N bat bestearen alternatibatzat aurkezten da. Alternatiba bat lakuak eta ibaiak lehortzea da eta bere alternatiba itsasoari lekua kentzea. - JUSTIFIKAZIOA: irakurleak S ulertzean, idazleak N aurkezteko egokitasuna areagotzen da. Lakuak eta ibaiak zergatik lehortzen ditugun edo itsasoari zergatik kentzen diogun lekua justifikatzen du esanez hiri eta herriak handitzeko beharrezkoa dela. - ELABORAZIOA: N-n aurkezturiko gaiaren edo egoeraren ezaugarriren bat garatzen da S-n. Paisaiak aldatzen direla da N eta ondoren ideia hori garatzen du Sren bitartez, esanez lakuak eta ibaiak lehortzen direla edo itsasoari lekua kentzen diogula hiriak eta herriak handitu ahal izateko. - KAUSA: N gauzatzeko arrazoia S-n agertzen da; S aurkeztu gabe irakurleak ezingo luke jakin zergatik gertatu den N. Garapenak animaliak bizilekuz aldatzera eraman izana da animalia ugari desagertzearen kausa. - KAUSA: N gauzatzeko arrazoia S-n agertzen da; S aurkeztu gabe irakurleak ezingo luke jakin zergatik gertatu den N. Atmosfera gasez eta gai kutsakorrez betetzea da klima aldaketa eragitearen kausa. - LISTA: N-ek elkarren artean ezaugarriren bat konpartitzen dute eta, gainera, N-ek zerrenda bat osatzen dute. Animalia ugari desagerraraztea eta klima aldaketa eragitea dira Lista osatzen duten osagaiak; izan ere, biak dira paisaia aldatzearen ondorioa. - ONDORIOA: irakurleak onartzen du N dela S-ren kausa edo S dela N-ren ondorioa. Animaliak desagertzea eta klima aldaketa dira gure paisaia aldatzeak dakarren ondorioa. Orain arte ikusitako Molinaren lana eta RST oinarri izanda, laburpenak biltzeko sistema sortu dugu. Baina, behin laburpenak bilduta, gure asmoa laburpen horiek ebaluatzea eta
kalifikatzea izan da, eta horretarako BABAR izeneko gida (Argüelles-Alvarezek, 2004) eta Markin tresna1 erabili ditugu. 2.2 BABAR Argüelles-Alvarezek (2004) eginiko lanean, atzerriko hizkuntzan landutako azalpen testuak ebaluatzeko irizpideak aurkezten ditu. Bere esanetan, ebaluazioa eta kalifikazioa hizkuntzaren irakaskuntzarekin eta ikaskuntzarekin lotuta doaz. Hori dela eta, beharrezkotzat jotzen du irakasleak ikasleen lanak epaitzeko tresnak izatea eskura ikasgeletan, baita ikasleak egindako lanari puntuazio bat esleitzen laguntzen duten irizpideak edota baliabideak eskuragarri izatea ere. Hori horrela izanda, laburpenak ebaluatzeko BABAR izeneko gida proposatzen du. Bere hitzetan, idatzizko adierazpenean ikasleak genero bakoitzean moldatzeko duen gaitasuna da neurtu behar dena, hots, ez da ebaluazio orokor bat egin behar, genero bakoitzean oinarritutakoa baizik. Hori dela eta, azalpen testuen ebaluazioan oinarritutako ebaluazio gida dugu BABAR2. BABAR gidan zein eduki ebaluatzen diren agertzen da, baita erabilitako puntuazioa ere. Puntuazio sistema3 azaletik aipatuko dugu; izan ere, BABAR gidak laburpenak ebaluatzeko erabiltzen duen izaera komunikatiboa da guri gehien interesatzen zaiguna, hots, hizkuntzaren zein alor hartzen dituen kontuan. Ondorengo lerroetan BABAR gidak kontuan hartzen dituen irizpideez arituko gara. Irizpideok bost ataletan daude banatuta: • Edukia: laburpenek ideia nagusia duten aztertzen da atal honetan. Horretaz gain, zein ideia biltzen dituen eta ideia horien garrantzia ere aztergai dira. Atal honetan erdietsi daitekeen puntuazio maximoa 2,5 da.
1 Markin tresna hemen aurki daiteke: https://www.cict.co.uk/markin/. 2 Arrazoi hori dela medio, gero ikusiko dugunez, guk ere azalpen testuekin aritzea erabaki dugu, genero horretako testuez osatuz gure corpusa. 3 Puntuazio sistema hau erabilita gehienez erdiets daitekeen nota 9 da. Nota maximoa 10 ez izatearen zergatia ebaluazioaren aurretik egindako proba informaletan 10 notak ia presentzia estatistikorik izan ez izana da. Hala ere, 10eko puntuazioa erabiltzea gomendatzen du, ikaslearen aukerak ez mugatzeko. Gero ikusiko dugunez, guk 10eko puntuazioa erabiliko dugu.
• Antolaketa: laburpenetako ideiak nola dauden antolatuta aztertzen da, hots, ea testu originalaren estrukturari jarraituz edo testua berrantolatuz dagoen antolatuta. Atal honetan erdietsi daitekeen puntuazio maximoa 2 da. • Hizkuntzaren erabilera: gramatikaren zuzentasuna eskatutako jardueraren arabera, transformazioak, ikasleak atzerriko hizkuntza batean ari izatea, esaldi maila eta komunztadura. Atal honetan lor daitekeen puntuazio maximoa 2,25 da. • Hiztegia: ea ikasleek transformazioak egiten dituzten edo kopiatu egiten duten; ea jatorrizko testuko hitzak mantentzen dituzten edo sinonimoak, antonimoak, hiperonimoak eta abar erabiltzen dituzten. Hitzak mantentzen badituzte ea ezinbestekoak diren eta egoki erabiltzen dituzten. Atal honetan lor daitekeen puntuazio maximoa 1,75 da.
• Aurkezpena: ortografia eta irakurgarritasuna. Atal honetan lor daitekeen puntuazio maximoa 0,5 da. Jarraian datozen tauletan BABAR gidak erabiltzen dituen irizpideak ditugu euskaratuta atalez atal. Aipatutako bost blokeak, kalifikazioak eta irizpideak ageri dira bertan.
EDUKIA Kalifikazioa Irizpideak Oso ondo
Ideia nagusia eta ondorioa nabarmentzen ditu. Ideia garrantzitsuak lantzen ditu, zehaztasunez garatuz. Garrantzitsua ez den informazioa alde batera uzten du Ondo
Ideia nagusia eta ondorioa ikusgai daude. Ideia garrantzitsu ugari lantzen ditu, nahiko zehatz garatuz. Informazio ez garrantzitsu eta erredundante gutxi du. Eskas
Ideia nagusia edota ondorioa aipatzen ditu. Ideia garrantzitsu batzuk lantzen ditu. Garapen egokia. Informazio ez garrantzitsua eta erredundantea gehitzen du.
Gaizki 1 Ideia batzuk garrantzitsuak dira, baina beste batzuekin nahasten ditu edo ez ditu garbi garatzen. Informazio garrantzitsu ugari uzten du alde batera. Informazio ez garrantzitsu eta erredundante ugari erabiltzen du. 2 Taula- BABAR gida (edukiak atala)
ANTOLAKETA Kalifikazioa Irizpideak Oso ondo
Azalpen testu baten egitura argia du. Ideien arteko lotura garbi ikusten da eta sekuentzia logikoa du. Oso koherentea. Ondo
Azalpen testu baten egitura du. Bada ideien arteko lotura. Sekuentzia logikoa du, guztiz osatu gabea beharbada. Koherentea da. Eskas
HIZTEGIA Kalifikazioa Irizpideak Oso ondo
Bere hitzak erabiltzen ditu, nahitaezkoak soilik mantenduz. Zehatza da. Forma eta erregistro egokiak.
Bere hitzekin azaltzen ditu ideiak, nahiz eta ezinbestekoak ez diren hitz batzuk erabili. Nahiko zehatza. Forma eta erregistro akats gutxi. Eskas
Hitz berdinak ez erabiltzen saiatzen da, baina ezinbestekoak ez diren hainbat hitz erabiltzen ditu. Ez da zehatzegia. Erregistro eta forma akatsak ditu. Gaizki 0.25 Hitz berdinak erabiltzen ditu edo ez du hiztegi egokia erabiltzen. Erregistro eta forma akats ugari. 4 Taula- BABAR gida (hiztegia atala)
Egoki parafraseatzen du. Ideiak lotzeko baliabide linguistiko egokiak erabiltzen ditu. Gaitasun handiz bururtzen ditu transformazioak. Ez du ia deklinabide, komunztadura eta ordena akatsik.
Parafraseatu egiten du. Baliabide linguistiko egokiak ditu ideiak lotzeko. Gaitasun nahikoa du transformazioak egiteko. Deklinabide, komunztadura eta ordena akats gutxi.
Parafraseatu egiten du, baina, ideiak lotzeko oinarrizko baliabide linguistikoak erabiltzen ditu.Transformazio gutxi egiten ditu edo egiten dituenak ez dira egokiak. Deklinabide, komunztadura eta ordena akats ugari
Gaizki 0.75 / 0.5 Ia-ia kopiatu egiten du. Ez du baliabide linguistikorik erabiltzen ideiak lotzeko. Ez daki trasformazioak egiten. Deklinabide, komunztadura eta ordena akats asko 5 Taula- BABAR gida (hizkuntzaren erabilera atala)
AURKEZPENA Kalifikazioa Irizpideak Oso ondo
0.25
Ortografia edo puntuazio akats batzuk ditu. Parrafoak ez daude argi. Hitz kopurua ez da zehatza. Garbia.
Gaizki 0 Zenbait ortografia eta puntuazio akats ditu. Parrafoak ez daude batere argi. Hitz kopurua ez da zehatza. Ez da oso garbia. 6 Taula- BABAR gida (Aurkezpena atala) Arestian esan gisa, BABAR gidaren irizpideak izan ditugu oinarri gure irizpideak sortzeko eta proposatzeko. Guk irizpide horiek Markin izeneko tresnarekin uztartu ditugu, laburpenak eskuz ebaluatzeko eta kalifikatzeko, etiketatu ondoren, laburpenmultzoen edo ikasleen estatistikak atera ahal izateko. 2.3 Markin Irakasleek oinarri konputazionalen bitartez ikasleen lanak etiketatzeko behar izana asebetetzeko asmoz sortutako tresna dugu Markin. Ikasle batek bere lana, fitxategi bat esaterako, elektronikoki edo e-posta bitartez bidaltzen baldin badio irakasleari, Markinen helburua da irakaslea gai izatea fitxategi hori etiketatu, zuzendu eta ikasleari berriz ere bueltatzeko, zuzenketak paperean egiten dituen azkartasun berarekin edo oraindik eta azkarrago. Programa hori etiketatzeko beste programa batzuekin konparatuta erabilerraza da; izan ere, Markin erabiltzea testu-editore bat erabiltzea bezain erraza eta moldagarria da. Horrez gain, ikasleak oso modu egokian eta programa berezirik instalatu gabe ikus ditzake irakaslearen oharrak, testu editore batekin edota sareko edozein arakatzailerekin. Markin Windowseko programa bat da, irakasleak bere ordenagailuan exekutatu dezakeena. Ikaslearen testua arbelean itsatsiaz inportatu dezake, edo bestela, aukera du
zuzenean irekitzeko dokumentu fitxategi batetik. Behin testua inportatuta, Markinek testua etiketatzea ahalbidetzen duen tresna multzoa ematen du. Irakasleak testua etiketatu ostean, Markinek XHTML eta RTF dokumentu-formatuak gordetzen ditu. Bertan, irakasleak eginiko etiketatzea eta idatzoharrak koloretako testuan agertzen dira. Ikasleak dokumentu hau irekitzen duenean web-nabigatzaileren batean (Internet Explorer, Firefox, Safari edo Chrome esaterako), etiketetan klikatu dezake irakasleak egindako iruzkinak ikusi ahal izateko. Horretaz gain, Markinek egindako lana RTF fitxategi gisa esportatzea ere ahalbidetzen du; izan ere, egokiagoa da ikasleren batek kopia inprimatu bezala ikusi nahi baldin badu edo bestelako zuzenketarik egin nahi badio. 2 irudian Markinen irudi bat dugu. Ezkerraldean etiketak ikus ditzakegu, gorriak balio negatiboa duten etiketak dira, grisek ez dute punturik ematen ezta kentzen eta berdeak etiketa positiboak dira. Etiketen eskumatara, aldiz, ikasle batek eginiko laburpen testua dugu, guk Markinen itsatsitakoa.
3 Irudia- Markin tresnaren interfazea Jarraian, Markin erabiltzeko hiru urratsak azalduko ditugu; i) Ikaslearen testua inportatzea, ii) testua etiketatzea idatzoharrak, iruzkinak eta kalifikazioak erabilita eta iii) testua gordetzea eta ikasleei bidaltzea.
I. Ikaslearen testua inportatzea: bi eratara inportatu daiteke testu bat Markinera, ikaslearen fitxategia zuzenean inportatuz edo ikaslearen testua arbeletik itsatsiaz. Markinek fitxategiak HTML, RTF edo TXT formatuan inportatzea ahalbidetzen du.
II. Testua etiketatzea idatzoharrak, iruzkinak eta kalifikazioak erabilita: Markinek lau modu ezberdin ematen ditu testu bati etiketak eransteko:
Etiketak aurretik zehaztutakoak dira eta akats edo gorespen mota jakin batzuk markatzeko balio dute. Etiketak, botoi barra batean dagoen botoi multzo bat erabilita txertatzen dira. Esaterako, jo dezagun, ortografia akats bat ikusi dugula testuan, kasu horretan "akats ortografiko" izena jarri diogun etiketa botoiari klik egingo diogu akatsa etiketatzeko, horrela ez dugu ibili beharko akats ortografiko bakoitzean "hau akats ortografiko bat da" idazten. Egiten ditugun etiketak negatiboak zein positiboak izan daitezke, eta kategoria ezberdinetan sailka daitezke. Horretaz gain, bakoitzari balio edo puntuazio jakin bat esleitu diezaiokegu, akatsak edo ongi eginak duen garrantziaren arabera. Iruzkinak zerbait konkretuagoa edo zehatzagoa esateko dugunean erabiltzen dira. Ditugun etiketek dagoen akatsa azaltzeko nahikoa zehaztasun ez dutenean, alegia. Feedbacka etiketatutako testuaren amaieran doa. Testuaren azalpen orokorrak ematen dira bertan. Kalifikazioa norberak zehaztu dezake. Idatzizko zerbait izan daiteke, ehunekoren bat, hamarreko puntuazioa duen kalifikazioa edo beste edozein.
III. Testua gordetzea eta ikasleari bidaltzea: arestian esan bezala, Markinen jatorrizko fitxategi formatua XHTML da. Firefox edo Internet Explorer bezalako web-nabigatzaileen bidez ikasleak ikus dezakeen web orri bat da XHTML. Beraz, irakasleak testua zuzendu eta etiketatutakoan, dokumentua gorde eta ikasleari bidaltzea baino ez du.
3 Metodologia Master lan honetako helburua betetzeko jarraitu ditugun pausoek ordena hau jarraitu dute: 1. Compress-Eus laburpenak jasotzeko sistema eta gidaliburua sortzea. 2. Laburpen-testuen corpusa osatzea. 3. Laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta metodoa zehaztea. 4. Ikasleen laburpenak ebaluatzea eta alderatzea. 5. Estrakzio-laburpenetik abstrakzio-laburpena lortzeko egindako aldaketen deskribapena. Pauso metodologiko horiek hurrengo azpiataletan azalduko ditugu. 3.1 Compress-Eus sistema eta gidaliburua sortzea 3.1.1 Compress-Eus Lan hau burutzeko beharrezkoa izan da ikasleen laburpenak biltzea, hori izango baita gerora aztertuko dugun gure corpusaren oinarrietako bat. Jakinda lan honetarako hainbat laburpen bildu beharko genituela, laburpenak estrategia jakin bati jarraituz (estrakziotik abstrakziora) bildu nahi genituela eta etorkizunean ere laburpen gehiago bildu beharko ditugula, laburpenak automatikoki biltzen dituen sistema sortu dugu, Compress-Eus (Atutxa et al, 2017) izenekoa. Compress-Eus sistemak ikasle zein irakasleen laburpenak biltzea ahalbidetzen digu. Erabiltzaileak laburtu beharreko testu bat izango du, eta testu horren bi laburpen mota egin beharko ditu, lehenengo estrakzio-laburpena eta ondoren abstrakzio-laburpena. Erabiltzaileak honako urrats hauek eman beharko ditu Compress-Eus tresna erabiltzeko: 1- Sisteman erregistratzea: erabiltzaileak bere burua erregistratu beharko du sistema erabiltzen duen estreinako aldian, horrela bere erabiltzaile izena eta pasahitza lortuko ditu. Guk, bestalde, erabiltzailearen informazio garrantzitsua. 2- Gida azkarra irakurtzea: sistemarekin aritzeko behar diren jarraibideak ditu bertan ikasleak. Bada baita gida luze bat ere. Gida luzean jarraibideak eta
sistemaren erabilera sakontasun handiagoz daude azalduta, batez ere irakasleentzat izan daiteke erabilgarria. 3- Estrakzio-laburpena egitea: erabiltzaileari laburtu beharreko testua agertuko zaio, ODUetan segmentatuta. Segmenturik garrantzitsuenak mantenduko ditu, eta beharrezkoak ez direnak ezabatu. Estrakzioa egitean erabiltzailea ez da arduratuko testuak duen gramatika zuzentasunaz. 4- Abstrakzio-laburpena egitea: egindako estrakzio-laburpenetik abiatuz, erabiltzaileak abstrakzio-laburpena egingo du, hots, testua berregingo du. Estrakzio-laburpena seguru aski ez da zuzena izango gramatika alorrean; beraz, erabiltzaileak zuzentasun hori eman beharko dio bere hitzak baliatuz. Azken batean, estrakzio-laburpenean aukeratutako segmentuek dituzten ideiak norberaren hitzekin idaztea da egin beharrekoa.4 5- Erabiltzailearen iritzia jasotzea: laburpenak bukatu ondoren, erabiltzaileak bere iritzia eman ahal izango du 11. eranskinean dagoen inkestari erantzunez. Urrats horiek eman ostean, erabiltzaileak berak egindako bi laburpen-motak jaso ahal izango ditu TXT fitxategi batean, baita irakasleak ere. Horretaz gain, irakasleak erabiltzaile guztien estrakzio-laburpenetan egindako eragiketa nagusiak jasotzen ditu kalkulu-orri batean eta horrek erabiltzaile-multzo handi baten emaitzak automatikoki aztertzeko abagunea ematen digu. Tresnak ematen duen oinarrizko informazioaren laburpena egingo dugu 7 taulan; hala ere taula osoa eta Compress-Eusen azalpen sakonagoa 1. eranskinean daude xehetasun guztiekin. Taula honetan testu originalaren zenbait datu daude5: Dokumentu horren (jatorrizko testuaren hasiera da) 2 paragrafo ikusten ditugu, bertan ageri da dokumentu osoak 23 ODU , 170 TOKEN eta Unitate Zentrala (UZ) bakarra dituela. Lehenengo paragrafoak esaldi bat du eta bigarren paragrafoak bi esaldi. Bigarren paragrafoko bigarren esaldiak (testuko 3.esaldia) bi ODU ditu (3. ODUa eta 4. ODUa). Eskuman Erabil_33k (irakasle aditua) kendutako informazioa deskribatzen da. Taulan ageri denaren arabera erabiltzaile horrek UZ mantendu egin du (bere balioa 0 baita). Horretaz gain, zein ODU kendu dituen adierazten digu. Bigarren paragrafoko bigarren esaldian (testuko 3.esaldia) lehenengo ODUa
4 Compress-Eus sistemaren ezaugarriei eta erabilerari buruzko informazio gehiago izateko jo I.eranskinera.
(testuko 3. ODUa) mantendu egin du eta bigarrena (testuko 4. ODUa) ezabatu. Gainera, orotara zenbat ODU kendu dituen ere ageri da (13), baita kendutako ODUen ehunekoa ere (% 56,52). Modu horretan erabiltzaile-multzo handi batean ideiarik garrantzitsuena (UZ) zenbatek kendu duten jakin dezakegu, baita zein paragrafo, esaldi edo ODU kendu duten, edo zenbat hitz kendu duten. Horrez gain, erabiltzaileek egiten duten laburpena adituen laburpenarekin alderatzen da, hots, erabiltzaileak egindako laburpenaren eta adituaren arteko berdintasun eta desberdintasunak aztertzen dira, adituarena zuzentzat edo ontzat hartuz.
7 Taula- Adituek eginiko Erbia testuaren estrakzio-laburpena Datuak biltzeaz gain, oraingoz orain ikasleen estrakzioen RST zuhaitzak automatikoki eratu daitezke, Jatorrizko testuetan oinarritua. Jarraian Erbia izeneko testuaren RST zuhaitza duzue ikusgai 4 irudian, eta 5 irudian, aldiz, Erbia testuaren estrakziolaburpenaren RST zuhaitza automatikoki eginda. Jatorrizko testuari erreparatuz gero, ikusiko dugu 23 ODUrekin osatutako testua dela. Estrakzio-laburpenean ostera, 10 ODU aukeratu dira laburpena eratzeko. Estrakzio-laburpenaren zuhaitz automatikoa
5 6 Taulan ageri dena Erbia testuaren datuak dira. Horrekin bat erabiltzaile aditu batek eginiko estrakzioaren datuak daude. Taulan testuaren lehen bi paragrafoak soilik aztertuko ditugu.
lortu ahal izateak, etorkizunean zenbait ataza automatikoki aztertu ahal izatea ahalbidetuko digu. Esaterako ikus dezakegu, jatorrizko testuaren UZ eta estrakziolaburpenarena bat datozela (Arerio franko ditu, ordea,). Horretaz gain, ikasleak testuari ematen dion diskurtso egitura erakusten digu, eta horrela, ikasleak zein erlazio mantendu eta kendu dituen aztertuko ditugu. Horri esker laburpenek duten koherentzia ebaluatzeko moduan izango gara, automatikoki. Kasu honetan, estrakzio-laburpenaren zuhaitza eta jatorrizko testuarena alderatzen baditugu, ikusiko dugu ODUen arteko erlazio erretorikoak bat datozela: beraz, egindako estrakzio-laburpena koherentzia aldetik egokia dela esan genezake.
4 Irudia- Erbia testua RSTrekin deskribatuta
5 Irudia- Erbia testuaren estrakzioa RSTrekin automatikoki deskribatuta
Erabiltzaileen iritzia Lan hau burutzeko Compress-Eus sistema erabili duten erabiltzaileen iritziak bildu ditugu. Iritzi hauek guztiak 11. eranskinean daude ikusgai, baina, azpimarratzekoa da ikasle askok onartu izana ariketa baliagarria izan dela klasean jorratutakoa lantzeko; gainera, erabiltzaileren batek esan du eskolan normalean egiten diren ariketekin alderatuz ezberdina dela metodo hau eta ondorioz gustura aritu dela. Erabiltzaile batzuek adierazi dute gaiekin zailtasunak izan dituztela, baina kontrako iritzirik ere bildu dugu. Horretaz gain, aipatzekoa da ikasle batzuk aipatu izana Compress-Eusekin aritu ostean jabetu direla duten laburtzeko gaitasuna hobetu behar dutela, zaila egin baitzaie ideia garrantzitsuenak bereiztea. IKTeekin aritzeko abagunetzat ikusten dute askok, hala ere, kritika handiena alde horretatik dator; izan ere, askok azpimarratu dute sistema erabiltzerakoan arazoak izan dituztela. Bukatzeko, bada erabiltzaile bat adierazi duena lau laburpen egitea oso errepikakorra iruditu zaiola. Kontutan izateko iritzia da azken hau, ikasleekin gure tresna erabili nahi baldin badugu konpetentziak lantzeko ezinbestekoa izango baita ikasleen motibazioa piztuta mantentzea. 3.1.2 Gidaliburua Erabiltzaileak (batez ere irakasleek) Compress-Eus sistemaren erabilera eta nondik norakoak ahalik eta ondoen uler ditzan gidaliburu bat sortu dugu. Compress-Eus sisteman saioa hasterakoan aurki dezake gidaliburua erabiltzaileak. Honako atal hauek aurkituko ditu erabiltzaileak gidaliburuan: Ongi etorria Sinopsia Laburpenak egiteko irizpideak Iruzkindutako adibidea Sistemaren erabilera Ekin diezaiogun
Ongi etorri atalean sistemari eta gidaliburuari buruzko oinarrizko informazioa ageri da. Sinopsian, egin beharrekoa azalduko zaio erabiltzaileari, hots, estrakzio- eta abstrakziolaburpenak egin behar dituela. Ondorengo atalean, laburpenok egiteko kontuan izan beharreko irizpideak jakinarazten zaizkio. Prozesu hori hobeto ulertzeko estrakzio- eta abstrakzio-laburpenen iruzkindutako adibide bana izango ditu erabiltzaileak. Sistemaren erabilera izeneko atalean, prozesuan zehar erabiliko den interfazea emango da ezagutzera. Azkenik, Ekin diezaiogun atalean, erabiltzaileak sistema erabiltzeko aukera izango du, proba gisa.6 3.2 Corpusa osatzea Gure iker-corpusa hiru azpicorpusekin osatu dugu: i) jatorrizko testuak (txt eta RS3 formatua), ii) Irakasleen laburpen-testuak (laburpenen urre patroia: txt eta rs3 formatuak) eta iii) ikasleen laburpen-testuak (txt eta RS3 formatuak). 3.2.1 Jatorrizko testuak Testu osoen corpusa osatzeko benetako zazpi testu aukeratu ditugu, Ikastolen- Elkartekoak7. Zazpi testu horiek Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoak dira, seigarren mailakoak zehazki; izan ere, Sanzen (2005) esanetan Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloa da adin-tarte egokia laburpena eta laburtze gaitasunak garatzeko. Generoari dagokionean, azalpen-testuak dira zazpiak. Argüellesek (2012) dionez, ikasleak genero bakoitzean aritzeko duen gaitasuna ebaluatu behar da, eta hezkuntzan azalpen-testuak direnez nagusi eta horien laburpenak ere egiten direnez, guk testu-mota horren aldeko hautua egin dugu. Edukiari erreparatuta ingurunea eta natura jorratzen dituzten testuak dira, Natura, Gizarte eta Kultura Ingurunearen Ezaguera irakasgaian lantzekoak, hain zuzen. Jatorrizko zazpi testu hauek RSTrekin deskribatu ditugu; beraz, jatorrizko zazpi testu (txt formatuan) eta berauen RST zuhaitzak batu ditugu (rs3 formatuan). Jatorrizko zazpi testuak 3. eranskinean daude ikusgai eta 4. eranskinean zazpi testuak RSTrekin deskribatuta.
6 Gidaliburuari buruzko informazio gehiago izateko jo 2.eranskinera 7 Eskerrak eman nahi dizkiogu Ikastolen-Elkarteari beraien materiala erabiltzen uztearren eta laguntzeko erakutsitako prestutasunagatik.
GUZTIRA 58 765 312 321 169 243 69 8 Taula- Jatorrizko testuen ezaugarriak Analhitzarekin aztertuta
8 taulak erakusten digu gure corpusa osatzen duten testuek dituzten ezaugarriak, baita corpusak orokorrean dituenak ere. Esaterako, corpusari orokorrean erreparatzen badiogu, hots, 7 testuak aintzat hartuta, ikusiko dugu guztira 58 esaldiz osatuta dagoela. 765 hitz dago osatuta, eta 312 lema ezberdinez: 169 motatako 321 izen daude eta 69 motatako 243 aditz. 3.2.2 Laburpenen Gold Standarda Jatorrizko testuak aukeratu ondoren, berauen laburpenen urre-patroia osatu dugu. Horretarako, bi irakaslek jatorrizko testuen estrakzio- eta abstrakzio-laburpen bilduma burutu dute, beraien arteko desadostasunak konponduz. Lehendabizi estrakziozko laburpenak egin dituzte, irakasle bakoitzak jatorrizko testu bakoitzaren laburpen bana. Ondoren, biek egindakoa kontrastatu eta ados jarri dira estrakzio-laburpen bakarra burutzeko, hots, Gold Standarda. Ados jartzeko honako irizpide hauek izan dituzte kontuan: i) estrakzioan UZa dagoen, ii) UZa hasieran egotea, iii) biek segmentu bera aukeratu izana eta iv) informatiboa izatea.
GUZTIRA 478 283 199 135 159 75 9 Taula- Estrakzio-laburpenen Gold Standardaren ezaugarriak Analhitzarekin aztertuta Estrakzioen Gold Standarda egin ostean, testuen abstrakziozko Gold Standarda osatu dute irakasleek. Hori egiteko, estrakziozko Gold Standarda hartu eta bertatik abiatuta eratu dituzte abstrakzio-laburpenak.10 10 taulan abstrakzio-laburpenen Gold Standardek dituzten ezaugarriak ageri dira Analhitzarekin aztertuta.
GUZTIRA 30 433 274 184 126 149 83 10Taula- Abstrakzio-laburpenen Gold Standardaren ezaugarriak Analhitzarekin aztertuta 9 taulan ditugun estrakzio-laburpenen eta 10 taulan dauden abstrakzio-laburpenen ezaugarriak alderatzen baditugu, laburpenak orotara kontuan izanda, estrakziolaburpenek abstrakzioek baino hitz kopuru handiagoa dutela ikus daiteke, baita lema ezberdin gehiago ere. Izen kopuru osoarekin eta izen mota ezberdinekin gauza gera gertatzen da, abstrakzio-laburpenetan kopuruak behera egiten du. Alde bakarra aditzetan dago, estrakzioek aditz gehiago dituzten arren, abstrakzioetan aditz mota ezberdin gehiago erabiltzen dira. 3.2.3 Ikasleen laburpenak Lan honetan, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) ikasten diharduten ikasleekin aritu gara, Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleekin, hain zuzen. Haur Hezkuntza gradua ikasten diharduten bigarren mailako 88 ikasleren 602 laburpen bildu ditugu, 301 abstrakzioak eta estrakziozko beste horrenbeste. Bi irakaslek abstrakziozko 301 testuak zuzendu eta sailkatu dituzte (metodologia atalean ikusiko ditugu zuzenketa horren ezaugarriak). Guk, sailkapen horretako 16 testurik onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu. Estrakzio-laburpenekin ere, antzera jokatu dugu, 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratuta, baina aukeratzeko modua bestelakoa izan da. Estrakzio-laburpenak, Compress-Eus tresnak automatikoki emandako datuekin sailkatu baititugu. Beraz, abstrakziozko 32 laburpenez eta estrakziozko beste 32 laburpenez osatutako lagina aztertuko dugu lan honetan. Etorkizunean baliabide automatikoak sortu nahi ditugu; hori dela eta, nahiz eta orain 64 laburpen erabiliko ditugun, bildutako 602 testuak
beharko ditugu bihar-etzi automatikoki aritu ahal izateko. Jarraian, 11 taulan, ikasleen laburpenen corpusa eta ondoren osatutako laginaren ezaugarriak ageri dira. Aipatzekoa da Uholdeak izeneko testuaren laburpen gehiago bildu ditugula gainontzeko testuenak baino; izan ere, Uholdeak testuaren laburpena ikasle guztiei eginarazi diegu.
jarri ostean, Gold Standarda eratu dute jatorrizko testu bakoitzarekin, 7 laburpeneko Gold Standarda11. - Ikasleen estrakzio-laburpenak: ikasleek egindako 301 estrakzio-laburpen bildu ditugu. - Ikasleen abstrakzio-laburpenak: ikasleek egindako 301 abstrakzio-laburpen bildu ditugu. - Ikasleen estrakzio-laburpenen lagina: gure lana burutzeko, bildu ditugun ikasleen estrakzio-laburpen guztietatik 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu. Aukeraketa hau egiteko laburpenak Compress-Eus tresnak automatikoki emandako datuez baliatu gara, ondorengo ataletan arituko gara horretaz. - Ikasleen abstrakzio-laburpenen lagina: abstrakzio-laburpenekin ere antzera jokatu dugu, 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratuz. Antzekoa diogu aukeratzeko modua ezberdina izan baita. Irakasle batek eginiko azaleko zuzenketan oinarritu gara lagina aukeratzeko. Behin 32 testuak aukeratuta RST erabili dugu berauek deskribatzeko. Gure corpusean bildutakoa modu argian ikusteko, bertan oinarritutako adibide bat erakutsiko dugu datozen taula eta irudietan. 12 taulan jatorrizko testu bat dugu ikusgai, "Giza jokabidea" izenez etiketatu duguna, nahiz eta bere titulua "inguruneko kalteen erantzule" izan. Taula berean, testuaren UZ dago zehaztuta. Taularen ostean, jatorrizko testuaren RST zuhaitza ageri da, bertan jatorrizko testua erlazio erretorikoen bitartez dago deskribatuta.
11 Kasu honetan ez dituzte RST bitartez deskribatu laburpenok; izan ere, ebaluazioa burutzeko nahikoa da estrakziolaburpenen Gold Standarda RST bidez deskribatzea.
Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu.
Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu.
6 Irudia- Giza jokabidea testua RSTrekin deskribatuta
13 Abstrakzio-laburpenen adibidetzat hartu ditugun testuak ez dira pertsona berberak eginak; izan ere, ez dago gure laginean Giza jokabideak testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpen onik egin duenik. Hori dela eta, ez dugu oraingo honetan estrakziotik abstrakziora ikasleak egindako eragiketak aztertzerik, bai ordea jarraian laburpen txar baten adibidearekin.
Ikasleek egindako laburpen onak ikusi ditugu aurreko taula eta irudietan, orain gauza bera egingo dugu laburpen txarrekin. Hasteko, ikasle batek eginiko laburpen txar bat dugu ikusgai 17 taulan. Horrekin batera bere UZ ageri zaigu eta taularen azpian laburpena RSTrekin deskribatuta. Kasu honetan UZa bi ODUk osatzen dute. Ikasle baten estrakziozko laburpen txar bat (33 hitz) [Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira.] [Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak,] [Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera,] [eta horrek klima aldaketa eragin du.] Ikasle baten laburpen txar baten Unitate Zentrala (UZ) (14 hitz) [Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak,] [eta horrek klima aldaketa eragin du.] 17 Taula- Ikasle baten estrakzio laburpen txar bat eta UZ
9 Irudia- Ikasle batek egindako laburpen txar bat RSTrekin deskribatuta
laburpen txar bat ikusiko dugu. 18 taulan, ikaslearen abstrakzio-laburpena eta beronen UZ ageri dira. Taularen azpian, laburpena RSTrekin deskribatuta dugu ikusgai 10 irudian. Ikasle baten abstrakzio-laburpen txar bat (16 hitz) Gure paisaiek, hirien eta herrien hazkundearekin aldatzen daude. Horrek, klima aldaketa eta animali-espezieen desagerpenak eragiten dute. Ikasle baten abstrakzio-laburpen txar baten Unitate Zentrala (UZ) (8 hitz) Gure paisaiek, hirien eta herrien hazkundearekin aldatzen daude. 18 Taula- Ikasle batek egindako abstrakzio-laburpen txar bat eta UZ
10 Irudia- Ikasle batek egindako abstrakzio-laburpen txar bat RSTrekin deskribatuta Estrakzioa eta abstrakzioa ikasle berak egin dituela baliatuko dugu aztertzeko zein eragiketa egin dituen ikasleak, egindako estrakziotik abstrakzio-laburpena sortzeko. Estrakzioa egiteko aukeratu dituen ODUak aldatu egin ditu zenbait kasutan ikasle honek. Bi ODU soilik ditu abstrakzio-laburpenak; baina, bi ODU horietan ikus daiteke estrakzioan mantendu ez dituen ideia batzuk erantsi dizkiola gero abstrakzioari. Aipatzekoa da oso estrakzioak ez izatea jatorrizko testuaren UZ eta abstrakzioak bai. Ez da hori izan, ordea, gehitu duen informazio bakarra, abstrakzioan animalien desagerpena ere aipatzen baitu. Hala ere, kontrako kasu bat ere badugu. Estrakzioan adierazi du garapenak animaliak bizilekuz aldatzera behartu dituela eta abstrakzioan ez du informazio hori sartu. Beraz, ikus daiteke ikasle honek estrakziotik abstrakziora ideiak nahiko aldatu dituela. Ideien aukeraketaz gain, ikasleak ideia horiek bere hitzez azaldu behar izan ditu abstrakzio-laburpenean, eta ikus daiteke ideiak ez daudela lar ondo kohesionatuta eta zuzentasun akats aipagarriak dituela, batez ere, komunztadurarekin. Ikasleek eginiko testu on eta txar batzuk ikusi ditugu. Onak edo txarrak diren ebazteko zenbait ezaugarri izan ditugu kontuan. Testuaren ulergarritasuna, zuzentasuna, ideien
arteko kohesioa, koherentzia eta ideien hautaketa. Gerora, testuak guk proposatutako ebaluazio-irizpideekin aztertzean, sakonago aztertu eta ebaluatuko ditugu laburpenok. 3.3 Ebaluazio-irizpideak eta metodoa zehaztea Lan honetan ikasleek eginiko laburpen on eta txarren artean dagoen aldea aztertzea dugu xede, laburpen onen eta txarren ezaugarriak zeintzuk diren ikustea, alegia. Arestian esan dugu ikasleek eginiko estrakziozko 301 laburpen ditugula, eta abstrakziozko beste horrenbeste. Ez ditugu laburpen horiek guztiak osoki aztertu. Ez da gure helburua testu horiek guztiak lan honetan proposatzen ditugun irizpideekin aztertzea; izan ere, gure nahia ikaslearen laburpena ulertzea da, irakasle zein ikasleentzat feedbacka diseinatu ahal izateko. Arrazoi hori eta denbora muga dela medio, mota bakoitzeko (estrakzio eta abstrakzio) 16 laburpen onenak eta 16 laburpen txarrenak aukeratu ditugu, ondoren beraien arteko ezaugarriak alderatzeko. Zerrenda hori egiteko, ordea, bai irakurri eta zuzendu dira 301 testuak irizpide gramatikaletan oinarriturik zuzenketen emaitzak erabili dira. Beraz, atal honetan, estrakziozko- eta abstrakziozko-laburpen onenak eta txarrenak aukeratzeko zer egin dugun azalduko dugu eta, horrekin batera, laburpen on eta txar horiek aztertzea, ebaluatzea, kalifikatzea eta alderatzea ahalbidetuko digun ebaluazio irizpideak eta etiketatze sistema azaldu. Prozesu hori bi urratsetan ikusiko dugu, lehendabizi abstrakzio-laburpenekin eta ondotik estrakziozkoekin. 3.3.1 Abstrakzio-laburpenak
Abstrakziozko-laburpen on eta txarren aukeraketa Bildu ditugun abstrakziozko 301 laburpenetatik 16 onenak eta 16 txarrenak bildu ditugu. Horretarako 301 laburpen horiek bi irakasleren artean zuzendu dituzte. Irakasle batek 46 ikasleren 157 laburpen zuzendu ditu, beste irakasleak gainontzeko 42 ikasleen 144 laburpenak. Irakasle bi horiek irizpide berdinak erabili dituzte testuok zuzentzeko, hala ere, badakigu zuzenketok subjektiboak izan daitezkeela irakasle bakoitzaren arabera, hizkuntzaren anbiguotasuna dela medio edota akats bat modu ezberdinetan zuzen daitekeelako edo zuzenketa bat baino gehiago izan daitekeelako. Hori dela eta, 16 testurik onenak eta txarrenak aukeratzeko irakasle bakarrak zuzendutako testuak izan ditugu kontutan, lehenengo irakasleak zuzendutako 46 ikasleen 157 laburpenak, hain zuzen ere. 19 taulan irakasleek erabilitako irizpideak eta adibideak daude ikusgai.
Irizpide hauek EGAko testuak zuzentzean erabili ohi diren irizpideak dira, zuzentasun gramatikala ebaluatzea da beraien funtsa. EDUKIA Atazak eskatzen duena betetzen du, proposaturiko gaiari buruzko informazioa emanez. Adibidea Laburpena egin behar baldin bada testuan ez dauden norbere ideiak gehitzea.
ARTIKULAZIOA Testuaren antolaketa, artikulazioa eta koherentzia mekanismoak zuzen erabiltzen ditu. Ideia nagusiak nabarmentzen ditu. Testu argia eta ondo egituratua, antolatzaileak eta lokailuak ondo erabiltzen ditu. Puntuazio zeinuak behar bezala erabiltzen ditu. Adibidea Akatsa: bi animalia mota ikusi genituen mendian, arrainak, ugaztunak.
EGOKITASUNA hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen du, helburuari egokituta. Idazkiaren hartzaileari egokituta dago. Erregistroa eta adizkiak egoerara egokitzen ditu. Adibidea Untxia erabili beharrean konejua erabiltzea akatsa litzateke.
ABERASTASUNA Askotariko baliabide sintaktikoak erabiltzen ditu. Lexiko aberatsa, zehatza eta egokia. Adibidea Baliabide ez aberatsa: ama eta aita etorri ziren eta joan egin behar izan zen.
ZUZENTASUNA Zuzentasun gramatikala. Deklinabidea. Akats sintaktikoak. Hitzen ordena. Ortografia zuzena. Adibidea Akats ortografikoa: azko postu zen ni ikusteaz. 19 Taula- 16 testu onenak eta 16 txarrenak aukeratzeko erabilitako irizpideak, zuzentasun gramatikalean oinarrituak Abstrakziozko laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta etiketatze sistema Behin abstrakziozko 16 laburpen onenak eta 16 txarrenak aukeratuta, guk proposatzen ditugun ebaluazio-irizpideekin zuzenduko ditugu. Jarraian, ebaluazio-irizpide horiek zeintzuk diren eta zer ezaugarri duten azalduko dugu. Irizpideok, esana dugunez, BABAR izeneko gidan oinarrituta daude, hala ere, baditu zenbait ezberdintasun nabarmen. Izan ere, hizkuntzaren alor guztiak aintzat izan arren, diskurtsoan gehiago sakontzen lagunduko diguten irizpideak dira guk proposatuko ditugunak. Azken batean, laburpen on eta txarren arteko ezaugarriak bereizten lagunduko diguten irizpideak sortzea da gure asmoa.
BABAR gidak proposatu bezala, guk ere bost ataletan banatu ditugu gure ebaluazioirizpideak; edukia, antolaketa, hiztegia, hizkuntza erabilera eta aurkezpena. Bost bloke ditugu; beraz; baina ez dute garrantzia bera, hau da, bloke guztiek ez dute puntuazio kopuru bera izango. Bloke bakoitzaren gehienezko puntuazio zein den ebazteko ere, BABAR izan dugu oinarri. BABAR gidak atal bakoitzari ematen dion puntuazio bera mantentzen saiatu gara, nahiz eta aldaketa txiki batzuk egin dizkiogun; izan ere, atal bakoitzak azpimultzoak izango ditu eta horrela kopuru osoekin aritzeko aukera izango dugu. Ondorengo taulan, BABAR gidak bloke bakoitzari ehunekotan ematen dion ponderazioa ageri da, eta horrekin bat, bigarren zutabean, guk emango dioguna. Azken zutabean puntuazio maximoa dago, ehunekoetan barik puntuetan (0tik 50erako tartean). Ikasle batek, atal guztiak batuz erdietsi ahalko duen puntuazio maximoa 50 puntukoa izango da gure kasuan. Adibidez, BABAR gidak edukia atalari % 27,77ko pisua ematen dio, guk zifra hori borobildu egin dugu gure ebaluazio-metodorako, % 28. Gure ebaluazio-metodoan atal guztiak batuta lor daitekeen puntu kopuru handiena 50 izango denez, edukia atalean gehienez erdietsi ahal izango den puntuazioa 14 da, 50en % 28, alegia. 20 taulan BABAR gidaren azpiatal bakoitzak duen balioa ehunekotan ageri da ezkerreko zutabean, erdikoan gure irizpideen balioa, hauek ere ehunekoetan eta eskumaldekoan ehuneko horiek puntuetan zenbateko balioa duten.
BABAR gidaren ponderazioa (%) Gure irizpideen ponderazioa (%) Gure irizpideen ponderazioa (puntutan) EDUKIA % 27,77 % 28 14 ANTOLAKETA % 22,22 % 22 11 HIZTEGIA % 19,4 % 18 9 HIZKUNTZA ERABILERA % 25 % 26 13 AURKEZPENA % 5,6 % 6 3 20 Taula- BABAR gidaren eta gure irizpideen ponderazioa atalka Bloke bakoitzak bere azpimultzoak ditu, eta guk azpimultzo horietako bakoitza ebaluatuko dugu. Ebaluatutako azpimultzoak Markin izeneko tresnaz etiketatu eta kalifikatuko ditugu. Jarraian, azpimultzo bakoitza aztertuko dugu bi urrats emanez; i) nola ebaluatuko dugun azpimultzoa azalduz eta ii) laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa zehaztuz.
1. ATALA: EDUKIAK (14 puntu) Bloke hau bi azpimultzotan dago banatuta. Lehendabiziko azpimultzoan ikaslearen laburpenak testuko ideiarik garrantzitsuena edo Unitate Zentrala (UZ) duen aztertuko dugu. Bigarrenean aldiz, ea testuko ideia garrantzitsuenak eta ez garrantzitsuak nola bereizi dituen.
1. 1. Azpimultzoa: UZ ikaslearen laburpenean (7 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Hiru aukera posible daude: ikaslearen laburpenean UZ ez agertzea, ikasleak laburpenean UZ aipatzea edo ikaslearen laburpenaren ardatza izatea UZ. Hori jakiteko, ikaslearen laburpenaren RST zuhaitza Gold Standardaren RST zuhaitzarekin alderatuko dugu. Esana dugun moduan, abstrakzioa egitean ikasleak bere hitzak erabil ditzake; beraz, ikaslearen laburpeneko eta Gold Standardeko ODUek (UZ barne) ez dute zertan berdin idatzita egon, antzeko esanahia izatea da beharrezkoa.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Hiru aukera ditugunez, Markinen hiru etiketa sortu beharko ditugu. Azpimultzo honek 7 puntu balio ditu (bloke osoaren erdia). Ikasleak ez duenerako bere laburpenean UZ jartzen, "UZ_0" etiketa sortuko dugu, 0 puntuko balioa duena. Ikaslearen laburpenak Gold Standardeko UZ aipatu soilik egiten badu, "UZ_3" etiketa jarriko diogu, 3 puntukoa. Eta ikaslearen UZ Gold Standardeko UZ baldin bada, kasu horretan "UZ_7" etiketa erabiliko dugu, 7 puntuko balioa duen etiketa, hots, puntuazio maximoa ematen duena. Laburpen batek alor honetan gutxieneko gaitasuna izango du baldin eta 7 puntuko puntuazioa lortu badu.
2. ATALA: ANTOLAKETA (11 PUNTU) Bloke honetan azpimultzo bakarra izango dugu, testuaren egitura ebaluatuko dugu. Ideien arteko lotura da ebaluatuko duguna, testuaren koherentzia zenbatekoa den neurtuz. 2.1. Azpimultzoa: laburpenen diskurtso-egitura (11 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Ikasleen laburpenen RST zuhaitza Gold Standardarekin alderatuko dugu. Alderaketa egitean bi gauza izango ditugu kontutan. Ea zuhaitzek dituzten erlazio erretorikoak bat datozen eta erlazio horiek lotzen dituzten ideien esanahiak antzekoak diren. Izan ere, gerta liteke, erlazio berdinak izatea zuhaitz batek, baina, lotutako ideiaren bat guztiz ezberdina izatea. Orain ere lehen erabili dugun metodo berdintsua erabiliko dugu, f-neurriaz baliatuz. Ikaslearen laburpenak eta Gold Standardak ados dituzten erlazioak zenbatuko ditugu lehendabizi, true positive. Ondoren, ikaslearen laburpenean falta diren erlazioak kontatuko ditugu, false negative. Azkenik, soberan daudenak, false positive. Hiru datu horiekin laburpen bakoitzaren f-neurria kalkulatuko dugu.
Laburpen batek diskurtso-egitura egokia duela ebazteko gutxienez 7ko puntuazioa izan beharko du azpiatal honetan. 22 Taula- Guk proposatutako irizpideen bigarren atala: antolaketa
3. ATALA: HIZTEGIA (9 puntu) Hirugarren bloke honetan hiztegia ebaluatuko dugu, erregistroaren egokitasuna eta lexikoaren aberastasuna izango dira blokearen azpimultzoak. 3.1. Azpimultzoa: erregistroa (4 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Hizkuntza malgutasunez eta eraginkortasunez erabiltzen duen aztertuko dugu, hots, helburuari egokituta dagoen. Horretaz gain, laburpena idazkiaren hartzaileari egokituta dagoen izango dugu kontutan. Azkenik, erregistroa eta adizkiak egoerara egokitzen dituen ebaluatuko dugu.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Hiru etiketa sortuko ditugu Markinen, hona hemen etiketa bakoitzaren izena, puntuazioa eta zein kasutan erabiliko dugun hirutako bakoitza: - ERR_0: idazkia ez dago helburuari egokituta, ezta hartzaileari ere. Erregistroa edo adizkiak ez ditu egokitu hainbat aldiz. 0 puntu erdietsiko da kasu honetan. - ERR_2: idazkia helburuari egokituta, baita hartzaileari ere ia beti. Erregistro edo adizkietan akats gutxi. 2 puntu erdietsiko dira. - ERR_4: idazkia helburuari egokituta, baita hartzaileari ere. Erregistro edo adizkietan ia akatsik ez. 4 puntu erdietsiko dira. Laburpen bat erregistro aldetik gaindituta egoteko gutxienez 2ko puntuazioa izan beharko du.
3.2. Azpimultzoa: lexikoaren aberastasuna (5 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Lexikoaren aberastasuna neurtzeko Analhitza tresna erabiliko dugu. Analhitzak automatikoki esango digu laburpen bakoitzak zenbat hitz dituen eta horietatik zenbat diren lema ezberdinak. Horrela, ehunekotan izango dugu laburpen bakoitzaren aberastasun lexikala.
4. ATALA: HIZKUNTZA ERABILERA (13 puntu) Bloke honetan ikaslearen hizkuntza erabilera ebaluatuko dugu. Horretarako ikasleak erabiltzen dituen konexiorako baliabide linguistikoak eta egindako transformazio gramatikalak ebaluatuko ditugu. 4.1. Azpimultzoa: Baliabide linguistikoak (7 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Ideiak lotzeko antolatzaileak eta lokailuak egoki erabiltzen dituzten ebaluatzeaz gain, berauen aberastasuna ere hartuko dugu aintzat. ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Lau etiketa sortuko ditugu Markinen, hemen ditugu etiketa bakoitzaren izena, puntuazioa eta zein kasutan erabiliko dugun lauetako bakoitza: - B.L_0: baliabide linguistikoen erabilera txarra da, asko zailtzen dute ulermena. - B.L_2: baliabide linguistikoen erabilera traketsa, une batzuetan ulermena zaildu egiten dute. - B.L_5: baliabide linguistikoen erabilera zuzena esaldi eta paragrafoak lotzean, oinarrizko baliabideak erabiltzen ditu. - B.L_7: baliabide linguistikoen erabilera zuzena, baliabide aberatsak erabiltzen ditu.
Laburpen batek baliabide linguistiko egokiak erabili baditu gutxienez 5eko puntuazioa erdietsi behar du. 4.2. Azpimultzoa: Transformazioa (6puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Zuzentasun gramatikala, deklinabidea, akats sintaktikoak eta hitzen ordena dira kontutan hartuko ditugun arloak. Bi motatako akatsak bereiziko ditugu, arruntak (0,5 puntu) eta larriak (puntu 1). Arruntak bereziki ahozko moldeak eraginak izango dira, deklinabidea, egitura… Larriak ordea, komunztadura mailakoak eta (dek, ad, sint)14 eta egitura mailako arauen aurkakoa.15 Akats-kopurua zehaztu ondoren, akats kopurua bider indizea zati hitz kopurua egingo dugu. Horrela lortuko dugu eskalako emaitza (e) eta ondorioz, zuzentasunari dagokion kalifikazio (kal) objektiboa eta proportzionala.16 Indizea zehazteko atalak.eus webguneko proposamenari jarraitu diogu, erreferentziazko indizea 100 bada ere, unibertsitate mailako ikasleekin indizea 110 edota 120 izatea proposatzen dute. Guk, 110 izatea erabaki dugu. Emaitza kalkulatzeko formula dugu, eta horrekin batera ateratako emaitzei dagokien kalifikazio taula 10.eraskinean dago ikusgai.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Lau etiketa sortuko ditugu Markinen, honako hauek izango dira etiketak, berauen puntuazioa eta irizpideak: - TRAN_0: 0 kalifikazioa erdietsi dutenak. - TRAN_2: 0,01 eta 2,00 bitarteko puntuazio erdietsi dutenak. - TRAN_4: 2,01 eta 4,00 bitarteko puntuazioa erdietsi dutenak. - TRAN_6: 4,01 eta 6,00 bitarteko puntuazio erdietsi dutenak.
Laburpen batek gutxieneko transformazio gaitasuna izateko gutxienez 4 puntu izan behar ditu azpiatal honetan. 24 Taula- Guk proposatutako irizpideen laugarren atala: hiztegiaren erabilera
5. ATALA: AURKEZPENA (3 puntu) Bloke honetan hiru azpimultzo ditugu: ortografia, puntuazioa eta luzera. 5.1. Azpimultzoa: ortografia (puntu 1) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Transformazioan erabilitako formula bera erabiliko dugu. Akats arruntak (0,5 puntu) eta larriak (puntu 1) bereiziko ditugu. Hitzen idazkera, zenbakiak, datak, orduak, laburdurak, siglak eta zeinuak akats arruntak izango dira. Letra larriak edo xeheak gaizki erabiltzea, eta hitz arrunt-arrunten idazkera okerra akats larriak izango dira. Laburpenak duen akats kopurua bider indizea zati hitz kopurua egingo dugu emaitza erdiesteko. Indizea 110 izango da. Emaitza lortu ondoren, dagokion kalifikazioa esleituko diogu. Kasu honetan, 1ko puntuazioan oinarrituta kalifikatuko dugu. Hona hemen emaitza bakoitzari dagokion kalifikazioa. Emaitza kalkulatzeko formula dugu, eta horrekin batera ateratako emaitzei dagokien kalifikazio taula 10.eraskinean dago ikusgai.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Bi etiketa sortuko ditugu Markinen, eta erdietsitako kalifikazioaren arabera erabiliko ditugu. - ORT_0: 0 kalifikazioa lortu dutenak. - ORT_1: 0,01 eta 1,00 bitarteko kalifikazioa lortu dutenak.
Ortografian gutxieneko gaitasuna duten laburpen guztiek puntu 1 izango dute eta ez gaiek 0. 5.2. Azpimultzoa: puntuazioa ( puntu 1) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Azpimultzo honetan puntuazioaren erabilerak testuaren ulergarritasunari eragiten dion ebaluatuko da.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Bi etiketa sortuko ditugu Markinen, hona hemen etiketen izena, puntuazioa eta azalpena: - PUN_0: idazkiaren puntuazioa ez da egokia eta, ondorioz, bere ulergarritasuna kaltetzen du. - PUN_1: idazkiaren puntuazioa egokia da, bere ulergarritasuna errazten du.
Puntuazioan gutxieneko gaitasuna duten laburpen guztiek puntu 1 izango dute eta ez gaiek 0. 5.3. Azpimultzoa: luzera ( puntu 1) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Abstrakzio Gold Standardak duen luzera hartuko dugu oinarri. Ikaslearen laburpenak duen hitz kopurua, Gold Standardak duenetik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta puntuazio hobea lortuko du. Horretarako ehunekoak erabiliko ditugu. Gold Standardaren balioa % 100 izango da, eta hori oinarri izanda, ikaslearen laburpena zenbateko neurrian aldendu den ehuneko horretatik kalkulatuko dugu. ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Bi etiketa sortu ditugu Markinen, honatx etiketen izena, puntuazioa eta azalpena: - LUZ_0: laburpenaren eta Gold Standardaren luzeren aldea % 10 edo handiagoa bada. - LUZ_1: laburpena ez bada Gold Standarda baino % 10 luzeagoa edo laburragoa.
Laburpen bat luzera aldetik gaindituta dagoela ebazteko 1eko puntuazioa lortu behar izan du azpiatal honetan. 25 Taula- Guk proposatutako irizpideen laugarren atala: hiztegiaren erabilera
Irizpide horiek erabilita zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin aukeratutako 16 laburpen onenak eta 16 txarrenak etiketatu ditugu Markinen. 11 irudian 16 laburpen onenen artean dagoen laburpen bat Markinen etiketatuta dugu ikusgai. Uholdeak izeneko testuaren laburpena ebaluatuta da irudian ageri zaiguna. Irudiaren eskumako aldean dauden botoiekin etiketatu dugu laburpena, azpiatal bakoitzeko etiketa bat jarri dugu; beraz, 10 etiketa laburpeneko. Ikasleak egindako laburpena kolore beltzez idatzita dago eta beronen azpian berdez ageri denak testua etiketatzeko erabili dugun etiketa bakoitzak esan nahi duena adierazten du17. Beltzez idatzitako testuan zuzenketak egin daitezke, akatsa non dagoen adieraziz esaterako eta iruzkinak ere jar daitezke, denbora mugak direla medio, ezin izan dugu horrenbeste sakondu zuzenketa. 12 irudian, ikasleak jasoko duen feedbacka ageri zaigu. Bertan ikus daitekeen moduan, ikasleak azpiatal bakoitzean eginiko etiketaren esanahia ageri da, esaterako, ikasleak ikusiko du baliabide linguistikoak egoki erabili dituela edo laburpenak luzera egokia duela.
11 Irudia- Ikasle batek eginiko laburpena Markinen etiketatuta
17 Markinek puntuazio positiboekin eta negatiboekin etiketatzea ahalbidetzen du. Positiboak berdez markatzen ditu eta negatiboak gorriz. Gure etiketa guztiek balio positiboak dituzte, nahiz eta puntuazio kaskarrak direla adierazi beharko litzatekeen. Horregatik interesgarria litzateke puntuazioak balio positiboa izan arren, gorriz adierazi ahal izatea.
12 Irudia- Ikasleak Markinen bitartez jasotzen duen feedbacka Puntuazioari dagokionez ikasle honek 47 puntu lortu ditu 50etik; beraz, laburpen ona egin du. 3.3.2 Estrakzio-laburpenak
Estrakziozko laburpen on eta txarren aukeraketa. Abstrakzio laburpenekin egin bezala, 157 estrakzio-laburpenen artetik 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu. Hala ere, aukeraketa egiteko erabili dugun metodoa erabat ezberdina izan da. Compress-Eus tresnak laburpenetatik automatikoki ateratzen dituen datuak erabili ditugu, hots, ikasleak ea UZ laburpenean mantendu duen eta bestetik ideiarik garrantzitsuenak aukeratu eta garrantzitsuak ez direnak ezabatu dituen. 26 taulan Compress-Eus tresnak automatikoki emandako datuak ditugu, eskuman jatorrizko testuaren datuak eta ezkerrean 129 ikaslearenak18. Ebaluatu dugun lehen
gauza ikasleak UZ mantendu duen izan da eta 26 taulan ageri da ikasle honek ez duela UZ mantendu. UZ mantendu ez duten ikasleei 0 puntu eman dizkiegu eta mantendu dutenei puntu 1. Ideia garrantzitsuenak ebaluatzeko, jatorrizko testuan urdinez markatu ditugu Gold Standardean mantendu ditugun ODUak eta horiz kendu beharrekoak. Ikus dezakegu, ikasleak kendu beharreko ODU bat ez duela kendu (53 ODUa), 0 agertzen baita kendutako ODU kopuruan. Ostera, mantendu beharreko beharreko bi ODUetatik bakarra mantendu du, 52 ODUa kendu egin baitu (1 agertzen delako). Ikasle honek Gold Standardarekin ODU 1 du ados, 1 falta zaio eta beste 1 du soberan. Datu horiekin f-neurria kalkulatu dugu, kasu honetan 0,5 litzateke 129 ikasleak lortutako f-neurria. Beraz, ikasle honek UZari dagokionean 0 puntu lortu ditu eta 0,5eko adostasun maila ideia garrantzitsuenetan; hori dela eta, orotara 0,5eko puntuazioa erdietsi du. Prozesu bera jarraitu dugu 157 testuekin eta azkenean 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratu ahal izan ditugu sortu dugun sailkapenetik. Jatorrizko testua Erabiltzaileak egindako testua DOK PARAG ESAL EDU EDUKop TOKEN UZKop EGILE KEN-UZkop KEN-EDU_Dok 4
0 26 Taula- Estrakzio-laburpenak ebaluatzeko erabilitako metodoa
Estrakziozko laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta etiketatze sistema.
Jarraian estrakzio-laburpenak ebaluatzeko proposatzen ditugun irizpideak emango ditugu aditzera, baita Markinen ebaluazio irizpideak nola aplikatuko liratekeen ere. Estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak ebaluatzeko proposatzen ditugun irizpideak antzekoak dira. Antzekoak direla diogu; izan ere, nahiz eta jarraian azalduko ditugun
irizpideak abstrakzio-laburpenak ebaluatzeko erabilitakoak izan, ez ditugu abstrakzioan erabili ditugun irizpide guztiak erabiliko. Abstrakziozko laburpena egitean, testua berregin egiten da; estrakzioa egitean, ostera, testuko zatirik garrantzitsuenak (ODUak gure kasuan) aukeratzen dira. Hori dela eta, ez du zentzurik goian erabilitako atal guztiak ebaluatzeak. Esaterako, zertarako ebaluatuko dugu ortografia edo lexikoaren aberastasuna bezalako azpimultzorik ezin bada testua berregin gure hitzekin.
Arrazoi horiek tarteko, estrakzio-laburpena ebaluatzeko hiru atal proposatuko ditugu; edukia, antolaketa eta aurkezpena. Atal bakoitzak abstrakzio-laburpenak ebaluatzean izan duen puntu kopuru bera balioko du, kontuan izanda ehunekotan izango duen balioa lehen baino altuagoa izango dela. 27 taulan ageri dira balioak:
Puntu kopurua Ehunekoa EDUKIA 14 % 50 ANTOLAKETA 11 % 39,3 AURKEZPENA 3 % 10,7 27 Taula- Estrakzio-laburpenak zuzentzeko proposatzen ditugun ebaluazio-irizpideen atalak eta balioak Jarraian, lehen egin dugun moduan, atalez atal joango gara. Atal bakoitzaren azpimultzoak nola ebaluatuko ditugun aztertuko dugu, eta baita Markin erabilita nola etiketatuko litzatekeen azpimultzo bakoitza ere19.
19 Jarraian azalduko ditugun irizpideak estrakzio-laburpenak zuzentzeko proposatzen ditugunak dira. Hala ere, guk gure lanean ez ditugu proposatuko ditugun moduan aplikatu; izan ere, automatikoki lortutako datuak soilik erabili ditugu ebaluazioa egiteko. Unitate Zentrala eta ideia garrantzitsuenak dira ebaluatu ditugun azpiatalak, nahiz eta gainontzekoak ebaluatzea ere funtsezkoa izan.
1. ATALA: EDUKIAK (14 puntu) Bloke hau bi azpimultzotan dago banatuta. Lehendabiziko azpimultzoan ikaslearen laburpenak testuko ideiarik garrantzitsuena edo Unitate Zentrala (UZ) duen ala ez aztertuko dugu. Bigarrenean aldiz, ea testuko ideia garrantzitsuenak eta ez garrantzitsuak nola bereizi dituen.
1.1 Azpimultzoa: UZ ikaslearen laburpenean (7 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Hiru aukera posible daude: ikaslearen laburpenean UZ ez agertzea, ikasleak laburpenean UZ aipatzea edo ikaslearen laburpenaren ardatza izatea UZ. Hori jakiteko, ikaslearen laburpenaren RST zuhaitza Gold Standardaren RST zuhaitzarekin alderatuko dugu. Gogoratu, estrakzioan ez dela testua berregiten, hori dela eta ODU guztiak berdinak dira eta abstrakzioan baino errazagoa da alderaketa egitea, ez baitugu arduratu behar esanahiari dagokionean ODUak parekideak diren.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa 16 laburpenen f-neurria izanda, bakoitzari puntuazio bat esleitu behar zaio. Horretarako, ateratako f-neurriaren arabera, adostasun maila zein den ezarri baitugu. Behin hori eginda, ikasleen 32 laburpenak multzotan banatuko ditugu. Multzo bakoitzari Markinen etiketa bat esleitu diogu. Azpimultzo honek ere 7 puntu balio dituela kontuan izanda, honela izendatu eta puntuatuko dugu kuartila bakoitza Markinen.
2. ATALA: ANTOLAKETA (11 PUNTU) Bloke honetan azpimultzo bakarra izango dugu. Bloke honetan testuaren egitura ebaluatuko dugu. Ideien arteko lotura da ebaluatuko duguna, testuaren koherentzia zenbatekoa den neurtuz. 2.1 Azpimultzoa: laburpenen diskurtso-egitura (11 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Ikasleen laburpenen RST zuhaitza Gold Standardarekin alderatuko dugu. Alderaketa egitean bi gauza izango ditugu kontutan. Ea zuhaitzek dituzten erlazio erretorikoak bat datozen eta erlazio horiek lotzen dituzten ODUak berdinak diren. Izan ere, gerta liteke, erlazio berdinak izatea zuhaitz batek, baina, lotutako ideiak (ODUak) guztiz ezberdinak izatea. Orain ere lehen erabili dugun metodo berdintsua erabiliko dugu, f-neurriaz baliatuz. Ikaslearen laburpenak eta Gold Standardak ados dituzten erlazioak zenbatuko ditugu lehendabizi, true positibe. Ondoren, ikaslearen laburpenean falta diren erlazioak kontatuko ditugu, true negatibe. Azkenik, soberan daudenak, false positibe. Hiru datu horiekin laburpen bakoitzaren f-neurria kalkulatuko dugu.
ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Azpimultzo honetan ere abstrakzioan erabiliko metodoa erabiliko dugu. Ateratako fneurriaren arabera, adostasun maila zein den ezarriz. Ondoren, ikasleen 32 laburpenak multzotan banatuko ditugu. Multzo bakoitzari Markinen etiketa bat esleitu diogu. Azpimultzo honek 11 puntu balio dituenez, honela izendatu eta puntuatuko dugu kuartila bakoitza Markinen. - ERL_O: f-neurria ≤ 0 denean, hots, ez dagoenean adostasunik. - ERL_2: f-neurria 0,01-0,20 denean, adostasun maila txikia. - ERL_5: f-neurria 0,21-0,40 denean, adostasun maila eskasa. - ERL_7: f-neurria 0,41-0,60 denean, adostasun maila moderatua denean. - ERL_9: f-neurria 0,61-0,80 denean, adostasun maila esanguratsua. - ERL_11 f-neurria 0,81-1,00 denean, ia erabateko maila. Laburpen batek diskurtso-egitura egokia duela ebazteko gutxienez 7ko puntuazioa izan beharko du azpiatal honetan. 29 Taula- Guk proposatutako irizpideen bigarren atala: antolaketa 3. ATALA: AURKEZPENA (6 puntu) Bloke honetan azpimultzo bakarra izango dugu kontuan estrakzioak ebaluatzean, luzera. 3.1 Azpimultzoa: luzera (2 puntu) i) Nola ebaluatuko dugun azpimultzoa Estrakzio Gold Standardak duen luzera hartuko dugu oinarri. Ikaslearen laburpenak duen hitz kopurua, Gold Standardak duenetik zenbat eta hurbilago egon, orduan eta puntuazio hobea lortuko du. Horretarako ehunekoak erabiliko ditugu. Gold Standardaren balioa % 100 izango da, eta hori oinarri izanda, ikaslearen laburpena zenbateko neurrian aldendu den ehuneko horretatik kalkulatuko dugu. ii) Laburpena kalifikatzeko Markinen sortuko ditugun etiketak eta etiketa bakoitzaren balioa Bi etiketa sortu ditugu Markinen, honatx etiketen izena, puntuazioa eta azalpena: - LUZ_0: laburpenaren eta Gold Standardaren luzeren aldea % 10 edo handiagoa bada. - LUZ_1: laburpena ez bada Gold Standarda baino % 10 luzeagoa edo laburragoa.
Laburpen bat luzera aldetik gaindituta dagoela ebazteko 1eko puntuazioa lortu behar izan du azpiatal honetan. 30 Taula- Guk proposatutako irizpideen hirugarren atala: aurkezpena
3.4 Ikasleen laburpenen ebaluazio eta alderatzea Laburpenak ebaluatzeko irizpideak eta berauek aplikatzeko metodoa ezarri ostean, ikasleek eginiko laburpenak ebaluatu ditugu. Hasteko, abstrakziozko 32 laburpenak (16 onenak eta 16 txarrenak) ebaluatu ditugu gure irizpideak erabilita, eta ondoren estrakziozko 32ak (16 onenak eta 16 txarrenak). Laburpen guztiak ebaluatu ostean, beraien artean alderatu ditugu. Alderaketa horri esker gure asmoa laburpen on eta txarren arteko aldea zein den ikustea da, hots, laburpen on bat izateko zein ezaugarri falta zaizkion laburpen txar bati. Hori erdiesteko, ebaluatzeko proposatu ditugun irizpideen azpiatal bakoitza banan-banan aztertuko dugu, azpiatal bakoitzean dagoen aldea ikusteko. Gure azterketaren muina hori den arren, beste zenbait aspektu ere aztertuko ditugu, azaletik bada ere. Ikusiko dugu 16 testu onenak eta txarrenak aukeratzeko erabili ditugun irizpideekin osatu dugun sailkapena, eta guk proposatzen ditugun irizpideekin sortuko dugun sailkapena bat datozen. Eta bukatzeko, hezkuntzaikuspegitik, laburpenak ebaluatzean jokatzen dugun ikuspegiaren arabera, nolako eragina izan dezakeen azken ebaluazio edo kalifikazioan aztertuko dugu. Atal honekin bukatzeko, abstrakzio-laburpenak nola zuzendu ditugun erakusten duen adibide bana emango dugu. Estrakzio-laburpenen adibidea ikusia dugu dagoeneko 3.3.2 puntuan; izan ere, 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratzeko erabili dugun ebaluazioaz baliatu gara. Abstrakzio-laburpen baten ebaluazioa Abstrakzio-laburpen bat nola ebaluatu dugun ikusteko proposatzen ditugun azpiatal guztiak nola ebaluatu ditugun ikusiko dugu banan-banan. Ebaluatuko dugun laburpena 31 taulan ageri da. Ebaluatu beharreko azpiatal batzuk ebaluatzeko 13 irudian ageri diren Gold Standard eta ikasle baten zuhaitzen arteko alderaketa erabiliko dugu. Gold Standarda goiko zuhaitza da eta ikaslearen laburpena behekoa.
13 Irudia- Gold Standard eta ikaslearen laburpenaren RST zuhaitzen arteko alderaketa 4. Erregistroa: Egoki jardun duenez erregistroari dagokionean 4 puntu erdietsi ditu. 5. Lexiko aberastasuna: Analhitza erabilita laburpenak duen aberastasuna % 72,73 da eta Gold Standardarena % 78, 95. Ehunekoetan dagoen aldea % 5,01 eta % 10 artean dagoenez, laburpen honek 3 puntu erdietsi ditu. 6. Baliabide linguistikoak: Egoki eta aberastasunez erabili dituenez baliabide linguistikoak 7 puntu lortu ditu. 7. Transformazioa: Testua ondo eraikita dago eta ez duenez akatsik egin 0 puntuko emaitza lortu du, horrek esan nahi du puntuazio maximoa erdietsi duela, 6.
8. Ortografia: Ortografian ere ez du akatsik egin, formula aplikatuta orain ere emaitza 0 da; beraz, puntuazio maximoa lortu du 1. 9. Puntuazioa: Puntuazio egokia du, irakurketa trabatzen ez duena. Hori dela eta puntu 1 lortu du. 10. Luzera: Abstrakzioak ez du luzera egokia, Gold Standarda baino % 16 luzeagoa baita. Hori dela eta 0 puntu erdietsi ditu. Hamar azpiatalak ebaluatu ondoren, laburpen honek 50 puntutik 47 erdietsi ditu. Oso kalifikazio ona da, baina kontuan izan behar da luzera irizpidea ez duela gainditu eta agian irakasleak feedback hori eman diezaioke ikasleari. Abstrakzioa eta estrakzio ebaluatuta, estrakziotik abstrakzioa sortzeko ikasleek egindako eragiketak aztertu ditugu. Hona hemen 31 taulako abstrakzioari dagokion laburpena. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. 32 Taula- 86 ikasleak egindako Giza jokabidea testuaren estrakzio-laburpena 86 ikasleak eginiko estrakzio.-laburpenetik (31 taula) abstrakzio-laburpena (30 taula) sortzeko egindako aldaketak aztertuko ditugu jarraian. Lehenengo paragrafoan bi ODU aukeratu ditu, egin duena ODU horiek batzea izan da, gramatikaltasun egokia emanez sortutako esaldi berriari. Beste bi paragrafoak bere horretan utzi ditu; izan ere, ez dute aldaketarik behar zuzentasuna izateko.
4 Emaitzak Ikasleek egindako eta Compress-Eus tresnan automatikoki bildutako abstrakziozko eta estrakziozko 32na testuak ebaluatu ditugu, ulertu ahal izateko ikasleek nola laburtzen duten. Bi laburpen-mota bildu ditugu, abstrakzioa (ikus 4.1 azpiatala) eta estrakzioa (4.2 azpiatala), eta bakoitzarentzat sortu ditugun ebaluazio-irizpide eta metodoarekin ebaluatu ditugu. Laburpenak ebaluatu ostean, beraien arteko ezberdintasunak zeintzuk diren aztertu ditugu, hori da hain zuzen ere 4.3 azpiatalean egingo duguna. 4.1 Abstrakzio-laburpenen emaitzak Abstrakzio-laburpen guztiak ebaluatu eta kalifikatu ditugu Excel kalkulu-orri batean. Laburpen guztiak banan-banan ebaluatu ditugu eta gure ebaluazio irizpideei jarraituz kalifikatu ere egin ditugu. Esana dugunez, bi lan egin ditugu: i) Guk abstrakziozko 16 laburpen onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu 19 taulan dauden irizpideak jarraituz, hots, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak. ii) Ondoren, laburpen horiek guk proposatutako laburpenak ebaluatzeko irizpideekin ebaluatu eta kalifikatu ditugu, beraz, bi sailkapen ditugu. Jarraian, bi sailkapen horiek ez datozela bat ikusiko dugu. 33 taulan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin ebaluatutako 16 testu onenak (urdinez) eta 16 txarrenak (horiz) ageri dira20. Ondoan bakoitzak lortutako posizioa du laburpen bakoitzak.
20 Testuak izendatzeko, testuaren izena eta ikaslearen kodea parentesi artean jarri ditugu. 16 testu onenek kalifikazio bera jaso zuten, 16 txarrenek ordea ez. Taulan kalifikazio altuena lortu duen laburpenetik txarrena lortu duenera daude sailkatuta 16 txarrenak.
Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin ebaluatutako sailkapena (16 onenak) Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin ebaluatutako sailkapena (16 txarrenak)
21 Gure irizpideekin egindako sailkapen taulan 16 testu onenak lortutako kalifikazio altuenetik baxuenera daude sailkatuta. 16 txarrenak aldiz alderantziz, kalifikazio kaskarrena izan duenetik onena izan duenera.
arteko ezberdintasuna izan daiteke; izan ere, gure irizpideek diskurtso-egituran oinarritutako irizpideak ere hartzen dituzte aintzat.
Laburpenak ebaluatzeko guk proposatutako irizpideekin ebaluatutako sailkapena (16 onenak) Laburpenak ebaluatzeko guk proposatutako irizpideekin ebaluatutako sailkapena (16 txarrenak)
Uholdeak(93) Giza-jokabidea(62) 32 34 Taula- Gure irizpideekin eratutako sailkapena Ikusi dugu, erabiltzen ditugun ebaluazio-irizpideen arabera ebaluazioak aldaketa nabariak izan ditzakeela. Jarraian, aldaketa horiek zergatik eman diren argitzen lagunduko diguten datuak bilduko ditugu. Baina, batez ere, ikasleek laburpenak, kasu honetan abstrakzioa, nola egiten duten ulertzea ahalbidetuko diguten datuak aztertuko ditugu. Horretarako, guk proposatutako ebaluazio-irizpideek dituzten atalekin arituko gara, azpiatal bakoitzean ikasleek eginikoa aztertuz. 4.1.1 Edukia ( Unitate Zentrala eta ideia garrantzitsuenak) Lehenengo atalean laburpenaren edukia da ebaluatu duguna. Horretarako bi azpiatal ebaluatu ditugu, Unitate Zentrala (UZ) eta ideia garrantzitsuenak.
1 grafikoan ikus daitekeen moduan, ikasleek laburpena egitean jatorrizko testuko UZ ondo identifikatu eta erabiltzen dutela ikus daiteke. Laburpenen % 81ek Gold Standardak eta jatorrizko testuak duten UZ bera izan du ardatz. Laburpenen % 3k UZ duen arren, ez da izan laburpenaren muina. Azkenik, laburpenen % 16k ez du jatorrizko testuak eta Gold Standardak duten UZ.
2 Grafikoa- Bi sailkapenen arteko aldea UZ kontuan izanda
2 grafikoan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenaren eta guk proposatutako sailkapenaren arteko aldea ikusiko dugu UZ aldagaitzat hartuta. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 69k UZ ardatz gisa mantendu du, laburpenen % 6k erabili egin duen arren, ez du ardatz gisa egin eta % 25ek ez du jatorrizko testuaren UZ. b) Onenak. 16 onenen kasuan, aldiz, laburpenen % 94k UZ ardatz gisa du eta % 6k, ordea, ez du. Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 63k UZ ardatz gisa mantendu du, laburpenen % 6k erabili egin duen arren ez du ardatz gisa egin eta % 31k ez du jatorrizko testuaren UZ. b) Onenak. 16 onenen kasuan, aldiz, laburpenen % 100ek UZ ardatz gisa du. Ikus daiteke gure irizpideekin UZa ardaztzat duten eta ez duten laburpenak hobeto sailkatuta geratzen direla sailkapenean.
3 Grafikoa- Ideia garrantzitsuak egoki eta desegoki identifikatuta dituzten laburpenak.
3 grafikoan ikus dezakegu laburpenen % 94n ondo bereizi dituztela ideia garrantzitsuak eta bigarren mailako ideiak, ostera, beste % 6ean ez. Laburpenek orotara ondo bereizita dituzte ideia garrantzitsuenak. 4 Grafikoa- Bi sailkapenen arteko aldea ideia garrantzitsuak kontuan izanda
4 grafikoan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenaren eta guk proposatutako sailkapenaren arteko aldea ikusiko dugu ideia garrantzitsuenen identifikazioa aldagaitzat hartuta. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 12k ideia garrantzitsuenak gaizki identifikatuta ditu eta % 88k ondo.
b) Onenak. 16 onenen kasuan, aldiz, % 100ek ondo du identifikatuta ideia garrantzitsuenak. Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 12k ez ditu ondo identifikatu ideia nagusiak eta gainontzeko % 88ak bai. b) Onenak. 16 onenak begiratzen baditugu, laburpenen % 100ek ideia garrantzitsuak ondo identifikatu ditu. Bi sailkapen motei erreparatuta ikus daiteke zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideen eta gure irizpideen sailkapenen artean ez dagoela alderik. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideek ez dute ebaluatzen jatorrizko testuko ideia nagusiak ondo dauden, baina gureek bai. Kontua da, 4 grafikoan ageri den moduan22, ikasleak orokorrean ondo aritu direla ideia garrantzitsuenak identifikatzen, eta horregatik ez dago alderik sailkapenen artean. Jarraian laburpen onenen eta kaskarrenen artean egon den aldea ikusiko dugu ideia garrantzitsuenak. 5 grafikoan gure irizpideetan oinarritutako laburpen onenak (kolore gorri-beltzez) eta txarrenak (kolore berdez) ageri dira. 5 Grafikoa- laburpen onenek eta laburpen txarrenek lortutako adostasun-maila ideia garrantzitsuak identifikatzean
22 4 eta 5 grafikoak laburpen bakoitzaren f-neurria kontuan izanda kalkulatu ditugu, horrela zehaztasun gehiago izango baitugu.
Erlazio-egitura 6 Grafikoa- Diskurtso-egitura egokia eta desegokia duten laburpenak
7 grafikoan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenaren eta guk proposatutako sailkapenaren arteko aldea ikusiko dugu laburpenak duen diskurtsoegitura aldagaitzat hartuta. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 25ek diskurtso-egitura desegokia du eta % 75ek egokia. b) Onenak. 16 onenen kasuan, gauza bera gertatu da, % 25ek diskurtso-egitura desegokia du eta % 75ek egokia. Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 44k ez dio eman laburpenari diskurtsoegitura egokia eta gainontzeko % 56k bai. b) Onenak. 16 onenetatik, laburpenen % 94k diskurtso-egitura egokia du eta % 6k ez. Bi sailkapen motei erreparatuta, ikus daiteke zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak erabilita ez dagoela alderik 16 testu onen eta txarrenen artean. Gure sailkapenean, ordea, bereizketa ikus daiteke egitura desegokia duten laburpen ia guztiak txarren artean baitaude. Horrek ikusarazten digu gure irizpideek diskurtso-egitura ebaluatzen dutela; aitzitik, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideek ez.
Laburpen on eta kaskarren arteko aldea nolakoa den jakin ahal izateko ondorengo grafikoa, 8 grafikoa, aztertuko dugu. Kolore berdedun puntuek laburpen onenek Gold Standardarekin erdietsitako adostasun maila adierazten dute, gorriek ostera, laburpen kaskarrenek erdietsitakoa. 8 Grafikoa- laburpen on eta txarren arteko aldea diskurtso-egitura kontuan izanda
falta izan zaizkie. Falta eta soberan dituzten erlazioen artean ez dago alde handirik, ideia garrantzitsuenekin gertatu antzera, baina kontuan izan behar dugu Gold Standardak nahiko luzeak direla; beraz, ikasleek laburpen luzeak egiteko joera dutela antzeman genezake. 4.1.3 Hiztegia (erregistroa eta lexiko aberastasuna) Atal honetan hiztegia atala aztertuko dugu. Horretarako laburpenek duten erregistroa eta lexiko aberastasuna ebaluatu ditugu. - Erregistroa Erregistroaren ebaluazioari dagokionez ikasle guztiek kalifikaziorik handiena lortu dute, 4. Beraz, maila honetan, erregistroa egoki erabiltzeko gaitasuna ondo garatua dute ikasleek. - Lexiko aberastasuna Laburpenen lexiko aberastasuna aztertzen hasteko, ikusiko dugu zenbat laburpenek duten gutxieneko lexiko aberastasuna, horretarako 9 grafikoari egingo diogu so. 9 Grafikoa- Lexiko-aberastasun egokia eta desegokia duten laburpenak
9 grafikoak erakusten digu 32 laburpenetatik % 75ek lexiko aberastasun egokia duela, eta gainontzeko % 25ek ez. Jarraian gure irizpideekin egindako sailkapenean eta zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindakoan lexiko-aberastasun egokia eta desegokia duten laburpenak nola dauden sailkatuta ikusiko dugu. Horretarako 10 grafikoa dugu ikusgai datuekin.
10 Grafikoa- Bi sailkapenen arteko aldea lexiko-aberastasuna kontuan izanda
7 grafikoan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenaren eta guk proposatutako sailkapenaren arteko aldea ikusiko dugu laburpenak duen lexikoaberastasuna kontuan hartuta. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetatik % 25ek lexiko aberastasun desegokia du eta % 75ek egokia. b) Onenak. 16 onenen kasuan, gauza bera gertatu da, % 25ek diskurtso-egitura desegokia du eta % 75ek egokia. Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpen txarrenetan guztiz orekatuta daude datuak. % 50ek lexiko-aberastasun egokia duen bitartean, gainontzeko % 50ek desegokia du. b) Onenak. 16 onenei erreparatuz gero, % 100ek lexiko-aberastasun egokia du. Sailkapenak alderatuz gero, aipagarriena da gure irizpideak erabili ditugunean sailkatutako 16 laburpen onenetan ez dagoela lexiko aberastasun desegokia duen laburpenik. Aberastasun desegokia duten laburpen guztiak 16 txarrenen artean daude. Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenean lexikoaberastasun egokia eta desegokia duten laburpenak nahasiago daude. Ez genuen emaitza hau espero; izan ere, lexiko-aberastasuna kontutan izan baitugu sailkapen eredu biak egitean. Beraz, etorkizunean hau zergatik gertatu den aztertu beharko dugu.
Lexiko aberastasunarekin bukatzeko, 11 grafikoa dugu, laburpen onenen eta kaskarrenen artean lexiko-aberastasuna kontuan izanda zein ezberdintasun dagoen ikusteko. Kolore berdez gure irizpideekin egindako sailkapenean kalifikazio altuena lortu duten laburpenak ditugu. Gorri kolorez aldiz, kalifikazio kaskarrenak erdietsi dituztenak. 11 grafikoan 0 baino puntuazio gehiago dutenek, Gold Standardak baino aberastasun handiagoa dutela adierazten dute, hots, laburpenen % 41ek ia. 11 Grafikoa- laburpen on eta txarren arteko aldea lexiko-aberastasuna kontuan izanda
a) Txarrenak. Kaskarrenak diren hainbat laburpenek, laburpen onenek baino aberastasun handiagoa dute zenbait kasutan. 32 testuetatik aberastasun kaskarrena duten 8 testuak (% 25) laburpen txarrenen multzokoak dira. Gainera, aberastasun gutxien duten laburpen kaskar horiek dezente urruntzen dira Gold Standardetik. b) Onenak. Aberatsenak diren 5 ( % 16) testuak laburpen onenen multzokoak dira. 4.1.4 Hizkuntza erabilera (baliabide linguistikoak eta transformazioa) Hizkuntzaren erabilera ebaluatzeko bi azpiatal zehaztu ditugu, laburpenean erabilitako baliabide linguistikoak eta laburpenak duen transformazio-maila. Jarraian, laburpenak bi azpiatal hauek kontuan hartuta aztertuko ditugu. - Baliabide linguistikoak Hasteko eta behin 32 laburpenetatik zenbatek erabili dituen baliabide linguistiko egokiak aztertuko dugu, ikus 12 grafikoa.
12 Grafikoa- baliabide linguistiko egokiak eta desegokiak dituzten laburpenak
Laburpenen % 66k baliabide linguistikoak egoki erabili dituela ikus genezake 12 grafikoan. Aitzitik, laburpenen % 34k ez du gaitasun nahikorik azpiatal honetan. Horrek adierazten du beste zenbait arlotan baino zailtasun nabarmenagoak izan dituztela ikasleek. Baliabide linguistikoen inguruan gehiago sakontzeko, 13 grafikoan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin egindako sailkapenaren eta guk proposatutako sailkapenaren arteko aldea ikusiko dugu laburpenak duen baliabide linguistikoen egokitasuna kontuan hartuta. 13 Grafikoa- Bi sailkapenen arteko aldea baliabide linguistikoen egokitasuna kontuan izanda
Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. Laburpenen % 31k soilik erabili ditu ondo baliabide linguistikoak, gainerako % 69k desegoki. b) Onenak. Laburpenen % 100ek erabili ditu egoki baliabide linguistikoak. Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpenetatik % 56k ondo ditu erabilita baliabide linguistikoak, % 46k ordea ez du gaitasun nahikorik erakutsi. b) Onenak. Onenen artean baliabide egokiak dituzten laburpenek gora egiten dute, % 88. Gainontzeko % 12ak ez du gutxieneko maila. 13 grafikoko datuak aztertuta, bi sailkapenei dagokienean orain arte gertatu ez den zerbait ageri da. Oraingo honetan zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin lortutako sailkapenak hobeto bereizten ditu aztertzen ari garen azpiatala. Horrek ikusarazten du irizpide horiekin ebaluatzean baliabide linguistikoek pisu esanguratsua izan dutela. Azpiatal honekin bukatzeko, laburpen onenen (berdeak) eta txarrenen (gorriak) arteko aldea ikusiko dugu 14 grafikoan. 14 Grafikoa- Laburpen onenen eta txarrenen arteko aldea baliabide linguistikoak kontuan izanda
b) Onenak. Laburpen onen ia %63k puntuazio maximoa lortu duela, hots, 7 puntu. Era berean azpimarratu behar da laburpen onenen artean dagoen laburpen batek ( % 3) 0ko puntuazioa erdietsi duela. - Transformazioa Hizkuntza erabilera atalari dagokion bigarren eta azken azpiatala aztertuko dugu datozen lerroetan, transformazioa. Zuzentasun gramatikala, deklinabidea, akats sintaktikoak eta hitzen ordena dira kontutan hartu ditugun arloak azpiatal hau zuzentzeko. Transformazio egokia edo desegokia duten aztertu dugu eta laburpen bakarra (% 3) dago transformazioari dagokionean ez gaitzat jo beharrekoa. Sailkapenei erreparatuz, zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin lortutakoa eta gurea bat datoz. Izan ere, transformazio desegokia duen laburpen bakar hori 16 laburpen kaskarrenen artean dago bi sailkapenetan. Hala ere, transformazioak gure sailkapenean izan duen garrantzia kontuan hartzekoa izan ahal izan dela erakusten digu 15 grafikoak. 15 Grafikoa- Laburpen onenen eta txarrenen arteko aldea transformazioa kontuan izanda
b) Txarrenak. Laburpen txarrenen % 75 ordea, transformazioan puntuazio baxuena lortu duten 16 laburpenen multzoan dago. Hala ere, multzo horretatik laburpen bakarra baino ez da desegokia. 4.1.5 Aurkezpena (ortografia, puntuazioa eta luzera) Azken atala aurkezpena da, bertan hiru azpiatal aztertu ditugu: ortografia, puntuazioa eta luzera. Ortografia Ortografia ebaluatzeko akats arruntak eta larriak bereizi ostean laburpen bakoitza ortografia aldetik zuzena den ebatzi dugu. 16 grafikoan ikus genezake laburpenen % 97 zuzena dela ortografiari dagokionean. 16 Grafikoa- Ortografia egokia eta desegokia duten laburpenak
- Puntuazioa Ortografian gertatu antzera, puntuazioarekin ikasle guztiek puntuazio bera lortu dute, batek izan ezik, hau da, laburpenen % 97k puntuazio egokia izan du. - Luzera Azkenik, luzera azpiatala aztertu dugu. 17 grafikoak erakusten digunez, laburpen gehientsuenek luzera desegokia dute, % 69k. Horrek begi bistan uzten du ataza honetan zailtasunak dituztela ikasleek.
17 Grafikoa- Luzera egokia eta desegokia duten laburpenak
Ikasleek arlo honetan zailtasunak dituztela ikusi ondotik, ondorengo grafikoan bi sailkapenen artean dagoen aldea ikusiko dugu. 18 Grafikoa- Bi sailkapenen arteko aldea luzera kontuan izanda
Zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. Laburpenen % 31k soilik du luzera egokia, gainerako % 69k luzera desegokia du. b) Onenak. Ez dago ezberdintasunik, txarrenekin gertatu bezala % 69k luzera desegokia du.
Gure irizpideak oinarri izanda: a) Txarrenak. 16 laburpenetatik % 81ek luzera desegokia du eta gainontzeko % 19k egokia. b) Onenak. Datuak orekatu arren oraindik nagusi dira luzera desegokia duten laburpenak, % 56. Bi sailkapenak alderatzen baditugu 19 grafikoan, normala da zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin egin dugun sailkapenean 16 onenen eta 16 txarrenen artean alderik ez egotea, izan ere, irizpide horiek ez dute testuaren luzera ebaluatzen. Guk proposatzen ditugun irizpideek bai eta aipagarria da laburpen onenen erdiak baino gehiagok luzera desegokia izatea. Ikusi dugunez, luzera egokia emateko zailtasuna dute ikasleek. Jarraian, luzera desegokia duten laburpenak aztertuko ditugu 20 grafikoan. Grafiko horretan luzera desegokia duten laburpenen % 59 beharko lukeena baino luzeagoa dela ikus dezakegu, eta laburpenen % 41, berriz, laburregia dela. 20 Grafikoa- Luzera desegokia duten laburpenak sailkatuta (luzeegiak eta laburregiak)
Aztertu ditugu abstrakzio-laburpenak atalez atal. Gure ebaluazioa atalka ebaluatu arren, atal guztien arteko batura eginez lortu dugu kalifikazioa. Kalifikazio hori da 16 testu onenak eta 16 txarrenak bereizten lagundu diguna. Abstrakzio-laburpenak aztertzeari amaiera emateko, ikusiko dugu zenbat laburpenek dituzten ebaluatu ditugun azpiatal
guztiak gaindituta. Hau da, azken kalifikazioa bigarren mailako biurtuko dugu estrakziotik abstrakziorako estrategia egokiak zein izan diren deskribatzeko, eta gainditutzat azpiatal guztiak gaindituta dituzten laburpenak soilik hartuko ditugu horretarako. Horretarako ikus 35 taula. 35 taulako lehen zutabean azpiatal guztiak gainditu dituzten laburpenak ageri dira. Bigarren zutabean zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin ebaluatzean ea onenen edo txarrenen artean zeuden zehaztu dugu. Hirugarren zutabean gure irizpideekin ebaluatzean 6 laburpenok 16 onenen artean edo 16 txarrenen artean geratu diren agertzen da. Parentesi artean sailkapenean zenbatgarren postuan geratu diren laburpen horiek ageri da. Adibide gisa Ura(93) testua hartuko dugu. Testu honek azpiatal guztiak gainditu ditu. Zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin ebaluatzean 16 testu txarrenen artean sailkatu dugu, baina gure irizpideekin ebaluatzean 16 onenen artera igaro da, 12. kalifikazio onena lortuz.
a) Azpiatal guztiak gaindituak. 32 laburpenetatik % 19k soilik gainditu ditu azpiatal guztiak. 6 testutik 2 zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin egindako sailkapenean 16 laburpen txarrenen artean egon dira. Gure irizpideekin egindako sailkapena kontuan hartuta denak dira 16 laburpen onenen artean dauden laburpenak. b) Azpiatalen bat gainditu gabe. Laburpenen % 81ek ez du gainditu azpiatalen bat. Aipatzekoa da orotara kalifikazio altuena lortu duen laburpenak ez dituela azpiatal guztiak gainditu; izan ere, azpiatal guztiak bikain ditu, baina, ez du luzera egokia.
Azpiatal guztiak gainditu dituzten laburpenak Zuzentasun gramatikalari dagokion irizpideekin nola sailkatu ditugun Gure irizpideekin nola sailkatu ditugun Ura(93) 16 testu txarrenen artean 16 testu onenen artean (12) ura(91) 16 testu txarrenen artean 16 testu onenen artean (9) Uholdeak(61) 16 testu onenen artean 16 testu onenen artean (5) eragile geologikoak(129) 16 testu onenen artean 16 testu onenen artean (6) Uholdeak(100) 16 testu onenen artean 16 testu onenen artean (2) eragile geologiko(135) 16 testu onenen artean 16 testu onenen artean (7) 35 Taula- Azpiatal guztiak gaindituta dituzten laburpenak 4.2 Estrakzio-laburpenen emaitzak Abstrakzio-laburpenekin egin bezala, 157 laburpenetatik 16 testu onenak eta 16 txarrenak atera ditugu, laburpenen UZ eta ideia garrantzitsuenak ebaluatuz23. 157 testu horietatik % 80k jatorrizko testuaren UZ mantendu egin du bere laburpenean. 21 Grafikoa- UZ mantendu eta kendu duten laburpenen bereizketa
23 Guk proposatzen ditugun ebaluazio irizpideetan erlazio erretorikoak eta laburpenen luzera ere ebaluatzen ditugu, baina, Compress-Eus tresnak automatikoki ematen digun informazioa soilik erabilita ebaluatu ditugu estrakzioak, hots, UZ duen laburpenak eta zein ODU kendu dituen.
Ideia garrantzitsuenei dagokienean f-neurria kalkulatu dugu laburpenak sailkatzeko. Ondoren, ideia garrantzitsuak egoki eta desegoki aukeratu dituzten laburpenak bereizi ditugu, ikus 22 grafikoa. 22 Grafikoa- Ideia garrantzitsuak egoki eta desegoki aukeratuta dituzten laburpenak
22 grafikoak erakusten digunez, laburpenen % 96k adostasun maila egokia lortu du. 157 laburpenak batuta Gold Standardarekin alderatzen baditugu 1.010 ODU (ideia guretzat) bat datoz, 614 soberan daude eta 481 falta dira. Ados ODU ugari egoteak eta soberan faltan baino 133 ODU gehiago izateak, ikasleek Omantentzeko izan duten joera adierazten dute. UZ duten laburpen guztiek puntu bat dute eta ez dutenek 0. Horri f-neurriaren balioa gehituta kalkulatu dugu estrakzio-laburpen bakoitzaren puntuazioa. Jarraian 36 taulan kalifikazio altuena eta baxuena lortu dituzten 32 laburpenak ageri dira. Eskumako aldean 16 onenak eta ezkerrean 16 txarrenak. Kalifikazio altuena Eragile geologikoak(150) laburpenak izan du, 2 puntu atera ditu, atera daitekeen altuena. Baxuena aldiz Eragile geologikoak(129), 0 puntu. Azpimarragarria da, testu onena zein txarrena Eragile Geologikoak testuaren laburpenak direla; gainera, testu onenen zein txarrenen artean testu hau ageri da gehien. Taulan ageri diren 7 testuk izartxo bat dute, izartxo hori duten laburpenak aurretik aukeratu ditugun abstrakziozko 32 laburpenen artean daude. Horietatik bost testu onenen artean eta bi testu txarrenen artean. Gainera, aipagarria da Eragile geologikoak(135), Uholdeak(87) eta Ura (76) laburpenak zuzentasun gramatikalari
dagokion irizpideak jarraituz egindako azterketaren arabera abstrakziozko 16 testu txarrenen artean zeudela, eta gure irizpideak jarraituz aldiz, estrakziozko 16 laburpen onen artean daude.
Estrakziozko 16 laburpen onenak Estrakziozko 16 laburpen txarrenak Eragile geologikoak(150) Eragile geologikoak(138) Eragile geologikoak(127) Eragile geologikoak(144) Eragile geologikoak(128) Eragile geologikoak(123) Eragile geologikoak(135)* Eragile geologikoak(110) Uholdeak(87)* Eragile geologikoak(117) Uholdeak(61)* Eragile geologikoak(129) Ura(78) Eragile geologikoak(144) Ura(94) Giza jokabidea(83) Giza jokabidea(86)* Giza jokabidea(75) Giza jokabidea(78) Itsasoaren eragina(112) Giza jokabidea(74) Lurrikarak(147) Ura(76)* Ura(74)* Uholdeak(81) Giza jokabidea(87)* Uholdeak(127) Uholdeak(110) Giza jokabidea(58) Uholdeak(108) Ura(79) Eragile geologikoak(129) 36 Taula- Estrakzio-laburpen onenen eta txarrenen sailkapena 4.3 Estrakziotik abstrakziora Compress-Eus tresna erabiltzean ikasleek lehendabizi testuaren estrakzio-laburpena egin dute eta estrakzio horretatik abiatuz abstrakzioa. Ikusi dugunez, aztertu ditugun 16 abstrakzio onenen artean badira estrakzio-laburpen onenak ere badiren 5 laburpen. 16 txarrenen artean ere badira 2 laburpen bat datozenak bi sailkapenetan. Guk, ikasleek estrakzio-laburpenetik abstrakzio-laburpena egiteko egiten dituzten eragiketak aztertu
ditugu aipatu berri ditugun 7 testu horiekin eta emaitzen azken atal honetan azterketa horretatik ateratako datuen berri emango dugu. Estrakzioan laburpenek jatorrizko testuaren UZ mantendu duten eta ideia garrantzitsuak nola identifikatu dituzten ebaluatu dugu. Abstrakzioan ere bi azpiatal horiek ebaluatu ditugu, beste zenbait azpiatalen artean, eta ondorengo taulan alderatu egingo ditugu. 36 taulan, eskumako zutabean, laburpenen kodea ageri da, urdinez daudenak 16 laburpen onenen artean sailkatuak dira eta gorriak, aldiz, 16 eskasenen artean. Zutabe bat eskumarago laburpenek estrakzioan UZ mantendu duten dago adierazita. Laburpen onenek UZ mantendu duten bitartean, txarrenek kendu egin dute. Hirugarren zutabean ikasleek ideia garrantzitsuak identifikatzean lortu duten f-neurria ageri da laburpen bakoitzean. Bi laburpenek adostasun osoa lortu dute Gold Standardarekiko, eta batek erabateko desadostasuna. Horrekin batera, aipagarria da Ura(74) eta Giza jokabidea(87) laburpenek 0,4 baino kalifikazio hobea erdietsi dutela. 0,4 izan beharreko gutxieneko adostasun mailatzat hartu dugu irizpideetan. Laugarren eta bosgarren zutabeetan abstrakzioan eginikoaren datuak ditugu. UZri erreparatuz gero, ikus daiteke estrakzioan UZ mantendu dutenek abstrakzioan ere mantendu dutela eta UZ estrakzioan jarri ez dutenek abstrakzioan ere ez dutela jarri. Ideia garrantzitsuak identifikatzean testu bakarrak jaitsi du nota estrakzioa abstrakzioarekin alderatzen badugu. Hiru testuk nota bera erdietsi dute, horrek erakusten du ideia berdinak jorratu dituztela estrakzioan eta abstrakzioan. Geratzen diren beste hirurek ideia egokiagoak erabili dituzte abstrakzioan estrakzioan baino, batez ere, Giza jokabidea(87) laburpenak, estrakzioan zuen adostasun maila 0,2 baino gehiago igo baitu.
UZ estrakzioan Ideia garrantzitsuak estrakzioan(f-neurria) UZ abstrakzioan
Ideia garrantzitsuak abstrakzioan Eragile geologikoak(135) Bai 1 Bai 0,5 Uholdeak(87) Bai 1 Bai 1 Uholdeak(61) Bai 0,96 Bai 1 Giza jokabidea(86) Bai 0,91 Bai 0,91 Ura(76) Bai 0,89 Bai 0,89 Ura(74) Ez 0,47 Ez 0,52 Giza jokabidea(87) Ez 0,46 Ez 0,67 37 Taula- Estrakzio- eta astrakzio-laburpenen alderaketa UZ eta ideia garrantzitsuenak kontuan izanda 4.4 Estrakziotik abstrakziora ikasleen eragiketak Azken atal honetan, 4.3 ataleko 7 testuetan ikasleek estrakziotik abstrakziora eginiko eragiketak ikusiko ditugu. Taula bakoitzean estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak ageri dira eta berauen azpian ikasleak eginiko eragiketak. Estrakzio-laburpena Eragile geologikoak(135) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak.
Abstrakzio-laburpena Eragile geologikoak(135) Lurraren itxura aldatzen duten prozesuei eragile geologiko edo geomorfiko esaten diegu. Prozesu horiek lur barnean sortzen direnean, barneko eragileak edo indar eraikitzaileak dira. Lurrazalean sortzen direnean, berriz, kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak. 38 Taula- Eragile geologikoak testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 135 ikasleak eginda 38 taulan ikusten dugu ikasleak ideia berdinak erabili dituela estrakzioan eta abstrakzioan. Egin duena izan da estrakzioa egitean aukeratutako ideiak bere hitzez esan eta elkarrekin kohesionatzea. Esaterako, estrakzioan Barneko eragileak edo indar
eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak esaldia aukeratu duela ikus daiteke. Abstrakzioan esaldiari buelta eman dio ZIRKUNSTANTZIA erlazioa erabiliz ideia bera garatzeko Prozesu horiek lur barnean sortzen direnean, barneko eragileak edo indar eraikitzaileak dira. Horretaz gain, aurreko esaldiarekin duen kohesioa nola eman dion argi ikus daiteke Prozesu horiek esatean eragile geologikoei egiten baitie erreferentzia. Estrakzio-laburpena Uholdeak(87) Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak…) Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. Abstrakzio-laburpena Uholdeak(87) Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira hau da; ibilgune naturaleko urak gainezka egiten du eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Horregatik, uholdeek hainabt kalde eragitzen dituzte ingurunean, alde batetik pertsonak eta animalika hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, lurrak higatu egiten dira eta bestetik, arrainak eta beste animali batzuen kalte handi egiten zaio. Izan ere, azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira, zubiak, errepideak, urtegiak etaabar. Azkenik, gizakiak naturarekiko duen eskuhartzeak garrantsitzua da. 39 Taula- Uholdeak testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 87 ikasleak eginda Testu honetan, oso ondo ikus daiteke ikasleak ideia garrantzitsuenak bikain aukeratu dituen arren, ideia horiekin abstrakzio testu on bat eraikitzea kostatu zaiola. Ideiak bere hitzekin adieraztean ortografia akatsak egin ditu: hainabt, kalde, eragitzen, animalika, etaabar eta garratsitzua. Ortografiaz gain, bada komunztadura eta deklinabide akatsik testuan: beste animalia batzuen kalte egiten zaio. Bukatzeko, laburpenak ideiak kohesionatzeko zailtasuna erakusten du, horren adibide garbiena, azken esaldia da. Aurretik esandakoarekin oso lotura eskasa du, batez ere lokailu egokia ez duelako erabili. Orotara, esango genuke ideiak bikain aukeratu dituela ikasleak, baina zailtasunak izan dituela ideia horiek bere hitzekin garatzeko.
Estrakzio-laburpena Uholdeak(61) Uholdeak Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak…) Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. Abstrakzio-laburpena Uholdeak(61) Gizakiak naturan duen esku-hartzearen ondorioz, uholdeak gertatzen dira. Horrez gain, Lurrak euri guztia hartu ezin duenean ere gertatzen dira, urak gainezka egiten baitu ibilgu naturaletatik. Naturako fenomeno honek, hainbat kalte eragiten ditu ingurunean. Besteak beste; pertsona zein animalien heriotza, ondasunen galera, erliebea higatzea, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzea, eta azpiegiturak kaltetzea.
40 Taula- Uholdeak testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 61 ikasleak eginda Ikasle honek ideia garrantzitsuenak hobeto aukeratu ditu abstrakzioan estrakzioan baino. Horren arrazoia testuaren titulua kendu izana da. Ideia berdinak abstrakzioan jorratu dituen arren, egitura erabat aldatu du, batez ere ordenari dagokionean; horren adibide argia dugu gizakiaren esku-hartzean. Estrakzioaren bukaeran dago hori eta abstrakzioan aurrera eraman du. Ordena eta egitura aldatu dituela esan berri dugu; hala ere, ikus daiteke UZa (uholdeak gertatzen dira) laburpenaren aurrean mantendu duela eta horrek asko lagundu dio laburpena egokia izan dadin egitura aldetik. Horretaz gain, interesgarria da ikustea ODU garrantzitsuenak mantendu dituen arren, ODU horietako testu-zati batzuk kendu egin dituela, estrakzioan parentesi artean dagoena. Bukatzeko, zuzentasun ona du sortu duen abstrakzioak eta esaldi zein paragrafo arteko ideiak ere ondo kohesionatuta daude.
Estrakzio-laburpena Giza jokabidea(86) Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Abstrakzio-laburpena Giza jokabidea(86) Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, nabarmen aldatu da gure paisaia. Garapen horrek guztiak, bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. 41 Taula- Giza jokabidea testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 86 ikasleak eginda Laburpen honetan estrakzioa eta abstrakzioa ia berdinak dira. Lehenengo bi ODUekin bere hitzak baliatuz esaldi bakarra eratu du ikasleak, Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, nabarmen aldatu da gure paisaia. Hurrengo ODUak ostera, bere horretan utzi ditu. Ikasleak ikusiko zuen sortu duen estrakzioa egokia dela zuzentasun, kohesio eta egitura aldetik; ondorioz, bere horretan uztea erabaki du laburpenaren zati handi bat.
Estrakzio-laburpena Ura(76) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko… Nekazaritzan, adibidez, gai kimiko ugari erabiltzen dira Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Abstrakzio-laburpena Ura(76) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko... Nekazaritzan, adibidez, gai kimiko ugari erabiltzen dira, Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara.
24 42 Taula- Ura testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 76 ikasleak eginda Ikasle honek abstrakzioa egitean ez du estrakzio-laburpeneko ezertxo ere aldatu. Baina, kasu honetan abstrakzioak akats nabarmenak ditu. Puntuazio akats ugari ditu, izatez laburpen hau da puntuazioan ez gai atera duen bakarra. Gainera, ideiak konexioa erakusteko testu antolatzaileak ere erabili beharko lituzke.
Estrakzio-laburpena Ura(74) Uraren erabilera desegokia gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik… eskuratzen dugu zuzenean. baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, baina prozesu horiek amaitutakoan, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Abstrakzio-laburpena Ura(74) Ura ezinbestekoa dugu bizitzeko eta erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. Nekazaritzan eta industrian ezinbestekoa da ura ,baina erabiltzen dituzten gai kimiko horiek urak kutsatzen dituzte. Gainera, prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Beraz, egoera larri honen bidez, , naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. 43 Taula- Ura testuaren estrakzio eta abstrakzio-laburpenak 74 ikasleak eginda Ikasle honek estrakziotik abstrakzioa egitean testuaren titulua kendu egin du. Ondoren, ideiak lotzen saiatu da. Ideiak lotzean kohesioan akats bat egin du; adibidez, erabiltzen diren gai kimiko horiek esaten duenean lehenago ez du hitz egin gai kimikoen inguruan; beraz, ez dago jakiterik zein gai kimikori egiten dion erreferentzia. Hala ere, estrakzioeta abstrakzio-laburpen honen alderaketak duen ezaugarri bereizgarriena koherentzian dago. Ikasleak ez ditu ideiak ongi aukeratu eta ideiok lotzen saiatu denean, laburpenari jatorrizko testuak esaten ez dituen ideiak erantsi dizkio. Esaterako, jatorrizko testuan irakur dezakegu (3.eranskinean) gure etxeetan ura edateko, janaria prestatzeko, garbiketarako… erabiltzen dugula eta prozesu horietan sortutako ur zikinak isuri egiten ditugula. Ikaslearen laburpena hartzen badugu, isurtzen ditugun ur zikinak nekazaritza eta industrian sortuak direla esaten du. Beraz, ideiak ondo ez aukeratzeak zentzu ezberdina duen testua idaztea eragin du ideiak lotzean.
Abstrakzio-laburpena Giza jokabidea(87) Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. eta horrek klima aldaketa eragin du. Abstrakzio-laburpena Giza jokabidea(87) Ingurune kaltetuak, gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. Horrek nabarmentzen dute hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Ikusi dezakegu garapen horrek guztiak bizilekuak aldatzera behartu ditu animaliak eta animalia- espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. horregatik klima aldaketa eragiten du.
44 Taula- Giza jokabidea testuaren estrakzioa eta abstrakzioa 87 ikasleak eginda Azken bi estrakzioak eta abstrakzioak alderatzen baditugu, hasieran ikasleak gauza arraro bat egin duela ohartuko gara, abstrakzioari lehen paragrafoaren hasieran testuaren titulua jarri dio eta horrek gramatikari erabat eragin dio. Gainontzean, antzeman daiteke ikasle honek zailtasunak izan dituela estrakzioan aukeratutako ideiak abstrakzioan ondo kohesionatzean. Esaldien egiturak berdintsu utzi ditu, esaldiak elkarrekin lotzen saiatuz, baina akats nabarmenak ditu. Lehengo eta bigarren esaldiak lotzeko Horrek nabarmentzen dute erabili du, komunztadura aldetik akatsa egiteaz gain, ez du zentzu handirik dagoen testuinguruan erabiltzeak. Hirugarren esaldiari hasiera emateko Ikusi dezakegu erabili du KAUSA edo ONDORIOA erakutsi beharko lukeen lokailu bat erabili beharrean; gainera, ikusi dezakegu horrek perpaus osagarria edo konpletiboa erabiltzea eskatzen duela eta ikasleak ez duela erabili. Bukatzeko, kohesioarekin izan duen azken adibidea aztertuko dugu, azken esaldia bera. Horregatik erabili duen moduan erabilita badirudi animaliak bizilekua aldatu dutelako edo animalia-espezie ugari desagertu direlako gertatu dela klima aldaketa, testu originalean atmosfera gasez eta gai kutsakorrez bete izanaren ondorioa denean.
Hemen egindako deskribapenak aztertzeko, ahal direnak automatikoki detektatzeko eta irakaslearen lana kudeatzeko tresnaren feedbacka diseinatu nahi dugu.
5 Ondorioak eta etorkizuneko lana Lan honetan ikasleek nola laburtzen duten ulertzen saiatu gara; izan ere, gure biharetziko asmoa da ikasle zein irakasleei feedbacka nola eman diseinatzea ikasleek laburtze gaitasuna gara dezaten beraien beharrizanak aintzat harturik. Gure helburu hori lortzeko bidean, lan honetan lehendabiziko urratsak eman ditugu. Compress-Eus izeneko tresna sortu dugu, estrakzio- eta abstrakzio-laburpenak egitea eta laburpenok biltzea ahalbidetzen duen tresna; gainera, erabiltzaileek tresnaz duten iritzia ere bildu dugu. Normalean, testu bat ebaluatzen dugunean, erabiltzen ditugun hizkuntza irizpideez gain, Compress-Eus tresnak laburpenak diskurtso mailan aztertzea errazten digu, testuak ODUetan segmentatuta baitaude eta ODUen arteko erlazio erretorikoak zehazten baitira. Gure iritziz, diskurtso-egitura kontuan izanez ebaluatzea garrantzitsua da eta askotan ikastetxeetako eskola liburuetan ez da behar beste garatzen hizkuntzaren alor hau. Compres-Eus tresnan egindako laburpenak automatikoki gordetzen dira, nahiz eta lan honetako corpusa biltzean zenbait arazo tekniko izan ditugun. Alde horretatik, ikasleek beraien iritzia ematean batez ere hori azpimarratu dute, haietako askoren iritziz tresna baliagarria da baina, laburpenak gordetzeko izandako arazoak azpimarratu dituzte. Beraz, hobetu beharreko puntua da hori. Ikasleek eman duten iritziarekin jarraituz, aipagarria da ikasle batzuk gaiak zailak iruditu zaizkiela esan izana, kontuan izanda 12 urte inguruko umeentzako testu-liburuetakoak direla. Gehientsuenak gustura aritu ei dira; bada, hala ere, kontrakoa dioenik ere. Ikasleen iritziarekin bukatzeko, esanguratsua da hainbat ikaslek esan izana ez daudela ohituta laburpenak egitera eta zailtasunak dituztela ideiak aukeratzerakoan. Laburpenak biltzeaz gain, estrakzio-laburpenen datu batzuk automatikoki ematen dizkigu kalkulu-orri batean, ikusi dugu nola ebaluatu ditugun estrakzioak UZ mantendu duten eta zein ideia mantendu dituzten aztertuz. Gainera, lan honetan denbora mugengatik aplikatzerik izan ez dugun arren, estrakzio-laburpenen RST zuhaitzak automatikoki lor ditzakegula ikusi dugu. Horrek erlazio-egitura automatikoki ebaluatzeko aukera emango liguke. Kontuan izanez, estrakzio-laburpenak ebaluatzeko guk proposatu ditugun irizpideak direla UZ, ideia garrantzitsuenak, erlazioegiturak eta luzera estrakzioa ebaluatzeko, etorkizun ez oso urrun batean estrakziolaburpenak automatikoki ebaluatzeko moduan egon gintezke BLEU (Papineni et al.,
2002), ROUGE (Lin, 2004) eta Relativity Utility (Radev eta Tam, 2003) metrikak erabiliz. Compress-Eus tresnarekin batera bere erabilera eta jarraibideak azaltzen dituen gidaliburua ere aurkeztu dugu lanean. Baliabide baliagarria dela uste dugu, batez ere Compress-Eus tresna ezezaguna zaion erabiltzailearentzat oinarrizko teoriaz gain adibide praktikoak eskaintzen baititu. Behin laburpenak biltzeko tresna izan dugunean, gure corpusa osatu dugu. Corpusa osatzeko lehendabiziko urratsa laburtu beharreko testuak zeintzuk izango diren zehaztea izan da. Lehen Hezkuntzako hirugarren ziklokoak diren 7 testu bildu ditugu, adin inguru hau izaten baita egokia laburtze gaitasuna garatzeko. Jatorrizko 7 testu horietatik Gold Standardak sortu ditugu, jatorrizko testuenaz gain berauen estrakzio eta abstrakzioenak ere bai, gainera abstrakzioak izan ezik beste guztiak RSTrekin deskribatu ditugu. Ikasleen corpusa sortzeko unean, gure hasierako asmoa Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloko ikasleen eta unibertsitateko ikasleen laburpenak izan da. Aitzitik, denbora mugak tarteko, Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleen laburpenak soilik batu ahal izan ditugu. Beraz, gure asmoa etorkizunean Lehen Hezkuntzako azken zikloetako eta Bigarren Hezkuntzako lehen zikloetako ikasleen laburpenak biltzea izango da. Hain zuzen ere, orain Iruñeko San Fermin Ikastolarekin elkarlanean, eskolan erabiltzen diren Lehen Hezkuntzako laburpen-testuak biltzen ari gara. Izan ere, gure ustez, etapa bakoitzean datu eta ondorio ezberdinak jasoko ditugu, etapa bakoitzeko ikasleek izango duten gaitasuna eta izango dituzten beharrizanak erabat bestelakoak izango direlako. Azkenean, 301 estrakzio eta 301 abstrakzio-laburpen bildu ditugu. Lan honetan mota bakoitzeko 157na laburpen soilik erabili ditugun arren, garrantzitsua dela irisi diogu laburpen asko biltzeari, bihar-etzi ikasketa automatikoan aurrera pausoak eman ahal izateko gure iturria izango baitira. Corpusa bildu ostean, bildutako laburpenak ebaluatzeko irizpideak zehazten hasi gara. BABAR (Argüelles-Alvarezek, 2004) gida izan dugu oinarri, hizkuntzaren maila guztiak hartzen baititu aintzat laburpenak ebaluatzeko. BABAR gidaren irizpideen atalak eta azpiatalak izan ditugu kontuan, baina gure helburuen arabera moldatu ditugu. Guk proposatzen ditugun irizpideak zehazterakoan bi gauza izan ditugu gogoan: alde batetik, ahalik eta ebaluazio irizpide zehatzenak zehaztea eta, beste aldetik, irizpideok sistematizatuta egotea. Azken hau oso garrantzitsua da bihar-etzi ebaluazio eta feedback automatikoa eskaini nahi baldin baditugu. Baina horiek bihar-etziko kontuak direnez,
lan honetan proposatzen ditugun irizpideak Markin tresnarekin uztartzea erabaki dugu. Markinen etiketa ezberdinak sortuz, ikasleen laburpenak bertan kalifikatu ditugu, etiketa bakoitzak duen informazioa feedback gisa itzuliz ikasleari. Beraz, eskuzko ebaluazio egin dugu, baina, era berean, etorkizunean automatikoki aritu ahal izateko oinarriak ere ezarri ditugula uste dugu. Ebaluazio-irizpideak eta metodoa zehaztuta, laburpenak aztertzeari ekin diogu. Hasteko, abstrakzio-laburpenekin aritu gara eta ondoren estrakziozkoekin. Behin biak aztertuta ikasleek estrakzio-laburpenetik abstrakzioa sortzerakoan nola jokatzen duten aztertu dugu. Abstrakzio laburpenei dagokienean 157 laburpenetatik 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu, alderatu ahal izateko laburpen on eta txar baten ezaugarrien arteko aldeak zeintzuk diren. 157 horietatik 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratzeko zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak erabili ditugu, eta gero 32 laburpen horiek gure ebaluazio irizpideekin ebaluatu. Gure irizpideekin ebaluatu ostean, ohartu gara 16 laburpen onenenetatik 5 (%31), laburpen txarrenen multzora igaro direla eta zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin zuzendutako 16 laburpen txarrenetatik beste 5 (% 31) 16 onenen multzora. Horrek argi erakusten du ebaluazio-sistema biak ezberdinak direla. Ez dago esaterik zein ebaluazio sistema den hobea, helburu ezberdinak neurtzen dituzten irizpideak baitira. Alde batetik, kontuan izan behar da zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak ez direla laburpenak ebaluatzeko irizpideak, jatorrizko testuak ebaluatzeko baizik. Hori dela eta, ez dituzte gure ebaluazio-irizpideek kontuan hartzen dituzten zenbait alor ebaluatzen, UZ, ideia garrantzitsuenen identifikazioa eta erlazio erretorikoak. Gainera, gure irizpideak sortzeko, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak oinarri izan ditugu azpiatal askotan. Beraz, ondorio gisa esan genezake zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideak osatu egin ditugula laburpenak ebaluatzeko irizpideak sortzeko eta horrek ematen digula laburpenak sakonago ebaluatzeko abagunea. Horren adierazgarri dira esaterako, UZa ardatz gisa mantentzean, gure irizpideek 16 laburpen onenen artean sailkatu dituzten laburpenen % 100ek izan dutela UZa ondo identifikatuta. Ostera, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin 16 onen artean % 69k mantentzen du UZa ardatz gisa. Diskurtso-egituran ere antzeko zerbait gertatzen
da, gure irizpideekin egindako sailkapenean, 16 laburpen onen artean % 94k diskurtsoegitura egokia du eta zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin hautatutako 16 onenen artetik %75ek. Bi datu hauetan ikusten da gure irizpideekin UZa eta diskurtsoegitura ebaluatu ditugula eta ez zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin soilik. Ideia garrantzitsuenak ere ez ditugun arren, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideekin ebaluatu, kasu honetan ez da alderik ikusten; izan ere, bi sailkatzaileekin 16 laburpen onenen artean ideia garrantzitsuak % 100ek ditu egoki aukeratuta. Horrek badu bere arrazoia, 32 laburpenetatik % 6 bakarrik da desegokia eta horren laburpen desegoki gutxi izanda normala da sakabanaketa gutxi ikustea. Baliabide linguistikoak begiratzen baldin baditugu, aldiz; ikusiko dugu zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideek hobeto ezberdindu dituztela 16 onenak eta 16 txarrenak. 16 onen artean % 100ek ondo erabili ditu baliabide linguistikoak, gure irizpideetan, ordea, % 88k. Horrek adierazten du, zuzentasun gramatikalari dagozkion irizpideetan baliabide linguistikoek pisu handiagoa dutela gure irizpideetan baino. Beraz, ikusita kontutan izan behar dela zein testu motarekin ari garen eta ezinbestekoa dela ebaluazio-irizpideak ahalik eta ondoen egokitzea testu mota horretara, abstrakziozko 32 laburpenak gure irizpideekin ebaluatu ondoren atera ditugun ondorioak hauek dira: - Laburpen bat eratzean oso garrantzitsua da jatorrizko testuaren UZ, hots, ideia garrantzitsuena zein den ondo identifikatzea, gero ideia horren gainean eraiki ahal izateko laburpena. Laburpenen %81ek UZ identifikatuta ez ezik, laburpena bere inguruan du osatua, horrek adierazten digu ikasleek orotara ondo identifikatzen dutela UZ eta litekeena dela Compress-Eus sistema horretarako lagungarri izatea. Hala ere, ez da ahaztu behar, ikasleek laburpen luzeak egiteko joera erakutsi dutela eta, ondorioz, normala da UZ ere hautatu izatea aukeraketa zabal horretan. - Ideia nagusiak identifikatzean ere, ikasleek gaitasun hau garatuta dutela ondoriozta daiteke; izan ere, laburpenen % 96k ideia garrantzitsuenak egoki identifikatu ditu. Gainera aipatzekoa da, kaskarrenak diren laburpen askok onenak direnek baino hobeto identifikatu dituztela ideia nagusiak. - Erlazio erretorikoei so eginez gero, % 75ek diskurtso-egitura egokia du; hala ere, kasu honetan nabarmenagoa da laburpen onen eta txarren arteko aldea. Ikus
genezake, laburpenen bat onenen artekik kaskarrenen artera egotera igaro ahal izan dela laburpenak duen diskurtso-egituragatik, edo alderantziz. - Lexiko aberastasunari dagokionean, Analhitza erabili dugu automatikoki aberastasuna kalkulatzeko. Laburpenen % 25ek aberastasun desegokia du, eta laburpen guzti horiek 16 kaskarrenen artean daude; beraz, baliteke lexiko aberastasunak eragina izan izana azken sailkapenean. Hala ere, aipatzekoa da ez dugula kontutan izan erabilitako lexikoa egokia den dagoen testuinguruan, eta badira akats hori izan duten zenbait laburpen. - Zailtasun esanguratsua baliabide linguistikoak erabiltzean izan dituzte ikasleek, laburpenen % 34k gaizki erabilita baititu. Gainera, aipatzekoa da laburpenen % 63k puntuazio maximoa lortu duela eta % 44k puntuazio eskasa; horrek erakusten du muturretako egoerak badaudela. - Transformazioak egitean, nabari da unibertsitateko ikasleekin aritu garela, izan ere, % 3k soilik ez du gainditu azpiatal hau25. Hala ere, aintzat hartzekoa da transformazio egokienak dituzten laburpenetatik % 75 laburpen onenak direla eta % 25 txarrenen multzokoa. Beraz, transformazioak ere zeresana izan ahal izan du azken sailkapenean. - Azkenik ortografia, puntuazioa eta luzera aztertu ditugu. Ortografian eta puntuazioa azpiataletan laburpenen % 97 egokia da. Luzeran aldiz, zailtasun handiak izan dituzte ikasleek laburpenari luzera egokia emateko. Laburpenen % 69 ez da egokia luzera aldetik, horietatik % 59 laburpen luzeegiak dira eta aipatzekoa da; izan ere, Gold Standardak ere nahiko luzeak dira Lehen Hezkuntzako testuetan informazio gehigarri gutxi jartzen baita. Horrek erakusten du, testu askotan ez dutela ia informaziorik kendu. Beraz, azpiatal guzti horiek batuta laburpenak ebaluatu eta kalifikatu ditugu. Hori egitean konturatu gara, badirela laburpenak azpiatal batzuetan kalifikazio oso ona lortu dutenak eta beste batzuetan ez, hots, ez dira orekatuak. Gure kalifikazio sistemari erreparatuz gero, ikasle batek atera dezakeen puntuazio maximoa 50 puntu da. Posible da ikasle horrek UZa ardatz gisa mantentzea, ideia garrantzitsuen identifikazioa bikain egitea eta diskurtso egituran ere bikain jardutea, hau da, 50 puntutatik 25 lortzea hiru
25 Unibertsitate mailan ari diren ikasleek nahiko garatua izaten dute transformazioari dagokion konpetentzia, ikasketa-prozesuko etapetan hizkuntzaren konpetentzia honi garrantzia nahikoa ematen baitzaio.
azpiatal horiek bikain eginda. Baina, baliteke abstrakzio testua sortzean arazo handiak izatea eta sortutako laburpena ulertzeko oso zaila egitea. Hori dela eta, gure ustez laburpen osoaren ebaluazioa egiteko azpiatalez azpiatal aritu behar dugu, eta laburpen bat gai dela ebazteko azpiatal esanguratsuenak behintzat gaindituta egon beharko dira, hori baita laburpen orekatu bat lortzeko bidea. Beraz, azken kalifikaziorako lortutako neurria, ikasleari feedback orientagarri gisa eman diezaiokegu. Esaterako, gure 32 laburpenak hartuko bagenitu, 6 laburpenek baino ez dituzte azpiatal guztiak gaindituta. Azpiatal bakoitza gainditzeko gutxieneko maila zein den, ikaslearen ikasketa etaparen arabera markatu behar da. Etorkizunean egin beharreko lana da hori, esaterako zehaztu beharko litzateke Lehen Hezkuntzako 3. zikloan zenbateko f-neurria erdietsi beharko lukeen ikasleak gutxi gora behera ideia garrantzitsuak identifikatzean edo diskurtsoegitura eraikitzean. Dagoeneko Ikastolen Elkartearekin ari gara lan hori egiten eta badugu horretan jarraitzeko sinatutako hitzarmen bat. Abstrakzioa ebaluatu ostean, estrakzio-laburpenak ebaluatu ditugu, UZa mantendu duten eta zein ideia mantendu dituzten aztertuz. Kasu honetan bi azpiatal baino ez ditugu ebaluatu, Compress-Eus tresnak automatikoki ematen dizkigun datuekin soilik aritu gara. 157 testuetatik 16 onenak eta 16 txarrenak aukeratu ditugu. Onenek UZa mantendu dute eta txarrenek ez. Aipagarria da 32 testu hauetatik 7 abstrakzioan egindako sailkapenarekin bat datozela. Horrek erakusten du, laburpen on batek oinarri ona izateko beharrezkoa dela UZa eta ideia garrantzitsuenak ondo identifikatuta izatea. Azkenik, ikasleek estrakziotik abstrakzioa nola eraikitzen duten aztertu dugu, eta ikusi dugu denek ez dutela berdin jokatzen. Batzuk aldaketa gutxi egiten dizkiote estrakzioari, bada bere horretan utzi duen ikaslerik ere. Beste batzuk, ordea, erabat aldatzen dute testua. Hori ere, irakasleak kontuan izan beharreko datua da, bi erak zuzenak izan daitezke ondo garatuz gero, gakoa hori egiteko konpetentziak ondo garatzea da. Etorkizunari begira, gure nahia da etapa ezberdinetako ikasle zein irakasleei feedbacka eskaintzea. Hau da, ikasleak egiten duenaren arabera bere laburpen gaitasuna garatzen lagunduko dion erantzuna eskaintzea. Lan honetan ikusi dugu hasierako urratsak ematen ari garela, ikasleak eginikoa jasotzen eta aztertzen. Azterketa hori ahal bezain beste automatizatzea da gure nahia, horrek, feedback osoago batekin erantzuteko aukera emango digu. Feedbacka ahalik eta
automatikoen ematea diogunean ez gara ari irakaslea ordezkatzeaz, baizik eta irakasle zein ikasleek erabil dezaketen informazioa automatikoki eskaintzeaz. Beraz, hurrengo urratsak informazio hori automatikoki nola lortu eta nola itzuli diseinatzea izango da. Ikusi dugu estrakzioan informazioa automatikoki lortzeko gai garela hein batean, hurrengo urratsa informazio hori modu esanguratsuan nola itzuli beharko geniekeen ikasle edo irakasleei diseinatzea da. Izan ere, esku artean dugun informazio horrekin zer egiten dugun ondo zehaztea ezinbestekoa da ikasketa-prozesu esanguratsu bat eman ahal izateko. Horri begira, gure asmoa ikasketa-kooperatiboa eta diszplinartekotasuna ahalbidetzen duen metodoa sortzea da; beraz, diseinatu behar da automatikoki lortutako datu horiek nola erabili i(ra)kas-estrategietan, horrek ere diseinuari eragin egingo diolako.
6 Eskerrak Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiet Ikastolen Elkartekoei materiala uzteagatik eta egun ere gure ikerketetan erakusten diguten interesagatik. Alejandro Molina ere eskertu nahi dut compress tresna emateagatik eta gure moldaketak egiten uzteagatik eta baita Olatz Ansa ere, Compress-Eus tresna egitearren. Ez nuke bukatu gura Lorea Atutxa eta Mikel Iruskieta eskertu barik. Loreari niretzat beti tartetxo bat izatearren eman nahi dizkiot eskerrak. Mikeli, aldiz, behar dudan guztietan laguntza emateaz gain, egiten dudan oro gustura egiteko baldintzak ematearren.
1.1 Ezaugarriak Ikasle eta irakasleen laburpenak biltzeko tresna da Compress-Eus. Ikasle eta irakasleen estrakzio eta abstrakzio-laburpenak bildu ahal izateko, bi testu mota sartuko ditugu Compress-Eus sisteman: i) Jatorrizko testu laua, hots, laburtuko den testua. Testuko paragrafoak lerro-salto bikoitzarekin adierazi behar dira eta lehenengo paragrafoan izenburua jarri behar zaie. ii) RSTko erlazio-egituraz etiketatua dagoen testua, teoria horretan adituak direnek eginikoa. Erlazio-egitura horrekin zehazten baitu COMPRESSEUS sistemak ideiarik garrantzitsuena (UZ) eta ideien arteko koherentzia-erlazioak. Jarraian, jatorrizko testuaren, RSTrekin deskribatutako testuaren, estrakziolaburpenaren, abstrakzio-laburpenaren eta Unitate Zentralaren (UZ) adibide bana azalduko ditugu. Jatorrizko testua Jatorrizko testua da laburtuko den testua. Azpimarratu beharrekoa da COMPRESS-EUS sisteman edozein testu sartzeko abagunea dugula, horri esker ikasleen beharrizanen arabera testu ezberdinak laburtzeko aukera ematen digu. 45 taulan Erbia testua dugu.
Testua 1. paragrafoa: titulua ERBIA 2. paragrafoa Erbiaren lagunik ez dugu ezagutzen animalien munduan. Arerio franko ditu, ordea, horiek guztiak haragijale: erbinude txikia edo erdi barazkijalea den azkonar alferra, kasu. 3. paragrafoa Jazarpen horren ondorioz, erbiak ikasi du dena mesfidantzaz ikusten, zuhurzuhur jokatzen eta ihesari emateko gaitasunak ontzen. Arriskupean dagoen erbi batek ez du lerro zuzenean jotzen, beste animaliek egiten duten bezala, sigisagan baizik, eta jauzi xelebreak ematen ditu, horrela etsaiari nahasmendua eragiten dio. Zoriak laguntzen badio eta gordelekura iristea lortzen badu, zuzenean barrura sartu beharrean, harrapatzailea desorientatzeko asmoz, aztarnak nahasten ditu. 4. paragrafoa
Erne eta arretaz ibilita ere, makina bat erbi harrapatzen dituzte. Naturak horrela aurreikusita, eta espeziaren iraungipena zailtzeko, oso ugalkorra egin zuen animalia hau. Hamabost hilabeteko eme batek urtean lau umaldi izan ditzake, guztira 9 ume erdituz. Eman dezagun 9 horietatik 4 emeak direla, eta ugalketa bide horretatik jarraituz gero, 9 urtean erbi batek 65.501 ume izan ditzake. 45 Taula- Erbia testua paragrafoetan bereizita Jatorrizko testua oinarrizko diskurtso unitateetan (ODU) banatzen da. Sistemari esker, laburtu nahi den testuko diskurtso unitate guztiak jatorrizko testuaren parrafoen arabera sailkatzen dira. Ondorengo taulan jatorrizko testu baten adibidea ageri da diskurtso unitateetan banatuta, Erbia izeneko testua.
RST egituraz etiketatutako testua Compress-Eus sistemak jatorrizko testuak RST bidez izango ditu deskribatuta. Jarraian Erbia testua RST erabiliz deskribatuta ikus daiteke 14 irudian. Testa RSTrekin deskribatuta testuaren ideiarik garrantzitsuena edo UZ zein den jakin ahal izango dugu, eta horrela, ikasleen laburpenekin alderatu ahalko dugu. Horretaz gain, testuaren erlazio-egiturak izango ditugu eta horiek ere ikasleen laburpenek dituzten erlazio egiturekin alderatu ahalko ditugu.
4. paragrafoa [makina bat erbi harrapatzen dituzte.] [oso ugalkorra egin zuen animalia hau.] 48 Taula- Erbia testuaren estrakzio-laburpena Abstrakzio-laburpena Estrakzioa egin ondotik, erabiltzaileak abstrakzio-laburpena egingo du. Honatx adibide bat.
Arerio asko ditu Erbiak. Hori dela eta, animalia mesfidatia da, zuhurtziaz jokatzen duena eta, ihes egiteko ahalmen handiduna. Erbi asko harrapatzen dituztenez, naturak oso ugalkorrak egin ditu.
1.2 Erabilera Jarraian COMPRESS-EUS sistemaren erabilera azalduko dugu. Webgunera sartzeko aukera duen edozein pertsonak erabil dezake tresna hau. Webgunera heltzeko honako helbidera jo behar du erabiltzaileak: http://ixa2.si.ehu.es/compress-eus.
Hurrengo urratsa erregistratzea da, horretarako 15 irudian ageri den lekuan klik egin beharko du erabiltzaileak, "Lehen aldia? Erregistratu hemen" jartzen duen tokian. Ondoren 16 irudian ageri diren datuak bete beharko ditu, izartxoa ageri den lekuetan informazioa derrigor bete behar da (erabiltzaile izena, lehen hizkuntza, lanbidea, posta elektronikoa eta pasahitza).
15 Irudia- Compress-Eusen erregistratzeko klik egin beharreko tokia
16 Irudia- Compress-Eusen erregistratzeko bete beharreko datuak
1.2.1 Gida azkarra Erabiltzaileak eskatzen zaizkion datuak sartu beharko ditu, hori egin ostean erabiltzaile izena eta pasahitza izango ditu eta saioa hasteko moduan egongo da. Behin saioa hasita, erabiltzaileak gida azkarra aurkituko du, gida honetan sistemarekin aritzeko behar dituen jarraibide guztiak ditu eskura. Jarraibide horiek adieraziko diote nola egin estrakzio eta abstrakzio-laburpenak.
Prozesuko edozein unetan, testua berriz egiten hasteko klikatu TESTUA BERRASI botoian. TESTU KONPRIMATUA lortzeko, segmentuak aldez aurretik mugatu dira eta ezin dira moldatu. Segmentuaren ertz borobilduak soilik adierazten du beronen amaiera, ertza zuzena bada, segmentuak hurrengo lerroan jarraituko du. Gutxienez segmentu bat mantendu edo kendu beharko duzu testu bakoitzean, hurrengo testua egin ahal izateko. Garrantzitsuena soilik mantendu behar duzu. Konprimatutako esaldi bat letra minuskula batekin has daiteke, gero testua editatu eta horrelako zein bestelako akatsak konpondu ahalko dituzu. Konprimatutako esaldi baten amaiera puntua ez den beste ikurren bat izan daiteke. Ahalik eta gehien konprimatu behar da. Segmentuen gainean klik eginez gaitzen edo ezabatzen dira segmentuak. TESTU KONPRIMATUA bukatuta, LABURPENA IKUSI ETA EDITATU botoian klikatu eta LABURPENA ESKUZ ZUZENTZEKO atala gaituko duzu Nahi duzun laburpena osatzeko, edozelako zuzenketak egin ditzakezu, baita testu osoa moldatu ere TESTUA BUKATU botoia sakatu ostean, ezin daiteke testu bera berriz egin eta hurrengo testua agertuko zaizu. Testu guztiak amaitzean, amaiera-mezua agertuko zaizu. 50 Taula- Gida azkarra 1.2.2 Estrakziozko-laburpena Gida azkarra irakurri ostean, erabiltzailea laburpenak egiten hasiko da. Hala ere, irakasleentzat badago beste gida bat, luzeagoa. Laburpenak egiten hasi aurretik irakasleak gida hori irakurtzeko aukera du, bertan tresna erabiltzeko informazio esanguratsua du eskuragarri, baita laburpenak egiteko jarraibideak ere. Laburpenak egiten hasteko estrakzio-laburpena egiteari ekingo dio. Estrakzio lanaren nondik norakoak hobeto ikusteko, 17 irudian erabiltzaileek ordenagailuko pantailan aurkituko dutena dugu ikusgai:
17 Irudia- Estrakziozko laburpena egiteko beharrezkoak diren jatorrizko testua eta testu konprimatua
Irudian ikus daitekeen moduan erabiltzaileak bi testu ikusiko ditu. Ezkerreko testua laburtu beharko dugun testua da. Laburtu beharreko testu hori diskurtsounitateetan ageri da segmentatuta (ODUetan) eta guk bertako unitaterik garrantzitsuenak aukeratuko ditugu estrakziozko laburpena egiteko. Horretarako, erabiltzaileak beharrezkoak ez diren segmentuak ezabatu beharko ditu, segmentuon gainean klik eginez. Eskuineko testuan, testu konprimatuan, erabiltzaileak klikatutako segmentuak ezabatu egingo dira, estrakziozko laburpena eratuz. Baliteke ezabatu dugun unitateren bat berreskuratu nahi izatea, horretarako laburtu beharreko testuan berreskuratu nahi dugun unitatearen gainean klik egitea nahikoa da. Paragrafoko unitate guztiak kentzen badituzu, leiho bat zabalduko da, ohartaraziz paragrafoa unitate gabe geratuko dela eta galdetuz ea hori egin nahi duzun. Oso garrantzitsua da leiho horiek errespetatzea eta dagokion moduan ixtea.
2.3 Abstrakziozko laburpena Estrakziozko laburpenarekin bukatutakoan abstrakziozko laburpena egiteari ekingo diogu. Testu konprimatuaren azpian dagoen leihotxoan egingo dugu abstrakziozko laburpena, "Laburpenak eskuz zuzentzeko" ageri den lekuan, alegia. Bertan, egin berri dugun estrakziozko laburpena agertuko zaigu, 18 irudian ageri den moduan, eta guk geuk egin nahi ditugun aldaketa guztiak egin diezazkiokegu testuari. Horri esker, estrakziozko laburpenak izan ditzakeen akats gramatikalak edo progresio tematiko desegokiak zuzentzeko aukera izango du erabiltzaileak, hori guztia bere hitzak erabiliz egingo du. Kasu honetan, 18 irudian ageri denez, testuaren hasieran "Erbia" hitza jarri dugu, estrakziozko laburpenean ez baitago jakiterik zeri egiten dion erreferentzia. Egin den beste aldaketa bat "ordea" lokailua kentzea izan da, ez baita zuzena hurrengo esaldiarekin lotzeko. Azkeneko esaldian ere korreferentzia arazo bat dugu, estrakziozkoan ez dakigu nork edo zerk egin duen ugalkor erbia, honako honetan "naturak" egin duela zehaztu behar izan da. Azkenik, lexikoan dagoen aldea hartuko dugu kontutan; izan ere, laburpena egin duenak bere hitzekin berregin baitu laburpena.
Berregindako testuarekin ados gaudenean "Testua bukatu" jartzen duen tokian klik egingo dugu eta horrela erabiltzaileak egindakoa gorde ahal izango du duena gordeko da. Egindako laburpenak TXT fitxategi batean jasotzen dira. Tresna hau ikasleek eta irakasleek erabil dezakete eta batzuek eta besteek egin dituzten laburpen guztiak jaso. Orohar, honako dokumentuak jasoko ditugu: i) estrakziozko laburpenak, ii) abstrakziozko laburpenak eta iii) erabiltzaile guztien eragiketa nagusiak jasotzen dituen kalkulu-orria.
18 Irudia- COMPRESS-EUS sistema abstrakziozko laburpena egiterakoan
Taula honetan testu originalaren zenbait datu daude: Dokumentu horrek 3 paragrafo ditu, 23 ODU , 170 TOKEN eta UZ bakarra. Lehenengo paragrafoak esaldi bat du, bigarren paragrafoak bi eta hirugarrenak beste hiru. Bigarren paragrafoko bigarren esaldiak (testuko 3.esaldia) bi ODU ditu (3. ODUa eta 4. ODUa) eta 29 TOKEN. Eskuman Erabi_3k kendutako informazioa deskribatzen da. Taulan ageri denaren arabera erabiltzaile horrek UZ mantendu egin du (bere balioa 0 baita). Horretaz gain, zenbat ODU eta zein ODU kendu dituen adierazten digu. Ikus genezake orotara 13 ODU kendu dituela eta ehunekoa ere eskaintzen digu (%56,52). Adibide gida, bigarren paragrafoko bigarren esaldian (testuko 3.esaldia) lehenengo ODUa (testuko 3.ODUa) mantendu egin du eta bigarrena (testuko 4.ODUa) ezabatu. Horregatik, esaldi horretan ODUen % 50 kendu egin dela adierazten du. Bukatzeko, erabiltzaileak TOKENekin egindako eragiketak aipatuko ditugu. Ikus genezake orotara 104 TOKEN (% 61,18) kendu direla. Esaterako bigarren paragrafoan 23 TOKEN (% 79,31) kendu ditu, lehenengo esaldian 8 (% 100) eta bigarrenean 15 (% 71,43).
2. ERANSKINA: Erabiltzaile gidaliburua Compress-Eus tresna erabili nahi duen edonork sistemaren nondik norakoak eta batez ere erabilera ondo ulertu ditzan gidaliburu bat sortu dugu. Erabiltzaileak saioa hasten duenean 19 irudian ageri den lekuan aurki dezake gidaliburua. Jarraian gidaliburuaren atalak azalduko ditugu, eskaintzen digun informazioa aztertuz.
19 Irudia- Gidaliburua irakurtzeko klik egin beharreko tokia 1.1 Gidaliburuaren atalak Gidaliburura sartzen garen orduan "Edukien Taula" aurkituko dugu. Honako hau, gidaliburuaren aurkibide moduko bat da, eta bertan gidaliburuak dituen atalak ageri dira. Edukien taula honetan ageri diren atalen gainean klik egiten badugu, zuzenean atal horretara eramango gaitu interfazeak. 20 irudian duzue ikusgai gidaliburuaren Eduki Taula. Horretaz gain, glosategi bat ere badu gidaliburuak, jarraibide eta azalpenak ondo ulertzeko beharrezkoak diren gako-hitzen definizioa dago bertan bilduta. Glosategi hau atal guztietan agertuko da. 21 irudian dago ikusgai. Jarraian, Edukien Taulak dituen atalak azalduko ditugu banan-banan, atal bakoitzak ematen dizkigun argibideak eta aukerak zeintzuk diren aztertuz.
21 Irudia- Gidaliburuko glosategia
Hasiera: Ongi Etorria Erabiltzaileak funtsezko argibideak aurkituko ditu bertan. Compress-Eus sistemak estrakzio eta abstrakzio-laburpenak biltzeko balio duela azalduko zaio erabiltzaileari eta baita gidaliburuaren atal bakoitzean zer nolako informazioa aurkituko duen laburki azalduta. Bukatzeko, gidaliburuak duen formatuaren berri izango du informatzaileak, adibidez, letra lodiz idatzita dagoena zerbait zehazteko erabiltzen dela argituko zaio, gorriz dagoena, ostera, informazio garrantzitsua dela eta laukien barrukoak adibideak direla. 22 irudian atal honen argazkia ageri da.
22 Irudia- Ongi etorri atala 1. Atala: Sinopsia Atal honetan erabiltzaileak egin beharrekoa dago azalduta. Erabiltzaileak bi laburpen mota egin beharko dituela ageri da, bata estrakziokoa eta bestea abstrakziokoa. Horrez gain, estrakzioa eta abstrakzio zertan datzan azalduko da bertan, horretarako adibideez baliatuz. 23 irudian, estrakzio-laburpena egiteko azalpena ageri da, sinopsia atalekoa alegia.
23 Irudia- Sinopsia atala
2. Atala: Laburpenak egiteko irizpideak Bigarren atal honetan estrakzioa eta abstrakzioa egiteko prozedura zein den dago azalduta. Prozedura hori burutzeko kontutan izan beharreko irizpideak zeintzuk diren daude zehaztuta, honatx: Estrakzioa egiteko irizpideak Abstrakzioa egiteko irizpideak -Mantentze irizpidea -Garrantzia irizpidea -Gramatika irizpidea -Luzera irizpidea -Gramatika irizpidea -Puntuazio marken irizpidea -Esaldien lotura irizpidea -Parrafoen lotura irizpidea -Parafraseatu irizpidea 52 Taula- Estrakzio eta abstrakzioa egiteko irizpideak Hona hemen atal honetako irudi bat, bertan abstrakzio irizpideak ageri dira.
24 Irudia- Abstrakzio laburpena egiteko irizpideak
3. Atala: Iruzkindutako adibidea Atal honetan estrakzio eta abstrakzio-laburpenak nola egiten diren ikusiko dugu adibide batekin. Bi laburpen motak egiteko jarraitu dugun prozedura azalduko dugu urratsez urrats adibidean, batez ere ikusteko goian aipaturiko irizpideak nola erabili behar diren. Parrafoz parrafo egingo dugu adibidearen azterketa, zein erabaki hartu ditugun eta erabakiok zergatik hartu ditugun azalduz. Hona hemen gidaliburuan iruzkindu dugun adibidearen irudi bat, bertan estrakzio-laburpenaren hasiera ikus daiteke.
25 Irudia- Erbia testuaren estrakzio-laburpenaren hasiera iruzkinduta 4. Atala: Sistemaren erabilera Prozesuan zehar erabiliko den interfazea emango da ezagutzera atal honetan. Interfazearen osagai nagusiak zeintzuk diren daude adierazita irudi baten bitartez eta ondoren osagai horien azalpena. Gainera, erabiltzaileak interfazea probatzeko aukera izango du, horretarako testu bat jarri dugu interfazean, erabiltzaileak ordura arte gidaliburuan irakurritakoa praktikan jarri ahal izateko. 26 irudian interfazearen osagai nagusiak ageri dira.
5. Atala: Ekin diezaiogun Azken atalean azken ohar batzuk aurkituko ditu erabiltzaileak eta horrekin batera sistema erabiltzen hasteko esteka izango du bertan.
3. ERANSKINA: Jatorrizko testuak 1. TESTUA ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak.
2. TESTUA Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du.
3. TESTUA Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan Itsasoko urak haitzak higatu eta birrintzen ditu eta materialak garraiatzen ditu. Material horiek sedimentatu edo jalki egiten dira, eta poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatzen joaten da. Eta nola mugitzen da edo zerk mugitzen du itsasoko ura? Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak; ondorioz, haitzak higatzen dituzte eta, higaduraren ondorioz, hainbat neurritako harriak askatu eta pilatzen
dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, eta horrek areagotu egiten du higadura. Urteen poderioz, itsaslabarren ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa gero eta gehiago sartzen da lurrean. Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, eta horrela sortzen dira hondartzak.
4. TESTUA LURRAREN ERAKETA Lur planeta hainbat geruzatan eta eremutan banatuta dago. Batzuk Lurraren kanpoaldean daude eta beste batzuk barnealdean. Atmosfera, hidrosfera, litosfera eta biosfera izeneko eremuak Lurraren kanpoaldean daude. Lurrazala inguratzen duen gas-masari atmosfera deitzen zaio, eta oxigenoz (% 21), nitrogenoz (% 78), karbono dioxidoz (% 0,3) eta beste zenbait gasez osatuta dago. Litosfera, berriz, kanpoaldeko lurrazal solidoari, hau da, arrokaz osatuta dagoenari deitzen zaio. Hidrosfera Lur planetako ur-masak estalitako litosferazatia da, eta biosfera lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten eremua. Geosfera hiru geruzez dago osatua: lurrazala, mantua eta nukleoa. Mantua litosferaren azpiko geruza da, eta litosfera baino askoz lodiagoa da. Tenperatura oso altuen eraginez, mantuko arrokak urtuta egoten dira. Arroka urtuen masa horri magma deitzen zaio. Nukleoa, berriz, barne-barneko geruza da. Bi zati ditu: kanpo-nukleoa eta barnenukleoa. Kanpo-nukleoa mantuaren azpiko geruza da eta, nagusiki, burdin likidoz osaturik dago. Barne-nukleoa Lurraren erdigunean dago. Leku horretako tenperaturaren (7.500 ºC) eta presio izugarrien ondorioz, burdin likidoa burdin solido bihurtzen da.
5. TESTUA Lurrikarak Lurrikarak edo seismoak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira. Astindu horien ondorioz, lurrazalaren zati batzuk pitzatu egiten dira, eta lur-mugimendu handiak gertatzen dira. Leku batzuetan, lurra altxatu, eta mendiak sortzen dira, eta beste batzuetan, lurra beheratu, eta zokoguneak eta lakuak eratzen dira. Lurrikarak itsaspean gertatzen direnean, itsasikara deitzen zaie, eta tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dituzte. Lurrikarak lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira. Batak bestearen kontra talka egitean hausten diren harkaitzek dardara eragiten dute. Igurtzi ezegonkor horien ondorioz, uhin sismikoak sortzen dira lurrazalean, uretara harri koskor bat botatzean uhinak sortzen diren moduan. Uhin horiek mugitzen dute lurra. Lur-barnean blokeen arteko etena sortzen den puntuari hipozentro deitzen zaio, eta hipozentroari lurrazalean dagokion puntuari epizentro. Hain zuzen, puntu horretan gertatzen da astindurik bortitzena. Lurrikarak edo seismoak sismografo izeneko tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira. Lurrikaren bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak hartzen dira kontuan. Sismologoek, batez ere, Richter eskala erabiltzen dute lurrikaren intentsitatea neurtzeko.
6. TESTUA Uholdeak Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da (batzuetan, erabat suntsituta geratzen dira, eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak…) Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu horren lekuko. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai
horretan ibaiertzak goratzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Dike horiek, ordea, uholdeak eragin zituzten. Larriena 1887.urtean izan zen; milioi bat lagun baino gehiago hil zen.
7. TESTUA Uraren erabilera desegokia Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik… eskuratzen dugu zuzenean. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko… Nekazaritzan, adibidez, gai kimiko ugari erabiltzen dira uzta oparoak izateko, baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, baina prozesu horiek amaitutakoan, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura edateko, janaria prestatzeko, garbiketarako… Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara.
27 Irudia- Ura testua RSTrekin deskribatuta
28 Irudia- Uholdeak testua RSTrekin deskribatuta
29 Irudia- Lurrikarak testua RSTrekin deskribatuta
30 Irudia- Itsasoaren ergina testua RSTrekin deskribatuta
31 Irudia- Giza jokabidea testua RSTrekin deskribatuta
32 Irudia- Eragile geologikoak testua RSTrekin deskribatuta
33 Irudia- Lurraren eraketa testua RSTrekin deskribatuta
5. ERANSKINA: Estrakzio-laburpenen Gold Standarda 1. TESTUA: Eragile geologikoak Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak.
2. TESTUA: Giza jokabidea Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du.
3. TESTUA: Itsasoaren eragina eta poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatzen joaten da. Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak; ondorioz, haitzak higatzen dituzte eta, eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, eta horrek areagotu egiten du higadura. Urteen poderioz, itsaslabarren ertza atzeratu egiten da, Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, eta horrela sortzen dira hondartzak.
4. TESTUA: Lurraren eraketa Lur planeta hainbat geruzatan eta eremutan banatuta dago. Batzuk Lurraren kanpoaldean daude eta beste batzuk barnealdean.
Atmosfera, hidrosfera, litosfera eta biosfera izeneko eremuak Lurraren kanpoaldean daude. Lurrazala inguratzen duen gas-masari atmosfera deitzen zaio, Litosfera, berriz, kanpoaldeko lurrazal solidoari, hau da, arrokaz osatuta dagoenari deitzen zaio. Hidrosfera Lur planetako ur-masak estalitako litosferazatia da, eta biosfera lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten eremua. Geosfera hiru geruzez dago osatua: lurrazala, mantua eta nukleoa. Mantua litosferaren azpiko geruza da, eta litosfera baino askoz lodiagoa da. Nukleoa, berriz, barne-barneko geruza da.
5. TESTUA: Lurrikarak Lurrikarak edo seismoak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira. eta mendiak sortzen dira, eta zokoguneak eta lakuak eratzen dira. itsasikara deitzen zaie, eta tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dituzte. Lurrikarak lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira. Batak bestearen kontra talka egitean hausten diren harkaitzek dardara eragiten dute. Igurtzi ezegonkor horien ondorioz, uhin sismikoak sortzen dira lurrazalean, Uhin horiek mugitzen dute lurra. Lur-barnean blokeen arteko etena sortzen den puntuari hipozentro deitzen zaio, eta hipozentroari lurrazalean dagokion puntuari epizentro. Hain zuzen, puntu horretan gertatzen da astindurik bortitzena. Lurrikarak edo seismoak sismografo izeneko tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira.
6. TESTUA: Uholdeak Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak…)
Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu.
7. TESTUA: Ura Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko… Nekazaritzan, adibidez, gai kimiko ugari erabiltzen dira baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara.
1. TESTUA: Eragile geologikoak
7. ERANSKINA: Abstrakzio-laburpenen Gold Standarda 1. TESTUA: Eragile geologikoak Lurraren itxura aldatzen duten fenomenoei indar geologiko esaten diegu eta bi motakoak izan daitezke: i) Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, erliebea sortzen dituztenak eta ii) Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak.
2. TESTUA: Giza jokabidea Hirietako garapenak paisaia aldatu eta bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak eta horrek nabarmen aldatu du gure paisaia. Horren ondorioz, animalia-espezie ugari desagerrarazi dira. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta aldaketa horrek ere klima aldaketa eragin eta izadiari zein jendarteari kalteak dakarzkio.
3. TESTUA: Itsasoaren eragina Haizeak sortzen dituen olatuek jotzen dituzte etengabe eta indarrez kostaldeko haitzak. Horren ondorioz, haitzak higatzen eta itsasertzean pilatzen dira. Ondoren, olatuek harri txikiak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, higadura gehiago eraginez. Urteen poderioz, alde batetik, itsaslabarren ertza apurtu eta atzeratu egiten da eta, beste aldetik, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, eta horrela hondartzak sortzen dira eta polikipoliki kostaldearen itxura aldatzen da.
4. TESTUA: Lurraren eraketa Lur planeta hainbat geruzatan banatuta dago. Lurraren kanpoaldean daude: atmosfera eta litosfera (hidrosfera eta biosfera), eta barnealdean: geosfera. Alde batetik, kanpoaldean lurrazala inguratzen duen gas-masari atmosfera deitzen zaio. Litosfera, berriz, kanpoaldeko lurrazal solidoari esaten zaio. Lur planetako ur-masak estalitako litosferari hidrosfera esaten zaio eta lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten geruzari biosfera.
Beste aldetik, barnealdean geosfera bi geruzez dago osatua: mantua eta nukleoa. Mantua litosferaren azpiko geruza da, nukleoa, berriz, barne-barneko geruza.
5. TESTUA: Lurrikarak Lurrikarak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira. Itsasoan gertatzen badira, itsasikara esaten zaie. Horien ondorioz, lurrean mendiak edo zokoguneak nahiz lakuak eratzen dira eta itsasoan tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dira. Lurrikarak sortzen dira lurrazaleko bloke batek bestearen kontra talka egitean. Hausten diren harkaitzek dardara eragiten dute eta horren ondorioz, uhin sismikoak sortzen dira lurrazalean eta lurra mugitzen dute.
Lur-barnean blokeen arteko etena sortzen den puntuari hipozentro deitzen zaio eta lurrazalean dagokion puntuari epizentro. Hain zuzen ere, epizentroan gertatzen da astindurik bortitzena. Lurrikarak sismografoarekin erregistratzen dira eta lurrikadak neurtzeko Richter eskala erabiltzen dute sismologoek.
6. TESTUA: Uholdeak Uholdeak gertatzen dira lurrak euri guztia hartu ezin duenean eta ibilgu naturaletako urak gainezka egiten duenean. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte: erliebea higatu, azpiegituretan kaltetu, ondasunak galdu, animalien habitata suntsitu eta pertsonak nahiz animaliak hil. Gizakiak naturan duen esku-hartzeak eragiten ditu batzuetan uholdeak, ibaien ibilgua aldatu edo ibilguetan etxeak eraiki direlako.
7. TESTUA: Ura Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Baina, egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara: gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura eta erabiltzen dugun ur zikinak isuri egiten dira, nekazaritzan gai kimiko ugari erabiltzen dira eta horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte, eta industria-prozesu askotan erabilitako ur edangarria erabat
8. ERANSKINA: Ikasleen abstrakzio-laburpenen zuzenketa (UZ, ideia nagusiak eta erlazio erretorikoak)
Eragile geologikoak(105)
Eragile geologikoak(112)
Eragile geologikoak(135)
10. ERANSKINA: Formula eta kalifikazio taulak (transformazioa eta ortografia) Emaitza kalkulatzeko formula:
Ondorengo irudiak bi zutabe ditu: i) formulatik ateratako emaitza, ii) emaitza horiei dagokien puntuazioa 5 puntutik (atalak.eus orrialdean proposatzen dutena). Kalifikazioa gure azpiataletara moldatu dugu. Adibidez, transformazioan gehienez 6 puntu atera ahal dira eta demagun ikasle batek 1,3 emaitza jaso duela. 1,3 emaitzak 5 puntuko kalifikazioa eskatzen du 5 puntu posibleetatik. Guk 6 puntu posibleetatik kalkulatuko dugu; beraz, 6 puntu. Ortografiarekin berdin jokatu dugu, baina, ortografiaren puntuazio maximoa 1 dela kontuan izanda.
11. ERANSKINA: Compress-Eus erabiltzaileei egindako inkesta eta erantzunak
1 Mailakatu zure erantzuna 1 balio txikiena eta 5 balio handiena izanik
2 Zerbait esatekoa baduzu, idatzi 10 lerro baino gutxiagotan esan beharrekoa.
Testuak laburtzea ez da problema, baina bai agertu izan diren gaiak.
92 ikaslea Arazoak izan ditut egindako ariketak gordetzeko unean.
66 ikaslea Testu batzuk laburregiak izan dira hasieratik
70 ikaslea Gramatika ariketa izanik, ordenagailuan egitean zuzentzaileak eta abar erabili daitezkeenez ez dakit oso erabilgarria izan daitekeen. Hala ere, laburpenak egiten ikasteko eta horiek nola egiten ditugun ebaluatzeko era egokia iruditu zait. Baina esan beharra dut, testu batzuen edukia kontuan izanik, testuren bateko ideia nagusiak aukeratzea zaila egin zaidala.
58 ikaslea Testu batzuetan zaila iruditu zait laburpena egitea, garrantzitsua ikusten nuelako agertzen zen guztia.
89 ikaslea Ez daukat ezer esateko gai honi buruz
84 ikaslea Gaiak ez dira izan oso errezak.
91 ikaslea Ondo dago ikt-ak erabiltzea gauza hauetarako, vaina, uste dut modu errezago batean egin datekeela. Idatziz adibidez.
83 ikaslea Orokorrean, lagungarriak ikusten ditut ariketa hauek
103 ikaslea Diskurtsoaren koherentzia eta kohesioa lantzeko tresna ona.Nire burua ez dut oso ondo ikusi, beraz, gehiago praktikatu behar dudala ohartzeko balio izan dit.
80 ikaslea Ez daukat ezer esateko gai honi buruz.
75 ikaslea Laburpenak egitea ez da zaila, baina gaiak aukeratzea bai. Testuak gure arlokoak izango balira askoz be dinamikoa egingo litzateke ariketa.
129 ikaslea Nire ustez testu baten laburpen on bat egiteko denbora asko behar da, beraz, 4 laburpen egiteko denbora gutxi izan dugulla esango nuke. Horrez gain, ariketa hauen bidez ebaluazioa subjektiboa dela iruditzen zait, ez benetan dakiguna neurtzeko modukoa.
122 ikaslea Testuak orokorrean ulertzeko nahiko errazak izan direla iruditu zait. Ariketa ez da konplikatua izan baina momentu batzuetan blokeatuta geratu naiz, kontzentratzea gehiago kostatu zaidalako agian.
74 ikaslea Testuak laburtzea ez da izan arazoa, testuen gaiak baizik.
120 ikaslea Ariketa nahiko baliagarria izan da nire gramatikaren maila ikusteko. Honela konturatu naiz laburpen gehiago egin behar ditudala.
111 ikaslea Erabilgarria iruditu zait praktikatzeko eta errepasatzeko aproposa delako. Gainera laburtzen jakitea oso garrantzitsua da.
142 ikaslea Aberasgarria izan da ariketa.
115 ikaslea Ariketa baliagarria iruditu zait vaina batzuetan aldaketa gehiegi zire beharrezkoak
106 ikaslea Ariketa egokia iruditu zait baina zailtasunak izan ditut egiterako orduan, ordenagailuak ez zuelako ondo funtzionatzen.
104 ikaslea Ariketa hauek egitea erabilgarria iruditu zaizkit, klasean landutakoa errepasatu dugulako modu praktiko batean.
133 ikaslea Ariketa interesgarria izan da, hala ere, gordetzeko momentuan pixka bat astuna izan da.
143 ikaslea Espero nuen baino denbora gehiago eman dut ariketa hauek egiten, une batzuetan zaila egin zait premiazko informazioa aukeratzea, baina orokorrean testuak errazak eta ulergarriak izan direla uste dut.
Ariketa honen bidez azken saioetan ikusitakoa praktikan jarri dut eta ondo plantetuta egon dira, beraz jarduera hauek egitea aproposa ikusi dut eta baliagarria izan zait jakintza berriak birpazatzeko.
108 ikaslea Ariketa hauek erabilgarriak izan direla iruditu zait. Laburpenak egiten ikasteko balio digulako eta hori etorkizunerako erabilgarria da.
141 ikaslea Testu gehinetan, esaldi berdinean informazio baliagarria eta ez baligarria zegoen. Beraz, zaila egiten da jakitea utzi behar duzun edo ez.
12. ERANSKINA: Aztertu ditugun ikasleen laburpenak - 16 abstrakzio onenak Uholdeak(100) Uholdeak. Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzen da eta azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira. Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak uholdeak eragiten ditu. Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu horren lekuko. Lurrikarak(127) Lurrikarak edo seismoak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira. Astindu horien ondorioz, lurrazalaren zati batzuk pitzatu egiten dira, eta lur-mugimendu handiak gertatzen dira. Leku batzuetan, lurra altxatu, eta mendiak sortzen dira, eta beste batzuetan, lurra beheratu, eta zokoguneak eta lakuak eratzen dira. Lurrikarak itsaspean gertatzen direnean, itsasikara deitzen zaie, eta tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dituzte. Lurrikarak lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzeen eraginez sortzen dira. Lurrikarak edo seismoak sismografo izeneko tresna berezi batzuen bidez erregistratzen dira. Sismologoek, batez ere, Richter eskala erabiltzen dute lurrikaren intentsitatea neurtzeko. Itsasoaren eragina(138) Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. Itsasoko urak arrokak higatu, birrindu eta materialak garraiatzen ditu. Horren ondorioz, poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatzen joaten da.
Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko arrokak, eta higaduraren ondorioz, hainbat neurritako harriak askatu eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatzen dituzte eta horrek areagotu egiten du higadura. Urteak pasa ahala, itsaslabarren ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa gero eta gehiago sartzen da lurrean. Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, eta horrela sortzen dira hondartzak. Itsasoaren eragina(119) Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. Itsasoko urak haitzak higatu, birrindu eta materialak garraiatzen ditu. Material horiek sedimentatu eta poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatuz doa. Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak. Horren ondorioz, haitzak higatzen dituzte eta higadura horren eraginez, hainbat neurritako harriak askatu eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, higadura areagotuz. Urteen poderioz, itsaslabarren ertza atzeratuz doa, itsasoa lurrean gero eta gehiago sartuz. Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira hondartzak sortuz. Itsasoaren eragina(131) Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. Itsasoko urak haitzak higatu, birrindu eta materialak garraiatzen ditu. Material horiek sedimentatzen dira eta, poliki-poliki, kostaldearen itxura aldatzen joaten da. Zerk mugitzen du itsasoko ura? Haizeak sortzen dituen olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak eta, higaduraren ondorioz, hainbat neurritako harriak askatu eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro eta, urteen poderioz,
Eragile geologikoak(129) ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA. Eragile geologikoak lurraren itxura aldatzen duten indar geologikoak dira. Hauek, sorlekuaren arabera, bi motakoa izan daitezke: Barneko eragileak, lur barnean sortzen direnak edo kanpoko eragileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak.
Uholdeak(61) Gizakiak naturan duen esku-hartzearen ondorioz, uholdeak gertatzen dira. Horrez gain, Lurrak euri guztia hartu ezin duenean ere gertatzen dira, urak gainezka egiten baitu ibilgu naturaletatik. Naturako fenomeno honek, hainbat kalte eragiten ditu ingurunean. Besteak beste; pertsona zein animalien heriotza, ondasunen galera, erliebea higatzea, arrainen eta beste animalia batzuen habitata suntsitzea, eta azpiegiturak kaltetzea.
Giza jokabidea (86) Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, nabarmen aldatu da gure paisaia. Garapen horrek guztiak, bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Eragile geologikoak(112) Eragile geologikoak lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei deitzen diegu. Indar hauek bi eratakoak izan daitezke: barne edo kanpoko eragileak. Lurraren eraketa(90) Lur planeta hainbat geruzatan eta eremutan banatuta dago. Lurrazala inguratzen duen gas-masari atmosfera deitzen zaio eta kanpoaldeko lurrazal solidoari litosfera. Hidrosfera Lur planetako ur-masak estalitako litosfera zatia da, eta biosfera lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten eremua. Geosfera hiru geruzez dago osatua: lurrazala, magmaz osaturiko mantua eta nukleoa. Ura(90) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ibaietatik, aintziretatik eta lurpeko putzuetatik eskuratzen dugun ur edangarria da. Gaur egun, norberaren kontsumorako, nekazaritzarako eta industriaprozesuetarako erabiltzen ditugun gai kimikoek ibaiak eta lurpeko urak kutsatzen dituzte. Hortaz, egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Ura(86) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko... Arazoa da, prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten direla, ibaiak kutsatuz. Hori dela eta, egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Lurraren- Lur planeta geruza eta eremu desberdinetan banatuta dago. Batzuk
eraketa(62) Lurraren kanpoaldean daude, beste batzuk ordea, barnealdean. Kanpoaldea atmosferak, hidrosferak, litosferak eta biosferak osatzen dute; barnealdea, berriz, lurrazalak, mantuak eta nukleoak. Gizajokabidea(90) Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, animalia-espezie ugari desagertu dira azken urteotan. Halaber, kaltegarriak diren gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du.
- 16 abstrakzio txarrenak Itsasoaren eragina(110) Itsasoa erliebea aldatzen du. Urak haitzak higatu eta materialak garraiatzen ditu. Material horiek sedimentatzean, kostaldearen itxura aldatzen da. Haizeak sortzen dituen olatuak, kostaldeko haitzetan jotzen dute eta hitgatzen joaten dira; horren ondorioz, harriak askatu eta pilatzen dira itsasertzean. Olatuek harri txikienak garraiatzean, higadura areagotzen dute eta itsasoa lurrean sartzen joaten da. Itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, sortzen dira hondartzak. Lurraren eraketa(80) Lur planeta hainbat geruzatan eta eremutan banatuta dago, kanpoaldean eta barnealdean daudenak. Lurrazala inguratzen duen gas-masari atmosfera deitzen zaio. Litosfera, berriz, kanpoaldeko lurrazal solidoari. Hidrosfera Lur planetako ur-masak estalitako litosferazatia da, eta biosfera lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten eremua. Geosfera hiru geruzez dago osatua; lurrazala, Mantua eta nukleoa. Mantua litosferaren azpiko geruza da eta mantuko arroka horien magma deitzen zaio. Nukleoa, barne-barneko geruza da eta bi zatitan banatuta dago, kanpo nukleoa mantuaren azpiko geruza dena eta barnenukleoa lurraren erdigunean dagoena. Uholdeak(93) Uholdeak. Uholdeak, lurrak euri guztia hartu ezin duenean gertatzen dira, eta hauek, hainbat kalte dakartzate: izaki bizidunak hiltzen dira, erliebea higatu egiten da, animalien bizilekua suntsitzen
da, eta azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira. Batzuetan, gizakien esku-hartzeak ere uholdeak eragin ditzakete, hots, ibaien ibilgua aldatzen edota ibilgailuetan etxeak eraikitzen baditugu. Horren adibide ona badugu; antzinean, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibaiertzak goratzeko eta nekazaritzako lur gehiago izateko. Baina dike horiek zoritxarrez, uholdeak eragin zituzten. Lurraren eraketa(55) LURRAREN ERAKETA. Lur planeta hainbat geruzetan eta eremutan banatuta dago. Batzuk Lurraren barnealdean eta beste batzuk Lurraren Kanpoaldean. Bigarrenean honako hauek sartze dira; atmosfera, hidrosfera, litosfera eta biosfera. Bestalde, Geosferan, Lurrazala, Mantua eta Nukleoa aurki ditzakegu. Nukleo barnean, kanpoko-nukeloa, hau da, burdin likidoz osatutako mantuaren azpikogeruza eta barne-nukleoa daude. Ura(91) Uraren erabilera desegokia Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura, hau da, nekazaritzan, uzta oparoak izateko, gai kimikoak erabiltzen ditugu, horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Horrez gain, industria prozesuetan, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. Gainera, edateko, janaria prestatzeko, garbiketarako ere erabiltzen dugu eta prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Ura(74) Ura ezinbestekoa dugu bizitzeko eta erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. Nekazaritzan eta industrian ezinbestekoa da ura ,baina erabiltzen dituzten gai kimiko horiek urak kutsatzen dituzte. Gainera, prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Beraz, egoera larri honen bidez, , naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Lurraren eraketa(87) LURRAREN ERAKETA. Lur planeta hainbat geruzetan eta eremutan banatuta dago. Batzuk Lurraren barnealdean eta beste batzuk Lurraren
Kanpoaldean. Bigarrenean honako hauek sartze dira; atmosfera, hidrosfera, litosfera eta biosfera. Bestalde, Geosferan, Lurrazala, Mantua eta Nukleoa aurki ditzakegu. Nukleo barnean, kanpoko-nukeloa, hau da, burdin likidoz osatutako mantuaren azpikogeruza eta barne-nukleoa daude. Ura(93) Ura, naturan dugun baliabiderik garrantzitsuenetariko bat da, gizakiontzat ezinbestekoa bizirauteko. Hainbat gauzetarako erabiltzen dugu; norberaren kontsumorako, nekazaritzarako,industria-prozesuetarako..etab. Nekazaritzari erreparatuz, ura kutsatzea dakartzaten gai kimiko asko erabiltzen dira. Eta industria-prozesuetan ere, erabilitako ura ibaietara kutsatuta abiatzen da. Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu (janaria prestatzeko, garbiketarako eta prozesu horiek ere, ura kutsatzen dute, aldi berean ibaiak kutsatuz. Gutxinaka, naturak ematen digun ur edangarri gehiena gizakiok kutsatzen ari gara. Uholdeak(87) Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira hau da; ibilgune naturaleko urak gainezka egiten du eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Horregatik, uholdeek hainabt kalde eragitzen dituzte ingurunean, alde batetik pertsonak eta animalika hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, lurrak higatu egiten dira eta bestetik, arrainak eta beste animali batzuen kalte handi egiten zaio. Izan ere, azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira, zubiak, errepideak, urtegiak etaabar. Azkenik, gizakiak naturarekiko duen esku- hartzeak garrantsitzua da. Uholdea(62) Uholdea, lurrak euri guztia hartu ezin duenean eta ingurunea kaltetzen duen fenomenoa da. Kasu batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak uholdeak ere eragiten ditu. Giza jokabidea(62) Gure paisaiek, hirien eta herrien hazkundearekin aldatzen daude. Horrek, klima aldaketa eta animali-espezieen desagerpenak eragiten dute.
0,3) osatuta dago. Litosfera, berriz, kanpoaldeko lurrazal solidoari, hau da, arrokaz osatuta dagoenari. Eta, Hidrosfera, Lur planetako ur-masak estalitako litosferazatia da, eta biosfera lurreko izaki bizidun guztiek osatzen duten eremua. Geosfera ere hiru geruzez dago osatua: lurrazala, Mantua, litosferaren azpiko geruza, eta nukleoa, bi zatitan banandua, Kanpo eta Barne nukleoak hain zuzen. Itsasoaren eragina(150) Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. Itsasoako urak haitzak higatu eta birrintzen ditu. Gainera, sedimentatu edo jalki egiten diren materialak garraiatzen ditu, kostaldearen itxura aldatuz. Olatuek, etengabe eta indarrez jotzen dituzte kostaldeko haitzak, beraz, haitzak etengabe higatzen dituzte, itsasertzetan hainbat neurritako harriak askatuz edo pilatuz. Bestalde, olatuen harri txikietako garraioa higidura areagotzen du eta itsasoa gero eta gehiago sartzen da lurrean. Hondartzen sorkuntzari dagokionez, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak isasertz lauetako sedimentazioaren ondrozion gertatzen da Giza jokabidea(87) Ingurune kaltetuak, gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. Horrek nabarmentzen dute hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Ikusi dezakegu garapen horrek guztiak bizilekuak aldatzera behartu ditu animaliak eta animaliaespezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. horregatik klima aldaketa eragiten du. Ura(76) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko... Nekazaritzan, adibidez, gai kimiko ugari erabiltzen dira Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, Gure etxeetan egunero erabiltzen dugu ura Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu
bihurtzen ari gara. Lurrikarak(150) Lurrikarak edo seismoak lurrazalean gertatzen diren dardarak edo astinduak dira eta lurrazalaren zatiakk pitzatzen dituzte. Halatan, lurrikarak lurra altxatzen edo beheratzen dute, mendiak edo zokoguneak eta lakuak sortuz. Bitartean itsaspenean gertatzen direnean, itsasikarak deritze, eta hortaz tsunamiak sortzen dira. Seismoak lurrazaleko bi bloke edo eremuren arteko talken edo lekualdatzen eraginez sortzen dira, eta horren ondorioz, harkaitzen dardara suertatzen da, eta lurra mugitzen duten uhin sismikoak sortzen dira. Bestalde, lur-barnean blokeen arteko etena sortzen duten puntua, hipozentroa da eta honi lurrazalean dagokion puntuari epizentroa, astindurik bortitzena gertatzen den puntua. Seismoak sismografoen bidez erregistratzen dira, eta sismologoek lurrikaren bortiztasuna eskalekin zehazten dute, hala nola Richter eskala.
direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak Eragile geologiko(128) ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA. Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Eragile geologiko(1135) ERAGILE GEOLOGIKO edo GEOMORFIKOA. Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Uholdeak(87) Uholdeak. Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). milioi bat lagun baino gehiago hil zen. Uholdeak(61) Uholdeak.
Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, erliebea higatu egiten da, eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). milioi bat lagun baino gehiago hil zen.
Ura(94) Uraren erabilera desegokia Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, Erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko... uzta oparoak izateko, baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. baina prozesu horiek amaitutakoan, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. garbiketarako... Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Giza jokabidea(86) Inguruneko kalteen erantzule. hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du.
Giza jokabidea(78) Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Giza jokabidea(74) Inguruneko kalteen erantzule. hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Ura(76) Uraren erabilera desegokia Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, Erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. Hainbat gauzatarako erabiltzen dugu ura: norberaren kontsumorako, nekazaritzarako, industria-prozesuetarako, hondakinak isurtzeko... baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. garbiketarako... ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Uholdeak(81) Uholdeak. Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, azpiegituretan
kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). milioi bat lagun baino gehiago hil zen. Uholdeak(127) Uholdeak. Lurrak euri guztia hartu ezin duenean, uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Uholdeek hainbat kalte eragiten dituzte ingurunean: pertsonak eta animaliak hiltzen dira, ondasunak galtzen dira, eta ezinezkoa izaten da lehengo egoerara itzultzea), azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. milioi bat lagun baino gehiago hil zen. Giza jokabidea(58) Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, hiriak eta herriak gero eta handiagoak dira. edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Ura(79) Uraren erabilera desegokia Erabiltzen dugun ura ibaietatik, aintziretatik, lurpeko putzuetatik... eskuratzen dugu zuzenean. baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. baina prozesu horiek amaitutakoan, erabilitako ur edangarria erabat kutsatuta isurtzen da ibaietara. ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara.
- 16 estrakzio txarrenak Eragile geologikoak(138) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(144) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(123) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(110) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean
sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(117) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(129) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Eragile geologikoak(144) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. Giza jokabidea(83) Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu
Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Giza jokabidea(75) Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, eta animalia-espezie ugari desagerrarazi ere egin ditu. eta horrek klima aldaketa eragin du. Itsasoaren eragina(112) Itsasoaren eragina erliebe-aldaketetan. eta birrintzen ditu eta materialak garraiatzen ditu. eta, higaduraren ondorioz, hainbat neurritako harriak askatu Olatuek harri txikienak garraiatu eta itsaslabarren kontra jaurtitzen dituzte behin eta berriro, Urteen poderioz, itsaslabarren ertza atzeratu egiten da, eta itsasoa gero eta gehiago sartzen da lurrean. Bestalde, itsasgoren eta itsasbeheren ondorioz, higatutako materialak itsasertz lauetan sedimentatzen dira, eta horrela sortzen dira hondartzak. Lurrikarak(147) eta lur-mugimendu handiak gertatzen dira. Leku batzuetan, lurra altxatu, eta mendiak sortzen dira, eta beste batzuetan, lurra beheratu, eta tsunami deritzen olatu izugarriak sortzen dituzte. hausten diren harkaitzek dardara eragiten dute. uhinak sortzen diren moduan. Hain zuzen, puntu horretan gertatzen da astindurik bortitzena.
Lurrikaren bortiztasuna zehazteko, lurrikara-eskalak hartzen dira kontuan. lurrikaren intentsitatea neurtzeko. Ura(74) Naturan dugun baliabide preziatuenetakoa ur edangarria da, gizakiak ezinbestekoa baitu bizitzeko. uzta oparoak izateko, baina gai kimiko horiek lurpeko urak kutsatzen dituzte. Industria-prozesu askotarako, ezinbestekoa da ura, baina prozesu horiek amaitutakoan, garbiketarako... Prozesu horietan sortutako ur zikinak ere isuri egiten dira, ibaiak kutsatuz. Egunez egun, naturako ur edangarri gehiena ur kutsatu bihurtzen ari gara. Giza jokabidea(87) Inguruneko kalteen erantzule. Gure zibilizazioaren garapenaren ondorioz, Horrek nabarmen aldatu du eta aldatzen du gure paisaia. Hiri eta herriak handitzeko lurra behar dugunez, lakuak eta ibaiak lehortzen ditugu edo itsasoari lekua kentzen diogu. Garapen horrek guztiak bizilekua aldatzera behartu ditu animaliak, Gainera, gasez eta gai kutsakorrez bete dugu atmosfera, eta horrek klima aldaketa eragin du. Uholdeak (110) Uholdeak. uholdeak gertatzen dira: ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. Batzuetan, gizakiak naturan duen esku-hartzeak (adibidez, ibaien ibilgua aldatzea edo ibilgailuetan etxeak eraikitzea) uholdeak eragiten ditu. Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu horren lekuko. eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. milioi bat lagun baino gehiago hil zen.
Uholdea(108) Uholdeak. ibilgu naturaletako urak gainezka egiten du, eta kanpora ateratzen da kontrolik gabe. azpiegituretan kalte handiak gertatzen dira (adibidez, zubiak, errepideak, urtegiak...). Txinako Huang He edo Ibai Horian gertatutakoa dugu horren lekuko. Antzina, txinatarrek dikeak eraiki zituzten ibai horretan ibaiertzak goratzeko eta nekazaritzarako lur gehiago izateko. Dike horiek, ordea, uholdeak eragin zituzten. Larriena 1887.urtean izan zen; milioi bat lagun baino gehiago hil zen. Eragile geologikoa(129) Lurraren itxura aldatzen duten fenomeno edo prozesuei indar edo eragile geologiko esaten diegu, baita indar geomorfikoa ere. Indar geologikoak bi eratakoak izan daitezke, sortzen diren tokiaren arabera: Barneko eragileak edo indar eraikitzaileak, lur barnean sortzen direnak. Kanpoko eragileak edo indar berdintzaileak, lurrazalean higadura sortzen dutenak. | science |
addi-d542329459a3 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27581 | ESTATISTIKT, estatistika jolasean ikasteko balidabide didaktikoa | Mateos Sánchez, Irene | 2018 | Izena:
Oinetako zenbakia Ikasle kopurua
Izena:
Data: 2. Klaseko kideen eskolaz kanpoko ekintzak Klasetik ateratzen garenean, oraindik ez da eguna amaitu. Klaseko askok eskolaz kanpoko ekintzak egiten ditugu. Ondorengo galderei jarraituz, azter dezakegu zeintzuetan?
❖ Lortutako ekintzak multzoka ditzakezu? Eskolaz kanpoko ekintza Ikasle kopurua
Izena:
Izena:
Izena:
Klasikoa
Klasikoa
❖ Egin iezaiezue galdera berdina ondoko gelakoei eta bildu erantzun guztiak beheko taulan: Musika generoa Ikasle kopurua Pop
Klasikoa
❖ Irudikatu barra-diagrama konbinatu bat bi geletako datuekin:
Izena:
Izena:
Gaizki Oso gaizki o Zerbait ikasi duzu?
Ez o Zer ikasi duzu? ❖ Klaseko kide bakoitzaren erantzunak erabiliz bete ondoko taulak. Sentimenduak Ikasle kopurua
Ikasitakoa Ikasle kopurua Oso ondo
❖ Lortutako emaitzekin diagrama hauek bete: | science |
addi-cc5628bb155f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27633 | Gorputz Hezkuntza, Matematikarako konpetentzia garatzeko arloa | Cardeña Castaños, Sonia | 2018 | ESKERRAK Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiot Elena Agirre Basurkori, Gradu Amaierako Lan honen tutoreari, hilabete hauetan behar izan dudan laguntza guztia eskaintzeagatik eta lanean hainbeste inplikatzeagatik. Zure aholku, argibide eta laguntzarik gabe lan hau ez litzateke orain dena izango.
Jarraian, Lehen Hezkuntzako Graduko lau urte hauetan zehar zerbait irakatsi eta irakaskuntzarekiko maitasuna transmititu didaten pertsona guztiei, fakultateko irakasleei, praktiketako tutoreei, eskoletako kideei. Mila esker, batez ere, Dulantzi eskolan eta Toki Eder ikastolan lagundu ninduten guztiei.
Honetaz gain, eskerrak Graduan joan eta etorri diren kideei, baina batez ere, lau urteetan nirekin geratu diren lagunei. Zuekin, fakultatean, bidaietan, parrandetan, edonon, bizitako momentu onetan zein txarretan ikasi, hobetu, hazi, gozatu, sentitu eta barre egin dugu eta betiko gordeta izango ditugun oroitzapenak sortu ditugu.
Bukatzeko, ez nuke nire familia ahaztu nahi, lau urte hauetan ez ezik, bizitza osoan zehar euskarri izan dudana. Egun txarren ostean, etxera iritsi eta zuen aurpegi eta irribarreak ikusteak egun txar guztiei argitasuna eman die eta hau zuen meritua baino ez da.
Ama, aita, neba, lagun, familia eta irakasle, bihotzez, esker mila nire bizitzako aro honetan nirekin egoteagatik eta gaur egun naizena osatzen laguntzeagatik.
LABURPENA Gradu Amaierako Lan honetan, Lehen Hezkuntzako Matematikako edukiak lantzeko Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren bidezko errekurtso didaktikoa sortu da. Horretarako, zenbait jolas eta jarduera proposatu dira, proposamenean ikasleen adina, jarduera mota eta landu nahi den gaia kontuan hartu direlarik. Halaber, Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren azterketa curricularra eta horien arteko diziplinartekotasunaren garrantzia azpimarratu dira. Azkenik, baliabide hau erabili nahi duen irakasleen lana errazteko eta irakaskuntzaikaskuntza prozesua aberasteko asmoz, jolasen eta ekintzen informazioa era praktiko eta funtzionalean. Gako-hitzak: Matematika, Gorputz Hezkuntza, diziplinartekotasuna, jolasa.
1. SARRERA Gradu Amaierako Lan honen bidez, Matematika eta Gorputz Hezkuntza ikasgaien arteko diziplinartekotasuna bultzatzeko Lehen Hezkuntzarako errekurtso didaktikoa sortu da. Lanaren ataletan jaso da, hasteko, marko teorikoa, non Matematika eta Gorputz Hezkuntzari buruz Euskal Autonomia Erkidegoko (EAEko) Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma, edukiak, gaitasunak eta haien arteko diziplinartekotasuna jorratu diren.
Bigarrenik, lanaren helburu orokor eta espezifikoak zehaztu dira.
Gradu Amaierako Lanaren hirugarren atalean lana egiteko metodoa azaldu da, proposamen didaktikoa izanik lanaren oinarri den atal nagusia.
Laugarren atalean proposamen didaktikoa aztertu eta gero egin den hausnarketa eta ondorioak aurkeztu dira.
Bibliografia erreferentziak zehaztu dira lanaren bosgarren atalean, eta bukatzeko eranskinak jaso dira.
Gradu Amaierako Lan honen marko teorikoa jorratzean, kontuan hartu dira hurrengo azpiatalak: hurbilpen curricularra, diziplinartekotasuna, Matematikarako konpetentzia eta Matematika, Konpetentzia motorra eta Gorputz Hezkuntza eta Matematikarako konpetentziaren eta konpetentzia motorraren arteko harremana
Gaur egun hezkuntza sistemako programazio didaktikoak Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak (236/2015 DEKRETUA, 2016ko urtarrilaren 15a) ezartzen dituen konpetentzietan oinarrituz garatzen dira, zazpi diziplina baitako oinarrizko konpetentzietan eta bost oinarrizko zehar-konpetentzietan, hain zuzen ere. Oinarrizko konpetentziek ikaskuntza gaurkotua garatzeko transferigarriak eta multifuntzionalak diren ezagutza multzoak, gaitasunak, jarrerak, balore etikoak eta emozioak adierazten dituzte, hiru jakintza motak integratzen dituztelarik: jakin (jakintzen garapena eta eskurapena), egiten jakin (arazoak konpontzeko gaitasunen garapena) eta izaten jakin (jarreren eta baloreen garapena) (Barahona et al., 2009). EAEko Oinarrizko Hezkuntza curriculumak, diziplina baitako oinarrizko konpetentziei hauek jasotzen ditu:
i) Hizkuntza- eta literatura-komunikaziorako konpetentzia. ii) Matematikarako konpetentzia. iii) Zientziarako konpetentzia. iv) Teknologiarako konpetentzia. v) Konpetentzia soziala eta zibikoa. vi) Arterako konpetentzia. vii) Konpetentzia motorra.
Halaber, EAEko Oinarrizko Hezkuntza curriculumean aurkezten diren oinarrizko zeharkonpetentziak hauek dira:
a. Hitzezko, hitzik gabeko eta komunikazio digitalerako konpetentzia. b. Ikasteko eta pentsatzeko konpetentzia. c. Elkarbizitzarako konpetentzia. d. Ekimen eta espiritu ekintzailerako konpetentzia. e. Norbera izaten ikasteko konpetentzia.
Matematikan eta Gorputz Hezkuntzan zentratuz, aipatutato curriculumak honela definitzen du Matematikarako konpetentzia: "Jakintza Matematikoa erabiltzea bizitzako beharrizanei dagozkien arazoak interpretatzeko, deskribatzeko, azaltzeko eta horiei erantzuteko, arloaren berezko pentsamendu- eta adierazpen moduak eta tresnak erabilita".
Matematikako edukiei dagokienez, sei eduki multzo bereizten dira, eduki multzo bakoitzak bere espezifikotasunak dituelarik. Jarraian, modu laburrean aipatutako dekretuak Matematikarako 1. eta 2. ziklorako zehazten dituen eduki multzoak agertzen dira, nahiz eta aurrerago jorratuko den proposamenerako Curriculum Dekretuak aipatzen dituen zehaztasun guztiak kontuan hartu diren.
Konpetentzia motorra zertarako den azaltzeko orduan, paragrafo hau aurkezten du: "Autonomiaz, izaera kritikoz, sormenez eta adierazkortasunez lantzea norberaren, gainerako pertsonen eta ingurune fisiko eta kulturalaren jardun-eremu motorreko egoerak, eta jokabide motorra lantzen laguntzen duten jakintzak, prozedurak eta jarrerak barneratzea, jarduera fisikoa eta kirola
egiteko ohiturak hartu eta, bizimodu osasungarri batean oinarrituta, ongizate osoa lortzen laguntzeko".
Gorputz Hezkuntzari dagokionez, Euskal Autonomia Erkidegoko Oinarrizko Hezkuntzaren curriculumak (236/2015 DEKRETUA, 2016ko urtarrilaren 15a) zehazten dituen eduki multzoak hauek dira:
1. eduki multzoa: EDUKI KOMUNAK Diziplina-arlo guztietan komunak diren prozedurazko eta jarrerazko edukiak bildu dira. 2. eduki multzoa: NORBERAREN EZAGUTZA ETA KONTROLA Hautemate-gaitasuna eta ahalmen nahiz trebetasun motorrak garatzeko edukiak adierazi dira, norberaren gorputza eta ingurua ezagutzeko asmoz. 3. eduki multzoa: GORPUTZ ADIERAZPENA ETA KOMUNIKAZIOA Eduki honen bidez, teknika desberdinak erabiliz eta gorputzaren bidez, emozioak, sentimenduak eta ideiak adierazi eta komunikatuko dira. 4. eduki multzoa: JARDUERA FISIKOA ETA OSASUNA Osasun fisikoari eta dohain fisiko-motorrei buruzko edukiak landuko dira, jarduera fisiko eta osasunaren inguruan ohitura osasungarriak hartzeko eta ongizate soziala lortzeko helburuarekin 5. eduki multzoa: KULTURA MOTORRA. AISIA ETA DENBORA LIBRERAKO HEZKUNTZA Jolasarekin eta kirol-jarduerekin lotutako edukiak landuko dira, giza motrizitatearen kulturaadierazpen gisa ulertuta.
Aipatutako 236/2015 dekretuan, aurretik aipatutako konpetentziak erlazionatu behar direla argitaratu zuen oinarrizko zehar-konpetentzien bitartekaritza diziplina barneko oinarrizko konpetentziak eskuratzeko beharrezkoa baita. Era berean, ikasleek bizitzan eta egunerokotasunean izango dituzten arazo-egoerei aurre egiteko diziplina guztien baliabideen osagarritasuna, hau da, diziplinartekotasuna ematea ezinbestekoa dela aipatzen du, diziplinartekotasun hau sustatzeko oinarrizko konpetentzia hauek guztiak ikaskuntza une guztietan edo askotan garatu behar direlarik (Garrido et al., 2010).
Era berean, Castañerrek eta Trigok (1998) gaur egungo gizartean dauden arazoak eta egoerak gero eta globalagoak eta konplexuagoak izanda, hezkuntzak ezagutzak banaka eta modu isolatu batean transmititzen jarraitzea kontraesan bat dela aipatzen dute, haien esanetan hau errealitatetik
urruntzen delarik. Autore hauek izaki bizidunek arazoei era globalean aurre egiten dietela aipatzen dute eta, horregatik, errealitateari alor desberdinetatik abiatuta era global eta diziplinartekoan aurre egin behar zaiola defendatzen dute. Haien esanetan, motrizitatetik abiatuta, bizipen bat zentzumen guztiekin egin, ezagutu eta sentitu egiten denean, aztarna handiagoa uzten du eta, beraz, mugimendua errealitateari aurre egiteko erraminta bikaina dela argi uzten dute.
Guzti honetaz gain, diziplinartekotasuna emateko, adibidez, Matematikan, diziplina barneko berezko edukiak eta prozesuak eta Matematikak beste ezagutza alor batzuekin eta ingurunearekin duen harremanak kontuan hartu behar dira (Alsina, 2012).
Beraz, edukiak modu diziplinarteko batean lantzea ikasleentzat onuragarria da, Alsinaren esanetan (2012) Lehen Hezkuntzan Matematika ikuspegi globalizatu edo diziplinarteko batetik irakastea ezinbestekoa da, nahiz eta eredu hau askotan aipatu hezkuntzan oraindik benetan ezarrita ez dagoen arren.
Matematikarako konpetentziaren garapena bi modutan burutu daiteke: bide naturaletik eta eskolako bidetik. Lehenengoa, eguneroko egoeren bidez ematen da, arlo familiar eta pertsonalean, arlo ludikoan, sozialean… Bigarrena, akademikoa alegia, bi modutan egin daiteke: modu diziplinarrean eta zeharka. Matematikarako gaitasuna modu diziplinarrean Matematikako ikasgaian garatzen da eta zeharka eta diziplinartekoan beste ikasgai guztietan. Ikasgai hauetako proposamen didaktikoetan konpetentzia desberdinak lantzeko eta diziplinartekotasuna lortzeko irakasle guztiek bere ikasgaia ez den beste guztien curriculumeko konpetentzien definizioa, helburuak, edukiak eta lantzeko moduak ezagutzea ezinbestekoa da. Beraz, Gorputz Hezkuntzako irakasleak Matematikako curriculuma ezagutu behar du bere klaseetan konpetentzia hau garatzeko (Barahona et al., 2009). Irakasle guztiek izan behar dute argi Matematikaren funtzioa, haien ikasleei ondo transmititzeko; ikasleek argi izan behar dute Matematikak haiengatik egin dezakeen guztia, gakoa ez dela haiek Matematikarengatik egin dezaketena. Matematikak guztia baldintzatzen duela azaldu behar zaie, ekonomia, zientzia, … eta haien beharra ikusten ez badute haien bizitza Matematikarik gabe imajina dezaten proposatu, ordenagailurik gabe, telefonorik gabe, dirua kudeatzeko baliabiderik gabe, nozio topologikorik gabe,… eta horrela, haien kabuz Matematikaren garrantziaz ohartuko dira (Barahona, 2010).
Matematika Lehen Hezkuntzako ikasleen ikasgai gogokoenetarikoa izan arren eta hein handi batean hauekiko jarrera positiboa izan arren (Hidalgo et al., 2004), irakasle batzuei, Matematikaren alde dibertigarria erakustea ahaztu egiten zaie. Alde hau kontuan hartzea ezinbestekoa da, jolasaren
bidez eta Matematikaren abstrakzioa ludikotasunarekin lotuz, problemen eta igarkizunen ebazpenean modu motibagarri eta atsegin batean murgil daitezkeelako ikasleak (Zemelman et al., 1998). Garrantzitsua da Matematika dibertigarrien ezaugarri bat kontuan hartzea: aurkikuntza eta ikaskuntza banatu ezin direla, emaitzen aurkikuntza hauen eraikuntzaren bitartez sustatu behar dela, hain zuzen ere. Tradizioz, Matematikako ariketak errutina eta ikasitako formula soilak ziren, emaitza zuzen bakarreko problemekin, baina metodologia berriekin ikasleen sormena eta problemak ebazteko bide askoren aurkikuntza sustatu nahi da, ikaslearengan bere bide propioa aurkitzeko motibazioa piztuz (Garrido et al., 2010). Matematika lantzeko modu ludikoa aurrera eramateko, Piagetek (1973) defendatzen duen motrizitatearen bidezko informazioaren barneraketa eta ikaskuntza kontuan hartzea ideia paregabea izango litzateke, Matematika motrizitatearen bidez landuz, Matematika eta Gorputz Hezkuntza ikasgaien arteko harremana indartuz. 2.4. Gorputz Hezkuntza eta konpetentzia motorra Bestalde, konpetentzia motorrari dagokionez, umeak mugimenduaren bidez, bizitzako alor guztietan errendimendu gaitasun handiagoa lor dezake, arlo sozialean, kognitiboan, motorrean eta emozionalean, alegia (Bolaños, 1991). Beste modu batean esanda, umeak bere gorputzaren mugimenduaren bidez garapen integrala lor dezake. Barahonak (2010) Gorputz Hezkuntzaren garrantzia modu sutsuan defendatzen du, ezinbestekoa, ordezkaezina eta berreskuraezina den diziplina dela aipatuz. Lehenik eta behin, ezinbestekoa da ez baitago benetako hezkuntzarik Gorputz Hezkuntzarik gabe. Bigarrenik, ordezkaezina da, ez baitago bere berezko espazio hezigarria har dezakeen diziplinarik. Hirugarrenik, berreskuraezina da, ikaskuntza eta esperientzia apartak ematen dituelako, garapen intelektuala, fisikoa eta morala garatzen ari den etapa kritiko honetan. Azkenik, berak ere Gorputz Hezkuntza Matematikarako konpetentzia zeharka garatzeko aukera aparta dela defendatzen du. Benavidesek eta Núñezek (2007) Gorputz Hezkuntzaren bidez, ikasleek haien gorputza ezagutzeaz gain espazioaren nozioa eta espazioan mugitzeko gaitasuna garatzen dutela diote, eta bai Gorputz Hezkuntzaren zein psikomotrizitatearen bidez, besteak beste, postura, funtzio tonikoa, oreka, arnasketa, gorputz eskema, espazio eta denboraren egituraketa, lateralitatea, koordinazioa eta motrizitate fina garatzen dituztela aipatzen dute. 2.5. Matematikarako konpetentzia eta konpetentzia motorraren arteko harremana Gaur egungo gizartean Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren inguruan ideia ugari eta anitzak zabalduta daude. Barahonak (2010), Gorputz Hezkuntza kontzeptu polisemiko eta dinamiko bezala definitzen du, momentu historikoaren, herrialdearen edo sentsibilitate hezigarriaren arabera askotan
aldatu egin dena. Gaur egun, Gorputz Hezkuntza "fisikoaren hezkuntza", "fisikoaren bidezko hezkuntza" edo sinpleki curriculumaren beste ikasgai bezala ulertua da, askok "gimnasia" deitzen jarraitzen dutena. Bolañosek (1991) askotan Gorputz Hezkuntzako ikasgaia irakasle eta gurasoengandik gogor kritikatua izan dela aipatzen du, denbora galtze hutsa baino ez dela eta denbora hau umeen garapen mental eta intelektuala lortzen eman behar dela esanez. Haien esanetan, eskolak umeak ikasketetarako prestatu behar ditu, ez kirolerako (Bolaños, 1991). Matematika gizartean oso beharrezkoa da, eta oro har, honek ikasleei jartzen zaien eskakizun maila handitzen du, ikasleen porrota eta jarrera negatiboa ekarriz (Garrido et al., 2010; Barahona, 2010). Hala ere, Hidalgo eta kolaboratzaileek, 2004. urtean egindako ikerketak eskakizun maila eta ikasleen Matematikarekiko jarrera negatiboa batez ere DBHko 3.mailatik aurrera progresiboki hazten dela dio. Honetan, Lehen Hezkuntzan ikasleen ikasgai gogokoenetarikoak Matematika eta Gorputz Hezkuntza direla, ikasleen %90entzat Matematika dibertigarria dela eta %88rentzat erraza dela azaltzen da, aurretik aipatutako autore askok daukaten eta gizartean zabalduta dagoen ideia deuseztatuz (Hidalgo et al., 2004). Ideia hauek deuseztatzeko, Araya eta kolaboratzaileek (2008), motrizitatea Gorputz Hezkuntzako saioetara soilik mugatu behar ez dela adierazten dute. Haien esanetan, eskolako jardunaldiko beste momentu batzuetara luzatu beharko litzateke eta baita curriculumeko beste ikasgaietako ikuspegietatik, Gorputz Hezkuntzak Lehen Hezkuntzako beste arlo batzuetan ekarpen handiak egin ditzakeelako. Hala ere, haien helburua ez da Gorputz Hezkuntzak efektu miragarriak eta ezin hobeak ekar ditzakeela goraipatzea eta bermatzea, baizik eta, Gorputz Hezkuntzarekin harremana duten globalizazio aukeren inguruan hausnartzea. Aukera hauen artean joko/jolas dibertigarriak daude, umeen beharrak modu aktibo, sortzaile eta dibertigarriaren bidez asetzeko baliagarriak direnak. Dibertimenduzko ekintza hauen bidez ume bakoitza sozialki, emozionalki, intelektualki eta fisikoki garatuko da, garapen integrala lortuz (Araya et al., 2008). Piagetek (1973) arlo kognitiboa eta psikomotorra aztertu zituen eta garrantzi handia eman zion mugimenduaren eta adimenaren arteko erlazioari, bere teoriaren arabera, umeak mugimendutik ateratzen duen informazioa barneratzen duelako, umea zenbat eta aktiboagoa izan orduan eta informazio aberasgarriagoa lortzeko aukera izango duelarik (Rodríguez eta Vega, 2004). Beraz, ideia honi jarraituz, Barahonak (2010), Gorputz Hezkuntzak bere berebiziko izaera eta botere pedagogikoarekin, Matematikarako konpetentziaren ikaskuntzan bi ekarpen egin ditzakeela dio: i) espazio ludiko-hezigarria eskaini eta ii)esperientzia motorraren bidezko ikaskuntza praktikoak proposatu. Honetaz gain, Gorputz Hezkuntzak hain berezkoak dituen joko/jolas soziomotorrak ikaskuntzarekiko jarrera positiboa garatzen laguntzen dute eta arazo sozial, emozional eta intelektualak modu aktibo eta sortzailean konpontzen irakasten dute, aldi berean segurtasuna eta norberarenganako konfiantza moduko ezaugarri psikikoak garatzen direlarik (Barahona, 2010).
Beraz, argi dago Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren artean antzekotasunak daudela, batez ere, egoera motor eta problema Matematiko bat ebazterako orduan, prozedura berdina jarraitzen baita. Gainera, Barahonak (2009) aipatzen du: "Izaera ludikoak, praktika aktibo eta parte-hartzaileek, ikasgelako giro atsegin eta lasaiak eta osagai sozializatzaile bikainak dira eta Matematikarako konpetentzian hezteko tresna ezin hobea bihurtzen dute Gorputz Hezkuntza". Bukatzeko, lan honekin argi utzi nahi dena Matematika ez dela bakarrik "Matematikako orduan" edo "Matematikako klasean" ikasten, baizik eta ezagutza Matematikoa eskuratzeko ikaskuntza testuinguru ugari daudela (Alsina, 2012).
3. HELBURUAK Gradu Amaierako Lan honen helburu orokorra hauxe da: Gorputz Hezkuntza ikasgaiaren bidez, Lehen Hezkuntzako ikasleek Matematikako edukiak barneratzeko, zabaltzeko eta indartzeko errekurtso didaktikoa sortzea.
Halaber, lanaren helburu espezifikoak hurrengoak dira: Eduki Matematikoak ekintza motorren bidez (joko edo jolasen bidez, batez ere) lantzen dituen metodologia eskaintzea. Lehen Hezkuntzako ikasleen bi zikloetara zuzendutako eta Gorputz Hezkuntzako zein Matematikako eduki multzo desberdinak lantzeko jarduera anitzak sortzea. Mapa eta planoak irakurtzen ikasteko pertzepzio espaziala eta nozio topologikoak lantzea, neurketa tekniketan trebatzeko eta baita espazioari buruzko ahozko zein idatzizko mezuak interpretatzen ikasteko. Gorputza erabiliz irudi geometrikoak sortu eta identifikatzea, modu bisual eta praktikoan perimetroak eta azalerak kalkulatzeko. Zenbaki eta eragiketak lantzea bai norberaren gorputza eragile moduan zein jolas desberdinak erabiliz, buruzko kalkuluaren bidez batuketetan, kenketetan, biderketetan eta zatiketetan trebatzeko. Osasunarekin harremana duten jarduerak burutzea, ohitura osasungarriak, elikadura eta kirola neurri, zenbaki, eragiketa eta informazioaren trataerarekin erlazionatzeko.
4. METODOA. PROPOSAMEN DIDAKTIKOA Atal honetan azaltzen da lana aurrera eramateko erabili den metodoa, azken produktu moduan, Matematika Gorputz Hezkuntzaren bidez lantzeko Lehen Hezkuntzarako proposamen didaktikoa egin delarik. Horretarako eman diren urratsak azalduko dira hurrengo azpiataletan. 4.1. Sorrera eta lehenengo ideia Gorputz Hezkuntzako ikasgaian Matematikarako konpetentzia garatzeko proposamen desberdinak egin nahi da, Gorputz Hezkuntzako irakasleak ikasturteko une eta momentu zehatzetan dituen beharretara baliabide aniztasuna izateko asmoz. Alde batetik, lehen hezkuntzan ikasleek 6 -12 urte bitarteko adina dutenez adin hauen arteko garapen motor, kognitibo eta sozio afektiboa oso desberdina da, eta horren ondorioz, egingo diren proposamenak adin zehatz baterako egokituak egongo dira edota jolas/joko berdinetan adin bakoitzaren garapen mailarako egokiak diren aldaerak proposatuko dira. Bestetik, Matematikarako gaitasuna lantzeko jardueren proposamenak Gorputz Hezkuntzako eduki eta gaietara (gaitasun motor eta fisikoak, gorputz adierazpena, norberaren ezagutza eta espazioaren pertzepzioa, besteak beste) moldatuta egongo dira, unitate didaktiko bakoitzean Matematikarako konpetentzia lantzeko jarduera motz zein luzeak txertatzeko aukera. Azken honen harira, aipatutako proposamen aniztasuna izateko jarduera desberdinak egingo dira, denboraren aldetik motzak zein luzeak eta, joko/jolas sinpleetatik, joko/jolas tradizional moldatuetatik eta erronka kooperatiboetatik hasita, jarraipen handiagoa (saio bat baino gehiago) behar duten ekintzetara edota gela arruntean egiteko Gorputz Hezkuntzarekin erlazionatutako jardueretara arte. 4.2. Jardueren zehaztapena Matematikarako konpetentzia lantzeko joko/jolas eta jarduera ugari aukera daitezke, Gorputz Hezkuntzan aurrera eramaten diren jarduera ugari Matematika lantzeko moldagarriak direlako. Gorputz Hezkuntzan egiten diren ekintza ugari Matematikako kontzeptuak barne biltzen dituzte, hala nola, zenbakiak, eragiketak, espazioko kokapena edota neurriak. Beraz, gradu amaierako lan honetan proposatu diren jarduerak aukeratzeko proposamen ugari utzi behar izan dira kanpoan eta, horregatik, azpimarratzekoa da jarraian aipatuko direnak Gorputz Hezkuntzan Matematikarako konpetentzia garatzeko ekintza adibide gutxi batzuk baino ez direla. Zehaztapena burutzeko, lehenik eta behin, antzekoak ziren jolasak alde batera utzi dira, jarduera aniztasuna bilatzeko asmoz; bigarrenik, jolas tradizionalak sartu nahi izan dira, baina hauetaz gehiegi abusatu gabe eta, azkenik, Matematika lantzeko moldagarriak izan daitezkeen eta ezagunak diren jolasak eta baita apur bat berritzaileagoak diren jolasak proposatu dira. Beraz, honako hau eta
aurreko puntuan aipatutako hiru irizpideak (adina, gaia eta jarduera mota) kontuan hartuz, Gorputz Hezkuntzaren bidez Matematikarako konpetentzia lantzeko aukeratutako jarduerak diseinatu dira (1 taula). Jarduerak Gorputz Hezkuntzako edukiei lotuta izango direnez, 1 taularen lehen zutabean eduki horiek azaldu dira abiapuntu moduan. 1.taula. Lehen Hezkuntzako Matematika Gorputz Hezkuntzaren bidez. Jarduerak. GHko EDUKIAK 1. ZIKLOA 2. ZIKLOA Norberaren eta inguruaren kontrola eta ezagutza -Kiroldegia neurtzen (+) -Non nago? (-)
Gorputz Adierazpena eta komunikazioa -Gorputzarekin zenbakiak irudikatu eta eragiketak egin (-)
-Gorputzarekin eragiketak (-)
4.3. Jarduera bakoitzaren diseinua Aukeratutako jardueren zehaztasunak azaltzeko, jarduera bakoitzerako taula osatu da. Taulan bai irakasleak eta bai ikasleak jardueren exekuziorako ezagutu behar dituzten ezaugarriak agertuko dira, modu honetan antolatuta: o Jardueraren izenburua: jarduerarekiko lehen informazioa ematen duena da eta ekintza apur bat imajinatzen hasteko aukera ematen du. o Zikloa eta maila: jarduera 1.ziklorako (1., 2. eta 3. mailetarako) edo 2.ziklorako (4., 5. eta 6. mailetarako) zuzenduta dagoen jakinarazten du. o Jardueraren deskribapena: atal honetan jardueraren nondik norakoaren eta honen zehaztasunen inguruko informazioa agertuko da. o Irudia: atal honetan jardueraren garapena ikus daiteke, bai irakasleak eta baita ikasleek ere ekintzaren gutxi gorabeherako ideia bat egin dezaten. o Jardueraren helburua: honetan jardueraren bidez lortu behar dena azaltzen da, jardueraren xedea, hain zuzen ere. o Jardueraren barne logika: jardueraren barneko egoerari buruzko informazioa ematen du. - Espazioa: arlo honek jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den lekuaren inguruko informazioa ematen du. - Materialak: atal honetan jarduerarako beharrezkoa den materiala agertuko da. - Harremanak: honen bidez jardueraren exekuzioan jokalarien arteko elkarrekintzak azaltzen dira, jokalariak lankidetzan edo/eta aurkaritzan dabiltzan, alegia. - Denbora: atal honetan jarduera aurrera eramateko beharrezkoa den denbora agertzen da. o Jardueraren aldaerak: arlo honetan, barne logikako elementu bat edo gehiago aldatuz jarduera zailtzeko edo errazteko baliabideak ematen dira o Garapen integrala: atal honetan jarduera bakoitzaren bidez ikasleek arlo motorrean, arlo sozialean, arlo kognitiboan eta arlo emozionalean pairatuko duten garapena azalduko da, arlo guztietan garapena ematen bada ikasleek garapen integrala lortuz.
o Matematikako eta Gorputz Hezkuntzako edukiak: lanaren helburua Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren arteko diziplinartekotasuna lortzea izanik jarduera bakoitzaren bidez bi ikasgaietako edukiak landu nahi dira eta atal honetan jarduera bakoitzaren bidez lantzen diren edukiak jakinaraziko dira. 4.4. Proposatutako jarduerak Adierazitako ezaugarrien arabera, 16 jarduera diseinatu dira, non Gorputz Hezkuntza eta Matematika erlazionatzen diren. 16 aukeren artean Gorputz Hezkuntzako gai desberdinak topa daitezke eta gomendagarriena landu nahi den gai horren arabera Matematikarako konpetentzia garatzeko pentsatuta dagoen jarduera bat aukeratzea da, saio bakoitzean bi gaien edukiak modu diziplinartekoan garatzen direlarik. Honen bidez, Gorputz Hezkuntzako saioetan lantzen ari den gaiaren haria jarraituz, saioetan Matematikarako konpetentzia era ludikoan landuko da, ikasleek Matematikaren abstrakzioa motrizitatearen bidezko era dibertigarrian landuko delarik. Gainera, proposamenen artean 1. zein 2. ziklora bideratutako bai Matematika eta baita Gorputz Hezkuntza ere biltzen dituen bi jarduera daude, gela arruntean egiteko aproposak direnak. Jarduera hauetan osasunaren gaia lantzen da eta ikasleek ohitura osasungarriak hartzeko eta informazioaren trataera kudeatzeko oso erabilgarriak dira. Bukatzeko, aipatu beharra dago, joko/jolas eta Gorputz Hezkuntzan egin ohi diren jarduera guztiak bezala, proposamen hauek ere klasetik eta eskolatik kanpo aurrera eraman daitezkeela. Jarduera gehienek ez dute material zehatzen edo ikasle kopuru handien beharra eta horregatik, umeak patioan, kalean, udalekuetan, eskolaz kanpoko ekintzetan… jolas/joko eta ekintza ugari aurrera eramaten dituzten moduan, Matematikarako konpetentzia garatzeko pentsatuta dauden jarduera hauek ere aurrera eramateko aukera sustatzea oso aberasgarria eta ludikoa izango litzateke. Horregatik, irakasleak klasean jarduera hauek aurrera eramaten dituenean, kalean egiteko aukera dagoela gogoraraztea eta umeak haien bidez ondo pasatzera animatzea oso gomendagarria izango litzateke. Jarraian proposatzen diren jarduerak Gorputz Hezkuntzako edukien arabera antolatuta daude, ikasgaian lantzen ari diren edukien arabera ariketak aukeratzeko asmoz.
Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA (1. edo 2. Mailetarako) Deskribapena: Irudia: Ikasleak 3 kide inguruko taldeetan kokatuko dira eta talde bakoitzari kiroldegiko mapa bat emango zaio. Mapan koltxonetak, ispilua, horma-barrak eta kiroldegian aurki daitezkeen objektu desberdinak markatuta egongo dira eta ikasleek aipatutako objektuen tamainaren arabera arra, oina edo pausua erabiliz neurtu beharko dituzte eta emaitzak apuntatu.
Helburua Ikasleak taldeka objektuak topatu eta neurtzea, mapan objektu horiek identifikatuz, orientatzeko moduak (maparen kokapena…) eta neurketa teknika desberdinak ezagutzeko (arra, oina eta pausua).
Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Kiroldegiko mapa eta arkatza. Soziomotorra (lankidetza): taldeka rolak banatzean (idazkaria eta neurtzaileak), gero objektuak neurtu eta emaitza apuntatzeko ados jarri.
Aldaerak: -Lehenik, dena ar, oin edo pausuaz bakarrik neurtu kontzeptuak ondo ulertzeko. -Beharren arabera talde handiago edo txikiagoak egin. -Kiroldegia txikia izatekotan patioa erabili.
Garapen integrala: Arlo motorra: Oreka eta koordinazioa. Arlo kognitiboa: Mapa interpretatzeko eta objektu desberdinak neurtzeko. Arlo soziala: Talde lana kide bakoitzak bere rola (neurtzailea eta idazkaria), errespetua… Arlo emozionala: Autoestimua eta autokonfiantza.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 3. multzoa: Neurria. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.
Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Kiroldegian zehar hainbat objektu sakabanatuta egongo dira, hala nola, bankuak, konoak, sokak, makilak, fresbee-ak, uztaiak… Ikasleak kiroldegian zehar mugitzen egongo dira eta bat-batean irakasleak gainean, ezkerrean, eskuinean, ondoan, barruan, kanpoan edo horrelako hitzak oihukatuko ditu eta ikasleak nozio hori kontuan hartuz objektu batekiko kokatu beharko dira.
Helburua: Ikasleek pertzepzio espaziala eta nozio topologikoak garatzea, kiroldegian sakabanatuta dauden objektuen arabera kokatuz, espazioari buruzko informazioa duten mezuak interpretatzen eta nozio horien arabera kokatzen ikasteko.
Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Sokak, uztaiak, bankuak, makilak, konoak, fresbeeak eta nahi diren objektu guztiak. Psikomotorra: ikasleak banaka mugitzen egongo dira eta ikasleak esaten duenaren arabera norberak pentsatu eta horren arabera kokatu egingo da. 5-10 min. Aldaerak: -Erabakiak hartzen laguntzeko eta lankidetza sustatzeko ikasleak binaka joatea. -Oreka ere lantzeko kokatu beharreko lekuan hanka batekin jartzea. Garapen integrala: Arlo motorra: Koordinazioa, gorputz eskema, abiadura eta nahi bada oreka. Arlo kognitiboa: Mezuaren interpretazio egokia, hau da, esandako nozioa ondo erabili. Arlo soziala: Ez da bereziki lantzen. Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoestimua eta gorputzaren ezagutza eta kontrola.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 4. multzoa: Geometria. Kokapena espazioan, nozio topologikoak… 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.
4.taula: Akrosport geometrikoa 3. AKROSPORT GEOMETRIKOA Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA (5. edo 6. mailetarako) Deskribapena: Irudia: Ikasleak 6 kideko taldeetan kokatuko dira eta, akrosporteko segurtasun neurriak azaldu eta gero (lesioak ekiditeko heltzeko moduak eta kideen gainean kokatzeko argibideak), ikasleak irudi sinpleenetatik konplexuenetara probatzen hasiko dira, irudiak pertsona kopuru desberdinetakoak izanik kanpoan geratzen direnak laguntzaileak izango dira. Irudien ereduak papertxo batzuetan emango zaizkie haiek imitatzeko. Gero haiek osatutako irudi horien perimetroa eta azalera kalkulatu beharko dituzte.
Helburua: Ikasleek akrosporteko irudiak eraikitzea haien gorputza erabiliz eta irudi eredu bat emanda, irudi geometrikoen oinarriak, aldeak, erpinak, angeluak… modu bisual eta argi batean ikusteko eta gero perimetroak eta azalerak era praktiko batean kalkulatzeko.
Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegi osoa. Koltxonetak, metroa, irudi ereduak, papera, arkatza. Soziomotorra (lankidetza): ikasleak irudik osatzeko eta segurtasun neurriak betetzeko zein haien perimetroak eta azalerak kalkulatzeko talde lanean arituko dira. 3 saio, gutxi gorabehera. Aldaerak: Taldeen arteko harremanak areagotzeko talde batek beste batek eraikitako irudik aztertzea. Garapen integrala: Arlo motorra: Oreka, koordinazioa, lateralitatea, malgutasuna eta indarra. Arlo kognitiboa: Sormena, irudi geometrikoen azaleraren kalkulua… Arlo soziala: Talde kohesioa, helburu amankomuna eta kooperazioa. Arlo emozionala: Konfiantza, autoestimua, gorputzaren ezagutza eta kontrola eta enpatia.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 3. multzoa: Geometria. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.
5. taula: Orientazioa 4. ORIENTAZIOA Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Ikasleak 4-5 kideko taldeetan elkartuko dira eta bakoitzari eskolako plano bat eta 3 baliza emango zaizkio. Talde bakoitzak bere 3 balizak eskolako puntu batean kokatu eta planoan markatu beharko ditu. Gero, taldeen artean planoa aldatu eta beste taldeak ezkutatutako balizak bilatu beharko dituzte.
Helburua: Ikasleek pertzepzio espaziala garatzea, planoa erabiliz eta balizak ezkutatuz eta bilatuz, mapa eta planoak irakurtzen eta interpretatzen ikasteko.
Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Eskola osoa. Mapa eta balizak. Soziomotorra (lankidetza): mapa ondo erabiltzeko, balizak ezkutatzeko eta gero besteenak bilatzeko elkarrekin egin behar dute lan elkarri entzunez eta iritzi desberdinak ulertuz.
Aldaerak: -Baliza gehiago ezkutatu. -Parte hartzea areagotzeko taldeko kide kopurua murriztu. -Eremua eskola izan beharrean eskolaz kanpoko zelai edo parke handi batean egin. Garapen integrala: Arlo motorra: Ez da bereziki lantzen baina gorputz eskema izan daiteke. Arlo kognitiboa: Estrategia, planoaren ulerkuntza eta interpretazio egokia. Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa eta inklusioa. Arlo emozionala: Konfiantza, talde sentimendua, ondo sentitzea, poza, haserreak, frustrazioak, tristura…
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 4. multzoa: Geometria. Kokapena planoan eta espazioan. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.
6. taula: Bankutik erori gabe…! 5. BANKUTIK ERORI GABE…! Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Jarduera hau erronka kooperatibo bat da eta ikasle talde bakoitzak (5 kide ingurukoa) kide bakoitzaren laguntzarekin proba gainditu beharko du. Ikasle bakoitzak lurrean egongo diren kartoi bat hartu eta horren bidez zenbaki bat esleituko zaio. Ikasle bakoitzak zenbakia duenean bankuan igoko dira eta inor bankutik erori gabe txikitik handira ordenatu beharko dira bakarrik zenbakiak dituen bateko, hamarreko, ehuneko eta milakoak esanez.
Helburua: Ikasleak bankuan txikitik handira ordenatu beharko dira inor bankutik erori gabe, bakarrik haien zenbakiaren deskonposizioa esanez, baliokidetasunak eta zifren posizio-balioa lantzeko.
Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Bankuak eta zenbakiak dituzten kartoiak. Soziomotorra (lankidetza): taldeek erronka betetzeko hitz egin, entzun eta adostu egin behar dutelako.
5-10 min. Aldaerak: -Erronka apur bat zailtzeko komunikatzeko hitz egin beharrean keinuekin egitea, zifren posizioa horrela azalduz. -Bi modutan ordenatu behar izatea, bai txikitik handira zein handitik txikira. Garapen integrala: Arlo motorra: Oreka, gorputz eskema eta koordinazioa. Arlo kognitiboa: Zenbakia duen kartoia hartzean honen zifren posizio-balioa pentsatzean. Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa, babesa eta batez ere enpatia eta elkarri entzutea. Arlo emozionala: Konfiantza, ondo sentitzea eta autoestimua.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zenbaki arrunten zifren posizio-balioa eta baliokidetasuna. 2. multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola.
7. taula: Gorputzak eragiketak egiteko balio du ere! 6.GORPUTZAK ERAGIKETAK EGITEKO BALIO DU ERE! Zikloa eta maila: 1. ETA 2. ZIKLOA (zailtasunaren arabera 2.ziklorako molda daiteke, baina batez ere 1.ziklorako) Deskribapena: Irudia: Ikasleak 4-8 ikasle bitarteko taldeetan elkartuko dira (burutu nahi diren eragiketen konplexutasun maila eta beharren arabera). Kide batzuk eragiketa bat pentsatu eta irudikatuko dute zenbakiak haien gorputzarekin osatuz eta eragiketaren zeinua egiteko kiroldegiko materialaz baliatuz eta beste batek edo batzuk eragiketa ebatzi beharko dute.
Helburua: Ikasleek eragiketa desberdinak irudikatu zein ebatzi beharko dituzte zenbakiak eta zeinuak haien gorputz eta material desberdinekin irudikatuz eragiketekin modu bisual, praktiko eta ludikoan trebatzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Ez da espazio zehatzik behar. Eragiketaren zeinuak egiteko makilak, sokak edo horrelako materialak erabili ahal dituzte. Soziomotorra (lankidetza): eragiketak osatzerakoan eta binaka edo taldeka ebazten badituzte. Psikomotorra, eragiketak bakarka ebazten badituzte. 10 – 15 min.
Aldaerak: -Eragiketak batuketa eta kenketekin hasi eta gero biderketak eta zatiketak sartu. -Taldearen barruan ebatzi beharrean talde batek beste bati irudikapena egin eta beste taldeak erantzuna gorputzarekin ere eman. -Zailtasuna handitzeko 2. zikloan zatikiak egin. Garapen integrala: Arlo motorra: Gorputzaren kontrola eta koordinazioa. Arlo kognitiboa: Irudik sortzeko sormena eta eragiketak ebazteko adimena. Arlo soziala: Talde lana, adostasuna, elkarri entzun, errespetua, enpatia eta komunikazioa. Arlo emozionala: Konfiantza, talde sentimendua eta autoezagutza.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. 3. multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa.
1. ETA 2. ZIKLOA Deskribapena: Helburua: Bihotz maiztasuna ia Gorputz Hezkuntzako jarduera guztiekin areagotzen da eta beraz, hau aukera ona izan daiteke bihotzaren minutuko pultsazio kopurua neurtzeko. Honen inguruan hitz egin daiteke azalpen txiki bat emanez eta gorputzeko atal desberdinetan (lepoa, eskumuturra, oinean…) pultsua bilatuz. Gero, pultsazioak 15 segundoz neurtuko dira minutuko pultsazio kopurua jakiteko bider 4 egin behar delarik. Beste aukera bat pultsazioak 30 segundoz neurtzea da, gero emaitza hau bikoizteko. Kalkulu hauek ikasleek egingo dituzte, irakasleak bihotz maiztasunaren kontzeptua ulertzeko azalpenak ematen dituen bitartean.
Ikasleek bihotz maiztasuna neurtzen ikastea, haien gorputzeko leku desberdinetan pultsua bilatuz, jarduera fisikoa egin eta gero bihotz maiztasunak egiten duen gorakada ikusteko eta maiztasuna kalkulatzeko egin behar den prozedura matematikoa barneratzeko. Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. 3. multzoa: Neurriak. 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.
1. ZIKLOA Deskribapena eta helburua Helburua Beherago dagoen taula ikasleek etxean dituzten ohitura osasungarrien ingurukoa da eta ikasleek etxean beteko dute gero bai kiroldegian Gorputz Hezkuntzako ikasgaian zein ikasgela arruntean Ingurunearen ezagutza ikasgaian, Matematika ikasgaian edo tutoretzan lantzeko. Taularen bidez, ikasleek dituzten osasun zein jarduera fisikoko ohiturak eta haien osasuna neurri eta magnitudeekin eta informazioaren trataerarekin erlazionatzen dira.
Ikasleek ohitura osasungarriak behatzea, matematikako kontzeptuak (neurriak eta eragiketak) erabiliz, egunerokotasuneko ekintzetan matematikaren garrantziaz ohartzeko. (Taula I. eranskinean aurki daiteke) Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 3. multzoa: Neurriak. 5. multzoa: Informazioaren trataera. 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.
2. ZIKLOA Deskribapena: Helburua: Aurrekoa bezala, jarduera hau gela arruntean, Matematikako ikasgaian adibidez, egiteko jarduera da baina Gorputz Hezkuntzarekin zuzenki lotuta dago. Honetan ikasleak 2-3 kideko taldeetan jarrita beste talde eta maila batzuetako ikasleei haiek prestatutako inkestak pasako dizkiete, horrelako galderak izango dituztenak: Astean zenbat egunetan egiten duzu kirola? Eta zein? Astean zenbat egunetan jaten dituzu barazkiak? Ikasleek beste talde eta maila batzuetako ikasleen osasunaren eta jarduera fisikoaren analisia egitea, ikasle horiei inkestak eginez, gero informazioa tratatzen eta kudeatzen ikasteko, hau erabiliz grafikoak eginez eta ondorioak ateraz.
(Inkesta II. eranskinean dago) Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 5.multzoa: Informazioaren trataera. 4. multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna.
1. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Irakasleak kiroldegiko horma bakoitzari zifra bat ezarriko dio. Ondoren, zenbaki bat oihukatuko du, 1, 2, 3 edo 4 zifra dituena. Ikasleek zenbaki horren zifrak ordenatu beharko dituzte ordena zuzena jarraituz kiroldegiko hormak ukituz. Irakasleak 2456 oihukatzekotan ikasleek korrika eta ahalik eta azkarren lehenik eta behin, 2a, gero 4a, ondoren 5a eta azkenik 6a ukitu beharko dituzte.
Helburua: Ikasleek zenbaki batean zifren posizioa (unitateak, hamarrekoak, ehunekoak eta milakoak) kokatzen jakitea, zenbakiak zifrak dituzten hormak korrika ordena egokian ukituz zenbakikuntza sistema hamartarra eta zenbakien ordena modu ludiko eta praktikoan lantzeko.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zifren ordena eta zenbakikuntza sistema hamartarra. 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
12. taula: Matematikako musika-aulkiak 11. MATEMATIKAKO MUSIKA-AULKIAK Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA (kontzeptuak zailduz 2.ziklora ere bidera daiteke) Deskribapena: Irudia: Ikasle kopuruaren araberako aulki kopurua borobilean kokatuko da, aulki bakoitzak zenbaki bat izango duelarik. Musika entzungo da eta irakasleak irizpide bat ezarriko du, hala nola, "zenbaki bakoitiak", "10 baino txikiagoak direnak"… Musika gelditzean ikasleak bakarrik irizpide horren araberako zenbakia duten aulkietan eseri ahalko dira eta elkarri lagundu beharko diote aulki gutxitan igotzeko aukera dutenean, inor aulkirik gabe ez geratzeko.
Helburua: Irakasleak aipatutako irizpidearen arabera zenbakidun aulkietan eseri beharko dira ikasleak, irizpidea betez eta horregatik (denak aulkietan sartzeko) elkarri lagunduz zenbakien ordena, multzoak, segidak… lantzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Aulkiak eta musika.
Psikomotorra (irakaslearen irizpidea betetzeko zein aulkitan eseri behar den pentsatzean eta musika gelditzean erreakzionatzean). Soziomotorra (lankidetza): aulki berean eseri behar direnean, aulkiaren gainean mantentzeko elkarri laguntzean. 10-15 min. Aldaerak: -Irizpideak zaildu edo erraztu daitezke, landu nahi den gaiaren arabera. -2. ziklorako erabili nahi izatekotan zenbaki lehenak edota multiplo edo zatitzaileak erabil daitezke. Garapen integrala: Arlo motorra: Koordinazioa eta gorputz eskema. Arlo kognitiboa: Irakaslearen irizpidearen arabera aulki egokiak zeintzuk diren pentsatzean. Arlo soziala: Kooperazioa, kideen arteko babesa, komunikazioa, enpatia eta errespetua. Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zenbaki multzoak, ordenak… 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
1. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Ikasle bakoitzak zenbaki bat izango du eta espazio osoan zehar mugitzen ibiliko dira. Irakasleak zifra bat oihukatuko du, adibidez, hiru. Orduan, ikasleak haien zenbakia kontuan hartuz hiru zenbakiko segida osatu beharko dute. Guztien laguntzarekin ikasle bat ere solte ez geratzea lortu beharko dute, segiden artean aldaketak eginez (adibidez, 14-15-16 segida batean badaude eta 17 bakarrik badago 14a beste segida batean kokatu beharko da).
Helburua: Ikasleak zenbaki segidak osatzea, haien gorputza zein adimena erabiliz, zenbaki arrunten ordena zein segida gorakor eta beherakorrak modu ludiko eta bisual batean praktikatzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Ez da material berezirik behar. Psikomotorra (irakasleak zenbakia esatean norberak bere zenbakia kontuan hartuta bere ondoan dauden zenbakiak pentsatu behar ditu, haiekin elkartzeko). Soziomotorra (lankidetza): inor ere ezin denez bakarrik geratu, ikasle guztien artean sortutako segidetan aldaketak egin beharko dituzte konponbideak elkarrekin aurkitzeko, elkarri entzunez eta ados jarriz. 10-15 min. Aldaerak: -Jolasa zailtzeko segidak gorakorrak zein beherakorrak egin daitezke. -Korrika modu desberdinetan egin, hanka batekin, ... Garapen integrala: Arlo motorra: Abiadura eta gorputz eskema (lateralitatea). Arlo kognitiboa: Haien zenbakiaren inguruan zein zenbaki dauden pentsatzean. Arlo soziala: Kideen arteko laguntza eta babesa, enpatia eta komunikazioa. Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zenbakien ordena eta segidak 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza
14. taula: Buruzko kalkulua 13. BURUZKO KALKULUA Zikloa eta maila: 1. ZIKLOA (2. edo 3. mailetarako) Deskribapena: Irudia: Ikasleak 4-5 kideko taldeetan batuz ibilbide bat burutu behar dute korrika, eta amaieran dagoen dadoa jaurti. Ateratzen den zenbakia memorizatu eta taldera bueltatu behar dute, zenbakia esan eta hurrengoa atera behar da. Hurrengoak korrika egin eta dadoa berriro jaurtiko du ateratzen zaion zenbakiari aurrekoa batuz, eta horrela, 50era heldu arte.
Helburua: Dadoa behin eta berriro botaz 50era heltzea, taldeko kide guztiak korrika eginez eta dadoa botaz guztien artean zifrak batuz buruzko kalkulua lantzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Futbol zelai baten erdia gutxi gorabehera. 1–6 zenbakiak dituen dadoa. Psikomotorra (korrika egitean, dadoa botatzean eta bakarka kalkulua egitean). Soziomotorra (lankidetza): taldean kalkulua egitera laguntzean eta aurkaritza beste taldeak baino lehenago 50era heldu behar direlako. Soziomotorra (aurkaritza): 50era beste taldeak baino lehenago iristea bilatzen delako. 10 – 15 min.
Aldaerak: -Espazioa handitu daiteke ikasleek korrika gehiago egiteko. -Kalkulua zailtzeko bi dado jaurti eta bi zenbaki batu eta dadoko zenbakiak handitu (adibidez, 6tik 12ra). -Jokoa luzatzeko 50era heldu beharrean kopuru hau handitu. Garapen integrala: Arlo motorra: Abiadura eta erresistentzia. Arlo kognitiboa: Buruzko kalkulua egitean. Arlo soziala: Kooperazioa eta kideen arteko babesa. Arlo emozionala: Konfiantza, autoezagutza eta poza, tristura, harrotasuna…
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Buruzko kalkulua. 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
15. taula: Zapi matematiko kolaboratiboa 14. ZAPI MATEMATIKO KOLABORATIBOA Zikloa eta maila: 2. ZIKLOA (kontzeptuak erraztuz 1.ziklora era bidera daiteke) Deskribapena: Irudia: Bi ikasle talde egingo dira eta talde bakoitzean ikasle bakoitzari zenbaki bat esleituko zaio. Irakaslea erdian egongo da eta zapi bat edukiko du. Honek txanda bakoitzean irizpide bat oihukatuko du, adibidez, 6ren zatitzaileak edo 2ren multiploak. Orduan, zenbaki horiek dituzten ikasleak atera eta elkarrekin zapia hartzera joan beharko dira, beste taldea baino lehen hartu eta haien tokira iritsi behar direlarik. Irizpidearen barruan zenbaki bakarra badago, ikasle hori bakarrik korrika egingo beharko du, bi egotekotan bata bestearen gainean, hirurekin erreginaren aulkian eta lau edo bost izatekotan konga eginez eta eskua haien hanka artean pasaz lotuta joanez.
Helburua: Ikasleak zatikiak eta multiploak birpasatzea, taldean lan eginez eta hauek topatzeko haien buruzko kalkuluak eta logika erabiliz, zatigarritasuna modu ludiko eta praktiko batean lantzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Zapia eta behar badira konoak.
Psikomotorra (irakasleak irizpidea esatean zein zenbaki atera behar diren pentsatu behar da). Soziomotorra (lankidetza): zapia hartzera joatean taldean lan egin behar da. Soziomotorra (aurkaritza): zapia beste taldea baino lehenago hartzean edo haiengandik ihes egitean. 10 -15 min. Aldaerak: -Beste gai bat landu daiteke: buruzko kalkulua… -1.ziklorako erabiltzekotan zenbaki txikien arteko eragiketak edota beste irizpide batzuk erabili. Garapen integrala: Arlo motorra: Erreakzio abiadura, korrika egiteko abiadura eta koordinazioa. Arlo kognitiboa: Irakaslearen irizpidearen arabera nor atera behar den pentsatzean. Arlo soziala: Kooperazioa, kideen arteko babesa, komunikazioa, enpatia eta errespetua. Arlo emozionala: Autokonfiantza, autoezagutza, ondo sentitzea eta emozioen kontrola. Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zatigarritasuna: multiploak eta zatitzaileak. 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
2. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Ikasleak 4-5 kideko taldeetan banatuko dira eta talde bakoitzak dado bat izango du eta haiengandik metro batzuetara 1-6 zenbakiko kartoi bat egongo da. Banaka dadoa bota eta kartoia dagoen lekuraino korrika joan beharko dira. Han ateratako zenbakia ezabatu eta ondoan klarionaz kartoia betetzeko geratzen den zatikia idatzi beharko da. Dadoa botatzean jada ezabatutako zenbaki bat ateratzen bada kartoirano korrika joan beharko da baita eta zatikia aldatu behar den erabaki.
Helburua: Ikasleek kartoiko zenbaki guztiak ezabatzea, dadoa botaz, korrika eginez eta kartoiarekin amaitzeko zatikia behin eta berriro kalkulatuz, probabilitatera eta zorira hurbilpen bat egiteko eta zatikiak modu bisual batean lantzeko. Jardueraren barne logika: Espazioa: Materialak: Harremanak: Denbora: Kiroldegia. Dadoa, 1etik 6ra zenbakizko kartoia eta klariona.
Psikomotorra (dadoa botatzean, korrika egitean eta zatikia marraztean). Soziomotorra (lankidetza) taldeko kideek zatikiaren idazketan edo beste gauzetan laguntzean. Soziomotorra (aurkaritza): beste taldeak baino lehenago kartoia betetzea. 10-15 min.
Aldaerak: -Jokoa luzatzeko bi dado bota behar izatea kartoi gehiago bete behar izateko eta zatikia handitzeko. -Kartoia dagoen lekuraino korrika modu ezberdinetan joatea, atzeraka, hanka batean, bikoteka… Garapen integrala: Arlo motorra: Abiadura eta erresistentzia. Arlo kognitiboa: Zatikia kalkulatzean. Arlo soziala: Kooperazioa eta kideen arteko babesa eta laguntza. Arlo emozionala: Konfiantza, autoezagutza eta poza, tristura, harrotasuna… Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Zatikiak. 5. multzoa: Informazioaren trataera, zoria eta probabilitatea. 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
2. ZIKLOA Deskribapena: Irudia: Jarduera hau erronka kooperatibo bat da eta ikasle talde bakoitza (6 kidekoa) kide bakoitzaren laguntzarekin proba gainditu behark o du. 6 uztai triangelu forman kokatuta egongo dira eta ikasle bakoitzak zenbaki bat izango du (1etik 6ra). Ikasleak uztaietan kokatu beharko dira eta triangeluaren alde guztiek 10 batu beharko dute.
Soziomotorra (lankidetza): taldeek erronka betetzeko hitz egin, entzun eta adostu egin behar dutelako. 5-10 min.
Aldaerak: -Erronka betetzeko hitz egin beharrean, ez-hitzezko komunikazioa erabili behar izatea. -Erronka burutzeko, une oro, taldeko kide guztiak eskutik lotuta mugitu behar izatea. -Erronka burutzeko, momentu oro, hanka batean mugitu behar izatea.´ Garapen integrala: Arlo motorra: Koordinazioa eta gorputz eskema. Arlo kognitiboa: Triangelua osatzean kalkulu abstraktuak egitean. Arlo soziala: Kooperazioa, komunikazioa, babesa eta batez ere enpatia eta elkarri entzutea. Arlo emozionala: Konfiantza, ondo sentitzea eta autoestimua.
Matematikako edukiak: Gorputz Hezkuntzako edukiak: 2. multzoa: Zenbakiak eta eragiketak. Buruzko kalkulua eta kalkulu abstraktua. 5. multzoa: Kultura motorra. Aisia eta denbora librerako hezkuntza.
5. HAUSNARKETA ETA ONDORIOAK Gradu Amaierako Lan honetan, jarduera eta jolasen bitartez Gorputz Hezkuntzako eta Matematikako edukiak lantzeko proposamena aurkeztu da. Bi ezagutza arloen arteko diziplinartekotasunaz baliatuz, bi arloetako edukiak lantzeko jarduerak sortu dira. Hasiera batean aipatu bezala, metodoan, baliabide aniztasuna sortzearen nahia adierazi da, bai ikasleen adinari dagokionez, bai jarduera mota desberdinak sortzeari dagokionez. Horrela, errekurtso didaktikoa erabiliko duen irakasleak landu beharreko gai eta ikasturteko momentuaren arabera, baliabide anitzak izango ditu. Ikasleen adina kontuan hartuta, Lehen Hezkuntzako 1. ziklorako (1., 2. eta 3. mailetarako) eta 2. ziklorako (4., 5. eta 6. mailetarako) jarduerak sortu dira bi adin tarteentzako baliabideak eskaintzeko.
1. irudia: Ikasleen adinaren araberako jardueren sailkapena. 1. irudian ikus daitekeen moduan, proposatutako hamasei jardueretatik erdia 1. ziklorako bideratuta dago eta beste erdia 2. ziklorako. Beraz, adin guztietarako ariketak sortu dira. Aipatzekoa da, jarduera bakoitzaren informazio taulan agertzen den legez, jolas ugari (Matematikako musikaaulkiak, zapi kolaboratiboa edo gorputzaren bidez eragiketak osatzea) edozein adinetarako molda daitekeela, aldaera sinpleagoak edo konplexuagoak sartuz. Horrela, Matematika eta Gorputz Hezkuntzaren arteko diziplinartekotasuna Lehen Hezkuntzako etapa osoan aurrera eraman daitekeela adierazi nahi da. Halaber, jarduera mota anitzak egotea ere bilatu nahi izan da gradu amaierako lan honetan, proposamen didaktikoak jolas arrunt eta motzak soilik izan ez zitzan. Gorputz Hezkuntzako saioetan jolas eta ekintza desberdinak egiten dira landu nahi den gaiaren arabera eta, horregatik, momentu %50 %50 Ikasleen adinaren araberako jarduerak 1.ziklorako jarduerak 2.ziklorako jarduerak
bakoitzean irakasleak egoki ikusten duen jarduera aukeratzeko jarduera mota desberdinak diseinatu dira (2 eta 3 irudiak).
2. irudia: Jarduera motaren araberako sailkapena (I).
3. irudia: Jarduera motaren araberako sailkapena (II). Alde batetik, 2. irudiari erreparatuz jardueren iraupenaren arabera, diseinuan jarduera motzak (5 - 15 minutu ingurukoak) nagusitzen direla nabari daiteke, baina jarduera luzeak (15 - 45 minutu ingurukoak) ere badaude. Jarduera motzak, orokorrean, momentuan egiteko jolasak dira, jarduera luzeen artean, aldiz, saio osoa edota jarraipen handiagoa behar duten ekintzak daude. Beste alde batetik, 3. irudian zentratuz eta jardueren luzeraren irizpidea alde batera utziz, hamasei proposamenen artean bost motatako jarduerak planteatu dira. Honetan ere, mota bat nagusitzen da, jolas arruntak, hain zuzen ere, baina diseinatutako proposamen didaktikoan erronka kooperatiboak, jolas tradizionalen moldaketak, ekintza bereziak eta Gorputz Hezkuntzarekin eta Matematikarekin harremana duten gela arruntean egiteko ekintzak planteatu dira. %69 %31 Jarduera mota (I) Jarduera motzak (5-15 min) Jarduera luzeak (15-45 min) %12 %50 %12 %13 %13 Jarduera mota (II) Erronka kooperatiboak Jolas arruntak Jolas tradizionalen moldaketa Ekintza bereziak Gela arruntean egiteko ekintzak
Halaber, Gorputz Hezkuntzan zein Matematikan landu nahi diren gai edo eduki multzoekiko jarduerak diseinatu dira. Proposamen didaktikoaren helburuetako bat baliabide didaktikoa eta informazioa Gorputz Hezkuntzako irakasleentzako erabilgarria izatea da eta, horregatik, ikasturteko momentu zehatz desberdinetarako jarduerak sortu dira. Horrela, 4. eta 5. irudietan ikus daitekeen moduan bi ikasgaietako ia eduki multzo guztietarako jarduerak sortu dira.
4. irudia: Matematikako edukien araberako jardueren sailkapena.
5. irudia: Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jardueren sailkapena.
Matematikako edukien araberako jardueren sailkapenaren grafikoari (4.irudia) erreparatuz %53 %21 %10 %16 %0 Matematikako edukien araberako jarduerak 2.eduki multzoa: Zenbakiak eta eragiketak 3.eduki multzoa: Neurria 4.eduki multzoa: Geometria 5.eduki multzoa: Informazioaren trataera 6.eduki multzoa: Problemak ebaztea %29 %6 %18 %47 Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jarduerak 2.eduki multzoa: Norberaren ezagutza eta kontrola 3.eduki multzoa: Gorputz adierazpena eta komunikazioa 4.eduki multzoa: Jarduera fisikoa eta osasuna 5.eduki multzoa: Kultura motorra: aisia eta denbora librerako hezkuntza
gero, Zenbakiak eta eragiketak eduki multzoa, gailentzen da. Aldiz, Problemen ebazpenari dagokion eduki multzoa jarduera proposamenik gabe geratzen da. Honen arrazoi nagusia izan daiteke: Gorputz Hezkuntzan aurrera eramaten diren jardueren ehuneko handi batek zenbakien beharra duela izan daiteke, bai taldeak egiteko edota ekintzaren helburua lortzeko, eta horrek Matematikaren eduki multzo hau Gorputz Hezkuntzarekin erlazionatzeko lana errazten duela. Problemen ebazpenari dagokionez, honen gabezia, problemak ebazteko jarraitu behar den prozedura kiroldegian aurrera eramateko dakarren zailtasuna edota Gorputz Hezkuntzako edukiekin erlazionatzeko konplexutasuna izan daiteke. Beste hiru eduki multzoei dagokienez, Neurria, Geometria eta Informazioaren trataera lantzeko errekurtsoen %21, %10 eta %16 sortu dira, hurrenez hurren. Gorputz Hezkuntzako edukien araberako jardueren sailkapenari dagokienez (5. irudia), jarduera kopuru handiena (%47a) hartzen duen eduki multzoa bosgarrena da, Kultura motorra: aisia eta denbora librerako hezkuntza, alegia. Honetan, jolasarekin eta kirolarekin harremana duten jarduera guztiak sartzen dira eta jarduera gehienak bide honetatik doazenez eduki multzo hau gailentzen da. Jarraian, 2. eduki multzoa dago, Norberaren ezagutza eta kontrola, jarduera kopuru handi batekin ere. Eduki multzo honetan norberaren gorputzaren eta inguruaren ezagupena trebetasun motorren garapenaren bidez ematen da eta, Matematika gure inguruaren parte denez, eduki multzo hau Matematikako edukiekin harreman estua duela igartzen da. Jarduera fisikoa eta osasunari dagokion 4. eduki multzoa hein batean ere lantzen da proposatutako jarduerekin 3. eduki multzoko Gorputz adierazpena eta komunikazioa oso jarduera kopuru txikiarekin, %6arekin, gelditzen delarik. Honen kausa Gorputz adierazpena eta Matematika erlazionatzeko zailtasuna izan daiteke, biak ikaslearen garapenerako funtsezko atalak izanda ere, haien arteko harremanak topatzea zaila suerta daiteke eta horregatik, Gorputz Hezkuntzaren alor honen eta Matematikaren arteko diziplinartekotasuna topatzearen konplexutasuna argi ikusten da. Jarduera anitzak proposatu dira, Matematikako eduki multzo ezberdinak jorratzeko: pertzepzio espaziala lantzekoak (1., 2. edo 4. jarduerak); gorputzaren erabileraren bidez geometria kontzeptuak jorratzekoak (adibidez, 3. jarduera); jolasen bidez, zenbaki eta eragiketak lantzekoak (adibidez, 10. edo 13. jarduerak;) eta osasun arloa aztertzekoak (7., 8. eta 9. ariketak). Bukatzeko, aipatu beharra dago, errekurtso didaktikoan proposatutako jarduerak analizatu eta gero, haietako gehienak material askorik behar ez duten eta barne logika sinplea duten ariketak direla. Ondorioz, jarduerak esparrutik haratago eramatea posible izango litzateke, umeen aisialdiko jokoetara, eskolaz kanpoko ekintzetara edota udalekuetara. Lan honen bidez eskainitako baliabide didaktikoa Gorputz Hezkuntzako irakasleentzako erabilgarria izatea espero da.
1) Jarduera fisikoa egiten al duzu ? Bai Ez
2) Zein da egiten duzun jarduera fisikoa?
Etxeko lanak egiten lagundu
3) Kirolen bat egiten duzu? Bai Ez
4) Astean zenbat egunetan? 1 2 3 4 Gehiago
5) Zein da egiten duzun kirola?
Gimnasia erritmikoa
6) Astean zenbat alditan jaten dituzu barazkiak?
7) Egunean zenbat fruta jaten duzu? | science |
addi-41ad276d7628 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27751 | Barnetik: Bidasoa eta Oarsoaldeko kultur gehigarria | Berges Castaño, Ainara | 2018-06-27 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
2018ko maiatzaren 30a
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ezegokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
2017-2018 ikasturtearen hasieran, Gradu Amaierako Lana aukeratzeko ordua iritsi zenean, nire burua zalantzaz beterik zegoen. Aukeran zeuden lanen zerrendan hainbat aldiz irakurri behar izan nuen gustukoa nuen lan bat aurkitu arte. Hasierako une haietan argi neukan gauza bakarra prentsa idatziarekin eta kulturarekin zerikusia izango zuen zerbait egin nahi nuela zen. Azkenean, kultur gehigarria baten sorrera helburu zuen lana aukeratzea erabaki nuen, nire nahi guztiak betetzen zituen egitasmoa zela ikusi ostean. Lanean hasi eta kultur gehigarria zehazteko ordua iritsi zenean, argi izan nuen gehigarria gai jakin baten inguruan ardaztu nahi nuela. Gauzak horrela, lehen ideia euskal dantzaren inguruko gehigarria egitea izan zen. Testuak sortzeko ideiak bilatzen hasi nintzenean, ordea, konturatu nintzen euskal dantzaren gaiak eskaintzen zituen aukerak murritzegiak zirela eta, hortaz, hori ez zela gehigarria ardazteko gairik aproposena. Honen ostean, kultur gehigarria gai zehatz baten inguruan ardaztu ordez, esparru geografiko baten bitartez mugatzeko ideia otu zitzaidan. Hala, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako kulturarekin loturiko gaiak lantzea erabaki nuen. Beraz, gehigarri honen helburua eskualde horietako hiri eta herrietako gaurkotasunezko kultur gaiak jorratzea da. Aipatutakoaz gain, lan honen bitartez Kazetaritzako graduan zehar landutako informazio eta iritzi generoez baliatu naiz gehigarri honen sorrerarako, era askotako kazetaritza generoak jorratuko dituen aldizkari bat sortzeko helburuari eusteko asmoz. Horretaz gain, lan honen bitartez kultur atal desberdinak lantzen saiatu naiz, gizartean oihartzun gutxiago duten gaiei lekua emateko. Horrenbestez, hauek izan dira gehigarrian landu diren kultur atalak: dantza, musika, antzerkia, artea, literatura eta zinema. Laburbilduz, kultur gehigarri honen bitartez Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetako kultur esparruan lan egiten dutenei ahotsa eman zaie, kulturaren aurpegi ezberdinak irakurleei hurbildu eta mundu hau barnetik ezagutu ahal izateko.
2) Garapena Kultur gehigarriaren izenburua Gehigarri honen helburua kulturaren alor ezberdinak irakurleei hurbiltzea da, oihartzun handia duten gaietan sakondu eta hain ezagunak ez diren diziplinak ezagutzeko. Helburu hori gehigarriaren azalean islatu nahi izan dut eta Barnetik izenburua ipintzea bururatu zitzaidan. Hala, gehigarri honek irakurleek kulturaren mundua barnetik ezagutzeko aukera emango dielakoan. Izen nagusiaren azpian, "Bidasoa eta Oarsoaldeko kultur gehigarria" hitzak ipintzea egokia iruditu zait gehigarriaren edukia eta zabalkunde eremua azalean bertan argi gera daitezen. Landutako gaiak Kultur gehigarriaren sorreran, lehen pausoa aldizkarian landuko ziren gaiak aukeratzea izan zen. Horrela, hamasei orrialdez osaturiko gehigarri honetan ezinbestekoa iruditu zitzaidan kultur gaia desberdinen eta gai horien kokapenaren arteko oreka bilatzea, bi eskualdeak osatzen dituzten hiri eta herri guztiak, posible zein heinean, aldizkariaren barnean ordezkatzeko. Hortaz, azkenean, Irun, Hondarribia, Errenteria eta Pasaiako gaiak landu ditut gehigarriaren barnean. Artikuluak idazteko balizko gaien bila hasi nintzenean, argi izan nuen kultur gehigarri honetako testu nagusian dantza protagonista izango zela, gehigarria zehazteko orduan izandako lehen ideiaren omenez. Gauzak horrela, euskal dantzaren munduarekin lotura zuten gaien bila abiatu nintzen eta Errenterian 2017. urtean inauguratu zen Jantziaren Zentroaren berri izan nuen. Iraultza Dantza Taldeko kideen ekimenez martxan jarritako zentro honetan, iraganean Euskal Herrian zein Europan erabilitako jantzien inguruko erakusketak antolatzen dira. Jantzi horietan oinarriturik, euskal dantzetan erabili ohi diren zenbait jantzi sortu izan dira. Horrexegatik, erreportaje bat egitea aproposa iruditu zitzaidan, zentroaren lehen urteurrenaren aitzakiatik harago, dantzaren munduarekin harremana duen gai bat era desberdin batean lantzeko. Erreportajea osatzeko informazioa lortzeko, Jantziaren Zentroa bi aldiz bisitatu nuen eta zentroan lan egiten duen Tania Chave bisita gidariari galdera batzuk egin nizkion. Horretaz gain, Iraultza Dantza Taldearekin harremanetan jarri nintzen egiten duten lana hobeto ezagutzeko eta, hala, Ainhoa Mendibururen kontaktua lortu nuen. Azkenik,
erreportajeari beste ikuspuntu bat emateko Jantziaren Zentroa ezagutzeko irteera bat antolatu berri zuen Eraiki Dantza Taldeko kideekin hitz egin nuen. Unai Arretxe, aipatutako dantza taldeko monitoreak, bisita horren zergatia eta bertan ikasitakoa azaldu zidan. Informazio guztiaz gain, erreportaje sakona osatzeko asmoarekin, argazki galeria txiki bat osatu dut zentroan ikusgai dauden piezak erakusteko. Zinemaren inguruko sail bat sortzea erabaki nuenean, azken urtean barna euskal zinemetan arrakasta izugarria izan duen Handia (2017) pelikula lantzea ideia paregabea zela pentsatu nuen. Pelikularen inguruko informazioa bilatzen hasi nintzenean, konturatu nintzen film honen ekoiztetxeetako batek, Moriarti izenekoak, Pasaian duela bere egoitza. Hortaz, pelikula gehigarriaren barruan sartzea ezinbestekoa iruditu zitzaidan. Gainera, Handia (2017) filmak izandako oihartzun handia ikusi ostean, gai honen inguruko bi kazetaritza testu desberdin sortu nitzakeela otu zitzaidan. Alde batetik, pelikularen antzean ezkutatzen diren ideia eta produkzio prozesua hobeto ezagutzeko, Jon Garaño zinemagilea elkarrizketatze erabaki nuen. Musikaren gaia lantzeko, aldiz, Irungo Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearen inguruko testu bat idaztea bururatu zitzaidan. 2017 urtean abesbatzak bere 60. urteurrena bete zuenez, interesgarria iruditu zitzaidan urteurren garrantzitsu horren ostean abesbatzaren balorazioa ezagutzea eta irakurleei abesbatzaren barnean gertaturiko aldaketa esanguratsuenen berri ematea. Ametsa musika koralaren munduan izen handiko abesbatza bat dela kontuan izanda, gaiaren inguruko erreportaje labur bat sortzea egokia iruditu zitzaidan. Erreportaje horretan, Fernando Etxepare, Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteko bi abesbatza gidatzen dituen zuzendaria, elkarrizketatu nuen bi arrazoi direla medio. Alde batetik, egun Ametsaren barnean egiten duen lanarengatik eta, bestetik, bere aita, izen bera zuen Fernando Etxepare, abesbatzaren fundatzaileetako bat izan zelako. Iturri honetaz gain, ahots gazteagoen ikuspuntua bildu nuen eta, horretarako, Eneko Amondarain Ametsa Gazte abesbatzako zuzendaria eta Maria Martin Ametsa Gazte Abesbatzako kantari ohia ere elkarrizketatu nituen. Artearen munduan murgiltzen hasi nintzenean, Javier Sagarzazu margolariaren izena etorri zitzaidan burura. Sagarzazuk 50 urte baino gehiago daramatza artearen
munduan lanean, beraz, artista baten lan egiteko era eta pentsamenduak ezagutzeko modu ezin hobea iruditu zitzaidan margolari hondarribiarrari elkarrizketa bat egitea. Gehigarrian antzerkiaren gaia lantzeko, Errenterian diziplina honen inguruan abian diren bi proiektuen inguruko erreportajea egitea deliberatu nuen. Lehenik eta behin, Antzerki Labea udal antzerki eskolak antzerki zaleak biltzeko asmoz burutzen dituen ikastaroen berri eman nahi izan nuen. Eta, bestetik, Dejabu Panpin Laborategia izeneko antzerki konpainiako antzezleen lana eta proiektuak ezagutaraztea ere interesgarria iruditu zitzaidan, erreportajea osatzeko. Bi egitasmo hauek arras desberdinak diren arren, elkar elikatu eta helburu komun bat lortzeko lan egiten dute. Erreportaje honetan, Arkaitz Gartziandia Antzerki Labeko irakaslea elkarrizketatu nuen udal antzerki eskolan nola lan egiten den erakusteko. Antzerki Labeko ikasleei ere ahotsa eman nahi izan nien eta, asmo hori gauzatzeko, Maialen Viaña eta Arrate Arozena ikasleei galdera bakan batzuk egin nizkien. Dejabu Panpin Laborategia antzerki konpainiaren ikuspuntua jasotzeko, berriz, Miren Alcala irakaslearengana jo nuen, antzerki konpainian lan egiteaz gain, Antzerki Labeko irakaslea ere delako. Bestetik, Barnetik gehigarriaren barnean iritzi generoei lekua egiteko asmoz, Handia (2017) filmaren inguruko zinema kritika bat idaztea ere erabaki nuen. Euskal zinemetan pelikulak izan duen arrakasta ikusita, irakurleentzat pelikula honen inguruko kritika bat irakurtzea interesgarria izan zitekeela pentsatu bainuen. Gehigarria itxiera emateko, kronika bat sartzea aproposa iruditu zitzaidan. Hala, literaturaren esparrua landu gabe ez uzteko, apirilaren 23an Irunen egindako Liburuaren Egunari buruzko kronika bat idaztea erabaki nuen. Kronika honen bitartez, egunean zehar Irungo toki desberdinetan antolatutako ekitaldiak bildu nahi izan nituen. Laburbilduz, guztira, hamasei orrialdez osaturik dagoen Barnetik kultur gehigarriaren barnean kazetaritza genero hauek landu dira: dantzari buruzko erreportaje sakon bat, antzerkiari eta musikari buruzko erreportaje labur bana, artearen inguruko literatur elkarrizketa bat, Handia pelikularen inguruko elkarrizketa bat estilo zuzenean, zinema kritika eta Liburuaren Egunari buruzko kronika bat. Idazkera Euskara zuzen eta ulerterrazean idatzitako kultur gehigarria da Barnetik. Halaber, euskara batuan idatzi dira gehigarrian aurki daitezkeen testu guztiak. Euskara batua
aukeratzeko arrazoiak bi izan dira. Alde batetik, Bidasoa eta Oarsoaldea eskualdeetan euskara batua delako nagusi eta bere erabilera testuen ulermena erraztuko zuela iruditu zitzaidalako. Bestetik, euskara batua nire egunerokotasunean erabiltzen dudan euskara denez gero, euskara mota horrekin lan egitea eta idaztea errazagoa zait. Gehigarria osatzen duten artikuluak idazterako orduan zalantzaren bat sortu izan zaidanean Elhuyar Hiztegia eta Euskalterm Terminologia Bankuaren webgunea kontsultatu ditut, bilatzaileen bitartez nire zalantzak argitzeko. Horretaz gain, "Berria" eta EITBren estilo liburuak ere eskura eduki ditut beti. Zentzu honetan, kazetaritza estiloaren inguruko dudaren bat sortu izan zaidanean bi euskal hedabide hauek emandako jarraibideak aintzat hartu ditut. Diseinua Behin aldizkaria osatuko zuten testu guztiak idatzirik neuzkala, egitasmoaren maketazioan pentsatzen hasi nintzen. Kultur gehigarria maketatzeko erabili dudan programa Adobe InDesign izan da. Gaien aukeraketak eta testuen idazkuntzak garrantzi handia duten arren, gehigarriak itxura erakargarria izatea ezinbestekoa iruditzen zitzaidan. Kultur gehigarriaren maketazioan jarraitu ditudan urratsak azaldu baino lehen, argitu behar dut lan hau burutu aurretik aldizkarien maketazioaren inguruan neuzkan ezagutzak oso murritzak zirela. Nire ezagutzak eta aldizkari maketatu ahal izateko InDesign programak eskaintzen dituen bideo tutorialez baliatu naiz. Honetaz gain, "Argia" aldizkaria eredu moduan erabili dut, maketazioaren barruan testu eta irudien kokapenak eskaintzen dituen aukera desberdinetatik ikasteko. Gehigarria maketatzerako orduan bi izan ziren buruan izan nituen ideiak: diseinu sinplea eta ulerterraza. Horregatik, estilo minimalista mantentzeko saiakera, aldizkariaren maketazioan hiru izan dira erabili ditudan kolore nagusiak: beltza, zuria eta granatea. Orrialde guztien hondoa zuria izatea erabaki nuen, sinpletasuna mantendu eta irakurleen begiradak gehiegi ez mantentzeko. Kolore beltza testu gorputzak idazteko erabili dut, batez ere. Kolore granatea, berriz, apaingarriak egiteko erabili dut batez ere, kolore beltz eta zuriaren arteko kontrastea sortzeko. Orrialdeak maketatzeko txantiloia sortzerakoan aldizkari guztia hiru zutabetara diseinatuko nuela erabaki nuen, aldizkari osoan zehar ordena mantentzen saiatzeko.
Gehigarria hiru zutabetara maketatzeak argazki eta elementu apaingarriekin jolasteko aukera ugari emango zizkidala uste nuen, ordena apurtu gabe, aldizkaria aberastu eta irakurleak erakartzeko. Edukia nola banatu pentsatzen hasi bezain laster, argi izan nuen gehigarriak azala eta aurkibide bat behar zituela. Azalean, dantzaren inguruan idatzitako erreportajeko argazki bat ipintzea erabaki nuen. Izan ere, argazkian azaltzen diren koloreek eta formek azaleko elementuak argi bereizteko aukera eskaintzen zidaten. Aurkibidean, berriz, aldizkarian aurki daitezkeen atal desberdinak zerrendatu ditut eta atal bakoitzaren hasierako orrialde zenbakia ipini dut alboan. Orrialde hau osatzeko, aldizkariaren barneko zenbait argazki ipini ditut, balizko irakurleen arreta pizteko asmoz. Letra tipoari dagokionez, azalean eta aldizkariaren barneko edukietan erabili ditudan letra tipoak desberdinak izan dira. Azalean, Ar Julian izeneko letra mota erabiltzea erabaki nuen, tipografia honek dauzkan apaingarriengatik. Era berean, testu zati desberdinak azaleko argazkitik ondo bereizteko, letren inguruan beste koloreko trazu bat ipintzea erabaki nuen, kolore beltz eta zuriaren arteko kontrasteaz baliatuz letrak argi eta garbi irakur zitezen. Gehigarriaren barneko orrialde guztietan erabili dudan letra mota Corbel izenekoa izan da. Testuak idazteko letrarik egokiena zein zen jakiteko hainbat proba egin eta letra tipo desberdinak inprimatu nituen, paperean nola ikusten ziren konprobatzeko. Eredu desberdinak alderatu ostean, letra mota hau egokiena zela iruditu zitzaidan, letren forma biribil eta sinpleek irakurketa errazten zutelakoan. Gehigarrian barna Corbel letra zenbait tamainatan erabili dut, kazetaritza testuen elementu desberdinak bereizteko, hala nola, tituluak, azpitituluak, leihoak, tartekiak eta zatidurak. Hau horrela izanik, artikuluen tituluak ipintzeko 35 puntuko Corbel letra belztua erabili dut eta azpitituluetan, berriz, 15 puntukoa eta etzana. Artikuluen barneko testu gorputza 12 puntukoa izan da. Leihoak bezalako elementuak bereizteko 16 puntuko letra etzana erabili dut, kolore granateaz gainera. Horretaz gain, aldizkariaren barnean edukiak antolatzeko sortu ditudan sailak bereizteko kolore granateko lauki bat ipini dut orrialdearen goiko aldean. Kolore zurian eta 25 puntuko Ar Barkely letrarekin idatzi ditut atal bakoitzaren izenak.
Testuaz gain, gehigarriaren atal guztietan argazkiak sartu ditut, hauen bitartez irakurketa erraztu eta aldizkariaren diseinua deigarriagoa egiteko asmoz. Gehigarrian erabili behar nituen argazki gehienak ateratzen saiatu naiz, baina, argazkiak ateratzea ezinezkoa izan zaidanean interneteko webgune desberdinetatik lortu ditut. Argazki guztien argazki oina ipini diet 10 puntutako Corbel letra erabilita eta, atera ez nituen argazkien kasuan, iturria argi eta garbi aipatu dut 10 puntuko Corbel letra belztuarekin.
3) Ondorioak
Azken urtean atondu dudan Gradu Amaierako Lan honen bitartez Kazetaritzako Graduan barna izandako irakasgai desberdinetan jasotako ezagutzak aplikatzeko aukera izan dut. Behin kultur gehigarriaren sorrera prozesua amaiturik, ondorio hauetara iritsi naiz: Kultur gehigarri baten sorrerak hasieran uste nuena baino lan handiagoa eskatzen duela esan dezaket orain. Izan ere, 2017ko azaroan hasi nintzen gehigarriaren inguruko lehen erabakiak hartzen eta, lan hau ikasturteko beste zereginekin uztartu behar izan dudanez, 2018ko maiatzera arte ez dut hura amaitzea lortu. Ikasturte hasieran hartu nituen zenbait erabaki sormen-prozesuan zehar aldatu behar izan ditut, bidean sortu zaizkidan arazoei aurre egiteko. Gehigarria sortzeko lehen zertzeladak ematea erraza da, baina, denborak aurrera egin ahala, ezinbestekoa da gauza batzuk aldatzea azken emaitza ahalik eta egokiena izan dadin. Gehigarrian jorratu beharreko gaiak erabakitzea uste baino buru-hauste gehiago eragin zizkidan prozesuaren hasieran. Aldizkariak zabalkunde esparru jakin bat duenean, ezinbestekoa da esparru horretako hiri edo herri gehienak ordezkatzeko modua aurkitzea. Gainera, aldizkarian landutako gaiak ere orekatzea beharrezkoa da, kasu honetan, kultur esparru desberdinak aintzat hartzeko. Informazio iturriei dagokienez, zorte handia izan dut aurreikusitako ia iturri guztiekin elkarrizketa bat izatea lortu baitut. Ramon Garcia Iraultza Dantza Taldeko buruarena izan da bidean egin gabe geratu zaidan elkarrizketa bakarra. Gainera, elkarrizketa honi kultur gehigarriaren erreportaje nagusiaren barnean tarte handia eskaini nahi nion. Edozelan ere, elkarrizketa lotzea ezinezkoa izango zela konturatu nintzenean, beste bide bat hartu eta erreportajeari beste ikuspuntu bat emateko gai nintzela konturatu nintzen. Horrela, ordezko iturriak eskura izateak duen garrantziaz jabetu naiz. Kultur gehigarri honi esker, ustez elkarrizketatzeko modurik ez nuen pertsonengana hurbiltzeko aukera daukadala ere ikusi dut. Adibidez, zinema sailaren barruan Handia (2017) filma lantzea erabaki nuenean, bere zuzendariekin elkarrizketa lortzea ezinezkoa izango zela pentsatu nuen. Hala ere, haiekin harremanetan jartzen saiatu nintzen eta Jon Garañok adeitasun
handiz erantzun zidan elkarrizketa egiteko prest zegoela. Erantzun hau jasotzeak asko poztu ninduen eta aukera honek erakutsi dit ez dagoela ezinezko den elkarrizketarik, beti ere, hura lortzeko zure esku dagoen guztia egiten baduzu. Behin gehigarrian sartzeko edukiak prest neuzkala, aldizkaria maketatzen hasi nintzenean konturatu nintzen maketazioaren inguruan neuzkan ezagutzak oso eskasak zirela. Hortaz, sormen-prozesuaren atal honetan ordu asko eman behar izan ditut. Hasieran, aurrera egitea asko kostatzen zitzaidan, gauzak nola egin behar ziren poliki-poliki ikasten joan nintzelako. Denborak aurrera egin ahala, ordea, gehigarria maketatzea errazagoa izan zaidala ikusi dut eta lortu dudan azken emaitzarekin pozik nago. Azkenik, egitasmo honen atzean, gogor lan eginez gauzak ondo egiteko gogo handia dagoela esan dezaket. Gainera, lan honi esker Kazetaritzako Graduko lau ikasturteetan zehar barneratutako ezagutzak aplikatzeko aukera izan dudala uste dut. Eta, hori gutxi balitz bezala, nire kontu gauza berriak ikasi eta lana aurrera ateratzeko gai naizela egiaztatu dut.
o Webguneak: Ametsa Abesbatza Kultur Elkartearen webgunea: https://www.coroametsa.org/eu/ametsa-abesbatza-hasiera/ Antzerki Labearen webgunea: https://www.antzerkilabea.com/ Dejabu Panpin Laborategiaren webgunea: http://www.dejabu.org/ Dunboa auzo elkartearen webgunea: https://avvdumboa.blogspot.com.es/p/la- asociacion.html Euskal Filmategiaren webgunean, Jon Garañori buruzko informazioa: http://www.filmotecavasca.com/es/jon-garano Filmaffinity webgunean, "Handia" pelikularen fitxa teknikoa: https://www.filmaffinity.com/es/film610629.html Gipuzkoakomuseoak.net atarian, Jantziaren Zentroari buruzko informazioa: http://www.gipuzkoakomuseoak.net/museos/museo.php?id=es&Nmuseo=1493297468 Jantziaren Zentroari buruzko informazioa Errenteriako Kulturaren webgunean: http://kultura.errenteria.eus/es/jantziaren-zetroa/ Javier Sagarzazu margolariaren webgunea: http://www.javiersagarzazu.com/ Moriarti Ekoiztetxearen webgunea: '
5) Eranskinak Barnetik kultur gehigarriko testuak sortzeko egindako elkarrizketa guztiak azaltzen dira jarraian. a) Ainhoa Mendiburu, Jantziaren Zentroko komunikazio arduraduna (telefonoz). 1. Nola sortu zen Jantziaren Zentroa sortzeko ideia? 2. Nolakoa da egun Iraultza Dantza Taldea eta Jantziaren Zentroaren arteko harremana? 3. Zenbat langilek egiten dute lan guztira Jantziaren Zentroan? 4. Zenbat bisita izan ditu lehen urte honetan zentroak? 5. Dantzaren munduko pieza esanguratsu edo baliotsurik ikusgai izan duzue museoan? 6. Nondik eskuratzen duzue erakusketetan ikusgai dagoen materiala? 7. Beste dantza talderen baten kolaborazioa duzue? 8. Museoaren irekierak dantzaren munduan oihartzunik izan al du? 9. Zer suposatu du museo honen inaugurazioak Iraultza Dantza Taldearentzat? 10. Datozen hilabeteetarako, zein erakusketa prestatu dituzue? b) Tania Chave, Jantziaren Zentroko langilea (aurrez aurre, Jantziaren Zentroko bisita gidatuan zehar). 1. Zein da bisitarien iritzia Jantziaren Zentroan izan ostean? 2. Zerk bereganatzen du gehien jendearen arreta? 3. Jantziak probatzeko aukerarekin bisitariek asko disfrutatzen dute? 4. Zein helbururekin hurbiltzen da jendea Jantziaren Zentroan? 5. Nori gomendatuko zenioke Jantziaren Zentroa bisitatzea? c) Unai Arretxe, Eraiki Dantza Taldeko monitorea (aurrez aurre, Eraiki dantza taldeko Behobiako lokalean). 1. Zergatik erabaki zenuten Jantziaren Zentroa bisitatzeko irteera bat antolatzea? 2. Interesgarria izan zen bisita? 3. Zer ikasi zenuten bertan? 4. Zer izan zen zuen arreta gehien deitu zuena? 5. Jantziaren Zentroan ikasitakoa, etorkizunean, zuen jantzietan erabiliko duzuela uste duzu?
6. Erakusketa berria antolatzen dutenean, itzultzeko asmoa duzue?
d) Fernando Etxepare, Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzetako zuzendaria (aurrez aurre, Ametsa elkartearen lokalean). 1. Nola eta noiz murgildu zinen musikaren munduan? 2. Zein adinarekin sartu zinen Ametsa Abesbatza Kultur Elkartean? 3. Zein ikasketa burutu dituzu musikaren inguruan? 4. Zer sentitzen duzu Ametsa Elkarteko kide izanda? 5. Egun, zenbat abeslari dituzue elkartean? 6. Nola ospatu duzue 60. Urteurrena? 7. Zerk bereizten ditu Ametsa Elkarteko abesbatzak inguruko beste abesbatzetatik? 8. Abesbatzan ematen diren eskoletan elkartearen sorreraren inguruan hitz egiten diezue ikasleei? 9. Egun, zein egoeran dago Ametsa Elkartea? 10. Etorkizunari begira, Ametsaren barnean hobetu edo aldatu beharreko zerbait dagoela esango zenuke? 11. Nola irudikatzen duzu elkartea hemendik urte batzuetara? e) Eneko Amondarain, Ametsa Gazteko zuzendaria (aurrez aurre, Ametsa elkartearen lokalean). 1. Zenbat urterekin sartu zinen Ametsa Abesbatza Kultur Elkartean? 2. Zein izan da abesbatzaren barruan egin duzun ibilbidea? 3. Ametsaren barruan ikasitakoaz gain, kantuari edo musikari dagokionez, bestelako ikasketarik egin duzu? 4. Gauzak asko aldatu dira Ametsan sartu zinenetik? 5. Zuzendaria izateko ikasketa berezirik egin duzu? 6. Nola iritsi zara Ametsa Gazteko zuzendari izatea? 7. Inoiz imajinatu zenuen zeure burua zuzendari lanetan? 8. Zure ustez, zer behar da musikaren munduan trebatzen jarraitzeko? 9. Nola ospatu duzue Ametsa Elkartearen 60. urteurrena? 10. Zer sentitzen duzu Ametsa Elkarteko kide zarela pentsatzen duzunean? 11. Zure ustez, zeintzuk dira Ametsa Elkarteak dauzkan ezaugarri positiboak? 12. Nola gustatuko litzaizuke ikustea elkartea etorkizunean?
f) Maria Martin, Ametsa Gazteko kantari ohia (aurrez aurre, Irungo Aia tabernan). 1. Nola murgildu zinen musikaren munduan? 2. Musikari dagokionez, zein izan da orain arte jaso duzun formazioa? 3. Ordu asko eskaini behar zaizkio musikari? 4. Musikari eskaintzen dizkiozun ordu guztiek eraginik dute egunerokotasunean lagunekin edo familiarekin duzun harremanean? 5. Zein esango zenuke dela musikak egin dizun oparirik handiena? 6. Zer sentitu zenuen Ametsa Gazte abesbatza atzean uztea erabaki zenuenean? 7. Ametsa Elkartearen urteurrena ospatzeko antolatu diren ekimenetan parte hartu duzu? 8. Etorkizunean zeure burua Ametsako abesbatzaren batean irakasle moduan ikusten duzu? 9. Etorkizunik ikusten al diozu Ametsa Elkarteari? 10. Zure ustez, zer da musika gizakientzat? g) Javier Sagarzazu, margolari hondarribiarra (aurrez aurre, artistak Hondarribiko Gipuzkoa Plazako arkupeetan duen tailerrean). 1. Zenbat urterekin jakin zenuen artearen mundua gogoko zenuela? 2. Zeintzuk izan dira arlo honen inguruan egin dituzun ikasketak? 3. Zure ustez, zein da artista batentzat eskolarik garrantzitsuena? 4. Artea zure bizimodua izatea erabaki zenuenean, etorkizunean ogibide honek bizitzeko adina diru emango zizula argi zenuen? 5. Non aurkitzen duzu zure koadroak sortzeko inspirazioa? 6. Ikusleen iritzi eta gustuek zure sormen-prozesuan eraginik dute? 7. Koadro bat margotzerako orduan, zein da unerik konplikatuena? 8. Nola definituko zenuke zure estiloa? 9. Margotzeko teknika guztien artean, zergatik duzu gogokoen akuarela? 10. Zure pinturan Bidasoa inguruko paisaiek presentzia handia dute. Zergatik duzu gogoko zure jaioterriaren inguruko paisaiak margotzea? 11. Erakusketak antolatzen dituzunean, zure bizilagun hondarribiarren babesa jasotzen duzu? 12. Margotzen hasi zinenetik urte asko pasa dira. Urte hauetan zure margotzeko estiloa asko aldatu da?
10. Etorkizunari begira, antzerkigintza berrasmatu eta orain ezagutzen dugun formatutik oso desberdina izango den zerbait izango dela uste duzu? j) Maialen Viaña eta Arrate Arozena, Antzerki Labeako ikasleak (aurrez aurre, Niessen Kulturgunean). 1. Nola izan zenuten Antzerki Labea proiektuaren berri? 2. Zenbat daramazue udal ikastaroetan parte hartzen? 3. Zer da zuentzat antzerkia? 4. Zertan laguntzen dizue antzerkiak zuen eguneroko bizitzan? 5. Jendeari antzerkia egitea gomendatuko zeniokete? k) Jon Garaño, "Handia" pelikulako zuzendarietako bat (Skype bidez, elkarrizketa egin genuen unean zuzendarian Kalifornian zegoelako). 1. Non sortu zen "Handia" pelikula egiteko ideia? 2. Lehen ideia hartatik gaur egun ikusi dezakegun pelikulara gauzak asko aldatu behar izan dituzue? 3. Erraza izan zitzaizuen pelikula martxan jartzeko finantziazioa aurkitzea? 4. "Handia" pelikularen kasuan, zerk eman dizuen lan gehiago, produkzioak edo postprodukzioak? 5. Aktoreak bilatzerako orduan, argi zenuten norekin lan egin nahi zenuten? 6. "Handia" pelikulako zein pertsonaiarekin identifikatuko zenuke zure burua? 7. Zein baliotan oinarritu zarete pelikula hau sortzeko? 8. Zein izan da pelikula filmatzeko orduan eszenarik konplexuena? 9. Lanean zenbiltzaten bitartean pelikulak zinematan horren harrera bero izango zuela espero zenuten? 10. Zer uste duzu izan dela pelikulatik jendeari gehien gustatu zaiona? 11. Zer-nolako harrera izan du pelikulak nazioarteko zinema jaialdietan? 12. Zer sentitzen duzu "Handia" filmak sari bat jasotzen duen bakoitzean? 13. Zaila da zinema euskaraz egitea? 14. Filma berriro egiteko aukera emango balizute, zerbait aldatuko zenuke? 15. Pelikulan zehar baduzu bereziki gustuko duzun eszenaren bat? 16. Zein da "Handia" pelikulak izan duen arrakastaren atzean dagoen sekretua? 17. Etorkizunari begira, proiektu berriren bat daukazu barruan?
l) Eva Txoperena, Elkar dendako liburu-saltzailea (aurrez aurre, Irungo Zabaltza plazako Liburu Azokan). 1. Aurten jende asko hurbildu da Irungo Liburu Azokara? 2. Helduen artean zeintzuk izan dira libururik salduenak? 3. Eta haurren artean? 4. Egun, teknologia iraultza paperari aurrea hartzen ari zaion honetan, oraindik jendeak paperean irakurtzeko ohitura mantentzen du? m) Maialen Zelaia, Dunboa Auzo Elkarteak antolatutako liburu-irakurketan parte hartu zuen haurra (aurrez aurre, Dunboa Auzo Elkarteko ludotekan). 1. Norekin etorri zara liburu irakurketara? 2. Etortzen zaren lehen aldia da hau edo aurreko urteetan ere etorri izan zara? 3. Kontatu dizueten liburua gustatu zaizu? 4. Irakurtzea gustuko duzu? | science |
addi-35024098256f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27751 | Barnetik: Bidasoa eta Oarsoaldeko kultur gehigarria | Berges Castaño, Ainara | 2018-06-27 | 1 Irungo Liburuaren Eguna Ametsa Abesbatzaren 60. urteurrena Handia filma Errenteriako Jantziaren Zentroa Javier Sagarzazu margolaria Barnetik Bidasoa eta Oarsoaldeko kultur aldizkaria 2018ko ekaina 1. zenbakia
2 Aurkibidea Barnetik Bidasoa eta Oarsoaldeko kultur aldizkaria 03 Iraganeko oihalen ibilbidea Urte luzeetako kantu amaigabea 07 Akuarelaz zipriztindutako bizitza 10 Antzerkia: gorputza astintzeko jolas poetikoa 12 "Handia" filma 14 Letren egun santua 16 03 12 07 16
3 Dantza Iraganeko oihalen ibilbidea Dantzaren munduan pauso eta jauzietan arreta handia jartzen den arren, dantzariek erabiltzen dituzten arropek ere garrantzia dute. Errenteriako Jantziaren Zentroak iraganean Euskal Herrian erabili ziren arropak berreskuratzeko helburua du.
1971. urtean Errenterian sortutako Iraultza Dantza Taldeak dantzarientzako arropa diseinatzen lan handia egin du. Taldeak, dirua eduki ahala, jantzi berriak sortu eta zaharrak berritzeko aprobetxatu zuen. 1996. urtean Iraultzak 25 urte bete zituen era osasuntsuan. Orduan, dantza taldeko buru den Ramon Garciak iraganeko jantziak berreskuratu eta moldatzeko lanean jartzea erabaki zuen.
Garciak jantziak ikertzeko prest zeuden taldekide guztiak bildu zituen lanean hasteko. Honela, boluntarioen laguntzaz euskal hiriburuetako artxibategi nagusiak miatu zituzten, iraganean euskal biztanleak nola janzten ziren ezagutzeko. Artxibategietan gordertako argazkietatik lorturiko informazioa baliatuz, arropa berria egin zuten dantza taldearentzat. Egun, jantzi horiek Jantziaren Zentroko erakusketak antolatzeko erabiltzen dira. 2. solairuko erakusketa. ARG.: Ainara Berges
Errenteriako Kapitain Etxea udal eraikinean kokaturik dago Jantziaren Zentroa. Herritar askok etxe honen iragana ezagutzen ez duten arren, XVII. mende hasierako eraikin bat da. Bertan, armadarekin batera Bizar Gorriren aurka Mallorcako kostaldean borrokatu zen kapitain bat bizi izan zen. Honen ostean, eraikina ostatu moduan ere erabili zen.
Errenteriako Udalak eraikina goitik behera berritu zuen. Urte askotako negoziaketen ostean, Jantziaren Zentroa bertan zabaltzeko akordioa lortu zuen Iraultza Dantza Taldeak. Udalak, printzipioz, bost urterako lagapena egin dio dantza taldeari. Leku publiko bat denez, Iraultzak antolaturiko erakusketez gain, noizbehinka, zentroan bestelako kultur ekintzak antolatzen dira.
4 "Denbora eta diru gehiagorekin erakusketa gehiago egingo genituzke" Ainhoa Mendiburu, Jantziaren Zentroko komunikazio arduraduna
Kapitain Etxeko hiru solairuak erabiltzen ditu Iraultza Dantza Taldeak orain arte bildu eta sorturiko jantziak ikusgai jartzeko. Lehen solairuan behin-behineko erakusketak antolatzen dira. Museoa zabalik daraman lehen urtean zehar epe laburreko zazpi erakusketa egin dira. Ainhoa Mendiburu komunikazio arduradunak azaldu du lehen urte honetan gogor lan egin dutela. "Denbora eta diru gehiagorekin erakusketa gehiago egingo genituzke", gaineratu du komunikazio arduradunak.
Eraikineko bigarren solairuan, iraganean euskal baserritarrek erabiltzen zituzten jantzien erakusketa iraunkorra bisita daiteke. Hirugarren solairuan, berriz, XVIII. mendetik gaur egunera arte Europan erabili diren arropa ezberdinak ikus daitezke. Jantzien artean, antzinako zenbait objektu ikusgai daude eta bisitariei jolas bat proposatzen zaie, objektu horiek iraganean zeukaten erabilera asmatzen saiatzeko.
Urteetako lan luzearen ondorioz, Iraultza Dantza Taldeak jantzien bilduma erraldoia du. Orain arte arropak Errenteriako lokal batean gordetzen ziren, baina, kontserbazio baldintzak ez ziren batere egokiak. Hori dela eta, Gipuzkoako Foru Aldundia Jantziaren Zentroarekin harremanetan jarri da Gipuzkoako Ondare Bildumen Zentroan taldeari espazio bat eskaintzeko.
Hitzarmen honen bitartez, taldeak erakusketetatik kanpo dauden pieza guztiak Gordailuan gordetzeko aukera izango du datorren urtean. Ainhoa Mendiburu Jantziaren Zentroko Komunikazio arduradunak azaldu du aukera paregabea dela, baina, jantzien leku aldaketak lan handia emango diela. Izan ere, arropa guztiei argazkiak atera, etiketak jarri eta kutxetan sartu behar dituzte Gordailura eraman aurretik. Gordailuaren eraikina Irunen ARG.: Ainara Berges Hirugarren solairuko erakusketa. ARG.: Ainara Berges
Jantziaren Zentroak asteburuetan eta jaiegunetan irekitzen ditu ateak. Bi sarrera mota daude zentroan erakusgai dauden jantziak ikus ahal izateko. Hiru euroko sarrera ordainduz gero, bisitariek zentroa ezagutzeko sarrera librea eskuratuko dute. Bestalde, bost euro ordainduta, bisita gidatua izango da, baina, era honetako bisitak aurrepenarekin eskatu behar dira eta bost pertsonatik gorako taldeek eska ditzaketelako bakarrik.. Ainhoa Mendiburu komunikazio arduradunak azaldu du lehen urtean bisita libreak izan direla arrakastatsuenak.
Baserritar arropa tradizionalaz gain, asko dira Jantziaren Zentroan aurki daitezkeen bitxikeriak. Tania Chavek, museoko gidariak, azaldu duenez, iraganean emakumeek burua estaltzeko erabiltzen zituzten zapien koloreen esanahiek harriturik uzten dituzte bisitari asko eta asko. "Jende gutxik du buruko zapiek sozialki zeukaten esanahiaren berri", azaldu du Chavek.
Iraganean ezkongabeak ziren ilea apaintzeko askatasun handiena zuten emakumeak, izan ere, hauek ziren ilea solte edo zapirik gabe eramateko aukera zuten bakarrak. Ezkondutako emakumeek kolore ezberdinetako zapiak eraman ohi zituzten. Alargunak, ordea, haien bizitza osoan zehar zapi beltza eramatera beharturik zeuden, haien egoera argi eta garbi gera zedin. Zapiei dagokienez, azken berezitasun bat dago, marra beltza zuen zapi zuria ezkontzatik kanpo umeak izan zituzten emakumeak markatzeko erabiltzen baitzen.
6 Dantzaren munduan erreferentea Eraiki Dantza Taldeko dantzariak Jantziaren Zentroan. ARG.: Naiara Bengoetxea
Iraultza Dantza Taldea euskal jantzien inguruan urte luzeetan bildutako informazio guztiarengatik, euskal jantzien munduko erreferente bihurtu da. Bisitarien artean, asko dira Errenteriaraino hurbiltzen diren dantza taldeak, Jantziaren Zentroa ezagutu eta iraganeko ohituren inguruan zerbait berria ikasteko.
Irungo Eraiki Dantza Taldeak 40 urte bete ditu aurten eta, urteurrena ospatzeko, ekintza desberdinak antolatu ditu. Gabonetan Jantziaren Zentroa bisitatu zuten, taldeko dantzariek erabiltzen dituzten jantzien sekretuak eta bitxikeriak gertutik ezagutzeko. Bisita honi esker gauza asko ikasteko aukera izan zutela adierazi du Unai Arretxe taldeko monitoreak. "Bisitan lortutako informazioa arropa berria egiteko erabiltzen saiatuko gara" Unai Arretxe, Eraiki Dantza Taldeko monitorea
2017-2018 ikasturtean zehar, Eraiki Dantza Taldeak dantzarako arropa berria egiteko egitasmoa martxan jarri du. "Bisitan lortutako informazioa arropa berria egiteko erabiltzen saiatuko gara", azaldu du Unai Arretxe taldeko monitoreak. Adibidez, mutilen txaleko berrien koloreak eta oihal-motak erabakitzeko bisita hori lagungarria izan zaiela gaineratu du. Bisitaren unean Jantziaren Zentroan eskuragarri zegoen informazioa bildu eta argazki ugari atera zituzten, etorkizunari begira sortuko dituzten
jantzien xehetasunak zaintzeko.
Bisitaz gain, maiatzaren 20an Iraultza Dantza Taldeko burua, Ramon Garcia, Eraikik Behobian duen lokalera gonbidatu zuten hitzaldi bat emateko. Hitzaldi horren bitartez, dantza taldeak erabiltzen dituen jantzien azterketa bat egin zuten. Garciak, antzinako ohiturak oinarri hartuta, jantziak egokiak diren edo ez ikusteko. Eraiki Dantza Taldeak Gabonetan bisitatutako baserritar jantzien erakusketa. ARG.: Ainara Berges
7 "XIX. mendeko erraldoi baten istorioa euskaraz kontatzeak jendearen arreta bereganatu du" Moriarti ekoiztetxe pasaitarrak Irusoin eta Kowalskirekin batera sortutako ekoizpena da "Handia". Donostiako Zinemaldiko Sail Ofizialean lehiatzea lortu duen euskarazko hirugarren filma da eta Goya Sarietan erdietsitako 10 sariek Jon Garaño zuzendariaren aurreikuspen guztiak gainditu dituzte. "Handia" pelikulako aktoreak. ARG.: www.francebleu.fr Aktoreei dagokienez, hasieratik argi izan zenuten zer bilatzen zenuten? Hasieran, aitaren rola jokatzen duen Ramon Agirre zen argi genuen bakarra. Miguel Joaquinen pertsonaiarekin zalantzak izan genituen, bi aukera genituelako: aktore bat bilatu edo altua zen pertsona bati interpretatzen irakatsi. Gainera, anaia aukeratzerako orduan kontu handia izan genuen, pertsonaien arteko kimika bat egotea ezinbestekoa delako istorioa sinesgarria izan dadin. Horregatik hautatu genituen Eneko Sagardoi eta Joseba Usabiaga, haien arteko harreman bereziagatik. Jon Garaño, "Handia" pelikulako zuzendarietako bat. ARG: Gabarra Films Erraza izan zen pelikula ekoizteko finantziazioa lortzea?
Euskal Herriko industriatik ikusita oso pelikula handizalea da, atzetik dagoen aurrekontua nahiko handia delako. "Loreak" (2014) filmak ate asko ireki zizkigun eta, harrezkero, finantziazioa eskuratzea ez da sasoi batean bezain zaila izan. Kasu honetan, argi zegoen ohiko bideetatik aparte bestelako finantziazio iturriak topatzeko beharra genuela eta, horrela, Film Factory eta Netflix bezalako nazioarteko eragileekin lan egitea lortu dugu. " "Loreak" filmak ate asko ireki zizkigun" Nola jaio zen "Handia" pelikula sortzeko ideia?
Ideia bi leku desberdinetan sortzen da. Nire kasuan, umetan eskolarekin Donostiako San Telmo museoa bisitatu nuenetik izan dut buruan Miguel Joaquin Eleizegiren istorioa. Moriarti ekoiztetxeko kideei pelikula egiteko ideia pare bat aldiz aurkeztu nien, baina ez nuen proiektua garatzeko aukerarik izan. Azkenean, Andoni de Carlosek Irusoingo kideei "Handia" izeneko gidoi bat aurkeztu zien. Bertan, Altzoko erraldoiaren fikzioa kontatzen zen haurrentzako eta, gidoia helduentzako moldatu ostean, azkenean, "Handia" sortu genuen. Zinema
8 poza. Egia da lehen sariek handiagoa ematen dizutela, lehenak izateagatik zerbait berezia dutelako, baina guztiak dira garrantzitsuak. Goya sariek poz handia eman zidaten mediatikoki duten eraginagatik eta taldekideak sariak jasotzen ikustea oso pozgarria delako. Hala ere, Donostiako Zinemaldian jasotako sariak dira berezienak niretzat. Erraza da zinema euskaraz egitea?
Zinema euskaraz egiteko arrazoia ulertzen ez duen jendea aurkituko duzu beti, pertsona hauen ustez euskarak pelikula mugatzen duelako. Beste batzuek, ordea, oso ondo ikusten dute erabaki hau. Espainiako merkatuaren kasuan, egia da jende gutxiago joango dela zinemara film hau ikustera. Horretaz gain, deigarria da Euskal Herrian bertan jende asko kexu dela euskaraz pelikulak egiten direlako eta pertsona hauei honela erantzuten diet beti: ez al dakizu azpitituluak irakurtzen?. Norberak erabakitzen du non ipini nahi dituen mugak.
Eneko Sagardoi antzezlea. ARG.: www.elantepenultimomohicano.com pelikula muntatzen hasi ginenean beldur asko sentitu nuen eta une gogorrak izan ziren. Donostiako Zinemaldian izandako harrera pentsamendu negatiboak baztertzeko oso lagungarria izan zen, baita jasotako sari guztiak ere. Ondoren etorri den guztia ez nuen irudikatzen eta oso pozik nago. Zein da arrakasta horren sekretua zure ustez?
Donostiako Zinemaldia garrantzitsua da, zinema gogoko duen jendearen erakusleihoan kokatzen zaituelako. "Handia" pelikulak muga hori gainditu eta publiko zabalago batera iristea lortu du. XIX. mendeko erraldoiaren istorioa euskaraz kontatzeak jendearen arreta bereganatu du. Ez da superprodukzio bat, baina ekoizpen inportante bat duen euskarazko pelikula bat egiteak jendea erakarri du. Zer sentitzen duzu filmak sari bat jasotzen duen bakoitzean?
Gauza batzuetan Miguel Joaquin sentitzen naiz, eta besteetan, aldiz, Martin. Bi anaia dira, baina arras desberdinak. Bakoitzak alde batera egin nahi du. Pelikulan aldaketa asko gertatzen dira eta askotan bi aukeren artean erabaki behar dute, beltza edo zuria. Nik, ordea, askotan erdiko grisen artean topatzen dut nire burua. "Gauza batzuetan Miguel Joaquin sentitzen naiz eta besteetan, aldiz, Martin" Pelikulak hainbeste arrakasta izango zuela espero zenuen?
Ez, egia esan, jada ez dut gauza horietan pentsatzen. Lanean gogoa jartzen eta gauzak ahalik eta hobekien egiten saiatzen naiz. Editatzen hasi eta
9 Handienen artean handiena Fitxa teknikoa: • Filmaren izenburua: Handia. • Puntuazioa: ***** • Zuzendariak: Aitor Arregi eta Jon Garaño. • Aktoreak: Joseba Usabiaga, Eneko Sagardoi, Iñigo Aranburu,
eta Aitor Arregi. • Argazkia: Javi Agirre Erauso. • Musika: Pascal Gaigne. • Herrialdea: Espainia. • Generoa: drama, film biografikoa. • Urtea: 2017. • Iraupena: 114 minutu. Pelikularen kartela. ARG: SensaCine. edertasun ezkutua azaleratuz. Irudiez gain, Eneko Sagardoi aktorearen interpretazioak filma borobiltzea lortu du zalantzarik gabe. Joaquinen bizitzan guztiz murgiltzea lortu du, aktore gazteak, gorputz erraldoi horren atzean gordeta dauden sentimenduak erakusteko.
Filma luzeegia dela dirudien arren, ez da honela inolaz ere. Zatiren bat moztu edo ezabatuz gero, pelikulak bere berezitasuna galduko luke eta. Izan ere, xehetasun txikiek egiten dute handi film hau eta eszena bakoitza kontu handiz aukeratua eta landua izan dela nabari da. Zehaztasunik gabe, gauzak erdizka geratzeko arriskua egongo litzateke, bidean gertaeren azalpenak galtzeko arriskua sortuz.
pelikulak Altzoko erraldoia bezain erraldoiak eta paregabeak diren sentimendu, eskarmentu eta istorioak ezkutatzen ditu bere eszenen itzaletan.
besarkatzen duteneko irudiak guztion barrenak
astinduko ditu. Halako irudi zoragarriek "Handia" erraldoien istorioak kontatzen dituzten gainontzeko pelikuletatik bereiziko dute.
Nabarmentzekoa da oso filmaren argazki kalitate gorena. Euskal paisaien edertasuna era ezin hobean islatzea lortu baita, Euskal Herrien B egiak itxi eta XIX. mendeko baserri girora bidaiatzeko aukera paregabea eskaintzen du "Handia" filmak. Lehen Karlistaldian borrokatu ostean, Martin Eleizegi etxera itzuliko da eta bere anaia Miguel Joaquinen altuerak txunditurik utziko du. Denborak aurrera egin ahala, Miguel Joaquinen gorputzak handitzen jarraituko du eta baserriaren egoerak okerrera egingo du. Orduan, anaiaren berezitasuna baliatuz baserria salbatzeko aukera ikusiko du Martinek.
Moriarti ekoiztetxeko kideek euskal esparruko gai bat pantaila handira eramatea lortu dute berriz ere. Ez dira hainbeste urte igaro "Loreak" (2014) filma zineman estreinatu zenetik eta, pelikula hark zabaldutako bidea aprobetxatuz, euskaraz ekoitzitako film batengatik apustu egin dute beste behin ere. Ohiko profesional taldea alboan izan dute Altzoko erraldoiaren bizitza XXI. mendeko ikusleei gerturatzeko orduan.
10 Musika Urte luzeetako kantu amaigabea Irungo Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteak 60 urte bete zituen 2017 urtean L agun-talde baten kantatzeko zaletasunetik sorturiko abesbatza da Ametsa. Lehen urteetan 18-20 urte bitarteko lagun-taldea Gabonetan biltzen zen bakarrik, Gabon-kantekin Irungo kaleak alaitzeko. Taldean musika ezagutzak zituzten bakarrak, Fernando Etxepare eta Ricardo Requejo ziren. 1957. urtean bi musikari hauen laguntaldeak elkartu eta Gabonetatik kanpo entseatzen hasi ziren.
"Ametsa: errealitate bihurturiko ametsa" liburuan biltzen dira elkartearen sorrera eta ondorengo 40 urteak. 60 urteren ostean, gauza batzuk asko aldatu dira Ametsaren barruan. Elkarteak 500 kide inguru ditu egun eta, guztira, 150 kantari baino gehiago dira. Kantariak, adinaren arabera, lau abesbatza ezberdinetan banatzen dira: Ametsa Txiki, Ametsa Gazte, Ametsa Abesbatza eta Betiko Ametsa.
Ametsak estatu zein nazioarteko lehiaketetan parte hartu du 60 urte hauetan. Elkarteko sortzaile izan zen Fernando Etxepare zuzendaria zen sasoian, abesbatzek sari eta aitorpen ugari bereganatu zituzten. Izen bera duen Fernando semeak aitaren pausoak gertutik jarraitu ditu, Ametsa abesbatza eta Betiko Ametsa abesbatzen zuzendaria baita egun.
" 60 urte gauza bera egiten eman dituen edozein elkarte edo taldek errespetu handia merezi du" Fernando Etxepare, Ametsa eta Betiko Ametsa abesbatzetako zuzendaria
" 60 urte gauza bera egiten eman dituen edozein elkarte edo taldek errespetu handia merezi du", nabarmendu du Fernando Etxepare zuzendariak. Etxeparek azaldu du 2017a urte lasaia izatea espero zuela, baina, azkenean, elkartearentzat emanaldiz beteriko urtea izan dela. Urteurren berezi hori behar bezala ospatzeko gauza ugari egin baziren ere, Irungo Jaietako egitarauaren barruan elkarteak eskaini zuen kontzertua izan zen ekitaldi nagusia.
San Pedro eta San Martzial jaien ospakizuna aitzaki hartuta, Amaia Kultur Zentroan "Carmina Burana" obra interpretatu zuten Ametsa elkartea osatzen duten abesbatza guztiek. Obran, elkarteko adin guztietako kantariek parte hartu zuten, urtean zehar ikasitakoa erakusteko. Ametsa Gazte abesbatzako kantari ohia da Maria Martin, baina "Carmina Burana" obran rol berezia izan zuen, abeslari bakarlari moduan abestu baitzuen.
Martinek zortzi urterekin abiatu zuen bere musika heziketa Ametsa Txiki abesbatzan. Abeslariak azaldu du, hasieran, musika zaletasun bat zela, besterik ez, eta orain, bere bizitza profesionalaren parte dela. Izan ere, Francisco Escudero Musika Kontserbatorioan erdimailako kantu graduan dabil. "Kontzertu edo emanaldi bakoitzarekin sentitzen dudana azaltzea ezinezkoa da", dio Maria Martin abeslari bakarlariak. "Kontzertu edo emanaldi bakoitzarekin sentitzen dudana azaltzea ezinezkoa da" Maria Martin, Abeslari bakarlaria Fernando Etxepare, Ametsa eta Betiko Ame abesbatzetako zuzendaria. ARG.: Ainara Berges
Jaietako kontzertu nagusiaz gain, elkarteak bestelako berrikuntzekin ospatu du 60. urteurrena. Elkartearen egoitzaren itxura zaharberritu dute eta leihoetan apaingarri berriak ipini dituzte. Partitura baten marrazkiarekin apaindurik dago orain lokalaren kanpoaldea, kolore eta argi apaingarriekin batera, elkartearen egoitzari ukitu modernoago bat emateko.
Elkartearen kanpo-komunikazioan ere aldaketak egin dira. Elkartearen webgunea goitik behera itxuraldatu da, elkarteari buruzko datuak gaurkotu eta interesa dutenei informazio erabilgarriagoa eskaintzeko. Honela, webgune berrian abesbatza bakoitzak atal propioa dauka, non talde bakoitzaren ezaugarriak eta kontzertu datak kontsultatzeko aukera eskaintzen den. Ametsa Abesbatza Kultur Elkarteko kideak. ARG.: www.coroametsa.org
Ametsa Gazte abesbatzako zuzendaria da egun Eneko Amondarain. Urtebete darama abesbatza gaztearen zuzendaritzan eta, hasieran bere burua zuzendari moduan ikusten ez zuen arren, taldean giro ona eta konfiantza sortzea lortu du.
Eneko Amondarain Ametsa Gazte abesbatzako zuzendariak eginkizun zaila duela dio: "kantari gazteekin lan egitea gustuko dudan arren, ez da lan erraza". Zuzendariak, era berean, azaldu du gazteak abesbatzan mantentzeko eskola eta egitasmo interesgarriak proposatzea ezinbestekoa dela.
Ametsa Gazteko zuzendariak nabarmendu du elkartean lan egiteko prestutasun handia duen jendea dagoela, bai abeslarien zein elkarteko batzarkideen artean. Prestutasun horri garrantzi handia ematen dio Amondarainek, etorkizunari begira hobetzen jarraitzeko eta, urte askoan, Ametsa taldea kantuaren munduko erreferente bat izan dadin. "Kantari gazteekin lan egitea gustuko dudan arren, ez da lan erraza" Eneko Amondarain, Ametsa Gazteko zuzendaria Etorkizuna taldeko gazteen esku
12 Artea Javier Sagarzazu margolaria bere estudioan. ARG.: Ainara Berges Akuarelaz zipriztindutako bizitza Javier Sagarzazu margolaria 1946an jaio zen Hondarribian. Gipuzkoako kostaldeko herrian hasi zen Sagarzazu bere lehen margolanak sortzen. Oraindik ere osabak oparitu zion lehen akuarela kutxatxoa altxor baten moduan gordetzen du, nahiz eta 50 urte baino gehiago daramatzan pinturaren munduan. H ondarribiko Gipuzkoa Plazako arkupeetan dauka Sagarzazuk egun bere akademia. Bertan, ikasleei artearen eta pinturaren inguruan dauzkan ezagutzak irakasten dizkie. Akuarelaz zipriztindutako aulki eta mahaien artean Sagarzazuren akuarelak bere ikasleen lanekin nahasten dira. Butanozko estufa zahar baten epeltasunean ematen ditu Sagarzazuk egunaren ordurik gehienak artean murgilduta.
Umetan estreinakoz margotzen hasi zenean, pintura teknika edo materialen inguruko ezagutza urriak zeuzkala onartu du Sagarzazuk. Egurrezko margoekin pintatzen hasi zen, hamalau urterekin osabak lehen akuarela kutxatxoa oparitu zion arte. Bere kabuz margotzen jarraitu zuen eta, Donostiako akademia batean lau urte igaro ondoren, Madrilera abiatu zen. Espainiako hiriburuan, 1967an, orientazio artistikoko ikastaro batean parte hartzeko beka bat jaso zuen. Ikastaroaren amaieran,Orientazio Artistikoko Sari Nazionalarekin saritu zuten bere lana.
Oso gazte zela konturatu zen Sagarzazu artea bere pasioa zela eta, zalantzarik gabe, bere ogibide bihurtzea erabaki zuen. Edozein bazterrean egiten du topo inspirazioarekin margolariak, kalera irteten den bakoitzean.
"Jakin-mina eta kuriositatea artearen munduan trebatzeko ezinbestekoak dira"
Hala ere, "jakin-mina eta kuriositatea artearen munduan trebatzeko ezinbestekoak dira" Javier Sagarzazuren ustez, eta horrek lagundu dio bere ibilbidean aurrera egiten. Enkarguak eta lan desberdinak egin dituen arren, nahi izan duena nahi izan duen moduan margotu duela beti onartu du artistak.
Urte hauetan barna teknika desberdinak landu ditu Sagarzazuk, baina olioaren eta akuarelaren artean, margolariak onartu du akuarela dela bere teknikarik kutunena. Akuarela bere bizitzan ezinbestekoa izan dela uste du artistak. Akuarelaren aldeko hautua egiten duen artista batek olioa era desberdin batean eta beste ikuspuntu batetik lantzen duela azaldu du margolariak. Margotzeko estiloa, beste teknikekin alderatuta, arinagoa da Sagarzazuren ustez.
Javier Sagarzazuk fase ezberdinak bizi izan ditu bere estiloan, baina inoiz ez dio paisaiak margotzeari uko egin. Denborak aurrera egin ahala, bere estiloak bilakaera handia izan du. "Inoiz ez dut margolan bat guztiz amaitzen, beti dago hobetzeko zerbait", azaldu du Sagarzazuk.
Paisaien artean, estilo abstraktuago bat lantzeko aukera izan du azkenaldian margolariak. Noizbehinka bere lanetan gauza berriak probatzen saiatzen da, baina emaitza bere gustukoa ez denean, margolariak adierazi du margolana apurtzea edo lana berriro egitea izaten dela egokiena. Gauza berrien bilaketa horretan, museo eta erakusketetara egiten dituen bisitek asko laguntzen dute Sagarzazu. Margolan bakoitzeko bi edo hiru proba egiten ditu, noizbait margolanen bat guztiz amaitzeko itxaropenarekin. Etxeko paisaien berezitasuna
Etxeko paisaiek Sagarzazu maitemindurik duten arren, bestelako paisaiak probatzera ausartu da. Alemaniako Dresden edo Berlin inguruko paisaiak margotu ditu, baita Espainiako leku ezberdinak. Andaluziako argia bereziki polita iruditzen zaiola eta Toledo edo Gaztela inguruko soiltasunarengatik erakarria sentitzen dela azaldu du Sagarzazuk. "Margolan bat sortu aurretik, margotzeko eguneko unerik egokiena zein den aztertzen dut"
14 Antzerkia Antzerkia: gorputza astintzeko jolas poetikoa Arkaitz Gartziandia antzezlea ARG.: www.starnow.com G aur egungo gizartean antzerkia kontsumitzeko kulturarik ez dagoen arren, Errenterian artearen adar hau indartu eta garatzeko ekimenak ez dira falta. Dejabu Panpin Laborategia izena duen konpainiak zabaldu zuen bidea 2001. urtean. Antzezlanen sorkuntzaz gain, antzerkia errenteriarrei hurbiltzeko pausuak eman zituzten, Antzerki Labea izeneko proiektua sortu arte.
Ikasleen adierazpen askatasuna indartzea eta zabaltzea dira Antzerki Labea proiektuaren helburu nagusiak. Niessen Kultur-guneko 2. solairuan du antzerki sormenak bere habia. Udal tailer horietan antzerkia adin guztietako lagunei hurbiltzen zaie, haur, gazte eta helduentzat pentsaturiko ikastaro bereziekin.
Gorputz adierazpena ahalik eta gehien garatzeko, Gartziandia irakasleak Londresko eskolan ikasitako metodologia aplikatzen du. Antzezlan berriak lantzerako orduan antzerki isila egiten dute; hitzari garrantzia kentzen zaio, gorputzaren adierazpenean zentratzeko Honela, Arkaitz Gartziandia irakaslearen arabera, benetako antzerkia nola sortzen den ezagutzea posible da.
Antzerkia ogibidetzat dutenentzat labide-heziketa eskaintzeaz gain, Antzerki Labeak bestelako zaleak ere onartzen ditu. Sorkuntza ikastaroko
Maialen Viaña ikaslearen kasua da: " Antzerkia errutinatik deskonektatzeko aitzakia da". Deskonexio horrek egunerokotasunean egiten ez dituen gauzak egitea ahalbidetzen dio ikasle errenteriar honi. "Antzerkia errutinatik deskonektatzeko aitzakia da" Maialen Viaña, Antzerki Labeko sorkuntza ikastaroko ikaslea
Antzerki munduan mugitu arren, aldika lotsak eta beldur eszenikoak azaleratzea guztiz normala da. Oztopo hauek gainditzea ezinbestekoa da eta, horretarako, motibazioa da Miren Alcalaren aburuz konponbiderik egokiena. Izan ere, antzerkiaz gozatzeko grinak bultzatuko du ikaslea arazo hauek gainditzera.
Antzerki Labea egitasmoa sortu aurretik, Dejabu Panpin Laborategia jaio zen 2001. urtean Errenterian. Londresko antzerki eskolatik iritsi berria zen gazte talde batek antzerki poetikoa eta txontxongilogintza garatzeko proiektua abian jarri zuen.
2010. urtean Miren Alcala batu zen Ainara Gurrutxagak eta Urko Redondok martxan jarritako proiektura. Hamazazpi urte lanean aritu dira eta, antzezlan ugari sortu ostean, "Linbo Planeta" lanarekin biran ari dira Euskal Herriko antzokietan barna. Etxeko guztiei zuzendutako honetan, askatasuna, desberdintasuna eta irudimena dira protagonista nagusiak.
Antzerki mota berezia egiteaz gain, hizkuntzari ere garrantzi handia ematen diote. Izan ere, Dejabu Panpin Laborategian obraren sormen prozesu guztia euskaraz egiten da. Miren Alcalaren ustez, oso aberasgarria da antzerki konpainiarentzat euskara bezalako hizkuntza baten inguruan lan egitea, euskarak beste ikusleia batengana
iristea ahalbidetzen dielako. " Egun euskarazko antzerkiaren eskaintza zabalagoa da, nahiz eta euskarazko obra gehienak beste hizkuntzetatik itzuliak izan diren" Miren Alcala, aktorea eta antzerki irakaslea
Azken urteotan, Antzerki Labea eta Dejabu Panpin Laborategiaren
elkarlanari esker, euskal antzerkiaren munduari bultzada handia eman zaio. Zentzu horretan baikorra den arren, ñabardurarik ere badu. Miren Alcala antzezleak: "Egun euskarazko antzerkiaren eskaintza zabalagoa da, nahiz eta euskarazko obra gehienak beste hizkuntzetatik itzuliak izan diren". Hortaz, etorkizunari begira, euskarazko antzerkiaren munduan lan asko dagoela gaineratu du Alcalak. Dejabu Panpin Laborategia. ARG: www.antzerkilabea.com
16 Letren egun santua lekukoa udalak antolaturiko irakurketa publikoetan.
Ordu erdi geroago, liburutegiko beste bazter batean, Juncal Eizagirrek Miguel de Cervantesen obra ezagunenaren irakurketari hasiera eman zion, Jose Antonio Santanok, Irungo alkateak, kale egin ostean. Segidan, Iñaki Zeberio liburutegiko buruak jarraitu zuen Mantxako zaldunaren abenturen kontaketarekin. Urez betetako edalontzia fotokopien gainera jausi zitzaion arren, ez zion irakurtzeari utzi.
CBA liburutegian obrak bata bestearen atzean irakurtzen ziren bitartean, 11:00etan Liburu Azokak, bigarren egunez, ateak ireki zituen. Elkar, Tinta Comics eta Brönte liburu-dendetako saltzaileek alaitasun handiz ase zituzten Zabaltza plazaraino gerturatu ziren literatur zaleen eskaerak.
Karpa zuriaren barruan genero eta adin guztietarako liburuak aurki zitzaketen irakurleek. Eva Txoperenak, Liburuaren Azoka Irungo Zabaltza Plazan. ARG.: Ainara Berges Elkar liburu-dendako dendariak, gehien saldutako liburuak izan zituen aipagai: "Maria Dueñas edo Noelia Lorenzo Pinoren lanek arrakasta handia izan dute". Halaber, etxeko gazteentzako liburuak ere salgai egon ziren. Adibidez, Iñaki Fernandezek bost eta zazpi urteko bilobentzako liburuak erosi zituela adierazi zuen, "txikitatik irakurtzea zein ederra den ikas dezaten".
Egunaren amaieran, Liburu Azokaren karpa jaso eta liburuak ohiko apalategietara itzuli zituzten dendariek. Hurrengo urteko Liburuaren Eguna izan arte itxaron beharko da Irungo kaleak literaturaz bete daitezen. Bitarte horretan, literatur zaleek ohiko liburu-dendetan izango dute kulturarekin hitzordua. Literatura auzoz auzo
Udalak eta liburutegiak elkarlanean antolaturiko ekitaldiez gain, hiriko auzo elkarteek Liburuaren Eguna ospatzeko ekitaldi desberdinak antolatu zituzten. Dunboako bizilagunen auzo elkartean "Zoo ipuinak" izeneko liburuaren kontaketa egin zuen Lupe Lekuonak, lau eta zortzi urte bitarteko haurrentzat.
Liburuaren irakurketa amaitu zenean, Maialen Zelaia auzoko haurrak azaldu zuen asko gustatu zitzaiola entzundako istorioa, animaliak oso gogoko baititu. Lilura begiradan zutela, auzoko haurrek literaturaren magiaz gozatzeko aukera izan zuten auzo-elkarteko kortxozko lurrean eserita zeuden bitartean. U rtero moduan, Irunen liburu tontor amaigabeak izan dira 2018ko apirilaren 23an, Liburuaren Egunean, protagonista. Labetik atera berri diren lanak literatur klasikoekin nahastu ziren erakusmahaietan. Apurkaapurka teknologia kulturaren munduan sartzen ari bada ere, egun honek argi eta garbi utzi zuen oraindik badela paperean irakurtzea gustuko duen jendea.
Irungo Carlos Blanco Aginaga Liburutegian hasi zen eguna. Goizean goiz, 10:10ean, Uxue Alberdik bere azken lanaren irakurketari ekin zion. Ahots irmoz irakurri zituen idazle elgoibartrrak euskaraz idatziriko "Jenisjoplin" eleberriaren hitzak, nahiz eta, irakurtzen hasi aurretik, liburua hartzen duen bakoitzean akats berriren bat topatzen duela aitortu. Ondoren, Juncal Eizagirre kultura ordezkariak eta hiritarrek hartu zuten Alberdiren hitzen Literatura | science |
addi-fb7e241509d8 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27756 | Ertzean: dokumentala | García Guerra, Jone | 2018-06-27 | Leioa, 2018ko maiatzaren 31
2. AURKEZPENA Auzo nortasunak zeharo markatutako testuinguru politiko eta sozialetik nator. Dokumentalean adierazten dudan bezala, 22 urte daramatzat San Inazio eta Ibarrekolandako kaleetan, ia buruz dakizkidan bazterrak nahasten. Bertoko aisialdi taldeetan, gazte asanbladan, jai batzordean eta auzoko beste zenbait eragiletan parte hartu izan dut, eta parte hartzen jarraitzen dut, auzoa bizitzako beste esparru guztietatik desjabetu gaituzten langileontzako territorio bezala ulertzen dudalako. Hemen orain ditugun plazak, kaleak, ikastolak, liburutegiak… behin gure auzokideek borrokatu behar izan zituzten, izan ere, duela mende erdi falangearen egoitza, eskola eta kuartelak baitziren. Gaur egun, egoera ez da gehiegi aldatu. Orain, guri tokatzen zaigu kale hauek elkarlanean bizitzeko nahi ditugula aldarrikatzea, eta ez dugula banku, frankizia eta enpresa handiek gure lurra menderatzerik nahi. Ezin dut nire burua ulertu, non jaio eta bizi izan naizen azaltzerik ez badut. Inguratzen nauten kaleek goitik-behera definitzen naute, haien paretetan irakur daitezke nire barrenak. Horregatik erabaki dut proiektu honekin nire auzoaren sorrerara itzuli eta gradua amaitzea: ziklo bat itxiz berria irekitzea. Ez baita hemen amaitzen hasitako bidea. Gure auzoaren historiak ertz gehiegi ditu oraindik azaleratu gabeak.
3. ZUZENDARIAREN MEMORIA Ertzean dokumentala bazterretan lagatako istorioak bilduz osatutako historia da. Kantoian utzitako harriak, lur azpian ahaztutako sustraiak, argazkietan gatibatutako oroitzapenak... auzo batek ahaztutako sorrera. Dokumentalak jasotzen duen testuinguru geografikoa ertzeetan jaio izan da: itsasadarraren ertzean, Elorriaga mendiaren magalean, hasieran trenbide eta gero autopistaren bazterrean, Bilboko mugaren ertzean… Finean, Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta auzoetako kaleen artean. Testuinguru sozial eta historikoa ere, nahiko bazterretakoa da: Goierriko landetan baserriak eta baratzak nagusi ziren bitartean, itsasadar ertzean, Erriberan, industria gero eta nagusiagoa zen, batez ere ontziolek gidatuta. 50eko hamarkadan, ordea, Goierriko lur eremu zabal batean, non Tellaetxe, Ibarrekolanda eta Elorrietako baserriak zeuden, Francoren gobernuak mila etxebizitzatik gora eraikitzea agindu zuen, bertan zeuden baserritarrak indarrez botaz. Dozenaka familia bota zituzten, gehienak bizi ziren baserrien eta lantzen zituzten lurren jabe ez zirenak, alokairuan baitzeuden belaunaldiz belaunaldi. 13 hektareako landa eremua porlanez estali eta bertako bizimodua zapuztu zuten, baina hamarkada batzuetan zehar landak eta urbanizazio frankistak elkar bizi behar izan zuten, azkenean zementuak bataila irabazi zuen arte. Egun garai hartako lekuko gutxi geratzen dira, eta bakarra da urbanizazioaren borrokari eutsi dion baserria: Ibarrekolandako Moré estradan dagoen Iturriagagoikoa baserria, alegia. Enekuriko errepidearen eta San Inazio eta Ibarrekolanda auzoen artean dago kokatuta, inguruan mantendu den lur eremu berde bakarrean. Dokumentalean oraingo auzoaren memoriak galdutako garai horretako testigantzak jasotzen dira, zeinek Ibarrekolanda, Tellaetxe (egungo San Inazio) eta Elorrietako baserrietako bizitza gogora ekartzen duten, eta proiektu urbanistikoak haien etxeetatik indarrez bota zituzteneko unea azaltzen diguten. Esan bezala, dokumentala ertzeetatik berreskuratutako istorioak biltzen dituen historia da, auzo baten memoria freskatzeko asmoz. Askok ahaztuta baitute asfaltoaren azpian gure auzoaren zimentuak daudela lurperatuta.
4. LOGLINE ETA SINOPSIA Lehen ortuak eta baserriak baino ez ziren lurrak, orain adreiluz eta porlanez estalita daude. Orain dela gutxi arte Ibarrekolanda inguruan landak eta baserriak ziren nagusi. 1945ean frankistek San Ignacio de Loyolako urbanizazio proiektua habian jarri zutenetik, urteetan zehar landa eremuak eta urbanizazioak elkar bizi behar izan zuten. Azkenean, adreiluak eta porlanak irabazi zuten bataila. Prozesu horren lekuko gehienak betiko desagertu dira eta gaur egun garai hartako baserri bakarra geratzen da zutik: Moré familiaren Iturriagagoikoa baserria. Ertzean dokumentalak San Inazio auzoa eraiki aurreko baserri giroa ekarri nahi du gogora, memorian bakarrik bada ere, betiko gal ez dadin.
5. PROIEKTUAREN AZALPEN MEMORIA Proiektu hau auzo identitateak gogor markatutako testuinguru sozial eta politikoan sortzen da. Deustuk 1925ean galdu zuen herri izena eta Bilboko auzo izatera igaro zen. Ibarrekolanda, Tellaetxe eta Elorrieta ere, Deustuko lurrak zirenez, Bilbotartu egin ziren urte horretatik aurrera, eta Deustuarrek ez bezala, azkenean, Bilbotar izatea onartu zuten. Deustuarrek ordea, beti egin diote uko Bilboko auzo izateari, eta beti aldarrikatu izan dute haien herri izaera, Elorrietako lurretaraino heltzen den gune zabalean zehar. Baina Elorrieta, San Inazio eta Ibarrekolandako auzotarrek ez dituzte Deustuarren aldarrikapenak gehiegi gustuko, ez baitira Deustuar sentitzen. San Inaziokoak "Sanikoak" sentitzen dira, eta Ibarrekolandakoak "Ibarrekokoak", baina inoiz ez Deustukoak. Argudio historikoak baino, porlanak eta adreiluak indarrez hartutako kaleei nortasun propioa emateko beharrak bultzatzen ditu honetara. Ondorioak, aldameneko Deustuarrekin amaigabeko ika-mikak, non Deustu, Bilbo eta San Inazioren mugak eztabaidatzen diren, bakoitzak bere etxeko ataritik ikastolara bidean egunero zeharkatutako kaleek jasotzen duen eremua aldarrikatzen dularik, beste argudiaketa sendoago baten beharrik gabe. Testuinguru honetan loratzen da Ertzean proiektua, non egilea "zer da San Inazio?", "zer da Ibarrekolanda?", "zer ziren lehen?", "zer zegoen egungo errepide eta eraikinen aurretik?", "zer ezkutatzen du gure auzoak?", "nondik gatoz?"… galderei erantzuten saiatu izan den. Lana bultzatutako gogoetak aspaldi nituen buruan bueltaka, hainbestetan defendatu nuen nire auzoa benetan nondik zetorren jakinguraz. Esan bezala, Deustuarrek euren historia argudiatuz 1925ean kendu zieten herriizaera defendatzen dute, gaineratuz, Deustuko lurrak egun Elorrieta bezala ezagutzen dugun auzoraino heltzen zirela garaiotan. Guk ordea, "Sanikoak" edo "Ibarrkokoak" bezala definitzen garenok, ez dugu Deustuar harroen inperio inposaketarik onartu nahi, eta bueltan gu ez garela Deustu argudiatzen diegu, hots, nortasun propioa duen auzoa garela. Baina, zer da San Inazio? Nondik dator izena, eta izana? Guztiok jakina da gure auzoa Francok aginduta eraiki zela, eta hortik datozela denak berdinak iruditzen zaizkigun etxebizitza blokeak, frankismoaren urbanismoaren isla. Orduan, zergatik defenditzen dugu San Inaziotar izaera?, zergatik ez dugu berreskuratzen Francok eraikitako blokeen aurretik zegoen auzoa?, zergatik onartu dugu frankistek inposatutako izena? Galdera hauei tiraka, auzoaren historia bilduko zuen dokumental baten ideia otu zitzaidan, non San Ignacio de Loyolako etxe sindikalak eraiki aurreko garaitik gaur egunerako ibilbidea jaso nahi nuen. Zentzu honetan, lanerako gakoak izango ziren hainbat ildo azpimarratu nituen: San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrietaren auzo izaera eta identitate propioa, frankismo garaian loratutako auzo mugimenduaren garrantzia,
San Inazio auzoa eraiki baino lehenagoko bizimoduaren azaleratzea eta urbanizazio frankistak eragindako aldaketak aztertzea. Berehala informazioa bilatzeko lehen elkarrizketak egiten hasi nintzen. Agus de la Brena eta Bernardo Gracía arkitektoekin bildu nintzen, urbanizazio frankistak auzoan izandako eragina ikertzeko asmoz, bai eta gaur egun eredu honek daukan pisua aztertzeko ere. Jarraian, Txema Luzuriaga eta Hektor Ortega historialariekin bildu nintzen, zeinek Deustuko historiaren inguruko hainbat lan plazaratuta dituzten. Txema Juanes auzotarrarekin ere bildu nintzen, zeinak Ibarrekolandako historiaren inguruan Historia reciente de un barrio (2006) lana burutu zuen duela hamarkada luze. Honek zenbait gako eta kontaktu erraztu zizkidan, gerora oso baliagarriak izan zaizkidanak. Hurrengo asteetan bilaketa bibliografikoan aritu nintzen buru belarri. Prozesu horretan dokumentalak bilduko zuen garai historikoa zehazten hasi nintzen. Hasierako ideia San Inazio, Ibarrekolanda eta Elorrieta auzoen azken mendeko historia biltzea baldin bazen, azkenean auzo hauen sorrerara mugatzea erabaki nuen.
Auzotar gehienok gure historia ezagutzen ez dugula jabetuta, eta bizi garen etxeak eraiki aurretik zer zegoen zirkinik ez dakigula ohartuta, momentu historiko horretan zentratzea izan zen hautua. Horrela, Ibarrekolanda, Tellaetxe eta Elorrietako baserri garaiko bizimodua berreskuratu eta urbanizazio frankistak eragindako aldaketak aztertuko zituen dokumentalaren ideia jaio zen: Ertzean.
"Gerra Zibila bukatu ondoren, Frankoren gobernuak herrialdea berreraikitzeari ekin behar izan zion, bai eta etxebizitzak egiteko premiari ere, garai hartan etxe gabezia zen arazo larria zerbait arintzearren. Gerra ondoko egoera zaila eta erregimen berriaren kudeaketa zirela eta, jarduera horiek sinbolikoak eta propagandistikoak izan ziren, eraginkorrak baino areago. Dena den, udal eta estatu mailetatik, jende askorentzat bizitokia eta jabetzako etxebizitzak banatzeko moduak saiatu ziren, geroagoko obratzeen eredu gertatu zirenak." (Muñoz, 2006, 33.or)
Lau dira, Txema Luzuriaga historialariaren arabera, Deustuko historia hurbilena markatu zuten gertakariak: lehena, 1925ean Bilbora anexionatzea, deustuarren borondatearen aurka; bigarrena, 1936an Deustuko Zubia eraikitzea, hiriarekin komunikazio eta komertzioa erraztuko zituena; hirugarrena, 1933an hasi eta gerraren ondorioz 1968ra arte amaitu ez zen Deustuko kanala, zeinak auzo oso bat irentsi eta Erribera Deustutik banandu zuen; eta azkena, Ejerziotaren etorbidea, egun Lehendakari Agirreren etorbidea, Deustu eta San Inazio berria batu zituen errepidea. San Ignacio de Loyola urbanizazio proiektua Frankoren gobernuko 'Obra Sindical del Hogar' eta 'Instituto Nacional de la Vivienda' erakundeek diseinatu zuten bertoko arkitektoekin batera. Bertan, etxe-multzo berria Bilbo Handiaren zabalgune bezala irudikatzen zen (Santas, 2007, 282.or). Hala ere, ez zen hura izan horrelako proposamena biltzen zuen lehen proiektua. Izan ere, errepublikako garaian Elorrietan "hiri satelite" bat eraikitzeko proiektua hasi ziren garatzen, eta San Ignacio de Loyolakoa onartu aurretik, beste proiektu batzuk aurreikusi zituen Francoren gobernuak (Santas, 2007, 287.or). Azkenean, 1945eko ekainaren 16an esleitu zen San Ignacio de Loyolako urbanizazio plana. Lanak hurrengo hilabetean hasi ziren, eta hamar urtez luzatu. 1950eko ekainaren 19a, falangistek "Bilboren liberazioaren" eguntzat zutena, lehen etxebizitzen giltzak banatu ziren. Urte bereko uztailaren 18an auzoak Francoren bisita izan zuen, urbanizazio berria inauguratzeko. Errepublika garaian Tellaetxe auzorako aurreikusitako proiektua. Hektor Ortegak utzitako argazkia.
Deustuko kanala eraikitzeko desjabetu beharreko lurren planoa, 1933 urtekoa. Hektor Ortegak utzitako argazkia
6. TRATAMENDUA Dokumentala burutzeko lehenengo apustua historia bizi zuten protagonistek beraiek lehen pertsonan kontatzea izan zen. Historialari eta kazetarien testigantzak jasotzea baztertuta, urte gutxiren buruan galduko diren errelatoak jaso nahi izan dira lan honetan, haien balio historikoa azpimarratuz.
Zaila izan da hemengo baserrietan bizitako pertsonak aurkitzea, gehienek alde egin behar izan zutelako eta mende erdia baino gehiago igaro delako geroztik. Hala ere, apustua uneoro lehen pertsonako lekukotzak jasotzea izan da.
Ertzean dokumentalak lau elkarrizketa biltzen ditu: Iturriagagoikoa baserriko Esther Morérena, Rekurti baserriko Vicente Ojinagarena, Arbolagaña txakolindegiko Jose Antonio Basaberena, eta Telletxe baserriko Txaro Bilbaorena. Denak Ibarrekolanda eta Tellaetxe auzoetako baserrietan bizitakoak. Lau elkarrizketak blokeka aurkezten dira, elkar nahastu gabe eta egitura berdinarekin. Bloke bakoitzean elkarrizketatuaren kontaketak aldarrikatzen duen eremua irudiz islatzen da, betiere berdegune eta eremu urbanizatuetako talka azaleratuz. Esther Moréren kasuan, esaterako, baserriaren elementuak azpimarratzen dira, xehetasun planoetatik plano orokorretara mugituz. Kolore berdeak paper inportantea jokatzen du bloke honetan: baserriko atean, postontzian, eta inguruko zuhaitz eta belardietan ikus daiteke. Plano zabalagoetan errepide eta eraikin altuak ageri dira, adreiluen marroia edo asfaltoaren grisa gailentzen direlarik. Helburua, San Inazioko etxe sindikalak eraiki aurreko garaitik zutik jarraitzen duen baserri bakarraren indarra azaltzea izan da. Vicente Ojinagaren kasuan, aldiz, kolorea urdindu eta irudia humeltzen da, Rekurti baserriaren antzinako kokapen geografikoa dela eta: Deustuko kanalaren ertzean, egun Intxixu Ikastola dagoen tokian. Baserri honetako lur gehienak kanalak irentsi zituen eta azkeneko urteetan arazo handiak izan zituzten uholdeek eraginda. Horregatik dute horrenbesteko garrantzia ura eta goroldioaren planoek, kanal artifizialaren eta bertoko baserritar langileen arteko talka irudikatzeko. Giro soinuak ere horretan laguntzen du, urak ertza kolpatzean egiten duen soinua gailentzen delarik. Jose Antonio Basaberen testigantza biziki esanguratsua da. Basabe Arbolagaña izenez ezaguna den baserrian bizi zen, txakolindegia ere bazena, eta atarian zeukaten platanondo batean eraikitako terrazagatik historiara igaro dena. Zuhaitz hori aspaldi bota
zuten, txakolindegiarekin batera, baina orain Ibarrekolandako ikonoa bilakatu da. Horregatik, bloke honetan zuhaitzen eta sustraien irudiak dira nabarmen. Plano hauek zentzu bikoitza dute: alde batetik, galdutako zuhaitz mitikoa irudikatzea, eta bestetik, zuhaitzek duten lekukotasuna eta sustraien zentzu metaforikoa erabiltzea. Baldosen artean hazten diren belarrek porlanak estalitako bizitza irudikatzen dute, barrutik kanpora atera nahiko balu bezala. Azken elkarrizketan, Txaro Bilbaorenean, berriz ere baserriaren garrantzia azpimarratzen da, inguruko berdegune apurrean etxebizitzaz inguraturik mantentzen dena. Telletxe baserria orain San Inazio kiroldegiko futbol zelaia dagoen tokian zegoen. Eraitsi zutenean, jabeek trenbidearen bestaldean eraiki zuten oraindik zutik mantentzen den baserria, izan berarekin. Horregatik berdegune eta gune urbanizatuen arteko talka irudikatzen da: belargunea eta ortuak errepide eta etxebizitza altuen aurrean. Sasiek eta arantzek berebiziko garrantzia dute bloke honetan, urbanizazio basatiari aurre egin eta auzo berriaren ertzean geratzen zen belargune apurrean gatibu geratutako bizimoduaren isla. Garrantzitsua da lan honetan lokalizazioek duten pisu narratiboa azpimarratzea. Baserriak, harriak, zuhaitzak, sasiak, adreiluak… kontatzen den historiaren protagonistak ere badira, lehen pertsonako lekukoak, askok jada kontatu ezin dezaketen historiaren jagoleak. Landa eta urbanizazioaren arteko talka hau irudikatzeko, hurrengo kontzeptuak izan dira ardatz lanaren garapenean:
Dokumentalaren sarrera ere bide beretik doa. Geldirik dauden eraikuntza lanen irudiak era lan horien beraien soinua nahasten dira (soinu eta irudi guztiak propio grabatutakoak dira gerora azaldutako lokalizazioetan), eraikuntzak halabeharrez dakarren suntsiketa irudikatzeko asmoz. Titulua agertzeko erabilitako planoak ideia hori bera sintetizatzen du: obren hondakinen atzean hazten diren eraikuntza erraldoiak. Hasiera eta amaierako sekuentziak hausnarketa pertsonala azaleratzeko baliatu dira. Lehenengo, zuzendaria agertzen da, lehen pertsonan, lana egitera bultzatutako gogoetak eskuartean dituela. Argazkiek landuko den testuinguru historiko eta geografikoan kokatzen gaituzte. Azkenik, amaieran autorearen ahotsak planoak dinamikoagoetatik barreiatzen gaitu, eta lehen aldiz ikusten dugu jendea mugimenduan. Orain arteko planoek auzo hil edo lokartu bat irudikatzen bazuten, amaieran postindustralizazio garaian kokatzen den auzoa ageri da: errepideekin, eraikin altuekin, supermerkatu handiekin, fabrikekin…
7. GIDOIA Hauek dira Ertzean dokumentalaren planteamendu narratiboaren gakoak: - Landa VS urbanizazioa - Berdea VS marroia, grisa - Kolore eta testura kontrajarriak - Espazioen lekukotza - Xehetasun planoetatik orokorretara bidaia Hau da dokumentalaren egitura narratiboa: 1. SEKUENTZIA: Deustuko Erriberako kanalean eraikuntza lanak ikusten dira, geldirik, baina obren zarata entzuten da. Izenburua. 2. SEKUENTZIA: Egilearen eskuak ikusten dira, gaian kokatzen gaituzten argazki historikoak kamera aurrean pasatuz. Off ahotsean dokumentala egiteko arrazoiak azaltzen dira.
- Elkarrizketatuaren off ahotsa, bi kokapen plano, titulua: baserriaren izena - Elkarrizketatua kamera aurrean, titulua: bere izena - Elkarrizketaren narrazioa, errekurtsoko irudiak - Elkarrizketatua kamera aurrean, korteekin, amaieran geldotua eta beltzera disolbatzen da. Musika sartu eta hurrengo blokera garamatza
7. SEKUENTZIA: Egungo auzoa erakusten duten irudiak, gainetik narratzailearen over ahotsa. Kredituak.
8. LOKALIZAZIOAK Gaiak bultzatuta, lokalizazio guztiak eremu geografiko zehatz batean kokatzen dira: Bilboko Ibarrekolanda, San Inazio eta Elorrieta auzoetan. Lehen argitu bezala, lana zazpi ataletan dago bereizita: hasiera, sarrera, garapena osatzen duten lau blokeak eta amaiera. Dokumentalari emandako tratamendua dela eta, lokalizazioak ere atalka bereizita daude. Hasieran Zorrotzaurre planaren barnean eraikiko dituzten etxebizitzen obrak ageri dira, Deustuko kanalaren ertzean. Obrak arratsaldean grabatuak izan ziren, bi helbururekin: inor lanean ez egotea, eta eguzkia atzean izanda itzala sortzea. Garapenean, elkarrizketa-bloke bakoitzeko irudiak lokalizazio desberdin batean izan ziren grabatuak. Lehenengo blokea, Esthér Moréren elkarrizketa, Iturriagagoikoa baserriaren inguruan: kanpoaldean, baserria dagoen kalean eta perspektiba orokorragoa lortzeko, Enekuriko aldatsean eta baserriaren aurrean dagoen etxebizitza bateko balkoian grabatuak izan ziren irudiak. Bigarren blokean, Vicente Ojinagaren elkarrizketan, Deustuko kanalaren ertzean eta Rekurti baserria zegoen tokian daude jasota irudiak. Kanalak garrantzi handia du San Inazioko auzotarrentzat, haien paisaiaren elementu oso garrantzitsua baita. Kanariar uharteen kalea ere, lehen Rekurti baserria zegoen tokia, ikonikoa da askorentzat, bertan baitago Intxixu Ikastola.
Hirugarren blokea, Jose Antonio Basaberen elkarrizketa, Arbolagaña txakolindegia zegoen inguruan eta egun Sarrikoko parkea deritzogun berdegunean dago kokatuta. Arrazoia, alde batetik txakolindegi mitikoa kokatzea, eta bestetik, espazio berdeen galera irudikatzea, hein handi batean Sarrikoko parkera mugatua dagoena. Elkarrizketen azken blokea, Txaro Bilbaoren elkarrizketa jasotzen duena, egungo Telletxe baserriaren inguruan eta Iturriagagoikoarekin egin bezala, perspektiba orokorragoaren bila, Enekuriko aldapan grabatua izan zen.
Hasieran azaldu bezala, ez da batere erraza izan San Inazioko auzoa eraiki aurreko testigantzak aurkitzea. Baserri gehienak 50eko hamarkadan desagertu ziren, eta ondorioz bertan bizitako jendea sakabanatzen joan da, bai eta gaixotzen eta hiltzen. Garai hartako memoria ahalik eta zintzoen irudikatzeko helburuarekin, dokumental honen landa lanean ahal bezain beste elkarrizketa egin dira. Gainera, lekukoen bilaketa prozesuan elementu berri bat azaleratu zen: hain sakabanatutako baserriak izanda, familia bakoitzak oso modu ezberdinean bizi izan zuen baserriko bizitza eta gerora San Inazio auzoaren eraikuntzak ekarritako eraistea. Horregatik, esperientzia desberdinak biltzen dituzten testigantzak erabili dira lanean, bakoitzak azpimarragarria den ildo bati eusten diolarik.
Esther Moré Iturriagagoikoa baserriko jabeetako bat da. Antzina baserria familia dirudun batena omen zen, eta Moréren aitona bertara joan zen morroi. Tratu baten ondorioz, aitona baserria eta zenbait lurren jabe bihurtu zen, eta hurrengo hiru belaunaldiak (Esther, aita eta alabak) bertan jaioak dira. Orain baserria Esther, bere ahizpa eta lehengusuen familiena da. Ibarrekolanda inguruan frankismoaren aurreko garaiko azken baserria da. Iturriagagoikoa baserriaren garrantzi historikoagatik aukeratu izan zen Esther Moré, eta dokumentalaren narrazioan lehena agertzen da arrazoi honegatik beragatik. VICENTE OJINAGA _Rekurti baserria_
Vicente Ojinaga Rekurti baserrian jaioa eta hazia da. Nahiz eta bere birraitonaz geroztik familiako belaunaldi guztiak bertan jaioak izan ziren, Ojinagatarrek ez zuten baserriaren jabetzarik, alokairuan zeuden inguruko baserrietan bizi eta bertako lurrak lantzen zituzten auzokide askoren antzera. Garai batean Rekurti baserriko lurrak egun Deustuko kanalaren erdiraino heltzen ziren eta txakolina egiteko mahastiak zituzten bertan. 1933an kanala egiteko lanak hasi zirenean lursail guzti hori galdu zuten. Gero, 1945etik aurrera, San Inazioko bigarren faseko eraikinek gero eta lur gehiago kendu zizkieten, azkenean 70eko hamarkadan baserria eraitsi zuten arte. Orain Intxixu Ikastola dago Rekurti baserria zegoen tokian. Egun San Inazio bezala ezagutzen dugun inguruko baserrian jaio eta bizitakoa izateagatik izan zen aukeratua Ojinaga ertzean dokumentalean azaltzeko. Baserriko bizitza ezagutu duen gazteenetako denez, garaiko egoera eta bizimoduaz hoberen oroitzen den pertsonaia da, horregatik azaltzen da dokumentalean bigarren.
Jose Antonio Basabe egun Ibarrekolandako ikur bilakatu den Arbolagaña txakolindegian bizitakoa da. Baserria bere amaren familiatik zetorkion, baina haiek ere alokairuan zeuden. Baserria izateaz gain, Txakolindegia ere bazen, baina hauek ez zuten mahastirik, txakolina Zamudiotik ekartzen zuten.
Basaberen aitak eta aitonak baserriaren aurrean zegoen platanondo batean egurrezko terraza eraiki eta bazkari eta meriendak bertan eskaintzen hasi ziren. Hortik datorzkio "El txakolí del árbol" eta gerora jarri zioten Arbolagaña izenak. Arbolagaña baserri eta txakolindegian egun duen garrantziagatik izan da hautatua Jose Antonio, izan ere, garai hartako baserrien artean auzotarren memoriak gordetzen duen bakanetakoa da, balkoidun zuhaitza Ibarrekolandako ikono bihurtu delarik. TXARO BILBAO _Telletxe baserria_
Txaro Bilbao Telletxe baserrian jaio eta bizi izan zen. Hasiera batean baserria orain kiroldegiko futbol zelaia dagoen tokian zegoen, eta baserriko bizitzari eutsi nahian, etxebizitza berri batera joateari uko egin eta aurreztutako diruarekin berriz eraiki zuten baserria trenbidearen bestaldean.
Egun trenbidea paseo bihurtu dute, Ibarrekolandabidea izenarekin, eta bertan jarraitzen du baserriak. Txaroren biloba, Martin Beraza, baserriko bizitza berreskuratzeko ahaleginetan baserria berriztatzen ari da, bai eta ortua lantzen gero bertoko produktuak auzotarren artean banatzeko. Iturriagagoikoa baserriarekin batera San Inazio eta Ibarrekolanda inguruetan urbaninazio frankistaren garaitik zutik jarraitzen duen baserri bakarra izateagatik, eta belaunaldien arteko transmisioak auzoaren memoria mantentzeko duen garrantziagatik aukeratua izan zen Txaro Bilbao dokumentalean agertzeko. Gainera, arrazoi horregatik ere narrazioan azkena ageri da, lana borobiltzeko asmoz.
Herrialdea: Euskal Herria Hizkuntza: Gaztelania eta euskara Iraupena: 67 min.
Araitz Rodríguezek, Euskaldunako Ontzioletako behargin baten alabak, 1983 eta 1988 bitartean Bilbon gertatu zen borrokaren memoria berreraikitzeko zeregina hartuko du bere gain, ontziolak ixtea saihestu ez zuen borrokarena. Horretarako, amaren ikuspegiaz baliatuko da, baita greban zeuden beharginei babesa emateko 1984an sortu zen Euskaldunako Emakumeen Asanblada (EEA) delakoan parte hartu zuten beste emakume batzuen ikuspegiaz ere. Antzeman daitekeen porrotaz gain, eta eman zitzaizkien emazte eta ama zereginetatik haratago, emakume horiek borrokan zuzenean parte hartzeak euren buruarentzako baieztapena eragin ez ezik, kontzientzia hartzea eta emakume izatearen zailtasunen aurrean ahalmentzea eta nagusiki gizonena zen inguruan era horretan azaltzea ere eragin zuen. Nosotras, mujeres de Euskalduna dokumentala bere osotasunean izan da erreferentzia lan honetarako, bai estekikoki zein teknikoki. Plano estatikoen bitartez, kontatzen duen historiaren egungo egoera marrazten du Zuazok bere lanean, gertakariak jazotako lekura itzuliz. Artxiboko irudien tratamendua lagungarria izan da erreferentzia gisa, argazki historikoak eta egungo irudiak tartekatzeko eragatik batik bat. Bestalde, soinu diseinua eta musikaren erabilera ere inspirazio iturri izan dira lanean.
Herrialdea: Asturias Hizkuntza: Asturiarra eta gaztelania Iraupena: 71 min.
1937ko urria eta 1952ko azaroaren artean ehundaka militante errepublikano Asturiaseko mendietan ezkutatu ziren bi helbururekin: euren bizitza salbatu eta frankismoaren aurkako erresistentzia armatuarekin jarraitu. Haietariko asko mendian hil ziren. Equí y n'otru tiempu lanak dokumentutik monumentu zinematografikora pausua proposatzen du, Agrupación Guerrillera Asturiana taldeko kide nagusiak erailak izan ziren espazioen orainaldiko erregistroaren bitartez. Espazioen lekukotzaren ideiagatik aukeratua izan zen lan hau erreferentzia gisa. Lluís Banderen proposamen narratibo eta estetikoa espazioei hitz egiten uztea da. Frankismoaren erresistentziaren lekuko izan ziren mendi eta zuhaitzen begiradatik bertan erailak izan ziren militante errepublikanoen memoria ekartzen du gogora. Hein batean Ertzean dokumentalaren helburua hori ere izan da, hots, Frankismoaren urbanizazioak erail zuen bizimodua gogora ekartzea eta bizirik geratzen diren lekuko urriak pantailaratzea: zuhaitzak, harriak, bideak, sasiak, baserriak… eta baserritarrak. Horretarako, Equí y n'otru tiempu lanean bezala, plano estatiko eta luzeak erabili dira, espazioek gordetzen duten historia aldarrikatzeko eta egunero ikusten ditugun lekuen esanahiaren inguruko gogoeta eta hausnarketa sustatzeko.
Herrialdea: Espainia eta Alemania Hizkuntza: Gaztelania Iraupena: 112 min.
Mantxako lurralde batean badago herrixka bat izenean bere sortzaileari gorazarre egiten diona: Llanos del Caudillo. Gerra Zibila amaitutakoan Instituto Nacional de Colonización zelakoak eraikitako 300 herrixketako bat da. Artxiboko materiala eta biztanleen testigantza uztartuz, "Los Colos del Caudillo" dokumentalak herri txiki honen erretratua egiten du, bide batez, Frankismotik oraingo egoerarako ibilbidea trazatzen duelarik. Kasu honetan gaia eta honi emandako tratamendua izan dira erreferentzia, bai eta narrazioa gauzatzeko erabilitako zenbait adierazpen estetiko ere. Llanos del Caudillo herrian kokatzen gaituzten planoak, artxiboko irudien tratamendua, soinua eta elkarrizketen enkoadraketa dira horietako batzuk.
Herrialdea: Estatu Batuak Iraupena: 87 min.
Koyaanisqatsi zine esperimentalaren esparruan kokatzen den dokumentala da, elkarrekin bizitzera behartutako bi munduren arteko talka irudikatzen duena: alde batetik, hiri handi eta jendetsuetako bizimodua, teknologiak eta kontsumismoak menperatuta, eta beste aldetik, natura eta Amalurra. Giza ahotsak baztertuz, irudien indarra eta musika muntaia minimalista erabiltzen ditu Reggiok urbanizazio basati salatzeko. Koyaanisqatsi arrazoi estetiko eta narratiboengatik izan da erreferentzia lan honetean. Reggiok egin bezala, natura eta urbanizazioaren arteko talka irudikatu nahi izan dira, bai eraikin, errepide, obra eta hiri modernoen bizimodua erakusten duten irudien bitartez, bai eta hirian geratzen diren landa eremu natural urriak pantailaratuz. Bere bideari jarraituz, plano estatiko baina indartsuak erabiliak izan dira, auzoaren urbanizazio basatia saltzeko asmoz.
Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa (2014), Maria Elorza, Maider Fernández eta Aitor Gametxo
Herrialdea: Euskal Herria Hizkuntza: Euskara Iraupena: 13 min
Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa hiru gazte euskaldunen ikus-entzunezko proiektua da. Helburua nolabait poetikoak diren euskarazko hainbat esamolderen hiztegi edo bilduma bat sortzea da. Honen bidez, galtzen ari diren hizkerak jaso nahi ditugu eta, aldi berean, Euskal Herriaren erretratu liriko bat egin. Hitzak irudiekin era poetikoan janzteko ideia ardatz hartuta, irudi bakoitzaren esanahia estekikoki eta metaforikoki landu da Ertzean dokumentalean, Elorza, Fernández eta Gametxoren lanean bezala. Nahiz eta gaia oso desberdina izan, teknikoki eta estekikoki erreferentzia baliagarria izan da Irudi mintzatuen hiztegi poetikoa.
Herrialdea: Kataluña eta Leon Hizkuntza: Katalana eta gaztelania Iraupena: 71 min.
Casa de nadie zahartutako bi komunitateren memoria, produktibitatea, lana eta desagerpenaren inguruan hausnartzen duen dokumental-saiakera da. Narrazioa bi leku desberdinetan igarotzen da: Bartzelonako San Andreu Palomar herriko zahar egoitza batean eta globalizazioak bultzatuta hustutako Leongo Ciñera de Gordóneko meatzaritza komunitatean. Bi herriak galtzen ari den garai bateko isla dira. Kasu honetan, Ingrid Guardiolaren dokumentalak sarreran proposatzen duen tratamendu narratibo eta estetikoa izan dira erreferentzia Ertzean dokumentalerako. Plano estatikoak, kolore berde eta urdinduak, paisaia ahaztu eta mugiezinak… over ahotsean behin leku horietan bizi eta lan egin zuten pertsonen testigantzak entzuten ditugula. Ertzeanen proposamena bide beretik jorratu da.
Ikerketa eta dokumentazioa
Artxibo irudiak biltzea
Gidoiaren bigarren bertsioa
LEHEN FASEA: DOKUMENTAZIOA Lan dokumentala izanik, dokumentazio lan handia dauka atzean Ertzean dokumentalak, bibliografian ikusi daitekeen bezala. Informazio iturri nagusiak liburuak, argazkiak eta Deustuko eta Ibarrekolandako historia landutako kazetari, historialari eta arkitektoei egindako elkarrizketak izan dira. Lehen fase honetan Ibarrekolanda eta Tellaetxe auzoetako baserrietan bizitako jendearen bilaketa sakona egin da. BIGARREN FASEA: GRABAZIOA Gero, lortutako lekukoei elkarrizketak egin dira, sei guztira. Lau izan dira aukeratuak dokumentalerako, aurretik azaldutako arrazoiengatik. HIRUGARREN FASEA: MUNTAIA ETA EDIZIOA LAUGARREN FASEA: Ertzean azken fase batean dago orain: azpitituluak jarri eta banaketarako prestatzen, alegia. Lana euskaraz egitea da apustua eta nahiz eta testigantzak halabeharrez gaztelaniaz jasoak izan diren, garrantzitsua da koherentzia mantentzeko euskarazko azpitituluak jartzea. Banaketa internazionalari begira, ingelesez eta gaztelaniaz ere jarriko zaizkio azpitituluak lanari.
Banaketarekin hasi baino lehen, zenbait dokumentu eta artxibo prestatu behar dira: DVDaren kopia HD formatuan, Vimeoko linka, dokumentalaren azpitituluak (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez), kartela, webgunea eta sare sozialak, trailerra...
Duela 22 urte heldu nintzen mundura. Ospitaletik zuzenean ekarri ninduten auzo honetara, trenbide zahar baten bazterrean zegoen etxe handi batera. Txakoli kalea deitzen diote, nik oraindik ez nekien zergatik. Orain bizi naizen etxea eraiki gabe zegoen orduan. Hemen ez omen zegoen ezer, zelaiak baino ez, esaten zidaten.. zelaiak baino ez. Eta zelaiak non daude orain? Galdetzen diot nire buruari 22 urteren bueltan. Non dago ezer ez zegoen garai horretan zegoena? Non daude lur hauek lantzen zituzten baserritarrak, non euren baserriak? Non geratu dira auzolana eta elkarlana? Zenbat zuhaitzen sustraiak ote daude gure etxeen azpian lurperatuta? Porlanak estalita... Eta 22 urteren bueltan, nire etxea eraiki zuten tokian zegoena argazki liburuetan soilik imajinatu dezakedanean, orain esaten diot nire buruari, oxala zelaiak baino ez bagenitu orain dik ere. Adreiluak. Bata bestearen gainean. Porlana. Zerua zulatzen duten eraikinak. Asfaltoa. Lurra erdibitzen duten galtzadak. Leihoak. Barrura begiratzekoak bakarrik. Hormak. Jabetza inposatu eta banatzen dutenak. Kotxeak. Kaleak pertsonek baino gehiago betetzen dituztenak. Zubiak. Batu beharrean aldebanatzen gaituztenak. Fabrikak. Ahaztutako paisaia herdoila marrazten dutenak. Bankuak, frankiziak, supermerkatuak, enpresa handiak… sasien antzera zaindu gabeko lurretan hazten zaizkigunak. Farolak. Gauean argitu bai, baina zeruko izarrak eztaltzen dizkigutenak. Errepideak. Txorien doinua zapaltzen dutenak. Eta gu. Egunero kale hauek zapaltzen ditugunak. Gauero leihoak itxi eta uharte bihurtzen garenak. Gure historia galduta dugunak. Urpean ahaztuta. Ertzean abandonatuta. | science |
addi-4d321087748f | addi | cc-by-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27796 | Mundu distopikoaren analisia "The Road" eta "Interstellar" pelikuletan | Armentia Marín, Lierni | 2018-06-29 | Etorkizunak zer ekarriko ote dion galdetu dio gizakiak bere buruari historia osoan zehar eta kezka hau konponduko duen erantzun bat bilatzen saiatu da artearen eremu ezberdinetan. Oraingoan zazpigarren artearen txanda dela dirudi eta honek marrazten duen etorbideak ez digu ezer onik iragartzen. Espero dugun garai beltzaren erakuslea den distopiaren kontzeptuak gizabanakoan gauzatu dezakeen transzendentzia aztertzerako orduan, zineak tresna paregabe gisa funtzionatzen du. Hori dela eta, ikerketa honetan XXI. mendeko zine distopiko estatubatuarraren ordezkari diren The Road (John Hillcoat, 2009) eta Interstellar (Christopher Nolan, 2014) pelikulak aztertu dira, horietan egiten den mundu distopikoaren erretratuari eta pertsonaiek bertan hartzen duten jarrerari erreperatuz.
Pelikulak gure errealitateari buruzko ikuspegi jakin bat ematen diguten kontaketak dira eta hortaz, gure barne beldur eta buruhausteak azaleratzen dituzte. Etorkizunak zer ekarriko ote dion galdetu dio gizakiak bere buruari historia osoan zehar eta kezka hau konponduko duen erantzun bat bilatzen saiatu da artearen eremu ezberdinetan. Oraingoan zazpigarren artearen txanda dela dirudi eta honek marrazten duen etorbideak ez digu ezer onik iragartzen. Zientzia fikziozko pelikulen edukiaren egiazkotasuna zalantzagarria izanda ere, haren istorioak eragin ditzakeen hausnarketak giza bizitzari lotuta datoz erabat. Horregatik, espero dugun garai beltzaren erakuslea den distopiaren kontzeptuak gizabanakoan gauzatu dezakeen transzendentzia aztertzerako orduan, zineak tresna paregabe gisa funtzionatzen du. Izan ere, Marzabal eta Arocenak diotenez, "Kontsidera daiteke bizi dugun errealitatearekiko pertzepzioa osatzen duten balore eta printzipioen zati handi bat, Historiaren fluxuan izan dugun gizarteratzea edota bestearekiko erlazioa, dela hurbila dela urrutikoa, hein batean narrazioaren bidetik geureganatu ditugu" (2016:9). Lan honetan ikertuko diren narrazioak distopiaren generoan sailkatutako The Road (John Hillcoat, 2009) eta Interstellar (Christopher Nolan, 2014) pelikulei dagozkie. 1.2. Ikerketaren helburuak eta hipotesiak
Ikerketaren helburu orokorra distopiaren kontzeptua XXI. mendeko zine estatubatuarrean daukan irudikapena aztertzea bada, hau osatzeko azpihelburu batzuk proposatu dira hasieratik. Lehenik eta behin zine distopikoaren barruan eko-distopiak proposatzen duen naturarekiko ikuspegia aztertzea da xedeetako bat, baita gizakiak natura distopiko suntsitzaile horren aurrean hartzen dituen portaera, etika eta morala ere. Gainera zine distopikoak etorkizuneko mundu bati ezartzen dizkion ezaugarrietaz gain, orainaldiko auziei ematen zaion nabarmentasuna hartuko da kontuan. Helburu hauek betetzeko eta pelikulen mezua modu sakonagoan ulertzeko, lagungarriak diren testu filosofiko eta literarioak behatuko dira. Aldez aurretik, ikerketa honen bitartez zine distopikoaren erretratu bat margoztea posible izango dela suposatzen dut. Bestalde literaturan gertatu izan den bezala, zinean ere eko-distopiaren eredu baten presentzia badagoela frogatuko da, bi pelikulen arteko parekotasunak anitzak direla egiaztatzean. Amaitzeko, distopiak munduaren definizio bat egitearekin batera, gizabanakoaren nolakotasuna definitzea ere bilatzen duela konfirmatuko da.
Bitxia da utopia hitzaren ibilbidea. Tomas Morok idatzitako liburuak, Utopia, 1516an erditu zuen lehen aldiz neologismo lexiko hau, aurretik beste hainbat filosofoen lanetan azaleratu zen kontzeptua izendatzeko. Idazleak gizarte antolakuntza perfektu baten menpe funtzionatzen zuen irla isolatu berri bat deskubritu berri zuen, Utopia. Hitzak alegiazko uharte zehatz horren izenari erreferentzia egiteaz gain, "literatura utopiko bezala ezagutu izan zen azpigenero mota zehatz bat izendatu zuen" (Vieira, 2010: 3). "Hitzaren aurrekaria Aristofanes antzerkigile greziarraren Las aves lanean topa daiteke, non Iris jainkosak hiri ideala aipatzeko atopon hitza erabiltzen zuen, bere esanahia "toki eza" izanik" (Santos, 2017: 19). Beraz, izena erabakitzeko orduan, greziar eragina Mororengan argia da. Bestalde, greziar jatorrizko neologismoak bi esanahi hartzen ditu hitz konposaketa dela eta. Izan ere, alde batetik u aurrizkia dago, eu, "ona", adjektibo kalifikatzailearekin erlazionatu ahalko litzatekeena, edota ou, "ez", ezezko adberbioarekin. Bi aurrizkiak soinu berarekin ahoskatzen dira. Horrela, hauek topos, "toki" erroarekin batzean, zentzu bikoitza ematen diote hitzari, "toki on" eta "toki eza" esanahiak adieraziz.
Morok nusquama, "toki eza" besterik esan nahi ez duena, latinezko hitza hautatu zezakeen, baina honek ez zuen idazlea asebete. Beharbada bere asmoa ez zen soilik inon aurkitu ezin daitekeen toki bat deskribatzea, honek zuzenean bere existentziarik eza baieztatuko bailuke, Eta hala da, ez dago Utopia izeneko irlarik, baina bere barne antolakuntza bai politikoa bai sozialak idazlearen posibilitatezko ilusioa islatzen dute. Aldi berean inon ez dagoen, baina gauzatzeko posible den errepublika mota desiragarri batean sinisten du Morok. "Posibilitatezko zentzu" hori pentsamendu utopikoaren oinarri bezala kokatzen du Robert Musil idazleak El hombre sin atributos eleberrian. "Oraindik jaio ez den, baina posiblea den errealitate bat hautemateko zentzua" dela zehazten du (Nieves, 2005: 36). "Gure errealitateak berak posibilitateak
7 bermatzen dizkigu", baina posibilitate horiek soilik azaleratuko dira norbaitek hauek aurkitzen dituenean eta "zentzu eta helburu bat ematen dizkienean" (Ibid.)
Ukaezina da, hortaz, gizakiak utopiaren irudia gogoan izan duela betidanik, urruntasunean bada ere. Izan ere, "desira utopikoa gizakiaren berezko ezaugarria da", jaiotzez atixikitu zaiona eta historia osoan zehar bizirik iraun duena (Santos, 2017: 7). Atzera egin genezake, Gilgamesh 2 erregearen kondaira mesopotamikoaren garaietara eta bertan ere "locus amoenus 3 batekin aurkituko ginateke Jainkoen lorategiaren deskribapenean" (Ibid.: 18). Alabaina, utopiaren oinarriak ez ziren sendotu, Platon-ek bere bi obra nagusiak Errepublika eta Legeak idatzi zituen arte. Azken honek Atenasko demokraziaren antolaketa hankaz gora jartzen du bere estatu idealaren proposamenarekin. K.a. 389 eta 369 urteen artean idatzia, Platonen Errepublika obrak "forma eman zion mundu zaharreko utopia filosofiko gorenari: bertutearen araberako hierarkian eta senaren errepresioan oinarritutako gizarte justu eta bertutetsu bat"
8 (Santos, 2017: 22). Estatua errege-filosofo bezala ezagutzen diren gobernarien eskuetan kontrolatzen da eta hauek "arrazoiaren agindupean" egiten dituzte legeak (Ibid.: 23). Platonek argudiatzen du posible dela gizabanakoarentzat eta baita estatuarentzat ere bizimodu on bat ikertzea prozesu arrazionalen bitartez, hau da, ezagutzaren bitartez. Hori dela eta, bere ikuspuntutik, ezagutzak boterea legitimatzen du, horregatik jakintsuenek hartu behar dute gobernarien papera, hauek baitira ongiaren ideiatik hurbilago daudenak.
Platonek bere Errepublika obran deskribatzen duena kontatuko banizue, eta utopianoek haien irlan gauzatzen dituzten ekintzak, hobeagoak irudituko litzaizueke, eta hala dira, alegia, bitxiak ere diren bitartean. Hain zuzen ere, bi kasuetan, gauza guztiak komunak dira, hemen berriz, jabetza pribatuak agintzen du (Moro, 1516: 39).
9 "luxuzko bizimoduak, behartsuen miseriaren erritmo berean egiten duen gorantz" (Mumford, 1922: 44). Elkarrizketan marinelak gogoeta egiten du legeen zorrozkeriaren inguruan, berak parlamentuko kideek ez bezala ulertzen du "gizartean ugariak diren lapurretak eta biolentzia ez direla garai ilun horren eragileak, baizik haren emaitza" (Ibid.) Jarraian, Hitlodeok Utopiako uhartean aurkitutakoa xehetasunez deskribatzera pasatzen da, liburuaren bigarren zatiari hasiera emanez. Bertako sistemak duen xede nagusia zoriontasunaren lorpena da, eta gizarteak hartzen dituen erabaki edo ardura guztiak horren inguruan mugitzen dira. Platonen antzera, Morok uste du misio horretan arrakasta izateko metodo bakarra "naturarekin bat" bizitzean datzala. Horrekin batera, jabego pribatua guztiz ezabatzen du, hauek "gaitz guztien iturria" direla aldarrikatuz, eta horren ordez, familia eta nekazaritza kokatzen ditu gizarteko euskarri ekonomiko nagusi gisa (Ibid.: 46). Gainera, Morok zentzu berri bat ematen dizkie "urre, zilar eta bestelako harribitxiei", hauek esklabu eta kriminalei eskegitzen zaizkie hauen "zikoizkeriaren irudikapen gisa" (Ibid.: 47). Erlijioari dagokionez, Utopian ez da Jainkoaren presentzia falta, herritar bakoitzak eskubidea du edozein sinesmen gurtzeko, eta guztiak errespetatu beharko dira tolerantzia osoz. Hala eta guztiz ere, "denak bat datoz Jainko Goren baten existentziarekin eta hau jatorrizko sortzaile bezala izendatzen dute", hizkuntza utopianoan "Mitra" izenarekin ezagututzen dena (Moro, 1516:111).
10 Parabolaren bitartez, eta utopianoen lurraldean nagusitzen diren "bertuteak azpimarratuz", Morok Ingalaterrako herritarrentzako ohikoak ziren "bizio, korrupzioa eta bidegabekeriak salatzen ditu" (Santos, 2017: 27). Beraz, utopiaren funtzioa bikoitza da: alde batetik, autorearen "garaiko gizarte erreala salatzen du" eta bestetik "gizarte ideala nolakoa izan beharko litzatekeen irudikatzen du" (Ibid.; 18). Azken batean, pentsamendu utopikoa horretan datza, errealitatea bi ikuspuntutik ikertzen baitu, bere "gabezi eta hutsuneetatik" eta aldi berean bere "posibilitateetatik" (Nieves, 2005: 36). Modu honetan idazle utopikoek adierazten dute "beharbada bestelako bideak bazeudela eta hartu zutena ez zela bakarra, ezta hoberena ere" (Cortázar, 1996: 17).
Errenazimentuan jaiotako Utopiarekin batera aipatzekoak dira garai bereko beste bi obra utopiko nagusiak: Tommaso Campanella-ren Ciudad del Sol, 1602an idatzia, eta Francis Bacon-en Nueva Atlántida, 1626an idatzia. Ez da kasualitatea utopiak jorratzen zituzten obra indartsuenak garaikideak izatea. Utopiaren irudiak gora egiten du sasoi historiko zehatz batzuetan, zeinetan "zibilizazioaren garapenak mundu berriak sortzea ahalbidetzen duen", "jainkoaren borondatea" eta "naturaren indarrak" alde batera utzita (Moylan, 1986: 33). Ondorioz, ez da harritzekoa literatura utopikoa, "arrazoiak" eta "pentsamendu humanistek" protagonismoa hartu duten garaietan burutzea: "Antzinako Grezia (Errepublika), Errenazimendua (Utopia), eta XIX. mendea (Industria Iraultzak eta ordena sozial berriek babestutako utopia berriak)" (Nieves, 2005: 18).
Tomas Moro-ren Utopia Mundu Berriak, Amerikak, ekarri zuen iraultzaren erakuslea bada, Campanella-ren Ciudad del Sol "iraultza kopernikanoaren erdian" agertzen da. "Astrologia, Campanellaren obran, eta alkimia, Bacon-en kasuan, zientzia modernoaren atarian daude" (Imaz, 1976: 22). Campanelllaren estatu ideala komunitatearen antolaketa zientifiko propioa ezartzen lehenengo da, eta bere herritarren eginkizuna zeruko gorputzen ikerketara bideratzen du, hauek etorkizunaren iragarpena eskaintzen digutela baieztatuz (Ibid.). Utopian bezala, Trapobanako islan kokatutako imaginazko hiri idealak ere komunismo sozialaren ideia konpartitzen du, "Aberatsak dira, denetarik daukatelako; txiroak, ez dutelako jabego pribaturik eta aldi berean ez daude gauzen zerbitzupean, baizik eta alderantziz, gauzak dira haien esanetan daudenak" (Mumford, 1922: 67).
Nueva Atlántida obraren kasuan idazleak zientziak gizartean hartu dezakeen paper iraultzailea nabarmentzen du. Liburuan ehunka mende pasatu arte burutuko ez diren asmakizunak deskribatzen dira, teknologiaren bitartez funtzionatzen duen hiri baten
11 nondik norakoak aurreratuz. "Utopia klasikoen artean hauxe da gerora ezagutuko den zientzia-fikziozko literaturarekin ahaidetasun-maila altuena erakusten duena" (Santos, 2017: 77). Baconek "Salomon-en etxea" izenarekin aipatzen du bere hiriko nukleoa edota fundazio gorena, zeinetan zientzialari apartenak fedea eta giza-ordena bermatzeaz arduratzen dira (Pohl, 2010: 60). Liburuak irakurlea sozietate sekretu horren esperientzia eta ezagutza zientifikoekin txundituta uztea lor dezake, baina honen atzean teknokrazia boteretsu batek duen "intentzio menderatzailea" ezkutatzen da. Platonen errepublikaren antzera, Baconek jakintsu gutxi batzuek gizarte oso batengan ezarritako antolaketaren alde apustua egiten du (Flichy, 2017).
"Teknokrazia, beraz, utopia eskuratzeko sistema gaitsu bezala aurkezten da". Ezagutza teknikoaren inguruan eraikitzen den gobernu honek, "politika eta gizartea optimizatu, estandarizatu, katalogatu eta manipulatzen" du, haren herritarren ustezko zoriontasuna lotzeko saiakeran (Buelvas, 2015: 39): "Arrazoi zientifikoaren bitartez" teknokraziaren gailurrean kokatzen direnak "egia absolutuaren jabe eta iragarle" dira eta hortaz, justifikatuta dago hauen botere eta kontrola giza-antolaketan (Ibid). Faktore hauek kontuan hartuta, ez da harritzekoa Platonen Errepublika bezalako utopietan totalitarismoaren aztarnak aurkitzea, are gehiago, Lewis Mumford, utopia platonikoak, eta atzetik jarraituko dioten beste hainbat utopiek ere, barrualdean distopiaren hazia daramatela esatera ausartzen da (Mumford, 2013: 12). Ondorioz, esan daiteke utopiari atxikitzen zaizkion izendapenek, hala nola, "zuzentasunaren erreinua", "bakea eta harmoniaren gordelekua", itxuraz transmititu dezaketena baino "inplikazio ilunagoak" estaltzen dituztela (Buelvas, 2015: 34).
Utopiarekin gertatzen den moduan, ezagutu daiteke distopia hitzaren jaiotza, baina kontzeptua bera ezin daiteke urte zehatz batean kokatu. "Distopia lehenengo aldiz ahoskatzen du John Stuart Mill-ek, 1868an Ingalaterrako parlamentuan jasotako hitzaldi batean", utopia hitzaren funtzionaltasuna ezeztatzen du eta honi adiera pesimista bat eransten dio (Vázquez, 2015: 8). Intelektualki hasieratik "amets utopikoaren luzapenerako eragozpen" izan ziren bi hipotesi zientifiko kontuan hartu beharrekoak dira: Darwin eta Freud-en aurkikuntzak (Manuel, 1982: 123). Hauen teoriak zuzenak baziren, alferrik zen "gizakia perfekzionatzeko biderik bilatzea", izan ere "gizabanakoaren izaerari indarkeriazko jarrera naturala" atxikitu zioten eta honek eragozten zuen "elkartasuneko unibertso" bat lortzea, lehenago edo beranduago bultzada basati horiek gizakien arteko bakea apurtuko bailukete (Ibid.: 124).
Nortasun distopikoko zientziak hasiera batetetik iragarri zuen utopiaren ahulezia, eta XX. mendean, hain zuzen ere, utopiak bere benetako arerioa ezagutu zuen, Gerra Handia. Honek eta "Faszismoaren eta Totalismoaren gorakadak, Komunismo Sobietarraren beherakadak Estalinismoaren aurrean eta Mendebaldeko kapitalismoaren porrotak 30. hamarkadan" intelektual eta humanisten pentsamendu utopikoak zapuztu zituzten erabat (Kumar, 1987: 259). Zorigaiztoko gertakariek, gizartearen aurrerapen positiboan sinisten zutenek haien fedea bertan behera uztera derrigortu zuten, distopiaren esanetara jarriz.
Utopiatik distopiara egindako ibilbidea azaltzeko orduan, Estrella López-ek adierazten du garapena hiru formatan ematen dela: utopiaren errefusapena, sorkuntza utopikoaren desagerpena eta distopiaren agerpena. Historiak berak irakasten dio gizarteari ez dagoela itxaropenik etorkizun utopiko batengan. Askok, bereziki "liberalismoaren defendatzaileek", totalismoaren doktrina aurkitzen dute literatura utopikoetan, aurretik aipatutako Errepublika eta Nueva Atlántida obretan esaterako (López, 1991: 11). "Egia absolutu bat dagoela onartzeak" tolerantzia eta pluralismoaren ideia liberalak arriskuan jartzen ditu eta hau ez da onargarria suertatzen liberalentzako (Ibid.).
Literaturan, nabarmentzekoa da utopiaren desagerpenean zientzia eta teknologia berrien erantzukizuna. "Utopiaren sorkuntzan eragin zuen faktoreetako bat zientziaren garapenean jarritako itxaropena zen" (Ibid.: 13). Obra utopikoek eta XIX. mendeko zientzia fikziozko literaturak, bereziki Julio Verne-ren eleberriek, aurreikusten zituzten asmakizun asko eta asko jada gure arora heldu dira, eta ameslariek urrutiko etorkizun
13 batean kokatzen zituzten aurkikuntzak errealitate bihurtu dira. Horrenbestez, esan daiteke "zientziak imaginazioak baino arinago egin duela aurrera" (Ibid.:13). Bestalde, "gizabanakoaren zoriontasuna eta ongizate kolektiboa segurtatzen zuten aurrerapen tekno-zientifikoek" gizartearen konfiantza galdu dute erabat eta maltzurkeriaren norabiderantz desbideratu dira (Marzabal, 2009: 123). Egoera honek hirugarren puntura eramaten gaitu, utopia idealistaren ordezkapena utopia negatibo batengatik. Estrella López-ek gizakiaren aurrerapen onuragarriaren aldeko fedearen galera dela distopiaren bultzatzaile nagusia azaltzen du (1991: 10). Iraganak edota orainaldiak etorkizunak baino bizitza oparoagoa eskaini digulakoaren premisak literatura distopikoa mamitzen du.
14 Fordismoak defendatzen duen sistema aurreratu baten gisa. Bere aurrekaria den Nosotros liburuko gobernuak "biolentzia eta terrorea" erabiltzen bazituen bere asmoak inposatzeko, Huxley-ren estatua "baldintzapen, manipulazio eta programazio genetikoaz" baliatzen da (Nieves, 2005: 33). Herritarrei literalki zoriontasunaren pilula ematen zaie, ezjakina baina zoriontsua den ustezko gizarte bat sortzeko.
Orwell-en obra hiruretatik beldurgarriena da, utopia bat izan zitekeena totalismo ilun baten irudikapenean bilakatzen baitu. "Utopia baikorrek errealitateak berak duen alteridade siniestroa estaltzen dute", distopiak, berriz, aurkakoa egiten du, "alteridade hori ezabatzean eraiki den munduak eskutatzen duen alde siniestroa ikusgai egiten du" (Baudrillard y Guillaume 2000: 16)*. "Asko dira Campanella-ren La Ciudad del Sol, Orwell-en 1984 obrako INGSOC alderdi totalitarioaren aurrekari bezala ikusten dutena" (Nuñez, 1985: 51). Aproposa litzateke hortaz, esatea bigarrenak lehenengoaren alteridade siniestroa irudikatzen duela. Antzekotasun deigarriena estatuaren barneko antolaketa eta instituzioetan ematen da. 1984ko Oceania herrialdeko alderdi bakarraren burua Anaia Nagusia da, ahalguztiduna eta gizarte osoaren kontrolaren jabea. Honen parean alderagarria da Eguzkiaren hirian Hoh (Eguzkia) Metafisikoaren irudia, "kontu mundutar eta espiritual guztietan" aditua, berak ezarritako arauak apelaezinak dira (Ibid.: 79). "Oceaniako estatuan bizitza burokratikoa egituratzen duten" lau ministerioak, Hoh buruzagi gorenaren laguntzaileak diren hiru triunbiroen baliokideak dira (Ibid.): Lehenengoan, Egiaren Ministerioa, ustez albiste, hezkuntza eta arte ederretaz arduratzen dena, Sin (Jakituria) triunbiroarekin lotzen da. Bakearen Ministerioa, gerren arduraduna, Pon (Boterea) arte militarraren buruan dagoen laguntzailearekiko simetrikoa da. Amaitzeko Maitasunaren Ministerioa, legea eta ordena mantentzen dituena, eta Oparotasunaren Ministerioa, zeregin ekonomikoetan espezializatua, daude. Biak Mor (Maitasuna), "ugalketa eta baliabideen produkzioaren erantzulea", dute parekoa (Ibid.).
16 faltsuarenganako nostalgiaz" baliatzen da. Balore hau askatasuna da, "laissez faire" delakoa, gizabanakoak "berezko etorkizuna lantzearen posibilitatea" (Vargas, 2015: 116). Ironikoki "neodistopia" hau formulatzen ari dena zera da: gaur bizi duguna da gizarte utopikoa eta, beraz, ez dago zeruertzean aurrerapen baikorrik bilatzeko beharrik, okerrera eramango gintuzke eta. Horrenbestez, neodistopia-ren subgeneroan sailkatu daitezkeen pelikulek historiaren aurrerapenaren bukaera iradokitzen dute eta "bizi duen egoerarekin nahigabetuta dauden pertsonaiak aurkezten dizkigute, aurreko edo gure orainaldiko garaira bueltatzea desio dutenak" (Ibid.: 117). Aldi berean, "gizakiaren deshumanizazioa giza-espeziearen berezko ezaugarri" gisa transmititzen da, eta ez "etengabeko lehia bultzatzen duen kapitalismoaren ondorio" bezala (Ibid.:118) Hortaz, gizartearen ikuspegi Hobbesiano bat eskaintzen da, non "instituzio eta estatuaren aparatuak" aldarrikatzen dira, bakearen eta zuzentasunaren bermatzaileak direla baieztatuz (Ibid.: 120). Ideia hauek azaleratzen dira esaterako V de Vendetta (James McTeigue, 2006), Oblivion (Joseph Kosinski, 2013) eta In Time (Andrew Niccol, 2010) pelikuletan.
Ikerketa hau aurrera eramateko orduan, utopia eta distopia kontzeptuen inguruko dokumentazio lan zabala egin da, historiako sasoi desberdinetan, baita hainbat eremu kulturaletan ere aztergaiek jaso dituzten definizio eta ñabardurak ezagutzeko asmoz. Modu honetan, zinearen alorrean pelikulek irudikatu dtuzten jatorrizko eredu distopikoaren ezaugarriak identifikatu dira eta bizi dugun postmodernitatearen garaian neodistopiak genero distopiko berritzaile gisa egindako ekarpenak antzeman dira.
Azterketa filmiko hau gauzatzean, praktika hau ulertu da "pelikula batek aitortzen edo adierazten diguna argitzeko, baina baita esan nahi duen hori nola adierazten duen hautemateko saiakera bat bezala" (Marzabal eta Arocena, 2016: 15). Lehenik eta behin film bakoitzak distopiaz aparte beste subgenero batzuekin konpartitzen dituzten ezaugarriak aztertu dira, hala nola, western eta road movie. Joseph Campbell-en The Hero with a Thousand Faces (1968) obran iradokitzen dena aintzat hartuta, pelikula bakoitzaren egitura narratiboa aztertu dut, unibertso distopikoak jatorrizko ereduari eransten dizkion bariazioei berebiziko arreta eskainiz. Bestalde, nire ikuspuntutik izaera sinbolikoa erakusten duten elementuak behatu ditut, Bordwell-ek proposatzen duen moduan horien "esangura inplizituak eta sintomatikoak" ondorioztatzeko helburuarekin (1995: 26). Pelikularen maila tematikoa eta narratiboa aztertzeaz gain, alde formalaren eta eszenaratzearen ikerketara ere bideratu dut nire lana. Hori lotrtzeko Casetti eta Di Chio (Como analizar un film, 1991) eta Carmona (Cómo se comenta un texto fílmico, 1991) autoreen obretako irizpideetan oinarrituz. Amaitzeko eta azterketa aberasteko xedearekin, pelikulek bestelako testu zinematografiko, plastiko eta literarioekin mantentzen dituzten erlazio intertestualei erreparatu diet. Halaber, historian jazo diren gertakizun adierazgarriei egiten zaizkien erreferentziak ere aipatzea komenigarria iruditu zait.
The Road filma distopia generoaren barruan sailkatzen bada ere, ez du distopia klasikoaren eredua jarraitzen, izan ere bere mamia bi pertsonai nagusien arteko "sentimendu eta psikologian" eraikitzen da eta ez hainbeste auzi politikoetan, aurretik aipatutako 1984 eleberriaren antzeko obra distopikoetan gertatzen den bezala (Bildariu, 2013: 55). Hala ere, mundu distopikoak berezkoak dituen itxaropen eta oparotasun eza, iluntasuna eta ezkortasuna hemen ere nabarmenak dira eta hortaz, esan daiteke genero horren espiritua errespetatzen dela. Aldi berean, Amets Amerikarraren kontzeptua erabat alderantzikatzen du, etxe eta lanpostu batek irudikatzen duten "bizimodu onaren bilaketa" litzatekeena, gizatasunaren iraunkortasuna bermatuko duen lekuaren bilaketan transformatzen da, eta aukera eta itxaropenaren lurraldea, etsipenaren lurralde bilakatzen da (Ibid.:57).
Estatu Batuetako mugikortasunaren kulturaren irudikapena den road movie generoaren erabilera ironikoa egiten da ere The Road filmean. Izenburuak berak errepidearen kontzeptuaz hitz egiten digu, baina honek metafora gisa askatasuna irudikatzen badu
19 jatorrizko generoan, kasu honetan guztiz kontrako sentsazioa barreiatzen du: arriskua, beldurra eta etsipena amaiezina dirudien errepide baten aurrean (Juárez, 2010: 156). Beste aldetik, badago lotura bat pelikularen eta "Mendebaldeko Muga amerikarraren mitoaren" artean, zeinek bere zinemako ordezkapena Western generoan aurkitu duen. Mito horren narrazioak Amerikako kolonizatzaileen ibilbidea kontatzen digu mendebaldeko norabidean, bertan aurkitzen da muga "estatu primitibo basatiaren eta zibilizazioaren artean", hau zeharkatzean esploratzaileak haren sustrai europarrak bertan behera utzi eta amerikar bezala duen gorentasun menderatzailea erabiltzen du espantsionismo amerikarra justifikatzeko (Turner, 1893: 2). The Road Amerikako Mendebaldearen konkistaren mitoaren "buruz beherako istorioa" da, pertsonaia nagusiek dagoeneko bizi dute estatu primitibo bat, biolentziaz eta basakeriaz josia, egoera horren mugarria itsasoan aurkituko dutelakoan, ihesi doaz hegoalderantz gizateriari geratzen zaion izaera zibilizatu murriztuari eusteko saiakera batean (IbarrolaArmendariz, 2011: 3).
Amerikaren alde historiko eta mitikoak gogora ekartzen dituen film honek, badauka artean lotura zuzena gaur egunarekin, bizi ditugun kapitalismoaren, erlijioaren eta hondamendi ekologikoaren mehatxuaren gaiak bistakoak dira eta etengabeko krisi existentzial batek lagundurik doaz ibilbide osoan zehar. Filosofia eta aipamen mitologikoz betetako mezu horren konplexutasunaren aldean, pelikularen argumentua sinpletasunez laburbildu daiteke: ezezaguna zaigun arrazoi batengatik mundua zeharo suntsituta dago. Egoera post-apokaliptiko batean, aita eta bere semea hegoalderantz abiatzen dira, bertako epeltasunak haien biziraupena ziurtatuko duelakoan. Bidea oztopoz eta zailtasunez beteta dago, elikagaiak urriak dira eta kanibalismoa ohiko portaera bilakatu da munduan bizirauten dutenen artean. Aitak eta semeak errepidean zehar ibiltzen doaz eta pertsonaia desbedinekin egiten dute topo. Horien artean Elay edadetua dago, aholkulari atseginaren papera betetzen duena. Baina badirudi gaizkiak gobernatzen duela mundu distopiko berri hori, adineko gizonaz aparte aitak eta semeak aurkitzen dituzten gainontzeko pertsonaiak kanibalak edo erasotzaileak baitira, besteak beste, haurra elikagai bezala eraman nahi duen gaizkilea, edota bikotearen jabetza eskasak lapurtzen saiatzen den behartsua. Gertaera latz guzti horiek pairatuz piskanaka heltzen dira haien helmugara, itsasoa. Zoritxarrez bertan ere ez dute esperotakoa aurkitzen. Aita gaixo eta etsituta zendu egiten da hondartzan, bere semea lur postapokaliptiko horretan abandonatuz. Dena galduta dagoela dirudienean, familia berri baten agerpenak haurraren etorkizun iluna berpizten du.
Filmaren egitura narratiboa aztertzerako orduan Joseph Campbell-ek proposatutako "heroiaren bidaia" monomitoaren jarraipena argia da eta honek barneratuta dituen zati eta ezaugarriak identifikagarriak dira. Campbell-ek The Hero with a Thousand Faces (1968) liburuan egitura narratibo bat jasotzen du historian zehar idatzitako hainbat mito, istorio eta pelikuletan bertan baliozkoa dena. Eredu horren arabera, narrazioan bizitza beraren adierazpena den bidai bat azaltzen zaigu. Heroiak, nerabe edo gazte bat izan ohi dena, bidaiari ekiten dio eta ibilbidean zeharkatutako eragozpenen bidez eta mentorearen laguntzaz bere barnealdean eraldatzea lortuko du, hasierako gabeziak betez. Heroiaren eraldaketa hiru fasetan gauzatzen da: abiatzea, garapena eta itzulia edo gizarteratzea. The Road filmaren kasuan, lehenengo bi faseak argiak dira, baina hirugarrena zalantzaz onartu daiteke.
Ibilbide honetan bi pertsonai nagusi ditugu, izenik gabeko aita eta semea. Mundu postapokaliptiko horretan izen propioek garrantzia galtzen dute, XXI. mendeko gainontzeko luxuekin batera "izen propioak ere huskerian erortzen dira", ez dute ezer balio (Balasopoulos, 2013: 59). Izenaren ukapenak, orobat, adierazi dezake ibilbidea edozein gizon arruntak pairatu dezakeen bizipena dela. Haurrak heroiaren papera irudikatzen du, nahiz eta akzio nagusiak aitak gauzatzen dituen, bera da agente nagusia film osoan zehar eta semearen mentorea era berean. Abiatzean heroiak ohiko mundua atzean uzten du eta abenturaren deiari erantzuna emanez ezohiko munduan barneratzen da. Errealitate post-apokaliptiko batean zentzuzkoa litzateke hondamendiaren aurretiko munduak islatu zezan ohiko mundua, baina semeak ez du mundu hori ezagutu, apokalipsia jaso eta urte batzuetara jaio dela suposatzen baitugu. Beraz, kasu honetan etxeak eta gurasoek osatutako familiak irudikatzen dute ohiko mundu hori [1], gutxienez haurraren ikuspegitik.
21 Aitak ametsen itxuran eskaintzen dizkigun irudien bitartez, badakigu berak aurretiko mundu edenikoa ezagutu eta bizi izan duela [2]. Abenturaren deia betebehar gisa azaltzen da narrazio honetan, alde batetik, amak berak, bere buruaz beste egin aurretik, aholkatzen dio mentoreari, aitari, hegoaldera joan ezean, ez diotela beste negu baten baldintza latzei eutsiko, bestetik, aitak duen helburu finkoa -bere semearen biziraupena bermatzea- bete nahi badu errepidera irten beharko du ibilbideari hasiera emateko. Puntu honetan, heroia, La divina Comedia eleberriko Dante pertsonai nagusiaren antzera, infernuko sakontasunean murgiltzen da. Aipatzekoa da The Road-ek Dante Alighieri-ren obrako lehenengo ataletik (Inferno) bereganatzen dituen gaiak, hala nola, "gizaki komun" baten irudia pertsona nagusi bezala, "bi protagonisten arteko orientaziozko erlazioa, eszenatoki suntsitzailea eta bekatu eta sufrimenduarekin dituzten topaketak" (Lane, 2010: 2). Bietan "iluntasun fisiko eta espiritual" batean zehar egindako bidaia deskribatzen dira (Ibid.). Parekotasun zehatzago bat ematearren, Virgil, Danteren gidariak, Dante-ren galderei "jakinduriazko eta segurtasunezko erantzunak" ematen dizkion bezala, aitak semearen zalantza existentzialak argitzen ditu "bere ustetan egia eta onberatasuna" irudikatzen dituzten ideiekin (Ibid.: 19). Modu honetan biak bilakatzen dira heroiaren babesle.
Haurrak ageriko gabezia du, ez daki bere buruaz zaintzen eta beraz, ez daki mundu katastrofiko horretan nola biziraun. Bestalde, badauka barne-gabezia bat ere, ez du gizateriaren berezko nortasuna ezagutzen, ez gutxienez suntsipenaren aurretik gizatasun bezala kontsideratzen zen hori. Mentorearen betebeharra heroia bere ibilbide iniziatikoan laguntzea da, honek heldutasunera ailegatzea lortu dezan. "Aitak argi dauka zein den bere semea heldutzeko formula: adorea, iraupena, azkartasuna eta bizirauteko gogoak" (Collado, 2010: 144). Gainera aitak ziurtatzen dio haurrari haiek direla gizateriaren ontasunaren eramaileak eta bere ohiko munduko istorioak kontatzen dizkio, behintzat oroitu ditzakeenak. Haurraren heldutasun falta berez biziraupenerako eragozpena bada, badaude bestelako arriskuak errepidean, hauek ingurugiro bortitzak, pixkanaka pixkana iraungiz doana, eta bizirik iraun duten gainontzeko pertsonek osatzen dute. Askorengan mundu natural edo primitiboan ohikoa zen "sen harrapatzailea" berpizten da, eta kanibalismoa biziraupenerako bide bakar gisa ikusten hasten dira (Blidariu, 2013: 62). Distopia soilaren lurraldean "gizakia gizakiaren berezko predatzaile" bihurtu da, "gainontzeko baliabideen gabeziaren ondorioz" (Ibid.). Ezaugarri bakar batek desberdintzen ditu gizakiak basapiztiengandik, lehenengoek oraindik haragia sukaldatzen dute, gehienetan behintzat. Gizajalearen jarrera hartuta ere, gizakiak bere usadio zaharrak mantentzen ditu, esaterako haurra eta semea hutsik dirudien etxe
23 atzera eginez gero, Ely adinduak irudikatu dezakeen pertsonaia mitiko bat aurkitu dezakegu: Tiresias. Mitologia greziarraren igarle itsua da, ikusmenik gabe etorkizuna ikusteko gai dena. Honek Odisean beran agerpen bat egiten du. Gizona hildakoen erreinutik ateratzen da espiritu moduan eta Ulises-i jakinarazten dio etxerako bidean jasango dituen arriskuak. Odisea Heroiaren bidaiaren eredu mitikoetako bat izanik eta horren barruan Tiresiasek duen papera kontuan hartuta, ukaezina da bi pertsonaien artean dagoen lotura sendoa.
Elyk laguntzaile edo aholkulari bezala jarduten du, baina bi motatako ekarpenak egiten ditu: positiboa eta negatiboa. Ekarpen positiboa aitari aholkatzen diolako mundu kaotiko horretan aurkituko duen gauza bakarra biolentzia eta gizateriaren adiskidetasun eza izango denez gero, "kontuz ibili" behar dela. Gainera, adinduak itxaropen izpi baten funtzioa hartzen du semearengan, izan ere honek deskubritzen du, bere aitaz aparte, badaudela oraindik munduan "gizaki on" bezala definitu daitezkeen gutxi batzuk eta honek gizatasunaren kontserbazioa erraztu dezake. Ekarpen negatiboa litzateke semeak bere aitarengan zeukan fede absolutua galtzen hasten dela, honek Ely bidean bertan uztea erabakitzen duenean. Puntu honetan gerora gorenera helduko den krisi bat sorrarazten da haurrak aitarengan duen pertzepzioan. Umeak jakin badaki gizona ibilbidean utziz gero hil egingo dela eta bere kontzientzia errukitsuak esaten dio bera "gizaki onen aldean" egonda, bere betebeharra dela behartsuari laguntzea. Aitaren ezezkoak umeak hark erakutsi dion moral motarekiko konfiantzaren galeraren abiapuntua dakar.
Esan bezala, heroiak oztopo guztiak gainditzea lortzen badu atalasera helduko da, bertan aurkitzen da ez-ohiko munduaren eta ohiko munduaren arteko muga. The Road filmean atalase fisikoa hegoaldeko itsasoa litzateke, bertan zibilizazioaren arrastoak aurkituko dituztelakoan daude bi pertsonaiak [5]. Horrek mundu basatiarekiko muga irudikatuko luke. Hala ere, aitak ez daki ziurtasunez zer aurkituko duten eremu horretan, bere hitzek itxaropen absolutuaren ahulezia erakusten dute, umeak galdetzen dionean [5]
24 ea itsasoa urdina den, honek erantzuten dio: "Ez dakit, lehen urdina izan ohi zen". Itsasoak mitologia askotan "biziaren sorrera eta amaiera" sinbolizatu duena, haurraren "ama galduaren bilaketaren irudikapena" ere bada (Collado, 2010: 143). Mutilak amaren gabezia "itsasoa azken jomuga duen ibilbidearekin" ordezkatzen du (Ibid.). Ez dugu ahaztu behar pelikularen hasieran bi pertsonaiak ur jausi batean kokatzen direla ibilbideari ekin aurretik [6]. Honek adierazten du badagoela lehenengo atalase bat uraren presentziak irudikatuta eta uraren fluxuak bizitzaren fluxuaren zeinu gisa funtzionatuko luke. Atalase fisiko honetaz aparte, badaude bi ekintza ohiko mundua eta ezohiko munduaren arteko igaropenenan mugarri bezala funtzionatzen dutenak. Lehenengoa amaren heriotza da, zeinetan pertsonaiak behin betiko bultzatzen dituen ezohiko mundura, familia osorik gabeko errealitatera, errepide arriskutsu batean zehar. Bestetik, aitaren heriotza litzateke bigarren atalasea, haurra bakarrik uzterakoan azkenean posible egiten baita familia berri baten osaketa eta hortaz, ohiko munduaren berrreskurapena. Orduan narrazioak egitura zirkularra erakusten du, familia batekin hasi eta familia desberdin batekin bukatzen da.
Kostaldera heltzerakoan aita eta haurra desengainuarekin jotzen dute bete-betean. Aurkitzen duten eszena ez da atzean utzi dutena baino kontsolagarriagoa. Itsasoak bere tonu urdindua galdu eta ur zikin eta zakar batek konkistatu du, hondartzako epeltasuna amaigabeko neguak eraman du berarekin eta ez dago inolako biziaren seinalerik, "ez askatasunaren ikur diren txoririk", ez itxaropenik (Balasopoulos, 2013: 59) Itsasertzean "muga berri eta birsortzaileengan" jarritako "fede amerikarra" zirudiena guztiz desagertzen da bikotearen baliabideekin batera (Ibid.). Orduan sortzen da benetako biraketa. Haurrak zaindu behar zuen hornikuntzaz betetako gurdia ibiltari batek lapurtzen du. Aitak lapurrari aurre egiten dio pistolaz eta biluztera behartzen du. Biek elkarrizketa bat mantentzen dute, non aitaren jarrera "bestearen irudiarekin" parekatzen den. Lapurrak gupida eskatzen dio behin eta berriz errepikatuz horrela geratuz gero, hil egingo dela, gainera aurpegiratzen dio aitari kondizio berdinetan egonda, berak ere lapurtu egingo liokeela. Aitak erantzuten dio, "Zuk utzi gaituzun egora berdinean utziko zaitut". "Begia begi truk motatako justiziak" aita "bestearen" aldean kokatzen du, eta gizaki zintzoaren ereduaren "abegi ona" erakutsi beharrean, berak nahiago du lapurrari eskarmentua eman, haurraren eta bere buruaren biziraupena ziurtatu behar duelako edozein baloreren gainetik (Snyder, 2008: 82). Haurraren protestek, "Hil egingo da", "Oso ikaratua zirudien", azaleratzen dute "aitaren ekintzaren inguruko erantzukizuna" bereganatu duela (Ibid.). Azkenean haurrak arropa bueltatzen dio lapurrari, janari-poto
25 batekin batera, baina azken honek dagoeneko alde egin du eta hortaz, lurrean uzten dizkio, hark bere ondasunak noizbait berriro ikustea lortuko duen zalantzan jarriz.
Gorabehera tamalgarri horrek erabat aldatzen du aitaren irudia haurraren eredu eta aholkulari bezala, "bi pertsonaien rolak eraldatu dira" (Tyburski, 2008: 82). Umea aitaren "kode etikoa kuestionatzen hasten da", benetan al da "gizon on" bat edo mundu zaharreko giza-morala alde batera uzten hasia da? (Ibid.). Aitak sentitzen du berak eraman behar duela biziraupenak dakartzan kezka guztien zama gainean, "Zu ez zara kontu guztietaz arduratu behar zarena". Umeak ezeztatzen du pentsamendu hori, "Bai, banaiz, kezkatzen naiz". Adierazpen honen bitartez haurrak dio bera dela bikotearen egoeraz arduratzen dena, "ongiaren bidean" mantentzen direla bermatzen duena. Era berean aita ahal duen beste zaintzeko beharra du, jakin badakielako haren heriotza hurbilekoa dela eta honen ostean berak bakarrik jarraitu beharko duela infernuan zehar. Portaera hori sendotzen da aitak bengalen pistolarekin gizon bat erailtzen duenean. Azken honek leiho batetik gezi bat jaurtitzen dio aitari , bere hanka zaurituz. Aitak gizonaren biziarekin akabatu ostean eraikuntzan sartu eta gizonaren gorpua deitoratzen ari den emakume batekin egiten du topo. Aitak galdetzen dio, "Zergatik jarraitzen gaituzue?" eta emakumeak amorruz erantzuten dio, "Guk ez zaitugu jarraitu. Zuek zarete gure atzetik zentoztenak!" Beste behin aita eta "bestearen" berdintasuna ikusgai geratzen da pasarte honetan. Bi bikoteak egoera berdinean daudela ulertu dezakegu, biek dirudite "gizaki ona"-ren taldekoak, izan ere emakumeak aita eraikuntzan sartzen dela ohartzen denean ihes egitea posible zuen, baina horren ordez bere kidearen ondoan geratzea erabakitzen du, pertsona errukitsua dela azaleratuz Alabaina lauren artean elkartasuna erakutsi beharrean, konfrontazioaren bidea hartzen dute, batak bestearenganako mesfidantza sentitzen du, ia ezinezkoa egiten baitzaie "gizaki on" eta "gizaki gaiztoaren" arteko desberdintasuna hautematea.
Aitaren osasuna maldan behera doa eta ez dago hau gelditzeko modurik. Honek bere azken patua onartu eta bere azken arnasa hartu aurretik, itsasoari begira, semeari gogorarazten dio irakatsitakoa, "Egin ezazu orain arte egin duguna, eraman arma zurekin. Onak diren gizakiak aurkitu behar dituzu, baina ez zaitez arriskatu". Campbellen monomitoan hau litzateke heriotza sinbolikoa, kasu honetan narratiboki ere ematen dena aitaren heriotzaren bitartez [7]. Heroia sinbolikoki hil egin behar da, gabeziaz betetako haur heldugabea eraldatu behar da subjetu oso batean. Haurrari dagokionez, modu batean derrigortuta dago heldutasunezko portaera hori bereganatzera, izan ere umezurtz bilakatzean bere buruaz zaindu beharko du. Horrekin batera, heriotza haurrarengan ere gauzatzen dela esan daiteke, aitaren joanarekin honek ezagutzen zuen jatorrizko munduaren testigantza galdu delako eta espero dena da umeak aitarengandik ikasi dituen gizatiar baloreei eustea. Haurrak egun bateko dolua gorde ostean, ohartzen da bere aitak esan bezala bizitzaren ibilbidea irudikatzen duen errepidera bueltatu behar dela. Itsasertzean, itsasoaren ur zakarretan erantzunak bilatuko balitu bezala, umeak gizaki baten etorrera ikustatzen du horizontean. Gizon heldua, axolagabetasunezko itxura zikina dunla, haurrarengana hurreratzen da [8].
Amaierak interpretazio askea eskaintzen badu ere, sinisten dut familia batek irudikatzen duen ohiko mundura bueltatzen dela heroia, aipatutako gabezia guztiak betez: ama berri bat, gizatasunaren hastapenak eta biziraupenaren bermatzea. Segurtasun osoz badakigu familia berri hori "gizatasun on" deritzonaren haragitzea dela, txakur bat baitaukate gosete-denboretan jan zezaketena, baina haiek bizirik mantentzea erabaki dute [10]. Aldi berean, txakurrak fideltasuna eta lagunkoitasuna sinbolizatzen dituena, gurasoak eta bi seme-alabek osatutako familia perfektu baten azken osagaia da [11]. Bestalde, ama berriak umearenganako errukia eta kezka erakusten ditu, azkenean arindu direnak honen integratzearekin. Topaketa hau aurretik gertatu ahal zen, amak aitortzen du aita eta semearen atzetik ibiliak zirela, haurraren osasunaz arduratuta. "Aitaren natura mesfidatia eta zinikoak" familia berriaren hurbilketa oztopatzen zituen. Aitaren pertzepzioak, semeak ez bezala, "aurreko munduko esperientzien eraginpean daude" (Lavigne, 2011:57). Amaiera honek itxaropen izpi bat ezartzen du mundu postapokaliptiko horren etorkizunaren gainean, baliteke oraindik gizakiaren salbaziorako azken saiakera bat existitzea.
28 Aztertutako Joseph Campbell-en Heroiaren bidaia egitura narratiboan haurra kokatzen da istorioaren erdigunean heroi gisa, baina istorio honetan posible da esatea ibilbide iniziatiko bikoitza dagoela, semearena, baina baita aitarena ere. Bigarren neofito hau onartzean, Ely hartu beharko litzateke mentore gisa. Zaintzaile eredugarriaren irudia, ordea, ez da bigarren ibilbide honetan betetzen, edadetuak ez duelako heroia haren barne heldutasunaren prozesuan gidatzen, ez dizkio itxaropenezko aholkurik ematen, etsipenera bideratutako mezua baino. Heroiaren heriotza, aldiz, askoz ere esplizituagoa da kasu honetan, aita literalki hil egiten baita eta bere berpizkundea ulertu daiteke haurrari igorritako legatuaren bitartez. Heroia hiltzen da, haurrak haragitutako heroi berri batengan berpizteko, aitak irakatsitako baloreei jarraitasun bat emanez.
Sarreran aipatu dudanez, The Road filmak beste ikuspuntu mitiko batetik egindako analisia ere onartzen du. Hauxe Mendebaldeko Muga amerikarraren mitoa da, zeinen bertsio ironikoa azalekoa da narrazioan. Honen arabera, heroia soilik aita izango litzateke. Mugako mitoak "ego-ak bultzatutako gizonezko heroia" aurkezten digu, zeinek "naturaren indar femenino eta irrazionalak" konkistatzen dituen (Lavigne, 2011: 103). Istorio honetan "pertsonaia arketipikoak" berdin mantentzen dira, "pertsonaia nagusien arteko tentsioa" aldiz, mitoak ezartzen dituen arauetatik aldentzen da (Ibid.). Heroi kanonikoaren helburu nagusia haurra bizirik mantentzea da kostatzen dena kostatzen dela, hala dio aitak "Ukitzen zaituen edonor hilko dut, horretarako nago hemen". Bere hitza betetzeko, aitak inguratzen duen natura basatia kontrolpean eduki beharko du eta itsasertzera abiatu beharko da, bertan zibilizazioaren azken aztarnen bila. Mugaren mitoan emakumezkoaren arketipoa "naturaren esperientziarekin osotasunean lotzen da, bizitza eta heriotzarekin" (Rushing, 1989: 3). Antzinako tradiziozko mitologietan, ematasuna "Ama, Birginia eta Emaztearen arketipoen arteko konbinazioarekin agertu ohi zen, Jainkosa arkaikoen bitartez azaleratuta" (Ibid.). Jainkosa arkaikoa "garbia eta lizunkoia, elikagarria eta odolez egartsua aldi berean" irudikatzen da, "oso lotuta ilargiarekin" eta hortaz, baita itsasoarekin ere. "Nola ilargiak, hala uteroak marea ozeanikoen ziklo fluktuatzaile berbera dute" (Ibid.). Hala, naturak itsasoko mugan sinbolikoki arketipo femeninoa islatzen du, "basatia, iragarri ezina eta askea, erakargarria, baina haren jabe izateko ezinezkoa" (Ibid.: 4). Interpretazio hau kontuan hartuta, itsasoaren eta amaren arteko lotura askoz ere sendoagoa egiten da. Amak natura suntsitzailea ordezkatzen du, Lurreko ingurunea hiltzen den bezala amak ez du bizi nahi, ez du "soilik biziraun nahi". Emakumeak amaren papera jasotzen du, bere desioen kontra, ordea. Aitak ez bezala, berak ez du semea zaintzeko sena erakusten, edo gutxienez ez du bere burua horretarako prest ikusten, hasiera batetik ez du haurra
Amerikako Mugako mitoan natura basatiak Homo homini lupus filosofia Hobbesianoari erantzuten dio. Naturak gizakien berezko indarkeriazko nortasuna azaleratzen du, legerik, justiziarik eta gizarte-antolaketarik gabeko espazioa marrazten du, non elkarbizitza baketsu bat ezinezkoa den. Gizakiak haren zoriontasun indibiduala bilatzen du eta mundu post-apokaliptiko horretan baliabideak urriak direnez bakoitzaren zoriona asebetetzeko, gerra egoera sortzen da. Egoera hori konpondu dezakeena instituzioa da, botere komun eta legitimoa. Mugako mitoan heroiak natura basatia menperatzeko ahalmena du. Kultura eta zibilizazioaren ezarpena posible egiten da, izan ere heroiak natura eta kulturan du oin bakoitza, biak ulertzen ditu eta beraz, nahiz eta biolentzia erabili, indarkeria zibilizazioaren eskuetan jartzen du. The Road-en kasuan aitak ezagutzen du zibilizazioa, aurreko mundutik baitator eta haren gizatasuna mantentzen du, aldi berean mundu berriko basakeriaz kontziente da eta prest dago jarrera borrokazalea bereganatzeko. Natura ordea, konkistaezina, menderaezina da, eta hortaz, heroiak ez dauka ahalmen nahikorik hura zibilizatzeko edo kultura birsortzeko, ez bada bere semearengan. Emakumearen irudiarekin berdina gertatzen da, amak kuestionatzen du aitaren heroiaren papera, ez du sinisten hark mundu tragiko horren etsipenetik salbatu dezakeenik [12], heroiak erakutsi nahi dio edozer gauza egiteko gai dela, baina amak ez dauka federik. Aitak natura kontrolatzeko gai ez den bezala, ezin dezake emaztea bere atsekabetik libratu.
Jatorrizko mitoan heroiak bere helburua beteko du eta naturaren indar basatiei eta hori haragitzen dituen gizakiei aurre egingo die. "Muga post-apokaliptikoan aldiz, garaipen hori ez da posible izango, konkistatu beharrekoa ez baita espazio zehatz bat, mundua [12]
The Road-eko errealitatean ez dago Jainkorik, ez gutxienez gizarte kristau batean ezagutzen den Jainko mota. "Jainkoaren presentzia, gabezia eta harekiko kontaktua" kontuan hartuz gero, hiru mundu mota desberdindu ahalko genituzke: "Jainkoa presente dagoen mundua, baina hareiko kontaktua zuzenekoa ez denean; Jainkoa presente dagoen mundua, non kontaktua ahalik eta zuzenena den; eta Jainkoaren gabeziarekin bizi den mundua" (Blidariu, 2013: 59). Pelikulako egoerari erreparatzen badiogu, lehenengo kasua "geure berezko mundua" liteke, bigarren kasua "Edeneko Lorategi mitikoa" litzateke, eta hirugarrena apokalipsi osteko mundu "antzu, isil eta fedegabea" irudikatuko luke (Ibid.). "Jainkoaren eta naturaren arteko konexioa" soilik existitzen da aitaren buruan, berak oraindik badu federik, ez ordea urruneko Jainko ezezagun batengan, bere semeak ordezkatzen duen Jainko gupidatsu baten irudian baizik (Ibid.). Lurralde lehor horretan, aitak semearen konpainia baino ez du, bestela bakarrik egongo litzateke. Modu horretan semea aitaren salbazioa bilakatzen da, aitaren bizitzari zentzua ematen dio. Izan ere honek amaren erabakia jarraitu zezakeen, baina honen aurrean berak bizirautea erabakitzen du bere semearengan bizi baitira bere itxaropen guztiak. "Bera ez bada Jainkoaren hitza, orduan Jainkoa ez da inoiz mintzatu", dio aitak semearen dibinitatea azpimarratuz. Era berean Ely itsuari aitortzen dio bere begietatik haurrak Jainkoaren irudia islatzen duela, baina edadetuak haren zinismoaz baliatuta, ohartarazten dio zein arriskutsua izango litzatekeen Lurreko azken jainkoarekin eskutik bidaiatzea. Iritzi horrek umea altxor preziatu baten posizioan kokatzen du, edonork desio lukeen izakia.
Amaierako eszenan, emakumeak haurrarekin behingoz topo egiten duenean, elkartzeak epifania baten itxura hartzen du erabat. Ama berriak ilusioz begiratzen du umea,
Erlijioaren inguruko beste hainbat keinu aurkitzen ditugu ibilbide osoan zehar, batzuk oharkabekoak, beste batzuk oso agerikoak. Esaterako pelikula hasi eta gutxira Bibliako pasarte bat irakurri daiteke kartel batean, eremu arriskutsu batean sartzen ari garela iragarri nahian bezala: "Sarraskiaren bailara begiztatu ezazue" [13]. Erlijioaren agerpena nabaria da agertokietan, bi pertsonaiak abandonatutako eliza batean babesten direnean gurutze erraldoi baten pean, gizateriaren sinbolo den suaren berotasunaren inguruan [14]. Baita pertsonaien akzioetan ere, lurpeko aterpean daudela haurrak otoi egiten baitio ez ordea Jainkoari, baizik zenduta dagoen etxeko jabeari. Haren janaria jan eta haren etxea erabiliko dutelakoan, umeak haren esker oneko moralari kasu eginez, uste du zerbait zor diola jende horri, "Eskerrik asko janariagatik, jende", dio. Otoitza ez zaiola guztiz ezaguna egiten badakigu, aitari galdetu behar izaten diolako haren eskuen kokapena egokia den. Aitaren azken hausnarketetan oraindik ere erlijioa eta jainkoaren irudia bizirik daude, "Ni Jainkoa izango banintz, mundua den bezalakoa egingo nuke, horrela zu edukiko zintuzket". Hitz hauekin "aitak gizatasunarekiko konfiantza osoa erakusten du, maitasunaren boterea azaleratuz" (Rodriguez, 2010). Aldi berean, esaldiak, aitaren heriotzaren aurretik ahoskatua –pentsamenduak bailiran entzuten ditugu hitzak–, "maitasunezko sakrifizio" bat erakusten du, aitak bere semeagatik egiten duena (Segura, 2011:7). Berak ez luke mundu post-apokaliptiko hori desagertaraziko horrek bere semearen galera ekarriko balu. Aita literalki bere semearen mesedetan hiltzen da, bere onerako edozer gauza egingo luke, hil egingo litzateke eta horrela etorkizun berri bati irekiko litzaioke atea.
33 eremuz kanpo kokatutako hondamendiak gauzatutako giza hotsek loalditik iratzartzen gaitu eta argitasunetik ilunpera igarotzen gara. Ustekabean "natura hildako" margolan baten aurrean –generoaren esanahi hilkorrena aintzat hartuz– aurkitzen gara, denboraren igarotzea gogorarazten diguten "hondatutako landaretza eta fruituez" osatutako koadro baten irudikapenean (Solorzano, 2010). Kolore ahul eta hotzak, marroia eta grisa bereziki, nabarmentzen dira pelikula osoan zehar, zenbait eszenetan suaren epeltasunak ematen dituen tonu beroengatik desberdinduak. Eguzkiaren gabeziak, errautsez betetako hodeiengatik estalita geratu dena, modu batean sinbolizatzen du "itxaropenik gabeko mundua", eta itxaropen horren desagerpena lotuta dago "araztasunaren edo garbitasunaren profanazioarekin" (Blidariu, 2013: 59). Naturaren birjintasunari dagokionez, elurrarekin lotu ohi da, bere kolore zuria dela eta. Kasu honetan, zeruko errautsek zuri kolorea gris koloreagatik ordezkatzen dute, "purutasunaren guztiz kontrako mezua adieraziz" (Ibid.: 60). Ingurune distopiko horrek aldi berean, gizakiaren jarrera distopiko bat dakar. Gure lurraldea gizatasunarekin batera hiltzen ari dela esan daiteke. Aita eta semea elurretan ibiltzen doazela, emakume bat, bere haurrarekin ihesean ikustatzen dituzte. Horiei jarraika giza-basatien talde bat agertzen da bikotea hil nahian. Bi pertsonaia nagusiek beren bizitza arriskatu eta laguntza eskaini ordez, aldentzea erabakitzen dute, bikotea heriotza krudel baten esperoan abandonatuz. Orduan lurrikara handi bat gertatzen da, zeinetan zuhaitzak bata bestearen atzetik erortzen hasten dira, haren sustraietatik askatu eta haren buruaz beste egingo balute bezala. Naturak gizakien basakeriaren aurkako amorrua erakusten ari dela dirudi, haren biziraupena gizateriaren biziraupenaren beharrean dago.
"Barneko sugarra bizirik gorde behar dugu". Pertsonaiek behin eta berriro errepikatzen duten metafora. Suak istorio honetan betekizun sinbolikoa, baita narratiboa ere badu. Barneko suak irudikatzen du "itxaropena, gizatasuna, moralaren oinarrizko arauak alde batera utzi gabe egoera latzenei ere aurre egiteko borondatea" (Mavri, 2013 :10). Batzuetan aitak printzipio hauek ahazten ditu, hala nola, Ely profeta edo lapurraren topaketetan, baina semeak beti gogorarazten dizkio. Sugarra daraman zuzia aitaren eskuetatik semearen eskuetara pasatu izanak, erakusten digu galdutako munduaren "objektu eta ideiak" desagertu badira ere, "mintzairak erreferente horiek egiaztatzeko boterea duela", aitak kontatzen dituen istorio eta kondairen bitartez (Ibid.).
Bi pertsonaiak egoera post-traumatiko batean bizi dira etengabe, ez bakarrik kataklismoaren ondorioz, baizik mundu berri horretan ikustatzen dituzten ankerkeriengatik ere. Haurrak ikarazko jarrera traumatiko horri erantzuten dio isiltasun tarte luzeekin eta negar eginez. Egoera hau ematen da filmaren hasieran, kanibal batek haurra lepotik hartuta duela aitak tiro batez hiltzen duenean. Haurrak ez du emoziorik erakusten momentuan bertan, arroka baten atzean ezkutatzen direnean ere ez dago espresiorik bere aurpegian, baina jarraian babesaren sentsazioa bueltatzen denean umeak negarrari ekiten dio atsekabe osoz. Aita ere, ez da egoera post-traumatiko honetatik libratzen, berak babesle ausartaren itxurakeria hartzen du haurraren aurrean, baina beldurra indarrez sartzen da bere gorputzean topaketa arriskutsu bat dagoen bakoitzean. Aldi berean, itxaropena galtzen hasia denean, haurraren begi tolesgabeetatik ikusi nahiko luke errealitatea. Aitak egoera horri aurre egiteko "traumaren elaborazioa" deritzona jartzen du martxan. Writing History, Writing Trauma liburuan Dominick Lacaprak dio gertaera traumatikoaren oroimenak sortzen dituen hilirrikak indargabetzeko, gizabanakoak garatzen duen indar orekatzaile baten antzeko zerbait dela "trauma elaborazioa" (Hervás, 2010:161). Aitak eguneroko ohituretan, besteak beste janaria bilatzea, zapatak txukun mantentzea, "diziplinazko jokabidea" hartzen du, modu honetan trauma lantzeko ahalegina erakusten du eta "memorian paralizatuta geratzea saihesten" du. Hala eta guztiz ere, esperientzia traumatikoak agerpenak egiten ditu oraindik, haren apokalipsiaren aurretiko bizitzaren oroitzapenak ametsetan filtratzen dira eta "horietan heriotzaren deia ikusten du" (Ibid.: 162). Gizona kontziente da oroitzapen koloretsu horiek dakartzaten ondorioetaz, umea jakinaren gainean jartzen du, "Nik esaten diot, gauza txarrak gertatzen direla amesten duzunean borrokatzen jarraitzen duzulako da, oraindik bizirik zaudelako. Kezkatzen hasi beharko zara gauza onak gertatzen direla amesten duzunean". Esaldiak laburbiltzen du aitaren
35 egoera memoria eta ametsekin. Alde horretatik etengabeko tentsio bat gauzatzen da oroimen eta ahanzturaren artean, aitak aurreko munduaren ezaugarriak hurrengo belaunaldirantz pasatzeko betebeharra baitauka, baina horrek aurreko esperientzia zoriontsuak oroitzera eramaten du, orainaldian mingarriak egiten zaizkionak. Honi konponbide bat emateko, aitak aurreko bizitzarekin lotzen dituen objektuei betiko uko egitea erabakitzen du, ezkontzako eraztuna eta bere emaztearen argazkia dakarren billete-zorroa zubi batetik botatzen ditu. Hau ez da nahikoa, ordea, haurrak praken poltsikoan daramatzan objektuen artean amarena zen bururako lokarri bat aurkitzen du, honek amets edenikoetara garraiatzen du behin ere. Azkenean, bere heriotzaren onarpenarekin saihestezina egiten zaio maite izan duen bizitza mota horretan pentsatzea.
Beraz, esan daiteke "istorio post-apokaliptikoek ez dutela etorkizunerantz begiratzen, iraganerantz baizik" (Mavri, 2013: 4). Ez dituzte aurreikuspenik egiten, baizik atzerantz egindako begirada bat eskaintzen digute "iraganeko trauma, beldur eta oroitzapenei buruz" (Ibid.). Aita eta semeak ahalik eta hoberen gainditzen dute kondizio hori, ez bakarrik aitaren irakaskuntzengatik, baizik haurra izatez definitzen delako gizaki gupidatsu eta onbera gisa. Semearentzako aurreko munduaren edertasuna ezezaguna den arren, ezagutzen du "edertasun horri atxikitzen zaizkion baloreak" (Segura, 2011: 7). Haurrak dituen berezko bakuntasuna eta bere aitarenganako muturreko maitasun sentimenduak eragiten dute nolabait "ia mugagabeak diren gupida, sentiberatasun eta xalotasuna" erakusteko gai den pertsona bat bezala definitua izatea (Ibid.). Semea gizaki erabat garbia da, ez dago aurreko munduaz kutsatuta. Lehenengo mundu horren ezjakintasunak haurra eramaten du "lehenengo aldiak" bizitzera, hau da, umeak behin eta berriz deskubritzen ditu objektuak, fenomenoak eta tradizioak eta hauen aurrean liluratuta geratzen da. Horren adibide dira, ostadarraren behaketa, coca cola-ren dastaketa, kakalardoaren aurkikuntza, aitaren haurtzaroko etxeko ohiturak [19] eta pianoaren soinua. Umeak ez ditu ulertzen, bere ezagutza eskasak ez dio gauza horiek [19]
36 guztiak ulertzeko gaitasuna bermatzen eta horregatik aita beste planeta batetik etorritako izakia balitz bezala identifikatzen du.
"Ongia eta gaizkia" oso lotuta daude sugarraren mantentzearekin. Aitak "gizaki on" eta "gizaki gaiztoen" arteko desberdinketa argi bat egiten saiatzen da, horren arabera "gizaki gaiztoak" beste gizakiak jaten dituztenak izango lirateke eta "gizaki onek" ez lukete horrelakorik inoiz egingo. Bereizketa hori, aldiz sinpleegia da, "ez dago berezko ezaugarri zehatzik gizaki onak gizaki gaiztoengandik aldentzen dituenik", horregatik haurrak pelikularen amaieran gizon ezezagunarekin topo egiten duenean ez dauka modurik jakiteko ona edo gaiztoa den, bere itxura hutsak, arropa zikina, eskuko atzamarraren anputazioak... aurretik aurkitutako basatien parean jartzen duelako (Balasopoulos, 2013: 60). Nahasmen mota horiek haurrak dituen "etika eta moralaren ziurgabetasunaren ondorio" dira (Ibid.). Haurraren planteamendu etikoak harreman hertsia dauka George Edward Moore-en filosofiarekin. Principia Ethica (1903) liburuan gizabanakoen portaera aztertzen du hauek egiten dituzten ekintza on edo maltzurren arabera. Moorek dio "etikaren oinarrizko helburua, zientzia sistematiko gisa, zerbait ona edo gaiztoa den" jakiteko balio duten "arrazoi egokiak" eskaintzea dela (Delvasto, 2007: 182). Baina nola jakin daiteke zerbait ona den? Filosofoaren arabera ez dago galdera horri erantzuterik, "ongiaren ideia" definiezina baita, sinplea, ez dago zati desberdinez osatuta (Ibid.: 183). Modu berean, haurrak etengabe berretsi behar dio bere ongiaren ideiari, aita eta bere buruaren identitatea "ona" dela frogatu behar du, horregatik galdetzen dizkio aitari egiten dituzten ekintzak ondo dauden, edota gizon bat hil arren onak izaten jarraituko duten.
Albert Camus-en filosofia kontuan hartzen bada, suak "gizaki errebeldea existentziaren zentzugabekeriaren aurka bultzatzen duen argia" irudikatuko luke (Collado, 2010: 140). Giza existentziak ez dauka berezko goreneko esanahirik, gizakia bere "kondizio gizatiarrari buruz kontziente da", eta beraz haren hilkortasunaren jakinean dago (ibid.). Honek sor dezakeen larritasuna saihesteko, gizabanakoak helburu bat aurkitu behar du, arrazoi bat zentzugabekeria horretan bizirik jarraitzeko. The Road-en helburu hori sugarraren kontserbazioarekin irudikatzen da. Aitak irakasten dio absurduaren bidezko arrazonamendu hori saihesten semeari biziraupenaren bitartez, semeak esaten dionean amarekin batera egon nahiko lukeela, hilda hain zuzen ere, aitak aurpegiratzen dio ez duela horrelakorik pentsatu behar, ia heriotzaren nahia debekatuz.
37 Suaren presentzia pelikula osoan zehar konnotazio desberdinak hartzen ditu. Mundu post-apokaliptikoaren hoztasunaren aurkako berotasuna adierazten du, gertutasuna, argitasuna, gozotasuna… [20] Aldi berean, sua suntsipenaren adierazle ere bada, lur idor horretan suteek indarrez ezerezten dute ingurunea [21]. Bestalde, gizaki primitiboen berezko aurkikuntza nagusia den suak egoera primitibo baten irudikapenera itzultzen gaitu non pertsonaiek oinarrizko baliabideen bitartez egin behar dioten aurre bizibaldintza latzei. Lurraren jatorrizko egoera dirudienak oinarrizko elementuez hornitzen ditu gizakiak, ura eta suaren bitartez. Era berean gizonak bere eskuez baliatzen da eguneroko betekizun sinpleenak aurrera eramateko, horregatik ia beti eskuak belztu eta zikinak erakusten zaizkigu.
John Hillcoat-ek berebiziko garrantzia ematen dizkio eskuen zehaztasunezko planoei, eskuek ukimena ere irudikatzen baitute [22]. Gorputzaren zati honek baimentzen dio haurrari bere sentimenduak adieraztea, samurtasuna "gizon on" edadetuarekin, bakuntasuna edo beldurra hiltzeko tresna baten aurrean, baldintzarik gabeko seme baten maitasuna… Azken batean, eskuek ahalbidetzen diote inguratzen duen munduarekiko konexio bat edukitzea. Mundu post-apokaliptiko eta mundu primigenio horren arteko paralelotasunak adierazten digu errealitate horretan amaiera bat ematen dela, baina baita hasiera bat ere, sorkuntza prozesuan dagoen mundu bat balitz bezala.
Betiko desagertu den errealitate kapitalistaren aztarnak oso azpimarragarriak dira The Road-eko munduan. Pelikularen hasieratik dolar billeteak eta bitxiak, kapitalismoaren sinbolo gisa, aurkitzen ditugu lurrean botata, hauek noizbait adierazi zutena betirako galdu da. Azken batean, diruak ez dauka inolako ekarpenik kontsumismorik ez dagoen lurralde batean, hortaz bere balorea guztiz urria da, azkenean bai txiroek, bai aberatsek, maila berean borrokatu beharko dute lurralde post-apokaliptiko batean. Bestalde, basamortuaren itxura hartzen duen ingurunearen erdian oraindik altxatzen dira zenbait eraikin iraganeko bizimoduaren espiritua igortzen dutena. "Eraikin paregabeak, hutsik dauden elizak eta area industrialak, urbanizazio abandonatuak eta bulego zaharkituak", guzti horiei jatorrizko "funtzioak bideratzen zizkien patua" betiko galdu da, eta horren ordez haien benetazko testuingurutik kanpo geratu dira (Soler, 2010: 19). Elizetan ez da otoirik egiten, supermerkatuetan ez da ezer ez kontsumitzen, baina gizakiak oroitzen ditu eraikuntza horien balio kulturalak. "Noizbait izan zenaren" arrastoak ibilbide osoan zehar agertzen dira (Ibid.). Aitak Coca-cola lata bat aurkitzen du, eskuarki inon aurkitu zezakeen azken lata [23]. Haurrak galdetzen dio edariagatik, izan ere ez dago aurreko munduko ideia eta esperientzia gehienekin ohituta, ezta "ondasun materialekin" ere (Mavri, 2013: 9). Gizarte estatubatuar garaikidea definitzen duen lengoaiarekiko ezezagutza" ere baduela kontuan hartuta, aitak sinpleki gozoki bat balitz bezala deskribitzen dio Coca-cola (ibid.). Gizonarentzat ordea, zerbait gehiago irudikatzen du, izan ere alde batetik bere burua "oroipen nostalgikoz betetzen da" eta beste aldetik, Coca-cola latak adierazten duen "neurriz gainekoa baina atsegingarria den kontsumismoaren" eta orainaldian gauzatzen den kontsumo kanibalaren arteko lotura bat imajinatzera eramaten baikaitu, bai aitari, baita ikusleoi ere (Ibid.).
39 Modu berean Coca-cola lataren eszenak publizitatearen kulturari ere aipu egiten dio, zoriontasunaren txinpartaz inguratutako momentu perfektu bat marraztuz aita eta semearen artean, bien irribarrea erakusten duen pelikulako momentu gutxienetako bat izanik. Kontsumismoaren gehiegikeriaren jarrera ikusgarria da behin ere elikagaiez betetako lurpeko babeslekua aurkitzen duten eszenan. Haurrak eta aitak berehalako tripakada bat hartzen dute, jakinda janaria dela baliabide eskasena mundu berri horretan. Baina dudarik gabe, bizi dugun errealitatera bueltatzen gaituen adibide argienetarikoa erosketarako orga da [24]. Filmaren hasieratik deiadar bat botatzen digu "egungo hipermerkatuen gizartearen" eta "kontsumismo frenetikoaren kulturaren" inguruan (Juárez, 2010: 159). Orgak road movie-aren jatorrizko ereduan kotxea izango litzatekeena ordezkatzen du, eta kasu honetan, etxe eramangarri baten funtzioa hartzen du. Horretaz gain, "generoen rolei buruzko eztabaidari" egindako keinu bat ere izan daiteke, non supermerkatuko gurdiari tiraka eta semea zaintzen dabilen aita baten irudi ironikoa ematen zaigun (Ibid.).
Apokalipsiaren aurreko munduari lotuta dauden objektuek sortzen duten nostalgiaren pertzepzioak marko teorikoan aztertutako Neodistopia distopia mota berria ekartzen digu gogora. Agerikoa da pelikula honetan badagoela gaur egungo kultura kapitalistaren inguruko hausnarketa bat, baina aldi berean mundu tragiko horretan aurkitzen diren iraganeko objektu eta eraikuntzek ez dituzte pertsonaiak aurreranzko norabidean bultzatzen, baizik oroimina sorrarazteaz gain, mundua zen moduan berreskuratzeko desioa pizten dute, aitaren barnean soilik bada ere.
Zailtasunez imajina daitezkeen egoera horiek zinera eramaten dira hurrengo istorioaren bitartez. Lurra ezagutzen dugun bezala deskonposiziorako prozesuan dago. Hautsekaitzek eta izurrite ezezagunek sortzen dituzten elikadura-kalteak direla eta, gosete mundiala gero eta handiagoa da eta demografia gero eta baxuagoa. Lurrean biziraungo duten azken gizakiak gosez hil aurretik oxigeno faltaz itoko dira, izan ere, izurriteko organismo edo bakteriek atmosferaren natura aldatzen ari dira. Zientziak ezin dio egoera horri aurre egin eta beraz, zientzialariek beste ikuspuntu batetik heldu beharko diote arazoari, bizitzeko egokia den beste planeta baten bilaketari ekinez. "Haiek" gisa izendatzen diren izaki adimentsu batzuek zizare zulo bat ireki dute Saturnotik gertu.
41 NASA-k antolatutako Lazarus izeneko espedizio baten bitartez, 12 astronautek beste galaxia bati zuzendutako ataria den zizare zuloa zeharkatu eta 12 planeta posible ikertzen dituzte. Horietatik 3 besterik ez dira gizakiaren bizitzarako egokiak. Brand Doktoreak, NASA-ren buru bezala aritzen dena, bi plan aurkezten ditu galzorian dagoen giza espeziea mantentzeko. "A plana" aurrera eramateko grabitazioaren inguruko ekuazio bat ebatzi behar da, Lurreko biztanleen exodoa bermatuko duen espazioestazioa eraikitzeko. Ekuazio hori konpontzen den bitartean 4 astronautak eta 2 robotek osatutako tripulazioak 3 planeta posibleetara hurbildu beharko dira eta horietatik kondizio egokienak erakusten dituena aukeratu. Plangintza horrek porrot eginez gero, "B plana" jarriko da abian. Honen arabera, bidaiariek espazio-ontzian hizoztutako 5000 enbrioi garraiatuko dituzte planeta berrira eta bertan kolonia berri bat eratuko dute, Lurreko biztanleak abandonatuz. Pertsonaia nagusia, Cooper, astronauta ohia, nekazaria eta alarguna, bere bi seme-alabak, Tom eta Murph, hilzorian dagoen Lurrean utzi eta NASA-ko piloto gisa izandako esperientzia berrartu beharko du espedizio arriskutsu horretan.
Unibertsoan murgildutako ibilbide horretan zehar, Nolan-ek nahaspilatsuak diren zientzia-terminoak eta kontzeptuak adierazten ditu. "Denboraren erlatibitatearen teoria, zizare zuloa, eguzki sistematik at aurkitutako planetak eta zulo beltzak" bezalako fenomeno harrigarriak erakusteko eta hauek ezagutza zientifiko aurreratuenetan oinarrituta egon zintezen, zuzendariak Kip Thorne estatubatuar astrofisiko entzutetsuaren laguntza jaso zuen. Hori dela eta, pelikulan ateratako irudi askok badaukate halako egiazkotasuna. Esaterako, Gargantua zulo beltza "mundu osoko astronomoen" goraipamena jaso du (Jáuregui, 2015: 107). "Gargantua ederra da. Bikaina. Haren oinarrian dagoen fisika apartekoa da" [25], ziurtatzen du Javier Armentiak Iruñako Planetarioko zuzendariak (Ibid.). Alabaina, beste hainbat alderdiei dagokienez, pelikulak kritika zorrotzak jasan ditu, gehienbat amaierako ebazpenak [25]
Distopiaren eredu klasikoari erreparatuz gero, ezin liteke Interstellar horren irizpideen jarraitzaile gisa kontsideratu. Nagusiki, pelikulan deskribatzen zaigun lehenengo mundu hori ez baitelako haren erabateko suntsipen edo muturreko egoera drastikora heldu, oraindik badago itxaropena gizakiaren iraunkortasunari konponketa bat bilatzeko. Bestalde, istorio postapokaliptikoetan haren balioak galtzen dituzten instituzio edo espazioak filmean berdin mantentzen dira, adibide bat jartzearren eskola edota beisbol zelaia. Bada, hautsaren, izurritearen eta elikagai faltaren arazoei egindako aipamenaz aparte, "Lurrari ematen zaion itxura nahiko onargarria da" [26] (Moore, 2017: 149). Izan ere, azken batean bisualki, Lurrak duen irudia, pelikularen amaieran Brand Doktoreak aurkitzen duen planetaren irudia baino askoz ere atseginagoa da, azken honetan ez baitago ez urik, ez landaretzarik eta kostata sostengatu dezake giza bizitza [27]. Hala [26]
43 eta guztiz ere, ukaezina da filmak "ingurumenaren distopia baten deskribapen argia eta miresgarria" eskaintzen digula, ohiko eran egin ez arren (Ibid.). Pelikulan identifikatu daitezkeen ingurumen arazoen artean daude "lehortea, lurraren agortzea, biodibertsitatearen murrizketa eta izurritea" (Ibid.). Lurrean jarraitzen duten gizakiek pairatu behar dituzten zailtasunen deskribapenak bat egiten dute "zientzia fikziozko testuetako distopiaren gai nagusiarekin" (Ibid.: 114). Halaber, Interstellar-en "ekozientzia fikziozko pelikula" gehienek aurkezten duten nostalgiaren gaia ere presente dago, zehazki "industriaurreko garaiekiko nostalgia", zeinetan "naturari lotutako batasunaren baloreak eta harmonia" berresten diren (Suppia, 2010: 138).
Interstellar-en heroiaren irudia nabarmena da, gizakiak berak onartzen baitu bere heroiaren papera. Cooper-en pertsonaiaz ari naiz hemen, "naturaren eta teknologiaren arteko dikotomia" islatzen duena ezin hobeto (Vazquez, 2015: 62). Pilotu izatetik nekazari izatera pasatzen da lurra landatzeko beharra dagoela konturatzen denean. Pelikulak aurrera egin ahala ordea, ez dio uko egiten giza espeziea salbatzeko antolatutako espedizioari eta beraz, heroiaren papera onartzera behartuta dago, berak dioenez "hautatua" izan delako, hari dagokio Lurreko gizakien patu tragikoa ekiditzea. Cooper-en erabakiak zeharo baldintzatuko du bere alabaren eta giza espeziearen bizitza, izan ere bere alabarekin geratzen zaion denbora aprobetxatzearen edota giza espezia salbatzearen artean aukeratu beharko du, eta azken honen alde egingo du hausnarketa luzerik eduki gabe. Momentu horretan bi pertsonaien arteko erlazioa erabat aldatuko da, grabitatearen erlatibitatearen teoriak konfirmatzen duenez, espazioan ematen den "denboraren dilatazioa" planeta desberdinetan zehar "oztopo emozional bat" bilakatuko da Cooper eta Murphy-ren harremanean (Rogers, 2014). Lehenengoak bere hasierako adinetik gertu bukatuko badu istorioa, bigarrenarentzako denboraren igaropena bizitza oso batena izango da. Biek ordea, adin berbera konpartituko dute pelikularen momentu erabakigarrienean, Cooper-ek teserakto edo kubo tretradimensionalaren bitartez Murphekin komunikatzea lortzen duenean. Hein batean aitak alabari iragarritakoa betetzen du, "bueltatzen naizenerako beharbada biok adin berbera izango dugu". Bere logelara bueltatu egiten da, baina ez fisikoki baizik Murphen logelako liburutegiaren irudikapen infinituarekin lotzen duen bostgarren dimentsio batean murgilduta.
Nolan-en filmografian ohikoa den egoera ematen da Interstellar-en, gizonezko protagonista alarguna da, baina beste pelikuletan ez bezala honetan gizonak "ez du zerikusirik emaztearen heriotzarekin eta ez da honen gabeziagatik oinazetsu bizi" (Sigfússon, 2015: 13). Ez da ahaztu behar Cooper-en familian ez ezik, Brand doktorearen familian ere falta dela amaren figura. Hala ere, pelikula osoan zehar soilik birritan aipatzen da Murph-en amaren inguruko informazioa eta ez zaio berebiziko garrantzirik ematen. Emakumearen irudia mitologian naturarekin lotuta dagoenez gero, pentsa daiteke kasu honetan naturaren heriotza irudikatzeko betekizuna hartzen duela amaren heriotzak. Horretaz gain, ugalkortasuna gero eta murritzagoa den mundu batean, amatasunaren irudiaren gabeziak adierazten digu Lurrak pairatzen ari den [28]
45 egoera bera. Emakumearen irudiak ordea, badauka berebiziko garrantzia istorio honetan, ez ama baten larruazalean, alaban baino. Honek heroiaren abenturaren ukapenaren atalera bueltatzen gaitu. Cooper-ek, aita bakarra izanik bi semealabentzako eredu nagusi gisa jokatu behar du eta hauen zainketaren kargu egin. Pelikulak bi haurren erantzule egin daitekeen pertsonaia bat gehitzen dio istorioari, Cooper-en aitaginarreba den Donald [29]. Honek ahalbidetzen du heroiaren irteera ohiko mundutik. Faktore honetaz gain, Cooper berak badaki seme-alabak salbatzeko irtenbide bakarra espaziora ateratzea dela eta ez Lurrean bertan geratzea, horrek bultzatzen du misioa onartzera. Murph alabak, aitarekin harreman estuena erakusten duena, Cooper- i bidaia horrek ekarriko dizkion ezbeharrez ohartarazten saiatzen da, bere ustetan poltergeist edo mamu bat dena apalategiko liburuen bitartez igorri dion mezua irakurriz. Murph-ek zalantzarik gabe sinisten du mamuak adierazitako hitzak daukan baliotasunean, "Gelditu zaitez", dio. Honek ez du aitaren iritzia aldatzen, baina amaieran jakingo dugunez, Cooper berak gauzatzen du abenturaren ukapen hori, liburutegiaren atzean damutasunez ahalegintzen da bere burua bidai espazialetik ekiditen eta beraz, berak bidaltzen dio mezua Murph-i. Gauzak horrela, heroiak hartutako behin betiko erabakiak atalasea zeharkatzera eramango du. Pelikulako eszena hunkigarrienetakoan Cooper-ek begi negartsu eta gorrituekin basetxea atzekaldean uzten duela ikusten dugu kotxeko atzerako ispilutik hartutakoa dirudien plano batekin [30]. Artean Murph-en oihuak entzuten dira, espazio-ontzia aireratzen den bitartean egiten den atzerako kontaketa hotsak tartekatuz [31]. Eszena oso honek irudikatzen du heroiaren lehenengo atalasearen zeharkatzea, segituan Cooper ezohiko mundu mehatxagarri eta arriskutsuan barneratzen da.
46 Campbell-en monomitoak proposatzen dituen hurrengo atalak betetzen dira hemen ere. Heroiak muga zeharkatu eta iniziazio proba ugari gainditu beharko ditu, laguntzaile eta arerio desberdinekin gurutzatuz. Cooper-ek ibilbidean laguntzaile baino arerio gehiago ezagutzen ditu, gizakien mesedetan programatutako TARS eta CAE robotekin batera, Amelia Brand du laguntzaile eta aholkulari nagusietako bat [32], nahiz eta pelikulako momentu zehatzetan eragozpen gisa hautematen duen. Adibide bat jartzearren astronautak lehenengo planetara –Miller-en planeta– ailegatzen direnean, Amelia aurretik lurreratu den Miller kidearen datuak eskuratzen saiatzen da, baina trabatuta geratzen da planeta osatzen duen itsaso infinitu horretan [33]. Honek Doyle tripulatzailearen heriotza gauzatzen du eta planetan 3 ordu igarotzera behartuta ikusten dira. Gargantua zulo beltzak sortzen duen grabitatearen indarra dela eta, denboraren dilatazioa sortzen da, hau da, Cooper eta Amelia Endurance espazio-ontzi basera bueltatzen direnerako 23 urte pasatu dira Lurrean. Gertaera honek erabat aldatzen du Cooper-en pertzepzioa, konturatzen baita denboraren igartozeak duen balioaz, ez bakarrik termino zientifikoetan, baina giza-bizitzan ere. Hala eta guztiz ere, Ameliak maitasunaren inguruko hausnarketarekin, bultzatzen du heroia Lurreko gizakiak salbatzeko konponbide nagusira. Hortaz, aholkulariaren papera jokatzen du dudarik gabe.
Mann-en planetan pairatzen dituzten gertakariak bigarren iniziazio proba nagusia irudikatzen dute, bertan aurkituko da arerioa, Mann doktorea. Honek hasiera batean laguntzailearen itxurakeria egiten badu ere, azkenean jakiten da planetan bizitako bakardade luzeak pertsonaia zoratzera eraman duela. Mann-en planeta hotza da, izotzez betea eta modu batean haren nortasunaren luzapena irudikatzen du, apatikoa, errukigabea, gogorra. Honen ondoan, Edmund-en planetan giza epeltasuna iradokitzen duten kolore beroak nagusitzen dira eta giroa askoz ere idorragoa da. Planeten kolore edota inguruneak bertan kokatzen diren pertsonaiei buruz hitz egiten digutela ondorioztatu daiteke. Bestalde, planeta bakoitzari hura deskubritu duen astronautaren [32]
47 izena eman bazaio, amaieran gizakiaren biziraupena ziurtatuko duen espazio-estazioari ere Cooper-en izena ematen zaio, aitak bere ohorez izendatutakoa dela pentsatzera eramango duena. Cooper estazioaren izenak, aldiz, erreferentzia egiten dio Murph alabari, honek lortzen baitu ekuazio grabitazionala ebaztea aitak transmititzen dizkion zenbakien bitartez. Espazio-estazioak abizen berbereko aita eta alabari egindako aipu bikoitza azaldu daiteke esanez: "planeta bat izan beharrean, horietako batera ailegatzeko bitarteko bezala funtzionatzen duenez gero, estazioak, Cooper-en izenpean, espazioko trantsitua ahalbidetzen duen ekuazioa argitzea lortu duten bi pertsonaiak lotzen ditu, aita eta alaba" (Larrauri, 2016: 353).
48 egiteko, giza-espeziea salbatzearren". Halaber, Mann Doktoreak jarrera berekoi bat bereganatzen du eta bere kideak planeta suntsitzailean bertan behera uzten saiatzen da. Azkenean, nahiz eta literalki arrazoi teknologikoek eragiten duten haren heriotza, maila sakonago batean "bere traizioagatik hil egiten da eta ez haren ezgaitasun teknikoagatik" (Ibid.). Bi hauen aurkako izaeraren adierazlea da Cooper, zeinek bizirautea lortzen duen haren "moralaren erresistenziari esker", fedea galdu duenean ere prest dago bere burua sakrifikatzeko (Ibid.).
Momentu horretan heroiak iniziazio proba guztiak gainditu ditu eta bigarren atalasera heltzen da, infernuaren sakontasunetara jaisten da, pelikulan Gargantua zulo beltzaren iluntasunarekin irudikatuta dagoena. Cooper-ek espazio ezezagun horretan barneratzen du bere burua, heriotza seguru bat ekarriko diolakoan, baina horren ordez, bost dimentsiotako teserakto batean harrapatuta geratzen da TARS robot babeslearen ahotsarekin lagunduta. Espazio honetan denbora dimentsio fisiko berri bat da eta haren osotasunean zehar ibili daiteke. Ondorioz, Cooper-ek Murph-en bizitza aldi desberdinetan arakatu dezake, haren logelako apalategiaren atzealdetik. Honek ahalbidetzen du aitak ekuazio grabitazionala ebazteko beharrezkoak diren datuak igortzea alabari. Protagonistak orduan ulertzen du bera ez dela gizaki gorenengatik hautatutako heroia, baizik bere alaba Muprh, honek sortarazten dion maitasunaren bitartez lortzen baitu aitak azken konponbidera heltzea eta alabak mezua dezifratzeko gai da, aitarekin daukan lotura sentimentalari esker. Ikuspuntu hau baliozkoa da eta esan nahi du pelikula honetan ere ibilbide iniziatiko bikoitz baten aurrean gaudela. Cooper neofitoa da, baina baita Murph ere. Lehenengo heroiak alabarengandik ikasten badu ezagutzan baino emozioetan edo sentimenduetan sinisten, bigarrenak aitarengandik ikasten ditu zientziarekiko pasioa eta itxaropen infinitu baten jarrera hartzen, ez duena etsipenik onartzen momentu latzenetan ere. Hortaz, Cooper-en kasuan Brand Doktoreak egiten du mentorearen lana, itxurazkoa bada ere, azkenean faltsukeriaz betetako mentorea baita. Murph-en kasuan Cooper da menotrea, nahiz eta Brand ere arduratzen den neskaren heziketa zientifikoaz. Giza heroi bikoitzarekin batera, TARS robotak ere badu bere betebeharra. Azken batean, "TARS-ek ulertzen du inork baino lehenago istorioaren misterioa" (Kawamoto, 2016: 139). Robotak azaltzen dio Cooper-i teseraktoa izaki gorenek eraiki dutela gizakiaren salbazioa posible egiteko. TARSek dio "Ez gaituzte hona ekarri iragana aldatzeko", baizik etorkizuna aldatzeko. Modu honetan Cooper-ek konprenitzen du bere helburua Murph-ekin komunikatzea zela hasieratik, etorkizuneko gizakiei ezinezkoa egiten zaiena, ez baitute mezua transmititzeko beharrezkoa den denbora edo une zehatzik hautematen. Beraz, "Robotak heroiaren papera ere betetzen
Cooper-en ibilbidea berrartuz, heroiaren heriotza da hurrengo atala. Protagonistak haren gabezi guztiak bete ditu. Pelikularen hasieran amesgaizto baten irudikapenaz kontatzen zaigu Cooper-ek nekazari izan aurretik pilotu gisa izan zuen istripua, honek seguruenik eragin du pertsonaiak laborariaren lanarekin konformatu izana. Abenturaren deiarekin ostera, espazioa esploratzeko gogoak berragertzen dira heroiarengan. Hasierako gabezia horren asebetetzeak, ordea, ez dauka berebiziko garrantzirik. Cooper subjektu oso batean bilakatzen duena da mundu horretan bete behar duen benetako funtzioaren ulerkuntza, eta beraz, bere alabarekin bat egin dezake azkenean. Aitaren heriotza modu sinbolikoan ematen da, espazioan hil eta ospitaleko ohatila batean esnatzen da [36], haren abizena daraman estazio espazialean. Heroia hasierako ohiko mundua baino hobeago den mundu batera itzultzen da, non zantzu utopikoak dituen errealitate bat marrazten den [37]. "Nolan-en ikuspegi apokaliptikoak bulkada utopikoaren posibilitate jarraikor eta definitua planteatzen digu, amaierako ebazpenaren bitartez azaleratzen dena" (Podgajna, 2014: 52).
Asko dira aztertu berri den Interstellar-en narrazioarekin parekatu daitezkeen testu literarioak, horien artean Homeroren Odisea (K.a. VIII). Cooper-ek Ulises heroi epopeikoa irudikatzen du, itsasoa espazioarekin ordezkatzen da eta itsasontzia espazioontzi bilakatzen da. Itakako heroia jaioterritik atera eta haren familiarekin, bereziki Penelope emaztearekin, itzultzen den arte 20 urte igarotzen dira, astronautaren bidaian azken muturreraino luzatzen da denbora hori –Lurrean dagoen alabarentzako gutxienez– 60 urte baino gehiago iraunez. Egoera berdina azaltzen da, ordea. Bi gizonek bidaia bati ekiten diote, haren familia berriro noiz ikusiko duten jakin gabe. Pertsonaien artean paralelotasunik ere badago, nahiz eta Cooper-en itzuleran ez dagoen emazterik esperoan, badago alaba bat eta Ulises-en semeak, Telemaco, aitaren etorrera errazteko Atenea jainkosari laguntza eskatzen dion bezalaxe, Murphek ere grabitazioaren [36]
50 ekuazioa ebaztean aitaren bueltatzea ahalbidetzen du. Gainera bietan aitaginarrebaren irudia errepikatzen da, jaioterrian geratzen den familiaren zaintzaile bezala. Ulises-ek herrialde desberdinak deskubritzen ditu, Cooper-ek planeta desberdinak, eta bidean antzeko oztopoekin egiten dute topo. Esaterako lehenengo planetan pertsonaien bizitza arriskuan jartzen duten olatu erraldoiak badauka hurkotasuna Odiseako Escila eta Caribidis itsastar munstroekin. Pasarte honetan bi arriskuen arteko egoeraren deskribapena egiten da eta Miller-en planetan ere, arriskua bikoitza da, olatu erraldoiak eta denboraren dilatazioa. Are gehiago, Cooper-ek espazio-ontzian ahoskatzen dituen hitzek Odisea-rekin egindako parekotasuna errazten dute, "Esploratzaileak gara Rom, hau da gure itsasontzia".
Interstellar-en izaera distopikotik at, pelikulak ebazpen utopiko bat proposatzen duela aipatu da aurretik. "Nolanek eskainitako elkarrizketa batean aditzera ematen du bere pelikulako natura deprimigarriaz kontziente zela eta alde honetatik, ulergarria da bukaerako kutsu utopikoa" (Moore, 2017: 151). Zientzia fikziozko testuetan ohikoa da "distopia eta utopiaren bi perspektibak nahasturik agertzea" eta gainera normalena da eko-katastrofezko pelikuletan audientzia "itxaropenezko zeruertzarekin kontentatzea" (Ibid.). Utopiaren lanketa horrek marko teorikoan aztertutako lehenengo testuetara bueltatzen gaituzte. Alde batetik zientzian eta teknologia berrietan konfiantza osoa txertatzen duen Nueva Atlantida (Bacon, 1626) obrako gizarteak eta bestetik astroen behaketan eta metafisikan oinarritutako Ciudad del Sol (Campanella, 1602) utopiako gizarteak eredugarriak dira Interstellar-en etorkizuneko gizartearen eraikuntzan. Halaber, bi lanetan bermatzen den komunismoaren ideologiak ere bere agerpena dauka
51 filmean, giza-espeziearen biziraupena, gizabanakoarenaren gainetik kokatzen denean, edota gutxi batzuen sakrifizioa askoren alde gauzatzean.
Eredu narratiboekin amaitzeko, Western generoaren ikuspuntua aipatu beharko litzateke. Zientzia fikziozko zinearen hastapenetan eskaintzen zen bidai espazial heroikoaz gain, Interstellar-ek "estatubatuar narrazio kolonialaren jarraipen bat suposatzen du", izan ere Mendebalde Urruneko Cowboy-ak lur berriak konkistatzen dituen moduan, "NASAk planeta berriak aurkitzen ditu hauek kolonizatzeko" (Ramos, 2015: 134). Behin ere Mugako Mitoaren ikuspegi berritzaile bat irudikatzen da, non mendebaldeko natura basatia, planeta ezezagunengatik ordezkatu diren. Helburua, aldiz, berdina izaten jarraitzen du, zibilizazioa sortu behar da gizakiaren jabetzatik at dauden lurraldeetan, eta xede hau lortzeko bost axola zaio kolonizatzaileari gizaki basatiak hil behar diren, edota Lurreko gizaki guztiak bertan behera utzi behar diren.
52 Honen ildotik, ugariak dira erlijioari egiten zaizkion aipamenak, ez bakarrik heroiaren irudikapenean beran, baita espedizioaren izenean bertan ere. Juanen ebanjelioaren arabera (11: 41-44) , Lazaro Jesus-engatik berpiztua izan zen eta horregatik bere izena normalean "berpizkundearen sinonimo gisa" erabiltzen da. Filmean zehar berpizkundea gertakari desberdinen bitartez ikusi dezakegu. Mann Doktorearen esnatzea, esaterako, berpizkunde gisa irudikatzen da, [38] Cooper eta bere kideek errealitatera bueltatzen dute astronauta eta honen erreakzioa mirari bat bizi duen norbaitena da. Bere hitzek argi eta garbi adierazten dute hori, "literalki berpiztu nauzue". Cooper pilotuak berak ere giza biztanleak berpizten ditu ekuazio kuantikoaren lorpenaren bidez, baina aldi berean bere burua bera ere heriotzatik ateratzen du, in extremis salbatu egiten da pelikularen amaieran, dena galduta dagoela dirudienean. Bestalde, hamabi zenbakiak duen sinbologia errepikakorra da, Ameliak bisitatzen duen azken planeta hamabi zenbakiaz izendatuta dago, haren hamabigarren astronautari dagokion planeta izanik [39]. Honek badauka azalpena, izan ere "espedizioaren hasieran bidalitako hamabi astronautek hamabi apostolu biblikoak haragituko lituzkete", kopuru berdinekoak (Larrauri, 2016: 353). Horien artean, "Dr. Mann Judas Iscariote ordezkatuko luke", honek Jesus traizionatzen duen bezala bere heriotza gauzatuz, Mann-ek ere Cooper eta gainontzeko tripulazioa traizionatzen du, hauei planetaren datu faltsu baikorrak bidaltzean haren bila joan zintezen (Ibid.). Gainera, haren biziraupenaren senak Cooper akatu nahi izatera eramaten du, eta borroka baten erdian ia lortzen du bere xedea betetzea. Hau ez da irudi erlijioso bati aipamena egiten dion pertsonaia bakarra ordea, Brand Doktoreak badauka parekotasuna Bibliako Caifás apaizburu judutarrarekin. Horrek ez zuen hildakoen berpizkundean sinisten eta Jesus-ek Lazarorengan gauzatutakoaz jabetzeaz, horren gainean zigor bat ezartzea beharrezkoa zela erabaki zuen, azkenean heriotzazigorra epaituz Jesusi. Epaimahi judutarrak antolatutako biltzarrean Caífas-ek Brand Doktorearen ideologairekin bat datozen hitzak bota zituen: "Komenigarriagoa zaizue gizon bakarra hil dadila herri oso baten mesedetan, nazio oso batek bere bizia galdu dezan baino" (Juan, 11: 50). Esaldi hau alderagarria da erabat Doctor Brand-ek alabari bidalitako mezuarekin, "Espezie gisa pentsatu behar dugu, eta ez gizabanako gisa". Gainera, pertsonai honek ez dauka federik Lurreko gizakiaren salbazioan, ez du uste horiek libratzea posible denik eta beraz, ez du Lazarus misioaren eraginkortasunean sinisten, ez dago Lurra berpizterik. Califasek Jesusen heriotza-zigorra ezartzen duen bezala, Brand-ek ere Cooper espaziora bidaltzen du jakinda seguruenik hau ez dela onik aterako. Sakrifizio horrek aldiz, herrialde oso baten biziraupena bermatzen du azkenean.
Erlijiozko ikuspuntu honetatik interpretagarriak dira ere Lurra hondatu eta elikagaiak murrizten dituzten izurriteak. Bibliako Itun Zaharreko bigarren liburuko pasartean Jainkoak Egipton zeuden esklabu israelitak askatzeko hamar izurrite ezarri zituen. Kasu honetan izurriteak Jainko menderatzaile baten haserrea islatuko luke gizarte modernoak bereganatu duen fede mota berri baten aurrean. Izan ere, Interstellar pelikulak erlijioari egiten dizkion hamaika keinuak kontuan hartuta ere, irudikatzen den gizateriak ez du jainko kristau batenganako idolatriarik erakusten. Esan daiteke etorkizuneko gizarteak "egia absolutuarenganako sinesmenak" ordezkatu dituela "ia erlijioskoa dirudien teknologiarenganako eta ikerketa zientifikoen metodoenganako sinesmen batengatik" (Harari, 2014: 237). [40]
Alderaketa intertestualetatik aparte, Interstellar etorkizuneko gizarte atzerakotu bat aurkezten diguten faktore anitzez osatuta dago. Zientzia fikziozko generoaren berezko aurrerapen teknologikoak eta tramankuluak "zaharkituta eta barreiatuta daude: ordenagiluak jada ez dute funtzio totemikorik betetzen eta astronauten espazio-basea Endurance, Erresistentzia euskaraz, izen iradokitzailea dauka" (Podgajna, 2016: 53). Pelikulan erabiltzen diren zenbait gailu, gaur egunekoak dira, edota zaharragoak ere. "Cooper-ek, adibidez, kamioi zahar bat dauka, bere semeak, Tom, 20 urte pasa eta gero oraindik erabiltzen duena" (Kawamoto, 2016: 136). Eskolako zuzendariaren bulegoan, telebista lodi bat ikus daiteke, "bizi dugun garairako atzeratuta dagoena", mugikor eta internet-aren erabilerak ez dira eguneroko gailu popularrak, izan ere Cooper-ek aitonari deitzerako orduan irratia erabiltzen duela somatzen dugu (Ibid.). "Produktu berrien eta teknologia modernoekiko konpultsiozko jarrerak ez du inolako lekurik biziraupena besterik bilatzen duen gizarte horretan" (Ibid.). Honekin lotuta dator kontsumismoaren [46]
56 inguruan egiten den gogoeta. Donald aitaginarrebak Cooper-en esploratzeko eta aurrerapen berriak ikertzeko duen grinari erantzuten dio hurrengo erara, "Txikia nintzenean, egunero zerbait berria asmatzen zuten, egun oroz Gabonak balira bezala, baina 6 mila milioi biztanleekin, eta horietako bakoitzak guzti guztiaren jabe izan nahian. Mundu hau ez dago hain txarto". Adierazpen honek iradokitzen dute pelikulako gizartea puntu horretara ailegatzearen arrazoietako bat kapitalismoan murgildutako gizartearen kontsumismo asegaitza izan zitekeela. Ildo honetatik, Interstellar-ek distopia politikoari keinuak ere egiten dizkio, baina "eredu distopiko literarioetan ohikoak diren biolentziaz eta zapalkuntzaz baliatutako instituzioak egikaritu beharrean, filmak indarkeriazko forma burokratiko eta intelektualei buruzko pistak ematen dizkigu" (Podgajna, 2014 : 53). Inplikazio hauek oihartzuna dute "intelektualak baino, nekazariak hezitzea nahiago duen hezkuntza sistema zorrotz batean" edota, zientziarenganako antipatia sortaraztea bilatzen duen gertaera historikoen manipulazioetan (Ibid.). Eskolako liburuetan ilargiaren helduera lortu zuen Apolo misioa itxurazkoa izan zela adierazten da, Gerra Hotzan Sobietar Batasuna hondamendira eramateko trikimailu moduan. Historiaren manipulazio hauekin XXI. mendean bizitako neurrigabeko handinahia ebatzi nahi da. Baina zalantzarik gabe, distopia politikoaren indarkeria hobe islatzen duena gosetearen arazoaren aurrean populazioa murrizteko AEB-ek erabili zituen dron militarrak dira.
57 gehiago planeta berri horretara eramaten dituzten enbrioiek giza-espeziearen biziraupena bermatzen dute, baina ez dute Lurreko gainontzenko beste espezieak kontuan hartzen. Interstellar-ek ikuspegi ekologiko batetik igortzen duen mezua "gizakiaren nagusitasunean oinarritzen da eta giza-espeziearen iraungipena kokatzen du edozer gauzaren aurretik, horrek gure planetaren edota beste planeta berri baten suntsipena ekartzen badu ere" (Ibid.: 150). Gizakiak, azken batean, ez du haren akatsetatik ikasten, ez ditu bere ahaleginak hondatu berri duten Lurraren konponketan zentratzen, baizik eta modu berdinean erabiliko duten planeta berri baten bilaketan. Hori lortzeko, gizakiak azkenean naturaren indarrak gaindituko ditu teknologiak eta zientzien erabilerarekin.
Postestrukturalismoaren pentsamenduarekin erlazionatzen den Jacques Derrida filosofoak erakusten digu nola mendebaldeko kulturak, gizakiaren esentzia indibidualistaren iraunkortasuna nabarmentzen saiatzen bada ere, "errealitatea dikotomia edo aurkaritza bikoitzaren bitartez ulertzen duen: gizon/emakumea, kultura/natura, arrazoia/sentimendua" (Castellanos, 1995: 20). Interstellar-ek ideia honen erakusketa argi bat egiten badu, dikotomia horren bi aldeak batzea bilatzen du ere. Zientziaren eta emozioaren arteko lotura hori ulertzeko, Alfaro Vargas-ek novum teknokratikoa deritzon kontzeptua erabiltzen du. Ideia horren bitartez "Zientzia fikziozko generoan sailka daitezkeen ekoizpen gehienak formalki eta sozialki ulertu daitezke" (Vargas, 2017: 92). Pelikula "nobiko-teknokratikoetan emozioetan jartzen da enfasi berezia, arrazionaltasunaren kalterako" (Ibid.). Honek helburu bikoitza egotea eragiten du aipatutako generoarengan, alde batetik zientzia eta teknologiaren garapenaren sustapena suspertzen duen zine mota bat egitea bilatzen da, baina aldi berean emozioetara eta sentikortasunera jotzen da. Hori dela eta, zientzia fikzioak fantasiaren generoari dagozkion ezaugarriak bereganatzen ditu, egiazkotasunean oinarritu beharko litzatekeen narrazioari "ezintasun logikoak" gehituz, non "irrazionalki p eta p ez dena aldi bereko egia irudikatzen duten (Ibid.: 93). Honen adibide argia Amelia-ren bi diskurtso garrantzitsuenetan behatu daiteke. Denboraren inguruko hausnarketan, Ameliak Zientzia fikzio kuantikoan 5 berezkoak diren ezaugarriak adierazen ditu: "Denbora
5 Zientzia fikzio kuantikoa deritzo novum teknokratikoaren barnean kokatzen diren produkzioak, baina haien egituraketa diegetikoan mekanika kuantikoa eta erlatibitatearen teoria bezalako elementuak erabiltzen dituena ardatz espezifiko gisa" (Vargas, 2017: 94).
Ikuspegi zientifiko-tekniko batetatik aztertuta maitasunak joka dezakeen faltsutasunezko paperaz aparte, badauka esanahi sinboliko eta narratibo bat Interstellar-en sakontasuneko mezua azaleratzen duena. Aurreko ataletan aipatu denez, filma zientzia fikzioaren generoaren barnean kokatzen bada ere, fantasiazko generoaren osagai ugari partekatzen ditu, eta horien artean magiaren erabilera aipatu daiteke, fantasiazko kontzeptu bezala. Bronislaw Malinowskik Magic, Science, and Religion (1954) liburuan azaltzen duenez, "magia ezagutza sozial eta kulturalaren garrantzizko forma bat da" (Koh, 2016: 41). Malinowskik zientzia definitzerako orduan "emaitza desiragarri bat lortzeko, ingurunea manipulatzeko erabil daitekeen ezagutza fisikoa" dela dio, eta erlijioa, ordea, "bizitzako galdera ezagutezinak erantzuten dituen arau eta filosofien sistema" gisa definitzen du (Ibid.). Orduan, zertarako balio du magiak? Magiak, zientzia [47]
59 eta erlijioarekin batera, ezagutza kulturalaren hirugarren forma osatzen du, eta "zientziaren mundu fisikoaren eta erlijioaren mundu espiritualaren arteko zubi" bezala funtzionatzen du (Ibid.). "Magiak ulerkuntza espiritual eta zientifikoen urritasun saihestezinei emandako erantzun naturala da" (Ibid.: 42). Murph-ek bere apalategiko mamuaren existentzia zientifikoki ulertzen saiatzen da eta aitari aurpegiratzen dio, "Zientzia ezagutzen ez ditugun gauzak argitzeko balio duela esan zenidan". Aitak orduan erantzuten dio, "Haratago joan behar zara, gertaerak erregistratu behar dituzu, zergatiak eta nolakotasunak aztertu eta azkenik, zure konklusioak adierazi". Cooper-ek ezin du mamuaren presentzia zientifikoki argitu, beraz pentsa genezake Murph-ek dioena ez dela guztiz egia, zientziak ezin diezaioke ezezaguna den guztiari erantzun bat eman eta orduan agertzen da azalpen magikoa. Maitasunak dudarik gabe izaera magiko bat hartzen du pelikulan, Ameliak berak laburbiltzen du, "ez dugu ulertzen, baina beharbada fedea izan behar dugu" maitasunarengan. Izan ere, azalpen arrazionaletatik at, maitasunak badauka esanahi bat. Planeta berri baten bilaketaren azpian maitasuna da bultzatzaile nagusia, "familiarenganako maitasuna Cooper-en kasuan, zehazki aita eta alabaren artekoa", maitasun erromantikoa Ameliarentzako, Edmund Lazarus misioko astronautarekin maiteminduta baitago, eta "giza populazio osoarenganako maitasun enpatikoa" (Liong, 2014: 1). Beraz, maitasunak bideratzen ditu pertsonaiak ibilbide horretara. Halaber, maitasuna emakumezko pertsonaien berezko sentimendu gisa irudikatzen da pelikula honetan. Ameliak eta Murph-ek islatzen dute arrazionaltasunaren aurkako emozio edo sentimenduen eremua, eta Cooper eta Brand doktoreak ezagutza eta zientzia ukaezinaren eramaile dira. Dikotomia honetan, gizaki arrazionalak gizaki sentikorretik ikasi beharko du gizaki oso bat bilakatzeko.
Denborari esangura bat eman nahi izan diote filosofo eta ikertzaile ugarik, eta askotariko ikuspuntu horietan definizio onargarriak aurkitu daitezke. Julián Marías pentsalariarentzako "denborak bizitzaren funtsa suposatzen du" (Rodriguez, 2017 : 174). Etorkizuna ez da berez existitzen, ez da "erreala", baina "gure bizitza osoa baldintzatzen du, eta hortaz, etorkizun hori aurreratzen eta imajinatzen saiatu behar gara, geure bizitza bera eraikitzeko" (Ibid.). Martin Heidegger-ek arrazoitzen du "denboraren mugatasunak ematen diola bizitzari benetako zentzua, izan ere denbora mugagabea izango balitz, ez genituzke emozio berdinak sentituko; heriotzaren mugarriak gizaki tenporal egiten gaitu eta beraz, hilkorrak gara" (Ibid.:171). Zineak errealitatea erregistratzeko boterea duenez gero, denbora moldatu dezake. Alfred Hitchock berak esan zuen: "denbora estutzea edo luzatzea. ¿Ez al da hori zuzendari baten lehenengo eginkizuna?" (Ibid.:184). Ba al dauka zinegile batek grabitatearen ahalmen berbera? Ameliak denborari buruz egindako hausnarketa kontuan hartuta, antzekotasuna nahiko argia da. Nolanek bere aurreko filmetan bezala denborarekin jolasten du Interstellar-en, eta ez bakarrik baliabide zinematografiko bezala, baita narrazioaren barnean betekizun bat daukan elementu gisa ere. Izan ere, pelikula honek denboran zehar egindako bidai bat kontatzen digu, non Cooper-ek denbora horren bidaiariaren papera jokantzen duen. Hark denborak hartu ditzakeen zentzu desberdinak esperimentatzen ditu. Denbora espazioan zehar betekizun baliagarri bat du, "denbora oxigenoa edota janaria bezala bitarteko bat da" (Kawamoto, 2016: 140). Denborak pelikulako gai nagusietako bat dela sinbolisatzen duen elementu azpimagarria erlojua da. Erlojuak denboraren erakusle zuzena izateaz gain, gizartea salbatuko duen elementua da, aitak eta haren alabaren arteko kontaktua
62 ahalbidetzen duena [50]. Cooper-ek denbora laugarren dimentsio fisiko bezala zeharkatzean, Murph-en iragana, orainaldia eta etorkizuna baldintzatu ditzake.
Egiazki, filmak transmititzen diguna denboraren garrantzia da eta denboraren inguruko planteamenduak amaierako ebazpena aurreratzen digu. Cooper-ek alabari agur esatean emandako adierazpenetan ikusten da hori: "Aita zarenean, zure seme-alaben etorkizuneko mamua bilakatzen zara" (Ibid.: 142). Cooper-ek honekin azaltzen du guraso zarenean zure haurren itzal bilakatzen zarela, haien alde edozer gauza egiteko prest. Etorkizuneko mamua literalki bera da, Murph-ek sinisten duen apalategi atzeko poltergeist-a Cooper da. Liburutegi infinitu horrek, aldi berean badauka interpretaziorik denboraren nagusitasuna aintzat hartzen bada [51]. Liburutegiak Jorge Luis Borges-en The Library of Babel, narrazio laburrari aipamena egiten dio, non "unibertsioa elkarren artean lotutako galeria hexagonal luze batez osatutako liburutegi bat izango balitz ulertzen da" (Podganja, 2016: 55). "Liburuek funtzio bikoitza betetzen dute: intratestualki orainaldi distopikoaren eta etorkizun utopikoaren arteko loturaren bultzatzailea da, extratestualki denboraren eta espazioaren mugak gainditzen dituen komunikabide unibertsal gisa funtzionatzen dute" (Ibid.: 52). Liburu bat irakurtzen dugunean, haren autorea hilda egonda ere, "bere ideiak eta ondarea bizirik irauten dute denbora eta espazioaren mugak zeharkatuz" (Ibid.: 55). Korapilatsua badirudi ere, Nolanek liburutegiaren metaforaren bitartez espresatutako azken ideia hau bera ere iraunarazi egingo du dimentsio guztietan barrena.
Francés Edgar Morin-ek idatzitako Tierra Patria saiakeran, "patriotismo planetario" bat aldarrikatzen da, "ondo zaintzen ez bada errautsi daitekeen etxe komun baten aterpean bizi garela" arrazoituz (Jauregui, 2015: 102). Gizakia bi mehatxu errealen artean bizi da, autosuntsipenera bideratu gaitzaketenak: "alde batetik arma nuklearrekin gauzatutako gerra baten posibilitatea", eta bestetik "gizakiak berak eragindako ingurumenaren hondaketa larria" (Ibid.:103). Ikerketa honetan egindako aukeraketa filmikoak betebetean azaleratzen ditu XXI.mendeko kezka horiek, eta hortaz, hasieratik eredu distopikoei buruz planteatutako ezaugarria konfirmatzen da: zine distopikoak egungo beldur eta kezkei buruz hitz egiten digute. Gizarte garaikidearen bi kezka nagusiak lirateke hondamendi ekologiko baten posibilitatea eta horren eragile izan daitekeen gehiegizko kontsumismoaren kulturaren arriskua.
Zine distopikoaren hastapenetan pelikulek dituzten amankomuneko ezaugarriak errepikatzen dira aztertutako bi filmetan, izan ere, pelikula distopiko eredugarrietan bezala gaur egun bizi dugun gizartearen estrapolaketa bat egiten da, horren kritika zorrotz bat eraikitzeko. Aldi berean, horren aurka doan neodistopia subgeneroaren planteamenduari ere eusten zaio film horietan. Horren arabera, pelikulek sortzen diguten etorkizunarekiko ikara hori orainaldiko balioak indartzeko erabiltzen da, eta audientzia haren gizarteko sistema ideologikoarekin konforme egotera eramaten du.
Bai The Road-en, baita Interstellar-en ere egoera post-apokaliptikoaren edo preapokaliptikoaren arrazoiak zehaztasunez argitzen ez diren arren, zuzendariek lagungarriak diren aztarnak uzten dizkigute pelikulan zehar eta hauek iradokitzen dizkigute distopiaren eragile nagusiak zeintzuk izan diren. Lehenengoaren kasuan erakusketa hori askoz ere inplizituagoa izanda, gizakiak unibertsalki bizi izan dituen gertakari historikoen bitartez onargarria egiten zaigu ingurugiro apokaliptiko hori Bigarren Mundu Gerran bonba atomikoez jotako lurralde batekin konparatzea. Bigarren kasuan, begi bistan, ezbehar ekologikoan gizakiak izan duen esku-hartzea ezkutatzen saiatzen dira, naturaren berezko ikaragarritasun eta indar suntsitzaileari helduz. Pertsonaiek egoera pre-apokaliptikoaren aurretik bizi izan dutenaz hitz egiten dutenean aldiz, erantzukizuna bere gain hartzen dute. Horregatik jakin badakigu Interstellar-en distopiaren agerpena bultzatu duen arrazoietako bat gizakiaren neurriz gaineko kontsumismoa dela. Honen ildotik, aurretik esan bezala guztiz nabaria da biek utopiak eta distopiak literaturaren eremuan berezkoa zuten izaera kritikoa mantentzen dela zine distopikoan ere. Bi pelikulek etorkizun hurbileko errealitate bat marraztuz, orainaldiko
64 gizarte eta sistemaren kritika bat egitea lortzen dute eta bereziki kapitalismoaren berezitasun kontsumista kokatzen dute kritikaren erdialdean. The Road-en ia ezinezkoa da pelikula ikustea eta gai hori oharkabean pasatzea, elementu ugariren bitartez egiten baitzaio aipamena kontsumismoaren gizarteari, besteak beste, erosketako orga edota supermerkatu abandonatuak. Nolan-en filmak ez ditu elementu zehatzik erabiltzen adierazpen hori betetzeko, pertsonaien arteko elkarrizketek zuzenean ekiten diotelako kontsumismoaren gaiari. Halaber, elementu eta adierazpen horiek lotura hertsia daukate neodistopia-ren berezko baliabidearekin: nostalgia. Bai Nolan-en eta baita Hillcoaten pelikuletan galdutako munduaren ikuspegi nostalgiko bat ematen da. Errepidean darabilen aitak aurretiko errealitate perfektuarekin loturik dauden objektuetan, coca cola lata, pianoa, orrazia, agertzen du bere nostalgia, eta Cooper astronautaren kasuan, Lur planetari atxikitzen dion perfekziozko izaerarekin eta espazio-ontzian dagoela naturaren soinuak aurikular batzuen bitartez entzutea bezalako ekintza sinpleekin erakusten du nostalgiazko sentimendua. Beraz, gizakiak berak suntsitutako mundu bati zuzendutako nostalgia da hemen irudikatzen dena. Ikuspuntu honek bat egiten du azken hamarkadetan indarra jaso duen teoria zehatz batekin, zeinek Holocenoa atzean utzita, Antropoceno deritzon garai geologiko berri batean bizi garela baieztatzen duen. Manuel Arias Maldonadok, Antropoceno, la política en la era humana liburuaren idazleak, azaltzen du "gizakiak naturarekiko mantentzen duen erlazio berri batek" baldintzatutako garai baten aurrean gaudela (Maldonado, 2014: 2). Gizakiak ingurumenarengan duen oinatza hain da nabarmena, ezen eraldaketa handiak sortu dituen Lurrean, "aldaketaklimatikoa" eta "biodibertsitatearen murrizpena" bezalako fenomenoak gauzatuz (Ibid.). Egoera honek ez du bakarrik gure planetaren biziraupena mehatxatzen, baizik eta gizaespezieraren biziraupena ere arriskuan jartzen du.
Gai distopikoak lantzeaz gain, pelikulek maila narratibo batean distopien ohizko egiturari jarraitzen diote. Bi filmek narrazioan partekatzen duten estruktura nabarmentzekoa da. Bietan Joseph Campbell-en monomitoaren bitartez aztertu daiteke egitura. Honek proposatzen dituen ia atal eta pertsonaia guztien nolakotsuna betetzen dela ikusi da filmen azterketan, heroiaren ibilbidearen egiturak aldaketa batzuk jasaten ditu ordea. Esan daiteke heroi distopikoak ez dituela monomitoaren irizpide guztiak osotasunean errespetatzen. Bi testu zinematografikoetan aita eta alaba edo semearen ibilbide iniziatiko bikoitza aurkezten da, seme-alabek guraso bakarra dute mentore gisa, eta honen parean aitak gizon zahar jakintsu baten gidapean mugitzen da. Hala ere, azken ibilbide horretan bitxia da mentoreak betetzen duen papera, monomitoaren beharrezko pertsonaia baten lekua hartzen badu ere, ez duelako benetazko laguntzarik eskaintzen,
65 ez dio heroiari benetako babesik ematen haren garapenean. Ely-ren kasuan eta baita Brand Doktorearen kasuan haren hitzek etsipenera bideratzen dute heroia eta ez haren barne garapenera, gabeziak dituen gizaki bat baita. Hortaz, baieztatu daiteke ibilbide iniziatiko distopikoan mentorea itxurazkoa dela, ez benetazkoa, neofitoak azken batean, bakarrik eta inolako laguntzarik gabe lortzen du aurrera egitea. Dedukzio honek, aldiz, aitaren ibilbidean bakarrik du balioskotasuna. Bestetik, bi narrazio hauetan amaren gabezia pertsonaia distopiko gisa errepikatu egiten da. Mito historikoetan zehar emakumearen irudiak naturarekin duen erlazio estua kontuan hartuta, istorio distopikoetan figura horren ez egoteak heriotza bikoitza islatzen du, amaren heriotza eta naturaren heriotza. Horretaz gain, aski argia da The Road eta Interstellar bestelako mito baten narrazioan oinarritzen direla, hain zuzen Mendebaldeko Muga amerikarraren mitoan. Western zineko generoan adierazpena daukan kontaketa horrek, mendebaldeko lurralde primitiboak konkistatzeko helburua duten kolonizatzaile estatubatuarraren ibilbidea erakusten digu. Aztertutako filmetan hegoaldeko itsasaldeak eta kanpo espazioko planeta berriek ordezkatzen dute mendebaldeko lur basatia eta pertsonaien xedea berdina jarraitzen izaten du, kanpo lurraldeak menderatzea eta zibilizatzea gizakiaren mesedetan. Ikuspegi honek badu zerikusirik aurretik aipatutako teoria Antropozenoak azaltzen duenarekin, izan ere gure munduko errealitatean ere behatu daiteke "natura birjinaren murrizketa" etengabekoa dela, "anglosaxoiek deritzoten wilderness delakoaren desagerpena iragarriz". Erle Ellis zientzialariak dio, "ikuspuntu filosofiko batetik, natura gizatiar batean bizi gara; ez da jada natura basatirik existitzen, gizakiarekin maila desberdineko interakzioa mantentzen duten ekosistemak baizik." (Ibid.: 6).
Filmen formari erreparatzean, Nolan eta Hillcoat-ek estetika eta eszenaratze bikaina eta oso zaindua ezarri dituzte haien lanetan, zeinek modu batean filmaren ingurugiro distopikoa eta baita Interstellar-en kasuan utopikoa interpretatzeko balio izan duen. Bietan mundu gaixo baten sintomak hauts edo errauts-en tonu gris eta marroiez marraztu dira, egoera etsigarri baten atmosfera eraikitzea ahalbidetzen dituztenak. Beste aldetik, Interstellar-eko Happy ending delakoa bizitza berri baten hasiera iradokitzen duen belardiaren tonu berde bizi batekin osatzen da. Muntaketan ere, zinegileen trebetasuna azpimagarria da. Nolanek pertsonaia desberdinek pairatzen dituzten aldibereko barne gatazkak muntaia paraleloaren bitartez transmititzen dizkigu, eta Hillcoat-ek pelikulako gai nagusia aditzera ematen digu, planoen justaposizioaren bitartez, gizakiaren heriotzaren planoa naturaren heriotzaren plano batekin lotuz, esaterako. Horretaz aparte, bi zuzendariek erabiltzen duten estilo intimistak, pertsonaien
Zine distopikoak barneratzen duen betekizun kritikatzailearekin batera, badauka betekizun etiko bat. Zalantzarik gabe enpatia sortarazten diguten pertsonaia batzuk bukatzear dagoen mundu batean kokatzean, galdera existentzial eta hausnarketa filosofiko ugari pizten ditu ez bakarrik diegesiko pertsonaietan, baina audientziarengan ere. Protagonistak muturreko egoeretara eramaten dira, non haien etika eta moral propioa zalantzan jartzen hasten diren. The Road-en haurraren etengabeko galdeketa filosofikoekin topatzen gara: Zer da ona izatea? Zer da gaiztoa izatea? Tamalgarria den errealitate batean bizirauteak izan dezakeen zentzua bilatzen da bi filmetan eta erantzuna berbera da. Bizirautea beharrezkoa da edozein dela egoera, gizakiak gizaki egiten duen balio etiko eta moralak mantentzen diren bitartean. Balio horiek onberatasunaren irudikapenarekin ulertu daitezke, edota dimentsio guztiak zeharkatzen dituen erabateko maitasun sentimenduarekin. Biziraupenaren inguruko ikuspuntu horrek tentsio bat planteatzen du bi pelikuletan: giza taldearen eta gizabanakoaren arteko gatazka. Heroiak giza taldearen mesedetan erabakitzen du arriskuei aurre egitea, bi pelikuletan maitasunezko sakrifizioa egiteko gai da ere, gizatasunaren baloreak edota giza-espeziea berez salbatzeko, honen aldean gizabanakoa Interstellar-eko Mann Doktoreak eta The Road-eko kanibal eta lapurrak bezalako pertsonaiekin irudikatzen da. Gizabanakoak bere biziraupen propioa kokatzen du giza taldearen edota giza balioen biziraupenaren aurrean, eta beraz munduaren irudikapen indibidualista baten ordezkoak dira, heroiak sinbolizatzen duen mundu komun eta bateratzaile baten aurka. Horrenbestez, emozioengatik eta senagatk bultzatuak diren pertsonaiak erakusten dira, zeinek arrazoi edo adimenari kasu egin beharrean, bihotzak esaten dionari jartzen diote arreta. Interstellar-eko Murph-ek esaterako ekuazioaren ebazpena ahalbidetuko dituen datuak lortzeko orduan, "bihozkada bat" dauka eta ez "ideia bat". Emozioek eta ez arrazoimenak suspertzen dute heroiaren xedearen lorpena.
Zine distopikoko protagonistek besarkatzen dituzten printzipio moralak, erlijio kristauak defendatzen dituen baloreekin konparatzen dira, hala nola, maitasun absolutua, onginahia eta errukia. Ibilbide iniziatikoa betetzen duen heroiak berezkoak ditu ezaugarri hauek eta hortaz pentsa genezake bi pelikuletan mezu kristau bat transmititu nahi dela. Erlijioari egiten zaizkion keinuak asko eta asko dira behintzat. Gure egungo gizarteko ezagutza kulturalaren formetako bat da erlijioa eta beraz, zentzuzkoa da zine distopikoak alderdi horri eskaintzen dion garrantzia. Erlijioak babesten dituen printzipioak berdinak
67 izaten jarraitzen badute ere, mundu distopikoan ez dago egun ezagutzen dugun Jainkoaren existentziarik, gizarte etsituak fedea galdu baitu. Gainera horrelako jainkorik balego oraindik, jainko mendekari eta despota baten itxura izango luke, gizakiak hilzorian uztea ez zaiona inporta. Figura jainkotiar absolutu baten gabezia dela eta, mundu distopikoan hutsune hori beteko duen beste norbait bilatu behar da. Hori dela eta, bi filmetan heroiak –The Road-en haurrak eta Interstellar-en Cooperek– irudikapen mesianiko bat bereganatzen dute eta mundu ustel horren salbatzailearen papera egiten dute.
Ikertutako pelikulek hausnarketa existentzial eta etiko aberatsez hornitzen gaituzte, baina aldi berean, gizakiaren izatearen zalantzei hainbesteko garrantzia ematean, ingurumenaren kontuei pisua kentzen zaie. Hau da, bi pelikulek ikuspegi antropozentriko bat marrazten dute, gizakia eta bere espeziari dagozkion buruhausteak kokatzen dira istorioaren zentroan. Eko-distopia batek audientzia kontzientzia ekologikoa bereganatzera bultzatu beharko luke, azken batean hondamendi ekologikoak narrazio oso bat eraikitzeko aitzaki gisa funtzionatzen du. Halaber liluramendu eta fantasiazko estrategien bitartez, eko-distopiaren abiapuntua izan beharko litzatekeen Lurreko ingurunearekiko kezka lainotua ikusten da, eta beraz audientziak ez du deskribatzen zaion kataklismoa saiesteko hartu behar den ardurazko abisua jasotzen.
Beraz, ikertutakoa ikertuta, ondoriozta daiteke zine distopiko postmodernoak egiten duen ekarpena badela garrantzizkoa, gizakiaren kezka etikoetan arakatzera eramaten gaituelako, baita bizi dugun gizarte eta sistemaren alde siniestroarekin kritikoak izatera bultzatzen gaituelako. Horrenbestez pelikula distopikoak, etorkizunak eskaini diezazkiguken egoera posibleen inguruko gogoeta bat pizten digu. Ikuspuntu ekologiaren aldetik, ordea, oraindik ez da lortu gaur egungo kezka handiak, gure planeta eta baita giza bizitza arriskuan jartzen dituen arazoak inguratzen dituenak, pantaila handian egoki irudikatzea. Beharbada Hollywood bezalako industria handiei ez zaielako errentagarria iruditzen gai hauek lantzea, edo besterik gabe audientziaren papera jokatzen duen gizakiak errealitate desatsegin baten aurrean, fantasia nahiago duelako. | science |
addi-4446d1466ed4 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27801 | Ikus-entzunezko obrak: Argazki- proiektu baten garapena | Urkitza Villegas, Maider | 2018-06-29 | "Nire logelako leihotik ez dut paisaia ederrik ikusten. Auzoko parkea, zubi bat, errepidea eta aurreko etxea baino ez ditut ikusten". Hori erantzuten nuen txikitan eskolako irakasleek edo beste norbaitek etxetik zer ikusten nuen galdetzen zidatenean. Egia esateko, ez nuen ikusten nuen paisaia gustuko. Baina ez nekien leiho horrek zer-nolako aukerak emango zizkidan. Nahiko gaztetatik argazkigintzarekin esperimentatzen hasi nintzen. Hasieran lagunei edo familiari argazkiak ateratzen nizkien kamera ziztrin batekin. Baina gutxikagutxika kamera berriak erosiz eta denbora gehiago inbertituz, argazkigintza nire bizitzan leku handi bat izatera heldu da. Orain dela urte batzuk kamerarako lente berria erosi nuen, potentzia handiko zoom-a zuena. Gogoratzen dut lagunei zelan ateratzen nizkien argazkiak nire leihotik. Zoom-arekin guztiz hurbiltzen nintzen. Beste hainbatetan, aurrean dudan zubitik igarotzen zen jendea begiratzen nuen, kamera teleskopio bat bailitzan eta jendea ilargia. Baina denborarekin hori egiteari utzi nion.
Urte honetako hasierara arte. Urtarrila izango zen. Arratsalde batean, kasualitatez, leihoa irekitzen nengoela, zubi azpian neska bat ikusi nuen. Neska gazte bat, hamasei edo hamazazpi urte izango zituena. Neska hori lurrean jesarrita zegoen, manta bat gainetik zuen eta liburu bat irakurtzen zegoen. Hori ikusterakoan, eskale bat zela pentsatu nuen. Baina hobeto begiratuz, dirurik eskatzen ez zegoela konturatu nintzen. Arraroa zen, benetan. Baina are eta arraroagoa izan zen neska hori hurrengo egunean berriro ikustea. Berriro, egoera berdinean. Zubi azpian, mantapean, irakurtzen. Ezin nuen sinetsi. Nor zen neska hura? Zer egiten zuen hor? Eta, garrantzitsuagoa, zergatik? Eta zergatik nire etxe aurreko zubi azpian?
Agian zoro bat naiz, edo erotuta egongo naiz, baina momentu horretan, kamera hartu eta argazki bat egin nion. Birritan pentsatu gabe. Zoom objektiboarekin ahal nuen gehien hurbildu nintzen eta kameraren botoia sakatu nuen. Egoera horren aurrean burutik pasa zitzaidan lehen gauza izan zen. Gizakiok naturaz dugun sen kuxkuxeroak eraginda, edo egoera ezezagun baten aurrean sentitu dezakegun emozioak eraginda, hurrengo egunean neska bueltatzea nahi nuen. URTARRILAK 17, 17:15
Eta horrela izan zen.
Neska hura zubi azpian irakurtzen ikusten nuen hirugarren eguna zen. Burua oraindik ere galderaz gainezka nuela, kamera hartu eta beste argazki bat bota nion. Zergatik? Ez dakit. Ez dakit zergatik bota nion bigarren argazki hori ere. Agian jendeak sinetsi nezan? Istorio arraro hori kontatzen nuenean sinesgarriagoa izateko. Edo agian argazki gehiago egiteko intentzioa izango nuelako eta detektibeen antzera aritzeko? Ez dut sekula jakingo zeintzuk izan ziren nire arrazoiak momentu horretan argazki horiek ateratzeko, oraindik ez bainenbilen gradu amaierako lanean pentsatzen. Baina halaxe egin nuen. URTARRILAK 18, 17:30
Bigarren argazki hori ordenagailuan deskargatu nuen, eta aurreko egunean ateratakoaren parean jarri nuen. Ia ez zegoen ezberdintasunik. Egun berean aterata ziruditen. Artxiboen izena hartu, eta data eta ordua idatzi nien. Zergatik? Zertarako? Ze inporta zuen noizko argazkiak ziren horiek? Agian argazki horiek benetakoak bihurtuko zituzten hitz eta zenbaki horiek. Agian hortxe zegoen proba guzti hori ez zela nire imajinazioaren fruitu hutsa. Dena den, momentuan ez nuen horretan pentsatu. Bi argazki nituen. Neska bera, egoera berean, egun desberdinetan.
Egun batzuk pasa ziren eta, nire bizitza pribatuaren gorabeherak zirela medio, etxera nahiko berandu heltzen nintzen eta dagoeneko neska ez zegoen han. Edo agian ez zen inoiz bertan egon. Ez dakit. Baina astelehen batean berriro harrapatu nuen zubi azpian irakurtzen. Ez nuen jakingo zer egiten zuen han neskak, baina egun horretan egoera hori ohikoa izango zela susmatu nuen. Kamera hartu eta hirugarren argazkia ateratzeko prest nengoen. Klik. URTARRILAK 22, 18:30
Otsailak 8 zen. Arratsalde horretan orduak eta orduak igaro nituen leihotik begira. Argazki bat edozein momentuan botatzeko asmoa izan barik, zerbait ezberdina egiten zuenean ateratzeko itxaroten nengoen. Bat-batean mutil bat hurreratu zitzaion. Hogei bat urte izango zituen, ez nago ziur. Mutila lasai-lasai pasa zen espaloitik ibiltzen. Zerbaitek bere harreta piztu zuen (eta baita nirea ere). Kamera prestatzen hasi nintzen. Mutilak, atzera pausu pare bat egin zituen eta neskaren lekura igo zen. Klik. Apur bat makurtu eta neskari zerbait esan zion. Klik. Neskak buruarekin zerbaiti ezetz esan zion, irribarretsu, eta mutila berriro bere bidea hartu zuen. Klik.
Egun horretako argazkia ordenagailuan sartzean, data eta ordua idatzi ondoren, besteekin alderatu nuen. Eta, datua adierazgarria ez bada ere, ikusi nuena denboraren gogoeta ekarri zidan. Astearte horretako argazkian agertzen zen liburua, ez zen aurretik ateratako argazkietan agertzen zena. Baliogabeko xehetasuna da, noski. Baina momentura arte ez nintzen konturatu, liburua irakurtzen ari zela. Hau da, momenturen batean liburu hori bukatuko zuela. Eta horrela izan zen. Baina neskak beste liburu bat zuen esku artean. Eta zubi azpian zegoen berriro ere. Eta liburu hori amaituko zuen ere. Liburua bukatu arren bueltatu bazen, noiz utziko zion etortzeari? Etortzeari utziko zion noizbait?
Otsailak 16. Arratsalde euritsua izan zen. Neska aterkirik gabe agertu zen zubi azpian. Baina ez zegoen bustita. Betiko lez, lurrean jesarri, manta zabaldu eta irakurtzen hasi zen. Klik. Arratsaldeko zortziak arte. Betiko lez. OTSAILAK 16, 19:20
Martxoak 5era arte.
Martxoak 5eko arratsaldea ezberdina izan zen. Egun horretan zerbait aldatu zen. Ez dut uste azaltzeko gai naizenik, baina sentsazioa ezberdina zen. Bostetan, betiko moduan, neska agertu zen bere betiko lekuan. Lasai-lasai, kameraren bila joan nintzen. Leihoan kokatu eta bisoretik begiratzen hasi nintzen. Bat-batean, neskaren burua apur bat biratu eta niri begira zegoen. Klik. Niri begira, edo kamerara begira. Bere begirada nire lentean zegoen. Gure begiradek topo egin zuten, lentea gure artean egon arren. Bere begiak eta nire begiak zuzenean topatzen.
Segundo pare bat behar izan nituen kameratik aldentzeko eta leihotik kentzeko. Momentuan oso urduri jarri nintzen. Ez nekien zer egin. Harrapatu ninduen. Nire bihotzaren taupadak arin baino arinago zihoazen. Bi argazki ateratzeko kapaz izan nintzen, baina ez nintzen ondo sentitzen. Espioia edo kuxkuxeroa sentitzen nintzen. Hurrengo egunean ezin izan nuen argazkirik atera. Hain lotsatuta nengoen, hain damututa nengoen, non ezin bainuela inondik indarrik atera argazkia egiteko. MARTXOAK 5, 17:50 MARTXOAK 5, 17:50
Baina ezinegona eta estutasuna ez ziren hasi baino egin.
Bi egun geroago, martxoak 8an, zubi azpitik pasa nintzen. Medikura joan behar joateko beharra nuen eta hortik azpitik pasa behar nintzen hara heltzeko. Ez nintzen konturatu neska seguruenik bertan egongo zenik. Zubi azpitik pasatzean, bertan zegoen, irakurtzen. Ni, burumakur, bere albotik pasa nintzen, urduri, nire aurpegia ikusi ez zezan. "Ts, ts. Eh!". Atzera begiratu nuen eta liburua albo batean zuen. Bere begiak niri begira. Ezinegona."Zu zara leihotik argazkiak ateratzen dizkidana, ezta?". Izerdia. Dardarka hasi nintzen. Birritan pentsatu baino lehen, buruarekin baiezkoa ematen ari nintzen. "Bihar etorri eta argazkiak atera ahal dizkidazu, hurbiletik. Horrela, gutxienez, prest egongo naiz". Nire buruak berriz ere baiezkoa eman zion. Ezin nuen argi pentsatu. Hainbat galdera nituen berari egiteko. Hainbat zalantza. Erreportariaren lana egin nahi nuen eta bere istorioari buruz galdetu. Zergatik zegoen han arratsaldero? Nor zen bera? Hainbat galdera. Eta galderak egiteko adorerik ez. Bertan izoztuta gelditu nintzen. Amets batean ere ez nukeen imajinatuko egoera horretan inoiz egongo nintzenik. Zer suposatzen da egin behar nuela?
Gau horretan buruari milaka buelta eman nizkion. Hurrengo egunean hainbeste galdera egin nahi nizkion... Ohetik altxatu nintzen eta galdera guztiak paper batean idazteari ekin nion. Prest nengoen. Argazkiak ateratzen nizkion bitartean galdetuko nizkion. Argi nuen. Hurrengo egunean istorio guzti honen harira helduko nitzen. Azkenean. Baina ez zen horrela izan.
Martxoak 9. Leihotik begiratu nuen. Bere txokoa hutsik zegoen. Berandu helduko al zen egun horretan? Elkartuko ginen egunean berandu helduko zen? Arratsalde guztia pasatu nuen leihotik begira. Ez zen agertu. Eta ez zen berriro agertu. MARTXOAK 9, 18:25
Neska hura nor zen ez nuela inoiz jakingo pentsatzen nuen, edo zer egiten zuen arratsaldero zubi horren azpian. Nire buruan mila hipotesi nituen, bakoitzak gero eta fantasiatsua. Eta istorio edo hipotesi horiekin konformatu nintzen, lana neukan eta, azken finean, bizitza aurrera doa. Baina goiz batean, etxeko egunkariak hipotesi guzti horiek ezeztu zizkidan.
Apirilak 1. Ez dakit zergatik baina egun horretan etxeko egunkaria irakurri nuen. Nire gurasoak kazetariak izanda, egunero egunkaria erosten eta irakurtzen dute. Nik, ordea, gutxi batzuetan zabaltzen ditut orrialde horiek. Etxeko sofaren gainean zegoen. Jesarri eta eskuartean hartu nuen. Irakurtzen hasi nintzen, uste dut portadan kontzertu baten berria zegoela eta horrek harrapatu zuela nire atentzioa. Orriak pasa nituen, aurrera eta atzera. Denbora-pasak bete nituen. Orriak pasatzen jarraitu nuen. Eta bat-batean, neska ikusi nuen. Neskaren argazki bat egunkarian. Ia hilabete oso bat begiratzen egon nintzen neskaren aurpegia ezagutzeko gai nitzen, horrek dardara txiki bat eragin zidan, egia esateko. Neska jada ezagutzen nuelaren sentsazioa izan nuen, nik bera bai, baina berak ni ez.
Neskaren aurpegiaren argazkia zuen berrian gelditu nintzen. "Hallado en Bolueta el cadaver de la joven desaparecida hace tres meses". Titularrak izoztu ninduen. Berri osoa irakurri nuen eta informazio guztia, zubi azpiko neskarekin bat egiten zuen. Denbora luze horretan neska hori ikusten nuen, neska hori zelatatzen edo "zaintzen" nengoen, auskalo. Nire sen kuxkuxeroagatik baino ez. Nik behatzen atzamar bat mugitu barik. Neska hori salbatu egin ahal nuen. Azken hilabete horietako berriak ezagutuko banitu, agian, neska hori desagertuta zegoela jakingo nuen, eta seguruenik bere bila zeudela. Bilaketan lagundu ahal izan nuen eta ez nuen ezer egin.
Atzera begiratzen dut eta ez dut nire burua ezagutzen. Gaur, apirilak 20, oraindik ezin dut sinetsi gertatutakoa. Inoiz ez dut sinetsiko zerbait egin nezakeela neska horren bizitza salbatzeko, eta ez nintzela leihotik mugitu. | science |
addi-179dd7d7aec6 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27801 | Ikus-entzunezko obrak: Argazki- proiektu baten garapena | Urkitza Villegas, Maider | 2018-06-29 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
2018ko maiatzaren 31
"Argazki batek, nahiz eta egiazkotasuna agertu nahi izan, azkenean beti onartu beharko du erreala ez dela, irudi hori ez dagoelako hor, baizik eta beste nonbaiten." – Annette Kuhn, 1985
Laburpena Leihotik (B)egira argazki proiektua fake bat da. Argazkiek gertaera batzuen aurrean ebidentzia moduan funtzionatzeko duten boterearen inguruko hausnarketa bat da, baita testuinguru batek edo bestek argazki baten irakurketan izan dezakeen eraginari buruzko gogoeta bat ere. Kontatutako istorioari esker, artistaren irudia voyeur-aren irudiarekin parekatzeko aukera izan da, eta behatzearen eta espiatzearen arteko muga zehaztugabearekin egindako jolasa bilakatu da proiektu osoa. Elementu errealak erabilita, erreala ez den istorio bat kontatzea ahalbidetu dute argazkiek.
- 7 - 1. SARRERA Istorioa sinetsi duzu? Istorioa irakurtzean egia zen ala ez galdetu diozu zure buruari? Ezer baino lehen, galdera bi horiek egin behar ditut. Aitortu behar dudalako, argazki proiektuan ikusitako guztia ez zela benetan gertatu. Gertatu bai, argazkietan badago gertatu baita, ezta? Baina testuingurua, edo kontatutako istorio eta gertakari guztiak asmatutakoak dira. Muntaketa bat izan da guztia. Beraz, helburua bete da? Helburua argazkien benetakotasuna zalantzan jartzea da. Eta baita argazki batek berez izan dezakeen esanahia guztiz baldintzatzen dela ondoan jarritako testuagatik konturatzea da ere. Nik sortutako egoera batzuen argazkiek, bestelako esanahia lortu dute istorio faltsu bat ondoan jarrita. Argazki batean ikusten duguna sinesten dugulako birritan pentsatu barik. Mota honetako proiektuek fake izena dute, 'faltsu' ingelesez. Fake motatako lanetan, artistak egoera bat planteatzen du eta egoera hori justifikatzeko proba batzuk aurkezten ditu. Batzuetan irudiak edo argazkiak izan daitezke, beste batzuetan enpiriko itxura duten datuak dira, eta beste batzuetan testu bati formatu zientifikoa ematea baino ez da. Historian zehar, gizarteari ziria sartu nahi izan dioten zenbait proiektu egon dira. Horien artean, Fontcuberta argazkilariak, Sokal zientzialariak, edota beste hainbatek egindako lanak daude. Eta jendeak guztiz sinetsi dituen lanak izan dira. Zenbat alditan entzun izan dugu "ikusten ez badut ez dut sinisten" esaldia? Zenbat alditan ez dugu istorio bat sinetsi gertakari horren argazkiak ikusi arte? Proiektu honetan horren inguruko gogoeta egingo da, eta argazkien ebidentzia izaera zalantzan jarriko da. Istorioaren tramari esker, behatzailearen jarrerari buruzko hausnarketa egiteko aukera izan dut. Behatzearen eta espiatzearen arteko muga oraindik argi zehaztuta egon gabe, eta detektibearen eta kuxkuxeroaren arteko papera ondo desberdindu barik, kolokan jarriko da argazkilariaren jokabidea eta argazki horien zilegitasuna. Ildo horretatik, voyeurismoa izango da hausnarketaren ardatz nagusiena. Horren inguruan aritu diren zenbait film eta autore aztertuz, voyeur baten jarrera zilegia den edo ez eztabaidatuko da.
- 8 - Voyeurismo-arekin batera, buruan nuen ideia nagusia behatzailearen pasibotasuna izan da. Hau da, batzuetan, asko dakigula uste dugu, zerbait ikusten dugu eta segituan badakigu zer den edo zer gertatu den. Baina, ez al zaigu guztioi gertatu kaletik egoeraren bat ikusi eta buruan milaka hipotesi sortzen ditugula? Eta egoera horien berezitasuna, ezjakintasuna da. Inoiz ez dugu jakingo benetan gertatutakoa; gure buruan ditugun hipotesiak ez dira errealak. Horregatik, istorioan, leihotik behatzen dut neska, eta ez da amaierara arte izango, egunkariari esker, nire hipotesiak ezeztatzen dituen berria irakurriko dudala. Argazki proiektu hau aurrera eraman ahal izateko, testuinguru bat sortu da eta pertsonaia bat egoera batean kokatu izan da. Argazkietako neska, Maria López, aurretik idatzitako gidoi batean oinarritutako testuinguru horretan kokatuta dago. Beraz, aurrerago planteatuko den galdera hauxe da: argazkiak errealak badira, argazkietan agertzen diren pertsonak eta elementuak errealak badira, zer da, orduan, irudien benetakotasuna ezeztatzen duena? Argazkiekin batera aurkezten den testua izango da irudien esanahia aldatzearen errudun nagusiena. Baina baita ere, formatua. Hau da, argazki proiektu baten aurrean aurkitzen garenean, aurretik argazki horien zilegitasunean sinisten dugu, aurretik ezer ez bada esaten, inork ez du pentsatuko gezurra denik. Egoera honen antzekoa da dokumentalen kasua. Zerk egiten du dokumental bat dokumentala izatea? Formatua izango litzateke hori. Ikusle bati film bat jartzen badiogu eta aurretik esaten badiogu dokumentala dela, ikusleak kontatutakoak sinisteko joera izango du. Horrela jaio ziren dokumental faltsuak, adibidez, edota fikzioa dokumental faltsu moduan kontatzen den zinema generoa, dokumental antza dutenak, baina ez dutenak benetako datuak erabiltzen. Proiektu honekin horrelako zerbait egin nahi nuen. Alde batetik, argazki proiektu erreal baten antza zuen lana izatea nahi nuen, eta horretarako Sophie Calle artista eredu izan dut nagusiki. Baina, beste alde batetik, argazkiek berez egia esateko izan dezaketen jarrera hori kolokan jartzea nuen helburu. Hortaz, argazki batek ez badu berezko egiazko esanahirik, nik neuk eman beharko nion esanahi hori. Horregatik, argazkien parean azaltzen den istorio asmatuaren laguntzaz, esanahi atxikitua gehitu
- 9 - diet argazkiei. Argazki multzoarekin eta testuaren laguntzarekin, argazki-istorio edo sekuentzia sortu dut. Proiektuaren "faltsutasuna" badakizuenez eta egia ezagutzen duzuenez, hurrengo orrialdetan, prozesu guzti horren nondik norakoak aurkeztuko dira. Baina, hori irakurri baino lehen, orain egiaren jabe zaretenez, argazki-proiektua berriro ikustera gonbidatzen zaituztet. Seguruenik, beste begi batzuekin begiratuko dituzue argazkiak, eta bestelako zerbait bilatu eta topatuko duzue bertan.
- 10 - 2. AZALPEN MEMORIA 2.1 IDEIAREN JATORRIA Zerk egiten du zerbait zilegi? Zergatik sinesten dugu zerbait eta ez beste edozer? Galdera horiek buruan izanda, argazkiek prozesu horretan asko laguntzen zutela konturatu nintzen. Susan Sontag-ek bere On Photography (1977, 5. orr.) liburuan dioen moduan, argazki batean badago benetan gertatu da. Zilegitasun hori atxikitzen diote argazkiek gertakizun bati. Bere hitzetan (Sontag, 1977, 9. orr.), "bidaiatzen dugunean, argazkiak ateratzen ditugu, bestela bidaia hori ez litzateke existituko"1. Hau da, gerora begira ez badago proba fisiko hori, gertatu ez bailiran moduan izango litzateke. Gaur egun, argazkiak egiaren zerbitzura lan egiten du, ebidentzia moduan erabiltzen da (Fontcuberta, 2009, 17. orr.). Hori bera dio Annete Kuhnek The Power of the Image (1985, 26. orr.) liburuan. Bertan azaltzen du argazkien ebidentzia jarrera, baita errealitatearekin fidela den irudia dela. Baina argi uzten du, "modu zuzenean ez badute eratzen ere, argazkiek esanahia dute. Argazkiek ikusleari esaten diote: errealitatean horrelakoa da, ez duzu zertan ulertzeko esfortzurik egin behar, bakarrik identifika behar duzu"2. Argazki bati esanahia atxikitu ahal zaio. Argazki bat ikusten dugunean, aurretik aurreiritzirik edo azalpenik izan gabe, argazkiaren interpretazio bat egin dezakegu. Baina, al da hori bere benetako esanahia? Seguruenik, argazki berari buruz pertsona ezberdinek interpretazio ezberdinak egingo lituzkete. Baina, beste aldean, argazki bati azalpen bat atxikitzen bazaio, argazki horri beste esanahi bat ematea oso zaila izango litzateke. Gainera, argazki baten azalpena irakurtzen badugu, edo kontatzen badigute, ez dugu zalantzan jarriko. Aurretik azaldu den moduan, argazkia azalpen horren proba baita. Joan Fontcubertak bere liburuan, El Beso de Judas. Fotografía y Verdad (2009, 97. orr.), esaten duenez, argazkiaren testuinguru edo
- 11 - euskarriaren arabera esanahi bat izango du edo beste, eta anbiguetate hori izango da manipulazioa erraztuko duena. Horretaz aritzen da Roland Barthes-ek bere Lo Obvio y lo Obtuso (1986, 23. orr.) liburuan, alegia, testu baten eta argazki baten harremanari buruz hiru ohar egiten ditu. Lehenengo eta behin, testua "mezu parasito" moduan identifikatzen du, hau da, argazkiari bigarren mailako esanahia txertatzen diola, esanahi denotatiboa izan dezakeen argazki bati efektu konnotatiboa eraginda. Lehen, argazkiak hitza ilustratzen zuen; baina orain, hitza da argazkiari pisua gehituko diona, kultura, moral edo imajinazio bat atxikituko dio argazkia handitzeko. Beste ohar batean, Barthes-ek, testuaren aurkezpenaren arabera konnotazio ezberdina sortuko duela dio. Izan ere, hitza eta argazkia gero eta hurbilago badaude, konnotazioa ez da hain begi bistakoa izango, hitzaren "inozentzia" azpimarratuz eta argazkiaren objektibitatean parte hartuz. Eta hirugarren oharrean testuak, egoera gehienetan, argazkiaren esanahiaren enfasi moduan lan egiten duela dio. Hala ere, askotan, testuak esanahi guztiz berria sortzen du, eta, moduren batean, argazkian proiektatuta agertzen da, argazkiak berak testua denotatuko balu bezala. Barthes-en bi ideia horiek buruan izanda, argazkiei atxikitzen zaien esanahiez pentsatzen hasi nintzen. Eta nire buruari galdetu nion ea zenbat argazki ikusiko nituen euren istorioa jakin barik, edo zenbat istorio faltsu izango ziren. Zenbat gertakizun izango dira sinetsi izan ditugunak hedabideetan irudiak ikusi ditugulako eta, informazioa kuestionatu barik, guztiz errealak eta zilegiak zirela pentsatu dugula. Fontcubertaren 1997ko Sputnik lanak proposatzen duen moduan, argazkietan ikusten dugun ia guztia zalantzan jarri beharko genuke. Bere lanean, astronauta sobietar baten istorio faltsua kontatzen du eta, horretarako, artxiboak eta argazkiak manipulatu zituen eta, hala ere, jendeak istorioa sinetsi egin zuen3. Aipatutako lana oso interesgarria iruditu zitzaidan gaur egun horrelakoak oraindik errazago egin ahal direlako, edizio digitalari esker, seguruenik, jendeak guztiz sinetsiko lukeelako. Gaur egun, irudiez gainezka bizi gara. Egunean milaka argazki edo irudi ikus ditzakegu ia konturatu gabe. Eta, badirudi, argazkien botereaz ahaztu garela. Baina ez da horrela.
- 12 - Beraz, argazkien eta egiaren arteko harremanean pentsatuz, horrekin jolastu nahi nuen eta, agian, zerbait frogatu. Baina, zelan edo zerekin egingo nuen jolas? Orduan hasi nintzen pentsatzen istorio bat sortuko nuela eta argazkiez lagunduta egongo zenez, erreala izango balitz moduan aurkeztuko nuela. Geroago istorio faltsua, edo ez hain faltsua, baizik eta nik asmatutako istorioa zela aitortu ondoren, argazkien egiatasun hori zalantzan jartzeko asmoz. Istorio hori sortzeko, nire bizipen pertsonaletan oinarritu nintzen. Ez nuke esango istorioa guztiz faltsua denik, argazkilariaren zatia gutxienez. Zoom handiko lentea erosi nuenean, arratsaldeak pasa ahal nituzke leihotik begira zubitik pasatzen zen jendeari begira. Ez nintzen espia bat sentitzen. Hori geroago etorri zen. Baina egoera horietan pentsatuz eta Alfred Hitchcock-en Rear Window (1954) buruan izanda, leihotik argazkiak ateratzea pentsatu nuen, eta zubiarekin zerbait sortzea4. Kuxkuxeroak al gara naturaz? Zergatik entretenitu ahal nintzen leihotik jendea zubitik pasatzen begiratzen? Dirudienez, informatuta egotea gure interes fisikoan dago, eta ongi ikusten da antzinako gizakiek lekuak arakatzean edo arerioen bila zeudenean zeinu bisualak uzten zituztela (H. Newton, 2000). Beraz, naturaz, informazioaren eta horren adierazpen bisualaren "beharra" izan dugu.
Argazki-proiektu hau gertukoa da, hain zuzen ere, nire etxe azpian garatutakoa. Kanpotik, erabaki hori erraztasunean eta erosotasunean oinarrituta hartuta dagoela irudituko du. Baina ez da horrela izan. Ideiaren jatorria nire benetako gertakizunetan oinarrituta egonda, argazkiak imajinatzerakoan, zubi berbera ikusten nuen behin eta berriro. Askotan gertatzen zaigu, ondoan duguna ez dugula baloratzen eta aintzat hartzen dugula. Baina, batzuetan, urrunera begiratu beharrean, behar duguna hurbil izan dezakegu. Gogoratzen dut txikitan zubi azpi horretatik pasatzerakoan beldurra sentitzen nuela, beti han jesarrita auzoko "txuloak" zeudelako. Beraz, niretzako, zubi hori, maila txiki batean, leku debekatua bilakatu zen.
Oso bitxia iruditzen zitzaidan nola zubiaren goiko aldetik ia egunero pasatu behar nintzen eta behekotik, ordea, ia inoiz. Nagusiago egiten nintzen heinean zubi azpiko beldur hori kentzen
- 13 - joan naiz, baina gaur egun, oraindik, leku "ezezaguna" da niretzat. Beraz, argazki proiektu honen garapenean pentsatzen negonenean, eta zubi hori erabiltzea erabaki nuenean, sentsazio gazi-gozoak izan nituen.
Tituluari begira, leihoa eta zubiaren inguruko zerbait izan behar zen, baina baita ere istorioaren zalantzagarritasunaren ingurukoa ere. Hala ere, ezin zen hasieratik aitortu guztia muntaketa bat zenik ezta benetako gertakariak ez zirenez. Beraz, azkenean, Leihotik (B)egira tituluarekin eman nuen. Begira eta egira hitzen arteko jokoa sortuz. Argazki proiektua bere kabuz hartuz, Leihotik Begira titulua ikusiko dugu. Baina azalpen memoria irakurtzean (esku artean duzuna), tituluaren "B"-a kenduta, egia irakurri daiteke, eta guztia aitortuko dela aurreratzen da.
Gaur egun, konturatzen ez bagara ere, egunean milaka irudiren aurrean gabiltza. Irudiz inguratuta gaude, eta gero eta errazagoa da irudi bat sortzea eta zabaltzea edo irudiak ikustea. Horrek, noski, argazkietan eta argazkiak ikusteko eran eragina izan du. Antzina, argazki baten egiatasuna ia ukaezina zen. Argazkian bazegoen, benetan zegoela esan nahi zuen. Argazkiak, azken finean, errealitatearen errepresentazioak baino ez ziren. Errealitatearen zati bat erakusten zuten, baina errealitatean oinarrituta zegoen dokumentua zen azken finean. Chinatown filmaren hasieran argi ikus dezakegu argazkiek iradokitzen zuten sinesgarritasuna. Bertan, gizon batek zituen bere emazteari buruzko zalantzak, argazki batzuk argitzen dituzte, birritan kuestionatu barik. Argazkietan, emakumea beste gizon batekin harremanak izaten harrapatzen dute. Eta bere senarrarentzako, argazki horiek nahikoak dira besterik ez sinesteko.
XIX. mendearen erdialdean, argazkia berez, errealitatea harrapatzeko tresna moduan jaio zen. Garai positibista eta enpirista batean jaio zen, beraz, errealismoa nagusi zen garai horretan, argazkia ez zen gutxiago izango. Beraz, argazkiak oraindik ere egia esateko tresna moduan erabiltzea ez da harritzekoa. "Seeing is believing" (Kuhn, 1985. 27. orr.), "ikustea sinestea da". Ideia horrekin lotuta dago argazkien sinesgarritasuna eta, horregatik, neutraltzat hartzen ditugu. Argazkiak kodez beteta daude, baina kodeatuta ez baleude agertzeko kodeak erabiltzen dituzte. Esanahia, ikuslearen begiratzeko moduan sortzen da, hau da, kameraren begirada ikuslearen begiradaz osatzen da amaieran.
- 15 - Baina denborak argazkigintzari gero eta tresna gehiago eman dizkio errealitatearen isla hain garbia ez izateko. Argazkien manipulazioa gero eta zabalduago dago. Fontcuberta (2009)-ren arabera, manipulazioa hiru mailatan egin daiteke. Alde batetik, mezuarena. Argazkiaren edukiari eragin nahi diogunean, mota horretako aldaketei deritze. Bestetik, ukituena, xehetasun txikiak aldatzeari deritzona. Eta azkenik, berrenkuadraketarena, hau da, ebakitzea edo ikuseremua mugatzeari deritzona. Hala ere, nahiz eta aipatutako manipulazio motarik ez erabili, argazki naturalena ere erabaki batzuen ondorioa da, modu batean edo bestean, argazkilariaren marka dago, "manipulatuta" dago. Argazkilariak, 'klik' egin baino lehen, erabaki behar du non kokatu kamera, zer erakutsi nahi duen, zer ez… Eta erabaki guzti horiek argazkian eragingo dute. Beraz, argazki bat guztiz objektiboa dela esatea, ez litzateke zilegi izango. Blumer (1969)-ek zioenez, behatzaile 'objektiboak' interpretazio prozesuan bere suposizio propioak gehituko ditu nahitaez (H. Newton, 2000. 155.orr) 5. Hori dela eta, argazki bat ebidentzia moduan hartzea eta irakurketa 'objektiboa' egitea, jokabide guztiz desegokia izango litzateke.
Barthes-ek, bere Lo Obvio y lo Obtuso liburuan (1986, 18. orr.), argazkiari beste esanahi bat emateari buruz aritzen da ere, konnotazioa deritzona. Bere ustez, argazkilaritzak denotazio botere izugarria du. Hau da, argazkietan ikusten dugun guztia objektiboa eta benetazkoa dela irudituko zaigu. Baina denotazio itxura horren atzean, konnotazioz betetako erabakiak daude. Bere hitzetan, konnotazio hori ekoizpenaren fase ezberdinetan gertatzen da eta sei prozeduraren bidez lor daiteke: trukaketa, posea, objektuak, 'fotogenia', estetizismoa eta sintaxia. Eta, egia esanda, nire argazki proiekturako, ia seirak erabili ditut.
Argazkien esanahia guztiz asmatua denez, argazkien denotazio boterea erabili eta argazkien izatea trukatu egin dut. Baita ere, aktoresaren posea erabaki egin dut eta, beraz, ez da posizio naturala, baizik eta istorioa laguntzeko eragindakoa. Honi buruz, Barthes-ek
- 16 - (1982, 19. orr.) dio pertsonaiaren posea izango dela esanahien konnotazioen irakurketa ahalbideratuko duena. Objektuen kasuan, baita ere, guztiz estrategiko kokatuta daude, subjektua zein liburuak, beraz, esanahi-sortze prozesu horretan eragina izan duten erabakiak dira. 'Fotogenia'-ren aldetik ere, argiztapenari zein lenteei buruzko edo beste hainbat elementuren inguruko erabakiak hartu behar izan ditut argazkien zentzua nire istoriora mugatzeko. Estetizismoak ere esanahiaren muntaketan eragin du, erabaki estetikoak asko baldintzatu baitute proiektua. Azkenik, sintaxia oso garrantzitsua izan da. Azken finean, argazki multzo honetako argazkiak banaka ez dute ezer kontatzen, baina bata bestearen atzetik jarrita, kate bat sortuz, istorio bat kontatzen dute.
Argazki-muntaiak, bere aldetik, beste manipulazio prozesu bat dela kontsidera daiteke. Horretan sartuta, muntaketak bi zentzu izan ditzake, bata narratiboa eta bestea sinbolikoa. Narratiboak, bere izenak dioen moduan, manipulatu egiten da istorioan eragiteko. Eta sinbolikoak, zerbait transmititu nahi du eta, horretarako, normalean ondoan egongo ez ziren bi elementu kontrajartzen dira.
Hala ere, argazki-montajea ez da sinetsi ohi den desitxuratze prozesu hutsa. Manuel Sendón argazkilari galiziarrak, antzinako familien erretratuak egitean, askotan, familia kideren bat faltan zegoen emigrazioaren ondorioz. Egoera horren aurrean, Sendón-ek argazkia ateratzean, leku hutsak uzten zituen geroago falta zen kide horren erretratua bertan txertatzeko. Argazki-montaje hori ez litzateke faltsu edo gezur moduan hartuko. Egoera faltsua bazen ere, erraz inposatzen zen bere baitan egia zelako: pertsonaiak errealak ziren, familia benetakoa zen, euren arteko harremanak errealak ziren ere. Argazki horretan faltsua zen gauza bakarra egoera zen (Fontcuberta, 2009, 89. orr.).
Aipatutako manipulazio moduez gain, objektua berez manipulatzea ere posiblea da. Hemen barruan egongo lirateke fikzioen eraikitzeak, fikziozko espazioak sortzea, alegia (Fontcuberta, 2009, 90. orr.). Idazleak, miniaturen eraikitzean sakontzen du, baina horren oinarrian dagoen ideia, testuinguru jakin bat sortzea izango litzateke. Argazki-proiektu honetan, fikzio bat sortu dut. Zubia oinarritzat hartuz, bertan gertatukoa eta bertan kokatutako subjektu eta objektuak fikzio bat osatzen dute.
- 17 - Cottingley Fairies kasuaz hemen hitz egitea ere beharrezkoa litzateke. Britainia Handiko herrixka txiki horretan, Cottingleyn, 1917an argazki batzuk agertu ziren maitagarriak erakusten zituztenak. Bi umek, Elsie Wright-ek eta Frances Griffiths-ek, ateratako bost argazkiz osa-tutako seriea da. Dirudienez, bi neskek maitagarrien irudiak egin zituzten kartoi zati batzuetan eta argazkiak atera zituzten Elsie-ren aitaren argazki kamerarekin. Arthur Conan Doyle idazleak argazki horiek erabili zituen bere testu bat ilustratzeko. Jende askok irudiak benetakotzat hartu zituen, baina beste batzuk faltsuak zirela ikusi zuten. Kuhn-ek, bere liburuan, adierazten du ez dela ohikoa argazkiak isolatuta ikustea, hau da, normalean beste argazkiez inguratuta edo deskribapen txiki batekin daude. Askotan, argazki multzoa dira eta sekuentzia modura ikusteko pentsatuta daude, argazki-istorio baten moduan (Kuhn, 1985, 28.orr.). Horixe izan da argazki-proiektu honetan egin nahi izan dena. Argazki bakar batek ez luke frogatuko nire istorioa, ezta kontatuko ere. Deskribapena behar izan du, eta baita argazki sekuentzia bat ere. Hortaz, argazki baten esanahia testuinguru baten menpe dagoela konturatu gaitezke.
- 18 - 2.3 TESTUINGURUA ❖ Istorioa Istorio honetan bi pertsonaia daude. Alde batetik, behatzailea, ni neu, eta, bestetik, behatua, zubi azpiko neska. Bigarren hau, istorioko zati handi batean, pertsonaia pasiboa dela esan dezakegu. Ez guztiz, ekintza bat egiten du, bakarra: irakurtzea. Baina horretaz gain, ez du ezer egiten istorio guztian zehar. Amaierara heltzen garenera arte, kamerari begiratzen dionean. Beraz, zubi azpiko neskak bi ekintza baino ez ditu egingo. Nik, ordea, istorioan irudikatuko ditut nire pentsamenduak eta sentipenak. Nire burua ikusten ez bada ere, istorioa irakurtzean, niri buruz informazio asko ematen dela konturatu naiz. Beraz, ni naiz subjektu sentikorra eta aktiboa. Zubi azpiko neska, ia objektu bat izango balitz moduan tratatuko da. Kontaketaren hasieran, kasualitatez ikusiko dut neska zubi azpian. Eta, kuriositateak gidatuta, argazkiak aterako dizkiot. Egunero bertan agertzen dela konturatzean, errutinako elementu bat bilakatuko da. Horregatik ez diot argazki bana aterako egunero, baizik eta noizean behin. Istorioak aurrera egin ahala, nahiko errepikakorra bilakatzen da. Amaierara heldu arte, neskak ikusten nauenean. Behatuak behatzen nauenean dena aldatzen da. Gainera, gero kaletik noanean eta hitz egiten nauenean, hor errolak aldatu egiten dira eta bera izango da subjektu aktiboa eta behatzailea, edo boterea duena. Ni izango naiz behatua. Argazkiak ateratzeko eskatuko dit, apur bat txantxa moduan, gero ez baita berriro agertuko. Geroago jakingo denez, desagertuta darama hilabete batzuk, beraz, ez du nahi inork aurkitzea. Horregatik ez da berriro agertuko, ni bere bila nagoela pentsatzen duelako. Amaieran, egunkaria irakurtzen dudanean, behatzen egon naizen neskaren istorioa apur bat ezagutzen hasten naiz. Nire buruan hainbat teoria sortu izan baditut ere, amaieran baino ez da izango 'benetako' zerbait dakidanean. Hitchcock-en Rear Window-n Jeff, hilketa baten lekuko bada ere eta egia berari esker deskubritu izan arren, bere voyeurismoa dela eta zigortua da eta beste hanka apurtuko du. Nire istorioaren kasuan, desagertuta zegoela jakin izan banu, bere heriotza saihesteko gai izango nintzen, baina voyeurraren irudia hartuz, behatzaile pasibo hutsa naiz eta nire kontzientzia izango da zigortuko nauena.
- 19 - ❖ Argazkiak Proiektu hau osatzen duten irudiak, argazki errealak dira. Ala ez? Argazkietan agertzen diren elementuak errealak dira, pertsonaia erreala da, baina testuingurua izango da asmatua den elementua. Beraz, argazkiak eta euren edukia errealtzat hartuko ditugu. Argazkiak ateratzeko prozesuan, hiru pertsonok hartu dugu parte. Alde batetik, aktoresa, Maria López. Beste alde batetik, zubi azpian nirekin 'walkie-talkie'-z komunikatzen, eta Maria laguntzen egon den kide bat, Arrate Arana. Eta azkenik, ni neu balkoitik argazkiak ateratzen.
Argazkiak elementu gutxiz osatuta daude, ez dira oso konplexuak. Alde batetik, zubia dago, bere zutabeekin eta neska kokatuta dagoen ezpaloi altu horrekin. Zubi azpian kale-argiak daude, eta goiko aldetik kotxeak eta jendea pasa daitezke. Beste alde batetik, neskaz eta bere objektuez osatuta daude argazki ia guztiak, amaierakoak izan ezik. Argazkiak beti nire leihotik aterata daudelaren inpresioa emateko, ikuspuntua ez da asko aldatzen. Argazki guztientzat kameraren kokapena bera da, eta angulazioa, orokorrean, ere bai. Nire leihoa zubia baino apur bat altuago egonda, angulazioa apur bat pikatua da.
- 21 - Hala ere, kameraren kokapena ez da nire leihoa izan. Istorioan hori sinistera eman dut, baina, egia esanda, nire balkoitik ateratako argazkiak dira. Ikuspuntua berdina da, eta balkoian jarrita, tripodearentzako leku gehiago izan dut. Beraz, kameraren kokapena balkoia izan da, baina leihotik zubia berdin-berdin ikusten da. Horrela izan bada ere, egun ezberdinak izan direnaren inpresioa emateko, enkoadre aldaketak egon dira, noski. Kamera mugimenduak, fisikoak izan baino, optikoak izan dira. Hurbilago edo urrunago, neska zentratua, neska ezkerrean edo eskuinean… Eta horrelako aldaketa txikiak izan dira. Azken finean, errutina baten modukoa izan behar zen. Egunero leku berdinean, egunero ekintza bera. Plano motei dagokienez, hiru daudela esan dezaket: plano oso orokorra (zubiaren beheko zein goiko aldea ikusten dugunean), plano orokorra (zubiaren beheko aldea baino ez dugunean ikusten) eta plano ertaina (neska hurbilen ikusten dugunean). Argiztapenari dagokionez, naturala izan da. Hau da, egun ezberdinak izatearen irudia emateko, klima ezberdinetako egunak eta ordu ezberdinetan aterata daude argazkiak nahita. Egun eguzkitsua izan da argazki batzuentzat, beste batzuentzat hodeitsua. Batzuk arratsaldeko lehen orduetan aterata daude, eta beste batzuk iluntzean. Horrela izan bada ere, gero argazkiak digitalki apur bat editatu ditut argiari nahi nuen efektua emateko. Honi manipulazio esango diote askok, baina argazki-proiektu honetan, ez nuen nahi manipulazioa efektu digitalen bidez izatea, baizik eta argazki aurrean jartzean eta testuingurua azaltzean ikuslea manipulatzea. Horregatik argazkiak ez ditut asko editatu atera eta gero. Egia esanda, erabilitako lentea egokia izan da neska ikusteko eta hurbiletik ikusteko, baina diafragmaren irekierari dagokionez, apur bat argitsuago den lentea erabiltzea komenigarriagoa izango litzatekeen. Hala ere, orokorrean, argiarekin arazo handirik ez dut izan. Argazkien aurkezpenari dagokionez, lanean txertatzeko argazkiak ezin ziren euren kabuz agertu. Hau da, argazkia eta testua gertu egon behar ziren testuak nola baldintza dezakeen argazkiaren esanahia benetan ikusteko. Gainera, argazkiak noiz atera diren
- 22 - zehaztu nahi nuen. Istorioan azaltzen den moduan, argazkiak atera eta gero, euren data eta ordua idazten nuelako. Beraz, argazkien azpian, bi datu horiek idatzi ditut. Horiei forma emateko, 'polaroid' argazkietan oinarritu naiz, marko zuria jarriz eta behe aldeko partean informazio hori idatziz. ❖ Denbora eta espazioa Argazkien denbora deskribatzeko, lehenengo eta behin, jakin behar dugu istorioaren denbora eta proiektua egin den denbora ez direla berdinak. Argazki bakoitzak data bat du. Baina data hori istorioari dagokio. Denbora hori kronologikoa litzateke, hau da, ez doa aurrera eta atzera, baizik eta istorioak aurrera egin ahala, argazkien datek aurrera egiten dute. Proiektuaren denborari dagokionez, argazkiak, hiru egun ezberdinetan atera dira. Argazki batzuk martxoaren amaieran atera ziren, eta beste batzuk apirilean. Gero argazki horiek nahastu egin dira istorioan sartzeko, ez dira modu kronologikoan atera. Iraupenari dagokionez, berriz ere, bitan banatu behar dugu. Istorioaren iraupena bi hilabetekoa izan da, otsailetik apirilera. Elipsiak daudela esan beharrean, laburpen bat dela esan dezakegu. Hau da, istorioan, leihotik ez nuen egunero begiratzen, egunero agertzen zenez, egunerokotasunak aspertu egiten gaitu. Beraz, hasieran bai egunero begiratzen nuela, baina denbora pasa ahala, egun batzuetan ez nituen argazkiak aterako. Hortaz, argazkien artean elipsiak daude, baina istorioa laburtzeko baino ez da izan, denbora guztian berdina ikustea astuna izan zitekeelako. Argazki proiektuaren iraupena, ordea, laburragoa izan da. Egun aproposena aukeratzeko itxaron behar nuen, baina, hala ere, hiru egunetan argazki guztiak atera nituen. Espazioari dagokionez, esan bezala, nire etxe aurrean dagoen zubia aukeratu dut. Espazioa berez, nahiko grisa da. Plano zabalagoetan, zubiaren goiko zatia ikusten da, bertako errepidea eta espaloia. Baina baita ere behe aldetik pasatzen den espaloia eta errepidea. Neska, zubi
- 23 - azpian dagoen altuera-dun espaloi horretan kokatzea erabaki nuen, nahiko izkuta-tuta dagoelako eta ez duelako kaletik pasatzen den jendea molestatzen. Neska bertan kokatuta dago, ia objektu baten moduan. Eszenaratzeari dagokionez, elementu gutxi batzuez hornitu dut espazioa: neska bera, manta bat, bi liburu eta arropa ezberdina. Manta beti bera da, urdina. Arropa aldaketa gutxi batzuk daude, egunak pasa direla erakusteko, hala ere, manta azpian gelditzen dira batzuetan, ia ikusezin. Zubi azpiko neskak esku artean liburu bat izango zuela erabaki nuenean, nire buruari egingo nion hurrengo galdera hau izan zen: "baina zein liburu?". Aukeratutako liburuak proiektuan jardungo ziren gaiekin lotura izatea nahi nuen, agian keinu moduan. Geroago istorio faltsua dela deskubritzean eta hurbilago begiratuz, ikusleak denbora guztian egia bertan egon dela konturatzeko asmoz. Horregatik, aukeratutako bi izenburuak "Rear Window" bera eta "La Mujer en la Ventana" izan ziren. Lehenengoa, Woolrich Cornell-ek 1942an idatzitako istorioa da, hasieran "It Had to be Murder" izena zuena. Geroago Alfred Hitchcockek "Rear Window" filma egingo zuen. Woolrich-en istorioa filmean ikusten duguna da, Jeff leihotik begira bere auzokideak behatzen dituena, bere hanka apurtuta duenez, ezin baita mugitu, eta hori egiten duelarik, hilketa bat ikusten du. "La Mujer en la Ventana" eleberria, A. J. Finn-ek 2018an argitaratutakoa. Bere protagonistak, Annak, bere leihotik begira pasatzen ditu egunak, kalera irten ezinik. Eta egun batean, bere auzokideak espiatzean, ikusi behar ez zuen zerbaiten lekuko da. Beraz, bi liburu hauek aukeratzea aproposa zela erabaki dut, proiektuarekin zerikusi handia dutelako. Hala ere, argazkiak egin eta gero, konturatu egin naiz liburuen izenburuak ez direla ondo ikusten hain urrunetik. Argazkiak digitalki editatzean, saiatu egin naiz izenburuak apur bat argiztatzen. Hala ere, ondo ikusi ez arren, hor egotea bitxia iruditzen zait. Nahiz eta nire buruak bakarrik jakin.
- 24 - ❖ Subjektua - Aktoresa Argazkietan irakurtzen agertzen den neskak Maria López du izena. Maria López-ek 18 urte ditu eta nire auzoan bizi da. Txikitatik antzerkia gustatzen zaio eta gaur egun hainbat antzerki obratan parte hartu du. Hau izan da argazkilaritza proiektu batean parte hartu izan duen lehen aldia. Argazkien konposaketan eta neskaren kokapenean pentsatzen nengoenean, Mariaren aurpegia etortzen zitzaidan burura. Beti. Hau da, ez da izan lan gogorra antzezle batean pentsatzea. Zorte bat izan da proiektuaz hitz egin nionean parte hartzea erabaki zuenean. Egia esanda, bere aurpegia etortzen zitzaidan burura papererako egokiena zelako. Hau da, Maria bera eta istorioko neska ez dira hain ezberdinak. Gainera, betidanik pentsa izan dut aurpegi espresio berezia duela. Eta agian bere jarrera izan zen, edo bere ile beltza, baina argazki horietarako neska aproposena dela uste dut.
Argazkien subjektua (edo objektua) neska izateak bestelako gaiak proposatzen ditu. Hasieran, ez nuen nahi neska izatea, beti ikusten ditugulako neskak argazkietan. Badirudi, beti, gizonaren begirada dela erretratatzen dena eta neska batek ezin duela voyeuraren lekua hartu. Honi buruz, Annette Kuhn-ek, neska baten argazki bati buruz dio argazki horrek subjektu maskulino bati hitz egiten ari diola, emakumea objektu baten moduan eraikiz. Baina horrek ez du esan nahi emakumezko ikusleek ezin dutela identifikatu modu "maskulinoan" irudi horiek ikustena, eta horrek ere ez du esan nahi emakumea ezin dela voyeur-a izan7. Beraz, argazki-proiektu honetan voyeur-a neska da, behatzaile emakumeak, beste emakume bat behatzen du. Egia da normalean voyeur-aren irudia sexuarekin eta perbertsioarekin lotzen dugula, eta emakume bat behatzean, beti, zentzu honetan egiten dela pentsatzen dugula. Kasu honetan, horrekin apurtu nahi nuen, eta guztiz kontrako behaketa proposatu nahi nuen.
- 25 - ❖ Berria Istorioaren amaierak hainbat aldaketa izan zituen aukeratutako amaiera honetara iritsi arte. Neskaren izena eta bere egoera apur bat ezagutzeko aproposa iruditu zitzaidan egunkarian irakurtzea. Azken finean, lana burutzeko argazki-kazetaritzarekin lotura zituzten hainbat testu irakurri izan ditut, eta istorioak, azkenean, kazetaritzaren bidea hartu du baita ere. Beraz, Maria López-eri argazkia atera nion, erretratu bat, eta berria idatzi nuen. Berri horri egunkariko maketazioa egin nion eta itxura hori hartuta, nahiko errealista gelditu zen. Egunkarietan irakurtzen duguna ere, sinetsi egiten dugu. Argazkien benetakotasun hori ere, egunkarien berriei aplikatu ahal zaie. Irakurlearen eta kazetariaren artean, akordio moduko bat dago eta, suposatzen da egunkarian idatzita dagoena xehetasunez ikertu dela eta egia dela ondorioztatu dela. Beraz, berriz ere, egiarekin eta egiaren aurpegi ezberdinekin jolas egin dut. Berria idazteko, benetako egunkarietan argitaratu diren antzeko berriak izan ditut erreferentzia eta eredu gisa. Istorioko protagonistari gertatutakoa, benetan gerta izan delako, alegia. Ez guztiz berdina, baina antzekoak ziren egoerak aurkitu nituen eta horietan oinarritu nintzen. Beraz, berria berez erreala da. Erreala ez dena, testuingurua da, berriz ere. Nik eman diodan testuingurua asmatutakoa da, baina ekintza bera gertatu izan da, noizbait, nonbaiten.
- 26 - 3. IKUS-ENTZUNEZKO ERREFERENTZIAK Fontcubertaren 1997ko Sputnik lanak proposatzen duen moduan, argazkietan ikusten dugun ia guztia zalantzan jarri beharko genuke. Bere lanean, astronauta sobietar baten istorio faltsua kontatzen du. Horretarako, artxiboak eta argazkiak manipulatu zituen eta, hala ere, jendeak sinetsi egin zuen. Kontatzen zuena eta argazkietan ikusten zutena harremanetan zegoelako, eta berriro ere, argazki batean badago, zelan ez dugu sinetsiko? Are gehiago, Cuarto Milenio programan, Iker Jiménez-ek, sobietar astronauta horren istorioa zilegitasun osoz kontatu zuen, egia izango bailitzan, Fontcubertaren istorio faltsua sinetsita. Eta Fontcubertaren trikimailua ezagutzen zuten ikusleen aurrean lotsagorrituz. Hemen gainean ikus ditzakegu bi argazki. Lehenengoa, aipatutako Artistak editatutakoa da, eta bigarrena originala. Baina berak, bere proiektuan, sobietarrek astronauta horren existentzia ezeztatu nahi zutela adierazten duenez, bigarren argazki hori sobietarrek manipulatutakoa lez azaltzen zuen. Astronauta horren izena Ivan Istochnikov zen, alegia, Joan Fontcuberta izenaren errusiar itzultze zuzena. Bere istorioaren arabera, Ivan Istochnikov astronauta Soyuz 2 izeneko espaziontziaren barruan zihoan, baina operazioa gaizki atera eta hil egin zen. Sobietarrek gertakizun hori ezkutatu nahian, ontzia hutsik zihoala esan zuten eta bere existentzia borratu zuten argaz-
- 27 kietatik eta bestelako hainbat dokumentuetatik. Fontcubertak, bere istorioa egiaztatzeko asmoz, hainbat dokumentu faltsutu zituen eta hainbat argazkiz osatu zuen bere erakusketa. Autoreak bere irudi propioa erabili zuen Ivan Istochnikov astronauta asmatuari aurpegi bat emateko. "Rear Window" filmean, Jeff argazkilariaren istorioa dugu. Jeffek, hanka apurtu du eta ezin da mugitu. Beraz, egunak pasatzen ditu bere apartamentutik auzokoak behatzen bere kameraren lentearekin. Istorio honen bidez, voyeur-aren irudia azaltzen da eta, nolabait, proiektu honetan, berdina egin dut. Voyeur batek, besteak ikusten ditu ikusia izan barik, "seeing without being seen" (Belton, 2000). Voyeurismoak plazerra sorrarazten du ikuspegiagatik, boterearen ikuspegia baita. Beste norbait behatzearen plazerra sortzen da aukerarik ez dagoelako beste horrek begirada bueltatzeko. Normalean, voyeurismoa, gizonak emakumea behatzearekin lotzen da eta baita plazer errudunekin, "guilty pleasure"-ekin, ere. Argazki-proiektu honetan emakume bat izango da beste emakume bat behatzen duena. Eta behatze hori plazerrarekin ez du hainbesteko loturarik, baizik eta zelatatzearekin. Hala ere, "Rear Window" filmarekin zenbait galdera sortu ziren. Horien artean, behatze horren zilegitasuna, hilketa bat salatzen lagundu bazuen ere. Hitchcock-ek horren aurrean, Jeff zigortuko du eta beste hanka apurtuko dio. Beraz, ezin daiteke ziur esan protagonistaren ekintzak zilegiak zirenik. Filma askotan, zelatzearen paradoxa ikuspegi zinematikotik erakusten da. Bertan, ikusleok behatzeak sorrarazten digun lotsa eta behatuta izateak sorrarazten digun beldurra eraginez (Albrechtslund, 2008). Rear Window-en, Jeff, auzokoak begiratzen ditu bera ikusia izan barik. Baina amaieran, Thorwald (hilketaren arduraduna) Jeff-ek behatzen diola konturatzen denean, momentu beldurgarria bilakatzen da eta Jeff behatzailetik, behatua izatera pasatzen da, hau da, kontrolean egotetik, guztiz babesik gabe
- 28 - gelditzen da. Argazki proiektu honetan, behatzailea ere behatua izatera pasatzen da. Voyeurismoa ere morboarekin lotu izan da. Adibidez, Blue Velvet filmean, protagonistak, Jeffrey-k, armairu baten barruan ezkutatzen da eta emakume bat behatzen du, Dorothy. Eszena horretan, emakumeak arropa kentzen du eta Jeffrey-k, armairu barrutik, dena ikusten du. Ikuspegi honetatik, gizona voyeur hutsa da eta perbertitutako begirada duela esan daiteke. Baina filmak berak, zalantzan jartzen du, detektibe lana edo perbertitu hutsa den.
Proiektu hau aurrera eramateko, beste erreferentzia nagusi bat, Sophie Calle izan da, bereziki bere Suite vénitienne lana. Bertan, kaletik jende ezezaguna jarraitzen zuen eta argazkiak ateratzen zizkien. Gero, argazki horiek testu labur batekin aurkezten zituen, testuak egunerokoaren egitura jarraituz eta lehengo pertsonan idatzita zegoelarik. Calle-ren lana behatze hutsaren eta 'stalker' edo jazarlearen mugan dago (Hand, 2005)8.
Argazkiekin batera aurkezten dituen testuak, idazkera autobiografiko-aren antza du. Modu honetan, gertakizunen egiaztapena lortzen du gertakizunen zerrenda hutsa baino. Irudiak sekuentzia moduan jar-tzen ditu eta bere idaz-kera egunerokoaren
Sophie Calle-ren lan horretan, artistak voyeurraren eta detektibearen paperak hartzen ditu. Hala ere, errol horiek aldatzen ditu eta Calle behatzailea izatetik, behatua izatera pasatzen da. Modu horretan, Callek bere burua objektu behatua ikusteko aukera du detektibearen begietatik (McKay, 2013. 10.orr.) 9 . Nire argazki proiektuko istorioan horrelako egoera baten aurrean jartzen dut nire burua. Nik neska behatzen dut ia egunero, baina errolak aldatzen dira eta bat-batean berak behatuko nau ni. Hala ere, ez da izango detektibearen irudian Sophie Calle-ren lanean bezala. Zelatatzearen inguruan hainbat eztabaida sortu dira. Sophie Calle-ren lanaren inguruan, bere zelatatze jarrera pribatutasunaren biolaziotzat hartua izan da (McKay, 2013). Noiz da zilegi artista baten zelatatzea? Eta noiz detektibe batena? Hor dago erantzun argirik gabeko galdera.
Artikulu sasi-zientifiko honen helburua, zientzia aldizkariaren zorroztasun intelektuala kolokan jartzea zen. Artikuluak Transgressing the boundaries: towards a transformative hermeneutics of quantum gravity izenburua zuen. Jargoi egokia erabiltzen zuen eta autoritate espezializatuetara jotzen zuen. Baina, baita ere, akats txiki batzuk txertatu zituen, aditu gutxi batzuek bakarrik topa zituzketenak. The New York Times egunkariak, artikuluaren itxura guztiz sinetsiz, azalean argitaratu zuen (Fuller, 2009).
Aurretik aipatu den moduan, Cottingley Fairies-en kasua ere beste fake bat izan zen. Elsie Wright-ek eta Frances Griffith-ek, 1917an, maitagarriekin argazkiak atera zituzten euren arropa bustiak justifikatzeko, maitagarriekin jolasean zuedela esaten baitzuten. Hiru urte geroago, argazki horiek The Strand aldizkarian argitaratu ziren eta, urte bat geroago, Sir Arthur Conan Doyle-ek maitagarrien existentzia frogatzeko erabili zituenak. Jende askok hasieratik ez zuen sinetsi maitagarri horiei argazkia atera zietenik, baina inork ez zuen jakin argazki horiek manipulatuta zeudela. Ez zen 1980ra arte izan Elsie-k eta Frances-ek fake-a zela konfesatu zutena. Eta horrela izan bazen ere, argazki zehatz bati buruzko faltsutasuna ez zuten guztiz onartu. Efektua, gaur egunera arte heldu da, zenbait pertsonek maitagarrien existentzia posiblean sinestaraziz (Talley, 2011, 108.orr.).
Kasu honen berezitasunen artean, nabarmenena, bi gaztetxoek euren helburua lortu zutela da. Hau da, helduei ziria sartu nahi zieten, eta horrela egin zuten. Heldu askok, argazkiak errealtzat hartzen zituzten ezin zutelako sinetsi gaztetxo batzuek horrelako manipulazio bat egiteko gai zirenik. Conan Doyle-en hitzetan, "horrelako argazkilaritza trikimailu bat bi nekazal umeengandik urrun daude" (Talley, 2011, 109.orr.)11.
Sarreran, istorioa sinistu duzuen ala ez galdetu dut. Orain, amaitzeko, egin beharreko galdera hauxe da: hemendik aurrera, argazki batean ikusten duzuena kuestionatu gabe sinistuko duzue? Edo beste esanahia izan dezakeela pentsatuko duzue? Niretzako, lan hau, argazki-proiektu bat baino gehiago izan da. Gogoeta handia egin dut aipatutako gai guzti horiei buruz. Alde batetik, argazkien benetakotasunaren inguruan; egun, enigma bat izaten jarraitzen duena. Aurretik irakurritako guztia kontuan izanda, konturatu behar gara argazki baten esanahiaren inguruan esaten dena benetakoa den ala ez jakitea zaila dela. Beste alde batetik, proiektu honi esker, pertsonon behatzeko joerari buruzko hausnarketa egin ahal izan dut. Nik neuk orduak pasa izan ditut leihotik jendea begira. Edo parkean familiak behatzen. Edo autobusean aurrean dudan mutilaren bizitza asmatzen. Baina egoera guzti horiek komunean zerbait dute: guzti hori, nire buruan dagoela, nik sortzen ditudala subjektu horien istorioak, eta inoiz ez dakidala benetako istorioa zein den. Proiektu honetan kontatutako istorioa salbuespena izan da. Istorioan egunkariak ematen dit egiaren berri. Eta horrela bada ere, beti egongo da zalantzarentzat lekua; poliziek ere, hipotesiak sortzen dituztelako. Lan honen helburua ez da ziria sartzea soilik izan, baizik eta eztabaida edo gogoeta bat piztea. Bizi garen gizarte moderno honetan gero eta beharrezkoa delako. Irudiz inguratuta gauden mundu honetan, batzuetan, ikusten duguna kolokan jarri behar dugu, mota honetako 'tranpetan' ez jauzteko, gero eta manipulagarriagoak bilakatu garelako. Antzina, analfabetismoa zela eta, irudiak erabiltzen zituzten manipulazio tresna lez, baina gaur egun, irudiek mugitzen gaituzte oraindik ere. Lana, hasi egin den moduan amaituko da: aipu batekin. Aukeratutako adierazpen hori, aurretik agertu izan den Annette Kuhn-en "Seeing is believing" (1985) da. Baina lanean zehar hausnartutako guztia kontuan izanda eta ondorio moduan erabiltzeko, aipua aldatu egin dut. "Seeing is believing. And, sometimes, believing is not seeing at all". "Ikustea sinestea da. Eta, batzuetan, sinestea, bat ere ez ikustea da"
Eginbeharrak: E1: Ideia pentsatu eta egin daitekeen edo ez aztertu. E2: Ideiari buruzko berrikusketa bibliografikoa egin. E3: Bibliografiatik ideia garrantzitsuenak atera. E4: Istorioa idatzi. E5: Bibliografia proiektuarekin lotu. E6: Memoria idatzi. E7: Argazkiak nola egin pentsatu eta inspirazio iturriak bilatu. E8: Aktoresarekin batu. E9: Argazkiak ateratzeko materiala prestatu. E10: Argazkien antolaketa egin. E11: Argazki probak egin. E12: Argazkiak aktoresarekin egin. E13: Argazkien aukeraketa. E14: Argazkien edizioa. E15: Argazkiak nola aurkeztu pentsatu eta formatu bat eman. E16: Egunkariko berria idatzi eta maketatu.
- 34 - Helburuak: H1: Argazkien egiatasuna kuestionatzea. H2: Giza kuriositatea (kuxkuxero izatearen inguruan) hausnartzea. H3: Argazki batek manipulatzeko duen ahalmena erakustea. H4: Istorioa errealtzat hartu izana lortzea.
Hurrengo taulan aipatutako eginbeharrak ze hilabetetan egin diren agertzen da.
- 35 - E9 H4 2018ko martxoa eta apirila E10 H4 2018ko otsailetik apirilera E11 H4 2018ko apirila E12 H4 2018ko apirila Laugarren Aroa: Postprodukzioa 2018ko apirila eta maiatza Eginbeharra Helburua Egokitutako denbora E13 H4 2018ko apirila E14 H4 2018ko apirila eta maiatza Bostgarren Aroa: Memoriaren idazketa 2018ko otsailetik maiatzera Eginbeharra Helburua Egokitutako denbora E5 H1, H2, H3 2018ko otsailetik maiatzera E6 H1, H2, H3 2018ko otsailetik maiatzera Seigarren Aroa: Lanaren formatua 2018ko maiatza Eginbeharra Helburua Egokitutako denbora E15 H4 2018ko maiatza E16 H4 2018ko apirila eta maiatza | science |
addi-f8f1721ea515 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27823 | Nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen diseinu, fabrikazio eta karakterizazioa. | Martínez Urdiain, Natalia Eugenia | 2018-06-29 | 1 SARRERA Nukleo hutsezko zuntz optiko mikroegituratuen (NH-PZOm) zuntzak eta detekzio molekularrerako Raman espektroskopiaren konbinazioa gai gorietako bat da zuntzarekin erlazionatuta komunitate zientifikoan. Nahiz eta kristal fotonikozko zuntzen erabilpena oso ugaria den hainbat arlotan baita oso ikertuak izan ere, lan honek nukleo hutsezko polimerozko zuntz optiko mikroegituratuetan arreta jartzen du. Silizezko zuntzekin alderatuta, polimerozko zuntz optikoen abantaila nagusiak jarraian aipatutakoak dira: polimerozko zuntzak produzitzeko kostu baxua, zuntzaren malgutasuna eta erabilitako polimeroaren bio-bateragarritasuna. Horrez gain, behe fusio tenperatura eta lehen aipatutako bio-bateragarritasuna aprobetxatuz, polimeroa dopatzeko aukera ugari daude, etorkizun handia aurreikusten zaizkielarik zuntz mota hauei. Lan honetan NH-PZOm zuntzen diseinu eta fabrikazioa aztertzen da, eta behin zuntza egindakoan, nukleoan argia gidatzen dela bermatu da, sentsore sistema gisa erabiltzeko ezinbesteko baldintza delako. Zuntzaren nukleoko interakzio-distantzia luzeak eta dispertsaturiko Raman argiaren gidatzeak Raman seinalearen intentsitatea hobestu ditzakete hiru mailatan edo gehiago. Helburu honetarako, geometria egokiak diseinatu beharko ditugu, eta fabrikazio unean, bermatu egin beharko dugu PMMA aurreformetan zulatutako geometria mantendu egiten dela eskala txikiagoko kanabera eta zuntzetan. Kontutan izan behar dugu, kasuak kasu, 60 mm diametroa duen aurreforma, 600 mikra inguruko diametroa duen zuntzera bihurtuko dugula. Etapa hauetan, bai berotze eskema zein tenkaketa eskema zehatzak diseinatu beharko dira. Master amaierako lan honek ikerkuntza pluridisziplinarra sustatzen du. Hori guztia burutu ahal izateko, jakintza ezberdineko profesional zein ikertzaileen laguntza izango dugu. Hainbat laguntza eta kolaborazio lortu dira dagoeneko EHU-ko FAT/APG taldeaz gain; hala nola, CIC BiomaGUNE erakundeko NanoBioPlasmónica taldearekin eta BCMaterials taldearekin [1],[2]. Denek goi mailako baliabide, esperientzia eta ezagutza baieztatzen dute. Bestalde, FAT/APG taldea BCMaterials ikerkuntza taldearekin elkarlanean dabil , eta Sydney Unibertsitateko Institute of Photonics and Optical Science taldeak polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen diseinuarekin laguntzen du. Beharrezkoa den material eta
2 TESTUINGURUA Lehen polimerozko zuntz optikoa (PZO) hirurogeiko hamarkadan sortu zen. DuPontek "Crofon" izeneko lehen PZOa fabrikatu zuen, PMMAzko (Polymethylmethacrylate) nukleoa zeukan multimaila-indizeko (MMI) PZOa zen eta estaldura partzialki fluoratutako polimeroz osatuta zegoen. Handik aurrera, PZOen eboluzioa baina, bereziki, PZO mikroegituratuen eboluzioa izugarrizko inpaktua izan dute merkatuan. Distantzia laburreko komunikazioetarako primerako aukera bihurtu dira baina detekzio aplikazioetan edo sentsore gisa ere erabil daitezke abantailak direla eta. Abantaila nagusien artean diametro handia, malgutasuna, sendotasuna, zenbakizko irekidura handia eta propietate mekaniko bikainak azpimarratzen dira. Hori guztia dela eta, hain lehiakorra den automobil-industrian nagusitasuna lortu dute eta hautabide bikaina bihurtu dira sentsore aplikazioetan, izan ere, arlo ezberdinetan erabil daitezke, egitura-monitorizaziotik biosentsore gisara arte. Gainera eremu lokaleko sareetan, kapazitate handiko transmisio sistema bezala sekulako ezaugarriak eskaintzen ditu ohiko kobrezko kable-sareekin konparatuta. Mikroegituratutako polimerozko zuntz optikoen (PZOm) garapenak etorkizun handia iragartzen du non PZOm zuntzetan oinarritutako aplikazioak biderkatzen diren. Mikroegitura eta material ezberdinak erabiliz, edota metamaterialak sintetizatuz, ad-hoc zuntzak fabrika daitezke hainbat aplikaziotan erabil daitezkeenak, adibidez: sentsoreetan, biomedikuntzan, ingeniaritzan edo komunikazioetan. Nukleo solidozko plastikozko zuntz optikoak Plastikozko zuntz optikoek argia konfinatzea eta gidatzea ahalbidetzen dute. Forma sinpleenean, oso malgua den eta egitura zilindrikoa duen uhin-gida batez osatuta daude; errefrakzio indize zehatza daukan polimerozko nukleoa errefrakzio indize txikiagoa daukan estaldura batez gainezkaturik dago (Irudia 2-1 irudia). Nukleoaren erradioak 125 eta 490µm bitarteko tamaina izaten du. Nukleoko materialaren errefrakzio indizea uniformea (maila-indizeko zuntzak) ala graduala (indize gradualeko zuntzak) izan daiteke, estaldurarena uniformea izaten delarik. Alde batetik, maila-indizeko PMMA PZOen nukleoaren eta estalduraren errefrakzio indizeen balioak nn≈1.492 eta nc≈1.417 izaten dira, hurrenez hurren.
Irudia 2-1 PZO baten egitura Indize gradualeko profilak IG PZOen dispertsio modala izugarri gutxitzen du MI PZOekin alderatuta. Kontuan hartu beharra dago, banda zabalera maximoa mugatzen duen faktore nagusia dispertsio modala dela. Mikroegituratutako plastikozko zuntz optikoak Indize mailakatuko zuntz konbentzionalen eta kristal fotoniko bidezko gidatzemekanismoaren arteko konbinazioak polimerozko zuntz mota berri baten garapena sustatu du. Mota berri horrek kristal fotonikozko zuntz edo mikroegituratutako PZO izena dauka. Optical Fiber Technology Centereko (Sydney Unibertsitatea) ikertzaileek lan aitzindaria egin zuten zuntz mota hauen proposamenean. Halaber, modu bakarreko kristal fotonikozko zuntzak, nukleo anitzeko PZOm, birrefringentzia altuko PZOm eta nukleo hutsezko PZOm-ak ere garatu zituzten. Adibide batzuk Irudia 2-2 irudian ikus daitezke. PZOm zuntzen erronkarik handiena band-gap fotoniko gidatze-mekanismoaren abantailak eta polimero desberdinen abantaila mekaniko propioen konbinazioa lortzea da. Modu
horretan PZOm zuntzen fabrikazio prozesuak, aurreformen diseinua eta propietate optikoak optimiza daitezke. Horren guztiaren ondorioa aplikazio optimoak gauzatzea da. Mikroegitura eta polimeroen elkarketak PZOm zuntzen garapena bultzatzeko aukerak biderkatzen ditu.
Irudia 2-2 PZOm zuntz ezberdinak. PZOm zuntzen gidatze-mekanismoak Argiaren konfinamendua zuntzan aurkitzen da kristal fotonikozko PZOetan matrize edo zulo array baten ondorioz, antolaketa horrek zuntzaren ardatzarekiko paralelo azaltzen da. Argiaren gidatzea bi mekanismo ezberdinen bidez gerta daiteke: errefrakzio indize bidezko gidatzea edo banda fotonikoen egitura bidezko gidatzea [3]. Lehenengo kasuan, argia nukleoan zehar gidatzen da baina nukleoaren errefrakzio indizea estaldurarena baino handiagoa da, barne islapen osoa (TIR) mekanismo izenekoa. Beste kasuan, ordea, kontrakoa gertatzen da. Nukleoaren errefrakzio indizea estaldurarena baino txikiagoa da eta bertan argia gidatzen da. Estaldura kristal fotonikoz osatuta dago. Banda fotonikoen egitura bidezko gidatzea Kristal fotonikozko zuntzak (PCF) material honen propietateetan oinarrituta sortu ziren. Zuntzaren egituran zenbait aldaketa eginez argia gidatzea lortzen da. Kasu honetan, gidatze-mekanismoa ez da TIR baizik eta aire kanal mikroskopikoen banaketa sortuz argia gidatzea lortzen da. Egitura berritzaile horrek onura apartak azaltzen ditu, izan ere, modu bakarreko zuntzen funtzionamendua eta diametro handiko nukleoaren abantailak elkartzen
ditu. Mekanismo honetan argiaren hedapena galarazita dauden frekuentzia bandak aurki daitezke kristal fotonikoaren propietateak direla eta. Estalduraren propagazio moduen gabeziak argiaren gidatzea galarazten du estalduran zehar, beraz, argi guztia nukleoan zehar gidatzen da. Honen guztiaren ondorioz, nukleoaren errefrakzio indizea estaldurarena baino handiagoa izan behar delaren baldintza ez da bete behar.
Irudia 2-3. Nukleo hutsezko PZOm batean bandgap bidezko argiaren gidapena. PZO teknologiaren barnean, modu anitzeko gidatzea nagusitzen da, orden altuko moduak aurkitzen dira ikusgai den banda-espektroan. Hala eta guztiz ere, modu bakarreko gidatzea lor daiteke PZOm teknologia erabiliz [4]. Zuntzaren barne mikroegitura iragazkitzat har daiteke, hau da, bakarrik konfinatuko ditu nukleoan distribuzio espazial nahikoa duten moduak. Errefrakzio indize bidezko gidatzea Errefrakzio indize bidezko gidatzean, zuntzaren nukleoa egitura periodikoko matrizean zenbait zulo falta dituen eremu bat da. Hortaz, nukleoaren errefrakzio indizea ia zuntzaren materialaren berdina da. Estalduran, ordea, errefrakzio indizearen balioa zuntzaren materialen eta zuloen errefrakzio indizearen tartean dabil. Orden altuko propagazio moduak indargabetuta daudenez, oinarrizko moduaren propagazioa errazten du. Gidatzemekanismo hori eraldatutako TIR (M-TIR) gisa ezaguna da. Zuntz mota hauen portaera maila-indizeko PZO konbentzionalen antzekoa da. Abantaila garrantzitsuen artean, uhin-luzera guztietarako modu bakar bat gidatzea da. Modu bakarreko PZOm zuntzak lortzeko, d/λ<0,4 baldintza bete behar da d/λ pitch parametroa izanda. d parametroak zuloaren diametroa edo aire kanala adierazten du eta λ
Irudia 2-4 Eraldatutako barne islapen osoaren bidezko gidapena PZOm batean. M-TIR zuntz optiko estandarren TIR prozesuaren antzekoa da. Errefrakzio indize altuko eremu batean oinarritzen da, normalean silizezkoa, errefrakzio indize baxuko mikroegituratutako eremu batez inguratuta dagoena. PCF zuntzen estaldura mikroegituratua uhin-luzeraren araberakoa da. Uhin-luzeraren menpekotasun sendoak modu bakarreko zuntz ugarien diseinua baimentzen du. PZO zuntzen fabrikazio teknikak Bi etapa nagusi desberdintzen dira zuntzen fabrikazio prozesuan. Lehenengo fasea aurreformaren diseinuan oinarritzen da, hartatik mikroegituratutako zuntza lortuko da. Aurreformak zuntzaren oinarrizko propietateak zehaztuko ditu. Polimeroen ezaugarri paregabeek fabrikazio teknika ezberdinak erabiltzea baimentzen dute diseinatu nahi den aplikazio beharren arabera, izan ere, silizea baino fabrikazio tenperatura baxuagoak dituzte eta mekanizazioa errazagoa da. Teknikarik aitzindariena eta hedatuena, drilling edo zulaketa da [5]. Fresatzaile baten eta kontrol numerikoaren bidez, polimerozko zilindro solido bat zulatzen da nahi den egitura lortuz. Teknika honen bidez aurreforma zehatzak lor daitezke baina zenbait muga dauzka ere, adibidez: barautsen diametroa edo zilindro hutsak ez diren egiturak izatea. Oso erabilia den beste teknika bat capillary stacking edo kapilar tutuen pilaketan oinarritutakoa da. Aurreforma kapilar hodiak edo zilindroak mihiztatuz lortzen da. Teknika honen bidez aire frakzio handia lortzen da aurreforman, non nukleo hutsak horma mihiez bananduta dauden. Hortaz, nukleo hutsezko PZOm zuntzen fabrikaziorako ezinbestekoa da. Hala eta
guztiz ere, halako desabantailak aurki daitezke: egituraren aldaketak tenkaketa prozesuaren ondorioz, nukleoen biribiltasun eza edo kapilarren kutsadura pilaketa prozesuan zehar. Bigarren fasea aurreformaren tenkaketan datza. Zuntzen fabrikazio dorrea erabiliko da nahi den diametroko mikroegituratutako zuntza lortzeko, ehuneko mikra inguruan, eta diseinatutako egitura aurreforman mantenduz. Tenkaketa fase horrek hainbat bitarteko fasetan zatitu daiteke diametro txikiko aurreformak lortuz, kanabera izenekoak, hori dela eta, zuntzak diseinatzeko aukerak handitzen dira. Prozesu horretan, aurreformek labe bat zeharkatu behar dute beirazko trantsizio tenperatura baino altuago den tenperatura lortuz eta biskositatea gutxituz eta beraz, tenkatu daiteke nahi den diametroa lortu arte zuntzan. Baina kontuan hartu beharra dago tentaketa tenperaturak edo tentsioak aldaketak ondorio kaltegarriak izan dezaketela mikroegituran. PZOm zuntzetan oinarritutako sentsoreak Raman espektroskopia, indar handiko tresna analitikoa da eta azken urteotan interes handia sortu du biomedikuntza arloko komunitate zientifikoan zehaztasun eta desberdintza handia eskaintzen baitu laginaren konposizio kimikoa aztertzerakoan. Substantzia bakoitzak Raman espektro zehatz eta bakarra duenez, hainbat substantzien identifikazioa ahalbidetzen du momentu berean. Raman dispertsioan sorturiko fotoiak norantza orotara sakabanatzeak, irakurketa zailtzen du. Aitzitik erakutsi da Raman dispertsioa aurrez gidaturiko argi batek sortzen badu eta zuntz baten barruan ematen bada efektua, detekzio atalasea 1000 aldiz jaitsi daitekeela. Aurkezten den kasuan, zuntzak dispertsaturiko argia jaso eta gidatu egiten du detekzio guneraino. Ondorioz, PZOm-ak euskarri hobezina bilakatu dira Raman teknika erabiliz disoluzio likidoetan edota gasetan substantzia kimikoak identifikatzeko, biomedikuntzan honek duen garrantziarekin.
3 LANAREN HELBURUAK ETA IRISMENA Lan honetan nukleo hutsezko polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen (NH-PZOm) inguruko ikerkuntza lerroak sendotzea du helburu nagusi. Ikerkuntza taldeak, EHU-ko Fotonika Aplikatua Taldea (FAT/APG), eskarmentu handia dauka polimerozko zuntz optikoetan oinarritutako sentsoreen garapenean, eta azken urteotan lan ugari jorratu ditu arlo honetan, bai lan teorikoak garatuz zein sentsore esperimentalak inplementatuz. Arrazoi teknikoengatik, alde batetik polimerozko zuntz optiko mikroegituratuak lortzea oso zaila zelako, eta beste alde batetik, Raman neurketak gauzatzeko azpiegitura ez zutelako, orain arte taldean ez dira bio-sentsoreekin lotutako lan esperimentalak jorratu, baina duela gutxi lortutako ekipamenduari esker, taldea prest dago helburu honi aurre egiteko. Alde batetik, polimerozko zuntz optiko mikroegituratuak fabrikatzea ahalbidetzen duen dorre bat dauka taldeak. Estatuan aurkitzen den mota honetako lehen azpiegitura da mundu mailan martxan dagoen bakarrenetarikoa. Eta beste alde batetik, Renishaw inVia Raman Microscope ekipamendua erosi du, SERS saiakuntzak egitea ahalbidetzen duena eta lagin solido zein likidoen Raman seinalea neurtzeko egokia dena. Honela, zuntz optikoak komunikazio transmisio oinarri izateaz gain, zenbait fenomeno neurtzeko ere plataforma oso interesgarria dela erakutsi nahi da, Raman espektroskopiaz baliatuz. Nahiz eta PZOm zuntzen barnean dibertsitate handia aurki daitekeen, nukleo hutsezkoak ikertuko dira, hauek erabiltzeak abantaila ugari aurkezten dituztelako. Detektatu nahi den molekularekin interakzio luzera handiak sortzen direnez zuntzaren nukleo barruan, Raman seinalea izugarri anplifikatuko da. Horrela, , lanaren helburu nagusiak hauek dira: Simulazio software egokiak erabiliz, nukleo hutsezko polimerozko zuntz optiko mikroegituratu egokien diseinua, gerora fabrikatu eta sentsore plataforma gisa erabili ahal izateko. Zehazki, potentziaren banaketa espaziala edo eremu hurbilaren simulazioak jorratuko dira. Polimerozko zuntz mikroegituratuen fabrikazio prozesua hobetzea: aurreformaren sorkuntzarako CNC tornu bat daukagunez, zulaketa teknika erabiliz, analisi sakon bat egingo dugu, bi helbururekin: alde batetik, kalitate altuko aurreforma zulatuak
lotzeko, eta beste alde batetik, berauek lortzeko denbora zati handi batean murrizteko. Analisi honetan, kalitate parametroak aztertuko dira, besteak beste, zuloen diametroen desbideratzea, zuloen zirkularitatea, ardatzarekiko perpendikularitatea, edota zuloen azaleren zimurtasuna. PMMA aurreforma zulatuentzako berotze eskema aproposa zehaztu, labe infragorria eta labe erresistiboa erabiliz. Prozesu hau ondo kontrolatzea ezinbestekoa da, ondoren datorren tenkaketa prozesuan lortutako zuntzak aurreformaren geometria berbera mantendu dezan. Aurreformak zuntzera tenkatzeko teknika egokia zehaztu, tamaina eta geometria egokiko PZOm zuntza lortuz. Etapa honetan, aurreformaren zuloetan aire-presio negatibo edo positiboa sartzea aztertuko da, zuloen handitze edo txikitzea ahalbidetuz. Fabrikatutako PZOm zuntzak karakterizatuko ditugu, berauen bereizmen altuko mikroskopia irudiak eskuratuz, eta propietate optikoak neurtuz. Gainera, simulazioen bitartez teorikoki lortutako emaitzak neurketa esperimentalekin baieztatzen saiatuko gara. Guk fabrikatutako NH-PZOm zuntzak erabiliz, eta Raman espektroskopia erabiliz, glukosaren detekziorako plataforma sentsore bat garatuko dugu. Zehazki, NHPZOm zuntzen nukleoa kontzentrazio ezberdineko glukosa disoluzioekin beteko dugu, eta Raman espektroskopia erabiliz, glukosaren kontzentrazio mailak ezberdintzea da helburua. Neurketa esperimentalak gauzatuko ditugu, emaitzak aztertuz.
4 LANAK DAKARTZAN ONURAK Historikoki, silizio dioxidoa edo silizea zuntz optikoen oinarrizko material nagusia izan da. Hala eta guztiz ere, hainbeste desabantailek polimerozko zuntzen ikerkuntza eta garapena bultzatu dute, polimetilmetakrilatoa (PMMA) gehien erabilitako materiala izanik. Beste polimero ezberdinez fabrikaturiko zuntz optikoak ere kontsideratu dira, hala nola: TOPAS, polikarbonato (PC) edo poliestirenoz (PS) egindakoak [6]. Polimerozko zuntz optikoak aplikazio ezberdinetarako hautabide paregabeak dira; adibidez, eremu lokaleko sareetan, biosentsore gisa, osasunaren monitorizazioan edo anplifikazio optikoan erabil daitezke [7]. Mikroegituratutako polimerozko zuntz optikoak 2001.urtean lehen aldiz garatu ziren siliziozko kristalezko zuntz fotonikoen aurreneko diseinuetan oinarrituta. Une hartatik aurrera, mikroegituratutako diseinu asko PZOm bezala onartu dira [8]. Polimeroen eta mikroegituren konbinazioak xede eta propietate optiko anitzen aurkikuntza lortu du, aipatzekoak dira: polimerozko zuntzetan modu bakar baten propagazioa lortzea espektro ikuskorrean edo nukleo hutsezko PZOm-ak, non argia airez beteriko nukleoan zehar gidatzen den. Azkeneko zuntz mota hauetan, nukleoaren errefrakzio indizea estaldurarena baino txikiagoa da [9]. Beste alde batetik, Raman sakabanatzea kimika analitikoan gehien erabilitako erreminta izan da. Substantzia bakoitza karakterizatzen duen aztarna bakarrak laginaren konfigurazio molekularrari buruzko nahiko informazioa ematen du. Hala ere, Raman seinalearen intentsitate baxuak sentsore plataforma berrien garapena bultzatu dute eragozpen hauei aurre egiteko helburuarekin. Lortutako Raman seinalea hobetzea ahalbidetzen duen teknika bat nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen erabilera da PMMAz egindako sentsore plataformaren baitan. Berriki garatutako zuntzetan estaldurak zulo egitura periodikoa dauka, nukleoa diametro handiagoko zuloa izanik. Era honetan, argia nukleoan barrena gidatu daiteke. Geometriaren egitura periodikoaren eta materialaren errefrakzio indizeen arabera, argiaren gidapena bi mekanismo ezberdinen bidez gerta daiteke: eraldatutako TIR edo banda fotonikoen egitura bidezko gidatzea. Nukleo hutsezko zuntzen kasuan, era selektibo batean beteriko mikroegituratutako nukleoan argiaren gidapena ahalbidetzen da,
nukleoan disoluzio egokia sartuz gero. Hortaz, nukleo hutsezko eta polimerozko zuntz optiko mikroegituratuak(NH-PZOm) aukera bikaina bilakatu dira, etorkizun oparoarekin. Bi abantailarik nagusienak laginaren eta kitzikatutako argiaren arteko interakzio handia eta nukleoan zehar Raman seinalea anplifikatzen duen sakabanatutako argiaren gidatzea dira. Nahiz eta kristal fotonikozko zuntzak oso erabiliak eta aztertuak izan, lan hau NH-PZOm zuntzen ikerkuntzan oinarrituta dago. Polimerozko zuntz optiko hauen abantaila nagusiak, silizezkoekin alderatuta, polimerozko zuntzen ekoizpen kostu baxua, malgutasuna eta biobateragarritasuna dira. Gainera, urtse-tenperatura oso baxua denez eta biobateragarritasuna dela eta, barruko paretaren azalera sentikortasun maximoa lortzeko funtzionalizatu daiteke [10].
5 AUKEREN ANALISIA 5.1 PZOm zuntzen fabrikazioa PZOm zuntzen fabrikazioari dagokionez, aukera ezberdinak daude, Irudia 5-1 irudian ikus daitekeen bezala.
Irudia 5-1. PZOm zuntzen fabrikaziorako teknika ezberdinak. (a) zulaketa, (b) estrusioa, (c) kasting, (d) tutuen apilamendua eta (e) jalkitzea. Teknikarik aitzindariena eta hedatuena, drilling edo zulaketa da [5]. Fresatzaile baten eta kontrol numerikoaren bidez, polimerozko zilindro solido bat zulatzen da nahi den egitura lortuz. Teknika honen bidez aurreforma zehatzak lor daitezke baina zenbait muga dauzka ere, adibidez: barautsen diametroa edo zilindro hutsak ez diren egiturak izatea. Oso erabilia den eta aplikazio ugari dituen beste teknika bat capillary stacking edo kapilar tutuen pilaketan oinarritutakoa da. Behin egitura diseinatuta, aurreforma kapilar hodiak edo zilindroak modu egokian mihiztatuz lortzen da. Teknika honen abantailarik nabarmena gainerako teknikekin konparatuta aurreforman aire frakzio handia lortzen da, non nukleo hutsak horma mihiez bananduta dauden. Hortaz, nukleo hutsezko PZOm zuntzen fabrikaziorako ezinbestekoa da. Hala eta guztiz ere, halako desabantailak aurki daitezke: egituraren aldaketak fabrikazio dorrean gauzatzen den tenkaketa prozesuaren ondorioz, egitura osatzen duten kapilarren kutsadura pilaketa prozesuan zehar edo nukleoen biribiltasun eza presioa dela eta.
PZOm zuntzak beste teknika ezberdinen bidez ere lor daitezke, adibidez: aurreformen polimerizazioa edo estrusioa. Estrusio prozesua polimero edo monomero batetik abiatuta egin daiteke, erretxinazkoa normalean. Behin PZOm zuntza izango den aurreforma lortuta, lehen azaldutako edozein teknika erabiliz, fabrikazio prozesuaren bigarren fasea hasteko momentua da. Bigarren fasea aurreformaren tenkaketan datza. Zuntzen fabrikazio dorrea erabiliko da nahi den diametroko mikroegituratutako zuntza lortzeko, ehuneko mikra inguruan, eta diseinatutako egitura aldaketa minimoekin aurreforman mantenduz. Tenkaketa fase horrek hainbat bitarteko fasetan zatitu daiteke diametro txikiko aurreformak lortuz, kanabera izenekoak, hori dela eta, zuntzak diseinatzeko aukerak handitzen dira. Beraz, mikra gutxiko mikroegiturak eta diametro handiko zuntzak fabrikatzea posible da bitarteko kanaberak adhoc diseinatutako kapilarrez estaliz. Beste aukera bat aurreforma berri bat diseinatzea da bitarteko kanaberak konbinatuz. Tenkaketa prozesuan, aurreformek labe bat zeharkatu behar dute beirazko trantsizio tenperatura baino altuago den tenperatura lortuz eta biskositatea gutxituz eta beraz, tenkatu daiteke nahi den diametroa lortu arte zuntzan. Baina kontuan hartu beharra dago tentaketa tenperaturak edo tentsioak aldaketak ondorio kaltegarriak izan dezaketela mikroegituran. Tentsio positiboak edo negatibok erabiltzeak erabakigarria da prozesu honetan. Presio positiboek mikroegituraren zuloen diametroa aldatu dezake, negatiboek, aldiz, zuloak kolapsatu dezakete. 5.2 PZOm zuntzetan oinarritutako bio-sentsoreak Beirazko zuntz optiko mikroegituratuen kasuan, azken 20 urteetan sentsore mota ugari garatu dira, parametro fisiko ezberdinak neurtzeko, besteak beste, tenperatura, kurbadura, desplazamendua, bihurdura, presioa, errefrakzio indizea edo eremu elektromagnetikoa [11]. Polimerozko zuntzen kasuan, oso gutxi izan dira gaur egunerarte argitaratutako sentsoreak, eta gutxiago oraindik bio-sentsoreak Raman espektroskopia erabiliz. Mundu osoan ikerkuntza talde bi dabiltza ikerkuntza ildo honetan lanean, baina oraindik ez dira emaitza esanguratsuak argitaratu. Beraz, esan dezakegu ez dagoela heldutasun maila egokirik lortu duen bio-sentsorerik Raman espektroskopia eta PZOm zuntzak batera erabiliz, eta erronka handi bat da guk ildo horretan emaitza onak lortzea.
6 PROPOSATUTAKO IRTENBIDEAREN AUKERAKETA PZOm zuntzen fabrikazioari dagokionez, ondo definitutako prozesu bat aukeratu da aurreformaren sorkuntzarako, eta baita aurreformaren berotze eta tenkaketa etapetarako. FAT/APG ikerkuntza taldean dagoen zuntz fabrikaziorako dorrea erabiliz, eta mekanizaziorako CNC tornu bat erabiliz, ia edozein geometriazko PZOm zuntzak egiteko aukera bermatzen da. Fabrikazioari ekin aurretik, Photon Design simulazio softwarea erabiliz, PZOm zuntzen geometria ezberdinak modelatuko ditugu, helburu ditugun zuntzen propietate optikoak ezagutzeko, eta geometria hobetuak diseinatzeko. Ondoren, aurreformaren sorkuntzari dagokionez, zulaketa teknika aukeratu dugu lan honetan. Horretarako, Elgoibarko IMH (Instituto de Maquina Herramienta) taldeko Fabrikazioaren Zentro Aurreratuarekin harremana daukagunez, bertan zulotzen ditugu aurreformak, eta lan honetan zulaketa parametroak ondo zehaztu nahi ditugunez, analisi sakon bat egingo dugu, lortutako zuloen kalitatearen adierazle diren parametro ezberdinak aztertuz, besteak beste, zilindrikotasuna, desbiderapena edo zimurtasuna. Behin aurreforma egokiak eginda, berauen berotze eta tenkaketa etapak gauzatuko ditugu gure fabrikazio dorrea erabiliz. Kasu honetan, bi labe mota ditugu erabilgarri, labe erresistiboa eta labe infragorria, zuntzaren diseinuaren arabera moldatuko ditugunak. Tenkaketari dagokionez, fabrikazio dorreak dakarren diseinua erabiliko dugu, eta zuntz mikroegituratuen kasuan, presio sistema bat erabili dezakegu, aurreforman egindako zuloak kudeatzeko, komeni denean zuloak ixteko presio negatiboa egokituz, eta komeni denean presio positiboa egokituz, zuloak mantentzeko edo handitzeko. Irudia 6-1 irudian ikus dezakegu fabrikazio dorrea, berau osatzen duten unitateekin. PZOm zuntzak fabrikatutakoan, karakterizazio zehatza gauzatuko dugu. Alde batetik, bereizmen handiko ekorketazko mikroskopio elektroniko SEM mikroskopia irudiak aterako ditugu, zuntzean lortutako egituren xehetasunak neurtu ahal izateko, eta potentziaren banaketa espaziala neurtuko dugu, simulazioan kalkulatutako emaitzekin bat datorren ala ez jakiteko.
Irudia 6-1. APG taldearen laborategiko zuntz tenkaketa dorrearen argazki bat, berau osatzen duten unitateen eskemarekin batera. Eskema ondoko irudian, zuntzaren estugunea ikus daiteke. NH-PZOm zuntzak erabiliz glukosa sentsore plataformaren diseinuari dagokionez, behin zuntzen transmisio ezaugarriak baieztatuta, Raman ekipamendua erabiliz, eta aurreko lanetan ikasitako teknikak baliatuz, sistema egokia garatuko dugu, zuntzaren nukleoan sartutako disoluzioak neurtuz. Horretarako, Irudia 6-2 irudian ikus daitekeen Renishaw inVia confocal Raman Mikroskopio bat erabiliko dugu, 785 nm-tan kitzikadura iturria duelarik.
7 METODOLOGIA 7.1 Egin beharreko ikerketa eginkizunak Lan plana hiru ekintza nagusitan desberdindu da: a) Ikerkuntza: atal honetan polimerozko zuntz optiko mikroegituratuaren diseinu eta fabrikazioa dira helburu. Era berean, lortutako zuntzekin aplikazio zehatzak esperimentalki baieztatzea ere helburutzat hartzen da. Diseinuaren atalean, simulazio software pakete zehatzak erabiliko dira, geometria ezberdineko zuntzen transmisioa aztertzeko. Fabrikazio atalean, aukera ezberdinak aztertu ondoren, aurreformaren sorkuntzan zulaketa teknika aurreratuak aztertuko dira, analisi esperimentala gauzatuz eta teknika egokiena aukeratuz. Behin zuntz mikroegituratuak fabrikatuta, bakoitzaren karakterizazio optikoa gauzatuko da, aurreikusitako transmisioa bermatzen dutela frogatzeko. Nukleo hutsezko zuntzetan, aplikazio zehatzetarako garatuak izango direnez, esperimentalki frogatuko da Raman espektroskopia erabiliz detekzio sistema gisa azpiegitura bikaina izan daitezkeela. b) Berrikuntza: ikerkuntzatik eratorritako emaitzen prozesaketa eta etorkizuneko pausoak zehaztea duena helburu. c) Kudeaketa: lanaren garapen zuzena garantizatuko duena. Ondoren, azalduriko ekintzak modu zehatzago batean azalduko dira: 1. Ataza: Proiektuaren kudeaketa eta koordinazioa Iraupen estimatua: proiektuak diharduen iraupen osoa Mugarria: lanaren zuzendariak ikasleari beharrezko azpiegitura eta materialaren horniketa bermatuko du. Gainera, proiektuaren lan-plana diseinatuko da bertan mugarriak, jarraipen batzarrak eta kontrol eta jarraipenerako egokiak diren beste metodo batzuk zehaztuko dira.
2. Ataza: Bibliografia irakurketa Iraupen estimatua: 2 hilabete Mugarria: hasiera-puntu gisara, saiakera berezia egingo da lanaren helburuak lortzeko beharrezkoak izango diren jakintza lortzeko. Helburua betetzeko, oinarrizko bibliografia eskuratzea beharrezkoa izango argitaratu berri diren eta egungo egoera definitzen duten artikulu zientifikoekin batera. 3. Ataza: Polimerozko zuntz optiko mikroegituratuen propietate optikoen simulazioa. Lan onetan, software komertzial egoki bat aukeratuko da, eta zuntz mikroegituratuen geometria ezberdinetarako, transmisio ezaugarriak aztertuko dira. Zehazki, potentziaren banaketa espaziala edo eremu hurbilaren simulazioak gauzatuko dira. Horrela, modu bakarreko eta modu gutxiko transmisioko zuntzak fabrikatzea izango da helburuetako bat. Baita ere, Raman espektroskopiako aplikaziotan erabiltzeko, nukleo hutsezko zuntzak simulatuko dira, zuntzaren nukleoan disoluzio ezberdinak frogatuz. Iraupen estimatua: 3 aste Mugarria: proposaturiko hainbat diseinu teoriko aztertzea, modu bakarreko edota modu gutxiko transmisioak bermatzeko. Zuntz mota hauen argi-gidaketa fenomenoetako bat band-gap fenomenoa da, nukleo hutsezko zuntzetan argiaren transmisioa ahalbidetzen duelarik. Nukleo hutsezko zuntz optiko mikroegituratuen diseinuak espektroaren ikuskorrean eta infragorri hurbileko uhinak gidatu beharko ditu, 780nm baino uhin luzera baino handiagoak; uhin luzera hau izango baita Raman seinalea eskuratzeko erabiliko dena lagina erasotzeko. 3.1 ataza: Modu bakarreko eta modu gutxiko transmisioa bermatzen duten PZOm zuntzen geometria ezberdinak simulatzea. Zuntz hauen artean, nukleo hutseko edo NH-PZOm zuntzak ere simulatu beharko dira, aplikazioen helburuen artean Raman espektroskopiarako baliagarriak diren PZOm zuntzak lortu nahi ditugulako. Kasu honetan, helburua zein den kontutan izanda, bi egoera aurreikusi beharko dira, bata zuntzaren nukleoa hutsik
Mugarria: Simulazioetan egokitzat onartu diren geometrietan oinarrituta egindako aurreforma zulotuetatik abiatuz, zuntz tentaketa dorrea erabiliko dugu aurreformak era egokian berotzeko, eta etapa bakarreko edo bi etapako prozesua erabiliz, helburu den PZOm zuntzak fabrikatuko ditugu. Alde batetik, berotze eskema egokia aukeratu beharko da, laba infragorriak eta erresistiboak erabiliz, eta jarraian, aurreformaren tenkaketa gauzatu. Bigarren etapa honetan, aire-presioa egokitu beharko dugu, zuloen tamaina kontrolatzeko, eta tentsio maila ere aukeratu beharko da, PZOm zuntzaren tamaina kontrolatuz. 5.1 ataza: PMMA aurreforma zulotuentzako berotze eskema aproposa zehaztu, labe infragorria eta labe erresistiboa erabiliz. Horretarako, termopare egokiak erabiliz, tenperatura kontrolatuko dugu aurreformen puntu ezberdinetan. Prozesu hau ondo kontrolatzea ezinbestekoa da, ondoren datorren tenkaketa prozesuan lortutako zuntzak aurreformaren geometria berbera mantendu nahi izanez gero. 5.2 ataza: Aurreko atalean aukeratutako berotze eskema erabiliz, aurreformak zuntzera tenkatu, tamaina egokiko PZOm zuntza lortu arte. Etapa honetan, aurreformaren zuloetan aire-presio negatibo edo positiboa sar dezakegu, zuloen handitze edo txikitze prozesua kontrolatzeko. 6. Ataza: fabrikatutako PZOm zuntzen karakterizazio optikoa. Iraupena: 3 aste Mugarria: Fabrikazio teknika honen bitartez lortutako PZOm zuntzak karakterizatuko ditugu, berauen propietate optikoak neurtuz. Simulazioen bitartez 2. atazan teorikoki lortu ditugun emaitzak neurketa esperimentalekin baieztatuko ditugu. Horretarako, lortutako PZOm zuntz ezberdinen ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) bereizmen handiko irudiak aterako ditugu, eta potentziaren banaketa espaziala neurtuko dugu. 6.1 ataza: Gure tenkaketa dorrean fabrikatutako PZOm zuntz ezberdinen propietate optikoen neurketa eta interpretazioa. PZOm bakoitzeko, potentziaren banaketa espaziala eta transmisioaren espektro leihoa neurtuko ditugu. Potentziaren banaketa angeluarra ere neurtzea aztertuko da, kasu batzuetan.
8 EMAITZEN DESKRIBAPENA Proiektu honetan jorratutako atazak eta lortutako emaitzak ondorengoko ataletan aurkeztuko dira. 8.1 PZOm zuntz ezberdinen propietate optikoen simulazioa PZOm zuntz ezberdinetan argiaren transmisioa bermatzeko, edozein zuntz fabrikatu aurretik, geometria eta tamaina ezberdinetako zuntzen simulazioak garatu ditugu, parametro egokienak aukeratzeko asmoarekin. Horretarako, Photon Design® software komertziala erabili dugu, zuntz mikroegituratuetarako egokia delako eta FAT/APG taldeak lizentzia bat erosita daukalako. Software honen bitartez, Fimmwave modulua erabiliz, aukeratutako geometrian gidatuko diren moduak ebazten dira, errefrakzio indizeak aldatu daitezkeelarik. PZOm zuntzetan transmisio mekanismoetako bat band-gap efektua denez, eta kasu honetan zuntzaren geometriak baldintzatzen duenez argiaren transmisioa, zuntz ezberdinen geometriak aukeratu beharko dira fabrikatu aurretik. Hala ere, argitu beharra dago aurreformak daukan geometria zulatua eta tenkaketa prozesuaren ondorioz lortutako zuntzaren geometriak ez direla %100 berdinak, besteak beste, tentaketa etapan airez osatutako zuloak deformatu egiten direlako [12]. Beraz, simulazio hauek hurbilketa bat bezala hartuko ditugu, jakinda lortutako zuntzaren geometriak aldaketa bat izango duela. 8.1.1 Nukleo hutsezko PZOm zuntzak Lan honetan fabrikatutako PZOm zuntzekin plataforma sentsore bat garatu nahi dugunez, baldintza bat izango da zuntzaren nukleoan aire edo disoluzio bat egotea, beraz aztertuko ditugun geometrietan, zuntzaren erdian airezko kanal bat egongo da, eta berau inguratzen, diametro txikiagoko zuloak, geometria hexagonaleko eraztunak irudikatuz. Geometria hauetan, eraztunak osatzen dituzten zuloen diametroak eta zuloen hauen arteko distantziak definitzen dute argiaren gidapena [13]. Zuloen antolaketa eta tamaina ugarirekin saiatu ondoren, atal honetan aurkezten ditugun emaitzetan honako geometria aukeratu da: 46 mikrako diametroa duen erdiko zulo bat, 5 eraztun hexagonalek inguratzen dutelarik. Eraztunen zuloen diametroa 15 mikra dira. Egitura honek abantaila bi ditu: alde batetik, aproposa da zulaketa teknikaren bitartez aurreforma gauzatzeko, eta bestetik, argiaren
(a) (b) Irudia 8-1. (a) Simulatutako NH-PZOm zuntzaren geometria. (b) Simulazioan erabilitako parametron esanguratsuenak Simulazioen emaitzei dagokienez, Irudia 8-2 irudian ikus daiteke gidatutako moduen potentziaren banaketa espaziala, nukleoa airez beteta dagoenean. Estalkia osatzen duten zuloei forma hexagonala esleitu diegu, kontutan izan dugulako fabrikazio prozesuan ikasitako esperientzia: tenkaketa etapan, aire proportzio altua duten aurreformetan, zuloen itxura aldatu egiten da, forma zirkular batetik hexagonal batera aldatzen delarik. Aurrerago aurkeztuko ditugun ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) irudietan argi ikusi ahal izango da fenomeno hau .
Irudia 8-2. Gidatutako moduak, kitzikadura laserra 785 nm-koa denean eta nukleoa airez beteta dagoenean. Guk garatu nahi dugun sentsore aplikazioaren kasuan, nukleoan disoluzio egokia sartu behar da, eta bermatu egin beharko da argia gidatu egiten dela zuntz mota hauetan. Kasu honetan, gidapen mekanismoa Barne Islapen Osoa da, estalkiaren errefrakzio indizea nukleoarena baino nabarmen baxuagoa delako. Geometria Irudia 8-3 irudian ikus dezakegu:
Irudia 8-3. (a) Simulatutako NH-PZOm zuntzaren geometria, nukleoan errefrakzio indizea 1,33 delarik. Emaitzei dagokienez, espero genuen bezala, argiaren gidapena bermatzen da, Irudia 8-4 irudian ikus daitekeen bezala. Gainera, oinarrizkoa moduaz aparte, bigarren mailako moduak ere gidatzen dira (Irudia 8-4(b) irudia).
(a) (b) Irudia 8-4. Gidatutako moduak, kitzikadura laserra 785 nm-koa denean eta nukleoa disoluzio batekin dagoenean. (a) oinarrizkoa modua. (b) bigarren ordenako moduak. Atal hau bukatzeko, aipatu beharra dago lortutako emaitza teoriko hauek ezinbestekoa den zuhurtziarekin interpretatu behar direla, lortutako zuntzen geometria eta simulazioetan erabilitakoen geometria ez bait dira %100 berdinak. Ulergarria denez, fabrikazio prozesuan aurreforman sortutako geometria maila batean desitxuratu edo deformatu egiten delako. 8.2 PZOm aurreformen sorkuntza 8.2.1 Materialaren aukeraketa Polimeroaren hautaketa alderdi garrantzitsua da plastikozko zuntz optikoen fabrikazioan. Metilozko polimetilmetakrilatoa (PMMA) gehien erabilitako polimeroa da bere propietate optiko paregabeak direla eta; hala ere, beste motatako polimeroak erabiltzen dira adibidez: polikarbonatoa (PC), egonkortasun termiko handia behar duten aplikazioetan, edo poliestireno (PS) [14]. PMMA akrilikoen familiakoa da eta bere egitura kimikoa Irudia 8-5 irudian ikus daiteke. Merkatuan Plexiglass, Lucite, Oroglas edo Acrylite bezala ezagutzen da. Azken hori Evonik Cyroko marka komertziala da 1976. urtetik eta gure fabrikazio dorrean erabiliko dena [15]. Taktikotasuna, polimeroen kimika arloan, zintzilikatutako taldearen posizioa katea nagusian zehar adierazten du. Egitura bat isotaktikoa izango da ordezkatzaile guztiak lauaren alde berean daudenean. Egitura sindiotaktikoan, berriz, ordezkatzaileak txandaka kokaturik daude lauaren alde batera eta bestera. Ordezkatzaileak ausaz banatuta dauden egiturei sindiotaktiko deritze. Orokorrean, PMMA material ataktikoa da eta %75erainoko osagai sindiotaktikoa dauka [16].
Irudia 8-5. PMMA-ren egitura kimikoa. Material polimerikoekin lotutako propietate mekanikoak bere pisu molekularraren ondorio dira, eta beraz, parametro hori kontrolpean izatea oso garrantzitsua da. Polimeroa egokia dela zuntzaren berokuntza eta tenkaketa prozesuan zehar bermatu behar da. Kasu gehienetan, polimero bat egokia da aplikazio zehatz baterako baldin eta pisu molekularra balio tarte batean badago. Pisu molekularren batezbesteko balioa formula honen bidez adieraz daiteke: ̅ ∑ ni polimerizazio gradu zehatza daukaten molekula kopurua adierazten du eta Mi dagokion pisu molekularra. Baina batez besteko desberdinak daude, eta horien artean erabilgarrienak bi dira: zenbakizko batez besteko pisu molekularra (Mn) eta pisuzko batez besteko pisu molekularra (Mw). Hortaz, aurreko formula geratzen da: ∑ ∑ Kalitate optikozko PMMAn, pisuzko batez besteko pisu molekularra balio tipikoak, nahiz eta polimerizazio prozesuaren araberakoak diren, 110,000g/mol baliotik hurbil daude. Tenkaketa prozesuan eragina daukan beste parametro nagusi bat beira-trantsizio tenperatura da (Tg). PMMAren kasuan, 105-120ºC bitartean dabil [17]. Metilozko polimetakrilatozko polimero komertzial (PMMA-XT) bat erabili da tenkatuko diren aurreformak egin ahal izateko. PMMA-XT polimeroa estrusio bidezko prozesu baten bidez sortzen da. Gardena eta koloregabea den material horretan, hurrengo ezaugarriak nabarmendu daitezke: haustura eta inpaktuekiko erresistentea da baita ingurumen-baldintza
eta zahartze prozesuarekiko. Azido eta baseekin disolbatzeko erresistentzia handia aurkezten du baina eskasa da ordea, disolbatzaile organikoekin nahastuz gero. Lortutako PMMA aurreformek, erabilitako teknikaren arabera, batez besteko pisu molekular, polisakabanatze, elkartze-maila eta ezpurutasun balio ezberdinak dituzte [18]. Hori guztia kontuan hartu behar da, izan ere, aurreformaren biskositatea baldintzatzen du eta horren ondorioz, aurreformaren tentaketa ahalmena. Beira-trantsizio tenperatura (Tg) eta pisuzko batez besteko pisu molekularraren neurketa esperimentalak egin dira Evonik komertzializaturiko PMMA solidozko 14 aurreformetan horien egokitasuna bermatzeko. Horretarako, hiru termoanalitika ezberdin erabili dira. Ekorketa kalorimetria diferentziala (DSC) polimeroek fase trantsizioak jasaten dituzten tenperaturak neurtzea baimentzen du, adibidez: beira-trantsizio tenperatura edo polimero kateak mugitzen diren tenperaturak. Gel-permeazio kromatografiak (GPC) erabilitako polimeroaren pisu molekularren banaketa azaltzen du, pisuzko batez besteko pisu molekularra kenduz. Termograbimetriak laginaren masaren bariazioa neurtzen du denboraren edo tenperaturaren arabera, beraz, polimeroa degradatzen hazten den tenperaturari buruzko informazioa ematen du. Tg eta Mw dagozkien emaitzak Irudia 8-6 irudian ikus daitezke. Aztertutako zazpi aurreforma Plexigas GS zilindroak dira eta Tg eta Mw balio handiak dituzte. Bestalde, gainerako zazpi aurreformek, Plexigas XT osatuta, Tg eta Mw balio txikiagoak dituzte.
Irudia 8-6. Neurtutako 14 aurreformen Tg eta Mw balioak. Estrusio bidez egindakoak gurutze batekin irudikatzen dira, eta kasting bidez egindakoak borobilekin.
Estrusio prozesuaren bidez lortutako aurreformek Tg eta Mw balio txikiagoak dituztela baieztatu dezakegu neurketa esperimentalak aztertuz, hortaz, hautagai bikainak dira tentaketa prozesurako. Kateen luzerak materiala jariatzea tantaka erori gabe baimentzen du tenperatura egokia denean. Aitzitik, colada teknikaren bidez lortutako aurreforma guztiak Tg eta Mw balio altuagoak dituzte. Egin honek polimeroa osatzen duten kateak luzeagoak direla adierazten du eta beraz, fluidotasuna eta tentaketa ahalmena mugatuz. Hori guztia dela eta, gure kasuan aurreforma mota hauek portaera desegokia dute diametroa konstante mantenduz eta bigunduz, materiala desegiten den arte gehiegizko tenperaturagatik. Polimeroa degradatzen hazten den tenperaturari dagokion termograbimetriaren emaitzak Irudia 8-7 irudian ikus daitezke.
Irudia 8-8. Burbuilez betetako PMMA aurreforma baten argazkia, tenkaketa dorrean berotu ondoren. Burbuilek, aurreformaren suberatu ezegokia adierazten dute. 8.2.2 Zulaketa tekniken deskribapena eta analisia Zulaketa aurreformen egituren sorkuntzarako oso erabilia den metodoa da. Lehen kristal fotonikoa errefrakzio indize altua material dielektrikozko kubo bat zulatuz eginda zegoen 1991. urtean [20]. Polimeroen kasuan, zulaketa gehien erabilitako eta arrakasta gehieneko metodo bezala nagusitu da polimero desberdinez osatutako aurreformen fabrikazioan. CNC makina erabiltzen duen mekanizazioak geometria ezberdineko aurreformak fabrikatzea ahalbidetzen du, doitasun altuarekin , zuloen edo aire kanalen diametroa aldatuz, zuloen arteko tartea aldatuz (Λ) edota hauen antolaketa aurreforman. Irudia 8-9 irudian CNC bidezko mekanizazioa erabiliz sortutako aurreforma baten mekanizazioa azaltzen da.
(a) (b) Irudia 8-9 (a) Aurreforma baten sorkuntza CNC tornua erabiliz. (b) Zulaketa ostean aurreforma baten argazki bat. Lortu nahi den zuntzaren egituraren arabera, hasierako PMMA aurreformak zulo ugari eduki dezake, gutxieneko distantzia batez banatuta. Beraz, ez da harritzekoa 60mm-ko diametroko aurreforma batean 60 edo 90 zulo izatea. Horrelako egiturak lortu ahal izateko milimetro gutxiko diametroa daukaten barautsak erabili behar dira. Zulaketa metodoaren muga erabilitako barautsen luzera maximoa da. Orain arte, teknika honen bidez lortutako aurreformaren luzera maximoa ez da 70mm baino handiagokoa 2mm-ko zuloentzat. Master amaierako lan honetan, hiru mota ezberdineko barautsak erabili dira: abiadura handiko altzairuzko barautsa, karburozko barauts hoztua eta ertz bakarreko V forma daukan barautsa. Irudia 8-10 Irudian mota bakoitzeko barautsak azaltzen dira.
(a) (b) (c) Irudia 8-10. Erabilitako 3 barauts motak:(a) abiadura handiko altzairuzko barautsa, (b) karburozko barauts hoztua eta (c) ezpain bakarreko V forma daukan barautsa. Altzairuzko barauts batekin zulatzea ezpala formako espiralak sortzen ditu barautsaren artekatik irteten direnak. Ezpalek erremintaren eta polimeroaren arteko marruskadura
eragiten dute irteera bidean. Polimeroa arraspatzen da eta honek zimurtasun kalitatea kaltetzen du. Gainera, zulaketa mota honek desegin eta zuloak trangatzen dituen ezpalak sortzen ditu irudian ikusten den bezala. Hori dela eta, ziztadetan oinarritutako metodoa erabili da. Pauso bakoitzean, barautsak sakonera txiki bat zulatzen du (ebaketa txikiak landutako piezan), zulotik irteten da (behin eta berriz barautsa zulotik atera), azkeneko Z posiziora bueltatu eta zulotxo bat egiten du berriz ere ezpalik ez daudela ziurtatzeko. Metodo honen ondorio nagusia ikaragarri konplexua eta denbora ugari behar duen prozesu bat da aurreformen fabrikaziorako. Eragozpen hau gainditzeko asmoarekin, zulaketa teknika hobetu daiteke hozteko gaitasuna daukaten karburozko barautsak erabiliz. Barauts hoztua zeharkatzen duten bi zuloetatik ateratzen da likidoak ebakidura puntua hozten du. Likidoa 40mBars inguruko presioarekin aplikatu behar da. Arrazoi horregatik, 2mm-ko barautsak erabiltzea xahutu da eta analisietan, 3mm-ko barautsak erabiliko dira. Kasu honetan, ziztadetan oinarritutako metodoa altzairuzko barautsekin erabiliko ez denez, barauts mota hauen erabilerak zuloen kalitatea hobetzen du baita zulaketan erabil beharreko denbora gutxitzen du ere. Hasieran, angelu helikoidal (barautsaren ardatzaren eta kanalaren norabidearen arteko angelua) handiarekin frogatu da baina helizeen inklinazio handiek, eta ondorioz, bira kopuru altuek, hozgarriaren atomizazioa eragiten dute. Angelu helikoidal txikiko hozgarria daukaten karburozko barautsak erabiliz arazo konpondu egin da. Erabilitako hirugarren barauts mota, ertz bakarreko barautsak, diseinu asimetrikoa dauka, V-itxurazko kanal bat daukalarik hondakinak ateratzeko (8-10 (c) irudia). Era berean, likido edo isurkari hozgarria erabiltzeko barne kanal bat ere badauka, eta teorikoki, egindako zuloen barne murristadurari dagokionez, aurreko barautsek baino emaitza hobeak eskaintzen ditu. Gure saiakuntzetan lau barauts erabili dira, bakoitzaren ezaugarriak zulaketaren emaitzan daukan eragina aztertzeko helburuarekin: 3mm diametroko barauts estandarra, 30 balioko luzera-diametroa erlazioa daukana, hozgarririk gabekoa (aurrerantzean TD3).
3mm diametroko barnealdean hozte-kanal borobilak dituzten karburozko barautsa, 30 balioko luzera-diametroa erlazioa daukana (aurrerantzean CCD3). 2mm diametroko ertz bakarreko barautsa, 50 balioko luzera-diametroa erlazioa daukana (aurrerantzean SLD2). 3mm diametroko ertz bakarreko barautsa, 50 balioko luzera-diametroa erlazioa daukana (aurrerantzean SLD3). Barauts bakoitzarekin 60mm diametroko PMMA solidozko 4 aurreformetan geometria berbera zulatu da: 5 eraztunez osatutako geometria berbera egin da, aurreforma bakoitzean 92 zulo eginez. Adibide gisa, 5 eraztuneko aurreforma bat Irudia 8-11 irudian erakusten da.
Irudia 8-11. 5 eraztunez osatutako aurreforma bat. Parametro edo adierazle desberdinak aztertu daitezke zuloen kalitatea aztertzeko asmoarekin. Proiektu honetan, arreta lau parametroetan jarriko da: diametroaren errorea, zirkularitatea, zuloen ardatzarekiko perpendikularitatea eta zuloen azaleren zimurtasuna. Diametroaren erroreak tamainaren aldakuntza adierazten du edo beste era batera esanda, neurtutako eta diseinatutako diametroaren arteko diferentzia da. Errorea positiboa bada materiala gehiegi moztu dela esan nahi du. Zirkularitateak formaren aldakuntza neurtzen du, zuloen itxurak elipse forma hartzen duen ala ez adieraziz. Zuloen ardatzarekiko perpendikularitateak, bere aldetik, zulo bakoitzak bere ardatzarekiko daukan desbideratzea adierazten du. Zuloen azaleren zimurtasunak azaleko profil baten ausazko eta errepikakorrak diren desbiderapenak adierazten ditu. Oso garrantzitsua da higadura,
korrosio, neke, zama-edukiera, bero transferentzia eta hainbeste faktoreen ikuspuntutik [20]. Zimurtasuna kuantifikatzeko, bi adierazle neurtu ditugu: Ra, neurketa atal bakoitzeko profil zimurraren gehienezko eta gutxieneko balio absolutuen arteko batazbesteko aritmetikoa. Argiago ulertzeko, laukizuzen baten altuera izango litzakeena, laukizuzenaren luzera neurtutako atalaren luzera balitz, eta laukizuzenaren azalera, neurtutako zimurtasunen azalera). Eta Rz, neurketa atal bakoitzeko 5 piku altuenen eta 5 haran baxuenen arteko distantzien balio absolutuen batazbestekoa. 8.2.3 Zulaketa tekniken emaitza esperimentalak Ataza honetan, lau barauts bakoitzerako kalitate parametroen neurtutako balioak aurkezten dira. Diametroaren errorea, zirkularitatea eta aurreformaren ardatzarekiko perpendikularitatea nazioarteko protokolo estandarrak erabiliz (Mitutoyo) neurtu dira. Zuloen azaleren zimurtasunari buruzko neurketak gainazal-analizatzaile bat erabiliz egin dira eta zulo bakoitzean 4mm luzerak neurtu dira goiko eta beheko bukaeretan. Neurketa guztietan, hasierako 10mm (barauts pilotuak egina) ez dira kontuan hartu. Era honetan, zuloaren paretan neurtutako azalera zulakera sakonari dagokiola bermatzen da. Emaitzak aurkezterakoan, 4 aurreformen identifikazio eskema 8.1 taulan ikus daiteke: 8.1 taula. Aurreformen identifikazioa neurketa esperimentaletan Izena Mota Luzera (mm) Diametroa (mm) Pre1 SLD2 110 2 Pre2 CCD3 93 3 Pre3 SLD3 175 3 Pre4 TD3 118 3
Diametroaren erroreari dagokienez, emaitzak Irudia 8-12 irudian ikus daitezke. Altzairuzko barautsen kasuan (TD3), errorea positiboa da, beraz, zuloaren diametroa barautsarena baino handiagoa da. Barnealdean hozte-kanal borobilak dituzten karburozko eta ertz bakarreko barautsak, ordean, neurtutako diametroa erabilitako barautsen baino txikiagoa da. Diferentzia hori zuloen paretak jasaten dituzten tenperaturen aldakuntzagatik gerta daiteke. Altzairuzko barautsetan pecking teknika erabiltzen da, aldizkako zulaketan oinarritzen dena, baina beste bi barautsen kasuan, hozte-kanalekoak eta ertz bakarrekoetan,
barautsen aitzinamendua jarraia da eta beraz, zuloen pareten tenperatura izugarri handitzen da. Zulaketaren ondorioz sortutako beroa plastikoa zabaltzea eta zuloen diametroa gutxitzea eragiten du. 2mm diametroko ertz bakarreko barautsen kasuan, diametroaren errorea besteen baino askoz ere handiagoa da. %4 balioak arte heldu dezake. Gainerakoetan, ordea, errorea 2% baino txikiagoa mantentzen da. 2mm diametroko barautsetan, hozte-kanalak 3mm diametroko barautsenak baino txikiagoak dira, eta beraz, zuloen barnealdeko tenperatura handiagoa da. Hala ere, zulo guztietan neurtutako errorek aldakuntza minimoa aurkezten du. Uniformetasun honek zuloen diametroan, fabrikaturiko aurreformaren geometrian simetria proportzionatzen du, geroko tentaketa prozesuan eragin positiboa izango duelarik.
Irudia 8-12. Diametroaren errorearen emaitza esperimentalak Zirkularitateari dagokionez, emaitzak Irudia 8-13 irudian aurkezten dira. Kasu honetan ere desbiderapen handiena 2mm diametroko barautsetan lortzen da. Zehazki %5 lortzen da, gainerako kasuetan baino handiagoa zalantzarik gabe sarreran baita irteeran ere. Beste kasuetan, balioak txikiagoak dira, %2 baino txikiagoak eta haien artean antzekoak. Orain ere, halakoa gertatzen da 2mm diametroko barautsetan izandako hozte eskasagatik 3mm diametrokoekin alderatuta. Diametroaren errorearen eta zirkularitatearen kasuan, irteeran lortutako neurketak latzak direla nabarmendu behar da sarreran egindakoekin konparatuta, barauts estandarrak salbu. Altzairuzko barautsak metal gogorrezkoenak baino ez hain zurrunak dira eta honek aurreformara akoplatzerakoan bibrazio gehiago eragiten ditu.
Irudia 8-13. Zirkularitatearen emaitza esperimentalak Neurtutako beste parametro bat aurreformaren ardatzarekiko perpendikularitatea da, elkar banatutako bi sekzioen arteko desbiderapena neurtzen duelarik. Emaitzak Irudia 8-14 irudian ikus daitezke. Adierazle honen kasuan, emaitza okerrenak altzairuzko barautsekin lortzen dira. Ertz bakarreko barautsetan, 50 balioko luzera-diametro ratioarekin, neurketak balio antzekoak dituzte eta beraz, 3mm diametroko barautsetan errorea txikiagoa dela adierazten du. Edonola, kualitatiboki emaitza onenak karburozko barauts hoztuekin lortu dira, adierazle hau 0,10 baliotik behera mantenduz zulo guztietan.
Irudia 8-14. Ardatzarekiko perpendikularitatearen emaitza esperimentalak Zuloen pareten zimurtasunari dagokionez, emaitzak Irudia 8-15 irudian aurkezten dira. Bi adierazle neurtu ditugu, Ra eta Rz, beraien esanahia aurreko atalean azaldu delarik. Ra-ri
(a) (b) Irudia 8-15. Zimurtasun neurketetan lortutako balioak. (a) Ra adierazlea, (b) Rz adierazlea. 8.3 PZOm zuntzen tenkaketa 8.3.1 Tenkaketa prozesuaren deskribapen orokorra FAT/APG taldearen zuntz tenkaketaren dorrea, beronen unitateen eskema batekin batera Irudia 6-1 irudian ikus daiteke. Tenkaketa prozesua zuntz konbentzionaletan erabilitakoaren antzekoa da: labe barrukaldeko beroketa prozesuan zehar, pausoz-pausoko motor bat arduratzen da abiadura egoki batean aurreforma sartzeaz. Aurreformaren tenperatura beira-trantsizioa tenperaturaraino (Tg) heldu beharko da polimeroa tenkatu ahal izateko. Berotutako aurreforma abiadura handiagoz tenkatzen denean, tenkaketa abiadura izenarekin ezagutzen dena (vdraw), estugunea (neck down region) sortzen da. Estugune honek zera adierasten du: aurreformaren sekzioa non diametroaren aldaketa/murrizketa azkarra ematen da. Neck down estugunearen itxura eta luzeera oso garrantzitsuak dira PZOm zuntzen fabrikatzio prozesuan, zuloen deformazioan eta diametroaren aldakuntzan
. (1) 8.3.2 Labeen diseinua: berotze eskema Aurreforma diseinatzerakoan, mikroegituraren deformazioa minimizatzeko faktore oso garrantzitsu bat tenperaturaren profilaren uniformetasuna lortzea da aurreformaren zeharkako ebakiduran. Nahiz eta polimerozko aurreformak berotzea kontzeptualki beirazko aurreformak berotzearen antzekoa izan, errealitatean egoera guztiz desberdina da materialen eta aurreformen ezaugarriengatik [21]. Hasteko, PZOm zuntzen fabrikaziorako erabilitako polimeroen eroankortasun termikoa oso eskasa da (PMMA-ren kasuan, magnitude-orden bat txikiagoa). Gainera, PZOm zuntzen kasuan aurreformaren tamaina handiagoa da. Beirazko aurreformen diametroa zentimetro ingurukoa da (2-3cm); PZOm zuntzen aurreforma primarioetan, ordea, 6-8 cm-koa da. Aparteko zailtasun bat polimerozko aurreformak diseinatzeko orduan egitura barnean aurkitzen den aire frakzio handia da. Arazo honi aurre egiteko bero transferentzia eroale eta erradiazio moduen interakzioan pentsatu behar da. Hortaz, labe zehatzaren diseinu eta jokaerak zuloaren deformazioan inpaktu handia daukate. Aurreforma bakoitzerako bero baldintza optimoak lortzeko, neurketa esperimentalak errepikatu behar izaten dira, helburua lortu arte. Labearen eskema osoa bi atazetan banatzen da: airez hoztutako labe erradiatzaile infragorri bat hasierako beroketarako erabiliko dena eta labe erresistibo bat zuntzen tenkaketarako. Labe erradiatzailea bi altuera desberdinetan kokatutako sei lanpara infragorriz osatuta dago. Altuera bakoitzean hiru lanpara daude triangelu aldekide bat osatuz eta bi triangeluak 60º elkar biratuta daude. Triangeluen barnean kokatutako beirazko zilindroak lanparak hozteko erabilitako aireaz babesten du. Labe erradiatzaileari dagokionez, berotzeko kablez biribildutako altzairu herdoilgaitzezko hodi batek osatzen du labea. Aurreformen tamaina handia dela eta, tenkaketa prozesua bi zatitan banatzen da: jatorrizko aurreformatik kanaberara tentaketa, eta kanaberatik zuntzera tentaketa. Inconelezko xafla bat erabil daiteke labearen bi atazak banatzeko eta isolatzeko.
Irudia 8-18. Tenperaturaren eboluzioa 60 mm-ko diametroa duen PMMA aurreforma bateko 5 posizio ezberdinetan (r= -2.5, -1.5, 0, 1.5, eta 2.5 mm). Emaitzak ikusita, esan dezakegu tenperaturari dagokionez, aurreformaren puntu ezberdinetan lortutako homogeneitatea bikaina dela. Aurreformaren tenperaturaren banaketa erradialaren eboluzioa denboran zehar analizatzerakoan, prozesu fisikoa modu honetan azaldu behar da: hasierako faseetan, aurreformaren azalera oso azkar berotzen da. Polimeroaren eroankortasun termiko eskasa dela eta, aurreformaren eskualde zentrala berotzeko denbora luzea itxaron behar da. Hori dela eta, azaleraren tenperaturaren gehikuntzarik nabarmena hasierako faseetan izaten da (labearen tenperaturaren ezartzearen lehenengo erdian : 0-20min, labearen potentzia maximoaren %18-ra ezarrita). Ondoren (ezartze-prozesuaren bigarren zatian, 20-40 min, labearen potentzia %20-ra ezarrita), labearen potentzia hasierako %18-ko baliora gutxitu behar da azalera gainberotzeaz babesteko eta aurreformaren erdialdea azalera tenperatura berdintzeko. Tenperaturaren profilaren uniformitate erradiala modu honetan definitu daiteke:
non Tmax aldagaiak aurreformaren tenperatura maximoa adierazten du momentu zehatz batean, eta Tc aldagaiak aurreformaren erdialdearen tenperatura momentu berean. Uniformetasun maximoa step-down fasean lortzen da. Ondorioz, esan dezakegu pausokako eskema hau egokia dela ezinbesteko den tenperaturaren uniformetasuna bermatzeko.
8.3.4 Aurreformaren tenkaketa prozesua Aurreforma aurreberotzearen ostean, tenkaketa fasea hasteko ordua da. Fase honetan labearen atalak banatzeko asmoarekin Inconel xafla erabiltzearen premia azpimarratu behar da labe erresistiboaren eragiketa independentea eta egonkorra bermatzeko. Irudia 8-19 irudian labe erresistiboaren tenperaturaren eboluzioa ikusi daiteke Inconel xaflaren eragina kontuan hartuz. Inconel xafla jartzerakoan, tenperatura konstantea dela esan daiteke, gehienezko 0,2ºC desbiderapenarekin.
Irudia 8-19. Tenkaketa gunean neurtutako tenperatura. (a) Inconel xaflarekin eta (b) Inconel xafla gabe. Bi etapako tenkaketa prozesuan, jatorrizko aurreforma zuzenean PZOm zuntzera tenkatu beharrean, 6 mm inguruko diametroa duen kanabera edo bitarteko aurreforma batera tenkatzen da. Prozesua bi atal desberdinetan banatzeak zuntzaren diametroa kontrolpean izatea baimentzen du, izan ere, tenkaketa abiadura handiek eragin kaltegarriak dituzte zuntzaren diametroaren egonkortasunean (aurreforma primarioa zuzenki zuntza bihurtuko balitz vdraw/vfeed 3600-90000 ratioa ingurukoa izango zen). Zenbait PZOm zuntzen diseinuan kanabera PMMA-zko edo PC-zko tutu zilindriko batekin estaltzea komeni da, bukaerako PZOm zuntzean zuloen eta nukleoaren dimentsioetan balio zehatzak lortu ahal izateko. Bitarteko estaldura prozesuan, mikroegituratutako kanabera polimerozko tutu batean estuki murgiltzen da, azken honen diametroa kanaberarena baino pixkat handiagoa delarik. Gero haien artean sortutako aire hutsunea huts konprimatuko konpresore sistema batera konektatzen da, kanabera eta tutuaren artean dagoen airea zurgatuz. Ondorioz, tutua eta kanabera bateratu eta integratu egiten dira, zilindro bakarrean bihurtuz. Tenkaketaren
bigarren fasean, bitarteko aurreforma hau bukaerako PZOm zuntzera tenkatzen da, lortutako zuntzak hasieran diseinatutako mikroegitura aurkeztuz, zuloen diametro eta banaketa egokiarekin. Adibide bezala, bi etapako tenkaketa prozesuko atal bakoitzean lortutako emaitzak Irudia 8-20 irudian aurkezten dira.
Irudia 8-20. Fabrikazio prozesuan jarraitutako etapak: (a) 60 mm-ko diametroa duen aurreformatik (d) PZOm zuntzera. (b) 6 mm-ko diametroa duen kanabera. (c) Bitarteko aurreforma, PMMA zilindro batez inguratu ostean. 8.4 Fabrikatutako PZOm zuntzen karakterizazioa Atal honetan, aurreko ataletan deskribatutako pausoak jarraituz diseinatu eta fabrikatu ditugun nukleo hutsezko POZm zuntzak karakterizatuko ditugu. Zuntzen diametroak 100 mikra eta 1 mm bitartekoak direnez, geometria eta diseinuen arabera, mikroegiturak xehetasun onarekin aztertu ahal izateko, bereizmen handiko ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) mikroskopia irudiak atera ditugu, EHU-ren SGIker zerbitzua erabiliz. Irudi hauekin, egituren zuloen diametroak, zuloen arteko distantziak eta zuloen arteko zubiak neurtu ahal izango ditugu. Beste alde batetik, NH-PZOm zuntzen ezaugarri optikoak neurtzeko, potentziaren banaketa espaziala neurtuko dugu, eta bermatu egingo dugu 785 nm-tan argia gidatzeko gaitasuna daukatela, gero glukosaren sentsore plataforma gisa erabili daitekeela baieztatuz. Neurketa hauetarako Hammamatsu LEPAS-12 NF gailua erabiliko dugu.
8.4.1 SEM irudiak Bereizmen handiko ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) mikroskopia irudiak ateratzeko, EHU-ren SGIker zerbitzuak Mikroskopia Elektronikoa eta Materialen Mikroanalisia unitateaz baliatu gara. Bertara eraman ditugu fabrikatutako NH-PZOm zuntz lagin ezberdinak, eta magnifikazio ezberdinetako irudiak etera dizkigute, mikroegiturak xehetasun handiarekin ikus daitezen. Alde batetik, bitarteko aurreforma edo kanabera bat aurkezten dugu Irudia 8-21 irudian, 3 mm-ko diametroa duelarik. Kanabera hau bi etapako fabrikazio prozesuan erabiltzen da, PMMAzko estalki zilindriko batekin inguratu ondoren zuntzera tenkatuz. Argi ikus daitekeen bezala, jatorrizko 60 mm-ko diametroa duen aurreformarekin konparatuz, egitura mantendu egin da, 6 eraztun hexagonaleko geometria eta erdian aire kanal zilindriko bat daukalarik, baina zuloen zirkularitatea nabarmen desitxuratu da. Esan beharra dago, zirkularitate gabezia hau, argazkiak atera ahal izateko zuntzaren ebakuntzan ematen den deformazioari egokitzen diogula, zuntza edo kasu honetan kanabera, bizarra mozteko hortz batekin ebakitzen bai dugu. Teknika primitiboa dirudien arren, hau da PZOm mikroegituratuak mozteko erabiltzen den teknika egokiena.
(a) (b) Irudia 8-21. 3 mm-troko kanaberaren ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) mikroskopia irudiak. (a) x25 magnifikazioarekin, (b) x250 magnifikazioarekin Kanaberaren diametrotik zuntzera jaistean, mikroskopioaren magnifikazioa nabarmen handitu behar izan da, eta lortutako irudi batzuk Irudia 8-22 irudian ikus daitezke. Kasu honetan, 650 mikrako diametroa duen NH-PZOm zuntz bati dagozkio argazkiak, aurreko
Irudia 8-21 irudian aurkeztutako kanaberatik ateratako zuntza, zehazki. Irudia 8-22 (a) irudian zuntza ia osorik ikus daiteke, eta jatorrizko kanaberarekin konparatuz, bi ezberdintasun ikus daitezke nagusiki. Alde batetik, kanaberak zituen 6 eraztunak ikusten dira. Baina kasu honetan, kanabera estalki batekin inguratua izan denez tenkatu aurretik, mikroegiturak ez du zuntzaren azalera osoa betetzen, baizik eta zuntzaren barnealdeko eremu txiki batean kokatzen da. Jatorrizko kanaberarekin konparatuz gero, bigarren ezberdintasun bat zuloen diametroan dago. Zuntzaren kasuan, tenkaketa prozesuan presio positiboa egokitu diogunez erdiko airezko kanalari, beronen tamaina handitu egin da eraztunen zuloekin konparatuz. Irudia 8-22 (b) irudian zuntzaren mikroegitura ikus daiteke x250 magnifikazioarekin. Alde batetik, mozketaren ondorioz sortutako arrakalak ikus daitezke, eta mikroegiturari dagokionez, zuloen itxura aldaketa nabarmena da, jatorrizko zulo zirkularrak itxura hexagonal edo eliptiko batekin agertzen direlarik. Zuntzaren estalkia osatzen duten eraztunak xehetasun handiagoarekin ikusi ahal izateko, Irudia 8-22 (c) eta (d) irudietan x1000 eta x2500 magnifikazioarekin ateratako irudiak ikus ditzakegu. Irudi hauetatik posiblea da eraztuna osatzen duten zuloen diametroa zenbatzea, eta berauen arteko zubien zabalera ere bai. Zuloen diametroari dagokienez, batazbeste 10-15 mikrako diametroak dituzte, eta zuloen arteko zubiek mikra bateko zabalera dute.
(c) (d) Irudia 8-22. 650 mikrako NH-PZOm zuntzaren ekorketazko mikroskopio elektroniko (SEM) mikroskopia irudiak. (a) x100 magnifikazioarekin, (b) x250 magnifikazioarekin, (c) x1000 magnifikazioareki, eta (d) x2500 magnifikazioarekin. 8.4.2 Potentziaren banaketa espaziala NH-PZOm zuntzak argiaren gidapena bermatzen dutela frogatzeko, potentziaren banaketa espaziala neurtu beharra dago. Kasu honetan, zuntzak sentsore aplikazioan erabili nahi ditugunez eta Raman neurketak 785 nm-tan egingo ditugunez, uhin luzera honetan neurtuko dugu potentziaren hurbileko eremua edo banaketa espaziala. Neurketak FAT/APG taldeko laborategian gauzatu dira eta ondoko muntaia esperimentala erabili dugu:
Irudia 8-23. Potentziaren banaketa espaziala neurtzeko erabilitako muntaia esperimentala. 785 nm-tako laser baten potentzia kolimatu eta magnifikatu ondoren, objektibo bat erabiliz NH-PZOm zuntzaren nukleoan fokatu dugu, zuntzaren nukleoa airez beteta dagoelarik. Zuntzari dagokionez, 50 cm-ko lagin bat erabili dugu, zuzen dagoelarik. Zuntzaren irteerako potentzia LEPAS-12 Near Field gailuarekin neurtu dugu, eta emaitzak Irudia 8-24 irudian ikus daitezke:
Irudia 8-24. 6 eraztuneko NH-PZOm zuntzaren irteeran neurtutako potentzia. Zuntzaren irteeran neurtutako potentziari dagokionez, argi dago gidatutako argiaren potentzia ia dena nukleo barrualdetik gidatzen dela, simulazioetan kalkulatu genuen bezala. Nukleoa inguratzen duten eraztunetan nekez ikus daiteke argirik, eta dagoen argi gutxi hori galera moduei dagokie, nukleotik uhin ebaneszente edo suntsikor gisa heldutako argia ain zuzen.
Muntaia esperimental berbera erabiliz, 3 eraztunez osatutako NH-PZOm zuntza ere neurtu dugu, nukleoan argia gidatzeko gaitasuna duela bermatzeko. Kasu honetan ere, Irudia 8-25 irudian ikus daitekeen bezala, argiaren gidapena nukleo barnealdean gertatzen da.
Irudia 8-25. 3 eraztuneko NH-PZOm zuntzaren irteeran neurtutako potentzia. 8.5 Fabrikatutako PZOm zuntzekin aplikazio zehatza: Raman espektroskopia eta NH-PZOm zuntzak erabiliz, glukosa detekzio sistema baten diseinua Sentsore aplikazioetan, Raman espektrometriaren efizientzia eta sentikortasun txikia gainditzeko hurbilketa bat, hutsezko PZOm zuntzak erabiltzea da. Luzetarako zuloz beteriko egitura duten zuntz mota hauetan, argia nukleoan konfinaturik transmititzen da, aurreko atalean frogatu dugun bezala. Kasu honetan, lortutako espektroaren intentsitatea handitzea posible da interakzio distantzia luzeen eta sakabanatutako argiaren gidatzeagatik. Ataza honetan, bereziki fabrikatutako nukleo hutsezko eta polimerozko mikroegituratutako zuntz optikoa (NH-PZOm) aurkeztuko da Raman espektroskopiarako biosentsore plataforma gisa erabiliko ditugunak. Simulazioaren hasierako fasetik abiatuta, aurreforma zehatz bat sortu da, zulo bakarreko nukleo zentral batekin, 3 eraztunez osatutako estalki batekin inguratuta dagoena. Argiaren gidatze-mekanismoak izugarrizko garrantzia dauka, izan ere, Raman sakabanatzearen anplifikazio egokia lortzeko ezinbestekoa bait da argia zuntzaren nukleotik gidatzea [22]. Kasu honetan, glukosa molekulen Raman seinalea optimizatzeko intentzioarekin, nukleoa ur disoluzioz bete da eta inguruko eraztunak zigilatu egin dira. Nukleoaren errefrakzio
indizea 1.33 baliotik hurbil dago eta estalduraren errefrakzio indizea baxuagoa denez, eraldatutako barne islapen osoak (M-TIR) bermatzen du argiaren gidapen mekanismoa. Ondorengoko ataletan, FAT/APG taldeko laborategian egindako Raman neurketa esperimentalak aurkeztuko dira, lortutako emaitzak azalduz. Aplikazio honen helburua honako hau da: NH-PZOm zuntzaren nukleoan sartutako glukosa kontzentrazio ezberdinak dituzten disoluzioak neurtzea. Neurtutako Raman espektroen emaitzetatik, garatutako sistema glukosa kontzentrazioaren maila bereizteko gaitasuna eskaintzen duela frogatu nahi dugu. 8.5.1 Erabilitako NH-PZOm Kasu honetan, 3 eraztunez osatutako NH-PZOm zuntza erabili dugu, aurretiaz egindako simulazioetan oinarrituta. Emaitza teoriko hauen arabera, zuntzaren nukleo hutsean argiaren gidapena bermatzen da ( ikusi 8.1 atala). Gure zuntz fabrikazio dorrean lortutako bitarteko aurreforma eta zuntza Irudia 8-26 irudian ikus ditzakegu.
Horretarako, hasierako pauso bezala, 15 cm luze den zuntzaren mutur bat 10 segundotan NOA 65 soluzio batean murgildurik egon da eta jarraian, argi ultramorearekin tratatu da. Geroago, zuntzaren zentimetro bat moztu da. Fase honetan, disoluzioak distantzia handiagoa ibili duenez nukleoan estalduraren zuloetan baino, nukleoa oztopatu da eta estalduaren zuloak ireki dira. Bigarren pauso batean zuntza soluzioan berriz ere murgiltzea da 2 minututan zehar. Honela, disoluzioak irekita dauden eraztunetan gora egiten du, nukleoa oztopatuta dagoen zuntzaren maila gaindituz. Polimeroa tratatu ostean, beste 1,5 cm moztu egiten dira, oztopatuta zegoen nukleoaren zuloa irekiz, eraztuna osatzen duten zuloak oztopatuta mantentzen direlarik. Irudia 8-27 irudian ikus daitekeen bezala, tratatutako zuntzaren muturra glukosa disoluzioan murgilduz gero, zuntzaren nukleoa era selektibo batean bete egiten da. Egoera hau minutu askotako eperako egonkor mantenduko da.
Irudia 8-28. NH-PZOm zuntza erabiliz Raman neurketak gauzatzeko muntaia esperimentala. 8.5.3 Neurketen emaitzak Hasteko, molekula eta sustantzia ezberdinen Raman espektroa neurtu da, zehazki, PMMA, glukosa hautsa eta glukosa 1M uretan, erabilitako material eta sustantzien espektroa erreferentziatzat hartu ahal izateko. Irudia 8-29 irudian neurtutako materialen eta sustantzien erreferentzia-espektroa erakusten da:
Irudia 8-29. Erreferentzia bezala erabiltzeko neurtutako espektroak (a) PMMA, (b) Glukosa hautsa, (c) Glukosa 1M uretan. Ondoren, kubetak erabiliz, uretan disolbatutako glukosaren kontzentrazio desberdinak neurtu dira, kalibrazio-kurbak lortu ahal izateko. Kubetan egindako neurketetarako, 1125 cm-1 kokatuta dagoen pikoaren intentsitatearen kalibrazio grafikoa neurtu da. Irudia 8-30 irudian grafikoa ikus daiteke:
Kalibrazio kurbak lortu ostean, kontzentrazio ezberdineko disoluzioen espektroa neurtu da 3 eraztuneko NH-PZOm zuntzak erabiliz. Aukeratu ditugun kontzentrazioak honako hauek izan dira: 1M, 0,1 M eta 0,01M. Espektro guztiak hondo-zarata kentzeko SavitzyGolay iragazkiarekin prozesatuak izan dira. Zuntzan egindako neurketetarako, 1125 cm-1 kokatutako pikoa hartu da eta PMMA 1125 cm-1 ere piko intrintseko bat daukanez, lortutako seinalea prozesatu behar da. Irudia 8-31 irudian pikoen arteko interferentziak erakusten dira:
Irudia 8-31. Glukosa 1M disoluzioaren eta PMMA-ren espektro normalizatuak Irudia 8-32 irudian ikus ditzakegu kontzentrazio ezberdinetarako kubetan eta NH-PZOm zuntzean lortutako emaitzak:
Lortutako emaitzetan bermatu behar dena zera da: espektroetako pikoak glukosaren piko esanguratsuenekin bat datozela [24]. Zehazki, 1060 cm-1 eta 1125 cm-1 kokatutako pikoak glukosaren neurketa adierazten dute. Kubetan egindako neurketei begiratzen badiegu, piku hauek 1M kontzentrazioan ageri dira soilik. Zuntzean egindako neurketetan berriz, piku hauek 1M eta 0,1M kontzentrazioan nabaritzen dira argi eta garbi. Horrela, 0,1M kontzentrazioan arreta ipintzen badugu, esan dezakegu NH-PZOm zuntzetan glukosa detektatzea posible dela, kubetan ezinezkoa den bitartean. Beraz, baieztatu dezakegu guk egindako zuntza erabiliz, kubetaren detekzio limitea hobetu dugula. Hala ere, esan beharra dago giza jariakinen analisian ondo lan egiteko, detekzio limitea 0,01 M baino txikiagoa izan behar dela, eta oraindik ez dugu maila horrelako emaitzarik lortu muntaia honekin.
TOTALA 15750 € Taula 9.1. Barne-orduak Amortizazioak Amortizazioak proiektua gauzatzeko eta garatzeko erabilitako aktibo finkoak definitzen ditu. Proiektu honetan erabilitako aktibo finkoen amortizazioen kostu totala:
10 ARRISKUEN ANALISIA Proiektu baten bizitzan zehar, garapenean eragotz dezaketen arriskuak existitu daitezke. Hauek denboran luzatzea, aurrekontuan islatutakoa prezioa gainditzea edo lanaren bukaera oztopatzea izan daitezke. Hori dela eta, arriskuak identifikatzea, analizatzea (probabilitatea eta eragina) eta kontingentzia-plan bat izatea arriskua gertatzekotan aspektu oso garrantzitsuak osatzen dute proiektuaren arrakastarako. Probabilitatea: 0.2 (Baxua), 0.5 (Ertaina), 0.8 (Altua) Eragina: 0.1 (Baxua), 0.5 (Ertaina), 0.9 (Altua) Jarraian, proiektuan eragina izan ditzaketen arriskuak aztertuko dira: A. Kostuen arriskuak Aurreikusitako garapen kostuak gainditzea edo irispenean aldaketak izatea dira kostuen arriskuen barnean hartzen diren kontzeptuak. Proiektu honen kasuan, aurreikusitako garapen kostuak gainditzea posible litzateke baldin eta proiektua gauzatzerakoan kontuan hartu gabeko gastuak agertzen badira: prezioen aldaketak egoteagatik, aurreikusi gabeko lan gehigarriak izateagatik, material gehiago behar izateagatik. Aipatutako gertaera hauei guztiei aurre egiteko, aurrekontuan ezustekoak deritzon kontu saila gehitzen da, kasu honetan %5ekoa izanik. Arrazoi hauek ikusita, arrisku hau gertatzeko probabilitatea oso txikia da, proiektuan izango lukeen eragina ere txikia izanik. Probabilitatea: Baxua Inpaktua: Baxua
B. Egutegi arriskuak Proiektuan zehar garatutako lan planean zehaztutako datak eta iraupenak gainditzea, zenbait ataza garatzeko arazoak izatea edota esfortzu handiagoa behar izatea edo baliabideen esleipena egokia ez izatea dira egutegi arriskuen multzoen barnean hartzen diren kontzeptuak. Lan plana aurretik planifikaturik egon arren, eginkizunak jorratu ahala espero ez diren aipatutako arazoak gerta daitezke, eta beraz, saihestu ezin daitezkeen atzerapenak. Proiektuaren zuzendariak lan plan bat egin zuen lana aurrera eramateko,
eginkizun guztiak data limiteekin markaturik zeuden eta periodikoki bilerak egiten ziren lanaren aurrerapenaren berri izateko. Probabilitatea: Ertaina Inpaktua: Baxua
11 ONDORIOAK Master bukaerako lan honetan lortutako emaitzetatik, jarraian aurkezten ditugun ondorioak azpimarratu ditzakegu: 1. PZOm zuntzen fabrikazioa: aurreformen zulaketa: PZOm zuntzen fabrikazioaren lehenengo etapan aurreforma sortzen da, zuntzaren mikroegitura definituko duen geometria zehaztuz, eta ondorioz, zuntzaren propietate optikoak definituz. Lehen pauso bezala, software komertzial bat erabiliz, geometria ezberdinak aztertu ditugu, emaitzak interpretatuz. Behin geometria aukeratuta, aurreforma sortu behar da. Honetarako teknika ezberdinak erabili daitezke, eta lan honetan zulaketa teknika aurreratuekin lortutako emaitzak aurkeztu ditugu. Zehazki, hiru mota ezberdinetako barautsak erabili ditugu: abiadura handiko altzairuzko barautsa, karburozko barauts hoztua eta ertz bakarreko V forma daukan barautsa. Lortutako aurreforma ezberdinetan, zuloen kalitatearen adierazle ezberdinak neurtu ditugu: diametroaren errorea, zirkularitatea, aurreformaren ardatzarekiko perpendikularitatea eta zimurtasuna. Neurketa hauetatik ondorioztatzen denez, alde batetik kalitate egokiko eta aire proportzio handiko aurreforma konplexuak lor daitezke barauts egokiak erabiliz, eta beste alde batetik, denbora aurrezpen esanguratsua ere lor daiteke. 2. PZOm zuntzen fabrikazioa: aurreformen tenkaketa: Fabrikazio dorrea erabiliz, aurreforma egituratuen tenkaketa prozesuan funtsezkoak diren bi parametro kontrolatu ditugu doitasun maila altu batekin: alde batetik, polimero barruko beroaren transferentzia, berotze eskema egokiak definituz, eta beste alde batetik, zuntzari aplikatutako tentsio maila aurreforma mota bakoitzera egokituz tenkaketa prozesuan zehar. Lan honetan frogatu dugun bezala, diametro eta geometria anitzeko PZOm zuntzak fabrikatu ditzakegu. Emaitza esanguratsu bezala, aipatu beharra dago nukleo hutsezko PZOm zuntzak fabrikatu ditugula, aire proportzio ikaragarria dutelarik. Emaitzak frogatzeko, alde batetik bereizmen handiko ekorketako mikroskopio elektroniko (SEM) argazkiak atera ditugu, eta beste alde batetik, potentziaren banaketa espaziala neurtu dugu, emaitza bikainak lortuz.
3. NH-PZOm zuntzekin glukosa sentsorea: NH-PZOm zuntzekin diseinatutako sentsorea erabiliz, esperimentalki frogatu ahal izan dugu glukosa disoluzio ezberdinak neurtzeko erabilgarria dela. NH-PZOm zuntzak erabiliz lortutako anplifikazioa, teorikoki lor daitekeena baina txikiagoa izan arren, esanguratsua da, kubetan lortutako Raman seinalea 5 bider anplifikatuz. Emaitza hauei esker, garatutako sistema erabiliz, 0,1 M kontzentrazioan disolbatutako glukosa disoluzioa detektatzea posible da, kubeta bat erabiliz ezinezkoa den bitartean. Hala ere, gizakien gorputzean erabili ahal izateko, 0,01 M kontzentrazioak neurtzeko gaitasuna behar denez, sistemaren sentikortasuna hobetu beharra ikusten da. | science |
addi-f630c6a62cf7 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27826 | Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa | Arbeo Sarriugarte, Martín | 2018-06-29 | Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea Politika Zientzia eta Kudeaketa Publikoko Gradua 2017-2018 Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa EGILEA: MARTIN ARBEO SARRIUGARTE ZUZENDARIA: HELENA FRANCO IBARZABAL Leioa, 2018ko Maiatzaren 31
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 1. SARRERA 1.1. Ikerketaren aurkezpena Lan honetan defizit eta zor publikoaren gaiaren gainean lanketa egingo dugu, egun EBn, Espaniar Estatuan eta EAEn instituzio publikoek duten arazo nabarmenetako bat baita, eta horrenbestez gaiaren gainean sakontzea ezinbestekoa iruditzen zaigu. Zor eta defizit publikoaren gaia, EB ren sorrera garaitik, baina bereziki 2008 ko krisi ekonomikoaz geroztik, Europako agenda publikoan dagoen eztabaida nagusienetako bat da. Zor eta defizit publikoaren gainean eztabaida oso nabaria izan da, iritzi eta postura ezberdinak entzun daitezkeelarik beraren inguruan. Sarritan, gai tekniko bat bailitzan lantzeko joera nagusitu izan den arren, azken urteetan agenda politikoan ere txertatu da, politikoki postura eta iritzi ezberdinak sortu direlarik arazoaren eta honen gaineko irtenbideen inguruan. Zor eta defizit publikoak, estatuek ekonomian eragiteko duten tresna garrantzitsuenetako batekin nahasitako kontzeptuak dira, hala nola, estatuaren aurrekontuak eta gastu publikoa. Honek, bi elementu nabarmentzera garamatza. Lehenik eta behin, sektore publikoaren esku-hartze ekonomikoari erreparatzerako orduan, gai benetan ezinbestekoa dela zor eta defizit publikoarena. Bigarrenik, politikoki eztabaidak egoteaz gain, gai honek sozialki eragin oso argiak uzten dituela da, azken aldian austeritatea politikak zor publikoaren aurkako guda gisa aurkeztu baitira, eta horrek (gastu publikoaren murrizpenak), herritarren egunerokotasunean eragina baitu. Esan bezala, zor eta defizit publikoak suposatzen duen arazoaren gainean hartzen den jarrerak, estatuak hartu ditzaketen politika ekonomikoetako asko baldintzatu ditzake, eta momentu honetan baldintzatzen ari dira. Azken hamarkadetan nagusitu den bilakaerak, EBtik bultzatu diren aldaketek, estatuak esku lotu ditu, beraien ekonomian esku-hartzeko gaitasuna era argian murriztuz. Erabaki politiko bat izan beharko litzatekeena, arau eta legedien bidez teknifikatu egin da. Lan honekin, teknifikatzen ari den gai hau berrartu nahi da, bilakaera historiko oso baten baitan ulertu, eta atzetik dauden arrazoi politikoak aurkitu. Gaia politizatu, politizatzeak, azken finean, ezkutatu nahi den gatazka bat azaleratzea esan nahi baitu. Gatazka azaleratuz soilik irekiko dira eztabaidak, eta eztabaida horien ondorio gisa hartu beharko dira erabakiak (eta ez lege batek soilik markatu duelako). !2
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Ikerketa honetan, lau atal nagusi identifika daitezke: Lehenik eta behin, eta gaian kokatzeko, hurbilketa teoriko bat burutuko dugu, zor eta defizit publikoaren kontzeptuak teorikoki landuz (definizio eta sailkapen motak aztertuz), eta ondoren, bi elementu horien gainean korronte teoriko ezberdinek izan dituzten posturak laburbilduz. Oinarri teoriko hori barneratu ondoren, egungo estatuek pairatzen duten zor publikoaren krisira ekarri gaituen bilakaera historikoaren azterketa bat egingo da, arazo honek dituen oinarri historikoak ulertu ahal izateko. Bilakaera aztertuta, egun, EB en eta Espaniar estatuan zor eta defizit publikoaren arazoari eman zaion erantzunaren analisi bat egingo dugu. Hemen gakoa, erantzun hori irudikatu nahi duen kontzeptu baten aurkezpenean dago: estatu kontsolidatuaren ideian. Kontzeptu hau, Wolfgang Streeck autoreak proposatzen du, " ¿Cómo terminará el capitaismo?" liburuan (2016). Bere esanetan zor publikoaren krisiari estatu kontsolidatzailearen sorrerarekin erantzun baitzaio. Ondorioz, lan honetan, estatu kontsolidatzailea zer den ezaugarrituko dugu, eta ondoren estatu kontsolidatzailearen sorrera prozesu hori nolakoa izan den azaldu, bai EBn eta bai Espaniar estatuan. Estatu kontsolidatzailearen eraikuntzarako egin diren lege, erreglamendu, konstituzio aldaketa, tratatuak… zeintzuk izan diren eta zer dioten aztertuko dugu. Guzti horrek autonomi erkidegoetan uzten dituen eraginak ere plazaratuko ditugu. Bukatzeko, ikerketa hau burutu ondoren atera daitezkeen ondorio nagusien inguruan jardungo gara. 1.2. Gaiaren Justifikazioa Lan honetarako gaia aukeratzerako orduan, hiru ikuspegi nagusi izan ditut kontuan eta horiek kontuan izanda hartu dut gai hau jorratzeko erabakia. • Akademikoa: Zor eta defizit publikoaren gaian sakontzeko aukera aprobetxatzea, garrantzitsua iruditzen zait. Uste dut, gai hauek ikuspegi politologiko batetik ere aztertzea beharrezkoa dela, eta ez soilik ekonomialarien ikuspegitik, horrela gaia ulertzeko erak zabaltzen baitira. Horrez gain, politika zientzietako ikasle batek graduan horren ohikoak ez diren gaiak ere barneratzea ezinbestekoa iruditzen zait, kasu honetan bezala arlo ekonomiko eta politikoa guztiz uztartuta daudenean. • Politikoa: Egun politika mailan modan jarri dira, burujabetza, erabakitze eskubidea… !3
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa bezalako kontzeptuak. Horiek oinarrian, herriek beraien buruarekin egin nahi dutena erabakitzeko eskubide baina baita gaitasuna dutela suposatzen du. Loturarik ez duela eman arren, zor eta defizit publikoaren gaia guztiz lotua dago aktualitate politiko horrekin. Azken finean herriak (gobernuak) bere aurrekontuetan egin nahi duen eta ahal duen horren inguruan mintzatzea baita zor eta defizit publikoaren inguruan aritzea. • Soziala: Zor eta defizit publikoa gure egunerokotasunean eragiten gaituen elementuei loturiko gaia da, aurrekontuei eta gastu publikoari harremandua azaltzen baita. Gastu publikoa zerbitzu sozialetan, hezkuntzan, osasunean… egiten da. Horregatik, gizartean eragin berezia du, eta ikertzeko ezinbesteko gai bilakatzen du. 1.3. Ikergaldera eta helburuak Lau izan dira lan hau bideratzerako orduan markatutako helburuak. Helburu nagusi bat eta berari lotuta azaltzen zaizkigun hiru azpi-helburu. Aipatutako helburu nagusi gisa, zor publikoaren arazoari eman zaion erantzunaren atzean dagoen esanahi ekonomiko eta politikoa ulertzea izango genuke. Krisi ekonomikoaren ondotik etorri den zor publikoaren krisiari erreforma politiko, instituzional eta legal batekin erantzun zaio, estatu kontsolidatuaren kontzeptuan adierazten den bezala. Erantzun hori ulertu eta interpretatzea izan da lehen helburu nagusia. Erantzun hori era egokian interpretatu ahal izateko ordea, beste hiru azpi-helburu markatzea ezinbestekoa izan da. Alde batetik, zor publikoaren hazkunde aro honetara ekarri gaituen bilakaera historikoa aztertzea, (hamarkadaz hamarkada pasatako krisiak eta beraiei emandako erantzunak aztertuz) zor publikoak atzetik dituen oinarri politiko eta ekonomikoak barneratzeko. Bestetik, zor publikoaren krisiari emandako erantzunaren eraikuntza prozesua aztertzea, lege eta araudi anitzak aztertuz (bai EBn eta bai Espaniar Estatuan). Azkenik, estatu kontsolidatuak berak uzten dituen ondorioak plazaratzea, hau da, praktikan estatu kontsolidatu horrek dituen eraginak ulertzea (bai EBn, bai Estatu mailan eta baita EAE mailan ere). Ikerketa abiatu ahal izateko, hainbat izan dira egin behar izan ditugun ikergalderak, lanaren norabidea marraztu digutenak: !4
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa • Zein izan da, zor eta defizit publikoaren arazoari emandako erantzuna? • Nondik dator zor publikoaren arazoa? • Non ditu oinarri historikoak? • Nola eraiki da EB n eta Espanian zor publikoaren aurkako eredua? • Zein izan da zor publikoaren krisiari emandako erantzunak utzi duen eragina (EBn, estatuan, EAEn)? 2. METODOLOGIA Ikerketa hau diseinatzerako orduan, literatura azterketan oinarrituko den ikerketa bat burutzea erabaki genuen, gaiari egokien egokitzen zitzaion aukera zela iritzita. Kontuan izanik gai tekniko bat dela, zeinaren gainean asko idatzi den, literatura azterketak lan sakon bat egiteko aukera eskaintzen zigula baloratu genuen, ondoren guk guztiaren gaineko analisi bat egiteko aukera eskaintzen zigularik. Literatura azterketa hori egin ahal izateko oinarrizko lehen pauso moduan, informazio bilaketa sakona burutzea ezinbestekoa zen. Informazioa bilatzerako orduan, publikazio espezifikoen eta bigarren mailako iturrien erabilpenean oinarritu gara. Informe, adituek idatzitako liburu, artikulo zientifiko eta datu ofizialetan oinarritua dago gehienbat egindako bilaketa bibliografikoa. Informazio hau dokumentu espezifikoen bilatzaile ezberdinen bidez eskuratua izan da, hala nola, Dialnet, Google Scholar, hainbat web orri ofizialetan (OECD, Erostat…) eta baita gaian adituak ziren zenbait erreferentziazko autoreren liburuak bilatuz liburutegian. Bilatutako informazioa kantitate guztia kudeatu ahal izateko, bi irizpide nagusi erabili behar izan dira, sailkapen bat burutuz. Lehenik eta behin, garrantziaren arabera sailkatu ziren testuak, aukeratutako gaira ongien egokitzen ziren horietan zentratuz. Gaira ongien egokitzen ziren testuez mintzatzean, jorratu nahi genituen kontzeptu eta ikuskerara ongien egokitzen ziren testuez ari garenean, gure ikuskerari loturik ekarpen interesgarrienak egiten zituzten horien gainean ari gara, gure helburuak betetzeko bermeak eskaintzen zituzten horietaz. Iturri horiek sailkatu ondoren, !5
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa kalitate gehien zutenekin geratu gara, horietan oinarrituz nagusiki lanaren analisia. Dokumentu egokienak bildurik genituela, informazioaren arabera landu dira, lanaren eskemara egokituz. Hasiera batean, zor eta defizit publikoaren gainean lanketa teorikoa egiten zutenak, ondoren, bilakaera historikoan kokapena egiten zutenak, eta azkenik, estatu kontsolidatuaren eraikuntzaren deskripzio legala egiten zutenak landu ditugu (txosten ofizial eta dokumentu juridikoak), ordena horretan. Informazio horrez gain, beharrezkoa izan da datu ekonomikoak biltzea joera ekonomiko orokorrak ilustratzeko balio izan dutenak. Inflazioa, desenplegu tasak, zor eta defizit publikoaren balioak BPGarekiko portzentaietan… aztertzea beharrezkoa izan da, bai joera historikoak markatu ahal izateko (non zorraren krisira ekarri gaituen bilakaera azter daitekeen), eta baita krisi ondorengo egoera plazaratu ahal izateko ere. Ikerketa burutzeko iturri guztiak identifikatu eta sailkatu ondoren, informazio guzti hori landu eta aztertu behar izan da. Horretarako, aurkitutako dokumentazioan dauden kontzeptu klabeak, autore ezberdinek burutzen dituzten proposamen eta ereduak, ateratzen dituzten ondorioak… aztertu behar izan dira, autore ezberdinek mahai gainean jartzen dituzten ekarpenak elkarlotuz, eta informazio guzti hori, ikerketaren helburuei lotuta aplikatu. Literatura azterketa guzti horren ondoren izan da posible gure lan propioa garatzea, ondorio propioetara iristea. 3. IKERKETAREN GARAPENA 3.1. Zor eta defizit publikoaren kokapen teoriko orokorra Marko teoriko honetan defizit eta zor publikoaren inguruan jardungo gara. Defizit eta zor publiko kontzeptuak teorikoki definituko dira lehenengo, eta zein defizit eta zor publiko mota dauden azaldu, sailkapen ezberdinen bidez. Hori eginda, gutxi gora beherako oinarri teoriko bat izango dugu zor eta defizit publikoa zer diren barneratzeko. Segidan zor eta defizitaren gainean korronte teoriko ezberdinek izan dituzten ikuspegiak laburbilduko dira, autore klasikoetatik abiatuta. !6
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Azkenik eta bukatzeko, gaur egunean gai hau jorratu duten eta interesgarriak diren bi autoreren ikuspegia azalduko da, beraien ekarpena aintzat hartzeko. 3.1.1. Kontzeptuak Defizit publikoa Defizit publikoaren definizioa arruntetako bat, Egeak bere eskuliburuan azaltzen duen hau izango litzateke: "Administrazio Publiko batek finantzatzeko duen beharra, administrazioaren gastuak, sarrerak baino altuagoak direnean edo beste erara planteatuta, sarrerak ez direnean nahikoak gastuak finantzatzeko." (Egea, 2009, or. 190) Stiglitzek ordea, honela definituko luke: "Estatuak, urte batean, zergen eta beste sarrera batzuen bidez jasotzen duen diru kopurua baino gehiago gastatzen duenean, aurrekontu defizit bat duela esan daiteke, normalean defizit fiskal gisa definitzen dena". (Stiglitz, 2009, or. 697) Horrenbestez, estatuak edo administrazioak defizit publikoa izango du, bere diru sarrera ezfinantzarioak ez direnean nahikoa bere gastu ez-finantzieroak ordaintzeko. Beste era batera esanda, estatu edo administrazio bat defizitean egoteak, gastu korronteak kapitalarenak gehituta, sarrera korronteak eta kapitalarenak gehituta baino gehiago direla esan nahi du. Normalean, diru sarrera korronteak, gastu korronteak baino gehiago izan ohi dira, eta kapitalari dagokionez alderantziz. Horregatik, diru sarrera eta gastu korronteek garrantzi berezia dute, horrek markatuko baitu inbertsioak finantzatzeko gaitasuna. Defizit publikoa zer den definitu ondoren, zein defizit mota dauden aztertuko dut, bi sailkapen nagusi oinarri hartuta, Egeak bere eskuliburuan azaltzen dituenak (2009): alde batetik, defizit koiunturala eta estrukturala ezberdintzen dituen sailkapena, eta bestetik, defizit totala eta defizit primarioa ezberdintzen dituena. Lehenengo sailkapenarekin hasita, bi defizit mota ezberdindu izan ohi dira teorikoki: Alde batetik, defizit koiunturala, eta estrukturala bestetik. !7
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa • Defizit koiunturala, ekonomiaren eboluzioaren ondorioz (egonkortzaile automatikoen bidez) sortzen dena da, Egearen (2009, or. 196) esanetan. Esperotakoa baino hazkunde ekonomiko txikiagoa egoten bada, espero gabeko gastuak indarrean sartzen badira, jartzen dira martxan egonkortzaile automatikak. Ekonomiak ez badu esperotako hazkunde tasa izaten urteko ditu sarreren aurreikuspenak gaizki egiten dira, hau da, zergetatik eratortzen diren diru sarrerak ez dira uste bezain altuak izaten, eta aldi berean, gastuak espero baino dezente altuagoak izaten dira, (adibidez, langabetuak gehiago izan ohi dira momentu ekonomiko kaskarretan, eta ondorioz eman beharreko diru laguntzak ere). Bi elementu horiek sortzen dute defizit koiunturala, beraz. Horren aurkako fenomenoa superabit koiunturalarena da, non diru sarrerak espero baino altuagoak diren eta gastuak espero baino baxuagoak. Bi kasuetan egonkortzaile automatikoak dira defizita edo superabita eragiten dutenak (ekonomiaren garapenaren ondorioz) eta ez gobernuaren politika fiskalak. • Defizit estrukturala ordea, gobernuek diseinatuta duten politika fiskalaren ondorioz sortua da, enplegu beteko egoera batean, diru sarrera ez-finantzieroak, gastu ez-finantzeiroak ordaintzeko nahikoa ez direlarik. Politika fiskal diskrezionala da defizita sortzen duena defizit estrukturalean. Bigarren sailkapenera joanez, defizit totala (hau da, marko teoriko honen hasieran eman den defizitaren definizioan kokatuko litzatekeena), eta defizit primario kontzeptua, ezberdintzen dira. Bigarren hau, sektore edo administrazio publikoak aurrekontua onartu den urtean egondako diru sarrera eta gastuak soilik kontuan izanik pilatzen den defizita da, ez direlarik aurreko urteetan sortutako gastuen ordainketak kontuan hartzen (adibidez zorraren interesak), Egearen (2009) testua oinarri hartuta jarraituz. Beraz, gastu totalari, zorraren interesen gastuak kenduz kalkulatzen da defizit primarioa, soilik aurrekontuak ateratako urte horretan bertan sortutako gastuak kontuan hartzen direlarik defizit primarioan. Superabit primarioren kontzeptua ere berbera da, baina diru sarrerak gastu primarioak baino altuagoak direnean ematen da, defizitaren kontrara. Defizita zer den eta zein motatakoak dauden ezagutu ondoren, defizitari aurre egiteko dauden formak plazaratuko dira segidan. Bi era nagusi daude defizit publikoa zuzentzeko (zorraren jaulkipena kontuan hartu gabe). Lehenengo aukeran, zergen igoera bultzatu behar da, diru sarrera gehiago lortzeko horrela, gastuekin parekatu arte. Bigarren aukera, gastu publikoak murriztea izango litzateke. Horrez gain, !8
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa bi proposamenak batu daitezke, diru sarrerak handituz eta gastu publikoak murriztuz eta defizita ezabatuz. Orokorrean, egun nagusi diren ikuspuntu ekonomikoetatik, gastu publikoaren murrizpena bultzatu nahi izaten da, diru sarreren handitzea baino, esaten baita gehiegizko zergek ekonomian distortsioak eragiten dituztela. Hala ere, nabarmentzekoa da historikoki herrialde gehienek defizitak pilatu izan dituztela. Zor publikoa Defizit publikoa zer den eta zein motatako defizitak dauden sailkatu ondoren, defizitak eragiten duen ondorioa, hau da, zor publikoa zer den definitzera pasako gara. Azken finean, estatu bat defizitean erortzen denean zorpetu egin behar izaten da (edo bere aktiboak saldu behar izaten ditu), bere diru sarreren eta gastuen artean sortzen den diferentzia ordaindu ahal izateko. Honela definitzen dute zor publikoa Teresa López eta Alfonso Utrillak beraien liburuan: "Administrazio Publikoak sektore pribatuekiko duen pasibo finantzario multzoa, sektore pribatua dena delakoa delarik: pertsona, enpresa, atzerriko agentea... " (2000, or. 104) Beraz, defizitak pilatuz estatuak jaulkitzen duen zor guztia, zor publiko gisa definitzen da. Gainera, zorra handitzen den heinean, zor hori finantzatzeko eskuratzen diren maileguei ordaindu beharreko interesak ere gero eta altuagoak izango dira, eta horrek hurrengo urteetan defizita pilatzea errazten du (interesak igo ala gastu publikoa ere igoko baita). Oinarrian, zor publikoa, estatuek beraien burua finantzatzeko duten beste bitarteko bat baino ez da, López eta Utrilla de la Hozek (2000) azaltzen duten bezala. Estatuek, beraien finantzaketa arrunta zergen bidez egiten dute batez ere, baina, horrez gain, badute beste era bateko finantzaketa eskuratzeko bidea: zorra jaulkitzea. Horrenbestez, zorra, finantzaketa bide "ez-ohikoa" dute estatuek (nahiz eta horrek ez duen esan nahi sarritan zorpetzen ez direnik). Gainera, zor publiko bidez finantzatzeak hainbat ezaugarri espezifiko ditu, finantzaketa forma arruntaz ezberdintzen duena (López eta Utrilla de la Hoz, 2000, or. 104-105): • Zor emisioak ez dira neurri hertsatzaileen bidez eskuratuak izan (zergak ordea bai). • Diru iturri hau lege bidez baimendua izan behar da. • Hainbat modu daude Zorra jaulkitzeko, arruntena zor tituluak direlarik. • Administrazio publikoa hartzekodunekin lotzen da. !9
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Zorrak, balore titulua jaulkitzen denetik ordaindua izan arte ziklo oso bat betetzen du, honela laburbildu daitekeena (Corona eta Diaz, 2000): A. Zorraren jaulkipena. Jaulkipena egitean zenbait puntu zehaztu behar dira nahitaez: • Jaulkipenaren prezioa. • Zorra jaulkitzen duen instituzioaren zehaztapena. • Zorrarengatik ordaindu beharreko interesak. • Epeak (zorraren ibilbidearenak). • Garantiak. B. Eraldaketa. Interes tasak zorra jaulkitzean onartu zenaren balioetatik jaistean datza eraldaketak. Normalean hau, merkatuko interes tasak zorrak dituen interesen balioetatik jaisten direnean ematen da, interesak merkatuko balioetara hurbil daitezen, baina beti hartzekodunek onartu beharko dute eraldaketa hori (eta onartu ezean inbertitutako kapitala itzultzeko eskubidea izango dute). C. Desagerpena edo amortizazioa. Zorraren zikloa amortizazioarekin bukatzen da. Amortizazioak esan nahi du, zorraren titularrari kapital guztia itzuli zaiola. Hau, tanda bakarrean edo etapaka burutu daiteke. Zor publikoa zer den definitu ondoren, zor publiko moten sailkapena ere egiten da, bi irizpide nagusiren arabera burutzen delarik hau: Lehenengoa, zor publikoa, zorra jaulkitzen duten instituzio publikoen arabera: • Estatuaren zor publikoa: Gobernu zentralak pilatua duen zor publikoa soilik barnebiltzen duena da hau. Soilik estatuaren aurrekontu orokorra hartzen da kontuan, enpresa publikoak eta gainontzeko administrazioak neurketatik kanpo utziz. Hau izan ohi da gehienetan erabiltzen den zor publikoaren kontzeptua, eta baita lan honetan erabiliko dudana ere. • Administrazio publiko guztien zor publikoa: Kasu honetan, sektore publiko osoaren zorra hartzen da kontuan, administrazio publikoek, gobernu erregionalek eta enpresa publikoek barnebiltzen dutena da. Bigarrena, zorraren eroslearen araberako sailkapena: • Lehena, barne zorra. Estatu barneko eragileek erosi duten zorra litzateke. • Bigarrena, kanpo zorra. Estatuz kanpoko eragileek erosi dutena. !10
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 3.1.2. Zor eta Defizitaren gaineko ikuskera teorikoak: Zorraren gainean korronte teoriko ezberdinek izan dituzten posturak jasoko ditut orain, autore klasikoetatik hasi eta gaur egunera arte. Autore klasikoak • Smith Smithen ustetan, gastu publikoa zorraren bidez finantzatzea zergen bidez finantzatzea baino okerragoa da ekonomiarentzat (Smith, 1961; hemen aipatua: Lluch, 1972). Zergek harreman zuzena dute gobernuak behar dituen baliabideen eta horrek eskuratzeko gizartean ezarri behar den zamaren (zergen) artean. Beraz, zergek kontzientzia sortzen dute gastu publikoak dituen kostuen inguruan. Ordea gastu publikoa zorraren bidez ordaintzen bada, harreman hori ahaztu egiten da. Gizarteak zergen igoerari, hau da, gastu publikoa handitzeari, kontsumoa jaitsiz erantzuten dio. Ordea zorraren bidez gastu publikoa finantzatzeari, gizarteak aurrezkiak gastatuz erantzuten dio (kapitalaren akumulazioa suntsituz). Ondorioz, Smithen ustetan, gastu publikoa txikiagoa izango litzateke zergen bidez ordainduz gero, zorrarekin ordainduta baino. Autore honentzat gastu publikoaren zama etorkizuneko generazioei uztea onartezina da. Zor publikoak denbora igaro ahala hazten joateko tendentzia zuela ikusi zuen, inoiz ez ordaintzearen arriskua handituz. Smith zorra pilatzeak sortzen dituen ordaindu beharreko interesekin kezkatuta azaltzen da. Gainera, zorra atzerriko herrialdeek erosten badute, ordaindu beharreko interesak zorra duen herrialdearen errenta jaitsiera bat suposatuko luke, zorra finantzatu duen herrialdearen mesedetan. (Smith, 1961; hemen aipatua: Lluch, 1972).
• Ricardo Ricardok zor publikoaren inguruan duen iritzia Smithenaren oso antzekoa da. Bere ustetan, zor publikoa eta zergak herrialdeko produkzioaren aurrezkiari kentzen zaizkion diruak dira, eta ondorioz, era negatiboan eragiten dute, kapitalaren akumulazioa txikituz. Kapital metatua kentzen da kontsumora bideratzeko. Gainera, bere ustetan, defizit fiskalak ez du herrialdeko eskari agregatuan eragiteko gaitasunik (Ricardo, 1959; hemen aipatua: Lluch, 1972). Gobernuak bere gastua zergekin edo zorrarekin ordaindu dezake, baina nahiz eta !11
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa zorrarekin ordaintzea erabaki, etorkizunean zor hori zergen bidez ordaindu beharko du. Ricardoren teoriaren ustez, erabakitzen dena zera da, zergak orain edo etorkizunean ordaintzea. Egun zerga gutxiago biltzeak, etorkizunean zergak handitu beharra ekarriko du. Familiek une batean egiten duten aurrezkia da, etorkizunean ordainduko dutena. Beraz, une batean aurrezkiak egingo dituzte (zergak jaitsi direlako) baina badakitenez etorkizunean ordaindu beharko dutela, hori aurreztu egiten dute. Ricardoren ustez garrantzitsua ez da gastuak zorrarekin edo zergekin finantzatzen diren erabakitzea, baizik eta gastuen kontrola ezartzea (Ricardo, 1959; hemen aipatua: Lluch, 1972). Azken batean zor publikoa beste edozein zor pribatu balitz bezala hartzen du. Ricardoren kezka da etengabe hazten doan zorrak estatua porrotera eraman dezakeela da. • Stuart Mill Stuart Millek zor publikoaren inguruan ere oso ikuskera negatiboa du. Bere ustetan, zor publikoaren interesak injustuak dira, langile klaseari dirua kentzea suposatzen baitu, kapitalistei emateko. Horregatik, bere proposamena zorra golpe batean amortizatzea da, kontribuzio orokor batekin ordaintzea. Hori proposatzen du, zorra pixkanaka eta zergak igoz ordaintzea baino hobea dela iritzita. Hala ere, badaki kontribuzio orokor hori ematea oso zaila dela, eta horregatik dio ez dagoela zergak igoz, diru sarrera arruntak handitzea baino beste aukerarik. Hala ere, espero gabeko diru sarrerak eginez gero, horiek zergak jaisteko erabiltzea proposatzen du eta ez zorra kentzeko, zergek sortzen duten eragin negatiboa gutxitu ahal izateko (Mill, 1951) in: (Lluch, 1972). Beraz ikus daiteke nola pentsamendu klasikoan zor publikoaren gaineko iritzi oso negatiboa zen, autore nagusi guztiek oso kritikoki hartzen baitzuten gai hori, konpondu beharreko arazo gisa. Ikuskera Keynesiarra Keynesek bere teorietan, eskari eta eskaintza agregatuen oreka bezala azaldu nahi du sistema ekonomikoa. Beraz, agregatu baten edo bestearen desorekak ekonomia hazkunde edo geldialdi garaietara eraman dezake. Horregatik, Keynesen ustetan, estatuak ekonomian parte hartu behar du, eskari eta eskaintzan sortzen diren desoreka horiei erantzun ahal izateko. !12
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Estatuak politika ekonomiko interbentzionista egiteko duen eskumen nagusietako bat politika fiskala da, gure gaiarekin oso lotua dagoena. Gobernuak, politika fiskalaren bidez, zerga eta gastu politikan eragiteko gaitasuna du, eta horren bidez egiten du esku-hartze ekonomikoa. Zerga politikaren bidez, politika birbanatzaileak martxan jar ditzake estatuak (gehiago duenak, gehiago ordaindu beharko duelarik) eta bestalde, aurrekontuetako gastua handitzeak eskari agregatuan igoera bat egitea suposatzen du (edo alderantziz). Keynesek gastu publikoa bi elementu nagusiz osatua dagoela azaltzen du: gastu korrontea eta kapitalarena. Bere ustetan, gastu korronteak administrazioaren oinarrizko zerbitzuak mantentzeko beharrezkoak diren errekurtsoak eskuratzeko balio behar du eta ez da hau eskuratzeko defizitean erori behar. Honek esna nahi du, sarrera eta gastu korronteen arteko harremanean superabita eskuratzea ezinbestekoa dela, edo behintzat oreka aurkitzea. Ziklo ekonomikoko gorabeherei erantzuteko ez da gastu korrontea erabili behar, baizik eta kapitalarena (Keynes, 1980; hemen aipatua: Bittes eta Ferrari , 2012, or. 119). Kapital gastuak ordea, estatuak, bere sistema ekonomikoa garatzeko egiten dituen inbertsio produktiboetan oinarritu behar dira. Kapital gastu hauek posible da defizitarioak izatea, baina hori gastu korrontearen superabitarekin konpentsatu beharko da Keynesen ustetan. Gainera, inbertsio produktibo horiek egonkortzaile automatiko gisa funtzionatzea dute helburu. Honek esan nahi du, epe luzerako inbertsio publikoen bidez, estatuak ekonomiaren gainbehera zikloak ekidin nahi dituela, hau da, azken finean egonkortzaile papera hartzen duela epe luzerako inbertsioak (etorkizuneko fluktuazio ekonomikoak ekiditea suposatuko baitu inbertsio horrek). Ziklo ekonomikoaren une bakoitzean eragin beharrean, ziklo horiek eman ez daitezela du helburu mota horretako inbertsioak. Gainera, behin epe luzerako inbertsio produktibo programa martxan denean, errazagoa izango da estatuarentzat unean uneko koiuntura ekonomikoari erantzun ahal izatea. Horrez gain, gastu publikoa inbertsio produktiboan eginez gero, nahiz eta inbertsioa egiten den unean gastu eta defizita pila daitekeen, inbertsio horrek epe luzera utziko dituen ondorioak positiboak izango dira, eta epe luzean superabita izatea erraztuko du. Aurrekontuen defizitean erortzea ahal den heinean ekidin behar dela dio Keynesek, baina, inbertsio pribatuaren gainbeherari, inbertsio publikoaren hazkundearekin erantzun behar zaiola uste du, eta aldi berean kontsumoa bultzatu, horretarako zergak jaitsiz. Testuinguru horretan sortzen da zorra. Krisi garaietan estatuak gastu publikoa handitu behar duela proposatzen du, eta zergak jaitsi, hori !13
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa delako krisitik irteteko modu bakarra, politika kontra-ziklikoen bidez eskari eta eskaintzaren artean oreka berrekartzea. Horrek, defizit fiskala eragingo du, hiru modu egongo liratekeelarik hori finantzatzeko. Lehenengoa, monetaren emisioa (horrela jendeak diru gehiago izango baitu eta eskaria handituko da, prezioetan eraginez eta inflazioa sortuz). Hau, egun ezinezkoa da Europar Batasunean Euroarekin. Bigarrena, zor publikoaren jaulkipena, diru sarrera arruntekin ordaindu ezin diren gastuak finantzatzeko. Azkena, krisi garaia baino lehen pilatutako superabitak erabiltzea momentuko defizit fiskala ordaintzeko. Horrek suposatzen du, ziklo ekonomiko espantsiboetan aurreztu egin behar dela, ondoren geldialdi garaian defizitak ordaindu ahal izateko. Azkenengo aukera izango litzateke Keynesen ustez egokiena, baina, hala ere, zor publikoaren erabilera defendatzen du, politika kontra-ziklikoak erabili ahal izateko. Ondorioz aurreko autore klasikoek mantentzen duten ikuspegi negatiboa ez du guztiz bere egiten, eta beharrezkotzat hartzen du defizit eta zorraren erabilera beste aukerarik ez dagoenean. Ikuskera Neoklasikoa Martín Secoren (1995, or. 94-97) arabera, gerra hotza bukatu eta gero, lau korronte nagusi aurki daitezke ikuspegi neoklasikoaren baitan. • Lau korronte horietan lehena monetaristena izango litzateke, eta bertako erreferentzia nagusia Milton Friedman. Korronte honen irakurketaren arabera, politika fiskalak eta gastu publikoak ez dute ekonomia berraktibatzeko gaitasunik, eta inbertsio pribatua kaltetzen dute. Irakurketa honen arabera, burutu behar den politika ekonomiko bakarra, politika monetarioa da, eta politika ekonomikoaren funtzio nagusia inflazio tasak baxu mantentzea izan behar da, ondorioz, ikuskera honek ere ez du gastu sozialen eta estatuaren interbentzioan sinesten, eta nola ez defizitaren aurka kokatzen dira. • Neoklasikoen barruan, bigarren tendentzia gisa, rational choice deiturikoa izango litzateke. Irakurketa honek, estatuaren partetik ekonomian esku-hartzea gaitzesten dute. Politika ekonomikoak ez dute merkatuan eragiteko gaitasunik ikuspuntu honen arabera, eta ondorioz defizit eta zor publikoaren aurka azaltzen dira. • Hirugarren korronte bezala, eskaintzaren teoria defendatzen dutenak izango genituzke. Ikuspegi honek eskariaren arloa alde batera uzten du, ez dio garrantzirik ematen, bere azterketetan. Horrela, beraien analisietan, soilik produkzio mailan zentratzen dira, eta eskari horren sorreran (produkzioan), sortzen diren kostuetan. Ikuskera horri jarraipen logikoa emanez, korronte honentzat ezinbestekoa da zergak ahalik eta gehien murriztea, produkzioa !14
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa ahalik eta gehien merketu ahal izateko. Beraz, gobernuen esku-hartze ekonomikoaren aurka kokatzen dira, beraien ustetan lortzen duen eragin bakarra produkzio kostuak are eta gehiago garestitzea baita. • Azkenik, laugarren korronte bezala, Public Choice aren ikuspegia izango genuke, Buchanam buru dutelarik. Kasu honetan, merkatuen akatsak aztertu beharrean, estatuaren akatsak aztertzea eta ezabatzea dute helburu. Horregatik, sektore publikoko erabakiak nola eta zergatik hartzen diren aztertzen dute, era sistematikoan, eta ondorioz, nola erabaki horiek ez iren izaten argudiatzen dute. Korronte neoklasiko horietan nagusia Friedmanena izango litzateke, eta gobernu programa gisa funtzionatu du 80ko hamarkadatik aurrera. Neoliberalismoa, Bigarren Mundu Gerra ondoren sortu zen pentsamendua da (Europan eta Ipar Amerikan batez ere). Mikel Zurbanok (1995, or. 43-44) dionez, paradigma neoklasikoari Friedmanen planteamentu monetarista eranstean sortu zen. Testuinguruaren ondorioz, estatuaren interbentzionismoaren eta ongizate estatuaren aurkako erreakzio gisa jaio zen pentsamendu hau, Perry Andersonek (2001) dioenaren arabera. Friedrich August von Hayek kontsideratu daiteke neoliberalismoaren aita. Berak abiatu zuen estatuaren interbentzioaren aurkako eta merkatu librearen aldeko borroka ideologikoa. Bere ustetan, estatuaren interbentzioak (masa demokraziaren ondorioz eratortzen zenak), askatasun politiko eta ekonomikoen aurkako arrisku larria suposatzen zuen, eta horren aurka egitea ezinbestekoa zen, totalitarismoan ez erortzeko. Bigarren Mundu Gerraren bukaeratik eta 70eko hamarkada-arte, pentsamendu neoliberalaren eta keynesiarraren arteko borroka teoriko-politiko bat eman zen, oro har politika ekonomiko keynesiarrak nagusitu zirelarik ELGA ko herrialde gehienetan. Gerraosteko kapitalismoak oso emaitza ekonomiko positiboak utzi zituen, hazkunde ekonomikoa eta birbanaketa politikak uztartuz, historian inoiz egon diren disparekotasun maila txikienak sortuz. Ordea, 70eko hamarkadatik aurrera, geldialdi ekonomikoa iritsi zen, gerraosteko kapitalismoa krisian sartuz, hazkunde tasa baxuak eta inflazio izugarria aldi berean eman zirelarik (estanflazioa). Testuinguru berri horretan pentsamendu neoliberala gailentzen hasi zen. Pentsamendu neoliberaletik, krisiaren atzean zegoen arrazoi nagusia sindikatuen eta langileen gehiegizko boterea zela planteatu zen. Sindikatuen eraginez, eta beraien eskaerei erantzun ahal izateko, estatuek gehiegizko esku-hartze ekonomikoa mantentzen zuela, izugarrizko gastu soziala !15
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa eginez, eta horrek inbertsio pribatua oztopatu omen zuela. Hori zen beraien ustez krisi ekonomikoa sortzean eman zen gakoa. Horrela laburbiltzen du Andersonek garai hartatik aurrera neoliberalismoak eraiki duen diskurtsoa, 70eko hamarkadako krisiaren arrazoietatik abiatuz eta horren ondorioz hemendik aurrea egin beharreko politika ekonomiko nagusiak markatuz (Anderson, 2001): Esan bezala, neoliberalen ustetan, krisiaren oinarrian, langile mugimenduak eragindako presioak zeuden, enpresei beraien mozkinak murriztu zizkienak, eta horrek inflazioa igoarazi zuen. Horrela, ezinbestean, krisi ekonomikoa iritsi zen. Ondorioz, estatuaren egin behar nagusiak sindikatuen gehiegizko boterea desegitea litzateke, eta monetaren gainean kontrol zorrotza mantentzea. Gobernuek interbentzio ekonomikoa ekidin behar dute, monetaren kontrol ezartzeaz haratago doana. Horretarako, ezinbestekoa da gobernuek aurrekontuetan diziplina ezartzea, gastu sozialak murriztuz. Gainera, erreforma fiskalak burutu behar dituzte, agente ekonomikoei bultzada emateko (zergak jaitsiz), horrela agente ekonomiko horiek aurrezteko eta inbertitzeko gaitasuna izan dezaten.
Beraz, ikus daiteke, nahiz eta momentu batean ere defizitaren inguruan gehiegi mintzatzen ez badira ere, pentsamendu neoliberalaren jarraitzaileek, guztiz aurkako jarrera dutela, ez baitute estatuaren interbentzioan eta gastuan sinesten, eta defizita, orokorrean, gastu horiek finantzatzearen ondorio baino ez da. Esan beharra dago, ikuspegi neoklasikoak ez duela defizit eta zor publikoaren gaia bere horretan gehiegi jorratzen, beraien paradigma ideologikoan gai hori ez baita garrantzitsua, estatuaren eskuhartze ekonomikoa kritikatu egiten baitute. Hala ere, argi dago beraien posturatik, era oso negatiboan ulertzen dutela estatuak defizit eta zor publikoa pilatzea, estatuaren gehiegikeriaren beste erakusle bat baino ez dela ulertzen baitute. 3.1.3. Gaur egun nabarmentzeko autoreak Horrez gain, gaur egunean gai honetan adituak eta erreferentziazkoak diren beste bi autorek dituzten jarrerak mahai gaineratzea beharrezkoa da, beraien iritziak ezagutzea ezinbestekoa delako. Stiglitz Stiglitzen ustetan, estatua zorpetzen denean, hurrengo generazioei zama bat uzten die, bi modutan. !16
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Alde batetik, produkzioa jaitsaraztea eragiten duelako etorkizunean, zorpetzeak inbertsioa mugatzen duelako. Beste alde batetik momentuko gastuaren zama etorkizunean ordaintzeko geratzen da (Stiglitz, 2009). Hala ere, bere esanetan egun dagoen arazo nagusia ez da defizit eta zorra, (autore gehienek defendatzen duten moduan), baizik eta hazkunde ekonomikorik ez dagoela. Bere esanetan, defizita murrizteaz hitz egiten denean zera izan behar da kontuan: defizita sortu duena geldialdi ekonomikoa izan dela, eta ez alderantziz (Stiglitz, 2015). Beraz, austeritateak krisia bera indartuko du, defizita ezabatzea ezinezko bilakatuz. Gobernuaren diru sarrera eta gastuak murrizteak, ekonomia bera ere murriztuko dute, geldialdia indartuz. Ondorioz, defizitarekin bukatzeko formarik onena krisia gainditzea da, herrialdea lanean jarriz. Horretarako zergak igotzea proposatzen du, horrela inbertsio publikoa egin ahal izango baita, eta inbertsio horren bidez geldialdi ekonomikotik ateratzeko aukerak irekiko baitira. Horretarako, zerga sisteman hainbat erreforma egitea proposatzen du Stiglitzek. Zergek ekonomian eragin negatiboa duten arren, horren ondorioz bultzatzen den gastuak sortzen duen hedaldia askoz ere nabarmenagoa da eregiten duten kaltea baino. Gastuan egiten diren igoerek, BPG an oraindik eta igoera handiagoa eragiten dute proportzionalki (Stiglitz, 2015). Austeritatea defendatzen dutenen aurka, Stiglitzek dio egungo krisiaren atzean dagoen arazoa ez dela eskaintzarena, eskariarena baizik. Beraz, inbertsio faltaren arazoa ez da herrialdeen gaineko konfiantza arazoa, baizik eta eskaririk egongo dela aurreikusten ez denez, ezerk ez duela inbertsioak egitera bultzatzen. Ondorioz, inbertsioa bultzatzeko, eskaria bultzatu beharko litzateke (Stiglitz, 2009). Geldialdi ekonomikoa eskari faltagatik sortzen bada, eta gobernuak gastuak murrizten baditu, orduan eskaria oraindik eta gehiago murriztuko da. Horregatik, austeritatearen aldeko politikak kritikatzen ditu, gobernua txikiagotzeak etorkizuneko hazkundea zailduko baitu eta krisi ekonomikoa indartu, bere ustetan. Piketty Pikettyk (2014) dio bi forma nagusi daudela gobernu batek bere gastuak finantzatzeko: zergak eta zorra. Bere ustetan, zergak egokiagoak dira bai efizientzia bai justizia terminoetan, zorrarekin konparatuz gero. Zorrak arazo bat baitakar berarekin. Zorraren finantzatzea, dirua ematen duten horien interesengatik eraginda egongo da. Interes orokorraren ikuspegitik, Pikettyren esanetan, hobe da aberatsak zergatzea, beraiengandik dirua zorretan jasotzea baino. Zor publikoaren gaia, aberastasunaren banaketarekin guztiz lotua dago beraz. Herrialde aberatsak, aberatsak dira, baina beraien gobernuak pobreak. !17
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Pikettyk, zorra murrizteko hiru era daudela azaltzen du. Aberastasunaren gaineko zergak, inflazioa eta austeritatea, zeintzuk beraien artean konbinatu daitezkeen. Aurretik esan bezala, Aberastasunaren Gaineko Zerga da neurri justu eta efizienteena. Irtenbide honek baimentzen duena, pertsona bakoitzak bere ahalmenaren arabera parte hartuko duela da, zerga progresiboen bidez. Hori egon ezean, inflazioak ere paper garrantzitsua joka dezake. Inflazioa izan da historikoki zorrak desegiteko modurik erabiliena. Inflazio tasaren hazkunde txiki batek zorraren tamaina eta balioa era nabarmenean gutxitu dezake. Hala ere zenbait eragin negatibo ere izan ditzake. Lehen arazoa zera da, inflazioa behin abian jarrita ez dela kontrolatzen erraza. Bigarrena, inflazio tasaren hazkundea zerbait arrunt eta konstantea bilakatzen bada, bere efektua desagertzen dela, aurreikuspenetan txertatzea posible egiten baita. Azkenik, austeritatearen aukera legoke (aurrez azaldu dudana), aukera guztietan injustuena Pikettyren (2014) ustez, baina Europar Batasuna aplikatzen ari dena. 3.2. Hurbilketa historikoa: Gerraosteko kapitalismotik estatu kontsolidatura Atal honetan, gaur egungo egoera ekonomikora (zor publikoaren krisira besteak beste) ekarri gaituen bilakaera historiko bat burutuko dugu, Bigarren Mundu Gerraren osteko kapitalismo demokratikotik abiatuko dena, eta gaur egunera arte iritsi. Bilakaera hori aztertzearen asmoa, egungo zorraren krisia ulertzea da, hau da, nondik datozen egungo estatu zorpetuen aurrekariak, zeintzuk diren oinarriak. Eboluzio horretan, kapitalismoaren eman diren eraldaketak aztertuko ditut, eta baita trantsizio aldi horietan estatuan eman diren eraldaketak ere. Zalduaren esanetan (1995, or. 34-35) bi fase orokor igaro dira kapitalismoan, Bigarren Mundu Gerratik, gaur egunera arte. • Lehenengo fasea, 2 Mundu Gerraren osteko garaia da, 1940-1945etik 1973ra arte irauten duena, kapitalismo demokratikoaren garai gisa definitu daitekeena. Garai hau, noski, 2 Mundu Gerraren ondoren zeuden indar harremanek markatzen dute, eta eredu politiko eta ekonomiko konkretu batean oinarritzen da, nazioarteko orden berri batean (Bigarren Gerra Mundialak utzitako indar harremanetan oinarritua eta Bretton Woodseko akordioetan zehaztua), eta ongizate estatuaren eraketan erdiesten dena. • Gerraosteko kapitalismo demokratikoaren ondoren, 70eko hamarkadatik aurrera, munduko ekonomian ematen diren aldaketek, kapitalismo eta demokraziaren artean zeuden indar harreman orekatuak (eta ondorioz bien arteko bake eta adostasun garaia) hautsiko dute, aro neoliberalari hasiera emanez. 70eko hamarkadan ezarri zen 2008ko krisiaren atzean !18
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa aurkitzen den egitura ekonomikoaren oinarria. 70eko hamarkada horretan, 2. Mundu Gerra ostean sortu zen nazioarteko ordena ekonomikoa hautsi zen, orden berri baterako trantsizioan sartuz (indar harremanak aldatu baitziren). Garai hau, kapitalismoaren fase neoliberal bezala ezagutua izan da, bi ezaugarri nagusi dituelarik: globalizazioa eta finantzarizazioa. Bigarren fase honetan ordea, hainbat azpi etapa aurki daitezke, Streeck (2016) ematen duen azalpena jarraituz. Etapaz etapa, kapitalismoaren eta demokraziaren arteko harremanak aldatzen joan dira, horietako bakoitzean ondorio ekonomiko konkretu batzuk ikus daitezkeelarik, eta estatuen egituran eraldaketak ematen joan direlarik (ekonomian duten esku-hartzeari dagokionez). Etapa horietako bakoitza, 70eko hamarkadan hasi zen krisi ekonomikoari emandako erantzunekin markatzen da, erantzun horietako bakoitza ere krisian sartzen delarik. Bere tesia laburbilduz, 70eko hamarkadan krisi ekonomiko bat eman zen, eta geldialdiak lana eta kapitalaren artean ireki zuen tentsio aro berriari irtenbide gisa inflazio globala hazi zen. 80ko hamarkadan, inflazioa arazo bilakatu zenean, zor publikoaren hazkundearekin erantzun zitzaion tentsio berari. 90eko hamarkadan, zor publikoa ere gehiegizko egin zenean, kontsolidazio politikak izan ziren erantzuna, sektore pribatuaren zorraren hazkundearekin batera. Krisiak bata bestearen atzetik elkarlotu dira beraz, 2008 ko krisi ekonomikoan bukatu delarik bilakaera hori. Arazo horiei lotuta estatua ere eraldatzen joan da, estatu fiskal arruntetik, estatu zorpetura egin zelarik trantsizioa, egungo estatu kontsolidatzailean bukatzeko. Ondoren, orain labur azaldutako bi faseak era sakonagoan ikustera pasako gara. 3.2.1. Lehen etapa: Gerraosteko kapitalismoa 1945-1970 Gerra Hotzaren garaian, kapitalismoaren eta demokraziaren arteko uztarketa eman zen, hau da, kapitalismo demokratiko bat eratu zen. Kontsentsu fordistaren garaia bezala definitu izan da bake aro hau. Kapitalismo demokratiko hau, ez zen 2. Mundu Gerra osteko urteetararte finkatu. Egia da, hala ere, "mendebaldeko" herrialdeetan soilik burutu zela proiektu hau, hau da, Ipar Amerika, eta Europa mendebaldean. Ia hiru hamarkadatan funtzionatu zuen eredua izan zen kapitalismo demokratikoarena. Kontsentsu fordista enpresa munduaren, sindikatuen eta gobernuen arteko konpromiso politiko eta ekonomiko batean oinarritzen zen, non hazkundearen eta produktibitatearen onurak, erreforma sozialera bideratzen ziren, kapitalismoaren aspektu basatienak !19
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa leunduz. Monereok (2013, or. 29) azaltzen duen bezala, garapen ekonomikoak egin zuen posible langile klasearen gehiengoak, merkatu askean eta jabetza pribatuan oinarritutako sistema ekonomikoa onartzea, baina trukean, kapitalak, eredu ekonomiko horri askatasun demokratikoen sistema txertatzea onartzea suposatu zuen. Azken finean, kapitalismoa eta demokrazia uztargarriak izan zitezen, ekonomiaren gaineko kontrol politiko gogor bat ezartzea ezinbestekoa zenaren konklusiora iritsi ziren orduko elite politiko eta ekonomikoak. Horrek, bi hamarkada pasatxotan, hazkunde ekonomiko iraunkor eta egonkor bat egotea ahalbidetu zuelarik. Kapitalismo eredu berri horren sorrerari dagokionez, aurrera eraman beharreko politika ekonomikoen gainean eztabaida nagusi bat eman zen, Hayek eta Keynesen pentsamenduen arteko lehia gisa azaldu izan dena, Keynesen posturek irabazi zutelarik (Monereo eta Illueca, 2017). Keynesen ideiak jarraituz, eta ia 30 urtez, kapitalismo eredu kontrolatu bat ezarri zen Europan, ongizate estatua zuena oinarri (lana eta kapitalaren artean politika birbanatzaileekin) eta nazioarte mailan dolar-urre patroia (AEB ren hegemonriarekin). Aro horretan, hazkunde ekonomikoaren bultzatzaile nagusiak inbertsio eta gastu publikoa izan ziren, horrela eskari agregatu nahiko handia lortzen zelarik, ekonomiaren planifikazio eta interbentzio bidez. Hainbat ezaugarri izan zituen eredu ekonomiko berri horrek (Monereo eta Llopis, 2014, or. 71-72): • Bigarren Mundu Gerraren ondoren, gerra horrek utzi zituen indar harremanak kontuan izanik (AEB ren hegemoniaren hastapen garaiak ziren), erregimen komertzial berri bat osatu zen mundu mailan, kanbio tasa finkoetan oinarritua, eta dolarra ezarrita nazioarteko erreferentziazko moneta gisa. Neurri horien bidez, nazioarteko komertzioa bermatu nahi izan zen, baina estatuen esku-hartze makroekonomikoa zalantzan jarri gabe. Horretarako, arkitektura instituzional oso bat eratzea nahitaezkoa izan zen, Bretton Woodseko akordioetan zehaztu zena. Arkitektura instituzional berri horren oinarriak Naziarteko Moneta Funtsaren eta Munduko Bankuaren sorreraren bidez finkatu ziren, eta urte batzuk beranduago Munduko Merkataritza Erakundearekin. • Horrez gain metatze erregimen berri bat eratu zen, hiru elementuk baimendu zutena: lanaren produktibitate handiak, errenta banaketan eman ziren baldintzen aldaketak (errenta !20
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa banaketa birbanatzaileago bat abian jarriz, eta horrela desberdintasun sozialak txikituz) eta aldi berean gizartearen ongizatea eta enpresen metaketa ahalmena handitzea. • Gerraosteko fase ekonomiko hartan, lehen munduko ia herrialde guztietan, itun sozialak burutu ziren, kontratu sozial forman. Hauek ziren itun horretan adostutako puntu nagusiak, Streeken esanetan (2016): ongizate estatuaren sorrera eta hazkundea bermatzea, langileen negoziazio kolektiborako eskubidea onartzea eta enplegu betea izatea. Guzti hori, arestian esan bezala, politika ekonomiko keynesiarren bidez burutu zen. Pentsamendu keynesiarra jarraituz, langileen botere politiko eta ekonomikoa erabili ziren, ekoizpen indar gisa. Merkatu ekonomia kapitalistaren etekinak, birbanatzen ziren, politika sozial eta lan harreman justuagoen bidez, eta horrek, hiritarren gehiengoaren bizi maila igotzea suposatu zuelarik. Ongizate horretan aurkitzen zuen sistemak bere legitimitatea. • Horrez gain, kapitalismoa demokraziarekin lotu zela ere esan dugu. Orokorrean, gerraostean, ELGA ko herrialdeetan osatu zen kapitalismo demokratikoak, hauteskunde sistema askeak, masa alderdi handiak (normalean bat ezkerrean kokatua, eta bestea eskuinean), sindikatu indartsuak, negoziazio kolektibo instituzionalizatua, greba eskubidea… zituen oinarri. Demokraziak, eta estatuak kontrolaturiko kapitalismoak, ongizate eta garapen aro bat ireki zuten mendebaleko herrialdeetan, ondorio ekonomiko eta sozial positiboekin (hazkunde ekonomikoa eta desberdintasun sozialen murrizpena eman baitziren aldi berean). Ezin da ahaztu, akordio horiek (eta ondorioz estatu forma bat, zeinak ekonomiaren gaineko eskuhartze maila altua zuen), gerra ostean eraikitako indar harremanen ondorioz adostu eta onartu zirela. Kontuan izan behar da, paktu sozial hau onartu zenean, langile klaseak indar sindikal eta politiko handia zuela mendebaldeko herrialdeetan, Sobiet Batasunaren presentzia etengabea egoteaz gain, zeinak urte askotan eredu eta erreferentzia gisa funtzionatu zuen munduko langileriarentzat. Horrek eragin zuen, mendebaldeko klase dominatzaileek, kontzesio politiko eta ekonomikoak egin behar izatea, bai Sobiet Batasunari, baina baita horrek mendebaldean sortzen zuen adibideari beldurrez. Honela azaltzen du Fontanak fenomeno hori: "La influencia de las ideas del comunismo soviético sobre los movimientos revolucionarios del mundo entero, siguió siendo percibida como una amenaza por los miembros de la coalición de países capitalistas, dirigida por Estados Unidos, que después de la Segunda Guerra Mundial organizó la !21
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa industrian inbertsio errentagarriak egin ahal izateko. Horrek, enpresak beraien produkzioa nazioarte mailara bideratzen hastea eragin zuen, esportazioetara. Horrek kontraesana sortu zuen, sistema politikoak nazio mailan antolatuak baitziren, eta enpresak nazioarte mailan funtzionatzen hasi baitziren. • Masa produkzioa eta produktu estandarren zurruntasuna: Masa produkzio eta produktu estandarrek jada beraien logika galdua zuten (eskari guztia asetu ondoren). Ordutik aurrera, kontsumitzaileak produktuen diferentziazioa eta kalitatea bilatzen hasi ziren, eta horrek espezializazio malguak masa produkzioa ordezkatzea eragin zuen progresiboki. • Nazioarteko ordenaren leherketa: Nazio mailako metaketa eredu keynesiarretik, globalizazioaren arora egin zen salto, eta horrek nazio mailan oinarritzen zen erregulazioaren eta mundu mailan eratzen ari zen metaketa ereduaren artean kontraesanak sartu zituen. • Energi oinarrien eta ekologi hondamendia: Petrolioaren prezioak izan zuen izugarrizko gorakadak, energia krisi bat sortu zuen. Krisia eragin zuten faktore guzti horiek, elkarreraginez, gerraostean sortu zen eredu ekonomiko kapitalista goitik beherea aldatu zuten, eredu berri baterantz salto eginez. Eredu berri hau, neoliberalismo bezala definitua izan da, edo globalizazio neoliberal bezala. Beraz, gerraosteko kontsentsu fordista desegin ahala, erantzun bat aurkitu zitzaion kapitalismotik, etekinei eutsi ahal izateko eredu berri baten eraikuntzari ekinez. Kapitalismo demokratikoaren aroan pentsamendu keynesiarraren eta hayekyarraren artean lehia eman bazen, hemen berriro ere erreproduzitu zen lehia bera, baina kasu honetan, pentsamendu hayekiarra izan zen gailendu zena, Friedmanen eskutik garatu zelarik. Friedmanen ideiak jarraituz sistema neoliberala ezartzen hasi zen. Hauek izan dira eredu berriaren (kapitalismo neoliberalaren) ezaugarriak: • Kapitalismoak eta merkatu kapitalistek nazioa utzi eta mundializatu egin ziren, nazioarteko akordio komertzial berrien eta teknologien garapenaren bidez. Globalizazioa deitu izan zaio !23
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa prozesu honi. Gainera, langileen antolaketa, nazio mailan ematen zenez, kapitalak indarra irabazi zuen, etekinen birbanaketa beraien alde ezartzen hasiz (lanetik kapitalera itzuliz). Globalizazio garaiak, eskala aldaketa bat eragin zuen, kapitalismo eta demokraziaren artean. Momentu horretatik aurrera, estatuak merkatuen baitan aurkitzen hasi ziren, aurretik, merkatuak zirelarik estatuen baitan kokatzen zirenak. Gainera, globalizazioa, eboluzio natural gisa ulertzen hasi zen, alternatibarik ez zuen prozesu historiko gisa. • Horrez gain, nazioarteko sistema ekonomikoan aldaketa eman zen, dolar-urre patroia bertan behera utziz. Kanbio-tasa finkoak zituen nazioarteko moneta sistema batetik, kanbiotasa malguak zituen beste sistema batera igaro zen orduan. Sistema berrian, AEBk bere botere militar eta hegemonia finantzarioa erabili zituen, dolarra nazioarteko moneta bezala ezarri ahal izateko. • Prozesu horretan, munduko ekonomiaren finantzarizazioa instrumentu ezinbestekoa izan zen, kapitalismoa berregituratu baitu. Finantzarizazioak, oinarrian, espekulazioa bultzatzen du, kapitalen zirkulazioa askea, desregularizazioa eta pribatizazioak direlarik berau sostengatzen duten oinarriak. Neoliberalismoarentzat ezinbesteko tresna da finantzarizazioa. Hau, horrela da, politika neoliberalek hainbat ondorio uzten baitituzte. Neoliberalismoan soldaten jaitsiera bultzatzen da, enpresen mozkinak handitzeko. Horrek arazo bat sortzen du, Monereo eta Illuecak (2017, or. 40) azaltzen duten bezala. Soldata ez da ekoizpen kostu bat soilik, kontsumo errenta bat ere bada aldi berean. Beraz, soldatak jaistean, kontsumoa ere jaitsi egingo da. Horrela, produktuen ekoizpenak errealizazio arazo bat izango du. Neoliberalismoak sortutako arazo honi finantzarizazioaz erantzun zitzaion. Neoliberalismo garaian, finantzarizazioaren bidez, hazkunde eredu berri bat jarri zen martxan, kreditua bilakatuz kontsumo eskaria sortzeko elementu nagusia. Soldaten jaitsieraren ondorioz, familiek izan zuten kontsumorako diru sarreren galerari, kreditu errazen politika bidez erantzun zitzaion, izugarrizko burbuila espekulatibo bat eratuz. Horrela lortu zen neoliberalismoak, berak bultzatutako politiken ondorioz sortzen zuen eskari murrizpenari aurre egitea. Gainera, sistema finantzarioan espekulatzea oso errentagarria zenez, enpresek lortzen zituzten mozkinak inbertsio produktibora bideratu beharrean, aktibo finantzarioak eskuratzera bideratzen hasi ziren, askoz ere diru sarrera altuagoak lortzeko aukera sortzen baitzen epe motzean. Ondorioz, kredituaren hazkunde izugarria, bai sektore pribatu, baina baita sektore publikoan ere, denboraldi luze batean hazkundearen motorra izan zen, 2008 an espekulazio burbuilak eztanda egin zuen arte. Hala ere, nabarmentzekoa da, !24
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Beraz, 70eko hamarkadan, garai hartako ekonomia hegemonikoak (AEBk), bere posizioa krisian edo zalantzan ikustean (Vietnamgo gerraren testuinguruan, batez ere), ofentsiba bat burutu zuen, bere posizioak indartu ahal izateko. Horrela, mundu mailako sistema ekonomikoa aldatzea lortu zuen, neoliberalismoa txertatuz, eta gerraosteko akordioak bere kasa eta bere mesedetan hautsiz. Masa demokraziaren, enplegu betearen eta ongizate estatuaren aurkako ofentsiba bat jarri zen martxan, autore honen arabera, 70eko hamarkadan. Klase borroka bat izan zen, klase dominatzaileek goitik zuzendu eta antolatua (Monereo, 2013, or. 29). Ofentsiba honek Bretton Woodeseko akordioak hautsi zituen. Erasoaren ondorioz, AEBk, bere hegemonia berrosatzea lortu zuen, garai luze batez. 3.2.3. Neoliberalismoa: Inflaziotik zor publikora Kapitalismoaren aro neoliberala orokorrean ezaugarritu ondoren, eredu berri honen barne bilakaeran jarriko dugu arreta zehazki. Bilakaera horretan, egun zor publikoarekin dagoen krisiaren oinarriak nondik datozen azaltzea dugu helburu. Horretarako, Wolfgang Streeck-ek (2016), neoliberalismoaren inplantazio prozesu guzti honen gainean ematen duen azalpenean oinarrituko gara. Autore honek, neoliberalismoaren aro hau, hainbat etapa edo fasetan banatzen du, 70eko hamarkadan hasi, baina gaur egunera arte irauten duen prozesu gisa. Azalpen hau jarraituko dugu, berak ematen duen sekuentzian, gaur egun defizit eta zor publikoaren gainean dagoen arazoa azaltzen baitu. Hala ere, nabarmentzekoa da hau ez dela egon daitekeen azalpen bakarra, gehiago egon daitezke (kontuan izanik oso fenomeno konplexua dela, erantzun anitz aurki daitezke hau azaltzeko), baina lanaren helburura gehien hurbil daitekeenetako bat izan daiteke. Streecken (2016) esantean, ELGA ko herrialdeetako kapitalismoak, 70eko hamarkadatik aurrera, krisitik-krisirako bilakaera izan du, aro berri honen sorrerako inflexio puntu gisa gerraosteko akordioen haustura aurki daitekeelarik. Hiru krisi elkarlotu ziren bata bestearen atzetik, hamarkadaz hamarkada. 70eko hamarkadan, geldialdi ekonomikoak sortutako lana eta kapitalaren arteko gatazkari inflazioaren izugarrizko igoerarekin erantzun zitzaion. 80ko Hamarkadan, inflazioak jada funtzionatzen ez zuenean zor publikoaren eztanda bat eman zen, eta 90eko hamarkadatik aurrera zor pribatuaren hazkundea, zeinak 2008ko krisi finantzarioaren oinarria ezarri zuen. Krisi guztiek, oinarrian, logika politiko eta ekonomiko bera izan dute. Lana eta kapitalaren arteko gatazkari !26
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa irtenbide gisa planteatzen dira bai inflazioa eta bai zor publiko zein pribatua, baina ondoren, hasierako arazoei emandako erantzunak, krisi edo gatazka iturri berri bilakatu ziren. Sinplifikatuz, arazo konkretuei erantzunak, arazo berri bilakatzen ziren. Hau gertatu izan da, gobernuek, politikak diseinatzerako orduan, beti bi ardatzen artean mugitu behar izaten baitute. Lehen ardatza politikoa da, eta bigarrena, ekonomikoa. Sarritan, oso zaila izaten da bi ardatzei batera erantzun ahal izatea, kontraesanak sortu ohi dira bien artean. Merkatuen interes ekonomikoak edo hiritarren interes politikoak bultzatzearen artean erabaki behar izan ohi dute gobernuek, alde batetik eta bai bestetik tentsioak bizi dituztelarik. Horrek eragiten du epe motzeko erantzunak eman behar izatea etengabe, eta horiek arazo berrien iturburu bilakatzea. Gerraosteko kapitalismo demokratikoa krisian sartu zenetik, gaur egunera arte, hainbat perturbazio ekonomiko egon dira, aldarrikapen demokratikoen eta kapitalisten interesen arteko gatazkak ardaztu dituenak. Ondoren, etapa horietako bakoitza azalduko dut era sakonagoan. 70eko hamarkada Neoliberalismoaren lehen etapa edo hastapen fasea, 70eko hamarkadan eman zen. Gerraosteko kapitalismoaren hazkunde aro izugarriaren ondoren (ia 30 urtez iraun zuena), hazkunde-tasak jaisten hasi ziren (hamarkadaren hasieran), banatzeko diru gutxiago ere eratzen zelarik horrenbestez. Hasiera batean, elite ekonomikoek beraien diru sarrerak murrizterik nahi ez zutenez, eta oraindik langile mugimenduak indar handia zuenez, enplegu beteari eutsi zitzaion, baina inflazioa hazi zen ondorioz, ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan. Grafikoak bikain adierazten du nola 70eko hamarkada erdialdean inflazio tasek izugarrizko igoera izan zuten ELGA ko herrialde gehienetan, 80ko hamarkada hasieratik aurrera baretzen joan zelarik. !27
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa recursos futuros que, de hecho, todavía no se habían producido, como complemento de los realmente disponibles." (Streeck, 2016, or. 107) Horrez gain, egia da, sortutako langabezia tasak, laguntza sozialetan egin beharreko gastuak izugarri handitu zituela, eta horrek zor publikoa gehiago hazarazi zuela. Inflazioak moneta kaltetzen jarrai zezala baimendu beharrean, estatuek, zorpetzearen aldeko hautua egin zuten, hiritarren eta inbertsoreen interesak babesten jarraitu ahal izateko. Kontuan hartzekoa da, zorpetzearen aldeko hautua, hautu politiko bat izan zela, posible baitzen gastu soziala handitzen jarraitzea presio fiskala igoz, baina momentuko ideia hegemonikoek eta indar harremanek, postura hori babestu beharrean, zorpetzearen aldeko apustua egiten zuten. Gainera, inflazio tasak baxu mantentzeak, zorpetzea errazten zuen, zorra erosten zutenengan konfiantza ematen baitzuen horrek. Egia da, baita ere, garai horretan langile mugimendua ahultzen hasia zela, eta ondorioz, lana eta kapitalaren arteko gatazka hori, arlo elektoralera baino iristen ez zela (langile borrokan oso ahuldua baitzegoen). Garai horretan jada, ongizate estatuaren inguruan sortu zen borroka eta eztabaida. Estatu fiskala krisian sartu zen, estatu zorpetu batera igaroz. 90eko hamarkadatik 2008ra Dinamika horrek ordea, ezin zuen betirako iraun. Ezinezkoa zen zor publikoak etengabe igotzen jarraitzea. Gehiegizko zor eta gastu publikoak, inbertsio pribatua ahultzen zuen, interes tasa altuak sortzen baitzituen, eta hazkunde tasa motelak mantendu. Horrez gain, zor publikoa igo ahala, gastu publikoaren gero eta zati handiago bat interesak ordaintzera bideratu behar zen. Zorraren hartzekodunak, estatuen zorpetze mailak ikustean, beraien dirua bueltan jasoko ote zutenaren zalantzan jartzen hasi ziren, kezkatuta. Horrenbestez, merkatu finantzarioek, gero eta presio handiago egin zuten, herrialdeetan aurrekontuen egonkortasuna ezartzen hasteko eta diziplina fiskala bultzatzeko. Orduan, bigarren arazo horri (gehiegizko zor publikoari) irtenbidea aurkitu beharrean kokatu ziren gobernu gehienak. Zor publikoaren arazoari irtenbide gisa, 90eko hamarkadan, kontsolidazio fiskalaren aldeko politikak burutzen hasi ziren ELGAko herrialdeetan. Politika hauek, bereziki, AEBn 1992 ko !30
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa hauteskundeetan Clintonek irabazi ondorengo urteetan hasi ziren burutzen, kanpaina osoan zehar AEBk zituen bi defizit estrukturalen aurkako borroka egingo zuela baieztatu baitzuen Clintonek. Aurrekontuen egonkortasunaren bila, politika horiek, AEBk zuzendu zituen, nazioarteko beste hainbat instituzioen laguntzaz (adibidez Nazioarteko Diru Funtsa). Aurrekontuen egonkortasuna lortzeko, austeritatearen aldeko hautua egin zen garai haietan, azken finean, gastu publikoa murriztean oinarritzen zelarik kontsolidazio programa. Estatu zorpetutik, estatu kontsolidatzailerantz eman zen eraldaketa garai honetan. Gastu publikoa murrizteak ordea, ekonomiaren eskari agregatua bera ere murriztea ekarri zuen. Egoera horren aurrean, eta ekonomia geldialdian sartu ez zedin, eskari agregatua mantentzeko formula berri bat diseinatu behar izan zen, lana eta kapitalaren arteko tentsioari erantzuteko (jada hori ezin baitzen zor publikoaren bidez bete), eta bake soziala lortzeko. Formula berri horren oinarrian, sektore finantzarioaren desregulazioa zegoen. Merkatu finantzarioak pozik zeuden kontsolidazio politikekin (horrela beraien hartzekodun dirua itzuliko zitzaiela bermatua zegoela uste baitzuten), baina hiritarren eskaerak bete ezean, bake soziala arriskuan jarri zitekeen politika horiekin. Hiritarren kontsumo maila mantendu ahal izateko burutu zen desregulazioa finantzarioa (kredituak ematea erraztuz). Gastu publikoak eskari agregatuan egiten zuen kontribuzioa, hiritarrei eta enpresei inoiz baino zorpetzeko aukera gehiago emanda ordezkatu zen. Honela azaltzen du Streeckek: "Se acuño una expresión afortunada, keynesianismo privatizado, para describir lo que era de hecho la sustitución de la deuda púbica por la privada." (2016, or. 109) Honek esan nahi du, gobernua zorpetu beharrean, hiritar indibidualak zorpetzen hasi zirela, beraien bizi mailari eutsi ahal izateko (arrisku guztiak beraien gain hartuz). Hurrengo urte luzeetan, politika horiek jarraitzaile asko izan zituzten. Jende askok diru kantitate oso altuak lortu zituen, merkatu finantzarioan inbertituz (edo espekulatuz), eta aldi berean, familiek, beraien kabuz inoiz burutu ezingo lituzketen kontsumoak egin zituzten, diru eta kreditu erraza aprobetxatuz. Horrenbestez, familien kontsumoa eta diru sarrerak kredituari lotzen hasi zitzaizkion inoiz baino gehiago, sistema finantzarioaren gero eta desregulazio handiagoa bultzatuz. Espekulatzeko esparru nabarmenetako !31
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa bat, etxebizitzaren sektorean eman zen, eta hor aurki daiteke 2008 ko krisi ekonomikoaren oinarrietako bat. Etxebizitzen merkatuan espekulazioa erabili zen diru iturri gisa, soldaten jaitsierak suposatu zuen diru sarreren jaitsierari aurre egiteko. Azken finean, Streeckek (2016, or. 110-111) bikain azaltzen duen bezala, liberalizazio finantzarioaren bidez erantzun zitzaion aurrekontu publikoetan eman zen murrizpenari, zor publikoaren lekua zor pribatuak hartu zuelarik, eta eskari kolektiboarena eskari indibidualak. Kasu honetan ere nabarmentzeko da, hautu hau politikoa izan zela, gastu publikoa murrizteko erabakia hartu zela gehiegizko zorra ekiditeko, baina posible zela gastu publikoa murriztu beharrean, diru sarrera publikoak igotzea. Guzti hori, momentuko indar harremanei jarrituz egin zen baita ere, merkatu finantzarioen mesedetan, protesta eta ekintza kolektiborako ia esparrurik ireki ez zelarik. Eredu honek horrela iraun zuen, 2008an krisi finantzarioak eztanda egin zuenera arte. 2008 ko krisia eta bilakaera: 2008an, azken hamarkadetan sortu zen burbuila espekulatiboak eztanda egin zuen. Hasieran, AEB tako sistema finantzarioaren krisi bat zena, mundu mailako krisi ekonomiko eta politiko bat bihurtu da. Krisiak aspektuz mutatu du. 2007-2008 urteetan, finantza krisiak egin zuen eztanda AEB tako sistema finantzarioan. Eztanda horrek izan zuen dimentsioaren ondorioz, krisia ekonomia errealera ere iritsi zen, krisi finantzarioa zena, krisi ekonomiko bihurtuz (geldialdi ekonomikoa, langabezia…). Keynesianismo pribatuaren ereduak sortutako burbuilak sistema finantzarioak arriskuan jarri zituenez, estatu-nazioek, merkatu finantzarioengan konfiantza sortu nahi izan zuten berriro ere, horretarako, kreditu pribatuetako asko sozializatu zituztelarik. Kreditu pribatuak sozializatuz, instituzio eta sistema finantzarioen erabateko porrota ematea ekidin zen. Horrek, zor eta defizit publikoaren izugarrizko igoera ekarri zuen, berriz ere. 2008 ko krisiak, aurreko bi hamarkadetan burututako kontsolidazio politiken ondorio guztiak desegin zituen. Azkenean, sektore publikoak, sektore finantzarioa erreskatatzeko egindako esfortzuak, sektore publikoa bera jarri zuen krisian. !32
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Beheko grafiko honetan ikus daiteke, nola krisi finantzarioa zena krisi ekonomiko bilakatu zen, hau da, nola eragin zuen ekonomia errealean eztanda finantzarioak. Hori 2007 tik- 2009ra, EBko herrialde hauetan guztietan, BPG an emandako beherakada nabarmenak erakusten du, hazkunde tasa negatiboak pilatu zituztelarik urte horietan. 3. Grafikoa: BPG hazkunde tasa %tan EBko zenbait herrialde adierazgarritan: 2000-2015
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 4. Grafikoa: Zor Publikoa BPG % tan EB ko zenbait herrialde adierazgarritan: 2000-2015
Iturria: Nik neuk egina OECD dataren bidez. Datuak: data.oecd.org (kontsulta eguna: 2018/05/26) Hala ere, ekimen horrek, merkatu finantzarioak urduri jarri zituen, gehiegizko erreskateak egin zirelakoan, eta ondorioz, berriz ere, estatuek beraien zorra itzultzeko ahalmena zalantzan jarri zutelakoan. Hartzekodunak, 90eko hamarkadan bezala, austeritate politikak exijitzen hasi ziren, beraien inbertsioak (estatuko zorra erosiz) gal ez zitezen. Hala ere, etengabeko oreka batean jardun behar izan dute. Merkatuek estatuei exijentziak egiten baitizkiote, baina ezin dituzte guztiz estutu, gehiegi estutuz gero, estatuak porrotean erori baitaitezke, eta orduan ez lukete zorra inoiz ordainduko. Estatuen zorrean inbertsio handiak eginda daude, eta horrenbestez, inbertsio horiek seguru mantentzea ezinbestekoa da hartzekodunentzat. Merkatuek, kontsolidazio fiskalaz gain, hazkunde ekonomikoa egotea nahi eta behar dute, beraien diru sarrerak hazten jarraitzeko, baina ez dago argi bi helburu horiek bateragarriak edo kontrajarriak diren. Egun, zorpetze maila orokorrak izugarria izaten jarraitzen du. Zor publikoak gorantz egin du berriro, aurrekontuen egonkortasun politikek lortutako aurrezki txikiak berriro deuseztatuz. ELGA ko estatuetako asko, krisi fiskal batean murgilduak aurkitzen dira. Gainera, zorpetzearen errua, hiritarrei egozten zaie (edo egotzi izan zaie), beren aukeren gainetik bizi izan direnaren mezua hedatuz. !34
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Zor publikoaren hazkundea eman den aldi berean, parte hartze politikoaren beherakada ere eman da. Parte hartzean beherakada hori, batez ere, errenta baxuena duen jendeen artean eman da. Pribatizazio eta murrizketek, egoera are eta larriagoa bihurtu dute, estatuen esku-hartze gaitasuna gero eta txikiagoa bihurtuz. Honek, gainera, demokraziari arazo gehiago sortzen dizkio, zorraren bonoak erosten dituztenekiko menpekotasun harreman bat sortzen baita. Egoera horretan, zor publikoaren gaia, politikoki erabiltzen ari da, estatuen gastu publikoan eman diren murrizketak, zerbitzu publikoen pribatizazioak… justifikatzeko, eta ondorioz sistema demokratikoek duten interbentzio gaitasun birbanatzailea are eta gehiago ahultzea justifikatuz. Zor publikoaren gaiarekin justifikatzen eta legitimatzen da, demokraziaren, estatuen, interbentzio ekonomikoaren gainbehera. Dinamika honek, azken hamarkadatan funtzionatu duen keynesianismo pribatuaren eredua erorarazi du, lana eta kapitalaren artean tentsioa baretzeko instrumentu gisa. Testuinguru horretan, bake soziala eta estabilitate minimo bat bermatzeko (jada keynesianismoa pribatuaren ereduak bete ezin zuena), estatuek, zor pribatua bere gain hartu behar izan dute, aldi berean sektore finantzarioaren hartzekodunak lasaituz. Aro neoliberal guzti hau laburbilduz (1970-gaur egun), esan daiteke, inflazioa, zorpetze publikoa eta kredituaren desregulazioa unean uneko arazoei erantzuteko formulak izan direla, baina erroko arazoak berean dirauela. Kapitalismoaren eta demokraziaren arteko gatazka da arazoa, non estatuek alde batetik, lan arloaren defentsa burutu behar duten, eta bestetik kapitalisten interesen defentsa egin (produktibitatearen eta hazkundearen tasen igoerak mantenduz). Gainera, hamarkadaz hamarkada arazo horri emandako erantzunek momentuan funtzionatu izan dute, baina gero erantzunak beraiek arazo berri bilakatu dira, berretsiz, demokraziaren eta kapitalismoaren arteko elkarlana gauzatzeko oso proiektu zaila dela. !35
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 3.3. Zor publikoaren krisiari irtenbidea: Estatu Kontsolidatua 3.3.1. Estatu Kontsolidatua 2008ko krisi ekonomikoaz geroztik, eta horren eraginez eman den zor publikoaren izugarrizko igoeraren ondorioz, kontsolidazio fiskala ezarri nahi izan da mendebaldeko estatu gehienetan, eta horrek estatuen beraien izaera aldarazi du. Krisiaren ondorioz sortu den estatu forma berri honi, estatu kontsolidatu deitzen dio Streeckek (2016) bere testuetan. Estatu kontsolidatu honek, gerraosteko kapitalismo demokratikoaren instituzioak berregituratu ditu, baita nazioarteko sistema ere. Estatu berri honen helburu nagusia kontsolidazio fiskala eskuratzea da. Estatu kontsolidatuaren eraikuntza, oinarrian, estatuengan merkatuek konfiantza berreskuratu dezaten egiten den eraldaketa prozesu bat da autore honen esanetan. Kontsolidazioa, beraz, estatuek egiten duten berregituraketa bat da, bere helburua, estatua inbertitzaile finantzarioentzako erakargarri bihurtzea delarik. Hainbat dira estatu kontsolidatuak eraikitzeko arrazoiak: • Alde batetik, zor publikoaren etengabeko igoerak, estatuak porrot arriskuan jartzen ditu, eta zorraren interesak gero eta gehiago igoarazten ditu. Egoera horretan estatuek ezin dute etengabeko zorpetze politika bat aurrera eraman, eta horri buelta emateko planteatzen da aurrekontuetan egonkortasun neurriak hartzea. Gainera, estatuek kontsolidazioa bilatzen dute, beraientzat ezinbestekoa delako arrisku primak baxu mantentzea (beraien zor bonoetan), primen igoerak izugarrizko gastu igoera suposatzen baitu beraientzat. • Kontsolidazioaren atzetik badago beste elementu bat: merkatu finantzarioek eta hartzekodunek zor publikotik egiten duten negozioa. 2008 tik aurrera osatzen ari den estatu kontsolidatua, merkatu finantzarioek egiten dituzten eskaerei erantzun politiko-instituzionala ere bada. Hau bultzatzen da, 2008 ko krisia eta gero, zor publikoaren izugarrizko igoera ematen hasi zenean, berriro ere merkatu finantzarioek estatuei zorra erosten jarraitzeko, segurtasuna eskatzen zutelako, eta hori bermatu behar dute estatuek kontrol politikoa ezarriz. Estatuek zorraren hazkundea moteldu behar dute, merkatu finantzarioek zorra erosten jarrai dezaten. Estatuek, porroterako bidea mozteko burutzen dute kontsolidazioa, beraz. !36
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa • Azkenik, kontuan hartu behar da, estatu kontsolidatzailearen ideiak, sistematikoki gastu publikoak murriztearen aldeko hautua egiten duela, diru sarrerak igotzera begira ahalegina egin beharrean. Estatu kontsolidatzaileak austeritate politikak legitimatzeko balio du. Horregatik, kontsolidazioak ez du estatuen erabateko zorraren ezabapena ematerik nahi, soilik horren oreka bat bilatzen du. Zor publikoaren zati bat behintzat funtzionala zaie, horrela austeritate politikak ezartzeko aitzakia hori erabil dezakete, justifikazio gisa. Estatu kontsolidatu jada instituzionalizatuak, zorra ordaintzera politikoki konprometitu direnak dira, hau da, hartzekodunen interesak defendatuko dituztenak beste edozein eskaeraren aurretik (kasu askotan, Espainiar estatuan bezala, arau hori konstituzionalizatu egin delarik). Kontsolidatu bilakatu aurretik, estatu orok bi talderen interesak ordezkatzearen beharra dute, hiritarrak alde batetik, eta hartzekodunak bestetik. Estatu zorpetuak, bi talde horien interesak ordezkatzen saiatzen dira, etengabe zein defendatu erabaki behar dutelarik. Kontsolidazioaren aldeko apustua burutzen duen estatuak ordea, kontraesan horiek gainditzen ditu erabaki argi batekin: bere erreferentziazko talde politikoa hartzekodunak eta kapital finantzarioak bilakatzen dira, eta ondorioz, estatuek hartzekodunekin konpromisoa berresten dute, hiritarrekin dutenaren gainetik. Honela definitzen du Streek ek estatu kontsolidatua: "Un estado consolidador puede describirse como aquel cuyas obligaciones con el mercado comercial tienen precedencia sobre sus obligaciones políticas con sus ciudadanos". (Streeck, 2016, or. 153) Kontuan hartzeko da, estatu kontsolidatuaren eraikuntzak, botere demokratikoen huste prozesu bat suposatzen duela, eta berdintasun politiken aldeko apustuak alde batera uztea, gastu publikoa murriztuz, horrela merkatu finantzarioen aurrean bezero seguru bezala aurkeztu ahal izateko estatuak. Hau, momentuko indar harremanek markatzen duten hautu politiko bat da. Posible zen zor publikoa ekiditeko diru sarrera publikoak igotzea, zerga presioa handituz, baina hori egin beharrean austeritatearen alde egitea erabaki da. Estatuaren gastuak murrizteak, bere esku-hartze gaitasun eta esparruak ere mugatzen ditu, zorra itzultzeko gaitasuna duela erakutsi ahal izateko. Hor, gakoa, aurrekontu publikoetan egonkortasuna ezartzeko gaitasuna erakustean dago, eta hori, gastu publikoa jaitsiz egin izan da sistematikoki. !37
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 3.3.2. Estatu kontsolidatuen eraikuntza prozesua EBn Estatu kontsolidatuaren eraikuntza prozesu hau, era argi eta berezituan egin da EBn, azken urteetan. Horregatik, azken atal hau, EB ko estatu kontsolidatuaren eraikuntza prozesua nola eman den azaltzera bideratuko dut, eta zein ondorio utzi dituen eraikuntza honek azaleratzera. EB ren eraikuntza prozesuak, Estatu kontsolidatu europarrak sortu ditu, hau da, erregimen politikoekonomiko berri bat osatu du, erreforma instituzionalez burututako prozesu gradual baten bidez eratu dena. Gainera, arau nazional eta internazionalak, konstituzioak, tratatuak… uztartu behar izan dira, estatu forma hau eraiki ahal izateko, EB ren testuinguruan. Estatuz osatutako estatua da EBko estatu kontsolidatua, ondorioz, hainbat barne eta kanpo politikekin nahasia dago, eta autoritate supranazionalen eraikuntza batean oinarritu da. Hainbat ezaugarri ditu, Streeken (2016, or.159-163) esanetan, EB ko estatu kontsolidatuak: • Formalki estatu-nazio subirano izaten jarraitzen duten estatuen artean ematen den elkarrekiko kontrolaren bidez eraiki da. Estatuek beraien artean duten interes komunaren ondorioz ematen da elkar kontrol hori. Estatuek merkatu finantzarioengan konfiantza eta segurtasun bat erakutsi nahi dute, eta estatu batek hori hautsiz gero, denen reputazioa jartzen da zalantzan. Horregatik elkar superbisatzen dira estatuak. • Estatuek beraien politika ekonomikoa ezartzeko duten gaitasuna murrizten du, elementu asko nazioz gaindiko instituzioetara bideratuz. • EBZak izugarrizko botere ekonomikoa du (independentzia politikoaz gain). • EB ren baitan ematen diren nazioarteko harremanak oso desorekatuak dira, estatuen artean ematen diren botere harreman disparekoen ondorioz. Europar Batasuna sortu eta osatu duen diskurtsoaren zentroan "Europar Federalismoa" deituriko proiektua dago, Llopis eta Monereok (2014, or. 30-31) azaltzen duten bezala. Europar Federalismoaren helburua, EB estatu forma berri bat bilakatzea da: estatu kontsolidatua. Estatu !38
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa forma berri hori osatzeko ordea, gaur egun dauden estatu-nazio formak ahuldu eta duten autonomia politiko, fiskal eta finantzarioa murriztea ezinbestekoa da. Estatu minimoak bilakatzea egungo estau-nazioak, EB garatu ahal izateko, estatu kontsolidatu forman. Esan beharra dago, benetan EBan sortu diren erakunde gehienak defizit demokratiko handiarekin sortu direla (herritarrek erakunde horietan botererik ez baitute), eta horrez gain subiranotasuna botere ekonomikoari eman zaiola, kapital finantzarioei batez ere. Talde monopolista finantzarioak (eta beraien lobbyak), Euro sistemak antolatutako instituzioekin (Europar Banku Zentrala izanik erdigunean), eta Europar Batzordearekin bat, EBko erabaki nagusiak hartzen dituzte. Gainera NDF aren presentziak guzti hori nazioarteko kapitalekin lotzen du. Beraz, estatu kontsolidatuaren eraikuntzak instituzio politikoen berregituraketa bat suposatzen du, bereziki Europan. Esan bezala, estatu kontsolidatuen eraikuntza prozesua, nazioarte mailan ematen den prozesua da. Zorraren arazoa mendebaldeko estatu askok eta askok pairatzen duten arazoa denez, estatu guztiek interes kolektibo bera dute: hartzekodunak beraien zorraren etekinak jasoko dituztenaz lasaitzea. Horregatik estatuek ez dute erregela hori hautsi dezakeen gobernurik osatzerik nahi, eta hori gogor borrokatzen dute, Grezian ikusi zen bezala. NDF, Munduko Bankuak eta EBk etengabe laguntzen dituzte (diru sarrerekin) arazotan dauden estatuak (zorra ordaindu dezaten), baina trukean estatu horiek politika kontsolidatzaileak hartzera behartzen dituzte (berriro gehiegizko zorpetzean eroriko ez direla ziurtatzeko asmoz). Hau iraganean ere egin izan dute instituzio hauek. Adibide bat jartzearren 1980ko hamarkadan, hainbat estatuk kanpo zorraren krisi larria pairatu zutenean, NMF, Egiturazko Doikuntza Egitaraut deituriko programak aplikatu zituzten, zorpetutako herrialdeak diruz hornitzearen truk, estatuek jarraitu beharreko egitarauak ezarri zituztelarik. Estatuen egonkortasuna bermatzea, bereziki konplikatzen da krisi ekonomiko momentuetan. Krisiak, estatuen gastu sozialak era nabarmenean igotzea dakar, krisiak kolpatutako sektoreei eman behar zaizkien laguntzen ondorioz (adibidez langabetuei). Lehen, momentu horietan estatuak defizitean sartzen ziren, baina hori etorkizuneko superabitekin (krisia igaro osteko momentu ekonomiko oparoetan) berrosatuko zela uste zen. Hori ez da gertatu, estatuen gehiengoak, momentu ekonomiko oparoetan ere defizit eta zorra pilatu dutelako. Egun, krisi ekonomiko garaian, estatuek, aurrekontuen egonkortasuna bilatu nahi dute, eta hori nahitaez zerbitzu sozialen murrizpenaren bidez egitea erabaki dute, zerga presioa igo beharrean, horrek herritar asko oso egoera larrian !39
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa kokatzea suposatzen duelarik. Gainera, austeritate politika horiek, hazkunde ekonomikoa ematea zailtzen dute, murrizketekin sektore publikoak ez baitu ekonomia politika kontraziklikoekin bultzatzen. Guzti honengatik, ikus daiteke, Estatu kontsolidatuaren eraikuntza ez dela bat ere erraza, eta kontraesan handiekin egiten dela. EBn aurrerapauso handiak eman dira gai batzuetan, baina aldi berean, politikoki hainbat herrialdetan ikuspegi honen aurkako jarrerak errotu dira. Bi arrisku nagusi sortzen ditu kontsolidazioak: alde batetik hazkunde ekonomikoa mugatzen du, eta bestetik estabilitate politikoa arriskuan jar dezake. EB ko egoera, eta kontsolidazioaren eraikuntza AEBn egin denarekiko oso ezberdina da. EBren moneta (euroa), ez da mundu mailan hegemonikoa, eta nazioaz gaindiko instituzioen esku dago, estatuen kontrol politikotik urrun. Horrez gain, gerraosteko ongizate estatuak pisu askoz ere nabariagoa izan zuen Europan AEB rekin konparatuz gero. Horrek eragiten du, oraindik orain, EBn demokrazia birbanatzailearen aldeko jarrera politikoek presentzia handia izaten jarraitzea. Guzti horrek eragin du, EBn, estatu kontsolidatuak bere forma propioa izatea, estatu-nazio subiranoen nazioarteko aliantza gisa. EBren eraikuntza prozesuan, 90eko hamarkadan, eman ziren aurrekontuen egonkortasuna mantentzearen aldeko lehen pausoak. EBn sartu ahal izateko, estatuek ezin zuten beraien BPG aren %60 tik gorako zor publikorik izan, eta debekatua zuten urtean BPG aren %3 tik grako defizita sortzea. Prozesu horrek aurrera jarraitu du, eta, Europar Banku Zentralaren eginbehar bakarra moneta egonkor eta indartsu bat sortu eta mantentzea da orain, estatuak zuzenean finantzatzea debekatua duelarik. EBZ EB ren baitan organo independiente bat da, estatuen kontrol politikotik kanpo geratzen dena. Hala ere, nabarmentzekoa da, EB kontsolidatuaren eraikuntza ez dela prozesu lineal eta perfektua, desoreka eta gatazka askorekin osatutako prozesu baizik, etengabe herrialdez herrialdekako hauteskunde demokratikoekin uztartu behar izan dena. Guzti hori garatu ahal izateko gakoa, estatu kontsolidatuak eraikitzekoa, EB aren baitan sortu den marko juridiko instituzionala izan da. EBko tratatuek neoliberalismoa konstituzionalizatu dute, !40
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa botere ekonomikoaren interesak betetzea derrigorrezko bilakatuz. Goikoetxeak (2017) demokraziaren pribatizazio gisa definitu du bilakaera hau. Honen adibide garbia, eta ondoren azalduko dudan bezala, Aurrekontuen Egonkortasun Politika da. Aurrekontuen Egonkortasun Politiken bidez, eta guzti horren baitan osatu den arau sareen bidez, eratu dira EB mailan estatu kontsolidatuak, zor eta defizit publikoari mugak ezarri dizkienak. Azken finean, Aurrekontuen Egonkortasun Politikaren atzean benetan ezkutatzen den helburua, estatuen esku egon beharko litzatekeen eskumen politiko bat elementu tekniko bilakatzea izan da, horrela hartzekodunen interesak bermatzen direlarik, estatu kontsolidatuak eraikiz. 3.4. Estatu kontsolidatu europarraren marko juridikoa: Aurrekontuen Egonkortasun Politikak Aurrekontuen Egonkortasun Politika, Europar Batasunean sortu den aurrekontu politika mota bat da, marko juridiko orokor batez eta hainbat neurri teknikoren bidez garatzen dena, estatu kontsolidatua legalki finkatu duelarik. Aurrekontuen egonkortasun politikak hainbat helburu jarraitzen ditu, arestian esan bezala, estatuei ekonomian eragiteko gaitasuna ezabatzeko, eta estatu kontsolidatuak eraikitzeko. Laburbilduz, egonkortasun politiken atzean dagoena, aurrekontuen oreka lortzea da, defizit publikoa kontrolatuz eta murriztuz horretarako. Hori lortu ahal izateko, gastu publikoa kontrolatu eta murriztu behar da estatu, autonomia eta maila lokaletan edo presio fiskala igo, horrela aurrekontuetako diru sarrerak igoz (gastua mantenduta). Europar Batasunak dio, defizit publikoak ezin duela urtean BPG arekiko %3a gainditu, eta zor publikoa BPGaren %60 aren azpitik mantendu behar dela, horrek estatuen ekonomian eragiteko gaitasuna murrizten duelarik. Hau, gaur egun, europar hegoaldeko hainbat estatuk betetzen ez duten neurria da, eta Europar Batasuneko herrialde indartsuenek gaitzetsi egiten dute, baina esan beharra dago historiko herrialde gehienek hautsi dutela muga hori, baita orain horren aurka agertzen diren herrialde indartsuek ere. Espainiar estatu mailan, autonomiei dagokionez inpaktu berezia izan du guzti honek, krisi garaia hasi zenetik zerbitzu sozialek pisu berezia baitute beraien gastuetan. Horrek aurrekontuen !41
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa egonkortasunean desorekak sortarazi ditu, eta horri erantzuteko estatuak hainbat neurri hartu ditu, autonomien boterea murriztuz eta sistema autonomikoa bera, 1978 konstituzioan zehaztua, moldatuz. Gastu publikoa kontrolatzeko neurriek, estatu autonomikoaren oinarrietan bertan eragina dute, beraz. Aurrekontuen egonkortasuna lortzeko prozesua luze eta korapilatsua izan da, hainbat mugarriren bidez garatu delarik. 3.4.1. Sorrera prozesua (EBn) Esan beharra dago, aurrekontuen egonkortasun politikak ez direla krisi garaian sortu, askozaz lehenago baizik, Europar integrazioaren baitan. Lehen aldiz, Europar Batasunean, 1992 an ezarri zen aurrekontuen egonkortasun politika, Maastrichteko tratatua (TUE/1992) sinatu zenean. 1 Tratatu honek jada, aurrekontuen egonkortasun helburuak ezarri zituen, zor eta defizit publikoari mugak ezarriz. Horri, prezioen eta interes tasen kontrola gehitzean, Europar Batasunaren politika ekonomikoen ardatzak markatu ziren, moneta batasuna lortzeko. Ondoren, guzti hori zehazteko beste hainbat tratatu eta akordio egin ziren, 1997ko Egonkortasun eta Hazkunde Paktua bezala. Paktu horretan, lehen aldiz, politika ekonomikoen koordinazio, kontrol eta ikuskaritzarako prozedurak zehaztu ziren, batez ere gehiegizko defizita kontrolatzeko. Ondoren guzti hori erreglamenduen bidez garatu zen. Hau beharrezkoa zen, Eurogunea integrazioaren 3. fasean sartu zenean, Batasun ekonomiko eta monetarioan, hain zuzen ere. Paktu honen helburua, aurrekontuen gehiegizko defizita kontrolatzea zen, Euroa sartu zenetik. Euroan sartu ahal izateko defizita kuantitatiboki kontrolatu behar zela zehaztu bazen ere, ez zegoen behin Euroa izanda aurrekontu politikaren inguruan ezer definiturik. Hutsune horri erantzuteko sortu zen Hazkunde eta Egonkortasun Paktua. Paktuak, estatuek aurrekontu eta gastu politika nasai bat izatea ekidin nahi zuen, Euroari egonkortasuna eman eta interes tasak egonkor mantentzeko. Europar estatuen arteko aurrekontu politika batzea zen beraz helburua, estatuen indar politikoa murriztuz eta gai politikoak gai tekniko bilakatuz. Paktu honek bi helburu zehatz ezarri zizkien estatuei: alde batetik epe laburrean defizit publikoa BPG aren %3 tik behera mantentzea eta bestetik, epe ertainean, aurrekontuetan oreka edo superabita lortzera bidean jartzea. Egonkortasun eta Hazkunde 1 El Tratado de la Unión Europea (TUE), firmado en Maastricht el 7 de febrero de 1992. Diario Oficial de la Unión Europea L 191, 29 de julio de 1992, pp. 1-112 !42
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Paktuak, estatuen finantza publikoak egonkor egin zitezela nahi zuen, horrela prezioetan egonkortasuna lortuko baitzen, eta hazkunde ekonomikoa indartu. Estatuen defizita murrizteko, Banku Zentralei (bai Europarrari baina baita nazionalei ere) espresuki debekatu zitzaien estatuen zuzeneko finantzaketa bat burutzea. Egonkortasun eta Hazkunde Paktuak bi zati barnebiltzen ditu: prebentzioarena eta zuzenketarena (González, 2011). • Prebentzioaren zatia, Europar kontseiluak estatuen aurrekontuekiko egiten duen jarraipenean oinarritzen da. Estatuek, Aurrekontuen egonkortasun programa aurkeztu behar dute, aurrekontuen oreka lortzera bidean emango diren pausoak azalduz. Hainbat neurri barnebiltzen dira, prebentzioa egiteko, estatuen defizit publikoa aurrez ekidin ahal izateko. • Zuzenketaren zatian, estatuak gehiegizko defizitean erortzen direnean aplikatzen da (hau da, defizitak BPG aren %3 tik gorako balioak hartzen dituenean). Estatuaren defizita gehiegizkoa den edo ez Europar Batzordeak zehazten du. Gehiegizko defizita dagoela dioen kasuetan, gehiegizko defizit horri aurre egiteko prozedimentu oso bat planteatzen du paktuak. Lehenik eta behin, Europar Kontseiluak, Batzordearen gomendioak jarraituz, gehiegizko defizita duen estatuari gomendio bat bidaltzen dio, eta hortik aurrera defizitaren jarraipen oso zehatz bat burutuko du. Ordutik aurrera estatuek 6 hile izango dituzte egoerari buelta emateko, defizita kontrolatuz. Gomendio hori ez bada estatuaren partetik jarraitzen, Kontseiluak estatua ohartarazi dezake, epe konkretu batean neurriak hartzeko esanez. Hurrengo 4 hileetan gehiegizko defizitak bere horretan jarraitzen badu, posible izango da Kontseiluak gehiegizko defizita duen estatua zigortzea (baita zigor ekonomikoekin ere). Hainbat dira ezar daitezkeen zigor neurriak: Estatua defizitaren inguruan informazioa publikatzera behartzea, Europar Inbertsio Bankuari bere mailegu politikak birplanteatzeko eskaera egitea (defizita duen estatuari dagokionez), defizita duen estatua gordailu bat ematera behartzea (kontseiluak egoera hobetu dela ikusi arte) eta multak ezartzea. !43
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 3.4.2. Krisiaren ondoren: Araudia zorroztuz Krisia sortu zenetik ordea, zalantzan jarri da defizita eta zorra kontrolatzeko hainbat estatuk zuten gaitasuna, eta ikusi da jada zehaztutako araudia ez zela nahikoa estatuak kontrolatzeko. Argi ikus daiteke hori, 2007 urtetik aurrera eta 2016 rarte, EB ko herrialde gehienetan (eta ondorioz EBko batez bestekoan ikus daiteke), defizit publikoa pilatu izan dela, eta sarritan, BPG aren %3 erreferentziazko balio horretatik gorako balioekin. 5. Grafikoa: EB ko zenbait herrialderen defizit publikoa BPG aren %tan (2000-2016) Iturria: Nik neuk egina Eurostat google public dataren bidez. Datuak: ec.europa.eu (kontsulta eguna: 2018/05/23) Zor publikoarekin ere antzeko fenomenoa gertatuta da, non ikus daitekeen EB ko herrialde ia guztiek, eta baita EBko batez bestekoak ere, 2007 tik aurrera beraien BPG aren %60 tik gorako balioa hartzen duen zor publikoa dutela. !45
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 6. Grafikoa: EB ko zenbait herrialderen zor publikoa BPG aren %tan (2000-2016) Iturria: Nik neuk egina Eurostat google public dataren bidez. Datuak: ec.europa.eu (kontsulta eguna: 2018/05/23) Hurrengo taulan ere, argi ikusten da, nola krisi ekonomikoa baino lehen ere EB ko herrialde askok defizitaren balioak beraien BPG aren %3 tik beherako balioetan mantendu ez zituzten, baina 2007 tik aurrera hori orokortu egin zela. 1. Taula : EHP bete ez duten herrialdeen zerrenda urtez urtez Iturria: Martínez eta Jiménez, 2012; Datuak: BBVA, 2012 !46
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa zigorrak ezartzerako orduan zenbait modifikazio txertatzen dira (autonomia gehiago duelarik orain Batzordeak horretarako). Orain zigorrak ezartzeko orduan Batzordearen gomendioak jarraitzen dira automatikoki (Kontseiluan postura horren aurkako gehiengo kualifikaturik egon ezean). Horrela, gutxiengoek eraikitako blokeo aukerak ezabatzen dira. • Horrez gain, beste norabide batean ere pausoak eman dira. Lege eta araudi hauek, diziplina fiskalaren defentsa estatuen marko fiskaletara eramatea ere izan dute helburu. Estatuko aurrekontuen egonkortasuna ziurtatzeko mekanismoak ezarri dira, eta horretarako estatuei marko juridiko nazionaletara (lehentasunez maila konstituzionalera) aurrekontuen egonkortasunaren aldeko konpromisoak eramatea eskatzen da, eta defizita ekiditeko mekanismoak ezartzera. Gainera, erreforma hauek defizit estrukturalaren muga BPG aren %0,5 ean ezartzen dute (EHP ak ordea %1 ean ezartzen du muga hori). Horrez gain, marko fiskal berrietan, autoritate fiskal independenteen sorrera derrigortzen dute. Instituzio independiente horiek, Administrazio Publikoen aurrekontuak ebaluatzen dituzte, defizitaren muga nazional eta supranazionalak betetzen direla bermatzeko. Gainera, estatuek aurrekontuen oreka ziurtatzeko neurriak hartzen dituztela bermatzeko betebeharra Europar Batasuneko Justizia Epaitegiak du araudi berrien ondoren, eta honek jarraipena egin eta zigorra ezarri ahal izango die agindua betetzen ez duten estatuei. Ondorioz, Europar Batasunak aurrekontuei ezartzen dizkion helburuak betetzen direla ziurtatzea estatuaren betebeharra bilakatu da, baina Batasunaren zaintzapean, berau baita helburuak betetzen direnaren bermatzaile nagusia (berak kontrolatzen baitu estatuek horren inguruan neurriak hartzen dituztela, baina baita aurrekontuen egonkortasuna ematen dela, behar izanez gero neurri zuzentzaileak ezarriz). Beraz eurogunea defendatzeko beharrezkoa izango balitz, marko berri honek estatuei laguntza finantzarioa ematea aurreikusten du, baina oso neurri zorrotzei lotuta. Hau, kredituak emanez eta estatuen zorraren tituluak erosiz egiten da. 3.4.3. Espainiar estatuan emandako aldaketak TECGaren aginduak betetzeko, Espainiar estatuari dagokionez, Konstituzioan erreforma bat egin da aurrekontuen egonkortasuna ziurtatzeko, eta ondoren Lege Organiko berri bat, Konstituzioaren artikulu berria garatzeko neurriak zehazteko. Lege berria, Ley Orgánica, de Estabilidad !48
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa argiak dira, eta oinarrian estatuen boterea ahuldu eta erakunde supranazionalak indartzea dute helburu, politika neoliberalak konstituzionalizatuz. LOEPSF 2/2012 135. artikuluak dioena jarraituz, Espainiar estatuak, lege organiko bidez (LOEPSF, 2/2012, 27 de abril) guzti hori garatzeari ekin zion. Estatuko marko juridikoa Europar markoaren oso antzera egin da, Albertíren (2013) esanetan. Horrek suposatzen du organo zentralek, lurralde administrazioei ezartzen dizkietela egonkortasun helburuak, eta horri, kontrol eta jarraipen mekanismoak ezartzen zaizkiela, betetzen direla ziurtatzeko (instituzio zentralek bermatzen dutena). Marko berriak, Autonomi Erkidegoetan eragin handia du bi elementu nagusitan. Lehena, aurrekontuen egonkortasuna izatera behartzen duelako, mugak estatuak jartzen dituelarik, eta bigarrena, estatuaren ikuskatze eta kontrol mekanismoak indartzearena da (autonomi erkidegoekiko). Esan bezala, aurrekontuen egonkortasunerako onartu den lege organiko berriak (LOEPSF, 2/2012, 27 de abril) estatuari ematen dio Lurralde Administrazioei aurrekontu politikan helburuak aldebakartasunez ezartzeko boterea (defizit eta zorrari dagokionez), baita Autonomi Erkidego bakoitzarena indibidualki ezartzearena ere. Aurreko legedian, Autonomi Erkidegoei indibidualki helburuak ezartzeko eskumena Ogasun eta Finantza Politika Kontseiluari zegokion, baina orain honek bere indarra galdu du, aholkularitza organo soil bihurtuz. Helburuak aldebakartasunez ezarri ondoren, estatuari dagokio neurri berean helburu horiek betetzen direla ziurtatzea, horretarako mekanismoak ezarriz. Hau azken batean, Europar Batasunak estatuei ezartzen dienaren itzulpena baino ez da, mugak jarri eta ondoren horiek kontrolatu eta zigortzeko ahalmena izatea. Lege organikoak, bere baitan zehazten du Autonomi Erkidegoek Konstituzioaren 135. Artikuluak dioena betetzen ez badute Auzitegi Konstituzionalera bidali daitezkeela. !50
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Hala ere, Espainiar konstituzioko 135. artikuluak, aurrekontuen egonkortasunerako bi elementu hartzen ditu soilik kontuan, defizit eta zor publikoa. Lege organikoak (LOEPSF, 2/2012, 27 de abril) ordea era zabalagoan ulertzen du hori, muga gehiago ezarriz aurrez azaldutako biez gain. Batez ere gastu publikoari ere mugak ezartzen dizkio, hau da, gastu araua ezartzen du estatuko gobernu zentralak. Gastu publikoaren hazkundeari mugak ezartzen dizkio, eta hori gutxi balitz, diru sarrerak uste baino handiagoak izanez gero, gain sarrera horren erabilera ere mugatzen du. Lege organikoaren 12. artikuluak (LOEPSF, 2/2012, 27 de abril), gastuaren inguruan arauketa bat egiten du, esanez, Administrazio Publikoen gastu erlatiboa ezingo dela BPG aren (estatuko BPGa) erreferentzia tasatik gora igo urtero. Artikulu horrek ezartzen duen bigarren muga, oraindik eta larriagoa da. Espero baino gehiago lortu diren diru sarrerak, bere osotasunean, zor publikoa ordaintzera bideratu behar dela esaten da. Hau derrigorra da estatuko Administrazio guztietan (baita erkidegoetan ere), bakoitzaren egoera kontuan hartu gabe. Guzti honek politika ekonomikoaren zati garrantzitsuetako bat (aurrekontuena) era nabarian juridikoki mugatzen du, arazo politikoak tekniko juridiko bihurtuz. Hau guztiau garatzeko kontrol eta jarraipen mekanismoak izugarri indartu behar izan dira. Azken batean gaineko instituzioei ematen zaizkie azpi instituzioak kontrolatu eta jarraitzeko mekanismoak. Lehenik eta behin Europar Batasunari bere baitan dauden estatuak kontrolatu ahal izateko, eta ondoren eskema bera jarraituz, estatuari bere baren administrazioak kontrolatu eta jarraitu ahal izateko. Azken batean subiranotasuna, boterea, "gorantz" igotzen da, herritarrengandik gero eta urrunago jarriz eta instituzio demokratikoetatik urrunduta. Beraz, egungo markoak aurrekoak baino indar eta mekanismo gehiago ditu, Autonomi Erkidegoak eta beste tokiko administrazioak jarraitu eta kontrolatzeko. Autonomien kontrola Lege organiko berriak 2 elementu edo ardatz nagusiren bidez ematen dio estatuari gainontzeko administrazioak kontrolatu ahal izateko bidea. Lehena, estatuak Autonomi Erkidegoen aurrekontuen bainean jarraipen eta kontrola eraman ahal izateko, azken hauek estatuari aurrekontuen inguruko !51
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa informazioa (proiektuak, exekuzioa…) ematera behartzen dituzte. Horrela, estatuak Erkidegoek egiten dutenaren informazio osoa eskuratzen dute, zerbait beraien mugen baitan kokatu ezean interbenitu ahal izateko. Bigarren elementua, autonomi erkidegoak dituzten eskumenak beste behin mugatzen dituen elementua da. Estatuak ezarritako helburuak bete ezean (aurrekontuen orekari dagokionez), Erkidegoek hori zuzentzeko agindua dute, eta beraiek egin ezean estatu zentralak neurri zuzentzaileak hartzeko eskubidea du. Beraz, estatuari izugarrizko boterea ematen zaio, bera jartzen baitu (aurrez azaldu bezala) aurrekontuen orekaren azken bermatzailetzat. Azken honi loturik, onartu zen lege organikoaren ondorioz (LOEPSF, 2/2012, 27 de abril) (eta estatuak bere gain hartzen duenez aurrekontuen oreka bermatzea), hainbat mekanismo zehatz ematen zaizkio estatuari autonomien desorekak kontrolatu ahal izateko. Neurri hauek (Erkidegoek hartu beharrekoak dira eta bestela estatua sartzen da betearaztera) 3 plan edo fasetan laburbiltzen dira, desorekei aurrera egin ezean progresiboki hartzen direnak (Albertí, 2013). 1. Prebentzioa: Zorra ezarritako mugatik %95 era jartzen denean automatikoki hartu beharreko neurriak dira. Hau gertatzean, egoera horretan dagoen administrazioaren kreditua eskatzeko gaitasuna murrizten da, soilik Altxorrarekin burutu ahal izango dituelarik operazioak. Beste alde batetik, Gobernu zentralak ikusten badu Erkidego batek hau desobeditu dezakeela eta berearekin jarraitu, Gobernuak abisu bat bidal diezaioke Administrazioari, hilabeteko epea emanez behartuta dagoen neurriak hartzera. Ogasun Ministerioak ikusiz gero zorpetutako Administrazioak ez duela behar beste neurririk hartu egora konpontzeko, bigarren neurri fasera pasako ginateke, neurri zuzentzaileenera. 2. Aurrekontuen oreka helburuak bete ezean zuzenean hainbat neurri zuzentzaile hartzen dira, helburuak betearazteko. Lehenik eta behin, zorpetutako administrazioak gehiago zorpetu behar izatekotan, aurretik estatuaren oniritzia jaso beharko du. Horrez gain, estatutik subentzioak jaso ditzan ere, Ogasun Ministerioak aurrez hori babesten duen informe bat atera beharko du. Azkenik, helburuak bete ez dituen Autonomi Erkidegoa plan ekonomiko finantzario bat aurkeztera behartua dago, aurrekontuak berrorekatzeko. Guzti honek bere fruituak eman ezean azken fasera iritsiko ginateke: interbentziora. !52
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa 3. Esan bezala, azken fasea etorriko litzateke ondoren: interbentzioarena. Ez bada plan ekonomiko-finantzarioa aurkezten, edo estatuak egokia dela iristen ez badio, hainbat neurri zigortzaile ezartzen dira. Neurri zigortzaileak bete ezean interbentziora pasatzen da. Gobernuak adituen batzorde bat bidali dezake Erkidegora, Ogasun Sailaren zuzendaritzapean, behar duten informazioa eskuratzeko boterearekin eta nahi duten neurriak hartzeko gaitasunarekin (Ekidegoak nahitaez bete beharko dituenak). Neurri hauek ere betetzen ez badira, interbentzioaren beste fase batera salto egiten da Konstituzioaren 155. artikulua aplikatuz. Kasu horretan Gobernuak hartuko luke Erkidegoko botere exekutiboaren agintea. Azken finean, Estatuak hartuko luke tenporalki aurrekontuen egonkortasuna ziurtatzeko hartu behar diren erabakiak hartzeko eskumena. 4. ONDORIOAK Hainbat dira ikerketa hau egin ondoren plazaratu daitezkeen ondorioak: Lehenik eta behin, zor publikoaren hazkunde ikaragarrira ekarri gaituen bilakaera aztertuz gero, argi eta garbi ikus daiteke ez dela prozesu natural bat izan, besterik gabe gertatu dena. Etengabe, unean uneko indar harremanek eta gatazkek eragindako prozesu bat izan da, egungo egoerara ekarri gaituena. Lana eta kapitalaren artean etengabe eman den tentsio eta gatazkak ezaugarritu du bilakaera historiko osoa. Tentsio horrek (eta tentsio horren baitan izan diren indar harremanek) ezaugarritu ditu egondako krisiei emandako erantzunak, inflaziotik hasi zor publikoaren hazkundera iritsi arte. 70eko hamarkadako krisiak lana eta kapitalaren arteko gatazkan sortutako tentsioari, inflazioarekin erantzun bazitzaion, 2008 ko krisiak eratutako tentsioari zor publikoaren hazkunderekin erantzun zaio. Beraz, egun gehiegizko zor publikoa badugu ere, ez da sinpleki krisi ekonomiko finantzario bat bizi izan dugulako, tendentzia historiko oso baten ondorio baizik. Unean uneko arazoei erantzun ezberdinak ematea posible izan da, baina indar harremanak izan dira erantzun hori oinarritu dutenak. Ildo bera jarraituz, zor publikoaren aurka abian jarri den eraldaketa politiko-instituzional eta legal osoa (estatu kontsolidatu gisa definitu izan duguna), ez da elementu tekniko eta neutral bat, ikuspuntu politiko ekonomiko konkretu baten proposamenaren gauzapena baizik (neoliberalismoari loturik azaltzen dena). Horrek esan nahi du, zor publikoa desegiteko estatu kontsolidatuak eraikitzea !53
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa erabaki den forma berean (oinarrian austeritate politikak ezartzea dutelarik helburu), posible zela beste era bateko erabakiak hartzea, diru sarrera publikoak handitzearen aldeko apustu bat burutzea kasu, zerga presioa igoz. Erabaki hau ere, momentuko indar harremanen ondorioz hartutako erabaki politikoa izan da, non kapital finantzarioek indar handia erakutsi duten, eta langile mugimendua ahuldade momentu batean aurkitzen den. Zor publikoaren balioek izugarrizko gorakada izan zutenean, berau murrizteko bi motatako neurriak hartu zitezkeen. Alde batetik, diru sarrera publikoak handitzearen (zerga presioa igoz) aldeko hautua egongo litzateke, defizita murriztu ahal izanik horrela. Bestetik, gastu publikoa murriztearen aldeko apustua legoke, azken finean austeritate politikak aurrera eramatea. Hasiera hasieratik austeritatearen aldeko apustua egin dute EB ko herrialde gehienek, hori erabaki politiko bat baino erabaki tekniko bat bailitzan azalduz. Erabaki politiko horiek teknifikatzean oinarritzen da estatu kontsolidatuaren eraikuntza. Zor publikoaren arazoa konpontzerako orduan hartu den erabakia kapital finantzario handien interesak babestearena izan da. Kapital finantzarioek, zor publikoaren gainean kontrola ezar zedin eskatu dute, horrela beraien inbertsioak forma seguruan mantenduko zirela bermatua baitzuten. Estatuek etengabeko oreka bat mantendu behar izan dute, kontsolidaziorantz pausuak ematearen, baina aldi berean legitimitate maila minimo batzuk mantentzeko beharrezkoa den gastu publikoa bermatzearen artean. Gainera, helburua ez zen zor publikoa guztiz ezabatzea, baizik eta estatuentzat jasangarria den neurri batzuen baitan mantentzea, horrela kapital finantzarioek etorkizunean ere beraien inbertsioak burutzen jarraitzeko aukera izango dutela bermatzen baita. Horrek ekarri du, horri lotuta iritsi da, zor publikoaren aurkako gudaren izenean, austeritate politikak legitimatzea. Austeritatearen aldeko justifikazio tresna gisa erabili da zor publikoa. Zor publikoari eustea (maila batean behintzat) funtzionala da sistemarentzat, horrela austeritatea eta estatuaren interbentzioa murriztea justifikatzen baitira. Kontuan izan behar da, austeritate politikek eragin kaltegarria dutela gizartean (gastu publiko soziala txikitzen baita), eta herritarrak altxa ez daitezen austeritatea legitimatu behar dela, justifikatu. Horretarako ere balio du zor publikoak. !54
Zorpetze publikoaren izaera eta bilakaeraren esanahi ekonomiko eta politikoa Zor publikoaren aurkako gudan eraiki den estatu kontsolidatuari dagokionez, estatuek ekonomian esku-hartzeko zuten gaitasuna era nabarmenean murriztu dutela esan beharra dago. Jada zor eta defizit publikoen gainean gobernuak har ditzakeen erabakiak ia guztiz ezabatu dira, teknikoki landu eta justifikatu beharreko elementu bilakatuz. Horrek estatuen burujabetzaren parte zen elementu bat, aurrekontu publikoa eta gastua, EBren aginduen esku uztea suposatu du. Erabakiak estatuetatik urrundu eta EB ren esku uztean, herritarren kontrol demokratikotik aldentzen dira. Espainiar estatuan hartu diren neurriei dagokionez (Konstituzioko 135. artikulua aldatzeak, eta LOEPSF legeak batez ere), autonomi erkidegoak boterez hustu ditu. Estatuaren esku dago autonomien aurrekontuen kontrola eramatea, eta hauei gastu araua ezartzeko ahalmena. Horrek, estatu barneko autonomien esku zegoen burujabetza elementu bat murriztea suposatu du. Egun, burujabetzaren, nazio aitorpenaren, erabakitze eskubidearen… aldeko borrokak martxan direnean (batez ere Katalunian), pisu berezia har dezake gai honen inguruan emango den bilakaerak. Azkenik, esan daiteke, zor eta defizit publikoaren gaineko erabaki eta kontrolguneak herritarren eskuetatik gero eta gehiago urruntzen ari direla. Tendentzia, erabakiak gero eta gehiago zentralizatzea eta supranazionalizatzea da. Estatuen baitan bertan zentralizaziorako joerak nagusitzen ari dira (autonomien kontrola gobernu zentralak hartzen duelarik gero eta gehiago). Estatuei dagokionez, beraien eskumenen parte bat (aurrekontu politika kasu) erakunde supranazionalek mugatu dezaten baimentzen dute. !55 | science |
addi-b00cf8ebe008 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27942 | Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan? | Sanz Moreno, Daniel | 2018-07-05 | Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Valentziako Erkidegoa 6.460
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Valentziako Erkidegoa 115
Murtziako Eskualdea 41
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Kopurua Tokiak Gastua toki bakoitzeko Gaztela-Mantxa 44.000.000 €
Murtziako Eskualdea 41.000.000 €
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan?
Austeritatearen garaia Espainiako Estatuan. Zer-nolako ondorioak dakartzate murrizketa politikek osasungintza publikoan? | science |
addi-b514169fa64f | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27944 | Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua | Alzola Salazar, Ane | 2018-07-05 | Leioa, 2018ko maiatzaren 29a
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 1
"Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ezegokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 2
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 3
1. SARRERA 1.1. Aztergaia Lan honen aztergaia indarkeriazko gatazkak izango dira genero ikuspegitik aztertuta. Zehazki 2003ko Irakeko gatazka izango da aztertuko dugun kasu praktikoa. Horretarako, Nazioarteko Harremanetan (NH) genero ikuspegia landuko da eta feminitate eta maskulinitate rolak ikertuko ditugu, baita emakumeen irudikapenak ikasi ere segurtasun arloan eta gatazka armatuetan. Ondoren, genero rolak Irak eta Ameriketako Estatu Batuen (AEB) arteko 2003ko gerrak eragindako emakumeen egoeran aplikatuko ditugu; biak, Irakeko emakumeen eta AEBko emakume soldaduen egoerak aztertuz. 1.2. Justifikazioa a. Akademikoa: Gradu Amaierako Lan honen interes akademikoa zenbait alderditan oinarritzen da. Batetik, genero ikuspegia kontuan hartuz Nazioarteko Harremanen militarizazioari buruzko jakintza areagotzea gustatuko litzaidake. Aurrekoari lotuta, Nazioarteko Harremanen teorian gehiago sakondu nahiko nuke, bereziki teoria feministan. Bestetik, 2003ko Irakeko esku hartzeak Nazioarteko Harremanetan gauzatu dituen aldaketa ezberdinak aztertzeak lan hau egitera motibatu nau. Gure kasu praktikora begiratuz, Irakeko 2003ko gerrak emakumeengan sor ditzakeen ondorio sozialek, politikoek eta ekonomikoek duten esangura lantzea gako da nire ustez. Pertsonalki konplexua iruditzen zaidan, baina garrantzizkoa aldi berean, Ekialde Hurbila hobeto ulertzea gustatuko litzaidake. Azkenik, iturri bibliografikoen bilaketan nire trebetasuna areagotu nahiko nuke lan honekin. b. Soziala: Nazioarteko gatazka honetan genero ikuspuntua aztertzea da motibazio nagusia. Irakeko kasua ikuspuntu kritiko batetik ikusteko grina hain zuzen; generoa batik bat eta erlijioa zeharkako gaiak izanda. Era berean, Irakeko gatazkak interes politikoak eta ekonomikoak dituenez, gustatuko litzaidake indarkeriazko gatazken ondorio sozio-ekonomikoak aztertzea
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 4
bereziki gizarte zibilean. Honen fokua Iraken bizi diren emakumeengan jarriz, generoaren inguruan mugitzen diren botere logikek interesa pizten baitigute. c. Politikoa: AEB eta Iraken arteko 2003ko gerrak Iraken sortutako aldaketa politikoak eta batez ere instituzionalak aztertzea da gure motibazio politikoa. Bestalde, uste dugu Ekialde Hurbilak beti izan duela garrantzia nazioarteko egoeran. 2003tik aurrera eta batez ere 2011. urtetik ordea, eskualde hau nazioarteko harremanetan funtsezkoa bilakatu da. Horregatik lan honek Ekialde Hurbilean eta zehazki 2003an jazotako egoera politikoan sakontzeko grina du. 1.3. Helburuak a. Nazioarteko Harremanetako teoria feministaren ulermen sakona lortzea. Modu honetan, maskulinitate eta feminitate rolek nazioarteko politikan duten garrantzia aztertzeko.
b. 2003ko Irakeko gerraren aurrekariak eta gerraren nazioarteko zein barneko aktore nagusiak identifikatu, aztertzeko gatazka armatu honen aktore ugaritasunak sortutako konplexutasuna. c. Iraken existitzen diren emakumeen mugimenduak aztertzea, emakumeen erresistentzia zibila aztertzeko; eta orokorrean feminitatearen irudikapen ezberdinak aztertzea hauen barruan. d. 2003ko Ameriketako Estatu Batuen esku hartzeak eragindako emakumeekiko indarkeria aztertzea Iraken. Gerrak eragindako ondorioak sakonago aztertzeko emakumearekiko indarkeriari dagokionez. e. Irakeko emakumeen esperientzietan erlijioaren eragina aztertu, gerra baino lehen eta gerra ostean.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 5
f. Ameriketako Estatu Batuen esku hartzearen aldebakartasuna eta militarizazioa aztertzea. Halaber, militarizazioaren feminizazioa aztertzea AEBko indar armatuen emakumeengan.
1.4. Hipotesiak a. Iraken, emakumeen egoera sozio politikoa eta euren eskubide zibilen eta politikoen egoera hobea zen gerra baino lehen, gerra bukatu ondoren baino. b. Ameriketako Estatu Batuetako alde bakarreko esku hartzeak inposatutako militarizazioak ez du hobetu Irakeko emakumeen ahalduntzea. c. Orokorrean, Irakeko emakumeen garapena eta egoera okerragotu egin dira 2003. urtetik, estatubatuarren inbasioa kausa nagusia izanik. 1.5. Metodologia Ikerketa hau lantzeko erabili den metodologia bigarren mailako datu bibliografikoetatik aurrera abiatuta izan da. Batez ere artikulu zientifikoen bilaketan, eta ikerketarako adierazgarri izan daitezkeen liburu edo web orrialde desberdinetan oinarritu izan da dokumentazio bibliografikoa. Bereziki, Nazioarteko Harremanetan adituak diren teoriko feministetan oinarritu gara, baita genero ikuspegia landu duten segurtasun eta gatazka ikasketetan. Hala, marko teorikoa gure kasu praktikoan aplikatu dugu. Beste aldetik, nazioarteko erakundeen eta gobernuz kanpoko erakundeek argitaratutako txosten ezberdinak aztertuko dira, gerraosteko Irakeko egoera soziala aztertzeko. Analisian batez ere adierazle ofizialez baliatuko gara Irakeko egoera interpretatzeko. Honez gain, Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren ebazpenak aztertuko ditugu, aztertu dugun gatazkan berebiziko garrantzia izango dutenak. Horiek horrela, lan honek bi zati izango ditu: batetik, marko teorikoan NHn teoria feminista gure ikerketara aplikatzeko beharrezkoak diren kontzeptuak azalduko ditugu; eta bestetik, kasu praktiko bat erabili dugu. Hain zuzen, Irakeko emakumeen egoeraren
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 6
azterketa burutu dugu aurretik azaldutako teoria aplikatuz. Gainera, kasu praktikoaren baitan Irakeko emakumeak ez ezik, AEBko indar armatuetako emakumeen genero rolak ere aztertuko ditugu, Abu Ghraibeko kasuari so eginez hain zuzen. Azkenik, lanaren konklusio orokorrak azalduko ditugu hasierako hipotesiak kontuan hartuz.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 7
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 8
eratzeko saiakeran 6 . Eta modu berean "behaviouristek", neoliberalek, liberal instituzionalek, eta bakearen ikertzaile batzuk euren teoriak lantzeko natura zientzietan eta ekonomian oinarritu ziren7. Horrela, jokoaren teoria (game theory) eta hautaketa arrazionalaren teoriak bihurtu ziren justifikazio nagusia Estatuen interesen araberako aukerak justifikatzeko, baita kanpo politikaren "erabaki egileen" (decision makers) ekintzak interpretatzeko 8. Gauzak horrela, NHko teoria feministak proposatzen du metodologia enpirikoa baztertzea, ustez modu neutral batean jarduten duena, eta Ticknerren hitzetan, metodologia zientifiko eta neutro hauek NHren diziplinaren "despertsonalizazioa" dakarte 9 . Hau azaltzeko Robert Coxen teoria kritikoan oinarritzen da neurri batean: munduko ordenaren "normaltasuna" nork bere buruari galdetzea, eta zalantzan jartzea zein modutan egin den mundua. Dena den, NHko feministek jarrera kritikoa izango dute "problem solving"-arekiko, haien ustez planteamendu honek ez baitu desafiatzen munduko ordena. Teoria feministaren alternatibak NHtik at dauden teoria politikoa eta soziala, eta soziologiaren diziplinak akademikoak kontuan hartzea proposatzen du, hortik eratu egiten baitute feministek euren ikuspuntua10. 2.1.2 Maskulinitatea eta feminitatea: genero nozio hauen eragina nazioarteko harremanetan eta kanpo politikan Aurreko atalean deskribatutako NHko teoriak, feminista eta Coxena ezik, neutraltasuna dute helburu. Aitzitik, generoa NHn azterketarako ezinbesteko kategoria dela uste dugu kanpo politikaren jokoan dauden logika eta praktikak ulertzeko. Honen ondorioz, atal honetan NH eta generoa izango dira azterketaren foku nagusia. Marysia Zalewskiren arabera, generoa sozialki eta kulturalki eraikitako maskulinitate eta feminitate rolek osatu egiten dute, genero sistemaren oinarri diren ideologia, sinesmenak, hizkuntza, praktikak, etab. 11. Horiek horrela, emakumeek NHn izan duten rola ikertu nahi badugu, bi nozioak kontuan hartu beharrekoak dira. Nahiz eta batak (maskulinitatea) historikoki hierarkikoki jokatu izan duen bestearekiko
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 9
(feminitatea)12 teoriko feministen ustez; biak elkarren osagarri baitira arlo pribatuan, publikoan eta nazioartekoan13 eta ezin dira ulertu bata bestea aztertu gabe. Halaber, biak batera ulertu behar ditugun bitartean Zalewskik adieraziko du euren artean aurkakotasun harremana dagoela, zeren eta femeninoa izateak esan nahi du maskulinoa ez izatea, adibidez. Gainera, maskulinitatearen goraipamenaren eta feminitatearen debaluazioa konstante historikoa eta unibertsala izango da; nazio, kultura, etnia eta munduko txoko gehienetan aurkitu dezakegun tendentzia delako historian zehar 14. Halaber, J. Ann Tickenerrek adierazten duen moduan, historikoki nazioarteko politikaren eremua maskulinoa izan da eta gizonezkoen esperientzietan oinarritua izan da, nazioarteko politika "neutroa" izan da generoarekiko 15. Hain maskulinizatutako eremua da, non genero harremanak ezkutatuta zeuden orain dela gutxi arte. Era berean, Cynthia Enloek adieraziko du maskulinitate eta feminitate kontzeptu tradizionalek boterearen eguneroko ariketa behar izan dute nozio hauek iraunarazteko 16. Gaur egungo Estatuen arteko harremanak eta praktikak gizonen esperientzian eta ezagutzan oinarrituz idatziak izan direla argudiatu izan dute nazioarteko eremuko feminista teorikoek (Enloe, Tickner, Zalewsky, Sjoberg) besteak beste; emakumeen esperientzia eta ezagutza isilarazita izan den bitartean. Dena dela egia da 80ko hamarkadatik analisi feministak NHko diziplina akademikoan gero eta garrantzi gehiago duela 17. Baina horrek ez du ekidituko NHko praxiaren baloreak eta usteak maskulinitateari loturikoak izatea. Honek eramango gaitu nazioarteko politikaren osatu gabeko analisi politiko batekin topatzera. Hortaz, errealitatea modu konstruktiboan ulertzeko, maskulinitatearen eta feminitatearen ezaugarriak azalduko ditugu hurrengo lerroetan, nazioarteko politikarekin lotura bat eginez. Maskulinitatea Maskulinitatea osatzen duten sinesmen eta praktiken sistemen azalpena egiten saiatuko gara atal honetan. Lehenik arreta ipiniko dugu maskulinitateak gailentzen dituen balioetan; ondoren, maskulinitatearen eta Estatuaren eraikuntzaren
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 10
maskulinizazioari bidea emango diogu; eta azkenik, honek ahalbidetuko digu nazioarteko politikaren maskulinizazioaren azalpena ematea. Alde batetik, maskulinitateak gizonek "bete beharreko" rol ideala irudikatu egiten du. Maskulinitatearen bereizgarri nagusiak izaerari dagokionez hurrengoak dira: indarra, boterea, sendotasuna, indarkeria, autonomia, burujabetasuna, eta arrazionaltasuna 18. Halaber, gizontasuna (ingelesez manliness) eta nazioarteko politika, hertsiki erlazionatuak izan dira. Hain zuzen ere, ustez gizonezkoei dagokien portaera hau goraipatua izan da nazioarteko politikan batez ere norberaren herrialdea defendatzerakoan. Honekin lotuta, maskulinitateak zer ikusi handia du abertzaletasunarekin eta nazioaren defentsarekin, lotura zuzena duena nazioaren segurtasunarekin (ikuspegi tradizional batetik). Gauzak horrela, nazioaren eraikuntzak (nation-building) berresten ditu generoari loturiko botere politikoaren ideiak. Normalean nazio edo Estatu bat "eraikitzean", honekin loturiko maskulinitate idealaren nozioak barneratzen ditugu. Esaterako, politikarien artean gizonezkoak irudiaren protagonistak ikusiz. Onartu beharra dago badaudela emakumeak nazioarteko gizon politikarien artean, historiak ematen dizkigun adibide esanguratsuenak Margaret Thatcher, Indira Gandhi edo Jeanne Kirkpatrick dira; gaur egun Angela Merkel edo Theresa May. Enloek argudiatuko du emakume hauek ez direla ausaz aukeratuko; aldiz, emakume hauek maskulinizatutako portaerak ondo ikasita eta barneratuta dituztelako, gizonezkoen pribilegio politikoak ez mehatxatzeko 19 . Beraz, nazioaren eraikuntzan pentsatzean, nazio "maskulinoaren" eraikuntzan pentsatu dezakegu. Halaber Estatuak rol paternalista barneratuko du. Hau da, estatuak genero rol tradizionalek ezarritako aita tradizionalaren irudikapena beteko du bere "familiari" (gizartea) babesa eta segurtasuna eskainiz, boteretsua eta indartsua delako, eta arrazionalki jokatzen duelako. Segurtasunaren harira, nazio eraikuntzaren deskribapen hau segurtasunaren ikuspegi tradizionalean oinarritzen da. Hain zuzen, interpretazio tradizionalak Estatuaren segurtasunaren hurengo oinarrizko kontzeptuak azpimarratuko ditu: batetik, Estatuen arteko oreka, eta bestetik, interes nazionala 20. Era berean, Estatuaren segurtasun interesen zentroan Estatuen aurkako mehatxu militarrak
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 11
egongo dira 21 . Honen aurrean, ikuspuntu feministak jarrera kritikoa izan du segurtasunaren enfoke tradizionalarekiko; hain zuzen, feministek aldarrikatzen dute enfoke tradizionalak ez duela aintzat hartzen emakumeen esperientziak eta ondorioz, generoaren estruktura patriarkalak alde batera uzten direla, gizonen esperientzietatik abiatutako segurtasuna eta Estatua eraikitzeko 22. Estatuaren segurtasunaren enfoke tradizionalak eraiki dezakeen rol paternalistari jarraituz, gizartearen feminizazioa aurkituko dugu. Hau babestu behar den subjektu ahula bezala irudikatuko da, baina aldi berean bere baitan nazioaren ohorea eta bertutea bermatzen duena. Horrez gain, Estatua da ingelesez esaten den decision making-a egiten den eremua; izan ere, Estatuak ezartzen ditu portaera arauak (konstituzioa, alegia), eta epai sistema (eremu juridikoa) antolatzen du. Gainera Estatuak berak erabakitzen du gizartearen antolaketa era (antolaketa politikoa zein administrazio publikoa); modernizazioaren eta garapenaren eragile nagusia izateaz gain. Orokorrean, sinesmen eta praktiken sistema honek Estatuaren maskulinizazioa ahalbidetuko du. Orain, Ticknerrek eta Enloek adierazten duten bezala, Estatuaren barnean emakumeen esperientziak eta ikuspuntuak ez dira kontuan hartu duela gutxi arte. Beraz imajina dezakegu, Estatu mailan emakumearen irudikapena urria izan denez politikan, nazioarteko politikan urriagoa izango dela. Nazioaren eraikuntzaren, Estatuaren eta maskulinizazioaren harreman hau ezinbestekoa dela uste dugu, hurrengo atalean ikusiko dugun NHn jokabide hegemonikoak justifikatzeko eta normalizatzeko, batez ere AEBn partetik. Honek bidea emango digu nazioarteko politikan arreta jartzeko. Nazioarteko politika erronkaz beteriko esparrua izan da historikoki 23 , Enloe jarraituz, esparru hau maskulinitateak irudikatzen dituen gizonaren rol idealarekin erlazionatuta izan da tradizionalki. Orain, nazioarteko politika eremu lehiakorra eta arriskutsua irudikatua izan den heinean, badirudi maskulinitatearen rolek boterearen toki hau bete egin dutela. Hain zuzen ere, gizonezkoei lotutako seriotasun, sendotasun, autonomia, boterea, eta arrazionaltasuna era bikain batean egiten dute bat nazioarteko boterearen
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 12
imajinarioarekin. Horregatik autore batzuk politikaren maskulinizazioa lotu egiten dute24 alor honetan askotan beharrezkoa den erabakigarritasunaren dohainarekin, eta esparru honek, ustez, eskatzen duen arrazionaltasunarekin, ausardiarekin eta lehiakortasunarekin. Kasu honetan adibide oso argigarria dugu Gerra Hotzaren testuingurua eta momentuko bi superpotentziek, AEBk eta Sobietar Batasunak, eraikitako mundu bipolarra. Hain zuzen, mundu bipolar horrek erakutsi zuen hainbeste tentsioaren artean politikari baten gizontasuna frogatzeko saio erabakigarria arriskatzea zela. Hortaz, politikari horrek erakutsi egiten zuen bere gobernatzeko gaitasuna25, gizon boteretsu, indartsu eta ausarta zela erakutsiz. Modu honetan, lehen aipaturiko maskulinitatearen ezaugarri nagusiekin bat eginez. Hala ikusi dezakegu nazioarteko politikaren esparruan jokatzeko beharrezkoak diren ezaugarriak maskulinitateari lotutakoak direla, baina, Cynthia Enloe parafraseatuz, "non daude emakumeak" 26? Feminitatea Atal honetan feminitatearen ezaugarri nagusiak aztertuko ditugu eta hauek nazioarteko politikaren eremuarekin lotuko ditugu azalpen argiagoa eta praktikoagoa egiteko saiakeran, aldi berean maskulinitatearekin lotuz. Lehen esan bezala, historikoki mendebaldeko gizartearen imajinarioan gizontasunaren balioak goraipatu diren bitartean, feminitateari lotutakoak gutxietsi dira; generoen arteko desberdintasunak eta kategorizazio hierarkikoa eraginduz. Gauzak horrela, feminitatearen analisi honetan berebiziko garrantzia izango du esparru publikoaren eta pribatuaren arteko zatiketak, kategorizazio honetan ikusi ahalko dugu errealitatearen ispilua. Generoaren kategorizazioak kulturak, etniak eta herrialdeak gainditzen dituen arren, badago nolabaiteko ezberdintasuna mendebaldeko emakumeengan irudikatutako feminitatea eta mendebaldekoak ez direnen artean; hau aztertzea ezinbestekoa dela pentsatzen dugu NH zein politika hobeto ulertzeko. Lehenik eta behin, historikoki generoa bi kategoriek osatu badute eta horietatik bat goraipatua izan bada, eta hierarkiko jokatu izan badu, horrek esan nahi du bestearen debaluazio morala zein soziala eman dela. Azken hau feminitatea izan da. Gainera, badago gizartean kategorizazio hau "normala" edo "naturala" dela pentsatzeko joera,
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 13
Ticknerrek eta Enloek azpimarratu bezala. Ustez existitzen den normalizazio honek iradoki egin die NHko teoriko feministei dominazio hau "normaltzat" antzemateko existitu daitekeela sozialki eraikitako ideien sistema bat ideologia hau babestu egiten duena. Izan ere, generoen arteko subordinazioa "normala" izateak gonbidatu die feministei, normalizazioaren sustraiak aztertzera, logika patriarkalak agerian jarri arte. Bigarrenik, feminitate idealaren ezaugarri nagusiak aipatuko ditugu. Historikoki, mendebaldeko emakumeak ahulak, beldurtiak, zalantzatiak (beraz, ausardiarik ez), eta besteen, normalean gizonezkoen, mendekoak irudikatuak izan dira. Halaber, emakumearen ustezko "joera naturalak" (etxeko andrea izatea, haurren zaintza, sentibera izatea, indar fisiko askorik behar ez duten zereginak egitea, etab) baliodun bihurtzen dute etxeko bizitza pribatuan eta gizon erosoen inguruan. Aldiz, gizona izango da bizitza publikoaren zama eramango duena. Horrez gain, emakumea laguntzeko prest egongo da, eta esker onez sakrifikatuko da besteekiko 27. Era berean, eskertuko du gizon bat bere ondoan izatea, gizonaren ezaugarri naturalekin bera eta familia babesteko. Laburbilduz, eskertasun feminizatua funtsezkoa izango da sistema patriarkalaren eraketan 28. Bestalde, emakumeen sexualitatea gizartearen muinaren sinboloa bihurtuko da. Hau da, bere birjinitatea babestu beharrekoa da eta nazioaren ohorea emakumearen sexualitatean datza, emakumeek sortzen baitituzte hiritarrak eta euren eskuetan datza nazioa defendatzeko prest egongo diren hurrengo hiritarren zaintza. Hari beretik, gizontasuna neurri batean emakumearen sexualitatearen kontrolean oinarritu da ere. Ondorioz gatazka armatuen testuinguruan emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak, Bosnian eta Ruandan bezala, nazioaren bertutearen aurkako erasotzat hautemango dira. Beraz, alde batetik emakumeak babestu beharreko subjektuak bihurtuko dira, feminitate idealaren aburuz ahulak direlako eta nazioaren ohorea euren gorputzetan eta sexualitatean dagoelako. Eta beste aldetik, emakumeak erasotu eta konkistatu daitekeen subjektuak dira, adibidez sexu indarkeria gerrako arma gisa bihurtuz29. Logika honen arabera, teoriko askok militarizazioarekin lotu izan dute logika hau; gizonezkoek emakumeak defendatzen dituztenean, nazioaren zaindariak bihurtzen baitira.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 14
Ondoren, eremu publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa aztertutako rolekin lotuz. Tickenerrek proposatutako bi esparruen bereizketaren adibidea hurrengoa da: publikoa versus pribatua, objektiboa versus subjektiboa, norbera versus bestea, arrazoia versus emozioa, autonomia versus dependentzia, kultura versus natura 30 . Horiek horrela, pare bakoitzaren lehenengo ezaugarria maskulinitateari lotuta dago eta bigarrena feminitateari, Ticknerren ustez. Hortaz, feminitate ideala esparru pribatuan ulertu behar da, zaintza lanekin batera eta besteekiko sakrifizioa, pazientzia eta apaltasuna kontuan hartuz. Logika hau erabili izan da hainbat teorikoen ustez emakumeak, eta maskulinitate hegemonikoaren 31 rola betetzen ez duten beste gizabanako batzuk (adibidez homosexualak), debaluatzeko eta politikaren organo erabakitzaileetatik at mantentzeko 32 . Hain zuzen ere, politikaren eremua esparru publikoa izanik, eremu arriskutsua baita Enloen arabera33, non boterea, ausardia eta erabakigarritasuna beharrezkoak diren, aurretik aipatu bezala. Hauek maskulinitateari loturiko irizpideak izanik. Kontrastez, ahultasuna nazioarteko politikaren logikan arrisku bat izango da 34 . Hortaz, nazioarteko politikaren eremua hierarkikoa eta lehiakorra izanik, non "agresioa" beharrezkoa den, maskulinitateak eta biolentziak bat egiten dute gizontasunaren irudia indartzeko eta emakumea boteretik eta eremu erabakitzaileetatik at gelditzeko. Politikaren agente ez izateak emakumeak subjektu osagarriak bihurtzen dituela onartuko dute feministek. Horrela, honek eramaten gaitu feminitatearen beste ezaugarri bat aztertzera: edertasuna. Cynthia Enloek adierazten duen moduan edertasunak garrantzizko papera jokatuko du emakumeen feminizazioan nazioartean. Horrela, bi "feminizatutako edertasun" mota bereiztuko ditu Enloek 35: alde batetik, "agertzen dena" (the revealed) eta bestetik "ezkutatzen dena" (the hidden). Lehenengo irudikapenak erantzungo lioke gizarteak emakume batetik espero duenari (subjektu pasiboa, ederra, apainduta, zuria, mendebaldarra, modernoa, gaztea); eta bigarrenaren adibidea beloaren atzean
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 15
ezkutatzen den emakumeari erantzungo dio, normalean Ekialde Hurbilekoa izanik. Horrez gain, feminitatearen ezaugarrien artean ezin dugu ahaztu amatasuna, eta emakumeek duten umeak "sortzeko" gaitasuna, feminitateari loturiko garrantzizko ezaugarriak baitira. Amatasunak duen garrantzia feminitatearen irudikapenean azaltzeko, interesgarria iruditu zaigu Latino Amerikako Marianismoaren ideologia ikastea. Evelyn Stevensek lehen aldiz definituko du Marianismoa 1977an, "emakumeen nagusitasun espiritualaren kultoa" bezala36. Era berean ideologia honek Ama Birjinaren irudia goraipatuko du, Birjinak duen nagusitasun morala ospatuz, eta esparru pribatuan emakumearen ahalduntzea indartuz. Aldiz, gizonak, "matxoaren" kulturaren protagonistak eta bizitza publikoaren aurpegia dira. Alegia, gizartearen kontrola duena, indartsua, erabakigarria, eta agresiboa dena, emakumearen birjinitatea zaintzeko prest baitaude. Arrazak berebiziko garrantzia izango du Marianismoan, feminitatearen eta moralaren gorentasunaren gailurra Ama Birjinak irudikatzen dituenez; Birjina azal zuriko subjektua izateak argitu ditzake bidean dauden botere kolonialen logikak. 2.2. Emakumeak gatazka armatuetan eta indar armatuetan 2.2.1. Emakumeen rola gatazka armatuetan Aurreko atalean azaldu egin dugun amatasunaren ohoreari lotuta, badagoela nolabaiteko imajinarioa gatazka armatuaren inguruan. Hau da, Zalewsky-k adieraziko du "gizona-gatazka" eta "emakume-bakea"-ren kontzepzioak era naturalean barneratu egin direla, gerra sexuen arteko bereizketaren arabera definitua izan delako historikoki 37. Hari beretik, teoriko feminista asko bat datoz gerra sexuen arteko ezberdintasunaren adierazpen argienetarikoa dela nazioarteko politikan. Gainera, Carmen Magallónek azalduko duenez, gerraren eta gatazka armatuaren pertzepzio tradizionalak imajinarioaren parte dira, horregatik batzuek lotzen dituzte borroka, biolentzia eta gerra gizonarekin; emakumea "biktima globala" bezala irudikatzen den bitartean 38. Gatazka armatuetan edo gerretan emakumeak betetzen dituen rolak ezberdinak izan daitezke, beraz, zenbait rol aztertuko ditugu. Alde batetik emakumea biktima bezala aztertuko dugu, gero emakumea biolentzia egikaritzen duen agente bezala, ondoren
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 16
emakumea bakearen aldeko agentea izanik. Horren harira, militarizazioaren feminizazioan sakonduko dugu, berebiziko garrantzia duelako Irakeko kasuan. EMAKUMEAK BIKTIMAK BEZALA Lehenengo eta behin, Irantzu Mendiari jarraituz emakumeak gatazka armatuetan biktimak izanik hainbat modutan pairatu ditzakete gatazkaren ondorioak. Mendiaren arabera emakumeak gizonak bezala erailduak, zaurituak, eta torturaren biktimak dira. Emakumeak aldiz, genero indarkeria espezifiko baten helburua dira, eta emakumeak izateagatik erasotuak dira. Gainera, gerraren barnean indarkeria sexuala omen da gatazkan jazotzen den jazarpen dokumentatuena emakumeen artean39. Emakumearen biktimizazioa azaltzeko, Zalewskyk azalduko du borroka eta maskulinitatea sozialki eraikitako kontzeptuak direla, baita historikoki erlazionatuak ere. Ondorioz, hemen ikusi dezakegu maskulinitate eta feminitate nozioek bat egiten duten modua: batetik, gizona borrokan ari den bitartean bere gizontasuna babestu eta erakutsi behar du; bestetik, emakumeen feminitatea babesten ari da, nazioaren ohorea babestuz. Gatazka armatuetan gertatzen den indarkeria sexualaren gaineko jakintza ez da berria, hain zuzen Carmen Magallónek adierazitako "biolentziaren naturalizazioa" 40 gerraren gidaliburuan parte bada. Hori dela eta, emakumeen aurkako biolentziaren legitimazioarekin amaitzeko, aurreko hamarkadan Jugoslavia ohiko eta Ruandako gatazketan gertatutako emakumeen kontrako indarkeria sexualaren ondorioz 41 , Segurtasun Kontseiluak 1325. ebazpena berretsi zuen 2000. urtean. Ebazpenak gatazka armatuetan jazotzen den emakumeen aurkako bortxaketak eta indarkeria sexuala gerrako krimenak bezala zigortuta izango dira. Era berean, ebazpenak aurrerapauso bat suposatuko du emakumeek gerretan pairatzen duten indarkeria sexualaren kontzientziazioan eta zigorrean. Hain zuzen ere, emakumeen bortxaketa eta abdukzioa gerrarako estrategia bihurtu baita etsaia hondatzeko 42 , emakumeen osotasuna eta etsaiaren maskulinitatea gutxiesteko praktika bezala. Rol honen arriskuei dagokienez, batetik emakumeen indarkeria sexualak albo kalte larriak eragin ditzake: batetik, ondorioak osasun fisikoan besteak beste, giza
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 17
immunoeskasiaren birusa (GIB) edo haurdunaldi arriskutsuak. Bestetik, osasun fisikoaz aparte, emakumearen komunitatearen bizitza ere kaltetu dezake, hala nola, kultura batzuetan ohoreak duen esanahia dela eta, bortxaketa batek suposatu dezakeen estigmatizazio soziala. Azken honek emakumearen biktimizazio bikoitza suposatu dezake, Irantzu Mendiaren ustez 43 . Honen adibidea Iraken ohorearen izenean burututako krimenak dira. Emakumeen aurkako indarkeria hau familian edo komunitatean ematen da, emakume edo neska batek "portaera immorala" izan duenean. Askotan familiako gizonezkoak dira emakumeak hiltzen dutenak, familiaren ohorea iraintzeagatik, nahiz eta badaude kasuak non emakumeak edo neskak berak bere buruaz beste egingo duen. Hilketa hauek burutzeko arrazoi nagusien artean, bortxaketa baten biktima izatea izan daiteke edo ezkontzeari uko egitea 44 . Beraz, kasu honetan, emakumeek biktimizazio bikoitza jasango dute. Aitzitik, emakumeak gatazka armatuen biktimak izatea beste aukerak eskaini egingo ditu, hala nola: laguntzarako sareak sortzea emakume biktimen artean elkarren laguntza eskaintzeko, edo beste hitzetan, sororitatea. Hau da, emakumeen arteko elkartasuna ezartzea. Nazioarteko komunitateak baloratu zuen gatazka armatuetan gertatzen diren bortxaketa masiboak aitortu ziren giza eskubideen urratzea zirela, Jugoslaviaren eta Ruandako gerren harira. Gainera, Nazioarteko Zuzenbideak bortxaketa masiboak eta esklabotza sexuala gizateriaren aurkako krimenak kontsideratzen ditu. EMAKUMEA BIOLENTZIA EGIKARITZEN DUEN AGENTEA Nahiz eta gatazka armatuetan emakumearen irudikapen tradizionala biktimaren irudia den, honek ez du esan nahi emakumeak bere boterea eta agentzia ez jardutea. Aitzitik, badaude emakumeak biolentziaren sustatzaileak direnak. Honen adibide historiko argienetarikoa askapen nazionaleko mugimenduak eta gerrillen mugimendu iraultzaileak ditugu, Latinoamerikan (El Salvador eta Nikaraguan), Afrikan (Eritrea, Angola eta Namibia) edo Sri Lankan. Emakumeak talde armatu hauetan gehitzeko motibazioen artean, hiru arrazoi nagusi desberdinduko ditugu.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 18
Batetik, batzuetan emakumeak borondatez sartzen dira, interesen defentsan talde hauekiko dute lotura etnikoak, edo komunitatea dela eta. Bestetik, beste aukerarik ez duten emakumeek eta beraiek nahi gabe talde armatu baten kidea bihurtzen dira "biziraupen estrategia" bezala. Eta azkenik, landa eremuetan bizi diren emakume batzuk euren familien kontrol "zapaltzailetik" ihes egiteko aukeratzen duten bizimodua da; uko egin nahi dietelako emakume bezala bete behar dituzten rol eta bizimodu tradizionalei. Azken honetan, emakumeek mugikortasun gehiago bilatzen dute baita askatasun pertsonalaren areagotzea ere 45. Emakumeak biolentziaren agenteak bihurtzeak aukerak eta arriskuak eragin ditzazke. Aukerei dagokienez, talde armatuen borrokalariak edo baseak izateak eragiten du emakumeen ahalduntzea areagotzea. Hain zuzen, rol berriak egikarituko dituzte, orain arte gizarteak debekatutakoak; gainera, rol hauen ikasketak konfiantza areagotuko du haiengan, eta orokorrean beste motatako ikasketarako sarbidea izango dute. Honek genero harreman tradizionalen desafiatzea eragingo du. Izan ere, rol honek ere baditu arriskuak. Alde batetik behin gatazka amaituta fenomeno arrunta izango da gatazkan zehar emakumeen rola eta garrantzia ez aitortzea, gatazkaren ebazpenean emakume borrokalarien marginalizazioa eraginez. Beste alde batetik, badaude komunitateak zeintzuk zigortu egiten dituzten emakume hauek, komunitateak emakume batengatik espero dituen bete beharreko rol femeninoei uko egiteagatik 46 . Esaterako, Laura Sjobergek narratu egiten du Palestina eta Israel arteko gatazkan, bonba suizida burutzen dituzten borrokalarien %7 emakumeak dira eta kasu honetan, emakume hauek "monstruoak, maltzurrak" irudikatuak dira, zeintzuk "normaltasuna eta euren feminitatea galdu dutenak" 47. EMAKUMEAK BAKERAKO AGENTEAK Historikoki biolentzia gizonezkoekin lotua izan da, eta alderantziz, bakea emakumeekin. Bakearen eta identitate femenino honen gainean badaude hainbat eztabaida, oraindik ebatzi ez direnak. Hurrengo paragrafoetan lan honetarako esanguratsuenak aipatuko ditugu, eta gainera, bide batez, hurrengo atalerako bidea irekiko digu.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 19
Halaber, ebatzi gabeko lehenengo eztabaida "esentzialismoa" versus "diferentzia" gatazkari erantzuten dio. Batetik, argudiatzen da bakearen aldeko kausa emakumeen "naturari" erantzun egiten diola. Baina bestetik, pertsonen izaera prozesu sozial eta politiko ezberdinen esku dagoela uste da. Bigarren eztabaida esentzialismoarekin erlazionatuta dago, eta mahai gainean jarriko du zein neurritan eragiten duen emakumeen amatasunaren gaitasuna bakearen alde mobilizatzeko. Bakearen aldeko mugimendu askok antolatuta izan baitira amak (izan) diren emakumeen artean, esate baterako Maiatzaren Plazako Amak Argentinan 48. Bestalde argudiatu da, amatasuna dela eta emakumeen rol ezberdinak azpimarratzen direla, besteak beste: zaintzailea izatea eta bizitzaren sostengatzaileak. Era berean, askotan lotu izan da amatasuna maitasunarekin, zaintzarekin eta babesarekin. Irantzu Mendiak azpimarratuko du eztabaida honen kritika nagusia da erantzun egiten diola logika patriarkalari emakumeek gizartean betebeharreko paperari dagokionez. Hirugarren eztabaida, emakumeak armadaren parte hartzeari deritzo. Badaude feminismotik argudiatzen dutenak generoen arteko berdintasuna gizarteko sektore eta alderdi guztietan eman behar dela, beraz emakumearen partaidetza armadan guztiz defendatzen dute. Ordea, beste postulatu feminista batzuetatik armadak generoen arteko ezberdintasuna areagotzen duen eremua dela adierazten dute, hain zuzen, lotura larriena duena maskulinitatearen goraipamena eta mendekotasun femeninoarekin. 2.2.2. Militarizazioaren feminizazioa Aurreko atalean emakumearen rol ezberdinak aztertuz ikusi dugu gatazka armatuen analisietan genero ikuspegiak zati garrantzitsua jokatu dezakeela. Atal honetan, azken urteetan eman den militarizazioaren feminizazioa aztertuko dugu. Feminizazioa norbaiti (gizona edo emakumea) edo talde bati ustez ezaugarri femeninoak diren horiek inposatzean datza; normalean honen asmoa subjektu edo taldearen estatusa gutxiestea izanik 49. Aurretik aipatu bezala genero estereotipoen arabera tradizionalki lotu egin da emakumea bakearen asmoarekin eta gizona biolentzia eta gatazkarekin; hori dela eta indar armatuak gizonez osatutako erakundea izan da. Hain da nabarmena indar armatuetan ematen den generoen arteko ezberdintasuna non
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 20
soldadua izendatzean jazotzen den, Enloek eta Sjobergek dioten bezala, soldaduak eta aldi berean emakumeak direnei, ez zaie "soldaduak" deituko, baizik eta "soldadu emakumeak" 50. Historikoki gatazketan emakumeak baketsuak eta babestu behar diren subjektutzat irudikatuak izan direnez, indar armatuen eta gatazkaren narratiban agentzia duen subjektu moduan baztertuta geratu dira 51. Hain zuzen ere, Laura Sjobergek historian zehar emakumeak armadaren parte zein soldaduak izan diren gatazken zerrenda luzea aipatuko du, aitzitik, nahiz eta haren ustez borrokalari hauen lanak berebiziko garrantzia duen, gerrarekiko "inozoa" den emakumearen narratibak itzala egin izan dio borrokalariarena 52. Bestalde, militarizazioaren feminizazioaren inguruan Nancy Huston gerraren eta segurtasunaren diskurtsoetan emakumearen estereotipo feminizatua aztertuko duen lehena izango da. Era berean, emakumearen eta gerraren inguruko genero ikuspuntu ezagunetarikoa Jean Elshtainek eta bere "just warriors" eta "beautiful souls" -ena da. Elshtainek bi istorio identifikatuko ditu Estatuek erreproduzitzen duten gerraren narratiban: batetik, soilik soldadua dena ("just warriors") eta bestetik arima ederra duena ("beautiful soul")53. Elhstainek argudiatuko du soldaduak ez doazela gerrara etsaia erailtzeko, baizik eta gerrara doaz gerraren "asmorako hiltzeko" 54. Testuinguru honetan, emakumeak konfliktoaren objektua eta aldi berean, gerraren asmoa bihurtuko dira Sjobergen ustez, euren arima ederraren arabera inozoak direlako gerrarekiko eta bere bizitzaren kalitatearekiko; horregatik gizon soldaduaren babesa beharrezkoa du. Gure ikerketara aplikatuz, Elhstainen arabera behin "arima ederrak" indar armatuaren parte izanda, nekez aurkituko dugu emakumearen irudikapena "soilik soldadua den" gizona bezala. Hari beretik, Cynthia Enloeren arabera emakumearen partaidetza armadan soilik ulertuko da erakundea maitasunez hornituko duen subjektua eta aldi berean gerraren gaiztakeriak gainditzeko laguntza morala eta logistikoa ematen duen subjektu bezala55. Emakumeak armadaren barruan sinbolikoki gerra irabazteko behar den ongitasuna eta araztasuna barne hartuko du, feminitatearen rol tradizionalei
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 21
jarraituz 56 . Elhstainen azterketaren arabera eta generoen estereotipoen logika tradizionalari jarraituz, militarizazio femeninoa apolitikoa, biolentziarik gabe eta tradizionalki femeninoa izango litzateke. Honi jarraituz, Cynthia Enloek azpimarratzen du militarizazioaren feminizazioak ez duela kezkarik suspertuko indar armatuetan existitzen den maskulinitatearen abantailak eta logika "dominatzaileak" desafiatu arte; eta emakumeen indarrak kontrolpean egon bitartean57. Bestetik, armadaren barruan emakumeen partaidetzaren kopuruaren handiagotzea modernizazioarekin eta aldi berean militarizazioaren globalizazioarekin lotu egin izan du Cynthia Enloek. Hau da, bere ustez zenbat eta emakume gehiago egon armadan, orduan eta "modernoagoa" dirudi emakume soldaduaren irudia. Hainbat arrazoi direla medio: batetik, tradizionalki maskulinitateari lotutako esparruan sartzen ari delako, emakume soldaduak erakutsi egiten baitu indarra duela, eta armak hartu ditzakeela. Ondorioz, esan daiteke emakume soldaduak apurtu egiten dituela feminitatearen rol batzuk, esate baterako emakume ahularen irudiarekin, eta emakume (soldadua) babestu behar den subjektua izan beharrean, bere herria babestu egiten duen agentean bihurtzen da 58. Bestalde, errealitatera eramanez, AEBko armadaren emakumeen kopurua bikoiztu egin zen 1991tik 2003ra 59 . Datuak ikusita, printzipioz badirudi fenomeno honek emakumearen ahalduntzea ahalbidetuko duela arlo militarrean eta segurtasunean. Honen harira, badago iritzien arteko desadostasuna teoriko feministen artean, emakumeen partaidetzari buruz arlo militarrean. Alde batetik Iparramerikako feminista liberalek neurri handi batean emakumeek armadan izen ematea bultzatuko dute. Hauen argudio nagusia emakumeen berdintasunaren eskubidearen aldeko diskurtsoan oinarrituko dute. Haien ustez, arlo militarrean emakume eta gizon soldaduen arteko berdintasuna posiblea da, emakumeak borrokatzeko duten aukera berdintasuna goraipatuz. Gainera, feminista liberal hauek esango dute emakumeak armadaren parte izan daitekeela, euren identitate "femeninoa" galdu gabe. Era berean, haien aburuz emakumeen presentzia armadan "onuragarria" da maskulinitateari lotutako estereotipoak desafiatzen dituztelako 60 . Beste alde batetik, eta iparamerikar feminista liberalei erantzunez, badago beste sektore
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 22
ideologiko bat emakumeen presentziari buruz arlo militarrean ikuspuntu ezberdina duena, liberalekin konparatuz. Feminista hauek argudiatuko dute, emakume eta gizon soldaduen arte berdintasuna armadaren barnean nahiko "bideraezina" dela, hainbat arrazoi direla medio. Lehenik eta behin, indar armatuak erakunde maskulinoa delaren ideiatik abiatuz, Sheila Jeffreysek argudiatuko duen bezala, erakundeak berak funtziona dezan maskulinitatearen premia du61. Honekin bat etorriko da Marysia Zalewsky, honek ere argituko du militarizazioaren ezaugarri deigarrienak maskulinitatean daudela oinarrituta, hain zuzen ere maskulinizatutako kultura delako mendebaldekoa. Beraz, indar armatuek proiektatzen duten irudia guztiz maskulinizatutako irudia baita; hori dela eta, emakumeen parte hartzea indar armatuetan erronka moduan hartu egin da NHn, gizontasunaren estereotipoak desafiatzeko 62 . Hari beretik, Sheila Jeffreyk ez du feminista liberalen ikuspuntua partekatuko hain zuzen ere haren ustez dominazio sexuala indar armatuen oinarritariko bat delako, bereziki gizonengandik emakumeekiko gertatzen dena. Halaber, autore hauek azpimarratu egiten dute AEBko indar armatuetan emakumearekin loturiko "epitetoak" erabiltzen dituztela irain bezala. Esate baterako 2003ko Irakeko gerra bitartean, Irakeko Abu Ghraibeko espetxean, soldadu estatubatuarrek irakiar presoak torturatzeko erabiltzen zuten modu bat, presoak emakumeetan bihurtzea zen. Sozialki eraikiak izan diren emakumeen ustezko jarrerak eta akzioak antzeztu behar zituzten presoek, umiliazio moduan63. Hortaz, datuak arretaz aztertzea beharrezkoa da errealitatea hobeto ulertzeko, eta militarizazioaren feminizazioaren ulermen zabalagoa izateko. Adibide bezala Enloeren analisia aipatuko dugu non emakumeak AEBko armadaren parte izanda, feminitateari lotutako lan esparruak betetzen dituzten gehienbat, besteak beste: erizaintza, administrazioa, polizia militarrean, interpreteak bezala eta inteligentzia zerbitzuan. Enloeren arabera armadaren esparru hauek feminizatuak izan dira armadaren irudi preziotsua ez galtzeko, honakoa maskulinizatutako erakundea den heinean 64. Honez gain, 2003. urtean "Miles Fundazioak", AEBko armadan jazotzen diren bortxaketa kasuak edo indarkeria sexuala salatu egiten dituen erakunde feministak, salatu egin zuen 1000 kasu baino gehiago "sexu jokabide desegokiari dagokionez". Era berean salatua
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 23
izan zen 2002.urtean, non kasuak 900 izan ziren. Sheila Jeffreysek kezkagarria ikusi du salaketa gehienak gatazka eremuetan gertatu izanak 65. Bukatzeko, azpimarratu beharra dago hainbat autoreen ustez indar armatuak guztiz maskulinizatutako erakundea dira, non generoen arteko ezberdintasunak biderkatzen diren66. Bestalde, baliteke indar armatuek emakumeak biltzea emakumeen kopurua handitzeko erakundearen barnean eta zenbakietan; eta modu honetan erakunde berdintsuago baten irudia proiektatzea, Enloeren aburuz begi-bistan erakunde "onargarriagoa" bihurtzeko.67 2.3. Nazioarteko Zuzenbidea eta 2003ko Irakeko esku hartze militarra: Nazio Batuen Segurtasun Kontseiluaren posizioa Gure kasu praktikoari gerturatuz, atal honetan 2003an AEBk burututako Irakeko esku hartze militarra aztertuko dugu, zehazki Nazio Batuen (NB) Segurtasun Kontseiluaren (SK) printzipioak aztertuz; baita honen inguruan oraindik irekita dauden eztabaiden inguruan ikertuz. Horretarako, lehenengo Nazio Batuen Gutunaren artikuluak aztertuko ditugu indarkeriaren erabilerari eta defentsari dagokienez. Bigarrenik, Irakeko esku hartzearen eta SKren kronologia azalduko dugu; eta azkenik, AEBk erabilitako prebentziorako defentsa legitimoaren inguruan dagoen eztabaida azalduko dugu era laburrean. Lehenik, Nazio Batuen printzipioak, helburuak eta eskuduntzak San Frantziskon (AEBn) 1945ean sinatu zen Gutunean bilduko dira. Modu berean, nazioarteko erakunde jaio berriaren estruktura ere adostu zen. Horiek horrela, alde batetik NBen Batzar Nagusia sortuko da, non NBen kide guztiak ordezkatuta egongo diren. Nahiz eta Batzar Nagusia eztabaidarako eta erabakitzeko gune garrantzitsua izango den, honek ez du izango eskuduntza betearazlerik. Hain zuzen, botere betearazlea izango duena SK izango da. Batzar Nagusiak ez bezala, SKk soilik hamabost kide izango ditu. Eta hamabost hoietatik, bost kide iraunkorrak izango dira, beto eskubideaz gozatuko dutenak. Bost kide iraunkor hauek munduko potentziek osatuko dituzte, hurrenez hurren: Erresuma Batua, Txinako Herri Errepublika, Errusiar Federazioa, AEB eta Frantziar Errepublika. Beste hamar kideak urtero bost kideek osatutako taldeetan
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 24
aukeratuak dira. Bukatzeko, SKren helburu nagusia nazioarteko bakea eta segurtasuna zaintzea izango da 68. Hau behin azalduta, 1945eko Gutunaren eskuduntza Estatuen arteko indarkeriaren erabilerari dagokionez aztertuko dugu. Batetik, beharrezkoa dugu lehenik bi kontzeptu ulertzea gatazka armatuen arauketa ulertzeko: segurtasun kolektiboa eta defentsa legitimoa. Segurtasun kolektiboaren helburua arrisku egoeran dauden Estatuek indarkeriaren erabilera indibidualari uko egitea da, horren truke arrisku horren aurrean gizartearen taldearen erantzunaren bermea izango du. NBen Gutunak 69 2.4. Artikuluan ezarriko du erakundearen kideek indarkeriaren erabilerari uko egiteko beharra, lurraldearen osotasunaren edo Estatu horren independentzia politikoaren aurkako atakea den kasuetan. Orokorrean, NBek Estatuen arteko indarkeriaren erabilera debekatu egingo du, ekintza NBen printzipioen aurka badoa. Dena dela, Gutunak salbuespen batzuk ezarriko ditu besteak beste, VII. Kapituluak onartuko du Estatuen arteko indarkeriaren erabilera nazioarteko bakea mehatxatuta egotekotan, bakearen urratzea egotekotan edo eraso ekintza egoteko aukera badago. Kasu horietan 39., 41. eta 42. Artikuluek agintzen dutenez, SKren eta NBen esku egongo da gerra baten legezkotasunaren inguruan erabakitzea eta legeak ematea. Izan ere, 51. Artikuluak kideek defentsa legitimo "inmanentearen" erabilerarako eskubidea ezarri egiten du, indibiduala edo kolektiboa, erasoaldi armatu baten aurka. Hortaz, defentsa legitimoa gatazka batean esku hartzeko justifikazio zentrala eta salbuespenezkoa bihurtuko da, hori bai, SKren akordioa behar duena. Gutuna idatzi zenetik VII. Kapitulua ez da erabili 1990. urtera arte, Golkoko I. Gerra arte. Testuinguru honetan, SKk Golkoko I. Gerra legez onartuko du, 678. Ebazpena berretsiz (1990. urtean). Haatik, ondoren gertatutako esku hartzen legezkotasuna zalantzan jarri da gaur egunera arte. Adibidez NATOk Kosovon egindako esku hartzea, eta AEBk Afghanistanen (2001) eta Iraken (2003). Orain, SKren eta AEBn artean Irakeko inbasioari buruzko gertaerak aztertuko ditugu kronologikoki. Hasteko, 2003ko inbasioa baino lehen SKk 2001eko azaroan 1382. Ebazpena berretsiko du Irak eta Kuwait arteko egoeraz ohartaraziz. Ondoren,
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 25
urtero bezala 2002. urteko irailean AEBko administrazioak bere Segurtasun Nazionalerako Estrategia argitaratuko du. Aipatutako azken dokumentuan bertan agertuko da prebentziorako defentsa legitimoaren printzipioa 70. Estrategia argitaratu ondoren, George W. Bush AEBko Kongresura joango da Iraken esku hartzea burutzeko onespena eskatuz. Behin onespena izanda SKra abiatuko da inbasioaren legalizazio bila. Bush SKra joan baino lehen, SKk 1441. Ebazpena berretsi zuen 2002ko azaroan. Ebazpen honek ultimatuma emango dio Irakeri bere desarmatze prozesuan; gainera ez da argi eta garbi geldituko inbasioa legeztatuko duen ala ez. Bigarrenik, inbasioaren ostean SKk 1483. Ebazpena argitaratu zuen, aldi berean 2003ko maiatzean, kasu honetan laguntza humanitarioa eskatzen zen bereziki baina ere azpimarratu behar da hamahiru urte ondoren, SKk Irakeri ezarritako zigor ekonomikoak kenduko dizkiola ebazpen honetan. Azkenik, 2003ko urrian 1511. Ebazpena berretsiko da SKan. Azken ebazpen honek NBen Gutunaren VII. Kapitulua aipatuko du bake-mehatxuak egoteko kasuetan; gainera azpimarratzekoa da 1511. Ebazpenak "behin behineko agintaritza" bat ezarriko duela, Irakeko egoeraren ardura hartuko duena: gobernuaren erantzukizunen ardura izango du eta Irakeko agintaritzaren arduraduna bilakatuko da. Hain zuzen ere behin behineko agintaritza hau indar okupatzaileek osatuko dute. Era honetan AEBk argitaratutako Segurtasun Nazionalerako Estrategiak aipatutako prebentziorako defentsa legitimoaren kontzeptuaren inguruan eztabaida zabala eratuko da. Autore batzuk, adibidez Héctor Gros Espiellek argudiatuko du "ezin dela" prebentziorako defentsa legitimoaren izenean "posible" den eraso armatu baten aurka beste eraso bat burutzea, lehenengo erasoa benetan burutu arte. Eta aurreikusi daitekeen erasoaren aurrean, SKrengana jo beharko litzateke71. Paz Andrések adibidez, argudiatuko du "defentsa legitimoa, indibiduala edo kolektiboa, erabiltzeko eskubide inmanentearen" baieztapenak erraztu duela Estatu batzuek, AEBk kasu honetan, aldebakarreko ekintza armatua burutzea. Izan ere, nazioarteko testuingurua kontuan hartuta eta I. Johnstonek azaldutako "gertakarien
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 26
metaketaren teoriaz" baliatuz72, batzuek adierazten dute SKk AEBn ekintza armatuak 2001ko irailaren 11 eta gero, urte horretako atentatuen eta nazioarteko terrorismoari erantzuna interpretatu zuela. Esaterako, AEBn Afghanistango eta Irakeko gerrak izan dira eztabaidatuenak. Irakeko kasuan, SKren gehiengoak ukatu egin zuen esku hartzea legez onartuko zuen ebazpen bat berrestea, nahiz eta gerra ostean hainbat ebazpen argitaratu ziren lehen aipatu moduan, AEBn agintea berretsiz lurralde irakiarrean. Esku hartzea eta gero hurrengo ebazpenak onartuko ditu SKk, hala nola: burututako ekintza armatua onartuko du (1483. ebazpena, 2003an), potentzia "okupatzaileen" erabakiak onartuko ditu (1.551. (2003)), nazioarteko indarren presentzia baimenduko du (1546. (2004)), eta NBen rol txikiagoa onartuko du (1637. (2005)) 73. Ikusi dugunez, SKren posizioak Irakeko gerrari dagokionez zalantzan jarriko du gerraren legezkotasuna baita SKren funtzionalitatea. Eztabaida hau gaur egunera arte luzatu egin da, inflexio puntua izango delako nazioarteko zuzenbidean, zein nazioarteko harremanetan AEBn hegemonian.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 27
3. ANALISIA. TEORIA PRAKTIKARA ERAMANEZ: IRAKEN BIZI DIREN EMAKUMEEN KASUA74 3.1. 2003ko esku hartze militarraren aurrekariak eta zergatiak Atal honi hasiera emateko, AEBk Iraken burututako esku hartzearen buruzko oinarrizko informazioa azalduko dugu. Ondoren, 2003.urtetik baino lehenagoko Irakeko egoera politiko eta ekonomikoa aztertuko dugu. Aldi berean, Iraken bizi diren/ziren emakumeen egoera politikoa eta soziala aztertuz, Saddam Husseinen agintetik AEBko tropak heldu arte. Gauzak horrela, 2003ko martxoaren 19an, AEBko momentuko presidenteak, George W. Bushek, CBS News katetik emandako hitzaldiak Irakeko esku hartzeari hasiera eman zion75. Era berean, Mendebaldeko zenbait herrialde, besteak beste Erresuma Batua, Polonia, Espainia eta Australia, publikoki babestu zuten AEBk burututako esku hartzea eta Mendebaldeko aliantza eratu zuten. AEBko administrazioaren partetik esku hartze militarraren motibazio nagusiei dagokienez; lehenik eta behin, AEBko administrazioak 2001eko irailaren 11ren atentatuen ostean gerra bidezkoa (just war) eta terrorismoaren aurkako gerra (war on terror) 76 martxan jarri zituen, demokraziaren eta segurtasunaren izenean defendatuko zutena. Ildo beretik, Irak inbaditzeko motibazio nagusien artean AEBk bi arrazoi nagusi azpimarratu zituen. Batetik, Saddam Husseinen gobernuak legez kanpoko suntsipen masiborako armak zituela; eta bestetik, Irakeko gobernuak terrorismoa finantzatu izana. Horrez gain, Baath Alderdi Arabiar Sozialistari erregimenaren izaera diktatoriala eta
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 28
NBen ebazpenak haustea 77 leporatu zioten Saddam Husseineri. Gehitu beharra dago, Irak George W. Bushek deitutako "Gaitzaren Ardatzaren" ("the axis of evil") parte zela. Iranekin eta Ipar Korearekin batera, hiru herrialdeak nazioarteko terrorismoaren babesleak eta laguntzaileak ziren AEBn ustez 78. Testuinguru honetan, AEBn esku hartzearen aldeko diskurtsoan berebiziko garrantzia hartuko du "emakume irakiarraren" irudikapenak. Hain zuzen ere, Bushen administrazioak adierazi zuen esku hartzea emakume irakiarraren "liberazioa" gauzatzeko beharrezkoa zela 79. Estatubatuarren diskurtsoak Ekialde Hurbila "askatzea" 80 azpimarratuko du, Mendebaldetik balore demokratikoen eta segurtasunaren kontzeptuaren esportazioaren bidez. Gerrari dagokionez, 2003ko maiatzaren batean indar okupatzaileek gerra bukatutzat emango dute. Gerra ostea, aldiz, ez da oraindik bukatu 81. Esku hartzearen unean, Irak ekonomikoki itota zegoen Segurtasun Kontseiluak inposatutako zigor ekonomien eta petrolio-blokeoaren ondorioz. Egoera honek Irak estutzeaz gain, emakumeen egoera baldintzatuko du. 3.2. Iraken bizi ziren emakumeen egoeraren analisia AEBko esku hartzea baino lehen: maskulinitate eta feminitate rolak landuz Lanaren atal honetan Irakeko egoera politikoa eta ekonomikoa aztertuko dugu esku hartzea baino lehen. Analisian zehar Irakeko emakumeen egoera sozialaren eta ekonomikoaren azterketaren oinarrituko gara. Hasteko, aipatu beharra dago XX. Mendeko erdialdean Irakeko ideologia nagusiak, komunismoa eta arabiar nazionalismoa hurrenez hurren, sekularrak ziren izatez; ideologia erlijiosoak aldiz ez zuen rol garrantzitsurik jokatuko. Era berean, momentu horretan, ideologia politikoa ez da arduratuko jatorri etnikoaz edo erlijiosoaz. Aitzitik,
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 29
gizartearen bereizgarri nagusiak klase soziala eta joera politikoa eta intelektuala izango dira82. Gizarteari dagokionez, Iraken bereizketa esanguratsua existituko da hirietako erdi mailako emakumeen eta nekazal eremuetako emakume txiroen artean. Lehen taldeak hezkuntzaz, osasunaz eta atzerrirako bidaiez gozatuko zuen; eta bigarrenak ez zuen hezkuntzarako aukerarik, eta baldintza ekonomiko gogorren menpean bizirauteko borrokan bizi zen. Dena dela, erdi eta maila altuko Irakeko emakume askok, establishment-aren parte izan arren, Irakeko emakumeen egoera hobetzeko zenbait talde aktibista eratu zituzten83. Besteak beste: Irakiar Emakumeen Liga (Rabitat al-Mar'a al'Iraqiyya), euren esfortzuei esker indibiduoaren zuzenbidezko egoera aldatzea lortu zen, XX. Mendean zehar Iraken emakumeen alde eman zen aurrerapenik esanguratsuena izango zen84. Gero 1959.urtean "estatus pertsonalaren legea" (Personal status law), mugarri bat izango da Irakeko emakumeen eskubideen borrokan. Lege honek emakumeei herentzia eskubidea xedatu zien; poligamia eta aldebakarreko dibortzioa (gizonarena) mugatuko da, ezkontzarako emakumeen onarpena beharrezkoa bihurtuko da 85. Egoera politikoari zegokionez, Hassan al-Bakr presidenteak bere karguari uko egin eta gero; 1979an, bere adiskidea zen Saddam Hussein boterera heldu zen. Alde batera utzita Saddam Husseinek burututako ankerkeriak86, Irakeko gizartearen zati handi batek baldintza ekonomiko altuaz gozatzen zuen Saddam Husseinen agintean zehar, petrolioaren prezioaren igoerak eta gobernuaren garapenaren aldeko politikek sortutako boom ekonomikoa zela eta87. Hazkuntza ekonomikoaren ondorioz Irakeko garapena jasangarria izateko eskulan gehiago beharrezkoa zen. Beraz, gobernuan zegoen Baath alderdi arabiar sozialistak
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 30
motibazio ekonomikoengatik bultzatuta emakumearen eta gizonaren arteko berdintasunagatik baino; emakumeak herrialdearen ekonomiaren eskulanean parte hartzeko politika ekonomiko berria jarri zuen martxan, legegintzan aldaketak egiteaz gain. Adibidez, 1970.urteko Irakeko behin-behineko Konstituzioa aurrerakoia zen berdintasun eskubideei dagokienez. Era berean, 1974.urtean berretsi zen unibertsitatean ikasleek, emakume edo gizona izan, automatikoki lanpostua izango zutela. Geroago, etxetik kanpo lan egitea onargarria eta prestigiotsua bihurtuko zen. Modu berean, 1976.urtean derrigorrezko eta dohainezko lehen hezkuntzarako legea onartu zen emakumeentzako zein gizonentzak88. Saddam Husseinen zuzendaritzak hainbat ekimen onartu zituen erregimena modernizatzeko, Irakiar ekonomia eta giza baliabideak hobetuz. Emakumeei zegokienez dohainezko haurzaintza eskaini zen, amatasun abantaila eskuzabalak, amak eta langileak ziren emakumeak elikagaiez hornitzen zituen Estatuak. Halaber, gobernuak derrigorrezko sozializazio esparruak eratu zituen, non alfabetatze eskolak eskaini ziren hirietan zein nekazal eremuetan, azken hauetan analfabetismo tasa askoz handiagoa zen hirietan baino. Horrez gain, joste eskolak eta josteko makinak doan eskaini zituzten, emakumeek errenta minimo bat lortu zezaten. Horiek horrela, Saddam Husseinek politiken arrakasta ikusita, hau ez zen geldirik geratu eta prozesua irakiarrak doktrinatzeko erabili zuen. Nahiz eta Saddam Husseinen intentzioak ez ziren bideragarrienak, azpimarrazekoa da Irakeko analfabetatze indizea murriztu zela, emakumeak politika hauen onuradun nagusiak izanda. Horrela, Saddam Husseinen gobernuak bere doktrinamendua aurrera eramateko hezkuntza ezinbesteko erreminta zuen. Honez gain, baath gobernuak "irakiar emakume berriaren" eta "irakiar gizon berriaren" imajinarioak eratu nahi izan zituen. Printzipioz zirudien erregimenak maskulinitate eta feminitate rol tradizionalak alboratu egingo zituela. Irakeko nazio aurrerakoi modernoa garatzeko ahaleginean emakumeak eta gizonak elkarren ondoan irudikatuak izan ziren. Hau da, Irakeko Estatuak nazioaren garapena lortzeko genero berdintasunera hurbiltzen ziren imajinarioa sortu nahi izan zuen; gainera emakumeen hezkuntza eta eskulana bultzatuz, emakumeen ahalduntzea suspertuz. 1980. urtean, Irakek AEBren laguntzarekin, Irani gerra deklaratu zion. Gerrak zortzi urte iraun zuen, eta hau bukatu bitartean gobernuak errotik aldatu zituen momentura arte
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 31
eraikitako ongizate estatuaren izaera eta politika publikoak emakumeei eta genero harremanei zegokienez, ideologia kontserbadoreagoa hautatuz. Iraneko Gerraren ondorioz, gizonezkoek frenteetara jo behar izan zuten, eta bitartean emakumeak gizartearen zamaren arduradunak bihurtu ziren partida bikoitzez. Alde batetik, etxeko lanen arduradun bakarrak ziren, eta bestetik, Estatuaren lan burokratikoa burutu behar izan zuten, "super emakumeak" (superwomen) bihurtuz. Datuen arabera, 80ko hamarkadan emakumeak Irakeko irakasleen %46, medikuen %29, eta botikarien %70 osatzen zuten89. Super emakumeen irudikapenek hain zuzen, Enloek azaldutako sistema patriarkalaren ezaugarri garrantzitsu batean oinarritzen dira: emakumeek besteekiko sakrifizioa eskaintzea, honako hau jokaera naturala balitz bezala ulertuta 90 . Honi jarraituz, ikusi dezakegu Irango gerrak inflexio puntu bat markatuko duela Estatu batharraren norabidea maskulinitatearen eta feminitatearen inguruan pentsatzeko moduari dagokienez. Gerra honek herrialdearen kemena eta ekonomia lurretik utzi zituen, eta irakiarren adorea berpizteko Saddam Husseinek nazio modernoaren eraikuntza alde batera utzi zuen, militarizazioaren gorespenaren alde eginez. Ondorioz, gizonezkoak emakumeen ohorearen zaintzaileak irudikatuz hasi zen erregimena, aldi berean Irakeko Errepublikaren babesleak bihurtuko ditu. Hau da, Estatuaren segurtasunaren maskulinizazioa ikusten dugu hemen. Horrez gain, Saddam Husseinen erregimenak ez zituen maskulinitatearen irudikapen guztiak goraipatu, baizik eta maskulinitate mota espezifikoei prestigio sozial altua emango die, esate baterako: soldaduaren figurari, bestetik nazioaren defendatzailearen irudiari eta azkenik martirarenari. Irudikapen hauek maskulinitateak goraipatzen duen abertzaletasunarekin dute zer ikusia, baita nazioaren defentsarekin. Saddam Husseinek maskulinitate hauetaz baliatu zen heinean, Irakeko gizartea gero eta militarizatuagoa bihurtuko da91. Militarizazioaren maskulinitatea handiestu ez ezik, feminitatearen irudikapenetaz ere baliatu ziren. Kasu honetan, ama irakiarraren irudia gorestuko da, amatasuna izanik irakiar "on" baten zeregina. Hain zuzen ere, Saddam Husseinek amatasunaren aldeko kanpainak bultzatuko ditu, non emakume irakiarrak bost seme izateko deialdia egingo den, nazioaren defendatzaile eta borrokalari gehiago sortzeko 92 . Gainera, Iranekin
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 32
konparatuz Irakek bazuen desoreka demografikoa, hortaz, emakumeen ugalkortasunaren aldeko kanpaina hauek etorkizuneko soldaduen belaunaldi handiagoa eratzeko helburua zuen ere 93 . Ondorioz, emakumeak asmo militarrerako eta nazioaren asmorako bitartekoak bihurtuko dira. Horiek horrela, Irakeko emakumeak baliodun subjektuak bihurtuko dira Estatuaren asmorako, ez bere eskulanagatik, edo bere ezagutzagatik, baizik eta umeak eratzeko gaitasunagatik, eta honek suposatzen duen sakrifizioagaitik. Laburbilduz, Iraneko gerraostean, zailtasun ekonomikoen ondorioz, gizartearen morala berpizteko Irakeko erregimen sozialistak militarizazio maskulinizatuaren irudikapenek bat egingo dute ama irakiarraren glorifikazioarekin, modu honetan sistema patriarkalaren oinarriak ezarriz. Laburbilduz, gerra hau nolabaiteko atzerakada izango da emakumeen egoeran, Estatuak emakumeen lan eta hezkuntza alde batera utziko baitu ugaltzearen eta amatasunaren izenean. Era berean, 1991.urtean Golkoko Gerrak Nazio Batuen SKren gaitzespena eragingo du; ondorioz, SKk zigor ekonomiko latzak eta petrolioaren blokeoa ezarriko dio Irakeri. Nahiz eta Irakeko emakumeen egoera lehen baino txarragoa izan, nazioarteko zigorrak baino lehen Ekialde Hurbilean hezkuntza gehien jasotzen zutenen artean zeuden, eta eskulanean gogoz aritu ziren zehapenak eta blokeoa heldu arte. Al-Aliren aburuz, Golkoko I.Gerrak milaka hildako eragin zituen, baina zigor ekonomikoen menpe bizitako 13 urteek eragindako ongizate estatuaren suntsiketaren ondorioak neurriz kanpokoak izan zirela emakumeengan gizonengan baino. Estatuaren diskurtsoa eta politika publikoak errotik aldatu ziren genero berdintasunari eta emakumeen ahalduntzeari zegokienez. Saddam Husseinek tradizio islamikoa, politika kontserbadoreak, errepresio politikoa eta gizartearen militarizazioaren aldeko apustu handia egin zuen. Bitartean, ekonomia hondatuta zegoen, langabezia tasak hazi baino ez zuen egiten eta honen ondorioz emakumeak arlo pribatura bultzatu zituzten, euren etxeetara; Enloeren aburuz emakumeek ustez "bete beharreko zereginak" (etxeko lanak, haurren zaintza adibidez) egitera 94 . Saddam Husseinek emakumeen askatasuna murriztu zuen, kontserbadurismo erlijioso eta soziala areagotuz. Errealitate hau tresna politikotzat erabili zuen bere gutxitutako boterea sendotzeko, aurreko urteetan emandako aurrerapenak hankaz gora jarriz emakumeen estatusari dagokionez.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 33
Egoera honek eragingo du sistema patriarkalaren sendotzea eta erlijioaren eragina suspertzea Iraken. Honek guztiak emakumeen egoera aldatuko du esate baterako: neurri hertsiak ezarriz janzterako orduan (neska eta emakume askok hijab-a hasi ziren erabiltzen kalean sumatzen zen kontserbadurismo sozialaren ondorioz), emakumeen espazio publikoaren mugikortasunaren murrizketa baita espazio mistoetan ere. Bestalde emakumeak etxeetara bueltatzeak eta lan esparrua uzteak ondorioak izango ditu: lehenik, emakume askok lana galtzean ez dute sarrera ekonomikorik izango. Hortaz, emakumeen eros ahalmena murriztu eta hau dela bide emakumeek botere ekonomikoa eta politikoa galdu zuten95. Horiek horrela, Saddam Husseinek emakumeen espazio publikoaren mugikortasuna estutzeaz gain, emakumeen sexualitatea eta amatasuna Estatuaren segurtasunerako eta garapenerako oinarrietarikoak bihurtuko ditu. Laburbilduz, 70. eta 80. hamarkadetan jazotako boom ekonomikoari esker Irakeko emakumeak euren hezkuntzarako eta laneratzerako onuragarriak ziren politika publikoez eta programez baliatu ziren, euren ahalduntzea areagotuz. Etxetik zen esparru pribatutik atera ziren Irakeko arlo publikora eta ekonomiara barneratzeko. Gero, Iran eta Irak arteko gerran Iraken geratu ziren emakumeak bete egin zituzten gerrara joandako gizonezkoek utzitako lanpostuak. Dena dela, 1990.ko Golkoko Gerraren ostean emakumeen egoera atzeratu zen. Gerraostean SKk zigor ekonomikoak eta petrolioaren blokeoa inposatu zion Irakeri, honek ekonomiaren egonkortasuna galarazi zuen. Ezegonkortasun honek kontserbadurismo sozial handia eragin zuen, ondorioz emakumeak etxeetara bueltatzera bultzatuak izan ziren eta honek aurreko aurrerapen sozialen etenaldia eragin zuen. Kontserbadurismo honen adibide bat: 2000.urteko Nazio Batuen Garapenerako Programako (NBGP) txostenak emakumezkoen enpleguen tasen berri eman zuen. 1991 aurretik emakumeen enplegu tasa %23koa zen Iraken; aldiz 1997an %10rera jaitsi egin zen96. Horiek horrela, AEBko administrazioak diskurtsoaren erdian jarri zituen Iraken bizi ziren emakumeak97. Diskurtso honek adierazten zuen Saddam Hussein agintetik kentzea beharrezkoa zela Irakeko emakumeak erregimenaren berezko opresioaz askatzeko. Egia
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 34
da AEBko administrazioa ez dela aktore bakarra izango esku hartzea sustatuko duena. Hain zuzen ere, AEBko feminista askok esku hartzearen alde zeuden emakume musulmanek askatasuna lor zezaten98. Honez gain bazeuden ere klase altuko Irakeko emakumeak esku hartzearen aldekoak zirenak. Aurrekoaren kontrara, AEBko bestelako feminista batzuk diskurtso hau kontraesankorra aurkitu zuten, Bushen alderdiak azken boladan bestelako iritziak transmititu izan baitzituen. Besteak beste, abortuaren aurkako diskurtsoa konstantea izan zen baita homosexualen ezkontzaren aurkako iritziak 99. Beraz, terrorismoaren aurkako gerra honek hainbat indar ideologiko multzokatuko ditu: alde batetik, garapena, demokrazia, sekularizazioa, segurtasuna, arrazoi humanitarioak, defentsa, askatasuna, eta bestetik, kutsu feminista zuten ideiek baina "abiapuntu neoliberalarekin" (merkatu ekonomiak eta pribatizazioak herriaren liberazioa eragiten dutela pentsatzeak). Nadje Al Alik eta Nicola Prattek argudiatuko dute AEBn diskurtsoa "feminismo neo-kontserbadorean" oinarritzen zela. Haatik, autore hauek onartuko dute diskurtso honek teorian emakumeak "Irak berriaren" eraikuntzaren agenteak bihurtzen dituela, eta honek motibatu dezakeela emakumeen sektore asko. Aitzitik, AEBko diskurtsoak emakumeak kategorizatzen zituen Al-Aliren eta Pratten arabera: batetik emakumeak Saddam Husseinen erregimenaren biktimak irudikatuz eta bestetik "Irak berriaren" heroiak100. Bi autore hauen ustez, AEBk diskurtsoan irudikatutako irakiar emakumeen biktimizazioa eta "ahultasuna" esku hartzea justifikatzeko tresna izan zen. Gainera, 2003ko erasoari sinesgarritasuna emateko Saddam Husseinen erregimenak burututako basakeria batzuk publikoki argitaratu zituen AEBko gobernu sailak 101 inbasioaren beharraren ideia indarberritzeko; emakumeak torturak, bortxaketak, eraso sexualak eta beste diskriminazio motetatik salbatzeko. Egia da Saddam Husseinen erregimenean bazegoela biolentziarekiko esposizioa, baina Irakeko emakumeak jarraitzen dute genero indarkeria sufritzen102, gero aztertuko dugun bezala. Egia esan, kasu honetan AEBk erasotutko Estatuetan rol paternalista barneratuko du bestea (the
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 35
other) infantilizatu nahian. Brownek eta Ainleyk dioten moduan, balore demokratikoen eta giza eskubideen "sustatzailetzat" agertuko dira AEB103. Diskurtso honek erakargarritasuna iradoki dezake, uko egiten baitio Irakeko emakumeak biktima bezala ikustera. Dena dela, AEBn diskurtsoa praktikan aztertuko dugu, alde batetik ikusteko zer nolako "liberazioa" eskaini zioten irakiar herriari zein emakumeei; eta beste aldetik egiaztatzeko "demokratizatze" prozesu hura gertatu den. 3.3. Irak esku hartzea eta ondoren 3.3.1. Iraken bizi ziren emakumeen egoera AEBko esku hartzea eta gero: emakumeen rola Irakeko gatazkan, maskulinitate eta feminitate rol ezberdinak aztertuz Hala, 2003ko martxoaren 20an AEBk Iraken esku hartuko du eta Saddam Hussein agintetik kenduko dute. Gatazka luze honek hainbat ondorio eragingo ditu Iraken, horien artean: krisi humanitarioa, eta erlijio eta etnien arteko talkak. Egoera honi aurre egiteko, behin behineko agintaritza (BBA) ezarriko da, mendebaldeko koalizioak zuzenduko duena. Hortik aurrera Irakeko subiranotasuna AEBk zuzendutako Indar Multinazionalaren eskuetara pasatuko da, herrialdearen ordena eta Estatuaren erakundeak berrezarri arte 104. Tamalez, behin behineko agintaritza ezartzeak ez du eragingo indarkeria mailaren etenaldia eta Irakeko berreraikuntzan zailtasunak topatuko dituzte. Gerraren giza ondorio kuantitatiboei dagokienez, esku hartzea hasi zenetik gaur eguneraino AEBk zuzendutako koalizioak milaka zibilen heriotza eragingo ditu, Iraq Body Counten arabera105. Indarkeria bolada ezberdinak egongo dira, 1. Irudian ikusi dezakegunez. Indarkeriaren hazkundearen zergati nagusia biolentzia sektarioa izanik, xiita eta sunien arteko gerraren ondorioa.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 36
Iturria eta egilea : Iraq Body Count (https://www.iraqbodycount.org/database/ ) [Kontsulta data: 2018-05-11]. Ildo beretik, sektarismoaren indarkeriaren aurrean emakumeak sektore ahulenetarikoa bihurtuko dira umeekin batera, gatazkaren biktima nagusiak bihurtuz. Halaber, arrisku askoren artean, 2003ko esku hartzeak soilik horietako bat osatuko du. Besteak beste: inbasio islamistak, milizien eta matxinoen indarkeria, biolentzia sektarioa, eta era berean krisi humanitarioaren okerragotzea, eta bizi baldintzen narriadura106. Gerraren ondorio orokorrekin jarraituz, gatazka honek krisi humanitarioa sortuko du ere. Izan ere, eraso batzuek behar oinarrizkoen (ura, elektrizitatea eta elikagaiak) horniketa etengo dute. Gerraren albo kalteei dagokienez, erasoek bost milioi errefuxiatu eragingo dituzte eta milioi bat eta erdi emakume alardunak bihurtuko dira 2012an107. Azken honi jarraituz, eta lan honek aplikatutako genero ikuspegian oinarrituz, Irakeko emakumeen esperientzia ezberdinetan oinarrituko gara. Kasu honetan hainbeste emakume alardun bihurtzeak eragin zuen emakume hauek sarrera ekonomiko baxuagoak jasotzeaz gain hauek etxeko zaintzaren agente bakarra bihurtzea. Ondorioz, errenta minimoa edukitzeko, emakume batzuk euren etxeak denda txikiak bilakatu
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 37
zituzten. Izan ere, erasoak zirela eta, elektrizitate eteteek ekiditu zuten saltegi hauen jarraipena108. Lanaren gaiaren harira, Irakeko okupazioa eta gero lanpostuak galdu zuten lehenak emakumeak izan ziren. Modu honetan, Women for Women International erakundeak 2004an gidatutako ikerketa baten arabera, inkestatutako emakumeen %84 ez zuten lanpostu batetik eratorritako diru sarrerarik jasotzen 109 . Honek eramaten gaitu pentsatzera Irakeko egoera politikoa eta ekonomikoa krisian dagoenean, gerra eta gerra osteko kasuetan emakumeak direla kaltetuenak, betetzen dituzten feminitate rolak direla eta. Ticknerrek aipatutako esparru publiko eta pribatuaren arteko ezberdintasunak berebiziko garrantzia jokatzen du hemen, bi generoen arteko hierarkia eraikitzean. Hau da, Irakeko egoera ekonomikoa eta politikoa krisian egonda, emakumeak etxeetara bultzatuak dira, historikoki feminitatearen irudikapena esparru pribatuan ulertua izan delako. Ondorioz, aurretik aipatutako Enloeren argudiaketari jarraituz, honek laguntzen du emakumeen portaera "naturalak" ezartzera esparru pribatuan eta bitartean, Irakeko Estatu berriaren eraikuntza prozesuan maskulinitate rolak nagusitzea, marko teorikoan aipatu bezala. Era berean, baztertzen diren lehenak emakumeen esperientzia eta ezagutza dira. Gainera, biktima bikoitzak dira, biolentzia fisikoa sufritzeko aukera handia baitute eta gainera, lan esparruaren biolentzia estrukturala ere pairatzen dute egoera ezegonkorraren lehenengo biktimak izanik. Aipatu beharra dago 2003.urtetik AEBko administrazioak esfortzu ekonomiko handia egin duela emakumeen erakundeak laguntzeko, baita Irakeko berrezarkuntzarako. Diru funtsen parte handia emakumeen partaidetza politikoa sustatzeko eta hauen egoera ekonomikoa eta soziala hobetzeko erabilia izan baita110. Adibide bezala, BBAk Irakeko "demokratizazioa" bultzatu nahian eta emakumeen partaidetzaren berehalako emaitzak lortzeko saiakeran "Iraq Women's Democracy" ekimena 10 milioi dolarrez finantzatu zuten111. Honen harira eta Enloeren irudikapenari jarraituz, argudiatu dezakegu AEBk Irakeko emakumeak "ezkutatutako" ("the hidden")
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 38
subjektutzat irudikatu zituen esku hartzea baino aurretik, subjektu pasiboak eta biktimak bezala. Aldiz, programa sozial hauen bidez Iraken bizi ziren emakumeak "mendebalderartze" prozesu baten bidez "agertzen den" ("the revealed") emakume bilakatu nahiko dute; bilakaera positiboki baloratuz. Nahiz eta emakumeen partaidetza sustatzeko asmoa izan, emakumeak gerra ostearen subjektu ahulenak dira, eta aldi berean indarkeria (sexuala) jasateko probabilitate altuena jasateko subjektuak dira. Gainera, Irakeko eremu publikoan (kaleetan adibidez) existitzen den segurtasun faltaren biktima nagusiak baitira, indarkeriarekiko erakusketa hau emakumeen egunerokotasunean eragina izanik. Irantzu Mendiak azaldu bezala, biktimizazio bikoitza jasango dute emakumeek. Human Rights Watch (HRW) eta MADRE erakundeek gidatutako ikerketetan inkestatutako Irakeko emakume gehienek aitortu dute esku hartzea eta gero segurtasun eza izan dela aldaketa azpimarragarriena. Esate baterako, HRWek 2003ko uztailean argitaratutako txostenean112, Bagdaden bizi ziren zenbait emakumek adierazi zuten euren egunerokotasuna eremu pribatuari zegokiola ehuneko ehunean, kaleko segurtasun falta zela eta ez baitziren eskolara joaten, ezta lanera, ez zuten ezta lana bilatzen, etxetik ateratzea suposatzen zuen beldurra eta arriskuagatik. Txosten berean baieztatu zuten Bagdaden adibidez emakumeen aurkako sexu indarkeria kasuak (bortxaketak, erailketak, tortura kasuak, etab.) esponentzialki hazi zirela esku hartzea hasi zenetik113. MADREren aburuz indarkeriaren helburua emakumeak dira, erasotzaileen ideologia, erlijioa eta etnia edozein izanik ere 114. Emakumeen aitorpenen arabera indarkeriaren goraldi hau gerrak eragindako desintegrazio sozialari eta kriminal egintzari zein taldeen arteko ezberdintasunei erantzuten dio. Era berean, MADREren txostenaren aburuz sektarismoaren alde guztietan emakumeen aurkako indarkeria "erlijioaren izenean" burutzen da, aldiz, benetako helburua politikoa dela aitortzen dute115. Ikusi dugu ideologia edozein izanda, emakumeak talde guztien indarkeriaren helburu direla, emakumeen aurkako indarkeria gerrako arma gisa bihurtuz. Gainera
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 39
Irakeko kulturan kontuan hartu beharrekoa da sexu indarkeriak biktimen estigmatizazio soziala sortu dezakeela, emakumeen marginalizazioa eraginduz edo familiak berak biktima erailtzea ohorearen izenean. Emakumeengan proiektatutako indarkeriaren arrazoietarikoa feminitateak iradokitzen duen ahultasunagatik izan daiteke. Horrez gain, 2003ko martxotik piztutako suniten eta xiiten arteko gerra dela eta, pentsatu dezakegu etsaiaren ohorea eta borroka ahalmena hondatzeko tresna emakumeak bortxatuzea edo erailtzea izan daitekeela; modu honetan emakumeen amatasuna ekiditeko eta etorkizuneko "borrokalarien" belaunaldiak gelditzeko. Bestetik, badaude erasotzaileen helburu diren emakumeen profil eta kolektibo espezifikoak, bereziki esparru politikoan diharduten emakumeak, aktibistak, profesionalak, irakasleak, ikasleak, eta publikoki emakumeen eskubideen alde egiten dutenak116. Emakumearen aurkako indarkeria ez da soilik fisikoa. Alegia, AEBk babestutako Irakeko Barne Arazoetako ministroak publikoki "abisatuko" die emakumeei, euren etxeetatik bakarrik ez ateratzea, era berean familia kideei ohartarazi zien familiako emakumeak lanpostua lortzekotan, modu guztien bitartez hau saihestea 117 . Beraz, aitorpen hauek indarkeria fisikoa ez izan arren, deklarazioek emakumearekiko indarkeria kulturala eta estrukturala osatzen dute; emakumearen ezagutza eta esperientzia gutxiesteko saiakeran oinarritutako ideologia patriarkalean baitaude oinarrituta. Eta aldi berean gizonek euren maskulinitatea frogatzen dute emakumeen mugikortasunean eta erabakietan kontrola jardutean. Mezu mota hauek emakumeen potentziala estutzen dute eta kasu honetan bereziki emakumeen partaidetza esparru publikoan murriztuta ikusten da. Beraz, azken hau lotzen badugu Iraken emakume politikariak edota esparru publikoan lan egiten dutenak jasan behar duten mehatxuetara eta arriskuetara, emakumeak zaurgarriak bihurtu dira okupazioan zehar. Adibidez politikan lanean aritzen diren emakumeak indarkeriaren helburu zehatzagoak direla, talde sektarioen ustez tradizionalki feminitatearen rolei uko egiten dietelako, beraz batzuk feminitatearen desafiotzat ulertu dezakete. Mehatxuei eta segurtasun faltari aurre egiteko Irakeko emakumeek erakundeak eratu zituzten, erresistentzia zibila areagotzeko eta emakumeen eskubideengatik
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 40
borrokatzeko. AEBk aurreko erregimenaren arrastoak ezabatu nahian, Saddam Husseinen erregimenaren erakunde gehienak desagerrarazi zituzten. Horrela, Nadia Hindiren ustez, AEBk euren modura gizarte zibil berria eraikitzeko zabalgune garbia eratu zuten. Dena den, Irakeko emakume aktibistek mendebaldeko inposizioei eta indar okupatzaileei aurre egiteko ere mobilizatuko dira. Emakumeen aldeko erakunde mota asko daude, gehienak gobernuz kanpoko erakundeak dira AEBn menpe sortutakoak, esate baterako: Emakumeen Irakiar Batzarra, 1000 Emakumeen Konferentzia, Etorkizunerako Emakume Irakiarren Elkartea, etab. Hauek prozesu politikoari lotuta egongo dira era batean edo bestean: alderdi politiko bati afiliatu izana, edo Irakeko Emakumeen Talde Independentearen kasuan bezala, parlamentari batek sortu izana (Maysun al-Damalujik sortutakoa). Beste aldetik, badaude prozesu politikoarekiko independente direnak, adibidez: Emakumeen Askatasunerako Erakundea, Emakumeen Borondatearen Erakundea eta Irakiar Emakumeen Liga (hau erbestetik funtzionatzen du eta beste 90 erakunde multzokatzen ditu)118. Emakumeen erakundeen artean banatze lerro ideologiko zein erlijioso asko aurkitu ditzakegu, AEBn diskurtsoak irudikatutakoaren kontrara, zeinak emakume irakiarrak biktima homogeneoak irudikatu zituen. Horiek horrela, erakundeen arteko ezberdintasun esanguratsuena sekularra versus Islamista izango da, eta ez okupazioaren alde edo kontra egotea, atzerritik eraikitako diskurtsoek irudikatu duten bezala119. Horren harira, interesgarria da Emakumeen Askatasunerako Erakundearen (EAE) kasua aztertzea, ez duelako emakumea biktima moduan irudikatzen, baizik eta aldaketaren agentea. 2003an sortutako erakunde hau feminista, marxista eta sekularra da. Genero berdintasunaren defendatzaile sutsua izateaz gain, fundamentalismo islamiarraren eta Irakeko okupazioaren aurka dago. Orain, emakumeen osotasunerako arrisku nagusia milizia islamistak izanik, milizia hauen helburu nagusiak profil publikoa duten emakume sekularrak dira120. Nahiz eta EAEk emakumeen aurkako erasoak salatu, erakundeak ez duenez AEBk babestutako prozesu politikoaren babesa, ez du beste erakundeek duten legitimitate adina eta ez dute oihartzun bera. Era berean, erakundearen aktibismo politikoa eta bere agenda feminista, sekularra eta "erradikala", bideratuko dute talde islamiarretan, alderdi politikoetan eta okupazioan existitzen den genero indarkeria salatzera eta kontzientziatzera. Okupazioaren aurkako eta aktibismo
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 41
sekularra dela eta gobernuz kanpoko erakundeen erregistrotik ezabatzeko mehatxuak jaso ditu Irakeko Gobernuaren partetik, baita euren egoitzak ixteko mehatxuak ere. Modu berean, Nadia Hindik azaltzen du EAEren agendak talde kontserbadoreekin zein gobernuarekin talkak eragin dituela, baita beste emakumeen aldeko erakundeekiko urruntasuna eta tentsioak ere. Ondorioz, honek oztopatuko du emakumeen talde islamisten eta sekularren arteko elkartasuna genero berdintasunerako bidean. Aurretik azaldutakoaren arabera, emakumeak esparru publikoan onartuak izango dira baldin eta hegemonia maskulinoa eta identitate maskulinoen pribilegioak ukitzen ez badira. Gainera, EAEk behartutako prostituzioa edo homosexualen aurkako errepresioa bezalako gai "deserosoak" 121 mahaigaineratzen ditu. Kasu honetan nahiko argi ikusi daiteke, erakunde honek okupazioaren eta mendebaldeak gidatutako berreraikuntza kolokan jartzen saiatzen dela, gobernua eta elite politikoak deseroso jarriz. Beste aldetik, AEBk Irakeko berreraikuntzaren prozesuan Irakeko Berreraikuntzarako eta Laguntza Humanitariorako Ministeritza eratu zuen (ingelesez ORHA), agintean Paul Bremer diplomatiko estatubatuarra izendatuz. Nahiz eta AEBk irakiar emakumeen "liberazioa" hitzeman zuen, zenbait gertakari azpimarratu behar ditugu. Adibidez, Irakeko emakumeen estatus pertsonala mehatxatuta izango da 2004an, Paul Bremerek 137. Ebazpena berretsi nahian. Honek eragingo luke 1959. urtean onartutako "Estatus pertsonalaren legearen" deuseztapena, Iraken emakumeen aldeko XX. Mendeko lorpenik handienetakoa. Haatik, 137. Ebazpena shari'a-n (jurisprudentzia islamikoan) oinarritzen zen, askoz kontserbadorea eta mugatzailea den legea. Hortaz 137. Ebazpenak emakumeen egoeraren atzeraldi historikoa suposatuko luke. Azkenean, Irakeko emakumeen ebazpenaren aurkako mobilizazioek lortu zuten Bremerek ebazpena ez berrestea122. Al-Ali eta Pratten arabera Irakeko Estatuaren berreraikuntza porrot bat izango da AEBn partetik, batez ere emakumeentzako, hauek direlako biolentziaren eta segurtasunaren larriagotzearen biktima nagusiak 123 . Gainera, Irakeko Gobernuaren 2005ko Konstituzioaren negoziaketa mahaian ordezkapen handiena alderdi erlijioso gehienek izan zuten. Nadia Hindiren arabera, gutxiengoaren zatiketa honek ez du Irakeko dibertsitatea ordezkatuko, eta etorkizunean gatazka larriagoak eratu ditzake. Era
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 42
berean, negoziaketetan zeuden emakume gehienak erbestean egon eta gero Irakera behin bueltatuta, elite politikoaren eta ekonomikoaren parte ziren124. Azkenean, ikusiko da emakumeen aurkako sexu indarkeria deuseztatzeko neurriak ez zirela kontuan hartuko 2005eko Konstituzioan. Genero ikuspegiaren hutsunaren adibidea 39. Artikulua dugu: Konstituzioak auzitegi erlijiosoen eskuetan utziko du norbaitek familian, estatus pertsonalean, ezkontzan, etbn. arazoak izatekotan 125 . Gauza da auzitegi hauek shari'aren irakurketa tradizionaletan oinarritzen direla, ondorioz, emakumeen testigantza gizonezkoen erdia balioko du 126 . Egia da Konstituzioan Irakeko Parlamentuaren %25 emakumeak diren kideentzako kuota ezarri zela; aitzitik, irakiar feministen %40ko kuotaren proposamena deuseztatua izan zen. Gainera, organo politikoetan emakumeen presentziak ez du esan nahi genero harremanak berdintasunezkoak izango direnik, ezta emakumeen aurkako biolentzia geldituko denik. Emakumeen presentzia ziurtatu nahi den moduan, batzuetan Gobernuaren erakundeen aurpegi "berdintsuagoa" eskaini nahi da. Lehen esan bezala, honek ez du esan nahi maskulinitate eta feminitate rol tradizionalak ekidituko direnik. Horiek horrela, Irakeko berreraikuntza maskulinizatutako prozesua izango da, hain zuzen, Konstituzioan genero berdintasuna ez da egongo behin behineko agintaritzaren eta Irakeko alderdi islamiarren lehentasunen artean. Alegia, BBAren lehentasunen artean segurtasuna (ikuspegi tradizional batetik) zen garrantzitsuena; eta alderdi islamiarren kasuan, Estatuaren konfesionaltasuna. Beraz, emakumeak alde batetik gerrako arma gisa erabiliak izango dira helburu politikoak lortzeko; baina beste aldetik, emakumeen interesak eta ongi izatea ez dira funtsezkoak izango Irakeko Estatuaren berreraikuntzan. 3.3.2. Genero ezberdintasuna indar armatuetan eta Abu Ghraibeko kasua: AEBko indar armatuen parte ziren emakume estatubatuarrak Iraken Irakeko emakumeak ez ezik, AEBko indar armatuetako emakumeak gure azterketarako gaia izango dira ere; bi arrazoiengatik nagusiki: batetik, gatazka armatuaren testuinguruan emakumeak eta soldaduak izateagatik; eta bestetik, Abu
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 43
Ghraibeko tortura kasuen ondorioz. Gainera, biolentziaren inguruan eraikitako emakumeen eta feminitatearen irudikapen ezberdinak azpimarratzea gustatuko litzaiguke. Hala, Abu Ghraibetik hiru shock mota helarazi ziren AEBko iritzi publikoan, Cynthia Enloeren arabera: batetik, tortura kasuek ez zuten bat egiten AEBk hitzemandako Irakeko "liberazioarekin"; bestetik, presoek jasandako abusuak kontraesankorrak dira AEBk sinatutako Genevako Konbentzioekin; eta azkenik, emakumeek tortura kasuetan nahasiak egotea biolentzia egileak bezala 127. Hari beretik, marko teorikoan azaldu bezala armadak funtzionamendu zuzena izateko, maskulinitatearen beharrean dago. Era berean, feminizazioa "bestearen" estatusa gutxiestean datza, eta hau izango da hain zuzen Abu Ghraibeko estatubatuar funtzionarioek aplikatuko dutena tortura moduan. Enloeren arabera maskulinitatea goraipatua eta feminizazioa gutxietsia diren kultura patriarkaletan, feminizazioa etsaia "beldurrarazteko" tresnatzat erabili daiteke128. Hain zuzen, Abu Ghraibeko espetxean zeuden estatubatuar emakume soldaduek gizonezko irakiar presoak torturatu eta erasotu zituzten. Honez gain, Jeffreysek azaltzen du emakumeek gizonezko irakiar presoak torturatzea ez dela soilik indarkeria kontua; baizik eta etsaia, kasu honetan, irakiar presoak, apaltzea genero, botere eta arraza harremanak birmoldeatuz129. Emakume batek gizon preso bat jipoitzea gehiago suminduko du etsaia, genero eta botere harremanak trukatzen direlako. Halaber, emakume soldadu estatubatuarrak burututako erasoak euren nagusien (gizonezkoak) aginduak ziren. Berriz ere emakumeak gizonezkoen artean mezuak bidaltzeko bitartekoak izango dira Jeffreysen aburuz. Alegia, botere eta genero harremanek berebiziko rola jokatuko dute, historikoki gutxiagotua izan den feminitateak etsaiaren maskulinitatea erasotu eta iraintzen badu; botere harreman logika berria ezarriz, feminitateak maskulinitatea makurraraziz. Abu Ghraiben erabilitako tortura adibideen artean irakiar presoak emakumeak balira bezala tratatzea zen, presoei masturbatzera behartzen zieten, presoak emakumeen jokabideak antzeztea, edo emakumeak bezala janztea. Enloeren aburuz, presoak behartuak badira modu
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 44
feminizatuan jokatzera eta honen bitartez apalduak badira, emaitza presoek informazioa arinago ematea izango da. Charles Graner jauna espetxearen abusuen "buruzagia" izan arren 130 , Lynndie England gaztea izan zen arreta mediatiko gehien jaso zuena. Argazki batek erakutsiko du Englandek preso bat uhal baten bidez helduz. Nahiz eta egia den indarkeria burutu zuten emakumeek agentzia zutela; trataera ezberdin honek erakusten digu genero ezberdintasuna indar armatuetan131. Pentsatzeak emakumeak gizonak bezain gai direla etsaia torturatzeko, feminitate militarizatuaren ideala apurtzen du. Politikan bezala, Sjobergek argudiatzen du gatazka armatuaren testuinguruan armadako emakumeek biolentzia erabiltzekotan, bere feminitatea sozialki legitimatua izango dela. Hain zuzen, gatazketan eta armadan maskulinizatutako rolak barneratu beharko dituztelako armadaren kideekin ondo moldatzeko. Hala ere, nahiz eta espero den emakume soldaduak gizonezkoak bezain gai izatea, ere espero da emakume soldaduak zibilak bezain zaurgarriak izatea 132. Lyndie Englanden irudiak apurtu egiten du emakume soldaduaren ahultasunarekin. Emakume soldaduaren alde krudel honek eragingo du Englanden irudiaren demonizazioa, komunikabideetan, hain zuzen, feminitatearen eta emakume on batek bete beharreko rol tradizionalei uko egiten dizkiolako. Hain zuzen, Englanden irudikapenek Jean Elshtainek azaldutako "beautiful soul" (arima ederra) irudiarekin hautsiko du. Abu Ghraibeko kasuak gatazka armatuaren testuinguruan sozialki eraiki diren genero estereotipoak apurtuko ditu. Honez gain, erakutsiko digu AEBko indar armatuak maskulinizatutako erakundea diren bitartean, generoak botere harreman ezberdinak eraikitzeko oinarrizkoa da.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 45
4. KONKLUSIO OROKORRAK Azken atal honetan Gradu Amaierako lan honen konklusio orokorrak azalduko ditugu. Lehenengo, sarreran planteatutako hipotesiak egiaztatuko edo ezeztatuko ditugu, aurretik landutako marko teorikoan eta Iraken bizi diren emakumeen egoeraren analisian oinarrituz. Ondoren, lanari amaiera emateko, hipotesiez gain lan osoan zehar atera ditugun beste konklusio batzuk ere azaleratuko ditugu; nahiz eta hasierako hipotesietan hauek ez planteatu, esanguratsuak baitira gure ustez. Lehenik eta behin, lanaren sarreraren atalean planteatutako hipotesiak hurrengoak dira: Lehenengo hipotesiak honela dio: Iraken, emakumeen egoera sozio politikoa eta euren eskubide zibilen eta politikoen egoera hobea zen gerra baino lehen, gerra bukatu ondoren baino. Hipotesi hau egiaztatu dezakegu, zehazki Irakeko emakumeen egoera gerra garaian okerragotu zelako. Hain zuzen, 2003ko gerraren ondorioz Iraken areagotutako kontserbadurismo soziala dela eta, feminitate rol tradizionalek indarra hartu zuten esparru publikoan zein pribatuan, Irakeko emakumeen lanerako eskubidea deuseztatuz, eta erakunde erradikalen bazterketa politikoa eta instituzionala eraginduz. Gainera, azpimarratu behar dugu emakumeen egoeraren okerragotze hau 2003ko gerraren ondorioz izateaz gain, Iran eta Irakeko gerran ere jazo zela. Beraz, ondorioztatu dezakegu Irakek jasandako azken hamarkadetako indarkeriazko gatazketan emakumeak izan direla egoeraren okerragotzea pairatu duten subjektu nagusiak. Are gehiago, askotan agintari politikoek zein talde sektarioek erabilitako bitartekoak bihurtu dira Irakeko emakumeak, hain zuzen helburu politikoak lortzeko. Bigarren hipotesiak hurrengoa plantzeatzen du: AEBko alde bakarreko esku hartzeak inposatutako militarizazioak ez du hobetu Irakeko emakumeen ahalduntzea. Hipotesi hau egiaztatu dezakegu, hain zuzen Irakeko gatazkaren ondoriorik nabariena segurtasun falta izan delako. Zehazki, emakumeen mugikortasuna eta askatasun politikoak 2003tik murriztuak izan dira. Honez gain, emakumeak, bereziki eremu publikoan jarduten duten emakumeek, talde armatuen helburu nagusiak bihurtu dira. Era berean, mugikortasunaren murrizketak ekiditzen zuen emakumeek askatasunez jardutea eremu publikoan (eskolara joatea, lanera, etab.). Hortaz, 2003. urtetik AEBk inposatutako militarizazioak ez du lagundu Irakeko emakumeen ahalduntzean.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 46
Azkenik, hirugarren hipotesiak honela dio: orokorrean, Irakeko emakumeen garapena eta egoera okerragotu egin dira 2003. urtetik, estatubatuarren inbasioa kausa nagusia izanik. Honek bat egiten du aurreko bi hipotesietan landutako egiaztapenekin. Hain zuzen, estatubatuarren inbasioak indarkeriaren areagotzea eragiteaz gain, emakumeen askatasuna murriztu zuen, azken hauek joko politikorako bitartekoak bihurtuz; eremu publikoan zein pribatuan. Hiru hipotesiak egiaztatu eta gero, analisian zehar ateratako beste konklusio batzuk partekatzea gustatuko litzaiguke. Adibidez, AEBk bulzatutako Irakeko Estatuaren bererraikuntzan islatuta egongo diren interes nagusien artean ez dira egongo emakumeen egoeraren inguruko interesik. Beraz ondorioztatu dezakegu AEBk gerraren hasi baino lehen erakutsitako Irakeko emakumeak liberatzeko motibazioak aldatu zituela denbora pasatu ahala. Honen ondorioz, AEBk Irakeko emakumeak estrategia politikoa bihurtuko ditu, gerra baino lehen eta modu berean gerra bitartean. Aitzitik, Iraken bizi diren emakumeen egoera eta interesak hobetzeko une erabakigarria heldu zenean (2005eko Konstituzioa adibidez), hauek ez dira paperean islatuko. Hortaz AEBk bere hitza ez betetzeaz gain, Estatu berriaren eraikuntzan ordezkapena zuten alderdiek (AEBn babesa zutenak alegia) ez dute Irakeko errealitate osoa ordezkatuko, eta are gutxiago ez dute emakumeen kasua islatuko. Beste aldetik, AEBn diskurtsoak "irakiar emakumea" subjektu bakarra konsideratu zuen, modu honetan imajinario kolektibo ezegokia irudikatuz; Irakeko emakumeen errealitatea askoz anitzagoa, intersekzionatuagoa eta zatituagoa denean. Hau dela eta, Irakeko Estatuaren berreraikuntzaren prozesuak porrot egingo du emakumearen errealitatea eraikitzerako orduan; modu honetan, Estatu maskulino irakiarra eraikiz. Ondoren, nahiz eta hipotesietan soilik Irakeko emakumeak aipatu, Irakeko 2003ko gerraren inguruan irakurtzean adierazgarria iruditu zaigu AEBko emakume soldaduen militarizazioa azaltzea. Alegia, emakumeen kasuan generoa beti izango da hauek epaitzeko eta baloratzeko adierazlea. Azken honi jarraituz, indarkeria erabili zuten Abu Ghraibeko emakume soldaduek euren pertsonen demonizazioa jasan zuten, feminitate rol tradizionalek ezarritako normalizazioari uko egin zietelako, eta errealitatearen beste aurpegia erakutsi zutelako. Horiek horrela, AEBko indar armatuetako emakumeek ezin izango diote euren generoari uko egin. Bestetik, emakume estatubatuar hauen
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 47
jokabideek, AEBko administrazioaren diskurtsoak eraikitako emakume mendebaldarraren feminitate idealarekin talka egingo du. Beraz, nahiz eta espero den emakume soldaduak berdintasunez aritzea armadaren baitan, atera dugun konklusioa da hau urrun dagoela AEBko armadaren errealitetik, azken hau maskulinizatutako erakundea izanda. Bukatzeko, gustatuko litzaiguke argazki handira (big picture) begiratzea. Hain zuzen, esan dezakegu AEBk rol paternalista barneratu zuela Irakiar Errepublikarekiko, Mendebaldetik nagusitasun militarra zein gobernatzeko gaitasuna erakutsi nahian. Modu honetan maskulinizatutako diskurtsoa eratu zuen; eta aldi berean, Iraken erlijioari loturiko garapen eza azaleratu nahi izan zuen. Era honetan, bi agintarien arteko areriotasunak Mendebaldearen eta Ekialdearen arteko dikotomia sakonagoa bilakatu baitzuen. Horrez gain, indarkeriazko gatazkan amaitutako maskulinizatutako etsaitasun honek Mendebaldeari zein Ekialdeari lotutako genero rol tradizionalak indartu zituen. Ondorioz, honek alde batetik, AEBko emakume soldaduen feminitatearen gutxiespena eragingo du; eta beste aldetik, Iraken bizi diren emakumeak indarkeriazko gatazka honen kaltetuenak bihurtuko dira.
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 48
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 49
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 50
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 51
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 52
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 53
Genero ikuspuntutik egindako Nazioarteko Harremanen eta indarkeriazko gatazken azterketa: 2003ko Irakeko kasua 54 | science |
addi-a6e871f5edd6 | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27945 | Indarkeria matxistaren trataera prentsa idatzian: Berria egunkariaren bilakaera | Osa Galdona, Miren | 2018-07-05 | "Gradu Amaierako Lanaren egileak adierazten du lan original eta propio honetako datuak benetakoak direla, eta hala izan ezean bere gain hartzen duela jokabide ez-egokien (plagioen, irudien erabilera bidegabeen eta abarren) erantzukizuna. Irudien copyrighta haien jabeena edo lizentziadunena da. Dibulgazio helburuekin baino ez dira erabili hemen, lanaren marko teorikoa edo analisia ilustratze aldera"
1.SARRERA "Inflexio puntutzat" jo du Euskal Herriko Mugimendu Feministak 2018ko martxoaren 8a. Egun historikoa izan zela pentsatzeko hainbat arrazoi daudela nabarmendu zuten greba osteko lehen balorazioan. Greba, lan uzteak, amantalak zintzilikatu edo norberak eguna uste ahala bizitzeko deia zabaldu zen arren, ezusteko emakume kantitate handi batek kaleak betetzeko hautuaren alde egin zuten. Lau esparrutan jarri zen fokua greba deialdirako: kontsumo greba, lan greba, hezkuntza greba eta zaintza greba. Esparru horietan emakumeek jasaten dituzten soldata desorekak, lan esplotazioa edo aukera berdinei ezin heltzea, kaleak aldarrikapenez betetzeko nahikoa arrazoi izan ziren askorentzat. Esate baterako, soldata arrakalari dagokionez, edozein adin, klase sozial edo formazioko emakumeei eragiten dien arazoa da. Soldaten batez bestekoari erreparatuta, emakume batek gizonezko batek baino %13 gutxiago irabazten du lan ordu kopuru berdinengatik; 20.052 euro, 25.993 euroren aldean. Zaintza lanen zama emakumeen gain egotea ere kaleak betetzeko arrazoi bilakatu zen. Emakumeek gizonezkoen denbora bikoitza igarotzen dute ordaindu gabeko lanak egiten, astean 27 ordu hamalau orduren aldean, Espainiako Lan Ministerioaren arabera. Ez ziren, ordea, emakumeak planto egiteko arrazoi bakarrak izan. Hainbat feministek egindako balantzeen arabera, indarkeria matxistaren salaketak indar berezia izan zuen aldarrikapen horietan. Besteak beste, AEBetatik iritsitako #metoo mugimenduaren uberan, zein 2016ko Sanferminetako talde bortxaketaren epaiketa aktualitatean puri-purian egotearen eraginez. "Matxismoak hiltzen gaitu" lelopean, feministek sutsuki oihukatu zuten sistemak hiltzeraino jazartzen dituela, eta indarkeria matxistaren izebergean hilketak punta baino ez direla. Egiturazko indarkeria horren biktimengatik planto egitera atera ziren. Espainiako Gobernuak egindako zenbaketaren arabera, iaz 51 emakume hil zituzten euren bikotekide edo bikotekide ohiek Espainiko Estatuan. Indarkeria matxistaren irakurketa zabalagoa egiten duten erakundeek eta taldeek, ordea, zifra 99an kokatzen dute, legediak ez bezala, erasotzaile eta biktimaren artean lotura sentimentalik ez dagoen kasuak ere
halakotzat hartzen baitituzte. Frantziako Estatuak emandako datuen arabera, bere lurraldean 109 emakumezko hil zituen 2017an indarkeria matxistak.
Hiru emakumetatik batek genero indarkeria jasan izan du bere bizitzan zehar, izan sexu abusuak, bortxaketak edo indarkeria fisikoa nahiz psikologikoa Nazio Batuen Erakundearen arabera. Eguneroko edozein arlotan ematen da, pribatu zein publikoan, eta edozein adinetako nahiz klase mailako emakumeei eragiten die.
Espainiako Estatuan Ana Orantesen kasu ezagunaren ondorioz, azken bi hamarkadetan ohikoa bihurtu da indarkeria matxistak hildako emakumeen heriotzak hedabideetan lehentasunezko albiste izatea. Baina, horrek ez du esan nahi, egoki ematen direnik. Batetik, askotan, ikuspegi sentsazionalista eta pertsonal batetik tratatzen direlako, egiturazko indarkeria eta beraz arazo soziala dela ahaztuta. Bestetik, heriotza amaitzen ez diren bestelako indarkeriak estaltzen direlako.
Trataera egokia lantzeko bidean, Espainiako Estatuko ia erkidego guztiek euren hedabide publikoentzako protokoloak sortu dituzte genero indarkeria kasuei buruz behar bezala informatzeko. Protokolo horietan sentsazionalismoa, bortxaketa edo sexu erasoa ukatzea nahiz emakumea errudun egitea saihestu beharreko joerak diren arren, oraindik ere aholkuak betetzetik urrun daudela agerian utzi dute hainbat ikerketak. Arestian aipatutako joerak sentsazionalismoa, bortxak edo sexu erasoa ukatzea ... – behin eta berriz errepikatzen direla baitote. 2016ko Sanferminetako talde bortxaketa azken urteko adibide argiena izan daiteke.
Euskal Herrian euskara hutsez argitaratzen den egunkari bakarra da Berria, beraz komunitate zabal batentzat erreferentea. Komunitate euskaldunari zerbitzu bat eskaintzeaz gain, sentsibilitate guztiak kontuan hartzeko
konpromisoa hartu zuen duela hamabost urte, herri honen pluraltasuna oinarrietan bere eginez.
Lan honen helburua Berriak hamabost urteko ibilbidean indarkeria matxistari eman dion eta ematen dion trataera aztertzea da, bilakaerarik izan den ikustea, eta garapenik bada zein noranzkotan gertatu den ikertzea. Berriak nazio ikuspegitik jorratzen ditu gaiok. Hau da, Euskal Herrian edo euskal herritar bat tarteko diren kasuez informatzen du, lotura duena erasotzailea edo biktima den berdin baloratuz.
Espainiako Estatuko Genero Indarkeriaren Aurkako Lege Organikoak bikote harreman edo harreman afektiboen baitan gertatzen diren hilketak baino ez ditu jotzen genero indarkeriatzat. kanpoan utziz emakumeak biktimak diren gainontzeko hainbat hilketa Esaterako, 2018ko apirilaren 23an gizon batek bere bikotekide ohia eta honen ama hil zituen Gasteizen. Espainiako justiziarentzat alaba baino ez da genero indarkeriaren biktima, amaginarrebarekin ez baitzuen bikote harreman egiturarik. Berriak, aldiz, indarkeria matxistatzat hartzen ditu gizonezko baten eskuetan hildako emakumezkoen kasuak, gizartean sustraituta dagoen matxismoa azaleratuz. Hau da, garrantzia bera ematen die bikotekideak edo bikotekide ohiak hildako emakumezkoen kasuei, edo bizilagunak, edo ezezagun batek hil duen emakumezkoaren auziari.
Aipatutako hamabost urteko ibilbidea aztertzeko, lau kasu hartu dira lagina osatzerako orduan. Lauak Berriako Gizartea Saileko buru den Maite Asensioren aholkuz hautatu dira, kasuistikaren ugaritasuna eta arazoaren askotarikotasuna erakuts diezaguketen ezaugarriak dituztelako. Urte ezberdinetakoak dira gertaerok, eta ez dute zerikusirik euren artean: jaso duten oihartzun mediatikoa, kasuaren berezitasuna eta, alderantziz, ohiko patroiari
erantzutea izan dira adibideok hautatzeko arrazoietako batzuk. Honakoak dira hautatutako kasuak:
1. Nagore Laffage (2008): Nagore Laffagen auzia mugarri izan da indarkeria matxistaren aurkako borrokan. 2008ko Sanferminetan Jose Diego Yllanesek hil zuen Laffage, bortxatzen saiatu ostean. Oihartzun handia izan zuen gizartean hilketaren ezaugarriengatik ez ezik, Nafarroako Auzitegiak ebatzi zuen epaiak ere zeresana eman zuen: asesinatzearen ordez homizidioa leporatuta, hamabi urte eta erdiko kartzela zigorra ezarri zion. 2. Ada Otuya eta Jenny Rebollo (2013): Ekainaren 5ean Ada Otuya Bilboko gimnasio baten hilik aurkitu zuten. Jenny Rebollo larriki zaurituta, erietxera eraman zuten. Biharamunean hil zen. Juan Carlos Aguilar ezezaguna egingo zaio publiko orokorrari. Aldiz, Bilboko Shaolin faltsua aipatuz gero, bati baino gehiagori gogora etorriko zaizkio hedabideek auziari eman zioten jarraipena. Epaiketaren egunean ehun medio baino gehiago akreditatu ziren. 2013an Ada Otuya eta Jenny Rebollo hiltzeaz akusatu zuten Aguilar. Epaiketa bi urte beranduago egin zen, bortizki jokatu zuen ala ez mugarri elementu garrantzitsu bilakatuz epaian. 3. Melodie Masse (2107): 2017ko irailaren 15ean Malodie Masse gorpua Uztaritzeko etxe batean aurkitu zuten. Masse zortzi hilabeteko haurdun zegoen. Bere bikotekideak etxean aurkitu zuen hilotza, bilusik hanka eta eskuak ohera lotura zituela. Hiltzailea egun batzuk beranduago atzeman zuten. Melodie Masserekin inongo loturarik ez zuen gizon bat zen, etxegabea. Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian hedabideek ez dituzte indarkeria matxista kasuak hala identifikatzen lehen bistakoan. Drama familiar edo etxe barneko konfliktotzat jotzen dira hilketok eta ez gizartearen arrakaletatik datorren arazotzat. Melodie Masseren kasua, gainera, ez-ohikoa izan zen. Erasotzailea etxegabe bat zen, eta ez zuen inongo harremanik emakumezkoarekin. Kasuaren berezitasunak agerian uzten du indarkeria matxistak uste baino aurpegi eta forma gehiago izan ditzakeela.
4. Ana Belen Jimenez: 2017ko urriaren 4an jakin zen Ana Belen Jimenez iazko EAEko indarkeria matxistaren zortzigarren biktima bilakatu zela. Sortzez gasteiztarra, Lantaronen bizi zen, bera hiltzeaz akusatu zuten senarrarekin, eta hiru seme-alabekin. Senarrak bi egun geroago aitortu zuen Lantarongo etxean hil zuela, eta ondoren Miranda de Ebrora eraman zuela. Kartzelan dago ordutik. Indarkeria matxista kasu gehienak, bikotekidearen baitan ematen dira. Ez litzake zentzuzkoa izango Berriaren indarkeria matxista kasuak aztertu nahi, eta horrelako gertaerarik ez hartzea ikergai bezala. Ana Belen Jimenezen kasua 2017ko EAEko zazpigarren biktima izan zelako aukeratu da. Horrez gain, emakumezkoa Arabakoa zela kontuan izanik, ikerketari lurraldetasun ikuspegi zabala eskaini nahi zitzaion.
2.2 Ikerketaren helburuak eta hipotesiak
Helburuak: Ikerketaren helburuak honako hauek dira: ● Ikerketa honen xede nagusia lehenago aipatu bezala, Berria egunkariak indarkeria matxistari ematen dion trataera aztertzea da eta sortu zenetik pasa diren hamabost urteetan bilakaerarik izan den ikertzea. ● Jendartean indarkeria matxistarekiko izan den sentsibilitatea aldaketak Berriaren praktiketan eraginik izan duen ikustea, hau da, jendartearekin bat ote doan aztertzea. ● Era berean, bere printzipioetan eta Estilo Liburuan gai honekiko aipatzen dituen konpromisoak betetzen diren behatzea. Hipotesiak: ● Berrian hamabost urteetan bilakaera egon dela indarkeria matxistari ematen zaion trataeran, eta bilakaera horretan hedabideei buruzko teorizazio feministek eragina izan dute. ● Bilakaera horrek zerikusia du kasuei eskainitako espazioan, garrantzian eta terminologian. ● Halaber, garapena gertatu da indarkeria matxista gizarte arazo gisa tratatze aldera.
● Estilo liburuan aipatutako konpromisoak betetzen dira eskuarki, baina giza-talde bat denez, salbuespenak ere gertatzen dira. ● Bilakaera hori Berriako giza-taldean gertatutako azterketa eta eztabaida prozesuen ondorio da. Baina jendarteko giroak ere izan du eragina garapen horretan.
2.1 Sexu / genero sistema: Sexu-genero sistemaren kontzeptualizazioa da, azken urteotan, teoria feministak gizarte-zientziei eginiko ekarpen handienetarikoa. Sexua eta generoaren artean bereizketa kategorizatuz, ezbaian jartzen du sistemaren egituraketa epistemologikoa. Hau da, sistema hetero-patriarkalaren ezagutza oinarriak, edo mundua ikusteko eta sailkatzeko kategoriak zein diren; hots, gizon eta emakumetzat jotzen direnaren kontzeptualizazioa. Izan ere, sexu hitzak ar eta emeak bereizten dituzten ezaugarri biologiko eta fisiologikoaren multzoari egiten dio erreferentzia . Generoa, aldiz, sexu bereizketa oinarri hartuta, horren gainean eraikitzen diren ideia, sinesmen, errepresentazio eta atribuzio sozialen multzotzat hartzen da. Hau da, ar eta emeen bereizketa egiteko ezartzen diren ezaugarri fisiologiko eta biologiko horietatik abiatuta gizona eta emakumea eratzeko, prozesu bat eman behar da, gizona zein emakumea sozialki eraikitzeko prozesu bat da, hain zuzen. Azpimarragarria da, eraikuntza sozial horrek gizartea bi generotan sailkatzen duela (femeninoa eta maskulinoa), nahiz eta errealitatea anitzagoa izan. Hala adierazten dute, egun hainbat ahotsek pertsonen identitate generikoa aldakorra
izan daitekeela diotenean edo zuzenean, sailka ezintzat jotzen dutenean. Transgeneroen adibidea kasu. (Amelia Barquin, 2009). Generoa eraikuntza sozial bat dela kontuan izanik, rol, jarrera, jokabide eta balore ezberdinak ezartzen dizkie emakume zein gizonezkoei, euren arteko harremana arautuz eta, zenbait kasutan, mugatuz. Denboraren eta kulturaren arabera ezarritako rol edo jokabide horiek aldakorrak izan arren, txikitatik barneratzen dira eta zuzenean baldintzatzen dute norbanakoaren portaeran eta izatean. Hezte prozesua inposatutako parametro batzuen barruan ematen da: Esaterako, neskei kolore arrosa eta panpinak gustatu behar zaizkie. Mutilei, aldiz, kolore urdina eta baloiarekin jolastea gustuko izango du. Hori dela eta, txikitatik euren generoari dagokion estereotipo sozialarekin bat egiten dute, oharkabean bada ere. Kulturalki gizarteak sortutako desberdintasun horrek, historikoki, gizonari emakumearen gainetik kokatzea ahalbideratu dio. Izan ere, banaketa horren ondorioz, eremu publikoa (politikaren arloa, ekonomiarena, jakintza produkzioarena.. ) gizonezkoen, maskulinitatearen, esku geratu da. Aldiz, emakumeak, feminitatea, eremu pribatura mugatu dira (etxea, zaintza, arlo afektibo / emotiboa … ). Gure jendarteko botere banaketan, arlo publikoa askoz ere esanguratsuagoa da pribatua baino. Eta horrenbestez, emakumezkoak bazterreko lekuetan geratzen dira.
Botere harremanak azaltzeko oinarrian dagoen makineriaren berri eman behar da lehendabizi. Lan konplexua da labur eta zehatz patriarkatuaren nondik norakoak azaltzea, hortaz arduratu diren egileak definizioak haina baitira. Dolors Reguant idazle kataluniarrak horrela zioen 2007an: "Patriarkatua gizonezkoen boterean eta lidergoan oinarrituta dagoen antolakuntza politiko, ekonomiko, erlijioso eta sozialaren emaitza da, non gizonezkoa emakumezkoari gailentzen zaion bizitzako arlo guztietan". (Reguant, 2007). Botere harremanak
funtsezko elementua dira makineria martxan mantentzeko eta sexu-genero sisteman ezarritako bereizketa botere harremanekin dago erlazionatua. Pertsonen arteko harremanean, bakoitzaren ezaugarrien eta horien esanahi edo balorazioaren araberako boterea egongo da jokoan. Harreman horiei botere harremanak dira, non botere ardatz ezberdinen arabera, batzuk menperatzaileak edo erasotzaileak izango diren eta beste batzuk menperatuak edo erasotuak. Hau da, pertsona bakoitzari ezaugarri edo identitate ezberdinez osatuta izaera bat du. Gizarte edo kulturaren arabera, ezaugarri bakoitzari esanahi edo konnotazio positibo edo negatibo bat ematen zaio, modu hierarkiko batean ordenatu daitezkeelarik ezaugarriok. Hierarkiaren arabera, pribilegio batzuez gozatuko dugu. Pribilegio horiek erabat baldintzatzen dute bi pertsonen arteko harremana. Hierarkia horren oinarrian indarkeria dago eta zapalkuntza horrek ahalbideratzen du sistemak bere horretan jarrai dezan. Hala nola, indarkeria psikologikoa, ekonomikoa, soziala nahiz sinbolikoa. Arestian aipatu bezala, emakumeen hilketak sistema hierarkiko eta zurrun baten gainazala baino ez dira, eta horraino iritsi aurretik, indarkeria maila sotilagoan eman ohi da. "Pertsonala politikoa da" zioen Kate Millett ekintzaile feministak maitasun erromantikoa gizonezkoek emakumezkoak jazartzeko erabiltzen duten armatzat jo zuen. Heteronorman oinarritzen den laranja erdiaren teoria botere harremanen adibide argiena izan daiteke: zu gabe ez naiz ezer, zugatik bizia emango nuke… antzerako esaldiak identitate oso baten falta indartzen dute, sortzez bakarrak eta osoak garen arren. Maitasuna eta sexu-afektiboak ulertzeko tresna ezberdinak ematen zaizkie txikitatik neskei zein mutilei: zaintzari eta etxeko lanei lotuta dauden panpinak neskei, aisialdiarekin eta espazio publikoa helmuga duen baloia mutilei. Eredu hegemoniko heterosexual bera belaunaldizbelaunaldi igorri digute, eta behin bikote harremana izaterako orduan, rolak oso finkatuta egoten dira. Dependentzian eta posesioan oinarritzen diren eredu estereotipatuek indarkeria izan ohi dute harremanaren motor gisa.
Emakumezkoek maitasuna sufrimendu eta sakrifizio gisa ulertzea maitasun erromantikoaren lorpenetariko bat da, patriarkatuaren mesedetan. (Bideoa) MAITASUN ERROMANTIKOAREN MITOAK 1.- Maitasuna ahalguztiduna da 2.- Maitasunak bi mutur erakartzen ditu eta, hari esker hobeto ulertzen dute elkar. 3.- jeloskortasuna maitasunaren adierazle bikaina da 4.- Maitasunak norberaren nortasuna albo batera uztea eskatzen du 5.- Bizitzan, "egiazko" maitasun bakarra dago
Estereotipoak gizartean hedatu diren iritzi eta sinesmen faltsuen eraikuntza sozialak dira. Hau da, ez dute funtsezko izaterik edo oinarririk. Mitifikazio batzuen eratorriak dira eta belaunaldiz- belaunaldi transmititu dira, eta ondo errotutako sustraien moduan, estereotipoak deuseztatzea edo aldatzea oso zaila da. Izan ere, sexu, rol, portaera, ezaugarri eta jokabide batzuk determinatzen dizkiete gizon eta emakumeei. Gizarteko parametroetara egokitzeko bidetzat hartzen dituzte hedabideak; berauen moldetatik at egon litekeen edozein adibide bigarren maila batean utziz. Horrela, hedabideek estereotipoen erabilera masiboa egin ohi dute. Batez ere, emakumeen kasuan. Hau da, nahiz eta gizartean emakume izateko modu, izaera, pentsaera eta eredu desberdinak non nahi egon, komunikabideetan azalarazten dena aniztasun handi horren zati bat baino ez da. Ez hori bakarrik, normalean, emakumea eremu pribatura mugatzen da. Eta eremu publikoarekin lotzen zaionean, lorpenei ez zaie merezitako protagonismoa ematen. Adibidez, mundu osoak jaki zein den Urrezko Baloiaren irabazlea futbol maskulinoaz ari
2.4 Rolak Estereotipoak eraikuntza kulturalak diren aldetik, rolak ere harreman soziokulturalaren arteko emaitzak dira. Hauek ere, denboraren poderioz aldatzen joan dira, batzuek oinarri sendoa izan arren, eta kultura bakoitzak bere rolak izan ditzake. Historiak sortutako banaketa horretan, non gizon eta emakumeek tradizionalki rol desberdinak jokatu dituzten gizartean, komunikabideek legitimatu egin dituzte bai bataren zein bestearen jokabideak. Hedatzen dituzten irudiek portaera eta ikuskera batzuk sortzen dituzte, nahiz eta hauek, zenbait kasutan, hedatzen dituzten irudiek portaera eta ikuskera batzuk sortzen dituzte, murriztaileak, bestelako praktika eta jokabide ugari fokutik kanpora uzten baitituzte, ikusezintasunera (hots, ez izatera) zigortuz edo normalitatetik kanpokotzat kategorizatuz. SISTEMAK SEXU BAKOITZARI EZARRI DIZKION FUNTZIOAK NESKAK MUTILAK Printzesa Bizkorra Zaintzailea Independentea Goxoa Ausarta Geldoa Mamitua Objektua Subjektua
2.5 Hizkuntza / errealitatea Hizkuntza pertsonen arteko komunikazio tresna baliotsuena da. Ez hori bakarrik, hizkuntzaren bidez jakintza, aurreiritzi, estereotipo, balore, jarrera eta ideologia batzuk barneratzen ditugu (Teresa Meana, 2004). Horien bidez, norbanakoak bere "ni"-a eraikitzen du, esperientzietan oinarrituta. Tokian tokiko errealitate soziokulturala irudikatzen du (Gipuzkoako Foru Aldundia, ….) Gainera, jasotako faktore guzti horiek belaunaldiz- belaunaldi transmititzen dira hizkuntzaren bidez, estereotipo, ohiturak eta balioak gizartean sendotuz. Nolabait, gizartearen egitura hierarkiko eta ez-orekatua bere horretan iraun dezan eragiten du hizkuntzak, halaber, egoera aldatzeko ere baliagarria izan daiteke. Beraz, hizkuntza errealitatea eraldatzeko tresna ere izan daiteke. Hala ere, hizkuntzalari tradizionalek hizkuntzaren barruan bi bereizketa egiten dituzte: alde batetik, genero gramatikala eta bestetik, genero kulturala (Amaia Alvarez Uria, 2004). Lehena gramatika hutsa izango litzake, hizkuntzaren osaera sintaktikoa. Bigarrena, aldiz, erabilerarekin dago lotuta eta gizarteak zuzenean eragiten du bere edukian. Euskararen kasuan, genero gramatikalik zehazten ez duen arren, ezin pentsa daiteke hizkuntza sexista ez denik; forma hutsean salbu badago ere, eguneroko jardunean gizartearen isla bilakatzen baita hizkuntza, eta hau joera zapaltzailez josita dago. Uriaren arabera, "harreman dialektikoa dagoen neurrian, bi alderdiak dira erantzule, batak bestearengan eragina baitu". Hortaz, hizkuntza ezta baliabide molda ezin bat, iragankor eta eraldatzailea baizik. 2.6 Androzentrismoa Hizkuntza harreman dialektiko baten emaitza da. Pertsonek egoeraren arabera moldatzen duten bitartekaria da, beraz, alde nabariak egon daitezke, hala nola, kultura batetik bestera. Hau da, hizkuntza bat ezin da neutroa izan. Norberaren iritzi, balio eta ezagutzek hartzailearengan eragiten duten bezala, hizkuntza erabiltzeko moduak ere badu zeresana. Bakoitzak errealitatearen interpretazio propio bat egiten baitu, bere ikuskerara hurbilduz beharrezkoak diren baliabideak. (Alvarez Uria, 2004) (Emakunde… )
Errealitatea erreproduzitzeko orduan, hedabideek ere beraien aburuzko interpretazioa ematen dute. Joera orokor moduan, gizonezkoen ikuskera batetik kontatu ohi dituzte gertakariak, gizonen irudia erdigunean jarriz eta protagonismo berezia emanez. Androzentrismoa deritzogu horri. Izan ere, modu honetan, emakumea menpekotasun egoera batean kokatzen da eta gizonezkoei garrantzia handiagoa ematen zaie. Deigarria da, esaterako, "gizon" hitzaren erabilera "gizaki" hitzari erreferentzia egiten zaionean. Beste adibide argi bat, zenbait hizkuntzetan gehien bat, genero maskulinoaren erabilera esanahi unibertsal eta orokorraren esanahitzat hartzen dela da. Baita, pluralean hitz egiterakoan, genero maskulinoa baino ez erabiltzea neska zein mutil egon daitezkeen jende multzo bati zuzentzerako orduan. (Meana, 2004) (Emakunde, Emakumearen Euskal Erakundea … ) (Gipuzkoako Foru Aldundia, … ) 2.6 Hizkuntza sexista Hizkuntza sexista ez erabiltzea ez da gomendio hutsa, Espainiar Estatuko Berdintasunerako Lege Organikoan, bai EAEko Berdintasun Legean jasotzen da instituzio publikoen betebeharra dela hizkuntza ez-sexista erabiltzea. Uste okerra da prentsatzea euskara, generorik ez duenez, ez dela sexista. BERRIAk ere erabat arbuiatzen du hizkuntza sexistaren erabilera. Estilo Liburuan irakur daiteke zein forma hobesten duten zeren gainetik. Esaterako, bi sexuetako pertsonak izendatzeko jende, edo gizaki bezalako hitzak erabiliko dira, eta ez gizon. Estereotipo sexistek ere ez dute lekurik euskal egunkarian. Deskribapenetan ez da beltzarana, liraina edo adjektibo peioratiborik jarriko. Albistearen protagonistak ere izen-abizenez aurkeztuko dira, ez X-ren emazte edo gizon gisa. 2.7 Hedabideen ardura Emagin Prestakuntza Feministarako elkarteak duela bost urte indarkeria matxistaren inguruko azalpen gida osatu zuen Tolosan eginiko jardunaldi batzuen ostean. Hainbat modutan deitu bazaio ere indarkeria mota horri emakumeen aurkako indarkeria, genero-indarkeria, etxeko indarkeria, indarkeria matxista, indarkeria sexista, besteak beste – funtsean emakumeen
eta gizonen arteko ezberdintasun sozialez ari garela nabarmendu behar da; botere desoreka identifikatzen duen hitza litzake egokiena. ● Etxeko indarkeria: emakumeen aurkako indarkeria ez da soilik etxean ematen, kalean, portalean, lanean, hondartzan nahiz mendian ematen da. Indarkeria non gertatzen den azpimarratzen du, eta ez indarkeriaren kausa edo jatorria. ● Genero indarkeria: Hitz elkarketak nahasmena sor dezake, ez baitu argi uzten zein generok zeini egindako indarkeria den. Kasu honetan ere ez da argi ikusten indarkeriaren jatorria eta oro har, mugimendu feministek eta arlo teknikoan lan egiten duten profesionalek beste termino batzuk lehenesten dituzte. Ez da azpimarratzen indarkeriaren muina: emakume eta gizonen arteko ezberdintasun sozialak eta horiek dakartzaten bereizkeriak. ● Emakumeen kontrako indarkeria: kontzeptu honek "emakume" hitzaren bidez, ikusarazi egiten du emakumeek pairatzen duten indarkeria dela. Euskaraz pluralean ibiltzen da, kolektibo izaera emanez, eta aintzat hartuz ezaugarri komunak eduki arren, emakumeak aniztasunak direla. ● Indarkeria sexista: argi geratzen da indarkeriaren jatorria zein den: gizarte-sexista; sexismoa bera, alegia. Gizartea sexuen arabera banatzearen ondorioa da indarkeria hau. Gizarteak markatzen du nolakoak izan behar diren emakumeak eta nolakoak gizonak. LGTBI kolektiboak ez luke lekurik izango sistema binario honetan, ez baititu arauak betetzen. ● Indarkeria matxista: matxismoak maskulinitatearen botere-jazarpena adierazten du. Hori ardatz hartuta, jazarpenaren egileari ematen dio garrantzia kontzeptu honek. Era berean, gizartea sexuen arabera banatua dagoela barne hartzen du termino honek, eta "sexu-genero" sistema ere ikusarazten du. Horren gain, beste kolektibo batzuen aurkako indarkeriak ere jasotzen ditu, emakumeen kontra egiten den indarkeriaz gain. Honen baitan, bi maila bereizi behar dira: indarkeria matxista sinbolikoa eta egiturazko indarkeria matxista. Lehena sexugenero sistema betikotzen duen indarkeria da. Belaunaldiz belaunaldi
sexuen arteko botere-harremanen eta bereizkerien iruditegia normaltzat hartzea du xedetzat. Horren helburua da menperatzailea eta menpekoa, bakoitza, bere lekuan betikotzea. Bigarrenak gure gizartearen erroan dauden sistemek egiten dute posible indarkeria matxista. Egitura ekonomikoa sexuen araberako lan-banaketan dago oinarrituta. Egitura politikoa ere matxista da, espazio publikoaren kudeaketa gizonen esku uzten baitu. Azken kontzeptua hobesten du Berriak gaur-gaurkoz. Zehazki, honako hau dio indarkeria matxistaz: "Giza eskubideen urratzea da, pertsonen askatasunaren eta duintasunaren kontrakoa, eta hala tratatuko da Berrian. Gizarte egiturak sorturiko arazoa izanik, ezin aurkeztuko da maitasun gehiegiaren edo erotasunaren ondorio gisa. Horrelako gertaerak deskribatzeko orduan, pertsonen duintasuna errespetatuko da, eta sentsazionalismoa baztertuko. Biktimen intimitate eskubidea zorrotz errespetatuko da, eta beti aintzat hartuko da beren izen-abizenak jakinaraztea nahi duten edo ez".
2.8 Generoa eta hedabideak Komunikabideek herritarren ideia, iritzi, sinesmen, ohitura eta jokabideak aldatu nahiz sendotzeko gaitasuna dute. Errealitatearen ekoizle diren aldetik, garrantzia handia hartzen dute subjektu bakoitzak jokatzen dituzten jarrerei erreparatzen badiegu. Arlo horretan, neska eta mutilek umetatik jasotako balore edo heziketak garrantzi handi hartzen dute. Hala nola, gizarteko ohiturak eta portaera tradizionalak erreproduzitzeko. Halaber, nahiz eta hedabideek hedatzen dituzten irudiak errealitatearen errepresentazio izan, nekez azaltzen dute gizartearen aniztasuna. Ez hori bakarrik, indarkeria matxisten kasuetan, maiz, indarkeria jasan duten emakumeak bi aldiz egiten dituzte biktima; testigantza zalantzan jartzean eta erasoaren zama guztia bere gain jartzean: erasoaren unean zeraman arropa ezbaian jarriz, ezetza ondo adierazi ote zuen galdeginez, hartutako zenbait portaera zalantzagarriak izan daitezkeela esanez… ● Gizartea patriarkatuaren sustraietatik eraikia dago. Gerda Lerner idazle estatubatuarrak "La creación del Patriarcado" (patriarkatuaren
eraikuntza) liburuan aipatzen duen bezala, patriarkatua milaka urtetan emandako prozesu baten emaitza da. Historiak pisu garrantzitsua du emakumeak gizartean sailkatzeko orduan. Emakumeak historia bat izan du; baina belaunaldiz belaunaldi gizonek sortu eta birsortutako historia izan da (Blanca Muñoz, 2004). Muñozen arabera, emakumeen historia aurreiritziz beteriko historia izan da. Gizonen ikuspuntutik irudikatutako emakumeen irudikapena transmititu da, belaunaldizbelaunaldi. Gaitasunak eta eskubideak mugatu zaizkie, irudi mitifikatu eta merkantzia sexual baten ordainetan (Muñoz, 2004). Hori dela eta, emakumeen historia, gaurdaino, bere askatasuna eta emantzipazioa lortzeko etengabeko borrokan bilakatu da. (Lerner, 1986; 59.or) 2.9 Berriaren historia
150.00 irakurle, 13.580 BerriaLagunek, 250 langilek eta 23.000 akziodunek osatzen duten komunitatea da Berria Taldea. Euskaldunon Egunkaria bortxaz itxi zutenean, herri ekimenez sortu zen euskarazko egunkari berria. Duela hamabost urte komunitate sendo batek sortu zuen eta gaur egun oinarri berarekin jarraitzen du zutik. Gaur egun, Berria Taldea EKT Euskarazko Komunikazio Taldearen marka eta irudia da, webgunean zehazten duenez eta hala dio taldearen funtzioez: "Berria taldearen egitekoa euskarazko eremua indartu eta sendotzea izan da. euskarazko hedabideak sortzearekin zein garatzearekin batera; euskarazko hedabideen behar bezalako garapenerako kultur eta industria egitura antolatzea". Gizarteari zerbitzu bat eskaintzeko asmoz dihardu Berriak. Horretarako, gizarteko sentsibilitate eta izaera oro hartzen ditu aintzat, pluraltasuna bermatzeko konpromisoz. Euskaraz argitaratzen den egunkari bakarra da, eta jakitun dira bertako langileak euskal hiztun komunitatean eragin zuzena dutela Berrian ateratako albisteek, baita hauei ematen zaien trataerak ere. Azken urteetan euskal iruditegi kolektibo komun bat irudikatzeko orduan, lan mardula egin baitu Berriak.
Lan honen helburua Berriak hamabost urtetan indarkeria matxista kasuetan izan duen bilakaera aztertzea da. Horretarako, gizarte zientziek bere dituzten baliabide metodologikoak erabili dira. Batetik, hedabide baten jardunaz ari garenez, edukien azterketa baliatu da, kuantitatiboa zein kualitatiboa. Bestetik, eta edozein jardun sozialetan eragile edo agenteek duten garrantzia aintzat harturik, Berriak gai honi ematen dion trataeran zerikusi zuzena duten zenbait lagunekin sakoneko elkarrizketak egin dira eduki azterketa hutsari ikuspegi osoago bat emateko eta aspektu kualitatiboan sakontzeko. Edukien azterketari dagokiola, hamabost urteotako garai ezberdinetan gertatu diren indarkeria matxista kasuak hartu dira lagintzat. Nagore Laffageren auzia (2008), Ada Otuya eta Jenny Rebolloren kasua (2013), Melodie Masseren hilketa (2017), eta Ana Belen Jimenezen auzia (2017). Azken biak urte berekoak diren arren, komunean duten faktorea hildako emakumea baino ez da. Aitzitik, lurraldetasuna ere kontuan hartu nahi izan da; Araban, Bizkaian, Lapurdin eta Nafarroan izandako hilketak baitira. Hots, indarkeria matxista kasuek ez dute lekukotasun bat, han- hemenka pairatu daitezke. Kualitatiboki nahiz kuantitatiboki aztertu dira kasuok, ahalik eta modu zorrotzenean.
Lau kasuok hautatu izanaren arrazoiak ugariak dira. Lauek indarkeria matxistaren baitan biltzen diren kasuistika anitzen profila presentatzen baitute. Hau da, bikote harremanetik harago, indarkeria matxista kasuak egiturazko arazoak direla ikusarazten dute, eta biktimaren nahiz erasotzailearen profilak hainbat aurpegi izan ditzakeela. Oihartzun mediatikoa (Nagore Laffage), zapalkuntza bikoitza jasatearen ondorioak –jatorria eta prostituzioan jarduteagatik– ( Ada Otuya eta Jenny Rebollo) eta maskulinitateak bere gain duen indarkeriaren monopolioa ikusarazi daitezke (Melodie Masse).
Lau kasutan Berriak paperean argitaratu dituen albisteak hartu dira ardatz. Hau da, hilketa jazo zenetik, epaiketa egin arteko informazioa. Bi kasutan oraindik ez da epaiketarik izan, berriki gertatutako hilketak baitira, eta kasu horietan ikertutako lagin kopurua murritzagoa izan da. Nagore Laffageren
kasuan, 2008tik hasi eta 2016 arteko edukia ikertu da. 2013-2015 aldia Ada Otuya eta Jenny Rebolloren hilketetan. Melodie Masseren kasuan, aldiz, 2017ko irailaren 15etik 23ra jasotako informazioa jorratu da. Azkenik, Ana Belen Jimenezen kasuan, hiru eguneko jarraipena ikertu da.
Prozedurari begiratuta, aurretik aipatu bezala, ikerketaren emaitzak ahalik eta modu zehatzenean ematea da asmoa. Gauzak horrela, kuantitatiboki nahiz kualitatiboki interpretatu dira emaitzak. Arantza Santestebanek Goiena hedabidearentzat eginiko estilo liburua (2015) izan da oinarri nagusia azterketaren irizpideak ezartzeko orduan. Halaber, Berriako Estilo Liburua eta Kataluniako kazetarien estilo liburuak (2010) ere oso lagungarriak izan dira.
Eraginkortasuna ahalik eta handiena izan dadin, eta ikerketak hasieran ezarritako helburuak bete ditzan, bai/ez erantzunen bidez diseinatutako taula bat egin dugu.
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Emakumzkoaren/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Atal honen abiaburuan esan dugun bezala, edukien azterketaz aparte, Berriaren jarduna lehen pertsonan ezagutzen duten hiru arduradunekin elkarrizketa sakonak egin ditugu. Irene Arrarats Lizeaga Berriako euskara arduraduna eta estilo liburuaren zuzendaria, Martxelo Otamendi Egiguren Berriako zuzendaria eta Maite Asensio Lozano Gizartea saileko arduraduna izan dira elkarrizketatuak. Solasaldi bakoitzak, bataz beste, 45 minutuko iraupena izan dute. 15 urteotan izandako bilakaeraz, gogoeta premiaz, terminologian izandako aldaketak, eta ,oro har, hautatutako lau kasuen bereizgarritasunez jardun gara eurekin. 4.LANAREN GARAPENA Interes pertsonaletik abiatuta hautatu nuen gai hau, eta Berrian kokatzearen arrazoia izan da euskarazko egunkari bakarra dela eta hurbilen sentitzen dudana dela. Feminismoak interes handia sortzen didanez eta Idurre Eskisabel tutoreari ere bai, indarkeria matxista kasuen bilakaera aztertzea erabaki genuen. Hamabosgarren urteurrenaren aitzakia ere erabakigarria izan zen garapena ikusteko. Gauzak horrela, ikerketa epetan banatu genuen. Lehenik eta behin, funtsezkoa zen testuinguru egoki bat finkatzea eta mamitzea. Aditu eta autore ezberdinek argitaratutako ikerlanak, saiakerak eta txostenak irakurri dira. Feminismoa eta komunikabideen jarduna uztargarriak izan daitezkeela dioten lanak eta erreferente feministen obrak hartu dira aurre lanketa prestatzeko. Denbora honetan, bildutako informazio kopuru handia izan da ziurrenik arazo esanguratsuena. Prozesu hori baliagarria izan da ikergaiak aukeratzeko orduan. Indarkeria matxistak hainbat izaera eta forma izan ditzakeela ohartzeko ez ezik, ikertzerako orduan kontuan hartu beharreko irizpideak zehaztu dituelako. Maite Asensio Lozanoren aholkuak ere funtsezkoak izan dira ikertutako kasuak
aukeratzeko orduan. Guzti honek metodologiaren nondik norakoak zehazten lagundu digu. Baita hipotesiak eta helburuak zein izango diren argitzen ere. Behin marko teorikoa eraikita, ikerketari ekin genion. Arestian aipatu bezala, ikerketa kualitatiboa zein kuantitatiboa gauzatzea izan da helburuetako bat. Lehen aipatutako taularen osaketak aise erraztu du lan hori, nahiz eta ikerketa egiterako orduan hainbat zalantza agertu interpretazioaren aldetik. Prozesu guztian zehar eginiko tutoretza eta telefono deiek, duda guztiak argitu dituzte, eta lanaren garapenaren berri izateko bide egokiak izan dira. Lana borobiltzeko asmoz, Berriaren bilakaera euren azalean bizi duten profesionalen testigantzak bildu ditugu. Irene Arrarats Lizeagak hizkuntzaren arlotik hitz egin digu indarkeria matxistaz; erredakzio barneko aurrera pausoez, eta estilo liburuan egin diren moldaketez. Martxelo Otamendi Egigurenek, zuzendari gisa, kazetaritzaren ikuspegitik osatu du ikerketak. "Egun feminismoan erreferenteak diren emakumeek gidatu dute Berrian prozesu hau", adierazi du, besteak beste. Azkenik, eta balioa kendu gabe, Maite Asensio Lozanok indarkeria matxista kasuak idazteak suposatzen duen ardura nabarmendu du, trataera egokia ematea kazetarien esku dagoela gogoratuz. Orokorrean, lanaren garapenak ez ditu zailtasun asko izan, besteak beste, bai tutorearen aldetik, baita Berriaren aldetik ere, laguntza eta babesa erabatekoak izan direlako. Bigarrenaren kasuan, elkarrizketak egiteko hitzorduak adosterako orduan erraztasunak jarri dizkidate, eta behin beraiekin elkartzean, aurrera begirako zalantzak argitzeko kontaktu pertsonalak eman dizkidate. Ikerketaren zailtasun nabarmenena kontzeptuen interpretazioari dagokioenez gertatu da. Hasiera batean, asmoa, genero indarkeria kasuek Berrian izandako bilakaera aztertu nahi genuen. Kontzeptuak berak joko zelaia asko murrizten du, instituzioek emandako definizioaren arabera bikote harremanen baitan gertautako indarkeria kasuak baitira. Berriak joko zelaiaren mugak zabaldu egiten ditu, baita kontzeptuan beran ere: indarkeria matxista hobesten dute gaur-gaurkoz. Irene Arraratsek azaldu du nola genero indarkeria soilik Espainiako legedia aipatzerako orduan baino ez den erabiltzen. Indarkeria matxista hitzak askoz joera gehiago hartzen baititu bere gain, eta arazoaren iturburua izenean argi uzten du. Gainera, mugimendu feministak ere begi
hobeagoz jotzen duten deitura izanik, egun Berrian gehien erabiltzen den kontzeptua da. Hori dela eta, datuak bilatzerako orduan bi kontzeptu horien arteko nahasketak bilaketa zaildu du. Datu ofizialek bikotekidearen baitako biktimak baino ez baititu jorratzen, eta jada aipatu bezala, Berria harago doa. Dena dela, prozesuan zehar iturri ezberdinak kontrastatuz, eta hiru elkarrizketatuekin izandako solasaldiei esker, ikerketaren izena bera eta bi kontzeptuok deskribatzeko moduak argitu dira. Bestalde, ez da aparteko arazorik egon. Laginak Koldo Mitxelenako artxibategi digitalean aurkitu dira, 2003tik hasi eta 2017 arteko hemeroteka baitute bertan bildutan. Behin ikergaian eskuetan izanda, banan-bana bakoitzaren ezaugarriak aztertu dira. Emaitzak eta ondorioak idazterako orduan bien arteko interpretaziok nahastu ditut lehen unean, baina tutorearen laguntzarekin, bakoitzari dagokion lekua eman eta ikerketa behar bezala amaitu ahal izan dut. 5. EMAITZAK
Ikerketa egiten hasi aurretik uste bezala, azterketak hainbat ondorio eta hausnarketa positibo plazaratu ditu, Berriak indarkeria matxistarekiko duen konpromisoa benetakoa dela eta gaiok ahalik eta trataera zintzoena izaten dutela kasu. Ikertu diren 47 albisteak horren adibide dira, nahiz eta gabeziak ere antzeman diren ibilbide osoan zehar. 5.1 Emaitza orokorrak
Emaitzak orokorrean: lau ikergaiok elkartuz gero, Berriak indarkeria matxista kasuetan egin duen bilakaeraren balantzea positiboa da. Emaitzak taulan jarritako irizpideen arabera azalduko dira, ordena logiko bat izan dezan. Bertan azaldutako adibideak, aldiz, ordena kronologiko bat izango dute, hamabost urteotako bilakaera nabarmenduz. Bestalde, lehen zatian ikerketa osoak utzitako datu kuantitatiboak azalduko dira gehien bat, azalpen kualitatibo batzuk
direla medio, baina orokorrean zenbakietan jarriko da fokua. Kasuen araberako emaitzak eta balorazio kualitatibo sakonagoa jarraian azalduko da. ● Titular informatiboa: kasuen %94etan albisteetan idatzitako titularra egokia izan da. Argia, zuzena, eta ulerterraza izateaz gain, indarkeria matxista kasua dela argi uzten dute. Nagoreren kasuan, "justizia eske, bi urte geroago", aldiz, ez litzateke egokiena izango, batez ere, gaia kokatzen ez duelako eta irakurri berri batentzat, zaila izan daitekeelako kasua lehen bistakoan identifikatzea (2010/07/04). Baita, Ada Otuya eta Jenny Rebolloren hilketen berri ematerakoan ere: " Jipoitutako andrea ere hil egin da, eta atxilotutako gizona espetxeratu egin dute" (2013/06/13). Melodie Massen auzian ere antzematen da, "haurdun zegoen emakume bat hil dute Uztaritzen, bortizki jipoituta". Azkenik, Ana Belen Jimenezen hilketaren berri emateko albistea: "Bikotekide ohia hil duelakoan, gizonezko bat atxilotu dute Gasteizen" (2017/10/04). Erabat informatiboak ez diren titularrak 47 itemetatik hiru albistetan antzeman dira.
● Egilea izendatu: indarkeria matxista kasuak jorratzerako orduan, kazetariak gaiarekiko duen interesa eta sentsibilitatea funtsezkoak dira. Ezagutza feminista izateak lana erraztu dezakeen moduan, kontrakoak emaitza kaxkarragoak eman ditzake. Hamar albistetik seitan kazetariak bere izen abizenek sinatu du: Naiara Elola, Maite Asensio edo Arantxa Iraola kasu. Elolaren kasuan, Nagore Laffageren epaiketaren jarraipena egin zuen, ia-ia gaian aditua bilakatuz. Aberastasuna eta sakontasuna lortu zuten bere lanek. Hamar albistetik lautan, ordea, erredakzioak sinatutako berriak dira, edo kasurik makurrenean, lanari ez zaio inongo egilerik aitortzen. Modu honetan, auziek jarraipena galtzen dute; ez baitzaie lehen mailako garrantzia ematen. 2015ko apirilaren 22an Ada Otuya eta Jenny Rebolloren auziko epaiketaren saioetako bat egin zen – albisteak ez du zehazten zein saio zen –. Albistea erredakzioaren izenean dago sinatuta (2015/04/22). Bi
emakumezkoen hilketen inguruko epaia jorratzeko, egokiena, kazetari bat horretara bideratzea litzake. Epaiketa hasi eta amaitu bitartean kontaketa bere esku egon dadin. Beste kasu batzuetan, albiste laburrak izan ohi dira, baita auziak gaitzesteko elkarretaratzeak ere: Melodie Massen kasua gaitzesteko elkarretaratzea egin zen Uztaritzen astebete beranduago (2017/09/23). Zazpi egunetan gaiak izan zezakeen gaurkotasuna ezbaian jarriz, eta egunkariaren diseinuaren eztabaidan sartu gabe – horrelako albisteak ez baitira kazetariaren izenez sinatzen – ez dirudi lekurik aproposena zenik gaia jorratzeko. ● Kokaleku egokia: estilo liburuek gaiok gertakari soil gisa ez izendatzeko aholkatzen dute, eta egunkarian behar zaien lekua aitortzea. Arlo honetan, Berriak erabat betetzen ditu iradokitako irizpideak. Hamar albistetik bederatzi Gizartea sailean daude argitaratuta. Nagore Laffagen omenez Iruñean eginiko elkarretaratze bat da, soilik, Sanferminetako gehigarrian datorrena. ● Azalean erreferentzia: Martxelo Otamendik elkarrizketan aipatu du emakumezko baten hilketaren berri jakitean egon zela egun bat non azalean joan behar zuela erabaki zutena; gertakari soilak izateari utzi, eta arazo politikotzat jo behar zirela. Gauzak horrela, ikertu diren lagin guztien %38tan eman da gertakariaren berri portadan. Normalean, hilketaren lehen albistea dela-eta jartzen dira lehen lerroan. Horrela eman zuten Laffagen hilketaren berri azalean: "Gizonezko bat atxilotu dute Erroibarren agertu den emakumearen hilketagatik" (2008/07/09) Bestalde, epaien ebazpenak ere azalean jartzen dit Berriak. "Errudun jo dute Aguilar, baina ukatu dute hilketa tema ankerrez egin zuela" (2015/04/25). Azalean erreferentziarik izan ez duten gainontzeko itemek ezaugarri komunak dituzte: elkarretaratzeaz, instituzioen adierazpenaz edo epaiketa hasiko den dataz jakinarazten duten albisteak dira. Adibidez, Medolie Massen hilketan: "Deia egin dute Uztaritzeko hilketagatik kalera irteteko" (2017/09/16)
● Biktimaren argazkia: Ikertutako albiste gehienak argazkiz osatuta daude. Batean ere ez da ageri hildako emakumezkoaren irudirik. Ez behintzat modu inplizituan. Elkarretaratzeetan partehartzaileek eraman ditzaketen biktimen argazkiak aintzat hartu gabe. ● Erasotzailearen argazkia: Informazio ofizialik ezean, eta erasotzailearen aurkako akusaziorik ezean, Berriak ez ditu erasotzaileen argazkiak jartzen albisteak osatzeko. Ikertu diren albisteen %21etan baino ez da gizonezkoaren identitatea azaleratu irudi bidez. Kasu horietan, jada euren aurkako akusazioa zegoelako, eta, joera ikusirik, epaiketaren bezperetan eta honek iraun bitartean argitaratu dituzte. Erasotzailea akusatua denean jarri izan du Berriak bere argazkiren bat, erabaki ofizialaren aurretik, sekula ez. Gainera, normalean erasotzailearen argazkia ez jartzeko joera dagoela dio Maite Asensiok. Diego Yllanes eta Juan Carlos Aguilar dira bi argazkietan ageri diren bi gizonak. ● Argazki informatiboa: Ez biktimaren argazkia, ezta erasotzailearena ageri ez diren kasuetan, indarkeria matxista kasuak irudikatzeko hartu ohi den joera argazki informatibo bat jartzea izaten da, esaterako, elkarretaratzeak. Dena dela, edukiari balioa gehitzen dioten beste argazki batzuk ere erabili dira hamabost urteotan. Ikertutako albisteen %68ak albisteari informazioa eta testuingurua gehitzen zizkien argazkiz zeuden lagunduta. ● Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitzak hasieran: Egun indarkeria matxista gisa sailkatzen diren albisteak genero indarkeria edo emakumeen aurkako indarkeria gisa izendatzen ziren duela urte batzuk. Azken hau, Maite Asensiok dioenez, gaur egun ere erabiltzen da, indarkeria matxistaren sinonimotzat. Ez, ordea, genero indarkeria. Ez bada, behintzat, Espainiako Estatuko legeari erreferentzia egiteko. Hala esan du Irene Arraratsek. Gainera, bere garaian "genero" hitzak euskalzaleen artean
eragindako eztabaida ekarri du gogora, "generoa gramatikala" baino ez dela aldarrikatzen zutenen iritzi artikuluez oroitu da, esaterako. Webgunean aise identifika daitezke albisteak goiburuari erreparatua, eta kasuotan indarkeria matxista horiz azpimarratuta ageri den izenburua argia da. Paperean, ordea, ez da hain erraza gaiok identifikatzea. Egunkariaren diseinuagatik, edo aztertu ez diren arrazoiak direla medio, hilketek ez dute goibururik. Hori dela eta, edukiaren lehen zatian jarri da ikerketaren fokua. Hau da, indarkeria matxista, genero indarkeria edo emakumeen aurkako indarkeria bezalako deiturarik ageri den albistearen lehen lerroetan; 47 albistetatik 11 kasutan baino ez da antzeman. Besteak beste, mugimendu feministak elkarretaratzeen berri ematerako orduan hilketak gisa horretako indarkerien ondorioak direla nabarmentzen dutelako. Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren hilketen inguruan hainbat hedabidek hartutako ildo sentsazionalista eta "etika gabea" salatzeko antolatutako protestaren berri ematerako orduan (2013/05/13). Horrela dio azpitituluak: "Manifestazioa egingo dute bihar feministek, indarkeria matxistaren dimentsio politikoa gogora ekartzeko". ● Egiturazko indarkeria gisa azaldu: Arestian aipatu da albisteen lehen zatian ez dela indarkeria matxista edo antzeko terminorik erabiltzen gaia izendatzeko. Halaber, emakumezkoren baten hilketa kasuek hainbat estilo liburuk aholkatutako irizpideak jorratzen dituzte: espazio egokia eta zabala gaia behar bezala lantzeko; trataera egokia genero ikuspuntuari dagokionez, baita arazo politikotzat hartzeko orduan ere. Irene Arraratsek dio arlo honetan bai eman dela bilakaera bat. Leku egokia ematea ez ezik, nolako espazioa gordetzen zaien gai hauei eta zelako garrantzia duten egunkarian nabarmen aldatu dela azken urteotan. Zentzu honetan, ikertutako albisteen %74etan egiturazko indarkeria gisa azaltzen dira hilketok, ez gertakari hutsak izango balira lez. Horrela jorratu ez diren gainontzeko edukiek, %26ak, espazio falta izan dute, gehien bat, kontrako faktore.
● Gertaeren deskribapen egokia: Emakumeen hilketan gertaera soilak ez diren aldetik, berauei eman beharreko trataera ere ez da nolanahikoa. Hilketaren berri ematen, batez ere, informazio baliagarriaren eta sentsazionalismoaren arteko marra gorria oso fina da. Hori dela eta, gertaeraren nondik norakoak ahalik eta modu zehatzenean, landuenean eta informatuenean ematea da egokiena. Hau da, gizonezkoak emakumezkoa nola hil duen esan behar den arren, labankada kopurua lehen lerroetan jartzea ez da zilegi hainbat estilo liburuk adierazten dutenez. Maite Asensiok dio, ordea, labankada kopurua testuan zehar agertu behar dela. Ez baita gauza bera lau labankadaz emakumezko bat hiltzea, edo 36 labankadaz. Amorru hori agertu behar dela dio. Ikertutako albisteen %93ak aurrez aipatutako jarraibideak betetzen dituzte. ● Emakumezkoaren / erasotzailearen profil tipifikatua: indarkeria matxista kasuek eredu jakin bat ez duten bezala, erasotzaileak ere izaera eta itsura anitzekoak dira. Hau da, ez dago ez biktimaren ez gizonezkoaren patroi definiturik. Gertakari guztiek komunean duten elementu bakarra gizon batek hildako emakumeen kasuak direla da. Gauzak horrela, aztertutako informazio guztiaren %13an baino ez da identifikatu arestian aipatutako profil tipifikatua. Nagore Laffageren kasuan, esaterako, epaiketaren ardatzetako bat erasotzaileak mozkorra egonda edo ez eraso egin izana eztabaidatu zen. Berriak hala jorratu behar izan zuen albistea 2010eko azaroaren 5ean, eta erasotzaileen irudi bakar eta hegemonikoa eraikitzen eragin zuzena izan ez duen arren, aintzat hartu beharreko faktorea da. Ana Belen Jimenezen kasuan, aldiz, auzia bera gehien gertatzen den indarkeria motaren baitan dago: bikote harremanen baitako hilketa. Gai honetan bai biktimaren baita erasotzailearen irudiak estandarrak dira. ● Emakumezkoaren / erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu: indarkeria matxista kasuetan bi aldeen irudia eta ohorea errespetatzea funtsezkoa da. Ikertutako kasuen %95etan bai
biktimaren baita hiltzailearen datuak errespetatu dira. Izenabizenak, adina eta herria aipatzen da, normalean, kasu bakoitzean. Erasotzailearen kasuan, gainera, soilik bere aurkako akusazioren bat edo jada ustezko hiltzaile gisa atxilotzen dutenean zabaltzen dute bere izena. ● Emakumea errudun egin dezaketen iritziak / adierazpenak: Emakumezkoa hil izanaren erantzule eta kausa bakarra gizonezkoaren jarrera da. Emakumezkoak har ditzakeen jarrera edo erabakiak ez dute inolaz eraginik izan behar gizonezkoari ardura leuntzeko. Hau da, hirugarren pertsona baten esan ditzakeen iritziak emakumezkoaren bizimodu, joera, itxura fisiko edo janzkeraren inguruan, guztiz onartezinak dira. Hala baieztatu du Maite Asensiok solasaldian, beste pertsonen adierazpenek albisteotan lekurik ez dutela esatean. Gauzak horrela, soilik albiste batean antzeman da emakumezkoa errudun egin izanaren iritziren bat. Ez da kazetariaren ondorio bat, epaiketan mahai gainean jarritako hipotesia baizik. Berriak gertatutakoa xehetasunez kontatu behar duenez, ondo dago pasarte hau idatzi izana, baina Nagore Laffageren jarrerak ezbaian jartzen ditu. " "[...] Horren ondorioz, Laffagek Yllanesen jarrera "bortitza" sexu eraso gisako oker interpretatu zuela dio. Interpretazio oker horren eraginez, "Laffagek Yllanesi salaketa jarriko ziola mehatxu egin zion" (2009/11/14) ● Aurretiazko testuingurua azaldu: hilketak indarkeria matxistaren izerbegaren punta baino ez direla aipatu da ikerketa hasieran. Horra iritsi aurretik, hainbat esparru hartzen dituen indarkeria estrukturala da: psikologikoa, ekonomikoa, fisikoa… Hori dela eta, hilketon berri ematerako orduan, bi aldeen testuingurua azaltzea garrantzitsua da. Hau da, bikote izanez gero banatzeko prozesuan zeuden eta gizonezkoaren aurkako salaketarik baden, esaterako. Kasuen %64etan aurretiazko testuingurua modu landuan eta txukunean azaldu da. Normalean, albistea jorratzeko espazioa izan ohi da, eta irakurleari ere kokatzen laguntzen dion
elementua da. Aurretiazko testuingurua aipatzeak ez du soilik gertaera aurreko bizitza azaltzea esan nahi. Gertakaria jazo zenetik hilabete edo urte batzuetara berriz gaia berrartu behar bada, zer gertatu zen eta nola gertatu zen kontatzea ere garrantzitsua da. Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren kasuan, epaiketa bi urte geroago izan zen, 2015ean, eta normala den bezala, irakurleak ez du zertan gogoan izan behar zer gertatu zen bi emakumezko horiekin (2015/04/22). Ana Belen Jimenezen kasuan, aldiz, senarrarengandik banantzeko prozesuan ziharduela dio albiste batek (2017/10/04). Epaiketa saioak lantzerako orduan, maiz epaitegian gertatutako baino ez da mugatzen kazetaria, testuingurua albo batera utziz. Lehen aipatu bezala, espazio kontua ere izan daiteke. ● Sentsazionalismoa: ikertutako kasuen %92etan ez da sentsazionalismoaren kutsurik ageri. Emandako informazioa zaindua eta biktima nahiz erasotzailearekiko errespetagarria zen. Hori da Berriaren ohiko joera. Hala ere, zenbait kasutan, informazio praktikoaren eta sentsazionalismoaren arteko marra oso fina da. Maite Asensiok aipatu bezala, "eskuragarri dauden datuak eman behar dira, gauza da nola ematen dituzun". Zentzu horretan, sentsazionalismo gisa identifika daitezken pasarte batzuk ageri dira ikergaietan. Ikertutako albiste guztien %8etan baino ez da sentsazionalismoa antzeman, eta begirada zorrotzez ikertu ostean antzeman dira, ez baitira adibide nabarmenak. Melodie Masse hilik nola aurkitu zuten deskribatzeak, adibidez, arestian aipatutako marra gorria zeharka dezake (2017/09/15). ● Estereotipoak eta rolak / hizkuntza sexista: ohikoa izaten da indarkeria matxista kasuen berri ematerako orduan, emakumezkoen eta gizonezkoen gain dauden estereotipoak eta rolak aipatzea. Berriak, ordea, hasiera-hasieratik zehaztu zuen arlo hau bere estilo liburuan, Irene Arraratsek aipatu bezala. Baita hizkuntza sexistaren erabilera ere. Ez dira horrelako ñabardurarik
identifikatu ikerketa prozesuan, ez emakumezkoarengan ezta erasotzailearengan ere. ● Jarraipen egokia / mobilizazioen berri ematea: indarkeria matxisten kasuei jarraipena ematea arazoa lehen lerroan jartzea da. Hau da, hilketa gertakari hutsa izango balitz bezala jorratu ezkero, eguneko albistera mugatuz eta albo batera utziz hilketek dakarten oihartzun mediatikoa, auzi politikoak ez direla baieztatzea bezala izango litzake. Garrantzitsua da elkarretaratzeen eta erreakzioen berri ematea. Lau kasuek jarraipen egokia izan dute, albisteen %64etan bilkuren berri eman baita, esaterako. Elkarretaratzeen berri ematerako orduan, mugimendu feministak zerikusi zuzena izan dute nabarmendu dute elkarrizketatuko hiru profesionalek. ● Sakoneko gehigarriak: indarkeria matxistari testuinguru egokia eman behar zaiela aipatu da lanean zehar, bada osaketa hori are borobilagoa bilakatzen da aditu baten gehigarriren batez lagunduta badoa albistea. Analisiek, elkarrizketek eta iritzi artikuluek osotasuna ematen diote auziari, eta kazetariari deritzonez, gaia ikuspegi politikotik jorratzeko parada ematen du. Hala azaldu du Maite Asensiok. Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren hilketaren inguruan, hainbat hausnarketa egin zituen, baita adituak elkarrizketatu ere (2013/07/13; 2013/05/08).
● Nagore Laffageren auzia: Maite Asensiok aipatu duenez, berari Berrian lanean hasi berritan harrapatu zion gertaerak. Hilketaren gordintasunaz eta erasotzailearen hoztasuna ditu gogoan, nahiz eta ez duen gehiegi oroitzen nolako jarraipena eman zion Berriak auziari. Gauza bat dio Laffageri buruz: "Sentsazioa izan dut beti Nagore bi aldiz hil zutela. Are gehiago, sentsazioa daukat emakume baten hilotza
mendian botata agertzen denean deshumanizazio totala dela. Gerra estrategia bat bezalakoa iruditu zitzaidan, eta denborarekin ikuspegi hori berretsi dut". Emaitza orokorrak ematerako orduan ezarritako jarraibideari segika, hauek dira Nagore Laffageren auziko emaitzak: ● Titular informatiboa: titularrak egokiak, argiak eta zuzenak izan dira orokorrea (%92). Elkarretaratzeei buruzko albisteak egiterako orduan, maiz, titular askeagoak egiten direnez, kutsu informatiboa galtzen dute, eta auzia jarraitu ez duenarentzat, nahasiak izan daitezke. Dena dela, titularrok ere egokiak dira, ez baitira guztiak zertan informatiboak izan behar, baina, jada aipatu bezala, indarkeria matxista kasuen berri ematerako orduan argitasuna eta zuzentasuna eskatzen da. ● Egilea izendatu: emaitza orokorretan aurreratu da zein den joera nagusia egilea izendatzeko orduan. Bada, Nagore Laffageren kasuan emaitzak berak dira. %60 kasutan egileak sinatutako edukiak dira, %40tan erredakzioak edo izenik gabeko lanak dira. Auzi honetan, besteak beste, Naiara Elolak epaiketari egindako jarraipena azpimarragarria da. Lehen pertsonan bizi zuen eta hori ederki antzematen da albistearen trataeran. Analisiak ere egiteaz ere arduratu zen. Kazetariaren identifikazio gabeko lanik, arestian aipatu bezala, trataera zaindu hori galtzen dute, nahiz eta edukiak txukunak izan. Gainera, albiste laburretan erabiltzen dira gehien, eta hauetan nekez dago espazio nahikorik kasuak behar bezala jorratzeko. ● Kokaleku egokia: indarkeria matxista kasuak ez dira inoiz gertakari soilak izan Berriarentzat. Gizartea sailean jorratu ohi dituzte gaiok eta Nagore Laffagena aitzindarietako bat izan zen. Albiste guztiak bertan idatzitakoak dira, Sanferminetan egiten den oroimen elkarretaratze bat salbu, gehigarrian argitaratu baitzen. Urtero egiten den ekintza izanik, lekua berez ez da desegokia, bai, ordea, lanean bereizgarritasun gisa aipatzeko modukoa. ● Azalean erreferentzia: Hilketaren lehen egunetan eta epaiketak iraun bitartean agertu da Laffageren kasua azalean. Baita epaia
ebatzi zenean ere. Kontuan hartuta 2018an hamar urte beteko direla Diego Yllanesek Laffage hil zuenetik, ez dira gutxi izan lehen lerroan agertu diren albisteak. 25 albistetik, %40tan agertu da. Denborak aurrera egin ahala, ez baitute ahantzi erredakzioan 2008ko Sanferminetan izandako hilketa. ● Biktimaren argazkia: Berriak ez ditu argazkietan biktimaren irudiak jartzen. Nagore Laffageren kasua ez da salbuespena. Hamar urteotan ez da bere argazkitik argitaratu Berrian, ez behintzat modu zuzenean. Elkarretaratzeetan agertutako argazkien erantzukizuna ez baitagokio kazetariari. ● Erasotzailearen argazkia: Diego Yllanesek hil zuen Nagore Laffage. Bere irudia argazki gisa agertu den kasu bakanetan, epaiketarekin lotutako albisteetan izan da. Hau da, ez hilketa gertatu berritan, ez epaiketa ondoren, ez da bere argazkirik argitaratu. Nagore Laffage buruz dagoen informazio guztiaren %20etan. Balio informatiboa gehitu zion bere garaian erasotzailearen irudia albistean jartzeak, emakume bat hiltzeaz akusatutako gizon bat baita. Berriak biktimarengan jartzen duela fokua ondorioztatzen dute epaiketan soilik jarri izanak Yllanesen irudia. ● Argazki informatiboa: Nagore Laffagen kasuan, hilketaren albistea, epaiketa eta erreakzioa salbu, elkarretaratzez josita dago. Laffageren auziak arrakala handia eragin zuen gizartean. Gauzak horrela, 25 albistetik hamasei kasutan kazetariak aukeratutako argazkia erabat informatiboa izan da. Gehienetan Asun Casacola ageri da, Nagore Laffagen ama. Bera bilakatu da auzi honen aurpegi ezaguna. Zortzi albistetan, ez da inongo albisterik ageri. Laburrak dira guztiak. ● Indarkeria matxista / genero indarkeria hitza hasieran: Nagore Laffage jada duela hamar urte hil zuten. Duela hamar urte gauzak ez ziren egungo argitasunarekin ikusten. Hala ere, batez ere webgunean, Nagore Laffagen kasua emakumeen aurkako indarkeria gisa izendatzen hasi ziren. Paperean zintarik ez
dagoenez, ez behintzat 2008-2010 urteko diseinuan, albistearen kontaketagatik identifika zitekeen indarkeria matxista kasua zela. Joera nagusia, ez indarkeria matxista, ez genero indarkeria terminoak ez erabiltzea baitzen. Kasuen %80etan horrela ikusi da. Beste %20an indarkeria matxista ageri da, gehien bat mugimendu feministak egindako elkarretaratze edo adierazpen batzuen ondorioz. ● Egiturazko indarkeria gisa azaldu: gaiaren konplexutasunagatik, albistea jorratzeko espazio zabala behar zen, bai gertakari hasieran, baita ondoren ere. Hori dela eta, gaia egiturazko indarkeria gisa azaltzea garrantzitsua izan da Laffagen kasuan. Hala egin da kasuen %64etan, albisteari sakontasuna eta testuingurua emanez. Elkarretaratzeekin nahiz epaiketako saioekin egin den kasua da. Gizartearen sakoneko arazo baten ondorio gisa azaldu ez den kasuetan, ia kasu guztietan bezala, espazio faltagatik izan da. ● Gertakarien deskribapen egokia: Irene Arraratsek elkarrizketan aipatu bezala, gizarte saileko kazetariak jada "espezialistak" dira gaiok lantzen. Emaitzek iritzia berresten dute: albisteen %88etan gaiaren ernamuina behar bezala azaldu da, xehetasunez, tentuz eta modu zuzenean; 25 albistetatik 22. Hala azaldu ez diren kasuetan, hiru albiste baino ez dira, erredakzioak sinatutako lanak eta albiste laburrak izan dira. ● Emakumearen / erasotzailearen profil tipifikatua: ez da ohikoa Berriak hanak sartzea horrelako irizpideetan. Beste hedabide batzuek ez bezala, ez baitio aurpegi finka bat jartzen ez erasotzaileri, ezta biktimari ere. Nagore Laffagen kasuan, ordea, epaiketak hala eskatuta, Diego Yllanesek Nagore Laffage alkoholaren eraginpean zegoela edo ez eztabaidatu zen. Hala gertatu zenez, Berriak hala kontatu behar du, agerian utziz justiziaren alde patriarkala. Mozkortuta egonda, ala ez, sententzia ebazteko orduan erabakigarria izan baitzen. Horrelako hiru albiste baino ez dira identifikatu, %12.
● Emakumezkoaren / erasotzailearen datuak errespetatu: Nagore Laffagen eta Diego Yllanesen datu pertsonalak erabat babestu ditu prozesu guztian zehar Berrian: kasuen %96etan. Yllanes medikua zela zehazteak, oro har, ez dio funts berezirik gehitzen albisteari. Hala ere, kasu honetan ondo dago aipatzean harreman profesionala medio ezagutzen baitziren elkar Laffage eta Yllanes (2010/11/05). Asun Casasolari eginiko elkarrizketa batean, Nagore nolakoa zen azaltzen du, eta ama baten testigantza izanik ulergarria den arren, kasuari sentsazionalismoa baino ez dio gehitzen (2009/01/23). Hala ere, kasu isolatuak dira. ● Emakumea errudun egin dezaketen iritziak / adierazpenak: Epaiketak hala eskatuta, Laffagen jarrera ezbaian jarri zuen fiskalak, eta Yllanesi salaketarekin mehatxatu izana, hilketaren kasuetako bat izan zela iradoki zuen (2009/11/14). Gainontzeko albiste guztietan, emakumezkoaren jarrera ez da zalantzan jartzen, kasuen %96 dira. ● Aurretiazko testuingurua azaldu: Jada txostenean zehar aipatu bezala, Nagore Laffageren auziak ditu albiste gehien, 25. Duela hamar urteko gertakaria da, eta urtero Sanferminetan bere omenez egiten den elkarretaratzearen berri ematea ia ohitura bilakatu den Berriarentzat, kasuari testuingurua ematea funtsezkoa da. Kasuen %76etan gertakaria hasieratik kontatzen da, eduki berrienetan hilketa eta epaiketa barne hartuta. ● Sentsazionalismoa: Oihartzun mediatuko handia sortu zuen kasua da Nagore Laffagerena. Auziaren lehen albistetan, xehetasun guztiak jazotzeko ardurarekin, sentsazionalismoaren marra gainditu zen kasu bakanean. Gorpua aurkitu zuten herriko bizilagunen inpresioak, kasu. Bizilagunak "asaldatuta" edo "gertatutakoa sinetsi ezinik" zeudela esateak ez du inongo balio informatiborik eta emozioetan oinarritutako adierazpenak dira. Gainontzeko albisteen %88ak ez du sentsazionalismoaren zertzeladarik.
● Estereotipo eta rolak: ez da ez emakumezkoaren ez erasotzailearen inguruko estereotiporik identifikatu, ezta rol inposaketarik ere. Hizkuntza ere egokia izan da oro har. ● Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman: duela hamar urte gertatutako hilketa bati buruz, gaur egun ere oihartzuna ematen zaiola ikusita, jarraipena arduratsua eta oso egokia dela esan daiteke. Diego Yllanesi hirugarren gradua eman diote 2018ko martxoan, eta albiste labur baten bidez horren berri eman izanak, gaiarekiko konpromisoa adierazten du. Gainontzean, ikertutako albisteen %64 jarraipen egokia izan dute: epaiketaren egun guztiak kontatu ziren, hainbat elkarretaratzeen berri eta hauen segida eman zen, eta instituzioen adierazpenak ere jaso izan dira. ● Sakoneko gehigarria: indarkeria matxista kasuetan albisteari osotasuna emateko asmoz, sakoneko gehigarri bat argitaratzea gomendagarria den heinean, ez zen hain joera ohikoa duela hamar urte. Nagore Laffagen kasuan, 25 albistetik hirutan baino ez dira ageri, %12. Dena dela, batez ere analisiak diren aldetik, eginiko lana baliotsua eta ona dela azpimarratu behar da (2009/11/14).
● Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren auzia: oso gai gordina da 2013an gertatutakoa. Lehen albistea emakume baten hilketa eta beste bat larriki zaurituta ospitalera eraman zutenekoa da. Biak Bilboko erdigunean gertatutakoak. Gizon bat atxilotu zuten, eta biharamunean ospitalean zegoen emakumea hil egin zela jakin zen. Maite Asensiok dio oso "morbosoa" izan zela dena, eta hainbat hedabidetako erredakzio buruek "odola" eskatzen zietela hilketa gertatutako gimnasiora joaten ziren kazetariei. Lehen unean informazioa bazegoen dio Asensio, baina ez asko. Berriak bi orri atera zituen, El Correok hamar. Hedabideek gaiari emandako trataera, eta bi emakumezkoak prostitutak izateak erabat lerratu zuten bi urtez kasuaren jarraipena. ● Titular informatiboa: Ada Otuya eta Jenny Rebolloren kasuan hamahiru albiste hartu dira ikergai bezala. Hilketaren biharamuneko egunetatik hasi, eta epaiketaren ebazpena jorratzen da bi urteko epealdian. Albisteen %92ak titular zuzena, egokia eta esanguratsua dute. Hau da, argi ulertzen da gaiaren mamia eta ongi laburtzen du edukia. ● Egilea izendatu: zenbakietara mugatuz gero, esan daiteke auziak izan duen jarraipena kazetariekiko ez dela erabat egokia izan, edukien %54 erredakzioak sinatutako albisteak baitira. Erredakzioak sinatzea ez du esan nahi gaizki jorratuta dagoenik, inundik inora, baina kasu batzuetan eragiten du. Dena den, gainontzeko albisteak, %46, Garikoitz Goikoetxeak, Maite Asensiok eta Arantxa Iraolak eginikoak dira, besteak beste. ● Kokaleku egokia: arestian aipatu, eta elkarrizketatuek berretsi bezala, aspaldi utzi zitzaien indarkeria matxista kasuei gertakari hutsak izango balira bezela tratatzeari. Hori dela eta, albiste guztiak gizartea sailean daude argitaratuta, eta gehienak, hilketa asteko albisteak eta epaiketakoak gehien bat, lehen orrietan ageri dira. ● Azalean erreferentzia: Ada Otuya hilik agertu zen eguna igandea zen, eta Berriak, ez gaur ezta orduan ere astelehenetan ez duenez egunkaria ateratzen, asteartean jorratu zen gaia. Azaleko
argazki nagusia eta barruko ia hiru orri eskaini zitzaizkion auziari. Hurrengo egunetan ere ildo bera jarraitu zuten, eta gaiak garrantzia lortu zuen astebetez. Albisteen %30 dira. Elkarretaratzeak, normalean, ez dira azalean aipatu, kasuen %70ak. ● Biktimaren argazkia: gainontzeko kasuetan bezala, Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren kasuan ere ez da beraien argazkirik argitaratu. Laffagerenean gertatu bezala, ez behintzat modu zuzenean. Zenbait kasutan elkarretaratzeetako pankartetan ikusi daitezkeen arren (2013/06/05). ● Erasotzailearen argazkia: Juan Carlos Aguilar izan zen bi emakumezkoen hiltzailea, epaileak hala ebatzita. Prozesu guztian zehar fokupean egon da hainbat hedabidek hala nahi izan dutelako. Batez ere, Shaolin faltsua goitizenez ezagutzen da, eta auziaren ernamuinetik desbideratzeko bere zaletasunei eman zitzaien lehentasuna. Hala nola, karate maisua zela. Epaiketak iraun bitartean argitaratu zen bere argazki bat edo beste, albisteen %38etan. ● Argazki informatiboa: mobilizazio izan ziren Bilbon bi hilketok gaitzesteko. Mugimendu feministak, eta komunitate beltzak dei eginda, hiriak ozen arbuiatu zuen indarkeria matxista. Albisteen argazkietan ere hala antzematen da, irudi indartsuak baitira gehienak, %76etan zehazki. (2013/05/13) ● Indarkeria matxista / genero indarkeria kontzeptuak hasieran: arestian aipatu bezala, oihartzun handia izan zuten bi hilketek Bilbon. Batez ere mugimendu feministak eginiko manifestazio deialdiak direla eta, haiek argi esaten baitute horrelako kasuak indarkeria matxista direla, albistearen lehen zatian irakur daiteke. Albisteen %23etan hala izan da. (2013/06/08) ● Egiturazko indarkeria gisa azaldu: Ada Otuyaren eta Jenny Rebolloren kasua bereziki konplexua da indarkeria matxistaren baitan. Emakumezkoak ez ezik, etorkinak eta prostitutak baitziren. Hau da, zapalkuntza hirukoitza jasaten zuten. Hori dela eta,
edukiaren ardatzean egiturazko indarkeria azaltzea garrantzitsua da. Hala izan da albisteen %85etan (2015/04/17). ● Gertakarien deskribapen egokia: izan elkarretaratzeen berri emateko, fiskalaren erabakia jazotzeko edo hilketen berri emateko, Berriak erabateko konpromisoa erakutsi du gaiarekiko eta kasu guztietan gertakariak behar bezala azaldu ditu. Salbuespenik gabe. ● Emakumearen / erasotzailearen profil tipifikatua: kasua bera nahiko ez-ohikoa den arren, alde batetik biktimak bi direlako, eta bestetik, bi aldeen profilak oso bereziak direlako, profil tipifikatu gisa azaltzea lan nekeza izango litzake. Hori dela eta, eta beste faktore batzuk direla medio, hala nola, Berriak ez duela ez erasotzailearen ez biktimaren profil estandar bat irudikatzen, albisteetan ez da irizpide honen adibiderik topatu. ● Emakumezkoaren / erasotzaileen datu pertsonalak errespetatu: erabat errespetatu dira bai biktimen ohorea baita erasotzailearena ere. ● Emakumea errudun egin dezaketen iritziak / adierazpenak: ez da hirugarren pertsona batek emandako iritzi edo adierazpenik ikusi ikerketan zehar. ● Aurreko testuingurua azaldu: asko hitz egin zen Aguilarri buruz hedabideetan kasua pil-pilean zegoen bitartean. Biktimez, ordea, gutxi batzuk oroitu ziren. Berria horietako bat izan zen. Elkarretaratze, epaiketa edo dena-delakoa kontatzeko orduan, biktimak ardatz hartuta, aurretik gertatutakoa behar bezala landu zuten. %73etan hala gertatu da (2015/04/22). ● Sentsazionalismoa / estereotipoak / hizkuntza: Hilketok jakin eta astebetera, Bilboko feministek manifestazioa antolatu zuten zenbait hedabidek hartutako joera sentsazionalista salatzeko. Baita, gaia desbideratzeko asmoz, Aguilarren bizitza erdigunean jarri izana eta biktimak errudun egin izanak leporatu zituzten feministek komunikabideak (2013/06/13). Berriari ezin zaio halakorik leporatu, ez baita horikeriaz aritu albiste bakar bat ere
aurkitu, ezta hizkuntza desegokia erabilitakorik ere. Estereotipoak ere albo batera utzi dituzte kasu honetan. ● Jarraipen egokia: Gaia gertutik jorratu zuen Berriak. Maite Asensio Bilbon zebilen orduan lanean, Berriak bertan duen erredakzioan. Albisteen %62k elkarretaratze edo mobilizazioen berri eman dute, eta gainontzeko %38ak, epaiketa saioak edo manifestazioak izan dira. Izango ziren Berrian ahotsik izan ez zuten egitasmoak, baina oro har, guztien jarraipen zurruna egin du. ● Sakoneko gehigarria: Maite Asensiok dio "pertsonalki" ardura handia suposatu zion gaia dela Ada Otuyarena eta Jenny Rebollorena. Bera arduratu zen hainbat analisi egiteaz (2013/06/13), eta elkarrizketak bilatzeaz. Hilketa gertatu berritan, albisteak osatuak eta landuak daude. Hau da, aditu bati egindako elkarrizketaren bat, edo analisiren bat dute amaieran. Epaiketa hasi aurreko egunkarian ere, kasua berrartzen den heinean, testuingurua behar bezala kontatu eta feminismoan doktorea den aditu baten elkarrizketa argitaratu zen (2015/04/17)
"Iparraldeko egoera betena kezkagarraia da. Bertako populazioa txikia dela kontuan hartuta, urtero hiltzen dute baten bat, eta urte batzuetan bat baino gehiago. Proportzionalki kopuru handia da". Maite Asensioren hitzak dira Melodie Masseren gaiaz galdegindakoan. Aipatutakoaz gain, kasuaren inguruan "sekulakoak" esan zirela dio. Besteak beste, pobreziaren aurkako estigmatizazioa. Erasotzailea, etxegabea baitzen, eta iritzi publikoaren ahotsak elementu horretan zentratu ziren, hilketan baino gehiago. Melodie Masse haurdun zegoen, zortzi hilabeteko umekia zeraman sabelean. Kasuaren krudelkeriak agerian uzten du Berriarentzat erronka bat izan zela kasua jorratzea, informazio eza, ezjakintasuna eta hipotesiak nahi beste izan baitziren. Oraindik ez da epaiketarik egin erasotzailearen aurka. Kasuari buruzko bost albiste argitaratu dira paperean. ● Titular informatiboa: lagina txikia izan arren, kasua konplexua da. Dena dela, albiste guztiak egoki titulatuta daude; estilo zuzenean, argi eta labur. ● Egilea izendatu: arestian aipatu bezala, egilea aipatzeak sinesgarritasun kutsua gehitzen dio testuari. Melodei Masseren kasuan albisteen %80a kazetariaren izenez dago sinatuta. Nora Arratibel, Eneko Etxegarai Urain, besteak beste. Ipar Euskal Herrian gertakariez arduratu ohi dira sarri bi kazetariok. ● Kokaleku egokia: gainontzeko kasu guztietan bezala, Melodie Masseren kasuak espazio zabala eta egunkariarentzat toki garrantzitsuetako baten kontatu zuten. Albiste guztiak gizartea sailaren barruan daude, eta egunaren arabera, baita albistearen garrantziagatik, aurrerago edo atzerago daude. Oro har, egoki eta txukun. ● Azalean erreferentzia: aztertu diren bost albistetatik, bi azalean ageri dira. Hau da, %40. Kontuan hartuz bat hilketaren berri emateko egunkaria dela (2017/09/15), eta bestea hiru egun geroago indarkeria matxista gaitzesteko egindako elkarretaratze
bat dela (2017/09/19), balantzea positiboa da. Jarraikortasuna eta inplikazioa suposatzen baititu. ● Argazkiak: Melodie Massen identitatea ez zen publiko egin, hortaz Berriak ez zuen inongo aukerarik bere argazkia albistearen alboan jartzeko. Hala ber, ikusitakoak ikusita, ez dirudi egingo zuenik ere. Erasotzailearen argazkik ere ez da ageri bost albisteotan. Lau irudi informatiboak dira, prokuradorearena, gertakaria jazo zen etxearena eta Melodie Masse oroitzeko eginiko elkarretaratze batena. Albiste bat da soilik argazkirik ez duena. ● Indarkeria matxista / genero indarkeria: Hego Euskal Herrian ez bezala, Ipar Euskal Herrian mugimendu feministak kasu batzuetan bi aldiz pentsatzen du ezer indarkeria matxistatzat jo aurretik. Hori dela eta, eta beste faktore batzuk kontuan hartuta, albiste bakarrean identifikatu da gertakaria indarkeria matxista bezala (2017/09/23). ● Egiturazko indarkeria gisa azaldu: indarkeria matxista hitza albistearen lehen lerroetan agertzeak ez du esplizituki auzia behar bezala jorratu ez denik. Are gehiago, Melodie Massen kasuaren berezitasunak kontuan izanda – euren artean harremanik ez zuten gizon eskale batek 23 urteko emakumezkoa hiltzea, zortzi hilabeteko haurdun zegoelarik –, egiturazko indarkeriaren muineraino joatea lan mardula zen. Hala ere, albiste guztietan gizartearen arazoa agerian uzten da, eta beste hedabide batzuetan egin ez bezala, pobreziari ez zitzaion zuena baino garrantzia gehiago eskaini. %100. ● Gertakarien deskribapen egokia: albiste guztien edukiak behar bezala jorratuta daude, eta xehetasun eta tentu handiz kontatzen dira zenbait egoera. Kasu guztietan, dena behar bezala ulertu da, eta gertakarien deskribapena landua izan dela ebatzi daiteke. %100. ● Emakumearen / erasotzailearen profil tipifikatua: gertakariaren bi aldeak gainontzeko indarkeria matxista kasuekin duten antzekotasun bakarra, biktima emakumezkoa eta erasotzailea
gizonezkoa dela da. Hortik aurrera, guztia da ez-ohikoa Melodie Massen kasuan. Batez ere, erasotzailearen profila. Hori dela eta, Berriak ez du bi aldeen irudi tipifikaturik saldu. ● Emakumezkoaren datu pertsonalak errespetatu: izen-abizenak, data eta herria aipatzeak identitatea eta izaera ematen dio albisteari. Hortik aurrera, biktimaren inguruan esan daiteken guztia bigarren mailakoa izan daiteke. Besteak beste, bere ikasketak aipatzea (2017/09/15). Kasu bakarrean bakarrik topatu da halakorik. Gainontzekoetan Melodie Massen ohorea errespetatzen da. ● Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu: kasu guztietan zaindu dira erasotzailearen datu pertsonalak. ● Aurretiazko testuingurua azaldu: ezer gutxi dago aipatzeko arlo honetan, hainbat iturrik zehaztu zutenez, bi aldeek ez baitzuten elkarren berri hilketaren unera arte. Albisteen %80ak ez du testuingururik. Gauzak horrela, soilik albiste batean azaldu da aurretiazko testuingurua, %20a baino ez da. Zehazki, erasotzailearen aurrekari penalak aipatzen ditu (2017/09/19). ● Sentsazionalismoa: jada behin baino gehiagotan aipatu denez, kasua berezia da. Erasotzaileak biktima bortxatu zuen hil aurretik, beso eta hanketatik lotuz. Dena dela, xehetasun guztiak bata bestearen ondoan jartzeak, informatzeko baino ikusgarritasuna lortzeko egin dela dirudi. Bortizki jipoitua izan zela esatea nahikoa da, ez da beharrezkoa "kolpeen ondorioz aurpegia handituta zuela; logelako ohearen gainean, biluzik, eskuak zein zangoak loturik, begiak tapaturik eta ahoan mozala zuela aurkitu zuen" (2017/09/15). ● Estereotipoak / rolak / hizkuntza sexista: "Berriak ongi markatua du joko zelaia hizkuntzari dagokionez", dio Irene Arraratsek elkarrizketak. Hala dirudi, izan ere, kasu honetan ere ez da horrelakorik aurkitu. ● Jarraipen egokia: mugimendu feministari kosta zitzaion arren indarkeria matxista kasutzat jotzea Melodie Masseren hilketa,
behin hala izanda, Berriak Ipar Euskal Herrian egindako ia elkarretaratzeak jazo zituen, baten bat ihesiko baitzitzaien. Soilik azken berrian ez zen mobilizazio baten berri eman, behar bada, gehiagorik ez zegoelako. ● Sakoneko gehigarria: kasua ez-ohikoa den arren, Berriak ez zuen aukera aprobetxatu aditu bat elkarrizketatzeko edo gaian sakonduko lukeen analisi bat jorratzeko.
● Ana Belen Jimenezen auzia: bikote-harremanaren barruan emandako hilketa bat da Ana Belen Jimenezen auzia. Banantzeko prozesuan zeuden, eta senarrak hil egin zuen. Kasuak "sinplea" dirudien arren, uste baino konplexuagoa izan zen erredakzioarentzat. "Gure irizpideen arabeak, hildakoak dira: Euskal Herritarrak, Euskal Herrian jaioak direnak, edota Euskal Herrian bizi proiektua dutenak. Kasu honetan bera arabarra zen, hortaz, irizpideetan sartzen zen, baina kanpoan hil zuten. Horregatik, irizpide aldetik eromena izan zen", dio Maite Asensiok auziaz. Gainera, erasotzailearen estrategiak ere harridura sortu zuen. Ana Belen Jimenez indarkeria matxistaren ondorioz hildako zazpigarren biktima izan zen iaz EAEn.
● Titular informatiboa: Ana Belen Jimenezen kasuan jorratutako titular guztiak egokiak, zuzenak, argiak eta emakumea lehenetsiz eman dira. %100. ● Egilea izendatu: beste kasuetan aipatu bezala, egilearen aitortzak sinesgarritasuna, gertutasuna eta balioa gehitzen dio albisteari. Albisteen %80a izan dira. Soilik kasu bakarrean aurkitu da albiste bat erredakzioaren sinadurarekin, %20. ● Kokaleku egokia: 2017ko albistea izanik, indarkeria matxista kasu bat gizartea sailean argitaratu ez balitz, hanka sartze larria izango litzake. Ez da kasua. Albiste guztiei espazio esanguratsua eta garrantzia eman zaie, batez ere lehenengo biei, hilketaren ingurukoak direnei. Gainontzekoak, halaber, ez dira bigarren mailako albisteak izan, inondik inora. %100. ● Azalean erreferentzia: lau kasutatik bik dute erreferentzia azalean eta bik ez. Hau da, edukia oinarrian hartuz, %50eko presentzia izan dute gaiok lau eguneko epean Berrian. Lehen bi egunetakoak dira portadan ageri direnak (20017/10/04 - 2017/10/05). ● Argazkia: ezta albiste bakar batean ere ez da ageri ez biktimaren ezta erasotzailearen argazkirik. Bien irudien babesa bermatu da. Lau argazkitik bitan, elkarretaratze banarekin osatu dute albistea. Beste biek ez dute argazkirik, espazio kontua dela-eta. %50 - %50. ● Indarkeria matxista / genero hitza hasieran: Albisteen erdietan, Ana Belen Jimenezen kasua indarkeria matxista dela argi aipatzen da, zazpigarren biktima dela zehaztuz (2017/10/04 - 2017/10/05). %50-%50. ● Egiturazko indarkeria gisa azaldu: behin indarkeria matxista kasutzat jota albistea, egiturazko arazoa dela argi uztea errazagoa da. Berriak oso ondo egin du lan hori, auziari garrantzia emanez. Dena dela, erasotzailearen atxiloketa labur batean biltzea ez dirudi aukeraketarik onena izan den (2017/10/07).
● Gertakarien deskribapen egokia: lau albisteetan, berria izan den ekimena, azken ordua, edo erabakia behar bezala kontatu da. %100. ● Emakumearen / erasotzailearen profil tipifikatua: Espainiako legediak genero indarkeriari buruz egiten duen deskribapena kontuan izanda, kasu hau erabat ohikoa da. Hori dela eta, batez ere erasotzailearen, irudia eta portaera, guztiz tipifikatuak dira. Hori bai, kasuen %20an baino ez da modu argian islatu hori (2017/10/07). Gainontzean, ez da horrelakorik aurkitu. ● Emakumezkoaren / erasotzailearen datu pertsonalak: oro har, bi aldeen datu pertsonalak erabat errespetatu dira. Izen-abizenak, adina eta herria esan dira bi kasuetan. Hala ere, biktimaren kasuan, albiste batean bere arlo profesionala aipatzen da, inongo informazio baliotsurik gehitu gabe albisteari (2017/10/05). ● Emakumezkoa errudun egin dezaketen iritziak / adierazpenak: ez da horrelakorik ikusi lau albisteetan. Gaur egun, eta iraganean ere ez da esparru honen joera argirik antzematen, Berriak ez ditu hirugarren pertsonen edo lekukoen iritzi pertsonalak erabiltzen albisteak osatzeko. Barne deontologiatik kanpo dago. ● Aurretiazko testuingurua azaldu: Ana Belen Jimenez bere senarrarengandik banatzeko prozesuan zegoen. Garrantzitsua da datu hori argi uztea, gertakarien testuingurua osatzen laguntzen baitute. Gainontzean, aurretik gertatutakoa ere eguneko berriaren aurretik azaltzea garrantzia da. Hala egin du Berriak Ana Belen Jimenezen kasuan. Albiste guztiak baitute aurretiazko testuingurua ongi kokatua. ● Sentsazionalismoa / estereotipoak / rolak: ez da horrelakorik ikusi Ana Belen Jimenezen kasuan. ● Jarraipen egokia: Ana Belen Jimenezen kasuak zeresan handia eragin zuen, Araban gehien bat. Elkarretaratze horien berri lau albistetik bitan eman zuen Berriak (2017/10/05 - 2017/10/06). Azken kasuan, urriaren 6koan, Clara Campoamor Elkarteak epaiketan akusazio moduan parte hartuko duela esaten da.
5.3 Eragileen begirada Maite Asensiok indarkeria matxista kasuetan duen ardura eta Berrian lortutako esperientzia kontuan izanik, kasu bakoitzari buruz bere iritzia ematea eskatu genion elkarrizketan. Auzi bakoitza barrutik nola landu zen jakitea izan da, batez ere, atal honen xedea:
bidea ireki die, eta eredugarritzat har daiteke. Kasuaren krudeltasuna medio, Berriak Asun Casasolari emandako protagonismoa erabat justifikatuta dago. Nagorerentzat justizia eskatzea ez ezik, ahalduntze prozesuaren beste eredu bat baita. Hasierako adierazpenetan alaba justifikatzen zuen bitartean edozeinekin ez litzatekeela joango, ez zela mutilzalea … esaten zituen hilabeteek aurrea egin hala, bere diskurtsoa aldatzen joan zen, Nagorek edozeinekin harremantzeko eskubidea zuela aldarrikatuz. Berriak ere bide bera hartu du auzi honetan: pixkanaka konplexuak kendu ditu. Hasieratik edukiei emandako trataera bikaina izan den arren, epaiketa garaian hainbat kontzeptu hobetu zituzten: hala nola, analisiak gehitzea kontakizunei. Gainera, urtez- urte Sanferminetan egiten den elkarretaratzearen berri emateak gaiarekiko erabateko konpromisoa adierazi, eta Nagore Laffagen kasua ez zela "beste bat gehiago" izan berresten du.
Ada Otuya eta Jenny Rebollo: kasu bakarren bi biktima daudenean, erasotzaile berak hildakoak, sentsibilitate eta arrisku maila areagotu egiten du. Maite Asensiok gogoan du nola gertakaria lantzen ari zela, hainbat komunikabideetako lankideei "odola" eskatzen zieten. Genero ikuspegia ez duen medio batentzat oso "morbosoa" izan baitaiteke auzia. Bilboko feministek hala salatu zuten, hedabide batzuk emandako trataera "lotsagarria" zela, eta auzia Juan Carlos Aguilarren bizian zentratu beharrean, bi emakumezkoak kanpotarrak eta prostitutak zirela eztabaidatu behar zela. Berriak azken puntu horretan jarri zuen fokua bereziki, gertakariak behar bezala kontatzearekin batera: adituak elkarrizketatu zituzten, prostituzioan dabiltzan emakumeekin lan egiten duten elkarteetara jo zuten informazio bila, eta feministen aholkuei kasu egin zien. Epaiketaren garaian, gainera, lehentasuna eman zitzaion auziari. Auziaren konplexutasuna jakinda, balorazioa oso ona atera daiteke egindako ikerketatik.
Melodie Masse: aurretik aipatu bezala, Ipar Euskal Herrian indarkeria matxistaren oinazea izugarria da Hego Euskal Herriko biztanle kopuruarekin alderatuz gero. Melodie Masse kasu iazko azken kasua izan zen, eta kontuan izanik Frantziako Estatuan gaur gaurko oraindik gertakariok ez direla indarkeria
matxistatzat hartzen, Berriaren egitekoa bikoitza da: batetik, ikuspegi nazionala bere oinarrietako bat den aldetik, gaiok behar bezala jorratu behar ditu, nahiz eta informazioa nabarmen urriagoa den. Bestalde, egiturazko arazo gisa azaldu behar dituzte, eta, oro har, bertako biztanleriari oraindik arrotza zaio hala identifikatzea. Ohitura faltagatik, besteak beste. Faktore guzti hauek kontuan izanda, Berriak Melodie Massen hilketari egindako jarraipena guztiz profesionala izan da. Hilketa erabat krudela izan zen, eta Berriak ahalik eta tentu gehienarekin landu zuen albiste hura, sentsazionalismoaren eta informazio baliagarriaren marra zeharkatu gabe. Hala ere, trataera egokia eman zaie albisteei, egunkariko espazio esanguratsua horretara bideratuz, eta hizkera ere egokia izan da. Hutsegiteei dagokionez, bakarra eta azpimarragarria: ez du sakoneko gairik landu auziari testuingurua emateko. Erasotzailea etxegabea zela jakinda, eta hainbat mediok pobreziaren inguruan egindako trataera desegokia kontuan izanda, aukera paregabea zen gaia lantzeko. Batez ere, gizonezkoek duten indarkeriaren monopolioa mahai gainean jartzeko.
Ana Belen Jimenez: Espainiako legediarentzat genero indarkeria kasua izango litzake Ana Belen Jimenezena, senarrak bere hiltzeaz leporatuta atxilotu baitzuten. Epaiketa noiz izango den jakiteko dago. Legearen izenak, ordea, zeresana eman zuen Euskal Herrian, "genero" hitza dela eta. Alde batetik feministak zeuden, hitz hori baztertu eta indarkeria matxistak hobeto definitzen zuela aldarrikatzen, eta bestetik, genero indarkeria guztiz zilegia zela ziotenak, generoa gramatikala baino ez dela iritzita (Irene Arraratsek hala dio elkarrizketan). 2017ko EAEn gizon batek hildako zazpigarren emakumezkoa zen Ana Belen Jimenez. Berriak indarkeria matxistatzat jo zuen auzia eta hala egiten jarraitzen du gaur egun. 2017ko albistea denez, nabari da Berriak ez duela inongo konplexurik hala izendatzeko, eta erredakzioan gaiarekiko ahalduntze bat egon dela. Aurrerapauso handia eta sendoa da, konpromisoa berresteaz gain, kazetaritza lana borobiltzen baitu. Gainera, sakoneko gehigarriak ere argitaratu dira, elkarrizketak kasu, eta horrek denboran aurrera joan ahala gauzak "hobeto" egiten azaleratzen du.
6. ONDORIOAK Ikerketatik atera daitezken ondorioak, aurrez aipatutako hipotesiak kontuan hartuz, baikorrak eta egindako barne-hausnarketen fruituak dira. Oro har, Berriak indarkeria matxista kasuak gertutik jorratzen ditu. Axola dien auziak dira, garrantzia ematen diete, ez soilik gaur egun, sortze urteetan ere ñabardura esanguratsuak antzematen dira kasuotan. Hipotesietan ezarritako sailkapenari jarraituz, honako hauek dira ondorioak: ● Hamabost urteotan egindako ibilbidea oparotsua izan da hainbat arlotan, baita indarkeria matxista lehen lerroko gaitzat hartzerako orduan ere. Denbora guzti honetan zehar, indarkeria matxista ez da bigarren mailako auzia izan Berriarentzat, eta tentuz jorratu dituzte hilketa kasuak. Aipatzekoa, mugimendu feministak izan duen eragina prozesu honetan. ● Albisteen trataeretan, bilakaera nabarmena antzematen baita, batez ere, gaiok izendatzeko orduan. Gaur egun, konplexurik gabe diote, azpitituluan esaterako, indarkeria matxista kasu bat dela. Garai batean gehiago erabiltzen zen genero indarkeria edo emakumeen aurkako indarkeria. Gaur gaurkoz indarkeria matxista hobestea ez da inongo kasualitatea, eta hitzak berak indarkeriaren jatorria argi zehazten duen arren, mugimendu feministak bilakaera honetan izan duen garrantzia ere nabarmena da. Beraiek arduratu baitira terminologia egokia bilatzeko gogoetak egiteaz. Gizarteak esparru honetan emandako aurrera pausoaren ondorio ere izan daiteke, abiadura bizkorrean ahaldundu baita jendartearen zati esanguratsu bat emakumeen aurkako indarkeriari dagokionez, eta Berriak ere salto kualitatibo hori eman izana ondorioa izan liteke. Ikertutako lehen kasutik antzeman da auziei garrantzia ematen dietela, bai espazioaren bidez (zutabe kantitatea), baita egunkariko zein lekutan argitaratu dituzten begiratuz gero. Nagore Laffageren kasua hainbat aldiz atera da azalean, Ada Otuya eta Jenny Rebolloren auziak orrialdeak bete ditu, eta beste hainbeste Melodie Masse eta Ana Belen Jimenezen hilketekin. Dudarik gabe, indarkeria matxista kasuak gizartearen arazo gisa ikusten dituelako ematen die Berriak halako oihartzuna. Gertakari soilak balira Berriarentzat, ez litzaie hainbeste denbora eskainiko.
● Berriak bere estilo liburu propioan biltzen duen moduan, indarkeria matxista kasuak giza eskubideen urraketatzat hartzen ditu. Hori dela eta, "konpromisoz" jarduteko ardura hartzen du bere gain. Ikerketaren ostean ondorioztatu daiteke konpromisoa benetakoa dela, eta auziok kezka sortzen dutela erredakzio barruan. Gainera, bai Irene Arraratsek eta baita Maite Asensiok ere, hori nabarmendu zuten, indarkeria matxista kasu bat erredakziora iristen denean azalean joan beharreko albistea dela baieztatzerakoan. Lau kasuetan, auzi bakoitzari emandako jarraipena eta trataera egokia, zintzoa eta landua izan da. Gainera, estilo liburuko lehen edizioan, jada giza eskubideen urrapen bezala jazo ziren indarkeria matxista kasuak. Hasiera-hasieratik, gaia behar bezala jorratzeko konpromisoa hartu ez ezik, profesionaltasunez eta arduraz gizartea sailetik pasatako kazetariak. ● Halaber, txanponari buelta emanez, Berriak ere eragin zuzena izan du gertakariok auzi politikotzat jotzerako orduan, eta horrek, nahi eta nahi ez, irakurleengan eragina du. Etxearen barrura begiratuz gero, Martxelo Otamendi, Irene Arrarats eta Maite Asensio bat dator gogoetaren gidaritza nori dagokion esaterakoan: "Emakumeek gidatu dute bilakaera hau, eta mutilak atzetik joan dira, ikasten eta kasu gehienetan, trabarik ez egiten emandako aurrera pausoetan". Gainera, modu batera edo bestela, hamabost urteotan mugimendu feministarekin izandako harremanak erabat eragin du egunkariaren jardunean. Bertako hainbat kazetari, interes politiko-pertsonalak tarteko, mugimendu feministaren aliatuak ziren, eta egun, dira. Elkarlanak horrek bidea zabaldu du, esaterako, gaiok lehen lerroan jartzeko eta beharrezko oihartzuna lortzeko. Elkarretaratzeak, manifestazioak eta hilketak gaitzesteko ekintzen berri emango ez balitz, Berriak gaiarekiko utzikeria azalduko luke. Dena dela, prozesu osoa irizpide komun batzuen gainean eman dela nabarmendu behar da. Hamabost urteotan trataeran eta terminologian emandako aldaketak esanguratsuak diren arren, ibilbide hasierako kasuek eta gaur egungoek joko-zelai bera dute markatuta. Hau da, jada 2003an, eta zehazki 2008an Nagore Laffagen kasua gertatu zenean, Berriaren indarkeria matxista gaiekiko ikuskera
aurrerakoia zen. Apenas nabaritzen baitira, besteak beste, sentsazionalismoa eta emakumezkoa errudun egin dezaketen iritzirik. Kontuan izanik hori dela ildo nagusia inguruko hedabide hegemonikoetan, seriotasuna, iritzi propioa defendatzea eta heldutasuna adierazten dute Berriaren mesedetan. ● Berriaren estilo liburua erreferenteetako nagusienetariko bat da euskal kazetaritzan. Barne kodeak zehazteaz gain, kanpora begirako hainbat aholku biltzen ditu bertan. Dokumentu sakratua bailitzan, erredakzioko lan talde osoak behar bezala jarraitzen ditu bertan ezarritako irizpideak. Ez bakarrik duela hamabost urte, gaur egun bere beharra nabarmenagoa da gaztelaniaren eta frantsesaren eraginaren ondorioz. Arlo honetan, euskara taldeko lankideek lan fina egiten dutela nabarmendu behar da. Sentsazionalismorik eta sexismorik gabeko albisteak idaztea posible dela frogatzen baitute egunero, baita hizkuntza desegokia alboratzen ere. 7. HAUSNARKETA Berriak hamabost urte betetzen dituen honetan, bere ibilbideari buruz hainbat lan jorratuko dira, gehien bat erredakzio barruan. Kanpotik horrelako ikerketa bat egiteak zekarren arduraz jakitun, ilusioz hartu nuen erronka. Gainera, indarkeria matxista kasuen inguruko bilakaera izanik, ardura bikoitza zen: batetik, Berriak gaiarekiko duen konpromisoa itxura hutsa ez dela berrestea, eta, bestetik, genero ikuspegitik ikerketa bat jorratzea. Berriak indarkeria matxista kasuen trataeran egin duen bilakaera positiboa izan da. Hasiera-hasieratik oinarrian irizpide komun egokiak zeuden, eta gaur egun, joko zelaiak bera izaten jarraitzen duen arren, trataera zorroztu egin da. Erredakzioan genero ikuspegia txertatzeaz arduratu direnak izan dira bilakaera markatu dutenak, eta haiei zor zaie sorrerako meritua. Dena dela, prozesu bat denez, guztiak izan dute euren partea, modu pasiboan bada ere. Hau da, erredakzioan genero ikuspegia txertatu nahi zutenentzat, eta indarkeria matxistari garrantzia eman nahi ziotenentzat oztopo ez izatea ere lagungarria izan da. Erresistentziak lausoak izan dira, eta horrek produktuan eragina du: bilakaera osoaren balorazioa erabat positiboa da. Duela hamar urteko edukia
gaur egungo begiekin begiratzen badugu, ñabardurak gehituko genizkioke, baina orduan lanok erreferenteak izan zirela kontuan izan behar da; trataera eta jarraipen aldetik, batez ere. Irene Arraratsek aipatu duenez, kirol sailak izugarrizko garapena egin du emakumezkoen kirolari dagokionez. Duela bost urte inguru, itzalean zeuden emakume kirolariak. Berriako kazetariak, pixkanaka, protagonismoa ematen hasi ziren futboleko nahiz mendi lasterketetan dabiltzan emakumeei. Gaur egun, oraindik erabateko berdintasuna ez dagoen arren, emakumezkoei garrantzia ematen zaie eta albisteetan protagonista beraiek dira. Adibidez, Maite Asensiok aipatu zuen Berriak soilik egiten duela gaur egun txirrindularitzako Emakumeen Birako kronika bertatik bertara. Euskal Herriko Itzulian (Itzulia Basque Country ofizialki) hedabide handiek nahiz txikiek jarraitzen dute herriz-herri. Bilakaera honek gainontzeko sailetarako balio dezake. Genero ikuspegia transbersala izan behar baita erredakzio guztian eta ez soilik emakumezkoak protagonistak diren albisteak sortuz, emakumezkoak iturri gisa erabiltzea, edo elkarrizketak egiterako orduan beraiei deitzea parekidetasunaren bidean urrats handia da. Indarkeria matxista kasuei dagokionez, puntu ahula Ipar Euskal Herrian dagoela pentsa daiteke ikerketa egin ostean. Frantziako Estatuak gaur egun "drama familiar" bezala izendatzea kasuok, ez dio inongo onurarik egiten gizartearen ahalduntzeari. Berriak hutsune hori bere gain hartu du urte guztiotan. Erronkak, ordea, handia izaten jarraitzen du gaur egun. Batez ere, mugimendu feminista ez dagoelako hegoaldean bezain sendo, eta horrek prozesua moteldu dezakeelako. Feministek eginiko lanik gabe, Berria ez litzake egun den egunkaria izango, ez behintzat genero ikuspegiari dagokionez. Ikasketa prozesu bat ez da inoiz amaitzen, eta ez da inoiz amaitutzat eman behar. Ez behintzat egunkari bateko erredakzioan. Gizarte etengabe aldatzen den elementua izanik, gutxienez bere ondoan ibiltzea funtsezkoa baita. Hamabost urteotako bilakaera positiboa izan den bezala, hemendik hamar urtera hala izaten jarraitu dezan,barrura begirako prozesua guztiz beharrezkoa da. Izan ere, ikerketaren emaitzak balantze ona adierazten duten arren, erredakzioko errealitatea, oraindik, ez da hain baikorra: gizonezkoak gehiengoak dira, batez ere, zuzendaritzan. Baita politika eta ekonomia bezalako
sail garrantzitsuetan ere. Esparru horietan emakumeen presentzia areagotzeak etorkizunean emaitzok mantentzea ekarriko du. Indarkeria matxista kasuak behar bezala jorratzea, edo ikuspegi sexistatik ia ez idazteak ez baitu esan nahi guztia egina dagoenik matxismoaren aldetik. Kezka hori, ordea, mahai gainean dago, eta neurriak hartzeko prest daudela dirudi. Indarkeria matxistei dagokienez, bilakaera oso positiboa bada ere, hainbat ahulgune identifikatu dira ikerketan zehar, eta horiek betetzea aurrera begirako erronka izan beharko litzake Martin Ugalde kultur parkeko erredakzioan. Alde batetik, ikusita trataera egokia ematen dietela auzioi eta erredakzioan gaiarekiko sentsibilizazioa dagoela, kasu hauei sakontasuna ematen dieten gehigarri gehiago argitaratu beharko lituzke Berriak. Melodie Massen kasuan, esaterako, jakinik probeziaren estigmatizazio bortitza egin zutela zenbait hedabidek, eta iritzi emailek, polemikaren beste aldea erakusteko parada aprobetxatu behar zuen Berriak. Massen hilketa ez-ohikoa izan arren, indarkeria matxista izan baitzen berdin-berdin, eta betiko kasuetatik harago matxismoak beste forma eta izaera batzuk jorratzen dituela azaleraztea garrantzitsua da gizarteak arazoa bere egin dezan. Gainera, adituek emandako ikuspuntuak albistea borobiltzen du, eta datozen urteetan mugimendu feministaren izango duen bultzada aurreikusita, azalpenak ematea funtsezkoa bilakatuko da. Hau da, nola egun gizarteak gaiarekiko sentsibilitate berezia eta konpromisoa duela dirudien arren, emakumekoen hilketa kopuruek goranzko norabidean jarraitzen duten. "Kontraesanok" irakurleari azaltzea oso garrantzitsua izango da. Dena ez da, ordea, kanpora begira eskaintzen den irudia. Etxe barruan ere, bada egitekoa etorkizunean. Irene Arraratsek eta Maite Asensiok esandako ideiarekin bat eginez, erredakzioan sexismoa errotik ezabatzea eta genero ikuspegia sail guztietan transbersala izatea garrantzitsuak iruditzen zaizkit. Batetik, indarkeria matxistan gain, bi kontzeptuok beste edozein arlotan landu daitezkeelako, eta hala eginik, emakumeen presentzia eta ahotsa nabarmen igoko litzatekeelako. Batzuei ahaztu egiten zaien arren, mundu mailan herritarren erdiak baikara eta gure hitzak beste erdiarenak bezain beste balio du. Bestalde, euskal irakurleek kalitatezko kazetaritza egiten duen egunkari bat behar duten moduan, ikuspuntu guztiak landuko dituen hedabide bat ere behar
du, eta helburu hori lortzeko bidea erredakzioko norbanako bakoitzaren baitatik hasi behar da.
Bestalde, erredakzio barruan egungo egoera parekidetasunetik aldenduta dago: Berriaren garrantzitsuenak diren sailetan, ekonomian eta politikan kasu, gizonezko kazetariak baino ez daude. Eta orokorrean, erredakzio osoan gehiago dira gizonezkoak emakumezkoak baino. Kontuan hartuz, zuzendaritza gizonezkoen esku dagoela. Egoera irauli nahian, Martxelo Otamendik "barne lanketaren" premia aipatu du elkarrizketan. Sailburu postuetan emakume gehiago egon daitezen, eta oro har erredakzioa parekidea izan dadin. Berrian kazetari bakoitzaren postua finkoa da. Horrek ez du nahi esan, ordea, kazetari hala denik. Orain arte, hutsune bat betetzeko prozesuan, norbaitek lana utzi dutelako, adibidez, kazetariaren kalitatea eta antzinatasuna hartzen dira kontuan. Hemendik aurrera, adostasun batera iritsiz gero, emakume izatearen faktoreak balioko duela aurreratu du Otamendik. Erredakzioan emakumezkoen presentzia areagotzeko balio dezake, eta espero dugu hala izatea. Halaber, badirudi denbora igaro beharko dela Berriak kanpora saltzen duen irudi parekidea barruan txertatzeko.
Trataerari dagokionez, zehatza da.
Bai Ez Emakumezkoaren datu pertsonalak errespetatu Emakumearen izena, jaioterria eta adina aipatzen dira, ez bestelako datu pertsonalik. Hala nola, ikasketak, lanbidea edo zaletasunak. Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Adina eta jaioterria baino ez da zehazten. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Sentsazionalismoa Albistearen bigarren zatia "Gertatutakoa sinetsi ezinik" dioen zatia, ez da beharrezkoa. Herritarren inpresio pertsonalak baino ez ditu jasotzen, hala nola, txakurrarekin pasioan zihoala aurkitu zuela hilotza edo auzokideak "asaldatuta" daudela zehaztea. Bai Ez Estereotipo/ rolak
Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitza hasieran Albistearen erdialdean agertzen da lehen aldiz genero indarkeria kasua dela Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Orri bateko espazioa hartzen du gaiak, eta gertaerak behar bezala azaltzeko espazioa eskaintzen du
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman [...]Horrela, Udala epaiketan akusazio partikular gisa aurkeztuko dela onartu zen atzoko bilkura. "Emakumeen aurkako indarkeria eta bazterkeria azaro estrukturala" izanik, "horrekin amaitzeak botere publiko guztien eta, oro har, gizarte osoaren parte hartzea" eskatzen duela adierazi zuen Udalak. [...] [...] Irunen ez ezik, Arrasaten (Gipuzkoan), Portugaleten (Bizkaian) eta Iruñean ere egin ziren, atzo, Bai Ez
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Hizkuntza sexista / desegokia "Iazko udan eraildako Nagore Laffagen familiak eta lagunek elkarretaratzea deitu dute gaur arratsaldeko zazpi eta erdietarako". 2008ko urriaren 18ko albistea izanik, Laffagen hil zutena iazko udan izan zela Bai Ez
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Nagore Laffageren omenez, Irunen (Gipuzkoa) iazko urrian egindako elkarretaratzea. Juan Carlos Ruiz / Argazki Press
Egiturazko indarkeria gisa azaldu Emandako espazioagatik, eta gaia jorratzeko moduagatik, fiskaltzak eskatutako 20 urteak ez direla neurriz kanpokoak ikusten da. Asun Casasolaren, Nagore Laffagen amaren, hitzak jasotzen ditu eta 2008ko uztailaren 7an gertatutakoa azaltzen du.
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak [...] "Laffage indarkeriaz biluzten hasi zen Yllanes". Neskak ez zuela erlaziorik izan nahi adierazi zioenean, ustezko hiltzailea (Laffage jotzen hasi zen, lepotik heldu eta arnasarik gabe utzi zuen arte" [...] Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Epaiketa iritsi bitartean, hildakoaren senideek eta lagunek mobilizazioak egiten jarraituko duela jakinarazi du Casasolak. Bai Ez Sentsazionalismo a
Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Epaia bera behar bezala azaltzeaz gain, epaileak kontuan hartutako frogak kasu, erreakzioak eta adituen iritziak biltzen dira albistean. [...] "Epaiketako lehen egunean epaileak epaitzen ari zena ez zela genero indarkeria delitua esan zuen. Horrek epaiketan gertatutakoa baldintzatu duela uste du TereSaes Lizarrako Udaleko berdintasun teknikariak eta Astelehen Lilak egitasmoko kideak. [...] Bat dator horrekin Bilgune Feministako Izaskun Guarrotxena. "Justiziarengandik ezer gutxi itxaron dezakegu. [...] Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak Kazetariak ez du emakumezkoa errudun egiten, epaiak berak egin zuen errudun Laffage, Yllanesen jarrera "oker interpretatu" zuela ebatziz. Bai Ez
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Epaia behar bezala azaltzeaz gain, epaia jakin bitartean egon ziren elkarretaratzeak eta erreakzioak jasotzen dira albistean. Bai Ez Sakoneko gehigarria Iritzi artikulua: Ezetz esateko eskubidea Bai Ez
Bai Ez Emakumzkoaren/ erasotzailearen profil tipifikatua Are gehiago, ez ohiko erasotzailetzat jasotzen du kazetariak Yllanes. [...] Saezek harago ere egin du bere gogoetatan: "Ustezko hiltzaileak egin dugun hiltzailearen irudia guztiz apurtzen du, ez baita ez txiroa ez eta kultura maila baxukoa ere". Bai Ez Emakumezkoare
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitza hasieran Nagore Laffagen Hilketa: epaiketa goiburupean aurkeztu du albistea Berriak. Izenburuaren azpian genero indarkeriarekin zerikusia duen gai bat ageri da, baina epaiketa bera ez da horrela deskribatzen. Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Leku zabala ematen zaio auziari, behar bezala jorratu eta ahalik eta xehetasun zurrunenak eskaintzeko. Hala nola, erakundeen, bi aldeen edo adituen iritziak jasotzeko. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Epaiketaren jarraipena egokia da. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Yllanes alkoholaren eraginpean zegoela berretsi zuen defentsak behin eta berriz, "alkohola intoxikazioa" zuela argudiatuta. Kazetariak Angel Ruiz abokatuak esandako hitzak jaso baino egin ez dituen arren, Bai Ez
erasotzailearen jarrera justifikatzeko erabiltzen den ohiko joera errepikatzen da. Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin
dezakeen adierazpenak/iritziak Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Epaiketaren jarraipena izanik, aurreko egunetan gertatutakoa kontatzen du Bai Ez Sentsazionalismo a
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Epaiketaren alde guztiak azaltzen ditu, akusazioarenak nahiz defentsarenak. Epaiketak iraun bitartean kanpoan egindako elkarretaratzea ere jasotzen du. Bai Ez Sakoneko gehigarria
Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Ez du argazkirik
Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Epaiketaren azken egunean, oso espazio gutxi eman zaio albisteari. Gertakariak motz geratzen dira Bai Ez Emakumezkoaren/ erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Lekurik ez dagoenez, egun bertako gertakariak baino ez ditu jasotzen albisteak Bai Ez Sentsazionalismoa Akusatuaren deklarazioak jasotzen ditu gehien bat albisteak, beste Bai Ez
Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitza hasieran Amaieran Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Nagore Laffagen amari eginiko elkarrizketa da. Bere kasua azaltzen du. Hala ere, amaieran egiturazko arazoa dela salatzen du Casasolak eta erakundeei inplikazioa eskatzen die. "Jar daitezela ados genero indarkerari lotutako delituen inguruko zigorrak gogortzeko. Ezin dugu horrela jarraitu. Emakume bat hiltzea doan ateratzen da".
Bai Ez Emakumzkoaren/ erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Nagoreren bizia eta nola zen azaltzen du. Testingurua ematen dio eta irakurlerari amaren lekuan jartzen lagundu lekioke, baina ez du funtsezko informaziorik ematen. Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Amaren iritzi gisa jasotzen da Yllanesi buruz jasota dagoena. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen
adierazpenak/iritziak Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak)
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman 2009ko albistea da, Nagore Laffagen hilketa gertatu zenetik zazpi hilabetera argitaratutakoa. Berriak gaiarekin zuen konpromisoa adierazten du Bai Ez Sakoneko gehigarria
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Nahiz eta Laffage nola eta nork hil zuen azaldu, motz geratzen da egiturazko indarkeria jorratzen duela esateko Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Iturri zuzenak erabiltzen dituela dio albisteak, gertakariari informazio baliotsua gehituz Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Epaileak intoxikazio etilikoa dela medio murriztu zion zigorra Yllanesi. Ez da kazetariaren errua epaia halakoa izatea, baina behin baino gehiagotan aipatzeak erasotzaileek indarkeria mozkorraren ondorioz erabiltzen dutela uler daiteke. Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Labur bat da, espazio gutxiegi ematen du auzia behar bezala azaltzeko. Dena dela, elkarretaratze baten albistea da. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Labur bat izanik ere, egokia azaltzen du auziaren egoera. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
/ mobilizazioen berri eman Sakoneko gehigarria
Epaiketaren hirugarren saioa azaltzen da. Bai Ez
Gertakarien deskribapen egokia Epaiketaren deskribapen egokia egiten du Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Epaiketan erasotzailea mozkortuta zegoen ala ez argitu nahi zen. Lekuko batzuek ezetz esan zuten, beste batzuek baietz. Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Nahiz eta erasotzailearen datu pertsonalak eta jarrerak deskribatu, une oro zaintzen du bere errugabetasun eskubidea Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Nagore Laffagen hiltzailearen aurkako epaiketaren hirugarren saioa dela dio hasieran eta kasua testuinguruan jartzen du. Bai Ez Sentsazionalismo a
Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Nahiz eta erasotzailearen datu pertsonalak eta jarrerak deskribatu, une oro zaintzen du bere errugabetasun eskubidea Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Ia ez du aipatu ere egiten Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Elkarretaretzeko argazki bat da
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Astelehen Lilak ekimenaren barnean maiatzean egindako elkarretaratzea, Iruñean. Iñigo Ruiz / Argazki Press
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Albistea duin jorratzeko espazio nahikoa ematen zaio auziari. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Auzitegi Gorenaren erabakia azaltzeaz gain, Asun Casasolaren adierazpenak, alderdi politikoenak eta Yllanesen abokatuarenak biltzen ditu Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Yllanes, 27 urteko mediku egoiliarra. Erasotzailearen profila jakiteak ez dio informaziorik gehitzen albisteari. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Epaiaren xehetasunak azaltzen ditu Bai Ez Sentsazionalismo a [...] Orondritzen, (Nafarroa) ezkutatu zuen gorpua iruindarrak, baina egun berean aurkitu zuen Poliziak, herriko batek emandako abisuari esker. [...] Bai Ez Estereotipo/ rolak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez
Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Ez du argazki oinik. (Elkarretaratzearen argazki bat da)
Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Sanferminetan urtero egiten den elkarretaratzean berri ematen du albisteak. Bigarren urtea izanik, eta gaia Berrian nola landua izan den ikusirik, ez da harritzekoa elkarretaratzearen argazkia jartzea laburren orrian. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Astelehen Lilak taldeko kideak, atzo, udaletxearen aurrean. J.Manterola /ARP
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Nagore Laffage hil eta zazpi urtera lau zutabeko albistea ematea gaiari Berriarentzat auziak duen garrantzia islatzen du. Horrez gain, Udalak hartutako erabakia dela medio, hartuko diren neurrien berri ematen du. Bai Ez Sakoneko gehigarria
Bai Ez Emakumezkoaren/ erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez da aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
erreferentzia
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Ia ez du aipatu ere egiten Bai Ez Emakumezkoa errudun egin
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Epaiketa egin zenetik, zazpi urtera argitaratutako albistea da. Ez zu gaiarekin lotura zuzenik. Bai Ez Sakoneko gehigarria Albistea bera gehigarria da Bai Ez
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
FITXA TEKNIKOA Argitaratze data 2013/06/06 Titularra Jipoitutako andrea ere hil egin da, eta atxilotutako gizona espetxeratu dute Egilea Garikoitz Goikoetxea Orria 12.orria Portadan erreferentzia Bilbon eraso eginda larri topatu zuten emakumea hil da Bai Ez
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Bilboko udaletxe atarian hilketak salatu zituzten atzo. Luis Jauregi Altzo / Argazki Press
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Izenak baino ez dira aipatzen Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez da aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Sakoneko gehigarria Txaro Arteaga Emakundeko zuzendari ohiari elkarrizketa: "Gizarteak prostituzioaz daukan ikuspegia da arazoa" Bai Ez
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Ez da izenik aipatzen Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Ez da izenik aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Emakumeen Mundu Martxan egindako elkarretaratzea aipatzen du. Bai Ez Sakoneko gehigarria
dituzten andreen alde Egilea Erredakzioa Orria 14.orria Portadan erreferentzia
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
datu pertsonalak errespetatu aipatzen Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Hilketak ekainaren 5ean gertatu ziren eta albistea hiru egun beranduagokoa da, elkarretaratze baten berri emanez. Jarraikortasuna adierazten du. Bai Ez Sakoneko gehigarria
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Bilboko udaletxe atarian elkarretaratzea egin zuten atzo. Luis Jauregi Altzo / Argazki Press
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Indarkeria matxista edo genero indarkeria aipatu ere egiten ez diren arren, astebetean Bilbon hiru emakumezko hil izanak egiturazko indarkeriaren zantzuak emanten ditu. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Udalaren adierazpenak dira Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Izenak baino ez dira aipatzen Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez da aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Beste kasu batzuen berri ematen du Bai Ez Sentsazionalismo a
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Biharko manifestazioan parte hartzeko deia egin zuten atzo feministek, Bilbon. Luis Jauregi Altzo / Argazki Press
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Izenak baino ez dira aipatzen Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez da aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Hedabideei eta administrazioari erantzukizun eske atzo. M. Del Valle/ Argazki Press
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Izenak baino ez dira aipatzen Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez da aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Sakoneko gehigarria
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izenaren siglak baino ez dira ageri Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) "Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi du ikerketak luze joko duela. Ertzaintzaren hipotesien artean dago atxilotutako gizonak prostitutak zituela jomugan berariaz; izan ere, ospitalean dagoen emakumeak prostituzioan ziharduen, eta biei antzera eraso zien". Bai Ez Sentsazionalismo a
gehigarria Berriako zuzendari ordearen analisia: "Harria bota eta eskua gorde"
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Aguilarren hilketak salatzeko elkarretaratzea bat, Bilbon. Imanol Ramirez / ARP
deskribapen egokia ematen ditu Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Hilketak gertatu zirenetik, urtebetera emandako albistea da. Jarraikortasuna adierazten du. Bai Ez Sakoneko gehigarria
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina 1. Argazkia: Bilboko erdigunean jabetzan zuen gimnasioan hil zituen Aguilarrek Ada Otuya eta Jenny Rebollo, 2013an. Alfredo Alda / Efe 2. Argazkia: Oso mobilizazio jendetsuak eragin zituen hilketak; irudian, Bilboko manifestazioa. Marisol Ramirez / Argazki Press
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Biktimak prostitutak ziren, eta erasotzaileak bazterreko profil horiek erabili izana hilketa gauzatzeko, indarkeria matxistak izan ditzakeen hainbat alde erakusten ditu. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Trataera egokia Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoare Biktimen datuak ematen Bai Ez
n datu pertsonalak errespetatu dira: izenak, jaioterria eta bizilekua. Baita adina eta amak zirela ere. Horrez gain, ez da aparteko informaziorik ematen. Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Juan Carlos Aguilarren datuak ematen ditu. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Epaiketa hasieraren albistea da. Bi urte lehenago gertatutakoa zehatz-mehatz kontatzen du. Baita elkarretaratzeen berri ere. Bai Ez Sentsazionalismo a
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Juan Carlos Aguilarren kontrako epaiketaren hirugrren eguna izan zen atzo. Luis Tejedo/ Efe
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Epaiketaren nondik norakoak kontatzen ditu, eta egiturazko indarkeriaren forma emateko bigarren albiste bat tartekatzen du zutabe berean Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Epaiketan gertatutakoa kontatzen du Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
errespetatu Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Zinpeko epaimahaiak bi egun dauzka auziaz erabaki bat hartzeko. Luis Tejado / Efe
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Erasotzailearen aukako epaiketa amaitu zenaren albistea da, ebazpenik gabe orduan. Labur batean dago jasoa, gutxiegi izan daiteke astebeteko epaiketaren ondoren. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Epaiketa amaitu zela dio albisteak, azken xehetasunak kontatuz. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Epaiketaren azken eguna baino ez du kontatzen, eta ez dio inolako testuingururik ematen auziari. Bai Ez
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Epaiketaren azken eguneko albistea izanik, eta aurretik egindako jarraipena ikusita, laburregi gera daiteke kontakizuna. Bai Ez Sakoneko gehigarria
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Epaimahaiaren ebazpenaren berri ematen du, azalean erreferentzia eginez eta gaia behar bezala landuz. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Ebazpena kontatzen du, xehetasun guztiak emanez. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Izenak baino ez ditu aipatzen. Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Izena baino ez du aipatzen Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Epaiketaren berri eman zuen Berriak honek iraun bitartean. Bai Ez
Sakoneko gehigarria
aipatzen ditu, guztiak indarkeria matxista kasutzat hartuz. Gertakarien deskribapen egokia Ebazpena emateaz gain, hainbat iritzi eta erreakzio biltzen ditu. Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Hilketa gertatu zen etxera iristeko bi bideak itxi zituzten atzo jendarmeek, Arruntzan. Aurore Lucas
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen
profil tipifikatua Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Emakumearen ikasketak aipatzen ditu albisteak. Ez dio ezer gehitzen albisteari. Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Ez du erasotzailerik aipatzen. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Sentsazionalismo a Bortizki jipoitua izan zela esatea nahikoa da, ez da beharrezkoa "kolpeen ondorioz aurpegia handituta zuela; logelako ohearen gainean, biluzik, eskuak zein zangoak loturik, begiak tapaturik eta ahoan mozala zuela aurkitu zuen" Bai Ez Estereotipo/ rolak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak
errespetatu Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Sentsazionalismo a Guztiz aurkakoa, zehaztasun handiz kontatzen du gertatutakoa eta ikerketa bera. Bai Ez Estereotipo/ rolak
FITXA TEKNIKOA Argitaratze data 2017/09/19 Titularra Atxiloaldia luzatu diote Uztaritzeko hilketagatik atzemandako gizonari Egilea Nora Arbelbide Lete Orria 10.orria Portadan erreferentzia (Argazki eta guzti) Uztaritzeko hilketari erantzuna Bai Ez
Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Emakumeen Mundu Martxak deituta, Melodie Masseren hilketa arbuiatzeko elkarretaratzeak egin zituzten atzo Hegoaldean; irudian, Donostiakoa. Jon Uribe / ARP
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Lau zutabeko albistea da. Euskal Herrian hegoaldearen eta iparraldearen arten dauden interpretazio ezberdintasunak azaleratzen ditu albistean. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Are gehiago, erasotzailearen profil ezohikoa da eta hala jorratzen du albisteak. Tentuz. Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Erasotzailearen aurrekariak azaltzen ditu. "[...] hiru hilabeteko baldintzapeko presondegi zigorrera kondenatu zuten. Baldintzetako bat bere burua artatzea zen. Baionako erietxeak egiten zion jarraipena. [...]" Bai Ez Sentsazionalismo a
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Erasotzaileari buruzko informazioa emateaz gain, jada egindako elkarretaratzeen berri ematen du albisteak Bai Ez Sakoneko gehigarria
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Hizkuntza sexista / desegokia
Bai Ez Jarraipen egokia / mobilizazioen berri eman Erasotzailearen atxiloketa eta elkarretaratzeen berri ematen du Bai Ez Sakoneko gehigarria
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Uztaritzeko Arruntza auzoan atzo egindako elkarretaratzea.
indarkeria hitza hasieran salatzeko, elkarretaratzea egin zuten atzo arratsaldean Uztaritzen (Lapurdi)." Egiturazko indarkeria gisa azaldu Hilketa matxista izan zela esanez, argi geratzen da egiturazko indarkeriatzat hartzen dela albistea. Labur bat da. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Labur eta zehatz argi azaltzen ditu gertakariak Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitza hasieran Sarreran: "Indarkeria matxistaren ondorioz aurten hildako zazpigarren emakumezkoa da" Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Hasieratik argi uzten du indarkeria matxistaren kasu bat dela, eta ondoren albisteari ematen zaio trataerak hori adierazten du. Lehen paragrafoak oso ondo laburbiltzen du gertaera eta problematika. Bai Ez
Gertakarien deskribapen egokia Zehatz eta trataera egokiz Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Bikotekide ohiak hildako emakumezko baten kasua izanik, ohiko gertakaritzat jo daiteke. Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu Biktimaren datuak ematen dira, izenaren siglak eta bi seme-alaben ama zela. Hala eta guztiz ere, informazioa gehitzen diote albisteari. Bai Ez Erasotzailearen datu pertsonalak errespetatu Bikotekide ohia baino ez dela dio. Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina Dozenaka lagun elkartu ziren atzo eguerdian Gasteizko Plaza Berrian, udalak deitutako elkarretaratze isilean. Juanan Ruiz / Argazki Press
Indarkeria matxista edo genero indarkeria hitza hasieran Sarrerako lehen hitzak: "indarkeria matxistaren azken biktima omentzeko elkarretaratzeak egin ditu gaur Emakumeen Mundu Martxak". Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Hasierako parrafoa: "[...] aurten genero indarkeriak hildako zortzigarren euskal herritarra da.[...]" Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia Zehatz eta trataera egokiz Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
Bai Ez Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak) Banatzeko prozesuan zeudela dio albisteak, nahiz eta "aurretik ez zegoen indarkeria matxistagatik ipinitako salaketarik" Bai Ez Sentsazionalismo a
Bai Ez Egiturazko indarkeria gisa azaldu Auziaren hainbat arlo garatzen ditu albisteak: erasotzailearen postura, instituzioen erabakia, akusazioaren aldea… Erasotzailearen lankideen elkarretaratzea ere adibide ona da. Bai Ez Gertakarien deskribapen egokia
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua "Ohiko" genero indarkeria kasu da: senarrak emaztea hil du. Erasotzailearen jarrera ere ohikoa da: ekintza aitortzen du egin berritan Bai Ez Emakumezkoare
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin dezakeen adierazpenak/iritziak
erreferentzia
ARGAZKIA Biktimaren argazkia Bai Ez Erasotzailearen argazkia Bai Ez Argazki informatiboa Bai Ez Argazki oina
Bai Ez Emakumezkoare n/erasotzailearen profil tipifikatua Genero indarkeriaren ohiko kasu bat da, non erasotzailek hilketa onartzen duena Bai Ez Emakumezkoare n datu pertsonalak errespetatu
Bai Ez Emakumezkoa errudun egin
dezakeen adierazpenak/iritziak Aurretiazko testuingurua azaldu (salaketa, aurrekariak)
Hamabost urte pasa dira, bidea egin da, nolakoa izan da bilakaera? Ni ez nintzen egon Berria sortu zenean, dena den, ni feminismoan sartuta nengoen eta kazetari batzuk hitz eginda geneukan zein izango ziren irizpide batzuk. Berrian sartu nintzenerako bazegoen agertoki bat estilo liburuan zehaztuta agertzen dena, hau da, bazegoen ildo bat horikeriaz ez jokatzeko, eta horren baitan hasi ginen jorratzen indarkeria matxistak. Ondoren, iritsi zen une bat non konturatu ginen ez geneukala kapazitatetik irakurketa politikoak txertatzeko. Testuak aseptiko xamarrak egiten genituela, testu hotzak, emoziorik gabeak, emozio gehiegikeriak horiekeria ukitu dezakeelako. Baina mugimendu feministaren aktibitateak lagundu du, eta azken urteetan erakunde publikoek ere irakurketak egiten dituzte eta alde horretatik txertatu daitezke irakurketa batzuk.
Guk gure jardunaldietan, hitzaldietan, gure irakurketetan teoria politika batzuk lantzen genituen, eta analisiak idazten hasi ginen. Esaterako, emakumeak banatzen direnean arriskuan daude eta gizonaren erreakzio patriarkala askotan emakumea hiltzea izaten da, hori azaltzeko analisiak idazten hasi ginen. Analisiek beste estatus bat ematen baitiete albisteei, gaiaren inguruko teorizazio feminista bat ematen da. Hurrengo egunetan ere saiatzen gara gaia lantzen, elkarrizketen bidez edo analisiekin, azaltzeko zer gertatzen den eta gertaera soila ez dela jakinarazteko, hau da, giza eskubideen urraketa bat dela.
Barne eztabaida: zeintzuk izan dira konfrontazioak? Nolako bidea izan da honaino iristea? Ez da hausnarketa oso formal bat egon gai honen inguruan, intuizioz eta ekimenez egin da gehiena. Kezka betidanik egon da, arnasten da kezka hori, bileretan ere azaltzen da. Badago giro bat gaia errespetuz lantzeko, konpromisoa ere badago, eta estilo liburuan ere ezarrita dago. Gure gaitegian gai garrantzitsua da, modu askotara jorratu dugu, eta honen inguruko analisiak egiten hasi ginenen guk geuk proposatu genuelako.
Ba ahal da erredakzioan, orokorrena, genero ikuspegi nahikorik? Zeintzuk dira eguneroko erronkak? Editoreek adi egon behar dute gai horietara eta proposatu egin behar dituzte. Esaterako, Gizarteko lantaldean pertsona bat dago militantziaz feminista dena, horrek gaiarekiko sentsibilizazioa adierazten du. Erredakzioan genero ikuspegia zabalduta dago, ez nahi genukeen bezainbeste, baina emakumeak bisibilizatzearen gaia, eta albisteak genero ikuspegitik jorratzearena nahiko errotuta dago. Dena den sail guztietan ez dago ekimen bera, sail batzuk oso maskulinizatuta daude, baina denok dakigu nola jorratu behar den, eta zerbait gertatzen denean txipa jarrita dugu, nahiz eta ez dugun beti asmatzen. Beste sail batzuetan, maskulinizatuta egon diren arren, adibidez, kirolak. Orain emakume bat dago, baina denak gizonak ziren garaian jauzi ikaragarria egin zuten. Emakumeen futbola jorratzen hasi ziren, gaur egun emakumeen txirrindularitza birara joaten gara gizonenera joaten garen bezala... Uste dut oso eredugarria izan dela kirolen jauzia euskal prentsan.
Bi gako daude, sail batek zer behar ikusten duen, eta zer presio egiten zaion kanpotik.
Beste arlo batzuetan berriz izugarri kostatzen da generoaren gaia txertatzea, horren adibide argia da bakegintzaren gaia. ETAren inguruak oso maskulinoa izaten jarraitzen du, eta erredakzio barruan asko kostatzen da aldaketa proposatzea, hitzen bidez esatea, erresistentziak handiak baitira. Erresistentzia horien adibide dira, esaterako, gai horiek lantzeko emakumeak ez direla aurkitzen esatea, edota gaiak proposatu eta ezerezean geratzen direnean.
Etorkizunari begira, zein dira erronkak? Genero ikuspegia gehiago transbertsalizatu beharko litzateke. Edukiei dagokionez, emakumeak ikusarazi, hots, emakume iturri gehiago eta emakume elkarrizketatu gehiago azaltzea. Genero ikuspegia gai guztietan txertatuta egotea, eta batez ere, politika gaietan. Antolakuntzari begira, argi dago erredakzio oso maskulinizatua daukagula, eta zuzendaritza taldea ere gizonez beteta dago, horri buelta bat eman behar zaio.
Martxoak 8: nola izan zen prozesua Berrian? Martxoaren 8an, esaterako, emakumeok kolektiboan antolatzen garenean zein indar handia dugun ikusi genuen. Emakumeen prozesu bat egin genuen, ez mistoa, eta lehenengo bileratik argi ikusi genuen mugimendu feministaren deialdiarekin bat egitea. Bide naturala izan zen, ahizpatasunari esker inoiz etxe honetan arduratu gabeko sektoreekin harreman berriak izatera iritsi ginen, esaterako, banatzaileekin. Gizonek ondo erantzun zuten, zuzendaritzaren babesa ere handia izan zen, eta etxearen irudiarekin ere oso bat zetorren horrelako ekimen bat. Apurtzailea izan zen. Honek ere balioko du Berriaren berdintasunarekiko konpromisoa agerian uzteko, eta indar kolektiboaren kontzientzia sortzeko. Hauek horrela, orain daukagun erronka da nola iraunarazi jakitea martxoaren 8ko indar horri.
Nagore Laffage (2008): Nagoreren kasuak Berriara iritsi berritan harrapatu ninduen. Ez ditut gauza asko gogoratzen, baina akorduan dut hiltzailearen izenarekin titulatu nuen albiste bat idatzi nuela. Gaur egun ez genuke hori egingo. Sentsazioa izan dut beti Nagore bi aldiz hil zutela. Are gehiago, sentsazioa daukat emakume baten hilotza mendian botata agertzen denean deshumanizaio totala dela. Gerra estrategia bat bezalakoa iruditu zitzaidan, eta denborarekin ikuspegi hori berretsi dut.
Ada Otuya eta Jenny Rebollo (2013): Gogoan dut igande batez entzun zela emakume bat oso larri eraman zutela, eta hurrengo goizean goiz Iñaki Petxarromanek deitu zidan prostituzioarekin lotuta zegoen beste emakume baten gorpua ere aurkitu zutela esanez. Kasuak oso itxura txarra zuen. Hurbildu ginen gertakaria jazo zen lekura, baina egia esan ez du gehiegi balio lekuetara joateak. Lortzen den informazioak ez du
publikatzeko balio izaten, bai ordea bertan egosten denaren inguruko ideia bat egiteko. Oso morbosoa zen dena, jefeak erredakzioetatik odola eskatzen ari ziren. Zirku bat izan zen. Bazegoen informazioa, baina ez asko, uste dut guk bi orri egin genituela, ez zegoen askoz gehiagorako. Baina gogoan dut El Correok hamar orri atera zituela. Inor ez zen gogoratu hilketa hauek politikoak direla, eta emakume horien biziak ez dutela ezer balio. Besteak beste, prostitutak, atzerritarrak, beltzak… zirelako. Horren inguruko analisia ez zuen ia inork egin. Gaia despolitizatzeko giro argia zegoen. Epaiketarako ordea, prestaketa berezi bat egin zuten auzitegitik, eta ez zen hain gaizki joan.
Melodie Masse (2017): Iparraldeko egoera betena kezkagarraia da. Bertako populazioa txikia dela kontuan hartuta, urtero hiltzen dute baten bat, eta urte batzuetan bat baino gehiago. Proportzionalki kopuru handia da. Gainera, iparraldeko autoritateen aldetik oraindik ere entzun behar da drama familiarra izan dela… Ustaritzeko emakume hau etxegabe bat zen, eta sekulakoak entzun ziren horren inguruan. Pobreziaren aurkako estigmatizazio itzela izan zen, baita hegoaldeko prentsan ere. Asko haserretu ninduen mugimendu feministaren konplexutasunak, pobreak eta etxegabeak ez estigmatizatzeko ez baitziren ausartzen hilketa matxista bat izan zela esatera. Ustaritzeko emakumea zortzi hilabeteko haurdun zegoen, eta gure artean eztabaida izan genuen horren trataera nola egin adosteko. Feminismotik pertsona bat ez da pertsona jaiotzen den arte, baina kontuan izan behar genuen emakume horren bizi proiektua zortzi hilabetekoa zela. Hortaz, beste bizitza bat zegoen hor tartean, nahiz eta, jaio gabea izan. Gure artean eztabaidak izan genituen, eta azkenean haurdunaldiarena itularrera eramatea erabaki genuen.
Ana Belen Jimenez (2017): Kasu hau ere arraroa izan zen, eta ez dut asko gogoratzen. Gure irizpideen arabeak, hildakoak dira: Euskal Herritarrak, Euskal Herrian jaioak direnak, edota Euskal Herrian bizi proiektua dutenak. Kasu honetan bera arabarra zen, hortaz, irizpideetan sartzen zen, baina kanpoan hil zuten. Horregatik, irizpide aldetik eromena izan zen. Iaz Euskal Herritarren hilketa asko Euskal Herritik kanpo gertatu ziren.
Bilakaera izenak berak ere badauka. Izan ere, orain indarkeria matxista da baina duela urte batzuk genero indarkeria zen. Eta hori baino lehenago, emakumeen aurkako indarkeria. Gauzak aldatzen joan dira. Gurean prozesua, gizartean gertatu den bezala izan da, kontzientzia hartzen joan gara pixkanaka. Ez ditugu gaiok berdin tratatzen orain edo duela hamabost urte. Gai hauekin, beste hainbatekin bezala, gertatzen dena da heltzen eta ikasten zoazela. Aurtengo martxoak 8 adibidea ona da. Izatez, ez da ezer gertatu iazko martxoaren 8tik aurtengo martxoaren 8a justifikatuko duenik halako saltoa emateko. Ikaragarria izan zen, mobilizazioak, greba… baina berez ez da ezer gertatu urtebetean. Gertatu da emakumezko batzuk hil dituztela, baina hori ez da aldatu, zoritxarrez. Kopurutan antzera ibiliko da. Bapatean eztanda bat gertatu zen. Zer eraginda? Bada, gizartean kondizionante batzuk ematen dira, hori ahalbidetzen dutenak.
Gure kasuan gauza bera gertatzen da. Etxe barruan kontzientzia hartzen joan gara gaiaren larritasunaz. Ez daukagu kontzientzia bera orain eta duela hamabost urte, eta are gutxiago oraindik 1990ean Euskaldunon Egunkaria jaio zenean. Etxe honetan egon diren emakume batzuei esker, emakume batzuek eman dizkiguten argibide batzuei esker, ardura postutan egon garen gizonezko batzuk gauza batzuek errazago ikusi ditugu. Argiago bai behintzat. Denok egin dugu ibilbide bat etxe honetan indarkeria matxistan, eta emakumeari dagozkion beste gai batzuetan ere bai. Denok egin dugu ibilbide bat pixkanaka. Guk izan ditugun lankide batzuek, Idurre Eskisabel eta horiek, gurekin egondako eta orain pentsamendu feministaren topean daudenak, duela hamabost urte ez zeukaten jakintza hori eta argitasun hori; ez zeuzkaten gauzak horren argi. Hori da prozesu bat denok egin duguna. Etxe barruan beti tiratu dute prozesu horretatik emakumeek eta beraiek arduratu dira eguneroko elkarrizketetan edo bileretan gauza batzuen gainean sentsibilitatea hartzen. Guk agian orduan hartuta ez genuena eta beraiek lehenagotik landua zutena. Baina ez beti, duela hamabost urte askok ez baitzeukaten gaur egun duten argitasuna. Gauzak teorizatuta dituzte, duela hamabost urte ez. Aintzindariak emakumeak izan dira. Genero sentsibilitate bat izaten erakutsi digute. Nik beti aipatu izan dut pribilegiozko irakasleak izan ditudala genero ikaskuntzan: Pilar Mendibil Pilon, Idurre Eskisabel, Lorea Agirre, Irene Arrarats, Maite Asensio… Haiekin ikasi dugu. Tira, haiek ikasi zuten lehenengo eta gero guri erakutsi ziguten. Gehien bat etxeko mutiloi sentsibilitatea izaten gai hauetan. Besteak beste, oraindik etxe honetan aginte postuetan mutilak daudelako. Zuzendaria eta zuzendari ordea mutilak dira, esaterako.
Gogoan dut nola une bat iritsi zen non emakume bat indarkeria matxistagatik hiltzen zuten aldiro azalean joan behar zuela erabaki genuen. Ez zen izan egun bat, ikasketa prozesu baten ondorioz gertatu zen. Indarkeria matxistarekin bezala, lan istripuekin ere gauza bera gertatu zitzaigun. Horiek ere azalean joan behar zutela erabaki genuen. Gero, gauza horiek betetzea, egunak zer dakarren kontuan izanda, ez da beti erraza. Ahal duzunean betetzen duzu.
Baina ezarrita dagoen joera bat da, eta aleak begiratuz gero, ziurrenik ez dugu ehuneko ehunean bete baina gure artean behintzat argi dagoen gauza bat da. Horrek inflexio puntu bat suposatu zuen: indarkeria matxista kasuak arazo meteorologiko izatetik, arazo bat izatera pasa ziren, ondoren arazo larri bat izatera eta azkenik atentzio berezia merezi duen arazo izatera. Hori lehen orriaren kasuan diot. Azken finean, gure erakusleihoa da eta hor ikusten dira gure gai nagusiak. Ondoren, albisteen lanketan, azken urteetan aldea nabaritu da. Esan bezala, etxe honetan oso jende konprometitua dagoelako, eta bestetik, gizarteak ere hala eskatzen duelako. Azken urteetan auziak merezi duen larritasunetik lantzen ditugu. Ikasketa bat da. Estilo liburuan ere gaur egun lehen ez zeuden kontzeptuak daude. Denok ikasi dugu, beti ere, emakumeak gure aurretik joan direla nabarmenduz eta gugandik tiratu dute.
Gogoeta premia nondik sortzen da? Konbinaketa bat izan da: etxe barruan emakumeek eramandako gogoeta bat, haiek lehenago hasi zuten prozesua. Eta gizarteak geroz eta arreta handiagoa eskaintzen die gai hauei, gero eta modu larriagoan adierazten baita gertatzen ari dena.
Etxeko emakumeez gain, mugimendu feministak eragina izan du? Bai, erabat. Gauza da etxe barruko hainbat emakume mugimendu feministaren parte izan direla. Elkarlan horren ondorioz gaude egungo egoera. Neskek ere ikasi dute, gehien bat lehen estilo liburuan ez zeuden hainbat gauza orain bai agertzen direlako. Horrek zer esan nahi du, lehen matxista batzuk ginela estilo liburuan ez genituelako zehaztuta hainbat kontzeptu, nahiz eta neskak ere estilo liburuaren parte izan? Ez. Ziur aski, gainera, hasierako estilo liburu hori mutilek egindakoa izango da, bakarrik. Baina orduan ere gure neskek egingo balute, beraiek ere onartzen dute ez zutela gaur egun duten ezagutza, ez dutela berdin jokatzen. Orduan, nik uste mugimendu feministaren kasuan, ez mugimendu feministak Berria mantxeta izan duela, beti izan baita harreman bat, elkar behar bat, baina ez horregatik bakarrik. Gu urte asko goaz martxoaren 8ko albistearekin zabaltzen egunkaria hurrengo egunean. Dudarik gabe sentsibilitate horri garrantzia eman nahi izan diogulako izan da. Gauza horiek, ordea, ez da sekula gertatzen egun batetik bestera, pixkanaka gertatzen dira. Egun hauetan ere etxe barruko genero gai bat aztertzen ari gara, ikusten dugulako badatorrela eta orain heldu behar diogula honi. Zergatik ez genion eutsi duela hamar urte? Ez genuelako egun dugun kezka bera.
Zenbatekoa da genero ikuspegia erredakzioan? Produktuari dagokionez, nik uste, asko hobetu dugula urte gutxitan. Esaterako, kiroletan, emakumezkoen kirola guren duela bost urte arte desagertuta egon da. Gaur egun asko aldatu da hori, eta garrantzia irabazten ari dira. Orokorrean, emakumeak albiste izan diren gaiak emateko konpromisoa badugu, izan feminismoagatik edo sariren bat irabazi duelako norbaitek. Ondoren, albiste neutroetan, emakumeen presentzia hareagotzeko estilo liburuan badira aholkuak eta hartuta ditugu hainbat erabaki. Batzuetan hobeto kuadeatzen dugu eta bestetan okerrago. Beste kontua da, zientifiko bat behar dugunean gai bati buruz hitz egingo diguna, beti gizonezkoetara jotzen dugula. Hor kontua emakumezko bat bilatzea da.
Besteak beste, Berriak beka bat eman zuen genero ikuspegitik profesionalen webgune bat egiteko. Beti gizonezkoengana jotzen dugu eta lan honi esker hainbat emakumezko profesional batera izateko toki bilakatu zen. Baimena ematen dute bertan izan nahi dutenek eta horrela emakumeen parte hartzea bultzatu genuen. Hau da, bi arlo bereizten ditugu: informatiboki protagonistak direnean horren berri ematen, eta bestetik, iturri gisa eta aditu gisa erabilita. Hor nik uste nota hobeagoa dugula. Nota txarra erredakzioko aginte postutan lortzen dugu. Administrazio kontseilua parekide xamarra da, baina erredakzioan oraindik, ez da horrela.
Gertatzen zaiguna da sail batzuk oso maskulinizatuta ditugula, horrek ez du nahi esan beti horrela izan denik, baina gaur egun hala da. Lehen neskak zeuden sailetan egun mutilak daude. Zirkunstantziengatik. Gero beti gertatzen da adin batetik aurrera asko ama izaten dira, eta hori gertatzen denean baimen bat eskatzen dute gurasotasun baimenaren ostean, egun erdiz itzultzeko lanera. Orduan egun erdira itzultzen diren horiek sail sendoetan konplikatu da, eta beste sail batean sartzea eskatzen dute. Beste kasu batzuetan, zuzenean webguneko ardura, Gipuzkoako Hitzan edo Mantangorri gehigarrian aritzea eskatzen dute; zenbait kasutan goizeko 7:00etatik 13:00etara arte ondoren egun osoa libre izateko. Nolabait, bateragarria egiteko hemengo lana eta bere ardura familiarra. Gainera, garai batean ez ginen ohartu neskek hutsik utzitako lanpostuetan neskak sartu behar genituela. Hori gure akatsa da. Orain gure buruan fokua jartzen ari gara esanez, "aizue, sail batzuk oso maskulinizatuta daude". Gainera, horietako sail batzuk etxeko sail garrantzitsuenak dira.
Badira, bestalde, aparteko zailtasun batzuk: gaur egun editore bat gaixorik dago, minbizia dauka. Bere ordez munduan zegoen arduradun bat jarri genuen, emakumea baita ere. Munduko arduraduna editore jarri genuen, lehenagotik emakume bat zegoelako. Hiru emakumek ezezkoa eman ziguten. Jendea ezin dugu behartu. Nahiz eta ohartu garen azken boladan kazetari bati esaten diozunean inoiz egon gabeko sail batera aldatzeko, mutilek iniziatiba handiagoa agertzen dute neskek baino. Esaterako, munduko mutil bati esan genion, "joan zaitez ekonomiara arduradun". Idearik ez zekiela esan eta azkenean onartu zuen. Gaur egun ez duzu hortik mugitzen ur beroarekin ere ez. Esan nahi dudana da, salto hori, gaur egun ere, mutilek errazago ematen dutela. Neskak konbenzitzeko orduan azken boladan argudio gabe ari gara geratzen eta "neska zara" esatea baino ez zait ateratzen. EiTBko kamarak datoz, emakume bat agertzea nahi dugu eta inor ez dago prest. Jendeak ETAren gehigarriaz hitz egiten du baina horren atzean badira beste faktore batzuk ere. Esan nahi dudana da, hemen emakume ahuldundu asko daudea, martxoak 8ko egunkaria ikusi besterik ez dago, baina gero oraindik egunerokotasunean ez dute aurrera pauso hori eman.
argazki bat atera dugu. Lehen lerroko denak mutilak ziren hasieran, eta esan behar izan zaie emakumeen aurrean jartzeko. Gehigarriaz hitz egiten ari garen bitartean, gero horrelako gauzak gertatzen dira. Horrela dela onartu dezakegu, edo landu eta gauzak aldatzen saiatu. Falta zaiguna da kanpora ematen dugun irudi hori egunerokotasunean plasmatzea da. Bestela fikzio antzeko baten biziko gara. Badugu berdintasun kontseilu bat eta ea guztion artean egoerari buelta ematea lortzen dugun.
Eguneroko konfrontazioak, orduan, zeintzuk dira? Lehen aipatutako adibideez gain, mutilek genero ikuspegia lantzen jarraitu behar dugu. Iritsi gara iritsi garen tokira arte nesketatik ikasita, baina horiek gehiago izan dira kanpora begira, zer irudi eman nahi genuen pentsatuz, eta ez hainbeste barrura begira. Orain etxe barruan lantzeko ordua da. Kanpora erakusten dugun sentsibilitatea barruan ezartzeko ordua. Prozesu guzti hauek ez dira izan kontzienteki eginiko hausnarketak, ez genuen horretarako bilera bat egin. Gizartean ere, eta hemengo emakumeek ere argiago ikusi dute indarkeria matxista gaiak garrantzitsuak direla eta lehen lerroan jarri behar genituela, hilketak azalean joan behar dutela, esaterako. Prozesu hori natural eman da, ez da arazorik izan, nahiz eta ondoren jarraitzen genuen kanpoko irudiarekin bat ez zetorren barruko funtzionamendu batekin. Orain, kanpokoa bideratu dugunean, barrukoa tokatzen zaigu.
Erredakzioan, gaur egun, mutil gehiago daude emakumezkoak baino. Berdintzeko duela urte batzuk okurritu ere ez zitzaizkigun gauzak ari gara planteatzen. Esaterako, erredakzioko lanpostu batzuk finkoak dira. Batzuk, ordea, estedentzia batekin daude edo gaur egun bere postua libre dago. Ordezkapenen kasuetan, hauek ez dira fijo bilakatzen. Batzuetan, ordea, lankideek euren lanpostuak uzten dituzte, Idurrek egin zuen bezala adibidez. Bere lekua hartuko duena aukeratzeko, balorazio prozesu bat egiten da. Barne lehiaketa bat hasten da hortik aurrera, eta honako irizpide hauek hartzen dira kontuan: kalitatea eta antzinatasuna. Kalitatea bi lehiakideen artean berdintsua denean, antzinatasunak markatzen du diferentzia. Orain planteatzen ari garela da, itzultzailea litzatekeena bide batez, beste elementu bat sartzea: emakumearen faktorea kontuan izatea eta ez antzinatasuna. Orain dela bost urte ezinezkoa izango litzake hau planteatzea, neskek ere ez lukete pentsatuko. Garrantzitsua iruditzen zait esatea prozesu honetan guztiok ikasi dugula, bai neskek baita mutilok ere.
Hamabost urte hauetako bilakaera nolakoa izan da indarkeria matxistakiko? Bilakaera handia izan da. Trataeran eta baita terminologian ere. Trataeran geroz eta politikoagotzat jo direlako horrelako gaiak. Ikerketa berezirik egin gabe ari naiz aipatzen hausnarketok, baina hala izan dela esango nuke. Nik uste dut argi baino argiago dagoela gaur egun horrelako gaiek oihartzun handiago dutela, oro har, gizartean, baina baita Berrian ere. Toki handiagoa ematen zaie eta batez ere toki garrantzizkoagoa. Alde horretatik bilakaera nabarmena izan dala esango nuke. Zergatik? Ez direlako, lehen aipatu bezala,
gertakari, edo gazteleraz sucesos deritzenak bezala tratatzen baizik eta, gai estrukturalak eta politikoak bezala. Hori dela eta, Berrian horren araberako tratamendu bat ematen zaie. Gainera, 2003. urtean hasi zen Berria argitaratzen, 2006.an atera zen estilo liburua eta gure estilo liburuan deontologiaren atalean bada azpi atal bat sexismoaren ingurukoa. Hor lehenengo aldiz euskal prentsan irizpide batzuk publiko egin ziren gauza horiek nola tratatu eta nola ez. Oso xumeak, oso laburrak, baina markatu zuten halako jokaleku bat. Terminologiaren kasuan, oso nabarmena da eboluzioa.
Gogoan dut, Espainian genero indarkeriaren aurkako legea onartu zenean, gogoan dut nola Euskal Herrian polemika egon zen genero hitzaren inguruan, ea egokia zen ala ez zen eztabaida. Gogoan dut nola jakintsu askok generoa gramatikala bakarrak zela, bide batez aipatu generoa beti erabili izan dela jangaiei buruz hitz egiterakoan. Ematen zuen gramatikala bakarrik existitzen zela euskaraz. Ordu arte, feministak nekatuta zeuden esateaz gauza bat sexua zela eta bestea generoa. Hor resistentzia pixka bat egon zen. Idazleren baten gurean ere idatzi zuen esanez generoa hori ez zela. Genero indarkeria kontzeptua Espainiatik iritsi zitzaigula esan daiteke, legea dela eta, eta erabiltzen hasi ginen behin resistentzia horiek gainduta. Ondoren, etxe honek egin duen eboluzioari esker, onera eginiko eboluzioa, beste pauso bat eman du eta genero indarkeria, esaterako, bakarrik Espainiako legedia aipatzerako orduan erabiltzen da. Bestela, arazo estruktural soziala izendatzeko, indarkeria matxista erabiltzen dugu. Hori erabiltzen dugu gehien bat zintetan. Hor bai eon da ibilbide terminologiko bat. Tratamenduan ere bai: zenbat toki eta ze toki, batez ere.
Hasiera batean emakumeen aurkako indarkeria bezala izendatzen ziren gai hauek, ondoren genero indarkeria, egun, indarkeria matxista. Zergatik eman dira aldaketok? Genero indarkeria Espainiako legeak ekarri zigun eta orain ere testuinguru horretan hori erabiltzen dugu. Emakumeen aurkako indarkeria gaur egun ere noizbait erabiltzen dela esango nuke, batez ere webgunean, ez baitago papera bezain kontrolatuta. Nik ez daukat ezer termino horren aurka, baina umeak hiltzen dituztenean amari mina emateko, emakumeen aurkako indarkeria da bai baina zehatzagoa da esatea indarkeria matxista. Gehien bat emakumeak hiltzen ditu baina emakumeari kalte egiteagatik haurtxo bat hil behar badu, hil egingo du. Parean harrapatzen duen guztia. Nere ustez indarkeria matxista askoz egokiagoa da zuzenagoa delako, indarkeria zerk sortzen duen zehazten baitu. Hemen egin dira gogoeta interesgarriak eta horiek izan dira bilakaera. Uste dut kazetaritzaren lanetako bat badela gizarteak egiten dituen gogoeta kolektiboak eta mundu ikuskeren bidelagun izatea. Ez nuke esango aurretik joan behar duenik, baina bai lagundu behar duela. Parean behintzat bai. Bestela ez duzu kazetaritza egingo. Alde horretatik Berria ondo txertatu dagoela uste dut euskaldunon komunitateak, bertan dauden gogoeta eta kezkak badaudela gure orrietan.
garaitik, beti egonda jende gai honekin sentiberatasun handia duena gai hauekiko eta beraien lehentasun politikotzat ezarria dutena. Beraien lanari esker gauza asko planteatu dira, eta agian ordu arte pentsatu gabeko gauzez hausnartzeko bidea eman dute. Egin da eta egiten ari dena, eta bide batez esanda, hau ez da sekula amaituko; pentsatzeari ez baitiogu inoiz uzten, hiltzen garen arte. Gogoeta hori Berriako lankide eta kideen artean nahiko modu espontaneoan sortzen da eta gero, zorionez, badaukagu modua plazaratzeko eta eztabaidatzeko. Noski, horrek badu bere isla produktuan. Gauza paralelo bat da: gizartean bere bidea egiten du, noski, baian Berria ez da extraterreste bat eta Berria ere hortik doa. Baina, egia da, hemen barruan ere jendea behar dela honetaz arduratuko dena eta guztion akuiu izango direnak.
Eztabaida, konfrontazioak eman dira? Estilo liburuan, esaterako, ez zen inongo konfrontaziorik eman onartzerako orduan. Ardura genuenok egin genuen lehen idatzia eta han gauza batzuk planteatu genituen, gauza asko berriak ziren. Zuzendaritzari erakutsi, kontrastatu eta ez zen arazorik izan. Egia esateko, berehala jarri zen martxan. Giza eskubideen mailako gauza oinarrizkoak baitira. Angela Davidsek dion bezala, "feminismoa zer da? emakumeok gizakiak garela dioen teoria erradikala". Zaila da horri kontra egitea, bai behintzat giro zintzo batean, hori gezurtatzea zaila da. Gero gauza txikiagoetan eztabaidak egon daitezke, gure praktikan esaterako, non egiten dugun irrist eta non doakigun ondo bai eztabaidatzen dugu. Gauzak ahalik eta laburren eta zehatzen jartzen saiatzen gara. Gero egunerokotasunean nola aplikatu guk ezarritakoa, zein trataerarekin eta horrela, normala eta osasuntsua da. Baina gutxienez jokalekua markatuta dago, eta jokaleku horretan batek agian penalti egingo du eta besteak gola sartuko du, baina jokalekua ezartzeko orduan ez dela arazorik izan. Gainea, uste dut, Berrian bere balio editorialaren baitan hartzen dituela gaiok gauza serioak eta garrantzitsuak direla. Gure irakurleek asko estimatzen dute seriotasun hori.
Mugimendu feministak eragina izan du? Dudarik gabe! Izugarrizko eragina izan du. Ez Berrian bakarrik gainera, gizartean eragiten du, gizartean oro har. Azkenean, horrelako ikuspegi aldaketak onuragarriak dira. Orain lehen ikusten ez genituen gauzak ikusten ditugu. Orain ohartzen gara gizartean gertatzen diren hainbat gauzek ze garrantzia duten, zein erro dituzte, zein ondorio… Horren azterketa guztia, gogoeta hori, mugimendu feministak egin du. Ez unibertsitateek ez instituzioek. Badira unibertsitatean dauden feministak, noski, eta egun ikerketak asko beraiek zuzentzen dituzte. Baina ernamuina mugimendu feministari sor zaio. Mugimendu feminismoa unibertsitatean, komunikabideetan eta leku askotan sartu da. Eragina du eta hari sor zaio.
Beste eragileren bat? Mugimendu feminista eta barruan lan egin duen jende asko. Gaur egun barruan diharduten askok eta kanpotik bultzaka laguntzen digutenei. Bultza egin ez dutenak, gainera, ez dira traba izan. Hori oso inportantea da. Jende guztiak ezin ditu izan munduko injustizia guztiak lehentasun gisa, baina zuk beste bat baduzu, behintzat ez zara traba izan behar. Sinpatiaz ikusi behar duzu
bestearen borroka. Bakoitzak bere lehentasunetik, bakoitzak beretik, mundua leku hobeago bat izateko nahia elkarbanatzen dute eta bide horretan, gutxienez, ez zara bestearen traba izan behar. Hemen bai egon da jendea "traba" izan dena gai honekin, pelma xamarrak, baina orokorrean ez. Gainera, aditzen jakin dute eta sekula hausnartu gabeko gogoetetara bultzatu dituzte.
Badago genero ikuspegia erredakzioan? Esate baterako, indarkeria matxista kasuak gizartea sailean lantzen dira. Gizartea sailekoak espezialistak dira jada horretan eta oso ondo egiten dute. Denok deskuidatu gaitezkeenez, badira beti galbaheak pasa beharrak, eta egunaren amaieran ziur baten laguntzaz ez bada bestearekin trataera egokia eman zaiola albisteari. Nik uste gehienetan hala izaten dela. Baina, horrek ez du esan nahi egunkari osoan, sail guztietan, albiste guztiak halako fineziaz eginak eginda daudenik gai honi dagokionez. Ez bakarrik indarkeria, sexismoa edo modu zabalagoan hartuta. Ez, gauza batzuetan oraindik ere irrist egiten dugu. Batzuetan argitaratu baino lehen ohartzen gara eta beste batzuetan argitaratu eta gero. Hor dago egunkari on baten gakoa: gaizki egindakotik ikastea. Ez baduzu hala egiten lehengo akats beretan eroriko zara. Ez dut uste Berriak perfektua izateko bokazioa izan behar duenik, baina bai gizartearekin batera aurrera segitzekoa. Atzo gaizki egindakoa bihar ez dugu egingo. Hori ez da gutxi. Hori da gizakiok egin dezakegun gehiena eta bakarra. Horrek esan nahi du beti erne egon behar duzula, kritikak aditzen jakin behar duzula eta hori oso zaila da, denoi kostatzen baitzaigu. Baina hori da profesionalon handitasuna ere.
Etorkizunari begira. Zein dira erronkak? Sexismoari oro har dagokiola gai hori transbersala izan dadila. Sail guztietan eta gai guztietan. Guztiz mamitua dugu Berriako langile guztiok ezin dugula Andoain (Espainia) idatzi, ez baita hori gure mundu ikuskera eta ez diogulako nahi irakurleari hori helarazi nahi. Ba ideia hori oinarrian hartuta, beste hainbeste. Hau da, sexismoarena ez da kaxoi itxi bat. Kiroletan bezala, beste danetan zaindu behar den gaia da. Emakumezkoen kirola, esaterako, lehen ez zen sekula ateratzen. Orain askoz gehiago agertzen da. Gainera, agertzen hasi zenean, Athleticken kasuan, esatera, bere horretan aipatzen zenean gizonen Athletic zen, eta bestela nesken Athletic. Ondoren ikasi genuen nesken Athletic bezala izendatzea, pixkabat, gurasokeriaz jardutea zela. Emakumezkoen Athletic jarri zitzaion orduan izena. Azkenean ohartu ginen ezin genuela bilakatu gizonen kirola antonomasiko, eta emakumeena, aldiz, kirola ez den zerbait; guztiz bigarren mailako bilakatuz. Kirola, abizenik gabe gizonezkoena bada, emakumezkoena zer da, ezta? Hor zegoen mamia. Hori jada ikasi dugu emakumezkoena nahiz gizonezkoena izan, guretzat Athletic eta Reala direla. Aurrerapauso handia izan da.
Gauza bera ari gara saiatzen egiten beste sailetan. Gure irizpide sendo eta transbersal gisa jarri behar dugu sexismoa. Kamisetak saldu behar ditugula? Ba emakumezkoena edo gizonezkoena jarri beharrean, tailak estuak eta zabalak direla jarri dugu. Izan ere, emakumezko batzuei kamiseta zabala eramatea gustatzen zaie eta gizonezko batzuei estuagoa. Ez da bakarrik kazetaritzako testuetan martxan jarri beharreko gauza bat, askoz ere integralagoa da. | science |
addi-38007188ad6f | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/27947 | Irrati Dramatikoa: Hautsaren ahotsa | Zabaleta Urkiola, Garazi | 2018-07-05 | 1. Irrati dramatikoen definizioa eta ezaugarriak Arte dramatikoak eta irratiak bat egiten duten puntua da irrati dramatikoa, izenak adierazten duen bezala. Definizio zehatz bat eta bakarra ematea zaila izanik ere, esan liteke irratian emititzeko sortzen diren fikziozko piezak direla irrati dramatikoak oinarrian. Sortzaileak aukeratutako espresio modu ezberdinen arabera, irrati dramatiko eredu ugari eta anitzak aurki ditzakegu. Zer dute amankomunean guztiek? Bada, irratiko hizkuntzaren elementuak erabiltzea fikziozko istorioak kontatzeko orduan (errealitateari buruzko fikzioak ere izan litezke). Lau dira irratiko hizkuntza osatzen duten elementuak: ahotsa, musika, soinuak eta isiltasuna. Irratiko gainontzeko generoetan bezalaxe, irrati draman ere lau elementu horien bidez osatuko da kontatu nahi den istorioa, pertsonaien izaera edota giroa. Zinemak eta telebistak ikusentzunezko hizkuntza darabilten bitartean, irratian irudirik gabe eginen da kontakizuna. Baliabide sonoroekin soilik osatu beharko du kontakizuna egileak, beraz, horrek dakartzan onura eta zailtasun guztiekin. Izan ere, irrati dramak istorioak kontatzeko bestelako moduetatik ezberdintzen dituen onuretako bat da hartzailearen imajinazioa pizteko duen indarra. Irudien faltan, mezuaren interpretazio moduak zabaldu egiten dira, eta kasik esan liteke entzuleak adina irakurketa egon litezkela entzunezko istorioetan. Irratidraman agertzen diren pertsonaien, paisaien edota tokien ezaugarriak hartzaile bakoitzak bere imajinazioari tiraka osatuko ditu, garrantzia berezia hartzen du entzulearen interpretazio propioak. Aipatzekoa da, baita ere, hartzaileei entzunezko komunikazio bideek eskatzen dieten esfortzu eta ahalegin gehigarria, irrati dramek kasu. Zineman gertatzen ez den bezala, zentzumen bakarraren bidez jasotzen dute mezua irratiko istorioen hartzaileek. Sortzaileak oso ongi erabili beharko ditu irratiko hizkuntzako elementuak, beraz, hartzaileak kontakizuna osotasunean ulertu eta beharrezkoak ez diren informazioekin despistatu ez dadin.
2. Irratiko dramatikoen historia Irratiaren urrezko urteetan, 1930. eta 1950. hamarkaden bitartean egin ziren ezagun irrati dramak AEBetan. Segituan zabaldu ziren Europara eta mundura, eta 1930eko hamarkadan jada ospe handia hartu eta etxe guztietara iritsi ziren. 1938. urtean ezagun egin zen Orson Wellesen Munduen gerrak irrati drama. Erabateko oihartzuna lortu zuen AEBetan eta irratiaren historian gertakizun garrantzitsu izatera pasatu zen: entzule estatubatuarrek Wellesen fikziozko kontakizuna egia zela sinetsi zuten eta kaosa zabaldu zen herrialdean zehar. 1930-1950 hamarkaden bitartean eutsi zioten arrakastari irrati-nobelek. Garai hartan, egun telebistak hartu duen papera betetzen zuen irratiak: familia osoak elkartzen ziren irratiaren bueltan hark kontatuko ziena entzuteko asmoz. Gure gurasoen belaunaldian oraindik ohikoa zen eskola edo lanetik irten eta etxera korrika joatea momentuko irrati nobela arrakastatsuaren eguneko kapitulua entzuteko. Telebista merkatuan sartzearekin batera, ordea, irratiaren (eta ondorioz, irrati dramen) galera nabarmena izan zen, eta irudiek hartu zuten ordu arte soinuak etxeetan zuen protagonismoa. 2.1 Irrati dramen hastapenak Espainiako estatuan 30. hamarkadan jada Espainiako estatuan 3 milioi irrati-hargailu zeuden, 90 biztanleko bat, gutxi gora behera (Duarte, 2014). 40-50. hamarkadetan zehar asko zabaldu ziren irratietako espazio dramatikoak. Programa horiek gerra ondorengo eta pobrezia egoerako errealitatetik ihes egiteko aukera ematen zieten herritarrei. Diktadura frankistaren garaian, helburu propagandistikoak nagusitu ziren Espainiako irratigintzan. Erregimenaren ideologia eta balioak zabaltzeko erabiltzen zituzten komunikabideak, baita irratia ere. Saio informatiboetan ezezik, irratiko entretenimenduzko saioetan ere nabarmena izan zen eragin hori urte guzti horietan. Irratiaren oparotasun urteetan, negozio bilakatu ziren irratinobela eta irrati antzerkiak, eta irrati kate handienek fikziorako apustua egin zuten antzezle taldeak sortuz. Radio Madrid izan zen aitzindarietakoa, eta Teofilo Martinez garaiko ahotsik ezagunenetakoa Espainiako irratiko fikziogintzan.
2.2 Eta gurean zer? 1987 inguruan hasi ziren lehen aldiz euskaraz irratirako fikziozko istorioak lantzen. 1992an Arantxa Iturbe idazle eta kazetariak "Maite, maite, maitea" irrati nobela idatzi zuen, gerora Euskadi Irratian emitituko zutena. Euskarazko lehenengo irrati nobela ofizialtzat har daiteke Iturberena, baina aurreko urteetan ere egon ziren irratian fikziozko istorio laburrak sartzeko saiakerak. Honela azaldu zituen Iturbek euskarazko irratidramen hastapen horiek: "Orain dela bost urte, Goizean behin saioa egiten hasi ginenean, saiakera bitxi bat egin genuen euskaraz irrati nobelarik ez zegoela ikusirik. Horrela, Kale kontuak egiten hasi ginen. Irrati nobela modukoa zen, bost minutuko kapituluak zituen, eta irratiko bertako jendearekin burutu genuen. (…) Nik idazten nituen gidoiak, baina idazteko modu oso berezia zen. Kaleko kontuak ziren, familia baten inguruan sorturiko istoriak, topikoz beteta. Betiko muntaia zen, oso gauza etxekoak, baina irrati nobela gisa idatzi nuen. Ondoren, beste urtebetez, Odriozola Hotela egin genuen. Bost minutuko kapituluak ziren, kontu arruntez beterik, eta hau ere beste irrati nobela txiki bat zen. Aurrekoak bezala kapitulu asko zeukan, berrehunetik gora. Ez ziren inoiz bukatzen, beti zuten jarraipena. Dena den, irrati nobela bezala planteatuta, `Maite, maite, maitea' da lehenengoa." (Argia Aldizkaria, 1992-11-01) Gaur egun, gutxi dira euskarazko irratigintzan emititzen diren fikziozko istorioak (Gutierrez eta Fernandez, 2005: 133 ). Irratiaren kontsumoa azken 20 urteetan antzeko mailan mantendu bada ere (AIMC, 2018), irrati dramak sortzeko aurrekontu altuen ondorioz pixkanaka desagertzen ari den generoa da. Gaur egun, gehiago erabiltzen da publizitatean edo beste saioen barruan, esketx moduan. Dena dela, EiTB taldearen irratietan nahiz hainbat irrati libretan sortu dira zenbait irrati dramatiko azken urteetan. Aipatzekoa da, esaterako, Gasteizko Udalak EiTB taldearen laguntzarekin urtero antolatzen duen Perez Uralde Irrati Antzerkien lehiaketa. Euskarazko eta gaztelaniazko lanak aurkezten dira lehiaketa horretan.
3. Irrati dramatiko motak Fikziozko piezen luzeraren eta emisio aldien arabera, bost irrati dramatiko mota bereizi ditzakegu (Gutierrez eta Fernandez, 2005: 135): • Irratidrama osoa: emisio bakarrean hasi eta bukatzen den ekintza da. Fikziozko pieza oso bat da irratidrama mota hau, eta hasiera batean sortzeko errazena dirudien arren, zailtasun berezia dauka: emisio bakarrean aurkeztu beharra dira pertsonaiak eta egoerak. Pieza horien laburtasunak idazkera arin eta zehatza behar du ulergarria izan dadin. • Irrati antzerkia: antzerkirako idatzita dagoen testu dramatiko bat irratian 'antzezteko' egokitzean datza. Fikzio mota hau nagusitu zen irrati dramatikoen hastapenetan. Irrati drama osoaren edo irrati-nobelaren formatua izan dezake. Antzerkirako obra baten moldaketa egiteak ere badu bere zailtasuna: jatorrizko lanaren edukia bere osotasunean ez trasladatzeko arriskua dauka beti. • Irrati dramatikoen seriea: hainbat programek osatzen duten irrati dramatikoa da, istorio independienteko atalek osatzen dutena. Beraz, aurreko atalak entzun beharrik izan gabe uler dezake entzuleak edozein ataletan kontatzen den istorioa. Fikziozko kontakizunean zehar, pertsonaia bat edo batzuk errepikatu egiten dira, eta horiek dira istorioari jarraikortasuna ematen diotenak. Publikoaren eta pertsonaien arteko identifikatzea lortzea da irrati dramatiko horien helburua, baina baita zailtasuna ere. • Irrati-nobela: istorioa hainbat ataletan kontatzen da, baina serieen kasuan ez bezala, nahitaezkoa da atal guztiak edo gehienak entzutea istorioaren haria ez galtzeko. Irrati dramatikoen artean generorik zailenetarikoa da, istorioak iraun bitarteko atal guztietan publikoaren interesa mantentzea nahitaezko baitu.
4. Eredu ezberdinak Duela hiruzpalau urte izan nuen lehen aldiz irrati dramatikoekin harremana, etxez aldatu nintzenean eta etxe berrian telebistarik ez zegoela ikusita irrati dramatikoak bilatzen hasi ginenean. Interneten begira, Kaliman, el hombre increíble irratinobela mexikarrarekin egin genuen topo. 1963 eta 1991 artean aritu ziren Mexikon nobela hori emititzen, eta fama handia lortu zuen Hego Amerikan zehar. Gaurko ikuspegitik begiratuta, ordea, irrati nobela horren eredua zertxobait zaharkitua gelditu dela esango nuke: Kaliman superheroiaren abenturak kontatzen dituen kontakizun honetan deskribapen oso luzeak dira nagusi, eta ekintzak kontatu baino ekintza horien eta pertsonaien gaineko azalpen zehatz-zehatz eta luzeek hartzen dute kontakizunaren denbora gehiena. Narratzailearen lokuzioan ere, hiperboleak eta esajerazioak nagusi dira, Kalimanen pertsonaia goratzeko helburua dutenak. https://www.ivoox.com/podcast-podcast-kaliman-hombre-increible_sq_f182374_1.html Gaurkotasun handiagoa duten irrati nobelei dagokionez, aipatzekoak dira Espainiako Radio Nacional de Españak sortzen dituen Ficción Sonora atalerako irrati nobelak. Atal horretan dauden hainbaten artean, Bienvenido a la pasarela izenekoa jarraitu dut, esaterako. Hil berri den emakume bat 'pasarelan' dago orain, hil ondorengo eskenatoki bitxi batean. Emakumeak bertan izango dituen gorabeherak kontatzen dira fikziozko pieza honetan. Muntaiari dagokionez, Kalimanen irratinobelak baina askoz erritmo handiagoa duela nabaria da, musikak eta soinu efektuek askoz garrantzia handiagoa hartzen dute eta irratinobelari errealismoa eta naturaltasuna ematen diote. Nire irratidrama piezak honen antza handiagoa du muntaiaren eta kontakizunaren eredu aldetik. www.rtve.es/alacarta/audios/bienvenido-a-la-pasarela/ Bestalde, irratidramak istorioak kontatzeko ezezik, gai konkretu baten gainean jendea kontzientziatzeko erreminta ere izan daitezke. Badaude horren adibide ugari, baina bat aipatzearren, Pamela Palencianoren No sólo duelen los golpes irrati nobela hartuko dut. Izen bereko bakarrizketaren adaptazio bat egin zuen irratirako Pamela Palencianok, eta benetan berari gertatutako istorioetan oinarrituta genero bioentziaren inguruan jendea kontzientziatzea izan zuen helburu. Hainbat kapitulu grabatu zituzten, eta hemen daude guztiak entzungai: http://www.rednosotrasenelmundo.org/no-solo-duelen-los-golpes-de
5. Azalpen memoria 5.1. Irrati dramatikoaren GRALaren aukeraketa Gradu amaierako lanerako nire aukeren artean 'bereziena' zen Sormen proiektuak: Irrati Dramatiko bat sortzea gidoitik audio-postprodukzioraino deiturikoa. Bereziena, Kazetaritzako Gradutik etorrita, nire ikasketekin zuzenekeko harremana zuten beste zenbait aukerekin alderatuta (aldizkari baten sortzea, erreportaje sakona…) zertxobait aldentzen zelako. Zergatik aukeratu nuen, orduan? Hasteko, Kazetaritza ikasketei ekin baino lehenago, bi urtez Irudi eta Soinu ikasketak eginak nituen, eta beraz, orduko nire jakintzak nolabait berritzea eta eguneratzea izan da nire asmoetako bat. Batez ere ikus-entzunezko ikasleei zuzendutako GRAL hau aukeratu nuen, beraz, kazetaritzarekin ezezik ikusentzunezko munduarekin harreman pixka bat ere banuelako. Bestetik, kazetaritzako graduan zehar errealitatearen kontakizunari eta interpretazioari begira egon gara beti, eta fikziozko sorkuntza faltan somatu dut. Horregatik, arantza hori ateratzeko aukera egokia iruditu zitzaidan GRAL hau. Fikziozko istorioak idaztea gustoko izanik eta irratirako pieza txikien sorkuntzan lehenagotik nolabaiteko esperientzia izanda (kuña laburrak egiten batez ere), aukera egokia iruditu zitzaidan irrati dramatikoarena. Gainera, irratia nik neuk informatzeko euskarrien artean gehien erabiltzen dudana da, eta hainbat irrati dramatiko jarraitu izan ditut azken urteetan. Guzti hori kontuan izanda, erronka polita izan da niretzat irrati dramatikoa sortzearena, hasieratik amaierarainoko prozesua bizitzea. 5.2. Irrati dramatiko motaren eta gaiaren hautua Behin GRALa egiteko gaia esleitu zidatenean, lanean hasi baino lehen erabaki bat hartu beharra nuen: zein motatako irrati dramatikoa sortuko nuen? Hainbat aukera nituen eskuen artean: atalka emango zen irrati-nobela baten proiektua landu eta atal erdi bat grabatzea, 10-15 minutuko antzezlan bakarra eta orijinala sortzea edota ipuin, pelikula edo antzerkiren baten moldaketa egitea. Zalantza dezente izan ondoren, azkenean antzezlan bakar eta orijinala egitea erabaki nuen. Izan ere, irrati dramatiko bat sortzeko funtzionatu zezakeela uste nuen istoriotxo bat
idatzita neukan lehenagotik, zenbait urte lehenago gertatu zitzaidan pasarte batetik aterata: egun bizi naizen baserriaren aurrean gizon bat topatu nuen etxeari begira behin, hizketan hasi eta duela 70 urte etxe horretan jaiotakoa zela kontatu zidan hark. Bere familia urte askoan bertan bizitu zen, kanpora bota zituzten arte. Etxea ikustera gonbidatu eta sartu zenean, garai batean guztia nola zegoen azaltzen aritu zitzaidan begiak malkoz beteta: bera zein txokotan jaio zen, bere ama non egoten zen, gela bakoitza norena zen… Pasarte hartan oinarritu naiz Hautsaren ahotsa dramatikoaren gidoia idazteko orduan, nahiz istorioari gauza asko gehitu dizkiodan kontakizuna, pertsonaiak eta bukaera osatu ahal izateko. Nire helburua baserri baten lekukotasunarekin garai bateko bizitzaren eta gaur egungoaren arteko lotura egitea zen. Uste dut gaurkotasun handia duen gaia dela, izan ere, baserriaren iraganaz, egungo egoeraz eta etorkizunaz asko hitz egiten da azken aldian. Garai bateko baserritarren bizitzaz, ohiturez edota lan egiteko moduez interesa badago, ziurrenik azken urteetan denbora tarte laburrean garai bateko bizitza horren erabateko etetea ematen ari delako. Batzuk erabateko eten hori eman ez dadin lanean dabiltza, belaunaldien arteko trasmisioa bultzatzen eta iraganeko jakinduria baliotan jartzen. Hor daude, esaterako, Asier Altunaren Amama filma, Izaro Gonzalez Ieregiren 81 amama dokumentala edota Miren Tirapuren Atte hil aurretik antzezlana. Jakin banekien gai hori irratira eramatea eta aurreko belaunaldien eta egungoen lotura hori soinuekin soilik egitea ez zela lan erraza izanen, baina zailtasunak zailtasun, erronka polita iruditu zitzaidan. 5.3. Sinopsia Hiriko bi gaztek baserri bat okupatu dute herri txiki bateko mendiko auzoan. Bertan euren pentsatzeko moduarekin koherenteago izanen den bizitza egiten hastea da asmoa: baratze ekologikoa, herri txiki bateko bizitza,… Ustekabean, ordea, baserrian sartu eta bertan topatuko dituzten magnetofoi eta grabazio zahar batzuen bidez, aspaldiko garai baterako bidaia eginen dute: hamarkadak lehenago baserri hartan bizitu izan zen familiaren grabaketak topatuko dituzte etxean, hautsez hartuta, baina oraindik erreproduzitu eta entzun daitezkeenak. Grabazioetan entzundakoari eta ondoko baserrikoek kontatu diotenari pista jarraituz, familia hartatik geratzen direnekin harremanetan jartzen saiatuko dira bi gazteak.
6. Hasieratik bukaerara, jarraitutako pausoak 6.1 Gidoiaren sorkuntza Lehenago aipatu bezala, esperientzia pertsonal batetik abiatu zen gidoiaren ideia nagusia. Aldez aurretik idatzita neukan istorio labur hori irrati dramatiko baterako egokitzea izanen zen pausorik zailena. Istorioaren oinarrian zegoena, helburu nagusia, zera zen: garai bateko bizimoduaren (eta jendearen) eta gaur egungoaren arteko lotura egitea, iraganaren eta orainaren arteko lotura, azken batean. Harreman hori soinuekin soilik egitea ez da lan erraza, eta honako galdera egin nion nire buruari: zein modutan agertu daiteke iragana irratian? Magnetofoiaren eta grabazio zaharren ideia etorri zitzaidan burura segituan. Magnetofoiaren historian zertxobait arakatzen aritu nintzen nire istorioko garaiarekin bateragarria ote zen ikusteko. Eta bai, 60-70. hamarkadetan magnetofoiak bazeudela ikusi nuen, nahiz ez ziren ohikoak etxe guztietan. Horregatik, seme kazetariaren profila sartzea erabaki nuen, baserri hartara magnetofoia nondik nora iritsi zen justifikatzeko nolabait. Aipatzekoa da, seme kazetariaren ideiak ere baduela nire bizipen pertsonaletatik: osaba kazetaria dut, gaztetan EEBBetan ibilia, eta askotan imajinatu izan dut nola izanen zen bere hango bizitzaren eta Euskal Herriko bere familiaren baserriko bizitzaren arteko harremana garai hartan. Momentu edota toki ezberdinetan gertatzen diren lau eszena bereizi ditut gidoiean. Behin gidoia gutxi gora behera zehaztuta eta antolatuta izanda, bigarren pauso batera pasatu nintzen: pertsonaien aukeraketara. 6.2 Pertsonaien eta ahotsen aukeraketa Kontakizunean pertsona gehiago azaltzen badira ere, kasu gehienetan bi protagonisten eta Iñakiren pertsonaiaren bidez ekartzen dira besteen ahotsak istoriora. Adibidez, ondoko baserriko amonaren kontakizuna zeharka ageri da, Karlos protagonistaren ahotsetik. Beraz, bi protagonista nagusi eta hirugarren pertsonaia garrantzitsu batek dute kontakizunaren pisu handiena: Karlos eta June gazte okupak, protagonistak, eta Iñaki (edo Inaxio) Almandoz familiako semeak, kazetariak. Ahotsen aukeraketa egiterako orduan lehenengo banaketa euskalkiena izan zen: gazte okupak hirikoak izanik (aipatzen ez bada ere, Iruñea
ingurukoak), euskara batua erabiltzen dute, noizbehinka erdarakada batzuk ere sartuz. Iñakiren eta Almandoz familiako beste kideen euskara, berriz, Nafarroa iparraldeko euskalkia izatea erabaki nuen (Leitzaldekoan, zehazkiago). Hizkeraren ezberdintasun horiekin istorioaren oinarrian dagoen banaketa eta lotura egitea zen asmoa, nolabait: garai bateko bizitzarekin harremana dutenek beren euskalkian hitz egiten dute, eta egungo bizitzaren ordezkariek, hiriarekin lotuagoak, euskara batua. Aipatzekoa da, baita ere, Iñakiren eta Mamenen ahotsak beraien bizitzako bi momentu ezberdinetan agertzen direla kontakizunean: bata, beraien gazte garaian, magnetofoiko grabazioan entzuten den elkarrizketa horretan, eta bestea gaur egun, jada adineko pertsonak direla. Ahotsek denborarekin jasaten duten aldaketa eragiten saiatu naiz, efektu ezberdinak erabiliz. Esaterako, bi pertsonaia horien gaztetako ahotsak normal utzi ditut, baina zahartuta agertzen diren momentu horietan grabeak sartu dizkiot ahotsari eta tonu baxuagoa jarri, adinaren aldaketa hori nabarmentzeko. Hala ere, esan beharra dago emaitzean ez dela gehiegi antzematen efektua. Izan ere, efektuekin ahotsak asko aldatuta oso artifizial gelditzen ziren, eta nahiago izan dut neurri txikiagoan erabili. Aktore lanetarako inguruko jendea bilatu dut, ez dira antzezle profesionalak, eta hori ere nabaritzen da emaitzean. Saiatu ginen antzezteko erraztasuna duen jendea topatzen, lotsa gutxikoa eta gidoia irakurri baino antzeztu egingo zuena. Saiatu dira eta esango nuke lortu dutela nahiko era naturalean aritzea eta gidoia beraien espresioetara eramatea, baina egia da momenturen batean nabari dela gidoia irakurtzen ari direla. Hala ere, eta emaitza 'etxeko' samarra izanda ere, uste dut nahiko txukun gelditu dela azkenean. Bestalde, istorioaren haria gidatzeko narratzailearen ahotsa erabili dut kontakizunean. Narratzailearen lana da hasierako egoera eta pertsonaiak aurkeztea, eta eszena batetik bestera pasatzerakoan loturak egitea. Deskribapenak dira nagusi narratzaile orojakilearen lokuzioan, beraz. 6.3 Grabaketa Ahotsen grabaketak bi modu ezberdinetan egin ditut. Alde batetik, elkarrizketa gehienak Leitzako Karrape Irratiko estudioan grabatu ditugu, soinu teknikari baten laguntzarekin.
Bertan hiru mikrofono geneuzkan aldi berean grabatzeko. Elkarrizketak zuzenean grabatzeko aukera eman zigun horrek, hiru pertsonek aldi berean hitz egin bait zezaketen, bakoitzak bere mikrofonotik. Elkarrizketei naturaltasuna eta arintasuna eman zion horrek, nire ustez. Audacity programa erabili genuen pertsonaien elkarrizketak grabatzeko. Aipatzekoa da, grabaketa eguneko elkarrizketa guztiak ez zirela espero bezain ongi atera: eszena bakoitzaren toma bat baino gehiago grabatu genituen Audacityko proiektu berean, ondoren muntaketan aukeratu ahal izateko. Proiektu berean pista berriak gratzeko momentuan, ordea, aurretik grabatutako pisten soinuaren itzulera arazoa izan genuen, gu ohartu ere egin gabe. Ustez guztia ongi grabatu eta etxera itzultzean, lehen tomak soilik zeudela ongi ohartu ginen, eta zenbait grabaketa errepikatu egin behar izan genituen handik denbora batera. Errepikatu genituen grabaketa horiek irratiko estudioan beharrean eskuko grabagailuarekin grabatu behar izan genituen, eta momenturen batean nabaritu egiten da ahotsen aldaketa hori. Aipatutako elkarrizketa horien errepikapenak, narratzailearen ahotsa eta zenbait soinu (txorien kantuak eta giro soinuak, esaterako) eskuko stereo grabagailu batekin grabatu ditut, Olympus markako Digital Voice Recorder WS-831 batekin, hain zuzen. Beste zenbait efektu interneteko soinu bankuetatik atera ditut, baina grabatzeko eskuragarri eta erraz nituenak nahiago izan ditut nik neuk grabatu, errealtasuna irabazten baitu kontakizunak modu horretan nire ustez. Eszena guztiek dute hasieratik bukaerara giro soinu propioa, eszena osoan mantentzen dena, jarraikortasuna eta osotasuna emateko. 6.4 Postprodukzioa Behin elkarrizketa guztiak eta narratzailearen ahotsa grabatu eta efektu nahiz musikak lortuta, irrati dramatikoaren edizioari ekin nion. Ediziorako erabili dudan programa Audacity izan da, audio editore sinple eta intuitibo honek nire lanerako nahikoa erreminta eskaintzen zizkidalako. Lehenik eta behin, pertsonaien elkarrizketen eta narratzailearen grabaketen artean aukeraketa egin nuen: grabaketa ezberdinetatik egokien zeuden zatiak hartu eta elkarrizketak eta narrazioa osorik muntatu nituen. Behin elkarrizketak eta narratzailearen ahotsa auke-
ratuta eta ordenatuta izan ondoren, musika eta soinu efektuekin osatzeari ekin nion. Horretarako, Audacity programako lan mahaian ondorengo pistak banatu ditut: -Bi stereo pista istorioko pertsonaien ahotsentzat (eszenaren batean hiru pista izan dira) -Stereo pista bat narratzailearen ahotsarentzat -Stereo pista bat musikarentzat -Hiru stereo pista soinu efektu ezberdinentzat Ahotsei dagokionez, guztiak bolumen berean jartzea izan da lehenengo lana, baita narratzailearen ahotsa ere. Horrez gain, musika eta soinu efektuak istorioan zehar zehazki behar zuten tokian muntatzen ere denbora eman dut. Horietako zenbaitetan, Fade In bidez txertatu ditut musikak eta efektuak, hau da, zerotik pixkanaka bolumena goratuz sartu dira istorioan, kolpean izan beharrean. Lehenago aipatu bezala, zenbait pertsonairen ahotsekin (Iñakirena eta Mamenena kasu) denbora dezente pasatu dut lanean, euren gaztetako ahotsa eta zahartzaroko ahotsa ezberdintzeko. Ekualizazio eta efektu ezberdinen bidez saiatu naiz berez ahots bera den horri ezaugarri ezberdinak ematen, denboraren banaketa hori lortzeko. Eta estudioan eta grabagailuarekin grabatutako ahotsen ezberdintasunak nolabait berdintzen ere saiatu naiz, erreberberazioarekin eta ekualizazioarekin jokatuz. Ezberdintasunak zertxobait txikitzea lortu dut, baina nabaritzen da hala ere elkarrizketa guztiak ez daudela modu berean grabatuak. Posprodukzioan sortu zaizkidan arazoen artean, nagusiena lehenago aipatu dudana izan da, grabaketatik eratorritako arazoa: Karrape Irratiko estudioan grabatutako pasarteetan, ahotsek erreberberazio handia zuten, eta erreberberazio horrek gela baten barruan grabatutako soinua sortzen zuen. Kalean gertatzen ziren eszenetan, hasierako eszenan kasu, erreberberazio horri buelta ematen saiatu naiz efektu ezberdinen bidez, baina ez dut emaitza egokia lortu azkenean.
6.5 Espazio eta denboraren sorkuntzarako elementuak Soinuen bidez eszenak espazio ezberdinetan gertatzen direla azaltzea eta denboran zehar aurrera eta atzera jauziak egitea erronka izan da niretzat. Denboraren elementuak garrantzia berezia zuen gainera irrati dramatiko honetan, lehenaldiarekin lotura egitea baitzen asmoa. Hainbat elementu sonoro erabili ditut irrati dramatikoan garai eta momentu ezberdinak sortzeko: 1) Magnetofoiko grabazio zaharrak: bi gazteek baserri zaharrean topatzen dituzten magnetofoiko grabazio zaharrak dira irrati dramatiko honetan lehenaldiarekin lotura egiteko erabili ditudan erreminta nagusia. Grabazio horiek beste garai batekoak zirela erakusteko soinu efektu berezia sartu diet elkarrizketa horiei: magnetofoi zaharrek atera ohi duten soinu hautsia, kraskatua eta zikiña eman diet ahotsei internetetik deskargatutako efektu baten bidez. Helburua da entzuleek segituan ulertzea elkarrizketa hori ez dela momentu horretan ematen ari, aspaldiko grabazio bat dela baizik. Denboran atzera jauzi bat egitea da asmoa, azken batean. Grabazioaren soinu hautsi horrez gain, ahotsen ezaugarriek ere ematen dute elkarrizketa hori iraganean kokatzeko pistaren bat. Magnetofoiko grabazio zaharretan Iñakiren eta Mamenen ahotsak pertsona gazteenak dira, tonu agudokoak. Gaur egungo beraien ahotsek berriz, tonu grabeagoa dute, ahots horien jabeak zahartu direnaren seinale. Ahotsen tonuan aldaketa hori ere narrazioaren denboran jauziak sortzeko erabiltzen saiatu naiz. Azkenik, magnetofoiko grabazioen zati horretan hizkera ere erabili dut elkarrizketa zahar hori iraganean kokatzeko. Saiatu naiz Iñakiren eta bere ama zenaren arteko elkarrizketa horretan ahalik eta euskara itxiena erabiltzen, adineko jendeak egun hitz egiten duen hizkera hori, alegia. Uste dut hizkera horrek ere pertsonen adinaren gaineko pista dezente eman ditzakeela. Ama-semeen arteko elkarrizketa horretan hitanoa ere helburu berberarekin erabili da. 2) Kontakizunaren denboran elipsiak eta trantsizioak: Lau eszena ezberdinetan dago banatuta irratidrama, eta eszena batetik bestera denboran jauziak egiten dira, elipsia dago. Denboran jauzi horiek adierazteko gehien erabili dudan elementua musikarena izan da: eszena (eta beraz, momentu jakin bat) amaitzen dela adierazteko musika pixkanaka
baxutzen doa, eszenatik ateratzen (Fade Out). Eszena berria hastean, berriz (eta beraz, beste momentu batera jauzi egitean), beste musika bat pixkanaka igotzen doa, pixkanaka planoan sartzen bezala (Fade In). Musikarik erabili ez dudan jauzietan, soinu efektuek edota pertsonaien ahotsek musikaren paper bera bete dute: pixkanaka bolumena baxutuz doanean eszenaren amaiera adierazten da, eta pixkanaka bolumena altutuz doanean eszena/momentu eta toki berri baten hasiera iragartzen da. Espazioaren sorkuntzarako, berriz, soinu efektu ezberdinak txertatu ditut muntaketan: kanpoan gertatzen ziren eszenetan, hasierako eszena horretan adibidez, txorien kantu soinuak eta mendiko soinuak erabili ditut bi gazteak baserrian daudela kokatzeko. Atearen kolpe soinuekin eraikin batean sartu nahiean daudela adierazi nahi izan dut. Azken batean, giro soinuak ematen dizkio pistak entzuleari eszena bakoitza non gertatzen den imajinatzeko: kafetegiko soinuak, txorien kantuak, etxe barruan ematen diren pausoen eta atearen soinuak… Bestalde, narratzailearen ahotsak ere eszena bakoitzean espazioaren deskribapena egiten du, hartzailea kokatzeko helburuarekin.
7. Lan kronograma Hasiera batean GRALa otsaileko deialdian aurkezteko asmoa banuen ere, segituan ohartu nintzen uste baino denbora gehiago eskatuko zidala lana amaitzeak. Gidoia nahiko azkar idatzi nuen ideia oso garbi nuelako buruan aspaldidanik, baina grabaketetan sortutako arazoek epeak atzeratzera behartu naute. Gutxi gora behera, ondorengo lan egutegia jarraitu dut lanarekin hasi nintzenetik bukaeraraino. AZAROA - ABENDUA URTARRILAMARTXOA APIRILA MAIATZA Gidoia idatzi, aktore lanetarako pertsonak lotu Grabaketak egin eta gaizki ateratakoak errepikatu Edizioarekin eta idatzizko txostenarekin hasi Edizioa eta idatzizko txostena amaitu
JUNE: Buf, ba ez dakit noizkoa izanen den grabaketa, baina magnetofono zahar hau ikusita… ez dakit, 60. hamarkada baino beranduagokoa denik ez dut uste. Flipantea da makina zahar honek oraindik funtzionatzea… KARLOS: Ba bai. Baina ez dakit, arraroa da, beste norbaiten etxean nagoen sentsazioa daukat orain. Ez dakit, beste norbaiten bizitzan, intimitatean, muturra sartzen ariko banitz bezala… JUNE: Bai, badakit, nik ere badut sentsazio hori. Baina jode, etxe honek hutsik daramatza urte pila bat, hori badakigu. Ze desmadrea dagoen ikusi besterik ez dago… Ez dakit, Karlos, agian han goiko baserrian galdetu dezakegu zein bizi zen hemen, nortzuk diren grabaziokoak, ta saiatu gaitezke haiek lokalizatzen… KARLOS: Ya. Pista batzuk badauzkagu: Inaxio izeneko kazetari bat, Ameriketan ibilia, Mamen bere arreba… Ez dut uste informazioa lortzea zaila izanen denik, ziur herrian denek ezagutuko dutela elkar. Joanen naiz ni goiko baserrira galdetzera. Itxi atea eta gelditu zu hemen, badaezpada. (Musika - Bela Fleck - Sliding down FADE OUT) BIGARREN ESZENA (MUSIKA GELDITZEN DA, KOLPEZ)(Atea jotzen du norbaitek, tok tok) KARLOS: (Ahots baxuan) June, ni naiz, ireki atea… (Ate soinua, ñiiiii) JUNE: Eta? Hitz egin duzu auzokoekin? KARLOS: Bai, horko amonarekin egon naiz. Hasieran deskonfiatu xamar agertu da, baina euskaraz egiten nuela ikusita lasaitu da pixka bat. Pentsatzen genuen bezala, urte asko daramatza baserriak hutsik. Maxurrenea izena du etxe honek! Amonak kontatu dit Almandoztarrak bizitu zirela hemen urte askoan, gurasoak eta lau seme alaba ziren: hiru anai eta arreba bakarra. Semeak kanpora joanak, alaba gelditu zen gurasoekin haiek zahartu eta hil arte. Mamen delako hori, alegia. Aita hil eta gutxira hil omen zen ama, 82an. Etxea ez zen beraiena, alkilerrean zeuden, eta gurasoak hiltzean jabeek alaba kanpora bidali omen zuten, ez zioten etxea saldu nahi izan. Hirira joan omen zen, eta geroztik ezer gutxi dakite haiez, soilik anaietako gazteena irratian aritzen dela lanean. Egunero entzuten omen dute gaueko notizietan esatari. JUNE: Jode, a ze istorioa… Eta orain zer, anai horrekin kontaktatzen saiatuko gara behintzat, ezta? KARLOS: Saiatu beharko… zinta zahar gutzi horiek emateko bada ere. JUNE: Zu kanpoan egon bitartean beste grabazio bat entzuten egon naiz…. KARLOS: Eta?? JUNE: Sin mas, familiak sukaldean grabatutakoa zen, gaztaina jaten zeudela. Egia esan, umorekoak ematen zuten denek ere, ez dakit, elkar zirikatzen zebiltzan, algaraka… Sentsazioa dut gustora bizi zirela hemen, Karlos, familia lotuta zegoela, beren artean eta baita
baserriari ere. Eta amonak zuri kontatu dizunagatik, seguru penaz utzi zutela etxe hau gurasoak hil eta gero. Bizitza oso baten ondoren… KARLOS: Ba bai… ez zen erreza izango. Gauza bat, badaukazu irratia mugikorrean? JUNE: Bai, zergatik? KARLOS: Gaueko notiziak hasiko direlako bost minutu barru… (Irratia sintonizatzen ari dira, pssszzz ñiii, sintonizatzen dute kanala azkenean. Gaueko albistegiaren introa, esataria hizketan hasten da). ESATARIA/IÑAKI: Gabon jaun andreok, 21:00ak dira, gaueko albistegiarekin hastera goaz. JUNE: Bera da, Karlos! Inaxio da! IRRATIA: Gaueko albistegia Iñaki Almandozen eskutik. (Irratia fondotik entzuten da: "Etxebizitza hutsen kopuruak gora egin du azken bost urteetan Eustat erakundeak gaur argitaratutako txostenean adierazi duenez. EAEn jadanik etxebizitza kopuruaren %25 erabilpenik gabe dagoela ondorioztatu dute ikerketaren emaitzek. Gazteek etxebizitzarako sarbidean dituzten zailtasunen aurrean, erabilpenik ez duten bizitokien gainean neurriak hartzeko lanean dihardutela adierazi du gaur goizean lehendakariak Bilbon egindako prentsaurrekoan…) KARLOS: Bale, badakigu orduan zer egin behar dugun… (IRRATIE FADE OUT) HIRUGARREN ESZENA (KAFETEGIKO SOINUAK FADE IN) NARRATZAILEA: Donostiako taberna batean jarri dute hitzordua Inaxio… zera… Iñaki Almandozekin. Azkar aldatu zaio gizonari ahots tonu serioa telefonoz Maxurrenea hitza entzun duenean. (KAFETEGIKO SOINAK OFF) IÑAKI: Nola?? Baserriko grabazioak aurkittu dittuzuela? Baño etxeko jabek han deus eztzegoala esan ziun ta… (KAFETEGIKO SOINUAK ON) NARRATZAILEA: Segituan eman dio baiezkoa gazteen elkartzeko proposamenari. Barandi tabernan, arratsaldeko 17:00etan. (Tabernako soinua, jendea, katilu soinuak… ALTUAGO) IÑAKI: Baño, ordun, baserrin bizi zate zuek oain? Etxea erosi duzue, edo? Jabek etziun saldu ere in nahi izan bere garaien, nahikoa aberastue zegoan hue… JUNE: Ez, bueno, erosi ez… Alkiler sozial moduko batean gaudela esan daiteke… Jabeekin ez dugu harreman handiegierik, egia esan. Zuekin biltzeak garrantzia gehiago zuen | science |
addi-3cce35f48320 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28604 | Kulturartekotasuna eskola baten behaketa | Aretxabaleta Larrabeiti, Irati | 2018 | Gasteizeko eskola publiko batean egindako ikerketa lan honen bidez, eskola honetan kulturartekotasuna lantzen den aztertu nahi da. Azken urteetan globalizazioaren fenomenoak ikasle etorkinen kopurua igo eta eskoletan kultura ezberdinetako haurrak batera egotea ekarri du. Honen aurrean eskolak inklusioak dakartzan erronka berriei aurre egin behar izan die. Lan honen helburuak, eskolako aniztasun kulturalaren errealitatea ezagutzea; hezkuntza komunitateak, inklusioaz eta kulturartekotasunaz duen ikuspegiaz jabetzea; eta eskolak kulturarteko hezkuntzaren inguruan egindako lana deskribatzea dira. Horretarako atal teorikoan aditu ezberdinen planteamenduak azaldu dira. Ondoren, atal praktikoa egiteko erabili diren tresnak galdetegiak izan dira eta hezkuntza komunitateko kide ezberdinek hartu dute parte, guztira 26 familia, 36 ikasle eta 17 irakasle izan dira. Azkenik, emaitzak ikusita ondorioztatu da, eskolan aniztasun kulturala dagoela, hezkuntza komunitateak ez dituela inklusioa eta kulturartekotasuna positiboki baloratzen, eta eskolan ez dela kulturartekotasuna behar beste lantzen. Honen aurrean, gaian sakontzeko kulturartekotasunean zentratutako ikerketa gehiago egiteko beharra proposatzen da.
Kulturartekotasuna, hezkuntza komunitatea, lehen hezkuntza, eskola publikoa
Sarrera eta justifikazioa
" Kulturarteko hezkuntza ilusioz beteriko apustua da, praktikan aurrera eramateko zaila, baina hezkuntza gure bizitzako erronkarik zailenetarikoa eta beharrezkoenetarikoa da eta horretaz kontziente izan behar gara" (Leiva eta Escarbajal, 2001).
Lehen hezkuntzako graduko hirugarren mailan iritsi zen GRAL-a zein gairi buruz egin behar zen pentsatzeko unea. Hasiera batean, ez zegoen oso argi lana nondik bideratu baina argi zegoen lan hau aniztasunaren inguruan egin nahi zela. Beraz, honakoa garatu eta proposamen berri bat aurrera eramatea erabaki zen.
Laugarren ikasturtea iritsi zen eta honekin batera GRAL-arekin hasteko momentua etorri zen. Kuturarteko hezkuntza gaia lantzea erabakita zegoen baina oraindik ez zegoen argi nola garatuko zen gai hori eta beraz hausnarketa ezberdinak egin ziren. Kulturartekotasunaren gaia lantzea erabaki zen batez ere bi arrazoi nagusirengatik. Alde batetik, orain arte egindako praktikaldietan behatu ahal izan delako eskoletan gero eta aniztasun handiagoa dagoela kulturei eta jatorriei dagokionez eta hori horrela izanda ere, eskolaren eta hezkuntza komunitatearen funtzionamendua azken urteetan ez da asko aldatu errealitate berri horretara moldatzerako orduan. Bestalde, gaur egungo globalizazioaren ondorioz gero eta nabariagoa da kultura nagusiek kultura minoritarioak desagerrarazi edota zapaltzen dituztela, hori gerta ez dadin uste da garrantzitsua dela kulturarteko hezkuntza sustatzea haurrek txikitatik kulturekiko jarrera positiboa izan dezaten.
Gaian murgildu baino lehen, beharrezkoa da multikulturalitatea eta kulturartekotasuna hitzak alderatzea, antzekotasunak dituzten arren desberdinak direlako. Multikulturalitatea gertatzen da momentu eta espazio berdinean kultura ezberdinak elkartzen direnean eta kulturartekotasuna, aldiz, kultura guztiei garrantzi bera eman eta kultur aniztasuna era positiboan ulertzen denean gertatzen da. Sarritan eskoletan kultura ezberdinetako ikasle eta familiak elkartzen direnean gatazkak edo arazoak sortzen dira, horiek gertatzea saihestezina denez gero, momentu horiek hezkuntzaren parte bihurtu eta gizartearen prozesuan beharrezkoak diren jarrerak eta jokabideak eskuratzeko aukera bezala erabili daitezke. Horrela, kultura aniztasuna zerbait negatiboa izan beharrean, aberasgarria bihurtuko da hezkuntza komunitate osoarentzat.
Lan honetan, lehenengo atal teorikoan, autore, lege eta programa ezberdinek kulturarteko hezkuntzaren inguruan diotena azalduko da, hiru aspektutan sakonduz: inklusioa eta interkulturalitatea, esparru juridikoa eta hezkuntza komunitatea. Ondoren, behin
berrikusketa teorikoa eginda, lan hau aurrera eramateko planteatu diren helburu eta hipotesiak azaltzen dira. Bigarren atal praktikoan, esparru praktikoa aurrera eramateko erabili den metodologia, lortutako emaitzak, ateratako ondorioak eta lan honek izandako mugak eta etorkizunari begira lantzeko aukerak azaltzen dira. Azkenik, erreferentzia bibliografikoak eta eranskinak daude.
Baina, zer egin da hezkuntzan kulturartekotasunaren inguruan? Praktikan aurrera eramaten da? Ba al dago kulturartekotasuna lantzeko modurik? Galdera hauei guztiei erantzuteko eta etorkizunean kulturartekotasunari eman beharreko garrantzia emateko erabiliko da lan hau.
1. Esparru teorikoa eta kontzeptuala: kulturartekotasuna eta hezkuntza komunitatea 1.1. Inklusioa eta kulturartekotasuna
Hezkuntzak ibilbide luzea egin du pertsona ezberdinen hezkuntzarako eskubide urraketetatik, gaur egungo hala moduzko integraziora arte; honako hau noski maila eta modu ezberdinetan eman izan da. Aipatzekoa da ibilbide hau ez dela bakarra eta lineala izan (Parrilla, 2002).
Kulturarteko hezkuntza gaur egun oraindik erronka bat da gure gizartearentzat. Definitu aurretik, hezkuntza eta kultura kontzeptuak azalduko dira (Oion, 2003).
Hezkuntza, errealitate indibiduala eta kolektiboa eraldatzeko, ulertu eta jarduteko gaitasuna izatea da batzuen ustez. Hezkuntzak errealitatea transformatzen laguntzen du baita bizi garen mundua ere eta honako hau hezkuntza popularra izenez ere ezagutzen da. Hezkuntza mota honek errealitate hurbilean influentziak eragiteko gai diren ezagutzak eraikitzen ditu, kolektiboen beharrizanen asetzea bilatzen du eta guztien erabakitzearen eta parte hartzearen alde egiten du, beharrizanak, interesak edota helburuak betetzeko (Oion, 2003).
Kulturaren barruan hainbat aspektu sartzen dira, horien artean balioak, sinesmenak, arauak, erlazio sozial motak, ekonomia, artea, etab. Antropologia tradizionalak, kultura, lurralde kokalekuari parekatu zion, horrela konparaketa sistemak sortu eta kultura ezberdinen arteko talkak sortzeko. Honek, kultura ezberdinen arteko nagusitasunak eta desberdintasunak sortzea eragin zuen. Honen ondorioz, kulturak haien barnean homogeneo bezala ulertzea eta besteekin alderatzerakoan hetereogeneo bezala ulertzea eragin du, dibertsitate kulturalari ateak itxiz edota azpikulturak sortzea mugatuz (Oion, 2003).
Kulturartekotasunak ikuspegien arteko interakzio eta elkarrekikotasuna eragiten du. Horrela, pertsonen eta kultura ezberdinen elkarbizitza eta horizontaltasuna martxan jarriz. Kulturarteko ikuspegiak bi helburu nagusi dauzka: alde batetik, kultura ezberdinen arteko dialogoen bidez, haien artean interakzio aberasgarriak sortzea. Bestalde, gizarte konplexu eta
anitzean txertatzeko beharrezkoak diren errekurtsoak eskaintzea talde kultural guztiek (nagusiak eta minoritarioak) eskubide eta aukera berberak izan ditzaten (Oion, 2003).
Inklusioa aipatzea ezinbestekoa da kulturartekotasuna hitza ulertzeko, inklusioaren kontzientzia sozialean UNESCOk eragin handia izan zuen, batez ere giza eskubide eta hezkuntzaren eskubideei dagokionez. Kontzientziazio horren eraginez, 1990ean UNESCOk Thailandian konferentzia bat antolatu zuen eta bertan Gizarte zibilizatu eta garatuen artean guztiontzako hezkuntza eskubidea bermatzea erabaki zen, horrela inklusioaren kontzeptua irekiz. Konferentzia honek sortutako kontzientziazio mugimenduaren eraginez, lau urte beranduago eta berriro ere UNESCOri esker, Salamancan 88 herrialde eta nazioarteko 25 antolakundek hezkuntzaren inklusiora bideratutako hezkuntza sistemak edo jarduerak garatuko zituztela erabaki zuten.
Salamancako adierazpenean, inklusioa haur eta pertsona guztien eskubide bezala ulertzen da eta ez soilik behar bereziak dituzten pertsonentzako. Honela, kontzeptu hau profesional askoren egunerokotasunean murgiltzen hasi zen (Parrilla, 2002).
Inklusioa gertakari sozial bat da eta esklusioa da gaur egungo gizartearen arazo handienetako bat. Baina, esklusioa ez da XX. mendeko kontzeptu bat, betidanik egon izan da gaur egun handiagoa den arren. Globalizazioak eta aldaketa handiek eragin dute pertsona, kultura eta herrialde ezberdinak baztertzea eta, aldi berean, horien esklusioaren kontra borrokatu behar izatea. Honekin lotuta, hezkuntza sistemetan aniztasuna kutsu negatiboarekin ulertu izan da eta esfortzu gehienak horren kontra egiteko bideratu izan dira. Aniztasunaren aurrean, hezkuntzak, antolamendu eta trataera bereiziak egin ditu. Hala nola, eskoletako azterketa orokorrak, programa eta gela bereiziak sortzea, etab. Inklusioaren kontzeptua oso berandu iritsi da hezkuntzara eta modu ezberdin eta desorekatuan aplikatu da, askotan atzerapausoak emanez aurrera egin behar zenean. Orain arte eskolak aniztasunari erantzuteko hartutako erabakiak lau faseetan sailkatu daitezke (Parrilla 2002): Esklusioa (hezkuntzarako eskubidea ukatzea): lehenengo etapa honetan, eskolara joateko eskubidea ukatzen zitzaien interes burokratiko, eklesiastiko edo militarrerako mesedeetan ez zeuden pertsona talde guztiei. Segregazioa (hezkuntzarako eskubidea taldeka ezberdinduta): bigarren etapa honetan, aurreko kolektiboak eskolara joateko eskubidea eskuratzen dute baina sistema bereizi batean. Ikasleen jatorri eta gizarte-mailaren arabera norabide ezberdinak hartzen zituzten; eskola bereziak zeuden etnia eta kultura gutxituen partaide ziren haurrak;
emakumeak hezkuntzarako eskubidea lortu zuten baina eskolak sexuen arabera bereizi zirelarik. Erreforma integratzaileak: hezkuntza eskubidean eragin handia izan zuten erreforma hauek. Baztertze egoeran egondako kolektibo ezberdinen erreklamazioen ondorioz sortutako erreformak dira. Honekin hezkuntza sistema eta eskola berdinetan, jatorri sozioekonomiko, kultural, sexu eta behar ezberdinetako haurrak elkarrekin egotea bultzatu nahi da. Honako hau 50 eta 60ko hamarkadetan gertatu zen. Baina, aldaketa hauek askoren ustez, fisikoak baino ez ziren izan, eskolan moldaketa gutxi eman ziren edo bat ere ez zen eman. Erreforma inklusiboak: eskoletan egindako aldaketa guztiak (irakasleak, curriculuma, antolamendua…) kontuan izanda ere, zailtasun handiak daude aniztasuna modu parekide batean landu ahal izateko. Gaur egun bazterketak presente daude. Inklusioak esan nahi du guztiena den komunitatean parte hartzea, honetan egoteko eta modu aktiboan parte hartzeko eskubideak bermatzen direlarik.
Eskolaren erronka ez da eskola "moldatzea" pertsona talde ezberdinak bertan sartzeko, horrez gain berrantolaketa global bat egin behar da haur bakoitzaren beharrizanei erantzun egokia eman ahal izateko (Parrilla, 2002).
UNESCOren "la educación encierra un tesoro" txostenean, XXI. mendeko hezkuntzarako beharrezkoak diren lau pilare garrantzitsuenak deskribatzen ditu: ezagutzen ikasi, egiten ikasi, elkarrekin bizitzen ikasi eta izaten ikasi. Izaten ikasteak eta elkarrekin bizitzen ikasteak, lotura zuzena dute garapen pertsonalarekin, besteen ezagutzarekin eta enpatian oinarritutako erlazioekin. Honako hau beste era batera esanda, kulturarteko hezkuntzari buruz hitz egiten ari garela esango genuke. Kulturartekotasuna, kulturen ezberdintasun eta aniztasunetan zentratzen da eta ez kulturalki ezberdinak diren horientzako hezkuntzan. Gaur egun bizi garen mundu globalizatu honetan, elkarren artean bizitzen ikasi behar dugu modu sortzaile eta aberasgarri batean (Sáez, 2001).
Kulturarteko hezkuntza ondorengoa da: errespetuan eta aniztasun kulturalaren balioespenean oinarritzen den hezkuntza ikuspuntua; gizarteko kide guztioi eta bakoitzari zuzendua dagoena, interbentzio eredu bat proposatzen duena formala eta informala, integratua eta guztien aukera zein emaitzen berdintasunean oinarritzen dena baita arrazismoa gainditzen duena ere (Sáez, 2001).
Kulturarteko hezkuntza ondorengo printzipioetan oinarritzen da: elkarrekintzan dauden kultura guztienganako errespetua sustatzea eta kultura gutxituak beste kulturara egokitzeko egindako politikak kondenatzea; kulturarteko hezkuntza ikasle guztientzako da esanguratsua eta ez soilik kultura gutxituen partaide direnentzat; etnia edo kulturen inguruan sortutako arazoak ez dira aldebakarrera zuzendutako egoera bezala konpondu behar, gizarte global eta orokorrean zuzendu beharrekoak dira; kontaktuan dauden kulturak onartzean datza eta ezagutza, pertsona guztien ezaugarri komuna dela bultzatzen du (Aguado, 1999).
Kulturarteko hezkuntzaren helburuak honakoak dira: aniztasun kulturala pertsona guztientzat onuragarria dela bultzatzen duten ideiak zabaltzea; talde kultural bakoitzari beste taldeen ezaugarriekin laguntzea; ikasleengan beste herrialdeetako ohiturekiko interesa piztea; eta ikasleei kulturarteko gizarte batean bizitzeko beharrezkoak izango zaizkion jarrera eta jakintza intelektual, sozial eta emozionalak ahalbidetzea. Hezkuntzak aniztasunarekin egiten du topo errealitatean eta honek alde desberdinen arteko elkarrekintza egotea eskatzen du eta guztion arteko aberasgarritasuna sortzea. Laburbilduz, kulturarteko hezkuntza eraikitzeak, berezko kulturak beste kulturekiko eskubide, betebehar eta aukera berdintasunak baieztatu behar ditu gizarte berean bizi diren pertsonen arteko harremanei dagokionean (Sáez, 2001). 1.2. Esparru juridikoa
Hezkuntza eskubide bat da eta giza eskubideen borrokan elementu zentrala dela esan daiteke. Eskubide unibertsal hau Giza Eskubideen Aldarrikapen Unibertsalaren 26. Artikuluaren lehenengo puntuan aurki dezakegu (Oion, 2003): 1. Pertsona guztiek daukate hezkuntzarako eskubidea. Hezkuntza doakoa izan behar da gutxienez funtsezko eta oinarrizko hezkuntzari dagokionez (…).
Artikulu horretan bigarren puntuan aipatzen da Giza eskubideen indartze eta errespetua bermatu beharko duela hezkuntzak. 2. (…) giza eskubideekiko eta askatasunekiko errespetua garatuko ditu. Nazio ezberdinen eta etnia ezberdinen zein erlijioen arteko laguntasuna, ulermena eta tolerantzia bermatuko ditu eta nazio batuen jarduerak garatzea ahalbidetuko du bakea mantentzeko.
Hirugarren puntuan gurasoek seme-alabentzako nahi duten hezkuntza mota aukeratzeko eskubidea adierazten da. Baina hezkuntzan dauden aukera faltengatik kultura minoritarioetakoek zailtasunak izaten dituzte, izan ere, haien kultura zein hizkuntza ez dira kontuan hartzen eskoletako curriculumetan (Oion, 2003):
3. Gurasoek eskubidea izango dute haien seme alabentzat nahi duten hezkuntza mota aukeratzeko.
Kulturarteko hezkuntza batekin zerikusi zuzenagoa duten beste artikulu batzuk ere aurki ditzakegu. Bigarren artikuluan honakoa aipatzen da (Oion, 2003): 1. Pertsona orok ditu hemen aipatutako eskubide eta askatasun guztiak, arraza, kolore, hizkuntza, erlijio, iritzi politikoa, jatorri, egoera ekonomikoa (…) edozein delarik ere.
Europako emigrazioen ondorioz, gizartean dibertsitate handiagoa sortzen ari da eta multikulturalitatea gero eta nabariagoa den heinean, Europako hezkuntza kontseiluak honako gomendioak adierazten ditu beste batzuen artean. Errealitate multikulturalak eta gizarteko aniztasunak, kulturarteko hezkuntzarekin loturiko ekimenak sortu beharko lituzke, horrela batasuna bermatzeko baita talde minoritarioen identitatea zaintzeko eta tolerantzia, errespetua zein integrazioa garatzeko ere. Kulturarteko Hezkuntza ez da soilik jakintzan zentratu behar, aniztasun kultural eta soziala onartu eta errespetatzeko jarrera eta portaerak ere landu behar ditu (Oion, 2003).
Eskola Publikoaren Legeak, honakoa adierazten du 3. artikuluaren lehenengo puntuan (2012): 1. Euskal Eskola Publikoa, plurala, elebiduna, demokratikoa (…) ingurunearekin sozialki eta kulturalki sustraitzen dena, parte hartzailea, desberdintasunak orekatzen dituena eta aniztasunaren integratzailea da.
3. artikuluaren bigarren puntuan eta eskola inklusiboarekin lotura gehiago izanda, honakoa adierazten du (2012): 2. (…) ikasleen pertsonalitatea garatzeko askatasuna eta haien formakuntza integrala lantzea, konbibentzia demokratikoa ahalbidetuko duen balioetan oinarrituz, gaitasun eta jarrera kritikoak sustatu, parekidetasuna, justizia, parte hartzea, pluralitateari errespetua, kontzientzia askatasuna, solidaritatea, elkarrenganako tolerantzia eta errespetua baita giza eskubideen defentsa ere (…).
Espainiako hezkuntzan dagoen esparru juridikoa eta kulturartekotasuna kontuan hartzen baditugu, aspektu batzuk kontuan izan behar dira. Alde batetik, kulturartekotasuna lantzeko beharrezkotzat ikusten da bertan ezarrita dauden konpetentziez gain beste konpetentzia bat ezartzea "kulturartekotasuna" izenekoa. Bestalde, faltan botatzen da ikasleen tutore legal edo familien parte hartzea sustatuko duen legedia. Horrekin batera, aipatzekoa da beharrezkoa dela
guraso eta hezkuntza komunitatearen parte hartze osoa benetan kulturartekotasuna landu nahi badugu eta hutsune legal baten aurrean aurkitzen gara. Badaude familien parte hartzearen garrantzia aipatzen duten erreferentzia batzuk, baina beharrezkoa da horien ildoa zehaztea. Azkenik, legedia kontuan hartuz gero, etorkinak eta haien familiak dira "hemengo" elkarbizitza arauetara egokitu behar direnak eta bertako hezkuntza konpetentziak garatzea lortu behar dutenak; baina edukien gehikuntza bat emango balitz aberasgarriagoa izango litzateke gainontzeko herrialdeekin erlazioak sortzea (Bernabé, 2013).
Tradizionalki eskolak kultura minoritarioetako kolektibo ezberdinak jaso izan ditu baina hauei ez zaie behar izan duten atentziorik eman, izan ere, modelo nagusira integratu behar izan dira. Pixkanaka, eskola ikasleen beharrizanetara egokitzen joan da, hauen parte hartzea garatuz eta pertsonen behar eta prozesuei garrantzia emanez. Horrela hezkidetza, heziketa berezia edota kulturarteko hezkuntza bezalako ikuspuntuak curriculumean txertatzen joan izan dira. (Oion, 2003).
Euskal Autonomia Erkidegoko eskoletan azken urteetan izandako atzerritarren etorreraren hazkundea ikus daiteke 1. eta 2. Grafikoetan.
1. Grafikoa. EAEko eta euskal hezkuntza sistemako herritar etorkinen gaineko datu estatistikoak (Eusko Jaurlaritza, 2016).
2. Grafikoa. LHko 4.maila. Geruza bakoitzean eskolatutako ikasle natibo eta etorkinen ehunekoa guztizkoarekin alderatuta (Eusko Jaurlaritza, 2016).
Eusko Jaurlaritzak azken urteetan programa ezberdinak argitaratu ditu arlo honen inguruan eta horien artean honakoak daude: - Eskola inklusiboaren esparruan aniztasunari erantzuteko plan estrategikoa 2012-2016 (Eusko Jaurlaritza, 2012a). - Ikasle Etorkinentzako hezkuntza-arretarako plana, eskola-eredua inklusibo eta kulturartekoaren barruan 2012-2015 (Eusko Jaurlaritza, 2012b). - 2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana (Eusko Jaurlaritza, 2016).
Lehenengoan honakoa azpimarratzen da, hezkuntza inklusiboaren kontzeptuak faktore asko izan behar ditu kontuan ezin da arrazoi bakarrean zentratu. Guztiontzako eskola ezartzea da xede nagusia eta egonkorragoa izango da hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea ahalbidetzen den heinean. Eragina hobea izango da hezkuntza komunitate osoaren erreflexio eta garapenen ondorioa baldin bada (Eusko Jaurlaritza, 2012b).
Inklusioa kalitatearen adierazlea da, izan ere ikasle guztien hezkuntza eskubidea bermatzen du.
Eskola inklusiboa sortzeko beharrezkoa da hiru eremu hauetan jardutea: kultura inklusiboak sortu, politika inklusiboak sustatu eta jarduera inklusiboak gauzatu (Eusko Jaurlaritza, 2012b).
Alde batetik, kultura inklusiboak sortzeko, hezkuntza proiektuak ondorengo erabakiak bideratuko ditu (Eusko Jaurlaritza, 2012b): Berdintasuna, parekidetasuna eta justizia sustatzea. Aniztasunari erantzuteko eskolako elementu basikoak berrantolatzea. Ikasle guztien ikaskuntza bermatzea. Komunitate osoaren parte hartzea bermatzea. Irakasleek ikasle bakoitzaren gaitasunetan sinestea lortzea.
Bestalde, politika inklusiboak sortzeko beharrezkoa izango da irakasleen eta eskolaren eguneroko bizitzan parte hartzen duten guztien behaketa egitea. Politika inklusiboak sortzea honakoa esan nahi du (Eusko Jaurlaritza, 2012b): Hezkuntza komunitateko kide guztiei harrera egitea eta guztien (ikasle, irakasle, guraso…) parte hartzea sustatzea. Eskola bakoitzaren errealitatea kontuan izanda, marko legala moldatzea gaur egungo legedia kontuan izanik. Eskola ikasle guztientzat irisgarri izateko lan egitea, garapen pertsonalean eta aukera berdintasunean sor daitezkeen oztopoak gainditzeko. Hezkuntza departamentuak eta unibertsitateak ezarritako ikuspuntuak kontuan hartzea. Etapa ezberdinen arteko trantsituak erraztea, batez ere haur eta lehen hezkuntzaren artekoak, etapa bien arteko apurketarik gertatu ez dadin. Zentroaren curriculum proiektuak sortzea konpetentziak kontuan izanda. Laguntza pedagogikoa eta curriculumaren garapena, aniztasunaren arretarekin lotzea. Irakasle taldeen egonkortasuna bultzatzea. Irakasleek, familiekin batera zentrorako beharrezkoak diren baliabideak erabiltzea guztien ikaskuntza bultzatzeko.
Azkenik, jarduera inklusiboak garatzeko baliabideak erabili beharko dira eta baita ikasketa-prozesuak bideratu ere. Horretarako beharrezkoa da ikastetxeko aniztasunaz jabetzea, curriculumaren edukia eta ikasgelan egindako jarduerak berrikustea, espazio eta denboren
antolaketa helburuen arabera egitea, ikasleak motibatzea eta haien beharrizanen inguruan hausnarketa egitea, aldez aurretiko ezagutzak erabiltzea, proiektu zabal eta malguak aurrera eramatea eta ikasleen autonomia eta elkarlana bultzatuko dituen ikasgela prestatzea. Eskola inklusiboa sortzeko beharrezkoa da ondorengo helburuak betetzea (Eusko Jaurlaritza, 2012b): Euskal hezkuntzako sisteman, kultura, politika eta praktika inklusiboak aurrera eramatea administraziotik hasita ikasgelara arte. Ikastetxea aldaketaren motorra izatea, hezkuntza proiektu, curriculum eta esku hartze inklusiboak planteatuz. Ikasleen harrera eta trantsizio ezberdinak pertsona bezala garatzen laguntzea. Jakintzarako bidea erraztea, ikerketak eta ebaluazio pedagogikoak aurrera eramatea irakasleen prestakuntza hobetzeko eta horretarako praktika inklusibo ezberdinak egitea. Hezkuntza komunitateetan familien parte hartzea sustatzea baita agente eta instituzio ezberdinen arteko interakzio ahalbidetuko duten sareak sortzea ere. Eskola inklusiboaren printzipioak oinarritzat hartuz antolaketa berri bat sustatzea hezkuntza sistemaren esparru ezberdinetan.
Hezkuntza laguntza berezia behar duten ikasleak sei multzotan sailkatu daitezke eta horietako batzuetan argi geratzen da ikasle etorkinak sartzen direla (Eusko Jaurlaritza, 2012a): 1. Hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak: Ikasle hauek mugak izaten dituzte eta bi multzo nagusi bereizten dira. Alde batetik, ezgaitasuna dutenak daude eta bestetik, portaera nahasmen larriak dituztenak aurkitzen dira. 2. Ikasteko zailtasunak dituzten ikasleak: Talde hau heterogeneoa da eta bertan dauden ikasleak honakoak dira, ohi baino motelago ikasten dutenak, ikasteko aparteko zailtasunak dituztenak, atentzio defizita duten ikasleak eta mugako adimen-gaitasuna dutenak. Sarritan, multzo honetan kokatzen dira ikasle etorkinak eta ikasteko zailtasunak izaten dituzte arrazoi ezberdinengatik.
3. Gaitasun handiko ikasleak: Talde zabala da eta bertan aurkitzen diren ikasleak batez besteko adimen-maila baino altuagoa izaten dutenak dira. 4. Hezkuntza-sisteman ohi baino beranduago sartu diren ikasleak: Ikasle hauen eskolatzea bermatu behar da. Haien ibilbidea ezagutu eta hobeto egokituko zaien laguntza eman behar zaie. Puntu honetan aipatzen dena ikasle etorkinei gertatzen zaie, sarritan ikasturteko edozein momentutan hasten direlako eskolara. 5. Eskolako ibilbide edo baldintza pertsonal bereziak dituzten ikasleak: Talde honetan ikasleak hiru multzotan sailkatzen dira. Alde batetik, hizkuntza ondo menperatzen ez dutenak daude. Bestalde, osasun arazoengatik eskolara etorri ezin direnak. Azkenik, gizarte bazterketako arriskuan dauden ikasleak daude ingurune sozialera, eskolara edo familiara egokitu ezin direnak dira eta hau arrazoi ezberdinengatik eman daiteke (portaera arazoak, eskola porrota ikasteko zailtasunak, berez motibaziorik ez dutenak edo ezer axola ez zaienak, beren kultura-nortasunaren aintzatespenik ez dutenak eta haurtzaroan babesik eduki ez dutenak). Askotan, ikasle etorkinek hizkuntza menperatzeko zailtasunak izaten dituzte eta batzuk gizarte bazterketako arriskuan egoten dira. 6. Desberdintasun sozialeko egoeran dauden ikasleak: Talde honetako ikasleek ez dituzte besteen bezalako erraztasun eta bitarteko berberak hezkuntza jasotzerako orduan. Argi geratzen da etorkin askok ez dituztela bitarteko berberak izaten eta zailtasunak izaten dituztela gastu ezberdinei aurre egiterako orduan.
Ikasle etorkinentzako hezkuntza –arretarako programaren helburu nagusia hezkuntza kultura, politika eta jardueretan kulturarteko ikuspegia txertatzea da. Programa honetan, hobetu beharrezko oztopo batzuk aipatzen dira: instituzio ezberdinen artean egiten diren politikak, ikasleak eskolaratzean izaten jarraitzen dituzten prozesuak eta bizi behar dituzten trantsizioak, ikastetxeetan aurrera eramaten diren proiektu batzuek izaera globala izan behar da, irakasleen formakuntza beharrezkoa da kultur edo hizkuntza aniztasuna dagoen testuinguruetan lan egiterako orduan, prestakuntza hori praktikan jartzeko planteamenduak egitea, material berriak areagotzea, batez ere euskaraz, eta hezkuntza komunitate osoaren inplikazio beharra. Kulturarteko eskola izateko, ondorengo helburuak bete behar dira (Eusko Jaurlaritza, 2012b):
Kulturarteko ikuspegia sendotzea, antolamendu berritzaileak aurrera eramanez eta irakasleen prestakuntzan lan eginez. Araudia, programak eta jarduerak eguneratzea, ikasle guztiak modu inklusiboan eskolatu ahal izateko. Baliabide bereziak erabiltzea, eskolako aniztasunaren aurrean planteamendu ezberdinak aurrera eramateko.
2016-2020ko eskola inklusiboaren eta kultura artekoaren eremuan ikasle etorkinei hezkuntza-arreta emateko II. Plana, eskola inklusiboa eta kultur artekoa izateko beharrari erantzuteko sortu den plana da. Honetan sei ardatz estrategiko zehaztu dira eta bakoitzarekin helburu ezberdin batzuk lortu nahi dira (Eusko Jaurlaritza, 2016):
Ekitatearen aldeko konpromiso instituzionala, ikasle guztien eskolarizazioan aukera berdintasuna lortzeko arauen garapenean aurrerakuntzak egiteko. Plaza orokorretatik kanpo eskolaratzen diren ikasleen aurrean jarraitu beharreko prozesuan elkarlana egon behar da eta ikasle etorkinen eskolatze inklusiboa bultzatu behar da eskola eremu guztian.
Informazioa eta komunikazioa, lurralde ezberdinetako bulegoak bultzatu eta koordinatzea familiei eskolaratzearen informazioa emateko. Protokolo ezberdinak garatzen jarraitu behar da eta instituzioen arteko koordinazioa areagotu behar da egoera ezberdinei erantzun egokiak emateko.
Antolaketa kudeaketa, zentro publiko zein kontzertatuetan plaza kopuru orekatua eskaini eta ikasle etorkinen eskolaratze inklusiboa ahalbidetzea eskola eremuan eta sareen artean.
Baliabideak, hizkuntza errefortzua behar duten ikasleei behar bezalako erantzuna eskaini behar zaie eta kulturartekotasuna sustatzeko premiei erantzuna eman behar zaie.
Prestakuntza eta ikerketa, ikasle etorkinei harrera egiteko irakasleen hizkuntza indartzeko profil profesionala zehaztu behar da. Zuzendaritza, irakasle eta familiei inklusioaren inguruko formakuntza ematen jarraitu behar da eta txostenak zein ikerketak egiten jarraitu behar da ikasle etorkinen eskola arrakasta handiagoa lortzeko.
Planak eta programak, ikasle etorkinen esku hartzerako programa zehatzak ezarri eta erabili behar dira eta eskola inguruari irekita egongo diren kulturarteko proiektuak aurrera eramateko inguruko erakunde, elkarte edo gizarte eragileekin batera lan egin behar da.
Azken urteetan irakasleak ikusi ahal izan dute haien ikasgelak eta eskolak monokulturalak izatetik multikulturalak izatera pasatzen ari direla eta honek hainbat galdera eta kezka sortu ditu. Multikulturalitatea, lurralde eta kultura ezberdinetako ikasleak hezkuntza zentro berean elkartzea esan nahi du, honek ez du inongo esfortzurik eskatzen instituzioaren aldetik, egoera objektiboa eta erreala delako. Baina, errealitate multikulturaletik kulturartekora igarotzeko eskolak lan handia egin behar du, baita hezkuntza komunitate osoak ere, eta oraindik gaur egun badaude irakasle batzuk egoera hauen aurrean jarrera pasiboa hartzen dutenak eta eskolaren funtzionamendu demokratiko, plural eta heterogeneoan kalteak eragiten dituztenak (Leiva, 2012).
Horregatik, garrantzitsua da irakasleek jaso behar duten formakuntza dimentsio ezberdin hauetan izatea: dimentsio kognitiboa, jarrerakoa, etikoa, prozesu eta metodologikoa, emozionala eta bitartekaritzakoa. Horrez gain, kontuan izan behar da irakasleek formakuntza instrumentala, kontzeptuala, hausnarketa pertsonalekoa, kritikoa edota pedagogikoa ere jaso behar dutela. Baina, ezin da ahaztu, irakasleak hezkuntza komunitatearen barruan dauden pertsonak direla eta gainontzekoek ere formakuntza jaso eta ahotsa izan behar dutela erabaki ezberdinak hartzerako orduan, bestela ez du ezertarako balio izango (Leiva, 2012).
Irakaslearen eginkizuna oso garrantzitsua da eskola inklusibo eta kulturartekoa sortu nahi baldin bada. Baina, aipatzekoa da, aniztasunez beteriko eskoletan oraindik badaudela pasibotasunean oinarritzen diren irakasle batzuk eta horrek eragin zuzena dauka eskolaren egunerokotasuneko funtzionamenduan, batez ere kulturarteko eskola egin nahi denean (Leiva, 2010).
Irakaslea ezinbestekoa da kulturarteko hezkuntza aurrera eraman nahi badugu. Etengabeko formakuntza izan behar dute estrategia eta metodologia ezberdinak ikasi ahal izateko eta horiekin kulturarteko eskola bat sortu ahal izateko, hezkuntzan sortzen diren beharrizan ezberdinez ohartzeko edota material egokiak prestatzeko (Sáez, 2001).
Irakasleek kulturarteko eskolaren aurrean daukaten ikuspegia azaltzeko hiru multzo desberdintzen dira (Leiva, 2010): 1. Lehenengo multzoan dauden irakasleek, kultura minoritarioak ikasgelarako eta gainontzeko ikasleentzako negatiboki ulertzen dituzte eta uste dute horren ondorioz, ikasleek haien konpetentziak garatzeko zailtasunak izango dituztela.
2. Bigarren multzoan dauden irakasleek, sentsibilitate eta zabaltasun handiagoz ulertzen dute eskolako aniztasuna, baina ez dute uste haien irakasle lanean eragin handia izango dutenik. 3. Hirugarren multzoan dauden irakasleek, oso baikor ageri dira kulturarteko printzipioetan oinarritzen diren jarduerak aurrera eramateko haien egunerokotasunean, baita ikasle etorkinak era inklusibo batean ikasgelara moldatzeko pedagogia erabiltzera ere.
Kulturarteko hezkuntzaren helburu nagusienetarikoa gizarte multikulturaletan biziko direnen formakuntza aurrera eramatea da, denen arteko kalitatezko elkarbizitza izan dezaten. Horretarako gainontzekoen kulturak ezagutu behar dira, baita besteen ezberdintasun kulturalak ezaugarri baliotsu bezala ulertu ere (Jordán, 2012).
Gertakari kulturalak ez dira aldaezinak edo egonkorrak, pertsonengan gertatzen dira eta eskolak zein irakasleak ere ez dira neutralak eta ezin dituzte jarrera neutralak izan. Baina, postura flexible batean oinarritu behar dira lan egiterako orduan eta aldaketetarako prestatuta egon behar dira (Sáez, 2001).
Egindako ikerketa batzuen arabera, arrazismoak indar handiagoa hartzen du adinarekin batera, hau da 13 urterekin 3 urterekin baino arrazismo handiagoa dago. Hala ere, haur txikiek manifestu zuzenagoak izaten dituzte horrelako jarreretan oraindik "leuntasun" hori erabiltzen ikasi ez dutelako. Ikerketaren arabera, haur mutilek jarrera, sentimendu eta pentsamendu arrazistagoak izaten dituzte neskek baino (Fernandez eta Fernandez, 2006).
Ikasle etorkinak ikasgelan edo egunerokotasunean matematika, geografia edo bestelakoak ikasten dituzten bitartean, haienganako balioespena edota arbuioa nolakoa den ohartzen dira baita zein parekidetasun edo diskriminaziorekin tratatzen zaien ere. Jarrera hauen eragina dute gainontzeko ikasleengan ere eta irakaslea kontziente izan behar da bere jarrerak eta jarduerek pertsona eta profesional bezala daukaten eraginean. Konpromisoa hartu behar du bere balore, jarrera edota ekintzak zaintzeko eta horiekin ikasleentzat eredu egoki bat izateko (Sáez, 2001).
Kulturarteko hezkuntza sortu nahi izanez gero, beharrezkoa da ikasleak egoera hauetan esperientziak bizitzea (Rojas, 2003): Balioen inguruko arazo edota egoerak planteatu eta konpontzea.
Kulturartekotasuna lantzeko jarduera hauek hiru esparru nagusitan egin behar dira. Alde batetik, eskolan zentroan bertan jarduera hauek egiteak hezkuntza komunitate osoaren kontzientziazioa eta inplikazioa ekarriko du (guraso, langile, ikasle, etab.). Bestalde, ikasgelan ere jarduera hauek aurrera eraman behar dira, edukietan kulturarteko ikuspegia ezarriz, talde lanerako beharrezkoak diren jarduerak eginez edota balioak lantzeko estrategia ezberdinak erabiliz gatazkak bideratzen ikas dezaten. Azkenik, irakasleen formakuntza beharrezkoa da hau guztia aurrera eramateko, baina baita hezkuntza komunitate osoaren formakuntza ere (Rojas, 2003).
Bestalde, ikasleak kulturarteko hezkuntzan hezi nahi badira, irakasleak materiala moldatu edo prestatu beharko du errealitatera egokituz eta horretarako ondoren azaltzen diren puntu hauek bete behar ditu (Aguado, 1999): Kultura gutxituetako ikasleak haien bizitzari dagozkien erabakiak hartzeko gai agertu behar dira. Kultura gutxituetako bizi estiloak eta tradizioak aurkezterakoan, hauek haien bizitzetan adierazten dituzten balore eta esanahiekin batera adierazi behar dira. Kultura gutxituetan heroitzat dauzkaten pertsonak, pertsona horien bizitzetan duten eraginarekin batera azaldu behar dira. Erlazio familiarrak, laguntzarako erlazio bezala aurkeztuko dira. Kultura gutxituetako taldeek egindako esfortzu guztiak baliagarritzat adieraziko dira eta ez jarduera ilegal eta negatibotzat. Material didaktikoak haurraren autokontzeptu positiboa bilatu behar du. Materialak ezin du kultura baten nagusitasuna adierazi besteen ondoan. Ilustrazioek estereotipoak gainditu eta kultura minorizatuen rol aktibo eta dominatzaileak ere erakutsi beharko dituzte.
Historian zehar gizartearen garapenean eta historian emakumeak izandako rola modu egokian aurkeztu beharko da. Kultura ezberdinetan erabiltzen diren hizkuntzak errespetuz aurkeztu beharko dira, bere erritmo eta intonazio egokian.
Irakasleek estrategia ezberdinak erabili behar dituzte ikasgelan balore positiboak landu ahal izateko eta estrategia horiek ondorengo ezaugarrietan oinarritu behar dira (Rojas, 2003): Zintzotasuna, egiten duena eta esaten duena bat etorri behar dira. Hau da, ez da batere pedagogikoa irakasleak arrazismoaren aurkako jarrerak sustatzea gero ikasgelan aniztasunaren aurkako irudia ematen badu. Ikasgelan sortzen diren gatazkei aurre egiteko gaitasuna izan behar du irakasleak. Horretarako, aldez aurretiko formakuntza bat jaso beharko du gatazken erregulazioaren inguruan eta entzuketa aktiboa, negoziazioa, enpatia eta bestelakoak landu behar ditu ikasgelan. Ikasgelako ikasle guztiak onartzea, errespetuz eta begirunez. Ulermena eta konfiantza oso garrantzitsuak dira. Haurren mundua ulertzen saiatu beharko da eta haienganako konfiantza landu beharko du. Ikasle eta irakasleen arteko feedbacka egon behar da. Lan kooperatiboak aurrera eraman behar dira, aurreiritziak eta estereotipoak alde batera uzteko.
Kulturarteko hezkuntzak, hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea ireki eta sustatzen du. Honek esan nahi du kulturartekotasunarekin zerikusia duen edozein esku hartze edo erabakik hezkuntza komunitate osoarengan influentzia izango duela, komunitate osoaren parte hartzea bultzatzen duten prozesuak martxan jarriz. Eskola, instituzio bezala kulturarteko elkarbizitzarako formakuntza gune bilakatzen da, izan ere, ikasle, guraso zein irakasleen arteko interakzioa dagoen espazio bat da eta diskriminazioa baztertuz inklusioa bultzatzen duena (Leiva eta Escarbajal, 2011). Kulturarteko konbibentzia sustatzeko beharrezkoa da hezkuntza proiektu ezberdinak diseinatu eta aurrera eramatea. Hezkuntza komunitatea da proiektu hauek sustatzeko iniziatiba eta konpromisoa hartu behar duena, gerora eskola ingurunera ere zabaltzeko. Erabakiak
hartzeko aukera izatea oso garrantzitsua da bai ikasle, irakasle, familia zein hezkuntza komunitateko beste kideentzat ere, horrela eskola guztiena dela sentitu dezaten. Eskolak, irakasleak, familiak eta ikasleak doitu behar ditu aniztasun kulturala onartu eta errespetatu dezaten; testuinguru multikulturaletan komunikatzen ikas dezaten; identitate kulturalaren inguruan kontzientzia hartu dezaten; etnozentrismoa alde batera uzteko eta aurreiritzi zein estereotipoekin amaitzeko (Leiva eta Escarbajal, 2011).
2. Helburuak eta hipotesiak
Kulturartekotasuna eguneroko bizitzarekin lotura duen gertakizuna da eta beraz, lan honen helburu nagusia eskolan ildo honen inguruan dagoen errealitatea ezagutzea da.
Kontuan izan behar dugu, kulturartekotasuna, herrialde eta kultura ezberdinetako pertsonak elkarrekin bizi behar direnean gertatzen dela eta, beraz, sarritan etorkin hitzak kutsu negatiboa duen arren, ez dela zertan horrela izan behar. Helburu nagusi honetatik abiatuz, ikerketa lan honek beste helburu zehatz hauek ere baditu: 1. Eskolako aniztasun kulturalaren errealitatea ezagutzea. 2. Hezkuntza komunitateak, inklusioaz eta kulturartekotasunaz duen ikuspegiaz jabetzea. 3. Eskolak, kulturarteko hezkuntzaren inguruan egindako lana deskribatzea. Helburu hauek finkatuta izanik, ondorengo hipotesi hauek planteatzen dira: Lehenengo helburuari lotuta, aniztasun kulturala dago. Bigarren helburuari dagokionez, familiek, irakasleek zein ikasleek eskolako inklusioa eta kulturartekotasuna positiboki baloratzen dituzte. Hirugarren helburua kontuan hartuz, eskolan kulturartekotasuna lantzen dute.
Ikerketa honen atal praktikoa aurrera eramateko erabili den metodoari dagokionez ondorengo lau multzoak bereizi daitezke. Parte hartzaileak:
Hezkuntza komunitateko kide ezberdinek hartu dute parte. Guztira 26 familia, 36 ikasle eta 17 irakaslek hartu dute parte. Talde horiei galderak egitea erabaki da, aldez aurretik egindako lan teorikoaren ondoren ondorioztatu delako kulturarteko hezkuntza bermatzeko beharrezkoa dela hezkuntza komunitateko kide guztiek bertan parte hartzea eta haien ikuspegia ezagutu nahi izan da.
Galdetegien antolaketari dagokionez, ikasleen kasuan, lehen hezkuntzako ikasleei egitea erabaki da haur hezkuntzakoak galdera horiei erantzuteko txikiegiak direla uste delako. Lehen hezkuntzako maila bakoitzeko (guztira 6 maila) sei haurrei egin zaie galdeketa, horietatik ikasgela bakoitzean 3 haur kultura euskaldunekoak izan dira eta beste 3 haur kultura ez euskaldunekoak.
Parte hartu dutenen artean, lehen hezkuntzako ikasleen 13 familia kultura euskaldunekoak izan dira eta beste 13 kultura ez euskaldunekoak.
Irakasleei dagokionez, guztira 17 irakasleri egin zaie galdeketa. Horien artean honakoak daude, 10 irakasle tutore, laguntza bereziko 5 irakasle, musikako irakasle bat eta ingeleseko irakasle bat. Erabilitako tresnak:
Atal praktikoa egiteko erabili diren tresnak galdetegiak izan dira. Hiru galdetegi ezberdin prestatu dira. Alde batetik, familiei egindako galdetegiak euskaraz, gaztelaniaz eta ingeleraz idatzi dira guztiek uler ditzaten eta galderak kulturartekotasunaren inguruan daukaten ikuspegia ezagutzeko bideratuta daude. Bestalde, irakasleei egindako galdetegiak euskaraz idatzita egon dira eta horien bidez ikasgelan eta eskolan kulturartekotasuna lantzeko egindako
lana ezagutu nahi izan da. Azkenik, ikasleen galdetegiekin haiek eskola barruan kulturartekotasunaz daukaten ikuspegia ezagutu nahi izan da. Prozedura:
Gasteizen kokatuta dagoen ikastetxe publiko batean egin da ikerketa. Horretarako aurretik egindako behaketa pasibo batzuen ostean galdetegiak prestatu dira.
Ikastetxe honetan D eredua da eskaintzen duten eredu bakarra eta haur hezkuntzatik lehen hezkuntzara arteko gelak daude. Galdetegiak otsaila amaieratik martxoaren hasiera bitartean egin dira. Praktika aldian egonda eskolarekin zegoen harremana baliatu da haiekin kontaktuan jartzeko eta honek lana erraztu du datuak jasotzerako orduan.
Irakasleei eskolan bertan banatu zaie galdetegia eta norberak berea bete du. Ikasleak banan-banan atera dira ikasgelatik eta haiei zuzenean galderak eginez galdetegiak bete dira. Familiei dagokionez, galdetegiak prestatu zaizkie eta haien haurren bidez iritsi zaie galdetegia etxera.
Galdetegien helburua, ikastetxe honetan dagoen kulturartekotasunaren inguruan hausnartzea izan da, horretarako, ikastetxearen aniztasun kulturalean, hezkuntza komunitatearen ikuspegia eta eskolako irakasleek egiten duten lana aztertu dira. Datuen tratamendua:
Datuak biltzeko hiru galdetegi prestatu dira (1, 2. eta 3. Eranskinak). Galdetegiak zentroko irakasle, familia eta ikasleei egin zaizkie. Bertan dauden galderak era kualitatiboan daude adierazita eta erantzunak bai/ez formatuan jasotzea erabaki da.
Galdetegietako erantzunak modu kuantitatiboan zenbatu dira, jasotako erantzunetan baiezkoen kopurua zenbatuz.
Baiezkoen erantzunak kontuan izanda taula batzuk bete dira (ikusi emaitzetan). Tauletan galderak eta baiezkoen erantzunak ageri dira ehunekoetan. Erantzunak bi multzotan sailkatuta ageri dira. Alde batetik, kultura euskaldunekoen erantzunak eta, bestetik, kultura ez euskaldunekoen erantzunak. Irakasleen kasuan, aldiz, baiezkoen ehunekoak ageri da.
Taula horietako datuekin grafiko batzuk sortu dira eta horien bidez, familien eta ikasleen emaitzekin, kultura euskaldunekoen eta kultura ez euskaldunekoen arteko aldea modu grafikoan ikusi nahi izan da horien artean dauden desberdintasunak argiago ikusi ahal izateko. Hori nabariago izateko bi kolore desberdindu dira. Kolore urdinarekin kultura euskalduneko
ikasle eta familien baiezko erantzunak ageri dira eta kolore laranjarekin kultura ez euskalduneko ikasle eta familien baiezko erantzunak daude. Irakasleen grafikoen kasuan, galdera bakoitzari baietz erantzundakoen arteko aldea ikusi nahi izan da. 3.2. Emaitzak
Galdetegiak bete ostean eta datuak bildu eta gero, familien baiezkoen erantzunak biltzen dituzten 1. Taula eta 3. Grafikoa sortu dira, emaitzen ehunekoak eta erantzunen arteko aldeak ezagutu ahal izateko. 1. Taula. Familiak GALDERA KULTURA EUSKALDUNA (Baiezkoen %) KULTURA EZ EUSKALDUNA (Baiezkoen %) 1. Haurrak eskolara eraman zenituenean, egin zizuten harrera positiboki baloratzen duzu? %100
%92 2. Zure ustez, eskolak zure kulturaren inguruko interesa dauka? %92 %62 3. Eskolan zure kulturaren inguruko jarduerak antolatzea gustatuko litzaizuke? %100 %92 4. Irakaslearekin duzun komunikazioa nahikoa dela uste duzu? %92 %92 5. Eskolak bidaltzen dituen oharrak ulertzeko zailtasunak dituzu? %23 %31
Galdeketa egin duten familia guztiak kontuan hartuta, guztira 26 izan dira (13 euskal kulturakoak eta 13 euskal kulturakoak ez direnak). Haurrak eskolara eramaterakoan izan zuten harrera positiboki baloratzen duten kultura euskalduneko familiak %100 izan dira eta kultura ez euskaldunekoak, aldiz, %92. Beraz, argi eta garbi ikusten da kopurua ia parekatua dagoela eta ez dagoela aldaketa handirik.
Eskolak norberaren kulturaren inguruko interesa duen edo ez galdetu zaienean, kultura euskalduneko %92 familiak baietz esan dute eta %62 izan dira baietz esan duten familia ez euskaldunak. Antzeman daiteke kopurua murrizten dela kultura ez euskaldunekoei erreparatuz gero. 0 2 4 6 8 10 12 14 1. Haurrak eskolara eraman zenituenean, egin zizuten harrera positiboki baloratzen duzu? 2. Zure ustez, eskolak zure kulturaren inguruko interesa dauka? 3. Eskolan zure kulturaren inguruko jarduerak antolatzea gustatuko litzaizuke? 4. Irakasleekin duzun komunikazioa nahikoa dela uste duzu? 5. Eskolak bidaltzen dizkizun oharrak ulertzeko zailtasunak dituzu? 6. Eskolako gurasoek parte hartzen duten talderen bateko kide izan zara noizbait? 7. Normalean, eskolak antolatutako jardueretan parte hartzen duzu? Familien galdetegien emaitzak Kultura euskalduna Kultura ez euskalduna
Eskolak norberaren kulturaren inguruko jarduerak antolatzea gustatuko zitzaien edo ez galderaren erantzunean, kultura euskalduneko familiak %100 baietz erantzun dute eta familia ez euskalduneko %92 izan dira baiezkoa eman dutenak. Beraz, ez dago desberdintasun askorik batzuek eta besteen artean.
Irakasleekin daukaten komunikazioa nahikoa den galdetu zaienean, kultura euskalduneko %92 familiek baiezkoa erantzun dute eta %92 izan dira baietz esan duten kultura ez euskalduneko familiak. Esan dezakegu, ia guztiek baietz erantzun dutela.
Eskolak bidaltzen dituen oharrak ulertzeko zailtasunak dituzten galdetzerakoan, kultura euskalduneko %23 izan dira baietz esan dutenak eta, aldiz, kultura ez euskalduneko %31 izan dira baietz erantzun duten familiak. Orduan, kultura ez euskaldunekoek izaten dituzte zailtasun handiagoak.
Gurasoek parte hartzen duten talderen bateko kide izan diren kultura euskalduneko familiak %85 izan dira eta aldiz %46 izan dira parte hartu duten kultura ez euskaldunetako familiak. Argi ikusten da kultura euskaldunekoen kopurua handiagoa dela ez euskaldunekoen kopuruarekin alderatuta.
Eskolak antolaturiko jardueretan parte hartzen duten kultura euskalduneko familiak %85 izan dira eta kultura ez euskaldunekoak %54 izan dira. Beraz, kultura euskalduneko familiak dira gehien parte hartzen dutenak.
3. Ikasle berri bat heldu denean eskolako harrera plana erabili dut. %70 4. Eskolak kulturartekotasuna edota inklusioa lantzeko dauzkan programa ezberdinak ezagutzen ditut. %47 5. Ikasgelako materiala errealitatera egokitzeko moldatu edo prestatzen dut. %94 6. Erabiltzen ditudan materialetan kultura batzuen nagusitasuna agertzen da beste batzuen gainetik. %70 7. Erabiltzen ditudan materialetako ilustrazioek estereotipoak gainditzen dituzte. %65 8. Ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko jarduerak prestatu izan ditut. %53 9. Ikasgelan Printzipio, kultura, erlijio edota gertaera historiko ezberdinak alderatu ditugu. %41 10. Uste dut irakasle bezala kulturartekotasuna lantzeko dudan formazioa nahikoa dela. %18
Irakasleen galdetegien emaitzei erreparatuz gero, handienetik txikienera egingo da azalpena. Hasteko baiezkoen ehuneko handiena jaso duten erantzunak azalduko dira eta amaitzeko emaitza baxuenak azalduko dira. Irakasleak 17 izan dira guztira. Guztiek, hau da, %100 esan dute euskal kulturakoa ez den beste ikasleren bati klasea ematen diotela.
Ikasgelako materiala errealitatera egokitzeko prestatzen edo moldatzen duten irakasleak %94 izan dira.
Ikasle berri bat heldu denean harrera plana erabili izan duten galdetu zaienean %70 izan dira baiezkoa eman dutenak.
Irakasleak %65 izan dira ikasgelako ikasle guztien kulturen inguruan informatu direnak. Bestetik, %47 irakasle dira eskolak kulturartekotasuna edota inklusioa lantzeko dauzkan programa ezberdinak ezagutzen dituztenak. 0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 1. Euskal kulturakoa ez diren beste kulturaren bateko ikasleren bati klasea ematen diot. 2. Ikasgelako ikasle guztien kulturen inguruan informatu naiz. 3. Ikasle berri bat heldu denean eskolako harrera plana erabili dut. 4. Eskolak kulturartekotasuna edota inklusioa lantzeko dauzkan programa ezberdinak ezagutzen ditut. 5. Ikasgelako materiala errealitatera egokitzeko moldatu edo prestatzen dut. Irakasleen galdetegien emaitzak I Baiezkoa erantzun duten irakasleak
Erabiltzen dituzten materialetan kultura batzuen nagusitasuna agertzen dela adierazi dute %70-ek. Materialetako ilustrazioek estereotipoan gainditzen dituzte %65-en ustez.
Ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko jarduerak prestatu dituzten irakasleak %53 izan dira. Bestalde, %41 izan dira ikasgelan printzipio, kultura edota gertaera historiko ezberdinak alderatu dituztenak.
Azkenik, formakuntzari dagokionez, %18 dira kulturartekotasuna lantzeko formakuntza nahikoa dutela uste dutenak. Ikasleen erantzunak jaso eta gero, emaitzak 3. eta 4. Taulan, eta 6. eta 7. Grafikoetan bildu dira.
jatorriarengatik baztertu nau.
6. Grafikoa. Ikasleei egindako galdetegien emaitzak I.
Ikasleen erantzunak aztertzen baditugu, guztira 36 ikaslek (18 kultura euskaldunekoak eta 18 kultura ez euskaldunekoak) erantzun dute. Kultura euskalduneko %94 ikaslek uste dute eskolan haien kulturaren inguruko interesa dagoela eta, aldiz, %17 dira interes hori ikusten duten kultura ez euskalduneko ikasleak.
Eskolan haien herrialdearen inguruko jarduerak egin izan dituztela diote euskal kulturako %100 eta %17 dira baietz erantzun duten kultura ez euskalduneko ikasleak.
Norberaren kultura beste batzuk baino garrantzitsuagoa den galdetu zaienean, kultura euskalduneko %44 ikaslek baiezkoa eman dute eta kultura ez euskalduneko %33 ikasle izan dira baietz esan dutenak.
Haien kulturen inguruko jarduerak egin nahi dituzte euskal kulturako ikasle guztiek eta baietz esan duten euskal kulturakoak ez diren ikasleak, aldiz, %83 izan dira.
Azkenik, ikasgelako liburuetan agertzen diren pertsonekin identifikatuta sentitzen dira euskal kulturako ikasleen %11 eta euskal kulturako ikasleen artean %6 izan da baietz erantzun duena. 02468 10 12 14 16 18 20 1. Eskolan nire kulturaren inguruko interesa dagoela uste dut. 2. Eskolan nire herrialdearen inguruko jarduerak egin izan ditugu. 3. Nire kultura, beste ikasle batzuen kultura baino garrantzitsuagoa dela uste dut. 4. Ikasgelan, nire kulturaren inguruko jarduerak egitea gustatuko litzaidake. 5. Ikasgelako liburuetan agertzen diren pertsonen irudiekin identifikatuta sentitzen naiz. Ikasleei egindako galdetegien emaitzak I Kultura euskalduneko ikasleak Kultura ez euskalduneko ikasleak
7. Grafikoa. Ikasleei egindako galdetegien emaitzak II.
Ikasgelan haien herrialdeko hizkuntza, ohitura edota errealitateari buruz hitz egin dela baieztatu dute kultura euskalduneko %89 eta, aldiz, %44 izan dira baietz esan duten kultura ez euskalduneko ikasleak. Kultura euskalduneko %6 izan da bere jatorriarengatik ikaskideek gutxietsi dutela erantzun duena eta, bestalde, %28 izan dira baietz erantzun duten kultura ez euskalduneko ikasleak.
Haien jatorriarengatik ikaskideren batengandik baztertua izan dela erantzun du kultura euskalduneko %6-ak eta kultura ez euskalduneko %17-ak.
Irakasleren batek haien jatorriarengatik gutxietsi edota baztertu izan dituen galdetu zaienean kultura euskalduneko zein kultura ez euskalduneko ikasle guztiek ezetz erantzun dute.
0 2 4 6 8 10 12 14 16 18 6. Ikasgelan nire herrialdeko hizkuntza, ohitura edota errealitateari buruz hitz egin izan dugu. 7. Ikaskideek nire jatorriarengatik gutxietzi naute. 8. Ikaskideek nire jatorriarengatik baztertu naute. 9. Irakasleren batek nire jatorriarengatik gutxietzi nau. 10. Irakasleren batek nire jatorriarengatik baztertu nau. Ikasleei egindako galdetegien emaitzak II Kultura euskalduneko ikasleak Kultura ez euskalduneko ikasleak
3.3. Ondorioak
Emaitza guztiak bildu ondoren eta aldez aurretik aipatutako helburu eta hipotesiak kontuan izanda, honako ondorio hauek atera dira.
Lehenengo hipotesia, eskolan aniztasun kulturala dagoela da eta egiaztatu egin da. Hasteko, eskolan aniztasun kultural handia dago, izan ere, ikerketa txiki honetan parte hartu duten ikasle eta gurasoen jatorria anitza izan da eta kontuan izan behar da eskolako partaide direnen zati txiki batek soilik parte hartu duela. Guztira, kultura ez euskalduneko maila ezberdinetako 18 ikaslek parte hartu dute eta familiei dagokionez 13 izan dira. Honako herrialdeetako kulturetakoak izan dira parte hartzaileak: Etiopia, Maroko, Nigeria, Pakistan, Argelia, Guinea, Paraguay, Mauritania, Senegal, Ghana, Txina eta Euskal Herriko kultura ijitoa. Horrez gain, irakasle guztiek baieztatu dute kultura ez euskalduneko ikasleren bati klasea ematen diotela. Baina zein arrazoirengatik gertatzen da hau? Honako hau emateko bi arrazoi ezberdindu daitezke.
Alde batetik, globalizazioak pertsona eta kultura ezberdinen mugikortasuna bideratzen du eta azken urteetan honek gora egin du. Bizi garen mundu hau, bizitzeko modu anitzez osatuta dago duela milioika urte sorturikoak eta globalizazioaren ondorioz kultura ezberdinetako pertsonak elkarbizitzen hasi dira toki berean (Marín, 2002).
Bestalde, "Save the Children"-ek egindako txostenaren arabera azken 10 urteetan irizpide sozioekonomikoengatik gertatutako eskolako segregazioa %8,7 hazi da. Horien artean segregazio oso altua duten ikastetxeen %90 ikastetxe publikoak dira eta %10 soilik kontzertatukoak. Horrez gain, eskola ghetto hauetan dauden ikasleen %68,8-ak perfil sozioekonomiko baxua du. Azkenik, aipatzen da ikastetxeei baliabide gehiago ematea beharrezkoa dela, zentro kontzertatuetako kuotak gehiago kontrolatzea eta benetako doakotasuna bermatzen dutela ziurtatzea ere (errekurtso gutxien dituzten familiak ere joan ahal izateko) puntu garrantzitsuak dira. Euskadiko hezkuntzako zentroek ez dute gizarteko heterogeneotasuna islatzen (El Diario Vasco, 2018ko Apirilak 25).
Bigarren hipotesia, familiek, irakasleek zein ikasleek eskolako inklusioa eta kulturartekotasuna positiboki baloratzen dituztela da eta ez da bete. Hezkuntza komunitateak inklusioaz eta kulturartekotasunaz duen ikuspegia baloratzerako orduan, esan dezakegu ez dela horren positiboa. Izan ere, gurasoen emaitzak kontuan hartuta, kultura ez euskalduneko familietatik %62 izan dira eskolan haien kulturaren inguruko interesa dagoela uste dutenak eta
alde handia dago euskal kulturako familiek esandakoarekin alderatuz gero, izan ere, %92-k interesa ikusten dutela aipatu dute.
Ikasleei dagokionez, argi geratzen da kultura euskalduneko eta ez euskaldunekoen arteko aldea. Alde batetik, eskolak norberaren kulturaren aldeko interesa duen galdetzerakoan kultura euskalduneko ia gehienek baietz erantzun dute eta aldiz %17 dira interes hori ikusten duten kultura ez euskalduneko ikasleak. Bestalde, eskolan haien kulturen inguruko jarduerak egin dituztela aipatu dute euskal kulturako ikasle guztiek eta %17 izan dira kultura ez euskaldunekoak, beraz, aldea nabaria da. Azkenik, ikaskideak jatorriarengatik baztertu dituzten ikasleen artean kopuru handiagoa dago kultura ez euskaldunekoen artean, izan ere, kultura euskalduneko %6 izan da gutxietsia eta baztertua eta, bestalde, kultura ez euskalduneko %28 ikasle izan dira gutxietsiak eta %17 baztertuak.
Beraz, esan dezakegu kultura ez euskalduneko familia eta ikasleek ez dutela eskolan haien kulturaren inguruko interesik ikusten. Baina, zein izan daiteke honen guztiaren arrazoia? Honi erantzuteko bi arrazoi nagusi egon daitezke.
Alde batetik, harrera ona izan dutela diote kultura ez euskalduneko ia familia gehienek %92-k positiboki baloratu dute. Eskolako harrera plana ikaslearen lehenengo asteetarako planteatuta dago eta familiak eroso sentitu badira, esan dezakegu alde positiboa baduela harrera honek. Gainera, ikerketa egindako eskolako harrera planari erreparatuz gero, honako puntu hauek aipatzen dira, beste batzuen artean: ikaslearen kultura eta hizkuntza positiboki baloratuko dira, kultura minoritarioen aspektu ezberdinak ikasgelako programazioan sartuko dira eta gelan hizkuntza gutxituen presentzia sartuko da. Baina familiek eta ikasleek daukaten ikuspuntuaren arrazoia horren ondoren jarraipenik egon ez eta kulturartekotasuna lantzen ez dela izan daiteke, izan ere, eskolan kulturartekotasuna lantzeko beharrezkoa da hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea bermatu eta eskolako errealitatea islatuko duen parte hartze organoak egotea. Baina puntu honetan zentratuz gero, eta grafikoei erreparatzen badiegu, alde handia dago familien artean. Izan ere, euskal kulturako %85-ek parte hartu dute gurasoak egoten diren eskolako talderen batean eta, aldiz, ia horien erdiak %46 izan dira parte hartu duten kultura ez euskalduneko familiak. Jardueretan parte hartzen duten familien artean ere aldeak badaude, kultura euskaldunekoak %85 eta ez euskaldunekoak, aldiz, %54 izanik.
Bestalde, bigarren arrazoia izan daiteke, lan handia egin dela euskal eskola publikoetan D eredua eta euskal kultura bermatzeko. Izan ere, kontuan izan behar da euskal kultura bi kultura nagusiren artean zapaldua dagoela. Alde batetik, kultura espainola dago eta, bestalde, kultura frantsesa. Horregatik, kontuan izan behar da eskolak Euskal Herriko kultura bermatzeko egiten duen lan handiaren ondorio bat izan daitekeela. Horrekin lotuta, gainontzeko kulturei behar duten garrantzia eskaintzeko denbora edota estrategiarik ez izatea eta familiak zein ikasleak euskal kulturan murgildu behar izatea.
Azken hipotesia, eskolan kulturartekotasuna lantzen dutela da eta ez da guztiz bete. Eskolak, kulturarteko hezkuntzaren inguruan lan handiagoa egin behar dela esan dezakegu. Ateratako emaitzei erreparatuz gero, positiboa da familia gehienek (kultura euskalduneko %92 eta kultura ez euskalduneko %92) irakaslearekin duten komunikazioa nahikoa dela aipatzea.
Baina, badaude kopuru murritzagoa jaso duten erantzun batzuk ere, %65 irakasle informatu dira haien ikasleen kulturen inguruan; irakasleen %47-k ezagutzen ditu eskolako programa ezberdinak, erdiak baino gehiago %53 dira ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko jarduerak egin dituztenak; oso ikasle gutxi sentitzen dira identifikatuta liburuetako pertsonen irudiekin (%17 guztira) eta, azkenik, ikasgelan haien kulturen inguruan hitz egin dutela esan duten ikasleen artean aldeak daude, kultura euskaldunekoak %89-k baietz esan dute eta, aldiz, kultura ez euskaldunekoak %17 izan dira baietz esan dutenak.
Ezin da aipatu gabe utzi, irakasle gehienek kulturartekotasuna lantzeko daukaten formazioa nahikoa ez dela uste dutela, hain zuzen ere, formakuntza nahikoa dutela aipatu dutenak %17 baino ez dira izan. Zein dira hau horrela izateak atzean dauzkan arrazoiak? Honako arrazoi ezberdinengatik eman daitekeela ondorioztatu da.
Alde batetik, arrazoi bat izan daiteke aurretik aipatu bezala, irakasleak kulturarteko eskolaren ikuspegian, hiru multzoetako bigarrenean kokatzen direla. Hau da, irakasleek sentsibilitate eta zabaltasun handiz ulertzen dute eskolako aniztasuna, baina ez dute uste haien irakasle lanean eragin handia izango duenik (Leiva, 2010).
Bestalde, kulturarteko hezkuntza sustatzeko beharrezkoa da hezkuntza komunitate osoaren parte hartzea eta hutsune legal baten aurrean aurkitzen gara. Gainera, irakasleek egiten duten lan gehiena etorkinak "hemengo" kulturara egokitzeko izaten da (Bernabé, 2013).
Azkenik, beharrezkoa da eskoletan erreforma inklusiboak egitea irakasleak, curriculuma, antolamendua, etab. aldatzeko eta egokitzeko, baina berrantolaketa global bat egin behar da bakoitzaren beharrizanei erantzun egoki bat emateko eta ez soilik eskola "moldatzea" bertan pertsona talde ezberdinak sartu ahal izateko (Parrilla, 2002). 3.4. Lanaren mugak eta etorkizunari begira hobetzeko proposamenak
Lan honetan kulturartekotasunaren gaia jorratzea erabaki da, orain arte izandako esperientzian ikusi ahal izan delako eskoletan gero eta kultura aniztasun handiagoa dagoela arrazoi ezberdinak direla medio eta honek elkarbizitzarako dakartzan alde positiboen inguruan hausnartzea eta izan behar duen garrantzia ematea ezinbestekotzat ulertzen delako.
Ikerketaren formatua egitea erabaki da arrazoi nagusirengatik. Alde batetik, uste delako teorian irakurritako guztia alde praktikoarekin eta errealitatean behatutakoarekin kontrastatuz gero, aberasgarriagoa izango dela lan hau. Bestalde, uste delako erabilgarria izango dela etorkizun batean hezitzaile izango garenerako zein aspektutan zentratu behar garen jakiteko.
Lan hau egiterakoan hainbat zailtasun aurkitu dira. Aipatu beharra dago ezberdintasun handiak daudela atal teorikoaren eta atal praktikoaren artean.
Atal teorikoari dagokionez, ez da erraza izan gai hain zabala hartu eta puntu zehatz batzuetan zentratzea. Hasiera batean kulturartekotasuna nola landu behar denaren inguruko lana egin nahi izan da, baina lan honetarako gai hori zabalegia denez, kulturartekotasunaren esanahia zein den eta horren inguruan gaur egun arte egindako lanean zentratzea erabaki da.
Zailtasun handienak aurkitu diren atala praktikoa izan da. Batez ere, galdetegiak nola egin behar diren eta zein puntutan zentratu behar izan den horiek egiterako orduan. Bestalde, galderak prestatzerako orduan aukeratutako galderak ez dira nahi bestekoak izan; izan ere, lan honetan sartu ahal den informazio kopurua errespetatu behar izan da eta, beraz, planteatutako galderak murriztu behar izan dira.
Horrez gain, galderak egiteko aurretik ere gurasoekin egon nahi izan da baina denbora eta haien arrazoi pertsonalak direla medio ezin izan da horrela izan. Galdetegiak egin ostean ere ondorioak ateratzea ez da erraza izan, aspektu asko izan behar dira kontuan.
Izandako mugak kontuan hartuta, kontuan izan behar da bi irakasle ordezkoak direla eta beraz ez dutela inoiz ikasle berririk ikasgelan izan, beraz ez dute harrera plana erabili egoera suertatu ez zaielako. Bestalde, musikako eta ingeleseko irakasleek lehen hezkuntza osoan ematen dute klasea eta hortaz kontuan izan behar da ikasle guztien inguruan informatzeko zailtasunak dituztela. Hobekuntza moduan etorkizuneko ikerketan hobe da posible den heinean tutoreei eta finko dauden irakasleei galdetegia egitea.
Horrez gain ez da erraza izan galderak aukeratzea eta hobekuntza moduan galdera guztiak baiezko eran idaztea komeni da emaitzetan aldaketa handirik ez nabaritzeko.
Etorkizunari begira, ikerketarekin jarraitzeko beharra ikusten da. Ikerketa bera eskola pribatu batean egin beharko zela ondorioztatzen da, egoera hau zentro publikoetan gailentzen dela baieztatzeko. Horrez gain, beharrezkoa da kulturartekotasunaz gain inklusioaren barruan sartzen diren beste lerro batzuk aztertzea, eskola inklusiborako bidean aurrera egiteko. Azkenik, ikerketa hauek eskoletara zabaltzea beharrezkotzat ikusten da, eskola eta gizartearen errealitatea bat etortzeko eta kulturartekotasunaren inguruan egin behar diren aldaketa guztiak teorian geratu beharrean modu praktikoan ere aurrera eramateko.
ERANSKINAK 1. Eranskina. Familientzako galdetegiak Guraso agurgarriak, Gasteizeko Unibertsitateko ikaslea naiz. Gradu Amaierako Lana egiten ari naiz eskola honetako "kulturartekotasuna" aztertzeko. Lana aurrera eramateko zuen laguntza behar dut eta eskertuko nizueke ondorengo galderak erantzungo bazenituzte. Guztiz anonimoa izango da, helburua erantzun hauekin estatistika batzuk sortzea delarik. Eskerrik asko aldez aurretik. *Markatu X batez erantzun egokia: GALDERA BAI EZ 1. Zure kultura euskalduna da?
5. Irakaslearekin duzun komunikazioa nahikoa dela uste duzu?
6. Eskolak bidaltzen dituen oharrak ulertzeko zailtasunak dituzu?
7. Eskolako gurasoen parte hartzen duten talderen bateko kide izan zara noizbait?
2. Eskolan nire herrialdearen inguruko jarduerak egin izan ditugu.
3. Nire kultura, beste ikasle batzuen kultura baino garrantzitsuagoa dela uste dut.
6. Ikasgelan nire herrialdeko hizkuntza, ohitura edota errealitateari buruz hitz egin izan dugu.
3. Eranskina. Irakasleentzako galdetegia Irakasle agurgarria, Gasteizeko Unibertsitateko ikaslea naiz. Gradu Amaierako Lana egiten ari naiz eskola honetako kulturartekotasuna aztertzeko. Lana aurrera eramateko zure laguntza behar dut eta eskertuko nizuke ondorengo galderak erantzungo bazenitu. Guztiz anonimoa izango da, helburua erantzun hauekin estatistika batzuk sortzea delarik. Eskerrik asko aldez aurretik. *Markatu X batez erantzun egokia: GALDERA BAI EZ 1. Euskal kulturakoak ez diren beste kulturaren bateko ikasleren bati klasea ematen diot.
4. Eskolak kulturartekotasuna edota inklusioa lantzeko dauzkan programa ezberdinak ezagutzen ditut.
6. Erabiltzen ditudan materialetan kultura batzuen nagusitasuna agertzen da beste batzuen gainetik.
8. Ikasleekin kulturartekotasuna lantzeko jarduerak prestatu izan ditut.
10. Uste dut irakasle bezala kulturartekotasuna lantzeko dudan formazioa nahikoa dela. | science |
addi-7b074f07e6a0 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28688 | Gorputz Hezkuntza eta IKTak: Irakasleen lana eta elkarrekintza bultzatzeko proposamena | Larrauri Iriondo, Markel | 2018 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua Gorputz Hezkuntza eta IKTak: Irakasleen lana eta elkarrekintza bultzatzeko proposamena Egilea Markel Larrauri Iriondo Zuzendariak Amaia Arroyo eta Abel Camacho
Proiektu honek Gorputz Hezkuntza eta IKTak bateragarriak izan daitezkeela erakutsi
nahi izan dugu, bi alorren arteko elkarrekintzarekin ikasgaiko profesionalentzat
baliagarria izan daitekeen lana eratuz. Hori lortzeko, bi helburu nagusi jarri dizkiogu
gure buruari, eta helburu bakoitzak azpi helburu bat du baita, atal espezifikoagoak
lantzeko ideia erakutsiz. Proiektuak hainbat atal ezberdin ditu. Behin helburuak
nagusiak landuko dira: IKTak hezkuntzan duten rola, Gorputz Hezkuntzan duten rola,
eta sare sozialen erabilera irakasleen arteko kolaborazioan.
proposamen sortu ditugu: Gorputz Hezkuntzako saioak eratzeko unitate didaktiko
baten eredua (konpetentzia digitala eta hau landu ahal izateko baliabide eta
hausnarketekin hornitua) eta ikasgai honetako irakasleek beraien artean jarduteko eta
lan egiteko Facebook talde bat. Atal praktikoan emandako pausoak eta hartutako
erabakiak justifikatzen dira, bakoitzaren zergatia emanez. Azkenik, proiektuaren
inguruko ondorioak azaleratzen ditugu. Lehenik, hasieran ezarritako helburuak bete
diren edo zein punturaino bete diren argudiatzen da. Amaitzeko, proiektuko
prozesuaren ondorioak ematen dira aukeratutako gaiaren, ekarpen pertsonalaren,
denboraren kudeaketaren edota eskuratutako jakintzaren inguruan.
Lan hau Aitortu - EzKomertziala - Berdin Partekatu (BY-NC-SA) lizentziapean dago. Honen arabera, lan originalaren eta izan daitezkeen lan eratorrien erabilpen komertzialik ez da baimentzen eta lanen banaketa lizentzia berberarekin egin beharko da, beti ere, egilea aipatuz.
Irudien aurkibidea
Gaur egungo hezkuntzan, ez da ohikoa IKTak eta Gorputz Hezkuntza eskutik emanda
ikustea. Teknologiak indar handiarekin sartu dira gizartean eta hezkuntzan ere geroz
eta protagonismo handiagoa hartzen ari dira. Hala ere, badirudi influentzia ez dela
berbera ikasgai konkretu honetan eta horrek zer pentsatu eman digu. Horrenbestez, Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat baliagarria izan daitekeen proiektu
bat abian jartzea erabaki dugu, IKTek ematen dituzten aukerak baliatuz, ikasgaiaren
egunerokotasunean laguntza eta aukera gehiago izateko. Lan hau aurrera eramateko,
egitura logiko bat jarraitzea beharrezkoa izan da, proiektuari beharrezko koherentzia
bat emateko. Lehenbizi, bete nahi ditugun helburuak idatzi ditugu. Bi helburu nagusi daude, eta
hauetako bakoitzak azpi helburu bat du, pixka bat espezifikoagoa dena. Ondoren marko teorikoa dator. Bertan, proiektuari oinarri teoriko sendo bat eman nahi
ditu: alde batetik, unitate didaktikoak eratzeko eredu bat, eta bestetik, ikasgai honetako
irakasleak haien artean komunikatzeko Facebook talde bat. Azkenik, proiektuaren inguruko ondorioak azalduko dira. Helburuak zein punturaino
inguruko ondorioak eskainiko dira.
Proiektuaren helburuak
1- Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat elkarlanean aritzeko baliagarria izango den
gune bat sortzea, ideiak eta materialak eskuratu eta partekatzeko. 1.1- Gunea, partaideen kolaborazio eta laguntzaz, hazten eta aberasten joatea,
2- Gorputz Hezkuntzarako Unitate Didaktikoak diseinatzeko txantiloi baten eredua
Proiektuaren helburuak zeintzuk diren zehaztuta, horiekin lotutako eduki nagusiak
azaltzeko unea iritsi da. Atal honetan, proiektuaren muina azaltzea da helburua, bai
alor teorikoan, eta baita praktikoan ere. Horretarako, bi atal nagusi horiek hainbat
azpiatalez osatzea erabaki dugu, bakoitzean proiektua ulertzeko beharrezkoa den
informazioa emateko asmoz.
teorikoa azalduko dugu. Lehenik eta behin, IKTek hezkuntzan, eta zehazki Gorputz
Hezkuntzan, izan duten eta izan behar duten rolak jorratuko ditugu. Gainera,
eskakizun egiten zaien zehaztu eta hainbat adituren hitzekin kontrastatuko ditugu.
Horrez gain, sortu dugun txantiloiaren ereduaren zergatiak azalduko ditugu, eta
proiektua zabaltzeko sare sozialak aukeratzearen zergatia ere azalduko dugu,
Facebook talde bat sortzearen zergatia, hain zuzen ere.
Beste alde batetik, atal praktikoa izango dugu. Bertan, eraikitako proiektuaren
nondik-norakoak azalduko ditugu. Modu horretan, atal praktikoak 3 azpiatal dituela
esan dezakegu:. lehenik, proiektua garatzeko euskarriaren (Facebook taldea bat)
zergatiak; eta azkenik, Gorputz Hezkuntzako saioak aurrera eramateko sortutako
txantiloiaren azalpenak.
3.1- IKTak hezkuntzan IKTek gaur egungo egoerara iristeko egin duten bidea labur samarra da.
LOCErekin etorri zen IKT izendapena. IKTen erabateko integraziorako, zentroak
teknologiaz hornitzeaz gain, irakasleentzako formazioak eta materialen sorkuntzak
(hainbat euskarritan) lagundu behar zuten, horien potentziala ahalik eta gehien
garatzeko. Gaur egun, IKTak Haur Hezkuntzako etapan erabiltzen hasten dira,
IKTen integrazioa pertsonen, tresna teknologikoen eta hezkuntza testuinguruaren
arteko prozesu interaktibo bat bezala ulertu behar da, eta ez aparteko prozesu bat
alde batera utzi nahi da teknologia erabiliz, eta hori huts egite bat izan daiteke,
suposatzen duen exijentzia maila jarraitzeko; baina, aldi berean, irakaslea ezinbesteko
bideratzea errazten laguntzen duena, materialak sortzeko aukera berri bat, ikasleen
jarraipena egiteko baliabide bat eta irakaskuntza erakargarriagoa egiteko modu bat
bezala. Egile berak dioenez, Internet berrikuntzara bideratutako bide berri bat da, baita
ikasleen motibazioa igotzeko baliabide bat ere, eta curriculumeko atalak edo ikasgaiak
lantzeko baliabide erakargarriago bat bihurtu da. Hala ere, ikastetxeetan nagusitu izan
den irakaskuntza ezagutzen transmisioarena izan da, ikasleek beren ikas-prozesuan
duten parte hartzea murriztuz. Hezkuntza gaur egungo gizartera egokitu behar da eta
kontuan izan beharko luke bertan teknologiek duten garrantzia. Beraz, IKTak ez dira
aldagai gisa baizik: zeharkako formaziotzat hartu behar da, irakasleen egoera ulertzen
eta horrekin bizitzen laguntzeko (Munató, 2016).
3.1.1- Konpetentzia digitalaren integrazioa curriculumean Gaur egun konpetentzietan oinarrituta dagoen irakaskuntzak, oinarrizko konpetentzia
batzuk barneratzea proposatzen du, horien artean, konpetentzia digitala. Aditu izatea
eskura dauden baliabideak erabiltzea da, testuinguru erreal eta aldakorretan
planteatutako arazoei aurre egiteko eta horiek ebazteko (Diaz, 2011). Gaitasun anitzak
praktikan jartzea dakar (baloreak, gaitasunak, ekintzak...), baina baita jakintza eta
erabiltzea, ikasteko, aisiarako, eta gizarteratzeko eta gizartean parte hartzeko.
Eta konpetentzia-arlo hauetako ezagutzak, trebetasunak eta jarrerak biltzen
ditu: informazioa, komunikazioa, edukiak sortzea, segurtasuna eta problemak
informazioaren erabileraren konpetentzia gainditzen du (kudeaketa, gune
ezberdinetara sartzen jakitea, ebaluatzea, informazioa partekatzea....) eta beste
jakintza eta gaitasun (pertsonalak, kognitiboak eta etikoak) batzuk integratzea dakar,
IKTen erabilera praktiko, sortzaile eta zentzudun bat egitea ahalbideratzeko.
Gorputz Hezkuntzaren arloan, konpetentzia digitala garatzeak IKTen inguruan ikastea
dakar lehenik eta behin, ondoren, ikaskuntza sortzaile, kooperatibo eta autonomoa
errespetatzea suposatzen du, IKTen behar ez den edo gehiegizko erabilera ez eginez
konpetentzia digitala honela azaltzen da: Informazioaren eta komunikazioaren teknologiak modu sortzaile, kritiko, eraginkor eta
seguru batez erabiltzea, ikasteko, aisiarako, inklusiorako eta gizartean parte hartzeko
Konpetentzia hori behar bezala garatzeko, DIGCOMP europar markoak gaitasunen 5
ardatz hauek zehazten ditu: - Informazioa eta informazio alfabetatzea: norbanakoak sarean ibiltzeko eta
informazioa topatzeko estrategia egokiak erabili behar ditu, baita jasotako
informazioaren beharrezko kudeaketa egin ere. Gainera, topatutako
informazioarekiko jarrera kritikoa izan behar du eta informazioa partekatzeko
guneetan zein pertsona edo entitateri jarraitu argi izan behar da. Artxiboak,
edukiak eta informazioa gordetzen eta etiketatzen jakin behar da, baita horiek
zentzuz biltegiratzen eta gordetako informazioa eta edukiak berreskuratzen eta
kudeatzen ere. Komunikazioa eta kolaborazioa: norberaren asmoen arabera, egokien
gobernuarekin, ospitaleekin edo banketxeekin, besteak beste) komunikatzeko
erabil daitekeela jakin behar da, eta sarean dauden komunitate eta sare
sozialetan nola parte hartu jakin behar da, eduki, informazio eta ezagutzak
partekatzeko. Horretarako, sareko netiketa arauak ezagutu eta norberaren
konfiantzaz erabiltzeko gai izan behar da norbanakoa, beste pertsonekin
elkarlanean aritzeko eta baliabide, ezagutza eta edukiak ekoizteko. - Eduki digitalak sortzea: norbera gai izan behar da eduki digitalak sortzeko
behar du multimedia originalak sortzeko eta lehendik dauden edukiak uztartu
eta eduki berriak sortzeko. Hori guztia informazio eta baliabideei dagozkien
lizentziak nola aplikatuz jakinda egin behar da. Horrez gain, programazioaren
printzipioak ulertu behar dira. - Segurtasuna: sareko mehatxu eta arriskuak zeintzuk diren jakin behar da, eta
jakin behar da, norberaren datuak behar bezala gordeta eta besteen
osasun arriskuak ulertu behar dira, eta gehiegizko erabilerak mendekotasuna
eragin eta portaera eta bizikidetza asaldatu ditzakeela. Erabilera horrek
ingurumenarekiko dituen onurak eta kalteak ere nabarmendu behar dira. - Arazoak konpontzea: gerta daitezkeen arazo sinpleak antzematea eta
konpontzeko gai izaten jakin behar du norbanakoak. Gainera, behar
teknologikoak zeintzuk diren jakin, horren arabera tresna egokia aukeratu eta
guzti hori modu kritikoan ebaluatzeko. Norbera, banaka eta taldean, teknologia
digitalak erabiltzeko gai izan behar da produktu berritzaile-sortzaileak egiteko
eta arazo kontzeptualak konpontzeko. Azkenik, egunerokotasunean sortzen
diren erronkei aurre egite aldera, konpetentzia digitala hobetzeko eta
eguneratzeko zer premia dituen jakin behar du norberak (Eusko Jaurlaritza,
DIGCOMP markoak zehaztu eta Heziberrik aipatzen duenaz gain, konpetentzia
dizkio: - Informazioaren bilaketarekin, aukeraketarekin, erregistroarekin eta
tratamenduarekin lotzen da, metodo anitzen bidez: ahozkoa, inprimatua,
audiobisuala, digitala edo multimedia. - Oinarrizko lengoaia espezifikoen menperatzea eskatzen du eta horiek
komunikaziorako eskaintzen dituzten aukerak ematea eskatzen da konpetentzia
digitalean. - Konpetentzia digitalak informazioa modu egokian prozesatzen eta kudeatzen
aritzen eta ikas-komunitatearen lana errazten, modu arduratsu eta sortzailean. - Konpetentzia digitalak IKTei ahalik eta errendimendu handiena ateratzea dakar,
horien ezaugarriak kontuan hartuz. - Gainera, software eta hardwarean gerta daitezkeen ohiko arazoak konpontzeko
estrategiak jakitea suposatzen du, eta informazioa modu kritikoan aprobetxatu
"Horrenbestez, Oinarrizko Hezkuntza amaitzean, bizitza osoan ikasteko eta
konpetentzia berriak eskuratzeko tresnak, zerbitzuak eta konexioak ezagutu behar
dituzte ikasle guztiek, konpetentzia digitalaren arloko esparru europarraren ildoan"
Aipatutako guztia kontuan duen eredua da hezkuntza komunitateak bilatu behar
lukeena. Hala ere, kontuan izan behar da gaur egun alor digitalean dagoen egoera:
hezkuntza-zentro bakoitzak dituen baliabideak, etapa bakoitzean dauden ezagutza eta
1. irudia: Homo digitalis garatzeko edukiak. Iturria: egilea bera.
behar bezala erabiltzeko gai izanda bihurtzen da konpetente norbanakoa. Esan
daiteke, ezaugarri kuantitatiboak baino, kualitatiboak direla garrantzitsuagoak, hau da,
3.2- IKTak Gorputz Hezkuntzan Lehen begiratuan, badirudi Gorputz Hezkuntzak eta IKTek ez dutela zerikusi handirik,
batez ere, ikasgaiaren edukietan pentsatzerakoan: jolasak, gorputz-adierazpena,
kirolak… eduki horiek guztiak ikasleak esperimentatu, bizi eta disfrutatu egin behar
ditu, baina ez soilik ikastetxean dagoen etapan, momentu oro baizik, bizitzan zehar
jakintzak eguneratu eta gehitzeko (Munató, 2016).
Gaur egun, Gorputz Hezkuntzak jakintza, konpetentzia eta gaitasun berriak eskatzen
ditu. Ikasgaiak gure burua birsortzera bultzatzen gaitu eta gaur egungo errealitatera
aldaketa, eta ingurua aldatzen bada, eskola ere aldatzen joan beharko da (Majó,
Gorputz Hezkuntzaren alorrean, IKTen erabileraren gaia zaildu egiten da, lan-ordu
daitekeen ikasgaia da: bertako jakintzak eta ikaskuntzak sakontzeko aukera ematen
dute, izan ere, ezin dugu ahaztu oinarri teorikoa duen ikasgaia ere badela, eta IKTak
- Prozesu didaktikoetan IKTak erabiltzeak edukietan eta horiek transmititzeko
moduan berrikuntza ematea suposatzen du, ikasle eta irakasleei onura ugari
izatea suposatzen du, horiekin praktika edo saio hobeak ikertzeko, eraldatzeko,
pertsonalizatzeko eta diseinatzeko aukera izanda. Ikasleei ikaskuntzaren
kudeaketa pertsonala modu aberasgarri eta sustagarri batean egin ahal izateko
aukera ematen die. - IKTek diziplinarteko helburuak lortzea errazten dute, konpetentzia digitala
garatzen laguntzen dute eta hainbat oinarrizko konpetentzia garatzeko
kontsumitzaile eta jakintzen ekoizle diren ikasleak formatzen laguntzen dute,
jakintzaren transmisioan oinarrituta rola gaindituz. Heziketa Fisikoaren irakaskuntza eta ikaskuntza pertsonalizatzeko aukera
ematen dute, ikasleen erritmo eta gaitasunetara egokituz. Behar bereziak
dituzten ikasleen integrazioa eta arreta beharra hobetzen laguntzen dute, izan
zailtasuna espezifikoki diseinatzea ahalbidetzen baitute. - IKTek "hirugarren zati pedagogikoa" posible egiten dute, hau da, ikasgelako
3.2.1- Aukerak eta mugak IKTen erabilerak hainbat aukera edo muga ekar ditzake ikaskuntza-irakaskuntza
prozesuan. Munatóren (2016) berrikusketa bibliografikoaren ondoren, izan ditzakegun
aukera batzuk izendatuko ditugu:
Gorputz Hezkuntzarako bereziki diseinatutako aplikazio informatikoak Programa osagarriak: Saioen prestakuntzarako aplikazioak. Hainbat irizpide kontuan
trebetasun fisikoa, artikulazio edo muskuluen kokalekua, saioak osatzeko
antolaketa-motak eta datu-base bat ezarrita edukitzea ikasleentzat prestatutako jolas
eta jarduerak ikusi ahal izateko.
Komunikazioa ahalbidetzeko laguntza programak: Kontzeptuak ulertzen laguntzeko
irudi bisualekin lotutako aplikazioak dira. Arbel baten funtzioa beteko lukete. Egoera,
edo bisualizazioa ahalbidetzen dute.
Programa erakusleak: Ulertzen zailak diren mugimendu konplexuak ikusi ahal izateko
mugimenduaren atal bakoitzean.
informazioaren bilaketa eta elkartrukatzea, proiektuak garatzea edota ideia ezberdinak
ezagutzera ematea. Hona hemen adibide batzuk: ● Foroen sorrera Gorputz Hezkuntzako ikasgaiaren arloan ideiak partekatzeko.
Irakasleen artekoa edo ikasleekin partekatua izan daiteke. ● Edukien aurkezpena sarean. ● Atal teorikoaren aurkezpena, atal praktikoaren osagai gisa (hau ikasleei
aipatzen ditu, irakasle eta ikasleentzat baliagarriak direnak: ● Ikasleengan talde-lanerako jarrera eta haien arteko kolaborazioa bultzatzen du. ● Edukien transferentzia errazten dute. ● Behar bereziak dituzten ikasleen beharrak asetzen laguntzen dute. ● Eskola eta gizartearen arteko konexioa bultzatzen du. ● Ikas-komunitateko kideen arteko erlazioa errazten dute.
Hala ere, nahiz eta IKTek aukera anitz eman, beren desabantailak edo mugak ere
badituzte, Fernández, Hinojo eta Aznarren (2002) hitzetan: ● Eskola batzuetan IKTen presentzia egotea zaila da, baliabide faltagatik. ● Arlo honetan irakasleek duten formazioa mugatua da, IKTekiko konfiantza eza
eta beldurra sortuz. ● Metodo tradizionalera jotzeko joera dago ikastetxeetan. ● Gailu digitalak eskuratzeko eta mantentzeko zailtasunak kasu batzuetan. ● IKTen bidez material berriak sortzeko gaitasun edota denbora eza irakasleen
ikasgaiaren izaeragatik, baita irakasleek jasotako formazioarengatik ere. Nahiz eta
beste ikasgaietan IKTek garapen nabarmenagoa izan duten, Gorputz Hezkuntzan ez
Hezkuntzan, IKTek eskaintzen dituzten baliabide didaktikoak ongi ez aprobetxatzen
jarraitzen da. Horren arrazoiak, honakoak izan daitezke: ● Unibertsitate mailako formazioan (Graduan, Masterretan...), irakasleek jasotako
formazio urriak eta horren ondoren jasotako orientazio teknologikoek beraien
burua teknologia horien erabilera praktiko eta pedagogikoa egiteko gai ez dela
pentsarazten diete irakasleei. ● Gorputz Hezkuntzarekin lotutako tresna eta multimedia materialaren
ezjakintasunak edo horiek eman ditzaketen aukerek gutxiesteak eragin
departamentuetan) dagoen azpiegitura eta baliabide falta argudio garrantzitsua
da gaur egungo egoera ulertzeko. Gainera, saioen iraupena ere (batzuetan 45
minutu) kontuan izan behar da, baliabide teknologiko horiek mugitu, piztu,
kontrolatu, jarduera motorrak burutu eta dutxatzeko denbora kontrolatu behar
da. ● Azkenik, ikasgai honetan tradizio oso urria dago aurrez aurreko ikaskuntza
(gimnasio edo jolas-tokian egiten dena) etxeko lanekin osatzeko
lagungarriak izan daitezke ikasleen ikaskuntza osatzen joateko (Diaz, 2013).
3.3- Unitate didaktiko digitalak Gorputz Hezkuntzan Lan honen ataletako bat Gorputz Hezkuntzako saioak edo unitate didaktikoak
eraikitzeko txantiloi eredu bat sortzea da. Kasu honetan, konpetentzia digitala bertan
barneratzearen berezitasuna sartzen da, alor horrek gorputz hezkuntzan tokia duela
erakusteko asmotan. Hasteko, eredu horren egituraren azalpena eta zergatiak
3.3.1- Programazio didaktikoak Hasteko, unitate didaktikoak osatzeko prozeduraren inguruan hitz egingo dugu, Eusko
Jaurlaritzak (2013) aurkeztutako ereduan oinarrituz. Programazio didaktikoa irakasle
lanaren atal bat da eta ikasgelako lanetik gertuen dagoen zehaztapen maila da.
Bertako helburuek lotura zuzena dute ikasteko eta irakasteko prozesuarekin eta horren
bidez lortutako emaitzekin. Programazio bat egitea irakasleek hartu beharreko
erabakietan sartzen da eta bakoitzak bere irakaskuntza arloaren inguruan duen
kontzientzia areagotzeko diseinatuko du. Hori lortzeko, programazioa egokia, zehatza,
malgua eta bideragarria izan behar da.
ebaluazioa), ezaugarri eta gogoeta batzuekin ere. Kontrol galderak egin beharko dira egindako lana ebaluatzeko. Galdera
zerrenda erreferentzia bat baino ez da izango, baina osagai bakoitzean landu
nahi diren aspektu garrantzitsuenak finkatzeko balio dezake. Curriculumeko ikasgairen bateko adibideak ematea (Eusko Jaurlaritza, 2013).
Hezkuntzan Aurreko atalean aipatutako prozedura eta programazioen barnean kokatzen da unitate
didaktikoen eta saio bakoitzeko txantiloien eraketa. Gorputz Hezkuntzako unitate
didaktikoak eta bertako saioak eraikitzeko txantiloia Saguilloren (2005) ideietan
batean, eta bizi izandako esperientziekin, hori aldatzen joan da. Hasiera batean,
eskoletan Gorputz Hezkuntza espezialitatearekin hastean, ez zegoen saioen arteko
erlaziorik. Egun bakoitzeko saio bat prestatzen zen, elkarren arteko loturarik egin gabe,
eta egitura argi batekin: aktibazioa, atal nagusia eta lasaitzea.
GTPen (Gorpuztasunaren Tratamendu Pedagogikoa) sartzean, aurrez izandako
esperientzia baliatu eta aurrerapauso bat eman zen diseinuen egituran: saioan zehar
gertatutakoa kontatzeko ataltxo bat gehitu zen, hausnarketarako atala. Aurrerapen
guztiak GTPko kideen artean partekatu eta egitura eredua moldatzen joan zen,
irakaslearen aginte zuzena, edo irakaslearen erabateko kontrola eta protagonismoa
saioan zehar, alde batera uzten joaten eta ikasleengandik ikasteko jarrera hartuz.
Hausnarketaren atalak geroz eta garrantzi handiagoa hartu zuen eta eta egituran
espazio gehiago okupatu, saioen arteko erlazioa sortzeko bide nagusiena bilakatuz.
Gainera, eredu berriekin, ikasle guztien ikaskuntza-kurba errespetatzen saiatzea ere
elkartze-unea, eraikitzeko atala eta amaierako atala izendatzen dira (Saguillo, 2005).
Hezkuntzako testuinguruan, ikasleen etengabeko jarduera fisikoa, irakasleak saioaren
erabateko kontrola izatea eta saioaren planifikazio zehatz bat izatea izango litzake.
Naturaltasunak edo ongi pasatzeak ez dute lekurik saio eraginkor batean. Saioen
egiturak gidoi batzuk dira, zuzendari batek (irakasleak) gidatua.
hausnarketak. Irakaslearen esperientziaren poderioz, egiten ari denaren inguruan
ahala, hezkuntza eraginkorrean esandakoa edo egindakoa zalantzan jartzen joan
behar da (ikasleei egindako epaiketak, ebaluatzeko modua...), aldatzen joateko
asmoarekin. Gaur egungo gizarteari hezkuntza eraginkorra komeni zaio. Aldatu nahi
nahiz eta hasiera batean Internetik ez erabili komunikatzeko. Gaur egun ezagutzen
ditugun sare sozialek espazioeta denbora-mugak apurtu eta komunikatzeko
taldeari deitzen, baizik eta horiek barne hartzen dituen sistemari ere (Valenzuela,
esponentzialean hazi dira, eta, nahiz eta hasiera batean pertsonen arteko erlazioa
bilatzen zen, hainbat hezkuntza-prozesutarako gaitasuna zutela identifikatu zen (Alcalá
eta eremu ezberdinetan nagusitzen hasi dira: hezkuntzan, kulturan, gizartean edota
negozioetan. Hezkuntza munduan, sare sozialak ezagutzeko eta erabiltzen hasteko
diziplina baten inguruko ezagutzak partekatzen dituztela, haien lanak erakusten
dituztela eta beste erabiltzaileei laguntzeko haien esperientzia erabiltzen dutela,
argitaratzearen, ikaskuntza autonomoaren, talde-lanaren, komunikazioaren,
erlazionatutako beste sare sozial batzuetara lotzearen edota beste aditu batzuekin
kontaktuan jartzearen alde egiten dutela (Gomez, Roses eta Farias 2012). 20
dute. Honakoak dira:
● Elkarreragitea: Teknologiek posible egin dute duela urte batzuk ezinezkoa
pertsonengana mezu edo argazkiak unean bertan bidaltzea. Interneti eta sare
berriak sortu edota zerbaiten aldeko taldeak sortu daitezke besteak beste. Sare
horretan, erabiltzaile oro informazioaren igorle edo hartzaile izan daiteke. ● Pertsonalizazioa: Sare sozialek jaso, nabarmendu edo partekatu nahi dugun
gain, jendea ezagutzerako orduan, norberarengan ziurtasun gehiago izatera
bultzatzen dute, esaterako, elkarrizketa bat hasteko momentua, norekin edo
amaituko den ere erabakitzeko aukera ematen dute. Sare ezberdinetan egiten
izan ditzake (lagunentzat, ezagunentzat edota arlo profesionalerako). Profil
guztiak pertsona berarenak izan daitezke, baina bakoitzaren mugak ondo
definitzea garrantzitsua izango da. Izan ere, komunikatzeko ditugun modu
berrien ondorioz, mehatxu berriak sor daitezke norberaren pribatutasunarekiko
ez badugu profil bakoitzaren helburua eta komunikatuko den jende mota
zehazten. ● Multiedizio eta feedbacka: Bi ezaugarri hauek elkarreragitearekin dute lotura.
Gaur egun, Interneten publikatzen diren edukiak ez dira irakurriak eta ahaztuak
izateko soilik egiten. Internet baliabide birtuala izanda, informazioa milioika
pertsonengatik aztertua, osatua eta editatua izan daiteke, edonork erabilgarri
izateko. Entziklopedia birtualek (Wikipediak adibidez) egiten duten
informazioaren eguneraketa konstanteak bi ondorio izan ditzake: alde batetik,
osotasun handiko informazioa eskuratzea baimentzen digute, ehundaka
erabiltzaile aztertu eta osatzen baitute. Beste alde batetik, iturri ezberdinekin
informazioa kontrastatzea ezarri behar da bertan, edozein pertsonak editatu
dezakeelako informazioa eta arau horiek bete ezean, informazio horren
indarguneak azaltzen ditu, hala nola: - Edozein momentu eta tokitik komunikazioa errazteko gaitasuna. - Indibidualki sortutako materiala partekatzeko ematen duten erraztasuna. - Kolaborazio bidez materialak sortzeko ematen duten aukera. - Erabiltzaileei esperientzia hori kontatzeko eta partekatzeko aukera. - Taldearentzat interesgarriak diren berriak eta informazioa erakusteko espazioen
eskaintza.
Hezkuntza munduan lan egiteko erabilgarria izan daitekeen sare sozialen bat
dituen sare soziala, 2.130 milioi erabiltzailerekin, hau da, munduko biztanleriaren
elkarlanean aritzeko, orri edo talde bat sortzea posible da, baina zeintzuk dira
artean: - Orriak: Facebookeko orriek antolatzaileei, enpresei, famatuei edo marka
Norberaren jarraitzaileekin kontaktuan jartzeko modua da hau. Gune ofizialak
izan ohi dira eta Facebook taldeak baino formalagoak dira. - Taldeak: Interes berdinak dituzten pertsonen artean iritziak trukatzeko guneak
dira. Edozeinek sor dezake talde bat. Bertan, eguneraketak, argazkiak eta
dokumentuak partekatu daitezke eta taldeko partaide orori mezuak bidaltzeko
aukera dago. Taldea gune irekia (edonor batu daiteke), itxia (administratzaileak
eta gonbidatuak soilik sar daitezke bertan eta beraiek bakarrik dakite talde hori
3.4.3- Sare sozialak kolaboraziorako gako gisa Gorputz Hezkuntzako irakasleen lana indartu nahian, guztiak haien artean
komunikatzeko baliagarria den zerbait sortu nahi izan da. The Education Foundationek
irakasleekin baliabideak eta aholkuak partekatzeko modu ireki edo pribatu batean.
Taldeko eguneraketak "azken berriak" atalean agertzen dira, baina gunea konfiguratu
daiteke, taldeko kide ez direnek ikus ez dezaten. Horrek esan nahi du taldeko kideek
garapen profesionalerako eta edukiak partekatzeko aukera dago, horiek modu sinplean
profesional askok izan ditzaketen denbora- eta espazio-mugak apurtzen lagun
dezakeela, ideia berriak, proiektuak eta jakintza nahia partekatzeko orduan. Gainera,
mota horretako taldeak sortzeak kolaborazioa ekar dezake profesionalen talde batera.
erabiltzaileen etengabeko formazioa eta berdinen arteko komunikazioa. Irakaskuntza
munduan, bereziki, irakasleek eta irakasleentzat sortutako talde ugari aurki daitezke,
batetik, ikasgaiarekin erlazioa duten orrialdeei "atsegin dut" klikatzea. Modu horretan,
interesgarriak izan daitezkeen albisteak norberaren horman zuzenean agertuko dira,
(2013) esanak kontuan hartzea interesgarria da. Dioenez, sare sozialek aukera asko
horrela, errazagoa izango delako beharrezkoa dena lortzea edo konpontzea.Gainera,
sare sozialeko segurtasun neurriak kontuan izatea gomendatzen da, garrantzi handiko
informazioa sarean edonoren bistan uzteak ondorio negatiboak izan ditzakeelako.
Kasu askotan, ez da argi uzten eskaintzen den informazioak zein iturri duen, eta hori
beren beharrak asetzeko baliabiderik egokiena, izan ere, teknologiak eta sareko
badira, horien eskaintza eta potentziala ahalik eta gehien aprobetxatzea lortu beharko
honelako gune batek arrakasta izateari utz diezaioke, adibidez, erabiltzaileen parte
hartzeak jarraitzen ez badu, erabiltzaile batzuek soilik badute jarrera aktiboa edo
esan bezala, proiektu honek bi helburu nagusi ditu. Alde batetik, Gorputz Hezkuntzako
unitate didaktiko digitalak diseinatzeko txantiloi baten eredua sortu nahi da,
konpetentzia digitala lantzeko bidea argituz. Beste alde batetik, Gorputz Hezkuntzako
irakasleek elkarri laguntzeko eta elkarren artean edukiak partekatzeko gune bat sortu
eta lana errazten lagundu nahi zaie.
diseinatzeko egitura Lehenik eta behin, Gorputz Hezkuntzako unitate didaktiko digitalak diseinatzeko
ereduaren egituraren inguruan arituko gara. Txantiloi eredu hau Gorputz Hezkuntzako
planteamendu tradizionaletik aldentzeko egin nahi izan dugu, autore ezberdinen ideiak
berritzaileagoan eta kritikoagoan planteatzeko modu bat sortu nahi izan dugu, hori
posible izateko eredu egitura bat sortuz.
Beharbada, Gorputz Hezkuntza kirolarekin edo gimnasiarekin lotu izan da tradizionalki
eta ikasgaiko saioak modu horretara bideratuak egon izan dira azken hamarkada
luzeetan. Hala ere, izenak dioen bezala, gorputzaren hezkuntzara bideratua dagoen
ikasgai bat izan behar da gurea eta proposatutako ereduak bide hori jarraitzeko asmoa
dauka. Kirolak, Lehen hezkuntzako kasuan kirol hastapenak, programazioaren parte
izan daitezke, baina ezin dira lehentasun bezala hartu behar, modu horretan ikasleen
oinarri edo erreferentzia bezala izanda, Gorputz Hezkuntza berri bat bilatzea da
asmoa, eta hori lortzeko daukagun proposamena hasiera bat izan daiteke.
bakoitzaren zergatiak eta garrantzia azalduz.
2. irudia: Unitate didaktikoaren eredua. Iturria: egilea bera.
Ereduaren goialdean 5 puntu konkretu azalduko dira: irakaslea, gaia, zikloa, tokia eta
materiala. Hasierako gune horretan, saioaren testuingurua zehaztea bilatzen da,
ondoren datorren guztia finkatu eta egituratu ahal izateko. Testuinguruaren alor
horretan, tokia zehaztea garrantzitsua izango da, egingo diren jarduerak eta hautatuko
diren materialak erabakitzen lagunduko duelako. Izan ere, ez da berdina izango saioa
ikus daiteke ereduan islatu nahi izan dugun lehen berrikuntza. Materialen gunean, alor
digitalarekin lotura duten materialak ere apuntatzeko aukera eskaintzen da. Ez da
ikasgaiaren esentzia errespetatuz, material baliagarriak izan daitezke: alde batetik
konpetentzia digitala garatzen joateko, eta, beste alde batetik, ikaskuntza sortzaile,
Bigarrenik, konpetentzia eta edukien atala izango genuke. Atala 4 multzotan banatzea
erabaki dugu: zehar konpetentziak, diziplina barruko konpetentziak, konpetentzia
dugu, uste dugulako modu egokia dela planteatu nahi dugun eredua gartzeko. zehar
konpetentzien, diziplina barruko konpetentzien eta edukien atalek txantiloi eredu orotan
agertzeko aukera handiak dituztela uste dugu. Hala ere, hemen konpetentzia
erabiltzea baino, apustu sendoagoa egiten da txantiloi eredu honetan. Teknologia
digitalaren erabilerari zentzu hezitzailea eman nahi zaiela erakutsi nahi da, ikasleentzat
haien hezkuntza aberasteko baliagarria izango den zerbait.
Bigarren puntu hau, lortu nahi dugun Gorputz Hezkuntza berrira joateko lehen
mota guztiak landuta ere lortuko da horrenbeste nahi dugun hezkuntza integrala.
prestatzeko konpetentziak ondo begiratzea garrantzitsua izango da. Izan ere, ziklo edo
adin bakoitzeko ikasleek behar ezberdinak izango dituzte, eta adin bakoitzari
egokitutako konpetentzietan oinarritzea ezinbestekoa izango da, ondoren jarduera
egokiak aukeratzeko. Etapa bakoitzak une horretan egokitzen zaizkion beharrak ase
behar ditu eta irakaslearen lana izango da hori ziurtatzea.
konpetentziak eta edukiak hartuko dira erreferentzia gisa, ebaluazioak oinarri sendo
bat izan dezan. Beraz, saio eta unitate didaktikoak prestatzerako orduan, ezinbestekoa
izango da bi atal horien arteko lotura egitea eta curriculumeko eskakizunak modu
eginda dago guztiz. Posible litzake lau ataletan bereizi izan balitz eta konpetentzien eta
hasiera batean atal hau bateratua uztea pentsatu dugu eta hau erabiltzen duen
poderioz, saio praktikoetan irakasleak ikus ditzakeen beharren arabera. Argi dago
Heziberrik jarraibide batzuk ezartzen dituela, baina egunerokotasunari garrantzia
ematea interesgarria dela pentsatzen dugu. Atal honetako azken zatian ikusiko ditugun
hezkuntzarantz eta curriculumak ematen dituen irizpideetan oinarrituz, hauetan
moldaketaren bat edo beste egitea positiboa izan daiteke lortu nahi diren helburuak
betetzerako unean.
elkartzeko unea, eraikitzeko atala eta amaierako atala. Kasu honetan, Gorputz
Hezkuntzako saio tradizionalak baino sakonera gehiagoko egitura ezarri nahi izan dugu
gure ereduan. Elkartzeko unean, ikasle eta irakasleen arteko hasierako komunikazioa
sustatzea da lortu nahi dena. Saioko helburu eta arauen inguruan hitz egiteko unea
izango da, baita aurreko saioaren eta jarraian egingo denaren arteko lotura ezartzekoa
ere. Horrez gain, gorputzaren beroketa egiteko ere aprobetxatuko da. Eraikitzeko
planteatutako helburuetan oinarrituz. Azkenik, amaierako atalean, gorputza lasaitzeko
jardueraren bat egiteaz gain, saioan zehar gertatutakoa komentatu eta hausnartuko da.
Horrela, konpetentzia motorra garatzeaz gain, ikasleen ikuspegi kritikoa garatzen
joateko aukera egongo da. 29
Atal honetan ikusiko behar dira benetan ikasgai honetan ezarri nahi diren berrikuntzak
atzean utzi nahi da, eguneratuagoa dagoen estilo bat ezarriz. 2.3.2 atalean Saguilloren
(2005) hitzetan ikusi bezala, irakaslearen aginte zuzena alde batera utzi eta
lortu daiteke soilik. Horregatik, saioen hasierako eta amaierako ataletan, gorputza
berotzeaz eta lasaitzeaz aparte, haiekin hitz egitea eta hausnartzea
egunerokotasunaren parte izatea pentsatu dugu. Ikasleen beharrak eta usteak
irakaslearengana heltzea garrantzitsua da guztiek ikusteko ea helburuak betetzen ari
diren edo ez ikusteko. Horrez gain, garrantzitsua izango da ikasle bakoitzak, izan
ditzakeen gaitasun edo habileziak kontuan izanda, hobekuntzak izatea gorputzaren
hezkuntzari dagokionez. Ikasgai guztietan gertatzen den bezala, ikasle bakoitzak maila
jakin bat izango du, baina guztien arteko hausnarketarekin eta horrela lor daitekeen
gertutasunarekin, ikasleen ikaskuntza kurba errespetatzea errazagoa izango da.
Azkenik, irakasleak bere hausnarketak idazteko gunea egongo da. Atal hau ereduko
hobetzekotzat ikusi duena, edota egindako planteamendutik hobetuko litekeena
zehaztea. Horrez gain, teknologien eta konpetentzia digitalaren inguruko hausnarketak
ezartzea ere eskatzen da hausnarketa honetan. Konpetentzia digitala ikasgaian behar
eginda, ikasgaiaren eta unitate didaktikoen hobekuntza bilatu nahi dugu etorkizun
baterako eta pixkanaka kalitatezko hezkuntzarantz bideratu Gorputz Hezkuntza.
4.2- Sortutako unitate didaktikoak partekatzeko sare soziala Proiektu guztia zabaldu eta hedatu ahal izateko, oso garrantzitsua da euskarri sendoa
izatea. Azken finean, Gorputz Hezkuntzan irakasten dabiltzan irakasleengana heltzea
da helburua. Guztiak aurrez aurreko bilera batean biltzea posible ez denez, baliabide
digitalak laguntza paregabea dira guztiak birtualki elkartu eta elkarri lagundu ahal
pausoa, eta zalantza hori argitzeko irtenbidea sare sozialetan aurkitu da. Hori
zehaztuta, sare soziala aukeratu behar izan da, eta horretarako marko teorikoan
zehazki Gorputz Hezkuntzako irakasleengana, heltzeko bide egokiena dela pentsatu
Proiektuaren zabalkunderako euskarria Facebook izango dela argituta, hurrengo
talde bat sortzea hainbat motatako edukiak zabaldu eta partekatzeko. Bakoitzaren
ezaugarriak 2.4.3 atalean aztertu eta gero, Facebook talde bat sortzea erabaki da,
dituzten profesionalak elkartu eta berdinen arteko elkarreragina sortzeko modua izan
daiteke. Hala ere, talde mota ezberdinak badaudela ere ohartarazi behar da. Mota
batetik bestera badaude ezberdintasunak, eta horiek aztertzea beharrezkoa izan da
azken erabaki bat hartzeko. Konkretuki hiru talde mota daude: - Publikoak: Facebookeko erabiltzaile bat edozein momentutan batu daiteke eta
edonor gonbida dezake bertako kide izatera eta taldeko informazio eta edukiak
edozein pertsonarentzako ikusgai egon daitezke. - Itxiak: Taldean sartu ahal izateko, eskakizuna egin eta hau
administratzailearengandik onartua izatera itxaron behar da. Edonork ikus
dezake taldearen deskripzioa, baina berriak, argazkiak edo elkarrizketa foroak
kideentzako soilik egongo dira ikusgai. 31
- Ezkutuak: Taldea ez da bilaketa bat egitean edo kideen profiletan agertuko.
taldeko kideek bakarrik ikusi ahalko dute taldeko informazio eta eduki multzoa. -
4. Irudia: Talde motak. Iturria: egilea bera.
daiteke talde batean sartu nahi izatea baina hau itxia izatea. Ondorioz,
administratzaileari abisatu beharko litzaioke norbera onartua izateko eta hori taldean
sartu nahi ez izateko motibo bat izan daiteke. Azken finean, taldea Gorputz
Hezkuntzako gaiei lotuta dago eta horiekiko interesa duten erabiltzaileak bertan parte
sustatzea bilatzen da, guztien arteko elkarlana eta laguntza sortzeko.
Taldearen izena "Guztion Gorputz Hezkuntza" izango da. Pentsatzen dugu
garrantzitsua dela izenetik beretik irakasleei taldearen intentzio eta esentzia transmititu
ahal izatea. Azken finean, parte hartzaile guztiek protagonismo bera izateko aukera
izatea lortu nahi dugu proposamen honekin eta hori lortzeko, egin behar den eskaintza
edo proposamena modu erakargarrian aurkeztea garrantzitsua da. 32
5. Irudia: Taldearen izena Iturria: egilea bera.
Horrek ekartzen duen beste abantaila bat espazio- eta denbora-mugak apurtzea da.
Hau da, kontuan izan behar da ikastetxe bakoitzeko irakasle bat edo bi egongo direla
Gorputz Hezkuntzaren alorrean. Horrek esan nahi du ez dela aukera handirik egongo
haien guztien arteko elkarlana edo interakzioa sustatzeko aurrez aurreko testuinguru
taldeko edozein parte hartzailek elkarrekin lan egiteko, elkarri laguntzeko edo aholkuak
emateko eta jasotzeko aukera aukera izango du, sarera konexiorik baldin badu.
aukera ere egon daiteke, irakasleek elkarrekin lan egin eta elkarri laguntza eskainiz.
baliabide interesgarri batzuen inguruan hitz egingo dugu jarraian. Honi ahalik eta
probetxu handiena ateratzeko, oinarrizko jarraibide hauek begiratzea ondo etor dakioke
edonori, batez ere mota honetako talde batean aurretik egonda ez badago.
Taldeko Eztabaida atalaren barruan dagoen aukerei buruz hitz egingo dugu lehenbizi.
Bertara sartzean, argitalpenak modu ezberdinetan egiteko aukera dauka partaideak.
Argitalpen bat idazteko aukera ematen du, eta bertara sartzean, beheko irudian ikusten
dena agertuko da. Nabarituko denez, hainbat aukera ematen zaizkio erabiltzaileari
argitalpena egiteko. Goian agertzen den aukera idatzizkoa da. Norberaren ideia bat
edo ondoren gehituko duen eduki bat aurkezteko erabiltzen da batez ere. Idatzizkoaz
interesgarriak txertatu daitezke gainontzeko taldekideek ikus dezaten. Hau modu bisual
eta entretenigarria izan daiteke intereseko gai baten inguruko arreta erakartzeko.
Adiskideak etiketatzeko aukera ere ematen du baita, taldeko norbaitekin aurkitu eta
eskaerak egiteko aukera ere ematen du. Gainera, aipagarria izan daitekeen beste
aukera bat gertakari bat etiketatzearena da. Gure kasuan Gorputz Hezkuntzarekin edo
orokorrean hezkuntzarekin lotutako ekitaldiren bat ezarrita badago, honen inguruko
oharra jar daiteke taldean eta jakinarazpen bikaina izan daiteke bertara joateko
6. Irudia: Edukiak txertatzeko aukerak. Iturria: egilea bera.
Behin publikazioa eginda dagoenean, taldekide bezala hainbat aukera daude horrekin
aritzeko. Guneren bateko estekarik eskegi badute, hori klikatzeko eta gunea bisitatzeko
aukera egongo da. Argazkirik igo badute (azpiko irudiko adibidean bezala), hauek
ikusteko aukera egongo da. Baina horrez gain, publikazio bakoitzaren azpiko aldean
dut ikonoa azaltzen da. publikazioa gustuko duen edonork ikono hau klikatzeko aukera
izan dezake, publikatzaileak egindako lana eskertzeko keinu gisa. Bigarrenik, gaiaren
inguruan iruzkin bat idazteko aukera dago. Bertan, norberaren iritzia azaldu daiteke eta
publikazioa partekatzeko aukera ere badago. Modu honetan, hau ikusteko aukera izan
ez duten pertsonei aukera ematen zaie horren parte izateko eta publikazioa taldetik
7. Irudia: Publikazioak komentatzeko aukerak. Iturria: egilea bera.
Probetxua atera dakiokegun beste atal bat gertakariena da. Azpiko irudian ikus
daitekeen bezala, ezkerreko zutabean badago Gertakariak atal bat. Bertan sartuta,
gertakaria sortzeko botoiari klikatu eta azpiko moduko eredu bat agertuko da. Bertan,
gertakariaren izena, tokia, data (hasi eta bukatu) eta argazki bat jartzeko aukera dago.
daiteke, taldean dauden partaide guztiek horren berri izateko aukera dutelako. Taldea
geroz eta ugariagoa izan, orduan eta aukera gehiago egon daiteke partekatutako
8. Irudia: Gertakariak. Iturria: Egilea bera.
Atal honetan azaldutako baliabideak eta aukerak geroz eta probetxugarriagoak izateko,
taldea handitzen joatea beharrezkoa litzake. Geroz eta jende gehiago egon, orduan eta
ideia eta proposamen gehiago egoteko aukerak daude eta guztiek guztiengandik
parte hartze aktiboa beharrezkoa dela, pertsona baten edo gutxi batzuen lanak soilik
Lan egiteko modu hau, berdinen artekoa eta ikastetxe batekoa baino testuinguru
hezkuntza munduan sartzen joateko. Gaur egun hauek eskaintzen dituzten baliabideak
norberaren intereserako erabiltzen jakin eta ikasi behar dugu eta konturatu behar gara
denbora pasa edo aisialdiko uneetako elkarrizketak izateko baino baliabide
daitezkeela ikusi da. Beraz, hauen erabilerarekiko kontzientzia hartuta, ikastetxe
ezberdin askotako Gorputz Hezkuntzako profesionalak batzea posible egin dezakeen
ere. Ikasketak amaitu berri dituzten pertsonek ez dute materialik eskuragarri izaten edo
ikastetxe bateko egunerokotasunarekiko berririk izaten, beraz, mundu honetara
hurbiltzen joateko modua izan daiteke. Atal honetan aipatu ditugun puntu ezberdinak
Ondorioak
Txosteneko azken atal honetan lanaren inguruan ateratako ondorioen inguruan hitz
egingo dugu. Aspektu honi dagokionez, puntu ugari daude komentatzeko eta
ondorioztatzeko, baina bi atal nabarmenduko dira beste guztien gainetik: alde batetik,
proiektuaren hasieran ezarritako helburuen inguruko ondorioak agertuko dira, eta
hauek bete diren edo ez komentatuko da. Beste alde batetik, prozesuaren inguruko
ondorioak bete diren argudiatuko da, eta lanak garapen pertsonalean izandako eragina
argituko da.
5.1- Helburuekin erlazionatutako ondorioak Proiektu idatziaren lehen atalean agertzen den bezala, lanak bi helburu nagusi ditu, eta
helburu horietako bakoitzak azpi helburu bat dakar. Horiek izan dira proiektu honekin
eskuratu nahi izan diren lorpen nagusiak eta bete diren edo ez aztertzea eta
hausnartzea da atal honen eginbeharra. Ondorioen jarraipena errazagoa izateko,
aurrez ezarritako helburuak jarraian ikusgai egongo dira eta hauen segidan,
bakoitzaren inguruko ondorioak azalduko dira. Beraz, hona hemen hausnarketaren
1- Gorputz Hezkuntzarako Unitate Didaktikoak diseinatzeko txantiloi baten eredua
Lehen helburuari dagokionez, uste dugu hasiera batean planteatutakoa betetzea lortu
dela. Gaur egungo eta etorkizunerako Gorputz Hezkuntzarako txantiloi eredu bat
sortzea lortu nahi izan da, konpetentzia eta alor digitalaren berritasuna barneratuz eta
ikuspegi tradizionala alde batera utziz. Eredu honekin ikasle eta irakasleentzat
baliagarria izan zitekeen formatu bat lortu nahi izan da. Alde batetik, ikasleei
dagokienez, hauek ikaskuntza prozesuaren protagonistago izango diren modu bat
lortzea izan da helburua. Saioak eraikitzeko egiturarekin eta atal bakoitzean bete
beharreko helburuekin, hori lortzea posible dela uste dugu. Gainera, konpetentzia
digitala barneratzeko moduko eredua sortu nahi izan da, ikasleek alor hau haien
ikaskuntzara gehitu ahal izateko eta Gorputz Hezkuntza bera aberasteko. Horretarako,
indarguneen eta hobekuntzen inguruan idazteko gunea egongo da baita. Beste alde
batetik, irakasleen ikuspuntuari dagokionez, hauen ikuspuntu kritikoa azaltzeko
moduko eredua sortu nahi izan da, hausnarketarentzat gune zabala eskainiz. Modu
honetan, saioen arteko lotura aberasgarriagoa eta unitate didaktikoen hobekuntza
konstantea bilatu nahi izan da. Ondorioz, unitate didaktikoak garapen konstantean
egoteko aukera eskaintzen da eta saio praktikoetan ikusten diren akatsak zuzenduz,
hauek eguneratuak eta ikasleen beharretara egokituak egoteko aukera egongo da.
Azpi helburu honi dagokionez, pentsatzen dugu lortzeko moduko helburua dela,
Gorputz Hezkuntzan izan ditzakeen onurak marko teorikoan zehar azaldu direlako eta,
hasieran, zalantzak izan genituela alor hau benetan bideragarria izan zitekeen ala ez,
Gorputz Hezkuntzako saioetan lantzearen inguruko aipamenik ez genuen entzun
proiektu honekin hasi aurretik, beraz, honen inguruko ikerketak egitea eta iturri
2.1 eta 2.2 atal eta hauen azpiataletan konpetentzia digitalaren lanketa eta hau
Beste alde batetik, eta azpi helburu hau ezarri genuenean horren jakitun ginen, atal
praktikoa ere honen barruan sartzen da, hau da, Gorputz Hezkuntzako saioak aurrera
eramatea beharrezkoa da benetan ikusteko helburu hau betegarria den edo ez. Kasu
aipatutako atal teorikoaren oinarria izanda, hau posible dela ikusten dugu. Azken
finean, hezkuntza prozesu ororen helburuak betetzen diren edo ez egunerokotasunean
ikusten dira eta proiektu hau kasu erreal batean martxan jarrita, hobekuntzarako tartea
egon daitekeela pentsatzen dugu, eta egin berri dugun lan hau etorkizun batean
aberatsagoa eta eguneratuagoa izan daitekeelakoan planteatu dugu.
2- Gorputz Hezkuntzako irakasleentzat elkarlanean aritzeko baliagarria izango den
gune bat sortzea, ideiak eta materialak eskuratu eta partekatzeko.
Bigarren helburu nagusi hau lortzea izan da ziurrenik, proiektuaren atal praktikoaren
egun duten ahalmena probetxugarria izan daiteke hezkuntza munduan, hauen
erabilera egokia egiten bada. Helburua betetzeko, gune aproposa aukeratzea
zuen baliabide bat izan nahi genuelako. Gauzak horrela, munduan erabiltzaile gehien
dituen sare soziala hautatzea erabaki ona izan dela uste dugu, pertsonenagan heltzeko
eta sarean zabaltzeko aukera gehiago egon daitezkeela uste dugulako.
Gainera, eta sare sozial hau hautatzearen beste arrazoi bat, taldeak sortzeko aukera
izan dugula izan da. Interes berdineko pertsonak batzeko aukera ematen duen
baliabide bat eskura izatea aprobetxatu beharreko aukera bat zela pentsatu dugu, eta
gaia transmititzeko eta etorkizunean geroz eta pertsona gehiago batzen joateko aukera
da, beraz, lanean jarraitzea beharrezkoa da taldea garatzeko eta pixkanaka bertara
geroz eta erabiltzaile gehiago erakartzeko.
Bigarren azpi helburu honi dagokionez, lehen azpi helburuan gertatzen den bezala,
prozesu bat behar duen xedea dela uste dugu, eta proiektu honek, hori lortzeko
hasierako pausoak ematen laguntzen dituela. Argi dago, horretarako intentziorik eta
jarrerarik badago behintzat, mota honetako talde bat egunero hazten joan daitekeela,
bai edukiz eta baita partaidez ere. Gure kasuan, garrantzitsua iruditu zaigu, lehenik eta
behin, izenburu argi bat duen taldea sortzea, helburu berdina duten pertsonak
honegatik erakarriak izateko. Deskribapenak ere horretan lagundu behar du, eta hau
irakurrita, pentsatzen dugu argi ikusten dela kide bakoitzaren parte hartzea eskertzen
Gainera, taldea publikoa izatea gure printzipioekin bat datorrela esan behar dugu. Atal
praktikoan aipatu bezala, hiru motako taldeak sortu daitezke: publikoak, itxiak edo
ezkutuak. Guk erabiltzaileei bidali nahi izan diegun mezua kontuan izanda (partaide
kideak erakartzen joateko, eta bertan dauden kideek beste erabiltzaile batzuei taldea
gomendatzeko baita. Sare sozialek pertsonak konektatzeko botere ikaragarria dute, eta
badakigunez Gorputz Hezkuntzarekin lotutako taldeak badaudela, gure taldean eta
beste guneetan, kide gehiago izateko aukera izanez.
5.2- Bestelako ondorioak Ondorioen ataleko bigarren zati honetan, proiektuak berak alor pertsonalean egindako
beste batzuetan badirudi lanarekin aurrera jarraitzeko modurik ez dagoela,
proiektuaren egitura aldatzen joan daiteke aurrera egin ahala eta hasiera batean
izandako ideia eta amaierakoa aldatzen edo moldatzen joan daiteke.
Lehenik eta behin, proiektua aurrera eramateko aukeratutako gaiaren inguruan hitz
egin nahi dugu. Gorputz Hezkuntzako gradua egitetik etorrita, IKTen erabilera ikasgai
honetan egin zitekeen ikusi nahi genuen hasiera batean, aurretik bi alor hauen
interesgarria izan zen hasierako planteamendua egitea, hau da, zein onura ekar
ditzakete IKTek Gorputz Hezkuntzako arlora, eta behin hori zehaztuta, nola planteatu
erakargarri bat planteatzeko. 41
Planteamendu guzti honek bai Gorputz Hezkuntzan eta baita teknologien erabileraren
inguruan sakontzeko balio izan digu. Orain arte genituen ikasgaiaren inguruko
gehitzea guztiz berria izan delako guretzat. Ondorioz, iturri ezberdinetako informazio
ugari irakurtzea beharrezkoa izan da, gai honetan adituak diren autoreen ikuspuntua
zein den ikusteko eta gure lanerako erreferentziak izateko.
badaudela gai honen inguruan artikulu ugari idatzi dituzten autore batzuk eta horien
irakurketa egitea baliagarria iruditu zaigu, gaiaren inguruan jakintza sakonagoak izan
ditzaketen autoreak iruditzen zaizkigulako. Horrez gain, aitortu behar dugu garatzeko
atal konplexuena iruditu zaigula. Irakurri ditugun iturriak ugariak izan dira, baina
garrantzitsuak iruditu zaizkigun ideiak elkarren artean lotzea ez da horren erraza izan.
arteko kohesioa ez zen onena izan. Atal hau errebisatzen joatearen ondorioz,
konturatu ginen aldaketak egiten joatea beharrezkoa zela eta ideia batzuk aldatuz,
Atal praktikoaren osaketari dagokionez, hainbat ondorio atera ditzakegula uste dugu
baita. Gure kasuan, teknologiak Gorputz Hezkuntzako ikasgaian erabilgarriak izan
zitezkeela ikus arazteaz gain, irakasleentzat lagungarria izango zen zerbait osatu nahi
kontuan izanda. Proiektuan aurrera egin ahala, ikusi dugu garrantzitsua izan dela atal
teoriko eta praktikoaren arteko lotura ahalik eta estuena ezartzea, amaieran solte ezer
ez gelditzeko. Premia horrek proposamen praktikoaren ezagutza sakonagoa izaten
lagundu digu, eta proiektuan eman dugun pauso bakoitza hobeto ulertzen.
Unitate didaktikoak osatzeko ereduaren ideia bat hasieratik izan dugu buruan, nahiz
eta moldaketaren bat edo beste egin, batez ere, konpetentzia digitalaren alorrak
beharreko garrantzia izan zezan. Baina irakasleen artean elkarlanean aritzeko atalari
dagokionez, aldaketa ugari izan dituen atala izan dela aitortu behar dugu. Hasiera
izateagatik. Gainera, edonork editatzeko modu badago bertan, eta beraz, horrenbeste
ez zela horren erraza izango jendearengana iristea, eta beraz, inpaktu gehiagoko
ezagutzen lagundu baitigu. Facebookeko talde publiko bat egitea erabakitzean, honek
eskaintzen dituen abantailak begiratzen egon gara eta honi atera diezaiokegun
probetxua ahalik eta handiena izaten. Gure kasuan, lehen esperientzia izan da modu
aritzeko eta publikatzeko aukera berdinak izatea, modu horretan taldearen erabileren
inguruan ikasi dezakegulako, Gorputz Hezkuntzako arloan jakintzak gehitzen goazen
Komentatu nahi dugun beste alor bat denboraren kudeaketarena da. Proiektuarekin
hasi ginenetik, argi izan genuen egingarria izan zitekeen zerbait planteatu behar
bat egitea garrantzitsua izan zen eta erabakitakoaren inguruan hausnartzea, ideia
egoki hori funtsezkoa izan da hasieran pentsatutakoa burutu ahal izateko, alde batetik
atal teorikoko irakurketak eta ideien loturak egitea eta bestetik, proposamen praktikoa
konpontzeko denbora izan dugu baita, eta hori ezinezkoa litzateke denboraz justu
lan erritmoa ona izan da eta pentsatuak genituen eginkizunak betetzeko aukera izan
dugu. Gainera, ikaskuntza prozesu polita izan da baita, ikusi dugulako Gorputz
Hezkuntzaren eta IKTen konbinaketa errealitate bat izan daitekeela eta ikasgaia
jakintzak irakurtzen eta ezagutzen lagundu digu eta atal praktikoak, gure burua lortu
nahi dugun errealitatean kokatzen. Egingarria izan daitekeen proiektu batean lan
egiteak lana gogoz hartzen lagundu digu eta Gorputz Hezkuntza geroz eta | science |
addi-e1e7fb23c26d | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28689 | DBHko 2. mailako Gorputz Hezkuntzarako proposamen didaktikoa Blended Learning ereduan oinarrituta | Ibarra, Eneko | 2018 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Lan honen helburu orokorra Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko
didaktiko bakoitza 2 orduko 4 saioetan banatu da eta horiek burutzeko Moodle
Lan hau burutzeko, lehenengo eta behin, berrikusketa bibliografiko bat egin da
Gorputz Hezkuntza, Gaitasun digitala eta Blended Learning-aren gainean. Bertan,
eta b-learning ereduak ikasle eta irakasleengan dakartzan emaitza positiboak ikusi
Proposamena egiteko Moodle diseinua burutu da B-learning eredua eta Flipped
didaktikoak kanpo-lotura eta barne jarduerak dituzte, aurrez aurreko klaseak eta
Moodle-n landutakoa kontuan izanik.
Lan hau burutu eta gero ikusi da B-learning eredua Gorputz Hezkuntzan
praktikan jartzeko aukera baliagarria dela. Izan ere, gaur egun Gorputz Hezkuntzako
hezitzaileok ditugun beharrei erantzuten die. Alde batetik, ikasleen motibazioa,
talde-lana, kooperazioa eta parte-hartzea sustatzen da eta, bestetik, irakasgaiaren
kudeaketa, antolamendua eta probetxua igotzen da Moodlek eskaintzen dituen
4.2 Moodlen egituraren azalpena 25 5. Ondorioak eta emaitzak 35 6. Bibliografia 39
Irudien aurkibidea
1. Irudia: Ebaluazio errubrikaren eta behaketa taularen adibidea 22 2. Irudia: Ebaluazio galdetegiaren adibidea 22 3. Irudia: Hasierako ezagutzak 25 4. Irudia: UD denboralizazioa 26 5. Irudia: UD laburpena 27 6. Irudia: Liburu adibidea 28 7. Irudia: Sakontzeko eta bestelakoak 29 8. Irudia: Lotura Jardueraren zeregin adibidea 29 9. Irudia: Zereginen adibidea 30 10. Irudia: Galdetegi ezberdinen adibidea 30 11. Irudia: Dominen eta gamifikazioaren adibidea 31 12. Irudia: Bideoak eta baliabideak 32 13. Irudia: Gaiaren egitura 32 14. Irudia: Gaien antolamendua 33 15. Irudia: Kalifikazioa irakaslea 34 16. Irudia: Kalifikazioa ikaslea 35
Gorputz Hezkuntzan ez dira aldaketa metodologiko nabarmenak ikusi
eta eraldaketa askorik egin gabe. Beste irakasgai askotan metodologia berritzaileak
erabiltzen diren bitartean Gorputz Hezkuntzak erabateko gelditasuna jasan izan du.
Egoera horrek eta bizi izandako testuinguruak irudikatu digun gabeziak proposamen
bat egitera bultzatu gaitu. Gainera, literaturak ere Gorputz Hezkuntza eta B-Learning
ereduaren artean hutsune nabarmena dagoela egiaztatu du.
Hezkuntzako irakasgaian aplikatzea izango da. Horretarako, aurretik ikusi ditugun
gure Moodle Diseinua eta gure Gorputz Hezkuntzako 4 unitate didaktikoen
Lan honen bitartez, ikasleek Gorputz Hezkuntzarekiko duten pertzepzioa ere
aldatu nahi dugu. Urtetan zehar, Gorputz Hezkuntzako klaseak ariketa motor hutsetan
oinarritu izan dira eta ez diote berebiziko garrantzirik eman gainontzeko gaitasunei.
Hezkuntzako orduei ahalik eta etekin handiena ateratzen saiatuko gara, B-Learning
2. Proiektuaren helburuak
● Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dien
● IKT-ek Gorputz Hezkuntza irakasgaian, eta zehazki motibazioan eta
irakasgaiaren kudeaketan, izan dezaketen abantailak ezagutzea. ● Blended Learning-ak eskaintzen dituen baliabideen bitartez Gorputz Hezkuntza
irakasgaia lantzea eta sustatzea. ● Ikasleen konpetentzia digitala sustatzea Gorputz Hezkuntza irakasgaian. ● Etorkizunean osatzen eta erabiltzen jarraitzeko proposamena diseinatzea ● IKT-n erabilpena Gorputz Hezkuntza irakasgaian normalizatzea ikasleon
artean. ● Moodle plataformak dituen aukerak eta baliabideak ezagutzea.
Europar Komisioak (2018), honela definitu zuen konpetentzia digitala, Tnikak
etikoan eta burutsuan, lanerako, aisirako, parte-hartzerako,
ikaskuntzarako, sozializaziorako, kontsumorako eta ahalduntzerako
atazak burutzeko, arazoak konpontzeko, komunikatzeko, informazioa
kudeatzeko, elkarrekin lan egiteko, edukiak sortu eta partekatzeko eta
ezagupena sortzeko beharrezkoak diren ezagutza, trebetasun, jarrera,
estrategia eta kontzientziazio multzoak dira.
Egungo hezkuntza dekretuan eta curriculumean, Konpetentzia Digitala ikasleak
lortu beharreko konpetentzia bat da. Heziberri 2020 eta Europako Erkidego Batzordean
islatzen den moduan, konpetentzia digitala oinarrizko konpetentziatzat hartzen da;
hots, bizitzarako beharrezkoak eta ezinbestekoak (LOMCE, 2014).
Beraz, Konpetentzia digitalak, oinarrizko konpetentzia izanik, ikasle guztiei
Ezagutzaren Gizartean moldatu ahal izateko baliabideak eskaini behar dizkie. Era
konpetentzia horrek; sarean dagoen informazioa kritikoki eta arduraz erabiltzeko
gaitasuna eman behar du, eta bitarteko horietan modu sortzailean aritzekoa ere bai
hurbiltzeak izugarrizko aldaketak ekarriko ditu hezkuntza sisteman: testuinguru berriak
Konpetentzia digitalen eremuak eta dimentsioak definitzeko eta ikasleen irteera
dugu oinarri, zeinaren arabera bost eremu ezberdintzen diren: informazioa eta
informazio-alfabetatzea, komunikazioa eta kolaborazioa, eduki digitala sortzea,
segurtasuna eta arazoak ebaztea. Aldi berean, bost eremu horien artean 3
garapen-maila desberdintzen dira: oinarrizkoa, tartekoa eta aurreratua (Carretero et al.,
Zentzu horretan, IKTak curriculumean sartzea ekintza hezitzaile gisa ulertu
IKTek helburu pedagogikoa, informatiboa, motibatzailea, ebaluatzailea eta ikertzailea
izan behar dute (Trigueros, Sánchez eta Vera, 2010). Hezkuntza eraldatzeko
ezinbestekoa da ikasleria motibatua egotea eta parte hartzaileak sentiaraztea.
dinamiko eta aldakor batean bizi garelako eta mundu digitalaren menpe gaudelako.
garrantzia dauka irakasleon formazioak, geu izan behar garelako jarduerak prestatzen
jakin behar dugunok eta material eta baliabide digital ezberdinak menperatu eta
dizkigun erremintak menperatu behar ditugu haien erabilera arduratsua eta hezitzailea
3.1.2 Konpetentzia digitala gorputz hezkuntzan
Cagigalek (1981) esaten zuen moduan, Gorputz Hezkuntza (aurreratzean, GH)
historikoki beti zehazteke izan den irakasgaia da. Hortaz, beti aldatu izan da
motrizitatea, mugimenduaren hezkuntza, psikokinetika… Inoiz ez dugu oso argi izan
hauekin definitu zuen GH: "Balioen eraldaketari, eraldaketa sozialari eta politikoari
testuinguru historiko, sozial eta pedagogikoaren arabera. 8
Gaur egun, GH hezkuntza integralari eta gizabanakoaren autonomiari
zuzenduta dagoen erreminta pedagogiko bat da (Pascual, 2000) eta, gorputzaren
adierazten duena hobeto ulertzeko egun indarrean dauden legeak hartu behar ditugu
ekarpenak egiten ditu oinarrizko konpetentzietan (bizitza osoan zehar ikasleek lortu
behar dituztenak).
Hasteko, GHk zenbait ohitura osasungarriri buruzko ezagutzak eta trebeziak
ematen ditu, eta horiek lagungarriak izango dira gazteentzat, baita derrigorrezko etapa
amaitu ondoren ere. Gainera, irizpideak ematen ditu egoera fisiko onean egoteko eta
berau hobetzeko; batez ere, osasunarekin loturik dauden ezaugarri fisikoei buruzkoak:
bihotz-hobietako erresistentzia, erresistentzia-indarra eta malgutasuna (Escamilla,
2008). Gainera, GHk ikasten ikasteko gaitasuna lortzen laguntzen du; izan ere, zenbait
jarduera fisiko planifikatzeko baliabideak ematen ditu. Horrela, ikaslea jarduera fisikoa
era antolatuan egituratzeko gai da eta bere zailtasunak eta aukerak ezagutzen ditu.
Aldi berean, besteekin lan egiteko trebetasunak garatzen ditu eta estrategiak eta
gaitasuna lantzen da. Jarduera fisikoak egiterako orduan, ikasleek espazio eta
denboraren arteko erlazioa eta egitura lantzen dute etengabe. Halaber, GH-k
komunikazioa errazten du, beraz, komunikazio kanal garrantzitsu bat da. Gainera,
komunikazioa ahalbidetzeko gorputz adierazpena ezinbesteko baldintza da. Horrez
gain, gizarte eta herritartasun eskumenerako onuragarriak diren egoera bereziak
proposatzen ditu. Irakasgai honi bereziki dagozkion jarduera fisikoak bitarteko
eraginkorrak dira integrazioa errazteko eta elkarrenganako errespetua sustatzeko;
baita lankidetza, berdintasuna eta talde-lana bultzatzeko ere. Bestalde, portaera
Autonomiari dagokionez, Gorputz Hezkuntzak izugarrizko ekarpenak ditu.
ezberdinak bilatu eta erabakiak edota estrategia anitz hartu behar dituzte ikasleek.
eta gure erabaki motorrak gero eta zehatzagoak izaten dira (Escamilla, 2008).
Azkenik, GHk konpetentzia digitala ere indartzen laguntzen du. Izan ere,
tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzeko gaitasuna lortzen laguntzen zaio, neurri
batean. Bestetik, Jarduera Fisikoaren eta Kirol Zientzien gainean IKTk, sormena eta
berrikuntza era kritiko batean erabiltzeko aukera eskaintzen dute.
Gaur egungo hezkuntza markoan eta GHren barruan, konpetentziek gaitasun
batzuk irudikatzen dituzte: teknologia, informazioa, multialfabetizazioa edota
mediatikoa. GHn konpetente digitala izatea informazioa tratatzen, kudeatzen,
integratzen, sortzen, ebaluatzen eta banatzen oinarritzen da. Aldi berean, konpetentzia
sozialak, kognitiboak, etikoak zeinen bitartez IKTen erabilpen praktikoa, sortzailea eta
duen moduan, Gorputz Hezitzaile batentzako Konpetentzia Digitala garatzea hasiera
batean IKTei buruz ikasteari dagokio, ondoren irakaskuntza autonomo, kooperatibo eta
dinamikoa lortzeko baliabide gisa erabiltzeko. Zentzu horretan, Juniu, Hofer eta
motorra edo gorputz hezkuntzako klaseak gelditu behar, ez baitie zentzu ludikorik edo
jakintza teknologiko eta informazionala integratzeko balio behar dute irakasgaiaren
ikas-irakaste testuinguru esanguratsuak eta erakargarriak sorraraziz.
Horren ondorioz, IKTak GHn integratzeak ikerkuntza, berrikuntza, testuinguru
talde-lana, ebaluazio prozesuak, hezkuntzako agenteen komunikazioa erraztu behar
hezitzaile garrantzitsu bat dauka. Horrela, Konpetentziza digitalak eta Gorputz
Hezkuntzak prozesu pedagogikoen hobekuntza bultzatu behar dute.
ikastetxeko 250 Gorputz Hezitzaileen artean egin zuen galdetegiari erreparatuz, zentro
islatzen duen moduan, gaur egun hezkuntza zentroetan eskuragarri dagoen baliabide
GHko irakasle gehienek oso faktore garrantzitsutzat hartzen dute IKTen integrazioa,
berean, ikerketa berak erakutsi zuen Gorputz Hezkuntzako irakasle gehienek
garatzeko. Horren ondorioz, ikerketek eta zientziak (Díaz Barahona, 2015; Ferreres,
izandako terminoak edo kontzeptuak honako hauek izan dira: irakaskuntza
irakaskuntza diseinatzeko prozesu berriak egituratzen hasi ziren (Morán, 2012).
Hasieran, e-learning-aren sorrera pertsonen formazio eta hezkuntza-aukerak
sustatzeko etorri zen, haien egoera geografikoa edozein izanda (Sangrá et al., 2012).
Dena dela, Moranek (2012) aitortu zuen bezala, e-learning-ak ez zuen arrakasta
handirik izan. Ikasleek askotan ikasketak utzi egiten zituzten, eredu presentzialak
egunerokotasunean eskaintzen duen lanaren exijentzia faltan sumatzen zutelako.
metodologiaren gainean itxaropen handiak zeuden jarrita; izan ere, ikas eta irakas
(2004) esan zuen moduan, e-learning eredu horiek teknikan, edukietan jartzen zuten
atentzioa, didaktikan eta irakaskuntzan baino. Testuinguru horren aurrean, b-learninga
sortu zen, zeinek betiko klase presentzialak eta on-line ikaskuntza uztartzen dituen
Ikas- eta irakas-modalitate horretan irakaslearen eta ikaslearen presentzia
fisikoa ezinbestekoa da. Modu horretan, ikasleak eremu batzuk kontrolpean izan
ditzake (espazioa, momentua, lekua…).
instrukzio zuzena (irakaslearen azalpenak) klasetik kanpo eramaten ditu eta klasera
hezkuntza tradizionalean etxean egitekoa zena ekartzen ditu (Touron et al., 2014).
erritmora egokituz eta. rakaslearen rola erabat aldatzen da, gidari laguntzaile bihurtuz
bideotutorialak, bideo arruntak edota interaktiboak prestatzen ditu ikasleek etxean ikus
ditzaten. Horrela, hurrengo egunean, ikasgelan zalantzak argitzen dira eta kontzeptu
berriak finkatzen joaten dira denborari ahalik eta etekin handiena ateratzen (Milman,
ikasleen eta irakasleen arteko interakzioa hobetzen du. Horrez gain, Albaladejok
(2014) aitortu zuen moduan, gaixorik dauden edo klasera azaltzen ez diren ikasleek ez
dute erritmoa galduko, beti izango baitute etxean eskuragarri klasean landutakoa.
Horrela, metodologia honekin ikasle guztiek jaso dezakete hezkuntza pertsonalizatu
bat eta ikasle guztiak konprometituak daude haien ikaskuntzarekin. Gainera, Flipped
Classroom ereduarekin landutako materiala etengabe eguneratu daiteke eta
eskuragarri dago edozein eraldaketa egin ahal izateko (Touron et al., 2014).
egin zuten ikerketan ondorioztatu zutenaren arabera, Flipped Classroom
metodologiaren bitartez, b-learningak dituen alderdi positiboak aprobetxatu zituztela.
igo zen eta gaindituen ehunekoa %57tik %83ra igo zen. Gainera, ikasleen
aldatzen ari den metodologia ez ezik, badirudi etorkizunean garrantzia handia izango
duen teknika ere izango dela.
Flipped Classrom eta Blended Learnig BAI da Flipped Classroom eta Blended Learning EZ da On-line eta aurrez aurreko inguruneak uztartzen edo txandakatzen dituen ikas- eta irakas-eredua. Espazio eta denbora zehatz batera mugatuta dagoen ikas- eta irakas-eredua. Ikasle eta irakasleen arteko interakzio pertsonala sustatzen duen metodologia On-line bideoen sinonimoa, askoz ere gehiago da Ikasleak bere ikas-prozesuaren erantzukizuna lortzen duen espazioa irakaslea orientatzailea izanda Irakaslea bideoengatik ordeztea Klase bat non irakaslea ez den "jakintsu bakarra" baizik eta orientatzailea On-line ikastaro bat non irakasleak edukiak eta ariketak sarean uzten ditu ikasleek egin dezaten. Irakaskuntza zuzenaren eta ikaskuntza konstruktibistaren konbinazioa Ikasleen lana egiturarik gabe eta irakaslearen esanetara Gela bat non gaixorik edo absente egon diren ikasleak atzeratuta geratzen ez diren. Ikas denbora guztia ordenagailu baten aurrean egotea Ikasle bakoitzak bere ikaste estiloa garatzen du eta informazio esanguratsua bilatu behar du sarean. Ikasleak eduki oinarri bat dauka eta horretara moldatu behar da irakaslearen erabakitzen duenaren arabera Sistema bat zeinen edukiak eta materialak eteng abe berritzen eta eguneratzen dauden Eduki digitalak hutsean erabiltzea
protagonista aktiboak diren Irakaslea protagonista da eta ikasleak haien esanetara daude inolako malgutasunik gabe Prozesu bat non ikasle guztiek hezkuntza pertsonalizatu
eta on-line bakarreko klaseak baino onuragarriagoa dela esan daiteke. Aldi Berean,
autonomia eta kolaborazioa sustatzen duten ikas-teknikak hobetzen direla. Emaitzak
ez ezik, ikasleen motibazioa eta asebetetze maila ere sustatzen da. Horrez gain, IKTen
egin da.
progresioa akademikoarekiko informazio asko jasotzeko aukera dago. Horrela,
irakasleak, ikasleak eta gurasoek ikas- eta iraka-prozesuari buruzko informazio
osagarria eta espezifikoa jaso dezakete. Askotan, egin beharreko ariketak edo
aurreratze eta progresioaren inguruko datuak aztertzeko erabiltzen diren teknikei,
ikaslearen buruzko edozein datu eta informazio jakinarazi dezake (Sclater et al., 2016).
plataformak, aplikazioak…) ikasleen emaitzak eta etekinak hobetzeko balio dute.
duten unean lan egiten uzten die. Horrela, ikasleek soilik kontzeptuak eta edukiak ondo
ikasleen arteko on-line komunikazioa hobetzen du. Presentzia fisikoa ez da
beharrezkoa tutorearekin harremanetan jartzeko eta komunitate birtuala sortzen da.
Gaur egun, eskola eta ikastetxe askok erabiltzen dituzte izaera horretako komunitateak
non foroak, klaseak eta bestelako baliabideak dauden (Aleksej Heinze, 2008, eta
motibazioa, autonomia, antolaketa, kolaborazioa, hobekuntza eta besteekiko
Gaur egun, ikaskuntzan sistema edo plataforma asko erabiltzen dira ikas- eta
irakas-prozesuak kudeatzeko. Sistema edo plataforma horien artean, kode itxikoaketa
irekikoakditugu eta, azken horien barruan, Moodle da ezagunena. Moodle irakaskuntza
On-line moldeko ikastaroak sortzeko programa-multzoa da. Arkitekturari dagokionez,
web aplikazioa da eta PHP dabilen edozein ordenagailutan funtzionatzen du. Hainbat
Moodlek ezaugarri oso bereziak eskaintzen ditu eta baliabide anitz ditu
Datu-baseetan zerbitzari ezberdinak erabiltzeko aukera eskaintzen du eta,
segurtasunari dagokionez, oso garatua dago. Hala ere, Moodle-n ezaugarri guztien
baliabide teknologikoek, ikas-material berriak eta indartsuak ekarri arren, hezkuntza
aldatzen edota eraldatzen ez dutela aitortu zuen. Aldi berean, Camachok eta Lonbidek
Denera erabil daitekeen eta errealitatean erabiltzen denaren arteko erlazio
Horrekin jarraituz, Moodle gehienbat informazioaren transmisio hutsa egiteko
baino ez da erabili izan eta horrek plataformaren ikuspuntua aldatu egin du, askok
zaharkituta eta murriztua dagoela uste baitute.
erabiltzeak ez dute hezkuntza eraldatzen. Horiei ematen diogun erabilgarritasunaren
(2010) azaldu zuen moduan, IKTek aukera asko eskaintzen dituzte hezkuntzan eta
horiek benetan hunkigarriak eta eraginak izateko ezinbestekoa da interaktibitatea,
integrazioa eta testuinguruari moldatzea. Horrela, Navarrok eta Alberdik (2004) aitortu
zuten ezinbestekoa dela hezkuntza-sistema birtualak etengabe ebaluatzea eta
(2007) esan zuten moduan, hezitzaileok konpetentziak lantzeko testuinguru
esanguratsua egin beharko dugu, ikas- eta irakas-prozesuari zentzua eman ahal
da, B-learning eredua bultzatuz; hau da, aurrez aurreko klaseak eta Interneteko
gaude eta, Pérez Sanzek (2011) esan zuen bezala, gure gizarteak gero eta hiritar
gehiago murgiltzen ditu IKTen kontsumoan, izan ere, mundu profesionalean eta
hezkuntzan teknologien presentzia gero eta nabariagoa da.
Gertatu diren aldaketa teknologikoek baliabide gehiago eskaintzen dituzte
erabilpenak, hutsean, ikasleen emaitza akademikoak edo haien integrazio eta edukien
sorreran hobekuntzak dakartela frogatzeko. Hala ere, IKTen erabilpenak izugarrizko
laguntzak eta baliabideak eskaintzen dizkio hezitzaileari: malgutasuna,
2012) eta irakasgaian berrikuntza pedagogikoak eta hobekuntzak ekar ditzake
(Capllonch, 2007). Gaur egun, adibidez, badaude Eskola Kirola bultzatzeko eta parte
hartzeko aplikazioak. Hala ere, goian ikusi dugun bezala, eta Ambrós-ek et al.-ek
(2013) azaltzen duten moduan, nahiz eta irakasleen aurretiko jarrera baikorra izan,
lantzeko, informazio eta jakintzaren gizarteak dituen eskakizunak asetzeko.
3.3.2 Gidalerroak
dira kontuan ikas- eta irakas-prozesuan: aurrez aurreko klaseak eta ingurune birtuala
eredu horiek lotuta egon behar dute; hots, koherentzia eta zentzua izan behar du gelan
eta etxean egindakoak. Horrela, hiru gidalerro nagusi bereizi behar dira: klasean
Klase mota hauetan, irakaslearen eta ikasleen arteko elkarreragina sustatu
behar da eta irakasleak ikasleari bere jakintzak transmititu behar dizkio(Nwosisi et
al.,2016). Horretarako, ezinbestekoa da jarduera guztien programazioa ondo egotea
eta egin beharrekoaren informazioa edukitzea (Strayer, 2012). Hauetan, ikasleek izan
dituzten arazoak aztertuko dira. Atal honetan egingo diren ariketak irakaskuntza gisa
erabiltzen dira non irakasleak egokitzapenak egin ahal dituen (Lacleta et al., 2015). Adibidez: Joko-jolas ezberdinak egin aurrez aurreko klaseetan.
Jarduera hauek berebiziko garrantzia dute; izan ere, ikasleak klasean
egindakoa eta etxean egin beharrekoa konektatzen ditu (Strayer, 2012). Normalean,
ariketa hauek banaka egiten dira eta klasean emandako edukiak lantzen dira. Lana
2015). Ariketa mota hauek on-line egiten dira eta klasetik kanpo, beraz, ikasleak
on-line plataformak errazten dituen baliabideak erabili ditzake. Adibidez: Klasean landu diren joko-jolasen eta Moodlen ikusitako informazioa eta gero
Ariketa hauen helburua ez da klase presentzialetan ikasitako guztia
jakinaraztea, baizik eta gauza esanguratsuenak oinarri gisa hartzea eduki berriak
sortzeko (Yoshida, 2016). Ariketa hauen bitartez, egiaztatu behar dugu ikasleek
ikasleek eduki berria sortuko dute eta unitate didaktikoan zehar ikasitakoa barneratu
duten ala ez jakingo dugu. Adibidez: Klasean landutako joko-jolasen eta Moodlen ikusitako teorian oinarritutako
Amaitzeko, gamifikazioaren bitartez landutako ariketak ere badaude.
Gamifikazioa jokoekin zerikusirik ez duten jardueretan jokoen teknikak erabiltzean
datza, hartzailearen jarreran aldaketak eragiteko (Valda eta Arteaga, 2015). Hobetu
daitezkeen adierazleak era guztietakoak izan daitezke: komunikazioa, parte-hartzea,
4. Berrikuntza-proposamenak
Heziberrik Gorputz Hezkuntzaren gainean azaltzen dituen edukiak kontuan izanik.
aurreko klaseetan ariketa batzuk egingo ditugu eta Moodle plataformaren bitartez
Lotura jarduerak eta Kanpo jarduerak egingo ditugu. Gero ikusiko dugun moduan,
Moodle-k egitura oso sinplea eta ulergarria izango du, ikasleek klasean ikasitakoa eta
Interneten egin beharrekoaren arteko erlazioa bilatzeko. Horrela, planteatutako ariketa
guztiek bi euskarriak (Moodle eta aurrez aurreko klaseak) izango dituzte oinarri.
Gorputz_heziketa eta Pasahitza: Gh_2017*) estekan ikus daiteke ondorengo
Unitate Didaktiko bakoitzean oinarrizko gaitasun bat ebaluatuko dugu, guztiak
orokorra lortzen den edo ez jakiteko eta horiz daudenak gaitasuna menperatu duten
ala ez jakiteko. Aldi berean, Unitate Didaktiko bakoitzak helburu orokor bat izango du
guztiek egitura berdina jarraituko dute; beraz, bakarrik unitate didaktiko bat sakonki
azalduko da.
4.1.1 Gaitasun fisikoak laburpena
Helburu orokorra Ikaslearen hasierako erresistentzia aerobikoa eta malgutasuna
handitzea Gaitasuna Zientzia, teknologia eta osasun kulturako gaitasuna Edukiak Osasunarekin lotutako ezaugarri fisikoak: erresistentzia aerobikoa eta
malgutasuna. Prestaketa fisiko orokorra lortzea, eta erresistentzia aerobikoan eta
Ea jarrera saiatua duen eta bere buruarekin zorrotz jokatzen duen;
horrez gainera, tolerantziari eta kiroltasunari garrantzi handiagoa ematen
dien, emaitza onak lortzeari baino.
Ea ohitura osasungarriri buruzko ezagutzak eta trebeziak barneratu
dituen; osasunarekin loturik dauden ezaugarri fisikoei buruzko ezagutzak
hezigarri eta hezitzaile bat aurrera eraman beharko dugu. Modu honetan, ebaluazio
jarraia erabiliko dugu; izan ere, honekin bakarrik lortuko da ebaluazio hezigarri eta
hezitzaile bat aurrera eramaten. Kasu honetan, ikasleek klase presentzialetan eta
Moodlen egiten dituzten jarduerak kontuan izango ditugu. Honakoa izango da
Ebaluatutako kontzeptua Ebaluazio adierazleak Ebaluaketa tresnak Balioa Jarrera eta motibazioa Ea ikasleak jarrera aktiboa,
errespetuosoa eta parte hartzailea
gaitasun fisikoak eta koordinazio
eta edukiak menperatu dituen Moodle galdetegiak %20 3. taula: Unitate Didaktikoen ebaluazioa (Iturria: egilea bera)
eta galdetegiaren ereduak: 21
1. Irudia.Ebaluazio errubrikaren eta behaketa taularen adibidea.
Lehenengo saioa: Erresistentzia
aerobikoa; izan ere, erresistentzia anaerobikoa etengabe landuko dugu abiadura edota
atal nagusia eta lasaitasunera itzulera. Ikasleek, Moodlen duten erresistentzia liburua
mota ezberdinak landuko ditugu eta horretarako ikasleek ere erresistentzia lantzeko
ariketa batzuk proposatu behar izango dituzte. Horretarako, ikasleak taldeka banatuko
ditugu eta talde bakoitzak erresistentzia mota bat lantzeko ariketak proposatuko ditu. Lasaitasunera itzulera Bihotz-maiztasuna jaisteko eta neurtzeko ariketa lasaiak eta luzaketak egingo
ditugu. Behin saioa bukatuta, ikasleek foroan klasean ikasi dutena eta haien inpresioak
idatzi behar dituzte hurrengo saio presentziala baino lehen.
Moodlen duten abiadurari buruzko liburua irakurri behar dute. Beroketa Berotzeko joko-jolas ezberdinak erabiliko ditugu; adibidez harrapaketa jolasak,
mugimendu artikularrak … gaitasun fisikoak era ludiko batean lantzeko. Beroketaren
helburua gorputza aktibatzea eta bihotz maiztasunak igotzea da. Atal nagusia Atal nagusian Moodlen agertzen den irakurketan agertzen diren abiadura mota
ezberdinak landuko ditugu eta horretarako ikasleek ere abiadura lantzeko ariketa
batzuk proposatu behar izango dituzte. Horretarako, ikasleak taldeka banatuko ditugu
eta talde bakoitzak abiadura mota bat lantzeko ariketak proposatuko ditu. Lasaitasunera itzulera Bihotz-maiztasuna jaisteko eta neurtzeko ariketa lasaiak eta luzaketak egingo
ditugu. Behin saioa bukatuta, ikasleek foroan klasean ikasi dutena eta haien inpresioak
idatzi behar dituzte hurrengo saio presentziala baino lehen.
Moodlen dauden Indarra eta Malgutasun liburuak irakurri behar dituzte. Aldi berean,
Beroketa Hasteko mugimendu artikularrak egingo ditugu ezinbestekoa delako indarra
landu baino lehen giharrak eta artikulazioak mugitzea. Atal nagusia Indar mota ezberdinak lantzeko geltoki-zirkuito bat egingo dugu. Ikasleek
garen egindako ariketa bakoitzean. Lasaitasunera itzulera Amaitzeko, ikasleek Moodlen dagoen giharren luzaketa taularen esteka oinarri
izanik, gihar ezberdinen luzaketak egingo dituzte. Behin saioa bukatuta, ikasleek foroan klasean ikasi dutena eta haien inpresioak
idatzi behar dituzte hurrengo saio presentziala baino lehen.
Laugarren Saioa: froga fisikoak
fisikoak egin beharko dituzte. Horretarako, Moodlen dagoen fitxa inprimatua ekarri
beharko dute haien emaitzak idazteko. Aldi berean, ikasleek Moodlen dagoen
baremoen dokumentua ikusteko aukera izango dute haien buruari helburuak jartzeko. Behin saioa bukatuta, ikasleek foroan klasean ikasi dutena eta haien inpresioak idatzi
behar dituzte hurrengo saio presentziala baino lehen.
dauden lokarri jarduerak eta kanpo jarduerak egin behar dituzte. Jarduera horiek
klasean landu dugunaren oso antzekoak dira. Lokarri jardueran, eginiko ariketen
sailkapen bat egin behar dute dagokion gaitasun fisikoaren arabera eta ariketa berriak
sortu behar dituzte. Kanpo jardueran, Moodlen irakurritakoan eta klasean ikusitakoan
oinarritutako galdetegia bete beharko dute. Horrela, Unitate Didaktikoa bukatutzat
emango dugu goian aipatutako helburuak, gaitasunak, edukiak eta ebaluazioa
betetzen. Egitura eta prozesu hau gainontzeko Unitate Didaktiko guztiekin jarraituko da
ikaslearen ikasketa prozesua errazteko eta dinamika askoz ere arinago hartzeko. 24
egin da eta gai bakoitza aurrez aurreko klaseekin batera lantzeko diseinatu da.
Diseinua https://labur.eus/g3ny8 (Erabiltzaile-izena: Gorputz_heziketa eta Pasahitza:
hasierako ezagutzak baloratzeko. Maila berean, foroa egongo da, ikasturte osoan sor
daitezkeen dudei edo berriei buruz hitz egiteko. Dena dela, gai bakoitzak bere foro
propioa izango du gaiari dagozkion ariketa batzuk egiteko eta gaiari dagozkion duda
puntualak jasotzeko. Bestetik, sakontzeko baliabideak ere eskuragarri izango dituzte
ikasleek gaiari buruzko bibliografia eta informazio gehiago irakurtzeko. Azkenik,
autoebaluazioa dago; bertan ikasleek, ikasturte osoa bukatu ondoren galdera batzuk
erantzun beharko dituzte, haien burua ebaluatzeko eta kokatzeko. Ikasleek ikasturte
osoa bukatu dutela ziurtatzeko, lehenik eta behin, gai bakoitzeko galdetegiak erantzun
beharko dituzte.
3. Irudia. Hasierako ezagutzak Unitate guztiek antolamendu bera daukate, ikasleek haien burua kokatzeko eta
kurtsoan zehar egingo diren ariketen sekuentziazioa ulertzeko. Horrela, unitate edo gai
bakoitza 5 ataletan banatuta dago: 25
1. Foroa eta eztabaidak: gaian zehar suertatzen diren dudak edo eztabaidak
azaltzeko edo adierazteko espazioa da. Aldi berean, ariketa batzuetan ikasleei
foroan idazteko eskatuko zaie, haien artean elkarreragina sortzeko eta iritziak
trukatzeko. 2. Informazio nagusia: Antolamendua eta laburpena: atal honetan, ikasleek
bakoitzean eta antolamendua askoz ere errazagoa izango da.
4. Irudia. UD denboralizazioa Horrez gain, irakaslearentzako gida gisa gai bakoitzean landuko diren
edukiak, gaitasunak eta helburuak agertuko dira. 26
5. Irudia. UD laburpena
da. Gai bakoitzaren arabera, testuak eta edukiak ezberdinak izango dira. Liburu
osagarria irakurtzeko PDF fitxategiak atxikituta edukiko dituzte. 27
6. Irudia. Liburu adibidea Eduki horiek irakurri eta gero, ikasleek errazago egin ahal izango dituzte
zereginak, baita aurrez aurreko klaseak hobetu jarraitu ere. a. Sakontzeko: honakoan, ikasleek informazio gehigarria izango dute,
b. Bestelakoak: Honakoan Unitate Didaktiko bakoitzari dagokion beste
informazio gehigarria izango dute ikasleek. Askotan, klase
7. Irudia. Sakontzeko eta bestelakoak 4. Egin beharrekoak: zereginak izango ditugu hemen. Zeregin mota bi izango
ditugu: a. Lokarri jarduerak: zeregin mota hauek klasean egindakoarekin
zerikusia izango dute eta gaiarekiko erlazio handia izango dute.
Normalean, lokarri jardueretan fitxategi bat igo beharko dute edota
zeregina on-line egiteko aukera izango dute. Horretarako, zereginean
bertan egin behar dena azalduta agertzen da, ikasleek haien lana egin
8. Irudia. Lotura Jardueraren zeregin adibidea b. Kanpo jarduerak: jarduera hauek batez ere galdetegiak izango dira eta
honetako jardueretan, normalean, galdetegiak egin beharko dituzte
ikasleek. Horretarako, ezinbestekoa izango dute lotura jarduera egitea,
izan ere, horrek erraztuko du jarduera bera egitea. Moodle bidez
erantzunak idazteko edota kontzeptuak lotzeko galdera-motak izango ditu.
motibazioa sustatzeko gamifikazioaren bitartez. 6 domina ezberdin sortu dira: horietako
batzuk irakasleak berak eman ditzake eta besteak ikasleek jarduerak osatu ahala
11. Irudia. Dominen eta gamifikazioaren adibidea 31
5. Bideoak eta baliabideak: atal honetan ikus-entzunezko baliabideak eskainiko
12. Irudia. Bideoak eta baliabideak Hona hemen unitate baten ikuspegi orokorraren irudia:
13. Irudia. Gaiaren egitura
izango da. Gainera, gai edo unitate guztiek egitura bera izango dutenez, ikasleak erraz
moldatuko dira klik batekin nahi duten gunera joateko aukera izango baitute.
Bertan, irakasle bezala ikasleak bilatu ditzakegu eta ikasleek haien balorazioa ikus
berau irakur dezakete hobekuntzak egin ahal izateko. Ikasleak kalifikatzeko lokarri
jarduerak, kanpo jarduerak eta foroen partaidetza izango ditugu kontuan. Goian aipatu
den bezala, kanpoko jarduerak egin ahal izateko lehenik eta behin lokarri jarduera
egina eta gaindituta izan behar dute ikasleek. Bestetik, kurtsoan zehar lortu dezaketen
aurrez aurreko klaseetan ikasleek duten jarrera, motibazioa, parte hartzea eta haien
abilezia motorrak ere kontuan izango ditugu ebaluazioa egiterakoan.
15. Irudia. Kalifikazioa irakaslea Goiko irudian ikusten den moduan, irakasleak ikasleak izenaren arabera
sailkatu ahal ditu haien kalifikazioak ikusteko. Bestetik, ikasleek ere ikus dezakete
gaika zelan egin dituzten ariketak:
16. Irudia. Kalifikazioa ikaslea 34
eramaterako orduan. Izan ere, Moodlek irakasleentzat ez ezik ikasleentzat ere aukera
nagusia Gorputz Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dien
B-learning-a eta Gorputz Hezkuntza
ikastaroak eta GHko aurrez aurreko klaseek lotura estua izan dezaten. Marko teorikoan
handia egin ez duen irakasgaia izan da, nahiz eta aukera anitz eskaintzen dituen. Hala
ere, lan honen bitartez egoera aldatu daitekeela erakutsi nahi izan da. Ikerketa askok
B-Learning ereduaren onurak ere islatu dituzte: ez soilik ikasleen emaitzetan, baizik eta
Alde batetik, GHko orduak gero eta gutxiago dira hezkuntzan eta horrek
behartzen gaitu gure klaseei ahalik eta etekin eta aprobetxamendu gehien ateratzen.
ezinbestekoa da programazio berritzaileak eta motibagarriak burutzea. B-learning eta
izan ere, ikasleek etxean jarduera eta zereginak egin dezakete, aurrez aurreko
jasotzen dugu informazioa, askotan gehiegi, gero eta iturri gehiagoetatik. Interneten eta
non konpetentzia berria sortu izan den: konpetentzia digitala. Horren ondorioz, gure
handitzea izan dugu helburu. Gorputz Hezkuntzan, egon badaude aplikazio eta
eragin zuzena duela landu nahi izan dugu. Izan ere, proposaturiko jardueretan ikus
daitekeenez, mugimenduaren bitartez eta gorputz hezkuntzak eskaintzen dituen
baliabideen bitartez, gaitasun fisikoak ez ezik, gaitasun digitalak ere susta daitezke.
klaseetan landutakoa Moodle-n egin behar denarekin estu lotzea.
Ikasleak eta irakasleak
IKTen garapena izugarrizko ekarpena izan da hezkuntzako etapa ezberdinetan.
Hala ere, oraindik ere hezitzaileon aldetik formazio eta esfortzu handia falta da IKTen
Zentzu horretan, b-learning-ak eskaintzen dituen aukerak eta aplikazioak oso
anitzak eta zabalak dira: hezkuntza eskaintza handitzen da, komunitate bateko
partaideekin interakzioa hobetzen da eta ikasleen berezko motibazioa igotzen da, batik
irakas-prozesuetan; izan ere, ikaslea bere ikas-prozesuaren protagonista bihurtzen da.
parte-hartze aktiboa behar duela. Horren ondorioz, ezinbestekoa da irakasleon artean
pentsamolde aldaketa bat sorraraztea, gu baikara ikasleen eta teknologiaren arteko
dute irakasgaian nota hobeak ateratzeko; izan ere, aurrez aurreko klaseetan egin
beharrekoaz gain, Moodle plataformaren bitartez lanak ere egin behar dituzte.
Bestalde, irakasleek ere ordu gehiago behar dituzte programazioa burutzeko, baina
etorkizunerako baliagarria dute, ikastaroak editatu eta gorde daitezkeelako eskaintzen
dituzten eguneraketekin.
Moodle-k ere erraztu egin du irakasgaiaren kudeaketa eta antolaketa, izan ere,
material didaktikoa, testuak, bideoak eta foroak sortzeko aukera eskaintzen ditu
irakasgaia osatzeko. Gainera, denboralizazioa ere erraztu egin du kurtsoaren
intuiziozko egiturari esker. Bestetik, parte hartzea eta kolaborazioa hobetu egiten du
lan guztiak, parte-hartze denbora, ebaluazioa eta haien kontrola eramatea askoz ere
errazagoa da. Gainera, Moodle-k eskaintzen dituen baliabideak ikasleen arteko lan
kooperatiboa eta motibazioa sustatu egiten dute.
Unitate didaktikoak
hartuta. Horrela, aurrez aurreko klaseetan egindako saioak ez ezik, Moodle
plataforman bitartez egindakoak ere diseinatu dira. Aurrez aurreko klaseak bi orduko 4
saioetan banatun dira: unitate didaktiko bakoitzak aurrez aurreko 8 ordu eta on-line-ko
4 ordu ditu. Aurrez aurreko klaseetan, gehienbat, konpetentzia motorra lantzeko
ariketak proposatu dira. Moodle-n, aurrez aurre landutakoa eta sarean duten
da. Horrela, bai aurrez aurreko klaseak eta kanpoko lana lotu ditugu, jarduera mota
Hala ere, proposatutako diseinuak bere gabeziak eta arazoak izan ditu.
Hasteko, diseinatutako unitate didaktikoek ez dute ikasturte oso bat betetzen. Ondo
guztiak aurrez aurreko klaseetan lantzen diren jarduerekin lotzea. Gorputz hezkuntzako
arazoak egoten dira zeregin teorikoak eta talde-lanak erabateko koherentziarekin
planteatzeko.
Amaitzeko, proposatutako lana oso anbizio handikoa izan da; izan ere, diseinua
aurrera eramateko, ikasleen, irakasleen eta ikastetxearen erantzukizuna beharrezkoa
da. Ikasleek, haien partetik, denbora, lan eta gogo handiagoa jarri behar dute; eta
diseinu aberasgarria izan daiteke ikastetxe, ikasle eta irakasleontzat.
Lan honen bitartez ikusi dugu IKTak ez daudela oraindik guztiz atxikituta
Gorputz Hezkuntzan jarraitasun jakin batekin. Hala ere, nahiz eta oraindik gauza asko
Gorputz Hezkuntzako irakasleak haien ikasleen gaitasun motorrak eta digitalak
lantzeko prest daude gaur egungo gizarteak dituen eskakizunekin.
da. Modu honetan, jakingo dugu zehatz-mehatz diseinuak arrakasta izango duen
dituela jakinda ere, martxan jartzeak diseinuaren ahuleziak eta indarrak identifikatzen
Hasiera batean lana egitearen arrazoi nagusia honakoa zen: Gorputz
Hezkuntza irakasgaian diseinu berri bat sortzea etorkizunean erabiltzeko. Hain zuzen
sortutako diseinua idatziz azaltzea. Aldi berean, arazoak izan ditugu marko teorikoa
idazterako orduan. Egia esan, ikerketa gutxi daude gai honen inguruan eta horrek eta
esperientzia faltak zailtasunak suertatu dizkigu. Bestetik, berrikuntza proposamenak
egiterako orduan arazoak ere egon dira diseinua txostenean plasmatzeko. Izan ere, ez
da gauza bera diseinua sortzea eta bertan murgiltzea edo diseinu horren egitura eta
Hezkuntzako hezitzaileen eguneroko beharrei erantzungo dien proposamen didaktiko
eta LMS plataforma ezberdinek eskaintzen dituzten baliabideak kontuan izan behar
garrantzia azpimarratu behar dugu eta horretarako ezinbestekoa da irtenbide berriak
bilatzea eta IKTen erabilpena sustatzea gure arlotik.
euskalduntze-alfabetatzearen aldizkaria, 34(89), 3. | science |
addi-b2497d50a755 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28690 | Eredu digitaleko Lehen Hezkuntza. Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan | Gorostiaga, Gaizka | 2018 | IKTak eta Konpetentzia Digitalak Hezkuntzan, Etengabeko Formakuntzan eta Hizkuntzen Irakaskuntzan
Berezko Tituluko Proiektua
Ikasmaterial digitalak eta ikasleen arteko interakzioak: EKI proiektuaren azterketa bi ikastoletan Egilea Gaizka Gorostiaga Garaikoetxea Zuzendaria Mikel Iruskieta Josune Gereka
berrikuntzak hezkuntzan beren lekua egiten ari dira eta horrek hezkuntza-ereduetan
zenbait aldaketa eragitea ekarri du. Konpetentzia digitalaren garrantzia areagotzea,
esaterako. Aldaketa horiek, ohikoa den moduan aukera eta arrisku berriak dakartzate.
eginda hezkuntza-eredu ezberdineko bi ikastolen arteko ikasleen interakzioak aztertuz,
Elgoibarko eta Zarauzko Ikastolako 6. mailako ikasleak, hain zuzen ere. Bi ikastoletan
i) Ikastolen hezkuntza eredua ezagutuz, ii) sekuentzia didaktikoa aztertuz, iii)
ikasgeletan behaketak egin eta iv) azkenik datuak jasoz eta emaitzak analizatuz eta
datuek beren berezitasunak dituzte eta hainbat datu aipagarri ere nabarmendu dira.
Behaketarako erabilitako aldagai edo irizpideak erabakigarri izan baitira zenbait
Irudien aurkibidea
Irudia 1: Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako oinarrizko konpetentziak…….…………………………………………………………………………....10 Irudia2:Unitate Didaktikoaren egitura diziplinarteko integrazio-konpetentziarekin…....13 Irudia 3: Blinklearning sareko plataforman 6.3 ingurune arloko sekuentzia
Euskal hezkuntzan aldaketa sakonak egin dira, eta egun ere beste aldaketa-prozesu
norbanakoen egunerokotasunean aldaketa handiak ekarri ditu. Eta hezkuntza,
gizartearen funtsezko zutabeetako bat izanik, ez da ezberdin izan. Esaterako
besteak beste, arlo metodologikoan eta ikas-materialei dagozkienak izaki. Euskal
Herriko Ikastoletako (EHI) profesionalek bideratutako sorkuntzak emaitza ugari eman
baititu proiektu eta ikasmaterialei dagokienean. Besteak beste, Euskal Herriko
ikastetxeetan ezagunak diren Haur Hezkuntzako Urtxintxa proiektua, Lehen
Hezkuntzako Txanela proiektuko materialak, DBHrako EKI proiektua edo gure lanaren
oinarrietako bat den Lehen Hezkuntzarako EKI proiektu digitala. EKI ikastolen eredua eta hezkuntza marko berria definitzen duen proiektua da. Bertan
Euskal curriculumaren eta konpetentzietan oinarritutako eredu pedagogikoaren
printzipioak ezartzen dira. EKI proiektuak, besteak beste, esku hartzerako proposamen
didaktikoak, ikas materialak, prestakuntzak eta irakasleei aholkularitza aspektuak
lantzeko jarraibideak ematen ditu. 6
Lan honetan Euskal Herriko Ikastolek, Lehen Hezkuntzarako diseinatutako EKI
proiektua oinarrietako bat izango da. 2017-2018 ikasturtea lehena izan da EKI
proiektua ikastoletan garatzen hasi direla, Lehen Hezkuntzarako diseinatutako ikas
materialak, fitxak eta liburuak, erabiliz. Orain arte ohikoa izan den modu tradizionalean
zenbait berezitasun Lehen Hezkuntzako EKI proiektuari dagozkionak. Ikastolen Elkarteak, duela urte batzuk konpetentzia digitalak hezkuntzan duen
garrantziaz jakitun, konpetentzia digitalak, izaera metadiziplinarra eta oinarrizko
konpetentzia guztien lorpenean funtsezko zeregina izatea erabaki zuen. IKTak ikas
arloetan txertatuz eta ikas-irakaskuntza prozesuan baliabide teknologikoak normaliza
Hezkuntzako EKI proiektutik, EKI digitalerako prozesuaren pausuak. EKI proiektu
orokorra) - Ikasgelan baliabide teknologikoak bakarrik erabiltzen dituen inplementazioa
didaktikoa dago. Sekuentzia didaktiko hau gure ikerketako baliabide nagusia izango
da. Sekuentzia didaktiko honen azterketan eta inplementazioan garatuko baita
bidez. Blink, online ikaskuntza kudeatzeko sistema bat da. Abiadura azkarrekoa eta oso
intuitiboa. Hain zuzen ere, plataformak eskaintzen dituen aukera eta erraztasunen
arteko oreka izan da Euskal Herriko Ikastolek sistema honen alde apustu egiteko
arrazoi nagusietako bat. Lehen Hezkuntzarako aukera egokiena eta seguruena dela
uste baitute. Aldaketek berekin dakartzate aukerak eta arriskuak eta euskarri edo baliabide
digitalean oinarritutako hezkuntza jarduerek ikasleen arteko interakzioa oztopatzeko
arriskuak, EKIren sortzaileen eta abiatzaileen kezka sortu zuen. Hori da, hain zuzen
arteko interakzioa nolakoa duen. Horretarako, EKI proiektuko 6.3 unitate didaktikoaren
ikerketa eta unitate horren zenbait ikastoletako inplementazio behatu dira. Sekuentzia didaktikoaren inplementazioan ikerketa egiteko, behaketak Elgoibarko
Ikastolako eta Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolako 6. mailako ikasgeletan egin
Ikasgela horietan behatzaile izan eta ikasleen artean ematen ziren interakzioak jaso
batera utziz, ikasleen arteko interakzio egoeren eta kopuruaren inguruan antzerako
datuak agertu direla. Nahiz eta interakzioen ezaugarri edo nolakotasunean badiren
aspektu bereizgarri eta aipagarri batzuk. Lan honen mugak behaketaren zabaltasuna izan da. Ikerketa bi ikastolatan eta
Proiektuaren helburuak
Proiektu honen helburu nagusia da konparatzea, zenbat eta zer nolako ikasleen arteko
interakzioak dauden ohiko ikas materialekin jarduten duten ikasgeletan eta ikas
burututako urratsak, aurrez diseinatuak eta tarteko helburuek definitu eta egituratu
dituzte.
Helburu nagusia lortzeko, hurrengo prozesua jarraitu dugu: 1. Lehen Hezkuntzako EKI proiektuaren printzipioak eta ardatzak ezagutu. 1.1 EKI proiektuak proposatzen dituen estrategia didaktikoak ikertu. 1.2. Ingurune arloko 6.3 unitate didaktikoa aztertu. 2. Elgoibarko Ikastolako bi ikasgeletan eta Zarauzko Ikastoletako lau
ikasgeletan egingo diren behaketak diseinatu eta gauzatu. 3. Behaketan jasotako datuak antolatu eta konparatu.
1. Marko Teorikoa Informazio eta komunikazio teknologia berrien agerpenarekin, gure egunerokotasuna
aurreko garaietan baino gehiago eraldatzen ari zaigula uste dugu. Lehen egin ezin
ziren zenbait ekintzak egin ditzakegu orain beste modu batzuetara eta lehen egiten
genituen zenbait ekintza egiteari utzi diogu. Hori dela eta, teknologiek aukera eta
arrisku berrietara garamatzate. Egoera berrien aurrean ohikoa da kezkak sortzea, eta
gauza berriak ezagutu nahi izatea. Informazioa eta komunikazioa teknologiek
hezkuntzan ere badakarkete arrisku bat, ikasleak bakarka lan egitera bideratzeko
taldean edo bikoteka lanean jartzeko aukerak ere. Arrisku eta aukera horiek eraman
gaituzte ikerketa hau gauzatzera.
Marko teorikoan proiektuaren garapenean garrantzitsuak izan diren kontzeptuak
legedia, Ikastolen hezkuntza eredua, Lehen Hezkuntzako 6. mailarako EKI proiektua,
6.3 Ingurune arloko Unitate Didaktikoa eta ikasleen arteko interakzioa.
1.1. Gaur egungo araudia: Heziberri Egungo hezkuntzaren testuingurua, 2015. urtean Eusko Jaurlaritzak onartutako
236/2015 Oinarrizko Hezkuntzako Curriculum Dekretuaren baitan ulertzen da. Bertan,
Heziberri 2020 Plana medio oinarrizko hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta definitzen
da. Heziberri 2020 planak euskal hezkuntzaren xedeak eta eredu pedagogikoaren markoa
egituratzen du. EAEko ikastetxe guztiek jarraitu beharreko bide lerroak zehaztuz.
hezkuntza-prozesu osoaren norabidea erakutsi eta zentzua ematen diote. Ikasleen
irteera profil orokorrak definitzen ditu ikasleak Oinarrizko Hezkuntza Derrigorrezkoa
amaitzean lortu behar dituen oinarrizko konpetentziak, hezkuntza xedeak lortzeko eta
bizitzaren arloetan eta egoeretan moldatzen jakiteko" (Heziberri, 2014:7). Eusko Jaurlaritzak hezkuntza dekretu honekin, 2006an Europako Erkidegoen
Batzordeak oinarrizko konpetentzien inguruan emandako gomendioari jarraitu nahi izan
dio. Konpetentzien araberako hezkuntza bat eratuz eta ikasleak Derrigorrezko
Oinarrizko Hezkuntza amaitzean zein oinarrizko konpetentzia izan behar dituen
definituz. Haratago, oinarrizko konpetentziak bitan banatu eta nola erlazionatu behar
diren ere agertzen du 236/2015 dekretuak. Alde batetik, oinarrizko zehar konpetentziak
kokatzen ditu eta, bestetik, diziplina baitako oinarrizko konpetentziak. Konpetentzia
hauek bereiztearekin batera lotzeko eta erlazionatzeko garrantzia azpimarratzen da.
"Oinarrizko zehar konpetentzien bitartekaritza beharrezkoa baita diziplina baitako
oinarrizko konpetentziak eskuratzeko" (Heziberri, 2014:18).
Irudia 1: Oinarrizko zehar-konpetentziak eta Diziplina baitako oinarrizko konpetentziak. (Heziberri, 2014:19)
1. irudian oinarrizko konpetentziak lehen aipatutako bi multzotan berezituta agertzen
dira. Ezkerrean diziplina baitakoak agertzen dira zerrendatuta arloetako konpetentzia
gisa eta eskuinean, zehar konpetentziak diziplina baitako konpetentziak lortzeko
bidean bitarteko izango direnak.
1.2. Ikastolen eredua: EKI proiektua 1.2.1. Hezkuntza prozesuaren printzipioak
Heziberrik deskribatzen duen Euskal Hezkuntzaren testuinguruan Ikastolen
Elkartearen, Hezkuntza eredu eta Curriculum Proiektua kokatzen da. Ikastolen
Elkarteak Lehen Hezkuntzarako sortutako markoaren arabera, "Oinarri eta ardatz
dugun Euskal Curriculuma garatzeko, gure hezkuntza-xedeak erdiestea ahalbideratzen
duen konpetentzien araberako hezkuntza eredu pedagogiko propioa" (Ikastolen
Ikastolek beren eredu propio eta hezkuntza ezaugarriekin nolako pertsonak hezi nahi
dituzten zehazten dute; "pertsona ireki eta malguak, konprometituak, euskaldun
eleanitzak, konpetenteak eta ekintzaileak" (Ikastolen Elkartea, 2017). Ikastolek beren
eredua eraikitzeko diseinatutako Hezkuntza eta Curriculum Proiektuak aldiz, honela
adierazten ditu hezkuntzaren xedeak; "ikastolok ulertzen dugu hezkuntza
erakusten du, eta, aldi berean, hezkuntzaren egitekoa finkatzen du" (Ikastolen Elkartea,
Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzarako prestatutako hezkuntzaren markoan ikasleen
ikasleak bereganatu behar dituen ezagutzak, gaitasunak eta konpetentziak zehaztuta
daude, hau da, azken helburuak jarrita daude. Irteera profilaren arabera eraiki da
oinarrizko konpetentzia guztien garapena bilatzen du. Ikastolen Elkarteak ere Europako
Erkidegoen Batzordeak 2006an oinarrizko konpetentzien inguruan emandako
gomendioari jarraiki, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak eta diziplina baitakoak
konpetentzien araberako hezkuntzaren ikuspegitik, bereizi eta erlazionatu egiten ditugu
oinarrizko konpetentzia metadiziplinarrak eta diziplina baitakoak: Lehenengoen
bitartekaritza eta garapena beharrezkoa baita bigarrenen garapenerako eta, era
berean, bigarrenen bitartekaritza beharrezkoa da oinarrizko konpetentzia
metadiziplinarrak garatzeko. Izan ere, oinarrizko konpetentzia metadiziplinarren
EKI proiektuaren ikaslearen irteera profilean eta konpetentzietan oinarritutako
hezkuntzaz aritzerakoan, EKI proiektuaren berezitasunetako bat, konpetentzia digitala,
proiektuko ikasmaterialetan, arlo guztietan egiten baita konpetentzia digitalaren
integrazioa IKT jardueren bidez. Arregi eta al. (2016: 5) DBHrako EKI proiektuan,
da. - Adierazi dira: arloaren ekarpena konpetentzia digitala garatzeko eta
konpetentzia digitalaren ekarpena konpetentzia bakoitzaren
garapenean(zientifikoa, matematikoa, hizkuntzazkoa…) - Unitate didaktikoetako helburuetan markatu dira IKT helburuak, eta arloko
konpetentzian eta egoeretan ere adierazi dira - IKT konpetentzia lantzeko gutxieneko IKT jarduerak arlo guztietako
eta 6. maila Ikastolek Lehen hezkuntzarako sortutako hezkuntza ereduak aldi horretako hezkuntza
prozesuaren bide-lerro nagusiak zehazten ditu. Baina, beti ere, etapa bakoitzean eta
etapa guztietan dituzten ezaugarri eta beharretara egokituz. Hain zuzen ere, 5. eta 6.
mailako etapak batera planifikatu eta finkatu dira. Maila horietan Lehen Hezkuntzarako
zehaztutako hezkuntza-xedeen lorpena bideratzeko, unitate didaktikoen egitura,
integrazio pedagogikoaren baitakoa eta diziplinarteko izaera duena, eta ikuspegi
hezigarritik, oinarrizko konpetentzia guztien ebaluazioa bideratzeko proposamena
honela ulertzen delarik; "Hezkuntza eta irakaskuntza- eta ikaskuntza-prozesuen arteko
interakzio-harremanak eta osagarritasuna ahalbideratzeko maila kurrikular eta
izaeraz aldiz, honakoa da; "egoera konplexuen inguruan artikulatuta dauden eta
oinarrizko konpetentzia guztien garapena eta ebaluazioa ahalbideratzen duten
lotuta dauden bi atal bereizten direla. Batetik, diziplinarteko hasierako eta amaierako
fasea eta bestetik, arloetako sekuentzia didaktikoak. Ondorengo unitate didaktikoen
egitura irudian ikus daiteke (Ikastolen Elkartea, 2017:36). Irudia 2: Unitate Didaktikoaren egitura diziplinarteko integrazio-konpetentziarekin (Ikastolen Elkartea,2017:36).
i) Faseetan lehena hasierako fasea da. Ikasleari diziplinarteko
integrazio-konpetentziarekin eta haren adierazgarri den egoerarekin lotuta, garrantzi
sozio kulturala duen eta erronka bat suposatzen dion gai edo errealitate bat aurkezteko
erabiltzen da. Proposatutako errealitate-arazo horrek arloetako sekuentzia didaktikoak
kokatzeko ere balio du. Honakoa adierazten du Ikastolen Elkarteak Lehen
Hezkuntzaren markoa azaltzeko sortutako dokumentuak, hasierako fasearen inguruan;
bere aurre-ezagutzak gelako kideekin partekatzeko, sozializatzeko. Hasierako fase
honen helburua ikaskuntzak eskuratzea ez bada ere, bakoitzak dakienaren edo jakin
nahi duenaren sozializatze horretan, beste kideen ekarpenarekin, ikaskuntza berriak
ii) Amaierako fasea aldiz, honela azaltzen du Lehen Hezkuntzako markoaren
dokumentuak; "Hasierako fasearekin loturan, diziplinarteko integrazio konpetentziaren adierazgarri den eta oinarrizko konpetentziak integratzen dituen diziplinarteko egoera
bati aurre egiteko ekintza bat gauzatzea proposatzen zaie ikasleei fase honetan.
Egoeraren eskakizunei aurre egiteko, arloetako sekuentzia didaktikoetan eskuratutako
baliabideak (ezagutzak, trebetasunak, jarrerak, balioak) mobilizatu eta baliatu beharko
Diziplinarteko faseen artean arloetako sekuentzia didaktikoak kokatzen dira (Ikus 3.
irudia). Arloko sekuentzia didaktikoan, i) hasierako fasean proposatutako
konpetentzia bakoitzarentzat adierazgarria den egoera didaktikoa proposatu eta
aurkezten zaie ikasleei. "izan ere, integrazio-konpetentziak eskatzen dituen
ikaskuntzak eta trebetasunak eskuratzen eta integratzen ikastea du helburu." (Lehen
Hezkuntza, 2017, 34) arloetako sekuentzia didaktikoak.
6.3 Ingurune arloko sekuentzia didaktikoa Ikastolen Elkarteak Lehen Hezkuntzako EKI
proiektuaren barruan sortu duen sekuentzia didaktiko bat da. Aurrez aipatutako
Lehen Hezkuntzarako egin duen lehen sekuentzi didaktikoa da, soilik euskarri digitalak
plataforman eta Google etxeak eskaintzen dituen tresnen bidez lantzeko diseinatuta
Sekuentzia didaktikoaren gaia eta aspektu nagusiak agertzeko 6.3 Ingurunea arloko
sekuentzia didaktikoaren gidak honakoa adierazten du, "6.3 Ingurunea arloko
aurreratuagoa eta erosoagoa lortzeko emandako urratsak, eta horretan erakutsitako
sormena eta ekimena aitzakia hartuta, definitu den konpetentzia garatzeko eta egoerari
aurre egiteko, horiekin zerikusia duten eduki baliabideak eskuratzen eta oinarrizko
Konpetentziari adierazgarria zaion egoera didaktikoarekin batera.
konpetentzia eta egoera. (Ikastolen Elkartea, 2017:3)
Sekuentzia didaktikoa garatzeko prozesuaz aipatu hiru fase bereizten direla. Fase
bakoitzak bere ikaskuntza egoera funtzioa, bere jarduera tipologia eta ebaluazio
funtzioa duelarik. Ondorengo taulak, fase bakoitzaren funtzioak eta ezaugarriak modu
laburrean agertzen ditu.
Taula 2: 6.3 Ingurune arloko sekuentzia didaktikoaren faseak eta faseen funtzioak.
Sekuentzia didaktikoaren garapen-fasean kokatuta, honakoa azpimarratu behar da;
garapen-fasean "ikasleak konpetentzia edo egoerak eskatutako eduki-baliabideak eta
bestelako baliabideak eskuratzea. Mobilizatzea eta integratzea" bilatzen da (Ikastolen
bideratutakoak (ulertze- eta miatze-jarduerak, aplikazio-jarduerak, egituratze-jarduerak
eta autoerregulazio-jarduera) eta, bestetik, ikasleek eduki baliabideak mobilizatzen eta
integratzen ikas dezaten diseinatutakoak (integrazio-jarduera sinpleak eta
inguruan adierazten dituen azalpenak ondorengo taulan jaso dira.
Miatze-jarduerak Konpetentziak eskatzen dituen eduki-baliabideak zein oinarrizko beste
baliabideak bereganatzeko, informazioa eskuratzea, ulertzea, baloratzea
eta sortzea da eginkizuna. Aplikazioa-jarduerak Ikaskuntza berriak eskema mentaletan integratzen eta finkatzen
laguntzen du. Egituratze-jarduerak Aurretiko ezagutzen eskema mentalen baitan, ikaskuntza berriak
berrantolatzeko eta kokatzeko balio du. Autoerregulazio-jarduera k Aurreikusitako eduki-baliabideen ikaskuntzari buruzko auto-ebaluazioa
bideratzen da. Ikaskuntza-prozesuari zein haren emaitzari buruzko auto-/ko-ebaluazioa
bideratzea. Integrazio-jarduera sinpleak Konpetentziarekin erlazionatutako eduki-baliabideen artetik, batzuk
1.4. Ikasleen arteko interakzioak Gure proiektuaren kontzeptu garrantzitsuetako bat "interakzio" kontzeptua da. Ikasleen
funtsezkoa da interakzioa nola ulertzen dugun zehaztea. Interakzioa edo elkarrekintza
desberdinak egon daitezkeela adierazten du eta berarentzat egokiena honakoa
anitzak eta konplexuak direla ulertzen da. Horregatik, gure ikerketan ikasleen arteko
interakzioak identifikatzeko eta aztertzeko, beharrezkoa da interakziotzat hartuko diren
akzio edo egoerak ongi definitzea.
Hori dela eta, interakziotzat ulertuko ditugu, bi ikasle edo gehiagoren artean izan diren
zentsuzko akzioekin lotura zuzena du. Interakzioen esanguraren balioa
1.4.1. Behaketa irizpideak Azaldutako ikasleen arteko interakzioak behatu aurretik, behaketan garrantzitsuak
izango diren kontzeptu eta aspektuen lanketa bat egin da. Adierazitako ezaugarriak
dituzten ikasleen arteko interakzioak, modu antolatuan jaso eta analizatu ahal izateko.
1. Ikasgelako testuingurua nolakoa da. Zein da jarduera? Jarduera tipologia eta
jarduera zehatza. 2. Ikasleen arteko interakzioa nolakoa da. Zein interakzio mota eman da?
Interakzioaren maila. 3. Interakzioek zein iraupen izaten dute. Zenbat iraun du interakzioak?
Interakzioaren iraupena. 4. Interakzioko partaideak. Noren artean emanda interakzioa? Taldekatzea eta
Ikasle-kopurua. 5. Antzeko interakzioak. Aldi berean ezaugarri bertsuko interakziorik eman da?
Interakzioaren errepikapenak.
1.4.1.1. Jarduera tipologiak eta jarduerak EKI proiektuak, sekuentzia didaktikoak faseetan eta jarduerak tipologiaren arabera
jarduerak ere berdinak izan zitezen baina kasu batzuetan ez da posible izan.
Ikasleek garapen fasean konpetentzia-egoerak eskatutako eduki baliabideak eta
bestelako baliabideak eskuratzen dituzte. Aukeratutako jardueren funtzioa ondorengoa
Ulermen- edo Miatze-jarduerak: Konpetentziak eskatzen dituen eduki-baliabideak
zein oinarrizko beste baliabideak bereganatzeko, informazioa eskuratzea, ulertzea,
baloratzea eta sortzea da jarduera hauen eginkizuna. Irudian ulertze jarduerako ariketa
bat ikus daiteke. Irudia 4: 8. Jarduerako (ulertze-jarduera) lehen ariketa.
Aplikazio-jarduerak: Ikaskuntza berriak eskema mentaletan integratzen eta finkatzen
Irudia 5: 9. jarduera (aplikazioa-jarduera) lehenengo ariketako lehen atala.
1.4.1.2. Interakzioaren maila Gure ikerketan, ikasleen arteko interakzioen mailaketa bat egiteko, aurrez garatutako
ikasleen eta ikasle-irakasleen arteko interakzioak sailkatzeko bost maila sortu ziren eta
ondoren behaketa bidez jasotako interakzioak bost maila horietan sailkatu zituzten
ondorioak atera ahal izateko. Honakoak dira 5 maila horiek: 1. testuinguru maila, 2.
maila osagarria, 3. maila hautatzailea, 4. ordezko erreferentziazko maila eta 5. ordezko
ez-erreferentziazko maila.
aipaturiko ikerketan zerrendatzen diren interakzio-mailak ez dira bateragarriak gure
berriak sortu dira. Hain zuzen ere, ikasleen arteko interakzioak identifikatu eta
sailkatuko dituzten hiru interakzio maila: adierazpen maila, erabakitze maila eta
1. Adierazpen maila (M1): Ikasleek norberak edo bere taldeak egindako hautu edo
galdera bat osatu, adostu edo erantzuteko sortzen diren interakzioak. (2) Adibidea: Ikasle 1: - Zer iruditzen garai hartako aurkikuntzarik garrantzitsuena harria leuntzen
ikasi zutela idazten badugu? Ikasle 2: - Ziur? Nik nekazaritza izan zela aurkintzarik garrantzitsuena uste dut. Begira
hor zer jartzen duen. Ikaslea 1: - Bai arrazoi duzu nekazaritza izan zen. (3) Adibidea: Ikasle 1: -Taula osatzen hasteko, paleolito garaian bizimodu nomada zutela idatziko
3. Arrazoitze Maila (M3): Ikasleek norberak edo bere taldeak egindako hautu edo
aldatu egiten zuen, fruituak biltzeko eta ehizarako eta arrantzarako leku egokien
bila. Irakaslea edo Ikasle 4: -Beraz, paleolito garaian bizimodu nomada zuten. (5) Adibidea: Ikasle 1: Aizu! paleolitoko gizakiak artistak zirela jarri al duzu? Ikasle 2: Bai. Animalien marrazkiak egiten zituzten eta animalien adar eta hezurretan
grabatuak egiten ere bazekiten.
1.4.1.3. Interakzioaren iraupena Ikasgelatan identifikatuko diren ikasleen arteko interakzioak agertutako hiru mailatan
sailkatzeaz gain, interakzioak iraupenaren arabera ere multzokatuko dira. Iraupen
laburreko interakzioak, Iraupen ertaineko interakzioak eta Iraupen luzeko interakzioak.
Iraupen laburreko (LAB) interakzioak, interakzio motzak izango dira, ikasle batek edo
bik izango dute hitza eta ez da iritzi kontrajarririk egongo.
Iraupen ertaineko (ERT) interakzioak 30 segundo eta 5 minutu artean ematen diren
interakzioak izango dira. Maila berdineko interakzioen errenkada bildu dezake.
Esaterako ariketaren baten erantzunak talde txikian bateratzerakoan.
Azkenik iraupen luzeko (LUZ) interakzioak, 5 minutu igarotzen dituzten interakzioak
izango dira. Batez ere, talde lanean garatu beharreko jardueretako interakzioak jaso
ditu.
1.4.1.4. Taldekatzea eta ikasle kopurua Ikasleen arteko interakzioa eman den garaian/egoeran ikasgela zein taldekatzeren
edo Talde Handian (TH) izan daiteke. Interakzioan parte hartu duten ikasle kopurua ere
adieraziko da.
Binaka (BI): Interakzioa bi ikasleren artean eman da. Binaka ari baitira jarduera/ariketa
Talde Txikian (TT): 3, 4 edo 5 ikasleko taldetan ari direnean lanean eta interakzioa
du baina ez da nahitaezkoa.
Denbora tarte jakin batean, interakzioak sailkatzeko sortutako irizpide berdinak dituzten
interakzioak ematen badira, interakzioa errepikatu egin dela kontsideratuko da. Modu
honetan, aldi zehatz batean, antzeko ezaugarriak dituzten interakzioak zenbat aldiz
errepikatu diren adieraziko da. Interakzioen errepikapena, ikasleak binaka edo talde
buruzko datu zehatzak jasotzea eskatzen du. Ondoren datu horien azterketa eta
interpretazioa ahalbidetuko duen prozedura bat egituratzearekin batera. Horrela,
arteko interakzioa ez duela oztopatzen frogatu ahalko baita
ditugu. Bilbatuak (2010: 74) dioen moduan ez baitute zertan kontrajarriak izan, eta bai,
behatzeko eta interpretatu ahal izateko tresnak eskaintzen ditu eta horien hautaketa,
aztertu nahi den egoera interpretatzeko datuen erabilerari lotuta dago".
deskribatzaile-behaketazkoa erabili dugu. Metodo honen ezaugarriak honela agertzen
aztertu eta interpretatu egiten ditu eta egon daitezkeen erlazioak identifikatu
ahal izateko, behatutakoaren aldagaiak alderatzen ditu."
jasotako datuak sailkatu eta emaitzen trataera estatistikoa egin da. Metodo
gauzatu da. Zarauzko Salbatore Mitxelena Ikastolan eta Elgoibarko Ikastolan. Bi
ikastoletako 6. mailako ikasleak 2017-2018 ikasturtean EKI proiektuan eta bere Unitate
prestatu ditu, nagusietako bat, Ingurune arloko sekuentzia didaktikoan jasoaz.
online ikaskuntzak kudeatzeko sistema batean garatu ahal izan da. Berrikuntza izanik,
Elgoibarko Ikastolan probaketarako inplementazioa egin da, bertako ikasleek Ingurune
Ikasleek lan egiteko berrikuntza horiek tarteko, aukera eta arrisku berriak agertu dira.
Ikastolen Elkartean sorturiko zalantzetako bat izan da ikasleen arteko interakzioa
egokia den. Ikasleen lan egiteko tresna berriek, ikasleen jokabide edo lan egiteko
moduan aldaketak sortzeko arriskuak esaterako. Hori dela eta, ikasleen arteko
interakzioak behatzeko ikerketa jarri da martxan. Euskarri eta bitarteko ezberdinekin,
sekuentzia didaktiko berdina garatzen zuten ikasgeletan murgildu eta ikasleen arteko
interakzioak behatzeko. Zarauzko Ikastolan, beste sekuentzia didaktiko guztiak
bezalaxe 6.3 sekuentzia didaktikoa, EKI ikas-materialen, fitxa eta testu liburuen bidez
garatu baitituzte.
Ikastola bakoitzean sei saiotan egin ditu behaketak pertsona batek, eta ikasgela
ezberdinetan egin dira behaketak eta bi irakaslek parte hartu dute. Zarauzko Ikastolan,
aldiz, behaketak lau ikasgeletan egin dira eta lau irakasleek lagundu dute.
egingo diren, ariketa bakoitza gauzatzeko ikasleak nola taldekatuko diren,
saioan zehar ikasleen artean ematen diren interakzioak behatuko dira
den erregistro-taulan ikasleen arteko interakzioen sailkatze bat egin da. o Erregistro-taulan jasotako datu guztiak kalkulu-orri batean jaso dira.
interakzio eza ere jasoaz.
eredu bakoitzaren interakzio taula (Ikus 5. eta 6. taulak) osatu da.
taldekatzearen arabera antolatuaz. o Bi Ikastoletako edo ereduetako datuen alderaketa. Eredu bakoitzarekin
osatutako interakzio-tauletako emaitzak alderatu dira.
hartuz, eta ikasleen arteko interakzioak, sailkatu ahal izateko, ondorengo erregistro
taula sortu eta erabili da. Datuak jasotzeko euskarria izan da.
informazioa jasotzen da; zein Ikastolatan, noiz, zein ikasgela, zein irakasle eta
ikasgelako ikasle kopurua. Datu hauek ondoren jasoko diren interakzio guztientzat
berdinak izango dira. Sekuentzia didaktikoaren saio bakoitzeko taula bat bete baita.
Ondoren ikasleen arteko interakzioak taulako lerroetan jaso dira, aurrez agertutako
irizpideen arabera. Interakzio bakoitzeko lerro bat erabiliz. Errepikapen kasuetan izan
izan den (Interakzio maila), zein iraupen izan duen, (Interakzioaren iraupena) zenbat
ikasleek parte hartu duten eta ikasleak zein taldekatzeren arabera antolatuta zeuden
jaso da.
Behin ikasgeletako behaketak amaitutakoan, datu guztiak kalkulu-orrian jaso dira,
irakas-modalitate (Eki arrunta eta Eki digitala) bakoitzeko bat. Erregistro taulako datuak
igarotzean, aipatu behaketa aurretik eginiko interakzio aurreikuspenak aintzat hartu
dira. Izan ere, aurreikuspen fasean egituratutako interakzio egoeraren batean ez bada
ikasleen arteko interakziorik eman, interakzio eza bezala jaso da.
ikus-erraz batean antolatzea izan da. Horretarako, agertutako zenbait irizpide
(Interakzio egoerak, kopurua, mailak, iraupena eta taldekatzea) erabiliz. Ikastola
bakoitzeko datuak taulan antolatuta 5. eta 6. taulan ikus daitezke. Taula horiek izan
dira ikerketa datuen analisia eta interpretazioa egiteko erabili direnak.
Proiektuaren emaitzak
Elgoibarko eta Zarauzko ikastoletako ikasgeletan gauzatutako behaketen prozedura
eta datuen antolaketa azalduta, datuak nola analizatu eta interpretatu ditugun azalduko
Elgoibarko Ikastolako ikasgeletan eman diren ikasleen arteko interakzioak eta horien
ezaugarriak agertzen dira. 6. taulan, modu berean Zarauzko Ikastolako ikasleen artean
emandako interakzioak aipatutako irizpideekin.
interakzio egoerak ikusiko ditugu. Bertan, garrantzitsua da emandako interakzio
egoerez gain, Ikastoletan behatutako jarduera tipologia bakoitzaren kopurua ere aintzat
hartzea.
Jakitun ikasleek garatutako jarduera tipologiaren arabera ikasleen egitekoak
ezberdinak direla, taulak egiteko erabilitako lehen irizpidea jarduera tipologia izan da.
diren adierazten da lehen zutabean. Zenbateko horrek, ondorio zuzenak baititu
gehiago izateko abagunea izango da bi saio behatu diren jarduera tipologian baino.
Datuak analizatzen hasteko, hona hemen goiko datuekin egindako grafikoa.
Grafikoa 1: Baiezko eta ezezko interakzio egoerak Elgoibarko eta Zarauzko Ikastolan.
Datuak alderatuta, berezitasun batzuk tarteko, antzerako interakzio egoerak eman
bereganatu dituzten ikusteko erabiltzen dituzte. Ariketa guztiak banaka garatzen
dituztelarik. Horren ondorio da, aplikazioa-jardueretan ikasleen arteko interakzio
egoera bat edo bi soilik ematea. Hori agertuta eta kontuan izanik Zarauzko ikastolan
arruntaren ereduan, baiezko interakzio egoera gutxiago izatea ulertu behar da. Ezezko
egoera gehiago izatearekin batera.
Datuen antzekotasuna agertzeko erakusle nagusia aldiz ulertze-jardueretako datuak
bakarreko aldea baitago. Alderaketa hau nabarmena da, Ikastola bakoitzean
guztiak ikus ditzakegu. Horretarako errepikapen irizpidearekin jasotako datuak erabili
diren interakzio kopuruak ezberdinak dira.
❖ Ulertze-jarduera; baiezko interakzio egoera bakoitzeko → ikasleen arteko 4
interakzio ❖ Miatze-jardueran; baiezko interakzio egoera bakoitzeko → ikasleen arteko 5
interakzio. ❖ Aplikazio-jardueran; baiezko interakzio egoera bakoitzeko → ikasleen arteko
Datu hauek bi ereduetan, EKI digitalean eta EKI arruntean, berdinak izateak, emaitzen
Hori dela eta, aurreko kasuan bezala, jarduera tipologia bakoitzeko behatutako
da. Miatze-jarduera, interakzio egoera bakoitzeko, ikasleen arteko interakzio gehien
tipologia horretako hiru jarduera behatu izanak eta Zarauzkoan, eredu arrunta, bakarra
eragina izan dezake emaitzetan. Ondorengo grafikoan ikus daitekeen moduan.
Grafikoa 2: Elgoibarko eta Zarauzko ikastolako interakzio kopuruak.
nagusiak. EKI digitaleko eredua jarraituz sekuentzia didaktikoa garatu duten Elgoibarko
arteko aldeak ere nabariak dira eta aldagai horretan, jarduera tipologia bakoitzeko
behatutako jarduera kopurua erabakigarria izan da.
Ikasleen arteko interakzioen inguruko datuekin jarraituz, Ikastola bakoitzeko
interakzioak mailaren arabera nola sailkatu diren agertzen da hurrengo taulan. Datu
horien laburpena 3. eta 4. grafikoan ere ikus daiteke.
Grafikoa 3: Elgoibarko Ikastolako interakzioak mailaren arabera banatuta.
Grafikoa 4: Zarauzko Ikastolako interakzioak mailaren arabera banatuta 34
Interakzio mailei dagozkien datuak hartuta, bi Ikastolen artean lehen ezberdintasun
bi interakziotik bat erabakitze mailakoa izaten da eta Zarauzko kasuan, hirutik batekoa
ikasleen arteko interakzioak arrazoitze mailakoak dira. Adierazpen mailako interakzioei
dagokienean, bi ikastoletan datuak ia berdinak dira, interakzioen % 25 ingurukoa.
bakoitzak ikasgeletan lan egiteko edo jarduerak garatzeko dituen metodoak kontuan
hartu dira. Izan ere, ikasleen taldekatzearen inguruko datuak tarteko (ikus 10. taula eta
5. grafikoa), nabarmendu nahi da ikasgelan lan egiteko metodoak interakzio egoerak
sortzeko orduan posible dela eraginik ez izatea, baina bai, interakzio horien
ezaugarrietan. Esaterako, interakzioen mailan edo iraupenean.
Grafikoa 5:Ikastola bakoitzeko ikasleen taldekatzea interakzioetan.
Zarauzko ikasgeletan, datuek diotenaren arabera, taldean handian aritzeko tendentzia
tendentzia alderantzizkoa da, Zarauzko Ikastolan % 18 eta Elgoibarren % 39. Hori
Elgoibarko ikastolan, erabakitze mailako interakzioak (% 48) nabarmendu dira eta
taldekatzeei erreparatuta berriz, talde txikian (% 47) eta binaka (% 39) lan eginez
burutu ohi dituztela jarduerak ikusi da. Lotura eginez ulertzen da talde txikietan eta
binaka lan egiterakoan ikasleen artean erabakitze mailako interakzioak emateko
erantzunak adostu behar izaten baitituzte.
(% 38) lan egiteko tendentzia handiagoa ageri da. Talde handiko dinamika horretan
Irakasleak parte hartuz eta ikasleek egin ditzaketen ekarpenak dinamikaren funtsa
izanik. Horregatik, Talde handian garatutako jarduera edo ariketek arrazoitze eta
adierazpen mailako interakzioei bide ematen diela interpretatzen da.
Emaitza guztiak agertuta, Blink sareko sistema bidez 6.3 sekuentzia didaktikoa
garatutako ikasgeletan jasotako interakzio datuak eta metodo tradizionalari jarraiki
garatutako ikasgeletako datuen artean ez da ezberdintasun esanguratsurik aurkitu.
eta ikas material digitalak erabiliz, digitalizazioak ikasleen arteko interakzioa ez duela
Ondorioak
Proiektuaren nondik norakoak agertuta eta behin ikerketaren emaitzak argitaratuta,
Hezkuntzarako sortutako EKI proiektuaren berrikuntzetan erreparatuz, ikasleen arteko
interakzioen ezaugarrietan sakonduz eta nagusiki Elgoibarko eta Zarauzko ikastoletan
burututako behaketek emandako emaitzak azpimarratuz.
Gure proiektuan, ikerketa gauzatuko zen testuingurua ezagutzeko ahalegina egin da.
Hala nola, Euskal Hezkuntza eta Ikastolen hezkuntza eredua. Ondoren Lehen
Hezkuntzako EKI proiektuan zentraturik batez ere. EKIren barneko egitasmoen arrisku
eta aukerek gure proiektuan eragin zuzena izanik, EKI ereduaren zenbait
Ikasleen arteko interakzioa izan da ikerketaren ikergai nagusia. Berau gerta dadin
arteko interakzioa kontzeptu konplexu gisa ulertu behar da. Ikasleen elkar-ekintzari
lanean askotako interakzioak daudela ikusi da. Ikasleen arteko interakzioak bereizteko
irizpide edo interakzioen ezaugarri ezberdinak dauden moduan. Interakzio mailak eta
taldekatzea izan dira proiektu honetan erabilgarri eta eraginkorrenak izan diren
hipotesia zuzena dela erakutsi da. Hau da, estrategia didaktiko egokiak erabiliz eta ikas
material egokiekin digitalizazioak ikasleen arteko interakzioa ez duela oztopatzen. Hori
arrazoitzeko eta defendatzeko bi ikastoletan gauzatutako behaketa datuak erabili dira.
batean, nagusiki paperezko baliabideak erabiliz eta bestean soilik baliabide digitalak.
Sekuentzia didaktikoaren garapenean behaketa egin da eta ondoren datuak alderatuta
bi ikastoletako ikasleek elkarren arteko interakzioetan antzerako datuak eman dituztela
ikusi da, nahiz eta aldagai batzuen ondorioz ezberdintasunak ere izan diren.
dituen aldagaia ikasleek garatutako jardueren tipologia izan da. Izan ere, jarduera
tipologia batzuetako jarduerak, miatze eta aplikazio-jarduerak, ez dira kopuru
berdinean behatu bi ikastoletan eta jarduera tipologia horiek sortzen zituzten ikasleen
erabakigarria izan dela osotarako kopuruetan.
Berezitasunak, gehien bat ikasleen arteko interakzioen nolakotasunean edo
ezaugarrietan eman dira. Ikasleen arteko interakzioen mailan esaterako. Eredu bateko
ikasleen arteko interakzioen mailan eta beste eredukoen artean ezberdintasunak
dira eta Zarauzko Ikastolako ikasgeletan arrazoitze mailako interakzioak % 44an.
Baina, ikasleen taldekatzean ere eman dira ezberdintasun horiek. Elgoibarko Ikastolan
nagusiki talde txikian (% 47) eta binaka (% 39) jardun baitute eta Zarauzko Ikastolan
ikasleen arteko interakzioen maila eta ikasleen taldekatzea jarduera garatzeko orduan
elkarrekin lotuta doazen aldagaiak dira.
den antzekotasuna azpimarratu behar da. Bi ereduetan, 6.3 sekuentzia didaktikoa
garatu duten ikasleek, elkarren artean interakzioak izateko aukera ia berdinak izan
baitituzte jardueretan. EKI digital ereduko ikasleek 25 eta EKI arrunta ereduko ikasleek
edo metodoen arabera interakzioak gehiago edo gutxiago izan daitezkeela. Baina,
behin interakzio egoerak sortuta, ikasleek erabiltzen dituzten baliabideak, izan
paperezkoak edo digitalak ez dira faktore erabakigarri izango. 39
Proiektuan gauzatutako ikerketaren ondorio nagusiak azalduta, bidezko da proiektu
honek bere garapenean izan dituen mugak agertzea.
bakoitzeko behatutako jarduera kopurua, ezberdina izateak datuen analisia eta
da.
- Bi ereduetan jarduera tipologia bakoitzeko behatutako jarduera kopurua berdina
izatea. - Jarduera tipologia guztiak kopuru berdinean behatzea. - Behatutako jarduera kopurua handiagoa izatea. - Jarduera tipologiaz gain, behatutako jarduerak ere berdinak izatea
Aipatutako aldaketa hauekin batez ere, kopuru osoek, errealitatetik at, adierazten duten
ezberdintasuna desagertuko dela aurreikusten da. Hala ere, agertutako moldaketak
gauzatu ahal izateko, izan daitezkeen zailtasunak azpimarratu behar dira. Alde batetik,
saioen ordutegia eta jarduera tipologien hurrenkera) behar duten malgutasuna ez
ikaskuntza esperientzia berritzailea. UPV/EHU. Bilbatua, Marian. (2010). Irakasle-ikasle eta ikasleen arteko interakzioak irakurketa eta
22koa, Oinarrizko Hezkuntzaren curriculuma zehaztu eta Euskal Autonomia | science |
addi-320f5279c0a1 | addi | cc-by-nc 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28867 | Ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa eta benlafaxina tratamendu kronikoa sagu emeetan: aldaketa immunitario,neurokimiko eta jokabide aldaketak. | Labaca Echeverría, Ainitze | 2018-06-12 | Tesi hau Eusko Jaurlaritzaren Ikertzaileak Prestatzeko 2014ko Doktoretza-aurreko laguntzari (PRE_2015_2_0262) eta Eusko Jaurlaritzaren Proiektuetarako IT757-13 laguntzari esker gauzatu da.
"Badirudi zientzia ez dela sexugabea; gizonezkoa da, aita da eta infektatuta ere badago" Virginia Woolf (1938)
Denbora azkar pasatzen omen da gustura zaudenean eta Olatzek esango lukeen modura, azken hiru urte eta erdian norbaitek abiadura eman dio erlojuari. Noski, abaila horretan zerikusirik izango du konpainia onak, tesi zuzendariekin hasita. Eneritzen hegalpean ikasi dut laborategian lan egiten, eta bera da psikobiologiako pasilua niretzako bigarren etxe baten modukoa izatearen arduradunetako bat. Ez dago zurekin eta zuregandik zenbat ikasi dudan kuantifikatuko duen tresnarik. Larraitz, miresten dut zure etika, eta dena zirrikiturik utzi gabe ondo lotzeko duzun gaitasuna, margolan bat borobiltzeko kolore tonu exaktuen bila dabilen artistaren jarraikitasunarekin. Baina miresten dut, batez ere, biologia edo biziaren espresio xumeenarekin, fruitua ematen duen landarearekin esaterako, liluratzeko duzun gaitasuna. Katedra bakarrik ez, katedral bat ere egin beharko lizukete. Eskerrik asko biei eman didazuen babesa eta konfiantzagatik. Olatzi zer esango diot bada? Beldur nintzen zer nolako bulegokidea egokituko zitzaidan eta, hara! Zurekin ez dago bulego txarrik, ezta lan txarrik ere, eta prest nago berriz ere edozein herrialdetan orein bila galtzeko. Zorte handia da Joana eta Eider bezalako pertsona ekintzaileekin lan egitea. Eredu zarete niretzat, ikerlari moduan eta pertsona moduan. Andrea, bidea asko erraztu didate zure umore onak eta zure aholkuek. Eskerrik asko Gariri, laborategian lagundutako guztiagatik, Oscarri, edozein zalantza argitzeko prest agertzen delako beti, eta nola ez, eskerrik
asko Mirari, Asier, Gabriela, Aitziber, Jaione eta Eduri. Tesi hau osatzea ez zen posible izango abeltegirik gabe, eta Idoia bezalako langile finekin dena da errazagoa, erretirorik onena opa dizut. Arantzak ere laster utziko du laborategiko bata. Eskerrik asko zuri, Joserrari, Amaiari, eta berriz ere, Larraitzi, berrikiago etorri garenoi betidanik martxan egon dela iruditzen zaigun Psikobiologiako taldea aurrera eramateagatik. Kimu berriak ere gogoz datoz eta Norak askotan lagundu dit une neketsuak barrez arintzen. Renteria-Skywalker, ikerketa honek zurekin segida duela jakiteak ohore ultrasonikoz betetzen nau, indarrak lagun zaitzala. Eta ezin ahaztu masterrean elkar ezagutu eta doktorego prozesua nirekin batera bizi dutenak, Eva, Unai, Mikel eta Flor. Eva, zuri bereziki, Jotarekin batera, eskerrik asko doktoregaien lan-baldintzak hobetzeko ahaleginengatik, eta nola ez, gure hizketaldi terapeutikoengatik. Eskerrik asko unibertsitatez kanpoko lagunei ere, Joxebari, saguen taldekatze konbinazioak pazientzia handiz diseinatzeagatik. Kristina eta Uxoari, beren animoengatik eta euskara idatziaren inguruko aholkulari ezin hobeak direlako. Anderri, nire bizipoz iturri agortezin eta berriztagarriari. Azkenik, aipamen txiki bat nire familiari, landarea sustraietatik hazten da eta. Eskerrik asko aitari, txikitan kontatutako ipuinengatik. Andoni nebari, irakurtzea oraindik gustatzen ez zitzaidanean lehen Harry Potter hura irakurrarazteagatik; Ametsi, beti izango delako nire ahizpa txiki-handia. Eskerrik asko amari, pentsamolde ireki bat oparitzeagatik,
eta amona eta aitona zirenei, kasta pixka bat eransteagatik. Gerez baserriari, eta zaindu edo zaildu nauen orori.
Eboluzioak inguruko mehatxuei aurre egiteko zenbait mekanismo fisiologiko eta jokabide mekanismorekin dohaindu ditu animaliak, subjektuen homeostasiaren eta espezieen biziraupenaren mesedetan. Arrisku bat hautematean, ihesari ekin edo borrokan egitea hil ala bizikoa izan daiteke, eta estres hormonek organismoa ekintzarako prestatzen dute metabolismoa bat-batean orkestratuz. Hipotalamo-pituitarioadrenal (HPA) ardatza eta nerbio sistema autonomoa (NSA) aktibatzen dira, baliabideak garun eta giharretara bideratu eta gorputza bere gaitasun ahalmen gorenera eramanez; zentzumenak zorroztu eta aparteko ernetasuna ematen da (Cannon, 1939; Selye, 1950). Gizakion inguru eta bizimoduak azken milurtekoetan aldaketa handia jasan badu ere, eta gaur egungo estresore nagusiak izaera psikosozialekoak badira ere, gure arbasoek harrapakariei aurre egiteko baliatzen zuten "borroka edo ihes" erantzunak lanean darrai gure organismoan (Cockerham, 2013). Faktore psikosozialek ernatutako estres erantzunak, hein batean, arreta estimulu egokietara ardaztea eta esperientzia oroimenean finkatzea sustatzen du, pertsonari gatazka gainditu eta etorkizuneko arazoetara egokitzea ahalbidetuz (Kirby et al., 2013; McEwen, 2007). Estres psikosoziala kronikoa bada ordea, estres erantzuna behin eta berriz pizten da, baina aktibazio neuroendokrinoari ez zaio berehalako ekintza fisikoaren bitartez irteerarik ematen, metabolismoaren desdoitzea eta unadura eraginez. Egoera horrek endekapena eragin dezake HPA ardatzean, neurotransmisio monoaminergikoan eta sistema immunitarioan besteak beste,
Baina, datu horiei entzungor, depresioaren fisiopatologia eta tratamendu antidepresiboen gaineko ikerketa prekliniko gehienak animalia-eredu arretan gauzatu dira (Beery eta Zucker, 2011; Kreiner, Chmielarz, Roman eta Nalepa, 2013), arren antolakuntza sozialean oinarritutako estres-ereduak erabiliz, eta lortutako emaitzetan oinarritzen da bibliografia zientifikoa. Nahasmendu psikiatrikoak ikertzen dituzten hainbat egileren esanetan, depresioaren patofisiologiaren inguruan jasotako emaitzak sexu batetik bestera orokortzea ez da zientifikoa, eta kaltegarria ere izan daiteke (Belzung eta Lemoine, 2011; Cahill, 2012; Palanza eta Parmigiani, 2017). Emakumezkoen depresioa ulertu eta tratamendu zehatzagoak aurkitze aldera, beharrezkoa da emeen antolakuntza soziala kontuan hartuta, haiengan estres erantzuna piztu dezaketen eredu egokiak erabiltzea, eta erantzun hori martxan jartzen duten mekanismo fisiologikoak eta jokabide mekanismoak ikertzea. Hori dela eta, ikerlan honen xedea ezegonkortasun sozial kronikoaren estresak sagu emeetan depresio-motako egoera eragiten duen probatzea, eta tratamendu antidepresibo batek egoera hori lehengoratzen duen probatzea da. Ezagutza hori lagungarri gerta daiteke interbentzio terapeutiko zehatzagoak hautatu, diana farmakologiko berriak zehaztu eta prebentzio estrategia aproposagoak garatzeko garaian.
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Estresaren fisiologia aztertzeko hastapenetan, Cannon Walter fisiologoak "homeostasi" terminoa erabili zuen barne-orekaren erregulaziori buruz hitz egiteko. Gatazka egoeretan, homeostasi hori mehatxu pean aurki daitekeela adierazi zuen, eta organismoak, erantzun gisa, noradrenalina (NA) eta adrenalina askatzen dituela subjektua borroka edo iheserako presta dadin (Cannon, 1939). Aurrerago, Hans Selye zientzialariak (1950), estresa organismoak edozein gatazkaegoeraren aurrean emandako erantzun egokitzaile inespezifikoa dela gehitu zuen. Gehiegizko estres erantzun errepikakorrak ez dira egokitzaileak ordea, eta "egokitze gaixotasun" modura izendatu zituen. Selyek, hipotalamo-pituitario-adrenal ardatza (HPA) estres erantzunaren eragile nagusitzat jo zuen. Chrousos eta Goldek aldiz, 1992an, estres erantzunak estresorearen araberako espezifikotasunik bazuela defendatu zuten, faktore genetikoen, ingurunearen eta aurre-esperientzien arteko elkarrekintzak norbanakoaren estres erantzuna modulatzen duela azalduz.
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Gaur egun, Cannon eta Selyeren teorietatik haratago, teoria modernoek estresa homeostasiaren mehatxu modura ulertzen dute, eta estres erantzunaren espezifikotasuna homeostasiaren erronka partikularraren mende dago, hau da, organismoak estres egoerari buruz duen pertzepzioaren eta aurre egiteko duen gaitasunaren mende (Goldstein eta McEwen 2002). Hain zuzen ere, Levinek (2005) estresa prozesu osagarrien arteko elkarrekintza barne-hartzen duen dimentsio anitzeko konposatu moduan definitzen du, estresaren baitako prozesuak honakoak direlarik: (i) Sarreran, estres estimulua hauteman eta balioesten da. (ii) Ondoren informazio estresagarria prozesatzen da. Subjektuaren estresarekiko esperientzia subjektiboak prozesamenduaren nondik norakoa baldintzatuko du. (iii) Irteeran berriz, estres erantzuna gertatzen da. Halaber, norbera erregulatzeko atzeraelikadura zirkuitu konplexuek hiru prozesuak eta haien arteko interakzioa modulatzen dituzte, egokitze fisiologiko eta jokabide egokitzeen bidez homeostasia berreskuratzeko.
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Estresaren erantzun neurofisiologikoak, organismoak mehatxuari aurre-egiteko beharrezko dituen baliabide eskariak asetzea du helburu. Animalia batek bizi-arriskua sumatzean, berehalako biziraupenak du lehentasuna, eta horretarako energia baliabideak martxan jarri behar dira. Garunak informazio sentsoriala mehatxagarri edo estresagarritzat jotzen badu, sistema linbikoak –hipotalamoa eta hipokanpoa tartekomodulatutako erantzun neurokimiko, fisiologiko eta jokabide erantzunak martxan jarriko dira. Lehenik eta behin, HPA ardatza eta nerbio sistema autonomoa (NSA) aktibatuz erantzuten dio organismoak estresari. Aktibazio horrek, odola eta mantenugaiak xede organoetara eta garunera bideratuko ditu, arreta gaitasuna handitzea eta erantzun azkarra ematea ahalbidetuz. Berehalako estres erantzuna koordinatzeaz gain, HPA ardatza eta NSA beharrezkoak dira estres erantzunari amaiera emateko, baita organismoa indarberritu eta hurrengo erronkarako prestatzeko ere.
NSA sistema sinpatiko eta parasinpatikoak osatzen dute, eta hipotalamoko nukleo parabentrikularra arduratzen da berauen aktibazio eta koordinazioaz nagusiki. Sistema sinpatikoak eta parasinpatikoak orotariko guruin eta erraien muskulatura lisoa inerbatzen dute, funtzio begetatibo ugari kontrolatu (kardiobaskularra, arnasketa, urdail-
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
hesteetakoa, giltzurrunetakoa, endokrinoa etab.) eta organismoaren barne homeostasia mantenduz. Estres erantzunean piztutako berehalako aldaketa fisiologiko eta jokabide aldaketak sistema sinpatikoaren ekintzari egotzi zaizkio batik bat (Chrousos, 1998), baina sistema parasinpatikoaren parte hartzea ere beharrezkoa da, sistema sinpatikoaren ekintza indartu edota antagonizatu baitezake (Gilbey eta Spyer, 1993), NSAren aktibitatea doituz. Horrela bada, erantzun autonomoari hasiera emateko, hipotalamoak nerbio sinpatikoak aktibatzen ditu, zuzenean edota traktu solitarioko nukleoaren eta locus coeruleus nukleoaren bidez, xede zeluletara NA askaraziz. Bestetik, neurona preganglionar sinpatikoek giltzurrun gaineko guruinen muina aktibatzen dute, odolera NA eta adrenalina askaraziz. Katekolamina horiek sistema sinpatikoaren inerbazio zuzenetik at dauden egiturak kitzika ditzakete, haien efektu osagarriaz borroka edo ihes erreakzio azkarrak ahalbidetuz. Jokabide erantzun nagusiak alerta eta zaintza egoera, analisi kognitiboa eta arreta ardazteko gaitasuna areagotzea dira. Erantzun fisiologikoak bihotzean eta odol-hodietan kokatutako hartzaile adrenergikoen bidez gertatzen dira. Honela, bihotz maiztasuna eta bolumen sistolikoa handiarazten da, eta epidermis eta hesteetako basokonstrikzioaren bidez odola garun eta giharretara bideratzen da. Aktibazio sinpatikoak biriken erlaxazioa ere eragiten du bronkio-giharretan, baita arnas maiztasuna handitzea ere. Ondorioz, biriken aireztapena eta odolerako oxigeno ekarpena handitzen da. Gainera, adrenalinak glukogenolisia estimulatzen du gibelean, eta
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
modu horretan serumeko glukosa maila handitzen da, energiaren eskuragarritasuna berehalakoa izan dadin. Oro har, erantzun honek balio egokitzaile handia du epe motz eta ertainera, esfortzu fisikoa dela eta energia eskaera handia duten organoei nutriente gehiago helarazten baitzaizkio odol fluxuaren bidez, baita arreta eta erantzun kognitibo azkarrak eman beharko dituen garunari ere.
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Jiang, De Kloet eta Bohn, 1988). MRek kortisolarekiko 10 bat bider afinitate handiagoa dute GRek baino. Hori dela eta, kortisol maila baxua denean, baldintza basaletan alegia, MRek kontrolatuko dute HPA ardatzaren sentikortasuna, hartzaile hauei lotuko baitzaie kortisola gehien bat. Gailur zirkadianoa edota estresa dela eta kortisol mailak gora egiten duen heinean, GR-ak beteko dira (Reul eta De Kloet, 1985), eta hauei dagokie HPA ardatzaren estres erantzuna atzeraelikadura mekanismo baten bidez amatatzeko ardura. Zehazki, GR-ak aktibatuak izan artean zelulako zitosolean gordetzen dira, baina kortisolaren eta hartzailearen arteko lotura gertatzean, hartzaileak nukleora translokatzen dira, eta bertan, DNAren glukokortikoideen erantzun elementuekin (GREs) elkarrekiten dute CRHren moduko hormona-erantzun geneak aktibatu edo erreprimitzeko (Pratt, 1990). MR eta GR-en ekintzak elkarrekiko osagarriak dira, zenbait zirkuitutan aurkakoak eta beste batzuetan sinergikoak (Lutfy et al., 2012; Veldhuis et al., 2011; Veldhuis, Iranmanesh, Johnson eta Lizarralde, 1990). Jokabide mailan, bi hartzaileek ere artekari lanetan dihardute informazio estresagarria prozesatzeko garaian. Batetik, MRek HPA ardatzaren ekintza tonikoan parte hartzen dute (Dennis eta O'Malley, 2005) eta estresaren aurrean aurreikuspena, balioestea, erantzunaren aukeraketa eta erabakitze prozesuak erregulatzen dituzte (Fuller, 1992; Nader, Chrousos eta Kino, 2009). Bestetik, estres erantzuna garatu eta kortisol kontzentrazioa igo ahala, GR-ak aktibatzen dira, eremu prefrontaleko funtzio exekutiboak martxan jarri eta energia eskaria handituz
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
(Iranmanesh, Lizarralde, Short eta Veldhuis, 1990). Aldi berean, GR-en bidez, aurre egite prozesuan bizitako informazioa jasotzen da hurrengo batean erabiltzeko (Du et al., 2009; Song eta Buttgereit, 2006). Funtsean, mekanismo horiek jokabidea egokitzea dute helburu, mehatxua gainditu, estres erantzuna itzali, eta ikasitakoa gordetzeko (ikus 1. Irudia).
1. irudia. HPA ardatza eta hartzaile glukokortikoideak estres erantzunean. (ezker) HPA ardatza estres erantzunean: hipotalamoak CRH askatzen du eta, ondorioz, adenohipofisi edo aurreko pituitaria aktibatzen da. Honek, ACTH jariatzen du eta, ondoren, kortisolaren sintesia bultzatzen da giltzurrun gaineko guruinetan. Kortisola izango da HPA ardatza atzeraelikadura mekanismoaren bidez inhibituko duen mezularia (hipotalamoan CRH-aren jariapena jaitsiz, eta adenohipofisian ACTH hormona gutxituz). Kortisolaren jariapena erritmo zirkadianoaren eta estresaren araberakoa da (Pubmedeko irudi basea). (eskuin) Kortisolaren ekintza informazio estresagarria prozesatzerakoan. Kortisol mailaren gorakadak MR-en bidez egoeraren balorazioa eta berehalako aurre egitea martxan jartzen ditu. Jarraian, progresiboki, GR-ak aktibatzen ditu, energia esperientzia oroimenean gorde eta kontsolidatzeko zirkuitoetara bideratu dadin. Kortisolak erabakiak hartzeko (hipokanpoa eta amigdala), eta funtzio exekutiboak martxan jartzeko (eremu prefrontala eta accumbens nukleoa) duen gaitasuna GR eta MR-en ekintza osagarriak modulatuko dute (De Kloet & Molendijk, 2016).
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Hala eta guztiz ere, NSA eta HPA ez dira estres erantzunean parte hartzen duten sistema bakarrak, eta organismoko beste zenbait sistemekin elkarrekintzan dihardute. Esaterako, HPA ardatza aktibatzen denean hipotalamo-pituitario-gonadal (HPG) deritzon ardatza inaktibatzen du, gonadotropinen hormona erregulatzailea (GnRH) inhibituz. Horrela, jokabide sexualarekin eta ugalketarekin erlazionatutako mekanismoak eteten dira, energia biziraupenean lehentasun handiagoa duten prozesuetarako gordetzea ahalbidetuz. Kasurako, emakume nahiz animalia emeetan obulazioa eten daiteke egoera estresagarrietan, eta gizon zein animalia arretan testosterona ekoizpena gutxitzea gerta daiteke (Witorsch, 2016). Hala ere, pituitaria tarteko garatzen den mekanismo hori ez da gonadotropinen askatzea inhibitzen duen bakarra, ikerlanek adierazten dutenez, CRHk ere zuzenean eragiten baitu GnRHren erregulazioan (Chand eta Lovejoy, 2011). Sistema monoaminergiko zentralaren funtzioa ere berebizikoa da estres erantzunean, garunak estimulu estresagarriak interpreta ditzan laguntzen baitu. Alde batetik, mehatxu egoerek sistema noradrenergikoa aktibatzen dute, eta honek inguruko estimuluen aurrean, arreta, erreaktibitatea, informazio sentsorialaren prozesamendua eta erantzun motorea areagotzen ditu. Bestetik, sistema dopaminergikoaren aktibazioak jokabide erantzunak planifikatzen eta arreta estimulu egokietara ardazten laguntzen du. Sistema serotoninergikoa aldez aurretiko antsietate jokabideekin erlazionatzen da, eta alarma egoeretan erne egotea ahalbidetzen du (Joëls eta Baram, 2009)
SARRERA Estresaren erantzun fisiologikoa
Bestalde, estres hormonen ekintzak funtzio immunea handitu zein gutxitu dezake estresore motaren, maiztasunaren, iraupenaren eta askatutako estres hormonen arabera. Estres akutuak zelula immunitarioen garraioa sustatzen du erantzun inflamatorioa eraginez, gatazkan gerta daitezkeen zauriak azkar orbantzeko prestatzen du organismoa. Etengabeko HPA eta GR aktibazioa barne hartzen duten estresore luzeek berriz, ekintza inmunosupresorea izan dezakete immunitate hartuan GR transkripzioaren ekintza antiinflamatorioa medio (Bekhbat eta Neigh, 2018), jarduera immunitarioak kontsumituko lukeen energia beste behar batzuetarako aurreztea ahalbidetuz (Dhabhar, 2003).
SARRERA Depresioa eta estres soziala
Azken urteotan, nahasmendu psikiatrikoen artean depresioaren intzidentzia eta prebalentzia bereziki nabarmendu dira, munduan 359 milioi pertsona inguruk pairatzen dutela estimatzen delarik. Depresioa XXI. mendeko buru-nahasmendurik ohikoena da, eta nozitzen duenari eragiten dion higadura dela eta, gaur egun, ezgaitasun kausa nagusia da. Ugaritzen doa gainera, 2005etik %18,4 hazi baita bere prebalentzia, eta datozen urteetan joerak gorantz jarraituko duela uste da (World Health Organization, 2017). Komorbilitate eta hilkortasun tasa altuak aurkezten ditu depresioak, eta substantzien kontsumo gehiegikeriaren eta jokabide suiziden arrisku faktore esanguratsua da. Depresioak pertsonaren kemenean eragiten duen gainbehera dela eta, funtzionaltasun eta produktibitatean pisu handia du, osasun galera eragiteaz gain galera ekonomikoak ere eraginez (Curran, Knapp, McDaid, Tómasson eta Group, 2007; Sobocki, Jönsson, Angst eta Rehnberg, 2006). Depresioak biztanlerian duen eragin horren azpian, sufrimendu handia eragiten duen sintomatologia dago. Amerikako Elkarte Psikiatrikoaren arabera (APA), depresio nagusiaren sintomen artean aldarte depresiboa (tristea, esperantzarik gabea), plazerarekiko eta edozein jarduerarekiko interes gutxitua edo interes eza, apetitua aldatzea, gorputz-pisua galdu edo irabaztea, insomnioa eta hipersomnia, jarduera psikomotore aztoratua edo mantsotua, unadura eta kemen falta, ezgaitasuna eta erruduntasun sentimenduk, pentsatzeko,
SARRERA Depresioa eta estres soziala
kontzentratzeko edota erabakiak hartzeko gaitasun murriztua, heriotzaren inguruko pentsamendu errepikakorrak edota ideia nahiz saiakera suizidak daude (DSM-5, 2014).
Gizaki modernoak bere ingurunea aldatu eta harrapakarien moduko mehatxu fisikoak bere bizimodutik at utzi dituen heinean, estresoreen izaera erabat aldatu da. Egun, arrisku fisikoak topatzeko aukera urria da, estresore ugarienak egoera sozialei erlazionatutakoak direlarik. Gizafisiologia ez da ordea giza-ingurumenaren abiadura berean aldatu, eta organismoak egoera sozial bat mehatxagarritzat hautematen duenean izan sinbolikoa, fisikoki erreala ala ustezkoa─ "borroka edo ihes" mekanismoarekin erantzuten jarraitzen du. Beraz, hondamendi natural edota gerren moduko egoera traumatikoez gain, dibortzioa, banatzea, lana galtzea edota gertuko baten heriotza bezalako egoera sozial gatazkatsuek norbanakoaren baitan egokitze prozesu bat eskatzen dute. Gorputza borroka edo iheserako prestatzen da, baina testuinguru sozialean, barne-erreakzio hori kanporatzea ez da ohikoena izaten, eta gorputza sekula iritxiko ez den ekintzaren zai geratzen da (Sandín, 2003).
SARRERA Depresioa eta estres soziala
SARRERA Depresioa eta estres soziala
altuagoekin (Harkness, Theriault, Stewart eta Bagby, 2014; Monroe eta Harkness, 2005). Hala eta guztiz ere, kontuan izan behar da subjektu bakoitzak ez duela berdin erantzuten estres egoera berberaren aurrean. Erantzun indibidual horrek ondorio ezberdinak eragiten ditu organismo bakoitzean, eta patologia ezberdinak garatu ahal daitezke horrela. Ezberdintasun indibidual horiek faktore askoren mende daude. Ikerlari gehienak bat datoz bizi-gertaera estresagarriek faktore genetiko edota psikologiko sentiberagoak dituzten pertsonetan nahasmenduen agerpena erraztu dezaketela adieraztean (Kemeny eta Laudenslager, 1999; Pearlin, Schieman, Fazio eta Meersman, 2005). Esate baterako, estresari aurreegiteko moduan dauden ezberdintasun indibidualek bere efektuaren intentsitatea aldatu dezakete eta aurre-egite desegokia duten subjektuetan nahasmenduak agerrarazi (Gómez Lázaro et al., 2011, Olff, Langeland eta Gersons, 2005; Pérez-Tejada et al., 2013). Horretaz gain, aurrerago sakonduko den moduan, estres erantzuna sexuaren arabera ezberdina izan daiteke, estres erantzuna piztu dezakeen estresorea ezberdina izan baitaiteke, baita erantzunaren fisiologia ere. Ingurune faktoreek, faktore pertsonalek, kulturalek, maila-sozialekoek, eta jokabide faktoreek, rol bideratzaile eta modulatzailea betetzen dute estres fisiologikoaren zein jokabide erantzunaren baitan (Cavigelli eta Chaudhry, 2012). Estres erantzunak eta depresio nagusiak ezaugarri asko dituzte komunean, bietan parte hartzen duten garun-zirkuitu eta
SARRERA Depresioa eta estres soziala
bitartekariek bat egiten baitute (Gold eta Chrousos, 2002). Horregatik, estresak depresioa zein aktibazio bideren bitartez induzitu dezakeen jakiteko, beharrezko da prozesu fisiologikoen azpian datzaten biomarkatzaileak ikertzea.
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 25
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 27
Hipotesi monoaminergikoaren arabera, depresioa serotonina (5- HT), NA eta dopamina (DA) gutxiegitasuna dela eta sortzen da (Charney, 1998; Hirschfeld, 2000). Ildo horretatik, egun erabiltzen diren farmako antidepresibo gehienek monoamina horien hartzaileetan edo garraiatzaileetan dute eragina, serotoninarenetan bereziki (Stahl, 2013). Nerbio sistema zentraleko (NSZ) aktibitate serotoninergikoa gutxitzeak depresio nagusia pairatzeko arriskua areagotzen duela iradoki da, izan ere, estresore akutuek sistema serotoninergikoa aktibatu ohi dute, eta honek egokitzea errazten du (Blanchard et al., 1991). Estres errepikakorra jasatean ordea, aktibitate serotoninergikoaren gutxiegitasuna eman daiteke azkenean (Van Praag, 2004). Serotonina birkaptazioaren inhibitzaile selektiboek (SBIS) 5-HT mailak igo ditzakete, eta efektu hori sintoma depresiboak gutxitzearekin lotu da, errudun sentimendua, beldurra, antsieatatea, oldarkortasuna eta suminkortasuna tarteko (Stahl, 2013). Noradrenalinari dagokionean, funtzionalki, gogo-aldartea egonkortzearekin, logura erregulatzearekin, alerta eta aktibazioarekin eta sintomatologia depresiboa has dezaketen estresoreen aurreko erantzunekin lotu da. Noradrenalinaren birxurgatzearen inhibitzaile selektiboak (NBIS) eraginkorrak dira honako depresio sintomen aurrean: animo egoera depresiboa, interes falta, energia eskasia, antsietate somatikoa, nork bere burua gaitzestea, etsipena eta errudun
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
sentimendua. Gainera, NBIS antidepresiboek serotoninarena inhibitzen dutenek baino emaitza hobeak erakutsi dituzte motibazio eta errendimendu testetan (Stahl, 2013). Aktibitate dopaminergikoaren gutxitzea anhedoniarekin, motibazio eta interes faltarekin lotu da depresio egoeran. Dopaminaren bide mesokortikolinbikoak, acumbens nukleoak bereziki, plazeraren erregulazioan parte hartzen duela uste da. Dopamina hartzaileen antagonistak unadurarekin erlazionatu dira gizakietan (Goodale, 2007). Depresioaren hipotesi monoaminergikoa, 5-HT eta NA-ren birkaptazioa (imipramina) eta katabolismoa (iproniazid) inhibitzen zuten konposatuek efektu antidepresiboa zutela antzeman zenean garatu zen (Hirschfeld, 2000; Mulinari, 2012). Hortik ondorioztatu zen 5-HT eta NA gutxiegitasunak depresioa eragin zazakeela, antidepresiboen xede ekintza modura 5-HT eta NAren eskuragarritasun sinaptikoa areagotzea proposatu zen. Hala eta guztiz ere, badira 5-HT maila baxuen hipotesia zalantzan jartzen duten egileak (Andrews, Bharwani, Lee, Fox eta Thomson, 2015; Fischer, Jocham eta Ullsperger, 2015; Lacasse eta Leo, 2005; Racagni eta Popoli, 2008). Izan ere, antidepresiboek 5-HT kontzentrazioa azkar igotzen badute ere, efektu klinikoa ez da berehalakoa. Hori dela eta, azken urteotan, depresioaren hipotesia monoamina kontzentraziotik monoaminen hartzaileetara berbideratu da. Antidepresiboek beren efektua hartzaile serotoninergikoen bidezko gene transkripzioa eta proteinen sintesia medio egin lezakete, prozesu horrek
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 29
Depresioaren hipotesi neurotrofikoaren arabera, depresioan, plastizitate neuronala eta sostengu neurotrofikoa murrizten dira. Garunetik eratorritako faktore neurotrofikoa (BDNF), neurotrofinen familian sailkatzen den proteina da, nerbio-hazkuntza faktorearekin (NGF), eta 3- eta 4-neurotrofinekin (NT-3 eta NT-4) batera. Neurotrofinak beharrezkoak dira hazkuntza eta plastikotasun neuronalerako, eta BDNF
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 31
Sistema immunitarioak agente patogenoak suntsitu eta zauriak sendatzea du helburu. Baina birus, bakteria eta zauriak ez dira hantura prozesua piztu dezaketen eragile bakarrak. Hantura erantzunaren berezitasun bat bere izaera aurreratzailea da, hots, organismoak "borroka edo ihes" egiteko mekanismoa pizten duenean, sortzetiko immunitate zelulak aktibatzen dira, zauririk gertatuko balitz lehenbailehen sendatzeko. Aurrez aipatu moduan, gatazka psikosozialek estres erantzuna martxan jarri dezakete, eta beraz, baita jarduera inflamatorioa handitu ere (Audet et al., 2014) eta sistema immunitarioak aktibatuta luze irauten duenean, sintoma depresiboak garatzea errazagoa dela ere iradoki da (Dantzer, O'Connor, Freund, Johnson eta Kelley, 2008). Zenbait egoera sozial gatazkatsu immunitate aktibitate handiarekin eta depresioaren agerpenarekin lotu dira. Esaterako, dementzia duen
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
Psikoneuroimmunologia garunaren, jokabidearen eta immunitate sistemaren arteko harremana aztertzen duen esparrua da, eta faktore psikosozialek, jokabide-mekanismo eta mekanismo biologikoekin nola interakzionatzen duten aztertzen du osasun-gaixotasun orekaren testuinguruan (Zachariae, 2009). Izan ere, azken hiru hamarkadetan egindako ikerketek adierazten dutenez, garunak immunitate prozesua erregulatzen du, eta atzera berriz, immunitate sistemak funtzio neuronal eta endokrinoak erregulatu ditzake, jokabideari ere eraginez. Testuinguru
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 33
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 35
Zitokina proinflamatorioen seinalea aipatutako bide horietatik garunera heltzen denean, seinalizazioa garuneko zitokina sarean transmititu eta anplifikatu egiten da, maila zentralean zitokinen sintesia estimulatuz (Layé, Parnet, Goujon eta Dantzer, 1994). Zitokinak ekoizteaz arduratzen diren garuneko eremuak asko dira: eremu zirkunbentrikularrak, hipotalamoa, hipokanpoa, zerebeloa, gongoil basalak eta garun-enborreko nukleoak (Anisman eta Merali, 2002; Kronfol eta Remick, 2000). Zehazki, eremu horietako neuronetan eta glian gauzatu daiteke sintesia (Freidin, Bennett eta Kessler, 1992), astrozitoek eta mikrogliak zitokinentzako hartzaile espezifikoak dituztelarik (McGeer eta McGeer, 1995). Zitokina proinflamatorio zentralen (IL-1, IL-6 y TNF-α) funtzio zehatza zein den ez dago argi oraindik, baina neuronen garapenean eta plastizitatean parte hartzen dutela uste da, baita sinaptogenesian eta ehunen konponketan ere (Beattie et al., 2002). Hala ere, jakin badakigu zitokinek efektu desiragaitzak eragin ditzaketela funtzio neuronalean
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 37
2. irudia. Estresaren, immunitatearen eta depresioaren arteko elkarrekintza. NF-κB aktibatzen da hantura erantzunean, TNF-α, IL-1 eta IL-6 zitokina proinflamatorioak askatuz. Zitokina hauek, goian aipatutako bideetatik, hesi hematoentzefalikoa zeharkatzen dute. Behin garunera iritsitakoan, zitokina seinaleek depresioaren garapenean zerikusia duten bideetan parte hartzen dute, hala nola: (i) 5-HT eta DA neurotransmisoreen metabolismoa erasanez, (ii) nukleo parabentrikularreko CRH aktibazioa medio, ACTH eta kortisola askaraziz, eta (iii) BDNF bezalako faktore trofikoak erasanda plastizitate sinaptikoa etenez. Inguruneko estresoreek hantura erreakzioa sustatzen dute (NF-κB), nerbio sistema sinpatikoko erantzun eferentea areagotuta NA askatzen da, eta hau α eta β adrenohartzaileei (αAR eta βAR) batzen zaie]. Estresoreek sarrera motore bagalaren inhibizioa ekiditen dute [azetilkolina askarazten dute (ACh) eta hau azetilkolina hartzaile nikotinikoaren (α7nAChR) α7 azpiunitateari lotzen zaio]. (Raison et al., 2006. Aldatua).
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
1.3.4.2. Zitokinak, gaixotasun jokabidea eta depresioa
Lesio, gaixotasun edota infekzio baten aurrean askatzen diren zitokinek, bizirautea helburu duten zenbait jokabide eragiten dituzte. Fenomeno horri "gaixotasun jokabidea" deritzo eta zitokina proinflamatorio periferikoek garunean zitokina seinalizazio sorta bat estimulatzen dutenean gertatzen da (Dantzer et al., 2008). Gaixotasun jokabidea gertatzean, jokabide batzuk gutxiagotu egiten dira, hala nola, jarduera esploratzailea, psikomotorea, sexuala, elikatzea eta higiene pertsonala zaintzea, kontzentrazio eta ikasteko gaitasuna, eta beste jokabide batzuk areagotu; minarekiko sentikortasuna, lo asaldurak eta estimulu afektiboen aurrean erantzun aztoratuen agerpena (beldurra, anhedonia eta elkarreragin sozialenganako interes eza) dira (Dantzer, 2001; Kelley et al., 2003). Erronka immunologikoaren aurrean zitokinek eragindako jokabide horiek oinarri egokitzailea dutela uste da, gizakiek infekzioaren aurrean energia eta baliabideak gordetzea dute helburu, susperraldia errazten baitute, bizirauteko aukerak gehituz. Era berean, jokabide aldaketa hauek estres psikologikoari aurre egiteko egokitze erantzunak direla uste da, ahultasun fisikoak predazioa ez ezik gatazka sozialak ere ekiditen baititu (Dantzer eta Capuron, 2017). Gaixotasun jokabidean gertatzen diren ezaugarri hauek depresioa pairatzen duten pazienteen sintomen antzerakoak dira, eta immunitate sistemak askatutako zitokina proinflamatorioek eragindako jokabide aldaketak, aldaketa neuroendokrino eta monoaminergiko zentralak,
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 39
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
1.3.4.3.1 Zitokinak eta HPA ardatza
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 41
batuko dira, atzeraelikadura mekanismo inhibitzailea martxan jarri eta zitokinen espresioa eta hantura gutxituz (Herman eta Cullinan, 1997). Baina, estres kronikoaren ondoriozko glukokortikoideen areagotze kronikoak, immunitate aktibitatearen gehikuntza eragin dezake, ziurrenik glukokortikoideekiko erresistentzia garatzen delako (Swaab, Bao eta Lucassen, 2005). Honela azal daiteke paziente depresiboek agertzen duten eta asaldura neuropsikiatrikoetan ohikoa den HPA ardatzeko hiperaktibitatea eta zitokina mailak igotzea (Capuron eta Dantzer, 2003).
1.3.4.3.2 Zitokinak eta IDO entzima
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 43
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak 45
horiek depresioaren patogenesia erraztu dezakete (Anderson eta Maes, 2013)(ikus 3. Irudia).
3. Irudia. Hanturaren eragina organismoan. Hantura erantzuna aktibatzean, zitokina proinflamatorioak askatzen dira eta hauek, IDO entzimaren eta nitrogeno eta oxigeno espezie erreaktiboen ekoizpena estimulatzen dute. Ondorioz, kinureninaren metabolito neurotoxikoa askatzen da; azido kinolinikoa. Gainera, monoaminen aitzindari diren triptofanoaren eta tirosinaren eskuragarritasuna gutxitzen denez, 5-HT, DA eta NAren sintesiak murrizten dira. BH4 kofaktorea gutxitzeak fenilalanina hidroxilasa (PAH), triptofano hidroxilasa (TPH) eta tirosina hidroxilasa (TH) entzimen funtzionamendua galarazten du. Ekintza horiek guztiek garuneko zenbait zirkuitutan asaldurak eragiten dituzte (Raison eta Miller, 2013. Aldatua).
SARRERA Depresioaren oinarri biologikoak
1.3.4.3.4 Zitokinak eta BDNF ekoizpena
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Aurrez aipatu moduan, depresioa mende honetako nahasmendu psikiatriko ohikoena da, baina ez die biztanle guztiei berdin eragiten. Ikerketa epidemiologikoen arabera, estresari lotutako psikopatologiak, antsietatea eta depresioa tarteko, ohikoagoak dira emakumeetan gizonezkoetan baino (Kessler, McGonagle, Swartz, Blazer eta Nelson, 1993; Seedat et al., 2009). Zehazki, emakumeek depresioa pairatzeko duten arriskua gizonezkoena baino bi bider handiagoa da: %20-25ekoa emakumeetan eta %7-12koa gizonezkoetan (Bekker eta van MensVerhulst, 2007; Busch et al., 2013; Kessler et al., 2008). Sintomatologia depresiboa ere ezberdina izan ohi da sexuaren arabera, eta depresioaren aurkako tratamendu farmakologikoen eraginkortasuna txikiagoa da emakumeetan (Dalla, Pitychoutis, Kokras eta Papadopoulou-Daifoti, 2010). Desberdintasun kuantitatibo eta kualitatibo horien azpian sexuaren araberako berezitasun psikosozialak, desberdintasun fisiologikoak eta oinarrizko ikerketan jazotako isuriak egon daitezke.
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Dena den, depresio nagusiak emakumezkoetan duen intzidentzia handiagoa kultura eta komunitate ezberdinetan errepikatzen da (Seedat et al., 2009) eta, goian aipatu bezala, sintomatologia ere ezberdina da sexu bakoitzean, emakumezkoetan nahasmenduaren larritasuna eta funtzionaltasunean eragiten duen narriadura handiagoak direlarik (Riecher-Rössler, 2010). Horretaz gain, depresioaren aurkako tratamendu farmakologiko kronikoak emakumeetan ez dira gizonezkoetan bezain eraginkorrak (Dalla et al., 2010) eta farmakoen albo-ondorioak jasateko %50-75eko aukera handiagoa dute emakumeek (Shah et al., 2014). Beraz, badirudi arraza, kultura, dieta, heziketa eta beste zenbait faktore sozial eta ekonomikoz gain, aldagai biologikoek ere emakumeek depresioa pairatzeko arrisku handiagoa izatea eragin dezaketela (Albert, 2015). Gizaki zein animaliatan, sexuaren araberako ezberdintasun biologikoak eta jokabide ezberdintasunak aurkitu dira estres erantzunarekin eta depresioarekin erlazionatutako mekanismoetan (Hughes, Dennis eta Beckham, 2007; Kokras eta Dalla, 2017). Estresari lotutako nahasmenduak ikertzen diharduten zenbait egilek, animalia ereduetan subjektu emeak erabiltzeko beharra aldarrikatu dute. Izan ere, nahasmendu psikiatrikoen inguruan arren isuria duten orokortzeak egitea "zientifikoki kaltegarria" izan daiteke, literatura zientifikoa errealitatera egokitzen ez diren ondorioekin betez (Belzung eta Lemoine, 2011; Palanza eta Parmigiani, 2017).
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Baina, depresioa eta tratamendu antidepresiboen azpian datzaten mekanismo biologikoak eta jokabideak ikertzeko lan gehienak animalia eredu arrekin osatu dira, sexu aldagaia eta bere ezaugarriak kontuan izan gabe (Beery eta Zucker, 2011; Kreiner et al., 2013; Zucker eta Beery, 2010). Bazterketa orokortu horren arrazoietako bat arren emaitzak emeetara orokortu zitezkeenaren ustea izan da. Bestetik, ugalketa zikloa dela eta, emeak intrintsekoki aldakor eta ezegonkortzat hartu dira, eta subjektu emeak erabiltzeak esperimentuak garestitu eta emaitzak aldrebestuko lituzkeela uste izan da (Prendergast, Onishi eta Zucker, 2014; Wald eta Wu, 2010). Horretaz gain, arretan ez bezala, ez dago emeetan estres soziala aplikatzeko prozedura estandarizaturik, subjektu arrekiko lehenespena elikatuz. Sagu arretan, porrot sozialaren animalia estres-eredua luze eta zabal erabili da depresioaren fisiopatologia aztertzeko. Eredu hau egoiliararrotz paradigman oinarritzen da, non subjektuek modu oldarkorrean interakzionatzen duten lurraldearen gaineko dominantzia finkatzeko (Miczek, 1979). Eredu hau etologikoki egokia kontsideratzen da arretan, izan ere, "lehiakortasun sozialaren hipotesia"ren arabera, hierarkia-maila soziala eta baliabideak galtzeak depresio eta antsietateari lotutako aldaketa fisiologiko eta jokabide aldaketak sor ditzake (Price, Sloman, Gardner, Gilbert eta Rohde, 1994; Rohde, 2001; Sloman, Gilbert eta Hasey, 2003). Horrela bada, porrot sozialarekin egindako ikerketek estresari lotutako nahasmenduen azpian datzaten mekanismo batzuk ulertzen lagundu du, baita karraskari arretan tratamendu
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
farmakologikoak probatzen ere (Chaouloff, 2013; Gómez-Lázaro et al., 2012; Keeney et al., 2006; Kudryavtseva, Bakshtanovskaya eta Koryakina, 1991; Levinstein eta Samuels, 2014). Zenbait ikerketetan, porrot soziala aplikatu zaie emeei, baino arrentzako estresagarri denak ez du zertan emeentzat izan, eta eredu honek erabilgarritasun mugatua erakutsi du karraskari emeetan estres erantzuna pizteko (Haller et al. 1999; Palanza 2001), emeek nekez egiten baitituzte eraso oldarkorrak, kumeak babesten ari ez badira behintzat (Solomon, 2017), eta kumedun eme amekin egindako ereduetan ere ez da arrena adinako estres erantzunik piztu (Jacobson-Pick, Audet, McQuaid, Kalvapalle eta Anisman, 2013). Sagu emeei estres soziala eragiteko eredu bat garatzeko garaian, haien izaera eta jokabide soziala behatu behar da lehenik. Laborategiko karraskari emeek hierarkia soziala finkatzeko garaian jokabide agonista moderatu sorta bat erakutsi badezakete ere (adibidez: pertsekuzioa, azpian hartzea, grooming oldarkorra, eta barbering-a,) (Clipperton-Allen, Almey, Melichercik, Allen eta Choleris, 2011), sare sozialak finkatzen dituzte beste emeekin, eta "tend-andbefriend" edo zaindu eta lagunak izan estrategia baliatu ohi dute (Taylor et al., 2000; Vegas et al., 2012). Emeen talde atxikimendua sustatzen duen estrategia horrek, emeek beren burua eta kumeak babestu ahal izateko zentzu etologikoa duela uste da. Horrela bada, izaera sozial afiliatzailea dutela kontuan izanda, sare sozialak etetea estresore sozial erabilgarriagoa izan daiteke subjektu hauentzat.
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Haller et al.-ek (1999) proposatu zuten lehen aldiz ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa (ESKE) arratoietan. Estres-eredu honetan, isolamendu eta taldekatze faseak txandakatzen dira, eta taldekatze faseetan talde osaera aldatzen da. ESKE-k emeek osatutako sare soziala eteten du behin eta berriz, eta taldekatze fase bakoitzean beste egitura hierarkiko berri bat finkatuarazten die. Lehen lan horretan, HPA ardatzean aldaketak eta depresio-motako aldaketak eragin zituen estresak, eta ondorengo ikerketetan ere hala ikusi da (Haller, Fuchs, Halász eta Makara, 1999; Herzog, Czéh, et al., 2009; Jarcho, Massner, Eggert eta Wichelt, 2016; Schmidt et al., 2010). Hala ere, ESKE erabilitako lan guztiek ez dituzte emaitza berak lortu, eta datuak eztabaidagarriak dira (Palanza eta Parmigiani, 2017; Saavedra-Rodríguez eta Feig, 2013). Baliteke hori horrela izatea eredua estandarizatu gabe dagoelako eta erabilitako metodologia eta neurtutako aldagaiak ezberdinak direlako.
Estresarekiko erantzun fisiologikoak eta jokabide erantzunak sexuaren araberako berezitasunak aurkezten dituzte, eta hortaz, baita depresioaren patogenesiak ere (Beery eta Zucker, 2011). Ikerlanek adierazten dutenez, sexu ezberdintasunak garun funtzioaren maila askotan aurkitzen dira: ioi katetik hasi eta giza jokabidera iritsi arte.
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Estres erantzun egokitzaile zein fisiopatologikoan, HPG ardatzak HPA ardatzarekin eta SNA-rekin elkarrekintzan dihardu. Karraskarietan, ezagun da emeek arrek baino kortikosterona maila basal altuagoak izaten dituztela (Weiss, Pryce, Jongen-Rêlo, Nanz-Bahr eta Feldon, 2004; Yoshimura et al., 2003). Estresaren aurrean ere, emeek glukokortikoide kontzentrazio handiagoa askatzen dute (Handa eta Weiser, 2014) eta hipotalamoko nukleo parabentrikularrean aktibitate handiagoarekin erantzuten dute (McCormick, Merrick, Secen eta Helmreich, 2007). Gainera, hartzaile glukokortikoideen gaineko datuek adierazten dutenez, arrek HPA ardatzaren atzeraelikadura potentzial eta modulazio inhibitzaile sendoagoa dute (Goel eta Bale, 2010). Karraskarietan jasotako datu horien harira, gizakietan estrogenoak eta progesteronak, ez ordea testosteronak, HPA ardatzaren erreaktibitatea areagotzen dute, atzeraelikadura mekanismo inhibitzailea oztopatu eta paziente
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
gutxitzeak (Murphy, Cole eta Segal, 1998) edota efektu eza (Viant, Millam, Delany eta Fry, 2000) adierazten dituzte, eta beste batzuek progesteronari egozten diote BDNFren espresioa neurobabesaren mesedetan erregulatzeko gaitasuna (Aguirre eta Baudry, 2009). Depresio nagusia diagnostikatutako pazienteetan, plasmako BDNF maila eta sintomen larritasunaren arteko korrelazioa aurkitu zuten soilik tratamendu antidepresiborik ez zuen emakumeen taldean, ez ordea gizonetan (Kreinin et al., 2015).
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
SARRERA Estres soziala, depresioa eta sexu ezberdintasunak
Ikerketa kliniko zein preklinikoetan ikusi denez, estres sozial kronikoa estres iturri garrantzitsua da animalietan, eta funtsezko eragile izan daiteke nahasmendu depresibo eta afektiboen garapenean (Blazer eta Hybels, 2005; Kessler, 1997; Slavich eta Irwin, 2014). Izaera soziala izateaz gain, kronikoki irauten duten eta aurretik jakin ezinak diren estresoreak dira inpaktu handiena dutenak, eta norbanakoaren egokitze gaitasuna erasaten dute (Blanchard, McKittrick eta Blanchard, 2001; McEwen, 2004). Baina esperientzia estresagarriek depresioaren garapenean inplikatutako bide fisiologikoetan duten eraginaren inguruko ezagutza oso mugatua da oraindik, eta ondorioz, baita diana farmakologiko espezifikoak hautatzeko aukera ere. Hala ere, azken urteotan garatutako animalia-ereduei esker, ekarpen garrantzitsuak egin dira depresioaren fisiopatologiaren esparruan. Estres sozial kronikoak animalietan eragindako aldaketa neurokimiko eta jokabide aldaketak, giza-depresioan ematen diren aldaketekin bat datozela ikusi da (Barrientos et al., 2003; Dantzer et al., 2008). Hain zuzen ere, gizadepresioan gertatu bezala, estres kronikoak HPA ardatza, neurotrofinak, zitokina proinflamatorioak, sistema monoaminergikoa eta hipokanpoaren bolumena erasaten dituzte animalietan, animalia eredu horien konstruktu-baliozkotasunaren mesedetan (Abelaira, Reus eta Quevedo, 2013). Baina, paradoxa badirudi ere, emakumeek estresari lotutako nahasmenduak pairatzeko aukera handiagoa izan arren, gaixotasun
eta Kelly, 2012). Aipatzekoa da bi sistema horiek HPG ardatzarekin elkarrekintzan dihardutela, eta harreman hori estres erantzun egokitzailean nahiz fisiopatologikoan ikusitako ezberdintasun sexualen erantzuletako bat dela adierazten dute datuek (Bourke, Harrell, eta Neigh). Bestalde, depresioaren hipotesi inflamatorioaren arabera, depresioan behatutako asaldura zentraletako asko, hala nola, HPA ardatzaren hiperaktibazio, endekapen neuronala, neurogenesi gutxitua, estres oxidatiboa eta serotonina seinalizazioaren gutxitzea (Gillespie eta Marberg, 2016), hein batean behintzat, faktore estresagarriek kitzikatutako zitokina inflamatorioen eraginpean egon daitezke (Maes et al., 2009; Dantzer et al., 2008). Esparru honetako ikerketa gehienek zitokina proinflamatorioak hartu dituzte ardatz, baina zitokina proinflamatorioen eta antiinflamatorioen arteko desoreka aldaketa iraunkorrak eragin ditzake garun funtzioan, eta zitokina antiinflamatorioek zeregin babeslea izan dezakete (Capuron eta Miller, 2011). Hori guztia dela eta, ezegonkortasun sozial kronikoaren estres paradigma izan daiteke emeen izaera sozialari gehien egokitzen zaion estres-eredua. Baina, eredu honen orain arteko erabilerak zenbait muga ditu. Ezberdintasun metodologikoak daude erabili duten ikerlanen artean; karraskari espezie ezberdinak erabiltzeaz gain, estresaren iraupena eta isolatze eta taldekatze faseen protokoloak lan batetik bestera aldatzen dira. Hala ere, ikerketak bat datoz eredu honek estresa eragiten duela
Hori guztia kontuan izanda, ikerlan honetako helburu orokorra ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa sagu emeetan depresiomotako egoera eragiteko baliagarria den probatzea da. Honek emakumeentzako interbentzio terapeutiko zehatzagoak aukeratzea, diana farmakologiko berriak zehaztea eta prebentzio estrategia egokiagoak garatzea ahalbidetuko ditu.
HELBURU ZEHATZAK Xede horrekin, honako helburu zehatzak finkatu dira: 1.- Lau asteko ezegonkortasun sozial kronikoaren estresak depresiomotako jokabide probetan (sakarosa lehenespen proba edo SPT eta FST) duen eragina aztertzea. 2.- Lau asteko ezegonkortasun sozial kronikoaren estresaren eragina aztertzea HPA eta HPG ardatzen aktibitatean: • HPA ardatzaren aktibitatea: odoleko kortikosterona kontzentrazioa neurtuko da estresa hasi aurretik eta estresaren ondoren. Hipotalamoko GR eta MR hartzaileen espresioa ere neurtuko da. • HPG ardatzaren aktibitatea: odoleko estradiol kontzentrazioa neurtuko da estresa amaitutakoan. Hipotalamo eta hipokanpoko
estrogeno hartzaileen (ER-α eta ER-β) espresioa ere aztertuko da. Saguen hasierako eta amaierako ziklo estraleko faseen iraupena konparatuko da.
3.- Lau asteko ezegonkortasun sozial kronikoaren estresaren eragina aztertzea aktibitate immunitario eta monoaminergiko zentralean. • Aktibitate immunitarioa: hipokanpoko zitokina proinflamatorioen (IL-6, IL-1β eta TNFα) eta IL-10 zitokina antiinflamatorioaren mRNA espresioa neurtuko da estresaren ondoren. IDO entzimaren espresioa ere zehaztuko da garun egitura berean. Triptofanoaren bide metabolikoa ere aztertuko da (TRYP, KYN eta 3-HK). • Aktibitate monoaminergikoan: hipokanpoko 5-HT, NA eta DA mailak eta euren metabolitoak mailak (5-HIAA, MHPG eta DOPAC) neurtuko dira.
4.- Zazpi asteko ezegonkortasun sozial kronikoak depresio eta antsietate-motako jokabide probetan (SPT, FST eta eremu irekiko proba edo OFT), HPA ardatzean (kortikosterona eta hipotalamo eta hipokanpoko GR eta MR hartzaileak) eta HPG ardatzean (hipotalamo eta hipokanpoko ERα eta ERβ) duen eragina aztertzea.
5.- Zazpi asteko ezegonkortasun sozial kronikoaren estresaren eragina aztertzea aktibitate immunitario eta monoaminergiko zentralean: • Aktibitate immunitarioa: hipokanpo eta estriatuko zitokina proinflamatorioen (IL-6, IL-1β eta TNFα) eta IL-10 zitokina antiinflamatorioaren mRNA espresioa neurtuko da estresaren ondoren. Triptofanoaren bide metabolikoa ere aztertuko da (TRYP, KYN eta 3-HK). • Aktibitate monoaminergikoan: hipokanpoko, estriatu eta kortex prefrontaleko 5-HT, NA eta DA mailak eta euren metabolitoak mailak (5-HIAA, MHPG eta DOPAC) neurtuko dira. 6. Benlafaxina tratamendu kronikoak estresak eragindako jokabide aldaketak eta aldaketa fisiologikoak lehengoratzen dituen aztertzea.
Ikerlan honetako lehen esperimentua Euskal Herriko Unibertsitateko Psikologia Fakultateko Psikobiologiako laborategian burutu zen. Horretarako CD-1 zepa ez odolkideko sagu emeak (Janvier, Saint-Berthevin, Frantzia) erabili ziren. Zazpi asteko adinarekin iritsi ziren laborategira. Abeltegiko tenperatura 22 ± 1°C-an mantendu zen eta hezetasun erlatiboa %55era. Saguak animalia gautarrak direnez, alderantzizko argi ziklo artifiziala ezarri zitzaien (ilunpeko 12 ordu, 08:00etatik 20:00etara, eta 12 argi ordu, 20:00etatik 08:00etara), haien fase aktiboak ikerlariaren lanorduarekin bat egin zezan. Ura eta jana ad libitum izan zuten animaliek. Laborategira iritsitakoan, saguak 24,5 x 24,5 x 15 cm-ko plastikozko kaiola gardenetan (Panlab S.L., Barcelona, Espainia) hirunaka taldekatu ziren astebetez, laborategiko baldintzetara egokitu zitezen. Sagu bakoitzari bere identifikazio zenbakia esleitu eta buztan zuztarrean errotulagailu iraunkor batez margotu zitzaion esperimentua hasterako. Hori eta osterantzeko prozedura guztiak saguentzat ikusezina den argi gorriaren pean egin ziren aldameneko gela batean. Diseinu esperimentalak araututako eskuztatzeez gain, kaiolak garbitu eta etzalekua aldatzeko beharrezko manipulazioak ere burutu ziren. Animalien gaineko prozedura guztiak helburu zientifikoekin erabilitako animaliak babesteko Europako Zuzentarauarekin bat gauzatu
ziren (2010/63/UE), eta Euskal Herriko Unibertsitateko Animaliekin egiten den Esperimentaziorako Etika Batzordeak (AEEB) eta Gipuzkoako Diputazioak onetsi eta kontrolatu zituzten.
Hirurogeita bi sagu eme erabili ziren lehenengo esperimentu honetan. Egokitze aldiaren ostean, kontrol taldea (n=30) eta estres taldea (n=32) bereizi ziren. Estres taldekoei ezegonkortasun sozial kronikoaren estresa (ikus 3.1.3 atala) aplikatu zitzaien 28 egunez. Bitartean, kontrol taldeko subjektuak egokitze aldiko baldintzetan jarraitu zuten, kaiola-kide berberekin. Hogeita zortzi eguneko estresaldian zehar, hainbat lagin biologiko jaso zitzaizkien subjektu guztiei (N=62). Odol laginak barailpeko ziztada bidez jaso zitzaizkien 1. eta 25. egunetan plasmako kortikosterona mailak neurtzeko. Gorputz pisua estresaldiaren hasiera eta amaieran neurtu zen. Azkenik, lagin baginalak jaso ziren ziklo estralaren erregulartasuna behatzeko (1-4 eta 25-28 egunetan). Hogeita bederatzigarren egunean, kontrol taldeko animalien erdia (n=15) eta estres taldeko animalien erdia (n=16) dislokazio zerbikal bidez sakrifikatu ziren lagin biologikoak jasotzeko. Sakrifikatu eta berehala, odol laginak jaso zitzaizkien bihotz-ziztada bidez, plasmako estradiol kontzentrazioa zehazteko, eta garuna erauzi zitzaien hipokanpoa eta
hipotalamoa bereizteko. Jasotako lagin biologiko guztiak -80°C-ra biltegiratu ziren analisiak egin artean. Sakrifizio ostean, saguen muturreko bibrisak neurtu ziren barbering zeinuak aztertzeko (ikus 3.1.4.3 atala). Hogeita bederatzigarren egunean bertan, gainerako estres taldeko eta kontrol taldeko saguak (n=16 eta n=15 hurrenez hurren) banaka ezarri ziren 24 orduz SPT proba osatzeko eta jan kontsumoa aztertzeko. Proba honen ostean, 30. egunean, kontrol saguak ohiko kaiola-kideekin elkartu ziren eta estresatuek isolatuta jarraitu zuten. Hogeita hamaikagarren egunean, sagu guztiek FST proba egin zuten eta berau amaitzean dislokazio zerbikal bidez sakrifikatu ziren (ikus 4. irudia). Barbering-a ez zen aintzat hartu jokabide probak osatu zituzten saguen txandan, isolaturik egondako egunetan hetero-barbering jokabidea jazotzea ezinezkoa baitzen (ikus 5. irudia).
Lan honetan erabilitako ezegonkortasun sozial kronikoaren estres prozedura Haller et al.-ek (1999) arratoi emeekin eta Schmidt et al.-ek (2010) sagu emeekin deskribatutako protokoloetan oinarritu zen. Saguek egun bat isolatuta pasatu ostean, hiru eguneko taldekatze fasea zetorren (lau sagu kaiolako), eta isolatze eta taldekatze fase hauek behin eta berriz errepikatu ziren 28 egunez. Saguak launaka jartzen ziren bakoitzean, ezezagunak zitzaizkien kaiola-kideekin elkartzen ziren. Era honetan, sare sozial egonkor bat osatzea eragozten zitzaien. Taldekatze faseetan kaiola-
Anhedonia, sari sistema erasanarekin erlazionatzen den plazera sentitzeko gaitasun ezari deritzo eta depresioaren sintoma nagusitzat hartzen da. Animalia ereduetan, SPT da anhedonia neurtzeko gehien erabiltzen den proba (Slattery eta Cryan, 2017). Sakarosadun ura eta ur hutsa jartzen zaizkio aukeran subjektuari, eta edandako bolumen totaletik sakarosa proportzioa kalkulatzen da. Sakarosarekiko lehentasun txikiagotua anhedonia zeinutzat hartzen da. Jokabide probetara esleitutako saguak banaka jarri ziren kaioletan eta 24 orduz edana asetzeko bi biberoi izan zituzten aukeran; batak %0.8ko sakarosa disoluzioa zeraman eta besteak ur hutsa. Saguek biberoien kokalekuarekiko izan zezaketen lehentasuna kontrolatzeko asmoz, subjektuen erdiari sakarosadun biberoiak ezkerrean eta ura eskuinean ipini zitzaizkien, eta beste erdiari alderantziz. Aldi berean, saguei launa pentsu ale jarri zitzaizkien jantokian. Probaren aurretik ez zuten inolako jan edo ur murrizketarik izan. Sakarosa disoluzioaren, uraren eta janariaren kontsumoa kalkulatzeko, biberoien eta pentsuaren pisua proba
Hasera batean jokabide hau aztertzeko xedea finkatu ez bazen ere, esperimentuak aurrera egin ahala zenbait saguk kaiola-kideei muturreko bibrisak ebakitzen zizkietela nabarmena bihurtu zen. Barbering jokabidea sarri deskribatu ohi da laborategiko saguetan, eta kasu honetan, barbering-a muturreko bibrisetara mugatzen zela ikusirik, gure saguek jokabide honen whisking aldaera soilik egiten zutela zehaztu zen, gorputzeko gainerako larruazala osorik baitzuten. Whisking-a heterobarbering mota bat da, non barberrak kaiola-kidea heldu eta ebakortzekin bestearen bibrisak mozten dituen (Kalueff, Minasyan, Keisala, Shah eta Tuohimaa, 2006; Sarna, 2000). Biboteen luzera behatu eta bi mailatako eskalan sailkatu zen: (1) bibote osoak— erasan gabeko biboteentzat, eta (2) bibote motzak—bibote laburrak edo soil guneak aurkeztu zituztenentzat (ikus 5. Irudia).
5. Irudia. Whisking zeinuak. Ezkerrean, bibrisak osorik dituen sagua, eskuinean, whisking-aren ondorioz bribrisa moztuak dituen sagua.
3.1.5.1 Garun egiturak erauztea
Egiturak giro tenperaturan hondatzea ekiditeko, erauzketak izotz ezkaten gainean kokatutako aluminiozko plataforma batean burutu ziren, baldintza esteriletan eta saguen garuneko atlasari jarraiki (Paxinos eta Franklin, 2004) (ikus 6. Irudia). Garunetik, hipotalamoa eta hipokanpoa bereizi eta -80°C-ra gorde ziren.
6. irudia. Garun egiturak erauzteko prozeduraren adibidea. Irudian, hipokanpoa bakantzen da zehazki (Spijker, 2011).
Odol lagina jasotzeko bi teknika ezberdin erabili ziren. Batetik, barailezurreko ziztadak, saguei odol lagin txikiak (100-250 µl) in vivo erauztea ahalbidetu zuen. Teknika hau Golde eta kideek (2005) beste teknika konplikatuagoen ordezko gisa proposatu zuten, eta ziztada azkarra eta txikia denez, ez du anestesia beharrik. Barailezurreko zain submandibularra lantzeta batekin ziztatuta (5mm-ko Goldenrod lantzetak, Medipoint International Inc., EE.UU.) lortu ziren odol laginak goizeko 9:00 eta 10:00ak artean. Odol lagina jasotzeko erabilitako beste teknikak bihotz-ziztadan zetzan, eta hau saguei dislokazio zerbikala egin eta berehala gauzatu zen esperimentu amaieran. Sakrifikatutako subjektua buruz gora kokatu eta ziztada gunea alkoholarekin desinfektatu zen. Jarraian, orratza ezkerraldeko bigarren edo hirugarren saihets-artean
Plasmako kortikosterona kontzentrazioa saiakuntza immunoentzimatiko (EIA) bidez neurtu zen, horretarako merkatuan eskuragarri den kit-a erabiliz (Enzo Life Sciences, Madril, Espainia). Kit honek kortikosteronarentzako antigorputz poliklonal zehatzarekin aurrez tratatutako 96 putzutxoko plaka bat ekartzen du. Prozedura fabrikatzailearen argibideak jarraituz eta kitak ekartzen zituen osagaiak soilik erabiliz burutu zen. Azken horiek, erabili baino 30 minutu lehenago atera ziren hozkailutik giro tenperaturan egonkortzeko. Probaren sentikortasuna 5 pg/ml-koa da, eta proba barneko eta proba arteko aldakortasun koefizienteak %7 eta %8-koak, hurrenez hurren.
Kurba estandarra eta laginak prestatzea Kurba estandarra sortzeko, 200.000 pg/ml-ko kortikosterona kontzentrazioan datorren bialetik abiatuta bost kontzentrazio patroi puntu prestatu ziren hurrenkera honetan: 20.000 pg/ml, 4.000 pg/ml, 800 pg/ml, 160 pg/ml eta 32 pg/ml. Laginak 1:300 kontzentraziora diluitu ziren, horretarako plasma μl bat eta 299 μl buffer diluitzaile (proteina eta azida sodikadun tris gatz-tanpoia) nahastuz. Azkenik, kurba estandarreko kontzentrazio puntu bakoitzeko eta lagin bakoitzeko 100 μl gehitu ziren bina putzutxotan, bikoizketarekin neurketen kalitatea ziurtatzeko. Era berean, elkartze ez espezifikoa zehazteko, 150 μl buffer diluitzaile hutsez osatutako kontrol bikoiztu bat ere erein zen. Kortikosterona antigorputza eta konjugatua inkubatzea Laginak, patroia eta kontrola erein ostean, 50 μl konjugatu (kortikosteronarekin konjugatutako fosfatasa alkalinoa) gehitu zitzaizkion putzutxo guztiei. Azkenik, 50 μl kortikosterona antigorputz poliklonal gehitu zitzaien kontrola ez beste putzutxo guztiei. Plaka zigiluz babestu eta 500 rpm-ra inkubatzen utzi zen giro tenperaturan bi orduz plakairabiagailuan (Minishaker, IKA). Inkubazio aldi honetan gertatzen da antigorputz-antigeno-antigorputz "sandwich" delakoa. Substratua gehitzea Inkubazio-aldiaren ostean, putzutxo oro 300 μl garbigarridun tanpoi tris salinorekin hiru bider garbitu eta 200 μl substratu p-Npp (fosfato p-
nitrofenol) gehitu ziren putzutxo guztietan. Ondoren, ordu betez inkubatzen utzi zen giro tenperaturan. Entzima erreakzioa geratu eta errebelatzea Inkubazio aldia amaituta, 50 μl fosfato trisodio gehitu ziren putzutxo guztietan entzima erreakzioa geldiarazteko. Jarraian, putzutxo bakoitzaren dentsitate optikoa (DO) lortu zen Synergy HT mikro-plaka irakurgailua (BioTek Instruments, Inc., Winooski, EE.UU) 405 nm-ko uhin luzerara finkatuta. Emaitzak balioestea Lehenik eta behin, bikoiztutako lagin eta patroi puntuen DO kalkulatu zen, eta haiei kontrolaren batazbestekoa kendu zitzaien. Patroi puntuen DO-rekin kurba estandarra eraiki zen, eta azken hau erreferentziatzat hartuta, laginen kortikosterona kontzentrazioa kalkulatu zen kurba logistikoaren analisia GraphPad Prism 3.0 (San Diego, California, EE.UU) programarekin eginda. Azkenik, lortutako balioak laginekin erabilitako 1:300 kontzentraziora egokitu ziren. Amaitzeko, laginen kortikosterona kontzentrazioa ng/ml-tan adierazi zen.
USA). Kit honek aurrez tratatutako 96 putzutxoko plaka bat ekartzen du, estradiolarentzako antigorputz poliklonal zehatzarekin. Prozedura fabrikatzailearen argibideak jarraituz eta kitak ekartzen zituen osagaiak soilik erabiliz burutu zen. Azken horiek, erabili baino 30 minutu lehenago atera ziren hozkailutik giro tenperaturan egonkortzeko. Probaren sentikortasuna 3 pg/ml-koa da, eta proba barneko eta proba arteko aldakortasun koefizienteak %3.1 eta %9.9, hurrenez hurren. Kurba estandarra eta laginak prestatzea Kurba estandarra sortzeko, hurrenkera honetako sei kontzentrazio patroi puntu erabili ziren: 300 pg/ml, 100 pg/ml, 30 pg/ml, 3 pg/ml, 0 pg/ml. Kurba estandarreko kontzentrazio puntu bakoitzeko eta lagin bakoitzeko 25 μl erein ziren bina putzutxotan, bikoizketa bidez neurketen kalitatea ziurtatzeko. Era berean, 25 μl buffer diluitzaile (tanpoi tris salinoa azida sodika eta proteinekin) erein ziren bi puzutxotan kontrol moduan. Estradiol antigorputza eta konjugatua inkubatzea Laginak, patroia eta kontrola erein ostean 100 µl estradiol entzima konjugatu gehitu ziren putzutxo guztietan. Plaka zigiluz babestu eta 15 segundoz plaka-irabiagailuan 500 rpm-ra (Minishaker, IKA) jarri zen. Ondoren 2 orduz inkubatzen utzi zen giro tenperaturan. Inkubazio aldi honetan gertatzen da antigorputz-antigeno-antigorputz "sandwich" delakoa.
hauspeakina eta RNAdun gainjalkina bereizteko (Microfuge 22R Centrifuge, Beckman Coulter). Gainjalkina pipetarekin kontu handiz jaso eta prozedurarekin jarraitzeko erabili zen. Hauspeakina bota egin zen. gDNA kentzeko zutabera isuri zen bakandutako RNAdun gainjalkina eta 30 segundoz 11000 x g-ra zentrifugatu zen. Honela, DNA genomikoa zutabeko iragazkiari itsatsi zitzaion eta RNA hodi biltzailera araztuta jausi. Azken hau 100µl Binding Solutionekin nahastu eta silize-mintz iragazkira pipeteatu zen. Binding Solutionek RNA silize-mintz iragazkian itsatsita gera zedin eragin zuen. Honela, RNA ez zen materiala iragazkian behera joan zen, RNA bakantzea ahalbidetuz. Azkenik, silize-mintz iragazkiari hodi biltzaile berri bat erantsi, 40 µl ur gehitu eta 11000 x g-ra zentrifugatu zen minutu batez. Honela, uretan disolbatutako RNA eskuratu zen. RNA kontzentrazioa eta kalitatea zehaztea Lortutako RNAren gainean lan egiten hasi aurretik, honen kalitatea eta kontzentrazioa behatu ziren espektrofotometria bidez. Horretarako azido nukleikoen eta proteinen kuantifikaziorako Take 3 multibolumen plakan lagin bakoitzeko bina mikrolitro erein ziren. Plaka Synergy HT irakurgailuan sartu, eta Gen 5 1.11 programaren bidez aztertu zen RNA kantitatea (BioTek Instruments, Inc., Winooski, EE.UU). Ondoren, programak kalitate irizpideak eta kontzentrazioa eskaini zituen: Laginek 1,8 eta 2ren arteko kalitate balio egokiak erakutsi zizkiguten. Balio txikiagoek kutsatzaileen eragina edo laginak hondatu izana adieraziko
tenperaturaren (Tf) kasuan izan ezik, espezifikoa baita gene bakoitzean. Horrela bada, anplifikazio baldintza orokorrak hauexek izan ziren: 30 segundoko lehen zikloa 95ºC-tan, jarraian 40 anplifikazio ziklo, bakoitza 95ºC-ko 5 segundo eta Tf-ko 34 segundoz osatua, eta azkenik, fusio kurba edo melt curve lortzeko fasea (15 segundo 95ºCtan, minutu bat Tf-ra eta 15 segundo 95ºC-ra). Emaitzen balorazioa RNA espresio genikoaren RT-PCR bidezko neurketa erlatiboa da, izan ere, xede genearen eta erreferentziazko geneen arteko konparaketan oinarritzen da. Beraz, geneen espresio erlatiboa zehazteko, erreakzioan fluoreszentzia areagotze esanguratsu bat egoteko behar izan diren ziklo kopuruari dagokion Ct balioak hartu ziren kontuan, eta 2-ΔΔt metodoa aplikatuz (Livak eta Schmittgen, 2001) tratatu ziren datuak. Glizeraldehido-6-fosfato deshidrogenasa (GAPDH) eta hipoxantinaguanina fosforibosiltransferasa (HPRT) erabili ziren erreferentziazko gene gisa, eta xede geneak 1. taulan ageri dira.
gauzatu zen. Zutabea 30°C-ra mantendu zen analisiak osatu bitartean, eta laginak 4°C-ra. Baldintza kromatografikoak Osagaiak garraiatu zituen fase higikorreko A disolbatzaileak %0.05 azido trifluoroazetikoan zetzan, eta B disolbatzaileak azetonitriloan. Lagin bakoitzaren analisi denbora 25 minutukoa zen, eta denbora horretan zehar fase higikorreko disolbatzaileen ehunekoak 2. Taulan ageri diren proportzioak errespetatu zituen, betiere 0,5ml/min-ko fluxuaren barruan. Kalibrazio kurba prestatzea: Kalibrazio kurba analito sintetikoekin egindako kromatograma batek osatzen du, eta erreferentziatzat hartzen da laginetan atzeman nahi diren xede-analitoak identifikatzeko. Kalibrazio-analito sintetikoak Sigma-Aldrichetik (Madril, Espainia) lortu ziren, eta analito horietako bakoitza 0,1 N azido klorhidrikotan disolbatu zen 1000 ppm-ko (milioiko parte) kontzentrazioan. Disoluzio horretatik abiatuta, kalibrazio-analito bakoitza 0,5 ppm-ko kontzentraziora eraman zen ur ultrapurua gehituta (Millipore, Madril, Espainia), Ikerkuntzarako Zerbitzu Orokorrak (SGIker, UPV/EHU) sortutako protokoloari jarraiki. Jarraian, kalibrazio-analito bakoitzaren disoluziotik 500 µl hartu, eta matraz batean nahastu ziren. Gero, nahasketa 10 ml-ra berdindu zen ur ultrapuruarekin. Horrela, analito guztiak barne-hartzen zituen kalibrazio kurba lortu zen. Ondoren, prestaketa hau 50 µl-ko alikuotetan gorde zen -80ºCra. Azkenik, HPLC sisteman kalibrazio kurbaren 20μl txertatu ziren
kalibrazioa taula sortu eta aurrerantzean analizatuko ziren laginak identifikatu eta kuantifikatzeko erreferentzia gisa balio zezan. Laginak prozesatzea: Izoztutako garun egiturak balantza analitiko batean pisatu ziren (Mettler-Toledo International, Inc., Columbus, OH, EE.UU.). Jarraian, zirkonio oxidozko bolatxoen pisu baliokidea eta 60 μl %1eko azido formikodun azetonitriloa gehitu eta Bullet Blenderrean (BBY24M Bullet Blender Storm, Next Advance, Nueva York, EE.UU.) 3 minutuz eta 8ko abiaduran jarri ziren apurketa zelularra eragiteko. Jarraian, gainjalkina 15 minutuz zentrifugatu zen 15000 x g-ra 4°C-tan. Gero, laginak kontzentratzeko 30 minutuz aire konprimatuarekin lurrundu eta 30 µl %0,05 azido trifluorazetikorekin berrosatu ziren, ondoren 20 minutuz 15000 xg-ra eta 4°C-an zentrifugatzeko. Azkenik, lagin bakoitzeko 20 µl txertatu ziren HPLCan analizatzeko. Lagineko analitoak bereiztea: Lagineko xede-analitoak bakandu ahal izateko, fase higikorraren eta fase egonkorraren polaritate diferentzia baliatu zen. Batetik, lagina garraiatzen zuen fase likido higikorra polarra zen. Bestetik, bereizketa gertatzen zeneko zutabe kromatografikoa, fase egonkor solidoa alegia, apolarra zen. Funtsean, lagina fase higikorreko korrontera txertatu zen, korrontearekin batera zutabe apolarrean barrena igaro zedin. Bertan, analito bakoitza bere ezaugarri kimikoen arabera, abiadura jakin batean atxiki zen zutabera, beste analitoengandik bananduz. Azkenik, atxikipen denbora eta gailur kromatografikoaren
azalera kontuan izanda, analitoak identifikatu eta kuantifikatu ziren, beti ere kalibrazio kurba erreferentzia gisa hartuta. Datuak prozesatzea: Datuak Agilenten LC sistementzako HP ChemStation (Hewlett Packard, Waldbronn, Alemania) softwarearekin prozesatu ziren, analito ezberdinen zenbatekoa euren gailurren azalera kalibrazio-kurbakoekin alderatuz kalkulatu zen. Gero, lortutako balioa hasieran erregistratutako garun egituraren pisuarekin (mg) zatitu zen. Azken datua ehun hezeko pg/mg-tan azaldu zen. Kinureninari dagokionean, absorbantzia indarra baxuegia zela eta kontzentrazio jakin bat kalkulatu ezin zitzaien laginei, kontzentrazio detektagarri baxuena esleitu zitzaien. 2. taula. Baldintza kromatografikoak.
DA, DOPAC, NA eta MHPG erregistratzeko, igorpen uhinak 320 nmra finkatu ziren, eta 5-HT, 5-HIAA eta TRYP-entzako 366 nm-ra. Eszitazio uhinak 210 nm-ra finkatu ziren analisi horietan. Aldiz, KYN eta 3-HK-ren efluentea uhin aldakorreko detektagailua 360 nm-ra jarrita monitorizatu zen. Erabilitako erreaktibo eta produktu guztiek beharrezko kalitate analitikoa errespetatu zuten eta soluzioak prestatzeko Milli-Q sistemak araztutako (Millipore, Espainia) ur ultrapurua erabili zen. Fase higikorra egunero prestatu eta iragazi zen 0,22 μm-ko Durapore iragazkian (Millipore, Madril, Espainia).
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
zenbakiek sakarosarekiko lehentasun portzentajea adierazten dute. Datuak batezbesteko moduan adierazi dira (±batezbestekoaren errore estandarra, BEE). *p<0.05.
Bariantza-analisiaren arabera, estresatutako saguek kontrolek baino maiztasun handiagoz ekin zioten eskalatze jokabideari (F[1,29]=6.75; p=0.015), eta guztira eskalatzen emandako denbora ere handiagoa izan zen talde estresatuan (F[1,29]=6.24; p=0.018) (2a eta b grafikoak). Bestalde, ez zen taldeen arteko ezberdintasunik aurkitu gelditasun eta igeriketa jokabideetan.
2. grafikoa. FST probako jokabidea. Eskalatze, gelditasun eta igeriketa jokabideen maiztasuna (a) eta iragandako denbora osoa (b), kontrol talde (n=15)
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
Fisherren test zehatzaren arabera, talde estresatuko bibrisa motzen ehunekoa kontrol taldekoa baino handiagoa zen. Hain zuzen ere, kontrol taldeko sagu guztiek biboteak osorik zituzten, estresatuen %83ak motzak zituen bitartean (odds ratioa=5.0, p<0.001) (3. grafikoa).
3. grafikoa. Whisking jokabide zeinuak. Bibrisen motzen banaketak 0/15 kasu erakutsi zituen kontrol taldean eta 12/16 kasu estres taldean.
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
Lagin errepikatuentzako bi faktoretako ANOVAk (taldea eta denbora) ezberdintasun esanguratsuak aurkitu zituen denbora faktoreari eta denbora x taldea elkarrekintzari zegokionean. Zehazki, kortikosterona mailak denborarekin kontrol zein estresatuetan gora egin zuela adierazi zuen (F[1,60]=23.08; p< 0.001). Elkarrekintzak aldiz 1. egunetik 25. egunera gertatutako kortikosterona igoera hori talde estresatuan handiagoa izan zela argitu zuen (F[1,60]=10.04; p=0.002). Zentzu berean, aldaketaaldagaiak estresatuen igoera kontrolena baino handiagoa zela erakutsi zuen (F[1,60]=4.18; p=0.045) (4a grafikoa).
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
Hipotalamoko GR-en mRNA espresioa ANOVA bidez aztertzerakoan, talde estresatuak espresio murritzagoa erakutsi zuen kontrol taldeak baino (F[1,29]=11.43; p=0.002). MR-en mRNA espresioa aztertzerakoan ez zen talde ezberdintasunik aurkitu (4b grafikoa), ez eta bien arteko ratioa (GR/MR) aztertzerakoan ere.
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
LEHEN ESPERIMENTUA Emaitzak
DOPAC mailak eta (f) DOPAC/DA ratioa. Datuak batezbesteko moduan adierazi dira (±BEE).*p<0.05, **p<0.01 eta ***p<0.001.
Lan honek ESKE ereduak emeetan estresari lotutako nahasmenduak ikertzeko duen baliozkotasunaren inguruan zenbait ekarpen egin ditu. Aurreko lanek karraskari emeetan aurkitutako HPA ardatzeko aldaketak berresteaz gain, aurrez ikertu gabeko zitokina eta monoamina zentralen gaineko datuak eskaini ditu. Hain zuzen ere hipokanpoko IL-10 mRNA espresioa gutxitua eta egitura bereko aktibitate monoaminergiko erasana aurkitu ditugu sagu emeetan, aldaketa horiek antsietate eta depresiomotako jokabideekin batera agertu direlarik. Anhedonia depresioaren sintoma bereizgarritzat hartzen da, plazerarekiko interes eza adierazten du eta garuneko sari sistema erasanarekin lotu da animalia nahiz gizakietan (Berridge eta Kringelbach, 2008). Espezie desberdinen arteko antzekotasun hori dela eta, anhedonia endofenotipoan oinarritutako gerturatzean, sakarosa lehenespena proposatu da animalien depresio-motako sintomatologia antzemateko irizpide nagusitzat (Slattery eta Cryan, 2017). Lan honetan lau astez ESKE nozitutako saguek sakarosa soluzioaren (0.8%) kontsumo murriztua azaldu dute 24 orduko SPT proban, anhedoniaren seinale. Estres-eredu eta iraupen berberekin beste horrenbeste aurkitu zuten Dadomo et al. (2017); eta Herzog et al.-ek (2009) sagu eta arratoi emeetan hurrenez hurren, ez ordea Nowacka et al.-ek (2014). Desadostasun hori, beste faktore batzuen artean, estres protokoloan eta anhedonia ebaluatzeko erabilitako metodoan dauden ezberdintasunen mende egon liteke.
ezberdinetan ausaz analizatutako emeek ez dutela arrek baino aldakortasun handiagoa (Mogil, 2016; Prendergast et al., 2014), faseen jarraipena egitea beharrezkoa ote den ezbaian jarriz. Gure ikerketaren testuinguru zehatzean kokatuz, estresari lotutako nahasmenduak neurtzeko erabilitako jokabide probetan emaitza kontrajarriak aurkitu dira zikloko faseek izan dezaketen eraginaren inguruan (Kokras eta Dalla, 2014). Aztergai dugun esperimentuan, plasmako estradiol mailak eta hipotalamo eta hipokanpoko estrogeno hartzaileen espresioak ez dute estresaren araberako aldaketarik azaldu. Hortaz, estrogenoek ez dute antza eraginik izan anhedonia jokabidean, ez eta 29. egunean neurtutako aldagai biologikoetan ere. Beste ikerketa batean ere, depresio-motako jokabidea agertutako arratoi emeetan ez zen ziklo estraleko faseen araberako ezberdintasunik aurkitu triptofanoaren bide metabolikoa osatzen zuten konposatuetan (Eskelund et al., 2016). Zikloko faseen eta beste aldagai biologiko edota jokabide aldagaien arteko balizko elkarrekintzak alde batera utzita, ezagun da estresak ziklo estrala etetea eragin dezakeela animalia nahiz gizakietan (Witorsch, 2016), ingurunea mehatxagarria denean ugaltzeak dakartzan energia gastua eta zaurgarritasuna arriskutsuak baitira organismoarentzat. Zentzu horretan, aztergai dugun esperimentuan ESKE jasotako saguek ziklo estraleko fase luzeagoak zituzten kontrolen aldean, ehuneko handi batek 4 egun fase berean igaro zituelarik, estresak eragina izan duenaren seinale.
Aktibitate monoaminergiko zentralari helduz, estresak aktibitate serotonergikoa eta noradrenergikoa handitzea eragin du, hipokanpoko MHPG/NA eta 5-HIAA/5-HT ratio areagotuek erakusten dutenez. Aldaketa horiek FST probako jokabide aktiboekin loturarik badutela ikusi da aurreko ikerlan batzuetan, zehazki eskalatze eta igeri egite jokabideekin hurrenez hurren (Cryan et al., 2005; Detke et al., 1995; McCormick eta Green, 2013). Esperimentu honetan eskalatze jokabidearen areagotzea aktibitate noradrenergiko handiagoarekin bat badator ere, ez da aldaketarik aurkitu igeri egite jokabidean, nahiz eta aurkitutako aktibitate serotonergiko handitua kontuan izanda zilegi zitekeen. Zentzu horretan, kontuan izan behar da estresak serotonina maila gutxitzea ere eragin duela, eta hortaz baliteke 5-HIAA/5-HT ratio handiak eragin zezakeen igeri egite jokabidea 5-HT maila baxua medio indargabetzea. Aldaketa hauek iradokitzen dute estres-eredu honek emeetan antsietate sintomekin erlazionatutako aldaketa neurokimiko eta jokabidezkoak eragiten dituela, zeinak mantenduz gero, gutxiegitasun monoaminergiko orokor batetara eraman dezakeen eta ondorioz egoera depresibora (Ressler eta Nemeroff, 2000). Era berean, hipokanpoko DA eta DOPAC maila baxuek -nahiz eta DOPAC/DA ratioan ezberdintasunik ez egon- depresioan disfuntzio kognitiboarekin lotzen den gutxiegitasun dopaminergikoa iradokitzen dute (Bäckman, Nyberg, Lindenberger, Li eta Farde, 2006). Gainera, aurrera begira, interesgarria litzake beste garun egituretako aktibitate dopaminergikoa ere ikertzea, bereziki, estriatua eta kortex prefrontala, sagu estresatuetan aurkitutako anhedoniak gutxiegitasun
Hipokanpoko hantura egoera aztertzerakoan, animali estresatuek IL-10 zitokina antiinflamatorioaren mRNA espresio txikiagoa dutela aurkitu dugu. Aitzitik, ez da ezberdintasunik aurkitu IL-6, TNF-α, eta IL-1β zitokina proinflamarioetan. Emaitza hori ez da esperotakoa, izan ere, ikerketa gehienek estres kroniko sozialak hipokanpoko zitokina proinflamatorioak areagotzea eragiten dutela adierazten dute (M. C. Audet, Mangano eta Anisman, 2010; Bartolomucci et al., 2003; JacobsonPick et al., 2013; Joana et al., 2016). Baina, kontuan izan behar da, batetik, aurreko emaitza horiek animalia arrei porrot soziala eraginda lortutakoak direla, eta bestetik, beste ikerketa batzuek estres erantzunean jazotzen diren zitokinen asaldurak sexuaren arabera ezberdinak izan daitezkeela. Esaterako, kortex prefrontaleko eta hipokanpoko IL-1β espresioaren sentsibilizazioa aurkitu zuten arretan bigarren estresore bat jasotakoan edo LPS bidezko erronka ostean, baina ez emeetan (Pyter, Kelly, Harrell eta Neigh, 2013). Hipokanpoko IL-10 espresioa gutxitzea eta horrekin batera zitokina proinflamatorioetan aurkitutako aldaketarik ezak estres soziala jasotako emeetan zitokina erantzun espezifikoa iradokitzen du. Voorhees et al.-ek (2013) argitaratutako datuek ideia hori indartzen dute, murrizketa bidezko estres kronikoa jasotako emeetan hipokanpoko eta kortexeko IL-10 espresio gutxituarekin batera depresibo-motako jokabide
Horretaz gain, kortikosterona mailan aurkitutako handitzea eta hipotalamoko GR espresioan aurkitutako gutxitzeak HPA ardatzaren hiperaktibitatea adierazi dute. Aldaketa horiek estresari lotutako nahasmenduekin erlazionatzen dira (Raison eta Miller, 2003), eta beste ikerlan batzuetako emaitzekin bat datoz (Herzog, Czéh, et al., 2009; Jarcho et al., 2016; Nowacka et al., 2014; Schmidt et al., 2010). HPA ardatzaren eta sistema immunitarioaren arteko elkarreraginean zitokinak bitartekari izan daitezke (Capuron eta Dantzer, 2003). Kasurako, IL-10ak HPA ardatzeko maila ezberdinetan kortikosterona ekoizpena erregulatu dezakeela ikusi da (Tu et al., 2005), eta hortaz, IL-10ean gertatutako aldaketek antsietate eta depresio antzerako jokabideen agerpena eragin dezake HPA ardatzaren modulazioaren bidez. Laburtzeko, ikerketa honetan lortutako emaitzek adierazten dute lau asteko ESKE esposizioak hipokanpoko IL-10 espresioa gutxitu duela sagu emeetan, baina, zitokina proinflamatorioetan eta kinureninaren bideko metabolitoetan aldaketarik eragin gabe. Estresak HPA ardatzaren hiperaktibitatea ere eragin du, baita aktibitate monoaminergikoko aldaketak eta antsietate eta depresio antzerako sintomak ere. Harreman kausal bat finkatu ezin bada ere, IL-10 gutxitzeak jokabide fenotipo horretan eragina izan dezake bere funtzio neurobabesleen bitartez, eta HPA ardatzean izan dezakeen eraginaren bidez. Lan honen mugetako bat antsietateari lotutako jokabide probarik ez erabili izana da, eremu irekia, plus maze edo interakzio sazialaren testa esaterako. Beste garun egitura
Bigarren esperimentu honetarako, CD-1 zepa ez odolkideko sagu emeak (Janvier, Saint-Berthevin, Frantzia) erabili ziren. Aurreko fase esperimentalean bezala, zazpi asteko adinarekin iritsi ziren abeltegira eta astebeteko egokitze-aldia igaro zuten. Ingurumen, kaiolatze eta elikadura baldintzak ere lehen esperimentuko berberak izan ziren. Sagu bakoitzari bere identifikazio zenbakia esleitu eta buztan zuztarrean errotulagailu iraunkor batez margotu zitzaion esperimentua hasterako. Hori eta osterantzeko prozedurak saguentzat ikusezina den argi gorri pean egin ziren aldameneko gela batean. Animalien gaineko prozedura guztiak helburu zientifikoekin erabilitako animaliak babesteko Europako Zuzentarauarekin bat gauzatu ziren (2010/63/UE), eta Euskal Herriko Unibertsitateko Animalien Ongizaterako Batzorde Etikoak (CEBA) eta Gipuzkoako Diputazioak onetsi eta kontrolatu zituzten.
zitzaien. Bitarte horretan, kontrol taldeko subjektuek egokitze aldiko baldintzetan jarraitu zuten, kaiola-kide berberekin. Hogeita bederatzigarren egunetik aurrera, kontrol eta estres taldeko saguen erdiari benlafaxina ematen hasi zitzaion, beste erdiari serum fisiologikoa. Tratamendu farmakologikoak 49. egunera arte iraun zuen, guztira 21 eguneko iraupena izanik. Aurreko esperimentuan egin bezala, 49 egun horietan hainbat parametro fisiologiko hartu zitzaizkien subjektu guztiei (N=96). Batetik, barailpeko ziztada bidez odol laginak jaso zitzaizkien 1. eta 29. egunetan plasmako kortikosterona mailak neurtzeko. Bestetik, saguen gorputz pisua 1. eta 50. egunetan erregistratu zen. Berrogeita hamargarren egunean, hamabina subjektu sakrifikatu ziren dislokazio zerbikal bidez azpitalde bakoitzetik (kontrol-benlafaxina, kontrol-serum, estres-benlafaxina eta estres-serum taldeetatik), lagin biologikoak jasotzeko. Sakrifikatu eta berehala, bihotz-ziztada bidez odola jaso zen plasmako kortikosterona mailak zehazteko. Garuna erauzi zitzaien kortex prefrontala, hipotalamoa, hipokanpoa eta estriatua bakanduz, hurrengo ataletan zehaztuko diren determinazio biologikoak gauzatzeko. Sakrifizio ostean, barbering zeinuak ere aztertu ziren Azpitalde bakoitzeko saguen beste erdiak (n=48) jokabide probak egin zituen; berrogeita hamargarren egunean, aurreko esperimentuko prozedura berdina erabiliz, SPT proba osatu eta subjektuen janari kontsumoa aztertu zen. Berrogeita hamaikagarren egunean OFT proba eta 53. egunean FST proba. Ondoren, dislokazio zerbikal bidez sakrifikatu ziren (8. irudia).
Depresio-motako jokabideen agerpena behatzeko aurreko kapituluko 3.1.4 puntuan azaldutako, SPT eta FST probak erabili ziren. Aurreko esperimentuan egin bezala, SPT proba gauzatzearekin batera jan kontsumoa ere neurtu zen. Horretaz gain, antsietate-motako jokabidea ebaluatzeko, OFT proba erabili zen hurrengo atalean zehaztutako moduan. Amaitzeko, bigarren esperimentu honetan ere whisking jokabide zeinuak behatu ziren aurreko ataleko 3.1.4 puntuan adierazitakoa jarraituz.
Eremu irekiko proba (Hall eta Ballachey, 1932), laborategiko karraskarietan jarduera lokomotoreari lotutako antsietate-motako jokabideak neurtzeko probarik erabilienetarikoa da. Proposatu zenetik gaurdaino eraldaketa ugari jasan ditu, eta bigarren esperimentu honetan Zomkowski eta kideek (2010) deskribatu bezala gauzatu zen. Plexiglasez eginiko kaxa beltz batek (40 cm x 40 cm) osatu zuen eremu irekia. Proba hasteko, sagua kaxaren erdian uzten zen, eta sei minutuz kaxa nahieran arakatzen zuen. Jokabidea kamara finkoen bidez grabatu zen, ostera ANYmaze© softwarearen 4.96 bertsioarekin ebaluatzeko (Stoelting Europe, Dublín, Irlanda). Software horrekin, kaxa birtualki bi eremutan bereizi zen: periferian eta erdialdean. Saguak eremu bakoitzean pasatako denbora (s),
eremu bakoitzera egindako sarrera kopurua, ibilitako distantzia osoa (m) eta geldirik pasatako denbora (s) hartu ziren kontuan. Saio batetik bestera, kaxa %0,5eko azido azetiko disoluzioarekin garbitu zen, jarraian proba egin behar zuen saguak aurrekoaren hondakinen usaia har ez zezan.
Odol lagina jaso eta plasmako kortikosterona kontzentrazioa zehazteko teknikak aurreko atalean azaldutakoak izan ziren (1.5.2 eta 1.5.3 puntuak).
4.1.5.1 Garun egiturak erauztea
Garunetik, kortex prefrontala, hipotalamoa, estriatua eta hipokanpoa bereizi eta -80°C-ra gorde ziren. Kortex prefrontalean izan ezik, gainontzeko garun egituretan hainbat interleukina eta hartzaileren mRNA espresioa neurtu zen RT-PCR teknikaren bidez, aurreko ataleko 3.1.5.6 puntuan azaldu bezala. Bigarren esperimentu honetan neurtutako erreferentziazko geneak eta xede geneak 3. taulan daude ikusgai. Bestetik, HPLC teknika erabiliz (ikus aurreko kapituluko 3.1.5.7 puntua) garun egitura guztietako aktibitate monoaminergikoa neurtu zen.
Analisi estatistiko oro Windowserako SPSS 22 erabiliz osatu zen (SPSS Inc., Chicago, Ill., USA), eta esangura-muga p<0.05-ean finkatu zen. Normaltasun eta homogeneotasun irizpideak errespetatu ziren eta outlier-ak boxplot outlier labeling rule jarraituta ezabatu ziren. Aldagai fisiologiko eta jokabidezkoetan estresa eta farmakoaren eragina aztertzeko faktore biko ANOVA erabili zen. Kortikosterona eta gorputz pisua aldagaien kasuan, neurketa errepikatuetarako faktore biko ANOVA baliatu zen. Analisiek estres eta farmako faktoreen arteko elkarrekintza adierazi zutenean, Post hoc testa erabili zen azpitaldeen arteko ezberdintasunak finkatzeko, Bonferroniren irizpideari jarraiki. Whisking jokabidea Fisher-en test zehatza erabiliz aztertu zen.
Faktore biko analisiaren arabera, sagu estresatuek kontrolek baina gutxiago lehenetsi zuten sakarosa soluzioa (F[1,45]= 6.41; p=0.015) (7a grafikoa) eta kontsumitu ere, gutxiago kontsumitu zuten (F[1,45]= 7.58; p=0.009). Bestalde, benlafaxina emandako saguek seruma emandakoek baino lehenespen eta kontsumo txikiagoak azaldu zituzten (F[1,45]= 8.44; p=0.006 eta F[1,45]= 19.54; p<0.001) hurrenez hurren (7b grafikoa). Jan kontsumoan berriz, ez zen estresagatiko ezberdintasunik aurkitu, bai ordea farmakoagatikoa. Zehazki, benlafaxina jasotako taldeak janari gutxiago kontsumitu zuen (F[1,45]= 11.28; p=0.002) (8. grafikoa). Ez zen elkarrekintza estatistikorik aurkitu farmakoa eta estresaren artean sakarosa lehenespen ala kontsumoari (7c grafikoa) zein jan kontsumoari zegokionean. Ur kontsumoaren inguruan ere ez zen ezberdintasunik aurkitu.
Estresak ez zuen eraginik izan OFT proban saguek ibilitako distantzian edo geldirik pasatako denboran, ez eta eremuko irekiko erdialde edo kanpoaldean emandako denboran edota eremu batetik bestera egindako sarrera kopuruan ere. Era berean, benlafaxinak ez zuen eraginik izan aldagai horietan. 4.2.1.3 FST proba
ezta jokabide horiek hasi arteko latentzian ere. Halaber, benlafaxinak ez zuen eraginik izan proba honetan.
Fisherren test zehatzak erakutsi zuenez, estresak eragina izan zuen whisking jokabidearen adierazpenean. Talde estresatuan subjektuen %64ak zituen bibrisa motzak, kontroletan bibrisa motzen banaketa %36ra mugatu zen bitartean (p=0,044) (9. grafikoa). Benlafaxinak ez zuen aldagai honen distribuzioan efekturik izan.
Plasmako kortikosterona mailari dagokionean, neurketa errepikatuen hiru faktoreko (denbora, estresa eta farmakoa) ANOVAk adierazi zuenez, denbora faktoreak (F[1,43]= 62.85; p<0.001) eta estres faktoreak (F[1,43]= 10.85; p=0.002) eragina izan zuten, eta bi faktoreek elkarrekintza erakutsi zuten gainera (denbora * estresa) (F[1,43]= 14.15; p<0.001. Denbora faktoreari dagokionean, 29. egunetik 50. egunerako kortikosterona igoera adierazi zuen analisiak aztertutako talde guztietan (F[1,44]= 41.14; p<0.001). Estres faktorearen kasuan, 29. eguneko kortikosterona maila handiagoa zen talde estresatuan (F[1,46]= 18.93; p<0.001), eta beste horrenbeste 50. eguneko aldagai anitzeko analisiaren arabera (F[1,45]= 4.47; p=0.04). Bi faktoreen arteko elkarrekintza aztertzerakoan ikusi zenez, zehazki, 1. egunetik 29. egunera igo zen talde estresatuaren kortikosterona maila kontrolena baino gehiago (F[1,44]= 9.87; p=0.003). Benlafaxinak ez zuen inolako efektu edo elkarrekintzarik azaldu (11. grafikoa).
Hipotalamoko hartzaile glukokortikoideen mRNA espresio mailari dagokionez, faktore biko ANOVAren arabera, kontrol taldeak baino GR mRNA espresio maila handiagoa zuen estres taldeak (F[1,46]= 5,030; p=0.030). Bestetik, benlafaxina emandako saguetan MR espresioak beheranzko joera erakutsi zuen seruma emandakoen aldean (F[1,45]= 4.04; p=0.051). Ez zen tratamendua eta estresaren arteko elkarrekintzarik topatu, ezta bi hartzaileen ratioaren gaineko ezberdintasunik ere. †
batezbesteko moduan adierazi dira (±batezbestekoaren errore estandarra, BEE). *p<0.05 eta ᵩp<0.07. Hipokanpoan berriz, benlafaxina jasotako subjektuek, seruma jasotakoen aldean, GR mRNA espresio handiagoa zutela erakutsi zuen faktore biko analisiak (F[1,46]= 6.55; p=0.014) (13a grafikoa). Horrekin batera, MR/GR ratioa txikiagotu zuen benlafaxinak (F[1,46]= 6.289; p=0.016) (13c grafikoa). Estresak ez zuen eragin ez eta tratamendua eta estresaren arteko elkarrekintzarik topatu.
Hipotalamoko estrogeno hartzaileen mRNA espresioan ez zen estresa edo farmakoagatiko aldaketarik aurkitu, ezta bi faktoreen arteko elkarrekintzarik ere. Hipokanpoan berriz, talde estresatuak ERα espresio handiagoa erakutsi zuen kontrol taldearekin konparatuta (F[1,46]= 7,08; p=0.011) (14a grafikoa). Benlafaxinak ez zuen aldaketa edo elkarrekintzarik eragin, eta ez zen ERβ mRNA espresioan edo ERα/ERβ ratioan ezberdintasunik aurkitu (14b, c grafikoak).
Hipokanpoan estresak ez zuen inolako eraginik izan zitokinetan faktore biko ANOVAren arabera (15 b,c eta d). Benlafaxinak berriz, IL-1β espresio mailak areagotzea eragin zuen (F[1,46]= 5.19; p=0.027) (15a grafikoa). Ez zen bi faktoreen arteko elkarrekintzarik aurkitu, ez eta zitokina pro- eta antinflamatorioaren arteko ratio ezberdintasunik (15e grafikoa.
16. grafikoa. Estriatuko zitokinen mRNA espresio mailak. (a) IL-1β, IL-6, TNF-α eta IL-10 mRNA espresio maila erlatiboak, eta (b) zitokina pro-inflammatorio eta anti-inflammatorioen arteko ratioak. Datuak batezbesteko moduan adierazi dira (±batezbestekoaren errore estandarra, BEE).*p<0.05. Estres-serum taldearekin alderatuta: #p<0.05 eta †p<0.01.
mailaren kasuan ere (F[1,46]=11.097; p=0.002) (17b grafikoa). KYN/TRYP ratioari dagokionean, talde estresatuak ratio altuagoa erakutsi zuen kontrol taldearen aldean (F[1,46]=7.621; p=0.008) (17c grafikoa). Hipokanpoan HPLC bidez neurtutako gainerako aldagaietan ez zen aldaketarik aurkitu. Ez zen bi faktoreen arteko elkarrekintzarik ikusi.
Aldagai anitzeko analisiak ez zuen estresaren edo farmakoaren eraginik aurkitu estriatuko monoamina, metabolito edo amino azidoetan, ezta haien arteko ratioetan ere.
eragin zuen (F[3,46]=6.18; p=0.017) (18b grafikoa), baina ez zen bi faktoreen arteko elkarrekintzarik eman (18c grafikoa).
Bestetik, kortex prefrontalean estres taldeak DOPAC maila handiagoa erakutsi zuen kontrolekin konparatuta (F[1,46]=9.079; p=0.004) (19a grafikoa), eta estres eta farmakoa faktoreen arteko elkarrekintza egon zen (F[1,46]=4.842; p=0.033) (19b grafikoa). Post hoc analisiaren arabera, estr es-benlafaxina taldeak bi azpitalde kontrolek baino DOPAC maila handiagoa zuen (p=0.048 KS taldearekiko eta p=0.003 KB taldearekiko) (19c grafikoa). Neurtutako gainerako aldagaietan ez da aldaketarik aurkitu.
Bigarren esperimentuan jasotako emaitzek adierazten dutenez, ESKE eredua zazpi astez aplikatzeak ere, oro har, depresio-motako zeinu fisiologiko eta jokabide aldaketak eragin ditu sagu eme estresatuetan. Bestalde, benlafaxina tratamenduak ez du jokabide aldaketak arintzerik lortu, baina hantura prozesua eta HPA ardatza barne-hartzen dituzten zenbait aldagai fisiologikori eragin die. Hasteko, SPT proban bildutako datuek depresio-motako jokabidea iradokitzen dute, estresatutako saguek sakarosa kontsumo eta lehenespen txikiagoak agertu baitituzte kontrolen aldean. Lehen esperimentuan topatutako anhedonia jokabideak jarraipena izan du beraz. Aurrez esan bezala, anhedonia depresioaren sintoma nagusitzat hartzen da, eta depresio-motako endofenotipoarekin lotzen da. FST proban berriz, saguek gelditasunean iragandako denboran ez da 7 asteko ESKE-ren mendeko alderik aurkitu, estres prozedura eta iraupen berberak erabilitako beste lan batekin ados (Saavedra-Rodríguez eta Feig, 2013), eta 4 asteko ESKE erabilita Herzog et al.-ek (2009) eta gure aurreko esperimentuak adierazitakoarekin bat. Osotasunean, lan horiek iradokitzen dute iraupen ezberdina erabilita ere, ESKE ereduak ez duela karraskari emeen FST probako gelditasunean aldaketarik eragiten. Bestalde, aurreko esperimentuan estresak FST proban eragindako antsietate-motako aldaketak ez du segidarik izan estresa 7 astera luzatzean, igeriketa proban aurrez jazotako eskalada jokabide areagotua desagertu egin baita. Gainera, OFT proban aztertutako aldagaiek ez dute
domeinu ezberdinak neurtzen dituztela, eta probek animaliaren egoera emozionala atzemateko duten gaitasuna subjektuaren sexu eta arrazaren, eta erabilitako testak jokabidea hautemateko duen doitasunaren araberakoa izan daitekeela (Schmidt et al., 2010). Beraz, nahiz eta goian OFT-ren inguruan aipatutako datuek ESKE-k proba horretan antsietatemotako jokabiderik eragiten ez dutela iradokitzen duten, interpretazioa tentuz egin behar da. Beste aukera bat litzake, tradizionalki sagu arrekin erabilitako proba hau emeetan aldaketak antzemateko egokia ez izatea. Izan ere, sagu emeen oinarrizko lokomozio jarduera arrena baino handiagoa da, eta sexuaren araberako berezko jokabide ezberdintasunek eta erabilitako prozedura metodologikoen zehaztasun ezak emaitzen interpretazioa kolokan jar dezakete (Simpson eta Kelly, 2012). Hots, baliteke emeetan interpretazio zehatza lortzeko OFT proba eremu handiagoan edota denbora luzeagoan egin behar izatea. Baina, nahasmendu psikiatrikoak eta tratamenduak ebaluatzeari dagokionean, oraingoz ez da irizpideak sexuaren arabera doitzeko animalia-proba berriak garatzeko edota tradizionalak egokitzeko saiakerarik egin (Kokras eta Dalla, 2014). Ildo beretik, saguak ezegonkortasun sozial kronikoa jasotzen ari direnean euren arteko interakzio soziala ebaluatzea lagungarri gerta liteke estresaren efektuaren nondik norakoa argitzeko. Halabaina, sagu emeek sare sozialak eratzeko eta elkarrekintza sozialerako erabiltzen dituzten jokabideen inguruan egindako behaketak urriak dira, arren elkarrekintza sozialaren gaineko xehetasunak etogrametan sailkatu diren bitartean (Brain, 1972).
Benlafaxinari dagokionez, estresak aldaketarik eragin ez duen parametroetan farmakoak ere ez du efekturik izan, hots, FST eta OFT probetan neurtutako jokabide aldagaietan. Aitzitik, estresak eragina izandako jokabide aldagaietan, SPTn eta whisking jokabidean alegia, farmakoak ez du efektu lehengoratzailerik izan, esperotakoaren aurka. Gainera, SPT proban farmakoak sakarosa kontsumoa, lehenespena eta jan kontsumoa murriztu ditu. Norabide berean, benlafaxinak eta serotonina eta noradrenalinaren birkaptazioaren beste inhibitzaile batzuek arratoi arren jan kontsumoa murriztu zutela aurkitu zen (Jackson, Needham, Hutchins, Mazurkiewicz eta Heal, 1997). Honen harira, azpimarratzekoa da benlafaxina hartzen duten pertsonen %11-k apetitu-galera pairatzen duela (Thomson, 2004). Bestetik, aipatu behar da jan kontsumoa murriztea eragin dezaketen albo-ondorioak izan ditzakeela benlafaxinak, goragalea esaterako (Bet, Hugtenburg, Penninx eta Hoogendijk, 2013). Hala ere, zaila da benlafaxinak SPT proban duen eragina finkatzea, subjektuak, dosiak, administrazio bideak eta emaitzak ezberdinak baitira lan batetik bestera (Mendez-David et al., 2017; Xing et al., 2013). Whisking jokabideari dagokionez, farmakoak eraginik izan ez duela ikusirik, baliteke benlafaxinaren ekintza mekanismoa berau murrizteko aproposena ez izatea, whisking jokabidearen atzean dauden oinarri biologikoak ezezagunak baitira oraino.
Gorputz pisuari dagokionean, lau asteko estresak eraginik izan ez bazuen ere, 7 asteko ESKE-k estresatuen pisu irabazia kontrolena baino txikiagoa izatea eragin du, eta ezberdintasun hori 50. eguenean taldeen arteko gorputz pisua alderatzean ere islatu da. Emaitza horiek bat datoz emeetan ezegonkortasun soziala aplikatutako beste zenbait lanekin (Baranyi et al., 2005; Dadomo et al., 2017), baina ez guztiekin (Jarcho et al., 2016; Schmidt et al., 2010). Nahasmendu afektiboak ikertzeko luze erabilitako porrot sozialaren estresak ere emaitza ezberdinak jaso izan ditu gorputz aldagai honen inguruan, eta nolanahi ere, gorputz pisuaren goranzko zein beheranzko bilakaerak estresa eraginkorra izan dela adierazten duela kontsideratzen da, bilakaera kontrol taldearekiko ezberdina bada behintzat (Kubota, Goto, Hagiya, Chohnan eta Toyoda, 2016; Takahashi et al., 2017). Hala ere, benlafaxinak ez zuen inolako eraginik izan saguen pisu irabazian, porrot-sozial bidezko estres kronikoa jasandako sagu arretan benlafaxina dosi berbera 30 egunez eman eta gero aurkitutakoarekin ados (Venzala, García-García, Elizalde, Delagrange eta Tordera, 2012). Gure laginean ikusitakoaren arabera, farmakoak 50. egunean neurtutako jan kontsumoa txikiagoa izatea eragin zuen. Hala ere, tratamendu farmakologikoak ez zuen eraginik izan saguen gorputz pisuan. Kortikosterona mailen bilakaerari erreparatuz, estres zein kontrol taldeetan igo da 29. egunetik 50.era, eta aldaketa hori karraskarietan adinean aurrera egin ahala nabarmentzen den kortikosterona igoera fisiologikoarekin bateragarria da (Barrientos et al., 2015; Garrido, de Blas, del Arco, Segovia eta Mora, 2012; Kolbe, Palme, Tichy eta Rülicke, 2015).
Hala ere, lehen egunetik esperimentua amaitu arteko kortikosterona igoera handiago izan da talde estresatuan, eta gainera 29. eta 50. egunetako kortikosterona kontzentrazioak handiagoak izan ziren estresatuetan, lehen esperimentuan topatutako estres egoera mantendu denaren adierazgarri, eta beste autoreek aurkitutakoarekin bat (Schmidt et al., 2010). Hipokanpoko hartzaile glukokortikoideei dagokienean, estresak ez du aldaketarik eragin. Hipotalamoan berriz, zazpi asteko estresak GR mRNA espresioa handitu du, lau asteko estresak jaitsi egin zuen bitartean. Gure bi esperimentuetan kortikosterona mailak areagotuta daudela ikusirik, GR espresioaren sekuentzia horrek estresaldiaren iraupenaren araberako dinamika ezberdina adieraz dezake HPA ardatzean. Lehenik, lau asteko estresaren ondoriozko kortikosterona maila handiei erantzunez, neurtutako GR espresioaren gutxitzeak hartzaile hauen beheranzko erregulazioa adierazi zuen. Egoera horrek, lehenengo esperimentuan adierazi dugun bezala, depresioan gertatu ohi den HPA ardatzaren hiperaktibitatea islatzen du (Raison eta Miller, 2003). Etengabeko estresa zazpi astera luzatutakoan aurkitutako GR espresioa areagotua HPA ardatzaren hiperaktibitatea doitzearen seinale izan daiteke. Zenbait lanek GR maila handituak kortikosterona kontzentrazioa jaistea eragiten duela adierazi baitute (Reichardt et al., 2000; Ridder, 2005; Zhang et al., 2009; Zimmer eta Spencer, 2014). Gure laginean, analisien unean neurtutako GR espresio areagotuak ez du kortikosterona maila jaisterik lortu, estresaren
eraginez GR-en funtzioa desdoitu denaren seinale. Zehazki, estresarekiko erantzun neuroendokrinoa amaitzeko, beste gene batzuekin batera, CRH genearen transkripzioa inhibitu behar da, GR-en zitosoletik nukleorako translokazioa dela medio. Baina, HPA ardatzeko sexu ezberdintasun biologikoak izaki, estres kronikoak translokazioa galarazi dezake espresuki subjektu emeetan (Bourke et al., 2013). Hortaz, GR maila altuen aurrean kortikosteronak behera ez egitea gerta daiteke, CRH transkripzioak martxan jarraitzen duelako estresarekiko erantzun neuroendokrinoa etetea galaraziz (Bangasser, 2013). Datu hauen harira, interesgarria litzake aurrerantzean CRH mailak neurtzea subjektu emeak erabilitako estresereduetan. Bestalde, benlafaxinak bere aldetik ez du inolako eraginik izan kortikosterona mailan. Emaitza kontrajarriak jaso dira aldagai honen inguruan; batetik, 24 egunez 10 mg/kg-ko benlafaxina dosiak ez zuen kortikosteronarengan eraginik izan estresatutako arratoi arretan (Connor et al., 2000). Xing et al.-ek (2013) ordea, 21 egunez dosi berbera emanda, benlafaxinak estres kronikoa nozitutako arratoi ar eta emeen kortikosterona maila altuak jaistea lortu zuen, baina efektua sexuaren arabera ezberdindu zen, emeetan eraginkortasun txikiagoa izanik. Azpimarratzekoa da bi lan horietan, gure lanean ez bezala, estresa aplikatu aurretik hasi zela benlafaxinaren administrazioa, eta ez depresio antzerako egoera sortu eta gero. Metodologia ezberdintasun hori ikerketa batetik bestera jasotako emaitzen desadostasunaren erantzule izan daiteke. Zalantzarik gabe, beste hainbat aldagaiek ere izan dezakete
eragina benlafaxinak kortikosterona maila lehengoratzeko duen gaitasunean, hala nola, estres prozeduraren ezaugarriek, farmakoaren dosiak eta administrazio bideak. Hipokanpoko hartzaile glukokortikoideei dagokienean berriz, benlafaxinak GR espresioa igo du, goranzko erregulazio hori farmakoek ekintza antidepresiboa lortzeko mekanismoen artean proposatuetako bat delarik (Pariante, 2004, 2006; Yau et al., 2007), eta aldaketa monoaminergikoez aparteko mekanismoen bidez gerta daitekeena (Lai et al., 2003; Okugawa et al., 1999). Bestetik, hipotalamoan, benlafaxinak ez zuen aldaketa esanguratsurik eragin. Zentzu horretan, aintzat hartu behar da hartzaile glukokortikoideen distribuzioa eta farmakoaren banatzea egituraren araberakoa denez, estresaren eta farmakoaren eragina ezberdina izan daitekeela egitura batetik bestera (Eskelund et al., 2017; ter Heegde, De Rijk eta Vinkers, 2015).
jokabide erantzunak modu ezberdinean espresatu daitezke ar eta emeetan. Ildo horretatik, estriatuan aurkitutako IL-6 espresioaren gorakada SPTn aurkitutako anhedoniarekin lotuta egon daiteke, eta baliteke lehen esperimentuan aurkitutako anhedonia jokabidea ere parametro fisiologiko horrekin lotuta egotea, nahiz eta estriatua neurtu ez genuenez ezin dugun baieztatu. Estriatua sari sisteman inplikatutako egitura da (Der-Avakian eta Markou, 2012), eta estres akutuaren ondorioz plasman IL-6 maila handiak zituzten emakumeetan, bigarren estresore baten aurrean sariaren aurresate-errore seinalizazio murritza aurkitu zuten (Treadway et al., 2017). Era berean, IL-6 areagotzea accumbens nukleoko dopamina gutxitzearekin erlazionatu izan da (Song et al., 1999). Gure laginean ordea, ez dugu estriatuko dopamina mailetan alderik aurkitu, baina kontuan izan behar da egitura osoa aztertu dugula, eta ez accumbens nukleoa modu isolatuan.
litzake kortex prefrontaleko sistema dopaminergikoak whisking-aren agerpenean izan dezakeen eragina aztertzea.
handituz. Benlafaxinak berriz, estresak areagotutako IL-6/IL-10 ratioa lehengoratu badu, eta hipokanpoko GR espresioa igo badu ere, oro har, ez ditu esperotako efektuak eragin, eta estresak eragindako aldaketa fisiologikoak ikusita, baliteke bere ekintza mekanismoa aproposena ez izatea aurkitutako aldaketak lehengoratzeko. Hala ere, kontuan izan behar da, benlafaxinaren inguruan argitaratutako emaitza prekliniko gehienak farmakoa modu prebentiboan emanda jasotakoak direla. Gurean berriz, antidepresiboaren administrazioa sintomak agertu ostean hasi da. Metodologia ezberdintasun hori, ikerketen arteko desadostasunen erantzule izan liteke hein handi batean. Zentzu horretan, kontuan izan behar da errealitate klinikoan antidepresiboak sintomak agertutakoan preskribatzen direla, eta ez lehenago. Farmakoa estresak efektua egin aurretik administratuz gero, nahasmenduaren sintomak tratatu ez, eta jokabide aldaketa antzuak eragiteko arriskua dago (Czéh, Fuchs, Wiborg eta Simon, 2016). Esate baterako, arratoi arrekin egindako ikerketa baten arabera, ikasketa afektiboa gertatu aurretik benlafaxina administratzeak joera positibo bat eragin zuen, aurrez ikasitako joera negatiboa leheneratzeko garaian eraginik izan ez zuen bitartean (Stuart et al., 2015). Etorkizuneko ikerketei begira, ESKE ereduak sagu emeetan depresio-motako aldaketa fisiologikoak eta jokabide aldaketak eragiten dituela ikusirik, interesgarria litzake estres-eredu hau beste ekintza mekanismo bat duten antidepresiboak probatzeko erabiltzea. Bestetik,
estresari lotutako nahasmendu ereduak ebaluatzeko sortutako jokabide probak animalia arretan oinarrituta daudenez, emeen jarduera aldaketak hauteman ahal izateko proben egokitzapena lantzea zilegi litzake. Animalia ereduetan jokabide irizpideak sexu berezitasunak errespetatuz doitu ezean ez dira errealitatea islatzen duten emaitzak jasoko, gizakietan sexuaren araberako ezberdintasunak aurkitu baitira depresioaren sintomatologian, emakumeetan depresio zeinuak antsietate zeinuekin batera sarri agertzen direlarik (Keers eta Aitchison, 2010; Marcus et al., 2008). Azkenik, emeen jokabide eta interakzio soziala balioesteko gidalerro espezifiko bat garatzeak subjektuen aurre egiteko estrategiak identifikatzen lagunduko luke, baita urrakortasun handiago ala txikiagoarekin lotutako jokabide profilak eta beraiekin lotutako aldaketa biologikoak identifikatzen ere.
Tesi honetako bi esperimentuetan jasotako emaitzak kontuan izanda, honakoa ondorioztatu daiteke: 1. Lau asteko ESKE ereduak HPA ardatzaren desregulazioa sortzen du, zehazki, kortikosterona maila altua eta hipotalamoko GR espresio areagotua eragin ditu, depresioarekin lotzen den HPA ardatzaren hiperaktibitatearen adierazle.
2. Lau asteko ESKE ereduak hipokanpoko IL-10 zitokina antiinflamatorioaren espresioa murrizten du, zitokina proinflamatorioen eta IDO entzimaren espresioa aldatu gabe; aldaketa hauek emeen zitokina erantzun espezifiko bat iradokitzen dutelarik.
3. Lau asteko ESKE ereduak hipokanpoko hiperaktibitate serotonergiko eta noradrenergikoa eragiten du, eta aktibitate serotoninergikoaren kasuan, 5- HT maila gutxituak estresak epe luzera gutxiegitasun monoaminergikoa eragin dezakeela iradokitzen du.
4. Lau asteko ESKE ereduak, aurrez aipatutako aldaketekin batera, antsietate eta depresio-motako jokabideak eragiten ditu.
5. Zazpi asteko ESKE ereduak ere HPA ardatzaren desregulazioa sortzen du, zehazki, hipotalamoko GR espresioa areagotzen du, antidepresiboek egin ohi duten modura, eta kortikosterona maila igotzen du, lau asteko estresak eragindako desregulazioarekiko patroi ezberdina adieraziz.
6. Zazpi asteko ESKE ereduak hipokanpoko 5-HT, 5-HIAA eta NA maila baxuekin azaltzen den gutxiegitasun monoaminergikoa eragiten du, baita estriatuko IL-6 espresio eta IL-6/IL-10 ratio areagotua ere, zeinak sakarosa lehenespen proban aurkitutako depresio-motako jokabidearen erantzule izan daitezkeen.
8. Lau nahiz zazpi asteko estresa pairatutako subjektuetan behatutako whisking jokabidearen gehitzeak emeetan manifestatutako jokabidearen dimentsio emozianalean asaldura iradokitzen du, eta honek, estres sozialaren efektua emeetan ebaluatzeko ohikoak ez diren jokabideak aintzat hartzeko beharra azpimarratzen du.
9. Oro har, ESKE eredua sagu emeetan fenotipo depresiboarekin loturiko jokabide aldaketak eta aldaketa fisiologikoak eragiteko gai dela esan daiteke.
10. Benlafaxina tratamenduak hipokanpoko GR espresioa areagotu zuen eta estriatuko IL-6/IL-10 ratioa gutxitu zuen, biak ere tratamendu antidepresiboaren ondorioz espero daitezkeen efektuak direlarik.
11. Benlafaxinak beste aldagai fisiologiko eta jokabide aldagaietan eragin ez izanak, adieraz dezake bere ekintza mekanismoa ez dela estres eredu honek sortzen dituen efektuak lehengoratzeko aproposena.
ERANSKINA I Eranskina 260 SAGU KAIOLA-KIDEAK BIRRITAN EZ EGOKITZEKO KONBINAZIO SISTEMA Taularen goiko lerroan eta ezkerreko zutabean koloreztatutako zenbakiek subjektuak irudikatzen dituzte. Taula barruko zenbakiek berriz, zazpi taldekatze egoeretako bakoitza, eta subjektu baten lerroari so eginez gero, egoera bakoitzean zein kaiola-kide egokitu zitzaizkion ikus daiteke. Adibidez: Ezkerreko zutabean kolore orlegiz dagoen 26 izeneko subjektuaren lerroan, hirutan aurkitzen da 1 egoera. Hiru 1 horietako bakoitzaren zutabea jarraituz gero, dagokion subjektua topatzen da goiko koloredun lerroan. Beraz, 26 subjektua 1. konbinazio egoeran 4, 31 eta 21 subjektuekin zegoen taldekatuta (ikus 9. irudia). | science |
addi-ef42f57e1b6d | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28924 | Understanding the meanings of sport and physical activity in prison: revealing incarcerated women's voices. | Martinez Merino, Nagore | 2018-07-16 | Doktorego tesi hau Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Doktoreak ez diren Ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzarekin gauzatu da (2015-2018) [PRE_2014_1_297].
Biluzten
Biluztearen ariketa da eskerrak ematekoa, jantzitakoa erantzi, eta oihal konplexu hau josten ibili zareten isilpeko jostun horien guztien izenak harilkatzekoa. Zuen laguntzari esker mimoz eman diot lan honi bere azken puntada.
Bidean topatu, bidelagun hasi eta bidea amaituta ere lagun izaten jarraituko duenari zer esan, Neri. Esker eta animo beroenak ere zuretzako, aurrera egiteko beharrezko makulu bikaina izan baitzara. Aldapan gora edo behera egonda ere, kezka, hausnarketa, irri edota zauriei toki bat egin izan ahal diedalako zure
un cable con la revisión sistemática. Amaieran orrazketa lanetan ibili zareten Amaia Zaldua eta Xabier Eizagirreri, zuen prestutasun, eskuzabaltasun eta egindako lan finagatik. Jon Arangureni, hitzei forma eta bizitza emateagatik azaleko ilustrazio eder honetan, zure pazientzia eta lan bikainagatik. Mila esker zuei guztiei.
Fakultateko zenbait pertsonek ere ipini dute lan honetan beraien alea: Ruth Cayerori, eskainitako laguntza eta emandako babesagatik; Julen Idarreta eta Luix Mari Zulaikari, Gasteizerako joan-etorriak erraztu eta goxatzeagatik; Asier Oiarbideri, tesia egitera animatzeagatik; Argia Langaricari, datu baseetan beharrezko laguntza eskaintzeagatik; Raúl Martínez de Santosi, ingelesean egindako zuzenketengatik; Inmari, liburutegian beti irribarrez hartzeagatik. Bulegoko kideei, lehengo eta oraingoei, eta bulegoko ateak irekita nituela gogorarazi didazuen irakasle guztiei. Eskerrik asko zuei ere.
Ikerketa arloko aliatu eta aditu feministentzat ere nire eskerrak: Estibaliz de Miguel-Calvo eta Maria Ruiz-Torradori, emandako aholku eta laguntzagatik, proiektu ezberdinetan gutaz gogoratzeagatik eta Sin Rejas sarera batzeagatik. Era berean, Sin Rejas-en bidez ezagutu ahal izan ditudan emakume zoragarri bezain inspiratzaileei ere nire miresmen eta eskerrik zintzoenak: Cassandra, Milenta eta CAMPAko emakume militanteei, Paz Frances-Lecumberriri, eta, bereziki, muxu handi bana eskaini nahi nieke Rakel eta Kathyari.
Gertukoengana hurbilduko naiz orain, eduki edo formetan gehiegi lagundu ez duzuela pentsatuko duzuen arren, tesi hau erditzeko beharrezkoak bezain garrantzitsuak izan zaretelako:
Aitari, oinak lurrean izanda, izarrei begira ipintzeagatik. Amari, energia eta bizipoz amaiezin hori transmititzeaz gain, emandako maitasun eta mimo
horregatik guztiagatik. Ahizpari, ausarta eta abenturazalea izateko grina pizteagatik. Anaiari, filosofatzeaz gain, sormenari tokia egiten irakasteagatik. Zareten bezalakoak izateagatik, eskerrik asko.
Familia zabalari, erakutsitako interes eta eskainitako babesagatik. Aipamen berezia Saioari, eskubaloian, dantzan eta familia bazkari guztietan aguantatzeaz gain, beti alboan eta laguntzeko prest egoteagatik. Mila esker.
Lagun kuttunei, emandako bulkada eta maitasun horregatik guztiagatik. Nire urduritasun eta buruhausteei irribarrez erantzuteagatik. Barrenak askatu behar izan ditudan bakoitzean belarriak prest izateagatik. Zuen pazientzia, animo, besarkada eta hitz goxo bakoitzarengatik. Mila esker lan honetan zutik mantendu eta aurrera egiteko indarra emateagatik: Andrea, Atxu, Biko, Crispi, Garazi, Jani, Jone, Kris, Maider, Miren, Negra, Nere, Txiki, Uxo, Xabet. Maitagarri bezain zoragarriak zarete.
Ametsen kontrabandoan, barra izkinetako konspiratzaile, bizitza elkarrekin abordatzen dugun pirata eta sorgin guztiei. Biderik egon gabe bidaiatzen erakutsi didazuenei. Oinak eta herria astintzen, asteartero irri artean dantzan ipintzen nauzuenei. Liga irabaztea baino altxor ederragoa zein den aspaldi erakutsi zenidatenei. Raquel eta Luisi, elkarrekin etxean laster egingo dugun unblen-ble horregatik: Gora gu ta gutarrak!
Eskerrak ere era batera edo bestera urte hauetan zehar ikerketarekiko interesa erakutsi, ekarpenak egin edota animo hitzak oparitu dizkidazuen guztiei. Zuen guztion izenak aipatzea ezinezkoa zaidan arren, ondo gogoan zaituztet. Bihotzez, eskerrik asko!
Azkenik, txoko berezi bezain berezitua zuei zor dizuet, emakume miresgarri guzti horiei. Preso zein preso ohi, zuen denbora eta konfiantza eskaintzeaz gain, zuen zauri zahar eta berriak erakutsi zein bihotzak zabaltzeagatik. Zuek gabe lan hau ez zelako posible izango, bihotz-bihotzez, mila esker: Nadia, Ekhine, Haizea, Simone, Mariana, Natalia, Eguzki, Carolina, Sonia, Casandra, Ana, Mónica, Macarena, Izar, Beatriz, Marady eta aipatu ezin diren beste guztiak. Zuei esker da lan hau, zuena eta zuentzako. Egunen batean espetxeari buruz lan gehiago egon ez daitezen. Apur ditzagun kateak.
Mila esker zuei guztiei.
Hiru kolore ontzi, bi pintzel eta mundua pintatzeko agintzen dute. "Egin munduaren mapa" esan didate. Baina nik ez dakit mundu osoa pintatzen. Nik leihoa pintatzen dakit bakarrik. Edonon zabaltzen dut leihoa, munduko zati txiki bat ikusteko. Koloreak ez dira nahikoa mundu osoa pintatzeko, pintzelak ere ez. Eta neu ere ez. Zelan pintatuko dut mundu osoa, gauza txiki bati begira jada begiak zabalik gelditzen banaiz eta ahoa zabalik?
Espetxeko atarian
"¡Paren el mundo, que me quiero bajar!", oihukatzen du Mafaldak haserre tira batean. Makina bat aldiz pentsatu dut neuk ere neure baitarako, zein gustura arituko nintzatekeen kuartakerre1 garrasika kalean, txikiagoak gineneko garaietan lez, jolasa –bizitza– berriz has zedin eskatuz. Badirudi ume artean guztiek ulertu eta onartzen dutela zerbait oker atera bada, norbaitek 'tranpa' egin badu, edota baloia urrutira bidaliz gero, kuartakerre entzun bezain pronto jolasa eten eta berriro hasi behar dela, parte hartzaileen aukera berdintasuna bermatuz. Haurtzarotik helduarora jauzi egitean, baina, halako kontuak parkean ahaztu zitzaizkigula dirudi, bidegabekeriak eta zapalkuntza ezberdinak egunerokoan nagusitzen zaizkigularik. Iluntasunari argi izpiez aurre egiten zaion bezalaxe, eta Eduardo Galeanok2 esandako "somos lo que hacemos para cambiar lo que somos" kontuan izanda, gertuko errealitateari erreparatuz gero, eraldaketarako tresna garela sinesten dut. Lan xume honekin, nire argi izpia eskaini nahi nioke espetxeen errealitate ilun zein ezezagunari. Kartzela eta unibertsitatearen zein kartzela eta kalearen arteko distantzia erraldoi hauetan, zubien eraikuntza sustatu nahi dut. Zubi honek, halaber, baditu hiru zutabe nagusi.
amildegien kontzientzia hartzeko ezinbesteko tresna bilakatu direlarik betaurreko moreak nire egunerokotasunean. Bigarrenik, euskaldun izateak ere badu zeresana espetxeekiko arreta berezi honekin. Angela Davisen3 arabera, gatazka politiko baten ondorioz presoak dituzten herriek gertuago sumatzen omen dituzte kartzelak, baita euren beharra maizago itaundu ere. Gure herria txikia izanik, ez da zaila izaten espetxea dastatu zein beronen ondorioekin bizitzen ikasi behar izan duten euskal herritarrekin topo egitea. Putzuzulo4 Amets Fabrikako X. Kopla Txapelketan abestu zen bezalaxe, hemen "harri-orriar sartzen gara kartzelan". Azkenik, eskubaloian zein euskal dantzetan jardundako urteengatik eta hezkuntza ez formalean jolasekiko hartutako maitasunaren eragin nagusiagatik, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzien Fakultatean (egungo Hezkuntza eta Kirol Fakultatea) amaitu nuen. Halaber, aisia eta kirola ikasgairako irakasleak duela urte batzuk eskatutako lan baten diseinuaren atzean gordetzen da tesi honen hazia.
Aipatu ikasgaian aisialdi eskaintzarako proiektu bat gauzatu behar genuen. Sentsibilitate handiko taldekide ameslariekin elkartuta, espetxean zerbait egitea interesgarria izan zitekeela otu zitzaigun. Hurbildu bezain pronto dastatu genuen, ordea, kartzeletako hormen gogortasuna. Burututako lehen bileran argi utzi ziguten, batetik, ez zutela unibertsitatearekin harremanik izan nahi, eta, bestetik, hainbat segurtasun kontu medio, arras konplikatua izango zela bertan zerbait gauzatzea. Ateak ixtean, ordea, leiho eder bat zabaldu zitzaigun aurrez aurre: Zumarragako Ibaiondo Heziketa Zentroa. Ezagun baten bidez bertakoekin harremanetan jartzea lortu eta hasieratik elkarlanerako prestasuna zein eskuzabaltasuna erakutsi zuten. Ikasgairako egin beharreko proiektua, beraz, ikasgelatik haratago gauzatzeko beta izan genuen, guztiontzat berezia izan den kapitulua idatziz geure bizi-orrietan. Zortzi egunez, askatasunik gabe bizi ziren
3 Kartzela Kalera! Emakumeak eta Kartzela jardunaldiak. 2016ko otsailaren 5ean, Bilbon. 4 Putzuzulo Amets Fabrika Zarauzko gaztetxea da.
Espetxeko atarian
gazteekin hainbat jarduera zein jolas burutu genituen, eta zortzi saiok askorako ematen ez dutela pentsa genezakeen arren, zenbait galdera suspertzen hasi ziren.
Kausalitateak kausalitate, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientziak unibertsitate masterrean amaitu, eta bertako aurkezpenean agertu zen Oidui Usabiaga irakaslea, buruan orain arte dabilkidan galdera jaurtiz klaseari: Eta zuek, prest egongo zinatekete bi urtez espetxean emakumeekin egoteko? Bi urtez barruan egoteko gai izango zinatekete? Hara! Aipatutako gaiek zeharkatu ninduten momentu horretan ni, eta berarekin bildu bezain pronto sartu ninduen ikerketa honen bizkarrezurra izan den taldera, Daniel Martos-Garcia eta Nerian MartínGonzálezekin batera osatutako lan-taldera, hain zuzen. Taldean burututako ikerketa da hau, beraz; eta, hargatik, batzuetan nire barrutik hitz egingo dudan arren, pluraletik ere adieraziko naiz. Nire tesia den arren, talde lan batean baitago oinarritu zein ezaugarritua.
Ordutik, lau urte pasatu dira noraezaren norabidezko lurretan5. Nora goazen jakiteko nondik gatozen jakitea ezinbestekoa omen denez, lehendabizi aurkezpentxo bat egiteko beharra sentitzen dut. Izan ere, egiletzaren ondotik, lan honek saihestu ezineko ondorengo zeihartasuna du: emakume zuri baten ahotsetik abiatzen da kontakizuna, arazo ekonomikorik gabeko familia bateko kalekume baten eskutik, aniztasun funtzionalik gabeko gorputzetik eta espetxealdia bere azalean bizi izan ez duen pertsona baten azaletik. Gainera, ikerketa gauzatzerako orduan, ez dut nire zaintzaren ardurapeko pertsonarik izan, eta Eusko Jaurlaritzaren Doktoratu Aurreko Programako Laguntzaren bitartez [PRE_2014_1_297], tesian sartu ditut nire soldatapeko lan orduak.
5 Mor More musika taldearen Istanteak abestiko hitzak.
Behin katamaloa erantzita, doktorego tesi honek hiru ardatz nagusi dituela azpimarratzea baino ez zait geratzen: emakumea, espetxea eta jarduera fisikoa eta kirola. Neure ahots, gorputz, azal, bizkarrezur zein zutabeak argi utzi izana espero dut. Orain zeuri begiak eta bihotza zabaltzeko baizik ez dizut eskatu nahi, bertako orriak sentitu eta gozatu ahal izateko.
Lehenengo kapitulu honetan, burututako bidea osatzeko helburuak, emandako urratsak eta beraien arteko harremana, zein guztia josteko beharrezkoa izan dudan metodologia, adierazten saiatuko naiz.
Bigarren kapituluan, emakume atxiloek kartzelan jarduera fisiko eta kirolak euren bizi kalitatean duen eraginaren eta betetzen dituen rolen inguruan adierazi didatena azalduko dut.
Hirugarren eta laugarren kapituluetan, literatura zientifikoan espetxeratutako emakumeen jarduera fisiko eta kirolaren inguruan gauzatutako ikerlanen bilaketa sistematikoa aurkituko duzu. Aipatu ikerlan horien edukietan gehiago sakondu eta emakume atxiloek jarduera fisiko eta kirola egiteko dituzten onura zein oztopoen inguruan jardungo dut laugarren atalean.
Espetxeko atarian
Bosgarren kapituluan, espetxean present dauden kontrol sozial eta botere harremanei jarduera fisikoa eta kirolaren bitartez emakume atxiloek aurre nola egiten ohi dioten azalduko dut.
Azkenik, seigarren kapituluan, irteerako aterantz gerturatuko gara. Lan honen ondorio nagusiak, bizi izandako mugak eta etorkizunerako proposamenak azalduko ditut. Era berean, bidaian zehar bizi izandako emozio eta buruhausteak partekatuko ditut zurekin aitorpen kontakizun baten bitartez.
1.3. Helburuak
Tesi honen helburu nagusia espetxeratutako emakumeentzat jarduera fisiko eta kirolak euren egunerokotasunean dituen esanahiak aztertzea eta ulertzea izan da. Helburu hau betetzeko, hainbat galdera eta helburu zehatz proposatu dira. Halaber, galdera hauei erantzun eraginkorra eman asmoz, ondorengo lau multzoetan antolatu dira helburu zehatzak:
- Lehen helburua: zein rol betetzen du jarduera fisikoak espetxeratutako emakumeentzat?
Espetxean jarduera fisikoak emakumeentzat betetzen dituen rolak aztertu. Hots, praktika fisikoetan parte hartzeak emakumeen maila psikologikoan, fisikoan, sozialean zein afektiboan duen eragina ikertu, bizi-kalitatea ardatz izanik. Ikerlan honen bidez kartzelako jarduera fisiko egituratuaren eraginkortasunerako gakoak aurkitu nahi izan dira, betiere emakume preso ohien bizipenen oroitzapenak abiapuntutzat hartuta.
- Bigarren helburua: zeintzuk dira eta zer diote orain arteko ikerketa gaiari buruzko lan zientifikoek?
Literatura zientifikoan emakumea, espetxea eta jarduera fisikoa aldagaiak aztertu dituzten ikerketak identifikatu eta euren kalitatea ebaluatu. Errebisio sistematiko baten bidez, ikerlanen jatorria, data, erabilitako metodologia zein jorratutako gai nagusien inguruko analisia osatu nahi izan da. Modu honetan, ordura arteko ikerketen ekarpenekin gaiaren egungo egoera zein den jakin nahi izan da.
- Hirugarren helburua: zeintzuk dira emakume atxiloek pairatzen dituzten onura eta oztopoak praktika motorra giltzapean burutzean?
Emakume presoek praktika fisikoa gauzatzean dituzten onuren zein oztopoen azterketa sakona egin eta askatasunean bizi diren emakumeen errealitatearekin alderatu. Literatura zientifikoan jasotako ikerlanak oinarri hartuta, espetxeratutako emakumeen parte hartze maila igotzea ahalbidetu dezakeen azterketa zehatz bat osatu nahi izan da.
- Laugarren helburua: jarduera fisiko eta kirola baliatu al dezakete emakumeek espetxearen kontrol sozial eta arauei aurre egiteko?
Jarduera fisiko eta kirolak espetxeratutako emakumeentzat mikro-erresistentzia gisa izan dezakeen rolean sakondu eta eurek horri buruz egiten duten interpretazioa jaso. Era honetara, kartzelaren kontrol sozialari zein zigor botere patriarkalari aurre egiteko estrategia bat izan daitekeen aztertu nahi izan da.
Espetxeko atarian
1.4. Tesiaren bizkarrezurra
Aurreko puntuan aipatu galdera zehatzen araberako lau ikerketen deskribapenaren bidez osatu da tesiaren bizkarrezurra. Azpiatal honetan ikerketa bakoitzaren zio nagusiak eta berauen arteko erlazioa aurkeztuko dut.
Tesiaren lehen urratsetan emakumeen ahotsak biltzera ekitea erabaki genuen, informazio aberasgarri bezain fidagarriaren jabe zirela kontuan izanda. Hala, lan hau osatzen duen lehen ikerketan espetxealdia pairatutako bost emakume elkarrizketatu eta kartzelan izandako jarduera fisikoko bizipenen inguruan galdekatu genituen. Elkarrizketatutako emakumeen arabera, jarduera fisikoa burutzeak maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan zuela ondorioztatu genuen lan honetan. Besteak beste, denbora zereginez betetzearen rola izatea, burdin artean bizi izandako egunerokotasunetik ihes egiteko aukera edo euskarri funtzioa bete zuen jarduera fisiko eta kirolak elkarrizketatutako emakumeentzat. Honenbestez, praktika fisikoek espetxeratuen bizi kalitatearen alderdi ezberdinetan sortzen zituzten onuren hautematea agerian uztea ahalbidetu zigun ikerketa honek, batez ere arlo pertsonalean jorraturiko bizi kalitateari dagozkion faktoreen hautematean. Lehen ikerketa ikergaiarekiko lehen hurbilpen eta oinarrizko abiapuntua izan zen. Hura gauzatzeko beharrezko literatura zientifikoa kontsultatu arren, eta espetxera sartzeko ezintasunaren ondotik, gaiaren inguruko errebisio sistematiko bat egitearen beharra ikusi genuen. Honela, ordura arte egindako ikerketak sistematikoki identifikatu eta jasoz, gaiaren inguruko informazio osatuagoa eskuratu nahi izan genuen.
1.4.2. Emakume presoek espetxean burututako jarduera fisiko eta kirolaren inguruko errebisio sistematikoa
Errebisio sistematikoak, jarduera fisiko eta kirola, espetxea eta emakumearen inguruan egindako ikerketak bildu eta gaiaren jakintzaren egungo egoera zein zen aztertzea ahalbidetu zigun. Era berean, hautatutako ikerketen kalitatean ipini genuen arreta, espresuki horretarako proposatutako kalitate irizpideei jarraiki, aintzat hartzeko lanak zirela ondorioztatuz. Jatorri ezberdinetako ikerlanak biltzeak gaiaren nazioarteko ikuspegi bat izaten lagundu zigun. Bestetik, ikertzaileek egindako ikerlanak gauzatzeko erabilitako metodologia aztertu genuen. Azkenik, errebisioan jasotako datuetatik induktiboki eratorritako gai eta edukien analisia gauzatu genuen. Analisi honetan, jarduera fisikoa burutzerako orduan emakume presoek zituzten onura eta oztopoena gailendu zen. Beraz, bi kontzeptu horien analisi sakonagoa egin nahian, hurrengo ikerketa gauzatzeari ekin genion.
1.4.3. Emakume presoek espetxean jarduera fisiko eta kirola burutzean hautemandako onura eta oztopoak
Hirugarren ikerketan, errebisio sistematikotik eratorritako gaiak kontuan izanda, emakume presoek jarduera fisiko eta kirola burutzerakoan izan ditzaketen onura eta oztopoen inguruko ikerlanak hautatu eta berauen analisi kualitatiboa gauzatu genuen. Izan ere, errebisioaren emaitzen arabera, espetxeratutako emakumeen parte hartze maila oso baxua da gizonezko presoen praktika mailarekin zein askatasunean bizi diren emakumeenekin alderatuz gero. Hargatik, onura eta oztopoak identifikatzeaz gain, sakonago aztertzea interesgarritzat jo genuen. Parte hartzearen igoeraren edo jaitsieraren gakoak identifikatzeko erabilgarri izan zitekeelakoan egin genuen azterketa sakonago hau. Aldi berean, errealitate hau askatasunean bizi diren emakumeekin alderatu
Espetxeko atarian
nahi izan genuen, antzekotasunen bat izan zezaketen edo ez aztertu asmoz. Ikerketa honen emaitzen ondotik, espetxean jarduera fisikoa eta kirolak mikroerresistentzia gisa emakume horiei sortarazitako onura literatura zientifikoan ez zegoela batere garatuta ikusita, eta honek espetxeko botere-harremanen 'jokoan' izan zezakeen eragina kontuan hartuta, laugarren ikerketari heltzea erabaki genuen.
1.4.4. Emakumeek espetxean egindako jarduera fisiko eta kirola: mikro-erresistentziarako abagunea
Azken ikerketan, jarduera fisiko eta kirola espetxealdiari aurre egiteko estrategia bat izan ote daitekeen aztertu nahi izan genuen. Egungo gizartean botere harremanak nabariak baldin badira, espetxean are eta nabariagoak dira (Bosworth, 1999; Foucault, 1995). Guztiz menpeko diren egoera honetan, norberarentzat zein norberaren egoera hobetu dezakeen estrategia oro bilatzea da jokabiderik naturalena (Rubin, 2015). Ildo beretik, espetxeratutako emakumeek kartzela zeharkatzen duen kontrol soziala jarduera fisiko eta kirolaren bidez hein txiki batean desorekatzea lortu ahal duten aztertzea izan zen ikerketa honen xede nagusia.
Galdera berri honi erantzun asmoz, guztira 16 sakoneko elkarrizketa gauzatu genituen. Sakoneko elkarrizketetatik eratorritako emaitzek osatu baldin bazuten ere azken lan hau, espetxeko testuinguruan egindako ezkutuko behaketak erabili genituen emaitzen triangulazioa burutu eta analisia aberasteko.
1.4.5. Ikerketa gauzatzeko emandako pausoen deskribapen grafikoa
Jarraian agertzen den I irudian tesia osatzen duten lau lanetara heltzeko gauzatutako bidea zein beraien arteko loturak erakutsi nahi izan dira. Era berean, ikerketak gauzatzeko (eta triangulatzeko) teknikak agertzen dira. Nahiz eta zuzenean kapituluen analisirako ez erabili, triangulaziorako gizarte langileei elkarrizketak eta espetxe testuinguruan zenbait behaketa gauzatu dira. Elkarrizketen bidez, aztertutako errealitatearen beste ikuspegi bat jaso nahi izan da eta behaketen bidez, aldiz, errealitatea bera sakonago ezagutzeko parada izan da.
Espetxeko atarian
I irudia. Tesia osatzeko burututako ikerketen arteko erlazioaren azalpen grafikoa. Bertan, datuak jasotzeko (DJT) eta aztertzeko (DAT) erabilitako tekniken zehaztapena egin da.
1. ikerketa: JFK rola emakume presoen bizi kalitatean 2. ikerketa: Emakume presoek espetxean burututako JFKren inguruko errebisio sistematikoa eta edukien analisia 3. ikerketa: Emakume presoek espetxean JFK burutzean hautemandako onura eta oztopoak Kristalizazio metodologikoa: behaketak eta gizarte langileekin elkarrizketak DJT: Errebisio sistematikoa DAT: Edukiaren analisia Jarduera fisiko eta kirolaren (JFK) esanahiak espetxeratutako emakumeentzat
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espetxeko atarian
Espainiako Barne Ministerioak10 argitaratutako datuen arabera, 2014ko otsailean Estatu Espainiarrean 66.881 pertsona zeuden espetxeratuak; horietatik 4.278 ziren emakumezkoak, hau da, %6,39. Estatu Frantsesean11, aldiz, 81.053 pertsona zeuden preso 2014ko maiatzean, emakumezkoak 2.851 zirelarik, hots, %3,5. Euskal Herrian dauden espetxeetan ere emakumezkoen kopurua antzekoa da (%6,4). 2014ko otsailean, Euskal Autonomi Erkidegoan 1.374 pertsona zeuden preso, eta 159 ziren emakumezkoak (%11,6), eta Nafarroan, berriz, 317 zeuden, horietatik 24 emakumezkoak zirelarik (%7,6). Baionako espetxean 75 gizon zeuden 2014ko maiatzean, emakumezko bakar bat ere ez. Datuek islatzen duten bezala, emakumearen presentzia espetxean urria da, eta gutxiengoa izatea onuragarria baino beraien aurka doan alderdia izan ohi da espetxean (Alvarado, 2012).
Presoak askatasunik gabe bizi diren pertsonak dira, delitu edo falta baten ondorioz espetxeratuak izan direnak (García, Vázquez, eta Ramírez, 2011). Delitua sozialki eraikia da, zenbait jarrera delitu bezala tipifikatzen diren bitartean beste zenbait ez direlako modu berean izendatzen (De Miguel-Calvo,
2014). Delitua gizartearen ikuspegi osotik aztertu behar da, beronen zatia baita. Gizartea harmonian mantentzeko legeak sortzen dira, zeinek jarrera zuzen eta okerrak bereiziko dituzten. Jarrera zuzen estereotipatuak mantentzeko, familia, eskola zein eliza bezalako instituzioek erakusten diete emakume eta gizonei zalantzan ipini ezin daitezkeen zein rol eta zein lekutan burutu behar dituzten (Ramírez eta González, 2007).
Lege urraketa hau ez da berdin antzematen gizon eta emakumeen aldean; izan ere, emakumeen delituak inplizituki bekatu bezala antzematen dira (Juliano, 2009). Sozialki eraikitako jarrera baten urraketaren aurrean zigortzen dituzte beraz presoak, euren askatasuna kenduz. Isaiah Berlinek (2001) askatasuna definitzean bi zentzu azaleratu zituen, positiboa eta negatiboa. Askatasunaren kontzeptu negatiboa oztopo, traba zein debeku eza izango litzateke. Positiboa, aldiz, norbere bizitzaren kontrola hartu eta norbere funtsezko helburuak burutzean ekiteko –edo ekite hutsarentzat– dagoen ahalbidea da. Presoei dagokienez, askatasunaren bi zentzuak kendu zaizkie. Marcela Lagardek (2005) dioen moduan, preso egoteak muga material eta subjektibo multzo bati egiten baitio erreferentzia, menpekotasunean ezarritako betebehar, tabu zein debekuekin, hain zuzen. Egun emakumeekiko zapalkuntza gertatzen bada, espetxean errealitate hau oraindik eta bortitzagoa, ezezagunagoa zein isilpekoagoa da. Ruth Alvaradoren (2012) esanetan emakume eta preso izateagatik diskriminatuak baitira. Emakume presoa gizartean munstro baten gisara hautematen da; ez-emakumea da, legeak zein bere generoaren araberako rolaren uste sozialak urratu baititu (De Miguel-Calvo, 2014). Honen guztiaren ondorioa da espainiar espetxe politikaren tratamenduak emakumeen etxekotasuna, feminizazioa eta infantilismoa bultzatzea (Almeda, 2003).
haratago, birgizarteratzera bideratutako hezkuntza praktika batera zuzendua dago. Aldaketa honen aurrean sortzen da espetxeko tratamendua. Ekainaren 30eko Estatu Espainiarreko 6/2003ko Lege Organikoaren 62. eta 33. artikuluek hala diote: "espetxeko tratamendua borondatezkoa izango da, berezitua, konplexua (arlo ezberdinak barneratzen dituena), programatua, jarraitua eta dinamikoa, kulturan eta lanean oinarritua (kirol eta jarduera soziokulturalak eginez), kanpoaldearekin zein inguru sozialarekin harremana erraztuz"12.
Espetxeko errealitateaz jardutean, presoen bizi kalitateaz mintzatzea ohikoa da. Bizi kalitatea, Osasunaren Mundu Erakundearen arabera, norbanakoak bere inguru kultural zein balio sisteman betetzen duen tokiaren hautematean datza, bere helburu, irizpide eta aukeren arabera. Betiere, osasun fisikoa, egoera psikologikoa, independentzia maila, harreman sozialak, ingurugiro faktoreak eta sinesmen pertsonalak kontuan izanik (Bonicatto eta Soriak aipatua, 1998). Bestalde, Alicia Bassani eta besteen arabera (2013), bizi kalitateak faktore multzo bati egiten dio erreferentzia, bizi hori duina, erosoa, atsegina eta egokia dela baldintzatzen duena.
Rocío Fernández-Ballesteros eta Araceli Macíaren arabera (1993), bizi kalitatean eragina duten faktoreak ondorengoak dira: osasuna, gaitasun funtzionalak, norbere burua zaintzeko gaitasuna, egoera ekonomikoa, harreman sozialak, osasun eta zerbitzu sozialetarako aukera, bizitokiaren kalitatea eta, testuinguru hurbilean, bere bizitzarekin pozik sentitzeko aukera, hezkuntza eta kultura aukeretarako sarbidea izatea eta gauza berriak ikasteko aukera izatea.
Zerrenda honi jarduera fisikoa burutzeko aukera izatea gehitu dakioke. Izan ere, jarduera fisikoa burutzeak osasunean eragin zuzena duela baieztatu dute hainbat ikerlanek, aldi berean bizi kalitatean duen eragin positiboa azalaraziz (Bassani et al., 2013; Chirivella, 2001; Pierón, 2004). Kalitate eta kantitatearen aurkako borroka honetan, Cooperrek jarduera fisikoa urteei bizitza gehiago eta bizitzari urte gehiago ipintzeko metodo gisa definitu zuen (Palacios eta Serratosek aipatua, 2000). Halaber, espetxean jarduera fisikoa burutzeak eragin positiboa duela ere baieztatu dute hainbat tokitan (Madril, Bartzelona, Valentzia, Filadelfia, Bristol) gauzatutako zenbait ikerlanek (Castillo, 2005, 2006; Chamarro, Blasco, eta Palenzuela, 1998; Courtenay eta Sabo, 2001; Fornons, 2008; Hagan, 1989; Martos-Garcia, Devís-Devís, eta Sparkes, 2009), horrez gain kartzelako eragile ezberdinen bizi kalitatea hobetzen duelarik (Hagan, 1989; Negro, 1995). Ikerlan hauetan, emakumeen presentzia urria da, espetxean jarduera fisikoaren eragina aztertzean gizonezkoek hartu baitute ikerketaren protagonismoa, laginaren gehiengoa izanik.
Espetxeratuak dauden pertsonen osasun arazoak aztertzea ikerketa lerro bat bilakatu da gaur egun (Elger, 2009). Espetxeratua izateak ondorio fisiko, psikiko eta sozial garrantzitsuak ditu (Courtenay eta Sabo, 2001; Elger, 2009). Gailentzen
diren osasun arazoak hiesa, C Hepatitisa, lo egiteko ezintasuna, estresa eta drogamenpekotasuna dira (Rutherford eta Duggan, 2009). Espetxeratuek kartzelako bizitza estresagarria dela diote, eta, hargatik, lo egin ezinaren aurkako botikak eta lasaigarriak normaltasun osoz erabiltzen dira (Elger, 2009).
Espetxeko bizi kalitatean eragiten duen beste aldagai garrantzitsuetako bat denbora da. Denborak esanahi berezia hartzen baitu espetxean, izan ere, kondenak denbora tarte kopuru bat baino ez dira (Matthews, 2003). Espetxeratua den pertsona orok etenaldi bat bizi ohi du, erlojuaren orratzak gelditu egin ohi dira beraien ordularietan eta mundu zein kultura berri batera egokitu behar dute. Denbora azkar pasatzea lehentasun bilakatzen da kartzelan. Kirola aldi zehatz batean egiten denez, tratamenduaren baitan kokaturiko kirol jarduerak pribilegio bihurtzen dira, presoek euren denbora bete ahal izateko duten aukera gutxi horietako bat baitira (Martos-Garcia et al., 2009). Izan ere, espetxealdia egunen aurkako borroka bihurtzen da, egunerokotasuna apurtzen duen ekintza oro ongietorria delarik. John Grayzelek (1978) presoentzako zigorrik okerrena aspertzea dela dio, baita elkarbizitzaren arazo iturri ere. Honen aurrean, ariketa fisikoa denboraren aurkako estrategia bihurtzen da, kirola egitean denbora azkarrago pasatzen baitzaie presoei (Martos-Garcia et al., 2009). Baina zer diote emakume preso ohiek espetxean burututako jarduera fisikoaren inguruan? Zein eragin du berauengan kartzelan egindako jarduera fisikoak? Zergatik parte hartzen dute honelako jardueretan? Ba al dago ezberdintasunik gizonezko eta emakumezkoei kartzelan eskainitako kirol praktiken artean?
Jarduera fisikoak gizonezko presoen bizi kalitatean duen eragin positiboa kontuan izanda, ikerlan honek emakumeen kasuan duen rola eta esanahia aztertu nahi izan du. Hots, espetxean praktika fisiko ezberdinetan parte hartzeak emakumeen maila psikologikoan, fisikoan, sozialean zein afektiboan duen eragina aztertuz, bizi kalitatea ardatz izanik. Ikerlan honen bidez, kartzelako
gorputz heziketako egitarauen eraginkortasunerako gakoak aurkitu nahi dira, betiere emakume preso ohien bizipenen oroitzapenak abiapuntu moduan hartuta. Euren nahi eta beharretatik abiatuz, emakume presoen bizi kalitateari zein espetxeko giroari ekarpen positiboa egin eta etorkizuneko bizipenetan eragin asmoz.
Emakume preso ohiak izan dira ikerlan honen erdigunea, tratamenduaren baitako praktika fisikoek zein tratamenduz gaindikoek euren ongizatean izan duten eragina aztertuz. Ikerketa hau aurrera eramateko hautatutako metodologia kualitatiboa izan da, lan honen xedea Euskal Autonomi Erkidegoko bost emakume preso ohiek espetxean buruturiko jarduera fisikoaren inguruko bizipenen oroitzapenak jasotzea eta horiei esanahiak bilatzea izan baita. Esanahietatik abiatuta, jarduera fisikoa burutzeak espetxeko euren bizi kalitatean duen eragina aztertu nahi da. Maria Teresa Anguerak (1986) metodologia kualitatiboa testuinguru bateko ekimen, jarrera zein egoera baten deskribapen zaindu eta aberats gisa definitu zuen, honen xedea errealitatearen hurbilpen eta ulermen maila gorena izanik. Halaber, Luz María Guerrerok (2001) esanahiei erraiak ateratzeko operazio gisa ulertzen du, errealitateen zeinuak jaso eta hauen esanahiak bilduz.
Ikerketa hau elkarrekintza sinbolikoaren ikuspegitik burutu da. Herbert Blumerren (1986) esanetan, pertsonen portaerak gauzen esanahiekin lotura baldin badu, pertsonentzat gauzek duten esanahia inguruarekin duten harremanaren araberakoa izango da. Elkarrekintza sinbolikoaren bidez pertsonen jarrerek zein egoerek esanahia hartzen dute, berauek definituz (Pons,
2010). Espetxe barneko jarduera fisikoaren inguruan ematen diren portaeren esanahia kausitzeko, espetxearen eta testuinguru horretako alderdien elkarrekintza kontuan izan du ikerlan honek.
Ikerketako datuak eskuratzeko hautatutako teknika elkarrizketa sakona izan da, esanahien unibertsorako bideak irekitzen dizkigun tresna, hain zuzen (Guerrero, 2001). Taylor eta Bogdanen (2000) arabera, teknikaren aukeraketa ikerketaren interesaren, eszenatokiaren baldintzen eta ikertzailearen muga praktikoen araberakoa izango da. Aipatu teknika hautatzeko funtsezko bi arrazoi izan dira kontuan: batetik, hiru momenturen bizipenak dituen pertsonak elkarrizketatu nahi zirela, hau da, espetxeratu aurretik, espetxean eta ondoren bizi izandakoa alderatzeko eta kontatzeko moduan diren pertsonak. Bestetik, emakume hauek, jada askatasun egoeran egonik, teknika honen bidez informazio esanguratsuagoa, fidagarriagoa zein bortxa egoeratik at emateko aukera zutela.
Laginari dagokionez, elkarrizketatuekin harremanetan jartzeko preso ohiekin lan egiten duten irabazi gabeko elkarteengana jo da13. Euskal Autonomi Erkidegoan dauden bi espetxe handienak Zaballa eta Martutene izanik, eta horrez gain emakume preso gehien bertan daudela jakinda, hurbilpen geografikoaren irizpidea izan da bi probintzia hauetako elkarteetara mugatzearen arrazoi nagusia. Lehenengo bi elkarteetara jo zen. Ondoren, elkarte berriekin harremanetan jartzeko 'elur bolaren' teknika erabili zen, lehen bi elkarteek hurrengoen izenak zein harreman bideak eman zituztelarik, irismen maila erraztuz. Hala nola, zazpi elkarte ezberdinekin jarri zuten harremanetan ikertzaile taldea. Elkarteei, elkarrizketatuak hautatzeko orduan, hiru baldintza betetzen zituzten pertsonak bilatzea eskatu zitzaien: emakumea izatea, gutxienez urtebete espetxean egon izana eta bertan praktika fisikoren batean parte hartu
13 Ikerketa hau lau pertsonak osaturiko lan talde batek gauzatu du. Lau horietatik bik elkarrizketatuak lortzen egin dute lan, eta horietatik batek burutu ditu artikulu honetan erabilitako elkarrizketa guztiak. Lau ikertzaileen artean elkarrizketen azterketa eta erredakzioa osatu da.
izana. Hiru baldintza horiek bete eta elkarrizketatuak izatea nahi zuten pertsonekin harremanetan ipini ondoren, hitzordua zehaztu zen eurek nahi izandako toki eta ordutegien arabera.
Ikerlanaren muga handiena elkarrizketatuak lortzeko baldintzak betetzen zituzten emakumeak aurkitzea izan zen, eta, ondorioz, lagin txiki batez (bost elkarrizketatu) osatu zen ikerketa, bi elkarteen laguntzaren bitartez. Gainerako elkarteek ez zuten lortu elkarrizketatuak izateko baldintzak betetzen zituen pertsonarik, kartzelan jarduera fisikoetan parte hartu ohi duten emakumeak gutxiengoa direla argudiatuz, besteak beste. Elkarrizketatuek 27, 28, 36, 43 eta 53 urte zituzten, eta 2 eta 18 urte bitarte egin zituzten espetxean. Elkarrizketatuetatik bi preso politiko ohiak ziren, eta gainontzeko hirurak osasun publikoaren aurka aritzearen salaketapean izan ziren zigortuak. Batek izan ezik gainontzeko laurek espetxe aldaketak bizi izan zituzten, preso politikoak izanik aldaketa gehien jasan zituztenak. Elkarrizketatutako emakumeek Espainiako Barne Ministerioak kudeatzen zituen espetxeetan bete zuten euren kondena. Bostetik bi Euskal Herrian jaio eta bizi ziren, gainontzeko hirurak Hego Amerika eta Amerika Erdialdekoak ziren. Hiru horietatik bat Euskal Herrian bizi zen haurtzarotik. Laurek goi mailako ikasketak egin zituzten, batek ezin izan zituen bukatu espetxe politikak galarazita eta bosgarrenak oinarrizko hezkuntza jaso zuen. Elkarrizketatutako unean, bi langabezian zeuden eta beste hirurek zerbitzuen sektorean egiten zuten lan. Espetxean zeudenean, elkarrizketatuek ondorengo praktika motorrak burutu zituzten: futbola, dantza, boleibola, korrika, funky-a, saskibaloia, frontenisa eta gimnasioko praktikak. Elkarrizketatuen anonimotasuna bermatzeko, ezizenak erabili dira ikerlanean. Lehen bi emakumeak aldi berean izan ziren galdekatuak, beraiek hala eskatuta, taberna batean burutuz elkarrizketa. Gainontzeko hirurekin bakarka gauzatu zen elkarrizketa, lehenengo biekin beraien etxean eta azkenarekin Donostiako Emakumeen etxean.
Elkarrizketak erdi egituratuak izan ziren, malgutasuna eta dinamikotasuna kontuan hartuz (Taylor eta Bogdan, 2000). Informazioa lortzea ipar izanik, jorratu nahi ziren puntuetara zuzendu zen elkarrizketa, baina aldi berean malgutasun gehiagorekin jokatuz, elkarrizketatuak aurreikusi gabeko informazioa eman ahal izateko. Era honetara elkarrizketatuak askatasun gehiago izan zuen, elkarrizketatzailearen parte hartzea ahalik eta urriena izanik. Horretarako, ikertzaile nagusiak gidoi bat erabili zuen, bertan espetxeko bizitzaren, buruturiko jarduera fisikoaren zein honek sortutako eraginen eta "kirol" monitoreen jardueraren inguruko galderak gaineratuz. Gidoia galdera irekiez osatu zen, elkarrizketatuari erantzuteko aukera zabalagoa eskainiz, betiere gaien eremutik gehiegi aldendu gabe.
Fortina Velo Peóni (2004) jarraiki, elkarrizketarekin hasi aurretik ikerketaren helburu nagusiak eta argibideak eman zitzaizkien elkarrizketatuei, beraien onespena beharrezkoa izanik aurrera egiteko. Elkarrizketatuak orria sinatu ostean grabagailua martxan ipini ohi zen, elkarrizketari bide emanez. Elkarrizketatuarekin rapport-a lortzea ikerlanaren gako nagusia izan zen, gaiaren konplexutasuna dela-eta. Horretarako, elkarrizketatua eta elkarrizketatzailea aurrez aurre eta maila berean ipini ziren, muga zein estigma sozialak alboratuz. Elkarrizketatuak epaitu gabe galdekatu zituen, eurek emandako informazioa oso garrantzitsua zela berretsiz eta interesa erakutsiz aldi oro. Elkarrizketak transkribatu ostean elkarrizketatuekin bigarren saioa burutu zen, esandakoen inguruko zalantzak argitu eta baieztatu ahal izateko, sinesgarritasun irizpidea indartu asmoz.
Analisi prozesuaren helburua aztergaiaren gaineko azalpen ulergarri, koherente eta baliagarria lortzea izan zen, datuak jasoriko testuinguruan ulertu ahal izateko (Dey, 1993; Taylor eta Bogdan, 2000). Erabilitako ikuspuntua behetik gorakoa izan zen, induktiboa. Lehenengo aldian, deskubritzearen aldian, suspertzen
diren gaiak identifikatu eta kontzeptu eta proposamenak sortu ziren, transkripzioak behin eta berriz irakurriz. Bigarren fasean datuen kodifikazioa eta ikergaiarekiko ulermena findu ziren, kategorizazioaren bidez. Kodifikazioa osatzeko bi gai nagusi hautatu ziren: espetxearen egunerokotasunaren zertzeladak eta jarduera fisikoaren esanahiak eta eraginak. Datuak sailkatuz joan ahala, gaietan azpigaiak sortu eta hauek kodifikatuz, sailkapen batera iritsi zen. Bigarren urrats honetan ideien loturak argiago ikusi ziren, berauek ordenatuz hirugarren faseari bide emateko. Azken eta hirugarren fasean, ideien arteko loturak gauzatu eta kontzeptu berrien sorrerari ekin zitzaion, aurkikuntzei azalpen eta esanahia emanez eta literatura zientifikoarekin alderatuz.
2.3. Emaitzak
Ikerlan honek emakumeek espetxean burututako praktika motorretan bizi izandakoaren inguruan dituzten esanahiak izan ditu abiapuntu. Elkarrizketatuek nabarmendu dute espetxean jarduera fisikoa burutzeak berauen bizi kalitatea hobetzen lagundu ziela. Aldi berean, jarduera fisikoaren eraginak askotarikoak direla azpimarratu dute, maila psikologikoaren, fisikoaren, sozialaren zein afektiboaren alderdi ezberdinetan duten zeresana agerian utziz. Finean, jarduera fisikoak espetxean gutxienez hiru rol betetzen dituela azaleratu zuten elkarrizketatutako emakumeek: denbora zereginez betetzea, espetxeko egunerokotasunetik ihes egitea eta aurrera egiteko euskarri izatea.
Bakizu urtiak egon ber zeala eta ahal dezun ondoen irten ber dezula (Ekhine). Halaxe adierazi zuen Ekhinek, kondenarekiko kontzientzia irmoa erakutsiz zein espetxean igaro beharreko aldia ahalik eta era osasuntsuenean eramaten saiatu behar zela azpimarratuz. Finean, kondena, hots, espetxean igaro beharreko aldia, denbora baino ez baita; egunak, asteak, hilabeteak zein urteak, presoak zenbatzera irits daitezkeelarik bertan igaro beharreko minutu bakoitzaren segundoak. Elkarrizketatutako emakumeek kartzelan sartzeko hasiera data izan zuten moduan, iraungitze data ere ipinia zuten, egun horren etorrera zutelarik bizi-arnas.
Denbora suspertu den gaia izan da elkarrizketetan, preso egonda denborak garrantzi berezia eta ezberdina duela adierazi digute elkarrizketatuek. Izan ere, askatasunean eta askatasunik gabe denborak beste esanahi bat duela azaleratu dute emakumeek. Espetxean igarotako aldiak denbora galduaren esanahia hartzen du preso ohi hauentzat. Denbora bizi baino, berau desagerrarazi nahiko balute bezala; erre, deuseztatu, ezabatu eta ahaztu. Espetxean emandako denbora guztia galdutzat jotzen da, ezer onik emango ez dietenaren ustean, euren bizitzako urte batzuk giltzapean pasatzera behartuak dauden heinean. Beste batzuek, aldiz, denbora galdu horren kontzientzia izan arren, denbora hori zerbait ona egiteko erabil daitekeela uste dute. Oztopoak tarteko, ahal dutena egiten saiatzen dira denbora tarte horretan egindakoa ahalik eta probetxuzkoena izan dadin. Denboraren aurkako borroka horretan, jarduera fisikoa burutzea denboraren aurkako estrategia eraginkor bat zen elkarrizketatuentzako, espetxean burututako egonaldiak iraun artean. Ariketa fisikoa egitean, ekintza hauek hasiera eta amaiera zehaztua dutenez, denbora azkarrago pasatu ohi da, oharkabean. Ondorengo aipu honetan antzeman daiteke denbora azkar pasatzearen sentimendua:
Marianaren aipuan ikus daitekeen moduan, denbora azkar pasatzeak eragin zuzena zuen euren denboraren aurkako borroka pertsonal horretan zein egoera psikologikoan. Espetxean, zenbat eta egunak luzeagoak egin, gero eta gogorragoa izango da bertan igaro beharreko denboran bizi izandakoa, norbanakoari frustrazio eta antsietate maila altuagoak sorraraziz. Bihar beste egun bat izango da, eta denbora gutxiago, hori da buruan duten ideia nagusia, denbora gutxiago kalera irteteko, askatasuna usaintzeko, askatasunaz gozatzeko. Jarduera fisikoa burutzean, denborak beste dimentsio bat hartzen du, denbora orokorraren barruan kokatzen den tarte bat baita. Kirola egitera doazenean, tratamendu barruko eskaintzan zein eskaintzatik kanpo, jarduera hauek eguneko jarduna betetzen laguntzen diete. Modu honetan eguna motzagoa egiten zaie. Halaber, asperdurarekin, sedentario izatearekin eta motibazio ezarekin ere erlazionatua dago ezer egiteko ez izatea eta, beraz, denbora ez pasatzearen sentsazioa izatea. Elkarrizketaturiko emakume presoen esanetan, jarduera fisikoa egitea lagungarria zen egunen aurkako borrokan. Aldi berean, honek ondorio zuzena eta positiboa zuen euren egoera psikologikoan eta, beraz, baita euren bizi kalitatean ere.
Emakume preso ohien esanetan, espetxean praktika fisikoak burutzeak askatasun sentsazioa zein ihesbiderako aukera ematen zien. Jarduera fisikoaren
bitartez, espetxean zeudela ahaztu eta, preso egonik ere, aske sentitzen ziren lipar batzuetan.
Preso egonik, muturreko menpekotasun egoeran, askatasun printza txiki horiek pertsona bizidunak zirela gogorarazteko balio ziela adierazi zuten, espetxeko harresiak apurtu eta askatasunean bizi zireneko sentsazioak piztuz. Bestalde, Nadiak dioen moduan, kaleko bizitzako ariketa fisikoarekin alderatzean, emozio ezberdinak bizi zituzten. Kalean eta espetxean jarduera fisikoak esanahi ezberdina hartzen duela dirudi, espetxean jarduera fisikoa askatasuna irudikatzen duen oihalaz janzten delarik. Espetxean daudela ahaztu eta jolastu baino ez dute egiten, gainontzeko guztia alde batera utziz. Berdin zaie hiltzaile, lapur edo trafikoarengatik kondenaturik dauden pertsonekin aritzea, jokatzea baitute helburu. Kalean egingo lituzkeen epaiketa horiek guztiak alboratuz, harreman sare askotarikoak sortuz. Jokatzen daudenean ez ditu inork gelditzen; ez funtzionarioek, ezta harresiek ere. Mugatuak daude hala ere, espazioa delarik askotan mugarik handiena; haatik, korrika saioak egitea eremu berberean birak ematea baino ez da, nekea edo recuento-aren abisua agertu arte. Patioa edo kiroldegia askegune bihurtzen da, nahiz eta, halabeharrez, beraien askatasuna itxitura batek mugatu.
Askatasun sentsazioaz gain, ihesbide gisa agertu da jarduera fisikoa elkarrizketetan. Jarduera fisikoa ezberdin bizi dute, momentuan aske sentitzeko tartea da, barruan dituzten tentsio, amorru zein frustrazioei irteera bat ahalbidetuz.
Simoneren hitzek adierazten dute jarduera fisikoaren bidez deskargatu egiten direla, aterabide bat bilatzen dutela. Futbolaren kasuan, adibidez, amorrua ostikadetan askatzen da, maiz kontrolaezin bihurtzen zaizkien tentsio horiek guztiak praktika motorrean zuzenean eragiten dutelarik. Simoneren hitzetan, ostikadak bortitzak dira, gogorrak, indartsuak, barruan duten ernegazio hori guztia askatzeko adinakoak. Beraiek nahi ez duten arren, indartsu ateratzen da baloia, kolpe leunak egiteko gai ez balira bezala. Mugimenduaren kontrola galduta, gorputzean giltzaperatua egotearen ondorioz sorturiko emozioek agintzen dutela dirudi. Simonek alderaketa argia ikusten du espetxe kanpoan zein barruan egindako kirolaren inguruan: kanpokoa arte bezala definitzen du, ederra; barruan, berriz, etsipen hitzez definitzen du. Espetxeko bizitzarekin lotzen du, kanpoan duzun ongizate horrek guztiak okerrera jotzen duela arrazoituz. Askatutako emozio horiek guztiek era berean erlaxatu egiten dituztela adierazi zuten emakume preso ohiek. Espetxeko giroa lasaiagoa eta emakume presoentzako onuragarriagoa bihurtuz, euren arteko zein
funtzionarioekiko gatazkak gutxituz. Izan ere, emakumeen hitzetan antzeman daitekeen moduan, jarduera fisikorik ez balego giroa askoz ere gogorragoa izango zelako ustea nagusitzen da:
Ihesbiderako tarte horiek kenduz gero, jarduera fisikoan askatzen duten tentsioa presoei barruan geldituko litzaiekeela uste dute elkarrizketatuek, euren umorean zein egoera psikologikoan eraginez. Praktika motor ezberdinetan tentsioak askatu egiten direla adierazi zuen Simonek, futbolean edota dantzan jardutean espetxetik kanpo sentitzeko abagune txiki guztiez baliatzen zirelarik. Kondena zigor gogor bat baldin bada, jarduera fisikorik gabe pertsonari jar dakiokeen kondenarik gaitzena izango zela adierazi zuen Simonek, jarduera fisikoaren onurak azpimarratuz. Honek espetxeko giroan ere eragin zuzena izango luke preso ohien esanetan, giroa oraindik eta gogorragoa zein estresagarria izatea ekarriko bailuke.
Kirola bidelagun bezala definitu zuen Haizeak. Jarduera fisikoetan parte hartzeak emakume presoari dakarzkion onurak elkarrizketa guztietan izan zuen presentzia esanguratsua, kartzelako praktika motorren garrantzia berretsiz.
Ekhine bere haurrarengandik banatu zuten espetxean sartzean. Kartzelako sarrera ia beti bakardadean izan ohi da, familia zein bikote edota lagunengandik banatzea oso gogorra suertatzen zaielarik presoei. Euren inguru sozial-afektiboa desagertzen da, gutun, telefono dei zein bisiten antolaketara makurtu eta espetxearen asmoen arabera baldintzatzen dira. Banaketa horren ondorio larriei jarduera fisikoaren bidez buelta eman ahal izan ziela jakinarazi zuen Ekhinek, mota honetako ekintzetan parte hartzerik edukiko ez balu askoz ere okerrago egongo zela adieraziz. Jarduera fisikoa euskarri bat bihurtu zen beretzat, ondo sentitzen lagundu eta depresioa bezalako gaitzei aurre hartzea ahalbidetu ziolarik. Beraiek ez dine zainduko, heu zaindu ber den (Ekhine). Norbere burua aurrera ateratzea norberaren esku dagoela zioen Ekhinek, espetxe politikak zein funtzionarioek beraien osasunaz kezkatzen ez zirela ziurtatuz. Arazo askotarikoei irtenbidea emateko gako bezala aurkeztu da kirola elkarrizketetan. Kezkei, arazo psikologikoei zein lo egin ezinari aurre egiteko baliagarri izan zaio Haizeari, ondorengo aipuan adierazten duen bezala:
Neke fisiko horrek laguntzen din, psikologikoki laguntzen din, azkenean espetxean kirola egiteko helburua hori da, nekatzea. Nekatzea fisikoki gero ondo lo egiteko. Kezkak baldin bazkan edo ez ba hago relajatua, azkenen… bueltak emateixkion buruari. (Haizea)
Nekatzea dute helburu, nekeak lo egitea errazten dielako ustetan. Kezkek gauetan erasotuz gero, loa lapurtu eta atsedena galarazten die. Horrenbestez, bizi kalitate mailak beheranzko joera hartu ohi du. Espetxean, lo egiteko ordutegia
ere mugatua dago. Gauean lo egin ezean, goizean berdin-berdin jaiki eta zenbaketarako prest egon behar dira eta espetxeak egunari ezarritako ordutegia ere errespetatu beharko dute, nola edo hala. Hori horrela izanik, lo egiteko ordutegian lo egitea garrantzitsua da presoentzat, deskantsatu ezean hurrengo egunak are eta gogorragoak suertatu ahal baitakizkioke, gaixo erortzeko arriskua handitzen delarik. Praktika motorren bidez, gorputza mugitzean neke fisikoa sortu eta erlaxatu egin ohi dira. Hori horrela izanik, jarduera fisikoa burutzeko arrazoietako bat bezala aurkeztu da nekea elkarrizketetan, honek lo egitea errazten diela argudiatuz, egunerokotasunean lagungarri izanik.
Jarduera fisikoak arlo ezberdinetan sortutako onurak behin eta berriz ageri dira elkarrizketetan; aldi berean, emakumeentzako kirol eskaintza urriaren salaketa zein praktikatzeko dituzten oztopoak ere agertu ziren. Haizeari pasarte hau etorri zitzaion gogora emakumeen espetxeko kirolaz mintzatzean:
Haizearen kideari emandako erantzunaren arabera, badirudi espetxeko zuzendariarentzat emakumeentzako josteko makina egokiagoa zela kirolean aritzea baino. Kirola egitea behar ez zutela argudiatuz, josteko makinarekin bere beharrak asetuko zituelakoan. Espetxeko gizonezkoen aldean josteko makinarik ez dagoen bezala, emakumezkoen gunean futbolean jarduteko baloiak ikustea ere zaila izaten da. Jarduera fisikoa egiterako orduan, nor bere kasa moldatzen zirela adierazi du Haizeak, espetxeko politikak eskainitako emakumeentzako
kirol aukera eskasaren aurrean. Espetxeko zuzendari zein funtzionarioek lagundu baino oztopoak ipintzen zituztela zioen. Izan ere, tratamendua erakunde nagusi batek bidali arren gauzatu behar dutenak espetxeko langileak direnez, aldaketa gutxi gertatzen dira espetxearen errealitatean. Ez da kuestioa eskatzea edo… aldatu behar dira buruak (Haizea). Langileen pentsaeran eragin ezean, zail ikusten da benetako aldaketa bat egotea espetxeko tratamendu zein egunerokotasunean.
Elkarrizketaturiko bost emakume preso ohien bizipenen oroitzapenetan oinarrituz, jarduera fisikoaren rola aztertu nahi izan da ikerlan honetan, betiere beraien bizi kalitatearekin erlazionatuz. Emaitzetan aurkeztutako aurkikuntzek erakutsi dute emakume hauentzat espetxean gauzatutako jarduera fisikoak eragin positiboa zuela beste hainbat ikerlanen ekarpenekin bat etorriz (Castillo, 2005, 2006; Chamarro et al., 1998; Courtenay eta Sabo, 2001; Hagan 1989; MartosGarcia et al., 2009). Era berean, jarduera fisikoaren bidez espetxean bizi kalitate maila hobetzen zela ere adierazi zuten (Hagan, 1989; Negro, 1995). Espetxean jarduera fisikoa burutzeak eragin positiboa zuela ondorioztatu daiteke Fernández-Ballesteros eta Macíak (1993) zerrendaturiko bizi kalitatearen eragina duten faktoreei erreparatuz. Hala nola, osasunean, gaitasun funtzionaletan, norbere burua zaintzeko gaitasunean eta bere bizitzarekin pozik sentitzeko aukeretan. Bost emakume hauen esanetan, faktore multzo honi erreparatuz gero, jarduera fisikoaren bidez emakume presoen bizi kalitate maila hobeagoa lortu daitekeela dirudi. Aipatu alderdi hauek, era berean, kanpo faktore batzuen menpe daude, presoen baliabideetatik zein aukeretatik at. Besteak beste, bizitokiaren kalitatea, hezkuntza edo kultur eskaintzaren aukera edo kirola
praktikatzeko eskaintza espetxearen esku baitaude. Emakume presoen bizi kalitate maila hobea eskuratzeko, bi eragilek dute zeresana: espetxe politikak (zuzendaritzak eta langileek), batetik, kanpo faktoreak ebaluatu zein hobetuz; eta presoek berauek, bestetik, euren egunerokotasunak ahalbidetzen dizkien aukerak baliatuz.
Espetxeko hormetatik ihes egiteko aukera dela adierazi dute elkarrizketatuek, ariketa fisikoetan parte hartuz aske sentitzera iristen zirelarik. Presoei askatasuna lapurtu diete, euren bizitzaren kontrola euren eskuetatik at dago kartzelako atea zeharkatzen dutenean. Preso daude, kontziente dira horretaz eta zaila egiten zaie hori ahaztea, baita behin espetxea atzean utzi ondoren ere. Preso egonda aske sentitzeko espazio gisa agertu dira kirol espazioak, patioa zein kiroldegia, honek espetxean daudela ahazten laguntzen dielarik (Fornons, 2008). Preso egonik, muturreko menpekotasun egoeran askatasuna dastatzea garrantzitsua dela dirudi. Berlinek (2001) askatasunari emandako zentzu positibo eta negatiboa indartzen dela ikusi da emaitzetan, ariketa fisikoa egiten ari direnean beraien buruari ipinitako helburuak bete eta euren egunerokotasuna mugatzen duten harresiak urrunago sumatzen dituztelarik. Askatasuna vs askatasun eza dikotomia leuntzen laguntzen duela dirudi. Presoak gizartetik aldentzen dituzte, gizarteari egin dioten kaltearen ordainaren ustean. Askatasunik gabe, askatasunerako, bizitzarako, prestatuko dituztelakoan, espetxeak pertsona jakin batzuk (eta beste batzuk ez) giltzaperatzea ahalbidetzen du (Gallego et al., 2010). Askatasun eza eta askatasunaren banaketa bortizki bizi dute, jarduera fisikoan aritzean harresiez gaindiko libertate sentsazioa hartzen dutelarik presoen esanetan. Era honetara, espetxeen zeregina birgizarteratzera zuzendua bada, aske sentitzen diren lipar hauek indartu behar lituzke espetxe politikak, benetan kalea hartzen duten egun hori xamurragoa izan dakien. Jarduera fisikoa egiteko aukera kenduko baliete, espetxeko giroak okerrera egingo lukeela uste dute ikerlan honetako elkarrizketatuek, bat eginik beste ikerketa batzuen emaitzekin (Fornons, 2009; Martos-Garcia et al., 2009). Gizonezko zein emakumezkoen kasuan antzeman da, ariketa fisikoa egongo ez balitz, giro estresagarriagoa eta bortitzagoa nagusituko litzatekeela. Jarduera fisikoak espetxeko egunerokotasunean eragin positiboa du, maila ezberdinetan zeresan esanguratsua izan duela erakutsiz. Bidelagun bezala definitzean, espetxean eman beharreko denbora tarte guztian laguntza euskarri baten pare ipini dute.
Kezkei aurre egiteko zein lo egiteko ezintasunaren aurkako tresna eraginkorra da emakume preso ohien esanetan. Espetxean dauden osasun arazo handienetariko bi lo egin ezina zein estresa izanik (Rutherford et al., 2009), jarduera fisikoaren bidez gaitz hauei aurre egin eta euren osasun maila hobetzen lagun dakieke. Beraien buruaren zainketaren protagonista eta eragile nagusiak beraiek direla jakinik, egunerokotasunari aurre egiten lagundu die espetxean jarduera fisikoa burutzeak.
Izan ere, emakume presoek preso zein emakume izateagatik bizi duten diskriminazioa bikoitza da (Alvarado, 2012). Espetxearen inguruko estigma sozial negatiboei aurre egin behar diete, bai espetxera sartzean, bai behin kalera irtetean. Preso dauden emakumeei, gainera, gizarte patriarkalaren genero arauak apurtzen dituztela gehitu behar zaie. Generoak inposatutako rolaren arabera, emakume zintzoak, lege betetzaileak eta arazoetan sartzen ez direnak izan behar baitute (Ramírez eta González, 2007). De Miguel-Calvori jarraiki (2014), ezemakumearen definizioan kirolari hitza gehituaz, diskriminazio estereotipatua indartzen duela antzematen da. Elisabet Almedak (2003) adierazi zuen moduan, espetxe politikaren tratamenduak generoak inposaturiko rola betetzen duen emakume eredua bultzatzen baldin bazuen, gaur egun historikoki jorraturiko eredu estereotipatu, femenino eta moralizatua izaten jarraitzen du. Tratamenduan aldaketak eman baldin badira ere, honen gauzatzearen erantzule nagusiak espetxeko langile zein zuzendariak dira. Euren aldetik pentsaera aldaketa bat egon ezean, espetxearen errealitatea iraultzea zaila ikusten da.
Jarduera fisikoa burutzea presoen osasunarentzat onuragarria izan dela baieztatu den arren, programa hauekiko atxikimendua arazo handi bat bezala aurkeztu da (Pérez, 2012). Arazo honen gakoa haien nahiak ez ezagutzean edo ez errespetatzean dagoela ikus daiteke, emakumezkoen kasuan jarduera fisiko eta kirola egiteko aukera urriak salatu baitira. Atxikimendua lortzerako orduan,
lehenik haien ahotsa entzun behar da, haien nahi eta beharrak identifikatu eta jarraian formazio egokia duen pertsona batek aurrera eramango duen jarduera fisiko eta kirol programa diseinatu zein gauzatu.
Emaitzek erakutsi dute elkarrizketatutako preso politikoek genero diskriminazioa argi ikusten zutela, eta preso sozialek, ideia lausotuagoa baldin bazuten ere, ikuspuntu honekin bat egiten zutela. Batzuen aldetik konformismoa antzematen zen kirol eskaintzaren urritasunaren aurrean, normaltzat hartuz, gizonezkoak gehiago zirela argudiatuz. 'Politikoek', berriz, salatu eta eurentzako aukera berdinak aldarrikatzen zituzten. Emakume preso orok kartzelan emakume eta kirolari izateak zenbait ondorio zituela antzematen zuten, baina kasu guztietan modu positiboan ikusten zuten, zerbait ona egingo balute bezala, probetxuzkoa.
2.5. Ondorioak
Ikerlan honetan jorraturiko informazioa aintzat hartuz ondoriozta genezake elkarrizketaturiko emakume preso ohientzat espetxean praktika motorrek zeresan handia izan zutela. Ariketa fisikoak presoen bizi kalitatearen alderdi ezberdinetan sortzen zituen onuren hautematea agerikoa da, batez ere arlo pertsonalean jorraturiko bizi kalitateari dagozkion faktoreen pertzepzioan. Jarduera fisikoak, besteak beste, hiru rol bete ditu emakume presoen esanetan: denbora azkarrago pasatzeko erreminta, askatasun zein ihesbide iturria eta beharrezko bidelaguna izatea. Beraz, praktika motorretan parte hartzeak eragin ugari eta askotarikoak dituela ondoriozta daiteke, kasu guztietan onura edo eragin positibo lez definitzen dituztelarik.
Emakume presoak euren genero arauak hautsiz preso erortzean, genero arauei arrakalak egiten jarraitzen dute espetxean jarduera fisiko eta kirola burutuz. Espetxeak androzentrismotik izan dira eraikiak, gizonek eraikiak, gizonezkoentzat eraikiak. Emakumezkoak arrotzak dira espetxean, estereotipoetan oinarritutako aisia eskaintza urria dutelarik, kirola egiteko aukerak zein honi loturiko 'pribilegio' batzuk ere gizonezkoei zuzenduak baitaude gehienbat. Emakumezkoen aisia-guneetan, adibidez, josteko makina ipini eta kirola egiteko material baliabideak bigarren aukera batean utziz. Ikerlan honen emaitzek mahai gainean ipintzen dute emakume preso ohiek izandako kirol eskaintza motza gelditzen zaiela, honek sortzen zizkien onuren aldean. Baina, alderdi hau sakonago aztertu beharreko ikergaia izan daiteke, idatzi honetan ez baitugu nahikoa datu aurkeztu. Haatik, espetxeko politikan emakumeei zuzendutako jarduera fisiko eta kirol eskaintza handitzea proposatzen da, elkarrizketetako datuetatik ateratako informazioen bidez osaturiko irizpideak kontuan hartuz:
- Talde zein banakako kirol jardueren entrenamendua eskaintzea, edota eskaintza handitzea, gorputz heziketako monitore baten gidaritzapean. - Jarduera fisiko eta kirol eskaintzen gainzama kontuan izanik, bi talde osatzea, hastapen eta errendimendu mailak bereiziz. - Espetxe barruan lehiaketa txikiak antolatzea, jarduera fisiko eta kiroletan parte hartzen ez duten emakumezkoei ikusle izateko aukera luzatuz. - Jarduera fisiko eta kirol espazioak mistoak izatea, gizonezko zein emakumezkoei espazio beretan aritzeko aukera berak bermatzeko. - Espazio zabaletan jarduera fisiko eta kirolen praktika sustatzea. - Programatutako eta programatu gabeko jardueretan gorputz heziketako monitore baten presentzia bermatzea patio edo kiroldegiko orduetan. - Espetxean emakume presoekin jarduera fisiko eta kirola landu behar duen hezitzailearen formazioa hobetzea.
Ikerlan hau gauzatzean, hainbat muga edo zailtasunekin egin dugu topo. Nabarmentzekoa da elkarrizketatutakoek osatzen duten lagina txikia dela. Ikusitakoak ikusita, eta elkarteetako arduradunen esanetan, ez da batere erraza espetxean jarduera fisikoa burutu duten emakumezko preso ohiak aurkitzea. Emakume preso ohiek kartzelan egindako jarduera fisiko eta kirolarekiko duten ikuspuntu sakonagoa eskuratzeko, eta emaitzen saturazioa eskuratu asmoz, emakume gehiago elkarrizketatzea beharrezkoa litzateke. Ikerketaren ondorioak indartu asmoz, interesgarria litzateke etorkizuneko beste hainbat ikerketa ildo proposatzea. Besteak beste, espetxeko langileak (bereziki zuzendaria eta kirol monitorea) galdekatzeak emakume preso ohiek esandakoekin alderatu eta bat egiten duten ala ez ikusteko aukera eskainiko luke. Halaber, espetxearen errealitateaz mintzatzean, bertan sartzea garrantzitsua litzateke; izan ere, elkarrizketatuek nabarmendu dezaketen bezala, bertan egon arte batek barruko jardunaz egin dezakeen ideia lausoa da. Hau da, etnografia bat gauzatzea oso lagungarria litzateke. Ikerlan honetan jarduera fisikoak betetzen dituen hiru rol nabarmendu badira ere, bere eragin esparrua zabalagoa dela antzeman da, etorkizuneko ikerlanetan sakondu beharrekoa, hain zuzen.
2.6. Erreferentziak
Jarduera fisikoa egiten duten emakume presoek antzemandako onura eta oztopoak
Onurak eta oztopoak
Espetxeratutako emakumeak guztiz ahaztuta daude (Almeda, 2003); ikusezinak dira gizartearentzat, eta ikusezinak gizonek zein gizonezkoentzat egituratutako espetxe sisteman (Fryer, 2005). Horrela, espetxean sartzea, berez, ondorio somatiko zein psikosozialak dituen sozializazio prozesua bada (Valverde, 1991), zailagoa da oraindik emakumeentzat, gainetik kendu ezinezko estigmatizatzea jasaten baitute: emakume presoak emakume 'gaiztotzat' hartzen dira; izan ere, euren generoari dagozkion rolak nahiz legeak urratu dituzte (De Miguel-Calvo, 2016).
Zigorraren metamorfosiaren analisian, Michel Foucaltek (1990) dio, mozorroen atzean gordetzen bada ere, zigorrak korporala izaten jarraitzen duela eta gorputz otzanak ekoiztea dela haren asmoa. Testuinguru horretan, jarduera fisikoa eta kirola (JFK) tresna dira espetxealdiaren ondorio kaltegarriak leundu eta espetxeratuen osasuna hobetzeko (Meek, 2014). Gauzak hala, zenbait bizipenek erlazionatu egin dute JFKen praktika osasun mental eta fisikoarekin (Ionescu, Parisot, eta Irode, 2010), drogak uztearekin (Meek eta Lewis, 2012), komunikaziozein sozializazio-aspektuekin (Lleixà eta Ríos, 2015) edota inklusio sozialarekin (Williams, Collingwood, Coles, eta Schmeer, 2015). Ebidentziak izanda ere, beharrezkoa da gai honi buruzko ikerketa berriak garatzea (Martos-Garcia,
Onurak eta oztopoak
Alabaina, emakume presoen egoera okerragoa da, espetxeen izaera androzentrikoaren ondorioz (De Graaf, 2013) eta emakume atxiloak, Sarah Lebermani jarraiki (2007), gizonezkoentzat diseinaturiko jardueretan txertatu direlako. Horregatik, berrikuspen honen helburua da JFKak praktikatzen dituzten espetxeratutako emakumezkoen ikerketak identifikatzea eta hautemandako onura eta oztopoak zehaztea. Azkenik, askatasunean bizi diren emakumezkoen literaturarekin ere alderatuko ditugu datuak.
Espetxeratutako emakumezkoek JFKetan parte hartzearen inguruan, aurretiazko berrikuspen sistematiko bat gauzatu zen (ikusi Martinez-Merino, MartínGonzález, Usabiaga, eta Martos-Garcia, 2017); asmoa ebidentzia zientifikoak identifikatu eta sintetizatzea zen. Gero, adar kualitatiboa garatzeari ekin zaio. Bi
prozedurak Grant eta Boothen (2009) proposamenari jarraiki egin dira. Bilaketa estrategikoa hainbat datu-basetan egin zen (Psycinfo, Sportdiscus, Medline, Proquest Dissertation and Theses eta Eric), ikerketa-gaiari lotutako hiru aldagairekin: JFKak, espetxea eta emakumeak. Hitz horien aukeraketa datu-base bakoitzaren tesauroaren arabera egin zen, eta hitzen erroak erabiliz egin zen, ahalik eta emaitza aukera zabalena lortzeko. Bilaketa izenburua eta laburpena ingelesez zuten lanetara mugatu bazen ere, beste hizkuntza batean osatutako lanak onartu ziren. Onartutako dokumentuak binaka edo tribunal akademiko batek berrikusitako lan enpirikoak izan ziren, eta 2017ko urtarrila arte argitaratutakoak ziren.
Lehen bilaketak, bikoiztutakoak alboratuta, 28 ikerlan eman zituen. Dena den, adituen irizpideei jarraiki, beste bost lan gehitu zitzaizkien; Felis-Anaya, MartosGarcia, eta Devís-Devísek (2017) egin duten moduan. Ikerlanek hiru inklusioirizpide bete behar zituzten:
a) Ikerlanaren lagina emakume edo neska gazteek osatu behar zuten. Lagina mistoa zenetan (gizon eta emakumeak), emaitzetan genero aldagaia berezituta ez zuten ikerketak alboratu ziren. b) Ikerketa egin behar zen espetxe eremuan edo askatasunik gabe bizi diren pertsonekin (euren zigorra erregimen irekian, ohikoan edo itxian betetzen ari zirenak). c) Ikerketak aldagai batzuei buruzko analisia barnebildu behar zuen; askatasunik gabeko emakumezkoen JFKetako parte hartzearekin zerikusia zuten aldagaiei buruzkoa, hain zuzen.
Edukien analisiari esker, JFKekin erlazioa zuten gai batzuk azaleratu ziren, eta horiek lau familiatan banatu ziren: onurak, oztopoak, jarduera motak eta parte hartze mailak. Horrela, 33 ikerlanetatik 27 hautatu ziren; hain justu ere,
Onurak eta oztopoak
VI. Taula. Aztertutako ikerketen egileak, argitaratutako urtea, jatorria eta landutako gaia Egileak Urtea Jatorria Onurak Oztopoak
Oztopoak Rosie Meek eta Gwen Lewisen (2014) sailkapenaren arabera kodifikatu ziren: intrintsekoak –emakume atxiloen parte hartzean eragiten duten arrazoi pertsonalak– eta estrintsekoak –erregimen eta egiturarekin erlazionatutakoak–. Onurak, ordea, indukzioz kodifikatu, eta taldekatu egin ziren. Halaber, bost
kategoria zehaztu zituzten analizatutako ikerketek (VII Taula): a) onura sozialak, espetxeratutako emakumeei eta langileei buruzko informazioa biltzen zutenak; b) onura mentalak eta c) onura fisikoak, onura sozial eta fisikoei zegozkienak; d) erresistentzia-terminoa, adierazten zituena instituzioari aurre nola egiten zioten eta zigorra eramangarriagoa egiteko estrategiak; eta e) eraldaketa-kontzeptua, euren egungo bizimoduan eta etorkizunekoan (aske zirenean) aldaketa positiboa eragin ahal zuten onurak biltzen zituena.
VII. Taula. Analisirako kategorizazio-sistema eta kodifikazioa
Onura fisikoak
Erresistentzia
Onurak eta oztopoak
4.3. Emaitzak eta eztabaida
Onurei buruzko datuen analisiak berauen taldekatzea ekarri zuen bost kategoriatan; hurrenez hurren, ordena honetan adierazten direnak: onura sozialak, mentalak, fisikoak, erresistentziakoak eta eraldaketakoak.
Emakumeek uste dute JFKen praktika harreman-sare berriak ehuntzeko jarduera dela (Fernández-Lasa et al., 2015), eta horixe erakutsi dute espetxeratutako emakumeei egindako ikerlanetatik ondorioztatutako onurek ere. Gauzak horrela, JFKetarako espazioak espetxeko girotik ihes egiteko, erlaxatzeko eta naturaltasunez sozializatzeko gune seguru gisa hautematen dira (Yuen, Arai, eta Fortune, 2012), baita harreman sozial berriak sortzeko leku bezala ere (DavilaFigueroa, 2011; Day, 2012; Gallant, Sherry, eta Nicholson, 2015; Jones, 2013; Leberman, 2007; Meek eta Lewis, 2014; Ozano, 2008; Piot eta Cliquennois, 2009; Tibbetts, 2015; Yuen et al., 2012). Ezezagunekin bizitzera behartuta egonda ere, gimnasioa jendea ezagutu eta harremanak egiteko aukera bihurtzen da. Euren denbora norekin pasatu aukeratu ahal izatea baliotsua da beraientzat; izan ere, emakumeen kirol-taldeak ere interesak partekatzen dituzten pertsonekin osatu ohi dira, azken batean (Theberge, 1995).
dezakeela esan baitzuen. Beraz, itxialdian gauzatutako JFKak erreminta interesgarri izan daitezke talde-lana sustatzeko (Leberman, 2007) edota komunitatea (Fryer, 2005) eta adiskidetasuna sortzeko (Peterson eta Johnston, 1995). Horrekin lotuta, badirudi emakume presoek taldekako jardueretan gozatu egiten dutela eta, gainera, espetxe barruan sostengu soziala ematen dietela JFKek (Douglas et al., 2009; Peterson eta Johnstone, 1995). Diana Restrepo eta Paz Francések (2016) gaineratu zuten zigor-botere patriarkalak elkartasun-lotura guztiak apurtu nahi dituela; hortaz, halako espazio txikiak garrantzi bizikoak izan daitezke kartzelaren elkartasun ezaren patroiari uko egiteko.
Halaber, Kimberley A. Ozanok (2008) esan zuen kirol-eremuetan autoritatesentsazioa arindu egiten dela, preso zein langileak euren izenez deitzen baitira, eta euren identitate zati bat berreskuratzen dute, preso-zenbaki edo abizenetik harago. Ez dezagun ahantz, Goffmanen arabera (1988), espetxera sartzeak, beste gauza batzuen artean, "nork bere buruaren mortifikazioa" dakarrela, identitatearen zein aurreko aldiko rolaren gabetzea. Alabaina, izenak soilik erabiltzeak apurtu egiten ditu espetxeko harreman mota hegemonikoak (Piot eta Cliquennois, 2009). Era horretara, kolektiboen arteko botere-harremanak lausotu egiten dira.
Zigorretik ihesean: neure burua zainduz, ezagutuz eta maitatuz
Onurak eta oztopoak
depresioaren aurka; ongi egoten laguntzen baitiete, eta gozamen eta emozio positiboak sortzen dizkiete (Day, 2012). Gainera, zertxobait murrizten dituzte antsietate-zantzuak (Harner et al., 2010) eta etsipena (Cashin, Potter, eta Butler, 2008), eta horrek ongizate mentala hobetzen du (Bucci, 1989). Kontuan izaten badugu, Jesús Valverdek (1991) azaldu bezala, espetxealdiko bizipena oso itogarria izan daitekeela metaketa bikoitzagatik (fisikoa eta psikologikoa), ulergarria da emakume presoek JFKak foku psikologiko positibotzat jotzea (Meek eta Lewis, 2014) eta jarduera horietan parte hartzeagatik energiaz beterik, zentratuta, indartuta eta gaztetuta sentitzea (Harner et al., 2010). Zentzu berean, aztertutako ikerketek adierazten dute JFKek espetxeko kaos eta nahasmenetik ihes egiten lagundu ahal dietela, ezertan ez pentsaraziz (Fryer, 2005). Alabaina, euren kontuez argi pentsatzeko eta lasai egoteko denbora eskaintzen diete, aldi berean (Ozano, 2008; Tibbetts, 2015). Valverderengana itzuliz (1991), espetxeek, nahiz eta fisikoki handiak izan, ez dituzte bakardade zein erretirorako momentuak ahalbidetzen; hori dela eta, JFKak iheserako faktore bikoitza dira.
Thomas D. Raedkeren (2007) iritziz, jarduera fisikoarekin erlazionatutako programen antolakuntzan, ondo pasatzeko espazioa utzi beharko litzateke, horrek emozio positiboaren agerpena eta praktikarako atxikipena bultzatzen baititu. Berrikuspenaren emaitzek tokia egitearen garrantzia azpimarratu dute, batez ere testuingurua espetxea denean. Izan ere, ezaugarri ludikoko JFKek espetxeko asperdura ezabatzen dute (Jones 2013; Gallant et al., 2015), baita gelditasunaren sentsazioa murrizten ere (Martos-Garcia et al., 2009b).
Onurak eta oztopoak
Zigorra jasaten eta laburtzen
Espetxeko egunerokotasuna zaintzaile eta espetxeratuen arteko etengabeko botere-negoziaketan ezaugarritzen da, eta, Valverderen (1991) ustetan, azken horiek aurre egin ala men egin besterik ez dute. Testuinguru horretan, atxiloek hainbat erresistentzia-estrategia garatzen dituzte egoera desorekatuari aurre egiteko (Bosworth eta Carrabine, 2001). Horregatik, JFKak tresna interesgarriak izan daitezke espetxeari aurre egiteko eta haien gorputzen gaineko kontrola apur bat berreskuratzeko (De Graaf, 2013). Emakume atxiloek adierazi zuten garrantzitsua zela JFKak euren buruarengatik egiten ari ziren zerbait izatea, eta ez espetxearentzat; borondatez erabakitakoa izatea (Ozano, 2008) eta ez derrigortuta. Gainera, alternatiba irudimentsuak sortu dituzte –material birziklatuarekin praktikatzea, ziegan jardutea edota espetxeratuen artean saioak zuzentzea– eta ahaldundu egin dira instituzioaren aurrean.
Horrez gainera, JFKek haien denbora ongi kudeatzeko erraztasunak ematen dizkiete espetxeratutako emakumeei (Meek eta Lewis, 2014). Alde batetik, lanpetuta daude (Fryer, 2005), eta, bestetik, denbora-pasa gisa laguntzen dietela adierazi dute; alegia, denbora pertsonalaren zein zigorraren ihesbide direla (Martinez-Merino et al., 2015; Ozano, 2008). Badirudi jarduera motorrek –denboraz mugatuak daudenez (hasiera eta amaiera dituzte)– zigorra arinago doan sentsazioa sortzen dutela (Martinez-Merino et al., 2015), eta, ondorioz, aske uzteko data eta familia ikusteko aukera gertuago sentitzen dituzte presoek (Jones, 2013). Roger Matthewsekin (2009) bat eginez, esan behar da espetxe barruko nahiz kanpoko denbora, bera izan arren, ez dela berdin hautematen; izan ere, epaiak giltzapean eman beharreko hilabete edo urteak zehazten baditu,
Onurak eta oztopoak
denboraren garrantzia berebizikoa da. Beraz, azpimarratuko genuke jarduera fisikoak erlojuko orratzei abiadura sentsazioa ematen diela, eta ez dago esan beharrik zeinen esanguratsua den hori emakume atxiloarentzat.
Horrenbestez, JFKak espetxean esku hartzeko tresna interesgarria izan daitezke, jarrera sozialak bultzatzen dituztelako (Fryer, 2005) edota helburu izan dezaketelako etorkizuneko inklusio soziala edo birgizarteratzea (Gallant et al., 2015). Gainera, zigor-denboran hartutako zenbait ohitura osasungarri askatasuneko bizitzan ere manten daitezke, eta bizimodu osasungarria bultzatu (Meek eta Lewis, 2014). Hala ere, hori ez da lan erraza, espetxeek ez baitute betetzen eraiki zirenean bete nahi izan zuen funtzio bat bera ere (Restrepo eta Francés, 2016); bereziki, birgizarteratzearena (Martos-Garcia et al., 2009a, 2009b). Espainiar estatuan, adibidez, nahiz eta Espetxeen Lege Organiko Orokorrean (1979) helburu gisa jarri "zigortuen birgizarteratze eta berreziketa", espetxeko egonaldia giltzaperatze eta zigorrarekin erlazionatzen da. Zergatik? Beste gauza batzuen artean, diziplinazko erregimena heziketa tratamenduen eta beharren gainetik jartzen delako (Martos-Garcia et al., 2009a).
JFKak egiterako orduan, espetxeratutako emakumeek daukaten lehen arazo estrintsekoa oztopo instituzionalak dira (Plugge, Foster, Yudkin, eta Douglas, 2009; Tibbetts, 2015). Hortik aparte, lanak edo eguneroko jarduerek, bisitak eta baimenek JFKen praktika baldintzatzen dute (Day, 2012; Harner et al., 2010; Harner eta Riley, 2013; Meek eta Lewis, 2014). Nahiz eta harrigarria iruditu, denbora soberan dagoen ingurunean, emakumeek arazoak dituzte, lanetik edo familiatik kanpo, JFKak egiteko tartea lortzeko (Day, 2012); are gehiago, bata ala bestea erabaki behar izaten dute (Meek eta Lewis, 2014). Horrekin lotuta, Joanne Belknapek (1996) ikusi zuen talde-kiroletako seme-alabak zaintzen zituzten emakumeen parte hartzea askoz ere baxuagoa zela ardura hori ez zutenekin alderatuta. Hari beretik jarraituz, ikerlan berriek baieztatu dute familiaren edo bikotearen eskakizunek emakume atxiloen praktika motorrean eragiten dutela (Day, 2012; Meek eta Lewis, 2014). Dirudienez, familia-loturek pisuzko kontratu psikologikoa ezartzen diete emakume presoei (Restrepo eta Francés, 2016), eta euren erabaki pertsonalak mugatzen dituzte. Besteen zaintza nork berearen aurretik jartzen duela nabari da, bai espetxean zein askatasunean (Scraton eta Flintoff, 2013). Horri dagokionean, Marlene A. Dixonek (2009) azaldu zuen ama langileak jatorduez baliatzen zirela jarduera fisikoari tarte bat eskaintzeko; izan ere, lanetik itzulitakoan, familiaren kargu egin behar zuten. Espetxean, ordea, ordutegiak zein mugimendu askeak oso mugatuta daude (Martos-Garcia et al., 2009a). Horren adibide bat aipatze aldera, baliteke modulua eta gimnasioa banatzen dituen distantzia oso handia ez izatea; baina sarbideak, hainbat giltza, ate eta irekiko dituen norbait behar dira.
Onurak eta oztopoak
JFKetan parte hartzea emakumeen inguru ekonomikoak zein botere harremanek baldintzatzen dute (Flintoff eta Scraton, 2001). Espetxeko testuinguruan lotura hori nabarmendu egiten da, are gehiago erosahalmen baxua duten emakume presoentzat, erabakitzera behartzen baitituzte: lan egin eta diru-sarrerak lortu ala JFKetan parte hartu (Harner eta Riley, 2013). Azken batean, ordaindutako lanpostuak izan ohi dira diru-sarrerak lortzeko aukera bakarra espetxean; alde batetik, norberaren egoera samurtu dezakete, eta, bestetik, dirua kanpora bidaltzeko aukera eman diezaiekete.
Bestalde, ez dirudi presondegi-erregimenak emakume atxiloentzako JFKak sustatzen dituenik. Gabezia horren arrazoitzat eman ohi dute, besteak beste, sortzen duten kostu ekonomiko altua (Day, 2012; Plugge et al., 2009). Arestian aipatu bezala, JFKen arloa, historikoki, menperatze maskulinoak ezaugarritu du (Scraton eta Flintoff, 2013), eta, zentzu horretan, espetxea ez da salbuespena. Espetxean gutxienak emakumeak direnez, diskriminazio hori justifikatutzat jotzen da (De Miguel-Calvo, 2016), eta desoreka horrek presondegiko jarduera guztietan eragiten du. Horrekin lotutako gertaera baten berri eman zuten Martos-Garcia eta besteek (2009): kiroldegi batean, hezitzaile batek jarrera nabarmen sexista zuen, eta, horren ondorioz, batez ere gizonezkoentzat pentsatutako eskaintza zeukan; eta, noski, emakume presoentzako jarduera gutxi zeuden. Generoa, askatasunean egindako beste ikerlan batzuetan errepikatu den bezala, (Flintoff eta Scraton, 2011; Fasting eta Sand, 2015; Pfister, 2015), jarduera motorrarentzako oztopo gehigarritzat har daiteke.
darabiltena, ahalguztiduna izan daiteke batzuetan, eta Restrepo eta Francési (2016) jarraiki, presoak infantilizatzea eta euren autonomia hertsatzea lortzen du. Gauzak horrela, ez da harritzekoa emakume atxiloek adieraztea espetxeko langileen pentsaera aldatzeko beharra dagoela (Martinez-Merino et al., 2015); izan ere, JFKetan parte hartu nahi izatea arau sozialen urraketa bailitzan ikusarazi nahi da (Pfister, 2015).
Horregatik guztiagatik, emakumeek pribilegiotzat daukate kartzelako JFKen programetan parte hartu ahal izatea; izan ere, aukera hori gal ez dezaten, zenbait arau bete behar dituzte eta euren jarrerak ere zertxobait egokitu (Gallant et al., 2015). Emakume presoei inposatzen zaien etengabeko diziplina, beraz (Foucault, 1990), amaigabeko kontrol beldurgarri eta eraginkorra bihurtzen da (Restrepo eta Francés, 2016). Hori dela eta, Holly Harner eta besteek (2010) euren ikerlanean azaleratu bezala, emakume atxiloak urduri jartzen ziren yogako saioa amaitu eta zenbaketara garaiz iritsi behar zutelako; izan ere, diziplina-zigorra jaso zezaketen berandu iritsiz gero.
Aukera faltak eta aurrez aipatutako gabezietako batzuek (Day, 2012; De Graaf, 2013; Douglas et al., 2009; Harner eta Riley, 2013; Gallant et al., 2015; MartinezMerino et al., 2015; Martos-Garcia et al., 2009b; Meek eta Lewis, 2014) negatiboki eragiten dute espetxeratutako emakumeen JFKen parte hartzean. Batzuetan, euren parte hartzeak gatazka sortzen du kirol-instalazioen erabileran (Harner eta Riley, 2013); beste batzuetan, espetxeko gabeziek eragin egiten dute kirol materialaren aniztasunean (Martinez-Merino et al., 2015), eta horrek emakumeak alternatibak bilatzera behartzen ditu: aerobic-ariketak bideo-zintekin egiten dituzte (Fryer, 2005), eskailerak step gisa erabili edota ziega barnean jarduten dira (De Graaf, 2013). Nahiz eta eskasia espetxe-testuingurutik kanpo berdin gerta daitekeen, ez da zuzenean jarduera oztopatzen duen elementua. Jazoera hori, ordea, nahiko ohikoa da espetxeko aspektu guztietan, eta gainditu beharreko
Onurak eta oztopoak
muga nabaria da. Bestalde, David Gallant eta besteen (2015) eta Sally G. Jonesena (2013) bezalako ikerlanek azpimarratu dute JFKetan espezialista diren langile gaituen falta dagoela, eta hutsune hori arrunta da espetxean, funtzionario gehienak administrazio, segurtasun, erregimen eta zaintza-lanetara mugatzen baitira (Valverde, 1991). Horrezaz gainera, JFKen hezitzaileak dauden espetxeetan, instituzioaren zuzendaritzatik urruti jardun ohi dute, tratamendubatzordean aitortza eta ahotsik izan gabe (Devís-Devís, Martos-Garcia, eta Sparkes, 2010).
Espazioei dagokienez, emakumeek azpimarratzen dute jarduerarako espazio libreen gabezia, edo daudenak praktikarako ezegokiak izatea (Douglas et al., 2009; Harner et al., 2010; Martinez-Merino et al., 2015). Ildo horretan, Lewis eta Meekek (2012) adierazi dute espazioa antolatzeko elementuek zuzenean eragin dezaketela emakume presoen parte hartzea baxuagoa izan dadin. Horma horiez landa, egoera bestelakoa da; kanpoan gauzatutako jarduera fisikoak orokortuak dira, eta emakumeen atxikipena motibatzen dute (Siddiqi et al., 2011).
Hori guztia dela eta, emakume atxiloek adierazi dute nahiko zaila dela kanpora (Day, 2012; De Graaf, 2013), jardueretara (Martos-Garcia et al., 2009b) eta kirol-espazio zein materialetara heltzea (Tibbetts, 2015). Halaber, zerrendatutako zailtasun horiei hauek gehitu behar zaizkie: espetxeko etengabeko aldaketak, sailkapen-gradua (Harner et al., 2010), instituzioaren eta emakume atxiloen arteko komunikazio gabezia (Meek eta Lewis, 2014), bertan behera uztea programatutako jarduerak behin eta berriz (Harner eta Riley, 2013), eta kirol-ekipamenduen eskuragarritasuna murrizten duen segurtasun zorrotza (Elwood Martin et al., 2013; Peterson eta Johnstone, 1995). Finean, egoerak ez du ariketa egiteko gogorik pizten.
Askatasunean bizi diren emakumeei egindako ikerlanetan, aipatu izan dute kirol-espazioetan lotsatuak edo jazarriak sentitzen direla (Fasting eta Sand, 2015; Folta et al., 2008). Espetxean, badirudi fenomeno hori anplifikatu egiten dela; dauden zaintza-mekanismoengatik, emakume atxiloak ikaratuta egon ohi dira eta proiektatzen ari diren irudiaz kezkatzen dira (Meek eta Lewis, 2014). Era berean, badirudi euren irudi eta fisikoak adierazten duenagatik kezka handiagoa dutela gizonezkoek baino (Andrews eta Andrews, 2003). Zentzu berean, MartosGarcia et al.-ekin (2009b) bat eginez, emakume presoak objektu sexual eta iraingarritzat hartzen dira; kiroldegira joatea ligatu nahi izatearekin lotzen da, eta ez jarduera fisikorako beharrarekin. Egoera horrek testuinguruaren konnotazio sexista areagotzen du, eta emakumeek kiroldegiko jardueretan parte hartzea oztopatu.
JFKei buruzko jarrerari dagokionez, badirudi aurretiazko bizipen txarrek, hasiera batean, erresistentziak eragiten dituztela, edo emakume batzuek, zeregin
Onurak eta oztopoak
berri edo zail batekin topo eginik, jarduera utzi egiten dutela. Eta horrek besteen parte hartzean negatiboki eragiten du (Jones, 2013). Horrekin lotuta, entrenatzeko norekin jardun ez izatea (Day, 2012) gainditzeko dagoen beste oztopo bat da; izan ere, arestian aipatu bezala, askatasunean bizi direnek ekintza horiekiko atxikipena taldean jardutean garatzen dute, eta gauza bera gertatzen da preso daudenekin (Flintoff eta Scraton, 2001; Wood eta Danylchuk, 2011).
Berrikuspen honetako ikerlanetan, JFKetan parte hartzeko motibazioan zuzenean eragiten duten beste oztopo intrintseko batzuk hauteman dira; besteak beste, droga kontsumitzea eta gaixorik egotea (Day, 2012). Wanda Radatti Buccik (1989), adibidez, kontatu zuen nola emakume atxilo toxikomanoek JFKetan jarduteko beharra ikusten zuten, baina ez zuten, inolaz ere, jarrera aldatzen eta drogamenpekotasunari aurre egiten. Azpimarragarria da jarduera fisikorik ez egiteak emakume presoak asperrarazi egiten dituela, eta euren bizitza zuzenduko duen inolako helbururik gabe uzten (Douglas et al., 2009). Ondorioz, 'medikamentuak' bilatzen dituzte: tabakoa, janaria eta loa (Harner eta Riley, 2013; Tibbetts, 2015). Horiek guztiek bizimodu sedentario eta pasibora bideratzen dituzte, eta bizitza-mota hori are larriagoa da espetxean; izan ere, ikusi dugun bezalaxe, giltzaperatzeak berak osasuna larri kaltetzen du (Valverde, 1991). Kontuak kontu, emakume atxiloek sinesten dute ez direla gai inolako jarduera motorrik gauzatzeko (Tibbetts, 2015), eta sorgin-gurpilean sartzen dira. Argi gelditu da, horrenbestez, zergatik duten espetxeratutako emakumeek, preso daudenen artean, JFKetako parte hartze maila baxuena (Lewis eta Meek, 2012).
4.4. Ondorioak
Emaitzak aintzat harturik, esan daiteke JFKen praktika onuragarria dela espetxeratutako emakumeentzat, bai harreman-sare sozial osasuntsu eta konfiantzazkoak ehuntzeko, bai osasun fisiko zein mentalerako. Gainera, zigorra jasaten laguntzen die, espetxealdiko errutina aspergarria zereginez betetzen; horrela, 'ordaindu' beharreko egunak arinago doazela sentitzen dute. Azkenik, aztertutako ikerlanek mahaigaineratu dute JFKak oso baliotsuak direla espetxeratutako emakumeen inklusio sozialerako; eta haien bitartez, euren identitate zati bat berreskura dezakete edo autokonfiantza eta segurtasunean oinarritutako nortasun berria eraiki. Era horretara, hurrengo erronkan –'askatasunean' bizitzearena– lagunduko dien ahalduntze-prozesua elikatzen dute.
Dena den, emakume atxiloek dituzten trabek JFKekiko interesa oztopatzen diete. Instituzioak emakume presoengan duen boterea azpimarratzekoa da, beraz; izan ere, ikerketen emaitzek azaleratu moduan, presondegiko erregimenak nabarmen eragiten du. Ez hori bakarrik, aisia aktiboa izateko gainditu beharreko hesi garaiena da. Hori guztia gutxi balitz, emakume atxiloek espetxeko berezko giro mugatzaile eta depresiboari aurre egin behar diote.
Askatasunean bizi diren emakumeen JFKen inguruko ikerlanen literatura zientifikoa begiratzean, emakume atxiloek ere badituzten antzeko zenbait onura eta oztopo zerrendatu dira; horien artean, patriarkatuaren eragina. Parte hartzaileek azaldu zuten familia edo bikote-eskakizunek eragin egiten dutela euren jardute fisikoan, besteen zaintza lehenesten baitute norberarenaren aurretik. Bestalde, badirudi JFKetan emandako denbora euren kezkei ihes egiteko aukera zela emakumeentzat.
Onurak eta oztopoak
Hala ere, espetxean dagoen giro itogarria dela eta, jarduera fisikoak onura eta oztopo ageriagoak sortzen dizkie emakume atxiloei. Baliteke kirolespazioetarako sarbidea edo material eskasia eragozpen izatea kaleko emakumeentzat, baina traba sinbolikoak dira, azken finean. Espetxean, ordea, sentitu, ukitu eta bizi egiten dira harresiak, alanbre-hesiak, ateak eta sarrailak. Langileek eta kamerek egiten duten etengabeko zaintzak gogorarazten die giltzapean, kontrolpean eta zigortuak daudela. Horrek guztiak euren "debeku" eta "askatasunen" jakitun egiten ditu emakume presoak.
Lan honetan aurkeztutako datuek baieztatu dute espetxeratutako emakumeekin eta emakumeentzat pentsatutako JFK programak sustatu, hobetu eta sortu egin behar direla. Horretarako, gomendatzen dugu egituratutako programak ezartzea, zuzendaritzak babestuko dituenak eta egoki formatutako JFKetako profesional batek gidatutakoak; guztiak, emakumeekin adostuta. Aipatutako programek ase beharko lituzkete emakumeen beharrak, eta, euren jarduerak lasaitasunez egiteko, espazio eroso eta seguruak baliatu.
4.5. Erreferentziak
ESko emaitzak asterisko (*) batekin agertzen dira erreferentziatan:
Onurak eta oztopoak
Onurak eta oztopoak
Onurak eta oztopoak
Onurak eta oztopoak
Tesi honen helburu nagusia espetxeratutako emakumeentzat jarduera fisiko eta kirolak dituen esanahiak aztertzea eta ulertzea izan da, eta beronen ibilbidea amaituta, helburua hein handi batean bete delakoan gaude. Ondorioak errazago ulertze aldera, tesirako abiapuntu moduan proposatutako galdera eta helburu zehatzen arabera antolatu dira:
- Lehen helburua: zein rol betetzen du jarduera fisiko eta kirolak espetxeratutako emakumeentzat?
Esanahien erraiak Elkarrizketatutakoen hitzetatik abiatuta, jarduera fisiko eta kirola espetxeratutako emakume batzuentzat esanahi handiko praktika da. Beraien esanetan, praktika motorrak hiru rol nagusi bete ditzake giltzapean: 1) denbora azkar erretzeko erreminta izatea, 2) askatasun zein burdin arteko ihesbiderako bide izatea eta 3) aurrera egiteko bidelagun izatea.
Lehenengo rolak lotura zuzena du espetxealdiaren barne logikarekin. Gizarte industrializatu eta kapitalistetan denbora balio produktiboa izatera pasatu denez, kode penalaren arau haustearen kalte-ordaina egunak lapurtzearen logikara mugatu da. Espetxeratuak denbora ordaintzera zigortu dituzte, egunak, asteak, urteak, kondena bera denbora zehatz jakin baten igaroaldia baino ez
Hirugarren eta azken rolari dagokionez, bidelagun bezala definitu zuen elkarrizketatu batek jarduera fisiko eta kirola espetxean, eta hainbatentzat ere hala izan dela ondorioztatu dugu. Beronen praktiken ondorio onuragarrien bidez, espetxealdia nolabait leuntzen laguntzen die. Haatik, hainbat arazori irtenbidea emateko tresna gisa aurkeztu da jarduera fisiko eta kirola, besteak beste: euren inguru sozio-afektibotik urrun egotearen amorruari aurre hartzea, insomnioa edota bakardade sentsazioa gainditzen laguntzea. Era honetara, elkarrizketatu ditugun emakumeen arabera, euren egunerokoan makulu interesgarri gisa aurkeztu da jarduera fisiko eta kirola.
- Bigarren helburua: zeintzuk dira eta zer diote orain arteko ikerketa gaiari buruzko lan zientifikoek?
Hutsuneak abordatzen Lehenik eta behin, ikerketa gai honekiko literatura zientifikoan hutsune bat dagoela azpimarratu beharra dago. Aztertutakoaren arabera, hiru gakoen atzean
gordetzen da gure ustez hutsune honen arrazoia: batetik, espetxeari buruz ikertzeko zailtasunak; bestetik, emakumezkoak espetxeetan gutxiengoa izatea; eta, azkenik, jarduera fisiko eta kirola bera elementu maskulinoa izatea gure egungo iruditeria sozialean.
Hala ere, ikerketa kopurua areagotu dela agerian utzi du errebisio sistematikoak, 2010. urtetik aurrera nabarmen hazi baita. Espetxeratutako biztanleriaren gorakadak, eta bereziki espetxeratutako emakumezkoenak, zerikusia izan dezake susperraldi horretan. Aldi berean, ikerketa gaia ikuspuntu zein metodologia anitzetatik gauzatu daitekeela ikusi dugu, jarduera fisiko eta kirolaren aniztasuna agerian utziz. Nabarmendu beharra dago, ordea, metodologia kualitatiboa izan dela suspertu den metodo mota nagusia testuinguru honetan. Azkenik, aztertutako ikerketetan jarduera fisiko eta kirolak burutzerako orduan emakumeek topatzen zituzten onuren eta oztopoen gaia nabarmen suspertu da.
- Hirugarren helburua: zeintzuk dira emakume atxiloek pairatzen dituzten onura eta oztopoak praktika motorra giltzapean burutzean?
Onuren dantza Literatura zientifikoan emakume presoek burututako jarduera fisiko eta kirolaren eraginari erreparatuta, espetxeratutako emakumeen bizi kalitatean zein osasunean oro har inpaktu positiboa izan duela esan daiteke. Ikerketetan ikusi ahal izan den moduan, osasun mentalarekin lotura zuzena du, depresio zein antsietateari aurre egiten lagunduz. Aldi berean, euren gaitasun motorrak hobetu, euren gorputza gehiago ezagutu eta beronen gain kontrol handiagoa
Gainera, lagunak zein harreman sare berriak sortzeko aukera aparta dela erakutsi dute hautatutako ikerlanek, harreman osasuntsuak egiteko beta emanez emakumeei. Era berean, denbora azkar pasatzeko sentsazioaz lagundurik, kondena bera eramangarriagoa suertatzen zaiela ikusi da ikerlanetan.
Azkenik, espetxea atzean utzi eta kalea hartzen duten momenturako tresna interesgarri gisa aurkeztu dute ikerketek jarduera fisiko eta kirola. Izan ere, transformaziorako zein ahalduntzerako lagungarria izan daitekeela azpimarratu dute, kalea hartuko duten eguna leunagoa suerta dakiekeela aitortuz. Kontuan izanda momentu hori poztasun bezainbesteko beldur, ezjakintasun eta ziurgabetasunarekin bat doala, indar handia behar duten momentua dela ondorioztatu da, aurrez landu beharrekoa.
Aurrekoa gutxi balitz, gizon eta emakumeak dauden espetxeetan gizonei begirako kudeaketa bat izatea gehitu behar zaio, emakumezkoak bigarren plano batean utziz eta gizonezkoei lehentasun guztia emanez. Espetxearen izaera
androzentrikoa, beraz, agerian gelditu da, emakumeei eskaintzen zaizkien aukerak gizonen araberakoak baitira, eta, oro har, gizartean tradizionalki femeninotzat hartzen diren jardueren eskaintza da nagusi.
Beste zenbait faktore pertsonalek ere eragiten dute parte hartzean, hala nola: familia eta bisitak, lan orduak edota motibazio falta izateak. Lotura sozial eta familiarrek emakumeen parte hartzea baldintzatzen dutela ikusi da. Euren inguru sozio-afektibotik urrun egoteak nolabaiteko erru sentsazioa izatea bultzatzen du, eta, beraz, euren lehentasunen artean etxekoen zaintza eta arreta daude, jarduera fisiko edo kirolaren aurretik. Gauzak honela, emakumeen parte hartzea espetxe biztanleriaren artean baxuena dela ondorioztatu dugu.
- Laugarren helburua: jarduera fisiko eta kirola baliatu al dezakete emakumeek espetxearen kontrol sozial eta arauei aurre egiteko?
Marruskadurak eta arrakalak Aurkitutako onuren artean, espetxeko indar botere harremanen tirabiran marruskadurak sortzeko erreminta interesgarria izan daitekeela ikusi da ikerlanetan, eta hala adierazi dute elkarrizketatutako emakumeek ere. Izan ere, espetxeratutako emakumeei beraien bizitzen gaineko kontrol txiki bat hartzeko beta errazten die praktika motorrak, autonomia eta independentzia apur bat irabaziz atxilo egonda ere, euren agentzia eta nortasuna indartuz era honetara. Gainera, kanpoko bizitzarekin lotura egiteko edota natura bera ere gertuago sumatzeko balio duela aipatu dute, horma bortitzenetan arrakalak sortuz. Jarduera fisiko eta kirola beraien egoera hobetzeko lagungarria izan daitekeela ulertarazi digute. Arestian aipatu bezala, nolabait, preso estatusetik eskapu
egiteko aukera sortzen da, askatasun sentsazio sinboliko batean murgiltzeko, hain zuzen ere.
Era berean, burdin arteko kontrol sozialari ziria sartzeko erabili daiteke. Jarduera fisiko eta kirolak duen esanahi positiboaz baliatuta, hain preziatuak diren sariak errazago eskuratu edo bestelako helburu batzuk lortzeko erabili ahal dira kirol espazio zein jarduerak. Hala ere, elkarrizketatu batzuek hasieran bestelako asmo batzuk izanda ere (droga salerosketa edota euren informeetan jarrera positiboki baloratzeko puntuak irabaztea, adibidez), gerora gustura jarduten zutela aipatu dute. Gainera, euren gorputza indartu eta gorputz gihartsuak nolabaiteko segurtasun neurri gisa erabili ahal direla azaleratu dute. Hartara, espetxeko kontrol sozialari nolabait aurre egitea eta emakumeen agentzia agerian utzi du jarduera fisiko eta kirolak, euren bizitzen gaineko kontrol apur bat hartuz. Espetxealdia oztopoz eta zigorrez josita egonik, norbere eguneroko egoera nolabait hobetu ahal duten mikro-erresistentzia espazio hauen onura eta arlo honetan jarduera fisiko eta kirolak duen potentziala azpimarratu nahiko genuke.
Espetxea eta bere testuingurua aztertzea ariketa zaila izan dela aipatu dugu 1.5.2 (ikerketa testuingurura hurbilpena) eta 1.5.7 (ikerketa prozesua) ataletan, eta lan honek ere baditu, ondorioz, zenbait egiturazko muga.
Nabarmentzekoa den muga eta oztopo nagusia espetxean bertan ikertzeko oniritzi formal bat eskuratzearen zailtasuna da. Honek, zuzenean jaso eta azter nitzakeen datu zein sinbologia oso bat alboratu behar izateaz gain, momentuan espetxeratuta zeuden emakumezkoen ahotsaren hutsunea erantsi dio lan honi.
Nahiz eta hirugarren graduan edota oraindik kondena betetzeko egoeran zeuden emakumeak elkarrizketatu, baldintza ezberdinean daudela iritzi diot, eta, beraz, agian emaitzak bestelakoak ziratekeen oraindik espetxeratuta egongo balira.
Era berean, espetxe edo bere testuinguruarekin aurretiazko inolako harreman zuzenik ez izatean, elkarrizketatuak bilatzeko zailtasuna gehitu zaio tesi honi. Testuinguruarekin harremana zuten elkarte zehatz batzuen elkarlana lortuta ere, ikerketako parte hartzaileak elkarte horiekin harremana duten emakumeetara mugatu dira. Aipatu bezala, jada emakume presoen kopuru urriak nahikoa baldintzatu badu lagina, espetxean jarduera fisiko edo kirola praktikatu izanaren irizpideak areago zaildu du parte hartzaileak lortzeko zeregina. Hala ere, nire aburuz, interesgarria litzateke, izan ditugun parte hartzaileak kontuan izanda, profil zehatz batzuetan gehiago sakontzea edo profil zehatz bateko partaide gehiago lortzea. Hala nola, gizarteak baztertutako etniak eta kolektiboak, baina espetxeetan nabarmentzen direnak; ijitoak edota momentuan droga kontsumitzaile diren emakumezkoak, adibidez.
Honenbestez, lan honek gai hau itxi eta ebatzi baino, galdera, eztabaida eta ideia berriei bidea zabaldu dielakoan nago. Horretarako, baina, beharrezko jotzen dut espetxe barrura sartu eta parte hartzaileekin berauen eguneroko bizitzan jarduera fisiko eta kirolak duen esanahia aztertzea.
Lan honen aplikazio praktikoak eraldatu nahi den espazio edo parte hartzaileetara begira osatu ditut: espetxeratutako emakumeak. Edonola ere, nire ustez, espetxean jarduera fisiko eta kirol esparru batean lanean dabilen edozein
pertsonarentzat, gure arloko ikasle zein ikertzaile edota erabaki politikoak hartzen dituztenentzat ere interesgarria izan daitezkeela uste dut.
Zoritxarrez, nire eragin zein ahalmenetik kanpo gelditzen da gaur egun esparru hau, nahiz eta hein txiki batean eragin, eta eragiten saiatu naizen. Espetxeko egunerokotasunean beronen erregimena gailentzen dela ondorioztatu dugu, eta honek espetxeratutakoen egunerokoan eragin zuzena izaten duela ere bai. Espetxe politika moldagarria eta malguagoa izan daitekeela ere ikusi dut, Belgikan, esaterako. Beraz, aldaketarako aukera egon badago, nire iritziz. Borondatea behar da horretarako, ordea. Aldaketak proposatzerako orduan, zehazki jarduera fisiko eta kirolarekin lotuta eta giltzaperatutako emakumeei zuzentzeko programa bat diseinatzerako orduan, jarraian aipatuko diren puntuak kontuan izatea interesgarria izan daitekeelakoan nago.
- Emakumeentzat eta emakumeekin batera diseinaturiko programa bat izatea. Euren parte hartzea sustatzea erabakigunetan, eta euren nahi, interes zein aukeretara moldatzen saiatzea jarduera fisiko eta kiroleko eskaintza. Era honetara, euren parte hartze zein ahalduntzean lagungarri izan daiteke.
- Gizonezko eta emakumezkoek espazio beretan aritzeko aukera berdinak bermatzea. Espazioek mistoak izan behar badute, hala izan daitezen bermatu. Euren parte hartze maila igotzeko aukera berdintasunean jokatu behar da.
- Espazio zabaletan jarduera fisiko eta kirolen praktika sustatzea. Askatasun sentsazioa handitu eta kale/kartzela dikotomia nolabait leundu dezakeelako, giltzaperatze sentsazioa samurtuz.
- Kaleko jarduera fisiko eta kirol eskaintzen parte hartzea sustatzea, programaturiko irteera gisa (adibidez, lasterketa, ibilaldi neurtu, kirol lehiaketa…). Aurreko puntuari lotuta, giltzaperatze sentsazioa nolabait samurtu eta kalea hartzen duten egunerako lagungarria izan dakiekeelako, kartzela hormetatik kanpo halako jarduerak sustatzea interesgarria izan daiteke.
- Lehiaketa txiki edota kirol topaketak antolatzea kanpoko taldeekin batera. Horrelako saioetan aktiboki parte hartuko ez badute ere, ikusle bezala bertaratzeko aukera ematea gainontzeko emakumeei. Harreman sare berriak sortu eta kartzela zein kalearen arteko distantzia laburtzeko balio dezake, bai kanpotik datozenen sentsibilizazioari begira, bai barruan daudenen monotoniazko egun bat alaitzeko.
- Maila eta interesen araberako jardute taldeak osatzea (adibidez, hastapen eta hobekuntza maila). Era honetara, aukerak baldin badaude, euren parte hartzearen intentsitate zein talde aukeraketa bat gauza dezakete. Honela, jarduerarekiko konpromiso bat eska dakieke, beraiek erabakiz ekintzarekiko izango duten jarrera. Era berean, hezitzailearen saioen plangintza zein diseinua efizienteagoa izaten lagun dezake.
- Gorputz heziketako profesional baten gidaritza izatea programak, eta programatu gabeko jardueretan hezitzaile formatu baten presentzia izatea patio edo kiroldegiko orduetan. Jarduera gustagarriak proposatzen asmatzen duen hezitzaile bat izanez gero, saioetarako atxikipena errazago lor daitekeela uste dugu.
- Espetxean emakume presoekin jarduera fisiko eta kirola landu behar duen hezitzailearen formazioa hobetzea, genero ikuspuntuan sakonduz. Testuinguru beraren izaera androzentrikoa kontuan izanda, genero ikuspuntua duen pertsona bat emakumeen ahalduntzerako onuragarria izan daiteke.
- Gorputz heziketako hezitzaileen iritziak espetxeko zuzendaritza zein tratamenduko batzordean tokia eta pisua izatea. Batetik, saioetan burutzen denak emakumeentzat ere sari zein helburu bat izan dezan, eta, bestetik, hezitzailearen iritzia baloratuz bere lanari balioa aitortzeko.
Gaiaren konplexutasuna kontuan izanda, etnografia bat egitea benetan interesgarri bezain beharrezkoa dela azpimarratu nahiko nuke. Etnografia baten bidez nik jaso eta ikusi ezin izan ditudan hainbat datu eskura daitezkeela uste baitut eta, modu horretan, ikerketa gaiarekiko jakintza osatzea lortu.
Lanaren mugetan ikusitakoaren harira, heldu ez naizen beste profil bat aztertzea ere aberasgarria dela iritzi dut: zehazki, droga erabiltzaile diren espetxeratutako
emakumeena. Egun literatura zientifikoan gai honekiko dagoen hutsunea medio, jarduera fisiko eta kirolari lotutako euren bizipenak aztertzea etorkizunerako proposamen interesgarria izan daiteke. Espetxean droga gaur egungo arazoa izanik, jarduera fisiko eta kirolak zenbateraino eta nola lagun dezakeen ikertzea esanguratsua izan daiteke. Era berean, egun jarduera fisiko eta kirola praktikatzen ez duten emakumeek bestelako ikuspuntu eta informazio mamitsu bat eskain diezagukete. Benetan emakumeen parte hartzea suspertu nahi bada, beharrezkoa da parte hartzen ez duten emakumeen ahotsak mahaigaineratzea, beraiek baitituzte nik momentuz zehaztasunez erantzun ezin ditudan hainbat galderaren erantzunak. Bestetik, parte hartzen duten eta ez duten emakumeen bizipenak jasotzeaz gain, egunero beraiekin lanean dabiltzan funtzionario, gizarte langile, erizain zein espetxe zuzendariaren iritzia aztertzea ere interesgarria dela uste dut, espetxearen egunerokotasunaren logika bere osotasunean ulertu ahal izateko ikuspegi ezberdinetatik.
Bestetik, baztertutako kolektibo bati buruz aritzean unibertsitatea bezalako instituzio batean, egiturazko botere harremanak mantentzeko arriskuan gaude, nire aburuz. Hargatik, bazterretatik erdira ekartzeaz gain, euren agentziaren garrantzia azpimarratu nahiko nuke, beraiek ere jakintzaren ekoizpenean parte hartze aktiboa izatera animatuz. Horretarako, narrazio estiloan egindako ekarpenak berritzaileak izan daitezkeela pentsatzen dut. Alde batetik, jasotako jakintza errazago zein esparru anitzetara zabaltzeko aukera eman dezake, eta honek beronen inpaktu soziala handitzea lortu. Bestetik, bazterretik erdira ekarriz, beraiek bihurtzen dira jakintza-ekoizpenaren protagonista; formula honen bidez euren parte hartzea erraztuko litzateke. Kolaborazioan egindako narrazioak, beraz, etorkizunerako ekarpen aberasgarria izan daitezke.
Azkenik, nazioarteko ikuspuntu bat izatea benetan garrantzitsua dela uste dut, eta, horretarako, nazioarteko ikerketak beharrezkoak dira. Tokian tokiko errealitatetik abiatuta, beste herrialdeetako espetxeetan jarduera fisiko eta kirola nola kudeatzen duten, zein kirol programa dituzten, hauetan zein helburu zehazten diren eta hauen aplikazioa nola daitekeen gauzatu aztertzea lan lerro interesgarria izan daiteke. Eredu ezberdinak egon badaude Europan bertan, baina hauen inguruko ezagutza zabaltzea falta dela uste dut. Jarduera fisikoak inklusio prozesuan eragin dezakeen bultzada ikusita, hori sustatzen duen eredu zein ekimen ezberdinak aztertzea beharrezkoa da, ematen ari diren urratsak sendotu eta etorkizunerako berriak prestatze bidean.
Atzera begiratu eta ibilbide luze bat ikusten dut, malkartsua bezain jira-birakoa, eta bidearen amaierarekin batera heltzen da honi buruzko beharrezko hausnarketa. Atal honetan, beraz, ikerketan bizi izandako emozio, buruhauste, zailtasun zein poztasunei azpimarra berezia egin nahi nieke; eta era subjektibo batean gauzatuko dut, aitorpen moduan. Ikerketen atzean gauden pertsonok bizi ditugun sentimenduak mahaigaineratzea da ondorengo lerroen xedea; izan ere, ikerlariak ez baikara datuak biltzera mugatzen diren makinak, ezta parte hartzaileak horiek produzitzen dituztenak ere. Orri hauen atzean gorputz, ahots, sentipen eta bizipen anitz gordetzen dira.
Sarreran aipatu bezala, arrazoi eta kuriositate jakin batzuen ondorioz erabaki nuen espetxe testuinguruan burutzea ikerketa. Inoiz espetxeratua izan ez den beste edonor bezala, aurreiritziez gain gutxi nekien horma horien atzean gertatzen zenari buruz, eta are gutxiago doktorego tesi batek dakarren eskakizun
mailari buruz. Ezjakintasun handiarekin, bada, esango nuke hasi nuela bidea, inuzenteegi akaso. Hasiera honetan, ordea, bidea ezaugarritu duen aldagaietako bat doktorego aurreko laguntza eskuratu izana da. Laguntzarik jaso izan ez banu, ez dut irudikatzen nolakoa izango zatekeen prozesua, baina ziur naiz ez zatekeela berdina izango. Azken batean, egunean hainbat ordu eskaini ahal izan dizkiot, eta, nire soldatapeko lan orduak horretara mugatzean, askatasun gehiago eta zenbait erraztasun izan ditut.
Era berean, tesiaren oinarrian dagoen beste aldagaietako bat taldean aritzeko aukera edukitzea izan da. Jada lau urte pasatu dira gai berarekiko interesaren ondorioz bi ezezagunek Oiduiren bulegoan topo egin genuenetik. Batetik, esan beharra daukat honelako bidaia batean barneratzea ausartzen den edonorentzat bereziki gomendagarria iruditzen zaidala prozesu berdinean murgildutako pertsonekin harremana izatea. Zalantzak eta beldurrak partekatzeaz gain, elkarri laguntzea baino ederragoa den gauza gutxi baitago hain bakartia izan daitekeen bidaia honetan. Bestetik, sarreran aipatu bezala, bizkarrezur eta helduleku funtzio garrantzitsua izan dute Nerianekin batera bi zuzendariek. Oiduik egunerokoan aholkatu eta animatu nauelako, eta Danielek, hain gertu egon ez bagara ere, gaiarekiko jakintza eta ikuspegi kritikoarekin aberastu zein animatu nauelako. Elkarlanaren eta adiskidetasunaren balioa azpimarratu nahi nuke, beraz, ikerketaren nondik norakoak gidatzeaz gain, sustengu emozional honetan izan duten garrantziagatik.
Metodologiako zenbait ataletan aipatu bezala, hasieratik baldintzatua egon da nire bidea: espetxea ikertu nahi nuen, baina espetxeko ateak itxita zeuden niretzako eta eginkizun hori betetzeko. Honek tesiaren diseinuan eragin zuzena izan du eta baita, ondorioz, nik burutu beharreko bidean ere. Era berean, aitortu behar dut, tematu banintz eta ausarta izan banintz, kanpora joanda agian lortu
nezakeela beste nonbaiten etnografia burutzea; baina herrian gelditzea hobetsi nuen, etxean. Elkartearen pisuan egindako esku-hartze zein elkarrizketen bidez nolabait asetzen nuen sartze-gar hori, eta, bide batez, 'espetxeari' buruz ikertzen jarraitzen nuen.
Tesia birdiseinatzean, errebisio sistematikoa burutzea erabaki genuen, eta, egia esan, ez zen lan samurra izan niretzat. Zailtasuna ez zen soilik ordenagailu aurrean horren arrotz zitzaizkidan plataformetan horrenbeste ordu igarotzera ohituta ez egotearen arrazoiaren atzean gordetzen, baizik eta informazio asko kudeatu behar nuela oso ongi nola egin jakin gabe. Zalantzarik gabe, tesiaren lehen urratsetan benetan lagungarria izan den lan horrek sekulako buruhausteak eman zizkidan. Hala ere, tesi bat hasi behar duen edonori halako bilaketa bat egitearen gomendioa luzatu nahiko nioke, ikerketaren oinarriak finkatzerako orduan benetan lagungarria izan daitekeelako, frustrazioak alde batera utziz.
Elkarrizketetan, aldiz, batez ere hasierako urduritasunak uxatzea lortu ahala, erosoago sentitu nintzen. Nolabait ere, elkarrizketetan trebatu naizelako sentipena dut, zerbait ikasi dudalako sentsazioa. Egia da ikerketa hasi aurretik ez nuela inoiz halako esperientziarik izan, baina, azkenean, zeregin gozagarria izan da. Pertsona sozialtzat dut nire burua, gustuko ditut hitz egitea, eztabaidatzea, ikuspuntu berriak ezagutzea eta halakoak, eta elkarrizketak horretarako tresna ona izan dira. Bai emakume ikaragarri 'gaiztoak' ezagutzeko parada eman didatelako, baita beraiengandik jasotako irakaspenengatik ere. Bide batez, elkarrizketak euren ezinegonak eta kezkak libratzeko zuen garrantzia azpimarratu nahiko nuke, euren barrenak askatzeko aukera bat izatera iritsiz. Honekin, gizartean estigmatizatu, baztertu eta isilduta egon ohi diren ahotsei konfiantzazko espazioen eskaintzaren beharra azaleratu nahiko nuke, osatze kolektiborako ariketa gisa. Izan ikerketan edo bestelako eredu informal batean,
tabu eta baztertutako gai zein norbanakoei babestoki bat eskaintzearen beharra agerian uzten du tesi honek.
Eta zer esan espetxeko bizipenari buruz? Berau itzela bezain beldurgarria izan dela esango nuke. Amorru zein poztasun handiko momentuz betea egon dena, baina baita malko eta irribarre askotakoa zein ahaztu nahiko nituzkeen baina beti gogoan izango ditudan instante biziz betea ere. Ez da erraza deskribatzen zer senti dezakeen 'kanpotarra' den norbait euren territorioan sartzean, 'beraietako bat' ez zarela ohartuta, beraiekin aritzea erabaki duzunean. Funtzionarioen begirada zorrotzei bezainbesteko arreta jartzen diezunean emakume preso batzuen goitik beherako azterketari. Eta etengabeko arretak, guztiari so eta adi egotearen obsesioak edonora laguntzen zaituenean. Adi ibili beharra egindako keinu edo esandako hitz bakoitzean, arreta eta tentu handiz. Aurrez aipatu bezala, ez da dena polita izan. Izan ditut nire deserosotasunak, nire ezjakintasunak, egoera kontroletik at izatearen sentsazioa. Egon dira baita ere bertan egoteaz damututako egunak. Gure sarrerak zentzurik ba ote zuen galdetzen genionean gure buruari, benetan jarduera fisiko eta kirolak eurentzat esanahirik bazuen auzitan ipintzen genituenean. Baina izan dira bestelako egunak ere, esker onez, irribarrez, algarez, besarkadez eta umore onez betetako egunak. Geure buruari etortzen jarraitzeko animoak ematen zizkigutenak, "hurrengo astera arte!" alaitsu batekin agurtzen gintuztenean.
Bizipen honetatik hainbat ikaskuntza atera ditut, baita emakume gogoangarriak ezagutu ere. Emakume gogorrak, ahaldunduak eta munduari aurre egin edota ziria sartu nahi izan dietenak. Denetarik ikusi eta gainditu dutenak. Damurik ez dutenak. Badira ere kolpatuak, zapalduak, isilduak eta bortxatuak izan diren emakumeak. Beste substantzia batzuetan arnasa bilatzen dutenak, begiak irekita izanda ere ezer ikusteko adina indar ez dutenak. Betirako lo sakonean
murgilduta bizi nahi dutenak. Esnatzeko eguna noiz iritsi desiratzen ez dutenak. Beraiek esnatzeko inoren zain ez daudenak. Bere burua zauritzen dutenak. Bere buruaz beste egiten saiatu direnak.
Lanaren errora etorriz, emakume atxiloentzat jarduera fisiko eta kirolak espetxealdian zein etorkizunean izan dezakeen onura eta garrantzia agerian utzi bada ere, ikuspegi erromantikoegia eta sinplistegia edukitzea izango litzateke nire aldetik jarduera horien bidez gizartean erabateko inklusioa posible dela ondorioztatzea. Honek prozesu global baten beharra baitakar bere baitan, espetxeak dakartzan albo-kalte zein zaurien osatze lan nekeza, hain zuzen. Dena den, eta oztopoak izanik ere, jarduera fisiko eta kirola pertsona batzuentzat lagungarria izan daitekeela ikusi dut lan honetan.
Nire iritziz, birgizarteratzera iristeko, emakume bakoitzaren kasu bakoitza zehazki beraiekin batera aztertu beharreko kontua da, eta horren araberako eskuhartze edo laguntza plan bat gauzatu beharko litzateke, beraiek hala nahi izanez gero behintzat. Jarduera fisiko eta kirolak bide berri honetan toki bat izan dezake, beti ere emakumearen nahi eta beharraren araberako presentziarekin. Bide beretik, erakargarria izan daiteke euren aurreko testuinguru kutsakorretik aldendu diren eta testuinguru sozial osasungarriagoan murgiltzeko aukera duten emakumeentzat.
Azkenik, ezin nezake amaitu hausnarketa hau espetxeko politikari lerro batzuk eskaini gabe. Nahiz eta ahots bakan batzuek, gutxiengoak, espetxealditik nolabaiteko ikaskuntza eta onura atera izana argudiatu, gehiengo zabalak kaltegarri bezala definitu dute aldi hori. Horietariko askok espetxealdiak eragindako zauriak osatzeke dituzte oraindik, eta, bertatik aterata urte asko pasa badira ere, orbainak agerian dituzte.
Giltzaperatzearen kalteak ikusteak espetxerik gabeko herri bat irudikatzera narama, zaila izan daitekeen arren. Maila pertsonalean, mendekuzko zigor sistema batean baino, justizia erreparatzailearen alde lerrokatzen naiz. Xede hori heldu artean, tratamendu eta zigorrak arintzearen aldeko alegatu bat egin nahiko nuke, kasu honetan, jarduera fisiko eta kirolaren bitartez, espetxealdian aukera berriak sortuz eta askatasun arnasak oparituz.
Mezu bat zabaldu nahiko nuke, espetxeetako horma luze eta mardulak eskalatu nahi dituzten ikerketak martxan ipintzearen alde, ikerketa honetan egin moduan, patio eta ziegetara argi izpiak jaurtitzeko. Hala ere, suposatzen dut aurkitutako oztopoak zenbatu ezinezkoak direla eta, prozesua bera ez dela beldur eta kezkez salbuetsia egon. Onartu beharra daukat txikia sentitu izan naizela tesiko lau urteetako momentu askotan zehar. Maiz zalantzan jarri dut ea ikerketak ez ote didan gainezka egingo, doktoregoa ez ote den erronka handiegia niretzako. Egoera honetara helduta, amaierara iritsita, argi daukadana da ikerketa bakoitzak zigilu pertsonala daramala, eta baliteke nirea xalotasunarekin josi izana.
nagusitzen da. Argi dut, baita ere, zalantza eta beldurrez inguratuta egon arren, ikertzen jarraitzeko eta ikasten jarraitzeko gogotsu nagoela. Taldean, noski. Orain arteko bidaia honetatik jasotako ikaskuntzak nire motxilan gorde eta berriei ekiteko gogoz nago. Utopiak ibiltzeko balio omen duela gogorarazi zigun Eduardo Galeanok; bada, jarrai dezagun bidea egiten. Jarrai dezagun amesten, hausnartzen, zubiak eraikitzen eta, batez ere, irauli eta eraldatzen.
Pozten gaitu lanik egin behar ez izateak, idazteko denbora izateak, ama ez izateak, aspertzeko astia topatzeak.
Antzerki hutsa da hau guztia: umore beltza, ironia iraultzailea, sistemarekiko satira. Kristauek nahi luketen bezala geure buruez gupida ez gaitezen —leziorik ez, eskerrik asko— zuen zibilizazioaz trufatzen gara. Ez dugu maite gupida, pena eta erruen bazka. | science |
addi-10061a609836 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28925 | Hitzen arteko antzekotasuna:ezagutza-baseetan oinarritutako tekniken ekarpenak | Goikoetxea Salutregi, Josu | 2018-07-13 | EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA Lengoaia eta Sistema Informatikoak Saila Hitzen arteko antzekotasuna: ezagutza-baseetan oinarritutako tekniken ekarpenak Josu Goikoetxea Salutregik Eneko Agirre Bengoaren eta Aitor Soroa Etxaberen zuzendaritzapean egindako tesi-txostena, Euskal Herriko Unibertsitatean Informatikan Doktore titulua eskuratzeko aurkeztua. Donostian, 2018ko ekainean.
iii Orduan, zertarako balio dute hitzek eta eleek? (...) Hitza, bilatzera bultzatzen zaituelako da baliagarri (...). Zentzuaren bila bultzatzen zaitu, baina ez da bera zuk ikusi gura duzuna. Rumi.
Laburpena Eredu konputazionalekin sortutako hitzen errepresentazio semantikoak gakoa dira hizkuntzaren prozesamenduko hainbat atazatan, eta errepresentazio horien kalitatea ebaluatzeko hitzen arteko antzekotasuna erabiltzen da. Antzekotasun-ataza hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean kokatzen da, lexiko-semantikan, eta, hurrengo urratsak ditu: lehenik, hitzen arteko antzekotasuna hitzen errepresentazioen bidez kalkulatzen da; ondoren, antzekotasun hori gizakien antzekotasun-irizpideekin konparatzen da. Eredu konputazionalaren emaitzak zenbat eta gizakion irizpideetatik hurbilago egon, orduan eta kalitate hobea izango dute hitzen errepresentazioek. Lan honetan antzekotasunaren kasu orokorragoarekin ere lan egin dugu, ahaidetasunarekin. Hitzen errepresentazioan testu-corpusetan oinarritutako metodoak eta ezagutza-baseetan oinarritutakoak daude. Aurreneko familian hainbat eredu daude, baina, lan honetan neurona-sareetan oinarritutakoak erabili ditugu. Metodo horiek hitzen esanahiak testuetako hitz-testuinguru agerkidetzen bidez inferitzen dituzte eta bektore-espazio trinko batean kodetzen. Bigarren familiakoen artean, ezagutza-baseak grafoak balira bezala tratatzen dituztenez baliatu gara, azken horien informazio estrukturala bere osotasuenan ustiatuz. Tesi-lan honen xedea antzekotasun-atazako emaitzak hobetzea da, eta, azken hori hitzen errepresentazio semantiko hobeak erdiesteko teknikez burutuko dugu. Gure hipotesi nagusia testu-corpusetako eta ezagutza-baseetako informazioa desberdina eta osagarria dela da. Gure aburuz, bi iturri horiek konbinatuz gero hitzen errepresentazioen arteko antzekotasun-emaitzak hovii
betuko dira, eta, ondorioz, errepresentazio hobeak izango ditugu. Hipotesi hori, gainera, elearteko erlazioetara hedatu dugu. Tesi-lan honen bitartez aurreko paragrafoko hipotesiak frogatu ditugu, eta egindako ekarpenak hurrengo hirurak dira: (1) ausazko ibilbideen metodo batekin ezagutza-baseetako informazio estrukturala corpus batean kodetzea, eta azken horren hitzen errepresentazio semantikoak kalkulatzea; (2) testuko eta ezagutza-baseetako informazio semantikoa konbinatzeko hainbat metodo eta errepresentazio hibrido proposatzea; (3) aurretik proposatutako guztiak elearteko erlazioetan aplikatzea. Aipatuako metodo eta konbinaketa oro antzekotasun-atazan ebaluatu ditugu, beren emaitzak artearen egoerako metodo baliokideekin konparatuz. Gure proposamenek antzekotasun-atazako artearen egoera berdindu edo gainditu dute, eta gure hipotesiak betetzen direla ondorioztatu dugu. viii
1 Sarrera Hitzen arteko antzekotasun semantikoa hizkuntzaren prozesamenduko hainbat atazaren muinean dago, hala nola, informazio erauzketan, hitzen adiera desanbiguazioan, dokumentuen gai-detekzioan, itzulpen automatikoan edota testu-loturan. Hala, antzekotasuna erreproduzitzeko gaitasunak eredu konputazional batek kalkulatutako hitzen errepresentazio semantikoen kalitatea ebaluatzeko balio du. Zehazki, hitzen errepresentazioen antzekotasunak zenbat eta giza irizpideetatik hurbilago egon, orduan eta hobeto modelatuak egongo dira hitzen esanahiak. Tesi-lan honen xede nagusia hitzen arteko antzekotasun-atazako emaitzak hobetzea da, eta, horretarako, hitzen errepresentazio semantiko hobeak erdiesteko teknikak proposatu ditugu. Horiek guztiak lortze aldera, lexiko-semantikan dauden bi alor nagusietako teknikez baliatu gara: testucorpusetan oinarritutakoak eta ezagutza-baseetan oinarritutakoak. Izan ere, alor horietako teknikek informazio semantiko desberdinetako baliabideak ustiatzen dituzte, hitzen arteko antzekotasun-erlazioen ñabardura desberdinak jasoz. Lan honetan testu-corpusetako eta ezagutza-baseetako informazio semantikoa konbinatzeko hainbat metodo proposatu ditugu, baita azken hori dagozkien hitzen errepresentazio hibridoak ere. Aipatutako konbinaketa horiek elearteko espazioetara ere hedatu ditugu, elearteko antzekotasunaren nondik norakoak esploratuz. 1
1 - SARRERA 1.1 Antzekotasuna Antzekotasuna hainbat hausnarketa loso koren erdian egon da antzinatetik, gizakion kontzientzia eta gogamena ulertzeko giltzarri moduan ulertu izan baita beti. Bada, antzekotasunari ikuspegi psikologikotik heldu zion aurrenekoa Aristotelesena izan zen, antzinako Grezian. Platonen inspiratuta, Aristotelesek prozesu psikologikoak aztertu zituen, K.a. 300 inguruan hurrengo lau legeak proposatuz (Boeree, 2000): ˆ Jarraitasuna: hurbiltasun espaziala edo tenporala duten gertaerak gogamenean asoziatuta egoteko joera daukate. ˆ Maiztasuna: gertaera biren jazoera kopurua gertaera horien asoziazioaren proportzionala da. ˆ Antzekotasuna: gertakari baten pentsamenduek antzeko pentsamendua sorrarazteko joera daukate. ˆ Kontrastea: gertakari baten pentsamenduek aurkako pentsamendua sorrarazteko joera daukate. Aristotelesek lege horiek gizakion sen onaren edo zentzuaren (common sense) oinarri legez deskribatu zituen1 eta Asozianismoaren (Burnham, 1888) abiapuntua izan ziren. Azken paradigma hori hurrengoan oinarritzen da: gogamena elementu kontzeptualen multzoa da, eta azken horiek beren arteko asoziazioen bitartez antolatzen dira. Bada, gure ikerketa-ildoan losofo greziarrak proposatutako legeetako baten gainean soilik jarriko dugu arreta, antzekotasunean. Hizkuntzaren prozesamenduan antzekotasuna ulertzeko psikologia kognitiboan oinarritutako ikuspegia jarraitzen dela azpimarratzea garrantzitsua da, eta ez Asozianismoan (edo azken horretan oinarritutako teoriaren batean). Izan ere, XX. mendearen erdialdean iraultza kognitiboa deiturikoa mugimendu intelektualak (Miller, 1956; Skinner, 1957/2014; Neisser, 1967/2014) kognizioa ezarri zuen prozesu psikologikoak ulertzeko paradigma moduan. Iraultza kognitiboaren ondoren, Asozianismoaren eragina gutxitu egin da 1Esplizituki aipatuko ez baditugu ere, lege horiek hainbat bider gogoratuko ditugu tesi-lan honetan zehar. Izan ere, egungo ikasketa automatikoko eta ikasketa sakoneko oinarrizko asumitzeak dira (Wang et al., 2017), hots, tesi-lan honetan erabilitako metodoen asumitzeak (inplizituak). 2
Antzekotasuna psikologian eta psikolinguistikan. Asozianismoa paradigma nagusia ez bada ere, oraindik bizirik dirau maila teorikoan (Shanks, 2010). Psikologia kognitiboaren ikuspegitik, antzekotasuna gizakion berezko gaitasuna da, modurik naturalenean darabilgu egunero, inongo zailtasun barik. Objektuak behin eta berriro konparatzen ditugu. Hainbat antzekotasun irizpide erabiltzen ditugu eguneroko gertakariak eta entitateak sailkatzeko, errealitatea deritzogun hau egituratzeko. Irizpide horien aniztasuna kontuan izanik, antzekotasuna dirudiena baino gaitasun konplexuagoa da, ez da gauza soila, elkarrekin erlazionatutako prozesu anitzez osatua baizik (Vosniadou and Ortony, 1989). Bada, antzekotasun irizpideen sistema horiek garatzea haurtzaroaren hasierako lorpen kognitibo nagusietakoa da (Vosniadou and Ortony, 1989). Willard Van Orman Quine losofoak gizakion ikasketaprozesuaren inguruan hainbat ekarpen egin zituen, eta prozesu hori guztia 'antzekotasun sen primitiboan' datzala zioen. Quinek original sim hitz-jokoa ere erabiltzen zuen; hau da, ingelesez esplizituki antzekotasun originala esan gura badu ere, inplizituki bekatu originalari egiten dio erreferentzia. Hala,
losofoaren hitzetan: Antzekotasuna oinarrizko kontua da ikasketan, jakintzan eta pentsamenduan. Izan ere, gure antzekotasunerako senak errealitateko gauzak mota desberdinetan ordenatzen ahalbidetzen digu (...). Zentzuzkotzat duguna hurrengoen mende dago; zirkunstantzien antzekotasuna, eta, antzeko kausek antzeko efektuak izango dituztela itxaroteko joera. (Quine, 1969) Amos Tversky psikologo kognitiboak ere antzekotasunaren izaera sakon aztertu zuen. Aurreko paragrafoetan esandakoaren ildo berean, zera zioen: Antzekotasunak (...) antolakuntza-printzipio legez balio du, gizabanakoek objektuak klasi katzeko, kontzeptuak osatzeko, eta orokortzeak burutzeko. (Tversky, 1977) 1.1. irudiak haur bat irudikatzen du, jolasean murgilduta. Jolasak, baina, ludikotasunetik askoz haratago doaz, munduari zentzua ematen ikasten dute beren jolasen bitartez. Errealitatearen ikasketa-prozesu horretan antzekotasuna gaitasun kognitibo garrantzitsua da. Izan ere, antzekotasuna gizakion sortzetiko gaitasun kognitiboa da, ikasketa-prozesuetan eragile zinez aktiboa haurtzaro goiztiarrenetik. Bada, antzekotasunak izaera egituratzailea dauka, 3
1 - SARRERA 1.1 irudia Haurrek munduari zentzua ematen ikasten dute beren jolasen bitartez. Errealitatearen ikasketa-prozesu horretan antzekotasuna gaitasun kognitibo garrantzitsua da. Iturria https://goo.gl/Qx21oC. giza errealitatea hezur-mamitzen duen itsaski kognitibo ikusezina da; hots, gure errealitatearen funtsezko oinarrietako bat. Gizakiontzat hain naturala dena, baina, makinetan erreproduzitzea ez da batere erraza. Gaitasun kognitibo horren ezaugarriak motibazio legez hartuta, makinek ere errealitatearen inguruko informazioa ordenatzea eta egituratzea nahi badugu, antzekotasun-irizpideak erakusteak berebiziko garrantzia du. Hizkuntza eragile zinez aktiboa izanik haurren garapen kognitiboan (Vygotsky, 1980; Piaget, 1959/2005), antzekotasunaren ikuspegi kognitiboak hizkuntzalaritzan itzal handia du. Tesi-lan honi dagokionez, hizkuntzalaritzak hitzen arteko antzekotasunari buruz duen ikuspegia interesatzen zaigu, eta, azken horren aburuz, antzekotasuna eta hitzen errepresentazio semantikoak eskutik doaz, ezin bata bestea barik ulertu. Hitzak errepresentatzeko eredu konputazionalak deskribatu aurretik, baina, hurrengo atalean antzekotasunaren inguruan ñabardura bat egingo dugu. 4
Antzekotasuna 1.2 irudia Otsoak txakurrarekin eta ilargiarekin antzekotasun eta ahaidetasun erlazioak ditu, hurrenez hurren. Antzekotasuna eta ahaidetasuna bereizten Orain arte antzekotasuna denominazioa modu orokorrean erabili badugu ere, zientzia kognitiboetan zinezko antzekotasunaren eta asoziaziozko antzekotasunaren arteko desberdintasuna ezaguna da aspaldidanik (Tversky, 1977). Lan honetan zinezko antzekotasunari antzekotasun deituko diogu eta asoziaziozkoari ahaidetasun. 1.2. irudiko adibideak antzekotasun eta ahaidetasun erlazioak deskribatzen ditu. Alde batetik, otsoak eta txakurrak antzekotasun handia erakusten dute, biak kanidoen familiako animaliak dira, eta familia horren ezaugarriak guztiak partekatzen dituzte (azeriarekin batera). Otsoaren eta ilargiaren arteko erlazioa, ordea, ez da antzekotasunezkoa inondik inora ere, ez baitute inongo ezaugarririk partekatzen. Hala ere, mendebaldeko kulturan bederen, otsoa-ilargiari-uluka-egiten irudia denoi egiten zaigu ezagun. Azken hori, hain zuzen, asoziaziozko erlazioa da, ahaidetasuna. Gauzak horrela, tesi honetan Budanitsky and Hirst-en (2006) interpretazioa erabiliko dugu antzekotasuna eta ahaidetasuna bereizteko: 5
1 - SARRERA ˆ Antzekotasuna: hitzen arteko sinonimia (okela/haragi), hiponimia/hiperonimia (kolore/urdin). ˆ Ahaidetasuna: aurreko erlazio semantikoez gain, meronimia (oin/behatz), antonimia (argi/ilun), asoziazio funtzionalak (arropa/armairu) eta bestelako ezohiko erlazioak. Ahaidetasuna, beraz, oso orokorra da, eta antzekotasuna ahaidetasun kasu berezia. Hizkuntzaren prozesamenduan bereizketa hori egitea garrantzitsua da, aplikazioaren arabera bata ala bestea izango baizaigu baliagarria. Esaterako, dokumentuen gai-detekzioan asoziatutako hitzak antzekoak baino garrantzitsuagoak dira: begi eta betaurreko erlazionatuta daudela jakitea informatiboagoa da gai-detekzioan hitz eta berba sinonimoak direla jakitea baino. Alderantziz, gure errepresentazioetan hitz eta aho ertsiki erlazionatuta badaude ere, itzulpen automatikoan hitz ez genuke ingeleseko mouth bezala itzuli beharko, word bezala baizik. Esan bezala, antzekotasunaren edota ahaidetasunaren erreproduzitzeko, lehenik hitzen errepresentazio semantikoak behar ditugu. Hurrengo atalean tesi-lan honetan esanahia modelatzeko bi eredu konputazionalen sarrera egingo dugu, biak ere oso erabiliak hizkuntzaren prozesamenduan. 1.2 Kogniziotik konputaziora Aurreko ataletan antzekotasun orokorra esanahiari ertsiki lotutako gaitasun kognitiboa dela aipatu dugu. Ildo horretan, Informazioaren Teoriaren alorrean Lin et al.-ek (1998) antzekotasun orokorraren de nizio formala planteatzen du, hurrengo hiru giza intuizioetan oinarrituz: ˆ A eta B objektuen arteko antzekotasunak komunean daukatenarekin lotuta dago. Zenbat eta komunean gehiago eduki, orduan eta antzekoagoak izango dira. ˆ A eta B objektuen arteko antzekotasunak beraien arteko desberdintasunekin alderantzizko erlazioa dauka. Desberdintasuna areagotu ahala, antzekotasunak behera egingo du. ˆ A eta B berberak direnean, bien arteko antzekotasuna maximoa izango da 6
Kogniziotik konputaziora 1.3 irudia Lau terminoren errepresentazio semantikoak eredu distribuzional soil batean. Lerro bakoitzeko terminoak hamar tasunen bidez (t1-t10 tasunak) errepresentatzen dira. Baina, nola gauzatu giza intuizio horiek eredu konputazional batean? Lehenik eta behin, hitzen errepresentazio semantiko bat osatu behar dugu. Azken hori burutzeko, hizkuntzaren prozesamenduan zein beste hainbat alorretan, hitzen ezaugarrietan oinarritzea estrategia oso eraginkorra eta zabaldua da; hots, termino baten tasun esanguratsuenak adierazpen batean laburbiltzea2. Gero, adierazpen horien tasunen arteko alderaketa kuantitatibo baten bitartez terminoen arteko antzekotasuna neur dezakegu. Gauzak horrela, aipatutako antzekotasunaren inguruko hiru giza intuizioak modu kuantitatiboan kalkulatzeko gai izango gara3. 1.3. irudiko adibidean, lau terminoren errepresentazio distribuzionalak agertzen dira, gitarrarena, gaitarena, txeloarena eta poltsarena, hain zuzen. Zutabeek termino horien tasunak (t1-t10 tasunak) adierazten dituzte4, (terminoen esanahia de nitzen dute) eta termino bakoitza hainbat tasunen bitar2Erabilitako metodoen arabera, esanahi baten tasunak latenteak zein konkretuak izan daitezke. Lan honetako errepresentazio guztien tasunak latenteak dira. 3Lin et al.-en (1998) hiru giza intuizioen bertsio kuantitatiboak hurrengoak dira: zenbat eta bat-etortze handiagoa tasunen artean, orduan eta antzekoagoak terminoak; zenbat eta bat-etortze txikiagoa, antzekotasun gutxiago; tasun berberak izanez gero, terminoak berdinak dira. 4Adibidean ez da beharrezkoa tasun zehatzak zeintzuk diren jakitea. Hala nola, tasunetako batzuk hurrengoak izan daitezke: material zurrunez egina, sokez egina, telaz egina, musika-tresna, e.a. 7
1 - SARRERA Hitz bikotea Teilakatzea Antzekotasuna gitarra-gaita 4 0.4 gitarra-txeloa 6 0.6 gitarra-poltsa 0 0.0 gaita-txeloa 4 0.4 gaita-poltsa 3 0.3 txeloa-poltsa 0 0.0 1.1 taula 1.3. irudiko termino-bikote posible guztien teilakatzeen eta antzekotasunen taula. Antzekotasuna kalkulatzeko, 1.3. irudiko terminoen tasunen arteko teilakatzea zati terminoak de nitzeko erabilitako tasun kopurua (hamar). tez de nitzen da. Demagun adibideko terminoen arteko antzekotasuna tasunen teilakatze kopuruarekin neurtuko dugula; zehazki, teilakatzea zati tasun kopuru maximoa (hamar). Beraz, antzekotasunaren balioa zerotik (inongo antzekotasunik gabeko terminoak) batera (antzekotasun maximoa, termino bera) joango da. Hala, 1.1. taulak tasunen teilakatzeak eta antzekotasunbalioak laburbiltzen ditu. 1.1. taulako balio kuantitatiboei begira, Lin et al.-en (1998) giza intuizioak modu errazean gauzatu ditugu. Bada, gitarra-txeloa parea da antzekotasun altuena duena, gitarra-gaita eta gaita-txeloa pareek jarraitzen diete, ondoren, gaita-poltsa dator, eta, azkenik, gitarra-poltsa eta txeloa-poltsa pareek ez dute inongo antzekotasunik. Modu soilean bada ere, tasunen teilakatzean oinarritutako irizpide horrekin giza intuizioen hurbilketa gauzatu dugu, gizakion erantzunekin gutxi gorabehera bat datorrena. Esanahia eta antzekotasuna konputazionalki modelatzeko adibide honen ondoren, tesi-lan honetan erabilitako eredu konputazionalak aurkeztuko ditugu. Lan honen abiapuntua hizkuntzaren prozesamenduko bi arlo nagusitako teknikak dira, hots, testu-corpusetan oinarritutako teknikak eta ezagutza- -baseetan oinarritutakoak. Bi metodo horiek izaera semantiko desberdineko baliabide linguistikoekin lan egiten dutenez, antzekotasunean edota ahaidetasunean ekarpen desberdinak egiten dituzte. Hurrengo bi ataletan bi metodo horien nondik norakoen sarrera bat egingo dugu. 8
1 - SARRERA 1.5 irudia Geruza anitzeko pertzeptroia. Iturria goo.gl/kkCEsd. y konbinaketa linealari f aktibazio funtzio batetik pasatzen du5 eta, atalasebalio baten arabera, irteera bitarra kalkulatzen du (sailkatzaile lineala da). Irteera bitar horren eta benetako irteeraren (f funtzioaren ondorengoa) arteko desberdintasunaren funtzioan, wi pisuak eguneratzen ditu, eta, hain zuzen, eguneraketa horren bitartez ikasten du. Ohikoena 1.5. irudiko adibidea bezalako arkitekturak dira, elkarrekin lotutako hainbat pertzeptroiz osatutakoak. Aipatutako adibideak, esaterako, bi geruzatako arkitektura erakusten du. Egungo neurona-sareak neurona anitzez osatuta daude, ikasketa-prozesu eta arkitektura askoz konplexuagoa dituzte, baina, pertzeptroiaren egitura eta ikasketa-prozesua dituzte oinarri. Azken urteotako konputazio-gaitasunaren gorakada dela-eta, beren erabilerak gorakada ikusgarria izan du hainbat ikerketa-ildotan, hizkuntzaren prozesamendua barne. Gauzak horrela, XXI. mendearen hasieran hizkuntza ereduak neurona-sareen arkitekturan integratzeko aurreneko proposamenak plazaratu ziren (Bengio et al., 2003), eta tesi-lan honetan erabilitako ereduak azken horien bertsio hobetuak eta optimizatuak dira. Bada, hizkuntza ereduak ele jakin bateko hitzen sekuentzien tasun estatistikoak jasotzen dituzte; hau da, aurreko hitzak jakinik, hurrengo hitza aurresaten dute. (1.2) ekuazioak hizkuntzaeredu soil bat deskribatzen du: 5Funtzio ez-linealak dira, rekti katzailea, sigmoidea edo tangente hiperbolikoa. 10
1 - SARRERA erauzitako hitzen errepresentazio distribuzional horiei hitz-bektore (embedding) izendatuko ditugu. Pertzeptroiaren ikasketan bezala, hitzen esanahiak (hitz-bektoreak) corpusa prozesatu ahala eta iterazioz iterazio eguneratu beharreko pisuak dira, optimizatu beharreko parametroak. Hitz-bektoreen dimentsioak hitzen ezaugarri semantiko latenteak dira. Hitzen esanahiak bektore-espazio trinko batean izanik, hitzen arteko antzekotasuna kalkulatzea erraza da; 1.3. irudiko adibideko hitzen antzera, hitz-bektore bakoitzak ehunka ezaugarri latente esleituta ditu, eta, antzekotasuna ezaugarrien arteko konparaketa kuantitatibo batekin erreproduzitu daiteke7. Esaterako, 1.7. irudiak 1.3. irudiko lau hitzen hitz-bektoreen aurreneko bi dimentsioekin osatutako bektore-espazio bat azaltzen du. Hitz bakoitzaren dimentsioak koordenatu bezala ulertzen direnez, hitz bakoitza bi dimentsiotako espazio batean kokatzen da. Bada, 1.7. irudiarekin lotuta, 1.2. taulak hitzen hitz-bektoreen arteko angeluak (α) eta azken horien kosinuak (cos(α)) adierazten ditu, hots, hitzen arteko antzekotasun semantikoa. Adibide honetan ikusten denez, zenbat eta zero gradutik hurbilago egon α, orduan eta antzekotasun handiagoa dute hitz-bektoreek. Ordea, zenbat eta laurogeita hamar gardutik hurbilago egon, orduan eta antzekotasun baxuagoa daukate. Gauzak horrela, gitarra-txelo bikoteak oso angelu baxua daukanez ia antzekotasun maximoa kalkulatu dugu, gaita-poltsa bikotearentzat antzekotasun-balioa ertaina da, eta gitarra-poltsa parean ia ez dago antzekotasunik. 7Kosinu antzekotasunaren bidez kalkulatzea oso zabaldua dago. a eta b hitz-bektoreen arteko antzekotasuna bien arteko α angeluaren kosinua da: cos(α) = a·b |a|·|b|. Emaitza hori [-1,+1] tartean dago, beraz, zenbat eta unitatetik hurbilago egon, orduan eta antzekoagoak hitz-bektoreak. 12
Kogniziotik konputaziora 1.8 irudia Bi dimentsiotako bektore-espazioa, hainbat kategoria semantikorekin. Kategoria bakoitzeko hitzak kolore berarekin daude, eta espazioan multzokatu egiten dira. Iturria Li et al. (2016). 1.7 irudia Hitz-bektoreak. Hitz bikotea α cos(α) gitarra-gaita 27.12° 0.889 gitarra-txelo 5.05° 0.996 gitarra-poltsa 84.59° 0.094 gaita-txeloa 22.15° 0.926 gaita-poltsa 57.39° 0.539 txeloa-poltsa 79.54° 0.181 1.2 taula Kosinuaren antzekotasuna. Gainera, bektore-espazio horien berezitasun nagusietakoa antzeko hitzak multzokatu egingo direla da, antzeko testuinguruetatik ikasiko baitira. 1.8. irudiak, esaterako, bi dimentsiotako bektore-espazio bat irudikatzen du, eta kategoria bereko hitzak multzokatuta agertzen dira. Hitzen arteko antzekotasuna eta hitzen distribuzioak ertsiki lotuta daudela kontua izanik, hitzen arteko antzekotasun-emaitzak hobetzeko beren distribuzioetan eragin beharko dugu. Azken hori da, hain zuzen, hurrengo kapituluetan (metodo desberdinekin) egingo duguna. 13
1 - SARRERA Kontuan izan, metodo horiek agerkidetzetan oinarritzen direla, eta azken hori muga serioa dela hitzen errepresentazioak kalkulatzerakoan, hitzen semantikaren hainbat ñabardura ez baitira islatzen agerkidetzetan. Agerkidetzetako informazio semantikoa nahiko azalekoa izaki, testuetan oinarritutako metodoek bi desabantaila dituzte: ˆ Antzekotasun- eta ahaidetasun-erlazioak nahastu egiten dira hitz-bektoreetan. Azken horiek, oro har, ondo jasoko dituzte antzekotasuna eta ahaidetasuna, baina, ez dira onak izango batean ez bestean. ˆ Agerkidetzetan ez dago hitzen arteko inongo erlazio espliziturik, erlazioak latenteak dira. Ondorioz, hitz-bektoreak ikasterakoan ezin da hitzen erlazioen inongo kontrolik burutu. Corpusetan oinarritutako metodoen muga horiek gainditze aldera, tesi- -lan honetan ezagutza-baseetan oinarritutako metodoez ere baliatu gara. Hurrengo atalean azken horien deskribapen laburra egingo dugu. Ezagutza-baseetan oinarritutako metodoak Metodo hauetan testu-corpusen oso bestelako informazio semantikoa ustiatzen da. Testu agerkidetzetan ez bezala, ezagutza-baseetan informazioa esplizitua da, eta, ondorioz, semantikaren hainbat ñabardura jasotzeko gai. Tesi-lan honi dagokionez, azken ezaugarri hori da interesatzen zaiguna, hitzen errepresentazioetan antzekotasuna edota ahaidetasuna modu kontrolatuan kodetzea ahalbidetuko baitigute. Hizkuntzaren prozesamenduan ezagutza-base lexikalak ohikoak dira. Azken horiek ezagutza linguistikoa modu egituratuan gordetzen dute, ele bateko lexikalizazioak beren arteko erlazioekin lotuz. Ezagutza-base lexikalen artean WordNet (Miller, 1995) aspaldidanik erabili izan da hizkuntzaren prozesamenduan. WordNet jatorrian ingeleserako sortua izan zen, eta bere ezaugarri nagusiak hurrengoak dira: hitzak synset izeneko sinonimo-multzoetan batzen ditu, synsetak erlazio semantikoen bidez lotuz, eta hitzen de nizioak eta adibideak ere eskainiz. Bada, 1.9. irudiak WordNeten guitar hitzaren auzokideak eta beren arteko erlazioak erakusten ditu. Adibide horretan guitar lexikalizazioaren adiera8 usuenari so, musika-tresnaren adierari, bere 8Bada, guitar pick, guitar sh, guitar-shaped, guitarrist eta guitar. Adieren disanbiguazioa ezagutza-baseekin lotutako ataza bada ere, tesi-lan honetan ez dugu ildo hori jorratu. 14
1 - SARRERA et al., 2009a), hitzen arteko antzekotasuna barne. 1.3 Aurrekariak IXA taldean Tesi-lan hau IXA taldean9 burutu da, Euskal Herriko Unibertsitatearen baitan dagoen ikerketa-taldean. IXA taldea hizkuntzaren prozesamenduaren alorrean dabil, eta bere ikerketa euskararen inguruan ardazten badu ere, beste hizkuntzekin ere lan egiten du. Tesi-lan hau IXA-taldean kokatze aldera, lotutako lan batzuk aipatuko ditugu. Ezagutza-baseen inguruko lanari dagokionez, IXA taldean euskarazko WordNeta (Pociello et al., 2011) osatu zen 2000. eta 2003. urteetako EuroWordNeten diseinuei jarraiki, eta, ondoren, euskarazko WordNeta Multiligual Central Repositoryra (Agirre et al., 2012) mugitu zen. Gainera, IXA taldean ezagutza-baseen egitura semantikoak ustiatzeko UKB tresna garatu zen (Agirre et al., 2009b), azken horiekin kalkulatutako bektoreekin antzekotasun-atazan lan eginik (Agirre et al., 2010). Tesi-lan honen aurrekari gisa, IXA taldean Semantic Textual Similarity eta Typed Similarity atazak ere landu dira (González Aguirre, 2017) . Aurrenekoa esaldien antzekotasuna neurtzeko ataza da, eta, bigarrenak, hiztegi digital bateko antzeko entitateen arteko erlazioak identi katzean datza. Horiez gain, Lopez-Gazpio et al.-ek (2017) Interpretable Semantic Textual Similarity ataza ere landu du, eta aurretik aipatutako Semantic Textual Similarity atazan interpretagarritasun geruza bat txertatu. 1.4 Motibazioa eta ekarpenak Tesi-lan honen motibazioak hurrengo puntuetan laburbiltzen dira: ˆ Hitzen errepresentazioen arteko antzekotasun-emaitzak hobetzea: antzekotasuna hizkuntzaren prozesamenduko hainbat atazen oinarrian dago, eta hitzen errepresentazioen kalitatearen adierazgarria da. ˆ Hitzen errepresentazio hobeak lortzeko metodoak eta baliabideak garatzea: antzekotasuna eta hitzen esanahia ertsiki lotuta daude, eta ezin bata bestea barik ulertu. Hala, antzekotasuna hobetu nahi badugu errepresentazio hobeak beharko ditugu. 9http://ixa.si.ehu.es/ 16
Motibazioa eta ekarpenak ˆ Aurreko biak elearteko bektore-espazioetan inplementatzea. Aipatu bezala, antzekotasunaren inguruko ikerketa-ildoa gehienbat corpusetan oinarritutako metodoen eta ezagutza-baseetan oinarritutakoen hitzen errepresentazioekin (ik. 1.2. eta 1.2. atalak) egin da. Tesi-lan honen hastapenetan ez zegoen ia bi iturri horiek konbinatzeko proposamenik, eta, bat bera ere ez espazio eleaniztunetan egiten zuenik. Hala, aurreko paragrafoko hiru puntuetan aipatutakoak gauzatze aldera, hipotesi nagusi batean eta azken horretatik eratorritako hiru azpi-hipotesitan ardaztu dugu gure ikerketa-ildoa: ˆ Testu-corpusetako eta ezagutza-baseetako informazio semantikoa desberdina baina osagarria da. Bi baliabide horiek errepresentazio hibrido batean konbinatuz gero, errepresentazio hobeak lortuko dugu. Errepresentazio hibridoek hitzen arteko antzekotasun- eta ahaidetasun-emaitzak hobetuko dituzte. Esandako guztiak elearteko espazioetan ere betetzen dira. Hipotesi horiek guztiek gure ikerketa-ildo osoa ardaztu dute. Lehenik, gure hipotesiak errepresentazio elebakarretan gauzatu ditugu, eta, ondoren, eleartekoetara hedatu. Hurrengo puntuek lan honetako ekarpen nagusiak laburbiltzen dituzte, dagozkien kapituluekin batera: ˆ Ausazko ibilbideen algoritmo batez baliatuz, ezagutza-base bateko informazio estrukturala inplizituki corpus bateko agerkidetzetan kodetu dugu (3. kapitulua). ˆ Ezagutza-baseetan oinarritutako corpusetatik abiatuta, azken horren hitzen errepresentazio distribuzionalak kalkulatu ditugu (3. kapitulua). ˆ Ezagutza-baseak eta testu-corpusak konbinatzen dituzten errepresentazio distribuzional hibridoak sortzeko metodo eraginkorrak proposatu ditugu (3. eta 4. kapituluak). ˆ Aurreko guztien bertsio elebidunak 5. kapituluan landu ditugu. Ekarpen horiek guztiak 6. kapituluan sakonago aztertuko ditugu . 17
Tesi-txostenaren egitura 1.6 Tesi-txostenaren egitura Tesi-lan hau hurrengo kapituluetan egituratuta dago: ˆ 2. kapitulua - Aurrekariak: Aurrekariak hurrengo azpi-ataletan banatu ditugu: aurrenekoan eta bigarrenean Semantika Distribuzionala eta azken horretatik eratorritako eredu distribuzionalak deskribatuko ditugu; hirugarrenean ezagutzabaseetan oinarritutako metodoen nondik norakoak; laugarrenean aurreko bi familiak konbinatzen dituzten metodoak; bosgarrenean ebaluaziorako antzekotasun urre-patroi elebakarren eta eleartekoen ezaugarriak. ˆ 3. kapitulua - Ezagutza baseetan oinarritutako teknikak: ausazko ibilbideak: Tesi-lan honen muinean dauden oinarrizko baliabideak sortzeko esperimentuak deskribatuko ditugu. Lehenik, ezagutza-baseetatik corpusak erauzteko ausazko ibilbideetan oinarritutako metodoa aurkeztuko dugu, eta, ondoren, corpus mota berri horietatik errepresentazio trinkoak10 kalkulatzeko neurona-sarearen ikasketa-prozesua aztertuko du- gu. Gero, ezagutza-base batean oinarritutako corpusak eta errepresentazio trinkoak lortzeko esperimentuak deskribatuko ditugu, erdietsitako emaitzekin batera. Atal hori esperimentu horietatik ateratako ondorioekin bukatuko dugu. ˆ 4. kapitulua - Testu eta ezagutza-baseen konbinaketa: Testu eta WordNet espazio bereizietako informazio semantikoa konbinatzeko hainbat metodo aurkezten hasiko gara. Esperimentuen atalean, konbinaketak hainbat antzekotasun urre-patroitan ebaluatuko ditugu, eta artearen egoerako metodo baliokideekin konparatuko. Esperimentuen azkenengo atalean, bi baliabide semantiko baino gehiago konbinatuko ditugu, eta, azken horrek antzekotasunean duen eragina aztertuko dugu. Esperimentuekin bukatu ostean, konbinaketekin ondorioztatutakoak laburbilduko ditugu. 10Tesi-lan honetan ezagutza-baseetako hitzen errepresentazio distribuzionalei ez diegu hitz-bektore deituko, errepresentazio trinko baizik. 19
1 - SARRERA ˆ 5. kapitulua - Eleaniztasunera hedapena: Aurreko bi kapituluetan proposatutako metodoak eta errepresentazio hibridoak elearteko espazioetara hedatuko ditugu. Lehenik, 1.2. atalean deskribatutako neurona-sare bati ezagutza-baseetatik eratorritako murriztapenak txertatzeko gure proposamena deskribatuko dugu. Ondoren, ezagutza-baseetan oinarritutako ausazko ibilbide elebidunen metodoa azalduko dugu, eta baita azken horretatik osatutako corpus elebidunen ezaugarrienak ere (bai metodoa eta bai corpusa 3. kapituluan proposatutakoaren hedapen elebidunak dira). Esperimentazioaren atalean, erabilitako baliabideak laburtu eta gero, gure errepresentazio elebidunak artearen egoerako bi metodorekin konparatuko ditugu elearteko antzekotasunean, hainbat hizkuntza-bikotetan. ˆ 6. kapitulua - Ondorioak eta etorkizuneko lanak: Tesi-lan honen sintesi moduan, gure ikerketa-ildoari eginiko ekarpenak zerrendatuko ditugu, eta tesian ateratako ondorio nagusiak laburbilduko. Azkenik, etorkizunean egiteko lanekin bukatuko dugu. 20
2 Aurrekariak Atal hau gure ikerketa-ildoko arloaren egoeraren sintesia da. Sarreran aipatu bezala, tesi-lan honen muinak ertsiki erlazionatutako bi aurpegi ditu, hots, hitzen arteko antzekotasuna eta hitzen errepresentazio semantikoak. Alor horiek hizkuntzalaritzan, psikologian eta loso an sakon errotuta daude, eta aurreneko ikerketak eredu konputazionalen sorrera baino hamarkada batzuk aurretik burutu ziren. Tradizio horietako aurrekariak izango da, hain zuzen, atal honen abiapuntua, gure eredu konputazionalen oinarri teorikoak baitira. Oinarri teorikoak azaldu ostean, lan honetan erabilitako ereduen familiak eta euren nondik norakoak deskribatuko ditugu. Azkenik, gure esperimentuetako hitzen errepresentazio semantikoak ebaluatzeko baliabideak eta irizpideak deskribatuko ditugu. 2.1 Semantika Distribuzionala Sarrerako atalean antzekotasuna gizakiok errealitatea egituratzeko eta ordenatzeko tresna kognitiboa garrantzitsua dela ikusi dugu, eta, ondorioz, makinek errealitatea ulertzea gura badugu gaitasun hori erreproduzitu beharko dute. Hizkuntzaren prozesamenduari dagokionez, antzekotasuna erreproduzitzeko gakoa hitzen tasun semantikoen errepresentazioak direla nabarmendu dugu, antzekotasuna eta esanahia ertsiki lotuta baitaude. Antzekotasunak hizkuntza naturalean duen funtzioa1 oinarri legez hartuta, hizkuntzalaritzaren tradiziotik hitzen esanahiak modelatzeko Semantika Distribuzionala pro1Hots, errealitatea egituratzea eta ordenatzea. 21
2 - AURREKARIAK posatu zen, egun hizkuntzaren prozesamenduan oso erabilia. Bada, Semantika Distribuzionala Harris-en (1954) hipotesi distribuzionalean oinarritzen da, eta bere muina hurrengo esaldian laburbildu daiteke: Esanahi antzeko hitzek testuinguru berean agertzeko joera dute.(Harris, 1954) Esaldi horrek, bere laburtasunean, hitzen esanahien eta antzekotasunaren arteko loturaren inguruko intuizio soil bezain sakona (eta praktikoa) erakusten digu; hitzen esanahiaren ikuspegitik, esanahia modelatzeko bere testuinguruko informazioaren bitartez egin beharko da; antzekotasunaren ikuspegitik, testuinguruen informazioak hitzen esanahia de nitzen duenez, hitzen arteko antzekotasuna beren testuinguruen menpekoa da. Hipotesi horietaz baliatuz, hizkuntzaren prozesamenduan eredu semantiko distribuzionalak (ESD) inplementatu dira eta oso hedatuta daude, hainbat atazatan arrakastatsuak izan baitira. Hizkuntzaren prozesamenduan, baina, 'esan gabe doa' jarrera daukagu Harris-en (1954) hipotesiaren inguruan, ezer gutxi dakigu bere jatorriaz. Zeintzuk dira, baina, hipotesi distribuzionalaren erroak? 2.1.1 Semantika Distribuzionalaren historiaurrea Esan bezala, Semantika Distribuzionalaren XX. mendearen erdialdean dauka jatorria, hipotesi distribuzionalean. Hala ere, hizkuntzalaritzaren tradizioan errotutako hipotesi horren 'arbaso teorikoak' XX. mendearen hasierakoak dira; hain zuzen, Ferdinand de Saussuren eta Wittgensteinen teoria linguistikoak. Saussurren teoria linguistikoen itzala hizkuntzalaritzaren esparrutik haratago heldu zen, loso an, antropologian eta soziologian ere oihartzuna izan baitzuen2. Bada, hizkuntzalari suitzarrak hizkuntza zeinuez osaturiko egitura legez ulertzen zuen, eta, zeinuei barik, egitura horren azpiko legeei ematen zien garrantzia. Bere aburuz, zeinuak beren desberdintasun funtzionalen bitartez identi katzen dira, eta funtzio horiek zeinuek hizkuntzaren sistemaren baitan duten rola de nitzen dute. Kontuan izan, diferentzia funtzional horiek sistema baten baitan dutela zentzua soilik, isolatutako zeinuak ezin baitu desberdintasun-erlaziorik izan. Ikuspuntu horretatik, sistema (esaterako, hizkuntza) desberdintasun funtzionalen elkarrekintza da: 2Hizkuntzalari suitzarra XX. mendean eskola loso ko garrantzitsuenetakoen aitatzat hartzen da, estrukturalismoa. 22
Semantika Distribuzionala Hizkuntzan, desberdintasunak baino ez daude. (Saussure, 1916/1983) Saussurren sistemen teoriak hipotesi distribuzionalaren inspiratu zuela kontuan izanik, ez da zaila bien arteko paralelismoak aurkitzea: hizkuntza sistema baten legez ulertuz gero, hitzak zeinuak lirateke, hitzen arteko erlazio semantikoak zeinuen arteko elkarrekintzak eta hitzen esanahiak zeinuen desberdintasun funtzionalak. Esan gabe doa, ikuspegi horretatik desberdintasun funtzionalen gradua hitzen antzekotasunarekin parekatu dezakegula. Saussurez gain, Ludwig Wittgenstein losofo austriarra ere hipotesi distribuzionalaren aitzindaritzat hartzen da. Saussurek hizkuntzaren egituran jarri bazuen arreta, Wittgensteinek logikaren izaeran eta 'berbekin esan eta uler daitekeenaren mugetan'3 egin zuen. Philosophische Untersuchungen4 hilondoko lanean zera esan zuen: Hitz baten esanahia hizkuntzan duen erabilera da. (Wittgenstein, 1953) Wittgensteinek esaldi hori hurrengo moduan birformulatu genezake: hitz baten esanahia hizkuntzan dituen testuinguruez osatutako informazioa da. Saussurren antzera, Wittgensteinek hitzen esanahia ez du modu isolatuan ulertzen, hizkuntzaren sarearen baitan kokatzen baitu, baina, egiturari barik, erabilerari ematen dio garrantzia. Aipatutako bi autoreek eragin handia izan zuten XX. mendeko hizkuntzalaritzan, eta, beren ikuspegi horietan oinarrituta, hainbat hizkuntzalarik erabilpenera bideratutako metodologiak garatu zituzten hizkuntzaren ikerketan. Testuinguru intelektual horretan sortu zen, hain zuzen, atal honen hasieran azaldutako hipotesi distribuzionala, besteak beste. Harrisek hasieran analisi fonemikoaren baitan aurkeztu bazuen ere (Harris, 1951), gero maila linguistiko orori aplikatzeko metodologia izatera pasatu zen (Harris, 1954, 1970). Hala, hipotesi distribuzionalaren garai eta ildo berean, itzulpenaren inguruko bere lanean eta bere garaiari asko aurreratuz, Weaver-ek (1955) itzulpen automatikoan hitzen desanbiguazioa hitz-xedearen inguruko auzokideen frekuentzietan oinarrituta egon beharko lukeela esan zuen. Harrisek eta Weaverrek esandakoaren harira, hona hemen Firthen hitzak: 3Bere aforismo ezagunenetakoa Tractatus Logico-Philosophicus (Wittgenstein, 1921/2013) lanekoa da, eta zera dio: 'Berba egin ezin denaren inguruan, isilik mantendu behar da'. 4Euskaraz 'Ikerketa loso koak'. 23
2 - AURREKARIAK irudiak agerkidetza-matrize horren entzun eta bete dimentsioez osatutako bektore-espazioa aipatutako lau hitzentzat irudikatzen du. Hipotesi distribuzionalari jarraiki, antzeko kontaketadun hitzak multzokatu egiten dira espazioan, hau da, antzeko esanahiarekin errepresentatzen dira. Adibideko ESDan, gitarra, txelo eta gaita hitzek entzun distribuzio antzekoak dituzte5 eta espazio horretan bata bestetik hurbil daude, hau da, antzekoak dira. Poltsa hitzak, ordea, oso bestelako distribuzioa dauka6, eta nahiko urruntzen da gainontzeko hitzetatik. Hala ere, gaita eta poltsa hitzak zertxobait hurbilago daude bete tasuneko balioa dela-eta. Hitz-testuinguru kontaketak, baina, ez dira bere horretan uzten, haztapenen bat aplikatzen baitzaie. Hala ere, agerkidetza-matrizearen tamaina handiak izaten dituzte, eta hitzei dagozkien agerkidetzen balioak oso sakabanatuta egoten dira (dimentsio gehienek zero balio dute). Gauzak horrela, konputazioan e zientzia irabazte aldera, dimentsio-murrizketa aplikatzen zaie agerkidetza matrizeei. Kontuan izan, murrizketa aplikatu osteko dimentsioak ezin direla zuzenean behatu, latenteak baitira. Izan ere, murriztapenaren aurretik dimentsioek zuzenean agerkidetzei egiten diete erreferentzia; murriztapenaren ondoren, dimentsioek agerkidetzak modu inplizituan jasotzen dituzte. Beste berba batzuetan esanda, hitzen esanahiak dimentsio konkretuen bidez osatuta egotetik, dimentsio abstraktuen bidez osatuta egotera pasatzen dira. Esaterako, aurreko adibideko gitarra hitzaren esanahiak milaka dimentsio izango lituzke agerkidetza-matrize batean (corpuseko hiztegiaren sarreren beste), eta berarekin agertutako testuinguru bakoitzerako kontaketen informazioa eskuragarri legoke. Esaterako, entzun hitzarekin 80 bider agertu dela, bete hitzarekin 4 eta lan hitzarekin 7. Azken horiei haztapenen bat aplikatuta ere, agerkidetzen informazioa zuzenean behatu daiteke. Murriztapenaren ondoren matrizearen dimentsionaltasuna nabarmen jaitsiko da (ehunka batzuk izaten da ohikoena), eta dimentsioei eskalarrak esleitzen zaizkie. Hala, gitarra bektoreak hurrengo itxura izango luke bost dimentsiotan: gitarra 0.0211 -0.0234 0.0392 0.0001 -0.1064 Murriztapenaren ondoren, bada, bektore-espazio trinko bat dugu, eta azken horrek horrek jatorrizko agerkidetza-matrizeko informazioa gordetzen du, 5Hirurek entzun dimentsioan balio altua dute, eta bete dimentsioan balio baxuak edo, gaitaren kasuan, ertaina. 6Entzun dimentsioan balio baxua, eta bete dimentsioan altua. 26
2 - AURREKARIAK 2.2 irudia CBOW eta Skip-gram ereduen arkitekturak. Iturria goo.gl/ nCy3c5. izenekoak, hurrenez hurren. Skip-gramen xedea behatutako hitzaren testuinguruko hitzak aurresatea da, eta, CBOWrena, berriz, behatutako hitza aurresatea testuinguruko hitzez baliatuta. 2.2. irudian Skip-gram eta CBOW ereduen arkitekturak deskribatzen ditu. Irudi horretan, CBOW ereduaren sarrerak w(t − 2), w(t − 1), w(t + 1) eta w(t + 2) testuinguruko hitzak dira, eta azken horiek geruza ezkutuan bateratu ondoren9, w(t) behatutako hitza aurresaten dute. Skip-gram ereduan alderantzizkoa egiten da, hots, w(t) behatutako hitza neurona-sareko sarrera geruza ezkutuan sartzen da ,eta azken hori testuinguruko hitzak aurresateko erabiltzen. Aipatutako iragarpen horiek leiho baten baitako hitzekin egiten dira, hau da, erdian dagoen hitza behatutakoa da, eta bere ingurukoak testuinguru hitzak. Zehazki, word2vec eredu-multzoko galera-funtzioak leiho baten baitan behatutako hitz-testuinguru agerkidetzen probabilitatea saritzen du, eta ausazko hitztestuinguruena zigortzen10. Iragarpen-metodoen artean agertutako beste eredu esanguratsu bat GloVe (Pennington et al., 2014) da, kontaketa-metodoak eta iragarpen-metodoak 9Neurona-sareetan geruza ezkutu (hidden layer) moduan ezagutzen dira, eta neuronasarearen irteera bere sarreraren funtzioan kalkulatzeko erabiltzen. 103.1.2. atalean Skip-gram ereduaren galera-funtzioaren xehetasunak azaltzen ditugu. 28
Semantika Distribuzionala Probabilitatea eta ratioa w=solido w=gas w=ur w=moda p(w|izotz) 1.9 × 10−4 6.6 × 10−5 3.0 × 10−3 1.7 × 10−5 p(w|lurrun) 2.2 × 10−5 7.5 × 10−4 2.2 × 10−3 1.8 × 10−5 p(w|izotz)/p(w|lurrun) 8.9 8.5 × 10−2 1.36 0.96 2.2 taula GloVe ereduko ikasketa-prozesua agerkidetza probabilitateekin konbinatzen baititu ikasketan. Bere egileen aburuz, word2vec bezalako metodoek leihoetako informazio lokala soilik prozesatzen dute, eta, hortaz, testucorpuseko informazio estatistiko globalik ez dute jasotzen. Gauzak horrela, GloVe metodoaren galera-funtzioak leiho baten baitako agerkidetzetako informazio lokala eta hitz-testuinguru agerkidetza-matrizeetako estatistika globalak batzen ditu. GloVe ereduaren autoreek hitz-testuinguru esanahia kodetzeko agerkidetzen probabilitate-ratioez (eta ez agerkidetzen probabilitate gordinek) baliatzen dira. Izan ere, ratioek hitz esanguratsuen eta garrantzirik gabekoen artean bereiztea ahalbidetzen dute, eta, ondorioz, probabilitate gordinak baino eraginkorragoak dira semantika kodetzeko. 2.2. taulak agerkidetzen probabilitate gordinekin eta azken horien ratioekin erdietsitako emaitzak azaltzen ditu. Taulako lehenengo bi lerroetan hitz-testuinguru probabilitate gordinak agertzen dira, eta hitza adierazteko w erabiltzen da. Esaterako, izotz eta lurrun testuinguru legez hartuta, 2.2. taulan azken horiekin erlazionatutako solido eta gas hitzek ratio altua eta baxua dituzte, hurrenez hurren; hots, beren esangura nabarmentzen da ratioen muturreko balioen bidez. Ordea, ur hitza izotz eta lurrun testuinguru biekin hein berean erlazionatuta dago, eta ratioa 1etik hurbil dago. Moda hitzaren emaitza ere 1etik hurbil dago, ez baitago batekin ez bestearekin erlazionatuta. Badira metodo berri anitz, eta beren artean aipagarria da fastText (Bojanowski et al., 2017). Izan ere, word2vec eta GloVe moduko metodoek hitzen morfologia ez dute kontua izaten, eta hiztegiko berba bakoitzari hitzbektore bat esleitzen diote. Azken hori muga bat da morfologia aberatseko eleentzat, mota horretako hizkuntzetan maiztasun gutxiko hainbat hitz agertuko baitira, eta, ondorioz, kalitate baxuko hitz-bektoreak izango baitituzte. Gainera, hiztegi handiko hizkuntzetan hitz mailan lan egitea arazoa dela, hiztegitik at dauden hitzen ez baitute errepresentaziorik. Skip-gram eredua oinarri legez hartuta, fastText ereduak berba bakoitza karaktereen n-grama multzo legez adierazten du. Esaterako, bihotz hitza 3-grama batekin adie- 29
Ezagutza-baseetan oinarritutako metodoak 2.3 irudia Ezkerraldean, sei erpineko grafo baten adibidea. Grafoa ez-zuzendua da eta erpinak lotzen dituzten ertzek pisuak dituzte. Eskumaldean, 6 × 6 tamainako grafoaren auzokide-matrizea, erpinek beren auzokideekin (zutabeak) dituzten erlazioez (ertzen pisuez) osatua. Iturria goo.gl/bWgJhf. zesamenduan asko erabiltzen dira, grafoaren ezaugarri estrukturalak bilatzen eta ustiatzen baitituzte. Gainera, grafoaren egitura osoa ustiatzen dute, eta, ondorioz, beren soluzioak globalki optimoak dira. Metodo horiek ezagutzabaseak grafo baten legez ulertzen dituzte, ezagutza-baseko nodoak grafoko erpinak balira bezala tratatuz eta erlazioak ertz bezala. Grafoaren arabera, ertzek norabidea daukate (grafo zuzenduak) edo ez (grafo ez-zuzenduak), eta pisuren bat esleituta izan dezakete. Esaterako, 2.3. irudiak sei erpinez osatutako grafo ez-zuzendu bat azaltzen du, eta bere erpinen arteko erlazioak auzokide-matrize batean daude adierazita. Grafoen egitura ustiatzeko hainbat metodo daude, batzuk teknika sinpleak erabiltzen dituzte (esaterako, nodoen irteera-mailan oinarritutakoak11 (Faloutsos et al., 1999)) eta beste batzuk, ordea, konplexuagoak (PageRank (Brin and Page, 1998)) erabiltzen dira. Bada, grafoen teorian oinarritutako algoritmoetatik erabilienetakoa hizkuntzaren prozesamenduan PageRank algoritmoa (Brin and Page, 1998) da, eta ausazko ibilbideetan oinarrituta dago. Jatorrian algoritmo hori bilatzaileetan indexatutako web-orrien sailkapena egiteko pentsatu zen, eta ere eraginkor bezain arrakastatsua izan zen. Algoritmoaren egileek 'erabiltzailearen jokabidea' modelatu dute; hau da, erabiltzaileak web-orri batetik hasten da eta beste web-orri batzuetara 11Hau da, nodoetatik irteten diren hiper-esteketan oinarritua. 31
Testu-corpusak eta ezagutza-baseak uztartzen WordNeteko erlazio garrantzitsuenetakoa sinonimia bada ere, hainbat erlazioz osatua dago. Bada, synsetak beren artean sinonimiaz barik, beste erlazio semantiko batzuez lotzen dira, eta azken horien artean garrantzitsuena hiperonimia-hiponimia da. Hiperonimia-hiponimia erlazioak synset orokorrenak synset zehatzagoekin lotzen ditu. Aurreko adibideari jarraiki, {car, auto, automobile} synsetaren hiperonimoa vehicle da, eta, aipatutako synset horren hiponimoa, ordea, taxi. Egun WordNet hedatzen dabiltza, eta tesi-lan honetan 3.0 bertsioa erabili dugu, 117.659 synset eta 525.356 erlazio dituena, 82.115 izen, 13.767 aditz, 18.156 adjektibo eta 3.621 adberbio. Gainera, WordNet beste hainbat hizkuntzatara hedatu da, besteak beste, italierarako, gaztelerarako, frantseserako eta euskararako (Vossen, 1998; Pociello et al., 2011). Kontzeptu bera adierazteko, hizkuntza desberdinek synset bera erabili dezakete ala ez, eta, azken hori bada kasua, synseten arteko mapaketa eskuragarri dago (xehetasun gehiago 5. kapituluan). Eleaniztasun hori medio, Wordnet asko erabiltzen da hizkuntzaren prozesamenduko hainbat atazatan, hala nola, itzulpen automatikoan, informazio-erauzketan eta galdera-erantzun sistemetan. Bada, tesi-lan honetan hitzen arteko elearteko antzekotasunerako erabiliko dugu. 2.3 Testu-corpusak eta ezagutza-baseak uztartzen Metodo distribuzionalek (ik. 2.1.3. eta 2.1.4. atalak) azaleko informazio linguistikoa darabilte12, eta, ondorioz, ahaidetasuna eta antzekotasuna nahasteko joera daukate (ik. 1.2. atala). Hala ere, ezagutza-baseetako informazio semantikoa testu-corpusetakoaren desberdina dela kontuan izanik, bi iturri semantiko horien osagarritasuna ustiatzeko eta hitzen errepresentazio hobeak erdiesteko hainbat metodo proposatu dira. Horretarako, metodo horiek testu-corpusetako agerkidetzetako eta ezagutza-baseetako erlazioetako informazioa uztartzen dute. Hitzen arteko antzekotasun-erlazioak indartze aldera, hainbat autorek errepresentazio distribuzionaletan ezagutza-baseetako informazioa sartu dute (Halawi et al., 2012; Faruqui et al., 2015; Rastogi et al., 2015; Mrk²i¢ et al., 2016, 2017), bi iturburu semantikoetako informazioa uztartuz beren 12Esaterako, leiho baten baitako hitz-testuinguru agerkidetzak. 33
2 - AURREKARIAK 2.4 irudia Retro tting murriztapenen eragina testu naturaleko bektoreespazioan. Jatorrizko testu naturaleko hitz-bektoreei (grisez) sinonimia murriztapenen bidez ezagutza-baseko egiturako informazioa sartzen zaie eta eguneratu egiten dira (zuriz), beren antzekotasuna handituz. Iturria Faruqui et al. (2015). dira (zuriz) eta, ondorioz, beren arteko antzekotasuna areagotuko da. Metodo gehienek hitzen errepresentazioekin lan egiten dute, baina, Wieting et al.-ek (2015) parafrasien bidez esaldien errepresentazioak kalkulatzea oso eraginkorra dela erakutsi du, eta Rothe and Schütze (2015) lanean hitzbektoreak modu arrakastatsuan adieretara eta lexemetara hedatu ditu. Aurreko atalean bezala, familia honetan ere sinonimiaren erabilera oso hedatua dago (Faruqui et al., 2015; Rothe and Schütze, 2015), baina, sinonimiaren eta antonimiaren konbinaketarekin antzekotasun-erlazioak are gehiago indartu dira (Mrk²i¢ et al., 2016, 2017). Tesi-lan honen 4. kapituluko testu-corpusak eta ezagutza-baseak uztartzeko proposamena retro ttingekin eta Rastogi et al.-en (2015) lanarekin konparatu dugu. 2.4 Elearteko espazioak Hitz-bektore elebakarrek hizkuntzaren prozesamenduan izandako arrakastak dela-eta, azken horiek elearteko atazetan erabiltzeko interesa ere piztu da. Gauzak horrela, hainbat hizkuntzetako hitzen esanahiak elearteko bektore36
Elearteko espazioak espazio bateratuetan kodetzeko metodo eta estrategia anitz agertu dira. Izan ere, Ruder-ek (2017) dioen bezala, elearteko hitz-bektoreak oso erakargarriak dira: lehenik, hitzen esanahien inferentzia testuinguru eleaniztunen bitartez burutzen denez, elearteko antzekotasuna ahalbidetzen dutelako, hainbat atazetarako hain garrantzitsua dena15; bigarrenik, elearteko hitz-bektoreek hizkuntzen arteko informazio transferentzia ahalbidetzen dutelako. Elearteko transferentzia horrek are garrantzia gehiago hartzen du baliabide handiko ele baten eta gutxitu baten artean denean, azkenengoari onura egingo baitio. Mapaketetan oinarritutako metodoak Metodo hauek testu-corpusetatik erauzitako bektore-espazio elebakar bereizietatik abiatzen dira, eta, hiztegi elebidun baten oinarrituta, espazio batetik besterako transformazioa ikasten dute. Mapaketak egiteko espazio elebakarren artean isomor smoa dagoela hartzen da hipotesitzat; hau da, bereizita ikasi badira ere, espazio elebakarrek egitura berdina izango dutela. Teknika honen aitzindaria Mikolov et al. (2013b) izan zen, distantzia euklidearren karratuak minimizatzeko transformazio lineal bat aplikatu ziena espazio elebakarrei. Azken horren optimizazio ereduari hainbat hobekuntza aplikatu dizkiote; Zhang et al.-ek (2016) transformazio-matrizea ortogonala izatera derrigortzen du, Xing et al.-ek (2015) ortogonalitateaz gain hitz-bektoreen normalizazioa eta (distantzia euklidearraren ordez) kosinua sartzen ditu, eta Lazaridou et al.-ek (2015) zero-shot ikasketa16 erabili du. Beste estrategia bati jarraiki, Faruqui and Dyer-ek (2014) korrelazio kanonikoen analisiaren bidez bi bektore-espazio elebakar espazio partekatu batean mapatzen dute, eta Lu et al.-ek (2015) azken horren bertsio ez lineala proposatzen dute. Artetxe et al.-ek (2016) azken horiek guztiak orokortu zituen, soluzio zehatza lortzeko metodo eraginkorra proposatuz17. 2.5. irudia paragrafo honetan aipatutako isomor smoaren adibide bat da. Bada, irudi horrek independeteki ikasitako ingelesezko eta gaztelerazko bektore-espazioak erakusten ditu; zehazki, zenbakien eta animalien hitzbektoreak, bi dimentsiotako espazio batean. Adibide horretan ikusten denez, bereizita ikasi badira ere, hizkuntza desberdinetako bektore-espazioek antz15Lexiko-inferentzia elebiduna eta elearteko informazio erauzketa, besteak beste. 16Klase anitzetako sailkapena egiten da, baina, hainbat klaseren inguruko entrenemendurako daturik gabe. 17Aurreko metodoek gradiente-jaitsisiera estokastikoa erabiltzen dute parametroen optimizazioan. 37
2 - AURREKARIAK 2.5 irudia Ingelerazko (ezkerrean) eta gaztelerazko (eskuman) zenbakien eta animalien errepresentazio distribuzionalak bi dimentsiotan irudikatuta. Irudiak bi hizkuntzetako bektore-espazioek antz-antzeko egitura dutela erakusten du, hitzen arteko distantziak eta posizioak mantendu egiten baitira hizkuntzen artean. Iturria Mikolov et al. (2013b). antzeko egitura daukate, hots, hitz-bektoreek distantzia eta posizio bera daukate beren artean, isomorfoak dira. Isomorfoak izanik ere, bektore-espazio bereiziak mapatu egin behar dira eleen arteko hitz-bektore baliokideak bata bestearen 'gainean' egon daitezen. Aurrekoa metodoari lotuta, hiztegi elebidunen erabilera murrizteko edo erabat ezabatzeko hainbat estrategia proposatu dira. Esaterako, Zhang et al.ek (2016) hiztegiaren sarrerak hamarrera arte murrizten ditu, baina, lexikoindukzio elebiduna moduko atazan zorrotzetan ez du emaitza onik. Artetxe et al.-en (2017) lanean, abiapuntu bezala hogeita bost sarreratako hiztegi bat edo zenbakiak hiztegi bezala erabilita, iterazioetan oinarritutako metodo bidez mapaketarako hiztegia inferitzea lortu dute, mapaketa modu arrakastatsuan burutuz. 38
2 - AURREKARIAK 2.6 irudia fMRI teknikaren bidez haurren aditzen sorkuntzan jasotako neurona-aktibazioak. Iturria https://goo.gl/XZMN9V. ko erantzunekin osatutako ebaluazio metodoak daude, eta azkenaldion arreta gehiago jartzen hasi zaie. Bada, talde horretan neurona-aktibazioetan oinarritutakoak (Xu et al., 2016), begien mugimenduetan datuekin osatutako urre-patroiak (Luke and Christianson, 2017; Cop et al., 2017) sartzen dira. Neurona-aktibazioetan oinarritutakoen artean functional magnetic resonance imaging (fMRI) eta elektorenzefalogramen (EEG) tekniken erabilera oso hedatuta dago. 2.6. irudiak, esaterako, haurren aditzen sorkuntzan fMRI bidez jasotako neurona-aktibazioak agertzen dira. Neurona-aktibazio horiek urre-patroiak osatzeko informazio baliagarria daukate. Tesi-lan honetan ebaluazio intrinseko kontziente batez baliatu gara, hitzen arteko antzekotasunaz, hizkuntzaren prozesamenduan tradizio handia daukana. Hurrengo ataletan ebaluazio ataza horren nondik norakoak deskribatuko ditugu. 2.5.1 Hitzen arteko antzekotasun eta ahaidetasun urrepatroiak Tesi-lan honen sarrerako 1.1. atalean antzekotasun- eta ahaidetasun-erlazioak bereizi ditugu; aurrenekoak antzeko ezaugarriak dituzten hitzen arteko erlazioak dira (otso eta txakur), eta, bigarrenak, asoziaziozko erlazioren bat duten hitzen artekoak (otso eta ilargi). Erlazio horiek antzekotasun eta 40
Ebaluazioa ahaidetasun urre-patroietan modu kuantitatibo batean islatzen dira, eta gure eredu konputazionalen errepresentazioen kalitatea neurtzeko baliabide oso garrantzitsuak dira. Urre-patroiak gizakiek emandako balioez osatuta daude, eta, ondorioz, gure eredu konputazionalen hitzen errepresentazioek giza irizpideetan oinarritutako antzekotasuna edota ahaidetasuna erreproduzitzeko gaitasuna neurtzeko balio dute. Azken hori burutze aldera, lehenik, hitzen errepresentazioak kalkulatuko ditugu, eta, errepresentazio horietatik abiatuta, hitzen arteko antzekotasunak. Esan bezala, eredu konputazionalen errepresentazioak ebaluatzeko ereduaren antzekotasun-balio horiek giza irizpideekin duten korrelazioa kalkulatuko dugu. Hala, eredu konputazionalak zenbat eta korrelazio altuagoa izan gizakien erantzunekin, orduan eta kalitate hobea izango dute errepresentazioek. Lan honetan erabilitako korrelazioaren eta antzekotasunaren nondik norakoak hurrengo atalean deskribatzen ditugu. Gure lanari dagokionez, 3. eta 4 kapituluetan ingelesezko hainbat ahaidetasun eta antzekotasun datu-multzo elebakarrekin ebaluatuko ditugu gure errepresentazioak. 5. kapituluan errepresentazio elebidunekin lan egingo dugunez, azken horien ebaluaziorako hainbat elearteko datu-multzo osatuko ditugu. Urre-patroi elebakarrak Urre-patroiak hitz bikoteez osatuta daude, eta bikote bakoitzak antzekotasunedo ahaidetasun-balio bat dauka esleituta, hainbat partaideren erantzunekin osatua. Urre-patroi horiek osatze aldera, aurretiaz azken horien izaera semantikoaren araberako antzekotasun edo ahaidetasun irizpideak de-
2 - AURREKARIAK korrelazioa kalkulatu aurretik, lehenik eta behin, urre-patroietako hitz bikoteen antzekotasunak kalkulatzen direla. Oro har, hitzen errepresentazioen arteko antzekotasuna kosinuaren formularen bitartez kalkulatzen da. Datumultzoko bikote guztientzat hitzen errepresentazioen arteko antzekotasuna kalkulatu ondoren, azken horren balioen eta (giza irizpideekin osatutako) urre-patroiaren balioen arteko korrelazioa kalkulatzen da. Bada, Pearsonen r korrelazio-koe zienteak X eta Y bi aldagai jarrairen arteko erlazioaren linealtasuna ebaluatzen du. Pearsonen r koe zienteak [−1, +1] tarteko balioak hartzen ditu; -1 balioak X eta Z guztiz linealak direla esan nahi du, baina, linealtasuna negatiboa dela; 1 balioak guztiz linealak direla eta linealtasuna positiboak dela adierazten du; 0 balioak ez dagoela inongo linealtasun erlaziorik; erdibideko beste balioek linealtasun maila adierazten dute. (2.1) ekuazioak Pearsonen r koe zientea deskribatzen da: r = Pn i=1
Ebaluazioa 2.7 irudia Pearson eta Spearman korrelazio-koe zienteen adibideak. Iturria goo.gl/FS434M. noski, bi datu-multzoen sailkapen-balioen artean antzekotasunik ez dagoela esan gura du. 2.7. irudian Pearsonen r eta Spearmanen ρ korrelazio-koe zienteen balioen hainbat adibide agertzen dira. Irudietako bi ardatzak X eta Y aldagaien balioak dira. Ezkerreko bi irudiek bi koe zienteen muturreko balioak erakusten dituzte; hau da, X eta Y aldagaiek korrelazio maximoa dute r eta ρ koe zienteetan, baina goiko irudian korrelazioa positiboa da eta behekoan negatiboa. Erdiko bi irudiek erdibideko emaitzak erakusten dituzte, bi aldagaien erlazioa ez baita guztiz lienala (r < 1), baina, beren arteko sailkapen-balioen berdina da (ρ = 1). Eskumako irudiak korrelaziorik gabeko aldagai bi deskribatzen ditu. 45
3 Ezagutza-baseetan oinarritutako teknikak: ausazko ibilbideak Kapitulu honetan, tesi-laneko aurreneko ekarpena deskribatuko dugu, ezagutza-baseetan oinarritzen dena. Ausazko ibilbideez baliatuta, metodo horrek ezagutza-baseetatik corpus sintetikoak erauztea ahalbidetzen du, eta, ondoren, ezagutza-baseetako informazio estrukturala bektore-espazio batean kodetzen. Esperimentuen atalean, ezagutza-basetik erauzitako errepresentazio trinkoak inplizituki ezagutza-baseetako informazio estrukturala gordetzen dutela enpirikoki egiaztatuko dugu. Beste berba batzuetan esanda, ezagutza-baseetako egitura semantikoa dimentsionaltasun gutxiko bektore-espazio jarrai batean kodetuko dugu. Ezagutza-baseetan oinarritutako teknika ohikoekin alderatuta (ik. 2.2. atala), gure metodoak informazio bera bektore trinkoagoetan kodetzeko gai izango da1. Abantaila horretaz gain, hitzen antzekotasun-atazan emaitza beretsuak edo hobeak lortuko ditugu, eta modu azkarragoan. Gainera, ezagutza-baseetan oinarritutako gure metodoa testuetan oinarritutakoekin konbinatu eta hitzen antzekotasun-emaitzak are gehiago hobetu ditugu, bi metodoek informazio semantiko osagarria dutela ondorioztatuz. 1Guk proposatutako WordNeteko hitzen errepresentazio trinkoek 300 dimentsio dituzte, eta ohiko metodoetako bektoreek, ordea, ehunka milako. 47
3 - EZAGUTZA-BASEETAN OINARRITUTAKO TEKNIKAK: AUSAZKO IBILBIDEAK 3.1 irudia Ingelesezko Wordnet-aren gaineko ausazko ibilbide elebakarra. Ibilbideak zeharkatutako kontzeptuak (synsetak) grisez, eta azken horien lexikalizazioak laukien barruan. Ausaz aukeratutako lexikalizazioak urrats bakoitzean letra lodiz. 3.1 Metodoa Atal honetan lan honen ekarpen nagusienetakoak izango ditugu hizpide; hots, ezagutza-baseetako corpus sintetikoak eta azken horien errepresentazio trinkoak, hurrengo bi kapituluetako metodoen euskarriak. Izan ere, ezagutza-baseetako corpus sintetikoek eta azken horien errepresentazio trinkoek testucorpuseko informazioarekin hainbat konbinazio egitea ahalbidetuko digute (ik. 4. kapitulua), eta, gainera, (WordNeteko corpus sintetikoak zein errepresentazio trinkoak) ele anitzetara hedatzeko errazak dira (ik. 5 kapitulua). Corpus sintetikoak erauzteko edozein ezagutza-basez baliatu badaiteke ere, kapitulu honetan 2.2.1. atalean aipatutako glosadun WordNet 3.0 (Miller, 1995) erabili digu. WordNet corpus sintetikoak eta errepresentazio trinkoak lortzeko bi pausu jarraitu behar dira; lehenik, ausazko ibilbideetan oinarritutako algoritmo baten bidez WordNet corpus sintetikoa osatu; gero, corpus horren errepresentazio trinkoak kalkulatu. Hala, hurrengo bi ataletan corpus sintetikoak osatzeko algoritmoa eta, azken horietatik abiatuta, errepresentazio trinkoak kalkulatzeko iragarpen-metodoaren nondik norakoak deskribatuko ditugu. 3.1.1 Ausazko ibilbide elebakarrak Ezagutza-baseetako testuinguru sintetikoak sortze aldera, gure metodoa ezagutza-baseen gainean egindako ausazko ibilbideez baliatzen da. Esaterako, 48
Metodoa 3.1. irudian WordNet gainean burututako hurrengo ausazko ibilbidea agertzen da: transcriber linguist bilingualist language. Ibilbideko urrats bakoitzean WordNeteko egituran erlazionatutako kontzeptu batera egiten du jauzi, eta kontzeptu horri esleitutako lexikalizazioetako bat ausaz aukeratzen du. Halako ibilbide bakoitza corpus sintetikoko lerro bat da. Aipatutako ausazko ibilbideen metodoarekin sortutako testuinguruak - txategi batean gorde eta corpus sintetiko bat osatzen dute. Ondoren, neuronasare batek corpus arrunta balitz bezala prozesatzen du, eta errepresentazio trinkoak sortzen ditu. Bada, G = (K, E) ezagutza-basea grafo ez-zuzendu baten moduan ulertuko dugu, non K erpinak (kontzeptuak) eta E kontzeptuen arteko ertzak (ezagutza-baseko erlazioak) diren. Bada, N(k) k kontzeptuaren inguruko auzokideak dira grafoan (ertz baten bidez zuzenean lotutako erpinak), eta L(k) = w1, ..., wn k kontzeptuaren lexikalizazioak. Kapitulu honetako eta 4. eta 5. kapituluetako esperimentuetan, WordNeteko synsetak erpin legez erabiltzen ditugu2, eta synseten arteko erlazioak ertz moduan. WordNeteko erlazio oro hartzen ditu kontuan, glosa erlazioak3 barne. Azken horiek glosatutako synsetaren eta glosako synset ororen arteko erlazioak dira. Lexikalizazioen multzoa synseten lemez osatuta dago. 1. taulak ausazko ibilbideen algoritmoa azaltzen du. Ausazko ibilbideak PageRank burutzeko Monte Carlo metodo batez (Avrachenkov et al., 2007) baliatzen da. Bada, algoritmoa grafoko ausazko erpin batetik abiatzen da. Ibilbidearen urrats bakoitzean probabilitate bat jaurtitzen du algoritmoak: α probabilitatearekin nodo auzokide bat aukeratzen da, ertza ausaz aukeratuta (aukera orok distribuzio uniformea dauka); 1 − α probabilitatearekin ibilbidea geratu egiten da. Kontzeptu bat aukeratzen den guztietan, ausaz kontzeptuko lexikalizazio bat emititzen. Ibilbidea geratzen den orotan, lexikalizazio multzo bat sortzen da, eta ibilbidean emititutako hitzak txategi batean inprimatzen dira. Aurretiaz de nitutako I testuingururaino heltzerakoan, algoritmoak ibilbideak burutzeari uzten dio. Beraz, algoritmoak bi hiper-parametro ditu, α eta I. 3.2 taulak glosadun WordNet 3.0 grafotik erauzitako hurrengo testuinguru sintetikoaren xehetasunak azaltzen du: paw feline feline felid ounce panthera lion sekhet. Algoritmoak ausaz 02439929-n synsetetik abiatzen da, eta paw 2WordNeten kontzeptuei synset legez egiten zaie erreferentzia. Lan honetan modu berean erabiltzen ditugu termino biak. 3http://wordnet.princeton.edu/glosstag.shtml 49
txategi batean gorde eta beste ibilbide bat hasten du. 50
3 - EZAGUTZA-BASEETAN OINARRITUTAKO TEKNIKAK: AUSAZKO IBILBIDEAK 3.2 irudia Skip-gram ereduak testu-corpusak prozesatzeko erabilitako estrategia. Leiho irristakor batekin (laukiez osatutakoa) corpus osoa zeharkatzen du, eta behatutako hitzak (lauki urdina) bere testuingurukoak (lauki zuria) aurresateko erabiltzen ditu. Eskubian hitz-testuinguru bikoteak azaltzen dira, hitzak wt zutabean eta testuinguruak ct+j zutabean. 3.1.2 WordNeteko hitzen errepresentazio trinkoak kalkulatzeko metodoa Aurreko atalean esan bezala, behin WordNeteko corpus sintetikoa osatuta, azken hori 2.1.4. atalean azaldutako iragarpen-metodo baten bidez prozesatu eta WordNeteko lexikalizazioen errepresentazio trinkoak kalkulatuko ditugu, hau da, WordNeteko informazio estrukturala bektore-espazio batean kodetuko dugu. Tesi-lan honetan zehar word2vec4 eredu-multzoko Skip-gram eredua erabili dugu WordNeteko errepresentazio trinkoak kalkulatzeko. Aurrerago ikusiko dugunez, kapitulu honetan CBOW ereduaz ere baliatu gara errepresentazio trinkoak lortzeko, baina lan honetan ez dugu gehiagorik erabili. 3.2. irudiak Skip-gram ereduaren metodoa erakusten du; corpusa hitzez hitz prozesatzen du leiho irristakor baten bidez, eta behatutako hitza (lauki urdina) bere testuinguruko hitzak (lauki zuria) aurresateko erabiltzen du. Adibide horretan esandakoari jarraiki, (3.1) ekuazioak Skip-gram ereduak maximizatzen duen probabilitatea deskribatzen du: 4https://code.google.com/archive/p/word2vec/ 52
Metodoa argmax 1 T T X t=1 X −k | science |
addi-d248c10aa7f8 | addi | cc-by 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28963 | Ibilgailu elektrikoen inbertsoreentzako ekarpenak. | Oñederra Leyaristi, Oier | 2018-07-13 | Leireri, etxekoei eta lagunei.
iv zeratelako. Eskerrik asko animuengaitxik ta barre momentuengaitxik ere. Besarkada bana. Ama ta Aita, zeuei ere eskerrak eman gabe ezin zaitxuztet laga. Gaztetatik nakan argi zer nahi naban ikastia, ta zuek beti animau izan diazue horrekin jarraitzeko. Mila esker bihotz-bihotzez eman diazuen babes, aholku, animo ta laguntzagaitxik. Besarkada ta muxu bana. Leire, zuri ere eskerrik asko egunero-egunero ondoan izan zaitudalako. Irrifarreren bat ateratzeko beti egon zara hor, baita txantxatarako ere. Hori zure gurasoengandik ongi ikasi duzu, zalantzarik gabe. Besarkada eta muxu bana hiruoi. Doinua: Habanera Ikerlari zein ikasle, eskerrak APERTekoei, hemendik pasa zareten ta orain zaudetenoi, urte hauetako lana erraztu duzuenoi, garagardo bat hartzeko prest egon zaretenoi, festarako prest zaudeten kuadrillako lagunoi. Etxekoak ezin ahaztu, muxu bana guztioi, Aitorri ta Taniari, gurasoei, Leireri, eskerrak bihotz-bihotzez, besarkada bat denoi. Bilbo, 2018ko ekaina.
Laburpena Azken urteotan ibilgailu elektrikoetan apustua egin duten autogileek merkaturatutako autoek interesa piztu dute erabiltzaileengan, baita beste autogileengan ere. Izan ere, beste autogile gehienek ibilgailu elektrikoren bat ere merkaturatu dute, horiek izan duten arrakasta ikusita. Gainera, autogile batzuk epemuga jarri diote beraien barne-errekuntzako motordun ibilgailuen produkzioari. Hortaz, errepideko ibilgailuen propultsio teknologiaren joera erabat elektrikoa dela esan daiteke. Dena dela, oraindik ere ibilgailu elektrikoei dagokionez, autonomia, karga-denbora eta karga-azpiegiturak dira auto erabiltzaileen kezka nagusiak. Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko elementuen artean, energia-iturria, horiek kargatzeko sistema, motorra eta propultsiorako potentzia-bihurgailua daude. Tesi honetan elementu bakoitzaren artearen egoera azalduko da, ibilgailu moten arteko alderaketa egiteko. Nahiz eta eraginkortasun aldetik ibilgailu elektrikoa den besteekiko gailentzen dena, horien autonomiaren hedapena helburu garrantzitsuenetako bat da oraindik ere. Potentzia-bihurgailuen artearen egoera ere azalduko da, horiek erabiltzen dituzten gailu erdieroaleak, horien kapsulatuak, inbertsorearen topologia, horien hozte-sistemak eta inbertsorearen kontrol-sistemak aztertuz. Elementuen funtzionamendu egokiak luzaro iraun dezan, elementuen estresa ahalik eta baxuena izatea lortu behar da, ibilgailuaren fidagarritasuna faktore kritiko bat baita. Hori horrela izanda, bihurgailuko elementuen funtzionamendu egokia bermatu beharra dago, sistemaren eraginkortasuna ahalik eta altuena izateko. Estres-iturri kaltegarriena termikoa denez, elementuen hozte-sistemaren funtzionamendu egokiaz gain, galerak murriztea ere onuragarria da elementuentzat. Ildo horri jarraituz, eta etengailuen galerak garrantzitsuak direla jakinda,
vi Laburpena modulazio-sistemak ikertuko dira tesi honetan, galera horien murrizketa lortzeko. Modulazio-teknika ugari garatu dira motor elektrikoei eragiteko, bakoitza bere helburuekin. Helburu horietako bat kommutazio-galeren murrizketa da, eta batik bat galera horien murrizketan sakonduko da ikerketa honetan. Bi ekarpen egin dira teknika ezberdinak erabiliz. Ekarpen horietako lehen modulazio-estrategiak modulazio-etenak erabiltzen ditu kommutazio-galerak murrizteko. Modulazio-etenen estrategietan fase bateko uhin-modulatzailearen balioa maximora edo minimora finkatzen da, uhin-garraiatzaileak gurutza ez dezan, eta horrela, kommutazioak ekidinez. Alde horretatik, modulazio-etenen kommutazio-galera optimoaren algoritmoa aztertu, eta sarrerako korrontean zentratuko da, DC bus-eko kondentsadorean gertatzen diren galerak aztertu eta murrizteko. Teknika horri, ICRM-DPWM deitu zaio. Bigarren ekarpenean, kommutazio-maiztasun aldagarriko teknika erabiliko da kommutazio-galerak murrizteko, irteerako korronteen kalitatea mantenduz. Uhin-modulatzailea sortzeko SVPWM teknika erabiliko da estrategia horrekin, baina uhin-garraiatzailearen periodoa aldatu egingo da. Uhin-garraiatzaile horren periodoa optimizazio prozesu batez egingo da kommutazio-galerak minimizatzeko helburuarekin, korrontearen kalitatea mantenduz. Modu horretan, Optimized VSF deitu zaion teknika garatu da. Bi ekarpenen simulazio eta datu esprimentalak azalduko dira tesi honetan, SVPWM teknika konbentzionalarekin alderatzeko. Gainera, ibilgailuen NEDC gida-profila simulatu da inbertsorearen galerak alderatzeko.
I. atala Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak
4 Sarrera goritmo berriak; arkitektura erredundanteak fidagarritasun handiko aplikazioetan; modulu edo core-ak abiadura handiko prozesamendurako bus estandarrak erabilita; sistema digital konfiguragarriak txip batean integratuak, komunikazio seguru eta maila altuko diseinu-teknika erabilita; arazo zehatzei soluzioak eskaintzen dituzten sare-ekipoak; eta abar. – Industria 4.0rako zirkuitu digitalak: Komunikazio-zirkuitu digitaletan lortutako ezagutza aprobetxatuz, ildo horrek Cyber-physical System-ak hartzen ditu kontutan. Internet of Things (IoT) kontzeptua industrian erabiltzera bultzatzen dute gailu horiek (Industrial Internet of Things, IIoT). Gailu horien xedea produkzio-plantak elkarren artean lotzea, eta datu-kopuru handiak atzitzean dago. Beste gauza askoren artean, komunikazio seguruetaz aparte, fabrikatzaile ezberdinen arteko konexioa, gailuen arteko sinkronizazioa, balio erantsi handiko datuen bilketa eta transmisioa ikertzen dira. • Energia-bihurgailuentzako kontrol-eta potentzia-zirkuituak. Ikerketa-ildo hau energia elektrikoaren sorkuntzan, bihurketan eta metaketan erabiltzen diren potentzia-sistema elektronikoen diseinu eta ikerketan datza. Ildo honetan bihurgailu arruntetatik urruntzen diren alternatibak ikertzen dira. Aurreko urteotan bihurgailu matriziala, eta energia berriztagarrietarako eta mikroaerosorgailuetarako potentzia-bihurgailuak garatu dira, eta baita mikrosareen kontrola ere. Gaur egun ikertzen ari diren adarrak hauexek dira: – Korronte zuzeneko transmisioa eta distribuzioa. Ikerketaildo honetan korronte zuzenean lan egingo duten eta 50 km-tako luzera baino gutxiago duten kableak erabiltzen dituzten transmisiosistemak garatuko dira. – Ibilgailu elektrikoen propultsio-sistemarako elektronika. Ibilgailu elektrikoak bultzatzeko erabiltzen diren potentzia-bihurgailuen eraginkortasuna, kontrola eta hozte-sistema hobetzeko soluzioak garatuko dira ikerketa-ildo honetan. Alde horretatik, ikerketa-ildo honetan kokatzen da tesi hau. Hurrengo ikerketa-proiektu publikoen laguntzaz gauzatu da tesi honetako lana: • "Ayuda para Unidad de Formaci´on e Investigaci´on en Telecomunicaci´on y Electr´onica", Euskal Herriko Unibertsitateak finantziatua (UFI11/16).
6 Sarrera Aitortu beharra dago oraindik ere ibilgailu elektrikoen autonomiek ez dutela ibilgailu konbentzionalen distantziarik erdiesten. Alde horretatik, hainbat puntu daude hobetzeko: • Ibilgailu elektrikoetako baterien kapazitatea hobetzeke dago. Azken urteetan, baterien dentsitatea areagotzea lortu da, eta badirudi oraindik ere badela hobetzerik, ikerketek diotenez. Teknologia ezberdinak erabili izan dira baterien konposaketa eta elektrodoen aldetik ere, eta material berrien erabilerak, baterien garapena bultzatzea ekarri du. Bateriak erabili ordez, erregai-piladun ibilgailuak ere badaude merkatuan. Egun, bateriadun ibilgailuek karga batean egin dezaketen distantzia baino luzeagoak egiteko gai dira. Baina erregai-pilen kostua oraindik ere garestia da. • Karga-azpiegiturei dagokionez, beharrezkoa da kargagailuen kokapen egokia. Ibilgailu elektrikoak garaje pribatuetan kargatu daitezke, baina elektrolindegi publikoak ere beharrezkoak dira bidaia luzeetarako, eta oraindik ez dago azpiegitura zabalegirik. Karga-denborak laburtzeko helburuarekin potentzia altuetako karga-sistema batzuk ere instalatu dira. Erregai-piladun ibilgailuentzat egoera latzagoa da. Bateriadun ibilgailuentzat, sare elektrikoa nonahi aurki daiteke, kargagailuak edonon jarri ahal izateko. Baina hidrolindegiak (hidrogenoz hornitzeko estazio zerbitzuak) urriagoak dira, hidrogenoaren merkatua xumea baita garraiorako. Aldiz, karga-denbora, egokiagoa da bateriadunekin alderatuz. • Ibilgailuen eraginkortasuna hobetzeak ere, ibilgailuen autonomia luzatu dezake, gailuen bizi-zikloa luzatzeaz gain. Eraginkortasuna hobetzeak, galeren murrizketa eskatzen du, eta bihurgailuen aldetik, korronte zuzeneko kondentsadorea eta gailu erdieroaleak dira estres gehien jasaten duten elementuak, bertan gertatzen diren galerek sortutako beroagatik, hauen bizi-zikloa murriztuz. Bateriadun nahiz erregai-piladun autoetan eraginkortasuna hobetzeak onura garrantzitsuak dakartza. Energia-kontsumoa murriztu egiten da, eta hori erabiltzailearentzat ekonomikoki onuragarria da. Beste alde batetik, elementuek bero gutxiago jasaten dutenez, hozte-sistema sinpleagoa izan daiteke, eta elementuen bizi-zikloa luzatu egiten da.
1.3. Helburuak 7 Tesi honetan potentzia-bihurgailuen elementu nagusiei jarri zaie arreta, bertan gertatzen diren galerak murrizteko helburuarekin. Alde horretatik, kommutaziogaleren murrizketan zentratu da tesi hau. Galera horien murrizketa lortzeko, modulazio-teknika berrien beharra dago, eta ildo horri jarraituz, bi ekarpenen inplementazioa egin da. 1.3. Helburuak Tesiko gaiaren sarreran aipatutako arazoei aurre egiteko, lehenik eta behin ibilgailu elektrikoen egoera aztertu da, helburu zehatzagoetara bideratzeko. Hauexek dira tesi honetako helburu nagusiak: 1. Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen artearen egoera aztertzea. Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen arkitekturak, motor elektrikoen teknologiak, horien eraginkortasuna, karga-sistemak, eta beraien arteko alderaketa aztertzea. 2. Ibilgailu elektrikoetako potentzia-bihurgailuen artearen egoera aztertzea. Erabiltzen diren bihurgailuen topologia, gailu-erdieroale, kontrol-sistema, eta bihurgailuen galeren kudeaketak identifikatzeko. 3. Gailu erdieroaleen galerak murrizteko teknikak aztertu, beste teknikaren bat garatu, simulatu eta datu esperimentalak lortzea. 1.4. Dokumentuaren egitura Bost ataletan banatzen da tesi hau. Sei kapituluk eta bi eranskinek osatzen dituzte atal horiek: I. Sarrera eta oinarrizko kontzeptuak. 1. Sarrera. Tesiaren testuingurua, tesian jorratutako gaiari buruzko sarrera, tesiaren helburuak eta dokumentuaren egitura aurkeztuko dira kapitulu honetan. 2. Ibilgailu elektriko eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak. Azken urteotan, ibilgailu hibrido eta elektrikoen merkatuak nabarmen egin du gora. Izan ere, autogileek azken horienganako apustua egin dute
8 Sarrera eta gizarteak begi onez ikusten dituzte. Testuinguru horretan, ibilgailu elektriko eta hibridoen arkitekturak, motorren teknologiak, bateria motak eta erregai-pila motak azaltzen dira kapitulu honetan, horien oinarrizko elementuak azalduz. Horrez gain, karga-sistemak ere azaltzen dira: bateriadunentzat karga elektrikoa eta erregai-piladunentzat hidrogenoa hornitzeko sistemak. Mota bakoitzeko ibilgailuen eraginkortasuna eta beraien alderaketa egiten da kapitulu honetan. II. Propultsiorako inbertsoreak. 3. Inbertsoreen eta hauen kontrolen egungo egoera. Propultsiosistemetan erabiltzen diren inbertsoreen artearen egoera azaltzen da kapitulu honetan. Etengailu erdieroale ezberdinak aztertu dira eta egungo ibilgailu elektrikoetan IGBTak erabiltzen direla ondorioztatu da. Potentzia-bihurgailu topologiak ere aztertu dira, gehien erabiltzen den topologia, hori da, bi mailatako hiru faseko inbertsorean zentratuz. Inbertsoreen kapsulatuaz gain, horien hozte-sistemei dagokion artearen egoera azaltzen da. Inbertsoreetan gertatzen diren galerak ere azteru dira kapitulu honetan, horiek murrizteko teknikak azalduz. Azterketa horretatik, modulazio teknika berrien beharra ikusten da, kommutaziogaleren murrizketa gauzatzeko. III. Modulaziotan oinarritutako ekarpenak. 4. Kondentsadorearen korrontearen balio eraginkorraren murrizketa. Inbertsoreetako etengailu eta kondentsadorearen galerak murrizteko teknika bat proposatzen da, elementuen estres termikoa murrizteko. Horretarako, modulazio-etenen azterketa egin da, sarrerako kondentsadorearen korrontearen analisiarekin batera. Horrekin batera, proposatutako modulazio-teknikarekin egindako simulazio eta datu esperimentalak ere azaltzen dira. 5. Kommutazio-maiztasun aldagarriko optimizazioa. Irteerako korrontearen kalitatea eta kommutazio galerak uztartzen dituen optimizazio prozesutik eratorritako modulazio teknika bat proposatzen da, kommutazio maiztasun aldakorra erabiliz. SVPWM teknika erabili da oinarritzat, irteerako korrontearen uhindura aztertzeko, eta ondoren, kommutazio-galerak murrizteko helburuaz eta irteerako uhinduraren balio eraginkorra mantentzen dituen optimizazio prozesu bat ezarri da, teknika hori garatzeko. Simulazioaren bidez balioztatu da proposatutako modulazio-algoritmoa, eta baita esperimentalki ere.
2.2. Errepideko ibilgailuen garapena 13 2.2. Errepideko ibilgailuen garapena Atal honetan, errepideko ibilgailuek urteetan zehar izan dituzten mugarri nagusiak aipatzen dira, zalgurdietatik hasi eta gaur egungo ibilgailuetaraino. Garaikide izan diren ibilgailuen arteko teknologiak ere aipatzen dira, ibilgailu elektrikoan zentratuz. Historiari begirada bat egitean, ibilgailu elektrikoa ez dela asmakuntza berri bat esan daiteke, XIX. mendekoak baitira horien hastapenak. Hala ere, ez zen orduko ibilgailuen teknologia bakarra [3]. XX. mendera arte zaldiak erabili izan dira indar asko erabili behar den lan ia orotarako: eraikuntzako materialak garraiatzeko, zamaketa lanak egiteko, lantegietako makinak eragiteko, pertsonen garraiorako, eta abar. Baina hiri nagusien hedaketen ondorioz, zaldi asko biltzen ziren hirietan, eta horrek arazo asko zekartzan: zaldien ferrek eta gurdien gurpilek eragindako zarata, leku irristakor edota jendetsuetan eragindako trafiko istripuak, eta batez ere, simaurrak eragindako kutsadura. Izan ere, hirietan ez pilatzeko, simaurra kudeatu egin behar izaten zen [4]. Zaldiekiko menpekotasuna ordezkatzeko eta horien arazoak ekiditeko asmotan, asmatzaile askok egin zuten aurrera. Esaterako, errepideko zaldirik gabeko garraioaren hastapenak 1769. urtean eman ziren Nicolas-Joseph Cugnot asmatzaile frantziarraren eskutik [5]. Lurrin-makina erabili zuen gurdi bat ibil zedin, zama handiko artilleria garraiatzeko. "Fardier `a vapeur" deitu zitzaion. Urte batzuk beranduago, 1789. urtean, Oliver Evans-ek lehen AEBetako lurrinmakinadun errepideko ibilgailua patentatu zuen [5]. Eta EBn, lurrin-makinadun errepideko lehen orga muntatu zuena Richard Trevithick izan zen 1801ean, "Puffing Devil" izenekoa [6, 7]. Barne-errekuntzako motorrek ere izan zuten euren hasiera XIX. mendeko lehen urteetan: 1807an Fran¸cois Isaac de Rivaz suitzarrak barne errekuntzako lehenengo motorra egin zuen hidrogenoa eta aireko oxigenoa erregai gisa erabiliz [8], baina ez zen erabilgarria izan, ez baitzuen indar mekaniko nahikorik sortzen. Dena den, 1826. urtean, Samuel Morey-k lehenengo barne-errekuntzako motor praktikoa patentatu zuen. Bere motorra orga moduko ibilgailu eta ontzi txiki batean erabili, eta 15 km/h-ko abiadura lortu zuen alkohol etilikoa erregai gisa erabiliz [9]. Urte beretsuetan ere baziren elektromagnetismoarekin eginiko ikerketarik, energia elektrikoa mugimendu bihurtzeko, alegia. Hala ere, ibilgailu elektrikoaren
14 Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak (a) Motor elektrikoa. (b) Eskala txikiko ibilgailua. 2.3. irudia. Jedlik-en motorra eta auto elektrikoa. 2.4. irudia. Stratingh eta Becker-en "Electromagnetic car". asmatzailea nor den esatea ez da erraza, izan ere bati baino gehiagori eman izan zaio meritua. Lehenetariko pausuak ordea, ´Anyos Istv´an Jedlik hungariarrak eman zituen 1828an [9, 10]. Korronte zuzeneko motor elektriko aurrekari bat asmatu (2.3.(a) irudia), eta eskala txikiko automobil bat muntatu zuen (2.3.(b) irudia). Bere korronte zuzeneko motorrak egungo motorrek dituzten oinarrizko elementuak zituen: estatorea, errotorea eta kommutagailua. Ondorengo urteetan ere antzerako ibilgailuak egin ziren, beste asmatzaile batzuen aldetik. 1832-1839. urteen bitartean adibidez (ezin da urte zehatza jakin), Robert Anderson eskoziarrak bagoi elektrikoa asmatu zuen. 1834an, Thomas Davenport-ek, AEBetako korronte zuzeneko lehen motorra muntatu, eta eskala txikiko bagoi bat errail labur baten erabili zuen. 1837. urtean Herbehereetako Sibrandus Stratingh irakasleak, Chistopher Becker laguntzailearekin batera, automobilaren aitzindari bat muntatu zuten bateria kargaezin batez elikatutako
2.2. Errepideko ibilgailuen garapena 17 berun-azidozko bateriak baino kapazitate gehiago lortuz. Kadmioa burdinarekin aleatuz frogak ere egiten aritu zen, burdina soilik erabiltzeraino, baina karga eta deskargatan ez zenez eraginkorra, bertan bera utzi zuen. Horren inguruan Thomas Alva Edison aritu zen, eta Jungner-en nikel-burdin (NiFe) bateria hobetu eta patentatu zuen 1901ean. Bateria horiek, Detroit Electric eta Baker Electric ibilgailu elektrikoetan erabili ziren (2.6.(a) irudia). Ibilgailuen teknologia bakoitzaren abantailak aprobetxatzeko edo desabantailak murrizteko, teknologien elkarketa egitea izan zen ideia, ibilgailu hibridoak, alegia. 1897an Justus Bulkley Entz-ek barne-errekuntzako motor bat motor elektriko batez lagunduta zebilen ibilgailu bat muntatu zuen. Hiru urte beranduago, Ferdinand Porsche-k, beste auto hibrido bat plazaratu zuen: Lohner-Porsche Mixte Hybrid (2.6.(b) irudia). Barne-errekuntzako motor batek sorgailu bati eragiten zion, eta bertatik baterietara eta motor elektrikoetara bidaltzen zuen energia elektrikoa: hibridazio seriea deritzo honi. Era horretan bateria gutxiago erabili zitekeen, autoaren zama gutxituz. 1903an Louis Antoine Krieger frantziarrak ere ibilgailu hibrido bat muntatu zuen. Barne-errekuntzako motorra, motor elektrikoa, bateriak eta gidatzeko laguntza sistema zituen ibilgailu horrek. Henri Pieper-ek beste ikuspuntu batetik ikusi zuen autoen hibridazioa: paraleloan. 1905ean azaldu zuen bere auto hibrido paraleloa. Zama txikiko uneetan, bateria kargatu egiten zen, eta zama edo maldan goranzko uneetan, bi motorrek laguntzen zuten autoa bultzatzen. Beste alde batetik, 1904. urtean Henry Martin Ford-ek barne-errekuntzako autoa merkaturatu zuen. Serie-produkzioan muntatzean, unitate bakoitzeko prezioa jaistea lortu zuen. 1912an, Charles Kettering-ek abiatze motorra asmatu zuen, barne-errekuntzako motorren abioa erraztuz. Horren aurretik, eskuz eragin behar zitzaion motorrari martxan jar zedin. Ford-ek hurrengo urtean ezarri zion bere auto modeloari abiatze motorra. Sistema horrek, lurrin-makinadun autoen gainbehera ekarri zuen, beste teknologiei merkatua zabalduz. Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen aurrerapauso garrantzitsuenetako bat balazta birsortzailea asmatzea izan zen: Charles J. Paulson-ek patentatua 1908an. Kontsumoa murriztea lortzen zuen sistema horrek, energiaren zati bat berreskuratu eta berrerabiliz. Era horretan, 1900 eta 1920 urteen bitartean, AEBetan gasolinazko auto, auto elektriko eta hibridoak merkatuan zeuden. Baina ibilgailu elektrikoen salmentek poliki-poliki beherantz jo zuten petrolioaren prezioaren beherakadagatik, barne-errekuntzako autoen salmenten gorakada eraginez. 1929. urtean iada, auto elektrikoaren interesa galduta zegoen jendearen artean, batez ere prezioarengatik. Izan ere, bidaia luzeetarako bate-
18 Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak (a) Toyota Prius. (b) Honda Insight. 2.7. irudia. Auto hibrido batzuk. ria gehiago jarri behar zitzaizkion autoari, zama eta garraio kontsumoa gehituz. Garaiko bateriak garestiak ziren eta kargak maiz egin behar izaten ziren. Gizarteak interes gehiago zeukan gasolinazko automobiletan, petrolioaren eta automobilen prezioen merkatzeak eraginda gehienbat [15]. Europa mailan, Bigarren Mundu Gerrak eragindako gasolinaren errazionamenduagatik batik bat, ibilgailu elektrikoenganako interesa berpiztu zen. Esaterako, autogile alemaniar, frantziar eta herbeheretarrek ibilgailu elektrikoak muntatu zituzten garraiorako alternatiba gisa. XX. mende erdi aldera, Japoniak ere izan zuen gorakada labur bat ibilgailu elektrikoen interesean gasolina eskasiagatik. Baina gasolinaren prezioa berriz ere eskuragarri izan zenean, alde batera geratu ziren berriro auto elektrikoak. Gutxika-gutxika, pausu batzuk ere eman ziren 60. hamarkadan ibilgailu elektrikoen alde: Ingalaterrako Enfield 8000 agertu zen merkatuan (106 unitate besterik ez ziren saldu), eta Ford-ek ere auto elektriko bat egin zuen "Comuta" zeritzona. Ez zuten arrakastarik izan. Izan ere, garraio teknologia eta merkatu konpetentzia izan ziren faktore erabakigarrienak barne-errekuntzako motordun autoen alde. Beste alde batetik, AEBan airearen kutsaduraren ikuskapenak egiten hasi ziren "Air Pollution Control Act" programarekin. Hemendik aurrera, ikuskapen, kontrol programa eta lege gehiago ezarri ziren. Ibilgailuek isuritako aire kutsadura kontrolatzeko legea 1970eko "Clean Air Act" programan ezarri zuten AEBetan. Lege horrek, ibilgailuen isurketak murrizteko ikerketa bultzatu zuen, eta beste alde batetik 1973ko petrolio krisiagatik, autogile batzuk ibilgailu elektrikoak muntatzen hasi ziren: Electrosport, Sebring Vanguard Citicar, Elcar 2000, EV 4P eta C-360 esate baterako. Urte batzuk beranduago, 1996an Gene-
24 Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak 2.12. irudia. Propultsio sistemen hibridazio mailaketa baterien kapazitatearen arabera (balio tipikoak). Ibilgailu hibridoetan, ordea, azpisailkapena egin daiteke hibridazio mailarekiko, eta 2.2. taulan daude ikusgai merkatuko hainbat auto hibrido. Sailkapen hori hibridazio mailaren arabera, 2.12. irudian ageri da. Grafiko horren kasu partikularrak, barne-errekuntzako motordun ibilgailuak eta erabat elektrikoak diren ibilgailuak dira, propultsio sistema hibridoak ez direlako funtsean, baina hibridazio mailako ekuazioan sartzean kokatu daitezke. Barne-errekuntzako motordun ibilgailuek erregai fosilak (gasolina edo gasoila esaterako) erabiltzen dituzte propultsatzeko energi iturri gisa, eta erregai hori likido egoeran metatzen da tanga batean. Sistema erabiliena da oraindik ere autoen garraioan. Dena den, BEMak ez dira % 30eko eraginkortasunera heltzen, baina motor elektrikoek % 85ekoa erdietsi dezakete [23]. Hibridoen kasuan, bi motorrak erabiltzen dira: barne-errekuntzako motorra eta motor elektrikoa. Transmisio sistema ezberdinak daude, baina euren hastapenetan bi sistema garatu ziren: seriea eta paraleloa. Azken urteetan ordea, serie-paralelo eta Complex sistemak ere garatu dira erregaiaren erabilera optimizatzeko. 2.3.1. Barne-errekuntzako motordun ibilgailuak Mota horietako ibilgailuen oinarrizko arkitektura, motorra eta metatze-sistemak ondorengo orrietan azalduko dira.
2.3. Ibilgailuen oinarrizko sailkapena 25 EI BEM E EK ED 2.13. irudia. Barne-errekuntzako motordun autoen oinarrizko arkitektura. Propultsio arkitektura Barne-errekuntzako motordun ibilgailuen arkitektura (2.13. irudia), motorra (BEM) eta engranaje-kaxan (EK) oinarritzen da. Erregaia erregai-tangan metatzen da (Energia Iturria, EI), eta enbragea (E) eta engranaje diferentziala (ED) transmisio sistemaren zati dira. Engranaje-kaxa, motorraren ardatz eragiletik abiaduraren eta biraketa momentuaren konbinazio desberdinak lortzeko mekanismoa da. Kaxa batean muntaturiko engranaje-trena izaten da. Enbragea, ardatz batek (ardatz eragileak) beste bati (ardatz eraginari) biraketahigidura transmititu ahal izateko bi ardatzen artean tartekatzen den mekanismoa da, akoplamendua eteteko aukera ematen duena. Engranaje diferentziala, auto baten gurpilen arteko bira kopuru ezberdina izatea ahalbidetzen duen sistema mekanikoa da. Adibidez, auto batek bihurgune bat hartzen duenean, eskumatara esaterako, eskumako gurpilak ezkerrekoa baino bide laburragoa egiten du, ezkerrekoa bihurgunearen kanpoko partean dagoelako. Kontuan hartu behar da engranaje-kaxa, enbrage eta engranaje diferentziala, transmisio sistemaren beharrezko elementuak direla barne-errekuntzako motorrean oinarritzen diren ibilgailuetan, motorrak bere abiadura eta momentu ezaugarriaren eskualde eraginkorrean lan egin dezan.
26 Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak 2.14. irudia. Lau aldiko gasolinazko barne-errekuntzako motorra. Motorra Mota horretako motorren funtzionamenduaren oinarria, erregai bat erretzean askatzen den beroa mugimenduan bihurtzean datza. Erregai bat erretzean, eratzen diren gasek tenperatura altua hartzen dute, beraz, gasen propietateak mantenduz, bolumena eta presioa aldatzen dira. Presio irabazi hori erabiltzen da pistoi bati bultzada indarra emateko, eta pistoi hori biela eta birabarki sistema baten bidez ardatz nagusiari lotzen zaio, pistoiaren gora-behera ardatzaren bira mugimenduan bihurtzeko. Lau aldi eta bi aldiko motorrak daude, eta horien funtzionamendua azaltzeko lau aldiko gasolinazko motor baten aldiak aipatzen dira 2.14. irudian [24]. • Sarrera: gasolina eta airea ganberan sartzen dira sarrerako balbulari esker, pistoia beheranzko norantzan doanean. • Konpresioa: pistoia gorantz doanean, balbulak itxita daude eta gasa konprimitu egiten da irteerarik ez duelako. • Eztanda: konprimitutako erregai eta aire nahasketa erre egiten da bujiak eragindako txinparta elektriko bati esker, eztanda lortuz eta pistoiari beherantz eraginez. Lana eragiten duen fase bakarra da hori. • Ihesa: ganberan eratutako gasei irteera emateko, pistoiaren goranzkoan irteerako balbula zabaltzen da. Hurrengo pausua sarrerakoa da berriz ere. Gaur egun gero eta gehiago erabiltzen da injekzio zuzena, Volkswagen-en FSi motorrak edo Mitsubishi-ren GDi motorrak, esaterako. Mazda-k ere bere SkyActiv-X serieko motorretan, eraginkortasuna %20 eta %30
2.3. Ibilgailuen oinarrizko sailkapena 29 • Motor elektrikoa (M), engranaje finkoa (EF) eta engranaje diferentziala (ED) sistema konpaktu bakar bat (2.15.(c) irudia), transmisio sisteman erabiltzen den bolumena asko murriztuz. Gehien erabiltzen den sistema da ibilgailu elektrikoetan [22, 27]. • Engranaje diferentziala transmisio sistematik kentzea lortu daiteke, gurpil bakoitzeko motor bat erabiliz (2.15.(d) irudia). Bi potentzia-bihurgailu (PB) eta bi motor (M) erabili behar dira euren arteko abiadura egokia kontrolatzeko. • Sistema mekanikoa gehiago murrizteko, engranaje finkoa (EF) gurpilean bertan sar daiteke (2.15.(e) irudia). • Motorra (M) bera gurpilean erabiliz (2.15.(f) irudia), transmisiorako atal mekanikoen erabilera erabat ekiditen da, in-wheel deritzona [28]. • Aurreko eta atzeko ardatzetan motor (M) bana transmisio-sistemari lotuta (2.15.(g) irudia). Motorra Eroale batetik korronte bat pasatzean, eremu magnetiko bat eratzen da, eta eremu magnetikoen indar horiek erabiltzen dira motor horiek bira arazteko. Ibilgailu elektrikoetan erabili izan diren motorren topologia bat baino gehiago dago. Korronte zuzeneko motorrek (Direct Current, DC) duten abantaila nagusiena kontrolaren erraztasuna da eta baterietako korronte zuzeneko iturriak ematen duen sinplifikazioa. Potentzia altuetan ordea, polo kommutagailuak eta haril konpentsatzaileak behar dituzte, fluxu distortsioa konpentsatzeko, makina handiago eta garestiagoan bilakatuz. Oinarrizko kommutagailuek eta euren eskuilek fidagarritasuna murrizten dute, mantenua garestituz. Gainera, motor horien galera nagusienak errotorean gertatzen dira, hozte sistema zailduz eta gainkarga ahalmena mugatuz. Eskuilarik gabeko motorren artean, indukzio motorra edo indukzio makina (IM) izan da ibilgailu elektrikoetan hedatuena, prezio baxu, fidagarritasun eta mantenu gutxi eskatzen dituen motorra delako. Motor mota horietako galera gehienak kobrean izaten dira, eta eremu-ahultze (Field/Flux Weakening) ibiltartean, magnetizazio korrontea murriztu behar denez, kobreko galerak ere murriztu egiten dira. Arrazoi horregatik abiadura handiko ibilgailuek motor
38 Ibilgailu elektrikoen eta hibridoen oinarrizko kontzeptuak gehiago daude sistema horretan paraleloan baino, horren konplexutasuna areagotuz. • Complex hibridoa (2.18.(d) irudia): Sistema horretan bi ardatzetan eragiten da. BEMak ardatz bat eragiten du, eta motor elektrikoak bestea. Era berean, BEMak sorgailu bati eragiten dio, propultsio sistema elektrikora energia elektrikoa garraiatuz. Konplexutasun gehiago ezartzen dio sistema osoari, eta erregaia optimizatzeko algoritmoen diseinua ere zaildu egiten da, baina era berean, malgutasuna gehitzen dio. • Through the Road (TtR) hibridoa (2.18.(e) irudia): Split-parallel bezala ere izendatzen da. Ardatz batean BEMdun propultsioa dauka, eta beste ardatzean motor elektrikoaren propultsioa. Ez dago engranaje bidezko lotura mekaniko zuzenik propultsio sistemen artean, gurpilen bidez baizik (Through the Road edo errepidetik). Horrek engranaje sistema sinplifikatu egiten du Complex sistemaren aldean. Motorra Ibilgailu hibridoetan erabiltzen diren motorrak barne-errekuntzakoak eta elektrikoak dira, eta propultsio arkitekturek definitzen dute bakoitzaren ezaugarriak. Motorren erabileran, potentzia eta erregai kontsumoa izaten da ibilgailu hibridoen erabileraren konpromiso balantza. Energia metaketa Energia metaketaren aldetik, erregai-tanga bat dute erregai fosila metatzeko eta bateria energia elektrikoa metatzeko. Ibilgailu hibridoetako baterien joera, kapazitatea areagotzea da, erregai fosilen erabilera murrizteko. Esan beharra dago erregai-pila eta barne-errekuntzako motorra erabiltzen duen ibilgailu hibridorik ez dagoela merkatuan. Erregai-pilaren eta hibridazioaren kostuak ez du bideragarri egiten konbinaketa hori.
3.2. Etengailu erdieroaleak 59 D Q LKarga Agintea Lσ 3.11. irudia. IGBTaren kommutazio-entseguko eskema. era bermatzeko, ate-eragingailuak hori detektatu eta IGBTa eragiteari ekidingo dio. • Zirkuitu laburraz edota gainkargaz babesteko, Desaturation Protection (DESAT) deritzona dute, edo asetze-eremutik kanpoko babesa. IGBTa itxita dagoenean kolektore eta igorlearen arteko tentsioa (VCE) irakurtzeaz baliatzen da, korrontea zeharka estimatzeko, eta horrela, asetze-eremutik kanpo dagoen detektatzen du (3.9. irudia). Korronte maila altuak garraiatzean, itxita dagoen IGBTaren lan puntuak (VCE eta IC), etengailua arriskuan jartzen du, eta hori ekiditeko dago babesa. • Zubi-erdi konfigurazioan, irteerako puntuak tentsio aldaketa azkarrak (dv/dt) jasaten ditu kommutazio bakoitzean. Era horretan, zubi-erdi konfigurazioko IGBTen kolektore eta atearen arteko kapazitateak (CGD), korrontea pasa arazten du, ateko erresistentziatik igaroz, igorle terminalera. Baliteke korronte hori ateko erresistentziatik igarotzean, ate eta igorlearen arteko tentsioak atalase tentsioa gainditzea, IGBTa itxi araziz. Hori ekiditeko, ateko tentsioa finkatzen duen konfigurazio bat ezarri ohi da, ateko erresistentziatik korronterik pasa ez dadin. Testuinguru horretako tentsio finkatzaile honi Active Miller Clamp deritzo (3.10. irudia). IGBTaren portaera dinamikoa Ate-eragingailuek bihurgailuen eraginkortasunean duten eragin zuzenagatik, eta topologia konbentzionala erabiliena denez, IGBTaren ixte edo zabaltze dinamikak azalduko dira. Horretarako, 3.11. irudian ageri den entsegu eskema adierazten da, eta 3.12. irudian, zabaltze eta ixte uneen uhin formak adierazten dira, ateko tentsioa (vge) eta potentzia aldeko korrontea (ic) eta tentsioa
68 Inbertsoreen egungo egoera Kondentsadoreak %30 Erdieroaleak %21 Zirkuitu plaka %26 Soldadura %13 Besteak %7 Konektoreak %3 (a) Elementuen huts-egiteak. Tenperatura %55 Hezetasuna %19 Kutsadura eta hautsa %6 Bibrazio edo kolpeak %20 (b) Estres iturriak. 3.19. irudia. Huts-egiteen probabilitateak eta estres iturri nagusiak. 3.4. Inbertsoreen galeren kudeaketa VSI topologiako inbertsore batean gerta daitezken elementuen hutsegiteen probabilitateak 3.19.(a) irudian agertzen dira, eta estres iturri nagusiak 3.19.(b) irudian [112]. Hortaz, elementu kritikoenetakoak kondentsadorea eta kommutagailu erdieroaleak izanik, eta horien estres iturri nagusia tenperatura altua izanda, elementu horiek dituzten galera iturriak sailkatzea garrantzitsua da. Galera horiek sortzen baitute beroa elementuetan. Kontutan hartu behar da edozein potentzia bihurgailuren galera gehienak, kommutagailu erdieroaleetan gertatzen direla. Kommutagailuek daramaten korrontea eta euren terminaletan erortzen den tentsioaren arteko biderketak, momentuko potentzia erakusten du, eta potentzia horren iraupena kontuan hartuta, galdutako energia kantitatea kalkula daiteke. Galera horiek bi multzo nagusitan sailka daitezke: galera estatikoak eta galera dinamikoak. Maila baxuago batean, korronte zuzeneko kondentsadoreko korronte eraginkorrak eragindako galerak daude, erresistentzia serie baliokidearen erruz (Equivalent Serial Resistor, ESR). Eta azkenik, irteerako korrontearen kalitateak ere, zaman eragiten ditu galerak. Galera horien sailkapena 3.20. irudian ageri da. Elementuek sortutako beroa kudeatu egin behar da, horiek gehiegizko beroa
3.4. Inbertsoreen galeren kudeaketa 71 Lurrun-fluxua Likido-fluxua Bero zurgaketa Bero kanporaketa Bero zurgaketa Bero kanporaketa Tutua Metxa-egiturako metalezko sarea (a) Bero-tutua. IGBT FWD Substratua: Al2O3, AlN, etab. Loturako hariak (Bonding wires) Soldadura Kuprea Hozte- fluidoa Spray-ahoa (b) Spray bidezko hozte-sistema. 3.22. irudia. Fluidoaren fase aldaketa bidezko hozte-sistemak. bentzionala (3.21.(a) irudia), mikrokanalen bidezko hozte-plaka (3.21.(b) irudia), pin-fin bidezko hozte-plaka (3.21.(c) irudia) eta bi aldetatik hozteko sistema edo Double Sided Cooling (3.21.(d) irudia). Mikrokanalen bidezko hozte-plaketan, zuloz osatutako txantiloi batetik pasa arazten da likidoa, kanal txikiak sortuz [120, 121]. Kontaktu zuzeneko azalera areagotu egin denez, erresistentzia termikoa ere murriztu egiten da. Presio erorketak areagotu egiten dira eta hori da teknika horren desabantaila nagusiena [121]. Pin-fin bidezko hozte-plakak badirudi sistema konpaktu eta eraginkorrenetako bat bihurtu dela. Potentzia bihurgailuaren konexio termikoak pin-fin egitura izanik, fluidoan murgiltzen da zuzenean [122]. Proposatu izan diren hozte-sistemak Badago bi fasetako hozte-sisteman oinarritzen den proposamenik. Sistema horren oinarria, zirkuitu itxiko fluido baten likido egoeratik gas egoerara pasatzean xurgatzen duen beroa aprobetxatzean datza, ondoren berriz likido egoerara pasatuz. Beroa kanporatzeko teknika oso eraginkorra da, baina konplexutasuna gehitzen zaio hozte-sistemari. Fluidoaren fase aldaketa aprobetxatzen duten tekniken artean bero-tutua (heatpipe, 3.22.(a) irudia) [123], termosifoia (thermosyphon) eta spray bidezko hoztesistemak (3.22.(b) irudia) sartzen dira. Lehenengo bietan, fluidoaren dentsitate aldaketaz fluidoak joan-etorria egiten du hotz eta bero fokuen artean, hortaz, ez dago fluidoa punpatu beharrik. Spray bidezkoan, ordea, fluidoa tanta txikietan
3.4. Inbertsoreen galeren kudeaketa 73 Distortsio iturri bat, kommutagailuen tentsio erorketena da. Modulazio-sistema batek sortzen duen seinalea ez da behar bezala irteeran islatzen. Distortsio mota hori murrizteko, modulazio-seinaleari tentsio erorketa konpentsatzea da metodoetako bat [126]. Tentsio erorketa hori gailuak daraman korrontearen eta tenperaturaren araberakoa da. Beste distortsio iturri bat hutsartea izaten da. Aurrez aipatu bezala, horrek tentsio iturriko zirkuitu laburra ekiditen du, hori da, adar bereko kommutagailuen ixte egoera aldi berean. Hutsartea adar bakoitzeko kommutagailuei eragin behar zaie, eta hori murrizteko edo ekiditeko, teknika ezberdinak garatu izan dira: irteerako efektuen konpentsazio teknikak [127], hutsartearen denbora epe murrizketa korrontearen neurketa erabiliz [128] edo kommutagailuen egoera erabiliz [129]. Modulazio-uhinen sorkuntzen aldetik ere egin izan dira hobekuntzarik SPWM sistemarekin alderatuz. SVPWM edota THIPWM esaterako, edukiera harmoniko baxuagoak lortzen dituzte irteerako korrontean eta bus-eko tentsioaren erabilera hedatzen dute [130]. Gailu erdieroaleetako galerak Lehen aipatu bezala, inbertsoreen IGBT eta FWDetan, galera estatikoak eta galera dinamikoak daude. Diodoan gertatzen diren galera estatikoak bi dira: eroapen egoerako galerak eta alderantzizko iheseko korronteak eragindakoa. Antzera gertatzen da IGBTekin: asetasun egoerako galerak eta iheseko korrontearen galerak agertzen dira. Kommutagailuen terminaletan erortzen den tentsioa eta eramaten duten korrontearen baitan daude galera horiek, eta dispositibo erdieroale berrien erabilera izango litzake galera horien murrizketen modu bat: galio nitruroa (GaN) eta silizio karburoa (SiC) esaterako [131, 132]. Galera dinamikoen aldetik, tentsio, korronte eta trantsizio denboraren araberakoak dira. Hortaz, itzaltze edo pizte iraupena laburtzea ere, bada galerak murrizteko metodo bat, belaunaldi berriko erdieroaleak erabiliz esaterako, hori ere lortu daiteke [131–133]. Trantsizio-denbora hori ere ate-eragingailuen bidez murriztu daiteke, dv/dt eta di/dt balioak errespetatuz. Literaturan aurki daitezken ate-eragingailu erresonante eta korronte iturridunak proposatu izan dira banda zabaleko gailuentzat, horien erantzun azkarragatik.
78 Inbertsoreen egungo egoera rretarako, errotoreko eremu magnetikoaren estatorekiko aklopamendua ahuldu beharra dago, estatoreko korrontea kontrolatuz [151, 152]. Motorrari eskatzen zaion momentua, inguratzailea baino baxuago denean, momentu erorketarik gabeko fluxu ahultzea deritzo (3.26. irudietako 2⃝ eremua, A'-tik B-raino). Momentua, maximoa denean ordea, fluxu ahultzea soilik deritzo (3.26. irudietako 3⃝ eremua, B-tik C-raino). Motorrak eremu horretan lan egiten duenean, potentzia konstanteko eskualdea deritzo, edota lehen aipatu den bezala, Field Weakening Region I. Izan ere, inbertsoreak motorrari eman diezaiokeen tentsio maximoan lan egiten du, eta korrontearen modulua ere balio maximoan mantentzen da. Beraz, tentsio eta korronte maximoek mugatzen dute eskualde hori. Motorraren abiadura oso altua denean, baliteke korronte maximoaren bidezko fluxu ahultzea ez izatea nahikoa, eta kasu horretan, fluxu ahultze sakonagoa egin beharra dago. Eremu horretan, tentsioak bakarrik mugatzen du momentua, eta muga hori errespetatzeko, estatoreko korrontea jaitsi beharra dago. Abiadura horretatik gora, bi algoritmo ezagutzen dira. Bata, momentu maximoa fluxuko lortzen duen algoritmoa (Maximum Torque Per Flux, MTPF) [153], eta bestea, momentu maximoa volt bakoitzeko lortzen duena (Maximum Torque Per Voltage, MTPV). Dena den, azken horiek baliokideak dira [141, 143] (3.26. irudietako 4⃝ eremua, C-tik D-raino, edo ω → ∞). 3.5.2. Begizta kontrola Kontrol algoritmoak eragindako erreferentzia seinaleak motorrak jarraitzea bilatzen da begizta kontrolarekin. Helburu honetarako, ordea, teknika bat baino gehiago garatu izan dira (3.27. irudia). Alde batetik, kontrol eskalarra dago, indukzio makinaren eredu egonkorretik eratorritakoa. Tentsio eta maiztasunaren erlazioa kontrolatzeaz baliatzen da motorraren ardatzaren abiadura kontrolatzeko. Kontrol sinplea da, baina egoera iragankorretan egoki erantzuteko ez da gai, horregatik kontrol sinplea eta lan eremu finkoan lan egiten duten aplikazioetara zuzendua dago gehienbat. Gaur egun erabiltzen diren begizta kontrolak, gehienak kontrol bektorialean oinarritzen dira, gai baitira egoera dinamikoetan tentsio, korronte eta fluxuaren magnitude eta maiztasunaz gain, uneoroko posizioa kontrolatzeko ere. Industriako teknikarik erabiliena izatera hedatu da kontrol zehatza behar den aplikazioetarako, trakzio kontrola barne [151].
Errotoreko fluxura zuzenduta
Estatoreko fluxura zuzenduta
Zuzeneko momentu espazio-bektore modulazioa Ibilbide zirkularreko fluxua (Takahashi) Begizta itxiko fluxu eta momentu kontrola Begizta irekiko eremu naturalera zuzendua (NFO) (Jöhnsson) Zuzeneko momentu kontrola (DTC) Ibilbide hexagonaleko fluxua (Depenbrock) 3.27. irudia. Begizta kontrolen sailkapena. Kontrol bektorialak kontrolatu beharreko magnitudeak erreferentzia sistema sinkrono baten adierazi behar dute. Modu horretan, magnitude sinusoidalak magnitude konstanteetan eraldatzen dira. Ondorioz, PI (Proportional-Integral) erregulatzaileak erabili daitezke, kontrolatutako magnitude berrien erreferentziak errore gabe jarraitu ditzaten. Testuinguru horretan, erreferentzia sistema sinkronoa sortzeko, Clarke eta Park transformatuak erabiltzen dira (A. eranskina). Portaera dinamiko horietako begizta kontrola gauzatzeko, zuzeneko momentu kontrola (Direct Torque Control, DTC) eta eremura zuzendutako kontrola (Field Oriented Control, FOC) deritzenak dira gehien erabili ohi diren estrategiak [154– 157]. DTC sistemak (3.28.(a) irudia) histeresi erregulatzaileak erabiliz kommutagailuak eragiteko seinaleak sortzen ditu, modulatzailearen beharrik gabe. Kontrola sinplea da eta erantzun azkarrekoa. Takahashi izan zen metodo horren proposatzailea (fluxu zirkularreko ibilbidea), eta DSC (Direct Self Control) izenez ezagutzen da. Fluxuaren ibilbide hexagonala ere proposatu zuen Depenbrock-ek
86 Inbertsoreen egungo egoera den, erdieroaleen kapsulatuan autogile bakoitzak berea defendatzen du, hoztesistema, malgutasuna, fidagarritasuna eta beste hainbat faktoreren eraginez. Kontrol sistemako algoritmo erabiliena propultsiorako MTPA da motorraren abiadura nominaleraino. Abiadura horretatik gorago, kontrol algoritmoak eremua ahuldu beharra dauka abiadura areagotzeko (FW), momentua murriztuz. Eta abiadura oso altuetatik gora MTPV algoritmoa erabiltzen da. Ondoren, FOC egiturako begizta kontrola erabiltzen da, algoritmoak emandako korronte erreferentziak kontrolatzeko, eta era horretara, motorrari eman behar zaion tentsioa erregulatzeko. Modulatzailearen aldetik, IGBTentzako pizte edo itzaltze seinale logikoak sortzen ditu, eta hori lortzeko, uhin modulatzailea eta uhin garraiatzailea alderatzen dira. Ondoren, ate-eragingailuak arduratzen dira IGBTei egoera egokian igortzeko. Motor trifasikoak eragiteko modulazio-teknika hedatuena SVPWM teknika da, erabilerraztasunagatik, bus-eko tentsio erabilera zabalagatik, eta irteerako korronteen kalitate egokiagatik. Gainera, inbertsore baten elementu kritikoak ere aipatu dira, estres iturri altuena tenperatura altua dela seinalatuz. Tenperatura izanda parametro kritiko bat, inbertsoreen hozte-sistemak azaldu dira. Beste alde batetik, inbertsoreen galeren iturriak eta horiek murrizteko teknika batzuk ere ikertu dira, ondorengo ataleko ekarpenak bideratuz.
ma mb mc Uhun garraiatzailea Uhin modulatzaileak iin ia ia -ic -ic
Uhin garraiatzailea mod mod mod Goiko mailara finkatzeko modabc+v0 =mabc Beheko mailara finkatzeko
104 Kondentsadorearen korrontearen balio eraginkorraren murrizketa Modulazio eta korronteen zerrendaketa ICRM-DPWM Datu irakurketa Bi garraiatzaile=Bai , Bi garraiatzaile Oinarrizko garraiatzaileaz Bigarren garraiatzaileaz Egia Gezurra Oinarrizko garraiatzaileaz Irteerako kommutazioak Egia Egia Gezurra Gezurra Bi garraiatzaile=Bai Bi garraiatzaile=Ez Ez Bai Bi garraiatzaile=Ez 4.10. irudia. ICRM-DPWM teknikaren fluxu-diagrama.
4.5. Denbora errealeko sistema: RT-Lab eMEGAsim 105 Hortaz, kondentsadorearen korrontearen rms balioa murrizteko kommutazioperiodo bakoitzean, proposatutako metodoak ∆iin baxuena lortzen duen teknika hautatzea besterik ez du. Jakinda modulazio-jarraiek eta DDT-GDPWM teknikek ∆iin bera lortzen dutela, kommutazio-galerak murrizteko, modulazio-etenetara jotzeko aukera egin da. Bestetik, uhin-garraiatzaile batekin (DDT-GDPWM) edo bi uhingarraiatzaile erabiliz (Uni-DCPWM), zein den hoberena hautatzea da proposatutako teknikaren lana. Hautaketa metodo hori oso zuzena eta logikoa izan daiteke: hiru korronteen maximoa eta minimoa kalkulatu ondoren, euren arteko kenketa egin (∆iin), eta balio txikiena lortzen duen teknika erabili. Dena den, posible da sinpleago egitea eskura dauden parametroekin. Erdiko modulazio-uhinaren korrontearen zeinuan oinarritzen da. Lotuta ez dagoen modulazio-indizeen korronteen zeinuak berdinak badira, Uni-DCPWM teknikak ∆iin balio txikiagoa lortzen du, eta zeinuak ezberdinak badira, DDT-GDPWM teknika da ∆iin murrizten duena. Algoritmo osoaren diagrama fluxua 4.10. irudian ageri da. 4.5. Denbora errealeko sistema: RT-Lab eMEGAsim Sistemen modelo bat edo kontrol sistema bat mundu errealean frogatzeko, denbora errealeko sistemak erabili daitezke. Sistema horiek, mikroprozesagailuetan oinarritutako PC talde (cluster) simulatzaileak dira. Horiek, prozesamendu paraleloa erabiltzen dute, kalkulu gaitasun handia lortuz. Era horretan, simulazioak azkartzeko erabili daitezke. Sistema horiek gai dira denbora errealean simulatzeko ere. Sarrera eta irteera analogiko eta digitalak dituzte, simulatzaile horiek mundu errealeko parametroekin komunikatu ahal izateko. Sistema azkarrak kudeatzeko, FPGA (Field Programmable Gate Array) gailu digitalak erabili daitezke. Sistema horien ezaugarriok bi simulazio modalitate eskaintzen dituzte: denbora errealeko hardware-a (Hardware In the Loop, HIL) eta prototipatze azkarreko kontrola (Rapid Control Prototyping, RCP). • Denbora errealeko HIL simulazioan, kontrolatzailea erreala da eta denbora errealean exekutatzen da kontrolatu nahi den sistemaren modelo fidela
5.3. Kommutazio-maiztasun aldagarria 127 Tsw (k) N (k) N (k+1) Tsw (k+1) Tsw (k) Nmax Tsw (k+1) 5.5. irudia. Maiztasun aldakorreko seinale triangeluarra sortzeko metodoa. Ekarpen honetarako ere, uhin-garraiatzailearen periodoa da kontrolatzen den aldagaia. Gorakako zenbaketan, maila jakin batera heltzean, beheraka zenbatzera behartzen zaio, eta zero baliora heltzean berriz, goraka zenbatzera. Goranzko eta beheranzko zenbatzearen pausu bakoitza berdina izanik, altuera eta malda jakin bateko seinale triangeluar bat lortzen da. Seinale triangeluarraren altuera aldatuz, honen denbora aldatzea lortzen da, hori da, helburu honetarako behar dena. Baina seinale triangeluar honen puntako balio guztiak berdindu beharra daude uhin-modulatzailearen balioekin lan egiteko. Horretarako, zenbagailuaren balioari Kf faktorea ((5.13) ekuazioa) biderkatu behar zaio, hori da, aurretik triangeluaren balio maximoa kudeatu den bezala, alderantzizko proportzionaltasuna daraman faktoreaz biderkatu beharra dago. Era honetan, altuera finko bateko eta denbora aldagarriko seinale triangeluar bat lortzen da (5.5. irudia). Kf = fsw,aldakorra fsw,finkoa , (5.13) non fsw,aldakorra VSF metodoaren uneko maiztasuna, eta fsw,finkoa oinarrizko maiztasun finkoa diren. Sortutako uhin-garraiatzaile horrek modulatzailea gurutzatzean, kommutazio bateko seinalea eragingo du. Eta kommutazio-periodoa aldakorra izanda, honen ezaugarriak ere eraldatzen dira, harmonikoak barne. Honen gainean, aurretik aipatutako VSFPWM1 eta VSFPWM2 metodoen maiztasun funtzioak 5.6. irudian azaltzen dira, Kf parametroa erabiliz, maiztasun konstantearekin alderatzeko. VSFPWM1 metodoak, uhinduraren puntatik puntarako balioa hartzen du parametro gisa kommutazio-periodoa kalkulatzeko. SVPWM teknikak lortzen duen uhinduraren puntatik puntarako balio maximoa erreferentziatzat hartu, eta
128 Kommutazio-maiztasun aldagarriko optimizazioa 1,1 1,0 0,9 0,8 0,7 0,6 0,5 0,4 0,3 Kf (a) VSFPWM1. 1,4 1,3 1,2 1,1 1,0 0,9 0,8 0,7 0,6 0,5 Kf (b) VSFPWM2. 5.6. irudia. Korrontearen uhinduran oinarritutako VSF bi metodoen Kf balioak eta maiztasun finkoa. kommutazio-maiztasuna aldatu egiten da puntatik puntarako uhindura maila horietara egokitu ahal izateko. VSFPWM2 metodoak aldiz, uhinduraren rms balioa hartzen du parametro gisa kommutazio-periodoa kalkulatzeko. Horretarako, SVPWM teknikak lortzen duen uhinduraren balio eraginkorra erreferentziatzat hartu, eta kommutaziomaiztasuna aldatzen du. 5.4. Optimizazioa Testuinguru honetan, kommutazio-galera urria izatea bilatzen da, irteerako korrontearen kalitatea altua izanik. Aurretik aipatu bezala, kommutaziomaiztasuna sartzen da bi parametro horien tartean, bien arteko konpromiso bat eskatuz. Honelako egoeretan, hori da, parametro baten menpe dagoen funtzioen konpromiso bat dagoeneko egoeretan, optimizazio prozesu bat egin daiteke, muga batzuen artean definiturik. Optimizazio problema horiek ebazteko hainbat teknika garatu izan dira literaturan. Ildo honetan, Matlab-ek ere Optimization Toolbox erreminta du erabilgarri prozesu horiek ebazteko. Erreminta honetan dauden teknikak, lau eremu orokorretan sailkatzen dira: minimizatzaileak, helburu anitzekoak, ekuazio ebazleak eta karratuen batura minimizatzaileak (modelo hurbiltzaileak).
5.4. Optimizazioa 129 • Funtzio minimizatzaileak: talde honetako ebazleek helburu-funtzio baten minimo lokala bilatzen dute, adierazitako hasierako puntutik gertu. • Helburu funtzio anitzekoak: ebazle horiek funtzio talde batzuen maximoa edo minimoa, edota helburu funtzio horien balio multzoaren kokapena ebazten dute. • Ekuazio ebazleak: funtzio ez-linealen f(x) = 0 ekuazioa ebazten dute, adierazitako hasierako puntutik gertu. Optimizazio prozesuetan f(x) = 0 ebazpena egiten denez, prozesu horiek ere optimizazioen multzoan sartu daitezke. • Karratuen batura minimizatzaileak: ebazle horiek, balio karratuen batura bat minimizatzen dute. Era honetan, datu multzo baten funtzio parametrizatu bat ebazten laguntzen dute. Modeloen hurbilketarako aproposak dira. Tesi honetan, minimizatzaileen taldeko funtzioak erabili dira, parametro bateko helburu funtzio bat minimizatu nahi izan delako, murrizketa mugak definiturik. Helburu funtzio orokor baten minimizazioa matematikoki formulatuz, (5.14) eta (5.15) ekuazioetan ageri da. Minimizatu f(x), (5.14) ondorengo mugei loturik g(x) ≤ 0, h(x) = 0, xl ≤ x ≤ xu. (5.15) Jakinda x optimizazio aldagaiak, f(x) helburu funtzioa, g(x) muga funtzioa, h(x) berdintasun funtzioa, eta xl eta xu optimizazio aldagaien limite minimoa eta maximoa direla. Optimizazio aldagaiak: x ∈ ℜn (optimization variables). Aldagaien ndimentsioko bektorea da. Parametro ere baderitze. Aldagai horien balio optimoa da (x∗) bilatzen dena optimizazio prozesuetan. Helburu funtzioa: f : ℜn → ℜ (objective function). Optimizazio aldagaiekin kalkulatutako funtzio eskalar bat da, maximizatu edo minimizatu nahi dena. Murrizketa funtzioak: muga funtzio eta berdintsasun funtzioek, eremu baten barnean bilatu arazten da puntu optimoa.
144 Kommutazio-maiztasun aldagarriko optimizazioa
IV. atala Ondorioak eta etorkizunerako lanak
148 Tesiaren ondorioak eta etorkizunerako lanak horien galeren murrizketa izan da tesi honetan aztergai. Ondoren, galera horien iturriak eta horiek murrizteko teknikak ere aztertu dira. Horrekin jarraituz, modulazio teknikak aztertu dira sakon. Izan ere, tesi honetako ekarpenak modulazio tekniketan oinarritu dira. 6.2. Ekarpenen laburpena Tesiaren ekarpen garrantzitsuenak laburbiltzen dira atal honetan. 1. Sarrerako kondentsadorearen eta kommutagailuen galerak murrizteko teknika: ICRM-DPWM. Ekarpen honetan, bi galera iturriren murrizketa gauzatzen duen modulazioteknika bat proposatzen da. Alde batetik, kommutazio galerak murriztea du helburu modulazio etenen bidez. Bestetik, DC bus-eko kondentsadoreko galerak murriztea du helburu. Modulazio-etenen helburua, kommutazio galerak murriztea da. PWM seinaleak sortzean, adar bateko etengailuen kommutazioa ekiditea dute helburu. Fase bakoitzeko uhin-modulatzailearen tarte jakinetan kommutazioak ekiditeak, kommutazio-galerak %50 murriztu ditzake teknika horrek. Horretarako, fase bakoitzeko korrontearen balioa ezagutu behar da, korronte gehien daraman adarrari kommutazio seinaleak ez igortzeko. Hortaz, tentsio eta korrontearen arteko desfasearen menpeko uhin-modulatzailea sortzen du teknika horrek. Modulazio-etenak sortzeko uhin-modulatzailea, uhin-garraiatzailean oinarritutako PWM teknika erabili da. Uhin-garraiatzailean oinarritutako PWM teknika erabiltzeko arazoi nagusia, modulazio-teknika ezberdinak inplementatzeko erraztasuna izan da. Inbertsorearen sarrerako korrontearen seinalea ere izan da aztergai ekarpen honetan, DC bus-eko kondentsadorearen karga eta deskargak aztertzeko. Kasu horretan ere, tentsio eta korronteen arteko desfaseak eragina du kondentsadorearen erantzunean. Horrela, ohiko SVPWM teknikaren kommutazio-bektoreen sekuentziak erabili ordez, beste batzuk erabili dira, kondentsadoreko korrontearen rms balioa murrizteko. Datu eta simulazioak begiratuz, egoerarik hoberenean kommutaziogalerak erdira murrizten ditu teknika horrek, eta kondentsadoreko galerak
A.1. Clarke-ren transformatua 157 β α≡X Y Z Xβ Xα X → 120∘ 120∘ A.2. irudia. Bektorearen proiekzioa α eta β ardatzetan. non Xα, Xβ eta X0, transformautako magnitudeak, eta k1 eta k2 parametroak, eskalatze parametroak diren, hiru aldagaiko sistema bat, bi aldagaiko sistema batera pasatzea lortzen da. Tentsio trifasikoak edota korronte trifasikoak dira plano aldaketak eragiten zaizkien aldagaiak, eta k1 eta k2 parametroek aldagai hauen proiekzio eskalak aldatzen dituzte: • k1 = 2/3 eta k2 = 1/2: a faseko eta α proiekzioko magnitudeek balio bera izan ditzaten. • k1 = p 2/3 eta k2 = p 1/2: potentzien magnitudeek balio bera izan ditzaten. Tesi honetan erabili diren parametroak k1 = 2/3 eta k2 = 1/2 dira. Honela, magnitude berriak honela geratzen dira: Xα(t) = Xmax cos(ωt), Xβ(t) = Xmax sin(ωt), X0(t) = 0. (A.5) | science |
addi-b6983102091c | addi | cc-by-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/28966 | Can the subaltern states speak? Estatuaren eraldaketa eta burujabetza eskaerak Katalunian, Euskal Herrian eta Eskozian. | Azkune Torres, Jon | 2018-07-02 | Eskerrak Doktorego tesia aldapa malkartsu bezain luzea da eta berau hasi aurretik, bitartean eta amaieran era batean edo bestean bide hori egiten lagungarriak diren pertsonak amaigabeak dira. Ezinezkoa da orri xume hauetan euren ekarpenen garrantzia islatzea are gutxiago pertsona horien guztien izena jasotzea. Zuzenean aipatu ez arren, guztiei eskerrak eman nahi dizkiet aldez aurretik. Lehenik eta behin, eskerrak eman nahi dizkiet prozesu hau gertutik jasan eta aurrera egiten lagundu didazuenei: gurasoei, Begoña eta Txitxori, Miren, Alex eta Peiori (bidearen amaiera bakarrik ezagutu arren), osaba Mikeli y como no, a mi amama Celia, el espíritu más inquieto y joven de todos. Zuen laguntza funtsezkoa izan da, batez ere tesiaren zama pisutsuegia izan denean. Zaloari, momentu ilun eta argi guztiak kolorez margozten laguntzeagatik. "Visionaris en un mon d'aquareles!". Osaba, izeko eta lehengusu guztiei, txikitatik lagun modukoak izateagatik. Esna mantentzeko amesten jarraitzen duen izeko Enkarri. Jule Goikoetxeari eta Igor Ahedori, hasierako (eta amaierako) zalantzekin intelektualki lagundu eta nire lanean aurrera jarraitzeko beti hitz onak izateagatik. Kaguen Zotx Taldeari, urteetan zehar nire "txapa" eta broma txarrak jasatea ez da lan makala eta. Horretaz gain, deskonektatzeko eta ondo pasatzeko beti tarte bat eskaintzeagatik. Santurtziko kide eta lagun guztiei, tesiak ere Enbatak jasan arren, ekaitz perfektuena izaten jarraitzeagatik. Politika Zientziako Departamenduko kideei, lankide ordez lagun izateagatik. Asko izan zarete prozesu honetan era batean edo bestean parte hartu duzuenak: Zuriñe Rodríguez, Xabi Albizu, Idoia Del Hoyo eta Arkaitz López "Bobi" izan zineten hasierako urteetan nire lagun eta bulegokide. Zein gogorrak diren hasierak… Zuek sortu zineten enbor beretik sortu dira ostean, Aingeru Mimentza, Andrea Bartolo, Eki Etxebarria, Miriam Ureta, Eneko Ander Romero, Israel Arcos, Haritz Azurmendi eta Uxue Zugaza. Columbiatik etorri zen Galdakoztar unibertsalari, Ibai Atutxari, lankide fina izateaz gain, beti laguntzeko prest egoteagatik. Eskerrik asko! También quisiera recordar a una persona que hizo que viera el mundo de otra forma: Luca Giacomelli. Ancora fischia il vento! Parte Hartuzeko kide guztiei. Bereziki, irakasle izan ostean asmoz ta jakitez maisu eta lagun bihurtu den Mario Zubiagari. Iñaki Barcenari, tesi honen hastapenetan eta ostean departamenduko ikerketa mintegien sustapenean izandako garrantziagatik. Ane Larrinaga eta Julen Zabalori, gai burokratikoekin hurbildu naizenean beti pazientziaz laguntzeko prest egoteagatik.
Ikerketa lan honek Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzaileak prestatzeko kontratazio deialdiaren diru-laguntza jaso du, 2014ko apiriletik 2018ko apirila arte.
Horretaz gain, Euskal Herriko Unibertsitatean mugikortasuna sustatzeko eta ikerketaren emaitzak hedatzen laguntzeko deialdiaren diru-laguntza jaso du, 2017ko apiriletik 2017ko uztaila arte.
Tal vez no nos corresponda decir que nuestra situación es nueva, que nuestra lucha es nueva, pero ¿es que hay alguien que no advierta que nuestra situación es nueva, que nuestra lucha es nueva?1 Charles Péguy, Un nuevo teólogo, 1911 Ikerketa honen abiapuntua zurtasun analitiko batetik baino artegatasun pertsonal eta kolektibo batetik dator. Sezesio prozesuek, eskuin edo ezkerreko populismoek, austeritatearen aurkako mugimenduek, alderdi politiko berriek, Europar Batasunaren krisiak, feminismoaren loraldiak, krisi ekologikoak edota azken urteetan ugaritu diren borroka anitzek, ba al dute euren artean harremanik? Era isolatuan aztertzea gomendagarria da edo komunean duten erroak lehentasuna izan beharko luke? Nola txertatu nazionalismoari buruzko ikerketak egungo egiturazko aldaketen baitan? Errealitatea izozterik ez dagoen neurrian, galderek galdera gehiago eragitea funtsezkoa da. Hala ere, bideari ekiteko ezinbestekoa da horietan sakondu aurretik lehen intuizioak plazaratzea. Zentzu horretan, mundu mailan burujabetza eskaerak ugaritzen ari dira eta eremuz eremu analitikoki ezberdintasunak azpimarratzeko joera nagusitu arren, funtsean erroa oso antzekoa denaren susmoa geroz eta hedatuago dago. 2008. urtetik aurrera, egitura politiko eta ekonomikoaren tentsio eta kontraesanak azaltzeko "krisia" izan da etengabe erabili den kontzeptua. Analitikoki gutxi esateaz gain, krisiaren ideia eduki zehatzekin lotzen ez bada, desdemokratizazio prozesu oro justifikatzeko aitzakia bihurtu daitekeela deritzogu. Hala ere, Gramsciren definizio klasikora hurbilduko gara gure lehen hausnarketak plazaratzeko. Zentzu horretan, "mundu zaharra hiltzen ari da eta berria ezin da jaio. Eta ilunbe horretan sortzen dira munstroak" zioen maisu Sardiniarrak. Testuinguru hauetan, norabide oso ezberdinak har ditzaketen prozesuak azaleratzen dira. Greziar egoerari begirada bat emango bagenio, solidoak sublimatu eta aurreko antzik ez duen mamu gaseoso baten antza har dezakeela ikus liteke. Kataluniako egoera aztertuz aldiz, izotzezko bloke gogorrak mobilizazio liskartsuaren ondorioz urtzera ailegatu daitezkeela esan genezake. Europar Batasunaren baitako herri gehienak aztertuta
bestalde, inork aurreikusi ez zituen austeritate neurriek agerikoa ez den gas-egoera utzi eta egituretan gogorki solidifikatzen ari direla esan liteke. Momentu politiko horren baitan ulertu behar dira nazionalista moduan sailkatu diren mugimenduen loraldia. Aldiz, nazionalismoari buruzko teoriek egungo errealitatea sakontasunez azaltzeko dituzten gabeziak azpimarratzea da gure lehen abiapuntua. Zibiko eta etniko dikotomiak, frantziar edo germaniar inspirazioa eta hauei loturiko ilustratua ala erromantikoa banaketak enpirikoki funtsik ez izateaz gain, nazioa eta demokraziaren arteko lotura aztertzeko dagoen traba politiko-epistemologiko nagusiena da (Azurmendi, 2014; Máiz, 2008). Eskola teorikoei dagokionez, paradigma primordialista, perenialista, modernista eta etnosinbolikoaren arteko hartu emanak nazioaren ikuspegi esentzialistena gainditzeko zenbait oinarri eskaini arren (Odriozola, 2016), ez dizkigute egungo estatu egituren eta aktoreen arteko harreman konplexuak azaltzeko oinarri teorikorik eskaintzen. Azken ideia horretatik gertu, azken hamarkadetan erregio eta erregionalismoari loturiko ikerketak ugaritu dira (Keating, 1998; 2001; 2014). Hauen oinarrian, Europar Batasunaren baitako aldaketei erantzuteko asmoz, post-soberania eta postnazionalismoaren ideiak leudeke. Honi hertsiki loturik, Edinburgoko eskolaren baitan, nazionalismoa eta ongizatearen arteko lotura burutu duten zenbait lanen eragina azpimarratu beharra dago (McEwen, 2005). Ikerketa eremua hedatu eta galdera berriei erantzuteko nazionalismoaren teorietan ohikoak ziren eremuetatik at zeuden lanabes teorikoak baliatzea da aipatu eskolen ekarpen nagusia. Haatik, egungo errealitatea era kritikoan aztertu ordez, nazionalismoaren teoria egungo ordena politiko ekonomikoarekin era akritikoan lerrokatzen duen "problem-solving" ikuspegitik gertu dagoela iruditzen zaigu (Cox, 1981). Nazioak aztertzerako orduan "estatu egituren" ordez "erregioa" bezalako metafora espazialak pribilegiatzea, hustasun ontologiko batean oinarriturik dagoela deritzogu. Bestetik, analtikoki ezberdinak diren errealitateak berdintzea eragin dezake (Ingalaterra Hego Ekialdea eta Eskozia adibidez). Horretaz gain, gure testuinguru hurbilenean nazioa eta soberania geroz eta presentzia handiagoa duten momentuan, post-soberaniari eta postnazionalismoari buruz hitz egitea baino, hauen aldaketa eta demokraziaren arteko loturari buruz itauntzea egokiago iruditzen zaigu. Estatua erlazio sozial konplexua da eta horren ondorioz sortzen diren eraldaketak aztertzea da gure aburuz abiapuntua. Hori dela eta, aurrerago ikusiko dugun moduan, gure ikerketa ez da nazionalismoari buruzko lan bat, estatua eta demokraziari buruzkoa baizik. 1970. hamarkada amaieratik aurrera kapitalaren frakzio finantzariaren lidergopean egituratu zen bloke historikoaren kontraesanei buruzko lana hain zuzen. Horren baitan garatu diren demokratizazio eta
desdemokratizaziorako joeren tentsioek lehentasuna izango duten neurrian, Eskozia, Katalunia eta Euskal Herriko burujabetza eskaerak dinamika horiei loturik ulertzen ditugu. Euskal Herria eta Kataluniari dagokienez, aldez aurretik esan beharra dago Euskal Autonomia Erkidegoa eta Kataluniako Autonomia Erkidegoa izango direla lan honen ikergai nagusia. Hori aintzat harturik, zergatik ez ditugu antzekoak diren beste kasu batzuk aukeratu? 2014. urteko apirila eta 2018ko apirila artean burutu ikerketaren ondorioa da eskuetan dugun lana. Tarte horretan aipatu lurraldeetan jazo diren hainbat gertakarirekiko jakinmina izan da gure ikergaiaren bulkada, hortaz, horrek bultzatu gaitu kasuok aukeratzera. Azkenik, ikerketa gorabeherak dituen bide malkartsua izanik, bere garapenerako aukeratzen diren lanabesek bide horren noranzkoa, garapena eta helmuga baldintzatzen dute. Hori dela eta, beharrezkoa jotzen dugu lanabes horien artean hegemonikoa den positibismoaren inguruko hausnarketa kritikoa plazaratu eta nazionalismoa postpositbismoaren talaiatik begiratzea.
1- Ikerketa postpositibista: nazionalismoaren falazia epistemikoa gainditzearen beharraz 1.1 Positibismoa Ikerketa honen zioetako bat, bai Gizarte Zientzietan maila orokorrean zein Politika Zientzietan maila zehatzean nagusi den ikerketa paradigma positibistaren aurrean alternatiba bat proposatzea da. Hala ere, hori garatze aldera lehenik eta behin aipatu paradigmaren elementu nagusiekiko hurbilpen labur bat egitea komenigarria deritzogu. Zer da positibismoa? Kontzeptu askorekin gertatzen den antzera aterki orokor horren baitan ikuspegi eta eskola anitz koka daitezke, euren artean kontraesankorrak izan daitezkeenak askotan. Hori kontuan hartuta definizio orokorretara mugatzeak, a priori, gauzak argitu baino gehiago ilundu litzakela uste dugu. Hori dela eta, definizio eta eskolez harago, bere ezaugarri nagusien hurbilpen bat burutzea egokiagoa deritzogu. Dreyfusen ikuspegitik hauek lirateke teorizazio positibista idealaren 6 ezaugarriak2 (Dreyfus, 1986:11-12): 1- Argia eta esplizitua izatea: ezin da intuizioan edo interpretazioan oinarritu. 2- Unibertsaltasuna: leku guztietan momentu guztietan frogagarria izatea. 3- Abstrakzioa: ez dio derrigorrez adibide partikularrei erreferentzia egin behar. 4- Diskrezioa: testuinguruko elementuen eraginik gabe burutu behar da. 5- Sistematizazioa: osotasun berri bat sortuko du, zeinetan banaturik dauden elementuak (aldagaiak, ezaugarriak, faktoreak etab.) bata bestearekin harremanetan jarriko diren lege edo arauen bidez. 6- Aurreikuspena eta osotasuna: ikertuko den eremuaren deskripzioak osoa izan behar du, eta beraz, eremuan eragiten duten elementuen aldaketak eta beraien ondorioak zehaztuko ditu. Horren bidez, etorkizunari begira aurreikuspenak burutuko dira. Lehenengo hurbilpen honen ostean positibismoaren ezaugarri nagusiak gehiago garatzen saiatuko gara. Lehenik eta behin esan beharra dago bai zuzenean zein zeharka, Gizarte eta Politika Zientzietan lortu ezinezko ideal baten etengabeko presentzia dakusagula: politika eta jendartea azaltzeko, natur zientzietan garaturiko eredutik gertu (ahalik eta gertuen) egongo den "benetako zientzia" garatzea. Horren ondorioz, paradigma positibistaren3 aburuz, ikerketa zientifikoaren helburu nagusietako bat legeak bilatzea
4 Aldagaitzak Natur Zientzietan nagusituko liratekeen bitartean, Gizarte Zientzietan probabilitatezko legeak izango dira nagusi (lege aldagaitzak ezinezkoak direlako etengabe aldatzen dagoen errealitate sozialean) (Blas, 2008:27).
IRUDIA 1. Indukzioa eta Dedukzioa
Iturria: (Blas, 2008:33) Arrazoitzeko bi bideak kontuan hartu ostean, teoria eta errealitatearen arteko banaketa litzateke positibismoaren beste ezaugarrietako bat. Honen arabera, alde batetik konplexua den errealitatea legoke eta bestetik, berau laburbildu eta azalgarriago edo ulergarriagoa egingo lukeen teoria (ibidem:28). Behaketaren bidez, teoria eta errealitatea elkartuko lirateke, teoria baten printzipio nagusiak egiaztatatuz edo baztertuz. Hurrengo grafikoan jasotzen dugu eskema honen sintesia: IRUDIA 2. Teoria, errealitatea eta behaketaren banaketa.
Teoria on batek, arau eta ezaugarri batzuk zaindu beharko lituzke. Hori kontuan hartuta, bere lehen baldintzetako bat egiaztagarria izatea litzateke, hau da, errealitatea behatzeko balio duela ziurtatzea (ibidem:35). Hori lortze aldera, "teoriaren eta errealitatearen arteko lotura sistematikoa eratu behar da aztertu ahal izateko teorizatutakoa betetzen denetz" (idem). Honen ondorioz, zehaztapen maila txikia duten teoria abstraktuak ez lirateke baliagarriak izango (idem). Are gehiago, teoria bat egiaztagarria bada, gai izan beharko da aurreikusteko5 zein egoeratan ez den beteko (idem) Beste ezaugarrietako bat, teoria baten barne-logika edo koherentzia litzateke (idem). Koherentzia horren bidez gainera, beste pertsona batzuek ulertu ahal izatea ahalbidetuko litzateke (idem). Edukiei dagokienean, fenomenoa azaltzeko gaitasuna izan behar dute, eta beraz, emango dituzten azalpenek berau asetzeko modukoak izango dira (idem). Horren ondorioz, bere muinean dauden galdera guztiei erantzun beharko diete eta ez dute berrietarako abagunerik utziko (idem). Horretaz gain, ikuspegi honen arabera teoria bat ezin da mugatu kasu zehatz batzuk azaltzera, "leku eta momentu desberdinetan gertaera desberdinak azaltzeko balio behar du, hau da, orokorra izan behar du6, eta aldi berean, orokortzea erraztu behar du" (idem). Zergatik? Ikuspegi positibistaren xedea etorkizuna aurreikustea delako eta horren ondorioz etorkizun horren inguruko iragarpen eta aurresateak burutuko ditu. Blasen hitzak zuzenean jasoz: "Azterketa politiko enpirikoak gertakizun zehatzen ezagutza eta azalpena lortu nahi du behaketan oinarrituta, baina betiere fenomenoari buruz ikasteko eta etorkizuna aurreikusteko xedearekin7. Lan horretarako, lehen pausoetako bat izan behar du teorizazio on batek, alegia, ondo landu beharko dira teoria batek dituen osagai garrantzitsuenak: kontzeptuak, hipotesiak eta aldagaiak." (idem). Hori aintzat harturik, teoria on batek 7 ezaugarri izango lituzke (ibidem:62-63): (1) Gaitasun esplikatzaile handia izatea; (2) Errealitatea laburbiltzeko eta sinplifikatzeko gaitasun handia izatea; (3) Azalpen asegarriak emango ditu; (4) Ongi egituratuta egongo da; (5) Teoria on bat faltsutu daiteke; (6) Gizarteko fenomeno garrantzitsuak azaltzen ditu; (7) Aurresateak egiteko balio du.
5 Ikusiko dugun moduan, etorkizuna aurreikustea eta iragarpenak egitea da positibismoaren ezaugarrietako bat. 6 Jatorrizkoan letra lodiz agertzen da. 7 Letra lodia guk gehitua.
Era laburrean hauek lirateke ikerketa positibistaren ezaugarri nagusiak. Joan gaitezen orain honen printzipioak gaindituko dituen ikerketa eredu post-positibista baten ezaugarriak aztertzera.
1.3 Ikerketa post-positibista 1.3.1 Lehen zertzeladak Natur Zientzien eredua jarraitzeak, aurreko ikerketa paradigma positibistaren ezaugarriak hobestea ekarri du. Bere elementuen artean, besteak beste, etorkizuna aurreikusteko guraria, lege kausalen bilaketa, arrazoitze deduktibo eta induktiboa edota teoria, errealitatea eta behaketaren banaketa azpimarratu dugu. Gure ikuspegitik, ikerketa postpositibista batek dimentsio horiek era kritikoan aztertu eta gainditu behar ditu. Hori izango da atal honen helburua, hala ere, lehen hurbilpen moduan gure ikuspegia ideia hauekin laburbildu daiteke: - Aurreikuspenaren ordez, Gizarte Zientzietako ikerketaren oinarria azalpenezko argudioak ematea izango da. - Teoria, errealitatea eta behaketa ezin izango ditugu banatu: o Aurkikuntza testuinguruaren eta frogapen testuinguruaren artean ez da banaketarik egongo. o Maila ontologikoa kontuan hartzea beharrezkoa izango da. - Hipotesiak formulatzerako orduan indukzioa edo dedukzioaren ordez erretrodukzioa hobetsiko dugu. Aipatu ideiak grafiko honen bidez islatuko ditugu:
Aurkikuntza testuingurua
Erretrodukzioa vs. Indukzioa Dedukzioa eta aurreikuspena Eraikuntza teorikoa Azalpen kausala
Aurkikuntza testuingurua Justifikazio Testuingurua
Azalpen erretroduktiboa eta eraikuntza teorikoa Problematizazioa Pertsuasioa/ interbentzioa Ikerketa Post positibista Ekoizpena Zirkulu erretroduktiboa IRUDIA 3. Aurkikuntza eta Justifikazio Testuingurua
1.3.4 Problematizazioa, azalpen erretroduktiboa eta pertsuasioa: artikulazioaren metodoa Erretrodukzioari esker, aurkikuntza testuinguruaren eta justifikazio testuinguruaren banaketa ekidingo dugu. Zentzu horretan, Gizarte Zientzietan analitikoki hiru momentu dialektiko11 ezberdinduko ditugu (Glynos, Howarth, 2007:38): IRUDIA 4 Hiru momentu analitikoak
2- Ikerketa galderak eta hipotesiak: Horren arabera, eta esandako guztia kontuan hartuz, hurrengo ikerketa galderak proposatzen ditugu: - Zein erlazio dago postfordismoaren baitan egon den Estatuaren eraldaketaren eta mugimendu nazionalista historikoek burutzen dituzten burujabetza eskaeren artean? - Zein da zehazki Kataluniako, Eskoziako eta Euskal Herriko burujabetza eskaeretan duen eragina? - Zein da burujabetza eskaera horien estrategia eta artikulazio diskurtsiboan duen eragina? Zergatik Katalunian eta Eskozian liskarraldi sezesionista bat aktibatu da eta Euskal Herrian ez? Hipotesiei dagokionez, logika erretroduktiboa jarraitzen duten 9 hipotesi proposatuko ditugu: H1: Postfordismoaren baitan, Ongizate Estatu Nazional Keynesiarretik, Lan Erregimen Postnazional Schumpeteriarrera trantsizio bat egon da. Honen ondorioz tentsioan dauden bi dinamika ezberdin garatu dira: Autoritate pribatuak ahaldundu dituen desdemokratizazio prozesu bat eta nazio historikoak era demokratikoan birsortzea ahalbidetu duen estatu egituren deszentralizazioa. H2: Desdemokratizaziorako joerak egungo estatu guztietan antzekoak izan arren, Europar Batasunean arrazoi estruktural eta estrategikoengatik sakonagoak izango dira. Desdemokratizazio prozesu horretan gobernantza mekanismoak ezinbesteko dispositiboak diren bitartean, Europar Batasuna izan da bere sustatzaile nagusia. H3: Atlantiko Iparraldeko Krisi Finantzariaren testuinguruan Europar Batasuneko Estatuek izan duten parte hartzearen ondorioz, "desdemokratizazio prozesu hori areagotu da", demokratizazioan oinarrituriko mobilizazio ziklo bati hasiera emanez eta burujabetza eskaerak areagotuz. H4 Nazio historikoak era demokratikoan birsortzea ahalbidetu duen estatu egituren deszentralizazioaren ondorioz, estaturik gabeko nazioen ordez "estatalitate subalternoei" buruz hitz egingo dugu. "Estatalitate subalternoak" diren neurrian, Katalunia, Eskozia eta Euskal Herriko burujabetza eskaerek demosgintza eta estatugintza izango dute oinarri. H5: Eskaera hauek sustatuko dituen mekanismo nagusia burujabetza falta bat izango da: bere demosaren eskaeren arabera gobernatzeko eta bere demosa gobernatze prozesuan barneratzeko gaitasun politikoen falta bat.
H6: Eskaera horietatik abiatuta "liskarraldi sezesionista" bat aktibatu dadin, egiturazko muga eta aukeren baitako tentsioan aktore independentisten jarduera estrategikoa ezinbestekoa izango da. H7: Egiturazko muga eta aukerei dagokienean, krisi organikoek prozesu independentistei aukeren espiralak zabalduko dizkiete. Hau ezin dugu era mekanikoan ulertu: krisi organikoek prozesu independentista sustatuko dute eta aldi berean prozesu independentistek krisi organikoak eragingo dituzte. H8: Dinamika horretan sezesioaren mekanismo eta prozesuak aktibatuko dira. Gatazka eta jarduera estrategikoaren ardatz nagusia hegemonia berri baten eraikuntza izango den neurrian garrantzia berezia izango du prozesu batek: hegemonia berri baten eraikuntzak. Honen baitan hegemoniaren mekanismoak aktibatuko dira. H9: Hegemonia hori ez da nazioa eta nazionalismoaren ikuspegi klasikoan oinarrituko. Estatuaren eraldaketaren ondorioz, demosgintza eta estatugintza izango dute oinarri. Argudio horietatik abiatuta, logika ekibalentzialean oinarrituriko "herri" bat artikulatu beharko dute. Gure aburuz, azken hipotesiak beharrezko kontingentzia bat adierazten duen neurrian, aurreko hipotesiak, berau gertatzeko ezinbestekoak diren kate kausalak dira. Hipotesiek aldi berean, hausnarketa abstraktuenetatik zehatzenetara bide orri bat eskaintzen digute.
Zentzu horretan, hirugarren kapituluan, Estatua, burujabetza eta kapitala maila abstraktu batean azaldu eta gubernamentalitate neoliberalarekin elkartuko ditugu. Hauen bidez, zehatzagoak eta konplexuagoak diren hiru prozesuren azterketari ateak irekiko dizkiogu: Lan Erregimen Posnazional Schumpeteriarrari, demokraziaren pribatizazioari eta estatismo autoritarioari. Kapitulu honetan, Estatuaren eraldaketa plano orokor batean aztertu arren, garrantzia berezia izango dute Europar Batasunaren inguruan egindako hausnarketek. "Spanish matrix state" izendatutako laugarren kapituluan, aurreko idea horien analisi zehatzagoa egingo dugu. Postfordismoaren baitan Espainiar Estatuaren bilakaera aztertuz, demokratizazioa eta desdemokratizazioaren arteko tentsioa jasoko dugu. Metaketa estrategia, estatu proiektua eta proiektu hegemonikoa izango dira kasu honetan gure ikerketa gidatuko duten kontzeptu teorikoak. Hauen bidez, egungo burujabetza eskaerak azaltzeko ezinbesteko diren bi prozesuren arteko dinamika erlazionala kokatuko dugu: (1) Nazio historikoak era demokratikoan birsortzea ahalbidetu duen deszentralizazio prozesua. Prozesu horren ondorioz naziorik gabeko estatuen ordez estatalitate subalternoei buruz hitz egingo dugu. (2) Demokraziaren pribatizazioa eta estatismo autoritariorako joera. Hauen arteko tentsio eta kontraesanen bidez azalduko ditugu Espainiar krisi organikoa eta burujabetza eskaerak. Bostgarren kapituluan, Kataluniako kasua landu eta gure tesiaren planorik zehatzena eta konplexuena txertatuko dugu. Estatalitate subalternoa izateak, demos, nazio eta estatu eraikuntza propioa garatzea suposatuko du. Hori dela eta, prozesu horietan estatu egituren eta aktoreen estrategien arteko hartu emanean egongo da gakoa. Gure kasuan, osasun sistema oinarri hartuko dugu nazio eraikuntza garaikidearen adibide gisa. Ostean, estatu botereen arteko talkan sortzen diren burujabetza eskaeren oinarriak aztertuko ditugu, 2006. urteko Estatut-a oinarri hartuz. Pròces moduan ezagutzen den liskarraldiaren azterketarako, continuum baten atal ezberdinak kontsidera daitezkeen kontzeptuak baliatuko ditugu: burujabetza eskaerak, krisi organikoa, liskarraldi subiranista eta hegemonia subiranista. Seigarren kapituluan, Kataluniako eredu eta kontzeptu berdinak jarraituz EAEko kasua aztertuko dugu. Ez dugu Euskal Herri osoa aztertuko, lurraldeotan demokratizazio maila eta mota desberdina delako, Ipar Euskal Herrian euskal instituziorik ez dagoelako, eta EAEk eta Nafarroako Foru Erkidegoak (NFE) ezberdin erabili dituztelako beren erakunde estatalak eta beren ahalmen politikoak13 (Goikoetxea, 2017b:153).
Britainiar Estatuari dagokion zazpigarren kapituluak, Espainiar Estatuaren eskema bera jarraituko du. Eskoziari dagokion zortzigarrenak aldiz, Katalunia eta Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatutakoa jarraituko du beraz ez du zehaztasun gehiagoren beharrik. Esandakoa kontuan harturik, hurrengo taularen bidez gure ikerketa garatzeko jarraituko ditugun kontzeptuak eta kapituluetan izango duten kokapena jasoko dugu. "Nabigazio karta" honen xedea, hasierako hausnarketa abstraktuenen eta amaierako ondorio zehatzenen arteko argudioen lotura ikusaraztea da. Horren ondorioz, kontzeptuak banaturik ulertu ordez, euren arteko lotura eta eragin estuan ulertzen ditugu. Ostean azalduko ditugun arren, aldez aurretik gure ikerketaren plano ezberdinak ikustaraziko ditugu hurrengo taularen bidez.
4,5,6,7 eta 8
- Demokraziaren pribatizazioa - Demokratizazioa
Metaketa Estrategia - Finantziarizazioa - Desindustrializazioa Krisi organikoa
Proiektu hegemonikoa Nazio interesa eta kanpo eratzailea Hegemonia subiranista
Iturria: egileak egina
Sarrera: Bira Linguistikoa adiera, XX. mendeko hirurogeita hamar eta laurogeigarren hamarkadetan indartu zen filosofian zein giza eta gizarte zientzietan lengoaiak hartu zuen garrantzia islatzeko helburuarekin (Ibañez, 2003:23). Testuinguru horretan ulertu behar da diskurtsoan oinarrituriko analisi eta eskolen hedapena. Eztabaidagarria suerta liteke diskurtsoaren analisia zer den eta zer ez den guztiz zehaztea edota zein eskola koka daitekeen diskurtsoaren analisiaren barruan eta zein ez. Phillipsek eta Jorgensenek esaten dutenarekin bat eginez, argi dagoena da "diskurtsoa" modan dagoen kontzeptua dela eta horren ondorioz eremu oso ezberdinetan aurretiaz definiziorik eman gabe erabiltzen dela (2002:1). Aipatu autoreek adibidez, Laclau eta Mouffen teorietan oinarrituriko Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoria, Diskurtsoaren Analisi Kritikoa eta Psikologia Diskurtsiboa ezberdintzen dituzte (2002:1). Iñiguezek bestalde, diskurtsoaren analisian dauden ikuspegi ezberdinen sailkapenean, Interakzio Soziolinguistika, Komunikazioaren Etnografia, Elkarrizketa Analisia, Diskurtsoaren Analisi Kritikoa eta Psikologia Diskurtsiboa ezberdintzen ditu (2003: 92-103). Gure helburua ez da diskurtsoaren analisia eta honen baitan dauden eskola ezberdinen azterketa bat egitea beraz ez ditugu honen inguruan dauden eztabaidak landuko. Atal honetan, eremu horretan kokatzen den Essexeko Eskolaren planteamendu nagusiak azalduko ditugu. Chantal Mouffe eta Ernesto Laclauren urteetako lanaren ondorioz sorturiko eskola honek identitate politiko kolektiboen eraikuntzen azterketarako balio handiko euskarri teorikoa eskaintzen digu. Gramsciren hegemonia kontzeptua ardatz, 1985. urtean Hegemonia eta Estrategia Sozialista50 (Laclau, Mouffe, 1987) liburuaren bidez mundu akademiko zein politikoan eragin handia izan duen korronte teorikoa sortzeko hastapeneko pausua eman zuten. Mouffek berak liburuaren 30. urteurrenean onartzen duen moduan, liburu teoriko eta politikoa zen aldi berean, 68ko maiatzaren ostean klase ardatzetik harago indartzen ari ziren hainbat mugimendu ulertzeko ezkerrak zituen gabeziei aurre egitea helburu zuena (Errejón, Mouffe, 2015: 9).
88 Proiektu honen oinarria, marxismo ortodoxoarekiko autoreek politikoki eta teorikoki zuten asegabetasunari aurre egitea zen. Jules Townshendek esandakoa jarraituz, teorikoki, marxismo ortodoxoak ez zien ideologiaren ikuspegi erabilgarria bat eskaintzen: egitura/gainegitura banaketak erlazio sozialen eraikuntza ideologikoa baztertzen zuen eta klase ardatzetik harago kokatzen ziren identitate politikoak azaltzeko arazoak zituen (2004: 270). Aipatu dikotomiaren eragina gutxitzeko asmoz "autonomia erlatiboa" proposatzen zuten ikuspegiek ere ez zuten azken instantziako determinismo ekonomikoa gainditzeko gaitasunik adierazten. Hori dela eta, diskurtsoak eta identitate politikoak ekoizpen erlazioen epifenomeno gisa ikusi ordez, egungo erlazio sozialen oinarrian dauden antagonismoen eraginez sorturiko borroka hegemonikoen ondorio gisa ikusten dituzte (idem). Besteak beste, Foucault, Lacan, Saussure, Wittgensetin, Lefort, Macpherson, Althusser eta Gramsci dira Laclau eta Mouffen hasierako lanetan eragin handiena izan duten autoreak51 (Howart, 2000; 2015; Townshend, 2004). Mouffek berak dioskun moduan Foucaultek eta postestrukturalismoak garrantzia handia izan zuten esentzialismoari aurre egiteko. HES-ren berezitasun teorikoa hain zuzen ere, posestrukturalismoa Gramscirekin elkartzea izan zen (Errejón, Mouffe 2015:1213). Aipatu uztarpena, Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoa azaltzerako orduan azaldu dugun52 "Gramsciren Foucauldizazioa" eta "Foucaulten Gramscianizazioaren" logikan kokatzen dugu (Sum, 2004:7). Era orokor batean Laclauk eta Mouffek ikuspegi agentzialagoa hobesten duten bitartean Jessopek ikuspegi estrukturalagoa53 darabilela esan dezakegu. Hori dela eta, Laclau eta Mouffen ereduak oinarri materialari garrantzia gutxi ematen diola uste dugu54 (ibidem:6). Essexeko Eskolako kide den David Howarthek, Diskurtsoaren Teoriaren aplikazio enpirikoetan lotura duten bi ikerketa eremu hobesten ditu: identitate politikoen eraikuntza eta desegitea eta mito eta imajinario kolektiboak sortzen dituzten praktika hegemonikoak (2000: 136.). Gabeziak gabezia, estatu matrizearekin lehiatzen duten proiektu hegemonikoen artikulazioen azterketarako ikuspegi baliagarria izan daiteke.
89 Esandakoaren arabera beraz, bi korronte hauen gorputz teorikoa uztartuz marxismo tradizionalaren "klase esentzialismoa" gainditu eta "soziala" artikulazio politiko kontingenteen ondorioz eraikitako espazio diskurtsibo gisa definitu zuten (Errejón, Mouffe, 2015: 11). Oinarri hori hartuta, HES idatzi ostean Laclau eta Mouffen arteko lan intelektualaren banaketa artikulatu bat eman zen, posizio gerra akademiko baten bidez euren proiektuari atxikimendua emango zioten aliatuak bilatuz (Townshend, 2004: 275). Mouffek filosofia politikoaren ildotik Carl Schmitten lana jarraituz "politikotasunaren" kontzeptua "pluralismo agonistikoarekin" bateragarri egin zuen lerroa55 abiatu zuen (ibidem: 279). Laclauk beste aldetik HES-n ezarri oinarria sendotu eta garatzeari ekin zion populismoari buruzko teorizazioa izanik bere azken ekarpen esanguratsuena (Vergalito, 2007:3). Biek abiatutako lan horren ondorio dira aipatu diskurtsoaren teoria eta Essexeko eskola bera. Gure ikerketaren ardatza den artikulazioaren metodoa jarraituz, lehenik eta behin maila abstraktu sinple batean eskola honen kontzeptu nagusiak azalduko ditugu pixkanaka zehaztasun eta konplexutasun maila areagotuz. Hori dela eta diskurtsoaren inguruko hausnarketekin hasiko gara amaieran plano zehatzago batean hegemonia eta herriaren eraikuntzarekin bukatuz.
56Jacob Torfing ere Essexeko Eskolaren ildoan kokatzen da. 57 Letra lodia guk egina.
3- Osotasun diskurtsiboan logika erlazionala "osatugabea60" eta kontingentea da: "elementuetatik" "momentuetara" egiten den trantsizioa ez da inoiz guztiz egikaritzen beraz beti egongo da praktika artikulatzailea aurrera eramateko aukera zabalik. Hori dela eta, erlazioek ezin izango dituzte identitate guztiak bildu eta kontrara ez dago bere osotasunean eraiki daitekeen identitaterik61 (ibidem: 188). Horren ondorioz, "jendartea" ez da
93 2- Subjektua Eskola honek subjektuen inguruan egiten duen hausnarketa ez dator guztiz bat gure ikerketaren oinarriekin. Gure aburuz, demosa izan beharko litzateke gaur egungo gizarteetan subjektuaren inguruko hausnarketetan lehen abiapuntua. Gorputz otzan menderatuak eta gorputz boteretuak txanpon beraren bi aldeak diren neurrian, etenik gabeko gatazkan sortzen da demosa (Goikoetxea, 2017:7). Bere bi ezaugarri dialektiko nabarmendu behar dira: subjektua (boteretua) eta objektua (menderatua) dela aldi berean bata bestea gabe ezin delako ulertu. Arestian aipatu moduan, diskurtsoaren teoriak garrantzia gutxi ematen dio oinarri materialari eta ez digu hortaz tresna baliagarririk eskainiko demosaren birprodukzioan oinarrizkoak diren estatu egituren eta estatu botereari buruz. Hala ere, gure ikerketan identitate berrien eta hegemonia berri baten eraikuntzak izango duen garrantzia kontuan hartuta prozesu horretan subjektuen inguruan egiten dituzten ekarpenak aztertzea beharrezkoa izango da. Diskurtsoaren Teoriaren helburuetako bat klase esentzialismoari aurre egitea dela esan dugu eta honek lotura zuzena du subjektuen inguruan egiten duten hausnarketarekin. Althusserren ikuspegi estrukturalistak subjektuari buruz egiten duen irakurketa da euren iturri nagusia. Subjektua aldez aurretiko berezko ideia eta balioen inguruan elkarturiko elementua dela uste dutenen aurrean, Althusserrek subjektuak praktika ideologikoen bidez eraiki62 egiten direla uste du (Howarth, 2015: 132). Honekin adierazten duena da pertsonek subjektu zehatz moduan euren bizitza ulertzeko eta bizitzeko era ("langileak", "emakumeak", "gizonak" etab.) eragin ideologiko baten ondorio dela eta honek euren bizi baldintza errealen araberako identitate imajinario bat ematen diela (idem). Laclauk eta Mouffek subjektuen identitateak eraikiak direla onartzen duten arren Althusserren irudikoz subjektua egitura sozial eta ekonomikoaren menpe legoke eta eurentzat honek izaera deterministegia izango luke. Esandakoa kontuan hartuz, elkar lotuta dauden bi dimentsio gatazkatsu jarraituz subjektuaren inguruan duten ikuspegia garatzen dute: subjektuaren izaera diskurtsiboa edo aurrediskurtsiboaren arteko gatazka alde batetik eta subjektu posizio63 ezberdinen arteko erlazioa bestetik.
62 Althusserren hitzetan "interpelatuak". 63 Subjektu posizioa Foucault-ek "Ezagutzaren Arkeologian" garaturiko kontzeptua da, Essexeko Eskolak bereganatu eta bere esanahia moldatu arren. Foucault-en ikuspegitik subjektu posizioa modalitate enuntziatiboen baitan adierazpen zilegi eta lotesleak egiteko gaitasuna duten subjektuak lirateke (medikua adibidez).
94 Subjektuaren izaera diskurtsiboa edo aurrediskurtisboaren arteko gatazkari dagokionez, honek izan dituen hiru forma hartzen dituzte kontuan (Laclau, Mouffe, 1987: 195-208): a. Subjektua agente arrazional eta gardena dela defendatzen duten ikuspegia kritikatzen dute. b. Subjektuen posizio ezberdinen artean ematen den izatezko batasun eta homogeneotasunaren aurkako kritika egiten dute. c. Subjektua erlazio sozialen jatorri eta oinarria dela defendatzen duen ikuspegia kritikatzen dute. Aipatu kritikak kontuan hartuta, subjektua kategoria moduan erabiltzerakoan, egitura diskurtsibo baten barneko subjektu posizio ezberdinei egingo diete erreferentzia (ibidem:196). Bestalde, subjektuak ez dira erlazio sozialen jatorria izango esperientzia orok aukerarako baldintza diskurtsibo zehatzak galdatuko duelako (idem). Aipatu elementu ezberdinetan oinarrituz, Laclauk Subjektu posizioak eta subjektibitate politikoa ezberdinduko ditu (Laclau, 1990: 60). Pertsonak posizio ezberdinekin identifikatu daitezkeenez, aktore indibidual batek subjektu posizio ezberdinak izan ditzake. Honen arabera, pertsona batek bere burua "independentista", "emakumea", "feminista" edo "langile" moduan defini dezake edo aldi berean subjektu posizio guzti horien konbinazio zehatz bat egin64. Subjektu posizioak indibiduoak aktore sozial moduan sortzeko erari erreferentzia egiten dion neurrian, subjektibitate politikoa aktore sozialen jarduteko eraz arduratuko da. Laclauren aburuz, subjektuei identitatea ematen dieten diskurtsoen kontingentziaren ondorioz azalaraziko da aktoreen jarduera (1990:39). Hau horrela izateko, ezinbestekoa izango bere tresneria teorikoan garrantzia izango duen beste kategoria bat txertatzea: dislokazioa65 (ibidem:55). Kontzeptu hau, Zizekek HES-n jasotako antagonismo sozialaren irakurketa kritikoa egin ostean garatu zuen Laclauk (Torfing, 1999: 128). Honen bidez, egitura diskurtsiboen izaera kontingentea azaleratzen da. Prozesu sozialen bidez egituraren "deszentratze"66 bat egongo da existitzen diren identitate eta interesetan eraginez eta subjektuengan identitate krisi bat sortuz. Laclauren adibidea jarraituz, kapitalismoaren sorrerarekin besteak beste komunitate tradizionalak desagertu ziren, lan diziplina
64 Subjektu posizio ezberdinen arteko erlazioari dagokionez bestalde linguistikatik eta psikonalisitik abiatuz gaindeterminazioaren inguruan Althusserrek egindako irakurketa berreskuratu eta moldatzen dute baina hau diskurtsoaren egituraketaren baitan gaindeterminazioaren azalpenari eskainiko atalean garatuko dugu. 65 Dislokazioak, Laclauren ikuspegia "egiturazko" elementuetara gehiago hurbiltzea eragiten du. 66 "Decentramiento" gaztelaniaz eta "Decentring" ingeleraz.
95 gogorra eta soldata baxuak ezarri ziren eta honek aurreko identitateen krisia eta identitate berrien sorrera suposatu zuen (1990:56). Howarthen arabera, egituren baitan ematen den krisien ondorioz aktore sozialei identitate bat eskaintzeko zailtasunak egongo dira eta subjektuak politikoki ekitera bultzatuko ditu (2000:108-109). Identitate sozialak krisian daudenean eta egiturak aldatu behar direnean subjektua erabakiak hartzera behartuta egongo da67 (edo proiektu politiko batekin eta bere diskurtsoekin identifikatzera). Identifikazio prozesu honen bidez sortzen dira subjektibitate politikoak. Jada sortuta eta formalizatuta daudenean subjektu posizio bihurtzen dira eta hauek indibiduoak ezaugarri batzuk izango dituzten aktore sozial bihurtuko dituzte (ibidem:109). Dislokazioak aldez aurretik sakonki jaulkitako identitate eta leialtasun politikoen eraldaketa eragin dezake, beraz garrantzia berezia dauka krisi testuinguruetan. Zehazki, Gramsciren krisi organikoarekin (Portelli 121-142), ekintza kolektiboaren teorien aukeren espiralekin (McAdam, Tarrow, Tilly, 2001) eta Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoaren aukera koiunturalekin (2008: 46) eta momentu semiotikoekin (2008:238) lotura aberasgarria egin daitekeela deritzogu.
67 Argudio hau sinplifikaturik azaltzen da atal honetan ez delako egitura eta agentziaren arteko gatazka eta honen inguruan dauden irakurketa ezberdinak sakonduko. Essexeko Eskolak dikotomia horretan ikuspegi "agentzialagoa" babesten dutela esatearekin nahikoa dela uste dugu.
96 3- Antagonismoa eta objektibitatea Antagonismoaren aldarrikapenaren bidez, besteak beste, Ted Gurrek, Marxek edota Duverger bezalako teorilari klasikoek68 gatazka sozialaren inguruan duten ikuspegiarekin apurtu nahi dute (Howarth, 2000:105). Hauen aburuz, gatazka aldez aurretiko identitate eta interesak guztiz osaturik dituzten agente sozialen arteko talkaren bidez emango litzateke. Aipatu interpretazioa nagusi izan da besteak beste mendebaldeko marxismoan, Frankfurteko Eskolan edota Saussuren estrukturalismoan69. Laclau eta Mouffen ikuspegitik, identitatea erlazionala izateaz gain antagonismoaren beharra izango du. Sausurren teorian adibidez, zeinuen egitura erlazionala izan arren aldi berean egitura itxia da eta horren ondorioz unibertsaltasuna barne ezberdintasunik eta hausturarik gabeko osotasun moduan suturatzen da (Gadea, 2008:5) Perspektiba horietatik ezberdinduz, antagonismoa, objektibotasun ororen mugaren adierazlea dela esango dute (Laclau, Mouffe, 1987: 209). Antagonismoen existentziak, ez lege historikorik ezta aldez aurretiko interes eta identitateak dituzten agente politiko unibertsalik ez dagoela adieraziko du (Howarth, 2000: 105106). Laclau eta Mouffen teorizazioan osotasun soziala irekita dagoen egitura bat izanik bere konfigurazioan antagonismo bat beharrezkoa da. Subjektu sozialen eraikuntzan beraz "bestea" aldi berean muga eta aukerarako baldintza izango da (Gadea, 2008:5). Hori kontuan hartuta, identitateen osotasuna beti izango da osatugabea, edozein identitateren eraikuntzarako gure identitatea kolokan jarriko duen "bestea" beharrezkoa izango delako (Stavrakakis, 1999:13-40). "Gu-a" eraikitzeko beti kanpoaldean egongo den "bestea" existitzea ezinbestekoa izango da. Antagonismoa beraz, ez da identitate osoen arteko harremanen ondorioz sortuko, identitate oso horiek eraikitzeko ezintasunaren ondorioz baizik (Laclau, Mouffe, 1987: 214). Antagonismoek hortaz, jendartearen muga ezarriko dute, azken honek era oso batean eratzeko duen ezintasuna hain zuzen. Howarthek (2015: 131) dioskuna jarraituz antagonismo sozialak diskurtsoaren teorian hiru arrazoirengatik izango dira garrantzitsuak: 1- Erlazio antagoniko baten eraketak beti "bestea" sortzea suposatzen duelako eta honen bidez muga politikoak ezarriko direlako.
68 Gatazka soziala defendatzen duten eskolek orokorrean. 69 Eskola hauek aipatzen dira autoreengan eragin zuzena izan dutelako.
97 2- Erlazio antagonikoak eratzea eta muga politikoak egonkortzea formazio diskurtsiboen eta agenteen identitatearen ezarpen partzialerako ezinbestekoak direlako. 3- Antagonismoak identitate ororen izaera kontingentea era argi batean adieraziko duelako. Antagonismoak beraz, identitate sozial baten elementuen banatzea eta objektibitate ororen muga adierazten du. Identitate oro bere "kanpoaldean" oinarrituz eraikitzen den neurrian "kanpoalde" honek aldi berean bere izaera kolokan jarriko du eta bere aurka borrokatuko du (Gadea, 2008:6). Beste era batera esanda, eskaera partikular ezberdinen arteko barne ezberdintasunekin bukatzea ahalbidetzen duena ez da eskaera ezberdinei a prioriko batasun bat emango dion ezaugarri positibo bat baizik eta "beste" baten aurkako konfrontazioa. Erabat inklusiboa den komunitate politikorik ez da existituko beti ere kanpo eratzaile bat egongo delako, bere existentzia eta antolaketaren baldintza den "kanpokaldea" hain zuzen (idem). Honek garrantzia berezia du gure planteamenduan, estatalitate subalternoaren sorrera bera, eta bere izaera subalternoaren definizioa, kanpo eratzaile baten aurka (estatu matrizea) sortuko delako. Bai izaera erlazionalak (batasuna) zein antagonismorako joerak (banaketa) praktika hegemonikoaren bi momentu osagarri adieraziko dituzte, gizarte plural batean botere eta subjektibitate forma berri bat definitzeko balio dutenak (idem). Horren ondorioz antagonismoa artikulazioarekin batera ulertzea ezinbestekoa izango da.
98 4- Antagonismoa eta artikulazioa: Antagonismoak sozialaren itxieraren ezintasunean duen papera azaldu ostean ideia hori garatzeko ezinbestekoa da antagonismoa eta artikulazioaren arteko loturan kokatu beharreko dimentsio ezberdinak azaltzea. Lehenik eta behin ekibalentzia eta diferentzian oinarrituriko logikak azalduko ditugu ostean hauekin hertsiki loturik dauden antagonismo herritarra eta demokratikoa bereizteko. Azkenik unibertsala eta partikularraren arteko tentsioa garatuko dugu. 4.1 Ekibalentzia eta diferentzia: Erlazio ekibalentzialen bidez, elementuen artean dagoen ezberdintasuna "beste baten"70 aurka eten egiten da euren arteko lotura sustatuz. Erlazio diferentzialen bidez bestalde, elementuak aniztasunean oinarrituriko batasun batean lotze ditu. Bi erlazioetan ematen diren lotura hauek euren hitzetan "kateak" izango dira: "ekibalentzia kateak" eta "diferentzia kateak" (Laclau, Mouffe, 1987: 218-228). Ekibalentziaren logika, espazio politikoaren sinplifikazioa dakarren logika da, diferentziaren logika aldiz honen hedapenaren eta konplexutasunaren adierazlea da (ibidem: 223). Beti ere "kanpoaldetik" datorren eragin bat egon daitekenez ez dugu inoiz logika ekibalentzial oso bat edo logika diferentzial oso bat izango elementu ezberdinen artean hauek elkartu eta banatuko dituen antzekotasun bat eta ezberdintasun bat egongo delako, hau da, poloen arteko tentsioa mantenduko da. Ez logika ekibalentziala ezta diferentziala ere ez da inoiz guztiz nagusituko. Honek identitate ororen prekarietatea adieraziko du. Bestalde, antagonismoa ezin da era singularrean ulertu, ezberdintasun sistema batean edozein posizio bihurtu baitaiteke antagonismo baten iturri (ibidem:224). Erlazio sozialak zenbat eta ezegonkorragoak izan hainbat eta antagonismo eremu gehiago pizteko aukera egongo da. Kasu horretan, aldi berean, zentralitate baten falta handiagoa izango da eta zailagoa izango da elkarturiko kate ekibalentzialak eraikitzea. Honek Gramsciren "krisi organiko" kontzeptuarekin eta gure ikerketarekin lotura zuzena mantentzen du. Gure hipotesietan adierazi dugun moduan, Atlantiko Iparraldeko Krisi Finantzariaren testuinguruan Europar Batasuneko Estatuek izan duten parte hartzearen ondorioz, "desdemokratizazio prozesua areagotu da", demokratizazioan oinarrituriko mobilizazio ziklo bati hasiera emanez eta burujabetza eskaerak areagotuz (H3). Aktore independentisten jarduera estrategikoaren bidez, krisi testuinguru batean ase
70 Kanpo eratzaile baten.
99 gabeko eskari ezberdinak era ekibalentzialean artikulatu eta proiektu hegemoniko berri bat eraikitzeko gaitasuna izan dezaketela uste dugu71. Atal honetan aipatu ditugun hainbat kontzeptu hobeto azaltzeko Zubiagak Lemoizeko zentral nuklearraren72 aurkako borrokan oinarrituta darabilen adibidea gurera ekarriko dugu. Liskarraldi hori adibide hartuz, logika diferentziala nagusitzekotan, ekologistek, feministek, okupek, euskaltzaleek edota independentistek73 euren aldarrikapenak banaturik proposatuko lituzkete74 (2012a: 120-121). Ekibalentzien logika nagusituko balitz aldiz, aipatu aldarrikapen ezberdin horien arteko "ekibalentzia kate" bat osatuko litzateke eta horren ondorioz eskaera guztiak elkarrekin daudela eta helburu berdin bat dutela ikusaraziko litzateke (ibidem:120). Azken kasuan, eremu politikoaren sinplifikazio baten bidez "kanpoaldean dagoen beste baten aurka" artikulatuko den "gu" bat eratuko da, diferentziaren logika nagusitzen bada aldiz, banaturik jardungo duten "gu" ugari sortuko dira. Hau sakonago garatzeko hurrengo puntuan azaltzen ditugun antagonismo herritar eta demokratikoak hartu behar ditugu kontuan. 4.2 Antagonismo herritarra eta demokratikoa: Arestian aipatu dugun moduan, identitate oro prekarioa da eta horrenbestez ezinezkoa izango da logika diferentziala edo ekibalentziala guztiz nagusitzea. Laclauren ikuspegitik identitate sozial guztiak ekibalentzien logikaren eta diferentzien logikaren arteko elkarreragineko eremuak dira (1995:152). Bien arteko oreka eta tentsioa egongo den arren, euren artean hierarkia bat egongo da. Momentu batzuetan logika ekibalentziala nagusituko da eta beste batzuetan aldiz logika diferentziala. Gaitasun handiko demokrazietan orokorrean (Tilly, 2010:47-56) logika diferentziala nagusituko da estatu egiturek herritarren eskaera gehienak era indibidual batean asetzeko ahalmena izango dutelako. Krisi testuinguru batean aldiz estatu egituren gaitasuna murriztuko da eta logika ekibalentziala nagusitzeko aukera egongo da. Antagonismoaren eraikuntza demokratikoa: Politikoki antagonismoa logika diferentzialaren nagusitasunean eraikitzen bada, eraikuntza demokratikoaz arituko gara. Aurreko atalean aipatu moduan, diferentziaren logika espazio politikoaren hedapenaren eta konplexutasunaren adierazlea da (Laclau, Mouffe, 1987: 223). Eskari ezberdinek euren izaera "korporatiboa" mantendu eta era indibidualean
71 Prozesu hau era argian ikusiko dugu Kataluniako eta Eskoziako kasuak aztertzean. 72 Aipatu adibidean Zubiagak Laclauren populismoaren teoria aplikatzen du. Guk hori aurrerago garatuko dugunez atal honetan momentuz dagozkigun elementuak hartuko ditugu kontuan: ekibalentzia eta diferentzien logika. 73 Borroka edo eremu ezberdin hauek Laclau eta Mouffen ikuspegian "eskariak" izango lirateke. 74 Gramsciren kontzeptuak erabiliz, euren momentu korporatibora mugatuko lirateke.
101 Hala ere, logika diferentzial demokratikoa guztiz nagusitzea ezinezkoa izango da, "arkadia" autoerregulatu perfektu eta zoriontsua ezinezkoa delako eta beti antagonismoaren politizaziorako aukera egongo delako. Antagonismoaren eraikuntza herritarra: esandakoaren arabera antagonismo demokratikoaren aurrean "ekibalentzien logikan" oinarrituriko eraikuntza herritarrerako aukera ere egongo da. Kasu honetan espazio politikoaren sinplifikazio baten bidez posizio ezberdinak ordezkatuko dituen identitate politiko berri bat eraikitzen da: "herria". Eraikuntza demokratikoan aldarrikapen ezberdinen momentu korporatiboa lehenesten bada eraikuntza herritarrean aurkakoa gertatuko da, posizio bakoitzak bere izaera partzialaren parte bat galduko du ekibalentzia kate baten bidez beste aldarrikapenekin lotuz, komunean dutena hobetsiz. Kasu honetan, eskaera ezberdinen arteko harreman "horizontala" lehenetsiko da. Zubiagaren adibidea berreskuratuz, diferentzien logikan oinarrituz jendartean zeuden aldarrikapen ezberdinak "ekologismoa", "independentzia", "feminismoa", "sozialismoa", "euskaltzaletasuna" eta "okupazioa" era demokratiko diferentzialean kudeatzekotan, ez lirateke euren artean lotuko eta sistema politikoak barneratu edo ukatuko lituzke. Ekibalentzien logikan oinarrituz bestalde, euren artean komunean dutena indartu eta sistema instituzionalaren aurka (beraiek) dagoen "herria" (gu) eraikitzeko aukera egongo da sistemaren "kudeaketa teknikoa" kolokan jarriz. Eremu demokratiko instituzionalaren eta momentu populistaren arteko konbinazioa beti egongo da. Aipatu dugun moduan, erabateko logika demokratiko instituzionalak politikotasunarekin bukatu eta kudeaketa administratibo hutsa bihurtuko litzateke eta kontrara erakundetzerik gabeko etengabeko logika herritarra ere ezinezkoa litzateke75. Muturren arteko tartean egongo da lehia. "Polisa" (elkarrekin bizitzea) eta "polemosaren" (antagonismoa eta gatazka) arteko lehia eta tentsioa beharrezkoak izango dira beraz (Mouffe, 1999: 14). 4.3 Unibertsala eta partikularra: Unibertsala eta partikularraren arteko eztabaidaren berreskurapena multikulturalismoaren indartzearen testuinguruan kokatu beharra dago. Izatezko "subjektuaren heriotza", identitate anitzen emergentziak edota migratzaileen inguruan pizturiko eztabaidek kulturaniztasunaren hedatzea suposatu zuen. Galfarsorok dioskun moduan, "kulturaniztasunaren inguruko eztabaidetan diferentzia eta dibertsitatea edo bestearen errespetua eta tolerantziaren gaiak ardatz
104 "[…]No se rechaza el universalismo, se lo particulariza; lo que hace falta es un nuevo tipo de articulación entre lo universal y lo particular (Mouffe, 1999:33)." Mouffek egiten duen hausnarketa aintzat hartzea ezinbestekoa izango da beharrezkoa baita "hutsik" dauden asmo unibertsalistek zein partikularitate baztertu eta zein unibertsalizatzen duten aldez aurretik hausnartzea. Unibertsala eta partikularraren arteko interpretazioak historikoki gatazkatsuak izan diren neurrian, gurean ere Euskal Estatuari buruzko auzian Goikoetxeak76 zalantzan jarri du "unibertsalaren aldeko" aldarrikapena. Hausnarketa interesgarria plazaratzen digu Euskal Estatu Feministari buruzko gogoetan: "Demos orok uzten du kanpo beti zerbait-norbait, helburua beraz, esklusio mekanismoak identifikatu eta kontrolatzea da ahalik eta esklusio murritzena edo eragingarriena egiteko ahalik eta biolentzia txikienarekin." (Goikoetxea, 2015) Gure ikerketan, hegemonia berri baten eta identitate politiko berri baten eraikuntzak izango duen garrantzia dela eta unibertsala eta partikularraren arteko lehia hori kontuan hartzea beharrezkoa da. Hori dela eta "adierazle hutsak" edo "adierazle flotanteak" bezalako elementuak garatzen jarraituko dugu.
Gure helburua ez da teoria psikoanalitikoa sakonki aztertzea baina eremu horretan erabiltzen diren zenbait kontzeptu era "xume" batean gure ikerketara ekarriko ditugu. Gaindeterminazioari esker, eremu sozial ezberdinen arteko lotura eta elkarreraginaren kontzeptualizazio hobea burutuko dugula uste dugu. Erlazio sozialen gaindeterminazioak artikulazioari esanahi berria emango dio eta honek gure ikerketan garrantzia berezia izango du identitate berrien eraikuntza eta praktika hegemonikoen azterketarako banaturiko eremu sozialen artikulazioa funtsezkoa izango delako. Kontzeptuen garapenarekin jarraituz, orokorrean, "desplazamendu" bat egongo da aldarrikapen baten esanahia beste batera transmititzen denean. Desplazamendua
108 egoteko beharrezkoa izango da aldarrikapenen artean "aldamenekotasun79" bat sortzea. "Kondentsazioa" aldiz esanahi ezberdinak aldarrikapen batean bat egiten dutenean egongo da. Desplazamendua metonimiarekin lotzen du Laclauk. Kasu honetan burutu den mugimendua oraindik ere begi bistakoa izango litzateke (Laclau, 2003:2). Kondentsazioa bestalde, metaforarekin erlazionatzen du eta hemen aldiz ikusgaitasun hori galtzeko joera legoke. Ideia hauek hurrengo grafikoan jasotzen saiatuko gara:
80 Beti ere egonkortasun prekarioa izango da.
81 Atal honen helburua ez da gure ikuspegitik hegemoniak izan beharko lukeen esanahia azaltzea izango, Essexeko eskolaren baitan egiten diren hegemoniaren erabilera ezberdinak antolatu eta argitzea baizik.
115 eremura mugitzen den. Identitate zabalagoak lortzeko ahalmena eskariek ekibalentzia kateak ezartzeko (momentu horizontala) eta artikulatzeko (momentu bertikala) gaitasunarekin loturik dago (idem). Prozesu horretan eskari bat hustu eta ondorio unibertsalak sortzeko gaitasuna izango du. Hori izango da hain zuzen ere identitate politikoen eraikuntzaren logika hegemonikoa. Eskari ezberdinen artikulazioaren bidez subjektibitate berri bat edo identitate herritar bat sortuko da (idem). Laclauren azken lanetan "herriaren" eraikuntza izango da lehentasuna hartuko duen auzia. Populismoaren gaiak azken urteetan Europan izan duen loraldiari lotuta Laclauren lanak (2005; 2006) berau aztertzeko tresna garrantzitsua eskainiko digu aurrerago landuko dugun atalean. Azaldutako kontzeptu ezberdinak neurri batean kontuan hartuko ditugun arren identitate politiko kolektiboen eraikuntzan aplikatzen den hegemoniaren ikuspegiak izango du gure ikerketan lehentasuna. Jessopek Estatuaren dimentsio subjektiboen baitan hegemoniaren inguruan egiten dituen hausnarketak aberasteko erabiliko dugu batez ere.
116 7- Antagonismoa eta politikoa: Sarreran aipatu dugun moduan Hegemonia eta Estrategia Sozialista, bere idazketaren ostean garatuko den eskola oso baten sortze lana da. Hori horrela izateko, bai Ernesto Laclauk zein Chantal Mouffek gerra posizio banatu baten bidez elkar elikatzen duten ikuspegia garatu zuten. Mouffen jarduera garrantzitsuena, liberalismoari egiten dion kritika eta politikoaren aldarrikapena izan da. Carl Schmittek El concepto de lo político (1991) lanean politikoari buruz egiten duen hausnarketan "Estatua kontzeptuak" "politikoa" suposatzen du. Funtsezko ezberdintze politikoa bestalde, "laguna" eta "etsaiaren" artean egiten dena litzateke. Hori dela eta, bere ustez politikoarekin bukatzea ezinezkoa denez, nazioarteko eremura eraman behar da, gerra izanik bere adierazpenik zuzenena. Horretaz gain, demokrazia politikotasunarekin bateraezina den neurrian sistema autoritario bat beharrezkoa litzateke88. Mouffek, Schmitten politikoari buruzko hausnarketa demokrazia pluralisten errealitatera moldatzen du. Horretarako, "etsaiaren" ordez "aurkariaren" ideia aldarrikatuko du ,"gerraren" ordez "lehia", eta "antagonismoa" "agonismo"89 bihurtuko du (1999:13-14). Adostasunaren eta desadostasunaren arteko tentsioan inskribatzen du demokrazia pluralistaren baitako dinamika agonistikoa (ibidem:21). Hori dela eta pólemos eta polis kontzeptu klasikoetan oinarrituz "politikoa" eta "politika" ezberdindu behar direla diosku. Lehenengoa, giza harremanetan oinarrizkoa den antagonismoa eta gatazkarekin lotzen dituen bitartean bigarrena ordenaren eta elkarbizitzarekin lotzen ditu. Biak analitikoki era banatuan planteatu arren etengabeko elkarreraginean daude. Honek eragin zuzena du soziala eta jendartearen inguruan egiten duen irakurketarekin. Bere ikuspegitik, liberalismoak eta presentziaren metafisikak mugimendu politiko estrategikoak "objektibitate" sozial baten gainean burutzen dituzte, jendartea era itxi batean birsortuz doan osotasun baten moduan ulertuz (ibidem:15). Mouffek hau kritikatuko du, bere ustez "itxiera" hori ezinezkoa denez kontingentea izango delako. Hori dela eta beti partziala izango da eta bazterketan (eta horren ondorioz boterean) oinarriturik egongo da (idem). Ikuspegi horretan oinarritzen du "politikoaren izaera fundazionala".
90 Sorrera edo instituzioa adierazi nahi da.
118 Horretaz gain, gure ikerketaren testuinguru politikoa ere aintzat hartu beharko dugu. Zer gertatu da Europar Batasunean?91 Demokraziaren pribatizazio bat egon dela (Goikoetxea, 2017) eta honek beste hainbat gauzen artean erabaki politikoak "adituen" esku uztea suposatu du. Honi besteak beste, Mouffek (2007:71-97) eta Zizekek (2010:33-36) "postpolitika" deitu diote. Beck-en "arriskuaren gizartea" edota Giddensen jendarte "post-tradizionala" lirateke "ezkerreko"92 ikuspegi batetik logika "postpolitiko" honen eraikuntzan eragin handien izan duten teoriak93. Mouffen aburuz, autore hauek politikotasuna eta honek dakarren antagonismoa ukatzen dute eta onartzen duten aurkaritza bakarra modernitate erreflexiboaren logikaren aurka dauden "tradizionalista" eta "fundamentalistak" lirateke (2007:56). Autore hauen ustez ezkerra eta eskuinaren arteko bereizketak gaur egungo gizarteetan ez luke zentzurik eta horrek alderdi gehienak "zentrora" jotzea suposatu du. Garrantzia berezia du alderdi sozialdemokratetan nagusitu den "Hirugarren Bidea" New Labourra eta PSOE izanik honen adibide argienak. "Gobernantza ona", "partisanoa ez den demokrazia" edo "post-soberania" postpolitika honen adibideak lirateke gure aburuz. Geroz eta eduki gutxiago erabaki daitezke gehienak herritarren kontroletik at dauden instantzietan erabakitzen direlako. Zein da honen ondorio nagusia? Mouffen ikuspegitik Europan "eskuineko populismoa" izan da honi erantzuteko gaitasun gehien izan duen mugimendua (2007: 71-97; 2010:71-96). Statu quoaren aurrean alternatibarik ez dagoenaren ustea nagusitu da eta honek pasio politikoak eskuineko populismoaren bidez bideratzea ahalbidetu du (Mouffe, 2010: 78). Azken urteetan Syriza eta Podemos ere eremu horretan kokatzen ditu (Mouffe, 2015: 62-70) eta guk honi independentzia mugimenduak atxikituko genituzke (H1.1.3). Mouffen politikotasunaren eta agonismoaren teorizazioa era egokian jasotzen ditu Zubiagak hurrengo irudian:
(Zubiaga, 2012: 112) Argi geratzen da jada adierazi dugun moduan Mouffen agonismoa Schmitten eredutik gertu egon arren, gerraren ordez lehia babestuko duela eta horren ondorioz etsaia lehiakide bihurtuko dela. Aldiz, politikotasunaren eta gatazkaren aldarrikapenak, edozein adostasunen atzean botere harremanak eta bazterketa prozesuak daudela onartzea dakar eta honek Habermasen "elkarrizketa arrazionalaren" gabeziak azaleratzen ditu. Herritar aktiboen eztabaidaren bidezko adostasunaren ordez hegemoniaren bidezko ordenaren "ezarpen partzial eta prekarioa" hobetsiko du. Gure ikerketa kasuen plano zehatzenari dagokionez, Eskoziako burujabetza gatazka C eta B logiken artean kokatzen dela uste dugu, Kataluniakoa 2006. urtetik aurrera D eta C arteko logikatik B-ra jauzi egin zuela uste dugu eta euskal kasuan aldiz, kontrako noranzkoan A-B arteko logikatik B-C arteko dinamikara igaro dela.
120 8- Herria eta populismoa. Herria eta populismoaren inguruko hausnarketa da Ernesto Laclauren lan teorikoaren azken urrats kualitatiboa. Hegemonia eta Estrategia Sozialista (Laclau, Mouffe, 1987) idatzi ostean, identitate politikoen eraikuntzaren inguruko ikerketan sakontzea izan zen bere helburua. Herriaren eraikuntza litzateke bere ikuspegitik identitate politiko gorena eta La razón populista (2005) horren teorizazio garatuena. Identitate politiko berrien eraikuntzan populismoaren teoriak eskaintzen dizkigun mekanismoen balioa kontuan hartuta, gure ikerketan aplikagarria izango den ikuspegia da beraz bere oinarri nagusiak azaltzea ezinbestekoa dela deritzogu. Populismoaren auziaren gaurkotasuna nabaria izan arren94 gatazka ugari sortzen dituen kontzeptua da eta oraindik oso kutsu ezkorra du. Honi aurre egiteko Laclauk gaiaren inguruan dauden ikerketa garrantzitsuenak aztertu eta zorrozki kritikatzen ditu populismoaren garrantzia gutxiesteaz gain honen zilegitasuna kolokan jartzen dutelako (Molina, Grosser, 2008: 141-142). Bere aburuz, honen atzean dagoena tout court politikaren ukapena eta gai komunitarioen kudeaketa "komunitate ona" zer den dakien botere administratibo baten esku utzi beharko litzatekeenaren ustea da (Laclau, 2005:10). Hiru kapitulu eskaintzen dizkio populismoari buruzko ikerketen azterketa eta kritikari, besteak beste, Canovan, Le Bon, Taine, Tarde edo McDougallen lanak oinarritzat hartuz (ibidem: 15-88). Gure lanaren helburua ez da populismoaren inguruko azterketa bat egitea baizik eta hegemonia independentista baten eraikuntzan populismoaren teoriak eskaintzen dizkigun mekanismoak aztertzea. Hori dela eta ez ditugu kritika hauek aipatuko eta zuzenean bere proposamenean murgilduko gara. Laclauren populismoaren baitan fenomeno oso ezberdinak sar daitezke, orain arte populistatzat jotzen ez ziren fenomenoak ere bai. Hori dela eta, lehenik eta behin populismoa politikoa eraikitzeko era bat dela ulertu behar dugu eta ez zedarritu daitekeen ideologia zehatz bat (ibidem:11). Populismoaren teorian jada aurreko ataletan aipatu ditugun hainbat elementu aplikatuko dira. Bere hitzetan, oinarrizkoak diren hiru kategoria daude: diskurtsoa, adierazle hutsak eta hegemonia eta erretorika (ibidem: 92-97). Eskola honen printzipioak jarraituz, diskurtsoaren izaera eratzailea babestuko du, beraz, elementu ezberdinak deskribatu ordez, diskurtsoaren bidez elementu horiek eratzen direla kontuan hartu beharko dugu. Bestetik hegemonia kategoria moduan partikular batek adierazpen unibertsala lortzen duenean erdietsiko dela adierazi dugu. Unibertsaltasun hori ezinezkoa den objektu batek ordezkatzen duenez
94 Europar Batasunaren baitan ematen ari diren aldaketak agerikoak dira. Eskuineko eta ezkerreko populismoa eta gure ustez mugimendu independentistak ere honen adierazleak dira.
121 identitate hegemonikoak adierazle hutsa beharko du (ibidem:95). Hori dela eta erretorika txertatuko du, bere hitzetan, adierazle hutsak aldi berean ezinezkoa eta beharrezkoa den objektu bat izendatzen duenez operazio hegemonikoa ezinbestean katakretikoa izango delako (ibidem: 96). Bestetik, herriaren osaketan kontuan hartu beharreko unitaterik txikienak "eskaerak" dira. Jadanik azaldu dugun moduan hauek era diferentzialean edo ekibalentzialean artikulatu daitezke (ibidem:98). Horretaz gain, isolaturik mantentzen badira bere hitzetan eskaera demokratikoak izango dira aldiz era ekibalentzialean artikulatzen direnak eskaera herritarrak izango dira (2005:99).95 Momentuz esandakoaren arabera, artikulazio populistan beharrezkoak lirateke (Laclau, 2005: 110): - Gizartearen banaketa dikotomikoa bi eremutan. - Dikotomia horrek eremu sozialaren banaketa antagonikoa suposatu behar du. - Eremu herritarrak, bere eraikuntzarako baldintza moduan, gizarte eskari anitzen ekibalentzien bidez eraikitako identitate globala sortu behar du. Honek lotura ekibalentzialen batuketa baino gehiago suposatuko du. Horretarako arestian aipatu antagonismoa eta bere izaera eratzailea kontuan hartu behar ditugu. Antagonismoa eta muga politikoen eraikuntza azaltzeko dimentsio ezberdinak izango ditugu kontuan: 1. Antagonismo eratzaileak muga erradikal bat ezarriko du baina honek hautsitako espazio baten beharra izango du (ibidem:112). Ordena sozialean ematen den apurketa hori falta96 baten ondorio izango da eta komunitatearen osotasuna absente dagoela adieraziko du (ibidem:113). Bete gabeko eskari horrek (falta), erantzule bat izango du, hori dela eta, eskari horiek burutzen dituztenen eta eskari horiek baztertzen dituen "boterearen" arteko banaketa dikotomiko bat sortuko da. Plebs-a (partea) bere burua populus (osotasuna) moduan identifikatzen hasiko da, eskariak betetzen ez dituen "boterea" komunitatetik kanporatuz97.
95 Hau jadanik antagonismoaren eraikuntza herritarra eta demokratikoari dagokion atalean azaldu dugu. 96 Falta hori bete gabeko eskari bat izango da. 97 Komunitatearen osotasuna kolokan jartzen duten neurrian ez dira komunitatearen parte zilegia. Boteredunak, oligarkak, "kasta", edo "Stablishment" britainiar eta espainola komunitatearen osotasunaren faltaren erantzule bihurtu daitezke eta hortaz ez dira komunitatearen parte zilegia.
122 2. Eskaera demokratikoetatik herri eskaeretara jauzia emateko98 jendartearen marko sinbolikoetan aldaketa bat ematea ere beharrezkoa da (ibidem:113). Eskaera demokratikoen posizio diferentziala jendartean nagusi den marko sinbolikoaren baitan ematen da, hala ere, euren frustrazioaren ondorioz jada honen nagusitasuna ahultzen hasiko da. Hori dela eta, herri eskaerek aldez aurretik existitzen den marko horrekiko geroz eta banatuago egoteaz gain, arrakastatsuak izan daitezen marko sinboliko berri bat eraiki beharko dute. Prozesu horretan "etsai" baten eraikuntza politikoa ere beharrezkoa da (ibidem:114). Banaketa hori adieraziko duten adierazle batzuk pribilegiatuak izango dira: "oligarkia", "erregimena" edo "talde menderatzaileak" etsaientzat eta "herria", "nazioa" edo "behekoak" zapalduentzat. Kondentsazio prozesu horretan hala ere bi elementu hartu behar ditugu kontuan: banaketa sozialaren rol ontologikoa eta honen eduki ontikoa (ibidem:115). Momentu batean eduki ontiko batek jendartearen banaketa adierazteko gaitasuna galdu dezake. Prozesu hau Frantziako Alderdi Komunistaren eta Fronte Nazionalaren adibideen bidez azaltzen du Laclauk: Alderdi Komunistak historikoki sistemaren aurkako botoak bideratzeko gaitasuna izan zuen "peuple de gauche" batean oinarritutako muga politiko bat eraikiz. Komunismoaren porrotaren ondorioz eta sozialdemokraziaren zentrorako joeraren ondorioz ezkerra eta eskuinaren arteko ezberdintasunak geroz eta txikiagoak bihurtu ziren. Testuinguru horretan boto erradikal baten beharra mantendu zen arren, jadanik ezkerraren adierazleak banaketa sozialaren eremutik at zeuden eta espazio hori eskumaren adierazleek bete zuten. Hori dela eta, historikoki Alderdi Komunistarenak ziren "gotorlekuetan" gaur egun Fronte Nazionala da nagusi (idem). 3. Azkenik, euren artikulazioaren bidez "herritarrak" bihurtu diren eskarien baitan ezberdintasunaren eta ekibalentziaren artean ematen den tentsioa hartu behar dugu kontuan. Alde batetik, artikulazio herritarrak eskaera indibidualei inskripzio azalera bat eskaintzen die eta horren ondorioz momentu zehatz bateko eskaera bat izatetik egonkortasun bat duen "posizio gerra" batean kokatzera igarotzen dira99 (ibidem:117). Bestetik, "herriak" (kate ekibalentzialak) bere mugimenduzko100 lege estrategiko propioak ditu
98 Logika diferentzial/indibidualean planteatzen diren eskaera izatetik logika ekibalentzial/populistan planteatzera ematen den jauzia litzateke. 99 Honen bidez, epe motzean desagertzeko arriskua zuen eskaera batek kate baten baitan egonkortasuna lortzen du. 100 Gramscik garaturiko "posizio gerra" eta "mugimendu gerra" aplikatzen ditu Laclauk. Gramsciren definizioa ikusteko beste batzuen artean Sacristanek egindako bilduma egokia da (2010:292).
123 eta zenbait eskaera partikularretan dauden eduki batzuk sakrifikatu ditzake.101 Herriaren barne egituraketa Lotura ekibalentziala eta muga politikoaren eraikuntza ikusi ostean, erlazio ekibalentzialaren ondorioa litzatekeena azaldu behar da: herri identitatea bera. Hastapeneko momentu batean, erlazio ekibalentzialen artean tinkoa ez den lotura bat besterik ez dago baina hauek identitate diskurtsibo batean kondentsatzea lortzekotan jauzi kualitatibo bat emango litzateke populismoaren "herria" sortuz (ibidem:122). Momentura arte eskari ezberdinen arteko bitartekaritza zena berezko "gorputza" lortuko luke. Hurrengo grafikoaren bidez irudikatzen dugu prozesua:
Iturria: Egileak egina. Hori lortzeko beharrezkoa da osotasuna ordezkatuko duen komuneko izendatzaile bat egotea. Hau, arrazoi ezberdinengatik zentralitatea hartzen duen eskaera partikular baten bidez egingo da, partikular baten unibertsalizazioan oinarrituriko operazio hegemonikoaren bidez hain zuzen (ibidem:124). Prozesu hau azaltzeko bi elementu hartu beharko ditugu kontuan: 1- Herri identitatea ordezkatzen duen eskaera banaturik egongo da: alde batetik eskaera partikular bat da baina bestaldetik bere partikulartasuna gainditzen duen esanahi bat izango du. Ekialdeko Europan adibidez, 80. hamarkada amaieran sozialismoaren krisiaren testuinguruan "merkatuak" ordena ekonomiko bat baino askoz gehiago ordezkatzen zuen: "gobernu burokratikoen amaiera", "askatasun zibilak", "Mendebaldearen maila lortzea" etab. (ibidem:124). Gure aburuz, "independentziak" beste hainbat eskaera ordezkatzeko gaitasuna izan dezake (Azkune, 2017). Ekibalentzia kateko beste eskariek ere, aldi berean euren eskarien partikularismoa eta
124 katearekiko mantentzen duten loturak emandako adierazpen herritarra konbinatuko dute. 2- Adierazle hutsen produkzioa: edozein herri identitatek zenbait adierazleren bidez kondentsatzeko beharra izango du baina honek aldi berean eskarien eduki partikularra geroz eta gehiago galtzea suposatuko du. Herri identitatea ikuspegi "estentsibo" batetik geroz eta osoagoa bihurtuko da eskari gehiago ordezkatuko dituelako baina bestetik "intentsiboki" pobreagoa izango da eskari heterogeneo asko ordezkatu ahal izateko eduki partikular ugari galduko dituelako (ibidem:125). Herri identitatea beraz, joera hutsa duen adierazle102 moduan funtzionatuko du (idem). Honen bidez populismoan ohikoak diren anbiguetatea eta lidergoaren garrantzia azal daitezke. Eskaera heterogeneoak ordezkatzeko, herri identitatean anbiguotasun maila bat beharrezkoa izango da. Bestetik, lotura ekibalentziala sustatzeko lidergoak funtzio garrantzitsua izan dezake. Laclauren hitzetan, azken finean, ekibalentzialki elkarturik mantentzen den multzo heterogeneo bat singularitate bat besterik ez da (ibidem:130). Singularitatearen muturreko forma bestalde indibidualitate bat da. Era honetan, ekibalentziaren logikak singularitatera bultzatzen gaitu eta honek aldi berean taldearen batasuna liderraren izenarekin identifikatzera (idem). Honekin batera ezinbestekoa da "izendapena" eta honek duen izaera eratzailea kontuan hartzea. Izendapenak ez du errealitate objektibo bat deskribatzen, errealitate hori sortu egiten du. Izena, gauzaren oinarria bihurtzen da. Lau dimentsio hartu behar dira kontuan (ibidem: 135-139): - Elkargunea/Point de capiton/Puntu nodala. - Elkargunearen identitatea determinatzen duen unibertsalismoaren eta partikularismoaren arteko harremana: Adierazle hutsa. Unibertsala eta partikularraren arteko artikulazioa ez da hitzen eta irudien eremura mugatzen: praktika eta erakundeen bidez sedimentatzen da. Edozein Estatuk adibidez, operazio hegemonikoan berezkoa den partikularismo eta unibertsalitatearen arteko konbinazioa adieraziko du. Partikularitate batek (plebs-ak) hegemonikoki populus bat osatzea aldarrikatuko du eta honen existentzia aldi berean plebs baten ordezkaritzaren bidez soilik izango da posible. - Bete ez diren eskaeren arteko hasierako harremana ahula izango da euren artean komunean erakundeen porrot bat besterik ez dutelako izango. Maila
Iturria: Errejonek egindako irudian oinarritua (2011: 201). Operazio hegemonikoaren ondorioz, dimentsio irabazlea osotasuna ordezkatzen duen partikularra bihur daitekeela esan dugu. Hurrengo irudiaren bidez irudikatuko dugu:
Iturria: Laclauren irudian oinarritua (2000:302). Eredu honetan Tsarismoan oinarritutako operazio hegemonikoaren adibidea azaltzen du Laclauk (2000:302-305). Borobileko beheko partea, eskari bakoitzaren partikulartasuna litzateke eta goiko partean ekibalentzia ahalbidetzen duen komuneko elementua (sistemaren aurka egotea). E1 eskariak gainera guztiak ordezkatzeko gaitasuna izango luke aldi berean katearen parte izanik katearen gainetik ere kokatuz. Aurreko adibidea operazio hegemonikoaren eredu sinplifikatua litzateke barne mugaren egonkortasuna aurreikusten duelako. Hala ere hau errealitatean horrela suertatzea zaila izango da eskariek beti proiektu hegemoniko ezberdinen presioa jasotzen dutelako eta horren ondorioz bere zentzua muga ekibalentzial alternatiboen artean finkatu/mugituko delako (ibidem:165). Horretaz gain ekibalentzia eta diferentziaren arteko tentsioa ez da beti perfektua izango eta batak bestea gailendu dezake. Elementu hauek aintzat harturik, operazio hegemonikoan lau eskenatoki aurreikusi ditzakegu: 1- Lotura ekibalentzialaren erabateko nagusitasuna: ekibalentzia eta diferentziaren arteko tentsioa ezinbestekoa da, baina ekibalentziaren nagusitasuna erabatekoa bada adierazle hutsa edozein ideia eta eskariren karkasa hutsa bihurtzen da. Gauza batek aldi berean guztia ordezkatzen E1 E2 E3 E4 E5 E1 T
= IRUDIA 12 Dimentsio irabazlea eta osotasunaren ordezkapena
128 duenean jada ez du ezer ordezkatzeko gaitasunik.104 Errejonek peronismoaren inguruan egiten duen irakurketa oso baliagarria da: "[…]en la cual corrientes antagónicas se reclamaban del "peronismo", ilustra la posibilidad de "muerte por éxito" de un significante que, a fuerza de vaciarse, puede volverse inoperante" (2011: 203) 2- Diferentzien erabateko autonomia: kasu honetan diferentziek elkarrekin zuten komuneko elementua galdu eta euren autonomia nagusituko litzateke eremu herritarra disolbatuz. Prozesu honetan ez dago kanpoko aktore baten zuzeneko ekimenik, mugimendu herritarrak muga antagonikoa eta ekibalentzia mantentzeko duen gaitasun ezaren ondorioa litzateke. Neurri batean hasierako M-15 mugimendua logika honetan kokatu genezake. Lehenbiziko momentuan eskari ezberdinen artikulazio ekibalentziala burutzeko izan zuen gaitasuna denboraren poderioz ahuldu zen eta diferentzien autonomia nagusitu zen.105 3- Iraultza pasiboa eta transformismoa: Gramscik adierazten zuen moduan sistema politikoan nagusi den taldeak aurka dauden taldeen zenbait proposamen eta euren buruzagi, alderdi eta mugimenduak sisteman barneratu ditzake iraultza pasiboaren bidez era honetan indarrean dagoen sistema mantenduz (Gramsci, 1985:137-143; Gónzalez, 2003:127; Jessop, 2015b:178; Torfing, 1999:111). Aurreko adibidean diferentzien autonomiarako joera aktore herritarren gaitasun ezaren ondorioa zen bitartean, kasu honetan botere politikoaren jardueraren ondorioa litzateke. Laclauren ereduan, eremu herritarraren baitan kokatzen diren zenbait eskari logika diferentzial instituzionalista batean berrartikulatuko lirateke beste eskari batzuk baztertzen diren bitartean. Botere politikoak bere hegemonia mantenduko luke bere aurkako polarizazioa desaktibatuz eta balizko kontrahegemonia desaktibatuz (Errejón: 2011:205). Hurrengo grafikoan ikus dezakegun moduan, sistema politikoak eskari bat (E1) betetzeko gaitasuna izango luke sistemara erakarriz eta aldi berean beste eskariengandik bereiziz. Horretaz gain beste eskariak orain bata bestearengandik banaturik geratuko lirateke euren arteko ekibalentzia hautsiz:
104 Ideia hau hegemoniarekin nahasten den arren kontzeptu ezberdina da. 105 Honek hala ere, hiru urte beranduago Podemosen artikulazio populistarako beharrezkoak ziren hainbat elementu mahai gainean utzi zituen.
106 Logika instituzionala eta herritarra banatzean, ez gara herria eta erakundeen arteko banaketa zurrun batez ari. Laclauren eredua azaltzeko asmoz analitikoki banatu arren, badakigu estatua erlazio soziala dela eta estatua eta herria hertsiki loturik daudela (Jessop, 2008:10) 107 Laclauren irudian oinarrituta dago (2005:164).
Iturria: egileak egina. Esandakoaren arabera beraz, populismoa ez da eduki zehatzak dituen ideologia bat, logika politiko bat baizik (Laclau, 2005:150). Horretaz gain, hegemoniaren eraikuntzarekin ere lotu dugu. Laclauk, politika, hegemonia eta populismoa etengabe erabiltzen dituen kontzeptuak direnez Errejónek egindako irudia (2011:216) baliatuko dugu hauek euren dimentsioaren arabera ordenatzeko:
Iturria: Errejón, 2011:216 Laclauren populismoaren teoriak identitate politikoen eraikuntza aztertzeko tresna baliagarri bat eskaintzen digula uste dugu mugimendu independentistek identitate politiko hegemoniko bat eraikitzeko burutzen duten artikulazioa logika populistarekin lotu dezakegulako. Populismoaren eskemak gainera krisi testuinguruetan interes berezia du erakundeek eskariak era diferentzialean barneratzeko zailtasunak dituztelako eta marko sinboliko "zaharrak" higatzen direlako. Honek identitate politiko berriak nola artikulatzen diren erantzuteko tresnak eskaini arren, egiturazko hainbat dimentsio ahaztu egiten ditu eta horren ondorioz prozesu askoren zergatia azaltzeko darabiltzan baliabideak urriagoak dira. Honi aurre egiteko ezinbestekoa da beste autore batzuen kritika eta ekarpenak jasotzea.
132 9- Ikuspegi kritikoak. Arestian aipatu moduan, Laclau eta Mouffek posizio gerra banatu baten bidez maila akademiko zein politikoan euren eragina hedatzen saiatu ziren "Essexeko Eskola" izanik honen emaitza nagusia (Townshend, 2004: 279). Lan honek eremu ezberdinetatik kritika ugari jasotzea suposatu zuen eta ezinezkoa da guztiak atal honetan sakontasunez lantzea. Hori dela eta, gure ikerketaren garapenerako interes berezia duten kritikak jasoko ditugu "Diskurtsoaren Teoriak" eskaintzen digun marko teorikoa aberasteko asmoz. Jada aurreratu dugun moduan eskola honen "ahulgunetako" bat egiturazko dimentsioek duten garrantzia txikia da beraz elementu hauek barnebiltzen dituzten kritikek lehentasuna izango dute Bob Jessopenak eta Jules Townshendenenak izanik gure ikerketarako interesgarrienak. Beste hainbat autoreen kritikak garrantzitsuak iruditu arren ez ditugu sakonki aztertuko. Azken hauen artean aipagarria da Norman Gerasek, Laclau eta Mouffekin mantendu zuen eztabaida. Marxismo analitikoan kokatzen den Gerasek (Casal, 2009), "Post-Marxism?" artikuluaren bidez (1987) azken hauek diskurtsotik kanpo dagoen errealitatea ukatzea kritikatu zuen. Honi erantzunez Laclauk eta Mouffek "Post-Marxism without apologies" (1987) idatzi zuten praktika diskurtsibo eta ez diskurtsiboak banaezinak direla mantenduz. Azkenik, Gerasek diskurtsoaren garrantzia muturrera eramatea zituen arriskuak eta bere hitzetan "post-marxismoaren nabarmenkeria" kritikatzeko liburu bat argitaratu zuen (1990). Zizekek bestalde hasiera batean ideologiaren azterketan Lacanen lanaren erabilera goraipatzen duen arren (1989:56) borroka ezberdinen artikulazioan klase borrokaren nagusitasuna azpimarratzen du (2000: 215-263). Antzeko ikuspegia mantentzen du Bensaïdek borroka ezberdinen konbergentzian "kapitala bera" bateratze printzipio aktibo moduan defendatzen duenean (2009: 339). Esan dugun moduan lan kritikoak ugariak diren arren Jessopen eta Townshenden irakurketan oinarrituko gara. "Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoaren"109 sortzaile den Bob Jessopek Laclau eta Mouffen lanaren kritika zorrotza egiten du estatu kapitalistaren inguruan egiten duen hausnarketan (1990: 289-306). Lehenengo kritika hori, Hegemonia eta Estrategia Sozialistaren argitalpenaren testuinguruan kokatzen da. 2008. urtean aldiz, eskola honen lan teoriko nagusiak jada publikaturik zeudenean, Marxen estatuaren teoriaren garapenean Laclau eta Mouffen ikuspegiak izan dezakeen baliagarritasuna aztertzen du. Azken lan honetan, euren proposamen teorikoak historikoki zehatzak diren estrategia politikoak, estatu proiektuak, ikuspegi hegemonikoak eta analisi koiunturalak egiteko baliogarriagoak izan daitezkeela
136 ere Essexeko Eskolako kideen kasu zehatzen azterketan "thick" ikuspegia kritikatu eta "thin" hurbilpena hobesten du. Banaketa honek gure ikerketan izan dezakeen garrantzia kontuan hartuta bi ikuspegiak tartekatzen dituzten kasu enpirikoen deskribapen labur bat egitea beharrezkoa da. "Thick" ikuspegiaren adibide argiena Barrosek eta Castagnolak Argentinan 1955 eta 1973 urteen artean Peronismoaren eragina aztertzeko egiten duten azterketa litzateke (Howarth, Norval, Stavrakis, 2000: 24-38). Euren lanean Peronek gai sozialak lehia etengabean kokatzeko izan zuen gaitasunari egozten diote bere arrakastan inolako oinarri instituzional eta ekonomikorik kontuan hartu gabe (ibidem: 34). Townshendek egiten duen kritika jasoz, faktore sinbolikoen garrantzia ezin da gutxietsi baina ezinbestekoa da elementu ekonomiko eta instituzionalak kontuan hartzea, hau da, proposamen batzuen arrakasta aztertzeaz gain arrakasta horren oihartzuna ahalbidetzen duten aukerarako baldintzak ere kontuan hartu behar dira (2004: 134). Howarthek 1976-1986 urteetan Kontzientzia Beltzaren Mugimenduaren (KBM)113gainbehera eta Afrikako Kongresu Nazionalaren (AKN) indartzea euren diskurtsoetan oinarrituz azaltzen du "thick" ikuspegira hurbilduz (Howarth, Norval, Stavrakis, 2000: 168-193). Bere aburuz gakoa "belztasunak"114 apartheidaren aurkako borroka elkartzeko adierazle huts ez bihurtzean datza baina Townshendek adierazten duen moduan, ez dakigu gabezia hauek euren diskurtsoaren ondorio diren edo AKN-ren ezarpen indartsuaren ondorioa (2003:134). Aipatu lanean beste hainbat kasu enpiriko lantzen diren arren Howarth eta Griggsek Manchesterreko aireportuko lurreratze pista berriaren aurkako mugimenduaren kasua (Howarth, Norval, Stavrakis, 2000: 52-70) da "thin" ikuspegira gehien hurbiltzen dena. "Vegans and Volvos" metafora darabilte ekologista erradikalen eta klase altuko bizilagunen elkartzea deskribatzeko. Aipatu autoreek beste ikuspegi teorikoetako ekarpenak jasotzeko gaitasuna dute, besteak beste, Dunleavyren talde identitateen teoria eta "hautu arrazionalaren" teorietatik hurbil dagoen interesaren kontzeptua (Townshend, 2003:136). "Vegan eta Volvoen" batasunaren porrota azaltzeko bestalde, adierazle huts baten faltarekin lotzeaz gain, baliabideen egiturazko asimetriarekin ere lotzen dute elementu diskurtsiboak elementu materialagoekin lotuz (ibidem:137).
115 Aipagarria da Zubiagak lan ezberdinetan (2009; 2012) Laclau eta Mouffen ikuspegia ekintza kolektiboaren teoriekin eta zehazki MacAdam, Tilly eta Tarrowren (2001) liskarraldiaren mekanismoekin egin duen lotura, baina hau beste atal batean garatuko dugu. 116 Hala ere, ez du adibidez Jessopen Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoa aipatzen eta epistemologiari eskaintzen dion atalean, Essexeko Eskolaren marko teorikoa gizarte mugimenduen "Frame Analysiaren" eskolarekin aberastera mugatzen da beste ikuspegi batzuk baztertuz.
10- Frame analisia: hegemoniaren azterketarako euskarri metodologikoa. Eskola honen arazoetako bat garaturiko kontzeptuen abstrakzio maila altua eta aplikazio enpirikorako eskaintzen dituzten baliabide metodologiko urriak dira. Zentzu horretan, interesgarria iruditzen zaigu Iñigo Errejonek bere doktorego tesian Essexeko Eskolaren printzipio teorikoen eta frame analisiaren euskarri metodologikoen artean burutzen duen lotura (2011:263-320). Errejonek, frame analisiaren baitan dauden eskola ezberdinen garapena eta euren arteko ezberdintasunak azpimarratzen ditu. Goffman, Snow, Benford, Gamson edota Gerhards bezalako autore klasikoen lanak jasotzeaz gain, Ramón Máizek nazionalismoaren azterketan garatu ikuspegia ere aintzat hartzen du. Gure ikerketaren xedeak gainditzen ditu frame analisia sakonki aztertzea baita honen baitan garatu diren kontzeptu ezberdinak zehaztasunez aplikatzea. Hala ere, bere eredurik sinpleena baliatuko dugu aktore politikoek hegemoniaren aldeko lehian euren diskurtsoan erabiltzen dituzten argudioak era koherente batean ordenatzeko. Diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa dira hain zuzen ere markogintzaren teorian kategoria oinarrizkoenak (Snow & Benford, 1988). Diagnostikoaren bidez, arazo bat identifikatu eta egoera bidegabetzat jotzen da. Horrekin batera arazoaren erantzuleak zehaztu eta bidegabekeriaren iturri izatea egozten zaie. Beste era batera esanda, diagnostikoa "bidegabekeria marko" bat eraikiz artikulatzen da, honen bidez sektore zabaletan ahalik eta oihartzunik handiena izateko xedearekin (Gamson, 1992.). Pronostikoaren bidez kontrara, aldez aurretik bidegabetzat jo den arazo hori zuzentzeko konponbide bat proposatu eta berau lortzeko aurrera eraman behar diren estrategiak adierazten dira. Hiru arrazoiengatik da garrantzitsua: (1) Arazoari izaera politikoa emateaz gain berau konpontzeko gaitasuna duen "Dimentsio irabazlea" zehazten delako. (2) Dimentsio irabazlean oinarrituta, eremu politikoa ordenatzen duen "muga" ezarriko delako (gu/haiek). (3) Izendapenaren bidez, ez da aldez aurretik existitzen den errealitate bat deskribatzen. Adierazle hutsari esker, arazo partikularra bere korporatibismotik harago doan identitate berri bat eraikitzeko gaitasuna izango du (Errejón, 2011:223). Motibazioaren bidez mobilizazioaren arrakastarako sinboloak, pizgarriak eta espektatibak eskaintzen dira. Iñigo Errejonek bere doktorego tesian motibazio markoaren baitan 3 dimentsio ezberdintzen ditu: 1) Muga politikoaren
141 moralizazioa; 2) iraganaren interpretazio mitikoa eta 3) konponbide baten proposamena (idem). Errealitatea teorizazio prozesu oro baino konplexuagoa den neurrian, kasu guztietan ez da eskema hau era mekanikoan aplikatuko. Hala ere, aktore politikoek praktika hegemonikoetan baliatzen dituzten argudioak era koherente batean ordenatzeko euskarri metodologiko egokia iruditzen zaigu. Amaitzeko, hurrengo grafikoan jasotzen dugu markogintza eta hegemoniaren arteko sintesia.
Iturria: egileak egina.
Dussel, 2006:27-n oinarritua Demokraziak, herriaren/demosaren (potentia) borondatearen araberako gobernua (potestas) esan nahi du (Goikoetxea, 2014a:146). Grafikoaren arabera, agintariek demosaren borondatea jarraituz era obedientzialean jardun dezakete komunitate politikoa berez eta bere buruarentzat birsortzea ahalbidetuz (Dussel, 2006:36-37). Hala ere, botere fetitxizatu moduan ere aritu daitezke obedientziarik gabe gobernatuz eta gobernu auto erreferentzial gisa jokatuz (ibidem:40-47). Demokraziaren pribatizazioaren ondorioz, herritarrak boteretzeko eta demosaren borondatearen arabera jarduteko beharrezkoa den gaitasun politikoa autoritate pribatuen esku geratu da. Arestian azaldu definizioa berreskuratuz: "Demokraziaren pribatizazioak oximoron bat eman dezake; izan ere, demokraziaren bitartez esparru publikoa zabaltzen da, eta pribatizazioak, berriz, kontrako norabidean jotzen du, eta esku pribatuetan jartzen ditu eskubideak, erabakiak hartzeko ahalmena eta instituzio publikoak, bai eta ondasun kolektiboa, jakintza, osasungintza, hezkuntza, baliabide naturalak eta autoritate politikoak ere" (Goikoetxea, 2017b:12).
256 Ostean egingo dugu hauen inguruko hausnarketa. Ikusiko dugun moduan, Kataluniako liskarraldiak Espainiar krisi organikoa areagotu arren, euskal egoera transformismoa eta iraultza pasiboaren eredutik gertuagoa dago.
Ikus dezakegun moduan, hiru dimentsio formal eta hiru sustantibo ezberdindu daitezke. Formalak, ordezkaritza krisia, barneratze instituzionalaren krisia eta gaitasun politikoen krisia257 dira (Jessop, 2015b:58). Sustantiboak bestalde, botere blokearen krisia (alderdi politikoekiko eta estatuarekiko txeragabetasuna), ordezkaritza krisia eta hegemonia krisia (idem). Analitikoki ezberdindu arren, praktikan teilakatu egiten dira beraz euren elkarrekintza aintzat hartzea beharrezkoa da. Ordezkaritza krisiari dagokionez, bitartekaritza egitura tradizionalen krisia azpimarratuko genuke, alderdi politiko eta sindikatuen kasua izanik adierazgarriena (Azkune & Zubiaga, 2018). Hau, botere blokearen krisiarekin, estatuarekiko txeragabetasunarekin eta ordezkaritza krisi orokortu batekin teilakatzen da. Zentzu
219 horretan, 2016ko urrian CIS-ek258 egindako inkesta jarraituz, langabeziaren (%72) eta ustelkeriaren ostean (%36), politikariak eta alderdi politikoak hirugarren arazo nagusitzat jotzen zituzten herritarrek (%25.7) (CIS, 2016:5). Ustelkeria eta nepotismoa praktika hedatuak direnaren ustea hedatzean, agintariekiko konfiantza eta errespetua galdu egiten da eta aldez aurretik izaera pasiboa zuten indarrak politikoki engaiatzen dira aldarrikapen erradikalagoak burutuz. Botere blokearekiko txeragabetasuna handitzean, talde sozialak euren ohiko alderdiekin hausteko joera handitzen da (Portelli, 1973:126). Espainiar kasuan, alderdien sisteman ordezkaritza krisia areagotzeak salbuespeneko bi momentu eragin zituen: (1) M-15 mugimenduaren sorrera eta gainbehera 2011. urtean; (2) Podemosen sorrera eta Ciudadanosen indartzea 2014. urtetik aurrera (Azkune & Zubiaga, 2018). PSOE-k eta PP-k indarra galdu duten arren, krisia sozialisten kasuan nabariagoa izan da259. 2008. urteko hauteskundeetan PSOEK botoen %43.87a eskuratu zuen eta PP-k %39.94a. 2016. urtean aldiz, hurrenez hurren, %22.66 eta %33.03 lortu zuten. 2008 .urtean elkarrekin botoen %83.81 erdietsi zuten bitartean 2016an %55.69koa izan zen bi alderdi nagusien babesa. Horretaz gain, aldez aurretik leiala zen Kataluniako elite politiko260, kulturalaren eta ekonomikoaren parte bat, "voice" izatetik "exit" izatera igaro da botere blokearen eta barneratze instituzionalaren krisia areagotuz (Blas, 2014). Besteak beste, aurrerago aztertuko ditugun "eliteen interesen kaltetzea" edota "irainen batbateko ezarpena" prozesu hau azaltzeko gaitasuna duten mekanismoak dira261 (Martínez & Zubiaga, 2015:8). Aipatu elementuez gain, monarkia bezalako erakunde baten krisia ere azpimarratu beharra dago. Nóos auzia garatzen zen bitartean eta zenbait eskandalu publikok oihartzuna hartu zuten momentuan (erregea Botsuanan safari batean elefanteak ehizatzen harrapatzea adibidez), Juan Carlos I.aren ordez Felipe VI.a izendatu zuten errege 2014. urtean.
220 Beste maila batean, lurralde eta barneratze instituzionalaren krisia, arestian aipatu estatu proiektuaren kontraesanekin lotuta dago. Krisiaren kudeaketa neoliberalak, birzentralizazioa eta estatu matrizearen berrindartzea eragin duen bitartean, euskal eta katalan nazionalistek gaitasun politiko gehiago eskatu dituzte (azken hauek estatu propioa). Prozesu horretan, PP-k gobernatutako komunitateek jarduera aktiboa izan dute. Nagore Calvok adierazten duen moduan "it was the PP-led regional governments themselves that played a central role in politically legitimating this process of re-centralization" (2014:13). Zenbait autonomia erkidegok sustatu politikek, administrazio autonomikoen esku zeuden oinarrizko zerbitzu ugari murriztu edo desagerrarazi zituzten defizit publikoaren aurkako borrokari aurre egiteko justifikazioarekin262 (idem). Era paraleloan, komunikabideek krisia eta defizit publikoaren auzia "erregionalismo gehiegi" izatearekin lotzen hasi ziren. Aurkako ikuspegi batetik, Katalunia eta Euskal Herriko nazionalistek birzentralizazioa kanpotik inposaturiko esku hartze modua ulertu dute. Horri aurre egiteko estatu matrizearekin aldebikotasunean oinarrituriko harreman berri bat izateko eskaerak ugaritu dira. Alta, azken hauek harreman horren oinarrian erabakitze eskubidea kokatzen duten bitartean, estatu matrizeak hau nazioaren batasunaren eta konstituzioaren aurkako erasotzat jotzen du. Honek, estatu proiektuaren krisia eragiten du krisi organikoaren tentsio eta kontraesanak areagotuz. Etorkizuna aurreikustea ezinezkoa den arren, 2017ko urriaren 1eko erreferendumaren eta urriaren 27ko Kataluniako Errepublikaren aldarrikapenaren ostean aipatu gatazka areagotu besterik ez da egin. Gaitasunen263 krisiari dagokionez, metaketa estrategiari eta estatu proiektuaren dimentsio ekonomikoari loturik dago. "Boom ekonomikoaren" urteetan, zor pribatuaren hazkundea soldaten murrizketari (zorpetzea eragiten du) eta maileguen interes baxuei (zorpetzea errazten du) loturik zegoen264 (Navarro, 2015:120).
264 Partikularrek kontsumo orokorrean eta etxebizitzen erosketan erabilitako dirua eta enpresek lurretan, adreiluan eta azpiegituretan egindako gastuek zorpetze horretan eragin zuzena izan zuten ere bai (Calvo, 2014:10).
221 Kontrara, eurogunearen arau fiskalak betetzeko, aurrekontu publikoen eta defizit publikoaren gainean kontrol zorrotzak ezarri ziren (Calvo, 2014:10). Horren ondorioz, zor pribatua hazi zen bitartean zor eta defizit publikoak asko murriztu ziren. Horretaz gain, aldez aurretik ikusi moduan Espainiar inbertsio publikoa eta ongizate estatua EB-15 herrialdeekin alderatuta urte luzez baxuagoa izan dela aintzat hartu beharra dago (Navarro, 2009:32-41). Hala ere, krisi ekonomikoaren eraginez zor pribatuaren hazkundea areagotzearekin batera estatuak krisiaren kudeaketan izandako parte hartzearen ondorioz zor publikoaren hazkundea eragin zuen (Navarro, 2015:121). Espainiako bankusektorearen erreskate-prozesuak diru publikoaren erabilera masiboa eragin zuen. Europako Banku Zentralak banku pribatuei interes baxuan dirua mailegatu zion bitartean, azken hauek bigarren fase batean Estatuari erreskaterako behar zuen dirua interes altuagoarekin uzten zioten (idem). Honek, benetako banku zentral bat ez izatearen ondorioz, banku-sektorearen erreskaterako dirua lortzeko banku pribatuei interes altuak ordaintzea eragin zuen (idem). Horretaz gain, zor publikoaren hazkundea krisiari aurre egiteko behar sozialen hazkundeari (langabezia sariaren ordainketa adibidez) eta aktibitate ekonomikoaren murrizketaren ondorioz diru sarreren gutxitzeari loturik dago (idem). Zor publikoaren hazkundea hurrengo grafikoan ikus dezakegu: IRUDIA 23 Zor Publikoa (BPG%)
265 2011ko abuztuko konstituzioaren 135. artikuluaren moldaketa honen adibide argia litzateke.
1- Sarrera: 1.1 Posfordismoaren tentsioak: txanpon beraren bi aurpegi. Gure ikerketa galdera berreskuratuz: zein erlazio dago postfordismoaren baitan egon den Estatuaren eraldaketaren eta mugimendu nazionalista historikoek burutzen dituzten burujabetza eskaeren artean? Jada adierazi dugun moduan demokratizazio/desdemokratizazio prozesuak era erlazionalean ulertu behar direla uste dugu. Hori dela eta maila abstraktu eta sinple batetik maila zehatzago batera analisi planoak gehituz joan gara. Lehenik eta behin posfordismoari loturiko arrazionaltasun neoliberala eta bere egituratze instituzionala estatu mota Schumpeteriarren (SWPR) aztertu ostean, egungo Europar Batasunean eta Espainiar Estatuan joera nagusiak aztertu ditugu. Hori dela eta orain Kataluniako demokratizazioa plano zehatzago batean aztertuko dugu (H4). Gure ikuspegitik era paraleloan eta elkarren arteko tentsioan bi prozesu garatu dira. Alde batetik, demokratizazio prozesu katalana (Espainiarra eta Europarra ere izan dena) eta beste alde batetik desdemokratizazio prozesu bat suposatu duen demokraziaren pribatizazioa (H1). Esan dugun moduan, burujabetza, komunitate politiko baten eta bere gobernuaren arteko harremana era demokratiko batean burutzea ahalbidetzen duen erlazio soziala da (Hinsley, 1986). Honek, gaitasun politikoa eskatuko du eta hau estatu egituren bidez egingarri bihurtuko da (Goikoetxea, 2014; Tilly, 2010). Gure aburuz, Espainiar eta Europar demokratizazio prozesuen baitan demokratizazio Katalan bat garatu da (H4). Autoritate eremu ezberdinen artean garatzen den neurrian, burujabetza era eraginkorrean elkarbanatzeko beharrezkoak diren mekanismoak galdatuko ditu. Hurrengo eskemaren bidez "elkarbanatutako burujabetzan" oinarrituriko demokratizazio katalanaren bide ideala zein izango litzatekeen jasotzen saiatu gara.
Iturria: egileak egina. Gure ikuspegitik eta Goikoetxearekin bat eginez (2015; 2017), posfordismoaren baitan egon den estatuaren eraldaketan burujabetza ez da elkarbanatu, pribatizatu egin da eta horren ondorioz burujabetza eskaerak ugaritu dira (H3). Atal honetan, hala ere, txanpon beraren beste aurpegian jarriko dugu arreta: demokratizazio katalanean (H4).
1.2 - Katalanismoa eta Kataluniako nazionalismoaren kokapen orokorra. Egungo politikaren jatorria ulertzeko ezinbestekoa da XIX. mendearen bigarren erditik aurrera sortu zen katalanismoaren oinarrizko ezaugarriak kontuan hartzea. Honen baitan, elkar elikatu zuten bi prozesu garatu ziren: berpizkunde kultural moduan ezagutu dena eta katalanismo politikoaren sorrera. Lehenengoari dagokionez, hizkuntzaren, abesti herrikoien, antzerkiaren edota lore jokoen loraldi bat azpimarratu dezakegu. Hala ere, Renaixença moduan ezagutzen den prozesuak izaera elitistagoa zuen bitartean, kultura katalanari loturiko suspertze herrikoia ere nabarmentzen du Fontanak (2016:315-320). Goiko klaseek ez bezala, azken hauek ez zuten inoiz hizkuntza alde batera utzi eta herri kultura katalan aberatsa ekoizteko 4 3 2 1 Europar Estatu Erakundeak
227 gaitasuna izan zuten (Ibídem, 316-317). Izaera elitistagoa eta herrikoiagoa uztartu ziren beraz lehenengo katalanismo kulturalaren berpizkundean. Bestalde, katalanismo politikoaren sorrera 1868-1874 artean porrot egin zuten bi estrategia nagusietan kokatzen da (Izquierdo, 2008:10). 1868ko eta 1873ko iraultzaileen porrotean alde batetik, eta Alfonso XII.aren aurka porrot egin zuen bloke katoliko tradizionalistarena bestetik (Ídem). Porrot bikoitz honek Kataluniako bi bloke nagusietan eragin zuen: katoliko karlistengan eta errepublikarrengan. Azken hauen eskutik, Almirallen lehenengo katalanismo politikoa sortu zen. Hori dela eta, ostean izaera anitza izan arren, katalanismoak jatorri errepublikar eta federalista du eta bere oinarrizko printzpioa Kataluniaren autogobernu gaitasunaren defentsa da (Caminal, 1998:80). Hala ere, testuinguru hartan ere Josep Torres i Bagesen katalanismo kontserbadorea sortu zen eta pixkanaka korronte politiko ezberdinak katalanismoaren inguruan artikulatzen joan ziren (Ibídem:86-87). Korronte berri hauen oinarrizko lehenengo dokumentuak "El Memorial de Greuges" (1885), "Missatge a la Regent (1888)" eta "Les Bases de Manresa (1892)" dira (Ibídem: 88-89). Momentu horretatik aurrera, aldarrikapen politiko guztien oinarrizko ezaugarri bihurtu zen eta horren ondorioz ez zegoen "katalanismo bakarra" (Fontana, 2016:325). Hori dela eta, jatorri herrikoi edo burgesa duen edota aurrerakoia edo atzerakoia den planteatzeak ez du zentzurik ideologia politiko guztiak zeharkatzen zituelako (Ídem). Izquierdok dioskun moduan beraz, eremu konpartitua eta gatazkatsua izan da aldi berean (2008:10). Bere sorreratik hegemonikoa266 izan den ideia hurrengoa da: Kataluniarentzat ahalik eta autogobernu gehien lortzea eta aldi berean Espainia osoan eragiteko ahalmena lortu eta honen modernizazioa sustatzea (Keating, 1996:147; Caminal, 1998:63). Zentzu horretan, 1914an Mancomunitat izeneko autogobernu ahularen sorrerarekin euren lehenengo267 arrakasta politikoa lortu zuten joera kontserbadoreko Lliga Regionalistaren gidaritzapean (Keating, 1996:147). Azken hauek Primo de Riveraren diktadurarekin izandako harremanaren ondorioz, katalanismoaren hegemoniak ezkerrera jo zuen ERC-ren mesedetan (Ídem). 1931-n Francesc Maciák (ERC) aldebakartasunez Kataluniako Errepublika aldarrikatu arren, 1932an autonomia estatutu bat eta Generalitat-aren berrezarpena lortu zuen. Frankismoaren diktadurapean katalanismoaren hegemonia PSUC-ek lortu zuen eta eurak izan ziren
266 Historikoki independentziaren aldeko jarrerak gutxiengoa izan dira. 267 1906an Kataluniako ehungintza sektorea babestu zuen zerga sistema ere aintzat hartu beharra dago (Keating, 1996:147).
228 Frankoren aurkako borrokan lidergoa izan zutenak. Autonomia prozesuaren ostean kontrara CDC-k lortu zuen gidaritza (CIU koalizio/federazioaren bidez) eta euren esku egon da urte gehien Generalitat-aren kudeaketa. Ezkerreko koalizioak gobernatu zuenean ere (PSC-ERC-ICV) CIUk mantendu zuen eserlekuen gehiengoa eta 1999 eta 2003an izan ezik botoen gehiengoa ere bai. 1.3. Trantsizioa Katalunian Trantsizioa Katalunian, 1970 eta 1980 urteen artean ezberdindu daitezkeen hiru dinamikaren arabera azaldu daiteke (Caminal, 1998:117-120): 1. Assemblea de Catalunyaren sorrera: 70. hamarkada hasieran Frankismoaren aurkako haustura eta mobilizazioaren sinboloa izan zen. Ezkerrak eta sindikatuek zuten lidergoa eta PSUC zen bere "pal de paller"268. "Llibertat, amnistia, estatut d'autonomia" aldarrikapen ezagunaren sustatzailea izan zen. Francoren heriotzak bere gainbehera suposatu zuen. 2. Consell de Forces Polítiques de Catalunyaren antolaketa: 1975eko abenduan sortua. Joera guztietako hamaika antolakunde katalanistek osatutako kontseilua zen. Alde batetik, askatasun demokratikoen eta Kataluniaren eskubide nazionalen aldeko plataforma moduan osatu zen. Bestetik, alderdi bakoitzak hauteskundeei begira bere eremua definitzen hasteko plataforma moduan ikusten zuten. Assemblea de Catalunya iraganeko borroka ezkertiarraren sinbolo bezala enmarkatzen hasi ziren bitartean, Consell de Forces Polítiques de Catalunya etorkizuneko Kataluniaren mapa politikoa definituko zuen eremu moduan definitzen hasi zen. 3. Tarradellasek gidatutako Behin-behineko Generalitataren269 eraketa: 1977ko ekaineko hauteskundeetan ezkerreko alderdiek lortutako emaitza onak ikusita, etorkizuneko erakundetze prozesuan ezkerraren hegemonia aurreikusten hasi ziren sektore ezberdinek. Horren aurrean Adolfo Suárezek "Operación Tarradellas" izenarekin ezaguna dena martxan jarri eta erbestean zegoen ERC-ko presidentea Behin-behineko Generalitat-aren buru izendatu zuen. Honen bidez, ezkerraren indarra ahuldu (PSUC-ena batez ere) eta Pujolen hegemoniari lehen ateak ireki zizkion. Espainiar trantsizioaren eredua jarraituz, antzeko mekanismoak identifikatu daitezke (McAdam, Tarrow, Tilly, 2001:181-186; Zubiaga, 2009a: 253). Identitate
268 Aktore nagusia: oso ohikoa da katalanez "Pal de paller" erabiltzea eremu politiko batean ezinbestekoa den aktorea izendatzeko. 269 1977an Erbesteko Generalitat-a ordezkatu zuena eta 1980arte indarrean egon zena.
229 jauziaren bidez, espainiar identitatearekin bateragarria zen identitate katalana era zabalean hedatu zen. Aipamen berezia merezi du nazio ikuspegi katalana eremu anitzetan zabaltzeko PSUC-ek eta CCOO-k izandako gaitasuna, batez ere Kataluniatik kanpo jaiotako herri sektore zabaletan270 (Caminal, 2001:135). Prozesu horretan "Katalanista" adierazle hutsa lagungarria izan zen, ideologikoki zabalak ziren eremuak ordezkatzen zituelako. Artekaritza ere nabaria den arren, ezkerreko sektoreen eta PSUC-en hegemoniaren menpe garatzetik dinamika elitistagoa izatera pasatu zen. Honek, oinarri zabal sendoa ez zuten alderdien alde jo zuen eta oinarri militante eta gaitasun mobilizatzaile handia zuten ezkerreko eragileen aurka. Azkenik, flanko erradikalaren dinamikaren bidez, Konstituzio eta Autonomia berriaren aldeko adostasun zabala lortu zuten kanpoan ezker independentista eta parlamentutik kanpo geratu zen ezkerra utziz. Zentzu horretan 1978ko Konstituzioak %90.46eko babesa jaso zuela eta Saueko Estatut-ak %85.15ekoa kontuan hartu beharra dago. Adostasun horren baitan zehaztu ziren hurrengo urteetako politikaren aukera eta mugak. Hau da, 1978ko erregimenak ezarritako ezaugarrien baitan momentu egituratzaile bat ezarri zen (Jessop, 1982:253). Hala ere, bazeuden momentu egituratzaile horren sendotasuna zalantzan jar zitzaketen hainbat elementu. XX. mendean zehar katalanismo ezberdinek komunean izan duten ideia hurrengoa da: pragmatismoagatik autonomia onartutako gutxieneko autogobernu maila da, ez da azken konponbidea baina momentuko baldintzak kontuan hartuta posible ikusten dena da (Caminal, 1998:115). Ideia horretan oinarrituta euren proiektuan onartutako hainbat printzipiori ezetz esatea suposatu zuen (Ídem): • Alderdi gehienek autodeterminazio eskubidea defendatu arren Konsitutzioak eta Estatutuak ezarritako akordioetatik kanpo geratzea onartu zuten. (Ibídem:116-117). Caminalen aburuz, uko egite garrantzitsutzat jo arren ez zuen etorkizunean honen egikaritza aurreikusten. Hala ere praktikara eramango balitz eta legeak trabak jarri arren hurrengo galdera egiten zuen: "Tanmateix, es podria dir que si el poble català decideix amb l`ús d'una consulta democràtica (unes elecciones legisaltives per exemple) canviar les relacions institucionals de Catalunya amb l'Estat espanyol, quin demòcrata espanyol gosaria posar-ho en dubte?" (Ibídem:117). Hogei
270 Katalanismoa langile klasearen artean hedatzen egindako lanagatik, besteak beste, Pujolen begikortasuna eta esker ona jaso zuen (Caminal, 2001:135).
230 urteren ostean, zahartzaro hobea izan duten hausnarketak egon direla esatea badago. • Hainbat edukirekin loturiko gaiak ere kontuan hartu behar dira: probintziak Estatuaren antolakunde periferiko moduan onartzea eta Senatuak lurralde kameraren izaera argia ez izatea; autonomien finantzaketa sistema; eskumenen banaketetan hutsuneak edota estatuko hizkuntzen onarpena eta berdintasun bermea eskaintzea (ídem). Momentu egituratzaile horretan adostasunetik at geratu ziren elementu horiek ostean sortu diren gatazka politiko askoren oinarria izan dira. 1.4 Garai autonomikoaren aktore nagusiak Miquel Caminalek 1998. urtean ordezkaritza parlamentarioa zuten alderdiek katalanismoaren inguruan konpartitzen zituzten oinarrizko ezaugarriak azaldu zituen. Neurri handi batean 1979tik 2010. urtera arte mantendu diren dimentsioak dira jarraian azaldutakoak: 1. PP izan ezik beste guztiak katalanismo politikoaren mugimendu historiko eta anitzarekin identifikaturik sentitzen ziren. 2. Guztiek PP izan ezik onartzen zituzten nazio katalanaren existentzia eta bere eskubide nazionalak. Caminalen aburuz guztiak kontsidera daitezke Kataluniako alderdi nazionalak271 direla. 3. Alderdi guztiek zuten autogobernuaren garapenaren ikuspegi gradualista bat (PP barne eta ERC momentuaren arabera272). (Caminal, 1998:172). Ezaugarri horiek kontuan hartuz, katalanismo maila eta ezker/eskuin banaketa jarraituz hurrengo grafikoan aipatu aktoreak antolatu ditugu:
232 paller" izango da lidergo kultural eta ideologikorako gaitasuna izango duena. Autonomiaren berreskurapenarekin CDC (CIU koalizio/federazioaren273 bitartez) eta bereziki Jordi Pujol izan ziren "pal de pallerrak". Hainbat eduki baldintzatzeaz gain, estrategia politiko nagusiak ere gidatzeko gaitasuna izan zuten. Besteak beste, "Peix al Cove" eta "La puta i la ramoneta" moduan ezagutzen diren estrategiak azpimarratu behar dira. "Peix al Cove" Pujolen garaiaren ezaugarrietako bat da eta Gobernu zentralean gutxiengoa zuen alderdia babestearen truke eskumen gehiago lortzean oinarritzen zen. "La puta i la ramoneta" bestalde, Madrilen diskurtso moderatuagoa eta Bartzelonan diskurtso erradikalagoa konbinatzean oinarritzen zen. Orokorrean, diskurtso moderatua Uniók babesten zuen eta erradikalagoa CDC-k. 1. 5 Independentismoa: bazterreko mugimendu politikoa. Independentismoa historikoki ahula izateaz gain hein handi batean ezkerreko mugimenduetara mugatuta egon da. 1969an sorturiko PSAN da ezkerreko independentismo modernoaren lehenengo erreferentea. ERC alderdi federalista historikoa zen arren, 1980. hamarkadan egin zuen independentziaren aldeko hautua. Garai hartan, "Crida a la Solidaritat en Defensa de la Llenguaren" arrakastaren ondorioz independentismoaren loraldi txiki bat egon zen. Horretaz gain, 1983-87 urteen artean Ezker Abertzalearen eredua jarraituz ezkerreko independentismoaren mobilizazio eta antolakuntza maila ere indartu ziren (Vilaregut, 2012:107). Testuinguru horretan eta ezkerreko independentisten hauteskunde porroten ondorioz (BEAN274 eta Nacionalistes d'Esquerra izanik kasu argienak) bi fenomeno elkartu ziren: ERC-k diskurtsoa berritu eta militante gazteak behar zituen eta kontrara gazte independentistek ordezkaritza parlamentario eskaini ahal zien alderdi bat nahi zuten (Izquierdo, 2008:230-231). 1986-1987 urteetan, ezker independentistaren hainbat sektore Àngel Colom eta Carod-Roviraren lidergopean ERC-n sartu ziren (Ídem). Hortik aurrera, independentzia bere programaren ardatz bihurtu zen. Bestalde, MDT, PSAN eta ezker independentistako beste hainbat antolakundek beren jarduera ERC-n sartu gabe jarraitu zuten. Sektore honek, MCAN-en (Moviment Català d'Alliberament Nacional) aterkipean eragile politiko, sozial eta kulturalen sare anitza antolatu du hamarkadetan zehar (Vilaregut, 2012:107)275. Neurri batean ENAM-en (Euskal Nazio Askapen Mugimenduaren) eredua jarraituz, "mugimenduen familia" bati buruz ari garela esan dezakegu (Zubiaga, 2009a:195).
233 Terra LLiure-ren desagerpenarekin batera, herri mailako mobilizazioak eta saretze lana izan da euren ardatza. Hala ere, azken hamarkadetan erakundetze prozesuak izan duen egonkortasuna eta zilegitasun maila altuaren ondorioz, herri artikulazio ekibalentzial hegemoniko eraginkor bat burutzeko zailtasun handiak izan ditu eta urteetan zentralitate politikotik kanpo egon den mugimendu politiko bat izan da. Hauteskundeetan CUP izan da euren ordezkaria, hasiera batean udal mailan eta gaur egun maila autonomikoan ere bai. Besteak beste, Poble LLiure, Endavant-OSAN alderdi politikoak edota Arran gazte taldea eta SEPC ikasle antolakundea dira gaur egun espazio politiko honen talde garrantzitsuenak. Azken hamarkadetako garapena eta zatiketa ugariak hurrengo irudian ikus ditzakegu:
235 turismoa eta eraikuntza sektorearen nagusitasunak) eragin handia izan du. Aktoreen erabaki estrategikoek baina baita berauek hartzeko egiturazko mugek aipamen berezia merezi dute. Arestian jaso moduan, post-fordismoaren logikaren baitan Espainiar Estatuan burutu ziren erreformek, eragin ekonomiko eta sozial negatiboenak Katalunian eta Euskal Autonomia Erkidegoan izan zuten (Calvo, 2015:117). Asturiasekin batera industria sendoenak zituzten eta beste hainbat herrialdeetan gertatu bezala, honen desagerpenak egitura ekonomikoan eraldaketa sakonak eragin zuen (Oliver, 2007:60-64). Hurrengo tauletan aldaketa horren argazki bat jasoko dugu. Industriaren pisuak Espainiar batezbestekoa gainditu arren EAE eta Nafarroakoa baino baxuagoa dela ikus dezakegu. Desindustrializazio prozesu sakonago baten ondorioz eta aurrera eramandako berrindustrializazio politiken eraginez, balio erantsi baxuagoko industria eta zerbitzuen sektorea sustatu ziren (Carreño, 2016:8). TAULA 4 Egitura Ekonomikoa, jarduera sektoreka
Iturria: Goikoetxea, 2017: 134
280 Kataluniak Espainiar Erkidego industrilzatuenen batazbestekoa ordezkatzen du eta Valentziak Espainia osoaren batazbestekoa (Goikoetxea, 2017:136) 281 Ikus: Krisi organikoa/"Crisis of" atala.
238 Gure ikuspegitik, egungo nazionalismoa ulertzeko oinarrizko eskema hori buruan izatea ezinbestekoa da. Auzi nazionala eta soziala txanpon beraren bi aldeak zirela esan da urteetan zehar. Egungo testuinguruan, demosgintza, naziogintza eta estatugintza hiruki beraren hiru erpinak direla esan dezakegu (H4). Irudian ikusi dugun elkarrekintzaren ondorioz, Espainiar Estatu matrizearen baitan, Katalunian ere berezko Estatu-demos-nazio eraikuntza prozesu bat egon da. Horren ondorioz gure aburuz, Kataluniako Estatu egiturak, Espainiar zein Europar Estatu egituren baitan kokatutako estatalitate subalternoak dira (H4). Zergatik? Bere demosaren borondatearen arabera jarduteko beharrezko dituen gaitasun politikoak estatu matrizeari eskatu behar dizkiolako. Hauek, momentuko indar korrelazioen menpe egongo dira. Estatu zentralean agintean dagoen alderdia gutxiengoan dagoenean eta periferiako alderdi nazionalista baten babesa behar duenean gaitasun politiko horiek garatzeko aukera egongo da283 (Goikoetxea, 2013a:280). Hala ere, jada ikusi dugun moduan testuinguru horietan ere zentralizaziorako eta babesa eskaini dien alderdiaren erkidegoaren interesen aurka jotzeko ahalmena erabatekoa da284 (Chary & Heywood, 2009: 49). Hori dela eta, Estatu matrizearekiko erlazioa ez da maila bereko bi komunitate politikoen artean ematen baizik eta bata bestearekiko subordinazio maila batean (Requejo, 2007:91; Zubiaga, 1999:124). Horren ondorioz, deszentralizazioa "hierarkiaren itzalean" garatu dela uste dugu. Horretaz gain, estatismo autoritariorako eta demokraziaren pribatizaziorako joerak nagusi diren garaiotan tentsio horiek areagotu egin dira (Goikoetxea, 2017; Poulantzas, 1979). Interpretazio gatazkatsu eta kontrajarriak egon arren, Europar Batasunak ere ez ditu "erregioak" ahaldundu eta birzentralizazio prozesuan Estatu matrizearen ahalmen politikoa indartu du (Goikoetxea, 2017:186). Demokratizazio katalanari dagokionez, nazio historikoak prozesua eragin eta baldintzatu arren, estatu gaitasunen eta herri mobilizazioaren elkarrekintzaren ondorioz hirukian jaso dugun dinamika aktibatuko da nazioaren inguruan dauden ikuspegiak moldatuz. Besteak beste, hainbat aktorek Països Catalans aldarrikatzen jarraitu arren, estatu egitura ezberdinen eta demokratizazio prozesu ezberdinen ondorioz, egungo independentzia prozesua historikoki "Principat" moduan ezagutzen den eremuan garatu da.
239 Estatu egitura demokratikoen eta aktore katalanen arteko dinamikaren ondorioz subjektu/objektu berri bat sortuko da, demos katalana, eta nazio katalana era demokratiko batean birsortuko da: naziogintza, demosgintza eta estatugintza aldi berean burutuko dira beraz. Horregatik, estaturik gabeko nazioen ordez estatalitate subalternoei buruz hitz egin dugu. Hori dela eta, gure ikuspegitik egungo gatazken gakoa ez da "ezberdina den nazio baten kulturaren akomodazioa" baizik eta nola eta zein neurritan hitz egin dezakeen estatalitate subalternoak (H4). Egungo gatazken gakoa ez da nazionalismoa demokratikoa den ala ez den, zibikoa ala etnikoa den edota homogeneizazioaren aurrean diferentzien errespetuaren kudeaketa egokia egiten den. Kontrara, demokrazia nazionalismo mota bat da eta bere helburuak erdiesteko estatu gaitasunak behar izango ditu (Goikoetxea, 2013b:395). Demokratizazioa bestalde, jendartea bere sistema politiko eta sozioekonomikoan ahalik eta gehien barneratzea helburu duen prozesua da (Goikoetxea, 2017:3). Mekanismo diziplinario, biopolitiko eta erregulatzaileak dira prozesu horretan demosa mendean hartu eta aldi berean ahalduntzen dituztenak eta horren bidez euren burua gobernatzeko beharrezkoak diren baliabide eta aukeretara sarbidea izan dezaten gaitasuna eskaintzen dizkienak (Ídem). Prozesu horretan ez dira ez nazioa, ez disziplina ezta homogeneizazioa desagertuko, euren birsorpenaren izaera izango da aldatuko dena (Goikoetxea, 2013b:396). Hori kontuan izanik burujabetza eskaeren edukiak ez dira mugatzen nazio eta nazionalismoaren ikuspegi klasikoan nagusitu diren aldarrikapenetara, demos katalana bere eskaeren arabera gobernatzeko beharrezkoak diren estatu gaitasunak eskuratzea izango da funtsa (H4). Hau da, demos katalana, mekanismo diziplinario, biopolitiko eta erregulatzaileen bidez normalizatzeko estatu gaitasunak lortzea (Foucault, 2003: 60; Goikoetxea, 2017:231-234). Zertarako? Demos katalana bere borondatearen arabera ahalduntzeko eta hortaz estatu erakundeek era obedentzial batean jarduteko ahalmena izateko. Edozein komunitate politiko demokratikok bere demosa ahalduntzeko beharrezkoak dituen mekanismoei buruz ari garen neurrian, gatazka nazional bati buruz baino (edo gatazka nazional batez gain) gatazka demokratiko bati buruz eta burujabetza gatazka bati buruz ari gara (Goikoetxea, 2013a:284). Katalunian ere, demokrazia liberal gehienetan erabilitako antzeko botere teknologiak (politika publikoak adibidez) nagusitzen dira demos hori menderatu/ahalduntzeko: osasun sistema, hezkuntza sistema, zerbitzu sozialak, lan arloko politikak, berdintasun politikak, hizkuntza eta kultura politikak etab. Honen adibide bat eskaintze aldera, osasun sistema katalanaren oinarriak azalduko ditugu jarraian.
2.3 Model sanitari català: nazio eraikuntza garaikidearen adibide. 2.3.1 Konfidantza eta dependentzia: komunitate politikoaren ardatzak Jule Goikoetxeak dioskun moduan, estatu erakundeen bidez talde sozialei baliabideak eskainiz eta jarduteko beharrezkoak diren baldintzak eta erregulazioak ezarriz, talde horiek objektibatzeaz gain erakundeekiko duten konfiantza eta dependentzia handitzen da (2014a:161). Horrela sortu eta birsortzen da nazio demokratikoa eta horrela eraikitzen da politika demokratikoaren erreferentzia eremua: komunitate politikoa. Eremu hau existitzen ez bada, ez dago demokratizazio prozesu baten subjektu/objektua izan daitekeen talderik ezta politikoki objektibatutako talde ezberdindurik: demos katalana285, ezta ezberdindutako sistema politikoa: demokrazia katalana (Ídem). Jada adierazi dugun moduan, estatu erakundeek norabide ezberdinetan aktibatu daitezkeen "estatu gaitasunak" dituzte: hauek testuinguru zehatzetan diharduten aktore politikoen agentziaren bidez aktibatzen dira (Jessop, 2008a:37). Hala ere, ez dira mugagabeak izango, egiturek ezarritako muga/aukeren baitan eta aktoreen gaitasunen arabera selektiboak eta estrategikoak baizik (Jessop, 2015b: 55). Edozein sistema politikotan gertatzen den moduan, aktore eta egituren arteko harremanaren ondorioz, identitate batzuk, interes batzuk eta hortaz aktore batzuk beste batzuen mesedetan hobetsiko dira beti egongo delako bazterketa maila bat286(Goikoetxea, 2017:211). Identitate katalana hobesteaz gain, botere blokearen interesen muinean kokatzen diren aktoreak hobetsiko direla uste dugu. Demokrazia kapitalista eta patriarkal garaikideetan orokorrean gertatzen den moduan klase altuak, gizonak eta jatorrian jaiotakoen interesak, langileen, emakumeen eta atzerrian jaiotakoen interesen gainetik pribilegiatuko dira. Hori kontuan izanik, Kataluniako estatu erakundeek, herritarrek hauekiko duten dependentzia eta konfiantza maila handitu dute komunitate politikoaren erreferentzia bihurtuz. Zentzu horretan egungo jendarteetan ongizate politikek garrantzia berezia hartzen dute. Hauen bidez ez da soilik nazio katalana zentzu historiko kulturalean birsortuko baizik eta nazio katalanaren
241 ongizate287 erregimena ere birsortuko da eta egungo demokrazia garaikideetan ohikoa den birsorpen demokratikoa garatuko da. Paola Lo Cascioren arabera herritarrengan sortzen duten erreferentzialtasun mailagatik osasungintzan eta irakaskuntzan garatutako politikak dira aipagarrienak (2008: 154). Bere aburuz, jada 90. hamarkadan ohikoa zen "model sanitari català" edota "model educatiu català" bati buruz hitz egitea (Ídem). Bi arlo horiek dira orokorrean aurrekontu publikoetan dotazio gehien jasotzen dutenak. Gomàk eta Subiratsek koordinatutako lan kolektiboa harago doa eta "El règim català de benestar" bati buruz hitz egiten dute (2001). Honen baitan, politika ekonomikoak, lan arlokoak, hezkuntza, osasungintza, politika sozialak, migrazio politikak, familia, berdintasuna, hizkuntza eta kultura lantzen dituzte (Ídem). Kataluniako ongizate sistema sakonki aztertzeak gure ikerketaren helburuak gaindituko lituzke. Horretaz gain, inork gutxik ukatzen du nazioa eta hizkuntzaren arteko lotura, eta hezkuntza sistemek nazio eraikuntza prozesuetan duten garrantzia. Zentzu horretan, Pujolen lehen gobernuaren helburua "irakaskuntzaren katalanizazioa" izan zen (Lo Cascio, 2008:180) eta 30 urte beranduago José Ignacio Wert Espainiar Irakaskuntza Ministroarena "ume katalanak espainolizatzea288". Hori kontuan harturik, osasun sistema katalanean jarriko dugu arreta demos, nazio eta estatugintza garaikidearen (H4) adibide bat azaltzeko helburuarekin. 2.3.2 Model sanitari català289 1980. hamarkadan osasun sistemari loturik egon ziren eliteen ikuspegitik, politika ezberdinak egiteko tresna bat izateaz gain Kataluniaren autonomia berretsi eta sakontzeko tresna bezala ere ulertu zuten (Gallego, 2001:140). Espainiar sistematik ezberdindu eta Katalunian oinarritutako eredu bat eraikitzeko tresna bat alegia (Lo Cascio, 2008:157). Hori kontuan izanda, uste dugu osasun sistema, demos-estatunaziogintzan adibide bat eskaintzen digula (H4). Gure argudioa garatzeko era osagarrian ulertu behar diren hiru pausu emango ditugu: • Hasteko kokapen historiko bat egingo dugu, testuinguru orokorraz gain, lurralde, autoritate eta eskubideen mihiztaketaren (Sassen, 2010) lehen elementuak azaltzeko. • Bigarren pausu batean aktore nagusien sarea azpimarratuko dugu.
242 • Lehenengo bi atal deskriptiboen ostean, azkenik gure ikuspegitik demosestatu-nazio eraikuntzan izan duen eragina azalduko dugu maila analitikoa txertatuz.
243 2.3.2.1 - Kokapena: Eredu honen sorreran fase ezberdinak ezberdindu daitezke. Lehenik eta behin, 1981-1986 urteen artean ereduaren ezaugarriak ezarri ziren adostasun politiko zabala lortuz. 1981. urtean CIU-ren lidergopean zegoen gobernuak osasun arloko lehen eskuduntzak lortu eta sistema propioa garatzen hasteko hautua hartu zuen. Hala ere, proiektu horren garapenean eragina izan zuen egiturazko muga bat hartu behar da kontuan: 1975ean Estatu osoko ospitale oheen %69.3a publikoa zen bitartean, Katalunian kopuru hori %40.6koa zen (Ibídem:154-155). Eremu pribatuaren %20a aldiz, irabazi asmorik ez zuten erakundeen esku zeuden: Eliza, Gurutze Gorria eta ongintzako fundazioak ziren hauen artean garrantzitsuenak (Ídem). Bestalde, lehen mailako atentzioan bi kasuetan %90a publikoak ziren (Gallego 2001:140). Ospitaleak izan ziren hortaz etorkizuneko hautuak baldintzatu zutenak. Paola Lo Casciok dioskun moduan, aldez aurretiko muga horrek bi aukera uzten zituen: osasun arloko egitura publikoak "drastikoki" handitzea edota momentuko baldintzetara moldatu eta eredu mixto bat sustatzea. Azken honek, babes publiko eta unibertsala bermatzea baina kudeaketa eta hornikuntza mixtoa eskaintzea suposatzen zuen290 (2008:157). Egiturazko baldintzek mugatuta, baina baita aukera estrategiko baten ondorioz291, CIU-k zuzendutako gobernuak eredu mixtoa sortzea erabaki zuen. Hala ere, honen inguruan ezkerreko taldeek ere adostasun osoa adierazi zuten. PSC-k eta PSUC-ek292 Gobernuak eginiko proposamenari emendakinak egin arren, biak eredu mixtoaren alde agertu ziren batez ere irabazi asmorik ez zuten eragileen papera defendatuz (Ibídem:159). Urte horietan sistema egituratu zuten hainbat erakunde sortu ziren. Berriki eratutako Kataluniako Osasun Institutuak (ICS),293 alde batetik era zuzenean sare publikoko egituren bidez zerbitzuak eskaintzen zituen eta bestetik kanpo hornitzaileak kontratatzen zituen bere egiturak nahikoak ez ziren eremuetan zerbitzua eskain zezaten (Barbieri, Gallego, 2016:248). Azken jarduera hori antolatzeko, 1985eko dekretu baten bidez Erabilera Publikoko Ospitaleen Sarea (XHUP)294 sortu zuten. Honen baitan, jabetza publiko295 eta pribatuko ospitaleak zeuden eta azken hauen
244 artean irabazi asmorik ez zuten erakundeek pisua irabazi zuten (Ídem). Horretaz gain, lehen mailako atentzioaren erreforma eta kudeaketaren deszentralizazioa ere bultzatu zen. Oraindik Estatu mailako oinarrizko legerik ez zegoen arren, 1981 eta 1986 artean garatu zen prozesuan osasun sistema katalanaren muina ezarri zen. Gobernuak lidergoa izan arren oposizioa ereduaren funtsezko elementuetan bat etorri zen (Lo Cascio, 2008: 162). Honek Espainiar autoritateen aurrean erakundetze katalanaren autoritatea egonkortu zuen: ... consolidaven l'autoritat de les institucions catalanas, ja que aquestes, molt abans de la discussió i de l'aprovació d'una normativa d'ambit estatal, fitxarien les característiques d'un model que es volia nou, realista i sobretot ideològicament autònom. [...] per necessitat i per convicció, s'apostava per un model sanitari íntegrament propi296. (Ibídem:157). 1986an osasun arloko Espainiar legea garatu zen (LEGSA). Hasiera batean PSOEK egindako proposamena ez zetorren bat sistema katalanarekin eta CIUko diputatuek lobby lana egin zuten Katalunian jada martxan zegoen sistemara moldatu ahal izateko297 (Ibídem:164). Aldaketa horien ondorioz, Generalitat-ak LEGSA-k ezarritako helburuak bere egin zituen: zerbitzu unibertsala eta doakoa izatea eta lehen mailako atentzioa sustatzea eta erreformatzea (Ibídem:165). Bestalde, zerbitzu horien antolaketan Generalitat-ak bere eredua mantentzeko ahalmena lortu zuen (Ibídem:166). 1986-1990 urteen artean trantsizio fase bat egon zen Kataluniako legea, LOSC (Llei d'ordenació Sanitaria de Catalunya), onartu zen arte. Honen onarpenean eztabaida eta desadostasunak egon ziren alderdi eta beste eragileen artean298. Lege horren bidez, Kataluniako Osasun Institutuaren (ICS)299 lana, eremu publikoan bere menpe zeuden zerbitzuak kudeatzera mugatu zen (Barbieri, Gallego, 2016:248). Sare kontzertatua kudeatzeko aldiz Kataluniako Osasun Zerbitzua (SCS) sortu zen. Azken honen izaeraren inguruan piztu ziren hainbat gatazka. CIU-ren ikuspegitik kudeaketa lanetan zuzenbide pribatuaren baitan jarduteko autonomia izango zuen
245 "entitate publikoa" izan behar zuen (Gallego, 2001:154). Aldi berean, proposamen horren bidez eremu politikoekiko, Exekutiboa eta Osasun Departamenduarekiko batez ere, dependentzia handia zuen entea zen (Ídem). PSC-k eta IC-k pribatizazio arriskua ikusten zuten eta "organismo autonomoa" izatea proposatzen zuten, hau da, maila politikoan independenteagoa baina kudeaketa tarte txikiagoarekin (Ídem). Bestetik, PSC-k gobernu lokalen parte hartzea handitzea sustatu nahi zuen (hiri eta herri handienetan botere instituzional handia zuen) eta IC-k kontrara eragile sozial eta batez ere sindikatuen parte hartzea bultzatu nahi zuen (eremu horren babes handia zuelako) (Ídem). Hasiera batean CIU-k proposatu proiektuaren elementu asko mantendu ziren arren300, IC-rekin akordio batera heldu ziren hainbat aldaketa eraginez (Lo Cascio, 2008:169): • SCS-ren izaera publikoa bermatzeko adostasuna. • SCS-ren zuzendaritza batzordean kuota banaketa orekatzea • 6 hilabeteko epean babes publikoa herritarren %100ari luzatzeko konpromisoa. • 3 urteko epean osasun sektoreko langile guztien baldintzen parekatzea lortzea. Hurrengo taulan, Kataluniako Osasun Zerbitzuko (SCS) zuzendaritza batzordearen parte hartze kuotak ikus daitezke, eragileen proposamenak eta legeak jasotako kontuan hartuta:
300 1984 eta 1995 urteen artean CIU-k gehiengo absolutua zuela kontuan hartu behar da.
%20 Guztira 19 12 20 20 20 Iturria: Gallego, 2001:154. 1990. urtean onartutako legea (LOSC) 1995ean erreformatu zuten. 1990ean onartu ostean, Osasun Departamentuak (DSSS), sistemaren kudeaketan parte hartzen zuten eragile eta administrazio lokalekin (gehienak PSC-ren eskuetan eta maila txikiago batean IC-ren eskuetan) lankidetzan oinarritutako harreman ona garatu zuen (Lo Cascio, 2008:171). PSC-ren alkatetza zuten udalek jarrera oso aktiboa izan zuten legearen garapenean, partzuergoen sustapenean eta hornitzaileen dibertsifikazioan (Ibídem:173). Horretaz gain, osasun arloko eliteen artean Kudeaketa Publiko Berriaren301 diskurtsoa hedatzen hasi zen (Gallego, 2001:155). Legearen malgutasuna baliatuz osasun arloan quasi-merkatu bat eratzeko marko egokia izan zitekeela uste zuten (Ídem). Sozialistek ez zuten begi txarrez ikusten joera berria eta Espainia mailan Kataluniako eredua jarraitzeko saiakerak ere egon ziren (ídem). Testuinguru hartan, PSC-ren babesarekin 1995ean proposatutako erreformak politika katalanaren %70a ordezkatzen zuten alderdien babesa izan zuen. Kasu honetan, IC aurka azaldu zen pribatizazioa sustatu zezakeelako (Lo Cascio, 2008:173). Raquel Gallegoren aburuz aldiz, Kudeaketa Publiko Berria erretorikan nagusitu zen arren ez zen inoiz praktikara eraman eta 80. hamarkadatik nagusi ziren praktikekin jarraitu zuten (2001:155). Hamarkada horietan ezarritako oinarriak ez ziren hurrengo urteetan asko moldatu. PSC-k, ERC-k eta ICV-k osatutako tripartit-aren garaian, Marina Geli
247 Kontseilariaren gidaritzapean, Kataluniako Osasun Institutuaren (ICS) erreforma korapilatsua Parlamentuan aho batez onartu zen (Barbieri, Gallego, 2016:248). 1990-etik aktore eta egitura ezberdinen arteko oreka ez apurtzeko erreformatu gabe mantendu arren, lau urteetako artekaritza lanaren ostean ICS-ren erreforma onartu eta enpresa publiko bihurtu zen (Ibídem, 252). 5.3.2.2- Aktoreak. Alderdi politikoez gain, aktore sare garrantzitsu batek hartu du parte. Aktore bakoitzak osasun arloko eremu ezberdinetako baliabide osagarriak kudeatu dituen neurrian, euren arteko interdependentzia areagotu da (Gallego, 2001:143). Horren bidez, sortzen ari zen autoritate eremu berri horrekiko dependentzia maila handitzeaz gain, eragileen konfiantza maila ere handitu zen (Goikoetxea, 2014a:161). Alde batetik zerbitzuen probisioaz arduratzen ziren presio taldeen artean Ospitaleen Batasun Katalana (UCH302) eta Kataluniako Ospitaleen Partzuergoa (CHC303) dira garrantzitsuenak. UCH-k ospitaletako sektore "teknokratikoagoa" ordezkatzen zuen bitartean CHC-k maila lokaleko interes politikoak ordezkatzen zituen (Gallego, 2001:143). Hori dela eta, udaletan PSC-k izandako pisuaren ondorioz, alderdi horretatik gertu zeuden sektoreak gehienbat ordezkatzen zituzten (Lo Cascio, 2008:163). UCH bestalde elite pribatu batzuen elkartzearen ondorioz sortu zen eta sindikatuekin negoziatzen zuen patronal lana bete zuen (Gallego, 2001:144). Udal administrazioaren menpe zeuden ospitale publiko eta semipublikoak 80. hamarkadan egoera ekonomiko larrian zeuden eta CHC-ren bidez osasun politikan parte hartzeko bide bat topatu zuten (Ídem). Horretaz gain, garai hartan udalek herritarrengandik osasun zerbitzuak hobetzeko presioa jasotzen zuten eta CHC-ren bidez bideratzen saiatu ziren (Ídem). Honen ondorioz, Gizarte Segurantzaren sisteman probintzietako hiriburuetan kokatutako teknologia altuko ospitale handiak hobetsi ziren bitartean, sistema katalanean lurralde osora iristen zen oinarrizko mailako ospitale sare deszentralizatua hobetsi zen sarbidean ekitatea sustatuz (Ibidem:148). Hori dela eta, eskualdeka antolatutako zentroen sarearen ondorioz herritarrek bizilekutik gertu kalitatezko zerbitzu bat eskuratu dezakete Bartzelonara joateko beharrik izan gabe304 (ABC, 2002).
248 Erakundetze prozesu aurretik UCH-k patronal lanak bete zituen eta sindikatuak arauturik eta koordinaturik ez zegoen eremu batean jarduten zuten. 80. hamarkadan ospitale sarea garatzearekin batera lan baldintzen desberdintasunak areagotu ziren (kasuan kasuko baldintza eta indar harremanen araberakoa) (Gallego, 2001:145). 1987an lehen hauteskunde sindikalak egin zirenean aldiz, klase zein sektoreko sindikatuen garrantzia areagotzen joan zen (Ídem). Hasiera batean hauteskundeak ICS-ra mugatu ziren eta CCOO305 eta CESM-SATSE nagusi baziren ere, hauteskunde sindikalak ospitale sare osotik hedatzean (XHUP-etik) prozesu asanblearioen bidez eratu ziren CATAC306 eta CTS-IAC307 sindikatuak308 indartu ziren (ibídem:146). Azken hauek osasunaren pribatizaziorantz jo duten erreforma eta jarduera guztiak aurkatu eta aurre egiten saiatu dira, ereduaren gabeziak gogor salatuz (Serna, 2010: 112-113). 1987ko Gironako Ospitaleko greba "historikoa"309 izan da azken hamarkadetako mobilizaziorik garrantzitsuena, baina horretaz gain, aipatu sindikatuek gogor salatu dituzte besteak beste, politikarien ate birakariak edota politika neoliberalak eta interes pribatuen defentsa hobestea (Ibídem: 116-120). Bestetik, Bartzelonako Medikuen Elkargo Ofiziala (COMB)310 begien bistara agerikoa izan ez den baina eragin handia izan duen aktorea izan da (Gallego, 2001:147). Osasun Departamenduarekin (DSSS311) harreman zuzena izateaz gain, bien arteko lotura ideologikoa eta kideen trukaketa ere ohikoa izan da (Ídem). Lehen mailako atentzioan (EAP312) bultzatu diren erreformetan eragiten saiatu dira dedikazio esklusiboa saihestu eta jarduera publikoaz gain lan pribatua mantentzeko
250 3- Demokratizazioa eta desdemokratizazioaren arteko tensioa demos-nationstate building-aren adibide Estatu egitura guztiak eta demokratizazio prozesu guztiak dira estrategiko eta erlazionalak (Jessop, 2008). Estatu egituretan inskribatutako selektibitate estrategikoen eta aktoreen kalkulu estrategikoen orientazio estrukturalaren arteko tentsioan ulertu behar ditugu (Jessop, 1996:124). Horren ondorioz, aktore batzuk, politika batzuk eta identitate batzuk beste batzuen kaltetan pribilegiatuko direla esan dugu. Hori kontuan izanik, argi ikusi dugu Kataluniako osasun sisteman aktore, politika eta identitate batzuk beste batzuen kaltetan pribilegiatu direla. 1980. hamarkadatik 2012. urtera arte botere blokearen oinarri izan diren CIU eta PSC eta hauek ordezkatutako interesak hobetsi izan dira eta prozesu horren baitan CHC, UCH edota Bartzelonako Medikuen Elkargoarena ere bai (Gallego, 2001:144-145). Horren ondorioz, sistemak zenbait joera sozialdemokrata izan arren, gubernamentalitate neoliberalaren "egi erregimenetik" gertu dauden eraginkortasunaren diskurtsoa eta merkatuaren beste hainbat dinamika eta elementu ere sustatu dira (Gomà, Subirats, 2001: 343). Horretaz gain, sistema "katalan" bati buruz ari gara, bere subjektu/objektua katalana izango eta horrenbestez identitate katalanaren birsorpenean eragina duena. Honen birsorpenean funtsezkoa den eremu bat arautu eta objektibatuko du. Hala ere, ezin dugu ahaztu demokrazia "herritarrak autogobernuaren bidez boteretzen dituen etengabeko prozesu politikoa" dela (Goikoetxea 2017b:15). Herritarrak beren sistema politiko eta sozio-ekonomikoaren gobernugintzan aritzeko aldiz, teknika eta instituzio publiko diziplinario eta biopolitikoak ezinbestekoak izango dira (ídem). Prozesuaren izaera dinamikoari dagokionez, gobernua eta herritarren arteko kontsulta lotesleagoa, babestuagoa, zabalagoa eta berdinagoa lortzeko mugimenduak dakar demokratizazioa316 (Tilly, 2010:45). Zentzu horretan, hurrengo elementuak azpimarratuko genituzke: • Herritarrek aukeratutako ordezkariek prozesuaren gidaritzan izandako lana. Bi administrazio maila nagusitu dira: Generalitat-a eta herri administrazioa. Honek boterearen kontzentrazioa orekatu du eta nagusiki PSC-ren eskuetan egon diren udalerri handiak317 sistemaren kudeaketan
317 Gogora dezagun bide batez udalerri horietan bizi izan dela jatorria Kataluniatik kanpo zuen langile klase kopurutsua.
251 barneratu ditu (CHC-ren bidez batez ere). Horretaz gain, Bartzelonaren metropolitik harago dauden eskualdeetan ere gertuko zerbitzu bat garatu da sarbidean ekitatea ahalbidetuz. Kontrara, zenbait kasutan aipatu elementu horiek ere sare klientelarren sorrera eta ustelkeria kasuak erraztu dituzte. Besteak beste, Reuseko "Innova kasua" izan da oihartzun publiko gehien izan duena (Puente, 2015). • Bestetik, fast policy making-aren garaian, urteetako eztabaida prozesu eta saretze lana azpimarratu daiteke. 80. hamarkadaren hasieran martxan jarritako prozesua 1990. urtera arte ez zen lege bidez arautu. CIU-k gehiengo absolutua izan arren, eta Espainiar legea 1986an onartu arren, zenbait eremutan oposizioko alderdien aurkakotasuna zela eta urteetan luzatu zen eztabaida. Azkenik 1990ean CIU-k eta Iniciativak babestu zuten eta 1995eko erreforma legea CIU-k eta PSC-k. ICS-ren erreforma bestalde 2007an aho batez onartu zuen parlamentuak lau urteetako artekaritza eta negoziazioen ostean (Barbieri, Gallego, 2016:246). • Kontsulta zabalagoa izateko eta barneratze maila handiagoa izateko ezinbesteko baldintza da sistema doako eta unibertsalaren bidez herritar guztiak babestea. Zentzu horretan barneratze maila altua lortu arren, azken urteetako murrizketek eta pribatizazioek kontrako bidea hartu dute desdemokratizazioa sustatuz. Horretaz gain, klase ertain eta altuen interesak estrategikoki hobetsi dira (Clua-Losada, 2012:55). Kontrara, 2017ko ekainaren 15ean onartutako legearen bidez, herritar guztientzako babes unibertsala bermatu zen318. Honen helburua, "atzerritar irregularrak" osasun sistematik kanpo uzten zituen PP-ren gobernuaren 16/2012 dekretuaren eragina bertan behera uztea da. Demokratizazioa eta desdemokratizazioaren arteko tentsioa era argian ikus dezakegu. • Osasun sistema katalanaren ardatza demos/nazio katalana da. Horren baitan kokatu behar dira "model sanitari català", "model sanitari propi" eta antzeko marko diskurtsiboak eta horien kanpo eratzaile den Espainiar sistema. Horren ondorioz, 2014. urtean osasun arloko eztabaida sustatu eta akordio batera heltzeko parlamentuak bultzatutako dinamikaren baitan
252 "Pacte Nacional de la Salut a Catalunya"319 eztabaida martxan jarri zen. Argi dago "nazionala" esaten denean, nazioa Katalunia dela. • Azkenik, herritarrek sistemarekiko adierazten duten asetze eta fideltasun maila altua edozein demokratizazio prozesuren ezinbesteko elementua da. Erakundeekiko dependentzia baina hauekiko konfiantza aldi berean indartzea demokratizazio prozesu ororen sendotasunaren adierazle dira. Hurrengo grafikoan ikus ditzakegu gu emaitzak: IRUDIA 30 Kataluniako Osasun Sistemarekiko asetze eta fideltasun maila (2012)
253 sindikatu eta gizarte mugimenduko kideekin izandako gatazketan polarizazioa, legeria aldaketak edota demokraziaren ezarpenak eskainitako aukeren espiralak eta aktore politiko anitzen zertifikazioa horren adibide lirateke (McAdam, Tilly, Tarrow, 2001:264-304). Bestetik, osasun sistemaren erakundetzearen bidez espazio bat arautu eta eragile batzuei jarduteko baldintzak eta beste batzuei zerbitzua jasotzeko baldintzak jartzen zaizkie (Foucault, 1995). Dispositibo erregulatzaile, diziplinario eta biopolitikoen bidez, sistema arautu eta subjektu batzuk mendean hartzeaz gain, hauek ahalduntzen dira. Gorputz otzanak,321 gorputz menderatuak eta ahaldunduak dira aldi berean (ibidem: 135-170). Zentzu horretan, osasun zerbitzuak gorputza arautu baina aldi berean zaindu eta sendatzen dituzten botere teknologia biopolitikoen artean nagusiak dira (Foucault,2003; 2008; 2009). Jendarte demokratikoak segurtasunean eta etengabeko zaintza publikoan oinarritzen diren jendarteak dira, baina baita mekanismo hauen aurka borrokatu eta aurre egiten diotenak (Goikoetxea, 2017:233). Kataluniako estatu erakundeek eskaintzen dituzten baliabideen bidez eta talde ezberdinek jarraitu beharreko irizpide eta baldintzen ezarpenaren bidez, hauen objektibazio prozesua sustatzeaz gain, erakunde hauekiko dependentzia eta konfiantza maila handitzen dute (Goikoetxea, 2014a:161). Aldi berean, estatu erakundeen interpenetrazio ahalmena handitzen da eremu politiko ezberdindu baten azalera ahalbidetuz (ídem). Gure aburuz, Kataluniako estatu erakundeen gaitasuna murritza izan arren, nazioaren birsortze demokratikoa burutu dute demos katalan ezberdindu bat birsortuz (H4). Osasun sistematik harago, beste hainbat politika publiko eta botere teknologia har litezke kontuan, arestian aipatu dugun "règim català de benestarrekoak" adibidez (Gomà, Subirats, 2001:131). Horietaz gain, Lo Casciok, TV3-n garrantzia azpimarratzen du edozein jendarte garaikidetan ohikoa den komunikazio espazio propioaren eraikuntzan (2008:217). Hizkuntzaren normalizazioan lagundu eta kultura katalanaren garapenean plataforma bat eskaintzeaz gain, komunikazio espazio ezberdindua, erakargarria eta dibertsifikatua eskaini du (Ídem). Azkenik, "Barcelona-Brussel.les, vol directe" metaforarekin Kataluniako Gobernuek Europar Batasunean zuzenean eragiteko lan diplomatikoari eskainitako garrantzia azpimarratzen du (Lo Cascio, 2008:217-240). Esan dugun moduan lurraldea, autoritatea eta eskubideak mihiztatzen dira (Sassen, 2010) errealitate politiko berri bat sortuz: estatalitate subalternoa. Zentzu horretan,
257 catalana i del catalanisme. Més endavant veurem que aquest pluralisme ha resultat ser una de les característiques clau en l'emergència del dret a decidir. (2013:34) Aipatu elementuez gain zergatik suposatu zuen aldaketa kualitatibo bat? Lehen adierazi moduan demokratizazio prozesu katalana eta espainiarraren arteko artikulazioa krisian sartu zelako. Talkan sartu ziren estatu proiektuen arteko artikulazioa. Alde batetik, Katalunian autogobernu maila handitzea eta honen eskumenak babestea helburu zuen proiektua nagusitu zen eta bestetik PP-k birzentralizazioa eta espainiar nazionalismoaren aldeko hautua berretsi zuen (Blas, 2013; Guibernau, 2013). Pérez Royoren hitzak erabiliz komunitate politiko batek bere sintesi politikoa egiten jarraitzeko ezinbestekoa du jatorrizko zilegitasun konstituziogilearen eta zilegitasun praktikoaren artean koherentzia mantentzea (2015:30). Denboraren poderioz, bien arteko erlazioa higatzen bada beharrezkoak dira berau berrezartzeko erreformarako mekanismoak ahalbidetzea (idem). Katalunian higadura hori nabaria zen. 1979. urteko Saueko Estatut-ak eskainitako eskumenak ez ziren nahikoak eta horiek gaurkotzeko jarraitutako estrategiak (Peix Al Cove) ere ez. Horren ondorioz, Pacte del Tinell gobernu akordio ezkertiarraren lau ardatz nagusien artean lehenengo puntua hurrengoa zen: "autogobernu gehiago eta hobea. Kalitate demokratiko gehiago"324 (Pacte del Tinell, 2003:2). Helburua, Autonomia Estatutu berri bat onartzea zen. Hau da, jatorrizko zilegitasuna eta zilegitasun praktikoa gaurkotzeko ahalmena izan behar zuen akordioa. Berau aurrera eramateko bazeuden aurreikusgarriak ziren erreformarako mekanismoak325, horregatik uste dugu "sistemaren barneko krisi" baten aurrean gaudela ("crisis in"). Are gehiago, aldaketa galdatzen zuen momentu koiuntural horren bidez egituratze instituzionalaren egonkortzea lortuko zuen momentu estrukturala ezartzea zen helburua (Jessop, 1982:253). Jessopek dioskun moduan, estatu proiektu egonkorrak adostasun konstituzional batean edo konpromiso instituzional baten bidez formalki jasotzen dira (Jessop, 2015b:85) eta kasu honetan xedea, Kataluniaren autogobernu maila asetzeko gaitasun izango zuen Estatutu berri bat onartzea zen.
(iturria: Grau, 2011: 200) Adierazi bezala, jatorrizko zilegitasuna eta zilegitasun praktikoa gaurkotzeko ahalmena izan behar zuen akordioa. Zentzu horretan, zuzenean Generalitat-ak
Edukiei dagokienez Kataluniako nazioa ardatza izan arren, dimentsio nagusiak estatugintzan eta demosgintzan kokatzen dira (H4): IRUDIA 32 Burujabetza eskaeren dimentsio nagusiak
260 1- Generalitat-en eskuduntza guztiak bermatzea eta eskuduntza horien aplikazioan autonomia izatea. Hau da, Pacte del Tinellen ezartzen zen moduan, autogobernu maila eta honen kalitatea handitzea. 2- Estatu zentralarekin parte hartzean eta aldebikotasunean oinarritutako erlazio berriak artikulatzea. 3- Kataluniarentzat finantzazio sistema berri eta justuagoa bermatzea. 4- Katalunia nazio moduan onartzea eta bere oinarrizko ezaugarriak bermatzea. Horien artean, katalana berezko hizkuntza moduan babestea eta horren ondorioz sortzen diren eskubide linguistikoak bermatzea litzateke elementu azpimarragarriena Enoch Albertiren aburuz. Helburu orokor horiekin hasi zen Estatutu berri bat lortzeko prozesua. Erreformak hiru pauso galdatzen zituen: 1- Kataluniako Parlamentuan 2/3-ko babesarekin onartzea, 2- Espainiar Parlamentuan gehiengo osoz onartzea eta 3- Kataluniako herritarrek erreferendum bidez onartzea. Lehenengo fasean, hilabeteetako eztabaiden ostean CiU, PSC, ERC eta ICV-EUiA- ren adostasuna jasota, Kataluniako parlamentuaren %89ko babesarekin onartu zen135 diputatutik 120k babestu zuten- PP izanik akordiotik kanpo geratu zen alderdi bakarra. Edukiei dagokienez, Katalunia nazio moduan onartzeaz gain, bere autogobernu maila handitu eta Konstituzio Auzitegiaren aurrean legalki babesten zuen327 (Requejo, Sanjaume, 2013:13). Requejo eta Sanjaumeren azterketa jarraituz, hauek ziren aldaketa garrantzitsuenak (idem): a) Estatut-aren testuan, 1. artikuluan Katalunia nazio bat zela era argian adierazten zen. b) Katalana, administrazioak hobetsitako hizkuntza moduan definitzen zen eta herritarrek Gaztelaniarekin batera maila batean ezagutzeko beharra ezartzen zen. c) Kataluniako botere autonomoa eskumen erasoen aurrean blindatzen zuen. d) Generalitat-ak zerga guztiak jasotzea eta Espainiar Estatuarekin aldebiko negoziazioak izatea ere aurreikusten zen. e) Azkenik beste hainbat aspekturen artean Kataluniako herritarren eskubide eta betebeharren zerrenda jasotzen zuen.
261 Bigarren faseari dagokionez, lehenik eta behin PSC-ren kanpaina mitin ezagunean, Espainiako Presidente izan aurretik, José Luis Rodríguez Zapaterok (PSOE) Kataluniako Parlamentuak onartutako erreforma babestuko zuela adierazi zuela gogoratu behar dugu: "Apoyaré la reforma del Estatuto de Cataluña que apruebe el Parlamento de Cataluña328". Hala ere, PSOE-k ez zuen erreforma hori onartu329 eta akordio bat lortze aldera Kataluniako alderdiek era deskoordinatu batean burututako negoziazioek porrot egin zuten (Requejo, Sanjaume, 2013:13). Testuinguru hartan, oposizioko buru Artur Masek (CIU) eta Zapaterok (PSOE) burutu elkarrizketa sekretu batzuen ostean, Kataluniako Parlamentuaren jatorrizko testua asko murrizten zuen akordio bat erdietsi zuten (Requejo, Sanjaume, 2013:13). PSC eta ICV-ren babesa jaso arren ERC aurka agertu zen. Hauek izan ziren Requejo eta Sanjaumeren aburuz aldaketa esanguratsuenak (ibidem:14): A) Kataluniaren nazio definizioa: Testuaren artikuluetatik hitzaurrera mugitu zen definizioari balio juridikoa kenduz. B) Justizia: a. Espainiar Justizia administrazioak eredu deszentralizatu bat izateari uko egin zioten. b. Horretaz gain, Kataluniako Auzitegi Gorena azken instantziako auzitegi izatea ere ukatu zen. C) Eskumenak: Aldebiko negoziazioetarako prozeduren zein Generalitataren botere esklusiboen murrizpena, besteak beste, hurrengo arlotan: hezkuntza, immigrazioa, portuak, aireportuak, industria, ikerkuntza, unibertsitateak, fundazioak, merkataritza eta tokiko administrazioak. D) Kanpo harremanak eta Espainiar Estatuarekiko harremanak: a. Kataluniaren eskumen esklusiboekin erlazioa duten tratatuak Europar Batasunarekin zuzenean aztertzeko eskumenaren ukapena. b. Ministro Kontseiluan zein Ordezkari Iraunkorren Lantaldean (COREPER) parte hartzeko eskumenik ez.
262 c. Nazioarteko delegazioen mugaketa. d. Europar hauteskundeetan Kataluniak hauteskunde barruti propioa izatearen ukapena. e. UNESCO-n parte hartze zuzena izateko eskumenik ez. f. Generalitat-ak bere eskumenen eremuan kanpo akordioak sinatzeko ahalmenaren ukapena. g. Konstituzio Auzitegiko kideak izendatzeko eskubidearen ezeztapena. h. Beste Erkidego Autonomoekin akordioak ezartzeko eskumenaren ukapena. E) Finantzak: a. Aldebikotasuna eta zergen gaineko erantzukizuna ezabatzea. b. Kataluniako Zerga Agentziaren eskumenen murrizpena. c. Beste Autonomia Erkidegoekin "elkartasun ereduan" erabakiak hartzeko eskumenik ez. d. Lurralde historikoen kontzertuaren sistemarekiko aurreikusten zen harmonizazio gradualaren ukapena330. Aldaketa hauen ostean, Espainiar Kongresu eta Senatuaren babesa jaso zuen PSOE, CIU, EAJ, IU, BNG eta CC alderdien botoari esker. Azkenik 2006ko ekainaren 18ko erreferendumean, CIU-k, PSC-k eta ICV-k baiezko botoa eskatu zuten eta ERC-k, PP-k eta ezker independentistak331 ezezkoa. Erroldaren %48.85eko parte hartzearekin, %73.24 baietz, %20.57 ezetz eta %5.34 zuri izan zen azken emaitza. Aski ezaguna den moduan, hori ez zen Estatut-aren erreformaren azken geltokia izan. Arestian332 aipatutakoa jarraituz, Alderdi Popularrak (PP), Herriaren Defendatzaileak (PSOE-ko Enrique Múgicak) eta Aragoiko, Balear Uharteetako eta Valentziako Gobernuek konstituzio aurkakotasun helegitea jarri zuten. Lau urtez hausnartu ostean, eta auzitegiaren zilegitasunaren inguruan eztabaida publiko handi
263 baten erdian333, 2010eko ekainean eman zuen epaia Konstituzio Auzitegiak Estatutaren eduki ugari murriztuz. Hurrengo taulan era eskematikoan epaiak ezarri zituen aldaketak ikus ditzakegu:
333 Auzitegiko kideen errekusazio eta berritzeen inguruan gatazka politikoa piztu zen.
Artikulu ez-konstituzionalak Interpretatutako artikuluak Artikuluak Xedapenak Artikuluak Xedapenak Hizkuntza eta sinboloak 1 1 7 8 Erakundeak 8 10 3 4 Eskumenak 3 3 6 6 Estatuaren parte hartzea 0 0 3 3 Finantziazioa 2 2 6 7 Erreforma 0 0 2 2 Guztira 14 16 27 30
264 4.3- Estatu gaitasunak, egingarritasun politikoa eta gobernu demokratikoa Burujabetza galera argi bat dagoenean, burujabetza eskaerak era argi batean plazaratzen dira (H5). Gure hurbilketa teorikoa berreskuratuz, egungo burujabetza eskaerak pizten dituen mekanismo nagusia burujabetza galera orokorra da. Testuinguru orokor horren baitan Estatalitate subalternoek nola eta zein neurritan duten hitz egiteko ahalmena da jokoan dagoena (H5). Konstituzio Auzitegiaren epaiaren ostean Kataluniako Estatu Erakundeen izaera subalternoa murriztu ordez are gehiago areagotu zen eta herritar askoren hautua Estatu subalterno izatetik Estatu propioa aldarrikatzea igarotzea izan zen. Zentzuk horretan, Kataluniako herritarren gehiengoak onartutako Estatutuaren erreformak izandako garapenak, hasieran aipaturiko paktu bikoitzaren izaera galdu zuela hartu behar dugu kontuan. Alde batetik, Espainiar Estatuaren eta Kataluniaren arteko akordioa izan nahi zuen. Bi komunitate politikoen arteko harremanak arautu behar zituen adostasun instituzionalak. Katalunian urteetan zehar hegemonikoa izan zen estatu proiektu federala zen honen atzean zegoen lehengai ideologikoa (Caminal, 1998:63). Hala ere, Hirschmannen lan klasikoa baliatuta Asier Blasek dioskun moduan, Kataluniak, Espainiaren baitan bere borondatearen arabera "voice" izateari ateak ixtean herritarren sektore handi batek "exit-aren" alde egin zuen: estatu propioaren alde (Blas, 2013:400). Hori dela eta, aipatu epaiak katalanismo politikoan mugarri bat ezartzeaz gain, Katalunia eta Espainiaren arteko erlazioan ere jauzi bat suposatu zuen (Requejo, 2017:25). Horren eraginez, katalanismoaren baitan independentziaren aldeko posizioak hegemoniko bihurtzen hasi ziren (Ídem.). Bestalde, adierazi bezala Estatut-ak Generalitat-aren eta Kataluniako herritarren arteko paktua izateko helburua ere bazuen. Kataluniako Estatu erakundeek gaitasun politiko gehiago nahi zuten euren demosaren borondatearen arabera jarduteko ahalmen politikoa izateko. Ahalmen politikorik gabe estatu erakundeek ezin dituzte proiektu politikoak "egingarri/faktible" bihurtu, ezin dute euren demosa ahaldundu eta horrenbestez ezin dute bere herritarrekiko era obedientzialean jardun. Egokia deritzogu zuzenean Dusselen hausnarketa jasotzea: "[…] en el campo político, y en todo sistema político, son necesarias instituciones no sólo materiales (para reproducir y aumentar la vida del ciudadano) o de legitimidad (para operar dentro del consenso mutuamente aceptado), sino con igualmente instrumentos administrativos que permitan cumplir con los fines de las otras dos
334 EAE-ko Estatutu Berriaren ukapenak eta Kataluniako Estatut-aren aurkako epaiak sorturiko ondorio politikoak horren adierazle garbiak dira. 335 Kataluniako independentismoaren, Podemosen edota Le Pen-en arrakasta herri burujabetza ardatz izanik "herri berri baten artikulazio populistan" datza (Laclau, 2005). Logika politikoa antzekoa bada ere, bakoitzaren edukia oso ezberdina izango da.
336 Bere lana 2017ko martxoan argitaratu zen neurrian urtarrilean ezartzen du amaiera puntua baina guk urriaren 1a eta horren osteko dinamikara luzatzea erabaki dugu.
273 IRUDIA 36 Estatuaren eta Estatu boterearen sei dimentsioak
Estatu egituren eta aktoreen arteko hartu emanaren ondorioz estatu gaitasun ezberdinak aktibatzen dira. Hori dela eta, estatalitate subalternoetan ere estatuaren eta estatu boterearen dimentsioak eta euren krisi elementuak azter ditzakegu. Dimentsioak analitikoki banaturik azaldu arren praktikan banaezinak dira euren artean teilakatzen direlako. "Spanish matrix state" atalean orokorrean Espainiar estatu integralaren krisia aztertu dugu jadanik eta ez ditugu hortaz aurretiaz aipatu elementuak errepikatuko. Partsimonia informatiboagatik, gure ikerketarako azalpen gaitasun handien duten elementuetan jarriko dugu arreta. Hori dela eta aldez aurretik bi ideia hartu behar dira kontuan: - Demokratizazio katalanean, demos katalanak bere erakundeekiko duen dependentzia eta konfiantza maila handitu da. Prozesu horretan, Espainiar Estatua kanpo eratzaile moduan erabili da. Aldi berean, dinamika politikoaren joerak, Espainiar Estatu erakundeak "botere fetitxizatu" eta Katalanak "botere obedentzial" moduan artikulatzea ahalbidetu du339. Horren ondorioz, herritarren aurrean Espainiar Estatu erakundeek balorazio baxuagoa jasoko dute eta "krisi dimentsioek" azken hauen kasuan izaera sakonagoa izango dute.
339 Ikus aurreko grafikoa.
274 - Ikuspegi ekonomiko batetik, Kataluniak Espainiar Estatuan orokorrean nagusitu diren joerak jarraitu ditu. Honek, oinarri sozial zabalen adostasuna jasotzeko beharrezkoak diren kontzesio material eta sinbolikoen murrizketa ekarri du. Prestazio sozial horiek aurrera eramateko, zerga gaitasuna ezinbesteko tresna da eta honen gabeziak gatazka politikoen sustapena erraztuko du. 5.2.1 Ordezkaritza krisia eta estatuaren oinarri sozialaren krisia: Ordezkaritza krisia egungo demokrazien ezaugarrietako bat da. Honek lotura zuzena du estatuaren oinarri soziala antolatu eta artikulatzen duten eragileen krisiarekin. Zentzu horretan, alderdi politiko, sindikatu edota erakunde politikoek euren herritarren aldetik balorazio baxua jasotzea geroz eta ohikoagoa da. Politikarekiko "txeragabetasuna" edo "asegabetasuna" deiturikoa, Katalunian ere herritarren artean nabaria den errealitate bat da. 2017ko uztailean publikatu zen CEO-ren340 barometroaren arabera, "langabezia eta lan munduko prekarietatearen" ostean, "politikarekiko asegabetasuna" herritarren bigarren arazoa da (CEO, 2017:8). Herrialde gehienetan bezala, hurrengo grafikoan ikus dezakegu demokraziaren funtzionamenduarekiko asegabetasuna azken urteetako desdemokratizazioaren ondorioz handitu egin dela. Hala ere, ordezkaritza krisiaren dimentsio hauek Espainiar Estatuaren datuekin era erlazionalean alderatzen baditugu, Kataluniako eragile zein erakundeekiko konfiantza maila altuagoa dela ikus daiteke. Egungo egoera politikoaren balorazioa jasotzen duten grafikoen azterketaren bidez, dinamika horren lehenengo adierazleak ikus ditzakegu.
276 IRUDIA 39 Espainiako egoera politikoaren balorazioa 341 Iturria: (CEO, 2017:35.) Aipatu ideia horiek plano zehatzago batean aztertzeko, alde batetik testuinguru politikoaren "argazki finko bat" eskainiko diguten datuak eta bestetik beraien azken urteetako bilakaera aztertuko dugu. Argazki finko hori 2017ko uztaileko CEO-ren Barometroak emandako datuekin osatuko dugu, jada urriaren 1-eko erreferenduma publiko egin ostean egindako inkestekin. Politikoki esanguratsua den momentua den neurrian jasotako datuek ere garrantzia kualitatibo berezia izango dute. Horretaz gain datu horien bilakaeraren bidez, argazki finko horrek azken urteetako joerari erantzuten dion ikusiko dugu. Bilakaera CEO-k eskainitako datuen arabera egingo dugu, ahalik eta denbora tarte handiena hartzen saiatzen. 1- Kataluniako eta Espainiako politikariekiko konfiantza: Hurrengo irudietan ikus dezakegun moduan %51.5-ak ez du Kataluniako politikariengan konfiantzarik (%22.5ak ez du batere konfidantzarik) eta %47.6ak aldiz neurri batean konfiantza maila bat adierazten du. Batazbesteko nota 3.84eko da. Espainiar politikarien kasuan aldiz deskonfidantza maila %83.1era igotzen da eta konfidantza maila %16.4-ra jaisten da, 2.03ko batezbestekoa jasoz. Bilakaerari dagokionez antzeko joera ikusten da. Kataluniako politikariak 5.1 eta 3.5 arteko batezbestekoan mugitu dira azken hamarkadan. Espainiar kasuan 2.3 eta 2 artean
341 Dolenta (txarra) eta Molt dolenta (oso txarra) askoz ere altuagoak dira Espainiar egoera politikoaren balorazioan.
342 2015-2017 urteetako datuak soilik daude eskuragarri. IRUDIA 40 Kataluniako Politikariekiko Konfiantza. 2017ko uztailean
343 Esan bezala eskuragarri dauden datuak erabiliko ditugu urteen tartea txikia izan arren.
279 2- Kataluniako eta Espainiako Gobernuak: Erakundeen kasuan, %48.6ak era ezkor batean baloratzen du Gobernu Katalanaren kudeaketa (%19.1arentzat oso kudeaketa txarra egin du azken urtean). Kontrara, %49.1ak era baikorrean baloratzen du gobernuaren jarduera. Lortutako batezbesteko nota 4.12koa da. Azken urteetako bilakaerari dagokionez, 4.8 eta 4.1 artean kokatzen da. Espainiar gobernuaren aurrean aldiz, %82.8-k jarrera ezkorra adierazten duen bitartean, %16-ak soilik baloratzen du baikorki. Batezbesteko nota 1.93-koa da. Bilakaera 4.1 eta 2.1 artean kokatzen da. Kasu honetan ere, Kataluniako gobernuaren balorazioa hobea da. IRUDIA 44 Kataluniako Generalitataren balorazioa 2017ko uztailean
3- Katalunia eta Espainiako erakundeak: A- Parlamentua Azkenik, egungo demokrazien funtzionamenduan oinarrizkoak diren hainbat antolakunderen balorazioa ikus dezakegu. Beste behin ere, joera orokorrak errepikatzen dira: ordezkaritza politikoarekin harremana duten erakundeek, alderdi politikoek eta sindikatuek balorazio baxua jasotzen dute. Krisi finantzariaren ardatza izan den banka da, hala ere, baloraziorik txarrena jasotzen duena. Bestalde, Kataluniako eta Espainiako erakundeen balorazioa konparatuta ere aurreko joerak antzeman daitezke Katalanek babes zabalagoa jasotzen baitute. Kasu honetan parlamentuan jarriko dugu arreta. Kataluniako Parlament-ak, herritarren %53.2aren babesa jasotzen du eta %42.2aren aurkakotasuna. Batezbesteko balorazioa 4.54koa da. Espainiar Diputatuen Kongresuak bestalde %29.5aren babesa eta %64.5aren gaitzespena jasotzen du 3.08ko batezbestekoa balorazioa lortuz. Bilakaera aztertuta, Kataluniako Parlament-aren konfiantza maila 5 eta 4.25 artean oszilatu du beraz ez du aldaketa handirik izan. Espainiar Kongresuak kontrara, 2009. urtean 4.3ko batezbesteko balorazioa jasotzetik 2014an 2.5eko eta 2016an 2.6eko batezbestekoa izatera igaro da. IRUDIA 48 Kataluniako Erakundeen balorazioa: 2017ko uztaila.
283 B- Alderdi politikoak eta botere blokea: Arestian aipatu moduan, autonomiaren berreskurapenaren ostean CIU eta PSC izan dira aldi berean botere blokea eta sektore sozial zabalak antolatu eta ordezkatu344 dituztenak. Hala ere, krisi testuinguruetan botere blokearekiko txeragabetasuna handitzen denean, talde sozialak euren alderdi tradizionalengandik banatzeko joera indartzen da (Portelli, 1973:126). Gure ikuspegitik elkarreraginean ulertu behar diren krisi ezberdinen ondorioz (ordezkaritza krisia, barneratze instituzionalaren krisia, gaitasun politikoen krisia, zilegitasun krisia eta hegemonia krisia) sektore sozial zabalek alderdi hauengan historikoki izandako konfiantza maila nabarmen murriztu da. Prozesu independentista, aldi berean aipatu krisi dimentsio horien ondorio eta beraien sustatzaile izan da. Uniòren desagerpenarekin batera, PSC-ren krisia eta urteetan zehar katalanismoaren "pal de paller" moduan ezagutzen zen CDC-ren birfundazioa (PdeCat berria) honen adierazle argiak dira. Ustelkeria kasuek (CDC-ren %3 kasua izanik ezagunena) hauekiko konfiantza maila murriztea suposatu du. Ezin dugu ahaztu bestalde "Katalunia Operazio" moduan ezagutu denaren baitan politikari independentistak kaltetzeko argitaratutako ustelkeria kasuen asmakizuna345. Hala ere, CIU-k 2010. urtean Kataluniako Parlament-eko hauteskundeetan gehiengo osoa lortu zuela eta soilik 2012. urtean prozesu independentistaren loraldiarekin hasi zela hauteskunde babesa galtzen kontuan hartu beharra dago. Prozesu honen ondorioz eta alderdien egiturazko arazoengatik (CDC-ren ustelkeria kasuak izanik nabarmenenak) azken hamarkadetan ardatz izan den CIU 2015. urtean desagertu zen. 2016an bestalde, Unió-ren desagerpenarekin eta CDC-ren birfundazioa PdeCat-en sorrerarekin alderdi politikoen mapa historikoa guztiz aldatu da. Gatazkaren kontraesanen areagotzeak, Junts Pel Caten sorrera ere eragin du. Ikusteke dagoen arren, bere garapenak PdeCat-en posizioa indartu (2017ko abenduaren 21eko hauteskundeetan bezala) edo kontrara zeharo ahuldu dezake. Azken honi dagokionez, Jordi Pujol eta CDC-rekin gertatu zen moduan, alderdiak espazio politikoa definitu ordez, Pugidemonten lidergo karismatikoak definitu dezake espazio politikoa. Hala balitz, PdeCat-en posizioa zeharo ahulduko litzateke Junts Pel Caten alde. PSC-ren kasuan, Tripartit-aren kudeaketa urteen desgasteaz gain, Zapatareroren krisiaren kudeaketa urteek ere zigor gogorra erantsi zien. Bestalde, sektore
284 katalanistaren irteerarekin batera erabakitze eskubidearen aldeko jarrera aldatu zuten346 honen aurkakoen posizioa indartuz. Horretaz gain, polarizazio testuinguru batean hirugarren bide "federal" bat sinesgarritasunez defendatzeko zailtasunak kontuan hartuta (Estatut-aren porrotaren zama ere kontuan hartu behar da) alderdi egituratzaile izateari utzi dio (Gagnon, Sanjaume, 2014). Honen kontrako aurpegia litzateke beste alderdien indartzea eta espazio berrien sorrera. ERC-ren loraldia independentismo berriaren indartzearen adierazle argi bat da347. Urteetan maila lokalean errotu ostean, lehenengo aldiz Parlament-an CUP-ek ordezkariak izatea ere prozesu independentistaren ondorio argia da. "Catalunya en Comú "eta "Podem-en" loraldiak Espainiar Estatuaren krisiarekin lotura zuzenagoa dute Katalunian erro sendoak izan arren. Neurri batean PSUC eta ICV-ren ibilbide historikoa berritzeko gaitasuna izan dute espazio berri bat sortuz. Ciutadans-en indartzea Espainiar krisi organikoarekin harremana izan arren, polarizazio testuinguru batean Espainiar nazionalismoa eta lurraldearen batasuna era argi batean ordezkatzeko izandako gaitasunarekin ere lotura du. PP eta PSC-k jada ordezkatzen ez dituzten sektoreak bereganatzeko izandako gaitasunean datza bere arrakasta. 2017ko urriaren 1eko polarizazioaren ostean Ciutadansek espainiar nazionalismoaren ordezkaritzan zuen rola are gehiago indartu da. Era batean edo bestean, krisi organiko baten testuinguruan soilik jazotzen den alderdi sistemaren krisi baten aurrean gaude. Hurrengo tauletan CIU eta PSCren babesaren garapena ikus dezakegu. Lehenengo taulan hauteskunde datu errealekin eta bigarrenean herritarren pertzepzio subjektiboan348 oinarriturik.
346 Azken honek eragin zuen gaur egun "Pacte Nacional pel Referèndum-eko" buru den Joan Ignasi Elenak alderdia uztea. Elena urteetan zehar PSC-ko sektore katalanistaren aurpegi publikoetako bat izan zen. 347 2010eko hauteskundeetan azken hamarkadetako emaitzarik txarrenak lortu zituzten (1984 eta 1988. urtean soilik lortu zituzten emaitza baxuagoak). 348 Alderdiekiko "sinpatia".
349 Kontuan hartu behar dugu "PdeCat" "Junts Pel Si" koalizioaren baitan kokatzen dela. Azken inkestek balizko hauteskunde batzuetan Kataluniako Parlamentuan botoen %14.7 eskuratuta 23 eskerleku izango lituzketela adierazi dute. ERC-k kontrara %28.7 eta 43 ahulki lortuko lituzke. (Castro, 2017). Inkesten datuak eta atzean dauden interesak datu guztiz fidagarriak ez izatea eragiten duten arren, argi dago PdeCatek ez duela beste garaian Convergènciak zuen egituratze ahalmena. Ez da jada katalanismoaren "Pal de Pallerra" (Caminal, 2001). 2017ko abenduko hauteskundeetan Junts Pel Catek, ERC-k baino emaitza hobeak lortu zituen. Hala ere, Convergencia zaharra, PdeCat eta Junts Pel Cat mugimendu ezberdinak direla kontuan hartu behar dugu. PSC CIU
Iturria: (CEO, 2017). Ikusi moduan botere blokea eta sektore sozial zabalak antolatu eta ordezkatzeko gakoak ziren CIU eta PSC-ren ahuleziarekin batera aktore berrien indartzea nabaria da. Horretaz gain, ordezkaritza parlamentarioa zuten alderdi gehienak ordezkatzen zituen "Katalanismoaren" ordez lerrokatze politiko irmoagoak galdatzen dituen dinamika nagusitu da. Aurretiaz aurkeztu irudia berreskuratzen dugu 1978 – 2010. urteen artean nagusi zen alderdi sistemaren antolaketa ikusi eta egun nagusi denarekin konparatzeko: 1978-2010
Iturria: egileak egina. Azken irudian ikus dezakegun moduan, independentzia eta erabakitzeko eskubidea erdigunean kokatu ostean hauen inguruan mantentzen den posizioaren arabera antolatzen da alderdien mapa. Horiz350 independentziaren aldekoak eta berdez independentziaren aurkakoak margoztu ditugu. CUP, ERC eta PdeCat independentzia eta erabakitzeko eskubidearen alde era argian kokatzen dira, PdeCateko sektore txiki batek balizko hirugarren bide adostu bat nahiago izan arren. PdeCat-en ordez, Junts Pel Cat kontuan hartuko bagenu, independentziaren aldeko jarrera irmoagoa dela azpimarratu beharko genuke. Kontrara "Catalunya en Comú" eta "Podem-ek" ordezkatzen duen espazioak erabakitzeko eskubidea defendatu arren independentziaren aurka leudeke euren barnean gutxiengo bat alde egon arren. Azkenik statu quoa mantentzeko posizioan gradu ezberdinean bada ere PSC, Ciutadans eta PP independentzia eta erabakitzeko eskubidearen aurkako jarrera mantendu dute. Berrantolaketa honek lotura zuzena du jarraian landuko dugun estatu proiektuaren krisiarekin. 5.2.2 Estatu proiekturen krisia, zilegitasun krisia, barneratze instituzionalaren krisia eta gaitasunen krisia Estatu proiektuari dagokionez, bi dimentsio ezberdin dituela uste dugu: maila ekonomikoan, politika sozialak, inbertsio politikak eta orokorrean estatuak
350 Independentziaren aldeko mugimendu ezberdinek azken urteetan erabili kolorea da.
288 jendartearen antolaketan izan behar duen papera zehazten duen proiektuen multzoari dagokio (sozialdemokratagoa, neoliberalagoa etab.). Maila politikoan, nazioa eta estatuaren mugen definizioaren eta hauen antolaketari egiten dio erreferentzia (autonomia, federalismoa etab.). 1- Dimentsio politikoa: Estatu proiektuaren dimentsio politikoaren krisia, zilegitasun krisi batekin eta barneratze instituzionalaren krisiarekin batera emateko joera dago. Duen garrantziagatik maila politikoan estatu proiektu autonomikoaren krisiarekin hasiko gara horren ostean proiektu ekonomikoaren aipu txiki bat egiteko351. Honen adierazle argiena hurrengo taulan dakusagu. Orain ere 2017ko uztaileko argazki finkoa azken urteetako garapenarekin batera jarriko ditugu.
Iturria: Ídem. Independentzia bai/ez galdera zehatza denean oraindik ere ezezkoa nagusi litzateke hala ere: TAULA 14 Independentzia bai/ez: 2017ko uztaila
Iturria: (Ídem). Hurrengo grafikoari jarraituz, aurreko datuak 2006tik aurrera jazotako gertakari politiko nagusiekin gurutzatuz gero, argi dago independentziaren aldeko babesa aukera politikoen espiral baten testuinguruan aktore independentistek aurrera eramandako jarduera estrategikoaren ondorioa dela. Honen azalpen analitiko zehatza jada aurreko atalean aipatu ditugun mekanismo eta prozesuen aktibazioa litzateke (Martínez, Zubiaga, 2015).
(Aragó, Monreal, 2016) Independentziaren alde eta aurkakoen arrazoiak kontuan hartzen baditugu, baiezkoaren arrazoiak demos/state building ardatzean kokatzen diren bitartean (kudeaketa gaitasuna, herri eredua aukeratu etab.) ezezkoaren arrazoiak zentzu hertsian "nazionalista" moduan ulertu denaren logikan kokatu behar dira (Espainiar batasuna mantentzea izanik arrazoi nagusiena).
293 TAULA 17 Indepdentziaren aldeko arrazoiak: 2017ko uztaila
Iturria: (CEO, 2017:67) Autonomismoaren krisi sakon baten testuinguruan eta estatutaren aurkako epaiaren ostean independentziaren aldekoen babesa nabarmen hazi da. Jada Espainiar kasua aztertzean adierazi dugun moduan Espainian orokorrean birzentralizaziorako eta espainiar proiektu nazionalaren birsorpenerako joera nagusitu da (Calvo, 2014:13).
294 Horretaz gain Katalunian indartu den erabakitzeko eskubidea eta balizko independentziarako aukera Espainiar estatu proiektu hegemonikoaren oinarrizko printzipioekin talka egin du gatazka politiko sakona sortuz. Horren ondorioz, estatu proiektuaren krisia eragiteaz gain, zilegitasun krisia eta barneratze instituzionalaren krisiarekin teilakatzen dela esan dezakegu. 2- Dimentsio ekonomikoa eta gaitasunen krisia: Estatu proiektuaren dimentsio ekonomikoak, zilegitasun krisia eta barneratze instituzionalaren krisiaz gain, gaitasunen krisia ere barneratzen du. Demokratizazioa jendartea bere sistema politiko eta sozioekonomikoan ahalik eta gehien barneratzea helburu duen prozesua baldin bada, ezinbestekoa izango da estatu gaitasunak izatea (Goikoetxea, 2017:3). Goikoetxearen ikuspegia jarraituz, burujabetza formalaz gain gaitasun politikoetan oinarrituriko burujabetza materiala ere ezinbestekoa dela uste dugu (Ibídem:6). Eremu honetan bi dimentsio nabarmenduko nahiko genituzke: aktoreek hartutako erabakiak eta berauek hartzeko dituzten eskumen politikoak. Lehenengo dimentsioari dagokionez, Gemma Ubasart-Gonzálezek "CIU-ren laborategi posmoliberalari" buruz hitz egiten du (2015:208). 2011. urtetik aurrera Mendebaldeko herrietan nagusitu diren politika neoliberalek Katalunian izan zuten aldaerari egiten dio erreferentzia (Ídem). CIU eta PPren artean adostutako politikek aurrekontu aurrezketak eta sektore publikoa argaltzea izan zuten oinarri: gastu publikoa %10 murriztea izan zen honen gauzapen praktikoa (Ibídem:209). Honekin batera 2003-2010 urteen artean ezkerreko koalizio katalanistak aurrera eramandako neurri sozialen etena eta desregulazioan oinarrituriko jarduera legegilea izan ziren ardatzak (Ídem). Beste hainbaten artean, berdintasuna eta kohesio sozialerako ardatz diren hiru sektoreetan burutu murrizketak dira adierazgarrienak: osasungintzan, hezkuntzan eta gizarte babesean (Ídem.). Hartu ziren politiken norabidearen adibidea errenta altuena zuten familien ondorengotza zergaren ezeztatzeak erakusten digu (Kataluniako biztanleriaren %3a). Neurri hauek estatu erakundeen esku hartze ahalmenak murriztu zituzten eta kohesio sozialerako tresnak ahuldu zituen desdemokratizazioa sustatuz. Horretaz gain, turismoa, eraikuntza eta finantzarizazioa ardatz dituen Espainiar metaketa estrategia orokorretik guztiz aldendu ez arren, jatorri historikoak dituzten berezitasunak ezin dira alboratu. Kataluniako industria indartsuagoa izateaz gain, beste sektoreek Espainiar Estatuan izan duten pisua ez da hain nabarmena izan (eraikuntza, nekazaritza eta zerbitzuak adibidez). Industriak historikoki pisu handia
353 Estatu erakundeei zilegitasuna ematen dieten tresnak ahultzean (zerbitzu publikoak batez ere) honen zilegitasun krisia areagotzen da "zuzendaritza" (leading) eta lidergo etiko politikoa galduz eta geroz eta gehiago izaera "menderatzailea" (dominant) adieraziz (Gramsci, 1999:211). 354 Tax state.
355 Lurraldean Estatuaren aktibitateen eragin ekonomikoa neurtzen du. Funtsean, herritarrek Katalunian zerga bidez ordaintzen dutena eta lurralde horretan Estatuak inbertsio eta gastu moduan erabilitako diruaren arteko diferentzia litzateke. Krisi eta langabezi garaietan garrantzia berezia du administrazio zentralak lurralde zehatz batean egindako gastua era argian adierazten duelako.
298 Karga-etekina356 metodoa jarraituz bestalde, defizit fiskala 10.030 milioi eurokoa izan zen, Kataluniako BPG-aren %5.1a (Ibídem: 13). Kalkulu honen arabera Kataluniaren ekarpena administrazio zentralaren sarreren %18.1 izan zen eta azken honek Katalunian gastatutakoa %14.8 (Ibídem:5). Hurrengo tauletan ikus dezakegu 1986. urtetik aurrera aipatu datuek izandako bilakaera. 1986ko %6.8ko defizita da azken urteetako baxuena eta 2002. urteko %10.1a altuena. Orotara batezbestekoa %8koa izan da.
Eskumen faltari dagokionez, gu baino era argiagoan adierazten dute ekonomiako bi katedradunek. Josep Oliverrek Kataluniak bere politika ekonomikoa kontrolatzeko dituen gabeziak nabarmentzen ditu: "Al ser una economía más abierta sufre más por la competencia y por la falta de instrumentos para controlar la política económica, como las divisas y costes y otros mecanismos de defensa adecauda". (Carreño, 2016: 8) Antzeko zentzuan, Guillen López Casasnovasen hitzak zuzenean jasoz: "Hace años ya que el músculo de las administraciones e infraestructuras catalanas no aguantan el tirón económico y social de Catalunya" (Carreño, 2016: 8) Horretaz gain, 2000. urtean euroan sartu zenetik Europar Batasuneko eremu garatuenen ranking-ean postuak galdu ditu. Aipatu urtean biztanle bakoitzeko batezbesteko aberastasuna EB-n 100 puntutan kokatzen zen (egun baino herrialde gutxiagorekin) eta Kataluniak 117 puntu eskuratzen zituen bitartean Espainiak 96 zituen (Ibídem:9). 2014an aldiz Kataluniak 108 lortzen zuen eta Espainiak 91 (Ídem). Birzentralizazio politikek357 bestalde, aipatu dinamika areagotu eta Kataluniako estatalitatearen izaera subalternoa sakondu besterik ez dute egin (Calvo, 2014; Goikoetxea, 2017; Viver Pi-Sunyer, 2010; ). Aldaketak aldaketa, historikoki industriak pisu handia izan du eta gorabeherekin BPGaren %20-tik gorakoa izan da. Hala ere, Goikoetxeak dioskun moduan egitura ekonomiko produktiboagoa eta BPG handiagoa lagungarria bada ere, aberastasunaren banaketa da jendartearen kohesioa handitzen duena (2017:135). Ez da soilik kapital ekonomikoaren banaketa baizik eta ezagutza edo kapital kulturalaren hedapena ere kohesio soziala sustatzen dutenak (Ídem.). Zentzu horretan, 2008. urteko datuak jarraituz, Kataluniako "hezkuntza stock-a"358 10.3 urtekoa zen, Euskal Autonomia Erkidegoa, Madril, Nafarroa, Kantabria, Errioxa, Asturias eta Aragoiren atzetik kokatuz (Generalitat, 2010:63). Bestetik, oinarrizko hezkuntza edo inolako ikasketarik ez zutenen kopurua %42-koa zen bitartean, Ekonomia Lankidetza eta Garapenerako Antolakundearen (ELGA)359 herrietan batezbestekoa %29koa zen (Ídem). Azkenik, hezkuntza maila ertaina zutenen batezbestekoa %25ekoa zen Katalunian ELGA-ren batazbestekoa %44koa zen bitartean. Esandakoaren arabera kapital kulturalaren banaketa urriagoa izan da kohesio sozialean eraginez.
Aktoreen erabaki estrategikoez gain, gaitasun fiskalik ez izateak, hezkuntza arloan sustaturiko politikak, estatu zentralak beharrezkoak diren inbertsioak ez egiteak eta lurralde antolaketa federalik ez izateak Kataluniako kohesio soziala eta bere lurraldeen arteko kohesioa baxuagoa izatea eragin du (BBVA, 2016; Carreño, 2016: 7-9; Goikoetxea, 2017:135). Gaitasun formala (burujabetzaren eta eskubideen teoria klasikoa jarraituz) eta gaitasun materiala (erakundetutako gaitasun publiko disziplinario eta biopolitikoen bidez) ahultzean, demosaren aukerarako baldintza materialak ahultzen dira desdemokratizazioa areagotuz. (Goikoetxea, 2017:13). Kataluniar kasuan era nabarian gaitasun formal eta materialak ahuldu dira desdemokratizazioa sustatuz eta liskarraldi sezesionista baten aukerak areagotuz (H7). 5.3 Krisi organikoa demokratizazioa/desdemokratizazioaren arteko tentsioan: zenbait ondorio Esandakoa kontuan hartuz, hauek dira momentuz atera ditzakegun ondorioak: - Azken 30 urteetako demokratizazio/desdemokratizazio prozesuaren ondorioz, Kataluniako estatu erakundeek euren herritarren dependentzia eta konfiantza handitzen Espainiar Estatu Erakundeak baino arrakastatsuagoak izan dira (H4). - Kataluniako egoera politikoa krisi organiko moduan defini dezakegu. Estatu boterearen dimentsioak kontuan hartuta zehazki ordezkaritza krisia, barneratze instituzionalaren krisia, gaitasun politikoen krisia, zilegitasun krisia eta hegemonia krisiaren teilakatze bat identifikatu dugu. Prozesu independentista aldi berean krisi horren ondorio eta sustatzailea da. Honek bestalde, Espainiar Estatuaren eta 78ko erregimenaren krisia areagotzen du. (H6) - Krisi dimentsio horiek aztertuta, egungo Mendebaldeko edozein Estatutan identifika genitzakeen antzeko tentsio eta kontraesanak identifikatu ditugu (H1) - Kontrara, Kataluniakoaren moduko liskarraldi independentista bat "Mendebaldeko herrialdeetan" duela gutxi arte ezohikoa izan den fenomeno politiko bat da360. Deszentralizazio prozesuen ondorioz emandako demokratizazio/desdemokratizazioek azaltzen dute hauen izaera berria361 (H1).
360 Orain arte, deskolonizazioaren testuinguruko independentzia gerrek, iraultza nazional-herritarrek eta maiatzaren 68ak ezarritako paradigmak izan dira hamarkadetan mantendu direnak. Neurri batean, IRA eta ETA-ren kasuak logika horien baitan ulertu behar dira. 361 Quebec, eta Eskoziako kasuetara hurbilpen bat izateko ikus: McEwen, 2005. Euskal kasurako ikus: Goikoetxea, 2013;2014; 2017.
du prozesu batek: hegemonia berri baten eraikuntzak. Honen baitan hegemoniaren mekanismoak aktibatuko dira (H8). 365 Arestian azaldu moduan lau ardatzetan oinarritzen da sezesioaren mekanismoen mapa: mekanismo sustatzaileak, mobilizatzaileak, liskarraldia egonkortzen laguntzen duten mekanismoak eta azkenik hau desaktibatu dezaketenak (Martínez & Zubiaga, 2015:324). Hori aintzat harturik, zergatik piztu da Katalunian liskarraldi sezesionista bat eta ez Euskal Herrian? Martínez eta Zubiagaren aburuz, 2008. urtetik aurrera Katalunian sezesioaren mekanismoak era argian aktibatu diren bitartean Euskal kasuan ez da gauza bera gertatu (Ibídem: 323). Gu ere bat gatoz egiten duten azterketarekin, baina euren lana laburki jasotzeaz gain, azken prozesuari (hegemoniaren eraikuntzari) garrantzia berezia emango diogu. Mekanismo sustatzaileen artean irainen bat-bateko ezarpena, eliteen interesen haustura eta aukeren espirala nabarmentzen dituzte (Ídem.). Azken hauei dagokienez, globalizazioaren eraginez nazioarte mailan egon den estatuaren eraldaketa, deszentralizazio prozesuaren ondorioz egon den demosgintza prozesua eta liskarraldi sezesionistak bide armatuaren ordez parametro demokratikoetan bideratzea lirateke aipagarrienak (Ibídem, 326-327). Irainen ezarpena eta eliteen interesen haustura bestalde elementu ezberdinek azaltzen dute. Autonomia fiskalik ez izatea eta estatu zentralaren inbertsio urriak historikoki irain moduan artikulatu arren, krisi testuinguru batean esponentzialki areagotzen dira (Ibídem, 327). Hala ere, kualitatiboki 2010ean Konstituzio Auzitegiak Estatut-aren aurka emandako epaia eta honen aurrean "Som una nació nosaltres decidim" lelopean burutu manifestazio jendetsua litzateke momentu garrantzitsuena (Ibídem, 328). Mekanismo mobilizatzaileei dagokienez, kategorien sorrera, identitate aldaketa, berrikuntza taktikoa, artekaritza eta lehia aipatzen dituzte. Errepertorio eta diskurtsoaren berrikuntza aurrera eramateko statu quoarekin talka egiten duten kategorien sorrera eta berrikuntza taktikoa beharrezkoak dira (Ídem.). Kategorien sorrera identitate politiko berri bat artikulatzeko eta polarizaziorako ezinbesteko mekanismoa izango da. Horien artean, marko demokratiko hegemonikoekin lerrokatzen diren (democratic master frame) "soberanismoa" eta "erabakitze eskubidea" dira aipagarrienak (Ibídem, 330). Berrikuntza taktikoaren adibide argiena diskurtso demokratikoarekin artikulatzen den "galdeketa herritarrarena" da (Ídem). Aipamen berezia merezi du bi dinamiken sustapenean "Plataforma Pel Dret a Decidir" bezalako mugimendu goiztiar batek 2006. urtetik aurrera burutu zuen lana (Tarrow, 2012:290; Vilaregut, 2012a). Artekaritza lana momentu ezberdinetan Assemblea Nacional Catalana (ANC),
365 Jada adierazi moduan, azken urteetako liskarraldi sezesionista izango dugu ardatz eta ez dugu urriaren 1etik aurrera piztu den fase berezian sakonduko.
Plataforma Pel Dret a Decidir (PDD), Òmnium Cultural, Associació de Municipis per la Independència (AMI) edota Pacte Nacional Pel Referèndum antolakundeek burutu dute (beste hainbaten artean). Azkenik alderdien arteko lehiak garrantzia izan arren, euskal kasuan baino ahulagoa izan da Junts Pel Sí koalizioa izanik horren adibide argietako bat. Honek ez du adierazi nahi lehiarik ez dagoenik. CUP eta PdeCaten artean (Artur Masen inbestiduran argi ikusi zen moduan), ERC eta PdeCaten artean eta berriki sortu den JuntsPelcat eta Pdecat zein ERC-ko sektore batzuen arteko lehia nabaria izan arren, akordio zehatzen bidez apaldu dela adierazi nahi dugu. Liskarraldia egonkortzen laguntzen duten mekanismo argienak bestalde eliteen birlerrokatzea eta zertifikazioa dira (Ibídem, 332). Alde batetik, euren jatorrizko posizioak alboratu eta independentziaren alde kokatu da elite ekonomiko, politiko eta akademikoaren parte bat. Neurtzen zaila den arren, enpresa txiki eta ertainen ordezkariek eta sektore industrialak independentzia babesteko joera handiagoa adierazi duten bitartean kapital handienak (finantzaria, higiezinen sektorea, azpiegiturena eta energiarena) sezesioaren aurkako jarrera adierazi du (Ídem.). Elite intelektual eta akademikoaren parte garrantzitsu batek ere independentziaren alde jo du (Universitats per la República adibidez) eta elite politikoaren lerrokatzea ere argia izan da. Estatu zentralaren zertifikazio falta izan da bestetik erreferendumaren inguruan azken urteetan piztu den liskarraldi politikoaren sustatzaile nagusia. Objektuaren aldaketa eta errepresioak liskarraldia desaktibatzeko ahalmena izan dezakete. Urteetan zehar eskaera katalanista baretzeko ahalmena zuten hainbat neurrik (estatutu berritu bat, zerga eskuduntzak handitzea, transferentzia finantzariak etab.) egun ez lirateke nahiko liskarraldia eteteko (Ibídem:334). Errepresioak bestalde (2014ko Azaroaren 9a antolatzeagatik edo 2017ko urriaren 1a antolatzeagatik) liskarraldia eten ordez gehiago areagotu du polarizazioa sustatuz. Hala ere, urriaren 1aren ostean piztu zen dinamika politikoaren testuinguruan eta batez ere urriaren 27an Kataluniako Errepublikaren adierazpenaren eraginez, errepresioaren aktibazioak jauzi kualitatibo bat eragin du. Zaila da oraindik ere garatzen ari den prozesu baten aurreikuspena egitea, baina bi ideia azpimarra ditzakegu: (1) ez dirudi liskarraldi sezesionista guztiz desaktibatuko duenik; (2) baretuko ez duen arren, aldaketa kualitatibo bat eragin du eta eragile independentistak euren jarduera estrategikoa moldatzera behartuko ditu. Aipatu mekanismoen aktibazioarekin batera hiru prozesuren kateaketa ere antzematen dute: aktore eta identitate berrien eraikuntza, polarizazioa eta difusioa (ibídem:335). Lehenengo biak hegemoniaren azterketan landuko ditugun neurrian difusioan jarriko dugu arreta.
Kanpo difusioari dagokionez euskal kasuaren eta katalanaren artean joan etorriko difusio "ez erlazional366" bat egon da (ibídem:337). Erabakitzeko eskubidearen teorizazioa eta galdeketa subiranisten filosofia, Lizarra Garaziko Akordioarekin, Ibarretxe Lehendakariak bultzatutako estatutuarekin eta Loiolako elkarrizketekin hasi zen eta ostean 2006/2009 urteen artean Kataluniara "Plataforma pel Dret a Decidirren" eskutik igaro zen eta "Assemblea Nacional de Catalunyaren" sorrearekin egonkortu zen. Aurrerago ikusiko dugun moduan "Gure Esku Dagoren" sorrera eta burututako herri galdeketak eta Eusko Legebiltzarreko autogobernu ponentziaren inguruan erabakitze eskubidearen eztabaida dinamika honen itzuleran eragin dute (intentsitate baxuagoarekin bada ere). Kataluniako barne difusioan eragin berezia hartzen duten mekanismoak artekaritza eta eskala aldaketa lirateke. Artekaritzaren bidez banaturik dauden aktoreak elkartzen dira beraz difusioan ezinbestekoa izango da. Prozesu horretan difusio erlazionala (harreman pertsonaletan oinarriturikoa) eta bitartekaritzan oinarriturikoak (artekari profesional eta antolatuek egindakoa) bide bateragarriak izan dira (ibídem:341). Jada existitzen ziren "sare katalanistak" elkartzeaz gain, eremu horretatik at dauden sektoreen artean artekaritza lanean Assemblea Nacional Catalana (ANC) izan da garrantzitsuena. Zehazki, sektore katalanista eta independentistekin, instituzioekin eta alderdi politikoekin "koordinazio artekaritza367" egitearekin batera, ANC-k ab initio independentistak ez diren sektoreekin "ordezkaritza artekaritza" lana burutu du (Martínez, Zubiaga, 2015:345). Eskala aldaketari dagokionez, Estatutuaren erreformarekin maila instituzionalean (top) hasi zen prozesua, maila sozialean (bottom) izan zuen erantzuna fase berri bati bide eginez 2006-2012 urteen artean (ibídem:347). Azkenik 2012. urtetik aurrera bi dimentsioak etengabe uztartu dira mobilizazio soziala eta jarduera instituzionala bata bestea bezain liskartsua izan delako. Esandakoaren arabera, liskarraldi sezesionistetan beharrezkoak diren mekanismo eta prozesuen aktibazio argia dago. Mekanismo sustatzaileak, mobilizatzaileak eta gatazka mantentzen laguntzen dutenak nabarmenki aktibatu dira. Prozesuei dagokionez, kanpo zein barne mailako difusioa egoteaz gain, eskala aldaketak gizarte maila eta instituzionala uztartu ditu biek ala biek liskarraldi sezesionista sustatuz. Hori kontuan izanik Kataluniako mobilizazio zikloa, ekintza kolektiboaren teorian garatu kontzeptuen laborategi praktiko argia izan dela esan dezakegu.
Aipatu lanen bidez, gatazkaren ikuspegi dinamikoena eta aldi berean zehatzena txertatu nahi izan dugu. Hala ere, prozesu horretan, jarduera estrategikoaren ardatz nagusia hegemonia berri baten eraikuntza izango den neurrian garrantzia berezia izango du prozesu batek: hegemonia berri baten eraikuntzak. Honen baitan hegemoniaren mekanismoak aktibatuko dira (H8).
Hegemonia: prozesu zehatza368 Hegemonikoa den jakiteko neurgailu zehatzena erreferendum legal bat izango litzateke. Hala ere, duela gutxi arte independentziaren aldez ez zeuden sektore sozial anitzak artikulatzeko gaitasuna izan duela ukaezina da. Azken urteetako mobilizazio jendetsuek, bazterreko aldarrikapenak zirenak hartu duten zentraltasunak (erabakitze eskubidea kasu), erreferenduma eta independentzia agenda politikoaren erdigunean kokatzea eta inkesta gehienetan independentziaren aldekoen hazkundeak, hegemonia berri baten artikulazioaren adierazleak direla deritzogu. Horretaz gain, Mario Zubiagak landutako "hegemoniaren mekanismo eta prozesuak" aktibatu direla ikus dezakegu: artekaritza, polarizazioa eta berrikuntza taktikoa (2012:123-128). Azken honek, berrikuntza diskurtsiboa eta ekintza kolektiboaren berrikuntza suposatzen du (Ibídem:128). Artekaritzaren bidez aurretiaz banaturik zeuden sektore eta aktore kolektiboak elkartu dira (MTT, 2001:142). Hau, herriaren eraikuntzak galdatzen duen kate ekibalentzialen eraikuntzarako funtsezko mekanismo bat da (Zubiaga, 2012: 126). Gure kasuan, Martínezek eta Zubiagak aztertu moduan, "artekaritza", "difusio" prozesu sakonago baten baitan ulertu beharra dago369 (2015:331). "Artekaritza nahaskorra370" aldez aurretik elementu komunak dituzten taldeen artean garatzen den bitartean, "artekaritza ez nahaskorra" banatuago dauden taldeetara ailegatzen da. Aipatu autoreek, jadanik katalanismoaren baitan kokatzen ziren aktoreen artean artekaritza "nahaskorra" identifikatzeaz gain, eremu horretatik at zeuden aktoreak elkartzeko gaitasuna izan duen "artekaritza ez nahaskorraren" aktibazioa nabarmentzen dute (ibídem, 342). Horren ondorioz eremu zabaletara bizkor hedatu den difusio bat egon da. Prozesu horretan besteak beste, momentu ezberdinetan Plataforma Pel Dret a Decidir (PDD), Òmnium Cultural, Associació de Municipis per la Independència (AMI) edota Pacte Nacional Pel Referèndum antolakundeek371 artekari lana bete dute. Hala ere guztien artean Assemblea Nacional Catalana izan da garrantzitsuena. Sektore katalanista eta independentistekin, instituzioekin eta alderdi politikoekin "koordinazio artekaritza372"
egitearekin batera, ANC-k ab initio independentistak ez diren sektoreekin "ordezkaritza artekaritza" lana burutu du (ibidem:345). Polarizazioari dagokionez, populismoak eskatzen duen jendartearen banaketa dikotomikoan ezinbesteko mekanismoa izango da (Zubiaga, 2012:127). "Liskarraldian nagusi diren aktoreen artean dagoen espazio politiko eta soziala zabaltzeaz gain, aldez aurretik konpromisorik ez zuten aktoreak eta sektore moderatuenak, mutur batera, bestera edo bietara grabitatzea eragingo du" (MTT, 2001:322). Beste hainbat mekanismorekin gertatzen den moduan ez da isolaturik agertzen eta normalean aukeren espirala, lehia, kategorien sorrera eta artekaritzarekin konbinatzen da373 (Ídem). Polarizazioak, "hirugarren bide autonomiko/federalaren" aukerarako baldintzak murrizteaz gain, independentzia bai/ez eta erreferenduma bai/ez posizioak indartzen ditu. Honen azken adibiderik argiena 2017ko urriaren 1-eko erreferendumak eragin zuen. Aldekoen eta aurkakoen jarrera irmoa are gehiago finkatzeaz gain, erdibideko jarrera374 mantendu nahi zuen Catalunya en Comúrena ahuldu zuen bere barnean tentsioak sortuz eta alde batera edo bestera grabitatzera behartuz. Egungo estatuaren eraldaketek eta bere krisi dimentsioek statu quoaren aurkako sumina handitu arren, hainbat eremutan garatu den demokratizazioaren ondorioz herritarrek euren erakundeekiko duten konfiantza eta dependentzia maila handitzea sustatu dute aldi berean. Krisi garaietan ere egitura sozial orok bere birsorpenerako joera du eta horren ondorioz estatu egituretan statu quoa mantentzeko hautaketa estrategikoa nagusituko da (Jessop, 2008a:7) Hori dela eta, gure aburuz polarizazioa sezesio prozesu batean mekanismo guztien artean garrantzitsuena izango da, statu quoaren alde grabitatu dezaketen erdibideko posizioak sezesioaren alde finkatu ditzakelako hasiera batean eurek hobetsitako aukera izan ez arren375. 2017ko Urriaren 1-eko erreferendumaren aurrean sorturiko liskarraldian Espainiar Estatuaren partetik aparatu errepresiboak erabiltzeak, Kataluniako herritarren artean geroz eta gehiago "menderatzaile"376 moduan agertzea eragin du (Gramsci,
1999:211). Hala ere, polarizazioak muturreko posizioak sustatzen dituen neurrian, erabakitze eskubidearen aurka eta sezesioaren aurka posizio irmoenak dituztenak ere indartu ditu. Espainiar nazionalismo esentzialistenaren berpizkundearekin batera ulertu behar da Ciudadanosen gorakada. Burujabetza eskaera logika diferentzialaren bidez barneratzeko aukera oro baztertzea (elitearen parte bat erakartzea adibidez), independentisten aurkako errepresioa edota Espainiar Konstituzioaren 155. artikuluaren aktibazioa ere honen adibide argiak dira. Esanak esanda, dinamika hauek oraindik garatzen dauden neurrian balizko etorkizunari buruzko hausnarketek aintzat hartu behako lituzkeen arren, sakonki aztertzea gure lanaren xedeak gainditzen ditu. Hortaz, azken urteetan hegemonia independentista berria artikulatzen eragin duten mekanismoak aztertzen jarraituko dugu. Zentzu horretan, berrikuntza taktikoa "politikotasunaren" eta honi loturiko "gertakariaren" sorrerari loturik dago (Zubiaga, 2012:128). Honen baitan, diskurtsoen zein ekintza kolektiboaren berrikuntza dira azpimarragarrienak. Erabakitze eskubidearen hegemonia, liskarraldi politikoari izaera dinamikoa ematen dion "procés" kontzeptua edota independentziaren ordez sektore aurrerakoientzat erakargarria izan daitekeen "Errepublika Katalana" edota "Estatu propioa" lirateke berrikuntza diskurtsibo aipagarrienak. Ekintza kolektiboari dagokionez, 2009-2011 urteen arteko herri galdeketak, 2014ko azaroaren 9-ko "Kataluniako etorkizunari buruzko prozesu parte hartzaile herritarra", 2015eko irailaren 27ko hauteskunde plebiszitarioak edota 2017ko urriaren 1-eko independentzia erreferenduma eragin sakona izan duten berrikuntzak izan dira. Esandakoaren arabera, hegemonia independentista ahalbidetzen duten mekanismoen aktibazio argia egon da (H8). Momentuko gorabeheren arabera batzuk besteek baino adierazpen argiagoa izan arren, erreferendum bat burutzeko Katalunian nagusitu den adostasun zabala eta erreferendum hori galarazteko Espainiar Estatuak hartu dituen erabakiek piztu duten polarizazioa litzateke mekanismorik esanguratsuena. Guzti hori kontuan hartuta nabaria da statu quoaren krisia eta estatu propioaren aukerak honen alternatiba bideragarri moduan izan duen gorakada. Hori hala izan dadin jada esan dugun moduan aktoreen jarduera estrategikoa ezinbestekoa da (H6), batez ere estatu proiektu zehatz baten aldeko artikulazio diskurtsiboa. Estatu proiektuaren krisiak hegemonia krisi bat ere suposatzen du eta horren ondorioz hau ordezkatu dezakeen proiektu kontrahegemoniko baten artikulaziorako momentu pribilegiatua. Aztertzen
jendartearen adostasuna lortzea ezinbestekoa da. Krisi egoeratan estatuaren zilegitasun krisia areagotzen da "zuzendaritza" (leading) eta lidergo etiko politikoa galduz eta geroz eta gehiago izaera "menderatzailea" (dominant) adieraziz (Gramsci, 1999:211). Errepresioaren erabilerak honen izaera menderatzailea areagotu eta zuzendaritzarako zilegitasuna galtzea eragiten du.
gauden kasuan, "estatu propioaren aldeko hegemonia" berri baten artikulazioa izango da gakoa (H9). Hau izango da hurrengo atalean landuko duguna.
Iturria: egileak egina.
Independentziaren aldeko arrazoiak aztertuta ere, jada ikusi dugun moduan erabakitzeko ahalmena izatea eta autogobernu ekonomikoa handitzea hobesten dela ikus dezakegu azken inkesten datuen arabera: TAULA 22 Independentziaren aldeko arrazoiak: garapena
Hori kontuan harturik, gure azterketa era osagarrian ulertu behar diren lau pausoren bidez burutuko dugu: 1- Eragileen diskurtsoen ezaugarri nagusiak maila deskriptiboan azalduko ditugu. 2- Aipatu argudioak "frame" analisiaren dimentsioen arabera antolatuko ditugu: diagnostikoa, pronostikoa, motibazioa marko egitura jarraituz. 3- Argudio horiek Essexeko Eskolaren printzipio teorikoekin elkartu eta herriaren eraikuntza eta hegemonia independentista berriaren artikulazioa aztertuko dugu. 2017ko urriaren 1eko erreferendumean adierazitakoa ez dugu jasoko bi arrazoirengatik: lehenik eta behin, beste dinamiketan jada jasotakoa kontuan harturik ez dagoelako edukien aldaketa kualitatiborik. Ez dago independentziaren alde egiteko argudioetan aldaketarik. Horretaz gain, erreferenduma legez kanpokoa izateak piztutako polarizazio maila altuaren ondorioz, eztabaidaren funtsa independentziaren aldeko/aurkako arrazoien ordez, erreferendumaren zilegitasunaren inguruan eta errepresioaren ondorioz piztu diren liskarren inguruan grabitatu dutelako. 5.5.2- Eragile independentisten diskurtsoa: 5.5.2.1- Ara és l´hora. Units per un pais nou. 2014ko azaroaren 9an Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma burutuko zela aurkeztu zenean, Òmnium Culturalek eta ANC-k "Ara és l´hora. Units per un pais nou" kanpaina abiatu zuten. Honen xedea erreferenduma bultzatu eta estatu berri baten aldeko argudioak hedatzea zen379. Hori dela eta, proiektua martxan jarri zutenean zio nagusietako bat "kanpainaren balore zein antolakuntzaren bidez eraikitzen ari ziren herri berria ordezkatzea zen" (Soler, Grinyo, 2014:13). Alde batetik, "kanpaina berritzaile bat izan behar zuen, ezin zuen aurreko mendeko kanpaina izan, gardena eta freskoa izatea beharrezkoa zen" (Ídem). Bestetik euren aburuz, "independentziaren onurak azaldu eta argudiatzea beharrezkoa zen beldurraren kanpainaren eta ziurgabetasunaren aurrean" (Boix, Calvet, Civic, 2014:24). Kanpaina "berritzailea" egiteko eta "independentziaren onurak" azaltzeko asmoarekin, ANC-k eta Òmniumek argudioak eurek zuzenean eman ordez, herritarrei galdetu zieten eraiki nahi zuten herriaren ezaugarrien inguruan. Horren bidez, independentziaren aldeko argudioei "herri baten ametsak" deitu zieten "#SioSi la impressora dels somnis d'un país" kanpainaren bidez (Ídem). Demokraziaren krisiaren aurrean "herri berria eraikitzeko
pertsona guztien nahiak entzuteko momentua"380 zela aldarrikatu nahiz zuten (Ídem). Hurrengo bi irudietan parte hartzea sustatzeko erabili euskarria ikus ditzakegu: IRUDIA 55 Com vols que sigui el teu país nou?
Iturria: (Boix, Calvet, Civic, 2014). Argudio horiek jaso, elkartu eta arloka antolatu ostean euskarri ezberdinak erabiliz zabaldu zituzten. Besteak beste, informazio panelen bidez, kanpaina autobus bat erabiliz, hedabideetako propagandaren bidez edota arloka hitzaldiak antolatuz jendarteratu zituzten mezuak (Ídem). Kanpainaren izaera dela eta, "aldarrikapen serioak, freskoagoak ziren eta umorean oinarritzen ziren argudioekin uztartu zituzten" (Ídem). Hurrengo irudietan ikus ditzakegu independentziaren alde egiteko jaso zituzten argudioak.
IRUDIA 57 Ara és l'hora: pensions i dones lliures 381 Iturria: (Boix, Calvet, Civic, 2014). Irudietan ikus daitekeen moduan, argudioen funtsa demos-state building ardatzean kokatzen da (H9). Pentsioak, eskola publikoa, patriarkatuari aurre egitea, osasun publikoa edota garraio sistema berri bat eraikitzea lirateke, besteak beste, ezarritako lehentasunak. Horretaz gain, proiektu hegemoniko berri baten eraikuntzan ezinbestekoa den mekanismo baten aktibazioa agerikoa dela nabarmendu nahiko genuke: artekaritza (McAdam, Tarrow, Tilly, 2001:142; Zubiaga, 2009:97). "Artekaritza kate" sakon baten aktibazioa garbia da: ANC eta Òmnium Culturalek jadanik sektore oso ezberdinak elkartzeko gaitasuna duten mugimendu artekariak dira. Horretaz gain "Ara és l´hora" kanpainia bera ere artekari funtzio garrantzitsua betetzen du. Bere baitan independentziaren aldeko sektoreak elkartu eta aktibatzeaz gain, zalantzak dituztenak eta desmobilizaturik daudenak aktibatzeko lana burutzen dute (Boix, Calvet, Civic, 2014:24). Horretaz gain, ekibalentzia eta diferentziaren logikaren etengabeko tentsioan (Laclau,
381 Hala ere, dinamika hauetan jendartean nagusi diren kontraesan eta zapalkuntzak ere topatzen ditugula ezin dugu ahaztu. Bi irudi hauetan ikus daitekeen moduan, "ekonomia eta pentsioei buruz" gizonezko adituek hitz egiten dute eta emakumeen askatasunari buruz emakumeek.
Mouffe, 1987; Laclau, 2005) "Feministes per la independencia", "Jubilats per la independencia" edota "Economistes per la independencia" bezalako talde ugariren agerpena ere nabaria da. Independentzia "puntu nodal" bilakatuta, beste hainbat aldarrikapen honen inguruan artikulatzen dira herri berri baten artikulazioari/eraikuntzari ateak zabalduz (Laclau, 2005). 5.5.2.2- Via Lliure a la Republica Catalana 2014ko A-9ko "prozesu parte hartzailearen" osteko giro politikoan, 2015eko irailaren 27an izaera plebiszitarioa izan behar zuten hauteskundeak deitu zituzten. Hau da, erreferendum legal adostu bat egiteko ezintasunaren aurrean independentzia bai/ez oinarri izan behar zuten hauteskunde autonomikoak deitu zituen Artur Mas buru zuen gobernuak. Independentziaren aldeko alderdiek irabaztekotan (Junts Pel Si eta CUP) estatu berri baten sorrerarako eta "deskonexiorako" programa martxan jarriko zela adierazi zuten. Horren ostean guztiz bestelako egoera bat jazo arren, testuinguru hartan independentziaren alde emandako argudioek interes berezia dute. Hori dela eta, ANC-ren gidaritzapean baina "Ara és l´horaren" aterkia mantenduz, "Via Lliure a la Republica Catalana" kanpaina abiatu zuten. 2015eko udan zehar estatu propioaren aldeko argudioak eman eta irailaren 11ko "Diada nazionala" antolatzea ziren ezarritako bi helburuak. Biak elkarturik ulertu behar dira. Alde batetik, Kataluniako Errepublikaren aldeko argudioak 10 ardatzen inguruan ezarri zituzten: lurraldeen arteko oreka, demokrazia, elkartasuna, aniztasuna, berdintasuna, berrikuntza, kultura eta hezkuntza, justizia soziala, sustengagarritasuna eta mundua. Bestetik, irailaren 11ko mobilizazioa ardatz horietan oinarriturik antolatu zuten Bartzelonako Meridiana kaletik Kataluniako Parlamenturaino. Gai bakoitzari ibilbidean zehar eremu bat eskaini zioten eta pertsona ezberdinak ere gaien arabera kokatu zituzten382. Hurrengo irudiak jarraituz mobilizazioaren metafora argia dela uste dugu: etorkizuneko errepublikaren ezaugarriak eremuka antolatu eta aldi berean herritarrak euren kokapenaren bidez eskari ezberdin horiek ordezkatuko lituzkete. Herritarrek bultzatuta gezi batek ibilbide osoa zeharkatu zuen errepublikaren ardatz guztiak ordezkatuz. Azkenik euren burujabetzaren egoitza izan beharko lukeen parlamentura ailegatzean bukatu zen ekimena. Manifestazioa geografikoki antolatzeaz gain383, sektorialki ere ordezkatuta dago, sindikalistak, gazteak, LGTBI, feministak etab. logika ekibalentzialaren bidez artikulatuz (Laclau, 2005). ANC-k, lurralde irizpideak jarraitzen dituzten taldeak (Assembleas Territorials) eta Kataluniatik kanpoko taldeak (Assembleas Exteriors) izateaz gain,
382 Ikus irudiak. 383 Irudian ikus daitekeen moduan, eskualde bakoitzak bere gunea gordeta zuen.
erabiltzen duten estrategia oso antzekoa da eta frame analisiaren diagnostikoa, pronostikoa eta motibazioa eskemarekin bat dator. Egoeraren diagnostiko bat egiten dute Espainiar Estatu matrizea kanpo eratzaile moduan erabiliz. Besteak beste, egungo egoera Espainiar Estatuaren kudeaketarekin, Konstituzio Auzitegiaren epaiekin, birzentralizazioarekin, eredu ekonomiko espekulatiboarekin edota politika publikoekin lotzen dute. Horren aurrean, pronostikoaren bidez etorkizuneko errepublikaren ezaugarriak izango liratekeenak garatzen dituzte. Azkenik, motibazioaren bidez, mobilizazioaren alde suspergarri eta emotiboena sustatu nahi dute "ilusioa edo etsipena: zuk erabaki!" edo "ongizatea ala murrizketak: zuk erabaki!" bezalako adierazpenak eginez. Via Lliuraren udako kanpainaren lehen ardatza izan zen neurrian, lurralde orekari buruz esandakoa jasoko dugu. Eremu guztietan garatu zituzten edukiak aztertzea gure helburuak gainditzen ditu. Horretaz gain, eduki horien izate sustantiboa sakonki aztertzea baino, horien artikulazioan erabilitako logika da kasu honetan gehien interesatzen zaiguna. Hori dela eta, kasu guztietan eskema eta logika bera errepikatzen dela kontuan hartuta, ardatz baten azalpenarekin nahikoa dela deritzogu.
385 Hainbatetan aipatu dugun ideian sakonduz, 2017ko urriaren osteko dinamika ez dugu aintzat hartuko. Kasu honetan, 2017ko abenduko hauteskundeek ere, errepresioaren eta 155. artikuluaren dinamikaren baitan kokatu ziren neurrian, ez dizkigute kualitatiboki azken urteetako hegemonia independentistaren eraikuntzaren azterketarako euskarri egokienak eskaintzen. 386 2016ko uztailean CDC alderdia desagertu eta PdeCat sortu zuten bere ordez. 387 Unió Democràtica de Catalunya-tik banatutako sektore independentistak osatu alderdia. 388 PSC-tik banatutako Nova Esquerra Catalana eta Moviment Catalunyak osatu zuten alderdia. 389 Programa politikoan garatuago aurkezten dituzten ideien sintesia litrateke "Arguments Pel Si".
5.5.3- Markogintza independentista Aurreko atalean eragileek adierazitakoa zuzenean jaso dugu maila deskriptiboa hobetsiz. Independentziaren aldeko argudioak demos/state building ardatzean kokatzen direla ikusi dugu "estatu propioa" "demokratizazio propioaren" sinonimo bihurtuz. Atal honetan argudio horiek markogintzan ohikoak diren diagnostikoa, pronostikoa motibazioa ardatzen inguruan antolatuko ditugu. Aurreko ataleko argudioez gain, momentu zehatzetan mugimendu independentistaren ordezkariek egindako hainbat adierazpen ere jasoko ditugu. Hurrengo irudian jasotzen dugun moduan harreman zuzena dago aipatu markoen eta hegemonia berri baten artikulazioaren artean. Zehatzago, Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoriaren artean eta marko analisiaren artean aldamenekotasun eta osagarritasun harreman bat dago (Errejón, 2011:263). Lehenengoak hegemonikoak izateko lehiatzen diren identitate politikoen eraikuntza azaltzen duen bitartean, bigarrenak honen sorreran erabiltzen diren mekanismo zehatzak azaltzen ditu (Ídem.) Osagarriak diren pausoak emango ditugun neurrian, lehenik eta behin markogintza independentista aztertuko dugu ostean hegemonia berria eta artikulazio populista txertatzeko.
Iturria: egileak egina.
1- Diagnostikoa: Esan bezala diagnostikoaren bidez arazo bat identifikatu eta egoera bidegabetzat jotzen da. A- Arazoa: Ahalmen politikorik ez/Estatu egituren falta/Burujabetza demokratikorik ez. Kataluniako independentismoaren diagnostikoa kontuan hartuta zein da arazoa? Kataluniako herritarren borondatearen arabera gobernatzeko ahalmen politikoa falta zaiela da arazoaren funtsa. Horren ondorioz, euren birsortze demokratikoan ezinbestekoak diren ahalmenak euren kontroletik at leudeke: Espainiar Estatuaren392 eskuetan. Funtsezko planteamendu horretatik abiatuta, eremuz eremu, gabeziek euren berezitasunak izango dituzte. Adibidez, ANC-ren "lurralde orekaren" inguruko irakurketan ikusi bezala (Què tenim), ahalmen politikorik ez izateak Espainiar ereduaren ezaugarriak nagusitzea dakar: Kyotoko protokoloa ez betetzeagatik isunak ordaintzea; higiezinen eta espekulatzaileen mesedetara dagoen eredu ekonomikoa nagusitzea; sektore produktiboa sustatu ordez dirulaguntzak era irrazionalean banatzea; fracking-a sustatzea; egunerokotasunean ezinbestekoa den tren zerbitzurik ez izatea etab. CUP-ek ere burujabetza demokratikorik ez izateak, "politikagintzan, energian, elikaduran, hirigintzan, osasungintzan edota irakaskuntzan" erabakitzeko ahalmenik ez izatea eragiten duela adierazten du (CUP-Crida Constituent, 2015:3). Eremu oso ezberdinetan asetu gabeko eskariak ugaritzen dira: trenen funtzionamendu txarra, ikasteko beken gutxitzea, osasun arloko murrizketak... Gainera, krisi ekonomiko eta sozial larri baten testuinguruan gabezia hauek handitu besterik ez dira egiten. Independentismoaren jarduera estrategikoaren ondorioz, ANC-ren sektorialen kasua paradgimatikoa da, eremu horietan Espainiar Estatuarekiko "dependentziak" sortzen dituen gabeziak salatzen dituzte393. Ez ditugu sakonki aztertuko baina diskurtsoaren logika kasu guztietan berdina da: ahalmen politikoa ez izatearen ondorioz Espainiar erabakien "menpe" bizitzea.
B- Bidegabekeria: Espainiar Estatuak ez du katalanen autogobernu borondatea onartzen/ inbertsio falta/ birzentralizazioen bidez eskumenak murrizten ditu/ katalanen hitza errespetatzeko galdeketa ez du onartzen/ hautestontziak jartzeagatik herritarrak epaitzen ditu. Arazoa gobernatzeko ahalmen politikoa ez izatea baldin bada, bidegabekeriak, horren ondorioz sortzen diren hamaika egoera lirateke. Honen adibide paradigmatikoa Estatut-aren aurkako epaia da. Zerga eskumen osorik ez izateak sortzen duen defizit fiskalak ere zentraltasun handia izan du azken urteetan. "Espoli Fiscal" moduan ezagutu denaren arabera, Kataluniak ekoiztutako aberastasunaren ehuneko handi bat ez da Kataluniara itzultzen394 eta horren ondorioz hainbat zerbitzu sozial finantzaziorik gabe geratzen dira. Honen baitan, Junts Pel Síren dokumentuetan ikusi dugun moduan, osasun arloan ematen diren murrizketak, Kataluniako ikasleen kopurua %17koa izatea eta beken %8a bakarrik jasotzea edota azpiegituretan bizi duten inbertsio gabezia lirateke adibide batzuk. Azpiegiturei dagokienez egindako kritikak ugariak izan diren arren, trenbideen kasua izan da azken hamarkadan esanguratsuena. 2007an Plataforma Pel Dret a Decidirrek "Som una nació i diem prou! Tenim el dret a decidir sobre les nostres infraestructures" manifestazio jendetsua antolatu zuenetik, erabakitze eskubidearekin eta independentziarekin lerrokatutako markoa izan da independentismoaren eragin eremuak hedatuz395 (Snow et.al, 1986:472-473; (Vilaregut, 2012:264-265). Junts Pel Sí-ren kartelean ikusi moduan, Espainiak "hegazkinik gabeko aireportuak edo bidaiaririk gabeko AVE-ak" eraikitzen dituen bitartean Katalunian Rodalies396 bezalako tren zerbitzuek finantziazio falta handia dutela salatzen dute. Horretaz gain, arestian ikusi bezala, autonomiaren kudeaketan deszentralizazio eta birzentralizazioaren arteko talka etengabea izan da. Birzentralizazio prozesuen nagusitasunak, honen aurkako erantzun ugari sortu ditu, horien artean "La deslealtad del Estado respecto a Catalunya" txostena397. Honen baitan hiru alor ezberdintzen dituzte: 1- hizkuntza, hezkuntza, kultura eta balio demokratikoei dagokiona; 2- aldebiko erlazioen etena, eskumenen transferentzia falta, Konstituzio Auzitegiaren epaien ez betetzea eta Generalitataren departamendu ezberdinek gastu gehiago jasateak dakartzan ondorioak
jasaten dituena; 3- azkenik Kataluniarekin sorturiko zorrak leudeke, "defizit fiskala" izanik garrantzitsuena. Eremu guzti horietan Espainiar Estatuaren jarreraren izaera bidegabea salatzen dute. Hala ere, 2009. urtean herri galdeketak hasi zirenetik, Kataluniako independentziari buruzko erreferenduma izan da eztabaida politikoa artikulatu duen gai nagusietako bat. Erabakitze eskubidearen hedatzearen ondorioz, tradizionalki independentisten eskaria zena hegemoniko bihurtu da. Zentzu horretan, CEO-ren 2017ko 2. olatuko barometroaren arabera398, herritarren %71.4399 erreferenduma egitearen aldekoa da (CEO, 2017:3). Hori dela eta, bere ukapena Espainiar Estatua kanpo eratzaile moduan finkatzea eta demokraziaren aurkako bidegabekeria moduan artikulatzea ahalbidetu du. Honen inguruan pizten den polarizazioak independentziaren aldeko zein kontrako posizio garbiak indartu eta erdibidean kokatzen direnak ahultzen ditu. 2014ko azaroaren 9-a eta 2017ko urriaren 1-a dira inflexio puntu garrantzitsuenak. Honen inguruan sortu diren talken ondorioz, zenbait autoritate eta ordezkari publikoren aurkako atxiloketak eta epaiketak egon dira bidegabekeria markoa areagotuz. Adierazgarriak dira zentzu horretan Òmniumeko presidentea den Jordi Cruixarten adierazpenak Kataluniako Parlamentuko kideen epaiketen aurrean: "Un estat incapaç de jutjar el franquisme es veu valent per portar als tribunals els nostres representants. Ni un pas enrere" (Cruixart, 2017)400 1- Pronostikoa: Pronostikoaren bidez, indentifikatutako arazoari irtenbidea bilatzen zaio. Arazoa konpontzeko aurrera eraman behar diren taktikak ezartzeaz gain prozesu horren protagonistak ere zehaztuko dira. Kataluniako independentismoaren kasuan, posizio ideologikoen arabera pronostikoak ezberdinak izan arren komunean izango dutena hurrengoa da: egungo arazoei aurre egiteko Estatu propioa izatearen beharra. A- Dimentsio irabazlea: Estatu propioa, demokratizazio prozesu katalana garatzeko ezinbestekoa den tresna da. Ikusi dugun moduan, eremuz eremu Estatu propioaren aldeko argudioak garatzen dituzte. Estatu egituren bidez gaur egun ez dituzten ahalmen politikoak eskuratu nahi dituzte demos katalana bere gobernu sozioekonomikoan barneratzeko xedearekin. Hortaz, Estatua izatea ongizate soziala hobetzearen sinonimo bihurtzen da.401
Estatu independentea bai/ez402 oinarri duen erreferenduma burutzea da hori lortzeko "hipotesi estrategikoa" (Bensaid, 2013). Azken urteetan hegemoniko bihurtu den erabakitzeko eskubidea, "demosa" oinarri duen autodeterminazioaren gaurkotze moduan403 ulertu behar da (López, 2015; Nikolas, Zubiaga, Oiarbide, Urrutia, 2016). Honek, Espainian hegemonikoa den estatu proiektuarekin talka zuzena eragiten du polarizazioa areagotuz eta "jarrera argiak404" galdatzen dituen eremu politikoaren sinplifikazioa sustatuz. Diskurtsiboki, erabakitze eskubidearen aurka egotea demokraziaren aurka lerrokatzea eragiten du mugaren ezarpena erraztuz. B- Mugaren ezarpena. espainiar elite zentralistak/ Kataluniako herri demokratikoa. Kataluniako gobernu demokratikoa oztopatzen duten elite zentralisten (buruzagi politikoak, Konstituzio Auzitegia, mass media etab.) eta herri Katalanaren artean muga politiko bat eraikitzen dute independentista katalanek. Espainiar Estatua kanpo eratzaile moduan erabilita "gu" berri bat artikulatzen dute. Honek garrantzia berezia izango du ostean aztertuko dugun artikulazio populista ulertzeko. Ezarritako muga eremuz eremu eta testuinguru politikoaren arabera finkoagoa edo lausoagoa izan daiteke. Azken hamarkadetako dinamika politikoaz gain, 2011. urtetik aurrera Mariano Rajoy buru duen PP-ren gobernuak izandako jarrerak, kanpo eratzaile hori era argiago batean finkatzea erraztu du. Bestalde, jada adierazi dugun moduan polarizazio testuinguruetan haustura dikotomiko bat sortzen da eragile politikoak mugaren alde batean edo bestean kokatzera behartuz. Azken urteetan independentzia bai/ez haustura Kataluniako eremu politikoa ordenatzeko funtsezkoa izan bada ere, erabakitzeko eskubidea bai/ez izan da eztabaida politikoan gatazkatsuena. Katalunian baiezkoa hegemonikoa den bitartean, Espainiar Estatu proiektu hegemonikoarekin talka
zuzena eragiten du gatazka sustatuz eta mugaren ezarpenean espainiar elite zentralistak/ Kataluniako herri demokratikoa haustura erraztuz. C- Izendapena: Erabaki nahi duen "herri katalana". Izendapenaren bidez, ez da aldez aurretik existitzen den errealitate bat deskribatzen. Artikulazio populistan ikusiko dugun moduan, prozesu honi esker aldi berean identitate berri bat eraikitzen da. Hau da, bere etorkizuna era askean erabaki nahi duen herri katalana izendatzen da honen bidez aldi berean "identitate independentista" berri bat eraikiz. Honen baitan bere burua ordezkaturik ikusten duten sektore sozial anitzak artikulatzen dira: langileak, klase ertainak, burgesia txikia, feministak, sindikalistak, CUP-eko, ERC-ko zein PdeCat-eko jarraitzaileak,405 PSC-ko kide ohiak, urteetan Espainiar federalismoa defendatu dutenak etab. Izendapen prozesu horretan, adierazle hutsek garrantzia berezia hartzen dute. Independentistek, "erabakitzeko eskubidea" eta "demokraziarekin" batera, "Katalunia", "herri katalana", "Estatu propioa" edota "Errepublika Katalana" bezalako adierazleak erabiltzen dituzte hegemonikoa izan nahi duen osotasun bat artikulatzeko. Herritar guztiei zuzendu arren, independentziaren alde dagoen "herri katalanak" ez du nazio katalana bere osotasunean ordezkatzen. Aurretiaz406 adierazi bezala, operazio hegemonikoaren gakoa horretan datza: osotasuna ordezkatu nahi duen parteak, bere burua osotasun horren ordezkari moduan aurkezten du (Laclau, 1998: 83). Eraikitzen den identitate horren bidez, dimentsio irabazlea (estatu propioa lortzea) osotasuna ordezkatu nahi duen partikularra litzateke (Apaolaza, 2012; 2015; Errejón, 2011:446). Hegemonikoa izan nahi duen plebs- a (partea) bere burua populus (osotasun) zilegi moduan identifikatzen hasiko da eskariak betetzen ez dituen "botere zentralista" kanpo eratzaile gisa erabiliz407 (Laclau, 2005:113). 2- Motibazioa: Honen bidez, mobilizazioaren arrakastarako sinboloak, pizgarriak eta espektatibak eskaintzen dira. Iñigo Errejonek bere doktorego tesian motibazio markoaren baitan 3 dimentsio ezberdintzen ditu: 1) Muga politikoaren moralizazioa; 2) iraganaren interpretazio mitikoa eta 3) konponbide baten proposamena (2011, 320-325). Pròces
408 Partsimonia informatiboagatik, ANC-k edo bere ordezkariek egindako adierazpenak bakarrik jasoko ditugu estatu propioaren aldeko mugimenduaren aniztasuna gehien ordezkatzen duen mugimendua delako. 409 Momentu horretan ANC-ko bozeramailea zen.
izatetik egonkortasun bat duen "posizio gerra" batean kokatzera igarotzen dira412 (Laclau, 2005:117). Bestetik, "herriak" (kate ekibalentzialak) bere mugimenduzko413 lege estrategiko propioak ditu eta zenbait eskaera partikularretan dauden eduki batzuk sakrifikatu ditzake.414 Katalunian aurreko baldintza guztiak identifika ditzakegu. Estatu propioa bai/ez banaketa dikotomiko eta antagonikoarekin batera erabakitze eskubidea eta erreferendumaren ukapenaren ondorioz erreferenduma bai/ez haustura nagusitu da. Prozesu horretan, Espainiar Gobernua/Estatua kanpo eratzaile gisa egonkortu da. Urteetan nagusi izan den autonomismoaren ordena sozialaren hausturarekin batera marko sinbolikoen aldaketa bat egon da hegemonikoa zen aukera autonomiko/federalaren itxaropena apalduz eta independentzia aukera egingarri moduan aurkeztuz (Requejo, 2017:30) Bestalde, azken urteetan krisi sakon baten testuinguruan eta birzentralizazio prozesuaren areagotze prozesuaren ondorioz ase gabeko eskarien metaketa ugaritu baino ez da egin415. Krisiaren kudeaketa neoliberala oinarri zuten PSOE, PP eta CIU-ren austeritate politikek ase gabeko eskariak ugaritzea eragin zuten. Hala ere, Generalitat-aren eskumen faltak eta birzentralizazio prozesuak, eskarien arteko lotura ekibalentziala ahalbidetzeaz gain, estatu zentrala kanpo eratzaile gisa irudikatzea erraztu dute. Testuinguru horretan, eragile independentisten jarduera estrategikoaren ondorioz, "estatu propioa izatea" beste eskaera guztiak ordezkatzeko gaitasuna izan dezake "artikulazio populista independentista" berri bat ahalbidetuz. 2006tik 2012ra doan lehen fase batean erabakitze eskubidearen aldeko mobilizazio eta aldarrikapenek honen aldeko hegemonia berri bat artikulatu zuten (Vilaregut, 2012a). Bestetik, 2012ko irailaren 11tik aurrera416, independentzia oinarri duen identitate politiko berri baten artikulazioa egon da. Nola burutu da? Lehenik eta behin "izendapenak" duen rol eratzailea azpimarratu behar da. Hau da, ez da aldez aurretik existitzen den errealitate bat deskribatzen, izendapenaren bidez identitate politiko berri bat eratzen da. Hori gerta dadin, izenak bete gabeko eskariekiko erakarpen gaitasun bat izan beharko du. Hori lortze aldera, egokia den adierazle huts batek
412 Honen bidez, epe motzean desagertzeko arriskua zuen eskaera batek kate baten baitan egonkortasuna lortzen du. 413 Gramscik garaturiko "posizio gerra" eta "mugimendu gerra" aplikatzen ditu Laclauk. Gramsciren definizioa ikusteko beste batzuen artean Sacristanek egindako bilduma egokia da (2010:292). 414 Hau are nabariagoa da hurrengoa kontuan hartuz: eskari bakoitzak bata bestearekiko duen lotura kate ekibalentziaren bidez mantentzen du. Hau eraikuntza diskurtsibo kontingente bat da eta ez aldez aurretik ezarritako batasun baten ondorioa beraz edozein momentutan aldatu liteke. 415 Guztien artean sinbolikoena urteetan nagusitu den "hirugarren bidea" ordezkatzen zuen Estatut-aren porrota den arren, egunerokotasunari loturiko "gai sozialek" pizten duten sumina ere aintzat hartu behar da. 416 2012ko irailaren 11, aldez aurretik hasitako prozesuaren inflexio puntu sinbolikoa da.
ordezkatuko du. Prozesu horretan lau elementu417 izan beharko ditugu kontuan (Laclau, 2005:135-39): - Adierazle hutsa: ez du aldez aurretik guztiz definiturik dagoen edukirik. Lehia politiko diskurtsiboaren bitartez eduki zehatz batek behin behinekoz betetzeko ahalmena izango du. Errepublika Katalana, Estatu Propioa, Katalunia edo Demokrazia identitate politiko independentistaren artikulazioan etengabe erabili diren adierazle hutsak dira. - Adierazle flotagarriak: adierazle hauek kate ekibalentzialean guztiz finkatzea ezinezkoa da eta operazio hegemonikoaren gaitasunaren arabera eremu batera edo bestera mugituko dira. Adibidez, independentziaren aldekoek "erabakitzeko eskubidea" euren artikulazioan erabili duten neurri berean, Catalunya En Comú- k eta Podemosek ordezkatzen duten espazio politikoak "Espainian aldaketa soziala" egikaritzeko euren ekibalentzia kate alternatiboan artikulatzen saiatu dira. Adierazle flotagarriak jendartean dauden eskari anitzek osatzen duten neurrian amaigabeak dira eta horren ondorioz ezinezkoa da guztiak jasotzea. Aurretiaz landu dugun dokumentazioa kontuan hartuta adibide batzuk emango ditugu: erabakitzeko eskubidea, zerbitzu publikoen defentsa, Rodalies eta beste garraio azpiegituren hobekuntza, feminismoa, lanaren banaketa, lurralde antolaketa egokia etab. - Point de capiton/puntu nodala: Adierazle flotagarriak ekibalentzia katean finkatu eta lotu egiten ditu. Erabakitzeko eskubidea eta Errepublika Katalanaren aldarrikapena izan dira azken urteetan beste eskaerak norabide berean finkatu eta lotu dituztenak. Partikularra eta unibertsalaren arteko artikulazioa: parte batek osotasuna ordezkatzeko duen gaitasunari egiten dio erreferentzia. Arestian aipatu moduan independentziaren aldekoek "El poble de Catalunya"418 esaten dutenean herri osoa ordezkatzen ez duten arren, ordezkatuko balute moduan jokatzen dute. Hurrengo irudietan orain arte aipaturikoa era grafikoan jasoko dugu. Errepublika Katalana edo estatu propioa lortzea jendartean egon daitezkeen eskaeretatik bakarra baino ez da. Kontrara jendartean ase gabeko eskaera ugari daude. Procès moduan ezagutzen den liskarraldian, ase gabeko eskaera horiek (Rodaliesen hobekuntza, zerbitzu publikoen defentsa, lurralde oreka etab.) euren izatearen parte bat galdu dute baina besteekin era ekibalentzialean harremanetan jarri dira "Errepublika Katalanaren" alde egoteak elkartu
Iturria: egileak egina Laclau,2005: 164-n oinarritua.
Aurkeztutako eredua oso konplexua den errealitate bat deskribatzeko sinpleegia izan daitekeen arren, hegemonia independentista berriaren zutabeak jasotzen dituela deritzogu. Aurretiaz plazaratu galdera berreskuratuz: zer elkartzen ditu CUP, Junts Pel Sí (ERC-PdeCat) eta beste eragile politikoak? Estatu propioa lortzea komunean izateaz gain, polarizazioak, antagonismoak eta kanpo eratzaile komuna izateak proiektu politiko ezberdinak elkartzea errazten du. Horrekin batera prozesu hauetan ohikoa den anbiguotasun mailaren ondorioz, PdeCaten "Mediterraneoko Danimarka", ERC-ren "Errepublika soziala" eta CUP-en "independentzia dena aldatzeko" proposamenen artean "konbergentzia diskurtsibo" bat ematen da419 (Vasilachis de Gialdino, 2007:162). Essexeko Eskolaren printzipio teorikoak aztertzean ikusi dugun moduan, "desplazamendu" bat egongo da aldarrikapen baten esanahia beste batera transmititzen denean. Desplazamendua egoteko beharrezkoa izango da aldarrikapenen artean "aldamenekotasun420" bat sortzea. "Kondentsazioa" aldiz esanahi ezberdinak aldarrikapen batean bat egiten dutenean egongo da. Desplazamendua, metonimiarekin lotzen du Laclauk. Kasu honetan burutu den mugimendua oraindik ere begi bistakoa izango litzateke (Laclau, 2003:2). Kondentsazioa bestalde, metaforarekin erlazionatzen du eta hemen aldiz ikusgaitasun hori galtzeko joera legoke. Ideia abstraktu horiek kasu zehatzean aplikatuz, aktore independentistek euren jarduera estrategikoaren bidez, banaturik dauden borroka ezberdinen arteko aldamenekotasuna sustazen dutela uste dugu. Horren ondorioz, azken urteetan, jendarteko sektore zabalentzat Kataluniako Errepublika demokratizazioan sakontzearen metafora bihurtu dela esan dezakegu.
419 Euren artean ezberdintasunak eta lehia mantendu arren (Mas-en inbestiduraren ingurukoak argienak izanik) kate ekibalentzialaren baitan elkarrekin independentziaren alde lerrokatzen dira. Terminologia klasikoa berreskuratuz, Mao-k liburu gorrian aipatu "herriaren barneko kontraesanen" adibide bat litzateke. 420 Contigüidad.
Iturria: egileak egina. Hala ere, ezin da hegemonia independentista berria ulertu erabakitzeko eskubidearen aldeko hegemonia kontuan hartu gabe. PSC-k421, Ciutadansek eta PP-k galdeketa egitearen aurkako jarrera izan duten bitartean, Catalunya en Comúk, Catalunya Sí Que Es Pot eta Podemek ordezkatutako espazio politikoak erabakitze eskubidearen aldeko jarrera mantendu du. Honen bidez, independentziaren alde egon daitezkeen sektore batzuen lerrokatze alternatiboa lortu dute422. "Espainiar Errepublika Plurinazionalean" legokeen "Errepublika Katalana" litzateke espazio honen estatu proiektuaren ardatza (Catalunya en Comú, 2017:55). Erabakitzeko Eskubidea puntu nodal hartuta, independentziaren alde guztiz finkaturik ez dauden sektore eta "eskaera flotagarriak" (demokrazian sakontzea, ustelkeriaren aurka jotzea, PP-ren gobernuen politikei aurre egitea etab.) Espainiar Errepublika Plurinazionalean oinarrituriko artikulazio hegemoniko berri batean finkatzeko gaitasuna izan dezakete. Honek Bartzelona eta bere inguruko herrietan (historikoki PSC-ren eragin eremukoak) arrakasta berezia izan du.
421 PSC-k 2012ko hauteskunde autonomikoetako programan independentziari buruzko galdeketa adostu bat defendatu zuen arren ostean honen inguruko jarrera aldatu eta 2015eko hauteskundeetako programatik kendu zuen. Horretaz gain 2017ko Urriaren 1eko galdeketaren aurkako jarrera izan zuten. 422 2015 eta 2016ko Espainiar Hauteskunde Orokorretan Podemosek Katalunian lorturiko emaitza onak honen adierazle bat izan daitezke. KONTIGUITATEA (aldamenekotasuna) DESPLAZAMENDUA METONIMIA ANALOGIA METAFORA KONDENTSAZIOA IRUDIA 66 Errepublika demokraziaren metafora
Iturria: egileak egina. Hala ere, polarizazioaren ondorioz eta 2016tik aurrera Espainiar Estatu mahaian Podemosek gidatutako aldaketa politikoaren ideia ahultzearekin batera, erdibideko operazio hau ahuldu egin da. Urriaren 1eko erreferendumak, independentzia deklarazioak eta ostean sortu den testuinguru politikoak, erdibideko hipotesi hau are gehiago ahuldu du. Azkenik, polarizazio testuinguru batean eta PSC eta PP-ren higaduraren ondorioz, Ciutadansek Espainiar batasuna era irmo batean defendatzen duen proiektua artikulatzeaz gain, politika berriaren aldarrikapenarekin loturiko adierazleak (ustelkeriaren aurkako jarrera, aldaketaren gobernua etab.) artikulatu ditu. Horren ondorioz, 2015eko irailaren 27ko hauteskunde plebiszitarioetan Espainiar batasunaren proiektua hegemonizatzea lortu zuen Parlament-eko bigarren indar bihurtuz eta 2017ko abenduaren 21eko hauteskundeetan lehen indarra izatea lortuz. Bere posizioa, Podemosen espazioaren ibilbidearen kontrako noranzkoa hartu duela esan dezakegu. Urriaren 1etik aurrera piztu den polarizazioak, Ciutadansen diskurtsoaren dimentsiorik irmoenak are gehiago indartu ditu. Orain arte esandakoa Paola Lo Cascioren aipu honetan laburtzen dela uste dugu: ESPAINIA PLURINAZIONAL/FEDERALA ERREPUBLIKA KATALANA E1
sustatutako demokraziaren pribatizazioaren ondorioz, bere izaera subalternoa areagotu eta honi aurre egin nahi zioten burujabetza eskaerak piztu zirela ikusiko dugu. Britainia Handia eta Eskoziaren artean gaur egunera arte iraun duen hausturarekin batera, artikulazio hegemoniko berriaren garrantzia azpimarratuko dugu. Devolution prozesua tentsio horien ondorioa litzateke. 3. Azkenik, gaur egungo Britainiar estatuaren krisi organikoaren dimentsio garrantzitsuenak aztertuko ditugu. Gure aburuz, Thatcherismoaren garaian ezarritako momentu egituratzailearen kontraesan eta tentsioen kondentsazioaren adierazlea da. Brexit-a eta Eskoziar independentzia prozesua, krisi organiko horren ondorio eta sustatzaile dira aldi berean.
2- Post-fordismoa, krisi organikoa eta Thatcherismoa Thatcherismoa, 70. hamarkadan Britainiar Estatuaren krisi organikoaren baitan ulertu beharreko fenomeno politikoa da. Honen inguruan irakurketa anitzak burutu diren arren, gure ikuspegi teorikotik hurbil dauden bi korrontek burutu zuten "Hall-Jessop" eztabaidaren ondorioak jasoko ditugu. Stuart Hall eta "Cultural Studies" taldeak Thatcherismoaren irakurketa diskurtsibo eta ideologikorako joera izan zuen bitartean (1979; 1987; 1988), Jessopek buru zuen taldeak ekonomia politikoa eta estatuaren teoriaren ekarpenak baliatu zituzten bere azterketarako (Jessop et al. 1985). Gallasen aburuz, biek ala biek ekarpen bateragarriak egin zituzten neurrian euren arteko sintesiak eskaintzen digu argazkirik aberatsena (2016:21). Lehenik eta behin azken hauen ekarpena jasoko dugu ostean ikuspegi "diskurtsiboena" txertatzeko. Hasteko, Britainia Handian "Flawed Fordism" moduan ezagutu den ereduaren nagusitasuna aipatu beharra dago (Jessop, 1989:270). Horren ondorioz, masa produkzioan, soldata altuetan eta masa kontsumoan oinarrituriko zirkulu birtuoso fordistak gabezia sakonak zituen beste herriekin alderatuta (Jessop, 1989:270). Produktibitatea herri kapitalista aberatsetan baino gutxiago hazi zen, soldataren erregulazio fordista akastuna zen eta masa kontsumoa eskaeraren kudeaketaren bidez eta soldata sozialaren bidez sustatu ziren (ídem.). Hori dela eta, metaketa estrategia Keynesiarra eta esku hartzean oinarritutako estatu proiektua sustatu arren, ez zen gai izan XIX. mende amaieratik lehiakortasun arazoak zituen Britainiar oinarri industriala zaharberritzeko ezta estrategia korporatibista egokia aurrera eramateko (Gallas, 2016:76). Gerra osteko adostasunak enplegu betea eta ongizate unibertsala sustatzeaz gain, nazioarteko egoera lagungarriak gabezia hauen ondorioak estaltzen lagundu zuen (Jessop, 1989:270). Hala ere, 1960. hamarkadan jadanik arazoak nabariak ziren. Epe luzeko ondorioei erreparatuta, produktibitate eskasak, inflazioak eta desindustrializazio progresiborako joerak, ordainketa balantzan etengabeko arazoak sortu zituen (ídem).
Petrolioaren krisiak gabezia hauen eragina areagotu zuen eta ostean ikusiko dugun moduan, Thatcherismoak sustatu zituen politika deflazionistek desindustrializazio prozesua sakondu eta inportazioen sarrera sustatu zuen (ídem). Gabeziak gabezi, menderakuntza eta ahalduntzerako ezinbestekoak diren mekanismo diziplinario eta biopolitikoen hedapen eta publifikazioa handia bizi izan zuen garaia izan zen (Goikoetxea, 2017:83-88). 1942an aurkeztu Beveridge txostena jarraituz, gerra osteko ongizatearen ardatz ziren National Health System eta National Insurance sortu ziren (beste neurrien artean). Hasieran desmerkantilizazio maila altua sustatu arren, hurrengo urteetan ez zen sakondu beraz eredu sozialdemokratatik aldendu eta Sping Andersen banaketaren arabera eredu liberalera jo zuen (McEwen, 2006:57). Desfamiliarizazio maila bestalde baxua zen eta sustatzen ziren politika gehienak ideologia patriarkala oso errotuta zuten (Paterson, 1994:106). Hala ere, Nicola McEwenek egindako azterketak era argian lotzen ditu ongizatearen garapena, Britainiar nazio sentimenduaren hazkundea, erakunde publiko britainiarraren zilegitasuna eta nazionalismo periferikoen ahultasuna (2006). Ostean ikusiko dugun moduan, 80. hamarkadatik aurrera kontrako norabidea hartu ostean kontrako ondorioak eragin zituzten. Esandakoak esanda, krisi organikoaren elementuak nabariak ziren (Gramsci, 1999:450451). Hasteko, Britainiar Estatuan ordezkaritza krisiak izaera bikoitza zuen: parlamentarismoaren krisiaz gain langilegoa eta enpresariak ordezkatzeko xedea zuen eredu korporatibista ere krisian zegoen (Jessop et.al. 1984:45). Parte hartze demokratikorako bide nagusien ahulezia horrek, Estatuaren zilegitasun krisia areagotzea besterik ez zuen eragin (ídem.). Barneratze instituzionalaren krisia estatuak politika koherenteak artikulatzeko zuen gaitasun faltak eragin zuen neurri handi batean (Jessop, 1989:271). Horretaz gain, Irlandako gatazkaz harago, lehen aldiz batasun nazionala kolokan jar zezakeen Eskoziako independentismoaren loraldia ere 1967-1979 testuinguruan eman zen (Hassan, 2009:1). Botere blokearen krisia ere nabaria zen. Kapital industrialak zituen egiturazko arazoez gain, sustatu ziren erreformek finantza kapitalak aurretiaz "merkatu hierarkian" zuen nagusitasuna areagotu zuen. "City-aren" epe motzeko interesak hobesteaz gain, luzera begira honek kapital industrialaren berreskurapenean zuen interes faltak, desindustrializazioa prozesuan eragin zuen (Gallas, 2016:76-77). Bestalde, gerra osteko sistemaren oinarri ziren Alderdi Laborista eta Alderdi Kontserbadorearen sektore moderatu eta aurrerakoienak ere krisian zeuden (Hall, 1979:16). Laboristek zailtasunak zituzten aldi berean krisiaren kudeaketa burutu behar zuen gobernu alderdia eta langile klasearen interesak defendatzen dituen alderdia izateko (ídem.). Bestetik, Kontserbadoreen buru zen Edward Heathen "sozialismoa" eta "estatu kolektibismoa"
gogor kritikatzen zuen diskurtsoaren bidez, Margaret Thatcherren eskuin erradikalak Toryen kongresua irabazi zuen 1975ean (ídem.). Estatuaren interbentzio mekanismoak ere krisiaren ondorioz mugaturik geratu ziren. Erakunde korporatibisten gabeziaren eraginez, fordismoak galdatzen zuen kapital eta lanaren arteko koordinazioa oso akastuna zen eta ez zegoen soldata eta etekinen arteko orekarik (Gallas, 2016:76). Hazkunde mugatuak eta soldaten igoerak etekinen murrizketa eragin zuen. Honi aurre egiteko prezioak igo zituzten inflazioa sustatuz eta soldaten igoera erreala ezer ezean utziz. Honek, maila makroekonomikoan estagnazioa eragin zuen. Horretaz gain, gobernu laboristak enplegu osoko politikak alde batera utzi zituen eta langabezia hasi zen. Testuinguru horietan ohikoa den moduan, krisiari aurre egiteko baliabideak gero eta urriagoak ziren bitartean krisiaren ondorioei aurre egiteko beharrak handitu ziren (gastu sozialaren bidez), krisi fisko finantzaria eraginez (Jessop, 2015b:71). Baldintza horietan 70. hamarkadan sistema politikoarekiko sumina handitzearekin batera klase borroka areagotu zen. 1978-1979 artean Winter of Discontent moduan ezagutzen dena izan zen inflexio puntua. Krisi sakon horren adierazle izateaz gain, Estatu Britainiarren eraldaketarako interbentzio estrategikoaren unea ere izan zen, Thatcherismoaren hasieraren inflexio puntua (Hay,1996: 253). Krisi horren eraikuntza diskurtsiboan lortutako arrakasta ezinbestekoa izan zen Thatcherismoaren hegemonia berria eta estatu proiektu neoliberala sustatzeko (Ibidem: 255). Horren ostean, 1979ko maiatzean Hauteskunde Orokorrak irabazi zituen garai berri bati hasiera emanez. Zer da Thatcherismoa? Zein izan zen Britainiar politikan izan zuen eragina? Zein da zehazki Eskoziako burujabetza eskaeretan izan zuen eragina? Galdera sakon hauen inguruan lan ugari garatu dira beraz aipu batzuk besterik ez ditugu egingo. Bere definiziorik orokorrenean, Thatcherismoa lidergo karismatiko baten bidez gidaturiko establishment-aren berrantolaketa bat izan zen (Gramsci, 1999:451; Jessop, 2016:133). Aurreko hamarkadetan ez bezala, langile erresistentzia ez zen nahikoa izan beraz 1940tik botere blokeak burutu zuen lehen ofentsiba arrakastatsua izan zen (Gallas,2016:62). Koiuntura aldaketaz harago, 78ko erregimenarekin adierazi dugun moduan, testuinguru horretan gaur egunera arte indarrean dagoen formazio sozialaren ezaugarriak baldintzatu duen momentu estrukturala ezarri zen (Jessop, 1982:253). Bere definiziorik orokorrenean, neoliberalismo Britainiarra era erlatiboki koherentean euren artean indartzen diren politika multzoa litzateke (Jessop, 2016: 135). Zehazki, "neoliberal regime of condensation" moduan ezagutzen denari buruz ari gara (Gallas, 2016:63). Horretaz gain, mundu mailan demokraziaren pribatizazioari eta desdemokratizazioari ateak zabaldu zizkion garaiaren bultzatzaile garrantzitsua da (Goikoetxea, 2017). Thatcherismoak, metaketa estrategia eta estatu proiektu neoliberalaren artikulazio berritzaile bat burutu zuen. Alde batetik, politika monetarista eta fiskalei lehentasuna
eman zieten politika industriala alboratuz (Gallas, 2016:63). Horren bidez, botere blokearen baitan jadanik finantza sektoreak zuen gailentasuna areagotu zen frakzio industriala are gehiago ahulduz (ídem.). Bestetik, merkatu librearen aldeko hautuaren ondorioz, Britainiar lehiakortasuna pribatizazioen eta finantzen liberalizazioaren bidez sustatzea zuen xede. Honen lehengai ideologikoa, elite txiki baten aurka zuzentzen zen "herri kapitalismoaren"557 eta "jabetza demokraziaren" defentsa zen. Jabetza pribatua eta lehiakortasuna jendartearen eremu guztietatik hedatzea da bere xedea, beraz, gubernamentalitate neoliberalaren printzipioekin bete betean lotzen da (Lemke, 2002; Foucault, 2008; Read, 2009; Cotoi, 2011; Stetcher 2015). Etxebizitzaren jabetza pribatuaren sustapena eta pribatizatzen ziren sektoreen akzioen erosketa558 dira herri kapitalismo horren sinbolo garrantzitsuenak. Era laburrean hauek lirateke politika aipagarrienak559: - Estatuaren jabetzakoak ziren aktiboen pribatizazioa, sektore estrategikoen pribatizazioak garrantzia berezia izanik. - Desregulazioa eta ekoizpen merkatuan lehiaren areagotzea. Gasa, elektrizitatea eta komunikabideak dira honen adibide esanguratsuenak. Udalen zerbitzu publikoak eremu pribatuari zabaltzea ere dinamika honen baitan leudeke. Finantza industriaren desregulazioa. - Sindikatuen boterearen murrizketa. - Zerga egituraren eraldaketa erregresiboa errentaren gaineko zergak jaitsiz eta BEZ eta Poll Tax zergak igoz. Prozesu horrek estatismo autoritariorako joera indartu zuen edo Stuart Hallen lana jarraituz, autoritarismo populista indartzeko joera (Poulantzas, 1979). Hallek berak onartzen duen moduan, kontzeptu hau Poulantzasen lana irakurri ostean garatu zuen, beraz jada azaldu dugun "estatismo autoritarioaren" bertsio Britainiarraren aurrean geundeke (Hall, 1988: 151). Politika demokratikoan etengabe agertzen den adostasuna eta hertsapenaren arteko tentsioan hertsapena hobesteagatik definitu zuen autoritario (ídem). Poliziaren garrantzia handitu, kartzela sistema indartu eta zigor zuzenbidea gogortu zen (Gallas, 2016: 64).
Hertsapenaz gain, boterearen kontzentrazioa eta zentralizazioa indartu ziren parlamentua eta alderdi politikoen eragina murriztuz (Jessop et al., 1985:47). Kabinetearen, administrazio zentralaren eta Lehen Ministroaren botereak indartu zituzten. Horren bidez, sistema presidentzialistaren ezaugarriak nagusitzen hasi ziren: gobernuaren zilegitasuna Lehen Ministroaren ospean eta herriari zuzenean hitz egiteko gaitasunean oinarritzen hasi zen (ídem.). Gobernuaren eta estatuaren goi administrazioaren autonomia areagotzearekin batera politika publikoen proposamen eta egikaritza (estrategia ekonomikoa barne) erregulazio demokratikotik aldenduz joan ziren (ídem.). Honen ondorioz, estatuaren antolakuntza formaletik kanpo publikoki kontuak eman behar ez dituzten sareen indartze bat egon zen (Cabinet Officen sarea izanik adibide argiena) (Jessop, 1990:187). Horretaz gain, administrazio politiko lokalen eskumenak murriztu zituzten era honetan laborismoaren botere gune garrantzitsuenak ahulduz eta eremu horietan politika neoliberalen ezarpena ahalbidetuz. Botere lokalak, zerbitzuen hornitzaile izateaz gain erosle bihurtu ziren eta erabakiak hartzeko ahalmena "zuzendari exekutiboen" eta goi mailako administrarien kontrolpean geratu zen (Fraser, 2013:17). Finantzaketa, etxebizitza politikak, hezkuntza sistema, garraioak edota defentsa zibila bezalako arloak botere zentralaren zuzendaritzapean geratu ziten. Horren ondorioz, Gary Fraserrek era argian dioen moduan "power shifted from elected politicians to the private sector" (2013:16). Aipatu eraldaketen bidez, botere lokalak, alderdi politiko, sindikatu eta eragile sozialak ahuldu eta botere exekutibo eta teknokratikoak ahaldundu zituzten demokrazia pribatizatuz eta desdemokratizazioa ahalbidetuz (Goikoetxea, 2017:20). "Maniobra gerra" horren arrakasta, 70. hamarkadan maila ideologikoan eskuin erradikalak buruturiko "posizio gerrari" hertsiki loturik dago (Jessop et al. 1985:41). Lehenik eta behin kontuan hartu behar dugu, Bigarren Mundu Gerra osteko "Britainiartasuna" gaur egungo perspektibatik adostasun sozialdemokrata moduan sailkatu daitekeen arren, bere ezarpenean lidergoa kontserbadoreen sektore "aurrerakoiek" izan zutela (Jessop et al. 1985:40). Hala ere, "nazio bakarraren" (one nation strategy) ideiaren ondorioz jendartearen gehiengora heltzeko xedea zuen hegemonia hedakorra zen nagusi maila sinboliko zein materialean ongizatea sustatuz (Jessop, 1990: 211). Hori dela eta, sektore oso zabalek ongizatearen oinarrien inguruko adostasunak konpartitzen zituzten. Hurrengoa litzateke bere adierazpen grafikoa:
Iturria: egileak egina. Thatcherrek gidatutako proiektu hegemonikoak, britainiar gizartean muga politiko berri bat ezartzeko gaitasuna izan zuen II. Mundu Gerra ostetik indarrean zegoen "one nation" proiektu hegemoniko horrekin bukatuz (70. hamarkadan krisian sartu arren indarra mantendu zuena) (Jessop, 1990:183). Horren bidez, britainiar nazionalismoa eta aurreko hamarkadetan zentzu komunekoak ziren printzipio sozialdemokratak era estrategikoan berrartikulatu zituzten proiektu alternatibo bat osatuz. Zehazki, "nazioa eta herria", "klasea eta sindikatuen" aurka polarizatzearekin batera, ekonomizismo neoliberalaren kontzeptu abstraktuak masiboki kontsumigarria zen filosofia berri batean itzuli eta hedatu zuen artikulazio populista eraginkorra burutuz (Hall, 1979:17; Laclau, 2005). Zentzu horretan, proiektu thatcheriarrak bi ideia eta teoria uztartu zituen: ekonomizismo liberala (herri kapitalismoa, indibidualismo lehiakorra, monetarismoa etab.) eta kontserbadurismo organikoaren filosofia zaharrak (nazioa, familia, autoritatea etab.) (ídem.). Bi ideia nagusi hauetan oinarrituta muga politiko bat eraiki zen hainbat elementu kanpoaldean utziz. Antikolektibismoaren bidez proiektu thatcheriarrak ekibalentzia kate bat osatu zuen. "Kolektibismoak" beste hainbat ideien artean "sozialismoa", "estatalismoa", "adostasun politika", "ez eraginkorra den korporatibismoa" edota "botere gehiegi duten sindikatuak" ordezkatu zuen. Sozialdemokraziaren krisia eta bai britainiar ekonomiaren zein nazio britainiarraren gainbehera luzea ideia eta praktika hauekin eta hauen ordezkari ziren erakundeekin lotu ziren. Bestaldetik, "thatcherismoa" eta "antikolektibismoaren diskurtsoa" egoera horri aurre egiteko alternatiba bakar moduan agertu ziren. Honen bidez, "thatcherismoa" "norbanakoaren askatasun eta ekimenarekin" lotu zen sindikatuen eta kudeatzaile publikoen botere ez eraginkorraren aurrean; "herri eta estatu britainiarraren berritze politiko eta moralaren ordezkari" bueltarik gabeko gainbeheraren aurrean; "legea eta Ongizate Estatua eta bere erakundeak oinarri (National Health Service, House Council, National Railways…) Eskumako zein ezkerreko "erradikalismoa", merkatu librean oinarrituriko kapitalismoa eta "nazionalismo periferikoak" bazterrera. IRUDIA 80 Bigarren Mundu Gerra osteko "Britainiartasuna"
ordenaren berrezarpena", "lidergo argia" eta "estatu indartsua" gizartean emandako autoritate galeraren aurrean, adostasun politikak sorturiko desordenaren aurrean eta pisutsuegia eta ahulegia den ongizate estatuaren aurrean (Hall, 1979; 1988). Hallen ikuspegitik thatcherismoak arrakasta izan zuen sozialdemokraziaren krisia azaltzeko gaitasuna izateaz gain eredu alternatibo bat eskaintzeko ahalmena izan zuelako. Herria subjektu politiko "populista" bihurtzeko saiakerak arrakasta izan zuen garai hartan "jendearen arazoez arduratzeko" gaitasuna izan zuelako. Alderdi Laboristak kapitalismoa Estatuaren bidez eta "negoziazio korporatiboaren" bidez erreformatzeko saiakerak izandako porrotaren testuinguruan (1978-1979 artean bizitako "winter of discontent" honen adierazle dira), Thatcherren proiektuak sistema zaharraren aurka nagusi zen sumina baliatu eta alternatiba erradikal bat eskaini zuen. Laborismoa "ustelduta zegoen estatuaren aparatu burokratikoarekin" identifikaturik geratu zen bitartean, Thatcher honen kanpoaldean kokatu zen, herriarekin batera "duintasuna eta askatasuna" ordezkatuz. Bi nazioen estrategiaren ondorioz (two nations strategy) kontzesio materialak mugatu eta estrategikoki adierazgarriak ziren sektoreen babesaren mobilizazioa sustatu zuten (Jessop, 1990:211). Era dikotomikoan ezarritako mugaren bidez, diskurtsiboki erlazio antagonikoak eraiki ziren batzuk barneratuz eta beste batzuk kanporatuz. Esan bezala, Thatcherismoak, garrantzia handia duten adierazleen hegemonia bereganatu zuen ("herria", "nazioa", "askatasuna", "indibidualismoa" etab.) aldi berean aurreko ordena sozialean garrantzia handia izan zuten beste hainbat adierazle bazterrean utziz ("sozialismoa", "kolektibismoa", "Estatua" etab.). Hurrengoa litzateke Thatcherismoaren "Britainiartasun" neoliberal/kontserbadorean adierazpen grafikoa: IRUDIA 81 Thatcherismoaren "Britainiartasun" neoliberal/kontserbadorea
Iturria: egileak egina.
Zeintzuk dira bere eraginak? Gallasen aburuz, maila ideologiko eta politikoan klase proiektu moduan Thatcherismoak lortutako arrakastaren ondorioz, 1940. hamarkadatik kapitalak ezagutzen ez zuen nagusitasuna lortu zuen (2016:62). Sindikalismo militanteenaren aurkako lehian aurreko hamarkadetan ezinezkoa izan ziren garaipenez gain560, sindikatuen legea aldatu, etxebizitzen jabetza pribatua era masiboan sustatu eta finantza sektorearen bultzada lirateke arrakasta horren adierazlerik argienak (ibidem:276). Epe ertainera kapitalaren metaketa ziurtatzeari dagokionez kale egin zuela nabartzen du bestalde. Hauek lirateke horren adibide argienak: burtsa-merkatuak 1987an eztanda egin zuen; 1980. hamarkadako hazkundea (Lawson Boom moduan ezaguna dena) burbuila espekulatibo baten ondorioa zela argi geratu zen 90. hamarkada hasierako eztandaren ondorioz; hurrengo hamar urteetan 2 atzeraldi ekonomiko egon ziren. Epe luzeko eraginei dagokionez, egiturazko arazoen ondorio den Britainiar Krisi Organikoa (Brexita barne) litzateke politika neoliberalen porroten ondorioa. Demokraziaren pribatizazioan sakonduz herritarrak boteretu behar zituzten mekanismoak autoritate pribatuak ahaldundu dituzte (Goikoetxea, 2017). Bestetik, Tony Blairrek gidaturiko "New Labourra", proiektu organiko horren korronte aurrerakoia litzateke beraz ez zuen egiturazko aldaketarik sustatu (Jessop, 2016:133). Gure ikerketarako "Blairismoaren" erreformarik aipagarriena estatu egituren deszentralizazioa eragin zuen "devolution" prozesua izan zen. Kontrara, ezin dugu ahaztu botere exekutiboa indartu eta legegilea ahultzea xede zuen "Standing Order 14"561 2003. urtean bere gobernuak bultzatu zuela. Esandakoak esanda, kapitulu honen amaieran krisi organikoaren azterketan sakonduko ditugu epe luzeko eraginak beraz hemen ez dugu dimentsio hau gehiago sakonduko.
3- Britainiar Estatua eta lurraldearen artikulazio politikoa 3.1 United Kingdom: Batasunaren oinarriak eta Eskoziar estatu erakundeak Erresuma Batua, Britainia Handia eta Ipar Irlanda elkartzen dituen erresuma da. Ohikoa da eguneroko hizkuntzan biak sinonimo moduan erabiltzea, guk orokorrean Irlandari buruz aipurik egingo ez dugunez Britainia Handiari buruz hitz egingo dugu batez ere. Eskoziari dagokionez, lehenik eta behin, testuinguru labur bat egitea beharrezkoa da. Erresuma Batua, Ingalaterra eta beste nazioen arteko batasun akten bidez sorturiko Estatu asimetrikoa dela hartu behar dugu kontuan (Loughlin, 2009:93). Ezin da maila bereko komunitate politikoen arteko adostasun moduan ulertu, prozesuan Ingalaterrak beste hiru nazioekiko (Eskozia, Gales eta Irlanda) posizio dominantea mantendu duelako eta Ingalaterraren artetik hertsapen maila handia egon zelako (ídem; Keating, 2009:18). Hala ere, Britainiar Estatua562, deszentralizazio maila bat eta parteen aniztasuna onartzen duen eredu "Anglo-Amerikarraren" adibide da (Elazar, 1991:194). Maila sinbolikoan, Ingalaterra eta Batasunaren artean ezberdintasuna mantendu zen, nagusi den nazioaren (Ingalaterra) eta komuna den nazioaren (Britainiarra) artean ezberdinduz eta Britainiartasunaren barnean beste nazioen bereizgarriak563 onartuz. Irlandako gatazkak, Eskoziako Highlandetako herritarren kanporatzeak564 edota urteetan zehar Eskozia eta Galesen egon diren burujabetza eskaerek adierazten duten moduan prozesu baketsu bat izan ez den arren, ez du sistema kontinentaleko nazio estatu uniformizatzaile eta zentralistaren eredua jarraitu. Bere izaerari dagokionez, Letamendiak Estatuen sailkapen klasikoa jarraituz adierazten digun moduan, aipatu prozesua "Estatu ahul" moduan ezagutu denaren adibide paradigmatikoa litzateke: gizarte zibilaren garrantzia handiagoa, demokrazia maila altuagoa, zentroarekiko leialtasuna, burokrazia apala, zuzenbide publiko berantiarra, hezkuntza eta unibertsitate sistema pribatu indartsua eta lurralde administrazio auto erregulatua lirateke bere ezaugarririk aipagarrienak (1997:38). Zehazki 1707ko Treaty of Unionen bidez Ingalaterra eta Eskoziaren artean burutu zen batasunak ez zuen Estatu unitario ezta federalik ezarri, "Batasun Estatu" bat baizik. Batasun aktaren ondorioz, Britainia Handirako legebiltzar bakarra eratu arren, eskoziar gizarte zibilaren eta administrazioaren oinarrizko hainbat ezaugarri mantendu ziren,
Estatuaren botere teknologien garapenak, eta batez ere ongizate estatuari loturiko erakunde eta politika publikoen hedapenak, Scottish Office-aren erantzukizun eta ahalmena handitzea eragin zuen. Honen esku, Eskoziako Hezkuntza Departamendua, Eskoziako Osasun Departamendua, Nekazaritza Departamendua, Arrantza Departamendua eta Espetxe Departamendua zeuden. Azken hirurak Scotish Home Department-ren barruan elkartu ziren 1939an. Ez zegoen parlamentu propiorik ezta zuzenean hautatutako gobernu demokratikorik. Hala ere, deszentralizazio administratiboaren ondorioz demokratizazio mugatu bat garatzeko oinarriak zituzten. Patersonek, XX. mendean zehar Britainiar ongizate estatuaren baitan Eskoziak zuen autonomia aztertu zuen eta bere lana hartuko dugu oinarri. Lau eremu nagusi aztertzen ditu: ekonomia, etxebizitza, hezkuntza eta osasuna. Bere lanean azaldutako elementu garrantzitsuenak jasoko ditugu. Maila ekonomikoan, politika Keynesiarrek estatuaren parte hartze eta zuzendaritza sustatzearekin batera, botereen zentralizazioa eragin zuten eta horren ondorioz Scottish Office-ak politika ekonomikoaren gaineko kontrol gutxi zuen (Ibídem: 118). Hala ere, adostasun sozialdemokrata eta "one nation" proiektu hegemonikoaren arrakastaren ondorioz, alderdi eta sektore sozial zabalek babesten zituzten politika ekonomikoen oinarrizko printzipioak (Jessop, 1990:183; Paterson, 1994: 117). Horren ondorioz, politiken diseinuan ahots berezirik izan ez arren, ongizatean oinarrituriko nazionalismo britainiarra Eskoziar interes nazionalak bultzatzeko tresna bateragarri moduan ikusten zen (ídem). Patersonen hitzak zuzenean jasoz: "It was this general equating of Scottish and British interests that allowed Scottish ministers to speak on the whole range of economic matters affecting Scotland even those topics for which they had no formal responsibility" (1994:118). Eskumen gehienak politiken inplementaziora mugatu arren eta baliabide eta araudia Britainiar estatuak zehaztu arren, "politika ekonomiko erregional autoktonoak" garatu zituzten sindikatu eta patronala Scottish Office-aren politiken inguruan "lobby" lana egitera behartuz (Ibidem:121). Etxebizitzari dagokionez, XIX. mendetik zeuden gabezien ondorioz autoritate lokalen eta estatuaren arteko lankidetza sustatu zen merkatu pribatuaren gabezien aurrean parte hartze publikoa sustatuz (Ibidem:123). Scottish Office-ak eremu honetan geroz eta eskumen handiagoak lortu zituen eta Eskoziar etxebizitza politika bereiztuak garatu zituen hurrengo printzipioetan oinarrituta: subsidioen bidezko laguntza publikoak eta autoritateen aldetik etxebizitza publikoen eraikuntzaren sustapena569 (ídem.). Scottish
569 Aurretiaz esan bezala, adostasun zabalak zeuden printzipio hauen inguruan eta Kontserbadore zein Laboristek bultzatutako politikak izan ziren. 1950-1980 urteen artean etxebizitza berrien hiru laurdena
Office-aren inguruan etxebizitza arloan policy network570 propioa garatzeaz gain, Ingalaterran nagusi ziren printzipioetatik urrundu ziren politikak garatu zituzten (ídem). Batasunaren sorreratik izandako autonomiaren ondorioz, Hezkuntza arloan beste edozein eremutan baino independentzia handiagoa izan zuten. Arlo honetan ere, Britainia Handi mailan adostasunak zabalak ziren eta berezitasunak inplementazio zehatzetan garatu ziren. Eskoziar hezkuntza politikak lau talderen arteko gobernu sareak ezartzen zituen: Scottish Education Department571, gobernu lokalak, irakasleen sindikatuak eta aurreko hiruren ordezkariak elkartzen zituen Advisory Comitees ziren eskoziar hezkuntza politikak zehazten zituztenak (íbidem: 125). Kasu honetan ere, adostasunak Eskozian Ingalaterran baino zabalagoak ziren eta urte luzez politika bereizgarriak garatu zituzten. Osasunari dagokionez, 1948an National Health Service sortzearekin batera Scottish Office-ak National Health Service Scotlanden eskumenak lortu zituen jada aldez aurretik osasun sistema gobernu lokalen esku zegoelako. Hortik aurrera garatu zen sistema britainiar eredutik ezberdindu zen. Medikuak ez ziren kategoria administratibo berezietan banatu eta horren ondorioz komunitateetan erro sendoagoak zituzten (ibidem:128). Honekin batera, medikuntza pribatuak pisu baxuagoa zuen baita klase ertain altuenetan ere. Azkenik, osasun politikak hezkuntzan aipaturiko antzeko politika sareen bidez ezartzen ziren eta Londreseko zentralizazioaren aurkako etengabeko jarrera mantendu zuten (idem.). Antzeko joerak nagusitzen dira politika publiko gehienetan572 beraz eskoziar demokratizazio573 mugatu bati buruz ari garela uste dugu (H4). Hauteskunde eta parte hartze demokratiko zuzenaren bidez aukeraturiko Eskoziar parlamentu bat ez zegoen neurrian, input zilegitasun zuzen baten falta zegoen eta ezin dugu zentsu hertsian eskoziar demokrazia bati buruz hitz egin. Hala ere, gure aburuz hurrengo dimentsioak hartu behar dira kontuan: - Eskoziar nazioak bere burua nazio britainiarren parte osagarri moduan ordezkatua sentitu zuen urte luzez. - Westminsterreko legebiltzarrerako hauteskundeetan aukeraturiko ordezkariek osatzen zuten gobernua574 eta 1970. hamarkada arte ez zen boto dibergentzia
handirik egon Eskozia eta Erresuma Batuko beste nazioen artean575. Hala ere, ez zegoen Secretary of State for Scotland eta Scottish Office-aren gaineko kontrol demokratiko zuzenik (democratic accountability). - Parte hartze publikoaren eta ongizate sistemaren hedapenaren inguruko "adostasun sozialdemokrata" zabala zegoen bai Eskozian zein Britainia Handian eta gobernu aldaketek ez zituzten oinarrizko printzipioak aldatzen. - Eremu ezberdinetan garatu ziren policy network ezberdinetan, demokratikoki aukeratutako eskoziar autoritate lokalen presentzia egoteaz gain sindikatu eta arloko eragileen presentzia ere bazegoen. Horren ondorioz, marko britainiarraz gain, erakunde horien erabakien aurka jotzeko, politizaziorako eta mobilizazio sozialerako marko eskoziar mugatu bat ere bazegoen. - Hala ere, zentsu hertsian gobernu zentralaren erakundeek sustaturiko deszentralizazio administratibo bati buruz ari gara, kontrol demokratiko zuzenik ez zuen neurrian elite lokal bat hobesteko joera zuena (Keating, 2005:11). Hori kontuan izanik, eskuduntza administratibo ugari zituen eta eremu eskoziar bereiztua sakontzen eragin arren, ez zuen eskoziar hautesleen kontrol demokratiko zuzenik beraz Britainiar demokraziaren baitako demokratizazio mugatu bati buruz ari gara. Hala ere, sistemaren oinarriak 60. hamarkadara arte egiturazko aldaketarik gabe mantendu ziren576. Britainiar Fordismoaren eta Estatuaren krisiaren lehenengo adierazleekin batera aldiz, bere mugak gero eta agerikoagoak ziren. Testuinguru horretan SNP lehenengo aldiz bazterreko aukera izatetik zentralitate politikoan kokatzera ailegatu zen. 1959ko hauteskundeetan botoen % 0,5 jasotzetik 1970ean %11,4ra igo zen eta 1974an %30.4ra. 1967an Winnie Ewingen Hamiltoneko garaipenari esker lehen577 aldiz SNP-k ordezkaritza lortu zuen Westminsterren eta hortik aurrera autonomiaren aldeko aldarrikapena erdigunean jarri zuen. Ewingek jada 1968an era argian adierazten zuen independentziaren helburua autogobernu demokratikoagoa sustatzea zela: "Nosotros, los hombres y mujeres de Escocia, mejoraríamos la calidad de nuestra vida si dispusiéramos del pleno control de los asuntos económicos, políticos y sociales de nuestro país" (Moreno, 1995:163). Besteak beste, Iparraldeko Itsasoko petrolioa aurkitzean, SNP-k "It's Sctoland's oil" kanpaina arrakastatsua martxan jarri zuen. 70. hamarkadan krisi organikoa gero eta nabariagoa zen testuinguruan, Eskoziar autogobernuaren aldeko aldarriak areagotu ziren,
575 1920. hamarkadan ere boto dibergentzia egon zen eta Home Rule-aren aldeko mugimenduak piztu ziren. 576 Autogobernuaren aldeko mugimendu ezberdinak egon arren ez zuten arrakastarik izan. 577 SNP moduan lortu lehenengoa. Bigarren Mundu Gerra ostean epe labur batez koalizio baten baitan ordezkari bat lortu zuen.
578 Laboristek %36.3 eta 41 eserleku lortu zituzten SNP-k botoen %30.4 eta 11 eserleku. 579 SNP eta Plaid Cymruren arrakastaren ondorioz, 1968 amaieran Harold Wilson Laboristak "Konstituzio Batzorde Erreal" bat sortzea agindu zuen eta 1973an aurkeztu zuten "Kilbrandon Txostenak" deszentralizazio prozesu bat gomendatu zuen. 580 Erroldaren %40aren babesaren baldintza, George Cunningham parlamentari laboristak ezarritako emendakin baten ondorioz ezarri zen.
horren ondorioz ez zen Eskoziar parlamenturik osatu. Urte horretan bertan Margaret Thatcherrek hauteskundeak irabazi ostean prozesuarekin jarraitzeko ateak itxi ziren. Adierazi bezala, "subalternitatea" kontzeptu erlazionala izanik, dimentsio material, estrategiko eta diskurtsiboen arteko elkarrekintza konplexuaren ondorioa da. Eskoziar kasuan horrela operazionalizatuko dugu. Gure aburuz, 1979tik aurrera aurreko hamarkadetan eskoziar estatu/nazio eraikuntzaren ardatzak izan zirenak kolokan jarri ziren desdemokratizazioa sustatuz. Era paraleloan elkar elikatu zuten bi prozesu garatu ziren: (1) eskoziar demokratizazioaren eta estatu/nazio eraikuntzaren ardatzak izan zirenak Thatcherismoak ahuldu edo guztiz ezabatu zituen bitartean, (2) eskoziar autogobernuaren beharra geroz eta gehiago hedatu zen jendartean zehar. Prozesu honi hertsiki loturik, hurrengoa ere azpimarratu behar da: (1) Britainiartasuna balio kontserbadoreetan oinarrituta berrartikulatu zen bitartean, (2) Thatcherismoa kanpo eratzaile moduan erabilita balio sozialdemokratetan oinarrituriko Eskoziar nazioaren berrartikulazioa eman zen. Lehenengo prozesuari dagokionez, planorik orokorrenean jada ikusi bezala, Thatcherrek eremu gehienetan autoritate pribatuak geroz eta gehiago ahalduntzearekin batera, botere exekutiboa indartu eta zentralizazioa sustatu zuen (H1). Honen bidez, eskoziar erakundeen ahalmen politikoa murriztearekin batera aktore pribatuak indartu zituen. Horretaz gain, eskoziarrek kontserbadoreen politikak euren aurka zuzendutako erasotzat jo zituzten. Zehazki David McCronen hitzak zuzenean jasoz: "In Scotland, the attack on state institutions – the nationalised industries, the education system, local government, the public sector generally, even the Church, institutions which carried much of Scotland's identity- was easily perceived as an attack on 'Scotland' itself (2001:122) Plano zehatzago batean hurrengoa azpimarratuko dugu. Maila ekonomikoan eskumenak oso mugatuak izan arren hamarkadetan zehar "politika erregional autoktonoak" garatu zituztela esan dugu (Paterson, 1994:121). Thatcherismoak kontrara honen aurka era zuzenean jo zuen. Eskoziar iritzi publikoan ongizatearen oinarritzat jotzen ziren sektore ekonomikoak gogor kolpatu zituzten. Ontzi eraikuntza, siderurgia eta meatzaritza izan ziren kaltetuenak baina industria astun osoari eragin zion (Mitchell & Bennie, 1995:94). 1979an eskoziarren 1/3 industrian egiten zuen lan, 1984an 1/4a baino gutxiago eta 1989an 1/5 . Hurrengo taulan dakusagun moduan joera hori denboraren poderioz areagotu besterik ez da egin:
(iturria: Nomis, 2018) Industriaren gainbehera, post-fordismoaren baitan finantziarizazioaren aldeko hautua egin zuten ekonomien ezaugarri komuna da eta Britainiarra honen adibide paradigmatikoa da (Jessop, 2016: 135). Eskozian bestalde, autogobernuaren beharra lehen lerroan jarri zuen mobilizazio orokorra eraginez eta lantegien biziraupena Eskoziaren osasunaren ideiarekin lotuz (McAlpin, et.al 2013:73). "Elizek, Eskoziako Sindikatuen Kongresuak (STUC), politikariek eta "Eskoziako Herritar" taldeek bat egin zuten Eskozia osoa hartuko zuen industriaren eraispenen gaineko fronte batean"582 (ibidem:72). Laborista eta SNP-ko kideek gobernatutako Erakunde lokalen eskumenak murrizteaz gain, Scottish Office-aren zilegitasuna bere historiako baxuena zen. Gobernu Kontserbadoreen garaian (1979-1997) Secretary of State for Scotland eta Scottish Officeko arduradunak gobernu zentralak izendatu zituen Eskozian botoen gutxiengoa izan arren. Aurreko urteetan salatzen zuten defizit demokratikoa (democratic unaccountability) era nabarmenean agerian geratu zen. Ikuspegi hau, Eskoziarrek babesten ez zituzten politikak hartzearekin batera areagotu besterik ez zen egin. 1989. urtean ezarri zen etxebizitzen gaineko "poll-tax" zerga da honen adibiderik argiena. Honen bidez, etxebizitza guztiei zerga berdina ezarri zitzaien diru sarrerak kontuan hartu gabe eta aurreko zerga progresiboa bertan behera utziz (Mitchell & Bennie, 1995:94). Horretaz gain Eskozian,
Ingalaterran eta Galesen baino urtebete lehenago ezartzeak "Eskoziaren aurkako neurritzat" jo zuten protesta dinamika gogorra zabalduz (ídem.). Bestetik, aurreko hamarkadetan etxebizitza publikoen eraikuntza/jabetza oinarri zuen politikaren ordez, hauen eraikuntza/jabetzaren pribatizazioa eragin zuten politikak sustatu ziren. Hezkuntza sisteman sustatu erreformek ere erantzun zabala jaso zuten. Irakasleen sindikatu nagusienak, hitz berri bat asmatu zuen gobernu kontserbadoreek Eskozian ezarri zituzten politikak deskribatzeko: "Englishing" of Scottish education" (ídem). Gubernamentalitate neoliberalaren "egia erregimena" jarraituz, hainbat arlotan pribatizazioak sustatzeaz gain erakunde publikoetan merkatu ikuspegia txertatu zuten Eskozian publikotasuna eta balio sozialdemokratak nagusi ziren bitartean (Paterson, 1994:169). Eskoziar independentziaren sinbolo zen lege sistema ere aldatzen saiatu ziren klase ertaineko eliteen protesta gogorra eraginez (ídem). Eskoziar demokraziaren aurkako erasotzat jo ziren bai Thatcherismoa bai bere osteko gobernu kontserbadoreak ere (H5). 1979an eskoziarren %52ak uste zuen Eskoziar gaietan Kontserbadoreengan konfiantza izan zezaketela. 1990eko abuztuan egin zen inkesta batean aldiz %13-k soilik uste zuen Britainia Handiko Gobernuak Eskoziar interesak era egokian babesten zituela (Mitchell & Bennie, 1995:99). Inkesta beraren arabera, %79ak uste zuen Alderdi Kontserbadorea, Eskozian garrantzia gutxi zuen alderdi Ingelesa zela (ídem). Honen aurrean, devolution prozesuarekin jarraitzeko 80. hamarkadaren hasieran Eskoziar Parlamentuaren Aldeko Kanpaina583 martxan jarri zen. 1989. urtean eragile politiko, sozial eta sindikal gehienek584 "Eskoziako Konbentzio Konstituzionalean"585 elkartu ziren Legebiltzar propioa eta autonomia aldarrikatuz (McAlpin, Linsday, Wray, 2013:73). Gure hipotesietara bueltatuz, prozesu guzti honen atzean dagoen mekanismoa burujabetza gabezia bat dela uste dugu, Eskoziarren borondatearen arabera gobernatzeko eta eskoziarrak gobernatze prozesuan sartzeko ahalmen politikoaren falta (H5). Hori dela eta, ez zen estaturik gabeko nazio baten defentsa, are gutxiago kultura ezberdin baten babesa. "Estatalitatearen izaera subalternoaren" ondorioz bere demokratizazio prozesua garatzeko "ahotsa" izatea zen eskatzen zutena (H4). Berriz ere Patersonen hitzak gure egiten ditugu:
Iturria: egileak egina. Prozesu horretan erabili zuten markogintza estrategia horrela laburtuko genuke: - Diagnostikoa: Statu quoak Eskoziarrek erabakitakoaren arabera gobernatzea oztopatzen du. - Pronostikoa: Eskoziar demokrazia posiblea izateko, Eskoziarrek erabakitako legebiltzarra eta erabaki horiek aurrera eramateko eskumen politikoak beharrezkoak dira. Gehienek "home rule" aldarrikatu arren askok zuzenean independentzia aldarrikatzen zuten. 90. Hamarkada hasieran lehen aldiz %40ra gerturatu zen independentziaren aldekoen kopurua. - Motibazioa "Scottish solutions to Scottish problems".
587 Ikus Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoria kapituluaren baitako "diskurtsoaren egituraketa eta adierazleak" atala. Zehazki "desplazamendua" eta "metonimia" eta "kondentsazioa" eta "metaforari" dagozkionak.
Sakonki landuko ez dugun arren, "hegemoniaren mekanismo eta prozesuak" aktibatu zirela ikus dezakegu (H8). Aldez aurretik banaturik zeuden sektoreen arteko artekaritza nabaria da, batez ere borroka zehatzetan: industriaren defentsan, poll-tax-i aurre egiteko mobilizazioetan edo autogobernu eskaeratan etengabeko dinamikak izan ziren. Devolution prozesua sustatzeko Eskoziar Parlamentuaren Aldeko Kanpaina, Eskoziako Konbentzio Konstituzionalaren sorrera edota erreferendumean YES botoa eskatzen zuten eragile guztiek osaturiko "Scotland FORward" lirateke honen adibide paradigmatikoenak. Horiei estuki loturik daude Thatcherismoaren aurkako polarizazioa eta berrikuntza taktikoa. Azken honek, berrikuntza diskurtsiboa eta ekintza kolektiboaren berrikuntza suposatzen du (Zubiaga, 2012:128). Berrikuntza diskurtsiboa agerikoa da eta jada azaldu ditugu bere ezaugarri nagusiak. Ekintza kolektiboaren berrikuntzan ere aipagarriak dira adibidez poll-tax galarazteko boikotak, etxe okupazioak edota saltzeko aginduak bertan behera uztea (McAlpin et.al, 2013:73). Autonomia bestalde, herritarren gehiengoaren eskaera bihurtu zen eta berau aldarrikatzeko historiako manifestazio jendetsuenak burutu ziren. 1992ko abenduan Europar Batasunaren gailur bat burutzen zen bitartean Edinburgon egin zen "Scotland demands democracy" martxa da honen adibiderik argiena. Mobilizazio soziala eta bere baitan aktibaturiko mekanismoek hegemonia berri baten eraikuntzan ezinbestekoak izan ziren. Esandakoa kontuan hartuz, 80. hamarkadatik aurrera nazio identitatea, sozialdemokraziaren defentsa eta autogobernuaren aldarrikapenak euren artean elkar elikatu ziren dimentsioak izan ziren era argian adierazteko "Eskozia ezberdina zela" (McEwen, 2006:139). Eraikitako "Eskozia sozialdemokrataren" hegemoniaren grafikoa horrela laburtu dezakegu:
Corbynen lidergoaren ostean establishmentaren aurkako diskurtso berrituaren ondorioz lorturiko gorakada da. Kasu honetan, alderdi berriak sortzeko dauden egiturazko mugak kontuan hartuta, barruan zegoen outsider batek, alderdi zahar baten eraldaketa sustatu du Bernie Sandersek AEB-etan egin zuenaren antzera (Del Amo, 2017:79). Beste hainbat herrialdeetan bizi den artikulazio populista eta herri burujabetzaren adibide argia eskaintzen digu (Azkune, 2016:34). UKIPen indartzea ere txanpon beraren beste aldea litzateke. Hala ere, bere eraginik handiena diskurtso politikoa baldintzatzea eta Europar Batasunetik ateratzeko beste alderdiei presioa egitea izan da. Zehazki, Toryen diskurtso eta planteamenduetan eragitea eta mapa politikoa eskuinera biratzea izan da euren arrakasta nagusia. Hala ere, Brexitaren ostean Nigel Farage alderdiaren buruak dimititu zuen eta etengabeko krisian sartu da.
(Keen & Jackson, 2018:9) Honekin batera gobernuekiko konfiantza galeraren garapena argia da. Britainiar gobernuak inoiz sinisten ez zutenen kopurua 1974an %10koa zen bitartean, 2009an %40koa zen (Cousins, 2011).
IRUDIA 86 Britainiar gobernuak "ia inoiz sinisten ez dituztenen" ehunekoa (almost never trust) . Iturria: Cousins (2011) Alderdien beherakadarekin batera, sindikatuen gainbehera eta honi loturiko soldata diferentziaren hazkundea da aipagarriena. Hurrengo grafikoan ikus dezakegun moduan, 1980tik aurrera era ia proportzionalean bat egiten dute sindikatuen kideen kopuruaren jaitsiera eta goiko klaseen (top 1%) diru sarreren hazkundea. Lehen adierazi bezala thatcherismoaren garaipen aipagarriena sindikatuak garaitzea izan zen eta bere ondorioek gaur egunera591 arte iraun dute.
591 Sindikatuen presentzia sektore publikoan %93koa den bitartean sektore pribatuan %23koa da eta horren ondorioz greba kopurua ere sektore publikoan nagusitzen da (Cousins, 2011).
IRUDIA 87 Sindikatuen kide kopuruen jaitsiera eta soldata ezberdintasunaren hazkundea Iturria: (McGaughey, 2016:23) Estatuak krisiaren kudeaketan izan zuen parte hartzearen eraginez estatuaren krisi fiskala sustatu zen eta horren ondorioz estatuaren interbentzio mekanismoak ahuldu ziren. Honek lotura zuzena du soberania materialaren galerarekin eta gaitasunen krisiarekin. Aipagarriak dira, finantza sistemaren krisian diru publikoaren erabilpena; sustatu diren zerga jaitsierak; krisiari aurre egiteko behar sozialen hazkundea (langabezia saria adibidez) eta ekonomiaren hainbat sektoreetara zuzendutako dirua (ibilgailuen sektorera adibidez) (Hay, 2014:62). Hala ere, arrazoi nagusia aktibitate ekonomikoaren jaitsieran kokatzen da (ídem). Hori kontuan izanik, arazoa estatuaren baitan egon ez arren, honen inguruan nagusitu diren eraikuntza diskurtsiboek estatuaren zorrean jarri dute arreta (ibidem:65). Horren ondorioz, metaketa estrategiaren krisiaren ordez zor publikoaren krisiaren irakurketa nagusitu da aurreko paradigma kolokan jarri beharrean berau indartuz592 (ibidem:72-73). Horri aurre egiteko gastu publikoaren murrizketa bultzatzeaz gain austeritate politikei izaera estrukturala eman diete (Jessop, 2015b:234). Momentu zehatzeko salbuespeneko politikak, epe luzerako egiturazko politika bihurtu dira sektore sozial zabalak kaltetuz, aktore pribatuak boteretuz eta demokraziaren pribatizazioa areagotuz (Goikoetxea, 2017; Jessop, 2015a:488). Bestalde, Jessopek adierazten duen moduan, botere ekonomiko eta politikoaren oinarri soziala mantentzeko euskarriak ahulak dira (2016:137). Honek beste dimentsioek sustatzen duten estatuaren zilegitasun krisia areagotu besterik ez du egiten. Gerra osteko ereduaren ongizatearen hedapena eta enplegu betearen ordez, herri kapitalismoa,
populismo autoritarioa eta kultura enpresarial diziplinarioa dira bere ardatzak (ídem). Zehazki, esportazioetan oinarrituriko inbertsio produktibo eta epe luzeko lehiakortasuna bultzatu ordez, Espainiar kasuan ikusi dugun moduan, herri kapitalismoaren oinarri den etxebizitzaren jabetza eta Keynesianismo pribatizatua593 sustatu dira (idem). Honek, goi mailako klaseak indartu, klase ertainak txikitu eta klase baxuenen kopurua handitzea eragin du (idem.). Aurreko grafikoan ikusi dugun ezberdintasunaren hazkundearen logika berean, gini koefizientea oinarri hartuta hurrengo datuak ikus ditzakegu: IRUDIA 88 Gini Adierazlearen bilakaera: 1961-2015/16
593 Privatized Keynesianism edo Asset Price Keynesianism dira honi erreferentzia egiteko erabiltzen diren terminoak. Laburki hurrengoa esan nahi du: soldatak eta eros ahalmena bera egin arren, kontsumoa mantentzeko finantziazio pribatua hedatzea 594 2018ko martxoan.
ordezkatuta sentitzen. Brexitak aurreko tentsioak areagotu egin ditu, Ingalaterraren botoek baldintzatu dutelako emaitza Eskoziako bigarren erreferendum bati ateak irekiz. Guztiak ordezkatzen zituen Batasun indartsutik, "Disunited Kingdom" metafora nagusitzen ari da. Britainiar krisi organikoa eta Brexita, demokraziaren pribatziazioaren eta burujabetza galera baten ondorioa dira. Lan Erregimen Postnazional Schumpeteriarraren baitako kontraesanen baitain ulertu behar dira (H3). Gure aburuz, hurrengo kapituluan aztertuko dugun Eskoziar independentzia prozesua txanpon beraren beste aldea besterik ez da.
9 Ondorioak
"Erantzun guztiak bagenituela uste genuenean, bat batean galdera guztiak aldatu zituzten." – Mario Benedetti Gure ikerketa lana hein handi batean indibiduala izan den arren, ezagutza beti da kolektiboa. Aldez aurretik hainbat autore eta eragilek egindako lanaren fruituak jaso eta etorkizunari begira uzta berriak biltzeko asmoz daude idatzita lerrook. Helburu horrekin, esandakoak gogoratu eta gure ikerketaren ekarpenak azpimarratzen saiatuko gara atal honetan. Tesi honen helburu nagusia, postfordismoaren baitan egon den Estatuaren eraldaketaren eta mugimendu nazionalista historikoek burutzen dituzten burujabetza eskaeren arteko erlazioa aztertzea izan da. Xedea konplexua den neurrian, ezinbestean berau aurrera eramateko tresna analitikoek konplexuak izan behar dutela deritzogu. Hori dela eta, problem-solving ikuspegiak baztertu eta teoria kritikoan oinarritu gara egun indarrean dauden erakunde eta botere harremanak era kritikoan aztertu eta aldi berean a priori banaturik dauden prozesu eta errealitateen arteko lotura burutzeko. Era argian atera dezakegun lehen ondorioa horri loturik dago. Nazioa eta nazionalismoaren inguruko ikerketek burutu beharreko lehen hausnarketa honen inguruan eraiki den falazia epistemikoari aurre egitea da. Estatu ofizialik ez duten nazioak aztertzerako orduan demokrazia eta nazionalismoaren artean berdinen arteko ordezkaritza ez zilegia burutzen jarraitzea, egungo burujabetza eskaerak ulertzeko behar ditugun tresnei uko egitea dela iruditzen zaigu. Guk burutu dugun lanketa teoriko/enpirikoa horri erantzun nahi dion proposamen bat besterik ez da izan eta neurri batean beste hainbat autoreek aldez aurretik egindako lanean du oinarria. Ikerketa prozesuak itxiak ez diren neurrian ez ditugu guk esandakoak dogmatzat jotzen. Hala ere, etorkizunari begira honen inguruan oinarrizko premisa batzuk argi geratu direla deritzogu. Egungo herrialde gehienetan ez du zentzurik nazioa, demokrazia eta estatu egiturak era banatu batean ulertzea dimentsio guztiak era dialektiko batean loturik daudelako. Hasteko, "nazionalista" eta "ez nazionalistaren" arteko banaketak ez du justifikazio teorikorik. Hori dela eta, nazionalismo ezberdinen arteko hartu eman erlazionalaren azterketa hobestea beharrezkoa dela uste dugu. Horretaz gain, demokrazia nazionalismo mota bat den neurrian, gatazka demokratikoak gatazka nazionalistak direla (15-M eta austeritatearen aurkako mugimenduak orokorrean) eta gatazka nazionalistak gatazka
demokratikoak direla esan dugu (Eskozia, Katalunia, Euskal Herria). Horren ondorioz, gure ikerketan, kataluniar, euskal eta eskoziar kasuak era isolatuan aztertu ordez espainiar eta britainiarrarekin era erlazionalean640 azaldu ditugu. Hauen azterketan, nazionalismoaren ikerketa klasikoak gainditu eta estatu egiturek eta demokratizazio prozesuek lehentasun analitikoa izan dute. Aipatu hautuaren bidez nazionalismoa eta demokraziaren ikerketetan nagusi den falazia epistemikoa gainditzen saiatu gara. Etorkizuneko ikerketek ere honen beharra kontuan hartu behar izango dutela uste dugu. Horretaz gain, edozein izanik ikergaia, Estatua/gizartea dikotomiarekin haustea ere ezinbestekotzat jotzen dugu. Gizartea estatalizatua dago eta estatua jendartean dauden aktore ezberdinek aurrera eramandako estrategien ondorioa da. Hortaz, aktore politikoek "estrategikoki kalkulatutako egiturazko orientazioa" dute eta egiturek "egiturazko hautaketa estrategikoa" (Jessop, 1996:124). Estatalitate subalternoa ildo horretan aurrerapauso bat emateko gure tesiak egindako ekarpen teorikoa da. Egiturak, diskurtsoak edo estrategiak hobetsi ordez, guzti horien sintesia jasotzeko gai izan daitekeen kategoria eraikitzea izan da gure helburua. Orain arte, ikerketa gehienetan "erregioa" edo "bireskalatzea"641 bezalako metafora espazialak erabili dira azken hamarkadetako deszentralizazio prozesuen azterketarako (Keating, 1998, 2012, 2013, 2014; Paasi, 2003). Hauek aldi berean, "post-subiranotasunaren" ideiari hertsiki loturik daude (idem). Nazionalismoari buruzko ikerketetan ekarpen bat suposatu arren, problem-solving paradigmaren baitan (Cox, 1981) ulertu behar direla deritzogu. Zentzu horretan, Andaluzia, Gaztela Mantxa, Turingia eta Ingalaterrako Hego Ekialdea, Eskozia, Euskal Herria eta Kataluniarekin analitikoki erkagarriak izan arren, ontologikoki errealitate ezberdinei buruz ari garela uste dugu. Estatu egituren deszentralizazioak, per se, ez dizkigu analitikoki beharrezkoak diren elementuak eskaintzen. Gaztela Mantxako osasun zerbitzua, mantxatar demos baten eraikuntzan ezinbesteko botere teknologia da. Hala ere, bere osotasunean aktore politikoek honen bidez aurrera daramaten estatu proiektuak ez du Espainiar estatu proiektuarekin lehiarik egiten. Mantxatar estatu proiektua, Espainiar estatu proiektuaren parte da eta honen inguruan artikulatzen den ikuspegi hegemonikoa ere bai. Kontrara, nazio historikoak aztertzen ditugunean, aktoreen jarduera estrategikoa kontuan hartzea ezinbestekoa da, egitura horiek estatu proiektu ezberdin bat garatzeko baliatu ditzaketeelako. Komunitate politiko demokratikoaren subjektu nagusia nazioa izaten jarraitzen duen neurrian, nazio demokratikoen eraikuntzan sortzen diren talkak dira egun azaldu beharrekoak. Hor kokatzen dugu, egungo gatazka nazionalisten muina.
640 Adierazi dugun moduan, euskal kasua EAE-ra mugatu da. Iparraldea txertatzekotan, Frantziar Estatua ere aintzat hartu beharko litzatekeela uste dugu. 641 Re-scaling ingeleraz.
Gatazkak baldin badira azaldu beharrekoak, hauen baitan parte hartzen duten aktore eta egiturak dira ezinbestean ikerketa objektuak. Ikuspegi estrategiko eta harremanezkoa baliatzen dugun neurrian, harreman horien izatea deskribatzeko gaitasuna duen kategoria baliatu dugu: subalternitatea. Komunitate politiko (ez) berdinen artean ematen den harremanaren izatea deskribatzen duela deritzogu. Aurreko adibidea berreskuratuz, inork gutxik uka dezake Gaztela Mantxak, Euskal Autonomia Erkidegoak baino gaitasun politiko gutxiago dituela. Hala ere, ez da estatalitate subalterno bat subjektiboki aktore politikoek ez dutelako subalterno moduan artikulatu eta herritarren gehiengoa nazionalki espainiarra sentitzen delako. Kontrara, aldez aurretik determinaturik egon ez arren, nazio historikoek zentro politikoa kanpo eratzaile gisa erabiltzen dutela uste dugu. Horretaz gain, euren demokratizazio propioa garatzeko estatu gaitasunak eskatuko dizkiete estatu matrizeari. Tentsio material, estrategiko eta diskurtsibo horien baitan sortzen da subalternitatea. Horren ondorioz, tentsio material, estrategiko eta diskurtsibo horiek izan beharko lirateke gaur egungo nazionalismoaren ikergai pribilegiatuak. Marko teorikoaren garapenari dagokionez, printzipio kritikoak jarraituz inspirazio postdiziplinarioa hobetsi eta hainbat eskolen ekarpenak txertatu ditugu. Almonden metafora berreskuratuz, banaturiko mahaietan zerbitzatu diren plater ezberdinak elkartzen saiatu gara bereizirik zeuden lurrin eta zaporeak elkartu eta gure gatzozpinak botaz. Irakurle eta ebaluatzaileen esku geratzen da azken buket-aren egokitasuna balioztatzea. Edonola ere, Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoa, Ekintza Kolektiboaren Mekanismo eta Prozesuak eta Essexeko Eskolaren Diskurtsoaren Teoria elkartzeak hurrengoa ahalbidetu du: 1- Aldez aurretik harremanik ez zuten eskolak harremanetan jartzea. 2- Azalpen erretroduktiboa eta teoria eraikuntza uztartzea. 3- Gure analisia burutzeko, osotasuna era koherente batean ulertzeko tresnak eskaintzea. Hau da, analisi abstraktuenak eta zehatzenak era koherente batean egituratzea. 4- Azken ideia horri loturik, osotasuna ulertzeaz gain, analisi plano ezberdinetan beharrezkoak diren tresna zehatzak ere eskaini dizkigute. Eskola teorikoei dagokionez, Ikuspegi Estrategiko Harremanezkoak lehentasuna izan du egitura eta aktoreak aintzat hartu arren, ez diolako ez bata ez besteari lehentasun ontologikorik ematen. Proposatzen digun markoaren ikergai pribilegiatua estatuaren teoria izan bada ere, beste edozein ikerketarako heuristika egokia eskaintzen digu. Gure ikerketan etengabeko presentzia izan duen ikuspegia izateaz gain, estatalitate subalterno eta matrizearen definizioan ezinbesteko iturri teorikoa izan da. Tesiaren egituraketan eta azalpen erretroduktiboan izan duen eraginaz aparte, honen atal abstraktuenen garapenaren inspirazio ere izan dugu. Zehaztasun maila handitzean eta honekin batera analisi plano
gehiago txertatzean beste eskolei ateak ireki eta garrantzia galduz joan da. Hala ere, abstrakzioaz harago estatuaren krisi dimentsioen azterketarako beharrezkoak diren tresnak eskaini izana azpimarratuko genuke. Honen bidez, esentzialismoak gainditu eta gatazka nazionalista garaikideetan "Mendebaldeko" edozein Estatutan identifika genitzakeen antzeko tentsio eta kontraesanak identifikatu ditugu. Bestalde, MacAdam Tarrow eta Tillyren "Dynamics of Contention" lan klasikoa izan da ikerketaren dimentsiorik dinamikoena aztertzeko lanabesa. Mekanismo eta prozesuen aplikazioa zeharka ikerketaren atal ezberdinetan baliatu arren, garrantzia berezia izan du liskarraldi sezesionisten aktibazioen azterketan. Kasu honetan, Martínezek eta Zubiagak (2015) egindako lana baliatu eta gure beharretara egokitu arren, Eskoziako kasuan ekarpen kualitatibo garrantzitsua suposatu duela uste dugu. Tresna teoriko honek, a priori inolako loturarik ez duten dinamika politikoen azterketan antzeko mekanismo eta prozesuak aktibatzen direla erakusten digu. Hori da hain zuzen gure ikerketaren inspirazio nagusietako bat eta hor topatzen dugu ikuspegi honen bertutea. Azkenik, Essexeko Eskolaren diskurtsoaren teoria eta hegemoniari buruzko eztabaidak modan daudela ukaezina da. Kopiatu eta itsasteko baino, ikerketa zehatzen garapenerako inspirazio gisa egokiagoa dela deritzogu (Aoiz et al, 2017). Eskola honek abstrakziorako joera nabaria duen arren, gure kasuan tesiaren planorik zehatz eta konplexuena azaltzeko baliatu dugu. Honen baitan, aktore politikoek euren diskurtsoaren egituraketan erabiltzen duten estrategia antolatzeko "frame analisiaren" eskemaren garrantzia azpimarratu nahiko genuke. Bien arteko uztarketak, 9. hipotesiari loturiko (H9) herriaren artikulazioa eta hegemonia berri baten eraikuntza aztertzeko tresna egokiak eskaintzen dizkigutela ikusi dugu. Kasu honetan ere, gure ikergaitik harago beste hainbat gatazka politikoren azterketarako lanabes baliotsua da. Hautuak hautu, metodologikoki ikerketa bat aurrera eramateko eskura dauden aukerak azkengabeak izan arren, artikulazioaren metodoa baliatzea erabaki dugu. Honen bidez, ikuspegi kritikoak galdatzen dituen printzipioei heldu eta egungo errealitatearen azaleko itxuretatik harago, dinamiken sakoneko kausa eta mekanismo eragileak antzematen saiatu gara. Honi esker, hasieratik kasu azterketan sartu ordez hauek ulertzeko beharrezkoak diren aldez aurretiko hausnarketa teorikoak burutu ditugu. Zentzu horretan, ikuspegi kritiko batetik ezinbestekoa da erroetara jo eta egungo gatazken muina ulertzea. Artikulazioaren metodoaren bidez, azalpen erretroduktiboa eta teoria eraikuntza uztartu ditugu egungo burujabetza eskaeren funtsera joz. Gatazka nazionalistak gatazka demokratikoak dira, eta alderantziz. Burujabetza, komunitate politikoa eta bere gobernuaren arteko harremana era demokratikoan gauzatzea ahalbidetzen duen erlazioa soziala den neurrian, demokrazia eta nazionalismoari buruzko edozein ikerketaren abiapuntua dela deritzogu. Gure ikergaia beste bat izanda
ere, tesian landutako lehenengo, bigarren eta hirugarren kapituluak berberak edo oso antzekoak izango lirateke. Hau da, M-15 eta Podemosen sorrera, Greziar krisia, Brexita, demokratizazio feminista edota eskuineko populismoa bezalako fenomeno ezberdinen azterketa burutu nahi izango bagenu, aipatu kapituluen funtsa antzekoa izango litzatekela uste dugu. Horrekin ez dugu adierazi nahi guk burutu lana amaitua denik, edota edozein ikerketa burutzeko guk esandakoarekin nahikoa denik, ezta gutxiago ere. Esan nahi duguna hurrengoa da: egungo jendartean bederen, burujabetza, kapitala eta estatuaren arteko eragin-trukea aintzat hartzea beharrezko abiapuntua dela. Horretaz gain, gure lanean pisu gutxi izan arren, ardatz patriarkala ere kontuan hartu behar izango dugu. Zergatik da beharrezkoa? Dialektika klasikoa gogoratuz, demokratizazioa eta desdemokratizazioa, aurkarien arteko batasun eta lehia jarraian ulertzen ditugu. Zentzu horretan, egungo Europar Batasunean eta "mendebaldeko" herrialde kapitalista aberatsenetan, dinamika politiko gehienak demokratizazio eta desdemokratizazioaren arteko talka etengabe horretan kokatzen diren neurrian, aipatu kontzeptuak berauek aztertzen hasteko oinarrizko kategoriak dira. Logika horretan ulertu behar da proposatu dugun lehenengo ikerketa galdera: Zein erlazio dago postfordismoaren baitan egon den Estatuaren eraldaketaren eta mugimendu nazionalista historikoek burutzen dituzten burujabetza eskaeren artean? Gure lehenengo hipotesian (H1) adierazi bezala, tentsioan dauden bi dinamika ezberdin garatu direla ikusi dugu: autoritate pribatuak ahaldundu dituen desdemokratizazio prozesu bat eta nazio historikoak era demokratikoan birsortzea ahalbidetu duen estatu egituren deszentralizazioa. Alde batetik, desdemokratizazioaren sakontzea ahalbidetu duten egiturazko aldaketak aipatu ditugu. Horri loturik, hirugarren kapituluan, estatismo autoritariorako eta demokraziaren pribatizaziorako joerak sakontasunez lantzen saiatu gara. Zentzu horretan, aurretiaz garatu dugun grafikoa berreskuratuko dugu ideia nagusien muina birgogoratzeko. Sinplifikazio arriskua ahaztu gabe, irudi honen bidez egun nagusi den estatu egituren ezaugarri garrantzitsuenak azaldu ditugu.
Ikuspegi kritikoaren xedea, azaleko adierazpenetatik harago erro sakonagoa duten mekanismoak identifikatzea da. Zentzu horretan, arrazionaltasun neoliberalaren egi erregimena era akritikoan lantzeak hurrengoa eragin dezakeela deritzogu: demokrazia beraren izenean, demokraziaren pribatizazioan eta desdemokratizazioan sakontzea. Gure lanaren bidez, horri aurre egin nahi dion ikerketa agenda bat mahaiaren gainean jarri eta berau jorratzeko erabilgarriak izan daitezkeen metodologia eta kontzeptuak azaldu ditugu. Jada adierazi moduan, eskema honen bertuteetako bat, beste edozein ikerketarako abiapuntu izan daitekeela da. Neurri batean Goikoetxeak abiatutako ikerketa planteamenduari jarraiki (2017a), demokraziaren pribatizazioan eragiten duten eraldaketek lehentasuna izan dute. Ikerketa postpositibistak eta azalpen erretroduktiboak, sakoneko dinamika hauek agerikoagoak diren prozesu zehatzekin elkartzea ahalbidetu digu. Inork gutxik lotu ditzake, a priori, Kataluniako liskarraldi sezesionista, Europar Batasunaren gobernantza mekanismoen indartzearekin642 adibidez. Planteamendu positibista bat jarraituz, Kataluniako independentismo maila eta gobernantza mekanismoen indartzearen arteko korrelazioa aztertuko bagenu, ez genuke inolako signifikazio estatistikorik lortuko. Kontrara, gure ikerketaren bidez osotasun konplexu baten plano ezberdinak direla dakusagu. Ondorio zehatzena, eraikitako explanandum-aren 'ezinbesteko kontingentzia' dela hain zuzen ere (Jessop, 1982:212). Kasuen azterketari dagokionez, analisi erlazionala hobetsi dugu. Hori dela eta, bata edo bestea era isolatuan ulertu ordez, elkarreraginean aztertu ditugu. Honek, lotura zuzena du nazionalismoaren falazia epistemikoa gainditzeko asmoz egin dugun hautu metodologikoarekin. Hau da, gakoa demokratizazio eta estatu proiektu ezberdinen arteko lehia baldin bada, begien bistakoa dirudi prozesu horien kontraesan eta lehia dela aztertu beharrekoa. Horren ondorioz, "matrix eta subaltern state" kategorien bidez esentzialista ez den ikuspegia lehenetsi dugu. Espainiar eta Britainiar kasuak lantzean, aldez aurretik egindako hainbat hausnarketa plano zehatzago batean kokatzea izan da gure xedea. Kasu honetan ere, oso ezberdinak diren errealitate bik antzekotasun ugari dituztela ikusi dugu. Biek ala biek, 80. hamarkadan postfordismoaren baitan egiturazko aldaketak sustatu zituzten demokratizazio/desdemokratizazioaren arteko tentsioan aro berri bat irekiz. Espainiar kasuan, 78ko erregimenaren egiturazko ezaugarriak azaltzea funtsezkoa izan da 2008tik aurrera piztu den momentu koiunturalaren tentsio eta kontraesanak ulertzeko. Britainiar kasuan ere, Thatcherismoaren marka azaldu barik nekez ulertu daitezke azken urteetako gorabehera politikoak.
Ezberdintasunak ezberdintasun, bietan aztertu ditugu demokraziaren pribatizaziorako eta estatismo autoritariorako joerak eta nazio historikoak era demokratikoan birsortzea ahalbidetu duten estatu egituren deszentralizazioa. Horien bidez, espainiar eta britainiar demokratizazio eta desdemokratizazioekin batera, aztergai izan ditugun nazioek berezko demokratizazio eta desdemokratizazioa izan dutela ikusi dugu. Deszentralizazioa hierarkiaren itzalean643 da prozesu hauen tentsioak era egokienean deskribatzen dituen metafora. Subalternitatearen ideiari hertsiki loturik, estatu matrizeak egungo demokratizazio prozesuak baldintzatzeko duen gaitasunaren adierazlea litzateke. Espainiar kasuan, birzentralizaziorako joerek era argian ikusarazten dute aipatu metafora. Britainiar kasuan aldiz, birzentralizazioa ez da hain ageriko prozesua izan. Hala ere, estatu matrizeak sustatu austeritate politikek Eskoziar desdemokratizazioan duten eragina horren adibide dela ikusi dugu. Itzalaren tamaina, kasuak kasu, testuinguruko baldintzen arabera aldatu egingo da. Guztien artean adibiderik argiena Kataluniako egoerak adierazten duela deritzogu. Kasu honetan, Espainiar Konstituzioaren 155. artikuluaren aplikazioak, demokrazia Katalanaren erabateko eklipsea eragitera ailegatu da. Sezesioaren auziaren kudeaketari dagokionez, Britainiar estatu proiektua malguagoa dela begitantzen zaigu. Zentzu horretan, honen inguruan irakurketak ugariak izan dira. Askoren aburuz, Erresuma Batuak tradizio demokratiko luzeagoa du eta honek nolabaiteko eragina izan du Londres eta Edinburghen artean sezesio erreferendum bat adosterakoan (Blas, 2015:268). Horretaz gain, Blasekin bat gatoz eta "ezin da ahantzi Erresuma Batua konposaturiko estatu nazional anitz gisa aurkezten duela bere burua, ez da estatu bat nazio batentzat, baizik eta estatu bat lau nazioentzat" (idem). Bestalde, konstituzio idatzirik ez duenez, malgutasun legegilea handiagoa du (idem). Hala ere, hautu estrategikoen garrantzia ezin da gutxietsi. Arestian adierazi moduan, Britainiar Gobernuaren ustez, erreferendumaren bidez "ezezkoak" aise irabazi eta auzia denbora luzez itxiko zen. Aipatu faktoreek eskoziar erreferenduma deitzea erraztu zuten. Espainiar kasuan, bestalde, aurkako dinamika jazo da. Nazio bakarraren aitortza, honen lehentasun hierarkikoa eta konstituzioaren irakurketa itxia nagusitu dira (Lasagabester, 2008). Horren ondorioz, legezkotasun printzipioaren eta printzipio demokratikoaren arteko tentsioan lehenengoa pribilegiatu da. Horretaz gain, ikuspegi estrategikoenari dagokionez ez dago emaitzaren inguruan ziurtasunik. Katalunian balizko erreferendumaren zertifikazioa egongo balitz, "ezezkoaren" garaipena ez litzateke hain argia izango.
Hausnarketa zehatzetatik harago eta arestian esandakoa gogoratuz, gure ikergaia M-15 eta Podemosen sorrera, Ciudadanosen indartzea, Brexita, UKIPen eskuineko populismoaren arrakasta edota Jeremy Corbynen hazkundearen azterketa balitz, ikerketaren planteamendua oso antzekoa izango litzateke. Kasu honetan, 1, 2, 3, 4 eta 7. kapituluetan esandakoak sakoneko aldaketarik gabe baliatuko genituzke. Berriz ere, burujabetza, kapitala, estatua eta demokraziaren arteko eragin-trukea aintzat hartzearen beharra agerian geratzen da. Gure lana norabide horretan pauso txiki bat emateko saiakera izan da. Lehentasun analitikoa zuten kasuen azterketari dagokionez, originaltasunaren beharra nabarmendu nahiko genuke. Zentzu horretan, Kataluniako "procès" independentista gori gorian mantendu da azken urteetan. Honek, bizirik jarraitzen duen fenomeno politiko bati buruzko hausnarketen beharra agerian uzten duen arren, informazio gaindosiaren arriskua ere badakar. Maila akademiko zein mediatikoan anitzak dira egin diren lanketa, irakurketa eta kronikak eta zaila da azterketa originalak egitea. Zer esanik ez dago, euskal errealitatea gertutik ezagutu eta zientifikoki aztertu dutenei berritasunak eskaintzeko dauden zailtasunei buruz. Eskoziar kasuari dagokionez, Euskal Herrian ezezagunena den errealitatea izan arren, mundu mailan urte luzez lehen mailako arreta akademikoa jaso du. Hori gutxi balitz, Kataluniako kasuan gertatu den moduan, 2014ko erreferendumaren ostean gaiarekiko interesa areagotu eta lanketa teorikoa biderkatu da. Hala ere, gure mugen baitan auzi guztietan berrikuntzak proposatzen saiatu gara. Gure ekarpena berriz ere, errealitate zehatzak dinamika zabalago baten baitan ulertzeko emandako pausoetan kokatzen dugu. Horretaz gain, maila teorikoan proposatu dugun "estatalitate subalternoaren" ideiaren lehen aplikazio praktikoa da, etorkizunean gehiago garatu beharko dugun ikerketa agenda baten hastapeneko pausoa hain zuzen. Aipatu bi elementu horien uztarpena da gure aburuz esku artean dugun lanaren ekarpen nagusia. Hasteko, egungo egoera azken hamarkadetako estatuaren eraldaketaren kontraesanen baitan kokatzeko hautua berretsi dugu. Bestetik, agerikoak diren irakurketak hobetsi ordez nazionalismoari buruzko ikerketetatik at geratzen diren dimentsioei lehentasuna eman diegu. Hau ez da apeta metodologiko bat, egungo nazionalismoaren azterketan funtsezkoa deritzogun hautu epistemologiko bat baizik. Honen bidez, hiru eremutan aurrerapausoak ematea izan da gure helburua:
Nazionalismoaren ikerketa agenda berritzen laguntzen saiatu gara. - Estatuaren ikerketa eremua hedatu eta estatuaren teoria berritzeko proposamen bat burutu dugu. - Aurreko biei hertsiki loturik, demokraziari buruzko ikerketa eremua ere hedatu eta berritzen saiatu gara. Hori aintzat harturik gure bigarren eta hirugarren ikerketa galderetan hurrengoa itaundu dugu: Zein da zehazki (estatuaren eraldaketak) Kataluniako, Eskoziako eta Euskal Herriko burujabetza eskaeretan duen eragina? Zein da burujabetza eskaera horien estrategia eta artikulazio diskurtsiboan duen eragina? Zentzu horretan, edukiak ugariak izan arren eta kasuak kasu xehetasun eta ñabardura ezberdinak azpimarratu ditugun arren, gure tesiaren oinarria hurrengo irudiak laburbiltzen duela uste dugu.
Iturria: egileak egina.
Jada adierazi dugun moduan, demosgintza, estatugintza eta naziogintza era dialektikoan harremanetan dauden hiruki beraren hiru erpinak dira. Azken hamarkadetako demokratizazio/desdemokratizazio prozesuen ondorioz, hainbat eremutan estatalitate subalternoak euren herritarren dependentzia eta konfiantza maila handitzen estatu matrizeak baino arrakastatsuagoak izan dira. Honek ondorio xinple bezain sakonak ditu. Xinpleak, logikoa dirudien moduan, demokratizazio prozesu horretan sakontzeko beharrezkoak diren estatu gaitasunak eskatuko dituztelako. Sakonak, oinarrizko hainbat funtziotan estatu matrizea ordezkatzeko gaitasuna izan dezaketelako. Lehia politikoa hortaz, ez datza ezberdina den kulturaren akomodazioan ezta ezberdintasun horren Dimentsio nagusiak IRUDIA 120 Tesiaren oinarri nagusiak
babesaren aldarrikapenean. Gakoa, gure tesiaren izenburuan jaso dugu: nola eta zein neurritan hitz egin dezakete estatalitate subalternoek? Honek, nazionalistatzat jo diren aldarrikapen eta mobilizazioak aztertzerako orduan ondorio xinple eta sakonak ditu ere bai. Xinpleak, nazionalista moduan ezagutzen diren eragileen aldarrikapenen edukiak, hauek aurrera eramateko estrategia diskurtsiboak edota erabilitako borroka errepertorioak nekez ezberdindu daitezkeelako demokratiko moduan ezagutzen diren horietaz. Proposamen analitiko ezberdin batetik planteatu arren, Manuel Castellsen (1997) proiektu identitatearen hausnarketatik hurbil koka dezakegu gure ikuspegia. Sakonak, berdintasunak "liga berean" jokatzeko gurariak handitu ditzakelako. Zentzu horretan, demokrazian sakontzeko tresna gisa estatu propioa aldarrikatzea, sezesioaren inguruko paradigman eraldaketa bat eragin du (Sanjaume, 2013). Britainia Handia eta Espainia bezalako herrietan era paraleloan antzekotasun ugari (ezberdintasun nabariak ukatu gabe) dituzten bi liskarraldi sezesionista jazotzea, sakontasun horren sintoma argiak dira. Ikerketa lan honen planteamenduan ere eragina argia da. Paisös Catalans osoa eta Euskal Herri osoa aztertu ordez, Kataluniako Autonomia Erkidegoa eta Euskal Autonomia Erkidegoak (EAE) izan ditugu aztergai. Hau, nazio historikoekiko hurbilpenean estatu egiturek duten eragina aintzat hartzearen ondorio da. Hala ere, honekin ez dugu adierazi nahi euskal kasuaren azterketarako adibidez, Iparraldea eta Nafarroa ez direnik kontuan hartu behar, analitikoki unitate bereizi moduan tratatu behar direla baizik. Zergatik? Arestian aipatutakoa gogoratuz, lurraldeotan demokratizazio maila eta mota desberdina delako, Ipar Euskal Herrian euskal instituziorik ez dagoelako, eta EAEk eta Nafarroako Foru Erkidegoak (NFE) ezberdin erabili dituztelako beren erakunde estatalak eta beren ahalmen politikoak (Goikoetxea, 2017b:153). Gure lanaren mugak direla eta jorratu ezin izan ditugun arren, aipu labur bat egingo dugu. EAEko gatazka nagusia "erdigune-periferia" bereizkeriatik sortzen da; NFEko gatazka nagusia, aldiz, espainiar periferiek euskal periferia nazionalistarekiko duten erreakzioa da (Goikoetxea, 2017b:200). Nafarroako erregionalisten eta espainiar autoritate zentralen arteko aliantzak forma anitzak hartu ditu, baina euskal nazionalistak boteretik baztertzeko balio izan dute beti, euskal kulturaren garapena eta euskararen erabilera mugatuz (idem). Honen ondorioz, nafartasunaren eta euskaltasunaren arteko oposizioa sortu da, Ulsterren unionismoaren eta errepublikanismoaren arteko gatazkaren antzekoa edo valentzianismoa eta katalanismoaren borrokaren antzekoa (Blas, 2017). Nafar identitateak, gatazka horien sustatzaile eta ondorio dira aldi berean (Rivera, 2018). Honek berriz ere, estatu egituren eta estrategia politikoen arteko harreman estua aztertzearen garrantzia agerian uzten du.
Iparraldeko kasuak bestalde, era argian erakusten du deslurraldetze eta berlurraldetze dinamikek identitate ezberdinen "objektibizatze" prozesuan, leialtasunen ezarpenean eta proiektu politikoak aurrera eramaten duten eragina. Existentzia soziala, dimentsio objektibo erakundetuek eta subjektiboek osatzen dute, baina bata desagertzen bada, epe luzera existentzia soziala desagertuko da (Goikoetxea, 2017b:195). Frantziar Iraultzaren ostean, nazionalismo frantsesak Euskal Herriaren deslurraldetze prozesua aurrera eramatearekin batera "frantziarrak" sortzeko estrategia nazionalizatzaile eraginkorra jarri zuen martxan. Existentzia sozial "frantziarra" bere dimentsio objektibo zein subjektiboaren bidez era eraginkorrean ezarri zen (bi Mundu Gerra tarteko). Ahedoren lanak (2017), honen aurrean euskal abertzaleen berlurraldetze estrategia saiakera ezberdinak azaltzen ditu. Azken hamarkadetakoak dira aipagarrienak, bazterrekoa zen aldarrikapenak erabateko zentraltasun politikoa hartzeaz gain, demokrazian lurraldeak duen gaurkotasuna era argian azaleratzen duelako. Hala ere, errealitatea dinamikoa den neurrian aldaketa ugari izan dira azken urteotan. 2017tik aurrera indarrean dagoen Euskal Hirigune Elkargoa izan da urteetako lan horren gauzatze praktikoa, eta etorkizunean lurraldea, autoritatea eta eskubideen arteko mihiztadura ezberdin bat eraikitzeko abiapuntua. Nafarroaren kasuan ere, 2015. urteko udal eta foru hauteskundeen ostean, Gobernuan zein udal askotan gehiengo politikoak aldatu dira aurreko egoera irauliz. Herrialde Valentziarrean eta Balear eta Pitiusa Uharteetan ere, Nafarroan jazotakoaren antzeko prozesua antzeman dezakegu. Goizegi da, honen inguruan sakoneko ondorioak ateratzeko eta etorkizuna baldintzatuko duen momentu egituratzaile berri bat ezarriko duen adierazteko. Gure tesian landutakoa jarraituz, baliteke Nafar edo Valentziar burujabetza eta demokratizazioa oinarri duten proiektu subiranista berriak artikulatzea. Lurraldeen arteko harremanari dagokionez, etorkizunean ikusiko dugu zein den proposamen politikoen egituraketa zehatza. Hipotesi moduan, nazioaren batasunaren aldarrikapena ahuldu eta egitura politiko ezberdinen federazioaren aldarrikapena nagusituko dela uste dugu. Honi hertsiki loturik, EHBilduk adibidez, "estrategia konfederala" deiturikoa onartu zuen 2017ko urrian burutu Konferentzia Politikoan. Honen bidez, hiru errealitate sozio-politikoei egokitutako prozesu eratzaileak aurreikusten dituzte, EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herrikoa. Esanakoak esanda, begien bistakoa dirudien azken galdera bat ere egin diogu gure buruari. Errealitateak antzekoak baldin badira, zergatik Katalunian eta Eskozian liskarraldi sezesionista bat aktibatu da eta Euskal Herrian ez? Errealitateak antzekoak dira, baina lehia politikoaren eraginez sortzen diren ondorioak ez. Hau, azterketaren atalik biziena eta horrenbestez aldagarriena da. Egunerokotasun politikoaren erritmo bizilasterrak asko zailtzen du honi buruzko hausnarketak zehaztasunez egitea. Doktorego tesi baten tempus analitikoa egokiagoa da egiturazko aldaketa eta joerak deskribatzeko,
Iturria: egileak egina.
645 Sailkapenaren arrazoiak atal bakoitzean landu ditugu beraz ez ditugu errepikatuko.
646 Sailkapenaren arrazoiak atal bakoitzean landu ditugu beraz ez ditugu errepikatuko.
Begien bistakoa da sezesioaren mekanismo eta prozesuen aktibazioa argiena Katalunian eman dela. Eskozian, hainbat mekanismo aktibatu arren, oinarrizkoak diren batzuk ahulagoak direla ikusi dugu. Bi kasuen artean ezberdintasunak ugariak izanda ere, zertifikazioa eta polarizazioari loturikoak dira aipagarrienak. Eskoziar erreferendumaren onarpenak, Quebecekin batera, mugarri berri bat ezarri zuen burujabetza eskaeren kudeaketa demokratikoan. Honek bestalde, sezesioak galdatzen duen polarizazio maila baxuagoa izatea eragiten du. Katalunian aldiz, zertifikazio ezak polarizazio eta errepresio sakona eragin dute. Kontrara, praktikan, independentzia egingarri ez den proiektu politikoa bilakatu daiteke. Kontraesan eta tentsio horien ondorioetan kokatzen dugu bien arteko ezberdintasunik aipagarriena. Azkenik, jada azaldu arrazoiengatik euskal kasuan funtsezkoak diren mekanismoen aktibazio ahula dakusagu. Hegemoniaren inguruko lehiak duen garrantzia azpimarratu dugu ere bai. Jessopen eredua jarraituz, hegemonia estatuaren dimentsio sustantiboekin lotu dugun arren (2015b: 86-88), kasu honetan ez ditugu metafora ekonomikoak eta ekonomia politiko kulturalari dagozkion proiektu hegemonikoak aztertu. Hegemonia independentista ikertzea izan da xedea eta horretarako, egungo gatazka demokratikoetan gertatzen den moduan, herriaren artikulazioa erdigunean kokatu dugu. Prozesu hauek ez dira hustasunean ematen, arerio politiko anitzen hartu emanean baizik. Gure kasuan, ikerketaren ildoarekin lotura handiagoa duten eragile gutxi batzuen diskurtsoak aztertzera mugatu garen arren, honen inguruko lanketa sakonago batek beste hainbat eragileren artikulazioak aztertzea galdatuko luke. Eskoziar kasuan, legezko erreferendumak edukien inguruko eztabaidek lehentasuna izatea ahalbidetu du. Era argian ikusi dugu aktore independentistek estatu propioa lortzea, ongizatearekin eta jendarte demokratikoagoa erdiestearekin era ekibalentzialean artikulatu dutela. Katalunian ere antzeko argudio eta artikulazioak topatu ditugun arren, erreferendumaren legezkotasunak baldintzatu du azken urteetako jardunbide politikoa. Euskal kasuan ere paradigma demokratiko berriek, edo autore batzuen esanetan unibertsalen defentsak (Apaolaza, 2012; 2015), lehentasuna hartu dute. Urteetako protesta zikloaren ondorioz independentismoa errepresio auziekin lotzeko joera nagusitu da hainbatentzat. Azken urteetan kontrara, demokrazia, erabakitze eskubidea eta burujabetza ardatz duten metafora berrien sorrera antzematen dugu (Olariaga, 2018:44). Guztien artean, dena den, egun arrakasta duen populismo instituzionala da aipagarriena. Euskal ongizatea autogobernuarekin lotu eta Espainiar Estatua kanpo eratzaile moduan finkatzen duen operazioa hain zuzen. Gure ikerketa galderan itaundutakoari erantzunez, krisi organikorik ez egotea, sezesioaren mekanismoen aktibazio eza eta hegemonia independentista arrakastatsu bat ez artikulatzea lirateke euskal kasuaren eta besteen artean dauden ezberdintasun
nabarienak. Ikusi dugun moduan, banaturik aztertu arren, hiru dimentsio analitiko horiek estuki erlazionaturik leudeke. Gure ikerketaren planorik zehatz eta konplexuena da azken galdera horri loturikoa. Horren ondorioz, errealitate enpirikoarekin harreman estuena duen atala ere izan da. Lanean zehar aipatu ez ditugun arren, paradigma positibistaren baitan azken urteotan argitaratu diren hainbat ikerketek gure lanak aintzat izan ez dituen dimentsioak osatzeko baliagarriak izan daitezkeela uste dugu. Zentzu horretan, Jason Sorensen lanak (2012), Asier Blasenak (2015) edo Alexandra Remondenak (2017) sezesioa eta berau eragiten duten aldagai ezberdinak aztertzen dituzte ikuspegi konparatuan. Logika horretan kokatzen dira besteak beste, hizkuntza ezberdin baten eragina, sezesioaren lurraldea ondo definitua izatea, herrialdearen aberastasun maila edota jatorrizko estatuak sezesioarekiko mantentzen duen jarrera. Gure ikerketa paradigmarekin bat etorri ez arren, gure lanean maila enpirikoan sakontasunik izan ez dituzten dimentsioak garatzeko osagarri egokiak iruditzen zaizkigu. Esandakoak esanda, prozesu zehatzen azterketan bi eredu ezberdindu genitzakeela begitantzen zaigu. Alde batetik, Kataluniako mugimendu independentistak bottom-up eredua jarraitu du. Testuinguru politikoa baldintzatu zuten hainbat gertakarirekin batera (Estatut etab.), gizarte zibilean errotuta zeuden sare katalanistak artikulatu eta berriak sortu ziren. Horren ondorioz, 2005. urtetik aurrera erabakitze eskubidearen aldeko mugimendu indartsua artikulatu zen herri zein hirietan. Sare hauetatik gertu zeuden sektore sozial askok era garbian independentziaren aldeko hautua egin zuten 2012. urtetik aurrera. ANC eta Òmnium bezalako antolakundeek eta sektore sozial zabalek babesten zituzten mobilizazio jendetsuek alderdi politikoen jarduera baldintzatu eta independentziaren hautua erdigunean kokatu zuten. Beste alde batetik, Eskoziako kasua top-down ereduaren adibide argia da. Erreferenduma deitu aurretik ez zegoen independentziaren aldeko mugimendu indartsurik eta inkestetan lortutako babesa %20-30era mugatzen zen. Honek, elite politikoen jarduera estrategikoaren garrantzia agerian usteaz gain, hurrengoa adierazten du: independentzia prozesuek sortzen dituztela independentistak eta ez duela zertan alderantziz izan behar. Bizirik dagoen prozesu bat den heinean zaila da aurreikuspenak egitea, baina litekeena bigarren independentzia erreferenduma bat deitzea da. Euskal kasuan ez da liskarraldi sezesionista argirik egon, baina etorkizun batean antzeko prozesurik egotekotan, Kataluniako eta Eskoziako ereduen erdibidean kokatuko litzatekela uste dugu. Gizarte zibileko eragileek alderdi eta eragile politikoekiko lotura hierarkikoagoa duten neurrian, ez dirudi Kataluniakoaren antzeko prozesu bat garatuko litzatekeenik. Kontrara, urteetan zehar herritarren ehuneko esanguratsu647 batek
independentziaren aldeko jarrera mantendu izana eta gizarte zibil mobilizatu bat izateak Eskoziaren antzeko prozesu bat irudikatzea zailtzen du. Esan bezala, noizbait liskarraldi sezesionista bat egotekotan, aipatu adibideen erdibidean kokatuko litzatekeen eredua jarraituko lukeela uste dugu. Katalunian baino "elitismo" maila altuagoarekin eta Eskozian baino oinarri sozial artikulatuagoarekin. Honek, hala ere, gure ikerketaren helburuak gainditzeaz gain, edozein ikerketaren aurreikuspen gaitasuna ere gainditzen du. Esandako guztia kontuan hartuta, gure xedea ez da izan positibismoak dioen bezala, leku guztietan momentu guztietan frogagarria den analisi unibertsala egitea (Dreyfus, 1986:11). Horren ondorioz ez ditugu era exhaustiboan errealitatea azaltzeko gaitasuna duten baieztapenak proposatu. Aitzitik, sarreran adierazi dugun moduan, ikerketa postpostibistetan azalpenaren justifikazioa konplexua da, barne eta kanpo mailako irizpideak galdatzen dituelako. Hori dela eta, alde batetik, barne mailan, azalpena eraikitzeko irizpideak sortzen saiatu gara eta bestetik, kanpo mailan, besteak erakartzeko pertsuasio lanean interbentzio teoriko eta praktikoak garatu ditugu648 (Glynos & Howarth, 2007:34). Zentzu horretan, barne mailari dagokionez, gure hipotesiak onartu edo baztertzen ditugun adierazteko, ez dago froga moduan signifikazio estatistikorik edo antzeko neurgailurik. Aldiz, ikerketa post-postibista batek eskatzen dituen parametroak erabiltzen saiatu gara. Hau da, era malguagoan baina publikoki defendagarriak diren printzipioak: argudioen arteko koherentzia, sinesgarritasuna, funtsa, trinkotasuna, babes frogatzailea, osotasuna eta sakontasuna. Bestetik, kanpora begira, besteak erakartzeko pertsuasio lan horren lehenengo fasea epaimahaiari dagokio eta ostean lan hau era kritikoan aztertuko duen orori. Hala ere, horri dagokionez hausnarketa bat aintzat hartzea beharrezkoa dela deritzot: ikerketa postpositibistetan argia ez dago soilik erantzunean, horri heltzeko egindako ibilbidean baizik. Zentzu horretan, "erantzun guztiak bagenituela uste genuenean, bat batean galdera guztiak aldatu zituztela" zioen Mario Benedettik. Gure garai eta tokiko liskarraldi nazionalisten inguruan erantzun borobilik ez dagoen neurrian ez dugu halakorik bilatu gure lanean. Are gehiago, hainbatetan errepikatu diren erantzunekiko asegabetasunak bultzatu gaitu ikerlan hau burutzera. Zentzu horretan, zein da gure garai eta tokiko galdera nagusia? Nazio historikoen burujabetza eskaeren aurrean ezinbestean plazaratuko den galdera xume bezain konplexua dela deritzogu eta gure tesiaren izenburuan jasotzen saiatu gara: "Can the subaltern states speak?".
648 Bukaerarik ez duen lan bat izan arren.
649 Aipuek, Martínezek eta Legarretak (2017) Gizarte eta Komunikazio Zientzietarako ezarri irizpideak jarraitzen dituzte. | science |
addi-3ac448f67418 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29023 | 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik | Labaka Mayoz, Ane | 2018-10 | 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko umorea aztergai, genero-ikuspegitik
Ikerketa lan honetan boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, generosistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin dut. Iaz neuk burututako ikerlaneko ideia nagusiak aurrekaritzat hartu eta marko teoriko-analitiko orokorra Bertsolari Txapelketa Nagusiaren marko zehatzagora ekarri ondoren, bi izango dira ikerlan honek muinak: batetik, txapelketaren sistemako partaide ezberdinei (gai-jartzaile bat, parte hartu duten hiru bertsolari eta bi aditu) egindako elkarrizketekin hornitutako lan etnografikoa eta, bestetik, txapelketan zehar umorearekin lotuta sortutako bertsoaldi hautatuen analisia. Horrela, bertsolaritzaren baitan nagusi den umore hegemonikoaz gain beste umore mota bat(zuk) ere garatzen ari d(ir)ela defendituko dut datozen orriotan, umore mota hauek bereizteko zenbait gako azpimarratuz. Gainera, bereizketa honen zantzuek bertsolaritzaren gailurra den lau urtean behingo txapelketaren markoan zein forma/leku hartu duten aztertzen ahaleginduko naiz.
Master Amaierako Lan honen proiektuak EHUko Mikel Laboa Katedrak eta Mintzola Ahozko Lantegiak bertsolaritzaren gaineko ikerketak aurrera eramateko esleitutako diru-laguntza jaso zuen 2017-2018 ikasturtean.
"Asfaltoa zartatzeko bi modu daude. Bata animaliena, gizakiona: hartzen duzu eskutan lanabes bat, pikotxa edo, ahal bada, mailu pneumatikoa eta kolpeka, zarata eginez, puskatzen duzu hautsezina zirudien azala. Bigarren modua landareena da: bultzatzen dute azpitik, isilean, etengabe, eta halako batean, nahikoa tentsio bildu dutenean, eten egiten dute gainean duten geruza".
1.SARRERA Lehen atal honek ikerketaren nondik norakoak barnebiltzen ditu, kokatzeko lagungarri izango direlakoan. Lehenik, ikerlan hau egiteko interesei buruz jardungo dut, jarraian ikerketa objektuaren bi norabideak zehaztu, ondoren ikerlanaren aurretiazko helburu eta hipotesiak formulatu eta azkenik diseinu metodologikoari buruzko xehetasunei helduko diet, sakoneko elkarrizketak zein bertsoaldien analisia aipatuz. 1.1. Interesak Gizarte Antropologiako masterra bukatu nuen iazko ikasturtean, irailean. Master amaierako ikerketa lanean boterearekin harreman zuzena duten bi eremu, hau da, generosistema eta umore-sistema, gaur egungo bat-bateko bertsolaritzaren testuinguruaren baitan uztartzeko ahalegina egin nuen. Kokapenerako gai hauen inguruko aurrekariak irakurri eta gurutzaketa hau ahalbidetzeko moduko marko teoriko-analitikoa zehaztu ondoren, oholtzan dabiltzan emakumeen1 (umoregileak, antzezleak, bertsolariak…) ahotsez hornitutako lan etnografikoa izan zen ikerlan honen muina, elkarrizketa sakonetan beraiek emandako erantzunetako ideia interesgarrienak biltzen saiatu bainintzen. Autoetnografiatik ere izan zuen aipatutako ikerlanak, ikerlari moduan lehen pertsonan idatzitako nire bizipenak tartekatu bainituen lanean zehar, kapitulu bakoitzaren hasieran, osagarri eta aberasgarri izango zirelakoan. Horrela, bertsolaritzaren baitan nagusi den umore hegemonikoaz gain beste umore mota bat(zuk) ere garatzen ari d(ir)ela defendatzen ahalegindu nintzen, umore mota hauek bereizteko zenbait gako azpimarratuz. Bertsolaritzari buruzko teorizazioa aberasteaz haratago, eraldaketarako bidean nire ekarpentxoa egin nahi izan nuen honen bidez. Hala ere, aurreko lan honen ondorioetan zehaztu bezala, ikerlan honen amaierak dakarren nekeari aurrera begira jartzeko gogoa gailendu zitzaion batez ere. Etorkizuneko lanetarako inplikazio posibleak dagoeneko buruan nituela adieraziz bukatu nuen ordukoa eta oraingo ekinaldi hau da gogo horren erakusgarri. Orain arteko lana teorikoa izan da huts hutsean, hasierako oinarri bat jartzea zelako nire helburu nagusia. Orain, ordea, pauso bat haratago ematea gustatuko litzaidake eta nolabait teoriatik praktikara jauzi egitea. Horretarako, kasu zehatzen azterketa egitea daukat xedetzat eta aurreko urteko irailaren 23an Baigorrin hasitako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia abagune perfektua iruditzen zait horretarako. Aurreko lanaren amaieran aipatu bezala, jakitun naiz hasierako lan honetan bertso jardunean partaide diren agente batzuri soilik egin niela leku. Emakume bertsolariak
bihurtu nituen protagonista kontzienteki eta beraien ahotsak eta hitzak biltzen saiatu nintzen (besteak beste, lanaren luzera mugak baldintzatzen ninduelako). Alabaina, bertsolaritzan, oro har, eta umore prozesuen negoziaketan beste zenbait agentek ere pisu handia dutela kontuan hartuta, kasu honetan elkarrizketatu nituen emakume bertsolariek kantukidetzat dituzten gizonezko bertsolarien hitzak ere ikerlanean barneratzea hobetsi dut, beraien esanak ere ikerketan tartekatzeak ikuspegi osoago bat erdiesten lagunduko didalakoan. Horrez gain, elkarrizketatuek behin baino gehiagotan azpimarratu zidaten bertsolaritzan gai-jartzaileek duten garrantzia. Gaiaren araberakoa delako bertsolariaren kokapena ere, gaiak berak zehazten duelako askotan erresistentzia izateko edo transgresiorako aukera, sorkuntza prozesuaren lehen katebegia delako. Beraz, sakontzeko helburua dudan honetan, nahitaez erreparatzeko moduko beste eremu bat litzateke gaiena. Funtsean, txapelketan umoreak zein pitzadura edo tentsio eragin dituen ikertu nahiko nuke eta teoria feministatik irakurrita pitzadura edo tentsio horiek zer adieraz lezaketen. Izan ere, nire aburuz, posible da pitzadurak bi norabidetan jazo izana. Batetik, litekeena da genero-sistemak markatutakoa indartzen duen umore mota gaur egun ez izatea hain onartua eta txalotua eta kontrara, genero-sistemak markatutakoa iraultzea xede duen umoreak ere pitzadurak sortu ditzazke, oraindik orain ez delako (umoretzat) ulertzen. Hipotesi nagusiak, beraz, azken txapelketan "bazterreko umoreak" esparru hegemonikoagoetara hedatzeko eta hauetan zirrikituak sortzeko saiakerak izan direla aurreikusiko luke. Ikerlariaren interesei buruzko lehen atal honekin bukatzeko, aipagarria da nik neuk bertsolari, emakume eta feminista gisa2 modu indibidual zein kolektiboan bizitakoa duela testu honek oinarritzat. Testu hau, beraz, ezagutza kokatuaren perspektibatik irakurri behar da, derrigorrez (Haraway, 1991): besteak beste, bertsolari, emakume eta feminista gisa idazten baititut idazten ditudanak. 1.2. Ikerketa objektua
2Lan hau burutu bitartean, gainera, "Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero ikuspegitik" ikastaroa emateko aukera izan dut helduen hainbat bertso-eskolatan eta bertan partekatutakoak eta entzundakoak ere aberasgarri suertatu zaizkit.
1.3. Helburuak
Honakoak lirateke ikerlanaren xede nagusiak:
1. Umoreak bertsolaritzaren eremuan izandako zereginean sakontzea.
1.1. Genero-sistemak bertsolaritzan nagusi den umorea izandako eraginaz hausnartzea: Umore hegemonikoa vs. bazterreko umorea(k). 1.2. Bertsolaritzan egun dauden umore eredu ezberdinak arakatzea, Bertsolari Txapelketa Nagusiaren baitako kasu azterketa zehatzetan sakonduz. 1.3. Bertso munduko agente ezberdinek (emakume bertsolariak, gizonezko bertsolariak, gai-jartzaileak eta adituak) umorearen inguruan dituzten iritziak, esperientziak eta bizipenak biltzea. 2. Genero-sistemak umorea nola baldintzatzen duen aztertzea.
2.1. Genero-sistemak umorearen eraikuntzan duen eraginari buruzko hausnarketa egitea, gaiari buruzko bibliografia baliatuz.
2.2. Bertsolaritzan historikoki nagusitu den umore ereduaren gakoak zehaztea. 2.3. Txapelketako markoan garatzen den umorea aztertzea, genero ikuspegitik.
3. Umorearen bidetik, bertsolaritzaren eraldaketarako baliagarri izan daitezkeen elementuak identifikatzea.
1. Genero-sistemak pisu handia dauka umorearen eraikuntzan. 1.1. Umorea politikoa da, kulturalki eraikia eta botere-harremanetan oinarritzen dena. 1.2. Umorea egiteko beharrezkoa da kode erreferentzial konpartitu bat eta genero- sistemak eragin zuzena dauka kode horren eratzean. 1.3. Umorea estereotipoak indartzeko edo hauek zalantzan jartzeko balia
4.2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusian bi umore moten (hegemonikoa vs. bazterrekoak) arteko tentsioa sumatu ahal izango da.
Metodologiari dagokionez, bi ikerketa teknika hautatu ditut berariaz, elkarrizketa sakonak aletzea eta bertsoaldien gaineko kasu azterketa zehatzak garatzea deliberatuz.
Metodologia kualitatiboa aukeratu dut interesgarri irizten niolako Bertsolari Txapelketa Nagusiaren sistema osatzen duten aktore edo agente ezberdinak protagonistatzat hartu eta beraien diskurtsoa ahalik eta modu osoenean agertzeari. Jakitun naiz elkarrizketa hauekin lagin bat baino ezin izan dudala erdietsi baina, hala eta guztiz ere, nire ikuspegitik behintzat gai honetan erreferente izan daitezkeenak elkarrizketatu ditudalakoan nago.
Sei elkarrizketa sakon burutu ditut guztira, ordu eta erdi inguruko iraupena dutenak. Elkarrizketatuen profilari dagokionez, txapelketako hiru parte-hartzaile, aditutzat ditudan bi eta gai-jartzaile bat elkarrizketatu ditut.
Aurreko ikerlanean umorearekin lotura zuten bertso mundutik kanpoko lau emakume elkarrizketatu nituen eta horien ostean zazpi emakume bertsolari. Kasu honetan, parte hartzaileen artean bi gizonezko bertsolari hautatu ditut nahita, biak BEC-eko finalista izandakoak; Aitor Sarriegi (41 urte) eta Sustrai Colina (35). Gainera, hauen ikuspegia osatze aldera txapelketan parte hartu duen gazteenaren hitzak ere bildu nahi izan ditut, Nerea Ibarzabalenak (24), hain zuzen. Ibarzabal izan da txapelketan zehar lanketa feminista sumatu zaion emakume bertsolarietako bat3.
Hiru hauetaz gain, hedabide ezberdinetan txapelketari buruzko euren iritzia plazaratzen jardun diren bi bertsolari eta kasu honetan, aditu, ere elkarrizketatu nahi
3Amurrioko kanporaketan bakarkako lanean hilekoari buruz kantatutako bertsoak, esaterako, oso aipatuak izan dira.
izan ditut: Andoni Egaña (56) eta Uxue Alberdi (34). Lehena Lander Garrok zuzendutako EITB-ko "Aulki jokoa" programako aurkezle izan da Edurne Azkaraterekin batera eta bigarrena, aldiz, Aitzol Barandiaranekin aritu da zuzeneko emisio bidez EITB-n bertan Txapelketa Nagusiko iritzi-emaile gisa. Alberdi aurreko ikerlanerako ere elkarrizketatu nuen dagoeneko baina txapelketako markoan ardaztuta berarekin hitz egitea interesgarritzat nuelako bildu naiz bigarrenez berarekin.
Ahalik eta ikuspegi osoena erdietsi nahian, gainera, Maite Berriozabal (31) gaijartzailea, txapelketako gai-jartzaile taldeko kidea, elkarrizketatzeko abagunea ere izan dut.
Elkarrizketa hauek 2018ko urtarriletik uztailera bitarte grabatu ditut. Antropologoaren begiradatik elkarrizketa sakonak burutu ditudan bigarren aldia izaki, eroso sentitu naizela baiezta dezaket eta elkarrizketatuak aurretiaz ezagutzeak horretan lagundu didala esango nuke.
Kasu azterketari ere garrantzia berezia emango diot ikerlanean zehar, bertsoen edukia aztertu nahi baitut bereziki. "Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero ikuspegitik" lanean ezin izan nion atal honi lekurik egin eta txapelketa abagune ezin egokiagoa iruditu zait horretarako.
Geroago umorearen hiztegiari buruzko atalean zehaztu bezala hitzek boterea dute eta bertsolaritzan are nabarmenagoa da hori. Horregatik, oinarri teorikoa kasu zehatzez hornitu nahi nuke, bertsoen edukiari, testuei, arrazoei, esamoldeei, gaiei, hitzei eta elipsiei zuzenean erreparatuz.
Lan hau burutzeko Txapelketako ia saio guztiak4 jarraitu ditut saioa zen tokira
4Bertsolari Txapelketa Nagusia hiru fasetan banatu zen: final laurdenak, finalaurrekoak eta finala. Final laurdenetan hamasei bertsolari izan ziren lehian, denak herrialdeetako txapelketetatik sailkatuak. Sei bertsolariz osatutako sei talde egin ziren eta saio bakarrera lehiatu. Talde bakoitzeko irabazlea zuzenean pasatu zen hurrengo fasera; puntu gehien batu zituztenekin osatu zen finalaurrekoetara igaro zirenen taldea. Finalaurrekoetan, hogeita lau bertsolari lehiatu ziren: izena eman zuten 2013ko sei finalista eta final laurdenetako saioetatik sailkatu ziren hemezortzi bertsolari. Bi itzuli izan zituen finalaurreko faseak: lau finalaurreko izan ziren lehenegoan eta hiru bigarrenean. Bi saioetako puntuazioak gehitu egin ziren, baina lehen itzulian puntu gutxien lortu zuten sei bertsolariek bigarren itzulian kantatzeko aukera galdu zuten. Taldeak aldatu egin ziren lehen itzulitik bigarrenera. Finalean zortzi bertsolari lehiatu ziren: 2013ko txapelduna eta finalaurrekoetatik puntuazioz sailkatutako zazpiak. Hiru saiotan banatu zen ekitaldia: goizean zortzi bertsolariak jardun ziren eta zortzi bertsolariekin eman zitzaion hasiera arratsaldeko jardunari ere; azkenean, puntu gehien metatu zuten bi bertsolarien arteko lehiarekin eman zitzaion amaiera. Egun osoko jardunean puntu gehien eskuratu zituena izendatu zen txapeldun: Maialen Lujanbio.
bertaratuta eta huts egin behar izan dudan kasuetan irrati bidez jarraitzen edo gerora sarean bertsoaldi nabarmenenak ikusten ahalegindu naiz. Edonola ere, txapelketaren inguruan ezein hedabide nahiz sare sozialetan hitz egindakoari bereziki adi egon natzaio, ahalik eta jarraipen osoena burutu nahirik.
Aurrerago ikusiko dugun bezala, txapelketako saioetan normalki oso markatuta egoten da umoreari zein ariketa dagozkion (batez ere zortziko txikikoak) eta horregatik da zailagoa beste ariketetan umorea agertzea. Hala ere, ariketa batzuetan zergatik agertzen den eta besteetan zergatik ez gogoetatzea beharrezkotzat daukat, beste zenbait gogoeta posibleren artean.
Nik ere, kasu azterketa hauek burutzeko, zortziko txikiko zenbait ariketa hautatu ditut nahitaez (bai ofiziotakoak eta bai puntukakoak) baina salbuespen moduan beste ariketa batzutan lekututako umorearekin lotutako bertsoaldiak ere barneratu ditut analisi honetan, besteak beste, oro har tono serioagoekin lotu ohi diren bakarkako ariketa nahiz zortziko handiko eta hamarreko txikiko bertsoaldiren bat edo beste.
Azken finean, esan liteke bi motatako bertsoaldiak barneratu ditudala nire aukeraketan: txapelketan zehar nolabaiteko tentsioa (zeresana, eztabaida…) sortu eta arreta gune bihurtu direnak, batetik, eta bestetik, kanpora begira zeresan handiegirik eman ez dudan arren nire analisirako interesgarriak begitandu zaizkidanak. Honakoak dira, beraz, hautatu ditudanak5:
Zortziko txikia
Hamarreko txikia
Ikerlanaren baitako marko teorikoa zedarritu aurretik, egoki deritzot kokatzeko lagungarri izan zaizkidan aurrekariei leku egiteari. Aurrez esan bezala lan hau "Bertsolaritzan garatutako umorea(k) aztergai, genero-ikuspegitik" izenekoaren jarraipena izango denez, aurreko lan horretako marko-teorikoko zenbait ideia eta kontzeptu nagusi ekarri nahi izan ditut orriotara.
Atal honen hezurdura honakoa litzateke, beraz: lehenik, generoa, bertsolaritza eta umorea(k) izango ditut hizpide, sarrera moduan; ondoren, genero-sistemaz jardungo dut boterearekin duen lotura estua azaleratuz, jarraian umore-sistema deitu diodanari buruzkoak aletuko ditut aztergai hau ere boterearekin elkarlotuz, eta, azkenik, boterearekin lotura zuzena duten bi ardatz horiek bertsolaritzaren baitan egiten duten gurutzaketa izango dut mintzagai.
2.1.Generoa, bertsolaritza eta umorea(k)
Eric Dicharryren (2012) arabera, euskaldunek irri egiteko aitzakia batzuk asmatu zituzten eta horien artean kokatzen ditu, besteak beste, maskaradak, pastoralak, herri antzerkia eta bertsolaritza. Bertsolaritzari dagokionez, ikerlariaren ustez umoreak leku garrantzitsua izan du historikoki bertso jardunean eta gaur egun ere hala du, jendea bertso-saioetara irri egitera ere joaten baita. Ehunekoei dagokienez, Dicharryren (2012) hitzetan, bertsolaritzan umorea litzateke %60-70 inguru.
Fokoa umoregaiean jarri eta begirada atzera botaz gero, Iñigo Aranbarri idazleak (2017) zehaztu bezala, gurean umoregaia meendetan zehar berbera izan dela baiezta daiteke. Bere aburuz, Txanton Garrote da euskaldunon gaineko umorearen arbaso arketipikoa, hau da, euskaldun baserritar arlotea, eta bere kalko moduan eraiki dira
Aranbarri umorearen aztarnategiari begira jartzen da eta XVII.mendearen amaierara jotzen du, Gipuzkoako ilustrazioaren baitan Peñaflorida kondeak idatzitako El borracho burlado opera komiko ezaguna hizpide hartuz. Obra hontako protagonista da, hain zuzen ere aurrez aipatua:
"Aldaerak gorabehera, arketipo egokia zaio umoreari Txanton Garrote. Azken batean, bera dago mendeetan iraun duen eskemaren sorburuan: analfabetoa da, mozkortu egiten da (ikusleak ez bezala, bistan da), ez da haien maila ekonomikora heltzen, eta ez izateagatik, ez du ganorazko izenik ere. […]
Kontua da igaro direla urteak eta gazteleraz gaizki egiten duen euskaldunak, eta bide batez inoiz gu izatea lortuko ez duen arlote ezjakin klixetuak, nahiko motibo ematen segitzen digula barre egiteko." (Aranbarri 2017:17)
Alberdirentzat (2010) ere eraginkorrak eta beharrezkoak (hausteko bada ere) ditugu estereotipoak, bertsolariak, komunikazioa gauzatuko bada, kode konpartitu bat behar baitu entzulearekin. Aurrez esan bezala, komunikazio oro da erreferentziala, eta batbateko komunikazioak azkar identifikatzeko moduko erreferenteak behar ditu. Tradizionalki espazio publikoa gizonezkoek okupatu dutenez, kode batu hori gizonezkoek eraikia izan da7.
Virginia Imazek (2005) dioen moduan, emakumeok, plaza publikoan eta are eremu pribatuan ere, umore hartzaile izan gara umore sortzaile baino gehiago eta zeri buruz, non eta noiz barre egin ikasi dugu, beti forma diskretuan eta eskuarekin aurpegia estaliz.
Arrazoi ezberdinak daude oholtza gainean oso emakume umoregile gutxi ikusteko: eredu falta, emakumeoi espazio publikoa ukatu izana, sexu-genero sistemaren bidez barneratu ditugun baloreak, erantzunkizunez eta seriotasunez ardurak hartu beharra, biktimaren paperera lotu beharra, jendarte eredu honetan seduzitzaileak eta arduratsuak izatera mugatu, arretarik deitu gabe eta edertasunaren kanonak apurtu gabe ibili beharra…
Horrez gain, behin eta berriz leporatu izan zaigu graziarik eta umore-senik ez izatea. Horrek berekin dakarren "otzantzea" azpimarratzen du Imazek (2005), eta berak esana da publikoa emakumez bakarrik osatuta dagoenean hauek gehiago eta ozenago barre egin ohi dutela. Emakumeok eta emakumeentzat egiten ditugun bertso-saioetan ere halatsu gertatzen dela dio Alberdik (2010).
Bertsolari eta idazlearen ustez, hau guztia ez da "gizonezkoen umorea" eta "emakumezkoen umorea" desberdinak direlako. Baina Imazek (2005) aditzera ematen duen bezala, umorea erreferentziala denez, konfiantza, lasaitasuna eta "taldekoa" sentitzea ezinbesteko abiapuntuak dira umorea egiteko:
"Emakumeok, jendaurreko umorea (publiko mistoaren aurrean) egiten ari garenean, maiz zailtasunak izaten ditugu emakumezkoekin konpartitzen ditugun erreferente publikoak bilatzeko. Izan ere, gure uste eta bizipen asko ez ditugu publikoki konpartitu izan tabuak direlako (horietako asko gorputzari lotuak: sexu-grina, masturbazioa, menopausia, hilerokoa...) edo garrantzia kendu diegulako: etxe barruko mundua, emozionalitatea, egunerokoa, emakumeen borroka, zaintza, gure langintzak eta afizioak..." (Alberdi 2010: 9)
Horrela, maiz gure erreferenteak garrantzitsutzat jotzea kosta egiten zaigunez, besteentzat garrantzitsua denaz egiten dugu umorea, "sozialki pisuzkoak" eta "unibertsalak" diren gaien haritik.
Alberdik (2010), gainera, otorduen jirako bertso-saioetan jende artera kantatzera irteteko momentuari azpimarra berezia egiten dio. Hainbat emakume bertsolari bat etorri izan dira eta zailagoa zaie emakumeei buruzko umorea egitea gizonezkoei buruzkoa egitea baino:
"Gaur egungo bertsolariok umore-hari jakin batetik gatoz, gizonek eta gizonei/gizonentzat egina hau ere. Bertso-bazkari eta bertso-afari gehienak parranda eta festa-giroan egiten direnez, umorea jan-edanen gehiegikeriara eta lige kontuetara lerratzen da sarri. Horri ezaugarri fisikoen inguruko umorea gehitu behar zaio. Kontestu horretan, kontuan hartzekoa da, gizonezkoak, oro har, askoz ere entrenatuago daudela elkarren arteko adarjotzean eta, bestetik, euren arteko zirisartze horretan biolentzia kuota handiagoak jasateko heziak izan direla, eta onartzen zaizkiela. Ez zaigu arrotza egiten, umore klabean, gizonezko batek beste bati jendaurrean "sudurluzea", "jatuna", "zaharra", "lodia", "sexuzalea", "burusoila", "mozkortia", "alferra"... dela esatea edo iradokitzea. Eta denok ikasi dugu umore-klabe horretan barre egiten. Aldiz, badirudi, emakumeok babestu beharreko espeziea garela, eta emakumezko bati adjektibo desegoki bat gehituz gero, ez duela graziarik egiten, deseroso gertatzen dela (emakumea zenbat eta urtetsuago, gehiago). Hala, erreferente faltagatik eta desegokiak izateko beldurragatik, batzuetan, entzuleen arteko emakumeak ez ditugu aipatu ere egiten, eta,
Adarjotzea oso ariketa sanoa eta askatzailea izan daiteke botere-harreman parekideetan, baina zapaltzailea eta krudela ere izan daiteke, hain zuzen botereharreman desorekatuak mantentzeko eta berrezartzeko egiten bada." (Alberdi 2010: 10)
Botere-harreman parekideen bidean, esaterako, besteei buruzko umorea egiteko modu inteligentea eta sanoa da norbere buruari buruzko umorea egitea. Publikoa ez da epaitua sentitzen, eta identifikazioz egiten da konplize. Bertsolaritzan, hala ere, ohikoagoa izan da beti besteetaz barre egitea norberari buruz barre egitea baino.
Hamaika aldiz entzun eta ikusi dugun umore motaren aurrean prestatuta gaude, azpian gordetzen dituen botere-harremanak ikusezin egiteraino domestikatuak. Gaur egun, orain dela urte batzuk baino zainduagoak izaten dira genero-rolak gaietan nahiz bertsolarien diskurtsoetan, baina hamaika urtetan eraikitako umore hori deseraikitzea ez da batere erraza, are gutxiago berria eraikitzea.
Leire Ibargurenek (2010), umoreari buruz ari delarik, hizkuntzari garrantzia berezia ematen dio. Hizkuntza erabili daiteke umorea eraikitzeko tresna bezala eta zenbait hizkuntzatan gai batzuen inguruko terminologia egin gabe dago. Hizkuntza sexista denez, eta errealitate batzuk ez direnez izendatzen, ez dira ikusarazten eta oraindik hiztegi bat egiteko dago emakumeon errealitate askoren inguruan.
Sexua, esaterako, gure bizitzetako plazer handienetakoa den arren, gehienetan kulturalki tabu moduko bat izan ohi da. Nahiz eta barre egitea beldurra konpartitzeko era bat ere baden, umoreak gehienetan beldurrak estali eta mitoak elikatzeko baino ez du balio izaten. Sexuaren inguruan egiten den umore gehiena gizonen sexualitatera mugatzen da, oraindik emakumeena ez baita errekonozitzen. Oraindik esploratzeke dago beste gaitegi baten inguruko umorea.
Izaro Zinkunegik (2014) 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean jarritako gaiak, bertsolariek hartutako paperak eta hauek sortutako testuak genero ikuspegitik aztertu zituen eta umorearen tratamenduari dagokionez zenbait gako ematen dituelakoan nago. Batetik, emakume bertsolari gehienek umorea lantzen den neurrietan, zortziko txikian edo puntutan adibidez, puntuazio baxuagoa lortzen dute gizonek baino. Halaber, gehienek nahiago dute bestelako neurrietan jardutea.
buruz ez denez abesten, ez dago kode konpartiturik, bertsolariak ez du erreferentziarik eta publikoak ez daki nola erreakzionatu. Abesten ez denaren gaineko metaforizazioa ere eraikitzeke dago8.
Umoreak, ikusi dugunez, helburu ezberdinak izan ditzake eta gehienetan oharkabean aukeratzen dugu zein helburutarako erabili. Batetik, umorea jendarte eredu hegemonikoaren norma indartzeko eta bazterrean gelditzen den hori zuzentzeko sistemaren bitarteko oso eraginkor bat izan daiteke eta honek azal lezake emakumeak umore objektu bezala hainbestetan agertu izana.
Izan ere, emakumeok "arau" asko ditugu betetzeko9 eta marjen estu hauetatik ateratzen den guztia burlaren jomuga izan daiteke. Honek gaur egungo jendarte ereduak desberdintasunari dion beldurra islatzen du, denok egingo ditugu saiakerak berriro ere "dagozkigun" marjen estu horietara itzultzeko, burlaren jomuga izatea ekidin nahian.
Ondorioz, emakumeon patroiak halako marjen estuak izaki eta gutaz esan daitekeen ia edozerrek "burla" izateko aukerak dituenez oso zaila da gehiegi ezagutzen ez duzun emakume batekin barre egitea. Ikusi dugun bezala, hala gertatu ohi da bertso afarietako libreko saioetan.
Bestetik, bigarren helburu moduan aipatuko dugu umorea hausnarketa baten ondoren sortzen denean tresna oso garrantzitsua izan daitekeela ezarritako botereari aurre egiteko eta jendarte hegemonikoaren balioak ezbaian jartzeko, umoreak ez baitu zertan baztertzailea izan, ez baititu zertan ezarritako ereduak indartu.
Iratxe Retolazak 2017ko UEU-ko "Euskal Literatur Kritika eta Genero Ikerketak" ikastaroan gogorarazi bezala, generoa, kontzeptu analitiko bezala, erlazionala, historikoa eta lekuan lekukoa izateaz gain, esparruan esparrukoa ere bada. Espazio berezitu bakoitzak bere genero arauak ditu eta bertsolaritzak ere baditu bereak. Umorea aztertzeak emango digu bide, hain zuzen ere, bertsolaritzaren baitako generoarau hauek identifikatzeko.
Identitatearen kontzeptua, beraz, ez da estatikoa, estrategiko eta funtzionala baizik eta identitate ez-estatikoaren ideia hau postmodernismoaren muinean dagoen ideia dela baiezta genezake.
Kimberli Crenshawek (2016) erdigunean jartzen du intersekzionalitatearen kontzeptua zapalkuntza batek baino gehiagok zeharkatzen gaituztela argudiatuz eta postmodernitatearekin erdi-talkan identitateen defentsa egiten du, identitate egonkor zenbaitzuk –"bollera", "beltza"…- gaitasun disidentea eta erresistentzia estrategiak ahalbidetzen dituztelakoan.
Alabaina, ulertzen dut emakume bertsolariaren identitatea ez dela inondik inora monolitiko eta estatikoa, baizik prozesuala, etengabe negoziatzen ari garena. Gauza komun batzuk badaude, talde izaera bat eraikitzen denero identitate bat sortzen da eta emakume bertsolarien kasuan talde izaera gero eta sendoagoa dela esango nuke12. Mina da gaur egun identitatearen hornitzaile nagusienetako bat eta, nire aburuz, ikergai hau hautatzera eraman ninduten zauri beretsuak dira gainerako emakume bertsolariekin talde izaera eta identitate konpartitu bat eraikitzera naramatenak.
Teoria feministaren baitan, Judith Butlerren arabera bulkada feminista askotan norbere mina, edo norbere isiltasuna, edo amorrua, edo pertzepzioa, azkenik norberarenak soilik ez dela ohartzetik eta onartzetik sortzen da, eta honek guztiak norbera ahalduntzea baimentzen dion egoera kultural konpartitu batean kokatzera daramala ohartzetik (1990: 103).
Butlerren arabera, emakumezko subjektua eraikia da, komunitate irudikatu batetik sortzen dena baina aldi berean kategoria funtzionala da, mugimendu feministan estrategikoa dena. Intersekzionalitatearen eta performatibitatearen bidez guztia deseraikitzea dugu xede askotan, baina egia da zenbait kontzeptu izendatzeko behar ditugula, hizkuntza mugatua dela argi izanik ere.
Hizkuntzaren muga hauetaz jakitun, egungo gizartean nagusi den genero-sistema dikotomikoari buruzko zenbait oinarri bergogoratu nahi nituzke jarraian. Izan ere, Virginia Maqueirak idatzi bezala, "boterezko eta desberdinkeriazko harremanak genero
desberdintasun gisa eraiki izan dira sare soziokultural osoan14" (2001:129) eta egun, kritika feministari esker ez dugu zalantzan jartzen emakume eta gizonen kategoriak eta berauen arteko harremanak gizarte eraikuntzak ote diren.
"Genero kontzeptuarekin antolaketa sozial dinamiko, aldakor eta oso boteretsu baten printzipioari egiten zaio erreferentzia. Antolaketa honek pertsonak ia sortzetik bertatik harrapatu ohi ditu eta aurrez ezarritako kanon batzuen arabera saiatzen da gorputzak, sentimenduak, emozioak, zaletasunak eta lan aukerak, hau da, bizi proiektuak, modelatzen. Modelatze hau praktika eta mandatu judizialen bidez burutzen du, erlazio dinamiko eta askotan gatazkatsu batean."15(Diez 2002:160)
Generoaren bidez, beraz, identitateak sortu eta birsortu egiten dira (Del Valle 2015:15), kontrakoak diren bi unibertso (maskulinitatearena eta feminitatearena) eraikiz. Horrela, pertsona bakoitzari gizon edo emakume kategoria esleitzen zaio eta kategoria horren arabera jokatzera behartua izango da. Norbanakoak, gorputzak, gizarte rolak eta botere harremanak generoaren arabera arautzen dira eta honek guztiak emakumeak menpekotasunezko egoeran kokatzea ekartzen du.
Feminismoak oso argi identifikatu ditu genero sistemaren bidez botere maskulinoa ezartzeko dauden mekanismoak. Margaret Mead16 (1935) eta Simone de Beauvoir17-en (1949) ondoren, Gayle Rubin (1986) izan zen ezberdintasun sexualaren eraikuntza sozialaren ideia zehaztu eta zabaldu zuena:
14Itzulpena nirea da. 15Itzulpena nirea da. 161935ean Sex and Tenperament in Three Primitive Societies idatzi zuen sexu jokabideak kulturalak zirela adieraziz. 171949an "emakumea ez da jaiotzen, egin egiten da" baieztapen ezaguna idatzi zuen Le Deuxième Sexe izeneko liburuan. 18Itzulpena nirea da.
Rubinen ustez, beraz, gizarte orok sexu-genero sistema bat du haien arteko ezberdintasunak azpimarratuz eta antzekotasunak ezabatuz gizon eta emakumeak sortzen dituena (ibid.:115).
Mendebaldeko egungo gizarteetan bereizketa kulturaren sozializazioaren bidez ezartzen da:
"Mutilak eta neskak, hau da, etorkizuneko gizonak eta emakumeak, balio eta printzipio diferenteekin eraiki behar dira, eta euren bizitzei zentzu diferenteak eman, heldu bihurtzean gizartean funtzio desberdinak -eta hierarkizatuak- bete ditzaten" (Asensio 2015: 119).
Sozializazio horren arabera, Modernitatean zirriborratu ziren eta gaur egun arte iritsi zaizkigun gizon eta emakumeen ezaugarri ezberdinduak ezartzen dira. Gizonari arrazoia egozten zaio, ezaugarri hauen bidez definituz: indarra, aktibitatea, autonomia, independentzia, sexualki oldarkorra izatea… Emakumeari, ordea, natura egozten zaio ezaugarri hauen arabera: pasibotasuna, ahultasuna, besteen iritzien menpekotasuna, apaltasuna, lotsa, umiltasuna, sedukziorako gaitasuna… Ezberdintasun hauek garai eta tokiaren arabera ñabarduraz betetzen dira, baina oinarrian dauden sailkapen dikotomikoaren ezaugarriak errotikoak dira nonahi.
"Neskato gehienak perfektuak izateko sozializatzen ditugu, arriskuak eta porrotak ekiditeko, irribarre egiteko, segurtasunez jolasteko, nota bikainak ateratzeko… eta mutikoen gehiengoa ausartak izateko, zakar jolasteko, altu zabukatzeko, gailurreraino igotzeko eta ondoren jauzi egiteko. Helduarora iristean arriskura ohituta daude dagoeneko."20 (Saujani 2016)
Batzuei perfekzio nahia eta besteei ausardia esleitzeko generoaren araberako banaketa honek zuzeneko eragina dauka bertsolaritzan.
"Botere harremanak norbanako batzuek besteen ekintzetan eragina izan dezaketenean eraikitzen dira. Erlazio honek berarekin dakar desberdintasun edo bereizketatik (bereizketa izan daiteke ondasunena, gaitasunena, autoritatearena…) garatutako subjektu edo taldearen inposaketa bat. Inposaketa hau ekonomia batek administratzen du, zeinak ahalbidetzen dion modu ezinhobe batean jarduteko moduko bitartekoak kudeatzea (nahiz eta kasu partikular bakoitzari dagokion modu ezinhobe hori zein den zedarritzea) eta estrategia bati erantzuten dio ekintza posible guztiak agortzen ez dituzten agente erlatiboki libreen arteko akzio-erreakzio joko baten estimazio bat bezala."21(2013:1)
Erika Irustak (2016) hilerokoari buruzko bere liburu batean, adibidez, honako bereizketa egiten du gorputz zaurgarri eta normatiboak bereiziz:
"Gorputz zaurgarri bat zauritua izateko aukerak dituen gorputz bat da. Gorputz normatibo bat, aldiz, besteak zauritzeko gaitasuna duen gorputz bat. Gorputz zaurgarriak kolore askotakoak dira. Gorputz normatiboak kolore bakarrekoak. Gorputz zaurgarrien bereizgarri nagusietako bat da agintzen eta erregulatzen duten gorputzek (gorputz normatiboek) definitzen, hau da, idazten eta irakurtzen, dituzten gorputzak direla."22 (2016: 16)
Irustaren ideiak neure egin eta boterea ematen edo kentzen diguna norma dela azpimarratuko dut nik ere. Hau da, gorputz normatiboak boteredunak izango dira eta beraiek bilakatuko dituzte besteak boteregabe, zaurgarri eta are, barregarri. Genero sistemari erreparatuz, gizonezkoen gorputzak izango dira normatiboak eta emakumezkoenak, berriz, zaurgarriak. Are gehiago, gizonezkoen gorputz batzuk (zuriak, heterosexualak…), gizontasun hegemonikoari erantzuten diotenak, izango dira normatiboenak. Eta emakumezko gorputzen artean ere batzuk, normari gutxien lotzen zaizkionak, izango dira zaurgarrienak (lodiak, zuriak ez direnak, aniztasun funtzionala dutenak, bollerak…) eta, ondorioz, barregarrienak.
21Itzulpena nirea da. 22Itzulpena nirea da.
Aurreko pasartean genero-sistema eta boterea elkarlotu ondoren, honetan umorearen eta boterearen arteko lotura esplizitatzen ahaleginduko naiz. Atal honek ondorengo bi azpiatalak izango ditu bere baitan: Anduagaren (2016) bidetik umorearen azterketarako proposamen bat luzatzen saiatuko naiz aurrena eta ondoren umorearen noranzkoei buruz jardungo dut.
Anduagak dioenez, umorea ikerketa objektu gisa zehaztasun edo lausotasun maila desberdinez erabili izan da eta iker esparruaren markoaren ezarpena zaila suertatzen da, umoreak hainbat ulerpen dituelako. Horregatik, umorearen definizio malgu eta aberatsago batetik abiatzea erabaki zuen berak umore kategoriaren eraketa (teorikoa) egin eta umore kasu desberdinetarako baliagarria den proposamen teoriko/analitiko baten proposamena egiterako garaian.
Anduagak, beraz, umorea orotara definitzen eta ikertzen saiatu beharrean, bere
Anduagak mediazioa ere prozesu gisa aurkezten digu eta honela definitzen du:
"Botere posizioetatik gizarte osora zabaltzen den errealitate konkretu baten eraketa homogeneo eta aldibereko bat sortzeko modua litzateke, eta ondorioz, baita errealitate sozial hegemonikoaren ezarpena bideratzekoa ere." (ibid: 160)
Anduagarentzat, mediazioaren kontzeptua komunikabidetan ez bestelako esparru batzuetan ere aplika daiteke, umorean kasu:
"Mediazioa komunikabideen bitartekaritzaz gaindi, irakurgarri eta ulergarriak diren orotariko bitartekari sinbolikoak (zeinuak, hizkuntza, praktikak, errituak, irudikarioak…) erabiliz gauzatzen den komunikazio prozesua da. […] Prozesu honek, komunikazio
Eragin horiek tarteko egonik, beraz, mediazioa (komunikazio) interakzio sinbolikoaren bidezko errealitate sozialaren (bir)produkziorako abagunea eskaintzen duen prozesutzat ulertzea proposatzen du Anduagak; bai eta ezaugarri horiei erantzunez, umore prozesuek euskal nazioaren eraketarako mediazio bezala funtzionatzen dutela ere.
Anduagaren arabera, mediazioak eta umore prozesuek performatzeko gaitasuna konpartitzen dute, harreman komunikatiboan informazioa transmititzeaz gainera, errealitate soziala (bir)produzitzeko gaitasuna ere badutelako. Fenomeno diskurtsibo moduan funtzionatzen duten heinean, aipatu eta ukitzen dituzten errealitate horietan (eta sinergikoki beste batzuetan ere bai) eragina izateko gaitasun politikoa (performatiboa) izango dute.
Umoreak bertan parte hartzen dutenei gozamena sentiarazteko gaitasuna du ezaugarritzat. Hala ere, Anduagak argitu moduan, hau lortzeko umore prozesuak duen haustura edo distantziarekiko onarpena egotea ezinbestekoa da. Horrela jakin dezakegu proposatzen diren umore prozesu guztien artetik gizartean zein diren onartuak eta zein ez, eta horrela bistaratu ditzazkegu hierarkiak, hots, botereharremanak.
Esandakoak kontuan izanik Anduagaren lanean honakoa ulertzen da, modu esplizituan:
"a) umore prozesuak mediazio gisa proposatu daitezke euskal nazioaren eraketan duten rol politikoa zein den ulertzeko; b) horrek umore prozesuen ezaugarriak mediazioaren ezaugarri gisa ere ulertzea dakar, eta beraz, haustura, distantzia eta gozamena
(gutxienez) umore prozesuen mediazioaren aldagai gisa ere hauteman daitezke; eta c) hala antzemateak aukera ematen du umorea zertaz egiten den, egite horretan zer esaten (eta performatzen) den eta esaten den guzti hori nola kudeatzen eta artikulatzen den ikusteko. Finean, hiru urratseko bilakaera horrek ahalbidetzen duelarik umore prozesuek euskal nazioaren eraketan betetzen duten rol politikoa (mediazio prozesua) nolakoa den ezagutzea." (2016: 170)
Ikerketa honetan ere hiru urrats horiek bereiztea gustatuko litzaidake, ikerketa lehen bietan ardaztuko dudalarik. Hau da, genero-sistemaren eraketan (eta mantentzean) umore prozesuek betetzen duten rol politikoa ezagutzerako bidean, umorea zertaz egiten den eta egiterakoan zer esaten eta performatzen den aztertzen ahaleginduko naiz gehienbat.
2.3.2. Umorearen noranzkoak
Laura Mintegiren arabera ere umoreak taldea mugatzen du, barreak markatzen baitu nor den taldekidea eta nor ez (2017: 61). Lan honetan ere umoregilea eta umoregaia bereiziko ditut botere-harremanei buruz hitz egiteko, 2.2 atalean burututako gorputz zaurgarri eta normatiboen arteko bereizketa kontuan hartuz umoreak hiru noranzko izan ditzakeela defendituz: goitik beherakoa, behetik gorakoa eta parez parekoa.
"Umoreak umore izateko, igorlearen eta hartzailearen mundu ikuskera partekatua behar omen du. Gutasun bat, bestetasun batek definitua. Gu ez-ezjakinak. Gu ez-emakumeak. Gu ez baserritarrak. Ez-homosexualak. Ez-ijitoak. Eta jakinik ez dagoela umore neutrorik, testuinguruaren baitan zein guk zein besteri egiten dion barre, horren arabera izango da umorea subertsiboa edo statu quoaren aldekoa, zapaltzailea ala askatzailea. Ez gaitezen engaina, ordea. Beltzek izango dituzte zuriei buruzko txisteak, baina, ezin esan txiste horiek arrazistak direnik, ez dutelako atzean mendetako egiturazko zapalkuntza historia bat. Besterik da beltz talde batean dagoen zuria deseroso sentitu daitekeela txiste horien osteko barre-algaren artean". Miren Artetxe, 2017
Iñigo Aranbarriren (2017) hitzetan, umorea jendartea da, jendartean bizi da eta jendarteak bizi du:
"Horregatik dator hiperreko umore hau goitik behera, horregatik da hierarkizatua, ezinago bertikala. Eta horrexegatik, hain zuzen, dute horrenbesteko arrakasta gehiengo onartutik bazter geratzen diren kolektibo horiei guztiei buruzko txisteek, eta berdin da borono ezjakin izan, marikoi lumadun zein machu pichu metroerdiko. Izan ere, jendartean mendeetan mamitutako egituren errailetan dabil umorea, ezagunak zaizkion txokoetan egiten du habia, han espero du txaloa eta algara. Hala, performancean parte hartuko duten guztiek ongi ezagutzen dute aldamioa, hasierako eta amaierako posizioak ondo markatuak daude, legeak zein diren azaldu beharrik ez dago. Eta nola ez, hizkera markatuak erabileraren bermea du. Esan gabe doa, errepikatuaren errepikatuaz, umorearen bidez finkatu egiten da norberaren posizioa piramidean, barre onartuaren bidez itxura ematen zaio eguneroko egiturari, sendotu egiten dira jendartearen zimentuak. Bai, bere itxura arau-hauslean, pentsatu aldean asko du erritutik umoreak." (2017:21)
Bistakoa da, beraz, "bestea"ri buruz egiten dela umorea gehienetan, gu ez garena da zaurgarri, gu ez garena da barregarri, eta aukeran, gu izateko ahalmenik ez duena.
"Zapalduak zapaltzaileaz umorea egiten duenean eta zapaltzaileak zapalduaz egiten duenean, kasu beraren bi bertsiori buruz ari al gara? Ezezkoan nago. Zapaldua zapaltzaileaz ari denean bere komunitateari ari zaio gehienetan. Labana izan nahi du baina ukendua da, batez ere, umore hori. Zapaltzaileak zapalduarekiko darabilena mailua da, bere hegemonia indartzeko darabilen zartailu bat gehiago" Unai Iturriaga, 2017
Hala ere, umoreak transgresioaren atea zabaldu dezake. Umorea aho biko tresna bat da: 'boterea' eta 'kontraboterea' izan daiteke aldi berean. Askotan, pentsamendu nagusiaren isla garbia da eta ideologia hegemonikoaren balioak eta mugak azpimarratzen ditu, baina kontraboterea ere izan daitekeenez, botereak beldurrez begiratu ohi dio umoreari.
Behetik gorako umore hau ez da agian goitik beherakoa bezain hedatua izango baina ezin da esan sektore zapalduek umore mota honetara maiztasunez jotzen ez dutenik. Izan ere, bertsolaritzaren kasuan ikusiko dugun bezala, erresistentziarako nahiz pauso bat gehiago emanda transgresiorako baliabide izan daiteke umore mota hau.
"Niretzat ezinbestekoa da umore beltza, kartzelako umorea… Sasian sekulako beldurra genuenean, baten batek sekulako ergelkeria botatzen zuen, eta denok kriston barreak egiten genituen. Umeak bezala. Egoerari buelta emateko balio du". Arantza Arruti, 201524
Goitik beherako nahiz behetik gorako umoreaz gain, bada umorearen beste noranzko posible bat ere, parez parekoa deitu diodana, berdinetik berdinera gauzatzen dena. Besteak beste, Anduagak aipatutako Donna Goldsteinen lana (2003 in Anduaga 2016) dugu honen erakusgarri. Autoreak Brasilgo auzo txiroetako emakumeen umorea aztertzeko egindako etnografian haien egoera prekario eta menderakuntzakoaz barre egiten dutela erakusten du, horrek emakumeen artean kontzientzia politiko bat partekatzen eta indartzen laguntzen duela ohartaraziz.
Nork bere buruaz eginiko umorea praktikatzeko beharrezkoa da parekideen arteko harreman bat egotea, egoera edo posizio berekoak izateak bermatzen baitu askatasunez eta lasaitasunez jardutea.
Anduagaren ustez, azken ideia honen adibidetzat har daiteke, esaterako, juduek euren kolektiboaz egiten duten umorea: oso ezaguna baita haien buruaz umorea egiten dutelako, baina harrigarria da haiek soilik (juduak direnek soilik) egin dezaketela, hala izan ezean oso gaizki hartu ohi baitute (Cotte 2012 in Anduaga 2016).
23 Itzulpena nirea da. 24 (Rodriguez eta Etxebarrieta 2016: 17)
Noranzko honetan eraikitako umoreak umore sortzailea nahiz hartzailea berdintzen ditu, botere-harreman parekideak bilatuz eta umore fokua norbere buruarengan jarrita sortzen da maiz.
2.4. Genero-sistemaren eta umore-sistemaren gurutzaketa bertsolaritzaren baitan
Ikusi dugu jada generoa boterearekin estuki lotuta dagoela eta berdin gertatzen dela umorearekin ere. Ikus dezagun, bada, zer gertatzen den boterearekin hain estuki lotutako genero-sistema eta umore-sistema bertsolaritza bezalako jardun batean uztartzen direnean.
Egañak, Gartziak eta Sarasuak bertsolaritza garaikideari loturiko teoria osatuena plazaratu zuten 2001ean. 2.1 puntuan aipatu bezala, Manuel Lekuonak bertsolaritzari egokitutako tokitik —alegia, ahozko literaturatik— atera, eta komunikazioaren arloan kokatu zuen hirukoteak, erretorikaren generoari atxikita. Lan horretan, bertsoa zer den deskribatzeko honako definizio teknikoa darabilte: «Bertsoa berbaldi bat da, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen dena» (Egaña et al., 2001: 81).
Bertsolaritzan emakumeen ibilbidean agertutako mugez eta oztopoez ari dela, Hernándezek (2016) baliagarri zaidan beste ideia bat ere badakar. Muga eta oztopo horietako asko gizarte-egituraren azterketatik identifikatu badaitezke ere beste batzuk jardueraren beraren izaera eta logikatik soilik uler daitezkeela azpimarratzen digu antropologoak eta bertsolaritzak euskal kulturan duen pisuaz ohartuta, bertsolaritzaren esparrua zabaltzearen alde egiten du ertzetan geratu izan diren hainbat elementu azterketan integratu asmoz: bertso-saio baten testuinguru erreferentziala (aurretik izandako bertso-saioak, bertsoaldiak, bertsoak…), bertsolari zein publikoen gorputzak eta afektuak, bertsolari eta publikoaren arteko (huts)unea, bertso baten barruan esan gabe geratzen den hori, etab. (2016: 27).
Ikuspegi bereziki interesgarria iruditu zait Hernándezen hau eta neuk ere, 2.2 atalean genero-sistemaz esandakoek azterketan lagunduko didatela jakinda, bertsolaritzaren beraren izaera eta logikari dagozkion zenbait elementu ere analisirako behar
beharrezkotzat jo ditut.
Hain zuzen ere, atal horretan genero identitatearen eraketa (genero rolak), hierarkizazio prozesuak (desberdinkeria sortu eta boterea gauzatzea ahalbidetzen dutenak) eta sozializazio edo transmisio prozesua (sistemak funtzionatzea ziurtatzen duten mekanismoak) izan ditut mintzagai, batik bat. Horien aurrean ispilu bat kokatu eta paralelismo moduko bat eginez, kasu honetan bertsolaritzaren baitan elkarrekin harremanetan dauden hiru elementu izango ditut hizpide: sozializazio edo transmisio prozesua (bertsolaritzan umore sistemak (ere) berdin jarraitzen duela ziurtatzen duten elementuak), identitatearen eraketa (bat-batekotasunak dakartzan inertziak eta umorean dauden genero estereotipoak) eta hierarkizazio prozesuak (umorearen noranzkoak kontuan hartuz bereiziko ditudan umore motak). Azkenik, umorearen hiztegiari buruz jardungo dut.
2.4.1. Bertsolaritzaren transmisioa: Tradizioaren pisua eta publikoaren eragina
Atal honetan bertsolaritzaren baitako sozializazioari edo bertsolaritzaren formazio prozesuari egingo diot azpimarra.
Genero-ikuspegitik egindako bertsolaritzaren gaineko diagnostikoak generosistemaren eragina eremu ezberdinetan detektatu du. Eremu horietako bat da, hain zuzen, jarraian arreta berezia eskainiko diodana: bertsolaritzaren transmisioan gertatzen diren emakume-gizonen arteko desoreka eta genero-rolen erreprodukzioa.
Tradizioaren transmisio lan horretan, gainera, publikoaren eragina ezin ukatuzkoa da. Publikoa gizartea da, gizartearen lagin bat behintzat, eta publikoak ere tradizioaren iturritik edan du, ikasi du, eta berak espero duenak eragin handia dauka bertso jardunean. Bertsolariak entzulearekin negoziatu behar du uneoro, eta erresistentziak eta tentsioak publikotik datoz, neurri handi batean behintzat. Negoziaketa hori gizarteak oro har onartutako diskurtsoarekin erakusgarritzat har daiteke.
Hernándezek (2016) 1967ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko Xalbadorren txistualdia25gogorarazten du eta antropologoaren hitzetan, "Xalbadorrek bizi izandako une horrek argi uzten du bertsolaritza zerbait bada, publiko eta bertsolarien artean
Linda Whiten arabera ere bertsolariaren lanak entzuleria bat behar du eta entzuleriak bertsoaren sortze-lanean hartzen du parte, bai ahoz, bai ez-ahozko moduan, performancean artistak eta publikoak bat egiten dutelarik (2001: 12 in Hernández 2016:35). Egañak, Gartziak eta Sarasuak (2001) ere teorizatu dute bertsolari eta publikoaren arteko harremanen inguruan, kasu honetan ere bien arteko lotura egiaztatuz: «Jendaurreko bertso-emanaldietan entzuleak saioaren emaitzan duen eskuhartzea berezia da: sorkuntzaren garapenean entzulearen erantzunak eragin nabarmena du, errokoa. Azken batean, ingurunea sorkuntzarako oinarrizko osagaia da bertso saioetan» (Egaña et al. 2001: 54).
Hernándezen (2016: 38) arabera ere bertso-jardunean bi ikuspegi gurutzatzen dira: batetik, bertsoa eta bertsolariarena; eta, bestetik, ikusle edo publikoarena. Biak aztertu eta ulertu beharko genituzke eta, horrekin batera, bien arteko logika; elementu horiek guztiek bertso-saioaren eraketa-prozesuan parte hartzen dutelako.
Hernándezentzat (2016), gainera, elipsia bertsoaren muin bihurtzen da eta bertsoan isiltasunak (esaten ez denak) hitzak bezainbesteko pisua duela esan daiteke.
Ahozko tradizioen ikerkuntzan erreferente den John Foley Wolfgang Iser-ek (Iser 1978 in Foley 1991) idatzizko literaturan aplikatutako ikuspegia ahozkotasunaren eremuan garatzen saiatzen da. Foley-ren arabera, ahozko zein idatzizko testua jarduera partekatua da eta bertan, egilea, testua eta entzulegoa (edo irakurlea) dira partehartzaileak. Bai Iserrek, bai Foleyk, hartzaileen jarrera aktiboa azpimarratzen dute eta jarrera aktibo horrek zeregin berezi bat bideratzen du: testuak dituen elipsiak edo hutsuneak betetzea.
Foleyk funtsezko ñabardura bat egiten du. Izan ere, bere ustez, ahozkotasunaren eremuan tradizioak paper garrantzitsua izango luke entzulegoaren jarrera aktibo horretan: «Esan beharko genuke publikoak testua interpretatzen duela ondaregintza bezala duen partekatutako jakintzaren arabera» (Foley 1991: 45). Ondorioz, jarrera aktibo horretan, tradizioaren edo, Foleyren hitzak erabiliz, traditional referencialityaren bitartez aurretik sortutako testuak eta egindako performanceak orainaldira ekartzen dira, sortzear dagoen testu edo ahozko produkzioaren parte bilakatuz (Foley 1991: 7).
Foleyk ahozko tradizioan traditional referenciality kontzeptuak duen pisua nabarmentzen du, testuaz gain, testuinguruak sortze- eta zabaltze-prozesuan duen pisua azpimarratuz. Testuak ez dira hutsetik sortzen, baizik eta aurretik sortutakoaren
Jakina delako esaten ez den horrek (Hernández 2016: 41) badu bere karga bertsolaritzan; Foleyk metonymy izendatu zuenak, tradizioak biltzen duen ezagupen eta esperientzia metatuak produkzioa (testua eta abar) osatzen duela argudiatuz.
Hernándezengana itzuliz, antropologoak gogorarazten digu emakume bertsolariek ere aipatzen dutela oholtza gainean agertzen diren bakoitzean iragan bati egiten diotela uko, isiltasun inposatu bati, genero-agindu eta -rolei, inertziei... Haien presentziak, gorputzak eta ahotsek tradizioa jartzen dute kinkan eta hura deseraikitzeko deia egiten dute (2016: 41). Horrela, bertsoak ezarritako komunikazio eremuan, publiko eta bertsolariaren arteko topaketa gertatzean, genero sistemak ezarritako arauak eta betebeharrak performancearen parte dira, ezinbestean.
Bi agente horiek uneoro ari dira negoziaketan eta publikoak pisu handia duela nabaria da: "Lau edo sei bertsolarik osatzen duten oholtza batean ez da Einstein izan behar kalkulatzeko zein izan daitekeen norberaren rola. Baina kontuz! Zoru labainkorra. Estereotipoek nortasunaren zantzu batzuk ematen dituzte, baina, batzuetan, azti ibili ezean kaiola bihurtzen dira."(Iturriaga 2017: 44-45)
Iturriagak aipatu bezala, publikoak bertsolari bakoitzari esleitzen dion rola ez da negoziaketaren zati bakarra. Sakoneko elkarrizketen analisian ikusiko dugun bezala, bertso-jardunean hainbat eta hainbat talka sor daitezke umorearekin lotuta. Gerta liteke bertsolari batek umore hegemonikoari heltzea eta besteak umore molde hori ukatzea, publikoarengan nolabaiteko distortsioa sortuz. Gerta liteke baita ere bertsolari batek espero den hori bete beharrean umore erresistentea edo are subertsiboa edo bazterrekoa sortzea erabaki eta entzuleak ez ulertzea, entzulearengana ez iristea. Gerta liteke talka bertsolariaren beraren baitan jazo eta zer ez duen kantatu nahi argi izan arren zer kantatu nahi duen hain argi ez izatea. Negoziaketa etengabea da.
"Hemen eta orain aldagaia hain da premiatsua, bertsoa bera eta harekin batera umorea bera ere, urjentziak baldintzatzen dituela". Unai Iturriaga, 2017
Identitatearekin lotuta, publikoak bertsolari bakoitzari esleitzen dion rolaz gogoetatzea interesgarria litzateke. Bertsolari batzuk baino ez dira hartzen umorearen ordezkaritzat, historikoki Lazkao Txiki eta gaur egun Iker Zubeldia, esaterako. Ordezkari
horiek, gainera, zein umore mota ordezkatzen duten hausnartzea dagokit. Emakume bertsolariek, oro har, ez dute umorea ordezkatzen bertsolaritzan.
Publikoak esleitutako roletaz gain, bertsolaritzaren baitako umorezko jardunean genero rolak eta estereotipoak behatzea dagokit jarraian.
Lehenik eta behin ikerlan honetan bertsolaritzari buruz ari naizenean bat-bateko bertsolaritzaz ari naizela zehaztea komeni da. Ahozko inprobisazio kantatua mundu mailako fenomenoa da eta Euskal Herriko kasuan, bertsolaritza deitzen zaio bertsolariek jendaurrean eta bat-batean bertsoak kantatzeari. Berbaldi kantatu hauek neurri metriko bat errespetatu behar dute eta errimatuak izan behar dute nahitaez:
"Plazako kantariaren bertsogintza ez da, bertso-sorta buruan eta paperean osatzen duenaren bertsogintza astiroa. Jendaurrean ari denak bapatean egingo ditu bertsoak, musika doinuaren arauera tajutuko ditu esaerak, eta jende-talde baten aurrean hotsegingo ditu bere poemak". (Lekuona 1980: 100)
Nabarmena da, beraz, egungo bertsolaritzan bat-batekotasunak duen pisua. Formari dagozkion muga zurrun batzuk eduki eta bat-batekotasunez (segundu gutxiren buruan) eta urjentziaz sortzen den jarduna izateak, berezi bilakatzen du aztergai dugun eremua. Bat-batean eta dioguna bi aldiz pentsatzeko tarterik apenas izan gabe aritzeak leku gehiago egiten die inertziei nahiz topikoei eta alde honetatik, bistakoa da bat- bateko bertsolaritzaren interesgarritasuna, jendartean gehien hedatutako uste eta balioen ispilu gardena izan daitekeelako.
Unai Iturriagak ere bat egiten du aurrekoarekin:
"Denborak eta distantziak hartara ekarrita, laburrean bertsolariak gehiago tirako dio fisikoari, begitik sartzen denari, topikoari, eraikita dagoen moldeari, horrek berarekin dakartzan arrisku guztiekin. Azken finean, topikoen eraikuntzak asko du gizartean nagusi diren balioetatik. Bizkor ibili beharrak, inprobisatzeak berarekin duen urjentziak, burutik ezpainetarako bidean berbak norberaren eraikuntzak diren arrazoia edo ideologia lako galbaheak pasa barik jaurtitzera garamatza. Horrekin ez dut, inondik ere, neure burua zuritu nahi. Ez da gure ahotik gure baitan ez dagoen ezer aterako, bai ostera bazegoela ez zenekienik." (2017:44)
"Pailazo izatea umore ona (errespetuzkoa, berritzailea, kritikoa...) egitea da; umorea pentsatzea, alegia". Miren Amuriza, 2017
Umorea hiru talaiatatik, hiru noranzko ezberdinetan (behintzat) "pentsatu" daitekeela aipatu dut 2.3.2 azpiatalean. Gainera, ikerlan honen izenburutik bertatik umorea(k) daudela adierazi dut, umorea singularrean baino pluralean deklinatzeko hautu kontzientea eginez26. Izan ere, orain arte esandakoak kontuan hartuta bi umore mota bereiziko ditut hurrengo lerrootan: umore hegemonikoa eta bazterrekoa edo subertsiboa. Bi umore mota hauek bide emango didate genero-sistemari buruzko 2.2 atalean aipatutako hierarkizazioaz mintzatzeko.
"Klase edo sektore sozial mugatu batek (bai eta horri loturiko praktika, diskurtso edota bestelako errealitateek) gehiengoarekiko agertzen duen nagusitasuna, gailentasuna edo domeinua, baina baita ere domeinu eta nagusitasun horrek eragin ditzakeen ondorioak ere. Hala, hegemonia adieraren baitan jasotzen dugu, besteak beste, klase edo sektore sozial jakin batek besteekiko duen nagusitasun horretan bere kosmobisio eta diskurtsoak besteengan inposatzeko duen gaitasuna (botere-harremana eta dominazioa)." (2016: 152)
"Klase jakin batek egiten duen prozesu hegemonizatzailea, harenak diren interesak azpiratuak dauden taldeek ere propiotzat hartzen dituzten heinean gertatzen dena (…) indarraz ez ezik zentzuaren bidez egiten dena (…) liluraz eta konplizitatez." (Barbero 1991: 84 in Anduaga 2017: 152).
Beste batzuetan, ordea, hegemoniaren zerbitzura jardun beharrean, umoreak beste logika bati erantzuten dio. Mario Zubiaga eta Edorta Aranak (2017) binetetako umorearen balio subertsibo edo eraldatzaileaz dihardute eta bertsolaritzan ere antzeko gertatzen dela azpimarratu behar da:
Bazterreko umorea edo umore subertsiboa deritzot bigarren umore mota honi eta bertan kokatuko nituzke behetik gorako noranzkoan nahiz parez parekoan eraikitako umoreak, erresistentzia gisa eta batzuean transgresio gisa ere jokatzen dutenak.
Azken bereizketa egitea garrantzitsua da, analisian zehar ere bereizi egingo dugulako umorea zein kasutan den erresistentzia eta zein kasutan transgresioa. Erresistentziak aurrez zeunden lekuan kokatzen zaitu, posizio horretatik egindako defentsa litzateke. Trangresioa, aldiz, pauso bat aurrera egitea litzateke, eta pauso honek lege, norma edo ohituren apurketa ekarriko luke berarekin.Transgresioa probokazioaren lotuta dago nolabait.
Hierarkizazioari erreparatuz, beraz, bertsolaritzaren umorerako zein norabide nagusitzen diren behatuko dut analisiaren bidez.
2.4.4.Umorearen hiztegia
"Bai, hitzak behar ditugu bestelako umorea nahi badugu, horra abiapuntua […]. Monsantok bahitu eta Bayerrek komertzializatu gabeko hiztegi libre bat, ezinezkoa baita beste logika batean saiatzea, barreari ziri-ziri aritzea, hasieratik bertatik bagaituzte gatibu" Iñigo Aranbarri, 2017
Gauza jakina da diskurtsoak errealitatea irudikatzen duenean eraiki ere egiten duela. Askotan errepikatzen dugu aipatzen ez dena ez dela existitzen eta zenbait hizkutzatan gai batzuen inguruko terminologia eraiki gabe dago. Hizkuntza sexista denez errealitate batzuk ez dira izendatzen eta ez dira ikusarazten eta oraindik hiztegi oso bat eratzeko dago emakumeon errealitate askoren inguruan, gure sexualitatearen inguruan, besteak beste.
Honetaz ohartuta, nik ere hizkuntzari garrantzia berezia eman nahi izan diot, umorearen kasuan ere garrantzi berezia dutelako hitzek, hiztegiak. Izan ere, umorea nola, zein noranzkotan, egiten den aztertzeaz gain, ezinbestekoa deritzot umorea zertaz eta zer esanez egiten den ikertzeari. Hori dela eta, umorerako zein gai (eta zein ez), zein hizkera (eta zein ez), zein hitz (eta zein ez)… baliatzen diren hausnartzen ahaleginduko naiz elkarrizketatuei gai honen inguruan beren beregi eskatutako gogoetak aletuz.
eta tarte luzea eskaini dio hitzaren ideologiaren azterketari. Hasteko esan behar da hitzaren ideologiak euskal kulturan duen nagusitasuna ahozkotasunak duen protagonismoarekin lotu behar dela, bien arteko loturak nabarmenak direlako (ibid). Bertso-saioak hitzaren inguruko erritual gisa agertzen zaizkigu eta bertan emozioak sortzea helburu bilakatzen da, afektu horien bitartez hitza sortu eta performatzeko eta, azkenik, hitzak mundua (egoera, testuingurua…) eraldatu ahal izateko.
Eginkizun sozial argia du, beraz, bertsolaritzak. Horrexegatik izan nahi nuke ikerketa osoan zehar heldulekutzat umorearen hiztegiaren azterketa, hitzen gaineko gogoeta zeharlerrotzat landuko dudalarik.
Aurretik esandako moduan, 2.atal sakonean landu dudana Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren marko zehatzagora ekartzea dagokit jarraian. Horretarako, txapelketa honen historia laburbilduko dut aurrena, laburpen horren ondoren gaur egun txapelketak duen balioaz hitz egingo dut eta puntu horren barruan sare sozialek hauspotutako "metatxapelketaz". Azkenik, umorearen mugez (azalari nahiz mamiari dagozkionez) ere jardun nahiko nuke amaitu aurretik.
3.1. Bertsolari Txapelketa Nagusiaren historia laburra
"Bertsolaria ez da bakarrik kantatzen egotekoa; batetik entzulea bear du eta bestetik kontrarioa eta emendik sortzen dira desafioak, norgeiagokak, txapelketak eta abar. Euskalerria berriz, aspalditik apustu-zalea izan eta abilidade guzietan abillena nor dan jakin naia betidanik izan. Ortik jaio dira euskal joku guziak, aizkolarienak, sega-apustuak, arraunlarienak... Olaxe sortu izan dira bertsolarien desafioak, guduak, txapelketak" J.M. Etxezarreta, 199327
Gaur egun txapelketak duen garrantziaz eta pisuaz ohartzeko, katebegiz katebegi jarduera horren historiaren errepasoa egingo dugu lehenik eta behin. Jexux Larrañagak (2013) dioskunez, Txapelketaren ibilbide kulturalaren abiapuntuak 1935 eta 1936ko gerra aurreko bi txapelketetara garamatza.
Juan Mari Lekuonak (1987 in Larrañaga 2013) garai hau jotzen du gaurko bertsolaritza modernoaren mugarritzat "Bertsolaritza modernoaren bideak" izeneko artikuluan. Larrañagaren hitzetan, "Txirritaren inguruan bertsolaritza entretenigarri eta usadiozkoa da, bizi-bizirik dago eta indartsu, jendeak estimatzen du" (Larrañaga 2013:137). Gainera, liburu eta aldizkarietako aipamenen hastapenak ere garai honetan
27Grafiari dagokionez zenbait akats egon daitezke Etxezarretaren aipuetan baina berak idatzi moduan ekarri ditudanez, zuzenketarik ez egitea hobetsi dut.
Guzti honek eraginda bertsolaritza goraka zihoan eta gorakada horri bide egoki bat jarri behar zitzaion, giroa baliatuz:
" 28 proiektu berriak bertsolaritza berritzeko belaunaldi berri baten agerketarekin bat egiten du, eta 1935eko txapelketarako ordezkaritza hori ondo beteko zuen gizon eredua azaltzen da: Iñaki Eizmendi, "Basarri". Sozialki EAJ-ren politika kulturala egiteko bide aproposa suertatzen da bertsolaritzaren berrikuntza eta guzti horren eraginean hasiko da antolatzen lehenengo Bertsolari eguna, geroko txapelketen aitzindaria." (Larrañaga 2013: 138)
Hala ere, historiaren sokan aurrera jarraitu baino lehen, Josu Landak (1987) bertsolari txapelketaren historiaurretzat duenari ere egin nahiko genioke leku. Izan ere, berak aitortu moduan, bertsolariak elkarren lehian jarduteko usadioa oso zaharra da eta bertso-saioak eta lehiak noiztik burutzen diren zehaztea aski gauza zaila.
Landaren hitzetan, "horrelakoez dagoen lehen berria 1609koa da; Iruñeko apezpiku zen Antonio Venegas de Figueroak "bertso-gudu" bat antolatu omen zuen Eukaristiaren omenez" eta "Pedro Ezkurra, Mikel Aldatz, Joan Elizalde eta Martin Portal aurkeztu ziren hartara" (Landa 1987: 35).
Etxezarretak kontatzen duenez, aipagarria da baita ere 1801ean izandako desafioa:
1860an izan ziren Abbadiek antolatutako lehen Lore Jokoak, eta handik aurrera kasik mende-erdiz iraun zuten bizirik. 1926. urtean euskaltzale-talde batek "Euskaltzaleak" elkartea sortu zuen, eta berehala ekin zioten urtero Olerki Egunak zeritzenak antolatzeari. Egun horien garapen bezala har genitzake 1935 eta 1936an antolatu ziren
28Jose Ariztimuño Olaso, "Aitzol" ezizeez ezaguna, (Tolosa, 1896 - Hernani, 1936) euskal idazle, kazetari eta elizgizon abertzale eta euskaltzalea izan zen.
estreinako Bertsolari Txapelketak.
"Euskaltzaleak" Elkartearen zuzendaritza bereganatu zuen eta kultur sustatzaile lanetan Eusko Pizkundea mugimenduaren hastapenerako oinarriak jartzen egin zuen lana (Larrañaga 2013: 138)
Bertsolari eguna, 1935eko abenduaren 20an Donostiako Poxpolin antzokian ospatu zen, goizez bakarrik egindako ospakizunean29. Kontatzen dutenez, goizeko hamarretarako Poxpolin antzokira etengabeko jendetza zihoan; leku ezberdinetatik etorritako bertsozaleak. Hogei bertsolari bildu ziren guztira kanporaketarik egin gabe. Hemezortzi gipuzkoarrak eta bizkaitar bi30. (ibid: 139)
Iñaki Eizmendi, "Basarri" ezizenaz ezagunagoa, izan zen txapelduna, hogeita bi urte zituela eta ia inork ezagutzen ez zuen garaian. Orduko bertsolariak baino jantziagoa zen eta ordezkatzen zuen bertsolari ereduak Jose Manuel Lujanbio "Txirrita"-ren aldean molde berritzailea zuena. Larrañagaren hitzetan, "Basarrik aldaketa soziokultural berrietara eraman nahi zuen bertsolaritzaren bidea eta bertsogintza komunikabideetara (kazetaritzara, irratira) zabaltzeko ahalegina egin zuen" (ibid: 140)
Bigarren Bertsolari eguna Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ospatu zen 1936ko abenduaren 19an. Bertaratu ziren 10 bertsolari finalistak aukeratzeko hiru kanporaketa jokatu ziren aurrez eta hauetan guztira hogeita hamar bertsolarik baino gehiagok hartu zuten parte. Larrañagak horrela ematen du garai hartako berri:
"Behin Txirrita txapeldun izendatu eta gero, bai Txirritak, eta bai Basarrik ordezkatzen zuten eredu soziokultural ezberdinen arteko trantsizioa etendura bortitzik gabe egiteko
29Landari (1987) esker dakigu txapelketa hartan aurkezleek bertsoz adierazten zietela bertsolariei egin beharreko lana, antzinako erara. 30Iñaki Sarriugarterentzat azpimarragarria da garai hartako dokumentuen artean bizkaitarren inguruan agertzen den aipamen urritasuna eta ondorioz "Bertsolari Txapelketa Nagusiak 75 urte: P.Abarrategi eta E.Uriarte Poxpolin antzokian" (2010) izeneko artikuluan bi bizkaitar hauek goratzeko ahalegina egiten du.
Gerra aurreko bi txapelketa hauetan herri tradizio hutsezko bertsogintza eta eskolatuaren arteko talka ageriko bihurtzen da. Bestalde, garrantzitsua da azpimarratzea Txapelketen aroarekin, ordura arte ez bezala, bertsolaritza bera bihurtzen dela jaialdi baten izateko arrazoi.
Deskribatzen ari garen gerra aurreko bi txapelketa hauek jo ditugu honezkero bertso txapelketen tradizioaren sorreraren aitzindari, gerraondoko Bertsolari Txapelketekin homologa baitaitezke. Hargatik berrikusi nahi izan ditugu xeheago txapelketaren hasiera urteak.
Garai honen barnean bi aro bereiz litezke. Batetik, "Isiltasunaren aroa" (1936-1945) eta bestetik, "Biziraupen aroa" (1945-1960), oinarrizko erreferentetzat Basarri eta Uztapide izango zituena.
Giro horren eraginpean, bertsolaritza, umore eta denbora pasa jardun hutsa izatetik, bestelako itzala izatera igaroko zen. Bertsolaria bera ere arlotetzat hartzetik, jendaurrera txukun eta hizkuntza jasoagoan agertzeko berebiziko aldaketa egiten ziharduena zen (Larrañaga 2013: 147).
Gerra zibilak eragindako hogei urte pasako etenaldiaren ondoren, 1958 urtean, "Euskaltzaindiak" lortu zuen Bertsolari Txapelketa antolatzeko baimena. Bizkaian 1958 eta 1959an lurraldeko txapelketak antolatu ziren dagoeneko eta aurrekari honen ostean antolatu zen gerraren ondoreneko lehen Txapelketa Euskal Herri mailan.
Larrañagak dioenez (ibid), hirurogeiko hamarkadako bertsolaritzaren ardatz bat da txapelketa ezbairik gabe, bertsolaritza berriz hauspotzen lagundu zuelako. Bidenabar, bertsolariek gero eta gehiago kantatzen dute herriz-herriko bertso saioetan ere.
errepresio giroa zertxobait leunduta, euskal kulturaren zapalkuntza zertxobait bigundu egiten da". (ibid.: 149)
Garaiko egunkariek agertzen dutenez, izugarrizko sona izan zuen "Campeonato Mundial de Bertsolaris" (1962) afixarekin iragarria izan zen txapelketak. Ospatzeko lekua, Victoria Eugenia antzokia, txiki gelditu zen. Hori dela eta kanpoaldean bozgorailuak jarri eta horrela jarraitu ahal izango zuten saioa hainbat bertsozalek.
Esan liteke parte hartzaileen jatorriari begira Euskal Herri guztiko bertsolariekin egindako lehen txapelketa izan zela, Iparraldeko ordezkariek ere, Fernando Aire "Xalbador" eta Mattin Trekuk, kantatu baitzuten.
1962 urtean Manuel Olaizola "Uztapide"k irabazi zuen txapela eta bere nagusigoa markatuko zuten 1965 eta 1967ko Txapelketek ere. "Uztapide" molde zaharreko bertsolari seguru eta egokia izango zen, herriak asko maitatua.
Larrañagaren arabera, "txapelketa bolada honek bertsolaritzaren panorama asko aldatuko zuen, entzuleria berriz ere asko piztu baitzen eta bertsolari mordo berri bat agertu". (ibid: 150)
Beste aldaketa batzuk ere nabarmentzen ditu ikerlariak. Batetik, mikrofonoaren erabilerari esker bertsolariak nahitaez altu kantatu beharrean goxoago edo leunago kanta zezakeen, kantakerak esaten zuenean ere eragin zezakelarik. Bigarrenik, grabagailuak (magnetofoia) bertsoak jasotzea erraztu zuen.
Gaiei dagokienez, gaiak denentzat berdintsu jartzeko saiakera egin zen, eta zotz egin ahalik eta baldintza berdinenak lotu asmoz. Kartzelako gaia ere orduan sartu zen31.
Gainera, epaitzeko irizpidea ere lantzen da. Landak (1987) kontatuta dakigu 1962ko Txapelketak korapilo hau agertarazi zuela bere kontraesanik bortitzenean: epaimahaiaren balorazioen neurketa32.
Garai honek beste zenbait pasarte jakingarri ere bildu zituen. Ezaguna da egun 1967an Xalbador-i jotako bost minutu eta erdiko txistualdia. Bi urte lehenago, arratsaldera
31"Kartzelako gaia" deritzon ariketan gai bakarra jartzen zaio txandaka bertsolari bakoitzari. Bertsolariak aretotik kanpo eramaten dira ez ditzaten aurrekoen bertsoak entzun. 32"Aurrez, 1935ekoan, epaimahaikide guztiei esan egin zitzaien aurretik zein modutan eman behar zuten beren balorazioa. Kontutan eduki behar ziren: bertsolarien sormena, irudimena, bertsoetarako erraztasuna, bertsoen neurketa, puntuak eta oinen berdintasuna. Hori guztiori neurtzeko, bost puntuaketa-mota: oso txarrari, 0; txar samarrari, 5; on samarrari, 10; onan, 15; eta oso onari, 20". (Landa 1987: 41)
igaroko ziren bertsolarien artean Mattin aukeratzean jazo zena ere Xalbadorrekin gertatuko zenarekin aurrerapen gisa har genezake, Iparraldeko bertsolarien euskara ulertzeko zailtasunak estreinako arazoak sortu baitzituen orduko hartan, 67koan lehertuko zena aurreikusiz.
Zoritxarrez, eta eskandalu hark izan zuen bere eragina horretan, hurrengo hamabi urteetan ez zen txapelketarik antolatu.
-Erresistentziaren azken urteak (1979 bitarte): bertsolaritza soziala
Bitarte horretan giro politiko eta soziala gorantz joango zen, baita Franko hil eta geroago ere. Txapelketa Nagusirik antolatu ez bazen ere, beste maila bateko txapelketa txikiagoak eta batez ere gazteei zuzendutakoak ugaldu ziren.
Franko hil (1975) ondorenean berotasun politiko handiagoak jaialdien ugaritasuna ekarri zuen eta bertsolariak mitin, jaialdi edota manifestazioetan parte hartzeko gonbidapenak jasoko zituen. Bertsolaritzaren mugimenduak berpizten ari zen mugimendu sozial horrekin bat egingo zuen eta Lopategi eta Azpillaga nabarmendu ziren ekinaldi honetan.
Lau urte beranduago, txapelketaren bideari berrekin zitzaion.
-Berrikuntzaren aroa eta gailur berria: Xabier Amuriza
1980ko urtarrilaren 6an Donostian jokatutako finalean bi bertsolari nabarmendu ziren: Jon Enbeita eta Xabier Amuriza. Txomin Garmendia, Jon Azpillaga eta Jose Luis Gorrotxategi 67ko finalean egondakoak ziren; bertsogintza herrikoiaren eredu Patxi Etxeberria eta Angel Larrañaga agertuko dira; Iparraldeko ordezkaria Manuel Sein "Xanpun" izan zen.
Larrañagak aipatu moduan (2013: 153) berrikuntza handiena Amurizak ekarriko zuen: bertsolaritzaren aro modernoari atea irekitzen zion bertsogintza ulertzeko beste modu bat. Kutsu poetiko handiko bertsokeraz, egungo bertsolaritza modernoaren oinarriak ezarri eta euskara batuan kantatzeko hautu kontzientea egingo zuen.
Bestalde, ordura arteko uste errotua, bertsolariaren berezkotasuna, gaindituko zuen, bertsoaren sorkuntza tekniken bidez bertsotan ikas zitekeela frogatuz.
Txapelketa honek trantsizio bat markatzen du baita entzuleengan ere. Ordura arteko entzuleriaren balio eta uste partekatuen ikuspegi nuklearra sakabanatuagoa gelditzen
baita, "ez dago jadanik hain nabarmen iraganean partekatutako balio absoluturik, eta ondorioz entzuleria ezpalduagoa azaltzen da, baita jende jantziagoa ere eta giro urbanokoa ere". (ibid: 155)
-Bertsolaritzaren arrakasta berria
Amuriza aitzindaritzat duen berrikuntzaren aro honek aldi batetako erreferentzia markatuko du. Bere garaikide izango dira, esaterako, Jon Enbeita eta Jon Lopategi.
Bertsolaritza gustagarri egiteak zekarren arrakasta berriaren ondorioz, hitzaldi eta ikastaro franko antolatu ziren Amuriza bera emaile nagusi zela, bai bertsolaritzaren alde baina baita euskararen alde aritzeko.
Bertso-eskolek ere eragin handia izango dute mugimendu horretan eta azpimarragarria da emakumearen presentzia bertso-eskolen bidez hasten eta hazten dela.
1986ko Txapelketak berarekin ekarri zuen Bertsolari Elkartearen sorrera. Ordutik aurrera Elkarte horrek hartuko du Txapelketa antolatzeko ardura, ordura arte antolatze lanetan ibilitako Euskaltzaindia eta bertsolarien arteko urruntzearen ondorioz. Izan ere, 82ko Txapelketaren ondorenean bertsolari, epaile eta entzuleen artean iritzi ezberdinak izan ziren eta zenbait errezelo sortu zituen, besteak beste, puntuaketa emateko moduak33.
Txapelketa honetan, lehen aldiz emakume batek hartu zuen parte, Kristina Mardarasek, hain zuzen.
Gainera, lurralde bakoitzeko saioen antolaketak eta autonomoki antolatzeak asko herriratu zuen antolakuntza lana, bertsozaleak ere lanean jarrita eta txapelketa honek gailur bat markatuko zuen hedabideetan izan zuen eraginean, lehen aldiz arreta bereganatu baitzuen modu masiboan34. Espazio aldetik beste urrats bat emango zen txapelketa Anoetako belodromora eraman eta 8.000 lagun inguru bilduz.
33"Txapelketa horretan, Amuriza izan zen irabazle buruz burukoa Lopategirekin jokatu ondoren. Gertatutako polemikaren ondoren txapelketa ez zen berriz jokatu 1986ra arte". (Larrañaga 2013: 158) 34Lehenengo aldiz eman zuen EITB-k zati bat zuzenean. 35Lehenagotik zetozen Amuriza, Lopategi, Enbeita-ri, esandako txapeldun Sebastian Lizaso, Angel Mari Peñagarikano, Iñaki Murua, Jon Sarasua eta Andoni Egaña bildu zitzaizkien.
1993ko Txapelketa jokatzen denerako, bertsolariak jada euskal kulturako pertsonaia ezagunak bihurtu dira; sarritan agertzen dira telebistan eta irratian eta herriz herriko mugimendu handia dute. Larrañagaren hitzetan, "bertsolaritzaren eztandaren garaia da eta Andoni Egañak (Zarautz, 1961) irabaziko duen lehen txapelarekin bertsolaritzak, gizarte arrakastaren unerik gorena biziko du" (ibid: 161).
Berritasunaren emaria etengabekoa da eta txapelketaz txapelketa izen berriak plazaratzen joaten dira. Aldaketa azkar hauen eraginez bertsolaria eta entzuleria eraldatzen doaz; entzuleria jada ez da baserritarra, eskolatu gabea, gizonezkoa bakarrik. Horrek asko eragiten du sorkuntzaren nolakoan, bertsogintza bera aldaraziz.
Bertsolarien prestaketa mailari dagokionean ere teorizazioan ekarpena egiten da eta bertsolari bakoitzak bere estiloa (bertsokera) garatzeari garrantzia ematen zaio, forma eta mamia, biak uztartuz.
Esan liteke bertso saioen eraketa orokorra irizpide oso landuen arabera egiten hasten dela eta Txapelketa Nagusiaren antolaketari begira are gehiago, arreta eta bitarteko guztiak jartzen direla ahalik eta baldintza onenetan plazaratzeko. Ondorioz, txapelketa da indar handiena hartu duen kultur gertakizuna eta erregularki antolatua izan da 67ko etenaldiaren ondorenetik, behin 80.ean berrekin zitzaionetik, eta azken garaian lau urtetik behingo maiztasunarekin.
Larrañagak egoki dioen moduan, "txapelketak bertsolariari geroz eta bertso maila jasoagoa eskatzen dio, dizdira eragin eta goia jotzeko ahalegina ikusgarri bihurtzen du eta bertsolariaren ahalegina gailurra jotzera bideratua izaten da." (ibid:163)
Txapelketa Nagusia berrikuntza guztien erakusleiho nagusi bihurtzen da, beraz.
-Azken txapelketak
1993, 1997, 2001 eta 2005ko txapelketek. 2009ko Txapelketa Nagusian, aldiz, Maialen Lujanbio (Hernani, 1976) izan zen Txapelketaren historiaren lehen emakume txapelduna. Ondorengo bietan Amets Arzallus (Hendaia, 1983) eta Lujanbio bera izan dira txapeldun, hurrenez hurren.
2005eko Txapelketaren finala izan zen Barakaldoko BECen ospatu zen lehena. Larrañagak horrela kontatzen du ordukoa:
"Eszenaratze erraldoia zirudiena jendez bete zen. Hamalau mila lagunen biltoki bihurtu zen urte horretako txapelketa, ordura arteko marka guztiak hautsita. Zabalkunde eta hedapen handiagoaren bila emandako urratsa, arrakastatsua izan zen. Belodromoaren biribiltasuna gaindituz, Barakaldok, Euskal Herrietako zoko guztietako jendetza zabalagoa bildu zuen". (ibid: 96)
dugula, eta berrituta bakarrik jarrai dezakeela ondare izaten" (ibid: 95). Etengabeko berrikuntza horren erakusgarri da, hortaz, txapelketaz txapelketa historiaren zirrikituetan zehar egin berri dugun errepasotxoa.
3.2. Gaur egungo Txapelketaren garrantziaz
"Bertso-saioa egiteko era, askotan behintzat, elkarrizketan egina izan ohi da, ahotik ahora egindako talkan eta joalditan, inoiz apustuera ere hartzen duela saioak. Apustuaren piper honek, adibidez txapelketa giroan jokatzen denean, bizitasun handia ematen dio bertsogintzari. […] Aipatzekoa da elkarren arteko lehiak bertsogintzari ematen dion ñabardura: giza-indar gorenak sartzen dira jokoan, eta giroaren arauerakoak dira joko hauetako poemak eta kanta-saioak" J.M. Lekuona, 1980
Juan Mari Lekuonak bere garaian idatzi bezala, bertsolariak ondo ezagutu behar ditu entzuleen kultur gaiak, kezkak eta zaletasunak:
"Horregatik, bertsolariaren eta entzuleen arteko harreman honek dohain bereziak eskatzen dizkio bertsolariari plazako bertsogintzan: entzuleen munduarekiko sentiberatasuna, begirunea eta maitasuna. Entzuten dagoen jendetza ondo ezagutu behar du. Entzuleek bezala pentsatu behar du, publikoarekin batera pentsatu ere". (Lekuona 1980, 103)
Bertso-saioak antolatzeko moldeei erreparatuz, sailkapen moduko bat finkatzen du Lekuonak. Usadiozko bertso-saioak edo librekoak aipatzen ditu lehenik eta hauekin batera desafioak. Beranduago, Txapelketei buruz ari delarik, honakoa gehitzen du:
"Txapelketako bertso-saioa ez da festaburu baten edota antzeko jai baten osakai, usariozko ihardunaldietan aipatu dugun bezala. Ez da ere beste kirol, dantza eta kultur erakustekin batera ematen den zerbait, lore-jokoetan egin zenez. Txapelketekin bertsolaritza bera da jaialdiaren izateko-arrazoi bakarra eta betea. Horrelako saio-moldeak entzulego berezia du: erabat bertso-zalea. Beraz, entzulea kantaldian parte-hartzera doa, ez bakarrik bere baitako bertsogintza ahopekoan (bertsozale jatorrek egiten duten eran), baizik-eta epaiketan parte hartzera doa. Bera bertsotan aritzera, bera epaile izatera. Eta alderdi honek su handia sortzen du txapelketa giroan". (Lekuona 1980: 109)
Ariketa kolektiboari azpimarra egin eta txapelketan entzulea "epaileago" dela36 aipatu ondoren, honela jarraitzen du Lekuonak:
36Joko-arau zehatzak dituen eszenatoki oso mugatua da txapelketa eta publikoaren eta bertsolariaren arteko harremana aldatzen da marko zehatz horretan. Harreman hau, noski, genero-sistemak gurutzatzen du.
"Kantaldiaren ardatza nor-gehiagokan datza. Denek baldintza beretan kantatu behar dute. Gaiak aukeratuak izaten dira. Denek lan berdina egiten dute. Laburra eta aldezaurretik mugatua. Bakarkako saioei leku gehiago ematen zaie, behar bada, eztabaidako saioei baino. Hala ere, inoiz ez bezalako trantzean aurki daiteke bertsolaria, bertso onak kantatzera, eta bestela inoiz aterako ez zituen bertsoak ateratzera behartua aurkitzen delarik". (ibid: 110)
Aurrez aipatutako sailkapen horretan jaialdiekin erkatzen ditu Lekuonak txapelketak. Jaialdiek, bere arabera, gehiago dute ikuskizunetik norgehiagokatik baino. Gainera, herriz herriko jaialdietan gaiak bertsolari bakoitzari egokituak izan ohi dira37. Lekuonaren iritziz txapelketak eta jaialdiak elkarren osagarri gertatu ohi dira. Izan ere, "txapelketa hutsez jendea ez litzateke aseko; eta jaialdi hutsez gauzak ez dira berritzen eta azkartzen". (ibid: 110).
Larrañagak ere saio motak bereizterakoan tarte bat eskeintzen die txapelketei. Bere datuen arabera, eskolartekoak, sustapenekoak eta herrialdetako txapelketak daude. Guztien erpinean Euskal Herriko Txapelketa Nagusia legoke, lau urtetik behin antolatzen dena eta sailkapen sistema eta egitura landuak dituena38.
"Txapelketak osatzen duen sistemaren eragiletza, partaidetza harremana elikatzen duen neurrian, osagaien etengabeko auto-gogoetatik elikatzen duen sistema kulturala berresten ari da. Barruti horren autoretza, eragileen arteko elkarlanaren azpitalde nagusietan aurkitu dugu, antolaketa taldea, komunikazio taldea, epaile taldea, gai jartzaile taldea eta bertsolarien taldea, antolaketaren sistema ezaugarria erakusten duten talde eragileak dira". (ibid: 395)
37Bada harrigarri egin zaidan datu bat hemen. Lekuonak dioenez, bakarka kantatzeko gaiak aldez aurretik jakinarazten zitzaizkien bertsolariei.
382009ko datuak ematen ditu berak: "44 bertsolarik hartu dute parte: 2 Arabatik, 12 Bizkaitik, 21 Gipuzkoatik, 4 Nafarroatik eta bost Lapurdi Behe-Nafarroa eta Zuberoatik (Larrañaga 2013: 38). Azken txapelketan aldaketa bat izan zen kopuruetan, Nafarroatik bertsolari bat gehiago eta Gipuzkoatik bat gutxiago sailkatzea adostu baitzen.
balioak adierazi ahal izango lituzkete". Honekin lotuta, "txapelketaren gizarte eszena ziklikoki azaleratzen den ikur bizigarria da". (ibid: 15)
Ikerlanaren hasieran bost aurre-baieztapen egiten ditu Larrañagak eta egoki deritzot horietako bi orriotara ekartzeari. Lehenak dioenez, "egungo txapelketak lortu duen distiragarritasun eta ikusgarritasunak duen ikur izaera nabarmentzen dute":
Bigarren aurre-baieztapenaren arabera, txapelketa egungo kulturgintzaren eraberrikuntzaren paradigman koka liteke:
"Bertsolaritza orobat, eta txapelketak ordezkatzen duen lurralde eremua, egungo gizarte-kulturalaren berrikuntza paradigman kokatzen dute, balio baten jabegoa garraiatu egiten baitu euskal kulturgintzaren esparruan, giza kolektibo baten ahozko ondare adierazgarri eta emankorra eszenaratuz."(ibid23).
Kondentsatzen duen sozializazio esparru horren balioa, belaunaldien arteko komunikazio zubia irudikatzeko funtzio erritualari atxikia dagoela uste dugu, memoria eta sorkuntzaren arteko bitartekaritza espazio azaleragarria bihurtzen dute. Ildo horretan, memoria sortzailea duela esango dugu". (ibid: 24)
Larrañagak komunitatearen ideia garatzen du txapelketak erritotik asko duela baieztatuz. Aurreko atalean, txapelketaren historiari buruz ari ginela, ikusi ahal izan dugu nola joaten den errito moduan finkatzen. 1935eko txapelketatik aurrera bertsoa –hitza- erritualizatzen da, testuinguru jakin batean eta protagonista jakin batzuekin; gizonezkoekin, hain justu.
Arestian ikusi dugunez, Txapelketaren historian39 egoera politiko, soziala eta kulturala aldiro aldatzen doanez, txapelketa bakoitza garaian garaiko giro eta egoera soziokulturalaren agerkaria izan da.
Giro sozialaren baldintzak aldatzearekin batera, batez ere 1980tik aurrera apurkaapurka, bertsolarien ikasketa maila jantziagoak, eragin-gune zabalagoak, hedabideen eraginak eta txapelketen oihartzunak, entzuleria zabaltzea ekarri zuen. Larrañagak gogorarazten duenez, "aldaketa guztien ondorioz, inguru-testu ezpalduko
39Bertsolari Txapelketa Nagusiaren historia gaingiroki hiru arotan banatu liteke lehen hurbilketan: Gerra aurreko txapelketak (1935-36), Euskaltzaindiak antolatutakoak (1960-1982) eta Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak antolatutakoak (1986tik aurrera).
bertsogintzaren aroan sartzen da txapelketa, Gartziak berak erabiltzen duen izendapenari jarraiki, entzuleria zatikatuagoa agertzen baita hortik aurrera" (ibid: 66). Azken bi hamarkadetan bertsolaritzaren jardunak bizi izandako goraldia bide, nekazallanda giroko herri-kulturaren adierazpide izatetik egungo gizarte-kulturalaren erdigunerantz jauzi egiten du. Bertsolaritzaren ibilbidean, Txapelketa Nagusiak gizarte presentziaren eferbeszentzia unerik gorena adierazten duen ekimen kulturalaren gailurra mugarritzen duen gertaera azaltzen du, prozesu oso baten ageriko erpina.
Joseba Zulaikak (1985) jokoaren eta jolasaren ereduak euskal kulturaren barruan aztertzen ditu. Jokoaren ereduaren arabera batek galdu egiten duen bitartean, besteak irabazi egiten du; ez du zalantzarako tokirik uzten. Jolasean, aldiz, ez dago irabazle ez galtzailerik; anbiguoa eta metaforikoa da jolasa.
Zulaikak (1985) azaltzen duenez, paradoxa honetan dago bertsoaren indarra, hain zuzen, fikzioaren bidez, egiak esateko duen ahaltasunean. Fikzioa eta "izan liteke"enaren mugetan, jolasaren eremua eta sorkuntzaren alorra dago, eta eremu sortzaile horretan, pentsabide egiazkoenari eman lekioke bide. (Larrañaga 2013: 67)
Zulaikak (1985) azaltzen duenez, hitzaren unibertso metaforikoa ekoitzi duen sistema kulturalaren baitan ulertu eta kokatu behar dugu:
"Txapelketa Nagusiak plazaratzen duen borroka konpetitibo hori, "joko"-aren ereduak elikatzen du, baina aldi berean borroka hori, benetako borroka baino fikziozko borroka den neurrian jolasaren eremu kulturalean kokatu liteke. Jolas kulturalaren eremu sinbolikoa interpretatzeko jolas sakonaren kontzeptu ahaltsua erabiliko dugu gure tesia berresteko: jolasaren erresuma metaforikoan bete-betean sarturik gaude honezkero. Izan ere, fikziozko borroka hori marko sozialaren eszenategian irudikatua izaten denean, "agora" biziberritzeko funtzioa betetzen dihardu, harreman bat indartuz, taldetasun sentimendua biziberrituz, proiektu komunitarioaren afektuzko ehundura trinkotzen laguntzen duen eszena tolestatuz, elkarrekin partekatzeko sentiera bat pitzarazteko eraginak birsortzen ditu". (ibid: 71)
Larrañagarentzat (ibid) txapelketaren eszenaratzea liturgia jakinaren arabera eratzen den prozesu erritualaren baitan gertatzen da. Identifikazioa sortu eta elkarreragina sustatu lezakeen espazio erritualak performanceak duen indar komunikatiboa areagotu besterik ez du egingo. Erritual komunitarioak txapelketaren eszenak biziberritzen duen gertaera ezaugarriak betetzen ditu, izan ere taldearekiko identifikazio maila bat sortzen du, liturgia baten baitan gauzatzen den zeremonia-errituala antolatzen, memoria kolektiboak ainguratuko duen gertaera ixteko. (ibid: 115)
Larrañagaren ikerlanaren ondorio gisa40, beraz, honakoak aipa ditzakegu:
"1.Txapelketaren gertaera, jendaurreko kultur adierazpena da eta ezaugarri berezkoenean kultur gertaera beregaina dela erakusten du. Performantza aldetik, sortu eta erakutsi aldi berean egiten ditu eta sorkuntza unea errepika-ezina gertatuko da unean-uneko testuinguruaren erreferentzian. 2. Belaunaldien arteko transmisioan kontuan izateko hainbat giza balore azaltzen dira, iraungarriak direnez, transmisio bidearen gidaritza egiteko duten garrantzian. Belaunaldi artekotasunaren harremanek, egindako bidearen kontzientzia balioa erakusten dute. 3. Tradizioa, izaera erlazionalaren erakusgarri azaltzen da, alajaina gizarteratze eta partaidetza harreman elikatzailea, komunitate zentzua, eraketa prozesualean etengabe birsortzen baitu. 4. Tradizioak iragana, oraina eta etorkizuna loturan jartzen ditu. Norbere tradizioaren errotik, etengabe eraberritzen eta moldatzen ari da jabego bat eguneratzeko zereginari loturik. 5. Ahozko tradizioaren eremua hitzaren kultura alorra izan da. Hitz hori ez da hitz betegarri hutsa, hitzari eskatzen zaiona zentzuduna izatea da. Gizabanakoak eta pertsona taldeak bat egiten duten harreman sare komunitarioan enborraturik dago. Txapelketa, garaian garaiko gizartearen islapena da, orobat gizarte prozesuaren araberakoa da. Gizarteak elikatzen duena gaiek jaten dutena da eta horrek gaurkotasuna eta aberastasuna ematen dio sorkuntza prozesuari. 6. Tradizioaren eraikuntza komunitatean sustraiturik azaltzen da eta txapelketa garaikidea horren ispilua da". (ibid: 170)
Ondorio hauetaz gain beste zenbait ere azpimarratu nahi genituzke jarraian. Hasteko, "bertsolaritza ezaugarritu duen tradiziozko identitate hegemoniko maskulinoa lausotzen da identitate berri horren eraikuntzan emakumeak irabazitako plazaren esparruari esker". Gainera, txapelketa gertaera, bidegurutze baten elkarreraginezko espazio soziokultural historiko eta identitarioan azaleratzen da, hots, espazio sinbolikoa da eta alde hortatik "jendarte baten kondentsatzailea da" eta "diskurtso berria birsortzen egiten du lan". Espazio-denbora dimentsio kulturalaren bilakabidean, txapelketa, egindako aldaketa kulturalaren agertoki azaltzen da, aldaketa kulturala txapelketan ispilatzen da eta txapelketa gizartearekin batera aldatuz doa; aurreko mundukeraren jakintza galdu gabe mundukera berrirantz begira dago, memoria
sortzailea du. Txapelketa, berrikuntzaren paradigman kokatzen dugu, kulturgintzan bide eraikitzailea eginez eta gaurkotasunean ondo atxikia. Txapelketa gertaerak, etengabe berrasmatzen ari den ekosistema oso bat islatzen du egun. Berritasun honen adierazleak agerikoak dira: bertsolari gazteen protagonismoa, emakumeen presentzia, profilaren aldaketa, kultur maila jasoa, jatorri anitza, giro hiritarra… aipa litezke, esaterako.
"Taldean konpartitzen duguna ez da ikuskizun hutsa, ez arratsalde pasa bat edo hizkuntzaren aldeko aldarria (bakarrik). […] Elkarrekintza da. Sentimenduak, pentsamenduak eta jarrerak taldearen eraginpean daude". (ibid: 4)
Hizkuntza errealitatearen deskribatzaile soila ez dela azpimarratzen du Akizuk, aitzitik, errealitatea sortzen eta eragiten duen elementua dela. Hizkuntzaren kontzepzio aktiboa garatzen da beraz, gauzak egiteko gaitasuna du (Austin, 1982 in Akizu 2018). Lan honetan bertsolaritza diskurtso komunitate bezala aztertzea da helburu. Hau da, diskurtso eta praktika multzo batzuen ondorioz komunitatea sortzen du bertsolaritzak eta komunitateak eratzen ditu diskurtso eta praktika hauek era berean. Horretarako komunitatea, diskurtsoa eta praktika definitzen ditu eta ondoren bertsolaritzarekin lotu. (ibid: 8)
Komunitateari41 dagokionez, diskurtsoaren eginkizun nagusietakoa, komunitatearen zentzua sortzea da. Ikuspegi honetatik, bertso-komunitatea ere irudikatze lan baten produktu da. Irudikatze hau bi modutan egiten da: batetik zuzenki, komunitatea zer den zehazten duten diskurtsoen bidez; bestetik zeharka, diskurtso unibertsoa osatuko duten praktika, erritual, sinbolo eta abarren bitartez. Txapelketa, izan ere, "bertsoaren gauzapena izateaz gain, bertsolaritza biltzen duen komunitatearen argazkia ateratzeko lagina da, bertsoaren bilakaeraren errebisio momentua". (ibid: 10)
Diskurtsoa42 ulertzeko, aldiz, Diskurtso Analisi Kritikoaren (DAK) ikuspuntua hartzen du kontuan Akizuk. Honek esan nahi du diskurtsoa praktika sozial gisara (Fairclough, 2003, van Dijk 2000) eta mundua irudikatzeko eta baloratzeko modura (Fairclough, 2003: 124) ulertzen duela. Zentzu honetan, bertsoa publiko bati botatzen zaio eta bien arteko elkarrekintzan bihurtzen da diskurtsoa arrakastatsu. Interakzio soziala ezinbestekoa da.
Michael Foucaltentzat diskurtsoak "hizkuntzaz baliatzen diren eta arauak dituzten praktika materialak dira", ez dira zeinu eta sinboloen konbinaketa hutsak, eta esanguraren produkzioaz gain, boterearen eta jakituriaren praktika bezala aztertu behar dira. (ibid: 12)
Joxerra Garziarentzat (2008) "xede-taldea" hartu behar da kontuan eta bere arabera, "zure audientzian eragin nahi baduzu, audientzia hori nolakoa den jakitea komeni da aurrez, eta hortik abiatu" (2008: 63). Txapelketaren testuinguruan, bi aldeak nabarmentzen dira: batetik diskurtsoa egikaritzerako bertsolariaren aurretiko lanketa pertsonala dago, eta bestetik, publikoarekiko egiten duen irakurketa, hauengan eragiteko jakintza. (ibid: 14)
Txapelketa espazio eta denbora konkretu batean gertatzen bada ere, espaziodenborako garapena dauka, komunitatea sortzeko beste ezinbesteko baldintzetako bat. Orain arteko kontzeptuak batuta: komunitatea gehi diskurtsoa, berdin diskurtsokomunitatea43. Gure kasuan generoa Txapelketa bera litzateke, bertsolaritza eta praktika diskurtsiboa garatzeko modalitatea baita. (ibid:15)
Praktika komunitateari eta imaginarioei dagokienez, diskurtsoa praktika bat da, eta diskurtsoak komunitatea egiten badu, praktikak ere bai. Diskurtso komunitatea eta praktika komunitatea eskutik helduta doaz. Lengoaiak beti du aurretiaz sortutakoaren eta sor dezakeenaren arteko tentsioa (ibid: 16)
John Austinek ere, erabiltzen ditugun hitzek funtzio deskriptiboa gainditzen dutela azpimarratzen zuen bere Como hacer cosas con palabras bere idatzian (Austin, 1998 in Akizu 2018). Bi multzotan bereizten zituen: esamolde baieztatzaileak (errealitatea berresten zutenak) eta performatiboak. Bigarren hauek, errealitatea baieztatzeaz
Gure kasuan, gaien bitartez ezartzen da imaginarioaren (erreferentzia komunen multzo dinamikoaren) markoa, diskurtso komunitateak partekatzen duen mundu edo unibertso alegiazko hori izatea ahalbidetzen du eta bertsolariak, komunikatzaileak, horren jakitun ekingo dio praktikari. (ibid: 17)
Bistakoa da, beraz, bertsolaritzak praktika-diskurtsiboen bidez zedarritu duela bere komunitatea eta "komunitateak denboraren eta espazioaren dimentsioak ezinbestean barnebiltzen dituenez, denboran zehar aldatu egin dela". (ibid: 18):
"Kontua da bertsolaritza goitik behera eta behetik gora aldatu zela XX. mendean zehar. Izen bera erabiltzen den arren, XX. mende hasierako bertsolaritza eta mende amaierakoa guztiz bestelakoak dira. Ez da azaleko aldaketa soilik, barrebarreneraino iristen dena baizik" (Egaña et all. 2001: 21).
"Txapelketa sortzeko tresna da, baina baita ispilua ere. Mahai borobil bat da, bazkalosteko mahai bat, eta hor agertzen diren gaiak gizartearen dauden gaiak dira nagusiki. Iritzi ezberdinak agertzen dira, eraldatzaileak izan daitezkeenak. Bertsolariengan jartzen dugu fokua, baina gu denok gaude oholtza hortan komunitate gisa" (Hernández, 2017).
Txapelketak, beraz, lagin tenporal-espaziala zedarritzeko aukera emateaz gain, komunitatearen egoeraren berri jakiteko ere balio du. (Akizu 2018, 22)
Bertsolariaren zailtasuna, publikoak entzun "nahi" duena kantatzea eta era berean publikoa "heztearen" ariketa egitea da. Eta hezkuntza horretarako erabakigarria da lau urtetik behin egiten den Txapelketa Nagusia. Txapelketa ez baita lehia hutsa. Txapelketan praktika komunitate horren praktika zein den erabakitzen da, zein balioren alde egin, zeintzuk "ez diren" komunitate horren parte44 (ibid: 57)
442000. urtean lehenengoz, Bat-bateko bertsoak epaitzeko irizpideak liburuxka argitaratu zuen Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak gerora, Txapelketaz Txapelketa berrituko dena. Epaitzeko irizpideek diskurtso komunitatearen kontsentsua bermatzea dute helburu. 2001eko Txapelketarako, besteak beste, "gaiak logika baten barruan eskaintzen dituen bide guztien onarpena" zein "topikoen gehiegizko erabilera ontzat ez jotzea" erabaki zen. (Akizu 2018: 25)
Akizuk esandakoekin estuki lotuta, Idurre Eskisabelek ere bat egiten du aurrekoarekin:
"Alde batean, twitterren hainbesteko arrakasta izan duen Patxi Bakallo trollaren45 eta, askoz esparru zabalagoan, haren ildoan dabiltzan asko eta askotarikoen inkorrekzio errebolta kokatuko nuke. Bestean, emakumezkoen kristalezko sabaiaren auzia. Eta zer diren gauzak, ezin ditut biak bereizita ikusi: hari fin eta lurpekoz bada ere, bata besteari tinko lotuta sumatzen ditut, soka beraren bi mutur. Patxibakallotarren erreboltak inkorrekzioarena bainoago autentizitatearen eta esentziaren lurrinak baitakarzkit, horrek esan nahi duen guztiarekin. Autentizitateak, bertsolaritzan bezala jardun publiko guztietan, gizona, maskulinoa baitu eredu bakar, ezinbestean. Non bilatuko du emakumezkoak benetakoa, naturala? Edo gure inurritegiaren ezaugarriei erreparatuta, non euskaldun berriak, edo ez eremu euskaldunekoak, edo hiri eremukoak? (Eskisabel 2017)
"Gauzak ongi ateratzen direnean, bai badago intentzio bat horretarako, badago bestelako gai batzuk ateratzeko grina bat, badago bertsoetan fokua toki jakin batzuetan jartzeko gogo bat, baina gero hortik esatera adostasun kultural berri bat sortzen dugula… Badago ahalegin bat, baina ez da erabat erreala. Han 15.000 lagun daude, beroaldian esandako gauza asko ere bai, eta ez dakit zenbateraino den ispilu orokor bat ispilu hori. […] 15.000 lagun dituzunean parean, eta beste ez dakit zenbat milaka telebistan, jada gizartearen soziologia osoago bat aplikatzen da, eta hor bada eskuineko jendea, ezkerrekoa, botorik ematen ez duena… Ez gara hain komunitate txikia eta hain trinkoa. Uste dut denetik dagoela eta hori dela sanoa. […]
45Patxi Bakallo trollak sareak astindu ditu bere iruzkinen bidez. Zirtolari vs. puntulari paradigma sortu du, genero-ikuspegitik behatuz larri samarra dena eta bertsolaritzaren tradizioaren eta berezkotasunaren alde egin du etengabe. Bere izena han-hemenka ibili da txapelketan zehar, Unai Agirrek behin bukaerako agur batean aipatzeraino.
Aipatzen den korriente hori badago, baina era berean badago oso korriente kontserbadorea, bai gizartean, eta baita bertso munduan ere. Nik txapelketa honetan sumatu dut. Behar bada ez bertsolarien artean, baina bai sare sozialetan". Atal hau bukatutzat eman aurretik, eta Eskisabelen eta Colinaren esanek bide eman digutenez, "metatxapelketaz" hitz egin nahi nuke laburki, azkenekoan bereziki sare sozialek izan duten pisuari azpimarra eginez.
Esan gabe doa lau urtean behingo bertsolaritzaren gailurrak inpaktu handia izan ohi duela eta honekin lotuta oihartzun mediatiko handia. Kasu honetan, prentsan leku handia izateaz gain46, sare sozialek ere berebiziko garrantzia izan dutela azpimarratzera nator.
"Metatxapelketa" izendatu dut lehenago presentziala denaz gain sortu den geruza berria. Izan ere, momentuko feedbackaz gain, beste espazio berri bat ireki da bertsolari eta entzulearen arteko interakzioan eta, bide batez, epaitzeko leku berri bat ere bai. Ariketa kolektiboan beste leiho bat irekiz, entzuleak bi dimentsio izateko aukera izan du oraingoan; presentziala eta sarearen bidezkoa.
Aurrerago ikusiko duzuenez, berritasun hau azken txapelketaren bereizgarritzat hartu eta ez dut elkarrizketatuei ere honen inguruan galdetzeko aukera galdu nahi izan.
Bukatzear dagoen atal honetan txapelketaren gainerako irakurketa kulturala egiten ahalegindu naiz eta amaitzeko, nire analisirako baliagarri zaizkidan ideia nagusiak laburbildu nahiko nituzke jarraian. Argi utzi nahi nuke ikerlari moduan txapelketa lau urtean behingo erritotzat dudala, arestian aipatu bezala ariketa kolektibo honen baitan entzulegoaren eta bertsolariaren arteko harremana aldatzen dela ulertzen dudala eta nire aburuz ere, bertsotan diskurtsoen bidez komunitatea (bir)sortzen dela.
Txapelketa, horrela, giza talde baten mundu ikuskeraren nahiz balioen adierazgarritzat ulertzen dut eta aurreko atalean txapelketaren historiako nondik norakoei erreparatzean azaldu bezala, garai batean landa eremutik hiriranzko aldaketaren erakusgarri izan zen moduan egun ere gainerako aldaketen erakusgarri izan daitekeela uste dut. Izan ere, Txapelketa den erritoak gizarteko statu quoa elikatzen eta mantentzen lagundu dezake edo, kontrara, eraberritzeei eta aldaketei bide eman.
3.3. Umorearen mugak txapelketan
46Argia astekarian Kepa Matxain eta Kattalin Minerrek burutu dituzte saioetako iruzkinak eta horretaz gain, Bertsozale Elkarteko weborrian bi astetik behin plazaratu da adituren batek egindako iritziren bat.
"Txapelketaz kanpoko ohiko plazetan duen nagusitasunarekin alderatuta, zer hausnartua eman dit txapelketako markoan umoreak izandako presentzia urriak. Esango nuke eskema zurrunegi bat eraiki dela gai-jartzaile taldeak eskatutakoaren, entzuleak espero duenaren, eta ondorioz, bertsolariak egin dezakeela sentitzen duenaren artean. Kaiola txikiegi eta kortse estuegi bat. Eta hor ez da umorea kabitzen". Labaka, 2017b Formarekin lotura duten mugei behatuz, ariketei dagokienez eta salbuespenak salbuespen, zortziko txikiko ariketara47 mugatu da umorea egiteko aukera edo zuzenago esanda, ariketa horretan nahitaezko bilakatu da umoreari leku egitea.
Nire ustez, gainera, ariketa bakoitzaren aurrean eskatzen zaion kokapenak bertsolariaren gorputzaldia aurrez modu homogeneo samarrean zehaztea dakar berarekin, doinuen aukeraketatik bertatik hasita. Segurako saioan zortziko txikirako baliatutako gai bat aipatuko dut honen erakusgarritzat. Gai-jartzaileak nagusiaren eta menpeko langilearen paperean jarri zituen bi bertsolari, ostiral arratsaldea zen eta nagusiak etxera joan aurretik lan gehiago agindu zion langileari. Lan baldintzei buruzko gai bera hitzez hitz hartu eta hurrengo ariketan proposatu izan balitzaie (hamarreko txikikoan) umoreari leku egiteko beharra sentituko al lukete bertsolariek? Ezezkoan nago ni, eta, hain zuzen ere, ezezkoan nagoelako, iruditzen zait ohiko plazetan askoz mementokoagoa dela gaiak iradoki dienaren arabera bertsolariek hartu nahi duten enfokearen, sortu nahi duten emozioaren edo bertso moduaren aukeraketa, askoz askatasun gehiago sentitzen duela bertsolariak eta askatasun horrek umorearen alde egiten duela sarritan. Funtsean, zortziko txikiko esparrua da txapelketan umoreari esleitzen zaiona –bai ofiziokako ariketetan bai puntuka osatutakoan-. Horretaz gain, izatekotan, kopletako ariketa ere lotu daiteke zortziko txikiaren bizitasun, zirto eta graziarekin. Gainerako ariketak, aldiz, berbaldi dramatiko eta epikoagoei leku egiteko modukotzat hartu ohi dira.
Gaiei dagokienez, badirudi, 1935ean jokatutako "bertso guduetan" ezarri zela gai eta gai-jartzailearen presentzia, hau da, gai-jartzea Txapelketarako asmatu zen (Bertsozale Elkartea, 2002: 6).
47Zortziko txikia: Lau puntu eta zortzi lerroko ahapaldia da. Lerro bakoitian zazpi silaba ditu eta sei bikoitian. Silaba kopurua urriagoa izatean berbaldia laburragoa eskatzen du eta maizen temako egoera bizi eta umoretsuetan erabili ahal izango da. Puntua erantzuteko ere erabiltzen da. Bere egitura metrikoa honakoa da: 7/6A 7/6A 7/6A 7/6A. (Larrañaga 2013: 109)
Gaiak, noski, aldatzen joan dira garaiko testuinguruaren arabera, eta, beraz, gaiak dira egoeraren markoa ezartzen dutenak, "bertsolariaren eta entzulearen arteko komunikazioaren txinparta sortzeko gakoak" (Garzia, 1995). "Gai-jartzailearen eskuliburua" 2002 urtekoa da eta bertan azaltzen denez, gaiak oholtza gainekoen zein azpikoen mundu erreferentzialarekin bat etorri behar du (Bertsozale Elkartea 2002: 12). Hargatik zioen Akizuk (2018) bere lanean gaiak aztertuta, bertsolaritzaren, eta bertsolaritzak sortzen duen mundu erreferentzialaren erradiografia bat egitea posible zela.
"Ezkutukoa azaleratzeak sortzen du. Sexualitatea eraikia izan bada ere, tabutzat hartu izan da eta beraz, hortaz hitz egitea boterearen aurkako ekintza zen. Umoreak aukera ematen du tonu informal eta ez konprometitu batean hitz egiteko, diskurtso hegemonikotik ihes egiteko, arma kritiko gisa, dominazio mekanismoei erantzuna ematekoa.
2001eko zazpi gaietatik hiru izan ziren 8ko txikian ezarriak, hirurak ere sexualitatea ardatz zutenak. 8ko txikiko neurriak umorerako bide ematen du eta bertsolariek amodioa sexuarekin, erotismoarekin eta plazerarekin lotzen dute. […]
Hamasei urte beranduago, sexuaren eremua zabaldu bada ere, grazia egiten jarraitzen du sexuak48. Publikoak "sexu-jolasen" aipamena entzuterako egin zuen barre, eta saioko bertso-aldi txalotuenetako bat izan zen. Sexualitatearen gaiak grazia eragiten du". (Akizu 2018: 48)
Sexuarena adibide bat baino ez den arren, nabarmena da txapelketaren testuinguruan, Larrañagak (2013) dioen moduan, gaia dela komunikazio egoeraren abiapuntua baina jarritako gai hori testuinguru zabalagoaren egoeran txertatua dagoela, gizarte prozesuaren erreferentzialtasunean. Testuinguru sozial hori aldatzen joan den neurrian, halaxe joan da aldatzen jarritako gaien izaera eta nolakoa, gaiaren edukia bera. Eduki hori gizarte gaiaren eskutik aldatu da nabarmenki azken garaiotan eta gizarteak egindako bilakaera azkarraren eskarietara moldatzeko aldaketa erakusten du. Ikerlariaren hitzetan, "gaiek prozesu sozialaren norantza islatzen duten neurrian, garai bakoitzak dagokion gaiaren edukia eta formulazio estiloa49 izango du". (Larrañaga
Badirudi, beraz, gaiak muga eta abiapuntu izango direla aldi berean. Inon datzi gabeko arau hedatuaren ondorioz, zortziko txikia, neurririk laburrena, eta beraz, azkarrena izaki, doinu biziekin erabiltzen da eta umoreko gaiekin, hots, arinekin50, lotzen da. 3.3.2. Mamiari dagozkion mugak
"Desberdintasun garbi bat dago satiraren eta umore zapaltzailearen artean. Satirak, izatekotan, gorantz eta barrurantz apuntatu behar du; beherantz apuntatzen duena, bortxatutako emakumeari buruzko txiste tipikoa, beltzari buruzkoa… hori umore zapaltzailea da, pribilegiodunari grazia egiten diona eta gainerakooi graziarik egiten ez diguna" Brigitte Vasallo51. El salto atarian irakurritako artikuluan umorearen mugei buruzko zenbait ideia interesgarri biltzen direla esango nuke. Artikuluan kontatzen denez, zenbait gizon iritzia ematen jardun dira han-hemenka, umoreak mugarik izan beharko ez lukeela esanez. Beraien arabera, dagoeneko ez dago adierazpen askatasunik eta eskubideetan atzerantz goaz. Aysa Nuevek aipatu artikuluan erantzun moduan, ordea, munduan zehar milioika pertsona historian lehen aldiz ahotsa goratzen ari dira, emakumeen, LGTB pertsonen, aniztasun funtzionala dutenen nahiz arrazializatuen iritziak entzuten ari gara lehen aldiz eta hau eskubideetan atzerantz egitea da benetan? Nola izango da ba galera bat gure pribilegio nahiz zapalkuntzen gero eta kontzienteago izatea? Bertsolaritzaren markora ekartzeko moduko beste ideia bat ere badakar Nuevek jarraian: "Norbaitek publikoki beste norbait iraintzen duenean, parte hartzeko beharra sentitzen dugun botere dinamika bat garatzen da. Irain horrek apelatu egiten gaitu. Edo jaso duenaren bandoan gaude edo esan duenarenean. Seguru sentitzeko iraina burutu duenaren alde jartzea beharrezko zaigu, bestela, gu bihurtu gaitezkeelako bere hurrengo helburu. Eta akosatzailearekin alineatzeko modurik azkar eta zuzenena bere graziei barre egitea da" (Nueve 201852) Hau are agerikoagoa bihurtzen da bertsolaritzaz ari garenean. Izan ere, bertso bakoitzaren amaieran txalo jotzeko ohitura daukagu. Bat-batean ari garenean
50Azken txapelketan behin baina gehiagotan izan da kritikarako gai zortziko txikiko gaien gehigizko arinkeria. 51 Itzulpena nirea da. (in Nueve, A., (2018), "Otra vez los límites del humor", El Salto, Tribuna) 52 Itzulpena nirea da.
(entzuleak ere bat-batean txalotzen du entzundakoa) inertziek leku gehiago dute, gainera, eta umoreak berarekin dakarren dibertsioaren baitan ez dago filtroa pasatzeko tarterik. Kasu honetan edukiarekin lotutako umorearen mugei buruz ari garenez gero, iaz burututako lanetik (Labaka 2017) zenbait ideia berreskuratu ditut, galbahetik pasa ostean orriotara ekartzeko. Lan horretako atal batek, hain zuzen ere, umorearen mugei buruz dihardu; "zuzentasun politikoaz" eta zentsuraz. Umorea ez baita inondik inora neutroa, aitzitik politikoa da eta estuki erlazionatuta dago boterearekin. Erlazio estu hori inoiz baino bistakoagoa bihurtu dute, gainera, Euskal Herrian jazotako zenbait gertaerek. Izan ere, Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gogorarazi bezala sortutako zalapartak umorea oso-oso kontu serioa dela pentsatzera garamatza:
"Umorea zer den eta zer ez, eta nork egin lezakeen eta nork ez, zer den barregarri eta zer ez, kasik eguneroko ogia dugu azkenaldian. Hortxe daude Ocho apellidos vascos eta haren ahaide galiarra den eta berriki estreinatu den Mission Pays Basque film barregarri eta arrakastatsuak; eta hortxe dago ETBk martxoan emititu zuen Euskalduna naiz eta zu? Espainiaren gaineko umore programa 'iraingarri' eta 'deitoragarria'. […] Zertaz egiten dugun barre baino, zertaz barre egiten erakutsi diguten da kontua. Zein umore den zilegi eta zein ez. Eta horretan, adierazpen askatasuna eta (auto)zentsura nola uztartzen diren." (2017: 7)
Agirrek (2017:8) dioen moduan, bereizi egin behar da nork egiten duen noren gainean umorea, nor den subjektua eta nor objektua, umore egilea eta umoregaia. Nork eta nori, alegia. Ekuazio horrek markatzen baitu umorearen muga, grazia egitea edo grazia zipitzik ez izatea, eta are zilegi izatea edo ez, eta areago, legezko izatea edo ez. Hain zuzen, umoreak adierazten duen ertz interesgarrienetarikoa hortik eratortzen da: umore/ez-umore arteko muga labainkorra; eskubide, zilegitasun, errespetu, demokrazia eta adierazpen askatasunaren auziak harilkatzen dituenekoa.
Anduagak, hain zuzen ere, honako galderak planteatzen dizkigu:
"Zein 'barne pultsiok' garamatza eduki batzuekin barrez lehertu eta beste batzuk nardagarritzat ikustera? Nolatan da zilegi kolektibo batzuen aurkako umorea egitea, beste batzuk ukiezintzat hartzen direnean?" (2017: 26)
Umorez esan daitekeenaren eta galarazten denaren arteko mugaz ohartzean, eta Anduagaren (2017) beraren metafora baliatuz, umorea zulo gutxiko gerrikoak inguratuta datorrela ikusten dugu. Baina gerrikoa estutzen duen eskuaren jabea identifikatzea zaila egiten zaigu gehienetan, ohikoagoa baitugu umorea kontu
pertsonal, berezko edo naturala dela pentsatzea.
Anduagaren hitzetan "onartuak, iragarriak, diru publikoz lagunduak edo masiboki kontsumituak diren umore diskurtsoek estatu baten meneko kultura nazionalari koherenteki eusten diote" (2017:28). Bere aburuz, nazioaren eta umorearen arteko harremana ez da inondik inora berria, nazio modernoaren eraketan hasten dira agertzen lotura horren lehen zantzuak. XVIII. eta XIX. mendeetan "berdinen" arteko sistema berriaren biziraupena bermatzeko, ezinbestekoa zen botere egitura berria zilegiztatuko zuen sinesmen berri bat sortzea eta funtzio hori beteko duen sinesmen edo kontzientzia nazioa izango da (2017: 29).
Bada, egunerokotasuneko praktikei sozialki egozten zaien izaera espontaneotik urruti, uste eta ikuskera horiek guztiak neurtutako kultura nazional baten emaitza dira, zeinak, finean, estatu boterearen zilegitasuna bermatzea bilatzen duen. Umorea bera ere, aurrez ikusi dugun moduan, ikuspegi soziologiko batetik begiratuta prozesu sozial gisa definitu daitekeen fenomenoa da, gizartean ikasi eta irakatsia dena, eta, beraz, gizarte horrek dauzkan kultura ikuspegiak partekatuko dituena. Hain zuzen ere, horregatik ez da berdina hemen, Euskal Herrian, eta Etiopiako herrixka batean erabiltzen den umorea.
Haatik, boterean dagoenak nekez onartuko ditu bere autoritatearen galera ekar diezaioketen jarduerak, eta hori neutralizatzeko neurriak hartuko ditu53. Neurri horiek balio dute 'normaltasunaren' monopolioa zeinek duen birgogoratzeko, bai eta ezarritako ordena berreskuratzeko ere. Hala, statu quoa aztoratzen duten praktiken aurrean aplikatzen den hiru urratseko protokoloa honakoa da:
Miren Artetxe bertsolari eta ikerlariak bat egiten du aurreko ideiarekin:
53Euskalduna naiz eta zu? saioak gure artean nagusi den umore logika iraultzea ekarri zuen: euskal nazioa anomaliatik atera eta normaltasunean kokatu baitzuen espainiarren inguruko umorea sortuz. Une batez 'haiek' ziren arraroak, bereziak, ezaugarri desberdin eta desiragaitzak zeuzkatenak, eta 'gu' euskalduna bihurtu zen normaltasun desiragarri baten eredu (2017: 38).
"Botereak erabaki du umore jakin bat iraingarria dela batzuentzat eta, beraz, onartezina denontzat. Atera du aniztasunaren eta elkarbizitzaren jokerra eta orain barkamena eskatzea dagokionari dagokio eta ongi merezia du zigorra." (2017:1)
Botereak umorearen kontrolean inbertitzen duen esfortzua hain handia dela ikusirik, bidezkoa da pentsatzea hainbestekoa izan daitekeela umoreak duen gaitasun eraldatzailea ere. Umoreak duen garrantzia ikusarazten baita, hain zuzen ere, umorea desagertzen den horietan (Anduaga 2017: 39).
Anduagaren (2017) arabera, autozentsurarako joera indartu egin da. Testuinguru politikoa duela urte batzuk gogorragoa bazen ere, badirudi posizio eta ideologia politikoak argiagoak zirela eta umore diskurtsoak ere (espazio pribatuan ematen zirenak) koherenteki jokatzen zuten horrekin. Orain, trantsizio batean gaudela ulertzen badugu, ikuspegi horiek leuntzen joan dira: muturreko umorea 'gustu txarrekotzat' jotzen da eta gero eta gutxiago antzematen da baita esparru intimoetan ere. Aldaketa politikoak bideratuta batetik, eta errepresio politikoaren ondorioz bestetik (kartzelaratzea, jazarpenak...), umorea ere moderatuagoa bihurtzen joan dela diosku, eta neurri handi batean gure burua autozentsuratzen ikasi dugula. Anduagarentzat (2017), autozentsura da zentsuraren modu sotilena, eta, horri esker, zentsura ofiziala luzatu eta egonkortu egiten da, barneratu eta fosilizatuz.
Anduagaren hitzetan, beraz, "sarritan umorea 'politikoki zuzena' den hori iraultzeko tresna dela saltzen digute, baina, gehienetan, 'politikoki zuzena' dena zurkaizteko tresna izan ohi da" (2017: 7).
Boterearekin lotuta nazio-eraikuntzaz esan ditugunak genero-sistemaren eraikuntza eta mantentzera estrapola daitezke eta umorearen mugak bertsolaritzaren markora egokituz, aurrekaritzat dudan ikerlanean Maialen Lujanbiori egindako elkarrizketa sakoneko bi pasarte azpimarratu nahi izan ditut jarraian. Batetik, Lujanbiorentzat "politikoki korrektoa denarekin ez dago umorerik" eta ondorioz, gaur egun bizi dugun egoerak bereziki kezkatzen du hernaniarra:
Bestetik, Lujanbiorentzat gai baten aurrean "ez dut hori egin nahi" erabakitzea eta espero den umorea ez erabiltzea erresistentzia modu bat da. Espero diren erreferentziak, hitzak, rolak ez erabiltzea edo, adbidez, mundu guztiak oso umorezkotzat ikusten duen egoera bat umoretik ez hartzea edo umore errazena zeneukakeen elementuen erabilerarik ez egitea. Horri erresistentzia pasiboa deritzo Lujanbiok baina hortik erresistentzia aktibora ere umoretik joan daitekeela defendatzen du. Hala ere, zaila dela onartzen du, landu egin behar dela:
"Zerbait berria denean gehiago da txokantea umorezkoa baino. Orduan, lortu behar duzu berria izanik edo espero ez dena izanik eta gainera pixka bat jendea inkomodatuko duena edo lotsaraziko duena izanik, hala ere umorera hurbiltzen, ez? Horrek oso fin ibili beharra eskatzen du. Guk denbora guztian onarpenarekin jokatzen baitugu bertsotan. Eta bestela onartuko dizute transgresioa igual edo onartuko dizute inkomodatu duzula jendea. […]
Nola barre eginarazi zure elementuekin eta ez emanda dauden elementuekin? […] Orduan, hor dago niretzat zailtasuna! Oso fin ibili behar duzu, ze haiek molestatuko dituzu, zenbait behintzat molestatuko dituzu. Mikatzarekin batera gozo pixka bat eman behar diezu zurekin jolasean segitzeko. Eta igual gero eta gozo gehiago. Mikaztasuna bajatzen joango zaie eta onartuko dute eta azkenerako barre egingo dute."
Bale. Hori ez dut egingo. Oso ondo. Eta, zer egingo dut? Ze klaro! Ezetz esatea gauza bat da. Eta gero? Ezetz esatea eta erresistentzi hori beno… horraino ailegatzen gara baino
Txapelketa honetan asko eta modu mamitsuan eztabaidatu da umorearen mugen inguruan, zenbait bertsoaldik tentsioa eragin eta horretarako bide eman dutelako.
Ikerlanaren muina den atal honetan aurretiko planteamendu teorikoak material etnografikoarekin uztartzen ahaleginduko naiz, aurreko ataletan zehaztutako puntu nagusien eta material enpirikoa osatzen duten elkarriketa sakonen arteko gurutzapen posibleak orriotara ekarriz. Horretarako, elkarrizketa sakonak egiteko baliatu dudan galdetegian zeuden atalak errespetatuko ditut, lehen hiruretako ideia nagusiak modu laburragoan islatzen saiatuko banaiz ere54. Horrela, beraz, umoreaz modu orokorrean jardungo dut lehenengoan, bigarrenean umore-sistema eta genero-sistema elkarlotzen saiatuko naiz elkarrizketatuen esanak heldulekutzat hartuta, hirugarren eta laugarren atalak aurreko uztarketa euskal kulturaren eta bertsolaritzaren baitan kokatzeko saiakerak izango dira eta, azkenik, bosgarren atalean txapelketaren markoan nolabaiteko tentsioak sortu dituzten bertsoaldiak izango ditut hizpide55.
Lehen atal hau gaiarekiko hurbilpen gisa baliatuko dut. Hasteko, umorea norbere moduan definitzen ahalegintzeko eta jendartean umoreak duen lekuari nahiz eman ohi zaion pisuari edo garrantziari buruz gogoetatzeko eskatu diet elkarrizketatuei. Euren erantzunetatik abiatuta, datozen lerrootan bildu ditut, modu laburrean bada ere, interesgarrien suertatu zaizkidan ideiak.
batzuetan iruditzen zait kontuz erabili beharreko zerbait dela."
Maite Berriozabal gai-jartzaileak ere aurrekoaren bidetik jotzen du:
"Umorea baliabide bat da hainbat mezu kamuflatzeko. Askotan oso erakargarria eta eraginkorra izan daiteke. Esan nahi dut: oso osasuntsua da barre egitea, oso erakargarria da umorea. Denontzat beharrezkoa den emozio bat. Askotan gauza oso grabeak esateko modu bat."
Nerea Ibarzabalek ere bat egiten du Berriozabalekin umoreak beste modurik ez zeukanean zenbait gauza esateko balio izan diola aitortzen duenean.
Colinarena da aurreko baieztapena eta, bere aburuz, umorearen balioaren gutxiespena gaur egungo kultur eredu bati lotuta dago zeharo:
Egia da gauza batzuei barre egiten ez badiezu edo kontra egiten ez badiezu, gauza horiek betikotzen ari zarela, ezta? Orduan, gaur ikusten dut modan dagoen kultur sistema hau, antzerki mota bat, oso amablea dena, oso… musika mota bat ere bai esango nuke. Literatura mota bat eta segur aski bertsolaritza mota bat ere bai, eh!
Oso gauza jakinei egiten diegu barre edo egiten zaie barre. Badago adostasun kolektibo bat. Ez gara sartzen gai delikatuetan. Ez gara sartzen gure zaurietan. Nik uste dut hori dela gizartean onarpen gehien daukan umorea, hau da, molestatzen ez duena. Gero, alde batetik logikoa ere iruditzen zait. Gizartea beti konbentzionala izango den heinean, gizarte horretan gailenduko den umorea ere nahiko konbentzionala izango da".
Berriozabalentzat ere hipokresia puntu bat badago, umorea askotan hain garrantzitsua ez den generotzat hartzen dugulako, barrea eragiten duten pelikulak eta antzerakoak arintasunarekin lotzen ditugulako; drama, esaterako, kontu pisutsuago eta serioagoekin lotuz:
Behin umorearen garrantzia azpimarratuta, bigarren azpiatal hau osatzeko umorea zeren gainean eraikitzen den eta umorea erresistentzia bezala uler daitekeen galdetu diet elkarrizketatuei, umore-sistemaren eta genero-sistemaren artean zein lotura ikusten duten argitze aldera.
"Eta onartuta badago, publikoa ere eroso sentitzen da. Nik uste dut umorea egiteko esparrurik erosoena dela funtzionatuko duela dakizun hori. Eta funtzionatuko duela dakizunean, entzule bezala nik uste lasaiago bizi duzula egoera. Ez bada bestelako lanketa bat".
Niretzat horregatik izan da bertso munduan emakumeek egin duzuen gogoeta guzti hori kriston arnasa izan delako interpelatze bat. Eta, nahiko nuke ez dakit… bertsolari gay eta lesbianen kolektiboak egingo balu berdin gogoeta hori eta joko baligu beste zaplazteko bat eta hemendik hogei urtera plazan eta bertso eskoletan beltzak eta hego amerikarrak eta txinatarrak egongo direnean ere egingo balute gogoeta hori eta esango baligute "zarete zuri arrazista batzuk!" Nahiago nuke hori gertatzea! Oso sanoa litzateke".
"Umorea ez da denontzako berdina"
"Umoreak funtziona dezan, umorea onartua izan dadin, egon behar dute erreferentzi komun batzuk, ezagutza batzuk, informazio bat. Egon behar dute puntu komun batzuk, bestela ez da ulertzen".
Andoni Egañarentzat, ordea, azken hamarraldietako publikoaren ezaugarria da gero eta ezpalduagoa dela eta, ondorioz, erreferentzia ezberdinak dauzkala sektore bakoitzak:
"Eta orduan, batzuentzat umorea dena besteentzat ez da –ez dutelako harrapatzen edo ez zaielako gustatzen-.
Hirurogeiko hamarraldian, txapelketa asko jokatu ziren garaian, balore konpartituak zeuzkan publikoak. Denak ziren oso euskaltzaleak, denak Jainkoarengan sinesten zuten denentzat ama ama bat zen56. Gaur egun publikoarentzat balore konpartituak badaude baina beste batzuk ez dira konpartitzen. Horrek zaildu egiten du".
Umorearen eta generoaren arteko loturaz galdetuta, Berriozabalek aurreko kezka plazaratu digu, bere aburuz, bertsolaritzan nahiz telebistako ezein programa edo bakarrizketa nahiz antzerkietan nabarmentzen dena:
"Oso zaila da emakume bati barre egiteko boterea ematea. Emakume bati bere horretan emakumea izateagatik, eta ia emakume horrek umorea egin nahi badu grazia putarik egiten ez duen gauza batekin... Ze grazia hori ere eraikia da".
"Umorea bera egiteak jende aurrekotasun bat egotea eta ausartzea eskatzen du. Ez da erraza umorea egitea, ahotsa altxa behar da edo egon behar zara zentro batean. Leku hori historikoki mutilek eduki badute iruditzen zait mutilek diseinatu dutela modu askotan: zeri egiten diogun barre, zer umore mota dagoen. Eta jada bakarrik zerrendatzen hasita, emakume umoregile askoz gutxiago datozkit burura".
Colinak ere lotura argia ikusten du umorearen eta generoaren artean:
56"Joxerra Gartziak bere tesian ondo berezia dauka hamahiru urtean zein aldaketa egon zen. 1967an Uztapideri "ama" gaia jarri zioten eta oso famatuak egin ziren bertso batzuk kantatu zituen "beste zer esanik ezta esanikan: ama" amaituz. Denek txalo jo zuten denentzat ama gauza bera zelako. 1980an Amuriza iritsi zen eta jada publikoa ez zen hain gotorra bere baloreetan eta orduan bere aitari kantatu behar izan zion, bera kartzelan zegoela hil zen horri, bertsotan irakatsi zionari. Eta hori orain esajeratuz doa oraindik".
"Umoreaz hitz egiten duzun momentutik hegemonia batez hitz egiten ari zara. Alde batetik uste dut urteetan emakumeei umorea ukatu egin zaiela bertsolaritzan. Bai emakume bertsolariei, bai bertsolariak entzuten zeuden emakumeei. Bertso afari batean denak zirikatzen aritu eta emakume batengana iritsi eta txanda pasa egin edo asko jota pelukerian izan zela esatea konstante bat izan da urteetan.
Umoreak nahi ala ez tematika bat markatzen duela iruditzen zait. Konbentzio horietan oso garbi dago zeri buruz egin daitekeen barre eta zeri buruz ez. Eta kasualitatez barre egin daitekeen gauza gehienak gizonezkoen mundu maskulino batekin lotutako gauzak dira.
Ni desiratzen nago emakumeen gorputzari buruz txisteak gizonezkoen gorputzari buruz bezala egin ahalko diren eguna iristeko. Nahiko nuke gizonezkoen gorputzarekin egin dena baino elegantzia gehiagorekin egindako umore bat egotea emakumearen gorputzarekin inguruan egiten hasten garenean.
Sarriegi ere bereziki kezkatzen du gizonezkoen kasuan inolako erreparorik gabe ezaugarri fisikoei buruzko umorea egin eta emakumeen kasuan ezaugarri fisikoak aipatze hutsa politikoki zuzentzat ez jotzeak. Horren erakusgarri Abadiñon behin saio batean Julio Sotorekin bizitako pasartea dakar gogora:
"Gizonezko bat zegoen soldaduskatik atera zenez geroztik bizarra moztu gabe. Eta Juliok kantatu zion ea beste ileak moztu zituen eta denak barrez. Bazegoen neska bat aurreko egunean kulero karrera irabazi zuena goizeko lauretan eta saria zen ile mozketa bat zen pelukeri batean. Eta nik esan nuen bi pausotako bertso bat egingo dut. Eta kantatu nuen: saria horrela omen da izaten, eta nik jakin nahi nuke nongoak moztu behar dizkioten. Eta Juliok esan zuen "joe neska gajoa" eta kantatu zuen: Zuk lehen aipatu duzu bizarra/ mutilari kantatu eta denak parra/ eta neskari kantatzea zergatik da txarra?"
57 Lujanbio erremerrea da. 58Onarpenarekin ere izan dezake lotura. Oro har, normalizatuago dago gizon batek tripa izatea, burusoil egotea… Edo herriko parranderoa izatea, gaupaseroa, mutil zaharra… Eta onartuago dagoenez, horren gainean kantatzea barregarria izan daiteke. Emakumeen kasuan ez da hala gertatzen.
gizonezkoa baino gutxiagotan izan ohi dela emakumea umore objektu.
"Historikoki ahulenari egin izan zaio barre baina interesanteago da askoz ere zure buruaren gainean egitea. Eta zu sentitu momentu batean erridikulu eta jendea identifikatuta sentitzea, eurek ere badirelako hori. Niretzako hori da. Baina, prozesu luze bat eskatzen du zeren zu konturatu behar zara eta zuk eduki behar duzu aski segurtasun zure buruari barre egitera heltzeko.
Momentu batean lehia sartzen da igual59 eta txapelketatik kanpo bertso afari batean berez, nik ez dut lehiatik kantatzen. Behintzat ez nuke nahi. Baina eurekin bai. Jada bihurtzen da pixka bat oilar borroka bat."
"Ni ez naiz batere identifikatuta sentitzen. Nik kantatzen dudanean ez daukadala sexurako gogo handirik edo… jo! Azkenaldian hasi eta bukatu bi minutuan egiten dudala… Ez naiz txisteak egiten ari. Ari naiz igual momentu horretan bizi dudan problema bat kontatzen. Esan nahi dut, edo nire burua humanizatzen edo… Baina ez naiz umorea egiten ari. Eta hori kontsideratzen da umore.
Berriozabalek Irantzu Varela jartzen du adibidetzat, umorea erresistentzia dela eta beste bide asko baino eraginkorragoa dela baieztatzeko. Hala ere, honako kezkak
plazaratzen ditu gaiarekin lotuta:
Adibidez Nereak eta Mirenek Bizkaiko final batean Bolliviaren60 historia hori ateratzea. Hori niretzako bada adibide bat. Ze, berez esaten duzu kanpotik "ez die egiten erresistentzia ezeri." Ez ziren gaiaren mugetatik atera. Baina, atera ziren jendearen pentsamendu markoetatik. Eta nik uste hori badela kapazitate bat eraikitzailetik erresistentzia egiteko. Askotan daukagu tendentzia kritikatik erresistitzeko.
Mirenek eta Nereak une horretan eraiki zutena izan zen gainera plus bat emanaz, imaginario bat berritu zuten. Orain gero esatea han zegoen zenbat jenderi iruditu zitzaion hori barregarri edo umorea? Hori seguruena beste mundu bat da".
Egañak ere erresistentziarako bitarteko bezala ulertzen du umorea:
"Zeure buruarekiko erresistentzia ariketa bat da. Zalantzatia naiz baina oholtzan ez naiz zalantzatia. Ariketa bat eskatzen dizu jendaurrekotasunak. Eta gero bai, egia da hori esaldi ezaguna da: umoreak ez du balio mundua aldatzeko baina aldatu ezinaren pena goxatu egiten dizu. Eta, ostra! Jada hor baldin bazaude erresistentzia pixka bat jartzen ari zara, ezta? Gauzen betikotasunari… Emakumeen lanketak ekarri du hori".
Colinak horrela kontatzen ditu erresistentzien inguruko nahiak eta ezinak:
"Nik zerbait detektatzen dudanean, hau da, nire prozesua bukatzen da detektatu dudan horretan ez erortzeko alternatiba bat bururatzen zaidan momentuan. Niretzat bitalak diren gauzetan trabatzea tokatzen zaidanean traizionatuta sentitzen naiz. Niri ez dit balio eta ikusten dut adibidez hori pixka bat gauza arriskutsu bezala; detektatu eta esatea bakarrik. Esan nahi dut, iritsi behar naiz alternatiba batera.
Eta jakin ez dagoela soluzio idealik. Askotan konpromiso kontu bat dela. Zuk nahi eta ahal duzunaren arteko borroka hori, kanpotik uzten dizuten hori eta kiroltasun pixka bat norbere buruarekin. Exijentzia bai baina zigorra ez, ahal dela. Eta distantzia pixka bat egiten duzunarekiko bai lortu duzunean eta bai lortu ez duzunean. Eta kontzientzia ez galdu. Ez galdu. Niretzako hor dago klabea. Jada zure burua traizionatzea normala iruditzen zaizunean, horrek minik ematen ez dizunean, jada galdu duzu".
602016ko Bizkaiko finalean Miren Amurizak eta Nerea Ibarzabalek bikotea osatzen zuten gaiak hala eskatuta. Amuriza boliviarra zen eta Ibarzabal lehen aldiz zihoan Amurizaren familia ezagutzera Boliviara. Bollerak zirela aipatu eta Ibarzabalek azken bertsotan "asko maite zaitut ta/ gora Bollivia!" hitz jokoarekin borobildu zuen saioa.
"Gogoeta lan honek eta emakumeak plazan indarrez sartu izanak ondorio bat du eta da bertsolaritza bada tradizioa eta sormenaren arteko jolas bat, orain derrigor sormenera gehiago jo dugula tradiziora baino.
Zergatik? Emakumeak hasteko hutsetik sortzen ari direlako beraien tradizioa eta besteok oholtza kideak garelako eta ezin dugulako hortik paso egin. Orduan, ostra! Momentu interesgarria da. Eta oso urruti gelditu dira nik ezagutu ditudan garaiak. Orain dela hogeita hamar urte.
Badauzkagu bertsolari euskaldun berriak edo familia erdaldunetakoak eta abar, ezta? Horrek inportantzia ematen dio sormenari. Orduan hor badago kriki-kraka bat genero ikuspegiak eragin duena, baina beste faktore batzuk ere badaude. Nik erresistentzia gutxi ikusten dut aldaketa hauen aurrean, baina sumatzen dira. Zergatik da? Ba beno batzuek beti tradizioari pisu gehiago eman diotelako sormenari baino, ezta?".
Puntu honetan euskal kulturaren baitan umoreak zein leku duen eta euskaldunak barre zeri egiten dion erantzuteko parada izan dute elkarrizketatuek. Ia denek aipatu dute euskal kulturaz eta, beraz, euskal umoreaz hitz egiteko zailtasuna, arestian esan bezala gizartea gero eta ezpalduago eta atomizatuago ikusten baitute. Hala ere, zenbait ideia interesgarri bildu ditut jarraian.
Colinarentzat, hasteko, badago zapalduaren edo galtzailearen umore mota bat, "zer garen besteek esan digutenez gure buruaz barre egiteko saiakera moduko bat".
Sarriegik aurrekoaren bidetik deuseztatzen du euskaraz umorerik egin ez dela dioen mamua:
"Nik uste umorea betidanik egon dela, eta ez bertsolaritzan bakarrik. Bertsolaritzan oso presente. Bertsolaritzaz harago pasadizoak, gertaerak… ez dakit. Lazkao Txikiren edo Fernando Amezketarraren edo nik zer dakit zeinen historiak, herri guztietan egon da xelebreren bat halako egin zuena, bestea egin zuena. Horien transmisioa umorearen
Gaur egungoa behatuta, Berriozabalek zineman adibidez gehiegizko arintasunezko lanak ikusi dituela dio, oso absurdotik eta klitxeetatik sortutakoak. Hala ere, antzerkiari aitortzen dio bestelako lanketa bat egiteko ahalegina egin izana.
Baina zein umoregile edo iturrietara jotzen duzu gauza euskaldunez barre egin nahi duzunean, ez dena Vaya Semanita? Askotan dira bertso saioak eta doble karga da guretzako. Eta interesantea ere bai. Gure eskutan dagoelako umore mota bat egitea baina... Kanpoko etiketekin gabiltza konstanteki. Eta nik uste dut bertsoak hor badaukala funtzio bat, eduki duela eta edukiko duela. Baina bai da zaila zeren sortu egin behar da!"
"Askotan daukat sentipena euskaldunak ere ez ote duen besteei kritikatzen diena egiten. Alegia, Ocho apellidos vascos bezalako boom bat, olatu bat, dator eta euskaldunari egiten zaio barre modu gutxiesle batean. Baina gero jartzen naiz pentsatzen, euskaldun nukleoak, hau da, gipuzkoarrak, nola egiten dion barre nafarrari edo iparraldekoari eta oso antzekoa iruditzen zait.
61Miren Gaztañaga eta Eneko Sagardoyren antzezlana. 62"Euskalduna naiz eta zu" zentsuratutako telebista programa eta sortu eta gutxira amaitutzat emandako H28 aldizkari satirikoa aipatu ditu, hurrenez hurren.
Badakit badagoela hor jende bat bere barruan gauzak desegiten, berregiten, gauzen kontzientzia hartzen baina utziz gero joaten, zoaz nik amildegi bat kontsideratzen dudan horretara. Jende bat oso gustura joango da horra. Horregatik esaten dut zeri buruz bai baino… askotan nola, non, nondik. Zeri egiten zaion barre baina zeri ez zaion egiten. Niretzako hori oso deigarria da. Zeri ez zaion egiten barre eta nori ez zaion egiten barre. Nori ukatzen zaion umorea.
Horrela esanda pixka bat friboloa ematen du baina… ni desiratzen nago gatazkaren inguruan txisteak egiteko baimena ea nork ematen digun edo atea noiz irekitzen den. Uste dut dela zauriak sendatzeko modu bat, ezta? Eta batzuetan susmoa daukat gure buruari hori ukatu izana edo kanpotik hori ukatu izana badela gatazka hau betikotzeko modu bat ere".
Euskal kulturaren eszenatik bertsolaritzaren marko zehatzagora igarota, bertsolaritzaren baitan umoreak zein leku duen izan dut mintzagai elkarrizketatuekin. Gainera, bertsolari nahiz gai-jartzaile bezala zer umore mota ideal bilatzen duten galdetu diet eta umore hegemoniko eta bazterrekoen arteko bereizketaren inguruan ere bai. Atalarekin bukatzeko, umorearen mugak izan ditugu hizpide.
Umoreak bertsolaritzan duen lekuaz galdeginda, elkarrizketatu guztiak datoz bat garrantzia handia aitortzen zaiola baieztatzerakoan. Sarriegik eta Ibarzabalek, esaterako, honakoa diote, hurrenez hurren:
Colinak ere aurrekoaren bidetik jarraitzen du zenbait zalantza planteatu asmoz:
"Niretzako badago zerbait guk umore deitzen dioguna edo jendeak eskatzen duena. Hori agerikoa da. Baina ez nago konbentzituta guk umore deitzen diogun hori benetan umorea den. Nik uste dut jendeak eskatzen duela gehiago jolasa, ondo pasatzea edo
dibertimendua. Hiruen artekoa igual. Batzuetan ikusten dut jendeak zerekin egiten duen barre eta, inor gutxietsi gabe, niretzat ez da umorera iristen hori.
Nik uste plazan eskatzen denak gehiago daukala kortseta puskatzearekin zerikusia eta kortset horiek puskatzeko jotzen dugula txiste errepikapen askotan nazkagarri batera.
Eskatzen da eta badauka pisu bat, eh! Nik hori ez dut ukatzen. Baina segur aski umorea balitz gauzarik inportanteena plazako argazkia beste bat izango litzakete gaur egun, ez nago konbentzituta bertsolari umoretsuenak dabiltzanik gehien.
Bertsolari umoretsuen etiketaz ari garela, Ibarzabali ere kezka hau nagusitu zaio azken txapelketaren ondoren:
"Etiketa hori daukadanez, batzuetan molestatu moduan egiten dit, ez dakit jendeak zein umore motarekin identifikatzen nauen. Neska xelebre bat bezala irakurria naiz. "Kantatuko du ez dakit zeinek seriotik eta berak kantatuko du xelebretik" eta "bestela ipiniko dugu kantatzen hilekoari buruz berriro". Edo, hori da, uste dut azkeneko saioetan izan dela bakarka, feminismoarekin lotura daukaten gaiei buruz.
Askotan hain da zaila jendeak nola irakurriko zaituen. Jende batek bakarrik Txapelketan ikusi zaitu bi saiotan. Eta zortziko txiki batek ondo irten badizu jada xelebrearen etiketa daukazu".
"Jende askok bertso saioetatik daukan pertzepzioa hori da. Jende asko doa jasotzera. Behin eskola bateko bertso bazkari bat zen eta irakasleek eurek azaldu zieten ikasleei: "etorri zeren irakasleei barre egiten diete bertsolariek eta ikusiko duzue zelako ondo pasako duzuen."
Hain zuzen ere, Berriozabal izan da gai-jartzailearen ikuspuntua gehitu duena:
"Ni askotan gai jartzaile naizen aldetik borrokatzen naiz publikoak espero duenaren, bertsolariak egin nahi duen edo egiteko prest egon ahal den eta nik nahi dudanaren artean.
Sortzaile bezala sortu nahiko luketen umore idealari buruz galdetuta ere erantzun oso interesgarriak eman dizkigute elkarrizketatuek. Colinarenak dira lehen hitzak:
"Nik bilatzen dut ideologia minimo bat daukan umore bat. Ideologia edo mamia, bilatubilatu bilatzen dudana da: "horren berri badauka zure nagusiak"64. Gero? Saiatzen naiz gero eta gehiago nire buruari barre egiten. Hori ere bai. Ni ere beste guztiak bezala, batzuetan saioaren morroi naiz eta beste askotan txaloaren morroi ere bai. Eta txaloei uko egitera ere iristen naiz.
Colinaren arabera bistakoa da hegemonia hori aldatu egiten dela publikoaren edo tokiaren arabera:
63Ibarzabalek kontatu digu gai-jartzaileek eskatu izan dietela bertsolariei, besteak beste, gominola batzuk eman eta publiko artean banatzeko, edo igandeetan zein plan egiten dituzten imajiantzeko… Eta testuinguruzko aitzakia hauek sortzaile moduan asko laguntzen dutela ezaugarri fisikoetara ez mugatzen. 64 Ikus. "Eranskina2" Mendiluze eta Colinak zortziko txikian burututako 6. bertsoaldia.
Eta era berean horra iristeko klabea da norbere buruari ere barre egitea. Klaro hori da bestea! Beti bagabiltza besteei egurra ematen eta zure buruari ez badiozu inoiz zaplaztekotxo bat jotzen edo behintzat arramazka bat edo…"
"Nik uste dut badaudela plaza batzuk zirkuitu ofizialetik kanpo. Bi estremo dauzkagu. Baino gero nik kanpotik ikusten dudana, jende batek gogoeta egiten duela horri buruz eta ari dela saiatzen bera gustura egoteko espazio bat sortzen eta bera gustura egon ahala eta espazio horrek erantzuna eduki ahala espazio hori ari dela handitzen eta eragiten igual beste espazio batzuetan. Baina nik karkak ikusten ditut lehen bezalaxe. Eta gehiago esaten dizut, azken txapelketa nagusian irabazle atera den estiloa hortik milimetro batera dago. Nahiz eta gero estilo hori praktikatzen duen jendea beste honda batean egon. Ezin dugu gure burua engainatu. Eta ezin dugu pentsatu bertso mundua Maialenen Irungo bakarkakoa65 eta Ez da Kasualitatea66 bakarrik denik. Eta feminismoarekiko sentsibilitatea daukan mugimendu denik edo denok daukagunik.
Bertso munduan Patxi Bakallo67 asko dago. Asko! Eta publikoaren zati handi bat oso kontserbadorea da. Eta normala iruditzen zait gainera. Hartzen badituzu hauteskundeen emaitzak, eske ez da posible. Txapelketak mugitzen duen masa kontutan hartuta, ez da posible BEC-en hamabost mila feminista elkartzea. Edo –berdin zait- atez atekoaren aldekoak. Ez da posible! Eta batzuetan hori ahaztu egiten zaigu".
"Kantatu eta jakitea inor ez dela mindu baizik eta elkarbanatu egin dela erridikulu
Berriozabalek gai-jartzailearen funtzioa zein den azaltzeari ekiten dio jarraian:
Orduan ni ahalegintzen naiz izaten gai batzuk bertsolariarentzako kantagarriak, eurek disfrutatu ditzaketenak. Batzuetan sentsazioa daukat gaien iraultzaren mailak ekarri ahal duela bertsolariak berak ezin aurre egin ahal izatea egoera horri.
Niretzako gure funtzioa da publikoa, entzulea eta bertsolariaren arteko zubi-lana egitea. Nik beti hartzen dut aintzat nork norekin kantatuko duen eta gai batzuk ekidin egiten ditut, nire aurreiritziengatik edo entzun ditudan gauzengatik edo ez ditudalako gauza batzuk entzun nahi eta entzuten baditut ez dudalako erantzulea izan nahi".
Gai-jartzaileak argi bereizten ditu saio hegemoniko eta bazterrekoen arteko aldeak, bere ikuspegitik:
"Bazterreko saioak deitzen ditugun horietarako gaiak pentsatzen ditudanean askoz ere gehiago pentsatzen dut bertsolariengan publikoarengan baino, badakidalako formatuak berak bere horretan dakarrela leherketa edo apurketa bat. Uste dut ideologikoki ere kaotikoagoa den saio bat izango dela eta askoz ere askatasun gehiago egongo dela. Ez dela hainbeste muga egongo.
Eta saio normaletarako gaiak pentsatzen ditudanean pentsatzen dut gehiago bazkari familiar baterako arropa erabakitzen duzun moduan. Hau da, nahi duzula besteei ondo iruditzea baina zu izaten jarraitu eta azkenean zoazela jantzita ez zu, ez eurek.
"Dagoelako konfiantza bat, badakigulako publiko horrek ulertuko duela. Eta guk ere bai elkar. Umore bat, txotxinei buruzko umorea, gure estriei buruzko umorea... Gure buruei barre egiteko konfiantza bat.
Norberak bere buruari barre egitea uste dut dela umorerik onena eta hortik gauza asko adierazten dituzula kontraesanak azaleratuz. Eta leku denetan ez da sentitzen konfiantza hori: zu lasai biluzteko modu batean eta jakiteko argi ez zabiltzala inor zapaltzen. Konfiantza eta kode konpartitu bat. Nik hori sumatzen dut askotan".
Kode konpartitu hori eraikitzerakoan gai-jartzaileak funtzio argia duela ikusten da berriro ere. Bertsolariarentzat behin diskurtsoa eraikita hortik aurrera umorea egitea errazagoa delako, bestela diskurtsoa berak egin behar duelako eta hor ez zaiolako umorerako tarte handiegirik geratzen. Berriozabalen arabera, hori litzateke justuena, "zerotik abiatzea eta ez azpitik":
Txapelketarako horrelako gai bat ipintzen badugu, bertsolariak izan behar du erantzule zer egiten duen eta zer ez duen egiten. Baina bertsolariak matxakatzen badu bestea eta epaileak hori ez badu zigortzen zer egin behar dugu guk? Gaia ez ipini?".
Aurreko baieztapena Colinarena da. Eta bi jarrera argi identifikatzen ditu mugekin lotuta68:
"Edo haustailea izan eta mugetatik atera eta denak horri buruz hizketan jarri. Edo beti egon muga hartu eta metro bat harago bultzatzen, bultzatzen eta azkenerako inor konturatzerako, aiba! Ze espazio handia sortu dugun hemen!
Nik uste dut biak behar direla, ez direla kontraesankorrak eta eguneroko bizitzan mugak metroka-metroka bultzatzen joan behar dela eta batzuetan puskatu egin behar dela baina jakin egin behar dela noiz ari zaren puskatzen".
Egañaren aburuz, umorearen hiztegia bera izan daiteke muga zenbait kasutan:
"Kriston desoreka dago. Baina ez oholtzatan bakarrik. Kafe bat hartzerakoan ere edo neska eta mutilen arteko koadrila batean… Ostra! Metaforizazio horren alde baterako pisua oso nabarmena da. Eta bertsotan gehiago.
Eta bizitza erreala ez zen hori gurea. Guk hilekodun emakume gehiago ezagutzen genituen sukaldean bainak aletzen ari zirenak baino. Pena da urte askotan horrelako gairik ez edukia".
Diskurtsoaren inguruko mugei buruz galdetuta, Egañak bere zalantzak plazaratzen ditu:
"Automugak behintzat txarrak dira. Eta automugarik eza ere txarra da. Orduan tarte horretan ibili behar da. Printzipio teorikoak garbi daude: parez pareko umorea egin edo goitik dagoenari jo adarra. Baina hori ere ez dago hain garbi: momentu batzuetan boteretsu direnak ere igual gero ez dira".
Egañarekin jarraituz, berarentzat umorearen mugetako bat da minik eman gabe zirikatzea, mugiaraztea; "kalanbrazo bat bai baina ez elektrodoak".
"Boteretsua mintzea bai. Nik minik sentitu ez eta beste bat… azpirago dagoen bat mintzea ez. Hau da, altura bat edo… irudikatzen dut bertikalki moduan. Ahaleginduko naiz barre egiten lodia zaudelako, kalba zaudelako eta begi bat falta zaizulako… hori ez".
"Txapelketan zehar kontra argumentazioak mahaira ekarri direnean "eske hori fikzioa da eta fikzioa erreproduzitu nahi baduzu…" esanez, argumentazio hori iruditzen zait dela ez duzula pribilejio egoera bat onartu nahi.
Marra gorriak niretzako badaude. Niretzako mugak daude pertsona deseroso sentitzen den momentutik. Punto. Berdin zait zein gai. Ez da generoa bakarrik. Batzuk esango dute "eske arriskatu gabe ez dago umorerik". Eta egia da. Muga horiek apurtzeko batzuetan hanka sartu beharko da. Eta ados nago. Normalizatuta dauden gauza batzuk desnormalizatzeko lana izan behar da umorearena edo erresistentziarena. Oso ondo honek egiten dizue kriston grazia baino niri ez. Eta ahaleginduko naiz zuen normalizazio horri barre egiten.
Bertsolariak ez ezik entzuleak ere ipintzen dizkio mugak umoreari".
"Kalkulatzen badituzu zure umorea egiteko limiteak besteari egin diezaiokezun minaren arabera, iruditzen zaigu automatikoki emakume baten ezaugarri fisikoekin sartzea askoz mingarriagoa dela.
Ibarzabalek, gainera, honen guztiaren atzean ahul agertzeko beldurra egon daitekeela aipatzen du:
"Umorea da –askotan izan ahal da- zure ahulgunea ezkutatzeko fuerte agertu, edo zure
70Klitxeen gainean kantatu dute ia etengabe. Aldiz, Ez da Kasualitatea bezalako saioei esker gero eta ohikoagoa da emakumeen sexualitateari buruz kantatzea, baina beste modu batean, bizipenetan oinarrituta eta askoz ere modu errealagoan.
Ibarzabalen beraren ahotik bertsolarien hanka sartzeko beldurra izan daut aipagai lehenago eta hari beretik tiraka, Uxue Alberdik ere atal hau borobiltzeko moduko ideia interesgarriak dakartza bere hitz-hartzera:
Txapelketan bereziki iruditzen zait badagoela halako eskaparatean jarri nahi bat batez ere gizon bertsolari jatorrenenen aldetik. Ikusi ezazue nik zer ondo egiten dudan! Ez daukat mantxarik. Ez didazue topatuko mantxa bat ere!".
4.5. Umorea txapelketan
Alberdiren bidez txapelketa aipatu dugu dagoeneko eta ondoren datorrena da elkarrizketatuekin izandako berbaldien muina, aurretik esandako guztia Txapelketaren marko espezifikoan kokatzen ahaleginduko garena. Hasteko, umoreak txapelketan duen lekuaz mintzatuko gara, plazaz plazako ohiko jardunean duenarekin erkatzeko asmoz. Gainera, umorearekin lotzen diren ariketak nahiz gaiak izango ditugu mintzagai. Bukatzeko, aztergai dugun txapelketan eztabaida eragin duten zenbait bertsoaldi konkretu aztertuko ditugu elkarrizketatuek esandakoen laguntzaz.
"Graziosoak ez du inoiz irabazten"
Txapelketan umoreak duen lekuari buruz galdetuta, Colinak jendeak estimatzen duela
"Jendearentzat txapeldunak umorea egin behar du baino graziosoak ez du inoiz irabazten. Tristea da horrela esatea baino denok daukagu buruan Euskal Herriko txapeldunak pertsona serio bat izan behar duela, umorea egiten ere jakin behar duen arren.
Nik uste dut hori errealitate bat dela. Eta gainera inkluso jende horri esango zaio "ez dela Txapelketako bertsolaria". Txapelketako bertsolaria ba… eztakit pa! Emaitzek ez dute hori erakusten".
Sarriegik ere ezberdintasun nabarmenak hautematen ditu txapelketako saioen eta ohiko plazen artean:
"Txapelketan –niretzako- diferentea da bertsolarien jarrera eta entzulearena ere bai. Txapelketa pasa berritan jendeak espero du, adibidez, plazara joan, bakarka gai bat jarri eta Txapelketakoaren antzeko emaitza bat. Baina gainontzeko baldintza guztiak ez dira ematen. Jendea ez dago prest bi minutu itxoiteko. Ez dago isiltasun bera. Ez dago tentsio bera. Ez dauka transzendentzia bera hango lanak. Orduan baldintza guztiak ez dira ematen eta, beraz, emaitza berdina ezin da espero.
Eta nik uste –adibidez- gai jartzaile taldetik egin izan direla eta egiten direla ahaleginak denok buruan daukagun muga horiek edo kortse horiek pixka bat aldatzeko. Baino kezkatzen nauen zerbait da askotan ez dugula edukitzen aukerarik geuk erabakitzeko noiz hartu nondik Txapelketan. Eta askotan jokatu egin behar duzu horrekin. Ondo ikusia izango al da hau umoretik hartzea?
Alberdik ere bereizketa argia egiten du txapelketako markoaren eta plazako jardunaren artean:
iraultzeko edo zuk barruan daukazun blokeo bat korapilo bat askatzeko. Orduan, han, Txapelketan gehiago da ariketa bat ebatzi beharrekoa. Beste denak bezala.
Txapelketako testuinguru aseptiko ia-ia lixibarekin garbitutako Neutrex Delicada horrek ez du asko laguntzen askatzen eta lasaitasunetik umorea egiten. Horrek gehi aurrera pasa nahiak.
Jaialdietan sortzeko askatasun gehiago sentitzen duela ere aitortu digu:
"Jaialdietan askotan zuk gai bat entzuten duzu eta a priori igual gai serioa da baina zu kantuan hasten zara eta igual hirugarren bertsoan umorerantz jotzen duzu, umore printza bat topatzen diozu. Edo topatzen diozu grazia puntu bat edo beste umore kodigo hori piztu dezakeen hari bat eta hortik tiraka igual buelta ematen diozu gaiari eta gaia doa eboluzionatzen.
Txapelketan ez dago denborarik eta umorea egin behar da ahal bada lehenengo puntutik. Orduan, niretzako horrek badakar makinaria behartzea eta gainera iruditzen zait plazan baino oraindik eta bortitzago edo ageriago gelditzen direla bakoitzaren posizioaren aldamioak.
"Plazan jolaserako aukera dago eta txapelketan ez. Biolentzia gainera hortik dator, egiten da jolasa performatu benetan azpian jolas bat ez dagoenean, lehia dagoenean. Eta iruditzen zait plazan aldrebes dela. Plazan jolasa dago eta jolasak eduki ditzake lehia tanta batzuk. Baina proportzioak aldatu egiten dira.
Ez dut nahi edo ez zait gustatzen umorea egitea edo -berdin zait- bertsotan egitea hanka sartzeko beldurrez. Eta adibidez hori bada Txapelketan kakotx artean "molestatu" edo kriki-kraka egiten didan zerbait ikusten dudalako –eta ni ere hala egon naiz Txapelketan eta egongo nintzakeela iruditzen zait- hanka sartzeko beldurrak edo bai, epai diferenteen beldurrak askoz pisu handiagoa daukala plazan daukanak baino.
Bestela –iruditzen zait- beste publikoa, publiko orokorra, plazetakoaren antzekoa dela nahiz eta jarrera diferentea eduki diskurtsoarekiko. Beste gauza bat da mailarekiko. Iruditzen zait hobeto egin nahi duela bertsolariak Txapelketan publikoa bere bertso mailari, teknikari eta hutsegiteei askoz ere adiago dagoela eta horrek ere estutzen duela."
Alberdik mahai gaineratutako gaiak geldialdi bat egitea eskatzen du nahitaez, sare sozialei buruz hitz egitea komeni baita jarraian. Ibarzabalentzat sare sozialena modu bat izan da, "ez oso fidagarria" izan arren, jendeak zer komentatzen duen jakiteko:
"Aurreko txapelketetan antzerako proiekzioa izan dute hedabideek. Baina sare sozialek eman diote egonkortasun bat. Ez da Berrian zutabe bat irten da atzo eta gaur inork ez dauka. Retwiteatzeak, esaterako, onerako zein txarrerako sentimendu batzuen iraunkortasuna luzatzen du. Eta seguraski Txapelketako bertsolari denak beldur batekin sartu gara twitterren.
elkarrizketatan ere horrelako jendea badago. Orain dago twitter."
"Azkenean zarata hori hor zegoen eta Patxi Bakallo entzun dugu bertsolari askoren izena baino gehiago. Orduan bai iruditzen zait aztertzekoa dela eta pisu handia eduki duela.
Ez da gauza bera tabernan esaten badizute, ez? "Jo! Baina hor zer esan duzu?" Ze jende askok ez lizuke esango aurpegira beldurragatik. Baina sare sozialetako zarata eta zutaz eraikitzen den irudia eta esaten dena hori dena kontrolaezina da".
Umore moduan nik uste saiakera guztiek ez dutela balio. Baina balio du. Inork ez du zentsuratzen. Ez dago hor inor ezer esateko. Gai jartzailetza ikuspegitik mamuak sortu dizkigu. Txapelketa sortzen doan prozesu bat da. Guk ez dugu diseinatzen irailak batean eta gero uzten dugu solte eta esaten dugu: "aber zer pasatzen den!" Ez, gu goaz saioz saio egokitzen, moldatzen, zuzentzen. Hori ere izan da konponente bat gure jardunean eragin duena.
Argazkiaren aukeraketatik hasita: Gizon, zuri, gipuzkoar, hegemoniko, ganorabako bat, txiste merkeak egiten eta jendeak erosi dituenak. Eta, zenbat jendek irakurri du?"
Ibarzabalentzat, sare sozialetaz haratago, publikoan dagoen jendeak ere eragin zuzena dauka:
"Askotan ez dakigu ze jende dagoen Txapelketako publikoan. Oso irakurketa zaila da. Zuk gutxi gora behera badakizu gaur joaten bazara Zaldibiara kantatzera soziedadera edo Lasarteko Gaztetxera, badakizu zeini kantatuko diezun. Baina Txapelketan da… badakit dagoela sektore bat a muerte zurekin.
Askotan aipatzen dugu bertsolaritzaren mugimendua eta hemen dago jendea elkar ikusi ere ez duguna. Orduan umorearekin berdina pasatzen da. Eta esaten duzu, zerk funtzionatuko du hemen? Nahi dudana egin nahi dut baina ulertuko duena publiko honen bi herenak behintzat.
Termometroak bost punta behar ditu! Epaileak, telebistatik ikusten daudenak, zure lagunak eta gero bost aitona edo esaten dutenak: aber zer egiten duen neska horrek".
Markinako bertsolariak muga bezala bizi du txapelketan ariketa konkretu batzuetan umorea nahitaez egin behar izatea:
"Umoreari lotuta ariketa batzuk baino ez daudenez, plazan baino askoz leku gutxiago dauka umoreak txapelketan.
Jendea bai egoten dela eskatzen. Iruditzen zait zortziko txikiaren atala hasten denean sentitzen dela horrelako zirrara bat. Zerbait sakratua apurtzea da bestela. Argi daukagu zortziko handia pixka bat hartzen baduzu arinagotik edo beste modu batean alferrik galduta dagoela. Orduan umorea mugatzen da zortziko txikira eta puntukako edo koplatako ariketara. Eta bakarka ere alferrik galdutako ariketatzat jo liteke umoretik hartzea.
Umoreak erritmo bakar bat baleuka moduan da72, eta justu erritmo horretan ez bazara aski ona, galdu egiten duzu umorea zure modura egiteko aukera. Hau da, puntuka,
72Azkartasunarekin lotzen den arren, umorearen erritmoa pausatuagoa ere izan diateke berez. Aitor Mendiluzek nabarmenki azkarrago kantatu zuen Durangoko finalaurrekoan. Julio Sotok ere egin izan du hau, puntu-erantzunetan adibidez.
Sarriegik, txapelketako umoreaz galdetuta, kolpeei buruz hitz egiten du:
"Asko jokatzen da. Hiru kolpe, bereziki zortziko txikian. Ni akordatzen naiz lauko Txapelketak izan direla, lau bertso zortziko txikian zirenak –ez hain aspaldi gainera-. Eta asko aldatzen da antolatze txip hori: gehiago joaten zara igual elkarrizketa bila edo plaza baten bezala. Zeren zaila da lau kolpe garbi edukitzea hasieratik. Plazan inkluso doblea, seiko egin dezakezu ofizio bat, ondo baldin badoa".
Colinarentzat ere, gainerako elkarrizketatuentzat bezalaxe, testuingurua hain mugatua izateak (epaitzen den marko batean eta hiruna bertsotan) zuzenean eragiten du bertso jardunean:
"Tiroak. Igual plazan jendeak beste jarrera bat dauka erantzuteko-edo baina txapelketan tiroak, jo behar hori. Jo beharra. Zer esan nahi du horrek? Baina sortu dugun hizkuntza arraro honetan ba hori!
Nire ustez umoreak funtzionatzeko aurretik zerbait behar du. Oso zaila da zerotik saio bat lehertzen. Era berean saioa lehertu eta gero oso zaila da hurrengoan are gehiago lehertzea.
Eta hori da Txapelketaren kortseta nire ustez. Plazan ikusten baduzu aurrekoek triunfatu dutela zortziko txiki bizi-bizi batekin eta zuri jartzen badizute gai alai bat baina ikusten baduzu ia erregistro horretan egina dagoela, igual hartzen duzu beste doinu bat eta probatzen duzu beste zerbait. Eta ez da ezer gertatzen. Txapelketan behartuta zaude.
Hiruko muga hori izateak laguntzen du, gainera, estereotipotik are eta gehiago kantatzera. Hau da, zuk daukazunean garatzeko tarte gehiago ez dakit zenbat bertsotan marraztu ditzakezu pertsonaiak eta beste modu batean…
Bai, eredu horrek zenbat eta enkorsetatuagoa izan asko zailtzen du arnas berri bat aportatzea. Txapelketan, zoritxarrez, nire ustez zortziko txikia ez da arriskatzen den
terreno bat. Jendeari entzungo diozu bakarkakoak landu dituela, puntu erantzunak landu dituela, hamarreko txikia. Baina inori ez diozu entzuten zortziko txikia landu duenik".
Eta gainera puntutan egin dezakezu kriston saioa umore askorik gabe baino jendeak baloratuko dizu espero duen hori. Bestela, oso ondo egin behar duzu espero ez duen zerbait baloratzeko. Eta hori bertsolarien baitan ere badago.
Hausten duzunean funtzionatuko duela badakizun horrekin umorea izan baino lehen da txokantea den zeozer eta jendeak ez duela umore kontsideratzen. Tokiz kanpo egindako zerbait bezala da".
"Nik uste dut umoreak behar duela beste buelta bat eta askoz genero konplikatuagoa dela. Orduan txapelketan esango nuke batez ere betiko moduan estruktura onartuetara jo dugula. Zortziko txikia da umorezko ariketa bat. Puntutako ariketa da umorezko ariketa bat. Eta koplatako ariketa da umorezko ariketa.
Bertsolaria ere kontziente da zortziko txikia heltzen denean umorea egin behar duela eta horrek presioa suposatzen du. Baina gu ere kontziente gara ariketa horretan bai ala bai umorea egon behar dela. Ez dakigu non idatzia dagoen hori, baina hala da.
Eta adibidez zortziko handi batean segun ze gai den umorea egin ahal den ala ez ahalegindu gara gauza batzuetan ez ekiditen baina ez dugu sustatu. Sarriegi batek, esaterako, bakarkakoetan umorea egiteko apustua egin du.
Baina kontziente gara bertsolarientzako txapelketaren markoaren barruan umorea
73Aurrez aipatu dugu Zubeldiaren kasua. Aipagarria da helduen bertso-eskoletan umorearen inguruan emandako ikastaro guztietan galdetu dudala hasieran burura etortzen zitzaien lehen bertsolari umoretsuaren izena esateko eta gehien errepikatu dena, diferentziaz, berea izan da.
egitea oso zaila dela. Ez dakit, bertsolariak berak ere zenbateko ahalegina egin nahi duen txapelketan umorea egiteko. Ez dakit guk zenbateraino bultzatu behar dugun umorea egitera. Bai publikoak nahi du. Baina guretzako inportanteena Txapelketan bertsolaria da. Publikoa ere bai –eta egia da aintzat hartzen dela- bestela bestelako ariketa batzuk egingo ziren igual zuentzako erosoagoak. Baina aldi berean niretzako hor zaindu behar dena bertsolaria da".
"Nik uste txapelketan gertatzen dela gauzarik murrizgarriena. Eta da gai jartzaileek ere erabaki egiten dutela zein gai izango diren umoretsuak eta zein ez. Gaia entzun eta jendeak barre egiten badu, malo.
Gaiei dagokienez, Berriozabal izan da gai-jartzaile taldeko kidea eta berak eman digu lan honen berri:
"Ez da berdina gaiak zuk bakarrik ipintzea edo talde batek. Hori abiapunturako. Askoz ere aberasgarriagoa da taldean lan egitea baina alde berean taldean sintonia bera ez badago oso lan nekeza da gauza jakin batzuk adostera heltzea. Txapelketan gai jartzaileontzako arazo handietako bat da adostasuna. Eta uste dut horrek eragiten duela gero ere: kalitatean, gaien tematiketan, etab. Badaude, gainera, kontrolatu ezin ditugun gauzak: zozketa bidez erabakitzen da nork zer ordenetan kantatuko duen eta norekin tokatuko zaion kantatzea. Gaiak, beraz, ezin dira pertsona batentzako egokitu.
Jende askoren artean lan egitearen ekarpena da… Ez da homogeneoa eta hori ona da. Baina heterogeneotasun hori izan beharrean marra batetik gora da heterogeneotasuna bere horretan: bizi gara politikoki zuzena den jendarte batean eta ez da hain nabarmena diskurtsiboki".
Umorea zeri buruz egiten den galdetuta, gai edo egoera erridikuluak aipatu dituzte elkarrizketatuek eta jarrera kritikoa agertu dute oro har. Colinak, esaterako, honako kritika plazaratu du:
Berriozabali bere ikuspegiari buruz galdetuta, umorea "betiko gauzen inguruan" egin dela baieztatzen du:
"Nik sentsazioa daukat ez dela asko berritzen, Txapelketan batez ere, ez dela askorik arriskatzen. Eta ez dela ideia berririk ekartzen. Eta bi gauza argigatik da. Alde batetik ez dakizulako funtzionatuko duen. Baina beste alde batetik eske… kriston desmadrea muntatu liteke txapelketan.
Nik uste dut ahalegintzen garela alde batetik betiko gaiak ez ipintzen. Baina uste dut askotan betiko gaiak ipintzera jotzen dugula. Niretzako plazer bat da gure gaiak ez izatea oztopo. Nik uste hori izan behar duela gure helburua. Gure gaiak ez suposatzea pertsona bati kantatzea kortse baten barruan.
Gure sortzeko prozesua da: ekartzen dira gaiak, bakoitzak ekartzen ditu bere gaiak bere imajinario pertsonaletik eta gero ahalegintzen gara tematikak ez koinziditzen. Tematikak ezin dute kointziditu zortziko handietan, ez zortziko txikietan, ez pertsona horri ez rol bera ez ez daki tzer.
Egia da askotan, txapelketaren ehuneko ez dakit zenbateko baten, harremanei buruzko gaiak izaten direla. Ahalegintzen gara harreman hori ez egotera estereotipatuta guztiz non kantuan tokatzen direnak ez izatea gizon emakumeak eta justu emakumeari tokatuko zaio guk nahi ez dugun rola. Eta gero gainera hortik eraikitzen dena kontziente
izan da kriston arriskua dagoela entzuteko nahi ez dugun gauza bat. Eta entzun nahi ez dugun hori ere ez dago landuta. Hor mugitzen gara".
Alberdirentzat zortziko txikiko txapelketako gaiek ez dute aukera handirik ematen:
Personaje gaizto bat, adibidez, ai ama! Zer kantatuko dugu hortik? Klaro Txapelketak eskatzen duen neutraltasun horretan gertatzen da: zure txakurra joan dela txiza egitera eta egin diola besteari hankara eta, beno ba oso ondo.
Eta gero aparte, oraingo Txapelketan oraingoan eta beti, zenbat erreferentzi nekazal munduari! Gure eskuetan dago ere euskaltasuna definitzea eta eraikitzea eta iruditeri konpartitu bat. Baina ez daukagu denok baratza bat! Eta hiritarrak daude. Bilbon bizi diren pertsonak. Euskal Herri asko gaude hemen".
Ibarzabalentzat ere gure egunerokotasuna kantatzen dena baino askoz anitzagoa da. Baina askotan aniztasun horri buruz kantatzeko beldurra sentitzen dugu, ez dakigulako kodea ulertuko den ala ez. Zentzu honetan, gaien aldetik, Txapelketako baldintzek eurek ere ez dute baimentzen "oso aske hegan egitea", eremu neutro bat sortu nahi izateak:
"Niretzat umorea da gehiago pintzel fin batekin ertzak ateratzea bestela, ezta? Eta ez dago horretarako margenik. Juxtu neutraltasuna bilatze horretan gauza oso orokorrei buruz kantatzeko eskatzen da. Orduan ez daukazu tarterik ez zure pertsonajea dibujatzeko, ez perfil bat ateratzeko, plazan badaukazuna. Eta jausten gara ere politikoki korrektotasun horretan.
Deseraikitzea edo inkluso batzuetan mozorrotzea sistemaz edo gaiztoz eta mozorro horretatik zeu autosuntsitzea. Horrek daukan indarra!"
Berriozabalek ere bat egiten du aurrekoarekin eta bere hitzak dira ondokoak:
Sentsazioa daukat bertsolariak zaretela feliziano batzuk uzten dituzuenak zuen borroka ideologikoak eta zuen gaitasun teknikoak jende talde baten esku. Eta jende talde hori izan daiteke hau edo hori. Eta etorri ahal da urte batean super ahaldunduta eta beste batean ez. Eta hor nik bai bota dut faltan muga ez izateko igual bide koneksuen beharra. Epailetza beste mundu bat da eta dauzka bere mugak eta gu gai jartzaileontzat kriston muga da epailea, plazan sartzen ez den figura bat. Eta ez dugu nahi bertsolaria puteau. Ipiniko dugu gai bat super progrea? Klaro! Eta gero ez badaki kantatzen? –Ah, baino jakin behar du!
Nik uste dut zentzu horretan geroz eta erantzukizun gehiago aitortzen zaiola gai jartzaileari egiten duten lanean. Onerako eta txarrerako. Ipintzen dugunean gai bat, zer puntura arte arriskatu behar dugu bertsolaria bera izateko diskurtso berritzaile batekin datorrena eta irauliko duena gaia. Eta igual gai jartzaileek askoz sinpleagoak izan behar dute eta askoz: gaia da gaia eta horrekin egiten dena bertsolariaren erantzukizuna da. Baina ez dut uste horrela denik".
Txapelketa Nagusiko zenbait bertsoaldi aurrez aipatu badira ere, hurrengo orriotan tentsioa eragin dutenak edo ikergaiaren aldetik interesgarri zaizkigunak banan banan aztertzea dagokigu:
1. Ibarzabalek begiak estali zituenekoa
Txapelketan sonatua izan da Ibarzabal eta Nahikari Gabilondok Zumaian zortziko txikian osatutako bertsoaldia75, hain zuzen ere, goxokiak lapurtzen ari zen umearen paperean Ibarzabalek begiak esatalita kantatu zuelako bere bigarren bertsoa. Protagonista izandako Ibarzabalek berak kontatu digu honakoa:
"Uste dut Txapelketan ez direla oso ondo ateratzen umorezko gauzak. Ez dakizulako zenbat arriskatu pedrada bat askatzen, plaza batean duda barik askatuko zenukeena. Igual niri oraingo Txapelketa ez zaidalako hainbeste inporta eta begiak itxita zoaz mikrofono aurrera. Baina imajinatu jarraitzen badut bertsotan eta zortzi urte barru nahi badut finalean sartu igual ez nuke egingo".
Ibarzabalek Txapelketaren pisuaren adierazgarritzat du Zumaiakoa, argi baitu Txapelketan hori egin izanak "graziosaren etiketa" jarri duela beragan:
"Zergatik derrepente graziosaren etiketa? Pentsa zenbateraino, argazkia zenbat zabaldu zen! Patxi Bakallok idatzi zuen "Markinako erbiak" ez dakit zer… Egin nuen behin! Besteetan ez dut egin. Pentsa zenbaterainoko karga daukan Txapelketak! Onerako zein txarrerako".
Alberdik honako irakurketa egiten du Zumaiako bertsoaldiaren inguruan:
"Transmititzen zuen askatasun bat Ez da Kasualitatea batean perfektamente izan zezakeena. Niretzako beste leku batzuetan entrenatu, probatu edo esperimentatu izanak gero ahalbideratzen dizu Txapelketako testuinguru horretara ere eramatea.
Batetik da hori beste leku batzuetan esperimentatu izana eta bi lehenengo Euskal Herriko Txapelketa. Ez dakit hemendik bi urtera eta lau urtera, zortzi urtera jendeak, sistemak, exijituko liokeenarekin behar bezain aske sentituko litzakeen hori egin ahal izateko".
2.Iguaranek eta Artetxek doinu pausatuegi bat hautatu zutenekoa
Oihana Iguaran eta Miren Artetxeren Durangoko zortziko txikiko bertsoaldia76 daukat txapelketara umore mota ezberdin bat ekartzeko ahaleginaren adibidetzat. Berriozabalek ere bat egiten du nire ustearekin:
"Umore batzuk sortzeko eta egon dira ahaleginak baina uste dut oraindik publikoa gauza batzuetarako ez dagoela prest. Baina horrek ez du esan nahi egin behar ez denik.
Baina bai uste dut egon dela aldaketa bat. Ze... ia niretzako bakarrik sortu den eztabaida eta harrotu diren hautsak garrantzia eduki duelako da. Eta gai jartzaileen artean bertan, zenbat eztabaida eduki dugun gai horren inguruan! Duela lau urte hori ez zegoen.
Colinak ere bat egiten du aurrekoarekin, aipagai dugun bertsoaldiak seguru aski beste giro bat eskatzen zuela azpimarratuz, "fokoetatik hasita":
funtzionatzetik".
Berriozabalentzat, Zumaiako aurreko adibidean bezala, bi bertsolari hauek aurretik beste eremu eta kodigo batzuk konpartitu izanak lagundu zuen hegemonikoagoa den txapelketako plazara saiakera hau ekartzerako orduan:
"Nik uste dut zure burua ez baduzu entzun horrela inoiz, ez duzula horrela kantatzen Txapelketan. Ez diozu zure buruari permititu topless egitea zure herriko plaian, ez duzu paseatuko Kontxatik toplessen domeka eguerdi batean. Nik uste dut ahalduntze prozesu bat badagoela. Azkenean da esposaketa maila oso handia Txapelketa.
Jardun dugu dagoeneko zortziko txikiari "dagokion" doinukeraren inguruan eta Berriozabalek dioen eran, aipagarria da Artetxe eta Iguaranek horrekin hautsi zutela:
"Doinua ere aukeratu zuten77. Justu biak zeuden, niretzako egon zen oso gertu Ez da Kasualitatea batetik edo behintzat saiakeratik. Eta hor ez zuen funtzionatu.
Ez zuen funtzionatu inkluso Mirenenak. Eta Miren oso ondo egon zen. Esan nahi dut ez zuen funtzionatu Unai Agirrek potoloarena kantatu zuenean bezala. Ez dakit. Niretzat momentu horretan izan zen: Ai ama! Kristona ari da egiten baina ari da beste modu batera, orduan jendeak ez du… Hori doinua erabaki zutela seguruen, daukan historiagatik beste saio batzuetan eta beste plaza batzuetan. Duda barik."
Alberdik ere aitortu digu ikaragarri gustatu zitzaion umorezko saioa geranioena izan zela: "Iruditzen zait Txapelketatik kanpo dabilen giro feministetan umorea noraino joaten den, batzuk ezin dutela imajinatu ere egin.
Lehengoan egin zuten Errekaleorren Saioa Alkaizak, Miren Amurizak eta Miren Artetxek koplatako saio bat jende artean. Bikotea ziren eta trio bat egin nahi zuten eta aukeratu behar zuten… Eta, kriston saioa!
Momentu batean zen bollerismoaren barruko txisteak. Nik pelilarga bat nahi nuen baino ez dago erraza. Hauek dira hemengo blackblooka. Kriston txiste pila. Eta konparatzen
77Patxi Bakallok saioan bertan kritikatu zuen twitterren doinuarena eta Iguarani bertso-eskolako kideek ere esan zioten ez zutela doinuarekin asmatu.
Zuk ez dakizu zer den rotabatorra eta horrekin txiste bat egiten dizute. Oso ondo ulertzen dut hor ondo funtzionatzea zeren da beraien egoera. Eguneroko hitzekin, eguneroko errealitatetik sortzen den zerbait. Eta hori Txapelketan… Eske ez dago denborarik. Ez dago espaziorik.
Bizkaikoan Bolliviarenarekin pasa zen. Badagoela nik uste igual esparru handiago bat eta sareak badakarrela hori, igual publikoaren ehuneko ehunak ez baino, badago publikoaren ehuneko hamabost bat oso ondo ulertuko duena, ez? Eta momentu batean sakrifikatzen dut ehuneko ehuna eta kantatuko dut horientzako eta niretzako hemendik. Aldi berean bakarrik begiratzen diogu honi emakumeen artean baina gizonek gizonen artean daukaten konfiantza berdina da. Puntukako saio batean Unai Agirre eta Mendiluze tokatzen direnean, ez da bakarrik teknikoki elkar ezagutzen dutela da mila aldiz kantatu dutela elkarrekin horrela. Orduan aurre lan horrek beste umore klase bat sortzen du. Eta gainera beraiek daukaten bentaja da jende askok ikusi dituela batera kantatzen aurretik. Nik badakit zurekin kantatu dudala ahalduntzen baina, zenbat jendek ikusi gaitu?"
Lehenago esan dugun bezala, txapelketak umorerako eremu edo ariketa erreserbatuak dauzka. Sarriegi izan da, ordea, entzuleari sorpresa eman eta bakarkako ariketetara ere umorea eramateko ahalegina egin duena. Berriozabalek hitz hauen bidez eskertu du bere lana:
"Nik maite dut bere burua biluzten duen jendea eta uste dut Aitorrek egin duela lan polit bat horretan. Igual oso gauza sinplea eta orain berrogei urte grazi bera egingo luketen gauzak kantatu zituen baina niri oso barrutik eta oso absurdotik, asko gustatu zitzaidan bertsokera bat izan zen. Gainera bakarkako ariketan arriesgada bat".
Amaierako esaldi hori "gazteak zarete eta gozatu dezazuela" hori esaten du Ane Labakak eta… Aitor Sarriegik esanda munduko onena da. Berez bertso teknikoki sinplea da,
Gero ere zeinek daukan legitimitatea zer esateko. Eske… hain da. Eta noiz lortzen den legitimitate hori eta zeinek lortzen duen. Maialenek dauka. Baina zeinek gehiago dauka nesketan? Gauzak aldatzen hasteko legitimitatea. Eta froga bat egin eta funtzionatzeko eta esateko bale entzun egingo dut askatasunez.
Sarriegirentzat, lehenago esan bezala, oso garrantzitsua da bertsotan jendeak nola ikusten zaituen identifikatzea:
"Nik beti kontsideratu dut ni –eztakit nola esan- nahiko serioa, zozoa. Orduan ba… ez zara sentitzen hain legitimatuta gauza batzuk egiteko edo eztakit hartu eta ba! Melena soltau eta! Ez?
Eta ni aurten, nik ondo egin nahi nituen gauza batzuk gaizki egin ditut eta jendeak igual beste gauza batzuek baloratu dizkit, umorearekin zer ikusia daukana nik gutxiago espero nituenak baloratzea eta gelditu naiz pixka bat deskolokatuta. Zeren nik beste gauza batzuk egin nahi nituen ondo.
Ez zen erabaki kontziente bat izan bakarkako lanetakoa79. Irunen bai. Irunen bai Maialenen atzetik nintzelako eta banekielako. Gaia entzun nuen eta honek imajinatzen nuen zer egingo zuen. Eta esan nuen orduan, zerbait oso diferentea egin behar dut. Hori bai. Baino bestela ez. Txapelketako jarrera bezala ez".
"Hor aztertzekoa litzateke zenbateraino gure posizioak, hau da, bakoitzaren posizioak, laguntzen edo oztopatzen duen ezarritako eremuetatik kanpo umorea egin ahal izatea. Eta ez bakarrik posizioak baizik bakoitzaren egoera psikologikoak.
Ez zait iruditzen harritzekoa Sarriegik horrelako Txapelketa egin izana. Jada pixka bat erabaki duenean uztea eta pixka bat epai horretatik eta bere karreran zer pasako den beldur horretatik askatu den momentuan, nolabait galtzaile talentudunaren paperetik. Ze… inoiz ez da izan bertsolari arrakastatsuenetako bat baina ikaragarri bertsolari ona da. Jendeak hori badaki eta pixka bat paper horretan sartu denean, borrokatik atera
duenean bere burua… Konbinazioa da, ez? Txapelketan ikaragarri baloratzen da teknika eta Sarriegik izugarrizko teknika dauka.
Da nolabait sortu duela pertsonaje bat bere baitan, kontraesankorra, eta oso ondo funtzionatzen duena. Ze alde batetik bada, badauka galtzailearen xarma, badauka anbiziorik ez duenaren xarma, langile xumearena. Jefeari kantatzen dion horretan, ez? Parranderoa, bere amak larrutan harrapatu zuena…
Gauza sinpleak esatearena, eguneroko bizitzakoak. Ez du saltzen intelektualidade bat. Ez du saltzen ikaragarrizko gogoeta. Txapelketan saltzen den beste gauza bat, ez? Ez du hori saltzen baina egiteko modua oso da intelektuala, oso da teknikoa eta da ia perfektua. Orduan konbinazioa da explosiboa.
Sarriegik oso ondo betetzen ditu Txapelketaren exijentziak eta Txapelketaren exijentziei traizio egin gabe, badirudi Txapelketako arauak hausten ari dela. Andoni Egaña ere izan zitekeen horren adibide. Aldiz, emakumeetan klaro! Gu hezi gaituzten moduagatik baita ere super perfekzionista. Igual Onintza Enbeita izan daiteke bakarra momentu batean horrekin hausten duena. Baina ez zaio barkatzen ez izatea teknikoki perfektua eta ez izatea intelektualki hiper brillantea.
Onintza igual ez nuke Sarriegirekin konparatuko baina beste era batera Unai Agirrerekin bai. Baina Unai Agirrek oso ondo funtzionatzen duen bezala, Unai ez da mutil zaharra baina izan zitekeen eta mutil zaharrak funtzionatzen du eta neska zahar graziosoak ez Txapelketan. Gero egia da Unaik ere badaukala naturaltasuna deitzen zaion hori, freskotasuna, ahozkotasuna, zirtolari puntu hori, belarritik oso ondo sartzen diren bertsoak".
Eta esaten nuen: nik ikusten nuen nire ikasle bezalako neska gazte bat. Nik egin nuen irudia izan zen neska gazte batena. Ba hori, egun guztia mugikorrarekin dabilen horrelako neskato bat eta mugikorra behintzat edukiko du eskuan.
Baino niri biak iritsi zitzaizkidan. Batek: joe uste genuen sartu behar zenuela behingoz gaian, ze jende guztia horren zain zegoen eta hala ere, ez zara sartu! Eta beste batek: "egon zara hortxe kriston hanka sartzea egitekotan" Eta esaten duzu beno, denekin ez dago asmatzerik!
"Beste behin ere sentitu nuen. Irunen Maialenekin ni nintzen behin eta berriz bizi lagunari gauzak eskatzera zihoana. Eta aurretik Jonen eta honen, saioa egon ez balitz ziurrenez horrek horretan bukatuko zuen. Ze esan nuen: aber ni beste zerbaiten eske nator baina ez didazue entenditzen.
"Niri gogorarazten zidan Estiballes eta nire saunarena81. Klaustrofobia sortzen didaten gaiak dira. Atea itxita dauden gaietan ia klaustrofobia sortzen zait. Bestea zen beroa eta hau hotza. Bestean toallak eta hemen barazkiak.
Niretzako gai hauen arazoa da ez dagoela gairik. Esan nahi dut: ez dela erreala. Esan nahi dut gutako inor ez da geratu sauna batean harrapatuta eta barazki konjeladore batean gutxiago! Orduan nola ez dagoen gairik… Gaia da itxita zaude pertsona honekin nonbait. Hori da gaia. Eta gero egongo dira adornu diferenteak, ez?
Beste gai guztietan iruditzen zait daudela harreman erotiko bat edo, botere harremana markatuta dago. Goiko biziaguna-beheko bizilaguna, kamareroa-langilea, bakoitzak posizioa dauka eta ez dira besterik gabe bi gorputz gure sisteman gorputzek daukaten
81Pasarte hau 2009ko finalaurreko batean lekutu zen, Donostiako Belodromoan. Alberdi eta Estiballes ziren kopletako saioan ofizioka aritzekoak eta orduko hartan sauna batean kokatu zituzten, atea ezin irekita. Oso bertsoaldi biolentoa da, Estiballesek Alberdirekiko hartu zuen jarrera eta kantatu zuena medio. Alberdik berak aitortzen du oraindik orain ez duela eszena hura burutik kentzea lortu.
irakurketaren menpe. Kamarero batek zeregin batzuk dauzka; lorezain batek zeregin batzuk dauzka; loreak erostera doan batek nahi konkretu batzuk dauzka… dibujatuak daudela esan nahi dut.
Iruditu zait horrelako gaiekin kontua ez dela gaia ezin da jarri zeren eraso bat egongo da. Kontua da: eske igual gai txarra da. Besteen aldean ez daude dibujatuta personajeak orduan hiru bertsotara Txapelketako testuinguruan eta elkarri dardoak botatzen aritzeko aukera gutxi ematen dituen gai bat da".
Berriozabalek gai-jartzaile taldean ere Alberdik egindako paralelismoa aurrez egin izana kontatu digu:
"Arkaitz eta Uxueri saunarekin gertatu zaiena ea ez den erreproduzitzen hemen! Orduan –esaten genuen- biak barruan. Ze, biak kanpoan ezin dira. Beno, biak barruan. Eta gainera hotza da. Ez dago beroa. Hotzak ez dauka hainbeste… Baina berotzeko izan daiteke. Bai, baina hori ez dute kantatuko! Gainera, eurek ere izan behar dute kapazak eraikitzeko. Eta gero zen zer dagoen barruan, okela eta izan dadila berdura ez genuelako ikusten hain gauza sexuala. Gero esaten duzu, izan daiteke kalabaza,… de etxo irten ziren beste batzuk.
Ni ez naiz kapaza probokazioa hain handia zen jakiteko. Jakin beharko nuke, Sarriegik hori sentitu zuen. Ba… igual ez genuen ipini behar. Baina jo! Ezin gara gai izan ere… Nik uste dut bertsotan ari zareten emakumeak eta bestelako ikuspegia daukazuenak askotan ez duzuela burutik pasatzen zaizuen lehenengo gauza kantatuko.
Nik eskertzen diot Sarriegiri asko gai hori ez izatea txapelketako gairik kritikatuena. Ze, seguruena berari esker izango da. Hala ere, uste dut taldean autokritika gutxi egin dugula. Esan nahi dut ez dugula sakondu: zer eraiki dugu, zer ez, egin dugu aportaziorik, ez dugu egin…
5.Futbolariek emakumezkoak izan ezin zutenekoa
Harrigarria da nola lotzen duen gaiari pegatuta kantatzea eta kritikatzea sistema bat teorian alde egon behar zuen toki batetik, mundu hori kritikatzea. Alde hitz eginaz bezala. Estremora eramaten du".
Gero esan nuen: puta mierda de gai. Gero kriston saioa egin zuen. Baina: puta mierda de gai. Ezin zen izan gizona. Zelan biziko da emakume kirolari bat publizitatetik? Nork sinesten du hori? Inork ez. Ez da kreiblea. Ez da erreala. Maialeni kantatu arazi genion gizon futbolari baten ikuspegitik. Eta egin zuen oso ondo. Igual egin behar da baina gu izan behar gara kontziente zer ari garen eraikitzen. Eta nik uste dut batzuetan gu geu ez garela kontziente zer puntura arteko baldintza izan ahal garen bertso jardunerako".
6.Kamiseta arrosa batek gizontasun hegemonikoa zalantzan jarri zuenekoa
Aztergai dugun Txapelketan bertsoaldi konkretu batek hautsak harrotu zituen, Bastidako saioan Jon Martin eta Agin Laburuk osatutako zortziko txikiko ariketak84, hain zuzen ere.
Egunean bertan sare sozialetan hasi ziren eduki homofoboagatiko lehen kritikak eta hurrengo egunetan hedabide ezberdinetako artikuluetan ere izan zuen lekua gaiak. Geroztik, bertso munduko partaide garenok hainbat eztabaida izan ditugu honen inguruan.
Egañak honela azaltzen du Txapelketan zehar eztabaida gehien sortu duen bertsoaldiaren larritasuna:
"Nire ustez ez da larria sei terdietan gertatu zena, lau terdietan gertatu zena baizik. Alegia, Aginek Jon ikusi zuenean oholtzara igo aurretik. Beretzat arrosa homosexualen kolorea da. Horretan da niretzat larria. Ez kantatu zuena baizik ikusi zuenean sentitu zuena. Eta hori urte askotako zera da".
Ibarzabalek ez du hain argi ikusten pertsonaiarena: "Buruko kaxoian hori zeukan. Hori irten zitzaion. Ematen didana pena da Agin batek eta beste askok hori beldurra hartzeko. Baino hori da, beldurra ez. Ez beldurrerako baizik eta ekintzarako. Sustoa hartu. Aitortzen dut txarto pasatzea eta ez dut nahi txarto pasatzea pertsona batek. Edonor ahal zen izan. Ni izan nintekeen. Edo eskapatzen zait bakarkakoan hori. Eta gure artean señalau feminista zoro denak eta esan, ze mierda daukagun barruan eta goazen hastera lantzen. Beti da interesantea niretzako.
Eta lau urte barru igual hau superatuta daukagu eta beste gai bat izango da. Eta konturatuko gara zuri europar putamierda batzuk garela eta ez dakigula ezer feminismo afroamerikarrei buruz. Baina beti joango gara hanka sartzen.
Zentzu honetan, feminismoren lanketa egiten ari diren emakume bertsoalriak kontraesanak eta hanka sartzeak onartzeko askoz ere entrenamendu handiagoa dugula iruditzen zaio Ibarzabali:
Sarriegi ere ados dago Ibarzabalen azken esaldiarekin eta gogor kritikatzen du Agin bere momentuan "horrenbeste" kritikatu izana:
"Nik uste dut bota zuen bezala botata jaso zuen egurrak kalte handiagoa egin zuela bota zuenak baino. Nik horrela ikusten dut. Txapelketa martxan zegoen. Beste gauza batzuen artean ez da ahaztu behar: bertsolaria ari da bat-batean. Bertsolariak ez du esaten esan
nahi duena nahi duen bezala, batzuetan ez du nahi duena ere esaten.
Bi segundotan hartu duen erabaki bat da hori botatzea, horrekin umorea egitea edo iruditu zaio hori umorea dela eta gero konturatu da igual ez dela. Ia berandu da. Eta hori hartu, disekzionatu eta… Bale gero bukatzen denean nahi duzuna baino oraindik jokoan dagoen pertsona batek, nik uste kasu horretan Agini min handia eman ziola eta hori neurtu behar dela.
Nik uste mikromundu batean izan zela gehiago. Hori ere askotan auto engainatzen dugu gure burua. Eta Txapelketa entzutea, inkluso saio horretara joan zen jende gehiena hortik kanpo gelditu da.
"Daukat sentipena pixka bat lehoietara bota direla. Eta gero daukat kezka bat edo. Eta da: gauzak eta kronikak ikuspegi bakarrarekin egitearena. Esan nahi dut, oso ondo dago ikuspegi feminista batetik idaztea. De etxo uste dut hau zela horretarako egokia zen Txapelketa. Baina hala egiten baduzu, egin behar duzu saioro –ez dut uste kasua izan denik-.
Hori batetik eta bestetik eta bestetik beste ikuspegi asko daudela kontutan hartuz. Lurraldetasun ikuspegitik ez da egin irakurketarik. Berriz ere herren ibili gara. Ni barne. Horri buruz ez da ezer esan. Zaharren tratamenduaz ez da ezer esan.
Ze zaharren estereotipo daukagu? Hortz postizoak eta bastoiak oso ondo daude baina, zaharrak hori baino zerbait gehixeago dira, ezta? La ostia iruditzen zait gu iritsi garenean, gure zaintza lanetarako horiek ateratzen eta famatzen bertsoetan, bizitza guztian hori egin dutenak eta orain ere hori egitera derrigortzen ditugunak matxakatzea matxakatzen ditugun bezala. Batez ere –esaten dizut- lau klitxe tonto horiekin.
Gaur oraindik entzuten dudanean amona etxeko andreak87, zer nahi duzu esatea? Nire ama amona da eta abokatua da.
Gure buruarentzat eskatzen duguna ea besteentzat egiteko gai garen".
Nire aburuz, eta aztergai dugun bertsoaldira itzuliz, argia da bertsoaldi hau maskulinitate hegemonikoaren88 errepresentazioarekin lotuta dagoela, ezinbestean. Hasteko, aipagarria da, Labururen hirugarren bertsoko aipamenaren bidez bi plano nahasten direla, batetik, bertsoaldiaren beraren gaiarena (bezeroa eta margolariarena) eta, bestetik, Jon Martin eta Agin Labururena. Laburuk Martinen kamiseta aipatuz errealitateari egiten dio erreferentzia, nolabait gizontasun hegemonikoarekin betebetean bat egiten ez duela iradokiz. Eta aurrez esan bezala, ikuslegoaren gehiengoak ideia hau gogotsu txalotzen du. Bi planoak nahastearena askotan jazo ohi da, esaterako, emakume bat eta gizon bat kantuan ari direlarik eta gaiak horretarako bide ematen ez duelarik gizonezko bertsolariak emakumezkoaren fisikoari, erropari, orrazkerari… erreferentzia egin eta bertsoaldira ekartzen duenean.
Jon Martin bertsolariaren ibilbidea ezagutzen dugunok, oro har, badakigu ez dela maskulinitate hegemonikoaren eredu nabarmenena. Ahots tonalitatez goxoagoa da, sakonago eta poetikoago kantatu ohi du, bere bertsokera ez du beti azken kolpeetan oinarritzen. Hautsi egiten du, nolabait, gizarteko nahiz bertsolaritzako gizon hegemonikoaren irudiarekin. Labururena, kontrara, bertsokera bizia da, zirtoan eta kolpean oinarritua, hegemoniatik gertuago egon daitekeena.
Egia da bertsotan ari garenean bat-batean ari garela eta bat-batekoa sormen lan prekarioa dela. Baina, hala ere, aipagarria eta aldi berean susmagarria zait bertsoaldi honen osteko polemikan gizonezko bertsolarien artean sortutako konplizitatea90. Laburuk kantatua justifikatzeko nahia hedatu zen gizonezko bertsolarien artean, bere
90Connellentzat Hegemonia, menperakuntza eta konplizitatea genero ordenamenduaren barruko erlazioak dira (ibid.: 15).
uste eta aurreiritzietatik kanpo margolari matxista estereotipatu bat irudikatzen ari zela argudiatzeraino.
Hitz gutxitan, bertsolari hegemonikoa gizonezko zisgeneroa, zuria, klase ertainekoa, gaztea eta heterosexuala da. Plazaz plazako jardunari behatzea baino ez dago hau baieztatzeko.
7.Bi neska gaztek puntuka inongo graziarik egin ez zutenekoa
Azkenaurreko atal hau osatzeko Alaia Martinen eta Miren Amurizaren Iruñako bertsoaldia aletzea dagokigu jarraian91. Berriozabal izan da bere berbaldira saio zehatz honen aipamena ekarri duena:
"Buffetaren gaian, adibidez, bi gizon pisuz gora doazenek egiten dute kriston grazia loditasunaren inguruan txiste txarrak egiten (ez zirelako oso onak) eta Miren eta Alaia direnez argalak, guapak eta emakumeak ez dute egiten graziarik gauza bera egiten.
Orduan esaten duzu hor: muga ez da umorea bakarrik hor muga haratago doan beste gauza bat da. Kasu horretan niretzako ez zaio umoreari mugarik ipini behar, ez? Ze, ez da honek txarto egin du. Ez da hori. Niretzako da hor zer pasatzen den".
"Bi neska gazte aipatzen zer jan zuten eta nola arrasatu zuten, inongo graziarik ez du egiten. Eta Unai Sarriegi eta Unaik egin zuten anorexiarena. Beraiek biak jarriz gero bertso igualekin, zer?
Aipagarria da Unai Agirreri beste ofizio batean Oihana Iguaranekin kantatzea egokitu zitzaiola eta hor ere gizon "lodi" edo "jatun ona"-ren kartarekin jokatu zuela92. Alberdik argi diosku zergatik funtzionatzen duen batzuen kasuan besteenean funtzionatzen ez duenak:
"Azkenean gizartean ere baimentzen zaiolako adin horretako gizon bati tripa edukitzea eta lodi egotea graziosoa delako. Eta emakume bati ez. Ia umorea egiteko ere diferente jasotzen da. Batean ari zara onartzen den zerbaiti buruz eta bestean gaizki ikusia dagoen
Golfa, inkorrekta, jatuna… Falta zaizkigu erreferenteak eta gainera ez dago ondo ikusita eta emakumea gehi adjektibo itsusi bat ez du grazia egiten ez".
Iruditzen zait emakumeoi ematen zaigula autoritatea sakonkerietarako. Hauek badakigu pentsatzen dutela. Irakurtzen dute. Oso saiatuak dira, oso ikasiak eta formalak dira eta gainera ondo kantatzen dute" eta orduan bakarkakotarako, hamarreko txikitarako, zortziko handirako ematen zaigu autoritate prebio bat. Inkluso batzuetan segun ze gizoni baino gehiago.
Baina umorerako eta umorea gehi oso teknikoa den puntutarako ez. Erreal da gu ez gaudela hain trebatuta horretan… gutxiago egin dugulako eta uste dut genero sistemak ere eragiten duela horretan. Hau da, gu ez garela gelditzen astero soziedade batean librean egiteko eta gizon batzuk bai"
8.Anorexiari buruzko gaia umorez hartu zutenekoa
Aztergai izango dugun azken bertsoaldiak ere zeresan ugari eman zuen Txapelketan zehar eta ostean. Aurreko ataleko ideiei jarraiki, interesgarria deritzot Iruñean Sarriegik eta Agirrek osatu zuten bertsoaldia aztertzeari93.
Gai-jartzaileek anorexiari buruzko gaia planteatu zioten bikoteari eta Sarriegik horrela azaltzen du jazotakoa:
"Gai oso serioa da. Nik ezagunak izan ditut gaixotasun horrekin gertu. Baino esaten genuen zer egin behar dugu ba? Bi bakarkako? Hamarreko txiki batean…
Unai Agirre eta bioi sobratzen zaizkigun kiloekin ia beste pertsona bat egin daitekeenean, esaten duzu: joee gu hemen hastea "benga baiii eta besteaaa eta
akordatzen naiz" eta estigmatizatuta eta beste… Esan egin genuen, arriskatua da baina, saiatuko gara. Aurrez komentatu genuen eta badakit batzuentzako mingarria izan zela.
Baina era berean mingarria izatea ulertzen dut baina berdin izan daiteke mingarria beste batentzako burusoilen inguruan txisteak egitea, beste batentzako suizidioen ingurukoak… Guk oso erraz esaten dugu: "salta ezazu leihotik behera" "jota kotxearekin botako zaitut". Eta zure parean dagoenak igual alaba galdu du kotxe batek jota. Egia da konturatu ginela terreno pantanoso batean sartzera gindoazela.
Azkeneko bertsoa nahita kantatu nuen pixka bat ekartzeko. Horri inportantzia kentzeko bestela fribolizatze hutsean geldituko zen. Eta horretarako gaia ez zen".
Berriozabal, berriro ere gai-jartzailearen ikuspegitik, kritiko agertu da Sarriegik eta Agirrek egindako hautuarekin:
"Beti egoten da gai bat trastorno alimentarioaren inguruan eta esaten genuen "zelan landu gai hori estereotipatu gabe?". Hau da pentsatu gabe jendeak ez duela jaten argal egon nahi duelako. Ez dadin irten tesi hori. Ez dadin irten tesia pentsatzen duena anorexikoak direla behin ere osatuko ez diren pertsonak. Goazen ematera gai dramatiko bati, gaixotasun bati ikuspegi eraikitzaile bat. Eta da: "gaixorik egon zara, orain ez zaude gaixorik eta non eta supermerkatu batean egin duzue topo, zuen arerio gogorrena bihurtu da eremu horretan". Eta niretzako atera zen kaka absoluto bat bertsoaldi hori. Baina konturatu nintzen publikoak zelako erreakzioa eduki zuen.
Eta guk komentatu genuenean gero gai jartzaileen taldean, nire harridurarako jendeari iruditu zitzaion "beno beno: batzuk gauza batzuk kritikatu ahal ditzakezu baina, hau eaaarra izan da!" Niretzako hori bai da bajoi sentsazioa. Ze gainera, zuek bertsotan daukazuen sentsazioa pelma batzuk zaretela, gai jartzaile taldean ere batzuk pelma hutsak izan gara.
Aginena pasa zenean horrelako onarpen moduko bat gai jartzaile taldean. Baina askotan ez dakizu onarpen hori den "isildu zaitez, onartuko dut." Edo "benetan ados nago". Eta adibidez gai horrekin niri oso grabea iruditzen zait egin zen bertsoaldia. Niri entzule moduan egin zitzaidan oso tristea. Nik bertsozale moduan ez dut horrelako bertsoaldirik entzun gura.
Eta niretzako hor ikusten zen jende batek jarraitzen duela… niretzako hori da orain hogei urte egingo zen bertsoaldia. Ipintzen zenean: "zure alabak bikotekidea dauka. Beltza da". Sasoi horretako bertsoaldi bat izan zen.
Gu oso kontziente ginen gure errua ez zela. Edo horrela ondorioztatu genuen. Ez dakigu eh! Agian hori eztabaidagarria da. Esaten genuen ez dugu uste gaiak hainbesterako arriskua ematen zuenik. Izan da euren ezintasun bat gai honetan sartzeko eta hau kantatu dute. Orduan, esaten genuen: zelako inpotentzia guk daukagun tresna hori findu dugula ahalik eta gehien eta hala ere… Ez? Ez direla baliatu tresnaz.
Bukatzeko, Alberdiren hitzak biltzea komeni da, Txapelketa den eremu "garbia"-n horrelako kasuak agertu eta hauen inguruan eztabaidatzea aberasgarritzat jotzen baitu:
"Nik nahiago dut hori, ni Txapelketan horrelako gauzak kantatzearen aldekoa naiz. Gero hortaz pentsatzeko eta hitz egiteko eta inor kruzifikatu gabe. Ze nire ustez Agin ez da beste bertsolari asko baino matxistagoa eta momentu batean cabeza de turco bat ondo etortzen da eta hau bai eta besteok libre. Eta horren aldekoa ez naiz.
Eta iruditzen zait opa behar diogula elkarri hanka sartzeko aukera eta libertatea ze bestela, egingo dugu diskurtso perfektua baina denok egongo gara elkarrekin haserre eta gure buruaren barruan beldurtuta. Nik ez dut nahi horrelako bertsolaririk.
Ez zait gaizki iruditzen egin izana. Ondo iruditzen zait bakoitzak egin dezala nahi duena. Baina niri ez zidan graziarik egin. Txolinkeri bat adierazi zen gaixotasun bat baino gehiago eta… Nire buruan ez zen umorerik kabitzen.
Edo beste era bateko umore bat behintzat. Ez dakit nola esan: ahultasunetik egindako umore bat. Ez nituen ikusi anorexia daukaten edo eduki duten bi pertsona. Ikusi nituen bi gizon kontrolatzen ez zuten gai baten inguruan umorea egiten. Horrek ekarri zidan burura Aginek behin esan zigula Ainhoa eta niri tranpa egin genuela pilotarien paperean94. Nik uste dut berari antzeko zerbait gertatu zitzaiola. Ez zituen bi pilotari ikusi.
942009ko Txapelketan Ainhoa Agirreazaldegi eta Alberdiri pilotaren inguruko gai bat jarri zieten. Agirreazaldegi pilotaría zen eta Alberdi zorte ona eman ziezaion kandela bat piztu zuen bere amona. Emakumezko pilotariaren paperetik kantatu zuen lehenak.
Eta begira erreala izan daiteke hori. Egia da, ez dizuet sinestu orduan niri ez zait gustatu. Baina ez da izan ez dut sinesten bakarrik: mina ematen du. Min ematen dit edo mingarria egiten zait eta beldurra ematen dit iruditzen zaidalako hemen publikoaren artean egongo dela pertsona bat baino gehiago arazo hori daukana".
Kasu zehatzen azterketa egitea nerabilen buruan aspalditik eta, zentzu honetan, uste dut asmatu dudala eszenatokiaren hautaketarekin. Izan ere, iazko irailaren 23an Baigorrin hasitako Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, bertsolaritzaren eta bertsogintzaren gailurtzat hartzen dena, oso abagune interesgarria iruditu zait umorearen nondik norakoak zukutzeko.
Marko teoriko-analitikoan egindako txapelketaren gaineko irakurketa kulturalean zehaztu bezala, lau urtean behingo erritotzat ulertuta ikertu dut Txapelketa, dagoeneko behin baino gehiagotan aipatu gisan, ariketa kolektibo honen baitan entzulegoaren eta bertsolariaren arteko harremana aldatzen dela (entzulea epaileago bilakatzen da, nolabait esateko) eta kantatutako diskurtsoen bidez komunitatea (bir)sortzen dela kontuan hartuz.
Txapelketa, horrela, giza talde baten mundu ikuskeraren nahiz balioen adierazgarritzat definitu dut arestian. Lau urtean behingo fenomeno honek gizarteko statu quoa erreproduzitzen eta mantenduarazten lagundu dezake edo, kontrara, eraberritzeei eta aldaketei bide eman diezaieke, Txapelketaren historiari buruzko atalean argi erakusten den eran.
Umoreak berak ere bi funtzio horiek izan ditzakeela azpimarratu nahi izan dut hasieratik, hain zuzen ere, normak markatutakoa betikotu eta indartzea ala, aitzitik, markatutako horri erresistentzia egin eta iraultzea.
Kontua da, ikusi dugun moduan, Txapelketaren markoan umorea (ere) mugatua dela zentzu askotan, azalari edo formari dagozkion mugak nahiz mamiari edo edukiari dagozkionak tarteko. Txapelketaren testuinguruak zurruntasuna du bereizgarritzat eta plazaz plazako jardunean baino kortse estuagoak sentitu ohi ditu bertsolariaren gorputzak.
Aitor Sarriegi izan da lehen muga horiek gainditu eta bakarkakoetara umore printzak ekartzen ahalegindu izana aitortu, saritu eta txalotu zaion bertsolaria. Gainerakoan, eta Sarriegik berak Alaia Martinekin Iruñeko saioan egokitutako hozkailuaren gaiaren inguruan kontatutakoei tiraka, edukiarekin lotutako mugek ere eman dute zer hausnartua, zuzentasun politikoaz nahiz honek dakartzan automugez eta autozentsuraz jardun dugularik.
Badira, bestalde, bertsogintzaren arau formalekin nahiz edukiarekin zerikusi zuzenik ez duten mugak ere. Lan honetan, Alaia Martin eta Miren Amurizak Iruñean egindako puntukako ofizioaren bidetik, entzuleak bertsolariei aurrez aitortzen dien umorerako edo "graziosoa izateko" zilegitasuna izan dugu aipagai, genero-sistemak bete-betean gurutzatzen duen muga, hain zuzen.
Niri, ikerlari moduan, azkena aipatuaz gain bigarren muga horiek (diskurtsoarekin lotutakoak) zaizkit interesgarrien eta bigarren horien barruan genero-sistemarekin lotura zuzena dutenei behatu diet gehienbat. Horrela, Txapelketan umorearekin lotuta pitzadura edo zirrikitu desberdinak izan direla defendatu nahi izan dut, tentsioa sortu duten zenbait bertsoaldi eta oharkabean pasa diren beste zenbait orriotara ekarriz.
Gainerakoan, tentsioak bi norabidetan sortu direla esango nuke. Batetik, badirudi historikoki baloratua izan den umore motak, goitik beherakoa denak eta hegemonikotzat izendatu dugunak, ez duela orain artean bezain harrera ona izan publiko zati baten aldetik behintzat. Honen erakusgarri dira, esaterako, Agin Laburu eta Jon Martinen Bastidako kamiseta arrosaren inguruko afera nahiz Laburuk berak Unai Agirrerekin Iruñean anorexiari buruz umorez jorratutako bide zenbaiten aldetik kritikatua.
Bestetik, eta aurrekoei ispilu eginez, badira bestelako umore edo bazterreko umore deitu diegunak erdigunera ekartzeko ahaleginaren erakusgarritzat har daitezkeen
bertsoaldiak. Nerea Ibarzabalek Zumaian bertsolarien ustezko zurruntasuna hautsi eta begiak estalita kantatu zuenekoa izan daiteke adibide bat. Saiakera guztiek ez zuten, ordea, Ibarzabalenak bezain ondo "funtzionatu" eta horren adibidetzat har daiteke Oihana Iguaran eta Miren Artetxek Durangon egindako bertsoaldia, doinuaren aukeraketatik bertatik hasita apurtzailea izan zitekeena.
Funtsean, bertsoaldi hauek erakusten dute umorea arrakalak sortzeko bitartekoa izan dela azken Txapelketa Nagusi honetan ere.
Pozgarria da, gainera, Txapelketaren ibilbidean zehar zenbait bertsoaldik horrenbesteko eztabaida sortu izana, umorearen mugei buruz luze eta zabal hitz egin izana umoreari benetan duen garrantzia aitortzeko ahaleginaren erakusgarri izan baitaiteke.
Etorkizuneko lanetarako inplikazio posibleei dagokienez, jakitun naiz bertsolaritza, eta kasu zehatzago honetan Txapelketa sistema edo aktore sare gisa ulertu eta azaldu eta ikerketan ahalik eta aktore gehien barneratzen saiatu banaiz ere, zenbait agenteren esanak ikerketatik kanpo utzi ditudala halabeharrez, lan honen aurretiazko luzera mugak medio. Agente horien artean dago, esaterako, Txapelketako epaile taldea, ezbairik gabe, gai honen inguruan zeresan handia izan lezakeena.
Alabaina, agente hauekin izandako hartu-emanetatik asko ikasi dudala azpimarratu nezake. Izan ere, bereziki interesgarri suertatu zaizkit beraiekin izandako hizketaldiak eta horregatik ekarri nahi izan ditut ahalik eta modu osoenean beraiek hitzak analisiaren atalera, nire usteekin kontrastatu ahala, beraiek esandakoei hitzez hitz leku egitea hobetsiz.
Lanean zehar azpimarratu dudan moduan, badakit bertsolaritzan oro har eta zehazkiago Txapelketan publikoak duen eragina nabarmena dela, eta zer esanik ez, umore prozesuen negoziaketan. Hargatik, aurrera begira entzuleen hitzak eta ikuspegiak ere lan honen jarraipen posibleetan barneratzea gustatuko litzaidake95.
Beste behin ere, beraz, bide posible ugari agertu zaizkit aurrean, tira egiteko moduko hari posible ugari ikusten ditut zintzilik oraindik eta denborarekin ikusiko da norantza jotzea deliberatzen dudan. Oraingoz, orain artean egin dudan moduan, bidearekin gozatzen, ikasten eta, batez ere, bertsolaritzaren eraldaketan eragiteko nire aletxoa jartzen jarraitzea dagokit.
95Harkaitz Zubiri eta Xabier Aierdik burutu berri duten ikerketa soziologikoak publikoaren pertzepzioen inguruko zantzu batzuk ematen dituelakoan nago. Laister egingo da publiko aipatutako ikerketa.
"Ez ezazue berez dena baino gogaikarriagoa egin, gizonak, eta utz ezazue umore hau guretzat, zeina geure buruak estigmatizatu gabe egiten dugun eta zuek baino askoz ere hobeto… Agian badakigulako zertaz ari garen96"
"Umoregile feminista hauek! Suntsitu egingo dute etxera inongo hausnarketarik egin beharrik gabe itzultzen uzten zizun umore oinarrizkoa!"
Erreferentziazko bibliografia
Alberdi, U., (2010), "Gorputzak, gorpuzkerak eta gorputzaldiak bertsolaritzan" in Lasarte, G. et all (koord.), Gorputza eta generoa: euskal kulturan eta literaturan, Euskal HerrikoUnibertsitatea Argitalpen Zerbitzua, Bilbo
Etxezarreta, J.M., (1993), "Bertsolarien desafioak, guduak eta txapelketak", Sendoa, Oiartzun, Auspoaren Sail Nagusia
________, (2012), Bertsolaritza: euskarazko bat-bateko bertsogintzaren gaur egungo egoera, tradizioa eta etorkizuna. Etxepare Euskal Institutua= Instituto Vasco Etxepare.
Zinkunegi, I., (2014), Emakumeak eta bertsolaritza: Gaiak, bertsolarien paperak eta bertsoak genero ikuspegitik, EHU, Ikus-entzunezko Komunikazioko gradua, Gradu Amaierako Lana, EHU, Bilbo
ERANSKINA 1: ELKARRIZKETA SAKONETARAKO GIDOIA - Sarrera -Ikertzailearen aurkezpena -Proiektuari buruzko argibideak: helburuak… -Anonimotasuna? -Elkarrizketa grabatzeko baimena eskatu 1.Umorea, oro har -Zer da umorea zuretzat? -Umoreak zein leku dauka jendartean? Zer pisu/garrantzia ematen zaio? 2.Umorea eta generoa -Zein lotura dago umorearen eta generoaren artean? -Zeren gainean eraikitzen da umorea? (Estereotipoak, metaforizazioa…) -Umorea erresistentzia bezala uler daiteke? Adibiderik bururatzen zaizu? 3.Umorea euskal kulturan -Euskal kulturaren barruan umoreak zein paper/leku duela esango zenuke? -Euskaldunak zeri egiten dio parre? 4.Umorea bertsolaritzan -Bertsolaritzan zein leku dauka umoreak? -Bertsolari/Gai-jartzaile bezala, zer da zuretzat umorea? -Zein dira zuretzat umorearen mugak? 5.Umorea txapelketan -Zein leku dauka (izan du) umoreak txapelketan? Plazaz plazako ohiko jardunetik zer aldatzen da? -Zein ariketekin lotzen da? -Zeri buruz egiten da umorea (zein da subjektua, zein objektua)? -Zein dira umorezko gaiak? -Azken txapelketari erreparatuz, zein bertsoaldi lotuko zenuke umorearekin? -Umorearen mugen inguruan eztabaida batzuk sortu dira azken txapelketan zehar. Zein da zure iritzia honen inguruan? 6.Besterik?
Zortziko txikia
M. Artetxe: Kaktusa zela uste zenuen zuk, klaro! geranioa izateko baitago arraro barkatu ez dizut ondo azaldu lehenago sei t´erdiak dira ta malaletxez dago (bis)
guztien laguntza etorriko al ziran gero ez balitz luntxa? (bis)
U. Agirre: Alaba eman nahi nizun egun hontan babes baina ez didazu uzten gauza oso errez luntxarena ez zazu aipatu mesedez! Ez ziran etorriko eta neu ere ez. (bis)
A. Mendiluze: Aizu polizia naiz ta errespetoa? Maleta izan ohi da beti atzekoa bat soinekoa eta bat aldatzekoa baina beti txaketa ez eskeletoa. (bis)
S. Colina: Nik eman nahi nituen mugako jauziak baina guardia zibilen eskutan jausiak nik garraiatzen ditut hezur biluziak
S. Colina: Indusketak egiten tematu naiz aurten hezurrek ez baitute hain gutxi irauten. Asko esaten dute asko di-da baten zuei buruz ez dute deus onik esaten. (bis)
A. Mendiluze: Neri ez zait ba inporta ez onik ez txarrik atxilotuta zatoz eta ez alperrik eskuburdinak dauzkat pare bat bakarrik zure lagunak ez du ipini beharrik. (bis)
M. Lujanbio: Sexua suertea da eta ez da luxu bart gauez dena irrintzi ta izerdi putzu... Zuk berriz behakoa serioa duzu duzun inbiri horrek zimeldu zaitu zu! (bis)
I. Elortza: Batzuentzat bizitza bero ta maitasun besteontzako berriz sasi eta asun. Sexua suerte dela hala dizut entzun ta antza dena zeuri tokatu zitzaizun. (bis)
A. Martin: Osasunantzat ona baita almidoia M. Amuriza: poltsikoarentzat ez hortxe dago goia. A. Martin: Nik desataskatzeko behar dut limoia M. Amuriza: kontuak egiteko
Kokapena: XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa Lana: Binaka gaia-emanda Jarritako gaia: Zuek biok anorexia izan zenuten nerabezaroan. Garai hartan, elikadura nahasmenduak tratatzeko zentro batean ezagutu zenuten elkar. Hamar urte pasatu dira, eta gaur erosketak egiten egin duzue topo.
A. Sarriegi: Egin geranez gure bizitzaren jabe jatetxeren batera egin daigun alde eta goza dezagun xuabe-xuabe ospa dezagun baina zera ahaztu gabe: orduan zeuden batzuk oraindik han daude. (bis) | science |
addi-2c3c2a50fea8 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29063 | Genero rolek hitanoaren erabileran izan duten eragina: Antzuolako herritarren diskurtso eta praktikak | Legorburu Larrea, Onintza | 2018-10 | Genero rolek hitanoaren erabileran izan duten eragina: Antzuolako herritarren diskurtso eta praktikak
Batzuetan pentsatu ohi dut, badagoela pertzepzio bat, non hizkuntza izate neutro gisara ikusten den. "Hizkuntza, hizkuntza da, ez gehiago, ez gutxiago!". Baina lan honetan ikusiko dugun bezala, hizkuntza (ere) gizartearen isla da. Hizkuntzek barnebiltzen dituzte ideologiak, botere harremanak eta hierarkiak; hizkuntza komunikazio tresna baino askoz ere gehiago baita. Umetatik izan dut euskararenganako arra. Etxetik jasoa, amarengandik zehazki, bera baita, gure etxeko "euskara talibana". Nerabezaroan konturatu nintzen hizkuntzen arteko hierarkia bat bazegoela, eta euskara hierarkia horren atze xamarrean aurkitzen zela. Bergarako institutuan, eta nerabezaroan horren ohikoa den "onartua" izate nahi horretan, nahiko lan izan genituen. Gu ez baikinen "guay". Gu antzuolarrak ginen, herri txiki eta euskaldun batekoak. Beti euskaraz aritzen ziren horiek, eta gaztelera modu nahiko traketsean dominatzeko ahaleginetan ibiltzen zirenak. Euskararen bidea nahiko maldatsua izan dela esan genezake, hau ere, eta niri nerabezaroan gertatzen zitzaidan bezala, bere lekuaren bila ibili baita. Zelabait onartua izateko ahaleginetan. Badirudi eta urte eta lan askoren poderioz, euskarak aurkitu duela bere lekua, nolabait legitimatu ahal izan dela hizkuntza erabilgarri gisara. Baina gaur gaurkoz lekurik topatu ezinean hitanoa darabilkigu. Hein handi batean, hitanoa da euskararen tratamendu informala, berdinen artean eta goitik beherako harremanetan erabili ohi dena. Sexu-generoaren araberako bereizketa da hitanoaren bereizgarri nagusietako bat, eta emakumeari edo gizonari egin, aldatu egiten dira aditzformak. Azken hamarkada hauetan behera egin du nabarmen hitanoaren erabilerak; gizonezkoen artean toka1 egitea Euskal Herriko txoko askotan oraindik ohikoa bada ere, bai emakumeek hika egitea bai emakumeei hika egitea gero eta gutxiago aditzen den fenomenoa da. Hala nola, noka2 ere, nahiko galzorian legokeela esan genezake. Euskal Herriko txoko ezberdinetan bezalaxe, Antzuolan ere nahiko antzeko gabiltza. Hau da, gizonezkoen hizkuntza tratamendu bihurtzen ari da hitanoa orokorrean. Hau horrela, eta errealitate honen aurrean, orain dela pare bat urte, ni eta
1 Gizonei zuzentzeko erabiltzen den hitanoaren forma. 2 Emakumezkoei zuzentzeko erabiltzen den hitanoaren forma.
beste bi lagunek hitanorako trantsizio moduko bat hasi genuen; trantsizio hau izan delarik lan honen bultzatzaile nagusietako bat. Guk etxean betidanik eta modu arrunt batean jaso izan dugu hitanoa, baina ez dugu sekula berau hitz egin lagun artean. Lagun batek behin eta berriz errepikatzen zidan, ez duela ulertzen eten hori. Hau da, berak argi zeukan, gu mutilak izan bagina geure artean hitanoz hitz egingo genukeela. Hau horrela, eta master honetan aukera ikusi nuen unean, pentsatu nuen polita litzakeela genero rolak eta hitanoaren erabilera uztartzea. Pertzepzioa bainuen, hitanoaren erabilerak eta noketaren galerak, genero rolekin nolabaiteko zerikusirik izan zezaketela. Honen bestez, ondoko galderari erantzutea izango da lan honen helburuetako bat: Zer nolako eragina izan dute genero rolek, noketaren galeran eta toketaren biziraupenean? Horretarako eta atal honetako azpipuntu gisara, lehendabizi lanaren helburu eta hipotesiak azalduko ditut. Baita helburu eta hipotesi hauek lortzeko, ze metodologia erabili den ere. Segidan, hizkuntza eta generoaren uztarketaz arituko naiz. Batik bat atzerrian, bi aldagai hauek uztartuz egin diren ikerketak eta sortutako teoriak azalduz. Ondotik, euskara eta generoaren inguruan jardungo dut. Batetik, nolabaiteko errepaso historiko bat eginaz, emakumeak euskararen inguruan izan duten paperaz. Eta bestetik, gaur egungo euskararen erabileraren egoera aztertuz. Eta marko teorikoaren hirugarren atalean, hitanoa bera izango dut mintzagai. Honen ezaugarri teknikoak; berau erabiltzea baldintzatzen duten aldagaiak; hitanoaren Euskal Herriko egoera eta tratamenduaren inguruko uste eta balioak jomugan hartuz. Behin lana ulertzeko marko teoriko apropos bat osatuta, analisia letorke. Analisian lehendabizi ikerketaren kokalekua den Antzuolari buruzko hainbat informazio emango dira. Ondoren, Antzuolako hizkuntz errealitateari buruzko deskribapen bat egingo da. Bertan, Antzuolako hitanoaren erabilera; zukatik hitanorako saltoa, eta hitanoari lotutako hizkuntza praktikak izango direlarik hizpide. Nokaren galeraren inguruko diskurtsoek osatuko dute ondorengo puntua. Jarraian, hizkuntza sozializazioaren gainean hitz egingo dut. Hau da, hizkuntza bat ikasten dugunean, honen erabileraren gaineko arauak ere barneratzen ditugu. Baina
baita, hizkuntza edota tratamendu bati atxikitzen zaizkion uste eta balioak ere. Beraz, puntu honetan, eta sozializazio baten bidez, Antzuolan hitanoaren inguruko ze erabilera arau dagoen eta errespetatzen ote diren edo ez aztertuko da. Baita maila ideologiko batean, hitanoari ze uste edota balio atxikitzen zaizkion ere. Eta amaitzeko, gazteen diskurtso eta pentsamenduak aztergaitzat hartu, eta analizatu ahal izan den hitanoaren inguruko paradigma berri bat azalduko da. Lanaren bukaera, ondorioek osatuko dutelarik. Ikerlanean murgildu aurretik, eskerrak ematea nahiko nuke zidor honetan bidelagun izan ditudan hainbat laguni. Mila esker lehendabizi Jone Mireni, jakintza iturri amaigabea izateagatik. Tio Imanoli, nire ikasketa ibilbideko zuzentzaile eta aholku-emaile ofiziala izateagatik. Ahizpari, udan zaintza lanez arduratu eta niri denbora oparitzeagatik. Olaran Coworking Centre-koei, deskantsutako kafe, zigarro eta hizketaldiengatik. Aitari, gizonak aldatu litezkeela ikustarazteagatik. Amari, berak bizitzan eskainitako erremintengatik ez balitz, lan hau ez bailitzatekeen posible izango. Eta azkenik, ikerketan parte hartu duzuen pertsona orori. 1.1. HELBURU ETA HIPOTESIAK
Antzuolan noketaren galera nabarmena izan da azken bi belaunaldietan. Toketak aldiz, osasuntsu jarraitzen du gizon heldu zein mutil gazteen artean. Badut susmoa genero rolek, nolabaiteko eragin nabarmena izan dutela hizkuntzaren fenomeno honetan. Beraz, ikerketa honen helburu nagusia genero rolek noketaren galeran eta toketaren biziraupenean izan duten eragina aztertzea izango da. Baina ikerketa honek izango ditu beste helburu espezifiko batzuk ere: - Hitanoa zein egoera eta zein praktikarekin loturik erabiltzen den analizatzea. - Antzuolan hikaren inguruan existitzen diren uste eta balio nagusiak ezagutzea, eta hauetan aldaketarik eman den aztertzea. - Antzuolako hainbat emakume gazteren kasua aztertuz, hauek zukatik nokarako saltoa nola bizi (izan) duten aztertzea. Ikerlan honen ardatza, honako hipotesi nagusia hau izango da: Genero rolek noketaren galeran eta toketaren biziraupenean eragin zuzena izan dute.
Baina lanak baditu baieztatu edo ezeztatuko diren beste hipotesi batzuk ere: - Hitanoari lotutako hizkuntza-praktikek, emakume zein gizonen hitanoaren erabilera baldintzatuko dute. - Hitanoa hein handi batean zakartasun eta baserritartasunarekin lotua izan da Antzuolan. Bestetik, konfiantza, gertutasun eta errespetu falta batekin ere uztatu izan da. Eta honek, hau da, hitanoari lotu izan zaizkion uste eta balio hauek hizkuntza tratamenduaren erabileran eragina izan dute, batez ere, noketaren galeran zerikusi nabarmena izan dutelarik, eta emakumeen erabilera urrian oro har. - Gaur egun, Antzuolako gazteen artean hitanoa nolabaiteko "pedigri" batekin lotzen da, eta honen aurrean emakume zein gizonek erabileran jarrera ezberdinak hartuko dituzte. - Antzuolako hainbat emakume gazterentzat, zukatik nokarako saltoa ahalduntze prozesu baten baitan kokatzen da. 1.2. METODOLOGIA
Arestian aipatutako, helburuak lortzeko asmoz eta hipotesi ezberdinak baieztatu edota ezeztatzeko xedez, metodologia kualitatiboa izan da ikerketa aurrera eramateko aukeratutako metodologia; honek eskaintzen dituen teknika ezberdinak baliatuz. Baina, ikerlanarekin hasteko, honen lehendabiziko pausua lanaren ildoak finkatzea izan da, hau da, nolabaiteko gidoi bat burutzea. Hitanoa eta generoaren inguruko gaia jorratzen nuen lehenengo aldia izaki, gaian zentratzeko asmoz hainbat dokumentu irakurri ditut. Behin lehendabiziko hartu eman bat izan ostean ikerketa objektuarekin, hainbat hipotesi, helburu, marko teorikoan lantzeko gai eta analisian sakontzeko ildo erabaki dira. Hori horrela, eta metodologia kualitatiboa baliatuz helburu eta hipotesiei erantzun bat emateko, hiru teknikaren bidez aurrera eraman da lana: dokumentuen azterketa, behaketa eta sakoneko elkarrizketak.
Marko teorikoan aipatu den gisara, hiketaren eta generoaren arteko lotura ez da egin sarritan. Ez akademiatik, ezta euskalgintzako militantzia guneetatik ere. Hau da, hiketaren erabilera, edota honen erabilerarik eza, ez da ikertu betaurreko moreek ematen duten perspektibatik. Hori horrela, eta hitanoaren beraren gaiaren inguruan ere, bibliografia gutxi dagoen honetan, marko teoriko edota testuinguraketa mardul bat egitea erabaki da. Dokumentuen azterketaren teknikaren bidez, genero sistemaren eraikuntzaz idatzia dagoena, ekarri nahi izan da marko teorikoko lehen puntura. Hizkuntza eta generoa ardatz dituen lan batean, ezinbestekotzat jo baita, genero identitateen eraikuntza nondik eta nola ematen den azaltzea. Bestalde, atzerrian hizkuntza eta generoaz idatzi dena ere jaso nahi izan da lanean. Hitanoa euskararen tratamendu bat baldin bada ere, eta berariazko ezaugarri espezifikoak baldin baditu ere, pentsatu da, beste hizkuntza batzuen azterketetatik eratorritako teoriak, baliagarriak izan litezkeela hitanoa eta generoaren arteko azterketarako. Marko teorikoko bigarren puntu honetan aztertutako teorien artean, Robin Lakoff antropologo Estatu Batuarraren teoriak pisu handia izango du ondoren egingo den analisian. Bestetik, ikerlanak Antzuolako ikerketaren gaur egungo erabilera aztertzen duen neurrian, garrantzitsutzat jo da sakoneko bilakaera historiko bat aztertzea lanaren baitan; ezinbestekoa baita oraina ezagutzeko, iraganari erreparatzea. Honen bestez, eta euskara eta emakumeen arteko lotura aztertzen duen bibliografia nahiko mardula izaki, historikoki emakumeak eta euskarak zer nolako lotura izan duten aztertu da. Hala ere, gaur egungo euskararen erabileraren feminizazioaren inguruko gogoeta, hausnarketa eta hipotesi ezberdinak ere jaso nahi izan dira. Gai honen inguruan, Jone Miren Hernández eta Jaime Altunaren ikerlanak aztertu direlarik gehienbat. Hala nola, atal honetan eta dokumentuen azterketa teknika erabilita, Paula Kasaresen "hizkuntzaren sozialisazioaren" ideiak ere garrantzi berezia izango du. Analisiko hainbat kontu ulertzeko ezinbestekoa baita. Marko teorikoarekin amaitzeko, komenigarritzat jo da hitanoaren beraren inguruko azalpen xehe batzuk ematea. Hitanoa euskararen tratamendua izan arren, euskal hiztun
orok ez baitu beraren ezagutzarik. Hori dela eta, eta batez ere Xabier Alberdiren bibliografia erabiliz, hitanoari buruzko ezaugarri interesgarrienak jaso nahi izan dira. Aipagarria da analisiaren atalean, nahiz eta elkarrizketek eta behaketek pisu nabarmena izan duten, dokumentuen azterketaren teknika ere erabili dela. Elkarrizketatuen hitzak aztertzeko, beste batzuen teoriak eta hausnarketak baliagarriak izan baitira; baita ikerketa honetako emaitzak eta beste batzetakoak parez pare jarri eta konparaketa bat egiteko ere. Beraz, ikerketaren zati handi batean, beste ikerlari batzuek idatzitako testu eta liburuen bidezko azterketa bat aurrera eraman da, hau da, beste ikertzaile batzuk sortutako bibliografia aztertuz, lanari osotasun bat eman nahi izan zaio. 1.2.2. BEHAKETA
Behaketa eta baita behaketa parte hartzailea ere, antropologiako teknika klasikotzat jo litezke. Behaketak ikerketa objektuarengana modu zuzen eta gertuko batean urreratzea ahalbidetzen du. Teknika honek, ikerlaneko parte hartzaile edota subjektuak izan daitezkeen pertsonen eguneroko praktikak, testuinguru "egiazko" batean, eta "in situ" aztertzea ahalbidetzen duelarik (Serrano & Gordo, 2008). Ikerketa planteatzen eta antolatzen hasi nintzen momentutik ikusi nuen baliagarria behaketaren teknika. Baita behaketa parte hartzailearena ere. Antzuola herri txikia izaki, eta ni bertakoa izanda, pentsatu nuen ez zitzaidala horren zaila izango behaketarekin batera, herritarrekin solasaldiak partekatzea; neu ere modu aktibo batean behaketan sartuz, alegia. Hala ere, behaketa oso bat baino, esan liteke ohar ezberdinak jaso ditudala; ez naiz iritsi teknikak eskatzen duen landa koaderno sakon eta xehe bat osatzera. Beraz, eta teknikaren inguruko azalpen honen ostean, esan liteke bi egunetan zehar eta egindako ibilbideari jarraiki egin direla behaketak. Behaketa hauen helburua, hitanoari lotutako hizkuntza praktikak, espazio publikoan nola ematen diren aztertzea izan da. Baita, emakume eta gizonen artean ematen diren hizkuntza praktika ezberdinduak analizatzea ere. Hortaz: - Ibilbidea: Behaketa Antzuolako kalean eta bertako lau tabernetan egin da. Aitz Garbi tabernan, Gorostin, Mox tabernan eta Gailur tabernan hain zuzen ere. Lau
taberna hauetan behaketa burutzea hobetsi da, taberna hauetan biltzen baita jende gehien. Bestalde, esan liteke, Aitz Garbin, Gailurren eta Gorostin jende mota ezberdina biltzen dela; batez ere, genero eta adinari dagokionean. Mox tabernan berriz, nagusiki gazteak bildu ohi dira, eta lagun talde gehienak mutilez osatuak izaten direla. Horrela, azken tabernako behaketekin, gazte tokatzaileen hizkuntza praktikak aztertu nahi izan dira espezifikoki. Taberna barruetan ez ezik, hauen kanpoan sortzen diren taldeen hizkuntza ohiturak ere behatu dira.
- Data: Lehen behaketa eguna Ekainaren 9a izan zen. Eta bigarrena berriz, 23a. Bi behaketa egunak larunbatak izatea erabaki zen eta iluntze aldera – 19:00etatik 21:00etara-. Larunbat iluntzean behaketa hauek aurrera eramatearen arrazoi nagusia, ahalik eta perfil anitzena aurkitzearena izan da. Larunbateko "poteoan" adin ezberdinetako jendea ibiltzen baita tabernetan. Baita, adinez zaharragoak diren pertsonak tabernetako terrazetan ere. 1.2.3. ELKARRIZKETAK
Hizkuntzaren gaia oro har, eta espezifikoki hitanoarena, ez da izan genero perspektibatik edota teoria feministaren lupatik aztertu izan den gai horietako bat. Antzuolan bertan ere, nahiz eta bertako euskalkiaren inguruan lan bat egin den3, hiketaren gaia bere horretan ez da landu izan. Hori dela eta, ezinbestekotzat jo da lana burutzeko orduan lehen eskuko testigantza edota lekukotzak jasotzea. Lehen eskuko testigantzak jasotzeko asmoz beraz, sakoneko elkarrizketen teknika erabili da. Hala nola, ikerketa gauzatzeko hamabi bakarkako elkarrizketa egin direlarik. A) PARTAIDEAK
Ikerketan hitanoaren inguruko diskurtso eta praktika ezberdinak jaso nahi izan direnez, lau taldetan banatuak izan dira elkarrizketatuak:
1. Noka-Toka mantentzen dutenen argudioak jasotzea xede izan duten elkarrizketak bost izan dira. Hiru emakume4 eta bi gizon: - MARIA LUISA (90 urte): Etxetik jaso izan du hitanoa, eta egunerokotasunean erabiltzen du. Nahiz eta, aitortzen duen, gaztaroan gehiago erabiltzen zuela, gaur egun baino. Elkarrizketa Maria Luisaren etxean egin zen Maiatzaren 15ean. - PRUENTXI (94 urte): Hitanoa etxetik jaso du, eta egunerokotasunean hitanoz mintzo da. Erraztasun handiz egiten du toka zein noka. Elkarrizketa Aretxabaletako kafetegi batean egin zen Martxoaren 26an; bera gaur egun bertako egoitza batean bizi baita. Elkarrizketan, Pruentxirekin batera bere iloba bat ere egon zen. - LIERNI (59 urte): Hitanoarekin lehen hartu emana etxean izan zuen. Gurasoek ingurukoekin hitanoz hitz egiten baitzuten. Nahiz eta, berari 15-16 bat urterekin hasi zitzaizkion gurasoak hitanoz hizketan. Gaur egun, Antzuolako Udaleko euskara teknikaria da. Eta esan liteke, bere egunerokotasunean hitanoak pisu nabarmena daukala. Elkarrizketa Olaran etxeko5 gela batean egin zen, Apirilaren 1ean. - JESUS (67 urte): Umetatik jaso izan du hitanoa. Eta gaur egun, toka zein nokaz mintzo da. Nahiz eta, tokaz askoz ere erraztasun gehiagorekin egiten duela aitortu. Gaur egun erretiratuta dagoen arren, urte luzez Antzuolako Elay enpresa industrialean jardun du lanean. Elkarrizketa Martxoaren 20an burutu zen, Olaran Etxeko gela batean. - JON (37 urte): Etxean jaso izan du hitanoa. Gaur egun tokaz eta nokaz mintzatu ohi da, baina nokarako saltoa, tokarakoa baino beranduago eman zuen. Elkarrizketa hau, maiatzaren 3an egin zen Olaran etxeko gela batean. 2. Noka galdu, baztertu edota ikasi ez dutenen argudioak jasotzeko bi elkarrizketa egin dira. Bi elkarrizketatuak emakumeak izan direlarik, eta 50 urtez gaindikoak. Adin batetik gorako emakumeak elkarrizketatzea hobetsi da talde honen baitan. 50 urtetik beherako emakumeak, gehienek ez dakite hitanoz hizketan; eta uste izan da, hitanoaren inguruko diskurtso bat eratzea nahiko zaila izango zitzaiela.
4Hasiera bateko asmoa, bi emakume eta bi gizon elkarrizketatzea baldin bazen ere, esan liteke Pruentxiren elkarrizketa ez zitzaidala horren ondo atera. Beraz, belaunaldi bereko beste emakume bat elkarrizketatzea hobetsi nuen. Horregatik, erabaki zen Maria Luisaren elkarrizketa burutzea. 5 Antzuolako kultur etxea.
Antzuolako errealitatean arruntena baita, 50 urtez azpiko emakumeek hitanoaren ezagutzarik ez izatea; honen ezagutza eta existentziarik ez dutelako asko eta askok, ez etxetik, ezta kaletik ere. Hori horrela, noketa oraindik bizirik eta inguruan izan duten emakumeak elkarrizketatzea hobetsi da. Nahiz eta beraiek ez diren noketaren jabe: - MARIA JESUS (68 urte): Antzuolako enpresa garrantzitsu bateko alaba, etxean zein kalean ez du hitanoz ikasi. Hala eta guztiz ere, Antzuolako euskalgintzan paper garrantzitsu bat izan du. Urte luzez, alfabetatze eskolak ematen aritu baita herrian. Elkarrizketa hau, maiatzaren 27an egin zen Olarango etxeko gela batean. - MARIPI (54 urte): Etxean zein kalean ez du hitanorik jaso. Horretaz gain, amarengandik batez ere, hitanoz hitz egiteko debekuak jaso izan ditu. Gaur egun, Bergarako Udaleko euskara teknikari gisa dihardu lanean. Elkarrizketa hau, apirilaren 17an egin zen Larrea tabernan. 3. Toka erabiltzen duten mutil gazteen argudioak jasotzeko bi elkarrizketa egin dira: - ERIK (33 urte): Toka etxean jaso du txikitatik. Gaur egun tokaz aritzeko ohitura azpimarratzen du. Baina noka ez du sekula jaso, eta ez dakiela aitortzen du. Elkarrizketa hau, martxoaren 2an egin zen Ongi Etorri tabernan. - MIKEL (20 urte): Hitanorik etxean ez duela jaso aitortzen du. Toka beraz, lehengusuen artean eta kalean ikasi duela azpimarratzen duelarik. Gaur egun, tokatzailea da. Nahiz eta, noketarekin unibertsitatean hartu eman batzuk izan dituen, berau asko kostatzen zaiola plazaratzen du. Elkarrizketa hau, apirilaren 10ean egin zen Olaran etxeko gela batean. 4. Noka erabiltzeko trantsizioa egin dutenei, eta egun oraindik ere egiten ari direnen argudioak biltzeko, bi elkarrizketa egin dira. Bi elkarrizketatuek une antzerakoan eta elkarrekin abiatu zuten trantsizioa. Lehengusinak eta koadrila kideak dira bi elkarrizketatuak, eta modu kontziente batean eta elkarrekin hartutako erabakia izan zela esan liteke nokarako salto hau. Biek ala biek, euskalgintzatik eta noketaren galerak kezkatuta egin zuten salto hau: - MAIALEN (30 urte): Hitanoa etxetik jaso duen arren, ez du orain dela 2- 3 urte arte berau erabili. Gaur egun, noketaz mintzo da inguruko neska
gutxi batzuekin. Toketarako saltoa ez duela egin aitortzen du. Elkarrizketa hau, maiatzaren 9an egin zen Gorosti tabernan. - ANE (25 urte): Maialenek bezala, hitanoa etxean jaso duen arren, ez du orain dela 2-3 urte arte berau erabili. Gaur egun, noketaz mintzo da inguruko neska gutxi batzuekin. Toketarako saltoa ez duela egin aitortzen du. Elkarrizketa hau, apirilaren 27an egin zen Zumarragako taberna batean. Aipatu beharra dago, elkarrizketatu guztiak Antzuolan jaio eta bizi diren pertsonak direla, bat izan ezik. Juan Martin Elexpuru Bergararra ere elkarrizketatu baita ikerlan honetarako. Elexpuru idazlea eta euskal filologian doktorea da besteak beste. Horretaz gain, hainbat hikari buruzko jardun antolatu ditu Deba Goieneko eskualdean, baita Antzuolan ere. Hori horrela, eta gaian aditua den pertsona baten diskurtsoa bertatik bertara ezagutzeko asmoz, Bergarako Laino tabernan egin zen elkarrizketa ekainaren 15an. Laburpen gisara eta ulergarritasuna irabazteko asmoz, ondorengo taula argigarria izan liteke. Honen harira aipatu, analisian, taulan bezala aipuen alboan, berau esan duen pertsonaren izena, honen adina eta hitanoarekin duen harremana azpimarratuko direla. Uste baita, aipua bere osotasunean ulertzeko eta ondorengo analisia konprenitzeko, datu hauek lagungarriak direla: 1. Taula: Elkarrizketatuen laburpen taula ELKARRIZKETATUAREN IZENA ADINA HITANOAREKIN DUEN HARREMANA Maria Luisa 90 urte Toka-Noka Pruentxi 94 urte Toka-Noka Lierni 59 urte Toka-Noka Jesus 67 urte Toka-Noka Jon 37 urte Toka-Noka Maria Jesus 68 urte Nokarik ez Maripi 54 urte Nokarik ez Erik 33 urte Toka Mikel 20 urte Toka Maialen 30 urte Nokarako trantsizioa Ane 25 urte Nokarako trantsizioa Juan Martin Elexpuru Ez da zehazten Ez da zehazten Iturria: Norberak egina.
Lau – eta Juan Martin Elexpururena- elkarrizketa talde sortu direnez, edota lau perfil desberdin aurkitzen saiatu garen neurrian, gidoiak ere lau desberdin izan dira – eta beste bat Elexpururena-6. Oro har ez daukate ezberdintasun nabarmenik, eta lau gidoiek gai berberen inguruan egiten dituzte galderak. Nahiz eta ondoren, "talde espezifiko" bakoitzak, berari espreski zuzendutako galderak izan. Adibidez, Noka galdu edota baztertu zaienei, hitanoa erabiltzeko debeku espezifikoei buruz galdetzen zaie. Edo, Nokarako trantsizioa abiatu dutenei, trantsizio horrek eragindako sentipenei buruzko galderak egiten zaizkie; trantsizio hau, ahalduntze batekin esaterako lotu litekeen edo ez jakiteko. Bestalde, eta nahiz eta gidoi zehatzak eskuetan hartuta hasi elkarrizketa bakoitza, esan beharra dago gidoia bere horretan elkarrizketa batean ere ez dela errespetatu. Beti sortu izan baitira, modu espontaneo batean beste galdera batzuk. Elkarrizketak egin ahal izateko kontaktua, modu informal batean egina izan da. Elkarrizketatu guztiak herrikoak izaki, whatsapp bidez edota aurrez aurreko hartu emanean egin izan dira hitzorduak elkarrizketetarako. Amaitzeko azaldu beharra dago, elkarrizketa guztiak ahots grabagailuz grabatu direla. Garrantzitsutzat jo du egileak elkarrizketak grabatzea, ondoren materialaren analisi egoki bat, erraztasun eta zehaztasun gehiagorekin burutu ahal izateko. 2. GENERO IDENTITATEAREN ERAIKUNTZA
Aldaketa honek, eraldaketa historiko bat baino gehiago suposatuko du sexu-genero aldagaiei dagokienez. Ikerlanean, generoak eta honi atxikitzen zaizkion rolek pisu berezia eta garrantzizkoa izango dutenez, komenigarria da kategoria honen inguruko hainbat zehaztapenek osatzea lehen atala.
Garai historiko premodernoaren edo gizarte teokratikoaren ardatzetako bat, sistema estamentala izan zen. Hau da, antzinako erregimenaren baitan sistema soziopolitikoa hiru estamenturen arabera antolatuta zegoen. Batetik noblezia; bestetik, kleroa eta azkenik, herria. Hirugarren estamentu honetan aurkitzen ziren, nekazari, artisau zein burgesiako parte ziren pertsonak. Beraz, jaiotza estamentuak zehaztu eta mugatzen zuen, norbera zena eta izan zitekeena bizi guztian zehar. Bestetik, berdintasuna printzipio gisara ez zen existitzen gizarte hauetan. Komenigarria da aipatzea, premodernitateko mundua ezagutzeko bidea erlijioa zela; Jaungoikoak baitzuen egi absolutua (Aresti, 2000).
Genero gaiei dagokionez esan liteke, Frantziar iraultza aurretiko Espainia – eta halaber, baita Euskal Herria ere- guztiz misoginoa7 zela. Hau da, misoginiaren paradigma gailentzen zen urte haietan; ondoren ikusiko dugun ezberdintasun sexualaren paradigmaren sorrera baino lehen. Garai honetan, izaki perfektua izateko era bakar bat zegoen. Hau da, perfekzioa gizon eta emakumeentzat berdina zen; oraindik ez baitzen existitzen emakume eta gizonen arteko ezberdintasun biologikoen inguruko diskurtsorik, bi sexuak sexu antagonikotzat jotzen dituena alegia. Pertsona perfektu hori, fisikoki indartsua, ausarta, beldurrik gabea… zen. Hau da, ezaugarri edota balio "maskulinoak" zituen perfekzio bakar honek (Aresti, 2006: 58) Sexu bakardun gizarte antolaketaz ere hitz egin daiteke. Gaur egungo feminitate eta maskulinitate ereduak ez ziren existitzen garai hartan, bakoitza bere atributu eta balore espezifikoekin. Baina, premodernitateko emakumeen gehiengoak, ez zituen izango goian aipatutako izaki perfektu horren balio eta ezaugarriak. Beraz, emakumeen gehiengoa behe mailakoa eta izaki ez amaitutzat jotzen zen (Arbaiza, 2017). Baina garai honetako gizartearen ezaugarri nagusietako bat hierarkia soziala zen. Hau da, norbere jatorriak markatzen zuen bizitza guztian zehar izan beharko zenukeena. Errealitate honetan, eta sexuen arteko diferentzia ulertzeko modu guztiz ezberdin batekin, emakume batzuek aurkitzen zuten misoginia honi aurre egiteko arrakala bat. Historian zehar "izaki perfektu" hori izatera iritsi ziren emakumeak aurki genitzake.
7 Garai honetan "femeninoa" zen dena mespretxagarria zen. Honen aurrean emakumeak, bi emakumetasun eredu hertsitan banatzeko joera zegoen: Mariaren eredua jarraitzen zutenak edota Eva bekatariaren eredua jarraitzen zutenak.
Baina perfekzio maila goren hori lortu zuten emakumeen kasuetan, jaiotze estratua eta gizartearentzat burututako lana, feminitatea baino garrantzizkoagoak izan ziren. Kasu askotan, emakume hauek "izaki perfektu" bihurtzeko bidea, "gizon" planta hartuta izaten zen (Aresti, 2000) . Perfekzio maila goren hori lortu zuen emakumetzat jo liteke, Catalina de Erauso moja eta konkistatzaile donostiarra. Emakume honek komentua utzi eta Ameriketara konkistatzaile gisa joatea erabaki zuen. Horretarako, gizonen estetika eta arropak jantzi behar izan zituen. Txilen izandako borrokaldi baten ostean, eta zauri batzuk medio, bere benetako sexua deskubritu behar izan zuen. Baina orduko agintari politiko zein elizgizonek, trabestismo honen aurrean errefusa erakutsi eta Catalina baztertu ordez, hainbat kondekorazioren protagonista bihurtu zuten (Aresti, 2006). Catalinaren adibideak erakusten digu, gorputzak eta genero identitateak, modernitateko ezberdin ulertzen zirela premodernitate garaian. 2.2. MODERNITATEA: SUBJEKTU MASKULINOAK VS OBJEKTU FEMENINOAK
Bestetik, gizarte berri honen sorreran pisu politiko eta teoriko handia izan zuen iusnaturalismoak; Jean-Jacques Rousseau buru zuelarik. Korronte honen jarraitzaileek tradizioa eta Jainkoaren egia zalantzan jartzen zituzten, eta erlijioari naturak gain hartu zion. Hau da, jada erantzunak ez zituen erlijioak eskainiko, baizik eta naturak. Naturan aurkitzen dira mundua ezagutu eta deskubritzeko erantzunak, soilik argitu egin beharko direnak (Arbaiza, 2017). Naturak beraz, egia azaltzen digu. Diskurtso hau oinarritzat harturik, sortu zen desberdintasun sexualaren paradigma. Hau da, jada ez da existituko "gizaki perfektu" bat, bi izaki perfektu baizik. Gizonezkoak eta emakumezkoak biologikoki guztiz ezberdinak izango dira paradigma honen baitan, hau horrela, emakume perfektuak ez du
8 Arrazionalismoa XVII. mendean Frantzian sortu zen korronte filosofikoa da. Korronte honen arabera, arrazoiaren bidez, errealitatearen egitura eta natura bera uler litezke (Margot, 1988)
zerikusirik izango gizon perfektuarekin. Orduko klase burgesek, maskulinitate eta feminitate eredu espezifiko eta zurrunak sortu zituzten. Bestalde, biologian oinarritutako argudioak baliatuta, emakumea subjektu politikotik at gelditu zen; eremu publikoa gizonen gune espezifiko bihurtuz, eta eremu pribatua emakumeen eta feminitatearen ikur bilakatuz (Aresti, 2000: 364). Ezberdintasun sexuala azaltzen duen esku liburu klasikoetako bat da Jean-Jacques Rousseauren Emilio liburua adibidez. Liburu honetan argi eta garbi azaltzen da emakume perfektuak nolakoa izan behar duen eta aldiz, gizon perfektuak nolakoa izan beharko lukeen. Gizonak aktibo, oldarkor eta indartsuak izan beharko dute. Eta emakumeak aldiz, geldo eta ahulak. Emakumearen rol garrantzitsuetako bat gizonari gustaraztea izango da. Ama paperak ere, leku nabarmena izango du Sofiaren9 bizitzan (Rousseau, 1762). Garai hartako filosofo ezberdinekin jarraiki, Voltaireren hiztegi filosofikoan ere, ikus genezake anatomia eta biologiak nola determinatzen duen emakumetasuna; eta halaber, emakumea emakume izateagatik gutxiagotasun egoera batean aurkitzea: ―Ningún anatomista, ni físico, ha podido saber jamás cómo conciben. Los flujos periódicos de sangre que las debilitan durante ese período, las enfermedades que nacen de la supresión del ménstruo, el tiempo de embarazo, la necesidad de amamantar a los hijos y cuidarlos y la delicadeza de sus miembros, las hacen poco aptas para las fatigas de la guerra y el furor de los combates‖ (Alonso, 1820). Generoaren inguruko diskurtso hauek sortzeko eta emakumeak arrazoimena erabiltzeko zailtasunak edo ezintasuna duela erakusteko, ezinbestekoak izan ziren argudio biologiko eta anatomiko hauek. Premodernitatean beraz, Jainkoak izaki antzerakoak sortzen zituen, arima berberarekin bederen. Baina zientziarekin eta biologiaren argudioekin emakumeak adingabeko subjektu gisa eratuko dira modernitate garaian. Antzinako erregimenean, hamar mandamentuek legeriarik indartsuena osatzen zuten bitartean, modernitatean Napoleon Bonaparteren kode zibilak ate guztiak itxi zizkien emakumeen autonomiari (Aresti, 2000: 178).
9 Emilio izeneko obran, V. liburua Sofiari eskainita dago. Hau da, Sofia izenez irudikatzen da, emakumeak izan behar duen izaki perfektu hori.
70. hamarkadan hiru antropologo, emakumearen zapalkuntza unibertsalaren kausak aztertzen saiatu ziren. Zentzu honetan, hiru teoria nagusi izango ditugu, hamarkada honetan zeresan nabarmena eman zutenak. Batetik, Nancy Chodorowren teoria legoke. Chodorowk teoria psikoanalista ardatz hartuta, eta amatasunaren eraikuntza soziokulturala oinarritzat harturik, emakumeen zapalkuntzaren zergatietako bat plazaratu zuen (Thurén, 1992) Bigarren teoria aldiz, Sherry Ortnerren eskutik datorkigu. Ortnerrek kultura eta naturaren arteko konparaketa bat egin zuen. Bere aburuz, munduko gizarte ezberdinetan, naturak balio sozial gutxiago izango luke kulturak baino. Hori horrela, gizonezkoek kultura irudikatuko lukete, emakumezkoek natura irudikatzen duten bitartean. Hau da, naturaren balio ezak eta emakumearen naturarekiko identifikazioak ekarriko luke honen zapalkuntza (Ortner, 1979) Emakumearen zapalkuntzaren arrazoi unibertsala azaltzen saiatu zen azken teoria aldiz, Michelle Rosaldorena da. Hirugarren autore honek ere, nolabaiteko analogia bat burutu zuen; kasu honetan eremu pribatuaren – emakumeen eremua-, eta eremu publikoaren – gizonen eremua- artean. Ikerlari honen arabera, espazioa banatzeko modu honek, boterearen banaketa ezberdindua ekarriko luke (Thurén, 1992). Nahiz eta, hiru autore hauek emakumearen zapalkuntza azaltzeko argudio biologikoak albo batera utzi, eta zio kulturalei erreparatzeko ahalegina egin zuten, hainbat kritikaren jomuga izan ziren hiru teoriak. Teoria hauek emakumearen zapalkuntzaren kausa unibertsalak azaltzen saiatu ziren, eta kritika ezberdinek etnozentrikotzat jo zituzten azalpen eta teoria hauek. Baina, zalantzarik gabe, Gayle Rubin-ek 1975ean idatzitako The traffic in Women: Notes on the ‗Political Economy' of sex zehaztu eta zabaldu zuen diferentzia sexualaren
Beraz, emakumeei alde batetik eta gizonei bestetik esleitzen zaizkien funtzio sozial ezberdinduak izango dira genero rolak. Hauek ez dira unibertsalak izango (Idem,.). Hau da, Donostian emakume izatea edota Nepalgo mendietako herrixka batean emakume izatea, ezberdina da. Leku bakoitzean emakumetasunari rol edota funtzio ezberdinak esleitzen baitzaizkio. Hau da, sozialki eraikitako genero roletan izakiak bereizteak espazio tenporal, sozial eta historiko batean jendarte zehatz bat sailkatu, eta orden sozial bat mantentzeko funtzionalitatea dauka (N. Alvarez, 2015: 15). Hau horrela, eta aurreko orrialdeetan aztertu den modernitateko prozesu historiakoaren herentziaz, emakume eta gizonezkoek bete beharko dituzten genero rolak, zehazki definituta agertuko zaizkigu. Begirada patriarkal batetik eta gure espazio geografiko eta historikoan, emakumeek eta feminitate hegemonikoaren gerizpean, xamurtasuna, ulertzeko gaitasuna, barkatzekoa, men egitekoa, maitasuna eman eta adieraztekoa, eta zaintzarakoa izango lituzkete ezaugarri nagusitzat. Honek emakumeak izaki pasibo gisa marraztuko lituzke, inongo agentziarik gabe. Beti besteen zerbitzura dauden pertsona lez. Maskulinitate hegemonikoak aldiz, pribilegio eta botere batzuk barnebiltzen ditu, emakume eta gizonen arteko berdintasun eza areagotzen dituenak. Honen ezaugarriak lirateke: arrazionaltasuna, lehiakortasuna, biolentzia, gogortasuna… (Rodó de Zárate & Estivill i Cantany, 2016: 22) Haatik, genero rol hauek gaur egun gutxieneko malgutasun bat eduki badutela esan liteke. Baina ikerlanarekin lotuz, azpimarratu beharra dago, uste dela genero rol tradizional hauek eraginik izan dezaketela gaur egun hizkuntzaren – eta zehazki hitanoaren- erabileran. Honekin loturik, feminismotik azken hamarkadetan, generoaren sorkuntza eta identitatearen eraikuntza prozesuaren inguruko hainbat gogoeta interesgarri egin dira. Performance kontzeptua, Judith Butler (1990) pentsalariaren teorien bidez azken hamarkadetako feminismoaren – batez ere, feminismo akademikoaren- "hitz-izar" gisako bat bihurtu da. Butlerren aburuz, eta hitz honi loturik, ekiteak eraikitzen du; hau da, ez dago ezer zehatzik aurretik osatzen gaituena. Hau da, generoa etengabe "antzezten" (performatzen) dugunez, generoa ez da identitatea, errituala baizik: ―(el genero) no es una tarea prescriptiva que tengamos que empeñarnos en realizar, sino una tarea en la que estamos empeñados todo el tiempo‖ (Butler, 1990:198).
Guztiz interesgarritzat jotzen dut pentsalari Estatu Batuarrak eginiko ekarpena. Baina ikerketa lana Antzuolako herrian kokatua izaki, uste dut emakume eta gizon kategoriak erabiltzea egokiagoa dela, herriko pertsona gehientsuenak bi kategoria horiekin identifikatuta sentitzen baitira. Beraz, ikerlan honetan gizon-emakume kategoriekin jolastu eta beraiek aztertzeko hautua egin da. 3. HIZKUNTZA ETA GENEROA UZTARTUZ
Bigarren atal honek, hizkuntza eta generoaren arteko loturaz gogoeta egitea izango du helburu. Bi zati nagusitan banatua izan da atala. Lehenengo puntua, mintzaira femeninoaren eta maskulinoaren inguruko gogoetek osatzen dute. Historian zehar, gai hau nola jorratua eta aztertua izan den azalduko da. Bigarren puntuan aldiz, dominaziozko ikuspegia eta desberdintasunarena aztertuko dira. Bi perspektiba hauek izan baitira nagusi soziolinguistikan, hizkuntza eta generoaren elkarguneak azaltzeko orduan.
Urte luzez eta diziplina ezberdinetatik, dezente idatzi izan da mintzaira femenino eta maskulinoaren inguruan. Hizkuntza eta hitz egiteko moduak, genero identitatearekin lotura zuzena dutela erakusten diguten hainbat lan argitaratu dira mende luzez, asko eta asko, aurreiritzi eta estereotipo jakin batzuetan oinarritutakoak.
Atal honek generoen arteko mintzaira modu ezberdinei buruz esan direnak jasotzea helburu baldin badu ere, aipatu beharra dago, Espainiar Estatuan gai honen inguruan idatzi diren testu gehienetan – baita atsotitzetan ere- transmititzen den feminitate eredua isiltasunarekin lotuta dagoela. Hau da, isiltasuna emakumearengan laudagarria da eta haatik, bere hitza zentsuragarria da gehienetan. Testu tradizional hauetan jasotzen den emakume isila ederra eta otzana da; emakume berriketalaria aldiz, alper, lotsagabe eta ezjakin gisa azaltzen da (Lozano, 1995: 21). Hala eta guztiz ere, Baltasar Castiglione idazle italiarraren El Cortesano liburuan - 1528.urtean argitaratua- ageri den gisara, genero rolak eta klase soziala elkarloturik aurkitzen dira mintzairari lotutako hainbat pentsamoldetan. Italiarrak liburuan gorteko emakume bat deskribatzen du, eta elkarrizketarako dohainak azpimarratzen ditu; hori bai, ez gehiegizkoak (Castiglione, 2008). Gaztelaniazko hainbat esamoldek ere
barnebiltzen dituzte genero rolak eta klase sozialari dagozkion usteak: ―Hablar como una dama, hablar como una verdulera…‖ (Goddard, 2005:118). Genero rol eta klase sozialaz haratago, Tomas de Iriartek La señorita malcriada liburuan, hiriburu eta landa eremuko emakumeen isiltasun eta mintzairaren inguruko gogoeta egiten du. Bi kasuetan, emakumeen helburua ezkontzeko gustagarri suertatzea izan beharko da; baina hiriburuetako emakumeentzat ezinbestekoa izango da hizketarako gaitasuna, eta nekazal inguruneko emakumeen kasuan isiltasunak mesede gehiago egingo die (de Iriarte, 1978:354). Nahiz eta, hiriko eta estatus sozial jakin bat zuten emakumeei gutxieneko hizketarako gaitasun bat exijitu eta goraipatu, orokorrean isiltasuna gomendagarriagoa zen, elkarrizketetarako gehiegizko trebezia erakustea baino. Katalanezko atsotitz batek erakusten duen gisara: La bona dona callada y la dolenta xerra - Emakume ona isilik eta gaiztoa hizketan- (Lozano, 1995:24). Aspaldikoak dira feminitatea eta "emakume onaren" figura isiltasunarekin lotzen duten autore zein obra hauek. Baina esan liteke, gaur egunera ere iritsi direla uste hauen zipriztin eta zantzuak. Azken finean, isiltasuna emakumeengan goraipatua da pasibotasuna, otzantasuna, ahultasuna eta hitza dutenek ezarritako normen betetzearen adierazle delako (Ibid,.: 26). Isiltasunaren gaia atzean utzita, aipatu beharra dago, Otto Jespersen izan zela emakume eta gizonen hizketa modu ezberdinak modu akademikoago batean aztertu zituen lehenengotako hizkuntzalaria; Language, its nature, development and origin (1922) liburuan. Kapitulu bat eskaintzen dio ikertzaileak sexuen arteko hizketa modu ezberdinei; kapituluaren izenburua bere horretan nahiko deigarria da: The woman – Emakumea-. Hau da, gizona arau edo norma gisa ikusten du Jespersenek eta emakumea aldiz, norma honen desbideratze gisara. Hizkuntzalari danimarkarrak gizon eta emakumeen hiztegietako ezberdintasunetan jarri zuen arreta. Jespersenen arabera, emakumeek gizonek baino gehiagotan mozten dituzte esaldiak pentsatu gabe hasten direlako hizketan (Jespersen, 1922:250). Bestetik, eta liburu berean argitaratutakoaren harira, ondorio nagusietako bat emakumezkoen hiztegi urria izango da. Hau da, emakumezkoek gizonezkoek baino hiztegi murritzagoa izango dute; gizonek, emakumezkoek ez bezala, beraien pentsamenduak modu zurrunean adierazteko
beharra daukatelako (Ibid,.: 248). Horretaz gain, hizkuntzalariaren ikerketen emaitza gisa, emakumeen hizketa modu murritz honek ez du inongo zerikusirik izango hauek jasotako heziketarekin. Emakumezkoen berezko gaitasunei, hau da, gaitasun naturalei atxikitzen dizkie Jespersenek hiztegiaren murriztasun hauek. Zoritxarrez, hasiera bateko hizkuntzalari hauen hurbilpena gizon eta emakumeen arteko mintzaira ezberdintasunera, beraien aurreiritzi eta androzentrismotik izan zen. Batetik, eta androzentrismo honen eraginez, diferentziak, berezko emakumeen kontu "arraro" eta natural gisa aztertuak izan ziren. Eta bestetik, ikuspegi maskulino honetatik, emakumeen hizketa modua gizonezkoena baino maila bat beheragokoagoa izango da; lengoaia defizitario gisa kalifikatuz (Lozano, 1995: 67). Amaitzeko aipatu beharra dago, mintzaira maskulino eta femeninoaren arteko ezberdintasun edo desadostasunak izaera anitzekoak izan litezkeela. Azalpen unibertsalistetan erori aurretik, komeni da azpimarratzea, hauek gizarteko egituraren eta bertako baloreen fruitu direla. Beraz, gizarte batetik bestera diferentziak ezberdinak izango dira (Ibid,.:74). 3.2. DOMINAZIOAREN IKUSPEGIA ETA DESBERDINTASUNARENA
Aurreko atalean ikusi dugun bezala, XX. mendean zehar – eta baita lehenagoko urteetan ere- emakume eta gizonezkoen mintzairari buruzko hainbat lan argitaratu ziren; lan asko eta askok, estereotipo eta aurreiritzietan zutelarik oinarria. Baina 1966. urtean eta soziolinguistikaren10 garapenarekin, iritsi zen William Laboven lana; sexuaren aldagaia soziolinguistikaren ikerlanetan ezinbestekotzat jotzen zuen lana, alegia(Acuña & Álvarez, 2003:10).
Beraz, 60. hamarkadatik aurrera hizkuntza eta generoaren arteko zubiak eraikitzen joan ziren soziolinguistikaren baitako hainbat azterketetan. Baina 70. hamarkadan argitaratutako hainbat lanen harira, bi ikuspegi nagusitu ziren hizkuntza eta generoaren analisiari dagokionean: Dominazioaren ikuspegia –Lakoffen gidaritzapean- eta desberdintasunaren ikuspegia –Tannenen gidaritzapean besteak beste- (Ibid,.:11).
10 "Soziolinguistika definitzea ez da lan erraza.Asko idatzi eta eztabaidatu da zientzia honen zereginen eta ikerketen helburuen inguruan. Erratu gabe esan daiteke gizartearen eta hizkuntzaren arteko elkarreragina aztertzen duela.Arazoa aztertzailearen kokalekuan eta azterketaren ikuspegian dago: gizarteari, hiztunari ala hizkuntzari begira egiten den‖ (Zarraga, 2010: 21)
Dominazioaren perspektibatik, emakume eta gizonezkoek modu ezberdinetan hitz egitearen arrazoia, emakume eta gizonen arteko desoreka soziala litzateke. Hau da, historikoki gizonek emakumeak menpeko egoera batean mantendu dituzte, eta horixe litzateke mintzaira modu ezberdinean erabiltzearen zioa; gizon eta emakumeen artean ematen diren gizarte harreman hierarkizatuak alegia (Lozano, 1995:127).
Robin Lakoff hizkuntzalari feministaren El lenguaje y el lugar de la mujer (1975) ikerlana izango da, ikuspegi hau jorratu zuen lan aitzindaria. Hizkuntzalari honen arabera, emakume eta gizonen hizketak heziketaren bidez sortuak dira; umetatik transmititutakoak. Mintzaira femeninoaren funtsezko sei ezaugarri aipatzen ditu Lakoffek lanean: Jostearekin, sukaldaritzarekin eta koloreen ñabardurekin lotutako hiztegi espezifiko baten erabilera mardula; adjektibo "hutsen" erabilera, adibidez, gaztelaniazko divino edo encantador; baieztapen baten intentsitatea gutxitzen duten babesteko esamoldeak, adibidez, "nik esango nuke…"; question tags-en erabilera, "atzo ez zinen etorri, ezta?", non azken galdera horrek entzuleari ezeztatzeko bide bat zabaltzen dion; gramatika zuzenegi baten erabilera eta azkenik, galdera formako erantzunak ematea, baieztapen bat espero denean. Adibidez, "Zein ordutan egongo da prest afaria?" galderari "Seietan!" erantzun beharrean "seietan?" erantzutea (Lakoff, 1981). Hizkuntzalari honen arabera, emakumeei beraien identitatea itotzeko moduan erakusten zaie hitz egiten, eta honek, esaldietan segurtasunik eza plasmatzea dakar (Lakoff, 1981: 23). Emakumearen mintzaira modu honek diskriminazioa lekarke. Batetik, mintzaira modu espezifiko hau ez badu onartzen, gizartetik baztertuta gelditzeko arriskua izango du; eta bestetik, lengoaia femeninoaren ezaugarriekin hitz eginez gero, zurruntasun eta zuzentasun osoz hitz egiteko ezgai gisa hautemana izango da (Ibid,.:29). Beraz, emakumeak bi modutan atzemango du diskriminazio linguistikoa; Batetik, hizkuntza erabiltzen erakusten dioten moduan eta bestetik, hizkuntzak era kolektibo batean emakumeak tratatzeko daukan moduagatik (Lakoff, 1981: 32). Bestetik, bada Lakoffen ikerketan puntu bat, lan honen analisirako – hau da, genero rolen eta hitanoaren erabilera aztertzeko- balio berezia izan lezakeena. Hizkuntzalari estatu batuarrak garrantzi nabarmena ematen dio kortesiaren aldagaiari:
Desberdintasunaren ikuspegitik, gizon eta emakumeak bi subkultura soziolinguistiko ezberdinen partaide dira. Bi subkultura hauek, harremantzeko arau eta modu espezifikoak izango dituztelarik. Ikuspegi honen arabera, emakumeak kortesiaz eta modu kooperatibo batean harremantzen dira, konexio eta solidaritatea bilatuz. Gizonak aldiz, estatus bat eskuratzeko lehiatzen dira. Beraz, ikuspegi honen baitan kokatzen diren autore ezberdinen arabera, harremantzeko modu desberdin hauek, generoen arteko komunikazio harremanetan gaizki-ulertu dezente eragiten dituzte;
Deborah Tannen hizkuntzalari estatu batuarraren lana izango da, ikuspegi honen erreferentziazkoetako bat. 1990. urtean argitaratu zuen ikerlariak No me entiendes: ¿Por qué es tan difícil el diálogo hombre-mujer? liburua. Ikerketa honetan, hainbat bikote heterosexualen arteko gaizki-ulertuak aztertu zituen. Gizon eta emakumeen arteko hizkuntza ezberdintasunak, kulturalak direla ere mahaigaineratu zuen ikerlan honetan: ―Las mujeres y los hombres aprenden las reglas para su propio sexo y cuando entran en conversación con el sexo opuesto pueden surgir choques entre ambas culturas como acontecen entre dos personas que usan lenguas distintas― (Tannen, 1991: 52). Tannenen arabera, oinarrizko bi indar aurkitzen dira ezbaian gizarte harremanetan: Boterea eta solidaritatea. Beste pertsona batekin hitz egiterakoan, beste pertsona horrekiko ze botere dugun pentsatzen dugu. Eta bestetik, gure solaskidearekin dugun distantziaz ere egiten dugu gogoeta. Hau da, beste pertsonarekiko dugun solidaritatea edo gertutasun maila. Hizkuntzalari honen arabera, emakume eta gizonezkoek dimentsio batengan edo bestean arreta jartzen ikasten dute; gizonek elkarrizketak solaskidearengan duten boterearen arabera bideratuko dituzte, eta emakumeek aldiz, intimitate eta solidaritate keinuak bilatuko dituzte solaskidearengan (Tannen, 1991). Amaitzeko aipatu beharra dago, Lakoff zein Tannenen lanek bide bat zabaldu zutela soziolinguistikan; eta baita hizkuntzaren antropologian ere. Baina Irene Lozanoren (1995: 128) arabera, Lakoffek planteatutako dominazioaren perspektibak hainbat kritika jaso zituen. Batetik, hizkuntzalari honen lana ez zen burutu beste hiztun batzuen behaketaren bidez, bere burua soilik ikertu zuen Lakoffek. Bestetik, azken urte hauetan, beste ikerlari batzuek honen hipotesiak frogatzeko hainbat ikerlan aurrera eraman dituzte, batzuk beste batzuk baino arrakasta gehiago lortu dutelarik asmo honetan. Desberdintasunaren ikuspegiak ere, jaso zituen kritikak bere garaian. Hainbat hizkuntzalariren arabera, desberdintasunaren perspektiba honek, ez du bere baitan jasotzen eta kontutan hartzen ikertzerako orduan, generoen arteko desoreka (Acuña & Álvarez, 2003:13).
Historikoki hizkuntza eta generoa bi perspektiba hauek ardatz harturik aztertu izan dira, nahiz eta beste autore batzuen kritika andana jaso dituzten. Bi ikuspegiei egiten zaizkien kritikekin bat egin nezakeen arren, esan liteke hitanoaren azterketa bat genero perspektiba batetik egiteko baliagarriak izan litezkeela bi teoriek planteatzen dituzten aspektu ezberdinak. 4. EUSKARA ETA GENEROA PAREZ PARE
Goiko atalean aztertu ahal izan dugu hizkuntzak, oro har, eta hiztunen generoak, baduela uztardurarik. Ideia honetatik abiatuta, ondorengo atal honetan euskara eta generoa parez pare jarri nahi izan dira. Batetik, -lehen eta bigarren puntuetan-, euskararen inguruan emakumeari atxiki zaizkion rol edota paperak aztertuko dira; transmisioa eta galeraren erruduntasuna erdigunean jarriz. Bestetik, gaur egungo euskararen egoera ere ezagutzera emango da. Eta azken puntuan, euskara eta sexismoaren arteko loturak ikustarazten saiatuko gara.
Lehenengo atalean ikusi eta analizatu ahal izan dugun gisara, aro Modernoarekin batera, emakumeak espazio pribatura mugatuak izan ziren. Esan genezake, euskararekin ere antzeko prozesu bat eman zela garai honetan. Hau da, emakumeak eta euskara etxeko lau pareten artera murriztuak izan ziren modernitate garaian (Altuna, 2017: 146).
Jaime Altuna ikerlariak bere Master Amaierako lanean egoki jasotzen duen bezala: ―Euskal Herrian hizkuntza-ordezkapen prozesua eta emakumeen bazterketa era paraleloan gertatu zirela. Biak esparru publikotik at geratu ziren, edo beste hitz batzuekin esanda, modernitateak euskara eta emakumeak etxera bidali zituen‖ (Altuna, 2016: 22). Hala eta guztiz ere, aipagarria da, egon zirela XIX. mendean zehar euskararen aldeko eta emakumeen eskubideen inguruko aldarrikapen mugimenduak11. Hala nola, bi aldarri hauek elkarloturik aldarrikatu zuen mugimendu edota pertsonarik ez zaigu iritsi ordea (Idem.,).
11 Hezkuntzarekin lotuak lirateke garai honetako aldarrikapen nagusiak. Batetik, emakumeen eskolaratzeko eskubideari lotuak eta bestetik euskarazko irakaskuntzarekin lotura dutenak.
Euskal nazionalismoaren sorrerak markatuko du ordea, emakumearen eta euskararen arteko harremanaren oinarrietako bat. Nazionalismo honek, XIX. mende bukaeran, euskal arrazaren identifikazio marka batzuk ezarri zituen. Sabino Arana Goirik lau identifikazio marka definitu zituen12, euskara horietako bat izango zelarik. Euskal nazionalismoaren "ideologoak", arrazaren mantentze lana hein handi batean emakumearen gain utzi zuen (Acosta, 2013). Beraz, Euskal nazionalismoaren eta Euzko Alderdi Jeltzalearen sorrerarekin bat, emakumea amatasunari, tradizioari eta erlijio katolikoari lotua eta atxikitua agertzen zaigu. Diskurtso nazionalista honek, erlijio katolikoari eta liberalismoari lotutako ideiak uztartzea izango zuen helburu. Hori horrela, eta emakume izatea amatasunari lotuz, nazionalismoak nolabaiteko leku eta rol bat eman zion emakumeari; nahiz eta, leku eta rol hori oso eremu txikira mugatu zitekeen (Altuna, 2016: 27). Arrats ospetsu egin den bezala, XX. mende hasierako euskal nazionalismoaren "leloa" Jaungoikoa eta Lagi Zaharra izan zen. Modernitateak ezarritako eredu binarioarekin jarraiki, emakumeak esparru emozional eta sentimentalean kokatuko lirateke. Hori horrela, eta abertzaletasunaren zereginekin lotuz, emakumearen ekintza abertzalea bihotzarekin edo sentimenduekin lotua izan zen. Hau da, "Jaungoikoaren" esparruaren transmisioa emakumeen lantzat jo izan zen. "Lagi zaharra" aldiz, esparru politikoarekin lotutako kontzeptua izan zen; arrazionalitatearekin, gizonezkoei egokitutako eremuarekin alegia. Baina kontzeptu honen baitan, badago elementu edo espazio bat, emakumeentzat egokia zirudiena: hizkuntzarena (Llona, 2002). Euskararen transmisioa beraz, emakumeek abertzaletasunaren baitan, izango zuten egitekorik garrantzitsuenetako bat zen; balore eta doktrina erlijiosoaren transmisioarekin batera. Teresa del Valle antropologoak Mujer vasca liburuan argi azaltzen digu, zein izan zen euskal nazionalismo goiztiarrenak emakumeari emandako papera: "Podemos decir que el nacionalismo histórico presenta una imagen de mujer vasca asociada a su rol de madre y cuyo espacio fundamental es el familiar. Sus valores se concretan en ser buena educadora, capaz de crear futuros patriotas, mujer fuerte que en los momentos difíciles sea consuelo y alivio, buena organizadora de su casa e incansable trabajadora, atenta al mantenimiento de la cohesión familiar, así como de la moral
13 Kontuan izan behar da EAB bezalako erakundeak nahiz eta 1922an sortu, zazpi urteko bi etapa izan zituztela. Hau da, Primo de Riveraren diktaduran eten egin zuen erakundeak bere jarduna, eta 1936ko gerraren eta ondorengo diktadurarekin, Euskal Herritik kanpo soilik jarraitu zuen funtzionamenduan. Hau horrela, kontuan izan behar dugu, frankismoan zehar euskara berriz ere etxera itzuli zela; hezkuntza sistema guztian gaztelaniaren nagusitasuna ezarri baitzen. Nahiz eta urte gogorrak izan, emakumeek lan ugari egin zuten klandestinitatean euskararen alde (Auñamendiko Eusko Entziklopedia, 2018).
emakumeek hizkuntzarekiko atxikimendua eta afektibitatea ere helarazi dizkiete hurrengo belaunaldiei. Hala ere, urte luzez egindako lan honek, esan liteke ez duela izan ondoren merezitako gizarte aitortzarik (Garcia, 2016). Emakumeek burututako lanaren gizarte aitortza ezarekin lotuta, zehaztasun osoz deskribatzen du fenomeno hau Teresa del Vallek 1987. urtean argitaratutako artikulu batean: ―Así, el interés y el trabajo que muchas mujeres vienen asumiendo en el desempeño de la escolarización en euskara, y que valorado objetivamente constituye una aportación significativa al desarrollo de la lengua, no recibe la misma valoración que el que realizan los hombres. Aún la creación de las ikastolas se ve unida a la responsabilidad de las mujeres en el cuidado de los hijos‖ (Del Valle, 1987: 14). Aldiz sarritan, eta ondorengo puntuan sakonduko dugun gisara, emakumeak erruduntzat jo izan dira gazteen edota umeen erdararen erabileraren inguruan. Hau da, ume eta gazteek euskara ikasi duten unean, emakumeen lanak ez du inongo aitortzarik jaso. Baina haurren artean erdara entzun izan den momentuan – gehien bat euskal tradizioko nekazal eremuetan-, emakumeen gain jarri da erdalduntze horren errua (Kasares, 2014: 78). Orain artean eta lerro hauen bidez ikus ahal izan dugun bezala, emakumeek hezkuntza eremuen bidez arlo publikoan txertatzeko aukera izan zuten arren, euskalgintzaren erdigunean eta ikusgarritasun handienarekin gizonezkoak aurkitzen dira (Garcia, 2016). Horren adibide litzateke Euskaltzaindia esaterako. 1918. urtean sortu zen Euskararen erakunde gorentzat jo izan den instituzio hau. Baina 1992. urte arte ez zuen euskaltzain oso emakumerik izendatu; urte horretan izendatu baitzuten euskaltzain oso lehendabiziko aldiz Miren Azkarate euskal filologian katedraduna (Del Valle, 2001: 42). XX. mende bukaeran hasitako aldaketei segiz, badirudi XXI. mendeko euskalgintzan emakumeek geroz eta leku nabarmenagoa dutela. 1956. urtean sortutako eta euskalgintzarentzat erreferentziazkoa izan den – eta gaur egun ere baden- Jakin aldizkariaren zuzendaria esaterako emakumea – eta feminista- da: Lorea Agirre («Jakin.eus», 2018). Euskal hedabideei jarraiki, Argia astekariko zuzendaria ere emakumea eta feminista dugu: Estitxu Eizagirre alegia (ARGIA.eus, 2018).
Euskararen transmisioaren harian, emakumeek izan duten paperaz mintzatu gara orain artean aurreko orrietan zehar. Baina bada beste ideia bat emakumeak eta euskararen lotura ezartzen duena: euskararen galeraren erruarena (Hernández, 2004). Kike Amonarriz soziolinguistak, 1995. urteko artikulu batean azpimarratzen zuen bezala, bi izan dira historian zehar emakumearen paperaren inguruan sumatu diren jarrerak: Batetik, orain arte aipatu dugun euskararen berreskuperapen prozesuan emakumeek izandako paperarena; eta bestetik, 60.hamarkadan emakumeek eta batez ere nekazal eremuetan, euskarari uko egitearren, euskararen galeraren errua hauen gain jartzearena (Amonarriz, 1995: 89). Egia esan, transmisioaren zama emakumeen gain jarriz, hauek euskara erabiltzeari utzita, transmisio kate bat apurtuko litzateke. Hau da, erro berdina duten bi pentsamendu dira; euskara eta emakumea estuki lotzen dituen ideiatik eratorriak.
Hala nola, ikerketa honetarako egin diren elkarrizketa ezberdinetan ere, emakume baserritarrek gaztelaniarako zuten joera, sarri aipatu izan da. Hala eta guztiz ere, badirudi egia dela 60-70. hamarkadan, nekazal eremuetako emakumeek euskara neurri batean, eta leku eta praktika konkretu batzuei begira, alde batera utzi zutela (Garcia, 2016). Joxe Azurmendik 1964. urtean idatzi zuen artikuluan adibidez, emakumearen izaera naturala omen den "ispilu-zaletasunarekin" lotzen zuen euskaraz ez hitz egitea. Idazlearen arabera, emakumearen pertsonalitate ahulagoak, hauek kanpoko moda eta hizkuntza ohiturei atxikitzea dakar: Denok kopiatzen dugu, iñork ez baitu personalidade erabatekoa, Ta neskatxak geiago, neskatxa direlako, alegia, erakarmena eurai dagokienez apaindu egin bear dutelako, ta
Baina esan liteke hein batean ikerketa hauek nahiko androzentrikoak izan zirela. Sánchez Carriónek eguneroko bizitzako bestelako elkartasun harremanak – gizonezkoenez gain- zaintzeari eta laguntzeari lotuak esaterako, eta sarri emakumeen gain egon ohi direnak, ez zituen taldearen trinkotasuna indartzen zuten elementutzat jo. Sánchez Carrióni bizitzaren oinarrian dauden emakumeen elkartasun gune eta bideak, ikusezin gertatu zitzaizkion (Kasares, 2014: 82). 4.3. GAUR EGUNGO EUSKARAREN ERABILERAREN EGOERA
Emakumeen bidea bezalaxe, euskararen egoera eta bidea ere, nahiko malkartsuak izan dira. Euskarak garai historiko ezberdinetan, eta Euskal Herriko lurralde bakoitzean, egoera partikularrak bizi izan baititu14.
Historian zehar euskarak izan duen ibilbidea pixka bat ezagutzeko, ezin bestekoa da euskararen lurraldea administratiboki kokatzen den bi Estatuei begira jartzea; hau da, Espainia eta Frantziari. Bi Estatu hauetako nazionalismoak, 1789. urteko iraultzaren oinordekoak dira. Hau da, nazionalismo hauek, "Nazio bat, hizkuntza bat" dogma, praktikara eramaten saiatu ziren. Testuinguru honetan, eta batez ere hezkuntza eremuan, XVIII. mendetik aurrera, euskararen erabilera eraztunaren15 bidez zigortu izan da besteak beste. 1857. urtetik 1970. urtera indarrean egon zen Moyano legearen bidez, nahitaezko gaztelaniazko hezkuntza martxan jarri zen Espainiar Estatuan (Igartua & Zabaltza, 2012: 70 eta 72). Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian, arnas pixka bat hartu ahal izan zuen euskarak, ofizialtasuna lortuz esaterako. 1936. urteko urrian onartu zitzaion Euskadiri gaur egungo Euskal Autonomia Erkidegoa osatzen duten hiru lurraldeei alegiaautonomia; Gerra Zibila hasita zegoela jada. Bilbok 1937ko ekainera arte eutsi zien frankistei eta Enkarterrietako mendebaldeak pare bat hilabete gehiagoz. Azken euskal gotorlekuekin batera, euskararen ofizialtasuna eta azken sei urteetan emandako aurrera pausuak ere, erori egin ziren. Frankismoarekin batera, hamarkada ilunak etorri ziren.
14 Euskara Pirinioen mendebaleko bazterrean hitz egiten da, Espainia eta Frantziaren arteko mugaz bi aldeetan. Espainian, Euskadiko Autonomia Erkidegoan (hots, Arabako, Gipuzkoako eta Bizkaiko probintzietan) eta Nafarroako Foru Komunitatean (probintzia ere baden horretan) mintzatzen da. frantziar Estatuan aldiz, Lapurdiko, Baxenabarreko eta Zuberoako antzinako probintzietan hitz egiten da (Igartua & Zabaltza, 2012: 7). 15 Eraztuna euskarak jasan duen zapalkuntzaren ikurrik gogorrenetarikoa da. Euskaraz hitz egitea debekatua zen eskolan, eta irakasleak umeren bat hizkuntza horretan ari zela entzuten zuenean, eraztuna ematen zion, hark gauza bera egin zezan bere lagunen artean. Haurrek elkar sala zezatela sustatu eta aste amaieran eraztuna zeukana zigortu egiten zuten, fisikoki askotan (Arbelaitz, 2012).
Frankismoaren ezaugarrietako bat izan baitzen, Estatuko beste hizkuntzekiko gaztelania ez beste denekiko- errepresio bortitza. Honek, hizkuntzaren ezagutzan eta erabilpenean izugarrizko eragin negatiboa ekarri zuen (Ibid,.: 76). 70. eta 80. hamarkadetan, Espainiar Estatuko Trantsizioarekin batera, Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen normalizaziorako hainbat aurrerapen ukaezin egin ziren. EAEn beraz, euskara ofiziala da, gaztelaniaren maila berean kokatzen dela esan liteke – teorian behintzat-. Nafarroako Foru Erkidegoan aldiz, 1986. urtean sortutako Euskarari Buruzko Legeak, hiru hizkuntza eremutan banatzen du Nafarroa: Euskalduna, euskara ofiziala da gaztelaniarekin batera; mistoa, euskarak estatus nahiko anbiguoa du eta ez-euskalduna, gaztelania soilik da ofiziala. Baina Ipar Euskal Herriko hiru lurraldeetan pairatzen du euskarak egoerarik larriena, ez baitauka inongo estatus legalik; hau da, hizkuntza ez da ofiziala (Igartua & Zabaltza, 2012: 80). Ezagutu berri dugun, euskararen ibilbide historiko partikular honek, eta gaur egungo egoerak – hau da, administratiboki eta legalki lurralde batzuetan euskarak pairatzen duen egoerak- honen erabilera datuak baldintzatzen ditu. Hala nola, eta 2016. urtean burututako hizkuntza erabileraren kale neurketako datuen arabera (Soziolinguistika Klusterra, 2016b), euskararen erabilera %12,6koa da16 Euskal Herrian. Gipuzkoan jaso da erabilera-mailarik altuena, % 31,1; Bizkaian % 8,8; Nafarroan % 6,7, Ipar Euskal Herrian % 5,3, eta azkenik, gutxien erabiltzen den lurraldea Araba da, % 4,6ko erabilerarekin. Bestalde, eta ikerketa honetako datuen arabera, Hego Euskal Herrian, oro har, euskararen ezagutza apalagoko eremuetan, honen erabilera egonkor dago azken urteetan. Aldiz, euskararen ezagutza handia den eremuetan, hau da, hizkuntzaren arnasguneetan, erabilerak jaitsiera nabarmena izan du (Ibid.: 7). Adibidez Antzuolako herrian, euskararen arnasguneetako bat izango litzatekeena, 2011. urteko datuen arabera herritarren %73,1ek euskararen ezagutza osoa zeukan. Hala nola, eta euskara jakitun askorekin, 2011. urteko kale erabilera %69,5koa zen. 2016ko neurketan aldiz, antzuolarren %65,5ek egiten zuen euskaraz kalean. Hau da, erabilera lau puntu jaitsi da (Soziolinguistika Klusterra, 2016a). Adina adierazle gisa hartuz gero, lau adin-talde bereizten dira kale erabilera neurtzeko: haurrak (2 eta 14 urte bitartekoak), gazteak (15 eta 24 urte bitartekoak), helduak (25 eta 64 urte bitartekoak), eta adinekoak (65 urtetik gorakoak). Adin-taldeak
16 Kale neurketa hau, Euskal Herriko zazpi lurraldeetan egina izan da.
euskaraz gehien hitz egiten dutenetik gutxien hitz egiten dutenera sailkatuz gero, haurrak daude lehen tokian (% 18,3), gero gazteak (% 12,3), ondoren helduak (% 11,5) eta, azkenik, adinekoak (% 8,1). Bestalde, eta gure gaiarekin lotuta, beste datu adierazgarri bat plazaratzen digu 2016. urteko ikerketa honek, emakumezkoek gehiago hitz egiten dutela euskaraz gizonezkoek baino alegia. Joera hau, adin talde guztietan ematen da, adinekoetan izan ezik. Nafarroan eta Ipar Euskal Herrian portaera hau lehen aldiz hauteman da neurketa honen bidez. Baina beste lurraldeetan eta aurreko urteetako datuekin konparatuz gero, joera hau azken hamar urtean zehar atzeman dela esan liteke (Soziolinguistika Klusterra, 2016b: 13). Beraz, eta aurreko atalean ikusi dugun erruduntasun pertzepzio eta sentipenak alde batera utzita, baieztatu genezake euskararen erabilera feminizazio prozesu baten baitan murgildurik dagoela. Hau da, emakumezkoek euskara gehiago hitz egiten dutela, gizonezkoek baino; lurralde guztietan, ia herri guztietan eta adinekoetan izan ezik, adin talde denetan. 4.3.1. EUSKARAREN ERABILERAREN FEMINIZAZIOA
Beste atal batzuetan aipatu bezala, euskara eta emakumearen arteko harremanak sarri, transmisio eta erruduntasun kontzeptuekin lotu izan dira; eta gai honen gainean egindako ikerketa bakanak, perspektiba horretatik egin izan dira. Hori dela eta, azken hamarkada hauetan sumatzen ari den euskararen erabileraren feminizazio prozesu honen inguruan, aurki genezakeen bibliografia oso urria da.
Emakumezkoek euskara gehiago hitz egitearen arrazoiak, edota fenomeno hau azaltzeko hipotesi batzuk plazaratzen lehendabizikoa Kike Amonarriz soziolinguista tolosarra izan zen, 1995. urtean argitaratutako artikulu batean alegia. Amonarrizek, hiru hipotesi plazaratzen ditu euskaren erabileraren feminizazioaren azalpen gisara. Lehenengo hipotesia transmisioarekin lotua egongo litzateke. Honen arabera, euskararen minorizatze prozesuan emakumeek familia giroan, erdara transmititzeko hautua hartzen zuten. Baina euskararen normalizazio prozesuarekin ordea, euskara da etxeetan transmititu beharreko hizkuntza. Beraz, heziketari eta transmisio lanari lotuta letorke emakumeen euskalduntzea. Bigarren hipotesi gisara, emakumeen errealitate profesionalari edota enpleguei egiten die erreferentzia Amonarrizek. Hau da, honen
arabera, enplegu feminizatuetan euskararen eskaera eta erabilpena altuagoak dira; esaterako administrazio publikoari lotutako lanetan, edota hezkuntza sisteman. Eta azkenik, neska-mutil gaztetxoengan jartzen du begirada hizkuntzalari tolosarrak; eskolaz kanpoko jarduerei egiten baitie aipamena. Honen hitzetan, mutilen jarduerak kirolarekin lotuago egon ohi dira, eta kirol esparrua oso erdalduna dela azpimarratzen du (Amonarriz, 1995: 94). Bestalde, eta euskararen erabileraren feminizazioaren gaur egungo irakurketa bat egin nahian, honako ondorio hau ateratzen du Jone Miren Hernández antropologoak, aurreko hamarkadetako euskara eta emakumearen gaia uztartzen dituzten ikerketa bakanen gaineko analisia eginez: ―Emakumearen eta euskararen arteko harremanak aztertu dituzten testu gehienek joera nabarmen bat plazaratu dute: emakumea gizartearen ispilu gisa aurkeztea. Emakumeek gizartean modan dauden joerak kopiatzen eta erreproduzitzen dituztenaren usteari jarraituz, nesken hizkuntz jokaera gizarte osoarenaren termometrotzat hartu izan da. Ildo antzekoa jarraitu izan dute euskararen feminizazioaz hitz egin edo idatzi dutenak‖ (Hernández, 2004). Emakumeen "ispilu zaletasunarekin" eta hizkuntza aldatzeko duten joeraren azalpen gisara "prestigioaren" teoria ageri zaigu. Hau da, gurean zein atzerrian sarri esan izan da, emakumeek gizonezkoek baino errazago islatzen dituztela gizartean indarrean eta prestigioa duten baloreak. Baina (Hernández & Altuna, 2017: 135) prestigioaren teoria horri, sustraiak harrotu eta praktika ezberdinen muinean dagoen arrazoiaz ohartarazten gaituzte: ―Arreta gutxi jarri dugu dinamika honetan azaleratzen den beste fenomeno batean: emakumeak dira gehienenetan mugitu, aldatu, mudatzera prest agertzen direnak. Hau, gure ustez, detaile inportantea litzateke. Izan ere egoera horretan topatu dezakegu ―prestigioaren‖ teoria hauek funtsean ezkutatzen dutena: Boterearen banaketa desorekatua, hau da – Penelope Eckerten hitzetan-, botere eza‖. Beraz, gizonezkoen eta emakumezkoen hizkuntza erabileran dagoen aldea azaltzeko unean, prestigioaren teoria baino haratago begiratu beharko dugu. Hau da, emakumezkoen kasuan hizkuntza erabilerak prestigioarekin nolabaiteko lotura bat izango du, baina jarrera horren arrazoia, muina, hauen botere eza izango litzateke.
Bestalde eta prestigioaren kontzeptuarekin jarraituz, aipatu beharra dago pertsonek – gizon eta emakumeek-, prestigioa edo estatusa ingurune hurbilarekin lotzen dutela. Hau da, pertsona orok, ingurune hurbilean uztartua egotea bilatzen du. Modu honetan, prestigioa moldakorra eta aldakor gisa azter liteke (Hernández, 2005:51). Hala nola, hizkuntzaren inguruan perspektiba feminista batekin egindako ikerketa askok, nerabezaroan neska eta mutilek izaten dituzten hizkuntza portaerak aztertu izan dituzte. Nerabezaroan, haurtzaroan garatutako hizkuntz ereduak forma zehatzagoak hartzen joaten dira gaztetxoen artean; hau da, adin tarte honetan finkatzen dira neska eta mutilen hizkuntza eredu ezberdinak. Prozesu honetan, gaztetxoek sexu bereko taldeetan bilatzen dituzte erreferenteak. Penelope Eckert hizkuntzalariak AEBetako eskoletan egindako ikerketa baten arabera, mutilek indarra edota abilezia erabiliz neurtzen dute beraien arteko lehia, ezberdintasun objektiboetan oinarrituz. Neskek aldiz, esanahi sinbolikoetan oinarritzen dute euren arteko jarduna. Horrela, itxura fisikoa edota hizkuntza erabilera, nesken identitatearen parte garrantzitsu bilakatzen da. Analisi hau eskutan, Eckertek portaera hauen muinean, lehen aipatutako botere ezaren teoria kokatzen du. Hau horrela: ―Mutilek "zer egiteko" gai diren erakutsi behar dute. Neskek, aldiz, bere izaera "zertan datzan" adieraztea dute helburu, eta desio horretan hizkuntzak erabateko garrantzia izango luke, izan ere, hizkuntza pertsonaren aurkezpenari oso lotua dagoen elementua baita. Gauzak horrela, hizkuntzaren inguruan gertatzen diren izaera ezberdinetako aldaketak nabarmenagoak agertzen dira emakumeentzako, hizkuntzarekiko eta komunikazioarekiko arreta bereziagoa landu izan baitute‖ (Hernández, 2002). Azken urte hauetan, Euskal Herrian ere egin izan dira nerabezaroa, generoa eta euskara ardatz dituzten ikerketak. Jakinekoa da, gaur egun hezkuntza sistemaren baitan – EAEn- euskaraz hitz egitea dela araua. Generoari erreparatuz gero, arau horren defentsan edota horren arbuioan izango genuke euskararen erabileraren feminizazioaren zergatietako bat. Horrela, neskek arau hori defendatu eta betetzen duten bitartean, mutilek eta mutil gisa jokatuz – maskulinitatea sendotuz-, araua apurtuko dute. Beraien genero identitatea arau apurketa horretan indartuz (Hernández & Altuna, 2017: 139). Nerabeen hizkuntza praktikekin jarraiki, Pasai Donibane eta Lezo herrietako – Gipuzkoa- nerabeen hizkuntza praktikak aztertu zituen Jaime Altunak 2016an. Herri hauetan ere eta ikerketaren emaitzen arabera, neskek mutilek baino euskara gehiago
erabiltzen dute. Nerabeek portaera honen gaineko bi arrazoi ematen zituzten: Hizkuntza-prestigioa eta aisialdiko praktikak (Altuna, 2017:151). Lehenengo arrazoia, beraz, prestigioaren ildotik letorke; hau da, guay izatearekin dago lotuta. Gaztelaniaren bidez, mutilek estatus berezia lortuko lukete, gaztelania erabiltzeak balore sinbolikoa ematen baitie. Mutilak botere estatus batetik abiatzen direnez, gaztelania erabiltzeak ez die ekartzen arazo handirik. Goian aipatu dugun hezkuntzaren baitan ematen den euskara erabiltzeko arauarekin lotuta, Lezo eta Pasai Donibaneko nerabeek ere, sarri jasotzen dute euskara erabiltzeko agindua, baina, mutilen posiziotik erraz egiten diete hauek agindu honi aurre. Bigarren arrazoia aldiz, aisialdiko praktikekin lotuta legoke, batez ere, kirol praktikekin. Kike Amonarrizek (1995: 94) orain dela bi hamarkada idatzitako testuak barnebiltzen zuen bezala, ikerketa honetan ere aztertu ahal izan da, mutilek nerabezaroan gauzatzen duten aisialdiko praktika nagusia kirola dela. Kirol munduan gaurdaino oraindik ere, euskarak ez du presentzia nabarmenik, eta honek mutilen hizkuntza praktiketan eragin nabarmena izango luke. Nesken aisialdiko praktikak ezberdinak dira. "Nesken" aisialdi praktika hauek sarri kulturarekin edota hezkuntzarekin lotuak izan ohi dira. Eta aisialdi praktika hauetan euskarak presentzia nabarmenagoa dauka kirol munduan baino. (Altuna, 2017: 152). Beraz, atal honetan aztertu ahal izan dugun bezala, badira hainbat arrazoi eta zergati, emakumeek euskara gehiago mintzatzeko gizonek baino. Euskara ere, gizarteak ezartzen eta inposatzen dituen bi generoen arteko elkargune eta tentsioen erdigunean aurkitzen baita (Hernández & Altuna, 2017: 146). Aipatutakoak kontutan izanik, eta euskarak gizarteko hainbat ezaugarri barnebiltzen baldin baditu, galde geniezaioke geure buruari ea euskara, hizkuntza gisara sexista ote den edo ez. 4.4. EUSKARA SEXISTA AL DA?
Jada dezente hitz egin dugu aurreko ataletan, hiztunaren genero identitateak zernolako eragina izan lezaken hizkuntza batean, eta zehazki euskararen erabileran. Baina euskara ez da hizkuntza erromanikoa, hau da, euskaraz forma maskulinoak ez du forma orokorraren lekua betetzen (Barquin, 2018). Hala nola, euskarak genero gramatikalik ez
Hau horrela, esan genezake hizkuntza eta sexismoaren arteko afera, ez dela soilik euskaran aztertua izan. Afera hau, Europako beste hizkuntza batzuetan ere ikertua izan da; euskaran baino hamarkada batzuk lehenago gainera. Alvaro García Meseguer idazle eta ikertzaile espainiarraren arabera, euskararen zama sexista %5-koa da, ingelesarena %15-koa, frantsesarena %40-koa eta gaztelaniarena %80-koa. Ikerketa honetan, eta hizkuntza ezberdinen sexu-zama kuantifikatzeko, faktore ezberdinak hartu zituen kontuan ikerlariak: genero gramatikalaren eta sexuen arteko erlazioa (el chico/la chica); maskulinoaren erabilpena genero komunaren balioaz (droits de l´homme, postman); aditzaren eta izenordeen sexualizazioa (míralo, escúchala; he/she) eta erro maskulinotik hitz komunak (humanidad, mankind) (Alvarez, 2004b). Berriz ere euskara ardatz hartuta, eta berau pixka bat aztertzen jarriz, ikus genezake euskaran ere existitzen direla, generoa edota sexua espezifikoki txertatuta duten hitzak. Adibidez, senidetasuna adierazteko erabiltzen diren hitzek pertsonaren generoa barnebiltzen dute; esaterako, ama, alaba, senarra… Bestetik, jarduera jakinekin lotutako izenek ere generoa barnebiltzen dute beraien baitan; adibidez, erregina, moja, sorgina… Eta azkenik, eta agian modurik garbienean, animalia izenek egiten diete erreferentzia sexu markei; adibidez, behorra/ zaldia, behia /zezena, ardia / adaria… (Barquin, 2018). Animalien sexu markei helduz, Anutxi Arana hizkuntzalariak euskaraz animalien sexuak garrantzia duela baieztatzen du, baina soilik etxeko animalien kasuetan. Hau da, ekonomikoki onuraren bat izan dezaketen animalien kasuan. Hau horrela, animalien eta pertsonen kasuak, oso ezberdinak direla azpimarratzen du ikertzaileak: ―Badugu oilo eta oilar, behi eta zezen, erle eta mando-erle... Erlea eta oiloa ekonomikoki oilarra eta mando-erlea baino garrantzitsuagoak diren ber, emeak ematen dio izena multzoari, eta hartatik hitz eratorria edo konposatua onartu behar dute arrek. Baina ez zaie inportik... Alderantziz da jendeetan. Oraingo euskara hiritarrean, arraren izena (`gizon' edo `giza') inposatu da gure espezie biologikoko edozein banako adierazteko, arra zein emea. Zergatiak denek dakizkigu, ekonomikoak baino sozio-politikoak gehiago‖ (Arana, 2000: 189).
Bestalde, sexu marka duten hitzekin jarraiki, badira euskaraz, nahiz eta sexu marka izan, hitz baliokideak izan beharko luketen hitzak. Baina hitz hauek nahiz eta baliokideak izan, ez dute esanahi berbera edo ñabardurak dituzte emakume edo gizonezkoei aplikatzen zaizkienean; emakumeei aplikatzen zaienak, esanahi gutxiesgarriago bat izan ohi du. Honen adibide lirateke atso edota agure hitzak. Bi hitzek balio dute adineko pertsonak izendatzeko, baina emakumeen kasuan, hau da, atso hitzak zentzu ezkorragoa du, agure hitzak baino (Barquin, 2008: 33). Modu honetan, dezente aztertu den hitzetako bat "gizon" terminoa izan da. Amelia Barquínen (2018) hitzetan, gizon hitza modu espezifiko batean erabili behar da, berau adiera maskulinoa baita; ez du adiera orokor bat barnebiltzen. Hala eta guztiz ere gaur egun, Euskaltzaindiaren interneten eskuragarri dagoen hiztegiak "gizon" terminoaren baitan, emakumea ere barnebiltzen du. Hau da, gizon hitzaren adiera orokorra ere barnebiltzen duelarik (Euskaltzaindia, 2018). ―Gizon‖ hitzaren azterketari eta honen kritikari loturik, giz- erroa duten hitzen inguruko analisi sakona egin dute hainbat ikerlari euskaldunek. Hauen arabera, gizerroa, ―gizon‖ hitzetik dator, beraz, gizarte edota gizaki bezalako hitzek etimologikoki maskulinoak izaten jarraitzen dute, nahiz eta modu orokorrean – eta hegoaldean bederen neutroan- erabiltzen diren hitzak izan. ―Gizaki‖ hitzaren erabileraren harira, bi jarrera gailendu dira. Batetik, ―gizaki‖ hitza neutrotzat hartu eta maskulino gisa, ―gizaseme‖ edota ―gizon‖ adierak onesten dituztenen ikuspegia legoke. Bestetik, maskulino orokortzaile eta emakumeen ezkutatzaile diren forma hauek baztertu (gizerroa dutenak alegia) eta ―jende(ki)‖, ―pertsona‖ eta ―jendarte‖ onartzea proposatu dute beste hainbatek - gizon, gizaki eta gizaseme forma maskulinoak izanik eta emakume, emazte, emazteki femeninoak-‖ (Alvarez, 2004a: 51). Hau horrela, umore zertzelada nabariekin, ederki azaltzen du "gizaki" hitzaren inguruan sortutako eztabaida Anutxi Aranak (2000: 192) XXI. mende hasieran idatzitako artikulu batean: ―Jende izateko baldintza 'giza' izatea baldin bada, gizonak bakarrik, sartuko dira eskubide osoz kategoria horretan; emakumeei ere sartzea uzten bazaie, gibeleko ate txikitik izango da, denominazioa mailegatua baitute, ez propioa. Nabari da gizona emakumea baino hurbilago dela 'giza'tik eta emakumeak ez direla inoiz gizonak bezain 'giza' izango. Ez lirateke hemengo bazterrak guti harrotuko, halako batean EEBB-etako jakintsuek dekretatuko balute 'pertsona' esateko hitz egokiena 'yanke-' dela eta inork ez
duela zergatik eulitu, 'yanke' ez baita yankee, eta gainera, hitzaren esanahia arbitrarioa izanik, aski da denak ados jartzea engoitik ―homo sapien sapiens‖ esan orde, ―Yanke sapiens sapiens‖ esateko‖. Bestetik, eta "gizaki" hitzarekin sortutako eztabaida alde batera utzita, badira euskaraz sexismoa iraunarazten lagundu duten hitz forma sexuatuak. Lehenik eta behin –sa atzizkia hitz femenino gisa adierazteko forma legoke. Hau da, zubereraz erabili izan da –sa atzizkia. Berez, ez du ezer txarrik euskalki bateko forma espezifiko bat euskara estandarrean txertatzeak, baina –sa atzizkia femeninoa egiteko erabiltzen ari da euskara batuaren baitan, berez, ez duenean hori adierazten. Hau da, ulertzen ari gara, -ari edo -le (bertsolari, idazle) atzizkiak maskulinoak direla, eta bertsolarisa bezalako hitzak sortu ditugu femeninoa egiteko (Azkarate, 1993: 73). Bestetik, eta forma desegoki baina oso erabili gisara, hitz maskulinoekin pluralak sortzearen hautua legoke. Hau da, euskaraz hitz elkarketen bidez sortzen dira bi sexuak barnebiltzen dituzten plural asko; anaiarrebak, errege-erreginak… Baina gaur egun, geroz eta gehiago entzuten dira semeak edota erregeak bezalako plural orokortzaileak, berez, maskulinoak soilik direnak (Idem,.). Bestalde, eta azken honekin lotuta, geroz eta sarriago erabiltzen dira hitz maskulinoak, generoz neutro direnak baztertuta; adibidez, senidetasunaren ordez, anaitasuna erabiltzea (Arana, 1993: 29). Azkenik, aipatu beharra dago, Euskaltzaindiak mailegu andana onartu dituela gaztelaniazko hitz maskulinoan oinarria dutenak; adibidez, antropologo, dekanotza… (Barquin, 2018).
17 Gizonezkoei zuzentzeko erabiltzen den hitanoari toka deitzen zaio.
Gaurko hurbileko adibide bat jartze aldera, AKE18 Antzuolako futbol taldekoen traola legoke. Hau da, AKE taldeko mutilak 2017-2018 denboraldia maila bat beherago bukatu zezaketen. Hori dela eta, traola bat sortu dute herrian erabilera dezente eman izan zaiona: #OinDokMomentua19. Traola hau, jendea futbol zelaira animatzera joateko erabiltzen da, batez ere, partiden iragarki gisara, baina soilik ikusle gizonezkoak kontutan hartzen ditu. Hala ere, hitanoaren erabilera desegokia saiheste aldera, badago estrategia aitzindari bat, Antton Olariaga marrazkilariak mahaigaineratu duena: Noka –era femeninoa- eta tokaren atzizkiak elkartzea. Urte luzez erabili du eta erabiltzen jarraitzen du marrazkilariak estrategia hau irakurleari zuzentzerakoan, Berria egunkarian argitaratzen den Zakilixut izeneko komiki-tiran: "Amaitu ondoren jasoko dunk fruiturik lehorrena". Wazemank! telebista saioak ere estrategia bera erabili zuen programari izena jartzeko. Baina azpimarratu beharra dago, saiakerak egin diren arren – idatzizko formatuan soilik-, estrategia hau ez dela asko zabaldu (Barquin, 2008: 20). Beraz, atal honetan ikusi dugunaren arabera, euskarak nahiz eta genero gramatikalik ez izan, hizkuntza gisara sexismoa suspertzeko estrategia ezberdinak barnebiltzen ditu. Hitanoak bere aldetik, genero marka itsatsita izaki, sexismorako bide gehiago zabaltzen dio oraindik ere hizkuntzari eta batez ere, hiztunari. Baina datorren atalean azter dezagun modu konkretuago batean hitanoa zertan datzan zehazki. 5. EUSKARAREN TRATAMENDUAK: HITANOA
Ondorengo atal honetan, lan honetako ikerketa objektua ezagutuko dugu. Hau da, hitanoa eta honen erabilera. Hau horrela, lehen atalean hizkuntza-tratamenduak aztertuko dira. Hizkuntza ezberdinetan hauen funtzionamendua baldintzatzen duten teoriekin batera, alegia. Bigarren puntuan, hitanoaren ezaugarri teknikoak ezagutuko dira. Hirugarren puntuan aldiz, hitanoaren erabilera baldintzatzen duten aldagaiak hartuko dira aztergai gisara. Eta azken eta laugarren puntuan, hitanoaren erabileraren
egoerari erreparatuko zaio. Euskal Herriko erabileraren egoerari batetik; eta hitanoaren pertzepzio eta usteei bestetik.
Hitanoa euskarazko hizkuntza-tratamendua da. Hala ere, argitu beharra dago tratamenduak, gure inguruko hizkuntza guztietan existitzen direla, hau da, ez dira euskararen ezaugarri espezifikoak.
Hau horrela, bada teoria soziolinguistiko bat tratamenduak edozein hizkuntzetan aztertzeko balio izan lezakeena; Roger Brown eta Albert Gilman ikerlari amerikarrek sortua, 1960. urtean hain zuzen ere. Funtsean haien ikerketaren helburua Alberdiren hitzetan (1993:425,) honako hau zen: ―izenordain-hautaketaren eta hiztun/solaskide harreman objektiboaren artean dagoen kobariazioa argitzeko gai den eredu teoriko bat sortzea‖. Horretarako bost indoeuropear hizkuntza hartu zituzten ikergai: ingelesa, frantsesa, italiera, espainiera eta alemana. Bost hizkuntza hauek tratamendu-sistema bikoitza dute solaskide bakar batekin mintzatzeko. Adibidez, espainieraz Tu/Usted; edo italieraz Tu/Leí20(Idem,.). Ikerlari ipar-amerikar hauen arabera, badira oinarrizko bi printzipio hizkuntzatratamenduen erabilera arautzen dutenak: boterea eta elkartasuna. Bi pertsonen artean botere asimetriko bat baldin badago harremanean, hauek "botere semantika" deiturikoa erabiliko dute hizketarako. Hau da, boterearen semantika hau ez-elkarrekikoa da, eta behean dagoenak goikoari V formaz egingo dio eta goikoak azpikoari T-z. Adibidez XV edo XVI. mendeetan, elizgizonek T egiten zieten beraien elizbarrutiko langileei, eta hauek V itzultzen zieten goragoko elizgizonei. Etxalde bateko ugazabak T egiten zieten bere morroiei eta hauek V erantzun. Urteen poderioz, gizarte arau hau familiara ere iritsi zen, eta boterearen semantika instituzio horretan ezarri zen; gurasoek haurrei T eginez, eta haurrek gurasoei V (Alberdi, 1996: 27). Bigarrenik elkartasunaren semantika izango genuke. Hemen kokatuko dira erlazio simetrikoak dituzten pertsonak. Hau da, erlazio berdinzaleei dagozkien tratamendu arauak ere simetrikoak dira. Hauetan, T izango da hizketa modua (Ibid,: 30).
20 Hemendik aurrera T eta V laburdurekin idatziko dira tratamendu hauek. Latinezko TU eta VOS erregistroetan oinarrituta. T laburdurak, lagunarteko tratamenduari egingo dio erreferentzia. Eta V-k, errespetuzko edota begirunezkoari.
Historiari erreparatuz gero, badirudi XIX. mendean boterearen semantika zela nagusi Brown eta Gilmanek aztertutako bost hizkuntza europearretan. Hau da, zerbitzariek edota soldatu arruntek T jasotzen zuten; eta aldiz, gurasoek edota ugazabek V jasotzen zuten. Hala ere, XX. mendean – eta baita XXI.ean ere- elkartasunaren semantika nagusitu zaio boterearenari (Alberdi, 1996: 32). Gurera etorriz eta euskararen tratamenduei so eginez, esan genezake bi direla euskaraz gehien erabiltzen diren tratamenduak: Zuka eta Hika/Hitanoa. Zuka bigarren pertsona neutrotzat ZU duena izango da – beste hizkuntzetako V-ren baliokidea-: Zu etorri zara, Mikel joan da… Eta Hika berriz, bigarren pertsona singulartzat HI duena beste hizkuntzetako T-ren baliokidea-: Hi etorri haiz, Mikel joan dun/k (Azkue, 1998: 16). Mendeen joan etorrian euskararen hi/zu tratamenduei hirugarren maila bat erantsi zaio; kasu honetan soilik hegoaldeko euskaran: BERORI izenordain hiperbegirunezkoa. Ikerlari ezberdinen arabera, hirugarren tratamendu hau, gaztelaniaren eraginez sortu zen hegoaldeko euskaran. Hau da, gaztelaniaz Tu/Usted/Vuestra merced eta hegoaldeko euskaran Hi/Zu/Berori. Esan beharra dago, berorika tratamendua galtzear dagoela Hego Euskal Herrian. Garai batean, apaizei zein medikuei hitz egiteko erabilia izan bazen ere, gaur egun, eta honek erakusten duen asimetria eta gehiegizko begiruneagatik galtzear aurkitzen da (Alberdi, 1996: 122). Halaber, eta berriz ere Brown eta Gilmanen botere eta elkartasun semantikak hizpide hartuz, azpimarragarria da euskarak ez duela beste hizkuntzen bidea jorratu. Hau da, beste hizkuntzetan elkartasunezko semantika gailentzen den une honetan, euskaraz boterearen semantikaren aztarna gordinak dauzkagu. Hau da, beste hizkuntzetan T tratamenduaren orokortze bat eman da, eta euskaraz aldiz Zukaren orokortze bat; V-rena alegia (Alberdi, 1993: 432). Bestalde, eta hitanoarekin zerikusi zuzen zuzena ez izan arren, aipatu beharra dago Paula Kasaresek (2015) artikulu batean barnebiltzen duen hizkuntza sozializazioaren ideia. Hizkuntzalari eta antropologo nafarraren arabera, hizkuntza sozializazioak bi dimentsio nagusi aztertzen ditu. Batetik, pertsonak – edo haurrak- nola sozializatzen diren hizkuntzaren erabileraren bidez eta bestetik, nola diren sozializatuak hizkuntza erabiltzeko. Paradigma honetan, hizkuntza sozializazioa bizi guztian dirauen prozesu dinamikoa da, eta batez ere, inguruneari lotuta ematen da (Kasares, 2015: 16).
Hau da bizitzan zehar pertsona batek duen inguruak -lagunak, eskolak, komunikabideak- eragina izaten dute hizkuntz hautuetan beraz, haurrek hizkuntza ez ezik, berau erabiltzeko gizarte arauak edota hizkuntzen arteko hierarkiak ere barneratzen baitituzte. Ideia honek berebiziko garrantzia izango du gure ikerketan, emakumeen eta hitanoaren arteko lotura edota apurketa ulertzerako orduan. Bestetik, Kasaresek azpimarratzen du sozializazio honek ez dakarrela jarrera itxi edota finkorik. Hau da, hizkuntz sozializazioa ez da determinista izango – hiztunek agentzia baitaukate- baina baldintza dezake gure hizkuntz hautua (Ibid,.:17). 5.2. HITANOAREN EZAUGARRI TEKNIKOAK
Harluxet hiztegi entziklopedikoak ondorengo definizioa ematen du "Hitano" hitzarentzat:
―Hi izenordainaren erabileran oinarri duen lagunarteko tratamendua. Hi bigarren pertsona aditzaren nor, nork edo nori kasua denean, dagokion adizkia erabiltzen da, eta Hi pertsona aditzari dagokion ekintzan partaide ez denean, dagozkion forma alokutiboak erabili behar dira‖ («Harluxet Hiztegi Entziklopedikoa», 2018). Beraz, lagunarteko tratamendu gisa deskribatzen digu hiztegiak Hitanoa. Baina definizioan forma alokutiboak ageri dira, hitanoaren baitan presentzia nabarmena, eta garrantzizkoa duten aditz formak. Baina zer dira zehazki forma alokutiboak? Euskaltzaindiako Euskal Gramatikako liburuak – EGLU II liburu gisara ezagunahonela definitzen du alokutiboa: ―NOR, NORI eta NORK sintagmei dagozkien pertsona markez gainera, ager daiteke aditz multzoan beste pertsona marka bat gehiago. Pertsona marka hau ez dagokio perpauseko ezein sintagmari, hiztunak aurrean duen hizketa lagunari baizik‖ (Gramatika Batzordea, 1997: 387). Errazago ulertze aldera, bi perpaus har ditzagun adibidetzat: a) Gizon bat ETORRI DA Maialenen bila b) Gizon bat ETORRI DUN Maialenen bila
Etorri da aditzak perpauseko NOR – gizon bat- sintagmarekin du komunztadura. Bestalde, -a) esaldiko aditzaren arabera, eta esaldi hau formulatzen duen hiztunak, ez du kontutan hartzen elkarrizketa laguna; hau da, ez dakigu nori hizketan ari den. Gizona etorri dela besterik ez digu esaten. Baina -b) dioenak Etorri dun esatean, beste esaldia dioenak baino zertxobait gehiago esaten digu. Aditz honek ere perpauseko NOR – gizon bat- sintagmarekin komunztadura du, baina horretaz gain, lehen esaldiko aditzak ematen ez digun beste informazio bat ere eskaintzen digu. Etorri dun dioenak, Etorri da esaten du – a) esaldiko informazio berbera- baina hizketa lagunari buruzko informazioa ere eskaintzen digu. Forma hauek dira alokutibo delakoak, eta hitanoaren kasuan hauei esker hiztunak aurrean duena gizonezkoa ala emakumezkoa den ere jakin ahal izaten du. Hemen jarritako adibidean eta –Nren bidez, emakumea dela adierazten zaigu. Emakumeari zuzendutako hikako jardunak badu bere izena, Noka edo noketa aritzea hain zuzen; gizonezkoari zuzentzen gatzaizkionean, berriz, toka ari garela esan daiteke, toketa darabilgula. Baina bestalde, hitanoak ere badu forma neutroa: Etorri hadi edo Noiz etorriko haiz?; esaldi hauek hitanozkoak dira, baina aditzak ez digu azaltzen solaslaguna emakumea edota gizonezkoa den (Idem.). 5.3. HITANOAREN ERABILERA BALDINTZATZEN DUTEN ALDAGAIAK
Hitanoaren ezaugarri teknikoak ezagututa, aipatu beharrean gaude, tratamendu honen erabilera baldintzatzen duten aldagaiak. Aurretiko puntu batean, azaldu dira Boterea eta Elkartasuna bezalako "makroaldagaiak", hauek, tratamendu bat edo bestea aukeratzerakoan duten indarra azpimarratuz. Baina badira beste faktore edo aldagai xeheago batzuk, mintzatzerakoan Hitanoa edota Zuka aukeratzera garamatzatenak.
Xabier Alberdi (1993) hizkuntzalaria izan da hitanoaren gaia zehatzen jorratu duena, baita bakarrenetakoa ere. Ikerlari honen aburuz, hamar dira hitanoa baldintzatzen duten –edo lezaketen- aldagaiak. Lehen aldagaia, eta berebiziko garrantzia daukana hitanoaren erabileran adinarena da. Hitanoa adinkideen arteko tratamendua da; edo behintzat historikoki, eta hitanoaren baitako legerik zaharrenetakoa, adinez zaharrago diren pertsonei hitanoz egiteko
debekua izango litzateke. Hau da, goiko orrietan aipatuta "boterearen semantika" agertzen da hemen, non berdinen artean hitz egin beharreko tratamendua den hitanoa. Bigarrenik, sexuaren aldagaia izango genuke; adinarenarekin batera garrantzitsu edo oinarrizkoenetakoa. Hitanoaren inguruko datu urrien arabera, argi gelditzen da, sexu berdintasunak, hau da, gizonak gizonari edota emakumeak emakumeari, errazago egiten diola hitanoka. Nahiz eta aipatu beharra dagoen, gizonen artean hitanoak askoz ere presentzia nabarmenagoa daukala, emakumeen artean baino. Euskal Herriko zenbait herritan esaterako, ohituraren aurka doa gizonezko batek emakumezko bati hitanoka hitz egitea. Hirugarrenik, senidetasun-maila legoke. Hitanoak historikoki presentzia handiena familiaren baitan izan du21, zehatzago esanda, anaien artean edota aita semeen artean beti ere, aitak semeari, eta ez alderantzizko noranzkoan-. Bestalde, Euskal Herriko hainbat herritan eta ohituraren arabera, senar emazteek ez diote elkarri hitanoz hitz egiten. Hainbat ikerketetako adibideen arabera, emakume eta gizonezko batzuk bikote ezkongabe garaian Hi esaten zioten elkarri, eta ezkon ostean berriz, Zu.
Laugarrenik, eta hau ere funtsezko aldagai gisara, elkartasun psikologikoa genuke. Solaskidearekin dagoen hurbiltasun edo konfiantza maila adierazten digu aldagai honek. Hitanoa berdinen artean hitz egiten den tratamendu simetrikoa da, elkartasunari loturik dagoena, honen atzean, ez da ahaztu behar konfiantza agertzen dela eta ―euskaldun askorentzat hika zerbait baldin bada, konfiantzazko harremanaren seinalea da‖ (Alberdi, 1993: 437).
Seigarrenik, hizketa gaiak ere baldintzatuko luke hitanoaren erabilera. Hizketa gaia serioa denean, norbanako batzuek zukako tratamendua erabiltzen dute hizketarako. Eta gaia, txantxetakoa edota umorezkoa denean berriz, hitanoa.
Zazpigarrenik, eta seigarren aldagaiarekin lotuta, testuinguruaren aldagaia aurkitzen da. Alde batetik, badirudi jai girorako hitanoa aproposagoa dela beste inorako baino. Hitanoa gutxitan erabiltzen duten pertsonek, adarra jotzeko, txantxetarako edota goizaldeko ordu txikitan eta festa giroan erabiltzen dute gehienbat tratamendu hau. Bestalde, saminezko testuinguru batean, hileta batean adibidez, bada jendea lagunari doluminak zuka ematen dizkiona; nahiz eta egunerokoan hika hitz egin. Non eta norekin aurkitzen garen, oso garrantzitsuak izango dira, tratamendua aukeratzerako orduan.
Zortzigarren aldagaia, belaunaldiarena litzateke. Aldagai honen baitan arau sendo eta egonkorrik ez bada ere, adin desberdinetako adiskideen artean gerta daitezkeen gorabeherak ulertzeko adina ezezik, belaunaldia ere kontutan hartu behar da. Euskaldun batzuk lauzpabost urteren gorabeheran hika aritzen dira; beste batzuek, ordea, belaunaldia edo hartzen dute irizpidetzat eta urteen aldea nabarmena bada, zukara jotzen dute adinekoari errespetua erakustearren.
Bederatzigarren aldagaia euskalkiarena da. Hiztunaren joaera maiz, solaskidearen hizkuntza ohituretara moldatzea izaten da. Euskaldun askorentzat tratamendu honek lurraldetasunarekin du zerikusia. Hau da, norbere auzo, herri edota eskualdetik aparte ez dute pertsona askok hitanoa erabiltzen. Horrela, batzuentzat, hitanoa betidanik, txikitatik ezagututako auzoko lagunen esparrura dago murriztua, hortik kanpora zuka erabiltzen dutelarik.
Hitanoaren erabileraren inguruan ez da egin Euskal Herri guztiko neurketarik aspaldian. Ikerlan urri batzuk baditugu modu kuantitatibo zein kualitatiboan gaia aztertu dutenak, baina herri zehatzetan edota eskualdeetan egindako lanak izan dira. Erabileraren gaia ardatz harturik, ikerlanik mardulena Alberdik egin zuen 1996.urtean.
Ikerlan honen arabera, XX. mendean zehar hiketaren erabilerak jaitsiera nabarmena izango zukeen. Bizkaieraren edota mendebaldeko euskalkiaren baitan adibidez, Bizkaiko kostaldean galera nabarmen bat egon zela azpimarratzen du ikertzaileak, Ondarroa edota Lekeitio bezalako herri euskaldunetan, galzorian egongo litzatekeelarik hitanoa (Alberdi, 1996: 315). Bizkaieran ez ezik, eta hasiera batean aipatu den bezala, euskalki guztietan eman da hiketaren erabileraren beherakada bat. Hala eta guztiz ere, eta euskalkiak erreferentziatzat harturik, esan liteke Zuberera eta behe-nafarrera direla tokatzaileenak (Ibid,.: 364). Hau horrela, euskalki desberdinetako hiztunek ez dute jarrera bera hikako bi mintzamoldeen aurrean. Zuberotarrak eta behe-nafartarrak tokatzaileenak baldin badira ere, ezin da gauza bera esan noketari buruz. Hala nola, gipuzkerazko hiztunak dira noketa gehien erabiltzen dutenak. Beste muturrean, lapurtarrak leudeke, noketa gutxien erabiltzen dutenak baitira (Alberdi, 1996: 358). Alberdiren (1996: 361) arabera, Euskal Herri guztian noka oso gutxi erabiltzen da familiaz kanpoko harremanetan. Hala ere, ondorengoa dio ikerlariak Bergarako22 nokazaletasunaren inguruan: ―Aulestin eta Bergaran, adibidez, «normaltasun osoz» (hots, toketa bezalaxe!) eta erruz erabiltzen da noketa, bai familia barman, bai familiaz landako adiskideen artean; hortaz,
22 Bergarako adibidea baliagarria izan liteke Antzuolarentzat ere. Bergara Antzuolatik 3 kilometrora aurkitzen da eta.
sexukide izan edo ez, adiskideak eta senideak maiz aritzen dira noka beren artean‖ (Alberdi, 1996: 357). Gaur egun hala ere, eta usteak soilik direla azpimarratuz, ez nuke esango horren egoera onean dagoenik noketa, ez Bergaran eta ezta gure ikerketa kokatzen den herrian ere; hau da, Antzuolan. Bestalde, aipagarria eta azpimarragarria da, 1996. urteko ikerketa honen arabera, senide nagusiagoekiko ez da inongo euskalkitan erabiltzen hitanorik, ezta euskalki hikatzaileenetan ere; gipuzkera edo zuberera kasu (Ibid,.: 365). Aipatutako ikerketa hau argitaratu eta bi urtera, Xabier Azkue hizkuntzalari zumaiarrak, Zumaiako hitanoaren inguruko ikerketa bat argitaratu zuen. Ikerketa hau, Zumaiako institutuko eta Maria eta Jose ikastetxeko hainbat ikasleekin eta hauen gurasoekin burutua izan zen. Hori dela eta aipatu beharra dago, ikerketan parte hartu zuten gaztetxo denak ez zirela Zumaiarrak. Batzuk, Oikia, Aizarnazabal eta Arroakoak ere baziren eta hauek gehixeago egiten zuten oro har hitanoz zumaiarrek baino23 (Azkue, 1998: 25).
23 Zentzu honetan Ozaitak (2014: 88) ondorengoa dio Tolosaldeako hitanoaren erabileraren inguruan: ―Tolosaldea landa eremuko herri txikiak eta kale giroa duten herri handixeagoek osatzen dute. Esan dezakegu herri txikietan hitanoaren transmisioa bi belaunaldien artean gauzatu dela eta bertan hizkera modu hau nahiko gertukoa sentitzen dutela. Tolosa, Ibarra eta Villabona bezalako herri handixeagoetan aldiz ez da transmisio hori burutu‖..
da gaztetxoen %62a eskolan hasi zela hitanoz hitz egiten. Hau da, etxeko transmisioa ez da izango derrigorrezkoa hitanoz aritu ahal izateko (Ibid,.: 33).
Bestetik, esku artean ditugun hitanoaren erabileraren inguruko azken ikerketa kuantitatiboak Usurbil eta Azpeitian 2017. urtean eginak dira. Ikerketa hauek, erabileraren inguruan inoizko daturik xeheenak eskaintzen dizkigute.
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago Usurbil herri guztiz euskalduna dela; euskararen erabilera %73koa baita. Horietatik, % 28,1ak hitanoa erabiltzen du herrian. Hitanoz izandako elkarrizketetatik %63,9a tokazko aldaeran izan ziren, %25 hitanoaren forma neutroan eta %11,1ek nokaz egin zuen (Soziolinguistika Klusterra, 2017b: 16). Hitanoaren erabileraren azterketan garrantzia berezia du sexuaren aldagaiak, aztertu ditugun ikerketa ezberdinei jarraiki, gizonezkoek gehiago erabiltzen dutela hitanoa baitirudi, emakumezkoek baino. Usurbilen egin den neurketaren emaitzek ondorio horixe erakutsi digute, hogeita lau puntuko aldea egon baita batzuen eta besteen artean: %38,6 hitanoz izan dira gizonezkoak hiztun direnean, eta %14,6 emakumezkoak direnean (Ibid,.: 17). Hitanoa erabili den elkarrizketei dagokienean, emakumezkoek noka eta hika neutroa modu parekoan erabiltzen dute nagusiki, eta toka proportzio txikiagoan darabilkite. Aitzitik, gizonezkoen artean toka da aldaera erabiliena nabarmenki, ondoren neutroa eta oso presentzia txikia du nokaren erabilerak, %2,2 (Idem,.). Harrigarria dirudien arren, Usurbilen gazteak dira hitano gehien erabiltzen duten pertsonak. Hala ere, aldaera kontuan izanez gero, adinekoak darabilte noka gehien (Soziolinguistika Klusterra, 2017b: 18). Azpeitiaren kasuan aldiz, %38,3 dira hitanoz mintzatzen diren azpeitiarrak. Aldaerei erreparatuz, Azpeitiko herrian %45,1ean toka entzungo genuke hitanoz ari diren elkarrizketen baitan; %37,4an hitano neutroa eta %17,5ean noka. Usurbilen eta Zumaian bezalaxe, gizonezkoak gehiago dira hitanoz hitz egiten dutenak emakumezkoak baino, 27 puntuko aldearekin gainera: Gizonek %50,5 eta emakumeek %23,4 (Soziolinguistika Klusterra, 2017a: 19).
Bestalde, sexu eta adinaren aldagaiak elkarlotuz, esan liteke hitanoaren erabilera handiena gizonezko gazteen baitan ematen dela - %90,0- eta hitanoren erabilera baxuena, berriz, emakumezko haurretan - %9,9- (Idem,.). Atalaren hasieran aipatu ditudan ikerlan kualitatiboei erreferentzia eginez, hauek ere ematen dizkigute zertzelada batzuk hitanoaren egoera zein den herri ezberdinetan aztertzeko. Iñigo Beitia antropologo eskoriatzarrak azpimarratzen duenez: ―Eskoriatzan hitanoaren erabilera orokorra, gazteen aburuz, gehien bat jende helduak egiten du eta hiztunak, beraien ustez, baserri girokoak izango dira normalean. Hala ere, heldu hauen artean generoari erreparatzen baldin bazaio onartzen da hitanoa gehiago entzuten dela gizonen artean, gizon-emakume edota emakumeen artean baino‖ (Beitia, 2017: 154). Honetaz gain, ikerketa horretan aipatzen denez, Eskoriatzan gazteek ez dute modu arrunt batean hitanoa erabiltzen; nahiz eta, zukatik hikarako saltoarekin ausartu diren batzuk egon badauden. Bestetik, eta Debagoiena eskualdeko hizkuntzalari baten hitzei jarraiki, badirudi Euskal Herrian gazteen artean hitanoa egin egiten dela, baina beste kontu bat da nola. Hau da, Juan Martin Elexpuru hizkuntzalariaren arabera Hiper-hiketa delako fenomeno bat ematen ari da. Adibidez: "Esan din Urbian elurra zegonala". Hau da, hiketa behar ez den lekuan, menpekoetan, erabiltzea; alokutiboa behar ez den lekuan erabiltzea (Elexpuru, 2018). Beraz, atal honetan aztertutako datu hauen arabera, ikusi dugu hitanoa bizirik dagoela Euskal Herrian oraindik ere, baina nahiko kinka larrian; batez ere, noketa. 5.4.1. HITANOAREN INGURUKO PERTZEPZIO ETA USTEAK
Hitanoaren erabileraren edota erabilera ezean, zeresan handia izan dute honen inguruan dauden pertzepzio eta usteek. Ritxi Lizartzaren (2015) arabera, hitanoa itsusia dela esan izan da aspaldidanik, eta deabru zein ijitoen hizkuntzatzat ere hartu izan da.
―Hikaren galeraren arrazoi nagusia euskara beraren galera izan da zalantza barik. Zukari ere hozta-hozta eutsi zaio desagerpen arriskuan egon den aro luzean. Baina ez da hori izan arrazoi bakarra. Hona hemen ahotsak.com-eko artxibotik jasotako esaldi batzuk: «Hika aritzen ginen elkarrekin eta 'hika ijitoak aritzen zirela!». «Hika itsusi dela esaten ziguten». «Gu hika eta ama atzetik demandan errespeturik ez geneukalako, hika egiten genuelako». Elizgizon eta guraso moralistenak beti saiatu dira hika baztertzen, berbaera horrek konfiantza larregia adierazten zuen nonbait, eta konfiantzak pekaturako bidea errazten‖. Era berean, eta goian aipatu den Eskoriatzako hitanoaren inguruko ikerketaren arabera, Eskoriatzako gazteek hitanoa baserri giroarekin, gauza zahar batekin edota ohiturekin lotzen dute. Bestalde, ikerketa berdinean burututako elkarrizketetan, behin eta berriz ageri da zakartasunaren ideia. Hau da, Eskoriatzako gazteek zakartasunarekin lotzen dute hitanoa (Beitia, 2017: 152).
Bestetik, Josu Ozaitak (2014: 88) Tolosaldeako gazteek hitanoaren inguruan dituzten pertzepzioei buruz egindako ikerketan azaldu zuenez, Tolosaldeako herri txikietako gazteen arabera, Tolosara jaistean eta hitanoz mintzatzean "kaxero" irudia sortzen da beraiengan. Honen aurrean, askok eta askok hitanoz hitz egiteari uzten diotelarik.
Honen harira, hitanoa gizonkeriarekin edota maskulinitatearekin ere lotu izan da. Honela dio Alberdik haurrekin hitanoa mintzatzearen inguruan: ―Hiketa geroztik omen dator, haurra hazitakoan, gizonkeriak edo okerkeriak egiten hasterakoan‖. (1994: 985). Haurrez ari da, eta ez mutikoez, baina hitanoz mintzatzen hasteko unea gizonkeriarekin lotzen du; neskatilak hitanoaren jasotzaile gisa ez dituelarik ikusten.
Hitanoaren inguruko pertzepzio eta uste negatiboen – itsusia, zakarra, deabruen hizkuntza…- sorreran, baliteke erlijioak ere bere aletxoa jarri izana. Begoña Echeverria (2004) ikerlariak XVI eta XVII. mendean euskarara itzulitako Testamentu Zahar eta Berrian baliatutako hizkuntza erabilerak aztertu zituen. Ikerlan horren arabera, protestanteek euskaratutako testuan noka forma ohituraz erabiltzen zen emakumezkoengana zuzentzean, hau da, nahiko arrunta zen nokaren erabilera. Katolikoek euskaratutako testuetan aldiz, hitanoa zigortzeko edota mespretxua adierazteko erabiltzen da. Honela, eta katolikoek euskaratutako testuetan, konnotazio negatiboa ematen zaio hikari orokorrean; baina nokari modu ageriagoan. Izan ere toka
eguneroko gizonezkoen elkarrizketetan agertzen da, baina nokak ez du presentzia arrunt hori. Bestalde, eta gaur egungo gazteen erabilera kontuan hartuta, zaharragoei Hi ez egitearen urrezko arauak badirudi aldaketa batzuk jasango dituela datozen urte hauetan. Eskoriatzako gazteek adibidez, adinaren inguruko arau hau ezagutu eta errespetatzen dute. Baina, prest agertzen dira hiketa mantentze aldera, etorkizunean beraien semealabek eurei hitanoz hitz egiteko (Beitia, 2017: 151). Tolosaldeako gazteek aldiz, ez dituzte erabilera arau horiek bere egiten – batez ere, herri handienetakoek-, beraien esanetan gaur egungo gizartean ez baitiote lekurik ikusten boterezko harremanetan oinarritutako hizkuntza ohiturei (Ozaita, 2014:93). Bide honetatik, Xabier Euzkitze telebista aurkezleak honela defendatzen du arau honen apurketa Uztarria aldizkariari emandako elkarrizketa batean; berak ere, bere semea berarekin hitanoz mintzatzera animatzen baitu: ―Hitanoa naturaltasunez eta egokitasunez erabiltzen den lekuan badakit mutil kozkorrak aitari zuka egitea dela normalena, baina uste dut gure mutilak hika ondo egiten ikasi behar duela, eta horregatik egin izan diot betitik hika. Gainera, orain ondo egiten ikasteko ez du beste eredurik, lagunek ere ‗zu' esaten diotelako‖ (Esnaola, 2006). Baina hitanoaren urrezko arauaren apurketa honek, hautsak harrotzen ditu; ekintza hau ez baita euskaldun eta hikatzaile ororen gustukoa. Joxerra Gartzia kazetari eta idazlearen arabera adibidez, hitanoak adinaren arau hau apurtuz gero, bere zentzua galduko luke. Honela dio Berria egunkariko iritzi artikulu batean: ―Guraso eta irakasle hiper-demokratak daude, seme-alabei eta ikasleei eurekin hika hitz egiten uztearen aldekoak. Ideologiak ideologia, astakeria latza da hori, gazte jendeari nagusiekin hika aritzeko baimena emanez gero hitanoak ez bailuke balio izango solaskideen arteko kidetasuna markatzeko‖ (Gartzia, 2016). Baina historiari erreparatuz, esan genezake adinaren aldagaia ez dela beti garrantzizkoa izan hitanoaren erabilerarako. Horren adibide da 1571. urtean itzulitako protestantismoaren "Testamentu Berria". Bertan, ama-semeen arteko hizketaldiak adibidez, hitanoz ematen dira – bi noranzkoetan-. Ondorengo testu katolikoetan ostera, jada botere hierarkiak argi agertzen dira (Echeverria, 2004).
Hitanoaren beste ezaugarri bat sexu bereizketarena da. Hau da, emakumeei noka hitz egitearena eta gizonezkoei toka. Arau honen inguruan ere, Tolosaldeako gazteek iritzi ezberdinak dituzte. Batzuen arabera, hitanoan generoa bereizteak ez du ezer txarrik izango, honek ez baitio kalterik egingo gizon-emakumeen berdintasunari. Beste batzuen ustez ordea, garai batean zentzua izan zezakeen diferentziatzat jotzen dute, baina gaur egungo gizartean arau hau oztopo dela; ez dute oso positibotzat jotzen (Ozaita, 2014: 96). Baina urteetan zehar hitanoaren inguruan izan diren uste hauen gainetik, Euskal Herriko gazte batzuek hitanoan desberdintzeko modu bat ikusten dute. Hau da, ez dute aberastasun kultural soiltzat ikusten, erregistro informal eta kolokial gisara ere ikusten baitute. Hitanoa funtzionala da beraz, Euskal Herriko hainbat gazterentzat – edo agian hainbat mutilentzat esan liteke- (Beitia, 2017: 150; Ozaita, 2014: 99). Euskal Herri mailan beraz, hitanoaren inguruan hainbat uste eta pertzepzio sortu dira azken mendeetan. Litekeena da, pertzepzio eta uste hauek, hitanoaren erabilera urrian zuzeneko eragina izatea.
Atal honetan, Antzuolan egindako landa lanaren analisi bat egingo dut. Hau da, orain arteko marko teorikoa eta egindako elkarrizketa eta behaketak uztartuz, Antzuolako hiketaren erabileran genero rolek duten eragina ikertzen saiatuko naiz. Horretarako, lehen puntuan, eta analisia bera testuinguratzeko Antzuolako herriaren inguruko datu batzuk emango ditut. Bigarren puntuan berriz, Antzuolako hizkuntza errealitatearen nondik norakoak ezagutzea izango da xedea. Hirugarren puntuan aldiz, elkarrizketatuek noketaren inguruan dituzten diskurtsoak analizatu ahal izango dira. Jarraian, hizkuntza sozializazioak hitanoaren erabileran eta zehazki, emakume eta gizonei zer modu ezberdindutan eragiten dien ikertuko dugu. Eta azkenik, Antzuolako gazteek, hitanoaren erabileraren eta orokorrean tratamenduaren aurrean duten jarrera berri bat ezagutuko dugu; hitanoaren inguruko paradigma berri bat, alegia. 6. IKERKETAREN KOKALEKUA: ANTZUOLA
Antzuola Gipuzkoako lurralde historikoan kokatuta dago, zehazki Debagoiena eskualdean; Gipuzkoa hego-mendebaldean alegia. Bergara eta Zumarraga herrien artean aurkitzen da, Deskarga mendatearen magalean: Iturria: Antzuola.com Esan liteke Antzuola ez dela herri handia, 2.223 biztanle baititu. Hala ere aipagarria da, 2003. urtetik 2013. urtera biztanleriak %14,55eko igoera jasan zuela (Antzuolako Udala, 2018).
24 Gaur egun Antzuola herri guztiz industrializatua da. Hiru lantegi dira garrantzitsuenak herrian, 250 langile baino gehiago dituztenak alegia: Goizper, Matz-erreka eta Elay.
Ondorengo puntuan Antzuolako euskararen erabilera sakonki aztertuko dugun arren, esan liteke herriko auzuneek argi islatzen dutela gaur egun oraindik ere biztanleriaren hizkuntza egoera. Herriaren erdialdean kokatuta dauden auzuneak lirateke euskaldunenak, eta bertan euskararen presentzia nabaria da. Herriko hegoaldean eta iparraldean kokatuta dauden auzoetan aldiz, hau da, Beheko auzoan eta Errekalden, euskarak askoz ere presentzia murritzagoa du. Ondorengoa adierazten du Jone Larrañagak Antzuolako hizkera izenburua duen liburuan: ―Auzoak auzo, Antzuolan gertatzen den ezaugarrietako bat herrian ditugun bi hizkuntza komunitateak dira. Badirudi herrian bi komunitate daudela, bat euskaldunena eta bestea erdaldunena, eta bien artean, salbuespenak salbuespen, bereizten dituen hesi bat dagoela‖ (1998: 4). Hau horrela, ikerketaren testuinguru edota kokalekua behin ezagututa, ondorengo atalean Antzuolako hizkuntza errealitateari so egingo zaio, herrian euskararen egoera zein den ezagutzeko asmoz. 7. ANTZUOLAKO HIZKUNTZA ERREALITATEA
Lehenik eta behin, aipatu beharra dago, Antzuola nahiz eta Gipuzkoako lurralde historikoan dagoen, herriko hizkera mendebaldeko edo bizkaieraren euskalkiaren baitan kokatzen dela (Larrañaga, 1998: 5). Bestetik, eta azken hizkuntza-erabileraren kale-neurketen arabera, 2016. urtean Antzuolako kaleetan entzundako 10 elkarrizketetatik ia zazpi, %65,5 zehatzago esateko, euskaraz dira (Soziolinguistika Klusterra, 2016: 9). Aurreko orrietan aipatu den bezala25, Antzuolako euskararen erabilerak 4 puntuko jaitsiera izan du azken urtetan, 2011. urteko neurketen datuak eta 2016koak alderatuz gero. 2011. urteko kale neurketen arabera, Antzuolan %69,5ak euskara erabiltzen baitzuen kalean. Hala eta guztiz ere, esan genezake Antzuola herri euskalduna dela, eta azken hamarkadetan euskaldun kopuruak gora egin duela. 1981. urtean biztanleriaren %64,08ak zuen euskararen ezagutza osoa. Hamarkada bat beranduago, hau da, 1991.
25 Ikusi "Gaur egungo euskararen erabileraren egoera" atala, 26. orrialdea.
urtean, euskaldunak %71,17a ziren (Larrañaga, 1998: 3). Joera honek bere horretan jarraitu duela esan daiteke, EUSTATek 2011. urtean egindako Biztanleriaren eta Etxebizitzen Estatistikaren arabera, biztanleriaren %73,1 euskalduna baitzen. Beste zati batek, %12,4, euskalduna izan gabe, bazuen euskararen nolabaiteko ezagutza bat, ulermen mailan behintzat, eta gainerako %14,5a erdalduna zen, euskara ulertu ez eta hitz egiten ere batere ez zekitena (Soziolinguistika Klusterra, 2016: 9). Berriz ere erabilerari dagozkion 2016ko datuei erreparatuz, azpimarratu liteke gizonezkoen eta emakumezkoen hizkuntza portaeren artean ez dagoela alde handirik. Hala ere, gizonezkoen erabilera - %66,6- zertxobait altuagoa da emakumezkoena baino -%64.9-. Beraz, 1,7 punturen aldea dago gizon eta emakumeen erabileraren artean. Hala nola, aipagarria da sexuen hizkuntza portaerei dagokienez, Antzuolako herrian joera hau ez dela errepikakorra. Hau da, 2005. urtean emakumeen erabilera gizonezkoena baino 7,7 puntu altuagoa baitzen (Ibid.: 18). Beste herri batzuetako datuei erreparatuz, normalean eta adin tarteari26 dagokionez haurrak izaten dira euskara gehien erabiltzen duten pertsonak. Antzuolaren kasuan ordea, azkeneko kale neurketan gazteen artean behatu zen erabilerarik altuena; gazteen %79,1ak euskara erabiltzen duelarik. Gazteen portzentai honetatik gertu, haurrena genuke, %77,8rekin. Helduen artean aldiz, %60,5ak erabiltzen du euskara. Eta azkenik, euskara gutxien darabiltenak 65 urtetik gorakoak lirateke, %44,4 alegia (Soziolinguistika Klusterra, 2016: 20). Haurren eta gazteen erabilera altua den arren, azken hamabost urteei erreparatzen baldin bazaie – 2001/2016- , bi adin-talde hauetan beherakada izan du euskararen erabilerak. Nabarmenena gazteen erabileran izan da: 2001etik 2016ra bitarte, 12,1 puntukoa izan da jaitsiera, %91,2ko erabileratik %79,1era pasaz. Haurren erabilera ere jaitsi egin da %80,1etik %77,8ra. Adinekoenak ere puntu bat egin du behera, baina orohar mantendu egin dela esan genezake-%45,4tik %44,4ra-. Helduen erabilera izan da igoera jasan duena: lau puntu egin du gora - %56tik %60,5era- (Ibid.: 24). Beste herri batzuetako azterketetan ez bezala, Antzuolako euskararen kale neurketen gaineko ikerketan, generoaren aldagaia eta adinarena ez dira alderatzen. Horren
26 Lau adin-talde bereizten dira kale erabilera neurtzeko: haurrak (2 eta 14 urte bitartekoak), gazteak (15 eta 24 urte bitartekoak), helduak (25 eta 64 urte bitartekoak), eta adinekoak (65 urtetik gorakoak).
ondorioz, erabilerari dagozkion datu urriagoak dauzkagu esku tartean; batez ere, adinak eta generoak nola eragiten duten euskararen erabileran ezin baitugu aztertu. 7.1. HITANOAREN ERABILERA ANTZUOLAN
Goiko orrietan ikusi eta aztertu dugun bezala, Euskal Herriko hitanoaren erabileraren inguruko datu zehatzak oso urriak dira. Hau horrela, Antzuolako hitanoaren ezagutza eta erabileraren inguruko datu kuantitatibo zehatzik ere ez daukagu gaur egun esku artean. Dena den, ikerlanean parte hartu duten elkarrizketatuen pertzepzioak, eta lana aurrera eramateko egin diren behaketen ondorioz, erabileraren erradiografia kualitatibo bat egitea izango da atal honen helburua. Elexpuru ikertzailearen arabera esaterako, Antzuola litzateke Deba Goieneko eskualdean hitanoa nahiko osasuntsu mantentzen duen herrietako bat; Oñatirekin batera: ―Ibarreko herri batzuetan dago bastante bizirik, eta herri horrek izango liake esate baterako Antzuola eta Oñati. Eta punto, punto. Bergaran auzuetan bai, kalian badago gogo bat eta asmo bat eta… Baina ezagutu gutxi, nik uste jonat 27‖. Ikerlanean parte hartu duten elkarrizketatu gehienak bat letorzke Antzuolako herria hikatzaile gisara izendatzerakoan. Beti ere, konparaketa batzuen baitan. Hau da, elkarrizketatutako bi gaztek argi utzi dute, Antzuola hikatzailea dela Ibarreko beste herri gehienekin konparatuz gero. Baina biek ala biek, Azpeitia edota Azkoitiarekin ere egin zuten konparaketa; herri hauek askoz ere hikatzaileagoak direla berretsiz. Hala ere, eta Ibarreko herriekin konparaketa bat egite aldera, gogora ekar genezake Iñigo Beitia (2017: 154) antropologo Eskoriatzarraren lana. Ikerlan honen arabera, Eskoriatzako gazteek ez dute hitanorik erabiltzen, eta hauek hitanoa pertsona heldu eta baserritarrekin lotzen dute. Bestalde, eta mutil tokatzaileen arabera, hitanoak erabilgarritasuna galduko luke Arrasaten edota Bergaran. Hau da, alboko herri handietan gazteek ez dute hitanorik ez erabiltzen, ezta ezagutzen ere; horrela, Antzuolako mutil gazteek bergarar zein arrasatearrekin ez dute erabiltzen hitanoa. Bergarako eskolan hitanoaren erabilerari buruz galdetuta honakoa erantzun zuen Mikel 20 urteko gazteak:
27 2018ko ekainaren 15ean Bergaran egin genuen elkarrizketa Juan Martin Elexpuru eta biok. Honako aipu honetako hitzak, elkarrizketa honetatik jasoak dira.
Uste edo pertzepzio hau nahiko zabalduta dagoela sumatu da elkarrizketetan. Badirudi, 55-60 urtetik gorako pertsonek -euskaraz mintzatzen direnek bederen- hitanoz hitz egiten dutela. Baina behaketetan aztertu ahal izan denaren arabera, hau da, komertzio eta tabernetan egindako behaketen ondorioz, esan liteke hau eztela pertzepzio erreal bat. Toketak askoz ere presentzia nabarmenagoa dauka, noketak baino, Antzuolan; edota zehazki esanda Antzuolako eremu publikoan. Egia da, adin tarte horretako jendea entzun litekeela erraztasunez noka zein toka hizketan, gizon zein emakume. Baina oro har, eremu publikoan entzun ahal izan den hitanoa gizonezkoek egiten dute gehien bat, eta toka forma hartzen du.
Gainera badirudi, emakumezkoek hitanoz hitz egiteko duten ohiturari dagokionean, nolabaiteko belaunaldien arteko salto bat eman dela. Gaur egun 90 urte inguru dituzten bi emakumeren arabera, beraien gazte denboran eurak beti hitanoz aritzen zirela nabarmentzen dute – nahiz eta ondoren aztertuko dugun gisara, gaur egun gutxiago erabiltzen dutela aitortu-: "Hika lagun artian da bai! (…) Gu beti hika zertu ginan da. Karo, etxian anai-arrebak eta beti hika itten ginuan… ta beti hika‖ (Maria Luisa, 90. Toka-noka). "Ta gaztetan zela berba itten zinuen lagunak eta anai-arrebak eta? Hi zer? Ta hik baakizer eta… Bueno euskeria halaxe da. Euskeria hikakin da…‖ (Pruentxi, 94. Tokanoka).
Beraz, eta Alberdiren (Alberdi, 1996: 357) baieztapena berriz ere ekarriz, hau da, Bergaran noka normaltasun osoz erabiltzen dela, esan daiteke baieztapen honek ez duela gaur egungo Antzuolako errealitatea islatzen. Hala nola, nolabaiteko Antzuolako hitano erabiltzaileen profil bat marrazte aldera, bi bereizgarri aipa genitzake. Batetik, toka-noka, hitanoaren bi aldaerak indartsuen dauden adin tartea, 55-60 urtetik gorakoa dela. Eta bestetik, jada aipatu den bezela, gizonezkoak gehiago izango lirateke erabiltzen dutenak –eta gehien bat tokaemakumezkoak baino. Bestalde, eta elkarrizketatutako gazteenen arabera, badago horrelako uste edo pertzepzio bat Antzuolako hika erabiltzailea gizon, baserritar edo euskaldun jatorria duena dela baieztatzeko. Beti ere hika hizlari gazteen inguruan ari direla interpretatu daiteke. ―Nik esango nuke gaztien artian etxe euskaldunetakuak erabiltzen dabela hika. Ta zaharrauen erabileria anitzaua da‖ (Erik, 33. Toka).
Gazte hauen esaldien muinean, badago ondoren zehatzago aztertuko dugun nolabaiteko benetakotasun bat bilatzearen nahi bat edo. Hau da, hitanoa autentikotasun eta herri nortasun batekin lotzearen ideia. Baina beste elkarrizketatu batzuen arabera, eta behaketen bidez sumatu ahal izan denez, Antzuolan hika –toka- hitz egiten duten gazteen jatorria ezta soilik euskalduna edo baserri girokoa: "Zeintzuk erabiltzen dabe hika orokorrian antzuolan? Maskulinuak, genero maskulinuak erabiltzen dau, familixa euskaldunetik datorren jentia gehixen bat… Nahiz eta egixa dan adibidez, Mox29 baten aileatzen dala edade bat esango nuke 22 urte… inbentau itten dot eh!
Hasten dittun danak, gizonezko danak hika. Erdeldun, euskaldun… Hobeto, okerrao eh… (Ane, 25. Noka trantsizioa). Aneren arabera beraz, eta behaketetan aztertu ahal izan denaren harira, esan liteke adin bat dagoela non hitanoa mutilen adierazpide bihurtzen den. Hau da, lagun kuadriletan jatorri ezberdinetako pertsonak ibiltzen dira, eta normalean kuadrila hauen komunikazio hizkuntza euskara izaten da; eta adin batetik aurrera hitanoa. Beraz, hitano erabiltzaile gaztea gizona izango da, baina ez nahita ez, euskaldun jatorrikoa edota baserri girokoa. Amaitzeko, eta datu zehatzik eduki gabe, baina hipotesi gisara formulatuz, esan liteke garai batean klaseak ere zerikusi handia zuela hitanoaren erabileran. Maria Jesusen arabera (68, Hitanorik ez), beraien etxean inork ez zuen hitz egiten hitanoz, ez gurasoek, ezta bere anaiek ere. Kontuan izan behar da, Maria Jesusen familiak, goian aipatutako larrua ontzeko lantegi bat zuela; eta honek, zerikusia izan zezakeen, bere etxean hitanorik ez hitzegiteko garaian: ―Guk etxian be eztu behin be erabili hika (…) Nik gure etxian eztot somau… Nik uste ezetz, ze bestela pixkat ikasiko ginuan… Anaiape eztakixe…‖ 7.2. HIZKUNTZA MUDANTZA
Jada ikertu edo ezagutu dugu gutxi gora behera Antzuolako hikatzailearen perfila nolakoa den. Baina noiz – zein momentu eta adinekin- hasten da jendea berau erabiltzen? Ikertzaile ezberdinen arabera, haurtzarotik gaztarorako saltoan – eta baita bizitzan ematen diren beste aldaketa batzuen eraginez ere-, hizkuntz-praktiketan aldaketa nabarmenak ematen dira: hizkera aldaketa, hizkuntz berri bat geureganatzea, erregistro aldaketak… Hizkuntz-praktiken aldaketa honi, Joan Pujolar hizkuntzalari katalanak "hizkuntza-mudantza30" edo katalanerazko "mudes lingüistiques" izena eman zion (Pujolar, Gonzalez, Font, & Martinez, 2014: 40). Honela definitzen du Pujolarrek hizkuntza-mudantza:
30 Nahiz eta atal honetan "hizkuntza mudantza" kontzeptu teorikoa erabili, tratamendu edota hizkera aldaketaz hitz egingo dugu zehazki. Hau da, zukatik hitanorako saltoaz; ez hizkuntza espezifiko batetik besterakoaz.
―Emprem el concepte de ―muda lingüística‖ per referir-nos tant als canvis com a les permanències lingüístiques que es troben en qualsevol contemplació dinàmica dels usos lingüístics, és a dir, en la comparació entre els usos lingüístics en dos àmbits o camps relacionals o en dos moments diferents‖ (Ibid.: 45). Hizkuntza-mudantzaren kontzeptuak barnebiltzen duen beste ezaugarri interesgarri bat, hizkuntz edo erregistro aldaketa, bizitzako beste aldaketa batzuekin batera ematen dela plazaratzea da. Hau da, hizkuntza-mudantza honek, hiztunen bizitzan gertatzen diren aldaketen berri ematen digu (Pujolar, Gonzalez, & Martinez, 2010: 67) Kataluiniako ikerlari talde batek – Pujolar tartean-, bertako gazteekin egindako ikerketa baten harira, bost hizkuntz aldaketa une bereizi zituzten: eskola, institutua, unibertsitatea, lan mundua eta maila pribatua - bikote, lagun taldean edota familian izan diren aldaketei egiten die erreferentzia. Bizitza pertsonalean, emandako aldaketei alegia- (Pujolar et al., 2014). Esku artean daukagun ikerlanean, eta Antzuolako hitano hiztunen kasuan, une ezberdinetan eta modu ezberdinetara ematen dira hizkuntzmudantza hauek; nahiz eta gehienen kasuan haurtzarotik gaztarorako une horrek berebiziko garrantzia izan. Esaterako, badira pertsona batzuk hitanorako mudantzarik egin ez dutela aitortzen dutenak. Hau da, ume umetatik, hitanoz hitz egin izan dutela azpimarratzen dutenak, eta baita berau jaso ere: "Noiz hasi zinan hika hizketan? Ume, umetatik. Hizketan hasteko zeetik... Hori batzutan eh, koxkortutakuan ero hasten da batzutan ez? Bai baina besteik ez ginuan itten han, eta besteik ez ginuan entzuten… Oin bai, hika in bidala ta eztakit zer ta baakizer… Baina orduan hori zeon bakarrik, etxeonan beste ezer. Entzuten ginunan ta yasta!‖ (Maria Luisa, 90. Toka-Noka). Adin batetik gorako pertsonek ez ezik, soilik toka hitz egiten duen gazte batek ere ondorengoa aitortu zuen segurtasun handiz: "Eta hika noiz hasi zinaten itten? Ni jaio nitzanian! Bai? Bai ni bai, bai…‖ (Erik, 36. Toka). Beraz, zentzu honetan Alberdiren (Alberdi, 1996: 288) hitzak ekar genitzake gogora:
―Haurrekiko jokabidean ez dago batasunik tratamenduaren erabileraz. Askok txikitatik egingo lioke hika bere semeari31; beste askok kozkortu artean ez lukete hitanorik erabiliko beren semearekin. Asmoak asmo, errealitatean V32 da gurasoen artean usario zabalduena hiruzpalau urteko seme txikiarekin aritzeko. Hiketa geroztik omen dator, haurra hazitakoan‖. Nahiz eta, ikusi dugun bezala elkarrizketatutako pertsona batzuek hitanorako mudantzarik ez dutela bizi izan aitortu; Alberdiren esanekin bat datozen bizi esperientziak ere aurkitu ditugu. Honako hau dio Liernik (59, Toka- Noka) hitanoz hitz egiten hasi zen garaiari buruz: ―Ni hasi nitzunan 14-15 urtekin, Iñakikikin33 ta ibiltzen hasi ginanian. Baina aurretik etxian be etxoztanen itten, orduantxe… koskortu nitzalako ero…‖ (Lierni, 59. Toka-Noka). Beraz, eta Pujolarrek bereizitako hizkuntz-praktiken aldaketen sailkapenari erreparatuz, konturatu gintezke orohar institutu garaian ematen dela hitanorako mudantza hori, baita maila pribatuko aldaketa bati loturik ere. Hau da, lagunen aldaketa; batzuekin ibiltzetik, beste batzuekin ibiltzera igaro baitzen Lierni 14-15 urterekin. Hau horrela, orokorrean hitanorako mudantza eman dadin, adinak badu garrantziarik Antzuolako mutil gazteen artean batez ere. Hau da, esan liteke Lierniren kasua dela orokorrena. Mutil kuadrilak askoz ere zabalagoak eta handiagoak izaten dira neskenak baino, eta normalean hiru jaioturte ezberdinetako mutilak elkarrekin ibiltzen dira. Behaketen arabera, eta baita elkarrizketatutako pertsonek esandakoaren arabera ere, adin ezberdinetakoen elkartze horretan egon ohi da mudantza moduko bat. Normalean aisialdi ohiturak ere aldatu egiten dira, eta mutil kuadrilak – neskak ez-, jada behin baino gehiagotan aipatu den Mox tabernan biltzen hasten dira. Esan liteke, "gizontze bat" ematen dela une honetan. Tabernan beste kuadrila eta adin batzuetako pertsonekin ere nahasten baitira, eta toka da bertako hizkuntz-tratamentu ohikoena. Elkarrizketatu batek adibidez, Antzuolan hitanoa zerekin lotzen den galdetuta, honako erantzuna bota zuen, egin "beharrarekin" lotuta:
31 Harrigarria da nola Alberdik, nahita edota nahi gabe, baina haurrei buruz hitz egiterakoan, mutil kozkorrak soilik dituen buruan. 32 T eta V-k tratamendu hizkuntza tratamendu ezberdinak adierazten dituzte. Latinezko TU eta VOS erregistroetan oinarrituta. T laburdurak, lagunarteko tratamenduari egingo dio erreferentzia. Eta V-k, errespetuzko edota begirunezkoari. 33 Analisian zehar aipatzen diren izen guztiak, elkarrizketatuenak barne, asmatutakoak dira.
baino aldaketa nabarmenagoa bizi izaten da normalean; askoz ere leku anitzagoetako pertsonak ezagutzen baitira, eta honek, norberaren hizkuntz praktiketan eragina izan lezake (Pujolar et al. 2014: 50). Honen harira, azpimarragarria da, bi elkarrizketatuk unibertsitatea ikusten dutela beraien nokazaletasuna hasi zen gune gisara. Hau da, Jonen (37, Toka-Noka) arabera, unibertsitatean erabaki zuen nokaz ere hitz egiten hastea. Eta Mikelen (22, Toka) arabera, Unibertsitate inguruko neskak dira berari hitanoz hitz egiten dioten neska bakarrak. Hau horrela, hauekin ere nokaz egiten saiatzen da, baina ez du beti lortzen; ez baita nokaz erraz edota naturaltasunez aritzeko gai. Eta azkenik, maila pribatuan aldaketaren bat izan eta hitanora gerturatu diren pertsonak leudeke, hau da, hizkuntz-mudantza gertakari pertsonalen baten eraginez egin dutenak. Hauek nokarako trantsizioa gauzatu duten bi neska gazteak dira. Biak ala biak euskararen aldeko militantziatik hurbildu ziren nokara, nahiz eta ondoren, feminismotik ere errebindikatu izan duten hitanoa – aurrerago aztertuko dugun bezala-; eta zehazki, noka: "Lotzen don transisino hau hire bizitzan eukittako beste aldaketan batekin ero ez? Ezzz… Etxaten ezer akordatzen ez? Ahhh oin igual gu asko eoten gala. Igual oin arte zuek etzate eon…‖ (Maialen, 30. Nokara trantsizioa).
Maialenek beraz, bere trantsizioa edo mudantza, bere ahizpa eta lehengusinarekin gehiago egotearekin lotzen du. Hau da, biek aipatzen dute aurretik ere hitanoz hitz egiten hasteko saiakera batzuk egon zirela, baina hiruak Antzuolan bizi arte – Ane eta beste lehengusinak kanpoan ikasi baitute- ez dutela benetako saltoa eman.
Hau horrela eta atal honekin amaitzeko, interesgarria da aipatzea hizkuntza alternantziaren ideia. Hau da, Jaime Altunak (2016: 106) Lezo eta Pasaiako nerabeen hinkuntz praktiken inguruan egindako lanean plazaratzen duen bezala, euskara eta gaztelania nerabe hauen egunerokotasunean txertatuta daude, biak ala biak ageri dira; euskara eta gaztelania continiuum batean daude beraien hizkuntz-praktiketan.
Antzuolan hitanoa eta zukarekin ere berdina gertatzen da. Hau da, hitanoz mintzatzen diren pertsonak ez dira beti hitanoz mintzatzen, ezta beti zuka ere. Bi hizkuntz-tratamenduak elkarrekintzan dabiltza, mugimendu konstante batean. Lan honetan ageri diren elkarrizketetako aipuetan ikus liteke hori argi eta garbi. Pertsona batzuekin elkarrizketa zukaz egin zen, beste batzuekin hikaz eta hirugarren batzuekin alternantzia batekin jokatuz. Bestalde, behaketetan ere ikusi ahal izan da, nola zuka eta hitanoa hizketaldietan nahasten diren; batzuetan hitanoak pixu gehiago hartuz, eta besteetan berriz, zukak. 7.3. HIZKUNTZ-PRAKTIKAK: ZEIN EGOERETAN EDO ZER PRAKTIKEKIN LOTUTA ERABILTZEN DA HITANOA?
Antzuolako hizkuntz errealitatea aztertzen ari garen puntu honetan, jada Antzuolako hikatzailearen erradiografia antzeko bat egin dugu. Herritarrak hitanorako saltoa noiz, eta zein modutan egiten duten ere ezagutu dugu. Baina zein egoeretan egiten dute Antzuolako hikatzaileek hitanoz? Galdera hau erantzuteko asmoz beraz, izenburu gisara esleitutako galdera bera, egin izan dut elkarrizketa ezberdinetan ere; eta aitor nezake elkarrizketatuei asko kosta zaiela hitanoa eta zuka erabiltzen dituzten une, egoera edota praktika ezberdinak izendatzea. Baita, praktika horietan bata edo bestea aukeratzerakoan – hika edo zuka- zeren arabera hautatzen duten azaltzea ere. Nekezena adin batetik gorako pertsonekin izan da galdera honi erantzunen bat ematea. Horren adibide da Pruentxiri (94. Toka-Noka) eginiko elkarrizketa. Elkarrizketa hau Aretxabaletan egin zen, bera bertan bizi baita egoitza batean. Elkarrizketan ni eta bere iloba bat geunden; Pruentxiz gain. Hizketaldian geundela, nik honako galdera hau egin nion Pruentxiri, ea noiz erabiltzen zuen berak hitanoa, zein egoerei edo praktikari lotuta. Berak esan zidan berak beti erabiltzen zuela, gehienetan. Baina berehala iloba sartu zen, berari ez ziola hi egiten esanaz. Honela erantzun zion izebak:
―Ah ez? Zu itten doztat eh?‖ Esaldi honek garbi adierazten du, pertsona batzuek zer nolako barneratuta daukaten hitanoa. Modu "natural" batean ateratzen zaie. Elkarrizketatu askok, "kontzientziarik ezaz" hitz egin izan dute galdera honi erantzuterakoan: ―Eske ni askotan ez naiz kontziente zela berriketan nabilen… Ezin dotzut esan…‖ (Erik, 33. Toka). Hau horrela, beste elkarrizketatu batzuen erantzuna galdera honen aurrean, beti egiten dutela esatea izan da. Baina ondoren, praktikaz praktika eta egoeraz egoera galderak egiten joanda, azter genezake pertsona gehienek zuka eta hika egoera ezberdinetarako erabiltzen dituztela. Horren bestez, hitanoa gehien bat erabiltzen den gune edo espazio gisara, hiru eszenatoki ageri zaizkigu: Aisia, Lana eta Eskola. Aisialdiari loturik, gehienbat tabernako giroa ageri zaigu elkarrizketetan. Hau da, Antzuolako hitano hiztunek tabernan hitanoz asko hitz egiten dutela azpimarratzen dute. Behaketa edota ibilbide ezberdinak ere egin dira tabernaz taberna, eta hitanoa entzun izan da; sarritan gainera. Gizonek beraien artean, gehienetan hitanoari heltzen diote hitz egiterako unean. Emakumeren bat hurbiltzean, sarri zukara pasa arren. Hala eta guztiz ere, noka entzun ahal izan da Antzuolako tabernetan. Emakume nagusien – 60 urtetik gora- ahotan entzun izan da gehienbat, baina baita gizonezkoei ere. Tabernetan, edota kale erabilerari loturik, Antzuolan maiz entzun izan dira tokaz elkarrizketak mutil edo gizonen artean. Baina sarritan, elkarrizketa hauek motzak edota azkarrak izan ohi dira. Honela dio Mikelek (22. Toka) berak hitanoa Antzuolan non entzuten duen galdeginda: ―Eta gero, indako esaldixak eta Moxea ta juten naizenian… Gehixao daola holako… O sea, erantzun azkarrak mouan… Bo hi, ze eztaize.. Ta hor emuten dala‖. Maripik (54. Hitanorik ez) ere euskararen azkartasunarekin lotzen du hitanoa, bizitasunarekin: ―Baina gehixen bat mutilen artian entzun izen dot, eta hola euskera bizixa pentsatzen jat!‖
Beraz, hitanoa nolabaiteko azkartasun, bizitasun edota mugimendu batekin lotzen da Antzuolan. Tabernetan egindako behaketa edota ibilbide ezberdinetan, konturatu naiz gizon eta emakumeen, edota zehazkiago esanda neska gazte eta mutil gazteen gorputz dinamika edo mugimenduak ez direla berdinak. Mutil/Gizonak askoz ere gehiago mugitzen baitira, emakume/neskak baino. Hori horrela, Bourdieuren hitzetan gorputzaren erabilerak eta hizkuntzarenak harreman estua daukate: ―El lenguaje es una técnica corporal y la competencia propiamente lingüística, y muy especialmente la fonológica, es una dimensión de la hexis corporal donde se expresan toda la relación del mundo social y toda la relación socialmente construida con el mundo‖ (Bourdieu, 1985: 59-60). Gorputz espresio ezberdindu honek, eragina izan lezake hitanoaren erabileran, edota honen erabilera ezean. Hitanoak berak, azkartasuna edota bizitasuna transmititzen baitu. Goian aipatu bezala, eta Mikelen (22. Toka) aipua gogoratuz: ―O sea, erantzun azkarrak mouan… Bo hi, ze eztaize… Ta hor emuten dala. Baina bestela… o sea eztot uste ehh… Hizketaldi ganoazko, ganoazko hizketaldi bat emuten danik hika. Eztot uste…‖. Hau da, batez ere mutil gazteen artean komunikazio arrunta esaldi eta esamolde motzez osatuta dago: Bo hi! Beitxuixok; Bo laaidak bakian; Tontua emuten dok… Gainera, eta adibide hauek azaltzen duten bezala sarritan hitanoa –gazteen arteanagresibitatea edota txantxa giroa sortzeko erabili ohi da. Honen harira ondorengoa adierazten du Jaime Altunak (2016: 123), Lezo eta Pasaiako neska eta mutilen hizkuntza praktiken inguruan. Mutilek gaztelaniara jotzearen arrazoi gisara ikusten baititu gorputz dinamika ezberdinduak: ―Ezarritako genero rolaren arabera bakoitzari hitz egiteko modu bat dagokio, eta ikusten ari garen bezala, mutilen solasaldietan esaldi labur eta amaitu gabeak erabiltzen dituzte (etenak, isiluneak…), mugimenduan dagoen gorputzak garrantzia du komunikazioan, etenak, isiluneak, komunikazio monosilabikoa… Elkarrizketa motzez edo esamolde laburrez osatutako hizkera berezi honek badu eragina hizkuntza aukeraketan. Txantxa giroan, haserretzerakoan edo elkar zirikatzerakoan euskaraz egitea kosta egiten zaie, erraz pasatzen dira gaztelaniara‖.
Beraz, hipotesi gisara esan liteke tokak mutilei txantxa giro edota burla giro hori eskaintzen diela. Pasaia eta Lezoko mutil gazteei gaztelaniak eskaintzen dien baliabide berbera alegia. Bestalde, hitanoak presentzia handia daukan beste eremu bat lan tokia da. Hiru taldetan bereiz litezke hitanoa gehien entzuten den lan eremuak: Baserriari lotutako lana, euskararen inguruko lana eta lantegi industrialak. Baserriari lotutako lanak, behin baino gehiagotan ageri izan dira elkarrizketetan, hitano asko egin eta entzuten den gune gisara. Gainera hiru belaunaldi ezberdinetako pertsonen ahotan entzun izan dira, baserriko lanak eta hitanoa uztartu izan dituzten erantzunak: "Ze egoeretan entzuten dozu zuk zure inguruan hika gehixen? Gehixen lanea sukontratauta han goixan… Jajajajaja (Idalatorre baserriari buruz ari da, gaur egun barazki ekologikoak saltzetik bizi baitira). Gehixen eta errezen orduan‖ (Mikel, 22. Toka). Zentzu honetan aitortzen du Maripik (52. Hitanorik ez) ere, nahiz eta bere etxean sekula ez entzun hitanorik, bere aitari noiz edo noiz entzun izan diola ―beste gizon batzukin, auzolanian da ziharduanian… Basarri bueltan‖. Baina nahiz eta badirudien baserri bueltako lan denetan hitanoak presentzia handia zuela, hau ez da horrela. Honela dio Liernik (59. Toka-Noka) merkatura etxeko barazkiak saltzera joatean, zituen hizkuntza ohituren inguruan: ―Baina gero, lanea juten nintzanian, hola ba merkaura ero, hola ba juten nitzanian ba euskeraz. Baina hika ez, jendiakin enajonan hi ingo… Erostea etortzen zienekin.‖ Esaldi honi erreparatuz, konturatu gintezke baserriko lanen inguruan beti ez duela presentzia berbera hitanoak. Hau da, etxeko produktuak merkatuan saltzea, baserrian egin behar den beste lanetako bat da. Gainera lan hau, historikoki nahiko lan feminizatua izan da, baserrietako emakumeek joan behar izaten baitzuten merkatuetara produktu ezberdinak saltzera. Lan honen hasiera xamarrean, ikusi dugu nola, Robin Lakoff hizkuntzalari Estatu Batuarrak kortesiazko aldagaiaren inguruan azterketa sakon bat egin zuen. Honela zioen ikerlariak: ―El lenguaje de la mujer se distingue del lenguaje del hombre en que las mujeres son más corteses, que es precisamente lo que debe ser, porque la mujer es la depositaria de
maskulinizatua- arruntena edota ohikoena gizonek beraien artean toka hitz egitea litzatekela. Era berean, eta esan liteke Pujolarrek komentatzen duen egokitzapen disposizio honen ondorioz, lanean sarri adinaren aldagaiarekin lotutako hainbat arau apurtu egiten dira. Hau da, elkarrizketa ezberdinetan konprobatu ahal izan da, lan industrialen baitan bederen, gazteek zaharragoei tokaz egiten dietela. Gazteek beraien estatus berdinean ikusten dituzten zaharragoei, izan erreleboko kideak, edota tailerreko kidea… toka hitz egiten diete. Esan izan den bezala, gazte asko eta askok Antzuolan – eta ezta inguruko herrietan ere- hitanoa ez dute etxean jaso. Hau da, Pujolarrek dioen bezala gazteak lan mundura bertako hizkuntz-praktiketan atxikitzeko asmoz sartzen dira. Hori horrela, baliteke gazte hauek hitanoaren arau edota aldagai "tradizionalak" ez edukitzea barneratuta. Horregatik, nahiz eta beraien makina kidea 20 edo 30 urte zaharragoa izan toka ematen diete; normalizatuen dagoen hizkuntza-tratamentua berau delako. Eta azkenik, hitano gehien entzuten edota erabiltzen den eremua eskola litzateke. Eskola eremuan, ikaskideekin hitz egiteko erabili ohi da hitanoa orokorrean. Hau da, irakasleekin hitz egiteko adibidez, elkarrizketatutako pertsonek adierazi dute beti zuka erabili izan ohi dutela. Harrigarria da esparru honetan zein nolako aldea dagoen gizon eta emakumeen hitanoaren erabileran. Elkarrizketatutako emakume guztiek adierazi dute eskolan hitanorik ez dutela sekula hitz egin. Eskolak gazteleraz jasotako emakumeek adierazi dute, gehienetan beraiek lagunen artean, edo atsedenaldietan ere gazteleraz aritzen zirela. Eskolak euskaraz jasotako gazteek aldiz, zuka hitz egin izan dute beti eskolan. Hau horrela, emakume zaharrenek zigorrak dituzte gogoan, euskaraz aritzeagatik eskolako andereinoek jartzen zizkieten zigorrak: "Eta komentau dozu, lagunen artian eskolan juten zinaten neskatilen artian, batzutan euskeraz berba itte zinuela? Bai, baina harrapau ezkerio… medallia ipintzen zozkuen. Medallia ze zan? Ba medalla haundi bat, lazo haundi batekin lepotik behera ipini txintxiliz. Burla itteko ero? Jakina! Ta gero zuk pasau bizontzan beste bati? Baina harrapau in biher. Nik ez neban sekula euki ehh… Jajajajajaja! Ni ixilik eoten nitzan! Jajajaja! Ta zeintzuk eukitzen zeben sarri? Bueno bazien hor beste saliente batzuk eta deskuidau itten zien da… Ta gero harei ipintzen jotxanen. Baina nik ez neban euki sekula‖ (Maria Luisa, 90. Toka-Noka).
Bitxia da zer-nolako adjektiboarekin deskribatzen dituen Maria Luisak euskaraz hitz egin eta zigortzen zituzten neskatilak: ―Beste saliente batzuk‖. Hau da, normaren aurka egin eta zigortzen zituztenak, "saliente" xamarrak ziren; isilik egoten ez zekitenak edo. Gizonen kasua ordea, guztiz bestelakoa da. Gizon guztiek adierazi izan dute elkarrizketetan, eskolan hitanoz hitz egin izan dutela. Gaztelaniaz ikasitako gizonek, atsedenaldietan beraiek hitanoz aritzen zirela jolasean aitortu izan dute. Zentzu honetan, Mikel (22. Toka) haratago doa: ―Eskolan beti emun izen du ba batua, batua, batua… Ta neretzako hika berba ittia da, ba en plan… kontra ittia bezela ez?‖.
Honekin lotuta, gogora ekarri nahiko nuke marko teorikoan jada aipatu den ideia bat. Jone Miren Hernández eta Jaime Altuna ikerlariek, azken aldian generoa eta euskara uztartuz hausnarketa interesgarriak egin izan dituzte. Hau horrela, hezkuntza sistemaren baitako arauak errespetatzean adibidez, kokatzen dute euskararen erabileraren feminizazioaren kausetako bat. Jakinekoa da, gaur egun hezkuntza sistemaren baitan – EAEn- euskaraz hitz egitea dela araua. Generoari erreparatuz gero, arau horren defentsan edota horren arbuioan izango genuke euskararen erabileraren feminizazioaren zergatietako bat. Horrela, neskek arau hori defendatu eta betetzen duten bitartean, mutilek eta mutil gisa jokatuz – maskulinitatea sendotuz-, araua apurtuko dute. Beraien genero identitatea arau apurketa horretan indartuz (Hernández & Altuna, 2017: 139). Ideia hau biziki interesgarria suertatu zait. Lan honetarako egin diren elkarrizketetan argi eta garbi ikusi da, zein alde nabarmena dagoen emakume eta gizonezkoen hitanoaren erabileran, hezkuntza sistemaren baitan. Hau da, esan liteke emakumeek hezkuntza sisteman indarrean dagoen araua bete izan dutela, hizkuntzaren erabilerari dagokionean bederen. Gaztelania hezkuntza sistemako hizkuntza normatiboa izan denean, emakumeek arau hori errespetatzeko joera izan dute; nahiz eta, arau apurketa beti egon, Maria Luisaren elkarrizketa zatian ageri den bezala. Baina hitanoa ez da sekula araua izan eskolan, hala ere, elkarrizketatutako gizon guztiek adierazi dute, eskolan hitanoa erabili izan dutela. Are gehiago, kasu batean eta aztertu dugun gisara, "aurka" egiteko tresna gisa erabiliz.
Beraz, eta euskararen erabilerarekin gertatzen den bezala, genero rolek eragin nabarmena izango dute arauak errespetatu edota hauek errefusatzeko unean. Honela neskek garai ezberdinetako hizkuntza arauak betetzen dituzten bitartean – izan gaztelania, edota zuka-; mutilek, eta mutil gisa jokatuz, arau hori puskatu egingo dute. Laburbilduz, eta atal honetan ikusi eta aztertu dugun bezala, generoak hitanoarekin lotutako hizkuntza-praktika ezberdinak gurutzatu edota zeharkatzen ditu. Bestetik, orain artean erabilerari buruz orokorrean aritu izan gara; erabilera horren zuzentasuna edota egokitasuna aipatu gabe. Hala nola, noiz eta nortzuek erabiltzen duten hitanoa ikertu dugu, baina nola erabiltzen da berau? 7.3.1. NOLA ERABILTZEN DA? HITANOAREN ERABILERA DESEGOKIA
Goiko atalean nortzuk erabiltzen duten hitanoa ikusi dugu, baina honako atal honetan hitanoaren aldaerei erreparatuko diegu; zehazkiago esanda, hitanoaren aldaera edota erabilpen desegokiak aztertzea izango da atal honen helburua. Nola erabiltzen da Antzuolan hitanoa? ―Gehixenetan gaizki, inungo, hizkuntziai inungo baloreik emuteke… Zela hizkuntziai inungo baloreik emuteke? Hizkuntzian zuzentasunai, gramatikiai… O sea inbentatzen aditzak mokoluen34 mouan… baina hika itte jone‖ (Ane, 25. Noka trantsizioa). Badirudi, eta batez ere gazteen artean, hitanoaren erabilera ez dela oso egokia. Egokitasuna apurtzen duen oker ohikoena, jada lehen aipatu den hiperhiketa litzateke. ―…hiperhiketa hori oso antzuolakua dana, jaokela eta horrek… Jajajajaaja! Baina hemen igual, gehixao entzuten da oso aditz eh indartsuak die holako, jaokela ta juatekela ta… j eta k asko sartzen da‖ (Juan Martin Elexpurua, 67. Hizkuntzalaria). Elkarrizketatu ezberdinen arabera, batez ere, toka-noka hitz egiten duten adin batetik gorako pertsonen hitzetan, hiperhiketaren fenomeno hau berria da. Hau da, beraien garaian ez zen hitanoa horren oker, edo akats honekin erabiltzen. Oso arriskutsua litzateke esatea mutilak soilik hitz egiten hasi diren momentuan eman dela aldaketa hau. Eta sortu diren aditz berri eta desegoki horiek askoz ere indar eta kontundentzia gehiago erakusten dutela, egoki erabilitako aditzak baino. Hipotesi gisara, suma genezake agian maskulinitatearen afirmazio gisako bat izan litekeela "jiro"
linguistiko hau. Baina berriz diot, hipotesi soil bat dela, eta oraindik badagoela zer aztertua kontu honen inguruan. Bestalde, jada behin eta berriz azpimarratu dugun bezala Antzuolan eremu publikoa tokaren monopolioa dela esan liteke. Baina gizonen artean ez ezik, talde mixtoetan ere sarri entzun ahal izan dira gizonezkoak toka berriketan; emakumeak taldeko kide izango ez balira bezala. Tokaren presentzia honekin, kontraesan andana sortzen dira. Adibide bat emate aldera, emakumea ikusgarritasun gabe gelditzen da esaterako. Bestetik, gazteleraz "todos y todas" bezalako adierak erabiltzen ditugun bitartean esaldiak osatzeko, Antzuolan alderantzizkoa gertatzen ari da. Hau da, gaizki eta guztiz desegoki erabilitako "todos" bat gailentzen baita askotan talde mixtoetan. Beste erabilera desegoki bat, eta lehen ikusi ditugun hitanoaren ikerketekin konparatuz, Antzuolan oso gutxi gertatzen den fenomenoa, mutilek neskei toka hitz egitearena da. Behaketetan, tabernetan zehazki, entzun izan da noizbehinka gizonezko bat emakumezko bati toka hizketan. Baina beste herri batzuetan ez bezala, norbait hori ez da gaztea; hau da, 50 urtetik gorakoa izan ohi da. Gizon edo mutil gazteek emakume orori zuka egiten baitiote. 8. NOKAREN GALERAREN INGURUKO DISKURTSOAK
Hitanoaren eta zehazki noketaren galeraren inguruan hainbat diskurtso edota arrazonamendu ezberdin bildu ahal izan dira elkarrizketetan zehar. Elkarrizketa guztiak behin aztertu eta analizatuta, elkarrizketatuen diskurtso hauek, hiru arrazoi nagusiren baitan bildu ahal izan dira: transmisioaren etena, hemen transmisio informala eta formala aztertuko direlarik; euskararen galera bera; eta eremu publiko eta pribatuaren arteko banaketa. 8.1. TRANSMISIOAREN ETENA
Urte luzez, eta neurri batean euskal nazionalismo goiztiarrak emakumeari emandako zereginagatik, transmisioa izan da honek euskararen munduan, eta oro har euskal politikagintzan izan duen gotorlekua.
Aipatu beharrean gaude, hizkuntza transmisioaren gaineko azterketetan kontzeptuaren bi maila edo bide bereizi izan direla: transmisio informala, familia bidezkoa, eta transmisio formala, irakaskuntza bidezkoa (Zinkunegi, 1995: 76). Horren bestez, atal honetan eta elkarrizketetako informazioa sailkatze aldera, bi puntu bereizi dira. Batetik eta lehen puntuan, transmisio informalaren gaineko diskurtsoak jorratuko dira; eta honen etenak zer nolako eragina izan duen noketaren galeran. Eta bigarren puntu batean transmisio formalaren gaineko diskurtsoak analizatuko dira. Hau da, eskoletan hitanoa ez irakasteak izan duen eraginaren azterketa bat egingo da. Azpimarragarria da, askoz ere elkarrizketa gehiagotan agertu dela transmisio informalaren etenaren inguruko diskurtsoa, transmisio formalaren gaineko inongo erreferentzia baino. 8.1.1. TRANSMISIO INFORMALA
Esan bezala, transmisio informalari eta honen etenari lotutako diskurtsoak elkarrizketa askotan jo izan dira noketaren galeraren erantzuletzat. Juan Martin Elexpuruk esaterako, eta marko teorikoaren baitan aipatua izan den, 60. hamarkadako euskararen galera orokortu batekin lotuz, noketaren galera transmisio informal honen baitan kokatzen du. Nahiz eta fenomeno hau azaltzeko arrazoi garbirik ez aurkitu: ―Etorri zanian ya euskararen galerako prozesu hori eta abar. Ba lehenengo bueno ba familixa barruan ez? Orduan ehh bueno aittak igual itten jotsanan semiai hika baina alabiai zuka, eta amape bai. Eta hori izan da, ba bueno… Zergatik dan hori? Hala izen dan… Ba ezta errez-erreza be esplikatzen. Hori igual eztakitt faktore psikologiko, soziologiko, matxismua be sartuta dao duda barik… Holako koktel bat dago ez? Neri pixkat zaila itte jatena berbalizatzen‖. Transmisio informalean emandako eten hori, noketaren galeraren zio gisara ikusten dute elkarrizketatu ezberdinek; belaunaldi ezberdinetako pertsonek gainera. Esaterako, adinez alde nabarmena duten bi elkarrizketatuk – batek 33 eta besteak 67- adierazten dute etxeetan emakumeei noka hitz egiterakoan eten bat egon zela. Beraien hitzetan, heurei aitak tokaz hitz egin izan die beti, baina ez aitak eta ezta amak ere, beraien arrebei ez diote inoiz noka eman. Etxean hitanoa jaso duten emakumeak elkarrizketatu diren arren, esan liteke etxe batzuetan bederen eten hori egitate erreal bat izan zela/dela. Garrantzitsua da bestalde, eten honen nolabaiteko "erruduntasuna" ez dela diskurtsoetan behinik behin emakumeen gain jartzen. Oso argi adierazi dute elkarrizketatutako
guztiek, gurasoek – aitak zein amak- ez dietela emakumeei nokaz hitz egin. Amaren gain, ezta beraz transmisioaren zama erori. Bestalde, beste elkarrizketatu baten arabera, gaur egungo bizi eredua eta honen erritmoak ere lagunduko luke hitanoaren transmisio informal honen etenean: "Eta oro har osasuntsu daola esango zinuke? Jo ba etxonat uste. Etxonat uste. Keba. Asko joiarren erabileriakin lotuta, transmisinuakin… Ta ya transmititzeko be eon be ez gaittun itten, hori be beste bat don. Eske transmisinua gu gurasuekin gehixao eoten ginuztanan, egunero… Goizian, eguardixan ta gabian‖ (Lierni, 59. Toka-Noka). Baina badirudi eta elkarrizketatu gehienen arabera, etxeak – eta kasu batzuetan ohiturak- noketaren galeran presentzia handia dutela. Hau da, noketa etxean ez den beste egoera batean ezin izango da ikasi elkarrizketatu gehienen arabera: ―Ez ba gero karo, ba hori emakumiak gutxiao itten dabenez, ba transmitiu be gutxiao itten don, orduan… Ta emakumiena etxakine – mutilek-, ez bon etxian entzuten‖ (Maialen, 30. Noka trantsizioa). Hala ere, puntu honetan komenigarria da Paula Kasares hizkuntzalariak transmisio kontzeptuaren inguruan egiten duen gogoeta bat berreskuratzea: ―kontzeptuak bere baitan duen ideia goitik behetikoa eta noranzko bakarrekoa, gurasoengandik semealabengana edo helduengandik haurrengana doana, ez da egun euskal hiztun berriak hazten diren testuinguru guztiak biltzeko gai‖ (Kasares, 2014: 27). Tokaren kasuan adibidez, aurreko puntuetan ikusi dugu pertsona batzuek hizkuntza-mudantza hori lantokietan egiten dutela. Hau da, tokaren kasuan badirudi, ez dela derrigorra toka hiztun izateko transmisio informal baten bidez jasotzea berau. Esan liteke, pertsonaren gogo-nahiak hizkuntza bat edo bestea erabiltzeko, eta familiatik kanpoko harremanek ere zerikusia izango dute hizkuntza hautuetan. Kasaresen (2012: 42) arabera beraz, transmisioak ez du zertan era bertikalean izan beharrik. Modu horizontalean, hau da, berdinen artean ere izango da transmisio une edota ekintzarik; transmisioa belaunaldien artean eta adinkideen artean emango den fenomenoa izango da. Autore honek oro har, orain dela gutxi arte transmisioaren inguruan garatutako nozioak ezbaian jarri ditu. Hala nola, eta bertikaltasun eta horizontaltasunaz gain, transmisio formal eta informal kontzeptuen gaineko kritika bat ere burutzen du.
Gaur egun, eta behatutakoaren arabera noka ez dago kasik kalean presente. Baina elkarrizketatu batek honako adibidea jartzen du noka ikasi ez zuen beraien adineko gizon baten inguruan: ―Ze adibidez Xabier gurekin ibili izen don kuadrilan bizi guztian, baina etxon itten noka. Neri be toka itten joztan. Ze karo, harek etxian etxonan entzungo, bi anae dittun da!‖ (Lierni, 59. Toka-Noka). Beraz, adibide honekin ikus genezake, noka eremu publikoan presente zegoen garaietan ere, etxean jasotzen edo entzuten ez zuten gizonek ez zutela berau egiten. Nahiz eta, gaur egun eta fabriketako adibidearekin argi eta garbi ikusten dugun, tokarekin berdinen arteko transmisio horizontal baten bidez ikasten dutela berau gizon edo mutil asko eta askok. Honen harira, Jone Miren Hérnandezek, gazteen euskararen erabilerari buruz planteatzen duena etorri zait gogora: "Gazteek zergatik ez duten euskaraz egiten" galdetzea baino, galdera hau egin beharko genukeela: "Zer eskaintzen die euskarak gure gazteei?" (Hernández, 2011: 603). Galdera hauek, subjektu eta objektuak aldatuta egin genitzake gizonak eta noketaren erabileraren inguruan. Hau da, "zer eskaintzen die nokak Antzuolako gizonei?". Hizkuntza mudantzaren atalean, aipatu da haurtzarotik gaztarorako saltoan, mutil batzuek hitanoa "egin behar" batekin lotzen dutela. Beraien identitate maskulinoa garatzen laguntzen diela esan liteke hipotesi gisara. Hori horrela, eta oraindik ere kontu hau ikertzeko dagoela azpimarratuz, badirudi nokak ez diela gizonei tokak bezain beste beraien identitate maskulinoa garantzen laguntzen. Esan nahi dut, balitekeela gizonek noketa ez ikasi eta erabiltzearen zergatietako bat, identitatearen eratzearekin lotuta egotea. Beti ere, komeni da argi uztea hipotesi bat besterik ez dela ideia hau; baina polita litzateke honen inguruan analisi edota ikerketa sakonago bat egitea. Laburbilduz, eta puntu honetan ikusi dugun gisara, transmisio informalari garrantzi handia jartzen diete elkarrizketatuek, batez ere, noketaren galeraren inguruko argudioak bilatzerakoan. Baina jada ikusi dugu, toketaren biziraupenerako transmisio informalak garrantzia eduki duen arren, transmisio horizontal baten bidez ere gaur egun Antzuolako mutilek ikasten dutela berau. Baina zer diozkue transmisio formalaren gainean?
Euskararen galeraren gaia, eta orain dela hamarkada batzuk honen aurrean, emakumeei atxiki zitzaien erruduntasuna, marko teorikoan jorratua izan da jada; baina atal honetan ere aipatu beharrean aurkitzen gara. Transmisioaren kontua eta erruduntasunarena, emakumeak eta euskara lotzeko bi bide bakarrak izan dira urte luzeetan. Hau da, urte luzez eta hizkuntza eta emakumeak lotuz, bi kontzeptu hauen inguruan aritu izan dira ikerketa eta ikertzaile gehientsuenak. Jakina da, 60.hamarkadan emakumeek eta batez ere nekazal eremu eta herri txikietakoek, neurri batean edo bestean euskarari uko egin ziotela (Amonarriz, 1995: 89). Edota hau erabiltzeari neurri batean behintzat, utzi ziotela. Beti ere, orokortu gabe; nekazal eremuetako edota herri txikietako emakume guztiek ez baitzieten utzi euskara erabiltzeari. Ikerketa honen baitan ere, arrazoi honek pisu nabarmena izan du noketaren galerari buruzko erantzunetan. Adibidez, Elexpuruk hitanoaren beraren galera, euskararen galerarik gabe ezin dela ulertu azpimarratzen du; nahiz eta ondoren aztertuko ditugun beste aldagai batzuk ere zerikusi nabarmena izan zezaketela aitortu: ―Ba hori eh, ya nik uste jonat euskeraren galerarekin lotuta. Kontuan euki… O sea da… Beste faktore batzupe hika galtzeko eon leizke ba eztakitt erlijioak, apaizak eta abadiei ta etxakuela gehixegi gustatzen… Baina igual die bigarren mailako faktoriak. Zuek eztozue ezautu hori, baina guk 15-20 urte geunzkunian euskera oso galzorian zegoen. Bergaran kalian etzan euskeraik entzuten. Eta bakarrik eh, auzuetako jentiak itten zeban berba. Emakumiak… oso, oso gutxi!‖. Beraz, euskararen galerarekin lotu liteke hitanoaren beraren galera ere, Elexpuru Bergarako hizkuntzalariaren ustetan. Baina uler liteke, euskararen galera honek emakumeei ezberdin eragin ziela. Hau da, galera hau emakumeengan nabarmenagoa izan zela. Antzuola ere, herri txikia izaki eta "nahiko" nekazal eremukoa, elkarrizketatutako emakume batzuk aitortzen dute beraien gaztaroan gaztelerak presentzia nabarmena zeukala euren bizitzako egunerokotasunean. Nahiz eta, ondorengo aipu hauek
ehh… Holako erderazko zea daukenik, eta hori be izen zeikien…‖ (Ane, 25. Nokara trantsizioa). Honen harira, eta goian atal teorikoan jorratu den gisara, ikusi dugu 60. hamarkadan aipatutako fenomeno hau azaltzeko, ikerketa edota hausnarketa askotan emakumeen "berezko ahultasunari" egiten zitzaiola erreferentzia; edota berau jotzen zela egitatea emateko zergati nagusitzat. Joxe Azurmendik 1964. urtean idatzi zuen artikuluan adibidez, emakumearen izaera naturala omen den "ispilu-zaletasunarekin" lotzen zuen euskaraz ez hitz egitea. Idazlearen arabera, emakumearen pertsonalitate ahulagoak, hauek kanpoko moda eta hizkuntza ohiturei atxikitzea dakar (Azurmendi, 1964: 66).
Era honetara, urteetan Azurmendik aipatzen duen "ispilu zaletasunaren" eta emakumeek hizkuntza aldatzeko duten joeraren azalpen gisara, "prestigioaren" teoria ageri zaigu. Hau da, gurean zein atzerrian sarri esan izan da, emakumeek gizonezkoek baino errazago islatzen dituztela gizartean indarrean eta prestigioa duten baloreak. Baina Hernández eta Altunak (2017: 135) prestigioaren teoria horri, sustraiak harrotu eta praktika ezberdinen muinean dagoen arrazoiaz ohartarazten gaituzte:
―Arreta gutxi jarri dugu dinamika honetan azaleratzen den beste fenomeno batean: emakumeak dira gehienenetan mugitu, aldatu, mudatzera prest agertzen direnak. Hau, gure ustez, detaile inportantea litzateke. Izan ere egoera horretan topatu dezakegu ―prestigioaren‖ teoria hauek funtsean ezkutatzen dutena: Boterearen banaketa desorekatua, hau da – Penelope Eckerten hitzetan-, botere eza‖. Beraz, eta Hernández eta Altunak iradokitzen duten gisara, gizonezkoen eta emakumezkoen hizkuntza erabileran edota hitanoaren erabileran kasu honetan, dagoen aldea azaltzeko unean, prestigioaren teoria baino haratago begiratu beharko dugu. Hau da, emakumezkoen kasuan hizkuntza erabilerak prestigioarekin nolabaiteko lotura bat izango du, baina jarrera horren arrazoia, muina, hauen botere eza izango litzateke. Bestalde, eta goiko orrietan aztertu ditugun aipuei berriz ere helduz, harrigarria da nola noketaren galera soilik emakumeen hizkuntza portaeren gain erortzen den. Hau da, noketa ez da soilik emakumezkoek hitz egiten duten hitanoaren tratamendua. Honen bestez, momenturen batean gizonezkoek ere berau hitz egiteari utzi ziotela iradoki genezake. Nahiz eta honetarako arrazoiak ezberdinak izan litezkeen; edota arrazoi hauek, emakumeen hizkuntza portaeren aldaketari loturik egon litezkeen. Baina
Orain artean, transmisioaren eta euskararen galeraren argumentuak jorratu dira. Atal honetan ordea, espazio publiko eta pribatuaren arteko banaketak, zer nolako eragina izan zezakeen noketaren galeran aztertuko dugu. Argudio hau ez da elkarrizketa askotan jaso, baina interesgarria iruditu zait hona ekartzea. Nolabait esateko noketaren galera, genero sistemaren ondorioetako baten gisara islatzen baitu. Hasteko garrantzitsua litzateke zehaztea, eremu edo espazio publikotzat zer jotzen dugun eta pribatuan zer gelditzen den; baita espazio edo eremu hauen banaketa nondik sortzen den ere. Esan genezake, bizitza soziala bi esfera hauen artean bana genezakeela, hau da, alde batetik bizitza publikoa legoke eta bestetik, pribatua. Bi esfera hauek antagoniko gisa irudikatuak eta ulertuak izan diren arren, elkar elikatzen diren bi espazio gisa hautematea komeni da. Hala nola, mundu publikoa, gizonek gizonentzat sortutako espazioa izango da. Non arriskua, independentzia, lehiakortasuna eta oldarkortasuna ezin bestekoak izango diren, mundu horretan harremantzen jakiteko. Espazio honen baitan izango genituzke, adibidez, enplegua, politikagintza, tabernak… Mundu pribatua bestalde, mundu publiko horretatik kanpo gelditu direnek osatuko dute, alegia, emakumeek. Eta espazio pribatua etxeak irudikatuko luke. Etxeko lanek, zaintza lanek… Hau horrela, espazio publikoa gehiago baloratuko da, bertan hartu behar diren arrisku eta bizi irauteko estrategiak direla eta. Beraz, esfera publikoan balioesten diren abilezia edo ezaugarriek pisu eta balio sozial handiagoa izango dute. Hau da, balore eta gaitasun maskulinoak izango dira jendartean – gurean behintzat- balio gehien izango duten ezaugarriak (Lorente, 2006). Honen harira, eta eskualdean egin den beste ikerketa bati erreparatuz, hau da, Eskoriatzako gazteek hitanoaren inguruan dituzte uste eta baloreen gaineko ikerlana, honela erantzuten du Iñigo Beitia antropologo Eskoriatzarrak ondorengo galdera; Nola iritsi da noka puntu honetaraino?. Beitiaren arabera, honakoa galdera zaila litzateke erantzuteko, baina emakumeen sozializazio esparruetan egon litekeela gakoa azpimarratzen du:
―Emakumeek sozializazio esparru gutxiago izan dituztela eta zituztenak mundu pribatuan direla esan daiteke. Gizonen sozializazio esparruak aldiz, gehiago izateaz gain publikoak dira, kalean ematen dira. Beraz, noka mundu pribatuan gelditu zela esan daiteke, eta tokak mundu publikoa hartu zuela. Modu honetan, nahiz eta noka galdurik ez egon, hori dirudi; kalean ez baita entzuten‖ (Beitia, 2017:159). Antzuolan egindako elkarrizketetan ere jaso ahal izan dira emakumeen edota zehazkiago esanda, gizonen sozializazio esparruen inguruko gogoetak: "Ta zeatik uste don alde hori daola hain haundixa (Gizon eta emakumeen hitano erabileraren inguruan)? Etxakinat. Ze gaur egun ya igual etxaukan zentzuik. Ze lehen igual tabernan da gizonak gehixao ibiltzen zittunan, ta horreatik hori mantendu zonan… Etxakinat hola dan ehhh… Holako zeoze izen leike? Etxakinat‖ (Maialen, 30. Noka trantsizioa). Maialenen arabera, toketa eremu publikoan mantentzea, garrantzizkoa izan da gizonek hitanoari eusteko. Goiko ataletan ikusi dugu, toketak Antzuolako kaleetan presentzia nabaria izateak, mutil gazteen hizkuntza mudantza ahalbidetzen duela; nahiz eta, mutil gazte hauek hitanoaren transmisioa era informal batean ez jaso. Hau da, toketa kalean egoteak, hitanoaren transmisio horizontala ahalbidetzen du. Bestalde, oso adierazgarriak dira, Maria Luisak (90, toka-noka) behin elkarrizketa bukatuta, baina oraindik grabagailua martxan zegoela adierazitako hitzak: "Eske baakin zer? Gero juteittun seme alabak eta etxetik, eta gizonakin ez haiz hasiko hika berriketan… Orduan ba ohittu itte haiz zura. Erak igual ba ertetze zittunan gehitxuao ero, baina gu…‖. Esaldi honen baitan hainbat datu aurki genitzake. Batetik, eta nahiz eta hitanoaren arau esplizitu bat ez izan, bi pertsonek soilik adierazi dute beraien gurasoek, edota beraiek bikotearekin hitanoz hitz egiten dutela. Hau da, badirudi nahiz eta hitanoak konfiantza eta gertutasun bat adierazi, intimitaterako ez dela hizkuntz tratamentu egokia. Bestetik, esaldi honek argi eta garbi erakusten digu, bizitza sozialaren banaketa dikotomiko honek, hau da, espazio publiko eta pribatuaren arteko bereizketa honek, noketaren galeran izan zuela eraginik. Nahiz eta emakume askok noketa eta baita toketa egiteko soltura eduki, behin ezkondu eta seme-alabak hasitakoan zukarako trantsizio moduko bat hasi zitekeen. Behin hizkuntz ohitura hori hartuta, nahiko logikoa dirudi hitanoa praktikatzeko ohitura hori galtzea. Gizonek ordea, eremu
publikoan egin izan dute bizimodua, izan lantokia, izan taberna… Beraz, garai bateko gizonek aldatu zuten hizkuntz ohitura bakarra emaztearekin izan zen. Honi zu ematea izaten baitzen ohikoena, baina tokak oso presente jarraitzen zuen egunerokoan. Badakit pertsona soil batek egin duela ezpal honetako komentarioa, eta aipu batetik orokortasunera badela bidea. Baina susmoa daukat, adin horretako emakumeek antzerako bizipenak bizi izan zituztela. Beti ere, salbuspenak eta bizi eredu apur bat desberdinduak, egon zitezkeela ulertuta. 9. HIZKUNTZ SOZIALIZAZIOA
Noketaren galera bat egon dela ezin ukatuzkoa da; baita bien bitartean toketak bizirik iraun duela esatea ere, errealitatearen isla litzateke. Hau horrela, aurreko puntuan ikusi ahal izan dugu, zer nolako argumentuak edota zioak ematen dituzten elkarrizketatuek noketaren galeraren inguruan. Baina marko teorikoan azaldutako "hizkuntza sozializazioaren" ideia ekartzea gustatuko litzaidake honako atal honetan. Hau da, noketaren galera honetan eta toketaren biziraupenean zer nolako eragina izan du hizkuntzaren – kasu honetan hitanoaren- inguruan eman den sozializazioak? Hizkuntza sozializazioaren paradigma honetatik, ikertzaileek haurrek beraien eguneroko bizitzan egoki parte hartzeko, zer nolako hizkuntza portaerak dituzten ikertu izan dituzte. Hizkuntza sozializazio honen ikuspegitik, eta Kasaresen hitzetan (2012: 21). ―Haurrak hizkuntzaren erabilerarako arauez jabetzen dira hizkuntza gizarte jardueretan nola erabiltzen den ikusita eta egoera horietan parte hartuta. Beraz, haurrek hizkuntza —kodea— ez ezik hizkuntza erabiltzeko arau sozialak, hizkuntzen arteko hierarkia eta halakoak ere barneratzen dituzte. Sozializazio elebiduna izan duten haurrek bi hizkuntzak ikastearekin batera bi kodeak nola erabili, non, norekin eta zertarako, bi kodeak noiz bereizi eta noiz nahasi ere ikasten dute‖. Beraz, esan liteke hizkuntza bat, edota gure kasuan, hizkuntz tratamendu bat ikasterakoan, haurrak honen inguruko arauez gain, hizkuntza edota hizkuntz tratamendu horren inguruko uste, balore edota pertzepzio batzuk ere hautematen eta nolabait esateko "ikasten" dituela.
emakumiei ixa, ixa beti zu ingo jet nik. Baina hori zetaik dan nik ezin dotzut esan, ze hori neri berez etorri jat… (Jesus, 67. Toka-Noka). Argi eta garbi adierazten digute honako aipu hauek, hizkuntza sozializazio baten bidez nola ikasi duten hikatzaile hauek, adinaren aldagaia nola eta noiz aplikatu. Inongo agindu edota debeku espezifikorik jaso gabe. Bestetik adierazgarria da, adin batetik gorako gizon eta emakumeen hitzetan jaso izan direla, arau honen barneratze "inkontziente" baten inguruko gogoetak. Hau da, kasu honetan ez genuke generoen arteko talkarik izango; ez behintzat nik elkarrizketatutako pertsonen kasuan. Hala ere, aipagarria da Jesusek dioena: Nik bai etxian ta bai kanpuan beti persona nausixauei eta emakumiei ixa, ixa beti zu ingo jet nik. Adinaren aldagaia ez ezik, Jesusek sexuarena ere sartzen du hizkuntz tratamendu bat edo bestea aukeratzerako orduan – nahiz eta elkarrizketan zehar, behin baino gehiagotan aipatzen duen, emakume zehatz batzuekin noketan ere hitz egin ohi duela-. Elkarrizketatu honi, inork ez dio inongo zehaztapenik eman emakumeekin hitanoz ez aritzeko. Baina ondorengo atalean jorratuko ditugun uste eta balioek zerikusia dutelakoan nago. Hau da, behin baino gehiagotan aipatu den gisara, hiketa ikasterakoan, bere baitan dakartzan arauak ez ezik, honen inguruko uste eta balio batzuk ere barneratzen dira. Hau honela, hitanoari atxikitzen zaizkion uste eta balio ezberdinek, emakumeei hitanoa ez egitea lekarke. Alberdiren hitzak berreskuratuz: badirudi mutiko mozolo, azkar eta okerrari hobeto doakiola hitanoa (1993: 438). Hala eta guztiz ere, hitanoaren uste eta baloreek, honen erabileran izan duten eragina, hurrengo atalean jorratuko da xeheago. Beraz, esan liteke adinaren aldagaia edota norbera baino zaharragoei hitanoz ez hitz egitearen araua, 50 bat urtetik gorako pertsonek oro har, errespetatzen dutela. Baina gaur egungo errealitatea ezagutzeko garrantzitsua da Kasaresek sozializazio prozesuaren inguruan egiten duen gogoeta: ―Sozializazioa ez da prozesu mekaniko determinatua, gizon-emakumeak aldaketetarako gai baitira. Ildo horretatik, sozializazio kontzeptuak egitura sozialen ―erreprodukzio‖ (edo ugalketa) hutsaren ideia gainditu, eta ingurura doitzeko prozesuan gerta daitezkeen ―desbideratzeak‖ ere kontuan hartzeko bide ematen du. Hori horrela, hizkuntza sozializazioaren ikerketa arloak jarraipen eta aldaketa soziokulturala, biak, ditu aztergai‖ (Kasares, 2012: 21).
Sozializazioaren ildo hau azpimarratuta, komeni da aipatzea adinaren aldagaiari dagokionean, aldaketa nabarmenak egon direla azken belaunaldi hikatzailean batez ere, tokatzailean-. Beste herri batzuetako gisara36, Antzuolan ere adinaren aldagaiari, edota adinez zaharragoak direnei, hitanoz ez hitz egitearen araua geroz eta gehiago apurtzen da. Gazte gehienek apurtzen dute berau: "Ja adinan kontu hori, uste dok ya eztala errespetatzen? Nik etxonat aplikatzen! Jajajajajajajaja! Hori bajakinat, nik eztotela hori aplikatzen. Eta etxian eztoztek ezer esan? Ez… ez… Egixa esan sekula etxatan tokau, inok esatia, hi, hi, hi nei ez idak hika in. Sekula etxatan tokau. Ez etxian ta ez beste inun‖ (Jon, 37. Toka-Noka).
zeresanik gizartean. Hala nola, eliza geroz eta botere gutxiagorekin aurkitzen da; irakasle eta gurasoek jada ez dute autoritarismo bidez funtzionatzen; medikuek ere ez dute jada egi absolutua edota alkatea herriko pertsona "arrunt" bat izan ohi da. Esan liteke, garai bateko botere faktikoek ez dutela gizartean aurreko garaietan izan duten botere eta pisurik. Honekin batera, eta gizartean berdintasuna balio positibotzat hartzen den garai honetan, esan genezake euskaraz hiru tratamendu izatetik, ia bakarra eduki – edo erabiltzera- pasa garela; zuka alegia. Hierarkia sozialen apurketa edo haustura honek beraz, hizkuntzan izugarrizko eragina izan du. Honela zioen Pruentxik (94, Toka-Noka) naturaltasun osoz, gazte garaian hitanoz aritzen ote ziren galdetuta: ―Hik eta zuk eta danea izengo zan orduan be. Beori be bai, zeoze gehixao zanai, ba beori‖. Gaur egungo gazte baten ahotan, imajinaezina litzateke ondoko esaldi hau entzutea. Haatik, elkarrizketa ezberdinetan arbuiatu izan dira adinari eta errespetuari lotutako begirunezko arau horiek. Badirudi, botere semantikak jada ez duela lekurik Antzuolako hikatzaileen ahotan, edo solasaldietan. 9.2. HITANOAREN INGURUKO USTE ETA BALIOAK
Aurreko puntuan aipatu bezala beraz, hizkuntza sozializazioan ematen den prozesuaren bidez, hitanoak barnebiltzen dituen erabilera arauak hiztunak atxikitzen ditu. Baina jada azpimarratu dugun gisara, hizkuntza edo erabilera arauak ez ezik, hizkuntzari lotutako uste, balio edota pertzepzio batzuk ere barneratzen dira. Atal honetan, uste eta balio horien inguruan hitz egitea da helburua. Hauek ezagutu, eta honako uste eta balioek hitanoaren erabileran – edota erabilera ezean- izan duten eragina analizatuko delarik. Hitanoaren inguruko uste eta baloreen inguruan sakon sartu aurretik, komenigarria litzateke aipatzea oraindik ere euskararen inguruan egon litezkeen uste batzuk. Euskara urte luzez zilegitasun ezaren baitan murgilduta egon izan da. Hizkuntzak jasan izan dituen erabilera eta ezagutza debekuak medio; euskararen inguruan sortu den "erabilgarritasun ezaren" ideiagatik, edota euskara prestigiorik gabeko hizkuntza gisa aurkeztu izanagatik… Euskararen zilegitasun ez honen zergatiak andanak izan baldin
Argi ikusten da esaldi honetan, Pruentxirentzat euskara ez dela erabilgarria; edota beste hizkuntza batzuk hau baino erabilgarriagoak direla. Are gehiago, norbait izateko kanpoko hizkuntzaren bat behintzat ikasi beharko duzula. Garrantzitsua iruditzen zait honako ideia hau presente izatea, ondoren hitanoaren inguruko uste eta balioek, euskararen beraren zilegitasun edota erabilgarritasun ez honekin zerikusia izango baitute. Hau da, goiko ataletan jada aipatu dugu euskaren galeraren baitan kokatu beharko dela hitanoaren galera ere. Beraz, hitanoari atxikitzen zaizkion, edota atxiki izan zaizkion uste eta balio hauek, euskarari berari ere lotu izan zaizkio urte luzez. Nahiz eta, euskararen galeran eragina izan zuten usteak, jada, eta normalizazio prozesu eraginkor baten bidez, badirudien pixka bat aldatu direla; hitanoaren inguruan sortu ziren uste eta balio horiek, esan liteke oraindik ere eta hizkuntza sozializazio baten bidez, bizirik daudela. Nahiz eta ondorengo puntuan ikusiko dugun bezala, hitanoaren inguruko pertzepzioa aldaketa sakon baten baitan murgilduta egon.
Hala nola, marko teorikoan ikusi dugun bezala, hitanoari lotutako uste eta pertzepzioen inguruan hitz egin denean, hizkuntza-tratamenduari lotu izan zaion kategoria "Baserritartasunarena" izan da. Antzuolan ere, eta elkarrizketa ezberdinetan gainera, baserriarekin lotu izan da hitanoa. Gainera, harrigarria da, baina adin ezberdinetako pertsonek lotu izan dute baserriarekin, edota nolabaiteko nekazal ingurune – herri txikietako errealitate- batekin hitanoa.
Maialeni (30. Nokara trantsizioa) adibidez, hitanoa jendeak zerekin lotzen duen galdetuta, ondorengoa erantzun zuen: ―Pueblerino total, bai. Ba herri txiki bateko gauza bat mouan!‖.
Bestetik, Mikelek (22. Toka) hitanoaren erabileraren erdigunean "baserria" jartzen du. Hau da, bere ustetan baserriarekin nolabaiteko lotura edo harreman bat duten pertsonek errazago egiten dute hitanoz. Adibidez, bera txirrindularitzan aritzen da, eta
Eibarko talde bateko partaide ere bada. Honen harira, eta Eibarren ea taldean hitanoz hitz egiten duten galdetuta, honako erantzuna eman zuen Mikelek: ―Baina eske gu justo bastante, bakoitza alde batekua… baina justo eibarkuak daenak, ba euskera bastante politta dauke. O sea, eibarkuak izeteko… Euskaldunak die. Eta direktoria be da eibarkue barren! Jajajajaja! Baina justo direktoria be basarrikua, basarrittik bizi da ta… Ta hori el loco de la colina. Herrira etzalako asko bajau, ze bestela igual haura be… Ba hori… Nik uste bastante, mantentzen dala‖. Aipu honen bidez, ikus genezake Mikelek nola euskara maila, eta baita hitanoaren erabilera ere, baserriarekin eta baserritartasunarekin lotzen duen. Baserritarra izateak, nolabaiteko hikatzaile zigilu bat emango balu bezala; nahiz eta egia den, hitanoa baserri inguruneetan askoz ere osasuntsuago dagoela beste leku batzuetan baino. Hitanoa baserriarekin lotzeak printzipioz ez luke ezer "txarrik" ekarri beharko hitanoaren legitimizazioan edota honen erabileran. Baina, baserriaren eta baserritarren inguruan hainbat gutxiespeneko estereotipo izan dira, oraindik ere bizirik jarraitzen dutenak37. Baserritarrak ez du izan Euskal Herrian aparteko estatus sozialik. Hala nola, eta estereotipo eta kategoria baxuko pertzepzio hauek hitanora ekarriz, berriz ere Pruentxiren (94, Toka-Noka) elkarrizketa zatitxo bat aipatu beharrean gaude. Lehen aipatu bezala, elkarrizketa hau Aretxabaletan egin zen, eta bere iloba batekin joan nintzen kafetegi batera elkarrizketa egitera. Hitanoa zerekin erlazionatzen zen galdetuta, ondorengoa erantzun zuten biek: "Iloba (65, Toka-Noka): Hi dao relazionauta basarrittarrakin gehixao… Pruentxi: Eske hi oso tristia zan… Baju itten zan. Baju? Bai!‖ Beraz, hitanoa baserritartasunarekin erlazionatzean, hizkera "baxu" edo "triste" gisara ikusten du Pruentxik. Hau da, kategoria edo estatus gutxiko pertsonen hizkeratzat dauka; nahiz eta, bera oso hikatzailea izan. Bestetik, "baserritartasunaz" gain, sarri elkarrizketetan azaldu den beste hitz bat "zakartasuna" izan da: "Zeekin lotzen dozu hika? Ba igual pixkat hizketa zakarra da, ez?‖ (Mikel, 22. Toka).
Berak oso argi ikusten du bien arteko lotura hori. Eta egia esan, baliteke Maialenek tokaren inguruan egin duen baieztapen horren atzean ere maskulinitateari lotutako nolabaiteko ideia bat egotea. Baita, emakumeak hika entzutean, takar sentsazioa ematen diola aitortzen duen tabernako emakumeak ere; posible litzateke gizontasunaren ideiarekin lotzea hitanoa. Hizkuntza erabat maskulinizatu batekin alegia. Hori horrela, emakumeei "okerrago" joango zaie hitanoz aritzea; feminitatearekin talka egingo lukeelako tratamenduak. Bestalde, hitanoarekin sarri lotu izan den beste balio bat "errespetuarena" izan da. Hitanoa pertsona batzuentzat errespetu ezaren, sinonimo izango litzateke. Honela dio Maripik (54. Hitanorik ez), bere etxean hitanoaren inguruan zegoen pertzepzioaz galdetuta: "Eta zerekin lotzen dabe zure etxian hitanua? Amak beti esaten zeban, beari etxakola gustatzen, errespeto faltia eta… Eliziak ero abadiak ero esandakua izengo zan? Eztakitt zer… Baina… Ez, ez… Gu eh. Gero beape ez ahiztekin eta anaiekin eta be ez, keba… Eta zuen artan erabiltzia ero be gaizki ikusten zeban? Baiii, baaaaiii…‖. Hau horrela, eta behin baino gehiagotan aipatutako guraso kontserbadore eta eliz giroko pertsonen hitanoarenganako uste eta pertzepzioak azter genitzake esaldi honen bidez. Errespetu falta gisara ikusten zuten hauek hitanoka mintzatzea. Honen harira, etxeetan eta eremu pribatuan, aurretik aipatu dugun transmisio informalaren eten bat etorriko litzatekeelarik. Esan liteke errespetuaren kontua, konfiantza eta gertutasunarekin disputan eta tentsioan egongo litzatekeela, eta honen ondorioz gizarteko sektore kontserbadoreenak ez zuela begi onez ikusten hitanoa. Konfiantza eta gertutasuna baitira, hitanoz mintza ohi direnek, berau deskribatzeko erabiltzen dituzten hitz ohikoenak. Hau da, bi hitz hauen bidez erantzun izan dute gehienetan elkarrizketatutako hikatzaileek, beraiei hikak zer eskaintzen dien galdera. ―Ta zuk zeekin lotzen dozu hika? Ez! neri ondo pentzatzen jat. Konfiantziakin! Nik uste dot baietz. Baten bat gertukua ero? Hori da…‖ ( Maria Luisa, 90. Toka-Noka). ―Zeekin lotzen don hik hika? Jo ba super gertukua bezela ez?‖ (Maialen, 30. Nokara trantsizioa).
Konfiantza eta gertutasun hori, hitanoak eskaintzen duen faktore guztiz positibo gisara ikusten dute beraz hitanoz aritzen diren pertsonek. Hau da, zukari formaltasuna atxikiko liokete elkarrizketatu gehienek eta hitanoari berriz, informaltasuna, konfiantza edota gertutasuna. Hikatzaileek, hitanoa euskarak eskaintzen duen hizkuntza erregistro informal gisa ikusten dutela esan genezake. Baina puntu honetantxe aurki genezake emakume eta gizonen arteko hitano erabileraren aldearen zergatietako bat. Hitanoak eskaintzen duen gertutasuna edota konfiantza, askoren ustez gehiegizkoa litzateke. Hau da, errespetuaren marra gorria pasako luke: ―Nik Errezilgo lagun (emakume) batzui in izen jet hika. Ta esan izen dozte ez itteko erei hi. Ta zeatik usteozu etxakuela gustatzen? Ba igual gertukuegixa pentsauko jakue? Ero, errespetu faltia ero?‖ (Jesus, 67. Toka-Noka).
Baina bada Lakoffek bere lanean jasotzen duen kortesiazko beste arau bat ere; adiskidetasunarena, arau hau sinpatiaren adierazle litzateke. Honen arabera, gizonen hizketaldietan adiskidetasunezko arau honek pisu nabarmena dauka. Hau da, gizonek "anaitasunezko" harremanak eraikiko dituzte beraien artean (Ibid.: 123). Hau horrela, esan genezake tokaren biziraupenak Lakoffek aipatzen duen arau honekin ere zerikusia izatea. Gizonezkoek "anaitasunezko" harremanak eraikitzeko, hitanoak eskaintzen duen konfiantza eta gertutasuna aparteko osagaiak bailirateke. Beraz, hitanoak berez eskaintzen duen konfiantza eta gertutasun honek, gizon eta emakumeen erabileran aldea markatuko luke. Baita honen inguruan, eta hizkuntza sozializazio baten bidez, gehienbat emakumeek barneratu dituzten errespetu marken uste eta pertzepzioek ere. Laburbilduz, eta emakume eta gizonen hitano erabileraren aldearekin jarraituz, esan genezake, hitanoari lotu izan zaizkion balio edota usteek, baserritartasuna, zakartasuna… feminitatearekin eta "emakume on" izaera horrekin talka egiten dutela. Honela lotzen ditu Anek (25, Nokara trantsizioa) hitanoari lotu izan zaizkion uste eta balore hauek, emakume eta gizonen erabileran dagoen aldearekin: ―Nik bai uste dot rollo jente askok paletismuakin ero lotzen dabela … herri txiki… ba oñatirrak bezela ez? Ba oñatirrak lotzen dittun bezela salbajismo horrekin ero.. ba igual pixkat horrekin ez? Basarri giro, inzibilizau… gauza inzibilizau batekin. Eta igual zentzu hortan, hika lotu dalako, gauza inzibilizau batekin, o basarriko munduakin… oin igual ez, por que eztakitt jentiak zenbaiteainoko kontzientzia daukan, baina bai sasoe baten baserrixak hainbeste konpleju sortzen zeban garaixan, izen leike emakumien galeria be hortik etortzia… Zibilizadak izetia nahi, izete horreatik… Eta korrektak, eta edukadak… Igual erderara jotia, o zukara… ero igual hortik jun leike, etxakinat‖. Esan genezake beraz, hizkuntz sozializazio baten bidez barneratzen ditugun hizkuntza baten gaineko uste eta balioek emakume zein gizonen hitanoaren erabileran eragin nabarmena dutela. Eta are gehiago, uste eta balio hauek emakume zein gizonei ezberdin eragiten diela. Hitanoarekin ez ezik, beste hizkuntza batzuetan ere fenomeno berdina gertatu dela esan genezake. Ondorengoa dio María Reimóndezek adibidez, galegoaren eta emakumeen erabilera baxuagoaren inguruan:
―Galegoaren kasuan, argi dago hizkuntzaren estereotipoak –hizkuntza basatia, landugabea- emakumeak beren hizkuntza uztera presionatzen dituen aliantza bat eragiten duela; izan ere, emakume horiek finak izan daitezen espero da, eta gizonek baino zigor handiagoa pairatzen dute hizkuntza hori hitz egiten badute‖ (Reimóndez, 2017: 76). Galegoaren kasuan ez ezik, India eta Pakistan artean aurkitzen den Panjab eskualdeko Panjabi hizkuntzaren inguruan ere, ondorengoa adierazten du Imanol Larrea soziolinguistak: ―Els panjabis del Pakistan atribueixen característiques de ruralitat, baixa categoria, rudesa… al panjabi, especialment les dones joves. Consideren el panjabi una llengua masculina i deixen de parlar-la‖ (Larrea, 2016: 257). Hau horrela, argi eta garbi gelditzen da beraz, hizkuntza sozializazioaren bidez barneratutako, hizkuntza baten gaineko praktika, jokaerak; uste eta balioek emakume zein gizonei modu ezberdinean eragiten diela. Are gehiago, esan liteke, emakume zein gizonei ezarritako genero rolek badutela eraginik hizkuntza baten erabileran; gure kasuan hitanoaren erabileran, edota honen erabilera ezean. Baserritartasuna edota zakartasuna egoki ezkontzen baitira maskulinitate hegemonikoarekin; baina ez dira feminitate hegemoniko batentzat adjektibo egokienak. 10. HITANOAREN INGURUKO PARADIGMA BERRIA
Uste eta balio negatiboez gain, badirudi gaur egungo Antzuolako gazteriak hitanoari beste balio batzuk atxikitzen dizkiola. Hori dela eta, analisiko azken atal honetan, hitanoaren inguruko paradigma edota diskurtso berriez hitz egingo da. Hauek sakon aztertu eta analizatzeko asmoz, atala bi puntu ezberdinetan banatua izan da. Batetik, hitanoa "label" edota "pedigri" adierazle izan litekeela Antzuolako gazte batzuentzat, suma genezake lehen puntuaren bidez. Eta bestetik, hitanoa emakumeentzat, ahalduntzeko tresna baliagarri bat izan litekeen edo ez aztertuko da bigarren puntuan. 10.1. HITANOA "PEDIGRI" ADIERAZLE
Marko teorikoan, nahiz analisiko hirugarren atalean, hau da, aurreko puntuan, ikusi ahal izan dugu historikoki, edota azken 60 bat urtean bederen, hitanoaren inguruko diskurtso edota uste eta balio negatibo asko hedatu direla Euskal Herrian, eta baita
38 Lau pertsona hauek izan dira elkarrizketatutako gazteak.
norbaiti ematerakoan, honek ez duela emakumeengan bezainbeste pisu izango. Hau da, uler liteke gizonek ez dutela neurri batean behintzat, emakumeen haina solaskidearen ongizatean pentsatzen. Edota harrotasun sentimendu horrek, ez diela inongo "kulpabilitate" sentipenik eragiten bederen. Honen harira aipatu beharra dago, gizonezkoentzat arruntena/ohikoena dela tokaz aritzea. Hau da, beraiek, eta beraien artean modu "natural" batean egiten baitute hitanoz. Emakumeen kasuan aldiz, kontzientzia batetik abiatutako kontua da, eta hiru lau lagunen artekoa. Hau da, hizkuntz araua zuka da emakumeen artean. Baliteke beraz, genero rolez gain, nokak antzuolako gazteen artean duen presentzia urriak, eta tokak duen bizimailak ere eragina izatea. 10.2. HITANOA EMAKUMEAK AHALDUNTZEKO TRESNA?
Analisiko azken puntu honetan, hitanoak emakumeentzat eta Antzuolako testuinguruan, ahalduntzeko mekanismo edo tresna gisa baliotsua litekeen edo ez aztertuko dut. Goian aipatu dugu, gaur egungo noketaren egoera dela eta, emakumeek tentu handiz eta kontzienteki erabakitzen dutela berau; norekin eta noiz erabili ondo pentsatuta. Horrela, pertsona batzuekin nokan aritzeak nolabaiteko nagusitasun sentsazio negatibo bat eragiten dielarik. Baina, hiketaren eremua guztiz maskulinoa den honetan, eta toketak nagusitasun (ia) osoa hartzen duelarik espazio publikoan, nokarako saltoa egin duten emakumeei, hitanoa tresna baliagarria izan zaie hainbat alorretan. Lehenik eta behin, eta hainbatetan aipatu den noketaren kasi guztizko galera eman den honetan, nokarako saltoa egin dutenak, hiztun aktibo bihurtzen direla azpimarratu nahiko nuke. Hau da, emakume hauek beraien hizkuntza ohiturak aldatuz, zenbaitetan emakumeei galarazi zaien agentzia bat badutela erakusten dute. Beraz, badirudi egoerari nolabaiteko buelta bat emango lioketela emakume hauek beraien hizkuntza ohiturak aldatuta. Jada emakumeena – gazteena behintzat- ez den hitanoan muturra sartzen dutenean, nolabaiteko boteretze bat emango bailitzateke. Hau da, Antzuolaren kasuan, gizonen artean eta aipatu dugun gisara, badirudi hitanoa – tokaprestigio hizkuntza dela; eta hitanorako saltoa eman duten neska gazte hauek prestigio
―En plan ba lotzia ero… Tipo jentiak pentsauko jonan ze jabitzen honek?‖ (Maialen, 30. Nokarako trantsizioa). Esan genezake beraz, emakumeentzako ahalduntze prozesu baten baitan kokatu litekeela noketarako mudantza. Azken finean, hasiera bateko lotsa horiek gainditzeak, eta galdutako esparru linguistiko baten errekuperazioaren alde modu kontziente eta aktibo batean aritzeak, hein batean pertsona boteretzen baitu. Bestetik, jada analisiko puntu batean aipatu dudan toka eta anaitasunaren ideia uztartu nahiko nituzke. Lakoffek (1981: 123) adierazi zuen bere lanean, gizonen artean nagusitzen den kortesiazko araua adiskidetasunarena edota anaitasuna adieraztearena dela. Hitanora ekarrita, Begoña Echeverriak planteatzen du, hika formaren erabilera mutilen arteko solidaritatearen marka dela (Echeverria, 2001: 357). Ikerketa honetan ere, ikusi ahal izan da toketa anaitasunaren seinale izan zitekeela antzuola mailan.
Baina lan honetan elkarrizketatu ditudan pertsona batzuen arabera, emakumeak nokan entzutean, hauen arteko konplizitate bat sumatzen dutela adierazi izan dute: ―Emakume nausixak noka entzuteittutenian, eren artian… Ba igual basarrittako ahiztak eta, ezta? Ba sentitzen dot konplizidadia ero… Eren artian konplizidade haundixa daola‖ (Maripi, 54. Hitanorik ez). Maialenek (30. Nokarako trantsizioa) ere, zentzu honetan antzerako aitortza bat egiten du: ―Sentitzen jonat, konfiantzazko giro baten bezela naola beste emakume batzukin‖. Honen harira, eta hipotesi gisara esan liteke nolabaiteko emakumeen arteko elkartasun moduko bat sortzen dela noketaren erabileraz. Oso momentu berezian aurkitzen gara gaur egun, kalean noketarik apenas entzuten ez den honetan, esan liteke noketan aritzeak edota emakumeak hitanoan sartzeak gizonen arteko anaitasun hori ahulduko lukeela. Edota haratago joanez, emakume koadrila bat noketaz komunikatzean, badirudi zelanbaiteko "ahizpatasun" sare bat edo sortzen dela. Zentzu horretan interpretatzen ditut nik behintzat goian aipatutako aipuak.
Hizkuntzak gauza anitz adierazteko balio digu egunerokotasunean. Hizkuntzaren beraren helburu nagusia komunikazioa baita. Gizatalde bateko kideek elkarrekin komunikatzeko duten hitzezko adierazpidea bailitzateke hizkuntza. Baina lan honetan zehar ikusi ahal izan dugu hizkuntza bera, komunikazioaz gain, beste era bateko tresna, botere eta ezberdintasunen adierazle ere badela. Hizkuntza gizarte logika orokorrez zeharkatuta dago, eta horrela gizarteko ispilu gisa ere funtziona lezake. Zentzu honetan, eta generoaren gaia mahai gainean jarriz, gizon eta emakumeek hizkuntzaren bidez lor dezaketen boterea ezberdina da eta gainera honek, hierarkiak sortzen ditu. Baina aldi berean, gizon eta emakumeen sozializazio ezberdinduak, eta sozializazio honen ondorioz atxikitako genero rolek, hizkuntza praktika ezberdinduak sortzen dituzte. Hau da, elkarren artean ezberdin gisa eraikitzen diren subjektuen (gizonen eta emakumeen) hizkuntzaren erabileran, generoak eragina du. Historikoki, eta mendebaldeko literaturari erreparatuz gero adibidez, mende luzez hizkuntza eta generoa parez pare jarri direnetan, hizkuntza maskulino eta femeninoari buruz hitz egin izan da. Baina aipagarria da, Espainiar Estatuan gai honen inguruan idatzi diren testu gehienetan transmititzen den feminitate eredua, isiltasunarekin lotuta dagoela. Esan genezake gaur egun ere, isiltasuna eta feminitate eredu jakin bat maiz elkarlotzen direla. Historikoki gure herrian, emakumea eta euskara lotu izan direnean, beste era batera lotu izan dira. Hau da, emakumearen papera euskararen zaintzarena izan da; transmisioarena. Eta bestetik, euskararen galera orokor bat egon den une historiko batean – 60/70. hamarkadetan-, hizkuntzaren galeraren errua honen gain jarri da. Honetaz gain, eta gure herriko historia gehiago ezagutu ahala, konturatu naiz azkeneko bi mendeetan Euskal Herrian hizkuntza-ordezkapen prozesua eta emakumeen bazterketa era paraleloan gertatu direla. Euskara zein emakumeak arlo publikotik kanpo geratu ziren, eta azken hamarkadetan "etxetik ateratzeko" ahalegina handia egin bada ere, oraindik, bai euskararen biziberritze prozesuan, bai emakumearen askapenean ere, bide luzea geratzen dela esan daiteke. Hala nola, euskarak etxetik ateratzeko, eta espazio pribatutik kanpo erabilgarria dela frogatzeko lanak izan baldin baditu, zer esanik ez hitanoak. Hitanoa gaur arte "cacherik"
gabeko euskararen tratamendua izan da. Beroriren itzalean, eta elegantziarik gabe egon izan dena alegia. Eta jakina, honek besteak beste, izan du eraginik tratamendu honen erabileran. Honen bestez, hitanoaren erabilera herri txiki eta euskaldunetara mugatua izan da. Horrela, eta Deba Goieneko testuinguruan, esan genezake Antzuola bere herritarren %65,5 euskaraz mintzo delarik kalean, hikatzailea dela. Bueno, hikatzailea baino tokatzailea. Hala nola, nolabaiteko Antzuolako hitano erabiltzaileen profil bat marrazte aldera, bi bereizgarri aipa genitzake. Batetik, toka-noka, hitanoaren bi aldaerak indartsuen dauden adin tartea, 55-60 urtetik gorakoa dela. Eta bestetik, gizonezkoak gehiago izango lirateke erabiltzen dutenak –eta gehien bat toka- emakumezkoak baino. Bestalde, tokatzaile gazteen fenomenoa genduke. Hau da, ibarreko herri gehienetan – Oñatin izan ezik- gazteen artean ez genduke hitanorik entzungo. Antzuolan aldiz, mutil gazteek tokaz hitz egiten dute. Hikatzaile gazte hau, elkarrizketatutako pertsona batzuek nahiz eta baserri giroarekin edota euskaldun jatorriarekin lotzen duten, behaketen bidez aztertu ahal izan da ez dela horrela.Esan liteke, genero maskulinoaren aldagaiak duela berebiziko garrantzia honen perfil bat trazatzerako orduan. Hau da, jatorriak baino, generoak markatuko luke gaur egungo Antzuolan hikazaletasuna. Honetaz gain, azpimarragarria da hikazaletasunaren hasiera gisara, hau da, hizkuntza mudantzako une gisara lau une bereiz genitzakela: haurtzarotik gaztetasunerako saltoa; instituturakoa; unibertsitatea eta maila pribatuko aldaketak. Nire ustetan eta lan honetan aztertu denaren arabera, haurtzarotik gaztetasunerako mudantza unea izango litzateke esanguratsuena. Batez ere, maizen ematen dena delako eta genero rolek mudantza honetan duten garrantziagatik. Hau horrela, orokorrean hitanorako mudantza eman dadin, adinak badu garrantzirik Antzuolako mutil gazteen artean batez ere. Nahiz eta aztertutakoaren arabera, elkarrizketatutako emakume batzuek ere une hau hartzen duten mudantzarako une esanguratsu gisara. Baina gazte tokatzaileak hizpide hartuz, mutil kuadrilak askoz ere zabalagoak eta handiagoak izaten dira neskenak baino, eta normalean hiru jaioturte ezberdinetako mutilak elkarrekin ibiltzen dira. Hala nola, adin ezberdinetakoen elkartze horretan egon ohi da mudantza moduko bat. Normalean aisialdi ohiturak ere aldatu egiten dira, eta mutil kuadrilak – neskak ez-, jada behin baino gehiagotan aipatu den Mox tabernan biltzen hasten dira. Esan liteke, "gizontze bat" ematen dela une honetan.
Tabernan beste koadrila eta adin batzuetako pertsonekin ere nahasten baitira, eta toka da bertako hizkuntza-tratamendu ohikoena. Haurtzarotik gaztetasunera ematen den hizkuntza-mudantza honek, argi adierazten digu, gertakari honen atzean hizkuntza-ideologia bat dagoela. Hau da, elkarrizketa askotan agertu den "koxkortutakuan" horrek, adierazten digu gazteak jada heldutasunaren atarian sentitzen dutela beraien burua. Batez ere mutilen kasuan, eta Antzuolako testuinguruan, gizonen artean prestigioa duen hizkuntza tratamendua hitanoa da. Beraz, neurri batean gizontasunerako saltoa tokaz aritzearekin lotua dago. Bestetik, eta hipotesi espezifikoetako bat baieztatuz, hau da, hitanoari lotutako hizkuntza-praktikek, emakume zein gizonen hitanoaren erabilera baldintzatuko dutela, hiru eszenatoki ageri zaizkigu hitanoa gehien erabiltzen den gune gisara: Aisialdia, lana eta eskola. Aisialdiari erreparatuz, tabernak izan dira ikerlanean zehar hitanoaren gotorleku gisara ageri izan zaizkigun guneak. Sarritan entzun izan da tokaz tabernetan zein kalean, eta dezente gutxiago nokaz. Tokaz entzun izan diren elkarrizketa horiek askotan, elkarrizketa motz eta azkarrak izan dira. Elkarrizketetan ere, ageri izan zaizkigu azkartasunari eta bizitasunari lotutako aipuak, hitanoa zerekin lotzen duten galdetuta. Honetaz gain, baina kontu honekin loturik, emakume eta gizonen arteko gorputz dinamikak ere ezberdinak direla aztertu ahal izan da. Hau da, gizonek mugikortasun gehiago adierazten dute espazio publikoan, eta espazio fisiko gehiago ere okupatzen dute emakumeek baino. Horrela, eta ikertzaile ezberdinen hitzetan ikusi dugun gisara, esan liteke gorputzaren erabilerak eta hizkuntzarenak harreman estua daukatela. Beraz, eta hitanoak eskaintzen duen azkartasun eta bizitasun hori, gizon edo mutilen gorputz dinamikekin lotuz gero, badirudi gizakumeei hobeki etortzen zaiela hitanoa. Hau da, toka maskulinitatearen performanzean arma erabilgarria izan liteke. Bestalde, eta aisialdian ematen diren hitanozko hizkuntza praktikekin loturik, badirudi emakumeek sozializazio eremu gutxiago edota, espazio pribatuko sozializazio esparruak izateak eragina izan duela noketaren galeran, eta emakumeek hitano gutxiago praktikatzean. Azkenean taberna baita hiketa gehientsuen entzuten den lekua. Eta dakigun gisara, taberna historikoki eremu guztiz maskulinizatua izan da. Neurri honetan, ikerlanean aztertu ahal izan dugun gisara, Antzuolan azken urteetan eta nahiz
eta transmisio informalean eten bat egon, toketaren sozializazio bat eman da. Hau da, gizonek espazio publikoaren jabetza izan duten neurrian, toketa bizirik mantendu da kalean, eta hizkuntza sozializazio baten bidez mutil gazteek berau ikasi ahal izan dute. Aldi berean, noketak ez du espazio publikoan txertatzeko aukerarik izan; edo gutxiago bederen. Halaber, neska gazteek eta etxeetako goitik beherako transmisioaren etena gertatzean, ezin izan dute kalean eta tokarekin gertatzen den bezala, nokaz ikasi. Espazio publikoan gizonek izan duten beste gune garrantzitsuetako bat enpleguarena litzateke. Zentzu honetan, lan arloa ere sarri ageri izan zaigu hitanoko hizkuntza praktiken gune gisara. Hau horrela, hiru taldetan bereiz litezke hitanoa gehien entzuten den lan eremuak: Baserriari lotutako lana, euskararen inguruko lana eta lantegi industrialak. Baserriari lotutako lanei dagokienean eta ikusi dugun gisara, lan berdinaren aurrean, esaterako etxeko produktuen salmenta, emakume eta gizonen hizkuntza ohiturak ezberdinak izango dira. Emakumeek zuka erabiliko dute kasu hauetan, eroslearengandik distantzia bat mantentze aldera; gizonek ordea sarritan hika. Ondoriozta genezake, lan honetan behin baino gehiagotan aipatu diren kortesiazko legeek ez dutela efektu berbera emakumeengan edota gizonengan. Emakumeek askoz ere gehiago eta zukaren bitartez, markatzen dutelako kortesiazko distantzia bat. Hizkuntza praktikei jarraiki, eskola litzateke hitano –toka- asko entzun litekeen beste lekuetako bat. Baina harrigarria da esparru honetan zein nolako aldea dagoen gizon eta emakumeen hitanoaren erabileran. Elkarrizketatutako emakume guztiek adierazi baitute eskolan hitanorik ez dutela sekula hitz egin. Horren bestez, esan daiteke genero rolek egitate honetan ere izango dutela eraginik. Hau da, euskararen erabilerarekin gertatzen den bezala, genero rolek eragin nabarmena izango dute arauak errespetatu edota hauek errefusatzeko unean. Honela neskek eta eskolan ematen diren garai ezberdinetako hizkuntza arauak betetzen dituzten bitartean – izan gaztelania, edota zuka-; mutilek, eta mutil gisa jokatuz, arau hori puskatu egingo dute. Beraz, baiezta daiteke, hitanoari lotutako hizkuntza praktikek, emakume zein gizonen hitanoaren erabilera baldintzatuko dutela. Bestalde, baieztatu liteke hitanoa hein handi batean zakartasun eta baserritartasunarekin lotua izan dela Antzuolan. Euskal Herriko beste hainbat lekutan bezalaxe. Bestetik, konfiantza, gertutasun eta errespetu falta batekin ere uztartu izan da. Eta honek, hau da, hitanoari lotu izan zaizkion uste eta balio hauek hizkuntza
tratamenduaren erabileran eragina izan dute, batez ere, noketaren galeran zerikusi nabarmena izan dutelarik; eta baita emakumeen erabilera baxuago batean ere. Zakartasun eta baserritartasun adjektibo hauek, maskulinitatea indartzeko balio lezakete, baina feminitatearekin guztizko talka izango lukete. Hala nola, esan liteke errespetuaren kontua, konfiantza eta gertutasunarekin disputan eta tentsioan egongo litzatekeela. Horrela, puntu honetan ere aurki genezake emakume eta gizonen arteko hitano erabileraren aldearen zergatietako bat. Hitanoak eskaintzen duen gertutasuna edota konfiantza, askoren ustez gehiegizkoa litzateke. Hau da, errespetuaren marra gorria pasako luke. Emakumeak eta hauei atxikitzen zaizkien genero rolei jarraiki, moralaren gordetzaileak izan beharko dute. Honen bestez, hizkuntza tresna ona izango da, beste kasu batzuetan ikusi dugun bezala distantzia markatzeko. Eta hori, zukaren eskutik letorke. Bestetik, hitanoak eskaintzen duen gertutasun eta konfiantza hori, egokia litzateke gizonezkoen hain bereizgarri diren anaitasunezko harremanak eraikitzeko. Beraz, hitanoak eskaintzen duen konfiantza eta gertutasun honek, gizon eta emakumeen erabileran aldea markatuko luke. Baita honen inguruan, eta hizkuntza sozializazio baten bidez, gehienbat emakumeek barneratu dituzten errespetu marken uste eta pertzepzioek ere. Horren bestez, berretsi daiteke, hizkuntz sozializazio baten bidez barneratzen ditugun hizkuntza baten gaineko uste eta balioek emakume zein gizonen hitanoaren erabileran eragin nabarmena dutela. Eta are gehiago, uste eta balio hauek emakume zein gizonei ezberdin eragiten diela. Baina badirudi orain hamarkada batzuetako uste eta balio negatibo horiek atzean utzi dituela hitanoak. Gaur egun Antzuolako gazteen artean, neska zein mutilek, nolabaiteko nortasun, pedigri edota euskal "label" batekin lotzen baitute hitanoa. Egia esan ikerketarekin hasi nintzen momentuan, ez zitzaidan burutik pasa ere egin hitanoa "labeltasun" edo nortasunarekin lotzearen kontua. Baina behin ikerketan ikusita, guztiz logikoa egiten zait. Hau da, geroz eta globalizatuago eta homogeneotasun nabarmenagoa dagoen mundu honetan, ezberdintasunak nolabaiteko caché edota identitate bat ematen baitizu. Bestetik, eta euskararen ezagutza nabarmen gora dioan honetan, hitanoak "benetako" euskaldun jator gisara presentatzen zaitu gizartean. Hala ere, eta pedigri sentsazio honek harritu baldin baninduen, are gehiago harritu ninduen "labeltasun" honek emakume eta gizonezkoengan sentsazio ezberdinduak
sortzeak. Ikerketa ildo polita litzateke, sentsazio ezberdindu honen ikerlan bat burutzea. Nik hipotesi gisara, esan nezake uste dudala genero rolek badutela eraginik "labeltasunaren" nolabaiteko emakumeen errefus honetan. Emakumeak gupidatsuak izan behar dugu, eta ez gara munduratu inor baino hobeak izateko. Bestetik, ezberdintzearena ere ez da oso femeninoa. Hau da, hitanoak nolabaiteko pedigri hau eskaintzeak ezberdindu egiten zaitu, pertsona berezi egiten zaitu; batzuen begietara eurak baino "autentikoago". Eta sentsazio hori ez doa bat feminitatearekin, oharkabean pasatzearekin. Azkeneko hipotesia baieztatuz, esan liteke nokarako trantsizioa egin duten emakumeek, ahalduntze prozesu bat bizi izan dutela honen poderioz. Hizkuntza ohiturak aldatzea, emakumeei sarri kitatzen zaien agentziaren izugarrizko erakustaldi bat litzateke. Hasierako lotsa eta zeresanak gainditzea ere, izugarrizko asebetetze pertsonalaren seinale litzateke. Azken finean, badirudi egoerari nolabaiteko buelta bat emango lioketela emakume hauek beraien hizkuntza ohiturak aldatuta. Jada emakumeena – gazteena behintzat- ez den hitanoan muturra sartzen dutenean, nolabaiteko boteretze bat emango bailitzateke. Hau da, Antzuolaren kasuan, gizonen artean eta aipatu dugun gisara, badirudi hitanoa – toka- prestigio hizkuntza dela; eta hitanorako saltoa eman duten neska gazte hauek prestigio hizkuntza hori berreskuratzeko jauzia eman dute. Esan liteke beraz, ekintza subalterno baten bidez, boteretu direla. Gaur egun, Antzuolako herriaren errealitate bat da gizonek bi hizkuntza tratamendu dituzten bitartean, emakumezkoek – gehienek- bakarra daukatela. Hori horrela eta proposamen bat egitera ausartuz, eta euskalgintza eta feminismoa uztartzen hasi diren garai hauetan, posible litzateke hiketaren suspertzea feminismotik etortzea. Hitanoa hizkera binarioa da guztiz, eta bi kategorien baitan – neska/mutilkokatu nahi ez duten pertsonentzat ez da izango baliagarria. Baliteke, norbait hiketaren aurka ere egotea; binarismoaren aldarrikapen linguistiko gisara interpretatu daitekeelako. Baina errealitate bat da, gaur egun eta Euskal Herriko feminismoaren baitan, "emakume" kontzeptua, kategoria politiko gisara erabili, eta honekin identifikatzen den pertsona asko dagoela. Hau horrela, eta genero rolek noketaren galeran – eta emakumeek hitanoz ez hitz egitean- izan duten eragina kontuan izanda, feminismoa tresna polita litzateke noketaren berreskurapenerako. Toketak Antzuolan behintzat, larri baina biziraungo du; bien bitartean emakumeak hizkuntza tratamendu bakarra izango dute soilik solasteko.
Bestetik, komenigarria da aipatzea, noketa ez dela soilik emakumeentzako erabilgarria. Hau da, noketa emakumeei zuzentzeko tratamendua da, baina pertsona oro mintza daiteke nokaz. Hau horrela, emakume zein gizonezkoak gerturatu beharko lirateke noketara; baita, emakumezkoak toketara ere. Hizkuntzak daukan sinbolismoarekin bederen, badirudi harreman berdinzaleagoak eraikitzeko bidea ere izan litekeela hitanoa; konfiantza eta gertutasuna adierazten duen hizkuntza tratamendua izaki. Kontuak kontu eta laburbilduz, hipotesi nagusia baieztatu beharrean gaudela uste dut. Hizkuntza eta generoa elkarloturik dauden bi adierazpide dira. Ikusi dugun gisara, hizkuntza norberaren generoa performatzeko tresna bikaina izan liteke. Hori horrela, genero rolek noketaren galeran eta toketaren biziraupenean eragin nabarmena izan dutela azpimarratu liteke. Are gehiago, genero rolek emakumeek hitano gutxiago egitean ere eragina izango lukete; baita gizonek gehiago mintzatzean ere.
NOKA-TOKA MANTENTZEN DUTENEN ARGUDIOAK JASOTZEKO: 1. Pixka bat azal zenezake nolakoa izan zen zure bizitza haurtzaroan? Non jaio zinen? (Ze etxetan?) Zenbat lagun bizi zineten etxean? Orduko ze oroitzapen dituzu? 2. Ikasketa ibilbidea: Non ibili zinen eskolan? Zenbat denboran? Zer nolako gauzak ikasten zenituzten? Zein hizkuntza hitz egiten zenuten eskolan? - Irakasleekin - Ikaskideekin Eskolan erabiltzen zenuten hitanoa? Norekin? 3. Etxean euskaraz hitz egiten al zen? 4. Eta Antzuolan orokorrean? 5. Gurasoek beraien artean hitanoa erabiltzen al zuten? Non ikasi zenuen hitanoz hitz egiten? Ze adinekin? Eta zuk etxean norekin erabiltzen zenuen hitanoa? Etxean galarazi zizuten inoiz hitanoka hitz egitea? 6. Garai hartako Antzuolan hitanoak gaur egun baino presentzia handiagoa al zuen? Gizon zein emakumeen erabilera antzekoa al zen? Zergatik? Noiz erabiltzen zen hitanoa? Zein egoeretan? (Testuingurua, praktikak, zeinekin…? 7. Nola ikusita zegoen/dago hikaz hitz egitea? 8. Zuk zerekin lotzen duzu? 9. Ze ezberdintasun dagoela esango zenuke hika eta zukaren artean? Zein ezaugarri edo bereizgarri batean eta bestean? 10. Zuk gaur egun norekin hitz egiten duzu hika? Noiz hitz egin duzu azkeneko aldiz hikan? Zeren arabera hitz egiten duzu hika edo zuka? Ze egoerea eta ze unetan, ze itten zabitzela? Neurri berdinean erabiltzen dituzu toka eta noka? Zergatik? Zer ematen dizu hikak, zukak ematen ez dizuna? Transmititu al diezu zure seme alabei hitanoa? 11. Gaur egun nork uste duzu erabiltzen duela hika antzuolan? Osasuntsu dagoela esango zenuke? Ze iritzi duela jendeak hitanoaren inguruan esango zenuke?
Emakumeen artean gutxiago hitz egiten dela esango zenuke? Zergatik? 12. Zer suposatuko luke zuretzat hika galtzeak? Eta zehazki noka galtzeak? NOKA GALDU EDO BAZTERTU DUTENEN ARGUDIOAK JASOTZEKO: 1. Pixka bat azal zenezake nolakoa izan zen zure bizitza haurtzaroan? Non jaio zinen? (Ze etxetan?) Zenbat lagun bizi zineten etxean? Orduko ze oroitzapen dituzu? 2. Ikasketa ibilbidea: Non ibili zinen eskolan? Zenbat denboran? Zer nolako gauzak ikasten zenituzten? Zein hizkuntza hitz egiten zenuten eskolan? - Irakasleekin - Ikaskideekin Ze presentzia zuen hitanoak eskolan? - Nortzuk hitz egiten zuten? - Ze pertzepzio zegoen hitz egiten zuten horien inguruan? 3. Etxean euskaraz hitz egiten al zen? 4. Eta antzuolan orokorrean? Kalean lagunekin euskaraz hitz egiten al zenuten? Zeren arabera erabakitzen zenuten ze hizkuntzetan hitz egin? 5. Gurasoek beraien artean hitanoa erabiltzen al zuten? • Eta beste norbaitekin? Etxean galarazi zizuten inoiz hitanoka hitz egitea? 6. Garai hartako Antzuolan hitanoak gaur egun baino presentzia handiagoa al zuen? Gizon zein emakumeen erabilera antzekoa al zen? Zergatik? 7. Ba al dakizu hitanoka hitz egiten? Non ikasita? 8. Inoiz hitz egin al duzu norbaitekin hika? Ze egoeretan (ze praktikekin lotuta?) Zeinekin? 9. Hika momentun baten alboa laga zinuala esan zeinke? Zergatik? 10. Ze ezberdintasun dagoela esango zenuke hika eta zukaren artean? Zein ezaugarri edo bereizgarri ditu batak edo besteak? 11. Zerekin lotzen duzu hitanoa? 12. Hitanoa pertsona batzuentzat erabilgarria izan liteke? Zer eman lezake hitanoak?
13. Gaur egun nork uste duzu erabiltzen duela hika antzuolan? Osasuntsu dagoela esango zenuke? Ze iritzi duela jendeak hitanoaren inguruan esango zenuke? Emakumeen artean gutxiago hitz egiten dela esango zenuke? Zergatik? 14. Berdin ikusten duzu gizonek toka hitz egitea edo emakumeek noka? 15. Zer suposatuko luke zuretzat hika galtzeak? Eta zehazki noka galtzeak? TOKA ERABILTZEN DUTEN GAZTEEN ARGUDIOAK JASOTZEKO: 1. Pixka bat azal zenezake nolakoa izan zen zure bizitza haurtzaroan? Non jaio zinen? (Ze etxetan?) Zenbat lagun bizi zineten etxean? Orduko ze oroitzapen dituzu? 2. Ikasketa ibilbidea: Non ibili zinen eskolan? Zer ikasketa egin dituzu? Zein hizkuntza hitz egiten zenuten eskolan? - Irakasleekin - Ikaskideekin Eskolan erabiltzen zenuten hitanoa? Norekin? Zer sumatzen zenuen Bergaran hikaz hitz egiterakoan? 3. Etxean euskaraz hitz egiten al zen/da? 4. Gurasoek beraien artean hitanoa erabiltzen al dute? Non ikasi zenuen hitanoz hitz egiten? Ze adinekin? Etxean inork egiten al dizu hika? Eta zuk norbaiti? (Arrebarik izan ezkero galde liteke ea berari norbaitek etxean hika hitz egiten dion) Noiztik? 5. Uste duzu hitanoak presentzia handia daukala Antzuolan? Zeintzuk erabiltzen dute hika orokorrean? (Adina, euskaldun/jatorri erdaldun…) Ze egoeretan entzuten dozu hitano gehixen zure inguruan? Zeozekin lotuta (praktikak)? Gizon zein emakumeen erabilera antzekoa al da? Zergatik? 6. Antzuolan zerekin lotzen dela hika esango zenuke? Nonbaiten sentitu duzu inolako jarrera berezirik hika hitz egin duzunean? 7. Zuk gaur egun norekin hitz egiten duzu hika? Noiz hasi zineten hika hitz egiten lagun artean? Gogoan duzu trantsizio hori? Kontatu pixka bat, hasierako sentipenak, zailtasunak… Zeren arabera hitz egiten duzu hika edo zuka? Ze egoeratan gehien? Norekin? (Ze tipotako jentekin?)
Sekula hitz egin al duzu nokaz? Ba al dakizu? 8. Zerekin lotzen duzu hika? 9. Ze ezberdintasun dagoela esango zenuke hika eta zukaren artean? Zein ezaugarri edo bereizgarri batean edo bestean? (Pertsonala, ze ematen dizun batak eta besteak…) Zer ematen dizu hitanoak? 10. Gaur egun nork uste duzu erabiltzen duela hika antzuolan? Osasuntsu dagoela esango zenuke? Ze iritzi duela jendeak hitanoaren inguruan esango zenuke? Emakumeen artean gutxiago hitz egiten dela esango zenuke? Zergatik? 11. Zer suposatuko luke zuretzat hika galtzeak? Eta zehazki noka galtzeak? NOKA ERABILTZEKO TRANTSIZIOA EGITEN ARI DIRENEN ARGUDIOAK JASOTZEKO: 1. Pixka bat azal zenezake nolakoa izan zen zure bizitza haurtzaroan? Non jaio zinen? (Ze etxetan?) Zenbat lagun bizi zineten etxean? Orduko ze oroitzapen dituzu? 2. Ikasketa ibilbidea: Non ibili zinen eskolan? Zer ikasketa egin dituzu? Zein hizkuntza hitz egiten zenuten eskolan? - Irakasleekin - Ikaskideekin 3. Etxean euskaraz hitz egiten al zen? 4. Gurasoek beraien artean hitanoa erabiltzen al dute? Non ikasi zenuen hitanoz hitz egiten? Ze adinekin? Etxean inork egiten al dizu hika? Eta zuk norbaiti? Etxean edo kalean ikasi duzu hitanoz hitz egiten? 5. Uste duzu hitanoak presentzia handia daukala Antzuolan? Zeintzuk erabiltzen dute hika orokorrean? (Adina, euskaldun/erdeldun…) Gizon zein emakumeen erabilera antzekoa al da? Zergatik? 6. Antzuolan zerekin lotzen dela hika esango zenuke? 7. Noiz erabaki zenuen hikarako trantsizioa hastea? Zerk bultzatuta? Lotzen duzu trantsizio hau, zure bizitzan eman zen beste aldaketaren batekin? 8. Zerekin lotu izan duzu hitanoa zuk? Eta gaur egun trasntsitatu eta gero zerekin lotzen duzu? 9. Norekin erabiltzen duzu hika?
Zeren arabera erabakitzen duzu hika hitz egitea edo ez? Ze egoeratan, testuingurutan eta ze tipotako jentiakin erabiltzen dozu hika? 10. Toka erabiltzen al duzu? Zergatik? 11. Zer izan zen hitanorako saltoan gehien kosta zitzaizuna? Zailtasunak, lotsak… 12. Zer sentsazio izan duzu publikoan noka hitz egiterakoan? Erreakziorik eragin al du? 13. Ze ezberdintasun dagoela esango zenuke hika eta zukaren artean? Zein ezaugarri edo bereizgarri batean edo bestean? (Pertsonala, ze ematen dizun batak eta besteak…) 14. Zer ematen dizu nokan aritzeak? Zer sentitzen duzu beste emakume batzukin nokan ari zarenean? 15. Gaur egun nork uste duzu erabiltzen duela hika antzuolan? Osasuntsu dagoela esango zenuke? Ze iritzi duela jendeak hitanoaren inguruan esango zenuke? Emakumeen artean gutxiago hitz egiten dela esango zenuke? Zergatik? 16. Zer suposatuko luke zuretzat hika galtzeak? Eta zehazki noka galtzeak? | science |
addi-fce52eee47e0 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | Zilindro oleohidraulikoak
7.3.4.1 Pertsonen lesioak eragiten dituzten istripuak
7.3.4.2 Kalte materialak sortzen dituzten istripuak
7.4.3.- Makinaren harrapaketaren aurreko prebentzioa .......... 34/7 | science |
addi-20d3ca2b8483 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | Prentsek egin ditzaketen lan anitzen ondorioz oso merkatu zabala dute nahiz eta makina garestiak izan, produkzio handia ahalbidetzeaz gain, eraldatzen dituzten piezen azal akabera ona dute eta homogeneoak dira; gainera prentsak maiz seriean jarri ohi dira, piezari prozesu ezberdinak aplikatuko zaizkiolarik. Horrek guztiak, eragiten du, diseinuan kontuan hartu behar izatea erabileren aniztasuna, makina polibalente bat izateko xedearekin.
2.1 Irudia.400Tona gaitasuna duen prentsa
Proiektu honek bi arlo ezberdin jorratuko ditu: arlo mekanikoa eta segurtasun eta osasun azterlanarena.
Kalkuluak arlo mekanikora murriztuko dira, zilindroak, egitura eta zirkuitu hidrauliko egokia diseinatzeko helburuarekin, arlo elektrikoari dagozkienak ez dira jorratuko.
Segurtasun eta osasun azterlana egingo da.
Lehenik eta behin esan beharra dago proiektua, diseinu mekanikora eta osagai hidraulikoen aurredimentsionatze batera mugatuko dela. Beraz, ez dira proiektu honen parte izango dagozkien atal elektriko, elektronikoak. Arlo horiei dagozkien diseinua beste proiektugile batzuen esku geldituko delarik. Diseinuari dagokionez ondoko arazoak ebatziko dira, alde batetik enbutizioa aurrera eraman ahal izateko indarra sortzeko mekanismoa eta horrek behar dituen beste osagaiak bestalde, enbutitze prozesuan sortuko diren esfortsuak jasateko egitura erresistentea. Proiektu mekaniko hau lehen aipatu bezala diseinu proiektua izango da eta hortaz,sortze fasetik hasita UNE157001-2002 araudi orokorraren araberako dokumentu arautu guztiak barne hartuko ditu eta horien sortzearekin batera amaitu da proiektu hau. Ekoizpen proiektua hortaz, gauzatu den dokumentu arautua oinarri izanik beste tekniko baten esku geratuko da. .
2.2.1 Irudia 2.2.1 Irudian ikus daitezke proiektu honek bere gain hartuko dituen atalak.
Prentsa hidraulikoaren zeregina, deformazio bat edo ebaketa bat egitean datza, hauxe karga baten bidez egina izango delarik.
- Estanpazioa hotzean - Puntzoia edo ebaketa Tolestea - Kurbadura - Enbutizioa - Konpresioa - Txatarra paketatzea
Prentsa hauek normalean bertikalki egon ohi dira eta atal hauek izaten dituzte batez ere:
a) Multzo metaliko bat izan behar du, agertzen diren indar guztiak jasateko gai dena. Multzo hau eraikitzeko burdinurtua edota perfilen bidez egiten da. Multzo honen barnean hurrengo atal garrantzitsuenak egongo dira:
b) Zilindro oleohidraulikoa izango da bigarren atala. Zilindro honek mahai mugikorrari indar bat egingo dio zilindro barneko presio baten ondorioz eta azkenik, nahi dugun pieza aterako da. Zilindro honek hainbat atal ditu eta kalkulatu ditugun atalak hurrengoak izango dira:
Orain zilindroaren sailkapen bat egingo da, ze motatakoak izan ahal diren jakiteko. Zilindroen sailkapen bat egiterakoan bi talde garrantzitsu bereizten dira: Efektu bakarrekoak eta efektu bikoitzekoak. Efektu bakarreko zilindroen artean erabilienak, urpekari motakoak eta zilindro teleskopikoak dira, efektu bikoitzeko zilindro ezagunenak berriz, zilindro arruntak dira. Zilindro arruntak ere efektu bakarrekoak izan daitezke. Guk efektu bikoitzeko zilindroa diseinatu dugu, hau da, joan eta etorria duen zilindroa alegia.
Efektu bakarrekoak dira hauek ere. Hauen berezitasun nagusia ator bakar bat baino gehiago eraman dezaketela da. Zilindro normalak konprimiturik daudenean duten luzera baino txikiagoa lortzea beharrezkoa denean erabiltzen dira, hau ator ugari jarriz lortzen dugularik.
• Efektu bikoitzeko zilindroak:
Mota honetako zilindroak efektu bakarrekoak edo bikoitzekoak izan daitezke eta kirten bat edo bi eraman ditzakete. Aukera desberdinak izatearen abantailak, motarik erabiliena izatea egiten dio. Indar eta abiadura handiak jasaten dituzte eta hau ere seguru eta honekiko kontrola eduki ahal izateko, balaztatze sistemak erabiltzen dira gehienetan. Beraz, atorraren barnetik pistoia doa kirtenari lotuta.
atorraren barnealdera eta honek sortzen duen presioa erabiliz, kirtena gora eta behera higituko da. Errakorretan olio emari egokia izateko ponpa bat ezartzen da.
Guk diseinatuko dugun zilindro oleohidraulikoa azken mota honetakoa izango da, zilindro arrunta, hain zuzen ere. Horrez gain, efektu bikoitzekoa eta kirten sinpleduna izango da. Zilindro hauek, esan bezala, erabilera ugari dituzte, baina gure kasuan pieza bat enbutitzeko erabiliko denez, honen ondorioz era bertikalean jarriko delarik.
Sistema hidraulikoak olio emari konkretu bat ponpatuko du bonba bat edo gehiago erabiliz, olio honek zilindro oleohidraulikoaren goiko aldera ailegatuko delarik eta ondorioz, kirten eta pistoia mugituko ditu beherantz. Kirtena beherantz mugituz gero, berarekin batera mahai mugikorra higituko da eta honek mahai finkoan dagoen xaflarekin topo egiten duenean, indar bat egongo denez, lortu nahi dugun pieza aterako da.
Prentsaren lana segurtasun sistema baten menpe egongo da, limite batzuetatik pasatzea galarazten duena, horrela funtzionamendu egokian lan egin ahal izateko edota makinako piezaren bat apurtu ahal izatea galarazten duena.
Prentsa hidraulikoak hurrengo abantailak ditu:
3. Presioa uneoro konstanteki mantentzen da, horretarako balbula bat egonik. 4. Prentsaren indarrak ez dauka limiterik, nahi den moduko prentsa egin ahal da. Gainera, prentsa eszentrikoak baino gutxiago pisatzen dute.
1. Prentsa eszentrikoak baino abiadura txikiagoan lan egiten dute. 2. Marruskadurako prentsak baino garestiago eta eraikuntza konplexuagokoak dira.
• Dokumentuen ezaugarriak
UNE 1-027-95 • Marrazketaren oinarriak
UNE 101-363-86 • Tolerantzia geometrikoak
• Olioa
• Soldaduraren irudikapen sinbolikoa
2.4.2.1. Liburuak
Hauek dira zenbait kontzeptu garrantzitsuren definizioak:
• Indarra: Zerbait egiteko edo zerbaitetan aritzeko gaitasun edo ahalmen fisikoa. • Presioa: Azalera unitateko indarra, hots, gainazal baten gainean elkarzut egiten den indarraren eta gainazal horren azaleraren arteko zatidura. • Emaria: Jariakinaren norabidearekiko elkarzuta den azalera zehatz batetik denbora unitateko igaroko den fluido-kantitatea. • Tentsioa: Gorputz bat luzatzen ala laburtzen diharduten kanpo indarrei kontra jartzen zaizkien barne indar elastikoaren batura den indarra. • Modulu elastikoa: Materialaren propietatea. Zenbat eta handiagoa izan honen balioa, ezartzen zaion indar berarentzat materiala gutxiago deformatuko da. Gure altzairuaren kasuen E = 2100000 kg/cm2. • Lerdentasuna: Materialaren lerdentasuna, zeharkako sekzioaren zurruntasuna piezaren luzera totalarekin erlazionatzen duen ezaugarria da. • Potentzia: Makina batek denbora tarte batean lan bat egiteko duen gaitasuna, hots, esfortzu fisikoa, lana denbora laburrean egiteko almena; indarra, kemena. • Errendimendua: Edozein unitatetan ematen eta hartzen den energiaren arteko erlazioa (1 baino gutxiagoa izaten da).
• Masa(Kg): Gorputz batek lurrarekiko jasaten duen indarra. Egoeraren arabera indarraren balioa ezberdina izan daiteke, hau da, lurrean gorputz batek duen pisua eta gorputz berak ilargian duena ezberdina izango da. P=m x g • Diametroa (m): Zirkuluaren zentrotik igaro eta zirkunferentziaren bi puntu elkartzen dituen lerro zuzena. • Azalera(m²): m²-tan neurtzen den distantzi bat. Luze zabalerako neurria. • Luzera (m): Luzetasunaren neurria, hiru naiz bi dimentsioko gorputzetan, dimentsio handienaren neurria. • Diametroa (m): Zirkuluaren erditik pasatu eta zirkunferentziaren bi puntu elkartzen dituen lerro zuzena. • Metrika: Torlojuetan diametroa adierazteko erabiltzen den beste modu bat.
Prentsa hidraulikoa diseinatu ahal izateko, aurretiaz definitutako datuak, prentsaren amaierako diseinua baldintzatuko dutenak, hala egitura zein zilindro oleohidraulikoaren ezaugarriak.
Hona hemen, datu horretatik abiatuz lortutako ezaugarri tekniko nagusiak:
Prentsa hidraulikoaren diseinuan funtzio bat betetzeko elementu eta mekanismo ezberdin bat baino gehiago daude. Horregatik dauden mota eta aukera ezberdin guztiak baloratu behar dira egokiena aukeratu baino lehen. Ondoren, kontutan izan diren aukera ezberdinak azaldu eta baloratuko dira, hartutako ebatzia hobeto ulertu dadin. Mota honetako prentsek ondoko atal ezberdinaz osotuta egoten dira. Jarraian, hauetako bakoitza aztertu da: 2.7.1. Prentsa motak Prentsak hiru multzotan banatzen dira konpresio indarra eragiten duen jatorriaren arabera. Prentsa manuala: Espazio gutxi okupatzen dute. Ekonomikoak. Indar ahalmen txikikoak.
2.7.1 Irudia
Prentsa mekanikoa.
Ebaketa, estanpazioa, tolesketa eta enbutizio txikietan erabili ohi dira. Ez dira egokiak enbutizio sakonetarako, indarrra modu azkar eta ez konstantea batean aplikatzen dutelako. Ibiltartearen arabera indarraren balioa aldatuko da.
2.7.2 Irudia
Prentsa hidraulikoa
Ibiltarte osoan abiadura konstantea mantentzen dute, gaitasun bereko prentsa mekaniko bat baino merkeagoa izango da. Mantenimendu kostu txikiagoa. Gainkargaren aurrean seguruagoak dira, segurtasun balbula daramatelako. Espazio gutxiago okupatzen dute prentsa mekanikoekin alderatuz konpaktoagoak direlako. Zarata gutxiago egiten dute, atal higikor gutxiago dutelako.
2.7.3 Irudia 2.7.2. Egitura metalikoa
Prentsa hidraulikoen egiturak zilindro oleohidraulikoa, sistema hidraulikoa eta gainontzeko elementuak jasateko gaitasuna behar dute, baita ere prentsatzearen ondorioz eragiten indarrak. Egitura dena pieza bakar batez (bastidore) egina egon daiteke edota burdinurtu edo perfil ezberdinak erabiliz lortutako eraikina izan daiteke.
2.7.2.1. Perfilez osotutakoak
Mota honetako egiturak, funtsean profil ezberdinez osatuak egoten dira, elementu hauek erabiltzearen abantaila nagusiak ondorengoak dira:
- Prentsa kopuru txikia fabrikatu beharrez gero, merkeago irteten da, moldeak oso garestiak baitira pieza gutxi batzuk egin nahi direnean.
Egitura hauetan ondoko atal garrantzitsu hauek bereizten dira:
Aurrekoez gain, zilindroaren estankotasuna bermatuko duten junta eta hazkagailuak kontuan izan behar dira.
Hurrengo paragrafoetan zilindro mota ezberdinen sailkapena eta hauen ezaugarri nagusiak aztertzen dira:
2.7.3.1. Efektu bakarrekoak zilindroak
Indarra soilik norabide batean garatu dezakete. Enboloaren atzera bueltatzea malguki bidez, pisu propioaren eraginez edo kanpo indar baten eraginez izango da, hots, azalera efektibo bakarra dute. Mota honetako zilindroen artean hurrengo sailkapena egin daiteke:
- Urpekari motako zilindroak: Biltokian dagoen fluxuak, atorrean sartzeko sarrera bakarra du , ondorioz, mugimendua bakarrik norantza bakarrean bermatuko dute. Ondoren, jatorrizko egoerara bueltarazteko malguki bidez edota grabitatearen laguntzaz baliatzen da(ikusi 2.7.1 Irudia). Zilindro hauen egiturari so eginez gero, atorrak barnean pistoirik ez duela nabari da, hots, kirtena soilik ageri da.
indarraren eraginez edota malguki bidez burutzen da. Beraien egitura sinplea dela eta, merkatuan aurki daitezkeen zilindrorik sinpleenak dira; azken hauen ohizko aplikazioen artean igogailuak, katuak,… dira.
2.7.5. Irudia
- Zilindro teleskopikoak: Zilindro hauen ezaugarri nagusia ator bat baino gehiago izan dezaketela da.(ikusi 2.5. Irudia). Zilindro normalak konprimiturik daudenean duten luzera baino txikiagoa lortzea beharrezkoa denean erabiltzen dira, hau ator ugari jarriz lortzen dugularik. Beraien ohizko aplikazioen artean: plataforma baskulatzaileak, igogailu hidraulikoak, antenen eraikuntza,…
2.7.6. Irudia
2.7.3.2. Efektu bikoitzekoak
- Zilindro arruntak: Zilindro arruntak erabilienak dira, zeren aukera ugari izan dezakete, hots, efektu bakarrekoak edo bikoitzekoak izan daitezke eta kirten bat edo bi eraman ditzakete, hauek pistoiari loturik daudela. Indar eta abiadura handiak garatzen dituzte, eta honekiko kontrola eduki ahal izateko, balaztatze sistemak erabiltzen dira gehienetan. Ondoko irudian (ikusi 2.7.3. Irudia) efektu bikoitzeko zilindro bat ikus daiteke, atorraren alderdi bat zabalik daukala.
Biltoki batean dagoen olioa errakorretatik emari jakin batekin sartuko da atorraren barnealdeko kamara batetik bestera ziklikoki eta honek sortzen duen presioa erabiliz, kirtena gora eta behera higituko da. Errakorretan olio emari egokia izateko emari aldakorreko bonba edo/eta emariaren kontrolerako balbula erabili ohi da.
2.7.8. Irudia. Kirten bikoitzeko zilindroa
Zilindroen dimentsionamendu egokia hasieratik egin behar da, horren araberakoa izango baita prentsak egingo duen indarra, Pascalen printzipioetan oinarritzen bai da. Zilindro oleohidraulikoak, makina edo mekanismoetako sistema oleohidraulikoetan gehien erabiltzen diren piezetako bat da. Bonba hidraulikoak olioari hornitutako emari eta presioaren bitartez, pistoiaren bi alderdietan indarra eraginez, lan mekaniko bat garatuko du kirtena mugitzen den bi noranzkotan: aurrerapenean eta atzerapenean edota beheranzkoan eta goranzkoan, zilindroaren kokapenaren arabera. Ziklo hau behin eta berriz errepikatuko delarik denboran zehar.
Zilindro komertzial anitzak dauden arren merkatuan, zenbaitetan eta gaitasun handiko makinetan neurrira diseinatzen dira baita ere.
Zilindroa lan eginarazten duen olioaren presioa eta emaria erregulatuko ditu, aurretik zehaztu diren baldintzen pean. Osagai garrantzitsuenak ponpa eta horrekin batera doan motore elektrikoa dira. Hori ikusita, uler daiteke prentsa hidraulikoa pascalen printzipioaren aplikazio bat dela.
2.7.9. Irudia. Pascalen printzipioaren adierazpena
- Emari erregulatzaileek mugatutako emari edota abiadura.Emari erregulatzaileek, kirtenari itsatsita dagoen mahai mugikorra eta ondorioz, berak eta gainontzeko tresneriak garatzen duten abiadura egokia izan daiten kontrolatzean datza. Horretarako, emari finko bat pasarazten duten emari erregulatzaile balbulak erabili ohi dira.
Sistema hidraulikoen bonbak era desberdinetakoak izan daitezke, baina hauek dira normalean erabiltzen diren konfigurazioak zilindrada motaren arabera:
2.7.10. Irudia
Bonbek ez dute presioa emango, zirkuitu osoa eta zilindroak betetzeko beharrezko olio emaria bultzako dute. Bonben sailkapena zilindrada mota edo eraikuntza ezaugarrien arabera egin daiteke. Jarraian bonba mota nagusienak deskribatuko dira:
b) Paletadun bonba: Paleten mugimenduak emaria emango du, zirkuituak mugatutako presioa lortzen duenean paletadun bonba gelditu egingo da, energiaren aprobetxamendu hobea izanik eta gutxiago berotuko denez hura osatzen duten elementuen bizitza erabilgarriaren handitzearen emaitza izango du. c) Torlojudun bonba: Zarata maila txikia eta funtzionamendu leuna, antzerki eta operetan erabilia.
Baina bestelako desabantailak ere aurkezten dituzte:
- Prentsa hidraulikoek, marruskadurako prentsak baino garestiagoak eta eraikuntza konplexuagoa dute. - Prentsa eszentrikoek baino abiadura txikiagoekin lan egiteko aukera dute.
2.8. HARTUTAKO EBATZIA Prentsa hidraulikoaren osaketa hiru multzo nagusitan banatu da, zilindro oleohidraulikoa, egitura eta sistema hidraulikoa.
2.8.1. Funtzionamendua Prentsa mando elektronikoaren bitartez kontrolatuko du erabiltzaileak, horrek bidaliko dituen seinale elektrikoek aginduak bidaliko dizkio. Segurtasunagatik bi pultsadore izango ditu, operadoreak esku biak mandoan dituela ziurtatzeko eta mahai mugikorraren ibiltartetik kanpo.
Lan zikloa hiru etapatan egongo da banatua, hurbilpena, lana eta atzerapena. Akzionamentu botoiak sakatzerakoan, zirkuitu hidraulikoa aktibatuko da. Motore hidraulikoak aktibatutako bonba olio emaria isurtzen hasiko da. Zilindro hidraulikoaren (irudian 1) pistoiaren gainetik dagoen kamera betetzean, 4 cm/s-ko abiadurarekin desplazatuko da mahai-mugikorra (2) mahai finkora (3) hurbiltzean. Transformatuko beharreko metal xafla prentsatzerakoan 2.5 cm/s-ko abiaduraz mugituko da, xafla mahai finkoan jarriko den trokelaren gainean egongo da. Azkenik atzerapenean 4 cm/s-ko abiadurarekin itzuliko da hasierako posiziora.
Prentsak garatu ditzakeen esfortzu maximoak mugatuak daudela segurtasun sistema bati esker, honela prentsaren funtzionamendua eteten edota arriskuan jartzen duten apurketak eta deformazio iraunkorrak ekiditen dira.
2.8.1.Irudia
2.8.2. Zilindro oleohidraulikoa Proiektu honetan, efektu bikoitzeko zilindroaren diseinua egingo da. Izan ere indarra bi zentzutan egin beharko da, prentsa lanean dagoenean enbutizioa egiteko eta baita ere, mahai mugikorra igo behar denean horren pisua altxatzeko beste indarra egin beharko du zilindroak. Zilindro bakoitzak 200Tn-ko lan indarra egiteko gaitasuna du.
2.8.2.Irudia. Zilindroa eta bere atalak
Bestalde, enboloak duen etengabeko higiduraren ondorioz daramatzan juntak puska ez daitezen, hodiaren barnealdeko gainazal akabera oso ona izan behar da, kasuan honetan hodi lapeatuaren gainazal akabera N5-ekoa izatea komeni da.
2.8.3.Irudia. Atorra altzairu lapeatuzkoa
Gainera, atorrak alde batetan estalkia eta bestean gidaria izango ditu, lotura hariztatze bati esker burutzen delarik, horrez gain, zilindroaren barrualdea isolatu beharra dago, ondorioz estalkia soldatuko da 3.3.5 dokumentuan aurkitu daitezkeelarik. Halaber, atorrak gidaria amaitzen den lekutik errakor bat izango du, errakor horretatik olioa sartzen denean pistoia gorantz mugituko delarik eta irteten denean ordea, pistoia beherantz mugituko da, ziklikoki era etengabean. Atorrak beste hari bat ere izango du, brida eusten duen haria hain zuzen. Hari hau ere 3.3.7.2. dokumentuan kalkulatzen da eta gainera hobeto bermatzeko soldadura bat ere ezartzen zaio.
Kirtenaren luzeran zehar sekzio aldaketak agertzearen arrazoiak hurrengoa da:zilindroaren kokapenaren arabera azpiko muturra, mahai mugikorrari lotua ahal izateko kirtenari arteka bat mekanizatuko zaio bertan brida zatitua sartu ahal izateko., azkenik, brida zatitua torloju bidez bermatuko da mahai mugikorrera. Beste ertzean, diametro aldaketa bat ageri da kirtena pistoian sartzeko eta ondoren, honetan arteka bat egiten da estankotasuna bermatzen duen junta (3.3.11.1.Atala,3.dokumentua) bat jarri ahal izateko. Epidor etxeko COVER SEAL PU83 junta jartzen da, bere helburua olioa zilindroaren alde batetik bestera igaro ez daiten oinarritzen da.
2.8.4.Irudia. Kirten-pistoi junta,Epidor etxekoa
Kirtenaren hasierako diametroa 161[mm]-takoa da, bere luzera, aldiz, 1261.5[mm]takoa ,hauek normalizatutakoa daudelarik UNE 101-360-86 arauaren arabera, gero beharrezkoak diren sekzio aldaketak mekanizatuko zaizkie.
Kirtenaren zilindro oleohidraulikoak indar handiak jasan eta transmitituko dituenez, gilborduraren balio limitea kalkulatu behar da; aipatutakoa dela eta kirtena erresistentzia handia duen F-114 altzairu kromatuaz egina dago.
Beste alde batetik, funtzionamenduan zehar mugimendu jarraia era leunago batean gertatzeko eta juntak, hazkagailuak (3.dokumentuaren 3.3.13. atalean) eta eraztun
Hasieran azaldu den legez, pistoiaren beste helburua, atorra bi espazio edo eremutan banatzea da, horretarako bertan gida eraztuna eta juntan sartzeko bi arteka mekanizatuko dira.
Pistoiak materiala aukeratzean jasaten dituen presio, azelerazio eta indarrak handiak direla aintzat hartu beharra dago, beraz, erresistentzia handiko eta mekanizatzeko erraza den F-114 altzairu normalizatua erabiliko da, berau material egokia baita azaldutako egoerarako. Pistoiaren gainazal akabera orokorra N7-koa izango da, baina junta eta kirtenarekin kontaktu tokietan gainazal akabera hobea izan beharko da, beraz, horietan N5-eko akabera ezarriko da. Perdoiei dagokienez, junta torikoek eta pistoi juntetan beraien fabrikatzaileak zehaztu egiten dituzte; baina pistoiaren kanpoaldean eta kirtena sartzen den lekuan H7 h6 perdoia ezartzen dela aipatu beharra dago, labainkorra baita.
Estankotasun elementuak Epidor etxeko KB gida eraztunak(3.Dokumentuko 3.3.15 atala) eta OMEGAT OMK-MR pistoi junta(3. Dokumentuko3.3.12atala) dira. Bakoitzarentzat beharrezko den gune edo alojamendua bat ahalbidetuz, beharrezko perdoi eta akaberekin.
Zilindro oleohidraulikoaren goiko aldean, atorra tapatuko duen estalkia ageri da. Elementu honek, finkapen sistema osatzeaz gain, presiopeko olioaren sarrera eta irteera baimentzen duen errakor bat dauka.
Zilindro oleohidraulikoaren atorraren eta estalkiaren arteko lotura, hariztatze eta soldadura bidez bermatua dago.
Estalkiaren erdialdean errakorrarentzat mekanizatu den zulo bat egongo da, errakorra hari zilindrikoa izanik ez da iragazgaitza, hori dela eta bertan,junta bat ezartzen da (Epidor COVER SEAL PU83).Bestalde, atorra eta estalkiaren arteko loturaren estankotasuna bermatzeko,junta toriko bat ere jarri da(3. dokumentuan.3.3.16 atala). Honez gain, 6[mm]-tako lau zulo egingo dira, estalkia atorrari hariztatzean errazteko.
Estalkiaren materiala aukeratzean jasaten dituen presio eta indarrak handiak direla aintzat hartu beharra dago, beraz, leuna,erresistentzia handiko eta mekanizatzeko erraza den St-52 altzairu normalizatua erabiliko da.
Gainazal akaberei dagokionez, N9-ko akabera orokorra izango du kanpoaldearentzat egokia izanik, baina juntak kokaturik doazen tokietan eta estalkiaren barnealdean hobea den N7-ko akabera ezarri da. N7-ko akabera ezartzen den gainazaletan perdoi labainkorra jarriko dugu, hau da, H7 h6-a.
2.8.2.5. Gidaria Zilindro oleohidraulikoaren beheko aldean, atorra tapatuko duen eta kirtenaren joan etorriak era egokian gidatzeko betebeharra duen gidaria ageri da.
Atorraren eta gidariaren ateko lotura hariztatze sistemari esker burutzen da, gidaria kanpoaldean mekanizatua dagoen haria, atorraren barrualdera hariztatuko da M344x3-ko hari batekin.
Kirtena une oro atzera aurrerako mugimenduan dagoenez, kirtena marruskaduraren ondorioz higatu ez daiten, hazkagailu bat, bi gida eraztun eta junta bi ezarri dira. Merkatuan dauden enpresa desberdinen katalogoak aztertu dira; azkenik, hautaketa egiteko Epidor enpresaren katalogoa aukeratu delarik.
Hazkagailuaren (Epidor AUAS) funtzioa zilindro barnera ezpurutasun edo zikinkeriak sartzea galarazten du, juntek (Epidor T20 eta Epidor COVER SEAL PU83), zilindro barneko olioa kanpora ez ateratzea, eta gida eraztun biek (Epidor SB), kirtenaren gidaritza lana ondo egitea dute helburu.
Gidariaren materiala aukeratzean jasaten dituen presio eta indarrak handiak direla aintzat hartu beharra dago, beraz, leuna,erresistentzia handiko eta mekanizatzeko erraza den St-52 altzairu normalizatua erabiliko da.
Gainazal akaberari dagokionez orokorra N9-koa izango da, baina hazkagailua, gida eraztunak eta junta doazen eremuetan eta gidariaren barrualdean N7-ko gainazal akabera definitu da. Perdoi labainkorra (H7 h6) atorrean barneratzen den gidariaren kanpo diametroan zehatu da, eta bestalde, juntak kokatzen diren alojamenduetan fabrikatzaileak definitutako perdoiak ere kontutan hartu behar da.
Zilindro oleohidraulikoa egiturara bermatzeko brida bat erabili ohi da.
2.8.9. Irudia,Brida
Brida barrualdetik hariztatuta dago zilindro oleohidraulikoaren atorraren kanpoaldearekin lotu ahal izateko. Bestalde, brida egiturara aldenik aldeneko 12 torlojuren bitartez egongo da loturik, eta torloju hauek M20-koak (DIN 912) izango dira.
Prentsa hidraulikoa lanean ez dagoenean, torloju hauek trakzio indarraren menpe lan egingo dute, zilindroen, mahai mugikorraren eta tresneriaren pisuarengatik…Funtzionamenduan dagoenean, ordea, gune harilkatuak jasaten du lan karga osoa.Orduan, bi hauen, hots,torlojuaren kalkuluak egin behar dira eta hauek 3. dokumentuan,3.3.7 atalean aurkitzen dira.
Bridaren materiala aukeratzean jasaten dituen presio eta indarrak handiak direla aintzat hartuz, beraz, leuna,erresistentzia handiko eta mekanizatzeko erraza den St52 altzairu normalizatua erabiliko da.
Azkenik, torlojuentzat ezarririko alderik aldeneko zuloek torlojuena baino zerbait handiagoak izango dira, 0,1[mm]-tako tolerantzia izan dezaketelarik; hauek bridarekiko zentroarekiko zentrukide den diametro zehatz batean egongo dira kokaturik.
2.8.3. Sistema Hidraulikoa Sistema hidraulikoaren aurrediseinuak ondoko atalak nagusiak biltzen ditu besteak beste.
Jarraian, sistema hidraulikoaren azalpen xume bat ageri da eta honen ulermena ulergarri egiteko, era berean, goiko irudiari so egingo zaio.
Emarien kontrolerako balbula eragiten den unean ibiltartea egin ahal izateko, hasierako emaria zertxobait jaisten da eta horrela bonbako sarreran presioa igo egingo da. Hau dela eta, bonbak daukan konpentsatzaileak plater inklinatua mugituko du eta beharrezkoa den emaria irten egingo da. Sistema hidraulikoan gaindiezina den presio maximoa zehazten da; muga horretaz gaindituz gero presio erregulatzeko balbulak (4) soberan dagoen olio presio guztia biltegira bidaltzen du eta olio emari txiki bat uzten du pasatzen.
Elektrobalbula (6) mugimenduaren norabidea zehazteko erabiltzen da, hau da, kirtenaren mugimendua zein izango den, gorazkoa edo beherazkoa, sistemaren zentsua zehaztuz.
Azkenik, segurtasun balbula (8) zilindroaren behealdeko irteeran aurkitzen da, mahai mugikorra beherantz mugitzea saihesten du bere pisua eta tresneriaren pisua dela medio, hau da, presioa aplikatzen den unean jaitsiko da bakarrik.
Aurreko guztia kontutan hartuz, sistemaren analisia eginez gero hainbat abantaila aurkitzen dira, hurrengo lerroetan batzuk aurkezten direlarik.
Dagoeneko, sistema hidrauliko mota zein izango den definitu da eta ondoren, berau osotzen duten elementu guztiak era zehatzago batean aztertuko dira.
2.8.10. Irudia
- Olio hidraulikoak sistema guztitik ibili eta lana egin ostean barneratu duen beroa ebakuatzea. - Jariakina erreserbatzen du, dena ez delako aldi berean erabiltzen. - Kutsatzaileak sedimentatzea ahalbitzen du. - Airea eta jariakina guztiz banatzen ditu. - Sisteman zehar olioak hartu lezakeen ura banandu egiten du.
Biltegia elementu ezberdinak izango ditu:
- Aire iragazkia. - Bueltatze tutua iragazki eta guzti. - Beteta dagoela esaten duen tapoia. - Bonbako aspirazio tutua. - Bueltatze eta aspirazio guneak banantzen duen xafla. - Husteko giltza. - Nibelezko zunda. - Biltegiko goiko estalkia.
Olioak sistema guztitik ibili eta gero, biltegira bueltatze tututik barneratzen da. Heltzen den unean, olioak aire burbuilak, sistema osatzen duteneko elementuek eginiko beroarengatik eta baita, iragazkietatik pasatu diren substantziak ere daramatza.
Lehendabizi, olio hau biltegiko beheko aldera heltzen da, behealdean sedimentuak metatuko direlarik eta aire burbuilak gutxika gorantz joango dira goiko gainazalera iritsi arte eta bertan inplosionatuz desagertu arte. Goiko azalera horretan presioa atmosferikoa izan behar da burbuila hauek desagertu ahal izateko eta horretarako aire iragazkia egongo delarik.
Olioa guztiz pausatuta dagoenean iragazkiaren erdiko xaflatik pasatzen da eta aspirazioko gunera helduko da, jada sedimentu eta burbuila gabe, berriz ibilbide guztia burutu ahal izateko bonbara itzuliz. Biltegi osoko prozesuan olioak beroa askatzen du, ez du heltzen denean bakarrik askatzen.
Honez gain, esan behar da biltegiak termometroak, nibelezko zunda eta beste elementu batzuk ditu olioaren ezaugarriak kontrolatzeko, bai tenperatura , bai kantitatea eta abar.
Olio biltegiaren dimentsionamendua zilindro barnean dagoen olio kantitatearen arabera kalkulatzen da. Honela, zilindro barnean sartzen den bolumena kalkulatu ostean, berau lau bider biderkatu behar da horrela funtzionamenduan ez dagoenean tutueria eta elementu guztietarako olioa gorde ahal izango da (ikusi 3.4.10 Olio biltegia).
Biltegiaren mantenamendua jariakinaren olioa ezaugarri egokiekin mantentzean datza, horrela, bere ezaugarriak ez direnean egokiak, aldatu egiten da eta une horretan biltegia garbitu egingo delarik.
Biltegiaren olioa aldatzen denean burutzen den garbiketa hurrengoan datza. Lehenik eta behin, biltegi barruko pintura zaharra kentzen da. Ostean, barrukoa limatu egiten dira gainazal guztiak leun utziz eta gero berriz barrualdea pintatzen da . Pintura sikatzen utzi ostean, berriro ere limatu egiten da pintura partikulak edo beste partikulen bat balego kentzeko, ondoren urarekin garbitu eta sikatzen usten da. Hau dena egin ostean, azkenik,olioa berriz sartzeko prest dago.
Segurtasun neurrietako bat da. Presio jakin batean fijatuta egongo da, presioa balioa onargarrien barruan dagoelarik itxita egongo da, sistemak presioa igoera jasaten duenean balbula honek emariaren zati bat biltegirbirbideratuko du presio maila finkatutakoa izatera itzuli arte.
2.8.11. Irudia
Bosch Rexorth markakoa da eta bere modeloa DB 15 da. Bere ezaugarriak ondorengoak dira:
Laneko elementuen abiadura aldatzeko erabiltzen dira, emari kantitatea kontrolatuz. Honela, aurrerapen eta atzerapen abiadura ezberdinak izango ditugu. 3.dokumentuari dagokion 3.4.4 atalean, agertzen denez, Bosch Rexroth etxeko FES 32 balbula jo da egokitzat,
2.8.13 Irudia
Balbula honen zehaztasunak 3.Dokumentuko 3.4.3 Atalean datoz, Bosch Rexroth etxekoa da H4WEH motakoa.
2.8.14 Irudia
2.8.3.5. Jaiste kontrolerako balbula edo itzulezintasunekoa.
Balbula honen zeregina zera da, kirtenaren abiadura ezin dela inoiz izan bonbak emaniko abiadura baino handiagoa eta orduan hori kontrolatu behar du. Mahai mugikorrak daukan pisuarekin kirtena arinago mugituko litzateke baina balbula hau egonik guk nahi dugun abiaduran mugituko da. Orduan, balbulak presio bat egingo dio pistoiaren behealdean dagoen olioari pisuaren berdina edo presio altua eginik.
Balbula honetarako Bosch-Rexroth markako balbula bat aukeratuko dugu. Balbula itzulezina M-SR 20 KE motakoa da eta presioa erregulatzeko balbula aldiz, DR 25 5X motakoa.
Sistema hidraulikoan presioa neurtzeko tresnari manometro deritzo eta merkatuan dauden modelo ezberdinak aztertu ondoren, aukeratutako manometroa UCC markako PGB.0631.400 UCC modeloa izan da. Bere ezaugarriak hurrengoak dira:
2.8.16. Irudia
Merkatuan dauden modelo ezberdinak aztertu ondoren, aukeratutako presio transduktorea UCC markako, PTD.400.111 modeloa da. Transduktore hauen ezaugarri nagusia korrosioarekiko erresistentzia handia eta hainbat likidorekin lan egiteko aukerak ematen ditu. UCC markako transduktoreak hainbat jariakinekin gai dira lan egiteko, hauetariko batzuk, olio lubrikatzaileak edo hidraulikoak, kimikoak, korrosio altukoak, tenperatura oso altuko gasak eta beste hainbat jariakin mota desberdin erabili ahal dira.
2.8.17 Irudia
Bere ezaugarriak hurrengoak dira:
• Presio balbuletan azken teknología erabiltzen dute. • Gorputza pieza bakarrekoa izatea eta diafragmaren makinatuak epe luzerako egonkortasuna zihurtatzen dute. • Altzairu erdolgaitzdun eraikuntza. • Erraza eta sendoa den micro-plug konexioduna. • Konexio alternatiboak hautagai. • 20mV eta 5V-ko irteera aukerak. • 6 presio tarte (rango). • 11-30V dc –ko elikatze ez erregulatua onartzen du. • LED adierazlea gehitu daiteke.
2.8.3.8. Presio lerroko iragazkia
Prentsa hidraulikoaren sistema hidrauliko osoa ezpurutasunetatik libre egon behar du; ez da nahikoa bueltatze eta aspirazioko tutuetan bakarrik iragazkia ipintzea, horregatik bonba hidraulikoan ere presio lerroko iragazkia deritzon iragazkia kokatu beharko da. "Rogimar Hidraulica"-ren etxeko, "Filtro en linea" catalogora joanik STM1 ½ BP deritzon iragazkia hobetzi da.
Filtroa ere aukeratuko beharko da FA 1 ½ BP deritzo, eta izendapen horrekin eskatu behar zaio hornitzaileari.
2.8.18 Irudia
2.8.3.9. Itzulerako olio iragazkia
Olioa biltegira itzuli aurretik jarri ohi den iragazkia da, honen bidez jariakinak zirkuituan jaso izan ahal dituen ezpurutasunak garbituko ditu. "Rogimar Hidraulica" katalogoetan bi filtro motaren artean honek zuen emari gaitasun beharrezkoa, osagaiaren izena "Filtros de retorno semisumergidos" da.
Taulak eta informazio zehatzagoa 3.4.14 atalean.
Gainera, balbula itzulezin ( by-pass ) bat bero trukagailuarekiko paralelo jartzen da. Honek, olioren tenperatura eta ondorioz, lanerako ez bada egokia, beraz, olioak arazoak izan baititzake trukagailutik igarotzeko, eta ondorioz gain presio bat izango du. Gain presio honen erruz hodierian eta bestelako elementuetan hausturak eragin ditzake.
2.8.20 Irudia
Ponparen aspirazio tutuan jartzen da, olio-biltegi barruan kokatuko da, hori dela eta mantenimendua eta garbitu ahal izateko zailtasunak ditu, ondorioz, gaindimentsionatu beharko da. Bonbaren emariaren arabera kalkulatu behar da: Q = 396 l/min Rogimar Hidraulica-ren katalogoetara joanda, ondoko taularen arabera zehazten da beharrezko filtro mota. STM-500 motakoa aukeratu da.
Rogimar Hidraulica etxeko STM 254T mota hobetsi da. Tamaina handiko adierazlea nahi da, optika hobea duelako.
2.8.22 Irudia
Giltza honen funtzioa garbiketarako beharrezkoa denean, biltegia hustean datza. Husteko giltza olio biltegiaren beheko aldean aurkitzen da. Giltza hon takoa izango da.
2.8.23 Irudia Husteko giltza Giltza honen funtzioa garbiketarako beharrezkoa denean, biltegia hustean datza. Husteko giltza olio biltegiaren beheko aldean aurkitzen da. Giltza hon
2.8.24 Irudia 2. Dokumentua: Memoria 54 Maila zundak, biltegiko olioa aurretik zehaztu den maila batera heltzean argi bat "Gems Sensor" enpresaren web orrialdean, Level Switch produktuetara joanik, LS- Giltza honen funtzioa garbiketarako beharrezkoa denean, biltegia hustean datza. Husteko giltza olio biltegiaren beheko aldean aurkitzen da. Giltza honen neurria ½"-
2.8.25 Irudia Junta torikoa eraman beharko du, Legris etxekoa:
2.8.26 Irudia Kalkuluekiko erreferentzia,
2.8.27 Irudia Junta torikoa berriz.:
2.8.28 Irudia Kalkuluekiko erreferentzia,
Olioa garraiatuko duten enpresa ezberdinen katalogoak aztertu dira eta Piporde S.L. etxekoak aukeratu dira. Hotzean luzatutako tuboak DIN 2391 araueren arabera fabrikatuak eta ST-37.4 altzairu motakoak dira, normalizazio tratamendu bat jaso dute fabrikazioko tentsioak kentzeko, tubo horiek espreski hidraulikarako diseinaturik daude. Toleste eta abokardatzeko gaitasun bikainak. Kanpoaldetik fosfatatuak.
2.8.29 Irudiak
Tutuaren diametroaren aukeraketa egoki bat egitea ezin bestekoa da, errendimendu eta sistema hidraulikoaren kostu egoki bat lortzeko. Kanpo diametroa tutuaren
paretaren lodieraren araberakoa izango da. Kalkuluetan barne diametroa 38.87[mm]takoa izan behar dela ondorioztatzen da, ondorioz, Piporde etxeak eskaintzen duen katalogoa begiratuz ondoko tutua erabiltzea egokiena izango dela deduzitzen da:
2.8.30 Irudia
2.8.31 Irudia STM TB2 C 73 motako tapoia aurekatu da.
Olioa aukeratzeko garaian bi irizpidetan sailkatzen da, bata daukan misioa edota helburua eta bestea olioaren ezaugarriak.
• Misioa edota helburua
Potentziaren transmizioa egokia izan daiten, olioa erraz barneratu behar da sistemako pieza guztien artetik. Erresistentzia handia izanez gero, karga galerak sortzen dira; honela, lan berdina egiteko potentzia handiagoa igorri beharko litzateke, ondorioz errendimendua jeitsiz.
b) Sistema olioztatzea:
Olioak sistema olioztatzeko gaitasuna izan behar du, hots, azaleren gainean olio geruza fin bat emate eta gainazal metalikoen arteko labainketa egokia bermatu, ahalik eta marruskadura gutxien emanez.
Aplikazioen arabera, hainbat olioztatze sistema desberdin daude, hala nola, olioztatze hidrostatikoa, olioztatze hidrodinamikoa, olioztatze koipetsua eta muturreko presio olioztatzea.
Gainera, olioak sistema osatzen duten piezek funtzionamendu etengabearen ondorioz garatutako beroa xurgatzea eta biltegira iristean bero hori askatzeko gai zan behar da.
Olioak junten aurrean ez du inolako eraginik izan behar. f) Bateragarria izan sistema hidraulikoko iragazkiekin:
Olioa bateragarria izan behar da sistemako osagai guztiekin, hau da, ez da inolako erreakzio kimikorik eman behar, funtzionamendurako eta iragazkientzat ez baita onuragarria.
Sarritan, erreakzio kimiko horiek zeramikazko piezekin gertatzen da, adibidez, material horrekin eginda dauden merkatuko hainbat iragazkiekin ematen da.
g) Egonkortasun kimikoa:
Denbora pasatakoan olioak gehigarri edo ezaugarri desberdinak hartu ez ditzan hotza, beroa, presio handia, etab ere etengabean kontrolatuz mantendu behar da.
• Ezaugarriak:
Prentsaren sistema hidraulikoan zirkulatzen duen olioak izan beharreko biskositatea definitzeko, hurrengoak hartzen dira kontutan:
Olio hidraulikoaren mantenimendurako, sistema hidraulikoan harturiko laginen bitartez azterketa periodikoak egitea gomendatzen da.
Merkatuan dauden enpresa desberdinen olioak aztertu dira; azkenik, prentsa hidraulikoaren funtzionamendua egokia izan daiten, hautaketa egiteko Ertoil enpresaren W motakoa olioa zehaztu da.
Bere ezaugarri garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- Higadurarekiko errendimendu ona du eta presio oso altuak jasan ditzake. Orduan, olio honek presio altuen eta baldintza txarren menpe lan egin dezake, batez ere igogailu hidraulikoak dituzten zirkuituetan agertzen den bezalaxe.
2.8.32 Irudia Kalkuluekiko erreferentzia:
Bonba hidraulikoaren helburua sistema hidraulikoaren jariakinari emari ematean datza. Jariakina, hots,olioa biltegian pausagunean ego ohi da, baina batzutan, sisteman zehar egoten da tutueriak eratzen duen zirkuitu itxian. Bonbak ez du presiorik garatzen, jariakinari soilik emaria ematen dio, azken hau, sistema guztira heltzeko modukoa izanik.
2.8.33 Irudia
Orain, bonba hidrauliko bat aukeratu behar da emaria eta behar den potentzia kalkulatzeko. Beharrezkoa zaigun bonba bat aukeratzeko katalogora jotzen dugu. Bonbaren aukeraketa egiterako orduan laneko presioa eta hurrengoko kalkulatzen den emaria hartu behar dira kontutan.
Bonba hidraulikoaren aukeraketa hainbat faktoreren menpe dago, hala nola, lanerako presioa eta emaria (ikusi 3.4.1. Olioa zilindroan barneratzeko zuloak).
Sisteman ziurtatu behar den presioa -takoa da, baina balbuletan eta tutuerian ematen diren karga galeren eraginez presio hori zertxobait jaisten denez, presioa handiagoa eskaintzen duen bonba bat aukeratzen da.
Bestalde, sisteman emango den emari maximoa 386038.8 cm3/min-takoa izango da.
Merkatuan dauden enpresa desberdinen katalogoak aztertu ondoren, PARKER enpresarena aukeratu delarik. Katalogoari so egin ondoren etxeko PV 180 serieko pistoi axialeko eta emari aldakorrek bonba aukeratu da.Bere datu teknikoak ondokoak direlarik:
2.8.34 Irudia
Motore elektrikoaren helburua, bonba hidraulikoari emari ponpatzeko beharrezkoa duen energia ematean datza. Prentsa honen sistema beharrezkoa den potentzia minimoa aurretik aztertutako beste atal batean kalkulatu da, bonba hidraulikoa kalkulatzerako orduan alegia. Honela, potentzia minimoa baino potentzia handiagoa garatzeko gaitasuna duen bonba aukeratu behar dela aintzat hartu behar da.
2.8.35 Irudia
Motorearen egonkortasuna bermatzeko biltegiari lau euskarri zilindrikoz egongo da itsatsita . Euskarri hauek bibrazioak saihesteko erabiltzen dira, bestela prentsa asko mugituz gero ezin bailirateke piezak baldintza egokietan fabrikatu. Megulastic markakoak izango dira eta bere modeloa 5218040 izango da, aipatu beharra dago gomazkoak izan ohi direla.
2.8.3.22. Aurrebetetze balbula Goiko zilindroek aurrerapen eta atzerapen abiadura handiak lortzeko erabili ohi da. Grabitatearen laguntzaz sartuko da olioa atorrera, beraz, presio gutxiago beharko duelarik. Atzerapenean, atorreko B zulotik emaria sartzean, bera bakarrik beste kamarako olioa A zulotik kanporatuko da.
2.8.37 Irudia
Egitura metalikoaren eraiketa profilak, xafla laminatua eta hodi tubular karratuen bidez egingo da. Aztertzen ari deneko prentsa hidraulikoaren egitura bi muntagez, goian eta behean aurkitzen direnak, eta lau zutabez osotua dagoen portiko bat izango da,
- Multzo arinak lortzen dira, material gutxiago behar da eta gainera erresistentzia ona dauka deformazio eta apurketarekiko. - Ez dute erretxope, poro, gainazal arazorik edo beste hainbat arazo, hauek oso txarrak baitira multzoarekiko honek era ziklikoan jasaten baitu zilindroak eginiko indarra. - Perfilak komertzialak direnez eraikuntza arinagoa da eta burdinurtuaren piezen pisua oso altua da. - Piezen bat dimentsioz aldatu behar bada, gutxiago kostatuko da burdinurtukoa baino, burdinurtuan molde berri bat egin beharko litzateke eta. - Prentsa gutxi egin behar direnean, merkeago irteten da moldeak oso garestiak baitira pieza bat bakarrik egin nahi denean.
Egitura osotuko duten perfilen txapa normalizatuak egiteko erabiliko den material mota St-37 altzairu normalizatua izango da.
2.8.38 Irudia 1 2 3 4 5 6 7
Goiko muntagak prentsaren funtzionamenduan agertzen diren indarrak eta tresneriaren pisua eusteko gaitasuna duelako ikusteko, ikusi 3.5.2. Dokumentua.
Atal bakoitzaren azterketa zehatzago bat egiteko, atal bakoitza banaka aztertuko da.
Goiko xafla St-37 altzairu laminatua egina dagoen eta xaflaren erdian 445[mm]-tako diametroa duten zulo bi daude, berarekin batera albo batean olioa pasatzeko tutuarentzako zulo bat doakiolarik. Tutu hau zilindroaren atorreko errakorretik olioa sartzeko balio du.
Albo bietan gida sistemak duen ardatza eta topea pasatzeko gai den zulo bat dago 2000[mm]-tako distantziarekin banandurik bi zirkunferentzien zentroak eta 18 zulo daude M16 neurrikoak kutxaren euskarriarekin guztiz bermaturik geratzeko.
St-37 altzairu laminatuz egina. Xafla honek laneko indarra zuzenki jasaten du eta zilindroa bertan lotu behar denez, erdian 442[mm]-tako diametroa duen zulo bi egiten dira alderik alde dena. Ondoren, zulo honen erdian beste zulo bat egiten da baina hauxe ez da alderik aldekoa izango, hauxe 500[mm]-tako diametroa izango du eta 35[mm]-tako sakonera, zulo hau, brida bertan sartzeko izango da. Lehen bezala, albo berean olioa pasatzeko tutuarentzako zuloa egin beharko da. Zilindroa beheko xafla honi ondo bermatua geratzeko, alderik aldeko M16 zuloak egingo zaizkio, bridarenaren zuloekin bat etorriz.
Lehen bezala bi aldeetan bi zulo egin behar dira gida sistemarako, baina oraingo honetan zuloaren diametroa 160[mm]-takoa izango da, hau da, gida sistemako gidariaren kanpo diametroaren berdina hain zuzen, eta honekin batera, buelta guztian M16-ko sei zulo egingo zaizkio gidariarenarekin bat etorriaz, gidaria beheko xafla honekin lotzeko.
Perfil hauek muntagaren alderik alde egongo dira kokatuak, hauxe da, 3000[mm]-tako luzera edukiko dute.
Xafla hau, St-37 altzairu laminatuz eginak daude. UPN perfilen arimak jasaten dituzten tentsio ebakitzaileak oso handiak direnez eta ez apurtzeko, hurrengo xafla hau jarri da. Xafla honek, besteak bezala 3000[mm]-tako luzera dute.
Perfil hauek muntagaren alderik alde egongo dira kokatuak, hauxe da, 3000[mm]-tako luzera edukiko dute.
Bi xafla hauek goiko muntagaren alboetako alderdi estuenak estaltzeko dira, horrela erpinak era arriskutsuan ez egoteko eta, aldi berean, estetikoki hobeto gelditzeko balio dute. Bere dimentsioak zabaleran 5[mm], altueran 1600[mm] eta luzeran 1100[mm] dira. Baina xafla hauek goiko muntagako beheko xaflaren hegoekin tope ez egiteko gune bat ebakirik dauka. Ebaketa hauen dimentsioak berdinak dira goiko muntagaren estalkientzat. Dimentsioak honako hauek dira: 1200[mm]-tako alderdi baten erdian 400[mm]-tako luzera eta 60[mm]-tako altuera duen sarketa bati zango dute. Modu argiago batetan ikusteko hona hemen irudia :
2.8.40 Irudiak
Muntagen parean, lau zutabeak eta UPN 380-ko perfilak estaltzeko, 1600[mm]tako altuera, 1200[mm]-tako luzera eta 5[mm]-tako zabalera duen xafla bat erabiltzen da. Era honetan, ager daitezkeen hertz arriskutsuak estaliz eta estetikoki prentsa ikusgarriago utziaz.
2.8.41 Irudia
Beheko muntagak prentsaren funtzionamenduan agertzen diren indarrak eta tresneriaren pisua eusteko gaitasuna duelako ikusteko, ikusi 3.5.3. Dokumentua.
Atal bakoitzaren azterketa zehatzago bat egiteko, atal bakoitza banaka aztertuko da.
Mahai finkoko euskarria St-37 ijetzitako altzairua egina dago eta xafla honen erdian 900x400[mm] duen zulo karratua dago, pisua eta material kantitate gutxiago behar izateko. Lau xafla desberdinez osaturik dago, beraien artean honi dagokion planoan behar bezala adierazten delarik soldatzeko era. Modu argiago batean izateko, hona hemen xafla honen irudia:
2.8.42 Irudia
Lau xafla hauek zulo bat usten dute mahai finkoaren euskarriaren pean.
Lurreko xafla hau besteak baino zabalagoa da egitura alboetara ez jausteko. Orduan, 1100[mm]-tako zabalera izan beharrean (beste guztiek duten neurria) 1700[mm]-tako zabalera jarri zaio. Lehengoaren bezala, erdian 1080x410[mm]tako zulo bat egin zaio, pisua eta dirua gutxiagoa izan dadin.
2.8.43 Irudia
Perfil hauek muntagaren alderik alde egongo dira kokatuak, hauxe da, 3000[mm]-tako luzera edukiko dute.
Xafla hau, UPN perfilen arimak jasaten dituzten tentsio ebakitzaileak oso handiak direnez eta ez apurtzeko, hurrengo xafla hau jarri da. Xafla honek, besteak bezala 3000[mm]-tako luzera dute.
Perfil hauek muntagaren alderik alde egongo dira kokatuak, hauxe da, 1490[mm]-tako luzera edukiko dute.
Bi xafla hauek beheko muntagaren alboetako alderdi estuenak estaltzeko dira, horrela erpinak era arriskutsuan ez egoteko eta, aldi berean, estetikoki hobeto gelditzeko balio dute. Bere dimentsioak zabaleran 5[mm], altueran 1020[mm] eta luzeran 1200[mm] dira. Baina xafla hauek beheko muntagako mahaipeko euskarria den xaflaren hegoekin toporik ez egiteko gune bat ebakirik dauka. Ebaketa hauen dimentsioak berdinak dira beheko muntagaren estalkientzat.
Muntagen parean, lau zutabeak eta UPN 400-ko perfilak estaltzeko, 1040[mm]tako altuera, 1100[mm]-tako luzera eta 5[mm]-tako zabalera duen xafla bat erabiltzen da. Era honetan, ager daitezkeen hertz arriskutsuak estaliz eta estetikoki prentsa ikusgarriago utziaz.
Baina muntaga ez da hemen amaitzen, bi errefortzu jartzen baitira. Errefortzu hauek UPN 400-koak izango dira, eta muntagen parean beste zutabeen artean doaz kokaturik, egituraren egonkortasuna bermatzeko. Bi hauen luzera berdina izango da, hau da, 340[mm]-takoa.
Honez gain, luzetarako mugimendua saihesteko L200 eta bere euskarria ipiniko dira. Hauek planoetan argiago ikusten dira eta beraien luzera 3500[mm]-takoak dira.
Goiko eta beheko muntagak elkarrekin lau zutabez lotuta daude. Zutabe bakoitza UPN350 neurriko bi barraz osaturik daude, bere hegoetatik soldatuta egonik. Zutabe hauen luzera 4220[mm]-koak izango dira.
Planoekiko erreferentzia: PO08 2.8.4.4. Egituraren egitura laguntzaileak.
Egitura laguntzaile hauek bi izango dira eta biak berdinak izango dira dimentsionamendu aldetik. Elementu hauek bi elementuz osaturik egongo dira: batetik, UPN400-ko bi perfil eta bestetik 196[mm]-tako zabalera eta 110[mm]-tako luzerako hodi errektangeluarra bat. Elementu hauek, ondoko
irudian ikus daitekeen bezala, beraien artean soldadura batzuen bitartez bermaturik egongo dira):
2.8.44 Irudia
Egitura laguntzaile hauek bi izango dira eta biak berdinak izango dira dimentsionamendu aldetik. Elementu hauek bi atalez osaturik egongo dira: batetik, UPN400-ko bi perfil eta bestetik 196[mm]-tako zabalera eta 110[mm]tako luzerako xafla bat. Elementu hauek, ondoko irudian ikus daitekeen bezala, beraien artean soldadura batzuen bitartez bermaturik egongo dira:
2.8.45 Irudia
Mahai finkoa beronen euskarriaren gainean dago kokatuta eta bere neurriak 1200x2240x150[mm] izango dira. Bere materiala F-111 izango da eta M20-ko 20 torloju igarotzeko alderik aldeko 21[mm]-tako diametrodun hamasei zulo izango ditu, torloju hauek mahai finkoaren euskarria den xaflara lotu daitezen..
Mahai mugikorra konpresio eta flexio indarrak eusteko eraikitako dago. Horretarako, erresistentzia altuko material bat aukeratu da, F-111 materiala hain zuzen ere. Mahai mugikorrak hainbat ataletan sailkatzen da:
2.8.46 Irudia
Orduan atal bakoitza sakonki aztertuko da.
Mahai mugikorraren oinarria F-111 materialaz egina dago. Azpiko aldean, mahai finkoaren moduko arteka batzuk daude tresneria eta pieza desberdinak ipini ahal izateko. Goiko aldean, bi zulo simetrikoki kokatuak, beraien zentroen artean 2000[mm]-tako distantzia egonik. Hauek gida sistemako ardatza eusteko lekua izango dira. Oinarri honen gainean mahai mugikorreko falta diren pieza guztiak joango dira kokaturik:zentroan, zilindro ainguraketa eta brida zatitua joango dira, bigarrena lehenengokoaren barnean kokaturik doalarik, beste zulo bien gainean zilindro gidak joango dira eta azkenik, zilindro ainguraketatik irtenda, diagonaleko, zeharkako eta luzetarako euskarriak joango dira .
Brida zatituaren helburua mahai mugikorra gorantz edota beherantz doanean, hau da, kirtena gorantz edo beherantz doanean, kirtena eta mahai mugikorra batera mugitzea da. Horretarako, lehen aipatu bezala kirtenaren punta zilindro ainguraketan sartzen da eta kirtenak duen diametro murrizketan brida zatitua sartzen da, hau aldi berean, zilindro ainguraketan finkatzen delarik torloju batzuen laguntzaz. Brida honetan M16-ko torlojuentzako 16,5[mm]-tako diametroa duen zuloak egingo dira, diametro handiagoarekin zati batean, torlojuaren burua sartu ahal izateko. Hauxe ere F-111 materialaz egina izango da erresistentzia handia behar baita
2.8.47 Irudia Brida zatitua Planoarekiko erreferentzia: PO05 P03.
Euskarriak.
F-111 materialez eraikitako lau motako euskarriak daude mahai mugikorrean: luzetarakoak, zeharkakoak eta diagonalak. Guzti hauek zilindro ainguraketatik hasten dira eta bakoitzak bere norabidea du. Luzetarako euskarria zilindro ainguraketatik hasi eta gidaria dagoen lekura doa, luzetarako euskarri luzea
zilindroen artean doa, zeharkakoak luzetarakoak egiten duen norabidearen elkarzut eta diagonalekoak, izenak dioen moduan diagonalean egiten du. Denak altuera berarekin hasten dira, zilindro ainguraketaren berdina eta altuera berarekin amaitzen dira, gidariaren altuera. Honez gain euskarri hauek soldatuta daude zilindro ainguraketari eta oinarriari 20[mm]-tako txaflana eginda baitago alde batean.
Kutxaren barnean lehen aipatutako sistema hidraulikoko elementu guztiak daude, bonba hidraulikoa, biltegia, motore elektrikoa eta beste hainbat elementu. Kutxa hau prentsa hidraulikoaren goiko aldean jarrita dago eta bere azpian beronen euskarria joango da.
Kutxaren egitura oso sinplea da eta berak dituen piezak hauek izango dira :
2.8.48 Irudia
Pareta honen neurriak 3600x1600[mm]-takoak dira eta bere lodiera 2[mm]takoa izango da.
Goiko pareta alboko angelua eta erdiko angeluaren gainean dago bermaturik eta ez du soldaduraren beharrik beraren pisua nahikoa baita ondo eusteko. Honez gain goiko ateak bi helduleku izango ditu simetrikoki kokatuta.
Aurreko ateak.
Aurreko ateen neurriak ondokoak izango dira, 1635x1300[mm], eta ate hauen lodiera 2[mm]-takoa.
Ate hauen loturak burutzeko ez da soldadurarik behar, alboko zutabeei bisagren bidez lotuta egongo delarik. Honez gain, ate bakoitzak helduleku bat izango du, ate hauek zabaldu eta itxi erraztasunez egin ahal izateko.
Aurrez esandako guztia aurreko aldeko ateei buruzkoa izan da, baina atzean ere badago aterik, baina hauek desberdinak izango dira: helduleku gabeak eta bisagra gabeak, baina zutabeei soldatuta joango dira ez jausteko.
Alboko pareta hauen neurriak 1540x1300[mm]-koak izango dira eta bere zabalera 2mm-koa izango da.
Alboko paretak soldatuta joango dira alboko zutabeei. Paretaren erdiko aldean, aireztatze sareta eta zulo bat joango dira, bata goian eta bestea behean, hurrenez hurren. Aireztatze sareta beroa kanpora irteteko balioko du, eta zuloa elektrizitateko kableak edo hozketa zirkuiturako uraren tutuak pasatzeko balioko du.
Alboko zutabeak, izenak esaten duen moduan, kutxa egiteko erabiltzen diren kanpoko lau zutabeak dira. Zutabe hauek normalizatuta daude eta bere neurriak 30[mm]-tako karratua izango da, barnealdetik hutsa dena eta 3[mm]tako lodiera duten paretak. Honez gain, lau zutabeen luzera berdina izango da, hau da, 1370[mm]-takoa.
Erdiko zutabeak, aurreko eta atzeko ateen artean kokatuko dira. Hauek ere normalizatuta egongo dira, baina karratuak izan ordez laukizuzenak izango dira, 30x70[mm]-tako laukizuzena osatuz eta 3[mm]-tako lodiera edukiko du, barnetik hutsa izanik eta, beste zutabeek bezala.
Beheko U hauek, aurreko eta atzeko ateen behean joango dira kokatuta. Pieza hau aurrekoak bezala normalizatuta egongo da eta bere neurriak ondokoak izango dira: 35[mm] zabal eta 30[mm] altu izango da, 2,5[mm]-ko lodiera edukiz. Luzera atearen berdina izango da, hau da, 1635[mm]-takoa.
Goiko U-ak, behekoen berdina izango dira, neurri desberdina eta kokaleku desberdinarekin. Pieza hauek aurreko eta atzeko ateen gainean egongo dira kokatuak eta bere neurriak 35[mm] zabal eta 40[mm] altu izango dira. Bestelakoan berdina izango da, 2,5[mm]-ko lodiera izanez eta luzera 1635[mm].
Alboko beheko U-ak, alboko ateen beheko piezak izango dira. Pieza hauen neurriak aurreko aldeko U-en berdina da baina luzera desberdinarekin, alboko paretaren luzera eta aurrekoena ez baita berdina. Oraingoan 1540[mm]-takoa izango dira.
Goiko U-ak alboko pareten goiko aldean egongo dira eta aurrealdekoaren neurri berak izango ditu, baina luzera desberdina: 1540[mm].
Alboko angelua alboko aldeko goiko U piezaren gainean kokatzen da. Pieza honi esker, goiko pareta ez da soldatzen, bertan eusten baita. Horretaz gain, elementu honek L itxura dauka eta 20[mm] altuera eta 20[mm] zabalera ditu, 2[mm]-koa edukirik. Bere luzera, kutxaren zabalera denez, 1600[mm] izango da eta alde bietan 20x45º-ko txaflanak ditu alboan dituen erdiko angeluekin ondo lotzeko.
Erdiko angelua alboko angeluari lotuta doa, horrela kutxaren goiko aldea egiteko. Neurriak berdinak izango dira eta txaflana ere, baina luzera, kutxaren luzeraren berdina izango denez 3800[mm] izango da.
Honetaz gain, azkenik eta amaitzeko kutxarekin, kutxak beheko aldetik euskarri bat izango du, kutxaren euskarria deiturikoa. Honek, hamar zulo edukiko ditu M20-ko hamar torloju pasatu ahal izateko eta gero goiko xaflarekin lotu ahal izateko. Honez gain, gida sistema eta zilindroa sartu ahal izateko, zulo bat egiten da erdian.
Azkenik, esan behar da kutxa osoa soldaturik egongo dela 1,5mm-ko eztarriarekin.
Mahai mugikorra gora eta behera gidatzeko erabiltzen da, gainera honen bidez mahai mugikorra biratzea galarazten da eta kargaren deszentratzearen
2.8.49 Irudia
Gida ardatza.
F-114 materialaz eginiko bi barra dira gida ardatzak, ardatz hauen neurriak ondoko hauek izango dira: 160[mm]-tako diametroa eta 1267[mm]-ko luzera. Barra hauek kromatua eta arteztutakoa izango dira. Goiko aldean, diametro jaitsiera bat egin da topea bertan sartu ahal izateko eta gero txaflan bat ere egin zaio, topearekin soldatu ahal izateko. Beste aldean, hariztatze bat egin zaio, mutur hori mahai mugikorreko oinarrian egin diren harian sartu ahal izateko. Apur bat gorago 14[mm]-tako diametroa duten lau zulo egin dira erreminta batekin ardatza eta oinarria biratuz ondo lotzeko.
Gida sistemako elementu hau ez da inoiz beheko xaflako gidaria ukitzera iritsiko, ibiltartea maximoa denean ere distantzia batera geratuko baita, kontaktua ezinezko eginez. Topearen zeregina zilindroa aldatzen denean mahai mugikorraren eta bere tresneriaren pisua agoantatzea izango da. F-114 materialaz egina izango da eta gida ardatzari soldadura bidez lotuta egongo da. Soldadura hau posible egiteko txaflan bat izango du. Soldadura 15[mm]-tako eztarridun "V" motakoa izango da txaflanaren bira osoan zehar .
Elementu hau brontzezkoa izango da eta bere zeregina gida ardatza marruskadura gutxienez labaintzea izango da. Gida ardatza bere barnetik labaintzen egongo denez ardatzaren diametroa gidariaren barne diametroaren berdina izan beharko da, hau da, 160[mm]-takoa. Gidari hau beheko xaflan bermaturik egongo da, horretarako, M16-ko sei torloju erabiltzen direlarik.
Prentsa hidrauliko honetan aplikatuko den soldadura ia dena, egitura osatzen duten elementu desberdinak beraien artean bermatzeko erabiliko da.
Prentsa hidraulikoaren egitura osoko elementuak eta atorra estalkira lotzeko AWS-ASTM soldadura erabiliko da, honen baitan E6013 motakoa aukeratzen delarik. Aukeraketa soldadura mota kalitate oneko soldadurak lortzeko erabiltzen da. Trakziora izango duen erresistentzia minimoa σrot= 4710 kg/cm2-koa izango da, fluentzia puntu minimoa σfl=3870 kg/cm2 izango da.
Proiektu bat diseinatu ondoren, fabrikatu egiten denean, berau garatzeko burutu beharreko ekintzek behar dituzten denborak kalkulatu behar dira, exekutatzeko beharrezko denbora zehaztu ahal izateko..
Planifikazio hau hiru ataletan banatu da: eraikuntza, frogak eta optimizazioa (ikusi 2.10.1. Irudia). Hona hemen pausuak:
1.- Eraikuntza: Makinaren eraikuntza makinaren diseinua egin ondoren gauzatuko da. Honetarako makinaren planoetan jartzen duena zehatz mehats bete beharko da.
2.- Frogak: Makina muntatu ostean esperimentazioa burutuko da, hots, elementu guztien funtzionamendua egokia dela frogatuz eta baieztatuz.
3.- Optimizazioa:
Funtzionamenduari so egin ondoren, zerbait hobetu daitekeela aztertu ondoren posible bada burutzea, optimizatzea lortzen da.
Jarraian proiektuaren planifikazioa ulergarri adierazteko Gantt diagrama bat esleitzen da. Hona hemen:
Azkenean planifikazioak guztizko denbora bat emango du, eta honen arabera proiektuaren iraupena lortuko delarik. Proiektuaren exekuzioan aurrerapenak edo atzerapenak egon ezkero baliteke zehaztutako edo kontratatutako epea ez zehaztea. Horrek, ondorioak eragiten dituelarik, akordioan, enpresan, langileetan, etabar.
Prentsa hidraulikoa baten biziraupena, instalazioa egiteko moduaren eta mantenimenduaren araberako da. Instalazioa eta mantenimendua zehaztu den bezala eginez gero, makinaren bizi iraupena aurrez iritzitakoa izango da eta ez da arazorik egongo funtzionamenduarekin. Hala ere, arazorik egongo balitz garantiak babestuko luke.
Muntaia zuzena ez bada, hots, planoetan eta agirieten definitutakoa betetzen ez bada, makinaren funtzionamenduan bibrazioak eta osagaiak behar baino gehiago kaltetuko dituzten indarrak agertuko dira, makinaren bizi iraupena murriztuz. Eta garantiak ez du babestuko.
Muntaia egiterakoan pieza guztiak garbi egotea komeni da, eta baldintzen agirian emandako azalpenak jarraitu behar dira era egokian egin ahal izateko.
. 2.11.1 Irudia
Behin egitura lurzoruan instalatuta hauetan kokatutako elementu ororen muntaketa egiten da. Makina guztia muntatuta dagoenean azpimultzoen eta osagaien lotura eta kokapenaren ikuskatzea egiten da, denak behar bezala jarrita daudela egiaztatuz.
Azkenik, makina martxan jartzen da, eta funtzionamendua egokia duen begiratzen da.
Osagairen batek edo muntaketa planoetan eta baldintzen agirian zehaztutako ezaugarriak betetzen ez baditu funtzionamendua ez da egokia izango, bibrazio eta zarata handiak zein mugimendu irregularrak agertuko direlarik. Hau gertatzen bada akatsa zein den eta zein arrazoirengatik ematen den argitu beharko da, hau zuzendu eta muntaketa egokia gauzatzeko.
Makinaren muntaketa, instalazio eta mantenimenduko baldintza guztiak Baldintzen Agirian (ikusi 5. Dokumentua) daude batuta. Prozedura hauetako edozein hasi aurretik Baldintzen Agiria irakurri behar da.
Segurtasunari dagozkion arau eta neurriak 7. Dokumentuan biltzen dira. Makinaren diseinu, eraikuntza, instalazio eta erabilpenean bete beharreko neurriak ezartzen ditu, eta prozesuan parte hartzen duen pertsona orok ezagutu eta bete behar du. Halaber makinak "Directiva 98/37/CE" araudiak ezarritako arau eta neurriak betetzen direla eta hauek baieztatuak izan direla ziurtatzen duen agiria behar du. Araudi honen helburua makinaren kalitatea eta seguritate eta higienea bermatzea da, hau lortzeko beharrezko baldintza, neurri eta ezaugarriak definitzen dituelarik.
Instalazioaren manipulazioa horretarako kualifikatutako eta baimendutako pertsonen esku bakarrik egongo da. Edozelako matxura mekaniko, elektriko edo elektroniko konpontzeko instalazioan espezializatua den pertsona behar izango da.
. 7.12.1 Irudia
Instalazioaren mantenimendua eta ustiapenaz arduratuko den pertsona guztien formazioa ezagutzea eta egokia dela ziurtatzea beharrezkoa da, horrela istripuak gertatzeko arriskua txikiagoa izango da eta egotekotan hobeto eta arinago konponduko dira
Erabiltzaileak hasierako diseinuan ez du aldaketarik egin behar. Azaldutako guztia (instalazioa, muntaia, mantenimendua, lan egoera) proiektugileak dioen bezala egin beharko da eta ez da aldaketarik egingo proiektugilea kontsultatu gabe, instalazioaren funtzionamendurako ez egokia izan daitekeelako. Instalazioa baldintza egokietan mantentzeko mantentze liburua jarraitzea gomendatzen da. Prentsa hidraulikoaren elementu ezberdinen egoera maiztasun handiz erregulatu eta egiaztatu behar dira, eta hauetakoren baten funtzionamendua egokia ez bada, prentsa eten egingo da, arazoa konpondu arte.
Dispositibo hauen erregulazioa eta egiaztatzea zein edozein motatako konponketa edo aldaketak makina geldirik dagoenean bakarrik egingo dira, langilea hauek ikuskatzen edo konpontzen dagoenean inolako istripu arriskurik egon ez dadin. Makinaren edozein manipulazio arreta handiz gauzatu behar da.
Makinaren inguruan bertako langileak bakarrik ibiltzea gomendatzen da. Hau ziurtatzeko segurtasun neurri moduan makinaren alde guztietan zein arriskutsuenetan segurtasun itxitura bat jarri daiteke, eta hau ez egitekotan makinarekiko mantendu beharreko segurtasun distantziak argi adierazi beharko dira.
Makina ez da martxan jarriko, pieza eta segurtasun neurri eta adierazle guztiak (beti ere argibideak jarraituz) muntatu ez diren arte. Guzti hau egin ondoren pertsona egokiak eman beharko du martxan jartzeko agindua.
Aurrekontu Osoaren balioa da: Ehun eta hirurogei eta bi mila laurehun eta hirurogei euro eta hogeita hamabost zentimo.
Bilbon, 2018ko Uztailaren 12an | science |
addi-9f166ec496ab | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | Atal honetan prensa hidraulikoaren atal ezberdinen diseinurako beharrezkoak diren kalkulu eta dimentsionamendua zehaztuko dituen dokumentua sortuko da.Lan hori kalkulu mekaniko eta hidraulikora mugatuko delarik. Ondorengo irudian atalik garrantzitsuenak ikusten dira.
3.1.1 Irudia
UNE 101-360-86 arauak barne diametro normalizatuaren balioak zehazten ditu, Bi balioentzako 400 mm-koa da egokiena, 360 mm kasu berezietarako delako. Hau da, lortu diren balioak taulan duten hurrengo balio handiena aukeratu behar da.
3.3.2. Zilindroaren indar erreala, lanean eta atzeratzean. Praktikan zilindroaren indar erreala ezagutu behar da, horretarako marruskaduraren ondorioak kontuan izan behar dira. Zerbitzu baldintza normaletan, marruskadura indarrak zilindroaren indar teorikoaren %3-%20 suposatuko du. Efektu bikoitzeko zilindroaren indar errealak. Aurrerapenean.
Laméren formulatik abiatuz: ()$*+, = × .#/0# .#10# P(bar)≈(kp/cm2) Presiopean dauden zilindroen lodiera txikia denean, jasaten duen tentsioa konstante izango da lodiera osoan. Baina horma lodikoak direnean, tentsio tangentziala barneko gainazalean askoz handiagoa izango da kanpoaldekoarekin alderatuz eta ondorioz, tentsioen banaketa ez da era konstantean jasoko. Proiektu honetako atorra horma lodikoa izango da. Ez bai du, r>10·t baldintza beteko.
3.3.2 Irudia
Tentsioei dagozkien adierazpena lortuta, ondoren azterketa egiteko bi puntu aukeratu dira atorrean. Hauek kanpoko eta barneko puntuak izango dira eta hobeto azaldurik geratzen da hurrengo irudian:
3.3.5 Irudia.Zilindroaren ebakiduran A eta B aztertzeko puntuak.
A eta B puntuak atorraren barne eta kapo gainazalei egiten diete erreferentzia, bi puntuen artean kritikoena identifikatu beharra dago, horretarakoTresca-ren irizpidea edo tentsio tangentzial maximoaren teoriaren bidez egingo da. Teoria horrek tentsio egoera multiaxial batean hutsegitea gertatuko da, tentsio tangentzial maximoak egoera horretan balore berdina edo gehiago hartzen duenean trakzio edo konpresio sinpleko saiakuntza batean gertatzen den tentsio tangentzial maximoarekiko, material bera izanik bi egoeratan.
3.3.3.1 Atorraren neke kalkulua Elementu batek karga aldakor baten pean lan egiten duenean, ziklikoki errepikatzen delarik, huts egin dezake; aplikatutako tentsioaren balioa isurpen tentsioa baino txikiagoa izan arren. Zikloek aurrera egin ahala materialak dituen mikrohausturak handituz joango dira, sekzio erresistentea txikituz joango delarik, azkenean apurtzen delarik.
izan behar da.
3.3.11 Irudia
Ondoren, kirtenaren luzera osoa osatzen duten atal desberdinak ageri dira: - Kanpoaldea: Kirtenak gidaritik kanpo izango duen neurria izango da. Ibiltarterik egin ez duenean, gidaria eta mahai mugikorraren arteko distantzia da.
- Pistoiari lotura: Kirtena eta pistoia lotzen dituen hari metrikoaren luzerari dagokio.
1-Lerdentasuna: z = JH{|}~•Q < = 28.03 < 40 baldintza betetzen da. D= 250 mm-ko diametroa onargarria da kirtenarentzako, konpresio eta gilborduraren aurrean.
3.3.12 Irudia
onargarriak izango dira. Aurreko atalean frogatu den bezala 180 mm-koa onargarria da.
3.3.13 Irudia
3.3.14 Irudia
Gidaria, atorrean harilkaturik doa, harilkatuaren neurria M340 h= 3 mm m=50 mm-ko hari luzera duela suposatuko da. Atorraren barnetik harilkatuko da.
Harilkatua
AG= Harilkatu baten bataz besteko azalera
3.3.16 irudia 3.3.9.1Torloju bidezko lotura da. M16x55
3.3.17 irudia
3.3.18 Irudia
Zilindroaren barnean ezarritako junta, erreten eta raskadorearen aukeraketa. Auxhieta Epidor enpresen katalogoetara jo da. Epidor katalogoen arabera kirtenaren zirrikituak kalkulatzeko neurriak:
3.3.20 Irudia
3.3.11. Kirten junta Zilindroek eraztun mota bana eramango dute, hauek gidariaren barneko azalak duen arteka batean montatuko dira. Proiektu honen froga presioa 350 bar dela jakinik (35 MPa) eta abiadura maximoa 0.15 m/s gainditu ezin dituela jakinik aukeratu beharko da. NI 300 eta T20 artean, bigarrena hobea da. T20 mota aukeratu da. Profil asimetrikoa duen kollarina, barne ezpaina atzerantz desplazatua, eta kanpo diametroa zirrikituan egongor finkatzeko diseinatua.
Egonkortasun dinamiko eta estatikoa. Marruskadura txikia.
Junta bakar bezala edo bigarren mailakoa bezala balio du.
Itzultzeko gaitasun dinamikoa. Artekaren neurri maximoa presioa bertan kokatzeko.
3.3.21 Kirtenaren diametroa eta presioaren araberako tolerantziak, ondoko taul ageri dira.
Aukeratu den juntaren ezaugarriak ondorengoak
rentsa Hidraulikoa
3. Dokumentua: Kalkuluak 21 Irudia Kirtenaren diametroa eta presioaren araberako tolerantziak, ondoko taul 3.3.22 Irudia untaren ezaugarriak ondorengoakdira: 3.3.23 Irudia 14.6 Kodea 477.541 3. Dokumentua: Kalkuluak 40 Kirtenaren diametroa eta presioaren araberako tolerantziak, ondoko taulan
3.3.12 Pistoi junta Pistoiaren kanpo azaleran egindako artekan pistoi junta ezarriko da, bi zilindroek bina izango dute. Epidor enpresaren katalogoa hautatu da, daukan diametro eskaintza zabalagatik. Pistoi junta aukeratzeko ezaugarri tekniko batzuk ezagutu behar dira: Prentsa honen ezaugarriak dira:
• Ezaugarriak: Efektu bikoitzeko enboloetan erabilia. - Konpentsazio artekak dituzte, zilindroaren kameretan presio aldaketa bizkorrengatik ematen diren efektuak gutxitzeko. - Presioekiko erresistentzia handia. Eroankortasun termikoa. - Extruzioari erresistentzia. Abrasioarekiko erresistentzia - Marruskadura txikia.
rentsa Hidraulikoa
3.3.25 Irudia 3. Dokumentua: Kalkuluak 42 datu horrekin egin behar
Extruziozko tarte onargarria zehazteko, atorrak jasaten duen presio maximoa eta perfilaren neurria goiko iruditik aterako dena jakinda ezagutuko da.
3.3.26 Irudia Atorra eta pistoiaren arteko extrusio tarte onargarria 0.6 mm izango delarik.
Pistoi juntaren izendapena beraz, OMEGAT OMK-MR 320-299-7.7- kodea 391.797 3.3.13 Hazkagailua Zilindro bakoitzak hazkagailu bat izango gidaria eta kirtenaren artean, gidariak izango duen arteka batean kokatuta joango delarik. Epidor enpresaren hazkagailuak aukeratu dira. Epidor PU 5 motakoa aukeratu da, ezpain estatiko gehigarri bat duena eta finkapenerako segmentuak. Ezpain hazkatzailearen itxura borobildua da. 2 m/srainko abiadurekin erabili daiteke.
Zilindro bakoitzean eta zehazki gidariak barnean izango duen artekan gida eraztun bina egongo dira. Epidor enpresaren katalogoetara jo da horretarako.
rentsa Hidraulikoa
3.3.27 Irudia Atorraren diametroa 180 mm-koa da. Aukeratu den elementuaren izendapena: Kodea 634.146 4 Gidaria eta kirtenaren gida-eraztuna oitzean eta zehazki gidariak barnean izango duen artekan gida eraztun bina egongo dira. Epidor enpresaren katalogoetara jo da 3.3.28 Irudia 3. Dokumentua: Kalkuluak 44 koa da. Aukeratu den elementuaren izendapena: oitzean eta zehazki gidariak barnean izango duen artekan gida eraztun bina egongo dira. Epidor enpresaren katalogoetara jo da
rentsa Hidraulikoa
ANILLO GUÍA KB 3.3.16 Junta toriko estatikoa Olioa estalkia eta gidariaren har estankotasun junta izango da. rentsa Hidraulikoa
3. Dokumentua: Kalkuluak 185-14.5 kodea 338.306 5 Atorra eta pistoiaren arteko gida-eraztuna Zilindro bakoitzean eta zehazki pistoiak kanpoaldean izango duen artekan gida eraztun bina egongo dira. Epidor enpresaren katalogoetara jo da maximoa: v = 150 mm/s Atorraren bareneko presio maximoa: pmax=350 bar Ondorioz, KB motako gida eraztuna aukeratu da. 3.3.30 Irudia ANILLO GUÍA KB -320 – 315 – 14.8 – Kodea 460.348 6 Junta toriko estatikoa Olioa estalkia eta gidariaren hariztaduratik irtetea eragozteko estankotasun junta izango da. Zilindro hidrauliko bakoitzak junta toriko bi izango 3. Dokumentua: Kalkuluak 46 Zilindro bakoitzean eta zehazki pistoiak kanpoaldean izango duen artekan gida eraztun bina egongo dira. Epidor enpresaren katalogoetara jo da Kodea 460.348 iztaduratik irtetea eragozteko Zilindro hidrauliko bakoitzak junta toriko bi izango
ditu, bata estalkia eta atorraren artean, bestea kirtena eta pistoiaren artean. Epidor enpresaren katalogoetan aukeratu da. COVER SEAL PU 83 m trinko konpaktua, presio altuetako lanetarako ditu. Zilindroak 35 MPa-tarako diseinatu direnez gero jasangarria da.
3.4.1 Irudia
3.4.2 Irudia 3. Egoera: Aurrerapenean
3.4.4 Irudia
· 600 = 2.16 Hemen hodien dimentsionatzearekin jarraitzeko ponparen aukeraketa ezagutu behar da, eman dezakeen presio maximoa eta lan presioa ezagutzeko. Tutuen lodiera minimoa materiala eta lan presioa ezagututa horien lodiera minimoa kalkulatu daiteke. 4 = · c *+$e 2 · ()$*+,
PV 180 aukeratuko da.
3.4.5 Irudia
Aukeraketa egiteko lan presioa eta lan-emaria ezagutu behar dira, lan presiotzat froga-presioa hartu da. Emaria berriz, bonbak eman dezakeen gehienezko emaria. P = 350 bar Q (l/min) = 396 l/min Bosch-Rexroth hornitzailearen katalogoetara joanez, beheko taulan zenbait balbula ezberdin ageri dira, lauki gorrian dagoena da aukeratu dena.
3.4.6 Irudia
3.4.7 Irudia
3.4.8 Irudia
3.4.6- Jaiste kontrolerako balbula. Jaiste kontrolerako balbula, balbula itzulezin bat eta presioa erregulatzeko balbula batez egina dago.
Bonbaren bukaeran dagoen presioa kargaren menpe dago eta balbula zabalik egongo da presio jaiste hori konstanteki mantentzea nahi baitugu.
Balbula honen zeregina zera da, kirtenaren abiadura ezin dela inoiz izan bonbak emaniko abiadura baino handiagoa eta orduan hori kontrolatu behar du. Mahai mugikorrak daukan pisuarekin kirtena arinago mugituko litzateke baina balbula hau egonik guk nahi dugun abiaduran mugituko da. Orduan, balbulak presio bat egingo dio pistoiaren behealdean dagoen olioari pisuaren berdina edo presio altua eginik.
Balbula honetarako Bosch-Rexroth markako balbula bat aukeratuko dugu. Balbula itzulezina M-SR 20 KE motakoa da eta presioa erregulatzeko balbula aldiz, DR 25 5X motakoa.
3.4.9 Irudia
3.4.7.- Bero trukagailua. Zirkuituko olioa tenperatura konkretu batzuen artean mantendu beharra dago bere propietateak galdu ez ditzan. Horretarako, jariakina hoztuko duen gailu bat jarri beharko da. BOWMAN enpresaren katalogoetara joanez, bertan olioarentzako bereziki egindako hozkailuak daude.
3.4.10 Irudia
3.4.8.- Olioa FUCH enpresaren katalogoetatik, prentsentzako olioa aukeratu da, RENOLIN MBW 32.
3.4.11 Irudia
3.4.12 Irudia
3.4.13 Irudia
3.4.11.- Aspirazio iragazkia Ponparen aspirazio tutuan jartzen da, olio-biltegi barruan kokatuko da, hori dela eta mantenimendua eta garbitu ahal izateko zailtasunak ditu, ondorioz, gain dimentsionatu beharko da. Bonbaren emariaren arabera kalkulatu behar da: Q = 396 l/min RogimarHidraulica-ren katalogoetara joanda, ondoko taularen arabera zehazten da beharrezko filtro mota.
3.4.14 Irudia
3.4.15 Irudia
3.4.13.- Itzulerako olio iragazkia "RogimarHidraulica" katalogoetan bi filtro motaren artean honek zuen emari gaitasun beharrezkoa, osagaiaren izena "Filtros de retorno semisumergidos" da.
3.4.16 Irudia
3.4.17 Irudia
3.4.18 Irudia
3.4.19 Irudia
3.4.20 Irudia
3.4.21 Irudia
3.4.22 Irudia
Errakorren ezaugarriak:
3.4.25 Irudia Errakorren zuloen neurriak ondoko irudian ikus daitezke:
3.4.26 Irudia
3.4.27 Irudia
3.5 EGITURAREN KALKULUA Prentsaren zilindroak, biltegia eta sistema hidraulikoa montatuko diren egituraren kalkulua egingo da jarraian. 3.5.1- Cross-en metodoa Sare-formako egiturak kalkulatzeko ondoz-ondoko hurbilketa prozesu bat da, zenbat eta hurbilpen gehiago egin ahala zehatzagoa izango dena. Metodo honen bitartez egitura konplexu baten azterketa matematika erraz batekin azaltzea posible da. Metodo honek funtsean, momentuen distribuzioa jarraitzen du pausuz pausu. Cross-en metodoa lau etapetan banatzen da:
1. Etapa: Barra bakoitza isolatuta eta bi aldeetatik landatuta dagoela suposatzen da. Ez da inolako desplazamendurik eta biraketarik onartzen.
Cross-en metodoa erabili ahal izateko lehenengo egituraren elementu guztien inertziak kalkulatu behar dira.
• Goiko muntaga. Egitura, ardatz batekiko simetrikoa izango da (y ardatzarekiko) ez da hala x ardatzarekiko, eta ondorioz, grabitate zentrua ondoko formula bidez kalkulatu egin beharko da. ¾, = ∑ < · 5< ∑ <
3.5.1 Irudia Materiala ST-37 motako eraikuntzarako altzairua izango da. UPN perfilen ezaugarriak Arcelor-Mittal-en web orrian aurki daitezke:
3.5.4 Irudia
Cross metodoaren etapa ezberdinak aplikatuko dira, momentu maximoaren zenbateko ezagutzeko. 1.ETAPA Barra isolatuak eta muturrak erabat landatuak. Korapiloak landapen perfektua dute, biraketa ez dutenak baimentzen, landapen perfektuaren momentu batzuk ezartzen zaizkie barrei kanpoaldetik. Landapen perfektuaren momentuak egituren tauletatik aterako dira.
2. ETAPA Muturren arteko lotura berreskatuko da, mutur bakoitzean landapen perfektuaren momentuen batuketa egingo delarik. Kasu honetan, 1 eta 2 barrak izango dira soilik kontutan 3 eta 4 barrek ez dutelako inongo ereakziorik jasango. 1 eta 2 barren momentuak izango dira korapiloen momentuak eta banaketa koefizienteen azterketatik kantitate mespreziagarri bat transmitituko da 2 eta 4 barretara. Momentu isostatiko eta hiperestatikoen batura aterako da.
3 eta 4. urratsak ez dira egin behar egitura simetrikoa delako. 3.5.2 Goiko muntaga Goiko muntagako tentsio normal eta ebakitzaileak aztertuko dira, ondoren bien tentsio baliokidea lortuko delarik, materialaren erresistentzia ezagutzeko. Baina hori ez da nahikoa izango eta nekerako azterketa egingo da. azterketa puntuen arabera egingo da horregatik A
rentsa Hidraulikoa
3.5.7 Irudia 3 eta 4. urratsak ez dira egin behar egitura simetrikoa delako. 3.5.2 Goiko muntaga Goiko muntagako tentsio normal eta ebakitzaileak aztertuko dira, ondoren bien lortuko delarik, materialaren erresistentzia ezagutzeko. Baina hori ez da nahikoa izango eta nekerako azterketa egingo da. Tentsioen azterketa puntuen arabera egingo da horregatik A-tik I-ra sailkatu dira.
3.5.8 Irudia 3. Dokumentua: Kalkuluak 88 Goiko muntagako tentsio normal eta ebakitzaileak aztertuko dira, ondoren bien lortuko delarik, materialaren erresistentzia ezagutzeko. Baina Tentsioen ra sailkatu dira.
rentsa Hidraulikoa
rentsa Hidraulikoa
• Goiko muntagaren xaflek deformaziorik jasan ez dezaten ezartzen diren egitura laguntzaileak.
3.5.11 Irudia 3.5.3 Beheko muntaga
Goiko muntagaren kalkulurako egin diren pausu berdinak jarraitu behar dira. Aurreko atalean bezala, tentsio normal eta ebakitzaileak kalkulatu ahal izateko, egitura hainbat zatitan banatu behar da, A,B,C,D,E,F eta G. Jarraian tentsio baliokidea aztertu eta azkenik nekerako erresistentea dela frogatu.
• D puntua: rentsa Hidraulikoa
• Behekomuntagaren xaflek deformaziorik jasan ez dezaten ezartzen diren egitura laguntzaileak.
3.5.15 Irudia
3.5.5- GIDA SISTEMA Gida sistemak, kirtenak egin behar duen bidea bermatuko egingo du, era berean, kirtena makurdura eta biraketa indarretatik babestuko du, halaber ibiltartea mugatu dezakete. Altzairuz fabrikatu ohi dira. Prentsa honetako gida sistema bi ardatzekoa izango da, zilindroaren albo bakoitzean jarria, eta horietako bakoitza hiru elementuz osaturik egongo da: Ardatza, gidaria eta topea. Ardatzak arima betekoak izango dira, makurduraren eraginpean lan egingo duelako. Materiala: F114, Ezaugarri mekanikoak: σfl=3400 Kp/cm2
- Harilkatuaren luzera. M160 x 3 harilkatua ezarriko harilkatuaren luzera kalkulatzeko Niemann-en liburua jarraitu da. = · ℎ % · · 5 · @
• Ardatzak jasango dituen indarrak:
3.5.16 Irudia - Trakzioa. Gida sistema erabat luzatua dagoenean eta topea gidariarekin jotzean trakzio indar bat jasango du gida ardatzak. Oso txikia izango da beste indar batzuekin alderatuz. = 20000 4 = 5000
3.5.17 Irudia
Mahai mugikorra horizontalarekiko 2º desplazatzea mugatuko da. Egoera horretan piezak V erreakzioa egingo dio mahai mugikorrari.
Makurdura tentsioak eragingo duen tentsioa materialak jasan dezakeen jario tentsioa baino txikiagoa izango beharko da. M1 momentua momentuak A´puntuarekiko kalkulatuz aterako da. ( = ` · c 2 º " q · c = 6.9846 · 10 · 80 · c/2
3.5.18 Irudia
Biraketak ardatzaren muturrean indar bat eragingo du eta ondorioz gezi bat agertuko da.(Ikusi 3.5.19 Irudia)
3.5.19 Irudia
Indarra biraketa bertikalean agertzen dena baino txikiagoa denez momentua txikiagoa izango da ere bai eta beraz 160 mm-ko diametroa onargarria izango da. • Topea Topea eta gida ardatza material berekoak izango dira, beste arrazoi batzuen artean soldadurak material berdinen artean izango delako. Elementu horren lodiera minimoa kalkulatuko da, horretarako indar ebakitzaileen eraginpean lanean ari dela kontsideratuko da. σ)$*+ = σPIm C. S = 3400 6 = 566.66 kg/cm
· (20 − 16.1) · 566.66 = 2.494 • Soldadura. Ardatza eta topea soldadura bidez lotuko dira, V itxurakoa izango delarik eta 15 mm-tako eztarria izango duena. Indar ebakitzailearen eraginpean egongo da soldadura. Hasierako datuak hurrengoak izango dira:
Datuak ezarri ondoren, tentsioak kalkulatzeari ekiten zaio; lehendabizi trakzio tetnsioa:
Soldaduraren sekzioa ondokoa izango da: [Õ)I0 =
b1etab3-ren balioak 1 izango dira, baina 2b -ren balioa ondoko taulatik ateratzen da:
Materiala St-37, erabilitako josturako topekoa eta agertzen diren tentsioak ebakitzaileak izanik, ondoko balioa izango du 2b konstanteak: = = 0.35
Soldadurak daukan koefizientea ezarritakoa baino handiagoa izan beharko da. ¶ = 770 116.171 = 6.628 > ¶e+* | science |
addi-875a610096c0 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | Dokumentu honetan 400 Tonako prentsa hidraulikoaren ezaugarrien inguruan txarto ulertzerik egon ez dadin, baldintzatekniko, ekonomiko eta administratiboak finkatuko ditu. Jabea eta ingeniariaren arteko eskumenak finkatuko ditu; kontratistari ere zuzendua dago, hemen azaltzen diren instalazio eta aplikazio baldintzak derrigorrezkoak izanik.
Baldintzak saltzaileak erosleari egin beharreko zerbitzuei edo onuren hornidurei aplikatuko zaizkie. Makinako elementuen fabrikazioak dokumentu honek ezartzen dituen baldintzak bete beharko ditu.
Eraikitze eta muntaketaz gain, agiri honetan makinaren erabilera eta manipulazioan bertan adierazi bezala jarraitu beharreko argibideak ematen dira. Baldintzak ekonomikoki zein teknikoki erosleak ezartzen ditu.
Unitatea martxan jarri aurretik eta bere funtzionamendu egokirako beharrezkoa da Baldintza Teknikoen Agiri hau arretaz irakurtzea.
Eraikuntzarako norma minimoak adieraziko dira: materialak, eskulana, planoen arabera egin beharreko operazioak eta hurrengo baldintzetan adierazitako betebeharrak.
Eroslea, instalazioaren muntaketa egokia jasotzera derrigortuta dago ondoren adierazten diren baldintzak manifestatuz eta osotasunean onartuz, proiektugilearekin aldaketaren baterako akordio batera heldu bada salbu. Kasu honetan aldaketa hau eta honen definizio eta proiektuarekiko duen eraginak azaldu beharko dira dokumentazioan.
Dokumentu honetan makinaren ezaugarri funtzionalak eta fabrikazio, muntai eta erabilera baldintzak jasotzen dira, eta proiektugilearen eta bezeroaren arteko harremanaren mugak eta bakoitzaren eskumenak zehazten ditu.
Berezko baldintza teknikoetan lehengaien bilketatik hasita makinaren entrega burutu arte bete beharreko baldintzak eta neurriak ezartzen dira. Hau prozesu honetan parte hartzen duen orok bete beharko du, eraikuntzaz eta muntaketaz arduratuko diren enpresek, kontrata eta azpikontratek zein bezeroak.
Baldintza ekonomiko administratiboetan proiektuaren alde fiskala eta ekonomikoa zehazten dira.
Prentsa hidraulikoarekin batera erabilpen liburu bat emango da. Liburu horrek osagai eta muntaketari, martxan jartzeari, mantenamenduari eta konponketari eta makinaren manipulazio eta erabilpenari egingo dio aipamen.
Makina martxan jarri aurretik seguritatea, osasuna eta higieneari buruzko dokumentua (7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten ikerlanak) irakurtzea gomendatzen da.
Makinaren konponketarako operazioak, espezializatutako teknikoek egin behar dituzte.
Makinaren basamentua ez da proiektu honetan kalkulatu eta diseinatzen, beste proiektugile edo enpresa baten esku dago makinaren instalazio lekuko azterketa eta basamentuaren kalkulu eta diseinua.
Dokumentatu eta aurkeztutako proiektuaren aldaketaren bat egin nahi bada, lehenik eta behin proiektuaren zuzendariari ezagutarazi behar zaio, ezaguera hau gabe ez baita aldaketarik burutuko.
Aipatutakoa egin ezean, egindako aldaketen ondorioak proiektuko enpresa eraikitzailearen gain jauziko dira. Proiektuaren eroslearen eskutik etorri ezean ez da aldaketarik egingo. 5.1.4 Lana definitzen duten dokumentuak
Prentsa, plano, kalkulu eta aurrekontua, baldintzen agiria eta aplikatu beharreko araudiarekin definituta gelditzen da.
1. Dokumentua: Aurkibide Orokorra. 2. Dokumentua: Memoria. Gainontzeko dokumentuen arteko lotura da. 3. Dokumentua: Eranskinak edota kalkuluak. Gainontzeko Dokumentuak azaltzeko behar diren dokumentuak. 4. Dokumentua: Planoak, non prentsaren muntaketa zehaztasunez adierazten den. 5. Dokumentua: Baldintzen agiria. Gauzatzearen baldintzak guztiz definitzea ditu.
5.1.5 Araudien aipamena eta laburpena Proiektuaren burutapenerako erabilitako norma eta kodigoak ondorengo hauek izango dira:
• Dokumentuen ezaugarriak
UNE 1-027-95 • Marrazketaren oinarriak
UNE 101-363-86 • Tolerantzia geometrikoak
• Soldaduraren irudikapen sinbolikoa
Eusteko elementuak
Aurretik izendatutako dokumentuen arteko desadostasuna agertuz gero, proiektu honetako dokumentuek izango dute lehentasuna, indarrean dagoen legeak kontrakoa esaten ez duen bitartean.
Bestetik, planoetan xehetasun bat faltaz gero, proiektuko kontratistak marraztu behar izango du. Hau eginda, proiektuko zuzendariaren oniritzia beharko da obran plazaratu ahal izateko.
5.1.7 Programaren aldaketa eta proiektuan ageri ez diren lan gehigarriak
Prentsaren exekuzio garaian kontratistak onartutako programaketa aldatzera behartua ikusiko balu bere burua, prentsa zuzendaritzari eta administrazioari jakinarazi beharko lioke, gutxienez zazpi eguneko denbora tarteaz, beharreko aldaketak egin baino arinago. Gainera, proiektuan aipatutako lanaren gehigarria denez, proiektuaren luzapena eskatu daiteke.
Bestalde, obra zuzendaritzak eta administrazioak lanen martxa nahi beste aldiz eta edonoiz aldatzeko aukera eta eskubidea izango du justifikazio batez, kontratistari jakinaraziz, gutxienez hamar eguneko epeaz. Eta beti ere, ezinbestekoa dela onartu eta akordatzen denean. 5.1.8 Baldintza teknikoen agiria
1. Elementuen materiala eta ezaugarri guztiak, planoetan aipatutakoarekin bat etorri beharko dute, bezeroari elementu batzuen probetak hartzeko eskubidea edo ezaugarri eta kalitate entseguak egiteko aukera erreserbatuz, beti bezeroaren esku izango direnak, hutsegiterik edo akatsik ez dagoen bitartean, kasu honetan, esleipendunen esku egongo lirateke.
2. Beranduago eginiko plano aldaketa guztiak, bezeroarengandik ordenatua izan beharko dira idatzizko dokumentu baten bidez, beste edozein aldaketak baliotasunik ez edukiz.
3. Banandurik ematen diren pieza edo talde bakoitzak, bere eraikuntzarako erabilgarria izan zen planoaren zenbakia adierazten duen ezaugarri argi eta iraunkor bat eraman beharko du. Orain aipaturikoa ez daramaten piezak gaitzetsiak izan daitezke.
4. Bai piezak eta baita elementuak garbi emango dira eta bestela koipeztaturik edo babesturik, proba eta berbidalketei dagokien materialak esleipendunaren esku izango direlarik.
6. Materialak, gainazaleko bukaerak eta baita tolerantziak ere bakoitzari dagokion planoetan adierazitakoarekin bat etorri beharko dute.
8. Torlojo guztiak, txabetak, erregeletak… bezala, kutxetan emanak izan beharko dute. Torlojoak, taldekatuak eta bere posizioa eta helburua argi adierazten duen etiketa batez markatuak izan beharko dute.
9. Beste gauzaren bat zehazten ez bada, bidalketa prestatzeko egin beharreko operazioak burutuko dira, beti baldintza hauekin garraiatzailea ados egonik, eslei daitekeen tarifarik baxuenean eta garraioan dauden arriskuen kontra, babes maximoa eskaintzen duelarik.
11. Lanerako edo leunduriko zatiak, marruskaduraren kontra eta babes bezala egingo duen bernizaren bidez hornituak izango dira.Behin betirako den pintura eta koloreen definizioa, bezeroaren esku egongo da.
Proiektu honi,400 Tonako Prentsa Hidraulikoari, zehazki dagozkion baldintza tekniko, ekonomiko eta administratiboak adieraziko dira atal honetan. 5.2.1 Baldintza teknikoak
Atal honetan, enpresa eraikitzaileak piezetan erabilitako lehengaiek zein azpikontratek ekoiztutako piezen materialek bete beharreko baldintza eta ezaugarriak azaltzen dira.
Dena den, erabiliko diren material guztiak, bere fitxa teknikoekin adjudikatuko dira.
Azken hauetan, ezaugarriak, produktuen baldintzak eta kalitate eta jatorri ziurtagiriak aipatuko dira.
Hornitzaileek, inspekzioak, kalitate kontrolak eta beharrezkoak diren entseguen emaitzez gain, proiekturako kontrataturiko enpresaren arabera materialengan buruturiko kontrol estatistikoko prozesuen datuak ere aurkeztu beharko dituzte. Era berean, proiektua egingo duen ingeniariak, azken honi fabrikazio programako datu guztiak eskatu ahalko dizkio.
Aztertzen ari deneko zilindro oleohidraulikoaren osagaien ekoizpen eta muntaketarako erabiliko diren lehengaiak ondoko hauek izango dira: F-114, F-111 eta St-52.
Zilindro oleohidraulikoa eta bestelako elementuak eutsiko dituen egitura eraikitzeko erabiliko ditugun lehengaiak ondokoak izango dira: St-57, F-114 eta F111. Material hauek mahai mugikorra eta gida sistemarako ere erabiliko dira.
Konposizioa: 0,15 C; 0,40 Mn; 0,03 P; 0,03 S Material hau torlojuetan eta eusteko piezetan erabiltzen da normalean bere ezaugarriak egokiak baitira horretarako.
Konposizioa: 0,45 C; 0,25Si; 0,65 Mn; 0,03 P; 0,03 S Egiturarentzako erabili den altzairua da.
Piezen erabilerari dagokion berezko baldintzetan, pieza bakoitzaren materiala, gainazal akabera, estutze-lasaierak eta perdoi geometrikoak aipatuko dira.
Proiektu hau gauzatzeko erabili diren estutze-lasaierak honako hauek dira:
Finkoa
Hiru hauetatik aztertzen den prentsa eraikitzeko bi soilik erabili dira, finkoa eta labainkorra. Ez da lasaiera birakorrik ezarri, ez baitago ardatz birakorrik.
Elementu horren barnealdean pistoia, olioa eta kirtena aurkitzen dira; atorrak zilindro osoa biltzeaz gain pistoiaren gidari lana burutuko du. Beraz, bi hauen arteko higidura egokia izan dadin junta eta eraztun gida bana ezarriko dira.
Pistoiak zilindroaren barnealdean izango duen etengabeko joan etorri horietan marrunskaduraren pean egongo da, ezarritako juntak apurtu ez daitezen, hodiaren barnealdean gainazal akabera oso on bat ezarri beharko da. Atorrari, barnealdean N5-ekoa ezarri zaio. Horregatik, atorra hodi lapeatu bat izango da.
Bestalde, atorraren alde batetan estalkia eta bestean gidaria joango dira. Hau dela eta, bi alderdiak hariztaturik joango dira, eta estalkiaren kasuan, soldadura bat ere ezarriko da, hobeto bermaturik gera dadin.Atorrak beste hari bat ere izango du, brida eusten duen haria, hauxe ere hurrengo
Atorraren barnealdea gainazal zilindrikotzat joko da, erradio-diferentzia perdoiaren berdina duten zilindro ardazkide biren artean dagoenean. Bestalde, atorraren barneko zuloaren ardatza eta bere erreferentzia planoarekiko elkarzuta izango da. Hauetarako beharrezko diren perdoi geometrikoak ezarriko dira.
Kirtena eta pistoia elkarrekiko hariztatuta joango dira eta pistoiak zilindroaren barnealdea kamara bitan banatuko du,jariakina duena eta hutsik dagoena; honela, fluxua alde batetik edo bestetik sartzen denean kirtena aurrera edo atzera mugituko delarik, kirtena pistoiarekin mugituz. Kirten honen materiala F-114 kromatua izango da, eskaintzen duen leuntasun eta gogortasunarengatik. Kirten honek izango duen gainazal akabera normala N7-koa izango da. Baina gidariaren gida eta juntek kontaktuan dagoen kirtenaren gainazala leunagoa izan beharko da, juntak gainazal eskas baten erruz uste baino lehen apur ez daitezen. Gune honetan ezarriko den gainazal akabera N5-ekoa izango da. Gainazal honetan perdoi geometriko labainkor bat ezartzea nahitaezkoa izango da, hau da, H7 h6. Perdoi hau erabiliko da kirtena aurrera
atzerako mugimendu bat daukalako eta gidariarekin kontaktuan dagoelako.
Prentsa batetako kirten baten arazorik handiena jasan dezakeen gilbordura fenomenoa da, eta berau ekidingo duen diametroa ezartzen da.
Kirtenak hainbat diametro aldaketa ditu, eta hauek dira aldaketa horiek ematearen arrazoiak: zilindroaren kokapenaren arabera azpiko muturra, mahai mugikorrari lotua dagoenez, arteka bat egongo da bertan brida zatitua sartu ahal izateko. Beraz, brida zatituari esker, mahai mugikorra kirtenarekin bat mugituko da, hau torlojuen bidez loturik baitoa mahaira. Beste alderdian, diametro aldaketa bat dago pistoian sartzeko eta ondoren, diametro hori dagoenen tartean arteka bat egiten da junta bat jarri ahal izateko, olioa zilindroaren alde batetik bestera ez pasatzeko. Eskumako aldean aldiz, M150x4-ko haria izango du, bertan seguritate zirrindola bat (DIN 462) eta azkoin bat (DIN 1804) egongo direlarik, horrela pistoia eta kirtena batera ondo itsatsita egongo dira.
Bestalde, kirtenak bere luzera osoan zilindroitasun bat mantendu beharko du eta gainazal erreferentzialarekiko elkarzuta izan beharko da. Hori bermatzeko beharrezko diren perdoi geometrikoak ezarriko dira.
Atorraren barnean bi espazio isolatu izateak, estankotasuna bermatzeko gai izatea du ondorio, beraz pistoiaren alboko aurpegietan, atorrarekin kontaktua egiten dutenetan bi arrakala egingo dira, bata gida eraztuna bertan sartzeko eta bestean, junta.
Pistoiak jasaten dituen presio, azelerazio eta indarrak handiak direnez, F114 materiala erabiliko da, berau material egokia baita azaldutako egoerarako. Elementu honek izango duen gainazal akabera orokorra N7- koa izango da, baina junta eta kirtenarekin kontaktuan dauden tokietan gainazal akabera hobea izan beharko da, beraz, gune horietan N5-eko akabera ezarriko da.
Perdoiei dagokienez, junta torikoek eta pistoi juntek beraien perdoiak izaten dituzte, beraz hauek dira kontuan hartu behar. Baina pistoiaren kanpoaldean eta kirtena sartzen den lekuan H7 h6 perdoia ezartzen da, labainkorra baita.
Pistoiaren kanpoaldeko buelta guztia zilindrikotzat joko da eta ardatzarekiko perpendikularra diren gainazal oro, perpendikulartasun zehatz bat mantendu beharko dute. Bi baldintza hauek betetzeko, dagozkien perdoi geometrikoak erabiliko dira.Honez gain, pistoia 6mm-ko diametroa daukan lau zulo egongo dira, bertan erreminta sartuta kirtenari hariztatu ahal izateko, muntaketa errazteko.
Zilindroaren goiko aldean hariztatuta muntatuko da, alde batetik osagai horren finkapen sistema osotuko du, bestalde, jariakin hidraulikoaren sarrera ezarriko da hor. Beste sarrera atorrean instalatuko da. Atorraren eta estalkiaren arteko lotura guztiz bermaturik egon dadin, lotura hau hariztaturikoa eta soldaturikoa izango da. Soldadura mekanikoki beharrezkoa izango ez den arren, olioa isurtzea eragotziko du.
Estalkiaren erdialdean errakorrarentzako zulo bat egongo da. Zulo honetan junta bat ezartzen da, errakorra hari zilindriko bat izango baita, eta ondorioz ez da iragazgaitza izango. Estalkiaren kanpoaldeko diametroan junta toriko bat ezarri da, olioa bertatik irtetea ekidinez.
Estalkirako materiala ST-52 izatea erabaki da, material leun bat nahi izan delako elementu hau egiteko.
Gainazal akaberei dagokionez, N9-ko akabera orokorra izango du, baina juntak kokaturik doazen tokietan eta estalkiaren barnealdean N7-ko akabera ezarri da.
Hazkagailuaren funtzioa zilindro barnera ezpurutasun edo zikinkeriak sartzea galarazten du, juntek, zilindro barneko olioa kanpora ez ateratzea, eta gida eraztun biek, kirtenaren gidaritza lana ondo egitea dute helburu.
Gidariaren materiala ST-52-a izango da, material egokia baita betebehar hau daukaten materialentzako.
Elementu honen gainazal akabera orokorra N9-koa izango da, baina raskadorea, gida eraztunak eta junta doazen eremuetan N7-ko gainazal akabera ezarriko da. Gidariaren barnealdean ere N7-ko akabera ezarriko dugu, beharrezkoa baita.
Zilindro oleohidraulikoa egituran finkatuko du. Horretarako, bridaren barnealdeko zuloa hariztaturikoa izan beharko da, atorraren kanpoaldeko alderdiarekin hariztatzeko, biak beraien artean finkatuz. Egiturara 12 torlojuren bitartez egongo da loturik, eta torloju hauek M20-koak (DIN 912) izango dira. Bridak torloju hauentzako zuloak izango ditu, alderik aldenekoak, eta beheko xaflan, goiko muntagako beheko alderdian, haria egongo da, bertan torlojuak hariztatzeko. Honela, zilindroa goiko muntagari loturik geratuz.
Elementu honen gainazal akabera orokorra N9-koa izango da, baina brida goiko muntagako beheko xaflan sartzen denez, bridaren kanpoaldeko gainazalean eta beheko alderdian N7-ko akabera izan beharko du.
Bukatzeko, torlojuentzat ezarririko alderik aldeneko zuloek torlojuena baino zerbait handiagoak izango dira, ± 0,1[mm]-tako desfasea izan dezakete. Zulo guzti hauek diametro zehatz batean egongo dira kokaturik.
Pieza honen helburua zilindrora zikinkeriak sartzea galaraztea da. Gidariari finkatuta egongo da eta hortaz bere barne diametroa kirtenaren diametroaren berdina izango da, hau da, 200[mm]-koa izango da eta 90[mm]-koa kojinean. Aukeraturiko hazkagailua AUAS motakoa izango da. Honen materiala NBR izango da.
Torlojuak A8T-ko materialaz eginda daude eta guztira 12 torloju daude zilindro osoan. Elementu hauek arau batzuen bidez normalizatuta daude, DIN 912 arauaren bidez eta bere neurriak M20x55-koak dira, 8.8 kalitate motakoak izanik.
Gida eraztun mota bi egongo dira, nahiz eta guztira lau izan, mota bakoitzeko bi. Barne diametroa desberdina izango da, bat kirtenaren diametrokoa izango da eta bestea kanpo diametroaren arabera hartuko da, hau da, atorraren barne diametroarekin. Mota batekoak, gidaria eta kirtenaren artean joango dira kokaturik, eta beste motakoa, aldiz, atorraren eta pistoiaren artean. Gida eraztun hauek ISO 6547 arauarekin normalizatuta egongo dira.
Gidariaren eta kirtenaren artean kokatuko den gida eraztuna, ANILLO GUIA SB 200 eta kojineanANILLO GUIA SB 180 izango da.
Atorra eta pistoiaren artean joango dena aldiz, ANILLO GUIA KB – 320 eta kojineanANILLO GUIA KB – 160 izango da.
Zirrindola hau pistoia eta kirtena ondo bermatzeko erabiltzen da, hurrengo azkoinarekin batera. Zirrindola hau seguritatekoa da eta normalizatuta dago DIN 462 arauaren bitartez.
Kirteneko azkoin hau kirtena eta pistoia ondo lotzeko jartzen da. Bere neurria M180x3-ko haria izango da, eta azkoin artekatu bat izango da zirrindola bertan kokatu ahal izateko. Bere arautegia DIN 1804 araua izango da.
Olioa garraiatuko duten tutuak, presio altuen pean egingo dute lan, barne eta kanpo indarrak jasan beharko dituztelarik eta sendoak izan behar dute eta kanpo erasoengandik ondo babestuta egon behar dira. Presio altuetan lan egitean tutueriak hausturarik jasotzen badu ondorio kaltegarriak gerta litezke.
Sistema hidrauliko honen diseinua EN 982 eta 983 arauen arabera egin da.
Iragazki egokiak, presio erregulatzaile eta balbula emari-itzulezintzailea izango ditu.
Tutueria, biltegiak, zuloak eta batzen diren lekuak bizarkindua eta material ez zatiekin ezin dira egon, hauek akatsak eragin bai ditzakete sistema hidraulikoan.
Tutu bat beste batekin batzen direnean jarraiak izan behar dira eta dilatazioarekin sortuko diren akatsak kontutan hartu behar dira. Gainera, tutuak ongi lotuak egon beharko dira mugimendu edo bibrazioak galarazteko.
Presio galtze batek mahai mugikorraren mugimendu arriskutsu bat izan ahal du ondorio, eta orduan, tutu hauek ezin dira malguak edo elastikoak izan. Orduan, konexio guneetan ezin daiteke presio galerarik egon lehen aipatu bezala arazo larri bat izan ez dadin, aldaketak burutzeko mahai mugikorra jaitsita edukiko da.
Mandoko balbulak eta kontroleko beste elementu batzuk, hau da, manometroa eta erregulatzaileak, beraien muntaia era errazean heltzeko modukoa izango da eta kalterik jasan ez dezaketen lekuan egongo direlarik.
Sistema presioa neurtzen duten balbula desberdinen bidez osatuta dago. Balbula hauek, erreminta zehatz baten bidez ez bada ezin dira aldatuak izan eta gainera, tara bat izango dute hauxe laneko presioaren %10 baino handiagoa ezin delarik izan. 5.2.1.2.3 Egitura
Kontratistak, fabrikazio, muntai eta proiektuaren eraikitze eremuan izan beharko dituen baldintza eta betebeharrak erakusten ditu.
Dokumentu honetan jarritakoa jarraituko da, proiektuko planoetan beste gauza bat azaltzen ez den bitartean. Basamentua kanpoko espresa baten esku dagoenez, egituraren muntaketan bertako langile eta proiektuaren erantzuleek ere hartuko dute parte.
Kodigoen artean kontra-izanak egotekotan, jarraitu beharreko irizpidea kontsultatuko da. Multzoa hainbat atalez osatua izango da. Bakoitza zein materialez osatuta dagoen aipatuko da hurrengoan ataletan.
• Muntagak eta zutabeak.
Muntagak eta zutabeak material berdinarekin daude osaturik, St-37- arekin, zeren egitura mota honentzako material oso egokia baita.
Muntagako pieza guztiek gainazal akabera bera izango dute, N9-a hain zuzen. Honez gain, muntaga bakoitzean bi xafla mekanizatu joango dira, goikoa eta behekoa. Goiko xaflak N7-ko gainazal akabera izango du, gida sistemako topea bertatik igarotzen baita eta perdoi labainkorra ezarriko da, H7 h6 alegia. Beheko xaflak aldiz, zulo gehiago izango ditu. Gida sistemako gidaria sartzeko zuloan N7-ko gainazal akabera ezarriko da eta bertan perdoi labainkorra zehaztu da, sartzeko zailtasunik izan ez egoteko. Ondoren torlojuen laguntzarekin ondo loturik gertuko delarik. Beheko xafla honetan egongo den beste zuloa zilindroa kokatzen denekoa da, hemen bridarentzako zulo bat eta atorraren diametroa daukan beste bat mekanizatuko da, N7-ko kalitatearekin utziaz. Erabiliko ditugun perdoiak ere labainkorrak izango dira, H7 h6.
• Mahai mugikorra eta finkoa.
Bai mahai finkoak eta baita mugikorrak oinarrian itxura bera izango dute, eta gainazal akabera ere berdina dute, N9-koa hain zuzen.
Baina mahai mugikorraren piezak ez dira berdinak izango. Brida zatituaren akabera orokorra N9-koa izango da, baina barnealdetik zein kanpoaldetik N7-ko gainazal akabera behar du. Kanpoaldetik zilindro ainguraketara sartzeko perdoi labainkorra jarriko da eta barnetik kirtena sartzeko perdoi labainkorra jarriko da, H7 h6.
Bestalde, mahai mugikorrean dagoen gidariaren gainazal akabera N9- koa da, honen betebeharra gida sistemako ardatza gidatzea izango da, gero ardatz hau mahai mugikorraren oinarrian sartzen delarik.
Azkenik, zeharkako eta diagonaleko euskarriek N9-ko gainazal akabera izango dute, hauen helburua zilindro ainguraketa ondo finkaturik izatea delarik, akabera hobeago bat beharrezko ez izanik.
Gida sistema osatzen duten elementu gehienak F-114 materialaz eratuak egongo dira, hala nola, ardatza eta topea, material honek indar handiak eusteko gaitasuna baitu. Baina gidaria brontzezkoa izango da, atal honek translazio handiak jasaten baititu barnenik eta material hau egokiena baita egoera hauetarako. Gida sistemako gida ardatzak gainazal akabera oso ona izan behar du, uneoro gidariaren barnetik mugitzen baita. Hau dela eta, gidariarekin kontaktuan egongo den gainazalari N5-eko akabera emango zaio, eta gainontzeko gainazal guztiak N7-koa. Ardatza honek, bestalde, izango duen perdoia labainkorra izango da, hots, marruskadurarik agertu ez daiten, aurreko arrazoi beragatik, beraz, H7 h6 ezarriko zaio. Gainera, ardatz hau mutur batetan hariztaturik egongo da mahai mugikorrean sartu ahal izateko, eta horrela era solidarioan mugitu daitezen.
Topearen gainazal akaberaren kalitatea ez da hain ona izan behar, ez baitago bestelako elementu batekin kontaktuan eta mugimenduan aldi berean. Honegatik, gida sistema osatzen duen elementu honi N9-ko gainazal akabera orokorra ezarriko zaio, hala eta guztiz ere, barneko eta kanpoko zuloetan N7-ko gainazal akabera zehaztu da, gainazal leunago bat behar baita eremu horietan. Bi gainazal hauetan, barnetik ardatza sartuko da eta kanpoaldetik topea goiko xaflako zulotik sartuko da. Topea eta ardatza lotzeko 15[mm]-tako eztarridun soldadura erabiliko da,kojinean 10 mm]-tako eztarriduna.
• Kutxa.
Kutxa elementu desberdinekin egongo da osaturik, eta osagai guzti hauek material berarekin egongo dira eginak: St-37-arekin hain zuzen. Elementu guzti hauek gainazal akabera bera izango dute, N9-a, berain betebeharrengatik ez baitute akabera hobeagorik behar.
• Bestelakoak.
Multzoan hainbat pieza gehiago daude hauetaz gain. Lehenak L200 eta bere euskarria izango dira. Bi pieza hauen gainazal akabera ez da oso ona izango, bere betebeharrengatik. Orduan, akabera hori N9- koa izango da eta gero soldadurarentzako angelu bat utziko da eta hauxe mekanizatua izango da soldatu aurretik. Beraien materiala St-37 izango da, multzo osoaren berdina alegia eta soldatu ahal izateko multzoari. Beste pieza bat beheko xaflako gidaria izango da. Hauxe besteekin alderatuz, gainazal akabera hobea izango du eta bere gainazal akabera orokorra N7-koa izango da gidari guztian, bere barnetik gida sistemako ardatza pasatzen baita. Honez gain, zulo horretan perdoi bat egongo da, hauxe labainkorra izanda eta H7 h6 perdoia izango delarik. Azkenik, kutxaren euskarria bakarrik falta da aztertzeko. Pieza hau kutxa eusteko bakarrik erabiliko da eta horregatik bere gainazal akabera orokorra ez da ona izango, hauxe N9-koa izango delarik. Gainera ez du perdoirik edukiko ez baita kontaktuan egongo beste gainazal batekin labainduz, bakarrik bermatu egingo da.
Prentsa hidraulikoaren egitura osoko elementuak eta atorra estalkira lotzeko AWS-ASTM soldadura erabiliko da, honen baitan E6013 motakoa aukeratzen delarik. Aukeratutako soldadura mota, kalitate oneko soldadurak lortzeko erabiltzen da. Trakziora izango duen erresistentzia minimoa σrot= 4710 kg/cm2-koa izango da, fluentzia puntu minimoa σfl=3870 kg/cm2 izango da.Hurrengo taulan ikusi daitekeen moduan:
Soldaduraren prestakuntza:
Angeluan egin beharreko soldadurak bideragarria den lekuraino egingo dira eta ez da inola ere 3 mm baino tarte handiagoa onartuko. Soldatu beharreko piezak kontu handiz lerrokatuko dira.
Posible den heinean, pieza soldatzeko posizio lauan jarriko da. Egitura edo pieza konposatuko zatiak lotu edo muntatu behar direnean, soldadurak tentsio berriak agertu ez daitezen moduan egingo dira.
Soldadura lerro anitz aplikatu behar badira soldadura batetan, lerro barri bat aplikatzean aurreko lerroaren zepa garbitu beharko da lehenago, zepa harri mekanikoz edo piketaz kendu beharko da. Azken lerroak, soldaduraren gainazala liso geratzeko besteko zabaltasuna eduki beharko du.
Altzairua: Egituran erabilitako altzairua S235 eta S355 eraikuntza altzairua da, "CTE" –ren araberakoa. Ezaugarri mekanikoak eta konposizio kimikoa UNE 36080 arauarekin bat datoz. Laminatutako produktu normalizatuak erabiliko dira, muntaiak edo fabrikazioak ahalbidetzen badu.
Fundizioa: Habea eta zutabeak GJS-500-7 fundiziozkoak dira, UNE 1563 –ren araberakoak.
Loturak: Egiturako soldaduraren bidezko loturak planoetan adierazten den moduan burutzen dira.
Egituraren eraikuntzan erabiliko diren perfil eta txapa guztietan laminazio bizarrak kenduko dira. Gainera loturak egingo diren gainazaletan laminazio erliebe guztiak kenduko dira ere.
Zuzenketak:
Soldaduraren ondorioz agertutako deformazioak guztiz desagerrarazi ezin direnean edota zerbitzu egokirako balio ez dutenean, hotzean zuzendu ahal izango dira, beti ere operazio honekin 2,5-eko deformazioak gainditze ez direnean. Ondoren piezaren azterketa egin beharko da pitsadurak agertu diren ikusteko.
Trazatua egin baino lehen, plano eta perfilek forma egokia dutela konprobatu behar da, okertuta ez daudela ikusteko. Trazatua pertsona espezializatuek egin beharko dute, planoetako kotak eta tolerantziak kontu handiz errespetatuz.
Muntaia, behin-behineko arrazoiez egiturara txapak soldatu behar badira, egitura amaitzean sopletez kenduko dira, ahal den heinean kolpeak ekidituz egitura ez mintzeko.Elementu horiek soldatzeko erabili diren soldadura lerroak kentzeko esmeril harria, fresa edo lima erabiliko da.
Soldatzeko prestakuntza:
Soldatu beharreko piezak planoetan agertzen diren dimentsio eta formetara egokituko dira eta baita ere dokumentu honetan esandakora. Obran egin beharreko loturen prestakuntza tailerrean egingo da.
Soldadura bidez lotu beharreko piezak dispositibo egokiekin finkatuko dira baina indar larregi aplikatu gabe tentsioak ez agertzeko. Soldadurak egiteko lehentasuna, emaitza egokienak lortzeko helburuarekin egingo da eta tentsioak ez agertzeko helburuarekin ere.
Soldatze ari den bitartean, soldatu beharreko piezak eta soldadura lerroak euriarengandik eta hezetasunarengandik babestu beharko dira.
Tenperatura hotzetatik babestu behar dira soldadurak. Tenperatura 0ºC azpikoa bada ez da lan egiten jarraituko. Batzuetan urgentziazko lanak badira 0ºC-5ºC artean soldatu ahal izango da, soldadura azkarregi ez hozteko neurriak hartuz.
Soldatzeko posizioa:
Posible den heinean, soldadura lerroak posizio horizontalean egin beharko dira. Kontratistak, piezak biratzeko eta posizio egokian jartzeko baliabideak eman beharko ditu, egitura eta piezak ez apurtzeko.
Deformazioak:
Tratamendu termiko egokiak eman ezean, materialak hotzean deformazioak jasan dituen guneetan ez da soldadurak egingo. Tolerantzia limitetzat 52,5-eko deformazioa hartu daiteke.
Prentsaren eraikitzea egituratik hasiko da, lehenik eta behin beheko muntaga, ondoren, zutabeak ezarriko zaizkio jarraian goiko muntaga lotu ahal izateko. Beheko xafla (4. Dokumentuko PO03-P05) eta mahai finkoaren euskarria (4. Dokumentuko PO06-P02) instalatzen azkenak izango dira.
Zilindro oleohidraulikoak muntatzeko lehenbizi, atorra eta goiko tapa elkar lotuko dira. Ondoren brida instalatu delarik, zilindroak muntagaren barnealdean sartuko ditugu eta torlojuen bermatu. Hurrengo urratsa, kirtena eta pistoia sartzea izango da, hori egin denean gidaria hariztatuko da. Barneko osagai horiek instalatu aurretik junta eta eraztunak jarri behar dira.
Azken atala beraz, gida sistemaren instalazioa izango da. Gida ardatzak goikaldeko kutxan dagozkien zulotik sartuz instalatuko dira.
Bonba eta motorearen ardatzek oso ondo lerrokaturik egon behar dute.Bonba eta motorearen instalazioa biltegitik kanpo egingo denez, bibrazioen aurkako euskarria jarri beharko da.
Osagai eta muntaketa guztiak maiztasunez gainbegiratu beharra dago, hauen erabilera egokia dela baieztatuz. Maiztasun hori ez da zehatza izango eta lan baldintza eta makina ezarri den ingurunearen menpekoa izango da. Sistema hidraulikoen arazo gehienak olioaren egoera eskasaren ondorio direnez, horri jarraipen zehatz bat egin beharko zaio.
Funtzionamenduan sor litezkeen arazoak saihesteko makinak hurrengo ezaugarriak edota argibide orokorrak ondo betetzea funtsezkoa da:
- Garbitasuna: Kanpo zinkinkeriarekiko babesik ez duten elementuak maiz garbitu beharra dago, estanpazioan askatutako hautsak edo beste edozein elementuk bertan metatzean eragiten duen kaltea ez agertzeko.
- Lubrikazioa: Mugimendua egokia eta zaratarik gabekoa izan dadin elementuen lubrikazioa zaindu behar da; erabiliko diren lubrikatzaileak eta aplikazio denborak erabilpen liburuan aipatzen dira.
Prentsaren mantenuan zilindroa eta beronen sistema hidraulikoa dira garrantzitsuenak.
Zilindroaren mantenua egoki bat izateko, bertako junta torikoak bi urtetik behin kendu beharko dira, berriak ezarriz. Hau egin ahal izateko, zilindroa desmuntatu beharko da eta olioarekin kontaktuan dauden pieza denak garbitu egin beharko dira.
5.1 Irudia
2.- Extruzioagatik (ikusi 5.2 eta 5.3 Irudiak).
5.2 Irudia
5.3 Irudia
Bestalde, biltegian dagoen olioa aldatu egin behar izaten da, denborarekin olioak bere ezaugarriak galtzen dituelako. Aldi berean, olioa igarotzen den hodiak ere era egokian garbitu behar izaten dira, hodien barnean egon daitezkeen edozein motatako ezpurutasunak kentzeko, honela, zilindrora bidaltzen dugun olio emaria egokia izaten jarraitzeko.
Sistema oleohidraulikoan dagoen iragazkiak ere aldatuko dira eta baita balbula desberdinen funtzionamendu egokia frogatuko da, bestela aldatu beharko direlarik
Epe hauek kontutan hartu beharrekoak izango dira, beti ere, epe hauek baino lehen junta torikoak puskatzen ez diren, edota pistoiaren mugimendua leuntasunez ematen ez den.
Egituraren mantenuari dagokionez, egitura bera osatzen duten elementuetan inolako arrakalarik edo hausturarik ez dagoela ikusi beharko da. Honelako zerbait emanez gero, prentsaren erabilera guztiz debekatua egongo da, langileen segurtasuna kolokan jartzen baita.
Makinaren ezohiko funtzionamendua ematerakoan, honen arrazoiak eta konponbidea ezezagunak badira eta horretarako kualifikatua den pertsonalaren falta badago, prentsa hidraulikoaren enpresa egilearen zerbitzu teknikora jotzea gomendatzen da. 5.2.1.5 OLIOA
Olioaren propietateak kontuan izanda, olio aldaketa bi urtetik behin egitea gomendatzen da. Olioa irteerak eman daitezkeen guneak ondo bermatzea ere gomendatzen da. Bestalde, azterketa bat egin beharko da junta torikoak nola dauden jakiteko.
Prentsa hidrauliko honen funtzionamendu egokirako aukeraturiko olio hidraulikoa Renolin markako MBW 32 motakoa da eta bere ezaugarri garrantzitsuenak hurrengoak dira:
- Higadurarekiko errendimendu ona du eta presio oso altuak jasan ditzake. Orduan, olio honek presio altuen eta baldintza txarren menpe lan egin dezake, batez ere igogailu hidraulikoak dituzten zirkuituetan agertzen den bezalaxe.
Ondokoak dira olio honen propietateak:
Altzairua herdoiltzerakoan bere propietateak murriztu egiten dira, beraz makinaren funtzionamenduan herdoiltzeak eragin kaltegarriak ekar ditzake, hau ekiditeko altzairua herdoilaren aurkako pinturaz marraztuko da. Altzairua estaltzeko erabiliko den tratamendua Quillas Nautix IA+PA 2 izango da. Sistema honek herdoila ekiditeko poliuretano konposatua darabil.
Sistema honek bi pintura mota dakartza, bata IA (bustidura eta herdoilgaiztasuna eskaintzen duena) eta PA (babesa eta herdoilgaiztasuna). Lehengotik, kapa bakarra ezarri behar da eta bestetik hiru. Era honen altzairua herdoila izatetik babesturik geratzen delarik.
Olio biltegiaren barruko kolorea argia izan beharko du, zikinkeriak, ezpurutasunak edo beste anomalia identifikatu ahal izateko.
Prentsaren instalazioa martxan jartzen denetik bi urteko garantia izango du, garantia honen barnean sartuko dira prentsak eduki ditzakeen akats guztiak, beti ere erabilera egokian izanez gero.
Pieza guztien garraiaketarako kasu bakoitzaren beharrezkoa den sistemarekin babestuta joango dira: pieza handienak egurrezko kutxetan sartuko dira, garraiobidean guztiz finkatuta eta mugimendu aukerarik ez dutela ziurtatuz.
Makinaren muntaketa eta eraikuntza egiten den bitartean elementu desberdinei proba eta saiakuntzak egin beharko zaizkie, UNE arauen, DIN arauen edota ASME kodigoaren bidez.
Arauek argi eta garbi jartzen ez badituzte gauzak, gainbegiratzaileak hartu beharko ditu instalazioarentzako egokiak diren erabakiak.
Edozein elementuren eraikuntza hasia urretik, materialek ezaugarri egokiak eduki behar dituzte eta saiakuntzak gainditu.
2- Burutzen den ordainketa bakoitzeko, honi dagokion faktura aurkeztu beharko da eta sor litezken finantza bidezko gastuak, bezeroaren esku egongo dira.
3.Azken bi urtetan banku negoziazioen bidez eta dagokion entitatearen bidean sorturiko gastu finantzieroak, bezeroaren esku egongo dira.
4- Igorpenen onarpenak ez du behin betirako hornikuntzaren onarpena tartekatzen.
5- %15eko bermedun azken ordainketa, entregako 9. hilabetera arte ezin daitekeena onartua izan, aldagai gisa izan daiteke, onarpena aurkeztuz eta balio berdineko bankuko fidantza batez ordezkatuz.
6-Gainontzeko klausula komertzialentzako, ondorengo baldintza agirira joko da.
2- Behin eskaintza onartuta, zehaztapenaren totalari dagokiona dela ulertzen da eta esleipendunak ezingo du prezioaren aldaketarik eskatu neurketetako hutsegiteengatik, bakarrik, bezeroak berak eskatzen baldin badu.
4- Adjudikazio hau burutzeko beharreko prezioak izango dira, errebisioa barne ez dagoelarik eta beraiengan Balio Erantsiaren gaineko Zerga (B.E.Z) bakarrik eslei daiteke. Artikulu honen ezaguera, bezeroak gaindituriko aurrekontuez gain gastu gehiago ez edukitzea izango da.
5- Neurketen, entseguen eta ikasketen gastuak,eskatzen duenaren kargu egongo dira, salbu bezero eta esleipendunaren arteko ezadostasunagatik sortua bada, kasu honetan, hutsegitea defenditu duenaren kargu izango da.
7- Adjudikazioaren prezioek, ondorengo hauek biltzen ditu:
Pilaketa - Eraikuntza - Aurre-muntaia - Probak Elementuen eta azalduriko organoen bidalketarako desmuntatzea.
8- Eskuraturiko ekipoen berme epea, esleipendunaren tailerretan entrega datatik 24 hilabetetakoa izango da. Behin epe hau bukatuta, azken harrera egingo da, agiri egokia altxatuz eta beraz, bermearen atxikitzea ongarrituz, edo bestela, bera eta zigor edo beherapenen arteko ezberdintasuna.
9- Aurreko puntuan aipatzen den bermeak, plano eta zehaztapenetan erabakita dagoen bezala, burutapeneko akatsak izan dituzte edozein pieza zein elementuren lana eta berposizioa barneratzen ditu.
Era berean, bermearen barnean dohaineko aholkuak ere sartuko dira, bezeroak eskatzen duen muntai edo eraikuntzetan.
Martxan jartzeko momenturako, bezeroak esleipendunaren etortzea eskatzen badu, dagokion pertsonala banandurik fakturatu beharko du, adjudikazioaren momentutik 30 egunetako epe batetan entregatu beharko dena eta esleipendunak ezingo du erreklamaziorik egin, pertsonalaren eskaera gutxienez 15 egunetako aurrerapenarekin burutzen denean.
11- Baldintzen agiri honetan sorturiko gauzatzeak, interpretazioak eta erabilpenen ezberdintasun guztiak, arbitraje erregimen batetatik pasatu beharko dira, ondoren likidazio espedientetik pasatuz, lanaren bukaera baino beranduagoko akta batetara ailegatuz, non bezeroak likidazioaren zifra proposatuko duen. 12- Arbitrajea gehiengo sinplez burutuko da aukeraturiko 3 osagaien artean: bat esleipendunarengatik, beste bat bezeroarengatik eta hirugarren bat proposaturiko lauren artetik edo zati bakoitzeko bina harturik eta beraietatik aukeratuz.
14- Agiri honen klausularen bat askotan betetzen ez bada, bezeroari kalte egingo diona, azken honek, zenbateko osoaren %0.5 edo gehienbat %5eko zigorra jartzeko baimena izango du.
1- "Baldintza Ekonomiko Orokor" hauek direla eta, kontratistak egindako lan guztien zenbatekoa jaso behar dute hauek, instalazioa eta proiektua egiteko, proiektu eta baldintza orokor eta berezkoen arabera, burutu direnean.
2- Proiektu zuzendariak emandako agindu orriak, kontrataren baldintzen eta proiektuaren dokumentuaren arabera kontratistak egindako lan guztien zenbateko totala jasoko du, prezioa onartutako aurrekontuaren barnean dagoenean.
3- Lanak lehiaketan eman badira, proiektuaren aurrekontuan agertzen diren prezioak oinarritzat erabiliko dira, lehen aipatu diren eskaintzako baldintza berdinekin eta azkeneko emaitzari kontratarako portzentaje proportzionala gehituko zaio.
1- Kontratuan agertzen ez diren proiektuaren prezioaren unitateak, materialak, lanen eskulanak eta bestelakoak, Proiektu Zuzendariak eta kontratistak edota azken honen bitartekari baten bidez kontraesan hauek finkatuko dira. Kontratistak deskonposatuta agertuko ditu, hauek aurkeztea eta onartzea dagozkien lanak hasi aurretik beharrezko baldintza izanik .
2- Finkaturiko prezioak onartuak izan ondoren, aktak egingo dira eta honako hiruek sinatu beharko dute bertan: jabea, proiektu zuzendaria eta kontratista edo honen bitartekaria.
5.2.2.4.2 Erreklamazioak
2- Proiektuaren gainean memorian egindako adierazpenetan ezin izango du inolako erreklamaziorik egin, proiektuaren memoriak ez baitauka kontratu izaerarik.
gero, hauek proiektua egiten den bitartean zuzen daitezke, eta ez dira inondik inora kontratua hausteko arrazoi izango.
2- Proiektu zuzendaria edo jabea kontratistak ezarri duen prezio proposamenarekin ados ez badaude, lehenengoak eskubidea dauka eta bigarrena derrigortuta dago onartzera materialak, garraioak,… kontratistak ezarritako prezioak baino txikiagoan hartzera, jabeak eskatutakoaren arabera.
1- Proiektatzaileak garantia teknologikoak ez betetzeagatik, erosleari, gehienenez, prezio totalaren %7-a ordainduko dio, hau ordainketari kenduko zaiolarik.
2- Hala ere, akatsak direla eta proiektatzaileak egindako ordainketagatik erosleak instalazioa onartuko du eta behin-behineko harrera akta sinatuko du.
1- Atal honetan, aurretik adierazitako apartatuak ez betetzearen ondorioz, erosleak proiektatzaileari aplika diezaiokeen isun maximoa ez da prezio totalaren %10 baino handiagoa izango.
3.- Haize, marea edo ibaien igoeragatik sortutakoak, herrialdean aurreikus daitezkeenak baino handiagoak eta kontratistaren aldetik ahal ziren neurri guztiak hartu dituenean, kalteak ez gertatzeko edo gutxiagotzeko.
4.- Lanak egiten diren lurraldeko mugimenduak.
Agiri honetako instalazioek jasan dezaketen kalteei estaldura erosleari garantizatzeko proiektatzaileak beharrezko aseguruak indarrean mantenduko ditu, lanen egitetik erosleari kalteen transmisioraino.
Proiektatzailea lanak eta probak burutu bitartean eta erosleari kalteen transmisioraino sor daitezkeen arriskuetatik salbu geratzeko dagokion asegurua indarrean mantenduko du, prezio totalagatik eta 3 mila euro bitarteko, gehienez, ordaindu arte.
1- Proiektatzailea Agiria egiteko beharrezko hornikuntza eta lanen erantzule izango da, erantzukizun hau, hornitzaile, laguntzaile eta azpi-kontratista bakoitzarena izango da, proiektatzaile banandua bezala, aseguru etxearen subrogaziorako eskubiderik gabe.
2- Proiektatzaileak aurreko apartatuei dagozkien aseguruen polizak dituela kreditatuko du beraien kopia bana emanez eta primen ordainketaren ezaguera duela justifikatuko du ordainagiriaren kopiaren bidez.
3- Aseguru etxeen aukeraketa erosle eta proiektatzailearen arteko akordioa izango da, azken honek agiriaren aurretiko dataz kaltea poliza batekin estalita baleuka salbu.
1-Proiektatzaileak, proiektatzailearen lantegian lanak egiten hasi aurretik proiektuaren zuzendari bat izendatu beharko du, izendapen hau idatziz egitera beharturik egonik. Baita ere, eman daitekeen edozein ordezkapen, izendatutakoen oniritziz.
2- Proiektuko zuzendariaren betebeharrak ondorengoak izango dira:
- Agiriaren araberako lanen burutzea. - Lanen garapena eta aurrerakuntza. Materialaren eta ekipoaren erabilera egokia bermatzea. - Inspekzioetan eroslearen pertsonalari harrera egokia egitea. - Aurretik ikusi ez diren larrialdietarako neurriak behar bezala hartzea. - Proiektua garatzen den eremuko garbitasun eta txukuntasuna, ordena. - Erosleak eskaturiko eta bi alderdiek adostutako informeen burutzea. - Erosleak adierazitako ideiak pertsonalari helaraztea. Segurtasun eta Higiene Normen betetzea. - Eroslea gertaturik istripuen gainean informatzea. - Proiektatzailearen pertsonalaren, azpi-kontratisten eta hornitzaileen diziplina. - Erosleari istripu aseguru etxeen dokumentu kreditatiboak eta asistentzia zentroen helbideak helaraztea. - Saltzailearen eginbeharren betebeharra kreditatu pertsonalaren egoerari buruz "Legislación Laboral Vigente"-ari dagokionez. Eta orokorrean lanen garapen egokiarekin erlazionaturiko betetzea izango da proiektu zuzendariaren egitekoa.
3- Proiektuaren zuzendariaren edo bere ordezkoarena izango da baita ere erosleari proiektatzaile eta azpikontrata edo hornitzaileen arten ager daitezkeen lan arazoen berri ematea.
Erosleak bere bitartekari bat lortu dezake, hauek izanik bitartekari honen egin beharrak:
- Proiektu, neurketa eta instalazio eraiketa egokia zaintzea eta kontrolatzea. - Proiektuan zehar ager daitekeen edozein motatako arazo teknikoak konpontzea. Birplanteamenduetara joatea eta dagozkion aktak sinatzea. - Hileroko lanen aurkezpen puntualak proiektatzaileari eskatzea. - Eroslea proiektatzailearen aurrean ordezkatzea, eroslearen aginduak proiektatzaileari adieraziko dizkion eta proiektatzailearen adierazpenak eroslearentzako jasoko dituen. Egindako proiektuaren hileroko egiaztapenak bisatzea. - Proiektuaren funtzionamendu probak jarraitzea. - Makinen eta ekipoen hornikuntza gainbegiratu. - Proiektatzailearen pertsonalaren eta azpi-kontratista eta hornitzaileen portaera zaintzea. - Azpikontratatutako enpresa ezberdinen pertsonalaren arteko erlazioak koordinatzea. Segurtasun eta Higiene Normen betekizun zentzuduna eskatze eta betetzen den gainbegiratzea (Lantegiko "Jefatura de Seguridad e Higiene"-ren laguntzaz).
Eta orokorrean, proiektu eta prestakuntzak era ordenatuan burutzeko egin beharrekoak egitea izango da bitartekariaren betebeharra.
Eroslearen bitartekaria proiektuan, arestian aipatutako helburuei dagokionez, Agiri honen klausula eta eskakizunen interpretatzailea izango da, proiektatzailea lanen garapenean agertutako arazoetarako berari zuzenduz.
- Planifikazioa
2- Bezeroaren arabera, esleipendunak jarraituriko bide eta erritmoak, entregarako aurreikuspen atzerapenen bat gogorki zuzenesten badute, idatziz adieraziko da eta 15 egunetako epe batetan aipaturikoetan aldeko aldaketarik sumatzen ez bada, adjudikazioa erabat edo partzialki deuseztatu daiteke, bere kargura inolako ondorio ekonomikorik geldituko ez delarik.
3- Baimenduko diren burutapen epeak, adjudikazio eskutitzean adierazitakoak izango dira. Epe horiengan ondorengo kantitateko hobari eta zigorrak jarriko dira:
Epe honetatik aurrera, zigor edo hobari maximoa jarriko da, %7koa hain zuzen ere, bezeroak, lehenengo aukera ematen baldin bada, esleipendunaren tailerretik, beharrezko ikusten dituen elementuen zatia har dezake. Harturiko elementuen zati hori, eskaerari dagokiona izango da, prozesaturik, adjudikazioaren balio eta pisu totaletik ateratzen den kg-ko prezio unitariora ongarrituz eta jarritako zigor totala deskontatuz.
4- Adjudikazioarengandik eskatuak izan diren datetatik aurrera, bezeroak eman behar dituen elementuen entrega atzerapenak, entrega epeari gehituak bezala hartuko dira, erabakitako burutapen erritmoari kalte egiten diola egiaztatzen den bakoitzean.
Dena den, entregei baldintzatuta dauden ordainketa partzialak, atzerapen baliokideak jasango dituzte, zeinak esleipendunak eginiko haien bikoitza izango diren.
5- Elementuen errepikapena eta berposizioa, ezingo da atzerapen zuzenetsiaren zergatitzat hartu.
6- Esleipendunak, bezeroaren lantegian, bilketen etorrera eta zabalkuntza momentuan, bertan egongo den delegatu pertsona bat izendatu beharko du, aipaturiko hau betetzen ez bada, ulertzen da, bai funtzio eta errespontsabilitate guztiak bezeroaren esku geratzen direla.
7-Materialen kalitatea, mekanizatua, muntaia eta burutapen plana, aldian-aldian, bezeroaren delegatu pertsonalarengatik berrikusiak izango dira. Ikuskaritza hauek, normalean, aurretik abisatuak edo eraikuntzaren epearen barnean proposatuak izango dira, posiblea den denborarik laburrenean burutuak izan daitezen. Bestalde, aurretiko abisu gabe burutu daitezkeen baimen hauengatik esleipendunak ez du erreklamatzeko aukerarik izango.
Dena den, eraikingile entitateak gehiago ordaindu gabe, orain aipaturiko ikuskaritzetan parte hartuko du, datuak erraztuz; ondo informaturiko laguntza pertsonala, berrikusketarako egokiak diren elementuak, etab., guztira, lanaren martxa onarekin erlazioan dauden behaketa edo adierazte guztiei atentzioa prestatuz. 5.2.3.3 HARRERA
1- Plano edo dokumentuetan adierazitakoa eta elementu errealaren ezberdintasunak aurkituz gero, hau arbuiatua izango da, esleipendunak aldatu edo indartu behar izanez, aipaturiko hauek dakartzaten gastu guztiak ere bere kargu izango direlarik.
2-Esleipendunak, erabiliko diren materialen eta eraikiriko elementuen probak, entseguak eta konprobaketak burutzeko aukera ezberdinak emango ditu, bezeroaren esku, izan ditzakeen beharrezko informazio eta aukera ezberdinak utziz.
Esleipenduna ez badago ados, akastun elementu edo materialen berposizio edo berreraikuntza burutzera behartuta egongo da. 5- Esleipendunaren eskaeratik 10 egunen buruan egiten den multzoaren burutapena bukatzean, behin behineko harrera burutuko da, honetarako azken eta baita bezeroaren ordezkariak aurkeztu behar direlarik.
1-Behin, makinaren funtzionamenduko probak egin eta guztiak gaindituta daudenean, beharrezko garraiobide bitartez instalatu beharreko lekura eramango da. Prozesu honetan garraio bereziak eta garabiak beharko dira.
2- Prentsa hidraulikoa beharrezkoak irizten diren proba eta entsegu guztiak egin ondoren baino ez da entregatuko.
3- Makina instalatu eta zorura finkatu ahal izateko, basamentuaren proiektugilea edo enpresaren laguntza eta gainbegiraketa ezinbestekoak dira. Basamentuaren arduraduna bertan ez badago makina ez da lurrera finkatuko.
4- Makinaren muntaketa eta instalazioa enpresa egilearen esku egongo da. Bertako langileak arduratuko dira muntaketaz eta martxan jartzeaz. Behin operazio hauek ongi burututa, bezeroak 30 egunetan zehar proba dezake. Behin epe hau bukatuta, instalazioa, bezeroaren esku geratuko da, azken hau, ematen zaion erabileraren arduraduna izango delarik.
5- Makinaren garraioa zatika burutuko da. Itsasontzi, tren zein kamioi bidez egingo da. Azken honen kasuan zenbait piezaren kasuan garraio berezia beharko da.
7.Prentsa hidraulikoaren instalazioa eta martxan jartzea burututa daudenean bukatzen da enpresa egilearen betebeharra, makina jabegoaren ardura izatera pasatzen delarik. Hala ere bezeroak eskatuz gero edozein arazotarako zerbitzu teknikoa prest izango da. 5.2.3.5 AGERKIZUNAK ETA KEXAK
Lanei hasiera ematen zaien unetik bukaera arte, kontratista edo berak aukeraturiko bitartekari bat, lana burutzen den hurbileko gune batean egon beharko da, eta ezin izango du bertatik alde egin proiektuaren zuzendariari aurretiaz esan gabe. Alde egin ezkero, bere ordezko bat bilatu beharko luke, bere betebeharra betetzeko. Kontratarentzat nahitaezkoa izango da instalazioaren eraiketa egokirako beharrezko den oro egitea, nahiz eta baldintza teknikoen agirian horrelakorik ez ageri. Hala ere, proiektuaren zuzendariak burutuko du eta proiektu eta egite motatarako aurrekontuak zehaztutako mugen barnean.
Proiektu zuzendariaren bidez emandako aginduen kontra, kontratistak egin nahi dituen agerkizunak Jabearen aurrean egin ditzake soilik, hauek ekonomikoak badira, eta dagokion baldintza teknikoen agirian adierazitako baldintzen arabera. Agerkizunak teknikoak edo fakultatiboak badira, ez dira onartuko.
1- Kontratistak kontratuan adierazitako datan hasiko ditu lanak, markatutako mugaren barruan bukatzeko garatuko direlarik.
4- Kontratistarena ez den arazo batengatik ezin baditu lanak erabakitako datan hasi eta proiektuaren zuzendariaren oniritziz, kontrataren buruketarako luzapen proportzionala eskainiko zaio. Honetarako kontratistak hasieraren atzerapenaren eta lanen ez gauzatzearen arrazoia idatziz adieraziko dizkio proiektuaren zuzendariari.
Lan guztiak, kontratarentzako oinarri izan den proiektuari hertsirik loturik, aurretik gainditutako aldaketen arabera eta bere errespontsabilitate eta idatziz proiektuaren zuzendaria kontratistari emandako aginduen arabera, burutuko dira. 5.2.3.8 ADJUDIKAZIOA ETA INSTALAZIOAREN ABONUA
1. Proiektuaren abonua neurketa kontrataren prezioekin egingo da. Hileroko egiaztapenak luzatuko dira prezioaren %90-a ordainduz eta %10-a garantia bezala gordez, proiektuaren behin-behineko ematea egiterakoan emango delarik. Denbora honetan zehar, gertatutako akatsak kontratistaren kargu izango dira. Kontratistak proiektuaren zuzendariari hileroko likidazioa xehetasunez aurkeztu behar izango dira. 2. Zuzendaritzak konkurtsoa desertu uzteko, edo prezioen arabera nahi duena aukeratzeko eskubidea izango du, kontraturen prezioak aldatzen direlarik.
Kontratu honetan erabiltzen diren material guztiak kontratistaren esku egongo dira. Ez dira onartuko ez letra txikiak ezta oharrak proposamenean, hori dela eta, baldintza teknikoen agiri honek bakarrik balio izango du.
Kontrataren prezio unitarioetan, proiekturen bukaerarainoko eta lanen gastuak sartzen direla suposatzen da.
3. Kontratistak bere proposamenean materialen hornikuntza baieztatuko du, horrela, materialak berandu heltzea eta materialen falta ez da arrazoi nahikoa izango proiektuaren atzerapenerako.
4. Aurretik ez ikusitako prezio bereziren bat balego, idatzitako kontratu berezitzat hartuko litzateke, bertan prezioa edo burutzeko prezioak adieraziz. Horrela egingo ez balitz, kontratista derrigortuta dago lan horiek proiektuaren zuzendariak finkatutako prezio unitateetan egitea.
6. Egindako eta kontratuzko prezioez neurtutako lanak bakarrik onartuko dira.
7. Benetako eskubideak, tinbre edo beste zergarik, guzti horiek, kontratistaren esku lirateke.
8. Goi mailako ofizialak soilik onartuko dira, baina honetarako eskubideak izateko, kontratistak argitasun osoz deskonposatutako prezioak aurkeztuko ditu.
Proposamena egin aurretik baldintza hauek erne irakurtzea eskatzen da.
10. Eraiketan parte hartuko duten materialen kalitatea lehenengo mailakoa izango da. Horrela, proiektu zuzendariaren iritziz, eskatutako baldintza gutxienezko baldintzak betetzen ez duten materialak aldatuko dira.
11. Aurrekontua prezio unitatea eta batera doan neurri-orrialdea kontutan hartuz prestatuko da.
Kontratistak aurrekontua eta baldintza teknikoen agiria sinatuko ditu, proposamenarekin batera emango dituelarik.
12. Proiektu zuzendariak, lanetan ager daitezkeen arazoak aurreikusirik, lan hauek proiektutik ken ditzake. Horretarako, kontratistari ez dio indemnizaziorako eskubiderik emango, lehen esan bezala, kontratistaren prezio unitateak mantenduko dira egingo den edozelako lanetarako; gainera, zuzendaritzek nahi dituen partidak ken ditzake.
Proiektu zuzendariak aurrekontuan nahi dituen zuzenketak gehi ditzake, kontratistak onartu behar dituelarik.
13. Kontribuzio industriala ere kontratistari dagokio, kontsumo eta irizpideak, guzti hauek proposamen guztien barnean daudela suposatzen delarik.
Prezeptu bezala dauden egunetan ezin izango da lanik egin.
15. Kontratistaren esku egongo dira proiektua egiteko beharrezkoak diren laguntzak eskuratzea, jabea hauen erantzule izango ez delarik.
Aurretik azaldu den bezala, zuzendaritzaren erantzukizuna eta lanen zaintza proiektu zuzendariarenak izango dira. Zuzendariak bitartekariren bat izanez gero, kasu honetan, azken honek izango du aginte tekniko eta legala, baldintza teknikoen agirian adierazten den bezala.
1- Produktu honen probako 30 egunak pasa ondoren 6 hilabetetako epe barruan, enpresa fabrikatzaileak, fabrikazio arrazoiengatik akatsak dituzten piezak konpondu edo birjarriko ditu.
2- Kasu honetan teknikoen desplazamendua, ordezkoak eta eskulanak, bezeroarentzat guztiz dohainik izango dira.
3- Behin aipaturiko 6 hilabeteak igarotzean eta erosketa datatik urte beteko epea bukatu arte, dohaintasuna, ordezkoentzako bakarrik izango da.
4-Berme honetatik kanpo edo enpresa fabrikatzaileak baimendurikoa ez den pertsonal tekniko batengatik manipulatua izatekotan, kostu totala bezeroaren esku egongo da.
5-Proiektatzaileak makinaren funtzionamendu egokia eta materialen kalitatea garantizatuko du, instalazioa egunero 24 orduz funtzionatzen duenean, martxan jartzeko probak bukatu ondoren edo 18 hilabetez instalazioa lantegian eman ondoren, garantia epearen hasieraren atzerapena Proiektatzailearen errua ez denean.
Proiektatzaileak ingeniari, lizentziak, patenteak edo beste konpainia baten metodoak erabiltzen baditu, dagozkien baimenak izan beharko ditu eta bezeroari erakutsi beharko dizkio, honek, beharrezkoa dela pentsatzen badu.
2- Proiektatzaileak ezin izango du bere edukiera beste pertsonei zabaldu eroslearen idatzizko baimenik gabe.
Proiektatzaileak sortutako kalte zuzenen edota gainontzeko edozein pertsonei eragindako kalteen erantzule izango da.
1- Parteen artean gertatutako arazo eta ezberdintasunak, agirien betearazpen ezagatik, arbitraiaz konponduko dira. Bi parteen derrigorrezko epaiaz eta Madrilen "1953.eko abenduaren 22"-ko legearen arabera konponduko dira.
5.2.3.14.3 Laboral eta segurtasun sozial arloko egin behar orokorrak
2- Proiektatzailea legeak eskatutako neurriak hartzera derrigortuta dago, langileek istripuak jasateko aukera izan ez dezaten.
3- Kontratista, legeak esandakoa ez betetzeagatik, gerta daitezkeen istripuen erantzule izango da edo bere bitartekaria, zeinen disposizio legalak betetzeko, hauek, kontratatutako prezioen barnean daude.
Kontratistak Seguritate eta higienea lanean agindu orokorra ezagutu beharko du, beraz hartu beharreko neurrien arduraduna izango da.
Kontratistak, efektu guztietara, kontratutako pertsonen eta azpikontratutako pertsonen arduraduna ere izango da. Ondorioz langile guztiak seguritate sozialeko kotizazioa eguneratuta, mutualitateak, etab. dutela arduratu beharko da, hala nola kontratazio laboraleko baldintza legeen betetzea.
- Art. 7: Enpresa jabearen ardurak. - Art. 8: Laneko seguritatearen eta higienearen saila. - Art. 10: Zuzenbidearen eta teknikoaren pertsonala eta tarteko agintarien betebeharrak eta eskubideak. - Art. 11: Langileen betebeharrak eta eskubideak.
• Hirugarren zatia: Betebeharrak eta zigorrak.
Seguritatea, Osasuna eta Higieneari dagozkien arau eta neurriak 7. Dokumentuan (Berezko Garrantzia duten Ikerlanak) biltzen eta zehazten dira.
5.2.3.14.5 Halabeharrezkoak
1- Gehiengo indarra agiri honen parte ez diren gertakizunen multzo bezala ezagutzen da eta aurreikusi ez daitezkeenak edo aurreikusten badira, ezin direnak saihestu eta kontratua bete ondoren gertatzen direnak eta eginbeharren betetzea galarazten dutenak. Adibidez: uholdeak, suteak, lurrikarak, gudak etab.
- Proiektatzailearen gain ez dauden arrazoi garrantzitsuek erosleari proiektua gelditzeko eskubidea emango diote. Etenaldiaren iraupena proiektatzaile eta eroslearen artean akordatuko da.
- Larrialdiko arrazoiez, etenaldi tenporalaren agindua erosleak edo bere bitartekariak proiektatzaileari hitzez esango dio. Hala ere, agindu hau 48 orduko baino epe laburragoan idatziz baieztatuko da. Idazki honetan lanen etenaldiaren data eta ordua eta hauen hasieraren adierazpena agertuko da.
- Proiektatzailearen arrazoiak direla eta, erosleak ezin izango du etenaldi tenporala agindu.
- Eroslearen arrazoiek lanen etenaldi tenporala eragiten badute, honek proiektatzaileari dagokion diru saria emango dio. Erosleak ez du proiektatzaileari diru saririk emango honek jasandako kalte ez zuzenengatik.
1- Agiri honetan adierazten diren baldintzen ez betetzeak, "Artículo 1.124 del Código Civil"-aren arabera, dagokion erabakitako akzioa eragingo du bere eginbeharrak egin dituenari.
2- Proiektatzailearen aldeko akzioak, erosleari derrigortzen dio proiektatzaileak egindako inbertsioak ordaintzera. Bukatutako instalazioen parteak agiriaren prezioen arabera ordainduko dira.
3- Erosleak, lehen aipatutako zenbatekoa ordaintzeaz gain, diru sari modura agiriaren balioaren %5-a ordainduko dio sortutako kalte eta interesen abonu moduan.
o 35. Art. Prebentziorako Delegatuak. o 36. Art. Prebentziorako Delegatuen konpetentzia eta eskumenak. o 37. Art. Prebentziorako Delegatuen garantiak eta isiltasun profesionala. o 38. Art. Laneko segurtasun eta osasunerako Batzordea. o 39. Art. Laneko segurtasun eta osasunerako Batzordearen konpetentzia eta eskumenak. o 40. Art. Lan eta Gizarte Segurantzako Ikuskaritzarekiko lankidetza.
Agiriak efektibotasuna hartuko du, hau sinatzerakoan, zeinen puntuetan parteak sinatzen duten eta berresten diren.
Sinatua, Bilbon 2018ko uztailaren 3an | science |
addi-faddddb41281 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | Aurrekontuko dokumentu bidez diseinatuko den 400[tn]-tako prentsa hidraulikoaren balioa zehaztuko da. Erosi beharko diren materialen balioa, materialen exekuzioa, kontratuaren bidezko exekuzioa zein proiektu osoa osatzen dituzten osagai guztien balioa zehaztuko da dokumentu honetan.
Guzti honekin proiektuak izango duen kostu osoa zehaztuko da.
Partziala Guztira 2211,08
Partziala Guztira 3047,6€
5. Kapitulua: Fabrikazioa | science |
addi-8228084239f7 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29145 | 400 tonako prentsa hidraulikoa | Miguel Hoyas, Xabier | 2018-10-18 | 7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.3.4.1 Pertsonen lesioak eragiten dituzten istripuak ikertzeko prozedura 26/7
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.1.1. Definizioa, helburua eta aplikazio eremua
"Directiva 98/37/CE" araudiak ezarritako arau eta neurriak betetzen direla eta hauek baieztatuak izan direla ziurtatzen duen agiria da.
Araudi honen helburua makinaren kalitatea eta seguritate eta higienea bermatzea da, hau lortzeko beharrezko baldintza, neurri eta ezaugarriak definitzen dituelarik.
- Elkarri lotutako osagai edo organoen multzoa, hauetako bat gutxienez mugikorra izango delarik, eta sistema eragingailuak, aginte eta potentzia zirkuituak, etab. izango dituena. - Batera funtzionatzen duten makina multzoa - Makina baten funtzioa berriztatuko dituen osagaien multzoa.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Ebaluaketa prozedura ezberdinak daude; makinaren arrisku mailaren (makina arriskutsuak Anexo IV-n biltzen dira) eta makina horrentzako bereziki egindako arauen araberakoak dira.
Makina arriskutsuen kasuan azken ebaluaketa honetan kanpoko organismoen deklarazioa beharrezkoa da; hauek makinaren fabrikatzaileak emandako txosten teknikoa bildu, aztertu, eta egokia den epaituko dute. Txosten teknikoan makinaren diseinua eta analisian egindako saiakuntzak eta gainontzekoak biltzen dira.
Oniritzia eman eta makinak arazoren bat izatekotan, ardura hori organismoaren gain jauziko da, hutsa detektatu ez izanagatik, fabrikatzailea ez da erantzulea izango.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Arauek ezarritako segurtasun baldintza minimoak betetzen direla ziurtatzen duen ziurtagiria da.
7.1.2.3.- Eraikuntzako txosten teknikoa.
Produktua merkaturatu aurretik fabrikatzaileak "Expediente Técnico de Construción" (ETC) delakoa aurkeztu behar du, ondorengo lerroetako informazioarekin:
1.- Arriskuen analisia. Arriskuen aurretiko prebentzio sistema. 2.- "Directiva 98/37/CE"-ko gutxieneko ezaugarrien zerrenda. 3.- Makinaren diseinuan erabilitako araudi eta zehaztapenen zerrenda. 4.- Makinan egindako saiakuntzen emaitzak. 5.- Makinaren instrukzio liburuaren kopia bat. 6.- Seriean egindako fabrikazioaren kasuan, produkzioaren homogeneotasun agiria. 7.- Makinak segurtasun eta higiene ezaugarriak betetzen dituela frogatzen duten planoak. 8.- Makinaren multzoaren planoa eta eragiketa zirkuituen planoak.
Komertzializatutako makinak segurtasun eta higienerako oinarrizko baldintzak betetzen dituela erakusten duen agiria da. Ondorengo informazioa agertu beharko da agiri honetan:
1.- Fabrikatzailearen izena, helbidea eta bestelako identifikazio ezaugarri bat izanez gero. 2.- Makinaren deskribapena: marka, mota, serie zenbakia eta eraikitze urtea. 3.- Makinan aplikatzen den tokiko araudia. 4.- Erabilitako makinaren araberako araudi teknikoekiko erreferentzia bat. 5.- Deklarazio edo aitorpena sinatzen dutenen datu pertsonalak.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Bestalde, kanpoko organismoen esku hartzea egon bada, hauen datuak nahitaez agertu beharko dira. Hurrengo orrian deklarazio edo aitorpen baten adibide bat aurkezten da (ikusi 7.1.1. Irudia). Lau motakoak izan daitezke, eta hurrengo orrikoa eta kasu honetarako, lehenengo motakoa izango da.
Behin prozesu guztia bukatuta, fabrikatzaileak edo ordezkari legalak CE marka jar dezake produktuan. Hau toki agerian jarri behar da, argi irakurtzeko moduan, gainontzeko ezaugarriekin plaketatik aparte eta kentzea ezinezkoa den eran.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Dokumentu honen helburua makinaren seguritatea eta arriskuen prebentziorako arau eta neurriak definitzea da.
Helburu hau lortzeko makina eta instalazioaren aldizkako berrikusketa metodo bat ezarriko da; arriskuak detektatu, ebaluatu eta kasu bakoitzean beharrezko neurriak hartzeko (Lan arriskuen prebentzio legearen 16.2 atala betetzen du).
Dokumentu honetan zehaztutako seguritate neurriak eta prebentzio sistemak bere muntaketaren hasieratik prentsa hidraulikoaren eremu guztietan aplikatuko dira.
Makinan bertan eta honen inguruan lan egiten dutenei zein muntaketa eta instalazioan parte hartzen duten guztiei dago zuzendua, kontrata eta azpikontratak barne.
Ekipo, lanabes, instalazio eta materialen azterketa sistematikoa da, seguritate arauak betetzen dituzten aztertzeko. Honetan, makina horrekin lan egiten duten pertsonentzat arriskutsuak edo makina zein beste osagaietan kalteak eragin ditzaketen akzio edo elementuak detektatzea da helburua.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Ikuskapen orokorrak: Aurrez definituriko eremu oso bat kontrolatzen da., hau da, makina eta instalazio multzo bat eta eremu horretan burutzen diren lanak eta langileak barne harturik.
Ikuskapen kritikoa:Ikuskapen orokorreko multzoan puntu konkretu batean arrisku larriren bat edo galera handiak sor ditzakeen ekintza bat aurkitzen bada, ikuskapen kritikoa burutzen da. Arazo konkretu horretan zentratzen da ikuskapen kritikoa.
Bi ikuskapen motak beraien artean osagarriak dira.
Arduradun edo lan talde hau ikuskapenak aurrez definitutako guneetan era egokian eta beharrezkoa den maiztasunarekin prozedura egokiarekin burutzeaz arduratuko da
Aztertzen ari deneko gunearen arabera azterketa maiztasuna ezberdina izan daiteke. Ikuskapen sistema martxan jartzen denean, gune bakoitzaren balorazio bat egingo da eta aldi berean, ikuskapenen maiztasunak definituko dira, horrela, eremu bakoitzaren Urteroko Ikuskapen Egitaraua osatuko delarik.
Urteroko Ikuskapen Egitaraua ikuskapenen eremuak eta datak zehazten dituen plangintza da, Urteroko Seguritate Planaren barruan batzen dena.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Esperientziaren arabera Urteroko Ikuskapen Egitarau honen plangintzak aldaketak jasan ditzake, puntu kritikoak agertzekotan egin beharreko kontrolak areagotuz.
Ikuskapenaren iraupena arduradunak zehaztuko du, ordu batekoa gehienez izan dadila saiatuz.
Prozedura honetan puntu kritikoen zerrenda bat ematen da. Puntu kritiko hauek, seguritate ikuskapenean sistematikoki eta lehentasuna izanik sartuko dira.
Modu honetan, puntu kritikoak etengabeko gaurkotze helburu izango dira, hau lantegiaren arduraduna eta hautatutako langilearen erantzukizuna izanik.
Ikuskapenak egitean, gune bakoitzarentzat egiaztatze zerrenda berdina erabiliko da. Aipaturiko zerrendan, ikuskapenak egiterako orduan, kontutan hartu beharreko puntuak agertuko dira; honetan gune bakoitzean ikusi beharreko puntuak markatuko direlarik.
Egiaztatze zerrenda gune bakoitzarentzat gaurkotua eta egokitua izan daiteke lortutako esperientziaren arabera. Urteko prebentzio plana egiten denean aztertuko da.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Urtero ikuskapenen plangintza burutuko da. Bertan errebisio hauen zerrenda burutuko da, bakoitza zenbat aldiro egingo den definituz eta aplikazio eremua mugatuz. Guzti hau Urteroko Prebentzio Planean sartzen da.
Plangintza honen burutzerako eta egiaztapenerako arduraduna edo lan-taldea ere Plan honetan definitzen da. Hauen ardura da Plana behar bezala betetzea.
Lan instalazio eta eremuen ikuskapenaz arduratzen den taldeak, ikuskapena hasi aurretik, aztertu beharko duen gune edo eremuaren azken informazioa aztertu beharko du. Bukaturik eta egiteke dauden ikuskapenak egiaztatzeko.
Aurreko ikuskapenetako informazioa gune bakoitzaren "ikuskapen orrialdetan" bilduta egongo da.
- Talde ikuskatzailea osatzen duten pertsonak - Ikuskatze data. - Behatuko den gunea. - Gunearen azken ikuskapen orria kontsultatu dela baieztapena. - Ikusi diren arriskuak ipiniko dira identifikazio zenbaki batekin, guneen ordena bat jarraituz.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
• 3. maila: makina horretan lan egin edota bestelako langile baten heriotza, erabateko ezintasun, gorputz adar baten galera edo ekipo, egitura zein materialen galera larriak sortzeko aukera ugari dituen baldintza egoera edo ekintza.
Talde ikuskatzaileak arriskuak aztertuko ditu (ikusi 7.2.1. Taula) eta hauek hein handi batean gutxitzeko edota desagerrarazteko beharrezko neurriak hartuko ditu.
Taldearen arduradunak, 24 orduko epearekin, fabrikazio zuzentzaile eta prebentzio delegatuei ikuskapen orria emango die, eta hautatutako langilearekin hurrengo puntuetan adostasuna izango du:
- Arrisku mailaren ebaluaketan. - Arau zuzentzailearen arduretan. - Onartutako arau zuzentzaileetan. - Arau zuzentzaileak plazaratzeko datan.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Ikuskapen Orria prebentziorako arduradunak gordeko du. Prebentzio motak ikusteko (ikusi 7.2.2 Taula).
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.2.4.9.- Arau zuzentzaileen zerrenda
Istripu, gertakari, seguritate ikuskapenak edo seguritate sistemaren beste ekintzetatik eratorriko arau zuzentzaileak, arau zuzentzaileen prozeduraren arabera proposatuak, eginak, kontrolatuak eta zabalduak izango dira.
Langileak ikuskapen eremutik kanpo dagoen arrisku bat detektatzen duenean, arazoari aurre egiteko neurrien proposamena egin dezakete.
Detektaturiko arriskuaren definizioa eta hau ezerezteko proposamenak dokumentazio orrian bildu eta prebentzio arduradunari emango zaizkio.
7.2.5.1.- Talde ikuskatzailearen ardura
- Talde ikuskatzailearen partaideak bildu. -Antolatutako ikuskapenak burutzea; Ikuskapen Orriaren kopia gordetzea eta 24 orduko epeaz guneko zuzendariari kopia bat ematea. - Arriskuaren ebaluaketetan parte hartu, arau zuzentzaile egokiena determinatu eta ikuskapen data finkatu, guneko zuzendaria eta hautatutako langilearekin batera. - Taldearen beste pertsonei hartutako erabakiaz informatzea.
- Arau zuzentzaileak onartzea, ikustea, onartzea edo/eta arbuiatzea. - Talde ikuskatzailearekin batera arau zuzentzailearen balorazioa egitea eta noiz burutuko diren dataren erabakia hartzea. - Arau zuzentzaileak burutzen direla egiaztatzea.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
- Ikuskapenak betetzearen jarraipena egitea. - Arau zuzentzaileak betetzeko data finkatzean parte hartzea, gunearen zuzendari eta ikuskapen arduradunarekin batera. - Ikuskapen Orria gordetzea.
7.2.5.4.- Langilearen zuzendariarenak
- Gisa baliabideak, organizaziozko baliabideak edota ekonomikoen hornikuntza baimendu, arau zuzentzaileak burutzeko. - Arau zuzentzaileen egoera hilero konprobatzea. - Guneen araberako urteroko ikuskapen plana egitea, ikuskapen guneen arduradunen laguntzarekin.
7.2.7. Erreferentziak
Prozedura honen artxiboak prebentzio arduradunaren menpe egongo dira, erregistro eta kopien arduraduna izanik.
Dokumentu hau eskuratzeko eskubidea bertan aipaturiko agintariek, prebentzio delegatuek eta zuzendaritzak determinaturiko pertsonek izango dute.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Faktore honen barnean ondokoak aurki daitezke: bibrazioak, aireztapena, argiztapena, sustantzia kimikoekin kontua, erradiazioak, etab.
Erakundeak osatzen dituzten pertsonen jarrerak eta ezagupenak arrisku iturri suposatu dezakete ere.
Antolaketa faktoreak, hala nola, lanaldiak eta lanen erritmoa, prozedurak eta metodoak, plangintza, …
Antolakuntza oker baten barnean sartzen da burutu beharko den lan batentzat ondo formaturik ez dagoen pertsona aukeratzea, honekin batera enpresaren lanen erritmoan eta bestelako faktoreetan ondorioak izanik.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Istripu arriskua baloratzeko faktore guzti hauek eta arriskuen sorkuntzan izan dezaketen eragina kontsideratuak izan behar dira.
Lan arrisku mota arruntenak ondokoak izan daitezke:
Enbutitzea nahi dugun pieza mahai gainean kokaturik dagoenean, honen finkapena mahairekiko burutzen da. Finkapen hau gauzatzeko kasu bakoitzean aproposak diren tresnak erabiliko dira, eta beharrezkoak diren beste erabiliko dira, piezak prentsaren lanaldian inongo mugimendurik jasan ez dezan.
Finkapen desegoki baten ondorioak desberdinak izan daitezke: pieza mugitzea mahaiaren azaleratik kanporatuz, makinan bibrazio eta kalte handiek eraginez eta mekanizazio prozesua ondo egitea ekiditen du.
Arazo hauek ekiditeko eta langileen segurtasuna bermatzeko asmoarekin, seguritateko distantzia minimo batzuk gorde beharko dira, honetarako bi metodo erabiliko ditugularik: makinaren inguruan seguritate hesi bat jartzea (ikusi 7.2.1. Irudia) eta hartu beharreko bestelako neurriak era egoki eta ulerkor batean azaltzea makinaren inguru guztian, langileek neurri hauek jakin ditzaten, horrela arriskuak ekidinez.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.2.1. Irudia
Seguritate hesi hau prentsako langileak soilik gaindituko ditu, beti ere langile hau lan horretarako kualifikaturik baldin badago. Bestalde, langileak segurtasun arauak ezagutu eta betetzen dituela baieztatu behar da.
Ikuskapenen batean langileren bat makinarekin kontaktuan egongo bada, edo elementuren baten egiaztaketa edo konponketa egin behar bada, makina gelditzea ezinbestekoa da.
Makinaren konponketa edo piezen aldaketak burutzerakoan, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko dira, eta lan hauetan aldi berean langile bat, zein makinaren erabileran aditua izan behar den, baino gehiago aritzea gomendatzen da, segurtasun maila handitzeko helburuarekin.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Enbutizio prozesua martxan dagoenean, pieza, tresneria zein makinako beste edozein elementuren manipulazio eta kontrola bertako langilearen esku bakarrik egongo da.
Prentsan lanean dagoen adituaren eskuak makinaren arrisku gunetik kanpo egon arte ez da funtzionamenduan hasiko.
7.2.2. Irudia
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Istripu edo ezbeharren bat gertatzen den aldiro, honen analisi sakon bat egin behar izaten da.
Istripuren bat gertatu ezkero, ezeren aurretik informazio bilketa bat egingo da; ondoren gertaeraren arrazoiak bilatuko dira eta hauen analisia egingo da.
Azterketa hau burutu ondoren, balorazio orokor bat egiten da, eta istripua berriro gerta ez dadin neurriak definitu eta hartzen dira.
Hartutako ebatziak eta informazio guztia behar bezala dokumentatuko dira.
Istripu eta ezbeharren azterketa enpresa osoan aplikatu beharrekoa izango da, kontrata eta azpikontratei zabalduz.
Pertsona kaltetuak sortzen dituzten istripu oro ikertuko dira. Era berean galera material handiak sortutakoak edo behin eta berriz gertatutakoak izango dira aztergai.
Enpresa batetan gertaturiko istripu eta ezbehar guztiak ondo dokumentatuak eta erregistratuak izango dira.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
- Ez beharrak: inolako kalterik sortzen ez duen istripua izango da, baina beste egoera batean gertatu izan balitz pertsonengan edota propietate eta produkzioprozesuan kalteak eragingo zituena.
7.3.4.1.- Pertsonengan lesioak eragiten dituzten istripuak ikertzeko prozedurak
o Istripua gertatu bezain pronto enpresako prebentzio arduraduna istripuaren ikerketarekin hasiko da. Informazioa bilketari ekingo dio, hau da: istripuaren tokiko datuak bildu eta lekukoak egotekotan, hauei galdeketa bat egin.
o Bilduriko datuak ezbeharren txostenean bilduko dira.
o Istripuen prebentzio arduraduna eremu horretako zuzendariarekin bilduko da, gertatutako sakonago aztertzeko eta txostena (24 orduko aurkezpen epea duena) osatzeko.
7.3.4.2.-Kalte materialak eragiten dituzten istripuak ikertzeko prozedurak
Pertsonengan eragiten dituzten istripuak ikertzeko jarraituriko prozedura bera jarraitu behar da kalte materialak eragiten dituzten istripuetan ere. Kasu honetan ere, txostena aurkezteko epea 24 ordukoa ere izango da.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Txostena, kontrataturiko edo azpikontrataturiko enpresaren ordezkariak beteko du guneko Zuzendariaren laguntzaz baliatuz.
Istripu eta ezbeharren ikerkuntzako txostenean ondorengo puntuak agertu beharko dira, derrigorrez:
• Aurrealdea:
o Langilearen datuak. o Istripuaren datuak (data, ordua, tokia,…) o Arrazoien analisia. o Arau zuzentzailea, arduradunak eta datak. o Ondorioak. o Ikerkuntza egiten duten pertsonen datuak.
• Atzealdean:
o Istripu edo ezbeharren krokisa egiteko laukidun koadroa. o Paretaren zirkuitua (bidatze-orria)
Zergatien analisia eta arau zuzentzaileen atalak arduraduna eta Zerbitzu zuzendariak elkarrekin bete beharko dituzte.
Arau zuzentzaileak, hala nola hauek gauzatzeko datak betearaztearen erantzukizuna izango duen pertsonaren aukeraketa zuzendariaren menpe dago, zeina Hautatutako Langilearen laguntza izango duen.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.3.6. Arau zuzentzaileen jarraipena
Istripu edo ezbeharren ikerkuntza, seguritate ikuskapenetik edo orokorrean seguritate sistemaren edozein ekintzatik sorturiko arau zuzentzaileak " Arau Zuzentzaileen jarraipen prozedura orokorra" jarraituz proposatuak, aprobatuak, eginak, kontrolatuak eta zabalduak izango dira.
o Istripua pairatu duenari beharrezko arreta ziurtatzea. o Berari dagokion txostenaren zatia betetzea. o Txostenaren kopia bat gerenteari luzatzea.
7.3.7.3.-Zerbitzuen zuzendariarenak
o Kontratetan gertaturiko istripuen ikerkuntza prozesuan parte hartzea. o Berari dagokion txostenaren zatia betetzea, bereziki jatorri eta neurriekin erlazionaturik dauden atalak. o Arau zuzentzaileak burutzeko arduraduna eta atalak finkatzea. o Arau zuzentzaileak aplikatzea.
o Berari dagokion txostenaren zatia osatzea. o Ikerkuntza txostenaren kalitatea aztertzea eta kalifikatzea. o Informazioa erregistratzea. o Estatistikak burutzea.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
o Berari dagokion txostenaren zatia betetzea. o Txostenean istripuaren ondorioak finkatzea.
o Istripuen ikerkuntza ezagutzea. o Istripu multzoen eboluzioa ezagutzea.
- Istripuen datuak edo kopiak Prebentzio Delegatuaren eskura edukitzera derrigortua dago.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Ondokoak dira kontuan izan beharreko atalak:
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Arriskuak adierazteko, funtzionamendu ez egokiak detektatzeko zein ez beharrik ez gertatzeko makinak hainbat dispositibo ezberdin izango ditu.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
• Larrialdiko geldialdia: makinaren erabateko gelditzea suposatzen du, horretarako den botoi gorria sakatzearekin bakarrik. Erraz ikusteko eta erabiltzeko posizioan egon behar da.Hauxe NTP 86 araudiaren arabera egongo da arauturik. • Martxa-geldialdiko argiak: makina funtzionamenduan dagoen ala ez adierazten dute argi hauek, era honetan langileen arreta erakartzen da eta makinaren egoeraz ohartarazten dira.
• Funtzionamenduaren argi adierazleak: makinako elementu edo multzo ezberdinek beraien funtzionamendua egokia den ala ez adierazten duten argiak dituzte. Ez egokia izatekotan (argi gorria agertzen denean) makina gelditu eta honen arrazoiak aztertu beharko dira.
7.4.3.- Makinaren harrapaketaren aurreko prebentzioa
Hauen balio minimoak araudiek zehazten dituzte (UNE EN 811:1997, esate baterako), baina kasu bakoitzean desberdinak dira distantzia hauek. Segurtasun distantzien baloreak definitzeko inguruaren azterketa bat egin behar izaten da: makinaren kokalekua, inguruan dauden elementuak, lanpostu eta langileen mugimenduak, etab. kontuan harturik. Puntu hauetatik abiatuta eta beti ere distantzia minimoak errespetatuz segurtasun distantziak erabaki eta ezartzen dira prentsa hidraulikoan. Nahitaezkoak diren segurtasun distantziak errespetatuak izan daitezen, bi prozedura jarrai daitezke:
o Makinaren inguruan hesi bat jartzea: gune arriskutsuenetara pertsonak hurbiltzea ekiditen du. Gunerako sarrera makinaren erabiltzaileak soilik izango du, zenbakizko kontrola hesiaren barnean egongo delako eta honek mekanizazio prozesua hurbiletik jarraitu behar duelako.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
o Hesia ez jartzekotan segurtasun distantziak modu egoki eta argi batetan ezarriko dira makinaren inguru guztian. Seinale, argi ezberdin, plaka adierazgarri etab.-en bitartez adieraziko da informazioa. Hauek makinaren buelta osoan ikusteko moduan egon beharko dira kokaturik, horrela izan ezean, ez duelako segurtasun osorik bermatzen.
Prentsa makinako langilea horretan aditua den pertsona bat izango da; seguritate eta osasun arauak ezagutzea ezinbestekoa izango delarik. Hainbat segurtasun neurri pertsonal hartu beharko ditu, jarraian azalpena ageri da.
Janzkera aproposa eraman beharko du, hots, lanerako buzoa jantzi behar du, ezingo du edonon katigatu daitekeen arroparik eraman. Arropa honen eskumuturretako gomak egoera onean egotea ezinbestekoa da, kateatua ez izateko. Aldi berean, ezin izango du erloju, eraztun edo inongo objekturik jantzi ez eskumuturretan eta ezta lepoan ere. Oinetakoei dagokienez, segurtasunekoak izango dira.
Prentsatu beharreko piezen dimentsio eta pisu handiak direla eta, hauek kasu bakoitzaren arabera beharrezko tresnen bidez mugituko dira.
Garabiak eta bestelako jasotzeko sistemak eta osagaiak erabiliko dira, guztiak homologatuak eta egoera onean daudela baieztatu eta gero.
Materialen desplazamendu hauek egiterakoan segurtasun arduraduna bertan izango da, prebentzio neurri guztiak hartzen direla ziurtatzeko.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Honetaz gain, makinako elementu ezberdinetako olioztatzea eta errefrigerazio tutuetako ura makinako inguruetan metatzen da. Honen garbiketa zaintzea ezinbesteko izango da, labainketak izatea arriskutsua baita.
• Mahai mugikorra ez jausteko segurtasuna: mahai mugikorra erori ez dadin, mekanikoki funtzionatzen duen segurtasun elementu bat ezartzen da (ikusi 7.2.3. Irudia). Neurri hau kremailera batez osaturik dago eta pibota batez blokeatu daitekeelarik, azken hau atxikipen balbula batez osatua dagoelarik. Honela mahai mugikorraren jaitsiera galaraziko duena.
Nahiz eta prentsa baten mahai mugikorraren erorketa gertatzeko aukerak oso txikiak izan, segurtasun neurri hau hartzea derrigorrezkoa izango da, ez baita honelako neurririk gabeko prentsarik saltzen usten.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.4.1. Irudia • Gainkarga hidraulikoekiko segurtasuna: beharrezkoa den presioa baino gehiago igoz, presio kamerak saltatuko luke, horrela presioa bere balio normaletara jaitsiaz eta kirtenari ziklo guztia egiten utziaz.
Ondorengo irudian sistema honen zirkuitu hidraulikoa agertzen da :
7.4.2. Irudia
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Guzti hau gertatu ondoren hasierako egoerara itzultzeko hurrengo pausuak jarraitu beharko dira:
- Sistemako airea kendu beharko da. - Sistema berrabiarazi, bonba eta motore elektriko piztuz eta zilindroaren goiko kamerara olioa bidaliz. - Balbula guztiak berriro martxan jartzen dira.
• Enbutitu beharreko piezaren kokapena: Enbutitzea nahi dugun pieza mahai gainean kokaturik dagoenean, honen finkapena mahairekiko burutzen da. Finkapen hau gauzatzeko kasu bakoitzean aproposak diren tresnak erabiliko dira, eta beharrezkoak diren beste erabiliko dira, piezak prentsaren lanaldian inongo mugimendurik jasan ez dezan.
Finkapen desegoki baten ondorioak desberdinak izan daitezke: pieza mugitzea mahaiaren azaleratik kanporatuz, makinan bibrazio eta kalte handiek eraginez eta mekanizazio prozesua ondo egitea ekiditen du.
• Materiagabeko barrera fotoelektrikoa: honela definitzen da: materiarik gabeko eremu sentikor batek azaltzen duen presentzia detektatzailea, barrera gisa kokaturik langilearen eta arrisku lerroaren artean, zeinak seinale bat igortzen duen indargabetzean.
Hiru motatakoak izaten dira funtsean:
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.4.3. Irudia
o Reflex sistema (ikusi 7.4.4. Irudia).
7.4.4. Irudia o Hurbiltasun sistema (ikusi 7.4.5. Irudia).
7.4.5. Irudia
• Makinaren manipulazioan:Ikuskapenen batean langileren bat makinarekin kontaktuan egongo bada, edo elementuren baten egiaztaketa edo konponketa egin behar bada, makina gelditzea ezinbestekoa da.
Makinaren konponketa edo piezen aldaketak burutzerakoan, beharrezko segurtasun neurri guztiak hartuko dira, eta lan hauetan aldi berean langile bat, zein makinaren erabileran aditua izan behar den, baino gehiago aritzea gomendatzen da, segurtasun maila handitzeko helburuarekin.
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Enbutizio prozesua martxan dagoenean, pieza, tresneria zein makinako beste edozein elementuren manipulazio eta kontrola bertako langilearen esku bakarrik egongo da.
• Mahai mugikorra gelditzea: Operadorearen eskuak eremu arriskutsutik at egon ezean ez da makina berriro ere martxan jarriko.
• Bi eskuko agintea: prentsetan eman ohi zen arazo ohiko eta larrienetarikoa eskuen harrapaketa da, eta istripu larri hauek ekiditeko asmoarekin bi eskuko agintea sortu zuten. Lehenengoko prentsak hankako pedalekin akzionatzen ziren, baina langileen eskuen segurtasunagatik eskuzko agintera pasatu ziren.
Elementu hau hainbat eratakoa izan daiteke, hala nola, elektrikoa, elektronikoa, mekanikoa, hidraulikoa eta pneumatikoa. Honez gain, kondizio txarretan ere ondo moldatzen da: bero askoko guneetan, olio eremuetan,…
Aginte mota honetako atalen bat askatuz gero, makina gelditu egingo da eta berriro ere martxan jartzeko, askaturiko atala batu beharko da, eta ondoren botoiari sakatu nahi den ekintzari hasiera emateko.
Aginte honen botoiak bakoitza esku batekin heldu ahal izateko diseinaturik egon behar dira. Aginte hau ezin daiteke beso batekin soilik aktibatzeko diseinaturik egon, adibidez, eskumako esku eta beso bereko ukondoarekin. Gainera, botoi bat sakatuz gero, ibilbideko edozein puntutatik makina geldiarazteko gauza izan behar da.
Aginte sistema hau prentsatik segurtasuneko distantzia jakin batera egon beharko da. Distantzia honek formula arautu bat du, eta ondoko hau da:
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
o Soilik aldi berean S1 eta S2 pultsadoreak sakatuz, elektrobalbulako ukipen agintea iltzatzea ahalbidetzen duen bi eskuko aginte dispositiboaren eskema elektrikoa (ikusi 7.4.6. Irudia).
7.4.6. Irudia
o Berrarmatze kondizioa betetzen duen bi eskuko aginte dispositiboaren eskema elektrikoa (ikusi 7.4.7. Irudia).
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7.4.7. Irudia
o Soilik aldi berean S1 eta S2 pultsadoreak sakatuz, K2 ukipen agintea iltzatzea ahalbidetzen duen bi eskuko aginte dispositiboaren eskema elektrikoa (ikusi 7.4.8. Irudia).
7.4.8. Irudia
7.4.8.- Erreferentziazko dokumentuak
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
7. Dokumentua: Berezko garrantzia duten azterlanak
Bilbon, 2018ko Uztailaren 14an | science |
addi-b43afdb8b221 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29164 | Bizkaiko erresidentziak borrokan! Langile borrokatik ahalduntze feministara | Fernández Vicario, Nahia | 2018-10 | LABURPENA Ikerketa honen bidez, Bizkaiko Erresidentzietako Borroka izango dugu aztergai, bi urte eta 378 greba egun iraun dituen gatazka feminizatua, alegia. Erresidentzietako langileek aurrera eramandako greban jarriko da fokua, klase borrokatik abiatuta ahalduntze feminista prozesuak eman diren, eta hala izan balitz nola suertatu diren aztertzeko helburuarekin. Xede honetarako, lehenik eta behin zerbitzuotako langileen eta oro har sektorearen baldintzak testuinguratuko dira. Sektore feminizatua denez, emakumeen egoera lan merkatuan zein sindikalgintzan aztertuko dira, ondoren ahalduntze feministaren inguruko hausnarketak plazaratuko direlarik, galdera nagusi hau darabilgularik: posible al da, prekarizatua eta feminizatua dagoen sektore baten baitan, eta kutsu androzentriko nabarmena duen sindikalgintza eredu baten baitan ahalduntze feminista prozesuak aurrera eramatea? Galdera honi era egokienean erantzuna ematen ahaleginduko gara, azkenik, Bizkaiko Erresidentzietako Gatazkan parte hartu zuten grebalarien ahots eta kontakizunen bidez.
Azken hamarkadetan, neoliberalismoaren hedatze bortitza ari gara bizitzen, eta haren eragina gure inguru hurbilenean ere jasaten ari gara. Neoliberalismoa, ordea, nazioarteko logika eta estrategia jakin bati erantzuten dion sistema politiko eta ekonomikoa da, zeinari 1989. urtean eman zitzaion izena. Modu honetan, 1989ko Washington-eko Kontsentsuan, "merkatu gehiago eta Estatu gutxiago" formula aldarrikatu eta geroago ezarri egin zen nazioartean, honako ezaugarriak zekartzalarik formula neoliberal honek: zerbitzu publikoen pribatizazio prozesua eta lan merkatuaren eta baldintzen flexibilizazioa, enpresak onuratzeko helburuarekin (Alcañiz eta Monteiro, 2016). Lerro beretik jarraituz, jakina denez azken hamarkadetan Europar Batasuneko Estatu ezberdinetan lan erreforma eta "austeritate" neurri ezberdinak eraman dira aurrera, Estatuotako zerbitzu publikoen pribatizatze prozesu batean daudelarik egun ere bai. Honen adibide ditugu Espainiar estatuan trantsizioaz geroztik izan diren legealdietan gauzatu diren lan-erreforma ezberdinak, zeinak langileriaren eskubide galera ekarri duten, lan moldeen flexibilizazio nabarmenarekin batera. Horretaz gain, ongizate Estatuaren oinarrizko zutabeak izan diren zenbait zerbitzuren pribatizazio prozesuan murgildurik dago ere Estatu Espainiarra: osasun sistema, hezkuntza sistema edota gizarte zerbitzuak, besteak beste. Joera hau 2007an Estatu Batuetan sortutako eta ondoren Europar Batasunera eta munduko beste hainbat lurraldetara zabaldutako krisi ekonomikoarekin indartu egin zen. Europar Batasuneko hegoaldeko edo mediterraneoko herrialdeak, Italia, Grezia, Portugal eta Espainia, hain zuzen ere, kaltetuenak izan dira zentzu honetan. Grezia eta Portugalen kasuan, erreskatatuak izan diren heinean, Troikak inposatutako neurri neoliberalak ezarri behar izan dituzte lurraldeotako gobernuek. Espainiar Estatuaren kasuan, erreskatea bankaren sektorearen gain soilik gauzatu zen arren, Troikak ezarritako austeritate neurriak aurrera eraman ziren modu berean (Mercedes Alcañiz eta Rosa Monteiro, 2016). Espainiar Estatuko ongizate sistema eredua, gainontzeko lurralde mediterraneotan izan ohi den moduan, eredu familista da. Eredu familistak honako ezaugarriak ditu: sexuaren araberako lanaren banaketa nabarmena, gastu publiko urria, emakumeen parte-hartze
urria lan merkatuan eta Eliza Katolikoaren eragina (Esping-Andersen eta Pailer, 2010; Silva, 2002; Tobío 2015, hemendik aterata: Mercedes Alcañiz eta Rosa Monteiro, 2016). Ongizate Estatu eredu honek ez du gizon eta emakumeen arteko parekidetasuna ahalbidetzen, aipaturiko ezaugarrien eraginez. Bada, azken urteetan Espainiar Estatuak ezarritako austeritate neurriek egoera hau larriago bilakatu dute. Zerbitzu publikoen merkantilizazioak, esaterako, bizitzarako ezinbestekoak diren zerbitzuak prekarizatzea edota publikoki eskaintzeari uztea dakar; besteak beste zaintzarekin zerikusia duten lanak. Jakina denez, estatuak utzitako hutsune hauek emakumeek betetzen dituzte oro har, lanaren sexuaren araberako banaketa dela eta. Zerbitzu hauek emakumeen eskuetara pasatzen dira, merkatutik at ordaindu gabeko lanaren bidez zein lan merkatuaren baitan baldintza geroz eta prekarioagoetan aurrera eramaten direlarik. Prekarietatea, pertsona jakin batek bizitzeko behar dituen oinarrizko baliabideak izateko ziurgabetasuna sortzen duen baldintza material eta sinboliko sorta da (Precarias a la Deriva, 2004). Prekarietatea geroz eta hedatuago dago Europan zehar zein Estatu Espainiarrean, estrategia eta politikagintza neoliberalak prekarietatea areagotzea baitakar. Prekarietatearen fenomenoak, aitzitik, ez du modu berean eragiten lurralde bereko pertsonengan, baizik eta zaurgarritasun gehien pairatzen duten kolektiboengan eragiten du bereziki: langile klasea, etorkinak, gazteak eta emakumeak, besteak beste (Tomeu Sales, 2016). Prekarietatearen feminizazioak, aipaturiko fenomeno honi erantzuten dio, hain zuzen ere. Prekarietateak emakume aurpegia du: lan baldintza kaxkarragoak, enplegu malguagoak, ziurgabetasun handiagoa, lanaldi partzialak, erreprodukzio lana eta enplegua kontziliatu beharra edota soldata arrakala dira, beste askoren artean, emakumeen lan eta bizi baldintzak prekarizatzen dituzten egoerak. Prekarietatearen feminizazioaren oinarrian, sexuaren araberako lanaren banaketan dago. Egun bizi dugun neoliberalismoaren olatuak, gainera, sexuaren araberako lanaren banaketa eta honek dakartzan ezberdintasun sozialak areagotu ditu. Izan ere, sexu segregazioaz gain, fenomeno honek ere lan ezberdinen arteko ierarkia bat sortzen du, "gizonezkoenak" diren lanak balioan jarriz, "emakumezkoen" lanarekin alderatuz. Modu honetan, lan merkatuaren baitan, sektore feminizatuak sarri prekarioenak izaten dira, lan-baldintzak okerragoak izaten baitituzte oro har (soldata, kontratu mota, lanaldia, eta abar) gizonezkoen baldintzekin alderatuz, nahiz eta azken hauen artean ere
prekarietatea geroz eta zabalagoa den. Emakumeek betetzen dituzten enpleguen ehuneko gehiengoa zerbitzuen sektorean pilatzen da, eta arlo feminizatuen hitzarmenak begiratzea besterik ez dago langileen baldintza kaxkarretaz jabetzeko. Egoera honi sindikalgintzaren ikuspegia gehitu behar diogu. Erakunde sindikalen eta emakumeen arteko harremana historikoki harreman gatazkatsua izan da. Hasiera batetik gune maskulinizatuak izan dira sindikatuak, eta emakumeen presentzia urria izan da. Industrializazio garaiaren hasieran, sindikatu gehiegitan emakumeek parte-hartzeko debekua zuten, eta debekua ezarria ez zuten erakundeetan ere ierarkia androzentriko eta funtzioen banaketa sakonki sexista eman zen. Denborarekin egoera hoberuntz joan den arren, sindikatuek gune maskulinizatuak izaten jarraitzen dute egun ere, eta sindikalistaren irudi sinbolikoak industrializazio garaiko berberak izaten jarraitzen du: gizon zuria, heldua, heterosexuala, fabrikan lan egiten duena eta familia-burua (breadwinner eredua). Sinbologia honek, langile klasearen gehiengo bat sindikalistaren irudiarekin identifikatua ez sentitzea dakar, gehiengo horren artean, emakumeak. Egun, beraz, eskubide galera eta prekarietatearen igoera bat bizitzen ari garen garai honetan, sindikatuenganako interes falta nabaria da jendartearen zati handi batengan. Identifikazio faltaz gain, nabarmendu nahi nuke zenbait sindikatuk azken urteetan hartu duten norabidea eta horrek sortu duen langile klasearen mesfidantza. Izan ere, zenbait sindikatuk konfrontazio sindikala alde batera uzteko hautua egin dute, gobernu neoliberalen konplize izatera heldu direlarik zenbait erakunde. Honek, ezinbestean, langile klasearen fidagaiztasuna piztu du sindikatu guztiengan. Egoera honelakoa izanda ere, azken urte eta hilabetetan, sindikalgintzaren eredu hegemoniko eta tradizionaletik aldentzen diren zenbait aldarrikapen sindikal azaleratu dira gure inguru hurbilean. Izan ere, zenbait erakunde sindikaletan konfrontazio eredua gailendu egin da, eta sektore prekarioenganako hurbilketa jazotzen ari da. Honela, gure inguru hurbilean zenbait gatazka ikusi ahal izan ditugu azkenaldian, hala nola, Estatu mailako "Las Kellys" kolektiboaren borroka, Gipuzkoako administrazioko garbitzaileena edota Bizkaiko Erresidentzietako langileen greba, beste batzuen artean. Plazaratzen ari diren borroka hauek feminizatuak izan ohi dira, langile eta sindikalista eredu tradizionaletik aldentzen den subjektua, alegia. Lan honen bidez, pasa diren bi urteetan jazo den Bizkaiko Erresidentzietako langileen borroka aztertu nahi nuke, hainbat arrazoiengatik:
Gatazka honen bidez, egungo sektore feminizatuetan bizi den prekarietatea agerian geratu da, kolektiboaren lan baldintzek erakusten duten moduan. Gainera, zerbitzu publiko izaera duen baina azpikontratua dagoen sektorea dugu, eredu honek dakarren lan baldintzen galerarekin. Gai honen bidez, aurretik aipaturiko pribatizazio eta merkantilizazioaren gaia ere islatu egiten da, eredu neoliberala, alegia. Guzti hau azaleratzearekin batera, galdera nagusi hau jorratu nahi nuke lan honen bidez: Bizkaiko Erresidentzietako langileek gauzaturiko greban, ahalduntze feminista egon al da parte hartu duten emakumeen artean? Oraindik ere maskulinizatuta dagoen sindikalgintzaren baitan prozesu feminista bat gertatu izana berritzailea izan daitekelakoan nago, sindikalgintzarentzat zein mugimendu feministarentzat ere bai. Arrazoi honengatik, lan honen bidez greban zehar emandako prozesu eta ibilbidearen nondik norakoak izango ditut aztergai, ahalduntze feminista prozesua izan den ala ez aztertzeko helburuarekin, eta hala izanez gero, ahalduntze prozesuaren nolakotasuna ikertzeko xedearekin. Bizkaiko Erresidentzietako Borroka honen ereduak, ondoren etorriko diren borroka sindikal feminizatuetan eragin positiboa izan dezake. Esperientzia hau jaso eta aztertzearen azken arrazoi bat, beraz, prozesu honen irakaspen eta ekarpenak biltzea da, sindikalgintza feminismotik eraikitzeko lanean dihardutenentzako ere ekarpen baliagarria izango delakoan. Metodologia eta lanaren egitura. Lan hau aurrera eramateko orduan, teknika metodologiko ezberdinak erabili ditut. Lehenik eta behin, berrikusketa bibliografiko bat gauzatu dut. Teknika honen bidez, emakumeek historian zehar zein gaur egun bizi duten egoera aztertu dut, lan merkatu zein sindikatuetan, industrializazio garaitik egungo testuingururainoko ibilbidea gauzatu dudalarik. Honekin batera, ahalduntze feministari dagokionez beste atal bat ere jorratu dut, bertan ahalduntzearen teoria eta praktikaren jatorria zein egun jorratzen diren teoria ezberdinak plazaratu ditudalarik. Informazio guzti hau biltzeko iturri ezberdinetatik eratorritako testuak erabili ditut. Akademian jatorria duten artikuluak izan dira gehienbat erabili ditudan iturri bibliografikoa, baina bestelako iturriak ere ageri dira lanean zehar. Lan merkatuan eta erakunde sindikaletan emakumeek bizi duten (eta bizi izan duten) egoera aztertzeko garaian, esaterako, Joan Scott, Mercedes Arbaiza, Ana De
Miguel edota Silvia Pirisen idatziek garrantzia berezia izan dute. Artikulu akademikoez gain, zenbati dokumentu eta txosten erabili ditut ikerlana modu berean hornitzeko. Honela, erakunde sindikal nagusietako dokumentu, txosten eta baita zenbait eskuorri ere erabili ditut informazioa biltzeko. Erakundeotako dokumentuez gain, Euskal Herrian 1970. hamarkadatik aurrera gauzatutako topaketa feminista ezberdinen txostenak ere erabili ditut informazio iturri gisa. Ahalduntze feministaren azterketari dagokionez, erabilitako bibliografía artikulu zientifikoz osatzen da gehienbat, nagusiki Marcela Lagarde, Magdalena León edota Clara Murguialday egileak erabili ditudalarik. Guzti honekin, bada garrantzia berezia hartu duen bestelako dokumentu bat: Sophie Charlier eta Lisette Caubergs (2007)-en "El proceso de empoderamiento de las mujeres" gida metodologikoa. Izan ere, irakurleak egiaztatu ahal izango duen moduan, iturri honek lanaren atal enpirikoaren oinarria hornitu egin du. Atal enpirikoari dagokionez, erabilitako teknika metodologiko nagusia honakoa dira: Sakoneko elkarrizketak. Hauek semi-egituratuak izan dira eta 8 pertsonari egin zaizkie: 4 pertsonako talde bat egin da, lehenik, eta 2 pertsonako beste 2 elkarrizketa, azkenik. Elkarrizketatu guzti-guztiak greban parte hartu duten emakumeak izan dira, prozesuaren inguruko kontakizuna lehen pertsonan egin dezaten bilatu baita. Grebalarien testigantzen atal garrantzitsuenak hautatu eta aztertu egin dira (betiere, egilearen iritziz eta lanaren xedeak jomuga izanik), zatiok esku artean dugun lan honetan transkribatuta ageri direlarik. Azkenik, aipatu beharra dago elkarrizketen hizkuntza gaztelera izan denez, horien transkripzioa hizkuntza berean egiteko hautua hartu dela, testigantzen originaltasuna eta esanahi osoa mantentzeko helburuarekin. Lanaren egiturari dagokionez, ondoko ordena jarraituko da: Ikerketaren hasieran, marko teorikoa izango dugu, eta bertan emakumeek lan merkatuan zein erakunde sindikalen baitan bizi duten egoera zaurgarria aztertuko da. Analisi hau gauzatzeko, industrializazio garaia hartuko da abiapuntu gisa, kapitalismo industrialaren sorrerak emakumeengan nola eragin zuen aztertuko delarik. Ondoren, emakumeek gaur egun bizi duten egoera aztertu egingo da lan merkatuari eta erakunde sindikaletan betetzen duten rolari dagokionez. Esan beharra dago, lan hau mendebaldeko europan kokatzen dela, eta lanak aurrera egin ahala gure lurraldera hurbilduz joango garela geroz eta gehiago, Bizkaiko Erresidentzietako egoera zehatzera iritsi arte. Marko teorikoaren
bidez, modu berean, ahalduntze feministaren inguruko oinarri teorikoak plazaratuko dira, honen bidez batez ere, atal enpirikoaren zimenduak eraikiko ditugularik. Ondoren etorriko den atal enpirikoa, esan moduan Bizkaiko Erresidentzietako Grebalarien ahotsek gidatuko dute, horien analisia gauzatuko delarik. Azkenik, guzti honen inguruko zenbait hausnarketa plazaratuko dira "ondorioak" atalaren bidez. Azkenik, lanean zehar adierazita izango den moduan, seinalatutako zenbait kontu argitzeko nahiz hainbat gaitan sakontzeko informazioa lanaren bukaeran aurkitu ahal izango da, eranskinen atalean. Has gaitezen, beraz, emakume langileen koiuntura sozial, ekonomiko eta sindikala aztertzen, greban zehar emandako ahalduntze feminista testuinguratzeko helburuarekin.
Lan merkatuan emakumeek duten egoera aztertzeko garaian, gaur egun enpleguak duen sexuaren araberako segregazioari erreparatu behar diogu lehenik eta behin. Ikerketen arabera, izan ere, Euskal Autonomia erkidegoan ikasketak hautatzeko garaian, zein ondoren lan merkatuan emakumeek okupatzen dituzten lanpostuei erreparatuz gero, gizon eta emakumeen ehunekoa sektore ezberdinetan modu desorekatuan ageri dira. Sektore feminizatu deritzonak, oro har zaintza lanekin harremandutako enpleguak izan ohi dira, hala nola, arlo soziosanitarioarekin edota irakaskuntzarekin zerikusia duten lanpostuak. Sektore maskulinizatuei dagokienez, ordea, arlo tekniko edota zientifikoak gailentzen dira, esaterako industria eta eraikuntza sektorea. Egungo sexu ezberdinketa, baina, ez da sexu bereizketa "natural" baten ondorioa. Banaketa hau genero roletan oinarrituz, historian zehar eman diren prozesu sozial, ekonomiko eta politiko ezberdinen emaitza da. Prozesu honen hastapenak aztertzeko, industrializazio garaiari erreparatuko diogu. 1.1.Industrializazio garaia: "Breadwinner" ereduaren zimenduak eraikiz XVIII. mende bukaeran hasi zen lehen industria iraultzan, gizon zein emakumeak masiboki hasi ziren fabriketan lanean. Sektore batzuk feminizatuagoak ziren, hala nola ehungintzaren industria, eta beste batzuk maskulinizatuagoak, esaterako eraikuntzaren sektorea. Hala ere, gizon eta emakumeek parte hartze eta lan esparruak elkarbanatu zituzten hasiera batean. Emakume langileek garaiko feminitate rola auzitan jarri zuten, burgesiaren idealari eta pentsamenduari kontra eginez. Izan ere, emakume langileak fisikoki indartsuak izateaz gain, emakume burgesekin alderatuta independentzia eta autonomia maila esanguratsua zeukaten, langile hauen soldatak gizonenak baino nabarmenki kaxkarragoak ziren arren. Ildo beretik, fabriketan lanean ziharduten emakumeek, emakume burgesek baina harreman afektibo sexual askeagoak izaten zituzten orokorrean, eurek hautatutako gizonarekin ezkontzeko aukera izan ohi zutelako, neurri handiago batean behintzat. Burgesiak praktika askeago hauek inmoraltzat jo zituen eta prostituta gisa kalifikatu zituen emakume langileak. Zentzu honetan, aipatu beharra dago garaiko langileen
baldintza eta soldata kaxkarrak zirela eta, emakume langileek zenbaitetan prostituzioan sartzera behartuta ikusten zutela euren burua, gizon burgesak izaten zirelarik bezeroak. Garai hartan langile klaseak ez zuen burgesiaren familia eredu berbera jarraitzen. Egoerak, beharrak eta baldintzek bultzatuta, garaiko langileek solidaritatean oinarritutako loturen arabera antolatzen zuten euren egunerokotasuna; etxebizitza, jana edota ohea elkarbanatuz familia eta pertsona ezberdinen artean. Guzti honek langilegoaren kontrako burgesiaren erreakzioa ekarri zuen, arbuio eta "nazka" sentimendu bat hedatu zelarik langilegoarekiko. Industrializazio garaian elikadura txarrak eta zikinkeriak eragindako izurriteak gero eta nabarmenagoak ziren, eta horrek langileekiko gorputz nazkagarri gisa fokoa jartzea eragin zuen. Gutxiespenaz gailendutako korronte hau Higienismo izendatua izan zen, eta langile klasea erreformatzeko zenbait neurri proposatu ziren (Arbaiza, 2014). Dena den, higienismoak emakumeengan izan zuen eragin nabarmenena, izan ere, burgesiaren arabera hauek ez ziren fabriketan lanean egon behar, bai ordea etxean familiaren zaintzaz arduratuz. Etxekotasun eza zen, burgesiaren arabera, langileria zikin, gaizki elikatua eta gaixo izatea eragiten zuena. Langile mugimenduaren baitan diskurtso burgesa onartu egin zen hein handi batean, langile klasearen ongizatea eta osasuna zaintzearen ardura emakumeen bizkarretara bota behar zela onartzean. Modu honetan, lanaren sexualizazio prozesu bat hasi zen, langileria eta burgesia, beste eragile batzuekin batera, elkarlanean aritu zirelarik sexuaren araberako lanaren banaketan sakontzearen prozesu horretan. Joan Scott-en (1993) arabera, sexuaren araberako lanaren banaketa, industrializazio eta kapitalismoaren indartze garaian eragile sozial eta politiko ezberdinek eragindako prozesuaren emaitza da. Honakoak lirateke, egilearen arabera, Europa eta Estatu Batuetan jazotako prozesu honen eragileak eta euren diskurtsoak: Ekonomia politikoa: XVIII eta XIX. mendeetan ekonomia politikoaren teoria eta posizionamenduak anitzak ziren arren, guzti-guztiek elementu eta ideia amankomunak elkarbanatzen zituzten modu berean. Zentzu honetan, familiako buruaren soldata, familia osoaren
erreprodukziorako adinakoa izan behar zuenaren ikuskera konpartitzen zuten garaiko ekonomilariek, familia burua gizona izanik, noski. Garai hartan zein ondorenean eragin izugarria izan duen Adam Smith ekonomilariak, esaterako, ideia honen aldarrikapen sutsua gauzatu zuen. Beste zenbait autorek, hala nola Jean-Baptiste Say ekonomilari politikoak, emakumeek soldatarik ez zutela behar defendatzen zuten, familian sostengatu ahal zirelako euren aburuz. Arrazoi honengatik, emakumeek soldata baxuagoak izateari normala zeritzon Jean-Baptiste Sayk. Pentsamendu hau, emakumeenganako ikuskera jakin batean oinarritzen da: emakumeak gizonezkoen menpeko sozial eta ekonomikoak dira, baita familiaren zaintzaile naturalak ere bai. Rol honen "naturalizazioa" zientifikoki frogatzen ahalegindu ziren garaiko mediku eta zientzialari asko, aipaturiko argudioei zilegitasuna aitortzeko helburuarekin. Orduko ekonomilari politikoek "biologiaren legeak" ardatz moduan hartuz, lan merkatua eta fabrika emakumeentzako lekua ez zela defendatzen zuten, euren produktibitatea urriagoa zela ziotelarik. Ekonomia politikoaren baitan diskurtso naturalizatzaile honen hedatzeak, emakumeek bizirauteko adinako edota honen azpitik kokatzen ziren soldatak jasotzea justifikatu zuen. Honela, garai hartan ezkondurik ez zeuden emakumeak, muturreko txirotasunera kondenatuak izan ziren. Gizonezkoen aldetik, aldiz, biziraupenerako zein familiaren erreprodukziorako beharrezko soldata jasotzea aldarrikatu zen, denborarekin aldarri hau materializatu zelarik. Enpresariak: Enpresariek sexuaren araberako lanaren banaketan ere eragin handia izan zuten, batez ere enplegu motak ezberdintzeari eta gizon eta emakumeen arteko prekarietate maila desorekatzeari dagokionez. Enplegu eskaintzak gauzatzerakoan, sarritan enpresariek enpleguak sexuaren arabera sailkatzen zituzten, baita beste kategoria batzuen arabera ere maiz; hala nola arraza. Enpresariek, gizon eta emakumeen (zein beste kategoria sozial batzuen) rol naturalizatuen arabera gauzatzen zituzten delako sailkapenak. Honetaz gain, sarritan enpresariek enplegu jakinetarako emakumeak gazteak eta ezkongabeak izatea ezartzen zuten baldintza gisa.
XIX. mendean, kostuak aurreztea enpresarien helburu nagusienetako bat bilakatu zen. Emakumeen soldatak baxuagoak izanik, hauen kontratazioa hedatuz joan zen enpresaz enpresa, lantoki askotan gizonak kanporatu zirelarik emakumeak kontratatuz. Garai berean, zerbitzuen sektorea indarra hartuz joan zen urteen poderioz, eta emakumeak era masiboan hasi ziren sektore honetan lanean. Irakaskuntzarekin, erizaintzarekin edota bulego lanarekin lotutako enpleguei buruz ari gara, batez ere. Lan hauek feminizatuak izan ohi dira gaur egun ere, rol femeninoarekin lotzen baitira, zaintzarekin, otzantasunarekin, edota lan errepikakorrak egiteko gaitasunarekin, besteak beste. Azkenik, aipatu beharra dago gizon zein emakumez osaturiko zenbait lantokitan, sexuaren arabera gune edota gela ezberdinak egokitzen zitzaizkiela langileei, lanbaldintza desberdinetaz gain. Estatua eta legegintza soziala: XIX. mendean, haur eta emakumeei zuzenduriko zenbait lege protekzionista plazaratu egin ziren Mendebaldeko Europan eta Estatu Batuetan. Emakumeen kolektiboa babestu beharreko sektore zaurgarritzat hartzen zen garai hartan. Babes hori justifikatzeko argudio sortak, ordea, ez zuen oinarri sozialik, baizik eta sexuaren inguruko argudio biologizisten gainean eraikirik zegoen diskurtsoa, aurretik landutako eragileekin gertatzen zen moduan. Testuinguru honen baitan, legegileek emakumeek gizonek baino ordu gutxiago egin behar zutela lan iritzi zuten, eta hori lortzeko helburuarekin, euren lan orduak murriztu eta gaueko txandak egitea debekatu. Neurri hauek, ordea, ez ziren lantoki guztietan ezarri, baizik eta maskulinizaturik zeuden fabriketan ezarri egin ziren soilik. Honek lantokietan sexuen arteko ezberdintasunak areagotzea ekarri zuen, izan ere, gizon eta emakumeen lan ordutegiak eta txandak are gehiago ezberdindu egin ziren. Ondorio honetaz gain, neurri honek zenbait emakume arautu gabeko sektoreetara jotzera eraman zituen, horien prekarietatea areagotu egin zelarik. Scott-en arabera, ordea, garaiko emakume feministek emakume langileen ekintza eta antolaketa kolektiboaren aldeko apustua egin zuten, Estatuarengandik zetozen neurriek ez baitzuten euren egoera hobetu.
Erakunde sindikalak: Erakunde sindikalek, garai hartako pentsamendu ekonomiko eta politikoaren oinarrizko ideiak bereganatu zituzten, baita zientziaren mundutik zetorren "naturaren" eta "biologiaren" ustezko legeekin bat egin ere. Era honetan, emakumeen leku naturala etxean zegoela pentsatzen zuten, eta ez ordea lan merkatuan edota sindikalgintzan. Modu berean, "familia soldata" izan zen euren garaiko aldarrikapen nagusienetako bat, alegia, gizon enplegatuen soldatak subsistentzia propiorako zein familiaren erreprodukziorako balioko zuen soldata aldarrikatzea. Honetaz gain, ikusi dugu nola emakumeek gizonek baino soldata urriagoak jasotzen zituzten eta oro har baldintza okerragoetan lan egiten zuten. Gauzak horrela izanda, sindikatuek emakumeak aliatu gisa ordez, mehatxu bezala tratatu zituzten, izan ere, gizonen enplegua, soldata eta lan baldintzak auzitan jartzen zituztela pentsatzen zuten. Erakunde sindikaletako ordezkariak, beraz, sexuaren araberako lanaren banaketaren pentsamendua zabaltzen ahalegindu ziren, emakumen lekua etxean zegoela aldarrikatuz. Erakunde sindikalak hastapenetatik gune maskulinizatuak izan ziren, beren baitan emakumeak onartzen zituzten sindikatuak gutxi batzuk zirelarik. Erakunde minoritario horietan, era berean, emakumeen funtzioak murritzak eta mugatuak ziren, euren kide gizonen azpitik kokatzen ziren funtzioak, alegia. Zenbait sindikatu mistotan, esaterako, emakumeek euren senar edo aitaren idatzizko baimena aurkeztu behar zuten bileretan hitz egin ahal izateko. Dena den, aipatzekoa da zenbait sektore feminizatuen baitan emakumeez osaturiko sindikatuak sortu egin zirela, besteak beste ehungintzan edota tabakoaren industrian. Sindikalista hauek zenbait garaipen izan zituzten, eta garaiko emakumeen bigarren mailako langile estatusa aldatzea lortu ez zuten arren, zenbait lorpen izan ziren zentzu honetan. Erakunde sindikalen "berdintasuna langile guztientzako" edota "soldata berdina lan berdinagatik" aldarriak auzitan jarri zituzten emakume hauek, sindikatu nagusiek langile klasearen erdia baztertzen zutela agerian jarri zutelarik. Eragile politiko eta sozial guzti hauek (ekonomia politikoa, enpresariak, Estatua eta eragile sindikalak) oinarri diskurtsibo bera elkarbanatzen dute, emakume identitatearen rol naturalizatua, alegia. Zaintzailea, ama, emazte dependientea, otzana, ahula, pazientzia duena…hauek dira naturalizatuta dauden ezaugarrietako batzuk emakumeen
rolari dagokionez, garaiko zientzialari, mediku eta biologoek euren teorien bidez justifikatutakoak. Honela, XIX.mendeko industrializazioarekin batera, arrazoibide hegemonikoaren bidez ezberdintasun sexualak azpimarratu egin ziren, ezberdintasun sozialak justifikatuz. Modu honetan lan merkatuan honako egoerak garatu egin ziren: gizon eta emakumeen arteko soldata eskala bikoitza lantokien baitan, enplegu maskulino eta femeninoen arteko balorazio ezberdina, gizonezkoek burututako estruktura enpresarialak, emakumeen baztertzea sindikatuen baitan, eta abar. Emakumeek historian zehar etxe barruan zein etxetik kanpo lan egin duten arren, XIX.mendean aipaturiko diskurtsoen bidez lan produktibo eta erreproduktibo artean arrakala handia sortu zen. Enplegua eta etxeko lanak aldendu egin ziren modu intentzionatuan, ustez maskulino eta femenino diren lanen artean arrakala eraginez. Erakundeen kultura sindikala Industiralizazio garaian errotu egin zen. Garai hartan, gizonak zein emakumeak lantokietan ziharduten arren, euren arteko lan baldintzak ez ziren parekideak inondik inora. Aurretik esan dugun moduan, sexuaren araberako lanaren banaketa azpimarratzeko prozesuan parte hartu zuten eragileen artean erakunde sindikalak ditugu, historikoki gune maskulinizatuak izan direnak. "Breadwinner" eredua defendatu zuten sindikatuek, hau da, gizonezkoen soldata familia guztiaren beharrizanak betetzeko adinakoa izan behar zuen. Rol honen kontrako aldean, etxekoandrearen figura aldarrikatu eta moldatu egin zuten erakunde sindikalek, aipaturiko gainontzeko eragileekin batera. Honela, emakumeak ez ziren subjektu sindikal edo aliatu gisa pertzibitu, eta horrexegatik sarri sindikatuetatik kanporatuak izan ziren, edota horietan parte hartzea mugatu. Hala ere, langile mugimenduaren baitan baziren ahotsa altxatzea lortu zuten zenbait emakume, hala nola XIX. mendeko feminismo sozialistaren aitzindariak, zeinak esparru publiko eta pribatuaren arteko mugak apurtzen ahalegindu ziren. Feminismo sozialistaren aitzindariak Sozialismoaren sorreratik, korronte feministak eta sozialistak topo egin dute eta elkar elikatu egin dira. XIX. mendearen hasieran, mendebaldeko estatuetan lehenengo korronte sozialista sortu zen, idealismoa eta armonizismoa zirelarik bere ezaugarri nagusiak. Korronte hau sozialismo utopikoa dugu, hain zuzen ere.
Sozialismo utopikoaren sortzaileen artean Flora Tristán (1803-1844) dugu. Pentsalari honek bere obretan garaiko emakumeen egoera lantzen zuen, hala nola emakumeen gutxiagotasun ustez naturala justifikatzen zuten zientzia eta jendarteren kritika eta gaitzespena egin. Tristán-en arabera, emakumeen emantzipaziorako gakoa hezkuntzan zegoen. Armonizismoaren pentsamenduari jarraiki, emakumeen askapena gizonentzako ere onuragarria zela aldarrikatzen zuen, langileriaren emantzipazioa klase burgesarentzako ere hala izango zela uste zuen moduan. Honela, eraldaketa soziala txanponaren bi aldeetatik bultzatu behar zela zioen, gizon zein emakume, langile zein burges (Ana de Miguel, 2005). XIX. mendearen bigarren erdialdean, sozialismoaren baitan beste adar bat sortu zen: sozialismo zientifikoa. Korronte hau sozialismo marxista ere deitua izan da gerora, Marx eta Engels izan baitziren teoria hau bultzatu zuten autore nagusienak eta ezagunenak. Engels emakumeen zapalkuntzaren jatorria azaltzen ahalegindu zen, Familiaren, Estatuaren eta Jabetza Pribatuaren sorrera (1884) lanaren bidez. Obra honetan, autoreak emakumeen zapalkuntza jabetza pribatuaren sorreran sortu zela defendatzen zuen. Ondorioz, sozialismo marxistaren baitan honako sinismena zabaldu zen: gizon eta emakumeen arteko desoreka amaitu egingo da jabetza pribatua amaituko denean. Baieztapen honek emakumeen borroka beti bigarren maila batean kokatzea ekarri zuen, borroka sozialistaren menpeko bilakatu zelarik. Izan ere, emakumeen diskriminazioa klase borrokaren bidez amaituko zela zabaldu egin zen. Era berean, Clara Zetkin (1857-1933) eta Aleksandra Kollontai (1872-1945) pentsalari eta militanteek emakumeen zapalkuntzaren inguruko teoriak plazaratu zituzten. Zetkin militante komunista alemaniarrak, emakume langile eta burgesen arteko ezberdintasunak azpimarratu zituen, bere ustetan euren arteko interes eta aldarrikapenak kontrajarriak zirelarik. Emakume burgesek jabetza pribatuaren aldeko borrokan ziharduten bitartean, langileek horren desagerpena aldarrikatzen zuten. Modu berean, burgesiaren familia-egitura akordio ekonomikoetan oinarriturik zegoela zioen, hala nola ezkontza. Langileen arteko loturak eta familia ereduak, ordea, solidaritatean eta komunitatean oinarriturik zeuden hein handi batean eta beharrak eramanda. Zetkinen aburuz, gainera, emakume langileek independentzia ekonomikoa zeukatenez, ez zuten gizon batekin ezkontzeko beharrik.
Aleksandra Kollontai buruzagi Bolcheviqueak teoría marxista kritikatu egin zuen. Berak ez zuen uste gizon eta emakumeen arteko ezberdintasun sozialen jatorria jabetza pribatuan zegoela, baizik eta dominazio eta zapalkuntza harremanak haren sorrera baino lehenago bazirela. Hala ere, jabetza pribatuak aurretik sortutako ezberdintasunak areagotu zituela pentsatzen zuen Kollontaik. Bere ustetan, beraz, harreman parekideak lortzeko ez zen nahikoa emakumeak lan produktiboan aritzea eta jabetzaren kontrola lortzea. Aldiz, eguneroko bizitzaren eta ohituren eraldaketa sakona behar zela zioen, sexuen arteko harremanak iraultzeko helburuarekin. Modu honetan, Kollontai sozialismoaren eztabaidaren baitan familia edota sexualitatea bezalako gaiak sartzen ahalegindu zen, bere kide askoren partetik kritikak jaso zituelarik ustez garrantzia ez zeukaten gaiak jorratu nahi zituelako, "benetako borrokari" indarrak kentzen zizkiolakoan. Honekin batera, aipatu beharra dago Kollontaik hasiera batean klase ezberdinetako emakumeek zenbait interes eta borroka amankomun zituztela defendatzen zuen arren, denborarekin kritikoagoa bihurtu zela feminismo burgesarekiko. Garaiko emakume burgesen borroka nagusiak honakoak ziren: enplegu bat izateko eskubidea, eta harreman afektibo sexual askeagoak izatea. Emakume langileek jada lan egiten zuten, baita harremanak modu askeagoan bizi ere. Gainera, praktika horiek gauzatzeagatik emakume langileak gogor kritikatuak izan ziren burgesiarengandik. Kollontaik kontraesan hau azaleratu egin zuen, eta emakume burgesen borrokarekiko aldendu egin zen. Kollontaik, emakumeen askapenaren abangoardian emakume langileak kokatzen zituen, eta burgesen garaipenak aurrekoen borroken ondorio zirela defendatu zuen. XX. mendean, mendebaldeko marxista feministek, aitzindari hauek ziotena aldarrikatzen jarraitu zuten. Mugimendu honen iritziz, genero zapalkuntzaren jatorria ez dago jabetza pribatuaren sorreran. Aldi berean, lana hitzaren birkontzeptualizatu egin zuten feminista hauek. Euren ekarpenaren funtsa honakoa izan zen: lana ez da soilik soldatapean eta arlo publikoan gauzatzen dena, aitzitik, historikoki emakumeek gauzaturiko zaintza eta etxeko lanak jendartea eusteko behar beharrezko lanak dira, ikusezin bihurtuak eta baloratu gabeak izanik. Feminista marxista hauek, beraz, lanaren sexuaren araberako banaketa azaleratu zuten, batik bat arlo pribatuan ematen diren erreprodukzio lanak eztabaidaren lehen lerroan kokatuz. Ekarpen hau feminismoak zientzia ekonomikoari egindako nagusienetako bat da.
Kanporaketa honen ondorioak honakoak lirateke: langabeziagatik prestazio eza, gaixotasuna eta lan-istripuagatik bajarik ez izatea, edota batzuetan lan-kontratu eza, beste zenbait galerarekin batera. Gaur egun ere kolektibo honen egoerak antzeko dirau, eta euren eskari nagusietako bat Etxeko Langileen marko legala Langileen Estatutuarekin parekatzea da, hau da, langile gisa gainontzekoek dituzten eskubide berdinak izatea. Oro har, enplegu sektore feminizatuen prekarietatea nabarmenagoa izan ohi da, eta azken hamarkadetan aurrera eraman diren lan erreformek are gehiago okertu egin dute egoera zentzu honetan. Estatu mailan eta ondorioz EAEn lan arloan aplikatu diren lege eta arau hauek, lan merkatuaren prekarizazioa eta flexibilizazioa ekarri dute modu orokortuan, baina baldintzen kaxkartze honek emakumeengan zein beste kolektibo prekarizatuengan modu gogorragoan izan du eragina, hala nola etorkinen edota gazteen kolektiboan. Lan erreformen ondorioak emakumeengan Frankismoa amaitu eta ondorengo urteetan, alderdi politikoak zein sindikatuak legeztatuak izan ziren garaian, alegia, langile borroka ahaltsu zebilela esan daiteke. Horrek lan harremanen erregulazioa ekarri zuen, Langileen Estatutua deritzona sortu zelarik 1980. urtean. Dena den, Langileen Estatutua plazaratu baino hiru urte aurretik gertatutakoari erreparatu behar diogu. 1977. urtean, 43/77 lege-dekretua kaleratu zen, zeinetan langileen finkotasunarekin amaitzen den, eta behin behineko lanaldiari atea ireki zitzaion (Hernández, Jose Manuel, 2004). Honela, borroka sindikala momentu onean zebilela esan badezakegu ere, aipaturiko proiektu neoliberala martxan jarri zuen Espainiako Gobernuak. 1980. urtean plazaratu zen Langileen Estatutuaren bidez, langileen onerako ziren oinarrizko zenbait eskubide arautu ziren, Estatutuaren marko barruan kokatzen diren beharginen baldintzetan hobekuntza batzuk izan zirelarik. 4/1983 legearen bidez, esaterako, asteko lanaldia 43 ordutik 40-ra murriztu egin zen. Beste alde batetik, opor egunak 23 egun izatetik 30 egun naturalera igaro zen (Fundación 1º de Mayo, 2012). Hala eta guztiz ere, esan beharra dago ondorengo lan-erreformen joera ez zela halakoa izan, lan merkatua malgutzeko ahalegina izan baitzen nagusi. Izan ere, Langileen
Estatutuaren bidez ez zen soilik lan harremanen marko berria finkatu, baizik eta merkatu librea ahalbidetuko zuen araudiaren oinarriak ere ezarri egin ziren. Honen adibide dugu, Estatutuaren bidez, behin behineko kontratuak egiteko aukera erregulatu izana. Jarraian aurkituko dugun 2. taularen bidez, era laburtu eta garbian ikusi ahal izango dugu Espainiar Estatuko lan erreformen kronologia bat, baita legegintza honek jendartearengan izandako eragin nagusiak ere bai: 2. Taula: Espainiar Estatuko lan erreformen kronologia, eduki nagusiak eta eraginak. DATA EDUKI NAGUSIAK ERAGINA 1984 - Praktika eta formakuntza kontratuen gehienezko denbora 3 urtetara luzatzea. - Langabezi eta jubilazio prestazioak lanaldi partzialarekin uztartzea ahalbidetzea. - Gazteenganako prekarizazioa.
- Lanaldi partziala erraztea. Ondorioz, emakumeen prekarietatean sakontzea, zaintzaile rola indartzen den bitartean. 1992 - Langabezia prestazioa murriztea eta berau eskuratzeko baldintzak gogortzea. - Biztanleriaren txirotasuna areagotzea, eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten kolektiben artean bereziki. 1993 - Kontratazioak INEM bidez gauzatzeko derrigortasuna kentzea.
1997 - Kaleratzeen kalte-ordaina jaistea kasu batzuetan4: urteko 45 egun, 42 hileko gehienezkotik, urteko 33 egun, 24 hileko gehienezkora. - Lan merkatuaren ziurgabetasuna eta malgutasuna areagotzea. Biztanleriaren prekarietatean sakontzea.
3 Gaur egun Aldi Baterako Lanerako Enpresen bidez kontratatutako langileek gutxienez soldata eta jardunaldi baldintza berdinak izatea lortu den arren, "zerbitzu enpresak" edo "outsourcing" deritzonak sortu egin dira, zeinak lehen ABLEek betetzen zuten papera jokatzen duten lan merkatuan. 4 Honako kasuetan jaitsi zen kalte-ordaina: Enpresak arrazoi objektiben bidez argudiatuz, langile bat edo batzuk kaleratzen zituenean eta ondoren kaleratzea bidegabekoa izan dela frogatzen zenean.
1999 - Kaleratzeen aurrean haurdun dauden emakumeenganako babesa. - Haurdunaldiko arriskuaren aurrean babesa ezartzea. - Senide eta seme-alaben zaintzarako ordaindutako baimenak ezartzea. Zaintza lanak eta bizitza profesionala uztartzeko aurrerapausoak. Modu berean, emakumeen genero rola indartzea, lan erreproduktiboen pisua beren gain jarriz berriro ere.
2002 - Langabezia prestazioa jasotzeko baldintzak gogortzea.
- Tramitazio soldaten ordainketa kentzea5. - Abenduak 20ko greba orokorra eragin zuen, langabeziari dagokionez onartutako neurriak atzera bota zirelarik. Langileen txirotasuna eta prekarietatea areagotzea. 2006 - Kontratu mugagabeak egiteagatik dirulaguntzak enpresei. - Kontratazio mugagabea bultzatzearekin batera, enpresak aberastea. 2010 - Kaleratzeak gauzatzeko arrazoi objektiboetan justifikazio beharra malgutzea. - Kaleratzea erraztea, lan merkatuaren ziurgabetasuna eta malgutasuna handitzea. 2011 Estatu mailako Negozioazio Kolektiboari lehentasuna ematea, lurraldeetako NK-a indargabetzeko aukera zabalduz. - Estatalizazioa6: lurraldeetako hitzarmenak blokeatzea, hitzarmen estatalak aplikatzeko. Honek sektore ezberdinetako prekarizazioa dakar. Modu berean, lurralde ezberdinetako antolakunde sindikalak desaktibatzeko saiakera bat ere bada. 2012 - Kaleratzeak merketzea: bidegabeko kaleratze kasu guztietan 33 eguneko kalte ordaina ezartzea, 24 hilabeteko gehienezkoarekin. - EEE/ERE-ak aurrera eramateko justifikazio arrazoiak malgutzea. - Kaleratzeak erraztea, lan merkatuaren ziurgabetasuna areagotuz.
- Kaleratze kolektiboak erraztea, ziurgabetasuna eta txirotasuna
5 Tramitazio soldata langileak kaleratzean eta behin betiko ebazpena atera arte izandako soldata galera horren konpentsazioa da. 6 Hostalaritza sektorearen Estatalizazioaren bidez, Bizkaiko jangeletako langileak euren soldata %50-ean murriztuta ikusteko arriskuan daude, beste eskubide galera batzuekin batera.
- Prestakuntza kontratuak egin ahal izateko adin muga 30 urtetan ezartzea, aurretik 25 urtetan zegoelarik muga. - Lanaldi partzialen kasuan, aparteko orduak egiteko aukera zabaltzea.
- Inaplikazioa edo "Descuelgue" delakoa: arrazoi objektiboak direla eta, enpresa hitzarmeneko hainbat artikulu ez aplikatzeko gaitasuna. - Lan baldintzen aldaketa substantziala, mugikortasun funtzionala eta mugikortasun geografikoa.
- Langileen lan baldintzak, lanpostua edota lurraldez aldatzea enpresen etekin edota nahien arabera. Ondorioz, ziurgabetasuna, malgutasuna eta prekarietatea sortzen du. Langileek neurriari uko eginez gero, gainera, jasotako kalte-ordaina ohiko kaleratze batena baina baxuagoa da. Sarri honelako prozesuen bidez ezkutuko kaleratzeak gauzatzen dira. - Negoziazio kolektiboa enpresetara mugatzea, langileen negoziatzeko boterea mugatzen delarik modu honetan. Lurralde mailako borroken desaktibazioa. Iturria: norberak egina.
7 Ultraaktibitatea, esparru bereko beste bat sinatu ezean, hitzarmen jakin batek modu mugagabean indarrean irauteko zuen gaitasuna zen. 2012ko lan erreformaz geroztik, ultraaktibitatea urtebetera mugatu da.
Taulan ikusten den moduan, norabide neoliberalak markatutako lan erreformak izan dira Espainiar Estatuan aurrera eraman direnak. Modu honetan, lan merkatuaren flexibilizazioa eta prekarizazioa hazi egin da Estatu zein EAE mailan. Honela, aldi baterako kontratazioaren orokortzea, enpleguaren flexibilizazioa, autoenpleguaren gorakada, kaleratzearen merketzea edota lurralde mailako hitzarmenak baliogabetzea ekarri du Estatuko lan arloko legediaren bilakaerak, beste zenbait neurriren artean. Espainiar Estatua Europa mailan aldi baterako enplegu tasa altuena duen lurraldea da (Alcañiz eta Monteiro, 2016). Datu estatistikoek dioten arabera, ordea, azken urteetan aldi baterako kontratazioak behera egin du, baina zenbait adituk fenomeno hau krisi garaian izandako kaleratzeekin lotzen dute. Honelako egoera ekonomikoak ematen direnean, izan ere, lehenengo kaleratuak aldi baterako kontratuak dituzten langileak izan ohi dira, lehen kaltetuak. Honek ere langileek beren eskubideak aldarrikatu eta defendatzeko garaian eragina izan du, aldi baterako kontratatua izanez gero, kontratua ez berritzearen mehatxua izan ohi da eta. Mota honetako kontratazioa feminizatua dago, nahiz eta hainbat egileren arabera, gizonezkoen aldi baterakotasunak gorunzko joera hartu duen. Lan baldintza kaxkarren orokortze honi, zenbait autorek "gizonezkoen lan baldintzen feminizazioa" deritzote (Virginia Ferreira, 2013). Aldi baterako eta jardunaldi murriztuko enpleguez gain, bada azkenaldian gero eta indar gehiago hartzen ari den diskurtsoa produkzioaren munduan: autoenpleguaren aldekoa, alegia. Hainbat politikari zein ekonomilari neoliberalek, ekintzailetza, enpresak sortzea eta autoenplegua aldarrikatzen ari dira publikoki, prekarietatetik aldentzeko eredu desiragarria balitz bezala. Aipatzen ez dena, aldiz, modalitate honetako enpleguaren lan baldintzak dira. Ezegonkortasuna nagusi da autoenplegu kasu gehienetan, eta ez da desenplegua edota gaixotasuna bezalako prestazioak jasotzeko eskubiderik sortzen. Autoenplegatuen soldatak ere, oro har kaxkarragoak izaten dira, %40 baxuagoak izatera iristen direlarik (Alcañiz eta Monteiro, 2016). Autoenpleguaren arloan gizonak nagusi diren arren, azken urteetan emakume "ekintzaile" kopurua nabarmen ari da gora egiten. Guzti honi denboraren banaketa desorekatua gehitu behar diogu, sexuaren araberako lanaren banaketarekin zuzenean loturiko gaia dugularik modu berean. Izan ere, soldata arrakalaz gain, gizon eta emakumeek etxeko eta zaintza lanei eskeintzen dioten denbora ezberdintasuna "zaintzaren arrakala" izendatua izan da (Alcañiz eta Monteiro, 2016).
Ordainsaririk gabeko lan karga gehiarri honek emakumeen bizitzen prekarizazioa dakar ezinbestean. Aipaturiko zaintzaren arrakala horren ondorioz, lanaldi murriztuko enpleguaren gehiengoa emakumezkoek betetzen dute. Mota honetako kontratazioak bizitza pertsonala, familiarra eta laborala uztartzeko aukera ematen du, beste hitz batzuekin, erreproduktibo eta produktibo deritzon lanak aurrera eraman ahal izateko, alegia. Hala ere, lanaldi murriztuak soldatan galera nabarmena dakar, baita eskubide sozialetan ere bai, besteak beste jubilazio, desenplegu, gaixotasun edota bestelako prestazio kontributiboei dagokienez, kaxkarragoak bilakatzen baitira. Honen ondorioz, lanaldi murriztuko kontratuak sektore feminizatuetan ematen dira batik bat, hau da, sozialki baloratuta ez dauden enpleguetan. Horrek diskriminazio bikoitza eragiten du: lanaldi murriztua izateagatik lanaren soldata txikiagoa izatea alde batetik, eta sektore feminizatu horien hitzarmenetan jasotzen diren baldintzak okerragoak izatea beste sektore batzuekin alderatuz, bestetik (Alcañiz eta Monteiro, 2016). Aurretik aipatu dugun moduan, gainera, azken lan erreformetan eragindako negoziazio kolektiboaren "estatalizazioa" bizitzen ari gara azken urteetan, hitzarmen berri bat sinatu ezean aurrekoa iraunarazten zuen "ultraaktibitatea" izeneko printzipioa bertan behera utzi delarik, eta lurraldeetako iraungipena amaituz gero Estatu mailako hitzarmenei lehentasuna eman zaielarik lan erreformen bitartez. Prozesu honek, EAEko enplegu sektore ezberdinetako lan baldintzen galera ekarri du, Estatu mailako hitzarmenak, oro har, Bizkaia, Gipuzkoa edota Arabakoak baina kaxkarragoak izan ohi direlako. Beste alde batetik, eta EAEn lan arloan ematen diren akordio eta joerei erreparatuz gero, egoera xamurragoa ez dela ikus dezakegu. Honen adibide dugu administrazio publikoan geroz eta hedatuago dagoen zerbitzuak azpikontratatzeko joera. Modalitate honen bidez, administrazioetatik zerbitzu publikoak eskaintzeko enpresa pribatuak kontratatu egiten dira. Honek esan nahi du, lehiaketa publikoaren bidez administrazioak enpresei baldintza minimo batzuk jartzen dizkietela eta gainontzeko kudeaketa enpresen esku geratzen dela, hala nola lana aurrera eramaten duten langileen soldata eta lan baldintzak. Hau izan da, Bizkaiko erresidentzien borrokan azaleratutako arazo nagusietako bat. Izan ere, administrazio publikoak zuzenean kudeaturiko adinekoen egoitzetako langileekin
alderatuta dituzten baldintza ezberdinak salatu dituzte grebalariek: lan ordu gehiago, soldata murritzagoa, gaixotasun edota istripuaren aurrean babes txikiagoa, beste desoreka batzuen artean. Bizkaiko erresidentzien sektorea Esan bezala, erresidentzia publikoak zein pribatuak aurki ditzakegu Bizkaian, enpresa pribatuek kudeatzen dituzten egoitzak ugariagoak direlarik. 1990. hamarkadatik aurrera azpikontratazioak gorakada izugarria izan zuen, eta ondorioz adinekoen egoitza pribatuen kopuruak gorakada handia izan zuen. Zuzenean administrazioak kudeatzen ez dituen egoitzetako patronal eta enpresaburuek, izan ere, erakunde publikoetatik dirua jasotzen dute zerbitzua eskaintzeko helburuarekin. Erresidentzia horietako langileen eskubide eta baldintzak, ordea, eredu publikoan dauden langileenarekin alderatuz nabarmenki okerragoak dira. Ondoriozta dezakegu, beraz, erresidentzien zerbitzua kudeatzen duten enpresa pribatuek etekin esanguratsua ateratzen dutela langileen kontura, azpikontratazio sistemak halaxe ahalbidetzen baitu. 1990. hamarkadan eta 2002. urtera arte, gainera, Bizkaiko erresidentzietako beharginei Estatu mailako hitzarmena aplikatzen zitzaien, horrek dakarren soldata eta baldintza galerarekin lurralde mailako hitzarmenekin alderatuz gero. 2001. urtean aplikatzen zen hitzarmen estatalaren arabera, esaterako, gerokulture baten soldata gordina honakoa izan ohi zen: 611,37€ gordin, 14 ordainketetan banatua. Hau guztia gutxi balitz, urte horietan kontratazioaren motaren gehiengoa aldi baterakoa zen, sektore feminizatu honen prekarietatean are gehiago sakonduz. 2002. urtetik aurrera, langileen inplikazio eta lan sindikalaren bitartez, Bizkaia mailako hitzarmenak lortu egin ziren, lan baldintzak hobetuz joan zirelarik. Dena den, arlo publikoan lanean dabiltzan beharginekin lan baldintzekin konparatuta nabarmenki kaxkarragoak dira azpikontratatutako erresidentzietako langileen baldintzak. Lan honen bidez aztergai dugun gatazka, Bizkaiko Erresidentzietako bosgarren hitzarmena lortzeko aurrera eramandako borroka dugu. Hitzarmen honen aurreakordioa, bi urteko borroka eta 378 greba egun egin ondoren sinatu egin zen, ELA eta UGT sindikatuen eskutik. Akordioa 2016 eta 2020 urte bitartean indarrean egongo da, eta hauek izan dira eduki nagusiak:
1.3.Egungo emakumeen egoera sindikatuetan Langile mugimenduak industrializazio garaitik gaur egunera arte aldaketa nabarmenak jasan ditu testuinguru historiko eta soziala eraldatu egin delako, eta ondorioz praktika politiko eta sindikalak ere aldatu egin dira, ezinbestean. 80. eta 90. hamarkadetatik aurrera, Europan sindikatuekiko atxikimenduak behera egin zuen, erakundeok afiliazioa era nabarmenean galtzen hasi zirelarik. Garai hartan, itun sozialak deritzon fenomenoa sortu zen. Itun hauen bidez, sindikatuak Estatuko zein Patronaleko ordezkariekin bildu egiten ziren babes sozialarekin lotutako akordioak isteko. Era honetan, sindikatuak rol teknikoago bat jokatzen hasi ziren, eta ondorioz negoziazio kolektiboa ahuldu egin zen, defentsiboagoa bilakatuz. Adelheid Hege sindikalgintzan aditu eta ikerlariak, 2017an hizlari gisa parte hartutako jardunaldi batzuetan8, Frantziako Macronen lan erreforma jarri zuen aipaturikoaren adibidetzat: "sindikatuak jokoan sartzen dira, baina erabiliak dira, azken finean langile klasearen eskubideen murrizketa ekarriko duen jolas bat besterik ez baita".
Christian Dufour ikerlariak, bere aldetik, Europako sindikatuen despolitizazio prozesuan jartzen du arreta9. Bere arabera, sindikatuak funtzio teknikoetan espezializatu egin dira, afiliatuen beharrei teknikoki erantzuten, alegia. Honek, egilearen arabera, langile klaseaz sortu duten ikuspegiak kanpo uzten ditu lan zentroetatik kanpo geratzen diren pertsonak, edota langile prekarioenak. Despolitizazioaren eraginez, langile klasearen kontzepzio murritza maneiatuko lukete, beraz, sindikatuek. Guzti honetan, Melanie Dufour-Poirier ikerlariak sindikatuak zilegitasun krisia pairatzen ari direla gehitzen du10. Egile honek, sindikatuetako estrukturetan lanean diharduten pertsonek egungo langile klasea ordezkatzen ez dutela dio. Izan ere, egungo langileria gaztea eta prekarioa da, eta geroz eta feminizatuagoa dago. Sindikatuetako ordezkariak, ordea, helduak, zuriak eta gizonak izaten dira orokorrean. Honek, DufourPoirieren ustetan erakunde sindikal eta langileriaren arteko distantziamendua areagotu egiten du, pertsona prekarioen afiliazioa gero eta zailagoa suertatzen delarik, oro har. Honetaz gain, Dufour-Poirier-ek erakunde sindikalen borroka molde eta praktikak ere nabarmentzen ditu zilegitasun krisia areagotzeko faktore gisa. Bere iritziz, pertsona gazte eta prekarioenak, korporatibismo klasikoaren ereduan baino, mugimendu sozialen funtzionamenduan sentitzen dira parte. Modu honetan, sindikatuek euren praktiken berrikusketa egin beharko lukete sektore prekarioenetara iritsi ahal izateko eta fokua erreibindikazio berrietara zabaltzeko. Arrazoi guzti hauengatik, sarri sindikalgintzak eta feminismoak ez dute elkar topo egiten. Emakumeen lan eta bizi baldintza prekarioak ezin baitira sindikatuen marko korporatibistaren baitan mugatu. Are gutxiago, beraz, emakume gaztea izanda, edota etorkina, edota sindikalgintzaren iruditegi tradizionaletik aldentzen diren beste hainbat zapalkuntza pairatzen dituen pertsona izanda.
Feminismoa eta langile mugimendua Euskal Herrian Euskal Herrira hurbilduz gero, Frankismoa amaitu eta ondorengo urteetan sindikatu ezberdinak legeztatzeko prozesu bat eman zen. Urte horietan, lehenagotik ere sindikatuetan militantzia lanetan ziharduten emakumeen ahotsak gehiago hasi ziren entzuten, eta hala jaso ditzakegu gaur egun, 70. hamarkadatik hona Euskal Herrian egin diren Topaketa Feministen transkripzioen bidez, hain zuzen ere. Sozialismoaren baitan hainbat ideia eta ekarpen feminista bor-borean zeuden garai hartan gainera, eta langile mugimenduaren artean eta sindikatu ezberdinen baitan eztabaida piztu zuten zenbait emakume feministek. Eztabaida hauen nondik norakoak, 70. Hamarkadatik hona Euskal Herrian bizitako Topaketa Feminista ezberdinen aktetan islaturik geratu ziren. 70., 80. eta 90. hamarkadetan jazotako jardunaldien analisiaren bitartez hainbat ondorio atera ditzakegu. Hasteko, txostenetan argi islatzen da emakumeak hastapenetatik erakunde sindikal ezberdinetako parte aktibo direla, nahiz eta denboran zehar ikusezinak eta gutxietsiak izan diren. Hasiera batean, gainera, erakunde ezberdinen baitan ematen ziren sexuaren araberako funtzioen banaketak oso nabarmenak izan ziren, lehenengo zein bigarren topaketetan hizlariek azaleratu zuten arabera. EMK eta LKI alderdietako emakumeek, esaterako ondorengoa plazaratu zuten: "Nork idazten du edo hitzaldi bat eman egoera ekonomikoaz edo arazo nazionalari buruz? Erantzuna jakina dago. Lan materiala: diru-kontuak, klitxe egitea (gizonak txostena bukatu duenean), ikurriña josi, pankartak margotu e.a…. nork egiten du?"11 Hirugarren topaketan, ordea, ez zen funtzioen bereizketaren gaia plazaratu, badirudi honela (nahiz eta ziurtatu ezin dezakegun), emakumeen aldarri eta borrokaren bitartez 90. Hamarkadan ezkerreko erakundeetan zenbait hobekuntza eman zirela gai honi dagokionez. Orduko emakume sindikalistek, eta oro har ezkerreko erakundeetan militatzen zuten emakumezkoek, euren interesak defendatzen ez zirela aipatu zuten, aldarrikapen feministak bigarren maila baten zokoratzen zirelarik betiere. Honela zioten Lanbroako
11 EMK eta LKI-ko Emakumeak, Emakumearen zapalkuntza eta militanzi doblea, Leioa, Euskadiko Emakumeen Lehenengo Topaketak, 1977, 75.or.
kideek I. Topaketetan: "partiduetan sartzeak gure interesen alienazio bat suposatzen du, langilegoaren askatasunaren ikuspegi orokorrean"12. Honen eraginez, militantzia bikoitzaren gaiak pixu handia izan zuen lehenengo eta bigarren topaketetan, 70 eta 80. hamarkadetan zehar bizirik egongo den eztabaida izan zelarik. Ondorengo galderak sortu zitzaizkien: talde feminista autonomoetan biltzeko beharra al zeukaten? Eta hala balitz, bi arloak bateratuz ala ez? Euskal Emakumeak Borrokan taldeko Edurne Lopez kideak, esaterako, ez zen militantzia bikoitzaren alde azaldu. Bere iritziz, militantzia eredu horrek ezker erakundeek feminismoarekiko duten ardura kanporatzea zekarren: "Militantzi bikoitz honek berak (zenbait emakume horretara behartuak baitira) ezker partiduen konpromiso eza salatzen du emakumeen zapalkuntza eta explotazio arazo larriaren aurrean"13 Bizkaiko Emakume Asanbladako kideek, euren aldetik, militantzia bikoitzaren aldeko aldarria egin zuten: "Behar genuen beste emakumeekin biltzea, gure lana hobeto orientatzeko, idei berriak biltzeko, guk egiten genuena elkartzeko (…). Behar genuen definitiboki, bere askatasunagaitik burrukatzen duten emakume guztiekin, garatzeko ere gure arteko elkartasuna eta guregan konfidantza hartzea"14. EMK eta LKIko kideek zera gehitu zuten militantzia bikoitzaren alde: "Emakumeen mugimendu autonomoa, geuk jarritako helbururekin bazterturik eta ahazturik izanen ez garela garantia bakarra dugu"15. Hirugarren topaketetan, aldiz, militantzia ereduaren gaia bigarren maila batean geratu zen. Nabarmentzekoa da, 80. hamarkadatik aurrera "emakume talde" edo "genero arloak" sortuz joan zirela erakunde sindikal ezberdinetan, lan munduan generoak dakartzan zapalkuntzak jorratzeko asmoz, eta urteetan zehar generoari dagokionez izandako gabeziari buelta emateko helburuarekin. Honen fruitu eta adibide da, Euskadiko III. Ihardunaldi Feministan, CCOO, ESK-CUIS, LAB eta STEE-EILAS
Aurreko galdera eta hausnarketa guztiek ez dute gaurkotasunik galdu. Egun, eztabaida hauek ere bizirik diraute, eta geroz eta gehiago dira feminismoa eta sindikalgintzaren inguruan plazaraturiko hausnarketa eta ikerketak. Feminismoa sindikatuetan, gaur egun. EAEko sindikatu nagusietako emakume ordezkari kopuruari erreparatzen badiogu, oraindik ere zifra desorekatuak aterako zaizkigula ikusiko dugu, hona hemen datuak: 2. Taula: Sindikatu nagusietako idazkaritza nagusiak eta batzorde eragileak sexuaren arabera. 2015-2016.
Idazkari Nagusia Batzorde betearazleak Guztira Emakumeak Gizonak Emakumeak Gizonak Abs. % Abs. % CCOO 0 1 10 41,7 14 58,3 24 ELA 0 1 4 33,3 8 66,6 12 LAB 1 0 7 53,8 6 46,2 13 UGT 0 1 3 50,0 3 50,0 6 Guztira 1 3 21 40,4 31 59,6 52 Iturria: Emakunde17 Silvia Pirisen (2015) arabera, feminismoak bigarren mailako borroka izaten jarraitzen du honelako mugimenduetan, lehentasunetatik baztertua delarik. Modu berean, feminismoa "emakumeen" arazo bezala konsideratua izaten da oraindik ere, gai honekiko erakundeek duten inplikazioa emakumeen esku uzten delarik maiz. Problematikaren baztertze hau, ordea, ez da ageriko moduan egiten, izan ere politikoki egokia da gai hau kontuan izatea, betiere modu azalekoan landuz ordea. Era berean, honelako erakundeetan sindikalgintza egiteko eta ulertzeko modua androzentrikoa jarraitzen du izaten, eta dinamika sexistak erreproduzitu egiten dira. Teresa Torns eta Carolina Recioren arabera (2017) hauek dira emakumeek sindikatuetan modu parekidean parte-hartzeko aurkitzen dituzten zailtasun nagusiak: Aldarrikapen feministak bigarren maila batean kokatzea.
Militantzia eredu androzentrikoa: "24 orduz militantea" eredua goresten da, zeinak bizitza pertsonala, militantea, enplegua eta lan erreproduktiboen arteko kontziliazioa ekiditen duen. Gizonen kasuan, aitzitik, absentismo hori onartu ezean, goretsi egiten da. Kultura sindikalaren irudi sinbolikoa: industriako langilearen irudia (gizon zuria, heldua eta familia-burua) gailentzen da oraindik ere. Honek zenbait kolektibo identifikatua ez sentitzea dakar, horien artean emakumeak. Prekarietatea: Fenomeno honen feminizazioa bizitzen ari gara gaur egun, eta lan baldintza ezegonkor eta kaxkarragoek emakumeak sindikalgintzan aritzea zailtzen du era nabarmenean. Sindikatuetako gizonezkoen erresistentziak: oraindik ere feminismoa ideologikoki zein eguneroko praktiketan integratzeko garaian erresistentziak azaleratzen dira. Fenomeno hau argi antzeman daiteke egungo negoziazio koletiboan aukera-berdintasunak duen presentzia urrian. Ane Larrinaga eta Mila Amurriok (2017) honakoa gehitu dute feminismoa ezkerreko erakundeetan txertatzeko gizonek dituzten erresistentzien inguruan: sexu-genero arauak pertsonen inkontzientean eta harreman sozialetan bete-betean txertaturik daude, jendartearen estrukturetan eta kulturaren erroan txertaturik dagoen sistema izanik generoarena. Modu honetan, feminismoak norbere burua eta norbere botereharremanak, zapalkuntzak eta pribilegioak aztertzea dakar, "pertsonala politikoa da" printzipio feministari men eginez. Jakina denez, pribilegiodun gisa identifikatzea eta horiei uko egitea, ez da lan erraza, sindikalgintzan diharduten gizonen artean bada ere. Egoera hau izanik, azken urteetan, ordea, sindikalgintzaren baitan emakumeen presentzia areagotuz doa. Hilabete gutxitan, gainera kutsu feminista duten hainbat borroka azaleratu egin dira Espainiar Estatuan zein Hego Euskal Herrian, horren eredu ditugu Bizkaiko Erresidentzietako borroka, Gipuzkoako Administrazio Publikoko garbitzaileak, edota "Las Kellys" kolektiboa. Prozesu feministetaz hitz egiten hasiak dira sindikatuen baitan, borroka sindikal ezberdinak ahalduntze feministarekin lotuz, alegia. Posible al da, ahalduntze feminista prozesuak aurrera eramatea tradizio sexista eta androzentrikoa duen mundu sindikalaren baitan?
1.4. Ahalduntze feminista Ahalduntzea, mugimendu feministaren baitan sarri erabiltzen den termino bat da, eta azken urteetan izaten ari den zabalkuntzaren eraginez, beste zenbait kolektiboren ahotan ere entzuten hasi garen adiera dugu honakoa. Ahalduntzea- ingelesez "empowerment" eta gazteleraz "empoderamiento"- boterearekin zerikusi zuzena duen terminoa dugu. Boterearen kontua, aitzitik, modu negatiboan interpretatua izan da zenbaitetan, botere goren eta bakar baten forman ulertua izan delarik alde batetik, eta zapalkuntzarekin lotua izan delako, bestetik. Sarritan instituzio eta gobernuekin erlazionatua izan da, boterea arlo horretara mugatuko balitz bezala. Sindikatuei dagokienez, bestalde, esan genezake sindikatuen helburu nagusienetako bat langileria boteretzea edo ahalduntzea dela, klase arteko botere harremanak orekatzeko helburuarekin. Aitzitik, sindikatu mistoen estrukturak, dinamikak eta kultura politikoak androzentrikoak izaten jarraitzen dute, sexismoa eta horrek dakartzan botere harremanak erreproduzitzen direlarik horien baitan. Hausnarketa honetatik sortzen da esku artean dugun lan honen galdera nagusia: posible al da ahalduntze feminista prozesuak gauzatzea erakunde sindikal mistoetan? Ahalduntze feministaren jatorria18 Zenbait adituk, ahalduntze terminoaren jatorria XX.mende erdialdean kokatzen dute, Estatu Batuetan. Garai hartan, kolektibo afroamerikarra eskubide zibilen aldeko borrokan murgildua zebilen, eta euren estrategia nagusietako bat, pertsona beltzen boterearen bilaketan eta goraipamenean oinarriturik zegoen. Mugimendu honek, beraz, komunitate beltzak bere zapalkuntza eta kapazidadeen auto-kontzientzia hartzea bilatzen zuen, modu honetan pertsona beltzak maila politikoan aktibatu eta antolatzeko. Maila teorikoagoan, Gramsci eta Focaulten planteamenduetan ahalduntzearen oinarriak aurki ditzakegu, nahiz eta ahalduntze hitza bera ez duten erabiltzen horretarako. Autore hauek zapalduen kontzientziazioa, antolakuntza eta mobilizazio politikoari buruz mintzo ziren euren obretan. Focaultek, 1992. urtean egindako hausnarketa batean, dominazio botere bakar bat ez dagoela defendatu zuen eta "Botereak" berba plurala erabiltzeko aldarria plazaratu zuen. Izan ere, boterea jendartearen geruza guztietan egon
daitekela zioen, maila personal eta txikienetik, maila estruktural eta instituzionalenetaraino. Gramcik, bere aldetik, hiritargoak politikan parte hartu behar zuela adierazi zuen bere gartzelako idatzietan, jendarte parekideago bat sortzeko bidean. Gramsciren planteamenduak oihartzun handia izan zuen 70. eta 80. hamarkaden inguruan, gizarte zientzietan zein mugimendu sozialetan. Gramscik zein Focaultek, aitzitik, boterearen inguruko hausnarketa hauek egiterakoan ez zuten generoa modu zuzenean landu. Noiz elkartu ziren, bada, ahalduntze eta feminismo terminoak? 70. hamarkadatik aurrera, Latinoamerikan "Educación Popular" izeneko programak eraman ziren aurrera. Programa hauek Paulo Freireren teoria pedagogikoan oinarrituta zeuden. "Educación Popular" delakoaren onuradunak Latinoamerikako herritar txirotuak ziren, eta hauen alfabetatzea zen ekintzaren heburu nagusia. Dena den, helburu honen atzean beste hainbat xede jorratzen ziren. Alfabetizazioaz gain, persona txiroenen kontzientziazioa, antolaketa eta azkenik mobilizazio politikoa eragitea zen programa honen funtsa nagusia. Hezkuntza mota hau, beraz, ez zen pertsonak errealitatera egokitzeko tresna bat, baizik eta kontzientzia sozial eta politikoa sortzeko erreminta bat. Nahiz eta sorreran hezkuntza programa honek feminismoarekin lotura zuzena ez izan, haren bilakaeran feminismoarekin izandako hartu-emanak ugariak eta nabarmenak izan ziren. "Educación Popular" delakoa sustatu zuten hainbat feministak, emakumeen ahalduntzea teorizatzeari ekin zioten garai beretsuan, programaren kutsu androzentrikoa azaleratuz. Honen metodologia ere errebisatu egin zuten, sarri emakumeen ikuspuntu eta behar espezifikoak ez baitziren kontuan hartzen. Berrikusketa hau egiteaz haratago, ahalduntze feministaren praktikari ekin zioten, arlo pribatu eta pertsonala politizatuz, maila indibidualetik kolektibora salto egiteko helburuarekin. Guzti honekin batera, 1987. Urtean Latinoamerika eta Karibeko IV Topaketa Feministak gauzatu ziren, eta bertan ahalduntzea eta botereari buruzko hausnarketa ofiziala plazaratu zen mugimendu feministaren baitan. Honako mitoaren inguruan eztabaidatu egin zen: "feministok ez dugu boterearen gaineko inolako interesik". Honela, boterearen inguruan hausnartu egin zen, ulertuz ez dela soilik zapalkuntza iturri izatera mugatzen, baizik eta egoera pertsonal eta kolektibo injustuak iraultzeko tresna baliagarria izan daitekeela ere bai. Topaketa hauen bidez, beraz, boteretze edo
Besteen gaineko boterea: Ikusi dugun moduan, dominazio eta sumisio harremanetan oinarrituan nago. Norbaiten gainean erabiltzen den boterea da, eta erresistentziak sor ditzake. Barne boterea: Botere maila honek identitatearekin eta indar psikologikoarekin zerikusia dauka. Norberaren bizi egoeran eragiteko eta erabakiak hartzeko ahalmena da. Boterea besteekin: Talde jakin baten parte izanik, helburu amankomunak lortzeko xedearekin antolatzeko, negoziatzeko eta borrokatzeko ahalmena da. Egiteko boterea: Gauzak egiteko, gauzak egiten jakiteko eta erabakiak hartzeko beharrezko boterea da, besteak beste. Kontzeptu hau bi arlotan bereiz dezakegu. Alde batetik, kapazidade intelektualak genituzke, hau da, jakitea eta egiten jakitea; eta beste aldetik, kapazidade materialak, hau da, baliabide ekonomikoen eskuragarritasun eta kontrol maila. Beste egile batzuk, sailkapen honi "eraldaketarako boterea" gehitzen diote, hala nola Clara Murguialday-k (2013): Eraldaketarako boterea: pertsonek zein kolektiboek euren bizitzak irudikatzeko eta eraldatzeko duten gaitasunaz jabetzea esan nahi du eraldaketarako botereak. Honekin batera, eragin politiko kolektiborako ahalmena litzateke, azken batean politikan eta instituzioetan eragiteko gaitasuna, alegia. Honekin batera, Garapenerako Gobernuz Kanpoko Erakundeek zein hainbat instituzio feministak diote, ahalduntze feminista prozesuak ematen direnean, oinarrizko lau aspektu jorratzen direla, hona hemen elementuok (Sophie Charlier eta Lisette Caubergs, 2007): Edukitzea (egiteko boterea): botere ekonomikoari dagokio elementu hau, baliabide eskonomikoen eskuragarritasun eta kontrol mailari, hain zuzen ere. Jakitea eta egiten jakitea (egiteko boterea): ahalduntzearen aspektu hau egoeraren kontzientziazio mailari, formakuntzari, kritikotasunerako gaitasunari eta baita helburuak lortzeko lidergoari eta antolatzeko gaitasunari dagokio. Nahi izatea (barne boterea): pertsona batek dituen balio eta emozioei dagokio nahi izateak: beldurrak, norberarenganako konfiantza maila, norberak bere
buruaren inguruan duen irudia, norbere identitate eta bizi proiektuaren inguruko irudi eta kontzientzia, eta abar. Indar psikologikoarekin lotua dago. Eragiteko gaitasuna22 (barne boterea, besteekin boterea): Erabakiak hartzeko aukera edo gaitasuna izateari dagokio ahalduntzearen aspektu hau. Bi mailatan banatu dezakegu: - Maila indibiduala: erabakiguneetan parte hartzeko eta horietan eragiteko gaitasuna, norbere hitza kontuan hartua delarik. Modu berean, taldearen bozeramaileengan eragina eta kontrola izateko gaitasuna da. - Maila kolektiboa: taldekideen izenean erabakiak hartzeko gaitasuna da, lider izateko gaitasuna. Langile borrokatik, ahalduntze feministara eta interes praktikoetatik, estrategikoetara Erakunde sindikalen subjektu eraldatzaile nagusia langile klasea da, horrek dakarren aniztasunarekin. Esan genezake, sindikatuen xede nagusietako bat langileria ahalduntzea dela, lan eta bizi baldintzak hobetzeko zein jendarte bidezkoago bat erdiesteko helburuarekin. Horretarako, ahalduntze feministan egiten den moduan, ekintza sindikalaren bidez norbanakoaren egoeraren kontzientziazioa indartu egiten da, ondoren maila kolektiboan ekin eta egoeraren eraldaketa ahalbidetzeko. Sindikatuetan, ordea, - ezkerreko erakunde misto gehienetan bezala – ez da emakume langileen ahalduntzean fokoa jartzen, gatazkak termino materialetan eta klasea erdigunean jarriz irakurtzen direlarik, abiapuntuan behintzat. Deigarria da, ordea, azken hilabeteetan Hego Euskal Herriko zein Estatuko zenbait txokotan kutsu feminista argia hartu duten zenbait borroka sindikal aurrera eraman izana, sektore feminizatuetan betiere. Horren adibide dugu Bizkaiko Erresidentzietako Langileen Borroka. Prozesu hauetan zehar, sinbologia feminista garatuz joan da, aldarrikapen eta esloganak nabarmenki feministak bilakatu direlarik, eta bozeramaileen diskurtsoak ere feminismoz bete dira denborarekin. Nola ematen da bilakaera hau? Maxime Molyneux (1985) soziologoak, emakumeen interes praktikoak eta estrategikoak ezberdintzen ditu:
Interes praktikoak, emakumeek euren bizitzetan dituzten oinarrizko behar materialekin lotuta daude. Behar hauek, gainera, emakumeek betetzen duten genero rolarekin lotuta egon daitezke maiz; esaterako familia aurrera eramateko behar praktikoen defentsarekin. Interes estrategikoak, emakumeek euren zapalkuntza egoeraren kontzientzia hartzean sortzen diren interesak dira, dominazio eta botere harremanak iraultzea oinarri dutenak. Sarritan, interes estrategikoak behar praktikoen defentsa aktibatzearen bidez lortzen dira. Beste hitz batzuetan: hasiera batean oinarrizko behar praktiko eta materialen aldarrikapena zena, genero botere harremanak kolokan jartzen dituen borroka estrategiko bilakatu daiteke. Bizkaiko Erresidentzietako Borroka, behar materialetatik sorturiko gatazka izan da. Lan honen bidez aztertuko dugu, beraz, ea hasierako interes praktikoak estrategiko bilakatu diren ahalduntze feministaren bitartez. Izan ere, esku artean dugun lan honen hipotesi nagusiaren arabera, bi urte iraun dituen borroka honetan, euren lan-baldintzak hobetzeaz gain, langile eta genero kondizioaz jabetu egin dira parte hartzaileak (norbere boterea), kontzientziazio hau modu kolektiboan ahalbidetu delarik (boterea besteekin), eta azkenik egoeraren eraldaketa eragin dutelarik (eraldaketarako boterea).
2.1. Metodología: Ahalduntze feminista neurtzea Atal honen bidez, Bizkaiko Erresidentzietako borroka aztertuko dugu, grebalarien esperientzia hartuz abiapuntu gisa. Testigantzak jasotzeko, sakoneko elkarrizketak gauzatu ditut zenbait grebalarirekin, baita eztabaida talde bat egin ere. Eztabaida taldea, lau pertsonaz osatutakoa izan da, eta sakoneko elkarrizketak beste lau pertsonei egin dizkiet, binakako elkarrizketa semi-egituratuen bidez. Hautatutako elkarrizketatuen profilari dagokionez, hiru eskualdetako grebalarien ahotsak jaso dira ikerlan honetan: Bilbo, Eskumaldea eta Ezkerraldeako egoitzetako langileenak, hain zuzen ere. Zortzi grebalarietatik sei, ordezkari sindikalak dira, beste bat liberatu sindikala da, eta azkenik, ordezkaria ez den baina afiliatua den emakume gazte baten profila dugu. Elkarrizketatu guztiak ELA sindikatuko partaide dira modu batean edo bestean (ordezkaritza, liberazioa edo afiliazioa), erakunde honetara atxikitutako langileak izan baitira greba aurrera eraman dutenak. IV. Eranskinean dugun taularen bidez, gauzatutako elkarrizketen data eta iraupena ageri da, baita elkarrizketatuak sailkatu eta izendatu diren modua ere, atal enpirikoan ageriko den moduan. Elkarrizketatuen errelatoaren bitartez, greban zehar ustez bizitako ahalduntze feminista sistematizatzen eta aztertzen ahaleginduko gara, ahalduntze prozesua hiru momentou kronologikotan ezberdinduz: "Abiapuntua", greba baino lehenagoko egoera, alegia, "Greba", greban zehar izandako prozesua, eta "Emaitzak", greba ondoren ateratako ondorioak, hain zuzen ere. Abiapuntuan zein greba garaiko egoera aztertzeko, hiru aspektu izango ditut kontuan: baliabide ekonomikoak, giza baliabideak eta baliabide soziopolitikoak. Prozesuaren emaitzak aztertu ahal izateko, aitzitik, aurretik aipaturiko ahalduntze feminista prozesuetan ematen diren lau aspektuen (Sophie Charlier eta Lisette Caubergs, 2007) analisia gauzatuko da: Edukitzea, jakitea eta egiten jakitea, nahi izatea eta eragiteko gaitasuna. Adierazle hauek gauzatzeko, "El proceso de empoderamiento de las mujeres" gida metodologikoa (Sophie Charlier eta Lisette Caubergs, 2007) hartu dut oinarri, eta bertan ezarritako aldagaiak testuingurura moldatu eta egokitu egin ditut. Izan ere, gida
metodologiakoan ezartzen den moduan, ez dago formula bakarra ahalduntzea neurtzeko edota prozesuak sistematizatzeko, eta adierazleak egokitu egin behar dira testuinguru bakoitzera. Behean ikusiko den moduan, adierazle hauen edukia bi mailatan ageri da: indibiduala eta kolektiboa. Izan ere, ahalduntze prozesuak bi dimentsio horietan ematen dira, sarri dimentsioak nahastu egiten direlarik era berean. Guzti honekin, hona hemen, Bizkaiko Erresidentzien Borrokan emandako ahalduntze prozesua sistematizatzeko adierazleen eskema eta horien edukiak: A. Abiapuntua A.1. Baliabide ekonomikoak: Norberaren lan eta bizi baldintzak (indibiduala). Lan baldintzak (kolektiboa). A.2. Giza baliabideak: Norberaren egoera emozionala (indibiduala). Kontzientzia maila prekarietatearekiko eta feminismoarekiko (indibiduala eta kolektiboa). A.3. Baliabide soziopolitikoak: Norbera sindikatu baten parte izatea, afiliazioa (indibiduala). Sindikatuen inplikazioa hasiera batean eta zentroetako langileen antolakuntza maila (kolektiboa eta kanpokoa). B. Greba B.1. Baliabide ekonomikoak: Egoera ekonomiko pertsonala (indibiduala), erresistentzia kutxa edo mekanismo solidarioen existentzia (kolektiboa). B.2. Giza baliabideak: grebalarien egoera emozionala (indibiduala), zaintza eta etxeko lanak aurrera eramateko sare pribatua (indibiduala) eta estrategia kolektiboak (kolektiboa). B.3. Baliabide soziopolitikoak: Antolaketa eta egituran parte hartzea (indibiduala). Sareak izatea eta babesa jasotzea beste eragileengandik (kolektiboa) D. Grebaren emaitzak D.1. Edukitzea: Lorturiko lan baldintzak (indibiduala eta kolektiboa).
D.2. Jakitea eta egiten jakitea: Garatutako kontzientzia maila (indibiduala eta kolektiboa). Borrokaren antolakuntzarekiko gaitasunak eta ezagutza garatzea (indibiduala eta kolektiboa). D.3. Nahi izatea: Autopertzepzioa, motibazioa eta egoera emozionala (indibiduala). Talde sena indartzea (kolektiboa). D.4. Eragiteko gaitasuna: Norbere ahotsa balioan jartzeko eta iritzi eta nahiak gainean jartzeko gaitasuna (indibiduala). Jendartearen estruktura maila ezberdinetan parte hartzeko eta eragiteko gaitasuna (kolektiboa). Ondoren, beraz, adierazle eta atal hauek kontuan harturik elkarrizketen analisiari ekingo diogu, abiapuntuko egoera aztertuz hasiko garelarik.
23 Ahalduntzearen aurkako efektua duten eragileak, gaztelerazko "factores desempoderantes" terminoa itzultzeko hautatu dudan modua da.
3. ONDORIOAK Bizkaiko Erresidentzietako grebalarien bizipenak eta prozesu ezberdinak bildu ditugu, eta ahalduntze feminista prozesuak aztertzeaz gain, maila teorikoan landuriko bestelako gaiak jorratu ahal izan ditugu era berean, hala nola sexuaren araberako lanaren banaketa, lan merkatuaren egoera emakumeekiko edota sindikalgintza. Ahalduntzeari dagokion ikerketa atalari buruz, lehenik eta behin esan beharra dago ahalduntze prozesu bakoitza era batekoa eta subjektiboa dela eta ondorioz, haren analisi eta sistematizazioa ere moldatu beharra dagoela aztergai den kasu bakoitzera. Horregatik, nahiz eta analisi enpirikoak oinarri teoriko eta metodologiko jakin bat izan, adierazleak moldatu egin dira greba testuinguru duen ahalduntze prozesu honetarako. Hau kontuan izanda, hainbat ondorio azaleratu egin dira egindako ikerketa kualitatibo honen bitartez: Abiapuntuan, nahiz eta grebalari bakoitzak maila pertsonalean egoera ezberdina izan baldintza materialei, giza baliabideei edota baliabide sozio politikoei dagokienez, denek oinarri amankomunak elkarbanatu egin dituzte: sektore feminizatua osatzen dute, eta euren lana ez da baloratua, honela bizi dituzten lan baldintzak kaxkarrak dira. Hasiera batean, lan zentru batzuk sindikalizatuagoak zeuden, afiliazio edota ordezkari mailari dagokionez, eta beste batzuk gutxiago. Dena den, grebara atera diren behargin guztiak sindikalizatu egin dira azken batean. Greban zehar baldintza materialei dagokienez, elkarrizketatuek bat egiten dute ELA sindikatuak duen erresistentzia kutxaren garrantzia azpimarratzerakoan. Izan ere, 378 greba egun diru sarrerarik gabe irautea ezinezkotzat jo dute grebalariek. Honetaz gain, sindikatuak greban zehar eskainitako beste laguntza materialak ere aipatu dituzte elkarrizketatuek: lokalak, material ezberdina, eta abar. Giza baliabideei dagokienez, alderdi emozionalari eusteko kideen arteko sostengua ezinbestekoa izan dela ondorioztatu dezakegu testigantzetatik. Izan ere, momentu onak eta txarrak bizi izan dituzte hain denbora luzean, eta grebalarien arteko babesa eta euskarria oinarri-oinarrizkoa izan da. Honekin batera, eta sektore feminizatua izanik, greban zehar zaintza lanen kudeaketa ere zentralidadea izan duen gaia izan da elkarrizketetan. Modu honetan, grebalariek zailtasunak gainditze aldera sarri seme-
alabekin mobilizazioetara joan behar izana plazaratu dute, eta familia edota inguruko sare sozialen laguntza ezinbestekoa izan dela ere azpimarratu egin dute. Baliabide soziopolitikoei dagokienez, grebalarien arteko sostenguaz gain, kanpoko eragileen elkartasunaren garrantzia ere azpimarratu da elkarrizketetan, eta zentzu honetan gatazkaren baitan sortutako Babestu elkartea nabarmendu egin da, egoitzetako erabiltzaileen familien elkartea, alegia. Bizkaiko Erresidentzietako langileek, gainera, elkarlanean jarraitzen dute egun ere Babesturekin, batez ere ratioen kontuari dagokionez indarrak metatzen dituztelarik. Kanpo euskarri eta babesei dagokionez, mugimendu feministaren inguruko parentesi bat ireki nahi nuke hemen. Gai honekiko elkarrizketatuek amankomunean izan duten sentimendua honakoa izan da: mugimendu feminista berandu iritsi dela, eta gatazkaren amaieran besterik ez dutela enpatia izan borrokarekiko. Zentzu honetan, mugimendu feministaren babesa lortzeko grebalarien partetik lanketa bat egon dela aipatu egin dute testiguek. Elkarrizketatu batek, honen inguruan hausnartuz, mugimendu feminista langileengana gehiago hurbildu egin behar dela plazaratu zuen, sarri "eliteko" diskurtso bat maneiatuz ez delarik zenbait kolektiborengana iristen. Beste alde batetik, negoziazio kolektiboan zehar bizitako esperientziak ere plazaratu dituzte elkarrizketatuek. Batzuek modu zuzeneagoan hartu dute parte, negoziaketa mahaietan izan direlarik patronalarekin aurrez aurre. Oro har, esperientzia txar gisa definitu dute parte hartze zuzen hau, grebalariekiko mespretsua eta matxismoa nagusi izan delarik bilera hauetan. Hala ere, patronalaren erdeinu honek aurrera jarraitzeko indar bikoitza eman diela aipatu egin dute elkarrizketatu guztiek. Negoziaketa mahaietan ahalik eta grebalari gehienen presentzia bermatzeko, ordezkarien artean errotazio sistema bat jarri dute martxan, parte hartzea bultzatuz modu honetan. Dena den, grebalari guztiek ezin izan dute kontaktu zuzen hori izan patronalarekin, baina hala ere negoziaketaren parte sentitu direla plazaratu egin dute. Izan ere, bilera edota gertakari oro baino lehen zein ondoren, asanbladak egin dituzte sindikatuan, pertsona oro informatua egon zedin, eta langileen iritziak jasotzeko asmoz. Azkenik, 378 egun ostean, Bizkaiko Erresidentzietako Langileek akordioa sinatu egin zuten, eta greba amaitzea erabaki egin zuten asanblada bidez.
Elkarrizketatuak grebaren emaitzen inguruan mintzatu dira, eta ikerketa enpirikoaren bidez lau arlotan bildu egin dira, ahalduntze prozesuen lau aspektuak, alegia: edukitzea, jakitea eta egiten jakitea, nahi izatea eta eragiteko gaitasuna. Edukitzea-ri dagokionez, hobekuntza agerikoa da, maila indibidualean zein kolektiboan: euren lan baldintzak hobetu dituzte, jardunaldiaren aspektua, esaterako, arlo publikoaren parekoa izatera iritsi egin delarik. Jakitea eta egiten jakitea aspektuari dagokionez, ondorioztatu dezakegu oro har borrokarekiko eta sindikalgintzarekiko kontzientziazio maila igo egin dela, hauexek izan direlarik esan direnak: beldurrak galdu egin dira, eta grebak suposatzen duenaz gauza onak eta txarrak- gehigo kontzientziatu egin da jendea. Hurrengo gatazka bat emango balitz, beraz, langileek esperientzia gehiago eta beldur gutxiago izango lukete zentzu honetan. Honetaz gain, greban zehar afiliazioak gora egin du, eta grebalari kopuruak goranzko joera izan du gatazka aurrera joan ahala. Honela, greba aurretik sindikalgintzarekiko loturarik ez zuen jende asko batu egin da, eta erakunde sindikal jakin batek eskaini ditzakeen tresnen eta horien erabilpenen jakitun bilakatu da, aurretik baino neurri handiago batean. Beste alde batetik, kontzientziazio feministari dagokionez, hasiera batean bere burua feministatzat hartzen ez zuen grebalari askok, gatazkaren amaieran feminismoarekiko identifikatuak sentitzen dira, elkarrizketatuek plazaratu dutenaren arabera. Izan ere, patronalaren ahotan entzundako irain sexistek, edota grebaren luzapen handia, beste zenbait greba maskulinizaturekin alderatuta, grebalari asko euren emakumetasunagatiko pairatutako zapalkuntzaz kontzienteago izatea eragin du. Hala ere, garratzitsua da hemen aipatzea, elkarrizketatuek ere hala azpimarratu baitute, gatazkak azken batean kutxu feminista hartu duen arren, grebalariak ez zirela emakumeak zirelako edota kausa feministagatik kalera atera. Aitzitik, euren lan eta bizi baldintzak hobetzeko xedearekin abiatu dute borroka hau. Modu honetan, Bizkaiko Erresidentzietako grebalariek interes praktiko batzuk mugituta abiatu dute gatazka, denborarekin interes praktiko horiek estrategikoei ere bidea ireki diotelarik. Azken interes hauek, estrategikoak, kontzientziazio feministari dagozkion interesak dira, eta grebak aurrera egin ahala protagonismoa hartuz joan dira, nahiz eta interes praktikoak greba guztian zehar borrokaren funtsa izan diren.
Nahi izatea aspektua ere landu da elkarrizketetan, greba ondorengo protagonisten motibazioa eta gogoa, alegia. Elkarrizketatu guzti guztiek, nahiz eta greba luzea eta neketsua izan den, hurrengo pausoak emateko motibazioa badute. Testigantzen arabera, gatazkan lortutakoa emozionalki gorantzko bultzada bat izan da, eta gehienek behar izanez gero prozesua errepikatuko luketeela adierazi egin dute. Gogo eta motibazio honen gako nagusietako bat, talde sena indartu izana izan da. Izan ere, lankide eta borroka-kide arteko harremanak ezinbestekoak izan dira emozionalki grebari eusteko, eta horren ondorioz talde sena izugarri indartu da, grebalarien iritziz. Harreman berriak sortu egin dira, eta aurretik bazirenak indartu. Honela, gainera, aldarrikapen indibidualek kolektibizatzeko joera hartu dute, talde babesa eta laguntza areagotu egin direlarik. Greba ondorengo eragiteko gaitasuna-ri dagokionez honakoa ondoriozta dezakegu: langileek orokorrean beldurrak galdu dituztenez gero, eta taldearen babesa eta indarra gehiago sentitzen dituztenez, euren eragiteko gaitasuna nabarmenki hazi egin da. Elkarrizketatuek, zentzu honetan, lan zentruen adibidea jartzen dute, arazo bat izanez gero lantoki batean, gainontzeko zentruetako grebalari taldea bertaratuko dela esaten baitute, greba aurretik gertatzen ez zen bezala. Zentzu honetan zehar, beraz, esan genezake pertsonen eragiteko gaitasuna kolektiboaren bidez bikoiztu egin dela. Beste alde batetik, garrantzitsua da ere aipatzea gatazka honek nola eragin izan duen beste hainbat borroka eta kolektibotan. Elkarrizketatuek dioten moduan, eredu honek indarra eman die beste zenbait langileei euren gatazka propioak abiatzeko. Honetaz gain, erakunde sindikalaren baitan eragindako aldaketa ere esanguratsua da zentzu honetan. Izan ere, liberatua dagoen elkarrizketatuak dioen moduan, greba aurretik ELA sindikatua ez zen feminista moduan definitzen. Aitzitik, gatazka ondoren bai. Elkarrizketen analisiarekin jarraituz, ikerketa adierazleak interpretatzeaz haratago doala ikusi ahal izan dugu, gainera. Nahiz eta foku nagusia Bizkaiko Erresidentzien Borrokan zehar emandako greban eta bertan sortutako ahalduntze feminista prozesuan jarri dugun, maila teorikoan landutako zenbait gairekin lotura zuzena aurkitu dugu. Ahalduntze prozesuek, aztertu dugun moduan, pertsonen bizitza indibidualak zein kolektiboak zeharkatzen dituzte. Ondorioz, eta aztergai dugun kasuari dagokionez, ezin ditugu lan merkatuak zein sindikalgintzak protagonistengan sortu dituen eraginak
analisitik kanpo utzi, faktore horiek greban parte hartu duten pertsonak eta kolektiboak oro har zeharkatu baitituzte bete betean. Ildo guztian zehar presente egon den gaia (batzuetan esplizituki besteetan inplizituki) sexuaren araberako lanaren banaketa izan da, eta honekin batera "Breadwinner" eredua. Lan honen zati teorikoagoan ikusi dugu industrializazio garaian eredu hau indartu egin zela, emakumeen rol etxekoia areagotu egin zelarik era nabarmenean. Bada, elkarrizketetatik ondorioztatu ahal izan dugun moduan, eredu honek bizirik dirau egun ere, bereziki agerian geratu delarik patronalaren aldetik grebalariek jasotako diskurtsoa, "segundo sueldo" eta honelako adierazpideak erabili dituztelarik. Argi geratu da Bizkaiko Erresidentzien adibidearen bitartez, sektore feminizatuei sozialki ematen zaien balorazioa, balioespen honek beharginen lan eta bizi baldintzetan era nabarmenean eragiten duelarik. Honen adibide dira sektorean jasotzen diren soldatak. Zentzu honetan, urteetako borrokaren bidez hobekuntzak lortu diren arren, besteak beste Estatu mailako hitzarmenetik lurralde mailakora salto egin delarik, bizitzarako ezinbestekoa den lan honen soldatak oraindik ere kaxkarrak izaten jarraitzen dute. Honi, gainera, EAEn azken urteetan geroz eta hedatua dagoen azpikontratazioaren ereduaren eraginak gehitu behar dizkiogu. Izan ere, kontzertatuta dauden egoitzetako langileek, arlo publikoan dihardutenek baino %40 inguru gutxiagoko soldata jasotzen dute. Sindikalgintzari dagokionez ere, maila teorikoan aztertutakoa maila enpirikoan isladaturik geratu egin da hein handi batean. Izan ere, testigantzetatik atera ahal izan dugu egoera prekarioenean dauden pertsonen zailtasun gehigarria greba egiteko, besteak beste aldi baterako kontratuak dituzten langileak, edota gazteak. Hauek, gainera, nahiz eta mugagabeki kontratatuak egon, sarri ez dira identifikatuak sentitzen sindikalgintzaren sinbologia tradizionalarekin, eta erakundeekiko urruntasuna ohikoa izan ohi da, nahiz eta salbuespenak badiren. Dena den, borroka honen bidez ikusi da nola ereduaren bitartez, sarri iruditegi sinbolikoarekin identifikatuta sentitzen ez diren kolektiboek antolakuntza eta borrokarako saltoa egin duten. Gatazka hau feminizatua izanik, eta garaipena lortu delarik, beste zenbait emakume langile kolektibo mobilizatzera eraman ditu borroka honek. Elkarrizketatuek zioten moduan, Bizkaiko Erresidentzien gatazkak lantoki askotan emakumeak altxatzea eta hauteskunde sindikalak, mobilizazioak edota grebak aurrera eramatea ekarri du, greba aurretik ohiko
zena baino neurri nabarmenki handiagoan. Altxamendu hauek, gainera, gehienetan kutxu feminista izaten dute, aurretik hain maiz gertatzen ez zen bezala. Horren adibide dugu Gipuzkoako Administrazioko Garbitzaileek egindako mosaiko feminista, edota berrikiago, Gipuzkoako Erresidentzietako Langileek hasi berri dituzten mobilizazioetan oihukatzen ari diren "gora emakumeon borroka!". Honek, Bizkaiko Erresidentzietako Borrokak izandako oihartzuna eta eragina agerian uzten du, lan munduari, sindikalgintzari eta feminismoari dagokionez.
I. Eranskina Hainbat adituk ahalduntze prozesuen azterketa gauzatu egin dute esperientzia ezberdinetan oinarrituta. Jo Rowands (1997) feministak, esaterako, Honduraseko emakumeen ahalduntze prozesua abiapuntu harturik, ahalduntzearen inguruko teoriak plazaratu zituen. Egile honen arabera, ahalduntzea hiru dimentsio ikutzen dituen prozesua da, maila pertsonala, gertuko harremanen maila eta maila kolektiboa, alegia. Modu honetan garatuko lirateke dimentsiook: - Maila pertsonala: Autoestimua indartzea, norberarenganako konfiantza, identitatea garatzea, edota norbere bizitzan hautuak egiteko gaitasuna izatea. Gertuko harremanak: Inguruko harremanei dagokienez, negoziatzeko eta erababakietan eragina izateko ahalmena garatzea. - Maila kolektiboa: Beste batzuekin elkarlanean aritzea indibidualki lortuko litzatekeena baino inpalku handiagoa sortzeko inguruan. Dimentsio kolektiboa formala edo informala izan daiteke, hau da, instituzioekin lotua edo ez. II. Eranskina Boterea kontzeptuaren inguruan nahasmena izan da maiz mugimendu feministaren baitan zein jendartean, sarri konnotazio txarrak egotzi izan zaizkiolarik. Izan ere, zientzia sozialetan gehien aztertu den boterea besteen gainetik erabiltzen dena edo dominazioa dakarren boterea da. Botere mota hau, "besteen gaineko boterea" – gazteleraz "poder sobre"- izendatua da, eta hiru maila izango lituzke (Clara Murguialday, 2013): Besteen gaineko ageriko boterea: modu agerikoan hartzen diren erabakietan oinarritzen den dominazio boterea. Adibidez, Estatu jakin baten egon daitezken ageriko arau eta legeak, edota horiek betearazteko mekanismoak. Besteen gaineko botere ezkutua: jendarteko pertsona eta kolektiboen behar eta nahiak agendan kokatzeko edo kanpo uzteko ahalmenean datza botere hau, betiere inplizitua izanik. Honen adibide dugu sexuaren araberako lanaren banaketa, eta jendartearen maila "pribatua" edo etxetiarra erregulazio ekonomiko eta politikotik at geratzeko joera.
Emaitzak - Zer lortu duzue? - Maila pertsonalean, autopertzepzioari dagokionez aldaketarik nabaritu duzu gatazkaren ondorioz? Zein modutan? - Sindikalgintzarekiko zure ikuspegia aldatu egin da? Zein modutan? - Gatazkaren ondorioz, feminismoarekiko kontzientziazio mailan aldaketarik nabaritu duzu zeure buruarengan edota zure kideengan? Zein modutan? - Lankideekiko harremana aldatu egin da grebaren ondorioz? - Motibatua sentitzen zara aldarrikapenak egiten jarraitzeko? - Beste eragileekin eraikitako sareak mantentzen dituzue, edota gerora begira mantentzeko asmoa duzue? Zein modutan? - Zeintzuk dira hurrengo pausoak? | science |
addi-dc7fb838d7f5 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29226 | Automozio sektorerako txapazko osagaiaren simulazio numerikoa | Batiz Gangoiti, Iraitz | 2018-10-23 | Gradu amaierako lan hau Industria Teknologiako Ingeniaritzako Graduatu titulua eskuratu ahal izateko garatzen da. Hemen, automobil baten xaflazko pieza baten fabrikazio prozesuaren simulazio numerikoa azalduko da. Bertan, ingeniaritza sailean landutako zereginak zehaztuko dira. Honen helburu nagusia, trokelgintza eta simulazio softwarearen ezaguera ona izatea izango da. Helburu honen bitartez, lehen eskutik automozio sektorearen ingeniari baten funtsezko lana ezagutu daiteke. Hasteko, fabrikatu beharreko pieza aztertzen da eta hau fabrikatzeko prozesua aurkezten da: enbutizioa. Ondoren, hau egiteko dauden aukerak aztertzen dira, prozesua ekonomia ikuspuntutik bideragarria izan dadin. Diseinua aurrera eramateko Pam-Stamp programa informatikoarekin egin da eta prentsa mota ezberdinak eta haien ezaugarriak ikertu dira prozesu honetarako aproposena aurkituz.
Irudi, taula eta akronimoen zerrenda aurkezten da lehendabizi. Jarraian hiztegi tekniko bat gehitu da ingelesezko terminoekin zalantzarik izatekotan hau kontsulta modura izateko asmoz. IRUDIAK: 1. irudia: Espainiako PSA-ren hiru produkzio zentro nagusiak 2. irudia: 2017 urtean matrikulatu diren kotxe kopurua PSA-ren produkzio zentro nagusietan. 3. irudia: Irizar taldeko merkatuko azken modeloa 4. irudia: Nafarroan, Mercedes Benz enpresan egiten ari den automobila 5. irudia: Gestamp enpresaren logoa 6. irudia: Matrici enpresaren logoa 7. irudia: Matrici enpresaren bezeroetako batzuk 8. irudia: Maier enpresaren logoa 9. irudia: Maier enpresaren bezeroak 10. irudia: Batz enpresaren logoa 11. irudia: Batz enpresan montatu den trokela 12. irudia: Batz enpresaren bezeroak 13. irudia: Trokelgintza etapa ezberdinak 14. irudia: Erresistentzia altuko eta oso altuko altzairuak egindako automobila 15. irudia: Kotxe baten motorea 16. irudia: Konpositea automobilaren karrozeria 17. irudia: Ls-Dyna programarekin egindako simulazioaren adibide bat 18. irudia: Pam-Stamp programaren simulazio leihoa 19. irudia: Autoform programan landutako adibidea 20. irudia: Autoform programan landutako beste adibide bat 21. irudia: Dynaform programaren bidez kotxe baten simulazioa 22. irudia: Deform 3D programaren simulazio leihoaren adibide bat 23. irudia: Eskuzko prentsa mekanikoa 24. irudia: Prentsa mekanikoa 25. irudia: Prentsa hidraulikoa 26. irudia: Zerbitzatutako prentsa 27. irudia: Enbutizio prozesua
5 28. irudia: Laminazio konformazio prozesua 29. irudia: Berotako estanpazio adibidea (Gestamp) 30. irudia: Hotzetako estanpazio adibidea (Gestamp) 31. irudia: Enbutizio eta ebaketa trokelak 32. irudia: Ebaketa eta toleste trokelak 33. irudia: PAM-STAMP programaren hasierako leihoa 34. irudia: Proiektu baten irekitze prozesua 35. irudia: Proiektu berri baten irekitze prozesua 36. irudia: Proiektu berriaren prozesaketa eta arazo konpontzaile mota 37. irudia: Geometria inportatzeko esteka 38. irudia: Inportatzen den geometriaren aukeraketa Import eta Transfer egin aurretiko leihoa 39. irudia: Pieza Diemaker atalean lan egiteko prest dagoeneko leihoa 40. irudia: Sistema koordenatuaren orientazio aldaketa 41. irudia: Sistema globaletik koordenatu sistemara aldaketa 42. irudia: Estanpazioa z ardatz positiboan 43. irudia: Prozesua burutzeko azken pausua 44. irudia: Piezaren beste perspektiba batetatik ( z +) 45. irudia: Zuloak ixteko jarraitu behar den prozedura 46. irudia: Pieza bera zuloak itxi aurretik 47. irudia: Zuloak ixtean ikusten den leihoa 48. irudia: Itxi gabeko zuloa 49. irudia: Zilindroa eratzeko leihoa 50. irudia: Zulo guztiak ixtean dugun leihoa 51. irudia: Holes close eginda dugun leihoa 52. irudia: Ertz biribiltzeak lortzeko U end leihoa 53. irudia: Blankholder aukeraketa 54. irudia: Txaparen itxura eta distantziaren aldaketa egitea baimenduta dago 55. irudia: Addendum motaren aukeraketa 56. irudia: Addendum gainazalaren eraketa 57. irudia: Trim blankholder aukeraketa 58. irudia: Simulation model aukeraketa 59. irudia: Set up eginda piezaren itxura 60. irudia: Erraminten transferentzia 61. irudia: Txaparen sortzea 62. irudia: Biribiltze erradio eta lodiera zehaztapena 63. irudia: Materialen aukeraketa datu basetik
6 64. irudia: Parametroen definitzea; biribiltze erradioa eta estanpazio ardatza zehaztuz 65. irudia: Zinematikaren eta lodieraren zehaztapena 66. irudia: Advanced parametroak 67. irudia: Simulazioaren FLD diagrama 68. irudia: Advanced parametroen aldagaien aldaketa 69. irudia: Simulazio emaitzak eta FLD diagrama aldagaien aldaketa 70. irudia: Matrizearen metodoaren zehaztapena 71. irudia: Puntzoiaren metodoaren zehaztapena 72. irudia: Txaparen metodoaren zehaztapena 73. irudia: Lehen atal biak bukatzean programaren ezker partean ikusten dena 74. irudia: Enbutizio prozedura 75. irudia: Frenoen eratzea 76. irudia: Matrize eta zapaltzailearen definizioa 77. irudia: Balaztaren indarraren definizioa 78. irudia: Kalkulagailuaren aukeratzea 79. irudia: R1 aldagaiaren grafika 80. irudia: R2 aldagaiaren grafika 81. irudia: Alpha aldagaiaren grafika 82. irudia: D aldagaiaren grafika 83. irudia: Frikzio aldagaiaren grafika 84. irudia: Makro editorearen zehaztapena 85. irudia: Host izena ematea 86. irudia: Arazo konpontzailearen definizioa 87. irudia: Solver-aren Launch atalaren 1 etapa 88. irudia: Solver-aren Launch atalaren 2 etapa 89. irudia: Solver-aren Launch atalaren 3 etapa 90. irudia: Solver-aren Launch atalaren irudia 91. irudia: Kalkuluen hasiera 92. irudia: Arazorik ez denaren ziurtapena 93. irudia: Simulazio hasi denaren baieztapena 94. irudia: Simulazioaren FLD diagrama 95. irudia: Deformagarritasun grafika zonalde ezberdinetan banatuta 96. irudia: Piezaren argaltze diagrama Smoothed komanduan klikatuz 97. irudia: Piezaren argaltze diagrama Banded komanduan klikatuz 98. irudia: Piezaren argaltze diagrama Isolines komanduan klikatuz 99. irudia: Piezaren argaltze diagrama Normal komanduan klikatuz
7 100. irudia: Piezaren argaltze diagrama Ingenieritza balioa 101. irudia: Piezaren argaltze diagrama balio erreala 102. irudia: Deformazio nagusien diagrama zonalde ezberdinetan banatuta 103. irudia: Kolore bakoitzari esleitzen zaion arriskua edo gune segurua 104. irudia: Piezaren FLD diagrama 105. irudia: Piezaren simulazioaz bat agertzen den diagrama 106. irudia: Tentsio-indar diagrama 107. irudia: Berreskurapen elastikoa eta tentsio-indar diagrama formakuntza prozesuan 108. irudia: Txaparen aukeraketa 109. irudia: Process ataleko azken leihoa 110. irudia: Process atala burututa dagoeneko leihoa 111. irudia: Springback-aren soluzioak 112. irudia: Soluzioaren lehen etapa 113. irudia: Soluzioaren azken etapa 114. irudia: Sekzioa burutzeko prozedura 115. irudia: Piezaren sekzioa 116. irudia: Solver-aren etapa bien irudia 117. irudia: Bi puntuen arteko distantzia 118. irudia: Bete diren simulazio etapak 119. irudia: Balazta gabeko 50 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama 120. irudia: Balazta gabeko 100 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama 121. irudia: Balazta gabeko 200 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama 122. irudia: Balazta gabeko 300 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama 123. irudia: Balazta gabeko biribiltze erradioa 6 mm deneko FLD diagrama 124. irudia: Balazta gabeko biribiltze erradioa 7 mm deneko FLD diagrama 125. irudia: Balazta gabeko biribiltze erradioa 9 mm deneko FLD diagrama 126. irudia: Balazta gabeko kasua lodiera 0,7 mm denean FLD diagrama 127. irudia: Balazta gabeko kasua lodiera 0,88mm denean FLD diagrama 128. irudia: Balazta gabeko kasua lodiera 1 mm denean FLD diagrama 129. irudia: Balaztaren kokapena 130. irudia: Balazta duen lehen kasuaren geometriaren definizioa 131. irudia: Lehen aukeraren FLD diagrama 132. irudia: Balazta duen bigarren kasuaren geometriaren definizioa 133. irudia: Bigarren aukeraren FLD diagrama 134. irudia: Balazta duen hirugarren kasuaren geometriaren definizioa 135. irudia: Hirugarren aukeraren FLD diagrama
Dokumentu honetan bezeroarentzat eskaintza proposamen bat egingo da bere eskakizunak betez. Hau pieza fabrikatzeko trokelen diseinuaren optimizazioan zentratuko da. Piezaren planoekin trokelak diseinatuko dira pieza eskaria lortzeko. Diseinua egokia den edo ez jakiteko simulazio numerikoa erabiliko dugu eta honek bere abantailak eta zailtasunak izango ditu proiektuaren garapenean zehaztuko direnak. Guzti hau lortzeko etapa ezberdinak izango dira proiektuaren garapenean deskribatuko direnak. Lehenengo atalean proiektuaren testuingurua azaltzen da, bere aukera eta lortzeko onurak (teknikoak, ekonomikoak, gizarte arlokoak) aurkezten dira. Horretarako alternatiba ezberdinak garatuko dira eta irizpide anitzen arabera ebaluatuko dira. Hartara enpresaren beharretara gehien hurbiltzen den aukera aukeratuko dugu. Behin aukeratuta, deskribapena egingo da, ekoizpen lerroaren atalak azaltzeko. Gero, betetzeko lan guztiak planifikatuko dira, atazan arteko harremanak kontutan hartuta. Gantt taula baten laguntzaz, aipatutako eta egiteko aurreikusitako dedikazio denbora azalduko da, proiektuaren amaierako zehaztutako denbora guztian zehar. Txosten honek aurrekontua ere badu edo hobeto esanda kostuen analisia bulego teknikoan bukatzen baita gure proiektu hau. Arriskuen analisia ere egingo da, non arrisku nagusiak aipatzen diren eta bai eta hauen ondorioak azaldu eta ekiditeko edota hauen kalteak gutxitzeko ekintzak zehazten diren. Amaitzeko, egindako kalkuluak deskribatuko dira eta emaitza partzialak, emaitzen laburpena eta lanaren ondorio garrantzitsuenak utziz gerorako. Etorkizuneko lerroak ere barnean hartuko dira.
Push to pass plan estrategikoaren arrakasta dela eta PSA automobilgintza fabrikatzaileen erreferentziatzat eta mugikortasun hornitzaile gustukoena bezeroen aldetik, Opel eta Vauxhall-en erosketak talde frantsesa automobilgintza munduan Espainian lidergoa eman dio bai industria gunean bai komertzial gunean. PSA-k Espainian 3 produkzio zentro ditu Vigo, Zaragoza eta Madrilen; hurrengo 1. irudian ikusiko dugun legez; eta 4 marka erabat desberdinduta eta kokatuta: Peugeot, Citroen, Opel eta DS automobilak; mugikortasun zerbitzu barriak: Free2Move Lease eta e-mov; eta entitateak PSA Retail eta PSA Financial Services.
1. irudia: Espainiako PSA-ren hiru produkzio zentro nagusiak
2. irudia: 2017 urtean matrikulatu diren kotxe kopurua PSA-ren produkzio zentro nagusietan.
22 Enpresa lidergoa Alde komertzialaren barnean, PSA, Espainian komertzializatzen den automozio 4 markak Espainiako merkatuko jabeak dira % 22-ko merkatu kuota izanik eta, hurrengo talde automobilgintza baino 2 puntu gainetik. 311.176 automobil matrikulaturik dagoz eta talde frantsesak % 5,9-ko hazkuntza izan du aurreko urtearekiko. Gainera PSA lidertza izan zuen automobil komertzialetan, merkatuko kuota % 32,9. Peugeot-ek rankineko bigarren posizioa du era merkatuko % 8,21-a, 117.827 kotxe matrikulatuak aurreko urtearekiko tendentzia gorakorra izanik baita ere. Citroenek laugarren posizioa du merkatuko % 6,66-a hartzen duelarik, % 13 handipena aurreko urtearekiko. Opel-ek urtea bukatu zuen bostgarren posizioan 94.609 automobil matrikulatuekin. DS automobilak aldiz, 2017urtean 30.000 kotxe matrikulatu gainditzen ditu eta marka presatzen ari da merkaturatzeko DS 7 Crossback modeloa, SUV iraultzailea, frantziar luxua, fintasuna eta teknologia barriak sartuz. Mugikortasun zerbitzuen lidergoa PSA markaren mugikortasunak, Free2Move Espainian zerbitzu arrakastatsuak eskaintzen ari da bezeroen eskakizunak betez. Free2Move Lease zerbitzua, enpresentzako renting aukera; Free2Move app, Smartphone aplikazioa zeinek erabiltzailearen carsharing bizitza errazten du edo e-mov kapitalean lan egiten duen zerbitzua (Citroen C-Zero % 100 elektriko). 160.000 erabiltzaile baino gehiago ditu eta Europako gorakadarik handiena lortu du lehen urtean, PSA-aren arrakasta konfirmatzen du mugikortasun iraunkorra, konektatua eta partekatuaren inguruan egindako apustuaz.
Automobilgintzak eta Euskal Herriak bikaintasun binomiala osatu dute urteetan egindako bideari esker. Bere garapen bikainari esker, hemen aurki dezakegu automobilgintzaren sektoreko enpresaren katalogo zabala (ia hirurehun) estatu osoko osagaietako bat eta bi fabrikatzaile handiak: Mercedes Benz Gasteizen eta Irizar Taldea Ormaiztegin, Gipuzkoa, ikusi ondoko 3. irudia. Euskadin bezalako lurralde txiki batean kontzentrazio hain handia soilik konparagarria da lander alemaniarrekin edo aleman estatu federatuen antzekoa.
3. irudia: Irizar taldeko merkatuko azken modeloa Sektoreak euskal ekonomiaren sektore estrategikoetako bat bihurtu du, energia eta aeronautika arloekin batera. Euskadiko BPG-aren industriaren pisu garrantzitsua mantentzea lagundu du, altzairuarekin batera: % 24-A 2013an (ez dira Gasteizko Mercedeseko datuak kontutan hartzen). 2013-an, Euskal Autonomi Erkidegoan automobilaren segmentuak 13.071 milioi fakturatu zituen, 2012an baino % 5,2 gehiago. 12.400 milioi eurokoak eta krisiaren aurretik baino 2000 gehiago. Euskadiko ekonomiaren motor nagusietako bat bilakatu zen. Azken urteotako datuek Euskal automozioaren industriaren pisua Euskal Autonomia Erkidegoko BPG-aren % 17-an kokatzen dute, %20 Mercedes Benz Gasteizen datuak gehitzen badira (behean Nafarroan egiten ari den automobil modelo bat ikus dezakegu 4. irudia). Hori dela eta, Euskadiko automobilgintza fakturazioaren % 90a esportatzen da, euskal merkataritza-soberakina laguntzen dionez, erdiak baino gehiago Europan kanpo egiten du eta Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako lurralde historikoetan lan egiten du ia 35.000 pertsona.
Sektorearen gakoak Euskal automobilgintzaren sektorearen osasun ona nazioarteko aurreikuspen ekonomikoak hobetzeaz gain, ibilgailuen salmentak hazkundea izan du EAE-n, mundu osoko sektoreak duen martxa ona dela eta. Era berean Europako merkatua berreskuratzea baimendu du. Kanpo faktoreekin batera, gure osagaiak gehitu behar ditugu, munduko automobilgintzaren sektorearen ezaugarri nagusiak. Eraginkortasun eta efizientzia handiko maila batera, balio kate garrantzitsu bat izatea ere bada: altzairutegiak, makineria, matrizeroak, ekipamendu fabrikatzaileak, makina erreminta ekoizleak, ingeniari kontsultak, unibertsitateak, ikerketa zentroak, etab. Era berean, etxetresna elektrikoen, trenbide motorearen, egiturazko eta gorputzetako elementuen fabrikazioa, kanpoaldea, elektronika eta pneumatikoak. Horrek esan nahi du euskal sektoreak ibilgailuen funtzio guztietan parte hartzen duela, produktuen eskaintza zabala edozein materialetan eta prozesu guztietan.
25 Horiekin batera, bi fabrikatzaile nagusiak: Mercedes Benz Gasteizen, Daimler alemaniar taldea, boom urteetan 100.000 unitate baino gehiago ditu, 3500 pertsona enplegatzen ditu eta Euskal Herriko esportazio guztien % 7,4-a. Daimler-ek 500 milioi euro inbertitu ditu modelo barrirako eta horietatik ia 200 Gasteizera joango dira, Arabako konpainiak hurrengo hamabost urteetako jarduera bermatzen baitu. Irizar taldea, goi mailako autobusak eta autobusak fabrikatzen lider mundiala dugu. 125 urteko esperientzia du eta 3500 pertsona baino gehiago ditu bere lantegietan, ekoizpen establezimenduetan Euskal Herrian, Espainian, Mexikon, Brasilen, Marokon, Hegoafrikan eta Indiatik. Irizar taldeko gakoetako bat nazioartekotzea da, fakturazioaren ia erdiak % 48-a, kanpoko plantatik dator. 1.2.2. TROKELGINTZA SEKTOREA Aurreko atalean aipatu bezala automozioak Euskadi mailan garrantzia handia du. Baina hau ez zen honela izango matrizeri enpresa gabe. Mekanika industrialaren beharra duten enpresak dira, esate baterako, zerbitzuen metalezko prozesuetan, prozesu kimikoen eta elikagaien alorrekoak dira, aluminio moldeak behar dituztenak, elementu edo objektuen kantitate handiak fabrikatzeko, hala nola plastikozko koilarak, botila plastikoak, besteak beste fusio puntua baxua dutenak. Euren ezaugarri nagusia elementuak moztu edo transforma dezakete matrize edo trokelen laguntzaz. Matrizerietan erabiltzen diren makinak arretaz aztertu eta ebaluatu behar dira, elementu kantitate handiak lortzeko, serieak izenaz ezagutzen dira. Hori dela eta, prozedura hasi aurretik piezaren tamaina, honen materiala eta aurrekontua hartzen dute kontutan. 1.2.2.1. TROKELGINTZA ENPRESAK
Hauek EAE-n zehar kokapen ezberdina dute, gehien bat Bizkaia eta Gipuzkoan. Nola eskatzen den pieza automozio adarrekoa den, gu Bizkaikoetan zentratuko gara batez ere ondokoetan: 1.2.2.1.1. GESTAMP
Gestamp nazioarteko talde bat da automobiletako osagai metalikoen diseinuan, garapenean eta fabrikazioan lan egiten du. Diseinu berritzailea duten produktuak garatzen ditu, gero eta seguruagoak eta argiagoak diren ibilgailuak lortzeko, energia kontsumoa eta ingurumen inpaktua hobetuz.
26 Gestamp, ikusi enpresaren logoa 5. irudian, 1997an jaio zen profil teknologiko hornitzaile helburu gisa zuela. Urteak aurrera joan ahala hazten joan zen eta gero eta produktu gehiago eta teknologia berriak gehituz. Automobilgintzako osagaiak diseinatzen liderra izan da eta mundu osoko fabrikatzaile nagusienetakoa. Hori dela eta, ahalegin guztiak jartzen ari da punta puntako teknologiak ikertzen eta garatzen.
1964an sortu zen enpresa da (Zamudio) eta hasiera hasieratik kooperatiba bat izan da. Europako liderrak dira konponbide global eta pertsonalizatuak ematen automozioko osagaietarako tresnak sortzeko eta eraikitzeko tresnetan. Era berean, larruzko piezen eta egiturazko osagai konplexuetan espezializaturik daude. Enpresaren logoa jarraian ikusiko dugu 6. irudian.
6. irudia: Matrici enpresaren logoa Enpresa honetako trokelak Europako fabriken % 80-an daude eta Europako OEM-kin kolaboratzen dute. Era berean, know how ezagutzan inbertitzen dute bereziki ikerkuntza eta garapenean bezeroen beharrizanei epe labur eta kostu ahalik eta laburrenean burutzeko. Matrici enpresaren bezeroak ondoko 7. irudian ikusiko ditugu.
7. irudia: Matrici enpresaren bezeroetako batzuk
1973an sortu zen Gernikan. Europako liderrak dira plastikozko piezen dekorazioan eta automobilgintza sektoreko alde teknikoen fabrikatzaile dira. Kromatuarekin, pintura, laser grabatua eta berotako estanpazioarekin lan egiten dute. Mondragon korporazioaren parte dira, munduko kooperatiba erakunde handienetako bat. Mundu osoan daude, 11 herrialdeetan, 3200 langile eta 385 milioi €-ko salmentak dutelarik. Enpresak duen irudia ezaguna guztiontzat hurrengo 8. irudian ikusten dena. Egiten dutenen produktuen artean automobilen kanpoaldean doazen modulu frontalak, atzeko atearen euslekua, etab.; automobilaren barnealdean doazen instrumentuen panelak, ateko panelaren osagaiak etab. Bezalako produktuak ekoizten dituzte beste gauza batzuen artean.
9. irudia: Maier enpresaren bezeroak
Segurtasuna, ergonomia eta eraginkortasunaren beharrean inguruko mugak ez dituzten munduko mugetan, BATZ-ek beharrezkoak diren azpiegiturak ditu fabrikatzaile guztiei zerbitzu egokia eskaintzeko, behar izanez gero. Enpresa Igorren (Bizkaia) kokatuta dago, urtean 1600 milioiko irabaziak lortzen ditu eta jarraian enpresaren logoa ikusgai dugu 10. irudian.
10. irudia: Batz enpresaren logoa Automobilgintzako OEM mailako liderra den diseinatzaile eta hornitzaile gisa, BATZ-ek diseinu eta fabrikazio konposatu arinak eta osagai aerodinamikoak fabrikatzen ditu. 1963 urtetik ingeniaritzan zuten ezagutza eta ahalmenak integratu eta bezeroekin elkarlan estuan trokelak eta sistemak fabrikatzen hasi ziren, arrakasta bilatuz eta urteetan zehar hazkunde handia lortuz. Jarraian 11. irudia dugu non enpresan bertan diseinatu, konprobatu eta montatu den trokela dugu ikusgai.
11. irudia: Batz enpresan montatu den trokela Batz Mondragoi taldearen partaide da, munduko industria talde kooperatiborik handiena. Munduan zehar estrategikoki kokaturik dago bezeroei ahalik eta azkarren eta eraginkorren erantzuna emateko. Urtean 252 milioi euro fakturatzen ditu gutxi gorabehera eta horietatik 168 automozio sektorean. Eskainitako produktu eta zerbitzuak: Aspektu eskakizunak betetzea: egunero bezeroak alderdien eskakizun hobekuntzak egiten dituzte, beraz, tresnen ezaugarriak ez dira soilik fidagarritasuna eta zurruntasuna, baizik eta haien osagaiak amaitzeko gaitasuna. Irtenbidea eskaintzea ahalbidetzen die, sektoreko ezagutza eta esperientzia handian oinarrituta. Egiturazko piezen tresnak, materialen hein zabala: bezeroek etengabeko hobekuntzan dihardute, egituren zurruntasuna areagotzeko, bidaiarien lesioak saihesteko eta ingurumen politikarako bideratuta dagoen masa murrizpenean lan egiten ari dira. Honek diseinuaren ezagutza hobetzen laguntzen digu
31 belaunaldi berriko aleazioetan eta indar handiko altzairu materialetan. Proiektu kudeatzailea: ingeniari eta langileak oso kualifikatuak eta adituak dira bezeroekin lankidetzan proiektu handiak garatzeko eta konponbide gakoa lortzeko. Merkatu globaleko tresna: Batz MB Tooling taldearen eta MB Sistemaren akziodun dira. Gaur egungo automobilgintzaren merkatu globalean irtenbide gakoak eskaintzen dituzte. Batz enpresak automobilgintza sektorean bezero ugari ditu hurrengo 12. irudian ikusgai ditugunak.
12. irudia: Batz enpresaren bezeroak Ikusten ari garen moduan Bizkaian, beste toki askotan bezalaxe, trokelgintzan etengabeko berrikuntza eta ikasketa fasea ematen ari da. Hori dela eta, simulazioaren garrantzia gero eta handiagoa da. Honela trokel kopurua, fabrikazio kostua, fabrikazio denbora, aurrekontua eta bestelako aspektu ugari murriztea lortzen da. Gure kasuan automozio sektoreko pieza batekin ari gara lanean, automobil baten atearen barnealdeko piezaz hain zuzen. Bezeroak CAD irudia bidali digu eta honekin trokel diseinuaren simulazio numerikoa egitea eskatu digu. Hau nola egin dugun 2. dokumentuan azaldu dugu pausuz pausu eta dagokion irudiak txertatuz.
Proiektu honen helburua bezeroak helarazten digun pieza fabrikatzeko beharrezkoa den trokelaren diseinuaren optimizazioa da simulazioaren bidez. Horretarako, PAM-STAMP programa erabiliko dugu eta limite onargarri batzuen barnean denean bezeroarekin harremanetan jarriko gara berriro hurrengo fasearekin hasteko asmoz. Simulazio programa honen aukeraketari buruz aurrerago mintzatuko gara. Alde batetik, etorkizunean aurkeztuko diren aldaketak ezartzea baimenduko digu, parametro ezberdinak moldatuz. Txaparen mehetzea ikasi daiteke automobilaren pisua murrizteko eta hartara materiala aurreztuko da. Erabilitako materiala ordezkatu daiteke beste jarrera elastiko-mekanikoa duen material batekin. Enbutizio abiadura optimizatu daiteke fabrikazio denbora murrizteko.
Bestalde, material honen joera aurreikus daiteke eta hutsegite posibleei erantzuna bilatu. Etorkizunean trokelen erradio egokiak aukeratzera eramango gaitu, prototipo kopuruak minimizatuz, horien ber erabilpena, materialen alferrikako kontsumoa eta orduak murriztuz ingeniaritza eta fabrikazio prozesuetan beharrezkoak direnak. Era berean, froga kopurua murrizten saiatuko gara enbutizio abiadura egokia aurkitzeko behar diren probak eginez. Piezaren lorpen prozesu erreala lau faseetan gertatzen da. Lehenengoan, enbutizioa, simulazioa PAM- STAMP erabiliz simulatuko dugu eta proiektu honen abiapuntua izan da. Lehen etapan piezaren planoekin trokelak diseinatuko ditugu bezeroak nahi duena lortu ahal izateko. Bukatzean enbutizioaren % 80-a lortu dela esan daiteke diseinu aldetik fabrikatu gabe. Honekin bezeroa konbentzitzen saiatuko gara proiektuarekin aurrera jarraitu ahal izateko. Baiezkoa emanez gero aurrekontuaren % 30-a ordaindu beharko du hurrengo etapekin jarraitu ahal izateko. Hurrengo etapetan, kanpoaldeko zizaila, itxurako tolestea eta puntzonaketa burutuko ziren, baina hauek ez dira proiektu honetan zehar garatuko. Jarraian aipaturiko etapen 13. irudia dugu, non ikusten dugu nola etapa bakoitzari op aurretik jarriko diogun eta gero zenbaki bat esleitu.
Ez da lan erraza nahi den objektua lortzeko beharrezko enbutizio kopurua zehazki zehaztea. Arazo nagusia sortzen da eragiketa bakoitzerako diametroaren eta sakontasunaren arteko erlazio zehatza ezarri behar denean.
Eragiketa kopuruaren zehaztapena, hasierako diskoaren diametroarekin batera, enbutizio prozesuaren arazo garrantzitsuena da aurretik aipatu bezala. Enbutizioa pasada bi edo gehiagotan egiteko beharra zehazten da hasierako diskoaren diametroa eta enbutitu beharreko edukiontziaren diametroaren arteko erlazioaren ondorioz sortutako tentsio erradial altuari aurre egiteko ezintasuna ematen denean.
Puntzoiaren diametroa gero eta txikiagoa den heinean diskoaren diametroaz alderatuz, enbutiziorako beharrezko den presioa handiagoa izango da. Presio honek xafla ez duela hautsiko esango dugu baldin eta materialaren erresistentzia limitea gainditzen ez badu.
34 Ondorioz, etapa kopurua murriztuz gero erabilitako trokel kopurua txikiagoa izango da eta honenbestez aurrekontua nabarmenki txikiagotuko da.
Trokelgintza adar mekaniko bat da, erraminten fabrikazio garapena du helburutzat piezen lorpenerako. Matrizea erraminta ez autonomo bat da, xafla ebakitzeko edo osatzeko gai den osagaiak zehaztutako geometrien arabera. Matrizea prentsa batean muntaturik doa eta elementu aktiboak mozketa mugimendu bat egiten du xafla moztu edo desegiteko eta eragiketa horien segida azkeneko pieza emaitza izanik. Matrize progresibo baten xedea pixkanaka-pixkanaka desitxuratzea dugun materiala pieza lortu arte. Matrize mota honek metalezko osagai txikiak edo ertainak produzitzeko ahalmena du, azkar eta ekonomikoki ebakitzeko eta konformatzeko sekuentzia baten bidez, beraz, piezaren fabrikazioaren matrizearen diseinua justifikatzen da bezeroak eskatzen duen urteko ekoizpen bolumen altua dela eta. Ondoren matrize progresiboak piezen kalitatea bermatu behar du. Hau da, manufakturak ezarritako tolerantzien barruen dagoela. Bestalde, diseinua sendoa izan behar da, osagaiak indar mekaniko handikoak izango dira eta, ahal den neurrian, galdaketa hornitzaileak hornitutako elementu estandarizatuak erabiliko dira. Azkenean, matrizea osatzen duten osagai guztien muntaketa eta mantentzea erraza izan behar dira. Fabrikazio prozesu batean tresneria funtzionamendu optimizatzeko tresna bezala definitzen da, piezak kokatuz eta bermatuz, hainbat eragiketa exekutatu ahal izateko. Tresneria progresiboaren kasuan, prentsan erabiltzeko orduan, etapa edo urrats bakoitzean posizionamendua oso garrantzitsua da, geroago ikusiko dugun bezala. Tresneria egokia lortzeko, hau da, errendimendu ona, iraupen handia eta kalitate zehatzeko piezak egitea, hainbat faktore kontuan hartu behar dira; Osagaien diseinua, eraikuntza materialak eta tratamendu termikoak, fabrikazioa eta mantentzea.
35 Osagaiak diseinatzerakoan piezak dimentsionatzea garrantzitsua da, zati batzuek jasan duten higadura eta inpaktu handia dela eta. Gainera, doikuntza eta akabera tolerantziak garrantzitsuak dira, pieza horren azken emaitzan eragingo dutenak. Materialak, akaberak eta tratamendu termikoak kontuan hartu behar dira hasieratik, emaitza onak lortzeko eta batez ere tresnen bizitza erabilgarria luzatzeko. Gainera, beti kontuan izan behar da tresneria egitean elementuen estandarizazioa. Osagai ezberdinekin hasi aurretik, hobe da alderdi garrantzitsu bat azaltzea, materialak. Trokelaren osagai guztietan gehien erabilitako materiala metal gogorra da. Hau produktu plubimetalurgikoa da, normalean gogortasun ezberdinetako karbono nahasteek osatzen dute, tungsteno karburo, titanio, tantalo eta niobidioa erabiltzen dutenak. Baliozko ezaugarriak dituzten beste material batzuk metal sinterizatuak dira, burdin grafito laminarra, zementuzko ebaketak eta nitrurako altzairua. Ondorioz, trokelaren diseinuaren optimizazioa da bilatzen duguna. Ahalik eta pieza kopuru handiena ekoizteko ahalik eta denbora laburrenean.
Automoziozko pieza bat emanda trokela diseinatzea izango da gure helburua, bezeroaren eskakizunak bete ahal izateko. Behin espezifikazio guztiak zehazturik ditugun, trokelaren diseinua burutu beharko dugu programa baten bidez. Hortaz, prozesuaren optimizazioa bilatzen dugu. Pam-Stamp soluzio integral osoa eta eskalagarria da. Honek erraminta diseinu prozesu osoa bere gain hartzen du aurrekontu prozesutik erramintan formaltasunaren baliozkotzeak eman arte, try out-a, iragarpenak eta springback zuzenketak. Automobilgintza eta aeroespazialeko prozesuei zuzendutako irtenbide tresnak eskaintzen ditu, baita inprimatze prozesuak ere. Honenbestez, simulazioaren bidez estanpazio prozesuaren espezifikazioak betetzen duen piezaren, zimurdura eta arrakala gabe, bideragarritasun analisi egin dezakegu. Eragiketa gehiago ere simula daitezke baina guri enbutizioa baino ez zaigu inporta. Piezaren berreskurapen elastikoa zehaztasunez aurreikusteko aukera ematen dute emaitzen kalitate optimoa ziurtatuz.
Aurreko atal batean aipatu bezala enpresek lortutako irabazien parte bat ikerkuntza eta garapenean inbertitzen dute. Honela enpresaren garapena aurrera doa eta gero eta lehiakorragoak egiten dira Enpresa txikiak atzean ez geratzeko laguntza ekonomikoak eskatzen dituzte baina batzuetan posible ez denez, porrotean bukatzen dute eta enpresa handiek xurgatzen dituzte edo zuzenean enpresa ixten da. Proiektu hau, prozesu jakin batean zentratzen den arren, enbutizioa, eta pieza konkretu batean bertatik lortzen diren ondorioak bai beste prozesu bai beste piezei helarazi daitezke. Honela gauza asko hobetzea lor daitezke kostu txiki batekin antzina proba erroreaz egiten zen bezalaxe. Laburbilduz, guzti hau hiru ondorio ezberdinetan sailka dezakegu: 1.4.1. ONURA TEKNIKOAK Proiektu hau garatzearekin bat, onura mota ezberdinak ondorioztatzen ditugu beste alor ezberdinetara eraman dezakegu prozesua optimizatzeko asmoz. Behin pieza simulatuta abantaila ezberdinak nabarmendu ditzakegu: Pieza eta tresnen diseinua bizkortzen du eta enbutizio prozesuaren kalitatea hobetzen du. Fabrikazio prozesuaren berreskurapen elastikoa nagusitzen du eta tresnen konpentsazio azkar eta zehatza ematen du. Material aldaketak onartzen ditu, txaparen lodiera minimo bat betetzen dutenak. Prozesu birtualen bidez, simulazioa, arazorik gabeko fabrikazioa bermatzen du. Honenbestez, Know-how garrantzitsu bat suposatzen du beste arlo batzuetara aplika daitekeena. Hori dela eta, enpresak duen erraminta tekniko garrantzitsua da. 1.4.2. ONURA EKONOMIKOAK Proiektu honetan, onura ekonomikoak onura teknikoen eskutik datoz. Atal honetan eskematikoki aurkezten ditugu baina aurreragoko dokumentuan, 3. dokumentua hain zuzen, zehatzago aurkeztuko ditugu kostuen analisi bat eta bai errentagarritasun analisi bat eginez. Kostuak murrizten ditu, industriako erabiltzaileek ekoiztutako tresnak garatzeko metodoak erabiliz trokel zuzenak helarazteko hasiera hasieratik.
37 Prozesuaren produktibitatea hobetzen da, piezako denbora murriztuz, pieza kopuru gehiago lortzen dira denbora berdinean. Pieza kopurua % 20-an handituz. Trokelaren bizi erabilgarria berdina izaten jarraitzen du, baina aurrekoa kontutan izanda, pieza kopuru gehiago egin ditzake denbora berdinean. Hau da, baliteke prozesu osoa burutzeko erabili beharreko trokel kopurua murriztea eta hartara proiektuaren kostua murriztea. Guzti hau kontutan izanda, hau da, aurreko ondorio biak, lan jardunaldi baten optimizazioa lortzen da % 30 a hobetuz produkzioa. Guzti honek merkatuan lehiakorra izatera eramango gaitu espezifikazio guztiak betez gero.
1.4.3. ONURA SOZIALAK Onura hauek begi bistan ez dira hain nabarmenak. Ikasketa guzti hau eginda eta ondorioak proiektu ezberdinetara eramanez baliteke lehiakorrago eta salmenta kopuruak gora egitea enpresa ugarietan. Guzti honek enpresaria aberasteaz gain, enpresa martxan jarraitzea baimentzen du eta aro berriari egokitzea. Hortaz, lehiakorra izateak langileak onuradun egiteaz gain, gizartea aberatsago egiten du, merkatu handiago batean sartzea baimenduz eta ongizate handiago bat ekarriz gizarte osoari.
Automobilen diseinuan eragina duten aipamenak direla eta IGB-ko ikerketak material berriak lortzera bultzatu du merkatua: propietate mekanikoak (erresistentzia handiagoa) hobetzeko, tenperaturak (motorrak, balazta diskoak) eta arinagoak dira ( autoaren pisua gutxitzea erregaiaren kontsumoa gutxitzen du).
Material berrien erabilera uneko fabrikazio prozesuak egokitzea ez ezik, ezarritako eskakizunak dituzten piezak lortzea ahalbidetzen duten prozesu berriak garatzen ditu, ezagutza eza dela eta. Azken urteotan egiturazko aplikazioetan material konposatuen aplikazioa handitu egin da indarra eta zurruntasun mekanikoa lortzeko, konforta eta segurtasuna murriztu gabe.
Magnesioa, aluminioa eta belaunaldi barriko altzairuak elektrizitatearen osagaien argiztapenaren itxura eta erabileran eragin teknologiko handia ( fabrikazio prozesu berriak garatzea), sektoreko enpresetan, gizarte eta ekonomia arloan.
Altzairu altuak eta ultra altuak garatu dira, aipatutako arazoei aurre egiteko, eta hori dela eta, altzairuaren industriak beste alternatiba batzuen alde egitea galarazten du, pisu/erresistentzia ratioak hobeak direlako. Jarraian 14. irudia dugu non erresistentzia altuko eta oso altuko altzairuaz egindako autoaren karrozeria dugu. Gaur egun, indar handiko eta erresistentzia handiko altzairuak gorputz osagaietan erabiltzen dira, batez ere: barrualdeko panelak, kanpoko panelak, karrozeria, sistemako osagaiak, etab. Indar handiko altzairuak (HSS) 200 eta 550 MPa arteko muga elastikoaren balioak dituzte. Altzairu horien gainetik, ikuspuntu mekanikoek indar mekaniko handiko altzairu aurreratuak ( AHSS altzairuak, altzairu indartsu aurreratua edo indar handiko altzairu altuenak) dira. Bere muga elastikoa 550 MPA baino handiagoa da (gehienez 1200 MPa ingurukoa). Beraz, indar handiko altzairuak erabiltzeko arrazoi nagusiak honakoak dira: Trakzio oso altuko erresistentzia handia, segurtasun eskakizun berarentzako dimentsio txikiago bat ahalbideratzen duelarik.
Dimentsio txikiago hau itzultzen da: diseinatu beharreko osagaiaren pisua murriztea eta erregaiak aurreztea alde batetik, eta, bestetik, osagaien bateratze handiagoak.
Erresistentzia bera eskaintzen du, inpaktu energia xurgatzeko gaitasun handia.
14. irudia: Erresistentzia altuko eta oso altuko altzairuaz egindako automobila Indar handiko altzairuen propietate bikainak kontuan hartuta, berehalako aplikazioak, neurri handi batean, industriaren gaitasuna altzairu horien osagaiak fabrikatzeko eta osatzeko oinarritzen du. Bere erresistentzia mekaniko altuak ahaleginak egiten ditu, erronka teknologiko batzuk planteatzen baititu konbinatzeko beharrezkoak: tenkadura, higadura erresistentzia eta bizi zikloa. Honenbestez, erraminta gogorrak lortu behar ditugu mekanizatzean apurtu ez daitezen eta indar handikoak inpaktuak jasotzean ez apurtzeko. 1.5.1.1.2. ALEAZIO ARINAK
41 Titanio eta titaniozko aleazioak propietate bikainak dituzte, indar mekaniko, dentsitate txikiko eta korrosioarekiko eta oxidazioarekiko erresistentzia handia dutenak. Ezaugarri bikainak eta materialen portaera ona izan arren, beren erabilera lehia ibilgailuetara mugatuko da, eskaintza lortzeko eta tratatzeko kostu altua dela eta. Horrenbestez, aleazioen eta prozesuen kostu txikiagoaren garapenean ikertzen da, propietate onak mantentzeko nahian. Magnesio aleazioak indar/pisu ratio onena duten materialak dira. Honek erakargarri egiten ditu bai garraio sektorean bai sektore aeroespazialean. Hala eta guztiz ere, bere erabilera mugatua izan da korrosioarekiko erresistentzia txikia dela eta. Ondoren ibilgailu baten motorea ageri da, 15. irudia, non, material ezberdinak ageri diren, aurretik azaldu da honen garrantzia.
Hala ere, sektore horretan nabarmentzekoak dira metalezko matrize konpositeak (MMC), propietate mekaniko eta pisu baxukoak direnak. Matrizea normalean aluminiozkoa da. Konposatuek gaur egun fabrikatzaileentzako oso ezaugarri erakargarria dute: soinuaren leuntze gaitasuna. Gaur egun, ezinbestekoa da ingurumen arau zorrotzak direla eta. Aipatu diren matrizeez gain, garapen berritzaileak molibdeno, kobalto, titanio eta altzairu herdolgaitzez osatutako matrize gisa fabrikatu dituzte. Aplikazio ohikoenen artean, kolpe-leungailua, teilatuak, ateak, gorputz panelak, txasisak, pneumatikoak, argiak, etab.
Polimeroak, kimikaren ikuspegitik, masa molekular txikiko monomero izaneko oinarrizko ehunka molekulaz osatutako makromolekulak dira. Plastiko guztiak polimeroak dira, baina polimero guztiak ez dira plastikoak. Plastikoa kimika eta teknologiaren ikuspegitik material organiko polimerikoak dira. Karbono, oxigeno eta hidrogenozko molekula erraldoiez osaturik daude eta pisu molekular altua dute. Automobilgintzako plastikoen erabilera azken mendean zehar, eta gaur egun garraioan oso erabilia izan zen. Izan ere, historikoki esan genezake plastiko mota ugari daudela mundu osoko garraioetan. Nahiz eta 13 polimero mota ezberdinak aurki ditzakegu auto bakar batean, autoan erabiltzen den plastiko osoaren % 66-a osatzen duten hiru familia daude: polipropilenoa (% 32 ), poliuretanoa ( % 17 ) eta PVC ( % 16 ). Kostu asko murriztuak ikusi dira plastikoen konformagarritasuna, muntatze erraztasun eta muntaketa lerroetan. Plastikoen pisuaren arintasuna automozioaren sektoreko onura garbia da, ez bakarrik pisu totala jaitsiz, gasolina kontsumoaren jaitsierari lagunduz. Hau baliotan 0.5 litro aurreztuko lirateke 100 km-tan. Honek onura handiagoa dakar emisioetan pentsatzen baldin badugu. Ondoren, ikertu diren material ezberdinetako ponderazio taula erakusten da. Hala ere, osagai bakoitzerako aukeratutako materialari buruzko erabakiak erabakitzen dituena, materiala bera ez ezik, produktua lortzeko beharrezkoak diren fabrikazio prozesuak dira. Hori dela eta, diseinu eskakizunak lortzeko aukera ematen dutenen artean, kostuen murrizketa eta kalitate maila eskatzen duen konpromisoa izango da. Jarraituko den irizpide ponderazio taula egiteko honakoa da: 1- Oso Txarra; 2- Txarra; 3- Erdizkakoa; 4- Ona; 5- Oso ona
44 Eta gero propietate ezberdinen artean bete beharrezkoen artean, hiru bat jarriko diogu material bat aukeratzerako orduan begiratzen diren ezaugarri nagusiak baitira. Material bakoitzarentzako ezaugarri konkretu bakoitzarentzako erabakitze kriterioen artean garrantzia ezarri da bete behar direnen artean eta bete behar ez direnak. Garrantzitsuenak konformagarritasuna, kostua eta erresistentzia mekanikoa dira zeintzuei hiru balioa jarriko diegu material bat aukeratzeko orduan. Erdiko maila arintasuna ebakitzeko erraztasuna, korrosioarekiko erresistentzia eta isolatzaileak dira. Azkenik, birziklatze ahalmena begiratuko genuke, bat. Honenbestez, guzti honekin ponderazio taula osatuko dugu, ikusi 1. taula jarraian, zeinek zein material aukeratuko dugun esango digu proiektu aurrera eramateko. Propietateak Al aleazioak Ti AHSS Material konposatuak Plastikoak Erresistentzia mekanikoa (3) 15 12 15 9 6 Arintasuna (2) 8 8 6 10 10 Birziklatzea (1) 5 4 4 2 4 Konformagarritasuna (3) 15 9 12 9 12 Ebakitzeko erraztasuna (2) 8 8 6 8 8 Korrosioarekiko erresistentzia (2) 8 10 8 10 15 Isolatzaile akustikoa (2) 4 2 6 8 6 Isolatzaile termikoa (2) 4 4 4 8 6 Kostua (3) 9 15 12 9 6 Guztira 76 72 73 73 73 1. taula: Materialen ezaugarrien ponderazio taula
Piezaren simulazioa egiterako orduan aurki ditzakegun programa ezberdinak deskribatuko ditugu jarraian. Hauek ikasiz eta ebaluatuz gure aukera zein izan den aipatuko dugu eta honen zergatia.
Ansys Ls.Dyna-k Ls-Dyna-ren elementu finituen elementu esplizitua konbinatzen du Ansys programaren aurreko eta ondorengo prozesu indartsuarekin. Ls-Dyna-k erabiltzen duen metodo esplizitua erabiliz, epe laburreko arazoak, deformazio dinamiko handiak dituzten arazo kuasiestatikoak eta ez linealtasun anitzetarako irtenbide arinak lortzen dira.
Printzipioz, Ansys eta Ls-Dyna ez ziren bateratu analisi software berean. Ansys kode inplizituarekin elementu finituen azterketa tresna gisa garatu zen. Ingeniaritza munduan ospe handia du eta mota honetako softwarea merkatuan lider izatea eta ingeniaritzako hainbat alorretako software analisien aukera konbinatuak izatea.
Bi programen integrazioak aukera ematen du Ansys-en geometria sortzeko eta ondorengo Ls-Dyna analisi batean erabiltzeko. Halaber, emaitzen transferentzia ahalbideratzen du, bai eta esplizituki zein inplizituki soluzioak konbinatuz. Metodo
46 inplizituarekin kalkulatzen den hobespenarekin zerikusia duten elementuak esplorazio esplizituekiko inplikatutako elementu dinamikoak simulatu daitezke. Alderantzizko esplizituarekin eta konponbidearen inplizituaren kasuan, arazoak simulatu daitezke, egoera dinamiko baten ondoren egoera ia estatiko gertatzen denean, hala nola, eragina izan ondoren pieza baten berreskurapena. Beste abantaila bat da Ansys-en postprozesadoreak, irtenbideen datuak lortzeko modu sinplea eskaintzen du, bai zenbakiz bai grafikoki. Aurrerago 17. irudian programa honekin egindako simulazio baten adibidea ikus dezakegu.
Automobilen segurtasuna eta okupatzaileen segurtasuna: Ls-Dyna automobilgintzan oso erabilia da ibilgailuen diseinua aztertzeko. Ibilgailuen portaera aurreikustea baimentzen du baita okupatzaileena. Software honek aplikazio hauetarako aplikazio zehatzak ditu: eserlekuak, pretentsionatzaileak, azelerometroak, airbag, eredu hibridoak.
Xaflaren konformazio prozesuak: software honen aplikazio hedatuenetarikoa da. Ls-Dyna-k estresak eta deformazioak aurreikusten ditu eta hutsegitea gertatuko den zehazten du.
Saretze baten definizioa onartzen da azterketa zehar definitzen denean, zehaztasun handiagoz eta aurrezteko denbora kalkulatzeko. Simula daitezkeen prozesuen artean honako hauek daude: estanpazioa, hidroformazioa, forja, enbutizioa, fase desberdinak dituzten prozesuak.
Industria aeroespaziala: Ls-Dyna oso erabilgarria da eremu honetan turbinen alabe kopuruen zehaztasunean (hegazkinen galera gutxitzeko), egiturazko porrota aztertzeko, hegaztien eraginak edota inpaktuak eragindako kalteak aztertzea.
Beste aplikazio batzuk: Ls-Dyna beste azterketa askotan erabiltzen da, esate baterako: jarlekua, beira konformazioa, plastikozko moldaketa eta konformazioa, mekanizazioa, ingeniaritza sismikoa, kirol ekipamendua, etab.
17. irudia: LS-Dyna programarekin egindako simulazioaren adibide bat Enbutizio prozesu baten analisiak parte bat esplizitua du eta beste inplizitua, garatzen diren lau fase guztietan. Esplizitua: puntzoiaren jaitsiera, plakaren kontaktua trokelarekin eta txaparen deformazioa. Inplizitua: xaflaren berreskuratze elastikoaren kalkulua ( puntzoia kentzea).
Konformazio sinple baten soluzio esplizitu inplizitua izatea aukera ona da, LS-Dyna-ren zati dinamikoa erabiltzen baita ebazpenerako. Aldiz, springback-aren kalkulua egiteko ANSYS-en motor inplizituak kalkulatzen du eta ez da hain erraza ebaztea. ANSYS DYNA-ren eskuliburuaren arabera, datu baseak esplizitu eta inplizituki aztertu ahal izango dituzu, eta alderantziz. Proposatu beharreko ebazpen prozedura behar bezala ulertzeko, bi irtenbide mota azaldu behar dira eta ikusi nola erabili daitezkeen. Metodo honek bere abantaila eta desabantailak ditu zeintzuk jarraian enuntziatuko ditugun. - Abantailak:
48 Prozesuaren sinpletasuna: Etapa bakoitzeko bakarrik izango da simulazio datu bat. Inportazio/esportaziorako zehaztutako tentsioak, emaitzak, etab. Akatsak gutxitzen ditu. Prozesuaren bistaratze osoa: Puntzoiaren sartze/irtetzea ikus daiteke, baita enbutizioaren progresioa eta berreskuratze elastikoa prozesuak aurrera egin ahala.
Kalkulu denbora handitzea: kalkulu osoa esplizitua izango da eta aurrez aipatutako denbora handitu egingo baita. Azterketa konplexua izan daiteke: elementu mota ezberdinak, materialen ereduak, materialen propietate ezberdinak, tamaina eredua, etab. Nahitaezkoa da gutxienez eragozpenak minimizatzea, bai prozesuaren ezagutza handia analisi programan. Erabilitako baliabideak areagotzea: erabilitako PUZ baliabideak handitu egiten dira, dagoeneko azaldu bezala, LS-Dyna-k denbora tarte txikietan prozesuaren denbora osoa banatzen du, tarte bakoitzerako sistema guztiz konpondu arte. Horrek esan nahi du programa horrek PUZaren baliabide guztiak behar dituen iterazio ugari konpontzen dituela.
Software hau xafla enbutizio prozesu baten diseinu osoa ahalbideratzen duen tresna da. Pam diemaker-ek matrizearen geometria eta CAD modeloa moztu behar den tokitik zehaztuko du. Pam-quickstamp-ek eta Pam-autostamp-ek, prozesua simulatzen dute, baina lehengo kasuan azkarragoa eta zehaztasun gutxiagoz egiten da; hau akatsen bistaratze tresna gisa erabiltzen da.
Automobilen egitura ehunka metalezko zatietatik eginda daude. Produkzio prozesuan, hiru dimentsiotako pieza horiek bi dimentsiotako xafla metaletatik mozten dira prentsatu aurretik eta robotak soldatutakoak (spot edo laser) ondoren. Bi dimentsiotako xafla metalikoa da, bobina luzeak, "bobinak" bezala ezagutzen dena, zabalera desberdinak izan ditzakete, material propietate ugari eta aldagaiaren prezioak izan ditzakeen eta gaur egun ere lodiera desberdinak izan ditzakete bobinan zehar. Geometria abiapuntutzat hartuta, aplikazioak azkar zabaldutako lauki laburra garatu eta haizearen diseinu optimoa zehaztu ahal izango du kostu txikieneko dagokion bobinan. Ondoren, egin beharreko lana modu eraginkorrean egiteko fluxu orokorra eta eskuragarri dauden funtzioak deskribatzen ditu.
Geometria zatiketa definizioa Pieza azalera edo eredu sendo gisa inportatu daiteke. Eredu solidoaren goiko eta beheko azalera ateratzeko funtzionaltasuna dugu baita erdialdean sorkuntza ere eskuragarri dago zuntz
50 geometrikoaren berdinketa kalkulatzeko. Hautatutako pieza material eta loditasunari buruzko informazioarekin esleitu daiteke. Blank outline definizioa
Lizitazioen soluzioa ESI GROUP-en oinarritutako urrats bakarreko solver batean oinarritzen da. Laburbilduz, posiblea zehazten du zehaztutako lauki hutsa (azpi eremuetan dauden arren), 3-D zatiaren modelo osoa eta prozesu parametro gutxi batzuk, aglutinatzaile indarra, materialaren definizioa eta lodiera bezalakoak. Labur garatuz gain, bideragarritasun partziala ere zuzenean eta ondo azter daiteke kontraste desberdinen bidez, esaterako, lodiera, eta muga diagrama (FLD). Zuzeneko eskuliburu baten zuzeneko inportazioa ere onartzen da.
Jakinarazpen automatikoa Irtenbidean parte materialaren aipamen azkar eta automatizatua sartzen da. Funtzionalitate honek materialaren erabilera esportatzen du, erortzen da, bobina zabalera, eremu hutsa eta habia sekuentzien irudiak garatzen ditu. PAM STAMP metalezko konformazio prozesuen simulazio eta simulazio tresnen diseinu eta diseinu tresnen bidez, ingeniariek diseinatu, optimizatu eta egiaztatzen dute metal konformazio prozesu guztiak birtualki. PAM-STAMP-ek metalezko hodi metalikoen, estrukturako profilak, blokeatu motako soldadu formatuak eta bloke egokituak bezalako bero eta hotzeko piezen beharrak estaltzen ditu. Industria sektoreko enpresa nagusietan erabilia da, automozioa, aeroespaziala, elektronika eta etxetresna elektrikoak barne. Erramintaren diseinu arinak erraminta geometria esanguratsuak sortzen ditu kontzeptu ezberdinak era azkar baten ebaluatzeko asmoz. Doikuntza iteratiboak eta aldaketak egiten ditu eratutako arazoak zuzentzeko eta identifikatzeko.
51 Lizitazio fasean, erabiltzaileak kostu materiala kalkulatzeko formatu eta habia optimorik onena definitu dezakete eta, horrela, trokelaren diseinua modu azkar batean zuzentzeko gai izango da. Bideragarritasun fasean, diseinatzaileak B-Spline geometrietan oinarritutako hodiaren gainazalak sortzen dituzte eta zehaztapenak betetzen dituzte, hausturarik edo zimurrik gabe, eta tolestea, grapatzea, muntaia, hasierako formatuaren edo ebaketa lerroen optimizazioa, beste. Hortaz, hasierako bideragarritasunean proiektuaren hasieran osagai geometrian oinarritzen da. Diemaker atalean dugun alderantzizko zuzentzaileak piezaren bideragarritasuna bermatzen du. Alderantzizko kalkulu hau minutu gutxitan egin daiteke, eta produktuen diseinatzaileak formazioaren zatiaren forma hobetzeko aukera ematen du. Aurretik aipatu dugun alderantzizko honek kostuen estimazioan lagunduko digu baita ere. Horrek plaka forma ematen du, lehengaiaren kostua kalkulatzea ahalbidetuko duena. Balidazio fasean zehar, ingeniariek pieza kapsulatuaren berreskurapen elastikoa zehaztasunez aurreikusteko aukera ematen dute, enbutizio matrizearen konpentsazio automatikoa egin edo, nahi izanez gero, eragiketa guztiak, detektatzeko eta ikusteko akats kosmetikoak eta baita benetako piezarekin egingo dute. Software konfigurazioan bideragarritasun fasearen eta baliozkotze fasearen emaitza onen kalitate bermatzen du. Bero estanpazioan zehar, bero transferentzia eta fluidoen korrontea (CFD) aztertuz 3D-ko hozte eraginkortasuna aztertzeko balio du. Gainera, konformazio prozesuak materialaren propietateak aldatzen dituenez, produktuaren portaera ere eragiten duelako, konformazio prozesuaren emaitzak hartu ahal izango dira soldatutako prozesuari dagokionez, muntaia mantenduz, tolerantzia eta beraz, produktuaren zehaztapenak eta portaerak bermatu edo hobetuz. Azkenean, ingeniariek benetako errealitate birtualen azken produktua ikusteko eta berrikusteko aukera dute. Prototipo
52 birtualek osagaien fabrikazio prozesua eta muntaketa prozesua bermatzen dute, azken produktua eskatzen den diseinu tea zehaztapenen arabera entregatu ahal izateko, baita denborarekin eta helburu ezarritako helburuak betez bermatuz. ESI-k prototipo birtualak diseinatzeko soluzio osatua, integratua eta optimizatua eskaintzen du, eta prototipo errealen diseinurako aukera ematen du, eta ingeniari erabakiak une egokian eta lankidetza ingurunean ahalbidetzen ditu. Programa hau erabiltzeak abantaila nagusi batzuk ditu jarraian aipatuko ditugunak: Piezen eta tresnen diseinua bizkortzen du eta zigilatzeko prozesuaren kalitatea hobetzen du. Kostuak murrizten ditu, industriako erabiltzaileek balioztatutako tresnen garapenaren metodoak erabiliz, lehen aldiz zuzendutako hurrenkera egokiak emateko. Fabrikazio prozesuaren springback-a nagusitzen du eta tresnen konpentsazio azkar eta zehatza ematen du. Hainbat material onartzen ditu: aluminioa, titanioa, fase bikoitza, boroaren altzairuak etab. Prozesu birtualen bidez arazorik gabeko fabrikazioa bermatzen du.
Pam Stamp bezala softwarea xaflaren konformazio prozesuak diseinatzeko eta optimizatzeko tresnak eskaintzen ditu. Hain zuzen ere, Autoform-ek pieza baten enbutizio prozesua aztertzeko aukera ematen duen tresna ematen du, azkenik diseinatu aurretik, produkzioan agertzen diren arazoei buruzko informazioa ematen duena. Hemen , 19 eta 20 irudietan , honen adibide bat ikus dezakegu.
54 Software honen abantaila manipulazio erraza da, azterketa dinamiko mota bakar batean kontzentrazioa dela eta. Autoform programaren irtenbideak xafla konformazioaren inguruko plataforma eratzen du (prozesuen ingeniaritzan, ebaluazioan, eta hobekuntzan). Software soluzio honek eguneroko aplikazioetarako eta errendimendu altuko ingeniaritza aplikazioetan erabiliko dugu. Etengabe inbertitzen du ikerketa eta berrikuntzan, bere ezagutza aplikatuz software soluzio aurreratuen garapenean eta hartara bezeroei laguntzeko erabakiak azkarrago hartzen, segurtasunez eta modu eraginkorrean. Ahalegin horiek automozioaren munduari dagozkion erronka nagusiei erantzuten diete, esate baterako, CO2 emisioak murriztea eta erregai aurreztea, pisua murriztea, egitura materialaren kontsumoa optimizatzea eta handitzea segurtasun arauak. Honenbestez, software honek xaflaren konformazioa optimizatzen dute azkartuz eta ezaugarri indartsuen aukera zabala eskainiz bezeroari. Ondorioz, konformazio prozesuaren diseinua ebaluatu daiteke, funtzio, kalitate, epe eta kostu irizpideei dagozkienez. Erabaki horiek konektatzean eta pisatzeaz gain irtenbideak xaflen piezen garapenean, plangintzan, eskaintzan eta trokelgintzan erabiltzen dira, bai prozesu ingeniaritzan bai ekoizpenean ere.
Software hau estanpazio eta enbutizio prozesuei bideratua dago. Modu inplizitu edo esplizitu batean arazo konpontzaile bat dauka. Behean, 21.irudia, kotxe baten albo baten simulazioa dugu ate biak kontutan duena. Helburu berezietatik eratorritako instalazioak aurkezten ditu, hau da, arazo mota horien konponbidea eta osagaien mekanismoa eta definizioa errazten du.
21. irudia: Dynaform programaren bidez kotxe baten simulazioa
Teknologia Zientifikorako Teknologien Korporazioa (SFTC) 1991ko abuztuan Ohion sortu zen, Battelleko langile ohiek abangoardiako diseinu eta prozesua aztertzeko teknologiak industriarako prestakuntza materialetarako. SFTC-k 1991ko urrian DEFORM sistema erosi zuen eta gaur egun ehunka gune onartzen ditu. DEFORM gaur egun gehien erabiltzen den Elementu Finituen Metodoa (EFM) da metalezko konformazioan adibidez. Metalezko eraketa arazoak konpontzeko prozesuak optimizatu eta hamarkadan zehar metalen matrizeen eraketan eta tentsioak aztertu ditu. Deform lehen aldiz "D laneko bertsioan argitaratu zen 1989an.
56 1993an, DEFORM 3D lan tresnen hiru dimentsiotako arazoak aztertu ziren lehengoz. Deform 3D sistema ingeniaritza softwarea da, diseinatzaileek metalaren, tratamendu termikoaren, prozesu mekanizatuaren eta prozesu mekanikoen eraketa aztertzen dute, ordenagailuan lantokian inplementatuz eta proba akatsen bidez. Honen adibide bat 22. irudian ikusgai dugu. Deform 3D prozesuaren simulazioa funtsezkoa izan da bi hamarkadetan enpresa liderrei kostuak, kalitatea eta entregatzeko hobekuntzak egiteko.
Proiektua garatzeko garatuko den ordenagailu softwarearen aukeraketa egiteko, alderdi ezberdinak ebaluatuko dira, metodo bakoitzerako alderdi bakoitzari balioa esleituz. Hortaz, kontutan hartu behar diren alderdiak honakoak dira: programa erabiltzeko erraztasuna, urteko lizentziaren prezioa eta programaren
57 erabileraren ezagutza. Era berean balio adierazlea esleituko zaie, bakoitzak duen garrantziaren arabera (1- garrantzirik gabeko adierazlea; 5-garrantzi maila altua). Guzti honekin ondoko ponderazio taula eratuko dugu, 2. taula:
Bete behar duen funtzioaren arabera, konformatu den materiala eta lan egiteko materialen arabera, honako mota hauek aurki ditzakegu:
Prentsa mota honek indarren biltegiratze bat egiten du, erabileraren eta angeluaren arabera. Normalean trokelak eta zulaketak egiteko erabiltzen diren makina batean erabiltzen dira, eskuz, 23. irudia, edo automatikoki egin daitezke eta behe puntu hilaren gainean lan egiten dute, matrizea dagoen tokia, eta horri esker besoa edo punta bat honekiko eragiten du kolpe sendoa. Hau motor mekaniko batek bultzatzen du, 24. irudia.
23. irudia: Eskuzko prentsa mekanikoa
24. irudia: Prentsa mekanikoa
Pascalen printzipioan oinarritzen dira, presio altuko fluidoen eta fluxu baxuko presio handiko fluidoen pistoi bat elikatzen dute (zilindro hidraulikoa), indar handien ondorioz. Indar, posizioa eta abiadura kontrolpean egiten da energia entregatzea, beraz, prozesuaren etengabeko kontrola mantentzen dugu. Enbutizio sakonetan eta eskaera handiko prozesuetan erabiltzen dira, mekanizazioa adibidez. Hortaz, malgutasun handiko piezak dira eta astiro egiten direnak. Honen adibidea ondoko 25. irudian dugu enpresa batean aurki daitekeena.
25. irudia: Prentsa hidraulikoa
Serboteknologia 2000 urteaz geroztik prentsa serbomekanikoen akzionamendurako erabili izan dira. Hasiera batean, estanpatzaileak prentsa hauek prentsa mekanikoak erabiltzen ziren forma eta aplikazio berdinentzat erabiltzen ziren, abiadura osoan eta biraketa modu osoan. Baina ez zuten benetan aprobetxatzen
26. irudia: Zerbitzatutako prentsa Indar handiko materialak erabiltzeak ohikoago bihurtu zirenean eta kontrolatutako abiadura eta mugimenduaren funtzionamendua kontrolatzen hasi zirenean konturatu ziren mota honetako prentsen gaitasunak aprobetxatu behar zirela. Atxikipena eta abiadura zein arina zen konturatu eta karroaren paralelismoa manten zitekeela konturatu ziren. Mugimenduaren eta posizioaren kontrol programagarria energia galera gabe (posizio kontrola mikretan). Gaur egun serboprentsa hauek lehen baino gehiago erabiltzen dira kostu eta produktibitate handiagoak lortuz. Hori dela eta, estanpatzaileak prentsa hauek fabrikazio sistemaren parte ikusten dute eta ez makina autonomo gisa. Trokelaren biziaren luzapena lortzen da. Ponderazio taula, 3. taula, eratzeko aurretik erabili dugun irizpide bera jarraituko dugu. 1-a balio gutxikoari erantsiz eta 3-a garrantzi handia duenari. Balio hau aukera egiterako orduan bete behar direnen artean eta bete ez beharrekoen artean ere sailkapen bat egin behar da garrantzi gutxiago edo gehiago emanez, eta honela ondoko taula osatuko dugu.
Prentsa motak Mekanikoa Hidraulikoa Serboprentsa Erabiltzeko erraztasuna 3 6 6 Produktibitatea (Kolpe/minutuko) 6 3 9 Kostua 3 6 9 Guztira 12 15 24 3. taula: Prentsa mota ezberdinen ponderazio taula Ikusitako emaitzen ondorioz aukeratuko den prentsa mota mekanikoa da proiektu honen garapenean, errentagarriena baita eta egin behar dugun lanarentzako nahikoa baita.
Txapa konformazioaren propietateak: Txapa konformatze prozesuak xafla mekanismo batzuekin eustea (matrizea) eta plastikozko deformazio bat egitean datza, erraminta batek (puntzoia) zulatu egiten du aplikaturiko indarraren bidez, indar hori konpresio, trakzio, zizaila edo hauen konbinaketa izan daiteke (hurrengo 27. irudian ikusiko dugu).
27. irudia: Enbutizio prozedura Plastikozko deformazio prozesuetan xafla osagaiak duen garrantzia egungo industriaren erabilera zabala da: automobilgintza, aeronautika, etxetresna elektrikoak, eraikuntza, ontziak etab. Prozesu hau hain erakargarria egiten duten abantailak ondokoak dira:
62 Ez dago materialaren ezabaketarik ( bolumenaren kontserbazioa). Erresistentzia mekanikoa altua da. Erresistentzia-pisuaren ratioa bikaina da. Orokorrean metalak metalezkoak dira eta gogorrak (beroak eta hotzak), metalak etengabe isurtzen ditu eta norabide hobean (irristaketaren norabidea) lodiera murriztuz konprimatze indarren bidez. Txapa konformazioan erabiltzen diren material ohikoenak: Aluminioa: aeronautika eta automobilgintza Karbono-altzairuak: automobilgintza eta etxetresna elektrikoak Altzairu herdolgaitza: edukiontzi eta etxetresna elektrikoak Beste batzuk ( kobrea, estainua,…) Gaur egun industrian erabiltzen diren fabrikazio-prozesu ugariren artean, plastikozko deformazioa oso garrantzitsua da produktuen ekoizpenaren erabilera trinkoa dela eta. Konfigurazio konplexuagoak dituzten azken formak lortzea da materialaren muga elastikoa gainditzeko gai diren kanpo indarren ekintzak burutzen dituzten geometrietatik. Forma prozesuak sailkatzeko bi mota daude: Egindako tenperaturaren arabera, moldaketa hotzak (hotzeko tenperatura ez da iritsi eta deformazioa plastikoaren bidez gogortzea da) eta beroa ( berkristalizazio tenperaturara heldu eta gogortzea ezabatzen da). Propietateen araberakoa da bat edo bestea aukeratzea azken enbutizioan bilatuak. Prozesuan sortutako deformazioaren arabera, bolumetrikoak eta xaflak banatu ditzakete: formatu bolumetrikoetan, forma aldaketa ordena berekoaren antzekoa hiru espazio norabideetan. Jatorrizko geometria hiru dimentsiotako pertsonaia da ( barrak, blokeak eta zilindroak).
Laminatua ( 28. Irudia)
Xafla konformazioa
Luzapena, estanpazioa eta enbutizioa Tolestea
Metal estanpazioa prozesu baten bidez egiten da, metal batek bi moldeen arteko konpresio karga jasaten duenean. Karga progresiboki aplikatutako presioa edo perkusioa izan daiteke, prentsak eta mailuak erabiltzen dira. Moldeak altzairuzko piezak dira, horietako bat gida (mailua edo goiko estanpa) eta bestea finkoa ( ingude edo beheko estanpa).
Deformatu beharreko materialen tenperaturak ber kristaltze tenperatura baino handiagoa baldin bada, berotako estanpazioan arituko gara, eta txikia bada, aldiz, hotzeko estanpazioa deitzen zaio. Egia da estanpazioak elementu metalikoen eraldaketa helburu duela. Prozesu hau ez da berdin egiten, bi teknika garrantzitsu existitzen baitira: hotzeko estanpazioa eta berotako estanpazioa jarraian azalduko ditugunak.
64 Berotako estanpazioa prozesu berritzailea da, zeinen bidez altzairu erresistenteak forma konplexuetan moldatzen dira modu eraginkorrean, hotzeko estanpazio konbentzionalarekin baino. Atal honen bukaeran berotako estanpazioaren adibide bat txertatu dugu, 29. irudia. Estanpazio mota hau berkristaltze tenperaturaren gainetik egiten da eta burdinaren kasuan 910 ºC da. Lortutako produktuak zimurtasun eta prezisio dimentsional gutxiago du, baina deformazio handiagoak lortzen dira. Prozesuak altzairua berotu egiten du malgua bilakatuz, konformazioarekin jarraituz eta azkar hozteaz gain, material eraldatua eta gogortua sortuz prozesu horretan. Erresistentzia eta konplexutasuna modu eraginkorrean konbinatzeko gaitasun horri esker, beroan estanpatzean pieza arinak lortzen ditu eta hotzean ekoizten bada soldadura lodiagoak eta pieza astunagoak lortuko ziren, prozesu ugari erabiliz eta denbora gehiago erabiliz fabrikatzeko. Aitzitik, metal beroaren estanpazioa gauzatzeko, tenperatura altuak materialaren zurruntasun handiagoa bultzatu behar du, eta horrela malgutasuna lortuz. Prozesu honek zehaztasun mekaniko eta dimentsional gutxiagoko produktuak ekoizten dituen arren, materiala azkar urtzen da. Lehengaia (formakuntza prozesuan) altzairua da lingote eran, egitura kristalino tipikoarekin , lodia eta dendritikoa. Ez da aproposa erresistentzia mekanikoa eskatzen den prozeduretan. Zuzenean fabrikatu diren piezak lana eta inpaktuaren zamak jasotzen dituztenean huts egingo dute. Ale dendritikoak berkristaldu behar dira altzairuari beharrezko erresistentzia emateko berotako eragiten bidez. Ale tamainan eragina duten faktoreak: Prozesuaren amaierako tenperatura Hozte abiadura Alearen hasierako tamaina
65 Deformazio kopurua: metala tenperatura altuan dagoenez, kristal erreformatuak berriz hazten dira, baina ez hain handi eta irregularrak. Lana berotan egitean eta metala hoztean kristal txikiagoak eratzen dira, uniformeagoak eta zertxobait lauak. Honek metalari anisotropia baldintza ematen dio edo alearen orientazioa, hau da, metala harikorragoa da eta deformagarriagoa da ardatzaren norabidean norabide elkartzutean baino. Honen ondorioz, ez da gogortasunezko harikortasuna handitzen aleak distortsionatuak baitira eta arin aldatzen dira deformazio gabeko ale berrietara. Gainera, kristalen arteko espazioa txikitzen da eta ezpurutasunak bereizturik daudenez zailagoa da hau apurtzea ( granular egitura hobetua). Indar gutxiago eskatzen du, eta, beraz, denbora gutxiago du, materia malgua delako. Erresistentzia baxuko eremuak ezabatzen dira. Baina desabantailak ere badira; oxidazio azkarra, honenbestez azalera ahula da. Bero erresistentzia dela eta, tresna nahiko garestiak behar dira eta ezin dira tolerantzia txikiak mantendu. Hortaz, berotako estanpazioan prozesu berritzailea da. Forma konplexuko altzairu oso erresistenteak moldeatzen dira era efizienteago batean. Prozesuak altzairuaren berotzea dakar, konformazio eta berez diseinatutako trokelak azkar hozteko. Erresistentzia eta konplexutasuna konbinatzeko ahaleginak pieza lirain eta produktiboak lortuko dira. Hotzean aldiz, piezaren bat soldatu beharko zen eta denbora luzeago batean burutu beharko zen. Hotzeko estanpazioa berkristaltze tenperaturaren azpitik egiten da eta alea prozesuan zehar deformatzen da, egitura mikroskopioan anisotropia lortuz. Lodiera baxuko piezetan aplikatzen den prozesua da, normalean txapa edo laminak izaten dira zeintzuek lodiera uniformea duten. Gaur egun, pisua arintzeko konponbide aurreratuenak dira gorputz egituretan. Kolpearen aurrean portaera hobetzen du eta bidaiariaren segurtasuna hobetzen du.
29. irudia: Berotako estanpazioaren adibidea (Gestamp)
Hotzeko transformazio teknologiak makina mota transformazio eragiketak dira. Profilaketa eta hidroformazioa hotzean osatutako azpikategoriak dira. Honek era askotako piezak fabrikatzea ahalbidetzen du, gorputz zati txikietatik pieza handietara, hala nola ateak eta alboko panelak. Hotzeko estanpazioa egiteko, maneiatzeko elementuak tenperatura baxuan egon behar dute. Teknika hori lodiera uniformeetan edo xafletan egiten da, hotz edo beroaren gabezia dela eta, materiala deformatzeko aukera ematen du eta, horrela, puntzonaketa, xaflak pieza moztu, deformazioa luzapenetan, tolesturak, pieza hutsak lortzea. Garrantzitsua da altzairu, aluminiozko aleazioen, zilar eta latoiaren presentzia estanpazioa burutu ahal izateko. Kristalizazio tenperatura azpitik konformatzen den materiala hotzean ari garela esango dugu. Metal gehienekin hotzean lan egiten da edo giro tenperaturan baina formakuntza erreakzioaren ondorioz tenperatura hazkunde bat jasaten da piezan. Berotako lana metalaren gainean estanpazio plastikoa egiterako orduan alearen egitura fintzen du. Aldiz, hotzetako eragiketa egitean alearen tamaina txikitzen du baita distortsionatu ere. Hotzeko lanak erresistentzia, mekanizagarritasuna, dimentsioko zehaztasuna eta metal azalera amaieran hobetzen du. Oxidazio dela eta, txikiagoa hotzean, hobe konforma daiteke.
67 Ondorioz, lan desberdintasun nagusia prozesua egiten den tenperatura da. Hotzean materiala berkristaltze tenperatura azpitik dago eta prozesuak pieza eta ekipoaren frikzioa dela eta tenperatura igoera jasotzen du. Hortaz, esaten dute 200 ºC-raino heltzen direla hotzeko estanpazioak. Metal guztiak kristalinoak dira jatorriz eta neurri ezberdinetakoak , ale irregularrez osoturik. Egitura aldaketek alearen zatiketa, atomoen mugimenduak eta sarearen distortsioa sortzen dituzte. Presio hotzak lan beroak baino presio handiagoa eskatzen du. Metalak egoera zurrunagoan mantentzen duenez, ez da betirako deformatua, muga elastikoa gainditu duen arte. Metal batek hotzean eusten duen lana harikortasunaren menpekoa da, metal harikorragoak hobeto funtzionatuko du. Metal puruak elementu jakin batzuek baino deformazio handiagoa jasan dezakete, aleazio metalek gogortasunaren joera eta abiadura handitzen baitute. Hotzeko estanpazioaren abantailak eta gaitasunak honako hauek dira: indarra handiko materialekin lan egitea, ibilgailuen egiturazko pisuak murrizteko konponbideak ematen dituzte. Hau bereziki garrantzitsua da txasis piezetarako, non materialen lodiera eta indarra handiagoa den. Hemen jarraian aplikazio honen adibide bat dugu, 30. irudia.
30. irudia: Hotzeko estanpazioaren adibidea (Gestamp)
Bukatzeko aurretik aipaturiko estanpazioen abantailak ondoko 4. taulan batuko dira gero ponderazio taula osatzeko asmoz.
68 Hotzeko deformazioa Berotako deformazioa Prezisio handiagoa Deformazio handiak Azalera akabera hobea Hausturako arrisku txikia Erresistentzia handitzea Ez dago gogortzerik Energia aurreztea Lan gutxiago (makina txikiagoak) Propietateen zuzentasun mekanikoa Isotropia handiagoa 4. taula: Hotzeko eta beroko estanpazioaren abantailak
Atal honetan proiektuaren gauzatzeak izan dezakeen arrisku potentzialen analisia egiten da, edo proposatutako irtenbidea egokia edo baliozkoa den. Hauek sekuentzia bat jarraitzen dute ondoren deskribatuko dena: Arrisku kudeaketaren planifikazioa: proiektuaren arrisku kudeaketan nola burutu behar diren zehaztea. Arriskuen azterketa identifikazioa: proiektuan eragin dezaketen arriskuen ezaugarriak zehaztu. Arriskuen azterketa kualitatiboa: gertatzeko probabilitatea eta eragina jorratu. Sailkapen honi esker lehentasuna duten arriskuak identifikatuko dira. Arriskuen azterketa kuantitatiboa: proiektuaren helburu behinenetan eragina zenbakitan jorratu. Arriskuei erantzunaren planifikazioa: Proiektuaren helburuek dituzten mehatxuak gutxitzeko eta aukerak hobetzeko ekintzak eta aukerak garatu. Arriskuen jarraipena eta kontrola: arriskuei erantzun planak inplementatu, arriskuak kontrolatu, arrisku berriak identifikatu eta proiektuan zehar arrisku kudeaketaren prozesuko eraginkortasuna ebaluatu.
Doitasun maila ez da egokia PAM- STAMP programan zenbakizko simulazioan erabilitako txaparen tamaina aztertu edo aldatu egingo da horren arabera. Era berean honen kokapena piezarekiko ere. Lortutako emaitzen arabera emaitza bat edo bestea lortuko dugu gure emaitza optimora hurbilduz edo urrunduz. Modu honetan segurtasun marjina automatikoki sortzen dugu. Hau emaitzen atalean garatuko dugu sakonago. Emaitza experimentalek ez dute kalkulu teorikoak baliozkotzen Simulazio prozesu osoa egin ondoren, emaitzak interpretatzen dira eta makina batean egiaztatzen dira zuzenak diren edo ez. Horrelakoetan, prototipoen gehienezko hobekuntza bat egiten da, eta bertan, simulazioaren parametroak aldizka aldatzen dira, ahalik eta denbora gehien aurrezten saiatzen garelarik. Hutsegite eta efektuen analisi modala, diseinu batean gerta daitezkeen hutsegite potentzialaren ebaluazio eta analisia ziurtatzeko tekniko analitikoa da. Adituen ezaguera eta esperientzia oinarrituz, huts egin dezakeen elementu bakoitza sistematikoki analizatzen duen tresna bat da, eta osagai edo sistemen diseinu
70 prozesuan erabiliko da. Planteamendu sistematiko horrek, arduradunak edozein diseinu- prozesutan jarraitzen duen disziplina mentala orekatu eta formalizatzen du. Helburua, akatsak ekidingo dituzten beharrezko akzioak identifikatzea. Lehenik, CATIA-k sortutako pieza CAD-aren geometria sortzen da. Ondoren, pieza hori lortzeko beharrezkoa den estanpazio prozesua definitzen da, eta simulazioan erabiltzeko hileko gainazalak CATIA-n eraikitzen dira. Simulazio eredua PAM-STAMP-en konfiguratzen da, beraz, dagoeneko definitutako prozesua marra-gainazalekin erreproduzitu daiteke. Baldintza nominaletan prozesua simulatu eta balioztatu ondoren, sendotasuna aztertzen da. Bertan, lehengoak piezaren serieko ekoizpenean zehar aldatzen diren faktoreak identifikatzen ditu eta bideragarritasunaren eragina izan dezake. Ondoren parametro ezberdinen konbinazioaren bidez kalkuluak egiten dira eta guztien emaitzak aztertzen dira. Azkenean lortutakoaren arabera, prozesuaren sendotasuna ebaluatu egiten da eta kontrolerako jarraibide posibleak egin behar dira prozesuaren parametroen eraginik handienean definituta. Proposatutako konformazio prozesua 6 eragiketa independenteek osatzen dute, hau da, transferentzia mota bakar batean bilduko litzateke. Hau ondoko irudi bietan, 31. irudian eta 32. irudian, ikusi ahalko dugu.
31. irudia: Enbutizio eta ebaketa trokelak Eragiketa bakoitzak OP darama aurretik eta gero zenbaki bat esleituta, eragiketa bati lotuta dagoena.
32. irudia: Ebaketa eta toleste trokelak Eragiketa bakoitzak OP darama aurretik eta gero zenbaki bat esleituta, eragiketa bati lotuta dagoena.
Hortaz, ondorio bi aipa ditzakegu. - Ondorio ekonomikoak :
- Ondorio teknikoak:
Makina erramintaren alorreko edozein enpresarentzako Know-how garrantzitsua da. Merkatuan dagoen trokela erabiltzen da, ez da inolako inbertsiorik egin behar. Enbutizioaren prezisioa hobetzea baimentzen du balazten ekarpena eginez trokeletan. Langile gutxi behar dira gure pieza lortzeko.
Honenbestez, arriskuen kudeaketa proiektuen arriskuei erantzuna, analisia eta identifikazioa egiteko prozesuak dira.
74 Atal honetan zehar funtzioen deskribapena garatuko dugu, hau da, simulazioa burutzeko jarraitutako prozedura eta egindako kalkulu edo algoritmoak. Era berean irudiak eta grafikak gehituko ditugu deskribapenean lagungarri izango direnak. 2.1.FUNTZIOEN DESKRIBAPENA
Antzina metodo informatikoen gabezia zegoenean beste era batetara egiten zen jarraian azalduko dugun guztia. Ohikoena proba/errore metodoa zen. Hau metodo heuristikoa zen, proposiziozko eta prozesala. Metodo honen funtsa probatzea eta egiaztatzea da. Hala ere, guzti hau egiteko enpresariak denbora luzeaz gain kostu altua beregain hartu behar zuen. Guztiak bezala teknologiak eta metodologiak aurrera egin zuten. Teknika berriak agertu ziren baita programa informatikoak ere. Hain zuzen ere, horietako bat PAM STAMP dugu zein gure proiektua garatzeko erabiliko dugun. 2.1.1.PROGRAMAREN DESKRIBAPENA ETA ERABILTZEA
Emaitza optimoa izan den jakiteko jarraian jarraitu dugun prozedura azalduko dugu pausuz pausu eta argazki ezberdinak erantsiz. Automozio sektorerako txapazko osagaiaren simulazio numerikoa garatzeko PAM STAMP programaren laguntza izan dugu. Behin programa irekita honako 33. irudia ikusiko dugu eta bertan lan egingo dugu hemendik aurrera.
75 Jarraian proiektua irekitzeari ekingo diogu edo berri bat sortzeari. Honetarako, Project atalean klikatuko dugu eta baldin aurretik sortua badago irekiko dugu Project Open bidez. Hau nola egin ondoko 34. irudian ikus genezake.
34. irudia: Proiektu baten irekitze prozesua
Honela ez bada berria sortuko dugu, ikusi 35 eta 36. irudiak, New Project bidez. Nahi den direktorioan sartzen da eta izen bat ematen zaio.
35. irudia: Proiektu berri baten irekitze prozesua
37. irudia: Geometria inportatzeko esteka
38. irudia: Inportatzen den geometriaren aukeraketa Import eta Transfer egin aurretiko leihoa
39. irudia : Pieza Diemaker atalean lan egiteko prest duguneko leihoa
78 Behin dugun pieza aztertuta edo ez jarraitu beharreko pausuak berdinak dira prozeduran zehar. Diemaker atalean, sistema koordenatuaren orientazioa aldatuko dugu Tipping atalean klik eginez eta ondoko pausuak jarraituz (hau nola egin 40, 41,42 eta 43. irudietan ikus dezakegu):
Ardatzaren noranzkoa aldatu
42. irudia: Estanpazioa z ardatz positiboan
43. irudia: Prozesua burutzeko azken pausua
44. irudia: Pieza beste perspektiba batetatik ( z +) Ondoren zuloak itxi beharko ditugu, ikusi 44. irudia, aurrera jarraitu aurretik, bestela estanpatzean bihurritu eta desplazatu egingo dira deformazioak sortuz. Honetarako diemaker atalean part preparation part preparation egin eta jarraian ikusten dugun 45. irudia irekiko da. Ondoren holes estekan klik egin beharko dugu 47. irudian ikusiko dugun bezalaxe eta 46. irudian ikusten diren zuloak itxiko dira.
46. irudia: Pieza bera zuloak itxi aurretik
82 Holes atalean zulo guztiak itxiko ditugu bat izan ezik ( seigarrena).
49. irudia: Zilindroa eratzeko leihoa Aurretik egindako zulo horren gainean zilindro bat egingo dugu, ikusi 49. irudia, bi puntuetan klik eginez eta jarraian holes atalean seigarrengo zulo hori itxi egingo dugu, ikusi 50. irudia, aurrerantzean arazo gehiagorik emango ez duelarik. Honetarako aurretik azaldu den teknika jarraituko da.
50. irudia: Zulo guztiak ixtean dugun leihoa Pantailan honakoa ikusiko dugu, 51. irudia:
84 Alboetako tolesturak ere ezabatu beharra izan dugu aurreragoko erroreak saihestu ahal izateko. Hala ere, pieza ez da guztiz ondo geratzen eta U end hirugarren estekaren bidez biribiltzeak egitea lortzen dira puntu konkretu batean ertz arraroa geratzen baita, ikusi 52. irudia.
52. irudia: Ertz biribiltzeak lortzeko U end leihoa Azkenik piezaren itxura hobetzen da forma jarraitua emanik perimetro osoan zehar.
Hurrengo pausua pisadorea zehaztea izango da. Hau programak defektuz sortzen duena izan daiteke edo guk molda dezakegu forma laua edo forma kurboa emanez. 53. irudian defektuzkoa nola hautatu ikusten dugu eta 54. irudian aldiz 2D aukeran klik eginez zein distantziatara gauden edo txaparen itxuran moldaketak egiterako orduan bertan ikusteko aukera dugu.
54. irudia: Txaparen itxura eta distantzian aldaketa egitea baimenduta dago
Addendum-ak azken diseinua nolakoa izango den influentzia handia du. Honen ikasketa aspekturik garrantzitsuena da eta hirugarren pausu hau 55 eta 56. irudietan nola egin ikusten dugu.
Erramintekin hasi aurretik azken pausu bat dugu, Trim blankholder-ra, 57. irudia, eta Simulation model , 58. irudia, gehitzea egitea. 59. irudian pausu hauek jarraituz gure piezak duen itxura dugu ikusgai.
59. irudia: Set Up eginda piezaren itxura
Xafla objektua eratzen dugu Blank botoia klikatuz eta + eginez. Lodieraren arabera hiru aukera ditugu eta bat aukeratu beharko dugu. Guk gainazalekoa aukeratuko dugu oso fina dena. Gero, inportatu edo sortuko dugu 4 punturen bidez. Guzti hau 61. irudian ikus genezake.
61. irudia: Txaparen sortzea
Hau saretzea da eta automatikoki egin dezake edo kalkulagailua klikatuz balio ezberdinak sartuz. Guk azken aukera bidez termino bi definituko ditugu aurrerantzean garrantzi handia izango dutenak: biribiltze erradio minimoa eta lodiera, ikusi 62. irudia.
62. irudia: Biribiltze erradioa eta lodiera zehaztapena
Normalean hotzeko konformaziorako karbono urriko altzairuak (bere harikortasuna dela eta) eta lodiera gutxiko txapak ( 1,2 mm gutxi gora behera) erabiltzen dira.
Ijezketa norabidea x ardatzean aukeratuko dugu eta lodiera aurrekoaz bat doala ziurtatu beharko dugu hurrengo pausura jarraitu aurretik. Hau 63. irudian egingo dugu.
Txaparen propietateak aurretik jasan dituen ijezketa prozesu eta tratamendu termikoen menpe daude:
Anisotropia: Propietateak ez dira berdinak norabide guztietan ijezketan jasandako norabideko berkristaltzea dela eta (forjako norabideko fibratuaren antzera). Tentsio egoera aldakorrak piezaren gune ezberdinetan.
Lehen pausua ,OP parameters klikatzea izango da, 64. irudia,
64. irudia: Parametroen definitzea; biribiltze erradioa eta estanpazio ardatza zehaztuz
Eta + puntuan klikatuz simetria planoa eratuko dugu era arin batean. Kolokialki ulertzeko ardatz bien noranzkoa sistema globalaren berdina izan beharko da.
65. irudia: Zinematikaren eta lodieraren zehaztapena
Advanced atalean klik eginez ondoko 66. irudia irekiko da eta defektuz agertzen da offset-a matrize puntzoi tartea % 10- a dela ikus genezake. Jarraian simulazio emaitza eta FLD diagrama aurkezten da, ikusi 67. irudia, kasu honetarako. Gure simulazio emaitzak honekin egin dira, hau da, inolako aldaketa egin gabe advanced atalean.
Hurrengo adibidean aldaketa bat egin da trigger angle eta transfer level-en eta emaitzak aztertuko ditugu orain, ikusi 68 eta 69 irudiak.
69. irudia: Simulazio emaitzak eta FLD diagrama aldagaien aldaketarako Orain programari esan beharko diogu zein geometria dagokion elementu bakoitzari. Hau da, erreminta bakoitzerako, ikusi 70, 71 eta 72 irudiak, build from definition klikatu eta jatorri egokia elementu bakoitzerako aukeratu beharko dugu.
72. irudia: Txaparen metodoaren zehaztapena
Behin amaituta ondokoa ikusiko dugu, 73. irudia :
73. irudia: Lehen atal biak bukatzean programaren ezker partean ikusten dena.
74. irudia: Enbutizio prozedura Prozesu fasean zehar, balaztak posizioa, iraupena eta atxikipena aldatzen dira, gutxieneko materiala erabiliz zigilatutako pieza optimoa lortzeko. Balaztak eskuz ere aldatu daitezke martxan jartzeko fasean, nahi duzun prozesua lortzeko. Oro har, balaztak erabiltzen direnean, alderdi batzuk hartu behar dira kontutan konformazio optimoa lortzeko: 1. Zapaltzailea ixten den bitartean beharrezkoa den presio indarra. 2. Zapaltzailea ixtean txaparen formak balaztetan duen eragina. 3. Enbutizio prozesuan zehar erramintak itxita mantentzeko beharrezkoa den indarra. 4. Balazta gainditu duten eremuetan materialen propietate aldaketak (deformazioak eta tentsio osagarriak) planoan eta lodieran, gogortze gehigarrian, mehetze gehigarrian. 5. Moldatu den txaparen formatua.
Baina balazten erabilera intentsiboak, eta beharrezkoak diren aldaketak, moldaketa simulazio batean balaztatzeak ikuspegi egituratu bat eskatzen dute. Simulazio eredu horiek aldatzea azkarra eta erraza izan behar da eta ez du eraginik izan kalkuluaren denboran. Hala eta guztiz ere, arreta berezia jarri behar zaie frekuentziaren ezarpenari dagokionez, balaztatze eraginkorreko ereduak estanpazio simulazioan duen garrantzia handia duelako. Hortaz, + klik egin eta izena ematen zaio edo inportatu egiten da, 75. irudia.
76. irudia: Matrize eta zapaltzailearen definizioa
99 Honen aukera egingo dugu balaztaketa handia egitea nahi bada edo balazta txikia egin nahi denaren arabera. Lehen eta azken aukerak asko eutsiko dute, hau da balaztatze handia egingo dute. Besteek aldiz, eremu txikiagoan. Grafikoetan balioa ezkerreruntz edo eskuineruntz eramanez gauzak aldatuko dira, egin nahi den efektu handiago izatea edo txikiagoa izatea nahi denean. Honek gure piezan nolako eragina duen aztertu beharko dugu eta erabakia hartu.
Esan bezala geometriaren arabera grafika ezberdinak ikusiko ditugu: R1, 79. irudia; hurrengoa, 80. irudia, R2; jarraian alpha grafika , 81. irudia; ondoren D aldagaiaren grafika dugu, 82. irudia eta azkenik frikzio aldagaiaren grafika dugu, 83. irudia.
Taldean ikusi nahi diren elementuak klikatu beharko dira eta parametroetan alda daitezkeen ezaugarriak ditugu, zapaltzailearen indarra esaterako.
Host barnean azken pausu batzuk baino ez zaizkigu falta prozesatzen hasi aurretik, ikusi 85 eta 86 irudiak. Izena eman o Makina lokala o Sistema operatiboa Windows 32 bit
85. irudia: Host izena ematea
o Solver: Shared eta prezisio bikoitzekoa
86. irudia: Arazo konpontzailearen definizioa
Jarraitutako etapa ezberdinen irudiak aurkezten ditugu jarraian, 87,88,89 eta 90. irudiak.
90. irudia: Solver Launch atalaren irudia
91. irudia: Kalkuluen hasiera Dena ondo dagoela egiaztatu behar da. Honetarako data check ikonoa sakatu eta akatsik ez dagoela egiaztatzen dugu, 92. irudia. Jarraian simulazioari ekingo diogu, 93. irudia, eta emaitzak izango ditugu ondoren, 94. irudia.
93. irudia: Simulazio hasi denaren baieztapena Simulatu eta emaitzak ikusiko ditugu eta etapa bakoitzean duen balio ikusi ahal izango dugu.
94. irudia: Simulazioaren FLD diagrama
Aztertzen diren emaitza motak hurrengoak dira: Argaltzea
Enbutizio prozesua material fluxuan eta bere argaltzean oinarritzen da. Argaltzean materiala gogortzen baldin bada, materialaren ahultasuna txikia da eta gai da inguruko materiala berarekin eramateko. Materiala ez bada gogortzen, ahultasun gune bat sortzen da eta materialaren haustura ematen da.
108 Ohiko formulazioa ez da nahikoa fenomeno hau deskribatzeko, elementu normalen estresak eta tentsioak nahikoak ez diren moduan deskribatzen baitira. Hori dela eta, programak lisatzeko aukera ematen duen elementu partikularra du: TTS- lodiera estresaren bidez. Elementu honek kontraste txikiak, estres normala eta 3D-ko plastikotasuna kontuan hartzen ditu. Automatikoki aktibatzen da fenomenoak lisatzen direnean. Argaltzea formagarritasunarekin erlazionatuta dago zuzenean. Bistaratzeko, hiru eremu nagusi bereizten ditugu grafikoan. Kasu horietan betetzen du ε1+ ε2+ ε3 = 1, non ε3 argaltzea den. Hori dela eta, argaltzea deformazio nagusi eta deformazio sekundarioaren arteko batura da.
95. irudia: Deformagarritasun grafika zonalde ezberdinetan banatuta Argaltze eremuak formagarritasun eremuak bezala edo antzera banatzen dira aurreko 95. irudian ikusten den bezalaxe.
109 Txaparen mehetzea bistaratzeko beste komandu bat thinning da, eta horren balioa erakusten da, ikusi 96. irudia. Onargarria izan dadin pieza eta nahikoa luzatua mehetze maximo onartua (% 25) da eta mehetze balio minimoa (0) da. Beltzez agertzen diren eremuak nahiko argaldu ez direnak izango dira. Oso logikoa da gune hauetan zimurrak agertzea eta konpresio guneak. Bestalde, laranja eremuak nabarmentzekoak dira, eta, ondorioz, haustura guneekin bat datoz. Jarraian gure simulazioan lortutako mehetze irudi batzuk aurkeztuko ditugu, 97, 98, 99, 100 eta 101 irudiak non komandu ezberdinak klikatu diren eta irudi ezberdinak ikus ditzakegu.
98. irudia: Piezaren argaltze diagrama Isolines komanduan klikatuz Isolines (eskalarra): modeloan isolerroak erakusten ditu. Lerro hauetako bakoitzak inguruneko posizioaren balioa konstantea aurkezten du, ikusi aurreko 98. irudia.
99. irudia: Piezaren argaltze diagrama Normal komandua klikatuz Normal (eskalarra): elementuaren balioa aurkezten du. Ingurune nodalarentzako, abiadura eta nodoko distantzia adibidez, elementuaren balioa elementua definitzen duten nodo guztien bataz besteko balioa da. Bistaratze hau gomendatzen da elementuaren ingurunerako, ikusi aurreko 99. irudia.
102. irudia: Deformazio nagusien diagrama zonalde ezberdinetan banatuta FLD kurba piezaren materialaren araberakoa da. Bertan, argi eta garbi hiru eremu bereiz ditzakegu, ikusi 102. irudia. Lehenengo zatian bildutako puntuek FLD kurba gainditzen duenak dira, era hausturaren ondorioz sortzen dira. Hauek lehen konpondu beharrekoak izango dira.
103. irudia: Kolore bakoitzari esleitzen zaion arriskua edo gune segurua Bigarren eremua bezeroak markatutako eremua da, gehien murrizten dena hartuko da beti, hau da errestriktiboena. FLD kurbaren % 80 puntu inguruk gainditzen dute, hauek ere hobetu beharrekoak dira, lehen eremukoak bezain premiazkoak ez diren arren. Puntu horiek hobetzeko aukera batzuk dira; zapaltzailearen aldaketak, addendum aldaketa, balazta aldaketa edo enbutizio altuera. Azkenik, hirugarren eremua dugu, puntuek ez dute haustura aurreko arazoak aurkezten, hala ere zimur edo luzatze arazoak izan ditzakete. FLD diagramak aurkezten duen kolore sorta jarraituz, behin enbutituta pieza baten formagarritasuna aurkezten da. Ikus dezakegu nola gure pieza formagarritasun limiteen barnean dagoen. Argi eta garbi ikusten dira baita sortutako zimurrak, ikusi 103 eta 104 irudiak. Hauek tresna kaltetu dezakete, bizitza erabilgarria murriztuz. Hori dela eta, komeni da hauek txikitzea. Arazo honen irtenbide bat enbutizio altuera murriztea izango da.
Metalezko piezetan gai garrantzitsuena da bereziki inar handiko aluminio edo altzairuzko osagaiak estanpatzean. Springback-aren ondorengo forma ez da tolerantzia barruan egongo eta agian xede horretarako egokiak ez direnak. Springback-aren aurreikuspen zehatzak berreskuratze elastikoa konpentsatzeko eraginkortasuna ematen du, tresna geometrian egindako aldaketak aipatzen dituena, berreskurapen ondorengo forma nahi den forma bermatzeko diseinatuta. Berreskuratzeko eta ondorengo zuzenketa fidagarria da eta programaren funtsezko arrakastak dira. Berreskurapen elastikoa pieza baten aldaketa geometrikoa da deformazio prozesuaren amaieran, konformazio tresna batetatik atera denetik. Enbutizioa eta luzatzeen deformazioa bukatzean txapa metalikoak birmoldatuen elastikotasuna berreskuratzen da eta, ondorioz, bukatutako pieza zehaztea eragiten du. Hortaz, txapa gune elastikoan lanean ari denez momentu berreskuratzaile bat agertzen da. Alde batetik, zenbat eta elastikotasun muga handiagoa izan, gero eta errekuperazioa handiagoa da. Bestalde, zaila da aldez aurretik jakitea: simulazio numerikoa edo aurre saiakuntzak. Soluzioak: Txapa gain flexionatu Beroan lan egin
Ondorioz, fabrikazio industriak hainbat arazo praktiko ditu: lehenik eta behin, errekuperazio elastikoaren ondoriozko piezaren geometria aurresatea eta bigarrenik, efektu horiek konpentsatzeko tresna egokiak diseinatzea.
Material berrien aplikazioaren ondorioz, arazo kopurua areagotzen da. Material horientzako osatutako piezak springback-az kaltetuago daude ohiko altzairuzko piezak baino. Metalezko akats tipikoei dagokienez, hala nola pausuak eta zimurrak, xafla tentsioa erabakigarria da. Errekuperazio elastikoa agertzen bada, modelo horiek ez dira nahikoa deformazioa saihesteko. Kasu honetan, esfortzuak erabakigarriak dira eta doitasun handiago bat dakartzate berarekin, ikusi 106. irudia.
Baliteke simulazio softwareak hasiera hasieratik errekuperazio elastikoa detektatzea eta hau konpentsatzea ere. Horrela tresna prozesuak hobetu egiten dira eta ekoizpen kostuak nabarmenki murrizten dira. Errekuperazio elastikoaren konpentsazioak tresnen edo ondorengo prozesuetan aldaketak garestiak izateko arriskua minimizatzen du. Jarraian 107. irudia dugu non pieza baten berreskurapen elastikoa eta tentsio-indar diagrama dugu formakuntza prozesuan zehar.
107. irudia: Berreskurapen elastikoa eta tentsio-indar diagrama formakuntza prozesuan Honenbestez berreskurapen elastikoaren erantzuna lortzeko jarraituko dugun prozedura ondokoa izango da:
118 Fitxategi berria ireki
108. irudia: Txaparen aukeraketa
Jarraian prozesu atala burutzeari ekingo diogu eta horretarako pausu batzuk jarraitu beharko ditugu. Behin hau eginda ondoko 109. irudia ikusiko dugu eta gure piezari aplikatuz prest gaude Solver atalarekin hasteko eta programaren ezker partean ondoko 110. irudia ikusiko dugu.
109. irudia: Process ataleko azken leihoa
110. irudia: Process atala burututa dagoeneko leihoa
120 Solver-a ireki eta Host mota aukeratu eta Ok klikatuko dugu. Jarraian errorerik egotekotan edo ez leiho bat irekiko da eta hemen solver-a prest dago lanean hasteko eta konputazioari ekingo dio ondoko 111. irudiko emaitzak emanez.
111. irudia: Springback-aren soluzioak Emaitza ondo ikusteko: Lehen etapa klikatzen dugu, ikusi 112. irudia, eta -> project -> export -> mesh -> berreskurapen elastiko gabeko pieza izena jarriko diogu.
112. irudia: Soluzioaren lehen etapa
Azken etapa klikatzen dut, ikusi 113. irudia, eta -> project -> import -> mesh -> berreskurapen elastiko gabeko pieza izena jarriko diogu
113. irudia: Soluzioaren azken etapa
Bukatzeko sekzio bat burutzen dut eta emaitza biak ikusten dira ( berreskurapen elastikoaren aurretik eta ondoren), ikusi 114. irudia.
114. irudia: Sekzioa burutzeko prozedura
115. irudia: Piezaren sekzioa
116. irudia: Solver-aren etapa bien irudia
117. irudia: Bi puntuen arteko distantzia
123 2.2. EMAITZEN DESKRIBAPENA 2.2.1. SARRERA. AUTOMOZIOA GAUR EGUN Automozio sektorea ekonomiaren sistema globalaren dinamismo handiena izan duen sektoreetako bat da, eta azken produktuen aldaketa gehien izan dituena. Gaur egun, "garraio iraunkorra" barruan garatzen ari da, honako kontzeptu hauetan oinarrituta: segurtasuna, erosotasuna ahaztu gabe eta ibilgailuen komunikazio beharrak asetzeko, ingurumenarekin iraunkortasuna eta energia eraginkortasuna, lehiakortasuna eta onura ekonomikoa. Ingurumena eta baliabideak:
Ingurumen faktorea, arinagoa, kontsumo txikia eta kutsatzaile txikiko ibilgailuak (CO2, NOx, etab.) fabrikatzea eskatzen du. Ibilgailuen emisioei buruzko araudi zorrotzak daude, esaterako, Klima Aldaketari buruzko Nazio Batuen Konbentzioaren Kiotoko Protokoloa, ibilgailuaren kutsadura posiblea kontutan hartuta diseinutik abiatuta. Horretarako, ibilgailu eraginkorrenak propultsio eta transmisio sistemak berrikusten dira.
Gaur egun, ibilgailu hibridoak (elektrizitate elektrikoa eta barneko errekuntzako motorra duten ibilgailu propultsio alternatiboak) eta erregai-pilen ibilgailuen garapena gaur egungo ibilgailuentzako alternatiba gisa ikertzen ari da.
Segurtasun faktorea ibilgailuen portaerari eta erosotasunari zuzendutako eskakizun batzuk sorrarazten ditu, nabarmenduz:
Inpaktu murriztea: inpaktuaren azterketa (egiturazko portaera) eta ereduak sortzea, sentsoreen , materialen eta ibilgailuen teknologien sarrera, eragina arintzeko oinezkoen babesa.
124 Prebentzioa: istripuen azterketa, gidatzeko laguntza aurreratuen sistemak ezartzea, ibilgailu bereziak (garraio kolektiboa, minusbaliatuak, …). Mugikortasuna: adibidez, gidariko komunikazioa sistemak, ibilgailua eta errepidea lortzen dituzten sistemak…
Laburbilduz, bilatzen dugu: Produktuaren garapenean inplikazioak: ibilgailuaren garapenaren bideragarritasun azterketa fabrikazio prozesuari. Iraunkortasuna areagotzea: autoaren garapenaren fase guztietan eta bizitza ziklo osoan aplikatzea, desmuntatzea, ber-erabilpena eta berreskurapena barne. Fabrikazio teknologia, komunikabidea eta produkzio erakunde barria: kudeaketa tresnen eta produkzioaren exekuzio sistema berriak. Material berriak eta horien inplikazioak diseinuan eta/edo ekoizpenean. 2.2.2. DISEINU ETA FABRIKAZIO PROZESUEN BILAKAERA Material berri hauek industrian agertu izanak fabrikatzaileek diseinu prozesua berrikustea ekarri zuen, diseinu integralaren kontzeptuak eta ingeniaritza konkurrenteak sortuz: pieza hori zenbait baldintza funtzionaletatik garatzen da eta bere prozesuetatik fabrikaziora eraman. Hau materialen tratamenduaren konplexutasun maila eta tolerantzia maila dela eta gertatzen da. Osagaiak garatzeko funtsezko faktorea fabrikazio tresnen eta beharrezko makinariaren diseinuan kostuak dira, azken pieza eta tresnak lortzeko behar diren proben kostua optimizatu egiten dira etengabeko proba eta akatsen bidez. Egoera honek enpresak motibatu behar ditu probak murrizteko metodoak aurkitzera: fabrikazio prozesuan parte hartzen duten elementuen portaerari buruzko ikuspegi egokia lortzea da ikasketa bidez. Une honetan aldiz, simulazioak software bidez egiten dira. 2.2.3. SIMULAZIO EMAITZAK – EMAITZA OPTIMORAKO BIDEA
Jarraian aurkezten diren lau irudietan, 119, 120, 121 eta 122 irudiak, biribiltze erradioa 5 mm-takoa da eta lodiera 1,2 mm-takoa. Bi aldagai hauek konstante mantentzen dira eta aldatzen den aldagai bakarra zapaltzailearen indarra da.
119. irudia: Balazta gabeko 50 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama
120. irudia: Balazta gabeko 100 KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama
122. irudia: Balazta gabeko 300KN zapaltzaileaz lortzen den FLD diagrama
Jarraian aurkezten diren hiru irudietan, 123, 124 eta 125. irudiak, konstante mantentzen diren aldagaiak lodiera eta zapaltzailearen indarra dira. Kasu honetan biribiltze erradioa da aldatzen den aldagaia gorako joeraz.
125. irudia: Balazta gabeko FLD diagrama biribiltze erradioa 9 mm deneko kasua Gune seguruak piezaren osotasun osoa ez duen arren, luzapen nahikoa ez duten gune handiagoak daude piezaren barnealdean. Kanpoaldean aldiz zimurdura gogorreko tendentziak jarraitzen du eta ikusten da gauza ez dela asko hobetu.
3. kasua: Lodieraren eragina Jarraian aurkezten diren 126, 127 eta 128. irudietan biribiltze erradioa eta indarra konstante mantentzen dira eta aldatzen den aldagaia lodiera da. Hiru kasu hauetan ikusten da zimurdura bortitzeko guneak presentzia handia duela bai piezaren mugan bai piezaren inguruan eta enbutizio prozesua burutzean hauek piezaren barnealdera trasladatzen dira. Era berean esan dezakegu kurbatura guneetan zimurdura tendentzia hor dagoela. Balazten geometria kurbatura guneetan ez dago definiturik ezta piezaren inguru osoan eta hori aurreragoko kasuetan aztertuko dugu ikusteko emaitza hobetzen den edo ez.
Ondorioz, esan genezake kasu ezberdin hauek aztertuz piezaren zimurdurak piezaren barnealdera trasladatzen direla. Hau saihesteko balaztak gehituko ditugu eta bete beharreko etapen, hirugarren etapa, betetzera ekingo diogu. Jarraian aztertu diren kasu ezberdinak aurkeztuko ditugu bai eta bere irudiak ere.
Balaztak piezaren ezker eta eskuin aldean kokatu ditugu, ikusi 129. irudia, eta honek duten geometriak bere garrantzia du. Jarraian bost kasu ezberdin aurkezten ditugu, 130, 131, 132, 133, 134, 135, 136, 137, 138 eta 139. irudiak honen adibide dira eta ikusiko dugu geometria bakoitzak nola eragiten duen. Geometria bakoitzak eragiten duen FLD diagrama aurkezten da geometriaren definizioaren ondoren. Ondorio garrantzitsu bezala esan genezake lehen eta bostgarren aukerak pieza gehien eusten duten geometriak direla.
129. irudia: Balazten kokapena
130. irudia: Balazta duen lehen kasuaren geometriaren definizioa
132. irudia: Balazta duen bigarren kasuaren geometriaren definizioa
134. irudia: Balazta duen hirugarren kasuaren geometriaren definizioa
136. irudia: Balazta duen laugarren kasuaren geometriaren definizioa
138. irudia: Balazta duen bostgarren kasuaren geometriaren definizioa
138 Orain kasu ezberdinak aztertuko ditugu bi balazta izan beharrean lau jarrita, hau da, freno bikote bi jarriko dizkiogu eta ondoko emaitza ezberdinak aurkeztuko ditugu. Prozedura zein izan den azaltzeaz gain simulazioen emaitzak aurkeztuko dira aldi berean. 5. Kasua: Balaztaren kokapenaren eragina Aurreko ondorioak ikusita esan genezake balazten kokapenak ere bere garrantzia duela. Ondoko kasuetan balaztak berriz definitu ditugu piezatik gertuago eta kurbatura guneak inguratuz eta hauek inguratu gabe. Era honetan ikusi diren emaitzak ebaluatu dira eta emaitza optimorako bidea gertuago dagoela nabaritu da. Lehen balazta bikotea definitu da, orain arte erabili dena, hurrengo irudian ikusten dugun moduan, ikusi 140. irudia.
Emaitza aztertuz gero ikusten dugu oraindik piezaren mugako zimurdura tendentzia hor jarraitzen duela. Hortaz balazta ezberdinak zehaztuko ditugu piezaren ingurune osoa hartzen dutenak. Lehen balazta, frenoak, berdin mantenduko dugu baina bigarrena, frenoak3, berria ezarriko dugu frenoak2 ezabatuz. Kasu honetan piezaren goi eta behe aldeak guztiz hartuko ditu bere kurbaturak kontutan izanik eta piezatik gertu. Nola kokatu ditugun balazta hauek 146. irudian ikus dezakegu, baita geometriaren definizioa 147. irudiarekin batera. Lehen kasu honen emaitza 148. irudian daukagu. Era berean bigarrengo eta hirugarrengo kasu bi definitu ditugu, 149, 150, 151, 152, 153 eta 154 irudiak honen adibide.
Ondorio nagusi bezala esan genezake emaitza nabarmen hobetu dela. Piezaren barneko gune seguruak pieza osoa bere gain hartzen du eta piezaren kanpoaldean zeuden tendentzia gogorreko zimurdurak desagertu eta nabarmen desplazatu dira. Konturatzen gara material oso gutxi galtzen dela pieza enbutitzean eta honenbestez gure helburu bete dugula esen genezake. Era berean emaitza ezberdinak aztertuz ikusten da lehen eta bostgarren aukerak gehien eusten dutenak direla aurretik esan bezala. Ondoko atalean emaitza optimoari buruz hitz egingo dugu. EMAITZA OPTIMOAREN ARGALTZEA
Argaltzeak ez du piezaren % 10 a gaindituko eta ondorioz ondoko 220. irudia ontzat emango dugu, hau da, emaitza optimo bezala.
Aurretik aipatu ditugun kasu ezberdinak baloratuz emaitza optimotzat 10. kasua hartu dugu, frenoak eta frenoak3 balaztak dituena hain zuzen. Iterazio honetan ikusi da emaitza nabarmen hobetu dela eta kasu honetan gune seguru ugari ikusi ditugu FLD digraman. Jarraian berriz aurkezten dugu diagrama hori, ikusi 156. irudia, informazioa freskatzeko asmoz. Ikusten da arrakala gune gutxi dagoela eta zimurdura gogorreko tendentziak ere gune gutxi du. Hartara material gutxiago desegingo da eta produktibitate handiagoa lortuz.
156. irudia: Emaitza optimoko FLD diagrama eta puntzoitik matrizera dagoen distantzia
Prozeduran azaldu den legez emaitza hobeto bisualizatzeko asmoz sekzio edo mozketa bat burutu da eta berreskurapen elastikoaren aurretik eta ondoren
150 ikusten da ondoko 158. irudian. Era berean bi puntu ezberdinen arteko distantzia zein den jakitea era errez baten lortuko dugu. Honetarako analyse atalean erregela aukeratuko dugu eta bi puntu klikatuko ditugu eta pantaila txikiago bat irtengo da, ikusi 159. irudia, zein den tarte hori.
158. irudia: Muga bien irudia
159. irudia: Bi puntuen arteko distantzia
Proiektuen programazioaren definizioak dio politika, prozedimendu eta beharrezkoak diren programak ezartzen direla zehazturiko helburuak lortzeko. Abantailak: Atazak guztiz definituta egonez gero, lan asko aurretiaz planifikatu daiteke. Ataza ez badago ondo definituta, ataza gauzatzerakoan lortutako jakituriak ziur aski aldaketak suposatuko ditu programazioan, lehentasunean, etab. Zenbat eta ziurgabetasun gehiago izan atazek, orduan eta informazio gehiago prozesatu beharko da helburuak lortuko direla.
Honenbestez, alde batetik ziurgabetasun maila gutxitu edo guztiz kentzen du, helburuak hobeto eta zehaztasun gehiagorekin ezagutzeko ahalmena ematen digu eta azkenik lana monitorizatu eta kontrolatzeko oinarri bat izango da. 2.3.1.PLANGINTZA BATEN HELBURUAK ETA ABANTAILAK : 2.3.1.1. HELBURUAK:
Plangintza batean beharrezko informazioa:
Lan paketeak bata bestearen atzetik zenbatzen dira eta bakoitzak hurrengo informazioa eman beharko du: izenburua, laburpen txiki bat, arduraduna eta giza baliabideak, lan zama, baliabide teknikoak, iraupena eta entregagaien definizioa (emankizunak). Proiektua kontrolatzeko mugarriak erabiltzen dira. Hauek kontrol puntuak edo, kritikoak diren datak islatu behar dituzte, beraien betetze data zehatza adierazi behar delarik. Azken finean, gutxi eta esanguratsuak dira.
152 Data eta kostu murrizketak betetzeko baliabideak nola erabili behar diren erabakitzen laguntzen du. Alternatibak ebaluatzen laguntzen du, proiektuaren atzerapenean duten eragina bezalako auziei erantzunez, ataza ezberdinen arteko lasaierak identifikatu, proiektuaren arrakastarentzat kritikoak diren elementuak identifikatu, etab. bezalako galderei erantzuna emanez. Erabakiak hartzeko informazioa ematen du. What if ariketa errazten du eta bide larria identifikatzen laguntzen du. 2.3.2. PLANIFIKAZIOA: Jarraian proiektu hau burutzeko lan plangintza aurkeztuko dugu. Honen iraupena hamabi astekoa izan da. Era laburtuan eta ordenatuan aurkeztuko dira atazak proiektu osoan zehar. PZ1. Proiektuaren lortzea Lehendabiziko zereginean, zehazki kudeaketa arloan, ingeniaritza sailaren laguntzarekin, iristen diren eskaintzako proiektu batean zentratzean gertatzen da. Arduraduna ingeniaria izango da eta langilearekin batera informazioa jasoko du. Azken honek informea garatuko du. Honek zazpi eguneko epea izango du prozesua sakon aztertu, informazioa bildu eta problema nondik nora doan antolatzeko. PZ2. Piezaren diseinu grafikoa Enpresak burutzen duen lehen zeregina karga liburua betetzea da, proiektuaren hasieratik erabiltzen den proiektuaren oinarrizko informazioa biltzen duen dokumentua da. Bezeroak helarazi dio ingeniariari pieza CAD formatuan eta honek langileari emango dio beharrezko simulazioa egin dezan. Honek bi asteko epea izango du. Programa informatiko baten beharra izango du, simulazio software indartsua duena, .iges artxiboa bertan lan egin ahal izateko. Hau zein izango den alternatiba atalean garatu da. PZ3. Diseinua eta simulazioaren analisia Karga koadernoarekin batera proiektuaren analisi global bat egiten da, honako azpiatazak dituena: o Operazio kopuruen definizioa o Helburua zehaztea Hemen proiektuaren funtsa dago, saretze, simulazio eta post prozesadore atala baitago. Honen iraupena bost astekoa izango da. Nahiz eta lan guztia langileak egingo duen
153 ingeniariak beharrezko konprobaketak eta zuzenketak egingo ditu. Hartara piezaren zailtasuna aztertzeko eta etorkizuneko arazoak aurreikusteko. PZ4. Plan metodoaren lortzea Planaren metodoa gauzatzea piezak duen eragiketaren kopuruaren arabera banatzen da. Gure kasuan enbutizioan, lehen etapan, baino ez gara zentratuko eta emaitza optimoa lortzean. Eragiketa hau programaren erramintekin egingo dugu. Laugarren etapa honek hamar eguneko iraupena du. PZ5. Plan erdi definituaren lorpena Bostgarren urrats hau gauzatua izango dugu bezeroari entregatzeko prest dagoenean. Bezeroarekin bilduko gara eta orain arte egindako lana aurkeztuko dugu hobekuntza gaie buruz eztabaidatzeko behar izanez gero. Honek 4 egun iraungo ditu PZ6. Behin betiko planaren metodoa lortzea Zeregin honek azken planaren metodoa lortzea esan nahi du. Azken fasea simulazio osoa eta behin betikoa lortuz gero definituko dugu. Datu guztiak barneratu eta produktibitatean hobekuntzak lortuko dira. Hemen langilea eta ingeniaria batera dihardute lanean iraupena aste bikoa delarik. Sei zeregin hauetan zehar proiektua garatzen eta idazten emango dugu denbora gehiena ahalik eta proiektu erakargarri eta errentagarriena egiteko asmoz. Jarraian azaldutako zeregin bakoitzaren iraupena erakusten duen Gantt-en 11. taula dugu eta Gantt diagrama ondoko atalean aurkeztuko dugu berari buruzko teoria aurkeztu eta gero, ikusi 160. irudia.
Proiektuan definituriko atazen iraupenak adierazten dira barrak erabiliz. Albo batean proiektua osatzen duten atazak zehazten dira eta ataza bakoitzari barra horizontal bat esleitzen zaio, barraren luzera eta atazaren iraupena proportzionalak direlarik. Faseak: ataza nagusiak determinatu -> iraupena estimatu -> grafikoki marraztu -> atazen arteko menpekotasunak ezarri -> denbora eskala egutegian bihurtu Metodo honek bere abantailak eta desabantailak ditu jarraian azalduko ditugunak: - Abantailak: oso sinplea eta ulertzeko erraza
- Desabantailak: Normalean ataza kopurua txikia duten proiektuetan erabiltzen da. Programazio determinista eta arbitrarioa da ( iraupenen estimazioa bakoitzaren esperientziaren araberakoa da). Atazen arteko menpekotasuna ez da zehazten (zelan eragiten duten atzerapenek etab. Beste atazetan). Ezin da zehaztu ataza bati aplikaturiko zuzenketek planifikazio orokorrari nola eragiten dioten.
Proiektu oro gauzatzeko beharrezkoa da epe batzuk betetzea, eraginkortasuna eta efizientzia bide izan nahi badira. Proiektu honetan definitu diren ezarpena abian jartzeko probak, mugak edo hobeto definituta, etapak, eta bakoitzari dagozkion denbora mugak, betearazteko behar diren langile eta ingeniarien identifikazioarekin batera, ondoko 160. irudia beharko du proiektuak aurretik agertu den 11. taularekin batera.
156 Proiektu hau produktu edo zerbitzu bakar bat sortzeko helburua duen jarduera tenporala da. Disziplina anitz batzen ditu, informazioa eraldatuz eta giza ingurumen , tekniko, ekonomiko eta beste hainbat faktoreek baldintzatuta dago. Beharrizanei erantzuten dien dokumentua baino gehiago da, antolaketa eta zuzendaritza beharrezkoak dira. Gure proiektu hau bulego teknikoan bukatzen denez aurrekontua beharrean kostuen analisia litzateke. 3.1. GASTUEN ANALISIA
Bere helburua proiektuaren gauzatze materialaren kostu ekonomikoa moneta unitatean zehaztea da. Neurketa dokumentuan eta planifikazioan oinarriturik egon behar da. Kostu analisia egiteko arrazoiak: Proiektua egiteko kapital nahikoa dagoen ala ez jakiteko ( maniobra funtsa kalkulatzen da, eta aurrekontuarekin alderatzen da, arazoak egon daitezkeen ala ez jakiteko). Proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa bermatzeko. Errentagarritasun analisirako oinarrizko datua da, hasierako inbertsioaren balioa zehazten duelako.
Proiektua burutzen duen erakundearen langileen orduak, proiektua gauzatzeko. Kalkula ahal izateko, langile bakoitzak ataza bakoitzean egingo duen lana zenbatetsi behar da (ordutan). Orduak bider langile bakoitzaren ordu tasa eginez kalkulatzen da. Proiektu honetan ingeniari bat, 40 €/h, eta langile bat , 30 €/h, dugu. Guzti hau ondoko 6. taulan ikusiko dugu.
Enpresak proiekturako erabiltzen dituen aktibo finkoak dira: makineria, ordenagailuak, lizentziak, baimenak etab. Aktibo finkoen erabiltzaileak ekartzen duen aktibo hauen balio galera ipini egin behar da aurrekontuan. Aktibo finkoak materialak edo ez materialak izan daitezke. Hala ere, aipatu beharra dago berdin duela inbertsioak proiektu honetarako erosi ziren ala ez, aurrekontuan sartu behar dira. Hau ondoko 7. taulan ikusiko dugu. Amortizazioa = (hasierako balioa / bizitza erabilgarria) * erabiltze denbora
Proiektua gauzatzeko beste erakundeen lanak beharrezkoak direnean. Normalean, arauen arabera, gutxienez hiru eskaintza eskatzen dira azpi-kontratazio bakoitzeko. Eskaintzen artean aukeratzeko balorazio ekonomikoa zein teknikoa egiten da. Azpi kontratazioen aurrekontuek atal berberak izango dituzte, tamainaren arabera ( azpikontratazio txikietan ez da beharrezkoa). Gure proiektua bulego teknikoan gauzatzen denez ez dago azpi kontratazioaren beharrik.
KOSTU EZ ZUZENAK
Proiektuan inoiz parte hartzen ez duten langileak kontuan hartzeko atala edo enpresan dauden bestelako kostuak. Normalean, ordu zuzenen ehunekoa izaten da, enpresek kalkulatua. Batzuetan barne-orduetan sartzen da. Sail ez ekoizleak: finantza saila, administrazio saila, informatika saila, etab. Azpikontratazio batzuk ( segurtasuna, garbiketa, etab.) Gastu orokor batzuk: argia, ura, etab.
Esan bezala, kostu ez zuzenak proiektuetan esleitu ezinak izaten dira, proiektuetan parte hartzen ez diren izakiak izaten direlako. Hau kalkulatzeko era: urte oso batean kostu ez zuzenak eta zuzenak kalkulatzen dira eta ehunekoa kalkulatzen da. Proiektuetan ehuneko hori erabiliko da, ikusi ondoko 9. taula.
159 Aurrekontuaren ehunekoa izanda ipintzen den kopurua, aurrekontuaren gehipenak ekar dezakeen kaltea ekiditeko. Normalean proiektuaren ehuneko %5-koa izaten da. Gure kasuan zero hartuko da bulego teknikoan ezin baitira ezustekoak sortu. Laburbilduz 10. taula aurkezten dugu kostuen analisiaren laburpen bat.
Proiektuaren errentagarritasuna, aurretiaz bete behar den nahitaezko baldintza da. Hala ere, analisiak egitea, ez du proiektuaren arrakasta bermatzen, baina arriskuak gutxitzen ditu. Azken finean, errentagarritasun analisiak ahalbidetzen ditu inbertsio alternatiba ezberdinak konparatzea, erabakia justifikatzea eta lortutako emaitzak aurreikusitakoekin aldaratzea. Honekin jarraituz inbertsio baten errentagarritasuna kalkulatzeko inbertsioaren mozkina inbertsioaren guztizkoarekin zatituz lortzen den balioa da. Ondorioz, proiektu bat ekonomikoki interesgarria da, bere errentagarritasuna arriskurik gabeko inbertsioak ematen duen errentagarritasuna baino handiagoa bada, eta aldi berean, erabiltzen den kapitalaren finantza kostuei aurre egiteko gai bada. Gure proiektua aurreko atalean ikusi den bezala bulego teknikoan bukatzen da eta honen kostua 26.008,52 €-takoa dela esan dezakegu hamabi astetako epean. Metodo tradizionalean aldiz iraupena bikoitza izatera hel daiteke prozedura bera egiteko, material askoz gehiago galduz bidean eta proportzio kostu handiagoak izanik. Era berean metodo tradizionalean langileak, doitzaileak, laguntzaileen beharra izango du eta simulazio numerikoan aldiz langile bakar batek egin dezake guztia aurretiaz gerta daitezkeen ezusteak aurreikusi daitezkeelako ordenagailuaren laguntzaz. Honenbestez, ondoko 12. taula egin dugu datuak eta kostuak adieraziz eta ikusiz zein metodo izango den errentagarriagoa. Emaitza ikusiz gero konturatzen gara simulazio numerikoaren bidez trokel bi egin daitezkeen bitartean eta hasierako inbertsioa berreskuratuz ia guztiz metodo tradizionalaren bidez trokel bakarra egin zitekeen. Ondorioz, konturatzen gara software laguntzak gauzak asko aurrezten dituela enpresariaren lanak eta modelo bakarra ekoitzi beharrean modelo gehiago egin ditzake epe berdinean errentagarriago bihurtuz enpresa eta era berean lehiakorragoa. Honek baimenduko dio beste merkatu batzuetan sartzea eta ikerkuntza, garapena eta berrikuntzan inbertsioak egitea. Honenbestez, esan dezakegu simulazio numerikoaren metodoa errentagarriagoa dela.
Atal honetan proiektutik atera daitezkeen ondorioak aipatzen dira zerrenda baten bidez. Fabrikatuko den pieza automozio sektorerako bideratuko da eta hau automobilaren atearen barnealdean joango da. Helburu nagusia trokelaren fabrikazioa izango da pieza honen simulazioa burutu ahal izateko era optimo batean. Hau lortzeko helburu partzial batzuk bete beharko dira pieza optimo eta errentagarria lortuz. Aurreko puntuan aipatu dena kontutan izanik bidean galduko den txapa kopurua eskasagoa izango da eta hartara galera gutxiago izango dira, material kantitate berdinarekin pieza gehiago fabrikatu ahal izango baitira. Proiektuaren garapenean zehar balaztak duten geometrian asko zentratuko da ez baitute berdin eragiten geometria guztiak. Simulazio emaitzen atalean aspektu ezberdinak aztertu ditugu: zapaltzailearen indarra, balaztaren kokapena eta balaztaren geometria. Hauen arabera emaitza ezberdinak aztertu ditugu optimora heldu arte. Ikusi da balazta gabe piezaren barnealdean ez dela nahiko luzatzen enbutitzean eta piezaren ingurune osoan zimurdura indartsuko joera duela. Era berean zapaltzailearen indarra handitzen joan gara eta emaitza oso gutxi hobetzen dela ikusi da. Hori dela eta balaztak jarri ditugu gertuago edo urrutiago eta honek eragiten duen simulazio ezberdinak aztertu ditugu. Ikusi da balazta gertu eta muga guztia hartzen badu emaitza asko hobetzen dela era berreskurapen elastikoaren balioa oso txikia dela. Simulazio numeriko hau burutzeko Pam-Stamp simulazio programa erabili da, alternatiba atalean garatu da programa hau aukeratzearen arrazoia. Era berean atal berdinean prozesu hau burutzeko erabiliko den prentsa zein izan den ere garatu dugu, prentsa mekanikoa, eta hau erabiltzeak izango duen abantailak aipatu dira. Azkenik, enbutizio prozesuan erabiliko den txaparen materialak ere bere garrantzia izango du eta hau karbono gutxiko Al aleazioa izango da proiektuan azaldu bezala. Berreskurapen elastikoa piezaren gunean 0,509647 mm-koa da eta hau emaitza optimoko atalean ikus dezakegu. Argaltze maximoa piezaren gunean enbutizio prozesuan 1,22 mm-koa da eta onargarritzat eman da minimoak ez baitu piezaren % 10-a gainditzen.
164 Proiektuaren iraupena 84 egun dira eta honek plangintza bat izango du proiektuan zehar azaldu dena. Hala ere, honen gunerik zail eta luzeena simulazio numerikoa izango da, emaitza optimoa bilatzen baita. Hau burutu gabe ezin izango genukeen proiektu hau bukatutzat eman. Proiektu honek duen kostu totala 26.008,52 €-takoa da. Pisurik handiena barneorduak dute, kostu zuzenen %85-a gutxi gorabehera. Era berean honen barnean langileak ordu kopuru handiena eman du proiektua burutzeko. | science |
addi-54713dc7342a | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29228 | Balantzin sistema baten egituraren 3D garapena, modelaketa matematikoa eta fabrikazioa | Sudupe Arregi, Maddalen | 2018-10-23 | 9 Lan honetan balantzin egitura baten diseinua eta fabrikazioa burutu da. Proiektua Bilboko Ingeniaritza Eskolan egin da. Balantzin hau unibertsitateko bertako laborategietan erabiliko da, ikasleei mekanikaren, elektronikaren eta automatikaren inguruko hainbat kontzeptu irakasteko. Balantzinak kontrol sistema baten agindupean egingo du lana. Kontrolak hainbat angelu inposatuko dizkio balantzinari, bi helizeen abiaduren konbinaketei esker lortuko direnak, hain zuzen ere. Kontrol sistemak sentsore bat ere izango du barneratuta, angelu posizio ezberdinen artean ematen diren azelerazioak neurtuko dituena. Proiektua, hain zuzen ere, kontrol sistema hau inplantatu ahalko zaion egitura baten beharraren ondorioz sortu da. Beraz, zehazki, egituraren diseinu eta fabrikazioaz soilik arduratuko da. Diseinua 3D modelaketarako software batean garatuko da, eta fabrikazioa, berriz, 3D inprimaketa bidez, unibertsitateak duen 3D inprimagailu batean. 3D inprimaketa material-adizio bidezko fabrikazio-prozesu bat da, non fitxategi digital batetik, hiru dimentsiotako objektu solidoak lortzen diren. Material-adizioko prozesuetan, material jakin baten geruza finak bata bestearen gainean ezarriz sortzen da objektua.
2.1. Irudia: Material kenketa bidezko fabrikazioa eta adiziozkoa [6] Horrela, adizio bidezko fabrikazio-prozesua, orain arte fabrikazio industria menperatu duten materialaren kenketa bidezko prozesu tradizionalen aurkakoa litzateke. Izan ere, kenketa bidezkoetan, materialaren zati handiago bat hartu, eta honi pixkanaka material kantitate neurtuak kenduz lortzen da pieza. Ikuspuntu honetatik, adizio bidezkoa efizienteagoa da prozesu tradizionalak baino, material xahutzea minimizatzen delako, forma konplexuak lortzea ahalbidetuz. Prozesua, ordenagailuko 3Dko modelo batetik hasten da, hau da, CAD (Computer-aided Design edo Ordenagailuz Lagundutako Diseinu) artxibo batetik. Modelo hau 3D modelaketako software baten bidez sortu dezakegu, bai hutsetik (ingeniaritza zuzena) edo baita 3D eskaner batekin sortutako datuetatik abiatuta (alderantzizko ingeniaritza). 3D eskaneaketak, izenak dioen bezala, 2. SARRERA
10 objektu fisikoak hiru dimentsiotako modelo edo kopia digital bilakatzea ahalbidetzen du modu erraz eta azkar batean, solidoaren neurri eta geometriak zehaztasunez adieraziz. Sortutako 3Dko argazki errealistak gainazal bihurtuz lortuko da CAD modeloa. Lan honetan, hala ere, ingeniaritza zuzeneko prozesu bat burutu da, eta horretarako Solid Edge softwarea erabili da modeloaren diseinurako. Modeloa behin lortuta, hurrengo pausua hau inprimagarria izan dadin prestatzea da, modelo bat ezin baita zuzenean inprimatu. Aurreprestaketa honi "slicing" edo geruzatan moztea deritzo. Prozesu horretan, modeloa geruza finetan banatzen da honetarako prestatutako software berezietan, geruza horietako bakoitza objektuaren sekzio horizontal mehe bat izango delarik (bi dimentsiotako irudi bat). Behin hau burututa, inprimagailuak geruza finak banaka eta bata bestearen gainean sortzen ditu, azkenean, 3Dko objektua lortuz. Horrela, lortzen duen forma askatasuna izugarria da fabrikazio modu tradizionalekin alderatuz. Izan ere, ia edozein itxuratako objektuak lortu daitezke: barrutik hutsak diren piezak, hainbat piezatako muntaiak... 3D inprimaketaren industriak hainbat teknologia eta material barneratzen ditu, hamaika aplikazio ezberdinetako industria zabala izanik. Mundu mailan asko ari da hazten azken urteotan. Fabrikazio modu hau geroz eta lotuago dago hainbat sektoretako enpresen egunerokotasuneko operazioekin, eta hazten jarraitzen duen heinean, industria garrantzitsu ia guztiak eraldatzeko bidean doa. Tartean, aipagarria da medikuntzan 3D inprimaketak ekarri dituen aurrerapenak, gorputz zatien erreplika ia zehatzak sortuz. 2.3. Irudia: 3D inprimaketari esker konpondutako garezurra [8] 2.2. Irudia: 3D eskanerra [7]
Hauts kaparen fusioa: Material hautsaren kapa fin bat jartzen da aurrekoaren gainean, eta laserrarekin hautakortasunez urtuz lortzen da solidifikatzea. (Laser Metal Fusion) Metalak Polimeroak
Aglutinatzaile txertaketa: Aglutinatzaile bat botatzen da hautakortasunez hauts partikulak lotzeko. Metalak Polimeroak Fundizioko hautsak
12 Diseinua egiten hasi aurretik, funtsezkoa da honen aurrekariak aztertzea. Arlo honetan aitzindariak dira Quanser laborategiak. Izan ere, hezkuntzara zuzendutako kontrol, robotika eta mekatronikako ingeniaritza laborategietan mundu mailako eredu bilakatu dira. Landutako hainbat eta hainbat lanen artean, Quanser AERO izenekoa bereziki interesgarria izan daiteke, proiektu honekin duen antzekotasuna dela eta. Quanser AERO errotore bikoitzeko laborategiko esperimentu bat da, hainbat modutan birkonfiguratu daitezkeen osagai dinamikoak dituena kontrolaren eta mekatronikaren esploraziorako. Bere helburua kontzeptu hauek irakastea baita, hain zuzen ere, hezkuntza teknikoko maila desberdinetan. Sistema aeroespazial ezberdinetarako birkonfiguratu daiteke esperimentua: bat edo bi a.g.tako (askatasun gradutako) helikopteroa (3.1. Irudia), quadrotore erdia (3.2. Irudia) edota a.g. bakarreko inklinazio edo malda kontrola (3.3. Irudia). Quanser AERO korronte zuzeneko motoreekin eragindako bi helizez osatuta dago, zeinak, aipatutako konfigurazioak lortzeko, horizontalki edo bertikalki jarri daitezkeen.
Aipatutako konfigurazioetatik lehena da interesgarriena proiektu honetarako, hau da, askatasun gradu bakarreko inklinazio kontroleko konfigurazioa. Izan ere, lortu nahi den balantzinak izango duen kontrol sistema ere malda kontrolekoa izango da, eta helizeek izango duten inklinazioa ere Quanserrak konfigurazio honetan duenaren bera izango da. Baita, neurketak egiteko, balantzin sistemak ere azelerometro bat izango du integratuta. Aipatutako konfigurazioan, beraz, bi helizeak horizontalki kokatzen dira, eta ardatz horizontalarekiko biraketa soilik baimentzen da, ardatz bertikala blokeatuta.
14 4.1. Helburuak Lan honen helburu nagusia prestatuta dagoen balantzin sistemaren kontrolarentzat honen egituraren diseinua egitea da. Honetarako, 3D diseinurako Solid Edge ST9 programa erabiliko da, eta Dimension Elite 3D inprimagailuan inprimatuko da. Helburu hau lortzeko bidean, hainbat ataza edo azpi-helburu finkatu dira: CAD diseinua Lehenik, piezaren CAD diseinua egingo da. Honetarako, orain arte erabiliak izan diren diseinuak eta garatu behar denari ezarri zaizkion eskakizunak aztertu ondoren, Solid Edge ST9 programaren bitartez azken diseinu bat sortuko da hiru dimentsiotan. 3D inprimaketa Modeloa 3D inprimagailu baten bidez inprimatuko da, pieza solidoa osatuz. Honek eredu digitalaren prestaketa eskatzen du: sortutako 3D modeloa hainbat zatitan banatuko da inprimagailuak hau inprimatu ahal dezan. 4.2. Irismena Proiektuaren irismenari dagokionez, hasteko, esan beharra dago bere funtsa balantzinaren egitura fisikoaren diseinu eta fabrikazioa direla. Proiektua garatzeko erabiliko diren baliabideak (softwarea, inprimagailua etab.) aukeratzea ez dagokio proiektu honi. Bai ordea, hauek ezagutu eta azaltzea. Aurretik aipatu den bezala, balantzinak kontrol sistema bat izango du integratuta eta honen aginduen arabera funtzionatuko du. Hala ere, dokumentu honetan, ez da emango proiektu hau ulertzeko funtsezkoa ez den azalpenik kontrolaren inguruan, honen nondik norakoak ez baitagozkio proiektu honi.
Polimero honen fabrikazioaren aldetik kontuan hartzekoa den beste ezaugarrietako bat, egoera gordinean kolore zuria duela da. Guztiz neutrala den kolorazio honi esker, ABS polimeroa oso erraz tindatu daiteke edozein koloretan bere fabrikazio prozesuan zehar. Honek, bere erabilera aniztasuna are gehiago zabaltzen du, oso erraza baita honi kolorazio permanentea ematea, amaieran pintatu beharrik gabe. Oso material erabilia da, batez ere, automobil industrian. Bestelako industria eta etxerako aplikazioetan ere erabiltzen da, adibidez, oso ezagunak diren haurrentzako Lego piezak material honetakoak dira.
5.1. Irudia: ABS materiala pikorretan (ezkerrean)[15] eta filamentuetan (eskuinean)[16] 5.2. Irudia: LEGO piezak [17]
17 Balantzinaren diseinua garatzerakoan jarraitu den metodologia azalduko da jarraian. Hau da, hasierako oinarrizko diseinutik abiatuta, azken diseinua lortu arte eman diren pausuak azalduko dira. Hasteko, balantzinaren egiturak bete beharko dituen baldintza eta eskakizunak azalduko dira, baita bakoitzari eman dakizkiokeen irtenbide posibleak ere, eta jarraian lortu den azken diseinuaren deskribapena egingo da. 6.1. Lehenengo balantzina Balantzinaren lehen diseinua, egiatan, proiektu hau hasi baino lehen garatu zen. Lehen modelo hau, kontrol sistemaren funtzionamendua egokia zela baieztatzeko frogak egiteko sortu zen. Diseinu azkar bat behar zen orduan, eta denbora murriztu horren ondorioz, modelo honen ezaugarri garrantzitsuenak forma sinpletasuna eta xehetasun falta ziren, datorren irudian ikusten den bezala:
6.1. Irudia: Balantzinaren lehen modeloa Balantzina martxan jartzean, ordea, modeloaren diseinuari zegozkion hainbat faktorek oztopatu egiten zuten bere funtzionamendu egokia. Oztopoak ondorengoak ziren: Irauli egiten zen Balantzina funtzionamenduan jartzean, askotan, honen besoaren mugimendurik txikiena ere nahikoa zen egitura osorik irauli eta erortzeko. Honek asko zailtzen zuen frogak burutzeko prozesua, etengabe honi eusten egotea eskatzen baitzuen. Helizeak arriskutsuak ziren 6. DISEINUA
18 Inplantatu zaizkion motorrek daramatzaten helizeak nahiko finak dira. Honi hauen abiadura gehituz, oso handia ez denean ere, nahiko zorrotzak diren arma bilakatu daitezke helizeak. Hau frogetan ere ikusi zen, erabiltzaileek ebaki batzuk pairatu baitzituzten. Kableek enbarazu egiten zuten Modeloa garatzerakoan ez zen kontuan hartu honen elementu ezberdinetan zehar ibiliko zen kable kopurua, eta ez zitzaien biderik prestatu. Honen eraginez, kable guztiak egituraren inguruan solte kokatu behar izan ziren. Batetik, kableak solte egote hutsak egitura asko baldartzen zuen, eta enbarazu handia egiten zuten. Gainera, kontu handiz ibiltzea eskatzen zuten helizeek harrapatu ez zitzaten. Batez ere, kable hauetako batzuk oso finak eta sentikorrak zirelako, eta oso erraz apurtuko lirateke Kontrol elementuak solte Kableen kasuan bezala, kontrol elementuentzat ere ez zen kokapen zehatzik pentsatu modeloaren diseinua garatu zenean, ez behintzat guztientzat. Hori dela eta, hauek balantzinaren gainean eta inguruan ezarri ziren, kokapen finkorik gabe. Hauek enbarazu egiten zuten, kableek bezalaxe, balantzina baldartuz. Gainera, estali gabe egoteak ez zion balantzinaren estetikari laguntzen. Lehen diseinu honen erabileratik ateratako ondorioak, hau da, hauteman zitzaizkion desabantailak, proiektu honetan garatu den diseinu hobetuari ezarritako eskakizunak definitu zituzten. Eskakizun hauek datorren puntuan azaldu dira. 6.2. Baldintzak eta eskakizunak Egituraren diseinuari ekin aurretik, honek bete beharko dituen hainbat baldintza ezarri dira. Hain zuzen ere, baldintza hauek izango dira balantzinaren forma zehaztuko dutenak, zati handi batean. Hala, baldintzetako batzuk zehatzagoak izango dira eta egituraren zati jakin bat mugatuko dute, beste batzuk orokorragoak izango direlatik. Diseinua burutzerakoan, eskakizun guztiak betetzea izango da erronka nagusia, aldi berean itxura estetiko atsegin bat ematen saiatuz. Jarraian, baldintza hauek azalduko dira, baita bakoitzak diseinuaren garapenean izango duen garrantzia ere. 6.2. Irudia: Balantzina kableak solte dituela
19 6.2.1. Oreka Balantzinaren kontrola arrakastaz burutu ahal izateko eta hau egonkorra izateko, egitura ahalik eta orekatuena lortzea izango da helburua. Baldintza honek egituraren zati mugikorrari eragiten dio soilik, hau da, balantzinaren beso edo hegoek eta helizeak babesteko ezarritako egiturari, azken hau aurrerago azalduko delarik. Nabaria denez, baldintza hau betetzeko, egituraren atal mugikorraren grabitate eta masa zentroari erreparatuko zaio. Grabitate zentroa deritzon puntuan, hain zuzen ere, aplikatuko da gorputzaren gainean eragiten duten grabitate indar guztien erresultantea, pisua ere deitzen zaiona. Grabitate zentroa gorputza euskarrira lotzen duen ardatzetik albo batetara egoteak, egitura alde horretara okertzea eragingo luke pausagunean ere. Honek, kontrola zailtzea ekarriko luke, hasierako angelua edo erreferentziazkoa jada ez baita 0°-takoa izango. Ondorioz, oreka mantentzeko baldintza betetzeko, egitura mugikorra guztiz simetriko bat diseinatuko da berau euskarriari lotzen duen ardatzarekiko. Beste modu batean esanda, ardatz hau bere simetria ardatza izateko diseinatuko da egitura. Bestetik, ardatza dagoen planoan ere hiru kokapen posible izan ditzake grabitate zentroak euste puntuarekiko (gorago, beherago edo parean), eta hiru kokapenetako bakoitzean izango duen oreka mota (ezegonkorra, egonkorra edo indiferentea) ezberdina izango da. Balantzinaren besoaren kasuan lortu nahiko dena oreka indiferentekoa izango da, modu honetan kontrol sistemak ezarritako inklinazioei ez baitie aurka egingo. 6.2.2. Iraulketa ekidin Balantzinaren funtzionamenduan zehar honi hainbat angelu ezarriko zaizkio kontrolaren bidez. Angelu batetik bestera biratzean, azelerazio angeluarrak agertuko dira, eta hauek iraulketa momentuak eragingo dituzte. Euskarriak momentu hauek eutsi beharko ditu, jakina, hain zuzen ere iraulketarik eman ez dadin eta egitura zutik eta geldirik manten dadin. Iraulketa momentuei aurre egiteko, orokorrean, bi irteera planteatu daitezke: egituraren pisua handitzea, edo inertzia handiagoa ematea. Biek ala biek dituzte beren abantaila eta desabantailak, eta kasuan kasu aztertu behar da zein erabili. Pisua gehitzeak materiala gehitzea dakar, eta ondorioz, gure kasuan, aukera hau alde batera utzi da. Ondorioz, inertzia handitzea izango da irtenbidea. Honetarako, euskarriaren diseinuan, betiere gainontzeko egitura osoa eusteko sendotasuna bermatuta, forma arin bezain zabala eman nahiko zaio eskakizun hau bete dezan. 6.2.3. Helizeak babestea Balantzina eragingo duten helizeek har ditzaketen abiadurak eta hauen zorroztasuna kontuan hartuta, hauek babestea beharrezkotzat hartu da. Izan ere, hauek ebakiak egin ditzakete, eta
20 beraz, arriskutsuak izan daitezke inguruan egon daitekeen tresneriarentzat edo hauen erabiltzaileentzat. Hala ere, babesteko sistema gehigarri hau nahiko arina izan beharko da. Izan ere, hegoen muturretan egitura astun bat gehitzeak, balantzinaren inertzia asko handituko luke, gehiegizko inertzia indar eta azelerazioak bezalako arazoak sortuz. Gainera, bere pisua besterik sostengatu behar ez duenez, ez du sendotasun handirik behar. Bestalde, babes egiturak ez du helizeek eragindako bultzada indarra apurtu behar. Beraz, aireak erraz zeharka dezakeen egitura arina izan beharko da babesekoa, betiere estetika kontuan edukita diseinatuta, balantzineko zatirik ikusgarrienetakoa izango baita. 6.2.4. Kableak egituran integratu Euskarritik helizeen motorretaraino eta bueltan datozen kableak, ahal den neurrian, egituran integratzea komenigarria izango da. Honetako arrazoietako bat, nabaria den bezala, estetika izango da, kableak zintzilik izateak egiturari itxura txarra ematen baitio. Baina estetika ez da arrazoi bakarra, kableak babestea beharrezkoa ere badela ikusi baita, hauetariko batzuk oso finak izanik. Bestalde, seinale kableek daukaten sentikortasuna dela eta, hauek ahalik eta bide zuzenena egitea komenigarria izango da. Kable hauek balantzinaren besoetan zehar igarotzen direnez, honek besoak ahalik eta zuzenenak izan daitezen beharko du. 6.2.5. Kontrol eta eragite elementuak egituran integratu Kableen antzera, kontrolaren elementu ezberdinak egituran integratu nahi dira. Jarraian, elementuak, eta hauen kokapen ideala litzatekeena: Bateria handia: Hasieran balantzinaren besoan kokatu bazen ere, orain bateria handia honen oinarrian kokatu nahi da. Honen arrazoia, balantzinari oreka asko ezegonkortzen diola da, eta komenigarriagoa dela iritzi da. PWM (Pulse Width Modulation) akzionamentuak: Hauek nahi ta nahi ez besoan egon behar dira hauetatik helizera doazen kableak ahalik eta zuzenen egoteko eta egin behar duten distantzia ahalik eta txikiena izateko. Hala ere, ardatzetik ahalik eta gertuen kokatzen saiatuko da diseinatzailea besoari inertzia handiegirik ez eragiteko. Plaka elektronikoa: Plakarentzat kokapen onena balantzinaren euskarrian pausatuta izango litzateke, inklinazio apur batekin. Eskuekin erraz maneia daitekeen tokian, betiere. 6.3. Irudia: Bateria handia
21 6.3. Azken diseinuaren azalpena Balantzinaren eskakizunak definituta, honen diseinuaren garapen prozesua azalduko da orain. Honetarako, diseinuaren garapena bi azpiataletan banatuko da, bakoitzak lehen diseinutik azkenekora izan duen eboluzioa azalduz. Azpiatal hauek, balantzinaren atal mugikorra eta finkoa izango dira. Bakoitzaren osagaiak eta diseinua hurrengo puntuetan azaldu da. Aipatu beharra dago, piezarentzat ez dela egite planorik egin. Pieza adizio bidez fabrikatuko denez, beharrezko datu guztiak 3D modeloan zehaztu dira, hau baita inprimagailuak jasoko duena. Hala ere, datozen ataletan, lortutako azken diseinuarekin batera honen dimentsio garrantzitsuenak ere adierazi egin dira, irakurleak irudi orientatzaile bat izan dezan. 6.3.1. Atal mugikorra Balantzinaren atal mugikorra besoak eta helizeak babesteko egiturak osatzen dute. Diseinua balantzinaren besoarekin hasi da, hau balantzinaren funtsa denez, atal erabakigarriena izango delako. Besoaren diseinu onargarri bat lortzean ekingo zaio helizeen babesarenari, eta hau ere lortzen denean, atal mugikorraren forma guztiz definituta egongo da. Besoaren beraren ezaugarri garrantzitsuenetako bat bere simetria izango da, bere ardatzarekiko guztiz simetrikoa izan beharko baita. Hau lortzeko modu errazena, besoaren alde bat diseinatu eta Solid Edge programak duen gorputz simetrikoak eraikitzeko erreminta baliatuz izango da. Beraz, beso erdiaren diseinua egingo da soilik. Besoaren diseinuarekin hasteko, dimentsionaketa lan erraz bat egin zen. Honekin, balantzinaren besoak izan beharko zituen dimentsio garrantzitsuenen gutxi gorabeherako zehaztapen bat burutzea zen. Dimentsio hauek, besteak beste, ardatzaren puntutik besoaren muturrerako luzera eta helizeen eta hauen motorren dimentsioak izan ziren.
6.4. Irudia: Dimentsionaketarako eredua
6.5. Irudia: Besoaren diseinuaren lehen aukera Hala ere, diseinuan ez dira bi faktore garrantzitsu bat kontuan hartu: Helizetik PWM-ra eta sentsorera doazen kableek bide ahalik eta zuzenena egin behar dute, baina kurbaturak kableen bidea ere okertu egingo luke. Besoak, baldintza hau ez du baldintza hau betetzen.
23 Gainera, ez zaie helizeen motorren bateriei lekurik egin, eta kurbaturaren eraginez, ez zaie nahikoa leku geratzen Ondorioz, diseinu ideia hau atzera bota da. 2. Besoaren diseinuaren bigarren aukera: Diseinuaren garapenari beste norabide batetik heldu zaio jarraian. Oraingoan, beso zuzen batekin. Izan ere, grabitate zentroaren motorragatiko jaitsiera helizeak babesteko egiturarekin orekatzea pentsatu da, eta besoa zuzen mantentzea. Aurreko diseinutik beste hobekuntza bat ere badakar: baterientzako lekua utzi da. Diseinu honetan, hain zuzen ere, baterien kokapena kontuan hartu da, eta gainera, materiala aurreztu nahi izan da kableak soilik daramatzan zatia estutuz. Lortu den hurrengo diseinuak itxura hau izan du:
6.6. Irudia: Besoaren diseinuaren bigarren aukera Modelo honetan, kontrol elementuen kokapena zein izango den begi-bistakoa da: helizeen motorren bateriak ardatzaren ondo-ondoan egongo dira, eta hauetatik motorrera doazen kableak hodi mehean zehar igaroz iritsiko dira. Gainera, hemendik aurrera egituraren estetikaren ezaugarri nagusietako bat izango diren forma helikoidalak ere gehitu zaizkio dagoeneko hodiari. Beraz, aurreko diseinuak zituen bi desabantailak konpondu direla esan daiteke: Kableek egin behar duten bidea zuzena da motorretik bateria eta sentsorera. Bateriei lekua egin zaie, ardatzetik gertuago ezin. Besoaren diseinu honek eskakizun guztiak betetzen dituela ikusita, hurrengo osagaiaren diseinuari ekin zaio, helizeak babesteko egiturarenari, hain zuzen ere. 3. Helizeen babes egituraren lehen diseinua:
24 Babes-egituraren diseinurako, hauek gainetik estaliko dituen txapel moduko egitura bat eraikitzea pentsatu da. Egiturak, beraz, helizeak gainetik eta albotik estaliko ditu. Besoaren estetikaren bideari jarraituz, forma helikoidalak baliatu nahi izan dira hemen ere. Hauek izan dira, hain zuzen ere, babesgarriaren gaineko plataforma osatu dutenak, horrela, helizeek sortzen duten aerodinamika ez apurtzeko eskakizuna betetzeko. Horrela, lortu den diseinua hurrengo irudietan ikusten dena izan da:
6.8. Irudia: Helizeen babesgarriaren lehen diseinua Atal mugikorraren diseinua ia bukatuta dagoela dirudien arren, hobekuntza pare bat planteatu zaizkio, bat besoari eta beste bat babesgarriari. Kontuan izan behar da, baita ere, helizeak babesteko egitura oraindik ez dela lotu besora. Lotura hau diseinuaren amaierarako utzi da, batetik, diseinu honi aldaketak egin behar bazaizkio enbarazu egin dezakelako, eta honen diseinua oso sinplea izango delako. 4. Azken aldaketak: Lehenik, besoaren hodiari proposatu zaion hobekuntza garatu da. Hodi hau, hasiera batean, itxia izateko diseinatu da, bertatik doazen kableak ezkutatzeko. Hala ere, hodia irekia egitea proposatu da, eta egituraren atal hau kurba helikoidalek soilik eutsi dezaten. Aldaketa hau, ikusten denez, aldaketa estetikoa soilik da. Lortu den emaitza hurrengoa izan da: 6.7. Irudia: Helizeen babesgarriaren lehen diseinuaren goitiko bista
6.9. Irudia: Besoaren diseinuaren hobekuntza Egin diren proposamenetako bigarrena, berriz, babesgarriaren gaineko atalari buruzkoa izan da, forma helikoidaleko atala. Hau, laua izatea baino egokiagoa izango zela pentsatu baita honi kurbatura txiki bat ematea, altuera handiagoa izan dezan. Izan ere, nahiz eta helizeak ondo sartzen diren bertan, honen motorraren altuera ere zaindu beharra dago, askotan helizeen maila baino gorago gera daitekeelako. Gainera, helizeak eta motorra aldatu egingo direneko aukera ere kontuan hartu behar da, eta unibertsaltasun hau lortzeko ere errazagoa izango litzateke txapelak forma kurboa izango balu. Ondorioz, babesgarriari forma berria eman zaio, eta datorren irudian ikusi daitekeen bezala geratu da
6.10. Irudia: Helizeen babesgarriaren diseinu hobetua eta lotura Irudian ikus daitekeenez, dagoeneko lotu zaio helizeen babesgarria besoari. Babesgarria, besoaren buruari lotu beharrean honen ardatz aldeko oinarriari lotu zaio. Honen arrazoi nagusia hodiaren forma da, izan ere, kurba helikoidalarekin soilik eustea erabaki denean hau ahuldu egin da eta jasan dezakeen pisua txikiagoa da. Beraz, badaezpada ere, babesgarria burura lotuz besoa apurtzeko arriskua ekidin nahi izan da.
6.11. Irudia: Balantzinaren atal mugikorra, bukatu gabe Amaitzeko, azken hiru xehetasunak gehitu zaizkio: Batetik, sentsorea kokatzeko zuloa egin zaio bi baterien azpian. Bestetik, bi PWM-ak doazen besoaren zatia irekitzea posible izateko, hau moztu eta tapa bat gehitu zaio. Tapa hau sinpleki pausatuta geratuko da, horretarako zuloari ertzetan gehitu zaizkion laukiei esker. Gainera, tapa ateratzea errazteko, eskuentzat heldulekuak ere gehitu zaizkio. Eta azkenik, hegoak babestekoak moldatu behar izan dira, helizeak edo hauen motorra aldatzea errazteko. Honetarako, hauen eraztuna erditik moztu da, eta "ar-eme" moduan moldatu dira. 6.12. Irudia: Besoa irekita eta azelerometroaren kokapena 6.13. Irudia: Besoa itxita 6.14. Irudia: Babesgarriak moztuta
27 Bukatzeko, atal mugikor osoa: Dimentsio nagusiak hurrengo irudietan ikus daitezke: Amaitzeko, bere grabitate zentroaren kokapena ere kalkulatu da. Honetarako, koordenatu sistema atal mugikorraren ardatzaren erdiko puntuan jarri da. 6.16. Irudia: Atal mugikorraren dimentsioak 6.17. Irudia: Atal mugikorraren grabitate zentroa Grabitate zentroa:
28 Ikusten denez, grabitate zentroa ez da guztiz nahi zen tokian atera. Hala ere, desbideraketa oso txikia izan da, beraz, onargarritzat hartu da. 6.3.2. Atal finkoa Atal finkoaren diseinua, euskarriarekin hasi da. Izan ere, honen gainerako elementuak euskarriaren formaren menpe egongo dira. Beraz, euskarriaren diseinua nola garatu den azaldu da lehenik, eta ondoren gainerako osagaiena. Euskarriaren helburua, izenak dioen bezala, balantzina eustea izango da. Eskakizunei begira, nabaria da iraulketa ekiditearenak eragin bereziki handia izango duela bere diseinuan, hau bere erronka nagusitzat ere hartu daitekeelarik. 1. Euskarriaren lehenengo ideiak: Iraulketa ekiditeko egon den lehenengo ideia euskarriak balantzina mahaiari oratzea izan da. Oratze sistema garatzeko, euste erreminta ezberdinak aztertu dira, hauen mekanismoen antzekoak baliatzeko asmoz. Hemendik, ondoren azalduko diren bi alternatiba planteatu dira. Lehenengo alternatibaren ideia tornuzil batetik eratorria da. Tornuzil baten mekanismoa imitatuz, mahaiari eutsiko dion euskarri bat sortu da. Bigarren alternatiba antzeko beste euste erreminta baten mekanismoan inspiratuta diseinatu da, kasu honetan, G torloju prentsa baten mekanismoan. Kasu honetan, lortu den euskarriaren itxura hurrengoa izan da: 6.19. Irudia: Tornuzil bat [11] 6.18. Irudia: Euskarriaren lehen aukera 6.20. Irudia: Euskarriaren bigarren aukera 6.21. Irudia: G torloju prentsa [12]
29 Bi aukera hauetatik atera diren ondorio on eta txarrak hurrengoak izan dira: Balantzinaren iraulketa ekidingo dute, biek ala biek. Unibertsaltasun falta: mahai lodiera jakin batzuetarako bakarrik izango lirateke baliagarriak. Hau desabantaila handia litzateke, unibertsitatean balantzina ez baita laborategi bakarrean erabiliko, eta mahaiak ez dira berdinak izango ziurrenik. Gainera, honen garraioa ere zaildu egiten du beti lotzen eta askatzen ibili behar izanak. Beraz, beste alternatiba batzuk aztertzera jo behar izan da. 2. Euskarriaren bigarren diseinua: Mahaiari eusteko ideia baztertuta, mahaian sinpleki pausatuta geratuko den euskarri baten ideiarekin egin da lan oraingoan. Sinpleki pausatuta dagoen egitura bat irauli ez dadin, honen inertzia handia izan behar da. Inertzia handia lortzeko bi irtenbide daude: batetik, pisua handitu dakioke, eta bestetik, egituraren zabalerako dimentsioak. Kasu honetan, bigarren aukera da komenigarriena, horrela pisua handitzean erabiliko litzatekeen soberako material kopurua ekiditeko. Mahaian sinpleki pausatuko den euskarri zabal bat garatzeko bidea jorratu da, beraz. Modu honetan, aurkeztu den hurrengo aukeran, inertzia handia lortzeko helburua euskarriari hanka luzeak gehituz egin da. Hankak jartzeko, egitura altxatu egin da apur bat, datorren irudietan ikusten den bezala.
6.22. Irudia: Euskarriaren hirugarren diseinua Diseinua egokia izan daiteke: Unibertsala da, edozein mahai edo lur laurentzako egokia. Inertzia handia du balantzina ez iraultzeko. Hala ere, kontuan hartu ez den faktore garrantzitsu bat ere egon da diseinu honetan:
6.23. Irudia: Euskarriaren laugarren diseinua Oraingoan, hankek inklinazio zorrotzagoa izan dute plakaren kokapen arazoa konpontzeko. Horretaz gain, inertzia handitzeko, euskarria pausatzen den gainazalari kanpo eraztun bat gehitu zaio. Horrela, euskarriak bete behar dituen eskakizunak bete dira: Iraulketa ekiditen lagunduko du, duen inertziari esker. Hurrengo pausua plakaren pausagunea gehitzea izan da, jakina. Horrela, plaka kokatzeko egitura, hanken inklinazioa aprobetxatuz, hanketako batean pausatuta diseinatu da, hurrengo irudian ikusten den bezala: 6.24. Irudia: Euskarria bukatuta
31 Jarraian, zati finkoaren gainerako osagaiak gehitzera jo da. Balantzinaren besoaren ardatza eutsiko duten bi hanka diseinatu dira, bakoitza alde banatarako. Hanken diseinuaren garapena nahiko zuzena izan da, hauek balantzin osoaren zatirik sinpleenetakoak baitira. Hala ere, kontuan hartu beharreko bi xehetasun garrantzitsu egon dira hanken neurrietan. Alde batetik, ardatzaren zuloaren diametroa pentsatu behar izan da. Hau, balantzinaren besoaren ardatzaren diametroaren eta jarriko diren errodamenduenaren menpekoa izango da. Bestetik, hanken altuera ere nahiko handia izan behar da helizearen besoaren muturrek lurra edo mahaia ez dutela jotzen bermatzeko, funtzionamenduan, hauek inklinatzen denean. Alde bakoitzeko hankei bigarren hanka bana gehitu zaie. Plakaren aurkako aldeko bigarren hankaren helburua besoaren mugimendu horizontalak oztopatzeko tope baten funtzioa betetzea izango da, besterik gabe. Aldiz, plakaren aldeko bigarren hankaren helburua, balantzinaren besotik datozen kableen pasabidea izatea izango da. Nabaria denez, 6.26. Irudian agertzen den hanka bikotea da kableak joango diren aldekoa, horregatik du bigarrenak ardatzaren altueratik beheraino doakion hutsunea. Aldiz, 6.25. Irudian agertzen den hanka bikotean zehar ez da kablerik igaroko. Hala ere, bikote honetako bigarren hankak badu zeregin bat: ardatza hutsa denez, zuloa estali beharra dago eta honek egingo du. Hankez gain, euskarrian kutxatxo bat ere gehituko da, kontrolaren bateria kokatzeko. Kutxatxoak, aldi berean, aipatu berri diren hankak eutsiko ditu, hauek perpendikular mantenduz. Izan ere, bai hankak eta bai kutxa, sinpleki ahokatuta doaz euskarrian, eta ez dute bestelako heltze sistemarik. Ahokatze hau arrakastaz betetzeko, euskarriari, gaineko plataforman, kutxaren eta hanken formak bat etortzeko moduan dimentsionatutako zulo bat egin zaio. 6.26. Irudia: Besoaren hankak: kableak doazen aldeko bi hankak 6.25. Irudia: Besoaren hankak: kablerik ez doan aldeko bi hankak
6.27. Irudia: Euskarria bukatuta Irudian ikusten denez, zulo bat ere egin zaio euskarriaren plataformari plaka dagoen aldean. Hemendik, hanketatik barrena datozen kableak pasatuko dira, euskarritik irteteko. Hurrengo argazkian, atal finko osoaren muntaia erakutsi da:
6.28. Irudia: Atal finkoa bukatuta
6.29. Irudia: Atal finkoaren dimentsio nagusiak
6.30. Irudia: Balantzin osoa Balantzin osoak izan dituen masa eta bolumena hauek izan dira, Solid Edge-n arabera:
35 3D modeloa prest izanda, hurrengo urratsa hau fabrikatzea edo, gure kasuan, inprimatzea izango da. Honetarako, badaude hainbat xehetasun zehaztu edo kontuan hartu beharko direnak. Dimentsionaketa Dimension Elite modeloak inprimatu dezakeen tamaina maximoa 203 x 203 x 305 mm da. Nabaria da balantzina osorik inprimatzea ezinezkoa izango dela, beraz, pieza batzuk solte inprimatu beharko dira. Hala ere, balantzinaren ataletako batzuen dimentsioak handiegiak dira hauek osorik inprimatu ahal izateko, eta ondorioz, hauek hainbat zatitan banatu behar izan dira. Hasteko, euskarria lau zatitan banatu behar izan da, altuera txikia duen arren, inertzia handitzeko asmoz gehitu zaion kanpoko eraztuna ez baita sartzen inprimagailuan. Honela, euskarriaren goitiko bistatik ikusten diren bi ardatz nagusiak aprobetxatuz, binaka simetrikoak diren lau zati hauek egin dira: Hauek, orientazio honetan bertan inprimatuko dira. Atal finkoko gainerako osagarriak, hau da, bi hanka bikoteak, osorik inprimatu daitezke eta ez dira zatitu behar. Atal mugikorrari dagokionez, honen osagai txikienak (babesgarriak eta erdiko tapa) osorik inprimatuko dira. Besoaren dimentsioak, aldiz, handiegiak dira inprimagailurako eta hiru zatitan banatu dira: 7. FABRIKAZIOA 7.1. Irudia: Euskarriaren zatitzea inprimagailurako
37 8.1. Zereginak 1. Informazio bilketa: 1.1. Aurrekarien definizio eta analisia: Proiektuarekin hasi aurretik oso garrantzitsua izango da burutu behar den lanaren aurrekariak definitzea. 1.2. 3D diseinu eta inprimaketaren ezagutza: Proiektua bi prozesu hauen bidez garatuko denez, hauei buruzko oinarrizko ezagutza ezinbestekoa izango da proiektugilearentzat. 2. Diseinua: 2.1. Eskakizunak zehaztea: Diseinuak bete behar dituen eskakizunak definitu behar dira. 2.2. Alternatibak definitzea: Zehaztutako eskakizun bakoitza betetzeko alternatibak proposatuko dira. 2.3. Diseinua garatzea: Proposatu diren alternatiben artean aukeraketa egin eta 3D diseinua garatu. 2.4. Diseinuaren zuzendu eta bukatzea: Diseinua proiektuko zuzendariari diseinua erakutsi eta berak proposatutako zuzenketak burutu, azken diseinua lortuz. 3. Fabrikazioa: 3.1. Inprimagailuaren eskakizun eta mugak ezagutzea: Inprimagailuak piezari ezarriko dizkion mugak aztertu. 3.2. Materialaren azterketa: Fabrikaziorako erabiliko den materialaren propietateak ikertu beharko dira, eta, batez ere, hauek piezaren diseinuan izan dezaketen eraginaren jakitun. 3.2. Diseinua moldatzea: Inprimagailura moldatuko da 3D diseinua, honek egitura fabrikatu ahal dezan. 3.3. 3D inprimaketa: Inprimagailuarekin egitura fabrikatu. 4. Azken azterketa: Pieza esku artean izanda, hau diseinatu den 3D modeloarekin bat datorrela baieztatu beharko da. 5. Kostuen jorraketa burutzea: Proiektuan zehar egon diren kostuak kontabilizatzea. 6. Ondorioak ateratzea: Proiektuan zehar atera diren ondorioak adierazi. 7. Txostena idaztea: Proiektuaren garapenean burutu den ataza bakoitza txostenean idaztea. 8. PLANGINTZA
38 8.2. Mugarriak Proiektu honen kasuan hiru mugarri ezarri dira, hauek ikaslearen eta zuzendariaren artean egingo diren bi bilera izango direlarik. A. Alternatibak aurkeztea: Eskakizunak eta hauei erantzuteko alternatibak proposatzeko bilera burutuko da. Ikasleak lortu dituen diseinu posibleak aurkeztuko dizkio irakasleari, eta bien artean azken diseinuaren irudi hurbildu bat lortuko dute, ondoren ikasleak zehaztu eta egin beharko duena. B. Diseinua aurkeztea: Ikasleak diseinu bat burutu duenean, hau irakaslearekin ikuskatzeko bilera egingo da. Bertan zehaztuko dira egin beharreko zuzenketak eta hobekuntzak, behar baditu, betiere. C. Txostena zuzentzea: Zuzendariak, ikasleak idatzi duen txostena aztertuta, honek behar dituen zuzenketak adostuko dituzte, ikasleak txostena hobetzeko. 8.3. Gantt diagrama Jarraian, proiektuaren planifikazioa adierazten duen Gantt diagrama azaltzen da:
8.1. Irudia: Planifikazioaren Gantt eskema
8.2. Irudia: Planifikazioaren Gantt diagrama
Proiektuaren garapenean zehar agertu daitezkeen ezustekoak ere hartu dira kontuan aurrekontuan, hauek, kostu totalaren %2 bezala kontabilizatu dira. Guztizko prezioa kalkulatzeko BEZa ere gehitu zaio.
42 Hasteko, 3D inprimagailuak dituen hainbat abantaila eta desabantaila ikusi dira. Alde batetik, fabrikazio metodo honek ematen duen forma askatasuna izugarria dela ikusi da. Izan ere, behar den piezaren diseinu prozesuan zehar ez zaio itxurari mugarik jarri, eta aldiz material kentze bidezko prozesu batez fabrikatu behar balitzateke, garatu diren formetako batzuk aldatu eta sinplifikatu egin beharko liratezke. Hala ere, inprimagailuaren tamainak suposatu duen desabantaila eta lan gehigarria ere aipatu beharra dago. Izan ere, erabilgarri dagoen inprimagailuaren dimentsioak direla eta, sortu den diseinua hainbat zatitan egin behar izan da, eta hauek ondoren kolaz itsatsi. Hau, jakina, inprimagailu handiago batekin konpondu ahalko litzateken arazoa da, honela diseinu osoa inprimatu ahalko baikenuke honen osagaiak banatu gabe ere. Berriro ere, material kenketa bidezko fabrikazioarekiko duen abantaila bat azaldu da: objektuaren pieza ezberdinak ez direla banaka inprimatu behar, aldiz, muntaia eginda sor baitezake 3D inprimagailuak. Bestalde, ikusi denez, proiektuan, honi ezarri zaizkion helburu guztiak bete dira: balantzin sistemaren egituraren diseinu bat burutu da, ezarri zaizkion eskakizun guztiak bete dituena. Egia da grabitate zentruari ezarri zaion eskakizuna ez dela guztiz bete, baina, honek izan duen desbiderapena oso txikia izan denez, onargarritzat hartu da. Hala eta guztiz ere, proiektua hasieran ezarritako epean betetzea lortu da, baita emaitza onak lortzea ere. | science |
addi-0681265394be | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29231 | Banaketa-azpiestazio baten babes-sistemaren diseinua | Aranaga Decori, Pierre Ander | 2018-10-23 | LABURPENA Titulua: Banaketa-azpiestazio baten babes-sistemaren diseinua. IEC61850 gaur egun dauden azpiestazioetako komunikazio-estandar ugariak bateratzeko beharrak sortutako estandar berritzailea da. Hain zuzen, lan honek estandar berri horretan oinarritzen den banaketa-azpiestazio baten automatizazio-sistemaren diseinua egitea du helburu nagusia, babes-sistema ardatz duela. Horretarako, hasiera batean azpiestazioen funtsezko teoria aztertuko da, ondoren azpiestazioen automatizazio-sistemetan sakontzeko; batez ere IEC61850 estandarrean, eta zehazki estandar horrek definitzen duen GOOSE seinaleetan. Horren ostean, automatizatutako babes-sistemaren diseinua egiteko eman diren pausuak eta honen deskribapena azalduko da. Amaitzeko, azpiestazioko irteerako lineako eta transformadoreko erreleen arteko GOOSE seinale bat programatuko da, akats baten aurrean erreleen hautakortasuna ahalik eta era azkarrenean bermatzeko. Programazio hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Elektrikoko Saileko laborategian frogatu da, lineako eta transformadoreko errele bana Ethernet sare batean konektatuz, eta korronte-simulagailu batez erreleetan gaintentsioak simulatuz. Era honetan, lineako erreleak korrontea moztu behar duenean transformadoreko erreleari GOOSE mezu bat bidaliko dio, azken hau blokeatuz eta era honetan barra osoa energiarik gabe uztea ekidinez, sistemaren hautakortasuna bermatuz. Gako hitzak Azpiestazio, automatizazio, babes-sistema, IEC61850 estandar, ordenagailu-sare.
1. SARRERA Gaur egun azpiestazioetan egiten diren prozedura eta maniobra konplexuak asko errazten dira ordenagailu bidez programatzen eta kontrolatzen badira. Hain zuzen, hau da azpiestazioen automatizazio-sistemen funtsa. Horrelako sistema bat gauzatzeko, azpiestazioko gailuen arteko konexioa ezinbestekoa da, elementuen arteko koordinazioa bermatzeko, besteak beste. Gailuek euren artean ulertzeko, komunikazio-estandar bat izatea beharrezkoa da. Izan ere, halako estandar ugari erabiltzen dira gaur egun. Arrazoi hori dela eta, azken urteotan estandar bakarra beharrezkoa zela ikusita, nazioarteko mailan IEC61850 estandarra sortu eta erabiltzen hasi da. Estandar honek eskaintzen duen ezaugarri garrantzitsuenetako bat GOOSE seinaleak dira; azpiestazioko elementuen artean datu-sarearen bidez azpiestazioko gertaerei buruzko mezuak era azkar eta fidagarrian bidaltzen dituzten seinaleak. Lan honek, hain zuzen, azpiestazioen automatizazio-sistemak izango ditu ardatz, bereziki babes-sistemak; aipatutako IEC61850 estandarrean zentratuta eta GOOSE seinaleak aztertuz. Hasteko, gai honen testuingurua azalduko da. Lehenik eta behin, sistema elektrikoaren eta azpiestazioen kontzeptu orokorrak gogoratuko dira. Segidan, lan honetarako ezagutu beharreko azpiestazioen babes-sistemak azalduko dira; eta, azkenik, azpiestazioen automatizazio-sistemetan sakonduko da. Azken puntu honetan, sistema hauek dituzten elementuak eta euren arteko komunikazioa azpimarratuko dira. Ondoren, proiektuaren helburuak eta irismena azalduko dira. Izan ere, azpiestazio baten automatizazio-sistema diseinatuko da IEC61850 estandarra erabiliz; eta hori eginda, bere elementu batzuen arteko GOOSE bidezko komunikazioa ezarriko da, bukaeran laborategian frogatuz. Era berean proiektutik kanpo zer geratzen den ere zehaztuko da. Helburuak zehaztuta, lanak dituen onurak azalduko dira. Konkretuki, azpiestazioen automatizazio sistemek eta IEC61850 estandarrak dituzten abantailei buruz arituko da atal honetan. Hurrengo atalean, gaiaren gaur egungo egoera ikasiko da. Batez ere egun erabiltzen diren komunikazio-estandarrak aztertuz eta IEC61850 estandarra zehaztasunez azalduz. Alternatiben analisia egingo da ondorengo atalean, lan honetan aukeratutako sistemaren eta estandarren ordez zer beste aukera dagoen aztertzeko. Jarraian, egindako diseinua azalduko da. Lehenik eta behin, oinarri bezala hartu den azpiestazioaren ezaugarriak azalduko dira, osagaiak eta zein babes-sistema behar duen atal
bakoitzean. Gainera, sistema zehatz hau diseinatzeko beste zenbait baldintza emango dira. Behin datuak ezagututa, automatizazio sistemaren diseinuaren deskribapena emango da. Lanerako erabilitako metodologia izango da hurrengo atala. Honen barnean bi azpiatal izango dira: alde batetik, sistemaren diseinuan oinarrituta egin den GOOSEen konfigurazioa azalduko da, baita laborategian egindako lana ere. Bestalde, proiektu hau egiteko emandako pausoak azalduko dira, Gantt-en diagrama baten laguntzaz. Jarraian, lanaren alderdi ekonomikoak azalduko dira, hau da, automatizazio-sistemaren diseinuaren aurrekontua. Amaitzeko, lanaren ondorioak azalduko dira. Dokumentuaren amaieran, bibliografia eta azalpenetarako erabili diren irudi gehigarriak dituen eranskina aurkitzen dira.
2. TESTUINGURUA 2.1. Sistema elektrikoa Sistema elektrikoa energia elektrikoaren sorkuntza, garraioa eta banaketa gauzatzeko beharrezkoak diren elementu guztiez osatuta dago.
2.2. Azpiestazioak Azpiestazioak linea elektrikoen muturretan kokatzen diren instalazio elektrikoak dira. Helburu ugari izan ditzakete, batez ere, tentsio-mailaren aldaketa, sistema elektrikoaren maneiua lineak konektatuz edo deskonektatuz–, bai eta sistemaren zaintza eta babesa ere. Hala ere beste hainbat funtzio ere izan ditzake, hala nola maiztasuna aldatzea, potentzia faktorearen zuzenketa, artezketa, eta abar. Hainbat azpiestazio mota dago funtzioen eta kokapenaren arabera. Mota horietako bat banaketa-azpiestazioak dira. Hain zuzen ere, lan honek azken hauek izango ditu ardatz. 2. irudian banaketa-azpiestazioen kokapena ageri da sare elektrikoan.
2.3. Banaketa-azpiestazioak Banaketa-azpiestazioek garraio-lineetako tentsio altuak txikiagotzen dituzte, banaketa-sareak elikatzeko. Sare hauek kontsumitzaileei helarazten diete energia elektrikoa, bai etxeetakoei, bai industrialei. Gehienetan 3 kV eta 30 kV arteko tentsioak izaten dituzte. Kontsumitzaileek erabili aurretik, beste behin transformatu behar da energia elektrikoa tentsio-maila egokietara jaisteko.
- Transformadorea: horniketa-lineetatik datorren elektrizitatearen tentsio-maila jaisten du, banaketa-sarearen mailara arte. Horniketa-lineekin bezalaxe, ohikoa izaten da transformadore bat baino gehiago egotea, fidagarritasuna bermatzeko. - Barrak: korronte handiak garraiatzeko eta beste zirkuitu edo ekipoetara banatzeko erabiltzen dira. Horniketa-lineetatik datorren korrontea barretara bideratzen da. Era berean, transformadoreko sekundariotik irteten den korrontea barretara bideratzen da, eta hauetan gelaxkak konektatzen dira. - Gelaxkak: barnean maniobra- eta neurketa-ekipoak dituzten egitura metaliko bertikalak dira. Beste elementu batzuk ere izan ditzakete, adibidez babeserako eta kontrolerako ekipoak. Barretara konektatua egoten dira, eta honetara konexioa etetea ahalbidetzeko barnean ebakigailu bat eta etengailu automatiko bat izaten dute. Horrez gain, korronte- eta tentsio-transformadoreak ere eduki ditzakete. Posible da, gainera, kontrolerako gailu digitalak izatea kanpoaldeko egituran muntatuta. Barra elikatzeko hartunea, bai eta irteerako lineak, kondentsadore-bankuak, zerbitzu osagarriak eta abar, gelaxken bidez konektatzen dira barretara.
- Ebakigailuak: egitura elektromekanikoa da, zeinak zirkuitu elektriko bat era nabarmenean ebakitzeko balio duen. Ez du balio korronte elektrikoa mozteko, ez baitu arku elektrikoa deuseztatzeko mekanismorik; behin etengailuak korrontea moztuta erabili behar da. Ebakigailuek lurrerako konexiorako posizioa dute askotan, lan elektrikoak egiteko segurtasuna bermatuz. Etengailu automatikoak: korronte elektrikoa ebakitzeko ahalmena dute, korronte izendatuko egoeretan, baina baita gainkarga eta zirkuitulabur egoeretan ere.
Gehienetan ingurune dielektriko bat daukate barnean, zeinak arku elektrikoa deuseztatu eta isolamendua bermatzen duen. Horretarako gehien erabiltzen diren isolatzaileak SF6 gasa eta hutsa dira; antzina olioa ere nahiko erabili zen funtzio hori betetzeko. - Neurketa- eta babes-transformadoreak: bi mota daude: korronte-transformadoreak eta tentsio-transformadoreak. o Korronte-transformadoreek primarioan espira gutxi edo eroalea bera dute; sekundarioan aldiz, espira kopuru handiagoa. Era honetan sekundarioko korrontea primariokoarekiko proportzionala izango da, baina txikiagoa. Korronte hau erreleetara bideratzen da benetako korronteari buruzko informazioa emateko. o Tentsio-transformadoreek alderantziz funtzionatzen dute: transformadore erreduktoreak dira. Motaren arabera, primarioaren borneetan fase bat eta lurra edo bi fase egon daitezke. Sekundarioan lortzen den tentsioa primariokoarekiko proportzionala izango denez, tentsio-informazio gisa erabil daiteke eta erreleetara bideratzen da.
5. irudia. Korronte transformadorea. Iturria: Teknologia Elektrikoa ikasgaiko apunteak. - Erreleak: erreleak etengailu automatikoei zabaltzeko eta ixteko aginduak ematen dizkieten gailuak dira. Hau akats elektriko bat dagoenean egiten da, sistemaren zati akastuna isolatzeko. Hasiera batean, gailu elektromagnetikoak ziren, eta korronte- edo tentsio-transformadore batek edo antzeko gailu batek akats bat detektatzean aktibatzeko diseinatuta zeuden. Horregatik, errele bakoitzak bere funtzioa zuen. Gaur egun mikroprozesadoredun errele adimendunak erabiltzen dira. Hainbat funtzio bete ditzakete eta programagarriak dira. Datu sareen bidez euren artean konektatzeko gaitasuna dute, segurtasun-sistema hobetuz eta babes-sistemaren kable kopurua gutxituz. Azpiestazioen automatizazio-sistemen oinarria dira. Honetan aurrerago sakonduko da.
2.4. Azpiestazioen babes-sistemak Sare elektrikoan eta azpiestazioetan ondorio larriak izan ditzaketen akatsak gerta daitezke, hala nola zirkuitulaburrak, gainkargak, gaintentsioak eta azpitentsioak. Gainera, akats hauek sare elektrikoak izan behar duen fidagarritasunari kalte egiten diote. Horregatik, beharrezkoa da azpiestazioetan babes-sistemak inplementatzea. Horretarako, horniketa-lineak, transformadoreak, barrak eta abar babesteko sistemak ezartzen dira; hauen bidez, akatsa daukan zatia sistematik isolatzen da, gainerako zatietan ahalik eta eragin gutxien izanez. Hain zuzen ere, babes-sistemek baldintza hauek bete behar dituzte: - Sentikortasuna: babesgailuak era egokian atzeman behar ditu akatsak, muga oso gutxigatik gainditzen badute ere. Hautakortasuna: babesgailuek akatsak zein eremutan gertatu diren detektatu behar dute, eta euren eremuan gertatu denean soilik eragin behar dute. - Azkartasuna: azkar jokatzea ezinbestekoa da akats bat gertatzean; gero eta denbora gehiago akatsa dagoela, orduan eta kalte handiagoak sortuko dira. Fidagarritasuna: alde batetik, garrantzitsua da babesgailuak akatsa dagoenean eragingo duela ahalik eta ziurrenik egotea. Horri obedientzia deritzo. Bestalde, bere erantzukizuna ez den akats bat gertatzean ez duela aktuatuko bermatu behar da. Horri segurtasuna deritzo. Zirkuitua zabalarazten duten gailuak erreleak dira, eta ailegatzen zaizkien seinaleen arabera hartzen dute erabakia. Gailu hauek funtzio bakarra edo hainbat bete ditzakete; gaur egun adimendunak izan ohi dira, eta hainbat funtziokoak. Honetan aurrerago sakonduko da. Jarraian lan honetan erabiliko diren babes-funtzioak azalduko dira. Parentesi artean euren ANSI zenbakia adierazi da (ANSI Estatu Batuetan merkataritza eta komunikazio arauak ezartzen dituen erakundea da; izan ere, babesak maiz erakunde honek ezarritako zenbakiekin identifikatzen dira). Gainintentsitate-babesa (50/51) Eroale batetik izendatutakoa baino korronte handiagoa pasatzeak hau gehiegi berotzea dakar, eta hori arriskutsua izan daiteke. Gainintentsitate-babesek hau ekiditeko balio dute. Gainintentsitateak bitan bana daitezke: gainkargak eta zirkuitulaburrak. Gainkargak kargaren eskaeraren ondorioz izendatutako korrontearen balioa gainditzen denean gertatzen dira. Honek esan nahi du gainintentsitate mota hau eskariak mugatua dagoela, eta beraz ez da magnitude oso handikoa izaten normalean.
- Zirkuitulaburrak faseen artean edo fase baten eta lurraren arteko konexio zuzena edo inpedantzia baxukoa dagoenean gertatzen dira. Korrontea inpedantzia honek soilik mugatzen duenez, korronte oso handiak sortzen dira. Gainintentsitateak saihesteko metodorik sinpleena fusibleak dira; korronte handiegia pasatzen denean barruko haria desegin egiten da, korrontea ebakiz. Hauen arazoa da, behin bakarrik erabili behar direla, eta ondoren aldatu behar direla da. Azpiestazioetan gainintentsitateak ekiditeko era arruntagoa gainintentsitateko erreleak dira, etengailu automatikoak aktibatzen dituztenak; korronte-transformadoreek korronte handiegiaren seinalea bidaltzean, erreleak etengailuari zirkuitua zabaltzeko agindua ematen dio. Kasu batzuetan, beharrezkoa da gainintentsitatea une batez uztea. Hala gertatzen da, adibidez, jarraian dauden hainbat erreleren kasuan: beharrezkoa izan daiteke denbora-tarte bat itxarotea aurrerago dagoen erreleak erreakziona dezan. Horretarako balio du 51 ANSI zenbakidun gainintentsitate-babesak, korronte-mailaren arabera denbora luzeago edo laburrago batez uzten du korrontea zirkulatzen. Fusibleetan ere hala gertatzen da; gainintentsitate txikiekin denbora luzeagoa behar du erretzeko. 50 babesak, aldiz, gainintentsitatea detektatu bezain laster mozten du korrontea. Hau erabilgarria da zirkuitulaburren kasuan, kalte handiak eragin baititzakete denbora oso laburrean. Gainintentsitateez babeseko erreleek 50 eta 51 babesak izaten dituzte barnean, gainintentsitate-motaren arabera era batean ala besteak jokatzeko. 6. irudian IEEE-ren kurba estandarrak ikus daitezke. Norabide-gainintentsitate babesa (67) 67 babesak ere gainintentsitateez babesten du, baina kasu honetan korrontearen noranzkoa ere kontuan hartzen du. Hau erabilgarria da korronteak bi norabidetan zirkulatzeko gaitasuna duten zirkuituetan ahalik eta zatirik txikiena soilik isolatzeko. Errele mota honek korrontearen eta tentsioaren informazioa behar du korrontearen norabidea kalkulatzeko.
Distantzia-babesa (21) Babes hau garraio-lineetan erabiltzen da, eta akatsa zein distantziara gertatu den detektatzen du. Horretarako tentsioaren eta korrontearen arteko erlazioa erabiltzen du, hau da, inpedantzia. Akatsa gero eta urrunago egon, harainoko inpedantzia orduan eta handiagoa izango da. Honek garraio-lineak hainbat eremutan banatzeko aukera ematen du, eta erreleak eremu horien barneko akatsekiko soilik erreakzionatuko du. Gaintentsio/Azpitentsio babesa (59/27) 59 babesak fase artean edo fasetik neutrora tentsio maximoa gainditzen den kontrolatzen du. 27 babesa, aldiz, fase artean tentsio gutxiegi ez egoteaz arduratzen da. Babeserako funtzio osagarriak ANSIren 79. zenbakiak birkonexio-funtzioa adierazten du: akatsaren ondoren denbora zehatz bat pasata berriz itxiarazten du etengailua. 86 funtzioak, aldiz, egoera anormal bat gertatzean ekipamendua blokeatzeko eta erabileraz kanpo uzteko balio du.
2.5. Azpiestazioen automatizazio-sistemak Azpiestazioen automatizazio-sistemak edo SASak (ingelesez Substation Automation System) elkarren artean konektatutako gailu adimendunez (IED, ingelesez Intelligent Electronic Device) osatutako azpiestazioen kontrolerako eta babeserako sistema integratuak dira. Komunikaziosarearen bidez, IEDek babes-, neurri- eta kontrol-informazioa elkartrukatzen dute. Hauei esker, azpiestazioko funtzioak automatizatu eta monitorizatu daitezke. 2.5.1. Azpiestazioen automatizazio-sistemen elementuak Hauek dira SAS bateko elementu ohikoenak: - IEDak: gailu elektroniko adimendunak edo IEDak babes elektrikorako balio duten mikroprozesadoredun funtzio anitzeko kontrolagailuak dira. Besteak beste, transformadoreak, korronte-ebakigailuak eta kondentsadore-bankuak babesten dituzte azpiestazioetan. IED ohikoenak babes-errele digitalak dira. Hauek sentsoreetatik informazioa jasotzen dute eta kontrol-aginduak bidaltzeko gai dira, adibidez, etengailuak aktibatzeko gai direnak, sentsoreek normala ez den tentsio, korronte edo maiztasun bat antzemanez gero. Babes-errele digitalez gain, hainbat motako IEDak daude; esate baterako, neurgailuak, errele zaharretarako interfazeak, eta abar. - Posizio-kontrolagailua: posizio batek funtzionatzeko behar duen software guztia dauka barnean. Posizioaren kontrolaz arduratzen da eta honen informazioa batzeaz arduratzen da: neurketak, elementuen egoera, IEDen egoera eta abar. Gainera, beharrezko gailu guztiak konektatzeko adina sarrera- eta irteera-konexio dauzka, digitalak, baina baita analogikoak ere. Kasu batzuetan, posizioan dagoen funtzio anitzeko IED bakarrak betetzen du funtzio hau, lan honetan gertatuko den bezala. - RTUa: Urrutiko unitate terminala edo RTU (ingelesez Remote Terminal Unit) azpiestazioko datu analogikoak eta digitalak pilatzeaz eta urrutiko kontrol-zentroari formatu egokian bidaltzeaz arduratzen da. RTUa azpiestazioan bertan kokatuta dago. - HMIa: gizaki-makina interfazea edo HMI (ingelesez Human Machine Interface) erabiltzailearen interfaze nagusia da, normalean ordenagailu bat. Hau finkoa izan daiteke; edo azpiestazio automatikoetan ordenagailu eramangarri bat konektatzeko aukera egon daiteke. - Azpiestazioko unitate zentrala: azpiestazio osoa kontrolatzen duen unitatea da. Gainera, sarritan HMI funtzioa ere hartzen du, normalean ordenagailu industrial bat
baita. Antzina, kontrolaz RTUa arduratzen zen, eta HMIa beste gailu independente batean zegoen. Gaur egun, RTUa eta HMIa batzen ditu azpiestazioko unitate zentralak. Komunikazio busak: azpiestazioko gailuak elkarren artean konektatzen dituzten kableak dira. Hainbat motatakoak izan daitezke, besteak beste RS-232 edo Ethernet. Azkenaldian zuntz optikoa erabiltzeko joera dago, azpiestazioko zarata elektromagnetikoak ez baitio eraginik egiten, kobrezko konexioei ez bezala. - Urrutiko SCADA sistemara lotura: urrutiko kontrol gainbegiraketa eta datu bilketa sistemekin (SCADA, ingelesez Supervisory Control And Data Acquisition) komunikatzen den sistema, hau da, urrutiko kontrol-zentrora. Funtzio hori espresuki betetzen duen gailu bat izan daiteke, ala HMIaren edo IED baten zereginen parte. 2.5.2. Komunikazioa 2.5.2.1. Komunikazio-mailak Azpiestazioetako komunikazioa hiru mailatan bana daiteke; lau mailatan kanpoalderako konexioa gehitzen badiogu. Lehen mailari prozesu-maila deritzo. Maila honetan azpiestazioko ekipamendu primarioaren eta automatizazio-sistemaren arteko interfazea aurkitzen dira. Ekipamendu primarioa deritze gailu mekaniko, elektriko edota analogikoei; besteak beste korronte- edo tentsiotransformadoreak, etengailuak, ebakigailuak eta abar. Maila honen kontrola ekipamendu horren eragilearen esku dago. Bigarren maila posizio-maila da. Posizioaren babes- eta kontrol-sistemaz arduratzen diren elementu guztiek osatzen dute. Gailu batek ala gehiagok gauza ditzakete funtzio horiek, azkenaldian funtzio guztiak gailu bakarrak egiteko joera badago ere, IEDak normalean. Maila honek prozesu-mailarekin kontaktu zuzena dauka eta honetatik informazioa eskuratzen du. Gorantz, azpiestazioko unitate zentralarekin dago kontaktuan. Hirugarren maila azpiestazio-maila da. Kontrol-gelan kokatuta egon ohi da, eta azpiestazio osoaren kontrola eta maneiua egin daiteke bertatik, HMIaren bidez. Azpiestazioko unitate zentrala maila honetan dago. Azkenik, esan den moduan, urrutiko kontrol edota gainbegiraketa zentroekiko komunikazioa dago. Maila hau lan honen helburuetatik kanpo dago.
baten mende dagoenez, honek hutsegite bat izatekotan eskuzko kontrola besterik ez da geratuko azpiestazioa maneiatzeko. RTUdun arkitektura zentralizatua, HMIdunaren hobekuntza da. Topologia hau duten azpiestazioek banatuak dituzte erabiltzailearentzako interfazea eta kontrol softwarea. Hain zuzen, azken hau RTU batek dauka, eta horrela HMI ordenagailua ahalmen txikiagokoa izan daiteke. Izan ere, azpiestazioa automatikoa den kasuetan, HMIa langileen ordenagailu eramangarria izan daiteke. Aurreko kasuan bezala, posizio-kontrolagailua ez da beharrezkoa kasu honetan ere, azpiestazioko posizioen kontrol-softwarea RTUak baitu. Aldiz, aurreko kasuan baino gailu gehiago konektatzeko aukera dago arkitektura honetan, muga teoriko barik. Posizio ugari egon daitezke mota honetako azpiestazioetan. Hori dela medio, hau izan da tradizionalki azpiestazio handien kontrol-topologia. Bestalde, arkitektura sakabanatua dago. Arkitektura honetan, azpiestazioko posizio bakoitza posizio-kontrolagailu batek kontrolatzen du. Hauek elkarren artean eta azpiestazioko ordenagailu zentralarekin loturik daude komunikazio-busaren bidez. Ordenagailu zentral honek HMI funtzioa har dezake kasu batzuetan, baina ez da beharrezkoa, gizaki-makina interfazea beste ordenagailu batean egon daitekeelako. Honelako azpiestazioak edozein tamainakoak izan daitezke. Posizio-kontrolagailuen arteko konexioa hainbat motakoa izan daiteke. Hauetatik sinpleena izar-konexioa da, zeinean posizio-kontrolagailu guztiak ordenagailu zentralera konektatuta dauden. Denetatik merkeena da, baina bi desabantaila ditu: alde batetik, lotura bat hautsiz gero, bere posizio-kontrolagailuaren urrutiko kontrola galtzen da. Bestalde, ordenagailuzentralaren konexio-mugak ezarriko du azpiestazioak izan dezakeen posizio kopurua. Asko erabiltzen den beste topologia bat eraztun-konexioa da. Konexio-mota honetan gailu bakoitza beste bi gailurekin loturik dago, eraztun bat osatuz. Horrela, gailu bakoitza sareko beste guztiekin komunika daiteke. Kasu honetan, konexioren batean akatsen bat gertatuz gero, gailu guztiek sarean jarrai dezakete, beste bidetik komunikatuz. Eraztun batean gailu gehiegi badago, posible da hainbat eraztun osatzea, euren arteko lotunea HMIa izanik. Horrela, izar-konexioak zituen arazoak konpontzen dira. Alde txarra da topologia honek kostu handiagoa daukala. Beraz sisteman fidagarritasun oso handia behar denean soilik erabiltzen da.
2.5.2.3. OSI eredua OSI Estandarizaziorako Nazioarteko Erakundeak (ISO) gailuen arteko komunikazioa errazteko sortu zuen eredu deskriptiboa da. Jarraian azaldu egingo da, lan honetako ondorengo puntuetan aipatu egingo baita. Sistemen komunikazio-funtzioak estandarizatzen ditu OSI ereduak, bere barneko teknologia eta egituran sartu gabe. Ereduak zazpi geruza definitzen ditu eta geruza bakoitzak goiko eta behekoarekin soilik egiten du lan. Geruza bakoitzak datu-transmisioaren fase bakoitzean informazioa nola tratatzen den definitzen du. 1. maila: geruza fisikoa Konexio fisikoen geruza da. Geruza honek datuak bidaltzeko zein medio erabiltzen den definitzen du (kableak, haririk gabeko konexioa, zuntz optikoa...), bai eta konektore-motak ere. Era berean tentsio eta korronte-mailak, edo ezaugarri optikoak ere defini ditzake, medioaren arabera. Ohikoa den medio bat, batez ere Ethernet konexioetan, pare txirikordatuzko kablea da, muturretan RJ45 motako konektoreak dituena. Kable hau erradiazio elektromagnetikoaren aurka aluminiozko pantaila batez babestuta egon daiteke ala ez. Babes-pantaila gabekoek UTP dute izena; babestuak, berriz STP eta hainbat kategoriatakoak izan daitezke, euren babes gehigarriaren arabera. STP motako kableak sarri erabiltzen dira azpiestazioetan, erradiazio elektromagnetiko handiko inguruneak baitira. Zuntz optikoa ere gero eta ohikoagoa bihurtzen ari da, honi zarata elektromagnetikoak ez baitio eragiten. 2. maila: lotura-geruza Geruza honetan geruza fisikotik datozen bit-ez osatutako datu-paketeak definitzen dira eta mezuen hasiera eta amaiera markatzen dira. Geruza honetan erabiltzen diren estandarrek marka horiek ez direla datutzat hartzen ziurtatu behar dute, bai eta paketeetan egon daitezkeen akatsak bilatu ere. Maila honetan erabiltzen den ohiko protokoloa Ethernet da. Protokolo honek sare-geruzatik datozen datu-paketeei gailuen helbideak eta beste datu batzuk gehitzen dizkie. 3. maila: sare-geruza Honen helburua datuak sarean zehar jatorritik helmugara ailegatzea da. Bi gailuren artean ez dago beti konexio zuzen bat eta horregatik maila honetan datu-paketeak bideratu egiten dira, gailuen sareko eta azpisareetako helbideen bidez.
Geruza honetako ohiko protokolo bat IP da. Honek datu-multzoei jatorriaren eta helmugaren helbideak, eta beste hainbat informazio gehitzen dizkie helmugara ondo heldu daitezen. Maila honetan lan egiten duen gailu baten adibidea router-a da. 1. taula. OSI ereduko geruzak. Iturria: Network Protection & Automation Guide (Alstom Grid) Geruza-motak Datuunitatea Geruza Funtzioa Gailu-geruzak Datua 7 Aplikazio-geruza Erabiltzailearekin interakzioa 6 Aurkezpengeruza Datuen aurkezpena eta enkriptatzea 5 Saio-geruza Gailuen arteko komunikazioa Segmentua 4 Garraio-geruza Muturren arteko komunikazioa eta fidagarritasuna Euskarrigeruzak Datagrama 3 Sare-geruza Helbideratze logikoa Trama 2 Lotura-geruza Helbideratze fisikoa Bit-a 1 Geruza fisikoa Euskarria, seinalea eta transmisio bitarra
4. maila: garraio-geruza Geruza hau ez da datuen transmisioaz arduratzen, baizik eta jatorrian eta helmugan lan egiten du. Honen ardura da datu-paketeak ordenaturik eta informazioa galdu barik jasotzea, besteak beste. Protokolo batzuk oso sinpleak dira eta saretik jasotako datuak dauden moduan jasoko ditu; beste batzuk ordea konplexuak dira eta paketeak ordenatzeaz arduratuko dira, errorerik ez dagoela frogatuko dute eta bidaltzaileari paketea ondo heldu dela jakinaraziko diote, beste hainbat zereginen artean. Geruza honetako ohiko protokoloen artean daude TCP eta UDP. Lehena bigarrena baino konplexuagoa eta fidagarriagoa da. Geruza honen jarduera transmisioaren hasieran eta bukaeran kokatutako gailuetan gauzatzen da, ordenagailuak normalean; azpiestazioen kasuan, hauek IEDak izango lirateke.
5. maila: saio-geruza Geruza honek komunikaziorako ezinbestekoak diren zerbitzuak eskaintzen ditu. Hasteko, igorlearen eta hartzailearen arteko sesioa sortzeaz, erabiltzeaz eta amaitzeaz arduratzen da. Horrez gain, komunikazioen arteko konkurrentziaren kontrola egiten du, bi konexio kritiko aldi berean ez gertatzeko. Azkenik, kontrol-puntuak ezartzen ditu komunikazioan zehar, konexioa etenez gero puntu horretatik berrezartzeko eta era horretan hasieratik berriz hasi behar ez izateko. 6. maila: aurkezpen-geruza Aurkezpen-geruza informazioaren errepresentazioaz arduratzen da. Aplikazio-geruzako datuak saio-geruzarentzat ulergarriak egiten ditu, eta alderantziz. Honen adibidea ASCII izan daiteke, zeinek 8 biteko kode bitarrak karaktere irakurgaiekin erlazionatzen baititu. Gainera, maila honetan konprimatzen eta zifratzen dira datuak, hori behar izanez gero. 7. maila: aplikazio-geruza Hau da OSI ereduaren gorengo maila. Erabiltzailea sistemarekin komunikatzea da honen helburua eta maila honetan daude FTP (fitxategiak transmititzeko), HTTP (web nabigatzaileentzako), POP3, SMTP (posta elektronikorako) eta antzeko protokoloak. Maiz, erabiltzailearen eta protokolo hauen artean ordenagailu-programak daude, gehiegizko konplexutasuna saihesteko. 2.5.2.4. Komunikaziorako konexioak maila fisikoan Azpiestazioetako gailuek hainbat medio fisiko erabil ditzakete komunikatzeko. Erabilienak EIA-232, EIA-485 eta Ethernet estandarrak dira. Antzina konexio hauek konexio metalikoz egiten ziren; baina gaur egun zuntz optikoaz funtzionatzeko aldaketak egin dira estandarretan. Hiru kasuak serie konexioak dira; hala ere, Ethernet-en abiadura handiaren ondorioz, kasu berezia kontsideratzen da, eta serie-konexio adiera EIA estandarrekin lotzen da normalean, Ethernet kanpoan utziz. Jarraian hiru estandarrak azalduko dira. EIA-232-ri dagokionez (RS-232 izenaz ere ezaguna), bi gailuren arteko full duplex seriekomunikazioa ahalbidetzen du, hau da, komunikazioa aldi berean bi norabidetan gertatzea. Gehienetan ez da erabiltzen 9600 bit/s baino abiadura handiagoetan, eta gehienez 20 kb/s transmititu dezake. Horrez gain, distantzia oso txikietan soilik erabiltzen da, ez baitu zarataren aurkako isolamendurik. Azpiestazioetan arazo handiak sor ditzake konexio-mota honengan zarata elektromagnetikoak, eta beraz zuntz optikorako bihurgailuak erabiltzen dira.
9. irudia. LC (goian) eta ST (behean) konektoreak. Iturria: Wikimedia Commons. Ethernet estandarrak OSI ereduko geruza fisikoaz gain (1. geruza), lotura-geruza (2. geruza) ere deskribatzen du. Bigarren geruza honetan, MAC helbideen bidez bideratzen dira datuak; gailu bakoitzak fabrikatzerakoan esleitzen zaion MAC helbide bakarra dauka. Ethernet gailuak elkarren artean lotzeko hub-ak, switch-ak eta router-ak (euskaraz hurrenez hurren kontzentratzaile, kommutadore eta bideratzaile izenez ere baderitze) erabiltzen dira. Hub-ek OSI ereduko 1. geruzan, geruza fisikoan, funtzionatzen dute gailu batek bidalitako datumultzoak gainerako gailuei transmitituz. Hub-etan datu-talkak gerta daitezke bi gailuk edo gehiagok informazioa batera bidaltzen badute. Horregatik ez dira egokiak fidagarritasun handia behar den sistemetan, azpiestazioetan adibidez. Switch-ek OSI ereduko 2. geruzan, lotura-geruzan, lan egiten dute. Hub-ek ez bezala, datumultzoak batera jasotzen badituzte, gorde egiten dituzte eta bidea libre dagoenean hartzaileari bidaltzen dituzte. Hauek erabiltzen dira azpiestazioen sareetan. Router-ek OSI ereduko 3. geruzan, sare-geruzan, funtzionatzen dute eta euren zeregina aurreko bi gailuekiko desberdina da. Switch-en antzekoak dira, baina gainera sare lokalen eta hedadura zabaleko sareen arteko lotura gisa jokatzen dute. Sare-konexioetan topologiarik ohikoenak eraztun erakoa eta izar erakoa dira. Lehen kasuan, gailu bat beste bati konektatuta dago kate bat osatuz, eta azkena lehenengoari konektatzen zaio. Izar-konexioaren kasuan, berriz, gailu guztiak gailu berberari konektatuta daude. Ethernet izarrean oinarritutako sarea da naturaz, esan bezala hub, switch edo router bat izanik erdigunea. Izan ere, hasiera batean ezin zen eraztun-erako konexiorik egin, arazoak sor zitezkeelako; gaur egun hau ahalbidetzeko teknologia badago, hala ere. Lan honetan, dena den, izar itxurako topologia erabiliko da azpiestazioan.
3. LANAREN HELBURUAK ETA IRISMENA Lan honen helburu nagusia IEC61850 estandarrean oinarritutako azpiestazio baten automatizazio-sistemaren diseinua egitea da, babes-sisteman zentratuta. Hau gauzatzeko, lanak helburu zehatz hauek ditu: 1. SASen gaiaren egoeraren azterketa egitea, IEC61850 estandarrean zentratuz. Sistema hauen abantailak aztertuko dira, bai eta estandar zehatz horrenak ere, erabiltzen diren beste estandar batzuekin alderatuz. 2. Iberdrolaren ereduzko azpiestazio baten automatizazio-sistemaren babes zatiaren diseinu orokorra proposatzea. Erabiliko diren gailuetako bi Ingeniaritza Elektrikoko Sailean dauden General Electric-en Multilin 345 eta Multilin 350 erreleak izango dira, hurrengo helburua betetzeko asmoz. 3. Egindako diseinuko 20 kV-ko zatiko irteerako lineako erreleen eta transformadoreko erreleen arteko komunikazioa definitzea, hautakortasuna era azkarragoan gauzatzeko blokeo-sistema bat ezarriz IEC61850 estandarrak definitzen dituen GOOSE mezuak erabilita. Hain zuzen, mezu hauek konfiguratuko dira, General Electric-en EnerVista programa erabiliz. Ezarriko den konfigurazioarekin, gainintentsitate bat agertzean non gertatu den determinatuko da, eta ahalik eta modurik azkarrenean hautakorra izaten saiatuko da, linean gertatu bada, uretan gorako transformadoreko errelea blokeatuz, honek aktua ez dezan eta lineakoak moz dezan korrontea. 4. Konfigurazio hau Ingeniaritza Elektrikoko Saileko laborategian frogatzea, alde batetik egokia den eta akatsik ez duen frogatzeko, eta bestalde komunikazio honek dituen abantailak azpimarratzeko. Lan honen irismenetik at geratuko dira hurrengo hauek: - Automatizazio-sistemaren diseinuan azpiestazioak kanpoaldeko kontrol-zentroarekiko komunikazioa. - Irteerako lineetakoak eta transformadorekoak ez diren gailuen komunikazioen konfigurazioa. - GOOSEez gain, IEC61850 estandarrak ematen dituen komunikatzeko gainerako aukeren konfigurazioa.
4. LANAREN ONURAK 4.1. Azpiestazioen automatizazio-sistemen onurak Azpiestazioen automatizazioak onura ugari ditu. Hasteko, gailuak datu-sarera konektatzen direnez, erabili beharreko kable kopurua nabarmen gutxitzen da, azpiestazioko zati bakoitzaren datuak saretik transmititu daitezkeelako; antzina hau gailu guztiak konektatzen zituzten kobrezko kablez egin behar zen. Ondorioz, kableen gutxitze honek kostuak murrizten ditu. Gainera kable multzo handiak izateak toki handiagoa hartzen du azpiestazioetan eta konplikatu egiten ditu aldaketa- edo konponketa-lanak. Horrez gain, azpiestazioaren elementu guztien kontrola eta monitorizazioa ahalbidetzen du tokian bertatik; edota urrutitik, kontrol-zentro batetik. Automatizazioa oso egokia da azpiestazio handietan. Izan ere, horietan egiten diren maniobra eta sekuentzia konplexuak era nabarmenean sinplifikatu daitezke matematikoki adieraziz eta ordenagailuetan programatuz. Horregatik, 70. hamarkadatik gaur egunera gero eta gehiago erabili dira sistema hauek. Azken hogeita hamar urteetan batez ere, gailu digitaletan izan diren aurrerakadek eta kostuak murrizteko beharrek azpiestazioen automatizazio-sistemak azpiestazioen babes eta kontrolerako soluzio egokiena bilakatu ditu. 4.2. IEC61850 estandarraren onurak Lan honetan IEC61850 estandarrarekin egingo da lan. Hau aukeratu izanaren arrazoia eskaintzen dituen abantailak dira. Estandar hau zehaztasunez aztertuko da gaiaren egoerari buruzko atalean; baina laburki azaltzearren azpiestazioetako komunikazioak definitzen dituen estandar irekia da, fabrikatzaile desberdinen arteko interoperabilitatea duena helburu gisa. Esan den moduan, IEC61850ren abantaila nagusia fabrikatzaile desberdinen gailuen arteko konexioa baimentzen duela da. Era honetan, azpiestazioen automatizazio-sistemak ez daude fabrikante bakar baten produktuaren mende. Horri esker sistema hauetan aukera berriak agertzen dira eta aurrerapauso handia da hauen diseinurako. Gainera hainbat fabrikatzaileren gailuak erabiltzeak kostuak gutxitzea ahalbidetu dezake. Era berean, ekipoak aldatu behar direnean arazo gutxiago ematen ditu estandar honek erabiltzeak. Sare batera gailu bat gehitzea ere ezin errazagoa egiten du IEC61850ek, horrelako sareetan hau egiteak ez baitu eraginik gainerako gailuetan.
10. irudia. IEC61850 estandarrak baimentzen duen interoperabilitatearen adibidea. Iturria: ABB. Gainera GOOSE deritzen seinale-mota berri bat definitzen du estandar honek. Seinale hauen bidez azpiestazioko sare lokalera bidal daitezke IEDen datuak, sareko beste gailu guztiek jaso ditzaten. Hau da, honek IEDen arteko komunikazio horizontala ahalbidetzen du, erreleen artean kable gehigarriak jartzea ekidinez. Hain zuzen ere, GOOSErik gabe erreleen koordinazioa eskatzen duten sistemak egiteko, erreleen artean kable-multzoak jarri behar dira, kostuak handituz, bai eta konplexutasuna ere (11. irudia).
11. irudia. IEDen arteko ohiko kable-multzoak. Iturria: pacw.org. GOOSE mezuek, geroago azalduko denez, abiadura handian igortzeko ahalmena dute, OSI ereduko geruza batzuetatik pasa gabe eta lehentasuna daukate beste seinale batzuekiko. Hau erabilgarria da gailu batek premiazko mezu bat bidali behar duenean sarera, adibidez akats elektriko bat detektatzean; kasu horretan lehenbailehen erantzutea ezinbestekoa baita. Bestalde, estandar honek objektuetara orientaturiko datu-eredu berri bat ezartzen du, azpiestazioaren zatiak eta funtzioak era maneiagarri eta sinplean banatuz.
IEC61850ek duen beste abantaila bat sistema martxan jartzeko kostu txikiagoa daukala da, izan ere estandar honekin bateragarriak diren gailuek ez dute eskuzko konfigurazio gehiegirik behar. Honi esker erroreak eta berrikusteak ere gutxitzen dira. Amaitzeko, arau honen formatu eta protokolo estandarrek erraz egiten dute azpiestazioaren sare lokalera konektatuta honen datu guztiak jasotzea behar izanez gero.
5. GAIAREN EGOERAREN AZTERKETA Aurreko atalean esan den moduan, gaur egun, azpiestazioak automatizatzeko joera handia dago, hau baita kostu eta sinpletasun aldetik eman daitekeen soluziorik egokiena, azaldutako abantaila guztiak ahaztu gabe. Egia da oraindik ere badirela azpiestazio zaharrak eta horietan konplexua da automatizazio-sistemak inplementatzea, baina esan bezala gaurko egunez arraroa da azpiestazioak ez automatizatzea. Bestalde, automatizatutako azpiestazioetan orain gutxi arte fabrikatzaile bakoitzak bere protokoloa erabiltzen zuen. Horren ondorioz, zailtasunak zeuden marka desberdineko ekipoak elkarren artean komunikatzeko. Horrelako arazoen soluzioa protokolo libreak erabiltzea da. Hala ere, hainbat protokolo erabiltzen dira gaur egun, bakoitzak bere ezaugarriak dituela. Arazo honi soluzioa eman nahi izan zaio IEC61850 estandarra sortuz, ondoren azalduko denez. Jarraian egun azpiestazioetan erabiltzen diren komunikazio-estandar garrantzitsuenak azalduko dira. IEC60870-5 IEC60870 sistema elektrikoen urrutiko kontrolerako erabiltzen diren sistemak definitzen duen IECren estandar multzo bat da. Bosgarren zatiak sistemen arteko datu-transmisioa arautzen du. Honetatik IEC60870-5-101 eta IEC60870-5-104 ezagunak dira; baita IEC60870-5-103 ere. Lehenengo biek urrutiko kontrol-eginkizunak arautzen dituzte eta bigarrenak bereziki sarerako konexioa arautzen du; hirugarrena, azpiestazioko babes-sistemako eta kontrol-sistemako gailuen arteko komunikazioa arautzen du. OSI ereduaren 3 geruzako bertsio sinplifikatua erabiltzen du (aplikazio-geruza, lotura-geruza eta geruza fisikoa). Urrutiko kontrol-zentroarekin komunikatzean 64 kb/s arteko datu-transmisio abiadurak izatea ahalbidetzen du, eta ez dio komunikazio-distantziari mugarik jartzen. Azpiestazio barneko komunikazioei dagokionez, abiadurak 19200 kb/s arte hel daitezke eta komunikazioa serie-konexioz edo Ethernet bidez egin daiteke; kobrez edota zuntz optikoz. Komunikazio-sistema honek 256 gailuko muga dauka. Hala ere, gaur egun IEC60870-5-104 araua askotan erabiltzen da azpiestazioen eta urrutiko kontrol-zentroen arteko komunikazioan; eta momentuz ez dirudi aldatuko denik, oraindik IEC61850 araua ez delako komunikazio mota horretarako erabiltzen. Hala ere, lan honetan ez da azpiestazioko kanpo-konexioez jardungo. Azpiestazio barnean, aldiz, gaur egun IEC60870-5-103 da erabiltzen den protokoloetako bat. Azpiestazioko babesgailuak
kontrol-unitatearekin konektatzea ahalbidetzen du, serie konexioz, baina baita zuntz optikoz ere. Printzipioz, arau honek saltzaile desberdinen arteko gailuen arteko konexioak egitea ahalbidetu beharko luke. Arazoa da mezuak protokolo pribatuz ere bidaltzea ahalbidetzen duela. Hasiera batean hau abantaila dela pentsa daiteke, funtzionalitate handiagoa ematen baitio. Aitzitik, honek fabrikatzaile desberdinen arteko gailuen konexioari trabak jartzen dizkio. Azken batean, ezaugarri honek estandar hau estandar pribatu multzo bilakatu du. DNP3 1990ko hamarkadan garatutako komunikazio-protokolo multzoa da eta elektrizitate- eta urenpresek erabiltzen dute batez ere. Gaur egun Ipar Amerikan, batez ere, oso hedatuta dago. Azpiestazio barneko eta kanpoko konexioa ahalbidetzen duen estandar ahaltsua da. Serie- eta Ethernet-konexioak baimentzen ditu. Modbus Modicon enpresak sortu zuen 1979an, garaiko kontrolagailu logiko programagarrientzako. Serie-konexioetan edota Ethernet konexioetan erabili daiteke. Gaur egun hainbat industriatan erabiltzen da, eta oso zabalduta dago. IEC61850 IEC61850 azpiestazioetako IEDen arteko komunikaziorako protokoloak definitzen dituen nazioarteko estandarra da. Hasieran esan den bezala, fabrikatzaile desberdinen gailuen arteko interoperabilitatea baimentzeko sortu zuen Nazioarteko Batzorde Elektroteknikoak (IEC). Izan ere, azpiestazioen komunikaziorako protokolo ugari daude, bai estandarrak, bai erregistratuak, eta denak bateratzeko beharra zegoen. Estandar honi esker, azpiestazioen kontrol-sistemen elementuen hautaketa ez dago fabrikatzaile bakar batek ematen duen soluzioaren mende: hainbat fabrikatzaileren gailuak batera konekta daitezke, edota bata beste batengandik aldatu, beharrezkoa bada. Honek azpiestazioen automatizazioan pausu handi bat suposatu du eta kostuak murriztea ekarri du. Azpimarratu beharra dago IEC61850 ez dela komunikazio-protokolo soil bat. Izan ere estandar honek azpiestazio baten kontrol- eta babes-sistemak diseinatzeko, mantentzeko eta erabiltzeko beharrezkoak diren alderdi guztiak zehazten ditu. Zehazten duen beste alderdietako bat ekipoek erabiltzen dituzten datuak nola antolatu da, gailu guztiek era berean erabil ditzaten. Hori da, izan ere, estandar honen ezaugarri
garrantzitsuenetako bat: definitzen duen datu-eredu berritzailea. Objektuetara eta funtzioetara orientaturiko datu-eredua da, zeinak azpiestazioa oinarrizko funtzioetan banatzen duen. Estandar honek nodo logikoak definitzen ditu, zeinek era birtualean funtzioak edo gailuak adierazten dituzten. Nodo logiko bakoitzak ondo antolatutako eta izendatutako informazio-zerrenda bat dauka. Nodo logiko multzo batek gailu logikoak osatzen dituzte; eta hauek, era berean, gailu fisikoen parte dira. Eredu honi esker, gainera, ekipoek dauzkaten datu guztiak deklaratzen dituzte sarean, eta beste edozeinek atzitu ditzake datu hauek. Bestalde, IEC61850k GOOSE seinaleak bidaltzeko gaitasuna ematen du. Seinale hauek oso azkarrak dira (4 milisegundo baino gutxiago) eta babeserako erabiltzen dira. Babes-sistema tradizionalen aurrean erantzun askoz azkarragoa izatea ahalbidetzen du honek. Adibidez, oso suntsitzaileak izan daitezkeen arku elektrikoez babesteko erabilgarriak dira: erantzuna azkarrago ematea lortzen da, eta beraz ondorioak hain larriak ez izatea lortzen da. 2. taula. IEC61850 estandarraren protokolo-multzoa OSI geruzen arabera. Iturria: Network Protection & Automation Guide (Alstom Grid). 7 Aplikazio-geruza MMS SV GOOSE SNTP 6 Aurkezpen-geruza Konexiora orientatua
geruza guztietatik pasaz, ala ez. Mezuak oso premiazkoak ez badira, MMS estandarraren bidez bideratzen dira azpiko geruzetara, beste protokolo batzuetatik pasaz. Aldiz, aipatu berri dugun GOOSEen kasuan, zuzenean lotura-geruzara bidaltzen da, denbora irabaziz. Gauza bera gertatzen da SVekin, zeinak 4 milisegundoro sarera emititzen diren tentsioen eta korronteen balioak diren, ohiko kobrezko kable analogikoak ordezkatuz. SNTP, bere aldetik, gailuek ordua sinkronizatzeko erabiltzen da, eta informazio hau zuzenean bidaltzen da garraio-geruzara. Esan beharra dago, hala ere, gaur egun oraindik estandar hau azpiestazio barnean soilik erabiltzen dela, etorkizunean azpiestaziotik urrutiko kontrol-gunerako konexiorako erabiltzeko planak badaude ere. Oraindik ere konexio hori egiteko IEC60870-5-103 edo DNP3 erabiltzen dira, azpiestazio barnean IEC61850 erabilita ere.
6. ALTERNATIBEN ANALISIA Atal honetan lan honek ardatz dituen puntuek zein alternatiba duten aztertuko da. Hain zuzen ere, hasteko azpiestazioen automatizazio-sistemei buruz jardungo da, labur; ondoren IEC61850 protokoloaz; eta bukatzeko, lan honetan programatuko diren GOOSE seinaleek izan ditzaketen alternatibak aztertuko dira. 6.1. SASen ordezko aukerak Azpiestazioko automatizazio-sistemei dagokienez, gaur egun esan daiteke alternatiba bakarra direla azpiestazio handietan; aurreko ataletan adierazi den moduan onura ugari baititu. Izan ere, ez luke zentzurik izango automatizatu eta digitalizatu gabeko azpiestazio bat egitea gaur egun (handia bada, gutxienez), urrutiko kontrol eta gainbegiratzea ez izateaz gain, jarri beharko liratekeen kobrezko kable kopuru handia dela eta; lehenago azaldutako gainerako onurak ahaztu barik. 6.2. IEC61850ren ordezko aukerak IEC61850 estandarrari buruz, aurreko atalean azaldu da badirela beste estandar eta protokolo anitz. Izan ere, hauek gaur egun asko erabiltzen dira oraindik ere. Beraz, posible izango litzateke lan honetan DNP3 edo IEC60870 estandarrez funtzionatzen duen automatizazio-sistema bat diseinatzea, baina ez lituzke IEC61850ek eskaintzen dituen abantailak izango: besteak beste, alde batetik, fabrikanteen arteko bateragarritasuna zaila litzateke. Eta are garrantzitsuagoa dena, lan honetan aipatutako bateragarritasuna ez baita ezinbestekoa, ezingo litzateke GOOSE mezurik bidali. Eta lan honen oinarri garrantzitsua dira seinale hauek. 6.3. GOOSEen ordezko aukerak Hain zuzen ere, azaldu denez, lan honetako helburuetako bat azpiestazioko 20 kV-ko eremuan irteerako lineetako eta transformadoreetako erreleen arteko GOOSE seinale bat konfiguratzea da. Honek gainintentsitate baten aurrean era azkarrean eta hautakorrean barra eta irteerako lineak babestuko ditu. Gainintentsitatea linean eta transformadorean detektatzen bada, esan nahi du akatsa linean behera dagoela. Orduan, lineako erreleak blokeo-seinale bat bidaliko dio transformadorekoari, honek gainintentsitate-babesa aktiba ez dezan; lineakoak egingo baitu. Aldiz, horrelako seinalerik jaso ezean, transformadoreko erreleak moztu beharko du korrontea, akatsa barran dagoela esan nahi baitu. GOOSErik erabili gabe, azaldutakoa egiteko bi alternatiba nagusi daude:
Alde batetik, denbora-atzerapenezko babesa dago. Metodo honetan, uretan gora dagoen erreleak –transformadorekoak– denbora-tarte batez itxaron beharko du lineakoari erantzuteko denbora emateko. Ez badu korrontea mozten, orduan bai, transformadorekoak ebakiko du. Sistema honek hautakortasuna bermatzen du, baina denbora gehiago eskatzen du babesa aktibatzeko, eta horrek kalte handiagoak eragin ditzake barran akats bat gertatzean. Esan beharra dago GOOSEak erabiltzen diren kasuan ere denbora-atzerapen sistema hau programatzen dela, datu-sareko arazo baten kasuan segurtasunezko babes bat izateko. Bestalde, badago GOOSEek egingo luketen lana egiteko beste era bat, IEC61850 estandarra erabiltzen ez denean ohiko soluzioa dena. Hain zuzen ere, soluzio hau erreleak euren artean kablez konektatzean datza, blokeo-seinaleak bidaltzeko helburuaz. Honek arazo nabarmena dauka, behar baino kable gehiago jarri behar direla, kostuak eta konplexutasuna handituz. Arestian ikusitako 11. irudian kasu hau ikusten da.
Eremu bakoitzeko babes guztiak posizioko unitate zentralak izango ditu, hau da, errele adimendunak berak. 7.3. Gainerako baldintzak Aipatutako babesak izateaz gain, automatizatutako babes-sistema honek honako baldintza hauek beteko ditu: - IEC61850 estandarra erabiliko du komunikaziorako, batez ere GOOSE seinaleak bidaltzeko. - IEDen arteko komunikazioak zuntz optiko bidezko Ethernet konexioz burutuko dira, azpiestazioko zarata elektromagnetikoak eraginik izan ez dezan. - Konexio mota hauetan ohikoa den moduan, topologia fisikoa izar-erakoa izango da, erdian gailuak switch batek elkarrekin konektatzen dituelarik. 7.4. Soluzioaren deskribapena Azpiestazioaren babes-sistema errele adimendunez, switch batez eta azpiestazioko unitate zentralaz osatuta egongo da.
12. irudia. Azpiestazioko automatizazio-sistemaren konexio-eskema. Irudien iturria: General Electric eta fs.com. 132 kV-ko eremuko lineetan bi babes dira beharrezkoak: distantzia-babesa eta norabide-babesa. Gainera automatikoki birkonektatzeko gaitasuna beharrezkoa da. Babes hauek dituen, eta aurretik zehaztu diren gainerako baldintzen arabera, General Electric enpresaren Multilin D30 errelea da egokia. Zuntz-konexioa dauka, eta aukera dauka IEC61850
13. irudia. Multilin D30, lineako errelea. Iturria: General Electric. 132 kV-ko aldean, eta baita 20 kV-koan ere, transformadore bakoitza babesteko errele bakarra erabiliko da, bi aldeko babesa eskaintzen duena. Gogoratzearren, beharrezko babesak gainintentsitatea eta babes diferentziala dira, blokeo eta birkonexio aukerekin. Kasu honetarako Multilin 345 errelea erabiliko da, General Electric-ek fabrikatua. Hau izango da lan honetarako laborategian frogatuko den erreleetako bat. IEC61850 aukerarekin eta zuntz-konexioarekin erosiko da. Bi transformadoreko azpiestazioa denez, horrelako bi erosiko dira. 20 kV-ko eremuan, barratik banaketarako irteten diren lineak babesteko hamasei errele behar dira, zortzi barra bakoitzean. Gainintentsitateez babesteko gai izan behar dute, eta birkonektatzeko gaitasuna ere bai. Baldintza hauek eta eskatutako orokorrak Multilin 350 erreleak betetzen ditu, General Electric-ek egina, eta lan honetarako laborategian frogatuko dena. Enpresari eskabidea egitean zehaztu behar diren gehigarriak honako hauek dira: birkonexio-aukera izatea, eta IEC61850ekin bateragarria izatea, zuntz optikoz konektatzeko gaitasunaz. 20 kV-ko barren akoplamenduko babeserako ere Multilin 350 errelea erabiliko da, behar den babesa berdina baita.
14. irudia. Multilin 350 eta Multilin 345 erreleak, Ingeniaritza Elektrikoko Saileko laborategian. Kondentsadore-bankuaren babeserako, ohiko gainintentsitate-babesaz gain, tentsio egokia ematen zaiela bermatzeko gaintentsio eta azpitentsio babesak ere behar dira. Kondentsadore-bankuak babesteko berariaz eginiko erreleak egiten dira. Beraz horietariko bat aukeratuko da. Hain zuzen ere, baldintza orokorrak betetzen dituen erreleetako bat Multilin C70 da, General Electric enpresarena, berriz ere. Eskabidea egitean IEC61850 protokoloarekin eta zuntz optikoarekin bateragarria izatea zehaztu behar da.
15. irudia. Multilin C70, kondentsadore-bankuko errelea. Iturria: General Electric. Zerbitzu osagarriei eta tentsio-transformadoreei dagokienez, fusibleak erabiliko dira babesgailu gisa, eta beraz ez dira automatizazio-sistemaren parte. 3. taulan, egin diren erreleen aukerak laburbilduta ikus daitezke. Ohar bedi errele hauek funtzio anitzekoak direla, eta beste hainbat babes eta eginkizun eskaintzen dituztela. Horregatik, konfiguratu egin behar dira eta beharrezko funtzioak aukeratu. Lan honetan Multilin 345 eta Multilin 350 gailuentzat soilik egingo da hau.
Azpiestazioaren automatizazio-sistemaren zati garrantzitsu bat azpiestazioko unitate zentrala da; jarraian aukeratuko da, hain zuzen. Gailu honek posizio-kontrolagailuetatik (kasu honetan posizio bakoitzeko errele adimendunetatik) informazioa eskuratuko du eta kontrolatzeko gaitasuna izango du. Bestalde, lan honen irismenetik kanpo badago ere, gailu honek urrutiko kontrol-sistemetara konektatzeko gaitasuna izango du. Esan den moduan, beharrezkoa izango da zuntz optikorako lotunea izatea eta IEC61850 estandarrarekin bateragarritasuna. Multilin C30 kontrolagailua da aukera egokia kasu honetarako. Erostean gehigarri gisa aukeratu beharko dira IEC61850rekin eta zuntzarekin bateragarritasuna, aurreko kasuetan bezala. Amaitzeko, sarea eratuko duen switch-a aukeratzea falta da. Aurreko gailu guztiak gehituz, 24 zuntz konexio behar direla ondorioztatzen da. Zuntz optikozko switch-ak ez dira ohikoenak, eta gutxienez 24 sarrera dituen bat aurkitzea ez da erreza. Egokiak diren bi aurkitu dira, prezioa eta ezaugarriak kontuan izanda: bata Lancom markakoa, eta bestea FS markakoa. Lehenak 604 € inguru balio du; bigarrenak 336 €. Beraz, FSren S3800-24F4S switch-a aukeratzea erabaki da. Honenbestez, automatizatutako sistema definitu egin da; honen eskema sinplifikatua 12. irudian ikus daiteke. Sarea osatuko duen zuntz optikoari buruz, zenbat metro behar diren erabakitzeko Iberdrolaren gelaxkak eta kontrola dauzkan azpiestazioko eraikinaren planoa hartuko da oinarri bezala (eranskineko E 2 irudia). Gelaxka bakoitzetik komunikazio-gailuen armairura dagoen distantzia
kalkulatuko da horretarako, baita ondoan dituen horniketa-lineako erreleetarako eta azpiestazioko unitate zentralerako distantzia ere, ondoren batuketa egiteko. 20 kV-ko gelaxken eta kontrol-zentroaren eraikinaren planoa eranskineko dago ikusgai. Kontuan izanik switch-etik gelaxketako bakoitzera bataz beste 16 metro beharko direla, eta horrelako 21 konexio daudela, gelaxketarako zuntz optikozko kable distantzia 336 metro ingurukoa izango da. Horniketa-lineetako erreleak eta azpiestazioko unitate zentrala switch-aren ondoan daudenez, bakoitzerako 5 metro suposatuko dira. Beraz, guztira 351 metro zuntz beharko dira. Distantzia hau kableek izango duten kokapenaren araberakoa denez, segurtasun-tarte bat ezarriko zaio distantzia honi. Aurrekontuan, hau ustekabekoen atalean sartuko da. Hurrengo pausoa Multilin 345 eta Multilin 350 erreleen arteko GOOSE mezuak programatzea izango da, gainintentsitate baten kasuan hautakortasun bizkorra bermatzeko. Ondoren hau laborategian frogatuko da. Hau hurrengo atalean ikusiko da.
8. LANERAKO ERABILITAKO METODOLOGIA 8.1. Egindakoaren deskribapena, faseak, ekipoak eta prozedurak Lanaren lehen faseetan SASen analisi teorikoa eta automatizazio-sistemaren diseinua egin da, aurreko ataletan ikusi den moduan. Gradu Amaierako Lan honen helburuetako bat egindako diseinuaren irteerako lineetako erreleak (Multilin 350) eta transformadoreko erreleak (Multilin 345) konfiguratzea da. Era honetan, gainintentsitate baten kasuan elkarren artean GOOSE mezuez komunikatuko dira; era azkar eta egokian erreakzionatzeko, blokeo sistema bat ezarriz. Ingeniaritza Elektrikoko Saileko laborategian korronteak simulatuz erreleen programazio hau frogatu egingo da ondoren. Hain zuzen ere, atal honetan bi eginkizun horietan sakonduko da: hasteko diseinatutako azpiestazioko GOOSEak programatuko dira barraren babesaren blokeo sistema sortzeko, eta gero laborategian nola frogatu den azalduko da. 8.1.1. GOOSE konfigurazioaren helburua Konfigurazio honen xedea gainintentsitate bat agertzean, hau barraren eta irteerako lineen artean zein aldetan gertatu den determinatzea da; babes-sistemak ahalik eta era hautakor eta azkarrenean erreakzionatzeko. Barran gertatu bada, transformadoreko erreleak bidali beharko du korrontea mozteko agindua. Kasu horretan, beraz, irteerako linea guztiak energiarik gabe geratuko dira. Aldiz, irteerako lineetako batean gertatu bada, nahikoa da linea horretako erreleak soilik erreakzionatzea; gainerako lineak elikatuta utziz eta era honetan ahalik eta banaketa-sistemaren zatirik txikiena soilik utziz elektrizitate barik.
17. irudia. EnerVista programaren hasierako pantaila. Gailuen konfigurazioa hauek konektatuta edo konektatu barik edita daiteke, .sr3 motako fitxategi bat sortuz azken kasu horretan. Behin errelea ordenagailuaren sarean konektatuta, konfigurazioa zuzenean bidali ahal zaio. Hasieran, fitxategi hauei eman zaizkien ezarpenak azalduko dira. EnerVista programaren bidez 345 eta 350 motako erreleentzako fitxategiak sortzen dira, bat gailu bakoitzerako. Gogoratu beharra dago 350 motako 16 errele ditugula –17 guztira, baina barren akoplamendukoaren konfigurazioa ez da aztertuko– eta 345 motako bi –
transformadore bakoitzeko bat–. Hala ere, fitxategi bera erabil daiteke mota bereko errele guztientzat, xehetasun gutxi batzuk aldatuz. Jarraian azalduko diren pausuen irudiak eranskinean daude ikusgai. Eman beharreko lehenengo pausua, bi errele motetan, GOOSE mezuak aktibatzea da (eranskineko E 3 irudia). Irteerako lineetako erreleetan, bidaliko den GOOSE mezua zehaztu behar da. Horretarako, GOOSE transmission atalean beharrezko konfigurazioa ezarriko da. Kasu honetan, hauek zehaztuko dira, E 4 irudian ikusten den moduan: - GOOSE transmisioa aktibatu behar da, lehenik eta behin. - GOOSEen izenak SR3_GOOSE_L2-tik SR3_GOOSE_L10-era izango dira (L1 eta L6 adierazleak ez dira erabiliko, barraren irteera horiek kondentsadore-bankua eta transformadorearen lotunea baitira). - Aldaketarik izan ezean, 4 segundoro bidaliko dira balioak. Honek ez du berebiziko garrantzirik, arazoren bat detektatzekotan itxaron gabe bidaliko baita seinalea. - Hartzailea sareko edozein gailu izateko, hartzailearen MAC helbidearen eremuan 00 00 00 00 00 00 idatzi behar da. Ezarpen orokor hauen ondoren, bidaliko diren datuak aukeratuko dira. Geure kasuan, fase arteko eta neutroko gainintentsitateen babesak izango dira, berehalakoak (50P eta 50N, hurrenez hurren) eta denbora-atzerapenarekin (51P eta 51N, hurrenez hurren). Beraz, guztira lau datu emitituko dira GOOSE seinalean. Programako euren ingelesezko siglak IOC (Instantaneous Overcurrent) eta TOC (Timed Overcurrent) dira. E 4 irudian ikus daiteke seinalea konfiguratuta. Irteerako lineetako erreleen aldetik, hau da dena. Jarraian transformadoreko erreleak GOOSEak jasotzeko izan beharreko konfigurazioa azalduko da. Errele hauek GOOSEak jasotzeko programatu behar dira. Horretarako GOOSEak jasotzeko ataleko Rx Header azpiatalean jaso nahi diren seinaleen izenak adierazi behar dira (E 6 irudia). Era berean, Rx Dataset azpiatalean, jasoko den datu-mota zehaztu behar da. Datu boolearrak direnez, hori adieraziko da. GOOSE bakoitzerako lehen lau datu-motak ezarri behar dira (E 7 irudia).
Behin hau eginda, seinale hauek errelearen urrutiko sarrerekin (Remote Inputs) uztartu behar dira, hauekin lan egin ahal izateko. Remote Input bat sortuko da GOOSE bakoitzaren datu bakoitzerako; hau da, guztira 32 urrutiko sarrera izango dugu. E 7 irudian ageri da hau.
18. irudia. Transformadoreko errelearen logika. Bukatzeko, transformadoreko errelearen erantzuna urrutiko seinale hauen arabera ezarri behar da: transformadorekoaz aparte, irteerako lineetako errele batean ere gainintentsitatea detektatzen bada, transformadoreko erreleak ez du erantzun behar. Horrelako logikak programatzeko, EnerVista programak diagrama logikoak egitea ahalbidetzen du. Kasu honetan, lineako erreleetako seinaleak OR ate batera bideratuko dira. Horrela, OR atearen irteerak 1 balioa izango du lineetako batean gainintentsitate bat agertzen bada. Hau NOT ate batera bidaliko da alderantzizko balioa izan dezan. Bestalde, transformadoreko erreleak gainintentsitatea detektatzen badu, beste adarrean ere 1 balioa izango dugu. Bi adar hauek AND ate batera bideratuko dira. Era honetan, lineetan eta transformadorean gainintentsitate bat detektatzean, AND atearen irteeran 0 balioa agertuko da, eta transformadoreko errelea ez da aktibatuko, lineako erreleak moztuko baitu korrontea. Aldiz, transformadoreko erreleak soilik detektatzen badu gainintentsitatea, AND atearen irteeran 1 balioa agertuko da; eta beraz akatsa barran dagoenez, errele horrek ebakiaraziko du korrontea. Hau guztia argiago ikusten da 18. irudiako eskeman. Hau EnerVista programan inplementatzeko aldaketa batzuk egin behar izan dira jatorrizko eskeman, programaren mugapen batzuk direla eta. Alde batetik, OR ateen ordez NOR ateak ezarri dira. Hau egitearen arrazoia, programan NOT atea beheko aldean dagoela da, eta hor lau sarrera soilik jar daitezke. Bestalde, hor gutxienez bi sarrera jartzera behartzen du programak; horregatik bi aldiz jarri da sarrera berbera. Funtzionamenduaren aldetik aldaketa hauek ez dute inolako eraginik. E 8 - E 11 irudietan ikus daitekeen moduan, gainintentsitate babesfuntzio bakoitzerako (50N, 50P, 51N eta 51P) diagrama bat egin da. Diagrama horietan konfiguratu diren beste garrantzizko puntuak hurrengo hauek dira:
- Trip funtzioa, etengailua aktibatzea, ezartzen zaio diagramaren irteera gisa. - Korrontea mozteko 100 milisegundoko atzerapena jartzen zaio denbora horretan akatsa bakarrik argitzen bada korrontea moztea ekiditeko. - Korrontea berriz pizteko 20 milisegundoko atzerapena jartzen zaio une labur batez seinalea desagertzen eta berriz agertzen bada zirkuitua ez ixtea ziurtatzeko. - Erreleak etengailuak aktibatzeko Operate modua ezartzen da. Konfigurazio guzti horrez gain, transformadoreko erreleen gainintentsitate-babes arruntari (programatutako logikaz gain daukan babesa) denbora-atzerapen bai jartzen zaie erreakzionatu aurretik. GOOSE komunikazioa ondo badabil, babes hau ez da erabiliko. Baina komunikazio-falta bat egotekotan eta lineako erreleek ez badute erantzuten, denbora hori pasata segurtasunez transformadoreko erreleak barra osoa deskonektatuko du. 8.1.3. Programazioaren laborategiko frogak Segidan, laborategian programazio hau nola frogatu den azalduko da. Saiakuntzak egiteko, aldaketak egin zaizkio hasierako eskemari, hau sinplifikatuz. Hain zuzen, fase arteko 51 babesa frogatu da, Multilin 350 eta Multilin 345 errele bana erabiliz. Detektatu beharreko korronteak SMC Mentor 12 korronte-simulagailuaren bidez txertatu zaizkie erreleei. Era berean, erreleek etengailuei ematen dieten seinalea simulagailura bidaltzeko konexioa egin da. Eman den lehenengo pausua simulagailuaren eta erreleen arteko konexio elektrikoa egitea izan da. Konexioen xehetasunak eranskineko E 15 eta E 16 irudietan agertzen dira. Ondoren sarea osatu da Ethernet kableak erabiliz eta switch batera konektatuz. Sarera erreleak programatzeko ordenagailua eta bi erreleak konektatu dira. Muntaia orokorra 19. irudian ikus daiteke. Erreleen ordenagailurako konexioa egin da EnerVista programan bi gailuen IP helbideak sartuz. Behin konexioa eginda, erreleei konfigurazioa programatu zaie zuzenean. Multilin 350 lineako erreleari fase arteko gainintentsitate-funtzioa ezarri zaio, denboraatzerapenaz baina gainintentsitatearen magnitudea kontuan hartu barik. Akatsa detektatu eta 0.5 segundora aktua dezan ezarri da (eranskineko E 12 irudia, ezk). 4 A-ko korronte muga jarri zaio, hau da, 4 A baino korronte handiagoa detektatzerakoan emango du korrontea mozteko agindua. Era berean, transformadoreko errelea den Multilin 345 gailuak akatsa detektatzen badu eta 2 segundora ez badu lineako erreleak edo diagrama logikoak ere korrontea mozten, segurtasunez babes honek moztuko du (eranskineko E 12 irudia, ezk). Argi utzi beharra dago
kasu erreal batean denbora hauek txikiagoak izango liratekeela, gainintentsitate bat denbora luzez uzteak izan ditzakeen ondorio larriak direla eta.
19. irudia. Muntaia orokorra. Akatsa detektatzean, gainera, lineako erreleak GOOSEa bidali beharko du. Hori gauzatzeko, bi erreleetan GOOSEen erabilera aktibatu da lehenik eta behin (eranskineko E 3 irudia). Konfigurazioa eranskineko E 4 irudian erakutsitakoa izango da, baina SR3_GOOSE1_linea izena izango du seinaleak, irudikoaren ordez. Multilin 345 erreleari buruz, GOOSEak jasotzeko konfigurazioa eranskineko E 5 eta E 6 irudietako berdina izango da, berriro ere jaso beharreko seinalearen izena SR3_GOOSE1_linea izenaz ordezkatuz. Gainerako seinaleek ez dute garrantzirik izango saiakera honetarako. Urrutiko 8. sarrera erabiliko da seinalea jasotzeko eranskineko E 13 irudian ikusten den moduan. Diagrama logikoak oraingoan sarrera bakarra izango du adar bakoitzean. Horrez gain, xehetasunak aurreko diagramen antzekoak dira. Honekin, konfigurazioa eginda dago eta saiakerak has daitezke. Hiru egingo dira: lehenengo saiakeran, bai irteerako linean bai transformadorean gainintentsitate bat simulatuko dugu. Bigarrenean, transformadorean soilik gertatuko da gainintentsitate hau. Azkenik, transformadoreko errelea saretik deskonektatuta dagoenean (diagrama logikoak ez du erreakzionatuko) zer gertatzen den aztertuko da. Hiru kasuetan txertatutako gainintentsitatea 5 A-koa da. Korronte-simulagailuak babes-sistemak etengailuari eragiteko behar duen denbora neurtuko du kasu bakoitzean.
20. irudia. Korronte-simulagailuaren pantaila lehen saiakeraren ondoren, erreleei txertatzen zaizkien korronteak markatuta. Kasu honetan babes-sistemak segundo erdi eman du gutxi gora behera korrontea mozteko, simulagailuaren pantailako kronometroak adierazten duenez. Irteerako lineako erreleak erantzun du, espero zen bezala eta denbora egokian. Errelearen pantailan akatsari buruzko informazioa ageri da, transformadoreko erreleak, aldiz, ez du ezer egin (21. irudia); izan ere, GOOSE seinalea jaso eta uretan beherako errelearen zain geratu da, blokeatuta.
21. irudia. Erreleen abisuak lehen saiakeraren ondoren.
23. irudia. Erreleen abisuak bigarren saiakeraren ondoren.
24. irudia. Korronte-simulagailuaren pantailaren xehetasuna hirugarren saiakeraren ondoren. Transformadoreko erreleak bi ohar eman ditu: Ethernet konexioa galdu duela eta akatsaren detekzioa diagrama logikoko programazioa erabili barik (akatsaren detekzio arrunta adierazten baitu pantailan). (25. irudia).
8.2. Lana burutzeko faseak eta Gantt-en diagrama Proiektu hau burutzeko eman diren urratsak azalduko dira atal honetan. Lana ingeniari junior batek aurrera eraman du bi goi-mailako ingeniariren laguntzaz. Proiektua burutzeko prozesua eginkizunen planifikazio batekin hasi zen, otsailaren 14tik hasita ia astebeteko epean. Lana planifikatu ondoren, azpiestazioen automatizazio-sistemei buruzko ikasketa teorikoarekin hasi zen, martxoaren erdialdera arte. IEC61850 arauan zentratu zen ikasketa gero. Era honetan, horrelako sistema bat diseinatzeko ezagutza eskuratu zen. Interneteko iturriez gain, liburuetan ere oinarritu zen ikasketa, bai eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako dokumentuetan. Era berean, ingeniari juniorra Ormazabal enpresako SASetan aditua den Juan Antonio Sánchezekin bildu zen, sistema hauek praktikan nola dabiltzan ezagutzeko. Fase honi apirilaren lehen astean eman zitzaion amaiera. Lehen urratsak burututa eta ikasitakoan oinarrituz, automatizazio-sistemaren diseinua egin zen segidan. Horretarako, diseinua osatzeko erabil zitezkeen gailuak aztertu ziren lehenengo, egokienak aukeratzeko asmoz. Maiatzaren bigarren astean behin-behineko diseinua bukatutzat eman zen. Behin goi-mailako ingeniariek diseinuari oniritzia emanda, lanaren hurrengo faseari ekin zitzaion. Hain zuzen ere, egindako diseinuan oinarrituta, 20 kV-ko barren GOOSEen bidezko babes-sistema ezarri behar zen orain. Horretarako, lehenik eta behin programatu beharreko IEDen gidaliburuak irakurri beharra zegoen. Era berean, gailu horietarako General Electric enpresak eskaintzen dituen GOOSEak programazioaren argibideak ere ikasi behar ziren. Ikasketa-fase hauek maiatzaren bigarren astetik hilabete bukaeraraino iraun zuten. Funtzionamendua ikasita, egindako diseinurako GOOSEak konfiguratu ziren EnerVista programaren bidez, barraren blokeo-sistema definituz. Maiatzaren erdialdean amaitutzat eman zen programazio hau, eta laborategian frogatzea falta zen. Oniritzia jasota, ingeniari juniorrak egindako konfigurazioa laborategian frogatu zuen ekainaren 12tik 18ra bitartean. Horretarako, lehenengo egindako lana laborategira moldatu behar izan zuen, konfigurazioan arestian aipatutako aldaketak eginez. Gero, hiru saiakeraren bidez diseinua zuzena zela frogatu zuen. Froga guztiak eginda eta funtzionamendua zuzena zela ikusita, proiektuaren amaierako txostena idazteari ekin zitzaion, egindako lana deskribatuz eta ondorioak azalduz; ekainaren 27ra arte.
9.3. Gastuak Gastuetan sartuko dira diseinuaren parte diren gailuak, hau da, erreleak, azpiestazioko unitate zentrala, switch-a eta zuntz optikoa. Prezio batzuk dolar estatubatuarretan ematen direnez, 1 USD = 0.8616 EUR trukea erabiliko da. General Electric-ek saltzen dituen gailuek oinarrizko prezio bat dute, eta honi bakoitzaren gehigarriak gehitu behar zaizkio. Gailuaren izenaren azpian zerrendatuko dira hauek. 7. taula. Gastuak. Elementua Kopurua Unitateko prezioa Prezioa guztira Multilin 350 17 1429.39 € 24299.63 € Oinarrizko prezioa
10. ONDORIOAK Lan honetatik atera daitekeen ondorio nagusia azpiestazioetako automatizazio-sistemek dauzkaten onurak dira, bereziki IEC61850 estandarra erabiltzen bada. Lan honetan praktikan jarri da sistema hauen abantaila nagusietako bat: gailuen arteko kable elektrikoen murrizpen handia. Izan ere, diseinatu den sisteman ordenagailu-sare bat erabili ez balitz, korrontearen, tentsioaren eta gainerako informazioen datuak zuzenean kablez eroan beharko lirateke azpiestazioaren kontrol-zentrora, eta horrek kostu handiagoak izango lituzke. Erreleen artean ere, kableak ezarri beharko lirateke euren arteko komunikazio-maila bereko komunikazioa ahalbidetzeko. Honen eraginez, askoz konplexuagoa egingo luke azpiestazioan aldaketak egitea, hala behar izanez gero; aldiz, datu-sare batekin askoz errazagoa da gailu bat sisteman konektatzea. Horregatik gaur egun azpiestazio gehienetan, handietan batez ere, automatizazio-sistemak erabiltzea oso ohikoa da. IEC61850 estandarrean zentratuz, ikasketa teorikoa egitean beste estandarrekin alderatuz dituen abantailak ikusi da, hala nola estandar bakarraren sorrera eta datu-eredu berritzailea. Baina gainera, adibide sinple batez ikusi eta frogatu da nola bere GOOSE mezuek potentzial handia duten azpiestazioen automatizazio-sistemak hobetzeko, akatsekiko erreakzionatzeko denbora gutxituz. Lanean egin den frogan ikusi da nola sarean dagoen transformadoreko erreleak azkarrago erreakziona dezakeen barran akats bat dagoenean. GOOSE seinalerik gabe, logika bera egituratzeko erreleen artean kable-multzo handiak jarri beharko lirateke. Bestela, denbora-atzerapen sistema ere erabili ahalko litzateke akats elektrikoa linean ala barran gertatu den jakiteko. Era horretan, transformadoreko erreleak denbora bat itxaron beharko luke etengailuari eragin aurretik, lineako erreleren batek akatsa mozten duen jakiteko. Baina horrek denbora luzeagoan utziko luke akatsa, hau larriago bihurtuz eta beraz ondorio larriagoak sortuz. Azken kasu hau laborategian egindako hirugarren saiakeraren parekoa da, zeinean sare-konexiorik ez zegoenez denbora-atzerapenaren babesa aplikatu behar zen. Argi dago errealitatean lineetako erreleen 0.5 segundoko eta transformadoreko errelean 2 segundoko denbora-tartea baino askoz denbora gutxiago ezarriko litzatekeela, baina hala ere ikusten da nola GOOSE mezuekin denbora hau gutxitu daitekeen. IEC61850ren ondorio orokor gisa, etorkizunera begira, eskaintzen dituen abantaila handiak ikusita eta teknologiaren etengabeko hobekuntzari esker, etorkizun ona aurreikusten zaio arau honi. Izan ere, litekeena da epe ertainera IEC61850 azpiestazioen automatizazio-sistemetako estandar erabiliena bihurtzea.
ERANSKINA Azpiestazioaren hari bakarreko diagrama eta barneko planoa
E 1. irudia. Iberdrolaren azpiestazioaren hari bakarreko diagrama. Iturria: Iberdrola.
E 2. irudia. Iberdrolaren azpiestazioko etxolaren planoa. Iturria: Iberdrola.
E 3. irudia. Gooseak aktibatzea.
E 4. irudia. Lineako erreleek bidaliko duten GOOSEaren konfigurazioa.
E 5. irudia. GOOSEak jasotzeko konfigurazioa.
E 6. irudia. Jasoko den seinalearen datu-mota ezartzea.
E 7. irudia. Urrutiko sarreren konfigurazioa.
E 12. irudia. Lineako errelearen (ezk.) eta transformadorekoaren (esk.) mozte-baldintzak.
E 13. irudia. Urrutiko sarreraren konfigurazioa.
E 15. irudia. Multilin 345 eta 350 erreleetan egindako konexioen xehetasuna.
E 16. irudia. Korronte-simulagailuan egindako konexioen xehetasuna. | science |
addi-fb612b4c4008 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29232 | Barne errekuntza motorren hondakin beroa berreskuratzea: ORC eta bero trukagailuaren dimentsionamendua | Lahidalga Fernández de Arroyabe, Joseba | 2018-10-23 | Barne Errekuntza motorren hondakin beroa berreskuratzea: ORC eta bero trukagailuaren dimentsionamendua
Lan honen helburua itsasontzi baten motor termikoak sortzen duen hondakin beroak dituen ORC (Organic Residual Cycle) baten bitartez erabiltzean datza. Azken finean sistema honek galtzen diren uraren bero hondakinak erabiltzen ditu elektrizitatea edota lana sortzeko. Lan bikoitza egingo da, alde batetik zikloaren hautaketa egingo da eta bestetik zein fluido den egokiena lan hori lortzeko. Hauekin hainbat soluzio eta ondorio lortuko dira. Hau guztia egiteko EES programa informatikoa erabiliko da. Aukeraketa egiterako orduan irizpide termodinamikoak ez ezik, bai ingurunean baita ekonomian eduki dezaketen ondorioak aztertuko ditugu gure aukeraketa ahalik eta zehatzena izateko. Emaitzak tauletan, grafikoetan eta parametro garrantzitsuenetan eman egingo dira beraien konparaketa ahalik eta zehatzena izateko. Azkenik lana bukatzeko bero trukagailuaren dimentsionaketa egingo dugu.
Dokumentu honek itsasontzi batean instalatuko den ORC sistema bat diseinatzea izango du helburu. Horretarako, problema alde termodinamikotik ikusi egingo da eta aldi berean hau lortzeko eman behar diren pausua eta hartu beharreko erabakiak azalduko dira.
Testuinguruan orain arte egin diren ikerketa eta ORC sistemak izan duen bilakaera historian zehar azaldu egingo da eta proiektua gauzatzeko aukerarik onena, bideragarritasun eta ikasketa finantzarioek lagunduta, erabakiko da. Proiektua gauzatzeak ekar ditzakeen onurak atal honetan jorratuko dira baita. Proiektua zertan datzan eta ekoizkinaren eta bere atal guztien definizioa egingo da. Azkenik, aztertutako gai guztietan oinarrituz, erabaki bat hartuko da eta honen berri emango da txostenaren bukaeran. Aurrera jarraitzeko irizpide bezala gauzatutako azterketak positiboak izatea eta bideragarria izatea izango da.
Gizakia betidanik saiatu egin da beroari ekarpen erabilgarri bat ematen. Hori dela eta azken urte hauetan garrantzia handia eman diote tenperatura baxuko beroari. Bero mota hau berreskuratzeko eta elektrizitatea sortzeko hainbat sailetan erabili egin da etorkizun handia erakutsiz izan ere bero hauek industriaren ehuneko 50 suposatzen dutelako.
Tenperatura baxuko zikloak izan dira. Sistemaren erabilpen hedatua beraren sinpletasunean eta beharrezko elementuen sinpletasunean oinarritzen da. ORC sistemetan fluido organikoak erabiltzearen zergatia beroaren tenperatura baxuan datza. Tenperatura hauetan, urak ez luke behar bezalako lana eta errendimendua lortuko, hala ere ORC sistemak tenperatu baxu hauetan elektrizitatea lortu dezakete eskala txikian.
Orain arte egin diren ikerketa gehienak ORC barruan joango den fluidoan oinarritu dira. Gainera, ondorioztatu egin dute lurrungailuaren presioak eragin handia duela ORC-aren eraginkortasunean [4]-[6]. Aldi berean, Gnutek et al eta Chen et al biek R134a-ren alternatibak aurkitzen saiatu ziren. Lehenak R134-a fluidoa erabiliz, bero hondakinak ahalik eta hoberen berreskuratzea zeukan helburu, horretarako hedatze makina ezberdinak jarri zituen [8]. Bigarrenak R134-a fluidoa erabili ordez, CO2 erabili zuen eta lortutako potentzia ez zen asko handitu [9].
Oraindik egin diren ikerketa gehienetan turbina erabili ordez hedatzaile bolumetriko bat erabiltzen dute elektrizitatea lortzeko. Honen arrazoia beraien errendimendua, mantentze errazak, errendimendu isoentropiko handiak, tenperatura txikiko zikloetan elektrizitate gehiago sortzeak turbinekin konparatuz eta merkatuaren eskaintza handia dira. Bereziki, lekualdatze hedagailuekin (expander-a scroll-arekin) egin diren ikerketa esperimentalek etorkizun handiko emaitzak frogatu dituzte, % 48 eta % 68 arteko errendimendu isoentropikoekin [11]–[15]. Torlojuan (expander-a screw-ean) hedapena etorkizun handiko beste konponbide bat da. Ahalmen altuetara hobeto moldatzen da eta sarrerako likido presentzia jasaten du, ziklo "hezeko" [16] diseinua baimenduz. 1 Taulak literatura zientifikoa laburtzen du ORC zikloetarako lan fluido zelaian. Lan desberdinak konparatzeko hurrengo ezaugarriak kontuan hartu dira: aplikazioaren helburua eta lurrunketako zein kondentsaziorako tenperatura mailak. ORC teknologiaren mugarik handiena bero-iturriaren tenperatura da, eta ez bere presio altua. Horregatik, tenperatura denez ORC zikloak baldintzatzen duten zergatirik handiena, turbinaren sarrera presioan oinarritzen diren lanak [17] adibidez kanpoan utzi dira.
1 taulan argi ikus daiteke ikerketa asko egin direla fluido ezberdinekin. Hala ere, ez da fluidorik egokiena lortu eta honen arrazoi nagusia fluidoak aukeratzeko orduan ikerketaren egile bakoitzak hipotesi ezberdinak egin dituela da. Hauek dira hipotesiak hartzerako orduan kontuan hartu diren faktoreak:
Egile batzuek kontuan hartzen dituzte ingurumen-inpaktua, hurrengo faktoreak analizatuz: ozono geruza apurtzeko potentziala ingelesez Ozone Depletion Potential (ODP), berotegi efektua indartzen duen potentziala ingelesez Global Warming Potential (GWP), sukoitasun-tenperatura edo lan-fluidoaren toxikotasuna. Ikerketa batzuetan hainbat egile ez dituzte tenperatura mailak kontuan hartu eta lan egoera ezberdinetan tenperatura horren mugatzaile bezala lan egin dezake egoerarik optimoa ematen digun fluidoa aukeratzerako orduan. ORC sistema lan egingo duen eremua fluidoaren aukeraketa eta lortu nahi den helburua baldintzatzen dute. Eguzki instalazio batean errendimendua handitu nahi dugu, baina bero hondakina berreskuratzeko erabiltzen diren ORC sistemetan elektrizitatea lortzea da gure helburua [18]. Hemendik ondorioztatu daiteke ez dagoela fluido egoki bat eta beraz fluido bakoitzak bere egoerak dituela, horregatik ORC sistema bat diseinatzen hasten garen bakoitzean fluido ezberdinen azterketa egitea nahitaezkoa dela, honen errendimendu edo helbururik hoberena lortzeko. Proiektu honetan fluidoaren aukeraketa ez ezik lurrungailuaren dimentsionamendua ere lortu behar da. Horretara LTMD metodoa erabili egingo da eta metodo iteratibo bat denez fluidoaren aukeraketan gertatzen den gauza berdina gertatzen da. 1 taulan hainbat egileren liburuak aurkeztu dira eta bertan bero trukagailuen diseinu metodoak aurkezten dira, baina bakoitzak faktore ezberdinak kontuan hartzen ditu. Honek bide ezberdinak aurkezten ditu bero trukagailu bat lortzeko, gure bidea zailduz baina bide anitzak emanez gure helburua lortzeko.
Dokumentu guztian zehar askotan adierazi dugun bezala proiektu honen helburua itsasontzi batean ezarriko den ORC sistema bat diseinatzean datza. ORC hori motorrak erabiltzen duen ur beroa erabiliko du bere barnean doan fluidoa berotzeko, bertako beroa berrerabiltzeko eta itsasontzian bertan beste elektrizitate iturri bat lortzeko.
Proiektua aurrera eraman ahal izateko modu egoki batean hiru zatitan banatuko da proiektuan zehar egingo diren prozesuak: Lehenengo pausoan ORC konfigurazioari eta fluidoari buruz hausnartu egingo da. Urrats honetan konfigurazio horren hautaketa egingo da baliabide teknikoak zein ekonomikoak kontuan hartuz. Fluidoaren aukeraketa faktore askoren menpe dago. Izan ere, aurretik esan dugun moduan, hozgarri hauek ingurugiroan inpaktu handia daukate eta hauetariko asko desagertzear daude. Bigarren zatian, konfigurazioen azterketarekin hasiko gara. Hau egiteko EES programa informatikoa erabili egingo da. Honekin Fluido zein puntu ezberdinen propietate ezberdinak erraz kalkulatu daitezke, ebazpen termodinamiko egokia lortuz. Prozesu iteratibo bat izango da bai lurrungailuaren zein kondentsagailuaren presioak lortzeko. Behin bi presio horiek edukita, zikloaren errendimendua zein potentzia lortzeari ekingo zaio. Taulak eta errendimendu diagramak egingo dira konparaketa errazteko eta aukeraketa zuzena egiteko. Aukeraketa hori egiteko aurretik esandako faktore guztiak kontuan hartuko dira. Azkeneko urratsean bero trukagailuen diseinu prozesuarekin hasiko gara. Dimentsionamendu honekin ORC zikloaren errendimendua eragin handia duenez, oso garrantzitsua da hau egitea. Hau lortzeko, EES programa erabiliko da eta bertan prozesu iteratiboak eta sinplifikazioak eginez bero trukagailuaren dimentsionaketa lortuko da. Sinplifikazio hauek, metodologia arloan azaldu egingo dira sakonago.
Gaur egun, proiektu baten onurak identifikatzean, garrantzitsua gerta daiteke. Honen zergatia, proiektuan parte hartzen duten pertsonentzat datza, izan ere, onurak motibazio bilakatzen dira proiektuak aurrera eramateko eta arazoei aurre egiteko. Proiektu honen onurak hiru motetan bereizi ditzakegu:
Testu honetan askotan adierazi den moduan, ORC bat diseinatzen dugun bakoitzean honen konfigurazioa nolakoa izango den eta bertan erabili egingo den fluidoaren ikasketa inplizitua dakar. Beraz, proiektu honen eginkizun bat bi arazo horiei erantzuna ematea izango da, beraz proiektu honek lortu dezakeen onurarik garrantzitsuena ORC sistema erabilgarri bat lortzea da.
ORC hau instalatu egingo den itsasontzian elektrizitatea lortu egingo dute dohainik. Ontzi hauek normalean bidai luzeak egiten dituzte, beraz energia hau oso erabilia izan daiteke tripulazioan.
Gaur egun, edozein teknologia berri eraiki edo ezarri nahi denean, honen onura ekonomikoak beraien errentagarritasunaren menpe gelditzen dira. Hala ere, proiektu honek ORC ziklo bat diseinatzean datza, orregatik proiektu honen errentagarritasuna ontzat emango da hasiera batetik. Honen arrazoia, ORC sistemak jasan dituzten ikerketa guztiak dira. Orain arte ORC ziklo bat diseinatzen dugunean honen konfigurazioa eta fluido azterketak bakarrik ikertzen dira eta honek ez du suposatzen kostu handirik.
Teknologia honen ezarpenaz baliatuko diren pertsonei buruz hitz egiten dugunean, hauek jasaten duten onura ekonomikoa handia dela adieraz dezakegu. Lehenik eta behi, orain arte ez zeukaten elektrizitate irabazi egingo dute era dohain batean, eta honek itsasontziaren efizientzian eta produktibitatean eragin onuragarria izango de. Bestetik, teknologia ezarpen honekin, motorrak tenperatura gutxiagoarekin lan egingo du eta beraz motorrak hozteko behar diren ponpen kopurua edo hauen tamaina gutxitu egingo da ontziaren kostua eta mantentze lanak gutxituz.
Bukatzeko honelako sistemak oso gutxitan erabili izan den teknologia berri bezala kontsideratu egiten da eta honek hurrengo urteetan eragina handia izan dezake gizartean.
Hurrengo irudian ikusi daiteke ORC-ari eman ahal dizkiogun konfigurazio ezberdinak bero berrerabiltzeko. Irudian ORC-ak daukan eskema eta honek sortzen duen diagrama termodinamikoa tenperatura eta entropiaren arabera.
Irudia 1: ORC zikloen konfigurazio ezberdinak
b) ORC leheneratzailea Ziklo sinplearen oinarri berdinean datza. Lurrungailuaren aurretik bero trukagailu bat ezarri egin da, errendimendu altuagoa lortuz. Bero trukagailu honetan lurrungailura sartu egiten den fluidoa berotu egiten da turbinatik ateratzen den fluidoaren bidez. Horrela, lurrungailuan behar den beroa txikiagoa izango da.
c) ORC Leheneratzaile bikoitza ORC mota honek bi leheneratzeileekin lan egiten du eta fluidoa hozteko kondentsagailu bakarra dauka. Bi leheneratzeile dituenez bi etapetan lan egingo du errendimendua asko handituz. Hala ere, ziklo honek bere konplexutasun handia duenez, inbertsio kostu handiagoa izango du.
d) ORC Leheneratzaile birberotzearekin Behe presioan lan egiten duten sistemek gainberoketa handia lortu dezakete. Arrazoi hau dela eta, birberoketa ezbedinak egon ahal dira. Bigarren turbinan lortu egiten diren tenperatura altuak direla eta, leheneratzaile bat sartzea oso gomendarria gerta daiteke. Horrela, lurrungailura sartzen den fluido organikoa berotuz, errendimendua handitzen da sistema leheneratzaile batean gertatzen den moduan. Leheneratzaile bikoitzarekin alderatuz zirkuitu sinpleago bat da. Hala ere, eskema konplexu bat dauka. Diagramari erreparatuz, ikusi daiteke leheneratzaileraren nahiko berdina dela. Hala ere, turbinaketa bi etapetan ematen da, bero trukagailu batekin. Konfigurazio mota honek kostuak handitu egiten ditu elementuen kopurua handitu egiten delako.
Hautatutako konfigurazioak ORC ziklo bat lortzeko nahita nahiez elementu hauek izan behar ditugu: Bero trukagailu bi, bata lurrungailua eta bestea kondentsagailua , ponpaketa elementu bat eta turbina edo hedatzailea. Orain arte egin diren ikerketa adierazi egin dute, geroz eta konfigurazio konplexuagoak egiten baditugu zikloaren errendimendua handitu egiten dira, hala ere ikusi egin da errendimendu gehitze hori ez dela gomendagarria bero hondakina erabiltzeko. Ikerketen aburuz, konfigurazio ezberdinak zikloaren errendimendua handitu beharrean potentziaren errendimendua handitu egiten du. Arrazoi hau dela eta gomendagarria da potentzi handiko zikloetan erabiltzea, hala ere bero hondakinen berrerabiltze sistemetan ez dira errentagarriak beraz kostuak murrizteko asmoz ORC sinplea erabili egingo dugu.
Zikloen konfigurazio ezberdinak fluido ezberdinekin ondo konparatu ahal izateko lehenik eta behin hauen arteko filtrazio bat egin behar da.
Testuinguruan adierazi egin dugun moduan (1 taulan) hainbat ikerlan egin dira hainbat fluido organikoekin eta hauetan zenbait ondorio baliagarrietara iritsi egin dira. Tenperatura kritiko altua duten fluidoak edota irakite puntu altua duten fluidoak, hala nola silikonazko olioak edo toluenoa oso erabilik dira potentzia handiko zentraletan non tenperatu altuak daudena (300 ºC inguru). Hozgarriak R134, R1233zd(e), R1234 , R122 edo halakoak gomendagarriak dira tenperatura ertain eta txikiko beroekin (200ºC baino gutxiago). Hauen arteko aukeraketa egiterako orduan, kontuan hartu behar den lehengo gauzetakoa fluidoak lurrun bezala duen dentsitatea. Geroz eta dentsitate altuarekin behar den bero trukagailua eta hedatzailea txikiago egin dezakegu. Nahiz eta aurrekoa kontuan hartu beharreko faktore garrantzitsuena, beste baldintza batzuk ere kontuan hartu behar dira, hala nola: toxikotasuna, ingurugiroan eduki dezakeen inpaktua, kostua.
Nahiz eta orain arte hozgarri asko izan ditugun, geroz eta gutxiago gelditzen dira. Honen arrazoia Montrealen ezarritako protokoloan datza, izan ere hozgarriak kalte handia eragin diote ingurumenari beraz gradualki ezabatu egin dira aukera horiek gutxituz.
Esan beharra dago gaur egun erabili egin den fluidorik oikoena R-134 izan dela, hala ere fluido hau pixkanaka desagertzen dabil ODP gutxiago duten fluidoengatik. Orregatik lana honetan fluido hori kontuan ez hartzea erabaki egin da. Orain arte azaldu egin ditugun motibo guztiengatik behean agertzen den fluidoak kontuak hartu egingo gure ORC zikloa diseinatzerako orduan. R245 fa R1233zd (e) R133a
8.1.-ORC SISTEMAREN EMAITZAK Arazoaren erabakian azaldu duen moduan lurrungailuaren presioa (eta asetasun egokiko bere tenperatura) iteratuz jarriko da. Iteratzeko orduan hurrengo balditzak bete beharko dira: Presio handienak ezingo du fluidoaren presio kritikoa gailendu. Presio txikienak kondentsaziokoa baino handiagoa izan behar du. Landuko da lurrungailuko Pinch-Point-a beti 5ºC-etako balio mantentzen duten presioetako mailan. Presioak aukeratzerako orduan zikloaren % 100 baino handiagoko balioak edo balio negatiboak ematen duten errendimenduak ez dira kontuan hartuko, zikloaren balio irrealak direlako I eranskinean eransten dira fluido bakoitzerako, lurrungailuaren tenperaturarekiko errendimenduaren aldaketa erakusten duten grafiko bezala. Horrela, oinarrizko zikloetarako fluido ezberdinen konparaketa egin dezakegu bai errendimendu handiena ematen digun punturako bai beste puntu ezberdinetako. Hurrengo taulek, 8 eta 9, erakusten dute fluido bakoitzaren errendimendua maximizatzen duen presiorako lortutako balioak. 8 eta 9 irudietan erakusten dira batera ziklo guztien errendimendu bihurguneak, baita bere balioztapen on bakoitzeko zoom bat.
Grafikoan ondo ikusten den moduan fluido bakoitzean linealtasun bat gorde egiten da errendimendu eta lurrungailuko tenperaturaren artean. Iterazioak egiterako orduan ( lurrungailuko presio egokia lortzeko) lurrungailuko tenperatura mugatzailerik handiena da. Pinch Pointa ezin da 5ºC pasa. Grafikoan nabaritzen den moduan geroz eta tenperatura altuagoekin errendimendua handitu egiten da, honen zergatia lurrungailuko Pinch Point-aren balioko marjina handiagoa dela da, bero gehiago transmitituz. Oinarrizko zikloan R1233zd(E)-a aukera hobe bezala nabarmentzen da %10, bigarren errendimendu handiena eman diguna R124fa (%10.4 ko errendimenduarekin) eta R134a fluidoa jorratuko dira. Aldi berean ikusi egin da R1233zd(E) fluidoarekin presio txikiagoetan lan egiten dela 6.025 bar-etan, beraz segurtasun aldetik onura ikaragarria aurkezten du. Presio txikiagoetan arazo bat gertatzerakoan, honek lehertzearen aukerak edo min handiago bat egitearen aukerak jaitsi daitezkeelako. 8.2.-BERO TRUKAGAILUAREN EMAITZAK
Aldi berean ikusi egin da R1233zd(E) fluidoarekin presio txikiagoetan lan egiten dela 6.025 bar-etan, beraz segurtasun aldetik onura ikaragarria aurkezten du. Presio txikiagoetan arazo bat gertatzerakoan, honek lehertzearen aukerak edo min handiago bat egitearen aukerak jaitsi daitezkeelako.
Irudia 5:Luzera eta U-ren arteko konparaketa
saturazio zein kabitazioa gerta ez dadin. 40 eta 100 hodien artean gertatzen da hori. Luzeraren grafikoan ikusi daiteke hodi kopurua handitu ahala bero trukagailuaren luzera txikitzen da. Honen zergatia LMTD metodoan dauka zerikusia. Geroz eta hodi kopuru gehiago baditugu, bero trukagailuaren azalera handitu egingo da diametro handiagoa behar dugulako, baina honek U bero transmisioan eragina izango du, hau txikituz. Lehendik dakigu fluido organiko eta uraren arteko U 500 eta 2000 [W/(m2*K)] da eta beraz hodi kopurua hori handitzerako orduan U bi balio horien artean mantendu egin behar da abiadura muga apurtu gabe.
II eranskinean fluido ezberdinak ORC sinple batean daukan P-h zein T-s diagramak aurkitu daitezke. Esan beharra dago diagrametan aurkezten diren marrak ez direla fluidoak egiten duen ibilbidea ezta fluidoak aurkezten duen egoera termodinamikoa, elkar ondoko bi puntu ezberdinen arteko loturak baizik. Fluidoak egitean duen ibilbide erreala jakiteko metodologia sailaren hasieran aurkezten den irudira joan behar gara (3 irudia).
irudia 7:Hasierako datuak
Aurreko hiru irudietan ORC sistema sinpleak daukan konfigurazioa eta elementuak azaldu egin dira. Aldi berean T-s diagraman zikloak jarraitu egiten duen bidea adierazten du eta azkenik problemaren ebazpenarekin hasteko, ditugun datuak eta haurtutako suposizioak azaldu egiten dira:
Sistemak jarraitzen dituen pausuak azaldu egingo dira hurrengo esaldietan: 5-8 hozgarriaren berotzea dator. Hau lortzeko motorretik irteten den ur beroa erabili egingo da. Kontuan hartu egin behar da bien arteko punturik hurbilena Pinch Point deitzen dela eta 5ºC tenperatura diferentzia egon behar da beraien artean. 8-10 Hozgarriaren hedatzea errendimendu isoentropikoa kontuan hartuz, elektrizitatea lortzeko asmoz. 10-14 hozgarriaren hoztea eragin da kondentsagailuan. Horretarako itsasoko ur hotza kontuan hartu egingo da. Lurrungailuan gertatzen den moduan Pinch Pointa kontuan hartu behar da. 14-5 ponpa berriro ere hozgarria presio egokira igoz. Ur beroa ΔTPP;LURRN Itsasoko ura ΔTPP;cond
Ebazpena lortzeko EES programan n ekuazio eta beraz n ezezagun behar ditugu. Era honetan aurretik ikusi daitekeen T-s diagrama ebatzi dezakegu. Horretarako fluidoen propietate termodinamikoak erabiliko dira. Ur Beroa Ur beroaren sarrera eta honek daraman emaria jakinda lortu dezakegu irteerako uraren tenperatura. Horretarako bero espezifikoa dentsitatea eta ur berotik lortu daitekeen beroa erabili egingo dugu, TJCW;out eta mw lortzeko.
Hedatzailearen irteera isoentropikoa P9
Hedatzaileraren irteera erreala P10
Lurrungailuaren eta kondentsagailuaren Pinch Point-a Bi bero trukagailuetan balio hau definituta egongo da eta hauen arteko diferentzia 5ºC izango da. Lurrungailuan 3 eta 6 puntuen artean emango da eta kondentsagailuan ordea 12 eta 16 puntuen arte.
Hedatzailearen lan netoa
Aurretik adierazi den bezala problema guztia EES programa informatikoarekin ebatzi daiteke. Honen kodigoa IV eranskinean hutsi egingo dugu, hala ere balio ezberdinak lortu ahal izateko eta hozgarri ezberdinak erabiltzeko hurrengo bi ekuazio aldatu behar dira:
Fluidoaren ekuazioa hozgarria aldatu behar da eta bestean fluido horren presioa iteratuz lortzen dena.
Proiektu honetan lurrungailuaren eta kondentsagailuaren diseinuakgarrantzitsuak izango dira izan ere gehien kostatzen diren elementuak hauexek direlako. Beraz hauen dimentsionamendua egiteko, ez dira soilik aspektu termodinamikoak kontuan hartuko, hauek izan ditzaketen kostua eta ingurugiroan eragina izan dezaketen faktoreak ere kontuan hartuko dira. Normalean hauen kostua gehien bat beraien dimentsioarekin garrantzia handiago dute.
LTMD metodoa tenperatura diferentzia logaritmikoan oinarritzen da eta kasu askotan gertatzen den moduan prozesu iteratibo bat da. Iterazioetan hodi kopurua aldatu egiten dira eta horren ondorioz fluidoaren abiadura ere, beraz kontuan hartu beharreko faktoreak dira azkeneko emaitza lortzeko. Gure proiektuan, gauzak errazteko mantentzea egiterako orduan,hodi eta karkasa bero trukagailua erabiliko dugu bafflekin eta hodi kopuru ezberdinekin.
Irudia 9:BDS lortzeko grafikoak
Irudia 10: Hozgarriak eta Urak jarraitutako ibilbidea bero trukagailuaren barruan (introduction to heat exchanger)
Non C, m eta n balioak fluidoaren erregimena eta paretaren aurkako frikzioa eragiten duen.
Irudia 11: Bira bakarreko grafikoa (44) (45)
Bukatzeko kalkulatu egin dugun U ez badu hasierakoarekin bat etortzen N balioa aldatu dezakegu L luzera txikituz baina beti ere uraren abiadura behar ditugun mugetan mantenduz.
DFF Hasierako Datuak: Uestimatua Dkanpokoa Lodiera N hodi kopurua eta abiadurak lortu emari masikoak erabiliz N, vhozgarria vwater Atotala lortu aurreko azalerak gehituz eta (60) ekuazioa lortuz Ulurrun Egoera Ezberdinen Azalera lortu (54) ekuazioa erabiliz: A1 A2 A3 N eta Luzera lortu Vwater 1 eta 2.5 m/s tartean L luzeera egokia Bero trukagailua bukatuta Bai N balioa aldatu Ez
Ikerketa egin ondoren ORC sistemak izan ditzakeen konfigurazio zein fluido ezberdinak aurkeztu dira, ahalik eta aukeraketa zehatzena egiteko. 10.1.3- PROGRAMAREN IKASKETA:
Zikloaren taula, diagramak eta emaitzak lortzean datza aurretik aukeratu dugun fluidoak zein konfigurazioa kontuan hartuz. 10.1.5- MEMORIA IDAZTEA:
Behin aurretik dauden ataza guztiak bukatu egin direnean, aurrean dagoen testua idatzi egingo da. 10.1.6- MEMORIAREN ZUZENKETA:
Hurrengo zeregin hau behin memoria guztia idatzita dagoenen egiten da eta honen zuzenketa sakon batean datza, bai emaitzekin baita ortografia arazoekin. 10.1.7- AZKENEKO ZUZENKETA ETA LANA ENTREGATZEA:
Behin zuzenketa sakona egin denean, azkeneko begirada bata arazo larriren bat aurkitzeko asmoz eta hau bukatu denean proiektua entregatu.
Honelako proiektu bat daukagunean, non honen helburua sistema bati soluzio bat edo hainbat soluzio ematea duen helburu, baina kalkuluak egiterako orduan hainbat sinplifikazio hartzen dira kontuan, edo hainbat arazo sor daitezke hau egiten denean. Horregatik atal honetan arazo zein arrisku posible horiek identifikatzea du helburu eta erantzunaren izan ahal dituen gogaberak justifikatzea.
Kalkuluak egiterako orduan, hasierako datu batzuk kontuan hartu egin dira. Datu hauek ez daukate eragin handia emaitzan, ahala ere kontuan hartu behar diren arriskuak dira. Lan honetan, zikloa berotzeko motorretik irteten diren ur beroak erabiliko dira. Ur emaria, honen tenperatura eta eman dezakeen beroa konstante bezala hartu egin dira eta errealitatean hori horrela ez dela badakigu. Lana egiterako orduan motorrak %75 lan egoeran dagoela adierazi dugu hasierako datuak hartu ditugunean. Honen zergatia motorrak zen lan egoeretan igarotzen duen orduen kopuruan ondorioztatu dugu. Martxa egoeran eta abiarazte momentuan ordu gehien pasatuko ditu eta honen batez bestekoa motorraren %75 karga egoera da. Itsasoko uraren tenperatura ere konstante bezala hartu egin dugu. Errealitateen ez da hori gertatzen eta honek eragina izango du fluidoa kondentsagailutik irteten den egoera. Elementuen errendimendu isoentropikoa, merkatuan dauden beste elementuen antzekoa hartu ditugu nahiz eta errealitatean hauen balioak aldatu ahal diren.
Zikloak diseinatzerako orduan era termodinamiko batean ebatzi egin da eta hau lortzeko EES programa informatikoa erabili egin da. Programa honen bitartez
propietate termodinamikoen balio total guztia lortzen dira, eta honen bitartez aurretik esandako erroreak gutxitu daitezke.
Bero trukagailuen diseinurako, LMTD modu iteratiboa erabili egin da. Modu hau, esperientzian oinarritzen da eta ez matematikatik lortutako balioz, beraz suposizio hau eginez, bero trukagailuan errore bat izango dugu. Aurretik esan dugun bezala EES programa erabiliz errore hau txikia izango da eta ez du eragin handitik edukiko.
Zikloan erabiltzen diren elementuak, batzuk diseinatu egin dira. Hala ere elementu hauek arriskuak daukate eta arazoak eman ahal dute denbora laburrean edo denbora pasa ahala. Sistemaren erantzuna lortzeko elementuak perfektuak bezala kontsideratu ditugu eta errealitatean gauzak horrela ez direla badakigu. Ponpak fluidoa ezarri dugun puntu-arte ez eramatea edota turbina urteak pasa ahala higadura agertzea. Arazo hauek ORC-aren errendimendua jaitsi dezakete.
Bai lan-fluidoaren bai ziklo-konfigurazio egokia aukeratzerako orduan gai garrantzitsuak dira ORC-a edozein zikloren diseinu prozesuan. Ikusi ahal izan da bai aplikazio-eremuarekin eta lan-egoerekin bai ezarritako aukearaketa-irizpideekin mendekotasun handia sortzen dutela ORC sistema lortzerako orduan.
Ikerketa honi bukaera emateko, gogobeteko bat bezala amai dezake, izan ere hasieran ezarritako helburuak bete dira eta bertan agertu diren arazoei aurre egin zaie eta erabakiak hartzerako orduan, bai ikuspuntu termodinamikoak, bai ikuspuntu ekonomiko zein ingurumenarenak kontuan hartuz dira emaitza lortzeko. . Lortutako emaitzetatik hurrengo ondorioak da lurrungailuan presio puntu bat dagoela non sistema osoaren errendimendua handitzen duena. Puntu honi Pinch Point-a deritzo eta honek sistemaren mugatzailerik handiena da. Puntu honen hobekuntza sistemaren errendimendua handituko luke eta horretarako aukera handia daukagu. Aurretik adierazi dugun bezala, rankine ziklo batzuk errendimendua handitu egiten dute baina gure kasuan potentzia lortu nahi dugu, eta horretarako ORC sinplea aukerarik hoberena da sinpletasuna eta kostu aldetik errazagoa baita. Emaitzen atalean ikusi daitekeen moduan R1233zd (e) fluidoa da errendimendu handiena ematen diguna eta beraz fluido hau erabili egingo da, aurretik aipatutako beste faktoreak ere betetzen dituelako. Fluidoak aukeratzerako orduan, ingurunean izan dezaketen inpaktua ikertu egin da eta ikertze lan honetatik atera egin ahal diren ondorioak ontzat eman ahal ditugu. Fluidoek ez dituzte inolako arrazoi baztergarririk betetzen, hau da ez daukate auto-sutzeko ahalmenik, ez dute ez GWP ezta ODP-ak gainditzen eta ez tenperatura kritikoa gainditzen. Gure proiektuan hodi edo karkasa bero trukagailu bat erabili dugu mantentzea errazagoak direlako. Hala ere, bero-trukagailu mota hauetako bat erabiltzea lortzen da, abiadura margena apurtu luzeegia den bero trukagailu bat diseinatuz (eranskinean ikusi daitekeen moduan). Horregatik ondorioztatu daiteke, xafla eta bastidore bezalako bero trukagailu bat erabiltzean beti ere ur-beroari aurretratamendu bat egiten bazaio.
"Bero transmizioa 1. zonaldearen azalera lortzeko" | science |
addi-5be1a63b1fce | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29245 | Clicker | Elorriaga Zubiaga, Laura | 2018-10-23 | Laburpena Gaur egun, teknologia geroz eta indar gehiago hartzen ari da eta mugikorren erabilpena asko hedatu da. Honen ondorioz irakasteko orduan orain arte zeuden metodoak eta praktikak aldatzen ari dira. Aldaketa hauek aprobetxatzeko ideiarekin jaio ziren Clicker-ak.
Clicker-ak ikasgeletan erabiltzen diren galdera-erantzun bidezko plataformak dira. Hauen bidez irakasleak aukeratutako galderak momentuan telefonoetan jaso eta erantzun ahalko dituzte ikasleek.
Unibertsitateko ikasgeletan Clicker-ak erabiltzeko ideiarekin sortu da luze eta zehatz azalduko den proiektua hau. Lan honetarako irakaslearentzako Moodle gehigarria edo plugina inplementatu da, honen bidez irakasleak galderak bidali ahalko ditu eta baita ere ikasleeek erantzundakoa ikusteko aukera izango du. Gainera, ikaslearentzako app-a garatu da irakasleak bidalitako galderak jasotzeko, zein gaur egun dauden plataformentzat erabilgarria izanik(android,iOS), honetarako Cordova erabiliz.
Unibertsitateko klase batean ikasle kopurua handia izaten da. Irakasle batek bere ikasleei ikasgaia azaltzerakoan ez da jakiten momentuan ikasleek ulertu duten ala ez, edo kontzeptu garrantzitsuenak ongi barneratu dituzten. Irakaslearentzat informazio hau oso lagungarria izango litzateke beharrezko azalpenak emateko, edo jarraitu beharreko erritmoa ikasleei egokitzeko . Ikasleek irakasgaia ulertu duten jakiteko daude Clicker-ak. Hauek ikasgeletan erabiltzeko galdera eta erantzun bidezko plataformak dira. Hauen bitartez momentuan erantzun ditzakete ikasleek irakasleak bidalitako galderak. Erantzuteko mugikorrak erabil daitezke edo baita ere aginteak. Hauen bidez irakasleak unean bertan jakingo du ikasleek erantzundakoa eta noraino ulertu duten ikasgaia. Irakaslearentzat dauzkan onurez gain, ikasleentzat ere onuragarria da, era intuitibo baten barneratzen baitira jakintzak. Clicker kontzeptutik abiatuz sortu da luze eta zehatz azalduko den proiektu hau. Irakasleak klase baten erdian dagoenean, momentuan ikasleek irakasgaia ulertu edo kontzeptu garrantzitsuenak barneratu dituzten jakitea da Clicker proiektu honen ideia nagusia. Horretarako irakasleak galderak bidaliko dituzte ikasleen mugikorrera eta ikasleen erantzuna momentuan bertan jakin ahal izango du eta honela, klasearekin aurrera jarraitu edo denbora gehiago hartu kontzeptu horiek hobeto azaltzeko erabaki ahal izango du. Honela erritmoa ikasleentzat egokia den a la ez kontrolpean edukiko du uneoro. Guzti hori lortzeko unibertsitateko Moodle plataforma erabiliz, irakaslearentzako erreminta eta ikasleentzako mugikorrentzako plataforma anitzeko aplikazioa sortuko da. Proiektu honetan irakaslearen erreminta EHU-ko Moodle zerbitzarian erabiltzeko prestatuta egongo da. Horrez gain, ikasleen mugikorretarako aplikazioa sortuko da. App hau merkatuan dauden plataformentzat baliagarria izango da batez ere Android eta iOS. Proiektu hau EHU-ko irakasle eta ikasleek erabiltzeko sortu da. Proiektu hau nik aukeratzeko arrazoietako bat unibertsitatean ez dela erabiltzen horrelako metodorik klaseak emateko orduan izan da. Eta ni ikaslea izanik, klaseetan Clicker-ak erabiliz askoz errazago, azkarrago eta era intuitibo batean ikasiko litzatekeela uste dut eta aldaketa hau lortzeko pausuan laguntzea da nik proiektu honen bidez lortu nahi dudana. Beste arrazoi bat proiektu honen bidez nire ezagutzak handituko direla da. Alde batetik, Moodle plataformari buruz nire ezagutzak handituko ditut eta beste aldetik plataforma anitzeko aplikazio bat egiten ikasiko dut, horrez gain programazio lengoaietan lehen nituen ezagutzak handituko ditudalarik. Eta azkenik proiektu bat aurrera nola eraman eta antolatzen den ikasiko dut.
Apache → Kode irekiko web zerbitzaria da. PHP → Kode irekiko lengoaia da, web garapenerako egokia dena. HTML → Marka-lengoaia da web orrialdeetarako. HTML5 → HTML-ren bosgarren bertsioa da. CSS → Web orrialdeei estiloa emateko erabiltzen den programazio lengoaia da. CSS3 → CSS-ren azkeneko bertsioa da. MySQL → Kode irekiko datu basea da. Cordova → Mugikorren aplikazioak egiteko garapen ingurunea da. Apache Cordova CSS3, HTML5 eta Javascript erabiliz mugikor plataforma anitzeko app-ak sortu daitezkeelarik. FCM → Firebase Cloud Messaging, gaur egun GCM ordezkatzen dabilen zerbitzua da, hau ere Google-k sortutakoa delarik. GCM → Google Cloud Messaging FCM-ren aurreko zerbitzua da. cURL → Software proiektua da libcURL liburutegia eta cURL komandu interpretatzaileak osatzen du, fitxategien transferentziarako erabiltzen dena. EHU → Euskal Herriko Unibertsitatea. GAL → Gradu Amaierako Lana. AJAX → Asynchronous Javascript and XML
Ondoren proiektuaren hasierako planteamendua azalduko da, hau da proiektua hasi aurretik zeuden ideiak, planteamenduak eta proiektuaren antolakuntza azalduko dira puntuz puntu. 2.1 Deskribapena
Proiektu honetan irakasleak unibertsitateko Moodle plataforma erabiliaz galderak bidali ditzake ikasleei. Bidalitako galderak ikasleek euren mugikorretan jasoko dituzte, eta hauek erantzundakoa, irakasleak jasoko du, galdetutakoa ulertu duten ala ez momentuan bertan jakingo duelarik, irakasgaiarekin aurrera jarraitu edo ez jakiteko. Guzti hau lortzeko, proiektu hau bi zatitan banatuko da. Alde batetik , irakaslearentzako gehigarria sortuko da Moodle-rako. Eta beste aldetik, Clicker app-a sortuko da ikasleek galderak erantzuteko. Orain bi atal hauek zehatzago azalduko ditut. 1. Clicker plugina Moodle-rako gehigarria da. Gehigarri hau Moodle-n instalatu behar da. Irakasleek erabiltzeko dago pentsatuta eta ez ikasleek. Irakasleak galderak bidaliko dizkie ikasleei gehigarri honen bitartez. Honez gain, irakasleak Clicker pluginean ikasleek erantzundakoa ikus dezake. 2. Clicker app Mugikorretarako plataforma anitzeko aplikazioa da, ikasleek beraien mugikorretan instalatu beharrekoa. Moodle gehigarriaren bidez irakasleak bidalitako galderak erantzungo dituzte ikasleek aplikazio honen bidez eta erantzun horiek Moodle-ra bidaliko dira irakasleak ikusi dezan. 2.2 Helburuak
Proiektu honen helburuetariko bat Clicker proiektua sortzea da. Proiektu honekin aterako diren gehigarria eta app-a erabiltzeko errazak eta intuitiboak izatea da komeni da. Baita ere oso garrantzitsua da aplikazioa plataforma anitzekoa izatea, hau da, ikasleek izan dezaketen plataforma ezberdinetako mobil guztietarako baliagarria izatea. Beste helburu bat unibertsitateko klase bateko ikasketa metodoa hobetzea da Clicker-ak erabiliz; irakasleak ikasleek azalpenak barneratu dituzten momentuan jakin izan ahalko duelarik, klaseak dinamikoagoak bihurtuz. Honela irakasleak gauzak azaltzeko orduan erritmo egokian doan edo ez jakingo du, erantzunen arabera bere klaseak moldatuz. Azkenik, nire lehenengo proiektua egitea da. Honekin Moodle gehigarri bat sortzen ikasiko dut eta baita plataforma anitzeko aplikazio bat egiten. Baita ere programazio lengoaietan nituen jakintzak sakonduko ditut. Honez gain proiektu bat antolatu eta kudeatzen ikasteko aukera emango dit.
Moodle plataformak Clicker plugina dauka instalatuta eta mugikorrak berriz Clicker app-a Arkitektura bezero-zerbitzarian sisteman oinarritzen da. Moodle plataforma zerbitzaria da eta app-a berriz bezeroa. Hurrengo irudian ikus daiteke arkitektura nolakoa den, Zerbitzariak Moodle dauka instalatuta eta proiektu honetan sortuko den Clicker plugina. Clicker plugina PHP-n egongo da inplementatuta baina hala ere Javascript eta HTML5 ere erabili ahal dira. Zerbitzariak cURL-en bidez FCM-ri bidaltzen dio beharrezko informazioa, non bertan ze mugikorretara bidali behar den azaltzen den. FCM-k informazio prozesatu eta mugikor horietara bidaltzen du informazioa, mugikorrek informazio hau notifikazio baten bidez jasoko dutelarik. Bezeroko aldean mugikorra dago, mugikorrak Clicker app-a instalatuta dauka. Aplikazio hau Javascript eta HTML-n garatuko da, eta FCM zerbitzurako prest egongo da. Mugikorra FCM-en erregistratzen da eta bere identifikatzailea lortuko du. Horrez gain mugikorrak zerbitzariko datu basean irakurri edota idatzi behar duenean AJAX deiak egingo dira zerbitzarian dauden PHP fitxategietara, datu basetik behar den informazioa hartu eta informazio hau AJAX deiak bueltatuko du mugikorrera.
1go Irudia - Arkitektura
Ondoren proiektu hau egiteko behar diren lan edo ataza bakoitza azalduko dira dagokion atalean sartuta LDE diagrama batean. Diagrama eta gero, ataza bakoitzaren informazio zehatzagoa emango da, eta azkenik denbora planifikazioa azalduko da.
2. Irudia - LDE 1
3. Irudia - LDE 2
1.Proiektuko Antolaketa Proiektuaren ataza 1.1 Denbora planifikazioa egin Denbora 4 ordu Deskribapena Proiektuko epeak eta atazak kontrolatzeko dokumentua Sarrerak - Irteerak/Entregableak Denbora aplikazioa Beharrezko erremintak Excel Aurrekariak -
Proiektuaren ataza 3.5 Moodle plugina eta mugikor aplikazioa konektatu Denbora 20 ordu Deskribapena Moodle pluginak bidalitako informazioa eta mugikor aplikazioak eskuratzen duena konektatu Sarrerak Moodle pluginaren kodea eta mugikor aplikazioaren kodea Irteerak/Entregableak Moodle eta app-a konektatuta Beharrezko erremintak Cordova mugikor aplikazioak garatzeko erreminta eta Eclipse programazio editorea Aurrekariak 3.2 ataza
2.5 Denbora planifikazioa Egunero egingo den denbora 5 ordukoa da, jaiegunetan eta asteburuak kenduta Ondoren taula bat dago ataza bakoitzaren orduak eta ezaugarriekin.
1go Taula - Denbora planifikazioa Proiektua egiteko planifikatutako ordu totalak 448 ordu dira
-XCode → iOS aplikazioak garatzeko eta simulatzeko aplikazioa mac ordenagailu batean. 2.7 Arriskuen analisia
Proiektu bat egiteko orduan arriskuen analisia egitea garrantzitsua da aurkeztu daitezkeen arriskuen aurrean plan on bat edukitzeko. Jarraian nire GAL-ean aurkitu ahal ditudan arriskuak azalduko ditut. Honen helburua, arrisku hauetariko bat azalduz gero, ahalik eta era egokienean aurre egitea da. 1.Internet gabe geratzea - Deskribapena → Lan egiteko tokiko internet jaustea, internet konpainiaren arazo teknikoa dela eta. - Ondorioa → Lan egitean ezin erabili internet, kontsultak egiteko edo ideiak bilatzeko. - Prebentzio neurria → Lan egiteko beste leku posible bat eduki badaezpada. - Probabilitatea → Baxua. - Eragina Ertaina. - Neurri zuzentzailea → Lan egiteko tokia aldatu. 2. Kodea galtzea - Deskribapena → Kodea galtzea, ordenagailuko disko gogorreko arazoren baten erruz. - Ondorioa → Inplementatutako datu guztiak galdu. - Prebentzio neurria → Kodearen segurtasun kopiak egin ordenagailutik at dagoen pendrive batean. - Probabilitatea → Ertaina. - Eragina → Handia. - Neurri zuzentzailea → Kodearen segurtasun kopiak erabili proiektua martxan jartzeko berriz. 4.Sistema eragilea hondatzea - Deskribapena → Sistema eragilea hondatzea, ez dago aukerarik ordenagailua piztean sistema eragilean sartzeko. - Ondorioa → Lan egiteko ordenagailua ez dago erabilgarri. - Prebentzio neurria → Kodearen segurtasun kopiak egin eta baita ere sistema eragilearen segurtasun kopiak egin. - Probabilitatea → Txikia. - Eragina → Handia.
- Neurri Zuzentzailea → Sistema eragilearen segurtasun kopiak erabiliz lortu ordenagailua martxan jartzea. 5.Plangintza ez betetzea - Deskribapena → Plangintzan zehaztutako orduak ez dira betetzen atalen batean zehaztutako denbora baino gehiago egin delako. - Ondorioa → Denbora gehiago galdu da proiektua burutzeko. - Prebentzio neurria → Ahal den neurrian bete orduak. - Probabilitatea → Handia. - Eragina → Ertaina. -Neurri zuzentzailea → Handitu plangintza orduak. 6.Zatiren batean geldi geratzea - Deskribapena → Inplementatzerako orduan atal batean geldi egotea, eta ez jakin nola jarraitu. - Ondorioa → Inplementazioan ez dago aurrerapenik eta atzeratzen ari da proiektua. - Prebentzio neurria → Bilatu internet-en, foroetan, tutoreari galdetu. - Probabilitatea → Handia. - Eragina → Handia. - Neurri Zuzentzailea → Saiatu eta saiatu. 7.Proiektuko zatiren bat aldatzea - Deskribapena → Proiektua bidean dagoela, zatiren bat aldatu behar izatea bai tutoreak esanda edo bai egokiagoa delako. Aurretiaz egindako inplementazioko zatiren bat aldatzea. - Prebentzio neurria → Proiektuan egindako guztia ondo ulertu, eta kodean komentarioak jarri gero aldaketak egiteko errazagoa izateko. - Ondorioa → Proiektua atzeratuko da aldatuko den zati hori sartzeko proiektuan. - Probabilitatea → Ertaina. - Eragina → Handia. - Neurri zuzentzailea → Kodeko komentarioen laguntzaz beharrezko aldaketak egin.
Atal honetan behar den diru kopuruan informazio osoa agertuko da. Hau da eskulana, amortizazio gastuak, beste gastu batzuk eta kostu osoa. 2.8.1 Eskulana
Merkatuan nire proiektuaren antzeko aplikazioak existitzen dira, baina horien artean gehienak Moodle-kin integratu gabe daude. Hala ere, badago baten bat Moodle-kin integratuta dagoena. Ondoren aplikazio hauei buruz hitz egingo dut. Moodle-ra integratuak ez dauden mugikor aplikazioen artean: Kahoot eta Socrative aurki ditzakegu. - Kahoot2 → aplikazio hau galdera erantzunen joko bat bezalakoa da, irabazle bat dagoelarik. Emaitzak google drive edo excel fitxategi batera esportatu daitezke. 3 7. Irudia – Kahoot - Socrative4 → test-ak, ebaluaketak , aktibitateak etab… egin daitezke aplikazio honekin. App Store, Chrome Web Store, Google Play eta Amazon-en lor daiteke. Irakasleak kontu batekin erregistratu behar da baina ikasleek ez dute zertan erregistratu behar. Doakoa izan arren ordaintzeko bertsio bat ere atera dute.
5 8. Irudia - Socrative Moodle-kin integratuta dauden aplikazioak hurrengoak dira: - Educlick6 → Moodle-kin integratua egon daiteke nahi izanez gero. Kasu honetan ikasleek mandu baten antzerako aparailu bat erabiliko dute irakasleak bidalitako galderak erantzuteko, baita ere aukera dago mugikorrak erabiltzeko. Ez da doakoa ematen duten zerbitzua. 9. Irudia – Mandua - Clicker7 → Moodle-kin integratu daiteke iClicker modulua instalatuz Moodle-n, iOS eta android plataformentzako dago erabilgarri. Aukera interesgarria da. Aplikazio honen bitartez ikasleek mugikorrekin edo manduekin erantzun ahalko dituzte galderak eta gainera Moodle-ko galdetegietan sinkronizatuko da ikasleen erantzuna. Aukera hauek instalatzeko zerbitzu honengatik ordaindu egin behar da. Merkatuan dauden aukerak ikusita eta Clicker proiektuarekin konparatzerakoan, Educlick eta iClicker-ek bakarrik daukate Moodle-kin sinkronizatzeko aukera, baina bi hauek ez dira doakoak. Clicker proiektua berriz doakoa da.
Beste alde batetik, Moodle-kin sinkronizazioa duten aplikazioak galdetegietan gordetzen dituzte ikasleek Clicker-en bidez egindako erantzunak. Berez hau gaizki ez egon arren, proiektu honen hasieran Moodle-ko galdetegietan informaziorik ez gordetzea erabaki zen, batez ere erantzun horiek beste mota batekoak direlako eta bereizteko. Ondorioz informazio hori beste taula batzuetan gordetzea erabaki zen. Horrela galdetegiak berdin jarraitzen dute. 3.1 Erabilitako teknologiak
Proiektuan erabiltzen den teknologiei buruzko informazio orokorra erakutsiko da atal honetan. Garapena hobeto ulertu ahal izateko eta batez ere zehatzago jakiteko zer erabiltzen den. 3.1.1 Moodle
Moodle (Modular Object-Oriented Dynamic Learning Environment) ikaskuntzaren kudeaketarako erreminta bat da, edo zehazki Learning Content Management(LCMS). Software librea da, zabaltzea doakoa delarik, eta PHP lengoaian inplementatuta dago GNU GPL 3. bertsioan. Moodle Martin Dougiamas-en sortua izan zen. Moodle-n bitartez irakasleek online-ko irakaskuntzako elkarteak sortu ditzakete. Unibertsitate, eskola, bulego eta beste zenbait proiektuetan urrutiko irakaskuntza eta e-learning erabiltzen da gehienbat Moodle-n. Moodle-n lehenengo bertsioa 2002ko Abuztuaren 20 atera zen, hortik aurrera bertsio berriak agertu dira gaur egungo azkenengorarte. Hau da 3.2.2+. Moodle-n 2008. urtean erabiltzaile erregistratuak 21 millioi baino gehiago dira eta 46.000 lekutan zabaldua izan zen mundu osoan zehar. Gainera 91 hizkuntzatara dago itzulita. Moodle-n kudeaketaren ezaugarriak honako hauek dira: - Kudeaketa orokorra administratzaile erabiltzailearen bitartez, erabiltzaile hau Moodle instalatzean definitzen da - Moodle pertsonalizatu estiloak, koloreak, aurkezpena …. - Moodle-n jarduerak gehitu daitezke. Moodle-n dauden erabiltzaileen rolak ondorengoak dira: -Kudeatzailea edo administratzailea → Erabiltzaile honek baimen guztiak ditu, eta Moodle-n kudeatzaile bat baino gehiago egoteko aukera dago. - Kurtso sortzaileak → Erabiltzaile honek kurtso berriak eta kategoriak sor ditzake - Irakaslea → Erabiltzaile honi egokitutako kurtsoetan baimena dauka jarduerak edota baliabideak sortu, aldatu eta ezabatzeko. Baita ere kurtsoko partaideekin komunikatzeko, feedback-a eman, inskribatzeko eta kalifikatzeko ere. - Irakaslea editatzeko baimenik gabe → Erabiltzaile hau bakarrik ahal da komunikatu, feedback- a emon eta kalifikatu kurtsoaren partaideekin.
Atal honen bidez, modulu berri bat egiteko dauden fitxategiak erakutsiko dira eta fitxategi esanguratsuenak komentatuko dira. Hasierako modulu berri bat sortzerakoan fitxategien multzoa ondorengo irudian ikusi daiteke..
10. Irudia - Moodle plugineko fitxategiak - icon.gif → Hau modulua edo pluginaren ikonoa izango da. - view.php → Hau moduluak exekutatzen duen lehenengo kodea da. - version.php → Hemen moduluaren bertsioa agertuko da.
3.2.2 Cordova 12 11. Irudia - Phonegap-Cordova historia 2009.urtean Nitobi enpresak framework bat garatzen du mugikorren aplikazioak sortzeko helburuarekin, non aplikazio hauek plataforma anitzekoak diren. Framework honen izena Phonegap da. Framework honen ideia aplikazioak sortzea da HTML eta Javascript bidez sistemaren funtzio natiboak atzituz. Baita ere Phonegap bidez exekuzio ingurune bat garatu da edozein mugikor plataformak exekutatu ahal izateko. Ideiak arrakasta izan zuen, horrela 2011.eko irailean kodea Apache fundazioari donatu zioten, horrela proiektua Open Source bihurtu zelarik. 2011.eko Urrian Adobek Nitobi erosi zuen, bai produktua eta Phonegap marka. Erosketa egin arren kodea Apache fundazioan donatuta mantentzen da. Apachek kodea jaso zuenean, Open Source proiektua martxan jarri zen. Phonegap Adoberen marka erregistratua zegoenez, bai desberdintzeko bai arazo legalak ekiditeko Apachek 2012.eko otsailean proiektuari Cordova izena jarri zion. Kuriositate moduan izen hau Nitobik Vancouveren bulegoak zeuden kalea zen. Gaur egun ez dago desberdintasunik Phonegap eta Apache Cordovaren artean, biak doakoak dira, biak Open Source dira eta era berdinean erabiltzen dira. Bien artean dagoen desberdintasuna, Adobek Phonegap-eri ezaugarriak eta erremintak gehitzeagatik diru bat kobratzea da, horren adibidea Adobe Phonegap Build Adoberekin integratutako konpilazio zerbitzua da. GitHub-en dauden aplikazioak doakoak dira baina bestela ordaindu egiten da aplikazioa konpilatzeko. Praktikan Apache Cordova eta Phonegap-eri buruz bereizten ez diren produktu bezala hitz egiten da, nahiz eta horrela izan ez arren. Baina horren antzerakoak dira, ia ez direla bereizten.13
Plugin bat kode pakete bat da. Pluginak aplikazioa exekutatzen den plataforma natiboarekin komunikatzeko aukera ematen du. Pluginak plataformaren funtzionalitean sartzea ahalbidetzen du. Cordova API-ren ezaugarri nagusienak plugin bezela inplementatzen dira. Hauen bitartez hainbat funtzio lortzen dira, adibidez kode barrak eskaneatu, NFC komunikatu. Erregistro bat dago dauden pluginekin https://cordova.apache.org/plugin web gunean.14 3.2.3 Konexioa
Moodle plugina mugikorrarekin komunikatzeko FCM zerbitzua erabiltzen da eta mugikorra Moodle-kin komunikatzeko AJAX deiak erabiltzen dira. Ondoren FCM zerbitzua eta AJAX deien informazioa sakonduko da. FCM
Lehenengo push notifikazioak zer diren jakin behar da. Push notifikazioen bidez zerbitzari batean dagoen aplikazioak, mugikor bateko app-era mezuak bidaltzea posible egiten du. Berdin da mugikorreko erabiltzaileak mezurik jaso nahi ez izatea, zerbitzariak bidaltzen dituen mezu guztiak entregatuko dira. Push notifikazioen adibide argi bat Watsapp-eko alertak dira.15 FCM edo Firebase Cloud Messaging bidez push notifikazioak bidaltzea ahalbidetzen da. FCM edo Firebase Cloud Messaging-en plataforma anitzeko zerbitzu bat da. FCM-ek Google-en GCM(Google Cloud Messaging) ordezkatzen du gaur egun.
12. Irudian ikusten den bezala, FCM mezuak bidaltzen duen zerbitzaria eta mezuak jasotzen duen aplikazioaren arteko bitartekaria da. Mezuak zerbitzaritik edo Firebase GUI kontsola notifikaziotik bidali ahal dira. Zerbitzaria prestatuta dago FCM mezuak bidaltzeko, bezeroaren aplikazioa berriz mezu hauek jasotzeko. 16 12. Irudia - FCM 1 FCM-ren bitartez mezuak bidali daitezke dispositibo batera, talde batera edo gai(topic) batera inskribatuta daudenei. FCM kredentzial aipagarrienak:. - Sender Id → Firebase proiektua sortzean ematen den zenbakizko balorea da. Proiektuaren zenbakia da. - App Id → Bezeroaren aplikazioaren identifikatzailea da, non hau erregistratzen da FCM mezuak jasotzeko. - API Key → API Key-aren bidez zerbitzariak Firebaseko zerbitzuak ahal ditu erabili, hau da, zerbitzariko aplikazioak dagoen mezuak bidaltzeko baimena dauka. - Erregistroa(Token) → Aplikazioa erregistratua izan da mugikor zehatz batean, honen bidez mezuak jaso ditzake mugikor horretan. FCM zerbitzariak erregistroa ondo burutu eta gero bidaltzen duen identifikatzailea da.
17 13. Irudia - FCM 2 Bezeroaren aplikazioa beti erregistratu behar da mezuak jaso aurretik. Erregistroa burutzeko 13. irudia agertzen den diagrama bete behar da: 1. Aplikazioa FCM-rekin kontaktuan jartzen da erregistroko Token-a lortzeko, horretarako Sender Id, API Key eta App Id ematen ditu. 2. FCM-ek erregistroko Token-a bueltatzen dio aplikazioari. 3. Aplikazioak Token-a berbidaltzen du aplikazioen zerbitzarira.
18 14. Irudia - FCM 3 14. irudian FCM nola bidaltzen duen mezu bat ikus daiteke, mezu hau maila baxu moduan bidalita. 1. Zerbitzariko aplikazioak mezu bat bidaltzen du FCM-ra 2. Bezeroko gailua ez badago erabilgarri, FCM-k mezu hau gordetzen du geroago bidaltzeko. Mezu hauek gehienez 4 aste gordetzen dira, datu hau aldatzeko aukera dagoelarik nahi izan ezkero. 3. Bezeroko gailua erabilgarri dagoenean, FCM-k mezua berriro bidaltzen dio. 4. Bezeroko gailuak FCM mezua jasotzen du, eta bezeroari erakusten dio.
Mezuak bidaltzeko modu honen bidez mezuak 4Kb-ko muga dute.
19 15. Irudia - FCM 4 Ondoren FCM gaien bidezko mezularitzaz arituko gara. Prozedura honen bitartez aplikazioen zerbitzari batek hainbat gailuri mezu bat bidaltzen duen prozedura ikusiko da. Gailu horiek gai batean inskribatuta daudelarik. 15. irudian agertzen den diagraman azaltzen da gaien bidezko mezularitza, aurretik bezero aplikazioak erregistroa lortu duela kontuan hartuz: 1. Bezeroaren aplikazioa gai batera harpidetzen da, horretarako FCM-ra harpidetzeko mezua bidaliko du. 2. Aplikazioen zerbitzariak gai bateko mezuak bidaltzen dizkio FCM-ri, berak banatzeko. 3. FCM-k gai bateko mezuak berriro bidaltzen ditu gai zehatz horretan harpidetuta dauden bezeroei.20 AJAX
AJAX (Asynchronous Javascript and XML) hau da Javascript eta XML asinkronoa. AJAX eratzen duten hitz bakoitzaren esanahia: - Javascript → Web horrien nabigatzaileak interpretatzen duten programazio lengoaia da. - XML → Datuen deskribapenerako programazio lengoaia da. Aplikazioen arteko datuen trukerako dago pentsatuta. - Asinkronoa → Komunikazioari dagokionez igorleak mezu bat bidaltzen du eta bere lanarekin jarraitzen du, gainera ez daki noiz helduko zaion hartzaileari mezua.
AJAX teknika bat da, Javascript-en programen bidez, zerbitzari batek eta nabigatzaile batek informazioa elkarbanatzeko, modu asinkronoan. Elkarbanatze hau : testu, HTML, JSON eta XML formatuekin egin daiteke. Badago aukera sinkrono izateko ere. AJAX-en bidez kargatutako web orri batek zerbitzariari informazio berria eskatzeko aukera ematen du. AJAX-ek posible egiten du zerbitzariari konexio bat egitea web orri baten barnetik Javascript programa bat erabiliz.21
16. Irudia - Erabilpen kasua ikaslea Aktoreak Ikaslea → Mugikorrean Clicker aplikazioa instalatuta daukan ikaslea da eta kautotu gabe dago. Erabilpen kasuak Kautotu mugikorrean → Moodle-ko erabiltzailea eta pasahitza sartuz mugikorreko aplikazioan kautotu ahal izango da.
17. Irudia - Erabilpen kasua ikasle kautotua Aktoreak Ikasle kautotua → Mugikorrean Clicker aplikazioa instalatuta daukan ikaslea da eta kautotuta dago. Erabilpen kasuak Galderak erantzun mugikorrean → Notifikazio baten bitartez ikasleak galderak daudela erantzuteko jakingo du eta notifikazioan klik eginez galderak erantzuteko aukera izango du.
18. Irudia - Irakaslea kautotu
Aktoreak Irakaslea → Moodle plataforman Clicker plugina instalatuta daukan irakaslea da eta kautotu gabe dago. Erabilpen kasuak Kautotu Moodle-en → Moodle-ko erabiltzailea eta pasahitza sartuz Moodle web plataforman kautotu ahal izango da.
19. Irudia - Erabilpen kasua irakaslea Aktoreak Irakasle Kautotua → Moodle plataforman irakasle den erabiltzailea da eta kautotuta dago. Erabilpen kasuak Clicker-a sortu → Ikasleei galderak bidaltzeko jarduera sortu. Galderak bidali ikasleen mugikorrera → Kurtso horretakoa galdetegi baten galderak aukeratuz, galdera horiek ikasleen mugikorrera bidaliko dira. Ikusi ikasleek erantzundakoa → Momentu horretan ikasleek erantzundakoa ikusteko aukera izango du, galderak bidalita egon ezkero, posible da ikasleek erantzundakoa ikustea.
4.2 Domeinuaren eredua
20. Irudia - Domeinuaren eredua 1
21. Irudia - Domeinuaren eredua 2
Erabiltzailea → Aplikazioan edo pluginean identifikatu ahal den pertsona da bere erabiltzaile izena eta pasahitzarekin Irakaslea → Irakaslea da, kasu honetan irakasleak bakarrik erabiliko du Moodle-ko plugina. Ikaslea → Ikaslea da, mugikor aplikazioa ikasleak erabiliko du. Clicker → Irakasleak sortzen duena, galderak bidaltzeko ikasleei. Galdetegia → Moodle-n galdetegia jardueraren bitartez sor daiteke galdetegia entitate hau. Entitate hau izenarekin definitzen da. Galdera → Galdetegi bakoitzak dituen galderak dira. Bere atributuen artean izena eta galdera testua daude. Erantzuna → Entitate honetan galdera baten bere erantzun posible bakoitzeko puntuazioa dago. Kurtsoa → Irakasle batek duen ikasgaia Moodle-n. Irudia → Entitate honen bidez galdera bakoitzeko irudi bakoitza base64-ko karaktere katean gordeko da. Honen atributua base64ko karaktere katea da. Sesioa → Irakasleak galderak bidalketa bakoitzean sortuko duen entitatea da. Gakoa eta sortutako momentuko datarekin zehazten da. Ikaslearen erantzuna → Sesio batean bidalitako galdera bat ikasleak erantzuten duenean entitate honetan gordetzen da erantzunaren informazio guztia. Bere atributuen artean puntuazioa, erantzundakoa eta ordua daude. Erregistroa → Ikasle bat mugikorreko aplikaziora sartzean bere mugikorra erregistratuko du aplikazioan eta erregistro horren informazioa entitate honetan gordeko da, gero informazio honekin FCM zerbitzuak notifikazioak bidaltzeko. Entitatearen atributuen artean regid-a dago, hau erregistroa ondo egin dela baieztatzen duen karaktere katea da. 3.2.2 Erlazioak
Galdetegi - Galdera N-M erlazioa da. Galdetegi batek galdera asko eduki ditzake eta galdera bat galdetegi askok eduki ditzake. Galdera – Erantzuna 1-N erlazioa. Galdera batek bere erantzun posible bezain beste erantzun ditu. Eta erantzun bakoitzak bere puntuazioa du. Adibidez egia/gezurra motako galdera batek bi erantzun posible ditu, bakoitza bere puntuazioarekin.
Galdera – Irudia 1-N erlazioa da. Galdera batek irudi asko eduki ditzake eta irudi bat galdera batena da Galdera – Sesio N-M erlazioa da. Sesio batean galdera asko bidali daitezke. Galdera bat sesio askoren bidez bidalita egon daiteke Sesioa - Irakasle 1-N erlazioa da. Irakasleak sesio asko sortu ditu eta sesio bat irakasle batena da. Kurtsoa – Clicker 1-N erlazioa. Kurtso baten Clicker asko sortu daitezke, Clicker bat kurtso batekoa da. Kurtsoa – Galdetegia 1-N erlazioa. Kurtso batean hainbat galdetegi daude eta galdetegi zehatz bat kurtso zehatz batekoa da. Kurtsoa – Sesio 1-N erlazioa. Kurtso batean sesio asko daude eta sesioa bat kurtso zehatz batekoa da. Irakasle – Kurtso 1-N erlazioa. Irakasle batek kurtso asko eduki ditzake eta kurtso zehatz bat irakasle batena bakarrik da. Galdera- Sesio – Ikasle N-M erlazio anizkoitza. Galdera bat, sesio batean eta ikasle zehatz batek erantzundakoa "ikaslearen erantzuna" entitatean gordetzen da. "Ikaslearen erantzuna"-ean erantzundakoa, ordua eta puntuazioa gordeko dira. Ikaslea – Erregistro 1-1 erlazioa da.Ikasleak erregistro bat egiten du eta erregistro bat ikasle batek bakar batek egin du.
Atal honetan proiektuaren datu basearen diseinua azalduko da. Garrantzitsua da diseinu on bat egitea gero inplementazioan arazorik ez sortzeko. 5.1 Datu basearen eskema erlazionala
Proiektu hau eskuartean hartu zenean hainbat erabaki hartu behar izan ziren era egokienean aurrera eramateko. Aukera horietako bat ze sortu behar zen eta zelan. Alde batetik Moodle-n bitartez galderak bidali behar ziren mugikorretara eta gainera ikasleak mugikorrarekin galderak erantzun behar zuten. Kontzeptua hori zen, eta kontzeptu horri forma emateko atal bakoitza zer izan behar den erabaki zen. Beraz bi atal daude Clicker proiektua osatzeko. Lehenengo atala egiteko Moodle-ntzako gehigarri bat egitea erabaki zen, zehazki jarduera modulu bat, atal hau Clicker plugina izenez ezagutzen da. Bigarren atala garatzeko Cordova framework-a erabiltzea erabaki zen, batez ere plataforma askotan gara daitekeelako: iOS, Android, Windows Phone… eta bere ospea daukalako mugikorren aplikazioak garatzeko. Bigarren atal hau Clicker app-a da. Clicker plugina garatzeko PHP lengoaia erabiltzen da, nahiz eta badauden Moodle plataformako funtzio batzuk programatzen errazten dutenak. Datu basearekin erlazionatuta daudenak erabili dira proiektuan zehar gehien bat. Clicker app-a garatzeko orduan HTML5, Javascript eta AJAX deiak erabiltzen dira jQuery liburutegien bidez. Proiektu honen garapenaren azalpena inplementazioa egin den ordenean azalduko da, horrela ulertzeko errazagoa delakoan. Clicker pluginarekin lanean hasi aurretik, proiektua ahalbidetzeko ingurunea prestatu behar da. Horretarako Apache web zerbitzaria instalatuta eta MySQL instalatuta eduki behar da lehenik eta behin, proiektu hau Windows sistema eragilean dagoenez XAMPP paketea instalatuta lortu dira minimo horiek. Hau guztia eginda Moodle 2.5.1 Stable bertsioa instalatu da. Clicker proiektu hau zatiz zati azaltzeko ondorengo atalak esplikatuko dira: - Clicker pluginean galdera aukeraketa - Clicker app-ean notifikazioak jaso - PHP fitxategiak AJAX deiak erabiltzeko - Clicker app-ean logeatu - Clicker app-ean mugikorra erregistratu - Clicker pluginean irudiak prestatu - Clicker plugiean galderak bidali - Clicker app-ean galderak erakutsi - Clicker pluginean ikasleen erantzunak erakutsi
Clicker pluginak galderak nola aukeratzen dituen zatia inplementatu zen lehenengo. Lehenengo Clicker pluginaren ideia bat hartzeko 24. Irudian ikus daiteke bera osatzen duten fitxategiak.
24. Irudia - Clicker plugina fitxategiak Jakin beharra dago Moodle-k badituela bere barnean funtzio batzuk bertan inplementatzerako orduan erraztasunak ematen dituena, horietako bat get_records_sql da 25. irudian ikus daiteke adibidea. Funtzio honi mysql-ko select bat pasatuz honen emaitzaren erregistroak array batean bueltatuko ditu. Proiektuan zehar datuak txertatzeko orduan berriz insert_record funtzioa erabiltzen da.
25. Irudia - get_records_sql Guzti hori azalduta Clicker pluginean nola egiten den galdera bidalketaren garapena esplikatuko da. Plugina view.php fitxategitik hasten da, bertan botoi bat gehitu da "Aukeratu galderak mugikorrera bidaltzeko", botoi hau txertatzeko 26. irudiko kodea erabili da, URL-an get bidez kurtsoaren identifikatzailea pasatzen da, kurtso horretako galdetegiak bakarrik agertzeko.
26. Irudia - Botoia txertatu Botoi horretan klikatuz galdetegiaAukeratu.php fitxategira doa eta bertan 25. irudiko kodea erabiliz, kurtso horretako eta irakasle zehatz horren galdetegi guztiak agertuko dira, non
28. Irudia - Galderak aukeratu pantaila 28. irudian galderak aukeratzean, check-box-ean galdera identifikatzailearen erreferentzia egin da. Erreferentzia hori 29. irudian ikus daiteke zelan gordetzen den galdera identifikatzailea. Aukeratutako galdera identifikatzaileak datu baseko bidalita taulan gordeko dira.
Clicker pluginean galderak nola aukeratu diren ikusita, orain mugikorrean aplikazioa nola sortu den azalduko da. Lehenik eta behin Cordova aplikazio bat sortu da eta bere paketearen izena com.clicker da, datu hau garrantzitsua da gero Firebaseko proiektua sortzerakoan. Clicker app-ean pixkanaka ezaugarriak gehitu dira. Barra notifikazioak inplementatzeko modua aurkitu behar da, zeren eta ikasleek galderak barra notifikazio batean jasotzen dituzte. Cordova aplikazio batek ez dauka barra notifikaziorik definituta inplementatzeko, hori lortzeko aukera onena pluginen bat gehitzea da. Horretarako Cordova-local-notification plugina aurkitu zen eta honen bidez barrako notifikazioak inplementatzea posible egin du. Barrako notifikazioaren kodea 30. irudian ikus daiteke:
30. Irudia - Lokal notifikazioa kodea 6.3 PHP fitxategiak AJAX deiak erabiltzeko
Barra notifikazioak inplementatzea lortu ondoren, mugikorra datu basearekin nola komunikatzen den definitu da. Hau lortzeko AJAX deiak erabili dira. Atal honetan proiekturako sortutako PHP fitxategiak azalduko dira. Clicker app-ak Moodle-ko MySQL datu basearekin komunikatzeko AJAX deiak erabiltzen ditu jQuery liburutegiak erabiliz. Horretarako PHP fitxategiak daude Moodle-ko zerbitzaritik kanpo. AJAX deiak egiteko erabiltzen diren PHP fitxategiak hurrengoak dira:
31. Irudia - PHP fitxategiak -config.php fitxategian datu basean konektatzeko datuak daude -login.php fitxategian kautotzea ondo burutzeko kodea dago bertan -lortu.php fitxategian mugikorrean galderak erakusteko datuak lortzen dira: irudiak, testua, galderak. -gorde.php fitxategian ikaslearen erantzuna gordetzeko erabiltzen da.
Notifikazioak definitu eta gero Clicker app-eko inplementazioan jarraituz logina garatzea da hurrengo pausua, horrela ikaslea definituta dago notifikazioak jasotzeko. Logina konprobatzeko Moodle-tik at dagoen PHP fitxategia erabiltzen da, login.php zehazki. Fitxategi horretan Moodle-k logina konprobatzeko erabiltzen duen kode zatiaren kopia bat dago. Clicker app-ak AJAX deia jQuery bitartez egiten du konprobatzeko. Logina konprobatu aurretik, sartutako erabiltzailea ikaslea dela frogatu behar da. Moodle-k ikasle bat edo irakasle bat kurtso batean inskribatzen duenean role_assignments taulan tupla bat sortzen du rol hori gordez. Ikaslea dela frogatzeko AJAX deian rol_assignments taulan erabiltzaile horrek duen tupla bakoitzaren rola student dela konprobatu behar da. Horrela bada pasahitzak kointziditzen duen konprobatzen da. Ez baldin bada ikaslea edo ez badu pasahitzak kointziditzen ez du aukerarik izango aplikazioan sartzeko.
Logina inplementatu ondoren Moodle pluginaren mezuak jasotzeko prestatu behar da Clicker app-a. Horretarako lehenik eta behin Firebase Cloud Messaging-en proiektua sortu behar da. Proiektua iOS eta Android-entzako definitu behar da. Lehen Cordova aplikazioa sortu dugunean com.clicker izena jarri diogu paketeari, eta datu hau erabiliko da proiektua sortzeko Firebase-n22 ikus 32. irudia:.
32. Irudia - Firebase Proiektua
Behin proiektua sortuta eta definituta dugula, mugikorra prestatu behar da Firebase Cloud Messaging edo FCM-ren notifikazioak jasotzeko. Horretarako plugin bat instalatu behar da Clicker app-ean, plugin hau cordova-plugin-fcm da. Plugin hau instalatu aurretik google-services.json androidentzako eta GoogleService-info.plist iOS-entzako fitxategiak jaitsi behar dira Firebaseko proiektutik. Eta fitxategi hauek Clicker appean gehitu behar dira. Fitxategi hauen bidez FCM notifikazioak jaso daitezke. Mugikor bakoitzarentzako, aplikazioa erregistratu behar da, gero notifikazioak jaso ahal izateko. Erregistro hau ondo burutzen denean Registration ID-a lortzen da. Pausu hau beharrezkoa da ondo burutzea gero mugikor horretan notifikazioak jaso nahi baditugu. Erregistroa burutzeko cordova-plugin-fcm pluginaren onTokenRefresh funtzioa erabiltzen da. Registration ID aldatzen den bakoitzean funtzio hau egikaritzen da. Kasu honetan erabiltzailea eta Registration ID gorde behar dira datu baseko erregistroa taulan. Horretarako jQuery liburutegien bitartez AJAX dei bat bidaltzen da txertaketa hori egiteko. 33. irudian ikus daiteke kodea, bertan ikusten dira atributuak: egiteko, regid eta erabiltzailea. Regid erregistroaren identifikatzailea edo Registration ID da.
Cordova aplikazioak erregistroa ondo burutu duela ikusita, hurrengo pausua galderak bidaltzea da. Galderak bidali aurretik, sesioa bat sortuko da irakasle horrentzako eta sesio horretan bidalitako galderen identifikatzaileak gordeko dira bidalita taulan. Horretarako 34. irudian ikus daiteke kodea. Sesioa sortzen da insert_record funtzioaren bidez eta check-box-eko aukera bakoitzeko bidalita taulan erregistro bat gehitzen da. Gainera bidaliko den galdera bakoitzaren galdera testua gordetzen da $galderak aldagaian gero hemendik irudiak lortzeko.
34. Irudia - Sesioa sortu kodea
$galderak aldagaian "scr=" eta hutsune baten artean dagoena bilatzen da, irudiaren iturria lortuz. Iturri hau mugikorrean bistaratzeko zelan gorde behar den pentsatu behar da. Horretarako irudiak base64-ra bihurtzea erabaki da eta datu basean gorde bere galdera identifikatzailearekin. Gero base64 kode hori mugikorrean irudi bueltatuko da. Base6423 sistema numerikoa da, eta sistema numeriko honen baloreak 'ABCDEFGHIJKLMNOPQRSTUVWXYZabcdefghijklmnopqrstuvwxyz0123456789+/' dira, ASCII-ren azpimultzoa da. Edozein informazio base64 pasatzen bada, ez da egongo informazio hori transmititu, gorde edo irakurtzeko arazorik. Irudiak base64-ra kodifikatzeko file_get_contents funtzioa erabiliz fitxategiaren edukia lortzen da eta ondoren base64_encode bidez base64ko karaktere katera bihurtzen da. Baina arazo bat gertatzen da prozesu hau burutzean Moodle barnean gordeta dauden irudiekin.
35. Irudia - Pluginfile Pluginfile irudi hauekin file_get_contents funtzioa egikaritzean Moodle-ko logina agertzen da errore moduan eta ez da lortzen irudiaren edukia, nahiz eta Moodle barnean egon. Honi irtenbidea emateko Moodle-k badauka funtzio bat $file -> get_content() dena. Funtzio honen bidez lortzen da pluginfile irudien edukiera eta ondorioz base64-ra pasatu ahal dira. Ondorengo irudian ikus daiteke nola erabiltzen den $file->get_content() funtzioa, lehenengo fitxategia lortuz $fs->get_file() bidez.
36. Irudia - get_file Lortutako irudiaren base64 karaktere katea, datu basean gordetzen da bere galdera identifikatzailearekin. Galdera berdinak berriro bidaltzen badira, irudiak taulan galdetegi horren identifikatzaileak existituko dira eta ez dira irudiak berriro gordeko, gordeta daudelako. Horrela irudiak behin eta berriz gordetzen ibiltzea ekiditen da.
Galderak bidaltzerako orduan ondo aukeratu behar da ze informazio bidali gero mugikorrak informazio hori erabiltzeko. Aukerarik onena honetarako galderak dituen identifikatzailea, ikasleen erregistro identifikatzaileak eta sesioa bidaltzea da. Informazio honekin gero app-ak posible izango du galderak erantzuteko prozesua burutzea. Hasiera batean hori bidaltzea pentsatu zen baina sesioa eta ikasleen erregistro identifikatzaileekin nahikoa da. Sesioarekin Clicker app.-ak galdera identifikatzaileak lortu ditzakeelako bidalita taularen bidez. Galderak mugikorrera bidaltzeko Firebase Cloud Messaging edo FCM erabiltzen da. FCM zerbitzua erabiltzeko cURL erabili da. 37. irudian ikus daiteke cURL bidaltzeko erabiltzen den kode zatia. Baita ere mugikorreko barra notifikazioko informazioa betetzeko kurtsoa ere bidaltzea erabaki da.
37. Irudia - cURL kodea Clicker pluginak cURL bidez informazioa bidaltzen duenean, mugikorrean notifikazioa sortzen da. Notifikazio hau sortzeko cordova-plugin-fcm pluginaren FCMPlugin.onNotification funtzioa erabiltzen da. Funtzio hau FCM-k mugikorrera informazioa bidaltzen duenenean aktibatzen da. FCMPlugin.onNotification funtzioan 38. irudiko kode zati hau gehituz notifikazioa sortzen da eta klik eginez galderak erantzuteko orrira joango da sesioa eta logina pasatuz.
38. Irudia - FCM notifikazioa jaso kodea
Mugikorrean FCM notifikazioa jaso eta klik egin da. Honek galderak pantailara eramaten du. Galderak erakusterakoan, FCM-bidez sesioa datua pasatu da. AJAX dei baten bitartez galderen identifikatzaileak lortzen dira sesio horretatik. Gero galdera bakoitzaren testua, erantzunak, irudiak ikusi ahal izateko AJAX deiak egiten dira berriro zerbitzarian dauden PHP fitxategietara. Irudiak kargatzeko 39. irudia erabiliko da adibide bezala. Galdera bakoitzean dauden irudiak lortzen dira array batean irudiak aldagaian, ondoren galderaren testua aldatu behar da, hau da galderaosoa, non hasieran respuesta aldagaiaren berdina den. Galderaren testua HTML etiketen bidez dago sortua. Beraz irudia "scr=" bidez hasiko litzateke zeren ez dago beste etiketarik scr daukana, adibidez soinua erabiliko balitz scr ere erabiliko zen baina ez da erabili proiektu honetan irudiez aparte ezer gehiago txertatzeko galderetan. Galdera testuan "scr=" eta hutsune baten artean dagoena bilatuz lortzen da webirudia eta base64 irudiarekin ordezkatzen da hau da irudia64img. Galderaosoa aldagaiean, irudi gehiago egonez prozesua errepikatzen da baina oraingo honetan respuesta aldagaien irudia agertu arteko testua kentzen da.
39. Irudia - Irudiak base 64 Irudiak mugikorrean ikusterakoan, askotan tamainak adibidez handiagoak dira eta irudia pantailatik kanpo ateratzen da. Honi irtenbidea emateko CSS fitxategi bat sortu da irudiak kudeatzeko, bertan irudietan ondorengo kodea hau aplikatuko zaio: width="100%" eta height="auto". Horrela irudia mugikorraren pantailara egokitzen da proportzionalki eta arazoa konpontzen da. Irudi guztietarako aplikatzea erabaki da, nahiz eta irudia txikia izan mugikorrean ondo ikusteko. Galdera testua irudiekin lortu ondoren, erantzuna zein den jakin behar da. Proiektu honetan Egia/Gezurra eta Aukera anitzeko galderak erantzun daitezke bakarrik. Aukera anitza denean aukera bakarra da egiazkoa. Horretarako AJAX deia egiten da galdera horren erantzunak lortzeko, eta erantzunen array bat sortzen da gero hauek radio button bezala kargatzeko orrian, radio button-eko id atributuan erantzunaren balorea gordetzen da.
Klik egiten denean erantzunaren aukera batean(radio button) eta "hurrengoan" sakatu erantzuna lortzen da radio button-en id atribututik. Horrez gainera erantzunak taulan gordetzen da ikasleak erantzun duen aukera AJAX deiak erabiliz. Baita ere erantzunaren puntuazioa lortzen da erantzun horretarako. Erantzunaren puntuazio lortzeko 40. irudiko MySQL sententzia erabiltzen da, galdera identifikatzailea eta erantzunaren balorea emanik lortzen da ze puntuazio duen erantzun horrek.
40. Irudia - Erantzunaren puntuazioa Guzti hau azalduta, Clicker pluginean nola ikusten den ikasleek erantzundakoa esplikatzea falta da. 6.9 Clicker pluginean ikasleen erantzunak erakutsi
Irakasleak Moodle-ko Clicker pluginean edozein momentuan ikus dezake ikasleek erantzundakoa, sesioa aukeratuz Horretarako get_records_sql funtzioari deitzen zaio sesio taulan bilatzeko irakaslea eta kurtsoa pasatuz. Lortutako emaitza html_writer::table bistaratzen da taula moduan, funtzio hau ere Moodle barneko funtzioa da. 41. irudian ikus daiteke nola sortzen den html_writer::table funtzioa sesioak bistaratzeko.
41. Irudia - Sesioak taula bistaratu kodea Sesio batean klikatuz, sesio horretan galdera bakoitzeko ikasleen erantzunak ikusi ahal dira. Baita ere estatistika datu batzuk. - Ikasle kopuru total aktiboa → Datu honen bidez galdera hori erantzundako ikasleak hartzen dira kontuan ez kurtsoan inskribatutako denak. Honetarako count_records funtzioaren bitartez sesioa, galderaid begiratuz ikasle aktiboak lortzen dira. -Aukera hau erantzundako ikasle kopurua → datu honen bidez zenbat ikaslek erantzun duen aukera bat jakingo da. Horretarako count_records funtzio erabiltzen da, funtzio honen bidez baldintzak betetzen duten tuplen zenbatekoa emango da. Balio hau lortzeko sesioa, galdera eta erantzundakoa ematen da baldintza bezala
- Portzentaia → Erantzuna hau erantzun dutenak eta ikasle aktibo guztien arteko portzentaia da. 42. irudia ikus daiteke ikasle aktiboak sortzeko kodea eta 43. irudian estatistiken beste datuak.
42. Irudia - Ikasleen erantzunen estatistikak 1
44. Irudia - Estatistikak
7. Jarraipena eta kontrola Atal honetan proiektuan funtzionamendua balioztatzeko probak azalduko dira.Bertan Clicker pluginekoak, Clicker app-ekoak eta baita bien arteko konexioko definituriko probak daude.
8 Aukeratu galderak baina ez sesioa 'Sesioaren izena bete' mezua ikusi 'Debe completar este campo ' mezua ikusi ONDO(1) Debe completar este campo agertzen da, Moodle-k ez du html-ko title hartzen. 9 Aukera galdera eta sesioa Bidali galderak mugikorretara eta kurtsoko hasierako orrira bueltatu Bidali galderak mugikorretara eta kurtsoko hasierako orrira bueltatu ONDO 10 Aukeratu sesio bat Sesio horretan ikasleek erantzundakoa ikusi momentu horretan, eta dauden estatistikak Ez dira ondo agertzen estatistikak eta informazioa errepikatzen da galdera aukera berdinean. ERROREA Kodean egindako foreachean begiratu eta exekuzioa kontrolatu debugerraren bidez, testua non sartu behar egokien. 10.1 Aukeratu sesio bat, kodea konponduta Sesio horretan ikasleek erantzundako ikusi momentuan eta dauden estatistikak Sesio horretan ikasleek erantzundako ikusi momentuan eta dauden estatistikak ONDO 11 "Eguneratu ikasleek egindako galderak sesio honetan" botoia sakatu Sesio horretan datuak eguneratu eta berriro kargatu ikasle gehiagoren informazioarekin Sesio horretan datuak eguneratu eta berriro kargatu ikasle gehiagoren informazioarekin ONDO 3. Taula - Clicker plugina probak
Errore gabeko exekuzioa Errore gabeko exekuzioa ONDO
31 Clicker pluginak galdera bat bidali bi irudirekin Galdera ikusi irudi biekin bere ordenean Ez da ezer ikusten irudiei dagokionez ERROREA Irudiak gordetzerakoan, irudi bat baino gehiago dagoela baloratu behar da eta beraz tauletan galdera bakoitzeko irudi guztiak gorde, agertzen diren ordenean. 31.1 Clicker pluginak galdera bat bidali bi irudirekin, irudi multzoa gorde dela jakinik Galdera ikusi irudi biekin bere ordenean Galdera ikusi irudi biekin bere ordenean ONDO 32 Clicker pluginak galdera bat bidali irudi batekin Galdera ikusi pantailaren zabalera guztia aprobetxatuz proportzionalki Simuladorean irudia ez da egokitu pantailara ERROREA Css fitxategian href edukian puntu bat(.) falta zen. 32.1 Galderak bidali ikusteko egokitzen den irudia pantailara, css aldatuta Galdera ikusi pantailaren zabalera guztia aprobetxatuz proportzionalki Simuladorean irudia egokitu da pantailara ONDO 32.2 Clicker pluginak Egia/Gezurra galdera bidali Galdera ikusi bere bi radio buttonekin Ez dira radio buttonak agertzek ERROREA HTML hobetu erantzuna atalarekin bertan sartzeko erantzunaren radio button-ak 33 Clicker pluginak Egia/Gezurra galdera bidali, HTML egokituta Galdera ikusi bere bi radio buttonekin Galdera ikusi bere bi radio button-ekin ONDO 34 Galdera erantzun eta erantzuna gorde Hasierako orrira edo hurrengo galderara doa Hasierako orrira edo hurrengo galderara doa ONDO 35 Clicker pluginak Aukera anitzeko galdera bat bidali Dituen erantzun bakoitzeko radio button bat agertzea Egia , Gezurra ateratzen du ERROREA Honetarako eskuz baino erantzun posibleak datu basetik aterako dira
35.1 Clicker pluginak Aukera anitzeko galdera bat bidali Dituen erantzun bakoitzeko radio button bat agertzea Dituen erantzun bakoitzeko radio button bat agertzen da, baina erantzunaren testua hurrengo lerroan agertzen da eta ez radio buttonaren lerro berdinean ERROREA Aukera anitzeko galdera bat sortzen denean galdetegien bidez, erantzunak
etiketen artean gordetzen dira datu basean. Beraz konpontzeko erantzunean Html etiketa guztiak kenduta testua bakarrik mantenduko da. 35.2 Clicker pluginak Aukera anitzeko galdera bat bidali, erantzuneko HTML etiketak kenduta Dituen erantzun bakoitzeko radio button bat agertzea, bere lerroan Dituen erantzun bakoitzeko radio button bat agertzea, bere lerroan ONDO 36 Clicker pluginak FCM bidez sesio eta galdera identifikatzaileak bidali Notifikazioa jaso eta galdera bakoitza Notifikazioa jaso eta galdera bakoitza ONDO 37 Clicker pluginak FCM bidez sesioa bakarrik bidali Notifikazioa jaso eta galdera bakoitza Notifikazioa jasotzen da baina ez galderarik ERROREA Kodea sesioaren bidez datu basean galdera identifikatzaileak lortu behar dira, honetarako AJAX deia erabiliz 38 Clicker pluginak FCM bidez sesioa bakarrik bidali, kodea horretarako prestatu Notifikazioa jaso eta galdera bakoitza Notifikazioa jasotzen da eta galdera bakoitza ONDO 5. Taula - Konexioa probak
Egindako proba guztiak zerbitzari lokaleko Moodle-n eta android plataformako simuladore batean egin dira. Moodle-ko zerbitzari lokalean Clicker plugineko probak egin dira eta simuladorean berriz Clicker app-eko probak. Clicker plugina probatzerako orduan laguntza handikoa izan da XDebug debugerra erabiltzea, denbora aurrezteko eta aplikazioaren exekuzioa hobeto kontrolatzeko eta nola ez, erroreak arinago konpontzeko. Clicker app probatzeko Cordova ingurunea erabili da, gehienbat bere komanduak. Clicker app-a ondo exekutatzen dela frogatzeko cordova build android komanduaren bitartez proba daiteke. "BUILD SUCCESFULL" lortzen bada aplikazioa exekutatu daiteke eta horrez gain aplikazio exekutagarria lortzen da, hau da apk fitxategia,ikusi irudia:
45. Irudia - Cordova build android Aplikazioa exekutatu daitekeela jakiten denean cordova emulate android bidez simuladore batean exekutatuko da aplikazioa, komandu honek bere barnean dauka Cordova build android. Cordova exekutatzean, honen garapena hobetzeko edo erroreak konpontzeko Visual Studio Code, eta honen gehigarria Cordova-Tools erabili dira. Honen bidez exekutatzean debugerra erabili daiteke, Eclipse-eko XDebug debugerraren oso antzerakoa. Android azken probak Cordova 8.bertsioan eta android 6.4.0 plataforman egin dira. Komentatutako proba guztiak android plataformarako egin dira baina proiektuaren helburuak bete ahal izateko iOS plataformako mugikor batean probatu behar da proiektua. iOS plataformak berezitasun bat dauka, iOS aplikazio garatzeko eta bere exekuzio fitxategia lortzeko Mac OS sistema eragilea daukan ordenagailu bat behar dela. Mac ordenagailuaren ordez mac makina birtualean egin dira probak. iOS-eko probak hauek mac makina birtualean Clicker app-a exekutatzean datza.
Lehenik eta behin makina birtualean XCode aplikazioa instalatu behar da, aplikazio honen bidez iOS app-ak garatu eta exekutatu ahal dira. XCode instalatu ondoren Cordova eta iOS plataforma zein izan behar diren definitu behar da. Horretarako cordova-plugin–fcm pluginaren readme24 ikusi behar da, bertan iOS-eko probak Cordova 6.4.0 eta iOS plataforma 4.3.1 egin dira emaitza onekin. Cordova 6.4.0 bertsioa instalatuko da eta orain arte lortu den Clicker app-ari iOS 4.3.1 plataforma gehituko zaio. Plugin batek arazoak ematen ditu cordova-plugin–fcm, hau konpontzeko Firebasetik Google-Service-info.plist fitxategia gehitu behar da. Hau konpondu ondoren cordova build ios exekutatu da eta 46. irudian dagoen emaitza lortu da. Irudian ikus daiteke Clicker.app iOS plataformarako exekutagarria lortu dela. .
46. Irudia - Cordova build iOS Exekuzioan arazorik ez dagoela ikusirik, hurrengo pausua Clicker app-a iOS emuladore batean exekutatzea datza, horretarako cordova emulate iOS komandua erabiliko da. Eta 47. irudian ikus daitekeenez aplikazioa kargatzen da
Honekin frogatu da iOS-en aplikazioa exekutatzen dela errore gabe eta hasierako pantaila ere agertzen dela arazo gabe. Beraz iOS plataformarako ere erabilgarri dago.
8. Ondorioak eta etorkizuneko lana
Hasiera batean proiektua 2014ko irailerako hasi eta 2015. urtean bukatzekoa zen helburua. Praktikak zirela medio, gaur arte atzeratu da. Proiektu egiteko orduan hainbat arazo agertu dira eta hauei aurre egin behar izan zaie. Arazoetariko bat da ez zela baloratu aplikazioaren bertsioa eguneratu behar izatea eta nola ez erabiltzen ziren API-ak zaharkituta geldi zitezkeela. Azken finean Cordovaren aplikazioa Androideko API berrietarako eguneratua izatea garrantzitsua da. Eguneratze hau egin zenean Clicker aplikazioa ez zebilen. Hau gertatzearen arazoi nagusia, Cordova aplikazio horretako pluginak ere eguneratu behar zirela zen eta plugin horietako batzuk aldaketak zituzten. Hau da, Cordova aplikazioa eta pluginak eguneratu behar ziren. Guzti horren ondorioz inplementazioan aldaketak egin behar ziren plugin berrietara egokitzeko aplikazioa. Inplementazioan aldaketak eginez Clicker aplikazioa eguneratua martxan jarri da gaur egungo API berrietarako. Arriskuetan kontutan hartu ez zen beste arazo bat, sistema eragilea aldatzea da. Hau 2014/2015 urteetan Ubuntu sistema eragilea erabiltzen hasi zen proiekturako. Ordenagailuaren matxura baten ondorioz partizioak desagertzen ziren eta, hauek berriro agertzeko Super Grub Disk erabiliaz lortzen zen. Gainera ordenagailu horretako windows 10 eguneratu zen Anniversary Update delakoarekin, eguneratze horrek ordenagailuko ubuntu partizioa ezin atzitzea ekarri zuen. Hau konpontzeko EaseUS Partition Master erabili zen eta ubuntu berriz martxan jarri zen. Guzti hau egin eta gero ordenagailua guztiz matxuratu zen. Horren ondorioz beste ordenagailu berri bat etorri zen eta partizioekin gertatutako guztia dela eta proiektua Windows 10-ean egitea erabaki zen. Windows 10-ean ondo jarri zen proiektua eta behar bezala martxan dabil bertan. Partizioekin izandako arazo guzti honek proiektua bi sistema eragileetan integratzea lortu da. Clicker aplikaziorako debuger bat instalatu zen, weinre izenekoa. Debuger hau ondo zebilen martxan baina Cordova eguneratu zenean Clicker aplikazioko pantaila bat kargatzeko 4-5min ematen zituen. Hasieran ez nekien zergatik zen arazo hau, uste nuen Cordovaren eguneraketak zutela errua edo ordenagailuak ez zeukala behar bezain beste memoria API berrietarako. Baina ez zen horrela izan, proiektua ordenagailu berrira pasatzean konturatu nintzen non zegoen errorea. Hau da, weinre debugerra erabiltzeko scrip-tak ematen zituela arazoak. Kode zati hori kenduta Clicker aplikazioa ondo zebilen. Hau gertatuta beste debuger bat aurkitu zen Cordova Tools delakoa, Visual Studio Code-n instalatuz. Debuger hau Cordova aplikaziorako askoz intuitiboa eta erabiltzeko errazagoa da, Eclipseko debugerraren oso antzekoa. Proiektua denboran atzeratu denez teknologia batzuk eguneratu behar ziren. 2015-ean proiektua GCM sistemaren bitartez zegoen inplementatuta. GCM zerbitzua 2019. urteko apirilaren 11n ez da existituko. Honen ondorioz 2018. urtean proiektua eskuartean hartu zenean, GCM zerbitzua FCM-gatik aldatzea erabaki zen. Fcm-rako plugina aurkitu zen eta inplementazioan egin beharreko aldaketak egin ziren FCM sistemara egokitzeko Clicker proiektu osoa. Honen ondorioz guztiz eguneratua dago Clicker proiektua. Android plataforma berriago batera aldatzean, exekutatzeko orduan erroreak daude. Izan daiteke plugin bat zaharkituta dagoelako android plataforma horretarako, beraz plugin hori kenduz eta berriz azken bertsioa instalatuz aplikazioa ondo doa berriro.
Arazoei buruz hitz egiten bukatu ondoren, orain arte zer lortu dena komentatuko da: - Plataforma anitzeko Aplikazioa (iOS, Android) - Ikasleek bakarrik kautotu daitezke aplikazioan. - Mota ezberdineko galderak bidali daitezke: Egia/Gezurra, Galdera anitzak. - Bidalitako galderak irudiak eduki ditzakete. - Ikasleen erantzuna estatistika bidez ikus daitezke - Proiektuaren ingurunea Ubuntu eta Windows sistema eragileekin martxan jarri da. Proiektu hau urte ezberdinetako bi faseetan egin izanak, hasieran egindako planifikazioko orduak gehitzea ekarri du, batez ere inplementaziokoak. API berrietarako prestatu behar baizen eta FCM zerbitzura egokitu. Honez gain, proiektu osoa Windows-era aldatu behar izan da ordenagailuaren aldaketa dela eta. Diseinuan, datu base egokia diseinatzerako orduan, hasierako planteamenduan definitutako orduak baino gehiago inbertitu behar izan dira, taulak gehitzen eta beharrezko aldaketak egiten. Ezarpenean ere denbora gehiago behar izan da. Honetarako makina birtuala prestatu behar zen, eta makina birtualean lan egiteak denbora gehiago behar izatea ekarri du. Dokumentazioan ere,dokumentatu, irudiak txertatzen eta aldaketak egiten nahi zen baino denbora gehiago igaro da. Hona hemen hasierako planteamenduko orduak eta errealak:
ATAZA HASIERA ORDUAK ORDU ERREALAK Proiektuaren antolaketa 56 56 Diseinua 18 38 Inplementazioa 259 359 Ezarpena 30 45 Dokumentazioa 80 100 6. Taula - Hasiera orduak vs Ordu errealak Proiektu honetan egin dudanarekin oso pozik nago eta beharrezko helburuak bete dira. Asko ikasi dut Moodle-ko pluginak egiten, Cordova erabiliz aplikazio bat sortzen eta baita ere FCM zerbitzua martxan jartzen proiektuaren bi atalak komunikatzeko. Lan handia egin arren hobetzeko bide asko daude eta hurrengo atalean proiektu hau hobetzeko edo etorkizunean egin daitekeen bideak komentatuko dira. 8.1 Etorkizuneko lana
Proiektua FCM zerbitzuarekin dago integratuta, baina ez dago egokituta behar bezala. GCMerako inplementazioa aprobetxatu da ahal bezain beste. Horren ondorioz Registration ID karaktereak gordetzen dira. Proiektu honetan etorkizunerako FCM-ko topic edo gaiak erabiltzea interesgarria izango litzateke Registration ID guztiak gordetzen ibili beharrean. Adibidez topicaren izenburu bezela kurtso identifikatzaile edo izena hartuz. Clicker plugina 2.5.1 Stable bertsiorako egin da, bertsio hau gaur egun zaharkituta lotu da. Horren ondorioz Moodle-ko bertsio berrira egokitzea izan daiteke etorkizunerako lan bat. Irakasleak ikasleen erantzunetarako grafikoki jasotzea onuragarritzat ikusten da, horrela begirada batean jakingo du irakasleak ikasleek zer erantzun duten. Proiektu honen bidez Egia/Gezurra eta Aukera anitzeko galderak bakarrik erantzun daitezke. Etorkizunerako Aukera galdera mota gehiago erantzuteko aukera eduki beharko luke. Sesioak epe mugatu bat edukitzea, horrela epe horren barruan bakarrik erantzun ahal izango dira galderak. Aplikazioa makina birtual batean probatu da eta hau emulatzea lortu hasierako pantaila agertuz iOS plataforman. Baina etorkizunean aplikazioa bere osotasunean probatu behar da iOS-en. Pluginean estiloa hobetu behar da, proiektuan formularioak HTML eta Javascript-en bidez inplementatzen dira. Funtzionatzen du eta ondo dago baina ez da egokiena Moodle-ko plugin baterako. Moodle-k badauka formularioak egiteko funtzioak: horretarako mod_form.php fitxategia erabiliz. Honela, Moodle-n estiloak aplikatuko ziren eta Moodle-kin hobeto egongo litzateke integratuta plugina. Proiektu honen proba denak web zerbitzari lokalean egin dira, beraz Moodle interneteko web zerbitzari batean egotea interesgarria litzateke,horretarako behar dena prestatuaz. Horrela Clicker instalatu duen edozein mugikorrek erabil ahalko luke zerbitzu osoa. Moodle web zerbitzarian dagoenean, hurrengo pausua EHU-ko Moodle-ean Clicker plugina instalatzea izango zen, horrela EHU-ko Moodle-ean egongo litzateke erabilgarri proiektua.
49. Irudia - Irakasle kautotu Izena → Kautotu Moodle-n. Deskribapena → Irakaslea Moodle plataforman kautotzen da. Aktoreak → Irakaslea. Aurrebaldintzak → Ez dago. Postbaldintzak → Irakaslea kautotua izango da. Fluxua 1. Irakasleak Sartu link-ean klikatzen du. 2. Bertan erabiltzailea eta pasahitza sartzen tekleatu eta"Sartu" botoia klikatzen du. Datuak txarto sartu badira "Sesio hasiera baliogabea, saiatu berriz, mesedez" testua agertuko. Datuak ondo sartu Moodle-n erabiltzaile kautotua da.
51. Irudia - Clickerra sortu 2 4. Clicker-aren izena idazten du eta nahi bada deskribapena, eta "Gorde eta itzuli ikastarora" kurtsora bueltatzeko.
54. Irudia - Galdetegia 4. Galdetegiaren galderak agertuko dira eta bidali nahi diren galderetan klik eta sesioaren izena sartu behar da eta ondoren "Bidali galderak" botoiak sakatu.
55. Irudia - Galderak eta sesioa
a) Ez bada sesioa ez izenik sartu, edota sesioa bakarrik hutsik badago.
56. Irudia - Sesioa ez da sartu b) Sesioaren izena identifikatu bada baina ez da galderarik aukeratu.
58. Irudia - Ikusi ikasleek erantzundakoa Izena → Ikusi ikasleek erantzundakoa. Deskribapena → Ikasleek erantzundakoa ikusteko aukera ematen du. Aktoreak → Irakasle kautotua. Aurrebaldintzak → Galderak bidali ikasleen mugikorrera. Posbaldintzak → Ikasleen erantzundakoa ikusteko aukera ematen du. Fluxua 1. Clicker-ean klik egin. 2. Bertan ikusiko dira dauden sesioak, sesioaren izenean klik egin.
59. Irudia - Aukeratu sesioa 3. Sesio horretan ikasleek egindako galderen erantzunak agertuko dira.
60. Irudia - Erantzunak 4. Aukera dago datuak eguneratzeko "Eguneratu ikasleek egindako galderak sesio honetan" botoian klik eginez. 9.1.2 Mugikor aplikazioaren erabilpen kasuak
Aktoreak → Irakasle kautotua. Aurrebaldintzak → Ez dago. Posbaldintzak → Ikasle kautotua lortzen da. Fluxua 1. Ikasleak bere Moodle-ko erabiltzalea eta pasahitza sartzen ditu.
62. Irudia - Login a. Datuak ez badute kointziditzen.
63. Irudia - Datu okerrak b. Ikaslea ez bada sartutako erabiltzailea.
64. Irudia - Ez da ikaslea
65. Irudia - Galderak erantzun mugikorrean 1. Ikasleak barrako notifikazio bat jasotzen du eta klik ematen du.
66. Irudia - Notifikazioa 2. Lehenengo galdera agertuko da.
67. Irudia - Galdera a. Ez badu ezer erantzuten eta "Hurrengoa" sakatzen badu.
68. Irudia - Erantzutea falta zaizu b. Erantzuten badu hurrengo galderara joango da, azkenengo galdera bada "Bukatu dela" abisatuko du eta hasierako orrira bueltatuko da.
69. Irudia - Bukatu da
70. Irudia - Hasierako orria | science |
addi-abe0aef18a3a | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29287 | District heating berokuntza instalakuntza baten diseinua eta instalazioa Zarauzko Itxasmendi auzoko etxebizitzentzat (Zarautz/Gipuzkoa) | Lizaso Fernández, Xabier | 2018-10-23 | Proiektu honen bitartez Zarauzko Itxasmendi auzoan District Heating berokuntza baten instalazio baten diseinua eta instalakuntza nolakoak izango diren deskribatzen da. Proiektu honen lehenengo helburua instalazio hauen diseinua gauzatzea da, diseinua auzo honek eta erabiltzaileen beharretara egokitu behar denez aukera ezberdinak eduki beharko dira kontuan. Bigarrengo helburua berriz instalakuntzan zehar egin beharreko lanak eta aurrekontua gauzatzea izango da.
Proiektuaren zehar jarraitu diren urratsak azaltzen dira memorian, hau bi zatietan bananduta dagoelarik: Memoria Deskriptibo eta Memoria Justifikatiboa. Memoria Deskriptiboan proiektuaren zehar gauzaturiko urratsak azaltzen dira, hala nola, aurrekariak, proiektuaren xedea, inguruaren deskribapena, alternatiben azterketa, instalakuntzen deskripzioa, obra plana, aurrekontuan eta azkenik proiektua hau gauzatzeko jarraitu beharko den arautegia. Memoria Justifikatiboan aldiz instalazioak eraiki eta diseinatu ahal izateko beharrezkoak diren kalkuluak azaltzen dira, hauek gauzatu ahal izateko irizpideez gainera.
Memorian azalduriko datu eta urratsa justifikatu ahal izateko beharrezkoak diren beste lau dokumentu aurkitu daitezke: Planoen dokumentua, Aurrekontuaren dokumentua, Baldintza Agiria eta Segurtasun eta Osasun Azterketa dokumentua. Planoen dokumentuan proiektua ulertu ahal izateko beharrezkoak diren planoak aurkitu daitezke, Aurrekontuan aldiz proiektuak izango duen kostu aurkitu daiteke. Baldintzen Agirian proiektua gauzatzeko garaian bete behar legalak aurkezten dira eta Segurtasun eta Osasun Azterketa dokumentuan berriz instalazioak irauten duen bitartean bete beharreko lan segurtasun eta osasun baldintza minimoak aurkezten dira.
Berokuntza Sare Zentralizatua edo District Heating, hemendik aurrera DH deitua, instalazio zentral batetik eraikin ezberdinei ur bero sanitarioa (Agua Caliente Sanitaria- ACS gaztelaniaz) eta berokuntza (batzuetan hozketarako ere erabil daiteke) hornitzean datza. Instalazioan ekoizturiko beroa lur-azpiko hoditeria sare baten bitartez banatzen zaie erabiltzaileri. DH instalazio ezberdinak aurkitu ditzakegu erabiltzen duten energia iturriaren arabera edo duten tamainaren araberako, non etxebizitza gutxi batzuk edo hiri bateko auzo handi bat hornitu daitekeen [1]. DH sistema bikaina da bero-hondarra baliatzeko, hau da sortzen den energia termikoa eta beste kasu batzuetan galdu egingo zena bero horniketan erabiltzeko aukera ematen digu. Esanguratsua da ere DH energia berriztagarrien bitartez hornitu daitekeela, biomasa eta eguzki energia termikoaren bidez [2].
DH-ak Europa iparraldeko eta Kanadako herrialde hotzetan du jatorria, bertan erregai kontsumoaren errentagarritasuna eta distribuzioan probetxu energetiko maximoa lortzea bilatzen zen. 1973 petrolioaren krisialdian hasi ziren sistema hau sustatzen zuten instalazioak aztertzen, ondorioz makina termikoen eta bero igorpen sistemen efizientzia hobetzen. Esan dezakegu DH-aren kontzeptua 230 AC urtean erabili zela lehen aldiz,
txinatarrek paretetan eta zoruetan gas beroko hoditeriak kokatu zituzten konfort termiko egoki bat lortzeko, 100 AC urtean aldiz erromatarrak izan ziren metodo ezberdinen bitartez beroa iturri termiko moduan erabili zutenak herriaren behar ezberdinak asetzeko. Aldiz 1769.urtean aire beroa erabiltzen zuen lehen sistema diseinatu zen Alemania Sanssoucci jauregia berotzeko eta 1770.urtean berriz, James Watt lurruna erabiltzen hasi zen bere jabego pribatuak eta fabrikak berotzeko. Urte batzuk beranduago Londresko hirian "edifizio beroak" agertu ziren. Baina DH-aren kontzeptua ez da azaltzen 1876.urterarte, New Yorkeko hirian lehenengo sare termikoa gauzatu zen hiri guztiarentzat eta urte batzuk beranduago historiako lehen zentral termikoa eraiki zen. Urte horietan zehar suediarrek ideia hauek sustatu zituzten eta ondorioz ospitaleentzako lehen sare termikoa garatu zuten, gaur egun sistema haietako bat oraindik funtzionamenduan jarraitzen du. Danimarka, Islandia, Kanada, Suitza eta Sobietar Batasunak zentral termikoen inguruko berrehun bat ikerketa proiektu gauzatu zituzten. Baina 90.hamarkadaren hasieran izan zuen DH-ak bere hedakuntzarik handiena herrialde ugarietara ailegatuz. Alemanian esate baterako sare termiko ugari sortu ziren hiri ezberdinetan, adibidez Dresden, Berlin, Braunschweig, Frankfurt eta Hamburgo. Hamarkadaren bukaeran Alemaniako gobernuak 600 miloi eurotako inbertsioa egin zuen ekialdetik banatuta zituzten zentral termikoetan eta ondorioz 50.000 km-ko hoditeria termikoa aurkitu daiteke herrialdearen zehar. Gaur egun DH-a gauzatzen duen teknologiak sekulako hobekuntza jasaten ari da, gehienbat klima hotza duten herrialdetan eta Europa iparraldean [E.1]. Beraz DH ez da termino berri bat nahiz eta hala dirudien, Danimarkan esate baterako 30 urte daramatzate horniketa sistema hau lantzen eta hobetzen, energia termikoaren arloan soluzio eraginkortzat hartzen da. Honen adibide da herrialde honetako eskaera termikoaren erdia baino gehiago DH-aren bitartez asetzen dela. Gainera esanguratsua da DH bidez emandako hornikuntzaren %70 enpresa publiko munizipalen esku daudela eta gainontzeko %30 biztanleen eskuetan aurkitzen dela energia kooperatiba txikien bidez. Danimarkan eman den sustatzearen adibide da Braedstrup herrian inplementatzea lortu duten sistema, DH bat energia eguzki energia termikoaz hornitzen dena [2].
Energia sorrera bideratzen duten zentralak berokuntza eta ur bero sanitarioak duen eskariaren arabera diseinatzen dira. Zentral hauek mota ezberdinetakoak izan daitezke, erabiltzen den erregaiaren, teknologiaren eta egokitutako kokapenaren araberako. Egoera idealena, beti ere hiri zona aldean egonik, inguruan dauden zentralek ekoizten duten energia termikoaren hondarrak aprobetxatzea edo eraikiko diren zentral berrietan energia elektrikoaren sorreraren ondorioz sortzen den energia termikoa aprobetxatzean gertatzen da. Nahiz eta gaur egun energia elektrikoa sortzen duten zentralak ez dira hiri zonal aldean kokatzen. Energia termikoa bero moduan sortzeko hainbat galdara mota daude eta baita hainbat kogenerazio sistema, bai turbina bidez edota motor bidezkoak. Teknologia hauetako bakoitza era ezberdinetan konbinatu daiteke energia iturri ezberdinen arabera sistemak igorpen kutsakor gutxiago edo gehiago eduki ditzan, hau da, erabiltzen den erregairen araberakoa. Erregai fosilak erabiltzen badira iturri bezala igorpenak handiagoak izango dira eta biomasa galdara, energia berriztagarriak edo bero hondarrak (kogenerazioa) erabiltzen badira iturri bezala igorpenak murriztu egingo dira. Zentral mota eta honen
3.Irudia: Biomasa galdarak [3I]. Energia termikoaren bidez hotza sortzeko, beroa beharrean, normalean energia elektriko bidez lan egiten duen konpresio bidezko hozkailu bat erabili ohi da. Adsortzio eta absortzio bidez eta bero iturriez elikaturik dauden satemak erabiltzeko aukera ere badago, sistema hau aplika daiteke, berokuntza sorrera bero-hondarrak baliatuz egiten denean. Hala eta guztiz ere sistema hauek konpresio bidezko hozkailu baten beharra dute. 1.3.2. BANAKETA SAREA 1.3.2.1. BANAKETA SARE MOTAK
Banaketa sareak bere ezaugarri ezberdinen arabera sailkatu daitezke. Lehendabizi egin beharrekoa, generazio zentral nagusia hornitu nahi diren puntuekin lotzea da. Horretarako aukera ezberdinak aurkitu daitezke eta hauek kostu, efizientzia eta energia galera ezberdinak eduki ditzakete beste faktore batzuen artean. Beraz aukera ezberdinak aztertu eta egokiena aukeratu beharko da. Hurrengo parametroek era esanguratsuan eragin dezakete DH distribuzio sare baten gaitasunetan: DH sistemak hornitu beharreko eskaria. Distribuzio sistemaren geometriak, diametroak eta hoditeriaren diseinuak, interkonexioak eta ponpaketa sistemak.
Sarearen lan egiteko metodoak eta bultzada eta itzulera hoditeriak daramaten jariakinaren tenperatura eta emariaren araberakoa. DH zirkuitoek berokuntza sistema bat edo hozte sistema bat hornitu dezake, baina bi kasuetan beti izango dira bi hoditeria nagusi bat distribuziorako eta bestea itzulerarako. Gainera gaur egun hozkuntza sistemen erabilera hazi egin denez beroa eta hotza eskaintzen duten sistemak eraikitzen dira, hauek lau hoditeria nagusiz osatzen direlarik. Hornitzen den bezeroak eta eraikinak dituen beharren arabera instalazioen ezaugarriak moldatu egin beharko dira. Hurrengo irizpideen arabera sailkatu daitezke distribuzio sareak: -Ibilbidearen arabera: Energia termikoa garraiatzen duen sarea era ezberdinetan konfiguratu daiteke duen ibilbidearen arabera: Ibilbide adarkatua: Eraikin bakoitza sorkuntza zentralarekin lotzen da hornikuntza bide bakarraren bitartez. Sare sinpleak dira baina ezin dira modu egokian hedatu eta matxuren aurrean ez dute erantzunik.
4.Irudia: Ibilbide adarkatua duen sare baten mapa [4.I]. Sare itxurako ibilbidea: Erabiltzailea sorkuntza zentralarekin lotzen da, baina kasu honetan bide ezberdinen bitartez. Beraz matxura baten aurrean edo mantentze lanak dauden bitartean ez da horniketa eten beharko.
- Zirkuituaren araberakoa: Sareak izango duen ibilbidea zehaztean, energia nola banatu behar den zehazten da. Banaketa hau erabiltzailearengana ailegatuko diren hodien araberakoa izango da: Bi hodietako sistema: Hodietako batek jariakina erabiltzailetaraino garraiatzen du eta garraiaturiko jariakin hau bigarren hodi batetatik bueltatzen da sorkuntza zentraleraino. Sistema hauek erabilera bakarra dute, berokuntza edo hozteko. Hiru hodietako sistema: Lehengo hodiak jariakin beroa garraitzen du, bigarrenak jariakin hotza eta hirugarrenak bi jariakinentzako itzulera hodia da. Sistema honetan hoditeria instalaziotan aurrezten da baina galera energetiko ugari daude, beraz ez da oso erabilia. Lau hoditako sistema: Sistema hau berokuntza eta hozkuntza sistemak instalazio berdinekin asetu nahi direnean erabiltzen da. Era honetan berokuntza sistemak bi hodi ditu eta hozkuntza sistemak beste biak, urte osoan erabilgarriak dira instalazio hauek eta ondorioz oso hedatuta dago lau hodi erabiltzen dituen sistema. -Hornitu beharreko sistemaren arabera: Sektore ezberdinak hornitzeko erabili daiteke DH-a: Etxebizitzak eta zerbitzu sektoreetan: Normalean DH instalazioek etxebizitza eta zerbitzu sektoreko eraikinak hornitzen ditu, jabego pribatukoak eta jabego
publikokoak. Baina fakturazioa egiterako garaian ez da etxebizitza bakoitza banan-banan fakturatzen baizik eta eraikinetan banatzen da kontsumoa, honela kontuak sinplifikatzen dira, eskariarentzako eta fakturazioarentzat. Industria: Poligono industrialetan kokaturiko sareak aurkitu daitezke, nahiz eta kasu batzuetan etxebizitzetarako erabiltzen diren instalazio berberak erabili daitezkeen hauek hornitzeko, ez dira kasu askotan erabiltzen. Hau industria prozesuetan erabiltzen diren tenperatura altuengatik da, DH sistema arruntek ezin badituzte tenperatura horiek lortu. 1.3.2.2. HODITERIA
DH-eko banaketa sarea osatzen duen hoditeria bi hodi nagusiz osatua dago, bultzada hodiaz eta itzulerako hodiaz hain zuzen ere. Hoditeriaren ibilbidea eta adarkatzea produkzio zentralaren, asetu beharreko erabiltzaileak eta sarean ematen diren galeren araberakoak izango dira. Ibilbide desegoki batek proiektuaren errentagarritasun ekonomikoa zapuztu dezake. Hoditerian oso garrantzitsua den ezaugarri bat, hauek izan behar duten isolatzea da, garraioan ematen diren galerak ekiditeko. Normalean aurretik isolaturik dauden hodiak erabiltzen dira. DH sistema baten hoditeria sarea hiru taldeetan banatu daiteke: 1. Sare nagusia: Beroa (edo hotza) sortzen den zentral nagusitik garraiatzen du beroa tokiko distribuzio saretaraino. 2. Adarkadurak: Sare nagusitik garraiaturiko beroa (edo hotza) erabiltzaileek dituzten hargunetaraino bideratzen du. Adarkadura hoditeria hauek errepideen noranzko izaten dute. 3. Harguneak: Distribuzio sarea eraikinetara edo sub-estazioetara lotzen duen hoditeriari deritzo. Hau da distribuzio saretik doan beroa (edo hotza) erabiltzaileri iristea ahal bideratzen duen konexio hoditeria.
6.Irudia: Hoditeria ezberdinen krokisa [4.I]. DH-a osatzen duen distribuzio sareak hurrengo elementuak eduki behar ditu, bultzada hodian eta itzulera hodian: Hoditeria gehigarriak, ukondoak eta gainontzeko aukerak. Elementu hauen erabilpena sarearen ibilbidearen araberakoa izango da, ibilbidea ahalik eta sinpleena izan beharko du. Detentoreak, balbula erregulatzaileak eta bypass-a. Detentoreen funtzioa instalazioari atxikiturako edozein elementu isolatzea da. Naiz eta oso baliagarria izango zen adarkadura bakoitzean detentore bat kokatzea, hau ez zen bideragarria izango gainkostu bat ekarriko baitzuen. Sub-estazio guztiek izango dute detentadore bat. Balbula erregulatzaileek kokapen estrategikoak izango dituzte eraikuntzen sarreretan eta sub-estazioetan. Instalazioko elementu guztiek jasan beharko dute sarean emango den presioa eta tenperatura. Aireztatzeak eta drainatzeak. Distribuzio sare itxia denez aireztatze eta purga elementuak izan beharko ditu aire guztia saretik kanporatzeko. Bridak. Hoditeria galeriatan zehar kokaturik badago, guztiz finkatuik egon behar du. Konpentsatzaileak. Dimentsio handietako hodietan tenperatura aldaketek espantsio-kontrakzio efektu bat ekar ditzakete hodietan eta hauek tentsioak zor ditzake hodian zehar. Beraz hodietan sortzen diren tentsio hauek ekiditeko tenperatura aldaketarekin deformatzen diren elementu batzuk gehitu behar zaizkio hoditeriari, hau da konpentsatzaileak.
Hartuneak distribuzio sarearen eta erabiltzaileen eraikinen arteko lotura egiten duten instalazioak dira. Hartune hauetan kokaturik dauden sub-estazioak sarean zehar garraiaturiko jariakinaren presio eta tenperatura egokitzen ditu eraikinaren kontsumora eta sistemaren errentagarritasuna ahalbidetzen ditu. Sub-estazio hauek erregulazio eta kontrol sistema batez eta kontaketa ekipo batez osatua egon ohi da. Bi hartune mota existitzen dira, konexio zuzenekoa, zeinek ez du banaketarik egiten banaketa sarearen eta erabiltzailearen sarearen artean eta konexio ez-zuzenekoak zenek
banatu egiten ditu bi sareak, normalean banaketa hau bero trukatzaileen bitartez ematen da. Halere kontuan eduki behar da eraikinen ur bero sanitarioa zirkuitu sarearekiko apartekoa izango dela, higiene kontuak direla eta.
Energia iturri motak bi irizpide erabiliz sailkatu daitezke, lehena energia iturri berriztagarria ala ez duen da. Bigarren irizpidea aldiz energia iturri hau berrerabilgarria edo hondarren bidez lorturikoa den ezberdintzen du. Energia iturri konbentzionalak edo erregai fosilak, energia iturri ez berriztagarriak dira. Erregai hauen artean gas naturala da emisio kutsatzaile baxuena duena, propanoa, butanoa, gasolioa eta ikatza talde honen barruan sartzen dira, nahiz eta DH instalazioetan ez diren erabiltzen energia iturri bezala garraitzeko arazoak ematen dituztelako eta sortzen duten kutsadura maila handia delako. Energia iturria berriztagarrien artean ezberdindu egin behar da guztiz berriztagarriak direnak, energia solarra esate baterako eta biomasaren artean. Energia solarra DH zirkuituan integratzen den gehigarri bat da eta biomasa aldiz egurraren industriaren hondakinak, jatorri basoan dutenak, biogasa edota erraustegi bateko hondakinak erabil daitezke. Beste kasu batzuetan bero ponpak edo energia geotermikoa (iturri egokia dagoenean), bi aplikazioa hauek efizientzia energetiko altua izaten dute. Gainera instalazioen zentralizazioak sistemak potentzia handiagoko ekipoak edukitzea ahalbidetzen du.
Energia berriztagarritzat hartu daitezke zentral termikoetatik edo balio energetiko altua duten eta bero hondakinak dituzten prozesu industrialetatik sorturiko hondakin termikoa berreskuratzen duten DH instalazioak [E.1]. 1.4.1. BIOMASA
Energia iturria materia organikoa denean biomasa deritzogu, produktu ezberdinak izan daitezke, prentsaturiko egurra, azeitunen hezurrak, ezkardak, basoko hondakinak eta beste hainbat. Biomasak izaten duen karbonoa, landareek batzen dute atmosferatik hasten diren bitartean. Honen ondorioz biomasaren errekuntzak CO2 balantze neutroa izaten dute, ezaugarri honek ezberdintzen du biomasa erregai fosiletatik ez baitdu atmosferako oreka alteratzen eta ondorioz ez du klima-aldaketa sustatzen. DH sareak edo instalazioak oso egokiak dira biomasa erabiltzeko energia iturria bezala. Biomasa galdarek %95-ko errendimendua izatera ailegatu daitezke eta gainera hurrengo ezaugarriak dituzte: Potentzia ezberdinetan egin dezakete lan. Elikadura sistema automatikoak dituzte, hau da, ez da une oro ibili behar galdara erregaiez (biomasa) betetzen. Garbiketa automatikoa dute. Errautsak jaso eta trinkotzeko sistema bat dute. Biomasa ingurukoa izaten da, hau da, bere jatorria instalazioa kokaturik dagoen lekuaren ingurukoa da. Beraz jatorriaren eta bere erabilera ematen den instalazioaren artean ez dago distantzia handirik honen garraioa erraztuz.
Biomasak ingurunean eta gizartean dituen abantailez gain, erabiltzaile eta hauen bultzatzaileei hainbat abantaila eskaintzen dizkio: Distribuzio sarea sorkuntza zentraleraino luzatzea saihesten du. Bere prezio ez dago munduan emaen diren gertakarien menpe, ondorioz bere prezioa konstante mantentzen da. Kogenerazio sistema gehigarri bat instalatu daiteke, efizientzia energetikoa hobetzeko, inolako arazorik gabe [1]. 1.4.1.1. BIOMASA MOTAK
Berokuntza eta ur-bero sanitarioren berokuntzan, biomasa bitartez elikaturiko instalazioak erabiltzea oso ohikoa da. Bero sorkuntza hau hurrengo teknologien bitartez eman daiteke: Berogailu (estufa) baten bitartez, ohikoa da egurrez edo pelletes elikatzea. Egongela bakar bat berotu dezakete. Potentzia baxuko galdara, familia bakarreko etxebizitzak edo tamaina txikia duten etxebizitzak berotzeko erabili daitekeena. Etxebizitza eraikin baterako diseinaturiko galdarak, hauek berokuntza sistema zentralizatuak bezala egiten dute lan. Etxebizitza eraikin ugari hornitzen dituen zentral termiko bat, galdara anitzez osatua (district heating). Biomasa erregai bezala erabiltzen duten galdarak ohiko gas edo gasolio sistemen fidagarritasun bera izaten du. Biomasa kalifikatzeko eta klasifikatzeko UNE-CENT/TS 14961EX "Biocombustibles Solidos" arau erabiltzen da, bertan biomasa mota ezberdinak sailkatzen dira beraien jatorrien, ezaugarrien eta komertzializatzeko eraren arabera. Arau honen arabera lau biomasa talde handi sailkatu daitezke berain jatorriaren arabera: BIOMASA MOTA JATORRIA
Zurezkoa (leñosa)
Zuhaitzak eta zuhaixkak.
Nahasketak, naturak edo ez
4. Egurra: Erabiltzaileak produzitu edo erosi dezake.
Pelletak internazionalik gehien estandarizaturik dagoen biomasa erregaia da. Tutu txiki eta borobiletan ekoizten dira, industria ezberdinetatik lorturiko zerrautsak, ezpalak edo jatorri biomasikoa duten elementuak trinkotzen dira hau lortzeko. Pelletizazio prozesu honetan ez da gehigarri kimikorik gehitzen, prozesu osoa presioaren eta lurrunaren bitartez gauzatzen da.
11.Irudia: Pelletek duten itxura [14.I]. Pelletek ezin dute errauts ekoizpena areagotu dezaken elementurik edo gehigarririk izan, errauts hauek galdararen funtzionamendu arazo larriak sor ditzakete. Gainera guztiz beharrezkoa da pelletek erresistentzia mekaniko minimo bat izatea, hauek ez daitezen hauts bihurtu. Hauts bihurtuz gero propietate ezberdinak izango zituzten pelletek. Pelletek ezaugarriak hurrengo taulan ikus daitezke:
Ondoren egurrezko pelleten abantailak eta desabantailak aztertuko dira: Abantailak:
Ahalmen termiko handia. Errauts eduki baxu du eta ondorioz mantentze lan gutxiago egin beharko dira instalazioetan. Pellet galdara efizientzia maila oso altua dute. Mundu osoan komertzializatzen dira, ondorioz hauek eskuratzea erraza da. Europa mailan pelleten konposizioa estandarizaturik dago beraien erabilera erraztuz.
Kontsiderazioak:
Biltegiratzeko leku bat behar du, leku hau lehorra eta isolatua izan beharko du. Ez du inolako tratamendurik jasan behar behin fabrikatu dela. Estandarizaturik daudenez fidagarritasuna altua eskaintzen duten eta galdararen mantentze eta operazio lanak errazten ditu. Ezaugarri hauek eduki ditzaten pelletek tratamendu garestiak jasan behar dituzte berain fabrikazioan. 1.4.1.1.2. EZPALAK
Ezpalak 5 eta 100 mm-ko luzera duten egurrezko zati txikiak dira, espala hauen kalitatea beraien jatorriaren, biltegiratzearen eta fabrikazioan erabilitako teknologiaren araberakoa izango da. Ezpalak bi multzoetan sailkatu daitezke berain jatorriaren eta kalitate mailaren arabera: 1.Mailako ezpalak: Industriako egurraren lehen edo bigarren eraldaketan edo baso-ustiapenetik lorturiko egur oso garbietan dute jatorria. Hezetasuna %30 baino baxuagoa izan ohi da nahiz eta batzuetan %45 iritsi daitekeen. Edozein motako instalakuntzetan erabiltzeko aproposak dira.
2.Mailako ezpalak: Basoan eta laborantzan oinarria duten tratamenduen ondorioz lortzen dira. Ezpala hauen hezetasuna %45 izan daiteke. Erdi edo oso
12.Irudia: Ezpalek duten itxura [15.I]. Ezpalek izan behar dituzten ezaugarriek gomendioak ikus daitezke hurrengo taulan:
Egurrezko enborrak.
< 900kWh/m3 pilatuak 4.Taula: Ezpalen ezaugarri gomendatuak [1.T]. Ondoren egurrezko ezpalen abantailak eta desabantailak aztertuko dira: Abantailak:
Pelletsak baino dentsitate baxuagoa dute eta ondorioz biltegiratzeko leku gehiago behar dute. Dentsitate baxuago honen ondorioz garraioa distantzia motzetara mugatzen da. Kontsiderazioak:
Hondakin agroindustrialek jatorri ezberdin asko eduki ditzakete. Tamaina txikikoak izan ohi dira (10 mm baino txikiagoak), tamaina honek abantaila ugari eskaintzen ditu eraikinen berokuntza sistemetan erabiltzeko. Hezetasun maila jatorriaren araberakoa izaten da eta %10/40 bitarteko izan daiteke.Normalean fabrikatzaileak hezetasun maila hauek hobetzen ditu lehortzearen bitartez. Nahiko merkea da eta kalitate altua izaten du, nahiz eta kalitate altuko biomasa erregaia izan instalazioen ezaugarrietara egokitu beharko da funtzionamendu egokia eduki dezaten. Oliba hezurrak eta almendra oskolak ezaugarri onak dituzte erregai bezala erabiltzeko, hurrengo tauletan ikus daitekeen bezala:
5,0-5,3 6.Taula: Oliba hezurren ezaugarriak [1.T]. Ondoren egurrezko ezpalen abantailak eta desabantailak aztertuko dira: Abantailak:
Baliabide eta produktu mota ezberdin asko, produktua eskuratzeko erraztasuna eta eskari handiak egiteko posibilitatea eskaintzen du. Espainia mailan produkzio altua duten produktuak.
Errauts kantitate nahiko handia du, nahiz eta kantitate onargarria izan ez da beste erregaietan ematen dena baino txikiagoa. Ondorioz mantentze lanak handiagoak izango dira honek dakarren kostu gehigarriekin. Kontsiderazioak:
Biomasa erregai hauek ez dira zertan urte osoan zehar produzitu behar, ondorioz fabrikatzailearekin adostu beharko da zein boladetan izango den bideragarria erregaien honen erabilpena. Konposizio ezberdinak eduki ditzake.
Kasu honetan zentral temakoak erabiltzen dira sorkuntza zentral modura, zentral hauek erregai fosilak dituzte energia iturri bezala. Zentral hauek gas naturala erabil dezakete, gas naturala da erregai fosilen arten gutxien kutsatzen duena eta ondorioz oso erabilia da. Petrolioa, butano, propano eta beste hainbat ere erabil ditzake energia termikoa edo energia elektrikoa sortzeko. Energia termikoa lortzen duten zentraletan kogenerazio sistemak erabili daitezke sorturiko beroaren aprobetxamendua asko hobetuz. Energia elektrikoa sortzen duten zentral ere kogenerazioa erabil daiteke energia elektrikoa sortzeko erabili den bero hondarra aprobetxatuz. Optimizazio prozesu hau eta beste batzuen bitartez erregai fosilek duten arazo handiena ekiditea bilatzen da, kutsadura [E.2]. 1.4.3. EGUZKI ENERGIA
Eguzki energia iturri berriztagarria da, ez duelako kutsatzen. Eguzki energia erabiltzen duten DH-ak eguzki metagailu termikoz osaturiko azalera handiko lur eremuak izaten dituzte. Metagailu hauek eraikinetara edo bero sareetara konektaturik egon daitezke eta lur eremu handietan edo eraikinen teilatuetan kokatu daitezke. Eguzki energia erabiltzeak hainbat abantaila ekar ditzake: Leku guztietan aurkitu daiteke ( nahiz eta klima edo kokapenaren arabera errentagarritasuna eta erabilera aldatuko den). Ez da isuri kaltegarririk ematen. Metaketa sistemen bidez energia burujabetza lortu daiteke. Instalazioaren errentagarritasun ekonomikoa bermatu dezake [6]. Eguzki energia DH batean integratzeko bi era aurkitu daitezke: -Solar DH zentralizatua: Kasu honetan zentral solarretik generazio zentral nagusia hornitzen da. Biltegiratze egokiarekin, metaketa bidez, sareak duen bero eskariaren %50 hornitzera ailegatu daiteke.
energia garraiatzea bilatzen da. Prozesu hau emateko jariakin hoztaile bat egoera gaseosotik egoera likidora pasarazten da inguruko tenperatura eta konpresore baten bitartez. Bero ponpak klimatizazio ekipotan erabiltzen dira, DH-aren kasuan ur bero sanitarioa edo berokuntzarako erabil daiteke. Kasu batzuetan bero ponpek kontrako zentzuan egin dezakete lan, hau da beroa sortu ordez hotza sortuz, kasu honetan bero ponpa itzulgarri bat izango zen. Bero ponpa erabiltzearen arrazoia hurrengo da: energia baliagarria sortzeko duen gaitasuna ( kasu honetan beroa) funtzionatzeko behar duena (energia elektrikoa) baino handiagoa da eta beraz %70 aurrezpena ekar dezake beste berokuntza sistema batzuekin alderatuz. Horretaz gainera efizientzia energetikoa hobetzen da eta kutsadura murrizten da erregai fosilak erabiltzen dituzten sistemekin alderatuz.
15.Irudia: Bero ponpa itzulgarri baten krokisa [10.I]. Bero ponpa jariakin hoztaileak jasaten dituen tenperatura aldaketen eta honen aprobetxamenduan oinarritzen da. Horretako jariakin hau zirkuitu itxi baten zehar bideratzen da, zirkuitu horrek hurrengo elementuek osatzen dute: 1. Konpresorea: Elektrizitatea behar du funtzionamendurako eta prozesua posible izatea ahalbidetzen du. 2. Kondentsadorea: Bero trukagailua non jariakin hoztailea lurrundurik sartzen da eta duen energia (beroa) beste jariakin batekin trukatzen duen. Energia trukatu hala jariakin hoztailea egoera likidora bueltatzen da. 3. Hedapen balbula: Presioaren jaitsiera bat behartzen du, jariakinaren tenperatura jaitsiz aldi berean.
Produkzio motaren arabera beroa soilik edo beroa eta elektrizitatea ekoiztu daiteke aldi berean. Ondorioz DH sistema bat beroa soilik sortzen duen sistema batean oinarritu daiteke edota elektrizitatea ekoizten duen zentral baten bero galerak baliatuz (kogenerazioa) elektrizitatea eta beroa ekoiztu daiteke.
Etxebizitzak erabiltzen dituzten berokuntza sistemak energia elektriko bidez elikatzen dira eta erresistentziaz osaturiko zirkuitu baten bitartez energia elektrikoa beroa bilakatzen da. Gauzak honela etxebizitzak berotzeko energia elektriko hornikuntza bat izaten dute, beraz hornikuntzarako instalazioetan energia elektrikoa sortzen da soilik,
honek geroago (etxebizitzetan, berokuntza sistemen bitartez) beroa sortu dezan. Ondorioz azkenenik produzituriko energia ez da elektrikoa baizik eta termikoa (beroa) eta gainera ez da aldi berean produzitzen energia elektrikoa eta beroa, lehenik energia elektrikoa produzitzen da eta ondoren, etxebizitzetako berokuntza sistemak energia elektrikoz hornitzen dira hauek bero sor dezaten. 1.5.2. BEROA + ELEKTRIZITATEA: KOGENERAZIOA
Kogenerazioa (Combined Heat Power ingelesez) energia ekoizteko existitzen den teknologia efizienteena kontsideratzen da. Kogenerazioaren oinarria bero eta elektrizitatea batera produzitzea da. Elektrizitatea ekoizten duen zentral arrunt baten etekina %40-koa izaten da eta ondorioz energiaren %60 atmosferara isurtzen da bero moduan. Kogenerazioaren bitartez bero hondarrak baliatzen dira helburu ezberdinetarako, ur bero sanitario eta berokuntza sistemetan. Ondorioz etekin globala %80-koa izatera iritsi daiteke. Instalazioa hauek izaten duten tamaina, produkzio eta erabileren ondorioz DH sistema batean erabiltzeko aproposak dira. Gainera gaur egun Europar Batasunak estrategia energetikoaren barruan kogenerazio plantak sustatu nahi ditu hurrengo helburuekin: Etekin energetiko globala hobetzea. Beste herrialdeekiko menpekotasun energetikoa gutxiagotu. Banaketa sareak duen segurtasun maila hobetzea. Gainera erabiltzaileek aukera ezberdinak dituzte sorturiko elektrizitatearekin, hau saldu dezakete sare elektrikoari edo zuzenenen kontsumitu dezakete [1].
16.Irudia: Kogenerazioak instalazioaren etekinean duen inpaktua [8.I].
Kogenerazioaz gainera, trigenerazio deituriko teknika bat existitzen da. Teknika honen bitartez energia iturri primario batetik hiru helburu lortzen dira: energia elektrikoa, beroa eta hotza sortzea. Teknika hau kogenerazioaren deribatu bat, nahiz eta kogenerazio oso fidagarria den eta industria gune handietan sarri erabiltzen da, trigenerazioa oraindik ez du pauso hau eman. DH-aren kasuan hotza sortzea ez da beti beharrezkoa beraz trigenerazio kontzeptua garatzea ez da beharrezkoa eta ondorioz ez da ohikoa trigenerazio bat erabiltzen duen DH instalazioa aurkitzea. Trigenerazioak hurrengo eran egiten du lan: 1. Galdarak energia termikoa ekoizten du. 2. Energia termiko horren zati bat ur-lurruna lortzeko erabiltzean da. 3. Lorturiko ur-lurruna turbina batean sartzen da honek energia elektrikoa sor dezan. 4. Ondoren, ur-lurruna kondentsadore batera bideratzen da. 5. Kondentsazioan sorturiko beroa energia iturri bezala erabiltzen da hotza sortzeko sistema batean, absortzio sistema bat izan daiteke. Lehenago ikusi den bezala sistema hauen bitartez instalazioen etekin globala hobetzen da beroaren, hotzaren eta elektrizitatearen aprobetxamendua sustatuz [5]. 1.6.DH-aren ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK
5. Etxebizitzek ez dute inpaktu bisualak jasaten fatxadak eta teilatuak garbi mantentzea ahalbidetzen da instalazioak beste kokapen bat baitdute. -Abantaila ekonomikoak: 1. Kontratatu beharreko potentzia asko murrizten da. 2. Bezeroaren faktura elektrikoa jaisten da. 3. Mantentzeko lanetako gastua murrizten da eta teknikarien espezializazio txikiagoa izan behar du. 4. Faktura energetikoa aurreikustea errazagoa da. -Segurtasun abantailak: 1. Segurtasuna eta horniketa bermaturik dago uneoro. 2. Osasun arriskuak ekiditen dira. 3. Instalazioen eta sub-estazioen une oroko ikuskapena ahalbidetzen da. 4. Etxebizitza eta eraikinetan gas sukoien presentzia desagertzen da. -Erabilpenean agertzen diren abantailak: 1. Malgutasuna Bero horniketa denbora guztian dago bermatua, beraz ez da erabilpena planifikatu behar sistema era egokian moldatzen delako erabiltzailearen beharretara. Gainera era errazean handitu daiteke ekipoaren potentzia. 2. Fidagarritasuna Automatizazioa eta ikuskapena errazten du sistema honen erabilpenak. 3. Sinpletasuna Instalazio sinpleagoak eta mantentze lan merkeagoak. Gainera instalazioen funtzionamendua errazagoa da, energia ez baitda eraikinean bertan produzitzen. Desabantailen aldetik aldiz, garrantzitsuena instalazioek aurreneko momentuan duten kostua da. Instalazio hauek inbertsio handi bat behar dute, zentral bat, sub-estazioak eta sistema osatzen duten hoditeria guztia eraikitzeko. Gainera distribuzioan hainbat galera termiko aurkitu daitezke zeharkatu behar diren distantzien gaitik. Naiz eta hauek diren bi desabantaila nagusiak hirugarren bat aurkitu daiteke, arlo kulturalari dagokiona, honek gizarteak beroketa sistemen arloan duen ideiari eragiten diona. EAE-an esate baterako ohitura etxe-bizitza edo eraikin bakoitzak bere berokuntza sistema izan ohi du
eta beraz berokuntza sistema horietatik beste sistema batzuetara aldetzea horrek dakarren aldaketari errezeloa ekar dezake.
Proiektu honen helburua Zarautz herriko itxasmendi auzoan kokaturik dauden etxebizitzak hornitzeko DH instalazio batzuk eraikitzea bideragarria den hala ez aztertzea da. Auzo honetan hiru etxebizitza eraikin mota aurkitu daitezke, A, B eta C motakoak hemendik aurrera. Etxebizitza mota ezberdin hauek eskari energetiko ezberdinak edukiko dituzte, baina planteaturiko DH sistemak denek batera duten eskaria hornitzeko gai izan beharko du. Horretarako eraikin guztien eskariaren kalkuluak egingo dira eta eskari hauek hornitzeko behar den instalazioaren dimentsionaketa egingo da. DH instalazioen helburua etxebizitza hauen berokuntza eta ur-bero sanitario eskaria hornitzea izango da. Horretarako aukera ezberdinak aztertuko dira, energia iturriari dagokionez eta ondorioz kutsadura gutxien sor dezakeena aukeratuko da. Gainera energia iturri konkretu honek efizientzia energetiko eta kanpoko energia iturrietatik menpekotasun gradua txikiagotzea bermatu beharko du.
Proiektu honen kokapena Gipuzkoako herri batean dago, Zarautz herriko itxasmendi auzoan konkretuki. Bertan dauden etxebizitzen ur bero sanitarioaren eta berokuntzarako beharrezkoak diren DH instalazioak eraikitzea bideragarri den hala ez aztertuko da. Kokapen hau aproposa da, etxebizitzen ondoan lur-eremu libre handi bat dagoelako instalazioak kokatzeko. Instalazioak urre egongo zirenez hoditeria instalazioek ez zuten kostu handirik izango, gainera Zarautzeko herriak garraio komunikazio bikaina du autopistaren bitartez eta auzo hau autopistako irteeraren ondoan kokaturik dago.
17.Irudia: Zarautzek Gipuzkoan duen kokapena eta Itxasmendi auzoak Zarautzen duen kokapena [11.I]. Gainera auzo honetako eraikinak primerako aukera ematen dute azterketa hau egiteko, 80 eta 90 hamarkadetako eraikin tipikoak bai dira eta ondorioz galera energetiko altuak dituzte, duten isolamenduaren ondorioz. Horretaz gainera biztanleria dezente aurkezten duen auzo bat da eta herriaren beste auzoetatik ezberdintzen dira, urte osoan zehar bizi direlako etxebizitzetan eta ez direlako oporraldietako etxabizitzak.
Auzoan aurkitzen diren etxebizitzak hiru mota ezberdinetan sailkatu daitezke beraien tamaina eta ezaugarrien arabera. Horretaz gainera etxebizitza mota hauek izango duten eskari termikoa aztertuko da. Hiru motako etxebizitzez gainera auzoan instalazioak kokatzeko lur eremu bat aurkitzen da oso gertu, etxebizitza mota ezberdinen eta lur eremu honen kokapena 18.irudian ikus daiteke.
18.Irudia: Etxebizitza mota ezberdinen kokapena auzoan eta instalazioak kokatu daitezkeen lur eremua [11.I].
DH instalazioen helburua atmosferara igortzen den CO2 kantitate minimoa izatea da. Horretaz gain beste herrialde eta energia iturriekiko menpekotasuna murriztea bermatu behar du eta instalazioek efizientzia maila altu bat izan beharko dute. Beraz lehenik eta behin energia iturri ezberdinek sortzen duten kutsadura mailak alderatuko dira, kasu honetan energia berriztagarriek izango dute abantaila.
20.Irudia: Erregaien ezberdinek duten prezioen konparaketa [13.I]. Erregai ezberdinek duten batez besteko prezioak alderatuz biomasak energia iturri klasikoekin alderatuz merkeagoa da. Aipatzekoa da merkeagoa dela nahiz eta pelletak edo ezpalak (biomasa mota ezberdinak dira) erabili. Beraz erregaiak suposatzen duen gastua baxua izango da eta DH duen diru aurrezte helburua beteko da [9]. Azkenik energia iturri mota aukeratu da, azterketan nahiko argi geratu den bezala proiektu hau gauzatzeko aukeratuko den energia iturri mota biomasa izango da, eta ondorioz sorkuntzarako zentralean erabiliko diren instalazioak honen araberakoak izan beharko dute. 4.1.2. ERREGAI MOTAREN AUKERAKETA
Biomasa energia iturria bezala erabiltzeak dituen abantailetako bat erregai mota ezberdinak dituela da, erregai mota aukeratu ahal izateko hainbat faktore edukiko dira kontuan: Erregaiak duen kostua. Hornikuntzarako eskaintzen duen erraztasuna. Erregaiaren errendimendua. Biltegiratze bolumena. 7.Taulan erregai ezberdin hauen balore energetikoak ikusten dira.
4,03 8.Taula: Erregai ezberdinen prezioak. Erregai mota ezberdinen prezioak alderatuz ezpalak dira merkeenak, pelletak eta hondakin agroindustrialak aldiz bikoitza balio dute. Beraz prezio aldetik aukera onena ezpalak izango ziren.
Aztertu beharreko hurrengo irizpidea erregai ezberdinek duten biltegiratze bolumenaren araberakoa izan beharko du. Hau da erregaiak gero eta dentsitate handigoa gero eta biltegi txikiagoa beharko da. Dentsitate hauek 9.taulan ikus daitezke.
650 9.Taula: Erregai ezberdinen dentsitateak. Dentsitate aztertuz ondoriozta daiteke pelletek eta hondakin agroindustrialek ezpalek baino biltegi txikiagoa beharko dutela, honek suposatzen duen leku aurrezpenarekin. Azkenik erregai bakoitzaren hornikuntza nolako izan daitekeen aztertu beharko da, hiru kasuetan kamio bitartez iritsiko zen erregaia instalazioetara. Gainera hornitzailearen gertuko tasuna aztertu beharko da, proiektuko auzoa Zarautzen kokaturik dagoenez gertuen edukiko zuen erregaia ezpalak izango ziren. Zarautzen egurra lantzen duten hainbat enpresa handi daude eta ondorioz ezpala asko ekoizten dituzte hondakin moduan ondorioz erregairen gertutasuna bermatu ahalko zen. Ondorioz aukeratu beharreko erregaia ezpalak izango ziren hurrengo arrazoien gaitik: Ezpalek duten prezioa oso merkea da beste erregaiekin alderatuz, ondorioz DH sistemen helburu nagusitako bat beteko du: aurreztea. Hornitzaileekiko gertutasuna handia izango da. Nahiz eta ezpalak biltegiratzeko eremua handia izango den beste erregaiekin alderatuz proiektu honen kasuan ez dago arazorik instalazioen dimentsioei dagokienez. Nahiz eta ezpalen bero ahalmena ez den beste erregaiena bezain altua bere prezio baxuak eta bestekiko duen diferentzia baxuek erregai hau aukeratzea bermatzen dute.
Aurrekarietan ikusi den bezala banaketa sarea era ezberdinetan ordenatu daiteke, bi izan dira azterturiko aukerak: 1. Ibilbide adarkatua baten bitartez non eraikin bakoitza sorkuntza zentralarekin lotzen da hornikuntza bide bakarraren bitartez. Sare oso sinplea izango litzake eta hodi kopuru txikiagoa izango behar zuen, ondorioz nahiko merkea izango zen. Baina ezin dira modu egokian hedatu instalazioek eraikin gehiago hornitu nahi baditu eta gainera matxuren aurrean ez dute erantzunik erabiltzailearen hornikuntza etenduz. Gainera hoditeriaren mantentze lanak hornikuntza eten beharko dute. 2. Sare itxurako ibilbideak erabiltzailea sorkuntza zentralarekin lotzen da, baina kasu honetan bide ezberdinen bitartez. Beraz matxura baten aurrean edo mantentze lanak dauden bitartean ez da horniketa eten beharko. Bestalde hoditeria gehiago erabiliko da beraz garestiago izango da ibilbide adarkatuarekin alderatuz. Bi aukerak aztertu ondoren esan daiteke aukera hobea izango zela sare itxurako ibilbide bat, nahiz eta garestiagoa izango den ibilbide adarkatuarekin alderatuz mantentze lan errazagoak, arazoen aurrean ibilbide ezberdinak eskaintzen ditu erabiltzailea hornitu ahal izateko eta etorkizunean beste zona edo eraikin batzuk hornitzeko handitze obrak errazagoak izango lirateke.
Jarraian instalazioen deskribapen logiko eta oso bat gauzatuko da, deskribapen honek jarraituko duen ordena erregaiak izaten duena da. Hau da instalazioak aurkezterako garaian, erregaiak hauetan duen ibilbidea jarraituko da orden logiko bezala. Kasu honetan instalazioen erregaia biomasa izango da, konkretuki egurrezko ezpalak. Erregaiaren ibilbidea jarraituz, lehenengo geldialdia biltegia da. Ondoren errekuntza plantara igarotzen da, non galdaren elikatze sistema eta galdara aurkitu ditzakegu, honetaz gainera errekuntza plantan errekuntza gasak erauzteko eta depuratzeko sistemak aurkitzen dira. Galdaretan lorturiko beroa transferentzia bidez igaroko da distribuzio sarera. Azkenik distribuzio sarea eta erabiltzaileen hartuneak deskribatuko dira. 5.2.1. EZPALA BILTEGIA
21.Irudia: Kamioen hornikuntzarako aparkalekua eta instalazioen kokalekua. 5.2.2. BIOMASA ERREKUNTZA PLANTA
Errekuntza planta hormigoizko eraikin batean kokatuko da, eraikin honen kokalekua 19.irudian ikus daiteke. Auzoaren eskaerei (2503.51 kW) aurre egiteko 3000 kW potentzia duten instalazioak muntatuko dira, honetarako 1000 kW potentzia duten 3 froling lambdamat galdara erabiliko dira. Galdara hauek cascadan konektaturik daude eta cascada kontrolatzeko modulu bat instalatuko da. Biomasa zinta garraiatzaileen bitartez elikatuko du galdara. 5.2.3. UR HORNIKUNTZA SAREA ETA ERABILTZAILEEN HARTUNEAK
Ur bero sanitarioaren kasuan, zentral termikoan berotzen den eta hornikuntza saretik garraiatzen ura ez du erabiltzaileak zuzenean erabiltzen. Ur honek duen beroa trukagailu baten bitartez erabiltzaile eraikin bakoitzak duen ur zirkuitu batekin trukatzen du. Berokuntzarako erabiltzen den ur beroa aldiz zentral termikoa du jatorria. Zentral termikotik ur bero garraiatu ahal izateko ponpaketa sistema bat instalatu behar da ur hau hornikuntza sarera, hoditeria, sartzeko. Ondoren ura hodietatik joaten da erabiltzaileen hartunetaraino. Hornikuntza sareak seguritate sistema bat edukiko dute zirkulazio emari minimoa kalkulatzeko, sistema hau emari neurgailu bat eta presio diferentziala duen kontrol balbula batez osaturik egongo da, segurtasun sistema honek
emari nominalaren %20 den emari minimo bat ziurtatuko du, ponpaketa sistemak ez dezan lanik egin hutsean. Banaketa sarea osatzen duten kondukzio sistema bi hodiek osatzen dute, bultzada hodiak eta itzulerako hodiak, hauek kontsumo puntu ezberdinak lotzen ditu sorkuntza zentralarekin sare itxurako distribuzio bat izango du erabiltzaileak ur beroz hornitzeko. Banaketa sare honek auzo osatzen duten 10 etxebizitza eraikinak hornituko ditu. Proiektuaren instalakuntzek ez dute erabiltzaileek aldez aurretik dituzten instalazioak aldatzera behartuko. DH sistema zentralizatuaren instalazioak ez du zertan etxebizitza eraikinetan instalaturik dauden beste instalazioen ezabapena ekarri behar. Instalakuntza hauek mantentzeak bi arrazoi ditu: Segurtasun aldetik, sistema zentralizatuak matxuraren bat izaten badu erabiltzaileek ez dute inolako arazorik izango beraien eskaera asetzeko instalazio zahar hauen bitartez. Erabiltzaileren batek hala nahi izan duelako. Erabiltzaile bakoitzak duen hartunean hainbat elementu laguntzaile (mozketa balbulak izango, giltzak..) eta neurgailu ezberdinak izango ditu erabiltzaile bakoitzaren emaria eta energia erregulatzeko. 5.2.4. BEROKUNTZA ETA UR BERO SANITARIOAREN SISTEMAK
Ur-bero sanitarioaren instalakuntzen helburua erabiltzaileei ur korronte beroaz hornitzea da, ur hau tenperatura espezifiko batean egon behar du, normalean 40˚C et 65˚C bitartekoa izaten dena. Kasu honetan eraikin bakoitzak zirkuitu bana izango du ur sanitario berotzeko, zirkuitu hauetako ura berotzeko trukagailuak erabiliko dira. Zirkuitu hauek metagailu bat edo gehiago izango dituzte eskaeraren arabera, metatzaileak egunean behin bete beharko dira erabiltzaileen eskariari aurre egin ahal izateko eta bakterioen sorkuntza ekiditeko. Berokuntza sistemak aldiz zuzenak dira, hau da ez da trukagailurik erabiltzen berokuntza sistemak hornitzeko garaian.
Eraikin ezberdinak hornikuntza sarera lotzea dute helburu, horretarako hartune hauek hornikuntza sarean doan likidoaren baldintzak erabiltzailearen zirkuituaren baldintzetara egokitzen ditu. Sistema honen bitartez hornikuntza sarean zehar garraiaturiko beroak
erabiltzaileen etxebizitzak berotzea ahal bideratuko du bero trukagailuen bitartez. Gainera erabiltzailearen kontsumoa ere neurtuko du. Instalazio hau erabiltzailearen eraikinean kokaturik dago, eraikinen sotoetan eta hauen parte izango dira ur bero sanitarioren bero trukagailua eta metatzailea. Sistema hauen bitartez metaturiko bero erabiltzailearen beharretara egokituko da. 5.3. INSTALAZIOKO ELEMENTUEN DESKRIBAPENA 5.3.1. BILTEGIA
Biltegiak izan beharko dituen neurriak kalkulatu ahal izateko RITE dokumentura jo behar da, bertan erregai ezberdinek dituzten propietatearen arabera biltegiak zein neurri izan behar dituen nola kalkulatu azaltzen da. Dokumentu honen arabera lur horizontala duen biltegi batek izan behar duen bolumena 1.44 m3/kw takoa izango da denboraldi batentzako. Datu hau izanik eta eskaera maximoa 2503.51 kW izango dela jakinik biderkatu egiten dira eta biltegiak denboraldi baterako behar duen bolumena lortzen da, kasu honetan 3605.05542 m3izango dira. RITE dokumentuan biltegiak zenbat denborarako erregaia izan behar duen adierazten du eta kasu honetan erabiliko den irizpidea denboraldi bateko erregaia edukitzekoa izango da. Honetarako 25x25x6 m tako neurriak izango ditu, 22.irudian ikus daitekeen bezala, ondorioz 3750 m3 bolumena izango du biltegiak, nahiz eta denboraldi baterako behar den ezpala bolumena baino handiagoa izan biltegiaren bolumenak ezberdintasun honek maniobra marjina bat emango du ustekabeen aurrean.
22.Irudia: Biltegiaren neurrien krokisa. Kasu honetan biltegia galdaren ondoan kokatuko da eta hauek tobera baten bitartez elikatuko dira, biltegi honen itxura 23.irudiakoarenaren antzekoa izango da.
Kalkuluak egin ondoren, 2503.51 kW eskari maximoa izango dela jakin daiteke. Ondorioz eskaera maximo hau edozein momentutan hornitu ahal izateko 1000 kW potentzia duten hiru froling Lambdamat galdara instalatuko dira. Hiru galdara hauek cascada bidez egongo dira loturik, honela galdara bat une oro egongo da lanean eta besteak martxan jarriko dira beharren arabera. Erabiltzaileak hornikuntza gabe geratu ez daitezen eta segurtasuna modura cascada kontrolatzeko elementu bat instalatuko da galdara batek matxura izanez gero hurrengoa martxan jarri dadin eta ez dezan hornitze zerbitzua bertan bera utzi. 24.Irudian froling Lambdamat galdara baten fitxa teknikoa ikus daiteke (fabrikatzaileak eskainia), bertatik lortu dira hurrengo ezaugarriak: Potentzia nominala = 1000 kW Uraren irteerako tenperatura = 95 ˚C Lan egiten duen presio = 4 bar Galdararen dimentsioak (mm) = 3740 x 1630 x 3910 Erregai modura egurrezko ezpalak erabiltzen dira.
24.Irudia: Froling Lambdamat galdara baten fitxa teknikoa (fabrikatzaileak eskainia). Galdara hauek parrilla era automatikoan garbitzeko aukera ematen dute, honela errautsen pilaketa ekiditen da eta mantentze lanak ikaragarri murrizten eta errazten ditu. Honetaz gainera tenperatura alturetan lan egitea ahalbidetzen duen galdara bat da, ondorioz lorturiko errendimendua handiagoa eta errekuntza garbiago bat lortuko da galdararen partetik. Galdara hauek automatizazio maila handia eskaintzen dute, kontrola telefono edo ordenagailu bitartez eraman daiteke eta parametro ezberdinak edozein momentuetan kontsultatzeko eta doitzea ahalbidetzen du. Automatizazio honen bitartez instalazioaren optimizazio maila hobetzen da era konstantetan. Horretarako galdararen parametro ezberdinak neurtzen dira, hala nola presioa, tenperatura eta errekuntzan sorturiko gasen konposizioa, neurketen emaitzen arabera errekuntzaren baldintzak moldatzen dira automatikoki galdararen optimizazio mailak hobetuz. Lehenago aipatu den bezala automatizazio maila honek erabiltzaileak datuak era errazean ikusteko aukera ematen dio. Galdarak duten itxura eta hauen krokisa ikus daiteke 25. eta 26.iudietan.
25.Irudia: Froling Lambdamat galdara baten krokisa (fabrikatzaileak eskainia).
26.Irudia: Froling Lambdamat galdara bat (fabrikatzaileak eskainia).
Bero sortzen duen galdara bakoitzak ebakuazio tutu indibidual bat izan beharko du, behar hau RITE dokumentuaren interpretazioaren ondorioz dator. Hau da dokumentu honen arabera bero sortzen duen aparatu batek 400 kW baino potentzia nominal handiagoa duenean tutu indibidual bat izan behar du gasen ebakuaziorako, gure galdarak 1000 kW potentzia dutenez tutu indibidual bat izan beharko dute. Tximiniak hainbat baldintza bete beharko ditu: Erabiltzen dituen materialak errekuntzan sorturiko produktuen korrosioari iraun beharko dio. Tenperatura altuak jasan beharko ditu. Galdaren lan zuzena bermatzeko estankotasun baldintza minimo batzuk bete beharko ditu. Tximiniek baldintza hauek bete ditzaten AISI 316L altzairu herdoilgaitzekoak izango dira eta eraikinaren albo batetik igaroko da kanpoaldera iritsi arte. Tutu hauek galdara duen 400mm barne diametroan kokatuko dira. Hauen diseinua eta kalkulua UNE123001 eta UNE 213003 arauen araberakoak izango dira.
Tximinia hauek tiro erregulatzaile bat, hauek ondo eutsita daudela bermatzen duten euskailuak eta garbiketa produktu eta sistemak izan beharko ditu. Gauza hauetaz gainera eraikinaren teilatutik 1m atera beharko da eta tximinia instalazioek dituzten tutu horizontalak ahalik eta motzenak izan beharko dute. 27.Irudian tximinia instalazioen krokis bat ikus daiteke.
Metagailu kopurua ur bero sanitarioaren araberako da, eraikin mota bakoitzak behar dituen metagailu kopurua 7.taulan ikus daitezke. Kasu honetan erabiltzaileen eskaria hornitu ahal izateko Lapesa MXV-6000-RB motako, burdin herdoilgaitzekoak eta 6 m3 kapazitatea duten metagailuak erabiliko dira. Metagailu hauek egunean behin bete beharko dira eguneko edozein momentuetan erabiltzaileen eskaria hornitu ahal izateko.Metagailuaren helburua ur beroaren tenperatura mantentzea da. Metagailu mota hauek hurrengo ezaugarriak dituzte, 25.irudian ikus daitezkeenak: Metagailuaren kapazitatea 6000L dira. Duen altuera totala 3210mm da. Utzik dagoenean 730kg pisutzen ditu. Bere kanpoko diametroa 1910mm dira. 30.Irudian metagailu modelo honen krokisa ikus dezakegu eta 31.irudian aldiz fabrikatzaileak eskainitako fitxa teknikoa aurkitu daiteke.
31.Irudia: Erabiliko den metagailu motaren fitxa teknikoa (fabrikatzaileak eskainia). 5.3.6. DISTRIBUZIO SAREKO HODITERIA
Balbula hauek presio altuko hozgarriak erabiltzen dituzte eta uraren bitartez aktibatzen dira, hauen helburua ur emaria eta deskarga presioa erregulatzea da. Balbula hauek hodi ezberdinak lotzen diren puntuetan kokatzen dira, hoditeri ezberdin hauetan garraiatzen den likidoa kontrolatu ahal izateko. 32.Irudian ikus daiteke balbula eta hodien arteko konexioa nola gauzatzen den.
32.Irudia: hiru bideko balbula baten eta hoditeriaren arteko konexioa. Instalazio hauetan erabiliko diren balbulak, balbulak izango dira. Hurrengo ezaugarriak dituzte balbula hauek: Malgukia erregulatzeko erraza. Presio diseinu orekatua. Korrosioaren aurrean portaera bikaina. Muntatzeko errazak eta egoeretara adaptagarriak. 5.3.6.2. PONPAK
Ponpak instalatuko dira ura hodietatik zirkularazteko, kasu honetan Omega 8-1152D/1.8 gemelas motako ponpak instalatuko dira hornikuntza sare osoan zehar. Ponpa hauek segurtasun sistema batez baliatuko dira hornikuntza sarean zehar emari minimo bat egon dadin eta ponpak hutsean lan egin ez dezaten. Diseinuko ezaugarriak: Ponpak linean kokaturik daude, gemelas bezala definitzen dena. 2900 rpm dituen motor trifasikoa dute. DIN PN16 konexioa dute. Funtzionamenduan dituzten ezaugarriak: Garraiatzen duen jariakina ura izango da. Jasan dezaketen tenperatura maximoa 95˚C da. Jasan dezaketen presio maximoa 6 bar dira. Ponpatu dezaketen emaria 44.4 m3/h dira.
Aurrerago aipatu den bezala hornikuntza sarea bi hodi nagusiez egongo da osaturik, bultzada hodiak eta itzulerako hodiak. Hodi hauek kontsumo puntu ezberdinak sorkuntza zentral lotzen dituzte eskari puntuekin, kasu honetan etxebizitza eraikinak. Hornikuntza sareak CTE dokumentuko araudia bete dezan, hodiak lur azpitik 1m-era kokatu beharko dira, honetaz gainera jatorrian 100mm diametroa izango dute hodiek eta kontsumo puntuetan aldiz 32mm izan beharko dute. Proiektu honetan hodien distribuzioa sare motakoa izango da, hoditeria sare honek polyrétub 130 hodi motak erabiliko ditu. 33.Irudian sare motako distribuzioak auzoan izango duen ibilbidea ikus daiteke.
1. Altzairuzko hodia polietileznozko hodiaren barnean kokatzen da polipropileno zentratzaile batzuen laguntzarekin. 2. Bi hodien arteko tartean poliuretanoa injektatzen da, honela altzairuzko hodiaren kanpoaldera itsatsiko da eta poliuretanozko hodian aldiz barne kaldera itsatsiko da. Era honetan altzairuzko hodiaren bero galerak murrizten dira eta jasaten dituen esfortzuak, hodia lurperatu osten, inguruko lurrari transmititzen dizkio. 34.Irudan mota hauetako hodiek dituzten geruza ezberdinak ikus daitezke.
34. Irudia: Hodiek dituzten geruza ezberdinak.
Atal honetan DH osatzen duten elementuek izan behar duten obra plangintza azaltzen da. Bertan lan garrantzitsuenak aurkeztuko dira eta hauek osatzea eramango duen denbora adieraziko da. Lan hauek duten ordena eta exekuzio denbora 30.irudian ikus daiteke detaile gehiagorekin. Dokumentu honetan aurkezten den obra plana ez da behin behinekoa eta moldagarria da, lan segurtasun baldintzak eta instalazioen kalitatea bermatzen diren bitartean. Obraren denborak langileen lan egutegiarekin bat etorriko dira. Honetaz gainera eskaintzen den obra plana DH instalazioen elementu ezberdinak kokatu eta hauek funtzionamendu egokia eduki dezaten bermatzea dute helburu. Kasu honetan kamioen aparkalekua eta instalazioak barnean izango dituen eraikinaren eraikitzeak ez dira plangintzan kontuan hartu, hau da suposatu da jadanik eraikiak daudela eta hauen egokitzea soilik egin beharko dela. Ondorioz obra planak hurrengo atalak izango ditu: Zuinketa. Instalazioak barnean dituen erakinaren egokitzapena. Etxebizitzetako hartuneen egokitzapena. Zirkuitu primarioaren konexioa eta distribuzioa. Ur bero sanitarioaren (ACS) zirkuitu sekundarioa. Erabiltzaileen eraikuntzetako kolektoreen instalakuntza. Eraikuntzetako konexioa. Elementuen instalazioa berain kokapen ezberdinetan. Instalazioak abiaraztea. Atal ezberdin hauek gauzatu ahal izateko lan talde ezberdinak erabiliko dira, lan talde hauek taldean edo indibidualki egin dezakete lan baldintzen arabera. Lan taldeak ofizial batek eta lau langileek osatuko dute eta espezializazio ezberdina edukiko dituzte: Obra zibila. Instalakuntza hidraulikoak. Eraikinen konexioak.
Aurreneko astean zehar lan talde guztiak zuinketan parte hartuko dute, honela egin beharreko lana ezagutu eta planifikatu ahal izango dituzte. Beraz denbora era efizientea aprobetxatuko da atal ezberdinetan zehar. Aurreneko astean eta bigarren astearen hasieran instalazioen egokitzapen obrak hasiko dira, bai eraikinen hartuneetan zein instalazioak kokatuko diren eraikin berrian. Bigarren astearen hasieran, egokitzapen lanak bukatuz doazen bitartean Zirkuitu primarioaren konexioak eta distribuzioa egiten hasiko dira ACS zirkuitu sekundarioren instalakuntzarekin batera. Behin egokitzapenarekin bukaturik eta zirkuitu primarioa bukatzear dagoela, baino ACS zirkuitua muntatzen den bitartean erabiltzaileen eraikinetan kolektoreak montatzen hasi daitezke, hau hirugarren aste aldera izango da. Obra zibileko eta instalazio hidraulikoetako lan taldeek egingo dituzte egokitzapen lanak eta eraikin konexioetako taldeak aldiz kolektoreen instalakuntzan arituko dira beste taldeei lagundu ondoren. Lan guzti hauek bostgarren asteraino luzatuko dira eta lan taldeak beraien lana bukatzean bestei lagunduko diote epe mugak bete daitezen. Aste honetan zehar erabiltzaileen eraikuntzen eta hornikuntza sarearen arteko konexioak egingo dira, seigarren astearen erdialde arte iraungo dute eta hiru taldeak egingo dute lan. Konexioak bukatu ondoren instalazioko elementu ezberdinak instalatu beharko dira beraien kokapen ezberdinetan honek aste bete baino hiru egun gehiago iraungo du. Behin elementuak kokaturik hauek abiarazi beharko dira, horretarako pare bat egun beharko dira, abiarazten den lehenengo aldia izango dela eta Guztira instalazioen obrek zazpi aste eta bi egun iraungo dituzte, hau da 78 egun guztira. Denbora tartea hau onargarria da honelako obra batentzat, plangintza honetaz gainera kontuan eduki beharko da noiz egingo diren obrak, berokuntza sistema bat denez komenigarria izango zen uda edo uda bukaeran egitea asko jota neguan berokuntza sistema lanean egon dadin.
Aurrekontua kalkulatzeko egin behar den lehenengo gauza instalazioa osatzen duten atal ezberdinetako elementuen kantitatea zenbatzea da. Honela beharrezkoa den materiala ezagutuko da eta prezio taulen bidez aurrekontua lortu daiteke. Ondoren elementu bakoitzeko prezio unitario eta beharrezkoa den kantitatea jakinik hauek izango duten kostu totala kalkulatzen da, bai elementuentzat zein atal ezberdinentzat. Hurrengo tauletan ikus daitekeen bezala.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Egin beharreko lubakien zulaketa hodiak kokatu ahal izateko.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Galdaren fabrikatzaileak eskainitako serbitzua.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Galdaren eta distribuzio sarearen arteko konexioa.
Latoizko konporta itxurako IFW10 mozketa balbula.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Buia itxurazko latoizko aire purgatzailea.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
EN ISO 20345 S1P arauaren araberako larruzko botak, altzairuzko punta eta zolarekin.
EN 352-2 arauaren araberako poliuretano aparrez egindako belarritakoak.
gehigarria barne dago
Sua itzaltzeko segurtasunezko elementua
Sua itzaltzeko segurtasunezko elementua
31/95 Legearen araberako segurtasun eta osasun arloko formakuntza espezifikoa
Kopurua Prezioa (€/h) Zenbatekoa (€)
Behin materialen eta langileriaren gastuak ezaguturik hauei hainbat gehikuntza egin behar zaizkie:
1. %13 gehikuntza bat aplikatu beharko da. Obrak aurrera joan hala gerta daitezkeen ez beharrek sor ditzaketen gastuak konpentsatzeko. 2. %6 gehikuntza bat aplikatu beharko da. Obra guztietan erabiltzen den irabazi ehunekoa. 3. %21 gehikuntza bat aplikatu beharko da. BEZ izango da gehikuntza honen arrazoia, hau da zergak. Gehikuntza guzti hauek jasan ondoren lortzen den aurrekontu totala hurrengo orrian dagoen taulan ikus daiteke.
1.364.101,75 12.Taula: Aurrekontu totalaren laburpena. Beraz DH instalazioen aurrekontu totala 1.364.101,75 € izango da. Kontuan eduki beharko da kamioen aparkalekuko egokitze obrak eta galdara eta biltegiaren eraikinaren eraikitzea ez dela kontuan eduki suposatzen delako beste norbaitek egingo duela. Auzoak 708 etxebizitza ditu, ondorioz etxebizitza bakoitzak 1.926,70 € ordaindu beharko zituen DH instalazioengatik.
Hiru etxebizitza mota aurkitu ditzakegu kasu honetan eta etxebizitza mota hauek hurrengo ezaugarriak dituzte. Datu hauek lortzeko lehenago aipaturiko Código Técnico de Edificación (CTE) eta Reglamento de Instalaciones Térmicas de Edificios (RITE) araudiak erabili dira, hauek ematen dituzten ezaugarri restriktiboenak aukeratuz. Honela kalkuluak egoera nahiko txarrera egokituko dira. 1.1.2.1. A MOTAKO ETXEBIZITZAK 28.Taulan A motako etxebizitza eraikinen ezaugarri orokorrak ikus daitezke.
192 (4 etxebizitza bakoitzeko)
ETXEBIZITZAKO EGONGELAK 3 Gela 1 Egongela 2 Komun 1 Sukaldea 13.Taula: A motako eraikinen kalkuluak egiteko beharrezkoak diren ezaugarriak.
29.Taulan B motako etxebizitza eraikinen ezaugarri orokorrak ikus daitezke.
Etxebizitza eraikina
336 (4 etxebizitza bakoitzeko)
30.Taulan C motako etxebizitza eraikinen ezaugarri orokorrak ikus daitezke.
Etxebizitza eraikina
192 (4 etxebizitza bakoitzeko)
ETXEBIZITZAKO EGONGELAK 3 Gela 1 Egongela 2 Komun 1 Sukaldea 15.Taula: C motako eraikinen kalkuluak egiteko beharrezkoak diren ezaugarriak. 1.2. ESKAERA
1.Urratsa azalera ezberdinak kalkulatu: Fatxadek dituzten azalerak kalkulatzeko eraikin bakoitzaren pisu kopurua bider bakoitzaren altuera egin beharko da lehenik, gero emaitza hau duen luzeragatik biderkatuko da, lagungarria da 36.irudia begiratzea errazago ulertzeko. Hau da laukizuzen baten azalera kalkulatzeko formula erabiliko da. Azkenik lorturiko azalera eraikinak dituen alde kopuruarekin (4) biderkatuko da etxebizitza horren fatxadak duen azalera totala lortuz.
36.Irudia: Eraikin ezberdinek dituzten neurrien krokisa. 31.Taulan fatxaden azalera totalak ikus daitezke:
2160 m2 16.Taula: Mota ezberdinetako eraikinen fatxaden azalera totalak. Ondoren leihoen azalerak kalkulatuko dira, horretarako fatxadekin bezala laukizuzen eta laukien azalera kalkulatzeko formula erabiltzen da.
Motako ezberdinetako etxebizitza eraikinen krokisa 37.irudian ikus daitezke:
901.12 m2 17.Taula: Mota ezberdinetako eraikinen fatxaden leihoen azalera totalak. Azkenik teilatuaren eta aurreneko pisuko zoruaren azalerak kalkulatuko dira era berean. Motako ezberdinetako etxebizitza eraikinen krokisa 38.irudian ikus daitezke:
38.Irudia: Eraikin ezberdinen teilatuek eta aurreneko pisuko zoruek dituzten neurrien krokisa. 33.Taulan teilatuen eta aurreneko pisuko zoruaren azalera totalak ikus daitezke:
TEILATUA 506.25 m2 1.PISUKO ZORUA 506.25 m2 18.Taula: Eraikin ezberdinen teilatuek eta aurreneko pisuko zoruen azalera totalak. 2.Urratsa transmitantzia termikoa kalkulatzea: Kasu honetan ere fatxadak, leihoak eta teilatuak zein zoruak ezberdindu beharko ditugu. Fatxaden, teilatuen eta zoruen transmitantzia baloreak lotzeko CT-79 articulado dokumentuan aurkitzen diren neurri mugatzaileenak aukeratu dira, 34.taulan ikus daitezke dokumentu honek eskaintzen dituen parametroak. Taula honetan agertzen diren datuen sintesi egokia egiteko kontuan eduki beharko da gure eraikinen kokapenarentzako zonalde klimatikoa W zonaldea dela.
1.40 20.Taula: CT-79 articulado dokumentutik aukeraturiko transmitantzia termikoa balio minimoak. Fatxada, teilatu eta zoruen transmitantzia termikoen balioek aukeratu ondoren leiho ezberdinena aukeratu beharko dira. Honetarako UNE-EN ISO 10077-1:2010 arau erabiliko da, 36. eta 37.taulan ikus daitezke eduki behar dituzten balore minimoak beirarentzako eta markoarentzako.
Aireztatze galerak kalkulatu ahal izateko CodigoTécnico de la Edificación (CTE) arautegiko HS salubridad dokumentuko hirugarren puntuan, Calidad del aire interior, aurkitzen den taula erabiltzen da baloreak lortzeko. Taula hau 41.taulan ikus daiteke. Taula hau erabili ahal izateko etxebizitza eraikin mota bakoitzeko etxebizitza bakoitzak dituen egongela, gela, sukalde eta komun kopurua ezagutu beharko dira.
818.4 28.Taula: Proiektu honetako etxebizitza ezberdinen aireztatze galeren baloreak. 44.Taulan aldiz eraikin mota bakoitzak dituen galera totalak eta aireztatzeak duen galera totala ikus daiteke:
Galerak kalkulatu ondoren ur bero sanitario berotu ahal izateko behar den energia kalkulatzen da. Horretarako ur honek erreferentziazko tenperatura bat eta kontsumo minimo batzuk eduki beharko ditu. Datu hauek ezagutzeko Código Técnico de la Educación (CTE) HE dokumentua erabili beharko da, bertan laugarren puntuan, Contribución solar minima de ACS, bi parametro hauen baloreak aurkituz daitezke. 45.Taulan ikus daitekeen bezala, erreferentziazko tenperatura 60 ºC izango dira eta pertsona bakoitzak egunean egiten duen kontsumoa 28 l izango da.
Galdaren tamaina kalkulatzeko datu erabilgarria denez kalkulatu egin da. Kalkulu hau egiteko mota bakoitzeko eraikin bakoitzak zenbat ur kontsumitzen duen kalkulatu da, hau egiteko lehenago aipatu den 23.taulatik ateratako 28 l/egun biztanle datua izanik eraikin bakoitzeko biztanleriarekin biderkatuko da. 48.Taulan ikusten den bezala.
5376 33.Taula:Ur eskaria eraikin mota bakoitzeko eraikin batentzako.
Eskaera totala ezagutu ahal izateko aurretik kalkulaturiko hiru eskaera motak gehitu beharko dira, baino hau egin aurretik transmisioaren ondoriozko galerek eta aireztatzearen ondoriozko galerei zuzentze faktore bat aplikatu behar zaie. Zuzenketa faktore hauek hurrengoak dira: Eraikinen kokapena dela eta orientazio bera dute edozein noranzkoan, ondorioz %5 gehikuntza bat aplikatu behar zaie. Eraikinak habitaturik daudenez tenperatura gauean soilik jaitsiko da etxebizitzan ondorioz %5 gehikuntza bat aplikatu behar zaie. Beraz zuzenketa faktorea % 10 izango da eta transmisio eta aireztatzearen ondoriozko galerei aplikatuko zaio, 49.taulan ikusten den bezala.
2342.080708 34.Taula: Transmisio eta aireztatzearen ondoriozko galeren eskaera finala zuzenketa faktorea aplikatu ondoren. Behin zuzenketa faktorea aplikaturik, ur bero sanitarioak duen eskaera energetiko gehitu beharko zaie transmisio eta aireztatzearen ondoriozko galerek sorturiko eskaerari. Ondorioz ur bero sanitarioak duen eskariaren 161.43 kW gehitzen dira eta instalazioek hornitu beharko duten eskari maximoa 2503.510708 kW izango da. | science |
addi-d57edfa4574b | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29287 | District heating berokuntza instalakuntza baten diseinua eta instalazioa Zarauzko Itxasmendi auzoko etxebizitzentzat (Zarautz/Gipuzkoa) | Lizaso Fernández, Xabier | 2018-10-23 | 1. Planoa: Zarautzen kokapena gipuzkoan eta itxasmendi auzoaren kokapena zarautzen (ortoargazkia). 2. Planoa. Itxasmendi auzoa osatzen duten eraikin mota ezberdinen kokapena (ortoargazkia). 3. Planoa. Instalakuntzetarako beharrezkoak diren eraikin eta aparkaleku berrien kokapena auzoan (ortoargazkia). 4. Planoa. Hoditeriak auzoaren zehar izango duen ibilbidea (ortoargazkia). 5. Planoa. Hoditeriak lur azpian izango duen kokapena (sekzio). 6. Planoa. Auzoko eraikin ezberdinetara iristen diren bultzada eta itzulera hodien ibilbidea. 7. Planoa. Galdarak eta biltegia izango dituen eraikinaren krokisa. 8. Planoa. Kamioen pisaketarako balantza eta aparkalekuaren krokisa. 9. Planoa. Instalazioen eskema hidraulikoa. | science |
addi-7dd632640f36 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29287 | District heating berokuntza instalakuntza baten diseinua eta instalazioa Zarauzko Itxasmendi auzoko etxebizitzentzat (Zarautz/Gipuzkoa) | Lizaso Fernández, Xabier | 2018-10-23 | Proiektugilea Obra osoaren edo atal baten egilea, sustatzailearen enkarguz.
Eraikuntza obra Edozein obra, publiko edo pribatua, ingeniaritza zibilezko edo eraikuntzako lanak egiten direnean
Sustatzailea edo bezeroa Obra egiten duen pertsona juridiko edo fisikoa.
Kontratista Pertsona fisiko edo juridikoa, promotorearen aurrean erantzukizuna daukana, baliabide materialak eta norbanakoak, barnekoak zein kanpokoak, obra osorik edo zati bat egitearen ardurak, kontratuarekin eta proiektuarekin loturik.
Azpikontratista Kontratistaren aurrean erantzukizuna duen pertsona fisiko eta juridikoa, obraren instalazioa edo atal batzuk egitearen konpromisoa daukana, beti ere proiektuan oinarrituz.
Obraren segurtasun eta osasun materialaren koordinatzailea Sustatzaileak izendatutako tekniko gaitua obra proiektuaren faserako, aplikatu beharreko printzipio orokorrak ezartzeko aukeratua.
Obra egitearen epeko segurtasun eta osasun koordinatzailea Tekniko gaitua, zuzendaritza fakultatiboaren barnean egongo dena, promotoreak aukeratutakoa izango da eta obra egitean zehar dauden osasun eta segurtasun materialen koordinaketa lanen ardura izango du.
Zuzendaritza fakultatiboa Sustatzaileak izendatutako tekniko aditua izango da, obra zuzendaritzaren eta obra egitearen kontrola izango duena.
Langile autonomoa Kontratista eta azpikontratista ez den pertsona fisikoa, era zuzen eta aktiboki ekintza bat egiten duena, lan kontratu bati lotura barik eta sustatzailearen, kontratista eta azpikontratistaren aurrean erantzuten duena, instalazioa edo atal batzuk burutzearen erantzukizuna duelarik.
Obra burutzen den bitartean, instalazioaren exekuzio denboran zehar egin beharreko zergen ordainketak, enpresa hornitzailearen ardura izango da.
Proiektu honen dokumentuak, osotasunean bete beharrekoak izango direnak, kontratu bat osatzen dute, non bi alde kontratugileen betebeharrak eta eskubideak agertzen dira. Bertan, proiektua bukatu arte haien arteko desadostasunak modu egokian ebatziko dituztela hitz ematen dute, ingeniariak lehentasuna izanik, bera izango baita Baldintzaagiriaren zalantza eta interpretazioak egiteko teknikoki prestatuta dagoen pertsona bakarra. 2.2. ERREFERENTZIAZKO DOKUMENTAZIOA. BALIOZKO ARAUDIA.
Espezifikatzen den instalazioak, hala nola, diseinua, fabrikazioa, garraioa, muntaia, martxan jartzea, ekipoen frogapena, eta orokorrean baldintza-agirian agertzen diren jarduera guztiak, araudiarekin ados eta bete beharko dutena, autonomiko eta lokala, eta Europako Sail Ekonomikoan aplikatu beharreko araudiak. Jarraian agertzen diren arau guztiak bete beharko dira, kontratua indarrean jartzen den lehen unetik. 1027/2007 Errege Dekretua, RITE. (Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia). Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntzako Kode Teknikoa.
Euskal Energiaren Erakundea (EEE), zeinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen da. Abenduaren 30eko 40/1994 Legea, non energia iturri berriztagarrien instalazioak bultzatzen dituen.
Segurtasun eta Garbiketa Lanerako Ordenantza (OSHT) eta Lan-Arriskuen Prebentzio Araudia, baita agertzen den araudi guztia ere.
Proiektua bere osotasunean burutu dela baieztatzeko, agiri honen baldintzei atxikitzen zaizkien lekuan azalduta dauden ezaugarri, aurrekontu eta planoak dituzten obra guztiak guztiz amaituta egon beharko dira.
Hala ere, burutu beharreko obra edo lan guztiak ezin dira aurreikusi, hau da, proiektua aurrera doan heinean aurretik hausnartu ez diren erabakiak hartu izan beharko dira. Hauei obra-gehigarri deritze.
Obra gehigarri bat garrantzia txikikoa denean, ez da beharrezkoa izango idatziz jasotzea eta nahikoa izango da obra buruaren aginduak betez burutzea.
Instalazioaren enpresa hornitzaileek, egokia deritzen puntu edo lekuetan, material eta gailuez hornitzeko askatasuna dute, kontratuan jarritako baldintzak beti ere betetzen diren bitartean. Aplikatuko denerako prestatuta egon beharko dira eta baldintza-agirian jarritakoarekin eta ingeniari zuzendariak esandakoarekin bat egin.
Materialak erabili ahal izateko lehendik aztertuak izan beharko dira, ingeniari zuzendariak azterketa eta onespena behin eman duela.
Obra edo zerbitzuaren gauzatzea eman zaion pertsonari, baldintza-agirian zehaztutako leku eta epean, finkatutako fidantza utzi beharko du. Bestalde, esleipenduna beste pertsona bat izatekotan, aldez aurretik aipatutako fidantza betebeharrak mantendu beharko ditu.
Aurreko paragrafoan izendatutako epeak, ezingo ditu hogeita hamar egun gainditu, eta honen barnean esleipendunak fidantza ziurtatzen duen ordainketa gutuna aurkeztu beharko du. Aurkezpen ezak, esleipenaren baliogabetzea eragingo du eta honek behinbehineko gordailua galduko luke.
Ingeniari zuzendariak, obren inspekzioaz eta zainketaz arduratzen denak, lur-eremuan frogatuko du, instalatzaile baten aurrean. Honakoen zuinketa enkantea egin baino lehen, gutun baten hirugarren kopia luzatuko da, Ingeniariak eta hornitzaileak sinatuko dutena, zeinean zuinketa ondo egina dagoen edo aldaketarik izan beharko duen adierazten den. Lehendabiziko kasuan, obrak hasi daitezke, eta bestean berriz, eten egingo dira, hartu beharreko erabakia eginez. Aipatutako ereduzko agiriko kontrata txostenera lotuko da. Bestea enpresa hornitzaileari emango zaio eta hirugarrena, obren zuzendaritza fakultatibora bidalia izango da.
Zuinketa orokorraren frogaketak eta obrak dirauen bitartean beharrezkoak izango diren zuinketa partzialen egiaztapenak, enpresa hornitzailearen kontura izango dira.
Hornitzaileak obrei kontrataren baldintzetan jarritako epean hasiera emango die, agertutako epe partzialetan garatuak izango dira, adierazitako denboran hauek bukatuz.
Edozein arrazoi dela medio, enpresa hornitzailearen borondatetik aske, honek obren hasiera hitz hartutako epean ezingo balu egin edo eten egin beharko balira, kontrataren konplimendua betetzeko luzapena emango da.
Kasu hauek alde batera utziz, instalatzaileak ez balitu obrak erabat amaituta eta berehalako erabiltzea edo zerbitzuan hastea, dagokion epean artikuluan agertzen den bezala, ondasuna zuzendaritza fakultatiboaren aburuz: likidazio, fidantzak edo bere boterean eduki ditzakeen ordainsariak kendu daitezke, kontratu pribatuan ezarritako jabetza eta kontrataren arteko klausuletan agertzen den bezala. 2.7. MANTENTZE ETA BERRITZE LANAK
Zuzendaritza fakultatiboak hobekuntzak egitea erabakiko balu, instalatzailearen aginduak betetzera behartuta dago eta esleipen egintza baliogabetu beharra dago. Berritze obrek ezin dute obrako aurrekontu totalaren %10-a gainditu, horrela ez bada ezin izango dira gauzatu.
Obran proiektuko kontratuan zehatz-mehatz adierazitakoa eraikiko da. Gainera, betebeharra izango da obrak itxura egokia eduki dezan, nahiz eta baldintza berezietan ez agertu, beti berauen espiritu eta interpretazio zuzena edukirik, ingeniari zuzendariak idatzi duen bezalaxe. 2.8. AKATSAK DAUZKATEN LANAK
Enpresa hornitzaileak, baldintza orokorren agirian eskatzen diren baldintzak bete beharko dituen materialak erabiliko ditu eta lan guztiak dokumentu honetan agertzen denarekin bat egingo ditu.
Araudiaren behin betiko aplikazioa eman arte, hornitzailea izango da kontraten obren gauzatzearen arduraduna eta bertan agertu daitezkeen akatsak zuzentzearenak ere. Era berean, berauen erantzukizuna izango da obrako kontserbazio egokia, behin eraiki eta entregatu arte.
Materialak kalitate onekoak izango ez balira edo ondo prestatuak ez egotekotan, ingeniariak hornitzaileari aldatzeko agindua emango dio. Honek aurka egiten badio, akatsen zerrenda bat egingo du eta hornitzaileari pasatuko dio, zeinean ingeniariarekin ados ez dagoen arrazoiak azalduko diren.
Baldintzak edo obraren egoerak erabakiaren itxarotea ez balu onartuko, ingeniariak enpresa hornitzaileari nahi duen materiala aukeratzeko gaitasuna izango du, obraren
etenaldi arazoak ekiditeko, hornitzaileari eragindako kalteen ordainketa egiteko eskubidea edukirik, ingeniariaren zehaztapenak ez onartzekotan. Orain arte adierazitakoarekin bat, ingeniari zuzendariak edo honen ordezkariak obran akatsak edo erabilitako materialetan baldintza ez egokiak jakinaraztekotan, hauek bertan behera botatzeko aukera izango du, hau guztia kontrataren menpe egongo delarik. 2.9. EZKUTUKO AKATSAK
Ingeniariak burututako obretan ezkutuko akatsen berri izango balu, edozein momentutan, gaizki eraikitakoa behera bota beharko da.
Behera botatze eta berreraikitze gastuak instalazioaren enpresa hornitzailearen gain izango dira, baina beti akatsak egotekotan, kontrako kasuan, jabearen gain joango da. 2.10. LANEN BEHIN-BEHINEKO HARRERA
Obra edo lanak bukatu baino lehen, behin-behineko hartzeak egitea komenigarria izango balitz, Obren Zuzendaritza orokorrari ohartaraziko zaio bukaeraren hurbiltasunaz.
Obren burutzea bukatu ondoren, behin-behineko hartzea egiteko, obrako ardura duten ingeniari zuzendari, enpresa hornitzaile edo berauen ordezkari eta instalazioaren eroslearen presentzia beharrezkoa izango da. Behin-behineko hartzearen emaitzatik agiri bat aterako da hirutan banatuta, lehen aipatutako pertsona legalen sinadura jasoz.
Instalazioa egoera egokian aurkitzen bada eta baldintzen arabera burutu izan bada, behin-behinekoa emanda bezala jasoko da, bermearen epea eskumeneko baldintzetan adierazita dagoela hasiz eta kontserbazioa hornitzailearen menpe geratuz, harrerako aktan adierazita dagoenari kontu egin gabe.
Obrak jasotzeko eta instalazioaren jabeari entregatzeko egoeran ez daudenean, aktan jasota egon behar dira eta bertan ikusitako akatsak aipatuko dira, baita hornitzaileari eman beharreko instrukzio zehatzak ere.
Instalazioaren obrak enpresa hornitzaileak kontrataren baldintza berezietan ezarritako epean hasiko dira. Nahikoa garatuko da, non denboraldi partzialetan eginda egon dadin eta adierazitako epean amaituko diren. Zenbait epeen bukaera kontratistak obrak eraiki gabe gertatzekotan, kontrata deuseztatuko litzateke fidantzaren galerarekin, erreklamaziorik onartu gabe, ezta eraikitako obraren zenbatekoa ordaindu gabe.
Instalazioa jasota, zuzendaritza fakultatiboak neurketa orokorra eta behin betikoa zuzenduko du, enpresa hornitzaile edo bere ordezkariren batek beharrezko agerpena egin behar duelarik.
Neurketaren oinarriarentzako zuinketa orokorraren datuek balioko dute, eta lanek eskatutako zuinketa partzialak, hornitzailearen eta ingeniari zuzendariaren sinadurak eraman beharko dituzte.
Hoditeria eta kableak, bukatutako metro linealeko unitate bakoitzeko neurtu eta ordainduko dira, konexio, pieza berezi, eta abarreko inolako gehigarririk kontutan hartu gabe.
Instalazioaren kostuen barruan materialak, eskulana, bitarteko osagarriak eta abar hartzen dira kontutan. Halaber, honen barne proiektuaren espezifikazioen edo obraren zuzendaritza fakultatiboaren aginduen araberako oinarria sartzen da. 2.12. INSTALAZIOAREN BERMEA 2.12.1. BERMEAREN ESPARRU OROKORRA
Edozein kalte posible hirugarren bati ez erreklamatzeko, instalazioa baldintza hauen menpe konponduko da. Akatsen bat edukitzekotan edo prestakuntzekin bat egiten ez badu, diseinu akats batengatik, edota muntatze, instalazio, martxan jartze edo edozein osagarriengatik dela eta, entregatutako esku-liburuan ezarrita dauden instrukzioen arabera manipulatu egin bada.
Enpresa hornitzaileak instalazioa gutxienez hiru urtetako epean bermatuko du, erabilitako material guztientzako eta baita muntaian erabilitako lan prozedura ere.
Enpresa hornitzaileak prebentziozko mantentze-lanak ere egin beharko ditu, eroslearentzako inolako kosturik gabe, hiru urtetako epearen buruan.
Ustiakuntzaren horniketa hornitzailearen erruz eteten bada, epea etenaldien iraupen totalera luzatuko da, non bermearen ziurtagiriko eranskinean itsatsita egon beharko da.
Beste hainbat gastu ere barne geratzen dira, hala nola, desplazamendu denborak, garraio-bideak, ibilgailu eta tresnen amortizazioa, beste baliabide batzuen erabilgarritasuna eta fabrikanteen lantegietan konpontzeko erabilitako lanabesak.
Era berean, esku lana eta beharrezko materialak barne hartuko dira, beharrezko eta aldi baterako doikuntzak egiteko eta instalazioa martxan jartzeko.
Hamabost eguneko epe naturalean, instalatzaileak bermearen betebeharrak ez baditu betetzen, jabeak bukaerako data jarri dezake, aldez aurretiko jakinarazpen idatziarekin.. Instalatzaileak ez baditu bere betebeharrak epe horren barruan betetzen, instalazioaren erosleak, enpresa hornitzailearen kontu eta arriskuarekin, hirugarren bat kontratatu dezake beharrezkoak diren konponketak egiteko, hornitzaileak eskatutako kalteen ordainketa egin gabe.
Jabeak edo sustatzaileak industria zuzendaritza orokorrari jakinarazi beharko dizkio aipatutako zirkunstantziak. 2.12.4. BERMEAREN BALIOGABETZEA
Bermea ezeztatu ahal izango da instalazioa konpondua, aldatuta edo desmuntatua izan denean, nahiz eta soilik honen zati bat izan, Baldintza ekonomikoetan adierazitako bermeak betetzen ez direnean soilik.
Instalazioaren jabeak bertako funtzionamenduan akatsen bat aurkitzen badu, akatsen frogapena enpresa hornitzaileari komunikatuko dio. Instalatzaileak fabrikazio akatsen bat aurkituz gero, zuzenean fabrikatzaileari adieraziko dio.
Hornitzaileak honako epeal bete beharko ditu:
48 ordu: instalazioak ez badu funtzionatzen edo sareko hornikuntza elektrikoa eteten bada. 7 egun: okerrak ez badu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua eteten.
Instalazioaren matxurak instalatzaileak konpondu beharko ditu, instalazioa kokatuta dagoen toki berean. Gailu baten matxura instalazioan bertan ezin izango balitz konpondu, gailua fabrikatzailearen tailer ofizialera bidaliko da, instalatzailearen kontuan, non berorrek fabrikatzaileari erreklamazioa egin ahal dion. Instalatzaileak piezen konponketa edo berriz jartzea hamabost egun baino lehenago egin beharko du, matxuraren oharra jakiten duenetik. Ez da instalazioa geldi egoteagatik gertatzen diren galeren erantzule izango, ezarritako epearen buruan konpontzen badu.
Bermearen epearen buruan, hornitzaileak obren kontserbazioa eta betetzea zainduko du, ingeniariak instrukzioetan adierazitakoa beharrezko materialekin konpontzeko. Kontserbazioari jaramonik egiten ez badio, eta aginduei jaramonik ez eginez, obraren martxa geldituz, beharrezko lanak egin beharko dira dauden kalteak konpontzeko.
Kontserbazio gastuak hornitzailearen kontu joango dira. Zalantzaren bat egotekotan, obrako zuzendaritza fakultatiboa epaile inpartziala izango da, erabakia hartu eta gero ezin izango da errekurtsorik egin. 2.14. BEHIN BEHINEKO HARRERA
Bermearen epea amaituz, behin betiko harrera egitera bideratuko da ezarritako behinbehineko formaltasunarekin eta instalazioa ezin hobeto kontserbatuta aurkitzen bada, betiko hartuta emango dira eta hornitzailea ardura administratiboetatik kanpo geldituko da, lege zibilak adierazten duenarekin bat eginez. Kontrako kasuan, behin-behineko harreran erabilitako bideak jarraituko dira, enpresa hornitzaileak ordainketaren bat jasotzeko eskubidea galduz, eta berau da obrako kontserbazioen gastuez arduratuko dena, behin betiko hartua izan arte. 2.15. ESLEIPENAREN BETEBEHARRAK
Instalazio osoa kontratan oinarritutako proiektuan, baldintza-agiriari eta ingeniari zuzendariaren aginduei lotuta burutuko da. Egin beharreko lanen ordena hauek finkatuko dituzte, obrako martxa egokia izan dadin, beharrezkoak diren epeak jakinaraziz.
Zuzendaritza fakultatiboak, baldintza-agiriarekin edo obra buruak emandako aginteekin bat ez etortzekotan, obraren edozein ataleko eraispena edo ordezkapena agindu dezake, berauen aburuz, baldintza egokietan, edo bestela adostutako depreziazio batekin onartzea honen balorazioa.
Zuinketa lanen egiaztatzea, obrako zuzendaritzak aldez aurretik emandako erreferentziak. Zuinketa eta hartzearen agiriak sinatzea. Neurketa eta likidazio operazioak ikustea, beharreko aipamenak eginez. Eraikuntza eta obrako itxura ona izan dadin beharrezkoa egitea, nahiz eta baldintzetan ez agertu.
Hornitzaileak ezin izango du obra totala edo partzialki azpikontratatu, zuzendaritza fakultatiboaren baimenik gabe.
Enpresa hornitzailea, zuzendaritza fakultatiboaren esanetara, bere karguan beharrezkoak diren pertsonal guztia hartzera behartuta dago. Hornitzaileak ezin izango du, aldez aurretik baimena eskatu gabe, eta zuzendaritza fakultatiboaren onespenik gabe, berauen eskubideak edo betebeharrak utzi bestelako pertsona edo entitate bati. 2.16. OBRAKO ZUZENDARITZA FAKULTATIBOA
Obrako zuzendaritza fakultatiboaren lanei dagokienez, proiektua sinatu duen ingeniaria izango da. Ingeniaria bera izango da proiektu honetako obran kontrol eta zaintzaz arduratuko dena.
Kontratistak era guztietako erraztasunak emango dizkio ingeniariari edo bere menpekoei, eraginkortasuna maximoa izan dadin lanak burutzen diren bitartean.
Obrako zuzendaria ez da proiektuaren tramitazioan egon daitezkeen atzerapenen erantzule izango. Tramitazioa ingeniariarengandik haratago egonik, baimen guztiak eskuratutakoan emango du obra hasteko agindua.
Enpresa hornitzailea obrarentzako oinarrizko segurtasun eta higiene proiektu bat idaztera behartuta egongo da, egokitua eta indarreko antolamendua kontuan hartuz.
Tramitazio eta prestakuntzak egiten diren bitartean, zuzendaritza fakultatiboaren gain dauden exekuzio lanak bete beharko dira, Laneko Segurtasun eta Higienearen xedapenen arabera, era berean antzeko gauza gertatuko da obrarekin erlaziorik ez duten pertsonekin.
Obrak hasi baino lehen, edo eraikitzen diren bitartean, jabetzak esleipena osatzen duen konponketa exekutatuko balu, edo proiektuan egin beharreko aldaketak sortuko duen igoera edo jaitsiera, eta aurrekontuan adierazitako obra kantitateen kentzea, beti esleipenean agertzekotan, hornitzailearentzako honako disposizioak beharrezkoak izango dira, obren kentze edo murrizketaren kasuan, ordainketaren bat jasotzeko eskubiderik gabe.
Aurreko paragrafoan aipatutako aldaketak aurrera eramateko, esleitutako obren zati bat edo osoa gelditzeko epaitzekotan, hornitzaileari idatziz dagokion ordena komunikatuko zaio, gelditzeko aginduaren zatiaren exekutatutako obraren neurketa eginez, emaitzaren akta zabalduz.
Kontrataren aurrekontuan agertzen ez diren materialen erabilpena edo obrak egitea beharrezko direnean, zenbatekoa beste obretan jarritako edo antzeko materialen prezioetan ebaluatuko da, hau egotekotan, eta ez dagoenean ingeniariaren eta hornitzailearen artean eztabaidatuko da, hauek bat egin ezkero gainditu egiten delarik.
Prezioak finkatzeko hornitzaile eta jabegoaren artean akordiorik ez egotekotan, hornitzailea obrako eraikuntzara ordezkatua izango da, inolako kalte-ordainik gabe eta honi ordezkapena dela eta obran erabili ez duten materialen ordainketa eginez. 2.19. KONTRATUAREN DEUSEZTATZEA
Enpresa hornitzailearen porrota edo desagertzearen kasuan, kontratua deuseztatuta geratuko da. non eta oinordeko edo sindikatuek egokitutako baldintzetan eramatea eskaintzen ez duten. Ondasunaren jabeak eskaintza aukeratu edo baztertu dezake, azken kasuan aurrekoek ez dute kalte-ordainketarik izango.
Zuinketaren frogapena egiten denean, aipatutako baldintzetan egindakoa, eta enkantean oinarritutako prezioen aurrekontua idatziko da. Aurreko eta azkenengoaren artean desberdintasunik balego, gutxi gora-behera aurrekoaren %10-a, hau deuseztatuko egingo da. Kontrako kasuan, hornitzaileak obrak hasi eta zuinketa berriarekin bat datozen moldaketak aplikatu beharko ditu esleitutako prezioan.
Instalatzaileak hiru urteko epea izango du obrak abiarazteko, bere errua ez den arrazoien gaitik ez badu obra hasi kontrata deuseztatzeko ahalmena izango du.
Baldintza partikularretan markatutako epearen bukaera heltzerakoan, hornitzaileak eraiki beharrekoa egin gabe edukitzeak, esleipena deuseztatu egingo du, fidantzaren galera suposatuz, inolako erreklamaziorik onartu gabe, ezta eraikitako obraren ordainketarik ere. Enpresa hornitzaileak soilik obraren atzerapena arrazoi saihestezinengatik izan dela frogatzekotan eta bere eginkizuna beteko duela ziurtatzekotan, jabegoak komenigarria ikusiko balu, nahi duena eskainiko zaio.
Exekutatutako obrak, baldintzen eta obra-tokian metatutako materialak ordainduko dira, jasotzeko badira eta amaitzeko lagungarria bada, azken hauei objektu horretako prezioen koadroa aplikatuz. Hornitzailearen materialak kontutan hartuko dira, betiere obraraino hilabete bateko epean garraiatu badira. 2.20. BALDINTZEN AGIRIAREN LAN GEHIGARRIAK
Ingeniariak erabateko atribuzioak izango ditu erabilitako sistemen egokitasuna isuntzeko, beraz, beharrezkoak izango dira honen onespenak. Hori dela eta, partzialki edo guztiz akastunak diren lanak, aldatu edo desmuntatu egin beharko dira eta kontratistak ez du inolako eskubiderik izango edozein motatako erreklamaziorik burutzeko. 2.21. LANAK DEFINITZEN DITUZTEN AGIRIAK
Lanak definitu eta ingeniariak kontratistari entregatzen dizkion agiriek, kontratuzko ezaugarriak izateaz ez ezik informagarriak ere izango dira.
Kontratu bidezko agiriak dira memoria deskribatzailea, planoak, baldintza-agiria, osasun eta segurtasun plana eta aurrekontua. Eranskinetan biltzen diren datu eta ezaugarriak, aldiz, informatzeko dira.
Kontraesanak baldi badaude planoak eta baldintza-agirien artean, azken agiri honetan zehaztutakoak nagusituko dira jarraitu beharreko irizpide nagusi bezala.
Hurrengoak dira aintzat hartu beharreko xedapenak: Estatuko Kontratuen Legea. Kontrataziorako Araudi Nagusia
Obrak hasten direnetik, behin betiko eskuratzera arte, kontratista edo berak baimendutako ordezkari bat izango da langile-buru edo obra-buru, obran eraikitzaileak dituen obligazioak betetzeko garaian. Ezin du bertatik at denbora askoan egon, zuzendaritza fakultatiboari aldez aurretik jakinarazi gabe eta bera kanpoan den bitartean bere funtzioetan ordezkatuko duen pertsona, espresuki adierazi gabe.
Arestian preskribatutakoa betetzen ez denean, lanetan esku hartzen ari diren eta kontratapean dauden edozein adarretako enplegatu edo langileen artean pertsona adituenari edo maila tekniko handienekoari esandako oharrak, baliozkotzat hartuko dira, eta hauek faltako balira proiektuaren dokumentuetan kontrataren egoitza ofizial bezala izendatukoan utzitakoak, kontratapean daudenak bertan ez badaude ere edo jaso izana ukatzen badute ere, ohar hauek "Agindu eta Asistentziak" liburuan azaltzea ezinezkoa izan bada bera obran ez aurkitzeagatik.
Lanak modu egokian burutzea edo gauzatzea kontrataren obligazioa da, baldintzaagirian espresuki erabakita ez badago ere, bere izpiritu eta interpretazio zuzenetik aldendu gabe, zuzendaritza fakultatiboak horrela agintzen badu eta aurrekontuen obra unitate eta gauzatze mota bakoitzerako zehazten dituzten mugen barnean.
Kontratistak zuzendaritza fakultatiboak emandako aginduen aurka egin nahi dituen erreklamazioak horren bidez soilik egin ditzake jabegoaren aurrean, dagozkien baldintza-agirian erabakitzen diren baldintzen arabera.
Zuzendaritza fakultatiboaren era teknikoko edo fakultatiboko disposizioen aurka, ez da inolako erreklamaziorik onartuko. Kontratistak bere ardura libratu ahal izango du, egoki estimatzen badu, zuzendaritza fakultatiboari zuzendutako adierazpen arrazoitu baten bidez eta honek bere erantzuna jaso izanaren adierazpen batera mugatu dezake, mota honetako erreklamazioetan, betiere nahitaezkoa izango baita.
Zuzendaritza fakultatiboak edo obrak zaintzearen arduradun diren bere edozein motatako menpekoen instrukzioen betetzean huts egiteagatik; ezgaitasun garbia edo lanen bide ona konprometitzen edo eteten duten ekintzengatik, kontratistak bere agindupekoak eta langileak ordezkatzeko obligazioa izango du zuzendaritza fakultatiboak hala eskatzen duenean.
Nahitaez eta idatziz, kontratistak zuzendaritza fakultatiboari lanak astearen berri eman beharko dio, hauek hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.
Kontratistak, normala denez, memoria deskribatzailean azaltzen diren eta baldintzen agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten material eta eskulana erabili beharko du, eta kontratatutako lan guztiak burutuko ditu, dokumentu horietan espezifikatutakoaren arabera.
Kontratista da kontratatu dituen lanen gauzatzearen arduradun bakarra eta hauetan egon daitezkeen huts eta akatsena, bere gauzatze txarra edo erabili diren material edo ezarritako aparatuen kalitate eskasa dela eta.
Zuzendaritza fakultatiboak edo kontrol teknikariak gauzatutako obretan eraikuntza akats ezkutuak izatearen arrazoi sendoak balitu, edozein garaitan eta eskuratze definitiboaren aurretik, akatsa omen dituzten lanak onartzeko uste dituen neurriak aginduko lituzke.
Material eta aparatuak ez dira ezarriko zuzendaritza fakultatiboak aurretik aztertu eta onartu arte. Kontratistak, behar diren lagin eta modeloak utziko ditu, beraiekin obran indarrean dagoen baldintzen agirian aginduta dauden egiaztapen, saiakuntza eta frogak burutu asmoz. Arestian aipatutako saiakuntzek, analisiek eta frogek sortutako gastuak kontratistaren bizkar izango dira.
Material edo aparatuak eskatu den kalitatekoak ez balira edo egoki prestaturik ez badaude, zuzendaritza fakultatiboak pleguak eskatutako baldintzetara egokitzen diren beste batzuen ordez jartzea aginduko dio kontratistari edo hauen ezean legezko arauek eskatutako baldintza minimoetara.
Aldamioak, makinak, eta lanak egoki joan eta burutzeko behar diren gainontzeko baliabide lagungarri guztiak kontratistaren bizkar izango dira eta ez da beraz jabearen gain inolako ardurarik, baliabide lagungarri horien eskasia dela eta obretan gerta daitekeen edozein matxura edo ezbehar pertsonalengatik.
Halaber, kontratistaren beharra izango da obren babes eta seinalizazioaren baliabide lagungarriak ezartzea, hala nola, hesiak, babes elementu probisionalak eta obren egoeraren arabera aurreikus daitezkeen ezbeharrak saihesteko behar diren guztiak.
Obren eskuratze probisionala aurrera eramateko jabea, obra zuzendaritza fakultatiboa eta kontratista edo behar bezala baimendutako bere ordezkaria presente egotea beharrezkoa izango da.
Obrak egoera onean badaude eta ezarri diren baldintzen arabera gauzatu badira, definitiboki eskuratutzat hartuko dira eta data horretatik aurrera hiru hilabetetako luzera izango duen garantiaren epea hasiko da.
Obrak, eskuratzeko egoeran ez daudenean, aktan jasoko da eta bertan zuzendaritza fakultatiboak kontratistari ikusitako akatsak zuzentzeko adierazi behar dizkion instrukzio zehatz eta zehaztuak espezifikatuko dira, hauek konpontzeko epe bat jarriz eta hori iraungi ondoren, baldintza berdinetan onartze berri bat burutuko da, berriz ere obren eskuratze probisionala egiteko asmoz.
Zuzenbide fakultatiboari dagozkion ahalmen partikular guztiez gain, obretan burutzen diren lanen zuzendaritza eta zaintzea bere eginkizun espezifikoa da, bai berez edo bai bere ordezkari teknikoen bidez eta hori autoritate legal osoa eta eztabaida ezinarekin. Kontratista ezesteak posible da ere, betiere arrazoi justifikatuarekin, soluzio hau hartzea, obren bide onerako erabilgarria eta beharrezkotzat hartzen bada. 3.2. BALDINTZA EKONOMIKOAK
Atal honen oinarri nagusi gisa, kontratistak gauzatutako lan guztien zenbatekoa eskuratu behar duenaren printzipioa ezartzen da, betiere hauek proiektuaren eta obra kontratatuaren eraikuntza gobernatzen duten baldintzen agiriaren arabera burutu badira.
Kontratistari, adjudikatutako obren aurrekontuaren %10eko fidantza eskatu ahal izango zaio. Kontratatutakoa betetzeko erantzun dezan, xede bereko ziurtatze nahikoen zenbatekoa atxiki ahalko zaio.
Kontratista, obra kontratatutako baldintzetan burutzeko behar diren lanak bere bizkar egitera ukatuko balitz, zuzenbide fakultatiboak, jabearen izen eta ordezkaritzan, hirugarren bati gauzatzea aginduko lioke, edo administrazio bidez zuzenean, bere zenbatekoa jarritako fidantzarekin ordainduz. Eta hori jabeak eskubide duen akzio legalen ekiteari utzi gabe, fidantzaren zenbatekoa errezibokoak ez diren obra unitatetan burututako gastuen zenbatekoa ordaintzeko nahikoa ez den kasuetan.
Kontratatuen artean azaltzen ez diren obra unitateen prezioak, halaber lanen material eta eskulanena, Zuzendaritza Fakultatiboa eta Kontratista edo xede horretarako espresuki baimendutako bere ordezkariaren artean kontraesanak finkatuko dira. Kontratistak deskonposatuta aurkeztuko ditu, eta prezio hauen aurkezpen eta onarpena ezinbesteko baldintza da obra unitate horien gauzatzeari ekin aurretik.
Horrela, adostutako prezioen akta jasoko da, eta hiru aletan sinatuko dute, zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta kontratistak edo azken hauek xede horretarako baimendutako ordezkariek.
Kontratistak, kontratua sinatu aurretik, ez balu egin beharreko erreklamazio edo oharra egin, ezin izango du, inolako oker edo huts aitzakiapean, obren gauzatzerako oinarri gisa balio duen eta dagokion taulan finkatu diren prezioen igoera erreklamatu.
Aurrekontuak eduki ditzakeen akats material edo aritmetikoak, bai dagokion taulekiko prezioen bariazioak direla eta, bai obra kopuruan edo bere zenbatekoan errore aritmetikoak direla eta, ikusten diren edozein garaian zuzenduko dira, baina ez dira kontuan hartuko kontratua deuseztatzeko, baldintzen agiri honi dagozkien dokumentuetan adierazten den arabera. Akats materialek ez dute kontratan egindako beherapen proportzionala aldatuko, bere oinarri gisa erabiliko den aurrekontuaren zenbatekoarekiko, beherapen hau beti aurrekontu horretako zifren arteko erlazioaren arabera finkatuko baita, zuzenketen eta eskainitako kopuruaren aurretik.
duen elementuak parte hartzen duen obra unitatearen gauzatzea hasi edo segi baino lehen.
Jabeak edo zuzendaritza fakultatiboak bere ordez, kontratistari prezioen berrikustea eskatu ezkero, soldata, material eta garraioenak jaitsi direlako, bi aldeen partetik obran indarrean dauden prezioen jaistea adostuko dute, obra unitatea osatzen duen edozein elementuk esperimentatu duenarekin eta prezio berrikusiak gobernatzen hasiko diren datarekin ekitate bidez.
Kontratistak gauzatu dituen obra unitate guztien zenbatekoa jaso beharko du, proiektuaren dokumentuen, kontrataren baldintzen eta zuzendaritza fakultatiboak idatziz ematen dituen agindu eta instrukzioen arabera, eta beti onartutako aurrekontuen zifrak heltzen direneraino.
Bai ziurtatzetan eta baita azken likidazioan, obrak, dena den, onartutako eskaintzan unitate bakoitzerako azaltzen diren prezioetan, obretan zehar kontraesankor finkatu diren preziotan ordainduko dira, xede horretarako honako pleguan aurreikusitakoaren arabera, halaber sail finkatu eta obra gehigarri eta osagarriei dagokienean.
Jabeak ordainketak aurretik ezarri diren epeetan burutuko ditu eta bere zenbatekoa hain zuzen zuzendaritza fakultatiboak luzatutako obren ziurtatzeei egokituko zaie, eta hauei jarraikiz haiek ziurtatuko dira. Kontratistak ezingo du inola ere, ordainketen atzerapena aitzakiatzat, lanak eten edo bukatu behar diren epearen arabera dagokien erritmoa baino motelagoan gauzatu. Kontratistak obra kontratatuak bukatzeko epearen atzerapen ez justifikatua dela eta ordaindu beharreko indemnizazioaren zenbatekoa, eraikina ezin okupatu izanak eragindako galera materialen baturaren zenbatekoa izango da, behar bezala justifikatuta.
3) Herrian aurreikus daitezkeen baino urakan haize, itsasaldi eta ibaien hazte handiagoek eragindakoak, eta beti ere kontratistaren aldetik, bere baliabideen barne, kalteak saihestu edo txikitzeko ahal ziren neurriak hartu zirela ziurtasun argia dagoenean.
Ez dira obra hobekuntzak onartuko, zuzendaritza fakultatiboak idatziz lan berriak edo kontratatutakoen kalitatea hobetu dituztenak gauzatzea aginduko ez balu, halaber kontratuan aurreikusitako material eta aparatuena. Ez dira onartuko ere unitate kontratatuen obra handitzeak, proiektuaren neurketan akats egindako kasuan izan ezik, zuzendaritza fakultatiboak ez badu, idatziz ere, kontratatuen zabaltzea agintzen.
Kontratista kontratatutako obra aseguratzera behartuta dago, bere gauzatzeak irauten duen denbora guztian zehar, eskuratze definitibora arte; zenbatekoa, une bakoitzean, kontrataz, aseguratu diren objektuek duten balioarekin bat etorriko da. Sozietate Aseguratzaileak ordaindutako zenbatekoa, hondamen kasuan, kontuan sartuko da, jabearen izenean, honen kontura eraikiko den obra ordaindu dadin, obra aurrera doan heinean.
Kopuru horren ateratzea kontratistari, ziurtatze bidez burutuko da, eraikuntzaren gainontzeko lanak bezala. Jabeak inola ere, kontratistak dokumentu publiko bidez espresuki eginiko adostasunez ez bada, ezingo du zenbateko hori erabili zati hondatua berreraikitzeko zereginen diferente direnetan; arestian aipatutakoa haustea arrazoi nahikoa izango da kontratistak kontrata eteteko, fidantza, gastuen ordainketa osoa, bildutako materialak eta abar itzuliz, eta ordaindu ez dioten eta hondamenak kontratistari eragin dizkion kalteen baliokide den indemnizazioa ere. Baina konpainia aseguratzaileak ordaindu duen indemnizazioak inplikatzen duenari proportzio baliokidean besterik ez, hondamenak eragin dituen kalteen arabera eta hauek xede horretarako zuzendaritza fakultatiboak tasatu egingo ditu.
Berrikuntza edo konpontze-obretan aldez aurretik finkatuko da aseguratu behar den eraikinaren zatia eta bere zenbatekoa eta ez bada ezer aurreikusten, aseguruak obrak eragina duen eraikinaren zati oro hartzen duela ulertuko da. Aseguruak hirugarrenei gerta dakiekeen kalte posibleak barne sartzen ditu.
Kontratistak, bere obligazioa izaki, garantia epean obraren kontserbazioa ez badu zaintzen, eskuratze definitiboa baino lehen jabeak eraikina okupatu ez badu, zuzendaritza fakultatiboak, jabearen izenean, zaintzea, garbiketa eta kontserbazio egokirako behar den guztia eskura edukitzeari ekingo dio, hori guztia kontrataren bizkar ordainduz.
Kontratista, eraikina uzterakoan, bai obren bukatze onarengatik, bai kontratuaren deuseztea dela eta, hutsik eta zuzendaritza fakultatiboak finkatuko duen epean garbi uztera behartuta dago.
Eraikinaren eskuratze probisionalaren ondoren eta bere kontserbazioa kontratistaren bizkar bada, bertan hertsiki bere zaintze eta garbiketa eta gauzatu beharreko lanetarako behar diren tresna, lanabes, material, altzari eta abar besterik ez da egongo. Nola nahi ere, eraikina okupatuta ala ez, kontratista obrak berrikusi eta errepasatzera behartuta dago, adierazitako epean, honako pleguan ikusita dagoen eran jokatuz. Zuzendaritza fakultatiboak aldez aurretik, obra gauzatu ondoren, prezioen arbitraiari uko egiten dio, kontratatutako oinarrizko prezioak, obra gauzatu aurretik ez bazaizkio jakinarazten.
Kontratista, bere gain, obra zaindari iraunkor bat edukitzera behartuta dago eta honek bere zerbitzuak zuzendaritza fakultatiboaren aldetik jasotako aginduen arabera egingo ditu. 3.3. LEGEZKO BALDINTZAK
Bi aldeak bere desadostasunetan konpontzaile adiskidetsuen hautamenaren esku uztera konprometitzen dira, bata jabeak izendatuta, bestea kontratak eta hiru tekniko, horietako bat nahitaez obra zuzendaria izango delarik. Kontratista obren gauzatzearen arduraduna da, kontratuan eta proiektua osatzen duten dokumentuetan ezartzen diren baldintzetan.
Horren ondorioz, gaizki gauzatutakoa eraitsi eta eraikitzera behartuta dago, eta zuzendaritza fakultatiboak eraikuntza obretan zehar aztertu eta ezagutu izana ezingo du aitzakia gisa erabili, ezta ere kitapen partzialetan ordaindu izana.
Kontratista lan kontratu legean ezartzen dena betetzera behartuta dago eta gainera lan istripu, diru laguntza familiar eta segurantza sozialen legeetan jartzen duena, beregain dauden langileekiko bere harremanetan. Puntu honi dagokion ohar oro berehala zuzendaritza fakultatiboaren ezagutzapean jarriko da.
Kontratista hiri polizia eta eraikina kokatuta dagoen herrian indarrean dauden udal ordenantzei dagozkien huts ororen arduradun izango da. Obrak direla eta, gauzatze lanetan zehar langileei ezbeharrak gertatutako kasuetan, kontratista, honi buruz, indarrean dagoen legeriari egokituko zaio, dena den ez betetzearen arduradun bakarra izango da eta inola ere eta inolako alderdietako arduragatik ez da jabegoa eraginda geldituko.
Kontratista indarrean dauden disposizioek agintzen dituzten segurtasun neurri guztiak betetzera behartuta dago, ahal den neurrian langile edo oinezkoei ezbeharrak saihestu asmoz, ez bakarrik aldamioetan, baizik eta obrako toki arriskutsu orotan -eskailera begi, eta abar- bereziki Eraikuntza Obretako Segurtasun eta Osasun Disposizio Minimoei buruzko Espainiako 1997ko urriaren 24ko 97/1627 Errege Dekretuak, 2006ko maiatzaren 19an aldatutako 604/2006 Errege Dekretuak, Arrisku Laboralen Prebentzioari buruzko Espainiako 1995eko azaroaren 8ko 95/31 Legeak eta Prebentzio Zerbitzuen Erregalamenduak ezartzen duen Espainiako 98/780 Errege Dekretuak aldatutako Espainiako 97/39 Errege Dekretuak ezartzen duena.
Obrarako Eraikuntza Obretako Segurtasun eta Osasun Disposizio Minimoei buruzko Espainiako 1997ko urriaren 24ko 97/1627 Errege Dekretuak, 2006ko maiatzaren 19an aldatutako 604/2006 Errege Dekretuak dion Segurtasun Azterketa egongo balitz, kontrata bertan espezifikatuari egokituko zaio.
Kontratista edo obrako bere ordezkariak materiari buruz legislatuta dagoena ez betetzeagatik gertatu edo etorri daitezkeen mota guztietako ezbehar edo kalteen arduradun bakarra izango dira, kontratatuko prezioetan disposizio legal horiek betetzeko behar diren gastu guztiak sartzen direla hartzen baita.
Kontratista, inesperientziaz edo arduragabekeriaz, bai obrak burutzen diren lanen eta bai aldamenekoetako ezbehar ororen arduradun da. Beraz, bere bizkar izango da dagokionari indemnizazioak ematea eta gertatu ezkero, obren gauzatze operazioetan sortu daitezkeen kalte eta galera ororena. Kontratistak gai honi buruz indarrean dauden disposizioek agintzen dituzten eskakizunak beteko ditu, eta eskatu ezkero betetze horren egiaztagiria erakutsi beharko du.
Udal jatorriko edo besteko, hesi, argiteria eta abarri buruzko zergen eta orokorrean ordainketa kontrataren bizkar izango da eta ordaintzea obrek irauten duten bitartean egingo da, proiektuaren baldintza partikularretan aurkakoa esaten ez bada. Hala ere, kontratistari zuzendaritza fakultatiboak justutzat hartzen dituen azalpen guztien zenbatekoa itzuliko zaio.
Kontratistak bere bizkar, plano, aurrekontu eta baldintza plegu eta proiektuaren gainontzeko dokumentuen kopiak ateratzeko eskubidea du. Proiektuaren egile den teknikariak, kontratistak hala eskatuko balu, kopia hauek bere sinadurarekin baimenduko ditu, konparatu ondoren.
Kontratuaren ebazpen arrazoi nahikotzat hartuko dira ondoren adierazten direnak:
1) Kontratistaren heriotza edo ezintasuna. 2) Kontratistaren porrota. Aurreko kasuetan, oinordekoek ahalmen teknikoa aldez aurretik erakutsita ere, obrak kontratuan erabakitako baldintza beretan burutzeko bere buruak eskainiko balituzkete, jabeak eskaintza onartu ala ukatu dezake, eta azken kasu honetan haiek ez dute inolako indemnizazio eskubiderik. 3) Kontratuaren aldaketak arrazoi hauengatik:
a) Proiektuarekiko modifikazioa, zuzendaritza fakultatiboaren iritziz honi funtsezko aldaketak ekarriz eta, edonola ere, gauzatze aurrekontuaren bariazioa, modifikazio hauen ondorio bezala, gutxi gorabehera eta gutxienez aldatutako proiektuko unitate baten % 40 ordezkatzen badu. b) Obra unitateen modifikazioa, beti ere modifikazio hauek aldatutako proiektu unitate baten gutxienez % 40 irudikatzen badute. 4) Hasitako obraren etetea, beti ere, kontrataren landako arrazoiak direla eta, adjudikatutako obra adjudikaziotik hiru hilabeteren epean hasi ez bada; kasu honetan, fidantzaren itzulketa automatikoa izango da. 5) Kontratak lanak proiektuaren baldintza partikularretan adierazitako epearen barnean ez hastea. 6) Kontratatutako baldintzak ez betetzea, obren interesen kalterako arduragabekeria edo fede txarra dakarrenean. 7) Obren gauzatze epea bukatzea, horretara iritsi gabe. 8) Obraren abandonatzea arrazoi justifikaturik gabe. 9) Fede txarra lanen gauzatzean. 4. MATERIAL, EKIPO ETA EXEKUZIOAREN ESPEZIFIKAZIOAK 4.1. HELBURUA
Auzo bateko eraikinak ur bero sanitarioz eta berokuntza sistemez hornitzea da helbur. Ekipoen instalatzaile eta fabrikatzaileentzako gidari bezala lagundu nahi da, instalazio batek bete behar dituen espezifikazio minimoak definituz bere kalitatea ziurtatzeko, erabiltzailearen onurarako eta teknologia honen garapenerako.
Bide horretan, oinarrizkoak izango dira instalazioaren atal garrantzitsuak diren aire tratamendurako makina, biomasa galdararen txertatzea eta sistema hidraulikoak arretaz aztertzea. Instalazioaren azken balorazioa bere errendimendu, ekoizpen eta integrazioaren arabera egingo da.
Beroketa sistemarako instalazioak RITE dokumentuan (Reglamento de Instalaciones Térmicas en los Edificios) jasotako ongizate eta higiene baldintzak bete behar dituzte. Horrela, ezinbestekoa izango da eraginkortasun termikorako ezartzen diren gutxiengoak gainditzea.
OROKORTASUNAK Biomasa bidezko konbustio gauzatzen duten sistema guztiek hauei aplikagarriak diren araudiak bete beharko dituzte. Instalazioa, konexio eta abiatu baino lehen, errekuntza sistema konkretuak aukeraturiko erregaia erabiltzen duela bermatu beharko da.. Honetaz gainera instalazioari aplikagarriak zaizkion ITC-ak aplikatu behar zaizkio. KONBUSTIO SISTEMAREN INSTALAKUNTZA Beroa biomasa solidoaren errekuntzaren bidez sortzen duten sistemek hurrengo espezifikazioak edukiko dituzte: Sistema geldiarazteko gailuren bat edozein arazoren aurrean. Berokuntza ganbaran ematen den garra biltegi iritsi ez dadin, beharrezkoak diren gailu eta neurriak instalatzea. Sistemaren tenperatura gehiegi handitzen denean hau geldiarazten duen sistemaren bat izan beharko du.
Sistema tenperatura altuen ondorioz gelditzen denean honek sortu duen bero hondarra deuseztatzeko kapazitatea izatea, bero trukagailu baten bitartez adibidez. Lan egiten den presioa kontrolatzen duten balbulak izatea. Konbustio galdararen instalazioa egiterako garaian fabrikatzailearen oharrak jarraitu behar dira. Errekuntzan sorturiko hondakinak, errekuntza ganbaratik hodi bidez irteten dira eta hodi hauek landatuta egon behar dute. INSTALAZIOEKIKO KONEXIOA Errekuntza sistemaren konexioa hurrengo sistemen bitartez gauzatu daiteke: 1. Hodi metaliko zurrun edo flexibleen bitartez, gailu finko guztiei konektaturik. Konkretuki hurrengoak: Erreketa gailuak, finkoak izan behar dutenean. Berokuntza gailu finkoak. Ura berotzeko erabiltzen den edozein gailu finko, metagailuak eta aire beroaren sorkuntzan duten Landaturiko edozein gailu. Konexio gauzatzeko erabili beharko diren materialak berdinak izango dira errekuntza sistemaren lotunerako eta instalazio hartzailearen lotunetan. Lotune mekanikoak UNE 19.009 arauan agertzen diren espezifikazioen bitartez gauzatuko da. 2. Hodi flexibleen bitartez: Hodi flexibleen bitartez desplazamendua jasan dezaketen gailuetan erabiliko da, konkretuki hurrengoak: Erreketa gailuak, mugikorrak direnean. Berokuntza gailu mugikorrak. Arropa garbitu edo lehortzeko gailuak. Ontzi-garbigailua. Absortzio bidezko hozkailuak.
Konexio gauzatzeko erabili beharko diren materialak berdinak izango dira errekuntza sistemaren lotunerako eta instalazio hartzailearen lotunetan. Konexio ahoak UNE 60.714 arauaren araberako izan beharko du. Hodi flexiblera konektatzen den hodi zurrunaren konexioak gauzatzeko aldiz UNE 53.539 araua aplikatu beharko da. Berokuntzarako erabiltzen diren gailuak pareta batera loturik eta finkatuta daudenean gailu finkoak izango dira eta ondorioz ezingo da hodi flexibleen bitartez gauzatu konexioa. Hodi flexibleen bitartez eginiko konexioek hainbat baldintza bete behar dituzte: Ezin dute gailuaren parte beroekin kontaktuan egon. Bere kokalekua iriste erraza izan beharko du, konponketa edo mantentze lanak errazteko. Babesturik egon beharko dute sute edo istripu baten aurrean sua hartu ez dezaten. Hodi flexibleak luzaturik egon behar dute, hau da ezin dira nahastuta egon likidoaren jarioa moztuz. Hauen luzera ahalik eta motzena izango da. Hoditeri flexiblea ezin denean erabili hodi flexible metalikoak erabiliko dira arazo hau konpontzeko. KONEXIOA, KOKAPENA ETA ABIAN JARTZEA Gailu finkoen kokatzea, konexioen gauzatzea eta abian jartzea instalazio hauetan espezializaturik dagoen enpresa batek egitea gomendagarrira da. Normalean material ezberdinak hornitzen dituzten enpresek egitea izango zen aukerarik hoberena, bakoitzak bere esparruan lan eginez. Honetaz gainera fabrikatzaileen gomendioak kontuan eduki behar dira hauek funtzionamendu egokia izan dezaten etorkizunean. 4.2.2. EZPALA BILTEGIA
Ezpala biltegia eraikitzerakoan ezinbestekoa izango da biltegiratze bolumena definituko duen estalkiaren osotasuna eta iragazkortasuna bermatua izatea. Hori dela eta, arreta bereziz maneiatuko dira muntaiarako erremintak.
Kokagunean jartzean ere, bermatu beharrekoa izango da kamioi hornitzailearen maukarentzat irisgarria izango den tokia hautatzea. Baita galdaratik gertu egotea ere, horrela bien arteko hodiaren luzera minimora murriztuko baita. 4.2.3. GALDARA GELA
Galdararen erregaia biomasa denez, ezpala biltegi eta galdararen arteko distantzia minimoa izatea oinarrizko baldintza da.
Instalatzailea izango da galdara gelako gailuen distribuzioa proiektuan zehazten diren planoetan egindakoaren arabera instalatzeaz arduratuko dena. Horretaz gain, hurrengo betebeharrak ere izango ditu:
Galdarako ekipo eta elementu ezberdinen artean tarte nahikoa egon beharko da, hau da, fabrikatzaileak gomendatutakoa gutxienez. Horrela posible izango da behatze eta mantentze lanak egokitasunez burutzea. Legearen arabera 0,5 metrotako distantzia egon behar da gutxienez biomasa galdara eta hormen artean, nahiz eta gomendagarria 0,8 m-tako tartea izan, batez ere mantenu lanak egin ahal izateko
Galdara eta sabaiaren arteko distantzia gutxienez 50 cm-takoa izango da, hau da, ez da inolako oztopo edo eragozpenik egon behar, hoditeria esaterako, nahiz eta gomendagarria metro bateko tartea izan.
Galdara gelak 3 m-tako gutxieneko altuera izan behar du
Etengailu nagusia duen kaxa-elektrikoa sarrerako atetik ahal bezain gertu jarriko da. Galdara gela IT.IC.03.5 argibide teknikoaren araberako energiaren mozketarako behar adinako segurtasun gailuen bidez horniturik egongo da. Baita suteen kontrako gailuekin ere, IT.IC.03.8. argibidearen arabera.
Aireztapen naturala zuzenean zuloen bidez: kanpotik aireztatze natural zuzena egin daiteke kanpoaldearekin zuzenean komunikatuta dauden gelen kasuan, izendatutako potentzia termikoaren kW bakoitzeko gutxienez 5 cm2-ko airea sartzeko zulo azalera librea utziz.
Zulo bat baino gehiago egitea komeni da, eta horma desberdinetan eta altuera desberdinetan jarri, gelaren aireztapen naturalari lagunduko dioten aire korronteak sortu daitezen.
Aireztapen naturala zuzenean hodi bidez: Gelak zuzenean kanpoaldera ematen ez duenean, baina kanpoaldera horizontalean 10 metro baino gutxiagoko hodi bidez komunikatu daitekenean, hodi hauen sekzio librea, instalatutako potentzia termiko izendatuarekiko, ondorengoa izango da:
Behartutako aireztapena: Behartutako aireztapena egin behar bada, putz egiteko haizagailu bat jarriko da. PN instalatutako potentzia termiko izendatua da, kW-tan, eta A galdara gelaren azalera m2-tan.
Instalatzailea izango da instalatuko den galdararen ezaugarri guztiak betetzen direla bermatzearen arduraduna. Hala, hori horrela dela frogatzeko, Memoria, Kalkulu eta Aurrekontuan azalduriko datuak aintzat hartu beharko ditu ezinbestean.
Instalatzailea izango da erantzule sisteman txertatuko diren ur-zirkulazio elementu guztiak kalkuluetan deskribatutakoak direla.
Bestalde, hauen kokapenari dagokionez, argi izan beharko du instalatzaileak jarraitu beharreko irizpidea Planoen dokumentuetan azalduriko funtzionamendurako eskeman azaldurikoa dela. Ez da besterik onartuko.
Bermatu egingo da elementuen funtzionamendu isila. Ponpak doitasunez orekatuko dira bai estatikoki eta baita dinamikoki ere eta hautatzerakoan kontutan hartuko da gai izan beharko direla kalkuluetan azaldutako presioa eta deskargako presioa jasateko.
Zirkuitu primarioko ponpa gai izan beharko da izotzaren kontrako glikol-ura nahastearekin funtzionatzeko.
Ahal den neurrian, ponpa zirkuituko punturik hotzenean muntatuko da, kabitazioak sortzea saihestuz eta errotazio ardatzarekin posizio horizontalean. Instalatzerakoan, nahikoa tarte egongo da motorra erraztasunez askatu ahal izateko. Gainera, zirkulazio ponpara lotuko diren hodien euste gailuak ponpatik gertu jarriko dira bien arteko esfortzurik sortu ez dadin. Zentzu horretan, garrantzitsua izango da ongi bideraturik egotea hodia eta ponparen ardatza. Ponpak aspirazio eta bultzada indarra neurtzeko neurketarako hartuneak izango ditu.
Segurtasunerako balbulak gai izan beharko dira biomasa galdararen potentzia maximoan jariakina askatzeko, baita lurrun egoeran baldin bada ere. Hala, bermatu egin beharko dute presio maximoa inongo momentuan ez dela gainditzen. Hedapen ontziak ere presiopeko elementuen araudia zorrotz beteko du eta behar bezala tinbraturik egongo da. 4.3.2. ISOLAMENDUA
Isolamendurako erabiltzen diren materialek hurrengo ezaugarriak eduki behar dituzte: Konduktibitate termikoa. Itxurazko dentsitatea. Ur lurrunarekiko permeabilitatea. Ura absorbatzeko gaitasuna. Materialaren kokagune eta erabileraren arabera hurrengo ezaugarriak ezagutu beharko dira: Konpresioarekiko erresistentzia. Trakzioarekiko erresistentzia. Hezetasunaren, beroaren eta erradiazioen aurrean duen portaera. Young-en modulua (elastikoa). Dilatazio koefizientea. Produktu kimikoekiko duen portaera. ISOLAMENDURAKO OBREN EXEKUZIOA
Lan egingo den gainazala garbia eta lehorra egon behar du lanak abiarazi ahal izateko. Isolamenduak ez du inolako etengunerik izan behar eta zubi termiko edo akustikoak egotea deuseztatu behako da. Honetarako fabrikatzailearen oharrak jarraituko dira, bai kokapenerako eta erabilerarako. MATERIALEN KONTROLA Materialek kalitate estandar minimo batzuk izan behar dituzte eta hauek kalitate ziurtagirien bitartez bermatu behar dira. Honetaz gainera fabrikatzaileak berme bat eman beharko du materialen ezaugarri eta betebehar minimoak bete ditzaten. Honetarako hurrengo urratsak jarraitu beharko dira: Lodieren, isolamendu termikoaren, fabrikatzailea eta oinarrizko konprobaketak egin beharko dira. Isolamenduaren kolokazio egokia egin beharko da. Zubi termikoak saihestu beharko dira. Honetaz gainera hainbat entsegu gauzatu beharko dira: Lodiera ezberdineko isolatzaileen jarraipena eta hauek duten erresistentzia fabrikatzaileak ematen duenarekin berdinak izatea egiaztatzen duten entseguak. Itxurazko dentsitatearen neurketa. Ur lurrunaren aurrean eskaintzen duen permeabilitatearen neurketa. Ura absorbatzeko ahalmena bolumenean. Karga ezberdinen aurrean jasan dezaketen edozein deformazioen azterketa. Konpresio eta trakzioaren aurrean eskaintzen duen erresistentzia. Isolamendu akustikoa. ARAUTEGIA Isolamendu termikorako erabiliko diren materialek, baldintza agirian agertzen diren espezifikazioez gain Documento Básico Ahorro de Energía del Código Técnico de la Edificación. (Real Decreto 314/2006, de 17 de marzo) dokumentuan agertzen diren baldintza bete beharko dituzte. Isolamendu akustikorako erabiliko diren materialek, baldintza agirian agertzen diren espezifikazioez gain Ordenanza Municipal para la Protección contra Ruidos y Vibraciones. dokumentuan agertzen diren baldintza bete beharko dituzte.
Instalatzaileak planoetan azaltzen den erara hornituko du sistema, muntaiaren osatzea kalitatezkoa eta osoa burutuz. Hodien zuzentasunari dagokionez, ez dira milako bi baino eszentrikotasun handiagoak onartuko. Hodiak, balbulak, eta abarrekoak tarte nahikoarekin instalatuko dira jadanik instalatutako beste material eta ekipoetatik.
erraztasunez ahalbideratuko da. Horretarako, drainatze hodietan izango diren maldak metro linealeko bost milimetrotakoak izango dira, goranzko noranzkoan bai airearen purgatzea errazteko eta baita punturik baxueneko hustea burutzeko ere. Altueraren mugek ez dutenean aipatu berri den baldintza betetzea ahalbideratzen, hodian koska bat jarriko da goiko purgarako elementua jarriz eta husteko bestea behean. Hodiak beraien zabalpen askea gauzatu ahal izateko baldintzetan ezarriko dira, hau gertatzean beste elementuetan kalterik eragin gabe.
Obrara txertatzean, hodiek gutxienez 5 cm-tako tartea izango dute libre inguruan. Gainera, horrela eginez, gerora behar litezkeen mantentze lanak ere erraztuko lirateke.
Behin hodien obrako kokatze lanak amaitu direla, hoditeria sarea barnetik garbitu egin behar da hondakinik ez dagoela bermatzeko. Lan hau burutzeko nahikoa izango da sarea bete eta hustea, irteerako jariakinean uhertasunik ez dela ikusi arte. Posible da produktu garbitzaileak erabiltzea ariketa errazteko. Ur bero sanitariorako hoditerian ezin daiteke garbitzailerik erabili.
Zirkuituen azken betetzea burutu denean, zirkulazio ponpak martxan jarriko dira eta fabrikatzaileak gomendatzen duen denbora guztia utziko dira martxa behar bezalako sarea osatu dela frogatu arte. 4.3.4. KONTROLERAKO SISTEMA ELEKTRIKOA
Kontrolerako sistema elektrikoak REBT zehatz beteko ditu (Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión) aplikaziorako diren puntuak. Sistemaren funtzionamendurako giro tenperaturaren tartea gutxienez -10 eta 50°C-takoa izango da. Kontrolerako sistemaren akats espezifikoen intzidentzia tartea ez da inoiz 7.000 ordu baino txikiagoa izango.
Tenperaturaren kontrolerako zundek jasango duten tenperatura maximoak egokitzen zaien egitekoaren maximoa izango dira. 100°C-rartekoa izango da 1°C-tako desbideratzerik gabe. Zunden kokapena eta instalazioa planoetan azaldutakoa izango da
Hoditeriak behar bezala garbitu behar dira, proba hidrostatikoak egin, eta funtzionamenduan jarri baino lehen, hautsa, axalak, olioak eta edozein material ezezagunagatik garbituz. Hoditeria, osagaiak eta balbulak instalatu aurretik ondo aztertuko dira eta behar den kasuetan garbituko dira. Muntaketa unean hoditerian, aparatu eta ekipoen barrualdean elementu ezezagunak ez sartzea ziurtatuko da, horretarako, euren sarreretan tapoi bereziak kokatuko direlarik.
Sareko bateko muntaketa behin eginda, hau zirkuituan erabilitako materialekin bateragarria den gatz disoluziozko detergente batekin beteko da. Jarraian ponpak martxan jarriko dira eta ura gutxienez bi ordu zirkulatzen utziko da. Ondoren, sarea guztiz hustuko da eta elikatze dispositibotik irteten den urarekin garbituko da. Itxiak eta 100 ºC baino tenperatura baxuagoko jariakinen garraioan lan egiten duten sareentzako, zirkuituaren uraren pH-a neurtuko da; pH-aren balioa 7,5 baino txikiagoa bada, garbiketa prozesua errepikatuko da eta behar diren garbiketa kopuruak egingo dira. 7. AZKEN DOKUMENTAZIOA
Obraren gauzatzean zehar obra zuzendaritzak obran jasotzen diren materialen albaranak, garantia ziurtagiriak eta kalitate marka edo zigiluak izango ditu.
Obra zuzendaritzak ondorengo dokumentazioa jasoko du:
Burututako saiakuntza, proba eta analisien emaitzak, eta halaber laborategiaren edo laborategien ziurtatzea.
Kontrol emaitza ez egokiei aplikatutako neurri zuzentzaileak.
Kontratua hauek osatzen dute, izenpetzen duen zuzendaritza fakultatiboak idatzitako proiektuaren dokumentuek, eta honako baldintza-agirian azaltzen diren arau eta baldintza multzoak aplikatuko dira.
Kontratuak alde kontratatzaileen betebehar eta eskubideak erregulatzen ditu, eta hauek konpontzaile adiskidetsu batek, sortu litezkeen desadostasun guztiak konpondu ditzan behartzen dituzte bere buruak, hauek guztiz bete arte. | science |
addi-7aee8154cd62 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29287 | District heating berokuntza instalakuntza baten diseinua eta instalazioa Zarauzko Itxasmendi auzoko etxebizitzentzat (Zarautz/Gipuzkoa) | Lizaso Fernández, Xabier | 2018-10-23 | Aurrekontua kalkulatzeko egin behar den lehenengo gauza instalazioa osatzen duten atal ezberdinetako elementuen kantitatea zenbatzea da. Honela beharrezkoa den materiala ezagutuko da eta prezio taulen bidez aurrekontua lortu daiteke. Ondoren elementu bakoitzeko prezio unitario eta beharrezkoa den kantitatea jakinik hauek izango duten kostu totala kalkulatzen da, bai elementuentzat zein atal ezberdinentzat. Hurrengo tauletan ikus daitekeen bezala.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Egin beharreko lubakien zulaketa hodiak kokatu ahal izateko.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Galdaren fabrikatzaileak eskainitako serbitzua.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Galdaren eta distribuzio sarearen arteko konexioa.
Latoizko konporta itxurako IFW10 mozketa balbula.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
Buia itxurazko latoizko aire purgatzailea.
Kopurua Prezioa (€) Zenbatekoa (€)
EN ISO 20345 S1P arauaren araberako larruzko botak, altzairuzko punta eta zolarekin.
EN 352-2 arauaren araberako poliuretano aparrez egindako belarritakoak.
gehigarria barne dago
Sua itzaltzeko segurtasunezko elementua
Sua itzaltzeko segurtasunezko elementua
31/95 Legearen araberako segurtasun eta osasun arloko formakuntza espezifikoa
Kopurua Prezioa (€/h) Zenbatekoa (€)
Behin materialen eta langileriaren gastuak ezaguturik hauei hainbat gehikuntza egin behar zaizkie: 1. %13 gehikuntza bat aplikatu beharko da. Obrak aurrera joan hala gerta daitezkeen ez beharrek sor ditzaketen gastuak konpentsatzeko. 2. %6 gehikuntza bat aplikatu beharko da. Obra guztietan erabiltzen den irabazi ehunekoa. 3. %21 gehikuntza bat aplikatu beharko da. BEZ izango da gehikuntza honen arrazoia, hau da zergak. Gehikuntza guzti hauek jasan ondoren lortzen den aurrekontu totala hurrengo orrian dagoen taulan ikus daiteke.
Beraz DH instalazioen aurrekontu totala 1.364.101,75 € izango da. Kontuan eduki beharko da kamioen aparkalekuko egokitze obrak eta galdara eta biltegiaren eraikinaren eraikitzea ez dela kontuan eduki suposatzen delako beste norbaitek egingo duela. Auzoak 708 etxebizitza ditu, ondorioz etxebizitza bakoitzak 1.926,70 € ordaindu beharko zituen DH instalazioengatik. | science |
addi-f85f65e823bd | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29287 | District heating berokuntza instalakuntza baten diseinua eta instalazioa Zarauzko Itxasmendi auzoko etxebizitzentzat (Zarautz/Gipuzkoa) | Lizaso Fernández, Xabier | 2018-10-23 | Proiektu honetan Zarauzko itxasmendiko auzoan District Heating bidezko berokuntza sistema instalatuko da. Hau aurrera eramateko jardueretan arrisku bat suposa dezaketen hainbat ekintza eta elementu daudenez gero, hauek ekiditeko edo murrizteko asmoz zenbait segurtasun neurri ezarri beharko dira. Neurri hauek indarrean dagoen legedian oinarrituko direlarik. Laneko Osasun eta Segurtasun Azterketak kondizio erlatiboak finkatzen ditu lan-istripu eta gaixotasun profesionalentzako proiektua egiteko lanak burutzen diren bitartean, konpontze ekintzetarako, kontserbaziorako eta mantentze-lanetarako eta higiene eta ongizate instalazioentzako. Azterketa hau urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuarekin ados dator, eraikitze obretako Osasun eta Segurtasun minimoen disposizioak finkatzen direlarik. Kontratistari oinarrizko jokabideak erakustea da azterketa honen jomuga, enpresek beraien betebeharrak betetzeko lan-arriskuen prebentzioen arloan. Kontratistari funtsezko norabide edo gidalerroak emateko balio du azterketak, kontratistak derrigor egin behar duen Osasun eta Segurtasun Azterketa landu ahal izateko. Azterketa horretan, kontratistaren burutze sistemaren arabera, azterketan azalduko diren aurreikuspenak analizatu, ikertu, garatu eta osatuko ditu kontratistak. Horregatik, ezin izango ditu hartu inoiz bere mesedetan azterketan aurkitu ditzakeen akats edo hutsegiteak. Osasun eta Segurtasun Azterketak aurreikuspen, prebentzio eta babes profesionalak erraztuko ditu, Obra-Zuzendaritzaren kontrolpean. Guzti hau otsailaren 21eko 555/1986 Errege Dekretuko artikulu osoa errespetatuz gauzatuko da, non higiene eta segurtasun azterketa bat gehitzera behartzen duen eraikuntza eta herri lanen proiektuetan. Azterketa, Obra-Zuzendaritzaren esku jarriko da lanei hasiera eman aurretik, bertan aprobatu ahal izateko. Onartu ostean azterketaren kopia bat izango du Obra-Zuzendaritzak. Aipatutako artikuluarekin bat etorririk, Obra-Zuzendaritzak azterketa aztertu egingo du, obra-lanak hasi aurretik. Obra-Zuzendaritzak oniritzia emanda, kopia bat mantenduko
du behar duenerako. Beste kopia bat Osasun eta Segurtasun Batzordeari emango zaio, edota langileen ordezkariei. Lan-administrazioko agintaritzaren aurrean derrigorrezkoa izango da dokumentu bat aurkeztea, bera baita lan-zentroa irekitzeko arduraduna. Dokumentu hori Lan eta Segurtasun Sozialerako Inspekzioaren eskuetan ere egon beharko da eta baita Segurtasun eta Higienearen Gabinete Tekniko Probintzialetako Teknikoen eskuetan ere, beraien betebeharrak aurrera eramateko. Hortaz, esan daiteke, Segurtasun eta Osasun azterketaren xedea hurrengoa dela: • Langile eta inguruko pertsona guztien segurtasuna bermatu. • Lanaren organizazioa, arriskua ahalik eta txikiena izan dadin. • Behar diren instalazioak eta gailuak zehaztu. • Segurtasunerako elementuen erabilerarako arauak finkatu. • Langileei beharrezko ezagutza eman erabiliko dituzten gailuak eta makinaria era egokian maneiatzeko. • Instalazioak definitu langileen higiene eta ongizaterako. Era berean, 555/1986 Errege Dekretuak ahalbidetzen duen funtzionaltasun guztia, intzidentzia liburu batean azalduko da. Liburu horretan idatziko diren oharren kopiak kontratistak bidaliko dizkie hartzaile ezberdinei. Osasun eta Segurtasun Planean azaltzen diren prebentzio neurrien burutze egokiaren erantzukizuna duena kontratista da. Obra Zuzendaritzak zein Lan eta Segurtasun Sozialerako Inspekzioak, edozein momentutan egiaztatu ahal izango du Obrako Higiene eta Segurtasuneko Azterketan aurreikusten diren neurrien gauzatze egoki eta konkretua. 2. LANGILEEN EGITURAKETA
• Sustatzailea: Obra burutzen duen pertsona juridiko edo fisikoa. • Proiektugilea: Obra osoaren edo atal baten egilea edo egileak, sustatzailearen enkarguz.
• Obra proiektuaren segurtasun eta osasun materialaren koordinatzailea: Sustatzaileak izendatutako tekniko gaitua obra proiektuaren faserako, aplikatu beharreko printzipio orokorrak ezartzeko aukeratua. • Obra egitearen epeko segurtasun eta osasun koordinatzailea: Tekniko gaitua, zuzendaritza fakultatiboaren barnean egongo dena, promotoreak aukeratutakoa izango da eta obra egitean zehar dauden osasun eta segurtasun materialen koordinaketa lanen ardura izango du. • Zuzendaritza fakultatiboa: Sustatzaileak izendatutako tekniko aditua izango da, obra zuzendaritzaren eta obra egitearen kontrola izango du. • Kontratista: Pertsona fisiko edo juridikoa, promotorearen aurrean erantzukizuna daukana, baliabide materialak eta norbanakoak, barnekoak zein kanpokoak, obra osorik edo zati bat egitearen ardurak, kontratuarekin eta proiektuarekin loturik. • Azpikontratista: Kontratistaren aurrean erantzukizuna duen pertsona fisiko eta juridikoa, enpresari nagusia, obraren instalazioa edo atal batzuk egitearen konpromisoa daukana, proiektuan oinarrituz. • Langile autonomoa: Kontratista eta azpikontratista ez den pertsona fisikoa, era zuzenean eta aktiboki ekintza bat egiten duena, lan kontratu bati lotura barik eta sustatzailearen, kontratista eta azpikontratistaren aurrean erantzuten duena, instalazioa edo atal batzuk burutzearen erantzukizuna duelarik. Langile autonomoak obraz kanpoko langileak erabili ezkero, kontratistaren eta azpikontratistaren onespena izan beharko du. 3. JARRAITU BEHARREKO ARAU ETA LEGEAK
• 604/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, zeinek 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa eraldatzen duen eta prebentziorako zerbitzu minimoen araua onartzen den. • 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lanean egon beharreko osasun eta segurtasun seinaleztapen minimoak. • 31/1995 legea, azaroaren 8koa, Lan arriskuen prebentzioa. • 54/2003 legea, abenduaren 12koa.
• 171/2004 Erre Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, enpresa gaiari buruzko aktibitate koordinaketa. • 1942/1993 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, suteen kontrako instalazioen araudia. • 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8a, arrisku elektrikoen aurrean langileen osasun eta segurtasunerako bitarteko minimoak. • 842/2002 Dekretua, abuztuaren 2koa, tentsio baxuko araudi elektronikoa. • 296/2006 Errege Dekretu legegilea, martxoaren 10ekoa, zaratak sortutako arriskuen kontrako langileen babesa. • 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, non Prebentzioetarako Zerbitzuen Araudia onartzen den. • 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, non eraikitze obretako Osasun eta Segurtasun minimoen disposizioak finkatzen diren. • 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasun bitarteko minimoak adierazten dira. • 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, eskuz erabili beharreko eta arriskuak sor ditzaketen kargei buruzko bitarteko minimoak, gehienbat bizkarralde eta gerrialdekoak. • 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, banakako babeserako ekipoen erabilerarako bitarteko minimoak osasun eta segurtasunean. • 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek erabilitako lan ekipoen bitarteko minimoak segurtasun eta osasunean. • 1/1995 Errege Dekretu legegilea, martxoaren 24koa, Langileen estatutua. • 1/1994 Errege Dekretu legegilea, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzako lege orokorra. • 5/2000 Errege Dekretu legegilea, abuztuaren 4koa, Gizarte mailako zigor eta arau-hausteei buruzko legea.
Eraikuntza prozesu bat egiten hasi aurretik, eta prozesuak dirauen bitartean, Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Artikuluan aipatzen den bezala, sustatzailea derrigortuta dago segurtasun eta osasun azterketa bat egitera, hurrengo suposaketaren bat ematen denean: 1. Proiektuko kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua 450.759,08 € edo handiagoa izatea. 2. Obrak izango duen estimatutako iraupena 30 lanegun baino handiagoa denean, momenturen batean 20 langile baino gehiago erabiltzen direlarik aldi berean. 3. Estimatutako eskulanaren bolumena, obran dauden langile guztien lanegunen batura eginik, 500 baino gehiago denean 4. Tunel, galeria, lurrazpiko kondukzio eta presetako obrak. Irizpide hauetako bat behintzat betetzen denez proiektu honetan, , Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa gauzatu beharko da, 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Artikuluan zehazten den bezala. 4.2. OINARRIZKO SEGURTASUN ETA OSASUN AZTERKETAREN HELBURUA
Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa honek obra honen burutzeak irauten duen bitartean gerta daitezkeen lan istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazten du, betiere, ekiditeko baliabideak ezarriz. Honetaz gain, lan tresnen eta babesgarriei buruzko mantentze lanak, hobekuntzak, aurreikuspenak eta instalazioen garbitasun eta ongizatea ziurtatuz. Azterketa honek arriskuen prebentzio arloko betekizunen betebeharra errazten du, betiere, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko koordinatzaileen kontrolpean. Hauek, Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 7. Artikuluak, eraikuntzako obretako xedapen minimoak ezartzen dituena izango dute hizpide plan hau aurrera eramateko.
Ezbeharrik gertatuko balitz, hasierako fasean larrialdietarako botikina erabiliko da (obran kokatuta egongo da, sartzen erraza eta behar bezala adierazia langileentzat). Ageriko leku batean, gertuen dagoen gizarte segurantzako laguntza zentroaren eta aseguru- etxearekin adostutakoaren helbidea jarriko da. Era beran, bi pertsonen izenak, kargu eta telefonoak (lan postuan aurkitu ezean erabili ahal izateko) adieraziko dira, zauritutako pertsonaz arduratu eta erantzukizunez jokatuz gertuen dagoen zentrora eramateko. 4.4. Arriskuen identifikazioa Obra gauzatzen den denboran zehar sor daitezkeen arriskuak, arrisku saihesgarri eta ez saihesgarrietan banatu daitezke. Hurrengo erlazioan adierazten da nola, obra lanak burutzen diren bitartean agertzen diren lan arriskuak erabat saihestuak izan behar diren, jarraian agertzen diren aukerako neurri teknikoak hartuz. • Existitzen diren instalazioen apurketen eratorriak. Hustubideak blokeatuz existitzen diren instalazioak neutralizatuz, lanak egin behar diren lokalak ikuskatuz, produktu arriskutsuen edo erregaien izate eza ziurtatuz, ekipo eta tutueria denen hustutzea eginez. • Goi tentsioko sare elektrikoen presentzia lur-azpikoak edo airekoak. Jariakin mozketa, lur kontaktua jarriz eta kableen zirkuitu laburra eginez. Aldiz, guztiz deuseztatu ezin daitezkeen lan arriskuak ere aurki daitezke obra batean. Hauen adibide hurrengoak izanik: • Esku eta besoetako mozketak eta lesioak. • Dermatosia materialekin kontaktua egon delako. • Kolpe eta hanka zapalketa.
• Kontaktu elektriko zuzenak eta ez zuzenak. • Ingurune pulbigenoa. • Altuera ezberdinetatik erorketak. Harrobiko bankuetan eman daiteke. • Altuera berdinean erorketak. Lurrean pertsonen mugimenduak oztopatu ditzaketen objektuengatik eman daitezke. • Lanean zehar erabiltzen diren erraminta eta materialen erorketak. • Kargak eskuz maneiatzeagatik eman daitezkeen arriskuak. Hauek jasotzeko ergonomia ez egokia izateagatik edo karga pisutsuegiak jasotzeagatik. • Obran zehar erabiltzen diren makinariaren barne eta kanpo zirkulazioaren ondorioz eman daitezkeen arriskuak (harrapatzeak). • Suteak sortutako arriskuak. • Substantzia kaltegarrien arnasketagatik eman daitezkeen arriskuak. • Begiak narrita ditzaketen substantziak sortutako arriskuak. • Obrako makinaria ezberdinek sortutako bibrazioen ondoriozko arriskuak. 4.5. HIRUGARRENGOEI ERAGINDAKO KALTEEN PREBENTZIOA
Baimenik gabeko pertsonei obrarako sarbidea debekatuko zaio, era honetan obrako espazio guztia, zeinetan arriskuak sortzen diren, obratik at dagoen ororentzat helezin izango diren. Igerilekurako sarbideak itxita mantenduko dira obrari hasiera eman aurretik. Obraren itxiera: Lan orduetatik kanpo obra itxita mantenduko da, era honetan itxidura elementuak bortxatu gabe ezingo da sartu. Itxiturak hurrengo seinaleztapena izango du:
• Obrako betebeharrak eta arriskuak. Piktograma. • Obra kanpoko orori sarbidea debekatua. • Obra kartela. • Kaskoaren derrigorrezko erabilera. Kartel informatiboa egon beharko da ondo ikusten den toki batean kokatua, zeinetan, komeni diren telefonoak (kontratista eta azpikontratista, obra teknikoa eta enpresa burua) eta larrialdietako telefonoak isladatuak egotea. Obrako sarbide guztietan E.D. 1403/1986, zentro eta lan lokaletako segurtasun seinaleak ezarritakoarekin bat datorren seinale normalizatuak egon beharko dira. 4.6. OBRAKO LANGILEENTZAKO ZERBITZUAK
Lan ekipo guztiek 1215/97 Errege Dekretua bete behar dute, eragiten dien legislazio zehatzaz gain. Talde edo banakako babes elementu guztiek bizitza erabilgarri epe bat izango dute ezarrita, garai hau bukatutakoan baztertuz. Lan arrazoiengatik arropa edo ekipoen hondatzea azkartu egiten bada, ordezkatu egingo da, kontutan hartu barik aurreikusitako iraupena edo entrega data. Muturreko erabilpena jaso duen ekipo edo arropa guztia, hau da, sortua izan zenerako asko jota (istripu bat adibidez), baztertua eta ordezkatua izango da jarraian. Erabilpena dela eta, arropek fabrikatzaileak onartutako lasaiera edo tolerantzia handiagoa baldin badaukate, ordezkatuak izango dira jarraian. Babes ekipo edo arropa batek ez du inoiz arrisku bat adieraziko bere izate hutsagatik.
Ekipoen azterketak, ikuskatzeak eta mantentze lanak, langile gaituak egingo ditu fabrikatzaileak ezarritakoaren arabera, 1215/97 Erre Dekretuak exijitzen duenaren arabera. 4.7.1. BANAKAKO BABESERAKO EKIPOA
Banakako babes ekipoek 1407/920 Errege Dekretua bete beharko dute. Eguna hasi aurretik segurtasun materialaren berraztertzea eta kontrol egoki bat egingo da. Norberaren babes ekipoak fabrikantearen ziurtagiria izan beharko dute, CE marka dutelarik. Obrako langileek, banakako babeserako arropen erabilerari buruzko argibideak jaso beharko dituzte. Segurtasun arnesa erabili behar izanez gero, derrigorrezkoa izango da ainguratze puntua ematea edo honen gabezia eman ezkero, honen aurre instalazioa egiteko jarraibide zehatzak emango zaizkio. Erabilpenean eta apurtuta dagoen banakako babeserako ekipoak, jarraian ordezkatuak izango dira, obra bulegoan aldaketaren zergatia jasota geratuz. Ikuskatzeak, berrikusketa periodikoak eta ekipoen mantentze lanak, langile aditu batek egin beharko ditu fabrikatzaileak ezarritakoarekin bat etorriz, 1215/97 eta 773/97 Errege Dekretuek exijitzen dutenaren arabera. Ondorengo babes ekipoak (ikusi 1. taula) eramatea derrigorrezkoa izango da burutuko den lanaren arabera.
Talde babeserako baliabideak multzokatuak egongo dira, zehaztuko den bere muntai datarako prest egonik, berehalako erabilpena emateko. Guztiz debekatua egongo da, talde babesa behar duten lan edo ekintzei hasiera ematea arriskuaren ingurua guztiz neutralizatua edo deuseztatua egon arte. Erabilpenean eta kalitate errealean eragiten duen hondatzea erakusten duten talde babeserako elementuak berehala desmuntatuko dira. Jarraian hondatutako elementua ordezkatu egingo da eta behin arazoa konponduta, talde babesa berriro muntatuko da. Operazio hau egiten den bitartean, hondaturik dagoen zatiko lan babestuak etengo dira
Norberaren Babes Ekipoa (NBE) Segurtasun kaskoak Meatze ustiapen guztietarako derrigorrezkoa da. Edozein material edo harrien erorketatik babesten du.
Entzumenerako babesak Langileak somatzen duen zarata maila gutxitzen du.
Betaurrekoak Proiekzioetatik edo hautsetik babesteko erabiltzen da.
Maskarak Hautsa egon daitekeen guneetan erabiltzen da nahiz eta bertan igarotako denbora laburra izan.
Arnes eta erorketak ekiditeko sistemak Altuera jakinetan lan egitean derrigorrezkoa izango da erorketak ekiditeko asmoz.
eta gunea isolatu egingo da istripuak ekiditeko. Operazioa hauek banakako babeseko ekipoen bitartez babestuko dira. Obra egiten den bitartean, baliteke aurreikusitako talde babeserako instalazioaren era edo kokapena aldatu behar izatea. Hau gertatu ezkero, Osasun eta Segurtasun arloko koordinatzailearekin adostuko da egoera berria, egindako eraldaketak jasota utziz. Talde babeserako neurriak langile guztien arriskuen babeserako bideratuak egon behar dira, hau da, enpresa nagusiko langileei, azpikontratatutako enpresetako langileei, enpresa laguntzailekoei, langile autonomoei eta obra zuzendaritzako teknikoei edo arrazoi desberdinengatik gerturatutako gonbidatuei. Talde babesaren muntaia eta erabilpena, banakako babeseko ekipoaren erabilera baino egokiagoa izango da, arrisku berberaren aurrean. Ondorioz, ez da onartuko talde babeseko ekipoaren ordez, banakako babesaren erabilera. 4.7.3. MAKINEN EZAUGARRI TEKNIKOAK
Makina eta lanabes guztiek 1435/92 Erre Dekretua bete behar dute. Obran kokapen finkoa duten makinek langile aditua eta behar bezala baimendua izango dute. Makina hauen mantentze lanak eta konponketak langile honen ardurapean geratuko dira, honek makinaren fabrikatzailearen jarraibideak jarraituko ditu beti. Instalazioko mantentze operazioak makina bakoitzaren erregistro liburuan dokumentatu beharko dira. Kokapen aldakorreko makinek, obran erabili aurretik langile aditu batek berrikusi beharko ditu, fabrikatzaileak emandako jarraibideen arabera. Obran erabilitako makinen erabileraren arduradunak, hauen erabilerarako beharrezko baimenak izan beharko ditu kontratistaren aldetik. 4.8. LANEKO ARRISKU ETA SEGURTASUN ARAUAK
Atal honetan instalazioan hartu beharreko segurtasun neurriak eta eman daitezkeen arriskuak aztertuko dira. Arriskuak lanen ezaugarrien eta makinen eta lanabesen erabileraren ondorioz sortuko dira.
Erradiazioekiko esposizioa.
Objektuen arteko eta bidezko ebaketak.
Begietan gorputz ezezagunak sartzea.
Esfortzu gehikuntzak, jarrera ez egokiak, mugimendu errepikatuak.
Objektuen maneiuan eta eskuzko lanabesen erabileran emandako mozketak.
Zoruko zuloak ondo babestuak egongo dira erorketak ekiditeko.
Materialaren biltegiratzea segurtasun baldintza egokietan (Pila egokiak eta lursailean era egoki batean asentatua). Burutu beharreko lanei dagokiona:
Materialen garraioa eskuzko eskorgen bidez egingo da, gain esfortzua ekiditeko.
Zeramika eta antzeko materialen mozketa, inguru hezeetan egingo da, hautsa sortu ez dadin.
Mozketa zatiak, soberakin eta txintxorrak, baztertzen joango dira sortzen doazen heinean leku zehatz batetara, bere geroko batzea eta isurketa egiteko, objektuen zapalketa ekidinez.
Diametro txikiko hoditeriaren garraioa, pertsona batek sorbalda gainean eramanda, pisua atzerantz bideratuz egingo da, era honetan hoditeriaren aurreko zatia pertsona baten altuera gailenduko du, kolpeak eta beste langileekin eman daitezkeen estropuak argiztapen gutxiko edo txarreko guneetan ekiditeko.
Tutueria pisutsua gutxienez bi pertsonen artean garraiatuko da, hirugarren pertsona batek zuzenduko ditu mugimenduak eta bukaerako kokapena.
Eskuzko eskailera sinpleak ez dute 5 metroko altuera gailenduko eta egin ezkero, goi eta oinarrian zatietan ainguratuta egon beharko da.
Artazi itxurako eskailerak zapataz, labainketa ezaz eta bere irekiera mugatzen duen dispositiboz hornituak egongo dira. Bi pertsonek une berdinean ezingo dute erabili.
Paketeen zumitzak karga helduleku moduan erabiltzea debekatua egongo da. Ekipo elektrikoei eta lanabesei dagokienez:
Instalazioaren goialdean edo koadro elektrikoan etengailu diferentziala daukala ziurtatu.
Makina elektrikoei dagozkien hartune eta lotura guztiek, finkoak zein mugikorrak, ar-eme entxufe edo mota berdineko konexioz egingo da. Ez da onartuko kable biluztuaren, tako eta egur ziri baten, ezta zinta isolatzailearen erabilerarik.
Argiztapenerako lanpara mugikorrek kirten isolatzailea eta erresistentzia nahikoa daukan babes dispositibo batez hornituak egongo dira. Bi harilketa aske edo 24Vko irteerako tentsio maximoa daukan transformadore baten bidez elikatua egongo dira.
Eskuzko lanabesak mailu, zizel edota bihurkinak adibidez, erabilpen egokirako egoeran egongo dira, eta euren erabilpena egin beharreko ekintzarekin bat etorriko da.
Partikulen jaurtiketa gertatu daitekeen lanetan, langileek betaurrekoak eramango dituzte, talken kontrako segurtasuna izango dutenak hain zuzen.
Larruzko eskularruak.
Segurtasun oinetakoak.
Segurtasun kaskoa.
Segurtasun uhaleria altuerako lanentzako, talde babeserako baliabideak ezarri ezin diren lanetan.
Makina elektriko guztien lurrerako kontaktua, lanabes elektriko mugikorrak izan ezik, isolatzaile bikoitza daukatelako.
Segurtasun uhaleriarentzako ziurtatze kableak.
Labakietan aurkitu daitezkeen arrisku nagusiak hurrengoak dira: Lur-jausiak (lueperaketak, alboko eraikin edo instalazioetan ezbeharrak sortuz). Lubakietara erorketak. Lubakietan lanean dauden langilei lubakiaren gainean dagoen material edo objeturen bat erortzea. Intoxikazioa, lana egiten den lubakiaren inguruan egon daitezkeen gas toxikoak (inguruko hobieterietatik isuritakoak).
Lanak abiatu aurretik inguruan egon daitezkeen sare elektriko aereo edo lur azpikoekin gerta daitezkeen interferentziak aztertu behar dira. Gas, telefono eta beste hainbat hoditeriekin egon daitezkeen interferentziak aztertuko beharko dira ere. Lubakian sartu aurretik honen paraten estabilitatea konprobatu behar da.
Lubakiaren estabilitatea afektatu dezakeen edozein gertakari ez dela gertatu zihurtatu behar da. Lubakian aldaketa ugari gerta daitezke eguraldiaren ondorioz, beraz eguraldia txarra izan bada, euria, elurteak etb. Konprobaketak egin beharko dira lubakiaren egoera ona bermatzeko. Lubaki entibatu egin behar bada, honetako beharrezkoa den materialen bidez gauzatuko da. Lubakira sartu eta irteteko beharrezkoak izango dira eskailerak eta hauek era egokian finkatu beharko dira estabilitatea bermatzeko. Lubakia egiterako garaian atera den lurra eta bertan erabiliko den obra materiala lubakiaren izkinatik 2 metrotara egon beharko dute. Makina eta ibilgailuek ezingo dute lubaki batetik gertu ibili hauetan lanak gauzatzen diren bitartean. Lubakiak igarotze pasarelak erabili behar dira. Lubaki batean ezin da lana bakarrik egin, lubakitik kanpora beste pertsonen bat egon beharko du, istripuren aurrean pertsona hau laguntzeko gai izan beharko da edozein. 4.10. ERABILIKO DEN MAKINERIAREN DESKRIPZIOA
Lanabesen erabilpen eskasa, ezagutza urria edo behar den moduko mantentzea ez egitearen ondorioz ondorengo arrisku hauek agertu daitezke:
Jariakin, partikula eta zatien jaurtiketa.
Objektuek eta euren arteko harrapaketa.
Bibrazioekiko esposizioa.
Lanabes elektrikoak: Obra honetan erabiliko diren lanabes elektriko guztiek elektrikoki babestuak egoteko segurtasun isolatzaile bikoitzak izango dute. Makina elektrikoetako motoreak karkasa bat eta aparatu bakoitzaren frogagiriak izango ditu, harrapatzeetatik edo energia elektrikoaren kontaktutik babesteko. Uhalen bidezko transmisio eragileak sare metalikoa duen armazoi baten bidez babestuta egongo dira, era honetan, transmisio eragilearen funtzionamendu egokia ziurtatzen da, objektu edo langileen harrapaketak saihestuz.
Matxura egoeran dauden makinek eta emandako aginduei ez dietenak erantzuten nahi den moduan, berehala geldiarazi eta arrisku seinale baten bidez seinaleztatua izango da. Martxan jartzeak saihesteko, makina energia iturritik deskonektatzea izango da erarik onena, inork ezingo duela konektatu ziurtatuz.
Martxan jarritako uhalen bidezko transmisiodun makinen manipulazioa edo bertan operaziorik egitea guztiz debekatua egongo da. Konponketak, doiketak, eta abar motorra geldi dagoenean egingo dira istripuak ekiditeko.
Uhalen bidezko transmisioaren doiketa eta muntaia, uhalen muntaien bidez (edo antzeko dispositiboa) egingo da, inoiz ez eskuz, bihurkin bidez, eta abar, harrapaketa arriskurik egon ez dadin.
Mekanikoki eragindako engranaje bidezko transmisioak euste egitura batek babestu egingo du, zeinek sare metalikoa izango duen itxidura moduan, funtzionamendu egokia ahalbidetzen dela ziurtatuz eta objektu edo pertsonen harrapaketak saihestuz.
Lanabes makinek zeintzuk, mozketarako gaitasuna daukaten, proiekzioen kontrako karkasa baten bidez diskoa babestua egongo da.
Isolamendu bikoitzaz elektrikoki babestuak dauden lanabes makinek, motor elektrikoa babesteko karkasa bat izango dute. Motor hauek lurreko sarera konektatuak egongo dira, obrako koadro elektriko orokorreko disjuntore diferentzialen konbinazioan.
Produktu sukoi edo leherkariak (erregaiak, lehergaiak, disolbatzaile sukoi eta antzekoak) dauden lekuetan lanabes makinak deflagrazio kontrako karkasaz babestuak egongo dira.
Konpresore baten bidez martxan jartzen diren lanabesak, aipatutakotik 10 metroko gutxieneko distantziara kokatuko dira, maila akustikoak sor ditzakeen arriskuetatik babestuz.
Obra honetan konpresore bidezko martxan jartzea duten lanabesak insonorizatutako atorraz horniturik egongo dira, maila akustikoa gutxitzeko.
Lana hasi aurretik, makinaren argibideen eskuliburua eskuragarri izango dute langileek, ager daitezkeen arriskuei buruzko azalpenak eta bete beharreko segurtasun arauei buruzko azalpenak daudelarik bertan.
Ziurtatu beharra dago, instalazioaren hasieran edo koadro elektrikoan etengailu diferentziala egotea.
Makina elektrikoen elkargune eta hartune guztiak, mugikorrak edo finkoak, entxufe ar-eme edo era berdineko konexioen bidez egingo dira, inoiz ez biluztutako kable, tako eta egurrezko ziri ezta zinta isolatzailea erabilita.
Argiztapen mugikorreko lanparek isolatutako kirtena eta erresistentzia nahikoa daukan lanpara babesteko dispositiboa izango dute. Bi harilketa independente edo irteerako tentsio maximoa 24V-takoa duen transformadore baten bidez elikatuko dira.
Mozketarako lanabes elektrikoak ezin dira lurrean utzi, istripuak ekiditeko.
Fabrikatzailearen mantentze jarraibideak betetzeko aldizkako zaintze lanak egingo dira.
Luzapen kableak erabili behar badira, konexioak lanabesetik hasi eta sareko hartuneraino egingo dira.
Buztirik dauden guneetan lanabes elektrikoak erabili ezkero, Tentsio baxuko elektrotekniako araudiak adierazitako babes mailarekin egin beharko da.
Ez dira inoiz lanabes mugikor elektrikoak piztuta utzi behar erabiltzen ez diren bitartean, beti deskonektatzeko beharra egongo da.
Eskuzko lanabesak, mailuak, zizelak, bihurkinak, eta abar izango dira. Erabilerarako egoera onean egon beharko dira eta beraien erabilera bete beharreko funtzioetarako mugatuko da soilik.
Olioz, koipez eta beste edozein motatako sustantzia labainkorrez zikindutakoak garbitu egingo dira.
Beraien erabilerak irauten duen bitartean lurreko erabilera arbitrarioa debekatuta egongo da.
Langileek honako gomendioak jarraitu beharko dituzte larrialdi egoera batean:
Izaera lasaia: Urduri jartzen den soroslea oztopo bat izango da, azkenean urduri jartzerakoan gauzak arin eta txarto egingo dituelako urduritasun egoera batean.
Erantzukizun sentipena: Egin beharreko guztia egiteko prest egon behar da.
Buru egonkortasuna: Odola dagoen edo ez-erosoak diren egoeretarako prestatuta egon beharko da.
Agintzeko gaitasuna: agintea mantentzeko gai izan behar da.
Gaitasun fisiko: Egoera batzuetan ahalegin handiak egingo dira eta horretarako gaitasun fisikoa eduki behar da.
Obra zuzendariak eta kontratako arduradunak lehen laguntzako ikasketak izango dituzte. Istripu larri bat gertatuko balitz:
Laguntza sanitarioa eskatu. Jarraitu beharreko irizpideak:
Istripua jasan duen pertsona ez mugitu, beharrezkoa ez bada.
Ez utzi hozten. Ebakuazioa egin behar deneko kasu batean:
Behar adinako distantzia bat bermatuz kanpoaldean elkartu. Sute baten kasuan: Sute baten aurrean premiazkoa izango da azkar jokatzea. Behin sutearen pizte fokua identifikatu denean honako pausoak jarraitu beharko dute:
Laguntza eskatzea eta larrialdi zerbitzuei deitu (SOS Deiak – 112)
Korronte elektrikoa moztea.
Zaurituen ebakuazioa, ketik eta sugarretatik babesteko. Operazio hau ahoan zapi busti batekin eta arropa bustiarekin egingo da ahal izanez gero.
Zaurituei erretako zauriak sendatu, keak eragindako intoxikazioak tratatu eta susperketa maniobrak egingo dira.
Material lehorreko edozein itzaltzaile erabiliko da.
Likido sukoiak badira, apar edo hauts sikuko itzaltzaileak erabiliko dira.
Sutearen hedapena gelditzeko dauden erregai likidoak kenduko dira eta aire korronteen eraketa ekidingo da. 4.12. LEHEN SOROSPENAK 4.12.1. ZAURIAK ETA ODOLJARIOAK
Odoljarioa zauri baten sintoma nagusia da. Zauri gabeko odoljarioak egon daitezke, baina ez zauriak odoljariorik gabe. Egin behar den lehendabiziko gauza odoljarioa etetea da. Horretarako, zauriak gasa edo esterilizatutako konpresa batekin estaliko dira. Hauek ez badaude eskura, bestelako zapi, toalla, izara zatia… erabiliko da. Hauetaz gain, desinfektatzaileak(ur oxigenatua, antiseptikoak…) edukiz gero, zaurian eta bere inguruan botako dira. Beraz, odoljario baten aurrean egin behar dena zauria estaltzea da eta odoljarioa etetea, eskura dagoen apositu bat erabiliz. Ezin dena egin da pertsona bat odola galtzen uztea erabilitako neurriak esterilizatu gabe daudela pentsatzeagatik eta honek infekzioak sortuko dituelako. Odoljarioak jarraitzen badu, apositu gehiago jarriko dira eta konpresioa handituko da. Oraindik ere ez bada nahikoa, tornikete bat egingo da. Horretarako, elastikoa den tira bat erabiliko da. Honek gorputz adarra estutzen du odoljarioa geldituz. Tarteka, torniketea lasaitu behar da odolaren irrigazioa ahalbidetzeko. Odoljario txiki edo ertainen kasuetan ere zauria estali behar da hau eteteko. Erabiliko den materiala ahalik eta garbien egon behar da eta ez da erabiltzeari utzi behar sortu daitezkeen infekzioak direla eta. 4.12.2. ERREDURAK
Erredura da pertsona batek jasan dezakeen gaitzarik larriena. Fokuaren tenperatura eta esposizioa gero eta handiagoa den heinean, larriagoa izango da. Ere berean, larritasuna handitzen da kaltetutako azaleraren gainazala handiagoa izatean. Erreduran gainazala %50-tik gora oso larria da eta %75 –tik gora hilkorra.
Sorosleak biktima beroaren akziotik atera behar du eta bere arropetako sua itzaltzen saiatu behar da. Biktima lurrean bueltaka hasi behar da eta sorosleak estali beharko du edo ura bota sua itzaltzeko. Erretako zatia ur hotza daukan ontzi batetan murgildu behar da. Ez da ur txorrota batetan ipini behar, presioak mina sortu dezakelako. Ura berotu denez, gomendagarria da berritzea edota izotza botatzea. Mina kendu arte eduki behar da ur azpian, gutxienez 30 minutuz. Ezinezkoa bada erretako gorputz zatia uretan murgiltzea, zapi bustiak erabiliko dira. Ondoren, medikuak esango du bestelako tratamendurik behar den. 4.12.3. HEZUR HAUSTURAK
etzanda mantendu behar da, bizkarrezurra ez flexionatzeko eta bestelako gaitzak ez sortzeko. Burezurraren haustea Kasu hau ematen bada, kaltetutako pertsonak memoria edota konortea galduko du. Hau honela izanda, etzanda ipini behar dira, burua alde batera ipinita. Honela, botaka egingo balu, hau ondo kanporatu ahal izateko eta modu honetara ez itotzeko. Arnasketa eta bihotz taupadak eteten badira suspertze teknikak erabili behar dira, hala nola, masaje kardiakoa. 4.12.4. GORPUTZ ADARREN EBAKETA
Ebaki den gorputz atala berriz ere ezartzeko hurrengo gomendioak jarraitu behar dira:
Ebakitako zatia esterilizatutako gasa batean gorde. Honelakorik ez badago, ahalik eta garbien dagoen zapia erabili. Zauritutako zatiak ez dira kotoiarekin kontaktuan jarri behar. Gero, ondo itxitako plastikozko poltsa batean jarriko da, ura ez sartzeko.
Poltsa ur eta izotzean murgildu. Tenperatura egokia 4 °C dira, moztutako gorputz atala ordu batzuez kontserbatzen delako.
Begietan zerbait itsatsirik geratzen bada eta pintzekin atera ezin bada, begietarako dutxa bat hartuko da, ur epelarekin eta ahal izanez gero kamamila infusio pixka batekin. Kotoi
zati bat infusioan bustiko da eta eskuak garbi daudela, begia irekiko da tanta batzuk botatzeko. Begiak ez dira inoiz estaliko hauek odol jariorik ez badute. Estaltzekotan, gune itxi bat sortuko da hezetasun maila altuagoarekin eta infekzioa modu errazago batean zabalduko da. Begiko zauri guztiak, nahiz eta gauza gutxi iruditu, mediku batek tratatu beharko ditu. 4.12.6. INTOXIKAZIOAK
Irensteengatik intoxikazioak Hau gertatzekotan gorputz toxikoaren kanporaketa edo neutralizazioa izango da jarraitu beharreko lehen pausoa. Hau kanporatzeko gonbitoa ez da eragingo. Lixibak, likido kaustikoak edota gasolina irensten bada ez da gonbitoa eragingo, horrela hauek eztarritik pasatzean sortutako zauriak ez dira berriro ere sortuko. Toxikoaren neutralizazioa burutzeko zaurituari beste substantzia batzuk ematen zaizkio, hauek behin edanda toxikoa neutralizatuko dutenak. Intoxikazioak arnasketagatik Kasu hauetan garrantzitsuena zauritua dagoen lekutik ateratzea izango da, normalean konorterik gabe egongo baita bertan. Kaleko aire purua arnasteak onura egingo dio. Hala ere, zauritua lagundu baino lehen ondorengo babes pertsonalak hartu beharko dira: 1. Ez da hau burutuko bakarrik gaudenean. Bi sorosle egotekotan bat bakarrik sartuko da. 2. Gerritik soka bat lotuko da, zerbait gertatzekotan kanpoan dagoen sorosleak hauek atera ditzan. 3. Ahal izanez gero zonalde kutsatu hauetan gas maskara batekin sartu beharko da. 4. Zauritua gerritik edo sorbaldatik lotu eta hau ateratzeko seinale bat egingo da. 5. Behin zauritua kanpoan dagoela eta bere egoera ikusita dagozkion neurriak hartuko dira.
Inoiz ez ukitu beharrezko isolamendurik gabe.
Zauritua konorterik gabe eta arnasketarik gabe aurkitzen badugu susperketa teknika batzuk aplikatu beharko dira. Kasu honetan zaurituaren birikietara oxigenoa ponpatzea izango da funtzioetako bat, bere organoak, istripua dela eta funtzio hau galdu dutelarik. Oso garrantzitsua izango da prozedura hau istripua gertatu denetik 6 minutu baino gehiago ez pasatzea. Susperketa prozesua ez da inolaz ere geldituko, ezta garraio prozesuan, zauritua berpizten ez den bitartean. Azkenik, maniobra hauek modu egokian burutu behar dira, bestela ez dute inolako baliorik izango. Jarraitu beharreko prozedura hurrengoa izango da: 1. Lehenik eta behin larrialdi zerbitzuetara deituko da eta lan eremuan berpizketarako desfibriladorerik egonez gero honen bila joango gara edo langile gehiagoren laguntza izatekotan hautako batek ekarri dezan eskatuko da. 2. Zauritua ahoz gora jarriko da. Botaka eginez gero gorputza biratuko dugu hau modu egokian mota dezan. 3. Beharrezkoa bada daramatzan arropak lasaitu edo kenduko dira, hauek arnasketa artifizial prozesua eragoztekotan. 4. Aho barruan gorputz handirik ez dagoela ziurtatu da. Egotekotan kontu handiz kenduko dira ahal izanez gero.
5. Zaurituaren alboan jarriko gara, belauniko. Gure eskuak batuko ditugu eta zaurituaren gorputz enborrean kokatuko ditugu, bi bularren artean. 6. Besoak beti ere luzatuta daudelarik bularrarekiko elkartzut eragingo dugu presioa. Horrela 30 konpresio burutuko ditugu (2 konpresio segundo bakoitzeko gutxi gora behera). 7. Behin konpresioak eginda hurrengo pausoa arnasketa artifiziala izango da. Horretarako zaurituaren burua atzerantz botako dugu, honetarako esku bat garondoan eta bestea kopetan jarriko ditugu. Garondoan dagoen eskuarekin gorantzko indar pixka bat egingo dugu. Modu honetara eztarria luzatuta eta espazio librearekin geratuko da airea modu egokian pasarazteko. 8. Soroslearen ahoa zaurituaren ahorekin kontaktuan jarriko da eta bi aldiz egingo da putz, pusketa baten eta bestearen artean 1-2 segundo pasatzen utziz. Hau egiten den bitartean zaurituaren birikiak puzten direla konprobatuko da. 9. Berpizketarako desfibrilagailua iristen den momentuan ez da itxarongo eta segituan kokatuko da honek daramatzan instrukzioak jarraituz. 10. Pauso hauek pertsona bakar batek egin ditzake edota sorosle gehiago egotekotan hauen laguntza eskatuko da prozesua modu egokiago batean egiteko. Hala ere bi pertsonarekin soberan egingo dira susperketa teknikak (bat arnasketak egiten eta bestea bihotz masajea egiten), pertsona gehiegi egoteak kasu askotan kaltegarria izan daiteke eta. 5. BALDINTZEN AGIRIA
Obren exekuzio edo gauzatzean enpresa batek baino gehiagok, enpresa bakarrak eta langile autonomoek edota zenbait langile autonomok parte hartzen dutenean, lanak hasi aurretik sustatzaileak koordinatzaile bat hautatuko du segurtasun eta osasunari buruzko arloaz arduratzeko. Koordinatzailearen hautatze edo aukeratze horrek ez du sustatzailea bere erantzukizunetatik salbuetsiko. Lanak hasi aurretik, sustatzaileak lan autoritate eskudunari 1627/1997 Errege Dekretuko 3. Eranskinean ageri diren datuak jakinaraziko dizkio. Obrari edo lanei buruzko datu hauek ikusgai egon beharko dira obran bertan eta beharrezkoa denean eguneratu egin beharko dira. 5.1.2. KOORDINATZAILEA SEGURTASUN ETA OSASUNAREN ARLOAN
Koordinatzaileak ondorengo funtzio hauek bete beharko ditu: • Segurtasunari dagokionean, printzipio orokorren aplikazioa koordinatu. • Obrako jarduera eta ekintza ezberdinak koordinatu, parte hartzen duten enpresa eta langileek 31/1995 legeko (Lan arriskuen prebentzioa) 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak modu koherente eta arduratsuan aplikatu eta bete ditzaten, eta baita 1627/1997 Errege Dekretuko 10. Artikuluan aipatzen diren printzipio orokorrak ere. • Kontratistak landutako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aprobatu edo dagokionean, egindako aldaketak. • Lan arriskuen prebentzioari buruzko legeko 24. Artikuluan aipatzen diren enpresa jardueren koordinazioa antolatu. • Lan metodo egokiak aplikatu daitezen, kontrol funtzioak koordinatu. • Beharrezko neurriak hartu, obrara baimendutako pertsonek bakarrik izan dezaten sarbidea. • Koordinatzailearen izendapena beharrezkoa ez denean, honen funtzioak zuzendaritza fakultatiboaren esku geldituko dira.
Obra hasi baino lehen, kontratistak Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa burutuko du. Aipatutako azterketa honetan prebentziorako neurri alternatiboak gehituko dira dagokien justifikazio teknikoarekin eta neurri hauek ezin izango dute aurreikusitako babes maila gutxitu. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketak, obra hasi aurretik, koordinatzailearen oniritzia izan beharko du. Azterketaren exekuzioan, lanen eboluzioan eta obrak dirauen bitartean izan daitezkeen aparteko gorabehera edo gertakarien ondorioz Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aldatu egin dezake kontratistak, betiere koordinatzailearen oniritziarekin. Obraren exekuzioan parte hartzen dutenek, prebentzioaren arloan erantzukizuna duten pertsona edo organoek eta langileen ordezkariek, idatziz eta modu arrazoituan egoki deritzoten iradokizun eta alternatibak aurkezteko aukera dute. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa obran bertan egongo da eskuragarri zuzendaritza fakultatiboarentzat. 5.1.4. KONTRATISTA ETA AZPIKONTRATISTAREN BETEBEHARRAK
Ondorengo eginbehar hauek izango dituzte kontratistak eta azpikontratistak: 1) Lan arriskuen 31/1995 legeko 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak aplikatzea, batez ere honako jarduera hauek egiterakoan: • Obraren mantenua garbitasun maila egoki batean. • Lan eremuaren kokapenaren aukeraketa, obrako sarbideek eta zirkulazio edo mugimendu bideek dituzten baldintzak aintzat harturik. • Material ezberdinen manipulazioa. • Instalazio guztia martxan jarri aurretik, instalatuko diren gailu edo elementu ezberdinen kontrola eta mantenua, langileen segurtasun eta osasunean eragina izan ditzaketen akats edo gabeziak ekiditeko helburuarekin.
• Obran erabiliko den materialaren metatze edo biltegiratze gunea egokitu eta mugatu. • Zabor eta obra-hondakinen biltegiratzea eta ebakuazioa. • Obrak duen eboluzioaren arabera, lan fase ezberdinei eskaini behar zaien denboraren egokitzapena. • Kontratista, azpikontratista eta langile autonomoen arteko lankidetza edo kooperazioa. 2) Segurtasun eta osasun planean ezarritakoak bete eta betearazi. 3) Lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete, Lan arriskuen 31/1995 legeko 24. Artikuluan aipatzen diren enpresa jardueren koordinazioari buruzko obligazio edo eginbideak kontutan hartuz. 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Eranskinean (obretan aplikatu beharreko segurtasun eta osasunaren xedapen minimoak) plazaratutako xedapen minimoak ere bete behar dituzte. 4) Segurtasuna eta osasunari dagokionean, hartu beharreko neurri guztiak langile autonomoei jakinarazi. 5) Obrak dirauen bitartean, segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzailearen argibideak aintzat hartu eta instrukzioak bete. Koordinatzailea, zuzendaritza fakultatiboa eta sustatzailearen betebeharrek ez dituzte kontratista eta azpikontratista beraien eginbeharretatik salbuetsiko. 5.1.5. GERTAKARIEN LIBURUA
Lantokian Segurtasun eta Osasun Azterketa jarraitu eta kontrolatu ahal izateko, gertakarien liburua egongo da, zuzenean erabili ahal izateko, 1627/1997-ko Errege Dekretuan agertzen dena betez. Liburu honek kopiadun orriak izango ditu eta segurtasun eta osasun azterketa onartu duen teknikoaren Elkargo Ofizialak emango du. Beti obran eta koordinatzailearen eskuetan egon beharko da. Zuzendaritza fakultatiboak, kontratistak eta azpikontratistak, langile autonomoek, obran lan egiten duten enpresetako lan arriskuen prebentzioetako arduradunek, langileen ordezkariek eta
Administrazio publikoko tekniko espezializatuek (beti ere, materian aditua bada) liburu hau eskura izango dute eta bertan oharrak utzi ahal izango dituzte. Gertakarien liburuan ohar bat utzi ezkero, koordinatzailea behartuta egongo da hogeita lau orduko epean, obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan kopia bat uzteko. Era berean, oharren berri kontratistari eta langileen ordezkariari emango zaie. Koordinatzaileak, obra egite prozesuan dagoen bitartean, segurtasun eta osasun neurrirekin bat ez bada betetzen, kontratistari jakinaraziko dio eta gertakarien liburuan adierazita utziko du, obra zati edo osotasunean obra geldiarazteko ahaldunduz, arrisku larria eta berehalakoa bada segurtasunarentzat eta osasunarentzat. Koordinatzaileak gertakari honi buruzko informazioa emango du obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan. Era berean, kontratista jakinaren gainean ipiniko du, eta honek, azpikontratista edota obra geldiarazteak eragin duen langile autonomoari eta langile ordezkariei berri emango die. 5.1.6. OBREN GELDITZEA
Segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzaileak, obrak dirauen bitartean segurtasun eta osasun neurriak betetzen ez direla nabaritzen baldin badu, kontratistari adieraziko dio eta jakinarazpen bat utziko du gertakarien liburuan. Koordinatzaileak nabariturikoak langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larri eta berehalakoa suposatuz gero, posible da obrako lanak gelditzea. Koordinatzaileak gertatutakoaren berri emango die kontratistari, azpikontratistari, langileen ordezkariei eta dagokion Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Inspekzioari. 5.1.7. LANGILEEN ESKUBIDEAK
Langileek, segurtasun eta osasunaren arloan hartu beharreko neurriei buruzko formazio egokia jasotzeko eskubidea dute, eskubide hori betetzeaz kontratista eta azpikontratista arduratu behar direlarik. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketaren kopia bat langileen eskura egongo da, baita aipatutako azterketa honek izan ditzakeen aldaketen kopia ere. Kontratistaren ardura izango da kopia hauek langileen ordezkariei ematea.
• Dilatatzeko ontzia. • Begietarako kolirio anestesikoa eta lasaigarria. • Artazi eta pintzak. • 96º tako alkohol ontzia. • Iodozko tintura ontzia. • Merkurio-kromozko ontzia. • Amoniako ontzia. • Kotoi hidrofilo esterila. • Esparatrapu biribilkia. • Esterilizatutako gasa. • 5 x 5-eko gazazko hezegailua eta 10 x 10 malgua. • Serum fisiologikoa. • Erabili eta botatzeko eskularruak. • Manta termiko isolatzailea. • Erabilitako materialentzako plastikozko poltsak. Botikina kontratistak izendatutako pertsona gaitu baten kargu egongo da. Hilero honen edukia berrikusiko da eta erabilitakoa birjarri egingo da. Obran lan gaixotasunak eta beste gaixotasun fisiko edota psikologikoak ekiditeko asmoz, azterketa medikuak egingo dira. Azterketa medikuak, kontratazioa egin aurretik egingo dira indarrean dagoen araudia betez, bigarren azterketa bat eginez kontratazioa egin eta urtebetera. | science |
addi-d511de32e3a1 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29290 | Erosketa eta kontratazio publiko berdea euskal autonomia erkidegoan | Etxaniz Agirre, Pello | 2018-10-23 | Laburpena Erosketa eta kontratazio publiko berdea goranzko ibilbide duen politika bat da. Izan ere, gastu publikoak, administrazio publikoek produktuak erosten eta zerbitzuak kontratatzen gastatzen duten diruak, pisu handia du gaur egungo gizartean. Honi ingurumenarekiko jokabidea hobetzeko beharra gehitzen badiozu, erosketa eta kontratazio publiko berdea da ekuazioaren emaitza edo soluzioa. Politika berritzaile hau produktuen erosketan eta zerbitzuen kontratazioetan ingurumen-irizpideak sartzean datza. Hau da, zerbait erosi edo kontratatu aurretik ingurumenarekiko errespetagarria dela ziurtatzea. Lan honen bitartez erosketa eta kontratazio publikoak berdeak Euskal Autonomia Erkidegoan izan duen ibilbidea aztertzea bilatzen da, gaurko egoera zein den eta nola iritsi den aztertuz. Demostratu nahi da benetan alderdi guztientzat onuragarria den politika bat dela, eta gaur egungo bezalako gizarte aurrerakoi batean aplikatu beharrekoa. Lan hau garatzeko erabili den metodologia bibliografikoa da. Hau da, lanaren edukiaren zati handienak beste lan, artikulu, programa eta abarretan du oinarri.
Lanean argi gelditzen da erosketa eta kontratazio publiko berdeak ingurumenean hobekuntzak eragiteko duen gaitasuna, izan ere, erosketa publikoa BPGaren %20 inguru da. Bestalde, politika hau normalizazio bidean dagoela esan daiteke, behin betiko finkatzeko bidean, dagoeneko hainbat produktu eta zerbitzuetan guztiz txertaturik.
Irudien zerrenda: 1.irudia: EKPB Europan 2011n 2.irudia: Erosketa eta kontratazio publiko berdearen aktoreak 3.irudia: Produktuen kostu ezberdinen irudi grafikoa 4.irudia: Bultzatze-estrategiaren ikuspegi operatiboa
Grafiekoen zerrenda: Grafikoa 1: Eusko jaurlaritzaren sailak Grafikoa 2:Eusko Jaurlaritzaren gastu-aurrekontua Grafikoa 3: Eusko Jaurlaritzaren gastu-aurrekontu eta BPG aldaketa Grafikoa 4: Ingurumen eskakizunak egiten zaizkien produktuak/zerbitzuak Grafikoa 5: Gantt diagrama
1- SARRERA Lur planeta sortu zenetik etengabe aldatzen joan da. Aldaketa hauetan zeresan handia izan du gizakiak. Naturan eskura dagoen guztia hartu du bere biziraupen eta ongizatea bermatzeko, inongo erreparorik gabe. Hau egiten jardun du bere existentziatik, are gehiago, denborak aurrera egin ahala aldaketen magnitudea asko handitu da, egunero-egunero naturan aldaketak eragin ditzaketen errekurtsoak esponentzialki handitzen baitira. Inguratzen gaituen produktu oro eraldatutako natura zati bat da, baliabide natural berriztagarri edo ez-berriztagarrietatik lortuak izan daitezke, baina guztiak naturatik ateratako lehengaietatik sortuak dira. Beraz, baliabide naturalen gestioaren menpekoa da gizakiaren biziraupena gure planetan. Jakina da gizakiak eskura dituen errekurtso naturalen erabilera ez dela optimoa izan bere existentziatik. Are gehiago, baliabide natural hauen kudeaketa benetan kaxkarra izan dela esan daiteke. Honen adierazle dira honako datu hauek: munduan nekazaritzarako erabiltzen diren lurren %52 degradazio larriaren zeinuak azaltzen ditu, arro hidrologikoen %60 presen bidez oso zatituta daude, baso azalera %46 galdu da nekazaritza aurretiko garaietatik…(Ecoespaña, 2004) Gaur egungo produkzio sistema lineala da, hau da, baliabide naturalak lortu, eraldatu, erabili eta ondoren baztertu egiten dira. Natura ez da gai baliabide naturalak sortzeko gizartearen kontsumoaren erritmora. Sistema lineal honekin ezin dela etengabe jarraitu argi dago, lur planetaren errekurtsoak ez direlako infinituak eta horrela xahutzen jarraituz gero hauekin amaitzeko posibilitatea erreala da. Gizarte moderno honetan eredu sozialari dagokionez inoiz ez bezalako ongizatea lortu da garapen ekonomikoari esker. Garapen-eredu honek, ordea, lehengaiekiko erabateko mendekotasuna ere ekarri du. Munduko biztanleriaren hazkuntza jarraituak eta baliabide naturalen gaineko presio gero eta handiagoak hornikuntzen segurtasuna arriskuan jartzen du. Arazo hau aski jakina izan da aspalditik eta ingurunearekiko arazo honen inguruan izan den ardura aldatzen joan da historian zehar. Ingurunearekiko kontzientzia lehenengo industria iraultzarekin hasi zela esan daiteke. Izan ere, ordura arte ingurunearekiko inpaktua minimoa zen, produkzioa artisautzari zegokiona zen, lokala eta munduko biztanleria ez zen horren handia. Industria iraultzak produkzio bolumena ikaragarri handitzea ekarri zuen, eta honek, baliabide naturalen erabilpen eta ingurunearen kutsaduraren
handitzea. Oraindik, ekintza hauen ondoriorik antzematen ez denez, ez da gauza handirik egiten hau zuzentzeko. Aipatzekoa ere munduaren biztanleriaren hazkuntza demografiko ikaragarria. Bigarren mundu gerrak dena txikituta utzi eta gero, Europaren berreraikitzea hasten da. Honek ekonomiari, baliabide naturalen kontsumoari eta biztanleriaren hazkuntzari bultzada handia ematen dio. Garai honetan ematen dira lehenengo ingurumen arazo handiak eta garai honetan ematen da baliabide natural mugagabeen teoriaren amaiera. Hala ere, benetan ingurumenarekiko kontzientzia 1972ko Meadows Informearekin hasi zen, "Los limiten del crecimiento" izeneko informea, zeinak inflexio puntu bat markatu zuen. Bertan aipatu zen lehen aldiz produkzio erritmoaren eta baliabide naturalen asuntoa. Honen haritik etorri ziren hainbat programa ingurunea hobetzeko asmoz. Aipatzekoa, esaterako, 1973an egin zen ingurunean eragiteko lehen programa, Europako Komunitate Ekonomikoak egina. Beste bat oso garrantzitsua izan zena, 1987an Munduko Ingurune Eta Garapenaren Komisioak garatu zuen Bruntland Informea, zeinean lehen aldiz agertzen den Garapen Jasangarri kontzeptua. Zer esanik ez Cumbre de la Tierra de Río eta Kyotoko Protokoloa-ri buruz. Lehena 1992an Nazio Batuen Erakundeak egin zuen hitzaldi bat izan zen bertara gerturatu ziren 178 herrialdeak garapen jasangarria bultzatzen zuten estrategiak gara zitzaten. Kyotoko Protokoloa 1997an egin zen aldaketa klimatikoaren inguruko gaiez jarduteko, eta batez ere aldaketa hau eragiten duten emisioak murrizteko. Hemendik aurrera, ingurumenari dagokionez esku hartzea asko handitu da. Baliabideak eraginkortasunez erabiltzeko xedez egin diren ekimen garrantzitsu guzti hauek argi azaldu dute baliabideen eta energiaren erabilera uztartu behar direla etorkizunari begira hazkundea eta enplegua bermatzeko. Horretarako, "ekonomia berde" bat garatu behar da zeinaren pilare nagusienetako bat berrikuntzan oinarritutako produktu eta zerbitzu berrien garapena izango den. Lehengai gutxiago kontsumitzen saiatu eta hondakin gutxiago sortu, nahiz eta erraza ez izan. Hauxe da, beraz, gaur egungo erronka nagusia ingurumenari begira: ongizatea mantentzea baliabide natural guztiak agortu gabe. Behar beste baliabide lortzeko sistema orekatu bat bermatu behar da, garapen zein kontserbazio egonkor bat ziurtatuz. Baliabideen garapen jasangarria guztiok parte hartu beharreko ekintza bat da, gizaki-natura harremana ulertzetik hasi eta erabilera egoki bateraino, naturaren alderdi guztiak errespetatzetik pasatuz.
Erronka honen aurrean hiru talde edo stakeholders nagusi ageri dira: kontsumitzaileak, enpresak eta administrazio publikoa. Administrazio publikoari dagokionez garapen jasangarri hori lortzeko influentzia handiena du hiru stakeholdersetatik eta hortaz hainbat politika erabiltzen ditu hau lortzeko. Europar Batasunaren garapena eta lehiakortasuna bermatu beharra dago, ongizatea eta hazkundea bultzatuz. Europar Batasunak paper hori aitortu du, eta arlo horretako konpromisoak hartu ditu bere ingurumen-estrategia eta garapen jasangarriko estrategia ugaritan. Tresna edota politika horiek ugari dira. Horien artean oso garrantzitsua Integrated Product Policy (IPP), zeinaren bidez lortu nahi den produktuek euren bizitza ziklo osoan zehar ingurugiroa gutxiago kutsatzea. Beste erreminta garrantzitsu bat Bizi Zikloaren Analisia da. Hau diseinu erreminta bat da zeinak produktu baten ingurumen-inpaktuak aztertzen dituen bere bizi ziklo osoan. Aipatzekoa ere Ekonomia Zirkularra, honek materialen sarrera nahiz erabili gabeko hondakinak murriztea du helburu, baliabideen fluxu ekonomiko eta ekologikoak itxiz. Hala ere, lan honetan azken urteotan garrantzi handia hartu duen politika batean zentratuko gara, estrategia politikoen funtsezko tresna bilakatu arte: erosketa eta kontratazio publiko berdea. Erosketa eta kontratazio publikoa berdea produktuak, zerbitzuak edota obrak erosteko edo kontratatzeko orduan, irizpide ekonomikoez eta teknikoez gain, horien ingurumen portaera ere kontuan hartzean datza.
2- HELBURUAK Lan honen helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoaren egoera aztertzea izango da erosketa eta kontratazio publiko berdeari dagokionez. Izan ere, ikusita gaur egun erosketa eta kontratazio publiko berdeak duen dimentsioa ezinbestekoa da honi buruzko hausnarketaren bat egitea. Helburu nagusi hau lortzeko badira ondoren aipatuko diren beste azpihelburu batzuk ere. Lan honetan aztergai den erosketa eta kontratazio publiko berdeak gaur egungo egoeran duen parte hartzea finkatu eta zein rol duen ikusteko xedea ere badu lanak, horretarako testuingurua aztertzen da bere ingurunea hobeto ulertuz. Bestalde, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea lehenengo aldiz aipatu zenetik gaur egun duen egoera nola lortu duen aztertzea ere bilatzen du lan honek, urteetan zehar izan duen bilakaera aztertuz. Euskal Autonomia Erkidegotik kanpo erosketa eta kontratazio publiko berdeak duen egoera zein den ulertzen laguntzeko helburua ere badago. Helburu hau betetzeko Espainiako eta Europako egoeraren azterketa egingo da, eta honela Euskal Autonomia Erkidegoan lortutakoa dimentsionatuko da. Erosketa eta kontratazio publiko berdeak gizarteko zati desberdinetan nola eragiten duen ere azaldu nahi da, zein faktoreri eta zein neurritan, bakoitzari eskaintzen dizkion onurekin. Azkenik, lan honekin ere zera bilatzen da, Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen inguruan dauden aurreiritzi txar eta oker guztiak deuseztatzea, erosketa eta kontratazio publiko berdea politika aurrerakoi eta eraginkor bat dela frogatuz. Honekin lortu nahi dena oraindik politika honi etorkizunik ikusten ez dioten administrazioek martxan jar dezaten bultzatzea.
3- IRISMENA Lan honen irismena bi multzo nagusitara mugatzen da: produktu berdeak eskatzen dituztenak eta eskari honi erantzuten diotenak. Produktu berdeen eskatzaileak administrazio publikoak dira. Lan osoaren bolumenaren ehuneko handi bat Euskal Autonomia Erkidegoko erakunde publikoentzat zuzenduta egongo da, hauek baitira erosketa eta kontratazio publiko berdearen aktore nagusiak. Hala ere, hemen bariazio handia dago, izan ere, sektore publikoko erakunde publikoetan tokiko erakundeetatik gobernuetaraino izan daitezke erosketa berde honen bultzatzaile. Administrazio publikoek erosketa eta kontratazio publiko berdearen bidez erosten eta kontratatzen dituzten produktu eta zerbitzuak enpresak ekoizten/eskaintzen dituzte, eta beraz zuzenean eragiten die. Enpresa handi zein enpresa txiki eta ertainei (ETEei) zuzenduta dago, hauek politika hauetan parte hartuz gero jasoko dituzten onurak azalduz. Aipatu beharra dago, ez direla kontuan hartuko Euskal Autonomia Erkidegoan dauden baina Espainiar gobernuak kontrolatzen dituen erakunde publikoak.
4- METODOLOGIA Lan hau guztiz bibliografikoa da. Hau da, lan hau gauzatzeko beste lan, artikulu, programa, webgune eta abarretan oinarritu da. Lan hau burutzeko erabili den metodologia tradizionala izan da. Funtsean horrela funtzionatu da: ikaslea eta irakaslea batzar baten bidez elkartzen dira, hemen, irakasleak ikaslea gidatzen du nondik nora jo behar duen informazioa bilatzeko, zeren inguruan idatzi etab. azalduz. Ikasleak bere kabuz gaia eta lana jorratzen joan da. Tutoreak esandakoarekin ikasleak etxean jorratzen du lana. Behin aurrerapenak dituenean korreoz bidali egindakoa tutoreari, honek irakurri dezan egokitasuna aztertzeko eta batzar bat hitzartu. Batzarrean idatzitakoari buruz hitz egin, eginbeharreko aldaketak proposatu eta adostu bien artean eta dudak daudenean galdetu eta konpondu. Gai hau guztiz berri zenez, lehenik eta behin Erosketa Eta Kontratazio Publiko Berdeari buruz informazioa pilatu eta irakurri da, gaiaren nondik norakoez jakiteko. Behin ideia txiki bat izan ostean lanaren helburu nagusiak finkatzeari eman zaio pausu. Helburuak argi eta garbi izanda, Erosketa Eta Kontratazio Publiko Berdearen testuingurua aztertu da lanari sarrera bat emateko. Hau gauzatzeko hainbat liburu eta web orrialde kontsultatu dira. Sarrera bukatzeaz bat, kontzeptua sakonago aztertu da. Honek gaiari buruzko hainbat lan irakurri eta barneratzea eskatu du. Lan horietatik guztietatik egungoenei egin zaie kasu handiena besteak mespretxatu gabe, datuen egunerokotasunagatik. Erosketa Eta Kontratazio Publiko Berdearen historia aztertu da ondoren, honek izan duen ibilbidea ikusteko. Kontzeptua garatzeaz bat honen bilakaera aztertu da. Ondoren Erosketa Eta Kontratazio Publiko Berdeak talde ezberdinentzako ekar ditzakeen onurak ikusteari eta honi buruzko legedia aztertzeari ekin zaio. Behin erosketa eta kontratazio publikoaren kontzeptua argi samar dagoela, honen egoera Euskal Autonomia Erkidegoan ikertu da. Honetarako, lehenik Euskal Autonomia Erkidegoa bera eta bere ezaugarriak ikuskatu dira. Ondoren, gaiarekin erlazionaturiko politika eta egiturak eta azkenik egoera bera sakonki bi programa nagusiekin. Behin alde teorikoa bukaturik, erosketa eta kontratazio publiko berdea martxan jarri direneko kasuak aztertzen dira, lehenik Gipuzkoan eta ondoren Espainian eta Europan.
5- MARKO TEORIKOA 5.1 Kontzeptua Lehenik eta behin Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea definituko da. Europako Batzordeak honela definitzen du Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea: "…prozesu honen bidez, agintari publikoek eskuratzen dituzten produktuek, zerbitzuek eta obrek inpaktu txikia dute ingurumenean beren bizi-zikloan zehar, haien ordez eskuratuko liratekeen eta lehen mailako funtzio bera duten beste produktu, zerbitzu eta obra batzuekin alderatuta". (Commission, 2008)
Hau da, erosketa eta kontratazio publikoaren bidez, autoritate publikoek eta erdi-publikoek bizitza-zikloan ingurumen eragin txikia duten produktuak, zerbitzuak, obrak eta kontratuak erosten eta kontratatzen dizkiete enpresei; hots, beste modu batean erositako eta erabilera bereko produktuekin, zerbitzuekin, obrekin eta kontratuekin alderatuta ingurumen eragin txikiagoa dutenak. (Ihobe, 2010) Hortaz, prozesu honek ingurumenarekiko portaera hobetuko duten irizpideak ezartzen ditu produktuak, zerbitzuak edota obrak erosteko edo kontratatzeko orduan, irizpide ekonomikoak eta teknikoak ahaztu gabe. Irizpide berritzaile hauen helburua hautatutako irtenbideek ingurumen inpaktu txikia izatea da. Erositako edo kontratatutako produktu, zerbitzu edo obra orok bete behar duen ingurumen-araudi arruntez gain irizpide berde eta berri hauek eraginkortasunez bete behar dira. Kontuan hartzen diren ingurumen aspektu horiek erabilitako edota erositako materialei zein produktuei dagozkie, baita kontratuak gauzatzeko metodoei eta prozedurei ere. Horrez gain, aintzat hartzen da hornitzaileen eta ekoizleen ingurumen portaera ere. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen oinarri diren irizpideak aplikatuz, administrazio publikoen eros ahalmena modu estrategiko eta guztientzako onuragarri batean erabilia izan daiteke. Argi baitago erosketa eta kontratazio publiko hauen bolumen ekonomikoak indar handia duela ingurumenari kalterik eragiten ez dioten produktuen eta zerbitzuen merkatuak garatzeko. Bada, Europako sektore publikoak 2 bilioi euro gastatzen ditu, gutxi gorabehera; hots, Europar Batasuneko BPGd-aren %19. (Ihobe, 2016a)
Kontratazio publikoa erabiliz gero eraginkortasun handiagoa lortzen da beste hainbat beste hainbat printzipiotan, esaterako, baliabideak erabiltzean produktiboak izatean, ekonomia zirkularrean eta bizi-zikloaren ikuspegian. Horren ondorioz, administrazio publikoak itxura eredugarri bat agertzen duenez, trakzio-efektu baten bidez sektore pribatua eta gizartea ingurumena gehiago zaintzea ekartzen du. Kontsumoaren eta ekoizpen jasangarriaren politiketako ikuspegi berri horiek eta kontratazio publikoari buruzko Europako Zuzentarauen erreformak estrategia politikoaren funtsezko tresna bihurtu dute kontratazio publikoa. Bestalde, Europar Batasunak ekonomiaren bizkarrezurtzat ditu enpresa txiki eta ertainak (ETEak). Hau horrela ahalegina egin behar da ETEak kontratazio publikoan barneratu ahal izateko. Izan ere, ETEak politika honetan parte hartu dezaketen enpresen artean sartzeak onura kontsideragarriak dakartza bai ETEendako zein ekonomiaren garapenarentzako. Are gehiago, tokian tokiko garapena sustatzeaz gain, ingurumenean ere nabaria da onura, erkidego osoaren eta enpresen lehiakortasunaren mesedetan. Zer lortu nahi dute administrazio publikoek erosketa eta kontratazio publiko berdearekin? • Hazkunde ekonomikoa baliabide materialak erabiltzetik banantzea, ekoizpeneta kontsumo-politiken bidez. • Ekonomia zirkular bat sustatzea, hondakinak prebenitzeko eta materialak berreskuratzeko eta berrerabiltzeko politiken bidez. • Karbono gutxiko ekonomia baterantz aurrera egitea, politika energetikoen bidez (Ihobe, 2016a)
5.2 Bilakaera Erosketa eta kontratazio publiko berdeak 80ko hamarkadan ditu bere sustraiak. Gai ekologikoetan herrialde aurreratuenak Europa iparraldean daudenak direla aski jakina da: Danimarka, Suedia, eta Finlandia esaterako, eta hauekin batera bai Alemania bai Austria. Hortaz, ez da harrigarria administrazio publikoak produktu birziklagarriak erabili behar zituela, bai lokalki zein nazionalki, esaten zuen ideia Danimarkan sortua izana. Ezta ere, Suedian dutela iturburu, politikoak eta langileak produktu berde eta ingurugiroaren gestioa bezalako gaietan gaitzen zituzten programak.
2001ean Gotemburgoko Europako Kontseiluaren aurrean «Mundu hobe batentzako Europaren garapen jasangarria: Europar Batasunaren estrategia garapen jasangarri baten bila» ikerketa azaldu zuten. Estrategia honek Europan marko politiko bat ezarri zuen. Helburu nagusienetariko bat erosketa eta kontratazio publiko berdea bultzatzea zen, ingurumen eta teknologia arloetako berrikuntzez gain. Urte berdinean, 2001ean, Europar Komisioak Ingurumen Arloko Komunitate-Ekintzen inguruko Seigarren Programari buruzko komunikatua egin zuen publiko. Programak, etiketa ekologikoaren eta erosketa publiko berdearen bultzada ematen zuten edukia zeukan. 2003an, kontratazio publiko berdea lantzeko gomendioa sartu zuen Europako Batzordeak Produktuen Politika Integratuari (IPP) buruzko adierazpenean, merkatua produktu ekoeraginkorragoetarantz bideratzeko. Kontuan hartuta kontratazio publikoa Europako barne produktu gordinaren %16 zela (EAEn, BPGren %14), argi dago handia zela kontratazio publikoaren trakzio indarra. 2004 urte amaieran aurkeztu zen KOK-Report txostenean berriro egiten zaie Estatu kideei erosketa eta kontratazio publiko berdearen ekintza planak ezartzeko gomendioa. (Ihobe, 2010) Urteen joanarekin, eta iparraldeko herrialde hauen arrakasta ikusi eta gero Europako Batzordeak ikerketa sail bat landu zuen. 2005ean RELIEF izeneko proiektu bat garatu zen kuantitatiboki eta zientifikoki neurtzeko eta ebaluatzeko kontratazio publikoa. (García, 2009). Gainera 2005ean ere Europako Batzordeko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak ikerketa bat argitaratu zuen (Commission, 2005). Bertan, Europako herrialde nagusienek kontratazio publikoari eskaintzen zioten diruaren ehunekoa eta ingurumen lizitazioak zenbateko ehunekoa zuten adierazten ziren bertan hurrengo 1.taulan ikusi daitekeen bezala:
HERRIALDEAK KONTRATAZIO PUBLIKOARI ESKAINITAKO BPG % INGURUMEN IRIZPIDEAK DITUZTEN LIZITAZIOAK Alemania %17 %70 Austria %16 %60 Danimarka %19 %50 Espainia %13 %30 Frantzia %16 %30 Finlandia %16 %50 Italia %13 %30 Herbehereak %21 %50 Erresuma batua %17 %70 Suedia %20 %80 1.taula: Kontratazio publikoa Europan Iturria: Ihobe Taulan ikus daiteke hasieran aipaturiko herrialdeez gain Herbehereak eta Erresuma Batua ere aitzindari izan zirela kontratazio publikoari dagokionez. Azken herrialde honek, Erresuma Batuak, 2006an dagoeneko argitaratu zuen Kontratazio Publiko Berdeko Plan Nazionala. Ikerketa hauei esker agerian gelditu zen erosketa eta kontratazio publiko berdeak zuen garrantzia. Ondorioz, erosketa eta kontratazio publiko berdea gero eta indar handiagoarekin errotu zen ingurumen-politiketan, batez ere teknologia garbiak, produktu eko-eraginkorrak, berrikuntza politika eta kontsumo eta ekoizpen iraunkorreko produktuak lantzen zituztenetan. Horren adibide, Europar Batasunak 2006an Garapen Iraunkorrerako Estrategiaren Berrikuspenean (GIE EB) erosketa eta kontratazio publiko berderako helburu kuantitatiboak sartu izana berrikuntza politiko gisa. (Ihobe, 2010) 2007ko Europako merkatu liderren aldeko ekimenean sektore publikoa erosle potentzial handitzat hartu zen sei merkatu liderretan, hauen ahalmen berritzaile gorakorragatik. Honela irtenbide berritzaile eta ingurumenarekiko jasangarriagoak kontratatzera bultzatu zituzten sei merkatu lider horietako enpresak. Sei merkatu liderrak hauek ziren: e-Osasuna, eraikuntza iraunkorra, ehun teknikoak, produktu biologikoak, birziklapena eta energia berriztagarriak. (Ihobe, 2012) 2006an Erosketa Iraunkorrerako Marrakexeko Prozesuaren lantaldea sortu zen, Suitza zuela buru. Lantaldearen helburua, egoera politiko eta ekonomiko desberdinak kontuan hartuta, mundu osoko Estatuaren kontratazio publikoan ingurumen eta gizarte aldagaia sartzeko tresna malguak ezartzea zen.
Garapen hori sustatzeko, Europar Batasun osorako programak egiten hasi ziren, zeintzuen barruan, produktu eta zerbitzuen multzo jakin batzuk lehenetsi ziren kontrataziorako ingurumen-irizpideak landuz. Horrela, 2008ko hasieran, Europako Batzordeak 10 produkturen erosketan Europar Batasun osoan aplikatuko ziren ingurumen irizpide estandarizatuak ezarri zituen, ekoetiketekin, ingurumena kudeatzeko sistemekin eta zuzentarau espezifikoekin lotuta. Europan erosketa berdea sustatzeko prozesua garatzearekin batera, Europar Batasuneko kideak erosketa berdea bultzatzeko ekintza-planak ezartzen hasi dira. Horrela 2011rako herrialdeen % 80k gobernuek erosketa berdearen aldeko konpromisoak zituzten, 1.irudian ikus daitekeen bezala. Urdinez erosketa berdeko edo antzerako planen bat duten herrialdeak agertzen dira eta laranjaz horrelako plan bat garatzen zihardutenak. (Ihobe, 2012)
1.irudia. EKPB Europan 2011n Iturria: IHOBE 5.3 Legedia Erosketa eta kontratazio publiko berdeak gaur egungo egoera hobetzeko duen indarra ez da berria inorentzat. Gaur egun Europako Politika nagusienetan sartuta dago erabat. Hala ere, hau ez da horrela izan betidanik. Izan ere, nahiz eta 1997ko Europar Batasuneko Itunean erosketa publiko
berdea helburuetako bat bezala definitu zen, ez zen zehaztu irizpide berde hauek nola txertatu kontratazio publikoan. Denbora luze batez egoerak bere horretan jarraitu zuen. Izan ere, zalantzak zeuden ingurumen irizpideak kontratazio pleguetan sartzeko aukeren eta egokitasunaren inguruan. Ez hori bakarrik, irizpide berde eta berri horiek sartzeko moduaren inguruan ere bai: kontratuaren objektuan, espezifikazio teknikoetan, kontratistaren hautaketan, esleipen irizpideetan eta gauzapenerako baldintza berezietan. (Ihobe, 2010) Egoerak onera egin beharrean okerrera egin zuen. Hainbat helegite jarri ziren irizpide berdeak edo ingurumen-irizpideak kontratazio publikoan sartzearen kontra. Horrenbestez, Europako Erkidegoetako Justizia Auzitegiak ez zuen Europar Batasunean irizpide horiek nola sartu asmatzea besterik izan, hori bai zuzenbidea errespetatuz. Erabaki honen bi adibide nagusiak hauek dira: lehenengo eta nagusiki, 2002ko Helsinkiko busaren kasua, zeinean epaiak erabaki zuen erakunde esleitzaileak eskaintzarik onuragarriena hautatzerakoan posible zela irizpide ekologikoak kontuan hartzea. Bigarrenik, EVN AG eta Wienstrom GmbH enpresen eta Republik Österreichen arteko epaia. Hauek eta beste hainbat antzerakok etorkizunean presente egongo ziren ingurumen-irizpideen oinarria sortu zuten. Egoera horrela zegoelarik, 2004an erosketa eta kontratazio publiko berdearen bi zuzentarau garatu ziren. Zuzentarau hauek azaltzen zuten nola txertatu zitezkeen ingurumen irizpideak kontratu publikoak, ordurarteko hutsunea betez: 2004/17/CE Zuzentaraua, 2004ko martxoaren 31koa, uraren, energiaren, garraioaren eta posta-zerbitzuen sektoreetako kontratuak esleitzeko prozedurak koordinatzeari buruzkoa. 2004/18/CE Zuzentaraua, 2004ko martxoaren 31koa, obren, horniduren eta zerbitzuen kontratu publikoak esleitzeko prozedurak koordinatzeari buruzkoa. (Administración General del Estado, 2015)
Zuzentarau hauetan ingurumen asuntoak 46 eta 53 artikuluetan aurki daitezke, zeintzuek eskaintza "hoberena" aukeratzerakoan esleipen ingurumenirizpideak kontuan har zitezkeela esaten zuten. 26garren artikuluak lehenengo aldiz espresuki onartzen zuen ingurugiro-irizpideak txertatzeko aukera, esleipen objektibotasuna ezartzeaz gain. Azken honek, hautagai ezberdinen proposamenak objektiboki hautatzeko aukera ematen zuen, irizpide sozial eta
Zuzentarau hauek ikusi eta gero, esan daiteke ezaugarri hauek errespetatzen zituen ingurumen-irizpide orok balio zuela: -Objetiboki ebaluagarria eta -Kontratuaren objektiboari erlazionatuta egon behar da -Lizitazioaren edo baldintza-agirien iragarkian behar bezala espezifikaturik egotea (Administración General del Estado, 2015)
2004ko zuzentarau hauei beste hainbat legek jarraitu zioten: 30/2007 legea, Urriak 30ekoa, sektore publikoko kontratuena 31/2007 legea, Urriak 30ekoa, ur-, energia-, garraio- eta postasektoreetan jarduten duten entitateen kontratazioari buruzkoa. Nahiz eta 2004ko zuzentarauak inflexio-puntu garrantzitsu bat ekarri zuen erosketa eta kontratazio publiko berdearen arauketan, 2014an erredaktatu ziren laugarren generazioko zuzentarau komunitarioen onartzeak eman zioten bultzakada handiena: 2014/24/UE Zuzentaraua, 2014ko Otsailaren 26koa, kontratazio publikoari buruzkoa. 2014/23/UE Zuzentaraua, 2014ko Otsailaren 26koa, kontzesio kontratuen esleipenari buruzkoa. 2014/25/UE Zuzentaraua, 2014ko Otsailaren 26koa, ur-, energia-, garraio- eta posta-sektoreetan jarduten duten entitateen kontratazioari buruzkoa. 2014/25/UE Zuzentaraua, 2014ko Apirilak 16koa, kontratazio publikoaren fakturazio elektronikoari buruzkoa. (Administración General del Estado. 2015) Zuzentarauak kontratazio publiko berdearen prozesuaren modernizazioa ekarri zuten, efizienteagoa eta sinpleagoa bilakatuz. Kontratazio Publikorako Zuzentarauen erreforma honek indartu besterik ez du egiten erosketa eta kontratazio publiko estrategia politikorako tresna gisa garatuz. Zuzentarau berri hauek enpresa txiki eta ertainak politika honetan sartzera bultzatzen du. Erreformak bizi-ziklo osoaren kostuak kontuan hartzeko aukera ematen du, bai barneko kostuak (erabiltzen ez diren produktuak
erabiltzeko, mantentzeko eta kudeatzeko kostuak), bai sortutako ingurumeninpaktuei lotutako kanpoko kostuak (adibidez, berotegi-efektuko gasen emisioei lotutako kostuak sartzean). Gainera lehenengo aldiz historian europar egoitzatik erregulatu daitezke kontratu publikoen prestakuntza zein esleipen faseak, baita exekuzio eta ebazpen faseak ere. Europar Batasuna erosketa eta kontratazio publiko berdean zentratu zenetik kontratuaren prestaketa fasea izan da ingurumenirizpideak sartzeko aukera handiena eman duen momentua. Hala ere, eta seguru aski fase hau izateagatik irizpide hauek txertatzeko joera handiena zuena. Zuzentarau hauek eko-etiketen esparruan ematen dute aldaketa handiena. 2004ko arautegiaren arabera autoritate publikoek zenbait eko-etiketa aipa zitzaketen, erreferentzia bezala, irizpide teknikoen elaborazioan. Ordea, eskakizun teknikoak zehaztu behar zituzten nahiz eta hauek eko-etiketa izateak bermatzen zituenaren berdinak izan. (Miranzo, 2017) Egoera honek jurisprudentzia kantitate handi bat sortu zuen eta 2014/24/UE zuzentarauen legegilea eko-etiketen erabilera zuzena onartzera eraman zuen, eta ez erreferentziaz soilik. Horrela, autoritateek etiketa bat eska dezakete obren, ondasunen edota zerbitzuen ezaugarri "berde" konkretu batzuen berme bezala. Edonola ere, etiketa partikular baten erabilerak ezin du ukatu erakunde esleitzaileak eskakizunak betetzen dituztela konprobatzea. Azkenik, komeni litzateke aipatzea eko-etiketa hauen erabilera ez dagoela eskakizun teknikoei mugaturik, baizik eta 2014/24/UE zuzentarauak aurreikusten du erabilera kontratuaren esleipen eta exekuzio fasera zabaltzea. (Miranzo, 2017) Bestalde martxoak 14ko 163/2014 errege-dekretuan karbono-aztarnaren, erregistroa sortu zen karbono dioxidoa xurgatzeko proiektu batekin batera. Azkenik, berriki, azaroaren 8an 9/2017 Sektore Publikoko Kontratuen Lege berria argitaratu zen, eta azaroaren 9an indarrean jarri. Funts publikoak arrazionaltasun ekonomiko handiagoaz erabiltzea bermatu nahi da, kontratazio publikoan gardentasun, osotasun eta irisgarritasun handiagoa egotea bilatzeaz gain, baita kalitate-prezio erlazio hobea egotea ere. Azken xede hori lortze aldera, legeak lehenengo aldiz ezarri du kalitate handiko obrak, hornidurak eta zerbitzuak edukitzea ahalbidetuko duten esleipen-irizpideak diseinatzeko eta aplikatzeko betebeharra. Horretarako, kontratatzen diren ekipamenduen efizientzia eta jasangarritasuna hobetuko duten eta, aldi berean, estatuetako eta eskualdeetako politikekin lerrokatuta
egongo diren ingurumen- eta gizarte-irizpide berritzaileak sartu behar direla aipatzen du araudiak. Ingurumen-inpaktuak balio ekonomiko bihurtzeko eta balio hori eskaintzen bizi-zikloko kostuen kalkuluan sartzeko aukera sartu du lehenengo aldiz. Esleipenetan kalitate-prezio erlazioa ebaluatzeko ingurumen-alderdiak sartu dira irizpideen artean. Era berean, legeak ingurumen-kudeaketako ziurtagiriak eskatzen dizkie enpresa lizitatzaileei, ingurumen-babesaren eremuan lan ona egiten dutela egiaztatzeko. (Ihobe, 2018)
5.4 Onurak Lehen aipatu den bezala erosketa eta kontratazio publiko berdearen stakeholdersak edo aktoreak administrazioa, sektore pribatua edo enpresak eta gizartea dira, 2.irudiak argi azaltzen duen bezala:
2.irudia. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen aktoreak Iturria: Ihobe Kontratazio publikoan ingurumen-irizpideak aplikatzeak, ingurumenonurak ez ezik, onura ekonomikoak eta sozialak ere ekartzen dizkie administrazioari, sektore pribatuari eta gizarteari. Administrazio publikoa ondorio zuzenak jasotzen dituena da, prozesu honen bultzatzaile den momentutik. Izan ere, aurrezki ekonomikoa lortzen du baliabideak murriztuz. Are gehiago, eskualdearen hazkundea ematen da
bertako enpresen garapenagatik. Administrazio publikoaren beraren itxuraren hobetze kontsideragarria ematen da, besteentzat eredugarri izanez. Sektore pribatua edo enpresak dira administrazioek eskatzen dituzten produktu berdeak ekoizten edo eskatutako zerbitzu berdeak ematen dituztenak. Horrela, bereizmen estrategia honekin enpresa merkatu lehiakor eta berritzaile baten sartzen da, enpresan hazkunde bat emanez eskariaren hazkuntzagatik. Jendeak enpresarekiko duen iritzi edo aurreiritzia eta ospea ere hobetzen da ingurumena gutxiago kutsatzeagatik. Azkenik, gizartea da prozesu horretan onura gehien izango dituen eragilea. Izan ere, ingurumenean emango diren hobekuntzak zuzenean jasoko ditu, herritarren bizi kalitatea hobetuz. Bestalde, herritarrak bermatuko dute euren dirua, diru publikoa, arduraz erabiliko dela. Alor ezberdinetan sortzen ditu gainera onurak erosketa eta kontratazio publiko berdeak. Alor ekonomikoan: Administrazioan: bizi zikloaren kostuen kalkulu eraginkorra egiteak aurrezki ekonomikoa sortzen duela ikustea ahalbidetzen du, erabilitako baliabideak murriztuz. Erosketa gastutik haratagoko ikuspegiak eros ahalmena eraginkortasun handiagoarekin erabiltzen laguntzen du. Hau argi ikusten da energia kontsumitzen duten gailuetan. Sektore pribatuari: ingurumena errespetatzeko irizpideak jartzea produktu/zerbitzuetan pizgarri bat da enpresak merkatu berritzaile eta lehiakor batean sar daitezen. Honek, lehiakortasunaren handitzea dakar, irabazi ekonomikoekin batera. Gizarte alorrean: Gizartean: erosketa berdeak ingurumena gutxiago kutsatuz herritarron bizi kalitatea hobetzen dela argi dago. Bestalde, enpresak produktu eta zerbitzu berri eta eraginkorrekin hazten diren bitartean tokiko ekonomia sendotu besterik ez dute egiten. Eskari berri eta handiago hau asetzeko pertsonal gehiagoren beharra dago eta beraz enplegua sortzen da. Administrazioan: ingurumen-inpaktu txikiagoko produktuak sortzeak administrazio publikoko langileen bizi kalitatea hobetzen du.
Ingurumen alorrean: Administrazioan: lokalki, nazionalki edo internazionalki zehaztutako ingurune-helburuak betetzen laguntzen du erosketa berdeak. Bestalde, produktu jakin batzuk sortzerako orduan ingurumen-inpaktua murriztea ere lortzen du. Gizartea: ingurumen-inpaktuan murrizketa bat ematearen ondorio onuragarri nagusiak jasango ditu gizarteak. Alor politikoetan: Administrazioan eta sektore pribatuan: bi eragile hauek ingurumenaren babesean parte hartzeak euren irudi publikoa hobetzea lortzen dute gardentasuna eta eraginkortasuna irabaziz, eredugarri bilakatuz besteentzako. (Ihobe, 2014) 5.5 Erosketa eta kontratazio publiko berdearen oztopoak Gaur egun, nahiz eta erosketa eta kontratazio publiko berdeak hobetzeko joera duen eta hartu duen indarra ikaragarria den, badago oraindik metodo eraginkor eta aurrerakoi bezala onartzen ez duenik, hori bai, denborarekin gutxitzen joan direnak. Honen adibide argi eta nabarmen, 2016ko uztailean Merkatuen eta konpetentziaren komisio Nazionalak aurkeztu zuen IPN/CNMC/010/15 txostena. Bertan Europar politikak markaturiko lerro nagusiekin eta doktrina nagusiarekin duten desadostasuna azaltzen dute, kontratazio publikoa instrumentu desegokitzat hartuz ingurumen helburuak eta helburu sozialak betearazteko. Beste medio batzuk egokiagoak direla esaten da, onartuagoak eta konpetentziagatik gutxiago distortsionatuak, salbuespen fiskalak eta aldakuntza arautzaileak. (Miranzo, 2017) Are gehiago, goian aipaturiko kasua ez da kasu isolatu bat, baizik eta erosketa eta kontratazio publiko berdearen kontrako iritzi bat gehiago soilik. Politika honen ezarpenak zailtasun batzuk izan ditu. Lehenik eta behin eta nagusiki, erosketa eta kontratazio publiko berdeak dakartzan onura ekonomikoen ezjakintasuna eta kostuen magnitudearen pertzepzio okerra. Prezio baxuena izan da orain arteko aukeraketan pisu handiena zuen magnitudea, eta askotan bakarra. Prestakuntza ekoefizienteak dakartzan kostu operazionalen murrizketak (ur eta energiaren kontsumo txikiagoa, etab.) erosketa kostu handiagoak konpentsa ditzakete kasu batzuetan, kontsumo baxuko ibilgailuen erosketan eta eraikuntza publikoetako sistema ekoefizientedun berokuntzaren kasuetan eman daitekeen bezala adibidez. Hau horrela izan dadin beharrezkoa izan da azentua jartzea kontratazio organoak
formatzean jartzea, baita prestazio, produktu edo obren bizitza ziklo osoan zeharreko kostuen analisia bezalako metodologietan ere. Ingurune irizpideen integrazioa ezinbesteko elementua da merkatu publiko arduratsu bat eraikitzeko orduan, ingurune kostuak internalizatzen ez dituzten enpresak baztertuz, komunitatearen ingurumen babeserako estandar legalak edota kontratazio organoak berak ezarritako baldintza-agiriak ez betetzeagatik. Erosketa eta kontratazio publiko berdearen garapenak izan duen bigarren muga edo arazoa kontratazio prozeduretan ingurumen klausula eta irizpideak txertatzeko orduan egon den argitasun juridiko falta izan da. Argitasun falta honek kontratazio organoak atzera botatzea ekarri du, berdintasun eta ez diskriminazio printzipioak urratuko dituzten adjudikazio erabakien hartzean edota kontratuzko klausulapean erortzeko beldurragatik. Erosketa publiko berdearen prozesuetan nahaste teknikoak ematen ziren produktu bat ingurumenarekiko errespetagarria zen edo ez azaltzerakoan. Aipatzekoa, 2014ko zuzentarauak arazo hauek konpondu zituela esan daitekeela. Hirugarrenik, egon den beste oztopo bat erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruko informazio eta erreminta falta izan dira, formazio eta ezagutza estruktura ezegoki eta aplikatzeko errazak diren irizpideen falta. Metodologia eta ezagutza gabezia garrantzitsuak egon dira produktuen bizitza ziklo eta kanpokotasunen kostuen kalkulu arloan. Balorazio denbora luzeak eta metodologia eta informazio falta ingurumen aldagaia erosketa publikoetan sartzeko orduan oztopoak besterik ez dira izan. Ez du laguntzen ere informazio eta esperientzia ezberdinak partekatzea sustatu ez izanak. Alor honetan ordea lan handia egin da. Horra hor Ihobe erakundeak egin duen lana EAEn. (Pernas, 2011) Bestalde, Europar Komisioak esan zuen Europar Batasuneko leku ezberdinetan eman diren irizpideen edota erosketa berdeko klausulen eta prozeduren arteko ezberdintasunak, kostu administratiboen hazkuntza ekarri zuela, batez ere PYMEentzako eta barne merkatua oztopatzen zuela. Horregatik, konkurrentzia lehiakorraren eta helburu sozialen arteko oreka bermatzeko elementu gakoa da adjudikazio botereetarako erreferentziazko europar irizpide komunak aurreikustea. Azkenik, sostengu politikoa ez da nahikoa izan orain dela ez asko arte, xede honetara bideratutako errekurtsoen bolumena horren handia ez izatea ekarri duena. Danimarka bezalako erosketa eta kontratazio publiko berdean
eredu diren herrialde esperientziak argi erakusten dute euskarri hau beharrezko elementua dela. (Foy, 2011)
5.6 Antzeko filosofia eta politikak
5.6.1 Antzeko filosofiak Erosketa eta kontratazio publikoaren antzeko hainbat filosofia daude indarrean gaur egun. Esaterako, Ekonomia zirkularra. Egungo modelo ekonomikoa lineala da, "hartu-fabrikatu-kontsumitu-baztertu" printzipioa jarraitzen duena eta ingurumenarekiko kaltegarria dena. Baliabideen urritasunak etengabe erabili ezina dakar. Ekonomia zirkular honek ekonomia linealarekin amaitzea du helburutzat. Ekonomia zirkularra eredu ekonomiko berritzaile bat da, zeinean erabilgarri dauden baliabideak maximizatzen diren. Produktu, zerbitzu, hondakin, material, ur eta energiaren «bizitza-zikloa» ixtearen printzipioa dauka oinarritzat, ziklo produktiboan ahalik eta denbora gehien egotea. Epe luzera gizartearen oparotasuna du xedetzat. Zaborraren eraketa ahal den neurrian saihestu eta saihestu ezin den kasuan ahalik eta gehien aprobetxatzean datza. Horrela, lehengaiak erauzi, produktuak ekoiztu eta erabileraren ondorioz sortzen den zaborretik ondoren berrerabiliko diren substantzia eta lehengaiak berreskuratuko dira gizakiarekiko eta ingurumenarekiko modu seguru eta osasuntsu batean. (Administración General del Estado, 2015) Horrela, lehengaien kostu eta fluktuazio eskasen testuinguru batean, ekonomia zirkular berriak horniduren segurtasun eta hazkunde adimentsu, iraunkor eta integratu baten alde egiten du, enplegu berriak sortzen lagunduz, tokiko enpleguari eta deslokalizatzeko zailak direnei garrantzia emanez (Ihobe, 2016c). Gainera, herrialdeetan ekoizpena bideratzen laguntzen dute eta lehiakortasun arloan abantaila handi bat lortzen da globalizazioaren testuinguruan. Administrazio publikoak baliabideen kontsumitzaile oso garrantzitsuak dira. Europar Batasunaren hainbat planek onartzen dute erosketa eta kontratazio publiko berdea faktore gako bezala ekonomia zirkular bat lortzeko, beste hainbaten artean. Hortaz, hauen erosketa boterea bideratu daiteke kontratazio zirkular baterantz. Kontratazio zirkularra honela defini daiteke: autoritate publikoen ondasun zein zerbitzuen erosketa, ondasunen eta energiaren zirkuluen begizta ixteko asmoz egiten dena, ingurumena zainduz eta zaborraren sorkuntza ekidinez.
Aipagarria den beste tresna bat Bizi zikloaren analisia da. Produktu edo zerbitzu batek bere bizitza osoan zehar ingurumenarekiko duen jarrera aztertzeko metodoa da, bizi zikloko fase guztiak aztertzen dituelarik, orokorrean: diseinua, ekoizpena, garraioa, erabiltzea eta bizitza amaiera (berrerabiltzea, birziklatzea, balorazioa eta zaborretara botatzea). ISO 14040 Arauak erregulatzen du bizi zikloaren analisia. Hortaz tresna hau produktu baten eta honen produkzio prozesuaren bizi zikloa aztertzeko erabiltzen da bere bizitza guztian ingurumenean sor dezakeen inpaktua ebaluatzeko asmoz. Kalkulu hau produktuari erlazionatutako baliabide(energia, lehengaiak, ura…) eta ingurumen-emisioak (irteerako ur, aire, etab.) kuantifikatzen egiten da. Bizi zikloaren analisiak zera ahalbidetzen du, bere bizi ziklo osoan sortuko dituen kostuak kalkulatuz kostu totala kalkulatzea. Izan ere, honako fase hauetako bakoitzean produktuak kostuak sortzen ditu produktu edo zerbitzua sortzea/diseinatzea, fabrikatzea, banatzea, erabiltzea, mantentzea eta baliagarri izateari uztea. Hortaz metodo honek erosketa preziotik haratago joatea baimentzen du. Oro har, balio-bizitza luzea duten produktuetan eta erabiltzen diren bitartean kontsumoak eragiten dituzten produktuetan, kostuetan adierazgarriena ez da eroste-kostua izaten; alderantziz: askotan, garrantzi gutxieneko kostua izaten da hori (Ihobe, 2016b). Izan ere beheko 3.irudian ikus daitezkeenez hainbat kostu daude erosketa kostuaz gain batzuetan begiratzen ez direnak.
3.irudia.Produktuen kostu ezberdinen irudi grafikoa Iturria: Ihobe Bizi-zikloaren kostu osoko kostua aplikatzeak onurak ekar ditzake erosketa eta kontratazio publiko berdeari. Irizpide hauek noiz erabili erabakitzeko, kontratuaren xedea eta eskuratu nahi dugun produktuaren edo zerbitzuaren ezaugarriak hartu beharko dira kontuan. Nolanahi ere, arau orokor gisa bizi zikloaren analisia egitea komeni da hurrengo kasuetan: produktu edo zerbitzuak erabiltzean eragiten diren kostuak (energia, kontsumigarriak, mantentzea/konpontzea/ordeztea) eta deuseztatze-kostuak oso handiak direnean, eroste-prezioarekin alderatuta. Baita balio-bizitza luzea duten produktuei eta balio-bizitzaren amaieran hondakin ugari edo arriskutsuak sortzen dituztenei ere (Ihobe, 2016b). Bizitza zikloaren analisia kontratazio publikoan aplikatu beharreko faseari dagokionez aukera bat baino gehiago dago: Baldintzen agiria prestatzeko fasean beharrak hobeto zehazteko, eta eroste aukera onena aukeratzeko. Esleipen-fasean, produktuen eta zerbitzuen eskaintza ekonomikoak konparatzeko. Esleipenaren osteko fasean, egindako aukeraketak ekarri dituen onurak ebaluatzeko.
5.6.2 Antzeko politikak Bestalde, EAEn erosketa eta kontratazio publikoarekin batera, honekin erlazionaturik dauden hainbat politika daude martxan. Adibide argia da Agenda 21. Nazio Batuek garapen iraunkorra eusteko sortutako programa da, duela zenbait urte martxan jarri zena EAEn, 2003.urte inguruan. Agenda 21ek tokiko iraunkortasuneranzko trantsizioa bilatzen du. Garapen iraunkorraren printzipioetan oinarritutako prozesua da eta, bizi-kalitatea hobetuko duen oreka lortze aldera, justizia soziala, ekonomia iraunkorra, hiri-ingurunea eta kapital natural iraunkorra uztartu nahi ditu. Ingurumenari eta Garapen Iraunkorrari buruzko Nazio Batuen Konferentzian du jatorria Tokiko Agenda 21ak. Konferentzia horri "Lurraren goibilera" ere deitu zitzaion eta 1992an ospatu zen, Rio de Janeiron. Hiru dira Agenda 21 programaren oinarri nagusiak: ingurumenaren integrazioa, herritarren parte-hartzea eta prozesuaren jarraipena. Hauei erantzuteko prozedurak antolatu dituzte gobernuek, herritar guztien partehartzea ezinbestekotzat hartuz.
Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailak bultzatu du programa EAEn, lehenik udalerri batzuetan aplikatuz eta hemendik ateratako esperientzia baliatuz beste udalerri batzuetara zabalduz. Lehen programa hauek jasangarritasunaren inguruko gaiak jorratzen zituzten, ingurunea babesteko asmoa zuten lehen programa hauek. Ofizialki, lehen programa hauek 2002an sortu zen Udalsarea 21 sareko kide diren udalen artean 16tan egin ziren, hiru Araban, zortzi Gipuzkoan eta bost Bizkaian. Herri hauetatik jasotako eskarmentuarekin eta abiapuntu ezberdinarekin, estrategia ezberdina ezarri zen aurrekoenaren aldean. Eskualdeka bildu ziren taldeak plana elkarrekin garatzeko. Izan ere, ingurune berdineko herriek parte diren lurralde horretako arazoei egi behar zieten aurre, taldeka aurre eginez. Gainera, taldeak kide guztientzako, baita txikienentzako ere, baliabideak eskaini zitzakeen. (Kortabarria, 2003) Aipatzekoa ere EAEko Ingurumen Esparru Programa (IEP) 2020. Erantzunkidetasunean oinarrituz Euskadi jasangarri bat du helburu, gizarte zibilari, sare ekonomikoari eta Administrazioari esker lortuko dena elkarlanean. Ingurumen-politika honek ingurumenaren hobekuntzetan aberastasuna, enplegua eta ongizatea sortzeko eskaintzen dituen aukera ekonomikoak eta sozialak aprobetxatzea ahalbidetzen du. IV. IEPk 2020. urtea markatzen du denbora-muga gisa, ingurumenaren alorreko Europako erreferentzia printzipalekin lerrokatzeko. Programa hau Ingurumen Esparru Programen segidako IV. Ingurumen programa da. Lehenengoa, 2002-2006 urteetakoa, bigarrena 2007-2010 urteetakoa, eta hirugarrena 2011-2014 urteetakoa. 2015-2020 aldirako IEP «Euskadi 2020, giza garapena eta hazkunde jasangarria» proiektua eratzen duten 14 plan estrategikoetako bat da eta haren hiru ardatzetatik lehenengoan txertatzen da: Hazkunde Jasangarria. IV. IEPk lotura bikoitza du Eusko Jaurlaritzaren gainerako plangintza estrategikoarekin. Batetik, hazkunde jasangarriaren egindako apustuaren oinarria da, eta enplegua eta jarduera ekonomikoa suspertzeko iturri bezala ikusten da ingurumena. Baita enpresa berritzaileen, pertsona ekintzaileen eta enplegu berdearen garrantzi handiko harrobi gisa ere. Bestalde modu erabakigarrian laguntzen dio giza garapenari. Inguruneak osasunean eragina duela argi dago, bai zuzenean zein zeharka eta beraz hau zaindu beharra dago. Azken batean, 2020rako Ingurumen Esparru Programa honek:
Euskadik aurrez aurre dituen ingurumen-erronka berriak deskribatzen ditu 2020rako helburu eta jarduketa nagusiak finkatzen ditu Administrazioari, herritarrei eta enpresei, ingurumenaren arloko aukerei buruz beharrezkoak diren argitasuna eta aurreikuspenak eskaintzen dizkie Programa honetan 6 helburu estrategiko zehazten dira Euskadik 2020an okupatu nahi duen tokia definitzen dutenak. Hona hemen 6 helburuak: 1. helburu estrategikoa: Gure kapital naturala babestea, kontserbatzea eta lehengoratzea, ekosistemek eskaintzen dizkiguten zerbitzuak gordetzeko. 2. helburu estrategikoa: Ekonomia lehiakor, berritzaile, karbono isurketa txikiko eta baliabideen erabilpenean eraginkor baterantz aurrera egitea. 3. helburu estrategikoa: Gure herritarren osasuna eta ongizatea sustatzea eta babestea. 4. helburu estrategikoa: Lurraldearen jasangarritasuna handitzea. 5. helburu estrategikoa: Politiken koherentzia bermatzea ingurumenintegrazioa areagotuz. 6. helburu estrategikoa: Euskadiren nazioarteko proiekzioa eta erantzukizuna sustatzea. (Eusko Jaurlaritza, 2014)
874.241 langile zeuden 2017an 2018ko lehenengo hiruhilabeteko langabezia tasa %11,3koa zen 2017ko Barne Produktu Gordina 71.743M.€milioikoa zen, Espainiaren %6,16 Urteko Barne Produktu Gordinaren hazkuntza %3,1ekoa zen 2017an 2017ko Barne Produktu Gordina per capita: 33.088€, Estatuaren batez bestekoa baino %32,3 gehiago (Eustat, Ine). Euskal ekonomia orokorrean eta bere sektore produktiboak partikularki, iraganari tinko loturik daude oraindik, urteetan zehar jasandako aldaketak ugariak izan diren arren. Gaur egun ere, XIX mendearen amaieran eta XX mendearen hasieran altzairuaren inguruan jasandako garapen industrialaren arrastoa sumatzen da nahiz eta XX mendean zehar azken hamarkadetan eman den birmoldaketa prozesu garrantzitsuak eman ziren, batez ere altzairu eta ontzigintza sektoreetan. Hala ere, tertziarizazio garrantzitsua jazo den arren, euskal ekonomian industriak duen garrantzia esanguratsua izaten jarraitzen du, beste eskualde batzuetan eta Espainia eta Europako bataz bestekoa baino dezente handiagoa (Eustat). 2014an EAEren BPGa Estatu Espainiarraren %6,11koa zen bitartean, euskal industria Espainia osoaren industriaren %8,48koa zen.
2.taulan Industria eta Energiaren kontribuzioa EAEren BPGean %24aren inguruan oszilatzen duela ikus daiteke azken urteotan, zerbitzuen sektorea izanik ekarpen nagusia egiten duena %65 eta %70 bitarteko balioekin.
Hala ere, zerbitzuen sektorea Industriarako zerbitzuak eta Kontsumorako zerbitzuetan banatuz gero ondorioa gehigarri bat egin daiteke. Industria tradizionalak eta produkziora orientatutako zerbitzuak biak batuta EAEren BPGaren %68a suposatu zuten 2010ean. Datu hau Europako batez bestekoa, %66, eta Espainiako batez bestekoa, %56, baino pixka bat handiagoa izan zen.
Bestalde, enpleguak BPGaren antzeko jokaera erakusten du ondorengo 3.taulan ikusten den bezala, Industria eta Energia sektoreetarako %20 inguru eta Zerbitzuentzako %70 ingururekin.
Enpleguak antzeko jokabidea erakusten du ondorengo 5.taulan adierazten den bezala. EAEko industriaren enplegu proportzioa Espainiarena eta Europar Batasunarena baino nabarmenki handiagoa da.
Grafikoa 1: Eusko jaurlaritzaren sailak Iturria: Propioa
o Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Kontseilua Eusko Jaurlaritzaren autonomiadun erakundeei dagokienez ondoren aipatzen dira garrantzitsuenak: Emakunde: Emakumearen Euskal Erakundea EUSTAT: Euskal Estatistika Erakundea Gogora Institutoa: Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutua HABE: Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzerako Erakundea IVAP: Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundea Kontsumobide: Kontsumoko Euskal Institutua Lanbide: Euskal Enplegu Zerbitzua Osakidetza: Euskal Osasun Zerbitzua Osalan: Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundea Polizia eta Larrialdietako Akademia Foru aldindiak, aldiz, hiru dira: Arabako Foru Aldundia, Bizkaiko Foru Aldundia eta Arabako Foru Aldundia. Udalerriak ordea 251 dira erkidegoan, horietatik 51 Araban, 88 Gipuzkoan eta 112 Bizkaian. Bestalde langileei dagokienez ondorengo 6.taulan agertzen da Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoaren langile kopurua 2016an:
Ez da erraza herrialde batean sektore publikoak duen indarra neurtzea. Euskal Autonomia Erkidegoan ez dute soilik EAEko administrazioak eta EAEko Sektore Publikoaak Jarduten, Estatuaren Administrazio Orokorraren organo periferikoek, Foru Administrazioak, Toki Administrazioak eta haien mendeko erakundeek ere jarduten dute. Hala ere, sektore publikoaren azterketa egiterakoan soilik EAEko Sektore Publikoko datuak hartzen dira. EAEko Sektore Publikoaren adierazleak gure inguruko autonomiaerkidegoetako eta europakoekin alderatzen baditugu ondoriozta daiteke Euskal Administrazio Publikoa ez dagoela hipertrofiatuta; aitzitik, Euskal Herriko jarduera ekonomiko osoarekiko duen pisu erlatiboari dagokionez, arrazoizko tamaina du. Horrela, kontsumo publikoko gastuan, balio erantsia/BPGd ratioan edota 1.000 biztanleko enplegatutako pertsona-kopuruan erkidegoetako eta Europako batezbestekoen azpitik kokatzen da EAEko Administrazio Publikoa. Sektore publikoak gaur egun Euskal Autonomia Erkidegoan duen garrantzia ikusteko Eusko Jaurlaritzaren gaastu-aurrekontuaren eboluzioa aztertu da ondorengo 2.grafikoan, eta gastu-aurrekontu aldaketa eta BPG aldaketa alderatzen dituen grafikoa ere egin da.
Grafikoa 3: Eusko Jaurlaritzaren gastu-aurrekontu eta BPG aldaketa Iturria: Propioa
6.3 EAEren ingurumen egitura eta politikak Erosketa eta kontratazio publiko berdea ingurumenarekin erlazionaturiko politika bat den momentutik komenigarria da antzeko izaera duten beste politika batzuk aipatzea. Baita, Euskal Autonomia Erkidegoak politika hauek kudeatzeko dituen egitura ezberdinak ere. 6.3.1 Ingurumen egiturak Ingurumen egiturak ugariak eta nortasun ezberdinekoak dira Euskal Autonomia Erkidegoan daudenak. Hala ere, ondorengo lerroetan garrantzitsuenak aipatuko dira: Ihobe, Azti eta Basque Ecodesign Center.
IHOBE Ezin da erosketa eta kontratazio publikoari buruzko lan bat egin Ihobe-ri aipamen berezirik egin gabe. Orain arte sarri azaldu den kontzeptua da eta oraindik ere agertuko da seguru. Ingurumen Sailburuordetzak kudeatzen duen sozietate publikoa da, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen, Lurralde Plangintza eta Etxebizitza Sailaren egitura organikoa eta funtzionala apirilaren 11ko 77/2017 Dekretuari jarraiki. Helburu nagusitzat Eusko Jaurlaritzari laguntza ematea du Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumen-politika garatzen eta ingurumenjasangarritasunaren kultura hedatzen joan daitezen. Ihoberen egoitza soziala bilbon kokatzen da, eta bere jarduketa-esparrua ez doa EAEz haratago. Gainera, Busturiako Ekoetxea Urdaibai ere kudeatzen du. Hasiera batean ingurumen-azpiegiturak sustatzeko erakunde gisa sortu zen eta 30 urtez arlo ezberdinetan gogor jardunean egon ostean, ingurumenkudeaketa eta -babesaren esparruetan sendotu da Ihobe. Ingurumen-politika aplikatzeko ezinbesteko tresna da gaur egun Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailarentzat. Hala, EAEko erreferentziazko ingurumenerakunde den Ingurumen Sailburuordetzaren zuzendaritzekin koordinatuta aurrera eramaten du lan hori. Ihobek gaur egun jarduten duen esparruen artean daude airea, lurzoruak, hondakinak, ingurune naturala eta enpresak esaterako. Honetaz gain, Ihobek Ingurumen Sailburuordetzari babesa ematen dio, erakunde ezberdinekin lanean hainbat proiektu estrategiko garatzeko. Ingurumenplangintzan, klima-aldaketan, nazioarteko lankidetzan eta erosketa arduratsuaren inguruko bestelako proiektuetan ere hartzen du esku. Azken honen haritik, azpimarratzekoa Ihoberen papera erosketa eta kontratazio publiko berdeak EAEn izan duen hazkuntzan. Izan ere erakunde honen, Ihoberen, eskutik etorri dira da EAEn egin diren erosketa eta kontratazio publikoaren programa nagusiak, hala nola, 2011-2014rako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen lehenengo Programa edo 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa. Programa hauen eta beste hainbatez aparte, Ihobe erosketa eta kontratazio publiko berdearen gaineko informazioa zabaltzeaz, kontzientziazioaz, kudeaketaz, partaide potentzialekin harremanak izateaz eta programa honek EAEn funtziona dezan egin beharreko ekintzez arduratzen da. (Ihobe)
AZTI 1981ean sortu zen Euskal Herriko irabazasmorik gabeko fundazioa da, Tecnaliarena den zentro teknologikoa bat da. Arrantzako eta elikadurako sektorearen garapen sozial eta ekonomikoarekin nahiz itsasoko ingurumenaren eta baliabideen zaintzarekin konprometitua dago. Azpiegitura eta ekipamendu teknologiko propioak ditu. 5.000 m2-tik gorako eremua osatzen duten bi egoitza ditu, baita zortzi laborategi espezializatu, planta pilotua, ekipamenduak eta itsasontzi ozeanografikoa ere. 2.000 proiektu baino gehiago egin ditu enpresentzat, instituzioentzat eta administrazio publikoentzat, eta 10.000 laborategi zerbitzu zein zerbitzu teknologiko eman ditu. (Udalaitz, 2004). Hiru arlotan dago espezializatua: ozeanografian eta itsasoko ingurumenean, arrantzako baliabideetan eta elikagaien teknologian. Horrela, elikagai-sektoreko enpresei, elikagai-sektoreko asoziazioei eta administrazio publikoei elikagai berrien ekodiseinuan laguntzen die, erreminta informatiko berriak garatzen karbono aztarna eta ur-aztarna bezalako ingurumenadierazleak eskuratzeko. (Basañez, 2017)
BASQUE ECODESIGN CENTER Ekodiseinuaren materian ahalmen handia duten euskal enpresa industrialen hornikuntza katearen gaineko trakziorako sortu zen plataforma publiko pribatua. 2011n sortu zen Ihoberen eskutik, eta Ihobek bultzatuta eta koordinatuta funtzionatzen du. Proiektu honetara hainbat enpresa batu ziren Iberdrola edo Ormazabal esaterako. Dimentsio ikaragarriak lortu ditu, baita fakturatzerako orduan ere. Helburu bezala, EAEn ekodiseinuaren arloan erreferentzia izatea, lehiakortasuna bultzatzea, ekoberikutza sustatzea eta ingurumen faktorea hornikuntza katean sartzea ditu. (Basañez, 2017) 6.3.2 Ingurumen politikak EAEn Eusko Jaurlaritzaren ingurumen-politikak bere ibilbidea 1979an hasi zuen Gernikako estatutuarekin, zeinean materia honetako konpetentziak batu ziren beste batzuekin batera. Hala ere, 90.hamarkada bukaera arte ez zuen Eusko
Jaurlaritzak gaur egun ulertzen dugun bezalako politikarik zein programarik garatu ez inposatu. Honen erakusle 1998an onartu zen 3/1998 LEGEA, Euskal Herriko ingurugiroa babesteko lege orokorra, ingurumen politiketan garapen jasangarri baten bila. Hona hemen legearen oinarrizko helburuak: Gaur egungo beharrizanak asetzen dituen garapen jasangarri bat bilatzea hurrengo generazioen beharrizanak betetzeko ahalmena arriskuan jarri gabe Biodibertsitatearen kontserbazioa bere osagaien erabilera jasangarri batentzako Biztanleriaren bizi kalitatearen hobekuntza Ingurugiroa babestea, bere narriadura saihestea eta kutsatutakoa konpontzea Ingurumen inpaktuak ahalik eta gehien murriztea, aurretik ebaluatuz ekintzen ondorioak eta hartu beharreko neurriak Ingurumenaren ezagutza bultzatzen duten ikerketak bultzatzea Hezkuntzako maila guztietan zein gizartean ingurumen-edukazioa sustatzea Ingurumen-kontsiderazioak hiri planifikazioan txertatuz hiriko ingurunearen jasangarritasuna bermatzea Nekazaritza eta ingurugiroaren arteko oreka mantenduz landa ingurunearen jasangarritasuna bermatzea Ondoren Eusko Jaurlaritzak garapen jasangarriaren alde eginiko apustua indartu zuen 2001eko Euskal Herriaren Jasangarritasunerako Konpromisoarekin (Ihobe, 2002), zeinaren printzipioak hauek ziren: Kodigo etikoa:kontsumoari buruzko pentsatzeko modu, balio eta bizimodua aldatzea Kohesioa eta parte-hartze soziala: gizarteko sektore guztiak dute paperen bat jasangarritasunerako prozesuan Ardura printzipioa: ingurugiroarekiko mehatxuak daudenean jokabideak bultzatzea Ikuspegi integratua: ingurumen aldagaia sektore politika guztietan integratzea Ekoefizientzia: baliabide naturalen erabilera murriztea produktibitatea handituz Planifikazio estrategikoa: ingurumen helburuak garapen-modelo berriari buruzko gizartearen hausnarketa prozesu baten ondorio izan behar dira.
Hala ere, epe luzera ondo zehaztutako eta estrukturatutako ikuspegi estrategikoa eman zuena Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 dokumentua izan zen. (Ihobe, 2002). Euskal estrategia Euskal Herriaren egoeran eta Europar Batasunaren estrategian oinarrituz garatu zen. Izan ere Europar Batasunak Garapen Iraunkorrerako Europar Batasunaren estrategia aurkeztu zuen 2001eko Gotemburgoko batzarrean, zeinak ondorengo 5 xede ziuen: Politika gama zabal batean esku hartzeko beharra. Politika komunitario guztiek Europar Batasunaren garapen iraunkorrerako helburu estrategikoei ahal den neurrian lagundu beharra. Aldaketa klimatikoa murriztu eta energia garbien erabilera haztea. Osasun publikoaren mehatxuei erantzutea: o Alimentuen segurtasun eta kalitatea bermatzea o 2020 urterako gizakientzako eta ingurumenarentzako mehatxurik suposatuko ez duten produktu kimikoen erabilera eta produkzioa o Infekzio gaixotasunen pizte eta antibiotikoen erresistentziei erlazionaturiko arazoak konpontzea Baliabide naturalen kontsumo arduratsuagoa o Hazkunde ekonomikoa, baliabideen erabilera eta zaborraren produkzioa bezalako ideiak bereiztea o Habitat eta sistema naturalak berreskuratu eta babestea, biodibertsitatearen galera oztopatuz Garraio sistema eta lurralde antolamendua hobetzea o Garraioaren erabileraren hazkuntza BPGaren hazkuntzagandik aldentzea o Garraioaren transferentzia bat lortzea errepidetik ferrokarrilera o Eskualdeko garapen orekatuago bat bultzatzea, aktibitate ekonomikoan dauden desberdintasunak murriztuz eta landa eta hiri komunitateen bideragarritasuna mantenduz Aurreko guztiaren haritik, Garapen Iraunkorraren Euskal Ingurumen Estrategia 2002-2020 proiektuan epe motz zein luzerako helburu eta konpromiso batzuk ezarri ziren, ondoren azaltzen direnak (Ihobe, 2002): Aire, ur eta lurzoru osasungarri bat bermatzea o 2006rako ibaietara eta itsaso zonetara isuritako isurpen kutsatzaileen kantitatea erdira murriztea o Europar Batasunak ezarritako aire kalitatearen helburuak betetzea o 2006rako kutsatutako lurzoruen %20a berreskuratzea
o 2006rako alimentuen etiketatze sistema bat garatzea produkzio modua azalduko duena Baliabide naturalen eta hondakinen kudeaketa arduratsua o 2006rako ur horniduran dauden galeren %20 berreskuratzea o 2010erako Europar Batasunaren helburuekin bat etorriz energia berriztagarrien erabileraren hazkuntza o 2006rako zabortegira botatzen diren hiri-hondakinen %75 saihestea o 2000 urtean oinarri hartuz hondakin arriskutsuen sorrera egonkortzea 2006an Naturaren eta biodibertsitatearen babesa o 2006an EAEn igarobide ekologikoak ezartzea o 2012rako gutxienez ibaien 15km berreskuratzea o 2006an azalera totalaren %20 handitzea o 2006rako desagertze arriskuan bezala katalogatuta dauden espezie guztientzako kudeaketa plan bat ezartzea Lurraldearen oreka eta mugikortasuna o 2006rako 5.000 biztanle baino gehiago dituen herri guztiek Agenda 21 programa bat diseinatu behar dute o 2006rako 2001 urtearekiko %10ean handitzea hiriguneetako garraio publikoen erabilera garraio totalarekiko o 2012 urtean errepide bidezko garraioa murriztu errail bidezko garraioaren, itsasontzi bidezko garraioaren eta garraiobide publikoarengatik ordezkatuz Aldaketa klimatikoaren eragina mugatu o 2012rako Kiotoko protokoloan berotegi-efektuko gasen murrizketari buruz esaten zena betetzea o 2004tik aurrera etxebizitza guztiek efizientzia energetikoaren ziurtagiria eduki behar dute Estrategia hau, aldi berean, lau edo bost urte irauten duten eta aurretik aipatu diren hainbat programa markoren bidez inplementatzen da, zentzuetatik lehenengo hirurak dagoeneko gauzatu diren: I Ingurumen Esparru Programa 2002-2006 (Ihobe, 2002), II Ingurumen Esparru Programa 2007-2010 (Ihobe, 2007) eta III Ingurumen Esparru Programa 2011-2014 (Ihobe, 2011a) Gaur egun programa hauetako laugarrena dago indarrean, VI Ingurumen Esparru Programa 2020, Eusko Jaurlaritzak aurkeztua 2014ko Abenduak 2an eta 2020raino heltzen dena eta aurretik xehetasunez azaldu dena.
6.4 Erosketa eta kontratazio publiko berdea EAEn Eusko jaurlaritza 2004an hasi zen erosketa eta kontratazio publiko berdea erabiltzen hainbat plan estrategiko eta berariazko akordioren bidez Euskal Autonomia Erkidegoan. 2004az geroztik prozesu honen erabilera hazi egin zen. Euskal Autonomia Erkidegoaren (EAE) konpromisoa erakusten dute 2007-2010 aldirako Ingurumen Esparru Programak, Ingurumenaren aldetik Iraunkorra den 2007-2010 aldirako Kontsumo Planak eta hurrengo 2008-2011 aldirako Hondakin ez Arriskutsuak Prebenitzeko eta Kudeatzeko Plana (Ihobe, 2010). 2008an Jaurlaritzak sektore publikoaren erosketetan gizarte, ingurumen irizpide eta beste politika publikoak txertatzeko hartutako erabaki zen ere bai, baita, 2012-2016 aldirako Gobernu programan ere. (Ihobe, 2016a) 2011n, 2011-2014rako Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen lehenengo Programa onartu zen. Eusko Jaurlaritzaren sail eta sozietate publikoek kontratazio publiko berdearen inguruan izan beharreko jarrera ezartzeko, asmo handiko helburu bat lortze aldera. 2014rako, lehentasuna zuten produktuen multzo jakin bateko erosketen eta kontratazioen % 100ean ingurumen-irizpideak barneratuak izateko helburu zuen (Ihobe, 2012). Programa hau lorpen handia izan zen eta kontratazio publikoari bidea ireki ziola esan daiteke. Halaber, programa honetan zehaztutako irizpideak erreferentziatzat hartuak izan dira ondoren egin diren programetarako. Arrakasta zenbatekoa izan zen ikusteko zenbakiak begiratu besterik ez dago, 2016rako Eusko Jaurlaritzaren erosketa eta kontratazio berdearen maila orokorra % 30 zen. Kontuan hartuta kontratazio guztietan ez dagoela ingurumen irizpideren bat sartzea lorpen handia da %30 era iristea. Azken urteotan, Euskal Administrazioko maila ezberdinetako 80 erakunde publikok baino gehiagok eskatu dute laguntza euren kontratazio
prozesuetan kontratazio berdearen ingurumen klausulak ezartzeko (Ihobe, 2016a). Izan ere ingurumen-klausula hauek baldintza-orrietan sartzea ez da batere erraza, ez dago behar besteko prestakuntzarik oraindik. Honek zera erakusten du argi eta garbi kontratazio berdearen arrakasta. Gai honen inguruko interesa zabaldu egin da eta dagoeneko erabat integraturik dago bai Eusko Jaurlaritzan, bai Foru Aldundian zein Tokiko Erakundeetan. Prozesu guzti honen fruitu da 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa. Eusko Jaurlaritzak onartzen duen mota honetako bigarren programa da hau. Programa honekin administrazioak baliabideak modu eraginkorrago batean kudeatzea ahalbidetuko du, ekoberrikuntza enpresetan txertatuz hauen egoera hobe dadin, bai Euskadin bai atzerrian. Helburu nagusia erosketa publiko berdea instituzionalizatzea da administrazio parte-hartzaileetan. Horrela 2020.urterako kontratazio publikoaren % 50ean ingurumen-irizpideak txertatzeko asmoa da (Ihobe, 2016). Behin erosketa eta kontratazio publiko berdeak EAEn izan duen ibilbidea azterturik, ibilbide honetako bi programa nagusiak azalduko dira xehetasun gehiagorekin, hauek egin duten ekarpenagatik.
6.4.1 Eusko Jaurlaritzaren Lehenengo Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa 2011-2014 2011ko abenduaren 20an Eusko Jaurlaritzaren Kontseiluak onartutako programa, erosketa eta kontratazio publiko berdearen lehenengo programa EAEn. Europako joerekin eta 2008an kontratazio prozesuetan irizpideak txertatzeko erabakiarekin bat egiten zuen honek, baita EkoEuskadi 2020rekin ere, merkataritza berde eta berritzaile bat bilatzen baitzuen. Ingurumen eraginagatik eta kontratazio publikoan duten bolumenagatik funtsezkoak diren produktu eta zerbitzu talde zehatzen erosketa eta kontratazio publiko berdea ezartzeko prozesua bizkortzeko sortu zen. Europan 2010.urterako erosketa eta kontratazio publiko berdea kontratazio guztiaren % 50 izateko zegoen helburua EAEn txertatzea bultzatu zuen. Administrazio ugari izan ziren konpromisoak hartu zituztenak beren politiketan kontratazio berdea txertatzeko. EAEn Eusko Jaurlaritzaren Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailak kudeatzen zuen bultzatze-estrategia hori. Horregatik, Programa honek Eusko Jaurlaritza osatzen zuten sailek konpromiso zehatzak ezartzeko laguntza sendotuko zuen, Europar Batasunak ezarritako helburuak lortzeko. Bultatze-estrategia horrek
4.irudian azaltzen den ikuspegi operatibo honi erantzuten zion lan-programa zuen:
Helburuak zehazterakoan, europar Batzordeak proposatutako helburuekiko lerrokatzea eta koherentzia bilatzen zen. Eusko Jaurlaritzaren Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programaren (2011-2014) helburu nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdea bultzatzea zen merkatuan ingurumen irizpideak aintzat hartuz. Gizarteari errespetuzkoagoak diren ingurumen produktu eta zerbitzuak eskurago jartzea. Baliabide naturalak beren bizitza-ziklo osoan modu eraginkorragoan eta jasangarriagoan erabiltzea ere bilatzen zuen, eta honek zera suposatzen du, kontsumoa gutxitzea, baliabideak modu eraginkorrean erabiltzea eta ingurumenaren gaineko eragina txikitzea. Programa ezarrita, honako onura hauek aurreikusten dira: Ingurumenaren gaineko eraginak modu eraginkorrean gutxitzea. Kontratatzeko ardura duten Administrazioek diru gutxiago gastatzea. Enplegu "berdea" sortzea. Kontratazio publikoaren bidez gizarte-onurak maximizatzea. Ingurumen-teknologien garapena eta hedapena bizkortzea, ekoberrikuntzan oinarritutako produktu eta merkatu berriak sortzea sustatuz. Helburu zenbagarri bezala programa honek 2012an Eusko Jaurlaritzaren eta hari atxikitako Erakundeen erosketa publikoaren % 75ean erosketa eta kontratazio publiko berderako irizpideak erabiltzea ezarri zuen eta 2014an asmo hori % 100era iristea. 2012rako lehentasuna eman zitzaion irizpideak hobekien definituta dauzkaten eta eragile gehien inplikatzen dituzten produktu eta zerbitzuen irizpideak sistematikoki ezartzeari. Horrela, 2012 bitartean beste irizpideak hobetzen joan zitekeen.
Hauek dira irizpideak hobekien definiturik dituzten eta gutxieneko merkatu bat duten produktu eta zerbitzuen multzoa, programa honen eremua: Bulegoko papera Informatika-ekipoak Bulego-altzariak Ibilgailuak (autoak eta furgonetak) Eraikinetako garbiketa-lanak Mezularitza Argitalpenak eta bestelako inprimakiak Unean uneko catering-zerbitzuak Vending-zerbitzuak Lorezaintza Ehun-gaiak- laneko arropa Aholkularitza Ekitaldiak antolatzeko lanak Catering-zerbitzu iraunkorrak Barne-argiztapena Energia-zerbitzuak Eraikitze-lanak Urbanizatze-lanak
Programaren barruan erabaki da denboraren arabera lehentasunak ezartzea, ahaleginak arrazionalizatu eta emaitzak optimizatu ahal izateko. Hala, 2012rako listako lehenengo 12 produktuak finkatu ziren eta 2014rako gainerakoak. 7. taulan egiten da programaren helburu kuantifikagarrien laburpen bat:
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Osasuna eta Kontsumoa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Justizia eta Herri Administrazioa
Bulegoaltzariak %50 Oinarrizkoa %100 Oinarrizkoa
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Ibilgailuak (autoak eta furgonetak) %100 Oinarrizkoa %100 Bikaintasuna
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa Mezularitza %100 Oinarrizkoa %100 Aurreratua
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Lehendakaritza Argitalpenak eta bestelako inprimakiak %100 Oinarrizkoa %100 Aurreratua
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Herrizaingoa Lorezaintza %50 Oinarrizkoa %100 Oinarrizkoa
Justizia eta Herri Administrazioa
Osasuna eta Kontsumoa Aholkularitza %100 Oinarrizkoa %100 Aurreratua
Eusko Jaurlaritzaren Sail guztiak
Ekitaldiak antolatzeko lanak 2012rako konpromiso kualitatiborik gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %100 Oinarrizkoa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Justizia eta Herri Administrazioa Herrizaingoa
Cateringzerbitzu iraunkorrak 2012rako konpromiso kualitatiborik gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %100 Oinarrizkoa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Justizia eta Herri Administrazioa
Osasuna eta Kontsumoa
Barneargiztapena 2012rako konpromiso kualitatiborik gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %100 Oinarrizkoa
Justizia eta Herri Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa
Osasuna eta Kontsumoa
Energiazerbitzuak 2012rako konpromiso kualitatiborik gabe2012ra ko konpromiso kualitatiborik gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %50 Oinarrizkoa Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Administrazioa
Eraikitze-lanak 2012rako konpromiso kualitatiborik Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %50 Oinarrizkoa
Administrazioa
Hezkuntza, Unibertsitateak eta Ikerketa
Osasuna eta Kontsumoa
Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa
Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Urbanizatzelanak 2012rako konpromiso kualitatiborik gabe Irizpideak ezartzean edo/eta egiaztatzen egindako aurrerapena %100 Oinarrizkoa Etxebizitza, Herri Lanak eta Garraioa
Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza
6.4.2 Euskadiko Bigarren Erosketa Eta Kontratazio Publiko Berdearen Programa – 2020 Egun indarrean dagoen programa hau 2016ko irailaren amaieran onetsi zen. Eusko Jaurlaritzak onartzen duen mota honetako bigarrena da, eta Euskadiko administrazio publikoak beren erosketa eta kontratazioetan ingurumenarekin lotutako irizpideak txertatzera bultzatzeko esparru ezin egokiago bat ezartzen du. Programak beharrezko jarduera-esparrua finkatzen du Euskal Administrazio osoa mobilizatzeko eta bere erosketetan eta kontratazioetan ingurumen-irizpideak kontuan izan ditzan eta barneratu ditzan. Misioa Euskadiko administrazio publikoei ingurumenaren ikuspuntuari dagokionez eredugarria izatea lortzea da. Administrazio eraginkorrago eta, ingurumenari dagokionez, arduratsuago bat lortzea; baliabideen erabilera efizienteago bat egitea; merkatuarekiko koordinazioa optimizatzea; eta Euskadi Europa Hegoaldean erosketa eta kontratazio publiko berdearen erreferente bihurtzea. Bestalde, programa hau aurreko programa bezala ez da programa isolatu bat. Are gehiago, programa honek Europa mailako zein maila autonomikoetako programekin bat egiten du. Esateko, Europa 2020 Estrategiarekin zeinak baliabideak eraginkortasunez erabiltzen dituen Europa bilatzen duen. Estrategia honen bitartez Europar Batasunaren hazkunde adimendunago, jasangarriago eta integratzaileago bateranzko bidea markatzen du, karbono gutxiko ekonomia zirkular baterantz. Horrez gain, 2020rako Euskadiko Ingurumen Esparru Programa ingurumen-politikarekin ere bat egiten du. Ikuspegi global batetik begiratuz eta bizi-zikloaren ikuspegia erabat barneratuz kontratazio prozesuan, 3 helmuga nagusi ditu: Aurretik aipatu den bezala, administrazio eraginkorrago bat baliabideak modu eraginkorragoan erabiltzen dituena, kontratazio-prozesuak hobetuz eta haietan ingurumen-irizpideak sistematikoki txertatuz. Merkatuarekiko koordinazioa optimizatzea, ekoberrikuntza txertatuz eta euskal enpresek posizio hobea lortzeko, bai Euskadin, bai kanpoan. EAEko Administrazioaren maila guztietan konpromiso eraginkorra lortzea. Aurreko programarekiko berritasun bat irismenean aurkitzen da. Programak izaera parte-hartzaile irekia du. Programa berri honek jauzi kualitatibo bat ematen du euskal administrazio osoak bere borondatez parte hartzea sustatuz. EAEko administrazio publiko osoari, hasi EAEko administrazio orokorretik eta tokiko erakundeetararte foru-aldundietatik pasatuz,
zuzentzen zaio programa hau merkatuari mezu bateratu bat bidaliz eta administrazio publikoen itxura hobetuz. Programari atxikitzeko eta bertan parte hartzeko, baldintza hauek bete behar dira: Euskal sektore publikoko erakunde bat izatea. Erakundeak atxikimendu-akordioa sinatzea. Pertsona arduradun bat izendatzea erosketa eta kontratazio publiko berdea erakundean gidatzeko eta koordinatzeko.
o Obra zibiletan eta azpiegituretan 2020. urterako haurreko hamar produktuez gain beste 10 produktu/zerbitzu-multzoren lizitazioen %50ean ingurumen-irizpideak txertatzea: o Eraikuntzan o Urbanizazioan o Zabor bilketan o Elektrizitate horniduran o Garraio publikoan o Mezularitzan o Bulegoetako altzarietan o Ehungintzan o Bidaietan o Ekitaldietan Bestalde, programa honek badu kudeaketa- eta gobernu-eredu bat. Izan ere programa honi segimendu bat egingo zaio urtero ebaluatuz zenbateraino bete diren ezarritako helburuak eta jarduerak. Kudeaketa-egitura honek hiru osagai ditu: Trakzio taldea: Eusko Jaurlaritzako sail konkretu baten ordezkariek osatuko dute talde hau, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailekoak edota Finantza sailekoak beste batzuen artean. Ordezkari hauek Talde horretako lider eredu izan beharko dute EAEko gainerako administrazioaren aurrean. Sailarte honek programa gidatu eta koordinatuko du, beste administrazioentzako eredua izanik. Programan hartutako konpromisoak betetzen direla ziurtatuko da eta emaitzak ebaluatuko ditu. Idazkaritza teknikoa: Ihobe Ingurumen Kudeaketarako Sozietate Publikoak hartuko du bere gain programako ekintzak dinamizatzea eta maila praktikoan hedatzea. Administrazio parte-hartzaileak: Hauek 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berdearen Programarekiko konpromisoa duten Euskadiko administrazioak dira. Azkenik, 2020rako Euskadiko Erosketa eta Kontratazio Publiko Berderako Programa bost lerro estrategikoren inguruan artikulatzen da programa: Inplementaziorako eduki eta erremintak: Administrazioari programa aurrera ateratzeko beharrezko eta oinarrizko baliabideak ematea da,
honek modu seguruan txerta ditzan ingurumen irizpideak bere kontratazio-prozesuetan. Kontratazio-prozeduren integrazioa: Kontratazioan ingurumen-irizpideak modu eraginkorrean eta normalizatuan txertatzea da helburua, horretarako dauden kontratazio-prozedurak eta -tresnak aztertuz. Formazioa, trebakuntza eta sentsibilizazioa: Euskal Administrazioko arduradunak maila guztietan gaitzea da helburua, batetik, onurei buruz, eta, bestetik, ingurumenari dagokionez arduratsua den kontratazioa egiteko. Merkatuarekin koordinazioa: erosketa eta kontratazio publikoaren prozesuak sortzen duen aukeretan parte hartzeko Euskadiko sektore pribatua mobilizatzea eta aktiboki inplikatzea da helburua. Komunikazioa, dibulgazioa eta sareko lanak: Euskadiko eta kanpoko administrazioen lizitazioak lortzeko. Sinergiak ahalik eta gehien baliatzea da asmoa, eta euskal administrazioak erreferentzia gisa ikusiak izatea bai hemen, bai kanpoan. (Ihobe, 2016a) 6.4.3 Gipuzkoako udalerrien azterketa Lanaren zati hau egiteko Artitzar Erauskin Tolosak egindako tesiaz (Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak: Gipuzkoa herrialdeko kasurako aplikazioa) baliatuko da datu praktikoak lortzeko. Tesi honetan administrazioen datuak lortzen dira Aitzar Erauskinek egindako inkesta baten bidez. Euskal Autonomia Erkidegoko hiru probintzietako bat Gipuzkoa da. Berriki erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruan egin den azterketa batez baliatuz Gipuzkoako administrazioan erosketa eta kontratazio publiko berdearen egoera zein den jakin daiteke. Azterketa estatistiko baten bidez lehenik adierazle batzuk kalkulatzen dira eta Gipuzkoako udalerrien sailkapen bat egiten da hauen arabera: ingurumen eta ekonomia-lehiakortasun adierazleak, kohesio sozial adierazlea, iraunkortasun adierazlea. Adierazle hauek azaltzen dute tokiko administrazioak erosketa eta kontratazio publikoko prozesuetan ingurumen eskakizunak barneratzerako aukera egokiak dituztela. Inkesta Gipuzkoako udalerri batzuei bidali zitzaien eta bidalitako galdetegietatik 17 erantzun ziren. Jasotako emaitza guztietatik soilik erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruko informazioan sakonduko da. Erosketa eta kontratazio publiko berdeari buruzko galderen erantzunetatik ondoriozta daiteke ingurumen eskakizunak oraindik ez daudela guztiz sarturik Gipuzkoako erosketa eta kontratazio publikoan. Toki administrazioei erosketa eta kontratazio publikoetan
edota hornitzaileekin harremanetan jartzean ingurumen irizpideak sartzen ote zituzten galdetu zen. Honen aurrean udalerrien %56,25ak batzuetan sartzen dituztela erantzun zuten eta beste %43,75ak ezezkoa eman zuten. %56 horrek egiten duten ingurumen eskakizun nagusia hornitzaileari ingurumen kudeaketa sistemaren bat exijitzea izaten da, 8.taulan ikusten den bezala:
Ingurumen eskakizun esnguratsuenak Bai Batzueta n Ez Ez dakit Ondasun hornitzaileek ingurumen kudeaketa sistema bat izan behar dute %18,75 %37,5 %43,75 %0 Zerbitzu hornitzaileek ingurumen kudeaketa sistema bat izan behar dute %18,75 %37,5 %43,75 %0 Ingurumen etiketak(edo baliokidea) izatea edo (gutxieneko) ingurumen ezaugarri estandarrak izatea derrigorrezkoa da ondasunak erosterakoan %12,5 %18,75 %50 %18,75 8.taula: Administrazioen ingurumen eskakizun nagusiak Iturria:Erauskin, 2014 Ingurumen eskakizun hauek, noski, produktu eta zerbitzu ezberdinen kontratazio edo erosketan egiten dira. Hori bai, udaletxe guztiek aipatu zuten papera, hau da galdetegia erantzun zuten administrazio guztiek txertatzen dute ingurumen eskakizunak paperaren erosketan. Ondoren datoz udal ibilgailuak, informatika ekipoak eta eraikinen garbiketa ekipoa. 4.grafikoak lagineko 5 udalerrik erosten eta kontratatzen dituzten produktu eta zerbitzu berdeak eta hauen aipamen kopuruak azaltzen ditu:
Grafikoa 4. Ingurumen eskakizunak egiten zaizkien produktuak/zerbitzuak Iturria: Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak, 2014
Erosketa eta kontratazio publiko berdearen erabilerari dagokionez oraindik prezio baxuenaren irizpidearen itzalpean dago. Udalerriei prezio baxuenaren eskaintza baztertzen den edo ez galdetzean soilik 4 udalerrik erantzun zuten baietz. Bestalde, galdetegien erantzunek argi eta garbi erakusten dute udalerrietako administrazioek informazio falta igartzen dutela, hala dio laginaren %71ak behintzat. Bada, toki administrazio hauek zailtasun handiak nabari dituzte ingurumen irizpideak barne hartzerakoan, esaterako denbora gehiago behar izatea, edo borondate falta eta ezjakintasuna, %77ak informazio gehiago izatea proposatuz. Azkenik udalerri ezberdinak erosketa eta kontratazio publiko berdearen inguruan egin dituzten jardunbide batzuk aurkeztuko ditugu 9.taulan, adibide konkretu gisa:
Jardunbidea Udalerria Urtea Automobilak, kamioiak, ibilgailuak eta makineria mantentzeko zerbitzua kontratatzean, ingurumen irizpideak aintzat hartzea Errenteria 2010 Langileentzat lanerako jantziak eta oinetakoak hornitzeko agiria Donostia 2009- 2010 Bulegoko materialez hornitzeko Baldintza-orria ingurumenari egokitzea Gipuzkoako Foru Aldundia 2009 EKOLAPIKO, elikadura ekologikoa eta orekatua hiru haur-eskoletan Donostia 2007 Haur-hezkuntzako ikastetxeetan pixoihal berrerabilgarriak erostea eta erabiltzea Donostia 2006 Ingurumen-irizpideak kontuan izanik funtzio anitzeko inprimagailuak erostea Arrasate 2009 Elikadura ekologikoa haur-eskola baten Usurbil 2004 Zerbitzu energetikoak kontratatzea eta Kiroletako Udal Patronatuko (KUP) eraikinetako, instalazioetako eta ekipoetako instalazio termikoak berme guztiekin mantentzea Donostia 2005- 2015 Edari beroak saltzen dituzten makinetan bidezko merkataritzako kafea erabiltzea eta haien hondakin kantitatea murriztea Donostia 2005etik aurrera Gasolinazko motorra eta elektrikoa bateratzen dituzten ibilgailu hibridoak erostea Donostia 2007 Papera eta paperezko produktuak erosteko eta erabiltzeko estrategia integrala Arrasate 2005 9.taula: udalerri ezberdinen jardunbideak Iturria: Erosketa eta kontratazio publiko berderako ekimenak, 2014 (Erauskin, 2014)
7- ESPAINIAKO EGOERA 7.1 Kontratazio Publiko Berderako Plana PRE/116/2008 aginduan 2008ko urtarrilaren 21ean Ministroen Kontseiluaren Akordua egin zen publiko, Estatuko Administrazio Orokorraren Kontratazio Publiko Berderako Plana (KPBP) onartuz. Plan honek 18/2004/CE zuzentarauak dioenarekin bat egiten du. Helburu nagusitzat, kontratazio publikoan ingurunea errespetatzen duten praktikak ezartzea zen. Hitz batez, komunitatearen helburuei erantzun eta gainera Europar Komisioaren gomendioei kasu egiten zien plana zen, ingurugiroaren babesa sustatzen zuten politikak aplikatzeko euskarri eta osagarria, baira klimaren, eta energiaren aurrezte eta efizientzian. Plan honek botere esleitzaileak kontratazio publikoaren fase ezberdinetan txerta zitezkeen ingurumen izaera eta izaera sozialdun baldintzak finkatzen zituen. Europar Komisioak lehentasuna eman zien produktu, obra edo zerbitzu talde konkretu batzuk erosi edota kontratatzean ingurumen kontsiderazioak eranstearen inguruko helburuak ezartzen ditu. 10.taulan ikus daitezke produktu eta zerbitzu multzo horiek: KPBPean sartutako produktu eta zerbitzu multzoa Eraikuntza eta mantenua Garraioa Energia Bulegoetako ekipoak Papera/argitalpenak Altzariak Garbitasuna Ekitaldiak 10.taula: KPBPean sartutako produktu eta zerbitzu multzoa Iturria: Administración General del Estado, 2015 7.2 Lehenengo informea: 2011 2011ko azaroaren 4an Ministroen Kontseiluak Kontratazio Publiko Berdearen egoeraren inguruko Lehenengo Txostena Orokorra argitaratu zuen, KPBPean jasotako produktu eta zerbitzuenak. Txosten hau garatzeko
Ingurumen, Landa eta Itsas Eremu Ministerioak plana kontrolatzeko prozedura bat diseinatu zuen. Jaso zen informazio guztiaren analisiak, ikertutako erakundeak KPBPak ezartzen zituzten neurriak martxan jarri zituztela ondorioztatzea ahalbidetu zuen. Are gehiago, periodo horretarako, neurrietako batzuetan ezarpenean betetze maila planak zehaztutakoa baino handiagoa izan zen: hondakinen bilketa bananduan, obren proiektuetako ingurumen parametroen txertaketan, efizientzia energetiko handiko ekipo informatikoen erosketan eta garbiketa zerbitzuan. Emaitzei begira, laburtuz, gestio eta kontsumo publikoan aldaketaranzko lehenengo pausuak eman zirela ondoriozta zitekeen. 7.3 Bigarren informea: 2015 Bigarren Txosten Orokorrean aztertu ziren produktu eta zerbitzuen multzoa 11.taulan adierazten da:
KPBPean sartutako produktu eta zerbitzu multzoa Eraikuntza eta mantenua Garraioa Bulegoetako ekipoak Papera/argitalpenak Garbiketa produktu eta zebitzuak Altzariak Ekitaldiak Beste batzuk (energia, etab.) 11.taula: KPBPean sartutako produktu eta zerbitzu multzoa Iturria: Administración General del Estado, 2015 Txosten hau garatzeko galdetegi bat igorri zen hainbat erakundetara eta hauen barneko egoitzetara: atzerri ministerioari; justizia ministerioari; defentsa ministerioari; hazienda eta administrazio publikoetako ministerioari; barnearazoetako ministerioari; sustapen ministerioari; edukazio, kultura eta kirol ministerioari; enplegu eta segurtasun sozialeko ministerioari; industria, energia eta turismo ministerioari; nekazaritza, elikadura eta ingurugiro ministerioari; presidentzia ministerioari; ekonomia eta lehiakortasun ministerioari eta osasun,
zerbitzu sozial eta berdintasun ministerioari. Guztira 120 dokumentu baino gehiago aztertu ziren txosten hau sortzeko. Horrela galdetegi hauetan erantzundakoa aztertuz hainbat ondorio atera ziren. Oso laburtuta ondorengo 12.taulan ageri da txostenean aztertutako eta KPBPean esandako bezala ezarri beharreko neurrien ezarpen gradua:
Zerbitzua/produktua Behaketa Gradua Eraikuntza eta mantenua Hondakinak bananduta jasotzeko sistema ezarri da Zabala Eraikuntzetan ura aurrezteko sistema bat ezarri da, edota ezarpen sistema hauen planoak Zabala
Mantenu obretarako, proiektuen birgaitzeetarako, birziklatutako materialen erabilerarako, material berrerabilgarrietarako eta esku hartzearen ondorioz sortutako hondakinak batzeko baldintza-agiriak sartu dira Moderatua Instalazioen prebentziozko mantenua sartu da eraikuntzen mantenu-kontratuetan Moderatua Garraioa Bioerregaiak erabiltzen dituzten automobilen edo automobil elektrikoen edo hibridoen txertaketa organizazioaren automobilen artean Moderatua Organizazioaren diesel automobiletan partikuladun filtroak txertatu dira Zabala IDAE automobil katalogoaren arabera A edo B sailkapen energetikoa duten automobilak erabilgarri daude Moderatua Organizazioaren mezularitza kontratuetan eta paketeria kontratuetan efizientzia energetikozko irizpideak gehitu dira Moderatua
Estatuaren automobil-parkearen kasuan diesel automobilentzat partikuladun filtroen beharra ez dagoela informatu da Totala Bulego ekipamendua Organizazioak Energy Star etiketadun ekipo informatikoak ditu edota 2014an erosiak dira Totala 2014an erositako inprimatze ekipamendua, birziklaturiko paperarekin bateragarria eta paperaren bi aldeetatik inprima dezakeena Totala Papera eta publikazioak Paperezko publikazioak euskarri elektronikoengatik ordezkatu dira Moderatua Publikazioen inprimaketan edota diseinukontratuetan jasangarritasun irizpideak txertatu dira Moderatua Garbiketa produktu eta zerbitzuak Biodegradagarritasuna eta substantzia toxikoen presentzia bezalako aspektuak txertatu dira garbiketa kontratuen exekuzioan Totala Birziklatutako paperezko zelulosa toallita eta komuneko papera Moderatua Birziklatutako materialez eginiko paperontzi, kontainer, zabor poltsa, etab. Moderatua Altzariak Modu jasangarri batean ustiaturiko egur berriz eginiko altzariak erabiltzen dira Altua Esleipen irizpideetan EU ekoetiketak txertatu dira Baxuamoderatua Altzarien erosketan 5 urtetarako ordezkoak izateko garantia izatea esleipen irizpide bezala txertatzea Baxuamoderatua Ekitaldiak Organizazioaren ekintzen propagandan esparrura gerturatzeko erabilgarri dauden garraio publikoei buruzko informazioa ematen da Altua
Ekitaldiaren ondorioz sortutako zaborraren bilketa banatua Moderatua Energia eta beste batzuk Energiaren aurreztea Altua Borondatezko sistemak eta ingurugiro konpromiso integralak Moderatua 12.taula: Txostenaren emaitzak Iturria: Administración General del Estado, 2015 2015eko txostenean goiko informazioa aztertu ostean ondorengo ondorioak atera ziren: KPBPak produktu eta zerbitzu multzo batean egindako lorpena esperientzia baliogarria da lortutakoa eguneratzeko eta beste produktu eta zerbitzu multzo batzuetara zabaltzeko. Komenigarria da produktu eta zerbitzu ezberdinetarako irizpideak eta gomendioak analizatzen jarraitzea, etorkizunean kontsideratzeko eta sektore publikoaren baldintza-agirietan txertatzeko. Kontratazio publiko berdean aditu direnen artean informazio-truke periodikoak egitea eta komenigarria denean kontratazio publiko berderako informazio-gidak gauzatzea inplikaturiko administrazioekin.
8- EROSKETA ETA KONTRATAZIO PUBLIKO BERDEA EUROPAN Gaur egun Europan indarrean dagoen estrategia Europa 2020 estrategia da. Europar Komisioak estrategia honetako xedeetariko bat erosketa eta kontratazio publiko berdearen erabilera zabalago bat lortzea da. Izan ere, urtero 1,8 trilioi euro zuzentzean gastu publikorako, Barne Produktu Gordinaren %14 inguru, erreminta indartsutzat jotzen da. Politika honen bultzada prozesua 2001ean hasi zen. Europar Komisioak 2011n ikerketa bate gin zuen 2008an ezarri ziren helburuen betetze-maila zehazteko. Helburu hauetako bat, 2010erako kontratazio publikoentzako prozeduren %50a kontratazio berdea izatea zen. Ikerketa hau Europako 27 kideetan egiten zen lehenengo inkesta izan zen.
Emaitzak ez ziren espero zirenak, edo behintzat ez ziren helburuak bete. Izan ere, soilik kontratuen %26 ziren berdeak. Hala ere estatu kideek bide luzea ibili dute eta ez da ahaztu behar sinaturiko kontratuen %55ak gutxienez ingurumen irizpideren bat txertaturik zuen. 2009-2010 aldiarekin konparatuz %26ko jaitsiera eman zen. Bigarrenik, ikerketak erakusten du nola erosketa eta kontratazio publiko berdeak aldakorra dela Europar Batasuneko herrialdeetan artean. Lau herrialde nagusitzen dira politika honen erreferente bezala, Belgika, Danimarka, Herbehereak eta Suedia, non kasuen %40-60ak ingurumen irizpideak txertaturik dituzten. Hauen ondoren ingurumen irizpideak kasuen %20-40ra bitartean txeratzen dituztenak datoz, Portugal, Irlanda, Polonia, Txekiar Errepublika, Finlandia, Eslovenia, Hungaria, Errumania, Bulgaria, Grezia, Letonia. Egoki jarduten duten estatu kideek erosketa eta kontratazio publiko berdearekiko kontzientzia gehien dutenak dira eta ingurumen irizpideak txertatzeko sistema bat garatua izan dute normalean. Hirugarrenik, ingurumen irizpideak erabiltzen diren sektoreetan ere aldaketa handia dago, batzuetan beste baino askoz gehiago erabiltzen baitira. Esaterako, garraio-sektorean %50eko helburua betetzen duen bezala, altzari, alimentu, textil eta katering sektoreetan kasuen %20tik baino gutxiagotan erabiltzen dira irizpide berde hauek. (Temmerman, 2005) 2012an Europar Komisioak egin zuen beste ikerketa batean ondoren azalduko diren hainbat ondorio atera ziren aurreko ikerketan ateratakoez gain: Lehenik eta behin, ikerketa honetan aurreko ikerketan ateratako emaitza berak agertzen dira. bestalde, ikerketa honek dioenarekin jakin daiteke 20092010 bitartean 236.752 kontratu sinatu zituztela administrazio publikoek Europan, 117,5 bilioi euroren balioarekin. Emaitzek azaltzen dute kontrataturiko edo erositako balio totalaren %38an ingurumen irizpideak txertatu zirela, Europa mailan, maila nazionalean, eskualde mailan zein tokiko erakunde mailan. Erosketa eta kontratazio publiko berdea ezartzerako orduko arazoei dagokienez ikerketa honek dio 1etik 5erako eskala batean zailtsaunak jasan dituzten administrazioen maila 3,06koa da, hau da, administrazioen %50ak baino gehiagok. Gobernu zentralak eta erregulatzaile independenteak jasan zituzten zailtasun handienak ikerketa honen arabera. (Renda, 2012)
9- GANTT-EN DIAGRAMA Lan hau aurrera ateratzeko egin behar izan diren zeregin guztiak egiten eman den denbora grafikoki azaltzeko helburuarekin Gantt diagram bat egin da. Lehenik eginkizun hauek taula batean bilduko dira eta ondoren Gantten diagrama egingo da.
13.taula: Eginkizunak eta hauek aurrera eramateko denborak Iturria: Propioa
7.200 € 14.taula. Barne orduak Iturria: Propioa Amortizazioei dagokienez, proiekturako erabiltzen diren aktibo finkoak: Amortizazioak Hasierako prezioa Bizitza Erabilgarria Proiektuare n iraupena GUZTIRA Ordenagailua 1.200 € 5 urte 8 hilabete 160 €
160 € 15.taula. Amortizazioak Iturria: Propioa Lanerako gastuak, hau da, lana bukatutakoan erabilerarik izango ez dutenak:
11- ONDORIOAK Behin lanaren eduki guztia garatuta, ondorioak ateratzea falta da. Lana garatzen joan den heinean argi gelditu da nolako garrantzia eskuratzen ari den erosketa eta kontratazio publiko berdea egungo gizartean. Administrazioen gastu publikoa BPGaren %20 inguruan kokatzen da Europako herrialdeen artean eta honek argi uzten du erreminta honek ingurunean hobekuntzak egiteko dituen aukerak. Esan daiteke, urteak pasa ahala indartzeko joera izan duela politika honek. Europar Komisioa ohartu zen zeinen garrantzitsua zen erosketa eta kontratazio publiko berdea gauzatzea Iparraldeko herrialdeak modelo bezala jarriz. Horrela azken hamarkadan hainbat programa eta plan garatu dira politika hau sustatzeko Europako herrialde gehienetan Europar Komisioak berak bultzatu da. Are gehiago, ondoriozta daiteke etorkizun batean indarra hartzen joango dela eta guztiz txertaturik egoteko aukera bat ere badago. Dena dela, oraindik administrazioen konpromisoa ezta ideala ezta gutxiagorik ere, kontzientzia faltak eta borondatezko izaerak baldintzaturik seguru aski. Esan bezala egin diren ikerketa ezberdinak azaltzen dute nola oraindik ez den nahikoa lortu den estatusa. Hau ekidin duten hainbat arazo daude eta hainbat estudio bat datoz arazo hauek zeintzuk diren ezartzerakoan: informazio falta, informazio truke-eza, prezio baxuenaren printzipioa… Hala ere, honi aurre egiteko lan asko egin da, hor dago esaterako Ihobe erakunde publikoak Euskal Autonomia Erkidegoan egin duen lana.
Ondorioztatu da ere, erosketa eta kontratazio publiko berdea garatzen joan dadin, irizpideen txertaketan bezalako aspektuak sinplifikatzea bilatu behar da. Honez gain, formazioa modu jarraitu batean emateak asko lagunduko luke, baita praktika onen publikazioak ere bai. Politika idealizatu bat izatetik orain duen estatuserainoko prozesuaren adierazle da legedia. XXI. mende hasieratik eta gaur egun arte pixkanakapixkanaka legeak sartzen joan ziren politikarekin erlazionaturiko ingurumengaiei buruz, baina 2004ko zuzentarauek eta batez ere 2014koek bultzada handia eman zioten erosketa eta kontratazio publiko berdeari. Lan honetan ere argi gelditzen da zein egokia den erosketa eta kontratazio publiko berdea eskualdeen garapena emateko. Ondoriozta daiteke, ingurumenean positiboki eragiteko botere handia izateaz gain, onurak dakartzala gizarterako ere bai, bai administrazio zein produktu berdeak ekoizten eta kontratazio berdeak eskaintzen dituzten enpresei, eta beraz komenigarria dela guztientzat politika oraindik haratago joan dadin. Erosketa eta kontratazio publiko berdeak Euskal Autonomia Erkidegoan duen egoerari buruz esan daiteke ona dela, baita biharko egunean hobea izango dela ere. Ez da Europako iparraldeko herrialdeen mailara iristen baina erosketa eta kontratazio publiko berdeari dagokionez aurreratua den autonomia erkidegoa da. 2011n lehenengo programa sortu zenetik hainbat produktu eta zerbitzu konkreturen erosketa eta kontratazioan ingurumen irizpideak sartu ziren, produktu hauen abanikoa zabaltzeko asmoarekin etorkizun batean. Honi jarraipen eta hobekuntza emateko 2016an egindako bigarren programak oraindik helburu handiagoak jarri zituen 2020rako, ondorioz gogor dabil lanean Eusko Jaurlaritza politika hau behin betiko finkatu dadin Euskal Autonomia Erkidegoan, eta joera ikusita lortuko duela iragarri daiteke. Azkenik, Administrazio publikoei egindako inkesta ezberdinek adierazten dute badaudela produktu batzuk zeintzuenganako aldez aurreko jarrera bat dutela administrazioek. Hauen artean daude papera, udal ibilgailuak edo garbiketa zerbitzuak. | science |
addi-5270b86e3c30 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29292 | Errodamendu alanbrikoen edo "Wire-race bearing"en portaera erresistentea | Olaetxea Zabaleta, Martin | 2018-10-23 | 8 1 SARRERA Pista alanbrikodun errodamenduak merkatuan geroz eta eskari gehiago duten errodamendu mota bat dira, aplikazio konkretu batzuetan. Hauen ezaugarri nagusia beste errodamenduekin konparatuz, bolen eta eraztunen arteko kontaktua zuzena ez dela da; hau da, bolek errodatuko duten pistak ez dira eraztunak berak izango baizik eta eraztunean bertan akoplatuta dauden alanbre zirkular batzuk. Horren ondorio zuzena errodamenduaren pisuaren galera nabaria da. Gainera, elementu mugikorraren inertzia txikiagotzen da, azelerazio handiagoak lortuz. Errodamenduen kalkulurako erabili ohi den kontzeptu garrantzitsu bat ahalmen estatikoarena da: errodamenduaren puntu kritikoenean (bolaren eta pistaren arteko kontaktua) agertzen den presioa 4200 MPa-koa izatera iristeko errodamendua jasateko gai den karga. Ahalmen estatiko hau axiala bada, karga axiala izango da. ISO normak errodamendu mota ezberdinetarako ahalmen estatikoak kalkulatzeko arauak zehazten ditu. Baina, pista alanbrikodun errodamenduen kasuan ez dago normarik. Horren ondorioz, lau kontaktu puntuko errodamenduekin konparatu nahi dira, zeinek ISO norma bat baduten. Hau horrela, ANSYS WORKBENCH programaren bitartez, Elementu Finituetako Metodoa (EFM hemendik aurrera) erabiltzen duten bi eredu sortu nahi dira. Eredu hauen geometria sortzeko, aipaturiko programaren "Design Modeler" erreminta erabiliko da. Erreminta honen bidez, eredu bakoitza parametrizatzeko aukera dago, dimentsionamenduari dagokionez. Horren ondorio zuzena ondoren planteatuko diren analisien optimizazioa da, izan ere, errodamendu ereduen tamaina aldatu nahi izanez gero, aldez aurretik inplementaturiko parametrizazioaren bidez era azkar eta eraginkor batean egin daiteke. Eredua osatzeko, behin geometria definituta, saretzea eta ingurune baldintzak aplikatzea geratuko da. Ereduen geometriaren konplexutasunagatik eta Eskolako Ingeniaritza Mekanikoa Sailaren analizatuko diren errodamenduekiko berezko interesagatik, prozesu honetarako, Kalkulu Zentroko Iñigo Martin doktoregaiaren laguntza izango da. Bera arduratuko da gehienbat saretze
9 prozesuaz, emandako pausoen zergatiaren inguruko galderak egingo zaizkiolarik, dokumentazio prozesu bat bezala. Ereduetatik abiatuta, ANSYS WORKBENCH programako "Mechanical" erremintaren bidez, EFM bidez, analisi batzuk burutu nahi dira eta aipaturiko bi errodamenduak konparatzeko beharrezko informazioa lortu nahi da.
10 2 TESTUINGURUA Errodamenduen garapen historikoa definitzeko, K.A. 3500garren urtean kokatuko gara, Mesopotamiako gurpilaren asmakizunean, hain zuzen ere. Gurpil honek haren biraketa ardatzean kokatuta zegoen egurrezko ardatz batekin kontaktatzen zuen eta berehala ohartu ziren bi elementu hauen arteko marruskadurak gurpilaren biraketa zuzena oztopatzen zuela. Horren ondorioz, marruskaduraren eragin hau murrizteko asmoz, K.A. 3000garren urtean animaligantza gurpil-ardatz sistemaren lubrikatzaile bezala hasi ziren erabiltzen. Errodamenduen lehen aztarna K.A. 40garren urtekoa da, non egurrez eginiko bolazko errodamendu baten arrastoa aurkitu zen Italiako Nemi lakuko ontzi erromatar batean. Data horretatik XV. menderarte ez da errodamenduen datu historikorik aurkitu. Mende honetan, Leonardo Da Vinci asmatzaileak bolazko errodamenduen lehenengo diseinua garatu zuen helikoptero batentzako, nahiz eta ezin izan zuen eraiki. Aro Garaikidea hasi berririk, 1794. urtean bolazko errodamenduen lehenengo patentea sortu zen, Phillip Vaughan ingelesaren eskutik. Garai honetatik aurrera emango zen errodamenduen benetako garapena, izan ere, Industria Iraultzarekin batera, makineria berria sortu zenez, makinen osagaien garapena beharrezkoa zen, hauek ondo funtziona zezaten. 1869.urtean, Jules Suriray frantsesak bolazko errodamendu erradial baten lehengo patentea sortu zuen, errodamendu hauek bizikletetan erabiliko zirelarik. Handik gutxira, 1882. urtean, Heinrich Hertz fisikari alemaniarrak gainazal kurboko bi solido elastikoren arteko kontaktu-portaera ebatzi zuen, aldi berean errodamenduen portaera azaltzen zuena. 1907. urtean, Sven Wingwuist ingeniariak behatu zuen nola hurak lan egiten zuen industriako makinen errodamenduek akats asko ematen zutela. Arazo hauentzako soluzio bat garatu zuen (boladun errodamendu autoalineanteak), eta, honekin batera, gaur egun mundu mailan oso famatua den SKF enpresa fundatu zuen. Aurrerago, 1917. urtean, ABMA (American Bearing Manufacturers Association) sortu zen, Lehen Mundu Gerran errodamenduen hornitzaile bezala lan
11 egiteko. Mende honetan zehar, errodamendu mota desberdin asko garatu ziren eta hauek fabrikatu eta hornitzen zituzten beste hainbat enpresa sortu ziren. Normalizazioari dagokionez, Lundberg eta Palmgren ingeniariek, errodamenduen iraupenari buruzko aurreikuspena egiten zuen teoria bat garatu zuten 1924. urtean. Teoria hau hobetzen joan ziren urteak pasa ahala, 1947. urtean hari buruzko lan bat argitaratu zutelarik. Teoria honetan oinarrituta, 1950. urtean ABMA-k errodamenduen aukeraketarako lehenengo norma ezarri zuen, ondorengo urteetan ANSI eta ISO erakundeek onartu zutelarik. Arestian aipatu den bezala, lehen errodamenduaren asmakizunetik hasi eta orain arte, errodamendu mota desberdin asko garatu dira. Mota hauetako asko sailkatzeko ondorengo giltza diagrama erabili da non errodamendu bakoitza bere sinbologiarekin adierazten den:
Boladunak Errodilodunak Erradialak Angeluarrak Axialak Errodamenduak Zurrunak Karga maximodunak Errebordedunak Autoalineanteak Ilada bikoitzekoak Norabide bakarrekoak Norabide bikoitzekoak Duplex muntaiak Zilindrikoak Orrazdunak Konikoak Esferikoak Norabide bakarrekoak Norabide bikoitzekoak IRUDIA 1: Errodamenduen sailkapena.
12 Ikusten denez, errodamendu mota ugari dago, eta haien aukeraketa aplikazioaren araberakoa izango da. Adibidez, karga axial handiko egoera bat izanez gero, boladun errodamendu axial bat izango da egokiena, karga axialak jasateko gaitasun handiagoa duelako. Aukeraketa honen determinazioa kuantitatiboki adierazi nahi badugu, ziurtatu daiteke errodamenduaren kontaktu angelua (errodamenduaren ardatz erradialaren eta bola eta pistaren arteko kontaktuaren angelua) geroz eta handiagoa izan, orduan eta egokiagoa izango dela karga axial bat jasateko. Hala ere, honek ez du esan nahi errodamendu erradialek ez dutela karga axialik jasateko gaitasunik, izan ere, karga axialak jasotzeko moldatuak izan ahal dira. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Ingeniaritza Mekanikoa Saileko ADM (Análisis y Diseño Mecánico) taldeak errodamenduen inguruko analisi ugari egin ditu jadanik, azken urteetan lau kontaktu puntuko errodamenduetan zentratu direlarik. Adibidez, aerosorgailu eolikoetan erabiltzen diren errodamenduak analizatu dira, zeinetan iraultze momentu handiak agertzen diren. Errodamendu mota hau norabide bikoitzeko boladun errodamendu angeluar bat bezala sailka dezakegu, non kontaktu angelua 45º-koa den. Honen ondorioa karga erradial eta axialak jasateko aproposa dela da. Hala ere, nahiz eta errodamenduen inguruko analisi asko egin den, badago errodamendu mota bat oraindik gutxi sakondu dena, errodamendu alanbrikoa, hain zuzen ere. Gradu Amaierako Lan honetan errodamendu mota hau lau kontaktu puntukoarekin konparatuko da, aldi berean modu paralelo batean Mekanika Departamentuko Kalkulu Zentroan errodamendu honen analisi sakonago bat egingo delarik. Errodamendu hau 1934. urtean asmatu zuen Erich Franke-k. Haren helburua errodamendu estandarrek betetzen zituzten funtzioak betetzea zen, baina pisuaren aurrezte nabarmen bat lortuz. Horretarako, bolaren eta pistaren arteko kontaktua zuzena izan beharrean, aluminiozko barne- eta kanpo-eraztunetan kokaturiko altzairuzko alanbre zirkular batzuen bidez egingo zen. Geometriari erreparatuz, aurretik aipaturiko lau kontaktu puntuko errodamenduekin antzekotasun handi bat mantentzen dute, kontaktu-angelua 45º-koa baita.
Errodamendu mota hauen pisu aurreztearen zergatia aplikazioan aurkitzen da. Gaur egun, teknologiaren etengabeko garapena dela eta, hainbat aplikaziotan zehaztasun oso handia bilatzen da makinen elementuetan, baina honek gehiegizko pisurik suposatu gabe. Horren adibide nabaria defentsa militarrean erabiltzen den makineria dugu: tankeak (3. Irudia), misil jaurtitzaileak, LAV ibilgailua, gerrauntzietako kanoiak… Makina hauetan guztietan pisuak eragin handia du, industriako makina batekin alderatzen badugu, adibidez. Beste aplikazio adibide batzuk tomografia konputazatua edo X izpiko aparailuak izan daitezke.
14 3 HELBURUAK ETA IRISMENA Proiektu honen helburu nagusiak hurrengoak dira: 1. Alanbredun motako errodamenduak lau kontaktu puntuko errodamenduekin konparatzea, zurruntasunari eta konformitateari dagokionez. 2. Alanbredun motako errodamenduen ahamen estatiko axiala normak zehazten dituen irizpideekin alderatzea. 3. Elementu Finituetako (EF, hemendik Aurrera) eredu bi eratzea, dimentsioen parametrizazioan zentratuz. Proiektu honi EFM ereduen sorkuntzarekin ematen zaio hasiera. Eredu hauek geometrikoki definituko dira ANSYS WORKBENCH programako "Design Modeler" erremintaren bidez, eta, ondoren, saretu, horretarako Ingeniaritza Mekanikoa Saileko Kalkulu Zentroko Iñigo Martín doktoregaiaren laguntza izango delarik. Honen ondoren, analisiak burutzeko beharrezkoak diren baldintzak finkatuko dira, eta, behin hau eginda, Departamentuko Kalkulu Zentroko ordenagailuetan aipaturiko analisiak jorratuko dira. Ahalmen estatiko axiala landuko denez, suposatuko da errodamenduetan aplikatzen den indar bakarra axiala izango dela, eta analisi mota estatikoa izango da. Gainera, aipatu den bezala, errodamenduen ereduak sektore murriztuei dagozkienez, ingurune baldintzen aukeraketan kontutan hartu beharko da. Analisiak bukatuta, berton lorturiko emaitzak bilduko dira Excel orri batean, non, hauek sailkatuko diren eta analisiei dagozkien ondorioak lortzeko beharrezko grafikoak irudikatuko diren (hala nola, zurruntasun diagramak,…). Horrez gain, EFM ereduen portaera behatuko da denboran zehar (kontaktu azalerako tentsioak, indarrak, itsasketa guneak…) aplikatu diren indarren arabera.
15 4 PROIEKTUAREN ONURAK Arestian aipatu den bezala, pista alanbrikodun motako errodamenduak 1934. urtean izan ziren asmatuak Erich Franke-rengatik. Berak sortutako FRANKE GMBH enpresa da mota hauetako errodamenduen hornitzaile nagusia (beste batzuk badaude, hala nola, ROTHE ERDE, SKF, KAYDON…), eta, haien xehetasunei buruzko konfidentzialtasun handia mantentzen du. Hori dela eta, mota honetako errodamenduak hornitzen dituzten enpresa txikiagoek, ez dute aukerarik hauen inguruan teknologiarik garatzeko. Beste era batera esanda, adibidez, enpresa batek LAV ibilgailu baterako errodamendu alanbriko hornitu nahi badizkio bezeroari, FRANKE GMBH izango da kasu honetarako egokienak diren errodamenduak hautatuko dituena, aipaturiko enpresa hornitzaileak bitartekariaren papera egingo duelarik. Beraz, nahiz eta denbora asko daramatzaten erabiliak izaten industria munduan, beste errodamendu batzuekin konparatzen badira, haiei buruz jakina den informazioa eskasa da, errodamendu hauen analisi estatikoari buruzko bi artikulu izan direlarik argitaratuak bakarrik mundu mailan (gainazal nekea analizatzen duten beste hainbat aurki daitezke). Bi hauen artean, Gulnia eta Smolnickiren [16] argitalpena da baliagarriena, non errodamenduaren sekzioaren definizio geometrikorako erabiltzen diren parametroek bola eta pistaren arteko kontaktu tentsioetan duten eragina aztertzen den. Testuinguru honetan, errodamenduen fabrikazioko bigarren mailako enpresek haien lehiakortasuna handitzea bilatzen duten arren, hori lortzea ez da erraza. Proiektu honek, aspektu horretan inplikazio handi bat mantentzen du, izan ere, aurrerago xehetasunez azalduko diren analisietan lorturiko emaitzak eta informazioa enpresa hauentzako oso baliagarria izan liteke. Horrez gain, aipatu den bezala, analisi hauek jorratzeko erabiliko diren ANSYS WORKBENCH programako EFM eredu bi sortuko dira. Eredu hauen malgutasuna dela eta (parametrizazio geometrikoak dimentsioen aldaketa erraza eta efizientea suposatzen baitu), analisi mota ezberdinetarako balio lezakete etorkizunean egingo diren proiektu ezberdinetan.
16 Onura ekonomikoei dagokienez, esan beharra dago analisi errealistak gauzatzea ahalbidetzen duten eredu informatikoak sortzea oso errentagarria suertatzen dela. Horren arrazoi nagusia, analisi esperimentalen ondoriozko kostuak deuseztatzean dago. Hala ere, kontutan hartu behar da analisi esperimentalen bidez lortzen diren emaitzak errealitateari hurbilagoak izango direla.
Lorturiko baldintzak errodamenduak lan egingo duen muga-egoera bezala ipinirik, honen aplikaturiko kargen onartze-gainazala irudikatzen da, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala:
Aurreko teoriaren planteamendua hedatzeko asmoz, 2011ean, Aguirrebeitia et al. [5] hiru errenkadako errodilodun errodamenduen ahalmen estatiko orokorra lortzeko garapen teorikoa jorratu zuten. Bertan, interferentzia geometrikoko modelo bat sortzen da, horrela, orekako ekuazioak lortuz. Ondoren, ekuazio hauek berridatzi eta kargen onartze-gainazala mugatzen duten inekuazioak lortzen dira (kasu honetan momentu makurtzailea eta indar axiala hartzen dira kontutan bakarrik). 2012an, Aguirrebeitia et al. [6] 2010ean garatutako lau kontaktu puntuko errodamenduen ahalmen estatikoaren kalkulu teorikoaren [4] balidazioa jorratu zuten. Horretarako, EFko eredu multiparametriko bat garatu zuten, zeinen bidez, mota honetako tamaina desberdineko hiru errodamendu komertzial aztertu ziren. Karga egoera desberdinak planteatu ziren eta soluzio bezala kargen onartze-azalera esperimentalak lortu ziren. Hurrengo irudian aurretik zehaztutako onartze-gainazal teorikoa lorturiko esperimentalekin konparatzen da, ardatz normalizatuetan adieraziz:
Irudi hauei erreparatuz, ondorioztatu zen egindako kalkulu teorikoak onargarriak zirela, izan ere, antzekotasun handia mantentzen zuten EFkoekin. Gainera, planteamendu teorikoa kontserbakorragoa zela ikusi zen.
20 Ildo honekin jarraituz, 2013an Aguirrebeitia et al. [7] prekargaren efektua kontsideratu zuten lau kontaktu puntuko errodamenduen ahalmen estatiko orokorraren kalkulurako, emaitzen zehaztasuna handitzeko helburuarekin. Horretarako, interferentzia geometrikoko eredu analitiko berri bat sortu zen eta, horrekin konparatzeko asmoarekin, 2012an sortutako EF eredua [6] moldatu zen, prekarga kontsideratuz. Soluzioei erreparatuz, ikusi zen prekarga zenbat eta handiagoa izan, ahalmen estatikoa txikiagoa zela. Hala ere, aldakuntza hau ez zen oso handia. Bigarren ondorio bezala, prekargak errodamenduaren zurruntasuna handitzen zuela behatu zen. 2016an Abasolo et al. [8] lau kontaktu puntuko errodamenduentzat baliagarriak diren aukeraketa-kurba berriak garatu zituzten. Kurba hauen bidez, muntaketa batean egokienak diren errodamenduak aukeratu daitezke. Horretarako, 2010ean sortutako onartze-gainazala erabili zen [4], hau bi dimentsiotan irudikatuz, ardatz normalizatuekin eta Fr/C0a*tanα isolerroak irudikatuz (gainazalaren plano batekiko paraleloki moztuta lortzen diren kurba ezberdinak)(7. Irudia).
22 Modelizazioari dagokionez, 2015ean Aguirrebeitia et al. [9] lau kontaktu puntuko errodamendu baten EF eredua garatu zuten, marruskadura momentuaren kalkulurako. Eredu honek errodamenduaren sektore bat hartzen du bakarrik kontutan, bola bati dagokiona hain zuzen ere. Gainera, guztiz parametrizatua dago dimentsioei dagokionez, tamaina ezberdineko errodamenduen analisiak egitea asko erraztuz. 2017an Heras et al. [10] 2015ean sorturiko EF ereduaz baliatuz [9], marruskadura momentuaren kalkuluaren konparaketa bat egin zuten, horretarako, fabrikazio akatsak eta eraztunen zurruntasuna kontutan hartzen zituen eredu analitiko bat garatuz. Urte horretan bertan, aipaturiko EF eredu honen eta 2007an Leblanc eta Neliasek sorturiko eredu analitikoaren [11] artean marruskadura momentuaren kalkulua konparatu zuten berriro ere [12]. Lorturiko emaitzak antzekoak izan zirela behatu zen. Hala ere, esan beharra dago eredu analitikoak errodamenduaren bola eta pistaren arteko kontaktuan itsasketa egon zitekeela ez zuela kontutan hartzen. 5.2 PISTA ALANBRIKODUN EDO "WIRE-RACE" ERRODAMENDUAK Arestian aipatu den bezala, errodamendu mota hauei buruz egindako ikerketak oso eskasak dira. Ez da ISO normarik aurkitzen mota hauetako errodamenduen ahalmen estatikoa kalkulatzeko. Egindako analisiei dagokionez, 2006an Xhan et al. [13] errodamendu alanbrikoentzako prekarga kalkulatzeko prozedura garatu zuten. Horretarako, MATLAB programa erabiliz eta Hertz-en kontaktu elastikoaren teoria jarraituz [14], eredu matematiko bat sortu zuten, indar normala, kontaktuko presio maximoa eta beste hainbat parametro kalkulatzeko. Prekargen eragina ebaluatu zen, eta ikusi zen hau kontrolatuz errodamenduak jasan zitzakeen ondorio kaltegarriak ekidin zitezkeela (pikadura korrosioa, iraultze momentu handiak, etab.). Hala eta guztiz ere, esan beharra dago ereduaren geometria definitzerakoan pista alanbrikoak guztiz zirkularrak kontsideratu zirela. Hori dela eta, argitarapen honen balidazioa eztabaidagarria da. 2014ean Ruixia eta Xiangyangek [15] errodamendu alanbrikoentzako diseinuaren optimizazio bat bilatu zuten iSIGHT programaren bidez. Bertan, hainbat
25 Ereduei dagokionez, hainbat aukera daude geometria definitzerako orduan. Errodamendu osoaren eredu bat gara daiteke; baina, nahiz eta errealitatean entsegu esperimental bat jorratzean errodamendu osoan egiten den, EFMaren kasuan ez du zentzu askorik. Horren arrazoi nagusia geometria osoaren beharrik ez dela da, honen sektore batekin eskakizunak asebetetzen direlako. Horren ondorioz, bola bat kontsideratzen duen sektore bat definitzen da, bertan lorturiko emaitzak errodamendu oso baten kasura erraz moldatzen direlarik. Geometriaren beste aspektu bat kontutan izandako xehetasun-mailarena da. Kasu honetan, maila hau altua izan da, izan ere, FRANKE GMBH enpresak fabrikatzen dituen errodamenduak imitatu nahi izan dira errodamendu alanbrikoen kasuan. Sareari dagokionez, inplementatzeko aukera ugari daude. Kasu honetan, Ingeniaritza Mekanikoko Saileko gai honekiko den interesa dela eta, maila altuko saretzeak aplikatu dira, gehienbat sail honetako Kalkulu Zentroan osatu direlarik (aurrerago azalduko da zehatz-mehatz). Amaitzeko, aipatu beharra dago konputagailu bidezko edozein analisi gauzatzean ahalik eta optimizazio-maila handiena bilatzen dela, beti ere emaitzen zuzentasuna mantenduz. Hori dela eta, xehetasun handiko ereduak mantenduz, landutako bolaren sektorea erditik banatu da, horrela, sareak dituen nodo kopurua bi bider txikiagoa eginez eta analisiaren osatze-denbora murriztuz.
26 7 SOLUZIOAREN DESKRIBAPENA Atal honetan errodamenduen ahalmen estatikoaren konparaketa egiteko erabili diren errodamenduen ereduen deskribapen zehatza egingo da. Eredu hauek Elementu Finitu bidezko Metodoa erabiliko duten ereduak dira. ANSYS WORKBENCH programa erabili da bi ereduak egiteko bere osotasunean, geometria "Design Modeler" erremintarekin definituz eta sarea eta ingurune baldintzak "Mechanical" izenekoarekin. Eredu bakoitza deskribatuko da ondorengo hiru ataletan: geometria, sarea eta ingurune baldintzak. 7.1 LAU KONTAKTU PUNTUKO ERRODAMENDUAREN EREDUA 7.1.1 GEOMETRIA Eredu hau karga desberdinen pean jarriko dugunez geometria desberdinetarako, bere dimentsioak erraz aldatu ahal izatea komeni zaigu, eta ondorioz, parametrizazio bat egingo da. Eredu honi 1 Eredua izena jarriko zaio. Ereduaren geometria orokorrari dagokionez, ez da errodamendu osoa egingo, baizik eta bola bakarra kontutan hartzen duen geometria, lehen azaldu den bezala. Honen ondorio zuzena ingurune baldintza zehatz batzuk ezartzea izango da, aurrerago azalduko direnak. Eredu honen solido guztiak ANSYS WORKBENCHen datorren egitura-altzairu isotropo linealekoak dira.
27 Lehenengo saiakeran, nahiz eta geometria ondo definituta zegoela iruditu, parametrizazioa zuzena ez zela ikusi zen proiektuaren zuzendariarekin izandako bilera batean. Horren kausa posible bat geometrian sartutako menpekotasunen erabilera okerra izan liteke. Arazo hau zuzentzeko, eredua berriz eraikitzea erabaki zen (2 Eredua).
IRUDIA 10: 2 Ereduaren parametrizazioa (Kontutan izan irudian agertzen diren parametroen izenak ez direla definitiboak). Aurreko irudian ikus daitekeenez, 2 Ereduan inplementatzen den parametrizazioa xehetasun gutxikoa da, izan ere, nahiz eta geometriaren dimentsioak manipulatu ahal ditugun, interesatzen zaiguna zera da: dimentsio guztiak bolaren diametroaren menpe uztea (aurrerago Dpw deituko den dimentsioa izan ezik, zeinek errodamenduaren aurkako aldeetan dauden bolen arteko distantzia diametrala agertzen duen). Ondorioz, lau kontaktu puntuko azken eredu bat egitea proposatzen da. Eredu honek, parametrizazio finagoa izateaz gain, geometria zertxobait hobetuko du, errodamendu mota hauek izaten dituzten torlojuentzako zuloak inplementatuz eta kanpo- eta barne-eraztunen altuera desberdintasuna kontutan hartuz (3 Eredua).
29 sarearen xehetasuna handia izatea interesatuko da (kontaktu zonaldeetan, adibidez) bertan tentsio handienak emango direlako. Hasiera batean, ANSYSekin sare orokor bat egitea eta ondoren zona batzuk errefinatzea ideia ona izan liteke. Hala ere, geometriaren konplexutasuna dela eta, ereduaren elementuak solido ezberdinetan banatzea eta bakoitza bere aldetik saretzea konponbide askoz ere hobea da. Horren arrazoia da elementu batetik besterako trantsizioa kaxkarragoa izango dela errefinamendu soil bat aplikatzen bada. Ereduaren elementuak solido desberdinetan banatzeko ANSYSen "Design Modeler"-a erabiliko da berriro ere. Horretarako, arestian esan den bezala, Ingeniaritza Mekanikoko Departamentuko Kalkulu Zentroko Iñigo Martín ingeniariaren laguntza edukiko da. Behin prozesu hau bukatuta, lau kontaktu puntuko errodamendu ereduaren geometria guztiz definituta geratzen da, non aurreko parametroei beste bost parametro gehitu zaizkien. Hurrengo irudian 3 Ereduaren geometria definitiboa ikus daiteke, zein, hemendik aurrera, Est. eredua izango den. Aipatu beharra dago torlojuentzako diren zuloak ezabatu direla, ondoren egingo den sarearentzako ez direlako lagungarriak eta analisien emaitzetan alterazio handirik eragingo ez dutelako.
30 Eredu honen parametrizazioari dagokionez, hurrengo taulan sailkatu dira parametroak: Parametroa Esanahia Parametro mota Balioa Dw Errodamenduko bolen diametroa Independentea Dw R Bolaren ukitzaile diren aurpegien erradioa Menpekoa Dw/(2·s), non s=Konformitatea den Tartea Kanpo- eta barneeraztunen arteko tartea Menpekoa Dw·Rlg Dist_ardatz_zulo Bolaren ardatzetik eraztuneko zuloetako ardatzetara dagoen distantzia Menpekoa Dw·Rlt Hg Kanpo- eta barneeraztunen altuera desberdintasuna Independentea Hg D_zulo Torlojuen zuloen diametroa Menpekoa Dw·Rdt Altuera Kanpo- eta barneeraztunen altuera Menpekoa Dw·Rh alfa Bolaren ukitzaile diren aurpegien ukitzepuntuaren posizioa bolaren ardatz horizontaletik harturik Independentea alfa Dpw Errodamenduaren aurkako aldeetan dauden bolen arteko distantzia diametrala Independentea Dpw Zabalera Kanpo- eta barneeraztunen kanpoko diametroaren eta barneko diametroaren arteko kendura Menpekoa Dw·Rl – Tartea/2
IRUDIA 14: Est. eredua: bolaren sekzioa. Seigarren irudiaren tituluak dioen bezala, Est. ereduaren bolaren sekzioa ikusten da bertan. Hiru zonalde desberdindu dira saretzearen arabera:
33 - 1. Zonaldea: Eraztunekin kontaktuan dagoen gainazalari dagokio; beraz, sarea doia izatea interesatzen da. Elementu hexaedrikoak erabili dira kontaktu zonako bi solido ezberdinen nodoek bat egitea errazagoa delako. - 2. zonaldea: Bolaren nukleoaren eta kanpoaldearen trantsizio-gunea da. Sarearen trantsizio-elementu bezala portatzen da. - 3. zonaldea: Bolaren interes gutxieneko zona da; ondorioz, elementuak handiagoak izatea interesatzen da, nodo kopurua murrizteko.
IRUDIA 15: Est. eredua: kanpo-eraztunaren eta bolaren sekzioa.
Kasu honetan ere, hiru zonalde desberdintzen dira kanpo-eraztunean: - 1. zonaldea: Bolarekin kontaktuan dagoen gainazalari dagokio. Bolako 1 zonaldeko saretze prozesu berdina erabili da. - 2. zonaldea: Trantsizio-elementu bati dagokio, zeinek eraztunaren kanpoaldea eta barnealdea modu jarraian lotzen dituen. - 3. zonaldea: Eraztunaren garrantzi gutxieneko zona denez, sareko elementuak handiak egitea komeni da. Aipatu beharra dago barne-eraztunaren sarea kanpokoaren berdina dela; ondorioz, ez da aztertuko.
34 7.1.3 INGURUNE BALDINTZAK Behin geometria eta sareak definituta, analisien aurreko azken pausoa ingurune baldintzak zehaztea izango da. Nodoen kopurua erdira murrizteko, eta, horren ondorioz, soluzioaren lorpenaren denbora nabarmen murrizteko, eredua erditik ebaki da eta zati bat bakarrik analizatuko da. Hurrengo irudian aztergai dugun eredua ageri da, non ingurune baldintza bakoitza zenbakitu zaion:
- 1. Ingurune baldintza. Marruskadura gabeko euskarria. Honen helburua plano urdinaren norabide normaleko desplazamendua ekiditea da. - 2. Ingurune baldintza. Modelizatzen den indar axialari dagokio. Desplazamendu bertikal bat aplikatzen da gainazalaren norabide normalean. Aipatu beharra dago desplazamenduak erabiltzen direla indarrek baino konbergentzia altuagoa dutelako. - 3. Ingurune baldintza. Torlojuen burua finkatzen den gainazalari aplikatzen zaio torlojuaren funtzioa modelizatzeko. Gainazalean euskarri sinple bat jartzen da, norabide normalean desplazamendua ezeztatzen delarik. 7.1.4 AZPIMODELOA Zehaztasun handiko analisietan komenigarria izan daiteke eredu globalean oinarrituriko azpimodelo bat sortzea. Horren ondorioa emaitzen zehaztasunaren handitzea da. Kasu honetan, bai A eta bai B ereduetarako azpimodelo bana eraiki dira. Bertan, eredu globalean lorturiko desplazamenduen soluzioak txertatuko dira
35 (gainazal zehatz batzuetan) eta analisiak berriro jorratuko dira. Jarraian Est. ereduaren azpimodeloaren atalak garatuko dira: 7.1.4.1 GEOMETRIA Hurrengo irudian azpimodelo honen geometria erakusten da, zein bolaren gainazalaz eta barne-eraztunaren 15. Irudiko 1 zonaldeaz osatuta dagoen:
IRUDIA 17: Est. ereduaren azpimodeloaren geometria. 7.1.4.2 SAREA Saretu beharreko geometria askoz murritzagoa denez, gainazaleko nodo kopurua handituko da eredu globalarekin konparatuz, saretze-patroia berdina mantenduz. Nodo kopuru handitze honek bolaren gainazalaren eta eraztuneko kontaktu azaleraren arteko interferentzia hobetuko du; izan ere, elementuak txikiagoak izango dira eta batzuek besteekin nodoetan bat egitea errazagoa izango da.
IRUDIA 19: Est. ereduaren azpimodeloaren ingurune baldintzak. Aurreko irudian bi ingurune baldintza ikus daitezke. 1 zenbakiak aurretik eredu globala analizatzerakoan lorturiko soluzioko desplazamenduei dagokie. 2 zenbakia azpimodeloaren berezko baldintza bat da, solidoa plano urdinaren norabide normalean mugitzea ekiditen duena.
37 7.2 PISTA ALANBRIKODUN ERRODAMENDUAREN EREDUA 7.2.1 GEOMETRIA Errodamendu alanbrikoaren ereduari dagokionez, lau kontaktu puntuko errodamenduaren eredua egiteko erabili den prozedura jarraitu da. Hala ere, kasu honetan, ezin izan da lortu mota hauetako errodamenduen plano zehatzik. Horren ondorioz, FRANKE GMBH alemaniar enpresaren webguneko errodamendu mota hauen katalogoak erabili dira geometria gehiengoa definitzeko. Bertan, errodamendu desberdinak aurki daitezke alanbrearen itxuraren arabera, eta, haien artean, alanbre zirkularreko errodamenduak izan dira modelizatu direnak. Materialari dagokionez, solido guztiak egitura-altzairu isotropo linealekoak izan dira bi izan ezik, zein ANSYSen aurredefinituriko aluminioaz eginak dauden: kanpo- eta barne-eraztunak, hain zuzen ere. Berriz ere "Design Modeler"-a erabiliz hurrengo itxurako eredua lortzen da (Al. eredua):
38 Est. ereduan bezala, B Eredu honetan solidoak zatitu egingo dira ondoren aplikatuko zaion sarea hobea izan dadin. Hurrengo irudietan solidoek hartutako itxura adierazten da:
IRUDIA 21: Al. ereduaren bola. 21. Irudian Al. ereduaren bolaren geometria ageri da, non erradialki eta perpendikularki plano ebakitzaileak aplikatu zaizkion "slice" eragiketa eginez.
IRUDIA 22: Al. ereduaren kanpo-eraztuna. 22. Irudian kanpo-eraztuna erakusten da. Ikus daitekeenez, bi trantsizioelementu ditu (gris kolorekoak). Alanbreei dagokionez, ez dira zatituak izan ez delako beharrezkoa.
TAULA 4: FRANKE GMBHren errodamendu alanbrikoen parametrizaziorako konstante biderkatzaileen sailkapena. Ikus daiteke, logikoa den bezala, zenbat eta errodamenduko bolen diametroa txikiagoa izan, orduan eta errodamendu txikiagoak izango direla (eraztunen diametroa). Konstante biderkatzaileei dagokienez, Ra, Rc eta Rlg balioetan ez da joera nabaririk aurkitzen bolen diametroaren handipenarekin. Aitzitik, Rda balioetan handitzeko joera bat dagoela behatu daiteke. Hau da, geroz eta bolaren diametroa handiagoa, orduan eta alanbrearen diametroa handiagoa izango da. Hurrengo grafikoan argi eta garbi agertzen da:
42 Irudi honetan ikus daitekeen bezala, arestian aipaturiko tendentzia positiboa betetzen da. Gainera, erregresio lineal bat eginez gero, puntuak asko urruntzen ez direla behatu daiteke. Are eta gehiago, LEL 1,5, LEL 5 eta LEL 7 errodamenduek erregresio lineal hau guztiz betetzen dute. Horren ondorioz, lorturiko ekuazio hau oso baliagarria izan daiteke, izan ere, edozein diametroko bola duen errodamendu alanbriko baten pisten diametroaren balio onargarri bat zehaztu daiteke. Rb balioari dagokionez, kasu honetan ere, handitu egingo da bolaren diametroarekin batera. Hurrengo irudian biribilketa erradioa bolaren diametroaren arabera adierazten da:
IRUDIA 24: Biribilketa erradioa vs Bolaren diametroa Franke GmbH-ren errodamendu alanbrikoetarako. Aurreko irudiari erreparatuz, egindako hurbilpena oso zehatza ez dela ondorioztatu daiteke. Hala ere, biribilketa erradioaren garrantzia ez da oso handia izango analisia egiterako orduan.
IRUDIA 25: Al. ereduaren kanpo-eraztuna. Aurreko irudi honetan Al. ereduaren kanpo-eraztunaren sarea erakusten da, bertan hiru zonalde nagusi bereiz daitezkeelarik: - 1. zonaldea: Bolarekin kontaktuan dauden alanbreekin kontaktatzen duen kontrol bolumenari dagokio. Hau saretzeko, sekzioaren elementuen neurriak zehaztu dira eta ondoren "sweep" bat aplikatu da. - 2. zonaldea: Lehen eta hirugarren zonaldeen arteko trantsizioa adierazten du. Ikus daitekeenez, hirugarren zonaldea kokatzen den elementu berari dagokio (laranja) eta, ondorioz, sare-elementu tamaina bera eduki beharko luke; baina, influentzia-esferak erabili dira eta horrela trantsizio egoki bat sortu da. - 3. zonaldea: Eraztunaren interes gutxieneko zonari dagokio. Elementuen tamaina handiagoa guztiz onargarria da.
Beraz, aurreko adierazpena aplikatuta, 𝑃𝑚𝑎𝑥 =4200 MPa-rako partikularizatuz, ondorengo balioak lortzen dira: Ahalmen estatikoen lorpena Analisien gauzatzea Soluzioen lorpena eta ondorioen ateratzea
Konformitatea (s) Ahalmen estatikoa (C0a, kN) 0.943 1054 0.87 621 TAULA 5: Ahalmen estatiko axial teorikoak. . Balio hauek analisietan erabiliko diren bi konformitateentzako ahalmen estatiko axial teorikoak dira. Ahalmen estatiko erreala analisiak egitean jakingo da. Hala ere, 2013an Aguirrebeitia et al. [18] EFM ereduaren ahalmen estatikoaren eta ahalmen estatiko teorikoaren arteko erlazioa zenbatetsi zuten errodamenduaren tamainaren arabera. Hau jarraituta, EFM ereduaren ahalmen estatiko hurbilduak lortzen dira, zein analisietan erabiliko diren balioak lortzeko erabiliko diren: Konformitatea (s) Ahalmen estatikoa (C0a, kN) 0.943 1213.1 0.87 674.24 TAULA 6: Ahalmen estatiko axial teoriko moldatuak. Behin hau lorturik, EFM ereduei aplikatu beharreko kargak zehaztu behar dira. Ereduek 82 bola izango dituztela suposatuko denez, ahalmen estatiko axiala bola hauetan guztietan banatuko da; ondorioz, bola bakoitzeko ahalmen estatiko axiala C0a 82 eginez lortuko da. Horrez gain, bolaren sekzio erdia analizatuko denez, lorturiko balioaren erdia izango da aplikatu beharrekoa. Hurrengo taulan adierazten dira amaierako balioak: Konformitatea (s) Ahalmen estatikoa (C0a, kN) 0.943 7.39 0.87 4.11 TAULA 7: Ahalmen estatiko axial teoriko moldatuak, EFM ereduen kasuan. 8.2 ANALISIEN GAUZATZEA Analisi hauen helburua EFM eredua ahalmen estatiko axialeko egoerara eramatea da, ondoren zurruntasun kurbak eratzeko eta kontaktu azalerako joerak behatzeko.
49 Aurreko atalean, errodamenduen ereduei finko ez dagoen eraztunean aplikatu beharreko karga bertikalak (hurbilduak, errealak ereduak emango ditu) kalkulatu dira. Hala ere, jakina da EFMak konbergentzia arazoak izaten dituela indarrak aplikatzerako orduan, elementu asko dituzten ereduetan. Horren ondorioz, desplazamendu bertikal negatiboak aplikatuko dira eta haien ondorioz eraztun finkoan suertatzen diren erreakzio bertikalak aterako dira, hauen balioa aurreko atalean kalkulaturikoa izan arte.
IRUDIA 38: Est_087 ereduaren zurruntasun diagrama. Aurreko kasuko zurruntasun diagramari erreparatuz, esan daiteke konformitatea txikituz gero, zurruntasuna txikituko dela, izan ere, desplazamendu berdina indar gutxiagorekin lortuko da. Bolaren eta pistaren arteko kontaktuari dagokionez, kasu honetan ez da trunkaketarik emango, izan ere, konformitatea txikiagoa denez, kontaktu azalera txikiagoa izango da eta ez da trunkatzera iritsiko. Hurrengo irudian kontaktuaren amaierako egoera erakusten da:
57 Aurrekoa kontutan hartuta, 4200 MPa-ko presio kritikoa indar txikiago batekin agertzea esperoko da, eta hala konprobatzen da. Presio maximoa desplazamenduaren amaieran emango da eta 15145 MPa-koa da:
Aurreko datuak hurrengo taulan biltzen dira, teorikoekin batera:
61 9 GANTT DIAGRAMA Atal honetan proiektua garatzeko eraman den planifikazioa definitzen da. Horretarako, MICROSOFT PROJECT 2016 programaz baliatuz, Gantt diagrama bat eratu da. Bertan, planifikazioaren barneko ataza desberdinak definitzen dira, eta haien iraupena zehazten da. Gainera, atazen arteko menpekotasunak ipintzen dira, izan ere, ataza baten ondoren doan beste ataza bat aurrera eramateko, aurrekoa amaituta egon behar da lehenik. Egutegiari dagokionez, urtarrileko eta maiatzeko azterketen egunak kendu dira, izan ere, egun haietan proiektua geldirik egongo da. Hau horrela, proiektua 2017ko urriaren 19an hasten da eta 2018ko irailaren 5an bukatu, iraupen totala 204 egunekoa izanez. Egun hauetan zehar egindako lan ordu totala 162,5 ordukoa izango da. Hurrengo orrialdean Gantt diagrama erakusten da:
4329,85 € TAULA 17: Aurrekontua. Proiektu honekin erlazionaturiko gastu guztiek egiten duten zenbateko totala 4329,85 €-koa da, hauei loturiko gehiengoa barne-orduei dagozkielarik (%87,5).
66 11 ONDORIOAK Gradu Amaierako Lan honetan ANSYS WORKBENCH programan bi errodamendu mota desberdinen ereduak sortu dira: lau kontaktu puntukoak eta pista alanbrikodunak. Hau horrela, ereduen ahalmen estatiko axialak kalkulatzeko analisiak egin dira, hau da, bola eta pistaren arteko kontaktuan 4200 MPa agertzeko behar den indar aplikatua. Analisien emaitzak bildu dira eta zurruntasun diagramak irudikatu dira, kontaktuak aztertzeaz gain. Hurrengo irudian landutako lau ereduen zurruntasun diagramak irudikatzen dira batera:
67 (ahalmen estatikoaren %28rako trunkaketa osoa ematen da) eta ondorioz lorturiko emaitzen balioa eztabaidagarria dela. Beraz, ondorio nagusia konformitateari dagokionez lau kontaktu puntukoek balio handiagoekin jarduten dutela da.
Aurreko puntutik lortzen den beste ondorio bat hurrengoa da: pista alanbrikodun errodamenduek konformitate baxuak behar dituzte funtzionamendu zuzena ziurtatzeko. Horren arrazoia da, bola eta alanbreak oso konformeak badira, indar bertikal bat aplikatzean kontaktua alanbreko ertzetara erraz hedatuko dela, trunkaketa emanez. | science |
addi-e78ede6fa807 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29378 | Etxebizitza baten domotika PLC baten bidez | Otxoa Martin, Eneko | 2018-10-30 | Euskera Gako Hitzak: Etxebizitza adimentsua, domotika, automatizazioa, segurtasuna, erosotasuna, efizientzia energetikoa, kontrola, PLC.
Gradu amaierako lan honetan, etxebizitza konbentzional bat etxebizitza adimentsu bat bilakatuko da proposatutako instalazio domotikoaren bidez.
Instalazio domotiko batek etxebizitza baten hainbat aspektu hobetu ditzake hauen funtzionamenduaren automatizazioari esker. Honen ondorioz, etxebizitzaren segurtasuna, erosotasuna, efizientzia energetikoa eta kontrol zein kudeaketaren hobekuntza nabarmenak lortu daitezke.
Lana garatzeko, nahiz eta merkatuan hainbat teknologia egon, unibertsitatean eskuragarri dauden baliabideak erabili dira. Bertan, Siemens familiako SIMATIC S71500 PLCarekin lan egin da eta proiektuaren programazioa TIA Portal softwarearen bidez garatu da.
Proiektuan diseinatutako sistema domotikoa hiru ardatzetan oinarritu da: erosotasuna, klimatizazioa eta segurtasuna. Lehenengokoan, etxebizitzak dituen argiak, pertsianak eta kortinak automatizatu dira. Bigarrenean, berotze sistemaren funtzionamendu automatizatua zehaztu da. Azkenengoan berriz, gas ihesen aurkako
Gradu Amaierako Lan honen garapenean zehar Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Graduan ikasitakoa jarri da ikusgai, bereziki, sistemaren funtzionamendua ahalbidetzen duen programazioa.
Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu Amaierako Lan honetan, PLC-n (Programmable Logic Controller) oinarritutako etxebizitza baten automatizazioaren diseinua aurkezten da. Honetarako, graduan eskuratutako ezagutza desberdinak praktikan jarri dira.
Gaur egungo gizartea aztertuz, batik bat gizartean teknologiak, eta honen barne egunero erabiltzen diren sistema ezberdinen automatizazioa, duen garrantziaz jabetzea izan zen proiektu honen motibazioa. Hori kontutan izanda, automatizazioarekin zerikusia duen gradu amaierako lan bat garatzea erabaki zen. Argi dago, azken urteetan, gero eta ohikoa dela automatizazioa eguneroko bizitzako edozein eremuan txertatuta ikustea, hala nola, farmazietan bezeroak eskatutako medikazioa makina baten bidez eskatu eta automatikoki kutxa ekartzean, autopistako makinetan ordainketa makinari zuzenean egiten zaionean, industrietako prozesu automatizatu guztietan, kotxeak fabrikatzerakoan, edota beirazko botilak egiterakoan, etxeko funtzioak egiterakoan, …
Eneko Otxoa Martin automatizazioa arazo baino abantaila gehiago ekarri ditzakeela eta arazo horiei konponbide egokiak ere aurkitu ahal zaizkiela bide berrien irekierari esker.
Automatizaziorako beharrezkoa den teknologiak aurrera egin ahala, gizarteko hainbat esparruetan aurrerapenak eman ziren eta nola ez, automatizazioa industria arlotik eguneroko bizitzara salto egin zuen etxebizitzen automatizazioaren inguruko garapenak gero eta garrantzitsuagoak direlarik. Ondorioz, gaur egun diseinatzen eta eraikitzen ari diren etxebizitza adimentsuak sortu egin ziren. Hauek, etxebizitzako erabiltzaileek egunerokotasunean egiten dituzten ekintzak, hala nola, ateak zabaldu eta itxi; alarmak konektatu eta deskonektatu; argiztapena piztu eta itzali; etxebizitzako berogailu sistemaren kudeaketa sistema integratuak txertatuz automatizatu ziren hauek egiteko erabiltzailearen parte hartzearen beharra desagerraraziz. Era honetan, segurtasunean, erosotasunean, efizientzia energetikoan, kontrolean eta kudeaketan hobekuntza nabarmenak lortu ziren.
Proiektu honetan garatutako sistema benetako etxebizitza baten egituran oinarritzen da. Etxebizitza honen ezaugarri zehatzak honakoak direlarik: Etxebizitza Sopelan (Bizkaia) kokatutako pisua da eta osotara 70m2 dauzka. Proposatutako diseinuan, guztira etxebizitzaren sei espazio automatizatuko dira. Honetarako elementu desberdinak erabili beharko dira: sentsoreak, motorrak, kontroladoreak. Lan honetan, etxebizitzako automatizazioan egin beharreko ekintza guztiak aurrera eramateko, PLC baten erabilera proposatzen da. Aparatu honek, prozesuak gizaki batek egingo balu bezala egiteko gai delarik programazio egoki bati esker.
Behin proiektua bukatuta, jabeak gaur egungo etxe adimentsuak bezalako etxe bat izango du, bertan egin beharreko ekintza asko automatizaturik egingo direlarik.
Irudi 1. Etxebizitzako eremuak
Proiektu honen diseinu eta funtzionamenduaren ulermena errazteko, memoria dokumentu hau hurrengo ataletan banatuta dago. Lehenengo atalean marko teorikoa agertzen da. Bertan domotika eta PLCei buruzko informazioa ematen da. Geroago, bigarren atalean, lanaren helburuak, onurak eta sistemaren baldintzen deskribapena eta automatizatuko diren eremuak aurkezten dira. Bukatzeko, azken atalean, proposatutako sistemaren diseinurako egindako aukeren analisia eta arriskuen analisia ematen da, azkenik proposatutako irtenbide desberdinak azalduz.
Atal honetan, proiektua ulertzeko beharrezko teoria aurkezten da garatutako proiektuari testuinguru egoki bat ere emateko xedearekin. Atal hau hiru azpiataletan dago banatuta. Lehenik domotika zer den deskribatzen da, gaur egun hain erabilia den termino honen inguruan ezagun beharreko ideia nagusiak azalduko dira historian zehar izan duen garapena aztertuz. Ondoren, PLC dispositiboen sorreraz hitz-egiteaz gain hauen egitura eta teknologia desberdinei buruzko ezagutzak azalduko dira. Azkenik, gure proiektuan erabiliko dugun S7 1200 PLCari buruzko ezaugarriak eta datuak azalduko dira.
Gradu Amaierako Lan honetan aurkeztutako proiektuaren motibazioak eta funtzionamendua argi eta garbi ulertzeko, ezinbestekoa da lehendabizi landuko den arloari buruzko azalpen batzuk ematea. Hauen artean, automatizazioaren historiari buruzko ezagutzak, edo zehatzago, etxeen automatizazioaren historia deskribatzea ezinbestekoa da.
Eneko Otxoa Martin Etxe baten automatizaziorako erabiltzen den terminoa Domotika da. Domotika hitza, latinetik datorren hitza da, "domo" etxea eta "tika" automatika esan nahi duten terminoz osatuta dago, beraz, etxeko automatizazioa deskribatzeko erabiltzea oso egokia dela esan daiteke zuzeneko itzulpen bat bezala ikusi daitekeelako ([1], [2]).
Etxeen automatizazioaren lehenengo urratsak 70. hamarkadan eman ziren, zenbait eraikinetan lehen gailu automatizatuak agertu zirenean. Ondoren, 80. hamarkadan, sistema txertatuak merkaturatzen hasi ziren, eta honen ondorioz, teknologia hori ere etxebizitzetan sartuz joan zen.
Irudi 2. Etxebizitza baten domotika
Gizakiak betidanik hobekuntzetan sakondu nahi izan du, bere bizitza erraztu edo erosoago bihurtu dezaketen elementuak aztertu izan ditu historian zehar. Hau kontutan izanda, eta etxebizitza idealaren bilaketan sakonduz, etxebizitza adimentsuak deritzotenen bila ibili da. Azken mendeetan egindako aurrerapen teknologiko ezberdinei esker, badirudi etxe ideal adimentsu hori gero eta gertuago dagoela.
7 Beranduago, 80. hamarkadaren bukaeran eta 90. hamarkadaren hasieran, PCen (Personal computer) gorakadarekin, eraikin hauetan SCE (Sistemas de Cable Estrucutrado) sartu ziren eta hauei esker, sare eta terminalen arteko konexioak hobetu ahal izan ziren. Komunikazioen garapen hori inpaktu handia izan zuen domotikan, gailu hauen zerbitzuetan efizientzia handia ahalbidetzen zuelako ([3]).
Benetan, etxebizitza automatizatuko, hau da, domotikako, lehen prototipoak Estatu Batuetan garatu ziren eta hauen sistema automatizatuaren zeregina sinplea zen: eraikinaren tenperaturaren erregulazioa egitea. Honetarako erabili zen programa Save deitzen zen. Lehen sistema honen lorpenik nabarmenena eraikin hauen efizientzia energetikoa hobetzea eta kontsumo baxua lortzea izan ziren. Instalazio hauek X-10 komunikazio protokoloarekin funtzionatzen zuen. Protokolo hau, guztietan ezagunena, gailu elektrikoen kontrolerako erabiltzen da. 220Vko tentsioa hartzen du eta ekipoen artean, hauen automatizatuz, seinalean bidaltzea da bere funtzioa.
Domotikaren garapena aurrerako pauso handia izan da egunerokotasuneko ekintzak burutzen dituen erabiltzailearentzako, etxebizitzari konfort maila altuagoa eta segurtasuna emanez.
1. Gradua: Inteligentzia minimoa edo basikoa. Eraikinaren oinarrizko automatizazioa sistema, ez dago txertaturik. Ekintzen eta telekomunikazioen automatizazioa gauzatzen da baina ez daude txertaturik.
3. Gradua: Inteligentzi maximoa edo totala. Eraikinaren automatizazio sistema, ekintzenak eta telekomunikazioenak erabat txertaturik daude.
Domotikako arkitekturari buruz hitz egiten denean, bere sareko arkitekturari erreferentzi egiten zaio. Egituraren banaketa inteligentzia non mantentzen den arabera egiten da. Hori kontutan izanda, hauek dira aurkitu daitezkeen arkitektura nagusiak ([5]):
Zentralizatua: Erabiltzaileek, konektatutako sistemek eta sentsoreek kontroladoreari programa, konfigurazioa edota informazioa bidaltzen diote, eta honek eragingailuei informazioa bidaltzen die.
Deszentralizatua: Bus baten bidez konektatuta dauden hainbat kontroladorez osatuta dago. Hauek, euren artean eta aldi berean konektatuta dituzten eragingailu eta interfazeekin informazioa elkar trukatzen dute, sentsoreetatik jasotako informazioari esker.
Banatua: Arkitektura banatua duen sistema domotiko batean, sentsore eta eragingailu bakoitza kontroladore baten moduan funtzionatzen du. Jasotzen
Eneko Otxoa Martin duen programa, konfigurazio edota informazioaren arabera, gai da sistemari jarduna eta informazioa bidaltzeko.
Irudi 5. Arkitektura banatua
Mixtoa/Hibridoa: Arkitektura mota honetan zentralizatua, deszentralizatua eta banatua bateratzen dira. Kontroladore zentral bat izan dezake edo hainbat kontroladore deszentralizatu. Interfaze gailuak, sentsoreak eta eragingailuak kontrolagailuak izan daitezke baita ere (sistema banatu batean bezala) eta informazioa prozesatu programa, konfigurazioa edota heurek jasotzen duten informazioaren arabera eta gero sareko beste gailu batzuei igorri, kontroladore batetik pasatu gabe.
2.1.4. Gailuak eta ekintzak
Kontroladoreak: Sistema osoaren kudeaketa egiten dute jasotzen duten programazio eta informazioaren arabera. Kontroladore bakar bat egon daiteke edo gehiago sisteman banatu batean.
Eragingailuak: Gailu hauek kontroladoreek bidalitako aginduak jaso eta hauek burutzeko gai diren sistemak dira hala nola, piztu/itzali; igo/jaitsi; zabaldu/itxi; …
Bus: Gailu ezberdinen arteko informazioa trukatzeko transmisio bidea da. Hiru modutan egin dezake: o Kable propio baten bitartez o Beste sistema batzuek sareetatik (elektrikoa, telefonikoa, datuena,…) o Haririk gabeko saretik
Eneko Otxoa Martin Interfazea: Erabiltzaileak sistemako informazio guztia ikusi eta honekin elkar eragin dezaken erremintari deritzo. Hau pantaila bat, mobila, interneta, konektoreak, … izan daiteke.
Irudi 7. Domotika sistema baten elementuak
Sarerik gabekoa (Inalanbrikoa): Erabilienak radio-frekuentzia edo izpi gorriena izan ohi da.
Esan bezala, etxe baten automatizazioa garatzerakoan aukera ugari dago, beraz, proiektu honetan automatizatuko diren sistemak zehaztu baino lehen, aurkitu
1. Energia aurrezpena: Modu askotan heldu ahal da helburu honetara, askotan ez da beharrezkoa eraikineko gailuak gutxiago kontsumitzen duten batzuengatik aldatzea, baizik eta, honen kudeaketa era efizienteago batean egitea. Klimatizazioa: programazioa eta zonaldeen aukeraketa. Kudeaketa elektrikoa: o Karga elektrikoen arrazionalizazioa: gailu bakoitzaren kontsumoaren arabera, hauek amatatu erabiltzen ari ez direnean. o Tarifen kudeaketa.
2. Erosotasuna: Etxebizitza bateko bizimodua hobetzeko barnebiltzen dituen ekintza guztiei deritzo. Hauek pasiboak, aktiboak edota mixtoak izan daitezke. Argiztapena: o Etxebizitza osoaren argiak itzaltzea. o Argia dagoen puntu bakoitzeko automatizazioa. o Argiztapenaren erregulazioa argi eskaeraren arabera. Sistema guztien automatizazioa. Atezain automatikoa mugikorrera edota telebistara estekatzea. Internet bidezko kontrola
3. Segurtasuna: Eraikineko eta pertsonen segurtasunaz arduratzen den sistema. Intrusio alarmak: etxebizitzara pertsona arraroen presentzia detektatzeko erabiltzen dira.
5. Irisgarritasuna: Atal honen barruan automatizaturiko sistema guztiak sartzen dira. Hauen eginkizuna ezgaitasunak dituzten pertsonen autonomia hobetzea edo hobetuen egokitzea da. Horregatik, zerbitzu edo sistema bat diseinatzen denean, ez gaitasunak dituzten pertsonengan oinarritzen dira, ahalik eta irisgarritasun handiena izateko.
Irudi 9. PLC motak
"Memoria duen gailu elektronikoa, erabiltzaileak hizkuntza aproposa erabilita programatua izan daitekeena, automatismoak erabiltzen dituen funtzioen instrukzioak biltegiratzeko balio duena, adibidez:
Logika sekuentziala Kalkulu aritmetikoa Tenporizazioa Konparazioa Doikuntza
Industriako eremu batean prozesuak eta makinak, sarrera eta irteera modulu batekin, agintzeko, neurtzeko eta kontrolatzeko balio duena."
PLC-ei buruz hitz egiterakoan, ezinbestekoa da dispositibo hauen bi atal nagusiak aztertzea, hau da hardwarea eta softwarea. Lehenengoan, PLCak barnebiltzen dituen gailuak aztertuko dira. Bigarrenean, PLCak bere funtzioak bete dezan beharrezko prozesadorea, programa… azalduko dira.
PLC-en ezaugarri nagusien artean arkitektura modularra daukala azpimarratu beharra dago, hau da, hardwarea osatzen duen modulu bakoitzak berezitasun edo eginkizun ezberdina dauka. Honen ondorioz, hauetakoren bat apurtu edo txarto funtzionatzen badu, modulu hori aldatzea nahikoa da arazoa konpontzeko kontrolsistema osoaren aldaketa egin beharrean. Hau abantaila garrantzitsua da beste kontrol sistema batzuekin konparatuz, hala nola, mikrokontroladoreak, zeinetan arazorik egotekotan edo aldaketaren bat egin nahi izatekotan kontrol sistema osoa, mikrokontroladore osoa, aldatu behar da.
Rack: moduluak euren artean komunikatzeko erabiltzen diren txartelak dira.
CPU: PLC-aren burmuina da, informazioa gorde eta prozesatu egiten du.
Interfazerako modulua: Rack ezberdinen arteko komunikazio ahalbidetzen du sarrera eta irteera asko izan ezkero.
Seinaleko modulua: Sentsoreen seinaleak egokitzeko eta eragingailuak kontrolatzeko funtzioa daukate.
Funtzio modulua: CPU-tik aparte egin behar diren funtzio konplexuak gauzatzen dituzte.
Komunikazio modulua: CPU-ak dauzkan sare ezberdinekin komunikazioa ahalbidetzen du.
Atal honetan, PLCak bere funtzioak bete ahal izateko beharrezko prozesadorea, programa… azalduko dira. PLCaren prozesadoreak duen bloke diagrama ikusi daiteke 11. irudian, bertan softwarea osatzen duten atal desberdinak zehazten dira.
Programadorea Prozesadorearen memorian programazioa sartzeko erabiltzen den elementua da. Programazioa PC, edo bestelako software batekin egiten da eta gero PLCari transferitzen zaio.
Memoria Programa biltegiratzen den tokia da. Honek, mikroprozesadoreak jasotzen dituen sarrera datu eta hauen irudikapena irteeratako ekintzak kontrolatzeko balio du.
Informazioaren transmisioa busen bidez egiten da. Bus bat sistema digital bat da, eta ordenagailu baten gailuen artean edota ordenagailu ezberdinen artean datuak transferitzeko erabiltzen da. Hauek kable edo zirkuitu inprimatuen bitartez osatuak daude. 12. irudian azalduko diren informazio transmisiorako lau moten mailak agertzen dira, era piramidalean:
Irudi 12. Fabrika bateko hierarkia
Helbideratze busa Biltegiratutako informazioaren helbidea bidaltzeko balio du.
Eneko Otxoa Martin Kontrol busa Kontrolerako ekintzekin erlazioa duten seinaleak bidaltzeko erabiltzen da. Hau kontrol mailan aurkitzen da.
Sistemako busa Sarrera/irteera portua eta sarrera / irteera unitatearen arteko komunikazioa ahalbidetzen du. Hau I/O mailan aurkitzen da.
Busen arteko bloke diagrama 13. irudian aurkezten da, irudi horretan euren arteko konexioak eta ibilbideak adierazita ikusi daitezke.
Irudi 13. PLC informazio transmisioa
PLCak ingurunearekin komunikazioa sarrera eta irteeren interfazearen bitartez egiten du. Komunikazio hau, PLCa eta prozesuaren artekoa, seinale digital edota analogikoaren neurketaz eta sorkuntzaz egin daiteke. Seinale digitalak bi balio dituzte soilik, bi egoera: ON eta OFF. Seinale analogikoek ordea, neurtzen ari diren aldagaiaren neurketa proportzional bat ematen dute, adibidez: tenperatura sentsore batek, tentsio proportzional bat ematen du tenperaturaren menpe.
Beste alde batetik, industrian, eragingailu edo gailu askorekin lan egiten denez hauen arteko komunikaziorako, komunikazio interfaze bat erabili behar da. Hau, industria komunikazio saretik datuak bidali eta igortzeko erabiltzen da. Elementu hauek normalean datuen eskuraketan, gailu eta aplikazioen arteko sinkronizazioan, ziurtasunean eta gailuen programazioan erlazionaturik daude.
Ethernet Industrial Interneterako erabiltzen den sarearen antzekoa da, nodo kopurua handia eta errendimendu altua izan dezake.
Profibus Normalean fabrika barruan dauden gailuak elkarren artean komunikatzeko erabiltzen da. Erabiliena da, horregatik hornitzaile askok egindako sentsore eta gailuak profibus komunikazio sarearekin lan egiten dute.
2.2.5. Onurak eta eragozpenak
Atal honetan, PLC gailuek industrian zein merkatuan izan ditzaketen onurak eta eragozpenak zehazten dira.
ONURAK: Dimentsio txikia. Modularra: konpontze eta mantentze erraza. Ziurtasuna. Programazio sinple eta azkarra. Proiektuen gauzatze denbora laburragoak. Proiektuen gauzatzearen kostu gutxiago. Automata berdinarekin makina bat baino gehiago kontrolatzeko gaitasuna. Energia kontsumo gutxi. Interfaze softwarea erabiltzailearekin.
Sarrera eta irteera digital zein analogikoak dituen gailua da. Funtzio teknologiko asko dauzka txertaturik, hala nola, kontaketa azkarra (HSC), frekuentzia neurketa, periodoen neurketa, inpultsu zabaleraren modulazioa, frekuentzia irteera…
27 "switch" dituelarik. CPUaren funtzionamendurako SIMATIC Memory Card bat beharrezkoa da, hau da, kargatzen zaion programa gordeta izateko biltegiratze espazio bat.
CPU hau, alde batetik, 5 sarrera analogiko dauzka eta hauen bitartez presioa edota tenperatura seinaleak jaso ditzake. 5 sarrera horietatik, 4 intentsitatea edo tentsioa neurtzeko erabil daitezke eta geratzen den beste sarrera erresistentzia neurtzeko erabil daiteke. CPU barruan txertatuak dauden irteera analogikoek, 16 biteko balore digital bat intentsitate edo tentsio batean bilatzen du. Hauek, balbula proportzionalen kontrolerako erabiltzen dira adibidez.
Bestetik, 32 sarrera digital dauzka barnean eta fabrikako eremutik zuzenean jaso daitezke 24 V DC seinaleak. Aldi berean, 32 irteera horiek fabrikako eremua eta kontroladorearen arteko komunikazioa egiten dute.
CPUan eskuragarri dagoen PWM funtzioaren bitartez beste zenbait betebehar burutu ahal ditu:
Zehazki, proiektu honetan erabiliko den 1512C-1 PN CPUak hurrengo ezaugarriak dituzten elementuak dauzka:
SIMATIC Memory Cards: kargako memoria gisa: bestelako funtzioak ahalbidetzen dituzte, hala nola, Datalog eta fitxategiak.
Eneko Otxoa Martin 2.3.4. Funtzioak
Atal honetan, CPU-ak egin ditzakeen funtzioak aurkezten dira:
Aginduen prozesamendu azkarra, CPUaren funtziopean, hizkuntza helbide zabalagoak eta datu mota berriak.
Txertatutako funtzio teknologikoak: o Bateragarritasuna abiadura ardatz eta posizionamenduekin. o Txertaturiko perifieria, "paso a paso" motorrak kontrolatu ahal izateko edota ardatz analogikoak. o TRACE funtzioak CPU aldagai guztientzat. o Erregulazio funtzio asko dauzka barnean, hala nola, programa errazak diren blokeak, erregulazio kalitate on batentzako.
Txertatutako segurtasuna: o "Know-how" babesa pasahitza bidezkoa. o SIMATIC Memory Card-aren babesa kopien aurka. Programatutako blokeak soilik txartela CPU barnean dagoenean exekutatu ahalko da. o Manipulazioaren aurkako babesa: kontroladoreak eraldatutako transferentziak detektatzen ditu edota baimenik ez dituztenak.
Diseinu eta erabilera o Informazio orokorra ikustarazteko displaya, adibidez, estazioaren izena, estazioaren ID, diagnostiko baten informazioa, modulu baten informazioa, display-aren konfigurazioa… o Displaya maneiatzeko aukerak:
SIMATIC Memory Card (CPUrako beharrezkoa) o Kargako memoria bat bezala edo eguneratze baten exekuziorako erabilia. o Informazio gehigarria biltegiratzeko. o Datu blokeak sortzeko eta SFC programaren bitartez datuak biltegiratu edo irakurtzeko.
Proiektu honen garapenerako erabilitako TIA Portal (Totally Integrated Automation Portal) ingeniaritzako sistema berritzaile bat da. Honi esker era intuitibo eta efiziente batean konfiguratu daitezke planifikazio edota produkzio bateko prozesu guztiak. Software honek kontrolerako, bistaratzerako eta eragingailuen funtzio guztiak barnebiltzen ditu ([20]).
Programazio sortzaile berriekin kalitatean, efizientzian eta sendotasunean optimizatzen da. Ingeniaritzan oso erabilia den erreminta bat da, automataren programazio prozesua azkartu eta optimizatu egiten duelako ingeniariaren lanean lagunduz.
TIA Portal-en erabilerak onura hauek dakar: Datuen kudeaketa bateratua. Programa, konfigurazio datu eta datuen bistaratzearen erabilera indibiduala. Drag & Drop-aren bitartez edizio erreza. Gailuetan datuak kargatzeko erraztasuna. Grafikoen bidezko diagnostiko eta konfigurazioak.
33 TIA Portal softwarearen bidez ingeniaritzako sistema baten kontrol eta bistaratzea kudeatu daiteke aldi berean, datu guztiak proiektu batean gordetzen direlako. Programaziorako erabiltzen den STEP 7-a eta bistaratzeko erabiltzen den WinCC-a, ez dira programa independenteak, datu biltegi komun batera sartzen diren sistema editoreak baizik. Horrela, ekintza guztietarako erabiltzaileak erabil dezakeen interfaze komun bat erabiltzen da, modu horretan, momentu guztietan programazio funtzio eta bistaratzera eskuragarri daude.
Proiektu honen helburua, etxebizitza konbentzional bati domotika erabiliz zer nolako onurak eta aurrerapenak txertatu ahal zaizkion azaleratzea da, hau da, etxebizitza arrunt batetik abiatuta etxebizitza adimentsu bat nola eskuratu daitekeen azaltzea automatizazioaren bidez. Aldi berean, ezarritako automatizazio sistemari esker, etxebizitzako jabeak gerora jasoko dituen onurak eta erosotasunak aurkeztu nahi dira.
Proiektu honen garapena egiteko etxebizitza konbentzional bat erabili da. Etxebizitza baten domotika gauzatzeko diseinua eta inplementazioa landu dira proiektu honetan, etxebizitzaren erosotasuna, segurtasuna, efizientzia energetikoa eta errentagarritasun maila handiagotzeko. Bertan aurkitu daitezkeen zenbait eremuetan automatizazioa txertatuz, zehazki automatizatutako eremuak hauek direlarik: sarrera, egongela, sukaldea, komuna eta 2 logela.
Gradu Amaierako Lan honetan garatutako proiektuaren helburuak hauek dira:
Etxebizitza baten automatizazioa aurrera eramateko beharrezko diseinua eta inplementazioaren gauzatzea.
Sistema osoaren funtzionamendua eta komunikazioa aztertzea.
Eneko Otxoa Martin Etxebizitzak erosotasuna, segurtasuna, klimatizazioa eta efizientzia energetikoan hobekuntza izatea.
Helburu hauek lortzeko, proiektuaren bideragarritasuna aztertuko da lehendabizi. Horretarako, etxebizitza non kokatuta dagoen arabera eta bere ezaugarri teknikoak kontutan hartuta (espazioa, sare elektrikoa, paretak, ...) etxebizitzari hobekien egokitzen zaion diseinua hartuko da proiektua gauzatzeko.
Etxebizitza batean automatizazio sistemak, hau da domotika, integratzea aukera interesgarria da erabiltzaileari ekarriko lizkiokeen onurak direla eta. Hauen artean honakoak azpimarratu daitezke:
Segurtasuna etxearekiko Kontroleko gailu automatikoei esker instalatu ahal diren ezezagunen aurkako alarmak, suteen aurkako alarmak, ur/gas ihesen aurkako alarmak, etxebizitza seguruagoa izatea ekarriko du etorkizunean.
Energia aurrezpena Etxebizitzako tenperaturaren kontrola, argiztapenaren kontrola eta gailu elektrikoen kontrolak, nabarmenki energia kontsumoa jaitsiko du.
Erosotasuna Etxebizitza askoz ere erosoagoa izango da onura hauek txertatu direnean honetan. Domotikak etxeko aparatuak, aireztapena, argiztapena, pertsianak, ateak, kortinak, … zabaldu, itxi, piztu, itzali, erregulatzea ahalbidetzen du erabiltzailearen esfortzua minimizatuz zeregin hauetan.
Komunikazioa Ekintzen kontrola eta gainbegiratzea ahalbidetuko duen komunikazioa telefonoaren bitartez, ordenagailuaren bitartez, beste interfazearen bitartez egin ahal izango du jabeak.
Eneko Otxoa Martin Irisgarritasuna Etxebizitzaren leku guztietara errazago iritsi ahal izango automatizazioari esker, eguneroko bizitza erraztuz. Onura hau are garrantzitsuagoa izan daiteke elbarrientzat edo eguneroko zereginetan zailtasunak topatzen dituzten pertsona helduentzat adibidez.
Atal honetan, etxebizitza arruntetik etxebizitza domotikora pasatzeko aldatuko diren eremuak eta landuko diren elementuak azaltzen dira.
Landuko den eremu bakoitzaren sistema domotikoaren diseinua hiru taldetan banatu da: erosotasuna, klimatizazioa eta segurtasuna. Hauetariko bakoitza beste zenbait azpiataletan banatu ahal delarik 19.irudian ikusi daitekeen bezala
Etxebizitzako egunerokotasunean egiten diren ekintzak sinplifikatu nahian, jabeari ohitura ezberdinak sortuko zaizkio, beti ere erosotasuna handitzeko helburuarekin. Horretaz gain, erosotasuna sortuko duten sistema automatizatuak etxe domotikoaren beste onurak ere kontutan hartuz garatuko dira.
Etxe konbentzional batean, pertsianen igoera eta jaitsiera erabiltzaileak berak egin behar duen zeregin neketsua izan daiteke, hauek mugiarazteko sistemak ez direlako beti erosoenak. Proiektu honetan garatutako automatizazioan erabiltzaileari hauek programatzeko aukera emango zaio, bere parte-hartzerik gabe igo eta jaitsi daitezen baldintza aurredefinitu batzuen arabera.
Horrela, pertsianak kanpoko argitasunaren arabera egongo dira automatizaturik, hau da, goizean goiz lehenengo argi izpiekin pertsianak igotzen hasiko dira etxea argiz betetzeko eta gauean eguzki izpiak joaten direnean, pertsianak gutxika jaitsi egingo dira.
Pertsianen zirkuituak pultsadore bat izango du, hau sakatuz gero, pertsianen zirkuituari argindarra kenduko zaio, honen baliogabetzea gauzatuz eta kontrola erabiltzaileari itzuliz zeregin hau eskuz egin nahi izatekotan. Beti ere, jabeak aurredefinitutako balioak alda ditzake egunaren edota urtaroaren arabera pertsianen igoera ordua aldatuz.
Eremu honetan, erabiltzailearen erosotasuna hobetzeaz gain, energia ere aurrezten da, neguan batez ere, beroa hobeto kontserbatzen delako etxe barruan eta argi artifizialaren piztearen beharra murrizten delako.
Kortinen funtzionamendua, pertsianen funtzionamenduarekin lotura zuzena izango du. Pertsianak igota badaude eta jabeak kortinak zabalduta izan nahi baditu, kortinak automatikoki pertsiana altxatzen denean zabalduko dira.
Jabeak, pertsianak altxatuta baina kortinak jarrita izan nahi baditu, dagokion sakagailua sakatuz, programak aurretik azaldutako operazioa ez luke egingo eta pertsiana igota egonda ere, kortinak ez lirateke zabalduko.
Argiztapen sistema bi parametro kontutan hartuta funtzionatzeko diseinatuko da. Alde batetik, espazio bakoitzean presentzia edo absentzia dagoen arabera, hau da, norbait espazioan sartzen denean bakarrik argiak piztu ahal izango dira. Baina hauen aktibazioa beti inguruan detektatzen den argitasun mailaren menpe egongo da, hau da, aldez aurretik ezarritako argitasun maila batzuen arabera argi falta sumatzen denean baino ez dira argiak piztuko norbait sartzen denean. Argi falta ez dagoenean edota norbaiten presentzia sumatzen ez denean aldiz, argiak amatatuko dira.
Eneko Otxoa Martin Argiztapen sistemaren konfigurazioan bi eremu mota desberdindu dira, alde batetik leihoak dituzten eremuak eta bestetik leihorik gabekoak. Hau kontutan izanda, bien funtzionamendua antzekoa izango bada ere, leihorik gabeko eremuen argiztapen sisteman kanpoko argitasun sentsoreen informazioa ez du eraginik izango esan beharra dago, presentzia detekzioaren menpe baino ez dira egongo.
Leihoak dituzten eremuetan, etxebizitzaren kanpoko argitasun sentsoreak argi falta dagoela adierazten dutenean, eremuetan kokatuta dauden sentsoreek norbaiten presentzia sumatzen dutenean argiak piztuko dituzte eta inor sumatzen ez dutenean ordea, amatatu.
Argiztapen zirkuitua eremu bakoitzaren sarreran kokaturik dagoen pultsadore baten bidez kontrolatua egongo da, sakagailu honen bidez gela horren dauden argiak amatatu edo piztu ahal izango dira sistema automatikoa desaktibatuz.
5.3. Klimatizazioa
Klimatizazioaren barruan, etxebizitzako berotze sistemari erreferentzia egiten da. Etxebizitzako tenperatura nahi dena baino gutxiagokoa denean, automatizaturik izango dugun sistemak etxeko tenperatura nahi dugun tenperaturatara jarriko du.
43 Etxebizitzako eremu guztiek ezaugarri ezberdinak dituzte, beraz, bakoitzak beharrizan ezberdinak dauzka, horregatik ezaugarri termiko ezberdinak dituztenez era ezberdin batean kudeatu behar dira. Eremuen klimatizazioaren kudeaketa hau bi eratan egin daiteke:
Erabiltzaileak, edozein momentutan, funtzionamendu modua aukeratu edota aldatu dezake bateratua edo independentea ezarriz. Modu bateratuan dagoenean, sistemak bakarrik ahalbidetu dezake tenperatura berdina izatea etxebizitzako eremu guztietan. Modu independentean dagoenean aldiz, jabeak aurretiaz ezarritako tenperaturara egongo da eremu bakoitza. Era honetan, energia aurrezpen handia lortu daiteke eta bakarrik behar diren eremuen klimatizazioa aktibatzeko aukera egongo da.
Atal honetan, etxebizitzaren segurtasun arloan sakontzen da. Bertan etxebizitzarako bai bertan bizi diren pertsonentzat arriskutsuak izan daitezkeen zenbait
Eneko Otxoa Martin arazoei aurre egiteko sistemak aztertzen dira, hala nola, gas ihesak, lapurren aurkako sistema eta suteen aurkako alarma.
Etxebizitza gas ihesetatik eta honek ekarri dezakeen leherketatik babesten du. Edozein gertaeragatik gas ihes bat egotekotan, gas sistema osoa itxiko litzateke eta alarma akustiko bat piztuko litzateke.
Etxebizitzan sute bat gertatuz gero edo suteen sakagailua sakatuz gero etxebizitza osoaren sistema elektriko, gas eta ura moztuko luke momentuan. Dagokion alarma akustikoa ere piztuko litzateke.
Gaur egun, domotikan, sistemak duen helburuaren arabera, hainbat mota erabiltzeko aukera dago. Orokorrean, hiru multzotan sailkatu daitezke merkatuan dauden sektoreak: eraikita dauden etxebizitzak, etxebizitza berriak eta eraikin handiak. Hurrengo orrialdeetan, merkatuan dauden teknologia ezberdinak ikusi eta aztertuko dira Gradu Amaierako Lan honetan proposatzen den proiekturako egokienak aukeratu ahal izateko.
CEBus (Consumer Electronics Bus) Estatu Batuetan erabiltzen den komunikazio protokoloa da, eta EIA (Electronic Industries Association) sortu zuen. Teknologia hau, 1984. urtean sortu zen, EIAk etxeko gailuen izpi gorrien kontrolen protokoloak batu nahi izan zituenean. 1992. urtean teknologia hau domotikako eremu guztietara hedatu zen ([21]).
Eneko Otxoa Martin Etxeko gailuetako interfaze moduluen garapena ahalbidetu.
Sareari gailuak batu eta kentzeko ahalmena eman, sistemaren errendimendua kaltetu gabe.
Ingurunerako sarbide egokia eskaintzea.
6.1.3. Komunikazio bide fisikoak
Komunikazio bide fisiko guztietan, kontrol eta datuen informazioa abiadura berdinean garraiatzen da, 8000 b/s.
CEBus sistemaren funtzionamendua egoera informeak eta komandoen kudeaketa egokian oinarritzen da. Egoera informeak eta komandoak kontrol bidetik transmititzen dira mezu eran. Honen nukleoak mezu hauek definitzen jarduten du. CEBus mezuen formatua, erabilitako bide fisikoarekiko independentea da. Mezu guztiek jasotzaile eta igorle helbideak dauzkate, baina ez daukate inongo erreferentziarik erabilitako bidearekiko, ez dute desberdintzen ea igorlea edo jasotzailea den. Era honetan, CEBus sare uniforme logikoko bus egoera bat osatzen du.
CEBus-ek teknologian malgutasun handia eskaintzen du. Edozein gailu edozein bitartekoan konekta daiteke, betiere, interfaze egokia baldin badauka. Bide fisiko ezberdinak dituzten segmentuen arteko komunikazioa gauzatzeko, routers deitzen diren gailuak erabiltzen dira.
6.1.5. Komunikazioa
CAL (Commun Appliance Language) lengoaia erabiltzen dute CEBus-eko gailuek komunikaziorako. Komandoetara egokitua dagoen lengoaia da eta CEBus gailuak kontrolatu eta bitartekoak emateko gai da.
Bitartekoak emateko funtzioak, hauek eskatu, erabili eta askatzeko ahalmena dauka. Kontrol funtzioak, gailuei CAL komandoa bidaltzeko eta CAL komandoei erantzuteko kapazitatea dauka.
CALek objektuei zuzendutako programazioa erabiltzen du, hau da, objektu batek mezu bat jasotzen duenean, honek metodo jakin bat gauzatzen du. Mezu baten barruan, metodoaren identifikazioa eta 0 edo parametro gehiago dago. Mezu bat jasotzean, metodoen listan bilatzen da ea identifikadoreak dakarren zenbakiko metodoa dagoen, eta ala bada, exekutatzen da.
X10 teknologia korronte garraiatzaileetan oinarritua dago. 1976. eta 1978. urte bitartean garatu zen Pico Electronics LTD ingeniarien bitartez, Glenrothes-en (Eskozia). X10 proiektuak deituriko txip familia batetik sortu zen, honen helburua zirkuitu bat sistema handiago batean txertatzea eta aldi berean kontrolatua izatea zen. BSR enpresaren laguntzarekin, X10 protokoloa eta hau erabiltzen zuten gailuak eraikitzen hasi ziren ([22]). Komunikazio estandar honek, etxebizitzako automatizazioko ekipoen arteko kontrol seinaleak sare elektrikoaren bitartez transmititzen du.
Frekuentziaren seinalea modulatzeko (Europan 50Hz eta Ameriketan 60Hz), transmisoreak opto-osziladore bat erabiltzen du, seinale sinusoidala zerotik pasatzen denean aztertzen duelarik. X10 seinalea uhin sinusoidalaren erdi ziklo positibo edo negatiboan txertatzen da. Bit "1" edo bit "0", seinalea zein erdi ziklotan txertatu den arabera gauzatzen da. 1 binarioa segundo batez 120KHz pultsuaz aurkezten da eta 0 binarioa 120KHz pultsu horren ez egotearen bidez aurkezten da.
Eneko Otxoa Martin 6.2.3. X10 lan egiteko baldintzak
Objektuei zuzendua dagoen maila altu zein baxuko programazioaren erabilera.
Sistemaren instalazioa jadanik eraikita dauden etxebizitzetan edota eraikitzear dauden etxebizitzetan erabiltzeko aukera.
Komunikazioen pribatutasuna bermatzeko, segurtasun sistema fidagarria.
X10 teknologian azalduko diren gailuek informazioa jaso edo bidaltzeko soilik balio dute. Hurrengo lerroetan azaltzen dira merkatuan aurkitu daitezkeen gailu mota desberdinak.
Irudi 22. X-10 transmisoreak eta logoa
Jasotzaileak Transmisoreen bidalitako seinalea jasotzen dute. Behin seinalea jasota, hauek piztu (ON) edo amatatu (OFF) egiten dira. Erabiltzaileagandik aurretiaz ezarritako kodigo bat daukate gailu bakoitzaren helbidea zein den jakiteko.
Irudi 23. X-10 jasotzaileak eta logoa
Aldebikoak 256 helbide ezberdinekin komunikatu daitezke. Ordenagailu batzuen kontrolagailuekin batera erabiltzen direnean, gailu hauek euren egoeraren berri eman dezakete.
Irudi 24. X-10 aldebikoak eta logoa
Eneko Otxoa Martin Haririk gabekoa Antena baten bitartez, radio seinalean igortzen ditu haririk gabeko transmisio bide batetik zehar eta X10 seinalea sare elektrikoan txertatzen du. Gailu hauek ez daukate X10 jasotzaile bat zuzenean kontrolatzeko ahalmenik, honetarako transduktore bat erabili beharko litzateke .
Irudi 25. X-10 haririk gabekoak eta logoa
Gaur egun erabiltzen diren softwareak kontrola, programazioa eta aktibazioa ahalbidetzen dute. Normalean, harremana, aldebikoa izan ohi da, edo erabiltzailearen ekintzen araberakoa 26. irudian adierazten den instalazio tipikoaren moduan.
Irudi 26. Sare domotiko baten instalazio tipikoa
X-10 protokoloaren bidez funtzionatzen duten gailu guztiek bi gurpil dauzkate eta sare elektrikoko konfigurazioa egiteko erabiltzen dira 25.irudian ikusi daiteken dispositiboan bezala. Lehenengo gurpila, kolore gorria duena, etxebizitzako kodigoa irudikatzeko erabiltzen da A letratik P letrara bitartean, eta bigarrenak, kolore beltza duena, gailu bakoitzari dagokion modulu zenbakia irudikatzen du. Gailu bakoitzerako helbide bakar bat dauka eta erabiltzaileak aukeratzen du hau bi gurpilen bidez.
Irudi 27. X-10 gailua
Echelon enpresak LonWorks kaleratu zuen 1992. urtean. Ordutik, enpresa ugarik erabili dute teknologia hau euren kontrol sareak eta automatizazioak aurrera eramateko. Protokolo hau, kontrolerako aplikazio gehienak barne hartzeko diseinatua
Fabrikatzaileak behar beste baliabide izan ditzala bere produktu propioa garatzeko.
Fabrikatzaile ezberdinek garatutako produktuen arteko bateragarritasuna bermatzea.
LonWorks teknologiaren ezaugarri nagusien artean hauek dira aipagarrienak:
Igorle eta jasotzaile gailuak, "LonWorks Trnasceivers" deiturikoak.
Irudi 29. Lonworks ezaugarriak
Hemen adierazten denaren arabera, LonWorks teknologiaren komunikazio bideak aurreko teknologien antzekoak dira gehienetan:
57 Konektagarritasun elementuak (Errepikadoreak eta Routerrak): o Sareko seinalea anplifikatzen dute. o Mezuen paketeak isolatzen dute.
Estrukturari dagokionez, modu hierarkiakoan antolatuta dagoela kontutan izanda honako atalak desberdindu daitezke:
Domeinua: sistema identifikatzailea. Subred: transmisio bide berdina partekatzen duten nodoak. Nodoa. Transmisio bide ezberdinez saretuta dauden nodo taldeak. ID: Nodo bakoitza chip identifikatzaile batez bereizita dago.
Puntu bakoitzean inteligentzia Teknologia zabaldua Komunikazio eta datuen segurtasuna Transmisio bideko independentzia Sareko sendotasuna Hizkuntza optimizatua eta azkarra Sareko kapazitatea
Merlin enpresa frantsesak 1979. urtean sortu zuen protokolo irekia da. CSMACA teknika erabiltzen du (Carrier Sense Multiple Access with Collision Avoidance). Ethernetarekin antzekotasuna dauka baina talken aurrean, soluzio positibo bat ematen du. Adibidez, bi gailuk gauza bat bidaltzen ari badira busari, honek talka bat gertatzen ari dela detektatzen duenean, lehentasun gehien duenari bakarrik uzten dio aurrera jarraitzen. BatiBus-en filosofia gailu guztiek beste gailuek bidaltzen dutena entzutean datza, hau da, guztiek prozesatzen dute jasotako informazioa baina soilik aurretiaz programatuak izan direnak gauzatuko dute ([25], [26]).
Batibus protokoloaren funtzionamendurako par trentzatuko teknologia erabiltzen da, bere abiadura binario jarraia 4800 bps-takoa delarik. Sistema zentralizatua dauka eta 500 kontrol puntu kontrolatu dezake zentral bakoitzak. 6.4.3. Instalazioa
Batibus-en oinarritutako sistema baten instalazioa hainbat modutan egin daiteke:
Bus. Izarra. Eraztuna. Zuhaitza. Aurreko edozeinen arteko konbinazioa.
EHS (European Home System) Europar Komisioak sortu zuen 1984. urtean eta euren helburua etxebizitzako merkatuan teknologia hau era masiboan txertatzeko izan zen. Honen emaitza, 1992. urtean etorri zen EHS-rekin. OSI mailako topologian
61 oinarritzen da eta lau mailatan sailkatzen da: fisikoa, loturakoa, sarekoa eta aplikaziokoa ([27], [28]).
Europako etxebizitzetako jabeei, luxuzko automatizazio bat ordaindu ezin dutenei bereziki (Lonworks edo BatiBus kasu), eskaintza bat emateko xedearekin sortu zen EHS.
EHS-ren protokoloa guztiz zabala da, hau da, edozein fabrikatzailek bere produktuak eta gailuak ekoiztu ditzake EHS teknologia erabilita. EHSko gailu bakoitzak azpi helbide bat dauka, beste gailu guztiekiko ezberdina.
EHSA (EHS Association) europar etxebizitzetan teknologia hau txertatzeko lan egiten duen erakundea da. Honetaz aparte, EHS teknologiaren berrikuntzaz eta eboluzioaz arduratzen da.
Estandar mota hau, 1999. urtean garatu zuen Bioingenieria Aragonesa S.L.. Enpresa hau Zaragozako unibertsitateko Biomedikuntzako ingeniaritza masterreko ikasle eta irakasleek sortu zuten 1990. urtean. Mikroprozesadoreen programazioa, diseinu elektronikoa, eta programazio informatikoa jorratzen dute bertan ([29]).
Moduluen eta zentralaren arteko komunikazioa sare elektrikoaren bitartez egiten da, korronte garraiatzaileen bitartez. Sare elektrikora konektatuta dagoen edozein gailu kontrolatzeko gai da sistema honek.
Kontrolagailua: Erabiltzaileak interfaze baten bidez sistema osoaren kontrola zentralizatzen du. Periodikoki sarera konektatuta dauden gailuen txekeo bat egiten du, abisu bat sortuz era egokian funtzionatzen ez duenari abisua emanez.
Irudi 30. EHS kontrolagailua
Sarrera / irteera modulua: Kontroladoreak sistemaren sarrera guztien egoera jakin dezake eta irteeretan eragin, inongo konexio fisikorik izan gabe. Sarrera / irteera modulu batzuek sentsore eta pultsadoreen egoera irakurri dezakete. Behin egoera irakurri eta gero, kodifikatu egiten dute eta sare elektrikoaren bitartez kontroladore printzipalera bidaltzen dute. Honek, programatutako programaren arabera, aginduak bidaltzen dizkio sarrera / irteera moduluari,
Eneko Otxoa Martin aurretik aipaturiko sare elektrikoaren bitartez. Mezu hauei erantzuna emanez, moduluek irteeren egoera aldatu egiten dute eta aldi berean haiei konektaturik dauden gailuen egoera.
EIB (European Installation Bus) Europar Batasunean garatutako sistema domotikoa da. Japoniatik eta Ameriketako iparraldetik Europara sartzen ari zen teknologia indargabetzeko helburuarekin sortu zen ([30]).
EIB teknologiako egitura eta kontrol sistemaz hitz egiterakoan OSI mailako egituran oinarrituta dagoela eta arkitektura deszentralizatua daukala esan beharra dago. Bertan gailu guztiak datuen komunikazio busera konektatzen dira bakoitzak bere mikroprozesadorea daukalarik. Hortaz, gailu bakoitza gai da komandoak igortzeko beste gailuei, non aurkitzen diren inporta gabe.
Transmisioetarako erabiltzen duen bus elektrikoa, pare trentzatuz egina dago, 2x2x0,8mm-tako neurriekin, hain zuzen ere. Eta sistemaren kudeaketa egokia bermatzeko jasan dezakeen gailu kopuru maximoa 57.375-koa da.
1999. urtean EIBA (European Installation Bus Association), BatiBus eta EHSA (European Home system Association) indarrak batu zituzten eta KONNEX eragilea sortu zuten, azkenik "KNX Association" deiturikoa jaioz. Batze honen helburua, domotika eta inmotikako aplikazioetan europar estandar bakarra eta irekia sortzea zen. Estandar bateratu hau kalitatezkoa eta fidagarritasun handikoa izan behar zen ([31]).
Irudi 32. KNX elkarketa
Eneko Otxoa Martin EIB, EHS eta BatiBus sistemetan oinarrituz sortutako KNX estandar bakar hau LonWorks edo X-10 protokoloak erabiltzen dituzten sistemekin lehia egiteko gai izan behar zen. Hori dela eta, hainbat arau eta lege betetzen ditu KNX:
KNX sistemak bus sistema deszentralizatua erabiltzen du. Bus hau sentsoreen bidez kontrolatua dago seriean jasotako datuen transmisioaren bitartez, horrela etxebizitza baten funtzio tekniko guztiak kontrolatu eta gestionatzeko helburua beteko du. Instalazio minimo batek gailu hauek eduki behar ditu:
Nahiz eta gailu hauek etxebizitzan instalatuta egon, sentsoreek eta eragingailuek software bidezko programazioa izan behar dute. Hau egiteko software erreminta ETS da. Eta honekin egin ahal diren konfigurazioak hauek dira:
ETS softwarea, fabrikatzaile guztiekiko independentea den erreminta bat da. Software honekin, KNX teknologian oinarritzen diren etxebizitza eta eraikinen kontrolerako diseinuak eta konfigurazioak egiteko balio du. Windows sistema eragilearekin funtzionatzen du bakarrik ETS softwareak ([32]).
ETS softwarean edozein fabrikatzaileren KNX produktuak inportatuak izan daitezke.
Mundu maila osoan, ingeniari eta integratzaile guztiek erreminta bakarra erabiltzen dute, honek, datuen elkar trukatze segurua eskaintzen du, hau da, Munduko edozein lekutan ETS software berdina erabiltzea posiblea bada, KNX proiektu guztietarako ez da arazorik egongo.
ETS softwarea hiru mailatan sailkatzen da, honek izango duen erabileraren eta jakintzen arabera:
ETS 1993. urtean merkaturatu zen, hortaz, beharrezko eguneratzeak izan ditu ordutik ona, beti ere, softwarearen bateragarritasuna zainduz.
EHS, BatiBus eta EIB familien arteko nahasketak onura hauek ekarri zituen KNX teknologiaren garapen hau, adibidez:
Aurrezpen energetikoa: gailu elektronikoak soilik piztuko dira behar direnean.
Aurrezpena denboran: gailu guztiak bus berdinean saretzea diseinuan eta instalazioan denbora asko murriztu egiten du.
Etorkizuneko hobekuntzetan erraztasuna: KNX instalazio bat erraz eguneratu daiteke aplikazio berrietara. Gailu berriak bus sarera konekta daitezke zuzenean.
Proiektu hau gauzatzerako orduan, prozesu osoan zehar gerta daitezkeen arriskurik aipagarrienak zerrendatuko dira hemen taldeka multzokatuta. Arrisku hauek "R.D. 1627/1997 de 24 de octubre", real dekretuan aurkitu daitekeen informazioaren araberakoak dira eta taldeka sailkatuta daude ([33]).
Alde batetik, arriskuen taldea. Honen barruan makinaria eta baliabideak, aurretiaz egindako lana, estaldurak eta akaberak eta instalazioak aurkituko ditugu.
Beste alde batetik, beste multzoa, arriskuak saihesteko neurriak da. Bertan taldekako neurriak, neurri indibidualak, hirugarren pertsonei babes neurriak eta lehen sorospenak aurkituko ditugu.
Atal honetan zehar, lehendabizi arriskuak aurkeztu egingo dira. Ondoren, arrisku hauek ekiditeko baliabideak adieraziko dira. Eta azkenik arriskuen analisi matrizea emango da, honekin arrisku aipagarrienak objektiboki aztertuko dira eta arrisku hori ekiditeko beharrezko irtenbidea azalduko da.
Makinaria eta baliabideak o Harrapatzeak.
Taldekako neurriak o Lanen antolakuntza eta planifikazioa, gerora lanen arteko interferentziak ekiditeko. o Arriskua daukaten lekuen seinaleztapen. o Segurtasun espazioak errespetatu. o Instalazioko elementuak, beharrezko babesgarriarekin egon beharko dute. o Obrako makinariaren funtzionamendu egokia. o Makinaria eta obrako ekipoen berrikuspen periodikoa. o Egingo diren obren gauzatzearen bideragarritasuna bermatzea. o Etxebizitzako ezaugarri teknikoak onak diren egiaztapena (lur zorua, auzokideen etxebizitzak, …). o Ez labaintzeko zoladurak erabiltzea. o Jauzteko arriskua dagoen lekuetan, heldulekua jartzea. o Eskuko eskailera, plataforma eta aldamioen erabilpena.
Eneko Otxoa Martin o Altuerako leku guztietan, segurtasuneko gerrikoa jarrita egon beharko da. o Homologatutako eskularruen erabilpena. o Inguru zaratatsuetan belarrietarako babesaren erabilpena.
Hirugarren pertsonei babes neurriak o Obraren argiztapena, eremuaren mugatzea eta seinaleztapena. o Etxebizitzako ezaugarri teknikoak onak diren egiaztapena (lur zorua, auzokideen etxebizitzak, …). o Zuloei eta fatxadari babesa jartzea, materialik jauzi ez dadin.
Hurrengo lerroetan 1 taulan adierazten den proiektu honetako arrisku analisi matrizearen garapena azaltzen da. Bertan arriskurik aipagarrienak eta neurria agertzen dira.
Matrize hau oinarritzat hartuta, aurretiaz aipatutako arrisku nabarienak hartuko dira eta 1. taulan txertatuko dira, dagozkien tokian.
Instalazio publikoetan (gas, ura, argia, …) interferentziak Frekuentzia: Gertatu liteke Magnitudea: Handia 8 Neurria: Obra hasi aurretik, etxebizitza eta inguruko planoak ongi aztertu, kableak, odiak,… nondik doazen jakiteko.
Magnitudea: Ertaina 17 Neurria: Egunero obrarekin hasi aurretik, luzaketak egingo dituzte langileek.
Eneko Otxoa Martin Neurria: Sistema elektrikoarekin lan egiterako orduan, diferentzial nagusia jaitsita egon beharko da, horrela ez dute elektrizitatearekin lanik egingo. Behin obra bukatuta, etxebizitzako leku guztietan ea konexioak ondo egin diren bermatu beharko da. Azkenik, argindarra jarriko da berriro eta gutxika espazio bakoitza frogatzen joango da.
Aurretiaz azaldutako teknologia eta teoria guztiak kontutan hartuta, proiektu hau garatzeko erabiltzea erabaki diren teknologiak eta elementuak zehazten dira atal honetan.
Etxebizitza arrunt batetik etxebizitza adimentsu batera pasatzeko 2. graduko inteligentzia mailako sistema bat diseinatuko da, hau da, eraikinaren automatizazio sistema erabat txertatua daukan sistema proposatzen da. Ekintzetako sistemen automatizazioa guztiz integratuta, baina telekomunikazioaren integrazio totalik gabeko sistema izango da.
Arkitektura mixtoa izango duen sistema erabiliko da, zentralizatua eta banatua batera. Arkitektura zentralizatua dela esan daiteke kontroladore bakarra kokatuko delako etxebizitzako sarreran eta hori izango delako sistema osoaren burmuina, bertatik kontrolatuko da automatizatutako elementu eta espazio guztiak. Bertan kontrol panela ere kokatuta egongo da. Banatua izango da, etxebizitzan zehar bus komunikazio bide bat jarriko delako eta etxean zehar instalatutako sentsore zein eragingailu guztiak busera konektatuta egongo direlako.
Hau era egokian gauzatzeko eta gaur egungo merkatuak eskaintzen dituen materiala aztertuz, KNX familiako gailuak erabiliko dira gehien bat. Gailu hauek erabilita, proiektuaren kostuak murriztu ahal izango dira, zeren eta, KNX sentsore zein eragingailuak KNX BUSera konektatzen dira zuzenean eta ez dira hainbeste metro kable bota behar etxebizitza osoan zehar.
Eneko Otxoa Martin KNX gailuak erabiltzeko ETS softwarea erabiliko da. Honen bidez, proiektuko sisteman programatuko dira jabeak nahi dituen parametroen menpe.
Proiektua guztiz osatzeko, unibertsitateak eskuragarri dituen elementuak erabiliko dira. Hori dela eta, proiektua garatzeko Siemens familiako S7-1500 PLCarekin eta TIA Portal softwarea erabiliko dira.
Esan bezala, S7-1500 erabiliko da baina proposatutako sistema osatzen duten sentsoreak eta eragingailuak KNX familiakoak direnez konbertsore bat erabili beharko da, PLCak sentsoreen informazio guztia irakurri ahal izateko eta eragingailuei bidali ahal izateko. Ekintza honetarako, HD67818 PROFINET to KNX konbertsorea erabiliko da.
79 34. irudian ikusi daiteke proiektu honetan diseinatutako sistema domotikoa izango duen planoa.
Planoa aztertuz, ikus daiteke, hasteko ordenagailu batetik hasten dela prozesu guztia. Bertan, ondoren PLC-ari txertatuko zaion programa batean automatizatuko den elementu guztiaren programazioa sortzen da.
Jarraian, PLCtik KNX BUSera pasatzeko konbertsorea aurkitzen da. Bi gailu hauen arteko harremana RJ45 ethernet kablearen bitartez egiten da.
Konbertsorea atzean utzita, BUSari elikadura emango dion elikadura iturria dago. Ondoren, sistemako sentsore guztiak KNX BUSari konektatzen dira eta aldi berean, sistemako eragingailuak baita ere. Eragingailuek, etxebizitzako argiindarra behar dutenez, sarera konektatu egiten dira ere bai.
Berogailuentzako eragingailua. Eragingailu honek bakarrik berogailuetarako funtzionatuko du.
Pertsiana eta kortinentzako eragingailua. Pertsiana eta kortinen zabaltze eta itxiera egiteko eragingailuak dira.
Argien eragingailua. Etxebizitzako argiztapenaz arduratuko den eragingailua.
Sentsoreak, hau da, sistemaren sarrerak KNX Busera konektatuta egongo dira. Aldi berean, S7-1500 PLCak eskaintzen dituen sarrera/irteera moduluekin ere jokatuko da. Proiektuko sakagailu guztiak PLCra konektatuko dira zuzenean, bi arrazoiagatik. Alde batetik, PLCa kontrol panelaren alboan egongo delako kokaturik eta beste alde batetik, PLC dakarren sarrera irteera moduluak aprobetxatzeko.
Lehen azaldu bezala, alde batetik, etxebizitzako argiak, pertsianak eta kortinak automatizatuko dira jabearen gustura. Beste alde batetik, berogailu sistema ere automatizatuko da. Bukatzeko, segurtasun arloan sartuz, gas ihesen eta suteen aurkako alarma sistemak instalatuko dira lapurren detekziorako alarma sistema baitekin batera.
Metodologia kapitulu honetan, proiektuko zati teorikoa alde batera utzita, zati praktikoaren garapena aztertuko da. Horretarako, etxebizitzako eremuetan egongo den automatizazioa azalduko da eta geroago, honen planoak aztertu egingo dira. Kapitulu honekin bukatzeko, Gantt-en diagrama baten bidez proiektura aurrera eramateko zeregin desberdinak eta hauen denbora antolaketa zehaztuko da. Proiektuaren garapenerako egin behar izan diren kalkuluak eta emaitzen deskribapena emango da.
Atal honetan, etxebizitzako eremu bakoitzean egongo den automatizazioa azalduko da. Alde batetik, funtzionamenduaren deskribapena egingo da eta beste alde batetik, funtzionamendu hori adierazten duten grafcet-ak aurkeztuko da. Sistemaren diseinurako erabilitako banaketa, memoria dokumentuan adierazitako eremuen organigramaren arabera (ikusi 17.irudia) egingo da.
Grafcet bat prozesu baten jokaera deskribatzen duen diagrama funtzionala da. Grafcet baten diseinurako, prozesua etapatan banatu behar da eta etapa batetik bestera igarotzeko beharrezkoak diren baldintzak (trantsizioak) ezarri behar dira.
Irudi 36. Grafcet azalpena
Etapak prozesuaren atal iraunkor bakoitza adierazten du, adibidez motorra eskumara abiatu. Etapa baten adierazpen grafikoa, 36. Irudian ikusi daitekeen bezala, karratu zenbakidun bat da. Etapa bakoitzari ekintza bat edo gehiago esleitu ahal zaio, adibidez, motorra eskumatara biratu ([34]).
Trantsizioak, etapa batetik bestera igarotzeko bete behar den baldintza deskribatzen dute, baldintza hau sinplea edo konposatua izan daitekeelarik, beste etapa baten aktibazioarekin edo ekintza baten emaitzarekin lotuta. Trantsizio bat bete
85 ahal izateko, aurreko etapa aktibo egon behar da, transiszioan definitutako baldintza betetzen denean aurreko etapa "desaktibatu" egiten da hurrengoa aktibatuz eta dagokion ekintza(k) burutuz. Grafikoki, marra horizontal baten bidez adierazten da (ikus 36. irudia).
Hurrengo ataletan proiektu honen funtzionamendua definitzeko egin behar izan diren grafcetak aurkezten dira
Proiektu honetan proposatutako sistema domotikoaren funtzionamendurako bi bide ezberdintzen dira etxebizitzako automatizazioan. Alde batetik, modu automatikoa eta beste alde batetik, eskuzko funtzionamendu modua. Edozein modu aukeratuta, "martxan" sakagailua sakaturik egon beharko da sistema martxan jarri ahal izateko. Sistemak edozein modutan egonda, hau ukatuz gero, hasierara itzuliko da, jabeak berriro nahi duen modua aukera dezan. Funtzionamenduaren atal hau Grafcet nagusiaren bidez adierazita dator 37.irudian ikusi daitekeen moduan.
Irudi 37. Grafcet nagusia
Larrialdi grafcetak sisteman arazo bat egotekotan aktibatu behar dira, horretarako, jabeak larrialdi sakagailua sakatuko du eta sakatzerakoan sistemak egiten ari zen ekintza guztiak geldiaraziz. Larrialdi sakagailu hori normalean itxitako sakagailua izango da, horrela, hau sakatzerakoan sistema ireki egingo du etendura bortxatuz.
Larrialdiko sakagailua berriro hasierako egoeran jartzen denean eta sistema osoa rearmatzen denean, grafcet guztiak euren hasierako etapan jarriko dira, jabeak berriro nahi duen funtzionamendu modua aukeratu ahal izango du sistema berriro martxan jarriz .
Irudi 38. Emergentzia grafceta
Erosotasunaren arloak pertsianen, kortinen eta argiztapenaren funtzionamendua barne hartzen ditu. Hemen sistema horien funtzionamendua eta funtzionamendu grafcet-ak azaltzen direlarik.
Pertsianen funtzionamendua argitasun sentsorea eta pertsianen sakagailuaren menpe egongo da. Etxebizitzako pertsiana guztiak hartzen ditu kontuan: egongelako 2 leihoetako pertsianak, balkoikoa, logela 1 eta logela 2-koak. Sistema honen funtizonamendua bi bloketan banatzen da (ikusi 39. irudia):
Lehenengo blokea: pertsianak zabaltzeko. Sistemak, argitasun sentsorea aurrez definitutako balioa gainditzen duenean, etxe guztiko pertsianak igoko ditu aldi berean. Pertsianen motorrak karrera bukaerako sentsorea izango du, behin pertsiana guztiz altxatu denean aktibatu egingo dena, motorra geldituz.
Eneko Otxoa Martin Era honetan, goizean goiz lehen argi izpiekin etxeko pertsianak automatikoki altxatuko dira etxebizitzan ahalik eta argi gehien sartzea ahalbidetuz, hurrengo atalean azalduko den bezala kortinak zabalduz gero noski. Sistema honek, argi kontsumoa gutxiagotuko du era nabarian.
Kortinen funtzionamendua, pertsianen kasuan bezala, argitasun sentsorearen eta kortinen sakagailuaren menpe dago. Izan ere, pertsianak altxatzen direnean, kortina guztiak altxatuko dira ere.
Kortinen sistema martxan jarri ahal izateko, leihoak itxita daudela bermatu behar da. Hau bermatzeko, leiho guztietan instalaturik egongo diren sentsore magnetikoak erabiliko dira. Leihoa itxita egon ezkero, sentsore magnetikoa ukatua egongo da eta leihoak zabalik baldin badago, aktibatuta. Kortinak altxatu ahal izateko, sentsore magnetikoa ukatua egon behar du, bestela ez luke zentzurik izango kortinak altxatzea leihoa zabalik egongo litzatekeelako.
Kortinen funtzionamendua deskribatzen duen Grafceta bi bloketan banatzen da, bat kortinak jaisteko eta bestea hauek altxatzeko. Kortina altxatzen dagoenean, motorrak, pertsianetan dagoen funtzionamenduan gertatzen zen bezala, kortina guztiz altxatuta dagoenean karrera bukaerako sentsorea aktibatuko da motorra geldiaraziz. Antzeko moduan, jaisten dagoenean, guztiz jaitsita dagoenean sentsorea aktibatuko da motorra geldituz.
Eguneko moduan, argiak pizteko agindua presentzia sentsorea eta argitasun sentsorearen seinaleen menpe egongo da. Argitasun sentsoreak, kanpoaldean dagoen argitasun mailaren balioa emango dio sistemako beste gailu guztiei, eta honen arabera, hauek ekintza bat edo bestea burutuko dute. Hau da, egun eguzkitsu batean, gela batean presentzia sentsoreak mugimendua nabaritzen badu, ez da argia piztuko, argitasun maila aurretiaz ezarritako balorearen gainetik dagoelako.
Gaueko moduan ordea, argien piztu eta itzaltzea soilik presentzia sentsoreen menpe egongo da, nahiz eta grafcet-ean adierazten den bezala argitasun sentsorearen seinalea kontutan hartu, izan ere, argitasun sentsorearen balioa ezarritakoaren azpitik egongo delako.
Hala ere, proiektu honetan argiztapen sistemaren funtzionamendurako bi funtzionamendu moduak ezberdindu dira, eguzkiaren argirik jasoko ez duten gelek argitasun sentsorearen menpe egoteak ez duelako sentsurik. Alde batetik, leihoak dituzten gelak eta beste alde batetik ez dituztenak. Leihoak dituzten gelen artean: egongela, balkoia, logela 1 eta logela 2 aurki daitezke. Leihorik ez duten gelak: sukaldea, sarrera, pasilloa eta komuna dira. Bi kasu horien arteko desberdintasuna
93 leihorik ez duten gelek argiak piztu eta itzaltzeko beti presentzia sentsoreen menpe egongo direla da, hau da, argitasun sentsoreak emandako balioa ez dute kontutan hartuko.
Irudi 41. Argiztapen grafceta
Eneko Otxoa Martin Grafcetean bi bloke desberdinduak ikusi daitezke. Lehenengo blokea, leihoak dituzten gelena izango litzateke: egongela, balkoia eta bi logelak. Lehenengo blokera sartzeko, argitasun sentsorea bere mugatik behera egon behar du eta argitasun pultsadorea ukatua. Hau betez gero, aurretiaz aipatutako edozein eremutako presentzia sentsore bat aktibatzen bada, hau da, mugimendua nabaritu duelako, dagokion argia pizteko seinalea igorriko du. Kasu honetan, argiaren amatatzea hiru faktoreetako bat betetzen denean gertatuko da, hauek izanik: argitasun sentsorearen balioak argitasun muga gainditzea, argitasun pultsadorea sakatzea edo presentzia sentsoreak mugimendurik ez detektatzea denbora luze batez.
Bigarren blokea, leihorik gabeko gelena izango litzateke: sukaldea, sarrera, pasilloa eta komuna. Funtzionamendua beste kasuaren antzekoa da, baina argitasun sentsorearen menpekotasuna ezabatu egin da. Horrela, presentzia sentsorea eta argitasun sakagailuaren menpe jokatuko du sistemak kasu honetan, eta argien piztea bakarrik mugimendua detektatzen duenean aginduko du. Kasu honetan, argiaren amatatzea bi faktoreetako bat betetzen denean gertatuko da, argitasun pultsadorea sakatzea edo presentzia sentsoreak mugimendurik ez detektatzea denbora luze batez.
Funtzionamendu modu bateratuan, etxebizitzako berogailu guztiek tenperatura berdina izatea bilatuko da, eta oinarritzat hartuko da egongelan kokaturik egongo den tenperatura sentsorearen balioa. Independentea deritzon funtzionamendu moduan
95 aldiz, gela bakoitza independenteki kudeatuko da eta jabeak aukeratu ahal izango du zein gelatako berogailua piztu nahi duen.
Funtzionamendu modu bateratuan, egongelako tenperatura sentsorea izango da etxebizitzako sistemaren erreferentzia puntua. Horrela, tenperatura sentsoreak termostatoarekin ezarritako tenperaturaren balioaren azpitik badago, sistema martxan jarriko da. Sistemak egongela, sukaldea, logela 1, logela 2 eta komunean dauden berogailuak martxan jarriko ditu 30' minututan zehar. Behin denbora hau igaro denean, berogailu sistema automatikoan jarraitzen badu, sistema itxaroten egongo da tenperatura ezarritako balioaren azpitik jaitsi arte berriro guztia martxan jartzeko, jabeak nahi duen tenperatura uneoro mantendu ahal izateko etxebizitza osoan.
Modu independentea aktibatuta badago, operazioak aurrekoaren antzekoak izango dira. Aldaketa nagusia berogailu guztiak aldi berean funtzionatu beharrean, independenteki edo multzoka funtzionatzeko aukera izango dutela.
Segurtasun sistemaren barruan, gas ihesak, lapurren aurkako sistema eta suteak aurkitzen dira. Hurrengo ataletan hauetariko bakoitza banan banan azalduko da.
Gas ihesak detektatzeko, etxebizitzako gas sentsorea, sukaldean kokaturik egongo da, bertan galdara eta gas bidezko sutea aurkitzen delako. Sentsore hau aktibatzen denean hiru ekintza burutu beharko ditu sistemak aldi berean:
Proiektu honetan proposatutako sistemaren diseinuan gasaren eta suaren alarma eta sakagailuak biak berdinak izatea erabaki da, izan ere, krisi egoera batean, jabeak ezingo lukeelako argi pentsatu eta desberdindu zein den piztu den alarma eta zein sakagailu ukitu behar duen.
Etxebizitzako leiho eta ateetan dagoen sentsore magnetikoren bat aktibatzen bada eta lapurren sakagailua aktibatuta badago, egongelan kokaturik dagoen soinu alarma aktibatuko da eta aldi berean etxeko argi guztiak piztuko dira (47. Irudia ikusi).
Jabeak lapurren sakagailua sakatzen ez badu, operazio berdinak jarraituko du jabeak sakagailua sakatu arte. Sakagailua sakatuz gero, alarma itzaliko da eta jabeak denbora izango du argi guztiak eskuz amatatu ahal izateko eta etxean zer gertatu den aztertzeko.
Etxebizitzako presentzia sentsoreren bat aktibatzen bada eta lapurren sakagailua aktibatuta badago, egongelan kokaturik dagoen soinu alarma aktibatuko da eta aldi berean etxeko argi guztiak piztuko dira (ikus 48.irudia).
Irudi 48. Lapurrak alarma bolumetrikoa grafecta
Jabeak lapurren sakagailua sakatzen ez badu, operazio berdinak jarraituko du jabeak sakagailua sakatu arte. Sakagailua sakatuz gero, alarma itzaliko da eta jabeak denbora izango du argi guztiak eskuz amatatu ahal izateko eta etxean zer gertatu den aztertzeko.
Sute bat sortuz gero, neurririk seguruena jarri nahi zen sistema honetan eta horretarako su sentsoreak etxebizitza osoan zehar banatu egin dira, hau da, gela guztietan. Sentsore hauetako batek sua nabaritzen duenean edo suteen sakagailua sakatuko balitz, sistemak hau egingo luke:
Lehen esan bezala, gasaren eta suaren alarma eta sakagailuak biak berdinak dira, krisi egoera batean, jabeak ezingo lukeelako argi pentsatu eta desberdindu zein den piztu den alarma eta zein sakagailu ukitu behar duen.
Proiektu honetan garatutako sistema domotikoaren ulermena errazteko, etxebizitzako plano guztiak 2. Eranskinean atxikituta aurkitzen dira hemen adierazten den ordenan antolatuta:
1) Etxebizitzaren kokalekua 2) Etxebizitzako planoa 3) Sinboloen nomenklatura 4) Eremu busa
38 Sistema martxan jartzeko sakgailua MARTXAN 38
39 Larrialdia dagoenean sistema rearmatzeko REARME
49 Eskuzko modua ESKU
Edozein proiektuan egin beharko litzatekeen bezala, proiektu hau garatzeko egin behar izan den plangintza zehatza ematen da. Kasu honetan Gantt diagrama, hau da, planifikazioa, bi planifikaziotan banatzea erabaki da. Alde batetik, Gradu Amaierako Lana hau gauzatzeko planifikazioa eta beste alde batetik, proiektua bera egiteko jarraitu ahal izango litzatekeen planifikazioa.
Eneko Otxoa Martin Otsailaren hasieran hasi zen proiektua eta proiektu denetan bezala, informazio bilaketari ekin zitzaion.
115 Behin domotikaz jakintza minimo batzuk izan ondoren, memoria ataza egin zen. Honen barruan, proiektuari sarrera ematen dizkioten kapituluak daude: sarrera, marko teorikoa, lanaren helburuak, onurak, sistemako eremuak, aukeren analisia eta proposatutako irtenbidea.
Azken puntu hau, proposatutako irtenbidea, aurreko guztien laburpen moduko bat da hemen garatutako proiektuko beharrizanei egokituta.
Hurrengo lerroetan, era labur batean azalduko da metodologiako atal bakoitza:
Sistemaren funtzionamendua: atal honetan etxebizitzako eremu guztiak nola funtzionatuko duten azaltzen da funtzionamendu moduaren aukeraketa arrazoituz.
Eremuen planoak: 2.eranskinean atxikituta dauden etxebizitzaren planoak dira, Autocad programa bidez eginikoak.
Erreferentzia taula: automataren programazioan erabili diren erreferentzia guztiak azaltzen dira.
Eneko Otxoa Martin Sarrera irteera taula: automataren programazioan erabili diren sarrera eta irteera taula azaltzen da, bertan, bere ezizena, analogikoa edo digitala den, eta non kokaturik egongo den gailua azalduz.
Gantt diagrama: proiektu honen planifikazioa azaltzen da.
Erabilitako materiala: proiekturako beharrezko materiala azaltzen da.
Proiektuarekin jarraituz, honek suposatzen duen gastu ekonomikoaren balantzea egin da, hau da, aurrekontua. Bertan, materialaren kostua, barne orduak eta finantza kostuak hartu dira kontutan. Aurrekontuari ezustekoak eta zergak gehitu zaizkio.
Ostean, ondorioen atala izango genuke, proiektu hau gauzatzeak ekarri dituen ondorioak plazaratzen dira bertan.
Bukatzeko, bibliografia. Kapitulu honetan proiektua egiteko lagungarri izan den dokumentazio guztiak azaltzen da bertan.
Orain proiektua bera gauzatzeko planifikazioa aztertuko da. Lehenik atazen taula eta ondoren Gantt-en diagrama aurkeztuko da.
7. taulan adierazten den informazioaren arabera, hamar egunetako obra aurreikusten da. Egun horietatik hiru, ingeniariak etxebizitzaren azterketa gauzatuko du. Ataza honetan, bideragarritasuna eta proiektua bera sortuko du.
Behin bideragarritasuna onartuta eta proiektua eginda, langileei obra pasako zaie eta astebetean bukatutzat egon beharko luke.
Sentsore, automata eta eragingailuak: sentsore, automata eta eragingailuak instalatzea.
Sentsoreak sarera konexioa: aurretiaz egindako bi atazen elkarketa izango zen atal honetan.
Martxan jartzea: eraikitako proiektua frogatu.
Proiektu honen garapenerako erabilitako materiala eskolan eskuragarri zeuden materialak mugatuta dator, erabilitako material gehiena Siemens familiakoa da. PLCa Siemens familiako denez, berak dituen gailuak erabiltzea erabaki zen.
S7 1512 C – 1 PN Proiektu hau egiteko, unibertsitatean dagoen teknologia erabili nahi izan denez, erabilitako PLCa S7 1512 C – 1 PN modelo izan da. Aukeraketa proiektu honek dituen sarrera eta irteera kopurua kontutan izanda egin da ([35]).
Proposatutako irtenbidean azaldu den bezala, proiektu hau egiteko KNX gailuak erabiltzea erabaki da, sistema eraikitzeko momentuan kable asko aurrezten delako. Hori dela eta, PLC-a eta sistema osatzen duten beste elementuen arteko komunikazio egokia bermatzeko konbertsore bat erabili behar da. HD67818 konbertsorea , hain zuzen ere erabiltzea erabaki zen. Horrela PROFINET saretik, adibidez Siemenes PLC batena, KNX sarera konexioa egin daiteke, adibidez argiztapen sentsore, eragingailu, … Konbertsore hauek, konfiguratze erreza duten gailuak dira eta PROFINET mundua KNX munduarekin konektatzea ahalbidetzen du, 53 eta 54. irudietan antzeman daitekeen bezala ([36]).
Irudi 53. HD67818 konbertsorea
Irudi 54. HD67818 konbertsorearen konexio modua
Proiektuan erabilitako sentsoreak eta eragingailuak KNX BUS sare batera konektatu egiten dira. Hau egiteko KNX BUS kablea erabiltzen delarik, honen atalak 55.irudian ikusi daitezke zehaztasun handiagoz ([37]).
Irudi 55. KNX BUS kablearen atalak
Gailu bat beste gailu batekin konektatu ahal izateko kablearen konexioa hurrengo irudian azaltzen den moduan egin behar da:
Irudi 56. KNX BUS kablearen konexioak
KNX-20E-640 elikatze iturriaren ezaugarri teknikoak:
Proiektu honen S7-1500 PLCa konbertsorearekin eta PCarekin konektatu ahal izateko RJ45 Ethernet kablea erabili da. Hau egituratutako kableatuetan erabiltzen da eta garraiatzen duen informazioa datuak eta ahotsa dira. Zortzi pin edo konexio elektriko dauzka, eta normalean kable pare trentzatuarekin erabiltzen dira. TIA/EIA-
Proiektu honen kasuan, S7-1500 PLCaren ezaugarri teknikoko fitxan aztertutako informazioaren arabera 100 Mbit/s-ko kablea jasan dezakeela antzeman da, beraz 5 kategoriako kablea erabiliko da.
Kategoriaz aparte, FTP kable mota ere erabiliko da proiektu honetan. Kable mota honek blindatze globala eta pare trentzatua uztartzen ditu. Interferentziekiko babesa ona dauka eta bere inpedantzia 120 Ω-takoa da.
Irudi 59. RJ 45 FTP kablea
Proiektu honen garapenerako GIRA familiako pertsiana eta kortinen eragingailuak erabiltzea erabaki da. Hauek eskuzko agintea eta KNX BUS konexioa daukate txertaturik eta euren eginkizun nagusiak pertsianak, toldoak, aireztapen ateak edota antzekotasunak duten gailuen kontrol elektrikoa egitea da ([40]).
Eragingailuen muntaia DIN karril batean egiten da eta bere konfiguraziorako ETS softwarearen bidez egiten da.
Irudi 60. GIRA kortinen eta pertsianen eragingailua
Bere funtzioa ur bero jarioa erregulatzean oinarritzen da, era honetan berogailuari ur bero gehiago edo gutxiago emango dio, tenperatura igoz edo jaitsiz.
Berogailu eragingailuaren hardware eta softwarea erabil errazak dira eta ETS bidez programatzen da.
Eneko Otxoa Martin korronterik gabe" edo "itxita korronterik gabe". 24V AC edo 230V AC tentsioetarako egokia da.
Zirkuitu labur eta gainkargekiko segurtasuna: zirkuitu labur bat edo gainkarga bat somatzen duenean, irteera guztiak deskonektatu egiten ditu. Gailuan dauden led-ak piztu egingo dira errorea dagoela esanez.
Uda/negua kommutazioa: udan berogailu beharrik ez badago, eragingailua pausagunean jartzen da aurrezpen energetikoa izateko.
Irudi 61. GIRA berogailuen eragingailua
GIRA familiako argiztapenerako eragingailu honek, etxebizitza osoko argiztapena erregulatu dezake era erraz eta efiziente batean. Bere funtzionamendua era indibidualean izan daiteke, hau da, logela bakoitza era independentean eta energia kontsumo murriztuan egiten du ([42]).
Irudi 62. GIRA argiztapen eragingailua
JUNG familiako eragingailu bat erabiltzea erabaki da. Honek, proiektuan pertsianak, kortinak edota berogailuak ez diren irteerentzako erabiliko da ([43]).
Elementu honen ezaugarri orokorrak: Irteerak eskuz maneiatu daitezke. Eskuzko moduan edota bus moduan egoeraren informazioa ematen du. Eszena funtzioa. Irteera indibidualen blokeoa eskuzko modu bidez edo bus modu bidez.
Irudi 63. GIRA eragingailu orokorra
JUNG familiako WS 10 H argitasun sentsorea aukeratu da. Bere funtzioa kanpoaldean dagoen lumenen kantitatea jasotzea da eta horren arabera, sentsore analogiko bat denez, 0-10V bitarteko seinale bat emango dio sistemari.
BES familiako presentzia sentsorea erabiltzea erabaki zen. Presentzia sentsore mota hau, presentzia eta mugimendua detektatzeko oso erabilia da bere ezaugarri zein prezioagaitik. Zapailean kokatua izateko diseinatuta dago eta bus konexioa dakar txertaturik ([45]).
Irudi 65. JUNG SR510000 presentzia sentsorea
Irudi 66. JUNG SR510000 presentzia sentsorearen atalak
66. irudian ikus daiteke argiak ze distantzia minimotara kokatu behar diren instalazioan eta zer nolako azalera eremua lortzen duen sentsore honek.
JUNG familiako FUS 4410 WW sentsore magnetikoa erabiltzea erabaki zen, izan ere, ura eta hautsaren kontra babestua dago eta kristalezko kapsula baten barruan dago ([46]).
Irudi 67. FUS 4410 WWsentsore magnetikoa
Bes* familiako tenperatura sentsore honek 0-51° bitarteko tenperaturak kontrolatzeko gai den sentsorea da. PI erreguladore bat dakar barnean zehaztasun handiagoz jokatzeko eta honen ondorioz erosotasuna eta aurrezpen energetikoa izango dugu ([47]).
Proiektu honetarako etxebizitzako pertsianerako motorrik egokiena "45MM 30NM/53Kg pertsiana motorra" da, Motor & Blinds enpresak egindakoa. Etxebizitzako pertsianak 30 kg-takoak dira eta motor honek 53 kg jaso ditzake, beraz soberan izango da gai hauek mugitzeko. PVC edo aluminiozko pertsianentzako egina dago, eta proiektuko etxebizitzak PVCko pertsianak dauzkanez guztiz aproposa dirudi ([49]).
Motor mota hauek potentzia handikoak dira, erresistentzia onekoak eta fidagarriak. Etxebizitza batean erosotasuna lortzeko ezin hobea. Motor hauek karrera bukaerako sentsoreak barnean dauzkate eta hori oso lagungarria izan daiteke proiektu honen diseinua kontutan izanda elementu kopurua murriztu dezakeelako.
Kortinen motorra izateko ez dira pertsianen kasuan bezain motor handiak erabili behar, horregatik Motor & Blinds familiako motor txiki bat erabiltzea erabaki zen, "10NM/25Kg kableatutako motorra". Hauek, leihoen goialdean kokaturik egongo dira. Hauek funtzioa kortina gora igotzea edo jaistea izango da ([50]).
Hurrengoko bi irudietan su sentsorea instalatzerako orduan izan kontuan izan beharrekoak azaltzen dira:
Irudi 73. Su sentsorearen ekipamenduak
Larrialdi bat egon ezkero eta etxebizitzako suteen aurkako sentsoreek ez badute funtzionatzen edota detektatu egiten ez badute, sute pultsadorea izango du bere eskura jabeak etxebizitzako sarreran. Alarma barneratuta daukan sentsore bat izango da, CERBERUS PRO ([52]).
Bere ezaugarri nagusiak hauek dira: Sakagailu analogikoa. Eskuzko sakagailua. Kutxa osoarekin. Babestutako elektronika. Alarma adierazlearekin (LED) – Lineako babeslea txertatuta. IP66. Dimentsioak: 87 x 87 x 57 mm. Siemens.
Eneko Otxoa Martin hau da, gas arinak direnez goialdean kokaturik egon behar da. Gas pisutsuak (propano edo butanoa kasu) izango balira, behealdean kokaturik egongo den sentsorea:
Irudi 78. VOC-UP Basic gas sentsorearen kokalekua
JUNG familiako DAS 4120 barneko soinu alarma da hau. Bere aukeraketa diseinuagatik izan da, diskretua eta izkina batean jartzeko erraza ([54]).
Errelea sistema automatizatu guztiko sarreran erabiltzea erabaki zen. Errele hau 3 modutan aktibatua izan daiteke: sute bat eman delako, gas ihes bat edo jabeak larrialdi botoia sakatu duelako. Honen zeregina su edo gas ihes alarma seinalea jasotzen duenean, etxebizitzako argi indarra moztea izango da ([57]).
Irudi 83. Errele elektrikoa
Sisteman larrialdiak daudenerako sakagailu bezala 1NC bat erabiltzea erabaki da. Botoi gorria sakatuz gero sistema osoa geldituko da. Botoia askatuz gero, sistema berriro martxan jarriko litzateke ([58]).
Irudi 84. Larrialdi sakagailua
Bematik familiako 2 sakagailuko kutxa txiki bat erabiliko daproiektu honetan alarma aktibatzeko edo desaktibatzeko ([59]).
Eneko Otxoa Martin Elementu honen ezaugarri nagusiak dira: ABS plastikoarekin fabrikatua. Sakagailu berde bat eta gorria bat dauzka. Berdea: normalean irekita. Gorria: normalean itxia. Neurriak: 65 x 102 x 61 mm.
Elementu honen ezaugarri nagusiak dira: Altzairu erdolgaitzez eginiko gorputza. 2 kolore ditu: gorria eta berdea. Aktibatzeko: behin sakatuta (berdea).
Irudi 86. Sakagailu normalak
Hurrengo taulan sentsore eta eragingailu guztien kontsumoak eta osotara zenbat kontsumo dagoen azaltzen da:
Atal honetan, etxebizitzan sentsore guzti horien muntaiarako argibide batzuk ematen dira elementuei dagokien azpiatal desberdinetan antolatuta.
Sentsore magnetikoek bi zati dauzkate. Zati bat markoaren alde batean kokatzen da eta bestea markoaren beste aldean. Ate nagusiaren kasuan, atearen goialdean kokatuko dira sentsorearen bi zatiak.
Bi sentsoreak elkarren aurrean daudenean, sentsorea desaktibatuta dago eta ate edo leiho bat zabaltzen denean, bi zatiak elkarrengandik urruntzen direnez, sentsorea aktibatzen da.
Presentzia sentsoreak gela bakoitzaren erdialdean kokatuko dira. 2 eta 2,5 m ko altuera bitartean kokatuko dira (etxebizitzaren zati batzuetan teilatu faltsua dago eta) eta gainazalak gogorrak eta bibraziorik gabekoa izan beharko du.
Sentsoreak bero iturri, eguzkiaren zuzeneko argitik edota eguzki izpien erreflexutik urrun kokatuta egon beharko dira.
Suteen aurkako sentsoreak sabaian kokatuko da. Gelan edo eremu bakoitzean bat jarriko da eta ezingo da argi edo bero iturrien alboan kokatu.
Gas elektrobalbula etxebizitzak jadanik duen eskuzko giltzaren alboan jarriko da. Kasu honetan balkoian kokatuta dago giltza hau, beraz, bertan kokatuko beharko litzateke gas elektrobalbula hau.
157 Muntaiarako sentsoreak dakarren geziaren noranzkoan muntatu behar da. Komeni da inguruan altzaririk ez jartzea, honen mantenua eta irisgarritasuna ona izan behar du.
Etxebizitzako ur hargune nagusiaren atzean kokatuko da. Muntaiarako sentsoreak dakarren geziaren noranzkoan muntatu behar da.
Komeni da inguruan altzaririk ez jartzea, honen mantenua eta irisgarritasuna ona izan behar du.
Kapitulu honetan proiektu honetan proposatutako etxe domotikoaren kostua aurkezten da. Hiru ataletan banatu da: kostu unitarioak, barne orduak eta finantza eta administrazio kostuak ([61]).
Atal honetan, proiektua egiteko beharrezko materiala aurkezten da. Bertan, elementua, mota, marka, kantitatea eta prezioa datoz aurkeztuta.
Barne ordu atalean, proiektu hau egiteko giza baliabideak agertzen dira. Hau da, proiektua hasi zenetik lanean egon den ingeniaria eta proiektua etxebizitzan gauzatzeko 2 langile.
10.3. Finantza eta administrazio kostuak
Finantza eta administrazio kostuen barruan proiektua gauzatzeko baimenak, asegurua eta aholkularitza sartzen da barnean.
Bukatzeko, taula batean batu dira kostu unitarioak, barne orduak eta finantza kostuak. Behin hiru esparru hauen batuketa izanda, aurrekontu orokorrari ezustekoak eta zergak batu behar zaizkio.
Eneko Otxoa Martin Kasu honetan, ezustekoak (kostu unitarioak + barne orduak + finantza kostuen) batuketaren %10 izango da eta zergak batuketa horren %5a.
Beraz, Sopelako Akilino Arriola kalean kokatzen den etxebizitzan proiektu domotiko hau egiteak 17683,83 € -tako aurrekontua izango du.
Behin domotika arloan dauden teknologia guztiak aztertuta eta euren arteko ezberdintasunak ikusita, nahiz eta aldez aurretik zein teknologia motarekin lan egingo zen jakin, proiektu honen balorazio apropos bat egin ahal izan da atal honetan adierazten diren ondorioak aurkeztuz.
Hasteko, etxebizitza adimentsu bat diseinatzerako orduan hainbat faktore izan behar dira kontutan, bere ezaugarririk nagusienak erosotasuna, segurtasuna, aurrezpena optimizazioa eta gailuen arteko komunikazio dira, baina hori ez da era erraz batean lortzen.
Etxebizitzak eskaintzen dituen baliabideak kontutan hartu behar dira ere eta eremu bakoitzak dituen ezaugarriak aztertuz, teknologia egokiena aukeratu behar da, aurretik aipatutako ezaugarriak bete ditzan.
Oso ezberdina da aldez aurretik eraikia dagoen etxebizitza batean instalazio domotiko bat egitea edo eraikitzear dagoen etxebizitza baten instalazio domotikoa garatzea. Lehenengo kasuan, proiektu honetan garatu den kasua hain zuzen ere, etxebizitzak jadanik dauzkan ezaugarrietara moldatu beharra dago, hortaz, askoz ere muga gehiago aurki daitezkeelarik. Bigarren kasuan ostera, hasieratik diseinatu daitekeenez instalazio guztia errazago egiten da sistemaren garapena eta ezaugarri guztien bateragarritasuna.
Eneko Otxoa Martin Bigarren ondorio bezala, materialen kapituluan hauek aztertzerako unean, domotikako esparruan, enpresa handiek bakarrik eskuragarri dutela produktu eskaintza zabala ikusi zen. Hori dela eta proiektu honetako material gehiena Jung, gira, Siemens familietakoa da.
Ingeniaritza arloan jarraituz, proiektuan erabilitako teknologia, TIA Portal softwarea etorkizunerako erreminta baliagarria izango dela dirudi. Bere erraztasuna programazioan eta merkatuan txertatzeko arazorik ez duenez, ingeniaritza munduan bere erabilera gero eta hedatuago izango da
Bestalde, Industria Elektronikaren eta Automatikaren Ingeniaritzako Gradu honen amaieran aipagarria da, hezkuntza aldetik, lan honek merkatuan dauden materialak eta teknologiak ezagutzeko aukera eskaini duela domotika arloan etxe arrunt bat etxe adimentsua nola bilakatu daitekeen aztertzeko aukera eman duelako.
Esan beharra dago, oso interesgarria izan litekeela proiektua fisikoki egiteak jorratutako materia errazago bereganatzeko, baina besteren artean errekurtso arazoak edota denbora mugapen dela eta, proiektu honen garapenean digitalki edo simulazioan egindako diseinura mugatu da proposatutako sistema domotikoaren azterketa.
Gradu Amaierako Lan honetan garatutako proiektuak Europa zein Espainiako legediak bete beharko ditu. Legeen normalizazioa era honetan sailkatzen da ([62] - [68]):
Irudi 87. Legedi banaketa
Eranskin honen barruan proiektuan erabili den materialen fitxa teknikoak agertzen dira. Hemen eskainitako informazioa ondorengo ordenan emanda dago:
Eranskin honen barruan proiektua gauzatzeko erabiltzaile gidak atxikitzen dira. Lehendabizi erabiltzaileak sistema instalatuta dagoenean jarraitu behar izango lituzkeen pausuak adierazten dira. Ondoren, atxikituta instalaziorako beharrezko gidak aurkitu daitezke.
Atal honetan, proiektu honen sortzearekin batera eginiko erabiltzailearen gida aurkezten da. Era labur eta errez batean azalduko da jabeak zer egin beharko lukeen sistema behin instalatuta guztia martxan jarri ahal izateko.
Erabiltzaile gida modu logiko eta intuitibo batean bidez azalduko da eta horretarako kontrol panel baten laguntzaz azalduko da.
Behin PLC-ak bere programazio guztia TIA Portal softwarearen bidez definituta duenean, hau da, elementu konfigurazioa eta softwarea programatuta daudenean, erabiltzaileak hasi daiteke sistemaren funtzionamendua aztertzen.
Hasteko, MARTXAN sakagailua sakatu beharko du jabeak eta honen ondoren ESKUZKO edo AUTOMATIKO modua aukeratu egingo du. ESKUZKO modua aukeratzen badu, proiektu honetan automatizatutako funtzionamendua ezeztatuta geratuko litzateke, dena eskuz egingo litzatekeelako. Aldiz, AUTOMATIKO modua aukeratuz gero, diseinatutako sistema automatizatua martxan jarriko litzateke.
Irudi 88. Proiektuko kontrol panela
Berogailuen esparruan, EROSO sakagailua sakatu behar du eta honekin batera funtzionamendu BATERATUA edo INDEPENDENTEA aukeratu. Edozein aukeratzen duelarik, termostatoarekin jarri beharko du etxebizitzan izan nahi duen tenperaturaren balioa.
Sute bat dagoenean, suteen sakagailua aktibatu delako edo sentsoreek sua detektatu dutelako aktibatuko da, eta momentu horretan sistemak ura, gasa eta elektrizitatea mozten du.
Erabiltzaileak etxetik irteterakoan lapurren sistema aktibatu behar du, hau da, botoi berdea sakatu beharko du. Alarma perimetralak edo bolumetrikoak espero ez zen mugimendurik detektatzen badute eta alarmak jotzen badu alarma hau aktibatuko da. Alarma ez da desaktibatuko, botoi gorria sakatu arte, hau da, alarma bozgorailua ez da amatatuko botoia sakatu arte.
Erabiltzaileak sistema txarto doala edota beste edozein arrazoiarengatik LARRIALDI sakagailua sakatzen badu, sistema osoa geldituko da. Erabiltzaileak LARRIALDI sakagailua berriro hasierako moduan jarri arte sistemak ez du ezer egingo, blokeatuta edo amatatuta geratu dela esan daiteke. Behin, hasierako moduan jarrita, REARME sakagailua sakatu behar da eta honen ostean sistema osoa berrasiko da, hau da, grafcet guztiak hasierako etapan jarriko dira eta erabiltzaileak hasieran azaldu den bezala, sistemak nola funtzionatu behar duen aukeratzen hasi ahalko da.
Eneko Otxoa Martin Erabiltzaileari sistemaren erabilpen gida hau eta gero, atxikituta instalaziorako beharrezko gidak aurkitu daitezke. | science |
addi-15bbef79eef4 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29379 | Europako herrialdeen berrikuntzarako joeren analisia | Rekalde Elola, Leire | 2018-10-30 | Berrikuntzen bidez ekonomia ezberdinen lehiakortasun maila handitzea lor daiteke. Hori dela eta, EIS markagailua Europako herrialdeek dituzten berrikuntzajoerak aztertzeaz arduratzen da. Horretarako, lurralde bakoitzerako 27 adierazleren balioak kalkulatzen dira, ondoren sailkapen bat osatuz. Adierazle hauen azterketa eginez gero, Europako berrikuntza-sistema bakoitzak bere osotasunean duen errendimendua ezagutu daiteke. Gainera, horien arteko elkarreragintasuna aztertuz, erlazio sendoenak eta ahulenak zein faktoreren artean ematen diren jakitea lor daiteke, azken hori berrikuntza-politikak definitzeko oso lagungarria izan daitekeelarik.
European Innovation Scoreboard deritzon EIS markagailua Europako herrialdeek dituzten berrikuntza-joerak aztertzeaz arduratzen da; Europako berrikuntzasistemek jarraitzen dituzten ereduen patroiak ikertzen ditu, hain zuzen (Leydesdorff, 2001). Helburu horretara iristeko, neurri partikularrak eta gakoak diren adierazleak neurtzea baino garrantzitsuagotzat jotzen da berrikuntza-sistema hauen errendimendua bere osotasunean aztertzea. Hori dela eta, Europako Batzordeak berrikuntzaadierazleen neurketak egiten ditu herrialde zein eskualde mailan hainbat inkesta eta ikerketa eginez (Zabala-Iturriagagoitia, Voigt, Gutiérrez-Gracia, & Jiménez-Sáez, 2010). Ikerketa hauek Europar Batzordeak eramaten ditu aurrera kasu honetan, eta hauen helburua herrialde ezberdinen berrikuntza-maila neurtzea eta aztertzea izango litzateke. Horrela, EBk eginiko neurketek herrialdeen berrikuntza-sistemen eraginkortasun-teknikoa aztertzea dute jomuga. Inkesta hauetan lurralde bakoitzean adierazle askok dituzten balioak neurtzen dira. Alabaina, lurralde bakoitzak berrikuntza jardueretara bideratzen dituen baliabideen kantitatea kuantifikatzea ezinbestekotzat hartzen da. Hots, geroz eta baliabide gehiago inbertitu, orduan eta lehiakorragoa izango baita berrikuntza-sistema (ZabalaIturriagagoitia et al., 2010). Hala eta guztiz ere, herrialdeetako gobernuek xede horretara baliabide asko bideratu arren, enpresak dira hauei probetxua atera behar dieten agenteak. Izan ere, ezin da ekonomia baten lehiakortasun-maila makroekonomikoa neurtu negozioaren sektorea ikertu gabe, enpresak soilik izan baitaitezke abantaila lehiakorren forma berrien sortzaileak. Gobernuen zeregina, beraz, negozioak aurrera egiteko ingurugiro egokia sortzea da, enpresen garapena bultzatzeko asmoz (Soltes & Gavurova, 2015). Beste hitz batzuetan esanda, herrialde bateko ekonomiaren produktibitatea, gobernuen inplikazioak baino gehiago, bertan jarduten duten enpresen produktibitateak zehazten du; hots, lehiatzeko gai diren enpresek bakarrik sor dezakete ekonomia lehiakorra (Ivanová & Cepel, 2018). Laburbilduz, berez berritzen duten agenteak enpresak edo eragile pribatuak diren arren, eskualdeek eta herrialdeek hartzen duten jarrera neurtzea funtsezkoa da (Barrutia, Echebarria, Apaolaza-Ibáñez, & Hartmann, 2013).
Gainera, lurralde ezberdinen berrikuntza-maila neurtzeak herrialdeen artekan konparaketak egitea ahalbideratzen du. Nazioarteko konparaketa hauen bidez, ekonomia garatuen arrakasta eragiten duten faktoreak zeintzuk diren zehaztu daiteke. Faktore hauen efektuak zeintzuk diren jakitea oso garrantzitsua da, eragile biderkatzaile batzuen ondorioz, efektuak gizarte osora hedatzen direlako. Besteak beste, efektuak honako hauek izan daitezke: herrialde bateko lanaren produktibitate soziala areagotuz edota nazioartean abantaila lehiakorra lortzea eraginez (Ivanová & Cepel, 2018). Arrazoi guzti hauek direla medio, Europako berrikuntza sistemen joerak eta hauek jarraitzen dituzten ereduen patroiak aztertzea da lan honen helburu nagusia.
Europan berrikuntzak duen eboluzioa eta garrantzia ulertzeko, ezinbestekoa da gaur egungo egoera zein den jakitea. Lehiakortasuna berrikuntzarekin oso loturik dagoen kontzeptu bat da, eta horrela defini daiteke: ekonomia batek bertakoen bizi-kalitatea handitzeko duen gaitasuna da, eta jarduera batean egonkorrak diren edo hazten ari diren enpresak erakarriz eta mantenduz lortzen da. Horrela, eskualde baten lehiakortasuna barneko eta kanpoko erronka ekonomiko eta sozialetara arrakastaz egokitzeko gaitasuna izango da, aukera ekonomiko berriak sortuz, eta kalitatezko produktu eta zerbitzuak modu eraginkorrean ekoitziz (Centre for International Competitiveness, 2018). Berrikuntza lehiakortasunarekin oso loturik dagoen kontzeptu bat da, berrituz lehiarako abantaila eskuratu daitekeelako. The Economist aldizkariaren arabera, berrikuntza ekonomia garaikideko faktore garrantzitsuena da, eta herrialde askotako hazkunde ekonomikoaren arrazoia dela esan daiteke; alabaina, berrikuntzaren munduan ematen diren aldaketen motorra kontsideratzen da (The economist, 2002). Hori dela eta, berritzerako garaian ezagutza modu eraginkorrean erabiltzea bilatzen da, honek herrialdeak lehiakorragoak eta aberatsagoak izatea lor baitezake, ondasunak modu efizienteagoan, gehiago eta merkeago ekoitzi ditzakeelako (Mulet-Meliá, 2005). Gainera, berrikuntzek gizartearen bizi-kalitatea alda dezakete; berrikuntza askok lanpostu batzuk desagertzea eta beste berri batzuk agertzea eragiten dute, orokorrean prestakuntza handiago bat eskatzen duten lanpostuak sortuz.
Gaur egungo erakunde eta enpresetan berrikuntzaren kontzeptua geroz eta garrantzitsuagoa da. Izan ere, globalizazioak, aurrerapen teknologikoek, legediaaldaketek, bezeroaren eskakizunek, etab. lehiakortasunaren maila nabarmenki handitzea ahalbideratu dezakete. Esperientziak erakutsi duen legez, aldaketei aurre egiteko ahalmen egokia lortu ez duten enpresen lehiakortasuna era esanguratsu batean murriztu da. Halaber, aldaketaprozesu horrek eragiten ez dion enpresarik ez dagoela ikus daiteke, tamaina, merkatu, sektore eta herrialde guztietan eragiten baitu (Gentil.C, 2001). Berrikuntza eragiteko eta hauek sortutako aldaketak onartzeko gaitasuna dira enpresa batek lehiakortasun-maila mantendu eta handitu ahal izateko gakoak diren faktoreak. Izan ere, produktu berriek enpresari duen merkatu-kuota mantentzea laguntzen diote, baita mozkinak handitzen ere. Hau merkatu egonkor zein oso aldakorretan ematen da, hain zuzen ere, merkatu-biziraupena ez baita prezio baxuekin bakarrik lortzen, besteak beste, diseinua, kalitatea, funtzionaltasuna eta ezaugarri bereziak bezeroaren erabakiak eragin dezaketen faktore dira (OECD, 2005). Arrazoi hauek direla medio, enpresen gaur egungo joera nagusia berritzeahalmena indartzeko dinamika berria sortzearena da, aldaketekiko eta berrikuntzekiko jarrera irekia erakusten duten enpresek merkatuan posizio hobea lortzen baitute. Ondorioz, etengabeko berrikuntza bilatzen da erakunde gehienetan, hau dela eta, berrikuntza-prozesuak ez du amaierarik. Izan ere, ez da helburu zehatz bat lortzeko erabiltzen, estrategia bezala erabiltzen da (OECD, 2005). Enpresek oro har bi arrazoi nagusiren ondorioz jotzen dute berrikuntza estrategikora. Batetik, produktu, prozesu eta zerbitzu hobeak eskaintzeko aukera ematen duelako, balio erantsia handituz. Bestetik, gehienetan berrikuntzek ondasun berdina baliabide gutxiagorekin ekoiztea ahalbideratzen dutelako. Beraz, ondasunaren balio erantsia handitu egiten denez, bezeroa gehiago ordaintzeko prest egon ohi da, eta gainera, hau ekoizteko baliabide gutxiago erabili badira, irabaziak nabarmenki handitu daitezke (Hollanders et al., 2017). Berrikuntza produktu, zerbitzu, prozesu, komertzializazio-metodo edo antolakuntza-metodo berri edo hobetu bat prozesuan sartzeari deritzo(Eustat, 2018). Aldaketa hau enpresa barnean zein kanpo-harremanetan eman daiteke, hots, interesdunekin duen erlazioetan. Berrikuntzari dagokionean, sailkapen ugari egin daitezke, besteak beste, izaeraren araberakoa, berritasun-mailaren araberakoa, etab. Hala ere, guzti hauen helburua berbera da, enpresan edo erakundean aldaketa bat egitea (OECD, 2005).
Berrikuntza batek, hala kontsideratzeko, ezinbesteko ezaugarri bat bete behar du: martxan jartzea ezinbestekoa da. Beraz, produktu edo zerbitzuak merkaturatu egin behar dira, eta prozesuak zein antolamendu eta komertzializazio metodoak erabiliak izan behar dira. Beste hitz batzuetan, berrikuntza bat merkatuak onartu duenean bakarrik izango da berrikuntza (Fundación cotec para la innovación.2018). Honen aurrean, Europar Batzordeak berrikuntzari loturiko zenbait analisi egiten ditu, bereziki Europar Batasuneko (EB) kide diren herrialdeetan zentratuz. Horietako bat, European Innovation Scoreboard (EIS) da, Europar Batasuneko kide diren eta Europako beste herrialde batzuen berrikuntza-maila neurtzeaz eta hauen joerak aztertzeaz arduratzen dena. Gainera, berrikuntzak sortzen dituen ondorio batzuk ere neurtzen ditu, baita herrialdeen artean alderaketak egin ere. Ondoren, lurralde bakoitzari gomendioak helarazten dizkio, berrikuntza-sistema nazionalaren ahuleziak eta indarrak azpimarratuz eta hau indartzeko pausu estrategiko posibleak planteatuz (European Comission, 2018). EIS markagailuak txosten nagusi bat argitaratzen du urtero, analisiaren zergatia justifikatuz, esplikazioak emanez eta ondorioak azalduz. Horrez gain, B eranskinean aldagaiak banan-banan definitzen ditu, zer diren eta zer neurtzen duten era sakonago batean azalduz. Bestalde, metodologia-txosten bat ere argitaratzen du, neurketak egiteko jarraitu diren pausuei buruzko informazioa emanez. Gainera, 23 hizkuntza ezberdinetan eskuragarri diren txosten nagusiaren laburpenak ere argitaratzen ditu. Hau gutxi bada, aztertutako datu guztiak datu-base batean sartzen ditu, herrialde bakoitzak adierazle bakoitzean duen kalifikazioa eta urtez urte eduki duen bilakaera argi geratzen direlarik. Azkenik, memoria bat ere aurkezten du. 2017ko berrikuntza-markagailu honek Europan eta beste herrialde garatu guztietan berritzeko joera handiagotzen ari dela ondorioztatzen du. Horren arrazoi nagusienak giza baliabideen kalitatean eman den hobekuntza, enpresak berritzera bultzatzen dituen ingurugiroa, inbertsio pribatuen igoera eta ikerketa-sistema erakargarriak edukitzea direla azpimarratuz. Horrez gain, nazioarteko konparazio batzuk ere egiten ditu: bertan, Europa apurka-apurka Kanada eta Estatu Batuen aldean jartzen ari dela ezagutarazten du, baina hala ere, Hego Korea eta Japonia harrapatzeko lan handia dagoela egiteke. Mundu mailan, eboluzio handiena Txinak eginikoa izan dela ere azpimarratzen du 2017ko EIS txosten nagusiak. Analisia egin eta aldagai guztiak aztertu ondoren, Europa osatzen duten estatuak lau taldetan sailkatzen dira (Hollanders et al., 2017):
Lehenengo taldea, berrikuntzan liderrak diren herrialdeek osatzen dute, Europar Batasunaren batez besteko emaitza baino % 120 handiagoak diren balioak lortzen dituzten herrialdeek: Suitza, Suedia, Danimarka, Finlandia, Herbehereak, Erresuma Batua eta Alemaniak, alegia. Bigarren taldea berritzaile ahaltsuek osatzen dute, EBko batez bestekoaren % 90 eta % 120 arteko emaitzak lortzen dituztenek. Hurrengo hauek dira berritzaile ahaltsuak: Islandia, Austria, Luxenburgo, Belgika, Norvegia, Irlandako Errepublika, Frantzia eta Eslovenia. Hirugarren multzoan, berritzaile moderatuak taldekatzen dira, EBren batez bestekoaren % 50 eta %90 bitarteko balioak lortzen dituzten lurraldeak: Txekiar Errepublika, Portugal, Estonia, Lituania, Espainia, Malta, Italia, Zipre, Eslovakia, Grezia, Hungaria, Serbia, Turkia, Letonia, Polonia eta Kroazia lirateke. Azkenik, Bulgaria, Mazedonia, Errumania eta Ukraina berritzaile apalak kontsideratzen dira, beraien azken emaitza EBko batez bestekoaren % 50aren azpitik dagoelako. Hurrengo grafikoan Europako herrialdeak berrikuntza-mailaren arabera ordenatuak agertzen dira, aurreko lau taldeak koloreen bidez bananduak daudelarik. Europar Batasunaren balioa grisez ageri da, berritzaile ahaltsuen taldean. Irudia 1 Europako herrialdeen: berrikuntza-mailaren araberako sailkapena
Iturria: EIS txosten nagusia
Hala eta guztiz ere, herrialde batzuek lan bikaina egin dute, berrikuntzan aurrerapauso handia emanez. 2017. urteko datuak 2010ekoekin alderatzen baditugu, Lituanian EB-n baino % 21 gehiago egin du gora berrikuntzak, Maltan % 12,6 gehiago eta Erresuma Batuan % 11,7, hauek aurrerapen handiena izan dutenak direlarik. Beste lurralde batzuek, aldiz, EB-k baino garapen motelagoa eramaten dute, besteak beste, Errumaniaren bilakaera %14,1 motelagoa izan da, Ziprerena % 12,7 eta Finlandiarena % 5,1 motelagoa. EISek sistema nazional ezberdinen errendimendua neurtzeko hogeita zazpi adierazle aztertzen ditu. Hauek lau talde nagusitan eta hamar dimentsiotan banatzen dira: lehen taldeak egoera orokorra eta azpiegituren egoera ikertzen ditu, enpresa berritzera bultzatzen duten kanpo-eragileak edota eremu baldintzak neurtuz. Horretarako, adierazleak hiru dimentsiotan sailkatzen ditu, denera zortzi adierazle neurtuz. Bigarren taldeak inbertsioak eta diru-laguntzak aztertzen ditu, bost adierazle bi dimentsiotan banatuz. Berrikuntza-jarduerak hiru dimentsiotan banatzen dira, dimentsioko hiru adierazle daudelarik. Azken taldeak, ekintza berritzaileek sortzen dituzten inpaktu edo eraginak bi dimentsio eta bost adierazleren bitartez analizatzen ditu (Hollanders et al., 2017). Hurrengo eskeman, taldeak eta dimentsioak nola banatzen diren azaltzen da: Irudia 2: Multzo eta dimentsioen banaketa
Iturria: EIS txosten nagusia
2.1 Aldagaien deskribapena eta hauen garrantzia Lurralde bateko biztanleen prestakuntza-mailak garrantzi handia du giza baliabideen kalitatea finkatzerako garaian. Bertako biztanleen ikasketa-maila handia bada, hau da, doktore asko, goi mailako ikasketak egin dituztenen ehuneko altua, eta gainera, espezialistek bizitzan zehar profesionalki garatzen jarraitzen badute, lurraldeko agenteek merkatuaren aldaketei aurre egiteko prestatuagoak egongo dira, berrikuntzari ateak zabalduz eta abantaila lehiakorra eskuratuz. Bestalde, berrikuntzan bertako ikerketa-sistemaren mailak eta kalitateak ere eragin positiboak izan ditzake. Hau neurtzea erraza ez den arren, hainbat aldagaik eragina dutela ikus daiteke. Besteak beste, herrialde batek nazioartean egindako zientzia arloko argitalpen asko baditu, bertako ikerketa-sistemaren maila altua denaren seinale izango da. Berdina gertatuko litzateke, bertako zientzialarien argitaratzeak gehien aipatzen diren lanen artean badaude. Horrez gain, berrikuntza-sistema erakargarri batek, enpresak zein espezialistak herrialde horretara joatea bultza dezake, baita atzerriko doktoreak lurralde horretara mugitzea ere, bertako sistema are gehiago indartuz. Hori gutxi bada, argi dago ingurunea berritzailea izateak berrikuntzari bultzada nabarmena eman diezaiokeela. Hori bi adierazleren bidez neurtzen da EIS analisian. Batetik, banda zabala erabiltzen duten enpresa kopurua neurtzen du, Europako herrialdeen e-potentzial edo potentzial elektroniko guztia merkataritza elektronikoaren eta interneten bidez sortzen baita. Bestetik, ekintzaileentzako bultzada aztertzen da, berritzeko motibazio-iturria zein den jakiteko asmoz. Kanpo-eragileen taldean balio altuenen eta baxuenen arteko konparaketak eginez gero, diferentzia handiak nabarmentzen dira: Suitza eta Danimarkak aurkezten dituzte balio altuenak eta Ukraina eta Errumaniak, aldiz, baxuenak. Kontuan edukitzekoa da, lehen biak berritzaile liderrak direla, eta azken hiruak berritzaile apalak. Hala ere, Lituaniak adibidez, berritzaile moderatua denak, goi-mailako hezkuntza burutzen duen biztanleen ehuneko handiena erakusten du, baina beste balioetan liderrekin alderatuz oso atzean geratzen da. Polonian, aldiz, doktoretza egiten ari diren atzerritarrak %1.9 dira, Europako balio baxuena izango litzateke, eta Suitzan, altuena, % 54.3. Berrikuntzara bideraturiko inbertsio publiko zein pribatuek ere paper garrantzitsua jokatzen dute. Europar Batasuneko, herrialdeetako eta eskualdeetako administrazioek hainbat programa eta politika eramaten dituzte aurrera berrikuntza bultzatzeko. Inbertsioa neurtzeko I+Gra bideratzen den inbertsio publikoa eta arriskukapital inbertsioak neurtzen dira. Enpresa inbertsioak ere aztertzen ditu EISek: enpresa pribatuek I+Gra bideratzen duten aurrekontua, I+G ez den beste berrikuntzetara bideratzen den dirua eta IKTren prestakuntza eskaintzen duten enpresen ehunekoa.
Inbertsio kontuetan, Norvegia, Finlandia eta Suitzak aurkezten dituzte balio altuenak, eta Zipre, Luxenburgo Errumania eta Mazedoniak baxuenak. I+G prozesuetarako Barne Produktu Gordinaren %90 edo gehiago bideratzen da Danimarkan, Alemanian, Herbeheretan, Finlandian, Suedian eta Suitzan, eta %25 edo gutxiago Bulgarian eta Mazedonian. Berrikuntzan lider kontsideratzen diren zazpitatik sei dira BPGd-ren ehuneko handiena I+Gra bideratzen dutenak, eta laugarren taldean daude Bulgaria eta Mazedonia. Enpresa txiki eta ertainek, edo ETEek, egiten dituzten berrikuntzak aztertzen dira bereziki berritzaileen dimentsioan, bai produktu eta prozesu berrikuntzak, bai merkatu eta antolakuntza berrikuntzak, eta baita berrikuntza propioak edo barneberrikuntzak ere. ETEen kasuan, Errumaniako enpresak dira gutxien berritzen dutenak eta Suitzakoak gehien berritzen dutenak. Gainera, enpresen arteko lotura eta kolaborazioak ere neurtzen ditu, ETEen artekoak zein argitalpenak egiteko lankidetzak. Suitza da, berriro ere, kolaborazioen bitartez argitalpen gehien egiten dituena, baina aipatu beharra dago, bertako ETEek kooperatzeko oso joera txikia dutela. Aktibo intelektualak ere neurtzen ditu, patente, marka eta diseinu aplikazioak zehazki, eta horri dagokionez, Suedia da patente aplikazio gehien dituena, Suitza marka aplikazio gehien dituena eta Malta da diseinu aplikazioetan gailentzen dena. Bestalde, Mazedonia, Ukraina eta Errumania dira aktibo intelektualen alorrean atzeen geratzen direnak. Azkenik, berrikuntzak sortzen dituen inpaktuak neurtzen dira. Enpleguari dagokionean, ezagutza-maila altua eskatzen duten jarduerak eta enplegua azkar hazten ari den enpresa sektore berritzaileak ikertzen dira. Hurrenez hurren, Suitza eta Erresuma Batua dira gailentzen direnak, eta Mazedonia eta Zipre geratzen dira atzean. Salmenten kasuan, teknologia ertain eta altua erabiltzen duten produktuen esportazioak, Luxenburgon ematen dira gehien, eta Islandian gutxien. Ezagutza maila handia eskatzen duten zerbitzuen esportazioak, aldiz, Irlandan gailentzen dira, eta merkatuarentzat edo marka batentzat berriak diren ondasunen salmentak Erresuma Batuan. Herrialde bateko datuak orokorrean aztertuz gero, kontuan hartzen diren aldagaiek abantaila lehiakorrean eragina dutela ikus daiteke. Izan ere, Suediak, berrikuntzan Europar Batasunean liderretan liderrena denak, aldagai guztietan balio altuak aurkezten ditu, eta Europa mailan, herrialde lehiakorrenen artean dago: lurralde gehienetan baina doktore berri gehiago daude, ia gazteen % 50ak goi-mailako ikasketak burutu ditu, biztanleriaren % 30ak 65 urte bete arte profesionalki garatzeko ikasten dihardu, ikerketa-sistema erakargarria duenez atzerritar askok erabakitzen dute Suediara joatea, zientzia eta teknologia arloetan duen nagusitasunagatik. Gainera, Suediako administrazio publikoak aurrera eramaten diren I+G prozesuetarako Barne Produktu Gordinaren % 1a bideratzen du gutxi gorabehera, beraz ideia potentzial bati buruz
ikertzeko aukerak nabarmenki handitzen dira. Suediako berrikuntza inpaktuak ere, orokorrean altuak direla esan daiteke.
Bestalde, Errumania berrikuntza alorrean atzeen geratu den Europar Batasuneko herrialdea litzateke, eta Suediarekin alderatuz, desberdintasun handiak aurki daitezke. Gazteriaren laurdenak baino ez ditu goi-mailako ikasketak burutzen, BPGd-ren %0,26a besterik ez du I+Gra bideratzen, bertako enpresek ez dute kolaborazioak egiteko joerarik, Suediak baino 40 aldiz patente aplikazio gutxiago ditu, etab. 2.2 Adierazleen taldekatzea Berrikuntza bat eman aurretik, pauso asko ematen dira, eta fase horretan eragina izan dezaketen faktore ugari ager daitezke. EISek kontuan hartzen dituen adierazleetatik abiatuz, sailkapen ugari egin daitezke. Horietako bat adierazle horiek zerikusia duten beste aldagaiekin taldekatzea litzateke, besteak beste, honela: gizartearen ezagutzamaila, ikerkuntza, ingurunea eta gizartearen pentsaera, berritzen duten erakundeak, inbertitzaileak eta inpaktuak. Gizartearen ezagutza-mailak, eta ondorioz heziketak, berrikuntzan duten garrantziaz jabetzea ezinbestekoa da. Izan ere, haien maila altua lortzen bada, gizartea intelektualagoa izan daiteke, berrikuntzaren garrantziaz kontzienteagoak bihurtuz. Gainera, horrekin batera, herrialdeko zientzia eta teknologiak asko garatu ohi dira, eta ikerkuntzarekin zerikusia duten faktoreek indarra hartzen dute. Ikerkuntzari dagokionez, heziketak honen kalitatean eragin zuzena izan ohi du, eta berrikuntzak eman daitezen oso garrantzitsua da. Hala eta guztiz ere, hau efektiboa izan dadin, erakunde publiko eta pribatuen arteko lankidetza oso garrantzitsua da. Teknologia berriren bat garatu nahi bada, kooperatuz hartzen diren arriskuak bakarka hartzen direnak baino txikiagoak izango dira. Beraz, ikerkuntzak ematen diren berrikuntzetan eragin oso handia izan dezake, baina horretarako informazio-fluxua eraginkorra izatea lortu behar da. Ingurunearekin zerikusia duten faktoreek ere garrantzi handia dute. Izan ere, herrialdeko biztanleen pentsaera eta berrikuntzekiko hartzen duten jarrerak egoera alda dezake. Gainera, lurralde batean ekintzailetzarako joera baldin badago, ideia potentzial bat dutenek errazago ekingo diote ideia garatzeari. Porrotarekin, ordea, alderantzizkoa gertatzen da: ingurune batean porrota zigortzen bada, ekintzaile gutxiagok arriskatuko dute beren burua, ideia gutxiago garatuz (Larrea, 2010). Enpresei dagokienez, hauek hartzen duten jarrera guztiz funtsezkoa da, azken finean, hauek baitira berrikuntzak merkaturatzen dituztenak. Lurralde bateko enpresen ezaugarriak EISek kontuan hartzen dituen aldagai askotan eragina izango lukete.
Alabaina, ETEek duten berrikuntza-ahalmena ezin da enpresa handi batek duen ahalmenarekin alderatu. Horrekin loturik egongo litzateke enpresa hauek hartzen dituzten arriskuak. Kolaborazioetarako joerak ere zeresan handia izango luke, informazio-fluxu dinamikoago bat edukitzera bultzatuko bailuke. Faktore honek, beraz, eragin handia izango du adierazle askotan, eta bereziki inpaktuen adierazleetan eragin handia izango du (Larrea, 2010). Inbertitzaileek hartzen duten jarrerak enpresek burutzen dituzten berrikuntzekin zerikusi handia du, bereziki administrazio publikoenak. Hauek, berrikuntza bultzatu nahi badute, erraztasunak jarri behar dizkiete enpresei, bereziki ekonomikoki ahalmen txikiagoa dutenei, ETEei alegia. Beraz, lurralde bateko administrazioak bertako berrikuntza sustatu nahi badu, lankidetza, ikerketa, etab. bultzatu beharko ditu, eta arriskuak hartzeko prest egon beharko da. Inbertitzaile pribatuei dagokienez, arriskuekiko jarrera zenbat eta irekiagoa izan, orduan eta berrikuntza gehiago emateko aukera egongo da, eta asko irabazteko aukera izango dute, baina baita asko galtzekoa ere. Gainera, administrazio publikoak bere politiken bidez enpresak I+Garen garrantziaz kontziente izatea lortzen badu, berrikuntzetara bideratutako aurrekontua asko handitzea lor dezake. Lider berritzaileak diren gehienen kasutan, administrazio publikotik I+Gra egiten den inbertsioa oso handia dela azpimarratu daiteke. Hala ere, adibidez Txekiar Errepublikarraren kasuan, inbertsioa ere handia dela esan daiteke, eta berrikuntzaren aldetik, hau ez da herrialde indartsua kontsideratzen. Azkenik, EISek kontuan hartzen dituen inpaktuak, enpleguan eta ekonomian, herrialdeko enpresen ezaugarrien menpe egongo dira batik bat. Hala ere, zin daiteke ukatu, beste adierazleek ere eragina izango dutela, inbertitzaileen jarrerak adibidez. Izan ere, lurralde bateko enpresek erabiltzen duten teknologia zenbat eta aurreratuagoa eta berritzaileagoa izan, EISek neurtzen dituen inpaktuak, handiagoak izango dira. Normala den bezala, teknologia aurreratuak erabiltzen dituzten erakundeek baliabide gehiago izango baitituzte, berritzea egunerokotasuneko kontu bat izango da, eta esfortzu gutxiago egin beharko dituzten berritzeko. 2.3 EIS adierazleetan aldaketak 2017ko EIS markagailua berrikusia izan da, adierazle batzuetan aldaketak jasan dituelarik. Berrikuspen honen ondorio garbia da 2017ko emaitzak ezin direla EIS 2016 txostenean lortu ziren emaitzekin alderatu. 2.3.1 Berrikusitako esparrua Politiken lehentasunetan, teoria ekonomikoan eta datuen erabilgarritasunean egon diren garapen eta aldaketen ondorioz, iazko neurketa-esparruan doikuntza behar
zen. Aztergai den esparruaren berrikuspena 2016an hasi eta hainbat foroetan eztabaidatu zen, besteak beste, adituen tailerrak, Enterprise Policy Group (EPG) taldeko berrikuntza-arduradunen bilerak, ERAC Batzordean egindako aurkezpenak, etab.. Bilera eta tailer hauetan, lau beharrizan nagusi identifikatu ziren. Batetik, EIS dimentsioak politika berrien lehentasunekin hobeto lerrokatzea beharrezkoa zela ikusi zen. Bestetik, adierazleen kalitatean, zehaztasunean eta koherentzian etengabeko hobekuntza bilatu nahi da. Halaber, geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari diren fenomenoak EISek geroz eta hobeto biltzen dituela analisietan; esaterako, digitalizazioa eta ekintzailetza bezalako esparruetan giza baliabideek, gaitasunek eta zientzia harremanek duten inportantzia jasoz. Azkenik, lortzen diren datuen bidez testuinguruaren azterketa bat egin, herrialdeen arteko egitura-ezberdintasunen eraginak aztertuz, politika-erabakiak hartzeko ebidentzietan oinarritu ahal izateko. 2.3.2 EIS neurketa-esparruan aldaketak Adierazleei dagokienez, 2017ko markagailuan hainbat aldaketa eman dira, hauek taldekatzea hobetuz eta beste adierazle batzuk gehituz. Lehenengo aldaketa nagusia, EIS 2016ekin alderatuz eman den taldekatze berria izan da. Horren helburua, esparru baldintzak, inbertsio-maila, berrikuntza-jarduerak eta inpaktuak hobeto desberdintzea da. Bigarren aldaketa modura, dimentsio gehiago gehitu zaizkio analisiari, enpresek lan egiten duten ingurunea hobeto identifikatzeko. Enpresak beren inguruneko aldaketei erantzuteko berritzen dute, bereziki beren negozioa handitzeko edo lehiakideen mehatxuei aurre egiteko. CIS edo Community Innovation Survey-k Europa mailan zientzia eta teknologiaren inguruan egindako inkesten emaitzek erakusten dutenez, enpresa gehienek ondasun edo zerbitzuen kalitatea hobetzeko, ondasun edo zerbitzuen eskaintza handitzeko edo merkatu-kuota handitzeko berritzen dute. Aldiz, barneko inbertsiofuntsak, berritzeko kostu gehiegia edo kanpoko funtsik ez egotea dira enpresa gehienentzat berrikuntza-jarduerak oztopatzen dituzten faktore garrantzitsuenak. Halaber, langile kualifikatuen gabezia, merkatuan jada finkatuak dauden enpresen nagusitasuna eta ondasun edo zerbitzu berritzaileen eskaria zenbatekoa izango denaren zalantza ere berrikuntzaren aurkako faktoreak dira. Berrikuntzari lagungarri zaion ingurugiroak katalizatzaile gisa jardungo du, enpresek berritzera bultzatuz. Hirugarren aldaketa batek efektu ekonomikoak neurtzen dituen dimentsioa bi taldetan banatzen du, eta inpaktuak enpleguan eta salmenta-inpaktuak era independentean aztertzen dira. Dimentsio bakoitzaren barruan, ikerketaeta berrikuntza-sistemaren errendimendua bi edo hiru adierazleren bidez neurtzen da. Hurrengo taulan egindako aldaketak laburbiltzen dira: gorriz dauden hiru adierazleak ezabatu egin dira, urdinez
ageri diren sei adierazletan berrikuspen txikiak eman dira, eta azkenik, berdez ageri diren bost adierazle berriak sartzea erabaki da. Taula 1: Neurketa esparruaren aldaketa
Iturria: EIS txosten nagusia
2.3.3 Ezabatutako adierazleak "Gutxienez bigarren hezkuntza duten gazteak" aldagaia hainbat arrazoirengatik kendu dira: lehenik eta behin, heziketa jada neurtzen da goi-mailako ikasketak dituzten biztanleriaren neurketarekin; bigarrenik, adierazle hori kenduz "etengabeko formakuntza" adierazlea sartzea lortu da. "PCT patente aplikazioak gizarte-erronketan" aldagaia ere ezabatu egin da "PCT patenteen aplikazioak" adierazleak jada neurtzen duelako. "Nazioarteko lizentzia eta patenteak" ere kendu egin da, hauek "Ezagutza intentsiboko zerbitzuen esportazioak" gisa kontsideratu daitezkeelako. 2.3.4 Berrikusitako adierazleak "Goi mailako ikasketak dituzten 30-34 urtekoak" adierazleak neurtzen zuen adin-tartea zabaldu egin da, 30-34 bitarteko biztanleriaren ordez, 25-34 bitartekoa aztergai bihurtu delarik. Adin-taldeen zabalkundeak konfiantza-tartea murriztuko du eta aldaketa estatistikoen esanahi-maila hobetuko da adin-talde estu bat aztertzen den bitartean. "EBz kanpoko doktore ikasleak" adierazlearen ordez, "Doktore ikasle atzerritarrak" izan dira aztergai, EBko parte diren beste herrialdeetako biztanleak ere atzerritar gisa kontsideratuz. Berrikuspenen arabera, EBko herrialde ezberdinetako ikasleek hezkuntza-sistema desberdina izan dutelako eredutzat. "Marka komertzialen aplikazioak" neurtzeko adierazleari dagokionez, European Union Intellectual Property Office (EUIPO) datuak kontuan hartuko ditu lehen aldiz, 2016 arte erabili zen World Intellectual Property Organization (WIPO) erakundeak eskaintzen dituen datuekin batera. "Etengabeko enplegu-hazkundea sektore berritzaileetan" adierazlearen konplexutasuna gehiegizkoa zen eta urteetan zehar herrialdeek izandako eboluzioa neurtzea zaildu egiten zuen. Beraz, adierazle berriak hazkunde nabarmena jasaten ari diren enpresak sektore berrikuntza-koefizienteekin alderatu ordez, sektore berritzaileenen enplegu-hazkundea enplegu totalaren proportzio gisa neurtzen du. Sektore berritzaileenak zeintzuk diren jakiteko, Europar Batzordeak ematen duen sailkapenetik % 50 sektore berritzaileenak zeintzuk diren begiratzen da. "Ezagutza intentsiboko zerbitzuen esportazioak" adierazlea berrikusiak, lehen ez bezala, patente eta lizentzien esportazioak ere kontuan hartzen ditu; beraz, EIS 2016ean "nazioarteko lizentzia eta patenteak" adierazleak neurtzen zuena, EIS 2017k talde honetan sartzen du. 2.3.5 Adierazle berriak "Etengabeko formakuntza" adierazleak 25 eta 64 urte bitarteko biztanleriaren artean hezkuntzan eta prestakuntzan garatzen dihardutenen ehunekoa neurtzen du.
"Etengabeko formakuntzak" ikasketa didaktiko guztiak biltzen ditu, formalak eta informalak, ezagutzak, gaitasunak eta trebeziak hobetzeko helburua duten guztiak, alegia. Izan ere, etengabeko formakuntzaren bidez, jarduera berritzaileetan parte hartzen duten langileen ezagutza eta eraginkortasuna handitzea lortzen da. Abiadura azkarreneko, gutxienez 100 Mbps, Internet konexio azkarra kontratatuta duten enpresen kopurua neurtzen du "banda zabala erabiltzen duten enpresa kopurua " adierazleak, europar ekonomiaren digitalizazio-mailaren igoera neurtuz. Izan ere, berrikuntza digitalen bidez, Europako ekonomia eta industrien egitura birmoldatzen ari dira. Datu masiboak, Gauzen Interneta eta mugikorretarako eta hodeietako teknologiak hazkunde ekonomikoaren gidari izatea aurreikusten da, enplegua sortuz eta biztanleen bizi-kalitatea handituz. Europako e-potentzial nagusia merkataritza elektronikoa eta Interneta garatzea bideratzen da, eta beraz, adierazle honen bidez, e-potentzial horren erabilera erlatiboa aztertu nahi da, banda zabal azkarrerako sarbidea duten enpresa kopurua neurtuz. "Ekintzaileentzako bultzada" Global Entrepreneurship Monitor (GEM) erakundearen motibazio-indizearen arabera neurtzen da eta ekintzailetzaren arrakasta neurtzen du. Adierazle honen iturri nagusia, norbanakoek ondasun eta zerbitzu berri eta hobeak ekoitzeko duten ezinegona da, eta oso garrantzitsutzat jotzen da berrikuntzasistemaren osotasuna aztertzerako garaian. "IKTren prestakuntza eskaintzen duten enpresek" langileen IKT gaitasunak garatzea bilatzen dute. Izan ere, IKTetan gaitasunak bereziki garrantzitsuak dira berrikuntzarako, gero eta digitalizatuagoa den ekonomian honetan. Trebakuntza hori ematen duten enpresen ehunekoa, langileen garapen profesionala bilatzen dutenen ehuneko gisa ulertu daiteke. "Sektore pribatuak finantzatutako I+G publikoak" sistemako agenteen artean dagoen lankidetza neurtzen du. Kanpoan ematen den I + Garen garrantzia neurtzen du, unibertsitateek edota ikerketa-zentroek eginikoa, adibidez. I + G lankidetza hau, teknologia intentsiboko sektoreetan lider den lurraldeetan ematen da gehien. 2.3.6 Ekonomia-estrukturaren eragina Herrialdearen garapen-mailak, adibidez, eragin zuzena izan ohi du. Garapen bidean dagoen herrialde bateko enpresetan berrikuntza bat egiteko nahikoa da enpresan erabiltzen ez diren makina berriak integratzea, prozesua aldatzea, berrantolatzea, merkaturatzeko teknika berriak erabiltzea … Baina aurreko hori egiteak esfortzu handia eskatu diezaioke enpresari. Hain zuzen ere, pentsaera aldaketa bat suposatzen du, baliabideak helburu horretara bideratuz, eta epe luzera oso eragin positiboak izan ditzakeen arren, enpresa guztiek ezin izaten diote hasierako inbertsio horri aurre egin, momentuan duten egoera eskasa dela medio. Hau da, enpresa hauek bizirauteko lehiatu ohi dute, bereziki epe motzeko planteamenduak eginez (Arocena & Sutz, 2002).
Dena den, administrazio publikoek berritzeko laguntza ezberdin asko ematen dizkiete enpresei, bereziki ETEei, baina askok ez dute laguntza horien berri, eta ondorioz, ez dira hauen abantailez baliatzen. Punta-puntako teknologia erabiltzen duen enpresa batean kasuan, aldiz, berritzea eguneroko kontua den arren, esfortzu asko kontzentratu behar izaten dira helburu hori lortzeko, baliabide asko horretara bideratuz. Kontuan eduki behar da, ordea, inbertsio horiek egiteko ahalmena eduki ohi dutela enpresa hauek, eta orokorrean epe luzerako planteamenduak egiten dituztela. Gainera, krisi garaia izan den arren, berrikuntzara bideratutako hauen inbertsioak konstante jarraitu du, aldaketa txiki batzuekin. Hau, jarduera berritzaileak enpresa hauen egunerokotasunaren parte direnaren proba da (Informe cotec 2015.2015). Ondorioz, garrantzi berezia dute ekonomia estruktura ezberdintasunek, beraz, industria eta berrikuntzarekiko oso jarrera desberdinak hartzen dituzte gobernuek. Maila altuko teknologiak eta zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen kopuruak adierazleetan eragin handia izan dezake, eta herrialde bakoitzak adierazle batzuetan duen posizioa azaldu dezake. Besteak beste, aurreko horrek eragin zuzena izan dezake honako adierazle hauen neurketak handituz: I+G aurrekontua negozio sektorean, patente aplikazioak eta enpresa berritzaileak. Goi- eta erdi-mailako teknologiak erabiltzen dituzten industriek besteek baino berrikuntza-intentsitate altuagoak aurkezten dituzte. Batez beste, industria hauek I+G aurrekontu altuagoak izaten dituzte, patente aplikazio gehiago eta baita lankidetzan eginiko jarduera berritzaile gehiago ere. Herrialde batean dauden industria hauen kantitatea batez bestekoa baino altuagoa bada, bertako EIS adierazle askoren balioak altuagoak izango dira. Adibidez, EBko enpresei dagokionez, fabrikazio sektorean ematen diren inbertsioen % 85a maila teknologiko erdi-altuko eta altuko enpresei dagokie. 2.3.7 Negozioekin zerikusia duten adierazleak Enpresen ezaugarriak oso garrantzitsuak dira I+G aurrekontua eta jarduera berritzaileen arteko erlazioa aztertzerako orduan. Enpresa handiek, 250 langile edo gehiago dituztenek alegia, Europako enpresek I+Gn egiten duten inbertsioaren ia %80a hartzen dute bere gain. ETEek berriz, 10 eta 249 bitarteko langile kopurua duten enpresek, inbertsioaren %20a besterik ez lukete suposatuko (Hollanders & Es-Sadki, 2017; Hollanders et al., 2017).
Merkatuaren eskaria berrikuntza-gidari garrantzitsua da. Osloko Gidaliburuaren arabera, eskariaren faktoreek berrikuntza jarduera osatzen dute bi modu nagusitan: batetik, produktu berrien garapena bultzatzen dute, enpresa ezberdinek produktuak moldatu eta hobetzen baitituzte merkatu balioa handitzeko asmoz. Bestetik, ekoizpen eta hornikuntza-sistemak hobetzea bilatzen dute, kostuak murrizteko intentzioarekin. Hala eta guztiz ere,gaur egun ez dago berrikuntza eskaria neurtzeko adierazle sendorik eskuragarri. Munduko Ekonomia Foroaren Ebaluaziorako Inkesten arabera, produktu berritzaileak ekoizterako orduan kontsumitzaileen lehentasunak kontuan hartzea oso garrantzitsua da, eta aurreko erakundeak ateratako ondorioak aztertuz, kontsumitzaileak produktu eta zerbitzuen kalitatean eta prezioan zentratzen dira gehien bat, beraz kostuak murrizteko berritzea interesgarria litzateke enpresentzat (European Comission, 2018). 2.3.8 Adierazle sozio-demografikoak Hainbat arrazoi direla medio, biztanleria-maila altua duten lurraldeek berritzailek izateko duten probabilitatea altuagoa da. Batetik, ezagutza-transferentzia errazagoa eta azkarragoa da pertsonak eta enpresak elkarrengandik hurbil daudenean. Bigarrenik, eremu urbanizatuek gobernu- eta hezkuntza-zerbitzuen kontzentrazio handia izan ohi dute. Hori dela eta, biztanle asko bizi diren guneetan, prestakuntza hobea izateko aukera egon ohi da, eta goi-mailako prestakuntza duten pertsonen kantitatea handiagoa izan ohi da. Hirigintza datuek landa eremuetan, herrietan eta auzoetan bizi direnen eta hirietan bizi direnen artean bereizketak egiten ditu. Europar Batasunari dagokionez, goi-mailako irakaskuntzako eta etengabeko ikaskuntzan parte hartzen duten pertsonen zati handiena eremu urbanizatuetan bizi da (Hollanders & Es-Sadki, 2017; Hollanders et al., 2017). Eskualde mailan, biztanleriaren dentsitatearen eta urbanizatze-mailan dauden desberdintasunak are garrantzitsuagoa dira. RIS markagailuak, 220 Europar eskualderen datuak eskuragarri jartzen ditu. Irudia 3 : Sektore pribatuko enpresek I+Gn dituen gastuak empresa tamainaren arabera Iturria: EIS txosten nagusia
Egitura-datuek ere biztanle kantitatea eta per capita BPGd hartzen dituzte kontuan erosteko ahalmena aztertzeko garaian, herrialdeen arteko benetako errentadesberdintasunak interpretatzeko neurri gisa baliagarria izan baitaiteke. 2.3.9 Europar Batasuneko berrikuntza-sistemaren egoera EBko berrikuntza-sistemaren errendimenduak 2.0 puntuko igoera jasan du 2010 eta 2016 bitartean. Normala den bezala, adierazle batzuek besteek baino aurrerapen handiagoa izan dute. Hurrengo grafikoan, dimentsio edota adierazle bakoitzaren hobekuntza erakusten da, 2010eko adierazleak oinarritzat hartuz.
Igoera gehien izan duten adierazleak giza baliabideen taldekoak izan dira, %21eko igoerarekin; zehazki, "Doktore berriak" eta "Goi mailako ikasketak dituzten 25-34 urtekoak" adierazleak. Horrez gain, Berrikuntza bultzatzeko ingurugiroa taldeak ere, aurrerapen nabarmena izan du, "Banda zabala erabiltzen duten enpresa kopuruaren" igoera dela medio. Enpresen inbertsioei dagokionez, talde horretako hiru adierazleek izan dute garapen egokia eta guztira %13,6eko igoera izan dute. "Kooperazioan eginiko Irudia 4: EBko egoera aldaketa 2010-2016 artean; dimentsioak eta adierazleak Iturria: EIS txosten nagusia
argitalpen zientifikoak" izan da %54,2ko igoerarekin Ikerketa sistema erakargarriak taldearen hobekuntza-gidari nagusia. Salmenten inpaktuak dimentsioaren errendimenduak % 3 egin du gora, parte diren hiru adierazleetan igoera jasanez. Aktibo intelektualak eta Inpaktuak enpleguan dimentsioek ez dute ia aldaketarik jasan, adierazleen igoera eta jaitsierak konpentsatu egin direlako. Hiru berrikuntza-dimentsio izan dira jaitsiera jasan dutenak: "Finantzak eta laguntzak", "Loturak" eta "Berritzaileak". 2.3.10 Datuen iturriak EIS azterketa egin ahal izateko datuak hainbat modutara lortu dira. Batetik, CIS Community Innovation Survey inkestak egin zaizkie herrialde guztiei, beraien zientzia eta teknologiaren garapen-maila zein den jakiteko.Hala ere, Europako eta munduko beste herrialdeekin alderaketak egiteko datuak beste iturri batzuetatik ere bilatu behar izan dira. Horretarako, OECD erakundeak, Web of Science datu-baseak, Munduko Bankuak eta NBEak erraztasunak jarri dituzte. OECD (Organisation for Economic Co-operation and Development) erakundea izan da datu orokor gehienak EISen zerbitzura jarri dituena. Horrez gain, Web of Science datu-basea ere erabili da datuak eskuratzeko helburuarekin, zehazki ikerketa-sistemekin zerikusia duten aldagaien datuak lortu ahal izateko. Munduko Bankuak, World Bank izenarekin ezaguna denak, aktibo intelektualei buruzko informazioa EISen eskuetan jarri du. Azkenik, Nazio Batuen Erakundeak, Salmenten inpaktuen konparazioa egitea ahalbideratu du.
3 HELBURUAK ETA IRISMENA 3.1 Helburuak Lan honen helburu nagusia Europako berrikuntza sistemen joerak eta hauek jarraitzen dituzten ereduen patroiak aztertzea da. Helburu nagusi hori lortzeko, EIS markagailuak eskuragarri jartzen duen informazioa erabiliko da, eta ondorioz, markagailuak neurtzen dituen hainbat adierazle aztertuko dira.
Azterketa horren bidez, adierazleak elkarren artean dituzten erlazioak neurtuko dira, ondoren, korrelazio-erlazio sendoena duten adierazleak azpimarratuz eta era sakonago batean ikertuz. Analisi honetan lortutako emaitzetatik abiatuz, lurralde bateko adierazle baten balioan eragin nahi bada, zein jokabide hartzea den egokiago jakitea errazagoa bihurtuko da. 3.2 Irismena Lan honen irismena definitzea beharrezkoa da, izan ere, analisi hau asko sakondu daiteke: herrialde bakoitzean lurraldeak desberdinduz, etab. Beraz, EIS markagailuak aztertzen dituen herrialdeetara mugatzen da, analisia egiterako garaian herrialdea bere osotasunean hartuz. Beste hitz batzuetan esanda, Europa mailako berrikuntza-sistemak aztertuko dira, kontinente honetatik at geratzen diren beste herrialdeak alde batera utziz. Horrez gain, lurralde hauen berrikuntza ikuspegi makroekonomiko batetik aztertuko da, herrialde bateko berrikuntza-sistemak osotasunean behatuz, eta ondorioz, eskualdeen arteko ezberdintasunetan sartu gabe. Horretarako, adierazleen arteko korrelazioak egin eta analizatzeaz gain, herrialde batzuen analisi deskriptiboa garatuko da, konparaketa bat eginez eta lanaren garapen hobea lortuz.
Aipatu den bezala, analisi honek ekonomiaren osotasunean eragiten du. Hori dela eta, ekonomian, gizartean… izan ditzake eraginak. Batetik, herrialde bateko gobernuari, zein politika ezartzen duen hautatzeko garaian, lagungarria izan dakioke. Izan ere, herrialde batek berrikuntzara baliabide gutxi bideratuz berrikuntza-mailaren hazkundea positiboa izatea lortzen badu, beste herrialde batek politika hori aztertu eta bere kasura molda dezake. Kasu honetan ezinbestekoa da bi herrialdeen ezaugarri orokorrak antzekoak izatea. Izan ere, Suedia eta Suitzari, aurrera eramandako politikak arrakastatsuak izan zaizkien arren, Ukrainak edo Errumania bezalako herrialdeek nekez lortuko lukete arrakasta eredu hori jarraituz. Hori, baliabide, errenta per capita eta garapen-maila dezente txikiagoak direlako gertatzen da. Hori gutxi bada, herrialde bateko gobernuak adierazle baten balioa handitu nahi badu, zein beste adierazleetan eragin dezakeen jakitea errazagoa izan daiteke. Horrela, bi eragileren artean korrelazio-erlazio sendoa existitzen bada, batean eraginez bestean
ondorioak izateko probabilitatea oso altua izango da. Beraz, adierazleen arteko elkarreragintasuna ulertzeko oso lagungarria izan daiteke. Bestetik, analisi honek herrialde bateko berrikuntza-maila handitzen lagun dezake. Azken horrek gizartearen osotasunean izango lituzke onurak, berrikuntzak hazkunde ekonomikoarengan eragin handia baitu. Alabaina, berrikuntzarekin batera beti egiten da inbertsio bat, aktibo ukigarri zein ukaezinei loturikoa, zeinak enpresen ekoizpen-estrukturetan zein eskarian aldaketa bat suposatzen duen oro har, eta hein handi batean, enpresek definitzen dute herrialde baten egitura ekonomikoa. Horrez gain, herrialde batean berrikuntzari ematen zaion garrantzia zenbat eta handiagoa izan, bertako enpresen eskakizunak orduan eta zorrotzagoak izango dira. Horrek, bertako biztanleen heziketa edo formakuntzan ere ondorioak izango ditu. Oro har, berrikuntza-maila altuan duten herrialdeetan, langilearen formakuntzari, etengabeko prestakuntzari, teknologiaren inguruko jakintzari, etab. garrantzi handiagoa ematen zaio. Beraz, herrialde baten berrikuntza-mailaren eta enpresek eskatzen duten giza baliabideen kalitatearen artean erlazioa egongo da. Gainera, berrikuntza-mailak enpresen giza baliabideetan eragina izateaz gain, baliabide materialetan ere eragingo du, eta beraz, herrialde bateko berrikuntza maila makroenomikoa aldatzearekin batera, bertako enpresen prozesuak aldatuko dira. Beste hitz batzuetan esanda, herrialde batean berrikuntza-maila handitzearekin batera, bertako enpresek hauek beregain hartzeko, eta beraz, bere ekoizpen prozesuetan sartzeko aukerak handitu egingo dira. Azkenik, hau ulertzeak berrikuntza sustatzen duen ingurunea izatera bultza dezake, bertako enpresen proiektuak arrakastatsuak izan daitezen lagunduz eta lurralde horretako berrikuntza-eredua egokia izan dadin lortuz.
Europako berrikuntza-sistemak ikertu ahal izateko, lehenik eta behin testuingurua edo gaur egungo egoera definitu da. Horretarako, bi bide ezberdin jarraitu dira. Batetik, European Innovation Scoreboard markagailua jarraitu da. Honek, Txosten Nagusia bat argitaratzen du urtero, eta hemen Europako herrialdeen joerak eta eboluzioa era zehatz batean azaltzen da. Bestetik, literatura azterketa bat egin da, hainbat artikulu eta gidaliburu irakurriz. Dokumentu hauek lortu ahal izateko Web of Sience datu-basearen Core Collection bilduma erabili da. Bilaketak egiterako garaian, European Innovation Performance eta European Innovation Scoreboard sarrerak erabili dira termino gisa.
Horrez gain, EIS markagailuak definitzen dituen adierazleetatik abiatuta analisi bat eraman da aurrera. Horretarako, Txosten Nagusiko B eranskina oso lagungarria izan da, adierazle guztiak era zehatz batean definitzen baitira bertan. Adierazle hauek lau multzo ezberdinetan sailkatzen dira (eremu-baldintza orokorrak, inbertsioak, berrikuntza-jarduerak eta eraginak) eta multzo bakoitza bizpahiru dimentsiotan banatzen da, hurrengo grafikoan argi ikus daitekeen moduan. Ondoren, EIS markagailua eta literatura azterketaren bidez lorturiko informazioa baliatuz, Europako berrikuntza-sistemek jarraitzen dituzten ereduak edo joerak aztertu dira. Aztertutako eredu eta patroiez gain, 2017ko EIS datu-basea ere erabili da, zeinetan Europako herrialde guztiek adierazle bakoitzean duten balioa ematen den, 2010 urtetik aurrera. Datu hauek aztertzeko , SPSS Softwarea erabili da, eta honen bidez, adierazleen arteko korrelazio-erlazio inportanteenak azpimarratu eta aztertu dira, hainbat ondorio ateraz. Dena den, herrialde batzuetako adierazle batzuen balioa ezezaguna denez gero, herrialde horiek analisitik at utzi dira, eta hurrengo herrialde hauen datuak erabili dira korrelazioak egiteko: Belgika, Bulgaria, Txekiar Errepublika, Danimarka, Alemania, Estonia, Irlanda, Espainia, Frantzia, Kroazia, Italia, Txipre, Letonia, Lituania, Hungaria, Herbehereak, Austria, Polonia, Portugal, Errumania, Eslovenia, Eslovakia, Finlandia, Suedia, Erresuma Batua eta Norvegia. Azkenik, datu-basearen eta aurretik lorturiko informazioaren laguntzaz, berrikuntzari dagokionez, Europako herrialde sendoenaren eta apalenaren arteko konparaketa eta analisia egin nahi izan dira. Aipatu beharra dago, berez berritzaile sendoena Suitza dela, baina informazio falta dela eta, berrikuntzan bigarrena denaren analisia, Suediarena, egin da. Bestetik, arrazoi berdina dela medio, Ukrainaren analisia egin beharrean, Errumania hartu da aztergai.
Lan hau garatzeko ondoren agertzen den plangintzaren arabera eraman da aurrera, hiru zati nagusitan banatu delarik. Lehenengoa proiektuaren hasiera da, zeinetan informazioa bildu eta ordenatu den, eta zati hau hiru fase desberdinetan banatzen da. 60 lanordu behar izan dira zati hau amaitutzat emateko. Hasiera data: 2018/01/29.
1- fasea - EIS webgunea aztertzea: fase honetan EIS markagailuaren azterketa bat egin da, lanaren gaia zehazteko eta bertan zer analisi egin daitekeen ikusteko. Fase honetarako ingeniariaren 25 ordu behar izan dira eta erabili den baliabidea ordenagailua izan da.
2- fasea - Literatura azterketa egin: Fase honetan, gai honen inguruko artikulu zientifikoak bildu eta irakurri dira, aurretik dagoen informazioa osatzeko asmoz. Hori lortzeko, ingeniariaren 20 ordu behar izan dira, eta baliabide gisa, ordenagailu bat.
3- fasea - Informazioa ordenatu: Aurretik lorturiko informaziotik baliagarria dena jaso eta balio ez duena alde batera utzi da. Gainera, dagoen informazioa era ordenatu batean gorde da. Horretarako, ingeniariaren 15 ordu behar izan dira.
4- fasea - Proiektuaren helburua definitu: Fase honetan, dagoen informazioa zen den jakin ondoren, proiektuaren helburua definitu da, irismena ere zein izango den kontuan hartuz. Horretarako ingeniariaren 7 ordu behar izan dira eta baliabidetzat, ordenagailua.
6- fasea - metodologia definitu: Lanaren fase honetan proiektua egiteko metodologia egoki bat definitu da. Horretarako ingeniariaren 10 ordu eta ordenagailua behar izan dira baliabide gisa.
8- fasea - bi herrialderen analisi deskriptiboa egin: fase honetan berrikuntzan sendoa den herrialde batean eta apala den beste herrialde baten analisi deskriptiboak egin dira. Horretarako ingeniariaren 15 ordu eta ordenagailua behar izan dira.
9- fasea - SPSS analisia egin: Zortzigarren fasean SPSS analisia egin da, eta bertan lorturiko emaitzetatik korrelazio-erlazio sendoena duten adierazleak aztertzea erabaki da. Horretarako ingeniariaren 15 ordu eta ordenagailua eta SPSS softwarea erabili behar izan dira.
10- fasea - Emaitzak erredaktatu: fase honetan emaitzak aztertu eta hauek era egoki batean idazteari ekin zaio. Horretarako ingeniariaren 15 ordu eta ordenagailua behar izan dira.
11- fasea- Proiektuaren onurak identifikatu: Emaitzak erredaktatu ondoren proiektuaren onurak identifikatu dira, eta horretarako ingeniariaren 7 ordu eta ordenagailua behar izan dira.
12- fasea - Aurrekontua garatu: Fase honetan, aurrekontua zein den definitu da, proiektuari dedikatu zaizkion baliabideak eta denbora aztertuz. Horretarako ingeniariaren 3 ordu eta ordenagailua behar izan dira.
13- fasea - Ondorioak atera: Fase honetan egindako lanaren inguruan hausnartu da, lanaren ondorio nagusiak ateraz. Hori egin ahal izateko ingeniariaren 20 ordu eta ordenagailua beharrezkoak izan dira.
14- fasea - Errepasatu eta zuzenketak egin: fase honetan egindako lana osotasunean aztertu eta errepasatu ondoren, hobekuntzak egin dira. Horretarako 20 ordu eta ordenagailua beharrezkoak izan dira.
Hamalau fase hauek hurrengo Gantt grafikoan agertzen dira, bertan hasiera-data eta amaiera-data ere azaltzen direlarik. Lanaren iraupen totala 5 hilabetetakoa izan da. Irudia 6: Plangintzaren Gantt grafikoa Iturria: elaborazio propioa
Lanaren emaitzak bi zatitan banatu dira: alde batetik bi herrialderen analisi deskriptiboa egin da, eta bestetik, adierazleen arteko korrelazioak aztertu dira. 7.1 Analisi deskriptiboa Berrikuntzari dagokionez, politika ezberdinak eraman daitezkeela ikusteko, bi herrialde analizatuko dira. Lehenengoa Suedia izango da, berritzaile sendoa dena, eta bigarrena Errumania. 7.1.1 Suedia Suedia berrikuntza-mailari dagokionez Europar Batasuneko liderra da eta Europa mailan Suitza bakarrik gailentzen zaio. 2010eko datuekin alderatuz, % 2.3 egin du gora berrikuntzak Suedian. Hala ere, kontuan hartu behar da, Suedia oso herrialde garatua dela ekonomiaren aldetik, eta bertako biztanleen errenta per-capita altua dela. Hori gutxi bada, per-capitaren hazkuntza-tasa altua da, baita populazioaren hazkuntzatasa ere. Gainera, beste herrialde batzuekin alderatuz biztanle-dentsitate txikia du. Hori dela eta, edozein herrialdetan ez luke Suediak berrikuntza sustatzeko erabiltzen duen sistema edo metodoak funtzionatuko. Herrialdearen egitura aztertzen denean, desberdintasun ugari azpimarratzen dira. Batetik, nekazaritza eta meatzaritza eta manufaktura-industria sektoreek ez dute Suediako ekonomian paper garrantzitsua jokatzen, eta beraz, bertako enplegu-tasa txikia dela esan daiteke. Bestetik, Suedian kokatzen diren enpresa askoren kontrola atzerritik eramaten da aurrera. Suediako enpresetako zati txiki bat besterik ez da atzerritik kontrolatzen, eta herrialde sortzen diren enpresa berrien kantitatea nahiko handia da. Horrez gain, maila gorenean I+G egiten duten enpresen kantitatea beste herrialde batzuetan baino handiagoa da, baina Suediako enpresek xede horretara bideratzen duten aurrekontuaren batez bestekoa Europar Batasuneko batez bestekoaren azpitik dago. Suediako berrikuntza sistemaren indar nagusiak giza baliabideak, berrikuntzarako ingurune egokia eta ikerkuntzarako sistema erakargarriak dira. Bestalde, inpaktuak salmentetan, berritzaileak eta loturak dira sistemako eragile ahulenak. Adierazleen balioei dagokienez, esparru baldintzak neurtzen dituzten adierazle guztien balioak EBko batez bestekoaren gainetik kokatzen dira. Kasu honetan, hiru adierazle dira azpimarratzekoak
Batetik, kooperazioan eginiko argitalpen zientifikoen kopurua. Izan ere, Suedian miloi bat biztanleko 1938,8 argitalpen zientifiko egiten dira. EBko batez bestekoaren arabera, aldiz, 493,6 publikazio egiten dira miloi bat biztanleko. Beraz, adierazle honetan, Suedia gailentzen da gehien. Bestalde, Suediako etengabeko formakuntza adierazlearen balioa, EBko batez bestekoa baino 2,8 aldiz handiagoa da. Suedian, biztanleria aktiboaren % 29,6k bere buruaren garapena bultzatzeko, etengabeko formakuntza burutzen du. EBko herrialdeen batez bestekoa aztertuz gero, % 10,8k besterik ez du hau egiten. Azkenik, berrikuntza bultzatzeko ingurugiroari dagokionez, banda zabala erabiltzen duten Suediako enpresen kopuruak EBko enpresen batez bestekoa bikoizten du. Batean enpresen %32ak erabiltzen duen bitartean, bestean enpresen %13ak besterik ez baitu banda zabala erabiltzen. Inbertsioak multzoko adierazle guztien balioak ere, EBko balioak baino handiagoak dira. Hala eta guztiz ere, bi hauen arteko diferentzia ez da horren handia, oro har. Suedian, BPGd-ren %2,7 bideratzen dute enpresa pribatuek I+Gra, EBn balio hau % 1,3-koa den bitartean. Horrez gain, sektore publikoak I+Gra bideratzen duen aurrekontua Suedian % 0,99 den bitartean, EBn % 0,71 da. Jarduera berritzaileen multzoa aztertuz gero, bederatzi adierazleetatik zazpitan Suediak EBko batez bestekoaren balioa gainditzen du, eta bi adierazleetan atzean geratzen da. Kooperazioan eginiko argitalpen publiko-pribatuak, PCT patente aplikazioak eta ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak dira balio positiboenak dituzten adierazleak. Bestalde, sektore pribatuak finantzatutako I+G publikoa adierazlearen balioa, BPGdren ehuneko gisa, % 0,05ekoa da EBn, eta Suedian berriz, % 0,04ko balioa du adierazle honek. Atzean geratzen den beste adierazle bat ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak neurtzen dituena da,
Azkenik, berrikuntza-inpaktuekin zerikusia duten aldagaiak behatuz gero, bost adierazleetatik lautan Suediako balioak EBkoak baino handiagoak dira. Horietako hirutan, antzeko balioak dira, eta Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan adierazlea da lau horietatik desberdintasun handiena aurkezten duena. Kasu honetan, Suediako enplegu tasa totalaren %18,4 ezagutza intentsiboko sektore batean kokatzen da, EBn balio hau %14,1 den bitartean. Suedian, Merkatuarentzako eta enpresarentzako produktu berrikuntzak adierazlearen balioa da EBkoa baino txikiagoa da. EBn merkatuarentzat edo
enpresarentzat berrikuntzak kontsideratzen dira fakturazioaren % 13,4. Suedian, aldiz, % 6,9koa da balio hau. 7.1.2 Errumania Errumania, Europako berritzaile apalenetako bat da, haren atzetik Ukraina bakarrik geratzen delarik. Errumanian, hainbat arrazoi direla medio 2010 geroztik, berrikuntzak % 14,1 egin du behera. Herrialdearen analisia egiterako orduan, kontuan edukitzekoa da, Errumaniako BPGd-ren balioa txikia dela, bere hazkuntza positiboa den bitartean. Bertako jaiotzetasa Europako batez bestekoarekin alderatuz negatiboa dela, eta Errumaniako populazioaren dentsitatea txikia dela. Errumaniako egiturari erreparatuz gero, badaude beste herrialdeekin diferentziagarriak diren hainbat alor. Enplegu-tasari dagokionez, nekazaritza eta meatzaritza sektoreetan beste herrialdeetan baino handiagoa da, eta goi eta erdi mailako teknologiak erabiltzen dituzten industrietan, zerbitzuen sektoreetan eta administrazio publikoan aldiz, txikiagoa. Horrez gain, atzerritik kontrolatzen diren enpresen kopurua nahiko altua dela esan daiteke, eta enpresek I+Gra bideratzen duten aurrekontua berriz, txikia da. Beste herrialde batzuetan baino enpresa berri gehiago sortzen dira Errumanian. Bertako berrikuntza sistema nahiko ahula da, beraz. Bere indargune erlatiboak, berrikuntzarako ingurune egokia izatea, salmenta-inpaktuak eta giza baliabideak izango lirateke. Sistema honetan ahulenak, berriz, berritzaileak, enpresen inbertsioak eta finantzak eta laguntzak dira. Adierazleei dagokienez, 27tik 26tan Errumania EBren balioaren atzetik kokatzen da, eta adierazle bakar batean, balioak berdintzen dira. Giza baliabideetan, Doktore berriak eta Goi mailako ikasketak dituzten 25-34 urtekoak adierazleen balioak ez dira batez bestekotik asko urruntzen, 1,3 eta 1,6 aldiz txikiagoak direlako. Etengabeko formakuntza-ren kasuan, aldiz, adierazlearen balioa oso txikia da Errumanian, EBko batez bestekoa baino bederatzi aldiz txikiagoa izanik. Ikerketa sistema erakargarrien taldean, Kooperazioan eginiko argitalpen zientifikoen kopurua, EBn baino hiru aldiz txikiagoa da, Gehien aipatu diren %10 argitalpenen artean dauden argitalpen kopurua bi aldiz txikiagoa eta EBko Doktore ikasleen artean atzerritarrak %25,6 diren bitartean, Errumanian %2,3 besterik ez dira. Berrikuntza bultzatzeko ingurugiroari dagokionez, Banda zabala erabiltzen duten enpresa kopuruaren ehunekoak berdina dira EBn eta Errumanian, %13,0. Ekintzaileentzako bultzada, aldiz, EBkoaren erdia da Errumanian,
Finantzak eta laguntzak taldeko adierazleak EBrekin alderatuz nahiko atzean geratzen dira, Errumanian bi eta hiru aldiz txikiagoak direlarik. Enpresen inbertsioen kasuan, I+G inbertsioa negozio sektorean Errumanian EBn baino bost aldiz txikiagoa da, eta I+G ez diren berrikuntza inbertsioak, hiru aldiz txikiagoak. IKTren prestakuntza eskaintzen duten enpresen kopuruari dagokionez, Errumanian enpresen % 5,0-k eskaintzen du zerbitzu hau, EBn balio hau % 22,0 den bitartean. Aipatu beharra dago Errumaniako balioa Europako txikiena dela. Errumaniako berritzaileak multzoko ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak , ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak eta ETEen barne-berrikuntzak adierazleen kasuan, hiruen balioak Europako balio baxuenak dira. Hurrenez hurren, %4,9 , % 8,8 eta % 4,5 dira balio hauek, EBko batez bestekoak % 30 inguruan kokatzen diren bitartean. Loturak multzoaren kasuan, Errumaniako enpresek duten lankidetzarako edo kolaboraziorako joera nahiko txikia da, baita PCT patente aplikazio, Marka komertzialen aplikazio eta Diseinu aplikazioen kopurua ere. Berrikuntzak enpleguan sortzen dituen inpaktuei dagokienez, enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan eta etengabeko enplegu-hazkundea sektore berritzaileetan adierazleen balioak EBn Errumaniako balioaren bikoitzak dira. Azkenik, salmenta-inpaktuetan, Teknologia erdi eta altuko produktuen esportazioen ehunekoa antzekoa da EBn eta Errumanian, hurrenez hurren, % 56,2 eta % 52,8 direlarik. Ezagutza intentsiboko zerbitzuen esportazioak eta Merkatuarentzako eta enpresarentzako produktu berrikuntzak adierazleak, Errumanian EBn baino bi aldiz txikiagoak dira. 7.2 Adierazleen arteko korrelazioen azterketa Korrelazioen analisia egiteko, lehenengo adierazle guztien arteko korrelazioen taula handi bat egin da. Ondoren, taula handi hori multzoetan banatu da, eta txikiagoak diren sei taula egin dira. Horrela, adierazle-multzoak elkarren artean alderatu dira, hauetan eragin handiena duten adierazleei atentzio berezia jarriz. Taula bakoitzean bi multzoren arteko erlazioak agertzen dira. Taulako karratutxo bakoitzean bi zenbaki agertzen dira. Lehenengo zenbakia Pearsonen korrelazio zenbakia da, eta balio honek bi eragileen artean dagoen erlaziomaila neurtzen du, horretarako media eta bariantza oinarritzat hartuz. Bigarren balioak aldiz, adierazgarritasun maila adierazten du. Beste era batera esanda, bi aldagaiak linealki erlazionaturik ez egoteko eta korrelazio-koefizientea zero ez izateko probabilitatea neurtzen du.
Bi zenbakiren artean korrelazio perfektua dagoenean, 1 balioa hartzen du Pearsonen koefizienteak, inongo erlaziorik ez dagoenean balio hori zerorantz hurbiltzen den bitartean. Beraz, Pearsonen koefizienteak bi aldagaien artean dagoen erlazio lineala zenbatekoa den esango digu. Zenbakien zeinuari dagokienean, balioa positiboa bada, aldagai baten balioa handiagoa denean, bestearena ere handiagoa dela esan nahi du, eta alderantzi; balioa negatiboa bada, aldagai baten balioa handiagoa denean, bestearena txikiagoa dela, alegia. Horrez gain, korrelazio zenbakiak bi izartxo dituenean, adierazgarritasun maila 0,01 baino txikiagoa da, eta beraz, % 99-ko probabilitatearekin esan daiteke bi aldagai horien artean erlazio lineala dagoela. Zenbakiak, berriz, izartxo bakarra duenean, adierazgarritasun maila 0,05ekoa izango da, eta beraz, %95eko probabilitatearekin esan daiteke bi aldagai horien artean erlazio lineala dagoela. Hori dela eta, bi izartxo dituzten korrelazioak behatuko ditugu, % 99-ko probabilitatea duten erlazioak aztertuz. Hurrengo puntuetan multzoen arteko korrelazioen zenbakia eta adierazgarritasun maila agertzen da.
7.2.1 Esparru baldintzak eta Inbertsioak multzoen arteko korrelazioak
zero da. Gainera, hiru kasu hauetan koefizientearen balioa positiboa denez, adierazle bat igo ahala, bestea ere igoko da. Lehenengoaren arabera, herrialde bateko biztanleen formakuntza etengabekoa denean, sektore publikoak I+Gra bideratzen duen inbertsioa handitu egiten da. Bigarren korrelazioaren arabera, kooperazioan eginiko argitalpen zientifikoen kopurua handitzearekin batera, herrialde horretan IKTn prestakuntza eskaintzen duten enpresen kopurua handitu egiten da. Hirugarren erlazioak ere, IKTn prestakuntza eskaintzen duten enpresen kopuruak ikerketa-sistema erakargarriak dimentsioko adierazle batekin erlazionatzen du, zehazki, gehien aipatu diren %10 argitalpenen artean dauden argitalpen kopurua zehazten duen adierazlearekin.
Multzo hauen artean dauden korrelazio nagusienak zazpi dira, eta hurrengo adierazleen artekoak dira hiru korrelazio sendoenak (taulan laranjaz margoturik daudenak dira) eta hiruetan Pearsonen koefizientea gutxi gorabehera 0,8koa da: Hauetatik nagusiena etengabeko formakuntzak PCT patente aplikazioak adierazlearekin du, zeinaren arabera, patenteen aplikazioak etengabeko formakuntzarekin batera hazten diren. Hurrengo korrelazio nagusiena, gehien aipatu diren %10 argitalpenen artean dauden publikazioak neurtzen dituen adierazleak eta ETEn merkaturatze eta antolaketa berrikuntzak adierazleen artean ematen da. Hirugarren erlazioak, logikoa den bezala, Kooperazioan eginiko argitalpen zientifikoak eta Kooperazioan eginiko argitalpen publiko-pribatuak adierazleen artean erlazioa dagoela azpimarratzen du.
7.2.3 Esparru baldintzak eta Inpaktuak multzoen arteko korrelazioak Honako taula honek esparru baldintzen eta inpaktuen multzoak elkar erlazionatzen ditu:
Aurrekoak baino erlazio txikiagoa duten beste bi adierazleei dagokienez, enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan aldagaiak kooperazioan egiten diren argitalpen zientifikoen kopuruarekin eta doktore ikasle atzerritarren kopuruarekin erlazio sendoa duela adierazten dute.
7.2.4 Inbertsioak eta Jarduera Berritzaileak multzoen arteko korrelazioak
Ondoren agertzen den taulan, inbertsioen eta jarduera berritzaileen arteko erlazioak agertzen dira:
Taula 5: Inbertsioak eta jarduera berritzaileak multzoen arteko korrelazioak Iturria: elaborazio propioa
Horrez gain, azpimarratzekoa da I+G inbertsioa negozio sektorean adierazleak Kooperazioan eginiko argitalpen publiko-pribatuak adierazlearekin duen erlazioa, ere, oso sendoa dela. Multzo hauen arteko erlazioetan ere, azpimarratzekoa da IKTn prestakuntza eskaintzen duten enpresak adierazleak beste lau adierazlerekin dituen erlazio sendoak. Berritzaileen taldeko hiru adierazlerekin erlazio sendoa du, bereziki, ETEn merkaturatze eta antolaketa berrikuntzak adierazlearekin. Bestalde, ETE berritzaileen kolaborazioak neurtzen dituen adierazlearekin ere nahiko erlazio sendoa duela esan daiteke.
7.2.5 Inbertsioak eta Inpaktuak multzoen arteko korrelazioak
Taula 6: Inbertsioak eta inpaktuak multzoen arteko korrelazioak Iturria: elaborazio propioa
Bi multzo hauen artean existitzen diren erlazio gehienak nahiko ahulak direla esan daiteke. Hala eta guztiz ere, badago nahiko sendoa den erlazio bat, hurrengo bi adierazleen artean ematen dena: IKTren prestakuntza eskaintzen duten enpresak eta Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan.
7.2.6 Jarduera Berritzaileak eta Inpaktuak multzoen arteko korrelazioak
Hurrengo taulan jarduera berritzaileek inpaktuen multzoan dituzten eraginak agertzen dira:
Bi multzo hauen arteko erlazioen arabera, ematen diren hiru erlazio sendoenak berritzaileak dimentsioaren eta Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan adierazlearen artean ematen dira. Horietatik erlazio sendoena, ETEn merkaturatze eta antolaketa berrikuntzak adierazlearekin ematen da, Pearsonen koefizienteak ia 0,8ko balioa hartzen duelarik. Beste bi erlazioak, apur bat ahulagoak dira, baina hala eta guztiz ere, adierazgarriak dira dimentsioak bere osotasunean enpleguan inpaktuak dituela adierazten baitute.
Azken multzo honetako korrelazio sendoenek garrantzi berezia dute. Izan ere, berrikuntza ezberdinak merkaturatzeak enpleguarekin erlazio zuzena dutela ikus daiteke.
Berritzaileak multzoko hiru adierazleek positiboki eragiten dute Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan adierazlearekin, eta negatiboki aldiz, enpleguhazkundea sektore berritzaileak adierazlearekin.
Gainera, inpaktuetan gehien eragiten duen adierazlea ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak izango litzateke.
7.3 Erregresio linealak Erregresio lineala egiterakoan, lehenengo ereduaren laburpen bat agertzen da. Hemen, erregresioaren koefizientea, R, horren berreketa eta berreketa zuzendua agertzen zaizkigu, baita, hurbilketaren errore tipikoa ere. Ondoren, agertzen den hurrengo taulan ANOVA hipotesi baten kontrastea agertzen da. Hau, erregresio linealaren lehen hurbilketa bat da, eredua era orokor batean ebaluatzen duena. Kasu honetan, emaitza estatistikoki esanguratsua da, p<0,001 baita. Azkenik, bigarren hurbilketa egiten du SPSS programak. Kasu honetan, Y=a+bX zuzeneko a eta b konstanteen balioak ematen dizkigu. Horrez gain, bakoitzaren errore tipikoaren balioa ere ematen du. Amaitzeko, azken bi zutabeetan, t-ren balioa, Walden kontrastetik abiatzen da, hau da, erregresio linealaren koefizienteen balioak zero direnaren hipotesitik abiatzen da. 7.3.1 ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak eta enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan
Kasu honetan, erregresio linealaren adierazpena Y=-3,135+2,405X izango litzateke, malda positiboa duelarik. Y= ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak X= Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan Kasu honetan aurkitu den erlazioa nahiko sendoa dela esan daiteke, R=0,686 baita, beraz, Enplegua ezagutza intentsiboko jardueratan adierazleak, ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak adierazlearen aldakortasunaren %47a (R2) justifikatzen du.
Horrez gain, maldaren balioa 2,405ekoa denez, igotzen den Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan adierazlearen puntu bakoitzeko, ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak adierazlea 2,405 puntu igoko da batez beste.
7.3.2 ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak eta enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan
Kasu honetan, erregresio linealaren adierazpena Y=-8,511+2,926X izango litzateke, malda positiboa duelarik. Y= ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak X= Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan Kasu honetan aurkitu den erlazioa oso sendoa dela esan daiteke, R=0,790 baita. Beste hitz batzuetan esanda, Enplegua ezagutza intentsiboko jardueratan adierazleak, ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak adierazlearen aldakortasunaren %62a (R2) justifikatzen du.
Horrez gain, maldaren balioa 2,926koa denez, igotzen den Enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan adierazlearen puntu bakoitzeko, ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak adierazlea 2,926 puntu igoko da batez beste.
7.3.3 ETEen barne-berrikuntzak eta enplegua ezagutza intentsiboko jardueretan
Lan hau egin ahal izateko hainbat baliabide erabili dira. Hori dela eta, lan honen aurrekontua hiru bloke handitan banatzen da: barne orduak, amortizazioak eta gastuak. Hiru atal horien azalpena egingo da hurrengo tauletan: Barne orduak proiektua gauzatzeko langileek jardun duten denbora da.
Amortizazioak, proiekturako erabiltzen diren aktibo finkoak dira: AMORTIZAZIOAK Hasierako prezioa Bizitza erabilgarria Proiektuaren iraupena GUZTIRA Ordenagailua 1.500 € 7 urte 5 hilabete 89,29 €
Azkenik, gastuak daude, zeinak behin lan hau bukatuta dagoenean erabilerarik izango ez duten.
eta beraz, hauen berritzeko kultura eskasa bada, nekez handituko dela herrialdearen berrikuntza-maila. Horrekin loturik, herrialde batek EISek neurtzen dituen adierazleen balioak asko handitu ditzake bertara bideratzen diren baliabideen kopurua handituz. Hala eta guztiz ere, adierazle batzuetan balio handia izateak ez du esan nahi berrikuntza asko ematen direla. Horrez gain, lurralde bateko gobernuak bertako berritzeko joera handitu nahi badu, interesgarria da beti beste lurralde edota herrialdetan hartzen duten jokabidea aztertzea. Hala eta guztiz ere, lurralde batek bere ezaugarri desberdinak dituen beste herrialde baten eredua kopiatzen edo jarraitzen badu, nekez lortuko ditu emaitza onak. Adibidez, Ukraina edo Espainia bezalako herrialde batek ezingo luke Suedia edo Suitzaren eredua jarraitu, biztanle kopurua, bertako biztanleen formakuntza, bizikalitatea, errenta, etab. oso ezberdinak direlako. Euskal Herriak, berriz, Suediaren eredua osotasunean martxan jarri ezin dezakeen arren, baditu antzekoak diren ezaugarri batzuk, biztanleria, industria indartsua, etab. eta beraz, ereduaren puntu batzuk aztertzea eta bertan aplikatzeko aldaketa txikiak proposatzea interesgarria litzateke. Adierazleen arteko korrelazioei dagokienez, garbi ikusten da hauetako askoren artean existitzen den korrelazio-erlazioa oso sendoa dela. Hala eta guztiz ere, badaude azpimarragarriak diren hainbat aspektu. Lehenik eta behin, deigarria da inbertsioek inpaktuen multzoan duten eragin txikia. Izan ere, logikoa da berrikuntzara bideraturiko inbertsioa handitu ahala, berrikuntzak dituen inpaktuak, salmentetan eta enpleguan eragiten dutenak aztertzen dira, era zuzen batean handituko direla. Baina, eginiko analisiak frogatu duen moduan, ez da hipotesi hori betetzen. Hala eta guztiz ere, aipatu beharra dago inbertsioen multzoak jarduera berritzaileetan duen eragina nahiko handia dela. Bi multzo hauek konparatzen direnean koefizienteen balioak orokorrean nahiko altuak direlako. Bestetik, existitzen den erlazio sendoena I+G inbertsioa negozio sektorean eta PCT patente aplikazioak adierazleen artean ematen da. Kasu honetan, Pearsonen koefizientearen balioa 0,871ekoa izango litzateke, beraz esan daiteke adierazle baten igoerak bestean ematen den igoeraren %75,9a azaltzen duela, eta alderantziz. Horrez gain, aipatu behar da esparru baldintzak eta jarduera berritzaileak multzoetako adierazleen artean existitzen diren korrelazioak oso sendoak direla, bertako Pearsonen koefizienteen balio asko 0,7ren gainetik daudela bide. Bestalde, IKTren prestakuntza eskaintzen duten enpresak adierazleak beste adierazle askotan du eragina, eta gainera, dituen erlazio asko oso sendoak dira, Peasonen koefizienteak altuak direlako. Horrela, inbertsioak aztertzen dituen multzoa
beste edozein multzorekin alderatzen denean, adierazle honek besteetan eragin handia duela ikus daiteke, bereziki, berritzaileak dimentsiokoko hiru adierazleetan: ETEen prozesu eta produktu berrikuntzak, ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak eta ETEen barne-berrikuntzak.
Azkenik, hiru erregresio lineal egitea erabakitzen da, adierazle guztien arteko erregresioak egiteak ez duelako zentzurik, informazio gehiegi izango bailitzateke. Hori dela eta, interes berezia piztu duten adierazleen arteko erlazioen erregresioak egitea erabaki da.
Deigarria da, bestalde, adierazle horretan gehien eragiten duena ETEen merkaturatze/ antolaketa berrikuntzak izatea, eta baten igoerak bestearen igoeraren %62 justifikatuko lukeela. Gainera, taula hori ondo aztertzen bada, ikusten da adierazle hori dela jarduera berritzaileen dimentsiotik inpaktuen multzoan gehien eragiten duena.
Bestetik, adierazleen artean erlazio asko existitzen direla, baino batzuen artean dagoen erlazioa handiagoa dela, eta adierazle konkretu batean zeharka eragin nahi bada, korrelazio-erlazio altua duen adierazle batean eragitea izango litzateke logikoena. Hori dela eta, adierazleak era isolatu batean behatzeak ez du zentzu askorik, are gutxiago berrikuntza bezalako kontzeptu konplexu baten inguruan ari garenean.
Ondorioz, lurralde bateko berrikuntza aztertu nahi denean, interesgarriena, lehenengo barne analisi sakon bat egitea litzateke, ondoren, berritzeko joera handia duten eta lurralde horren ezaugarri antzekoak dituzten beste herrialde edo eskualdeak aztertzeko, eta horrela, jarraituko den patroia zehazteko. Beraz,herrialdea osotasunean aztertu behar da, aspektu ezberdinak neurtuz, baina beti ere, sistemaren osotasuna mantenduz. | science |
addi-992eb1fc8870 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29385 | Fibrilazio aurikular parosixistikoa aurresateko metodoa | Eguskiza Garcia, Itziar | 2018-10-30 | Bihotzeko arritmiak bihotzaren funtzio elektrikoan gertatzen diren irregulartasunak dira. Bihotzeko erritmoaren aldaketa hauek, erritmoa bizkortzeagatik ala gutxiagotzeagatik izan daitezke, eta ez dira nahitaez irregularrak izan behar. Hala ere, normalean arritmiek erritmo irregularra sortzen dute, bihotzaren berezko taupadan edota bihotzaren sistema elektrikoan anomaliak agertzen direnean. Zenbait arritmia mota aurki daitezke; horien artean, aurikuletan agertzen dena bereiz daiteke. Kasu honetan, aurikuletan ematen diren taupadak desorekatuak direnean fibrilazio aurikularra (FA) agertu dela esaten da. FA bihotz-arritmiarik ohikoena dela esan ohi da, baita osasun sisteman kosturik handiena eragiten duena ere. Izan ere, azkeneko hamarkadan FAren prebalentzia handituz joan da, eta okerrera jarraituko du gizartearen zahartzearen ondorioz. FA ez da arritmien artean larriena, arritmia mota honek ez baitu berez gizakiaren bizitza arriskuan ipintzen. Hala ere, oso kaltegarria da bizitzarako. Izan ere, arritmia honek pertsona batengan bihotz-gutxiegitasunagatik edo enbolia batengatik morbilitate arrisku altua izatea eragin ditzake. Hau guztia dela eta, FA aurresateko metodoak izatea oso garrantzitsua dela ondoriozta dezakegu. Hori izango da, beraz, proiektu honetan zehar garatuko dena. Horretarako, zenbait pazienteren informazioaz baliatuko da, geroago azalduko den moduan, informazio hori elektrokardiograma deituriko erregistroetan oinarrituta egongo da. Beraz, erregistro horiek abiapuntutzat edukita, eta informazio jakin hori prozesatu eta landu ondoren, FA aurresateko zenbait algoritmo garatuko dira. Azkenik, garatutako algoritmo horiekin lortutako emaitzak aztertuko dira, metodo hauek fidagarriak diren ala ez ondorioztatzeko.
Gaur egun, gaixotasun kardiobaskularrak (GKB) dira heriotza-kausa nagusia Espainian (heriotza guztien %29,17aren eragile izanik), minbiziaren eta arnas sistemako gaixotasunen gainetik. Euskal Autonomia Erkidegoan (EAE), GKBen heriotza-tasa antzekoa da, urteko %26,98koa izanik [1]. GKBen artean, garuneko hodietako istripuak (GHI) dira heriotza kausa nagusiena. Ondorioz, osasun publikoarentzat arazo garrantzitsuenetako bat da GHI prebentzioa eta tratamendua, heriotza ugarien eragilea izateaz gain helduen artean ezgaitasun eragile nagusienetako bat baitira eta eskasia neurologikoa eragiten baitute adineko pertsonen artean. GHI burmuineko edozein ataletara doan odoljarioaren eteteari deritzo. Bi GHI mota bereiz ditzakegu. Alde batetik, odolbatu batek burmuinera doan zain baten odoljarioa eteten duenean GHI iskemikoa dago. Bestetik, zain bat apurtzen denean eta odola burmuinera isurtzeari GHI hemorragikoa deritzo. GHI iskemikoa jasateko zenbait arrisku faktore azpimarra ditzakegu. Hasteko, bizimoduarekin erlazionatutako arrisku faktoreak daude non gizentasuna eta jarduera fisikoaren falta nagusi diren. Legezkanpoko drogen kontsumoa eta gehiegizko alkohol kontsumoa ere oso kaltegarriak izan daitezke. Horrez gain, badira arrisku faktore aldaezinak; hala nola, familiako aurrekariak izatea, edo adina ere arrisku faktoretzat har daiteke; zenbat eta nagusiagoa izan, orduan eta aukera handiagoa dago GHI sufritzeko. Azkenik, arrisku faktore medikoak ditugu. Hauen barruan arteria-presio altua, diabetesa zein GKBak aurki ditzakegu. Gaixotasun arterial koronarioak, miokardiopatiak, bihotz-gutxietasunak eta fibrilazio aurikularrak (FA) odolbatua eragin dezakete buruko isuria sortuz. FA arritmia guztien artean bihotzeko erritmo normalaren alteraziorik ohikoena da. Bihotzaren goialdeko bi barrunbeetan (aurikuletan) gertatzen den fibrilazioa da seinale elektriko desantolatuen eraginez. Nahiz eta FA arritmien artean larriena ez izan, berez ez baitu bizitza arriskuan ipintzen, oso kaltegarria da bizitzarako. Aurretik aipatu bezala, FA GHI jasatearen arrisku faktore garrantzitsua da. FA daukan pertsona batek biztanleria orokorra baino bost aldiz probabilitate altuagoa dauka GHI izateko [2]. GHI guztien %15en eragilea dela kalkulatu da [3,4], eta GHI iskemikoen %20a [5]. Gainera, gizartearen zahartzearen ondorioz, FAren prebalentzia handituz joango da. FA duten 70 urte goragoko pazienteen GHI-ko prebalentzia bikoiztuz doa hamarkada bakoitzeko [6]. Horrez gain, FArekin erlazionatuta dauden GHI-ak emaitza kaskarragoak sortzen ditu. Normalean, gradu handiagoko morbilitatearekin lotuta dago eta ospitalizazio kostuak garestiagoak izaten dira [7]. Hau guztiagatik, FA aurresatea funtsezkoa dela ondoriozta dezakegu, hori bera izango da proiektu honen muina.
Fibrilazio aurikularrak azkeneko hamarkadan garrantzia askoz handiagoa hartu du medikuntza munduan. Azkenengo datuek Espainian FAren prebalentzia 40 urte goragoko biztanlerian %4a baino handiagoa dela erakusten dute. Beraz, gaur egungo, espainiar demografia kontuan hartuta, Espainian milioi bat pertsona baino gehiagok FA dutela pentsa genezake, eta adituek diotenez, gaixotasun honen prebalentzia handituz joango da populazioaren zahartzeak eraginda. Aurikuletan ematen diren taupadak desordenatuak direnean fibrilazio aurikularra agertu dela esaten da. Bihotzak lau barrunbe ditu; goialdeko bi barrunbeei aurikulak deritze, eskuinekoa eta ezkerrekoa, beheko bi barrunbeak ezkerreko eta eskuineko bentrikuluak direlarik. Orokorrean, bihotzak erregularki nodo sinusaletik,- bihotzaren berezko taupada markagailua-, seinale elektriko bat bidaltzen du eskuineko aurikulara. Gero, seinalea bi aurikuletatik zehar oso azkar hedatzen da aldibereko despolarizazioa eraginez, eta azkenik, uzkurdura bateratu batean bukatzen da. FArekin, seinaleak era guztiz desordenatu batean hedatzen dira aurikuletatik zehar, eta ondorioz, bihotzaren berezko taupada-markagailua baliogabetzen da. Hori dela eta, uzkurdura handia eta bakarra izan beharrean, uzkurdura txiki asko antzematen dira, aurikuletan dardarak eraginez. Elektrokardiograman (EKG) normalean, uzkurdura aurikularra P uhinarekin bat etortzen da, eta honen ostean QRS konplexua dator, azken hau uzkurdura bentrikularra delarik, 1. irudiko goiko grafikan ikusten den bezala.
Erronkarekin hasteko, PhysioNet bidez eskuragarri dagoen datu-basea erabili da. Datubaseak pertsona osasuntsu eta FAP duten pazienteen kasuak biltzen ditu. Epe luzeko EKG erregistroetan oinarritzen da, non erregistro bakoitzeko informazioa bi kanal ezberdinetatik lortu den. Erregistroak kopuru bereko bi multzotan bereizten dira. Batetik, ikasketa multzoa dago, eta bestetik, test multzoa. Datu-baseak, digitalizatutako EKG seinaleak (guztien laginketa maiztasuna 128Hz-koa izanik) eta taupaden anotazioen informazioa barne hartzen ditu. Ikasketa multzo barruan, EKG seinale bakoitzak 30 minutu irauten du. QRS anotazioen informazioa erabiliz, RR tarteak [8] kalkulatuko dira. Ondoren, denbora-domeinuko zein frekuentzia-domeinuko parametro ezberdinen balioak lortuko dira. Aipatutako informazio guzti hori konbinatuz, FAP aurresateko metodoak garatuko dira, eta azkenik, metodo horiek estatistikoki ezaugarritu eta test datu-basean azken emaitzak lortuko dira.
Proiektu honen helburu nagusia FAP aurresateko metodoa lortzea da. Horretarako, ezinbestekoa izango dugu metodoa behar bezala garatzea hurrengo bi kasu ezberdinak bereizi ahal izateko. Batetik, metodoak FAP duten pazienteak eta paziente normalak bereizteko gai izan behar du. Aipatu denez, gure datu-basean paziente osasuntsu eta FAP duten pazienteen erregistroak izango ditugu. Beraz, hauen EKG seinaleen ezberdintasunetan oinarrituz bi paziente mota hauek bereizteko algoritmoa garatzen saiatuko gara. Bestetik, FAP duten pazienteen artean, honako fibrilazioa noiz duten edo ez bereiztea izango da emango dugun hurrengo urratsa. Horretarako, FAP duten pazienteen artean, pazienteak gertaera paroxistiko bat jasan aurretiko EKG seinaleak eta gertaera normal batean lortutako EKG seinaleak konbinatuz lan egingo da. Azken helburu hau lortzeko, aurretik beste tarteko helburu partzial batzuk bete beharko dira.
Proiektu honetan finkatutako helburu teknikoa lortzeko eman behar den lehenengo pausua datu-base bat lortzea da. Datu-base horrek bereizi nahi diren pazienteen (FA duten eta paziente osasuntsuen) EKGak izango ditu, eta EKG hauek mediku espezialistek anotatuta egon behar dute. Bestetik, komeni da baita ere gertatutako taupaden (QRS konplexuen) markak izatea, hauek baitira FA eta FAP duten pazienteen bereizgarrietako bat.
Behin aipatutako datu-basea lortuta, oso garrantzitsua da gordetako seinaleak bistaratu ahal izateko tresnak garatzea. Izan ere, proiektu honetan EKG seinale askorekin lan egingo da. Beraz, seinale horietatik ateratako parametroen balioak, eta horren ondoren, erabiliko diren algoritmoak garatzeko tresna dinamikoen erabilpena ezinbestekoa da.
Esan bezala, proiektu honen helburu nagusia FAP aurresateko algoritmo bat garatzea eta ezaugarritzea da. Horretarako, ezinbestekoa izango da EKtik abiatuta aurresate parametroak diseinatzea eta probatzea, datu-basean anotatutako bi taldeak bereizteko balio dutenak. Parametroak diseinatu ondoren, parametro horiek bi taldeetan dituzten desberdintasun estatistikoak baliatuko dituzten ikasketa automatikoko algoritmoak erabiliko dira aurresate gaitasuna handitzeko.
Algoritmo horren zehaztasun diagnostikoa erabakitzeko metodologia eta balio esanguratsuak definituko dira eta algoritmoaren erabakitze gaitasuna modu estatistikoan ezaugarrituko da. Horretarako, algoritmoaren bitartez lortutako emaitzak fitxategi batean gordeko dira. Horiekin batera, erreferentziako balioak gordeko dira datu-base berean. Horrela, aplikatutako metodoarekin sortzen den errorea kalkulatuko da.
Proiektu honekin hainbat onura lortuko dira eremu ezberdinetan, garrantzitsuenak eremu teknikoa, ekonomikoa eta soziala direlarik.
Gaur egun, FA gehien ematen den arritmia da. Ez da arriskutsuena, berez ez duelako heriotzera eramaten, baina oso kaltegarria dela esan daiteke. Aurretik aipatu den bezala, FA daukan pertsona batek GHI sufritzeko probabilitate altuagoa dauka. Gainera, urteak aurrera joan ahala, gehiago dira arritmia hau sufritzen duten pertsonak. Horren ondorioz, oso garrantzitsua da FA garaiz detektatzeko metodoak edukitzea. Proiektu honetan FA aurreikusteko metodo bat aurkezten da, metodo honekin posible izango litzateke FA gertatuko dela antzematea hau gertatu aurretik. Garaiz detektatzea lortu ezkero, posible izango da jada existitzen diren tratamenduak erabiliz arritmia mota horri erantzuna ematea. Tratamendu hauen helburua bihotzaren erritmo desorekatuen agerpena saihestea da, eta hau ematen den egoeratan, bihotz-maiztasuna kontrolatzen saiatzen dira zailtasunak urritzeko asmoz (enboliak, adibidez).
Garatutako baliabide eta tresnak izan dira proiektu honen onura tekniko esanguratsuenak. Batetik, EKG datu-basetik irakurtzeko tresnak garatuko dira, eta tresna hauek beste proiektu batzuetarako erabilgarriak izan daitezke. Bestetik, sortutako datubasean, seinale horiez gain, beste seinale batzuen informazioa batzen da; hala nola, EKG seinaleen informazioa. Hortaz, datu-base hau seinale hauen ingurunean etorkizunean eginiko hainbat ikerketetan lagungarria izan liteke.
Aurretik aipatu den bezala, FA da osasun sisteman kosturik handien eragiten duen arritmia. Beraz, proiektu honekin arritmia honekin erlazionatuta dauden kostuak gutxitzea posiblea izango litzateke. Aurkeztutako algoritmoarekin modu merke batean beste metodo batzuekin lortzen diren emaitza antzekoak eskuratzea posible izango da.
Honekin guztiarekin zera lortuko da, FA kasu baten aurrean emaitza hobea eta azkarragoa ematea, horrela arritmia mota honek eragiten dituen alboeraginak arinduz, eta beraz, osasun sistemak paziente horietan gastatu beharreko diru kopurua gutxituz.
FA bihotz-arritmiarik ohikoena da. Gehienetan, arteria-presio altua duten edota bihotzean beste gaixotasun motaren bat duten pertsonei agertzen zaie (balbuletako gaixotasunak dutenei edo bihotzekoa jasaten dutenei, adibidez). Horren ondorioz, gaixotasun honek bihotzgutxiegitasunagatik edo enbolia batengatik morbilitate arrisku altua zein bat-bateko heriotza (BBH) eragin ditzake. Hainbat ikasketek FAren prebalentziaren balioespenak egin dituzte munduko hainbat herrialdeetan. Framingham ikasketaren arabera, 50-59 urte bitarteko pertsonen artean FAren prebalentzia %0.5ekoa da, eta 80-89 urte bitarteko pertsonena, ordea, %8.8 [9]. Bestalde, Sudlow eta bere ikerkuntzako lankideek onetsi zuten FAk prebalentzia altuagoa izan dezakeela Erresuma Batuan Estatu Batuetan baino. Horrez gain, Britainia Handian 65 urteko goragoko pazienteen artean gutxienez 160.000-k FA izan ahal luketela aditzera eman zuten [10]. Hala ere, eginiko balioespen gehienak FA iraunkorrari aplikatuta daude, FAPri erlazionatutako datuak urriagoak direlarik. Medikuek lehen mailako atentzioan zein ospitaletan antzemandako FAren kasu osoen %25 eta %62 bitartekoak FAP direla onesten dute [11-13]. (Prebalentziari buruz bildutako informazioa oso aldakorra da herrialde ezberdinen artean). FAP-ko gertaerak; hots, modu espontaneoan amaitzen direnak, FA etengabearen gertaeren aurrekariak dira. FAP kasuen %18a FA etengabera bilakatzen da lau urte igaro ondoren [14]. FA etengabearen gertaerak, ebaketa farmakologiko, elektriko edo kirurgikoko aplikazioen bitartez soilik mozten dira. Horren ondorioz, FAPren aurresateak gaixotasun honekin lotuta dauden kostu klinikoak gutxituko lituzke eta pazienteen bizi-kalitatea hobetuko litzateke. FA pazienteen tratamendua oraindik ez da guztiz ona. Izan ere, arritmia mota honek izaera mailakatua izateagatik FAren gertaeren hasiera eta amaierak azalpenik gabe ematen dira. Hainbat autorek metodo ezberdinak garatu dituzte FA aurresateko EKG erregistroen informaziotik abiatuta.
EKG denboran aldakorra den seinalea da, bihotzeko zuntz-muskuluak uzkurtzea eta gero erlaxatzea eragiten duen korrontearen fluxua islatzen duelarik. EKG azalaren gainazalean kokatutako bi elektrodoen arteko potentzial diferentzia erregistratzean lortzen da. EKGren ziklo normal bakoitzak bihotzeko taupada bakoitzean gertatzen den ondoz ondoko despolarizazio/birpolarizazio aurikularra eta geroago despolarizazio/birpolarizazio bentrikular prozesuak azaltzen ditu. Azken finean, EKG bihotzaren egoera era ez inbasiboan aztertzeko erabiltzen den froga fisiko bat da. EKG batek ondorengo ezaugarriak ditu bihotz taupada arrunt bat erregistratzen denean: P uhina, QRS konplexua eta T uhina, 3. irudian ikus daitekeen moduan.
Irudia 3. EKG seinalea Beraz, EKG ondorengo ataletan zatituta dago: • P uhina: despolarizazio aurikularrari dagokion seinale elektrikoa da. P uhinaren hasierari eskuin aurikularen despolarizazioa deritzo, P uhinaren bukaera, ordea, ezker aurikularen gainjartzearen emaitza delarik. P uhinaren birpolarizazioa, despolarizazio bentrikularragatik (QRS konplexua) estalita geratzen da. P uhinaren amaiera eta QRS konplexuaren arteko denbora-tarteari PQ-tartea deritzo.
• QRS konplexua: esker eta eskuineko bentrikuluen uzkurtzea eragiten duen korronte elektrikoari, -despolarizazio bentrikularrari-, dagokio. Seinale hau aurikulek sortutako seinalea baino askoz indartsuagoa da. Izan ere, atal honetan parte hartzen duten gihar masak handiagoak dira. Beraz, EKG seinaleko anplitude handiagoko tartea da.
• T uhina: bentrikuluen birpolarizazioa adierazten duen EKG seinalearen zatia da.
Irudia 4. EKG seinaletik lortutako RR tarteak
Behin tarteak kalkulatuta HRV analisia egiten da, analisi honek hainbat parametroen kalkulua egitea ahalbidetzen du, arritmiekin erlazionatutako arazoak antzemateko lagungarriak izan daitezkeenak.
Taupada bakoitzarekin lortutako RR tarteen bitartez bihotz maiztasuneko denbora seriean egindako aldaketen analisiari HRV analisia deritzo. HRV analisiak GKBen ebaluazioa eskaintzen duela frogatu da [15]. Izakien nerbio-sistema bi zati nagusitan banatzen da. Batetik, nerbio-sistema periferikoa (NSP) dago. Honek kanpoko informazioa jasotzen du eta nerbio-sistema zentralera eramaten du. Horrez gain, hark emandako aginduak muskuluei igortzen die, azken hauek behar den erantzuna eman ahal izateko. Bestetik, nerbio-sistema autonomoa (NSA) dago. Bigarren hau, gorputzaren barne-organoen funtzioa erregulatzeaz arduratzen da, funtzio automatikoak, -nahi gabe egindakoak-, betetzen dituen nerbio-multzoa delarik. NSA bitan banatzen da: nerbio-sistema sinpatikoa (NSS) eta nerbio-sistema parasinpatikoa (NSP). NSS energia gastua eskatzen duten ekintzekin erlazionatuta dago. NSP, ordea, energia gordetzearen arduraduna da. Bata bestearen antagonista da. NSS eta NSPen arteko efektuen oreka taupada bakoitzeko bihotz-zikloen aldaketetan islatzen dela pentsa ohi da [16]. Behin QRS konplexua zein denbora unetan gertatu diren antzemanda, HRV denbora seriea lor daiteke. Izan ere, taupaden arteko interbaloak; hau da, RR tarteak, R uhinaren ondoz ondoko denboren arteko diferentzia kalkulatuz lortzen dira. Beraz, RR tarteekin lortutako denbora seriean laginen arteko distantzia ez da konstantea, eta hortaz, denboraren menpe adierazten da. RR tarteak behin lortuta, metodoen analisia egitera pasatzen da. Domeinu ezberdineko parametroen kalkulua egingo da, betiere kalkulu hauek bost minutuko EKG seinaleetan oinarrituta, denbora laburreko HRV analisia alegia. • Denbora-domeinuko metodoak: Denbora-eremuko metodoak burutzeko errezenak diren metodoak dira. Izan ere, metodo hau RR tarteko ondoz ondoko balioei zuzenean aplikatzen zaie. Hauen barruan zenbait parametro desberdindu ditzakegu: o SDNN: Parametro honek RR tarteen desbideratze estandarra adierazten du. o RMSSD: Ondoz ondoko RR tarteen arteko desberdintasun koadratikoaren erro karratua aplikatuz lortutako parametroa da. o pNN50: RR tartearen seriearen barruan, 50 ms baino gehiagoko desberdintasuna daukaten ondoz ondoko lagin kopuruari NN50 deituriko parametroan islatzen da. Parametro hau jarduera parasinpatikoa ebaluatzeko proposatu da. Zenbaki hori serie osoan dauden lagin kopuruarekin zatitzean pNN50ren balioa lortzen da.
• Maiztasun-domeinuko metodoak: Maiztasun-domeinuko metodoak aplikatu ahal izateko RR tartearen potentzia dentsitate espektrala (PDE) kalkulatu behar da. Horretarako, beharrezkoa da laginen arteko distantzia konstantea izatea. Beraz, denbora-domeinuan ez bezala, kasu honetan, interpolazioa deituriko prozesua egin behar da, Fourieren transformatua (FFT) aplikatu aurretik. HRV erregistroetan erabiltzen diren ohiko frekuentzia bandak hurrengoak dira: batetik, oso maiztasun baxuko banda (VLF, ingeleseko "very low frequency"), 0-0.04 Hz-eko tartea hartzen duena. Bestetik, maiztasun baxuko tartea (LF, ingeleseko "low frequency"), 0.04-0.15 Hz bitartekoa. Azkenik, maiztasun altuko banda (HF, "high frequency"), 0.15-0.4 Hz-ko maiztasun tartea. Aipatutako maiztasun tarte hauekin erlazionatuta dauden eta analisirako erabiliko diren parametroak hurrengoak dira: o Peak frequencies: VLF, LF eta HF maiztasun tarte bakoitzeko potentzia altuena duen maiztasun balioak dira, Hertziotan (Hz) neurtuta. o Absolute power: VLF, LF eta HF banda frekuentzien potentzia absolutua da. Hau da, frekuentzia banda bakoitzaren barruan dagoen RR tarte osoaren potentzia espektralaren kalkulua egiten da. Balio hauek, 𝑚𝑠2-tan neurtzen dira. o Relative power: aurreko atalean maiztasun banda bakoitzeko lortutako potentzia absolutuak potentzia totalarekin zatitzen badira, banda bakoitzeko potentzia erlatiboa lortzen da, ehunekotan adierazten delarik. o Normalized power: LF eta HF banden potentzia unitate normalizatuetan adierazten du. o LF/HF : LF eta HF banden arteko potentzia erlazioa.
• Metodo ez-linealak Analisi honek emaitza zuzenak eman ahal izateko, ez da nahikoa denbora- eta maiztasundomeinuko parametroak soilik kontuan hartzea. Beraz, ez-linealak diren metodoak erabili beharko dira. Honen barruan, zenbait parametro aurki daitezke: o Poincaré plot: Ondoz ondoko RR tarteen arteko korrelazioaren irudikapen grafikoa da. Grafika honen itxura da metodo honen funtsezko ezaugarria. Grafikoa irudikatzen duten puntuek elipsea osatzen dute (hurrengo ataletan ikusiko da). Metodo honekin, irudikapen grafikoaz gain, bi parametro esanguratsu lortzen dira. Batetik, SD1 parametroa. Hau, lerro identitatearekiko perpendikularrak diren puntuen desbideratze estandarrari dagokio. Bestetik, SD2 parametroak, lerro identitatearekiko paraleloak diren puntuen desbideratze estandarra adierazten du. Aipatutako bi parametroak denbora-domeinuko zenbait parametroekin erlazionatuta daude.
5. irudian, azaldutako grafikoaren adibidea ikus daiteke. Aipatu denez, elipse itxurakoa da, eta bertan SD1 eta SD2 parametroak bereiz daitezke.
FA aurresateko metodoa lortzeko prozesua burutzeko, egin beharreko lehenengoko pausua aurreko atalean azaldutako parametroen balioak lortzea da. Behin balio horien kalkulua egin ondoren, parametro horiek konbinatuz, algoritmoa lortuko litzateke. Azkeneko pausu honi, proiektu honetan, sailkatzailearen ideia aplikatzeari dagokio. Horretarako, urrats batzuk jarraitu behar dira. Hasteko, algoritmoa garatu ahal izateko erabiliko diren parametroak finkatu behar dira. Parametro horiek, aurreko atalean azaldutakoak direlarik, FAP duten pazienteen eta paziente osasuntsuen datuetatik lortuak dira. Beraz, Irudia 5. RR tarte jakin batekin lortutako Poincaré Plot
parametro horiez gain, hori bera islatzen duen beste aldagai bat (FAP duten ala ez) erabili beharko da algoritmoa garatzeko. Hori guztia erlazionatuz, eta algoritmo ezberdinak aplikatuz sailkatzaile ezberdinak lortuko dira. Azkenik, sailkatzaile hori datu berriei aplikatuz, paziente berri hauek arritmia duten ala ez aurresatea da helburua. Hala ere, emaitzak aztertuz, FA aurresateko metodoa zein neurritan fidagarria den adierazi beharko da, eta erabilitako parametroak zuzenak diren ala ez jakitera emango duen analisia egin beharko da. Azken finean, hau da medikuntzan jarraitu ahal daitekeen prozesua arritmia bat antzeman ahal izateko. Hala ere, beste zenbait metodo erabil daitezke FA aurresateko.
Aurretik esan bezala, EKG seinalearen bitartez, eta honekin HRV analisia aplikatuz, FA aurresateko metodoa garatu daiteke. EKG seinalea lortzen duten bi gailu erabili ohi dira medikuntza arloan. Batetik, elektrokardiografoa dago, gaur egun kardiologian eta medikuntza orokorreko diagnostikoan oinarrizko tresna delarik. Bestalde, Holter izeneko proba existitzen da, Holter gailuaren bitartez, 6. irudian ikusten den moduan. Kasu honetan ere, pazienteak gainazalean elektrodoak izango ditu, baina hauen informazioa honek daraman monitore batean erregistratuko da. Normalean, proba hau 24 orduz egiten da. Beraz, pazienteari buruz lortutako erregistroak luzeagoak dira informazio gehiago emanez.
Irudia 6. Holter proba gauzatzeko gailua
Hala ere, arritmia ezberdinak antzemateko ekokardiograma deituriko prozesua egin daiteke. Metodo honek ultrasoinuak erabiltzen ditu bihotzaren egitura bistaratzeko, eta horren bitartez, bihotzak odola bonbeatzeko duen gaitasuna aztertu ahal izateko. FA duen paziente batean, adibidez, aurikuletan dardarak gertatzen direla ikusiko litzateke eta ez hauen uzkurdura.
Proiektu hau Physionet-ek proposatutako erronka bat betetzean datza [17], erronka hau FAP aurresateko metodoa lortzeko gaitasuna erakustean oinarritzen delarik. Hasteko, Physionet-ek webgunean erronka betetzeko eskuragarri dituen datuak [18] ordenagailura jaitsi dira. Eskuratutako datu-base honetan, Holter probaren bidez lortutako EKG seinaleen erregistroak gordeta daude, 128Hz-ko maiztasunarekin laginduta daudelarik. Horrez gain, QRS anotazioen denbora uneen informazioa eskaintzen da. Erregistroak bi multzo nagusitan bananduta daude: batetik, garapenezko multzoa dago, eta bestetik, test-erako multzoa. Garapenezko multzoaren barruan, erregistro bakoitza paziente osasuntsu bati edota FAP duen paziente bati dagokion adierazten da. Alabaina, test-erako multzoan, erregistro bakoitza ze pazienterena den adierazten duen informazioa ezezaguna da. Hortaz, FA aurresateko metodoa garatu ahal izateko, garapenezko multzo barruan dauden erregistroekin lan egingo da. Garapenezko multzoan guztira ehun pazienteren informazioa aurki daiteke, paziente horietariko 50 osasuntsuak direlarik, eta beste 50ak PAF duten pazienteak. Paziente bakoitzak lau erregistro ditu, eta hurrengo erara egituratuta daude: • Alde batetik, paziente osasuntsuen EKG normala izango dugu, eta paziente bakoitzeko 30 minutuko bi erregistro normal izango ditugu. Gainera, erregistro horietako bakoitzari, 5 minutuko erregistro bat jarraitzen dio. Kasu honetako bi erregistro multzoek denbora une ezberdinetan ateratako EKG seinaleak biltzen dituzte, baina bata bestearen artean ez da desberdintasun handirik igarriko. PAF pazienteen artean, ordea, bereiztasunak aurkituko dira, orain azalduko den moduan. • Bestetik, FAP duten pazienteen erregistroak ere binaka multzokatuko dira, aurreko kasuan gertatu den moduan. Lehenengoa 30 minutukoa, eta honen jarraipena 5 minutukoa. Baina orain, lehenengo eta bigarren multzoko erregistroak desberdinak izango dira: o Lehenengo multzoa: Hasteko, 30 minututako erregistroan paziente horrek FAP gertaera bat jasateko urrun dagoen une jakin batean lortutako seinalea gorde da. Hortaz, honen jarraipen erregistroak pazientea 5 minutu horietan FAP gertaerarik ez duela ziurtatzen du.
o Bigarren multzoa: Kasu honetan, 30 minututako erregistroan pazienteak FAP gertaera jasotzeke dagoen unean lortutako seinalea gorde da, eta ondorioz, honen jarraipen erregistroan pazienteak FAP gertaera jasaten ari duela islatzen da. Hau guztia azaldu eta gero, eta proiektuak FA aurresateko metodo bat garatzearen helburua duela kontuan izanik, 30 minutuko seinaleekin soilik lan egingo da. Izan ere, garrantzia emango baitzaio FAP gertatu aurreko EKG seinaleen bereiztasuna aurkitzeari, eta ez hau bera gertatzen ari den uneari.
Behin proiektuaren helburua gauzatzeko beharrezkoak diren datuak izanda, datu horiek guztiak datu-base batean gordeko dira. Horretarako, lehenik Physionet formatuan dauden datuak Matlab formatuan gorde beharko dira. Physionet-etik lortutako datu-base honetan, alde batetik, .dat formatuan dauden fitxategiak aurki daitezke, fitxategi hauek seinaleak dituzten artxibategiak direlarik, EKG seinaleak, alegia. Bestetik, .qrs formatuko fitxategiak ere badaude, zeintzuk gertaeren informazioa dakartzate; hau da, R uhinen aldiuneak. Hortaz, bi formatu hauetan bereiz daitezkeen fitxategien bihurketa egin da physionet2mat.m funtzioa garatuz, hurrengo irudian ikus daitekeen moduan.
Irudia 7. Jatorrizko fitxategiek jarraitutako bihurketa prozedura
Datuak Matlabeko formatura bihurtu ondoren, hauek banandu ditugu. Gertaerak dituzten fitxategiak, -R uhinen aldiuneak-, izango dira geroago FA aurresateko metodoa lortzeko behar ditugunak. Izan ere, gertaera hauek dira RR tarteak lortzeko erabili direnak. Hortaz, hauen informazioa metadata deituriko egitura batean gordeko da, erregistro bakoitzari buruz ezinbestekoa den informazioa gehituz. Honako hau izango da metadata barruan gordeko den informazioa:
• Erregistro bakoitzak izen ezberdin bat izango du, elkarren artean ondo bereizi ahal izateko. • Paziente ezberdinak bereiztu ahal izateko, bakoitzak identifikatzaile bat izango du. Hau da, paziente bakoitza zenbaki bati esleituta egongo da. • Erregistroa, garapen edo test multzoan dagoen adierazi beharko da. Geroago, garapen multzoarekin soilik lan egingo da, beraz, test barruko multzoan dauden erregistro guztiak baztertuko dira. • Erregistro bakoitza beste baten jarraipena den ala ez adierazten duen eremua ere izango dugu. Kasu honetan ere, beste baten jarraipenak diren erregistroak ez dira erabiliko. • QRS anotazioen denbora uneak gordeko dira, hauek EKG seinalearen R uhinen uneekin bat etortzen direlarik. • Erregistro bakoitzaren taupada mota adieraziko da. Horrela, paziente osasuntsuak FAP duten pazienteetatik bereiztu ahalko da.
Esan dugunez, seinaleak dituzten datuak gainerako datuetatik bereiziko dira. Izan ere, horrela lortuko dena datuen bistaratze eta kalkuluak egiteko prozedurak era dinamikoago batean egitea da. Beraz, proiekturako erabiliko den datu-basean, metadata egituraz gain, erregistro bakoitzak bere EKG seinaleen informazioa duten fitxategia izango du. EKG seinale bakoitza bi kanaletan bereizten da, bakoitzak gorputzaren gune ezberdin batetik ateratako informazioa duelarik. Seinale horiek 30 minutukoak dira eta 128 Hz-ko maiztasunarekin laginduta izan dira, beraz, guztiek luzera berdinekoak izango dira, 230.400 laginekoak alegia. Aldagai hau oso erabilgarria izango da erregistro bakoitzaren EKG seinalearen itxura bistaratu ahal izateko. 8. irudian seinale horren adibidea ikus daiteke denbora tarte jakin batean. Irudia 8. Erregistro jakin baten EKG seinalearen bi kanalen irudikapena 10 segundoko denbora tartean
Erregistro bakoitzaren informazioa era atseginago batean bistaratu ahal izateko, zenbait erabiltzailearen interfaze grafikoen (GUI, ingeleseko Graphical User Interface) erabilpena ezinbesteko da. Proiektu honetan, bi GUI sortu dira. Lehenengoa datu-basetik lortutako informazioa bistaratzeko balio duena, eta bigarrena, informazio horrekin sortutako RR tarteak bistaratzeko eta tarteetatik abiatuta kalkuluak eta emaitzak bistaratzeko balio duena (I. Eranskina).
Bigarren fase honetan, beraz, bistaratzeko GUI tresnen sorketa egin da. Bi izan dira garatu direnak, eta azpiatal honetan bakoitzak erakusten duen informazioa eta honen erabilera azalduko da. Hasteko, paziente bakoitzeko ditugun EKG seinaleen irudikapena egiteko bistaratzeko GUI den tresna garatu da. Honek, era guztiz dinamiko batean paziente osasuntsuen eta FAP duten pazienteen EKG seinaleen artean aurki daitezkeen zenbait ezaugarri bereiztea ahalbidetzen digu. Horrez gain, datu-basean gordetako QRS konplexuaren aldiuneak, -R uhinaren uneak, zehatzago adierazteko-, RR tartearen kalkulua egin da. Beraz, EKG seinale bakoitzaren azpian, seinale horri dagokion RR tarteen bistaraketa egin da, horrela, ondoz ondoko taupaden artean dagoen aldea antzeman daiteke. Era berean, RR tarteen balio hauek erabiliz, minutu bakoitzean izandako taupada kopuruaren kalkulua egingo da (HR, ingeleseko "Heart Rate"), eta honako hau bistaratzeko aukera izango dugu. Hortaz, aipatutako seinale ezberdinak bistaratzeko sortutako GUIk ondorengo ezaugarriak izango ditu: • Bi menu irristakor izango ditu pazienteak bereizteko. Lehenengoko menua, paziente osasuntsu baten edota FAP duen paziente baten informazioa erakusteko erabiliko da. Horren ondoren, bigarren menuarekin, talde horren barruan eta paziente horrek duen identifikazio zenbakiaren bidez paziente jakin horri buruz daukagun informazioa bistaratuko da. • Tresnak modu dinamikoan ahalbidetuko du bistaratze tartearen aldaketa (SPAN), QRS anotazioen bistaraketa, kanalaren aukeraketa edota bistaratutako denbora tartean mugitzea (slider herraminta). • EKG seinale bakoitzaren azpian, RR edota HR tarteak bistaratzeko bi botoi bereiziko dira. Horrela, kasu bakoitzean gehien interesatzen zaigun seinalea bistaratzeko aukera izango dugu.
GUIren itxura 9. irudian erakusten da, non aipatutako ezaugarriak antzematen diren. Aurretik esandakoa laburbilduz, goiko ezkerreko aldean, pazientea aukeratuko da. Horren ondoren, paziente horri dagozkien bi erregistroak bistaratuko dira, EKG seinale bakoitzaren kanal bakarra irudikatzen delarik. Horrez gain, RR tarteen kalkulua egingo da, eta hau bera irudikatu dagokion EKG seinalearen azpian. Azkenik, hainbat funtzionalitate gehitu zaizkio informazio honekin eroso aritzeko.
Irudia 9. Datuak bistaratzeko GUI-aren diseinua
Proiektuan zehar jarraitu den hurrengo pausua, RR tarteen informazioa zehaztasunez behatzea izan da. Izan ere, balio hauek ezinbestekoak izan dira FA aurresateko metodoa garatzeko kontuan hartu behar izan diren parametroen kalkuluak egin ahal izateko. Horregatik, RR tarteak abiapuntutzat dituzten grafiko eta parametro ezberdinen emaitzak bistaratu ahal izateko, beste GUI baten erabilpena nahitaezkoa izan da. Horretarako, analisirako GUI tresna garatu da, 10. irudian erakusten dena. Bigarren GUI honek, beraz, RR tarteen grafikoa ere izango du, baina kasu honetan grafikoa bost minutuko tartean izandako balioekin kalkulatuko da. Izan ere, parametroak bost minuturo kalkulatu egin behar dira. Honen bitartez ere, hiru grafika irudikatu ditugu seinalea aztertzeko. Batetik, RR tarteko seinaleari iragazkia aplikatu zaio seinalearen osagai jarraitua ezabatzeko, eta horren anplitude espektroa irudikatu da 'frecuency response' izeneko grafikan. Bestetik, 'Power Spectral Density' izenburua duen grafikoan RR tarte jakin horren potentzia dentsitate espektrala (PDE) irudikatu da. Azkenik, hirugarren grafikan 'Poincare' deiturikoa, Poincare plot-a irudikatu da. Grafiko horiek guztiaz gain, GUI honetan parametroen balioak agertzen dira, bai metodo ezlinealetik ateratakoak, zein maiztasun edota denbora domeinuan kalkulatutakoak, hauek guztiak tauletan adierazita daudelarik. Bigarren GUI honek dituen funtzionalitateak hurrengoak dira: • Aurreko kasuan bezala, bi menu irristakor izango dira paziente jakin baten informazioa bistaratu ahal izateko. • Paziente bakoitzeko bi erregistro ditugunez, eta kasu honetan, RR tarteak irudikatzeko grafiko bakarra dugunez, 'Erregistroak' izeneko aukeran bi botoi bereizi dira, pazientearen lehenengo erregistroa, edo bigarrena irudikatu ahal izateko. • RR tarteekin lortutako denbora seriean laginen arteko distantzia ez da konstantea. Beraz, ondoz ondoko laginen distantzia uniformea izateko, RR tarteen seinalea interpolatu egin behar da. Horregatik, RR tarteen seinalea, edo RR tarteen seinale interpolatua irudikatzeko aukera izango dugu. • RR tarteen seinaleari osagai jarraitua kendu nahi izanez gero, 'Detrend' aukera dago.
Irudia 10. Analisirako GUI-aren diseinua Behin hiru domeinutako parametro ezberdinen kalkuluak eginda izan eta gero, esanguratsuenak direnak aukeratuko dira. Izan ere, asko dira lortutako parametroak, eta soilik batzuk izango dira FA aurresateko metodoa lortzeko erabiliko direnak.
Hortaz, parametroen kalkuluak burutu ondoren, hurrengo pausua hauen sailkapena egitea izango da. Izan ere, aurretik aipatu bezala, ez dira parametro guztiak erabiliko algoritmoa garatzerako orduan. Aukeratutako parametroak hurrengoak dira: • Batetik, denbora domeinuko parametroak bereizi dira. Kasu honetan, hauen inguruan aztertutako hiru parametroak erabiliko dira: SDNN, RMSDD eta pNN50, hain zuzen ere. Parametro hauen kalkulua RR tarteen balioei formula ezberdinak aplikatuz egin da. • Bestetik, maiztasun domeinuko parametroak daude. Parametroen kalkuluak burutu ahal izateko, RR tartearen PDE kalkulatu behar da. Horren ondoren, espektroa hiru zatitan banatu behar da, maiztasun ezberdineko tarteak bereizi ahal izateko,- VLF, LF eta HF tarteak, alegia-. Horregatik, banaketa hau kontuan harturik, asko dira domeinu honen barruan lortuko ditugun parametroak. Beraz, kasu honetan, parametro batzuk algoritmoaren kalkulua egiteko baztertuko dira. Hauek dira erabiliko ditugunak: o Maiztasun tarte bakoitzeko potentzia altuena duen maiztasunaren balioa, Hztan neurtuta, ingelesez 'Peak frecuency' deritzo. o Maiztasun tarte bakoitzeko potentzia absolutua, , 𝑚𝑠2-tan neurtuta. Ingelesez 'Absolute power' esaten zaio. o LF eta HF bandetan izandako potentzia kalkulatu da, honako hau unitate normalizatuetan dagoelarik. Ingelesez, 'Normalized power' deritzo. Honen kalkulua burutzeko, tarte jakin horren potentzia absolutua, VLF bandaren potentzia absolutua eta potentzia absolutu totala hartu behar dira kontuan.
o LF eta HF banden arteko potentzia erlazioa kalkulatu da. Alde batetik, potentzia absolutuen balioak erabiliz, eta beste aldetik, potentzia normalizatuen balioak erabiliz. • Azkenik, metodo ez-linealetatik lortutako parametroak aurki ditzakegu. Hauen barruan, hauek dira erabiliko direnak: o Hasteko, SD1 eta SD2 parametroak daude. Hauek biak, Poincare plot-ean elipsea sortzen duten aldeen balioak direlarik. o Horrez gain, zenbait entropien balioak kalkulatu dira, SampEn eta FuzzyEn.
Beraz, behin erabiliko diren parametro guztiak bildu eta gero, hauen sailkatze gaitasuna aztertzera pasatuko da.
Parametroen sailkatze gaitasuna aztertzeko hiru pausu jarraituko dira. Hasteko, parametro bakoitza indibidualki aztertuko da. Horren ondoren, parametro ezberdinen artean erlazioren bat dagoen ala ez ikertuko da. Azkenik, FA aurresateko metodoa lortzeko erabiliko diren sailkatzaile ezberdinak adieraziko dira.
Parametro bakoitzaren azterketa, eta beraz, bere sailkatze gaitasuna aztertu ahal izateko, ROC kurba ikertuko da. Ingeleseko 'Receiver Operating Characteristic'-etik (ROC) dator, eta pazienteen ezaugarrietan oinarritutako aurreikuspen matematikoen bidez lortzen den grafikoa erakusten du. Laburbilduz, grafiko honek sistema sailkatzaile bitar baten diagnostikatze gaitasuna irudikatzen du, honen bereizketa ataria aldatzen doalako. Grafikoa irudikatzeko, bi klase eduki dira kontuan. Batetik, paziente bakoitzetik izandako datuetatik lortutako parametro bat, eta bestetik, pazienteak FA duen ala ez bereizteko erabili den beste aldagai bat. Normalean, sailkapen bitarraren kasuan, klasearen aurreikuspena kasu bakoitzerako ausazko aldagai jarraitu batean, 𝑋 , oinarritzen da. Balio horrekin, eta atalase jakin baten erabilpenaz (𝑇 , ingeleseko 'Threshold'), kasu horri positibotzat (𝑃, 𝑋 > 𝑇 betetzen denean) edo negatibotzat (𝑁, 𝑋 < 𝑇 betetzen denean) hartuko da. Horrez gain, alde bakoitzean, bi emaitza bereiz daitezke. Beraz, kasu bakoitzeko lau soluzio posible bereiz daitezke. Hurrengo irudian azaldutakoa ikus daiteke:
ROC kurba irudikatzerako orduan, bi aldagai hauek hartzen dira kontuan. Grafikoaren Y ardatzean, 𝑇𝑃𝑅 irudikatzen da; hau da, 𝑆𝑒 aldagaiaren balioak, eta X ardatzean, ordea positibo faltsuen tasa (𝐹𝑃𝑅, ingeleseko 'False positive rate') adierazten da; hots, (1 − 𝑆𝑝) aldagaiaren balioak. 11. Irudian proiektuan erabilitako parametro jakin baten ROC kurba irudikatu da. Grafika honetan, ROC kurbak 45 graduko zuzenaren itxura hartuko balu, horrek sentikortasunaren balioa berariazkotasunaren berdina dela adieraziko luke. Hau da, 𝑆𝑒 = 𝑆𝑝 atalasearen edozein baliorako. Kasu horretan, aztertutako parametroa ez luke informaziorik emango.
Erabilitako parametroaren sailkatze gaitasuna hobeto aztertzeko, ROC kurbaren azpiko area (AUC, ingeleseko 'Area under ROC curve') deituriko parametroa bereiz daiteke. AUC parametro honek sailkatzaileak ausazko kasu negatibo bat baino altuagoa den ausazko kasu positibo bat aukeratzeko probabilitatea adierazten du. 12. irudian, parametro jakin baten kasurako lortu den AUC -ren balioa aurkeztu da, ROC kurbaren eta 45 graduko zuzenaren artean aurki daitekeen aldea ere bereiziz. Irudia 12.Denborazko domeinuko parametro baten ROC kurba eta bere AUC balioa
Orain, behin parametro bakoitzaren azterketa burutu eta gero, parametroen arteko erlazioa aztertu behar da. Horretarako, euren arteko korrelazioa ikertuko da. Hau da, atal honetan zehar aukeratutako parametro ezberdinak haien artean zerikusia duten ala ez aztertuko da. Parametro bat beste batekin erlazionatzeko erabiltzen den parametroa ehunekotan adierazten da. Hortaz, parametro biren arteko korrelazioa neurri ezberdinetan aurki daiteke. Hasteko, parametro biren arteko korrelazio parametroa bat baliotik hurbil badago, horrek bi parametro horiek erabat erlazionatuta daudela adierazten du, eta beraz, algoritmoa garatzeko orduan bigarren parametro horrek ez luke informazio gehigarririk ekarriko. Bestetik, baliteke neurri batean korrelatuta egotea, baina ez guztiz. Azkenik, bata bestearekiko erlazionatzerik ez izatea gerta liteke. Proiektu honetan korrelazio hauek antzeman ahal izateko, zenbait grafiko erabili dira. Horrez gain, korrelazio parametroen balioak kalkulatzeko beste funtzio erabili dira. 13. irudian erabilitako grafikaren adibidea ikus daiteke, non lortutako 4 parametroren arteko korrelazioa aztertu daiteke.
Irudi honetan, adibidez, SDNN eta SD1 parametroak erabat korrelatuta daudela antzeman daiteke. Izan ere, grafikoan 45 graduko zuzena irudikatu da, non balio guztiak zuzen horren gainean dauden, eta gainera, korrelazio parametroa 1.00 balioa duela antzematen da. Halaber, besteen artean erlaziorik ez dagoela esan daiteke, euren arteko korrelazio parametroa batetik oso urrun dauden balioak hartzen dituelarik.
Azkenik, parametroak indibidualki eta haien arteko erlazioak aztertu ondoren, FA aurresateko metodoa garatzeko ordua da. Horretarako, 50 pazienteei buruz izandako informazioa erabili da, horietako 25 paziente osasuntsuak direlarik, eta beste 25ak FA jasaten dutenak. Algoritmoa burutu ahal izateko, bi izan dira erabilitako aldagaiak. Batetik, HRV analisitik lortutako ezaugarriak gordeko dituen 𝑋 matrizea. Bestetik, FAren benetako egoera gordetzeko erabiliko dugun 𝑦. Beraz, 𝑋 matrizearen balio bakoitzari 𝑦 -ren balio bat dagokio. 50 paziente horien banaketa gauzatuko da, alde batetik, 30 pazienteren informazioa algoritmoaren garapenerako (𝑇𝑟, ingeleseko 'train' moduan ezaguna dena) erabiliko da. Bestetik, gainontzeko 20 pazienteren informazioa test-erako (𝑇𝑒, ingeleseko 'test') erabiliko da. Hau da, algoritmoa train barruan dagoen informazioarekin garatuko da. Horrela, algoritmoaren bitartez test-eko pazienteek FA duten ala ez aurreikusiko da, eta azkenik, aurreikusitako balio hori, benetako balioarekin bat datorren ala ez antzeman egingo da. Horretarako, aurreko atalean azaldutako lau parametroen kalkulua burutuko da; hots, 𝑇𝑃, 𝐹𝑃, 𝑇𝑁 eta 𝐹𝑁, eta hauekin, sentikortasuna (𝑆𝑒) eta berariazkotasuna (𝑆𝑝) aztertuko dira. Prozesua hobeto ulertzeko, 14. irudian horren eskema ikus daiteke.
Irudia 14. Algoritmoa garatzeko jarraitu den eskema Paziente guztien informazioa bitan banatzeko prozesua 100 aldiz errepikatuko da, paziente bakoitzak garapen edota test barruan bereizteko ausazko funtzio bat erabiliko delarik. Horrela, metodo bakoitzeko 𝑆𝑒 eta 𝑆𝑝 -ren balio ezberdinak lortu dira ehun kasu horietan. Azkenik, balio horien batezbestekoa eta desbideratze estandarra lortu dira, eta hauekin, erabilitako metodoa fidagarria den ala ez estatistikoki ondorioztatuko da, bootstrap deritzon teknika erabiliz. Proiektu honetan hiru metodo ezberdin erabili dira FA aurresateko, bakoitzarekin emaitza ezberdinak lortu direlarik. Hortaz, bakoitzaren oinarrizko funtzionamendua azaltzea izango da hurrengo pausua.
Ingeleseko 'Generalized linear models', erregresio linealaren familiako ereduen zabalkuntza dira. Eredu hauek hainbat eredu estatistikoak bateratzeko sortu zen; erregresio lineala, logistikoa eta Poissonena ere barnean sartuz. GLM-ak doiketa lineala orokortzen du eredu lineala erantzun aldagaiarekin erlazionatzea ahalbidetzen duelako. Hau lotura funtzio baten bidez gauzatu egiten da, baita ere neurketa bakoitzaren bariantza aurreikusitako balioaren funtzioa izatea onartzen delako.
Proiekturako erabili den lotura funtzioa binomiala izan da; hots, erregresio logistikoa. Hau da, aurreikusitako parametroa [0,1] balioen artean egongo da. Beraz, benetako balioekin konparatu ahal izateko, aurreikusitako balio horiek 0 edo 1 baliora hurbildu behar dira. Horregatik, amaierako eredua doiketa logistiko moduan ezagutzen da.
Ikasketa automatikoa (ingelesez 'Machine learning' moduan ezagunagoa), adimen artifizialaren adar bat da, zeinak adibide moduan emandako informazioan oinarrituz jokabide ezberdinak hedatzeko gai diren programak sortzea duen helburu. Honen barruan, euskarri bektoredun makinak (ingeleseko 'support vector machine', SVM) bereiz daitezke. Hauek ikasketa algoritmoekin erlazionatuta dauden gainbegiratutako ikasketa ereduak dira, sailkapenak egin ahal izateko hainbat datu aztertzea helburu dutelarik. Bi kategoria ezberdineko 'train' laginetan oinarrituz, SVM algoritmoak kategoria horietako bateko lagin berriei balio zehatzak esleituko dizkion eredu bat sortuko du, sailkatzaile lineal bitar ez probabilistikoa izango dena. SMV eredua espazioan kokatzen diren laginen irudikapena da. Espazio libre hori nahiko zabala izatea saiatuko da. Horrela, geroago lagin berriak espazio berean mapeatzerako orduan, zein kategoriaren barruan hartuko diren aurreikusiko da espazioko zein aldetan kokatu diren behatuz. 15. irudian SVM eredu bat ikus daiteke, non sailkapen kurba antzematen den.
Irudia 15. SVM ereduaren adibidea
Erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntza (ingeleseko 'Decision tree learning'), aurreikuspen moduan erabaki-zuhaitza erabiltzen duen teknika da. Estatistikan, ikasketa automatikoan ere asko erabiltzen den eredua da. Honen helburua, kasu berri baten aurrean bere klase-aldagaiaren balioa aurresateko eredua sortzea da. 16. irudian proiekturako erabili den erabaki-zuhaitzaren adibidea ikus daiteke. Triangelu bakoitza aldagai iragarle bati egiten zaion test-a da, prozesua behin eta berriz errepikatuko delarik.
Irudia 16. Erabaki-zuhaitzen teknika
Proiektuan erabilitako sailkatzaile ezberdinak azaldu eta gero, atal honetan lortutako emaitzen laburpena azalduko da. Emaitzak modu zabalean II. Eranskinean deskribatzen dira. Hasteko, parametro bakoitza indibidualki aztertu ondoren, parametro onenak sailkatuko dira. Horretarako, aurreko ataletan azaldu bezala, bakoitzaren ROC kurbari arreta jarriko diogu. Parametro guztiak aztertu ondoren, 7 izan dira lortu diren parametro hoberenak. Izan ere, euren AUC balioa [0.6, 0.75] balioen artean daude. Parametro horiek hurrengoak izan dira: • Denbora-eremuaren barruan: 𝑅𝑀𝑆𝑆𝐷 • Metodo ez-linealen barruan: 𝑆𝐷1 eta 𝑆𝑎𝑚𝑝𝐸𝑛 • Maiztasun-eremuaren barruan: 𝐿𝐹[𝑛. 𝑢] , 𝐻𝐹[𝑛. 𝑢], 𝐿𝐹 𝐻𝐹 eta 𝐿𝐹 𝐻𝐹 [𝑛. 𝑢] Hala ere, AUC balioak tarte horien artean egoteak, egindako test-a hala-holakoa dela adierazten du. Horrez gain, parametro horien artean erlaziorik dagoen ala ez aztertu beharko da, zeren, haien artean erlaziorik egonez gero, horrek parametro gehigarriak daudela adieraziko luke, eta ondorioz, baztertu egin beharko lirateke. Hurrengo pausua, beraz, 7 parametro horien artean erlaziorik dagoen ala ez aztertzean lortu ditugun emaitzak azaltzea izango da. 17. irudian azkeneko parametro horien arteko korrelazio matrizea azaltzen da. Irudiari behatuz gero, 𝑅𝑀𝑆𝑆𝐷 eta 𝑆𝐷1 parametroen artean erabateko korrelazioa dagoela antzeman daiteke. Horrez gain, maiztasun-domeinuko zenbait parametroen artean ere erabateko korrelazioa aurkitu da; 𝐿𝐹 𝐻𝐹 eta 𝐿𝐹 𝐻𝐹 [𝑛. 𝑢] parametroen artean, eta 𝐿𝐹[𝑛. 𝑢] eta 𝐻𝐹[𝑛. 𝑢] parametroen artean, hain zuzen ere.
Azkenik, erabilitako hiru sailkatzaileekin lortutako emaitzak aztertu dira. Sailkatzaile hauekin lortutako 𝑆𝑒 eta 𝑆𝑝 parametroen balioak aztertu eta gero, erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntzan oinarritutako sailkatzailea emaitza onenak lortzen dituela ondorioztatu da. Sailkatzaile hau pazienteen ezaugarri parametroei aplikatuz sentikortasun eta berariazkotasun parametroen bataz bestekoa eta desbiderapena hurrengoak dira: 𝑆𝑒 = 76.1 (8.33) ; 𝑆𝑝 = 57.4 (13.81)
Atal honetan zehar proiektuan burutu diren faseak adieraziko dira. Proiektua ataza ezberdinetan banatuko da. Hasteko, lan taldea deskribatuko da. Ondoren, fase guztien azalpena egingo da, eta azaldutakoa Gantt diagrama batean laburbilduko da. Azkenik, mugarriak deskribatuko dira.
Lehenengoko azpiatal honetan, proiektuaren garapenaz arduratutako lan-taldea era labur batean deskribatuko da, parte hartzaile bakoitzaren zereginak eta erantzukizunak ere definituz. Hurrengo taulan aipatutakoa era argi eta labur batean bistaratu da: KODEA ERANTZUKIZUNA IZEN-ABIZENAK ZEREGINA K1 Proiektu zuzendaria Unai Irusta Zarandona Proiektua planteatzeaz, jarraitu beharreko pausuak adierazteaz eta, azkenik, dokumentua zuzentzeaz eta gainbegiratzeaz arduratzen dena. K2 Junior ingeniaria Itziar Eguskiza Garcia Proiektua idazteaz eta garatzeaz arduratu dena. Hots, proiektuaren egilea. Taula 1. Proiektuan parte hartzen duen lan-taldearen deskribapena
M1: Proiektuaren hasiera. Proiektuaren proposamena onartu da. Horrez gain, proiektuan jarraituko diren pausuak finkatu dira. F 1.2 Proiektuaren kudeaketa eta jarraipena
Proiektua behar bezala bideratzeko, eta hau egiten den heinean agertutako akatsen zuzenketak egiteko, proiektu zuzendariaren eta egilearen arteko bilerak.
M2: Proiektua definituta. MATLAB ikastaroa burutu, honen bidez eskuratutako ezagutzei esker, eta gaiari buruz informatu eta gero, erabiliko diren prozesu eta metodoak erabakiko dira. Beraz, proiektua definituta geratuko da.
F 3.2 .dat eta .qrs fitxategien bihurketa .mat formatura
MATLAB programarekin lan egin ahal izateko, .dat eta .qrs fitxategiak .mat formatura bihurketa. • Hasiera data: 2017/12/11 • Amaiera data: 2017/12/12 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat ( 3 ordu) eta MATLAB lizentzia (2 ordu). • Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (3 ordu). • Entregagaiak: Bihurtutako .mat fitxategiak.
M3: Bihurketak burututa. Physionetetik hartutako fitxategiak .mat fitxategira ondo bihurtu dira.
F 4.2 Fitxategiak bistaratzeko ingurunea garatu Fitxategiak bistaratzeko GUI-a sortu. • Hasiera data: 2017/12/14 • Amaiera data: 2018/02/12 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat (50 ordu) eta MATLAB lizentzia (50 ordu). • Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (50 ordu). • Entregagaiak: Garatutako GUI-a F 4.3 Fitxategien azterketa Sortutako GUI-an dauden seinaleak aztertu. • Hasiera data: 2018/02/12 • Amaiera data: 2018/02/14 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat (3 ordu) eta MATLAB lizentzia (3 ordu). • Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (3 ordu) eta proiektu zuzendaria (2 ordu).
M4: Datu-basea definituta eta GUI-a garatuta. Ezinbestekoa den informazioa datu-basean bildu da eta informazio horrekin bistaratzeko tresna garatu da.
M5: Parametroen kalkuluak eta GUI-a garatuta. Parametroen kalkuluak burututa eta hauek bistaratzeko tresna garatuta.
F 6.2 Emaitza estatistikoak kalkulatu Algoritmoa aplikatuz lortutako emaitza estatistikoak kalkulatu. • Hasiera data: 2018/05/21 • Amaiera data: 2018/05/28 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat (7 ordu) eta MATLAB lizentzia (6 ordu). • Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (7 ordu). • Entregagaiak: Emaitzak. F 6.3 Emaitzen azterketa Lortutako emaitzen azterketa burutu ondorioak atera ahal izateko. • Hasiera data: 2018/05/28 • Amaiera data: 2018/06/01 • Baliabide teknikoak: Bi ordenagailu (bat 2 ordu eta bestea 2) eta MATLAB lizentzia (2 ordu bat eta ordu 1 bestea).
• Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (4 ordu) eta proiektu zuzendaria (3 ordu).
M6: Algoritmoak garatuta eta emaitzak kalkulatuta. Proiektua burutzeko erabili diren algoritmoen garapena eta horiekin lortutako emaitza estatistikoen kalkulua burutu dira. 7.2.7. DOKUMENTAZIOA
M7: Proiektua amaituta. Dokumentu guztia idatzi eta epe barruan entregatu da.
2018/04/27 M6 Algoritmoak garatuta eta emaitzak kalkulatuta
Atal honetan, proiektuan zehar izandako kostu totala azalduko da. Hortaz, aurrekontua burutzeko lau kostu eduki dira kontutan: barne orduak, amortizazioak, azpikontratazioak eta gastuak.
Azpiatal honetan proiektua aurrera eramateko eta burutzeko partaide bakoitzaren lanordu kopurua, eta horrek dakartzan kostuak azaltzen dira.
Azpiatal honetan proiektua garatzeko beharrezkoak izan diren baliabide materialei zein materialak ez direnei dagozkien kostuak azaltzen dira.
Atal honen helburua proiektuaren garapenean zehar izan daitezkeen arriskuak adieraztea da. Proiektua amaituta dagoenez, arriskuak ekidin direla esan daiteke. Hala ere, hasieratik hauen aurreikuspena gauzatzea ezinbestekoa izan da, eta ondorioz, hauek ekar ditzaketen kalteen azterketa egin da. Arrisku analisi hau aurrera eramateko bi kontzeptu hartu dira kontuan. Alde batetik, arriskuak berez gertatzeko duen probabilitatea aztertu da. Bestetik, arrisku horrek proiektuan izan dezakeen eragina ikertu egin da. Hortaz, arriskua balioesteko sasoian kontuan izango dira hau gertatzeko probabilitatea eta honek izan dezakeen eragina. Aurreikusitako arrisku posibleak eta hauei aurre egiteko hartuko liratekeen kontingentzia neurriak hurrengoak dira.
Aurreikusitako garapen kostuak gainditzea kostuen arriskuen barnean hartzen den kontzeptua da. Proiektu honen kasuan, hau posiblea izango litzateke kontuan hartu gabeko kostuak agertuko balira; hala nola, material gehiago beharrezkoa ziurtatzea, edota prezioetan aldaketak izatea. Hortaz, gertaera hauei aurre egiteko, aurrekontuan ezustekoak gehitu dira, gure kasuan, %5ekoak izanik.
Hala ere, gure proiektua garatu ahal izateko ez da material askorik erosi. Beraz, arrisku hau gertatzeko probabilitatea oso txikia da, eta proiektuan izango lukeen eragina ere txikia izango litzateke.
Gerta liteke proiektuan zehar garatutako lan planean zehaztutako datak gainditzea arrazoi ezberdinen ondorioz. Horrek; hau da, proiektuaren atalen batek atzerapenak izateak, proiektu osoa atzeratzea eragin dezake. Arrisku hau izateko probabilitatea ertaina da, eta bere eragina baxua.
Hau saihesteko, zehaztasunez neurtu beharko da proiektuaren atal bakoitza burutzeko beharko den denbora, eta epe muga hau gainditzea eragin ahalko luketen faktoreak aurreikusi.
Proiektuan zehar erabiltzen diren datuak galtzea posiblea da. Datu hauek garatutako tresnak edota datu-basea izan daitezke, adibidez. Arrisku hau gertatzeak ondorio desatseginak ekarriko lituzke. Izan ere, lan berdina berriro egin beharko litzateke, eta horrek, atal horri eskainitako denbora gainditzea eragingo luke.
Hala ere, arrisku hau gertatzeko probabilitatea baxua da, datuak dispositibo ezberdinetan gorde eginez gero, arriskua saihestuko litzatekelako. Baina, arriskua ematekotan, honen eragina oso altua izango litzateke.
Proiektuan zehar garatutako tresnetan arazoak izatea posiblea da. Arazo hauen adibidea izango litzateke garatutako kodean akatsen bat izatea, eta horrek, behar bezala ez funtzionatzea eragingo luke. Horrez gain, arrisku hauen artean interfazearen diseinuarekin erlazionatutako arazoak ere multzo honetan sartuko lirateke.
Arrisku hau agertzeko probabilitatea ertaina da, eta eragina handia. Beraz, hau saihesteko bi neurri hartu dira. Alde batetik, garatuko diren interfazeak hasiera batetik oinarrizko kalitatea beteko dute, era berean, erabiltzailearentzat horietan zehar aritzeko atsegina egingo zaio. Bestalde, kodean ager daitezkeen akatsei dagokienez, garatutako tresna bakoitza zatika-zatika probatuko da kodearen atal bakoitza ondo dagoela ziurtatzeko.
Proiektua garatzeko ezinbestekoak diren teknologien erabilpenean ezagutzak ez izatea, hardware/software arazoak izatea, edota garatutako interfaze edo script fitxategien integrazioan arazoak izatea dira multzo honen barruan ager daitezkeen arriskuen adibideak.
Hala ere, arrisku hauek saihesteko zenbait neurri hartu dira. Hasteko, GUI interfazearen erabilpena lehendabizikoa izateagatik, proiektua garatzen hasi aurretik honi buruzko ikastaroa egin da. Horrez gain, erabiliko diren ekipoekin arazoak ez izateko, hauek behar bezala erabiltzen eta mantentzen saiatuko da. Hortaz, esandakoa kontutan hartuz, arrisku teknologikoak agertzeko probabilitatea baxua da eta eragina altua.
Proiektu honekin, FA aurresateko gai den metodoa garatzea saiatu da. Horretarako, hainbat pausu jarraitu dira.
Hori guztia burutu ondoren, kalkulatutako parametro horietan oinarritzen diren hiru metodo garatu dira, bakoitzak algoritmo hori bideratzeko ezaugarri ezberdinak erabiltzen dituelarik.
Azkenik, garatutako algoritmo horiek fidagarriak diren ala ez antzemateko zenbait parametroen kalkuluak burutu dira. Aipatutako azken parametro hauek sentikortasun eta berariazkotasun parametroak direlarik.
Parametro bi hauek, gaixotasun bat aurresaterako orduan ager daitezkeen lau kasuetan oinarritzen dira. Hau da, aurretik aipatutako 𝑇𝑃, 𝐹𝑃, 𝑇𝑁 eta 𝐹𝑁 parametroetan, hain zuzen. Hortaz, datu berriei algoritmoa aplikatuz, eta lortutako balio horiek benetako balioekin konparatzean, lau parametro horien balioak lortu dira. Horren ondoren, sentikortasun eta berariazkotasun parametroen batezbesteko eta desbideratze balioak kalkulatuko direlarik.
Proiektu honetan, erabilitako hiru algoritmoetatik, erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntzan oinarrituta dagoen metodoak balio esanguratsuenak lortu ditu. 390 kasu aztertu direla kontuan hartuz, hauek dira lau parametro horien inguruan lortutako batezbestekoak:
• 𝑇𝑃 barruan sailkatu diren 148 kasu egon dira. Hau da, gaixotasuna zeukaten 148 paziente aurkitu dira. • 𝑇𝑁 barruan 121 kasu eman dira; hots, gaixotasuna ez zuten, eta osasuntsu bezala sailkatu diren 121 emaitza lortu dira. • 𝐹𝑃 barruan sailkatutako 84 kasu egon dira. Honek pazienteak gaixotasuna duela antzeman dela adierazten du, benetan horrela ez denean. • 𝐹𝑁 barruan 48 kasu eman dira. Azken honek, pazienteak gaixotasuna ez duela aurreikusi dela adierazten du, benetan baiezko kasua denean.
Emaitza hauek aztertuta, metodoa oso fidagarria ez dela ondoriozta daiteke. Egia da benetako kasuak kasu faltsuak baino askoz gehiago direla, baina, hala ere, faltsuak diren hainbat kasu antzeman dira. Azkenik, parametro horiek formula barruan hartzen dituzten parametroen balioak kalkulatu dira; hots, sentikortasuna eta berariazkotasuna, non hauen emaitzetan ondorioztutakoa ere antzeman daitekeen. Hona hemen azken parametro hauen batezbestekoa eta desbideratze balioak, hurrenez hurren:
Irudia 20. Proiektua garatzeko jarraitu den eskema
Behin proiekturako erabili behar diren datuak datu-base batean behar bezala egituratuta izan eta gero, hurrengo pausua, datu horiek era dinamiko eta eroso batean bistaratzeko aukera eskainiko duen tresna garatzea da. Horretarako, afDetection izena duen ingurunea sortu da. Tresna hau abiarazteko, MATLAB programan afDetection jarri beharko da, horren ondoren enter botoiari sakatuz. Horrela, aipatutako ingurunea abiaraziko da 21. irudian agertzen den leihoa bistaratuz. Irudiari begiratuz gero, hasieratik lehenetsitako seinaleak bistaratzen direla
antzeman daiteke. Izan ere, ingurunea kargatzean lehenengo pazientearen erregistroak bistaratzeko nahia izan da.
Behin pazientearen aukeraketa egin eta gero, bere informazioarekin lortu ditugun seinaleei erreparatuko diegu. Paziente bakoitzeko bi erregistro ezberdin bereiz daitezke, aurretik aipatutako 21. irudian ikus daitekeen moduan, adibide horretan paziente jakin horren erregistroak ′𝑛01′ eta ′𝑛02′ dira hurrenez hurren, grafiken goialdean azaltzen den bezala. Gainera, erregistro bakoitzeko bi seinale ezberdin antzeman daitezke: • Batetik, EKG seinalea dago. Aurreko ataletan aipatu den bezala, paziente bakoitzeko gordetako EKG seinalea bi kanaletan bereizita dago, kanal bakoitzak gorputzaren gune ezberdin batetik lortutako informazioa duelarik. Bi kanalak grafiko berean gainjarri ez daitezen, kanal bat edo beste bistaratzeko aukera gehitu da, 23. irudian ikusten denez. Horrela, momentu jakin batean kanal batetik zarata gehiegi antzematen bada, beste kanaletik informazio adierazgarriagoa lortzeko aukera ematen da. 24. irudian honen
• Bestetik, RR tarteak aurkezten dituen grafikoa bereiz daiteke, EKG seinale bakoitzaren azpialdean. Grafikoaren puntu gorri bakoitzak QRS konplexuaren barruan R uhina gertatzen den unea adierazten du. Geroago, puntu gorri horiek guztiak lotzen dituzten zuzenak marraztu dira. RR tarteek, ondoz ondoko taupaden arteko denbora adierazten dute. Horregatik, grafiko horren emaitzak 0.7 segundo inguruko balioak hartzen ditu. Hala ere, RR tarte horietatik, HR deituriko tarteak (ingeleseko 'Heart Rate') lor daitezke, zeintzuk minutuko izan den taupada kopurua adierazten duten. HR tarteak hurrengo formula aplikatuz lortzen dira:
Hortaz, formulari erreparatuz gero, RR tarteak eta HR tarteak elkarrekin erlazionatuta daude. Alde batetik, RR tarteek taupaden arteko denbora tartea adierazten dutelarik, eta bestetik, HR tarteek minutuko zenbat taupada izan diren adierazten dute. Horregatik, erregistro bakoitzaren bigarren grafika honetan, RR tarteak edota HR tarteak bistaratzeko aukera izango da, 25. irudian ikus daitekeen moduan botoi bata ala bestea sakatuz.
Irudia 25. RR edo HR tarteak bistaratzeko aukera
Irudia 26. Seinaleak ehun segundoko iraupenarekin bistaratzearen adibidea
Irudia 27. R uhinen aldiuneak adierazteko aukera
Gainera, seinaleak aurrera eta atzera eramateko,- slider erramintaren bidez-, baita seinaleen denbora zati batzuk handiagotzeko edota txikiagotzeko, zein puntu jakin batean markadore bat jartzeko aukerak gehitu dira,- 28. irudiko ezker aldeko goiko aldean ikus daitezkeen ikonoak erabiliz-. Irudia 28. Paziente jakin baten lehenengo erregistroa R uhinen aldiuneekin
Azkenik, tresna honen erabileraren inguruan, pazienteen buruzko ezaugarriei begira, bada paziente osasuntsu eta FAP duten pazienteen artean ezberdintasun bat. ′𝑁′ motakoak diren pazienteak ez dute arritmiarik, eta hortaz, paziente bakoitzeko dauden erregistro biren artean ez dago ezberdintasun handirik, soilik minutu, ordu edota egun ezberdinetan hartutako informazioa dutela. Bestalde, ′𝐴′ pazienteak FA dute, eta horrek bi erregistroak une esanguratsuetan hartu direla adierazten du, erregistro bat bestearengandik desberdintzera behartzen duena. Hortaz, 29. irudian ikus daitekeen moduan, bi erregistroak bereizi dira. Izan ere, arritmia duten paziente bakoitzaren erregistro bakoitiak,- adibide honetan ′𝑝03′ izena duena-, paziente hori FAP gertaera izan ez duen unean lortu dela adierazten du, eta horregatik ′𝑜𝑛𝑠𝑒𝑡 = 0′ moduan adierazi da. Horren kontrara, paziente bakoitzaren erregistro bikoitiak,adibide honetan ′𝑝04′dena-, FAP gertatu baino bost minutu lehenagoko datuak gordetzen ditu; hots, ′𝑜𝑛𝑠𝑒𝑡 = 1′. Honako hau bereiztea oso inportantea da.
Garatutako bigarren tresna honek, aurrekoak zituen zenbait funtzionalitate ere aurkezten ditu, baina, horrez gain, algoritmoa garatzeko erabilitako parametroen ezaugarriak ere adierazten ditu. Kasu honetan, ingurunearen izena analysisMethods da eta 30. irudian, honek duen itxura ikus daiteke.
Bigarren tresna hau, algoritmoak garatzeko erabili diren parametroak aztertzeko erabili da. Algoritmoak garatzeko abiapuntutzat hartu diren balioak RR tarteenak izan direnez, kasu honetan, paziente bakoitzaren inguruan seinale hau soilik bistaratuko da. Hori bai, lehenengo ingurunean bezala, bi menu irristakor erabiliko dira paziente bakoitzaren informazioa bistaratzeko aukeratu ahal izateko. Grafiko bakarra irudikatu denez, eta paziente bakoitzeko bi erregistro bereizten direnez, erregistro bat edo beste sailkatzeko aukera ematen da, 31. irudian ikusten den moduan.
Irudia 31. Paziente bakoitzeko bistaratu nahi den erregistroaren aukeraketa
RR tarteak adierazten dituen seinaleetan laginen arteko distantzia ez da konstantea. Hala ere, maiztasun-domeinuko parametroak kalkulatu ahal izateko erabili behar den seinalearen laginen arteko distantziak distantziakidea izan behar du. Horregatik, RR tarteei interpolazioa deituriko prozesua aplikatu behar zaie. Horrela, lagin berriak sortuko dira 0.25 segunduro (laginketa maiztasuna 4 Hz). Beraz, ingurune honetan, RR tarteak dituen seinalea edota RR tarte interpolatuak dituena bistaratzeko aukera gehitu da, 32. irudian ikus daitekeen moduan botoi bat edo beste sakatuz.
Azkenik, ingurune honetan zehar antzeman daitezkeen gainontzeko atalak parametro ezberdinen kalkuluak dira. Horretarako, domeinu bakoitzerako taula bat sortu da, non eremu horren barnean dauden parametroen izenak azaldu dira kasu bakoitzean lortutako emaitza ondoan adieraziz. Horrez gain, parametroen balioak hobeto aztertzeko zenbait grafiko sortu dira. Horrela, kasu bakoitzean 'Poincare plot'-ean sortzen den elipse itxura antzeman daiteke, adibidez, edota 'PSD' grafikan maiztasun tarte bakoitzeko potentzia altuena duen maiztasunaren balioa ikus daitezke, 34. irudian ikus daitekeen moduan, non maiztasun banda bakoitza argi eta garbi bereiz daitekeen. Irudia 33. RR seinaleari batezbestekoa kenduta (detrend) lortzen den emaitzaren adibidea Irudia 34. PSD grafikoaren adibidea, maiztasun tarte ezberdinak bereiziz
Bigarren eranskin honetan, parametroak kalkulatu eta gero balio horiekin lortutako emaitza ezberdinak azalduko dira. Horretarako, parametro indibidualen azterketaren bidez parametroen sailkatze gaitasuna nola egin den azalduko da. Geroago, parametro horien konbinaketa eginez euren arteko erlazioak aztertzeko erabilitako erramintak aztertuko dira. Azkenik, erabilitako algoritmo ezberdinen emaitzak azalduko dira.
Parametro indibidualen azterketa egiteko, aurretik azaldu den moduan, ROC deituriko kurba irudikatu da funtzio jakin baten bitartez. Horrela, parametro bakoitzaren sailkatze gaitasuna ondorioztatu ahal izan da. Hori egin eta gero, parametro batzuk algoritmoa garatzerako orduan ezer gutxirako balio dutela ohartu gara. Izan ere parametro horiei ROC kurba lortzeko funtzioa aplikatuz gero, AUC parametroaren balioa ere lortzen da, eta kasu hauetan azken parametro honen balioa %50-etik oso hurbil dagoela aztertu da. 35. irudian ikus daitekeen moduan, 𝑆𝐷2 eta 𝑃𝑒𝑎𝑘 𝐿𝐹 parametroak dira aipatutako parametroak.
Irudia 35. SD2 eta Peak LF parametroen ROC kurbak eta AUC balioak
Irudia 36. Lau parametro onen ROC kurba eta haien AUC balioa
Orain, parametro hoberen moduan sailkatu ditugun artean haien artean korrelaziorik existitzen den ala ez aztertzeko erabili diren metodoak azalduko dira. Horretarako, aurretik esan bezala, korrelazio matrizea sortuko duen funtzioa erabiliko da. Matrize hori sortzeko, 7. taulan azaldu diren parametroak aukeratu dira. Izan ere, horiek dira informazio gehien ematen duten parametroak, baina haien artean erlazioa existitzen bada ez dute informazio gehigarririk eskaintzen. 37. irudian parametro horien arteko korrelazio matrizea aurkezten da.
Hortaz, matrizean lortutako balioak landuz, zenbait ondorio atera dira. Batetik, badaude erabateko korrelazioa duten parametro bikoteak. Bestalde, erabatekoa ez den erlazioa baina korrelazio koefiziente oso altua duten parametroak bereiztu dira. Azkenik, oso erlazio gutxi edota erlaziorik ez duten parametroak aurkitu dira. 8. taulan erlazionatuta dauden parametro bikoteak aurkeztu dira, eta hauen arteko korrelazio koefizientearen balioa,- 𝑅 batez adierazi dena, balio absolutuan-.
Erabateko erlazioa duten parametroak
Azkenik, kalkulatutako parametroekin garatutako algoritmoen inguruan lortu diren emaitzak aztertuko dira. Horretarako, aurretik aipatu den moduan, sentikortasun eta berariazkotasun parametroen batezbestekoa eta desbiderapena aztertu dira. Proiektuan zehar hiru algoritmo garatu dira, eta bakoitzarekin emaitza ezberdinak lortu dira. Emaitzak aztertu ondoren, soluzio onenak lortzen dituen metodoa erabaki-zuhaitzen bidezko ikaskuntzan oinarrituta dagoena dela antzeman da 𝑆𝑒 eta 𝑆𝑝 parametroen batezbestekoa eta desbideratzea hurrengoak izanik:
Gainontzeko beste bi metodoen artean balio horietara gehien hurbiltzen zaion algoritmoa modelo lineal orokortuetan oinarritzen den sailkatzailea da. Honekin lortutako emaitzak hurrengoak izanik:
Azkenik, emaitza kaskarragoak lortu dituen metodoa euskarri bektoredun makinan oinarritutako sailkatzailea izan da: | science |
addi-eceee6ad834e | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29389 | Getxoko (Bizkaia) Martiturri Estratako Azkorri futbol zelaiaren eta instalazio lagungarrien berritzea | Madariaga Mardaras, Iraia | 2018-10-30 | Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Proiektu honen helburua, izenburuak dioenez, Azkorri futbol zelaiaren eta bere instalazio lagungarrien berritzea da. Honen arrazoi nagusia, gaur egun C.D. Galeak zelaiaren egoeraren eta instalazioen egoeraren eraginez bertan jokatu ezina da. Arazo honen konponbide gisa, gaur egungo belar naturaleko futbol zelaia belar sintetikoko zelaiaz ordezkatzea proiektatu da. Horrez gain, harmaila eta aldagela berriak ere proiektatu dira, guzti honetarako beharrezkoak diren instalazio lagungarriak ere diseinatuz.
1. Neurketa koadroa 2. Prezio unitarioak 3. Prezio deskonposatuak 4. Aurrekontua eta laburpena
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. AURREKARIAK 1.1. Historia Getxo herria Uribe-Kosta eskualdean, Bizkaiko hiriburutik 15 kilometrora kokatuta dago eta Nerbioi ibaiaren eskuinaldeko kostaldeko atea da. Garai batean artzaintzan, nekazaritzan eta arrantzan aritzen zen ia erabat baina denborarekin eboluzio bat izan du eta eskaintza turistiko eta kultural zabaleko hiri moderno bihurtu da. Herri hau ondo definitutako bost populazio-gunez osatuta dago: Andra Mari, Algorta, Areeta, Neguri eta Erromo. Enklabe hauek ematen diote forma Getxo herri kosmopolitari. Getxo XII. mendean jaso zen Andra Mari elizaren inguruan. Horrela osatu zen lehen hirigunean, nekazariak, artzainak eta arrantzaleak bizi ziren nagusiki. Azken hauek beren etxebizitzak Getxoko portu txikiaren goialdean eraiki zituzten eta tokia eremu txiki baina pintoresko bihurtu zuten. Etxe txikiek eta oinez ibiltzeko aukera besterik ematen ez duten kale aldapatsuek, beste euskal udalerri asko bezalaxe, itsasoko lan nekean aritu zen herri honen antzinako izaera gordetzen dute kontu handiz. Bilboko portuan izandako itsas jardueraren eta merkataritzaren gorakadak zuzeneko eragina izan zuen Algorta auzoan. Ondorioz, auzo honek gora egin zuen pixkanaka. Dena dela, XIX. mendearen bigarren erdialdean izan zuen Getxok garairik oparoena. Gainera, gaur egun Bizkaiko herri hau hobekien definitzen duen turismo-jarduerari hasiera eman zion. Zona hau barnealdeko probintzietako eta Bilboko aristokraziaren eta goi-burgesiaren udarako gune izango zela aurreikusita, txaletak eta udarako etxeak eraikitzen hasi ziren. Poliki-poliki, gaur egun Areeta denaren populazio-gunea osatu zen. XX. mendean Neguri sortu zen, luxuzko egoitza-gune nagusi bihurtu zena hain zuzen ere. Aldi berean, hazkunde honen onura jaso zuen Algorta auzoak garapen handia izan zuen. Getxo nabarmen hazi zen XX. mendearen erdialdean. Horrela, 50eko hamarkadan 19.000 biztanle zituen eta 1996an berriz, 85.000ra iritsi zen. Horren ondorioz, Getxok
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
bere zerbitzuak egokitu behar izan zituen getxotarren eta hurbileko udalerrietako biztanleen eskariei erantzuteko. Gaur egun, Getxok zerbitzu paregabeak eskaintzen ditu, besteak beste, kulturaren eta kirolaren esparruan. Izan ere, Getxo leku aproposa da edozein kirol praktikatzeko eta urte osoan edozein kultur jardueratan parte hartzeko. Proiektu honetan Getxoko Martiturri auzoan dagoen Aizkorri futbol zelaia berritu egingo da. Gaur egun, C.D Galeak jokatzen du bertan. Futbol talde hau futbol zale lagun talde batek sortu zuen. C.D Galea izena jarri zioten Getxoko udalerri guztiak barnean sartzeko asmoz. Azkorri zelaia eraiki baino lehen Galeak Getxo Futbol taldeak utzitako Fadura zelaian edo orduz alokatzen zen Salesianosen jokatzen zituen partiduak. Partiduak jokatzeko zelaia aurkitzeko zeuzkaten oztopoak zirela eta, jokalari eta beste kolaboratzaile batzuen artean lursail bat erostea erabaki zuten bertan zelaia eraikitzeko, Getxoko Andra Mariko Martiturriko estratakoa hain zuzen ere. 1975ean inauguratu zen Azkorri belar naturaleko futbol zelaia eta urte bereko irailean jokatu zen lehen partidu ofiziala. 1.2. Demografia XX. mendearen bigarren erdialdean Getxok oso populazio hazkunde handia izan zuen, Bilboaldearen industrializazioaren ondorioz gertatutako immigrazio uholdearen eraginez. Hazkundeak ez zuen, Bilboaldeko beste toki batzuetan bezala, geldialdirik izan mendearen bi azken hamarkadetan, baina pixka bat moteldu zen. XXI. mendearen hasieran, berriz, beherakada txiki bat gertatu zen populazioan.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.Irudia: Getxoko biztanleriaren bilakaera (2001-2017) grafikoa (iturria: eustat.eus) Aurreko grafikoak aztertuz, ikus daiteke Getxoko biztanleriak gorakada nabarmena izan duela azken 100 urteetan. Hala ere, 2007.urtean puntu gorena izan zen eta hortik aurrera jaisten joan da poliki-poliki.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Euskal Estatistika Erakundearen azken datuak (2017.urtea) aztertuz, Getxon 77.793 biztanle erregistratu ziren 2017.urtean.
3. Irudia: Getxoko 2017.urteko biztanleriaren taula (iturria: eustat.eus) Beraz, biztanleariaren banaketa %53,3 emakumeak eta %46,7 gizonezkoak izan zela ikus daiteke.
4.Irudia: Getxoko biztanleriaren banaketa grafikoa sexu eta adinaren arabera (iturria: eustat.eus)
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Horrez gain, aurreko taula eta grafikoa aztertuz, ondoriozta daiteke, Getxoko biztanleria gehiena 20-64 bitarteko tartean dagoela. 5.irudia: 2001,2009 eta 2017 urteetako Getxoko biztanleriaren banaketa (iturria: eustat.eus) Azken urteetako biztanleriaren banaketa aztertuz, Getxoko biztanleria zahartzen doala ikus daiteke, izan ere, nahiz eta 20-64 urte bitartekoak nagusi izan, 64 baino nagusiagoen kopurua handituz doa eta haur-gazteena txikituz. 1.3. Ekonomia Getxoko egoera ekonomikoa aztertzeko, 2015ean gauzatu zen Getxoko txosten ekonomikoan oinarritu da. Bertan 2010 eta 2012. Urteetako datuak bildu dira bereziki. Jarduera sektoreei erreparatuz, Balio Erantsi Gordinaren zatirik handiena sektoreei dagokiola esan daiteke.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Taula aztertuz, udalerriaren egitura ekonomiko horrek alde nabarmenak erakusten ditu Bizkaiko eta EAEko egoerarekin, nahiz eta bi horien artean oso antzekoak izan eta alde esanguratsurik ez egon bi erreferentzia-urteetako datuetan. Horrela, egitura ekonomikoaren tertziarizazio garrantzitsua ikusi da, erreferentziazko bi urteen artean ekarpenak igo direlako. Hala ere, % 70 ingurukoak "bakarrik" izan dira. Per capita Barne Produktu Gordineko datuak aztertuz, Bizkaia eta EAE mailetan jeitsiera izan dela ikusten da, Getxon, ordea, hazkunde txiki bat izan da, %0,2-koa ondorengo taulan ikus daitekeenez.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Guzti hau aztertuz, Getxoko egoera ekonomikoa ona dela ondoriozta daiteke. Hau horrela, biztanleek aisialdirako joera edukiko dute, besteak beste, kirola praktikatu edo ikusteko. 1.4. Gaur egungo egoera Azkorri futbol zelaia 101 x 62 metrokoa da, belar naturalekoa. Zelaiaren ondoan etxe txiki bat dago; C.D. Galea taldeko egoitza dena, beheko solairuan komunak eta
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
biltegia daudelarik eta goikoan taberna, jangela (bilera gisa ere erabiltzen dena) eta sukalde bat jokalari eta bazkideen erabilerarako. Gainera, zelaiaren alde batera harmailak eta jokalarientzako aulkiak daude eta ondoan aurrefabrikatutako aldagela eta biltegiak. Gainera eremua hesiz inguratuta dago eta sarreran lurra hartxintxarrekoa da. Horrez gain, lursailaren barruan eremuak bereizteko beste hesi bat dago. 9.Irudia: Gaur egungo zelaiaren egoera (iturria: google) Gainera, gune ezberdinak bereizten dira. ZELAIA ALDAGELAK eta BILTEGIA SARRERA ETXEA HARMAILAK JOKALARIENTZAT AULKIAK HESIA
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
10.Irudia: Gaur egungo zelaiaren distribuzioa (iturria: google) 2. PROIEKTUAREN XEDEA ETA ZERGATIA Proiektuaren izenburuan agertzen den bezala, Azkorri futbol zelaiaren berritzean eta instalazio lagungarrien eraikuntzan datza proiektua. Proiektuaren helburua gaur egungo futbol zelaia erauzi eta belar artifizialeko zelai berria gauzatzea da. Bere instalazio lagungarriak egokituz. Gainera, hirigintza obretarako beharrezkoak diren ur-hornikuntza, saneamendua, argiztapena eta seinaleztapena ere garatuko dira. Horrez gain, helburuetako bat gaur egun dauden instalazio lagungarrien egokitzapena futbol zelai berrira da; aldagela, jokalarientzako aulki eta harmaila berriak sortuz. Era beran, sarrera, aparkalekua, entrenatzeko gunea eta gaur egungo harmaila eta aldagelak dauden bezala utziko dira. FUTBOL ZELAIA HAREAZKO ZELAIA ENTRENATZEKO GUNEA APARKALEKUA
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
4. KOKAGUNEA Proiektu hau Getxoko Andra Marin kokatuta dago, Martiturri estratako 32. zenbakian hain zuzen ere. Lehen aipatu bezala, Getxo herria Uribe-Kosta eskualdean, Bizkaiko hiriburutik 15 kilometrora kokatuta dago eta Nerbioi ibaiaren eskuinaldeko kostaldeko atea da. Proiektua gauzatuko den kokapen zehatza honakoa da: Koordenatu geografikoak: 43°22'8"N 3°0'48"W UTM koordenatuak: 31T 501080 4801781
11.Irudia: Getxoko kokapena Europa mailan
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5. PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA 5.1. Bideragarritasun teknikoa Prozedura teknikoen inguruan, proiektua bideragarria da, izan ere, proiektu hau aurrera eramateko prozedurak gaur egungo jakintza tekniko eta berrikuntzekin erraz gauza daitezke. Gainera, proiektu honen antzekoak daude inguruetan arazo gabe aurrera eraman direnak. Futbol zelaiari dagokionez, gaur egungo futbol zelaia dela eta, lurra laua da, beraz, lur mugimendu handirik ez da izango. Harmailen kasuan, egitura metalikoen gainean kokatuko diren aurrefabrikatutako hormigoikoak izango dira, ohiko prozedura erabiliz eta muntaketan arazorik eman gabe. 5.2. Bideragarritasun ekonomikoa Ekonomikoki proiektu bideragarria da, izan ere, C.D Galea elkarteko lursailaren jabeak izango dira proiektua finantzatuko dutenak, berritzea beharrezkoa delarik gaur egun dauden instalazio egoera dela eta. 12.Irudia: C.D. Galeako informazio instituzionala (iturria: Galeako web orria)
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5.3. Bideragarritasun legala Bideragarritasun legalari dagokionez, legaltasunaren barruan sartuko litzateke proiektua, aurretik aipatutako legeak eta arauak betez egingo baita. Gainera, gaur egun antzeko proiektua dago lursailean, beraz, bideragarria izango da. 6. HAUTABIDEAK ETA HAUTATZEKO ARRAZOIAK
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Aukerak aztertuz, ikus daiteke praktikan aukera bakarra izango litzatekeela posible, izan ere, aurretik aipatu bezala, etxea babestuta dago eta ezin da bertan aldaketarik egin. Horrez gain, lehenengo aukeran gaur egungo zelaigunearen eta espazioaren aprobetxamendua askoz handiagoa da, horrela, lur-mugimenduak txikiak izango dira eta aurrekontuan murrizketa nabarmena egongo da. Horrez gain, proiektuaren helburu nagusia futbol zelaia berritzea eta hobetzea da, eta bigarren aukera aurrera eramanez gero, futbol zelaiaren tamaina pixka bat txikitu beharko litzateke lursailaren barruan sartzeko. Era berean, belarrari dagokionez, belar artifiziala aukeratuko da, izan ere, ura eta mantentze-lanetan aurrezki nabarmena izango da. Harmailen inguruan, kokalekua eta diseinua erabaki behar da. Kasu honetan, aukerarik onena futbol zelaiaren ezkerreko luzetarako bandarekiko paralelo kokatzea erabaki da, futbol zelaiaren ikuspegi ona izateko eta lursailaren geometriara egokitzeko. Gainera, harmailak estaltzea da, izan ere, Euskal Herriko klimatologiaren arabera (ikus 5.eranskina) prezipitazio kantitate handia dago. Materialari dagokionez, egitura metalikoko egitura eta gainera aurrefabrikatutako hormigoizko harmailak egitea erabaki da. Aldagelei dagokienez, harmailen egituraren azpian kokatu dira, espazioa aurreztu eta erosoagoa izateko, lehen baino zelaitik hurbilago egongo baitira. 7. HAUTATUTAKO PROIEKTUAREN DESKRIBAPEN OROKORRA Lehenik eta behin, proiektua aurrera eramaten hasi baino lehen, beharrezko eraisketak, lur mugimenduak eta lur berdinketak egin behar dira, izan ere, egun dagoen zelaiaren arazoetako bat lurraren egoera da. 7.1. HARMAILAK ETA ALDAGELAK Proiektu honetan, harmailak eta aldagelak eraikin berdinean jartzea proiektatu da, aldagelak harmailen azpian izango direlarik. 7.1.1. HARMAILEN EGITURA Harmailen egitura metalikoa izango da, bere gainean hormigoi harmatuzko harmaila aurrefabrikatuak kokatuko direlarik. Harmailen egitura 10 portiko metalikoz osatuta
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
egongo da, 5m-ra kokatuta. Harmailen egituraren luzera totala 45m-koa eta 4m-ko zabalerakoa izango da. Portikoen honako dimentsioak izango dituzte:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Horrez gain ikusleen babeserako markesina batez estaliak egongo dira harmailak. Honen estalkia txapa grekatua izango da, NCOPERFIL enpresaren INCO 70.4 txapa grekatua hain zuzen ere, 0,7 mm-ko lodierakoa, korreen gainean kokatuko dena.
15.Irudia: Txapa grekatuaren geometria (iturria NCOPERFIL katalogoa) Era berean, markesinaren paramentu horizontala ere txapaz itxita egongo da, markesinaren atzealdean, alboak zabalik utzita. Gainera, harmailen alboetan hormigoizko eskailerak kokatuko dira. Harmailak eta eskailerak barandaz inguratuta egongo dira ikusleen segurtasunerako. Hauen zimentazioari dagokionez, arroka gogorraren sakontasuna dela eta, zimentazio putzuak aukeratu dira, hau da, zapatak dimentsionatu dira, kontuan hartuz hauen azpian hormigoi pobrezko ohea dagoela, arrokaren geruzara ailegatzeko. Horrez gain, zapatak lotze-habeen bidez batuko dira, "harmailen egitura" eranskinean ikus daiteke. 7.1.2. HARMAILAK Harmailen kasuan, aurretik aipatu bezala, aurrefabrikatutako hormigoi harmatuzko harmailak aukeratu dira, GILVA etxekoak hain zuzen ere. Katalogoak dioenez, honako ezaugarriak ditu: 16. Irudia: harmaila aurrefabrikatuen ezaugarriak
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan, gehienez 6m-ko luzerakoak izan behar direla dio katalogoak, horregatik, txikiagoak diseinatu dira. Dimentsio ezberdinetakoak izan ahal dira, kasu honetan ondorengo piezak eta kokapena aukeratu dira:
17.Irudia: Harmaila aurrefabrikatuak egitura metalikoan A: abiatze harmaila:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Y eta X: mailak:
7.1.3. ALDAGELAK Gaur egun entrenatzeko gunean 4 kaseta daude konektatuta. Horietako bat dutxena da, beste bi aldagelak eta hirugarrena botikina. Hala ere, aldagela berriak dimentsionatu dira proiektu honetan, hauen dimentsio txikiarengatik eta entrenatzen daudenen erabilerarako bideratzeko. Aldagela berri hauen egitura osoa 180 m2-koa da eta zelaigunera eramaten duen paramentu bertikalean 0,60mx0,40m-ko 8 leiho eta 2mx2m-ko atea dauzka.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Zelai handi eta atletismo zelaientzako NIDE arauan oinarrituz, NIDE (Normativa sobre Instalaciones Deportivas y de Esparcimiento), aldagelek baldintza minimo batzuk bete behar dituzte: - Gutxienez 2 aldagela, talde bakoitzarentzat bat, 20 pertsonarentzako eta 2m2/erabiltzaile. Aldagela hauek aldatzeko eserleku luzeak, (gutxienez 0,65m2/pertsona, pertxeroak, armairuak eta arbela. Aldagela bakoitzeko gutxienez 6 dutxa, 10 gomendagarriena izanik. - 3 erabiltzaileko gutxienez dutxa bat egon behar da. - Aldagelen komunean gutxienez 2 urinario, 2 komun arrunt (inodoro) , 2 konketa ispiluarekin eta ilea zikatzeko gailuak egon behar dira. Horrez gain, biltegirako gune bat, ikusleentzat komunak, arbitroentzat aldagelak eta botikina edo erizain gela ere beharrezkoak dira. Arbitro, entrenatzaile edo teknikoentzat gutxienez beste bi aldagela egon behar dira, sexu bakoitzeko bat, eta bakoitza gutxienez 3 erabiltzailerentzako eta dutxa bat eduki behar du gutxienez. Kasu honetan, C.D. Galearen egoitza den etxetxoan ikusleentzako komunak daude, beraz, ez litzateke beharrezkoa izango harmailen azpian kokatzea. Baldintza minimo guzti hauek betez gauzatu da aldagelen diseinua. Aldagelen eraikineko barne distribuzioan, 2 jokalarientzako aldagela, 2 jokalarientzako komun, botikina eta masaje gela, bulegoa, biltegia eta teknikari zein arbitroentzako bi aldagela ditu. Jokalarien aldagela bakoitzak (dutxak barne) 49,60 m2 eta 12 dutxa ditu. Horrez gain, aldageletako komunek, 2 zisternadun komun, 2 zisternadun pixatoki eta 3 konketa ditu. Teknikari zein arbitroen aldageletako batek, dutxa 1, zisternadun komun 1 eta bi konketa ditu. Beste aldagelak, dutxa 1, zisternadun komun, zisternadun pixatoki 1 eta konketa ditu.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Aldagelen beharrezko ekipamendurako bezala, zelaiaren diseinurako ere, NIDE (Normativa sobre Instalaciones Deportivas y de Esparcimiento) arauetan oinarritu da, Futboleko atalean hain zuzen ere. Bertan dioenez, futbol zelaiaren luzera 90-120m bitartekoa izan behar da eta zabalera 45-90m bitartekoa. Partidu internazionalak jokatzen diren zelaiaren neurriak 100-110mbitarteko luzera eta 64-75m bitarteko zabalerakoak dira. Nahiz eta Azkorri futbol zelaian ez den halako partidurik jokatuko, zelaia 100x64m- koa egitea erabaki da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Horrez gain, araua jarraituz, futbol zelaiak honako neurriak izan behar ditu 18.Irudia:Futbol zelaiko neurriak (iturria NIDE)
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Horrez gain, bertan jokatuko duten taldeen kategoriak ikusita bandek 1,5 m-ko zabalera eduki behar dute zelaiaren luzetara eta 2,5m-koa zelaiaren zeharka (ateak dauden aldeak). Ateek 7,32m-ko luzera eta 2,44m-ko altuera dutela dio normak eta ondorengo baldintzak bete behar ditu. 19.Irudia: Ateen neurriak (iturria NIDE) Gainera, futbol zelaiak kornerretako banderatxoak ditu, neurri hauekin, cm-tan emanda:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
20.Irudia:Kornerretako banderatxoen neurriak (iturria NIDE)
Futbol zelaia egiterakoan, aurreko neurriak erabiliko dira eta Planoak eranskineko "6.Futbol zelaiaren dimentsioak" planoan ikus daitezke. 7.2.2. ZELAIKO GERUZAK Zelaiguneari dagokionez, aurretik esan bezala, belarra artifiziala edo sintetikoa izango da. Luzetara ureztatze eta kontserbazio eta mantentzean aurrezteko, belar sintetikoa eta beheko geruzak jarri behar dira. Kasu honetan, SUMIGRAN enpresako MARACANÁ izeneko zelaia erabiliko da. Belar honek 60mm-ko zuntzak ditu eta polietilenozko 6 hariz osatutako monofilamentuko egitura du. Gainera, 3 geruzaz osatutako oinarria dauka, polipropilenoa, oihal ehundua eta sare gurutzatua (62mm guztira). Belar artifizialaren instalazioan ezinbestekoa da azpiko geruza batzuk jartzea. Lehenik eta behin, zahor geruza jarri behar da azalera osoan zehar eta gero legarrezko geruza eta konpaktatu egingo da, %1-eko maldarekin zelaiaren alboetara, bertan uraren xurgapen egokirako burdin sareak egongo baitira kokatuta. Honen gainean, geruza elastiko bat ezarriko da. Behin azpi-geruzak gauzatuta, belar oihalak neurtu eta kokatu beharko dira 105mx67m-ko zelaiaren azalerara egokitzeko. Kokatzeko orduan, poliuretano bicomponentea duen kola erabiliko da bandak lotzeko.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Behin instalatuta belarra finkatzeko eta mugimendua sahiesteko, katalogoak dioenean oinarrituz, betegarria gehituko da, laberatutako eta sailkaputatko ertz biribileko silizehondarra ( +/- 13 Kg/m2 ) eta kautxu pikortatua ( +/- 19 Kg/m2 ). 7.2.3. DRAINAKETA Zelaiaren drainaketa sistema "7.eranskina. Azterketa hidrologikoa, drainaketa eta ureztatze sistema" eranskinean diseinatu da. Zelaiaren drainatzea ur-jariatze bidez egingo da geruzek duten %1eko maldari esker, ura zelaiaren bi aldeetara bideratuko da eta bertan kokatuko diren zangetara heldu, bertan kanaletak kokatuko dira eta gero hauek lur-eremuaren iparraldean kokatutako errekastoan hustuko dira. 7.2.4. UREZTATZE SISTEMA
Ureztatze-sistema TORO fabrikatzailearen 690 serieko 691 modeloko 6 aspertsore bidez gauzatu da, "7.eranskina. Azterketa hidrologikoa, drainaketa eta ureztatze sistema" eranskinean agertzen den bezala. 8. OBRA-PLANGINTZA Proiektuaren exekuzio-epea kalkulatzeko, obra plangintza gauzatu da, egin beharreko obra-unitate guztiak aipatuz. Behin obra unitateak definituta, hauen lanen iraupenaren estimazioa gauzatu da, obra-plangintzaren bidez. Suposatu da lanaldiak 8h-koak direla eta astean 5 egunez egiten dela lan. Horrez gain, obrak 2019ko maiatzaren 27an, astelehena, hastea suposatu da. Uda urtarorik egokiena izango litzateke honelako lanak burutzeko Getxoko klima euritsuagatik, hala ere, maiatza amaieran hastea proiektatu da, futbol denboraldiaren bukaera baita. Guzti hau kontuan hartuz, proiektuaren exekuzio-epea 214 egunekoa izango dela aurreikusi da. Hala ere, asteburuetan lanaldiak eta lanegunak kontuan hartuta, lanak 2020ko martxoaren 19an amaituko direla suposatu da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ondorioz, Martiturriko Azkorri futbol zelaiaren eta bere instalazio lagungarrien berritzea lanaren aurrekontua 1.262.173,55€-koa izango da
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
o RAIN BIRD o INCOPERFIL o FORLIGHT o TUYPER o SUMIGRAN Getxoko udaletxeko artxiboa Getxoko udaletxeko hirigintza saila Getxoko udaletxeko azpiegitura saila
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua terrenoaren definizio ahalik eta zehatzena lortzea da, kartografiako eta topografiako informazio datuen bilketaren bidez, elementu estruktural guztien kalkulu eta dimentsio geometrikoetan zehaztasun handiagoa izateko asmoz. 2. PLANO TOPOGRAFIKOAK Topografia eta kartografiari dagokionez, erabili den kartografia hainbat tokitan lortu da. Lehenik eta behin, plano orokorrak egin ahal izateko kartografia www.bizkaia.net webgunean lortu da, kartografia bektorialean Getxoko udalerria bilatuz. Bertan Getxoko zona ezberdinetako planoak daude eskuragarri 1.5000 eskalan, haien artean, Martiturri zonako planoa, 03753 orria hain zuzen. Mapa gauzatzeko biltzedatuak 2013koak direlarik.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.Irudia: Getxoko Martiturri zonako plano topografikoa (iturria:bizkaia.net) Horrez gain, Getxoko udaleko webgunetik (www.getxo.net) lortutako hainbat plano ere erabili izan dira, www.bizkaia.net orrialdean daudenak baino datu zehatzagoak eta eskuragarri ez dauden beste datu batzuk ezagutzeko. Getxoko udaleko webgubnean, Open data izeneko plataforma baten bidez, Getxoko zonalde ezberdinetako mapak deskargatu daitezke.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3.Irudia: Getxoko kartografia minutetan zatituta (iturria:getxo.net) Proiektuaren zonaren kasuan, dagokion planoa 3753A3 izango litzateke.
4.Irudia: Getxoko Martiturri zonako plano topografikoa (iturria:getxo.net) Horiez gain, udaletxeko hirigintza sailetik ere hainbat plano lortu izan dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3. ORTOARGAZKIA Aurretik aipatutako www.bizkaia.net eta www.getxo.net web orrietan Foru Aldundiak Bizkaiko eta Getxoko udaletxeak zona ezberdinetako ortoargazkiak ere eskaintzen dituzte. Martiturri zonako ortoargazkia hurrengoa delarik:
3.Irudia: Getxoko Martiturri zonako ortoargazkia (iturria:www.bizkaia.net) Futbol zelaiaren ortoargazki espezifikoa hurrengoa delarik:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
4.Irudia: Azkorri futbol zelaiaren ortoargazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxon kokatuta dagoen proiektu hau aurrera eramateko, ezinbestekoa da Getxo bertako hiri ordenantzak betetzea. Kasu honetan, Getxon, Hiri-antolamenduko Plan Orokor (HAPO) bat dago. Bizkaiko Foru Aldundiaren Gobernu Kontseiluaren 2000ko urtarrilaren 18ko Erabaki bitartez Getxoko Hiri-antolamenduko Plan Orokorra behin-betiko onartzea erabaki zen, udalerriko antolamendu integralerako tresna gisa; beharrezko zuzenketak egin ondoren, 141 zenbakidun 2001eko uztailaren 23ko Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen. 2. GETXOKO HIRI-ANTOLAMENDUKO PLAN OROKORRA
HAPO udal-plangintzaren tresna nagusia da; udalerriko hirigintzako egituraantolamendua ezartzen du, sailkapenaren eta kalifikazioaren bitartez, lurzoruen erabilera eta haien garapenerako eta egikaritzarako programa finkatuz. Plan orokor honen helburu nagusiak Getxoren ezaugarri bereizgarriena den bizitzakalitatearengan eragin positiboa duten alde guztiak sendotzea eta indartzea dira: - Hazkunde orekatua. Bizitegiari zein zerbitzuari dagokienez, dauden eskaerak bideratu nahi dira, hedapenen bitartez; hedapen horietan, dentsitate moderatuekin, erabilera ezberdinak bermatu eta higiezinen merkatuaren egoera zaila konpontzen saiatuko da. Egungo hiriaren balorazioa. Planak ez ditu hazkunde berriak bakarrik antolatu behar, finkatutako herri-guneetan dauden arazo eta eskaerei ere konponbidea bilatu behar die: espazio libreak hobetzea, trafiko arazoak arintzea... Atal honetako nabarmentzeko gai bat, eta Arau Subsidiarioetan hasitako lanarekin jarraituz, Getxoko ondare historiko-artistiko handia zaintzea da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ingurumenarekiko errespetua eta hobekuntza. Udalerriaren hiri-okupazioa handia den arren, balio handiko natura inguruneak dauzka. Elementu horiek berreskuratzea eta babestea funtsezko helburua da. - Ekipamenduen eskaintza handitzea. Funtsezko oinarria dira herritarren bizitza-kalitatean; dotazio kolektiboen eskaintzari dagokionez, ekipamenduek ereduzko udalerri bilakatu dute Getxo. Plan Orokorrak politika horrekin jarraitu nahi du. 3. MARTITURRI ZONAKO HPOREN HIRIGINTZA ARAUAK
NORMAS URBANISTICAS HIRIGINTZAKO ARAUAK VERSIÓN COMPLETA Y ACTUALIZADA A DICIEMBRE DE 2012 2012KO ABENDUAREN BERTSIO OSATU ETA EGUNERATUA 83 / 131 2. Ekipamenduak. Sektorea garatuko duen Plan Partzialak ekipamenduak batu egingo ditu sektorearen beraren erabileran malgutasun handiagoa ahalbideratzeko. 3. Berdeguneak. Espazio irekiei buruzko Sistema Orokorra lerrozko izaera bultzatuz diseinatuko da eta aipatu sistea orokor horretara bildutako bi mendixken paisaia baloratuz; baita Aixerrotako zelaiak mendebaldetik. Bestalde, aurreikusten da sektore honetako espazio libreen tokiko sistemarako xedea duen lurzoru azaleraren %40 gutxienez parke-bidearen ondoan egongo direla, zabaldu ahal izateko. 4. Eraikuntza. Eraikuntzaren antolaketa aginduko du plan partzialak ondoko parametroak oinarritza harturik 1. Eraikuntzaren gehieneko garaierak honakoak izango dira: Hiru solairu (behekoa+2) dentsitate ertaineko guneetan; Bi solairu (behekoa+1) dentsitate baxuko guneetan. 2. Eraikuntzetatik bide-sarera arteko tarteak honakoa izango dira: dentsitate ertaineko eta dentsitate baxuko egoitzazko aldeetan, 4 metro; zerbitzuetako eremuan, aldiz, Plan Partzialean egoki irizten dena. 3. Eraikinen arteko tartea eraikinik garaienaren garaiera adinakoa edo handiagoa izango da, gutxienez 8 metrokoa. 4. Gutxieneko partzela izango da: familia bakarreko etxebizitzetarako 900 m2-koa eta familia bikoetarako, aldiz, 1.400 m2. 9.2.15. artikulua: Jarduketa sistema Sektorearen burutzapenerako adierazten den lehenetsitako jarduketa sistema lankidetzakoa izango da eta berorren garapenak udalerri guztirako daukan interesa ikusirik, Udala bera izango da jarduketaren sustatzaile nagusia. Hala eta guztiz ere, ekimen pribatuaren ahalegina behar adinakoa izango balitz (ukitutako lurzoruaren azaleratik %60 edo gehiago beregain harturik) konpentsazioko sistema bidez jardutea posible izango da. Nolanahi ere, konpentsazioko sistemaren erabilera automatikoki gertatuko da aipatu sistema hori ezartzeko bat ere espedienterik tramitatu beharrik gabe eta nahikoa izango da jabeen gehiengoaren ekinbidea. 9.2.16. artikulua: Garapen eta betearazpenerako epeak Plan Partzialean bertan ezarriko dira onura, zama, hirigintza eta eraikuntzaren banaketakiderako epeak. Udal hirigintza egoeraren arabera, Udalak beste epe batzuk ezarri ahal izango ditu Plan Partzialaren onespen aldiaren barnean baldin eta tartean ekinbide pribatua izango balitz.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- 2013 / 1410. Alkate dekretuaren bidez onartua - 2013ko irailaren 9an - 172. Bizkaiko Aldizkari Ofizialan argitaratua; - 2013ko irailaren 25ean 184. Bizkaiko Aldizkari Ofizialan okerrak zuzentzea. HAPO-n agertzen diren lurzoruaren ordenantzak diotenez, hirilurra dela eta lurzoru urbanizagarria dela zehaztu da. Gainera, hurrengo eranskinetako kalkuluak gauzatzerakoan, HAPO-ko planoak ere erabili dira. Besteak beste, proiektugunean kokatuta dagoen Galea futbol taldeko egoitza den etxetxoa udal-zaintzapean dagoela ikusi da babespeko elementuen planoan, beraz, proiektua gauzatzean ez da etxearen egitura ukituko.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Topografia eta Kartografia eranskinean aipatu bezala, proiektu hau gauzatzeko unean datuen eskurapena Bizkaiko Foru aldundiko eta Getxoko udaleko weguneetatik lortu da, plano topografikoak erabiliz, zuinketa oinarriko altxapeneko daturik erabili gabe. Hala ere, proiektua errealitatean gauzatzeko unean, zuinketa egoki baten laguntza beharrezkoa izango da. Orokorrean, obra baten eraikuntza elementuen puntu bereizgarriak koordenatu sistema baten bidez definitzeko, gutxienez bi zuinketaoinarri beharrezkoak dira. Zuinketa oinarri hauetatik, planoetako geometria guztia landa eremura transformatu daiteke topografia gailuen bidez. 2. ERPIN GEODESIKOAK Zuinketa lan egoki bat ziurtatzeko proiektuko eremuaren inguruetan dagoen erpin geodesikoren baten datuak ezagutzea insteresgarria da zuinketa gauzatzeko orduan, izan ere, erpin geodesikoa kokapen zehatz bat adierazten duen seinale bat da eta beste erpin geodesiko batzuekin batera, hiruki edo triangelatze sare bat osatzen du. Existitzen diren hainbat erpin geodesikoren zerrenda batetik abiatuz proiektu honen kokapenetik hurbilen dagoena aukeratuko da honen datuen berri emanez. Informazio hau "Instituto Geográfico Nacional"-etik lortu da. Gertuen dagoen erpina Munarrikolanda da, Berango eta Sopela herrien artean kokaturikoa.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ikasketa geoteknikoaren eranskinaren helburua proiektua gauzatuko den zonaldeko lurrazpiko geruzen egoera eta ezaugarri geoteknikoak ezagutzea da. Era berean, proiektuaren zonaldeko ikasketa espezifikorik ez denez gauzatu, Getxo osoko eta inguruko ikasketa geotekniko bat hartu da oinarritzat, izan ere, proiektuaren zonaldea eta ikasketa gunearena berdinak dira. Ikasketa geotekniko honetan in situ egindako azterketak eta laborategiko entseguetan oinarrituz, hainbat ondorio atera dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ikasketa geoteknikoari dagokionez, Getxo osoko ikasketa geoteknikoan ikusten denez, hainbat zona ezberdinduko dira: 1. Gainazaleko metaketak 2. Ale lodiko arroka detritikoak (hareharriak) 3. Tupa 4. Kareharri ez puruak 5. Rasak Proiektu hau tupa zonan gauzatuko da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Proiektua gauzatuko den eremuko ikasketa geotekniko espezifikorik ez denez aurkitu, Getxoko udaletxeak Andra Mari eskolako polikiroldegiaren ikasketa geoteknikoa eskaini du.
Proiektugunea eta Andra Mariko polikiroldegiaren artean ±0.6kmko distantzia dago eta zonalde berean daudenez, geologia berdina dela suposa daiteke.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua Euskal Herriko eta konkretuki Bizkaian kokatutako Getxoko udalerriko ezaugarri klimatologikoak ezagutzea da. Ikasketa honek zonaldeko prezipitazio eta tenperaturei buruzko informazioa emango du, proiektuan kontuan hartu beharrekoak. 2. EUSKADIKO KLIMA 2.1. KLIMA BALDINTZATZEN DUTEN FAKTOREAK Euskadiko klimatologia hainbat faktorek baldintzatzen dute: 2.1.1. LATITUDEA Latitudea izango da, ziurrenik, Euskadiko klima gehien baldintzatzen duen faktore geografikoa. Urtaro bakoitzean izpiek duten inklinazioa aldatu egiten da latitudearen arabera. Eta, horrela, bada, Euskadi Ekuatorearen iparraldean 42ºeta 43,5º latitudeen artean dagoenez, latitude horrek zona epel deitutako horretan uzten du gure herria. Latitudeak bi eratan eragiten du eskualde bateko kliman: lehenengo eta behin, eguzki-energia intzidentea zenbatekoa izango den eta urtean zehar urtaroen arabera zenbat aldatuko den baldintzatzen du; eta bigarrenik, inguru horretako haizeen norabide nagusia eta ohikoena zein izango den ere latitudeak emango du. Oro har, latitudeak aginduta, Euskaldin eguzkiaren inklinazioa, eguerdian, gehienez ere 70º-koa izan ohi da udako solstizioan (ekainaren 21ean) eta gutxienez 25º-ekoa neguko solstizioan (abenduaren 21ean); eta egunak, hau da, eguzkiaren argiak, gehienez ere 16 ordu irauten ditu udan; eta neguan, gutxiena, 9 ordu inguruan. 2.1.2. OZEANOAREKIKO DISTANTZIA Golkoko korronteari esker, Europako kostek latitudeagatik legozkiekeena baino askoz ere negu epelagoak izan ohi dituzte. Atlantikoko itsas korronteen sistemagatik ez balitz, neguko klima oso bestelakoa izango litzateke Euskadin: askoz ere hotzagoa, eta, ziur aski, prezipitazio dezente urriagorekin.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Penintsula iberiarretik Eskandinabiara arte, mendebaleko haizea gailentzen denez, neguan Amerika iparraldetik datozen aire-masa hotzak Atlantikoko ur epelen gainetik igarotzean, berotu egiten dira. Eta horrela, itsasoko uraren azaletik datorren airea nahikoa epel iritsi ohi zaigu Europako itsasertzera. Itsas azaleko ura hoztu egiten da. Hoztutakoan, dentsitatea handitu eta barrenera joaten da, eta, alderantziz, Golkoko korronteak hegoaldetik dakartzan ur epel ez hain dentsoak igo egiten dira, beste horien lekura. Hau da, uhal garraiatzaile bat bailitzan, Atlantikoko korronte-sistemak tropikoko latitudeetan batutako berotasuna etengabe iparralderantz ekartzen du; gero, latitude ertain eta altuetara iritsitakoan, aireari ematen dio berotasun hori, eta, era berean, mendebaleko haizeek Europarantz garraiatzen dute. Euskadiko kliman garrantzia duten bestelako itsas eragin batzuk: - Mediterraneoa: Mediterraneo aldetik datorren eragina batez ere Errioxan nabari da. Esate baterako,haizearen norabide batek eta besteak eragiten dituzten prezipitazioen banaketan, bereziki azpimarratzekoak dira eki eta hego-ekialdeko haizeekin gertatzen direnak. Egoera horietako asko, Ebro ibarra baliatuz, Mediterraneotik datozen aire-masa hezeek eragiten dituzte. - Bizkaiko itsasoa: Atlantikotik datozkigun aire-masa handiez aparte, Bizkaiko itsasoak berak eragin zuzena du Euskadiko isurialde atlantikoko kliman, eta eragin garrantzitsua gainera. Udan oso sarri sartzen dira Kantauri aldetik datozen haize ahulak gurera, eta horiekin itsas brisak indarturik, itsasertzeko hezetasun-indizea altua izan ohi da, noiz eta udan. Iparretik sartzen den udako haizeak urak Bizkaiko golkoan gera daitezen eragiten du, Kantaurialdeko erpinean, hain zuzen; horrek ura ikaragarri gainberotuarazten du, eta, ondorioz, lurrunketa itzelak eraginda, zaparrada ederrak izateko aukera nabarmena izan ohi da euskal itsasertzean.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.1.3. ERLIEBEA Euskadiren erliebeak alde nabarmenak eragiten ditu zona orografiko batzuetako eta besteetako parametro klimatikoen artean. Penintsula Iberiarraren erliebeak ere badu eraginik euskal klimaren ezaugarri orokorretan. Penintsula berez mendigune bat denez, (batez besteko altitudea 660 m-ren bueltan dabil), eta oztopo egiten duten inguru menditsu ugari dituenez, hego-mendebaldetik datozen Atlantikoko haizeak oso bestelako ezaugarriekin iritsi ohi dira Euskadira. Lehenengo eta behin, penintsula SW-NE norabidean zeharkatzen duten aire-masa ozeanikoak, lehortu egiten dira bidean, eta Kantaurialderantz eta Frantziako hegomendebaldeko lautadetarantz jaistekoan berotu egiten dira. Kontua da, aire-masa bat igotzen denean, prozesu horretan hedatu eta hoztu egiten dela, eta hoztutakoan asetu, kondentsatu eta prezipitazioak eragiten dituela. Haizea NWkoa denean ordea, euskal mendiak oso aproposak dira Atlantikoko airemasak igarotzen uzteko, eta bizkor-bizkor egiten dute aurrera, Mediterraneo aldera. Haizeak gogor jo ohi du, eta euskal mendien erliebeak, goraka doan arrapala baten gisara, ikaragarri errazten die bidea kondentsazioari, hodeiei eta azkenik prezipitazioari. Eta horrexegatik da euskal itsasertza Kantaurialdeko kostalderik euritsuena. Baina, era berean euskal mendien haizebeko aldeek, batez ere, Arabako Errioxako lurrek eta Nafarroa hegoalde guztikoek ur-tanta batzuk baino ez dituzte hartzen. 2.2. KLIMAREN ARABERAKO LURRALDEEN SAILKAPENA Euskal herriak ez du klima aldetik eskualde homogeneo bat osatzen. Azaletik hiru alderdi bereiz daitezke: Isurialde atlantikoa, iparraldean Erdialdeko Euskal Herria Hegoaldekoa, Ebroko erribera eta Arabako Errioxa.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1.Irudia: Klimaren araberako lurraldeen sailkapen mapa (iturria:euskalmet) Proiektua gauzatuko den zonaldeari dagokionez, Getxo Bizkaian dago, hau da, Euskadiko iparraldean, beraz, isurialde atlantikoko klima egongo litzateke bertan. Isurialde atlantikoan Bizkaia, Gipuzkoa, ipar Euskal Herria oso-osorik, eta Arabako iparraldea sartzen dira; klima mesotermikoa du, tenperaturei dagokinean nahikoa moderatua, eta prezipitazio aldetik oso euritsua. Urtaro lehorrik gabeko klima epel hezea edo klima atlantikoa deitzen zaio. Klima horretan ozeano Atlantikoak eragin nabarmena du, jakina. Aire-masak, ozeanoko ur epelen gainetik igarotzean epelduta iristen dira itsasertzera, eta, hortaz, gaueko eta eguneko tenperatura-bitarteak edoeta udako eta negukoak ez dira oso handiak. Eta euri kopuru handia, ostera, urteko batez besteko prezipitazioa 1.2000 mm eta 2.000 mm artekoa baita, Euskal Herriko isurialde atlantikoko orografiak eragiten du. Tenperaturei dagokienean, azpimarratu beharra dago nahiko moderatuak direla, eta hori batez ere neguan ikusten da, tenperaturak nahiko goxoak baitira. Horrela, bada, udak oso beroak ez diren arren, itsasertzean erregistratu ohi dira Euskal Herriko urteko batez besteko tenperaturarik altuenak, 14ºC inguru. Udak freskoak diren arren, inoiz bero zakarreko gertaera laburrak ere izaten dira, eta tenperatura 40ºC-ra ere iristen da, batez ere udan.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ezaugarri edo aldagai meteorogiko nagusien bilakaera aztertzeko helburuarekin, 1981-2010 urte bitartean Bilboko estazio meteorologiko batean bildutako datuen bataz-bestekoa hartu da erreferentziatzat. Bilboko Aireportua
T Urteko/hilabeteko bataz-besteko tenperatura (ºC) TM Urteko/hilabeteko tenperatura maximoen bataz-bestekoa (ºC) Tm Urteko/hilabeteko tenperatura minimoen bataz-bestekoa (ºC) R Urteko/hilabeteko bataz-besteko prezipitazioak (mm) H Bataz-besteko hezetasun erlatiboa (%) DR Prezipitazioak 1mm edo gehiago izan diren egun kopuruen bataz-bestekoa DN Elurra izan den egun kopuruen bataz-bestekoa DT Ekaitza izan den egun kopuruen bataz-bestekoa DF Lainoa izan den egun kopuruen bataz-bestekoa DH Izoztea izan den egun kopuruen bataz-bestekoa DD Zerua oskarbi egon den egun kopuruen bataz-bestekoa I Eguzkia egon den ordu kopuruen bataz-bestekoa
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Datu hauetaz gain, 2016ko euskalmet-en txosten meteorogikoan oinarrituz, Euskadiko hainbat estaziok eta konkretuki Getxon kokatuta dagoen Punta Galeako estazioan bildutako datuak erabili dira klimatologia aztertzeko orduan. 2.3.1. Tenperatura: Tenperaturari dagokionez, Euskal Autonomi Erkidegoan bataz-besteko tenperaturak 7ºC eta 16ºC bitartekoak izan dira 2016 urtean, hurrengo mapan ikusten denez.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxon abuztua izan da urteko hilabeterik beroena 20,8°C-ko batez-besteko tenperaturarekin, hotzenak otsaila eta martxoa izanik, 11.0 °C-rekin. Aurretik aipatu bezala, Getxoko klima nahiko epela da eta tenperaturak nahiko erregularrak dira, 2016 urteari dagokionez hilabete hotz eta beroenaren arteko tenperatura desberdintasuna 10ºC izan delarik. Punta 3.irudia:Galeako estazioan bildutako tenperaturen adierazpen grafikoa 2.3.2. Prezipitazioa Prezipitazioak aztertuz, Euskal Autonomi Erkidegoan 2016 urtean pilatutako prezipitazioa 200mm eta 3500mm bitartekoa da, hurrengo mapan ikusten denez.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko 2016 urteko hilabete lehorrena abuztua izan da, 9,2l/m²-ko prezipitazio metatuarekin. Otsaila, aldiz, hezeena izan da 227,1 l/m²-ko prezipitazioa
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
metatuarekin. Aipatzekoa da Getxon urte osoan zehar prezipitazioak daudela eta urteko hilabete lehorrenetan ere, euri ugari dagoela.
5.irudia:Punta Galeako estazioan bildutako bataz-besteko tenperatura eta pilatutako prezipitazioen adierazpen grafikoa 2.3.3. Izozteak Euskal Autonomi Erkidegoan izozteak ez dira oso maiz gertatzen, bereziki kostaldean.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.3.4. Hezetasuna Euskal Autonomia Erkidegoa orokorrean nahiko toki hezea dela ikus daiteke hurrengo mapan, izan ere, bataz-besteko hezetasun erlatiboa %70 eta %90 bitartekoa da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
7.irudia:2016ko eguneko bataz- besteko hezetasun erlatiboa EAEn Getxori dagokionez, Euskadiko hezetasun gutxieneko tokietako bat dela esan daiteke, estazioan bildutako datuak aztertuz. PUNTA GALEAKO ESTAZIOAN BILDUTAKO DATUAK (61 m-ko kotan)
nahiz eta Euskal Autonomi Erkidego mailan hezetasun gutxieneko bat izan Nahiz eta Euskal Autonomi Erkidego mailan hezetasun gutxieneko toki bat izan, orokorrean esan daiteke nahiko gune hezea dela, %70-tik gorakoa baita kasu gehienetan.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
8.irudia: Haize arrosa eta haize abiadura
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua proiektua gauzatuko den zonaldeko eta inguruko egoera ezagutzea da in situ lortutako argazkien bitartez. Tokiaren ideia zehatzago bat izateko helburuarekin, bi zatitan bereizi da eranskina, alde batetik proiektuko zonako argazkiak eta bestetik ingurua eta sarbidea 2. PROIEKTUKO ZONALDEA
1. Irudia: Etxearen argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.Irudia:Etxea eta jesarlekuak
3.Irudia: Zelaiaren argazkia1
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
4.Irudia: Zelaiaren argazkia 2
5.Irudia: Zelaiaren argazkia3
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
6.Irudia: Aparkalekuren argazkia
7..Irudia: Aparkalekuaren argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
8.Irudia: Harmailen argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
11.Irudia: Sukaldearen argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
12.Irudia: Jangelaren argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Proiektu honen "5. Klimatologia" eranskinean ikusi denez, Azkorri futbol zelaia kokatuta dagoen zonaldea nahiko euritsua denez drainatze sistema gauzatzea beharrezkoa da. Hori dela eta, azterketa hidrologia gauzatu da gero drainaketa dimentsionatu ahal izateko. Horrez gain, belar artifizialezko zelaientzat ureztatze sistema ere diseinatu da. Eranskina garatzeko erabilitako erreferentziak hurrengoak dira: "Instrucción 5.2.-I.C: Drenaje Superficial" Sustapen Ministeriokoa. "Instrucción 5.1.-I.C: Drenaje" Sustapen Ministeriokoa. - Bizkaia.eus - "Máximas lluvias diarias en la España Peninsular", Dirección General de Carreteras 2. EZAUGARRI HIDROLOGIKOAK Proiektuko gunea Gobela eta Udondo ibaien arroan kokatuta dago. Oro har, arro honetan 45 km² inguruko azaleran bildutako urak isurtzen dira eta Lamiakoko Udondoko dartsenara jotzen dute. Gobela ibaiak 9 km-ko luzera du; Sopela eta Barrika artean dagoen Gane muino txikian du ibaiburua (186 m). Ubide nagusia ezezik, Muñarrikolanda errekastoa eta Bolue ibaia ere aipatzeak merezi du. Lehenbizikoa Urdulizko haitzetatik dator (207 m), ibaia Unbe menditik (265 m) dator eta Martiartu harana zeharkatzen du 7 kilometrotan zehar, Gobela ibaiarekin bat egin arte. Udondo ibaiak Leioa inguruko maldetatik datozen errekasto askoren urak biltzen ditu; ibaiaren luzera 5 km ingurukoa da. Arroaren lurretan kararri haretsuak eta merlak aurki daitezke. Ubideak lur alubialetatik egiten dute aurrera. Arro hauek zeharkatzen dituzten inguruak biztanle eta industri askoren kokaguneak dira; dena den, hala Bolue nola Udondo ibaien zati handiek zelai eta soro artean egiten dute aurrera eta malda batzuetan pinuen birlandaketak ere atzeman daitezke. Urari dagokionez, Arro honetan mineralizazio balore oso altuak daude; jakina, haitzaren izaera eta aztertzen badugu erraz konturatuko gara mineralizazio maila
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
hori ez dela berezkoa, ubideetara heltzen den kutsaduraren ondorioa baizik. Ubide batzuetan (Muñarrikolanda eta Udondo) 3000 µS/cm baino altuagoak diren eroamen baloreak eta Muñarrikolandan ia oxigeno kopuru hutsak atzeman dira. Udondo ibaiaren oxigenazio maila beti izan da altua, nahiz eta eroamen maila altuek isurketa ugari egiten dela adierazi. Bolue ibaian ere, izen bera daukan urtegi edo hezegunera heldu arte behintzat, beti aurkitu izan dira oxigeno kontzentrazio altuak; delako hezegune horretan, batez ere euri gutxi egiten duen sasoietan, ura baretu egiten da eta oxigeno eskari izugarria sortzen da; arazoa areagotu egiten da bertan sortzen den ur-dilista geruzarekin, aipatu geruza horrek eguratseko oxigenoaren sarrera galarazi egiten duelako. Errekastoa oso eutrofizatuta dago, kasu honetan, zeharkatzen dituen ibarretan dauden soroen eragin zuzena. Muñarrikolanda errekastoan elikagaien kontzentrazioa oso altua izan da, fosfatoetan atzeman den gehienezkoa 144,88 µg.at/l-koa izan da, eta nitritoena 403,35 µg.at/l-koa.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1.Irudia: Gobela eta Udondo ibaien arroko uraren kalitatea eta ibilgu nagusiaren luzetarako perfila (iturria: www.bizkaia.eus) Aurreko mapa aztertuz, ikus daiteke proiektuko zonaldean ez dagoela garrantzi handiko ibaiadar edo ibairik. Hala ere, lur-eremuaren iparraldean mugakide den errekasto bat dago. Honen emaria oso txikia da eta ez du eraginik izango proiektuaren kalkulu hidrologikoetan. Alabaina, futbol-zelaiaren drainaketa egiterakoan, errekastoan hustuko dira urak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Proiektuko emaria lortzeko helburuarekin, lehenik eta behin, azalera bat husten den puntuko erreferentziako emaria (Q) kalkulatu behar da. Horretarako, ondorengo formula erabiliko da:
Behin erreferentziako emaria ezagututa, segurtasunaren alde egiteko, handitze koefiziente batez (Kp) bidertatuko da proiektuko emaria (Qp) lortzeko. Kasu honetan, futbol zelaiaren drainaketa gauzatuko da. Horretarako ezinbestekoa da honen azaleran arro ezberdinak definitzea eta hainbat kalkulu hidrologiko gauzatzea.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kt handitze koefizientea lortzeko, batez besteko eguneko prezipitazioa (Pdbb) eta aldatze koefizienteen (Cv) balioak lortu behar dira lehenik eta behin.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Horrez gain, errepikatze-denbora(Tr) definitu behar da, emari baten errepikatze denbora T dela esaten da, emari hori T urtetan behin ematen bada. Kasu honetan, proiektuaren ezaugarrietan oinarrituz, drainatze obra mota dela eta hustubidearen sekzioa 0.75m2 baino txikiagoa izango denez, 25 urteko errepikatzedenbora hartuko da. Beraz, taulan balioak sartuz, - Tr= 25 urte - Cv=0,38
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Beraz, beharrezko datuak ezagututa,
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- Id: Aukeraturiko itzultze denborari dagokion eguneko bataz besteko euri intentsitatea (mm/h). Pd/24-ren berdina da. Beraz, aurretik Pd lortu beharko litzateke.
3.2. ISURTZE KOEFIZIENTEA (C) Isurtze koefizientea aurreko ataletan lortutako eguneko prezipitazio eta prezipitazioaren edo isurtze atalasearen arteko erlazioa da. C koefizientearen determinazioa hurrengo formularekin definitzen da:
Non, - Po: Isurtze atalasea - Pd: Eguneko prezipitazioa aukeratutako periodorako (Tr=25 urte) 116.545 mm/egun da. Hala ere, kasu honetan ez da beharrezkoa kalkulua egitea, izan ere, futbol zelaiko belar artifizialaren isurtze koefizientea ezagutzen da, katalogoaren arabera. Cfutbolzelaia= 0,4
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Estimatutako emaria ezagututa, proiektuko emaria lortzeko, handitze koefiziente batez (Kp) biderkatu behar da segurtasunaren aldetik jotzeko. Koefiziente hau ez da parametro hidrologikoen bidez lortzen, baizik eta uraldi batek sor ditzakeen kalteetan oinarritzen da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan, aurretik aipatu izan da futbol zelaia errekasto batek mugatzen duela iparraldean. Beraz, drainaketa sistemaren bidez bildutako ura bertara isuriko da. Horretarako, futbol zelaiaren luzetarako bi aldeetan kanaletak kokatuko dira. Kanaleta hauek ULMA fabrikatzailearenak izango dira, futbol zelai zein beste kirol zelaietarako diseinatuta baitaude. Diseinu egokiak aukeratzeko Manning-Strickler-en formula erabiliko da, izan ere, kanaletaren dimentsioak, materiala eta ezaugarriak ezagututa, honen hustuketa ahalmena ezagu daiteke eta proiektuko emariarentzat (Qp=61,14 l/s) egokia den jakin.
ULMA katalogoko sekzio txikienarekin egingo da eta betetzen ez bada handiagotu egingo da sekzioa. Manning-en zimurtasun koefizientea hormigoi polimeroaren kasuan, n=0,015 ULMA 100V sekzioaren datuak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ez litzateke beteko, orduan perfil nahiko handiago bat beharrezkoa litzateke. ULMA SU200 sekzioaren datuak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5. UREZTATZE SISTEMA Ureztatze sistemari dagokionez, ur aspertsoreak erabiltzea erabaki da. TORO fabrikatzailearen 690 serieko 691 modeloa hain zuzen. Aspertsore hauek futbol zelai artifizialen ureztatzerako diseinatuta daude. Kasu honetan, ureztatze sistema diseinatzeko, aspertsoreen ezaugarriak hartu dira kontuan. Aspertsore honek 180º-ko biraketa dauka eta 33m-ko irismena dauka. Zelaiari dagokionez, aspertsore hauek zelai barruan edo ertzetan kokatu daitezke. Kasu honetan, ondorengo irudian agertzen den bezala dimentsionatu da, zelai osoari ura heltzen zaiolarik. 8.irudia:ureztatze-sistema eta irismena 6 aspertsore kokatu dira zelaiaren bandetan. 6. KATALOGOAK
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Harmailak eta aldagelak eraikin berdinean egongo dira, aldagelak harmailen azpian izango direlarik. Harmailak egiterako orduan, egitura metalikoko portikoak izango dira, hormigoizko harmaila aurrefabrikatuak gainean jarrita izango dituelarik. Egitura honetan, ikusleen babeserako markesina itxurako estalkia kokatuko da harmailen egituraren gainean, markesinaren egitura hau ere metalikoa izango da eta estalkia txapa grekatua. Horrez gain, harmailen alboetan eskailerak egongo dira. Egitura aztertuz, bi zatitan bana daiteke, alde batetik harmailak estaliko dituen markesina eta bestetik harmaila beraren egitura. Beraz, bereizita aztertuko dira. Horrez gain, memorian aipatu bezala, harmailen egitura 5m-ra kokatutako 9 portikoz osatuta egongo da. Portiko metalikoen dimentsioak ondorengoak izango direlarik:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
PISU PROPIOA Markesinaren estalkia txapa grekatua izango da, beraz, honen pisu propioa kontuan hartu beharko litzateke. Kasu honetan, NCOPERFIL enpresaren INCO 70.4 txapa grekatua aukeratu da, 0.7 mm-ko lodierakoa, katalogoak dioenez, azalera unitateko pisua 8,13 kg/m2-koa. DB SE-AE dokumentuan azalera unitateko pisua kN/m2-tan adierazten denez gero, eranskin honetan zehar unitate hauetan emango da. Txapa grekatuaren pisu propioa: 0,0813 kN/m2 KORREAK Markesinaren egituraren gainean eta estalkiaren euskarri gisa 5m-ko luzerako 4 korrea kokatuko dira. Kasu honetan, Z motako perfilak aukeratu dira eta hauen pisu propioa ezinbestekoa da markesinan izango duen akzioa ezagutzeko. Horretarako, lehenik eta behin CYPE programaren bidez korreak dimentsionatu behar dira. Korrea hauek markesinaren estalkiaren egituraren gainean kokatuko dira 1,367m-tara. 4,10 m 2,20 m 4,07 m 7º 2,7 m
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Korreen gain eragiten duten akzioak: 1. Txapa grekatuaren pisu propioa: - Osagai bertikalean:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3. Elurra Korren gaineko elurraren kargaren balioa ezagutzeko, lehenik eta behin ezinbestekoa da markesinan eragiten duen karga ezagutzea, norman hurrengo formula adierazten da:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Korreen gaineko haizearen karga kalkulatzeko, lehenik eta behin markesina itxurako estalkian gertatutako akzioen kalkulua gauzatuko da. Behin estalkian eginda, korreei aplikagarria izango delako. Egitura batean haizearen akzioaren balioa lortzeko, ezinbestekoa da egituraren forma eta dimentsioak ezagutzea. Aurretik aipatutako portikoaren irudian oinarrituz, Markesinaren puntu altuena: 2,7 m Markesinaren zutabearen altuera: 2,2 m - Estalkiaren inklinazioa: 7º - Portiko kopurua: 10 - Portikoen arteko distantzia: 5 m Markesina osoaren luzera: 45 m Markesinaren zabalera: 4,07 m - Korreen arteko distantzia: 1,367 m - Korreen luzeera: 5m Behin markesinaren dimentsioak ezagututa, haizearen presio estatikoa ezagutu behar da honako formularen bidez:
Non, qb : haizearen presio dinamikoa. Sinplifikatzeko espainiar estatu osoan 0,50 kN/m2-ko balioa hartu daiteke. Balio zehatzagoak lortzeko D eranskinera jo behar da obraren kokapen geografikoaren arabera. Ce : esposizio koefizientea, aztertutako puntuaren arabera aldakorra, eraikuntza kokatuta dagoen ingurunearen zimurtasun graduaren arabera. Hirietako 8 pisu baino gehiagoko eraikinetarako altuerarekiko independientea den balio konstante bat har daiteke: 2. Cp : koefiziente eolikoa edo presio koefizientea, haizearekiko gainazalaren forma eta orientazioaren araberakoa, balore negatibo batek sukzioa adierazten du.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu guztietan haizearen norabidea dela eta 2 hipotesi ezberdin sortzen dira: zeharkako haizea eta luzetarako haizea. Hipotesi bi hauek ezin dira inoiz aldi berean eman, beraz bakoitza bere aldetik aztertuko da. Hala ere, markesina itxurako ur bakarreko egituretan, normak dioenez, haize transbersalaren eragina bakarrik aztertzen da. Horrez gain, markesinaren zutabeetako haizea ere mespretxagarria da, izan ere, zutabeen artean ez dago estalkirik. Hau jakinda, haizearen balioa hurrengoa izango da: HAIZEAREN PRESIO DINAMIKOA: qb DB SE-AE-ko D eranskinak dioenez, herri bakoitzeko haizearen abiaduraren oinarrizko balioa ondorengo mapatik (D.1. Valor básico de la velocidad del viento) lortu daiteke. Presio dinamikoaren balioak berriz, mapako A zonarentzat, B-entzat eta C-rentzat, 0,42 kN/m2, 0,45 kN/m2 eta 0,52 kN/m2 dira hurrenez hurren.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Haizearen esposizio koefizientea kalkulatzean, ezinbestekoa da elementuen grabitatze zentruaren balioa ezagutzea. Kasu honetan, bai habe bai estalkiaren grabitate zentruaren altuera 3m baino txikiagoa denez eta landa-eremuan kokatuta dagoenez, normako 3.4. taulan oinarrituz, Ce-ren balioa habe eta zutabeentzat, Ce= 2,1.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
ᵠ=1 balioa kontuan hartuz eta 5º eta 10º-ko datuak interpolatuz,Cp-ren balioak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Behin estalkiaren haizearen akzioa ezagututa, lortutako balioak korrearen dimentsioetara egokituz, jakinik haizeak bakarrik korreen plano bertikalean eragingo duela: 1. HAIZEA BEHERANTZ, 1. HIPOTESIA: . 1,367m=1,919 KN/m 2. HAIZEA GORANTZ, 2. HIPOTESIA: . 1,367m = -3,040 KN/m Beraz, korrean eragiten duten akzio guztiak konbinatuz, CYPE programak korrearen Z perfilik egokiena aukeratuko du. Programak berak beharrezko segurtasun koefizienteak eta egoera limiteak konbinatuko ditu, arauak jarraituz. Gainera, CYPE-n sartzeko akzioak T/m-tan emango dira, horrela, zuzenean sartu ahal izateko. KORREAK JASATEN DITUEN AKZIOAK: Akzioak kalkulatzean, nahiz eta muturreko korreek kargaren erdia bakarrik jasaten duten, denak berdin dimentsionatuko dira, segurtasun eta erosotasunaren aldetik, korrea guztiak berdinak izan daitezen. 1. Txapa grekatuaren pisu propioa: - Osagai bertikalean:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
honetan ere, estalkian bezala, zeharkako haizearen akzioa bakarrik hartuko da kontuan, izan ere, luzetarako haizearen norabidearen kontra ez dago paretarik.
Kasu honetan, markesina hutsa izanik alde batean izan ezik, D aurpegiak jasaten duen akzioa baino ez da kalkulatuko, dimentsioak hurrengoak izanik:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Azaleraren balioa eta h/d-ko datuak kontuan hartuz,Cp-ren balioa:
Bi noranzkoetan haizearen balioa berdina izango delarik:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Akzioak CYPE programan sartuz:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kontuan harturik portikoak 5m-ra kokaturik daudela, portiko hastialak 2,5m-tan eragindako akzioak jasan behar ditu. 1. Txapa grekatuaren pisu propioa:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Akzioak CYPE programan sartuz:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Markesinaren azpian, harmailen euskarria izango den aldagelen estalkia egongo litzateke. Kasu honetan ere, egitura metalikoa izango da eta honen gainean hormigoi armatuzko harmaila aurrefabrikatuak egongo dira, hurrengo irudian ikusten den bezala:
Gainera, harmailen egituraren dimentsioak hurrengoak izango dira:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
PY=233,7 Kg Karga hauek ez dute eragin berdina egitura osoan zehar, beraz, zonalde bakoitzeko pisua kalkulatuko da. Gainera, itxura errektangeluarra duten eskaloiak ez dira egongo portiko guztietan, baina kalkuluak egiteko orduan hauek ere aplikatuko dira, kasu kritikoena aztertzeko helburuarekin, horrela dimentsionaketa egokia gauzatzeko.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Beraz, Erabilpen gainkarga= 5KN/m² ELURRA Harmailak estalki batez estalita daudenez, kasu honetan ez da elurra kontuan izango. HAIZEA Aurretik aipatu bezala, egitura batean haizearen akzioaren balioa lortzeko, ezinbestekoa da egituraren forma eta dimentsioak ezagutzea. Kasu honetan, egituraren dimentsioa sinplifikatu egingo da bere kalkuluen erraztasunerako eta segurtasunaren aldetik.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Aurretik aipatutako portikoaren irudian oinarrituz, - Egituraren altuena: 3,30 m - Portiko kopurua: 10 - Portikoen arteko distantzia: 5 m Markesina osoaren luzera: 45 m - Egituraren zabalera: 4m Behin markesinaren dimentsioak ezagututa, haizearen presio estatikoa ezagutu behar da aurretik egin bezala
Kasu honetan, harmailen egitura itxia izango denez, haizea paretetan eta estalkian kalkulatuko da. Horrez gain, haizea luzetarakoa edo zeharkakoa izan daiteke eta kasu bakoitzean aztertu behar da, eta egitura originalaren egitura simetrikoa ez denez, bi norabidetan. HAIZEAREN PRESIO DINAMIKOA: qb Kasu honetan, Getxon kokatuta dagoenez proiektua, C zonari dagokiona aukeratu beharko litzateke. qb=0,52 kN/m2 HAIZEAREN ESPOSIZIO KOEFIZIENTEA: Ce 3,30 m 4 m
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Haizearen esposizio koefizientea kalkulatzean, ezinbestekoa da elementuen grabitatze zentruaren balioa ezagutzea. Kasu honetan egitura sinplifikatuan, zutabeen grabitate zentrua 3m baino txikiagoa da, eta habeena 3,3m. Hurrengo taukan begiratuz:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan hauek izango dira dimentsioak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan hauek izango dira dimentsioak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Datuak taulan bilatuz eta beharrezko datuak interpolatuz,
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan hauek izango dira dimentsioak:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Portiko tipoen egiturarako haizea kontuan hartzean, alboetako akzioak, kasu honetan (K eta Z) aldeetan eragiten dutenak ez dute eraginik edukiko bitarteko portikoetan, hau, da portiko tipoetan. Beraz, nahiz eta kalkulatuko diren, CYPE programan bakarrik portiko hastialetan sartuko dira eta EZ PORTIKO TIPOETAN (* duten kargak).
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Egituraren zutabeek itxitura daukatenez, hau da, pareta daukate, βxy= 0 izango litzateke. Bestalde, βxz= 0,7 izango litzateke, alde batetik landapena eta bestean artikulatua kontsidera daitekelarik. Habeen kasuan, βxz= 1 eta βxz= 1 balioa hartu beharko litzateke, barra biartikulatua da eta. 3.2.1.3. CYPE BIDEZKO DIMENTSIONAKETA CYPE programan azkioak sartuz eta gilbordura koefizienteak ezarriz,
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Nahiz eta CYPE3D programak dimentsionatzean perfil hauek eman, ezkerreko zutabea HEB200 perfila eta eskumako habea IPE220 jarriko dira. Habea aldatzearen arrazoia uniformetasuna mantentzea da eta zutabea ezingo litzateke HEB160 izan, markesinaren zutabea HEB200 baita. Beraz, azkenik, portiko tipoak honako itxura izango luke:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Beraz, K eta Z aldeko portiko hastialak berdinak izango dira. 4. LOTURAK Habe eta zutabeen arteko loturak gauzatzean, soldadura bidezko loturak aukeratu dira. Horretarako CTE DB SE-A, 8.6. Kapituluan oinarritu da, Eraikuntzako disposizioak 8.6.1. kapituluan zehazki. Bertan agertzen denez, soldadurak egiterakoan hainbat baldintza bete behar dira: a) Soldaduraz lotuko diren piezen lodierak gutxienez 4mm-koak izango dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
b) Angeluko soldaduretako kordoiak 3mm baino lodiagoak eta lotuko diren piezen lodierak baino txikiagoak izan beharko dira. c) Angeluko soldaduretako kordoiak 40 mm edo eztarriaren lodiera baino 6 aldiz txikiagoak izatekotan, loturako erresistentziaren kalkuluan ez dira kontutan hartuko. d) Soldadura baten kordoiaren luzera eraginkorra, eztarriaren lodiera baino 4 aldiz handiago edo berdinekoa izan beharko da. e) angelu bat sortzen duten bi piezen arteko angeluko soldadurek hurrengoko irizpideak beteko dute: - > 120º: esfortzuak transmititzen ez dituela suposatuko da. - < 60º: Barneratze partzialeko toperako soldadurak bezalakoak kontsideratuko dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Eremu lauetan, mailagainak 28cm neurtuko ditu gutxienez eta mailaren altuera 13 eta 18,5 cm bitartekoa izan behar da. H mailagaina eta C mailaren altuera direlarik, eskailera batean zehar ondorengoa bete behar da: 54 cm ≤2C + H ≤70 cm
55 cm baino gehiagoko altuera gainditu behar duten eskaileran beharrezkoa izango da eskubanda. Eskubandaren altuera 90-110cm bitartekoa izan behar da. Kasu honetan, gainditu beharreko dimentsioak ondorengoak dira:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Beraz, 15 maila jarriz beteko litzateke araua. Gainera, 1,20m-ko zabalera ezarriko zaie. 6. ZIMENDUAK Zimentazioa aukeratzeko orduan, bere gain eragina izango duten egituraren akzioak, zimenduaren sakontasuna eta lurraren ezaugarriak hartu behar dira kontuan. Lurraren ezaugarriak aztertuz, ikasketa geoteknikoan oinarrituz, ondorengo geruzak daude lurrean: MAILA IZENA AGERPEN KOTA LODIERA I Material betegarria 0,00 0,05-0,35 4 m 2,20 m
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan, lehen motako zimentazio putzua aukeratuko da. Behin ezaugarriak ezagututa, CYPE-3D bidez zimentazioaren kalkulua gauzatuko da bertan, eraikuntzak sortuko dituen akzioen kalkulua aurretik gauzatu baita. Dimentsionaketa eta frogapenak gauzatzean, hormigoiaren segurtasun koefizienteak CTE DB SE C eta EHE-08 arautegietan agertzen denaren arabera gauzatuko ditu programak. Altzairuari dagokionez, CTE DB SE-A arautegian oinarrituko da. Behin beharrezko ezaugarri zein baldintzak ezarrita programan, 10 zapata dimentsionatu ditu, lotze-habeen bidez lotuak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Martiturriko Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Martiturriko Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua proiektua gauzatu ahal izateko beharrezko lurraren prestaketa eta lur-mugimenduen determinazioa da. 2. LUR-MUGIMENDUAK Proiektuaren ezaugarriak direla eta, ez luke lur-mugimendu handirik behar. Futbol zelaia eta ingurua berritzeko, lehenik eta behin beharrezkoa izango da zonaldeko lur-begetalaren erauzketa. Honetaz aparte, gaur egungo belar naturaleko futbol-zelaia belar artifizialeko batez ordezkatuko denez eta dimentsioak handitzeko asmoa dagoenez, futbol-zelaiaren azaleran lur-erauzketa gauzatu behar da. Gainera, proiektatu den futbol zelaiko azpigeruzak gauzatuko direnez, gehiago erauzi beharko da. Aurretik aipatutakoa kontuan hartuz, obra aurrera eramateko lur-mugimenduak 7175,7 m3-koak dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua, aldagelak urez hornitzea da, bere barne horniketaren instalazioa dimentsionatuz. Horretarako, Eraikuntzako kode teknikoak dioena hartuko da oinarri, " Código Técnico de la Edificación, DB-HS 4, 314/2006 Errege Dekretua" araua hain zuzen ere. Arauaren arabera, ur horniketako instalazioa gauzatzean, hainbat exijentzia bete behar dira. Alde batetik, uraren kalitatea bermatu behar da, uraren giza kontsumorako araudia betez. Horretarako, erabilitako materialek ez dute sustantzia kaltegarririk sortu behar eta ez dituzte ezaugarri organoleptikoak eta uraren osasungarritasuna aldatu behar. Barne korrosioari aurre egin behar diote eta 40ºC-ko tenperaturari eutsi, bateraezintasun elektrokimikoak saihestuz. Materialen zahartze, iraunkortasun eta ezaugarri mekanikoek ez dute bere bizitza erabilgarria murriztu behar. Horregatik, kasu batzuetan materialek estaldura edo babes sistemak beharko dituzte. Gainera, uraren kalitatea bermatzeko hainbat prozesu gertatzea ekidin behar du instalazioak, biofilmaren eta germen patogenoen garapena besteak beste. ACS (Ur bero sanitario) instalazioen kasuan, legionela ekidin behar da, hasiera batean ura 70ºC-tara berotuz. Beste alde batetik, instalazioa itzulketen kontra babestu behar da. Horretarako, itzulketen aurkako sistema kokatuko da, fluxuaren inbertsioa ekiditen saiatzen dena. Derrigor kontadoreen ondoren ipini behar dira sistema hauek, zati bertikalen oinarrian, tratamenduko ekipoen eta hozte edo klimatizazio aparatuen aurretik eta etxerako erabilerara zuzenduak ez diren hodietan. Itzulketa aurkako piezak hustutze iturriekin konbinatuta ipiniko dira, sarearen edozein zati hustutzea posible izan dadin. Bete behar diren beste exijentzia batzuk hornitzeko baldintza minimoak dira. Normak adierazten duenez, berehalako emari eta presio minimo batzuk ziurtatu behar dira:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan, ur-horniketako instalazioa C.D. Galeako etxean kokatuta dago, beraz, egingo litzatekena da bertatik deribazio bat egin aldagelen eraikinera. Zanga bat egingo litzateke etxetik aldagelen eraikinera, beharrezko hoditeria dimentsionatuz.
2. UR-HORNIKETA Aldagelaren barne instalazioaren ezaugarri eta dimentsioak lortzeko jarraitu diren pausuak ageri dira ondoren. 2.1. OINARRIZKO DISEINUA ETA ELEMENTUAK Aldagelen eraikinaren kasuan, kontadore orokor bakarreko instalazioa jartzea erabaki da, bere eskema ondorengoa izanik eta bertan azaltzen diren elementuak izango dituelarik.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2. Mozte giltza orokorra Eraikuntzara hornidura eteteko balio du, barnealdean kokatua, sartzen erraza den gune komun batean. Arketa edo armairu kontadore bat existituz gero, bere barnean egongo da. 3. Instalazio orokorraren filtroa Korrosioa eman dezaketen hondakin posibleak gelditu behar ditu, mozte giltza orokorraren ondoren instalatuta. Arketa edo armairu kontadore bat existituz gero, bere barnean egongo da. Bere kokapenak bere garbiketa eta mantenimendua egitea ahalbidetu behar du, horniketa moztu gabe. 4. Kontadorearen armairua edo arketa Ondokoak eduki behar ditu: mozketa generalaren giltza, instalazioaren filtroa, kontadorea, giltza, frogarako iturria, erretentzio balbula eta irteera giltza. Mozketa giltzak eta irteera giltzak kontadorea muntatu eta desmuntatzeko aukera emango dute. 5. Hornidura hodia Zona komunetatik trazatua egonik, bere muturretan eta norabide aldaketetan errejistroak eduki behar ditu. 6. Banatzaile nagusia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Zona komunetatik trazatua egonik, hornidura hodiak bezala errejistroak edukiko ditu. Eraztun baten moduan izango da matxura baten kasuan hornidura zihurtatu beharra dagoenean (ospitaleak…) Horretarako adar guztietan mozketa giltzak edukiko ditu. 7. Montanteak Zona komunetatik joango dira, uraren beste instalazioekin konpartitutako patiniloetan kokatuak, erregistragarriak eta beraien mantenimendua egin ahal izateko dimentsio nahikokoak. Beren oinarrian erretentzia balbula bat daukate, mantenimendurako mozketa giltza bat eta hustutze iturriarekin pasoko giltza bat sartzeko erraza den eta seinalatua dagoen zona batean. Bere goikaldeko zatian purgarako osagaiak ipintzen dira eta uraren abiadura murrizteko kamararekin (airearen irteera errazten du eta posibleko "ariete kolpeak" murriztu) 8. Kontadoreak Iristen errazak eta sarrera libreko zonatan kokatu behar dira, irakurketa distantziara egiteko aurreinstalazioa edukiko dute. Kontadore bakoitzaren aurretik mozketa giltz bat eta ondoren erretentzia balbula bat edukoko dute. 9. Instalazio partikularrak Jabetzaren barnekaldetan eskuragarri dagoen pasoko giltz bat edukiko dute, barneko adarrek lokal heze bakoitza independizatzea ahalbideratuko dute, bai ur hotzarentzat baita beroarentzat ere. Adar hauetatik adartxoak irtengo dira mozketa giltz indibiduala edukiko duten aparatu desberdinetara. 10. Presioaren kontrola eta erregulaketa egiteko sistemak Konbentzionalak edo erregulagarria den akzionamendua dutenak izan daitezke. Konbentzionalak alimentazio biltegia, ponpaketa ekipoa (gutxienez, 2 ponpa berdin paraleloan, era alternoan funtzionatuz) eta presio sistemari konektaturiko presio biltegia dauzka.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Dimentsioak ezagutzeko, lehenik eta behin hodiaren diametroa ezagutu behar da. 2.2.2. BANAKETA SAREAREN DIMENSTIONAKETA Tarte bakoitzaren dimentsionaketa gauzatzeko, lehenik eta behin, tarte bakoitzaren emari maximoa kalkulatu behar da. Horretarako, UNE 149201:2008 arauko 2.taulan oinarrituz, aparailu bakoitzari hornitu beharreko berehalako emari minimoak kalkula daitezke. Era berean, aparailu guztien emarien batuketa, instalazioaren tarteko emari maximoa izango da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Behin emari maximoa kalkulatuta ur hotz eta berorako, kalkuluko abiadura aukeratu behar da hodien diametroa lortu ahal izateko. Kasu honetan hodi plastikoak erabiltzea erabaki da, polietilenokoak hain zuzen, beraz, kalkulurako abiadura 0,5-3,5 m/s bitartean egon behar da. Kasu honetan, 2m/s-ko balioa hartzea erabaki da. Emari maximoak (Qur hotza=1,948 l/s eta Qberoa=1,072 l/s) eta abiadura (v=2m/s) ezagututa, diametroa eskura daiteke ondorengo grafikoan balioak sartuz. ÁBACO FAIR-WHIPPLE-HSIAO:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Beraz, aukeratutako diametroekin diametro minimoen exijentziak bete egingo dira. Instalazioa gauzatzean, etxetxotik aldageletara doan hodiak 90º-ko ukondo bat edukiko du kota ezberdintasunaren eraginez, 45º-ko beste te bat, angeluaren eraginez eta 2 konporta balbula. Gainera, aldageletako hornidura hodia bi zatitan banatuko da. Bkoitzak 90ºko ukondo bi eta konporta balbula bat edukiko ditu. Aurretik aipatu bezala, ur-hartunea etxetxoan kokatuta dago. Etxea aldagelak baino kota handiagoan kokatuta dagoenez (2m), printzipioz ez litzateke beharrezkoa izango bonbarik kokatzea. Hala ere, presioaren frogapena gauzatuko da, ura gutxienez 10 m.u.z-tan helduko dela egiaztatuz.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
UNE EN 12201 arauko exijentziak betetzen dituelarik. 40 eta 32mm-ko dimentsiokoak erabili dira, PE-100 motakoak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua aldagelen egituraren ur saneamenduaren instalazioa diseinatzea da. Horretarako,eraikuntzetan uraren barne instalazioen Eraikuntzaren Kode Teknikoko (CTE) DB-HS-5 arauan oinarritu da, 314/2006 Errege Dekretuak onartua. Honek dioenez, barne instalazioak exijentzia batzuk bete behar ditu: - Instalazio guztiek ixte hidraulikoak eduki behar dituzte. - Ibilbidea ahalik eta sinpleena izan behar du. Hondakinen ebakuazioa ahalbideratzen duten tarte eta maldak bermatu. Esperotako emarientzat diametro egokiak. - Sareen mantentze eta konponketarako, beraietara iritsi ahal izatea bermatu. - Aireztapen sistema egokiak eduki ixteen funtzionamendu egokirako. Instalazioaren erabilera egokia, hondakin urak, edo euri urak. Guzti hau kontuan harturik, diseinua gauzatu da. 2. INSTALAZIOAREN OSAGAIAK ETA OINARRIZKO DISEINUA CTE-k dioenez, aurreko exijentzietaz gain, ur saneamenduen barne instalazio batek osagai batzuk eduki behar ditu derrigor. Eraikineko kolektoreek grabitatearen eraginez ura arketa nagusian husten dute, ur saneamendu eta estolda-sare publikoaren konexio puntua delarik. Hondakin uren eta euri-uren saneamendua bereizita aztertu eta diseinatuko da. Instalazioak osatzen dituzten elementuak: 2.1. IXTE HIDRAULIKOAK Ixte hidraulikoak ondokoak izan daitezke: - Sifoi indibidualak, aparatu bakoitzean - Poto sifonikoak, zenbait aparatu - Estolda-zulo (sumidero) sifonikoak - Lurperaturiko hodietan arqueta sifonikoak
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ixte hidraulikoen hainbat ezaugarri eduki behar dituzte: Material solidoak bertan ez gelditzeko barne azalera leuna eduki behar dute - Bere garbiketarako erregistro garbi eta iristerrazarekin - Ixte hidraulikoaren altuera minimoa 50 mm-koa izan behar du, erabilera jarraientzat eta 70-ekoa erabilera ez jarraientzat. Altuera maximoa 100 mm koa izan behar du. - Poto sifoniko batek gela heze batean ez dagoen aparatuei ez die zerbitzurik eman behar. - Fregatoki, garbitoki eta ponpaketa aparatuen hustutzea sifoi indibidualez egin behar da. - Ahal den guztientan sifoi indibidualak jarriko dira iristeko errazak diren tokietan eta errejistro dispositibo bat eramango dute (roskatutako tapoia). - Poto sifonikoak pabimentuarekin enrasatuak geldituko dira eta errejistragarriak izango dira.110 mm izango da beraien diametro minimoa. 2.2. EBAKUAZIOA Aurretik aipatu bezala, eraikuntzaren hodi kolektoreak grabitate bidez hustu behar dira, estolderia publikoarekin konektatutako putzu edo arketan, dagokion hartunearen bidez. Sare publikorik ez bada existitzen, bereizturiko sistema indibidualizatuak erabili, hodakin urak estazio araztailearekin, eta euri urak lurrera boteaz. Bateragarriak ez diren hondakin industrialak sare publikora isuri aurretik tratamendu bat behar dute. Etxebizitzen barruan jorraturiko aktibitate profesional batetik datozen hondakinak ere aurre tratamendu bat beharko dute (dekantazioa, bereizketa, neutralizazioa) 2.3. BAJANTEAK ETA KANALOIAK Bajanteak desbideraketarik gabe, retrankeorik gabe eta altuera guztian diametro uniformearekin egin behar dira. Korrontearen norantzan diametroak ez du murriztu behar.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Diametroaren haunditze bat ipini daiteke ur gorako tartean baino askoz ere emari handiagoak iristen direnean. Kanaloiak %0,5-eko malda minimoarekin jarriko dira. 2.4. KOLEKTOREAK Kolektoreak zintzilikatuak edo lurperatuak izan daitezke. Zintzilikatutako kolektoreak Bajanteekin daukaten lotura pieza bereizien bitartez egin behar da. Euri uren bajante baten konexioa kolektore mixto batetara gutxienez 3 metro tartekatuta ipiniko da gertuen dagoen hondakinen bajante batetik ur gora. Malda minimoa %1 Puntu berdinean ezin dute 2 kolektore baino gehiagok hasi. Tarte zuzenetan erregistroak ipini beharko dira topaketa edo akoplamendu bakoitzean (beraien arteko distantzia maximoa 15 metro). Lurperatutako kolektoreak Hodiak nahikoa dimestsioko zangetan eta beti ur hornikuntza sarearen azpitik. Gutxienenko malda %2 Bajanteen sarrera, bere beheko maialan kokatutako arketa baten bitartez egingo da eta inoiz ez sifonikoa. Errejistroak ipini behar dira tarteek 15 metro gainditu ez dezaten 2.5. KONEXIO ELEMENTUAK Lurrazpiko sareetan topaketa guztiak arketen bitartez egin behar dira, hormigoizko zimendu baten gainean eta tapa irekigarriarekin. Arketaren aurpegi bakoitzera bakarrik kolektore bat iritsi daiteke, kolektoreen arteko angelua 90º baino handiagoa izanik.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Bajantearen azpikaldeko arketa errejistro bezela erabili behar da, hodieria lurrazpikoa denenan, eta ez da sifonikoa izan behar. Pasoko arketetara gehienez hiru kolektore iritsi behar dira Errejistroko arketak, tapa iristerraza eta irekigarria eduki behar du. Eraikuntzaren hondakin urek gehiegizko gantz kantitatea eraman dezaketela aurrikusi daitekenean gantz bereizlea ipini beharko da. Gantz hau ponpaketa sistemarentzat arriskutsua izan baitaiteke. Instalazioaren amaieran eta akometidaren aurretik, eraikuntzaren putzu generala ipini behar da. Instalazioaren azken puntua eta akometidaren arteko diferentzia, metro bat baino handigoa denean, erresaltoa duen putzua ipini behar da, barnekaldeko sarea eta kanpokaldekoa edo arazketa sistemak lotzeko. 2.6. PONPAKETA ETA IGOTZE SISTEMAK Barne sarea akometidaren azpitik egonez gero ponpaketa sistema bat ipini beharko da (akometida baino maila goragoko euri zein hondakin urak ez dira isuri behar) Ponpek material solidoentzat babesgarria eduki behar dute. Zerbitzua ziurtatzeko gutxienez 2 eduki behar dira, talde elektrojeno bat existitzen bada ponpak konektatu behar zaizkio, edo 24 orduko autonomia daukan bateria ere bai. Iristerrazak diren putzuetan kokatuko dira ponpaketa sistemak. Putzu hauetan gantzak, olioak edo likido puzgarriak ez dira sartu behar. Biltegiko airea deskargatuko duen airezte hodi bat eduki behar dute. Zerbitzuaren jarraitasunak beharrezkoa egiten duenean, hornidura sistema autonomo osagarri bat eskura eduki behar da (uholdeak) Irteera mailaren gainetik ura berriro ez itzultzeko bukle bat ipini beharko da sarearekin duen konexioan.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.7. ITZULERA AURKAKO BALBULAK Batez ere sistema mixtoetan, kanpokaldeko sarearen gainkargekin uholde posibleak ekiditzeko itzulera aurkako balbulak instalatu behar dira. Beraien errejistro eta mantenimendurako iristeko erraza den tokietan kokatu behar dira. 2.8. AIREZTAPENAREN AZPISISTEMAK Hondakin eta euri sareentzat ipini behar dira. Lehen, bigarren eta hirugarren mailako aireztapenaz osatuak daude. Lehen mailako aireztapena: 7 solairu baino gutxiagoko eraikuntzetan sistema bakarra izanda nahikoa da, 11 solairu baino gutxiagoko kasuetan bajantea gaindimentsionatua egonez gero eta adarrak 5 m baino txikiagoak izanez gero. Estalkia transitagarria ez bada bajanteak gutxienez 1,30 m luzatu behar dira bere gainetik eta 2,00 m pabimentoaren gainetik transitagarria bada. Aireztapenaren irteera edozein aire hartunetik gutxienez 6 m aldenduta eta altueran gainditu egin behar du. Esparru habitagarriak diren hutsuneekin berdin, bere kota maximoa baino 50cm gorago egonda. Irteerak gorputz ezezagunak sartzeak babestuta egon behar du eta bere diseinuak gasen expulsioa erraztu behar du. Markesina edo terrazen azpitik ez dira zutabeen amaitzeak ipini behar. Bigarren mailako aireztapena: Gainontzeko eraikuntzatan bigarren mailako aireztapena ipini behar da, txandakako solairuetan bajanteari konektatuz 15 solairu baino gutxiago baditu eta solairu guztietan altuera handiagokoa baldin bada. Konexioa sanitarioen akometidaren gainetik egiten da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Goiko zatian azken aparatu sanitaioaren 1 metro gainetik egingo da konexioa, azpikaldeko zatian kolektore horizontalarekin bere goiko sortzailean konektatuko da eta 10 aldiz bere diametroko distantziara ahalik eta gertuen. Ez bada posible azken adarraren azpikaldean burutuko da. Bajantean 45º baino desbiderazio handiagoa existitzen baldin bada tarte horizontala bezela kontsideratu beharko da eta tarte bakoitza independenteki aireztatu Hirugarren mailako aireztapena: Adarren luzera 5 m baino handiagoa denean ipintzen da edo eraikuntzak 14 solairu baino gehiago baldin badauzka. Sistemak itxiera hidraulikoak bigarren mailako aireztapenarekin konektatzen du, goranzko noranzkoan. Hustubidearen diametroa 2 eta 20 aldizko tarteko distantzian konektatu behar da Huste hodirantz %1-eko malda eduki behar du, sor daitekeen kondentsazioa jaso ahal izateko. Tarte horizontalak aparatu sanitarioaren gainezkabidetik 20 cm gorago egon behar dute. 3. SANEAMENDUAREN DISEINUA Aurretik aipatu bezala, saneamendu sistemaren barruan, hondakin uren hustuketa eta euri-urena bereizita aztertu eta diseinatzen dira. 3.1. HONDAKIN UREN HUSTUKETA SAREA Hondakin uren saneamenduaren diseinurako, lehenik eta behin, hustuketa unitateak ezartzen dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Hustuketa unitate hauek deribazio indibidualen (aparatu bakoitzarentzat) diametroa definitzeko erabiliko dira. Kasu honetan, erabilera pribatukoa dela esan daiteke, izan ere, C.D.Galeako jokalariek, haien aurkariek eta teknikariek baino ez dituzte erabiliko. Aurretik esan bezala, erabilera publikoko komunak egoitzan kokatuta daude. Beraz, deribazio indibidualen diametroak ondorengoak izango lirateke:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Zuzenketa faktorea normako B eranskineko B.1. mapa eta taulatik lortuko da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Kasu honetan, Getxo A gunean eta 50 isohietan kokatuta dagoenez, i=155mm/h izango litzateke. Beraz,
Bajante bakoitzaren azalera, faktore zuzentzailea aplikatuz:
Kasu honetan, Dkolektor=90mm-koa izango da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Argiztapeneko eranskinean futbol zelaiko zein aldageletako argiztapena diseinatuko da. Futbol zelaiaren kasuan kanpo argiztapenaren arautegian eta NIDE araua jarraituz egingo da, UNE-EN 12193 "Iluminación en instalaciones deportivas" norman oinarrituta dagoena. Aldagelen kasuan, aldiz, diseinua egiterakoan, Tentsio Baxuko arautegiak diona hartu da kontuan, barne argiztatze-sistema delarik. 2. FUTBOL ZELAIAREN ARGIZTAPENA Futbol zelaiaren kasuan, gaur egun 6 dorre daude kokatuta, dorre bakoitzean 3 foko daudelarik. Hau da, guztira 18 foko egongo lirateke, LED osagaiekin. 1.irudia. Futbol-zelaiaren eta argiztapen-dorre baten argazkia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.irudia. Futbol-zelaiaren eta argiztapen-dorreen distribuzioa Ikus daitekenez, dorreak luzetarako banden kanpoaldean kokatuta daude zelaiarekiko paraleloan. Proiektatuko den zelaia gaur egungoa kokatuta dagoen toki berean mantenduko denez, dorre hauek aprobetxa daitezke argiztapen berrirako. Hala ere, NIDE arauak betetzen direla frogatu beharko litzateke. NIDE arauak dionez, argiztapen artifiziala uniformea izan behar da eta jokalarien, arbitro edo teknikarien edota ikusleen itsualdiak saihestu behar ditu. Ondorengo argiztapen baldintza minimoak bete behar ditu:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Gainera, maila erregionaleko partiduak jokatzen diren zelaietan, luminariak gutxienez 18m- ko altueran kokatu behar dira. NIDE arauak betetzen direnez eta argiztapen maila egokia dagoenez, gaur egungo argiztapena mantenduko da. 3. ALDAGELEN ARGIZTAPENA Aldagelen argiztapenari dagokionez, elektrizitatea Iberdrolak hornitzen du, 230/240Vko korronte izendatuarekin eta 50Hz-ko maiztasunarekin. Modulu kontagailua eta ekipo elektrogenoa C.D. Galeako etxe barnean daude, beraz, bertatik kanalizazioa gauzatuko da aldageletara arte elektrizitatea eramateko. Guzti hau, Tentsio Baxuko arautegian agertzen den bezala gauzatuko da. Aldageletan, kuadro orokorra gauzatuko da, beharrezko zirkuitu elektriko, luminaria eta etengailuekin.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Eremuaren argiztapen-beharrak ezagutzeko, gela bakoitza aztertu behar da, izan ere, erabilera ezberdinetarako denez, argiztapen-baldintza ezberdinak bete beharko ditu. Lehenik eta behin, argiztatze maila determinatu behar da, gero, argiztatze-sistema eta lanpara mota aukeratuko dira, ondoren, tresnen banaketa eta kopurua determinatuko da eta azkenik fluxu totala kalkulatuko da baldintzak betetzen dituen edo ez frogatzeko eta lanparak birbanatzeko. Gela bakoitzaren argiztatze maila gomendagarria eta dimentsioak ondorengoak izango dira:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3.irudia: DORIT TC-0349-BLA luminaria (iturria:katalogoa) Behin luminaria mota aukeratuta, argiztatze-sistemari dagokionez, argiztatze zuzena izango da. Lanpara mota honek onartzen duen sistema bakarra da. Argiztapensistema honek argitasun handia du, errendimendu ona eta ekonomikoena da. Sistema zuzena izateaz gain, orokorra eta lekutakoa izango da. Argiztatze-sisteman oinarrituta, tresnen banaketa egitean, ondorengo eskema eta baldintzak hartu behar dira kontuan:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
n n´ Bestalde, e eta e´-ren balioak ondorengoak izan behar dira: e≤1,6d…1,2d e´≤e/2 Kasu honetan, sabaiaren altuera oso handia ez denez, e≤1,6d balioa hartuko da. e≤1,6.1,25=2m e´=e/2=1m Tresnen banaketa ezagututa, argi-tresnen kopurua lortuko da ondorengo formula eta eskemak jarraituz. n eta n´norabide bakoitzean egongo den lanpara kopurua izanik:
Behin hau ezagututa, gela bakoitzeko lanpara kopurua kalkulatuko da:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Lanpara kopurua ezagututa, fluxu totalaren kalkulua gauzatuko da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Behin diseinatuta, lorturiko argiztapen mailak gomendatutako argiztapen baldintzak betetzen dituen frogatuko da. Fluxuaren formulan oinarrituz,
Lorturiko argiztapena lortzeko, ondorengo baloreak ordezkatuz:
Beraz, diseinatutako distribuziorako argiztatze baldintzak betetzen direla egiaztatu denez, diseinua mantenduko da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Eranskin honen helburua "Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako futbol zelaiaren eta instalazio lagungarrien berritzea" proiektuaren Kalitate kontrola gauzatzea da. Horretarako, BOPV-an argitaratuko Otsaileko 22ko 238/1996 Errege Dekretuan biltzen diren zehaztasunetan oinarritu da. Obra hasi baino lehen Obrako Exekuzio zuzendariak proiektuari dagokion kalitate kontrolaren planifikazioa ezarri egingo du legeriaren, obra zuzendariak esandakoaren eta baldintzen agiriaren arabera. Aztertuko diren alderdiak hauek dira: Materialen eta ekipoen harreraren kalitate kontrola - Exekuzio kontrola - Zerbitzuzko instalazioen azken kalitate kontrola Bukatutako obraren kalitate kontrola Obraren exekuzioan zehar, Obrako Kalitate Kontrolaren Liburua idatziko da. Bertan obraren exekuzio proiektuko dokumentuetan bitzen diren zehetasunak bat datozela ziurtatuko da. Horretarako, egindako entsegu, proba eta analisien emaitzak idatziko dira, laborategien egiaztapena entsegu, proba eta analisien mota eta zenbakia adieraziz. Gainera hainbat dokumentu ere agertu beharko dira liburu honetan: jatorri ziurtagiriak, bermea, kalitate zigilu edo markak, etab. Horrez gain, obran jasotako materialen albaranen dokumentazioa bilduko da. Beste alde batetik, zuzendaritzak aurrera eramatea erabakitzen dituen neurriak islatu eta justifikatu egingo dira, materialen edo entsegu, proba eta analisien emaitzak Gauzatze Proiektuan esaten denarekin bat egiten ez dutenean. Azkenik, materialen kalitateari buruzko edo Gauzatze Proiektuaren zehazpenei buruzko aldaketak , Kalitate Kontrol Programaren aldaketak eta zuzentze neurrien justifikazioa ere derrigor adierazi behar da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Harrera kontrolean, produktu, ekipo eta sistemei eskatzen zaizkien gutxienezko ezaugarri teknikoak betetzen direla egiaztatzea da, baita hornikuntza baldintzak, kalitatearen bermea eta harreraren kontrola. Bertan, Zuzenbide Fakultatiboak, proiektuko dokumentuak edota dagokion legeriak eskatutako produktuen frogapen entseguak egongo dira. Kontrol honek, produktuaren laginean egingo dira ukatze eta onartze irizpideei jarraituz eta horren ondorioz, Zuzenbide Fakultatiboak edo Planak ezarritako erabakiei moldatuko dira. Produktuen harreran, Hornikuntzaren dokumentazioaren kontrola, Kalitatezko bere 2.1. HORNIKUNTZAREN DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA Hornitzaileek konstruktoreari, eta honek aldi berean zuzendaritza fakultatiboari, produktuen identifikazio dokumentuak erraztuko zaie. Dokumentazio honek bildu beharko dituen gutxieneko dokumentuak: Jatorrizko dokumentuak, etiketa eta horniketa orriak. Fabrikatzailearen garantia ziurtagiria, pertsona fisikoak sinatuta. Konformitate edota administrazio zilegitutako dokumentuak, produktuen CE markaketako dokumentazioa barne. Hormigoi estrukturalaren kasurako, EHE-ko 79.3.1.kapituluaren arabera egingo da, hornitu aurreko, bitarteko eta osteko dokumentuak erraztuz. 2.2. KALITATEZKO BEREIZGARRIEN EDOTA EGOKITASUNEZKO EBALUAZIO TEKNIKOEN BIDEZKO KONTROLA Hornitzaileak hurrengo dokumentazioa erraztuko du: Hornitutako produktu, ekipo eta sistemen kalitatezko bereizgarriak, proiektuan exijitutako ezaugarri teknikoak dituztela ziurtatzeko, eta bestetik, CTE-ko 2.kapituluko 5.2.3. atalean ezarritakoaren araberako bereizgarrien ziurtagiri ofiziala.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5.Irudia:entsegu kopurua lote eta proiektuko erresistemtziaren arabera. DCORdun hormigoientzat, egiaztatu behar da kontroleko lote bakoitzarentzat onarpen kriterioa (control de identificación) xi ≥ fck Non, - Xi: amasaldi bakoitzean lortutako batez-besteko balioa - fck:Proiektuko erresistentzia Bukatzeko, onarpen kriterioa bete behar da: fc,real ≥ fck Non,
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Dokumentua hau obraren kontrol eta exekuzioari dagokio, altzairuaren onarpenerako. Materialen kalitatea Materialek beharrezko exigentziak betetzen dituzten dokumentuak edukiz gero, ez litzateke beharrezkoa izango entsegurik egitea, bakarrik material hauen obraren egokitzapena frogatu beharko litzateke. Gianerako kasuetan eta dokumentu hauetan jartzen duena betetzen ez denean, entseguen bidezko frogapena derrigorrezkoa da. Horrez gain, materiales gain, egitura metalikoek hauen dokumentazioan, fabrikazioaren eta dokumentazioaren kalitate kontrola ere agertu behar dira onsartuak izateko. Beste alde batetik, altzairuzko perfil ijeztuen kasuan, ezaugarriak ezagutzeko ondorengo entseguak egin beharki lirateke, UNE-EN ISO arauak dioenez. Analisi kimiko baten bitartez, Karbono, Silizio, Fosforo eta Manganeso edukiera aproposa duen kontrolatu daiteke - Trakzio entseguari dagokionez, UNE-EN ISO 6892-1 arauan oinarrituz, limite elastikoa, trakzio erresistentzia, elastikotasun modulua eta luzapena ezagutu daitezke. - UNE-EN ISO 7438en oinarrituz, 180º-ko lagin baten tolesdura - Erresilientzia indizearen entsegua (UNE 7475-1) - Sekzioaren geometriaren egiaztapen entsegua 2.4.4. SOLDATUTAKO LOTURAK Soldadurei dagokienez, hainbat frogaketa eta egiaztapen beharrezkoak dira. Horretarako, entsegu ezberdinen bidez, kalitatearen egiaztapena gauzatuko da. Entsegu hauek, UNE-EN arauetan oinarrituko dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- UNE-EN 12517-1: 10x24cm-ko pelikula bidezko erradiografiaren bitartez 3. EXEKUZIO KONTROLA Exekuzio kontrola CTE-ko "Condiciones en la ejecución de la obra" dokumentuan agertzen denaren arabera gauzatuko da. Obraren xedapenak betetzen direla eta kalitatea bermatzeko, obra-exekuzio zuzendariak, obra-unitate bakoitzeko kontrola eramango du proiektutakoarekin bat datorrela, legediarekin bat datorrela, arautegiarekin eta bat datorrela frogatuz, materialen kalitatea bermatuz eta zuzendaritza fakultatiboaren irizpideak jarraituz. Frogapen hauek gauzatzeko, Kontrol Planean programatutako eta Zuzenbide Fakultatiboak araututako aplikatutako araudian preskribatutako zerbitzuzko frogak egingo dira. Zuinketa - Erabilitako materialak - Exekuzio zuzena Elementu konstruktiboen disposizioa Instalazioen disposizioa - Proiektuko jarraibide eta egiaztapenak - Adostasun agiriak beste agente partehartzaileekin Neurri egokien hartzea produktu, elementu eta eraikuntza sistemen bateragarritasuna 4. BUKATUTAKO OBRAREN KALITATE KONTROLA Behin lanak amaituta, bukatutako obraren kontrola gauzatu behar da. Horretarako, obra osoaren edo atal ezberdinen eta hauen instalazioen kontrola gauzatu behar da. Frogapenak eta zerbitzu-frogak egin behar dira, proiektuan aurreikusi bezala, zuzendaritza fakultatiboak aginduta eta legedian (CTE, etb.) oinarrituta.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Eranskin honen helburua "Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako futbol zelaiaren eta instalazio lagungarrien berritzea" proiektuaren Kalitate kontrola gauzatzea da. Horretarako, BOPV-an argitaratuko Otsaileko 22ko 238/1996 Errege Dekretuan biltzen diren zehaztasunetan oinarritu da. Obra hasi baino lehen Obrako Exekuzio zuzendariak proiektuari dagokion kalitate kontrolaren planifikazioa ezarri egingo du legeriaren, obra zuzendariak esandakoaren eta baldintzen agiriaren arabera. Aztertuko diren alderdiak hauek dira: Materialen eta ekipoen harreraren kalitate kontrola - Exekuzio kontrola - Zerbitzuzko instalazioen azken kalitate kontrola Bukatutako obraren kalitate kontrola Obraren exekuzioan zehar, Obrako Kalitate Kontrolaren Liburua idatziko da. Bertan obraren exekuzio proiektuko dokumentuetan bitzen diren zehetasunak bat datozela ziurtatuko da. Horretarako, egindako entsegu, proba eta analisien emaitzak idatziko dira, laborategien egiaztapena entsegu, proba eta analisien mota eta zenbakia adieraziz. Gainera hainbat dokumentu ere agertu beharko dira liburu honetan: jatorri ziurtagiriak, bermea, kalitate zigilu edo markak, etab. Horrez gain, obran jasotako materialen albaranen dokumentazioa bilduko da. Beste alde batetik, zuzendaritzak aurrera eramatea erabakitzen dituen neurriak islatu eta justifikatu egingo dira, materialen edo entsegu, proba eta analisien emaitzak Gauzatze Proiektuan esaten denarekin bat egiten ez dutenean. Azkenik, materialen kalitateari buruzko edo Gauzatze Proiektuaren zehazpenei buruzko aldaketak , Kalitate Kontrol Programaren aldaketak eta zuzentze neurrien justifikazioa ere derrigor adierazi behar da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Harrera kontrolean, produktu, ekipo eta sistemei eskatzen zaizkien gutxienezko ezaugarri teknikoak betetzen direla egiaztatzea da, baita hornikuntza baldintzak, kalitatearen bermea eta harreraren kontrola. Bertan, Zuzenbide Fakultatiboak, proiektuko dokumentuak edota dagokion legeriak eskatutako produktuen frogapen entseguak egongo dira. Kontrol honek, produktuaren laginean egingo dira ukatze eta onartze irizpideei jarraituz eta horren ondorioz, Zuzenbide Fakultatiboak edo Planak ezarritako erabakiei moldatuko dira. Produktuen harreran, Hornikuntzaren dokumentazioaren kontrola, Kalitatezko bere 2.1. HORNIKUNTZAREN DOKUMENTAZIOAREN KONTROLA Hornitzaileek konstruktoreari, eta honek aldi berean zuzendaritza fakultatiboari, produktuen identifikazio dokumentuak erraztuko zaie. Dokumentazio honek bildu beharko dituen gutxieneko dokumentuak: Jatorrizko dokumentuak, etiketa eta horniketa orriak. Fabrikatzailearen garantia ziurtagiria, pertsona fisikoak sinatuta. Konformitate edota administrazio zilegitutako dokumentuak, produktuen CE markaketako dokumentazioa barne. Hormigoi estrukturalaren kasurako, EHE-ko 79.3.1.kapituluaren arabera egingo da, hornitu aurreko, bitarteko eta osteko dokumentuak erraztuz. 2.2. KALITATEZKO BEREIZGARRIEN EDOTA EGOKITASUNEZKO EBALUAZIO TEKNIKOEN BIDEZKO KONTROLA Hornitzaileak hurrengo dokumentazioa erraztuko du: Hornitutako produktu, ekipo eta sistemen kalitatezko bereizgarriak, proiektuan exijitutako ezaugarri teknikoak dituztela ziurtatzeko, eta bestetik, CTE-ko 2.kapituluko 5.2.3. atalean ezarritakoaren araberako bereizgarrien ziurtagiri ofiziala.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5.Irudia:entsegu kopurua lote eta proiektuko erresistemtziaren arabera. DCORdun hormigoientzat, egiaztatu behar da kontroleko lote bakoitzarentzat onarpen kriterioa (control de identificación) xi ≥ fck Non, - Xi: amasaldi bakoitzean lortutako batez-besteko balioa - fck:Proiektuko erresistentzia Bukatzeko, onarpen kriterioa bete behar da: fc,real ≥ fck Non,
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Dokumentua hau obraren kontrol eta exekuzioari dagokio, altzairuaren onarpenerako. Materialen kalitatea Materialek beharrezko exigentziak betetzen dituzten dokumentuak edukiz gero, ez litzateke beharrezkoa izango entsegurik egitea, bakarrik material hauen obraren egokitzapena frogatu beharko litzateke. Gianerako kasuetan eta dokumentu hauetan jartzen duena betetzen ez denean, entseguen bidezko frogapena derrigorrezkoa da. Horrez gain, materiales gain, egitura metalikoek hauen dokumentazioan, fabrikazioaren eta dokumentazioaren kalitate kontrola ere agertu behar dira onsartuak izateko. Beste alde batetik, altzairuzko perfil ijeztuen kasuan, ezaugarriak ezagutzeko ondorengo entseguak egin beharki lirateke, UNE-EN ISO arauak dioenez. Analisi kimiko baten bitartez, Karbono, Silizio, Fosforo eta Manganeso edukiera aproposa duen kontrolatu daiteke - Trakzio entseguari dagokionez, UNE-EN ISO 6892-1 arauan oinarrituz, limite elastikoa, trakzio erresistentzia, elastikotasun modulua eta luzapena ezagutu daitezke. - UNE-EN ISO 7438en oinarrituz, 180º-ko lagin baten tolesdura - Erresilientzia indizearen entsegua (UNE 7475-1) - Sekzioaren geometriaren egiaztapen entsegua 2.4.4. SOLDATUTAKO LOTURAK Soldadurei dagokienez, hainbat frogaketa eta egiaztapen beharrezkoak dira. Horretarako, entsegu ezberdinen bidez, kalitatearen egiaztapena gauzatuko da. Entsegu hauek, UNE-EN arauetan oinarrituko dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- UNE-EN 12517-1: 10x24cm-ko pelikula bidezko erradiografiaren bitartez 3. EXEKUZIO KONTROLA Exekuzio kontrola CTE-ko "Condiciones en la ejecución de la obra" dokumentuan agertzen denaren arabera gauzatuko da. Obraren xedapenak betetzen direla eta kalitatea bermatzeko, obra-exekuzio zuzendariak, obra-unitate bakoitzeko kontrola eramango du proiektutakoarekin bat datorrela, legediarekin bat datorrela, arautegiarekin eta bat datorrela frogatuz, materialen kalitatea bermatuz eta zuzendaritza fakultatiboaren irizpideak jarraituz. Frogapen hauek gauzatzeko, Kontrol Planean programatutako eta Zuzenbide Fakultatiboak araututako aplikatutako araudian preskribatutako zerbitzuzko frogak egingo dira. Zuinketa - Erabilitako materialak - Exekuzio zuzena Elementu konstruktiboen disposizioa Instalazioen disposizioa - Proiektuko jarraibide eta egiaztapenak - Adostasun agiriak beste agente partehartzaileekin Neurri egokien hartzea produktu, elementu eta eraikuntza sistemen bateragarritasuna 4. BUKATUTAKO OBRAREN KALITATE KONTROLA Behin lanak amaituta, bukatutako obraren kontrola gauzatu behar da. Horretarako, obra osoaren edo atal ezberdinen eta hauen instalazioen kontrola gauzatu behar da. Frogapenak eta zerbitzu-frogak egin behar dira, proiektuan aurreikusi bezala, zuzendaritza fakultatiboak aginduta eta legedian (CTE, etb.) oinarrituta.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua obraren eraikuntza-prozesuan sortuko diren hondakinak determinatzea, sailkatzea eta azkenik berrerabilgarriak ez direnak baimendutako zabortegira garraiatu eta isurtzea da. 2. ARAUDIA Horretarako, hainbat lege zein arau jarraitu behar dira: - Eusko Jaurlaritzako 112/2012 DEKRETUA, ekainaren 26koa, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpena eta kudeaketa arautzeko dena - Eusko Jaurlaritzako 2008ko otsailaren 1eko 105/2008 Errege Dekretua, eraikuntza- eta eraispen-hondakinen ekoizpenari eta kudeaketari buruzko araubide juridikoa ezartzea, prebentzioa, berrerabilera, birziklapena eta beste balorizazio-modu batzuk -ordena horretan- sustatzeko, ezabatze-lanetara bideratutako gaiek tratamendu egokia jasoko dutela ziurtatuz, eta, hala, eraikuntza-jarduera modu jasangarrian egin dadin lagunduz - Euskal Herriko Agintaritzaren aldizkarian argitaratutako 125.zk, 2014ko uztailaren 3an argitaratua. - Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legea - MAM/304/2002 Agindua 3. OBRAN SORTURIKO HONDAKINEN IZENDATZEA ETA MOTA Kasu honetan, proiektatutako lana, eraikuntza- edo eraispen-lan gisa sailkatu daiteke, arauak dioen arabera, beraz, Eraikuntza eta Eraispeneko Hondakinak (EEH) MAM/304/2002 arauan ezarritakoaren arabera sailkatu egiten dira. Arauak Eraikuntza eta Eraispeneko Hondakinak 2 taldetan sailkatzen ditu: EEH 1.MOTA: Lur mugimenduko hondeaketako soberako lurrak dira, hondeaketatik eratorritako lur eta material harritsu ez kutsatuak dira.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
EEH 2.MOTA: Eraikuntza, eraispeneko, konpontze eta zerbitzuen ezarpeneko lanetako sektoreetan sortutako hondakinak dira. Hauek, arriskutsuak ez diren eta aldaketa fisiko, kimiko ezta biologikorik jasaten ez dituzten hondakinak dira. Horrez gian, hondakinen jatorriaren araberako izendapenean oinarrituz, MAM/304/2002 arauaren arabera izendatu dira mota bakoitzeko hondakinak. Kasu honetan, EHH1 motakoak: 17 Eraikuntza eta Eraispenen Hondakinak 17 05 Lurra, harria eta drainaketa lohiak 17 05 04 17 05 03 kodean zehaztutako lur eta harrien ezberdinak EHH2 motakoak: 01 Harrobi zein meategiren prospekzio, erauztea eta mineralen tratamendu fisikokimikoa 01 04 Mineral ez metalikoen aldaketa fisiko-kimikoaren hondakinak 01 04 08 Legar eta harri birrinduen hondakinak 01 04 07 kodean aipatutakoak ez direnak 01 04 09 Buztin eta hareen hondakinak
12 01 13 soldadura hondakinak 17 Eraikitze eta erauzteen hondakinak 17 01 Hormigoia, adreiluak, teilak eta material zeramikoak 17 01 01 Hormigoia
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
ziurtagiri bat eman behar dio hondakinen jabe denari, betebehar hori haren izenean bete duela egiaztatzen duena. 5. ERAIKUNTZAETA ERAIZPEN-HONDAKINEN (EEH) BALORIZATZEKO JARDUERAK 1.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinak balorizatzeko jarduerak egiteko (berdin dio instalazio finkoetan edo mugikorretan egiten diren), Autonomia Erkidegoko ingurumen-organoaren aurretiko baimena beharko da, hondakinei buruzko araudiak ezarritako baldintzetan. 2.– Egingo den lan baterako edo gehiagotarako eman daiteke baimena, jarduerari aplikatu beharreko beste edozein araudik eskatutako baimenei edo lizentziei uko egin gabe. Zortzi urterako emango da baimena, eta ondoz ondoko luzapen automatikoak egin ahalko dira. 3.– Jarduera egingo den instalazioak ikuskatu ondoren, hura zuzentzeko ardura duten teknikarien prestakuntza egiaztatu ondoren eta hura ustiatuko duten langileen prestakuntza profesionala egokia dela ziurtatu ondoren bakarrik emango da baimena. 4.– Eraikuntza- eta eraispen-hondakinen balorizazio-lan baten emaitza gisa lortutako agregakin birziklatuek eta eraikuntza-materialek izango duten erabilerari eskatutako baldintza teknikoak eta legalak bete beharko dituzte, dekretu honen bigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera onartzen den aginduan ezarritakoari jarraikiz.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Gauzatuko den obraren ezaugarriak kontuan hartuz, erauzketa bakarrak gaur egungo ekipamenduarenak, zelaia inguratzen duen hesiarenak, zangenak, zimentazio berrirako zangen erauzketak eta futbol zelaiarenak izango dira. Nahiz eta hondakin gehiago sortuko diren, hondakin gehienak erauzketengatik sortuko dira eta horiek dira aztertuko direnak. Horrez gain, gauzatuko den obra kontuan izanda, ez da hondakin arriskutsurik sortuko. Kasu honetan, alde batetik aztertuko dira EHH1 motako hondakinak eta bestetik EHH2 motakoak. EHH1 motakoei dagokienez, hau da, lurrei dagokienez, lur mugimenduak, zangen betetzeak, etb-en berdinketa egin ondoren eta beharrezko faktoreak aplikatuz, 7758,6m3ko hondakina sortuko da. EHH2 motakoei dagokienez, Futbol zelaiaren ekipamenduaren eraispenetik eta hesiaren eraispenetik datozenak hartuko dira kontuan. Kasu honetan, 106,16m3ko hondakina sortuko litzatekelarik. Jasotzaileek hondakinen analisi zehatzagoa egin behar dute eta birziklatzea gauzatu posiblea den kasuetan.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Aukera guztiak aztertuz, hurbiltasunaren arabera, Volbas S.A. enpresara garraioa aukeratu da, Erandion kokatuta dagoena. Ondorioz, kamioiek zabortegira egin beharreko bidaia 13,40km-koa da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua Azkorri futbol zelaia eta bere instalazioen berritzearen lanetarako exekuzio-epea definitzea da. Horretarako, 2/2000 legearen, ekainaren 16koErrege Dekretua, 123.artikuluak dioenarekin bat etorriz, Gantt diagrama gauzatu da, obrako ekintza nagusien garapen sekuentziala adieraziz. Obra planak lanen iraupenaren estimazioa emango du, errealitatean gauzatzean aldaketak gerta daitezkeelarik. 2. OBRA PLANA Obra plana gauzatzean, lanen iraupena aurreikusteko, suposatu da lanaldiak 8hkoak direla eta astean 5 egunez egiten dela lan. Horrez gain, obrak 2018ko maiatzaren 27an, astelehena, hastea suposatu da. Uda urtarorik egokiena izango litzateke honelako lanak burutzeko Getxoko klima euritsuagatik, hala ere, maiatza amaieran hastea proiektatu da, futbol denboraldiaren bukaera baita. 3. OBRA JARDUERAK Obra plangintza gauzatzerakoan, ezinbestekoa da obra jarduera ezberdinak definitzea. Obra jarduera hauek aurrekontuan jarraitutako eskema kontuan hartuta egin dira. 1. Zuinketa 2. Aurretiko ekintzak 2.1. Futbol zelaiaren ekipamenduaren eraispena 2.2. Zelaia inguratzen duen hesiaren eraispena 2.3. Lurraren garbiketa 3. Lur mugimenduak 3.1. Zangen hondeaketa 3.2. Futbol zelaian hondeaketa 3.3. Lurraren trinkotzea 4. Harmailen egitura
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Guzti hau kontuan hartuz, proiektuaren exekuzio-epea 214 egunekoa izango dela aurreikusi da, ondorengo Gantt-en diagraman ikus daitekenez. Hala ere, asteburuetan lanaldiak eta lanegunak kontuan hartuta, lanak 2020ko martxoaren 19an amaituko direla suposatu da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
1. SARRERA Eranskin honen helburua 4. dokumentuko (Aurrekontua) prezioen justifikazioa da. Horretarako, aurrekontua garatzeko erabili diren material, makinaria, langileak (laneskua) zerrendatzen dira. Hala ere, eranskin honetan ez dira agertuko erabilitako makinaria edo material guztien zerrenda, izan ere, prezio batzuk zuzenean enpresa suministratzaileak emandakoak dira eta ez daude deskonposatuta. Hala eta guztiz ere, obra aurrera eramatean, hasi aurretik, falta diren zerrendapenak eskatuko zaizkie enpresa suministratzaileei. 2. PREZIOAK 2.1. KOSTUAK Kostuen obra-unitateen barruan, obraren exekuzioan zuzenean parte hartzen duten osagaien kostuak daude: LANESKUA: Obra unitatea burutzean parte hartze zuzena duen laneskua (plus, zama eta gizarte-aseguruak barne izanik). MATERIALAK: Obra-unitatearen osagai diren edo burutzeko beharrezkoak diren materialka, obra lekuko prezioetan. MAKINARIA: Obra-unitatea burutzeko erabiltzen diren makineria eta instalazioak funtzionatzeko behar diren langileria, erregaia, energia, etab. Makineria eta instalazioen amortizazio- eta mantentze-gastuak. 2.1.1. LANESKUA Laneskuari buruz aritzean, langileen soldatari eta karga sozialari egiten dio erreferentzia. Soldataren barnean daude: - Oinarrizko soldata - Aktibitate plusa - Soldata aparteko plusa - Aparteko ordainsariak
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- Oporretako zenbatekoa Karga sozialen barnean, aldiz: - Gizarte-segurantzako erregimen orokorra - Langabezia - Trebekuntza profesionala - Soldatak bermatzeko funtsa - Istripuen aurreko asegurua Urteko lan ordu kopurua, zortzi orduko lanaldia kontutan hartuz eta urtean 224 lan egun estimatuz, kontutan hartu daiteke 1792 ordu/urteko lan egingo dela. Beraz, lanorduen kostu totala, urteko kostua eta urteko lanorduen arteko zatiketa izango da. 2.1.2. MATERIALA Materialen kostuen barruan ondorengoak daude - Makinaria erosteko kostua - Bilketa tokia - Garraioa, karga eta deskarga - Bermeak Galerak Apurketak Gainera bi motako materialak aurki daitzeke, obra-unitatearen parte direnak edo bertan parte hartzen dutenak. 2.1.3. MAKINARIA Makinariaren kostuaren barruan sartuko dira: - Orduko kostua - Obrarako garraioa - Erregaia - Garbiketa - Mantenimendua
futbol zelaiaren propietate egokiak mantentzeko geruza elastikoaren suministroa,
jartzea eta beharrezko baliabide laguntzaileak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Ondorioz, administrazioak ezagutzeko aurrekontua MILIOI BAT BERREHUN ETA HIRUROGEITA BI MILA EHUN ETA HIRUROGEITA HAMAHIRU EURO eta BERROGEITA HAMABOST zentimo izango da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Eranskin honen bidez, obrak gauzatuko dituen kontratistari eskatu beharreko sailkapena zehaztuko da. Sailkapen honen xedea, proiektuaren garapenerako kontratistaren kualifikazio egokia ziurtatzea da. Horretarako, administrazio publikoen kontratu legea (Abuztuak 28ko 773/2015 Legegintzako Errege Dekretua, Urriak 12ko 1098/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren erreforma hain zuzen ere) jarraituko da. Administrazioarekin 500.000€ edo gehiagoko aurrekontudun obra-burutzea kontratatzeko, kontratistak dagokion sailkapena aurretik lortua izan behar du. Zerbitzu kontratuetan 120.000€ da muga-aurrekontua. Sailkapena ahalmen tekniko, ekonomiko eta finantzarioaren araberako da. 2. SAILKAPENA Kontratistaren sailkapenari dagokionez, herri administrazioaren kontratuen legeriak 11 talde (A-K) finkatzen ditu izaera teknikoaren arabera. Era berean, talde bakoitzak azpitaldeak dituelarik. Obra-mota finkatuz, kontratistak zein talde edo azpitaldetan sailkatu behar dituen obran finkatu behar da lehenik eta behin. Horrez gain, aurrekontuaren arabera, obra-kontratuaren kategoria ere definitu behar da (A-F). 2.1. OBRA MOTA Sailkapenari dagokionez, obra-mota ezberdinak daude definituta A taldea. Lur-mugimenduak eta zulaketak. 1.azpitaldea. Lur-erauzketak eta hustuketak. 2.azpitaldea. Lur-berdinketak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3.azpitaldea. Harrobiak. 4.azpitaldea. Putzuak eta meazuloak. 5.azpitaldea. Tunelak. B taldea. Zubiak, biaduktuak eta egitura handiak. 1.azpitaldea. Fabrikakoak edo masa-hormigoizkoak. 2.azpitaldea. Hormigoi armatuzkoak. 3.azpitaldea. Hormigoi aurreatezatuzkoak. 4.azpitaldea. Metalikoak. C taldea. Eraikuntzak. 1.azpitaldea. Eraisketak. 2.azpitaldea. Fabrikako edo hormigoizko egiturak. 3.azpitaldea. Egitura metalikoak. 4.azpitaldea. Igeltserotza, emokadurak eta estaltzeak. 5.azpitaldea. Hargintza eta marmolgintza. 6.azpitaldea. Zoladurak eta alikatatuak. 7.azpitaldea. Isolamenduak eta iragazgaizpenak. 8.azpitaldea. Zur-arotzeria. 9.azpitaldea. Metal-arotzeria. D taldea. Trenbideak. 1.azpitaldea. Trenbideak eraikitzea. 2.azpitaldea. Errail edo kableen gaineko bideak. 3.azpitaldea. Seinaleak eta finkatzea.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
4.azpitaldea. Trenbideak elektrifikatzea. 5.azpitaldea. Berezitasunik gabeko trenbide obrak. E taldea. Lan hidraulikoak. 1.azpitaldea. Hornikuntzak eta saneamendua. 2.azpitaldea. Presak. 3.azpitaldea. Ubideak. 4.azpitaldea. Erretenak eta hustubideak. 5.azpitaldea. Urbazterrak babestea eta bideratzea. 6.azpitaldea. Diametro handiko tutuen bidezko kondukzioak. 7.azpitaldea. Berezitasunik gabeko lan hidraulikoak. F taldea. Itsas lanak. 1.azpitaldea. Dragatzeak. 2.azpitaldea. Harri-lubetak. 3.azpitaldea. Hormigoizko blokeen bidez. 4.azpitaldea. Hormigoi armatuzko kaxen bidez. 5.azpitaldea. Pilote eta zutoin-oholen bidez. 6.azpitaldea. Itsasargiak, irrati-faroak eta itsas seinaleak. 7.azpitaldea. Berezitasunik gabeko itsas lanak. 8.azpitaldea. Itsaspeko hustubideak. G taldea. Bideak eta pistak. 1.azpitaldea. Autobideak eta autobiak. 2.azpitaldea. Lurreratzeko pistak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
3.azpitaldea. Hormigoi hidraulikoen bidezkoak. 4.azpitaldea. Nahaste bituminosoen bidezkoak. 5.azpitaldea. Bide-seinale eta -balizak. 6.azpitaldea. Berezitasunik gabeko bide-lanak. H taldea. Gas- eta petrolio-ekoizkinen garraioa. 1.azpitaldea. Oliobideak. 2.azpitaldea. Gasbideak. I taldea. Instalazio elektrikoak. 1.azpitaldea. Argiak, argiztapena eta argi-balizak. 2.azpitaldea. Energia sortzeko zentralak. 3.azpitaldea. Elektrizitatea garraiatzeko lineak. 4.azpitaldea. Azpi-estazioak. 5.azpitaldea. Goi-tentsioko transformazio eta banaketa zentroak. 6.azpitaldea. Behe-tentsioko banaketa. 7.azpitaldea. Telekomunikazioak eta irrati-instalazioak. 8.azpitaldea. Elektronika-instalazioak. 9.azpitaldea. Berezitasunik gabeko instalazio elektrikoak. J taldea. Instalazio mekanikoak. 1.azpitaldea. Jasotzeko eta garraiatzeko instalazioak. 2.azpitaldea. Aireztatze-, berotze- eta girotze-instalazioak. 3.azpitaldea. Hozteko instalazioak. 4.azpitaldea. Iturgintza- eta osasun instalazioak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
5.azpitaldea. Berezitasunik gabeko instalazio mekanikoak. K taldea. Bereziak. 1.azpitaldea. Zimendatze bereziak. 2.azpitaldea. Zundaketak, injekzioak eta pilotajeak. 3.azpitaldea. Zutoin-oholak jartzea. 4.azpitaldea. Pinturak eta metalizazioak. 5.azpitaldea. Apaindurak eta dekorazioak. 6.azpitaldea. Lorezaintza eta landatzeak. 7.azpitaldea. Historia eta arte ondasun higiezinen zaharberrikuntza. 8.azpitaldea. Ur-tratamenduko estazioak. 9.azpitaldea. Suteen kontrako instalazioak. Batzuetan kontratuko objektu bat ezin izango da azpitalde bakar baten sailkatu eta kasu oso berezietan talde bakar batean ere ez. Zentzu honetan obra-kontraturako gehienez 4 talde ezarriko dira, honela aurrekontu osoaren %20 baino zenbateko handiagoko kontratuko elementuak izango dira sailkapena behar dutenak. Proiektu honetan ere irizpide hau erabiliko da. Martiturriko futbol zelaiko proiektu honen kasuan, talde eta azpitalde hauek hartzen ditu barne: A taldea. Lur-mugimenduak eta zulaketak. 1.azpitaldea. Lur-erauzketak eta hustuketak. 2.azpitaldea. Lur-berdinketak.
C taldea. Eraikuntzak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.azpitaldea. Fabrikako edo hormigoizko egiturak. 3.azpitaldea. Egitura metalikoak. 6.azpitaldea. Zoladurak eta alikatatuak. 8.azpitaldea. Zur-arotzeria. E taldea. Lan hidraulikoak. 1.azpitaldea. Hornikuntzak eta saneamendua. 4.azpitaldea. Erretenak eta hustubideak. G taldea. Bideak eta pistak. 6.azpitaldea. Berezitasunik gabeko bide-lanak. I taldea. Instalazio elektrikoak. 1.azpitaldea. Argiak, argiztapena eta argi-balizak. 6.azpitaldea. Behe-tentsioko banaketa. J taldea. Instalazio mekanikoak. 4.azpitaldea. Iturgintza- eta osasun instalazioak. Talde eta azpitaldeen bidezko sailkapena definituta, obra kontratuaren kategoria definitu behar da. 2.2. OBRA KONTRATUAREN KATEGORIA
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
F 2.400.000€ < urtekoa
Azkorri futbol zelaia eta instalazio lagungarrien berritzerako, ondorengo gauzatze materialaren aurrekontua aurreikusi da (Gastu orokorrak, Industria Mozkina eta BEZ gabe): Laburpena Zenbatekoa (€) %
Ondorioz, GMA>500.00€ denez, aurretik aipatu bezala, administrazioarekin 500.000€ edo gehiagoko aurrekontudun obra-burutzea kontratatzeko, kontratistak dagokion sailkapena aurretik lortua izan behar du. Horrez gain, aurrekontuko obra-unitate edo atal ezberdinak aztertuz, aurretik esan bezala aurrekontu osoaren %20 baino zenbateko handiagoko kontratuko elementuak izango direnez sailkapena behar dutenak. Kasu honetan honako atal honek beharko dute sailkapena:
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
- FUTBOL ZELAIA Zenbatekoa: 425.707,35 € - GMAren %48,57 - G taldea. Bideak eta pistak. - 6.azpitaldea. Berezitasunik gabeko bide-lanak. Behin talde eta azpitaldetan sailkatuta, kategoria determinatuko da: Kasu honetan, atal honetako lizitazio-aurrekontua (BEZ gabe): 506.591,75 € izango litzateke. Gainera, exekuzio-epea< 12 hilabate denez, 12 hilabete definitzen da minimotzat, beraz, balio hau erabiliko da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
9.1 m² Tabikeria bidezko partizioak
futbol zelaiaren propietate egokiak mantentzeko geruza elastikoaren
suministroa, jartzea eta beharrezko baliabide laguntzaileak.
futbol zelaiaren propietate egokiak mantentzeko geruza elastikoaren
suministroa, jartzea eta beharrezko baliabide laguntzaileak.
2.2 Zangen hondeaketa argi eta ur instalazioetarako m³
9.1 Tabikeria bidezko partizioak m²
9.1 m² Tabikeria bidezko partizioak
futbol zelaiaren propietate egokiak mantentzeko geruza elastikoaren
suministroa, jartzea eta beharrezko baliabide laguntzaileak.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
2.2. GERTUEN DAGOEN ASISTENTZIA ZENTRUA Gertuen dagoen gizarte-segurantzako zentrua, larrialdietako zerbitzuduna, Urdulizeko Osasun Zentrua da.
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea
Getxoko (Bizkaia) Martiturri estartako Azkorri futbol zelaiaren eta Instalazio lagungarrien berritzea | science |
addi-5dbd224d85d5 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29390 | Gidari gabeko airezko ibilgailuen azterketa teoriko eta praktikoa | Fuentes Arruti, Aitor | 2018-10-30 | Dokumentu honek bi helburu nagusi ditu. Lehena, helburu akademikoa da, gradu amaierako lana izan dadin, eta bigarren helburua aisialdirako erabiltzen diren multikopteroen azalpen teoriko eta praktikoen azterketa gauzatzea da.
Gaur egun, gailu elektronikoak edonon aurkitu daitezke. Teknologian emandako aurrerapenak eguneroko bizitza errazten du, baina askotan teknologia hauen oinarriak ez dira ezagunak, eta honen ondorioz, askotan erabilpen txarrak egiten dira, osagai elektronikoen bizi-iraupena murriztuz. Baita askotan gertatzen ohi da, gailu elektroniko bat matxuratzen denean, hau konpontzeko gaitasun teorikoak ez direla ezagutzen, beraz edo gailua bota eta beste bat erosten da, edo hirugarren bati bidaltzen zaio, azken honek konpondu dezan. Argi dago, honen erruz dirua xahutzen dela, eta dokumentu honetan ematen diren azalpenen bitartez, diru horren galera murriztuko da, behintzat multikopteroen inguruan.
Diru xahuketa ekiditzeko, dokumentu honetan zehar, edonork ulertzeko moduan aurki daitezke multikopteroetan agertzen diren osagai nagusien azalpena. Azalpen honen barruan, oinarri teorikoak eta praktikoak agertzen dira.
Oinarri praktikoetaz hasiz, irakurleak aurki dezake osagi bakoitzaren deskribapen fisikoa eta funtzionala, multikopteroan nola egon beharko litzateke konektatuta eta osagai horretan azaldu daitezkeen arazoak, baita konponbideak ere.
Oinarri teorikoetan, irakurleak aurkituko duen informazioa erabilgarria izango zaio baldin eta multikoptero berri bat muntatuko badu. Honetan, aurki dezake osagaien material desberdinak, multikoptero mota bakoitzarentzat egokiak diren osagaiak, ezaugarri teknikoak azalduz, edota osagaiek dituzten kodifikazioak azalduz.
Baita irakurleak ere dokumentu honetan oinarritutako multikoptero baten muntaketa aurkituko du, horrela bere multikopteroa muntatu nahi izanez gero, gida bat bezala erabiltzeko aukera du. Muntatuko den multikopteroa, argazkiak eta irudiak lortzeko
plataforma hegalaria izango da. Hau lortzeko, multikoptero normal batek baino pisu gehiago izango du (orekagailua eta kamerak eramateko).
Multikopteroak jostailuak badirudite ere, oso arriskutzuak dira. Haien pisua eta lortzen dituzten abiadurak zein altueren konbinaketa kalte asko sor ditzake. Beraz, oso garrantsitzua da multikopteroa segurtasun osoz maneilatzea, horretarako dokumentu honetan zehar segurtasun jarraibide batzuk emango dira, eta multikopteroak hegatu baino lehen egin beharreko proba batzuk diseinatu dira.
Dokumentu honetan proiektu hau gauzatzeko egin den planifikazioa adieraziko da Gantt diagramaren bitartez. Sistema hau oso intuitiboa da, egin beharreko lanak edo atazak taldekatzen dira eta bakoitza Aurrera eramateko behar diren egun kopuruak adierazten dira. Gero, informazio horrekin, programak barrazko grafiko bat egiten du, esan bezala era intuitiboan uler dadin.
Bukatzeko, proiektua gauzatzeko beharrezko aurrekontu bat dago. Aurrekontu hau, osagaien karakterizazioa egin baino lehen egin da, beraz baliteke aurrekontuan agertzen diren osagaiak bat ez etortzea bukaeran egindako multikopteroarekin.
Dokumentu hau ingeniartizaren ikuspuntua edonon aplika daitekeela adierazteko era bat da, eta puntu horretatik abiatuta, erronka bezala egindako proiektua izan da. Ingeniariek munduaren ildoa ezartzeko aukera daukate, teknologian egindako aurrerapenei esker, eta aurrerapen horiek edonork baliatu ditzakeela adierazteko dokumentua da hau.
Irudien taula
Lan honetan, argazkiak zein bideoak eskuratzeko lau motordun multikoptero baten muntaketa teoriko eta praktikoa azalduko da, baita ingeniaritzaren ikuspuntutik ere aztertuko da multikopteroen funtzionamendua. Honetaz aparte, legalki bete behar diren neurriak emango dira, multikopteroak erabiltzeko baimendutako mapa bat atxikituz.
Muntaketa teorikoaren arloan, multikopteroa diseinatzeko kalkuluak aurkeztuko dira, beharrezkoak diren atalak zehaztuz, eta merkatuan aurkitu daitezkeen aukera ezberdinak azalduz. Horrela, edonork multikoptero desberdin bat egin nahiko balu, lan honetan agertzen den informazioa gida bezala erabili ahalko luke.
Multikopteroa ingeniaritzaren arlotik ere begiratuko da, industria teknologiako graduaren zehar barneratutako kontzeptuetaz baliatuz, atal batzuen funtzionamendua azalduko da.
Azkenik, muntaketa teorikoa eta praktikoa eginda, multikopteroa funtzionatzen duen ala ez aztertzeko, pauta batzuk emango dira konprobaketak egiteko, baita kalean non erabili daitekeen azalduko da.
Helburu nagusi bi daude, bata akademikoa eta bestea aisialdirako multikopteroa eraikitzea.
dokumentuen eraketa, planifikazio ereduak eta habilezia praktikoa multikopteroa montatzerako orduan.
Bigarren helburu nagusia, aisialdirako produktua sortzea da. Gaur egun gailu elektronikoak gero eta arruntagoak dira jendearen artean, edozein urteetako jendea erabiltzen dituzte. Baina agerikoa da pertsona hauek halako gailuak eukitzeko bide bakarra, merkatuan erostea dela. Gainera, barne osagaien ezagutza ezak eragiten du noizbait multikopteroan arazo bat agertuz gero, hau konpontzeko besteengana jotzeko beharra agertzen da. Beraz dokumentu honen bidez, edonork bere kameradun multikopteroa egiteko ahalmena eukiko du, baita barne osagaiak ezagutzeko aukera.
2.1.2. Helburu teknikoak
Helburu teknikoetan, multikopteroak osatzen dituzten osagaien azterketa gauzatuko da, osagai bakoitzaren ezaugarriak azalduz eta bakoitzaren erabilgarritasuna zein izan daitekeen esanez. Horrela, edozein motako multikopteroa sortzeko ahalmena jasoko du irakurleak.
2.2. Irispena Irudi hauek lortzeko, garatuko den gailua lau motorduneko multikoptero bat izango da. Honi atxikituta, bideo-kamera bat egongo da orekatzaile batekin, airean sor daitezkeen bibrazioak kamarako irudietan ekiditzeko. Konbinazio honen bitartez, horain arte ikusi ez diren ikusputu asko ikusgai egongo dira eta arlo pertsonal zein profesionalean erabili daiteke.
○ Hasierako kalkulu batzuk egingo dira helburua zein den kontuan hartuta, eta hau betetzeko mugak jarri. Pisua, tamainua eta inbertsioa izango dira mugarri nagusiak.
○ Egitura, edo Frame ingelesez, gailuari forma emango dio, eta multikopteroa osatzen dituen osagaien oinarria izango da. Egitura, motorren zenbakia mugatuko du, eta osagaiak jartzeko azalera ere mugatuko du. Oso garrantzitsua da azalera ondo zehaztea eta osagai guztietarako leku aproposa bilatzea, multikopteroaren grabitate zentrua honen erdian egon dadin.
○ Erabiltzen diren osagai elektronikoak ugari dira, eta ezarritako eskakizunak beteko dituenak bilatu behar dira.
○ Egun multikopteroak erabiltzeko dauden legeen laburpen bat.
● Azalpen teorikoak
○ Multikopteroen atal batzuen funtzionamendu printzipioen azterketa.
Gizakiok betidanik euki dugu munduan zehar ibiltzeko grina. Gaur egun, ia edonork edonora joan daiteke, baina noski, hau beti ez da horrela izan. Aintzina sortu zeneko lehen ibilgailua, hau pertsonak edo gauzak garraiatzeko erabiltzen den gailu bat dela jakinik, lurretik mugitzeko animalien indarraz baliatzen zen mugimendua sortzeko, adibibez zaldiekin. Baita errez lortu zen itsasontzi txikiak egitea, eta arraunen laguntzaz ur gainetik bidaiatzen hasi ziren. Baina airetik ibiltzea ez zen hain sinplea, ez zeukaten modurik airetik mugitzeko.
Zientzialari asko eta asko saiatu arren, ez zen 1783. urterarte lortu airetik mugitzeko ibilgailu bat. Ibilgailu hau, baloi aeroestatikoa izan zen, Montgolfier anaiek sorutako. Ibilgailuaren lehenengo erakustaldia Frantziako Annonay-ko merkatuan egin zuten.
Irudi 1 (Baloi aeroestatikoa)
Behin hiru elementuetatik, lurra ura eta airea, mugitzeko gai izan ginenean, abiaduran eta karga astunak mugitzeko moduaz pentsatzen hasi ginen. Horrela, 1769. urtean, Nicolas-Joseph Cugnot Frantziarra, lurrun bidezko lehen automobila sortu zuen. Printzipio berdinarekin, urte batzuk geroago, 1807-an, Estatu Batuetako Robert Fultonek itsasontzi bati lurrunezko motor bat aplikatu zion.
Irudi 2 Lurrunezko autoa (Steam Museum)
Lurrun makina sortu eta mende bat beranduago, konbustioko motorra asmatu zen. 1885. urtean Karl Benz-ek modelo bat eraiki zuen "Benz Patent-Motorwagen" izenarekin. Itsasoetan, 1905. urterarte itxaron behar izan zen dieseleko motordun itsasontzi bat ikusteko. Errusiako "Vandal" izeneko petrolio-ontzi baten instalatu zen lehenengo aldiz horrelako propultsio modu hau. Bi urte lehenago, Wilbur eta Orville Wright anaiek hegal finko eta motordun lehen hegazkinaren hegaldia egin zuten, 59 segundukoa.
Irudi 3 Wrigh anaiak haien hegazkinean (Sueña Volar)
Aireko ibilgailuen inguruan, XX. mendearen hasierako zientzialariek baloi aeroestatikoak eskaintzen zueneko estatikotasuna eta hegazkinen abiaduraren tarteko gailu bat lortu nahi zuten. Izan ere, hegazkinek ezin ziren gelditu zeruko puntu baten, baloi aeroestatikoak bezala, eta honen erantzuna Raúl Pateras Pescara Argentinarra lortu zuen 1916. urtean. Gaur egun helikoptero bezala ezagutzen dugun makina frogatu zuen. Naiz eta kontrolatzeko zaila izan, bide berri bat zabaldu zuen zientzia aeroespazialean.
Gaur egungo ibilgailu gehienak konbustio bidezko motorrekin dabiltzate, baina eragozpen bat daukate. Motor hauek, petroleoaren beharra daukate, eta lehengai hau, apurka apurka desagertzen ari da, beraz, beste lehengai batzuekin lan egiten duten motorrak asmatzeko beharra dago.
Garatuen dagoen alternatiba, motor elektrikoa da. Gezurra badirudi ere, ez da berria, 1834. urtean sortu zuen Thomas Davenport-ek, konbustioko motorra baino zaharragoa da beraz. Berak lan bat garatzeko behar beste potentziadun lehen motor elektrikoa garatu zuen. Hortik aurrera, motor elektriko eta konbustioaren arteko lehia hasi zen, interes ekonomiko mundialak zirela medio, eta hasiera batean petroleoaren munduak irabazi zuen lehia hau. Baina urteak joan ahala, jendeak ingurugiroko jasangarritasunaren kontzientzia hartu du, eta gaur egun motor elektrikoen erabilera handitzen hasi da nabarmen.
Irudi 4 Lehenengo makina elektrikoa (Electrical-machines) Irudi 5 Tren elektrikoa (Trainsmania)
Gaur egun, honen eredurik ezagunena, trenetan ikusgai daukagu. Trenbidearen goikaldetik katenariak daude zintzilikatuta tentsio izendatu batekin. Trenak katenaria honetara konektatzen da pantografo baten bidez, eta honen tentsioa hartzen du. Tentsio horrekin, trenaren motorra bakarrik ez da hornitzen, trenaren barnean dauden beste gailuentzat balio du, adibidez argientzat.
Honezkero, ideia hau urteetan garatzen joan zen, eta hasiera baten osagai pasibo bat izatetik, osagai aktibo bat izatera igaro zen. Adibiderik argiena "Reaper" izeneko GGAI- a da. Makina hau 27 orduko erabilera dauka, eta heldu daitekeen abiadura 445km/h da.
3.4. Multikopteroak hegazteko baimendutako lekuak
Espainiar estatuaren barnean, airean burutzen diren maniobren gainean eskumena dutenek Sustapen Ministerioa eta Barneko Ministerioa dira, hots, haiek daukate airea erregulatzeko baimena. Horretarako AESA (Agencia de Seguridad Aerea) agentzia sortu zen, eta hauek dira egunerokotasuneko tramiteak egiten dutenek. AESAren barnean, airetik dijoan trafikoa kontrolatzeko, ENAIRE sortu zen. Azken honek jartzen ditu airetik ibiltzeko bete beharreko arauak.[2]
Naiz eta printzipioz guztiz debekatuta egon, posiblea da baimena eskatzea AESAri halako guneetan hegazteko. Gune hauen debeku eremua aldakorra da, bakoitzaren trafikoaren arabera aldatzen da. Adibidez, Loiuko aireportuaren debeku alderdia askoz handiagoa da Hondarribikoarekin konparatuz gero. Herrialdez banatuta, hurrengo hauek dira guneak:
Gipuzkoa: ● Hondarribiako aireportua
Azaldutako hiru ataletan oinarrituz, motor elektrikoa, GGAI-a eta helikopteroa, multikopteroak sortu ziren. Multikopteroek ez daukate pertsonak haien barnean airetik gidatzeko, helikopteroek daukaten oreka estatikoa daukate propelen konfigurazioari esker eta propel hauek mugiarazteko erabiltzen diren motorrak elektrikoak dira. Erabilpen asko ditu, bai atal pribatuan zein pertsonalean.
● Emergentzietako multikopteroa.
Dron hauek, bere barnean desfribiladore bat daukate, eta leku zabal eta jendetsuetan erabiltzeko aproposa da, adibidez ibilaldietan, non anbulantzia bat leku konkretu batera heltzeko arazoak dituen, multikoptero hau bidali daiteke.
Mezularitzako merkatuan erabiltzen hasi da. Amazon enpresak adibidez garraio mota hau erabiltzen duen lehenetarikoak izan dira. Hauek bezala, Correos ere halako gailuak erabiltzen hasi dira, mendietako pertsonei haien paketeak helarazteko.
Irudi 8 Amazoneko prototipoa
Irudi 9 Correos-eko prototipoa
Lurrazpiko eraikuntzak edo tresnak bilatzeko kamara berezi bat du atxikituta.
Irudi 10 Arkeologia lanerako multikopteroa
Drone hauek, pertsona bat nonbaiten galdu bada bilatzeko erabiltzen da. Baita bigilantziak ere egiteko erabili daitezke edota istripuren bateko irudi argiak lortzeko.
Irudi 11 Ertzaintzaren multikopteroaren irudiak
Dron hauek bi erabilera nagusi dituzte. Alde batetik, ureztatze gauzatzeko erabili daiteke, eta bestalde, kamara berezi bat atxikitzen zaio, eta honi esker landa bateko herein azalera egokiak identifikatu daitezke.
Irudi 12 Ureztatzeko multikopteroa
Dron hauen erabilerari esker, pertsonen bizitza ez da arriskuan jartzen. Tenperatura altuak jasotzeko prest daude, eta haien barnean bi kamara dituzte. Bata, HD kamara bat da, zuzeneko irudiak hartzeko, eta bestea, sutea eukiko duen progrezioa neurtzeko gai da infragorrien bidez. Baita 300 litroko kapazitatea duen multikopteroa existitzen da, "Hopper" izenekoa.
Irudi 13 Hopper prototipoa
● Radioaktibitateko lekuetarako
Horrelako dronak Fukushiman erabili dira, zentralaren irudiak jasotzeko. Drona diseinatuta dago leku hortan dagoen radiazioa barne osagaiak matxuratu ez dezaten.
Irudi 14 Fukushimako irudiak multikopterotik hartuta
Dron hauek, flotagailu bat daukate atxikituta, eta norbait uretan arriskuan egotekotan, segundu gutxitan harengana heltzeko oso aproposa da.
Irudi 15 Australiako modeloa
Drone hauek, lineetan zehar ager daitezkeen matxurak aurkitzeko erabiltzen da. Kontuan euki behar da linea hauek lurretik 40 metrotara egon daitezkeela, beraz pertsona batek begibiztaz zerbait ikusteko zaila da.
● Ur azpikoak
Drone mota hau, bai airetik zein uretatik ibiltzeko gai da, horretarako guztiz isolatuta egon behar dira osagai elektronikoak, ura matxurak sortu ez dezan.
Irudi 17 Ur azpiko multikopteroa
● Airezko argazkilaritza
Dron mota hau ezagunena da, zeinen helburu nagusia argazkiak edi bideoak ateratzea den.
● Multikopteroek daukaten tamainarentzat, motorrak txikiak izan behar dira, eta motore elektrikoen teknologia tamaina txikietan aurreratuagoa dago besteekiko konparatuz.
Aurrekoa kontuan hartuz, argi dago zergaitik erabiltzen diren motor elektrikoak. Baina motorrek bere kabuz bakarrik sortzen dabe biraketa bat, hauei batera, mugimendua lortuko duen zerbait jarri behar da. Helikopteroek bezala, propelak erabiltzen dira. Helikopteroek bi errotore erabiltzen dituzte. Lurrarekiko paraleoa dana, errotore printzipala da, eta helikopteroaren mugimendua baimentzen du. Eta beste errotorea, lurrarekiko elkartzut dagoena, errotore printzipalaren momentua orekatzeko erabiltzen da.
Irudi 19 Helikopteroen eskema mekanikoa
behar da, multikopteroaren ardatz elkartuteko mugimendurik ez agertzeko. Momentuak anulatzeko, bi aukera daude. Egiturak motor kopuru bikoiti edo bakoiti euki dezake. Bikoitia baldin bada, motor kopuruaren erdiak alde batera biratu behardute, eta beste erdiak bestaldera. Motor kopuru bakoitia bada, konplexuagoa da oreka sortzea izan ere beti egongo dira motor gehiago alde batera biraka, bestera baino. Motor guztiak kontuan euki behar dira, eta hauen erresultantea anulatu behar da. [4]
Multikopteroa lurreran dagoenean, bere pisua lurraren erreakzioarekin orekatzen da, eta beraz, geldirik dago.
Multikopteroa gora egiteko, Z ardatzean mugitzeko alegia, grabitateak sortutako indarra ( ) baino apur bat gehiagoko indarra behar du, eustea (Lift) sortzeko. Hau da, motorrek sortutako indarra, multikopteroaren pisuaren indarra baino handiagoa izan behar da.
Irudi 21 Z ardatzeko eskema (DronesFly)
Irudi 22 Angeluen eraketa
Hau da, angelua gora egin ahala, biderketa konstante mantentzeko F indarra handitu behar da. Mugimendu hauek gauzatzeko angelu erabiliena =20º da, izan ere angelu hau baimentzen du multikopteroan desplazamendu leunak gauzatzea, beraz, indar bertikal berri hurrengoa izango litzateke.
Hau da, horizontalarekiko 20º-ko angelua dagoenean, motorrek sortu behar duten indar berri bertikalean ez mugitzeko, oreka mantentzeko behar duen indarraren %6,4 gehiago behar da.
Multikopteroak orekatik angelu bateko posiziora aldatzeko, multikopteroaren grabitasun zentruan momentu bat sortu behar da. Momentu hau motorren indarren menpe dago, eta oreka kokapenean momentua nulua da, baldin eta motor guztiak indar berdina sortzen badute eta hauetatik grabitate zentrura distantzi berdina dago.
Beraz, momentua lortzeko eta ardatz bertikaleko kokapena ez aldatzeko, hurrengoa egin behar da. Demagun eskumatara biratu nahi dela, orduan eskumako bi motorren indarra jeitsi behar da, eta ezkerreko bi motorren indarra igo proportzionalki, beti = mantenduz.
Mugimendu hau multikopteroa bere ardatzarekiko biraketa bat egitean datza. Horretarako, bai ardatz bertikaleko zein horizontalekiko kokapena konstante mantentzen da. Hau da, horizontalarekiko ez da agertu behar angelurik, eta motorren indar totala pisuaren eraginaren beste izan behar da.
Biraketa, momentuaren eraginez lortzen da. Diagonalean dauden motorren konbinazioa egiten da, 1 eta 3 motorren abiadura handitzen da, momentu handiago bat sortuz grabitate zentruarekiko, aldiz 1 eta 2 motorren abiadura txikitzen da, hauek sortutako momentua murriztuz. Beti ere, goiko ekuaizoa bermatuz. Horrela, erlojuen horratzen aldeko momentua sortuko da grabitate zentruan, multikopteroaren horientazioa aldatuz.
Irudi 23 Ardatz bertikalaren biraketa
Multikoptero mugimenduak ingelesetik datozten izenekin ezagutzen dira. Hurrengo irudian, ardatz bakoitzak duen izena adierazten da.
Irudi 24 Ardatzen izendapena (emissarydrones)
Behin ikusita teorikoki nola mugitzen dan multikopteroa, praktikoki nola egiten duen azalduko da. Hau da, multikopteroa nola kontrolatu daitekeen nahi diren mugimenduak egiteko. Honetarako, kasurik sinpleena azalduko da, zeinetan multikopteroa kontrolatzeko irrati seinaleak erabiltzen diren. Geroago ikusiko den bezala, aginduak bidaltzeko beste hainbeste modu daude.
Multikopteroarekin dagoen kontaktu bakarra, urruti kontrolarekin egiten da. Hau, frekuentzia jakin bateko uhinen bitartez (2,4GHz), multikopteroan dagoen seinale hartzailearekin komunikatzen da, eta urruti kontroletik bidalitako agindu analogikoak, agindu digitalak bihurtzen ditu, hauek, multikopteroaren kontrolagailuak uler ditzan.
Multikoptero bat diseinatzerako orduan, hurrengo zikloa egin behar da. Kontuan izan, hasierako diseinuan batez ere pisua aztertzen dela, horregaitik ez dira osagai guztiak sartzen, pisudunak bakarrik. [5]
Irudi 25 Pausuak
Multikopteroaren helburua ezarri. Desberdinak dira lasterketako multikopteroak eta argazkiak ateratzeko multikopteroak.
Zenbatezpenak burutu. Multikopteroak eukiko duen pisua eta tamainua.
Extrak, multikopteroak eukiko duen funtzioaren araberako osagaiak dira.
Aurkeztutako osagaiak izango dira multikopteroaren pisua gehienbat definituko dutenak. Beste osagaien pisua, kontrolagailua bezala, oso txikia da aurrekoekin konparatuz.
Oinarrizko diseinua prest dagoenean, multikopteroaren osagarriak aukeratzen dira. Osagai hauek hurrengoak dira: kontrolagailua, urrutiko kontrola eta egitura. Kasu askotan, zuzeneko irudiak hartzen dira, horretarako Lehehengo Pertsonako Begirada (FPV ingelesez) sistema erabiltzen da, sistema honek kamara txiki bat dakar antena batekin, honek irudiak irrati seinalez bidaltzeko, lurrean hargailu bat jartzen da seinaleak eskuratzeko eta azkenik dekodifikadore bat dago irudiak pantailaratzeko. Behin osagaiak aukeratutakoan, benetazko pisuaren kalkulua egiten da, eta hasiera batean egindako zenbatezpenarekin konparatzen da. Egindako zenbatezpena ondo egotekoatan, hau da benetazko pisua zenbatezpenarena baino apur bat txikiagoa baldin bada, diseinua balizkoa izango da. Zenbatezpena benetazko pisua baino askoz handiagoa edo txikiagoa bada, multikoptero txarto diseinatuta egongo da, beraz aldaketak egin beharko dira.
5.5. Multikopteroak osatzen dituzten osagaiak
Multikopteroak osagai desberdinetaz osatuta dago, naiz eta ezagunenak motorrak eta egitura (frame) izan, badaude beste osagai batzuk oso garrantzitsuak direnak multikopteroaren funtzionaltasuna bermatzeko, hurrengo orrialdeetan osagaien deskribapena egingo da. [6]
Honekin, multikopteroaren helburua burutzeko eukiko den espazioa finkatuko da. Egituren tamaina lau ataletan bana daiteke.
-Etxeko multikopteroa -Lasterketako multikopteroa
Etxeko multikoptero ("Mikrodron") batek duen frame-aren tamaina, 150mm baino txikiago da. Tamaina lauki baten diagonalen neurria da. Bere tamaina hain txikia denez, eragozpen handiak daude erabili daitezkeen gailuekin. Adibidez, propelak oso txikiak izan behar dira, baita motorrak edota bateriak. Azken honengatik, bateriek 200mAh-koak dira, eta dron hauen autonomia 5 minututakoa da.
Multikoptero hau, gomendagarria da multikopteroen munduan hasiberriak diren pertsonentzat, izan ere, beste aparatuen mugimendu berdinak egiten ditu, eta hauei ohitzeko erraza da, besteek daukaten arriskua ekidinez. Gainera, umeentzako ere aproposa da arrazoi berdinagatik.
Lasterketako multikopteroak askoz ezagunagoak dira, izan ere, azken urteotan arrakasta handia izan dute halako lehiaketak mundu osoan zehar, zaletuen zenbakia exponentzialki handituz. Halako dronen frame-ak, 250-400mm artean daude. Tamaina honekin, posiblea da motor potenteagoak jartzea, baita propel eta bateria handiagoak.
Tamaina honetako motorrak, oso abiadura handian bira ditzakete, eta pisuaren aldetik ez dira astunak, beraz, oso azkarrak bihurtzen dira. Hau da lasterketak egiteko arrazoirik handiena, dronen abiadura handiak. Ez bakarrik abiadura, ere oso azkarrak dira mugimenduak egiterakoan, adibidez bihurguneetan, edo altuera aldaketetan.
Egiturak 450-600mm artean daude. Zabalera hau oso aproposa da multikopteroari extrak jartzeko, esan bezala, gehien erabilzen dena kamara bat da, gimbal batekin. Gimbala, estabilizazio sistema bat da. 3 orekagailu mota daude, ardatz bakar bateko orekagailua, bi ardatzetakoak eta hirukoak. Baina osagarri hauek, multikopteroaren pisua handitzen dute, eta horretarako motorrak potenteagoa eta hadiagoak izan behar dira.
Zama lanerako erabiltzen diren multikopteroak ez dira asko ikusten horaindik, baina Estatu Batuetan badaude enpresa batzuk halako gailuak erabiltzen dituztenak bidalketak egiteko alde batetik bestera (Amazon, UPS...) Halako multikopteroen egitura 600 eta 1000mm-koak dira, eta lehen bezala, tamaina handitzeak, pisua handitzea dakar. Beraz, erabili beharko diren motorren parea altuagoa izango da, baita propelen tamaina handiagoa.
Aurrerago azalduko dugu motorraren parearen erlazioa.
Behin multikopteroaren egitura tamainaz sailkatuta, beste sailkapen bat azalduko da, multikoteroak eukiko dituen motor kopuruarengatik hain zuzen ere. Honi, multikopteroen konfigurazioa deritzogu.
Multikopteroak, sinpletasunean oinarritzen dira, beraz, erabilitako motorrak airea bakarrik bultza dezakete ardatz baten. Motorrak edozein angelutan jarri ahalko balitz, motor batekin nahikoa izango genuke, gaur egungo gerrako hegazkinak bezala. Hegazkin hauek, hegaletan atal mugikorrak dituzte mugimendua ahalbidetzeko, baina multikopteroen kasuan, atal guztiak finkoak dira.
Beraz, hiru motorretik aurrerako konfigurazioak onargarriak dira orekaren eta mugimenduaren aldetik.
Egitura diseinatzerakoan, beste datu batzuk euki behar dira kontuan. Besoen arteko angeluak eta multikopteroaren norabidea finkatu behar dira.
Besoen angeluak normalean trigonometrikoki orekatuta egoteko egiten da,
Baina bestelako angelu konfigurazioak ere egin daitezke, adibidez "Dead Cat" egitura. Aurreko besoen arten 120º daude, eta atzeko besoen artean aldiz, 90º.
Halako konfigurazioak posibleak dira kontrolagailua ahalbidetzen badu, horretarako kontrolagailuaren programan sartu beharko litzateke konfigurazioaren datuak.
● Plastikoa
Material honek aurkeztu dezakeen malgutasuna arazo bat da drone bat eraikitzeko garaian. Beraz, material egokia litzateke, ondo dator estategikoki erabiltzeko, baina ez egitura osoa material honetan oinarritzeko. Lurreratze tren edota helizeen babesgailu gisa erabili ohi da. Kasu batzuetan, tamaina txikiko multikopteroak eraikitzeko ere balio du.
Egituran erabiltzeko plastiko gogorrak aukera daitezke, baina hauek aurkezten duten hauskortasuna handia da golpeetarako erresistentzia mugatuz. Bestalde, bibrazioen aurrean ere ez dute era aproposean erantzuten, hauek xurgatzeko gai ez baitira.
Egurraren abantaila nagusiena bere prezioa dela esan daiteke. Historian zehar oso erabilia izan den material hau merkea eta maneiatzeko erraza da. Bibrazioen aurrean xurgapen maila altua eduki arren, bere zurruntasuna edo kolpeekiko erresisntentzia ez da ziurrenik honelako proiektu batek beharko lukeenari ondoen doakiona: hegaldi eta muntaiaren probak egiterakoan gailua hondatzea saihestu nahiko da, ahalik eta denbora gutxien galtzeko muntaiaren eraikuntzan. Hala ere, aipatutako merketasunak saiakuntza horietako batean zatiren bat hondatuz gero ordezkapena erraztuko luke.
Egurraren arabera, merkeago edo garestiagoak topa daitezke, baita pisutsuagoak edo arinagoak ere. Prezioari eta pisuari erreparatuz, esango litzateke okumen xaflak erabili genitzakeela beharko litzatekeen forma laua emateko egiturari.
● Karbono zuntzak
formatan lor genezake, eta gainera bibrazioak ondo moteldu eta xurgatzen ditu. Material honek, proiektu honen aurrean aurkezten duen desabantaila bakarra bere prezioa litzateke.
● G10 (Beira zuntzak)
Mekanikoki eta fisikoki karbono zuntzen oso antzekoa den material hau aurretik aipatutakoa baino merkeagoa da. Xafla moduan aurkitu daiteke merkatuan eta, orokorrean multikopteroen gorputzaren beheko nahiz gaineko plaka gisa erabili ohi da. Kasu honetan ordea, beira zuntza mugatuagoa da bibrazioen xurgapenari dagokonez, karbono zuntzak hobeto erantzuten baitu.
Gorputza eta besoak beraz aipatutako material hauekin osatuko litzateke, haien ezaugarriak aurkeztuak egonik gure proiektura ondoen moldatzen direnak hautatuz. Laborategian bi materialen konbinazioz egina dagoen egitura topa dezakegu: beira zuntzezko material konposatua eta aluminioa.
Beira zuntzak dituen gorputza eta aluminiozko besoak dituren HobbyKing X525 V3 egitura modeloa. Bi materialen konbinazioz egitura solido baina arina lortzen da, eta karbonozko lurreratze trena ere berarekin dakar. Aurkezten dituen lurreratzen elementuak nahiko motzak dira, hasierako saiakeretan aireratze zein lur-hartze prozesuak erraztuz. Besoen amaieran kokatuta egonda gailuari oreka aurkitzea erraztuko diote lurra hartzera doanean.
Badira babesgarri edo bibrazioen aurrean motelgailu gisa lan egin dezaketen materialak ere. Beren malgutasun edo egonkortasun ezagatik, ezin ditugu material hauek egitura osorako kontsideratu, baina hauen gehikuntza lagungarria izan daiteke gailuaren atal batzuk hobetzeko, adibidez, kontrolagailuan bibrazioak murrizteko.
Irudi 28 Gomazko isolagailua (HobbyKing) ● Aluminioa
Aluminioa tamaina eta forma desderdinetan aurki daitezke merkatuan, xafla lauetatik estrusio bidez lortutako gorputzeraraino. Prezio eta biziraupenerakargarriak ditu material honek, eta dentrsitate nahiko baxua du hemen erabili ditzakegun beste material batzuk baino altuagoa izan arren (2.7 g/cm^3).
Multikopteroetan erabiltzen diren motorrak, ingeleseko BLDC hizkiekin identifikatzen dira (BrushLess Direct Current). Ohizko motorrekin konparatuz hobeagoak dira, izan ere eskuilak kentzean motorretik elementu mekaniko bat kentzen da, motorraren errendimendua hobetuz eta matxuratzeko ahalmena duen osagai bat gitxiago eukiz. Gainera, erabilitako imanak lur arrarokoak dira. Hauei esker, ohiko motor baten potentzi bera sortu dezakete tamainu txikiago batekin. [7] BLDC motorrek desabantaila bat badaukate ohiko motorrekin konparatuz. BLDC motorrak mugiarazteko, kontrol elektronikoa behar da, harilen elikatzea kontrolatzeko. Baina gaur egun halako elektronika oso garatuta dago, eta era merkean eskura
Aipatu behar da, mikrodronek ez dutela horrelako motorrik erabiltzen, tamaina murrizpenak direla medio. Hauen motorrak oso txikiak dira, eta korronte zuzenekoak. Mota honetako motorrak, Coolplay deitzen dira. Motor hauek monofasikoak dira, bi mota daude, orratzen alde (CW) biratzen dituztenak eta orratzen aurka (CCW). Motor hauen biraketa ezin daiteke aldatu, beti alde batera biratzen dute.
BLDC motor bat erosterakoan, fabrikanteek ematen duten kodigoa ulertu behar da, diseinu atalean ezarritako espezifikazinoak betetzen dituen jakiteko. Hurrengo irudian, kodifikazio estandarra agertzen da.
Irudi 30 Motor baten kodifikazioa (Aliexpress)
Hirugarren zenbakiak (2300), konstante bat da, voltiotako konstantea. Zenbaki hau motorraren sarreran dagoen tentsioarekin biderkatuz, motorraren rpm-ak lortzen dira. Lehenengo bi zenbakiekin motorraren dimentsioak ditugu, eta normalean, motor txikiek, multikoptero txikietan muntatzen dira, eta motor handiek, multikoptero handietan. Kontuz ibili behar da, izan ere, kodigo honetan ez dira aurkitzen motorrek dauzkaten torlojuentzako zuloen kokapena. Motorraren dokumentazioan ikusi beharko da zuloen kokapena, eta bermatu zulo horiek gure egiturarekin bat datoztela.
Irudi 31 Multikopteroaren egiturari finkatzeko atala
Kontuz ibili behar da baita hirugarren zenbakiarekin ere, izan ere, zenbakiaren unitateak Kv, kilo voltiokin nahastu daitezke. Baina esan bezala, konstante bat besterik ez da, eta motorraren abiadura zein izango den adierazten du, sarrerako tentsioaren menpe. Hau da, sarreran 10 V badaude, motorrak 23000 rpm-rekin biratuko du.
Kv zenbaki altuago batek, ez du zertan esan nahi motor hori potenteagoa dela, bakarrik azkarrago biratzeko ahalmena duela, beti ere kargarik gabe. Hau errazago ulertzen da hurrengo adibidearekin. Egoera normal batean, pisu gutxiko pertsonak batek, pisu handiko beste batek baino azkarrago korrika egin dezake, baina bi pertsonei zama bat jarri ezkero, pisu handiagoko pertsonak, txikiagokoak baino azkarrago ibiliko litzateke. Multikopteroetan antzekoa gertatzen da, pisu handiko multikoptero bat mugiarazteko, aire kantitate asko mugitu behar da eta horretarako motorrak pare handia behar du, ez abiadura gehiago. Beraz, multikopteroaren pisua gora egin ahala, motorren abiadura behera egiten du eta parea gora.
Motorren sailkapena, multikopteroaren tamainarekin edo pisuarekin batera egiten da.
Multikoptero txikiak, normalean lasterketetarako erabiltzen direnak, bizkortasun handiko multikopteroak dira, abiadura handiak lortu eta norantza momentu batean aldatzeko gai izan behar diren motorrak erabiltzen dute. Hauen Kv-ak 1000-tik 3000-ra daude gutxi gora behera, eta oso motor baxuak dira.
Multikoptero ertainetan, argazkilaritzan erabiltzen direnak adibidez, oreka dinamikoaren eta abiaduraren arteko oreka bilatzen da, ez da beharrezkoa norantzaren aldaketa azkarrik, beraz Kv txikiagoko motorrak erabiltzen dira. Motor hauek, begibiztaz apur bat luzeagoak dira, eta 750-1000 Kv artean daude.
Multikoptero handietan erabiltzen diren motorrak, itxuraz luzeagoak dira, eta multikoptero hauetan garrantzitsuena oreka eta zamak mugitzeko gaitasuna denez, oso Kv txikietako motorrak erabiltzen dira, baina pare handikoa. Izan ere, Kv baxuko motorrek, indar gehiago daukate inguruko airea mugiarazteko, eta honen ondorioz, bulkada handia sortzen dute. Motor hauek 100-700 Kv arteko konstanteak daukate.
V→ Aplikatutako tentsioa. Paddle→ Propelaren luzeera eta eraso angelua. A→ Motorrak eskatutako intentsitatea. G→ Sortutako bulbaka, gramotan. W→ Potentzia. G/W→ Efizientzia. RPM→ Minutu bateko reboluzioak.
Taulako datuekin, dronen hurrengo piezak zeintzuk izan behar diren jakingo da. Adibidez, demagun tamaina ertaineko multikoptero bat egin nahi dela, 4 besodunekoa eta estimatu da guztizko pisua 1250g-koa izango dela. Beraz, segurtasun neurriengatik, motorrek sortu behar duten bulkada 2500 g da. Beti segurtasunez margen handi bat utzi behar da.
Ondoren, propelak hautatzen dira. Era askotakoak daude, baina halako multikopteroentzat, normalean 10x45-ekoak hautatzen dira.
Materialaren haukeraketa bere garrantzia deko, izan ere, material ezberdinek zurruntasun, bibrazioen transmizio, eta talken aurkako erresistenzi desberdinak dituzte. Zurruntasuna eta talken aurkako erresistentziaren garrantzia handia da, izan ere, hauei esker propelaren hasierako formari eusteko erraztasuna eukiko dute zenbait materialek. Epe ertain batean onuragarria izango da, izan ere propelak desbideratze bat jasanezkero, drone osoaren eraginkortasuna murriztuko litzateke. Kontuan euki behar da, dronen istripu txikiak arraroak ez direla, eta hauetan propelak ez deformatzea ondo etorriko da. Bestalde, bibrazioen murrizpena ere inportantea da, baita multikopteroaren eraginkortasuna ere murriztu ez dadin.
● Plastikoa
ABS plastikoa bezalako materialak multierrotoreen munduan ezagunenak dira. Merkeak dira, hegaldian ondo erantzuten dute eta iraunkorrak dira. Talken aurka ez dute erresistentzia handirik aurkezten, eta normalean propelaren bat apurtu egiten da
Karbono zuntzek aurkezten dituzten produkziorako zailtasunek eragin zuzena dute propelen produkzioan, eta plastikozko propelak baino garestiagoak dira. Material hauek ordea, zurruntasun altuago bat eta makurdura gutxiago aurkezten dute, baina beste elementu baten aurka talka egitean kalte handiagoa sortu dezake bere gogortasuna dela eta. Gainera, beste materialek ez bezala, propel hauek akabera ona aurkezten dute eta ez dute orekatze beharrik izaten.
Konfigurazioaren atalean, propel bakoitzak dituen punta kopurua eta punta ezaugarriak aztertzen dira.
Punta kopuruaren inguruan, normalean bi puntadunak erabilienak dira, baina ez da arraroa hiru puntadunak aurkitzea. Hauen arteko diferentzia bulkadan eta kontsumoan nabarmena da. Punta gehiagorekin, inguruko aire gehiago mugituko da reboluzio bakoitzeko, baina baita energiaren kontsumoa handitzen da. Punta konfiguarioaren aldetik, hiru konfigurazio dira nabarmenenak.
Punta fina Energiaren aldetik eraginkorrenak dira, eta bulkadarik txikiena sortzen dutenek. Honen ondorioz, multikoptero osoaren tenperatura ez dute igotzen.
Hibridak Kontsumoaren eta bulkadaren arteko oreka ematen dutenak. Multikoptero ertainetarako aproposa. Propelek motor baten ipintzean, bere inguruko airea mugitzen dute. Mugimendu honekin, bulkada sortzen da. Propelek gero eta azalera handiagoa euki, gero eta aire gehiago mugituko dute, beraz, bulkada ere handituko da. Gauza bera gertatzen da eraso angeluarekin (Pitch), angelu hau gero eta handiagoa izan, bulkada gehiago sortuko da, izan ere airearen kontra propelaren azalera gehiago egongo da.
Propelak bere ardatzan buelta oso bat biratzean egiten duen luzeera lineala. Gero eta Pitch handiagoa izan, gero eta distantzia gehiago egingo du, eta gero eta aire gehiago mugituko du.
Irudi 39 Pitch angeluaren azalpen grafikoa (GoogleImages)
Irudi 40 Kodifikazioaren araberako irudia (GoogleImages)
Argi eta garbi, propeletan murrizpen nabarmenena tamaina da. Mikrodron batean erabili ohi direnak oso txikiak dira, normalean 3 cm-koak dira, hazbete 1 ingurukoak.
Multikoptero txikietan, hauen egiturak 300mm ingurukoak direnez, popelen diametroa frame-a baino txikiagoa izan behar da, beraz, 6 hazbete baino txikiagoak izaten ohi dira.
Pitch angeluaren balioa orokorrean multikopteroen tamaina guztietarako berdina da, 45º ingurukoa.
Pitch angeluaren posizioa dela eta, beste sailkapen bat egin daiteke.
Erlojuaren orratzen aldekoak (CW) eta erlojuen orratzen kontrakoak (CCW). Edozein egitura konfiguraziorentzat, propelaren goikaldea, biraketa norantzan egon behar da. Hurrengo irudian adibidez, A propel urdinaren biraketa norantza orduen aldekoa izan behar da, eta B propela, orduen aurka.
Irudi 41 CW eta CCW propelak (Fero)
Horrela, propela biraraztean, aurkitzen duen airea beherantz bultzatzen du, eta multikopteroari gorakako bulkada emoten dio. Askotan arazo asko sortzen dira propel bat dagokion lekuan jarrita ez dagoelako, multikopteroaren desoreka larriak sortuz.
Baterien funtzioa, multikopteroaren hornidura elektrikoa da. Multikopteroek osotzen dituzten gailuek energía elektrikoarekin funtzionatzen dute 3,5 eta 12 V bitartean. Gailu txiki hauek, batería txiki batekin hornitu ahal dira, kontsumo txikia daukatelako.
Baina lehenago esan bezala, motorrak elektrikoak dira eta multikopteoek dauzkaten gailuen artean, korronte gehien kontsumitzen duteneak dira. Beraz, multikoptero osoa elikatzeko bateria elektriko handi bat erabiliko da.
Bateria bat aukeratzeko orduan, diseinatu nahi den multikopteroaren propietateei erreparatu behar da. Kontuan euki beharrekoak honako hauek izanda. ESC eta motorren lan tentsioa, kontsumitutako korrontea eta bateriaren dimentsioak eta pisua.
Bateriak irudikoak bezala dira, eta hauen aurrekaldean jakin behar diren datuak agertzen dira.
Bateriaren tentsio maila ezagutzeko, eskumako behealdean dagoen laukia begiratu behar da. Hemen, merkatuan dauden tentsio maila desberdinak agertzen dira, eta batería horren tentsio maila markatuta agertzen da zirkulu beltz batez.
Tentsio maila zelda kopuruaren arabera ezartzen da. Zelda bakoitzak, 3,7V ditu, beraz, batería bat 3 zelda baditu, tentsio maila 11,1V izango da.
Bada ere nomenglatura berezi bat bateriak erosterakoan. Nomenglatura honetan adierazten da bateriaren konfigurazioa, zenbat zela dituen paraleloan (P) eta zenbat seriean (S). Bateria bi paraleloan jartzen direnean, emandako tentsioa bateria bakoitzarena da, aldiz seriean jartzen badira, emandako tentsioa bateria bakoitzaren gehiketa da. Oso garrantsitzua da paraleloan dauden baterien tentsioa berdina izatea.
Lehenego adibideko bateriak, 11,1V eskeintzen ditu (3,7*3) eta bigarren bateriak ere tentsio berdina eskiniko du, vaina bi zutabe dituenez, intentsitate gehiago elikatu ahalko du.
Bateriak eskeini dezakeen korrontea denboraren menpekoa daeta mAh-tan emoten da. Bateria denbora gehiagotan lan egitea nahi bada, korronte gitxiago eskeiniko digu, eta alderantziz. Kasu honetan, batería hau 2200 mAh-koa da. Hau esan nahi du, ordu baten 2,2 A emoteko gaitasuna duela, 4,4 A ordu erdian etab.
Korrontearen inguruan, beste datu bat euki behar da kontuan. Deskarga ratioa deritzo, eta baterian discharge bezala agertzen da. Bi balio agertzen dira, lehengengoa uneoro bateriak eman deakeen korronte kopurua da, eta bigarrena, segundo batzuetako unean emon dezakeen korronte kopurua. Kasu honetan, 25 da uneoroko balioa, eta 35 unekoa. Balio hauek, bateriaren mAh-ekin biderkatuta, uneoro eta une baten eskura daukgaun korronte kantitatea da, kasu honetan, uneoro 55 A eta une baten 77 A.
Arrazoi honengatik gomendagarria da bateria kargadore bereziak erostea. Kargadore hauek, uneoro zelda bakoitzaren tentsioa biztaratzen ditu honen pantailan, gainera kargatzeko modu asko eskeintzen ditu. Modu hauen artean, karga orekatua egitekoa dago, modu honetan kargadoreak kontrolatzen ditu zelden karga, eta baten bat karga osora heltzean, energi fluxua mozten dio.
LiPo bateria birziklatzea
LiPo bateriak osagai kimikoak ditu barnean, eta ezin dira edonora ezta edonola bota behar ez direnean. Hurrengo pausuak bete behar dira.
Bateria mota bi erabiltzen dira, ohikoa Lipo izenekoak, eta azken urteotan beste mota bat agertzen hari da, LiHV izenekoa. LiHV bateria berri hauen abantailak hurrengoak dira.
LiHV tentsio altuago baten lan egin dezakete, beraz, potentzia berdina garatzeko, korronte gitxiago erabiltzen du. Korronte gitxiago egoteak, barne tenperaturaren jaitsiera ekartzen du, eta garrantzitsua da, izan ere, litioaren lan eremua 0ºC-tik 40ºCra doa. Beraz, temperatura jaiztea, litioaren mantenua hobetzen du.
Bateriarekin batera, gomendagarri da bateria neurgailu bat erostea. Osagai hauek hatz baten tamaina dute, oso erosoak dira gainean eramateko, eta bateriaren karga totala zein partziala (zelula bakoitzekoa) ematen du.
Irudi 44 LiPo bateriaren tentsio aztergailua
Edozein makina, gailuren bat behar du bere funtzioak behar den moduan bete ditzan. Gailu hau, makinaren burmuina da, eta multierrotoreetan kontrolagailua izeneko plaka erabiltzen da. Honi esker, multierrotorean dauden atal guztiak era analogiko batean kontrolatzeko gaitasuna emoten digu. [8]
Kontrol honen helburu nagusia, multierrotoreak airetik mugitzeko gaitasunean ikusten da. Airetik ibiltzeko gidariak bere urrutiko mandoarekin esaten duen bezala, kontrolagailuak seinale hori hartzen du, eta motor bakoitzari seinale bat bidaltzen dio uneoro ze abiadurarekin egon behar den esanez.
Irudiko ezkerreko aldean ikusten dira sarrerako 4 pinak, eta eskumaldean aldiz, irteerakoak. Irteeran 8 pin daudenez, octocoptero bat egin leike plaka honekin.
ArduPilot motako plakak aldiz, naiz eta azken urteotan merkaturatzen ari diren programa batzuk barne programazioa errazteko asmoz, oraindik programatu behar da. Plaka hauen alderik honena, gailu asko onartzen dituela da, GPS, ginbal, konpas, sonar, LED…
Atal honetan ez da beharrezkoa egitea sailkapenik multikoptero moten arabera. Kontrolagailuaren aukeraketa, beste irizpide batzuekin egiten da. Programatzeko abilezia, esperientzia eta aurrekontua. [10]
Esan bezala, naiz eta programa batzuk egon programazioa errazteko, nahiko abilezia behar da parámetro asko ondo ezartzeko, beraz, programatzerako orduan trebetasuna ez duen pertsona batentzako ez da komeniagarria.
Ikusi bezala, AruPilot bezalako plakak gailu asko gehitzeko ahalmena daukate, eta hasi berria den persona batentzat, gehiegi izaten da, nahiko izaten du drone-aren funtzezko atalak ezagutzeko.
komunikazioa ahalbidetzen du [11]. Erabilitako motorrak, 3 fasekoak dira, alternoak, eta kontrolagailuak igorritako seinalea korronte zuzenekoa da. Beraz, ESC-ak bere barnean dituen elektronikako potentziaz baliatu, korronte zuzeneko seinalea, korronte alternoko bihurtzen du.
ESC bat aukeratzeko orduan, aurretik aukeratutako gailuetatik ateratako datuekin egiten da. Behin jakinda ze motor erabiliko den, eta zein izango den kontsumitutako balio maximoa, balio honi bider 1,10 egiten zaio. Balio berri honekin, ESC aukeratu ahal da.
Mota honetako ESC-ak nahiko estuak dira, eta normalean, egituraren besoen behekaldean instalatu daitezke. Itxura laukizuzenekoak dira, eta motor bakar bati lotuta daudenez, korronte gitxiago pairatzen dute, eta honen ondorioz ez dute tenperatura aldetik igoera handirik eukiko. Orekaren aldetik ere, oso interesgarriak dira, izan ere, esan bezala besoetan erraz jarri daitezke, eta besoak simetrikoki bananduta egonez gero, ESC-ek ez dute desorekatuko multikopteorea.
Badaukate desabantaila bat, eta konexioen aldetik dator. ESC bakoitza bateriari zuzenean konektatuta egon behar da, eta adibidez 4 besoko multierrotor batean, 8 kable eukiko dira, nahasteko erraza. Horretarako, distribuzio plakak erabiltzen dira, gauzak errazteko asmoz.
Mota honetako ESC-ak lauki itxura daukate, eta normalean hauen tamaina handia da. Alde positiboak baditu, txukuntasunaren aldetik adibidez, sarrerarako bakarrik bi kable behar ditu (positiboa eta negatiboa), instalatzeko erraza da programazioaren aldetik, izan ere behin bakarrik programatu behar da. Kontuan euki motor bakarreko ESC-ak banan banan programatu behar direla, eta guztietan parametro berdinak sartzea ez da erreza.
Bestalde, matxuren aurrean inbertsio txarra da, izan ere edozein motorreko kableren bat apurtu ezkero, ESC guztia aldatu beharko da. Gainera, motor askori elikatzen diotenez, gailu honen tenperatura nabarmen igotzen da. Orekaren aldetik ere bere murrizpenak ditu, izan ere ez da erraza izaten alako lauki bati leku apropoz bat aurkitzea egituran.
Mikrodronek ez daukate halako gailurik, izan ere erabilitako motorrak korronte zuzenekoak dira, eta erabilitako bateriekin zuzenean elikatu daiteke drone-aren elektronika osoa.
Multikoptero txikietatik gora, ezinbestekoa da halako gailuak erabiltzea. Txikietan adibidez, erabilitako motorrak intentsitate balio nahiko altuak dauzkate, 45 A ingurukoak, esan bezala, motor hauek abiadura oso handiak sortzen dituztelako. Multikoptero ertainek berriz, 10 A inguruko korronteak dauzkate, eta zama lanekoek aldiz, 5 A.
Urruti kontrolak sailkatzeko era, kanal zenbakien bidez da. Kanal bakoitzetik, agindu bat bidaltzen da, beraz multikoptero bat airetik mugitzeko behintzat urruti kontrolak 4 kanal behar ditu (Thrust, yaw, pitch, roll).
Irudi 49 Multikopteroaren mugimenduak
Non antenaren luzeera den, argiaren abiadura eta erabilitako irrati seinalearen frekuentzia. Irrati seinaleetan irismena ere kontuan hartu behar da. Gero eta frekuentzia baxuago izan, gero eta irismen altuago lortuko da.
Antenen ezaugarri geometrikoei esker, uhin luzeeraren laurdena behar dute irrati seinaleak bidaltzeko, beraz frekuentzia honetako seinaleak bidaltzeko metro bateko antena behar da. [14]
Frekuentzia honetako irrati seinaleen irismena hiruretatik altuena da, eta erabilitako modeloaren arabera distantziak aldatu daitezke, baina bataz-besteko distantzia 4 kilometrokoa da.
Frekuentzia honetako irrati seinaleen irismena hiruretatik altuena da, eta erabilitako modeloaren arabera distantziak aldatu daitezke, baina bataz-besteko distantzia kilometro batera ez da heltzen.
5GHz Irrati frekuentzi honekin, antenarik txikiena erabiltzen da, aurrekoaren erdia gutxi gora behera.
Frekuentzia honetako irrati seinaleen irismena hiruretatik altuena da, eta erabilitako modeloaren arabera distantziak aldatu daitezke, baina bataz-besteko distantzia 500 metrokoa da.
Beraz, argi ikusten da 72MHz frekuentziako irrati seinaleak erosoak ez direla urruti kontrola erabiltzeko, baina hegaldi luzeak egin nahi eskero, hegazkin kontrolatuen kasuan adibidez, aukerarik honena da. [15]
Multikopteroa lurretik kontrolatzeko beste aukera batzuk ere badaude. WiFi eta Bluetooht seinaleen bidez aginduak bidali daitezke, edota GPS-ren biden kontrola daiteke.
GPS Teknologia hau esan daiteke irismen mugapenik ez duela. Baina GPS teknologiak kontrolagailu guztiek ezin dute erabili. Normalean, hasiberrientzako kontrolagailuetan bakarrik irrati seinaleak hartzen dituzte, baina kontrolagailu aurreratuetan (APM adibidez) GPS antena bat jarri daiteke. Honen bitartez, bai ordenagailu batetik zein Smartphone batetik, GPS konfiguratu daiteke nahi den ibilbidea ezarriz. Baina ibilbideaz aparte, altuera eta abiadura ezarri daiteke. Behin datuak kontrolagailuan sartuta, GPS-a espazioan dauden sateliteekin konektatzen da, eta haiei esker ezarritako aginduak betetzen betetzen ditu. Gainera, sateliteei esker, internetera konektatzeko ahalamena duen edozein gailurekin multikoptereoaren posizioa, abiadura eta altuera ikusi daiteke.
Multierrotoreek hegaz egiteko gaitasuna daukate, baina zergaitik egin dezakete hegaz ez dago garbi. Honen inguruan teoria asko daude, baina ingeniari aeronautikoek ez dute aurkitu oraindik hegaz egiteak baimentzen duen teoriarik. Atal honetan, bi teoria azalduko dira. Esan bezala, hiru teoria hauek ez dira guztiz bikainak, baina airean zer gertatzen den ulertzeko balio dute.
Testu hau, energiaren kontserbazioaren aplikazio zuzen bat da, beste era batera esaten da fluidoak ez badu energiarik trukatzen kanpoaldearekin, energia konstante mantentzen da. Teoremak, bakarrik hartzen ditu kontuan fluidoak bere ibilbidean zehar alda dezakeen energiak. Hauek hurrengoak izanik; energia zinetikoa, energia potentziala eta fluxupeko presioaren energia (hidroestatika).
Fluidoaren presioa
Beraz, Bernoulliren ekuazioa hurrengoa da.
Hurrengo irudian aplikatuz, 1 eta 2 puntuen artean:
Zirkuitu itxia eta altuera berdina izanik, energia potentziala deuseztatzen da. Baita V ere, izan ere fluido konprimaezina da. Termino guztiak bolumenarekin zatituz, Bernoulliren formularen adierazpen ezagunagoa lortzen da.
Fluidoa altuera berdinean dagoenez, energia potentzialaren adierazpenak deusestazen dira. Orduan, Bernoulliren ekuazioa hurrengo eran gelditzen da.
Beraz, fluido berdina izanik, dentsitate berdina da, eta ekuazioan alda daitezkeen aldagaiak abiadura eta presioa dira. Horrela, hasieran azaldutako teorema frogatzen da, eta askotan erabilitako ekuazioa lortzen da.
Kontuan izateko beste propietate bat, jarraitutasuneko ekuazioa da. "Fluido bat diametro aldakorreko hodi batetik jariatzen dagoenean, bere abiadura aldatzen da zeharkako azalera aldatzen denean".
Irudi 50 Jarraitutasunaren grafikoa (EHU)
Hasierako dt tarte batean, hodiaren behealdaren S1 azalera eskumarantz mugitzen da Dx1=v1Dt. Mugitutako fluidoaren masa hurrengoa da.
Berdin eginez, hodiaren goikaldeko S2 azalera eskumarantz mugitzen da Dx2=v2Dt dt tartean. Mugitutako fluidoaren masa hurrengoa da.
dentsitatea eta dt denbora tartea berdinak izanik, deuseztatzen dira, orduan ekuazioa hurrengo eran geratzen da.
Azken hau, jarraitutasun ekuazioa deritzo. Ekuazio honek adierazten du bi puntutako abiadura eta azaleraren erlazioa. Puntu bateko azalera, bestearena baino altuagoa bada, bestearen abiadura lehenengoarena baino altuagoa izango da.
Azaldutako bi propietateak kontuan hartuz, Bernoulliren ekuazioa eta jarraitutasunaren ekuazioa, bi punturen arteko azalera diferentzia, abiadura diferentzia bat ekartzen du, eta honek, presio aldaketa dakar. Horren adierazpen grafikoa hurrengo irudian ikus daiteke, non bi puntuen arteko presio diferentziak ikusten diren bertikalki dauden tutu estuetan.
Irudi 51 Aire partikulen abiadura eta presioa Irudi 52 Presio diferentzia abiaduraren menpe (Wikipedia)
posizio erlatiboa aldatzen doa, eta hegalaren amaiera heltzean, ez dira batera ateratzen [16]. Beraz, honek jarraitutasunaren ekuazioa ez dela betetzen adierazten du.
Hau guztiz ez betetzeak, ez du esan nahi Bernoulli-ren ekuazioa ez duela zer ikusirik euste indarrean, baizik eta honek ez duela euste osoa bermatzen. Euste osoa bermatzeko, beste ekuazio bat dago, Newtonen 3. Legea alegia.
Aireak hegalean jotzen du eta beherantz desbideratzen da, beraz akzio erreakzioan oinarrituz, indar erresultante bat agertuko da hegalaren goiko aldean. Angeluen arabera, indar erresultantea bertikalagoa edo horizontalagoa izango da, gero eta bertikalagoa izan, gero eta euste gehiago sortuko du. Irudiaren azalpena bukatzeko, drag-aren kontzeptua azaldu behar da. Drag-a hegazkinak sortzen duen erresistentzia da, zein gehien bat motorrek sortutako indarrekin orekatzen den.
Koanda efektua, fluido batek azalera biribilkatuetatik igarotzean agertzen den fenomenoa da. Hau gertatzerakoan, fluidoak azaleraren norabidearen bidea hartuko du. Bide hau jarraituz, hegalaren amaieran fluidoa beheranzkako norantza jarraituko du, indar bertikal bat sortuz. Akzio erreakzio oinarria jarraituz, modulu berako eta kontrako norabideko indar bat sortuko da, eustea agerrarasiz.
ESC-aren funtzioetariko bat, bateriaren 12V-ak kontrolagailuarentzako 5V-tetan bihurtzea da. Horretarako, buck zirkuitu bat erabiltzen da. Zirkuitu honek kondentsagailu bat, haril bat, diodo bat eta mosfet bat dauka. Hurrengoko eskeman bezala muntatuta dago.[18]
Zirkuitu hau, mosfetaren eraginaren ondorioz, bi modu dituela esan daiteke (On/Off), hau da, bi zirkuitu desberdinetan deskonposa daiteke, eta bakoitzaren ekuazioak lortuz, zirkuitu osoaren emaitza lor daiteke.
Izan bedi bateria, eta harilaren tentsioa eta intentsitatea, eta kondensagailuaren tentsio eta korrontea eta kargaren balioa.
Irudi 56 Buck zirkuituaren eskema Psim programas eginda
Irudi 57 Mosfeta itzalitako eskema
Mosfeta itxita dagoenean, diodoak ez du korronterik garraiatzen, beraz goi aldeko tentsioa handiagoa da behe aldekoa baino. Gauzak horrela, bateriatik irteerara korrontea agertuko da.
Lortutako ekuazioa moldatuz.
Lorutako ekuazioak, mosfeta itxita dagoeneko momentuak definitzen ditu elektrikoki.
Irudi 58 Mosfeta piztutako eskema
Mosfeta zabalik dagoenean, sistemak jasotzen duen tentsioa kondentsadoreak ematen dio. Kasu honetan, goiko aldeko tentsioa behe aldekoa baino baxuagoa da, eta honen ondorioz diodoa korrontea garraiatzen du. Gauzak honela definituta, hurrengo ekuazioak lortzen dira.
Jada ezarri ditugu bi sistemen ekuazioak, horain bien artean bete behar dituzten ezaugarriekin, buck zirkuituaren erantzunak lortuko dira.
Alde batetik, harileko tentsioaren batazbestekoa periodo baten nulua izan behar da ( ). Izan ere, harilkatu baten intentsitatea handitzen da bere tentsioaren integralarekin, hau da, tentsioaren gehiketa denboran zehar positiboa izango da, baldin eta periodo bateko batazbesteko tentsioa zero baino handiagoa bada, eta honen integrala positiboa bada (edo negatiboa), korrontearen balioa gora (edo behera) egingo du balio arriskutsuak lortu arte.[19]
Beraz, Buck zirkuituaren bi moduen tentsioak ditugunez, hauen batazbestekoa nulua izan behar da.
Sistemaren bi tarteak definitzeko, eta erabiliko ditugu. Zeinetan mosfeta itxita dagoeneko denbora den, eta mosfeta itxita eta zabalik dagoeneko denbora, periodo osoa.
Integral hau garatuz, hurrengo emaitza lortzen da.
Definituz , mosfeta itxita dagoeneko denbora eta periodoaren arteko erlazioa bezala.
Lortutako ekuazio honek adierazten digu zenbatekoa izan behar de mosfetaren lan frekuentzia bateria baten tentsioa jakinik eta irteerako tentsio bat jasotzeko.
Beraz, bateriaren 12V-ak direlarik eta kontrolagailuan 5V nai direnez, duty cycle 0.416 da.
mosfeta piztuta dagoen denbora portzendaia da, hau da, mosfetaren frekuentzia 1 Hz-ekoa bada, 0.416 segundu ON egongo da, eta 0.583 segundu OFF.
Irudi 59 Buck zirkuituaren sarrera eta irteera tentsioak
Buck zirkuituak egindako lana, bariadore lineal batek ere egin dezake. Baina osagai honek, arazo handi bi dauzka, potentzi galera handiak ditu eta potentzi hau bero bidez kaleratzen duela.
Hurrengo grafikan ikusi daiteke bariadore lineal eta buck zirkuitu baten diferentziak karga tentsio konstante baterako eta bateria tentsio desberdinetarako. Ikusten da nola sarrerako tentsioa gora egin ahala, potentziaren galera handitzen dela errendimendua nabarmen gutxituz, eta honekin batera osagaiko temperatura nabarmen igoko da.
Potentzia galera honen sorrera bariadore linealaren funtzionaltasunean dago. Tentsio aldaketa egiteko, erresistentzi bat erabiltzen du eta erresistentzia baten potentzi galera bere tentsio aldaketa eta korrontearen menpe da. Beraz, gero eta tentsio aldaketa euki, gero eta potentzi gehiago xahutuko du.
Irudi 60 Bariadore lineal eta buck zirkuituaren arteko konparaketa (Wikipedia)
Azelerometroak, edo transduktoreak, osagai mekanikoak dira zeintzuk solidarioki jartzen dira aztertu nahi denaren gainean [20]. Osagai honek aldagai mekaniko bat seinale elektriko bihurtzen du. Osagai hauek posizioak, abiadurak eta azelerazioak neurtzeko gaitasuna ditu.
Irudi 61 Azelerometroaren modelizazioa (EHU-Mekanismos)
Izan bedi x(t) azelerometro barneko masaren tokialdaketa absolutua, eta y(t) aztergai dagoen sistemaren tokialdaketa absolutua azelerometroa kokatzen den puntuan. Notazio honekin, eta suposatuz azelerometro eta sistemaren arteko konexioa perfektua dela, bibrazio txikietan oinarritutako ekuazioak planteatu daitezke.
Lehenengo ekuazioa, m masaren mugimendu ekuazioa da. Bibrazio askeak motelgarritasunik gabe. ̈ [ ]
Bi aldeetan ̈ terminoa gehituz, malgukiaren desplazamenduaren ekuazioa lortzen da. [ ̈ ̈ ] [ ] ̈
Bi aldiz deribatuz, eta (1) ekuazioan ordezkatuz, hurrengoa lortzen da.
Indar armonikoak sortutako erantzuna motelgarritasunik gabeko sistema batean hurrengo da.
Non indar armonikoaren modulua den, malgukiaren konstante elastikoa eta indar armonikoaren eta frekuentzia naturalaren arteko erlazioa.
Beraz, tokialdaketaren anplitudea hurrengoa da.
Funtzionamendu ona bermatzeko baldintzetan oinarrituz, ̅ , beraz modulua horrela gelditzen da.
Modulua hau (2) ekuazioan ordezkatuz.
Neurketak balizkoak izan daitezen, frekuentzia eragingailuek azelerometroaren frekuentzi naturaletik urrun egon behar dira. Beraz, azelerometro baten funtzionamendu egokia bermatzeko, honen parametroen ezagutza ezinbestekoa da. Hurrengo irudian erakusten da zein tartetan eraginkorra den azelerometroa. Tarte hori, frekuentzia naturalaren lehen herenean kokatzen da.
Multikopteroek deskribatzen dituzten mugimenduak automatikako ikuspuntutik, sarrera baten aurrean sistema dinamiko batek duen erantzuna da.
Irudi 63 Sistema ez berrelikatua
Sarrera, urruti kontroletik bidalitako seinaleak dira, sistemaren dinamika multikopteroaren ezaugarri bat da, eta erantzuna multikopteroak sarrera sistemaern dinamikan duen emaitza.
Horrelako sistema batek, eragozpen bat dauka. Erantzunak duen balio ezin daiteke ziurtatu sarrerakoa izango denik, sistemaren dinamikaren menpe dago. Hau ekiditzeko, sistema berrelikatuak erabiltzen dira. Sistema hauek, irteerako balio hartzen dabe, eta sarrerako seinalearekin konparatzen du.
Irudi 64 Sistema berreilkatua
Irudi 65 PID sistema berrelikatua
Akzio honen bidez, erantzunaren forma aukeratzen da. Erantzun hau, P akzioa handitzean daukan lehenengo eragina, erantzunaren abiadura bizkortzea da, hau da, sistemak puntu batetik beste batera igarotzeko denboraren murrizpena dakar.
Irudi honetan urdinez adierazten da sistema baten erantzuna denboran zehar. Grafikoaren endialdean esan daiteke erantzuna bere azken baliora (balio egonkorra) heldu dela. P akzioa igotzerakoan, lortuko den grafikoa oso antzekoa da, baina azken balioa azkarrago agertuko da.
Ezin daiteke P akzioa nahi beste igo, izan ere balio batetik aurrera gaindipena agertzen da. Gaindipenaren fenomenoa, fisikoki oszilazio txiki batzuekin konpara daiteke. Adibidez erantzuna angelu bat bada, amaierako angelua lortu arte, alboko angelutetatik ibiliko da orekatu arte.
P akzioaren beste muga bat dago, sistemaren asetasuna. Sistemek funtzionamendu mugak dituzte, adibidez izan bedi sistema bat zeinetan jasan dezakeen seinale altuena 10V-koa den. Demagun errorea 2-koa dela, eta akzio proportzionala 6-koa. Hauen biderketa 12V izango da, beraz sistema erretzeko arriskuan egongo litzake.
Zenbat eta handiago izan, sistemak errorea azkarrogo kenduko du, baina kontuz ibili behar da, izan ere sisteman oszilazioak ager daitezke balio batetik aurrera.
Irudietan daukagu sistema baten sarrera (marra zuzena) eta honen erantzuna (marra oszilakorra). Ikus daiteke nola P kontrola erabilita, ez den heltzen sarrerak eskatutako baliora, errore bat sortuz. Aldiz, PI kontrola erabilita, sarrerak eskatutako baliora heltzen da, I akzioak errorea kenduz.
Multikopteroak sintonizatu daitezke nahi bezala, desiratutako erantzunak emon dezaten. Multikopteroaren ardataz mugimendu bakoitzeko (yaw, pitch eta roll) PI kontrol bat dago, beraz guztien parametroak konfiguratu ahal dira.
Sintonizazioa egiterakoan, ardatzak banan banan konfiguratko behar dira. Beraz, hiru ardatzetatik bat aukeratu eta P akziotik hasi behar da, I akzioa nulua izanik. Puntu honetan, P akzioaren balio baxu bat jartzen da, eta multikopteroaren portaera aztertzen da aukeratutako ardatzan. Ikusten bada horaindik urruti kontroleko aginduetara motel erantzuten duela, P akzioa gehiago igo behar da. Pausu hauek errepikatu behar dira, multikopteroaren erantzun denbora apropoz batera heldu arte, beti ere oszilazioak agertzen ez diren einean. Gogoratu multikopteroak hiru mugimendu dituela, beraz pausu hauek beste bietan ere egin behar dira, mugimendu bakoitzeko P akzioa nahi den bezala egon arte.
Behin P akzioa ezarrita, I akzioarekin hasiko da. Gogoratu, akzio integralaren eragina errorearen deuseztapena dela. Haurreko pausu berdintsuak jarraituko dira, lehenengo hiru ardatzetatik bat aukeratu eta P akzioa aukeratutakoarekin, I akzioa balio baxu baten jartzen da, eta apurka apurka igotzen da multikopteroaren portaera aztertuz. I akzioa sartutakoan, multikopteroak ez du errorerik eukiko, beraz aztertu beharreko parametroa denbora da. I akzioa igoko da nahi den denbora lortu arte, beti ere multikopteroak oszilazioak agertzen ez diren einean. Oszilazioak agertzerakoan I akzio ideala gainditu dela esan nahi du, beraz jeitsi beharko litzateke oszilazioak desagertu arte.
Prosezu hau hiru ardatzekin egingo da, banan banan lehenengo P akzioa konfiguratu eta gero I akzioa. Kontuan euki behar da hiru ardatzak konektatuta daudela, beraz ardatz bat konfiguratzean, beste ardatzetan egindako konfigurazioa zahartuta gelditzen da, parámetro berri hauek ez zituztelako konfiguratzerakoan. PI kontrolagailu batekin aldaketa hauek ezin dira guztiz deuseztatu, beraz multikopteroaren hegalaldia ez da guztiz leuna izango, baina kontrolagailu honek naiz eta aldaketa hauen erruz oszilazio txiki batzuk sortu, hegaz egiteko eragozpenik ez da.
Multikopteroetan erabilitako motorrak, brushless motakoak dira. Motor mota hau trifasikoa da, baina multikopteroaren elikadura monofasikoa da (bateria). Bien arteko lotura, potentzia elektronikak egiten du eta multikopteroaren ESC-aren barnean agertzen da. Lotura honetan, motorraren kontrola ere gauzatzen da, hurrengo eskemaren arabera. [22]
Irudi 71 Motorra kontrolatzeko eskema (Electronoobs)
Motorra eskumaldean irudikatuta dago Y itxurako harilen bitartez. Harilen sarrerak IGBT pare batera konektatuta daude. IGBT-ak hiru konexio dituzte, kontrolagailura (driver), tentsiora (5V edo lurra) eta beste IGBT pareari.
Mikrokontrolagailuaren irteeran PWM motako seinaleak bidaltzen ditu IGBT-ei, hauen batazbesteko tentsioa eta korrontea ezarriz, eta batazbesteko hauek dira motorraren abiadura eta parea kontrolatzen dituztenak. Motorrak errotorearen posizioa jakiteko, hiru HALL EFEKTUKO sentsore erabiltzen ditu (A,B eta C). Errotoreak fluxu magnetikoa sortzeko, bi iman iraunkor erabiltzen ditu.
Hall efektuko sensore pare bat ezartzen dute kontrolagailuak noiz elikatu behar dituen harilak. Irudiko kasuan, H1 eta H2 sentsoreak U harilaren konmutazioa ezartzen dabe. H2 N (Ipar) polo bat antzematen duenean, U harila positiboki elikatzen da, H1 N polo bat antzematean, U harila "zabaltzen" da, H2 S (hego) polo magnetiko bat antzematean, U harila negatiboki elikatzen da (lurrera konektatu), eta azkenik H1 S polo magnetikoa antzematean, harila berriz "zabaltzen" da. Modu berdintsuan, H2 eta H3 sentsoreak ezartzen dute elikatzen bada V harila, eta H1 eta H3 sentsoreak W harila kontrolatzen dute.
Pausu bakoitzean, bi fase aktibatuta daude, bata motorraren korrontera konektatuta, eta bestea korronteari irteera bide bat emonez, hirugarren fasea zabalik egongo da.
5.7. Hegazteko probak
Behin multikopteroaren osagai guztiak lotuta eta konektatuta eta kontrolagailua eta ESC-ak programatuta daudenean, multikopteroa funtzionatzen duen ala ez probatu behar da. Proba hauetatik informazio asko atera daitek, besteak beste, aukeratutako osagaiak egokiak diren, osagaiak ondo kokatu diren grabitate zentrua multikopteroaren erdian egoteko, konexioak ondo dauden jakitea edota motorren biraketa zentzua egokia den.
Lehenik eta behin, multikopteroak duen gaitasuna lurretik altxatzeko segurtasunez aztertu behar da, baina kontuan hartuta lehenengo proba dela, ez dago ziurtasunik multikopteroak urruti kontrolaren aginduak behar bezala jarraituko duenik, beraz multikopteroa nolabait kontrolpean euki behar da. Horretarako hurrengo proba diseinatu da, multikopteroa leku finko batera lotu soka txiki baten bibez. Bakarrik altxatzeko gaitasuna aztertzen denez, soka txikia izan daiteke, horrela multikopteroa deskontrolatzen baldin bada ere, ez da urrun joango.
Kontuak euki behar da egurrezko palea puntu finkotzat hartu ahal izateko, honen pisuak eragindako indarra, multikopteroen motorrek eragindakoa baino handiagoa izan behar dela. Beraz, proba hau segurtasunez gauzatzeko, lehenik eta behin zehatz meatz jakin behar da motorrek sor desaketen indarra.
Behin jakinda egurrezko palearen pisua nahikoa dela multikopteroa finkatuta eukiteko, proba hasi daiteke. Horretarako, palea horizontalki jartzen da, eta honen azal lauean multikopteroa kokatzen da. Pitak multikopteroa eta palea lotzeko erabiltzen da, horretarako paleari daratulu batekin zuloak egiten zaizkio, pita zuloetatik pasa eta multikopteroaren hanketara lotu. Behin hanka guztiak lotuta daudenean proba hasi daiteke.
Baliteke ere, multikopteroak gora ez egiteak arazo desberdinengatik izan daiteke.
Irudi 74 Biraketa zentzua (GoogleImages)
Motorren biraketa zentzua egokia denean, propelen posizioa txarto egon daiteke. Kontuan euki behar da propelak bi konfigurazio mota dutela CW (horratzen aldekoak) eta CCW (horratzen kontrako). Propelak erabilgarriak izan daitezen, propelaren angelodun aldea biraketa zentzuaren alde egon behar da.
Irudi 75 Propelaren posizioa (GoogleImages)
Baliteke ere baterien karga baxua izatea, eta honen ondorioz motorrek ezin dute haien potentzia osoa eman. Motorren abiadura bateriaren menpekoak direlako.
Baliteke ere multikopteroaren karakterizazioa txarto egin izana. Adibidez aukeratutako motorrak ez daukate multikopteroaren pisua altzatzeko gaitasunik.
Behin ikusita guztia ondo konektatuta dagoela, eta multikopteroa lurretik era egonkorrean altzatzen dela, segurtasun neurriak kendu, eta poliki poliki multikopteroaren portaera aztertu. Hegaldi hau, segurtasunez leku itxi batean egitea gomendatzen da, beti ere oso mugimendu txikiak eginez.
Aurkitu daitezkeen arazoak. Airean ez egonkortzea
sortzen du. Momentu hau multikopteroaren zentroan dagoenean, nulua da, aldiz zentrutik aldenduta dagoenean, momentua agertzen da.
Irudi 76 Momentuen oreka
Aireratzean, desiro ez diren mugimendu txikiak
Normala den portaera da, irratiarekin kontrako mugimenduak egin eta orekatzen da.
Hegaldi motak hau 3 aldiz behintzat egitea gomendatzen da kalera irten baino lehen, horrela drone-ak daukan portaera barneratzen da.
Multikopteroaren portaera ezagutzen dugunean eta ondo orekatuta dagoenean, leku handiago batera joan daiteke, baina momentuz leku itxia izan behar da. Hegaldi hauek kontrolagailuaren PI-ak konfiguratzeko dira. Leku aproposa da hau egiteko, izan ere leku itxia izanik, ez da agertuko airearen perturbaziorik.
Ardatz bakoitzeko (pitch, yaw eta roll) PI kontrol bat dago, eta hauek banan banan konfiguratu behar dira. Gomendagarria da roll eta pitch angeluak lotzea, hau kontrol plakek emoten duten aukera bat da.
Kontuan euki behar da multikopteroen inguruan bi alde desberdintzen direla. Alde batetik erabilpen pertsonala, eta bestalde erabilpen profesionala. Dokumentu hau erabilpen pertsonalarentzako multikopteroetaz hitz egiten duenez, honen inguruan laburpen bat egingo da. Alde profesionalaren inguruan zalantzaren bat izanez gero, bigarren eranskinean lege osoa irakurtzeko aukra dago.
1. Hegaldiak 120 metro baino altuera txikiagokoak izan behar dira 2. Aireportuetatik 8 kilometroko distantzia gorde behar da 3. Ezin daiteke kontrolatutako espazio aereoan hegaldirik egin 4. Ezin daiteke hegaldirik egin babestutako esparruetan (militar, gobernu, industria…) 32. artikuluan agertzen dira leku hauek 5. Hegaldiak pilotuaren begibiztan egin behar dira 6. LPB sistemako hegaldiak, behatzaile batekin egin behar dira 7. Grabazioa, kontuz euki behar da 8. Hegaldiak egunean zehar egin behar dira, eta baldintza metereologiko egokietan 9. Beste aeronabe handiei prioritatea eman behar zaie 10. Ezin daiteke hegaldirik egin eraikin taldeetan (hiriak, herriak etab…) 11. Ezin daiteke hegaldirik egin pertsonen multzoen gainetik
Hegaldia 50 metroko altuera baino txikiagokoa baldin bada, 8. eta 9. puntuak ez dira derrigorrezkoak. Hau da, altuera txikietan hegaldiak gabaz egin daitezke.Multikopteroak 250g edo gitxiago pisatzen badu eta 20 metroko altuera máximo baterarte, 10. eta 11. puntuak ez dira derrigorrezkoak, hots hirietan zein herrietan erabili daitezke.
Edozein proeiktu garatzeko, ezinbestekoa da aurez aurretik plangintza bat egitea, gauzak prestatu eta bakoitza bere unean garatu ahal izateko. Plangintza Gantt diagrama baten bitartez gauzatuko da, zeinetan proiektuan zehar egingo diren atazak azalduko diren, baita atazak ere noiz eta zenbat iraunduko duten azaltzen da. Jakina, auretik aurreikusitakoa zehatz mehatz betetzea oso zaila da, baina zenbatespen hurbil bat egitea da honen helburua.
7.1. Atazak Atazen sailkapena egin behar da, multzoetan bananduz eta bakoitzaren hasiera eta amaierak azalduz. 7.1.1. Multikopteroaren proiektua I. Informazio bilaketa Multikopteroaren atalak Informazio praktikoa Informazio teorikoa
V. Poriektuaren zuzendaritza Datuen bilketa Lanaren zatiketa Memoria egin Zuzendariaren konponketak Aurkezpena prestatu VI. Proiektuaren defentsa
Edozein proiektu hasi baino lehen, argi euki behar da gutxi gora behera proiektuan zehar behar izango den diru kopurua. Dirua askotan proiektuen mugetako bat da, eta proiektua garatzeko baliteke aldaketak egin behar izatea muga ekonomiko ez gainditzeko. Aurrekontua egiteko hurrengo atalak hartuko dira kontuan. 12. Pertsonalaren kostua 13. Erosita dauden osagaien amortizazioa 14. Proiektuarentzat beren-beregi erositako osagaiak
Kolorezko kableak
Datu hauetatik esan daiteke proiektua garatzeko 12.000€ inguru behar izan direla. Gastu honen zatirik handiena esku lanean agertzen da, 11.000€ hain zuzen ere. Gastu hau, proiektuaren zuzendariaren lan orduak eta ingeniaritza ikaslearen lan orduak balioztatuz lortu da.
Hurrengoko gasturik handiena, multikopteroa muntatzeko erabili diren osagai desberdinena da, honetan ez daude bakarrik multikopteroak dauzkan osagaiak, baizik eta proiektu osoan zehar erosi diren osagaien batuketa. Proiektuan zehar ikusi da nola aukeratutako osagai batzuk ez dute pentsatutako errendimendua eman, beraz beste batzuk erosi behar izan dira.
Hauen hiruron batuketa, kostu zuzenak dira. Kostu ez-zuzenen balioa, kostu zuzenenaren %10 batean balioetsi da.
9. Proposatutako Aurrekontua
Ondoren, irudiak airetik eskuratzeko multikoptero sinple bat eratzeko aurrekontu bat proposatzen da. Multikoptero honetan, nahitaezko osagaiak bakarrik aurkituko dira, gastu totalak txikituz.
Kolorezko kableak
10. Ondorioak
Baina ez da bakarrik diruan pentsatu behar, bizitzako gauza guztiak ezin dira eurotan kuantifikatu. Esate baterako, ezin da zenbatespen bat egin persona batek bere semearekin batera halako proiektu bat garatzean bien artean sortuko litzatekeen harreman berezia kuantifikatzeko. Baita, halako proiektuak egiterakoan ezagutzak barneratzen dira, ezagutza hauen bidez norberaren gaitasunak handitzen dira. Adibidez, gailuaren osagairen bat matxuratzen bada, persona horrek osagai hori konpontzeko gai izango da (soldadurak, konexioak, programazioa…).
Gaur egungo munduan, oso garrantzitsua da aurrerapen teknologikoak lortzea, eta ingeniari bezala ikasgai hau asko barneratu behar da. Besteak beste, ingeniarion eskuetan egongo da munduak jarraituko duen norabidea. Ondorio teknikoak ere atera daitezke. Memorian zehar adierazi dira ze osagai erabiltzen diren, eta osagai bakoitzaren azterketa egin da. Baita ikusi da ere osagai batzuk zailtasun osogarri bat ekar ditzaketela, programazioa edo konfigurazioaren aldetik. Multikopteroen munduan hasiberrientzat gomendagarria da halako osagaiak ekiditzea, izan ere multikopteroak dituen osagaiak berez hasieran ulertzea ez da erreza. Horretarako, kontrolagailu sinpleak gomendatzen dira (KK2.1), aurreprogramatuta daudelako. ESC-en inguruan ere sinpletasuna bila daiteke, motor
bakoitzeko osagai bat euki beharrean, osagai bat motor guztientzako eukitzea gomendagarria da, izan ere ESC bakoitzak urruti kontrolagailuarekin konfiguratzen dira eta ESC guztiak era berdinean konfiguratu behar dira, beraz errazagoa da ESC bat ondo konfiguratzea, lau konfiguratzea baino.
Azterketa egin eta gero, multikopteroak muntatzeko hurrengo zerrenda pentsatu da. Zerrenda hau, argazkiak eta irudiak eskuratzeko multikoptero bat egiteko da. | science |
addi-afe661288749 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29390 | Gidari gabeko airezko ibilgailuen azterketa teoriko eta praktikoa | Fuentes Arruti, Aitor | 2018-10-30 | Aukeratutako konponbidean hurrengo irudian ikusten diren osagaiekin egin da.
Aukeratutako multikopteroaren konfigurazioa nahiko osagai eukiko dituenez, egitura handi bat euki behar du, eta pisua handiegirik ezin du izan. Horregaitik X525 V3 egitura aukeratu da. Egitura hau, nahiko handia (600mm*600mm) da eta aluminioz eta plastikoz eginda dago.
Multikopteroaren funtzionaltasuna airetik irudiak eskuratzea izango denez, bateria handi bat beharko da, bai hegazteko denbora luzea izan dadin eta baita osagai guztiek eskatutako energia elikatzeko gai izan dadin.
Merkatuan dauden baterien azterketa egin eta gero, dokumentu honetan eginda dagoena, bi bateria erabiliko dira, Turnigy 5000mAh 30c eta RCinnovations 4000mAh 30c. Lehenengo bateria, bigarrena baino pisu eta tamaina handiagoa dauka (414g eta 145 x 49 x 27mm) aldiz bigarren bateriak 310g pisatzen ditu eta 135x45x24mm dauzka. Bi baterien karga ratio 2C-koa da.
Bateriak erabiltzen ez direnean, segurtasun neurriak direla medio, poltsa berezi baten barnean euki behar dira. Poltsa hau, suaren aurkakoa da, eta bateriaren batek, erreakzio baten ondorioz eztanda egiten baldin badu, kalteak murriztend ditu.
Aukeratutako motorrak EMAX MT2213 modelokoak dira. Izan ere, gutxi gora behera multikopteroak izango duen pisua 1500g-koa izango da eta motor hauek 670 gramo altxatzeko ahalmena daukate bakoitzak. Laurak batera, 2680 gramo altxatzen dute, beraz aurreikusitako pisua altxatzeko balio dute. Motor hauen ezaugarriak hurrengoak dira.
Merkatuan dauden bi ESC mota nagusien artean (bakunak edo multipleak), ESC multiple bat aukeratu da, QBrain 4x20 zehatz meatz. ESC multiple batek erosotasuna dakar instalazioa eta konfigurazioa egiterakoan, eta gainera aukeratutako motorraren ezaugarriak betetzen ditu, 20A-ko intentsitateekin lan egin ahal duelako. Honetaz aparte, 3S bateriekin ere lan egiteko prestatuta dago.
ESC hau BEC zirkuitua barneratuta dakar, beraz hemendik zuzenean tentsioa aldaketa egiten da multikopteroaren veste osagaiak elikatzeko.
Merkatuan hanbat eta hainbat kontrolagailu daude, baina aukeratutakoa KK2.1 izan da. Kontrolagailu honek erraztasun handiak eskaintzen ditu multikopteroen munduan salea ez denarentzat. Hasteko, aurreprogramaturik dator, bakarrik sartu behar zaizkio
Urruti kontrolaren ezaugarri nagusiena hamaika kanal dituela da. Hau da, uneoro hamaika seinale bidaltzeko ahalmeda dauka. Oso ondo dator ezaugarri hau etorkizunera begira, izan ere aukeratutako multikopteroak 6 kanal erabiltzen ditu, eta aurrerantzean hobekuntzak eginez gero, urruti kontrol honek balioko du.
Beste ezaugarri garrantzitsu bat bere pantaila ukigarria da, kontrola konfiguratzeko erreztasun handia eskeintzen du. Kontrol honek, bozgoragailu bat dauka, eta multikopteroa armatzen denean doinu bat sortzen du, multikopteroa aktibatuta dagoela jakitun izateko.
LPB edo First Person View (ingelesez) sistema 4 osagaiez osatuta dago. Lehenengoa kamera da, kasu honetan erabilitako kamera 1/3 Sony CCD (PAL) modelokoa da. Bigarren osagaia, antena da, honen betekizuna kamerak jasotako irudiak irrati seinalez bidaltzea da, aukeratutako modeloa 2,4GHz-eko frekuentzia erabiltzen du, anteak lau pin dauzka kanala aukeratzeko (kanala pin pare bat zirkuilulaburtzu lortzen da). Hirugarren osagaia, emisoreak bidalitako irrati seinaleak hartzen dituen hargailua da. Honen bitartez, lurretik irudiak jasotzeko ahalmena eukiko da, hargailuak berriz 12 kanal dauzka. Laugarren osagaia, seinale bihurgailua da (dekodifikadorea), honen betekizuna irrati seinaleetatik datozten irudiak pantaila batean ikusgai izatea da. Kasu honetan, pantaila VGA kable batez hartuko ditu irudiak.
Sistema honen bidez, kalitatezko irudiak eskuratuko dira. Sistema honetan, orekagailua eta erresoluzio handiko akzio kamera bat eukiko da. Hautatutako orekagailua, RTF CX20 eta bi BLDC 2208 motor dauzka, BGC2.2 kontrol plakarekin.
Hautatutako akzio kamera, 4K UltraHD modeloa da.
Irudia 8 4K UltraHD
Bateriak kargatzeko, kargadore mugikor bat aukeratu da. Kargadorearen modeloa SkyRC Imax B6 mini da, eta tentsio bihurgailu batenkin dator zuzenean behe tentsiora konektatzeko. Kargadore honek hainbat ezaugarri ditu, baina bakarrik azalduko dira multikoptero honentzako erabiltzen direnak.
Esan bezala, baterien zeldak behar bezala kargatzeko, karga orekatua erabiltzen da. Karga hau egiteko, kargadoreak datu batzuk eskatzen ditu, bateriaren kapazitatea eta korrontearen balioa. Kapazitatearen balioa baterian agertzen da, baina korrontearentzako kalkulu txiki bat egin behar da. Baterien ezaugarri taulan (ez da baterian bertan agertzen) bilatu behar da karga ratio izeneko balioa, normalean 1 eta 5 arteko balioa dauka. Balio hau, bateriaren kapazitatearekin biderkatuz kargatzeko korrontearen balioa lortzen da.
Baita ere, bateriak deskargatzeko aukera emoten du. Hau egiteko, hasierako menuan discharge sakatu, eta eskatutako balioak sartu (kapazitatea eta intentsitatea).
Hurrengo estekan aurkitzen da kargadore baten modu guztiak erabiltzeko gida txiki bat. Kargatu nahi den bateriaren balioak sartzen dira, baita kargadorearen modeloa ere eta web orrialdeak modu guztien azalpena eskeintzen du, baita ere sartu behar diren balioak bateriaren arabera.
Multikoptereoa muntatzerako orduan, nahasketak sortu dezakeen ataletariko bat konexioak dira. Izan ere, nahiko kable txiki daude, eta askotan osagaiek dakartzaten argibideak ez dira behar bezain argiak.
Nahasketak ekiditzeko asmoz, hurrengo orrialdeetan azalduko da osagai bakoitzak dituen sarrera/irteerak eta beste osagaiekin nola konektatu behar diren.
Irudia 9 KK2.1 kontrolagailuaren pinak
Kontrolagailura, urruti kontrolaren hargailuak jasotako seinaleak kable hauen bidez heltzen da. Hiru kable mota daude, seinale kablea (kable bana mugimendu bakoitzarentzat), tentsio kableak (lurra eta tentsioa) eta konfigurazio kableak (Multikopteroaren ezaugarriak aldatzeko). Kasu honetan, hurrengo konfigurazioa erabili da, goitik behera.
Zuria→ aleroiaren seinalea Gorria→ Hargailuaren tentsio sarrera 5V Beltza→ Hargailuaren lurra Urdina→ Elevator seinalea Berdea→ Thrust seinalea Morea→ Rudder seinalea Grisa→ Orekatze seinalea Ohartu konfigurazio honetan bakarrik tentsio kable bi erabiltzen direla (beltza eta gorria) sistemak elektrikoki lotzeko, izan ere pin hauek goitik behera zirkuitu-laburtuta daude, beraz ez da beharrezkoa pin guztietan lurra eta tentsioa jartzea. Naiz eta leku askotan agertzen den konexio hau jarrita (pin guztietan lurra eta tentsioa), ez da komenigarria, izan ere tentsio mailan desoreka txikiak ager daitezke, eta baliteke kable batetik bestera tentsio diferentziak agertzea, eta tentsio diferentzi batek zirkuitu-labur baten eragin dezakeen kalteak handiak dira.
Ohartu konfigurazio honetan bakarrik tentsio kable bi erabiltzen direla (beltza eta gorria) sistemak elektrikoki lotzeko, izan ere pin hauek goitik behera zirkuitu-laburtuta daude, beraz ez da beharrezkoa pin guztietan lurra eta tentsioa jartzea. Naiz eta leku askotan agertzen den konexio hau jarrita (pin guztietan lurra eta tentsioa), ez da komenigarria, izan ere tentsio mailan desoreka txikiak ager daitezke, eta baliteke kable batetik bestera tentsio diferentziak agertzea, eta tentsio diferentzi batek zirkuitu-labur baten eragin dezakeen kalteak handiak dira.
Osagai honen konexioa oso erraza da. Bi kable besterik ez ditu, bata lurra (beltza) eta bestea tentsioa (gorria) buzerra elektrikoki elikatzeko. Gailu honen bidez, kontrolagailuaren alarmak entzun daitezke (bateria baxua, multikopteroaren pizte eta itxaltzea edota armatua).
Osagai honek bi sarrera/irteera ditu, baina bakarrik bat kableduna (irteera), izan ere sarrera irrati seinaleen bidez gauzatzen da. Irteera seinaleen lehenengo zazpi kableak kontrolagailuaren eskumaldeko pinetara doaz, eta azkenenko kablea kamera orekagailuaren kontrol pinetara doa.
Irudia 10 Hargailuaren konexioak
Kontuan euki hargailuaren eta plakaren ordena desberdinak izan daitezkeela.
Hargailuarekin batera datozen kableak hurrengo itxurakoak dira. Hiru kable dauzkate, lurra tentsioa eta seinalea. Esandako errorea gerta ez dadin, triple kable hauek, kable bakar batez aldatzen dira, eta bakarrik kable triple bat jartzen da, osagaia elektrikoki konektatu dadin.
Irudia 11 Haragiluarekin datozen kableak
ESC-aren aldean, gauza bera gertatzen da, erdiko pinak tentsio berdinean daude (zirkuitulaburtuta), beraz bakarrik tentsio sarrera bat jartzen da. Lehenengo pinean tentsioa, lurra eta seinalea, eta hurrengo hiruretan bakarrik seinalea.
Azkeneko kablea, buzerra da. Honetan, bakarrik euki behar da kontuan polaritatea, hau da, alde gorria positiboan jarri, 5V, eta beltza negatiboan, lurra.
1.3. Orekatzailearen konexioak
Aukeratutako orekagailua Hobby Siglo 2 AXIS da, modelo hau aukeratu da bi ezaugarri kontuan hartuta, prezioa eta erabilgarritasuna. Orekagailu askok, erabilgarritasun gehiegi eskaintzen dituzte, proiektu honek behar dituenak baino gehiago, adibidez 3 ardatzetako askatasun mugimenduak eta normala denez, halako orekagailuak garestiagoak dira. Hiru ardatz hauen mugimenduak baimenduko luke multikopteroaren posizioa edozein delarik, nahi den puntu fokuratzeko.
Soluzio honetarako, bi ardatzeko askatasun mugimenduko orekagailu batekin nahikoa da. Bi ardatzekin, fokuratze puntua beti multikopteroaren aurrekaldean egongo da, eta beste bi ardatzak, lurrarekiko paralelo direnak aldatu daitezke (pitch eta roll).
Orekatzaileak bere kontrolagailu partikularra dauka barneratuta, eta dauden mi motorren posizioa urruti kontroletik aldatzeko ahalmena ematen du. Kontrolagailu honen pinetan ez badu sarrera seinalerik jasotzen, hau da baldin ez badago urruti kontrolera konektatuta, kontrolagailuak kontrolatuko du motorren posizioa (bi motorrak independenteak dira, urruti kontroletik kontrola daiteke motor bat eta bestea kontrolagailuaren menpe hutzi). Kontrolagailuaren menpe da.
Irudia 12 Orekatzailea multikopteroan kokatuta
Orekagailu honek, kontrolagailu bat (lauki handia) eta bi ardatzeko azelerometro bat (laukizuzen txikia) dakar. Hurrengo irudian ikusgai dago orekatzaileak dituen osagai elektroniko eta kableak.
Irudia 13 Orekagailuaren kontrolagailua
Kable gorria eta beltza, sarrera eta irteera tentsioak dira. Osagai hau, 9,4V-tetan lan egiten du, eta tentsio hau lortzeko, bateriak dauzkan pinetara konektatuko ditugu zuzenean, beltza beltzarekin eta gorria bateriaren 3. pinarekin. Hurrengo irudian ikusgai dago esandako pinak.
Irudia 14 Bateriaren pinak
Irudia 15 Orekagailuaren motorrak kontrolatzeko pinak
Kontuan euki behar da aukeratutako osagaiak lau ESC dituela batera, beraz hurrengoko azalpenak bakarrik mota honetako ESC-entzat balioko du. Aukeratutako osagaia Qbrain 4x20A da, esan bezala lau motorren ESC-ak batera dituen osagaia da.
Osagai honetan, kontrolagailua eta motorrak konektatuko ditugu. Alde batetik, tentsio sarrera dago, zeinetan bateriaren 12V sartzen diren kable gorritik. Bestalde, kable txikiak kontrolagailura doaz, gorria eta beltza tentsioa daramate plakara, eta besteek plakatik seinaleak hartzen dituzte.
1. M2→ Aurreko eskumako motorrera 2. M3→ Aurreko ezkerreko motorrera 3. M1→ Atzeko eskumako motorrera 4. M4→ Atzeko ezkerreko motorrera a. Oso garrantzitsua da horrela konektatzea, horrela baitdago konfiguratuta
Sistema honek, lau osagaiek osatzen dute. Kamera, antena, hargailua eta dekodifikadorea. Kameratik antenara kable bat doa irudien seinalearekin (zuria) eta beste bi kable elikadura tentsioarekin (gorria eta beltza).
Irudia17 LPB kableak
Hargailutik ezin dira irudiak atera, beraz dekodifikadorea erabiltzen da, osagai hauek kable baten bidez konektatzen dira, eta azkenik dekodifikadoretik pantailara irudiak bidaltzen dira VGA kable batekin.
Kontrolagailua hargailuarekin, buzzer-arekin eta motorrekin konektatu eta gero, kontrolagailua konfiguratu behar da. Lehendabizi, kontrolagailua energi elektrikoz elikatu behar da, horretarako, ESC-a bateriara konektatzen da, eta ESC-aren elikadura kableak
(gorria eta beltza) kontrolagailuko eskumaldeko pinetan konektatzen da. Behin konenktatuta, kontrolagailua piztuko da, eta doinu luze bat joko du, honen ostean, 2.irudia agertuko da pantailan. Eskumako botoia sakatuz, kontrolagailuaren menuan sartzen da. Menuaren barruan atal asko agertuko dira, baina momentuz garrantzitsuenetara joko da.
PI algoritmoaren balio batzuk emango dira, baina kontuan euki behar da multikoptero bakoitza, naiz eta muntaketa pausu berdinak jarraitu, PI balio apropoz desberdin batzuk euki ditzazke. PI balioak lortzeko, memorian teoriaren atalan esandako pausuak jarraitu beharko dira.
● PI kontrolagailua konfiguratzeko menua dago. Gomendatutako balioak hurrengoak dira.
Irudia 18 KK2.1 PI
○ Atal honetan, hargailuak irrati kontroletik jasotzen dituen seinalearen azterketa egiten da, horretarako hargailuaren kableak kontrolagailuarekin lotuta egon beharko dira. Irratiaren joystick-ak mugitu, eta kontrolagailuaren pantailan biztaratzen diren zenbakiak eta mezuak aztertu. Irratitik bidalitako mugimendua pantailan agertzen delakoarekin bat egiten baldin badu, ondo konektatu egongo dira kableak. Hala ez bada eta, adibidez yaw mugimenduan aliron mugitzen bada, kableak txarto konektatu daudelaren seinale da, hau konpontzek kableen lotura berrikusi. Bliteke ere irratiko mugimendua pantailan ondo islatzea, baina kontrako zentzuan, hau da, joystick-a balio positibo batera mugitzean, pantailan balio negatiboak
agertzea. Hau konpontzeko, irratian signals menuan sartu, alderantziz dagoen kanala aukeratu eta reverse sakatu behar da.
○ Ondoren, enter botoia sakatuz pantailaratzen dira motor bakoitzaren posizioa kontrolagailuarekiko, eta hauek euki behar duten biratze zentzua. CW edo CCW.
○ Airean agindurik jasotzen ez badu irratitik, oreka posizioara bueltatuko da, lurrarekiko parelelo alegia. Aukera hau aktibatzean, PI kontrola ere ezarri daiteke. Berriz ere, balio batzuk gomendatzen dira, baina hoberena probak egitea izango litzateke.
○ Atal honetan, kontrolagailuaren oreka posizioa ezarriko da. Horretarako, kontrolagailua lurrarekiko parelelo jarri behar da eta CONTINUE botoia sakatu. Segundu batzuk geroago, prozesua amaituta egongo da.
Irudia 22 KK2.1 ACC
○ PI kontroleko gain eta limit balioak berdinak izateko, hau da, Roll-eko balio berri bat sartzean, automatikoki Pitch-ean sartzeko.
1.7. Denboran zehar garatutako soluzioak
Hasierako prototipoetan ere ez zen erreparatzen alde estetikoan, osagaiak ahal zeneko lekuetan jartzen ziren, kableen luzeerak kontuan hartu gabe. Azken hau arriskuak sortzen zituen, izan ete kable batzuk propelen ibilbidearekin topatu ahal ziren.
Irudia 23 Egindako lehenengo prototipoa
Esan bezala, lehenengo prototipo honetan ikusi daiteke nola osagaiak denak batera ahal den bezala jarrita dauden, eta honen ondorioz kontrolagailuaren pinak apurtzeko arriskua dago. Gainera, baita ere ikus daiteke motorren kableak nahiko solte daudela, eta daukan lasaierak nahikoa izan daiteke propelen ibilbidean jartzeko.
Irudia 24 Bigarren prototipoa
Bigarren prototipo honetan nahiko aldaketa egin dira aurreko arazoak kontuan hartuz. Ikusi daiteke nola multikopteroaren egituraren erdian osagai gutxiago daudela, kontrolagailuari espazio gehiago emanez. Gainera, kable guztiei aldaketak egin zaie, adibidez hargailutik kontrolagailura joaten direnak haien artean korapilatu dira, kontrolpean eukitzeko asmoz. Baita ere motorren kableei aldaketa bat egin zaien, egituraren hanketara lotu dira brida batzuen bitartez, zeukaten lasaierak kenduz.
Hirugarren prototipo honetan, lau aldaketan nabarmen egin dira. Lehenengoa, hargailutik irtetzen ziren kableak aldatu dira, kable txikiago eta koloredunak erabiliz, horrela kolore bakoitzari mugimendu edo agindu bat esleitu daiteke,sortu daitezkeen nahasketak ekiditzeko asmoz. Bigarren aldaketa, ESC-aren posizioa bateriaren posizioarekin trukatzean datza, aurreko prototipoetan egituraren goikaldean zegoen, baina ikusten zen ez zeukala espazio nahikorik ondo jartzeko, beraz egituraren behekaldera pasatu da, eta bateria goikaldera pasatu da. Hirugarren aldaketa, kamera sartzean datza. Orekagailua oraindik ez dagoenez, kamera egituraren goi eta aurrekaldean jarri da, brida batzuekin lotuz, kamera ez mugitzeko.
Laugarren prototipo honetan, orekagailua sartu da. Kontuan euki orekagailua behekaldean jarri behar dela, honek duen ezaugarri geometrikongatik. Jada behekaldean ESC-a dagoela kontuan hartu behar da, baina honen gorputza laukizuzena denez, ez dago arazo handirik biak bata bestearen gainean akoplatzeko brida batzuen bidez.
Bostgarren prototipo honetan, FPV sistema jarri da (Lehengo Pertsonako Begirada). Gogoratu sistema hau zuzeneko irudiak ikusteko gaitasuna ematen duela, beraz kamera bat jarri da aurrekaldean eta irudian irrati seinalez bidaltzeko antena bat jarri da bateriaren gainean, egituraren erdialdean gutxi gora behera. Kontuan euki behar da antena hau motorren eraginez interferentziak jasotzen dituela, eta irudiak ez dira garbi heltzen, horregaitik egituraren erdialdean jarri behar da.
Irudia 29 Seigarren prototipoa
Seigarren prototipo honetan, kontrolagailua babesteko kutxa bat jarri da aldaketa nabarmenena bezala. Honen bidez, kontrolagailura kutsadura gitxiago heltzea lortzen da (area, lokatza, ura…) eta bateria eta kontrolagailuaren arteko distantzia handitzea. Kutxak, zulo bat dauka kontrolagailuaren pantaila ikusteko eta konfiguratu ahal izateko guztia desmontatu gabe. Baita ere, zinta isolagailu beltza jarri da atzeko hanketan, bi funtzio betetzeko. Lehena, kableak egiturari lotuago egon daitezen, eta bigarrena funtzio bisuala da, honekin multikopteroa hegaztrakoan jakin daiteke zein den honen aurrekaldea eta atzekaldea.
Irudia 30 Zazpigarren prototipoa
Zazpigarren prototipo honetan egindako aldaketak, osagaien segurtasunarekin zerikusia dute. Egituraren erdialdeko osagaiak finkatu dira, bai torlojuekin edo bai belkroaren bidez. Gainera, plastikozko kutxa gogor bat jarri da, osagai elektronikoak barnean sartzeko eta babestuago egoteko bai kolpeetatik zein kanpoko faktoreetatik (ura, area, lokatsa, ploema….).
1.8. Multikopteroa garraiatzeko modua
Aurkitutako soluzioa, kartoizko kutxa bat izan da. Kutxaren materiala oso ona da honetarako, izan ere ez du pisu handirik, baina multikopteroa bere barnean eraman dezake kutxa apurtu gabe. Gaineran, kutxa kubo bat denez, nahiko espazio dago ardatz bertikalean. Espazio horretan, multikopteroaren osagai asko sartu daitezke (bateriak, urruti kontrola, propelak, herramintak…). Kutxaren behekaldean osagai guztiak jartzen dira, eta hauen gainean plastikozko material bat, azken honen gainean multikopteroaren hankak jartzeko. Behin gauza guztiak sartuta, haien gainetik burbuilazko papera jartzen da, multikopteroa babesteko.
Irudia 31 Multikopteroa garraiatzeko kutxa
Erabilitako osagaiak (kamera, antena, hargailua eta dekodifikadorea) behar bezala funtzionatzen dute, baina kalitatezko irudirik ezin dute eman.
Hargailua (grisez) eta dekodifikadorea (beltza)
Irudia 32 Lortutako irudiak ordenagailuko pantailan ikusita eta multikopteroaren posizioa irudia ateratzean
Aukeratutako motorrak Emax MT2213 935KV izan dira azkenean, eta fabrikanteak emandako datuak hurrengoak dira.
Azterketa egiteko, motorrak kontsumitutako intentsitatea, abiadura eta altxatutako pisuak neurtu dira. Hau egiteko, hurrengoko osagaiak erabili dira. Baskula bat, honen gainean egurrezko laukizuzen bat, eta honi itsatsita motorra jartzen da. Motorrari konektatuta, anperimetro/tentsiometro bat seriean ipintzen da ESC-aren ostean, eta abiadura neurtzeko laser bidezko pistola neurgailua erabili da.
Irudia 35 Motorrak altxatutako pisua eta honen abiadurako grafikoa
Irudia 36 Motorrak kontsumitutako intentsiatea eta abiaduraren arteko grafikoa
3. Merkatuko baterien azterketa Hurrengo sailkapenetan, merkatuan dauden baterien azterketa egin da. Bateriak, lau taldeetan banadu dira, haien deskarga ratioagatik (10-20, 25 eta 30). Talde bakoitzean, bateriaren marka, kapazitatea, pisua, prezioa, errefentzia zenbakia, kargatzeko ratio eta erlazioa agertzen da. Eralazioa hau, bateriaren kapazitatea eta pisua aurkesten du. Bateria pisutsuak desabantailak dakartzate, beraz balio hau txikia izatea bilatuko da, aldiz bateriaren kapazitatea gero eta handiagoa izan, hobeagoa izango da multikopteroarentzat, beraz gero eta erlazio balio baxuagoa izan, bateria hobeagoa izango da.
Memoriaren esan bezala, multikopteroaren probak egiteko jarraibide batzuk jarri dira. Hurrengo orrialdeetan, jarraibide hauek kontuan eukinda, egin diren proben emaitzak azalduko dira.
Lehenengo proba, multikopteroa lehen aldiz muntatu denean egiteko da. Proba honen helburu nagusia, multikopteroa ondo muntatu eta konektatu dela ikustea da. Osagaiak muntatzerako orduan, hutsegite txiki batek multikopteroaren kontrola galtzea ekar dazake.
Beraz, naiz eta multikopteroaren kontrola galdu, probak honek bermatzen du multikopteroa ez dela urrun joango eta kalterik ez duela eragingoprobaren ingurunean. Horretarako, multikopteroa puntu finko batera lotzen da, eta hegaz egin ahal izateko distantzia txiki bat usten zaio lotura horretan.
Proba honetan, puntu finko moduan egurrezko pale bat erabiliko da, zeinek multikopteroen motorrek altxatu ahal duten pisua baino pisutxuago den. Multikopteroa eta egurrezko palea lotzeko, arrantzan erabiltzen den pita jartzen da, multikopteroaren hanketatik inguratuz eta egurran egindako zuloetatik pasatuz.
Hurrengo irudian gauzatutako proba ikusten da. Proba, unibertsitateko Matematika sainaleko laborategi baten egin zen, proiektua egin den leku berdinean. Ikusten denez, lurrean egurrezko palea dago (3 kilo ingurukoa) eta multikopteroa eta egurra lotzen pita dago, soka hau oso oso estua denez, irudian ez da ikusten.
Proba hau egiterakoan, arazo batzuk aurkitu ziren.
Motorren biraketa norantza ez zeuden ondo jarrita
o Konpontzeko, motor eta ESC arteko kable bi elkartrukatzen dira
o Motorren abiadura, bateriaren tentsioaren proportzionala da, beraz bateria deskargatzean, hauen abiadura murrizten da, eta ezin duten haien potentzia maximoa garatu, multikopteroa altxatu ezinik.
Hargailuaren kableak txartu konektatuta
o Hargailutik kontrolagailura doazen kableeak ez zeuden behar bezala jarrita, thrust seinalea eta roll seinalea elkar trukatuta zeuden.Arazo honetan ikusi zen proba honen garrantsia, izan ere multikopteroa etengabe zegoen bulkada sortzen, eta diseinatutako probak saihestu zuen multikopteroa gora egiteak.
Irudia 37 Multikopteroari eginiko lehen proba
Bigarren proba honetaran, lehen proban ikusita osagaien lotura behar bezala egin dela, multikopteroaren oreka aztertuko da, grabitate zentruaren bidez. Horretarako, multikopteroa libre jartzen da, egurra eta pitarik gabe, eta metro bat baino gitxiagoko altuerararte igotzen da.
Proba hau egiterakoan, antzeman zen argi eta garbi multikopteroan jarritako osagaien pisuen erresultantea, ez zegoela multikopteroaren erdialdean, beraz osagaiak lekuz aldatu ziren.
Irudia 38 Multikopteroari eginiko bigarren proba
Hirugarren proba hau egiteko, leku itxi eta zabal bat bilatu zen. Leku hori, industria-nabe bat izan zen. Nabe horretan, nahiko leku zegoen multikopteroari behar beste azterketa egiteko, izan ere 7 metroko altuera dauka, eta 200 metro karratuko azalera.
Hegaldi hauek, PI-ak konfiguratzeko erabili ziren. Teoriaren partean esan bezala, multikopteroek ardatz bakoitzan PI control algoritmo bat dauka eta gomendatu bezala, pitch eta roll angeluak lotu ziren.
Azterketa hauek egitean, frogatu zen nola P balio baxuekin multikopteroak oso astiro erantzuten zuela, eta gainera erroreekin. P balioak igotzean, ikusten zen nola multikopteroak, errore batekin, erantzun denbora murrizten zuen. P balio batera heltzean, I akzioarekin hasi zen. Zerotik hasita, balio hori gorantz igo zen, eta frogatu zen nola balio hori igo ahala, multikopteroak sortutako errorea gero eta azkarrago desagertzen zela. Hegaldi hauetan lortutako PI balioak hurrengoak izan ziren.
Irudia 39 Multikopteroari eginiko hirugarren proba
Azken hegaldi proba honetan, multikopteroaren erantzuna espazio zabal batean aztertzeko izan zan. Hegaldi hauetan ikusi zen, aurreko hiru probetan eginiko aldaketak ondo egin zirela, eta nahiko hegaldi txukunak egin ziren azken honetan. Irudietan, egun horretako bi irudi, lehena erakusteko zer-nolako lekuan egin zen proba (beti ere memoriako mapa errespetatuz), eta bigarrena erakusteko zenbateko altuera hartzeko gai izan zen.
Irudia 40 Laugarren probako hegaldiak
Irudia 41 Multikopteroarekin ateratako argazkiak(1)
Irudia 42 Multikopteroarekin ateratako argazkiak (2)
2017ko Abenduak 15-ean Espainiako gobernuak multikopteroen inguruan lege berri bat aprobatu zuen. Honekin, erabilera profesionalan zeuden muga batzuk kendu ziren, eta aisialdirako erabilerari mugak jarri ziren, segurtasun aéreo eta publikoa dela medio. Profesionalen inguruan egin diren aurrerapenen artean, hiri eta pertsonen gainetik hegaztea baimendu diete baita gabaz ere hegaztea ere.
6.1. Plan estrategikoa
2018-ko urtean zehar, Fomentoko Ministerioak marko berri osatuko du dronen plan estrategikoaren publikazioarekin, herraminta hau legeetatik haratago joango da, eta industria honen jomugak ezarriko ditu. Dekretu Errealaren helburua erregimen juridiko bat ezartzea da Gidari Gabeko Airezko Ibilgailuentzat (GGAI), zeinei ez diren aplikagarriak Europako Parlamentuaren (CE) 216/2008 araua.
6.2. Identifikazioa eta matrikulazioa
GGAI aeronave baten fabrikanteak, aeronabearen mantenua, ikuskapen eta portaera deskribatzen duen manual bat egin behar du. Manual hauetan agertu behar dira behar diren jarraibideak mantuna, inspekzioa eta erreparazioak egiteko, eta aeronabearekin batera eman beharko dira. Aeronabearen operadoreak mantenuaren eta aeronabigabilitatearen erantzulea da, edozein momentutan gai izan behar da erakusteko bere GGAI aeronabeak urruti kontroletik kontrolatzeko gai dela, eta honen osagaiak funtzionatzen dutela. Gainera, operadoreak registro bat euki behrako du hurrengo kasuetarako: Egindako hegaldiak eta denbora. Agertutako defizientziak hegaldia baino lehen, hegaldiaren momentuan eta hegaldiaren ostean, aurrerantzean aztertu eta konpontzeko. Segurtasunarekin lotuta dauden gertaerak Egindako inspekzioak , mantenua eta aldatutako osagaiak | science |
addi-1341ac8aaeb7 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29394 | Hodeira konektatutako eguaraldi behatoki baten prototipoaren ezaugarrien hobetzea eta bere atalentzako PCB-aren diseinua | Abadia Vicente, Ander | 2018-10-30 | Gaur egun, IoT (Gauzen Internet-a) kontzeptuak geroz eta indar handiagoa hartzen hari den teknologia bat da, non, objektuak Internet-era konektatzea ahalbidetzen duen. Gai hau hain zabala izan arren, Gradu Amaierako Lan (GrAL) honetan garatuko den proiektua, datu meteorologikoen prozesaketan jarduten duen behatoki batean oinarrituko da. Zehatzagoak izanda, proiektu honen helburua, aurretik garatutako hodeira konektatutako eguraldi behatoki baten prototipoaren PCB-en diseinuak egitea izango da. Non, helburu hauen betetzearen helmuga, prototipoari ikerkuntza proiektu batean erabili ahal izateko egitura egokia bat ematea izango den, beti hasieratik ezarritako hardware askearen kontzeptua errespetatuz. Gainera, elikaduraren aldetik, guztiz autonomoa den behatoki bat izatean, bateriaren kargaren eta sistema osoaren kontsumoaren monitorizazioa ahalbidetuko duen modulu bat inplementatuko da. Honela, bateriaren maila ezagutzeaz gain, deskarga edo karga prozesuan dagoen jakinaraziz.
1. SARRERA IoT kontzeptuan parte hartzeko asmoarekin, eguraldi behatoki baten prototipoa garatu zen, non tenperatura, hezetasun, presio sentsore eta GPS baten bidez, datu meteorologikoak lortzen ziren behatokiaren kokalekuarekin batera. Etengabe garatzen hari den teknologia honi esker, mugikorrari begirada bat emanez, kokaleku zehatz bateko datu meteorologikoak ezagutzea lortu da, behatoki hau urrunetik kudeatu daitekeen plataforma bat baita, eguzki plaka eta beteria baten bidez, erabateko autonomia lortuz. Sistema honen benetako erabilpen bat lortu ahal izateko, hasiera batetik jarraitutako open hardware kontzeptua errespetatuz, eguraldi behatokia osatzen duten osagaientzako PCB-en diseinua egitea proposatzen da, non, hardware aldetik emaitza egoki bat lortzeaz gain, ezaugarrien hobekuntzak egingo diren, funtzionalitate berriak lortuz.
2. TESTUINGURUA Teknologia berriak esploratzeko nahiaren ondorioz, hodeira konektatutako eguraldi behatoki baten prototipo bat garatzen hasi zen. Prototipo honen helburu nagusia, sentsore meteorologikoek eskuratutako datuen prozesaketa, gordeketa eta bistaratzea egitea zen IoT kontzeptuaren pean. Helburu hauek lortu ahal izateko, bi behatokiz osatutako plataforma bat diseinatzea erabaki zen. Non, urruneko estazioak (kanpo behatokia), datuak eskuratu eta bidali, eta base estazioak (barne behatokia), bidalitako datuak jasotzeko, bistaratzeko eta hodeira igotzeko ardura izango duen. Gaur egun, aurreko proiektu horretan garatzen hasi zen sistema burutzea lortu da. Hala ere, aipatutako garapen hori, "protoboard" batean egindako muntaia fasean geratu da. IoT sentsore plataforma hau ikerketan erabiliko den gailu baten zati bat izango denez, aplikazio erreal honetan erabilia izateko egitura sendo bat eman beharko zaio. Arazo honi irtenbide bat emateko, GrAL honetan, ezaugarrien aldetik hobekuntzak egiteaz gain, bi behatokiak osatzen duten atalentzako PCB-ak diseinatzea proposatzen da.
Irudia 1 Kanpo behatokiaren protoboard modeloa
3. HELBURUAK Bigarren atalean aipatu denez, Gradu Amaierako Lan hau beste ikasle eta irakasle batzuengatik hasitako proiektu baten jarraipena izango da. Eguraldiari buruzko IoT sentsore plataforma baten jarraipena hain zuzen ere. Dokumentuaren izenburuak deskribatzen duen moduan, GrLA honen helburu nagusia, behatokiaren prototipoaren ezaugarriak hobetzea eta bere atalentzako PCB-en diseinua egitea izango da. Eta honekin, etorkizunean izango duen aplikaziorako egitura solido bat lortzea. Helburu nagusi hau lortu ahal izateko, bigarren mailako hurrengo helburuak definituko dira: Barne eta kanpo behatokien PCB-en diseinu eta fabrikazioa. Bateria neurgailu baten inplementazioa. Bateria mailaren irakurketarako software-aren garapena. Sistemaren kontsumoaren irakurketarako software-aren garapena. GPS-ko datuen lorpenaren denbora murriztea.
4. BALDINTZEN DESKRIBAPENA Gradu amaierako lan honetan garatuko den proiektua, ikerketan erabiliko den gailu baten zati bat izango denez, baldintzarik garrantzitsuena emaitza on bat lortzea izango da. Honetaz gain, IoT sentsore plataforma honek, beste hainbat baldintza bete beharko ditu. Kutxa babesgarriaren neurriekin bat etortzea: Urruneko estazioa (kanpo behatokia) kanpoaldean kokatuta egongo denez, kutxa babesgarri baten beharra izango du, hortaz, honi lotuta joan ahal izateko, PCB-aren neurriak kontuan izan beharko dira. Elikadura kudeatzailearen zirkuituaren integrazioa: Elikaduraren ikuspuntutik sistema erabat autonomoa izan behar denez, eguzki plakaren eta bateriaren arteko kudeaketaz arduratuko den zirkuitu bat integratu beharko da. Kanpo programagailuaren integrazioa: Kanpo behatokiaren µK-a Arduino Pro Mini bat denez, kanpo programagailu baten beharra egongo da. Hortaz, funtzio hau beteko duen zirkuitua integratu beharko da. Sentsoreen kokapena: Sentsoreak PCB-tik kanpo kokatu beharko dira, konektore batzuen bidez konexioak ahalbidetuz.
NANOENVI MET: Produktu hau ENVIRA IOT erakundeak garatutako estazio meteorologikoentzako datuen eskuratzerako sistema profesional bat da, non IP65 inguratzaile mardul batean muntatzen den, urte asko irauteko helburuarekin. Atal elektronikoari dagokionez, ATMEL SAM4 prozesagailu batez ekipatuta dago, non, eskuratutako datuen prozesaketa, gehikuntza eta balioztatze eragiketak denbora errealean exekutatzea ahalbidetze duen. Komunikazioei dagokienez, IoT sareetan integratzeko pentsatuta dagoenez, zerbitzarietara konektatzeko hainbat metodoz ekipatuta dago, hauen artean, 3G, LoRa, ZigBee, WiFi, ólowpan, etb.
Irudia 5 Nanoenvi Met sentsoreentzako konektoreak Irudi hauek https://enviraiot.es/nanoenvi-met/ helbidetik eskuratu dira
Aztertutako bi produktu hauek, GrAL honetan garatuko den proiektuaren bertsio industrialak direla esan daiteke. ClimaStick V2 moduluari dagokionez, lan honen proiektuarekin konparatuz, sentsorizazio, elikadura eta konektagarritasun aldetik, baliabide oso antzekoak erabiltzen dituen produktu bat da. Kasu honetan, funtzionalitate guztiak zirkuitu inprimatu berdinean inplementatuz. NanoEnvi Met-en kasuan, aldiz, proiektu honen etorkizuneko bertsio bat irudikatzen duela esan daiteke. Azken batean, sentsoreen ikuspuntutik, momentu konkretuetan behar direnak soilik inplementatu daitezke eta edozein momentutan aldaketak egitea ahalbidetzen du. Kontzeptu hau, GrAL honetarako bilatzen saiatu den emaitza bat izan da. Tamalez, etorkizunerako lanetan garatu beharko da.
6. AUKEREN ANALISIA Gai honi buruzko produktu ezberdinak aztertu ondoren, eta 4. atalean definitutako baldintzak kontuan hartuz, produktu hau sortzeko aukeren azterketa sakon bat egingo da. Azterketa prozesu hau burutu ahal izateko, nahitaezkoa da PCB-en fabrikazio metodoa zein izango den erabakitzea, honek, produktuaren beste faktoreen aukeraketan eragina izango baitu. Hortaz, hau izango da aukeraketa prozesu honetan erabakiko den lehenengo ezaugarria. Gainera, beste alternatiba ezberdin batzuk aztertu beharko dira: Osagaiak. Barne behatokiaren egitura .
6.1. FABRIKAZIO METODOA PCB-ak fabrikatzeko bi aukera ezberdin proposatuko dira: unibertsitatean ekoiztu edo kanpoko erakunde berezitu bati eskaera egin. Unibertsitatean ekoiztu: Metodo kimiko bat erabiltzen da, non, kobrezko xafla, errebelaketa prozesu bat jasaten duen (Sodio hidroxido disoluzio batean murgilduz), eta ondoren, azido klorhidrikoari ezker, kobre soberakina kentzen den. PCB-aren diseinu prozesuan, eroalezko bideen neurriak zaindu behar dira, hauek oso finak badira, azidoak ezabatzeko arriskua baitago. Arrazoi honegatik, oso zaila da akabera on bat lortzea eta osagai txikiak txertatzeko ez dira batere aproposak. Hala ere, ikaslearen ikuspuntutik, fabrikazio prozesu hau ezagutzeak balio erantzia ekartzen dio.
Irudia 6 Errebelaketa eta eraso metodoa erabiliz fabrikatutako PCB-a
Erakunde berezituak ekoiztu: Kasu honetan, zirkuitu inprimatuak makinaria espezifiko batzuekin fabrikatzen dira, produkzio kate batean. Sistema honi esker, akabera ezin hobeak lortzen dira eta SMD-ko osagaien erabilera errazten dute. Gainera, produkzioa kate batean ekoizten direnez, prezio merkeetan eros daitezke.
Irudia 7 Produkzio kate batean fabrikatutako PCB-ak
Taula 1 Fabrikazioaren alternatibak Fabrikazioa Balio erantzia Akabera Prezioa Guztira Haztapena(%) 80 10 10 100 Unib. ekoiztu 8 6 6 7,6 Erak. Ber. ekoiztu 1 10 8 2,6
Garrantzia ikasketari ematen zaionez, alderdi honetako balio erantziari %80-eko pisua emango zaio. Prezioa plaka bakoitzeko nahiko antzekoa da, eta akaberari dagokionez, ez da industrian fabrikatutako PCB batek eskainitako emaitza hain onen beharrik. Hortaz, zirkuitu inprimatua unibertsitatean fabrikatuko da errebelaketa eta eraso metodoa erabiliz. 6.2. OSAGAIAK Bir gogoratu behar da, GrAL honetan garatzen hari den proiektua, aurretik diseinatutako eta muntatutako protoboard modelo baten jarraipen bat dela. Ondorioz, hardware-a osatzen duten osagai gehienek zeintzuk izango diren erabakita daude. Hala ere, protoboard-eko modelo horretan erabilitako hainbat modulu PCB-an bertan muntatuko dira, hau da, modulua osatzen duten osagai eta konexio guztiak PCB-an diseinatu eta txertatuko dira. Modulu hauek, elikadura kudeatzailea eta Arduinorako kanpo-programatzailea izango dira. Lehenengoari dagokionez, "SparkFun USB LiPoly Charger"-a erabiltzen hari da, non, eguzki plakak sortutako energia sistema elektronikoa elikatzeko erabiltzen duen, eta soberakina, bateria kargatzeko erabiltzen duen. Alderantziz, eguzki plakak sortutako energia nahikoa ez denean, gainontzekoa bateriak hornitzen du. Beraz, GrAL honetan garatuko den kanpo behatokiko PCB-a diseinatzeko, modulu honen egitura hartuko da erreferentzia moduan. Diseinu hau egin ahal izateko, erabili beharreko osagai pasiboen azterketa bat egingo da. Gainera, kanpo behatokian erabilitako mikrokontrolagailua Arduino pro mini-a denez, kanpo-programatzaile baten beharra egongo da. Beraz, hau izango da PCB
honetan txertatuko den bigarren modulua. Honen diseinurako, osagai pasiboen eta FTDI zirkuitu integratuaren aukera ezberdinen azterketa egingo da. Azkenik, 3. Atalean azaltzen denez, GrAL honen helburuetariko bat bateriaren tentsioaren neurketarako sistema bat inplementatzea da, beraz, neurgailu hauen aukera ezberdinen azterketa bat egingo da.
6.2.1. FTDI ZIRKUITU INTEGRATUA Bi aukera ezberdin proposatuko dira FTDI-aren hautaketarako. Integratua bi kasuetan berdina izango da. Ezberdintasun bakarra kapsulatua izango da. Hortaz, hauek izango dira proposatutako aukerak: 28-LD SSOP: Kapsulatu honek 7,80 x 10,20 x 2,00 mm-ko dimentsioak ditu eta 28 pin-ez osatuta dago. Prezioa unitateko 3,63€-takoa da.
QFN-32: Kapsulatu honek 5,00 x 5,00 x 0,90 mm-ko dimentsioak ditu eta 32 pinez osatuta dago. Prezioa unitateko 4,23€-takoa da.
PCB-ak fabrikatzeko, 6.1 atalean azaldutako metodoa erabiltzeak, osagai txiki hauek soldatzerako orduan zailtasunak agertzea eragiten du. Honegatik, garrantzi handiagoa eman zaio atal honi erraztasun handiagoa eskaintzen duen kapsulatuari. Hortaz, osagai aukeratua FT232RL 28-LD SSOP-a izango da.
DS2745U+: 5,00 x 4,00 x 1,50 mm dimentsioak aurkezten ditu eta 8 pin-ez osatuta dago. Konexioak burutu ahal izateko hanka bat dauka pin bakoitzeko, beraz, eskuz soldatzeko arazorik ez da agertuko. Software-ari dagokionez, ez dago inolako liburutegirik eskuragarri, hortaz, programazioa zailtzeak eragiten du. Prezioa unitateko 4,35€-takoa da.
3. taulan ikusi daitekeen moduan, bi aukerak nahiko eskasak geratzen dira, tamainaren ikuspuntutik, osagai oso txikiak baitira. Sentsore hautatua DS2745-a izango da, gutxienez, hankez hornituta baitago. Maniobragarritasuna errazteko, zokalo batean txertatuko da. 6.2.3. OSAGAI PASIBOAK Elikadura kudeatzailearen eta kanpo programatzailearen zirkuituak osatu ahal izateko, hainbat erresistentzia eta kondentsadoreen beharra agertuko da. Osagai hauen kapsulatuari dagokionez, bi aukera posible aurki daitezke merkatuan. THD: Osagai hauek, inprimatutako zirkuituetan eginiko zuloak erabiltzen dituzte aurpegi batetik bestera igarotzeko. Aurpegi bakarreko PCB-etan, zirkuitu gabeko aurpegian kokatzen dira, zati eroalea zuloetatik pasaraziz. Tamaina aldetik nahiko handiak dira eta erraztasun handia eskaintzen dute soldaketa prozesuan.
Irudia 12 TH Teknologiako erresistentzia
SMD: Osagai hauek, inprimatutako zirkuituaren gainazalean kokatzen dira, hau da, zirkuituaren aurpegian kokatutako kobrezko gainazaletan soldatzen dira. Gailu hauek, oso tamaina txikikoak izan ohi dira, eta honek, soldaketa prozesua asko zaildu dezake.
Irudia 13 SM Teknologiako erresistentzia
Osagaiak maneiatzeko erraztasunagatik, THD-koak erabiltzea erabaki da.
6.3. BARNE BEHATOKIAREN EGITURA Barne behatokiaren osagaiei erreparatzen badiegu, Arduino Yun baten beharra egongo dela ikus daiteke. Eta honek, arazo bat suposatuko du PCB-en diseinua egiterakoan, osagaiaren tamaina handiagatik. Beraz, kasu honetan bi aukera desberdin proposatuko dira: Arduinoa goiko aurpegian kokatzea (beste osagai guztiekin batera) edo Arduinorako "Shield" bat diseinatzea. Arduino Yun-a goiko aurpegian kokatu PCB diseinu honen ideia, µK-a goiko aurpegian kokatzea izango litzateke, beste osagai guztiekin batera. Honek, nagusiki bi arazo sortuko ditu. Alde batetik, zirkuitu inprimatuaren tamaina askoz ere handiagoa izatea, eta honekin batera, kutxa babesgarriaren tamaina handitu beharra. Eta bestetik, estetika aldetik itxura txarragoa izatea. Tamainaren arazoak, proiektuaren aurrekontuan izango du eraginik nagusiena. Lehen aipatu denez, kutxa babesgarriaren tamaina handitzeko beharra agertuko baita eta fabrikazioaren ikuspuntutik, material gehiago erabili beharko da. Beraz, aurrekontuaren igoera bat eragingo du. Honetaz gain, sistema txertatua maneiatzeko erosotasuna galduko da. Gainera, itxurara berriro bueltatuz, GrAL honen helburuetan ez da akabera on bat bilatzen. Hala ere, estetika, beti zaindu behar den ezaugarri garrantzitsu bat da, horregatik, egitura honek ez du baldintza hori beteko. Hala ere, PCB-a era honetara diseinatzeak, osagaiak plakara soldatzeko momentuan erraztasunak eskainiko ditu. Kontuan eduki behar da osagaiak eskuz soldatuko direla, beraz, hauen artean tarte handiagoak egongo direnez, leku handiago bat egongo da, prozesu honen erosotasuna handituz.
Irudia 14 Arduino Yun-a goiko aurpegian kokatuz lortutako emaitza
Arduinorako "Shield"-a Kasu honetan, izenak adierazten duen bezala, ideia µK-rako ezkutu bat diseinatzea izango litzateke, hau da, Arduinoa PCB-aren beheko aurpegian kokatuko litzateke eta beste osagai guztiak, aldiz, goiko aurpegian. Hona emen "shield" egitura baten adibidea.
Irudia 16 Arduinorako "Shield" baten adibidea Irudi hau https://www.askix.com/stripboard-arduino-shield-para-programacion-attiny45-yattiny85.html helbidetik eskuratu da. Egitura honi esker, sistema txertatua konpaktuagoa izatea lortzen da, honela, pisua txikituz eta kutxa babesgarriak txikiagoak izatea ahalbidetuz. Gainera,
Irudia 17 Barne behatokairen osagaien kokapena "Shield" egitura aplikatuz 17. irudian ikusi daitekeenez, Arduinoa aurkako aurpegian kokatzeak, gainerako osagai batzuk honen eremuaren barnean sartzea ahalbidetzen du, fabrikazio prozesuan akatsik sortu barik. Gainera, 4050 integratua erdialdean kokatzeak, konexio gurutzatze gutxiago sortzea eragingo du, eta honek, PCB-a aurpegi bakarrekoa izatea ahalbidetuko du. Ezaugarri hau, fabrikazioaren ikuspuntutik, erraztasuna sortzen du. Honetaz gain, estetika aldetik, emaitza egoki bat lortzen da. Taula 5 Kanpo behatokiaren egituraren alternatibak Barne behat. egitura Egonkortasuna Estetika Tamaina Guztira Haztapena(%) 60 10 30 100 Goiko aurpegian 4 4 5 4,3 Shield 8 7 8 7,9
7. GOI MAILAKO DISEINUA 3. Atalean aipatutako helburuak lortu ahal izateko, Gradu Amaierako Lan honetan garatuko den proiektua bi zatitan banatuko da. Alde batetik, kanpo eta barne behatokien PCB-ak diseinatuko dira aipatutako baldintzak betez, eta bestetik, bateria maila eta sistema osoaren kontsumoa ezagutzeko Hardware eta Software-a garatu eta inplementatuko da.
7.1. KANPO ETA BARNE BEHATOKIAK Helburu nagusia Hardware-a hobetzea denez, bi PCB diseinatu eta fabrikatuko dira. Lehengoa kanpo behatokiak osatuko du, urruneko estazioa izango dena, eta bigarrena, barne behatokia izango da. Diseinuak DesignSpark PCB 8.1 programarekin garatuko dira, dohaineko softwarea baita, eta behatokiak elkarrekiko independenteak direnez, hauen garapena bi azpiataletan banatuko dira.
7.1.1. KANPO BEHATOKIA Diseinu prozesuarekin hasi baino lehen, emaitza onargarri bat lortu ahal izateko, proiektu honen jatorria ondo ezagutu beharko da. Beraz, egin beharreko lehenengo gauza, aurreko proiektuan garatutako kanpo behatokia aztertzea izango da. 1. irudian ikusi daitekeen moduan, sistema elektronikoa 4 zati edo funtziotan banatzen da: Elikadura: Behatoki hau kanpoaldean egongo denez, ezingo da saretik elikatu. Horregatik, aurreko proiektuan hartu zen erabakia, eguzki plaka eta bateria bat erabiltzea izan zen. Bi energia iturri hauek, "SparkFun USB LiPoly Charger" moduluaren bidez kudeatzen dira, honela, erabateko autonomia lortuz.
Mikrokontrolagailua: Sistema txertatu konpaktu bat bilatzen zenez, Arduino Pro Mini-a erabiltzea erabaki zen. Sentsoreekin komunikatzeko, I2C busa eta Serie komunikazioa erabiltzen da. Azkeneko hau, Software-aren bidez emulatzen da Arduinoaren irteerako pinetan.
Datuen transmisioa: Bi behatokien arteko datu transmisioak ahalbidetzeko XBee modulua erabiltzen da.
Elikadurari dagokionez, eguzki plaka eta bateria PCB-tik kanpo kokatuko dira. Lehengo hau, kutxa babesgarritik kanpo tokitu beharko da eguzki izpiak ondo jaso ditzan. Bateria, aldiz, kutxaren barnealdean lotuko da, matxura posible baten kasuan, aldaketa erraz eta azkar bat ahalbidetuz. Bi elikadura iturri hauek kudeatu ahal izateko, orain arte erabiltzen hari den moduluaren beharra egongo da. Hortaz, irtenbide bakarra, elikadura kudeatzailea PCBan muntatzea izango da. Hala bada, "SparkFun USB LiPoly Charger"-arekin lortutako emaitzak egokiak direnez, erreplika bat egingo da. Hala ere, beharrezkoak ez diren osagai eta konexioak kenduko dira. Lehen aipatu denez, Arduino Pro Mini-a izango da behatoki honetan erabiliko den µK-a. Konexio gehienak puntu honetan hasten edo bukatzen direnez, egokiena zirkuitu inprimatuaren erdialdean kokatzea izango da. Gainera, Arduino honek, programagailua integraturik ez daukanez, kanpo programagailu bat diseinatu beharko da. Honetarako, "SparkFun FTDI Basic Breakout" modulua hartuko da erreferentzia moduan. Azkenik, sentsoreei dagokienez, PCB-tik kanpo kokatuko dira. Zirkuitu inprimatua ondo babestuta egongo denez, sentsoreen neurketetan eragina izan bait dezake.
Horregatik, ondo pentsatu beharko da osagai hauen kokapen zehatza. Hala ere, konexioak burutu ahal izateko, sentsore bakoitzarentzako konektore espezifiko bat fabrikatuko da, bakoitzak, pin zenbaki ezberdin bat baitu.
7.1.2. BARNE BEHATOKIA Kanpo behatokiarekin egin den moduan, produktu on bat lortu ahal izateko, aurretik garatutako prototipoa aztertu beharko da. 2. irudian ikusi daitekeenez, barne behatoki hau 4 zati edo funtzioetan banatzen da: Mikrokontrolagailua: Oraingo honetan, Arduino Yun-a izango da. IoT plataforma bat denez, datuak hodeira igotzea ezinbestekoa baita.
Datuen hartzea: Kanpo behatokiak bidalitako datuak jaso ahal izateko, beste XBee baten beharra dago.
6.3 Atalean aukeratu denez, barne behatoki hau Arduinoarentzako "Shield" bat izango da. Oreka on bat lortzeko asmoarekin, Arduinoa, osagai pisutsuena izanik, erdialdean kokatuko da, gainera, simetria errespetatzen denez, estetikoki emaitza on bat lortzen da.
7.2. BATERIA MAILA ETA KONTSUMOAREN NEURKETA Neurketa hau, GrAL honetan gehituko den funtzio berri bat izango da. Helburua, bateria maila eta kontsumoa neurtzea izango da. Honi esker, bateria maila ezagutzeaz gain, karga edo deskarga prozesuan dagoen jakin ahalko da. Funtzio berri honen gehitzearen helburua, bateria ondo dabilen jakitea da, matxura baten kasuan, akatsaren jatorria azkarrago aurkitzeko. Alternatiben analisian aukeratu den bezala, neurketa hauek, DS2745 zirkuitu integratuarekin egingo dira. Atal horretan aipatu denez, integratu honek ez dauka inolako liburutegirik eskuragarri. Honengatik, sentsore honen Datasheet-az baliatuz, maila baxuko programazio bat garatu beharko da. Sentsore honi dagokionez, hainbat erregistroko memoria batez osaturik dago, non, egindako neurketak, erregistro horietan gordetzen dituen. Aipatutako erregistro hauen irakurketa ahalbidetzeko, I2C komunikazio protokoloa erabiltzen du. Beraz, hau jakinda eta erregistro hauen helbideak ezagutuz, "Wire.h" liburutegiari esker Software- a arazorik gabe garatu ahal izango da. Aurretik garatutako programaren luzapena ekiditeko, neurgailu honentzako liburutegi bat sortuko da. Liburutegi hau, bi fitxategiz osatuta egongo da. Alde batetik, .cpp fitxategia, non, funtzioen kodeak gordeko diren, eta bestetik, .h fitxategia, non, liburutegia osatuko duten metodoak definituko diren. Kasu honetan, ez dira inolako daturik definituko, neurketen lorpenak ez baitaude inolako daturen menpe. Horregatik, liburutegi hau, metodoz bakarrik osatuta egongo da. Gainera, beste erabiltzaile batzuk erabili ahal izateko, metodoak publikoak izateaz gain, 3 adibide ezberdin sortuko dira. Liburutegi honen eraketa Notepad++ softwarearen bidez garatuko da.
8. BEHE MAILAKO DISEINUA 7. atalean aipatu den moduan, proiektu honen garapena 2 zatitan banatuko da. Lehenik eta behin, kanpo eta barne behatokia osatuko duten PCB-ak diseinatuko dira, eta ondoren, bateria maila eta kontsumoaren neurketen garapena egingo da, lortutako emaitza kanpo behatokian inplementatuz.
8.1. KANPO BEHATOKIA Behin kanpo behatokia osatzen duten osagai guztiak ezagututa, hauen eredu birtuala sortu beharko da DesignSpark programan. Osagaien modelaketa bi eredu ezberdinetan banatzen dira. Eredu eskematikoa: Osagaiaren pinak irudikatu behar ditu soilik. Sinboloaren tamainak ez du eraginik izango PCB-aren diseinuan. Eredu honen helburua osagai ezberdinen arteko konexioak burutzea da, horregatik, garrantzitsuena, pin guztiak ondo kokatuta eta izendatuta egotea da.
Irudia 18 Arduino Pro Mini-aren eredu eskematikoa PCB eredua: Zirkuitu inprimatuan irudikatuta joango den sinboloa izango da. Behin eskematikoa eginda, eredu honen helburua osagaiaren benetako itxura
modelatzea izango da. Eta, hemendik aurrera, eroalezko bideak marrazten hastea.
Irudia 19 Bateria konektorearen PCB eredua
Hortaz, osagai bakoitzak eredu eskematiko bat eta PCB eredu bat izan beharko du, bakoitza era independentean sortuz. Behin bi ereduak izanda, batu egingo dira osagaiaren modeloa lortuz. Honek esan nahi du, osagaien modelaketan, 3 liburutegi ezberdin sortu beharko direla: Eredu eskematikoak, PCB ereduak eta osagaiak (bien arteko batura izango dena). Hala ere, osagai guztien ereduak egin ahal izateko, lehenik eta behin, elikadura kudeatzailea eta kanpo programagailua diseinatu beharko dira. Lehengo honi buruz, aurreko ataletan aipatu denez, erabiltzen hari den modulua "SparkFun USB LiPoly Charger"-a da.
Irudia 20 SparkFun Lipo USB Charger modulua Irudi hau https://www.sparkfun.com/products/12711 helbidetik eskuratu da Modulu hau erreferentzia moduan hartuko denez, funtzionamendua aztertu beharko da. Hasteko, 20. irudian ikusi daitekeenez, 4 konektorez osatutako dago. Elikadurarentzako sarrera moduan USB Mini-a, Jack-a eta bateriarentzako konektorea aurki daitezke. Kanpo behatokiaren kasuan, eguzki plaka eta bateria soilik erabiltzen direnez, USB Mini-a ez da PCB-an integratuko. Eta, honekin batera, konektoreari lotutako schottky diodoa baztertuko da ere. Eguzki plakarentzako konektorea, tentsio uhindura ekiditeko kondentsadore batetik pasatu ondoren, tentsio bihurgailu batera konektatuta dago. Behin tentsioa bihurtuta, sistema elektronikoa eta bateria elikatzen dira, non, "jumper" baten bitartez, 100 mA edo 500 mA-ko kargako korrontera konfiguratu daitekeen. Beraz, modulu honen funtzionamendua ezagututa eta honen eskematikoan erreferentzia hartuz, kanpo behatokian integratuko den elikadura kudeatzailearen eskematikoa diseinatuko da. Tentsio bihurgailuari dagokionez, osagai berdina erabiliko da (MCP73931_SOT23).
Irudia 21 Kanpo behatokiaren elikadura kudeatzailearen zirkuitu eskematikoa Honetaz gain, behatoki honetan txertatuko den bigarren eta azkeneko modulua Arduinoarentzako kanpo programagailua izango da. Alternatiben analisian aukeratu den moduan, FTDI 28-LD SSOP zirkuitu integratua izango da datu transferentzien arduraduna. Zirkuituaren eskematikoa osatu ahal izareko, hurrengo zirkuituan hartuko da erreferentzia.
Irudia 22 SparkFun FTDI Basic Breakout programagailuaren zirkuitu eskematikoa Datuak bidali ahal izateko, USB Mini konektorea erabiliko da, non, VBUS lerrotik FTDI-a elikatuko den eta D- eta D+ lerroetatik programatu nahi den kodea bidaliko den. Aldi berean, LED gorri eta berde bat erabiliko dira RX eta TX pinetan, honi esker, programaren transferentzia bistaratzea lortuz. LED-en aplikazio honek balio erantsirik
ez duela iruditu dezake, hala ere, programa ondo bidaltzen hari dela ziurtatzeak, asko lagundu dezake arazoren bat egotekotan. Gainera, elikadura kudeatzailean aplikatu den era berean, oraingo honetan ere "Jumper" bat erabiliko da, non, mikrokontrolagailura helduko den elikadura tentsioa aldatu ahalko den. Arduino hau 3,3 V-tan funtzionatzen duenez, hau izango da elikadura lehenetsi hautatua, hala ere, beste aukera 5V-ko tentsioa izango da. Honek ez du garrantzia handirik izango, elikadura nagusia eguzki-plaka eta bateria izango baitira. Hortaz, kanpo behatokian txertatuko den programagailuaren zirkuitu eskematikoa hurrengoa izango da:
Irudia 23 Kanpo behatokiaren kanpo programagailuaren zirkuitu eskematikoa
Behin bi moduluen zirkuitu eskematikoa bukatuta, kanpo behatokia osatzen duten osagai guztien modelaketa egin beharko da. Osagai hauek, hurrengoak izango dira: Arduino Pro Mini FT232RL (SSOP-28 Kapsulaketa) MCP73831 (SOT23-5 Kapsulaketa) USB Mini Konektorea XBee egokitzailea Schottky diodoa Eguzki-plakarentzako konektora Bateriarentzako konektorea
Erarik egokiena akatsak ekiditeko, osagai hauen datasheet-etan agertzen diren neurriak erabiltzea da. Normalean, fabrikatzaileak eskainitako orri hauetan, osagaia birtualki irudikatu ahal izateko beharrezko neurriak agertzen dira. Hauen artean: zirkuitu integratuaren altuera eta zabalera, pinen arteko distantzia, pinen lodiera,… Sentsoreei dagokienez, goi mailako diseinuan azaldu den moduan, PCB-tik kanpo kokatuko dira. Hala ere, neurgailu hauek haririk gabekoak ez direnez, PCB-ra konektatu beharko dira. Hasiera batean, GrAL honen helburuetariko bat, sentsoreentzako konektoreak fabrikatzea eta PCB-an inplementatzea zen. Zoritxarrez, teknologia faltagatik, ezin izan da helburu hau bete. Beraz, konexioak burutu ahal izateko, pin emeen tirak erabiliko dira. Ikusi 24. irudia.
Behin hau planteatuta izanda, behatokiaren zirkuitu eskematikoarekin hasi baino lehen, egin daitezkeen hobekuntza posibleen azterketa egiteko momentua da. 3. atalean definitu denez, GrAL honen helburuetariko bat GPS-aren datuen lorpenaren denbora murriztea da. Urruneko estazio hau, datu meteorologikoen eta kokapenaren neurketak egin ostean, 5 minutuz lotara joaten denez (kontsumoa murrizteko helburuarekin), GPS-ak lortutako koordenatuak galdu egiten dira, horregatik, 5 minutuak igaro ondoren berriro itzartzean, denbora gehiago beharko du sateliteen kokapena bilatzeko eta hauekiko triangulazioa burutzeko. Hau ekiditeko, 2032 pila bat erabiliko da GPS-aren VBACKUP pinera konektatuta. Honela, mikrokontrolagailua lotara doanean, kokapen sentsore hau elikatuta mantenduko da aurkitutako sateliteen koordenatuak gordez. Honi esker, kanpo behatokiaren koordenatuen lorpena denbora aldetik asko murriztuko da.
Pila txiki hau PCB-an gehitu ahal izateko, euskarri bat erabili beharko da. Mota askotakoak daude merkatuan salgai eta edozein balio dezake, beraz, osagai honen aukeraketa erabiltzaileak aukeratu ahalko du. Atal honen desabantaila nagusia, tamaina handikoak direla da, eta honek, PCB-aren tamainaren handitzea eragingo du.
Hobekuntza hauek bukatu ondoren, PCB-ak izango duen zirkuitu eskematikoa garatuko da. Honetarako, osagai guztien konexioak aztertu beharko dira. Hurrengo tauletan, osagaien arteko konexioak agertuko dira. Zutabe bakoitza osagai bakoitzak konektatuta izan behar dituen pinak agertuko dira, eta helmuga puntua errenkada berdinean dagoen pina izango da.
Behin egin beharreko konexio guztiak jakinda, kanpo behatokiaren zirkuitu eskematikoa garatuko da "DesignSpark"-en.
Irudia 25 Kanpo behatokiaren zirkuitu eskematikoa
Zirkuitu eskematikoa eginda eta konexio guztiak egiaztatu ondoren, zirkuitu inprimatuaren diseinua garatuko da. Atal hau burutu ahal izateko, PCB fitxategi berri bat zabaldu beharko da, non, automatikoki, osagaien PCB ereduak agertuko diren konexio guztiak adieraziz. 7.1.1 atalean aipatu denez, konexio gehienen hasiera edo bukaera Mµ- a denez, logikoena erdian kokatzea izango da. Beste osagaiei dagokienez, elikadura kudeatzailea eta kanpo programagailua osatzen duten atal guztiak hurbil kokatu beharko dira, eroalezko bideak ahalik eta laburrenak izateko. Beraz, hau jakinda, osagaien kokapenen proposamen bat hurrengoa izango litzateke:
Irudia 26 Kanpo behatokiaren osagaien kokapena PCB-an
Behatoki honen diseinuarekin bukatzeko azkeneko urratsa, eroalezko bideak kokatzea izango da. Hau burutzeko egin beharko den gauza bakarra, "DesignSpark"-ek erraztutako konexioak jarraitzea izango da. Ezin izango dira eroalezko biderik elkarren artean gurutzatu, sare berdinera konektatuta ez badaude. Gainera, soinuarekiko immunitate handiago bat lortzeko, GND plano bat ezarriko da.
27. irudiko eskumako aldean ikusi daitekeen moduan, 3 lerro gorri agertzen dira. Konexio asko gurutzatzen direnez, zubiak erabiltzea erabaki da. 3 konexio hauek eroalezko hari batekin konektatuko dira PCB-aren beste aldetik. Honela, 2 aurpegiko zirkuitu inprimatua fabrikatu beharra ekiditen da, fabrikazio aldetik, zailtasun handia suposatuko lukeelako.
Irudi honetan erakutsitako PCB-a soluzio posible bat izan arren, ez da GrAL honen azkeneko emaitza izango. Kasu honetan, bateria maila eta kontsumoaren neurketaren hardwarea inplementatuko baita.
8.2. BARNE BEHATOKIA Kanpo behatokiarekin egin den moduan, barne behatoki hau osatzen duten osagai guztien eredu birtual bat egin beharko da. Kasu honetan errazagoa izango da, ez delako beharrezkoa izango inolako modulurik integratzea. Gainera, behatoki honi egingo zaion hobekuntza bakarra, LCD-arentzako atzeko argiztapena gehitzea izango da, argitasun handiko egunetan, pantailan bistaratutako datuak arazorik gabe ikusi ahal izateko. Hortaz, modelatu beharreko osagaiak hurrengoak izango dira: Arduino Yun XBee egokitzailea DOGM128 pantaila HCF4050B zirkuitu integratua SparkFun Logic Level Converter modulua
Behin osagai guztien ereduak sortuta, kanpo behatokian egindako pausu berdinak jarraitu behar direnez, osagai guztien arteko konexioak adieraziko dira.
Gainera, pantailaren funtzionamendu egokia bat lortzeko, 9 kondentsadore konektatu beharko zaizkio. Konexio hauek zeintzuk izan behar diren jakiteko, datasheetean eskuragarri dagoen zirkuitu eskematikoa erabiliko da.
Irudia 28 DOGM128 pantailaren muntaiaren zirkuitu eskematikoa
LCD-aren atzeko argiztapenari dagokionez, pantailaren atzealdean kokatzen diren 3 LED-ez osatuta dago. Osagaiaren modelaketaren aldetik, ez da inolako aldaketarik egin beharko, argi hauek monitoreak dituen pinetara egokitzen baitira. LED hauen anodo eta katodoak pantailaren behealdeko pinetan agertuko dira, 1-2-3 (anodoak) eta 18-19-20 (katodoak) pinetan hain zuzen ere. Hortaz, funtzionamendu egoki bat lortzeko, anodoak 3,3V-ko elikadurara konektatuko dira 330 Ω-ko erresistentzia batzuetatik pasaraziz, LED-etatik igaroko den korrontea mugatuz. Katodoak aldiz, GND planora konektatuko dira.
Irudia 29 Barne behatokiaren zirkuitu eskematikoa
30. irudian ikusi daitekeen moduan, µK-a aurkako aurpegian kokatzeak, 4050 integratua PCB-aren erdian tokitzea ahalbidetzen du. Txip honen pinen egituragatik, konexio askoren gurutzaketak sortzen dira, eta, xaflaren erdian kokatu ahal izanak, arazo hau ekidin dezake, PCB-a aurpegi bakarrekoa izatea ahalbidetuz. Azken pausua eroalezko bideak diseinatzea izango da. Kontuan izan beharko dira bide hauek izango duten lodiera, fabrikazio prozesuan, geroz eta bide lodiagoak izanda, orduan eta akabera hobeagoa lortuko baita. Gainera, arrazoi berdinagatik, osagaien eta eroalezko konexioen distantzia masa planoarekiko nabarmena izan beharko da. Horrenbestez, barne behatokiaren PCB-aren azkeneko diseinua hurrengoa izango da. 4 eroalezko zubi erabiliko dira. Hauetako bi 4050 integratuko konexioen arteko gurutzaketa ekiditeko, eta beste biak, isolatuta geratuta 2 masa plano konektatzeko.
Irudia 31 Barne behatokiaren PCB-aren diseinua
8.3. BATERIA MAILA ETA KONTSUMOAREN NEURKETA Kanpo behatokia, elikaduraren ikuspuntutik, sistema autonomo bat izango denez, bateria mailaren eta kontsumoaren monitorizazioa inplementatzea erabaki da. Honi esker, erabiltzailek, bateriaren tentsioa ezagutzeaz gain, karga edo deskarga prozesuan dagoen jakin ahalko du. Honetarako, DS2745 sentsorea erabiliko da. PCB-ko azkeneko bertsioan inplementatu baino lehen, "protoboard"-ean egindako muntaia batean probatuko da. Beraz, kodearen garapenarekin hasi baino lehen, neurketak egin ahal izateko erabiliko den Hardware muntaia egingo da. Honetarako, fabrikatzaileak eskainitako datasheet-aren adibidea aztertuko da.
Irudia 32 DS2745 sentsorearen datasheet-ak gomendatutako aplikazioa
Aplikaziorik egokiena, sentsorea baterian bertan txertatzea izango litzateke, babes zirkuituarekin batera, 32. irudian adierazten den moduan, non 4 konexio eskainiko liratekeen irteera moduan: Elikaduraren borne positibo eta negatiboa eta SDA eta SCL busak, neurgailu honek I2C protokoloa erabiltzen baitu datuen transferentzia burutzeko. Teknologia faltagatik, sistema elektroniko hau kanpo behatokiaren PCB-an txertatuko da, bateria konektorearen alboan, emaitza berdina lortuz. Datasheet-ak eskainitako zirkuitu eskematikoa aztertuz, DS2745-ak 8 pin dituela ikusi daiteke: SCL: I2C protokoloak erabilitako busa erlojuaren seinalea bidaltzeko, osagaien arteko sinkronizazioa ahalbidetuz. SDA: I2C protokoloak erabilitako busa datuen irakurketa edo idazketa burutzeko. PIO: Bi noranzkoko datuen transmisioa ahalbidetzen duen pina. Proiektu honetan norantza bakarrekoa izango denez ez da inora konektatuko. SNS: Shunt-aren konexiorako bornea. VDD: Zirkuitu integratuaren elikadurarako bornea.
VIN: Tentsioaren neurketarako sarrera. Pin honetan bateria mailaren neurketa egiten da. CTG: GND konexio-bornea. VSS: GND konexio-bornea. SNS eta pin honen artean kontsumoaren neurketa egiten da. Behin borne guztien definizioak jakinda, gauzatuko diren konexioen azterketa bat egingo da. Elikadurari dagokionez, VDD hanka, bateriaren borne positibora konektatuko da 500 Ω-ko erresistentzia batetik pasaraziz. Halere, 10 nF-ko kondentsadore bat erabiliko da 32. irudian adierazten den moduan konektatuta. Gainera, borne positibo hau VIN hankara konektatuko da, 1000 Ω-ko erresistentzia batetik pasarazi aurretik, emen egingo baita bateriaren tentsioaren neurketa. I2C protokoloarekin harremana duten borneei dagokienez, zuzenean konektatuko dira Arduinoaren SCL (A5) eta SDA (A4) pinetara. Kasu honetan, ez dira beharrezkoak izango fabrikatzailearen adibidean agertzen diren erresistentziak erabiltzea. Azkenik, kontsumoaren neurketari dagokionez, VSS eta SNS pinen artean egingo da. Hala bada, 0.025 Ω-ko Shunt bat kokatuko da borne hauen artean. Gainera, korrontearen neurketa seriean egiten denez, bateriaren borne negatiboa VSS-ra konektatuko da, eta kargara (Arduinoaren GND bornea) joango de konexioa SNS bornetik irtengo da. Honela, neurketa egiteko erabiliko den shunt-a borne negatiboan seriean kokatuz. Bukatzeko, CTG hanka bateriaren borne negatibora konektatuko da ere, GND-ra errefentziatuta egon behar baita. Garrantzitsua da gogoratzea muntaia honen karga, kanpo behatokiaren Arduinoa izango dela, beraz, neurketa egoki bat lortzeko, bateriaren borne positiboa Arduino-aren RAW hankara konektatu beharko da, eta SNS hanka, borne negatiboa izango dena, Arduino-aren GND hankara. Behin konexio hauek protoboard batean eginda, Shoftware-a garatzeko momentua izango da.
Erregistroa bi helbide ezberdinetan banatzen da: 0x0C eta 0x0D. Non, helbide bakoitzean, neurketaren emaitzaren byte bat gordetzen den. Hortaz, neurketa osoa lortu ahal izateko, bi byte hauek busetik bidali beharko dira eta datua egokitu beharko da 16 biteko aldagai berdinean gorde ahal izateko. Gainera, 33. irudian ikusi daitekeenez, pisu gutxieneko lehengo bost bit-ak erreserbatuta daude. Hortaz, 5 posiziozko bit desplazamendua egin beharko da datu egokia lortu ahal izateko. Halere, kontuan izan beharko da pisu gehieneko lehenengo bit-a datuaren seinua adierazten duela. Horrenbestez, datuaren lorpena definitzen duen fluxu diagrama hurrengoa izango da.
Atalik garrantzitsuena datuen egokitzapenean dago, hemen egiten baita datuaren bihurketa erabiltzailearentzako irakurgarria izateko. Tentsioaren kasuan, datua bi byte-tan banatzen da. Beraz, transmisioa burutzerakoan, Arduinoaren bufferean gordetako byte-ak irakurri beharko dira. Memoria txiki hau FIFO (First-In-First-Out) bat denez, irakurriko den lehengo byte-a MSB-a izango da, hau izango baita busetik bidaliko den lehengo zatia.
Behin datu hau lortuta, pisu gehien duen bit-a bakandu beharko da, boolear honek datuaren seinua adierazten baitu. Hortaz, hau lortzeko, 7 posizioko bit desplazamendu bat egin beharko da eskumako norantzan eta seinura adieraziko duen aldagai batean gordeko da.. Behin datuaren seinua lortuta, MSB-ari AND eragiketa logiko bat egin beharko zaio 0x7F zenbakiarekin, seinu gabeko byte bat lortuz. Neurketaren egokitzapenarekin bukatzeko, LSB-aren irakurketa burutuko da, eta MSB-arekin batu beharko da, seinu gabeko aldagai berdinean gordez. Horretarako, pisu gehieneko byte-a "int" aldagai batean gordeko da eta 8 posiziozko bit desplazamendu bat egin beharko da ezkerreko norantzan. Aldagai berri honi, LSB-arekin OR eragiketa logiko bat aplikatzean eta "unsigned int" aldagai batean gordetzean, datuaren elkarketa burutzea lortuko da. Azkenik, pisu gutxieneko 5 bitak erreserbatuta daudenez, 5 posiziozko bit desplazamendu bat egin beharko da eskumako norantzan. Jakinik datu honen bereizmena 4,88 mV-takoa dela, lortutako neurketa zenbaki honegatik biderkatu beharko da, honela, erabiltzaileak irakurri ahalko duen datua lortuz. Kontsumoaren erregistroari dagokionez, fabrikatzaileak eskainitako ezaugarri orrietan hurrengo informazioa aurki daiteke.
Kasu honetan ere, erregistroa bi helbide ezberdinetan banatzen da: 0x0E eta 0x0F. Datuaren egokitzea lortzeko, tentsioaren datuaren egokitzean jarraitutako pausu berdinak eman beharko dira. Hala ere, oraingo honetan, LSB-aren bit guztiak neurketa zehazteko erabiltzen direnez, ez dira ezabatu beharko.
Kasu honetan, neurketaren bereizmena 62,5 µA izango da. Beraz, jakinik AD bihurketa 15 bitekoa dela (pisu handieneko bita ez da kontuan hartuko seinua bakarrik adierazten baitu), neurketaren tartea kalkulatu daiteke. 𝑛 = 15 𝑏𝑖𝑡 → 2𝑛 − 1 = 215 − 1 = 32767 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑜𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑛𝑒𝑢𝑟𝑘𝑒𝑡𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑡𝑎𝑟𝑡𝑒𝑎 = 32767 ∗ 62,5 𝜇𝐴 = ±2,048 𝐴 Hortaz, Shunt honek eskainitako bereizmena eta tartea nahikoa izango da neurketa zehatz bat lortu ahal izateko. Datu honen lorpenerako jarraitu behar den kodearen egitura, 34. irudiko fluxu diagramaren berdina izan beharko da, datuaren egokitzean, lehen aipatutako aldaketa aplikatuz, bit guztiak neurketaren emaitza definitzeko erabiltzen baitira. Neurketa denborei dagokienez, kontuan hartu beharko da tentsioaren kalkulurako 440 ms-ren beharra egongo dela, eta kontsumoaren kasuan berriz, 3500 mskoa. Behin zirkuitu eskematikoa eta softwarea garatuta, protoboard batean muntatutako prototipo batean frogatuko da. Froga hauetan datuak bistaratu ahal izateko, I2C protokoloa erabiltzen duen LCD txiki bat erabiliko da, ordenagailuarekin serie komunikazioa ezartzen bada, neurketetan eragina izan ahal dezakelako.
Irudia 36 Bateria maila eta kontsumoaren neurkatarako protoboard muntaia
Emaitzei dagokienez, sentsoreak neurtutako balioak multimetro batekin neurtutakoekin konparatuz, kontsumoaren kasuan bat ez datozela ikusi daiteke. 12 mAko korronte bat lortu ordez (multimetro bidezko neurketaren emaitza) , -2 A inguruko erantzuna lortzen da. Bistakoa da diseinu arazo bat izan dela, neurketa ezberdinen arteko errorea oso handia baita. Zorionez, tentsioaren neurketari dagokionez, 36. irudian agertzen den moduan, emaitza egoki bat lortzen da. Datu honen ulermenerako, jakin beharra dago 3,7 V-eko bateria bat denez, 4,2 V-tan beteria guztiz kargatuta dagoela eta 3,3 V-tan aldiz, guztiz deskargatuta. Kontsumora bueltatuz, sortutako arazoa konpontzeko asmoarekin, hainbat aldaketa probatu dira, hardware eta software ikuspuntutik: Aldaketak zirkuitu eskematikoan Balio ezberdineko Shunt-ak probatu Status erregistroko biten konfigurazioa aldatu Bigarren sentsore batekin frogak egin
Eta kasu guztietan, akastun emaitza berdina lortu da. Hortaz, bururatutako azkeneko aukera, muntaia, zulodun PCB batean soldatzea izan da, protoboard-ean egindako konexio kaxkarren errua den frogatzeko.
Irudia 37 Bateria maila eta kontsumoaren neurkatarako sistemaren PCB muntaia
37. irudian ikusi daitekeenez, aurreko frogen moduan, emaitza akastun bat lortzen da. Hortaz, arazoa topatzeko azkeneko irtenbidea, I2C busetik bidaltzen diren datuak ikusaraztea izango da. Honetarako, Saleae analizagailu logikoa erabiliko da. Datu konkretu hori bilatu ahal izateko, 0x0E helbideari dagokion bidalketa bilatu beharko da.
Irudia 38 Analizagailu logikoarekin lortutako emaitza Analizagailu logikoak deskodetu duen moduan, neurketaren MSB-aren erantzuna 0xFF da, non, 12 mA-ko korronte maximo batekin 0x00 izan beharko litzatekeen. Hortaz, emaitza honetatik bi arrazoi posible deduzitu ahalko dira.
Lehengo arrazoia, sentsoreak egindako neurketa, MSB-an ez gordetzea izan daiteke, eta honen ondorioz, busetik bidalitako datua balio lehenetsia izatea, 0xFF hain zuzen ere. Ahalbide hau aztertzeko, froga bat egin da. Multimetro baten laguntzaz, sistema osoak 12 mA kontsumitzen dueneko I2C busaren deskodifikazioa egin da eta hemendik bidalitako datua 0xFF39 izan da. 0,025 Ω-ko shunt-a erabiliz, pisu gutxieneko 8 bitak soilik erabiliz, kontsumo hori irakurtzeko nahiko izan beharko litzateke. 𝑛 = 8 → 28 − 1 = 255 → 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑜 𝑚𝑎𝑥𝑖𝑚𝑜𝑎 = 255 ∗ 0.0625 𝑚𝐴 = 15,93 𝑚𝐴 Beraz, 0x39 datua soilik erabiliz kontsumoaren kalkulua egiten bada. 0𝑥39 = 57 → 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑜𝑎 = 57 ∗ 0.0625 𝑚𝐴 = 3,5625 𝑚𝐴 Hortaz, suposizio hau guztiz okerra da. Beste arrazoia, datuen adierazpena 0x0000-tik hasi ordez, 0x7FFF-tik hastea izango litzateke (beti kontuan hartuta pisu gehieneko bita seinua adierazten duela), eta kontsumoa handitzen den heinean bitak gehitu ordez, hauen kenketa egitea. Hau zuzena dela frogatzeko hurrengo eragiketak egin beharko dira. 0𝑥7𝐹𝐹𝐹 − 0𝑥7𝐹39 = 198 → 𝐾𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑜𝑎 = 198 ∗ 0.0625 𝑚𝐴 = 12.375 𝑚𝐴 Hala bada, suposizio hau zuzena da. Beraz, kontsumoaren neurketaren emaitza egokia lortzeko, aurreko eragiketa, programatutako kodean inplementatu beharko da. Behin arazo hau konponduta eta erantzun egokiak lortzen diren frogatu ondoren, kanpo behatokiaren PCB-an inplementatuko da. Honetarako, gainerako osagaiekin egin den era berean, DS2745 sentsorearen PCB eta eredu eskematikoa sortu beharko dira. Atal honen hasieran adierazitako konexioak errespetatuz, kanpo behatokiaren zirkuitu eskematiko berria hurrengoa izango da:
Irudia 39 Kanpo behatokiaren eskematikoa baterian neurgailuaren inplementazioarekin
Zentzuzkoa denez, neurgailu hau bateriara konektatuta egon behar denez, honen konektoretik hurbil kokatu beharko da, eroalezko bideak ahalik eta laburrenak izanik, horrela, konexioen arteko gurutzamenak eragotziz.
9. PROIEKTU PLANA ETA PLANIFIKAZIOA Proiektu honen plana bost fase ezberdinetan banandu da. Fase bakoitzaren barruan, lan unitate ezberdinak burutzen joan dira azkeneko emaitzara heldu arte. Jarraian, fase eta lan pakete guztiak definituko dira. 1. Fasea: Hasiera. Fase honetan, proiektuaren bizi-zikloari hasiera emango zaio eta honen norainokoak definituko dira. 2. Fasea: Planifikazioa: Proiektuaren baldintzak kontuan hartuz, jarraituko diren prozesuen azterketa eta planifikazioa egingo da. 3. Fasea: Betearazpena: Definitutako helburuak burutu ahal izateko jarraituko diren prozesuen betearazpena egingo da. 4. Fasea: Probak: Lortutako emaitzen probak eta sortutako arazoen konponbidea bilatuko da. 5. Fasea: Itxiera: Proiektuaren fase guztien formalizaziorako dokumentazioa egingo da. 1. LAN PAKETEA: HASIERA 1. Lan unitatea: Norainokoen definitzea Taula 14 Norainokoen definitzea Iraupena 2 egun
Arduraduna Ander Abadia Deskribapena Proiektua garatzeko jarraituko diren prozesuen planifikazioa Sarrerak Proiektuaren helburuak Beharrezko baliabideak - Irteerak Prozesuen planifikazioa
Proiektuaren planifikazioaren egutegirako, hurrengo baldintzak izan dira kontuan: Egunero 2 orduz lan egingo da. Asteko egun guztietan lan egingo da, larunbat, igandea eta jaiegunak barne. Proiektuaren gainbegiraketarako 3 mugarri ezberdin definituko dira Beraz, hau jakinda Gantt diagrama garatuko da.
10. AURREKONTUA Jarraian, GrAL honetan garatuko den proiektuaren kostuak kalkulatuko dira, bai diseinu, bai fabrikazio etapak kontuan hartuz. Hortaz, kalkuluak burutu ahal izateko, hurrengo faktoreak sartuko dira: Barne orduak: Langileek proiektuan lan egiten duten denbora. Ordu kostuak, langilearen esperientziaren eta erantzukizunaren menpe egongo da. Amortizazioak: Erabilitako makinaria eta tresneriaren zati proportzionalaren kostuak. Gastuak: Behatokiak ekoizteko beharrezko osagaien erosketa. Fabrikazio prozesurako materiala: PCB-en fabrikazio prozesurako erabilitako materialak.
Hortaz, 24. taulan ikusi daitekeenez, eguraldi plataformako behatokien eta ezaugarrien hobekuntzen diseinatze eta fabrikatzea 4861,22 €-ko kostua izango du. Garestiena diseinua fasea izango da, hemen igarotzen baita proiektuaren denborarik gehiena. Kasu honetan, produktu bakarra fabrikatuko denez, gastu guztiak unitate bakarrean esleituko dira, hala ere, etorkizun batean unitate gehiago fabrikatu nahi izatekotan, kostuak azko murriztuko lirateke.
11. EMAITZEN DESKRIBAPENA Diseinu prozesu guztia eginda, garatu den produktua fabrikatzeko ordua da. Honetarako, 6.1 atalean aukeratutako metodoa jarraituz, bi behatokien PCB-ak ekoiztuko dira. Kanpo behatokiari dagokionez, bateria neurgailua inplementatuta duen diseinua izango da ekoiztuko dena, hala ere, atal hau beste edozein erabiltzailerentzako interesgarria ez izatekotan, hobekuntza hau gabeko PCB-aren diseinua eskuragarri egongo da ere. Beraz, prozesu kimikoa jasan ondoren, lortutako bi behatokien emaitzak hurrengoak izango dira.
Irudia 42 Kanpo behatokiaren PCB-a
Irudia 43 Barne behatokiaren PCB-a
Behin PCB-ak fabrikatuta eta zirkuitu laburrak ez izatearen egiaztapenak egin ondoren, geratzen den bakarra osagaiak soldatzea izango da. Emaitzen aldetik, produktu hon bat lortu dela esan daiteke, non, ikerkuntza proiektu batean erabiltzeko kapaza izango den. Tamainei dagokienez, kanpo behatokiak 86 x 81 mm-ko neurriak izango ditu, eta barne behatokiak, aldiz, 144 x 69 mm-ko dimentsioak aurkeztuko ditu. Hortaz, kutxa babesgarriak diseinatzerako orduan, neurri hauek kontuan izan beharko dira. 46. irudian ikus daitekeen moduan, PCB-ak modu egokian funtzionatzea lortu da, non datuak ondo neurtu, bidali eta jasotzen diren. Gainera, 47. irudian ikusi daitekeenez, datuak hodeira arazorik gabe igotzen dira, beraz, GrAL honen helburu guztiak betetzea lortu da. Garatutako emaitzei dagokienez, bi behatokien kodeak, PCB eta eskematikoen fitxategiak eta bateria neurgailuaren liburutegia hurrengo helbidean eskuragarri egongo dira: https://github.com/kaskero/Cloud-connected-Weather-Station
Irudia 44 Kanpo behatokia
Irudia 45 Barne behatokia
Irudia 46 Barne behatokiaren goiko bista
Irudia 47 Datuak ThingSpeak-era igota
12. ONDORIOAK Behatoki hauentzako PCB-en garapenekin, proben fasean zegoen eguraldi plataformari, benetako aplikazio batean erabili ahal izateko egitura ematea lortu zaio. Oraindik asko hobetu daitekeen produktu bat izan harren, proposatutako helburuak betetzea lortu dira, jatorrizko funtzio berdinak mantentzeaz gain, GPS-aren datuen lorpenen denbora azkartuz eta bateria maila eta kontsumoaren datuak lortuz. Sentsoreei dagokienez, teknologia faltagatik ezin izan dira PCB-ra konektatzeko konektoreak fabrikatu. Hala ere, pin tirak erabiliz, itxuraren aldetik emaitza bera lortu ez arren, sentsoreak PCB-ra konektatzea lortu da. Esperientzia pertsonalaren ikuspuntutik, GrAL honen garapenari esker, PCB-en diseinu eta fabrikazio mundua ezagutzen hasiz gain, beste hainbat jakintza barneratu ditut. Hauen artean, I2C protokoloaren funtzionamendu zehatza eta honen programazioaren gauzatzea, liburutegien funtzionamendu eta eraketa, GPS-en datuen lorpena,… Hortaz, benetako aplikazio batean erabiltzeko produktu bat sortzeaz gain, GrAL hau, hainbat ezagutza ezberdin barneratzeko balio izan zait.
14. EZKERTZEAK Lehenik eta behin, eskerrak ematea Cesar Perez Barrio-ri, garapen teorikoetan esku bat emateaz gain, bere laguntzarik gabe, proiektu honen fabrikazioa ez litzatekelako posible izango. Gainera, eskerrak ematea Oscar Casquero-ri, proiektu honen garapenean parte hartzeko aukera emateagatik eta hainbat ezagutza ezberdin barneratu ahal izateko laguntzagatik. | science |
addi-a5dcc0f26c52 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29395 | Hondakinen analisi termograbimetrikoa | Achutegui del Valle, Ainhoa | 2018-10-30 | Laburpena Gradu Amaierako Lan honek, pirolisi eta oxidazio prozesu konbinatu batean pirolisi-tenperaturak, oxidazio tenperaturak eta oxidazio denborak duten eragina aztertzen ditu, haien balio optimoak lortuz, karbono zuntzez indartutako polimeroen (CFRP) hondakinetatik zuntzak berreskuratzeko asmotan. Horretarako, Airbus konpainiak utzitako CFRP hondakin ondua eta konposizio ezaguna duen epez kanpoko preprega hainbat pirolisi eta oxidazio prozesutatik igaro da, analisi termograbimetrikoan oinarrituz. Optimizazioa Esperimentuen Diseinuen Teoriako 2k erabateko diseinu faktoriala erabiliz burutu da eta beraz, eredu matematikoan adierazitakoa jarraituz, zehaztu beharreko faktore bakoitzaren bi maila aukeratu dira, balio minimo eta maximoa. Balio horien arteko konbinazioak eginez, kasu honetan, hiru faktorerekin zortzi konbinazio, konbinazio bakoitzari dagokion saiakera esperimentala egin da. Saiakera horietatik lortutako emaitzak izanda, hots, bakoitzaren pisu galera ezaguna izanda, analisi matematikoa garatu da. Emaitzak erakusten dute pirolisi tenperatura dela eragin gutxien duen faktorea, beste bien eragina nabarmenki handiagoa izanik. Halaber, material bakoitzaren karbono zuntzak berreskuratzeko balio optimoak esperimentalki frogatu dira. Hitz gakoak: pirolisia, karbono zuntzez indartutako polimeroak, berreskurapena, optimizazioa
1. Sarrera Industria Ingeniaritzaren Kimika sailari dagokion Gradu Amaierako Lan honek, industria eta gizartearen beharren ondorio diren karbono zuntzez indartutako polimeroen hondakinetatik zuntzak berreskuratzea du helburu. Lehenengo eta behin, aztertu den materialaren inguruko ikerketa bat egin da. Materialaren aplikazioetatik abiatuz, haien propietateak aipatu dira, zuntzen birziklapenaren beharra eta horrek suposatzen duen erronka argi azaltzeko asmoz. Puntu horretara helduta, zuntzen birziklapenean eta berreskurapenean sakondu da, lanak aztergai duen ildoa jarraituz. Behin zuntz berreskurapen moduak azalduz gero, egokiena aukeratu da. Hautatutako prozesua oinarritzat hartuta, ikerlan honek dituen helburuak aipatu dira, onurekin jarraituz, horien ingurumen aspektuak eta aspektu sozio ekonomikoa aipatuz. Zuntzen berreskurapen prozesuaren optimizazioa helburu, prozedura matematiko jakin batean oinarrituz, karbono zuntzez indartutako polimeroen hondakinen analisi termograbimetrikoa aurrera eraman da, hainbat entsegu burutuz. Behin entseguek jarraitu duten prozesua definituz gero, saiakera bakoitzaren emaitzak eskuragarri izan daude, horien analisi matematikoa ahalbideratuz. Analisi hori programa informatikoen bitartez aurrera eraman da, bertatik balio teoriko optimoak lortuz, eta balio horiek berresteko helburuarekin froga esperimentala aurrera eman da, lortutako emaitzak aurkeztuz.
Karbono zuntzekin osatutako materialak aeronautikan, aerosorgailuetan, automobilgintzan eta eraikuntzan erabiliak dira batez ere(Sloan, 2016). Nahiz eta esandakoarekin industrian bakarrik erabiltzen direla iruditu, ez da zuzena, egunerokotasunean erabiltzen diren produktuetan ere aurkitzen baitira. Zenbakien ideia orokor bat izateko, karbono zuntzez indartutako plastikoen merkatuan oinarrituz, 2017 urtean(Sauer, Kühnel, & Witten, 2017), eskaeraren %30 aeronautika eta industria aeroespazialaren arloan izan zen (nahiz eta salmenta bolumena %60a izan), %22a automobilgintzan, %13a aerosorgailuetan eta %12a kirol eta aisialdi gaietan. Jarraian aplikazioei buruzko azalpen labur bat emango da.
Aeronautikaren arloari dagokionez, konpositeek sektore horretan nahitaezkoak diren bi propietate betetzen dituzte: materialaren arintasuna eta erresistentzia(Quilter, ). Horrez gain, nekearen aurkako eta korrosioaren aurkako erresistentzia altuak eskaintzen dituzte eta optimizazio maila altua baimentzen dute, norabide erresistentzia eta zurruntasuna erraz moldatu baitaitezke. Hegazkin komertzialetan, aipatutako guztiak ekoizpen-kostu altuak konpentsatzen ditu, aireontzien arintasunak epe luzera irabaziak ekartzen baititu, hala nola, erregai erabilpenaren beherapenagatik edo pisu gehiago garraiatzeko ahalmenarengatik; are gehiago, aireontzien mantenu kostua txikitu egiten da(Nayak, 2014). Ikus, adibidez, Airbusen kasua: Airbus A350 XWB hegazkin komertzialak bere estrukturaren %53a CFRP-z egina du(A350 XWB family.).
Energia eolikoaren sektorean karbono zuntzaz gain beira zuntza ere erabiltzen erabiltzen da. Aeronautikan bezala, pisu-zurruntasun ratio baxua izatea nahitaezkoa da eta, horrez gain, hegalen karga zikloak eta kargen arteko diferentzia handiak jasan behar dituzte. Nahiz eta beira zuntzez egindako hegalak ugariagoak izan, karbono zuntzezko konpositeen garapenari esker, horien erabilerak gora egin du. Horren adibide dira Siemens-Gamesaren (Zamudio) aerosorgailuen hegalak; hegalaren habe nagusia epoxy erretxinaz preinpregnatutako (preprega) karbono eta beira zuntzezko ehun ondu batek osatzen du, kanpoko oskola beira zuntzaz osatuta dagoelarik(Diseño y fabricación. proceso de fabricación y montaje.; Willett, 2012). Industriako esparrutik aldenduz, karbono zuntzak egunerokotasunean erabiltzen diren produktuetako bat kirol-gaiak dira. Besteak beste, golf makilak, bizikletak, erraketak eta surf taulak aurki daitezke(The markets: Sports and recreation.2014). Betidanik erabili izan diren metalekin alderatuz, arinak eta iraunkorrak izateaz gain, produktuaren diseinuaren malgutasuna eta arintasuna baimentzen dute, kirolariaren errendimendurako erabakigarria izan daitekeena. Irudia 1. CFRPak hegazkinetan. Airbus A350 XWB egitura
2.3 Karbono-zuntz konpositeen egitura Aurreko propietateak lortzeko, konpositeek bi material dauzkate, material bakoitzaren propietateak oso desberdinak direlarik. Konbinatzean, ordea, elkarren osagarri egiten dira, propietate bikainak lortuz. Horrela, propietateak konpentsatu egiten dira, material bakoitzaren onurak dituen konposite bat eratuko da, material bakoitzaren ahulguneak saihestuz. Konpositeak osatzen dituzten material horiek matrizea eta indargarria bezala ezagutzen dira. Matrizea zati polimerikoa da, eta indargarria zuntzek osatzen dute.
2.3.1 Matrizea Matrizearen helburuak hainbat dira: zuntzak elkar lotzea, materialari aplikatzen zaizkion kargak zuntzetara transferitzea, zuntzak konpositeak jasan ahal dituen erasoetatik babestea (urradura mekanikoa, erreakzio kimikoak) eta pitzadura-hedapenerako muga gisa jardutea. Matrizearen erretxina bi motakoa izan daiteke: termoegonkorra edo termoplastikoa. Polimero termoegonkorrek, ikerlan honetan aztertu direnak, ontze prozesu bat jasaten dute, prozesu hori itzulezina izanik. Ontzea bero transferentzia edo erradiazioaren bitartez egiten da, normalean presio altuetan. Materialaren konposizioari esker, ondu baino lehen hainbat modutan aurki daiteke, hala nola solido bigun edo likido moduan, eta etapa honetan erretxina eta zuntzak nahasten dira; ontzean materialak erreakzionatu egiten du, solido moduan geratuz. Ontze prozesuaren ondoren, erretxina uretan disolbaezina eta urtuezina da, eta beraz material onduek gainazal gogor eta erresistente bat osatzen dute. Material termoegonkorren artean epoxi erretxina, binil esterra edo erretxina fenolikoak aurkitzen dira. Epoxiak dira polimero erabilienak, konpositeen %90 baino gehiagotan erabiliak izanik(Allen, 2008). Aipatu behar da polimero termoegonkorrek beste gehigarri batzuk izan ahal dituztela, adibidez ontze prozesurako katalizatzaileak. Polimero termoplastikoak, aldiz, tenperatura eta presio zehatz batzuetan urtzeko eginda daude, horrela zuntzekin nahastu daitezke eta ostean hozte prozesu baten bitartez, solidifikatu. Polimero termoplastikoen artean polietilenoa, polipropilenoa eta poliamida aurkitzen dira. Mota horietako konpositeak erraz birziklatzen dira, konpositea berotzean erretxina urtu egiten baita, eta beraz zuntzetatik banatu daiteke, edo birmoldatu(Pickering, 2010). Polimero termoegonkor zein termoplastikoak, konposite onduez gain, preprega ekoizteko erabil daitezke(Chapter 4. matrix characterization. 2002). Preprega partzialki ondutako erretxina batekin aurreinpregnatutako zuntz indargarria da, eta zuzenean moldeatu eta ondu egiten da, azken forma lortuz. Hala ere, material erresistentea lortzeko, kontuan izan behar da zuntzaren eta erretxinaren arteko lotura-indarrak handiak izan behar direla, zuntz-erauzketa minimizatzeko, eta horregatik funtsezkoa da zuntz eta erretxinaren arteko portaera aurrez aztertzea, konpositea erresistentea izan dadin(Andjelic, 2014; Callister, 2007b).
Bestalde, esan behar da matrizearen konposizioa garrantzitsua den bitartean, ez dela azkeneko emaitzan eragina duen puntu bakarra. Zuntzen propietateak, zuntz-erretxina bolumen ratioak, zuntzen geometria eta orientazioak eta, arestian aipatu bezala, bien arteko adhesioa, erabakigarriak izango dira(Callister, 2007b). 2.3.2 Indargarria Konpositearen erresistentzia altua izateko, zuntzak egitura zehatz bat jarraitzea beharrezkoa da, kanpoko kargak ahalik eta hoberen jasateko. Egitura horren barruan zuntzek batak besteekiko duten orientazioa, zuntzen kontzentrazioa eta haien banaketa sartzen dira. Horrez gain, zuntzaren luzera ere kontuan izan behar da, zuntzak luzera minimo bat ez badu, ez direlako konpositearen erresistentzia eta zurruntasuna bermatuko. Luzerari dagokionez, hurrengo bereizketa egiten da: zuntz jarraiak , non luzera luzera kritikoa baino askoz handiagoa den (normalean l>15lk), eta ezjarraiak edo motzak. Orientazioari dagokionez puntako bi kasu emango dira: zuntzen luzetarako ardatza paraleloki lerrokatuta egotea edo guztiz ausazkoa izatea. Orokorrean, zuntz jarraiak lerrokatuta egoten dira, ez-jarraiak orientazioa ausazkoa edo partzialki lerrokatuta egon ahal diren bitartean. Zuntz jarraien kasuan konpositearen propietateak aztertzen diren norabidearen araberakoak dira, hau da, anisotropikoak dira. Zuntz ez-jarrai baina lerrokatuen kasuan, elastikotasun modulua eta haustura tentsioa murriztu egiten dira, %90 eta %50 inguruan, hurrenez hurren. Zuntzak ez-jarraiak direnean eta ausazko orientazioetan daudenean, indargarririk gabeko materialekin alderatuta propietateak hobeak dira, elastikotasun modulua eta haustura tentsioa zuntzaren bolumen portzentajearekin hazten direlarik. Hala ere, kontuan izan behar da lerrokatutako zuntzen konpositeetan indargarria eraginkorra dela beti ere aplikatutako karga lerrokatuta dagoen bitartean; karga hori perpendikularra bada, indargarririk egongo ez balitz bezalako portaera aurkeztuko du. Horregatik, materialak jasan behar duen karga norabide bakarrekoa baino gehiagokoa denean, orientazio desberdineko geruzak bata bestearen gainean jartzen dira, konposite laminarrak osatuz. Konposite laminar horietan, normalean zuntz ez-jarraiak erabiltzen dira, orientazio aleatorioetan, zuntz lerrokatuekin konparatuz eraginkortasuna txikiagoa den arren (bosten bat txikiagoa), ekoizpen aldetik askoz errentagarriagoa delako. Konpositeak ekoizteko pultrusioa edo harizpi bobinatua erabiltzen dira, prepreg ekoizpenaz gain. Aipatutako guztiak zuntz berreskuratuen aplikazioetan lagundu dezake, hurrengo atalaren ildoa izango dena.
Jarraian, zuntzen berreskurapenari ekin baino lehen, karbono zuntzen azalpen labur bat emango da, aurrerago azalduko denaren oinarri moduan. Hitz gutxitan esateko, karbono zuntzak 5-10 μm diametroko harizpiz osatutako zuntz sintetikoak dira, gehienbat karbono atomoz osatuak. Atomo horiek kristal mikroskopikoen bidez elkar lotuta daude, zuntzaren luzetarako ardatzarekiko paraleloki lerrokatuta daudelarik. Kristalean lerrokatzeak zuntza oso gogorra egiten du, batez ere haien tamaina murritzerako. Zuntzak ekoizteko, aitzindari izeneko material sintetiko gordinak erabiltzen dira (%96 kasuetan poliakrilonitriloa-PAN-, beste kasuetan rayona edo brea), karbono atomoz lotutako molekula kate luzeak dituzten polimero organikoak direnak. Aitzindari horietatik karbono zuntzak egiteko hiru pausu jarraitzen dira: egonkortzea, karbonizazioa eta gainazaleko tratamendua(Newcomb, 2016). Lehenengo, PAN zuntz aitzindariak egonkortu egiten dira oxidazio prozesu bati esker, 200-300ºC artean, eta horrela termoplastikoa den PAN termoegonkor bihurtzen da. Hurrengo pausua karbonizazioa da, non aurretik lortutako zuntzak 1000-1700ªC artean berotuak diren, atmosfera inerte batean. Azkenik, zuntzak gainazal-tratamendu bat jasotzen dute, matrizearekiko adhesioa hobetzeko. Esandako guztia oinarritzat hartuta, hurrengo atalean zuntzen birziklapena aztertzera pasatuko da.
Aurrekoa esanda eta, nahiz eta konpositeen hondakin kantitate eta motei buruz dagoen informazioa gehiegi ez izan, argi geratzen da CFRPen ekoizpena eta hondakinen kantitatea hazi egingo dela, eta beraz beharrezkoa dela haien kudeaketa egokia ematea, birziklapena aukera ekonomikoena eta ekologikoena izanik. Gaur egun, konpositeen hondakinen zati handiena hondakindegietara bota edo erraustu egiten da. Hortaz, zuntzen birziklatzeak onura hirukoitza izango du: lehenengo, hondakinen pilaketa ekidituko da, bigarren, zuntz iturri bat izan daiteke etorkizunean emango den CFRP eskaerara bermatzeko eta hirugarren, zuntzak ekoizteko energia kostu txikiagoa duen prozesu bat izan daiteke, zenbait operazio pausu saihesten baititu(Dong, Azzaro-Pantel, & Cadene, 2018). Beraz, ekonomikoki bideragarria izan daiteke. Hala ere, zuntzen berreskurapena konplexua da, matrize eta indargarriaren loturarengatik; gainera, berreskuratutako zuntzen egokigarritasuna ez da zuntz berrien bera, eta horrek produktu berriak sortzeko momentuan erronka handia suposatzen du. Horrez gain, kontuan izan behar da bizi erabilgarriaren bukaeratik datozen hondakinetan karbono zuntz eta erretxinaz gain beste material batzuk aurki daitezkeela, adibidez metalak, beraz hori Irudia 2. CFRP eskariaren bilakaera(Sauer et al., 2017)
Beraz, ingurumen ikuspuntutik beharrezkoa da prozesu hauek guztiak kontuan izatea zuntzak berreskuratzeko orduan, eta zuntz berrien inpaktuarekin alderatzea, desberdintasun erreal bat dagoela konprobatzeko. Horretarako, zuntza duen produktuaren bizi-zikloaren analisia egin daiteke, produktuaren ingurumen-inpaktua neurtuko duena, lehengaiaren prozesamendutik hondakinen kudeaketaraino. Aurretik egindako ikerketetan ikusi da automobil-aplikazioetan zuntz birziklatuak onurak ekartzen dituztela, bestelako materialekin alderatuta (aluminioa, zuntz berriak) produkzioan erabilitako energia txikiagoa baita, eta ibilgailuen gasen emisioa ez baita hazten, material arinak izaten jarraitzen baitute(Meng et al., 2017). Dena den, ikerlan honek ez duenez gai hori barne hartuko, ez da gehiago sakondu. Aurrez esandakoa abiapuntutzat hartuta, hurrengo pausua birziklatze metodo desberdinak aztertzea da, metodo bakoitzaren abantaila eta desabantailak aztertuz eta, horretan oinarrituz, birziklatzeko erabiliko den metodoa aukeratzea. 3.2 Birziklapen metodoak Karbono zuntzak berreskuratzeko hiru modu nagusi daude(Giorgini et al., 2015): mekanikoa, kimikoa eta termikoa. Segidan hiruren arteko konparaketa egingo da, eta hautatutako aukera justifikatuko da. Hurrengo eskemak jarraian datorren informazioa antolatzen lagunduko du.
ohi da(Pimenta & Pinho, 2014). Nahiz eta prozesuaren soiltasunarengatik lehen begiratuan oso erakargarria iruditu, konpositeetatik hautsak lortzeko erabili beharreko energia kantitatea handia da, berreskuratutako zuntzak oso txikiak dira eta egiturak kalteak jasaten ditu. Gainera, zuntzetan erretxina zatiak egoteak, konposite berriak modu egoki batean sortzea ekiditen du. Beraz, zuntz berreskuratuen propietate mekanikoak nabarmenki kaltetzeaz gain, aplikazio oso mugatuak dituzte modu honetan birziklatutako zuntzek eta, horrenbestez, amaierako produktuaren balioa oso txikia da karbono zuntz banatuekin alderatuta. Konklusio bezala esan daiteke berreskurapen mekanikoa ez dela aukera egokia, aplikagarritasuna ez delako nahi beste zabala. Beraz, baieztatu daiteke zuntzen berreskurapena egokia izateko matrize eta zuntza bereizten dituen prozesu bat beharrezkoa dela, horrela zuntzen luzera, orientazioa eta erresistentzia mantentzeko. Prozesu kimikoaren bitartez berreskuratutako zuntzetan, prozesu termikoetan gertatuko den bezala, zuntza bera eta erretxina bereiztu egingo dira. Prozedura kimikoetan bereizketa hori erreakzio kimiko bitartez ematen da, solvolysis moduan ezagutzen dena, erretxina deskonposatzeko disolbatzaileak erabiliz(Lauzé, 2014). Prozedura hori jarraituz, zuntzak propietate oso onak erakusten dituzte, baina prozesuan erabilitako disolbatzaileak ingurumenarekiko kaltegarriak izaten dira. Horrek, ingurumenarentzako metodo kaltegarriena izateaz gain, prozesuaren garestitzea ekartzen du, eta ekonomikoki bideraezina egiten du. Prozesu kimikoen artean badago disolbatzaile moduan fluido superkritikoak erabiltzen dituen metodo bat. Fluido superkritikoen abantaila konposatu organikoak disolbatu ditzaketela da, baldintza atmosferikoetan kaltegarriak ez diren bitartean; baina fluido superkritiko horiek lortzeko muturreko baldintzak eman behar dira, kostu altua suposatzen dutelarik. Hala ere, teknologia hau ez dago oso garatuta, eta laborategi-eskalan bakarrik frogatu da(Melendi-Espina, Morris, Turner, & Pickering, 2016). Azkenik, metodo termikoak aztertu dira, egun berreskurapen mota ugarienak eta efizienteenak direnak. Metodo mekanikoekin alderatuz, termikoetan zuntzak berreskuratuko dira, eta beraz amaierako produktuaren balioa nabarmenki altuagoa da. Gainera, metodo termikoak ez dira ingurumenarekiko kaltegarriak, metodo kimikoak diren bezala. Ingurugiroaren aldetik, beraz, berreskurapen termikoa da aukerarik hoberena. Nolanahi ere, zuntz berreskuratuen propietateak aztertu beharko lirateke orokorrean hoberena den prozesua zehazteko. Berreskurapen termikoaren barruan bi aukera nagusi daude: pirolisia eta ohantze fluidizatua. Hurrengo azpiatalean bi prozesu horiek aztertuko eta alderatuko dira.
3.2.1 Birziklapen termiko motak Lehenengo eta behin, ohantze fluidizatuaren azalpen orokor bat emango da. Ohantze fluidizatuaren helburua matrizea zuntzetatik banatzea da, horretarako prozesu termiko oxidatzaile bat erabiliz. Ohantze fluidizatua hurrengoan oinarritzen da: erreaktore batean, goranzko gaskorronte bero batek esekiduran jartzen ditu ohantzean dauden partikulak, adibidez silize hondarra, horrela fluido baten portaera erakutsiz. Aldi berean, konposite hondakinak sartzen dira erreaktorera. Gas-korrontea oxidatzailea da eta horrela erretxina oxidatu egiten da, urraduraz lagunduta, zuntzak matrizetik askatuz. Zuntzak gas fluxuaren bitartez erreaktoretik ateratzen dira(elutriation)(Pickering, 2010). Gas-fluxua zikloi edo beste solido-gas bereizketa metodo batetik pasarazten da, zuntzak eta gasa bereizteko. Lortzen den gasa guztiz oxidatu daiteke eta energia bero moduan berreskuratu(Meng et al., 2017). Aipatu behar da hasierako materialetan konposatu kutsatuak agertzekotan, hau da, zuntza eta erretxina ez diren beste osagairik egotekotan, konposatu organikoak lurrundu egiten direla, gas korrontearekin erreaktoretik ateraz, eta konposatu ez-organikoak ohantzean geratzen direla, silize hondarretik bereizketa baimenduz(Nicolais & Pisanova, 2012). Beraz, iturri desberdinetatik datozen konposite hondakinak tratatzeko onuragarria izan daiteke. Prozesu honen abantaila nagusia ingurumenarentzako kaltegarriak diren produktuak sortzen ez dituela da eta errekuntzatik energia berreskuratu daitekeela. Baina, beste alde batetik, esan behar da amaierako zuntzen propietateak ez direla berrerabilpenerako egokiak(Pimenta & Pinho, 2010), gas oxidatzailearen presentzian ematen diren tenperatura altuengatik eta hondar fluidizatuaren urraduragatik. Pirolisian, bestalde, zuntzen banaketak bi pausu nagusi ditu: lehenengoan, hondakin zatiak oxigenorik gabeko atmosfera batean berotzen dira-pirolisia-, erretxinaren zati bat deskonposatuz eta beste zati bat karbono pirolitiko bihurtuz, eta bigarrenean oxigenoa duen atmosfera batean berotzen dira, lehenengo pausuan geratu diren erretxina arrastoak (karbono pirolitikoa) zuntzaren gainazaletik guztiz desagertuz. Nahiz eta berreskuratutako zuntzen propietate mekanikoak zuntz berrienak baino kaxkarragoak diren, konposite berriak sortzeko nahikoa egokiak dira. Beraz, haien aplikagarritasuna zabala da. Prozesu honen zailtasun handiena pirolisiaren parametroak ondo zehaztea da; pirolisi ostean zuntzean geratzen den erretxina apurraz desegin behar da,
4. Aukeratutakoaren analisia. Pirolisia Pirolisi bidezko karbono zuntzen berreskurapenaren inguruan ikertu izan da jada, beraz aurrez aurkeztu izan diren azterlanen analisia burutu da, lanaren oinarri eta/edo abiagunetzat hartuz. Atal honetan gai horri buruz aurrera eraman diren hainbat ikerlan aipatuko dira, eta aurrera eraman den ikerlanerako aipagarriak diren aspektuetan sakondu da. Pirolisi eta oxidazio bidez zuntzak berreskuratzeko prozesuan hainbat parametro bereiz daitezke: pirolisi tenperatura, pirolisi denbora, oxidazio tenperatura, oxidazio denbora, erabiliko diren gasen fluxuak, etab. Faktore horiek prozesua definitzen dute, eta beraz azkeneko emaitzan eragina dute. Prozesuak, lehen aipatu bezala, bi urrats nagusi ditu: lehendabizi, lagin zatiak pirolisi prozesu bat jasan du, hau da, oxigenorik gabeko atmosfera batean berotu da, konpositean dagoen erretxinaren zati handi bat gas eta lurrun bihurtuz eta beste bat karbonizatuz, eta ondoren, oxigenoa duen atmosfera batean, geratu den frakzio solidoa berotu da, eta horrela azken erretxina apurrak desagertu dira. Aurretik egindako ikerketa batean(Giorgini et al., 2015), epoxi erretxinaz egindako konpositeak aztertu dira, prepregak zein onduak. Aurrera eramango den ikerlanean ere bi material mota horiek erabili dira, pirolisia aplikatuz, aipatutako ikerketan bezala, eta horregatik da hain interesgarria. Aipatutako ikerketan, CFRP hondakinek tenperatura desberdinetan pirolisi prozesu bat jasaten dute eta oxidazioa 500 eta 600ºC-tan aztertzen da, aurrez zehaztutako oxidazio denbora desberdinekin. Gainera, pirolisi prozesuan sortutako gasak aztertzen dira eta zuntz berreskuratuak ebaluatzen dira, zuntz berriekin konparatuz. Pirolisiaren tenperatura zehazteko zuntzen entsegu dinamiko bat egin da eta, emaitzetan oinarrituz, aztertu den tenperatura tartea 450-600ºC-tan zehaztu da, eta 20-30 minutuko egonaldi denbora. Beste ikerketa batean, aipatzen da pirolisi tenperatura 500-550ºC bitartean egon behar dela zuntzen egokigarritasuna bermatzeko(Oliveux et al., 2015).
Hondar solidoari dagokionez, material onduetan pisu galera txiki bat ematen da pirolisi tenperatura 450ºCtik 600ºC-ra igotzean. Hala ere, materialak hornitu dituen enpresak esandako erretxina kantitatearekin konparatuz, ez da totala; hau da, pirolisiaren pausuarekin ez da erretxina guztia deskonposatzen. Hori horrela bada ere, ikerketan aipatzen da enpresaren batezbestekoa prepregetakoa dela, eta materialak ontzean erretxina frakzioa txikitu egiten da hutsean jasandako trinkotze eta ontzearen ondorioz. Gainera, material onduak erlatiboki lodiak dira, materialen barnean difusio arazoak sortu ahal izanik, barne geruzetako erretxinaren pirolisia zailduz, eta horrela hondakin solidoen frakzioa areagotuz. Prepregetan, material onduetan bezala, pisu galera txiki bat ematen da tenperatura igotzean. Guzti hau baliogarria izan daiteke aurrera eraman den ikerlanerako, emaitzetan agertu ahal diren gora beheren azalpen bat ematen baitu. Zuntzen gainazaletik karbono hondakina kentzeko beharrezkoa da oxidazio prozesu bat diseinatzea. Pausu hau 500 eta 600ºCtan eman da. Oxidazio egonaldi denborari dagokionez, esaten da 500ºC-tan 40 minutu behar direla karbono pirolitiko, char, guztia desagertzeko, 600ºC- tan denbora hori 20 minutura murrizten delarik. Ikerketan aipatzen da egonaldi denbora luzeagoak ez dituztela zuntzen gainazalak kaltetzen, baina haien diametroa txikitzen dela. Zuntzetan kalteak egon diren ebaluatzeko, horien gainazalak analizatu dira, propietate mekaniko eta elektrikoak gainazalaren egoeran eragin zuzena baitute. Prepregak aztertu diren beste ikerketa batean(Meyer, Schulte, & Grove-Nielsen, 2009), pirolisi tenperatura 550ºC baino altuagoa denean aldaketarik ematen ez dela konprobatu da; hots, nahiz eta lagina 900ºCra berotu beti ematen da charraren sorkuntza. Pirolisiaren egonaldi denborari dagokionez, erakusten da tenperatura baxuetan (400ºC) pisu galera ematen dela lehenengo 30 minutuetan. Tenperatura 600ºCtik gora igotzean, berriz, pisu galera maila berean gelditzen da. Beraz, ez da beharrezkoa pirolisian egonaldi denbora luzeak (30 minutu baino gehiago) eta 600ºCtik gorako tenperaturak erabiltzea. Oxidazioari dagokionez, 500-600ºC arteko tenperaturan eman behar dela zehazten da, 500ºCtan egonaldi denbora 2 ordukoa edo gehiagokoa izan behar delarik, eta 600ºCtan zuntzak kaltetzeko arriskua agertzen delarik. Hala ere, ikerketa honek ez ditu prozesuaren parametro optimoak guztiz argi uzten. Aipatutako bi ikerlanetan oinarrituz, hurrengoa esan daiteke: 1) Pirolisi tenperatura optimoa 450-600ºC artean dago
5. Lanaren helburuak eta irispena 5.1 Helburu orokorrak Hauek dira proiektu honen helburu orokorrak: Karbono zuntzak berreskuratzeko pirolisi eta oxidazio prozesu konbinatu baten optimizazioa Karbono zuntzen erabateko berreskurapen prozesuan ekarpena, pirolisiaren optimizazioa burutuz
5.2 Helburu espezifikoak Aipatutako helburu orokorrak betetzeko, hainbat helburu espezifiko lortu behar dira: Pirolisi prozesuan aukeratutako faktore bakoitzak duen eragina zehaztea Pirolisi prozesuaren optimizaziorako balioak zehaztea, material bakoitzarentzat Balio optimo teorikoen froga esperimentala burutzea Emaitza teoriko eta esperimentalen konparaketa egitea 5.3 Irispena Proiektu honen abiapuntua aurrez argitaratutako ikerlanetan dago. Pirolisi bidezko berreskurapenaren inguruan hainbat ikerketa egin dira eta, beraz, horien ezagutza batuz, proiektu honen garapena ahalbideratu da. Ikerlan honetan, karbono zuntzez indartutako polimeroen hondakin desberdinak erabiliz, horien pirolisi eta oxidazio faktoreen balio optimoak lortu dira, horretarako analisi termograbimetrikoan oinarrituz. Lortutako emaitzak tratatzeko, Esperimentuen Diseinuen Teoriaz baliatu da, horrela balio teoriko optimoak lortuz. Azkenik,
6. Lanaren onurak Ikerlan hau zuntzen berreskurapenak suposatzen duen prozesu guztian ekarpen bat da. Horrekin esan nahi da, helburu nagusia zuntzen berreskurapen totala duen proiektu baten zati bat dela, prozesuaren zati hori zehaztuz edo bere diseinua erraztuz. Beraz, ikerlan honek material konposatuen birziklapenaren arloan ezagutza hedatzea baimenduko du. Hala ere, proiektuak begi bistakoak diren onura zabalagoak izango ditu, karbono zuntzen birziklapena orokorrean begiratzen bada. 6.1 Ingurumen onurak Aurretik argi utzi den bezala, zuntzez osatutako materialen erabilerak gorantza egingo du eta hondakinen pilaketa emango da. Ingurumen aldetik irtenbide hori kaskarra da; horregatik, hondakin horiei bigarren bizitza bat ematea beharrezkoa da. Horretarako, materialak nola birziklatu ahal diren aztertzea funtsezkoa da, eta baita birziklatu horien kalitatea produktu berriak sortzeko onargarria izatea. Lan honetan, zuntz berreskurapen prozesuan oinarrizkoak diren hiru parametro optimizatu dira eta modu esperimentalean berretsi dira, berreskurapen prozesuaren zehaztapena burutuz. 6.2 Onura ekonomikoak Ingurumen onurekin gogorki lotuta, onura ekonomikoak emango dira. Enpresa munduari begira, ikerlan honetan aukeratutako berreskurapena diseinatzean, prozesua hasieratik hasi beharrean, zehaztu behar dituzten baloreen oinarri bat aurkitu ahal dute lan honetan. Horrek, enpresari ikerkuntza lanak erraztuko dizkio, eta lan honek barne hartzen ez dituen beste alderdi batzuetan zentratu ahal izango dira, adibidez ekipo industrialen aukeraketan edo langileen segurtasunean. Beste alde batetik, birziklatze prozesuari esker zuntzen hornikuntza egonkor bat bermatu daiteke, zuntz berriak sortzea baino merkeagoa delarik. Gainera, zuntz berriak egiteko behar den energia kantitatea birziklatzean erabilitakoa baino askotaz handiagoa da, energia inpaktu handia duten
ekoizpen pausu asko saihesten baitira. Proiektu honen helburuetatik at geratzen da onura ekonomikoen analisi zehatz bat egitea baina, erreferentziazko datu bezala esan daiteke karbono zuntz berrien merkatuko kostea 47-55€/kg-koa dela eta propietate berdintsuak dituen zuntz birziklatuarena 11-16€/kg-koa(Dong et al., 2018). Energia kostuari dagokionez, CO2 emisioen baliokidea eginez, ia 30.000kg CO2 igorriko lirateke karbono zuntz berri tona bat ekoizteko; birziklatuetan, ostera, ez da 4.000kg CO2-ra heltzen. Orokorrean, baieztatu daiteke enpresaren errentagarritasuna bermatzen duela(Gehr, ). 6.3 Onura sozialak Ingurumen onurek eta onura ekonomikoek onura sozialak inplikatuko dituzte. Gaur egun gero eta hondakin gehiago sortzen dira, eta horregatik hurrengo hamarkadetarako beharrezkoa izango da ahalik eta gehien birziklatu eta berrerabiltzea. Hondakin mota bakoitzaren tratamendua (berrerabilpena, birziklapena, etab.) desberdina den heinean, konpositeen birziklapenak mota horretako hondakinen kudeaketan laguntzen du, eta horrek gizarte guztiarengan era positiboan eragiten du.
7. Proposatutako irtenbidearen aukeraketa. Oinarrizko diseinua Aurreko ataletan argi utzi den bezala, pirolisia izango da zuntzak berreskuratzeko aukeratutako metodoa. Beraz, prozesua optimizatzea da helburua, horretarako zenbait pausu jarraituz. Atal honetan, optimizazioaren deskribapen orokor bat egingo da, metodologia atalean prozedura eta fase guztiak zehazki azalduko direlarik. Gainetik azalduz, prozesuaren hiru parametro hartu dira kontuan eta parametro horien balio optimoak lortu dira. Horretarako, erabateko 2k analisi faktoriala metodo matematikoa erabili da. Metodo horren oinarria, k parametro optimizatzeko saiakera kopuru minimoa egitean datza, eta azken emaitzak erakusten du, ekuazio baten bidez, parametro bakoitzak azken emaitzan nola eragiten duen. Ekuazio hori izanda, software matematiko bat erabiliz, balio optimoak lortu dira. Balio optimo horiek lortutakoan, enpirikoki konprobatu da helburua bete dela, hau da, berriro erabiltzeko moduan dauden zuntzak berreskuratu direla. Laborategian egin diren entsegu guztiak analisi termograbimetrikoan oinarrituz eraman dira aurrera; hau da, labearen tenperatura eta atmosfera kontrolatuz, laginen masa galera neurtu da momentu oro. Horrela, programatutako fase desberdinetako masa galera eta analisi bakoitzaren grafikoa lortu dira. Metodologia atalean, jarraitu diren faseak eta prozedurak xehetasunez azaldu dira, egindako kalkulu eta lortutako emaitzez gain.
8. Metodologia 8.1 Deskribapena 8.1.1 Optimizazio teorikoa Pirolisi prozesuaren optimizazioa erabateko 2k diseinu faktorialean oinarrituz egin da, Esperimentuen Diseinuaren Teoriaren parte dena, ostean gainazal erantzunen metodologia aplikatuz. Aukeratutako metodo matematikoaren helburua da, ahal den esperimentu kantitate txikiena eginez, aurkitu nahi diren balio optimoak lortzea(Ferré, 2003). Erabateko 2k diseinu faktorialak k faktore horiek erantzunean duten eragina erakusten du, haien arteko elkarrekintza adieraziz. Horretarako, faktore bakoitzaren bi maila bakarrik erabiltzen dira (aurrerago zenbatetsiko diren balio minimo eta maximoa), eta aurrera eramaten diren saiakuntzak faktore bakoitzek besteekin izan ahal dituzten konbinazio guztiak aztertzen dituzte. Birziklapen termiko mot atalean aipatu da pirolisi eta oxidazio prozesuan hainbat parametro esanguratsu daudela. Lan honetan hiru dira optimizatu nahi diren faktoreak (K=3), parametro horiek prozesua definituko duten adierazgarrienak izanik. Prozesuak pirolisi etapa bat eta oxidazio etapa bat ditu, eta etapa bakoitzean tenperatura eta denbora jakin bat egoten da labean, atmosfera kontrolatu batean, beraz horrek dira optimizatu behar diren parametroak. Parametro horien aukeraketa hurrengo azpiatalean justifikatu da. Emaitzak izanda, erabateko 2k diseinu faktoriala jarraituz, hiru faktoreak funtziotzat dituen ekuazio bat idatzi ahal da. Puntu honetara helduta, helburua ekuazio horren eta lortu nahi den pisu galeraren arteko ebaketa ikusi nahi izango da. Hori gainazal erantzunen metodoa (RSM) erabiliz egin da baina, bi faktoreekin gertatzen ez den bezala, hiru faktore izanda ezin da ekuazioa espazio tridimentsionalean irudikatu. Hori hobeto azaltzeko bi faktoreekin nola izango litzatekeen erakutsiko da. Bi faktore izanda, emaitzekin lortutako ekuazioa hiru dimentsiotako grafiko batean ikusi ahalko litzateke, ardatzetako batean emaitza eta beste bietan aukeratutako faktoreak jarriz,
eta horrek gainazal bat sortuko luke. Bestalde, lortu nahiko litzatekeen emaitza (kasu honetan, lagin bakoitzari dagokion erretxinaren pisu-ehunekoa) ere grafiko berean irudituko litzateke, emaitzaren ardatzarekiko perpendikularra den planoa irudikatuz. Horrela, begi bistaz ikusiko litzateke bien arteko ebaketa non dagoen, eta lerro hori izango litzateke faktoreentzako balio optimoak adieraziko lituzkeena. Hiru faktorekin, ordea, ezin da grafikorik egin, baina matematikoki problema ebatz daiteke(Sánchez, 2011). Beraz, programa matematiko sinple bat erabiliz, emaitza optimoa kalkulatu da. Hala ere, iruzkin bezala esan behar da 2k diseinu faktorialaren mugapenak direla eta, ezin dela errore esperimentala kalkulatu. 8.1.2 Aztertutako parametroak Aurretik aipatu da hainbat parametro zehaztu behar direla karbono zuntzen berreskurapen pirolitikoa aurrera eramateko. Hasiera batean, lau parametro izango lirateke adierazgarrienak (pirolisi tenperatura, pirolisi denbora, oxidazio tenperatura, oxidazio denbora) baina, aurreko argitalpenetan oinarrituta, baieztatu daiteke pirolisi denbora ez dela erabakigarria; hitz gutxitan esanda, beharrezkoa da materiala atmosfera pirolitikoan denbora minimo batez egotea, baina denbora horretatik aurrera ez du zuntzetan eraginik. Kasu honetan, nahikoa da lagina berotuz doan heinean emandako tenperatura igoerarekin, hots, ez da lagina denbora jakin batez eta tenperatura jakin batean atmosfera pirolitikoan mantentenduko. Beraz, egonaldi denbora pirolitikoa ez da parametro moduan hartu.Beste hiru parametroei dagokienez, aurreko argitalpenak hartu dira erreferentziatzat, gaiaren egoeraren azterketan azaldutakoan oinarrituz. Lehenik eta behin, pirolisi tenperaturari dagokionez, aurreko argitalpenetan 400-600ºC bitartean dagoela aipatzen da. Oxidazioaren etapari dagokionez, tenperatura eta denbora tarte bat zehaztu behar da. Tenperatura zehaztuz, esan daiteke 500-600ºC tartean dagoela balio optimoa. Denbora tartea 0-120 minutu artean zehaztu da. Hala ere, aire fluxua zehaztu behar da. Horretarako, lehendabizi lagin bakoitzaren erretxina kopurua zehaztu da, hori izango baita kendu nahi den zatia. Horretarako, Carbonizaion-In-Nitrogen metodo bat erabili da. Emaitzak izanda, estekiometriaren bidez kalkulatu da zein izan behar den erretxina hori deskonposatzeko behar den aire kantitatea; aire kopurua eta denbora tartea aukeratuta izanik, beharrezko aire fluxua kalkulatu da.
8.3 Ekipoa Ikerlaneko entsegu guztiak egiteko LECO TGA701 analizatzaile termograbimetrikoa erabili da, zeinekin material organiko, ez-organiko eta sintetikoen termograbimetriak egin ahal diren. Masa galera neurtzen du, tenperaturaren funtzio bezala, atmosfera kontrolatu batean. Tresna labe batez eta ordenagailu batez osatuta dago. Ekipoak 19 arragorentzako lekua du, erreferentziako arragoa deritzona beti barruan dagoelarik (ikus beheko irudiak). Arrago bakoitzean 0,5-5g arteko lagina jarri daiteke. Analisia hasi baino lehen, erabiliko diren arragoak (krisolak) sartzea eskatzen da, hutseko masa neurtzeko. Horren ostean, ekipoak laginak sartzeko abisatzen du, karrusela automatikoki kontrolatuz. Laginen hasierako masa neurtu ostean, programatutako analisiari ekingo zaio. Lagin bakoitzaren pisu galera monitorizatzen da, eta pausu bakoitzaren amaieran haren balioa ematen du.
Irudia 6.TGA701 ekipoaren barrualdea analisi baten ostean
Analisiaren programazioa Microsoft Windowserako prestatuta dagoen software baten bitartez egin da. Programan jarraitu beharreko pausuak sartzen dira, bakoitzaren tenperatura, tenperaturamalda eta atmosfera zehaztuz. Atmosferari dagokionez, programak fluxu predeterminatu batzuk ditu, baxuena 3.5 lpm (litro minutuko) izanik. Halaber, pausu bakoitzak beste aldagai batzuk ere baditu, behar izatekotan erabiltzeko. Interesgarriak dira egonaldi denbora eta denbora maximoa; lehenengoak, lagina tenperatura batera heltzean zenbat denboraz egon behar den adierazten du, eta bigarrenak pausu baten denbora maximoa adierazten du, besterik adierazi ezean, laginak masa-galeran egonkortasuna, parametro bezala adierazi behar dena, lortu arte ez baita hurrengo pausura pasatuko. Pausu bakoitzaren amaierako balioak zelan kalkulatzen diren ere adierazi beharra dago. Horretarako, lortu nahi diren balioen ekuazioak idatzi behar dira, aukeratutako pausuen arabera. Hurrengo fluxu-diagraman erakusten da ekipoak nola funtzionatzen duen:
Erabili diren gasak nitrogenoa eta airea dira, azken hau sistema pneumatikoarentzako ere erabiliz. Ekipoaren baldintzak direla eta, airearen purutasun minimoa %99,5ekoa izan behar da, lehorra eta oliorik gabekoa. Kalitatezko airea behar denez, aire botila ekipora konektatu da. 8.4 Faseak Ikerlan honen zati esperimentala lau fase nagusitan banatu daiteke. Lehenengo fasean, laginen prestaketa eta karakterizazioa egin da. Laginak arragoetan jartzeko beharrezko neurrietan ebaki dira, eskuz. Gainera, lagin onduaren karbono zuntz zenbatekoa neurtu da. Beraz, fase honen helburua, lagin bakoitzaren erretxina frakzioa zehaztea da, helburu nagusirako funtsezkoa dena. Bigarren fasean, balio maximo eta minimoen konbinazioen saiakuntzak egin dira. Saiakuntza horiek zortzi izan dira, eta azken emaitza konbinazio bakoitzerako masa galera da. Emaitza horiekin hurrengo faserako beharrezkoak diren datuak lortu dira. Hirugarren fasea matematikoa da. Ikusi da faktore bakoitzaren eragina azken emaitzan eta balio optimoak kalkulatu dira. Irudia 8. TGA701 ekipoaren fluxu diagrama
Laugarren fasean balio optimo horiek enpirikoki berretsi dira. Ikusi da zuntzen berreskurapena, begi bistaz, egokia den edo ez. Hurrengo orrialdean, Gantt-en diagrama erakusten da, proiektuaren aurre planifikazioa eta faseak aurkezten dituelarik.
8.5 Prozedurak 8.5.1 Konposite onduaren konposizioaren zehaztapena Karbono zuntz konposizioa zehazteko CIN (Carbonization-In-Nitrogen) metodo bat erabili da, argitaratutako artikulu batean aztertzen dena(Wang et al., 2015). Halaber, metodo hori ASTM D3171-15 norman oinarritzen da(ASTM D3171 − 15. standard test methods for constituent content of composite materials.). Metodo horren bidez materialaren frakzio polimerikoa neurtzea lortu da. Metodo horretan bi material erabili dira, konpositea eta erretxina. Erabilitako erretxina purua eta konpositeko erretxina berdinak izan dira, bestela emaitzak ez lirateke fidagarriak izango. Kasu honetan, matrizearen erretxina RTM6 izan da, beraz hori izango da erabili dena. RTM6 erretxina osagai bakarrekoa da, gasgabetua eta erretxinen transferentziazko moldaketarako (RTM) zehazki diseinatua izan da(HexFlow® RTM 6.), industria aeroespazialerako baldintzak betez, gainazal kalitate onak eta forma konplexuak fabrikatzea ahalbidetuz, pieza kopurua murriztuz. Erretxina hori, sektore aeroespazialean RTM bidez fabrikatzen diren piezak egiteko estandarra da, bai Europa bai Estatu Batuetan, beraz nahiko ohikoa da. Metodora bueltatuz, karbono zuntz lagina nitrogenozko atmosfera batean karbonizatu egiten da, tenperatura altuetan(400-600ºC), erretxina puruarekin batera. Karbono zuntzak ez dira oxidatzen, atmosferan oxigenorik ez dagoelako; erretxinaren zati bat, aldiz, deskonposatu egiten da eta beste bat karbonizatu egiten da, bai erretxina purua eta baita konpositearen matrizeko erretxina. Erretxina puruaren karbonizazioa neurtuz, erretxinaren karbonizazio portzentajea kalkulatu ahal da, eta horren bidez konpositeko erretxina edo, beste era batera esanda, karbono zuntz kantitatea zehaztu daiteke. Erretxinaren karbonizazio indizea (CR, 0-1 arteko balioa izango duena), non mr krisolean geratzen den erretxina hondakinaren masa eta m erretxina laginaren hasierako masa diren, horrela kalkulatzen da: CR=mr/m (1)
Entseguak bi pausu nagusi ditu. Lehenengo pausuan nitrogenozko atmosfera bat sortu da, eta beroketa malda 3ºC/min-koa izan da, edozein kasutan. Nitrogeno fluxu baxua(3.5 lpm) ipini da. Pausu horren bukaeran, laginak jasan duen pisu galera ezaguna da. Pausu honen ostean, zuntzek karbonozko arrastoak erakusten dituzte. Bigarren pausuan, airezko atmosfera bat jarri da, karbono horren errekuntza emateko. Bigarren pausu horren fluxua eta denbora erlazionatzeko, konpositeko char guztia oxidatzeko beharrezkoa den oxigeno kantitatea kalkulatu da. Oxigeno kantitate hori estekiometria erabiliz lortu da, eta hurrengo kalkuluetan oinarritzen da. Aipatu behar da erretxina kantitatea CIN metodoa erabiliz lortu dena dela baina kalkulu horiek 8.6.1 atalean erakusten direla. 0,5 g lagin x 36,549g erretxina x 10 g erre behar = 0,0174 g erretxin erre behar dira (3) 100 g lagin 100 g erretxina
0,0464 g O2 x 6= 0,2784 g O2 behar dira totalean erretxina guztia erretzeko (5)
Kontuan izanda ekipoak baimentzen duen fluxu minimoa 3,5 L/min dela, fluxu hori nahikoa da erretxina guztia oxidatzeko.
Beste alde batetik, kontuan izan behar da pirolisi tenperatura eta oxidazio tenperatura berdinak ez direnean, hau da, lau kasuetatik hiru kasuetan, tarteko beroketa edo hozte hori nitrogeno edo aire atmosferan egingo den aukeratu behar da. Hoztearen kasuan (500ºC-tik 400ºC-tara), nitrogenoa erabili da. Tenperatura igoera dagoenean, aldiz, ez dago argi zein izango den aukerarik egokiena, eta beraz bai aire bai nitrogeno atmosferan egin dira entseguak. Emaitzak begiratuz erabaki da zein den atmosfera egokiena. 8.5.3 Prozedura matematikoa Aurreko ataleko entseguen emaitzak izanda, analisi matematikoari ekin ahal zaio. Atal honetako helburua, azken emaitzan faktore bakoitzak duen eragina ikustea da, eta baita bakoitzaren balio optimoa lortzea. Aurretik lortutako emaitzak, kasu honetan, lagin bakoitzaren pisu-galeraren balioa, haien artean konbinatu dira, egindako entsegu beste informazio emateko. 8 entsegu egin direnez, 8 datu daude: bataz bestekoa, hiru efektu nagusi, bi faktoreen arteko elkarrekintzako hiru efektu, eta hiru faktoreen arteko elkarrekintza efektu bat(Ferré, 2018). Eragiketa horiek hurrengo efektuen matrizean ikusi ahal dira:
Efektuen matrizea aurreko atalean ikusi den entseguen matrizetik deduzitzen da. Batezbestekoaren kasuan + zutabe bat da, baina bi faktoreen arteko elkarrekintzan, haien arteko biderketaren zeinua hartzen da kontuan. Azkeneko zutabea ere, hiru faktoreen elkarrekintza, haien arteko biderketa eginez lortzen da. Matrize honek ez du ezer balioztatzen, efektuak kalkulatzeko nola konbinatu behar diren bakarrik aurkezten du. Hori kontuan izanda, efektuen kalkulura pasa daiteke, beheko taulan ikus ahal dena:
8.6 Emaitzak Orain arteko ordena errespetatuz azalduko dira lortutako emaitzak. 8.6.1 Konposite onduaren konposizioaren zehaztapena Aurretik azaldutako prozedura jarraituz honako emaitzak lortu dira (ikus Eranskineko I. atala): Taula 6.Konposizioaren kalkulua
CR batezbestekoa: 0,09528 Karbono zuntz edukia (Wf) batezbestekoa: 63,5% Nahiz eta ezin den aurrekoaren moduan beste material batekin konprobatu, erabilitako erretxina desberdina baita, jakina da ehuneko horren inguruan izaten dela konpositeen karbono zuntz ehunekoa. Beraz, metodo honekin lortutako emaitza (%63,5 Karbono Zuntza, %36,5 erretxina) ontzat eman da.
hautatu beharko lirateke pisu-galera maximoa izateko. Gainera, zenbakiak begiratuz, balio absolutu handiena duena da pisu-galera handiagoa ekartzen duena. Bi faktoreen arteko elkarrekintzaren efektuak begiratuz, bi kasuetarako balioak nahiko desberdinak dira, eta beraz ezin da orokortu. Balio horiek binaka aztertu behar dira; eragina azaltzeko, bTpxTo hartuko da, material onduan, esate baterako. Alde batetik, pirolisi tenperatura igotzean, pisu-galera handiagoa dela kontuan izan behar da (bTp=-5,05). Hala ere, oxidazio tenperatura maximora igotzean, pisu galera hori %-11,37ra heldu da, eta minimora jaistean %1,27 igo da pisua, hots, ez da pisurik galtzen. Era berean, oxidazio tenperatura igotzearen eragina pirolisi tenperaturaren araberakoa izango da, eta beraz oxidazio tenperaturaren efektua ere interpretatu behar da. Efektu nagusia bTo=-18,22 da, eta beraz, honek esan nahi du orokorrean hobe dela tenperatura altuak erabiltzea. Balio handiak esan nahi du, kasu guztietan hobe izango dela oxidazio tenperatura balio maximoak erabiltzea. Analisi hori hiru efektuetarako egin daiteke, pausu berdinak jarraituz. Hiru faktoreen elkarrekintzaren efektuak adierazten faktore bat zer mailatara arte den beste bi faktoreen elkarrekintzaren araberakoa. Prepregaren kasuan ikusten da balioa efektu nagusien antzerakoa dela, eta beraz hiru efektuak nahiko elkar-dependenteak izango direla. Orain arte egin diren kalkuluak Excel programarekin egin dira, haien sinpletasunarengatik, oinarrizko eragiketak baitira. Analisi sakonago bat egiteko, ostera, Minitab eta Design Expert programak erabili dira. Programa horiek jada badituzte 2k erabateko diseinu faktorialaren algoritmoak, eta beraz programan entseguetatik bildutako datuak sartu beharko dira eta eskuratu nahi diren datuak eskatu. Programazio matematikorik egin behar gabe, nahi diren emaitzak azalduko dira.
Lehenengo eta behin konposite onduari (FCCA) dagozkion emaitzak aztertuko dira. Konprobatu da Excelean kalkulatutako efektuak eta programak kalkulatutakoak berdinak direla. Grafika interesgarri hauek lortu dira:
12 irudiak puntako balioetako emaitzak erakusten ditu. Ez du aurrez ezezaguna izan den datu berririk gehitzen, baina emaitzak argi ikusten laguntzen du. 13. eta 14.irudietan kalkulatutako efektuen balioak adierazten dira. Malda handiagoa den heinean, faktorearen eragina handiagoa da. Beraz, grafikoa bakarrik begiratuta, jakin daiteke oxidazio tenperatura eta denboraren eragina, pirolisi tenperaturarena baino askoz handiagoa dela. Gainera, aurretik lortutako efektuen balioekin bat eginez, ikusten da maldak negatiboak direla, eta horrek esan nahi du pisu galera handiagoa dela. Elkarrekintzen grafikoetan faktore bakoitzaren puntako balioak ikusi ahal dira, Irudia 15. FCCA Elkarrekintza efektuen grafika Irudia 16. FCCA Paretoren diagrama
eta kasu horietako bakoitzean duten eragina. Kasu guztietan, emaitzak ehunekotan adierazten dira, eta pisu galera balioesten dute. 8. Irudiak adierazten du efektu bakoitzak azken emaitzan duen eragina, aurretik kalkulatutako balio numerikoekin bat eginez. Minitab programarekin jarraituz, ezarri da lortu nahi den balio optimoa %63,49 izango dela, hau da, erretxina guztia kentzeko behar den pisu galera. Minitab programak ondorengo balioak zehaztu ditu: Pirolisi tenperatura: 500ºC Oxidazio tenperatura: 550ºC Oxidazio denbora 15 minutu
Irudia 17. FCCA optimizazio grafika. Minitab Nahi den balioa lortzeko (%63,49) konbinazio asko daude. Programa honek tenperaturaren bi balio finko hartu ditu eta denbora horien arabera ezarri da. Softwarea dela eta, konbinazio hau bakarrik agertzen da, hau da, ezin da adibidez beste tenperatura batzuk zehaztuz beharrezkoa izango litzatekeen denbora kalkulatu. Design Expert programak, aldiz, aukera hori ematen du. Programara horretara aldatuz, optimizazio bera egin da, eta esan bezala bi faktoreri ezarritako tartean dauden bi balio emanez, hirugarren faktorearen balioa kalkulatuko du. Minitabek
Goiko grafikan, ikusi ahal da tenperatura bien araberako pisu galera, denbora optimoan, kurbek adierazita. Grafikoetan ezin dira hiru faktoreak gehi emaitza irudikatu, lau aldagai baitira. Horregatik, grafikoak beti faktoreak binaka hartuz irudikatu behar dira, eta hirugarrena finko eginez. Material onduaren emaitzak erakutsita, prepreg materialaren emaitzak erakustera pasatu da. Horretarako, aurretik jarraitutako pausuak jarraitu dira. Irudia 20.FCCA Mugalde grafika 3D
Irudia 24. FCPM21 Paretoren diagrama Irudia 23.FCPM21 elkarrekintza efektuak
Lehen jarraitutako prozedura berdinarekin, Design Expert-en optimizazioa egin da. Pirolisi tenperatura eta oxidazio tenperatura Minitaben lortutako optimizazioaren berdina zehaztuta, emaitza bat lortu da nahi den pisu galerarako (%63). Pirolisi tenperatura eta oxidazio tenperatura 500 eta 550ean ezarrita, hurrenez hurren, denbora optimoa 53,61 minutu dela kalkulatu da, Minitaben kakulatutakoarekin bat eginez. Irudia 25. FCPM21 optimizazio grafika
Lehen bezala, grafikoa hiru dimentsiotan irudikatuz:
Laburki, atal honetan material bakoitzarentzako balio optimoak kalkulatu dira. Hurrengo pausua balio horiek esperimentalki berrestea da. Irudia 27.FCPM21 Mugalde Grafika 3D Irudia 26.Mugalde baldintzak 3D
Lortu nahi diren emaitzak:
Irudia 28. FCCA berreskuratua
9.1.4 Azpikontratazioak Ikerlan hau aurrera eramateko ez da beharrezkoa izan azpikontrataziorik egitea. Beraz, atal hau ez da kontuan hartuko. 9.1.5 Kostu ez-zuzenak Kostu ez zuzenetan hurrengo faktoreak hartu dira kontuan: uraren erabilera, energia kostua, garbiketa kostua, ekipoen konponketa kostua eta pertsonalaren kostua. Guzti horrek aurretik kalkulatutako kostuen %15ko gehikuntza suposatuko du. Kostu ez-zuzenak = (1500+86,05+620) x 0,15 = 330,91€
10.3 Atzerapenak (A3) Arrazoi desberdinengatik, gertatu daiteke proiektuaren hasierako plangintza ezin jarraitzea eta horrek proiektu osoaren atzerapena suposatzea. Arrisku hau emateko inpaktua ertaina da eta probabilitatea ere ertaina. Neurri bezala, beharrezkoa da atal edo fase bakoitzak hartuko duen denbora zehaztea, horrela atzerapen bat gertatzekotan aurreikusi daiteke nolako eragina izan dezakeen. 10.4 Datu galera (A4) Lana egitean, gertatu daiteke garatutako lanaren informazioa edo datuak galtzea. Arrisku honen probabilitatea oso baxua da baina inpaktua oso altua da. Arriskua ekiditeko, lanaren hainbat kopia leku desberdinetan izatearekin nahikoa da. 10.5 Arriskuen analisi orokorra
Arrisku horien aurrean babes-plana eta kontingentzia-plana egitea beharrezkoa da. | science |
addi-5963b287fa73 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29397 | Ikaslearen etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa eta hobekuntza proposamenak | Madariaga Zubiaurre, Eneko | 2018-10-30 | 1. Laburpen hiru eleduna [EU] Lan honen helburu nagusiak Eneko Madariagaren etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren lorpena, eta hortik abiatuz, hobekuntzarako proposamenak eta azterketa egitea dira. Horretarako CE3X programa erabiliko da eta era sinple batean datuak programan sartuz ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa lortuko da eta ondoren hobekuntza aukera desberdinak eskainiko ditu. Hauek balioztatzeko bakoitzaren analisi sakon bat egingo da. Dokumentu honetan ziurtagiria lortzeko beharrezko urratsak azaltzen dira, aplikatu daitezkeen hobekuntzen azalpena eta hobekuntza hauek aplikatu ondoren lortuko den ziurtagiri energetikoaren kalifikazio berria emango dira. Eranskinetan prozesu guztia hobeto ulertzeko informazio gehigarria erakutsiko da.
3. Sarrera Txosten honetan Eneko Madariagaren Gradu Amaierako Lanaren (GRAL) memoria aurkezten da, bere edukia etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren lorpena, hobekuntza posibleen ikasketa eta horiei dagokien ikasketa izanik. Gaur egun ziurtagiri energetikoa izatea ezinbesteko bihurtu da edozein motatako etxebizitza edo ondasun higiezin saldu edo alokatzen dituzten jabeentzat. Horren ondorioz, proiektu hau oso baliagarria izango litzateke etorkizun batean aztertutako etxebizitza saltzeko edo alokatzeko asmoa baldin badago. Lehenengo eta behin testuingurua azaltzen da, bertan proiektuaren abiapuntua azalduko da, hau da, non garatuko den, etxebizitzen ziurtagiri energetikoaren legedia eta bere bilakaera gaur egun ezagutzen dugunera heldu arte, orokorrean era honetako proiektuek izan dezaketen onurak, etab. Ondoren, proiektuaren helburuak eta irismena edo nondik norakoak zehaztuko dira. Helburuak eta irismena argi edukita, lanaren garapena hasten da, bi atal nagusitan bana daitekeena. Lehenik eta behin CE3X programarekin lan egingo da eta etxebizitzaren ziurtagiri energetikoren kalifikazioa lortuko da. Hau egin ondoren, programa berak kalifikazio horren hobekuntzarako aldaketak proposatzen ditu eta horiek aztertuta bideragarriena zein den aztertuko da. Hau da, aldaketa bakoitzaren analisi sakon bat eginez kalifikazio berria lortzen da eta ondoren bakoitzaren analisi sakonago bat eginez egokiena zein de aztertzen da. Azaldutako guzti hau lortzeko prozesu osoa lanean zehar azalduko da, aurretik aipaturiko CE3X programa erabiliz. Prozesu hau guztia egin ondoren, aztertutako hobekuntzetatik egokiena aztertuta, etxebizitzan izango dituen onurak eta aldaketak azaltzen dira, eta izan dezakeen inpaktu ekonomiko zehatza ere. Ostean Gantt diagrama erabiliz proiektuan zehar burututako atazak azaltzen dira. Bertan lan hau egiteko pausuak aipatzen dira eta horiek egiteko behar izan den denbora. Pausu guztiak egin ondoren, aukeratutako hobekuntzaren aurrekontua egingo da, non proiektuan egindako lana eta hobekuntza aplikatzeko kostua kontutan hartuko diren. Azkenik, lana egin ostean lortutako ondorio garrantzitsuenak eta lan honek etxebizitzarentzat eta jabeentzat ekarriko dituzten onurak azalduko dira eta eranskin ezberdinetan informazio gehigarria erakutsiko da.
4. Testuingurua Lan honetan Eneko Madariagaren etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren lorpenaren memoria aurkezten da. Etxebizitza hau Busturian kokatzen da. Bizkaiko iparraldeko udalerria da eta kostaldean kokatuta dago, Busturialdeako eskualdean. 1700 biztanleko herri txikia da 19,56 km2-koa eta Bilbo hiriburutik 28 kilometrotara aurkitzen da. Azterturiko etxebizitza, etxebizitza bloke baten laugarren solairuan dago. Eraikina San Cristobal auzoan aurkitzen da eta 1965 urtean eraiki zen. Eraikinak lau solairu ditu behean garajeak izanik eta goiko aldean, teilatu aldean, kamaroteak. Inguruan ez du etxe handirik haizetik babesten duenik, eta beraz, iparralderantz kokatuta dagoen horma haizearen kontrako babesa dauka. Aztertuko den etxebizitza honek kalera ematen duten bi horma dauzka, batak hegoalderantz ematen duelarik eta besteak mendebalderantz. Ziurtagiri energetikoaren gaiari heldu baino arinago, kontzeptua era argi batean azaldu behar da. Europar legediaren arabera, eraikin baten efizientzia energetikoaren ziurtagiria, Europar Batasuneko estatu edota honek esleitutako pertsona juridiko batek onartutako ziurtagiria da, zeinetan eraikin horren edota bertako unitate baten efizientzia energetikoa erakusten den. Honekin kalifikazio energetikoa lortzen da, non eraikin baten edo bere zati baten efizientzia neurtzen den. Horretarako eskala bat erabiltzen da, hizki eta kolore ezberdinetako eskala bat hain zuzen ere. Hizkiak A-tik G-ra doaz eta koloreak berdetik gorrira, kalifikazio onenetik txarrenera hurrenez hurren. Hurrengo irudian ikus daiteke eskalaren nondik norakoak (irudia 1):
Irudia 1: Ziurtagiri energetikoaren kalifikazio eskala
Ziurtagiri energetikoen lorpen ofizialerako, legez ez dago pertsona baimendurik, hau da, edonork egin dezakeen prozesua da, nahiz eta ofiziala izateko, egilea tituluduna izan behar den. Hala ere, 235/2013 Errege Dekretuak argitzen du kalifikatuenak arkitektura, arkitektura tekniko, ingeniaritza eta ingeniaritza tekniko titulazioetako profesionalak direla. Ondorioz, ziurtagiriaren balioztapena aipaturiko profesionalen sinadura lortzean ezartzen da. Legediari dagokionez, Eraikinen efizientzia energetikoaren zuzentaraua (EPBD: Energy Performance of Buildings Directive) Europako arau nagusia da eta eraikuntzari dagokionez Europar Batasuneko helburuak betetzea bermatzeari zuzenduta dago, batez ere negutegi efektuko gasen emisioen murrizketa, kontsumo energetikoa, efizientzia energetikoa eta iturri berriztagarrietatik sortutako energiari dagokionez. Ziurtagiri energetikoaren aurrekaria "1993ko irailaren 13ko Kontseiluaren 97/76/CEE" Zuzentaraua da, eta bere helburua efizientzia energetikoaren hobekuntzaren bitartez karbono dioxidoaren emisioen mugaketa da. Hau da, eraikinetan efizientzia energetikoa hobetzeko Estatu Kideek aurrera eraman beharreko ekintza zerrenda bat da, eta horrela, horiek aplikatuz negutegi efektuko gasen emisioa murriztea. Tratatu honek, bi urterik behin Komisioari informatzeko beharra ezezik, ez du benetako derrigortasunik aurkezten. Hori dela eta, ez zuen arrakasta handirik izan. 2003ko urtarrilaren 4an "2002/91/CE (DEEE,2003)" zuzentaraua ezarri zen eta hortik dator hain zuzen ere gaur egun ziurtagiri energetikotzat ezagutzen duguna, zuzentarau honetatik aurrera ziurtagiri energetikoen kontuak ezarri baitziren. Zuzentarau honek Kyoto-ko Protokoloan du bere oinarria eta honen bitartez Europar Batasuneko estatu kideei 2008-2012 urte bitartean 1990 urtean izandako gasen emisioen murrizpena %8-koa izatea eskatzen zitzaien. Aurreko guztia lortzeko, eta efizientzia energetikoaren hobekuntza lortzeko, zuzentarau berri horrek hiru erreminta zehatzez baliatu zen: Bai eraikin berrietan eta baita berriztatze lan nabariak jasango dituzten eraikinetan energiaren erabilerari baldintzak ezartzea. Ziurtagiri energetikoen ezarpena. Tamaina handi eta ertaineko klimatizazio sistemen ikuskapena. 2010eko maiatzaren 19an, "2010/31/CE Europar Parlamentu eta Kontseiluaren zuzentaraua, eraikinen efizientzia energetikoei buruzkoa" ezarri zen. Zuzentarau hau, aurretik indarrean zegoen 2002/91/CE zuzentaraua aldatuz lortu zen legegintzako prozesu luze baten ostean. Aldaketa nagusienentzat, alde batetik efizientzia energetikoaren neurria aipatzen da kontutan
eduki beharreko balio bezala eta beste alde batetik hobekuntzarako gomendioak efizientzia energetiko optimoaren erlazioan jarri behar direla. Gainera aukerakotzat ematen dira auditoretza energetikoen, sarien eta finantzazio iturrien inguruko erreferentziak egitea. Azkenik, 2012 urtean gaur egun indarrean dagoen zuzentaraua 2012/27/UE zuzentaraua ezartzen da. Efizientzia Energetikoaren Zuzentarauaren helburua efizientzia energetikoa sustatzeko neurrien esparru komun bat sortzea da. Horrela, Europar Batasuneko herrialdeek energiaren %20a aurreztea ziurtatu dezaten, aldez aurretik "20 hirukoitza" zuzentarauan hitzartu bezala. Gainera, zuzentarauak Estatu Kideak 500 metro karratu baino gehiago dituzten eraikin publikoen %3a berriztatzera derrigortzen ditu. Espainian, efizientzia energetikoaren ziurtagirirako oinarrizko prozedimendua 235/2013 Errege dekretuak arautzen du, apirilaren 5ekoa. Etxebizitzei dagokienez, saltzen edota alokatzen diren etxebizitza oro derrigortuta dago ziurtagiri energetikoa eginda izatea, ziurtagiri honek 10 urteko indarraldia duelarik. Ziurtagiri energetikoa legez derrigorrezkoa izateak, pertsona asko eta orokorrean sozietatea kontrako iritzia izatea eragiten du. Inposizio gisa ikusten dute edota dirua biltzeko zerga gisa. Baina errealitatea desberdina da. Ziurtagiri energetikoak hainbat onura ditu bai gizakientzako eta baita ingurugirorako. Izan ere, Nazioarteko hitzarmenek adostu zuten bezala, bai kontsumo energetikoa gutxitzeko eta baita ingurugiroarekiko inpaktua minimizatzeko hartutako neurri bat da. Ondorioz, ziurtagiri energetikoaren hobekuntzak ekar ditzakeen onurak hurrengoak dira: Kontsumo energetikoaren murrizketa: gerta daiteke gehiegizko kontsumo batean bizitzen egotea. Hori dela eta, ziurtagiri energetikoari esker, arazo horiek ekar ditzaketen puntuak aztertu daitezke eta horiei konponbidea ematen saiatzea kontsumo energetikoa murrizteko. Aurrezte ekonomikoa: Konfort egoera mantentzeko kontsumo energetikoaren murrizketak zuzenean ikus daitezke bai argiaren ordainagirietan edota erregai ordainagirietan. Hori dela eta, kontsumoa murrizteko egin beharreko erreforma berriak oso errentagarria izan daitezke sortzen diren aurrezte ekonomikoei esker. Hau da, nahiz eta erreforma berri batean inbertsio bat egin, horrek energetikoki aurrezte bat ekarriko du eta ondorioz, gerta daiteke inbertsio hori laster errekuperatzea. Hori horrela izanda, gure ziurtagiri energetikoaren eskalaren handipen bat lortzea gerta daiteke eta horren eraginez dagokion etxebizitzaren prezioaren balio erantsi bat lortzea.
Higiezinen merkatuan nabarmentzea: Ziurtagiri energetikoaren alde positibo bat energetikoki etxebizitzen artean konparaketak egitea izango litzateke. Orokorrean, ziurtagiri energetikoak higiezinen merkatuan faktore handiko zerbait da. Berari esker, konpetentzia handitu egiten da eta gero eta garrantzitsuagoa ari da bihurtzen merkatu honetako partaideentzat. Subentzioak eta diru laguntzak: Espainian indarrean dagoen legediaren arabera, ziurtagiri energetikoa hobetzeko asmoz eta kontsumo energetikoa nahiz eskaria gutxiagotzeko premiarekin, diru laguntzak eta subentzioak eskaintzen ditu erreformak edo errehabilitazioak egiteko. Laguntza horiek hurrengo kasuetan eska daitezke: o Inguratzaile termikoaren efizientzia energetikoa hobetzerakoan o Argiztapen instalazioak eta instalazio termikoen efizientzia energetikoa hobetzerakoan o Ohiko energia konbentzionala Biomasarekin ordezkatzerakoan o Ohiko energia konbentzionala energia geotermikoarekin ordezkatzerakoan Jaso daitekeen laguntzaren zenbateko maximoa %90ekoa izan daiteke. Hau da, egin beharreko obraren balioaren %90a diruz lagundutakoa izan daiteke. Konfort egoeraren hobekuntza: Etxebizitzetan aplikatzeko erakusten diren ziurtagiri energetikoaren hobekuntza eskaintza guztiek konfort egoera hobetzeko balio dute. Honek guztiak osasun kontuetan ere eragina dute. Izan ere, adituek egindako ikerketen arabera ziurtagiri energetiko hobeagoa duten etxebizitzek gaixotasunak edota osasun arazoak jasateko arriskua txikiagotzen dute. Hala nola, arnasketa gaixotasunak edota gaixotasun kardiobaskularrak. Ingurumena errespetatzea: Energiaren produkzioa eta erabilera dira gaur egun ingurumena kutsatzeko alderdi garrantzitsuenetako batzuk. Horregatik, etxebizitza batean kontsumoa gutxiagotzeko hobekuntzak aplikatzean ingurumena kutsatzen dituzten gasen isuria gutxiagotzea dakar. Gas horien atmosferarako emisioen murrizketak, planetako biztanleen bizitzarako oso kaltegarriak diren negutegi efektu, euri azido edota ozono geruzaren zulaketa minimizatuko dute bizitza erosoago bihurtuz eta ingurumenarekiko inpaktua gutxiagotuz. Ikusi denez, eraikuntza eta energia arloetan ziurtagiri energetikoa lortzea oso garrantzitsua da. Beraz, gaur egun oso garrantzi handia ematen zaio efizientzia handiko eraikin berriei edota aurretik eraikitakoei efizientzia hori hobetzeko hobekuntzen ikasketa egiteari.
5. Helburuak eta irismena Txosten honen helburu nagusiak etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa lortzea eta horrez gain ziurtagiri hori hobetzeko hobekuntzen proposamenak egitea eta horien bideragarritasuna aztertzea dira. Horretaz aparte etxebizitzen efizientzia energetikoaren munduan gehiago sakontzea eta ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa lortzeko CE3X programarekin harremanetan jartzea ere helburutzat har daitezke. Beraz, lan hau bi atal ezberdinetan banatuta egongo da: lehena etxebizitzaren ziurtagiria ateratzea izanik eta bigarrena hori hobetzen saiatzea CE3X programaren laguntzaz. Gaur egun efizientzia energetikoko ziurtagiria eskatzen da efizientzia handiko eraikinak eraikitzea bultzatzeko. Horren ondorioz, energia gehiago sortzeko eta gutxiago kontsumitzeko premia sortzen da. Horrela, etorkizunean kontsumo ia nuluko etxebizitzak lortzeko helburua sortzen da energia berriztagarrietatik oinarriturik. Hau da, etorkizun labur batean efizientzia oso altuko eraikinak egitea espero da eta behar duten kontsumo ia nulua edota oso baxuari aurre egiteko autonomoak izatea, bai etxebizitza horien barnean edo inguruetan ekoiztutako energia berriztagarrien ondorioz. Gainera gizabanakoen konfort egoera ere bilatzen da, azkenean hori baita arazorik garrantzitsuenetarikoa. Horretarako energetikoki eraikinen baldintzak hobetzeaz aparte, emisioak murriztea lortzen denez, planetaren onura ere lortzen da eta hori dela eta klimaren aldaketan ere zeresana izango du. Hau da, azken finean planetaren onura gizakien eta bere biztanleen bizitza hobetzeko izango da. Gainera ziurtagiri energetikoaren laguntzaz, norberak bere etxebizitzan dauden kontsumoen kontrola izan dezake. Izan ere, etxebizitzaren kontsumo ezberdinen informazioa lortuko da eta horiek murrizteko hobekuntzen laguntzaz kontrol gehiago izateko aukera ematen da. Salbuespenak salbuespen, gaur egungo legediaren arabera, aurretik esan bezala, alokatzeko edota saltzeko dauden etxe guztiek ziurtagiri energetikoaren beharra dute. Ziurtagiri honek erosleari (edo alokatuari) nahiz saltzaileari informazio oso berezi eta zehatza ematen dio konparaketak egiteko aparta. Ziurtagiri energetikoaren indarraldia 10 urtekoa da eta lortzeko arduraduna etxebizitzaren jabea izango da. Ondorioz, etxebizitzan edozein motatako hobekuntza edo obra eginez gero, jabearen aukera izango da ziurtagiria berritzea edo ez. Hau guztiaren ondoren, hobekuntzen atala dator, zeinen laguntzarekin etxebizitzan egin ahalko diren hobekuntzak aztertuko diren beti ere efizientzia energetikoa hobetzeko edota kontsumo
energetikoa murrizteko asmoz. CE3X programaren laguntzaz, berak eskainitako aldakuntzen arabera hobekuntza bakoitzari azterketa sakon bat egingo zaio bideragarriena zein den ikusiz. Beraz, txosten honetan zehar, ziurtagiria atera ostean ikusiko dira zein hobekuntza egin ahalko zaizkio etxebizitzari bere kalifikazio energetikoa hobetzeko eta aztertuko da ere zein izan litekeen aukeratzeko hoberena bai energetikoki eta bai ekonomikoki aztertuz.
6. Metodologia Ziurtagiri energetikoa kalkulatzeko orduan, bi fase bereiziko ditugu. Lehenengo eta behin etxebizitzaren datuak bildu behar ditugu: Hormen barne neurriak, hutsuneen dimentsioak, inguratzaile termikoaren datuak eta instalazio termikoaren espezifikazioak. Ondoren, datu bilketa egin ostean, datuak CE3X programan sartu beharko dira, ziurtagiri energetikoa ateratzeko erabiliko den softwarean. 6.1. Datuen bilketa Busturian kokaturiko etxebizitza hau 1965 urtean eraikitako 4 solairuko eraikin bloke bateko etxebizitza da. Solairu bakarreko da eta laugarren solairuan kokatzen da. 91,11 metro karratuko azalera erabilgarria du eta bere altuera librea 2,5 metrokoa da. Etxebizitzaren nahiz blokearen planoak I Eranskinean aurki daitezke. Aztergaia den etxebizitza bloke osotik Hego-Mendebalderago dagoen etxebizitza izanik, hegoaldera eta mendebaldera orientaturiko hormak kalerantz ematen dute zuzenean. Hori horrela izanda, beste hormek eta zoruak zuzenean beste etxebizitzekin kontaktuan daudenez adiabatikotzat hartzen dira eta beraz, ez dira zuzenean aztertzen. Hala ere, ekialderantz ematen duen hormak eskilarekin kontaktuan egongo da. 4 solairuko eraikina izanik eta 4 solairuan kokaturik egoteagatik, sabaia zuzenean kamaroteekin kontaktuan dago, beraz, softwarean barne partizio berezi bat egin beharra dago. Gainera, eraikinak inguruarekin kontaktuan dauden bi patio dauzka horietako bat etxebizitzarekin kontaktuan dagoelarik. Hori dela eta, etxebizitzaren patioko iparraldera, hegoaldera eta ekialdera orientatutako barne hormak ere kalearekin kontaktuan daude zuzenean. Mendebalderantz orientatutako hormari dagokionez, softwarean sartzerakoan M1 modura izendatu da. Horma horrek 15.49 metro karratuko azalera du, egongelak, sukaldeak eta logela bikoitz batek eratua. Hortaz, horma horretan zehar hainbat leiho edo hutsune aurki daitezke. Lehena egongelako hutsunea da V1 izendatua eta 4.16 metro karratuko azalera betetzen du. Ondoren sukaldeko hutsuneak balkoira ematen duen ate batek eta leiho batek osatzen dituzte. Ateak, V3 balkoia izendatua, 1.7 metro karratuko azalera betetzen du eta leihoak, V2 izenarekin, aldiz, 1.35 metro karratu. Azkenik, horma honetako azken hutsunea 2.45 metro karratudun azalerako leiho batek osatzen du eta V4 izenaz izendatzen da. Beste alde batetik, Hegoalderantz orientatutako kalerantz ematen duen M2 horma dago 18.25 metro karratuko azalera betetzen duena. Horma honetako hutsuneei dagokionez, bi bereizten
dira, biak logela sinpleen hutsuneak izanik. Lehenengoa V5 moduan izendaturiko 2.45 metro karratuko leihoa kokatzen da eta azkenik V6 izenaz deituriko 1.62 metro karratuko leihoa. Patioari helduta, etxebizitzak hiru horma ditu bertan kalera ematen dutenak: hegoaldera, iparraldera eta ekialdera orientatutako hormak, M3 Patioa, M4 patioa eta M5 Patioa deiturikoak hurrenez hurren. Horma horietan zehar hutsune bakarra aurki daiteke, Iparraldera orientatutako horman hain zuzen ere. Beraz, horri V7 deituriko 0.98 metro karratuko leiho opakoa da. Hutsune guztiak, hau da, leiho guztiak eta balkoiaren ateak beira bikoitzekoak dira eta inguratzen duten markoak zurezkoak dira. Denak dira mota berdinekoak komunekoa izan ezik, opakuagoa dena. Datu hauek guztiak hobeto ikus daitezke era antolatuan II Eranskinean. Hau guztiaren datu bilketa egin ostean, itxituren azterketa egin da. Eraikin oso zaharra izanik, aireztatze gabeko hormak dituela antzeman da. Horretaz aparte ez da datu askorik lortu, beraz, transmitantziaren kalkulurako datu gehiegirik ez dagoenez programak egiten duen estimazio batekin egingo da lan gero ikusiko den bezala. 6.2. Datuen aplikazioa Datuak bildu eta gero, datu horiek interpretatu beharra dago. Horretarako softwarean sartuko dira ziurtagiri energetikoa lortzeko. Programak berak datuak sartzeko leiho ezberdinak ditu informazioa pausoka nola sartu adieraziz. Beraz, ondoren azalduko da informazioa nola sartu behar den programak agintzen duen moduan. 6.2.1. Datu administratiboak Datu administratiboen leihatila honetan datu orokorrak idatziko dira. Programak eskatzen duen bezala, ziurtagiria egiten duen teknikoaren eta ziurtagiria jasotzen duen onuradunaren datuak sartu behar dira eta baita eraikinaren lokalizazio eta identifikazio datuak ere, hurrengo irudian ikus daitekeen bezala (irudia 2).
Irudia 2: Datu administratiboak sartzeko leihatila 6.2.2. Datu orokorrak Programaren leiho honetan etxebizitzaren datu zehatzagoak sartzen hasi behar da, hala nola, eraikuntza urtea, eraikin mota eta helbidea. Eraikuntza urtea sartzen den momentuan, programak automatikoki ezartzen du eraikitako urte horretan eraikinak bete behar zuen araudia. Kasu honetan eraikina 1965 urtean egin zenez, araudia NBE-CT-79 araudiaren aurrekaria izango da. Gauza berdina gertatzen da helbidea sartzerako orduan, izan ere, helbide zehatza sartzen den momentuan softwareak zonalde horretako klima ezartzen du automatikoki. Ondoren, eraikin mota ere adierazi beharra dago, aztergai den kasuan bakarkako etxebizitza delarik. Azkenik, leiho honetan eraikinaren definizio zehatz bat egin behar da, azalera erabilgarria, solairu altuera librea, solairu erabilgarriak, etxebizitzaren aireztapen zikloak eta ur bero sanitario kontsumo totala zehaztuz. Azken bi datu hauek kalkulatu egin behar dira. Horretarako Eraikuntza Kodigo Teknikoak (CTE: Código Técnico de la Edificación) errazten dituen taula batzuen laguntzaz datu hauek kalkulatzen dira. Bai taula eta kalkuluak II Eranskinean daude ikusgai. Datu guzti hauek programan nola sartu behar diren hurrengo irudian erakusten dira (irudia 3):
Irudia 3: Datu orokorren leihatila 6.2.3. Inguratzaile termikoa Sartu beharreko informaziorik garrantzitsuena da, izan ere, honek zehaztuko du zati handi batean jasoko den ziurtagiri energetikoaren kalifikazioaren emaitza. Itxiturak definitzeko leihatila da. Bertan, aurretik lorturiko fatxadaren hormak eta hutsuneak definituko dira. Hala ere, programak hainbat aukera ematen ditu bestelako inguratzaile termikoak kalkulatzeko horietaz aparte hurrengo irudian ikus daitekeen moduan (Irudia 4).
Irudia 4: Inguratzaile termikoak definitzeko aukerak
Programa honek inguratzaile termikoa definitzerako orduan 3 modu ezberdin ditu: Lehenengoa propietate termikoak modu estimatu batean definitzeko aukera emate da. Kasu honetan, inguratzaile termikoaren geruza guztiak ezagutzen ez badira, programak aurreko datuak kontutan hartuz, hau da, eraikitako urtea, eraiki zen araudiaren arabera transmitantzia estimatu bat adierazten du, ustez hobeto egokituko zaiona. Bigarren kasua defektuz programak transmitantzia berri bat egokituko dio inguratzaile termikoari. Azkenik, hormaren konposizioa ezaguna baldin bada, programa honek hormaren profila egiteko aukera ematen du edota aldi berean transmitantziaren balioa kalkulatua badago edo ezaguna baldin bada, balioa zuzenean idazteko aukera ematen du. Fatxadaren kasuan, aztertzen ari den kasuan, ez dago datu nahikorik. Jakinak diren datuak hormen azalerak eta orientazioak dira eta horma ez aireztatua dela, beraz, datu horiek sartzerako orduan programak transmitantzia termikoaren estimazio hurbildu bat definituko du. Operazio berbera egingo da M1, M2, M3 Patioa, M4 Patioa eta M5 Patioa deituriko horma guztiekin. Geratzen diren hormekin, hau da, beste etxeekin kontaktuan daudenak, medianera moduan kalkulatuko dira kontaktuan dagoen azalera eta horma mota nolakoa den zehaztuz, pisutsua edo arina. Azkenik sabaiaren kasuan barne partizio bat egingo da ez baitago beste etxebizitzekin kontaktuan, kamaroteekin baizik. Beraz, azalera osoa kontaktuan dagoenez azalera guztia definitu eta defektuzko transmitantzia erabiliko da kalkulurako. Ondoren hutsuneak definitzen dira. Hutsuneak definitzeko, aurretik kalkulatutako azalerak, markoak azaleran betetzen duen portzentaia, markoen egituraren materiala eta leihoen beira mota sartu behar dira eta programak zuzenean transmitantzia egokiena estimatuko du. Kasu honetan azalerak zehaztu dira eta markoak zurezkoak direla zehaztu da. Baita markoen koloreak ere eguzki izpien absortibitatea kontuan izateko. Azkenik leihoen forma ere zehaztu da programak duen "retranqueo" pestañatxoak erakusten duen bezala eta baita ere teilatuak leiho batzuetan eragingo duen eguzkiaren kontrako babesa ere "voladizo" izeneko pestañatxoan (Irudia 5).
Irudia 5: "Retranqueo" eta "voladizo" pestañatxoetan idatzi beharreko informazioa Behin inguratzaile termikoa zehaztuta, zubi termikoak definitu behar dira. Programak berak hurrengo zubi termikoak kargatzeko aukera ematen du: Fatxadan integratutako zutabea Izkinako zutabea Hutsunearen mugaldea Pertsiana kaxa Fatxada eta forjatu arteko bilgunea Fatxada eta kubierta arteko bilgunea Fatxada eta airearekin kontaktuan dagoen lurzoruaren arteko bilgunea Fatxada eta zolarri arteko bilgunea Programak honek, automatikoki gehitzen ditu zubi termikoak, beraz, guztiak begiratu behar dira banan-banan eta kasu bakoitzaren arabera beharrezkoak ez direnak kendu. Aztertutako kasuan etxebizitzaren planoetan ahal izan den neurrian antzeman denez, fatxadan integratutako zutabeak daude horma batzuetan. Gainera leiho bakoitzak bere pertsiana kaxa du, leiho opakuak izan ezik eta fatxada eta forjatu arteko bilguneak kontsideratzen dira. 6.2.4. Instalazioak Etxebizitzak berokuntza eta ur bero sanitariorako ekipo mixto bat du. Junkers markakoa da eta ez dago datu askorik honi buruz galdara nahiko zaharra baita. Hala ere, jakina da 24kW-ko potentzia nominala duena, %90eko errendimendua eta propanoa erabiltzen duela. Beraz, datuak programan sartzerako orduan erregai mota GLP (Gas Licuado del Petróleo) moduan aukeratuko da. Galdara nahiko zaharra da eta isolamendu txarra dauka. Berogailu sistema etxe guztira hedatzen denez, ez da aparteko kalkulurik edo datu extrarik sartu behar.
6.2.5. Itzalen patroia Oso garrantzitsua da inguruko eraikin edo bestelakoak etxebizitzetan proiektatu ditzaketen itzalak aztertzea. Horiek ere ziurtagiri energetikoa kalkulatzerako orduan zeresan handia daukate. Programa honetan beste leihatila bat dago itzalak kalkulatzeko horien patroi sinplifikatu bat eginez. Aztertutako etxebizitzaren kasuan, inguruko eraikin handiena denez eta ez duenez eraikin handirik bere inguruan, ez dago proiektatu daitekeen inolako itzalik eta beraz, kalkuluetarako ez da erabiliko. Etxebizitzarengan itzala proiektatu dezakeen elementu bakarra eraikinaren teilatua da, teilatua baita irteten den punturik nabarmenena. Hala ere ez da horma guztietan zehar neurri berdina irtetzen etxebizitzatik, beraz, teilatuaren itzalen patroi hau hutsuneetan kalkulatu da arinago esan bezala leihoen babes moduan adieraziz. 6.2.6. Emaitzak Behin datu guztiak CE3X programan sartuta, ziurtagiri energetikoa lortzeko botoiari emanez programak kalkulu guztiak egiten ditu eta ondoren, ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa pantailaratzen du. Bertan, eskala agertzen da dagokion hizki eta kolorearekin eta etxebizitzaren datu aipagarrienak ere pantailaratzen ditu dagokien puntuazioarekin eskala berean. Hurrengo irudian ikus daitezke lortutako emaitza guztiak (Irudia 6):
Irudia 6: Lortutako ziurtagiri energetikoa Ikus daitekenez, lortutako etxebizitzaren ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa E motakoa izan da, 45.5 puntukoa eta laranja argi kolorekoa da. Esan beharra dago etxebizitzen kalifikazio energetikoaren media D eta E letren artean dagoela, beraz, letra horiek neurtzen dute etxebizitza baten efizientzia energetikoaren "onarpena". Kasu honetan lortutako
kalifikazioarekin, beraz, esan daiteke nahiz eta ez den kalifikazio oso on bat lortu Espainiako etxebizitzen bataz bestekoaren barruan sartzen dela. Hala ere, gutxi gorabehera espero zen kalifikazioa da, izan ere oso etxe zaharra da eta ez ditu erreforma handiegirik jasan, bakarrik gutxi batzuk apaingarri gisa. Emaitzei erreparatuz, etxebizitza honek ur bero sanitario eta berokuntza sistemarako galdara mixtoa duenez, bi funtzio horietarako erregaia erretzean askatzen den CO2 kantitatea pantailaratzen du. Honetan irakur daitezkeen balioak nahiko altuak dira. Hori horrela izango da ziurtagiria ez delako hain ona, gero eta hobeagoa izanda emisioak gutxitzea lortuko baita. Aztergai den kasuan, ikus daiteke etxebizitzaren berokuntza sistemaren datuak aztertuz, eskaria nahiko handia dela, eta beraz, konfort egoera lortzeko beharrezkoa izango da erregai kantitate handiagoa erretzea CO2 emisioak handituz arinago aipatu den bezala. Ur bero sanitarioari dagokionez, beharrezkoa den ur bero sanitarioa lortzeko emititzen den CO2 kantitatea adierazten du. Programak berak txosten bat sortzen du etxebizitzari buruz sartutako datu guztiekin. Horretan ziurtagiri energetikoari dagozkion emaitzak agertzen dira eta baita proposatuko diren hobekuntzekin. Jarraian aztertuko dira proposatutako hobekuntza horiek eta analisi sakon bat egingo zaio bakoitzari, gero hobeen egokitzen dena aukeratuz. Lortutako txosten guztia IV Eranskinean dago ikusgai.
7. Hobekuntzen analisia Lortutako kalifikazioa Espainian eraikitako etxebizitzen kalifikaioen batazbestekoaren barruan dagoela ikusi da. Nahiz eta kasu honetan kalifikaziorik onena ez izan, ez da existitzen eraikitako etxebizitza perfekturik eta beraz, beti dago hobetzeko aukera. CE3X programak berak proposamenak eskaintzen ditu ziurtagiriaren kalifikazioa hobetzeko asmoz. Gainera informazio gehigarria eskaintzen du hauek inplementatzeko orduan eta lortutako ziurtagiri energetiko berriaren kalifikazioa eskaintzen du. Atal honetan bideragarriak diren hobekuntza ezberdinak aztertuko dira. Programak hobekuntzen proposamenak lau aspektu ezberdinetan eskaintzen ditu: isolamendu termikoak, hutsuneak, zubi termikoak eta instalazioak hobetzea. Arlo ezberdin horietako hobekuntzak aztertuko dira bai teknikoki eta bai ekonomikoki eta etxebizitzarentzako egokiena eta bideragarriena zein den aztertuko da. 7.1. Isolamendu termikoaren hobekuntza Berokuntza eskariaren murrizketa isolamenduak hobetuz eta transmitantzia jaitsiz lor daiteke. Etxebizitzak inolako isolamendurik ez duenez, hori aukeratu da hobekuntza neurri moduan. Programak aukera ezberdinak ematen ditu isolamendua non egingo den arabera, fatxadan, zoruan… Zoruaren kasuan, orain dela urte gutxi berriztutakoa denez, ez da aukera hori aurreikusten, beraz, fatxadan egindako isolamendua aukeratuko litzateke, bereziki kanpoaldetik egindako isolamendua. Beraz, programan aukera hori aukeratuz hobekuntza honek ekarriko lukeen eragina ikus daiteke hurrengo irudian (Irudia 7).
Irudia 7: Kanpo isolamendua jartzearen hobekuntza Ikusten den moduan, kalifikazio energetikoa pixka bat aldatzen da. Hizkia aldatzen ez bada ere, zenbakia 45.5etik 33.9ra aldatzen da. Beraz, hobekuntza bat gertatu dela antzeman daiteke. Koadroaren barrukoari erreparatuz, ur bero sanitarioaren emisioak aldatzen ez badira ere, berokuntza sistemagatik gertatuko emisioen %32,7 jaisten da. Isolamenduak hobetzeak beroa
hobeto mantentzea eragiten duenez, erregai gutxiago kontsumitu beharko da konfort egoera mantentzeko eta beraz, CO2 emisioak jaitsi egingo dira. Kasu honetan berokuntza sistemaren eskaria %32,7 ko jaitsiera duenez, jaitsiera hori erregaiaren ordainagirietan islatuko litzateke, esan bezala kontsumoa jaisten delako. Hobekuntza proposamen hau ekonomikoki aztertzean, lortu den gauza bakarra isolamendua era honetan jartzeko orduan estimazio hurbildu bat izan da, hori bai ez dago aukerarik etxebizitzan egiteko, eraikin osoan baizik. Hori dela eta, hau trabatzat har daiteke. Hobekuntza neurri hau egiterako orduan eraikin osoari eragiten dionez bertan bizi diren bizilagun guztien onespena beharko litzateke. Enpresa batzuei deituz 50.000-100.000 € bitarteko aurrekontu bat lortu da ezaugarri hauetako etxebizitza batentzat erabiltzen den isolamendu motaren arabera. Beraz, traba handia izan daiteke hobekuntza hau aplikatzea oso zaila izango litzateelako eraikin osoko bizilagunen onespen hori lortzea. Gainera orain dela 30 bat urte fatxada berrizteko errehabilitazio obra bat egin zen eraikina apaintzeko inolako hobekuntza termikoko obra egin gabe. Hori dela eta fatxadak oso itxura ona dauka gaur egun eta esan daiteke nahiko berria dela. Hori guztia esanda arazoa izango litzateke bizilagunek proposamen hau onartzea eta ondorioz baztertu egingo da neurri hau eta barrutik isolatzea aztertuko da, kasu honek aztertutako etxebizitzari bakarrik eragiten baitio. Etxebizitza barrutik isolatzerako orduan hurrengo hobekuntza lortuko litzateke:
Irudia 8: Barne isolamendua jartzearen hobekuntza Kasu honetan ikus daiteke berokuntza sistemaren eskaria txikiagoa dela eta aurreko kasuarekin konparatuz, gutxiago aurrezten dela. Hala ere %12.3ko eskari murrizpena lortzen da eta hori ere erregaiaren ordainagirian islatuko da aurrezki gisa. Kalifikazioari dagokionez, hobekuntza lortzen bada ere, ikus daiteke ez dela askorik hobetzen. Hizki berdinean jarraitzen da eta erregaiaren kontsumoa eta baita gasen emisioa murriztea lortzen da. Analisi ekonomikoari dagokionez, isolamendu ezberdinak aurki daitezke funtzio hau betetzen dutenak. Informazio gehigarria lortu da eta bi aukera aztertu dira: alde batetik aire kamara bat egitea eta perlita bidezko betetzea eta beste aldetik pladurrezko transformatu bat egitea eta
hori isolatzea. Lehenengo kasuan, perlita bidezko betetzean, 1500€-ko aurrekontu bat lortu da prozesu osoa egiteko. Pladurrezko transformatua egiteko kasuan, aldiz, etxearen dimentsioak kontutan hartuta bere prezioa 3185€-koa izango litzateke, familiaren ustetan garestiegia lortzen den hobekuntzarentzako. Hala ere, prozedura honek ere arazo bat ezartzen du. Prozesu hau egiteko orduan, barruko hormetatik isolamendua jartzen denez, geruza oso lodi bat ez jarri arren honek etxearen dimentsioak txikitzen ditu. Gainera etxebizitza guztiko erreforma izango litzateke eta bertan bizi direnentzako ez zen oso erosoa izango. Beraz, perlita bidezko betetzearen kasua hartzen badugu diru hori errekuperatzeko erregaian aurrezten den dirua kalkulatu behar da. %12,3ko eskaria aurrezten denez, hori izango da erregaian aurreztuko dena eta beraz: 520€ × 12.3 100 = 63.96€ Beraz, obra hori egitean urtero aurreztuko litzatekeena 63.96€ izango lirateke. Horren ondorioz payback-a ondorengoa izango litzateke (Grafikoa 1): 1500 € × 1 𝑢𝑟𝑡𝑒 63.96 € = 23.45 𝑢𝑟𝑡𝑒
Grafikoa 1: Barne isolamendua jartzearen Payback-a Ikusten denez, magnitude horientzako obra batek ez dakar hobekuntza ezta aurrezki askorik eta diruaren errekuperazioa ez litzateke lortuko 23 urte baino gehiagotara. Horren ondorioz eta aurretik esandakoagaitik hobekuntza proposamen hau deuseztatu egingo litzateke.
7.2. Hutsuneen hobekuntza Etxebizitzako leihoak ez dira etxearekin eraikitakoak, hala ere, txarrak ez diren arren ez dira oso modernoak eta ondorioz gerta daiteke horiek aldatuz hobekuntza garrantzitsua lortzea. Kasu honetan programak lau aukera ezberdin ematen ditu: isolamendu handiagoko beirak aldatzea, leiho osoa aldatzea, leihoen zigilatzea hobetzea eta leiho bikoitza jartzea. Programak lau aukerak aurkeztean, lortuko den ziurtagiri energetiko berriaren kalifikazioa erakusten du. Hor ikus daiteke zuzenean ez dela hobekuntza handirik lortuko ondoko irudian ikus daitekeen bezala (Irudia 9):
Irudia 9: Hutsuneen hobekuntzarako aukerak Beraz, bat aukeratzeko orduan ikus daiteke ziurtagiriaren kalifikazioa ez dela askorik hobetzen. Leiho mota ezberdinak jartzeko aukerak aztertu dira eta guztietan emaitza antzekoa lortu da. Horregatik, lortzen den hobekuntza ikusteko leihoak aldatzea aukeratu da, beirak aldatzeko leiho osoa apurtu beharko baitzen. Kasu honetan isolamendu eta zigilatze hobeagoko leihoak aukeratu dira eta lortuko litzatekeen hobetzea hurrengoa izango litzateke (Irudia 10):
Irudia 10: Leiho berriak jartzearen hobekuntza Ikusten denez ez da ezertan hobekuntza askorik lortzen, hizki eta kolore berdinean jarraitzen du. Lortzen den gauza bakarra berokuntza sistemaren eskaria eta CO2 emisioen jaistea izango litzateke, baina oso gutxi jaisten denez aukera hau ere baztertu egingo litzateke. Ekonomikoki aztertzerako orduan, nahiz eta leiho ezberdinen probak antzeko hobekuntza lortu, bi beirazko aluminiozko leiho lakatuak erabili dira. Guztira 7 leiho berri jarri beharko lirateke eta horiek jartzeko inbertsioa 5700€-koa izan da. Hori dela eta, ikus daiteke ez duela merezi inbertsio hain
garestia egitea ez baita eskari energetikoa asko murrizten. Hori dela eta inbertsio hori egiterakoan denbora asko iraungo luke dirua errekuperatu arte. 7.3. Zubi termikoen hobekuntza Ematen den beste aukera bat zubi termikoak hobetzea izango litzateke. Kasu honetan programak bi aukera ematen ditu: alde batetik fatxadako zutabe integratuen barruko estaldura hobetzea eta beste aldetik pertsiana kaxen isolamendua garatzea. Kalifikazio hobeena lortzen duen aukera pertsiana kaxen isolamendua garatzea izango litzateke eta hori da aztertuko dena irudian ikusten den bezala (Irudia 11):
Irudia 11: Pertsiana kaxak isolatzearen hobekuntza Kasu honetan ere ez da hobekuntza nahikorik lortzen eskalaren leku eta kolore berberean jarraitzen baita. Honek ere berokuntza sistemaren eskaria jaistea dakar baina oso portzentaia txikian. Beraz aukera hau ere ekonomikoki oso garestia izango litzateke lortzen den hobetzerako. Hala ere, prozesu honen aurrekontu bat eskatu da eta 830€-ko gutxi gorabeherako esfortsu ekonomikoa egin beharko litzateke. Ikusten denez, aurreko proposamenekin konparatuz aukera merkeena da baian %5.3ko aurrezte ekonomiko txikia lortzen denez, hau ere obra oso deseroso bat izango litzateke etxean lortzen den hobekuntzarekin konparatuz. Hori dela eta aukera hau ere baztertu egiten da. 7.4. Instalazio termikoen hobekuntza Normalean atal honetan ematen dira hobekuntzarako aukerarik handienak. Etxebizitzak duen instalazio termikoa hobetu edo aldatu egin daiteke. Kasu honetan programak aukera gehien ematen duen atala da. Gainera, teknologiaren etengabeko garapenak, etxebizitzetan jartzeko instalazio termiko gero eta hobeagoak lortzen ditu, eta beraz, instalazio termikoen merkatua oso lehiakorra da. Gehienetan, erreforma edota obra hauek ikusitako aurrekoak baino askoz errazagoak izan ohi dira bai teknika eta bai ekonomia aldetik. Horrez gain, energiaren prezioaren izaera gorakorraz baliatuz, ekipo barri bat ezartzeak ez du kalifikazio bakarrik hobetuko,
etxebizitzan ematen den kontsumo energetikoa ere murriztuko da eta hori argindar eta erregaiaren fakturetan islatuko da. Hobekuntza mota hau aplikatzeak ez du berokuntza sistemaren eskaria jaitsiko baina hala ere energetikoki efizienteagoa den instalazio bat jartzeak erregaiaren kontsumoa jaistea ekarriko du eta horren ondorioz CO2 emisioak ere asko jaitsiko dira. Atal honetan, programak aukera ugari ematen ditu. Aukera edo proposamen hauek hurrengo irudian daude ikusgai (Irudia 12):
Irudia 12: Instalazioak aldatzearen hobekuntza proposamenak Zerrenda honetan ikus daitezkeen lehenengo lau hobekuntzak kontribuzio energetiko bezala izendatzen dira. Aukera hauetan energia iturri berriztagarrik erabiltzen dira. Adibidez, lehenengo hiru aukerak hartuz, hirurak eguzki plakak jartzean oinarritzen dira, bai termikoak bai fotovoltaikoak. Plaka hauen inplantazioa eraikinaren teilatuan egin beharko litzateke. Beraz, hobekuntza proposamen honek eraikinaren etxebizitza guztien onespena eduki beharko luke. Izan ere, ezinezkoa izango litzateke etxebizitza baten onurarako bakarrik plaka hauek jartzea. Gainera, hobekuntza mota honek ez du kalifikazioa asko hobetzen, eta jakina da plaka fotovoltaikoak ez direla merkeak. Hori dela eta aukera hauek ez dira aztertuko. Hurrengo aukerak galdara zaharra beste berri batengatik aldatzean oinarritzen dira. Zerrendan ikusgai dagoenez, denek kalifikazioa hobetzen duten arren, azken biak dira adierazgarrienak, hau da, hobekuntza handienak aurkezten dituztenak. Bata berokuntza sistemaren galdara zaharra biomasan oinarrituriko galdara batengatik aldatzea da eta bestea berokuntza sistemaren galdara zaharra efizientzia energetiko altuko bero ponpa batengatik aldatzea. Beraz, hauek biak izango dira atal honetan aztertuko diren proposamenak. Nahiz eta biomasan oinarritutako galdara hobekuntza handiagoa lortzen duela ikusten den, ekonomikoki alde handia egon daiteke batetik bestera, beraz, azterketa zehatzagoa egingo da bi kasuetan.
Lehenik eta behin biomasazko galdara bat jartzeak ekarriko duen onura aztertuko da. Kasu honetan lortuko den parametroen hobekuntza ondoko irudian ikus daiteke (Irudia 13):
Irudia 13: Biomasazko galdara aldatzearen hobekuntza Ikusten denez eta arinago esan bezala, bero sistemaren eskaria ez da aldatzen. Hala ere biomasan oinarritutako galdara bat denez, berokuntza sisteman lortutako CO2 emisioak asko jaisten dira, ia nuluak bihurtuz. Horren eraginez kalifikazio energetikoa asko igotzen da. Kasu honetan eskalan bi postu goragoko kalifikazioa lortu da E kalifikazioa izatetik C batera heltzera arte. Ziurtagiri energetikoaren hobetze nabarmena lortuko litzateke aukera hau aplikatzeko orduan. Azterketa ekonomikoari dagokionez, mota honetako galdara bat jartzea 3000€-ko gutxi gorabeherako balioa du. Egin beharreko inbertsioa kontutan hartuz eta proposamen honek duen hobekuntzarekin konparatuz, esan daiteke oso aukera egokia dela. Hala ere, hurrengo aukera ere aztertuko da. Aztertuko den hurrengo aukera galdara zaharra efizientzia energetiko altuko bero ponpa batengatik aldatzea da. Aldakuntza honekin lortzen den hobekuntza ondoko irudian ikus daiteke (Irudia 14):
Irudia 14: efizientzia energetiko altuko bero ponpa instalatzearen hobekuntza
Kasu honetan ere berokuntza sistemaren eskaria ez denez aldatzen, berokuntza sistema berri hau inplementatzean CO2 emisioak asko jaisten dira eta horren ondorioz ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa asko hobetzen da. Hemen ere eskalan salto bat lortzen da lehen izandako E hizkitik Dra helduz. Beraz, hobekuntza energetiko ona lortzen da. Arlo ekonomikoari dagokionez, sistemaren prezioen ikerketa egin da eta etxebizitza oso baterako bero ponpa bidezko beroketa sistema batek 5000-6000€ arteko balioa duela ikusi da. Hori horrela izanik, konparaketa arin bat eginez gero esan daiteke biomasan oinarritutako beroketa sistema bat instalatzea onura handien ekarriko duen hobekuntza izango dela. 7.5. Hobekuntzen bilketa Hobekuntza guztiak ikertuz, ikusi da bakoitzak bere neurrian ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa hobetzen duela. Nahiz eta familiak momentu honetan obrarik ezta erreformarik egitea pentsatuta ez eduki ondo dator ideia bat izatea zein motatako hobekuntza egin daitezkeen etxebizitza horretan. Etxebizitzaren efizientzia energetikoa hobetzekotan, familiak argi dauka aurretik egindako ikasketatik proposamen bat hartu eta bakarra aplikatuko lukeela nahiz eta guztien konbinazio ezberdinak egin daitezkeen. Hala eta guztiz ere, kuriositate moduan, nahiz eta denak batera ez aplikatu, ondo etorriko litzateke ikustea aurreko hobekuntza proposamen guztiak aplikatzean lortzen den kalifikazioa ikustea. Ikusi da hobekuntza horietatik batzuk ez direla bideragarriak baina aurretik aztertu direnez hurrengo irudian ikusiko da zer nolako eragina izango luketen (Irudia 15):
Irudia 15: Aurreko hobekuntza guztiak aplikatzearen hobekuntza Kasu honetan, lortutako kasurik hoberenarekin konparatuz apur bat hobetzen da ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa. Hala ere, eskala berdinean egongo ginateke, hau da, C hizkia lortuko genuke. CO2 emisioak ere asko gutxituko lirateke baina biomasaren kasuan aztertutakoarekin ez dauka alde handirik. Aldatzen dena berokuntza sistemaren eskaria izango litzateke baina ez zifra esanguratsuetan. Beraz, hau guztia aztertu ondoren esan daiteke ez dela biomasa galdara
inplementatzen den kasuaren oso ezberdina efizientzia energetiko aldetik, baina ekonomikoki oso alde handia egongo litzateke guztien konbinazio ekonomikoa izango baitzen. Ondorioz, ez du merezi hobekuntza guztiak batera egitea bakarrarekin kalifikazio antzeko bat lortuko baita. 7.6. Aukeratutako hobekuntza Aurreko ataletan aztertu den bezala, ondorio batera heldu da, hobekuntza proposamen hobeena biomasa galdara berri bat instalatzea eta etxebizitzan martxan dagoena ordezkatzea izan da. Etxebizitza unitate batentzako galdara denez, forma aldetik aurrekoa ordezkatu behar duenez, antzeko tamainako galdara bat izan behar da. Hori dela eta aurkitu den mota honetako galdara sinpleena eta baliozkoa dena pellet-ezko WATT COMPACTA 15 izan da. Biomasan oinarritutako galdara honek 14,74 kW-eko potentzia du %85-eko errendimendu batekin eta 115 m2-ko azalera berotzeko ahalmena du, aztertzen ari den etxebizitzarentzako nahikoa dena. Galdara mota honen prezioa 1990€-koa izango litzateke. Hurrengo irudian ikus daitezke galdararen itxura eta bere espezifikazioak (Irudia 16).
Irudia 16: WATT COMPACTA Biomasa galdara eta bere espezifikazioak Galdara mota honek erakusten duen arazoetariko bat erregaiak bolumen handia okupatzen duela izango litzateke. Hala ere, galdara zaharraren azpian erabiltzen zen erregaiaren bonbonak gordetzeko armairu txiki bat dago eginda. Beraz, hori erabili ahalko litzateke erregaia gordetzeko leku bezala. Horretaz aparte etxebizitzak kamarote bat ere du eskuragarri eta baita garaje bat ere. Beraz, kasu honetan erregaia gordetzeko ez litzateke inolako arazorik egongo.
8. Planifikazioa (Gantt-en diagrama) Atal honetan lan hau burutzeko behar izan diren ataza guztiak bilduko dira, kronologikoki ordenatuz eta zeregin bakoitzari eskainitako denbora adieraziz, guztira proiektu osoaren iraupena lortuz. Lehendabizi ataza bakoitzaren deskribapena egingo da eta bakoitzari eskainitako denbora zehaztuko da iraupen zehatza lortzeko. Hau egin ondoren, Gantt-en diagrama lortuko da (Irudia 16), era eskematiko batean proiektuaren ataza ezberdinak edota zereginak eta euren iraupenak adierazten dituena. 1. Datuen neurketak: Ataza honetan zailtasun ugari egon dira. Etxea oso zaharra denez ez da egon informazio ugari datuak lortzeko. Hori dela eta asko iraun duen ataza da. Datuak lortzeko zeregin ezberdinak egin dira: 1.1 Eskuzko neurketak: etxearen dimentsio zehatzak neurtu dira eskuz datu nahikoa edukitzeko. Honetarako egun bat erabili da. 1.2 Informazio bilketa: esan bezala ez denez informazio askorik eduki saiakera ezberdinak egin dira datu horiek lortzeko. Saiakera horiek etxebizitzaren planoen lorpena, alboko etxebizitzen jabeekin kontaktatzea edota enpresa ezberdinekin kontaktatzea izan dira. Azkenean emaitza positibo bat lortu da informazioaren ideia hurbildu bat lortu baita. Ondorioz, azpiataza honetarako denbora luzea erabili da, 14 egun inguru. 1.3 Neurketen analisia: behin datuak edukita horiek ordenatzen dira eta ondorioak atera. Ataza honek egun bateko iraupena izan du. 2. Informazio bilketa: ataza mota honetan ziurtagiri energetikoa ateratzeko beharrezkoak diren edukiak ikastea sartzen dira. Horretarako, ziurtagiri energetikoen munduan ikasketa labur bat egitea dakar. Hala ere kontzeptuan kurtso akademikoan zehar eman direnez, klasean emandako kontzeptu horietatik hartu dira beharrezko ezagutzak. Hala ere, ez da ikasturte ekonomikoaren iraupena aintzat hartuko, ikasleak horretatik kanpo eskainitako denbora baizik. Hori dela eta ataza honetarako 5 egun erabili dira. 3. CE3X programaren ikasketa: hau ere ikasturte akademikoan zehar ematen den zerbait da baina oso era sinplifikatuan, beraz, ikasleak bere kabuz programaren funtzionamenduaren berri eduki behar izan du. Horretarako programaren
erabiltzaile gidak zein adibide batzuen bideo tutorialei esker ezagutza horien berri izan du. Zeregin honek 7 egun inguru iran du. 4. Datuen aplikazioa: aurreko ataza guztiak amaitu ostean, erabili beharreko datuak identifikatu dira eta horien ordena zehaztu da. Horretarako bi egun erabili dira. 5. Ziurtagiriaren lorpena: behin datuak era on batean edukita, datu horiek CE3X programan sartu dira orden bat jarraituz. Hortaz hori eginda ziurtagiri energetikoa lortzen da. Ataza honek 5 eguneko iraupena izan du. 6. Hobekuntzen analisia: ziurtagiri energetikoaren kalifikazioa lorturik, programak eskaintzen dituen hobekuntzen analisi zehatz bat egiten da. Horretarako bideragarriak diren proposamenak aztertzen dira eta horiekin batera informazio gehigarria lortzen saiatzen da datu errealak lortzeko. Zeregin honek 10 egun iraun ditu. 7. Memoriaren eraketa: aurretik azaldutako ataza guztiak eginda daudela, dokumentu honen erredakziora hasten da. Horretarako memoriaren eskema bat egiten da jarraitu beharreko pausuak argi izateko eta informazio gehigarri modura erabiliko diren irudi eta eranskinen aukeraketa ere egin beharra dago. Azken ataza honek 30 eguneko iraupena du. 8. Ikuskapena eta zuzenketa: ataza hau lanaren zuzendariak burutzen du. Bertan ikasleak jarraitu beharreko pausuak zeintzuk diren zehazten ditu eta jarraipen bat egiten du hobetu beharrekoak adieraziz. Bere iraupena proiektu guztiaren iraupena izango da.
9. Aurrekontua Atal honetan proposatutako eta aukeratutako hobekuntzak dakartzan ondorio ekonomikoak aztertuko dira. Lehenik eta behin galdara aldatzeak ekarriko lituzkeen aurrezki ekonomikoak kalkulatuko dira eta ondoren proiektua burutzeko beharrezko aurrekontua kalkulatuko da. Hasteko etxebizitzan urtean egiten den galdararen araberako gastua kalkulatuko da. Kalkulu hau egiteko urtean erabiltzen den erregai kopuruaren gastua eta erabilitako energiaren zenbatekoa kalkulatu behar dira. Erregaiaren urteko gastua gutxi gorabehera 520€-koa dela estimatu da propanozko bonbonetan egindako gastua izango litzateke gutxi gorabehera. Erabilitako energiaren kasuan, bonbonen kopurua kontutan harturik eta propanoaren behe bero ahalmena jakinik, urtean 7111.5 kWh-ko batazbesteko bat estimatzen da. Galdararen errendimendua aplikatuz: 7111.5 𝑘𝑊ℎ 𝑢𝑟𝑡𝑒 × 90 100 = 6400.35 𝑘𝑊ℎ 𝑢𝑟𝑡𝑒 Orain biomasa galdarak energia hori lortzeko beharrezko kontsumoa kalkulatuko da, horretarako galdararen datuetatik abiatuz bere errendimendua erabiliko da. 6400.35 𝑘𝑊ℎ 𝑢𝑟𝑡𝑒 × 100 85 = 7529.82 𝑘𝑊ℎ 𝑢𝑟𝑡𝑒 Biomasako galdarak pellet-ak kontsumitzen dituenez, euren datuak kontutan hartu beharko dira erregaiaren datuak kalkulatzeko. Pellet-ak 15 kg poltsatan sartzen dira eta bere prezioa 3,8€-koa da gutxi gorabehera. Horretaz aparte pellet-en behe bero ahalmena 5,42 kWh/kg ingurukoa da. Hortaz, erregaiaren gastua ondorengoa izango litzateke: 7529.82 𝑘𝑊ℎ 𝑢𝑟𝑡𝑒 × 3,8 € 15 𝑘𝑔 × 1 𝑘𝑔 5,42 𝑘𝑊ℎ = 351.94 € 𝑢𝑟𝑡𝑒 Aurreko guztia kontutan hartuz, ikus daiteke 168.1€-ko aurrezpen bat lortzen dela urteko erregaiaren ordainagirietan eta horrek galdararen aldaketan egin beharreko inbertsioa errekuperatzen lagunduko du, hau da, payback-a zein den kalkulatuko da. Lehen esan bezala galdara instalatzearen prezioa 2990€-koa denez, inbertitutako errekuperatzeko beharrezko denbora hurrengoa izango litzateke: 2990 € × 1 𝑢𝑟𝑡𝑒 168.1 € = 17.78 𝑢𝑟𝑡𝑒
Argiago ikusteko grafikoki irudikatu da zein izango den erreformaren errekuperazio denbora edo payback-a, ikusi bezala 17.78 urtekoa dena (Grafikoa 2).
Grafikoa 2: Biomasazko galdara instalatzearen Payback-a Galdara mota hauek 20 urteko bizitza erabilgarria izaten ohi dute, beraz, proiektuaren errentagarritasuna eta bideragarri ekonomikoa bermatzen da. Aurrkontuari dagokionez, proiektuari dagokion gastu ekonomikoak hurrengo taulan agertzen dira (Taula 1):
Kopurua Denbora Prezioa Bizitza erabilgarria Prezio unitarioa Guztira ESKULANA
10. Ondorioak eta lanaren onurak Proiektu hau burutzeak oso argi uzten du eraikinen egoera energetikoa nola dagoen jakitea oso gauza garrantzitsua dela. 2013az geroztik indarrean dagoen 235/2013 Errege Dekretuak eraikinen efizientzia energetikorako ziurtagiriak egiteko prozedura ezartzen du, hala ere, nahiz eta gizartea oraindik ez den guztiz kontziente honek duen garrantziarekin, gero eta gehiago konturatzen ari dira oso prozesu interesgarria dela eta oso ondorio onak izan ditzakeela. Beraz, argi geratzen da gero eta garrantzi handiagoa hartzen ari den arren lan asko egin behar dela eragin handiagoa izan dezan. Etxebizitza bat energetikoki kalifikatzeak ez du kostu handirik eta oso informazio garrantzitsua dauka beregain. Gizartearen ezjakintasunak garrantzirik ez ematea dakar, horregatik erakundeen betebeharra eta eginkizuna izan beharko litzateke biztanleei horren berri ematea eta are gehiago oso erabilgarria izan litekeela aldaketa klimatikoaren aurka borrokatzeko edota planeta zaintzeko. Proiektu honen emaitza gisa, esan daiteke helburuak bete direla. Hasteko, etxebizitzaren ziurtagiri energetikoa lortu da proiektu honen helburu nagusienetako bat zena. Gainera, horretarako beharrezko pausu guztiak zeintzuk diren eta nola egin behar diren ikastea lortu da. Ondorioz, etorkizun baterako oso informazio garrantzitsua lortu da eta ikasleak ezagutza hauek guztiak bereganatu ditu hurrengo baterako behar izanez gero hauek aplikatzeko. Ondoren, proiektuaren bigarren helburu nagusia dator. Honetan, lortutako ziurtagiri energetikoaren hobekuntza proposamenak planteatu eta aztertu behar ziren eta hauek ere egitea lortu dira. Ikasleak hauek nola egin behar diren eta horien analisi sakon bat nola egin ikasi du, zein hobekuntza mota dakartzan eta analisi tekniko eta ekonomiko bat eginez. Bestalde, CE3X programaren erabileraren jakintza bereganatu du ikasleak, ziurtagiri energetikoa lortzeko erraminta, eta etorkizunean bere laguntzaz antzeko lanak egitea lagunduko diona. Bere laguntzaz, etxebizitzako jabeak etxearen inguruko informazio oso baliagarria lortu du, kontsumoak eta emisioak gehiago zehaztuz eta horietatik puntu sendo eta ahulak zeintzuk diren identifikatuz. Gainera, lan honen laguntzarekin, etxebizitza saltzeko edota alokatzeko asmoa izanez gero, edota etxebizitzaren prestazio energetikoak hobetu nahi baldin badira oso baliagarria den ziurtagiria eskuratu du. Beraz, bukatzeko esan daiteke proiektuaren helburu nagusiak bete direla. Irismena osoa izan da eta ziurtagiri energetikoa lortu da eta hobekuntza proposamenak aztertu.
Lanaren onurei dagokionez, lan onek etxebizitzarentzako onura asko ekarri dizkio. Ziurtagiria lortzeaz aparte, proiektu hau egiteak, esan bezala, jabeak zer nolako kontsumoa daukan jakin dezake. Hori dela eta, orain beregain jartzen da kontsumo hori murriztu nahi duen edo ez hartzeko erabakia. Hau da, puntu ahulak zeintzuk diren jakinik, horri buelta emateko aukera ematen zaio eta kontsumo hori murrizteko aukera eman. Gainera proposatzen den hobekuntzari esker hori egiteko aukera handia dago. Ikusi denez, hobekuntza honi esker erregai gasaren kontsumoa guztiz kenduko litzateke eta biomasa erabiliz erregai garbiago bat erabiltzeaz aparte, ekonomikoki ere asko aurreztuko litzateke. Nahiz eta ikusi den berokuntza sistemaren eskaria ez dela aldatzen galdara aldatzerakoan, kontutan izan behar da aldaketa ingurugiroarentzako oso onuragarria izango litzatekela, CO2 emisioak asko murrizten baitira. Beraz, aspektu hori ere oso onuragarria izango litzateke pertsonen ongizaterako. Hori guztiaz aparte, jakina izan da galdara konbentzional bat biomasazko galdara batengatik aldatzean, subentzioak eta diru laguntzak lortu daitezkela, beraz, hori ere puntu oso positibo bat izan daiteke jabearen ekonomiarentzako eta baita hobekuntza aurrera eramateko orduan aurrera jarraitzeko, gehienetan obra bat ez egitea ekonomia aldetik ezinezkoa delako izaten baita.
12. I Eranskina: Etxebizitzaren planoak Irudia 18: Eraikinaren planoa
Irudia 19: Etxebizitzaren plano erreala
Irudia 20: Etxebizitzaren plano sinplifikatua eta itxituren izendapena
Taula 2: Hutsuneak eta bere ezaugarriak Zbkia Hutsunea Orientazioa Azalera [m2] Egitura V1 Leihoa Mendebaldea 4.16 Zurezko markoa Beira bikoitza V2 Leihoa Mendebaldea 1.35 Zurezko markoa Beira bikoitza V3 balkoia Atea Mendebaldea 1.7 Zurezko markoa Beira bikoitza V4 Leihoa Hegoaldea 2.43 Zurezko markoa Beira bikoitza V5 Leihoa Hegoaldea 2.43 Zurezko markoa Beira bikoitza V6 Leihoa Iparraldea 1.62 Zurezko markoa Beira bikoitza V7 Leihoa Iparraldea 0.99 Zurezko markoa Beira bikoitza Opakotasuna
Irudia 23: Ziurtagiriaren txostena, 1 orrialdea
Irudia 24: Ziurtagiriaren txostena, 2 orrialdea
Irudia 25: Ziurtagiriaren txostena, 3 orrialdea
Irudia 26: Ziurtagiriaren txostena, 4 orrialdea
Irudia 27: Ziurtagiriaren txostena, 5 orrialdea
Irudia 28: Ziurtagiriaren txostena, 6 orrialdea
Irudia 29: Hobekuntzen txostena, 1 orrialdea
Irudia 30: Hobekuntzen txostena, 2 orrialdea
Irudia 31: Hobekuntzen txostena, 3 orrialdea | science |
addi-e0d8a4e69b5c | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29398 | @ikastenbot, GRAL bat garatzeko laguntzailea | De Pablo Ruiz, Amaia | 2018-10-30 | Laburpena Proiektu honen helburua ikasleei Gradu amaierako lan (GRAL) baten garapenean zehar laguntza eskainiko dien bot bat garatzea da. Telegram bat-bateko mezularitzarako aplikaziorako bot bat izango da. Bot-ak ikasleek izan ditzaketen galderak argitzen lagunduko du, deialdien datei buruzko abisuak emango ditu eta GRALen memoriak aztertuko ditu ortografia eta gramatika erroreak bilatzeko eta plagioa dagoen aztertzeko. Beste alde batetik, administrazio panel bat garatu da bot-aren informazioa kudeatzeko. Panel honen bitartez, deialdien datak eguneratu, abisuak kudeatu eta galderak gehitu edota aldatu ahalko dira. Bot-a PHPn garatutako php-telegram-bot liburutegia erabiliz garatu da eta administrazio panela Python-en idatzitako Django framework-a erabiliz. Bi tresnek MySQL datu-base bera erabiltzen dute. Hitz gakoak: bot, Telegram, GRAL laguntzailea, Gradu Amaierako Lana, PHP, administrazio panela, Django 3
1 Terminoak Proiektuaren azalpenekin hasi baino lehenago, dokumentu honetan azalduko diren termino eta sigla batzuen esanahia azalduko da. Hona hemen definizio batzuk: • API: inglesez Application Programming Interface, hau da, aplikazioak programatzeko interfazea. Software funtzio edo metodoen multzoak dira, beste software batek liburutegi bezala erabiltzeko. • Chatbot/bot: elkarrizketa bat jarraitzeko gai den programa informatikoa. Proiektuan zehar bot bezala azalduko da. • DB: Datu-basea. Proiektuan datu-basea bere siglaz aipatuko da. • FAQ: Frequently Asked Questions-en ingelesezko akronimoa da, euskaraz maiz egindako galderak esan nahi du. • Framework: Software tresna eta moduluak eskaintzen dituen programazioingurunea, normalean aplikazioak sortzeko erabiltzen dena • GRAL: Gradu Amaierako Lana. Gradu bat amaitzeko derrigorrezko proiektua, TFG (Trabajo Fin de Grado) gaztelaniaz. GRAL siglaz gain beste batzuk edota beste formatu batean erabiltzen dira: GAL, GrAL. • Hash funtzioa: hash funtzio bat erabiliz probabilitatearen bidez sarrerako datu bat identifikatzeko String bat sortzeko erabiltzen da. Adibidez, MD5 eta SHA-2 Hash funtzioaren algoritmo mota desberdinak dira. • JSON: JavaScript Object Notationen laburdura, datuen elkartrukerako formatu arina da. Testu hutsezko formatu hau datu egitura sinpleak eta array asoziatiboak errepresentatzeko erabiltzen da. • Komando: Aurrez egituratutako eragiketa edo ekintza bati hasiera ematen dion agindu edo informazio berezia. Telegram bot-ekin hitz egiteko komando bitartez egiten da. Telegramen komando bat /-z hasten da, adibidez "/start". • LDE: Lan deskonposaketaren egitura. proiektu baten ataza edo zereginen banaketa modu hierarkikoan egitean lortzen den diagrama da. • Script: Programatutako kode bat da, zeinek modu sekuentzialen exekutatzen diren komando edo agindu ezberdinak ditu. • URL: Uniform Resource Locator formatu estandar bat betetzen duen karaktere katea da, Interneten dokumentuak eta irudiak bezalako baliabideak izendatzeko balio duena. 15
2 Sarrera Chatbot bat gizaki batekin elkarrizketa bat simulatzen duen software aplikazioa da. Gaur egun bat-bateko mezularitzarako aplikazioetan asko erabiltzen dira, adibidez, Facebook Messenger, Telegram edo Skype. Bot batek izen ditzakeen funtzionalitateen erabilgarritasuna oso handia izan daiteke eta esparru ezberdin ugaritan erabili daitezke, adibidez, euskarri teknikoa, hezkuntza, turismoa, kirolak, medikuntzako aholkaritza, jolasteko... @ikastenbot bot-a Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen laguntzailea izango da, ikasleei aholkuak emango eta ikasleak izan ditzakeen arazo eta galderei erantzungo dituena. GRAL honen helburua @ikastenbot bot-aren lehen bertsio bat egitea izango da. Lehen bertsio honetan bot-ak Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasleei beraien GRALak garatzen lagunduko die. @ikastenbot ikasleek izan ditzaketen zalantzak argituko ditu, GRALaren garapenean zehar dauden daten abisuak emango ditu eta GRALaren memoria aztertuko du erroreak bilatzeko 2.1 Proiektuaren jatorria eta deskribapena Proiektu hau egelapi1 plataformaren bitartez ezagutu nuen. Bertan Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko irakasleek GRAL lanen proposamenak argitaratzen dituzte. Proiektu hau, Juanan Pereira irakasleak argitaratutako proposamena izan zen, bere ikerkuntza taldeko ikerketa lerro baten parte izanik. Unibertsitateko gradu bat amaitzean nahitaezkoa da gradu amaierako lan bat (GRAL) egitea. Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduan azken urteetan egindako GRALetan ikusi da ikasleek zalantza eta errore berdinak izaten dituztela. Zalantzei dagokienez batzuk GRALaren matrikula eta defentsa kudeaketarekin lotura dute, beste batzuk memoriaren idazketarekin. Komunak diren errore batzuk hauek dira: GRALen memoriak ez dituzte izan beharreko atalak, irudi eta taulen azalpen eta aipamen falta, erabilitako testua erreferentziarik gabe plagio bihurtuz... @ikastenbot Telegram bat-bateko mezularitzarako aplikaziorako bot bat izango da. Honen bitartez aipatutako erroreak konpondu nahi dira, kalitate handiagoko GRALak lortzeko. GRAL honetan @ikastenbot bot-aren lehen bertsioa garatuko da. Inplementatuko diren funtzionalitateak GRALen memoriak aztertzeko hauek dira: zuzentzaile ortografikoa eta testu eta irudien plagioaren azterketa. Gainera, ikasleen 1https://egelapi.ehu.eus/?lang=es 17
laguntzailea izango da GRALaren garapenean zehar, izan ditzaketen zalantzak argituz edota abisuak emanez, deialdien daten berri emateko adibidez. 2.2 Proiektuaren aukeraketaren zergaitia Gradu amaierako lan hau aukeratzearen arrazoiak honakoak izan ziren: Telegrameko Bot-ak Proiektuaren berri izan nuenean, Telegrameko bot-ak maiz erabiltzen nituen, jolasteko, abisuak jasotzeko edota inkestak egiteko, eta hauen funtzionamendua hobeto ezagutzeko aukera egokia zela pentsatu nuen. Gainera, hezkuntza arloko bot-ik ez nuen ezagutzen eta GRALak garatzen lagunduko zuen bot bat oso erabilgarria izango zela kontuan izanda, proiektuaren ideia asko gustatu zitzaidan. Teknologia berriak Proiektuan erabiliko ziren teknologia gehienak ez nituen ezagutzen, PHP, Telegrameko APIa eta funtzionalitate ezberdinetarako erabili diren gainontzeko API eta liburutegiak. Teknologia berriak ikasteko eta hauekin lan egiteko aukera aproposa zela pentsatu nuen. Ikasleei laguntzea Bot-aren helburuetako bat ikasleei GRALaren garapenean zehar laguntzea da, izan ditzaketen zalantzak argitzeko. Nik ere zalantza asko nituen, eta ezagutzen ez nituen gauza ugari zeuden GRALari buruz. Bot-aren garapenaren bitartez nire moduan dauden beste ikasleei laguntza eskaintzea aukera egokia iruditu zitzaidan. 18
3 Hasierako planteamendua Atal honetan proiektuaren helburuak azalduko dira. Horrez gain, proiektuaren norainokoak, arriskuak, denboraren planifikazioa, analisi ekonomikoa eta erabilitako tresnak azalduko dira. 3.1 Helburuak Proiektu honen helburu nagusia da ikasleei GRAL baten garapenean zehar laguntza eskaintzen duen bot bat garatzea. Helburu honetaz aparte beste helburu batzuk ere daude proiektu honetan. Jarraian helburu horiek azalduko dira atal ezberdinetan banaturik. Telegram bot-a Jarraian, Telegram-eko bot-a garatzean bete nahi diren helburuak ageri dira: • Tresnak bateratu: GRAL baten garapenean, ikasle zein irakasleentzat, lagungarriak izan daitezkeen erremintak aplikazio bakar batean izatea da helburu nagusia. • Komando argiak eta erraz gogoratzekoak: Bot-a erabiltzeko komandoak sinpleak izan behar dira. Hitz gakoak laburrak, gogoratzen errazak eta funtzionalitatearekin lotuta egon behar dira. • Erabilerraza: Erabiltzaileak komando bat exekutatzen duenean, beti izan behar du gertatzen ari denaren berri. Gainera, erabiltzaileak zerbait egin behar badu, botoiren bat sakatu edota fitxategi bat bidali, bot-ak azalpen bat bidali beharko dio. • Eguneratuta egotea: Bot-ak bidaltzen duen informazioa eguneratuta egon behar da. Bot-ak deialdien berri eman behar duenean, informazio egokia bidali behar du eta ez pasatutako deialdien informazioa. Orokorrak Ondoren azalduko diren helburuak ez dira soilik bot-aren garapeneko helburuak, baizik eta proiektuaren garapen orokorrarekin lotuta dauden helburuak dira: • Modifikazio eta funtzionalitate berrietarako prestatua: Proiektu hau proiektu handiago baten zatia da. GRAL honetan, ikasleei GRALak garatzen lagunduko dien bot baten funtzionalitate batzuk garatuko dira. Baina, GRALa amaitu ostean, norbaitek bot-aren garapenarekin jarraitzen badu behintzat, funtzionalitate gehiago gehitu zaizkio bot-ari. 19
Bestalde, bot-aren lehen bertsio hau Kudeaketaren eta Informazio Sistemen Informatikaren Ingeniaritzako Graduko ikasleei laguntza eskaintzeko bideratuta egongo da, baina aurrerantzean beste graduetako ikasleei laguntzea hedatzea da helburua. Hortaz, modifikazio eta funtzionalitate berrietarako prestatuta egon behar du. • Ikastea: Helburu pertsonala da proiektu honen garapenean zehar ikastea. Normalean graduko ikasketetan zehar egindako proiektuak taldeka egiten dira eta ez dira oso handiak izaten. Beraz, proiektu honen garapenean ikasi nahi dena ez da soilik bot-a garatzeko behar diren teknologiak ikastea, baizik eta honelako proiektu bat bakarka egitean ikasi daitezkeen beste moduko gaitasunak ere, adibidez, planifikazioa egiten edota sor daitezkeen arazoak nola konpondu. 3.2 Erabilitako tresnak Atal honetan proiektua garatzeko erabili diren tresnak azalduko dira. Proiekturen zein ataletan erabili diren ere aipatuko da. • Bitbucket: Berstio kontrolerako Mercurial edo Git sistemak erabiltzen dituzten proiektuentzat ahokalekua eskaintzen duen zerbitzu bat da, zeinek errepositorio pribatuak doan eskaintzen dituen. Kodearen bertsio kontrola web-ean izateko erabiliko da. • Cacoo: Diagramak online egiteko tresna da, bere erabilpena errazten duen interfaze sinple bat dauka. Memorian agertuko diren diagrama batzuk egiteko erabiliko da. • Cloud Vision API: Argazkiak aztertzeko Googleek eskaintzen duen zerbitzua. Proiektu honetan, irudi batzuk interneten dauden jakiteko erabiliko da, baina beste erabilera batzuk ditu, adibidez argazki batean dauden elementuak identifikatzeko, argazki batetik testua ateratzeko edo pertsonen argazki batean beraien emozioak aztertzeko. • Composer: PHP lengoaiarako liburutegi kudeatzailea da. Komando lerrotik exekutatzen da eta aplikazio baten mendekotasunak kudeatzeko erabiltzen da. • Cron: Aldizka exekutatu behar diren prozesuak kudeatzeko tresna. Prozesuak eta hauek noiz exekutatu behar diren crontab fitxategian zehaztu behar dira. Proiektu honetan bot-aren abisuak kudeatzeko erabiliko da. • Django: Django Pythonen idatzita dagoen kode irekiko web framework bat da. Djangoren helburua, web orri konplexuen sorrera erraztea da. Proiektu honetan administrazio panel bat egiteko erabiliko da. • GanttProject: Gantt Project proiektuaren plangintzak grafikoki irudikatzea ahalbidetzen du, ataza ezberdinak eransten dira hauen hasiera eta 20
bukaera datak eta hauen arteko aurrekotasun adieraziz, programak berak denboran zehar irudikatzen ditu grafikoki. • Git: Bertsio kontrolerako software bat da. Bere helburua proiektu bateko fitxategietan egindako aldaketen kontrola eramatea eta partekatutako fitxategietan hainbat pertsonek egin dezaketen aldaketak koordinatzea da. Bitbucketen kodearen bertsio kontrola eramateko erabiliko da. • LanguageTool: Doakoa eta kode irekiko gramatika eta ortografia zuzentzailea da. Gainera, hainbat aplikazioetarako plug-in bat eskaintzen du. GRALen memoriak zuzentzeko erabiliko da. • MySQL: Datu-base erlazionalak kudeatzeko sistema bat da. Proiektuaren datu-basea sortzeko eta kudeatzeko erabiliko da. • MySQL Workbench: MySQL motako datu-baseekin lan egiteko tresna bisuala da. DBak diseinatzeko, kudeatzeko eta mantentze lanak egiteko erabili daiteke. Proiektuaren DBa modu bisualean kudeatzeko erabiliko da. • Overleaf: LaTeX-eko online editore bat da, zeinetan posiblea da aldi berean pertsona batek baino gehiagok proiektu berean lan egitea eta PDF formatura zuzenean konpilatu dezake. Proiektuaren memoria idazteko erabiliko da. • pdfimages: Komando lerrotik erabiltzeko kode irekiko tresna PDFetatik irudiak ateratzeko. GRALen memorietatik irudiak ateratzeko erabiliko da. • PHP: interpretatutako programazio lengoaia bat da, batez ere webgune dinamikoak sortzeko erabiltzen da. Bot-a inplementatzeko erabili den lengoaia. • PhpStorm: PHP lengoaian programatzeko ingurunea. Bot-a garatzeko erabiliko da. • PowerPoint: Diapositiba aurkezpenak egiteko software bat da. Defentsaren aurkezpena prestatzeko erabiliko da. • Python: Interpretatutako programazio lengoaia bat da, ardatz bezala sintaxi garbi, erraz eta irakurgarri bat duelarik. Administrazio panela egiteko erabiliko da. • PyCharm: Python lengoaian programatzeko ingurunea. Administrazio panela garatzeko erabiliko da. • spatie/pdf-to-text: PDF batetik testua ateratzeko PHPko liburutegia. Memorien testuak ateratzeko erabiliko da. • Telegram: Bat-bateko mezularitzarako aplikazioa da, mugikorreko, mahaigaineko eta web-eko aplikazio du. Bot-a Telegram aplikazioan erabiliko da. 21
• unoconv: Komando lerrotik erabiltzeko tresna, LibreOfficek inportatu dezakeen edozein formatu LibreOfficek esportatu dezakeen edozein formatura bihur dezake. doc, docx eta odt fitxategiak pdf bihurtzeko erabiliko da. • Visual Paradigm: UML diagramak egiteko softwarea. Proiektuaren LDEa egiteko erabiliko da. 3.3 Norainokoak Proiektuaren norainokoak azaltzeko 1. irudian agertzen den LDE diagrama egin da, proiektuaren bloke eta jarduerak adieraziz. Bloke nagusiak honako hauek dira: • Kudeaketa: Bloke hau proiektuaren segimenduaz ardurazten da. • Ikasketa: Proiektuan zehar erabiliko diren tresnak nola erabiltzen diren ikasteko prozesuak biltzen dituen blokea da. • Analisia eta diseinua: Bloke honetan proiektuaren funtzionalitateak eta hauek nola egin adierazten da. • Inplementazioa: Proiektuak izango dituen funtzionalitateak inplementatuko dira. • Testak: Proiektuak izan behar dituen funtzionalitateak ondo dauden frogatuko da bloke honetan. • Dokumentazioa: Proiektuari buruzko dokumentazioaren idazketa. Proiektu osoan zehar egingo da. Proiektu hau prototipoka garatuko da, hau da, funtzionalitate bakoitza bakarra balitz bezala tratatuko da. Hortaz, bloke batzuetako jarduerak ez dira behin bakarrik gertatuko, prototipo bakoitzean baizik; adibidez, ikasketa, analisia eta diseinua. Jarraian dauden azpiataletan, blokeen banaketa sakonago azalduko da. 22
Irudia 1: Proiektuaren LDE diagrama, bloke nagusiekin eta hauen deskonposaketarekin. 23
3.3.1 Kudeaketa Kudeaketa proiektuaren garapen guztia iraungo duen blokea da, hau baita proiektua nola egin zehazten duena eta honen jarraipena egiten duena dena ondo joateko. Bloke hau honako jardueratan banatzen da: Bilerak zuzendariarekin Lan-blokea: Kudeaketa Denbora estimazioa: 20 ordu. Deskribapena: Proiektuaren zuzendariarekin proiektuaren garapenean zehar izandako bilerak, zalantzak argitzeko eta lanaren jarraipena izateko. Irteerak/Emangarriak: Bileran hartutako erabakiak dituen dokumentua. Baliabideak: Papera eta boligrafoa. Kodearen bertsio kontrola Lan-blokea: Kudeaketa Denbora estimazioa: 10 ordu. Deskribapena: Bot-aren kodearen bertsio kontrola Bitbucket web orrian sortu eta kudeatu. Irteerak/Emangarriak: Ez dago Baliabideak: Git eta Bitbucket. Helburuak eta norainokoa definitu Lan-blokea: Kudeaketa Denbora estimazioa: 2 ordu. Deskribapena: Proiektuaren helburuak zehaztu eta hauek betetzeko beharrezkoak diren zereginak definitu. Irteerak/Emangarriak: Helburu, funtzionalitate eta zereginen zerrenda. Baliabideak: Papera eta boligrafoa Tresnen kudeaketa Lan-blokea: Kudeaketa Denbora estimazioa: 10 ordu. Deskribapena: Proiektua garatzeko beharrezkoa izango den softwarea instalatu eta eguneratuta mantendu. Irteerak/Emangarriak: Software eguneratua. Baliabideak: Ordenagailua eta internet konexioa. 24
3.3.2 Ikasketa Bloke honek proiektua garatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnak menperatzea du helburu. Tresna batzuen erabilera lehendik dira ezagunak; beraz, atal honetan ezezagunak diren tresnen ikasketa bakarrik ageri da. Bereziki PHP eta Telegram Bot-ak erabiltzeko liburutegiaren ikasketa da garrantzia handiena dutenak eta proiektuaren hasieran egingo direnak. Gainontzekoak jarduera bakar batean bildu dira eta prototipo bakoitzean beharrezkoak izango diren tresnak baino ez dira ikasiko. PHP ikasi Lan-blokea: Ikasketa Denbora estimazioa: 10 ordu. Deskribapena: PHP lengoaiaren sintaxia eta erabilera ikasi. Irteerak/Emangarriak: Ez dago Baliabideak: PHP, PhpStorm eta PHP eskuliburua. Telegram bot-en eta php-telegram-bot liburutegiaren erabilera ikasi Lan-blokea: Ikasketa Denbora estimazioa: 20 ordu. Deskribapena: php-telegram-bot liburutegiaren erabilera ikasi, honek eskaintzen dituen adibideak begiratuz eta Telegram Bot APIaren dokumentazio irakurriz. Irteerak/Emangarriak: Ez dago. Baliabideak: PHP, PhpStorm, php-telegram-bot liburutegia eta Telegram Bot APIaren dokumentazioa[Telegram, 2018]. Aukeratutako APIak eta liburutegiak erabiltzen ikasi Lan-blokea: Ikasketa Denbora estimazioa: 10 ordu. Deskribapena: Proiektua garatzeko beharrezkoak izango diren APIak (zuzentzeko, plagioak eta irudiak aztertzeko) eta zenbait liburutegi probatu eta dokumentazioa irakurri. Irteerak/Emangarriak: Ez dago. Baliabideak: PHP, PhpStorm, erabiliko dire APIen eta liburutegien dokumentazioa. 25
3.4 Denbora planifikazioa Atal honetan proiektuaren denboraren estimazioa totala kalkulatuko da aurreko ataletan azaldutako jarduerak kontuan hartuta. Ondoren, jardueren banaketa denboran zehar azalduko da. 1. taulan proiektuaren denbora estimazioa jarduerako eta batuketa totala agertzen dira. Proiektu osoa garatzeko estimatutako denbora 367 ordukoa da. Denbora gehien behar duten jarduerak inplementazio atalekoak dira, 135 ordu, proiektuaren heren bat baino gehiago. Dokumentazioak ere ordu nahiko behar ditu, 90. Ordu gutxien behar duten blokeak Analisia eta diseinua eta testak dira, 18 eta 27 ordu hurrenez hurren. Proiektuaren banaketa denboran zehar 2. irudian agertzen den Gantt diagraman ikusi daiteke. Planifikazioan proiektuaren hasiera azaroan kokatzen da. Amaiera ekainaren amaieran, GRALeko hirugarren deialdian amaitzeko. Jarduerak, bereziki inplementazioarenak, beraien denbora estimatua kontuan izan da diagraman jartzeko, baina baita data horietan lan egiteko denbora kontuan izanda. Adibidez, lehenengo prototipoak denboran hirugarrenak baino zati zabalago hartzen du bere denbora estimazioa txikiago izanda; baina abenduan eta urtarrilean lauhilekoaren amaiera da eta proiektuan lan egiteko denbora murriztuko dela suposatu izan da. 31
3.5 Analisi ekonomikoa Proiektu hau unibertsitateko proposamen bat denez, ez da espero inolako ordainsaririk. Hala ere, atal honetan proiektuaren analisi ekonomikoa egingo da, proiektuaren gastuak kalkulatzeko. Eskulana Programazioko proiektu batean eskulana izaten da gastu gehien sortzen duena. 2018ko martxoaren 6ko BOEaren arabera, programatzaile baten batezbesteko hileko soldata 1500e-koa da gutxi gorabehera. Orduko soldata ondorengo formulen bitartez kalkula daiteke: Soldata/ordu = Soldata hilabetean Asteak/Hil. ∗ Lanegunak/Astean ∗ Lanorduak/egunean (1) Normalean hilabete batek 4 aste izaten ditu eta aste bakoitzak 5 lanegun 8 ordukoa bakoitza. Beraz, ekuazioa horrela izango litzake: Soldata/ordu = 1500 4 ∗ 5 ∗ 8 = 1500 160 = 9, 37 (2) Guztira 9,37eirabaziko da lanordu bakoitzeko. Proiektua garatzeko estimatutako denbora 367 ordukoa denez: Soldata = Lanorduak ∗ Soldata/orduro = 367 ∗ 9, 37 = 3438, 79 (3) Eskulanari dagokion gastu ekonomikoa 3438,79e-koa izango litzake. Software Ez da gasturik egin softwarean. Proiektuan erabiliko diren ia tresna guztiak doakoak dira edo proba epe barruan erabili dira. Googleren Cloud Vision APIa erabiltzea izan daiteke gastu sor dezakeena, baina Googleek doako kreditu kantitate bat ematen du hau erabiltzeko, 300$ 12 hilabetetan erabiltzeko. Gainera muga batzuen barruan mantenduz gero zerbitzua doakoa izaten jarraitzen du. Hala ere, erabiltzaile askok erabiliko balute kontuan izan beharreko gastu bat izango litzateke, baina proiektua garatzeko ez da beharrezkoa izango. 34
Hardware Proiektua garatzeko erabili den hardwarea ordenagailu eramangarria eta mugikorra izan dira. Ordenagailuaren ustezko bizi iraupena 4 urtekoa da eta bere kostua 800e. Beraz, ordenagailuaren hilabeteroko amortizazioa ondorengoa da: Amort. hilabetero = Prezioa Ustezko bizi iraupena = 800 12 ∗ 4 = 16, 67 (4) Hilabeteroko amortizazioa 16,67e-koa da eta eramangarria proiektu osoan erabiliko denez, hau da, 8 hilabete: Amortizazioa = Amort. hilabetero ∗ Hilabete kopurua = 16, 67 ∗ 8 = 133, 36 (5) Eramangarriaren amortizazioa 133,36e-koa izango da. Mugikorrari dagokionez, bere bizi iraupena 2 urtekoa da eta bere kostua 220ekoa. Beraz, mugikorraren hilabeteroko amortizazioa ondorengoa da: Amort. hilabetero = Prezioa Ustezko bizi iraupena = 220 12 ∗ 2 = 9, 17 (6) Hilabeteroko amortizazioa 9,17e-koa da eta mugikorra proiektuaren inplementazioan eta testeoan erabiliko denez 6 hilabetez erabiliko da: Amortizazioa = Amort. hilabetero∗Hilabete kopurua = 9, 17∗6 = 55, 02 (7) Mugikorraren amortizazioa 55,02e-koa izango da. Hardware osoaren gastua kalkulatzeko: Hardware amort. = Eramangarria + Mugikorra = 133, 36 + 55, 02 = 188, 38 (8) Guztira, hardwarearen gastua 188,38e-koa izango da. Zeharkako gastuak Proiektua garatzeko beharrezkoak izango diren, baina garapenarekin lotura zuzena ez daukaten gastuak dira. Bereziki, atal honetan gehitu beharreko gastuak erabiliko den argindarra eta internet konexioa izango dira. Gastu hauek aldakorrak izan daitekeenez kuota finkoa ezarriko da, 30ehilabetean. Hilabete kopurua kontuan izanda: Zeharkako gastuak = Kuota ∗ Hilabete kopurua = 30 ∗ 8 = 240 (9) Zeharkako gastuen kostu totala 240e-koa izango da. 35
Gastu guztien batura Atal honetan, kalkulatu diren gastu guztiak elkartuko dira proiektuaren kostu totala ezagutzeko. 2. taulan gastu guztiak ikus daitezke eta proiektuaren kostu totala 3867,17e-koa dela kalkulatu da. Taula 2: Proiektuaren kostuak Gastu motak Gastua (e) Eskulana 3438,79 e Software 0 e Hardware 188,38 e Zeharkako gastuak 240 e Guztira 3867,17 e 3.6 Arriskuen analisia Proiektu baten garapenean arriskuak sortu daitezke. Beraz, hauek identifikatzea garrantzitsua da, hauek saihesteko edo gertatzen badira, ahalik eta arinen konpontzeko. Arazoak ordenagailuarekin • Deskribapena: Ordenagailuaren arazo baten ondorioz egindako lana galtzea, ordenagailua bat-batean amatatzen delako edota guztiz hondatzen delako. • Probabilitatea: Ertaina • Eragina: Handia • Prebentzioa: Ordenagailuaren mantentzea egunean izan eta lanaren babes kopiak egin. • Kontingentzia plana: Beste ordenagailu batean lan egin eta babes kopietatik informazioa berreskuratu. Gaixorik egotea • Deskribapena: Edonolako osasun arazoak izatea. • Probabilitatea: Ertaina • Eragina: Handia 36
• Prebentzioa: Osasun egokia izateko ohikoak diren ekintzak egin: errespetatu janari eta lo orduak, atsedenak hartu lan egiterakoan... • Kontingentzia plana: Medikura joan edota beharrezkoa den medikamentua hartu eta beharrezkoa bada lan gutxiago egin. Irakasgaietako lana pilatzea • Deskribapena: Beste irakasgaietako proiektuak edota azterketak data batean pilatzea. • Probabilitatea: Handia • Eragina: Handia • Prebentzioa: Ez utzi irakasgaietako lana azken egunetan egiteko. • Kontingentzia plana: Lehenengo irakasgaietako lana egin eta ondoren proiektua. Beharrezkoa bada, proiektuaren amaiera luzatuko da. Denbora estimazioa • Deskribapena: Egindako denbora estimazioa baxuegia izatea. • Probabilitatea: Txikia • Eragina: Handia • Prebentzioa: Estimazioa egiterako orduan,pentsatutakoa baino denbora pixka bat gehiago esleitu. • Kontingentzia plana: Lan orduak gehitu edota amaiera data luzatu. Aukeratutako API edota liburutegiak • Deskribapena: Aukeratutako API edota liburutegiak aldatzea edo funtzionatzeari uztea. • Probabilitatea: Txikia • Eragina: Handia • Prebentzioa: APIak edota liburutegiak aukeratzeko orduan begiratu dokumentazioan ea aldaketarik jasango duten eta horrela bada beste tresna bat aukeratu edota planifikazioan kontuan izan. • Kontingentzia plana: API edota liburutegien bertsio zaharra funtzionatzen jarraitzen badu ez egin ezer. Bestela, beste tresna bat bilatu. 37
4 Betekizunen bilketa Atal honetan bot-ak bete behar dituen betekizunak azalduko dira. Betekizun hauek erabiltzaileen premiak asebetetzeko beharrezkoak diren funtzionalitateak aztertuz lortu dira. Hortaz, betekizun bakoitza erabiltzailearen premiez eta bot-ak hauek betetzeko egin beharreko prozesuez baldintzatuta egongo da. • Maiz Egiten diren Galderak erantzun: Bot-ak ikasleek maiz egiten dituzten galderak (FAQ) erantzun beharko ditu. Galdera hauek askotan arautegiarekin edota deialdien informazioarekin zerikusia dute. Beraz, bot-ak ez ditu soilik erantzunak emango, beharrezkoa den dokumentazioa ere bidaliko du. • Deialdien datak: FAQ erantzutean bot-ak deialdien data eguneratuekin, hau da, hurrengo datekin, erantzungo du. Bestalde, deialdi baten data bat hurbil dagoenean, bot-ak erabiltzaileei abisu bat bidali beharko die. • GRALak bidali: Erabiltzaile bakoitzak GRAL bakar bat erregistratu ahalko du bot-ean, baina GRAL horretako bertsio ezberdinak bidali ahalko dizkio, hauek aztertzeko eta ikusteko ea hobetuz doan lana. Gainera, botak hainbat fitxategi mota onartuko ditu: pdf, docx eta odt. • GRAL zuzenketa: GRALen zuzenketa gramatikala eta ortografikoa egingo da API bati deiak eginez. Erabiltzaileari zuzentzaileak aurkitutako erroreak erakutsiko zaizkio. • GRALen plagioak: GRALeko testua eta irudiak originalak diren egiaztatuko da. Plagioren bat aurkitzen bada erabiltzaileari jakinaraziko zaio eta berak erabaki beharko du eduki hori erabili ahal duen, daukan lizentziaren arabera. • Hizkuntza: Bot-a eta bere funtzionalitateak gaztelaniaz egon beharko dute. Hala ere, aurrerago beste hizkuntza batzuk gehitzeko prestatuta egon beharko da. • Pantailaratu: Telegram gailu ezberdinetan erabil daiteke, gehienbat mugikorretan eta ordenagailuetan erabiliko da. Hortaz, mezuak pantailaratzeko orduan, mezuen tamaina kontuan izan behar da, mezua oso luzea bada mugikorrean zailagoa izango baita ondo ikustea. • Informazioa eguneratu: Datu-basea eguneratuta eta aldaketetarako prestatuta egon behar da. Hori errazteko, administrazio panel bat egongo da, non galderak gehitu, kendu edo aldatu daitezke eta deialdietako datak eta abisuak kudeatuko dira. 39
5 Tresnen hautapena Proiektuaren garapena egiteko erabili diren programazio lengoaiak, liburutegi eta beste software batzuk nola aukeratu ziren azalduko da atal honetan. 5.1 Programazio lengoaiak Proiektuan hartutako lehen erabakia izan zen bot-a programatzeko erabiliko zen lengoaia aukeratzea. Juananekin bildu nintzenean, esan zidan bot-a hiru lengoaia ezberdinetan programatu ahal nuela, PHP, Python edo NodeJS, baina normalean berak PHPn programatzen duela. Aipatutako hiru lengoaia horretatik, NodeJS ez dut inoz erabili eta PHP oso gutxi, ondo ezagutzen nuen lengoaia bakarra Python zen. Baina proiektu honekin, nik GRALa amaitu ostean, jarraitu nahi zuela jakinda eta normalean PHP erabiltzen duela, bot-a inplementatzeko PHP lengoaia aukeratu zen. Honekin batera, Juananek bot-ak programatzeko erabiltzen duen PHP liburutegia, php-telegram-bot, aukeratu zen. Administrazio panel bat beharrezko izango zela erabaki zenean, Juanan komentatu zidan Pythoneko Django liburutegiaren administrazio panel xume bat egitea erraza zela. Django web aplikazioak egiteko liburutegi egokia zela entzunda nuen eta Juananek hau komentatzean Django erabiltzea hautatu zen, liburutegi hau erabiltzen ikasteko gogoa piztu zitzaidan. 5.2 Beste software eta liburutegiak Aukeratu beharreko gainontzeko tresnak bot-aren funtzionalitateekin lotuta daude. • Fitxategiak pdf bihurtu: Bot-aren funtzionalitateak erabili ahal izateko pdf fitxategiak behar dira, baina erabiltzaileak, pdf, doc, docx eta odt fitxategi motak ere igo ditzake. Hortaz, fitxategi horiek pdf bihurtzeko erreminta bat beharrezkoa zen. Aurkitutako tresna gehienek fitxategi mota bakarra bihurtu zezaketen pdf. Beharrezkoak ziren fitxategi mota guztiak pdf bihurtzeko gai zen aurkitutako lehen tresna aukeratu zen, unoconv. • Pdf-tik testua atera: Lehenago garatutako proiektu batetan pdf-etatik testua atera behar izan nuen eta eginkizun hau egiteko pare bat erreminta eta hauen emaitzak nolakoak ziren ezagutzen nituen. Baina proiektu hura Pythonen garatutako zenez, PHPn antzeko tresnak bilatzen, spatie/pdfto-text PHPko liburutegiaren lortzen ziren testuak onak zirela ikusita proiektuan erabiltzea erabaki zen. 41
• Pdf-etik irudiak: Eginkizun hau burutzeko pdfimages erabili da. Juananek gomendatutako tresna bat izan zen. Komando lerrotik exekutatzen da eta oso erabilerraza da. • Zuzentzailea: Gaztelaniazko testua zuzentzeko tresna bat behar zen. Aztertutako zuzentzaile gehienen artean arazo bi aurkitu ziren: ez zuten gaztelera zuzentzen edo erreminta erabiltzeko limiteak baxuak ziren. Aukeratutako tresna LanguageTool izan da. Tresna honek ere limiteak ditu, adibidez 20KB testu eskaera bakoitzeko. Baina beraien zerbitzaria erabili ordez, zure zerbitzarian zuzentzailearen instantzia bat instalatzeko aukera dago. • Irudiak aztertu: Irudiak interneten agertzen diren aztertzen duen tresna bat beharrezkoa zen. Googleek irudiak bilatzeko aukera eskaintzen duenez irudiak bilatzeko APIa kontsultatu zen, baina API hau 2011tik gaitzetsita dago eta Custom Search APIa erabiltzea gomendatzen duta. Baina API hau ez zen aproposa. Googleen APIetan bilatuz Cloud Vision APIa aurkitu zen. API honek funtzionalitate ugari ditu argazkiekin lan egiteko, baita proiekturako beharrezkoa zena. 42
6 Analisi eta diseinua Atal honetan proiektua funtziona dezan beharrezko den datu-basearen diseinua azalduko da. Proiektuan erabilitako DBak garapenean zehar hainbat aldaketa pairatu ditu, funtzionalitateak pixkana-pixkana gehituz joan direlako. 3. irudian DBaren azken diseinua ageri da. Garrantzitsua da esatea, atal honetan azalduko den DBaren diseinua, bot-ak izan behar dituen funtzionalitateak erabili ahal izateko sortu diren taulak direla. Honetaz aparte, DBan beste taula ugari daude, php-telegram-bot liburutegiak eta Djangok behar dituztenak, baina beraiek kudeatzen dituztenez ez dira aipatuko. Ondoren, DBko taulak azalduko banaka-banaka azalduko dira, funtzionalitatearen arabera. GRALen kudeaketa GRALak kudeatzeko beharrezkoak diren taulak azalduko dira: • TFG: GRAL baten informazioa, GRALa erregistratzean gordetzen da. GRALaren izenburua, hizkuntza eta zein erabiltzailearena den adierazten du. • TFGversion: Erabiltzaile batek GRAL baten memoriaren bertsio ezberdinak kudeatzeko. Gordetzen duen informazioa hau da: bertsio zenbakia, zein TFGri dagokion, hash-a eta igondako data. Gainontzeko atributuak zerbitzariko helbide ezberdinekin lotuta daude, jakiteko non gordetzen den memoriaren fitxategiak edota erabiltzaileak komando bat exekutatzean erantzuna non gorde den adierazteko. • TFGimage: GRAL baten irudien informazioa gordetzen du. Irudia GRAL zein bertsiori dagokio, zerbitzarian non dagoen, hash-a eta Google Cloud Vision APIak itzulitako erantzuna gordetzen du. FAQ galderak Jarraian FAQ galdera eta erantzunak kudeatzeko beharrezkoak diren taulak azalduko dira. • faq question: FAQ galderak adierazten dituen taula, galderaren testua eta zein ordenetan agertuko den zerrendan adierzten du. • faq response: Galdera baten erantzuna, galdera batek hainbat erantzun izan ditzake. Zein galderari dagokion eta bere testua zein den gordetzen ditu. Gainera, erantzun berezia bada, hau da, erantzunean irudi, bideo, 43
dokumentu edota data bidaltzen duen, informazio hori gordetzen du. Irudi, bideo eta dokumentuen zerbitzariko helbideak gordeko dira. • messages lang: Hizkuntzak kudeatzeko taula, non FAQ galdera eta erantzunen testuak gordetzen dira. Taulak FAQ galdera eta erantzunen testua gaztelaniaz eta euskaraz gordetzen du. Testu bakoitzari etiketa bat jarri ahal zaio testua errazago aurkitu ahal izateko. Abisuak Bot-ak bi abisu mota ditu, deialdien daten abisuak eta abisu bereziak. Hauek kudeatzeko taulak honako hauek dira: • dates: Taula honetan deialdien datak gordetzen dira, noiztik nora eta zer data den, adibidez matrikula data edo defentsa data. Data hauen abisuak eman behar direnez, data baten abisuak prestatu dutenak eta ez dutenak banatzeko aldagai bitar bat dago. FAQ erantzunak data bat dutenean informazioa hemendik hartzen dute. • special notification: Taula honetan abisu bereziak gordetzen dira; duen informazioa hau da: abisua bidali behar den data, gaztelaniazko eta euskarazko testua. Gainera, daten bezala, aldagai bitar bat du abisua prestatuta dagoen markatzeko. • notification: Taula honetan bidalitako edo bidaltzeko dauden abisuak gordetzen dira. Bi kasu hauek ezberdintzeko atributu bitar bat du. Taulan gordetzen den informazioa hau da: noiz bidali, nori bidali eta mezuaren testua. Bestelakoak Atal honetan lehen aipatutako funtzionalitate ezberdinekin lotura ez duten DB- ko taulak azalduko dira (ikus 3. irudia). • system message: messages lang taularen egitura bera du, taula hau ere hizkuntzak kudeatzeko baita. Bi taula berdin egitearen zergatia da messages lang taula administrazio paneletik aldatu ahal dela eta system message taula ez, bot-ak funtzionatzeko beharrezkoak diren testuak gordetzen baititu eta ez da nahi administrazio paneletik aldatu ahal izatea. • user: Taula hau php-telegram-bot liburutegiaren taula bat da, non botaren erabiltzaileen datuak gordetzen diren. Taula hau aldatu egin da, atributu bat gehitu zaio, erabiltzaileak bot-a zein hizkuntzatan erabili nahi duen jakiteko. Gainera, taula hau beharrezkoa da GRALak erabiltzailearekin lotzeko eta abisuak nori bidali behar zaizkion jakiteko. 44
7 Arkitektura Garatu den aplikazioak funtzionatzeko beharrezkoak dituen tresnen eta zerbitzuen arteko informazio aldaketa nola gertatzen den azalduko da atal honetan. 4. irudian jarraian azalduko denaren laburpena modu grafikoan ikus daiteke. 7.1 Telegram bot Bot-a zerbitzari batean kokatuta dago. PHP lengoaian dagoen php-telegrambot liburutegia erabiltzen du Telegram Bot APIa erabiltzeko. Bot-aren kodean bi motako fitxategiak daude: komandoen fitxategiak, komando bakoitzeko php fitxategi bat; eta beste script batzuk, abisuak bidaltzeko adibidez. Erabiltzaile batek bot-ari Telegram aplikazioaren bitartez mezu bat bidaltzen dionean, mezu hau Telegrameko zerbitzarira heltzen da. Bot-ak mezu hori jasotzeko bi modu daude: • Polling: bot-ak Telegrami berarentzat mezurik duen galdetzean datza. APIko getUpdates metodoa erabiliz egiten da, eta mezurik badago erantzunean jasoko dira. Benetako elkarrizketa bat simulatu nahi bada bot-ak etengabe egon beharko da galdetzen. Normalean bot-a garatzen dagoenean erabiltzen da. • Webhook: Telegram APIko setWebhook metodoa erabiliz, url bat zehaztu daiteke webhook bezala. Webhookari esker Telegramek bot-arentzat mezu bat jaso bezain laster bot-ari bidaliko dio zehaztutako urlra. Modu honi esker, galdezketa egotea ekidin daiteke. Behin bot-ak mezua jaso duela, komando baten kodearen bitartez mezuaren araberako erantzun bat prestatuko du eta Telegrameko zerbitzariari bidaliko dio erabiltzaileari aplikaziora heltzeko. Bot-aren erantzuna prestatzeko, datu-basea kontsultatu daiteke edota beste software eta zerbitzuei deiak egin beharko zaizkio bot-aren kodetik. Adibidez, erabiltzaileak fitxategi bat bidaltzen badu lehenengo pausua bot-arentzat, Telegrametik fitxategia deskargatzea izango da, Telegram Bot APIa erabiliz. Ondoren erabiliko diren tresna ezberdinak aipatuko dira: • Fitxategia pdf formatuan ez badago, zerbitzarian dagoen unoconv softwarea erabiliko da, pdf formatuan lortzeko. • Pdf-tik testua lortzeko PHPko spatie/pdf-to-text liburutegia erabiliko da. • Pdf-tik irudiak ateratzeko zerbitzarian dagoen pdfimages softwarea erabiliko da. • Testuaren zuzenketa egiteko, testua LanguageTool softwareari HTTP eskaera bat bidaliko zaio. Honek JSON erantzun bat itzuliko du. 47
• Irudiak aztertzeko Google Cloud Vision APIa erabiliko da. Hau Googleen zerbitzu bat denez, APIa erabiliz, HTTP POST eskaerak bidaliko dizkiogu bot-aren kodetik. Erantzuna JSON formatuan bidaltzen du. Bot-aren kodean dauden script batzuk, adibidez abisuenak, ez dira exekutatzen erabiltzaileak bidalitako mezu baten ondorioz, guk nahi dugunean exekutatuko dira. Datu-basean kontsultak egin ditzakete eta erabiltzaileei mezuak bidali Telegram Bot APIaren bitartez. 7.2 Administrazio panela Administrazio panelak Pythonen programatutako Django frameworka erabiltzen du. Bot-aren administratzailea web nabigatzaile baten bitartez administrazio paneleko interfazea ikusi ahalko du, zerbitzariaren helbidera konektatzen bada. Interfazean erakutsiko den informazioa DBtik hartutakoa izango da eta egiten den edozein aldaketa DBan gordeko da. 48
Irudia 4: Aplikazioaren arkitektura. 49
8 Garapena Atal honetan proiektuaren funtzionalitateak nola garatu diren eta izandako arazo batzuk azalduko da. Baina garapenarekin hasi aurretik, bot-aren garapenean erabilitako zenbait elementu azalduko dira. Elkarrizketa Komando batek erabiltzailearekin interakzio bat baino gehiago behar duenean elkarrizketa bat sortzen da, adibidez erregistro batetan non erabiltzaileari bere datuak banaka eskatzen zaizkion. Elkarrizketa bat amaituko da erabiltzaileak edo bot-ak gelditzen dutenean. Beraz, elkarrizketa batek hiru egoera ditu: • Geldituta: Aktibatuta ez dagoenean bot-ak elkarrizketa amaitu duelako ez delako erabiltzailearekin interakzio gehiago behar. Komandoa era egokian amaitzen denean gertatzen da. • Deuseztatuta: Aktibatuta ez dagoenean erabiltzaileak elkarrizketa amaitu duelako /cancel komandoa erabiliz. Erabiltzaileak komando hori erabiltzen duenean, momentuko elkarrizketa deuseztatzen da. • Aktibatuta: Elkarrizketa egoera honetan dagoen bitartean, erabiltzaileak bot-ari bidaltzen dion mezu bakoitzeko, elkarrizketa hasi duen komandoa exekutatuko da. Elkarrizketa bat aktibatuta dagoenean bitartean bot-ak hainbat zeregin egin ditzake. Jakiteko momentu bakoitzean zer egin behar duen, hau da, elkarrizketaren zein unetan doa, bot-ak DBan elkarrizketaren barruko egoera identifikazioa gordetzen du ohar batean. Gainera, elkarrizketan zehar lortutako informazioa ere gorde daiteke elkarrizketaren oharretan. Modu honetan, elkarrizketaren edozein unetan, lehengo informazio guztia berreskuratu eta erabili daiteke. Botoiak Telegrameko bot-ek bi motatako botoiak erabiltzen dituzte: • KeyboardButton: Botoi hauek programatzaileak zehazten ditu eta mugikorraren teklatua ezkutatzen dute, bere tokian jarriz. Mota honetako botoi bat sakatzean, erabiltzaileak mezu bat bidaltzen du botoiak duen testu berarekin. Erabiltzaileak era errazagoan datuak bidaltzeko erabiltzen da, ez baitu ezer idatzi behar, botoi bat sakatu baizik. • InlineKeyboardButton: Botoi hauek bot-ak bidaltzen dituen mezuen tokian agertzen dira. KeyboardButton erabiltzea baino konplexuagoak dira. Botoi hauek sakatzean pantailan ez da agertzen inolako mezurik KeyboardButtonekin gertatzen den bezala, baizik eta ezkutatuta daukaten programatzaileak esleitutako datuak bidaltzen diote bot-ari, callback data 51
Irudia 5: KeyboardButton motako hiru botoi bata bestearen gainean, mugikorraren teklatuaren tokian. Irudia 6: InlineKeyboradButton motako botoiak matrize itxuran kokatuta, bot-aren mezuen azpian. deitutako parametroan dagoen informazioa hain zuzen ere. Informazio hau bot-ari callback query deitutako komando batera heltzen zaio eta botoiaren funtzionalitatea kudeatzen du. 5. irudian KeyboardButton motako botoiez osatutako teklatu bat agertzen da eta 6. irudian InlineKeyboardButton motako botoiez osatutakoa. Botoien kokapena teklatuaren barruan programatzaileak erabakitzen du, hau da, botoi bat gehitzean teklatuari, aurrekoaren ondoan edo hurrengo lerroan kokatu daiteke. 8.1 Prototipoen garapena Hasierako planteamenduan (3. atala) azaldu den bezala, proiektuaren garapena prototipoka egin da, prototipo bakoitzak funtzionalitate berri bat gehituz. Ondoren prototipo bakoitzean egindako garapena azalduko da. 8.1.1 1. prototipoa Lehenengo prototipo honetan, bot-ak maiz egiten diren galderak erantzutea inplementatu zen. Horretarko /faq komandoa garatu zen. Garapenean aldaketa gehien izan dituen atala izan da, gehienbat programazio lengoaia eta Telegrameko bot-ek eskaintzen dituzten funtzionalitateak ondo ez ezagutzeagatik. /faq komandoaren funtzionalitatea maiz egiten diren galderen zerrenda bat erakustea da eta erabiltzaileak galdera bat aukeratzen duenean galderaren erantzu- 52
(a) Galdera zerrenda (b) Erantzun bat Irudia 7: /faq komandoaren lehen inplementazioa, galdera bakoitza komando batean. nak erakustea. Galdera batek erantzun bat baino gehiago izan ditzake, erantzuna luzea bada eta hainbat mezutan itzuli nahi bada adibidez edo fitxategi ugari bidali nahi badira. Erantzun bezala bot-ak bidali dezakeen fitxategiak hauek dira: argazkiak, bideoak eta dokumentuak. Lehendabizi FAQ zerrenda bat egin zen, arautegia, nik ikasle moduan izan nitzakeen galderak eta Juanan irakasle moduan ezagutzen zituen ohiko galderak kontuan izanik. Behin galderak izanik /faq komandoaren lehen bertsioaren garapena hasi zen. Lehen saiakeran, galdera bakoitza komando bat bezala tratatu zen, 7. irudian ikusi daitekeen bezala. Komando bat mezu batean agertzen denean klikatu egin daiteke exekutatzeko. Honegatik erabiltzailearentzat nahiko modu erosoa da eta programatzen erraza, ez duelako inolako elementu berezirik erabiltzen. Gainera, galdera bakoitzaren erantzuna guztiz kudeatu dezakegu, komando bakoitza fitxategi ezberdin bat baita. Baina honek eragozpen handi bat du, aldaketa bat egitea zailtzen du, fitxategi ugari aldatu beharko litzateke. Proiektuaren helburu bat modifikazioetarako prestatuta egotea denez, soluzio hau alde batera ustea erabaki zen. Hurrengo saiakeran elkarrizketa erabili zen. 8. irudian azaltzen den bezala, /faq 53
(a) Galdera zerrenda (b) Bi erantzun jarraian Irudia 8: /faq komandoaren bigarren inplementazioa, elkarrizketa erabiliz. komandoa exekutatzean galdera zerrenda erakusten da eta erabiltzaileari galdetu nahi duen galderaren zenbakia idazteko eskatzen zaio. Erabiltzaileak zenbakia idazten duenean erantzun egiten zaio baina elkarrizketa ez da amaitzen, erabiltzaileak beste galdera baten zenbakia idatz dezake edo /cancel komandoa erabili elkarrizketa amaitzeko. Modu hau erabiliz komando bakarra dago eta galdera bat aldatu edo gehitzeko datu-basean aldaketa eginez nahiko da. Baina elkarrizketa /cancel komandoaz soilik amaitu daiteke, bot-ak ez du elkarrizketa inoiz amaitzen, erabiltzaileak galdera baten zenbakia bidaltzea zain gelditzen da. Beste modu bat izango litzake erabiltzaileak galdera baten zenbakia bidaltzen duenean, bot-ak erantzutea eta elkarrizketa amaitzea; baina honek eragiten du erabiltzaileak egin nahi duen galdera bakoitzeko /faq komandoa berriro exekutatu beharra. Horregatik, elkarrizketa behar bada ez da komando honetarako soluzio aproposena. Azken inplementazioa InlineKeyboardButtonak erabiliz egin da. 9. irudian azaltzen den bezala, galdera bakoitza botoi bat da eta botoia sakatzerakoan bot-ak erantzuna bidaltzen du. Botoi hauek erabiliz, beste bi inplementazioetan azaldutako arazoak konpondu dira eta galdera bat aldatu edo gehitzeko datu-basean aldaketa eginez nahiko izango da. 54
(a) Galdera zerrenda (b) Bot-aren bi erantzun Irudia 9: /faq komandoaren azken inplementazioa, InlineKeyboardButtonak erabiliz. 8.1.2 2. prototipoa Bigarren prototipoan bot-aren erabiltzaileei abisuak modu automatizatuan bidaltzea ahalbidetzen duen kodea inplementatu zen. Abisuak bi motatakoak izango dira: deialdien daten abisuak eta abisu bereziak. Deialdien daten abisuen bitartez, datu-basean gordeta dagoen deialdi baten epe bat baino zazpi egun lehenago erabiltzaileei mezu bat bidaliko zaie, deialdiko zein epe eta data adieraziz. Abisu bereziak, administrazio paneletik DBan sartutako mezuak dira eta bertan adierazitako datan bidaliko dira. Funtzionalitate hau hiru PHP scripten bitartez lortzen da. Script batek deialdien epeak begiratzen ditu eta epe bat zazpi egunetan amaitzen bada, erabiltzaileko abisu bat sortuko du DBan. Beste script batek berdina egiten du baina abisu bereziekin eta hiru egun falta direnean. Azken scripta bidali gabe dauden eta data egokian dauden abisuak bidaltzeaz arduratzen da. Abisuen prozesua automatizatzeko cron erabili da. Horretarako crontab fitxategian hiru scriptak aldika exekutatzeko sarrerak gehitu behar dira. Jarraian crontab fitxategian sartu behar diren lerroak ageri dira. Abisuak prestatzeko scriptak orduero exekutatuko dira, mezuak bidaltzearena berriz egunean behin 55
arratsaldeko bostetan. 0 * * * * /usr/bin/php /Path/to/broadcast_convocato$ 0 * * * * /usr/bin/php /Path/to/broadcast_especial.$ 0 17 * * * /usr/bin/php /Path/to/broadcast_enviar.p$ 8.1.3 3. prototipoa Hirugarren prototipoan GRALak zuzentzeko funtzionalitatea inplementatu da. GRAL bat zuzentzeko erabiltzaileak lehendabizi GRALa erregistratu beharko du bot-ean. Horretarako /registerTFG komandoa dago zeinetan, elkarrizketa baten bitartez, bot-ak GRALaren izenburua eta hizkuntza eskatzen dizkio erabiltzaileari. Ondoren, /addTFG komandoaren bitartez erabiltzaileak GRALaren bertsio berri bat igoko du, fitxategi bat bidaliz. Prozesu honen adibide bat 10. irudian ikusi daiteke. Irudia 10: GRAL baten erregistroa eta bertsio berri baten bidalketa Erabiltzaileak bidalitako dokumentua Telegrameko zerbitzarira igotzen da. Beraz, bot-ak Telegrametik fitxategia deskargatu beharko du. Ondoren fitxategiaren mota zuzena dela begiratu behar da, hau da, fitxategiaren luzapena bere benetako media motarekin (MIME type), bat datorren. Bot-ak doc, docx, odt eta pdf motako fitxategiak onartzen ditu. 56
Fitxategiaren mota zuzena bada, bertsio berri dela egiaztatu behar da, hau da, lehenago igondako fitxategi bera ez dela. Horretarako fitxategiari hash funtzio bat - zehazki md5 funtzioa - aplikatzen zaio eta DBan begiratzen da ea existitzen den. Bertsio berria bada, bere informazioa DBan gordeko da eta bot-aren zerbitzarian gordeko da. Gordetako GRAL bertsioak erabiltzaile bakoitzaren Telegrameko identifikatzailea izen moduan duen karpeta baten barruan gordeko da, dagokion GRAL bertsio zenbakiaren barruan. Jarraian honen adibide bat ageri da, non erabiltzailearen identifikatzailea 205754489 da. Files/ Download 205754489 1 0d813d10083a0a5b4a7664cf48899d1e.pdf 0d813d10083a0a5b4a7664cf48899d1e.txt correction.txt images image-000.ppm image-001.ppm image-002.ppm 2 7ce656179369b44cce6fd9c1a958e57e.pdf 7ce656179369b44cce6fd9c1a958e57e.txt 3 c71064b21bf75262093eff4cbe5da0fc.odt c71064b21bf75262093eff4cbe5da0fc.pdf c71064b21bf75262093eff4cbe5da0fc.txt correction.txt flujograma.jpg Normativa_ES.pdf Behin fitxategia daukagula prozesatu egin beharko da, zuzenketa egiteko beharrezkoa den informazioa lortzeko. Fitxategiaren prozesamendua Erabili den zuzentzaileak, LanguageTool, testua hartzen du sarrera gisa zuzenketa egiteko. Hortaz, erabiltzaileak bidalitako fitxategitik testua atera behar da. PHP spatie/pdf-to-text paketea erabiliz, pdf-etatik testua atera daiteke. Baina bidalitako fitxategi guztiak ez dira pdf-ak izango. Pdf-ra bihurtzeko gainontzeko fitxategiak unoconv tresnaren bitartez egin da. Horrela pdf-etako testua lortzen da, baina testu hau ez da oso egokia zuzentzaileari pasatzeko. spatie/pdf-to-text erabiltzean lortzen den testua pdf-an agertzen den ordenean da; orri-oinak, goiburuak, orrialde zenbakiak eta horre57
lako elementuak hartzen ditu eta hauek testuaren erdian agertzen dira maiz. Gainera, pdf-eko lerro bakoitzaren ostean lerro-jauzi bat gehitzen du, esaldiak banatuz. Hori kontuan izanda, testua garbitu beharko da. Helburua testua zuzentzea denez, lortu beharreko testu ahalik eta zuzenen egon beharko da, testu bihurtzaileak sor ditzakeen erroreak minimizatuz, nahiz eta testu originaletik zatiak galdu. Hau egiteko espresio erregularrak erabili dira. Adibidez, https?:[^ \n][ \n] espresioa 'http:'-z edo 'https:'-z hasten diren, eta zuriunez edo lerro-jauziz amaitzen diren eta hauen artean zuriunea eta lerro-jauzia ez den edozein karaktere dituen hitzak aurkitzeko balio du, hau da, url-ak aurkitzeko. Lehendabizi lerro bakoitzaren amaieran gehitutako lerro-jauzia kendu behar da; hau egiteko, lerro-jauzi bakoitzaren ostean minuskulaz hasten bada lerro jauzia kendu da. Ondoren, testuan agertzen diren URLak kendu dira, http-z hasten den hitz oro alegia, hauek errore bezala hartzen baititu zuzentzaileak. Azkenik, zuzenak diren esaldiak hartu dira: maiuskulaz edo esaldi hasierako sinbolo bereziaz (¿,¡) hasten diren, puntuz edo esaldia amaitzeko sinboloz (?,!) amaitzen diren eta luzera minimo bat duten esaldiak. Modu honetan goiburuetan eta orri-oinetan agertzen diren testuak ez dira hartzen, normalean lanaren izenburua edo egilearen izen-abizenak agertzen direlako. Behin testu erabilgarria izanda, zerbitzarian gordeko da eta zuzenketa egin ahal izango da. Zuzenketa Testuaren zuzenketa egiteko erabiltzaileak /correctTFG komandoa exekutatuko du. Bot-ak GRALaren azken bertsioa noizkoa den esango dio eta ea hori zuzendu nahi duen. Erabiltzaileak baiezkoa ematean GRALaren testua LanguageTool aplikazioari pasatuko zaio http eskaera baten bitartez. LanguageTool-ek JSON formatuan bidaliko du erantzuna. Erabiltzaileak /correctTFG komandoa nahi duenean exekuta dezake, baina GRAL bertsioa aldatzen ez denean ez du zentzurik testua berriro LanguageTool-eri bidaltzea, erantzun berdina bidaliko baitu. Horregatik erantzuna DBan gordetzea erabaki zen, baina errore asko aurkitzen dituenean erantzunaren tamaina oso handia denez, azkenean testu fitxategi batean zerbitzarian gordetzen da. Errore kopurua handia izan daitekeenez, erabiltzaileari zatika erakutsiko zaizkio, pagination baten bitartez, non orrialdeko elementu kopuru maximoa hiru izango da, gehiago erakutsiz gero mugikorrean ondo ikustea zailtzen baita. Orri batetik bestera pasatzeko InlineKeyboardButtonen bitartez egiten da. Orrien botoien azpian zuzenketa amaitzeko beste botoi bat dago. 11. irudian erroreen bi orrialde ezberdin ikus daiteke. Botoi bat sakatzerakoan erakusten diren erroreak lehengo mezu berean erakusten dira, hau da, bot-ak ez du mezu berririk bidaltzen, lehengo mezua aldatzen du. 58
(a) Lehenengo orrialdeko erroreak (b) Hirugarren orrialdeko erroreak Irudia 11: Bot-ak GRALaren zuzenketa erakusten du, non erroren orrialde ezberdinak ikus daitekeen mezu berean. 8.1.4 4. prototipoa Prototipo honen helburua erabiltzaileek bidalitako memorien testua plagioa den ikusten duen komandoa inplementatzea zen, baina ez da honetarako software aproposik aurkitu. Interneten aplikazio ugari daude plagioak bilatzeko baina hauetako asko web bitartez erabiltzekoak dira, ez daukate API egokirik. Gainera, batzuk bot-aren funtzionalitatearen aurkakoa egiten dute, originala den lan bat igotzen da eta aldizka interneten begiratzen da plagiorik dagoen begiratzeko. Beste batzuk, erantzun anbiguoak ematen dituzte, adibidez, internetetik ateratako testu batek originala den testu batek baino kointzidentzia gutxiago izatea. Azkenik, egokiak izan daitezkeen erreminta batzuk aurkitu dira, baina hauek erabiltzeko limiteak oso baxuak edota prezioak oso altuak dira. Adibidez, copyleaks2 aplikazioa dohainik probatzeko hitz limitea 6250 hilabetean da edo plagscan 3 aplikazioaren bitartez 20 orri (5000 hitz) aztertzeak 5e-ko prezio du. 2https://api.copyleaks.com 3https://www.plagscan.com 59
Aipatutako arrazoi guztiak kontuan izanda, funtzionalitate hau ez inplementatzea erabaki zen, software egokirik aurkitu ez izanagatik. 8.1.5 5. prototipoa Erabiltzaileek bidalitako memorian agertzen diren irudiak interneten aurkitzen diren ikusten duen komandoa inplementatu da prototipo honetan. Funtzionalitate hau erabiltzeko, erabiltzaileak /imagesTFG erabili behar du. Funtzionalitate hau betetzeko lehen pausua dokumentutik irudiak ateratzea da. Irudiak ateratzeko pdfimages tresna erabili da. Tresna honen bitartez pdf bateko irudiak atera daitezke eta irudi bakoitza fitxategi batean gordetzen da. Behin irudiak izanda, irudi bakoitza plagioa izan daitekeen ikusi behar da. Horretarako Googleren Cloud Vision APIa erabili da. HTTP POST eskaera bat egin behar da, irudia eta detektatu nahi den ezaugarriaren informazioa, kasu honetan internet egon daitezkeen antzeko irudiak bilatzea, JSON formatuan bidaliz. APIak erantzuna JSON formatuan bidaliko du. Erantzunean agertzen diren parametroetatik webEntities-en score erabiliko da irudiak filtratzeko; webEntities batek irudia zein elementurekin lotuta dagoen esaten du, adibidez web-orrialdea, animalia... eta honen score elementu hori izateko duen aukera neurtzen du. Probak eginez score 0.9 baino handiagoa denean APIak erantzun nahiko ona ematen du. Ondoren erantzunean agertzen diren irudi posibleen url-ak aukeratzen dira eta bot-ak erabiltzaileari irudia eta antzekoak izan daitezkeen irudien url-ak bidaltzen dizkio. 12. irudian komandoaren erantzun baten adibidea ikus daiteke, non irudi bat, bere entitatea eta antzekoak izan daitezkeen irudi batzuen urlak agertzen dira. Erantzuna oso luzea ez izateko, bidaliko diren irudi kopuru maximoa lau izango da. Zuzenketan gertatzen den moduan, erabiltzaileak /imagesTFG komandoa nahi duenean exekuta dezake, baina GRAL bertsioa aldatzen ez denean ez du zentzurik irudiak berriro aztertzea eta APIari bidaltzea, erantzuna berdina izango baita. Horregatik APIaren erantzuna DBan gordetzen da. Beste alde batetik, posible da GRALean irudi bat errepikatuta agertzea, adibidez goiburu edota orri-oinetan jartzen direnak. Berdinak diren irudiak ez aztertzeko, DBan irudien hash-a (md5) gordetzen da eta APIari bidali aurretik DBan irudia existitzen den begiratzen da. 8.2 Administrazio panela Datu-basean informazioa sartzeko edo aldatzeko administrazio panel bat egin da. Administrazio panel honen helburua ez da aplikazio osoaren DBa kudeatu 60
Irudia 12: /imagesTFG komandoa exekutatzean jasotzen den erantzun baten adibidea, non entitatea eta url posible batzuk agertzen diren. ahal izatea, baizik eta eguneratuta egon behar de informazioa kudeatzea. Panelaren bitartez FAQ galderak eta hauen erantzunak gehitu, aldatu edota ezabatu ahal izango dira, deialdien datak kudeatu eta deialdien abisuak eta abisu bereziak kudeatu. Administrazio panela Djangorekin egin da. Django web orrialdeak diseinatzeko erabiltzen da. Baina proiektu honetan bakarrik erabiliko da eskaintzen duen administrazio interfaze automatikoa, helburua informazioa eguneratzea baita eta ez da ezer konplexua egin nahi. Administrazio panela sortzeko jarraitu den prozedura azalduko da. Administrazio panela egiteko hiru fitxategietan aldaketak egitearekin nahikoa da: settings.py aplikazioaren ezarpenak adierazteko, models.py aplikazioaren datu ereduak gordetzeko eta admin.py ereduak nola erakutsiko diren administrazio panelean erakusteko. Django instalatuta izan ondoren, egin beharreko lehen pausua proiektu bat sortzea da django-admin.py startproject ikastenbot_project exekutatuz. Ondoren, sortutako karpeta berriaren barruan dagoen settings.py fitxategian datubasearen ezarpenak adierazi behar dira eta python manage.py startapp ikastenbot exekutatu aplikazioaren izena adieraziz. Jarraian models.py fitxategian DBaren taulen ereduak adierazi behar dira, adi61
Irudia 15: DBan FAQ galdera baten informazio eta honek izan ditzakeen erantzunen informazioa 8.3 Izandako arazo batzuk Garapenean zehar hainbat arazo sortu dira, gehienak nahiko erraz konpontzekoak, adibidez, bot-ak irudiak bidaltzen dituenean, irudiaren azpian joan daitekeen testuak luzera mugatu du, ondorioz, plagioen irudiaren azpian testua ez zenez sartzen, aparteko mezu batean bidaltzen da informazioa. Baina izandako beste arazo batzuk nahiko zailak izan dira. Jarraian, horietako bi azalduko dira. Administrazio panela eta gako arrotzak Djangorekin egindako administrazio panela nahiko sinplea da. Orokorrean nahiko erraza da administrazio panel bat egitea, baina arazoa gako arrotzak (ForeignKey djangon) erabiltzean sortzen da. Galdera eta erantzunen testuak beste taula batean gordetzen dira hizkuntzak kudeatzeko, ondorioz galdera eta erantzunek beraien testuaren gakoa gordetzen dute. Hortaz, galdera eta erantzun bakoitzari testu bat dagokio. 65
Lehen azaldu den moduan eta 15. irudian ikusi daitekeen bezala, galdera baten azpian honen erantzunak agertzen dira. Erantzun bakoitza galdera bakar bati dagokionez, galdera horren aldaketa pantailan agertzea posiblea da, inlines parametroa erabiliz. Baina hizkuntzaren kasuan alderantzizkoa gertatzen da, galdera edo erantzun bakoitzari testu bat dagokio baina testu bat hainbat galdera edo erantzunei lotuta egon daiteke. Hortaz, ezin da testua galdera aldatzeko pantailan aldatu. Arazo hau konpontzen saiatzen denbora asko erabili da, posibleak zitekeen soluzio ugari probatuz. Administrazio panel erraz bat egiten pentsatutako denbora baino gehiago erabiliz arazo honen ondorioz. Azkenean lortutako soluziorik aproposena galderen testua irakurketa soilik egiteko erakustea izan da readonly_fields parametroan testuen hizkuntza ezberdinetako testuak definituz. Ez da soluzio oso ona baino aurkitutako soluziorik onena da. Testua irakurtzeko soilik denez, aldaketak egin nahi badira, aldaIrudia 16: Galdera baten testua aldatzeko bi leiho, ezkerrean galdera eta eskuinean testua ketak egiteko modurik errazena bi leiho aldi berean irekita izatea da: batean aldatu nahi den galdera erakutsiz eta bestean testua aldatzekoa. Hau errazteko, galderan testua agertzen denean bere identifikatzailea agertzen da, horrela errazagoa izango da testuen zerrendan aldatu nahi den testua aukeratzea. 16. irudian honen adibide bat bat ikus daiteke, non ezkerreko leihoan aldatu nahi den galdera agertzen da eta eskuinekoan galderaren testua. 66
Testuen kodifikazioa Gaztelaniazko testua erabiltzean UTF-8 kodifikazioa erabili behar da, bestela ezin izango dira azentudun karaktereak ondo detektatu. Lehendik gaztelaniazko testuekin lan egiteagatik, banekien zer nolako arazoak eman ditzakeen, baina ez PHP lengoaian. Lehen arazoa PDF-tik testua ateratzean eta espresio erregularrak erabiltzean izan zen. PHPn espresio erregularrak "/"artean joan behar dute eta hauen amaieran modifier bat jarri daiteke, adibidez puntuak lerro jausiak ere kontuan hartu ditzan. PHPk UTF-8rekin lan egiteko modifier bat dauka, 'u'. Modifier hau erabiltzen bada erabilitako espresio erregularra eta espresio erregularra aplikatuko zaion testua UTF-8 moduan tratatzen dira. Beraz, espresio erregularrak '/ /u' itxura izan behar du. Ez nekienez 'u' modifier-arena hasiera batean pdf-tik lortzen zen testuan karaktere arraroak irteten ziren eta gainera, espresio erregularrak ez ziren ondo aplikatzen. Kodifikazioarekin izandako beste arazo bat GRALaren zuzenketa erakustean izan da. Erabiltzaileari zuzenketaren mezuan errorea zein hitzetan dagoen markatzen zaio, lehen azaldutako 11. irudian agertzen den bezala. Hitz hau markatzeko zuzentzaileak ematen duen informazioa erabiliz egiten da, testuan errorea non hasten den eta zenbateko luzera duen jakinda. Errorea markatzeko ** karaktereak erabili dira eta hauek testuan sartzeko, testu originalari substr funtzioa aplikatu zaio, testu originala zatika hartzeko. Hau egitean lortutako emaitza 17. irudian ikusi daitekeena da: errore batzuk ez ditu ondo markatzen, adibidez **e T** jartzen du **TFG** ordez. Errore hau gertatzen zen hainbat kasu begiratu ostean, konturatu nintzen ** karaktereak mugitzen ziren karaktere kopurua, karaktere berezi kopuruaren berdina zela. Hau gertatzen da, PHP-ko substr funtzioak byte bakarreko karaktereak hartzen dituelako; hortaz, bi byteko karaktere bat, bi karaktere moduan izango da. Hau konpontzeko PHP-k eskaintzen duen mb_substr funtzioa erabili da. Funtzio hau substr funtzioaren berdina egiten du baina multibyte karaktereak kontuan izanda. 67
Irudia 17: GRALaren zuzenketa, erroreak gaizki markatuta 68
9 Testak Proiektuaren funtzionalitateak ondo funtzionatzen duten egiaztatzeko hainbat test egin dira.Test bakoitzean prototipo horren funtzionalitateaz gain, lehenagoko prototipoen funtzionalitateak ere ondo daudela egiaztatu da. Hona hemen egindako testak. 9.1 1. prototipoa Lehenengo prototipoan /faq komandoa inplementatu da, jarraian egindako probak ageri dira: /faq komandoa- Galderak Probaren deskribapena: /faq komandoa bidaltzean bot-ak FAQ galderak erakustea. Itxarondako emaitza: FAQ galderen zerrenda InlineKeyboradButton botoietan. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Galderen ordena Probaren deskribapena: DBan galderen ordena aldatu eta galdera bati ordenarik ez ipini. Itxarondako emaitza: Galderen ordena beste bat izatea eta ordenarik ez duen galdera ez agertzea zerrendan. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Testu erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik testua duen galdera bat aukeratu eta bere botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderari dagokion testu erantzuna jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Argazki erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik erantzunean argazkia duen galdera bat aukeratu eta bere botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderari dagokion argazkia erantzun bezala jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Bideo erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik erantzunean bideoa duen galdera bat aukeratu eta bere botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderari dagokion bideoa erantzun bezala jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 69
/faq komandoa- Dokumentu erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik erantzunean dokumentua duen galdera bat aukeratu eta bere botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderari dagokion dokumentua erantzun bezala jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Data erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik erantzunean data bat duen galdera bat aukeratu eta bere botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderari dagokion testua eta data erantzun bezala jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /faq komandoa- Hainbat erantzuna Probaren deskribapena: Galdera zerrendatik botoi bat baino gehiago sakatu. Itxarondako emaitza: Aukeratutako galderei dagozkien erantzunak jasotzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 9.2 2. prototipoa Bigarren prototipoan abisuak bidaltzeko kodea inplementatu zen. Egindako probak scriptak eskuz eta modu automatikoan Cron-en bitartez exekutatuz probatu dira. Abisuak- Bidali Probaren deskribapena: DBan bidali gabe dauden abisu batzuk egotea, data ezberdinetakoak, eta abisuak bidaltzeko scripta exekutatu. Itxarondako emaitza: Bidaltzeko dauden mezuetatik, egunekoak direnak baino ez bidali. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. Abisuak- Datak Probaren deskribapena: Deialdien daten taulan datuak egotea eta deialdien abisuak prestatzen dituen scripta exekutatu. Itxarondako emaitza: Epea betetzeko zazpi egun geratzen direnen daten abisuak prestatu. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 70
Abisuak- Bereziak Probaren deskribapena: Abisu berezien taulan datuak egotea eta abisu bereziak prestatzen dituen scripta exekutatu. Itxarondako emaitza: Epea betetzeko baino hiru egun edo gutxiago geratzen direnen abisuak prestatu. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 9.3 3. prototipoa Hirugarren prototipoan memoriak zuzentzeko funtzionalitatea inplementatu da. Honetarako hiru komando daude:/registerTFG, /addTFG eta /correctTFG. /registerTFG komandoa- GRAL bat erregistratu Probaren deskribapena: /registerTFG komandoa exekutatu eta GRAL bat erregistratu izenburua eta hizkuntza zehaztuz. Itxarondako emaitza: Erregistratutako GRALa DBan agertzen da. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /addTFG komandoa- GRAL bat erregistratu gabe Probaren deskribapena: /addTFG komandoa exekutatu lehenago /registerTFG exekutatu gabe. Itxarondako emaitza: Ezin izango da GRAL baten bertsio bat igo, bot-ak egin beharreko azaldu behar du. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /addTFG komandoa- Dokumentu egokia bidali. Probaren deskribapena: /addTFG komandoa exekutatu eta luzapen egokia duen fitxategi bat bidali. Lau fitxategi motarekin probatu: doc, docx, odt eta pdf. Itxarondako emaitza: Bertsioa DBan erregistratuko da eta bidalitako dokumentuaz aparte, pdf bertsio bat eta fitxategiaren testua duen testu fitxategi bat gordeko dira. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /addTFG komandoa- Egokia ez den dokumnetu bat bidali. Probaren deskribapena: /addTFG komandoa exekutatu eta luzapena aldatu zaion fitxategi bat bidali. Adibidez: odt fitxategi bati pdf luzapena jarri. Fitxategi mota eta luzapen ezberdinak erabiliz probatu. Itxarondako emaitza: Bertsioa ez da gordeko eta erabiltzaileari fitxaegia zuzena ez dela esango zaio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 71
/correctTFG komandoa- GRAL bertsiorik ez. Probaren deskribapena: /correctTFG komandoa exekutatu baina DBan ez izan GRAL bertsiorik. Itxarondako emaitza: Erabiltzaileari bertsio bat igotzeko eskatuko zaio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /correctTFG komandoa- Lehen zuzenketa. Probaren deskribapena: /correctTFG komandoa exekutatu lehenago zuzendu ez den bertsio batetan. Itxarondako emaitza: Zuzentzaileak bidalitako erantzuna JSON formatuan zerbitzarian gordeko da eta erabiltzaileari erroreak pantailan erakutsiko zaizkio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /correctTFG komandoa- Dagoeneko zuzenduta. Probaren deskribapena: /correctTFG komandoa exekutatu lehenago zuzendua izan den bertsio batetan. Itxarondako emaitza: Ez zaio zuzentzaileri deituko, informazioa lehen lortutako fitxategitik hartuko du eta erabiltzaileari erroreak pantailan erakutsiko zaizkio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /correctTFG komandoa- Orria aldatu. Probaren deskribapena: /correctTFG komandoa exekutatu eta erroreak ikusteko mezuan orria aldatzeko botoiak sakatu. Itxarondako emaitza: Mezua aldatuko da eta beste errore batzuk erakutsiko ditu. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /correctTFG komandoa- Zuzenketa amaitu. Probaren deskribapena: /correctTFG komandoa exekutatu eta zuzenketa ikusteko botoia sakatu. Itxarondako emaitza: Errorea erakusten duen mezuaren botoiak desagertuko dira. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 9.4 5. prototipoa Prototipo honetan irudiak interneten aurkitzen diren egiaztatzen duen komandoa inplementatu da. /imagesTFG komandoa- GRAL bertsiorik ez. Probaren deskribapena: /imagestTFG komandoa exekutatu baina DBan ez izan GRAL bertsiorik. Itxarondako emaitza: Erabiltzaileari bertsio bat igotzeko eskatuko zaio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 72
/imagesTFG komandoa- Lehen exekuzioa. Probaren deskribapena: /imagesTFG komandoa exekutatu lehenago exekutatu ez den bertsio batetan. Itxarondako emaitza: Google Cloud Vision APIari deitu zaio irudi bakoitzeko eta datuak DBan gordeko dira. Ondoren erabiltzaileari interneten aurkitutako irudiak bidaliko zaizkio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /imagesTFG komandoa- Dagoeneko exekutatua. Probaren deskribapena: /imagesTFG komandoa exekutatu lehenago exekutatua izan den bertsio batetan. Itxarondako emaitza: Ez zaio Google Cloud Vision APIari deituko, informazioa DBtik hartuko du eta erabiltzaileari erantzuna erakutsiko zaio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /imagesTFG komandoa- Irudirik ez. Probaren deskribapena: /imagesTFG komandoa exekutatu eta interneten agertzen diren irudirik ez aurkitzea. Itxarondako emaitza: Erabiltzaileari irudirik aurkitu ez dela esango zaio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. /imagesTFG komandoa- Lau irudi baino gehiago. Probaren deskribapena: /imagesTFG komandoa exekutatu eta interneten agertzen diren lau irudi baino gehiago aurkitzea. Itxarondako emaitza: Erabiltzaileari lau irudi erakutsiko zaizkio. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 9.5 Administrazio panela Administrazio panela Djangok kudeatzen du. Hortaz, atal honetan probatu da panelean egindako edozein aldaketa DBan exekutatzen dela. Administrazio panela Probaren deskribapena: Administrazio panelean agertzen den DBko taula bakoitzeko elementuak gehitu, ezabatu eta aldatu. Itxarondako emaitza: Panelean gehitutako, ezabatutako edota aldatutako informazioa DBan aldatzea. Lortutako emaitza: Itxarondako emaitza. 73
10 Ondorioak Azken atal honetan proiektuaren garapenaren eta lortutako emaitzaren hausnarketa egingo da, hasieran planifikatutakoaren konparatuz. 10.1 Helburuak Proiektuaren helburu eta betekizun ia guztiak bete dira. GRALak garatzen laguntzeko bot-a garatu da, nahiko erabilerraza dena, funtzionalitatearekin lotutako komandoekin eta modifikazio eta funtzionalitate berrietarako prestatua. Baina ez da funtzionalitate bat garatu: GRALen testuen plagioak. Funtzionalitate hori garatu ez izatea tresna egokirik aurkitu ez izanagatik izan da. Tresnak GRAL baten testu bat hartuta internet testuaren zati antzekoak dauden begiratu behar zuen, plagioa den aztertzeko. Aurkitutako tresnak ez zuten erantzun oso egokia edo beraien prezioak nahiko altuak ziren. Hau kontuan izanda, funtzionalitate hori ez garatzea erabaki zen. 10.2 Denboraren planifikazioa Hasieran egindako denboraren planifikazioa eta amaierakoa, ordu kopuruari dagokionez ez dute aldaketari handirik, jarduera batzuetan diferentzia pixka bat handiago da. 3. taulan ikus daitekeen moduan, proiektuaren iraupen totala 367 ordu izatetik 414 ordura pasatu da, planifikatutakoa baino 47 ordu gehiago behar izan dira. Diferentzia honen arrazoi nagusiak garapenean izandako arazoekin lotuta daude, bereziki administrazio panela eta zuzenketak egiteko komandoen garapenarekin, ordu kopuruaren igoera 15 eta 5 hurrenez hurren. Hala ere, inplementazioaren blokearen ordu kopuru totala ez da estimazioaren hain ezberdina 4. prototipoa, plagioarena, ez delako inplementatu. Proportzionalki diferentzia handiena duen jarduera tresnen aukeraketa izan da, estimazioan 10 ordu izatetik errealitatean 20 ordu izatera pasatu da. Honen arrazoi nagusia izan da plagioaren funtzionalitatea garatzeko beharrezkoa zen tresna bat bilatzea. Beste alde batetik, proiektuaren banaketak denboran zehar aldaketa handiagoa jasan du. Hasiera batean proiektua ekainean amaitzekoa zen. Baina garapenean eta planifikatuta ez nituen betebehar pertsonalen ondorioz, proiektuaren amaiera data atzeratu da eta lana amaieran pilatu da. 10.3 Etorkizunerako lana Garatutako proiektua proiektu handiago baten parte denez, etorkizunerako lana oso handia izan daiteke, beste funtzionalitate batzuk gehituz, adibidez, ira- 75
kasleen tutoretzen orduak kontsultatzea edo memoriak izan behar dituen atal guztiak izatea. Baina proiektu honetan garatutako funtzionalitate batzuk ere hobetu daitezke. Jarraian hobekuntza batzuk azalduko dira: • Hizkuntza: Hizkuntzak kudeatzeko DBan beharrezko dena inplementatu da, baita DBari egiten zaizkio dei guztiak erabiltzailearen hizkuntza dute kontuan, baina ez da hizkuntza aldatzea posible, ez zen proiektuaren helburua. • Zuzenketa: Zuzenketa egitean batzuetan errore bezala markatzen da ondo dagoen hitz bat, adibidez ingelesez dagoelako edo siglak direlako. Erabiltzaile bakoitzak bere GRALerako salbuespenak gorde ahal izatea eta hauek kudeatzea funtzionalitate interesgarria izan daiteke. • Testuaren plagioa: Proiektu honetan garatu ez den atala da. Proiektuaren planteamenduaren arabera, dagoeneko existitzen diren tresnak bot-ak bateratzea zen helburua. Baina tresna egokirik aurkitu ez denez soluzio posible bat tresna sortzea izan daiteke eta internet guztian bilatu beharrean, bilaketa ADDI-ko memorietara mugatu. • Pdf-etatik testua atera: Pdf-etatik testua ateratzen denean, iragazki generiko batzuetatik pasatzen da testua garbitzeko, baina bidean informazioa galtzen da. Garbiketa prozesu hau nahiko generikoa da, GRAL formatu ezberdinen ondorioz. Baina behar bada posible litzake iragazki espezifikoagoak egitea. 10.4 Hausnarketa pertsonala Proiekturen memoriarekin amaitzeko hausnarketa pertsonal txiki bat egingo da. Proiektuaren garapenaren lortutako aplikazioa behar bada ez da erabat zuzena izango, baina kontuan izanda proiektuaren hasieran ez nituela erabilitako tresna gehienak ezagutzen, emaitza oso ona lortu da, guztiz funtzionala den bot-a garatzea lortu da. Proiektuaren alde honekin pozik nago eta teknologia berri nahiko erabiltzen ikasi dut. Beste alde batetik, proiektuaren garapen honekin lehendik nekien zerbait egiaztatu dut: neure buruari jartzen dizkiodan epeak betetzen ez naiz oso ona. Askotan gertatzen zait pertsonala den proiektu bat garatzean epeak ez ditudala errespetatzen, beti egiten dut dena azken momentuan. Baina beste norbaitekin lan egitean epeak errespetatzen ditut; beraz, proiektua bakarka garatzearen esperientzia, hurrengo proiektuetan jarraitu behar ez dudan prozeduraren adibidea izatea espero dut. Azkenik, nahiz eta hobetzeko alderdi batzuk egon, proiektua garatzearen esperientzia ona izan da, eta gehienbat, ikasteko balio izan dit. 77
A I. Eranskina: Instalazio gida Eranskin honetan bot-a eta administrazio panela instalatzeko jarraitu beharreko pausuak azalduko dira. Instalazioa Ubuntu zerbitzari batean egin da. A.1 Aurrebaldintzak Bot-a eta administrazio panela instalatu ahal izateko, honako programa hauek instalatuta izatea beharrezkoa da: • PHP 7: Bot-ak behar duen PHP bertsioa da. sudo apt-get install php7.0 exekutatuz instala daiteke. • Composer: Bot-aren kodearen dependentziak kudeatzeko. sudo apt install composer exekutatuz instala daiteke. • unzip: Composer erabiltzeko beharrezkoa izango da. sudo apt install unzip exekutatuz instala daiteke. • Git: Errepositorioak klonatzeko erabiliko da. • Java: LanguageTool erabiltzeko beharrezkoa izango da JDK instalatuta izatea. • Maven: Java proiektuak kudeatzeko tresna, LanguageTool erabiltzeko beharrezkoa. sudo apt install maven exekutatuz instala daiteke. • MySQL: DBa kudeatzeko erabili den softwarea. • Python 2.7+: Administrazio panelerako beharrezkoa, gutxienez 2.7 bertsioa. • Pip: Pythonen liburutegiak kudeatzeko. sudo apt install python-pip exekutatuz instala daiteke. • Telegram: Bot-a sortzeko beharrezkoa izango da. • Google kontu bat: Google Cloud Vision APIa erabiltzeko Google kontu bat erabili behar da. A.2 Bot-aren instalazioa Lehendabizi Bitbucketeko proiektua klonatu behar da: git clone https://[email protected]/amaiadp/bot_tfg.git Proiektua klonatu ostean bot tfg karpetara mugituko gara. Ondoren proiektuaren dependentziak instalatu behar dira baina hori egin aurretik php-ren zenbait liburutegi behar dira: 81
B II. Eranskina: Bot-aren erabiltzaile gida Eraskin honetan bot-ak eskaintzen dituen funtzionalitateak nola erabili azalduko da. Lehendabizi bot-arekin Telegram aplikazioan elkarrizketa bat hasi behar da. Komando bat exekutatzeko nahikoa da hau mezu bezala bidaltzea. FAQ galderak Bot-ak maiz egiten diren galderak erantzuten ditu. Horretarako /faq komandoa erabili daiteke. Komandoa exekutatzean galderen zerrenda bat lortuko da, galdera bakoitza botoi bat da. Botoi bat sakatzean galdera horren erantzuna bidaliko da. Erantzunean argazkiak, bideoak edo dokumentuak jaso daitezke. Honen adibide bat ikus daiteke 18. irudian. (a) Galdera zerrenda (b) Bi erantzun jarraian Irudia 18: /faq komandoaren adibidea. GRAL bat erregistratu Erabiltzaile bakoitzak GRAL bakar bat erregistratu dezake /registerTFG komandoaren bitartez. GRAL bat erregistratua izate beharrezko izango da gai- 85
nontzeko funtzionalitateak erabili ahal izateko. GRAL bat erregistratzean GRALaren izenburua eta hizkuntza zehaztu behar da. Hizkuntza gaztelania (es) edo euskara (eus) aukeratu daiteke baina funtzionalitate batzuk soilik daude gaztelaniazko GRALentzat. 19. irudian GRAL baten erregistroaren adibide bat ageri da. Irudia 19: GRAL baten erregistroa eta bertsio berri baten bidalketa GRAL bertsio bat bidali GRAL memoria idazten joan ahala, memoriaren bertsio ezberdinak bidali ahal zaizkio bot-ari. Horretarako /addTFG erabili daiteke. Bidaliko den fitxategia doc, docx, odt edo pdf formatuetan egon beharko du. Gogoratu /addTFG komandoa erabili ahal izateko GRAL bat erregistratuta eduki behar dela. 19. irudian /addTFG komandoaren adibide bat ikus daiteke. Memoriaren zuzenketa /correctTFG komandoaren bitartez /addTFG komandoaren bitartez igotako azken memoriaren bertsioa zuzenduko da. Funtzionalitate hau soilik dago dago gaztelaniazko GRALentzat prestatuta. Testua zuzentzen pixka bat tardatzen 86
duenez, erantzuna ere pixka bat tardako du. Erantzunean hiru errore aldi berean ikusi daitezke eta beste errore batzuk ikusteko, zenbakidun botoiak sakatu behar dira. Botoi hauek orrialdeak pasatzea moduan da, botoia sakatzean mezuaren testua aldatuko da. Erroreak ikusten amaitzean, "Terminar"botoia sakatu behar da. 20. irudian erroreak nola erakusten diren pantaila ikus daiteke. Irudia 20: GRAL baten erroreak ikusteko pantaila Irudiak aztertu Bot-ak memorian agertzen diren irudiak originalak diren aztertu dezake. Horretarako /imagesTFG komandoa erabiltzen da. Komando honen bitartez, bidalitako GRALaren azken bertsioko irudiak interneten agertzen diren aztertuko du. Irudiren bat interneten agertzen dela detektatzen bada, zein irudi den eta zein url-an aurkitu den jasoko da erantzun gisa. Kontuan izan positibo faltsuak gerta daitezkeela. 21. irudian interneten aurkitu den irudi baten erantzuna nolakoa den ikusi daiteke. 87
Irudia 21: Interneten aurkitu den irudia 88
C III. Eranskina: Administrazio panelaren erabiltzaile gida Eranskin honetan administrazio panela erabiltzeko zenbait argibide emango dira. Administrazio panelak, login pantailaz gain, hiru pantaila ezberdin ditu: pantaila nagusia, elementuen zerrenda eta elementu bat aldatzeko edo gehitzeko pantaila. Login Lehen pausua administrazio panela erabiltzeko 22. irudian ikusten den pantailan logeatzea izango da. Aldaketarik egin ez bada, logeatzeko erabiltzaile izena eta pasahitza "admin"eta "admin"dira. Irudia 22: Administrazio paneleko login pantaila Pantaila nagusia Pantaila honetan kudeatu nahi den elementu mota aukeratu behar da. 23. irudian ikusten den bezala, aukeratu daitezkeen elementu motak hauek dira: deialdien datak, abisuen erregistroa, abisu bereziak, FAQ galderak eta galdera 89
eta erantzunen testuak. Hauetako baten izenean klikatuz gero, elementu mota horren elementuen zerrendara agertuko da. Irudia 23: Administrazio paneleko pantaila nagusia Elementuen zerrenda Pantaila nagusian agertzen den elementu mota bakoitzeko, honelako pantaila bat dago. 24. irudian FAQ elementuen zerrendaren pantaila ageri da. Elementuak taula batean agertzen dira eta zutabeen izena klikatzean, elementuen ordena alda daiteke. Ezker aldean elementuak aukeratzeko checkbox bat ageri da. Elementuak aukeratzen badira, goian agertzen den menu zabalgarriaren bitartez ezabatu egin daitezke. Elementu berri bat sortzeko goian eskuinean dagoen botoia erabili behar da. Elementu bat aldatzeko, elementu horren urdinez agertzen den testua klikatu behar da. Elementu bat aldatzeko edo gehietzeko pantaila bera erabiltzen da. Galdera aldatu/gehitu Pantaila honetan galdera baten informazioa eta beraren erantzunena aldatu daiteke. 25. irudian pantaila hau bi zatitan banatzen dela ikus daiteke. Goiko aldean galderaren informazioa agertzen da, galderaren testua zein den eta zein ordenetan agertu behar den zehaztuz. Ordena hutsik uzten bada galdera ez da bot-ean agertuko. Pantailaren beheko aldean, galderaren erantzunak kudeatzeko da. Bertan galderen informazioa ageri da, beraien testua zein den eta erantzunean dokumentu, argazki edo bideorik bidali behar den zehazten da. Gainera, hurrengo deialdiko epe baten data bidali nahi bada erantzun gisa, dataren menu zabalgarriaren bitartez aukeratu daiteke; kontuan izan data hau testuaren amaieran gehitzen dela. 90
Irudia 24: FAQ galderen zerrenda Data aldatu/gehitu 26. irudian, deialdi baten epe baten data aldatzeko pantaila agertzen da. Pantaila honetan deialdiaren epea noiztik nora den eta deialdiaren zein epe den zehazten da. Gainera, daten abisuak ematen direnez, agertzen den checkbox-a abisua bidali den jakiteko da. Testua aldatu/gehitu Galdera eta erantzunen testua kudeatzeko pantaila. 27. irudian ikus daitekeen moduan, testu bakoitzak zenbakizko identifikatzaile bat, etiketa bat eta testua gaztelaniaz eta euskaraz gordetzeko esparruak ditu. Abisu bereziak aldatu/gehitu Deialdien datez gain beste abisu bat bidali nahi bada, 28. irudian agertzen den pantailaren bitartez egin daiteke. Abisu berri bat sortzeko nahikoa da zein datatan eta bidali nahi den mezua gaztelaniaz zein euskaraz zehaztea. Pantailan agertzen den checkboxa, bidaltzeko prest dauden abisuak prest ez daudenetatik ezberdintzeko da. 91
Irudia 25: FAQ galdera bat gehitu/aldatu Abisuak aldatu/gehitu Pantaila honetan abisu baten informazioa alda daiteke.Abisu batek honako informazioa du: norentzat den abisua, noiz bidaliko den edo bidali den, eta zein da abisuaren testua. Gainera bidalita dauden abisuak bidalita ez daudenetatik ezberdintzeko checkbox bat dago. Kontuan izan bidalita dagoen abisu batean aldaketak egiten badira, bot-aren erabiltzaileari ez zaiola aldaketa hori erakutsiko. 92
Irudia 26: Deialdi baten data bat gehitu/aldatu Irudia 27: Testu bat gehitu/aldatu 93
Irudia 28: Abisu berezi bat gehitu/aldatu Irudia 29: Abisu bat gehitu/aldatu 94 | science |
addi-97b8760c4936 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29403 | Ingurumen faktoreen neurketa hardware librea erabiliz | Bilbao Zarragoitia, Jon | 2018-10-30 | Gaur egun, monitorizazio sistemen erabilera oso zabalduta dago munduan zehar. IoT teknologiaren hazkuntzak, sentsorez osatutako gailu asko Internetera konektatuta egotea eragiten du, uneoro datuak eguneratuz eta datu horien urrutiko kontrola ahalbidetuz. Proiektu honetan, monitorizazio sistemen eta IoT aparatuen ideia aplikatu nahi da ingurumen faktore batzuen neurketa egiteko, baina soilik hardware librean oinarritzen diren gailuak erabiliz. Hardware libreak geroago azalduko diren hainbat abantaila ematen dizkio proiektuari, aipagarrienak kostu baxua eta diseinua nahi den erara moldatzeko erraztasuna izanik. Hortaz, proiektu honen helburua unibertsitatean kokatutako ortu txiki bateko ingurumen faktoreak neurtzeko monitorizazio sistema garatzea izango da. Ingurumen faktore horiek tenperatura, aireko hezetasuna, lurreko hezetasuna, erradiazio ultrabioleta eta argitasuna izango dira. Monitorizazio sistema honek sistema osoa kontrolatuko duen plaka zentral bat izango du. Plaka hau, esan bezala, hardware librean oinarrituta egongo da, beraz aukeraketa zuzena egiteko lehenengo eta behin merkatuan aurkitu daitezkeen plaka mota askoren analisia egin beharko da, azkenean proiektuaren beharrizanetara hoberen moldatzen dena aurkitu ahal izateko. Ondoren, plakarekin bateragarriak diren sentsoreak aukeratu beharko dira, kontuan hartuz beraien ezaugarriak eta funtzionalitateak. Proiektuan aztertuko den beste puntu bat datuak gordetzeko inplementatuko den sistema izango da, izan ere, garratzi handia izango du datuak gordetzeko erabiltzen den erak, behin datuak jasota daudenean eurak analizatzeko erraztasunean eragingo baitu. Azkenik, monitorizazio sistemari Interneterako konexioa eman nahi zaio, honela IoT plataforma batera konektatu ahal izateko eta datuen urrutiko bistaraketa zein kontrola ahalbidetzeko. Izan ere, gaur egun IoT funtzionalitaterik ahalbidetzen ez duen honelako sistema bat zaharkitua geratuko litzateke berehala, eta gainera, etorkizunean sistema gehiago garatu nahi izango balitz, teknologia hau edukitzea lagungarria izango litzateke. Beraz, hurrengo ataletan proiektua burutu eta funtzionalitate hauek guztiak inplementatzeko eman diren pausuak azalduko dira.
Ingurumeneko faktoreen neurketa gizakiak betidanik egin duen ekintza bat da, bai antzinaroan zein orain, faktore ezberdinen balioak zein diren jakiteak hainbat esparrutan etekin hobeak lortzean laguntzen baitu. Adibidez, nekazaritzan garrantzitsua da jakitea landare batek jasotzen duen argi kantitatea zein den edo bere lurreko hezetasun maila zein den ureztatzea momentu optimoan egiteko, urik xahutu ez dadin eta landarea itotzeko arriskurik ez egoteko. IoT (Internet of Things) sistemen agerpenaz, asko dira faktore hauek neurtzeko, leku ezberdinetan monitorizazio sistemak jarri eta datuak jasotzeko erabiltzen dituzten enpresa zein erabiltzaile partikularrak. Honek hainbat abantaila ditu, izan ere datuen urrutiko kontrola eta bistaraketa egiteak edozein lekutan eta edozein momentutan kontrolatu nahi diren elementuen nondik norakoen berri jakitea ahalbidetzen du. Proiektu hau mundu horretan murgiltzeko ideiaz sortuta dago. Horretarako, unibertsitatean kokatutako ortu txiki bateko bost ingurumen faktore neurtu, (tenperatura, aireko hezetasuna, lurreko hezetasuna, erradiazio ultrabioleta eta argitasuna ) hardware libreko plaka baten bidez jaso, biltegiratu eta Interneteko plataforma baten bidez bistaratzeko helburua dago. Modu honetan, hardware libreak eskaintzen dituen onurak aprobetxatuz, IoT sistemen mundura sartu eta ortu bateko aktibitatea kontrolatzea lortu nahi da garatu behar den monitorizazio sistemaren bitartez. Proiektu honetan lortu nahi den sistema garatzeko, hainbat pausu jarraituko dira, lehenik erabili behar izango diren hardware zein software osagaien analisia eginik eta behar izango diren materialak aukeratuz. Ondoren, dena muntatu eta inplementatzen diren funtzionalitate guztiak probatuz, azkenean monitorizazio sistema oso baten prototipoa izango den gailua osatu arte. Hortaz, proiektu honen emaitzak eta sortutako sistema etorkizunean egin daitezkeen proiektuetan gehiago garatu daiteke, ingurumen faktoreen ikerketarako erabili edo ortu handiago batean sentsoreen haririk gabeko sare bat (WSN) sortzeko erabili.
Gaur egun, monitorizazioa ezinbesteko erreminta da edozein motatako sistema baten gestioa modu seguru eta efiziente batean gauzatzeko [1]. Eginkizun hau betetzeko, gama ezberdinetako hainbat sentsore mota erabili daitezke, neurtu nahi diren parametroen, lortu nahi den zehaztasun mailaren eta prestazio mailaren arabera aukeratuko direnak. Beraz, erraza da monitorizazioa egiten duten sistemetan, tenperatura, hezetasuna, indarra, presioa, etab. bezalako sentsoreak aurkitzea. Ingurumen faktoreen neurketa, ez da orain sortu den joera berri bat, izan ere, jarduera hau duela denbora askotik egiten da. Antzinaroan. jada, ingurumen baldintzak iragarten zituzten teknikak erabiltzen ziren, uztaldi oparoak izango ziren edo ez aurresateko, eta denboraldi ezberdinetako eguraldia, modu general batean, nolakoa izango zen jakiteko. Portaera honen eragilea ez da besterik giza-baldintza baino. Gizabaldintza da gizakia inguruan daukana ezagutzera behartzen duena, alde batetik ingurumena analizatu eta bertara egokitzeko, eta beste aldetik, ingurumeneko baliabideak aprobetxatu eta bere onurarako erabiltzeko. Ingurumenaren ezagutzak, zereginen planifikazioan, arazo batzuen portaera planifikatzean… laguntzen dio gizakiari, eta honek guztiak biziraupenean, zein bizi kalitatea hobetzean eragiten du, honela espeziearen beraren eboluzioa sustatuz. Egun, jarduera hauek bete ditzaketen kostu baxuko produktu nahiko garatuta daudenez, produktu bakoitzaren ezaugarriak ezagutzea ezinbestekoa da, bakoitzaren prestazioak eta mugak ezagutu eta horrela egoera eta sistema bakoitzerako hoberen egokitzen den gailua aukeratzeko. Honetaz gain, aurretik adierazitako sentsoreak gaur egungo monitorizazio sistema isolatuekin batera erabiltzen badira, urrutiko monitorizazioa egiteko aukera agertzen da, hau da, sistemara fisikoki atzitu beharrik gabe bera konfiguratu, kontrolatu eta datuak ikusteko aukera. Metodo honekin, kontrol eta inspekzio kostuak murriztu egiten dira eta monitorizazio prozesua erraztu egiten da. Hala ere, baditu bere alde txarrak ere; esaterako, sistema hauen inplementazioa gauzatzea astuna egin daiteke, monitorizatu nahi diren elementu kopuruaren, neurtzeko magnitudearen eta kanpoko faktoreen arabera, proiektuaren zailtasuna asko handitu daiteke. Horregatik, garrantzitsua da sistema bakoitzerako sentsore eta plaka ezberdinen analisia egitea, alde onak zein txarrak ezagutu eta egoera bakoitzari hoberen egokitzen zaion materiala aukeratzea. Bestalde, monitorizazio sistema ezberdinak daude datuak jaso eta hauek tratatzeko moduaren arabera: • Datuak jaso eta memoria batean gorde besterik egiten ez dituzten sistemak: Horrela aldian behin, memoriako datu horiek jaso eta analizatu daitezke edo bestela, arazoren bat badago soilik, datuak begiratzeko erabili daitezkeenak.
• Datuak gorde eta lekuko bistaraketa soilik egiten duten sistemak: Kasu honetan, datuak gordetzeaz gain datuak ikusi ere egin daitezke momentuan, sisteman muntatutako pantaila baten bidez. Adibidez, etxeko tenperatura eta hezetasuna erakusten dituzten aparatuak izango lirateke, nahiz eta batzuetan gailu hauek datuak ez dituzten gordetzen.
• Datuak gorde eta urrutiko kontrola/bistaraketa egitea ahalbidetzen duten sistemak: Sistema hauek dira datuen kontrol zehatzena egitea ahalbidetzen dutenak. Aukera honekin datuak denbora errealean jaso, ikusi eta analizatu daitezke, uneoro neurtutako parametro ezberdinen balioak ezagutuz eta hauen araberako ekintzak planifikatuz. Kasu hau, adibidez, aurreko etxeko inguruneko faktoreen neurgailuari haririk gabeko teknologia bat erabiltzeko ahalmena gehituz lortuko litzateke.
Proiektu honetan, azken motako monitorizazio sistema erabiliko da, denen artean abantaila gehien eskaintzen dituena baita. Beraz, datuak memoria txartel batean gordeko dira, behar direnean jaso eta ordenagailu bidez grafikak eta analisiak egiteko. Datu hauek, denbora errealean haririk gabeko teknologia bat erabiliz bidaliko dira Interneteko plataforma batera, zeinen bidez, une berean bistaratu eta grafikak osatuko diren. Azkenik, jasotako datuen arabera, alarma ezberdinak programatuko dira, sentsore batek ezohiko balioren bat jasotzen badu erabiltzaileari ohartarazteko, edo jasotako balioak aurrez finkatutako muga bat gainditzen badu erabiltzaileek jakiteko. Monitorizazio sistema hau, Bilboko Ingeniaritza Eskolako B eraikinean dagoen ortu txiki batean kokatuta egongo da, bertan ematen diren ingurumen faktore ezberdinak neurtzeko eta kontrolatzeko.
Irudia 1: Etxeko ingurumen faktoreen neurgailua
Hardware librea, software libreak daukan ideologiatik sortu zen. Azken hau, 1980 urtera aldetik [2] agertu zen. Garai hartako software-a pribatiboa zen gehienbat eta hau aldatzeko hainbat programatzaile software libreko programak sortzeko joera sustatzen hasi ziren. Horrela, urteen joanean software librean oinarritutako Sistema Eragileak ere sortu ziren, GNU adibidez, eta gaur egunera arte eboluzionatzen joan den ideia izan da. Software libreak funtsezko lau ideia defendatzen ditu: erabiltzeko askatasuna, ikasteko eta aldatzeko askatasuna, banaketa askatasuna eta hobekuntzak zabaltzeko askatasuna. Ideia horietan oinarrituz, hardware librea sortu zen, baina hardware diseinuak elkar-partekatzea ez da software-a bezalako erraza, izan ere hardware-a fisikoki berdina izan behar da guztiz berdin funtzionatzeko, gainera diseinua kopiatzerakoan fabrikazio kostuak kontuan izan behar dira, eta azkenik garatu nahi dugun produktuaren materialak eskura daudela ziurtatu behar da. Hala ere, arazo horiek gaindituz, hardware librearen ideia oso garrantzitsua da merkatu lehiakor bat sortzeko. Pertsona askok ideia onak dituzte, baina ideia horiek burutzeko beharrezko materiala agian oso garestia izan daiteke edo erabili nahi dituzten produktuen inguruko informazioa falta zaie funtzionamendua ondo ulertzeko. Hardware libreak arazo hauek nahiko era onean zuzentzen ditu, produktuen prezioak merketuz eta diseinuak edozeinen eskura jarriz. Gainera, ideia honetan oinarritutako produktuek, matxura baten aurrean produktua ezagutzen denez, nork bere kabuz konpontzeko aukera eskaintzen dute, dendara eraman eta dirutza ordaindu behar izan gabe. Hardware librearen munduan, hainbat eta hainbat produktu ezberdin aurkitu daitezke, baina ezagunenak Raspberry Pi eta Arduino dira. Proiektu honetan, monitorizazio sistema sortzeko azken hau erabiliko da, eta beraz, horretan zentratuko gara. Arduino hardware librearen aitzindari eta produktu ezagunenetako bat da [3]. Hardware libreko plaka eta mikrokontrolagailu batek osatzen dute, eta garapenenerako ingurune bat eskaintzen du. Hainbat sarrera analogiko eta digital ditu, non sentsoreak edo etengailuak konekta daitezkeen, eta hainbat irteera, motorrak edo etengailuak konektatzeko. Osagai guztiak merkeak dira, eta erabiltzaileak berak muntatu dezake Arduino plaka bat, osagaiak erosi eta planoak ikusita; baina plaka bera ere erosi daiteke muntatuta, eta aukera hau erabiliko da proiektua garatzeko. Azken batean, ordenagailu txiki eta merke bat da, baina ordenagailuko ohiko sarrera (teklatua, sagua) edo irteeren (pantaila, inprimagailua) ordez, erabiltzaileak nahi dituen sentsoreak zein motoreak jar daitezke. Hala, neurtu nahi diren sentsoreak eta beharrezko gailuak konektatuz, eta garapenerako ingurunearen bidez programa bat idatzita, monitorizazio sistema oso bat sortu daiteke, proiektu honetan egingo den moduan.
Gainera, Arduinoren webgunean, komunitateak partekatutako laguntza ugari aurkitu daiteke, kode garatu eta adibide mordoa izateaz gain. Honegatik guztiagatik, proiektu honetan hardware librea erabiltzearen aldeko apustua egin da, Arduino plaka batek eskaintzen dituen abantailak aprobetxatuz eta etorkizunean proiektua gehiago garatzekotan, diseinua zein kodeak edonoren esku utziz.
Ortu txiki bateko ingurumen faktore jakin batzuk neurtuko dituen monitorizazio sistema bat garatu, honetarako hardware librea erabiliz. Proiektu honen helburua, monitorizazio sistema horretarako behar izango diren sentsoreak eta plaka aukeratu, muntatu eta funtzionaraztea da. Datuak denbora errealean ezagutu , kontrolatu, analizatu eta horien arabera jarduteko.
Proiektuarekin lortu nahi den helburuetako bat, monitorizazio sistema osoa hardware librean oinarrituta egotea da. Izan ere, modu honetan hardware libreak ematen dituen onura guztiak aprobetxatu ahal izango dira, hala nola, erabiliko den produktuaren diseinua era sakonean ezagutu edo produktua bera aldatu eta nahi diren beharrizanetara egokitzeko aukera izan. Beraz, garrantzitsua da monitorizazio sistemaren oinarria izango den plaka mota aukeratzea, eta bere ezaugarriak ondo ezagutzea, ondoren sistemarekin lortu nahi diren funtzionalitate guztiak garatzeko.
3.2.3. Datuak gordetzeko sistema garatu
Garatuko den sistemak sentsoreetatik jasotzen diren datuak moduren batean gordetzea lortu beharko du. Honetarako hainbat aukera ezberdin daude, zerbitzari bat erabiltzea, datu-basea sortzea edo fitxategi batean gordetzea adibidez. Mekanismo ezberdinek zailtasun maila ezberdina izango dute, eta proiektuaren beharrizanen arabera aukeraketa zuzena egin behar da. 3.2.4. Interneterako konexioa lortzea
Monitorizazio sistemaren alderdi esanguratsu bat datuak haririk gabeko teknologia bidez Interneteko plataforma batera bidali ahal izatea da. Honetarako Wi-Fi teknologia erabiliko da eta aukeratutako plakak teknologia hau erabiltzeko gaitasuna duela ziurtatu beharra dago.
3.2.5. Datuak bistaratzeko plataforma aukeratu
Aurretik esan bezala, datuak Wi-Fi bidez Internetera transmititu nahi dira, baina beharrezkoa da datu horiek ondo gorde eta bistaratuko dituen plataforma edo zerbitzari bat lortzea. Hau egiteko, hainbat zerbitzu eta plataforma mota probatu behar dira eta proiektuari ondoen moldatzen zaiona aukeratu.
Helburu hauek betetzerako orduan, hurrengo pausuak eman dira era ordenatu batean. Hurrengo irudian pausu hauen organigrama bat erakusten da, proiektua burutzeko eta helburuak lortzeko jarraitu diren urratsak adierazten dituena.
B AI B AI Z EZ Proiektuaren Hasiera Hardware libreko produktuei eta sentsoreei bururzko informazioa bilatu Aukeraketa zeuzena? Plaka eta sentsoreak aukeratu eta probatu
AI Ondo dabil? Plaka eta sentsoreak muntatu eta kodea sortu
Ondo dabil? Ondo dabil? Datuak gordetzeko sistema garatu eta Wi-Fi konexioa konfiguratu Internetera datuak bidaltzeko plataforma aukeratu eta kodea osatu AI AI
Proiektu honek hainbat onura dakartza arlo ezberdinetan, arlo nagusiak arlo soziala, teknikoa eta ekonomikoa dira.
Onura teknikoen artean, proiektu honek diseinu modularra jarraitzen duela nabarmendu daiteke. Honen bidez, etorkizunean sisteman aldaketak egin behar badira edo sentsoreak gehitu nahi badira, hori arazorik gabe egiteko ahalmena dago. Ortu baten ingurumeneko faktoreen jarraipena alderdi sakonago batetik egitea ahalbidetzen du, eta honela urtaro bakoitzeko datuak analizatu eta plantaziorik hoberena egitea lortu daiteke. Datuak haririk gabeko konexio bidez Interneteko plataforma batean gorde eta beraiek ezagutzeko aukera dago, eta gainera urrutitik grafika zein analisiak egiteko aukera eskaintzen du. Sentsoreen aukeraketan, ofizialak ez diren sentsoreak zein ofizialak direnak erabili daitezke, hardware librea erabiltzen baita, eta honek malgutasun handia eskaintzen du aukeraketaren orduan. Azkenik, ortu bat bezalako leku bat IoT (Internet aof Things) mundura hurbiltzea lortzen da, urrutiko kontrola eta datuen bistaraketa ahalbidetuz.
Hardware libreko gailuak erabiltzen direnez, hardware aldeko gastuak txikiagoak izatea lortzen da, hauek merkeagoak baitira. Gainera, hardware libreko aparatuek kodigo irekia erabiltzen dutenez, software aldeko gastuak nuluak izatea lortzen da. Diseinu modularrak, proiektuan erabiliko diren erramintak gehitzeko zein kentzeko erraztasuna ematen du, eta beraz, une bakoitzean dagoen aurrekontura moldatu daiteke proiektua. Beharrezko osagaiak erosteko aukera askeagoa dagoenez, marka ofizialetako produktuak baino merkeagoak diren osagaiak erosi daitezke. Monitorizazioa urrutitik egin ahal denez, eta ortua kontrolatuago dagoenez, pertsona bakar bat arduratzeaz nahikoa izango da ortuaren zainketaz. Gainera, alarmen programazioak ortua noiz ureztatu behar den ohartarazi dakioke erabiltzaileari, prozesu hau erraztuz.
Ortu batetako ingurumen faktoreak hobeto ezagutzea eta plantazioa kontrolatzeko ahalmena eskaintzen dio erabiltzaileari. Urrutiko bistaraketak, lekuan bertan egon gabe ingurumen faktoreak ezagutzeko aukera ematen du, eta horrela soilik beharrezkoa denean arduratu beharko da erabiltzailea ortuko ekintzak betetzeaz. Honek askatasuna eskaintzen dio erabiltzaileari eta lasaiago egoteko aukera. Datuak denbora batean jaso ostean, denboraldi horretan jasotako informazioaren analisia egiteak, hurrengo denboraldian zer plantatu planifikatzeko aukera ematen du. Eta urtearen amaieran, plantazioan lortutako emaitzak datuekin alderatu zer hobetu daitekeen aztertzeko. Ortu batetan jartzeaz gain, beste nonbaiteko datuak analizatzeko erabiltzen bada, inbestigazioetarako ere erabili daiteke.
inbestigazio esparru garrantzitsua bihurtu da, sare hauek azalera handiak kostu erlatibo txikian estaltzeko potentzial oso handia baitute. Sare hauetan egin diren aurrerapenek, arlo askotan onurak lortzea eragin dute, adibidez proiektu honetan interesatzen diren nekazaritza eta laborantzan, izan ere errendimendu eta irabazi handienak lortzea da arlo hauen helburua eta monitorizazioaren bidez hori modu efiziente batean egitea lortzen da. WSN-ak ortu txikietan ere parte hartzen dute, non plantazio txikiak kontrolatzeko monitorizazio sistemak osatzen dituzten. Hala ere, esan behar da, WSN sareen ordez lehenengo prototipoa izango den proiektu honetan soilik sentsore nodo bakarra erabiliko denez, mikrokontrolagailu batekin eta sentsore batzuekin, ez dela sare oso bat garatuko, baina etorkizunerako aurrerapauso handi bat izango litzateke eremu zabalago bateko neurketak egiteko nodo gehiago gehitu eta sare haun inplementazioa eta erabilera. Hortaz, atal honetan hurrengo puntuak jorratuko dira: • IoT (Internet of Things) • Haririk gabeko sareak • Sentsore sareak • Arduino
Kontzeptu hauek gaur egungo egoera teknologikoa nolakoa den ezagutzeko balioko dute, eta egoera honetatik abiatuz proiektua nola egin den azalduko da.
Gauzen Internet (Internet of Things, ingelesez, sigla horiengatik IoT bezala ezagutua) egunero erabiltzen diren tresnak interkonexio digitalaren bidez Internetekin konektatzen dituen kontzeptua da [5]. Honen bidez, Internetera pertsona baino objektu gehiago konektatzea lortzen da. Egunero erabiltzen diren objektu guztiek "irratietiketak" izango balituzte, beste ekipo batekin kudeatu eta identifikatu ahal izango lirateke. Ideia honekin denbora laburrean onura garrantzitsuak lortzea espero da. Liburuak, termostatoak, hozkailuak, paketeria, lanparak, botikinak eta abar Internetera konektaturik egongo balira, teorian, ez lirateke iraungitako medikamentuak egongo, ezta stock-ean ez dauden produktuak ere. Gainera, produktuen uneoroko kokapena ezaguna izango litzateke, kontsumoa eta salerosketa kontrolpean egongo litzateke mundu osoan zehar, ez litzateke ezer bidalketan zehar galduko eta uneoro zein objektu dauden piztuta eta zein itzalita jakitea posible izango litzateke. Jakina, Gauzen Interneta bezalako ideia iraultzaile bat aurrera eramateko, lehenik Interneta jasaten duen eboluzio teknologiko haundi bat behar dela, baina hori gaur egun hurbileko errealitate bat bezala ikusten da eta denbora laburrean IPv6
Gaur egun ezagutzen den IoT-ren lehen agerpena, Massachusetts-eko Institutu Teknologikoan (MIT) eman zen, Auto-ID Center taldean zehazki. 1999an sortutako talde honek, sareko irrati-frekuentzia bidezko identifikazioarekin (RFID) eta sentsoreen teknologia berriekin lotutako inbestigazioak egiten zituen, eta orduan izan zen Gauzen Internet sortzen hasi zen momentua. Hasiera batetan, Kevin Ashton britaniarra izan zen IoT izena erabili zuena, munduko objektu fisikoak Internetera konektatuak izan zitezkeela azaltzeko. Berak, irrati-frekuentzia bidezko identifikazio etiketak Internetera konektatu zitezkeela erakutsi nahi izan zuen, horrela enpresa korporatiboen hornikuntzen eta merkantzien bideko jarraipena egin ahal izateko. Hortik aurrera, ideia hori eboluzionatzen joan da, gaur egun ezagutzen den IoT-ren ideiara heldu arte. 3.Iruduko datuak kontuan hartzen badira, ikusi daiteke 2015.urtean gutxi gorabehera 15 mila milioi aparatu zeudela konektaturik Internetera. Kontuan hartuta munduan 7.000 milioi pertsona inguru bizi zirela, zatiketa eginez gero, pertsonako 2 (2,14) gailu zeudela deduzitu daiteke. Gainera, gailuak Internetera konektatzeko tendentzia hori asko hasiz joango dela aurresan daiteke grafikari erreparatuz, izan ere, 2021. urterako 26 mila milio gailu konektatu egotea espero da, eta beraz, munduan 8.000 milio pertsonako biztanleria suposatuz, pertsonako 3 gailutik gorako batezbesteko bat egongo litzateke.
Hala ere, beheko irudiari erreparatuz, balioak aldakorrak direla ikusi daiteke. 4.Irudian Cisco erakundeak 2011-n eginiko aurreikuspen batzuk ikusi daitezke, eta esan daiteke aurreikuspenak aurreko eta irudi honen artean nahiko aldatzen direla, baina bietatik argi atera daitekeen ondorioa, IoT-ren erabilerak tendentzia gorakor izugarria izango duela da, eta etorkizunean erabiltzen diren gailu ia guztiak Internetera konektatuta egongo direla. Gainera, 4.Irudiari erreparatuz, Internetera konektatutako gailuen eta munduko biztanleriaren proportzioa 1 baino handiagoa izan zen momentua ikusi daiteke, zeina 2008 urtera aldera gertatu zen.
Gauzen Internet sare ezberdin eta helburu ezberdineko gailuekin osatuta dago; adibidez: autoetan motorearen funtzionamendua kontrolatzeko, etxeetan berogailu sistema kontrolatzeko, segurtasuna bermatzeko, edo baita argiztapena kontrolatzeko ere. Modu honetan, sareak analisiak egiteko kapazitatea, segurtasuna eta administratzeko aukera izango dute, Gauzen Internet-a gero eta erraminta indartsuago bat bihurtuz.
Bestalde, IoT-k gizartean duen garrantzia kontuan hartu beharrekoa da. IoT Interneten lehen eboluzio haunditzat hartzen da, izan ere aplikazio iraultzaile berrien etorrera bultzatzen du, eta hauen bidez, erabat aldatu daiteke (hoberantz) pertsonen bizi izateko, ikasteko, lan egiteko eta entretenitzeko modua. IoT-k jada Internet-a sentsoriala izatea lortu du (tenperatura, presioa, bibrazioa, argia, hezetasuna, etab.), gizakia proaktiboagoa izatea eraginez, hau da, gertatuko dena aurreikusteko aukera gehiago daude orain, analisiak egin eta edozein prozesu era zehatz batetan kontrolatu, ulertu eta emaitzen arabera jokatzeko aukera. Baina, eboluzioaren giltzarria gizakiek daukate, komunikazioaren bitartez eboluzionatzea lortzen baitute. Adibidez, sua lehen aldiz aurkitu zenean, gero ez zegoen berriz ere sua berraurkitzerik: komunikatzea besterik ez zen falta. Printzipio hau (informazioaren elkartrukea eta aurkikuntzen aprobetxamendua) hobeto ulertu daiteke gizakiek datuak prozesatzeko erabiltzen duten moduaren bidez:
Ikusi daitekeenez, piramidearen parteetan, datuak, informazioa, ezagutza eta jakituria agertzen dira. Alde batetik, datuek informazioa lortzeko prozesatua izango den materia primoa adierazten dute. Datu hauek solte harturik ez dute balio ezertarako, baina denek batera uneko tendentziak edo patroiak identifikatzen laguntzen dute. Hauek eta beste informazio iturri batzuk ezagutza osatzeko batzen dira. Ondoren, jakituria ezagutzaren eta esperientziaren arteko konbinaziotik jaiotzen da. Hortaz, ezagutza denboran zehar aldatu egien da, baina jakinduria atenporala da, eta prozesu hau guztia datuen bilketatik hasten da. Honetaz gain, sarrerako datuen eta irteerako jakituriaren artean korrelazio garrantzitsu bat existitzen dela azpimarratu behar da. Alegia, zenbat eta datu gehiago batu, orduan eta ezagutza eta jakituria gehiago hartzen dituzte pertsonek. Puntu honetan sartzen da IoT jokoan, izan ere honen bidez izugarri hazten da prozesatzeko eskuragarri egongo den datu kopurua. Hazkuntza honek, Interneten datuak komunikatzeko ahalmenarekin konbinatuz, pertsonek era azkar batean aurrerapenak lortzea eragiten du.
Irudia 6: Datu-Jakintza Piramidea
Ikusi daitekeenez, arazo hauek nahiko esanguratsuak dira, eta IoT-ren eboluzioan atzerapenak eragiten dituzte. Alde batetik, IoT nodo ezberdinen arteko pribatasun eta segurtasun arazoak konpontzen dituzten arautegia sortu beharra dago. Gainera, estandar batzuk definitu beharra dago IoT globala izateko helburuarekin. Bestalde, gaur egungo komunikazio azpiegitura guztiak teknologia berri honi moldatzea beharrezkoa da (batzuetan azpiegitura berria sortuz) dispositibo eta protokolo ezberdinak erabili ahal izateko. Azkenik, nahiz eta gaur egun teknologiak nahiko aurreratuta egon, oraindik ere beharrezkoa da denbora errealeko prozesamendu sistemak eboluzionatzea Big Data eta Business Analytics teknologiak jasateko.
5.1.4. IoT tendentziak
Gauzen Internetak, sektore ia guztietan duen eraginaren ondorioz, ia perfil profesional guztiak izan daitezke onuradunak. Bestalde, fabrikatzaile batzuek "eboluzio" bat egin diote IoT ideiari, IoE (Internet of Everything) bezala izatera pasatuz [6], baina ideia eboluzio berri honek aldaketa oso handiak lehenengo IoT-ren ideiatik: • Mugikorra edo erabiltzaile moduko edozein gailu hiriko zerbitzuez "bonbardeatua" izango da. • Gaur egungo komunikazioetako azpiegitura handitu beharra eta Big Data teknologiak hobetzeko beharra: denbora errealeko zerbitzuak. • Business Analytics: Informazioa filtratua izan behar da, erabiltzaile bakoitzak interesatzen zaion informazioa soilik jaso dezan, informazio pertsonalizatua (gaur egun jada aplikazio batzuetan ematen da). • Cloud Computing: Informazioa eskura egon beharko da era global eta zabaldu batean.
Informazioa batu eta tratatzeko kontzeptu berri honek, dispositiboen arteko komunikazioak soilik egon beharrean, orain dispositiboek zuzenean prozesuekin (pertsonekin) komunikatzeko ahalmena eduki behar izatea dakar. Ondorioz, maneiatuko diren informazio kantitateak gero eta handiagoak izango dira, eta ez da nahikoa izango komunikazio azpiegiturak handitzearekin, informazioaren tratamendu eta prozesatze analitiko hobea egitea ere beharrezkoa izango da, erabiltzaile bakoitzari informazio interesgarri eta pertsonalizatuago bat emateko.
7. Irudian ikusi daiteke, nola jendea, datuak, prozesuak eta gailuak elkarkonektatuta egotea lortu nahi den IoE-ren ideia berri honekin. Hala ere, ideia hau aurrera eramateko lehenik IoT beraren arazoak konpondu eta mundu guztian era orokor eta seguru batean inplementatzeko beharra dago.
Haririk gabeko sareak komunikazioa gauzatzeko medio fisikorik (kobre parea edo fibra adibidez) erabiltzen ez duten sareak dira. Teknologia hauek eta espezialki komunikazio metropolitanoak egiteko erabiltzen direnak, sare lokalekoak eta sentsoreen sareak, beste teknologien aldean hazkuntza oso handia jasaten ari dira azken urteetan. Teknologia hauei onura gehien eragiten dieten faktoreak estandar berrien agerpenak eta fabrikatzaile handiek beraien aldeko apustua egin izana da. Hasieran, haririk gabeko teknologien desabantaila nagusia, beharrezko gailuen kostu altua zen, baina prezioak jaisteko tendentziarekin eta ematen dituzten abantaila ugariekin, merkatuan leku garrantzitsu bat izatea lortu dute. Kablerik behar izan gabe eta era eroso batean konexioa izateak oso baliagarri bihurtzen ditu teknologia hauek.
Hala ere, haririk gabeko sareen bermea ez da kable bidezko sareak desagerraraztea, izan ere beste sare hauek, gaur egun, abiadura askoz altuagoak eskaintzen dituzte, momentuz haririk gabeko teknologiekin lortu ezinezkoak direnak. Beraz, ondorioztatu daiteke, soluzio hoberena bi sare moten arteko nahaste bat lortzea dela, horrela bi teknologien abantailak eta funtzionalitateak dituen sare bakar bat lortuz.
• Kostua: Gaur egungo merkatuan, haririk gabeko sare bat jartzeko kostuak nahiko baxuak dira, eta gehiago kostatu dezake azpiegitura egin eta kableak jarri behar izateak, haririk gabeko sarea osatzeko gailuak erosteak baino.
Irudia 8: Haririk gabeko sarea
• Segurtasuna: Sare hauetan erasotzen den alde garrantzitsu bat beraien segurtasuna da. Komunikazio kanala irrati estalduraren barnean dagoen edozein gailurentzat atzigarria denez, beharrezkoa egiten da enkriptazio algoritmoen erabilera eta baita autentikotasun zein osotasun mekanismoak aplikatzea, informazioa erasotzaileetatik babesteko.
• Pertsonen gaineko eraginak: Haririk gabeko komunikazioak erabiltzen hasi ziren lehen momentutik, hauek pertsonen gainean dauzkaten eragin kaltegarriak aztertzen aritu dira. Zorionez, ikerketa guztiek ondorioztatzen dute gizakiak egunerokotasunean jasaten dituen erradiazio elektromagnetikoaren eraginak nuluak direla intentsitate honetan.
Haririk gabeko sareak hainbat ezaugarriren arabera sailkatu daitezke, eta orain sailkapen esanguratsuenak azalduko dira. • Konfigurazioa Konfigurazioaren arabera, bi sare mota desberdindu daitezke, ad-hoc sareak eta azpisare bidezko sareak. Ad-hoc, sarearen amaierako dispositiboak zuzenean elkarrekin komunikatzen diren sareei deritze, hau da, nodo zentral gabe (router edo bestelakorik) soilik amaierako gailuekin osatzen diren sareei. Sare mota hauetan, gailu guztiak daude elkarrekin konektaturik eta maila berean, era beraz, gailuak berak dira elkarrekiko informazioa partekatzeko arduradunak. Bestalde, azpisare egitura duten sareetan, nodo zentral bat agertzen da, zeina sare ezberdinak batzeko erabiltzen den, eta sare horiek eta sare barneko gailuen elementu komuna izango dena. Dispositibo zentral hau izango da sareko makinak elkarrekin komunikatzea ahalbidetuko duena, eta makinen arteko konexioak ezarriko dituena, haien artean konexio zuzenik izan gabe.
Azpiegitura sarea Ad-hoc Irudia 9: Azpiegitura eta ad-hoc sareak Irudia 10: Eremu Pertsonaleko haririk gabeko sarea
Sare hauen abiadura tradizionalki 1 eta 20 Mbps bitartekoa zen, baina teknologia eta estandar berrien agerpenenak (802.11ac eta berriak) sare hauetan lortu daitekeen abiadurak izugarri haztea eragin du, orain 1300Mbps-eko abiadura teorikoak lortzera arte. Proiektu honetan aurretik esan bezala unibertsitateko Eduroam sarera konektatuko da sistema, eta hau WLAN motako sarea da. Beraz, plaka unibertsitatean zehar dauden hainbat sarrera puntuetako batera konektatuko da eta hortik router zentral baten bidez Internetera konektatzea lortuko da.
Sare mota hauek metropoli eremu baten erradioa estaltzeko pentsatutako haririk gabeko sareak dira, hiri bat eta inguruak estalduz. Gehienbat telekomunikazio operadoreek erabiltzen dituzte beraien konexioak egiteko, baina iristea zaila egiten den lekuetara konexioa emateko ere erabiltzen da. Irudia 11: Haririk gabeko sare lokala
teknologia inplementatzeko asmoak daude, orain baino abiadura askoz altuagoak lortuko dituena (10Gbps abiadura teorikoekin).
Sentsoreen sareak bi motatakoak izan daitezke, kable bidez kontrolatutako sentsore sareak edo haririk gabeko sentsore sareak. Bi sare moten helburua parametro ezberdinen neurketa egitea da, eta proiektu honen kasuan ingurumen faktore batzuena, zehazki, tenperatura, aireko zein lurreko hezetasuna, UV erradiazioa eta argiaren intentsitatea. Proiektu honetan aurretik esan bezala ez da sentsore sare oso bat garatuko, izan ere mikrokontrolagailu batekin kontrolatuko dira inplementatuko diren sentsoreak eta bera izango da beraz nodo zentrala ere. Gainera, nodo bakar hau kable bidez elikatzea hautatu da autonomia arazorik ez egoteko. Hala ere, atal honetan sare hauen analisia egingo da, etorkizunean haririk gabeko sarea jarri nahi izatekotan informazioa eskura izateko.
Haririk gabeko sentsore sareak, sentsore autonomo eta banatua multzoak dira, zeintzuen bidez faktore ezberdinen neurketak egitea eta prozesatzea lortzen den.
Sentsore sare hauek geroz eta gehiago erabiltzen dira, eta hauen erabileran eragin duten faktoreak hurrengoak dira: • Erdieroaleek izan duten hazkuntza esponentziala industrian. Moore-en legeak betetzeak, chip berean ia sentsore nodo oso bat integratzeko ahalmena ematen du. Sentsorea nodoak Nodo Zentrala Irudia 14: Haririk gabeko sentsore sarea
• Kontsumo baxuko haririk gabeko komunikazioen estandarrak agertzea eta bateriaren iraupena asko handitzea.
Sentsore nodo hauek ordenagailu oso txikiak bezala kontsideratuak izan daitezke, dituzten interfaze eta elementuak kontuan hartuta. Nodo hauek normalean, memoria gutxi eta kontsumo txikiko mikrokontrolagailu bat, senstore gailu bat, seinalea tratatzeko zirkuitua, haien arteko komunikazioa ezartzeko dispositiboa eta elikaduraiturria dituzte.
Hasiera batetik, sentsoreen sare hauek mundu osoan zehar zabalduko zirela uste izan da, hainbat esparru ezberdinetako informazioa biltzeko eta fenomeno fisiko zein ingurumeneko faktore ezberdinak neurtu eta ulertu ahal izateko. Sare hauekin monitorizatu litezkeen sistema ezberdinak hurrengoak izan daitezke: • Ingurune ezberdinetako monitorizazioa: Atzitzea zaila den inguruneetan bertako aldaketak edo ezaugarriak zeintzuk diren monitorizatzeko erabili daitezke adibidez, edo proiektuaren honen kasurako ortu txiki bateko ingurumen baldintzak neurtzeko.
• Segurtasunaren monitorizazioa: Sistema batek erasoak jasan dituen edo jasan ditzakeen detektatzeko erabiltzen diren monitorizazio sistemak izan daitezke.
• Objektuen monitorizazioa: Objektu jakin batzuen funtzionamendua monitorizatu eta kontrolatzeko erabiltzen diren sistemak ere egin daitezke.
Lehendik esan bezala, proiektu honetan erabiliko den materiala hardware librean oinarritua izate lortu nahi da, eta honetarako sortu nahi den monitorizazio sistemaren mikrokontrolagailua Arduino motakoa izatea aukeratu da. Beraz, Arduino zer den azalduko da atal honetan [7]. Arduino kode irekiko plataforma elektroniko bat da, software eta hardware erabilerrazean oinarritua eta proiektu interaktiboak egiteko asmoa duen edonori zuzendua dagoena. Arduino proiektua, mikrokontrolagailu plaken familia baten diseinuan oinarritzen da. Plaka hauek nagusiki SmartProjectsek mihiztatzen ditu Italian. Arduino plakek 8 biteko Atmel AVR mikrokontrolagailuak edo 32 biteko Atmel ARM mikroprozezadoreak erabiltzen dituzte. Sistema hauek sarrera/irteera digital eta analogiko pin taldeak dituzte, eta beste hedapen plaka batzuetara edo zirkuitu elektronikoetara konektatu daitezke. Txartelak serie komunikaziorako interfazeak ditu (RS-232), modelo batzuetan USB ataka barne, konputagailutik programatu ahal izateko. Mikrokontrolagailuak programatzeko, Arduinok Processing proiektuan oinarritutako programazio ingurune (IDE) bat dauka, C eta C++ programazio lengoaiak erabili ditzakeelarik. Behin programatuta, txartelak guztiz autonomoak izan daitezke. Hardware librean oinarritzen denez, bere diseinua bai eta bere banaketa libreak dira. Hau da, edozein proiekturen garapenean era libre batean erabiltzeko aukera dago, lizentzia beharrik gabe.
Hainbat Arduino plaka modelo desberdin badaude ere, denek dituzte ezaugarri komun batzuk. Plakek mikrokontrolagailu bat dute, eta sarrera/irteera digital eta sarrera analogiko pin taldeak dituzte -irteera digital batzuk PWM (Pulse-width modulation) moduan erabili daitezke-. Mikrokontrolagailuak konputagailutik programatu ahal izateko, serie komunikaziorako interfazeak dituzte, modelo batzuetan USB ataka barne. Mikrokontrolagailua kontutan hartuta, talde bitan banatu daitezke: Talde bat Arduino Uno motako plakek osatzen dute. Hauetan ATmega168, ATmega328, ATmega328P edo ATmega2560 mikrokontrolagailua aurkitu daiteke. Mikrokontrolagailuak sketchak -Arduinorentzat eginiko programak- exekutatzen ditu, eta konputagailuarekin komunikatzeko prozesadore sekundario bat dute. Honen ondorioz konputagailuarekin duen USB konexioak ezarrita (established) jarraitzen du mikrokontrolagailu nagusiaren egoeraren independente izanik. Beste taldea Arduino Leonardo motako txartelek osatzen dute. Hauek ATmega32u4 mikrokontrolagailua erabiltzen dute, hau sketchen exekuzioaz eta konputagailuarekin komunikatzeaz arduratzen delarik. Funtzio biak prozesadore berean konbinatzerakoan, malgutasun handiagoa dago konputagailuarekin komunikatzeko, eta, beste alde batetik, prozesadore bat kentzerakoan kostuak gutxitu egiten dira. [18] Hauetaz aparte, Arduino Duek SAM3X8E mikrokontrolagailua dauka -32 biteko mikrokontrolagailua darabilen lehen Arduinoa da-, eta programazioa beste Arduinoekiko desberdina da. Programa garatzeko prozesuan, konputagailuan programa idatzi, konpilatu eta mikrokontrolagailura igotzen da. Behin programaren garapena bukatuta, Arduinoa bere lana egiten hasten denean, komunikazioa ez da beharrezkoa. Mikrokontrolagailua Irudia 16: Arduino plaka
itzali arren programak memorian jarraitzen du, eta berriro pizterakoan bere lana egingo du konputagailuarekin komunikatuta egon ala ez.
Sarrera/irteerei dagokienez, gehienek pinak hedapen konektoreetan dituzte ezarrita. Irakaskuntzarako, prototipoak lantzeko edo proiektu desberdinetan berrerabiltzeko egokiak dira. Hedapen konektoreetan gainera, hedapen plakak ezarri daitezke. Beste batzuk - Arduino Pro eta Pro Mini tartean- pinen tokian zuloak dituzte, bertan aukeratutako pin mota ezarri daiteke edo soldatzea zuzenean plakan egin daiteke. Hauek prototipo bakarrean erabiltzeko edo erabilpen profesionalerako egokiak dira.
Barnealdean, Arduino mikrokontrolagailu guztiak RS-232 serie konexioarekin programatzen dira. Hau inplementatzeko era plaka modeloaren arabera egiten da. Arduino Serie txartelek RS-232 maila TTL mailara egokitzen duten zirkuitu bat daukate. Egungo Arduino plaka gehienak USB bidez programatzen dira, hauek FTDI FT232 bezalako USB-serie egokigailu bat daukate. Modelo batzuk, Arduino Miniak edo Boarduino ez ofizialak adibidez, USB-serie egokigailu edo kable desmuntagarria, Bluetooth-a edo beste metodoen bat erabiltzen dute. Azkenik, esan behar da, arduino modeloak beraien artean gehien ezberdintzen dituen faktorea mikrokontrolagailu mota dela. Mikrokontrolagailu motaren arabera, plakak izango dituen konexio kopurua bat edo beste izango da eta beraz plakaren tamaina bera ere ezberdina izango da. Hortaz, hurrengo taulan mikrokontrolagailu modelo ezberdinen alderaketa bat agertzen da, kontuan izanda denak direla Atmel enpresakoak eta modeloak ATmega 168 eta 328 [8],Atmega 2560 [9], ATmega32u4 [10] eta AT91SAM3X8E [11]:
Gaur egun hainbat mikrokontrolagailu ezberdin aurkitu daitezke merkatuan, horregatik alternatiba ezberdinen aukeraketa egitea garrantzitsua da. Hasteko, atal honetan Arduino plataforman aurkitzen diren alternatibak analizatuko dira, azken batean mota honetakoa izango baita erabili nahi den plaka mota. Izan ere, plataforma honen barnean hainbat plaka desberdin aurkitzen dira, bakoitza bere ezaugarri eta, abantaila eta desabantailekin. Hala ere, beste mota batzuetako plakak ere analizatuko dira gainetik, badaude interesgarriak diren beste soluzio batzuk ere eta.
Aurretik esan bezala, Arduino plataforma elektroniko ireki bat da, zeinen bidez ia edozein motatako sistemak kontrolatu daitezkeen, hardware zein software erabileran malgutasuna eskaintzen baitu. Arduino plaken funtzionamendua oso erraza da, eta horregatik ikasleen proeiktuetan zein proiektu espezializatu handietan erabili daiteke. Erabiltzaileek, ordenagailu bidez, eta programazioa erabiliz, zirkuitu elektronikoekin lan egin eta software bidez kontrolatzea ahalbidetzen du. Gainera, Arduino plaka, behin konfiguratuta dagoela, ordenagailura konektatuta egoteko beharrik gabe modu autonomoan funtzionatzeko gai da. Arduino mota asko existitzen dira, bakoitza bere izen, ezaugarri, kapazitate eta funtzionalitate ezberdinekin. Beraz, orain horietako batzuk analizatuko dira proiekturako hoberena aukeratzeko asmoz.
• Arduino UNO Rev 3 (A1.1) Arduino UNO [13] Arduino plaken artean ezagunen eta erabilienetarikoa da, gehienbat bere kostu baxuaren eta shield bidez funtzionalitateak gehitzeko kapazitate altuaren eraginez. Plaka honek Atmel ATmega328 chip-a erabiltzen du 16 MHz-tara funtzionatzen eta 6 sarrera analogiko eta 2o sarrera/irteera digital ditu. Gainera, 32KB-eko FLASH memoria dauka eskuragarri. ATmega328 ez dago plakara soldatuta, zokalo baten bidez batuta baino, horrela arazoak baditu edo matxuratzen bada, ordezkatzeko errazagoa da. Hala ere, plaka honek ez dauka Wi-Fi teknologia erabiltzeko kapazitaterik, Shield bat erosi gabe, eta horrek kostuak igotzen ditu.
Hurrengoak dira plaka honen ezaugarriak:
Ikusten denez, plaka honen ezaugarriak Arduino Uno Rev 3 modeloarenak baino hobeak dira, zentzuzkoa dena, izan ere modelo hau proiektu handiagoetan erabiltzeko pentsatuta garatu zen. Baina, horregatik kostua ere altuagoa da. Gainera, plaka honek ere ez du fabrikatik Wi-Fi teknologia erabiltzeko aukera gehitzen, beraz Irudia 19: Arduino Mega 2560 R3 plaka
Arduino Yún plakak daukan abantailarik handiena Wi-Fi erabiltzeko teknologia plakan bertan inplementatua daukala da. Gainera, Ethernet erabiltzeko egokigailua, Linux sistema eragilera konektatzeko A motako USB sarrera eta microSD txartel bat sartzeko zirrikitua ditu, horrela memoria gehigarria jartzeko eta datuak gordetzeko kapazitatea gehituz. Plaka honetan sareko konexioak egiteko funtzionalitate guztiak Linux parteko makinak egiten ditu, zeina Interneteko protokoloak prozesatu eta erabiltzeko gai den, eta horrela Arduino plaka gehienek Interneteko aplikazioak erabiltzean dituzten muga asko gaindituz. Internetera konektatzeko ahalmen honi esker, Wi-Fi bidez sketch (Arduinoren programa funtzionalak) berriak kargatu daitezke, shell edo python script-ak idatzi, SSH (Secure SHell) bidez komunikazioak gauzatu, edo eta Arduinoko pin ezberdinetara atzitu API REST teknologia erabiliz. Hau guztia posible da funtzionalitate hauek inplementatzeko sortutako liburutegi bati esker: Bridge liburutegia hain zuzen ere. Bridge liburutegiak, ATmega32u4 mikrokontrolagailua AR9331 mikroprozesadorearekin konektatzen du, lan-karga murrizteko eta eginbeharrak banatzeko, horrela Linux aldeari datuen prozesamenduaren lana utziz. Irudia 21: Arduino Yún plaka
Azkenik, aztertu diren plaka guztien alderaketa taula bat bistaratuko da, datu guztiak kontuan hartzeko:
• Kostu materiala Oso garrantzitsua da aukeratzen den materen kostua ahalik eta baxuena izatea, garatu nahi den sistema kostu baxukoa izatea lortu nahi baita. Modelo bakoitzak ezaugarri ezberdinak dituenez prezioa ere desberdina dauka eta beraz zenbat eta merkeago izan orduan eta aukera gehiago izango ditu proiektuan erabiltzeko (betiere funtzionalitatea kontuan hartuz). • Ezaugarri teknikoak Arduino plaka bakoitzak aurretik erakutsi den bezala, ezaugarri ezberdinak ditu, eta memoria nahikoa eta prozesadore sendoa baloratzeaz gainera, proiektu honetan kontutan izango dena Wi-Fi teknologia gehitzeko kapazitatea eta kanpo memoria batetan datuak gordetzeko kapazitatea izango da. Shield bat jarri behar den kasuetan alde honetan puntuazioa jaitsi egingo da eta funtzionalitate hauek inplementatuta dituen plaketan berriz, puntuazio asko igoko da. • Matxurekiko sendotasuna Proiektu hau zerotik garatu beharreko monitorizazio sistema baten prototipoa izango denez, eta aire librean datuak hartzen egon beharko denez, kontuan hartu beharko da, errore baten edo matxura baten ondorioz Arduino plaka hondatzen bada, hau konpontzeko izango duen erraztasuna. Hau da, kontuan hartuko da mikrokontrolagailua hondatzen bada beste batengatik aldatzeko erraztasuna eta baita modelo ezberdinek izaten dituzten errore ezagunak zeintzuk diren ere. Azken honetarako, Arduinoren Web orrian bilatu da informazioa [17].
6.1.1.2. Aukeratutako soluzioa
Ondoren, aurretik azaldutako irizpideak aplikatuz alternatiba ezberdinen baloraketa egingo da. Taulan aukeraketarako irizpideak, bakoitzaren pisua eta aukera bakoitzak irizpide horretan duen nota azaltzen dira. Nota horren eta irizpidearen pisuaren arabera bataz besteko bat aterako da eta balorazio orokorrean notarik altuena duena izango da proiekturako aukerarik hoberena, eta beraz proiektuan erabiliko den plaka.
Taulako emaitzei erreparatuz, A1.4 aukera dela hoberena ikusi daiteke, eta hau Arduino Yún plakarekin bat dator. Hortaz, plaka hau izango da sortuko den monitorizazio sistemaren oinarria. Aurretik esan bezala, plaka honek Wi-Fi teknologia erabiltzeko beharrezko elementuak integratuta dakartza, eta beraz, ez dago aparatu gehigarri (Shield) baten beharrik. Gainera, beste plakek ez bezala, microSD txartelak sartzeko zirrikitua ere badakar integratuta, eta honek plakan bertan datuak gordetzeko datu-base antzeko bat garatzea ahalbidetuko du. Beste plakek beraien abantailak dituzten arren, IoT gailuak sortzerakoan Arduino Yún plakak ez dauka aurkaririk, behar diren funtzionalitate ia guztiak eskaintzen ditu batera integratuta eta honek lan egiterako orduan erosotasun handia eskaintzen du.
Ikusi den moduan, Arduino plataformaren barruan hainbat aukera daude edozein motatako open hardware proiektuak garatzeko. Hala ere, Arduino plataforma nahiko gaztea da oraindik, eta horregatik badaude bestelako aukera batzuk ere open hardware soluzioak eskaintzen dituztenak. Atal honetan, Arduino ez diren beste plataforma batzuk hartuko dira kontutan eta haiei buruzko analisi bat egingo da, nahiz eta proiektuan hasiera batetatik Arduino plaka erabiltzeko asmoa izan. Beraz, plaka hauek ez dira aukeraketa irizpide bidez baloratuko, baina beraien datu interesgarriak eta posibilitateak kontuan izango dira.
PIC-ak Microchip Technology Inc. enpresak garatutako mikrokontrolagailuak dira. Hauek urte askotan zehar proiektu askoren garapenerako oinarri bezala erabiliak izan ziren, eskaintzen zituzten kostu baxua, eskuragarritasun erraza, eta programazio libreko erraminten ugaritzearen ondorioz.
Irudia 23: PIC16F84
Ikusi daitekeen moduan, PIC familiako azken modeloek funtzionalitate hobeagoak eskaintzen dituzte, Arduino plaka batek eskaintzen dituen funtzionalitateetara geroz eta gehiago hurbilduz. Adibidez, I2C edo SPI komunikazioak, Ethernet bidezko konexioa, etab. eskainiz.
Denda batzuetan mikrokontrolagailu hauek 2€ -tako prezio txikian aurkitu daitezke, kostu aldetik oso errentagarriak bihurtuz. Hala ere, mikrokontrolagailu hauek badituzte beraien desabantailak ere, izan ere PIC-ak nahiko zailak izan daitezke programatzerakoan, erabiltzailea ez badago maila baxuko programazioa erabiltzera ohitua. Arazo honengatik, PICAXE bezalako soluzioak agertu dira. PICAXE [18] sistema programatzeko erraza den eta BASIC programazio lengoaia erabiltzen duen mikrokontrolagailu sistema bat da. Sistema honen indarra, bere erraztasunean datza, ez baita beharrezkoa programatzaile aditurik, ezta sistema elektroniko konplexurik. PICAXE chip bat oinarrian PIC bat da, baina PICAXE firmwarearekin aurre-programatua izan eta gero. Mikrokontrolagailu hauek 6 tamaina fisikotan eskuragarri aurkitzen dira (8, 14, 18, 20, 28, eta 40) eta 2 serietan banatzen dira: M2 eta X2 serieak. Irudia 24: PIC alderaketa
M2 serieko chip-ak 1800 BASIC kodigo-linea eskaintzen dituzten dispositibo estandarrak dira. Oinarrizko interfaze protokoloak eskaintzen dituzte, hala nola, RS232 serie konexioa, infragorriak eta I2C. Atazen paralelozko prozesamendua ere sustatzen dute. X2 serieak memoria kapazitate handiagoa dauka (RAM), programa luzeagoak eta aldakorragoak garatzeko. Gainera, interkonexiorako protokolo aurreratuago bat ere eskaintzen dituzte: "1-Wire" eta "UNIO". Azkenik, aipatu beharra dago PICAXE modeloaren azken aurrerapenetako bat Shield-ak erabiltzeko aukera gehitzea izan dela, Arduinok eskaintzen duen modura. Irudia 25: PICAXE tamainak Irudia 26: PICAXE Shield basea
Raspberry PI [19] kostu txikiko eta Erresuma Batuetako Raspberry PI fundazioak garatutako konputagailu plaka (SBC, Single Board Computer) bat da.
Hasiera batetatik, kostu txikiko plataforma bezala sortua izan zen, umeek programazioa ikas zezaten (edukaziorako erraminta merke bat modura). Hala ere, hain izan zuen arrera ona, milaka proiektu ezberdinetan erabiltzen hasi baitzen. Honela, Arduinorekin gertatu zen bezala, Raspberry PI erabiltzaileek osatutako komunitate lagunkoi eta indartsuari esker bihurtu da hain arrakastatsua.
Ikusten denez, plaka hau Arduinoren alternatiba egokia izango litzateke, ezaugarri oso onak baititu hainbat aplikaziotan erabiltzeko. Interneterako konexioa ezartzeko hainbat aukera ezberdin eskaintzen ditu, Ethernet zein Wi-Fi bidez, eta baita Bluetooth konexioa ere. Gainera, microSD txartela sartzeko zirrikitua ere integratuta dauka, beraz, oso alternatiba ona bihurtzen da proiektu honen gaparenetako. Hala ere, proiektua burutzerako orduan arduinorekin familiarizatuago egonik, ez da aukera hau kontutan hartuko selekzioaren momentuan. Gainera, Arduino proiektu honetarako erabil errazagoa da, ez baitago zerbitzari oso bat garatzeko beharrik eta horregatik Raspberry PI-a gehiegizko plaka bat izango litzateke lortu nahi diren funtzionalitateak aplikatzeko. Raspberry plaka hau ordenagailu txiki bat modura erabiltzeko egokiagoa da sentsoreekin ingurumen faktoreen monitorizazioa egiteko sistema bezala erabiltzea baino.
Proiektu honetan neurtu nahi diren ingurumen faktoreak tenperatura, aireko hezetasuna, lurreko hezetasuna, argi erradiazioa eta erradiazio Ultramorea dira. Hortaz, hauetako bakoitza neurtu ahal izateko sentsore bat behar izango da, edo sentsore parametro ezberdinak batera neurtzen dituen sentsoreren bat erabili. Beraz, lehenik eta behin selekzioa egiteko aukeratutako sentsoreen identifikazioa eta analisia egingo da.
• DHT11 (A1.1) Sentsore hau [20] tenperatura eta hezetasuna neurtzeko erabili daitekeen sentsoreetatik basikoena izango litzateke. Jasotzen dituen datu analogikoak digitalera pasatzen dituen chip bihurgailu bat dauka barnean eta Arduinorekin konexioak egiterako orduan oso sinplea da. Bere ezaugarriak hurrengoak dira: • Oso kostu baxua • 3 - 5V lan tentsioa eta I/O • Gehienez 2.5mA erabilera bihurketan • %20-%80 bitarteko hezetasun neurketetan erabilgarria ±%5-eko zehaztasunaz • 0-50 °C arteko tenperatura neurtzeko kapazitatea ±2°C zehaztazunaz. • Gehienez segundoro neurketak egiteko gaitasuna • Tamaina: 15.5mm x 12mm x 5.5mm • 4 pins bakoitza 0.1" aldenduta
Argiaren erradiazioa neurtzeko sentsorea (A2)
• TSL2561 Adafruit (A2) TSL2561 sentsorea [23] inguruan dagoen argitasuna neurtzeko erabiltzen den sentsore digital bat da. Argi izpien espektro nahiko zabal bat estali daiteke berarekin. Sentsore honek LDR (Led Dependant Resistor) sentsoreekiko dituen abantaila nagusiak bi dira: zehaztasun hobea lortzea, 0,1 eta 40.000+ Lux-eko neurketak egitera iritsiz, eta espektro osoko infragorri diodoak erabiltzen dituenez, neurketa gehiago egiteko aukera, hala nola, infragorri neurketa, espektro zabala eta argi ikusgarria.
Sentsore honen ezaugarriak hurrengoak dira: • Kostu baxua • 3,3 - 5V lan tentsioa (Erregulagailua dakar beraz 3-5V erabil daiteke) • Neurketa tartea: 0.1 – 40.000 Lux • Tenperatura tartea: -30 – 80 ºC • I2C interfazea • Korrontea: 0,5 mA erabileran eta 15 uA erabilera gabe. • Dimentsioak: 19 mm x 16 mm x 1mm • Pisua: 1,1 g • Prezioa: 7,91 € Balio duen preziorako eskaintzen dituen funtzionalitateak eta ezaugarriak oso onak dira eta proiektu honetarako estaltzen duen espektroa eta neurketa tartea guztiz nahikoak dira. Gainera, jasan dezakeen tenperatura tartea ere ona da eta Arduino plakaren SDA eta SCL pinak erabiltzen dituenez ez dago pin digitalik gastatu beharrik. Bestalde, esan beharra dago bilaketak egitean ez dela aurkitu Arduinorekin hau bezalako ondo funtzionatu eta proiektuaren beharrizanetara egokitzen zen beste argitasun sentsorerik. Alternatibak kolorezko argiak detektatzeko sentsoreak edo Irudia 31: TSL2561 sentsorea
muntatu beharreko chip eta zirkuituak besterik ez ziren eta sentsore honek lortu nahi diren funtzionalitate guztiak betetzen dituenez hauxe izango da aukeratuko dena.
Erradiazio ultramorea neurtzeko sentsore hau [25] ere analogikoa da. Irteerako seinalea fotodiodotik jasotzen den UV izpien proportzionala izango da, horrela, analogiko-digital bihurketa egiten bada UV maila zein den adierazi daiteke. Sentsore honek 280-390 nm bitarteko izpiak detektatzen ditu, hau da, UVB espektroaren zati bat eta UVA espektro ia osoa. Irudia 32: GUVA-S12SD sentsorea
Sentsore honetan irteerako tentsioa fotodiodoko intentsitatearekin linealki proportzionala da, beraz ez dago kalkulu gehigarririk egin beharrik, Hala ere, kasu honetan, detektatzen den UV espektroa izpi ez hain kaltegarriena da, eta proiekturako hobe izan daiteke kaltegarriak diren izpietan zentratzea.
Lurreko hezetasuna neurtzeko sentsorea (A4)
Sentsore hau [26] lurzoru baten sartu eta bertako hezetasuna kalkulatzeko erabiltzen da. Produktu hau lurra lehor dagoen edo ur gehiegirekin dagoen jakiteko erabili daiteke. Ortu bateko monitorizazio sistema batean ura noiz bota behar den zehatz jakiteko balioko luke adibidez. Euria egiten duenean ere datuak begiratuz lurra bustita dagoela ezagutu daiteke, alferrikako ureztapenik egitea saihestuz.
Sentsore honek aurrekoaren aldean tarte handiagoa neurtzen du, eta beraz, hezetasuna maila altuago batean analizatu daiteke.
handia bada, jasotzen diren datuak oso fidagarriak ez izatea eragiten du, eta beraz sistema ez da efizientea izango. Horregatik, ahalik eta zehaztasun maila handiena ematen duten sentsoreek lehentasuna izango dute.
• Kostua Proiektuaren helburua ahalik eta kostu txikienarekin sistema osoa muntatzea izanik, sentsoreen kostuak garrantzia izan beharko du aukeraketan. Lehentasuna emango zaie gutxien balio duten sentsoreei, betiere beharrezko baldintzak betetzen dituztela ziurtatuz.
• Ezaugarriak Sentsoreak sistemarekin bateragarriak diren jakiteko, beraien ezaugarriei erreparatu behar zaie. Beraz, kontuan edukiko dira produktu bakoitzaren ezaugarriak eta baita neurketak egitean estaltzen dituzten tarteak ere, zenbat eta tarte handiagoa are eta puntuazio hobeagoa izanik.
6.2.3. Aukeratutako soluzioa
A1.2 da aukeraketa honetako soluzioa, beraz DH22 sentsorea erabiliko da tenperatura eta hezetasuna neurtzeko.
Lurreko hezetasuna neurtzeko sentsorea (A4)
6.3. Datuak gordetzeko sistemaren aukeraketa
• Fitxategi Sistema(B1) Aurretik esanda dagoen moduan Arduino Yún plakak microSD txartela sartzeko zirrikitua integratua dauka. Honek plakarekin hainbat gauza ezberdin egin ahal izatea ahalbidetzen du. Alde batetik, plakaren memoria handitu ahal izango litzateke, Linux aldeko sistemari microSD txarteleko memoria erabiltzea ahalbidetuz eta horrela programa arinak instalatzeko aukera izanez. Bestalde, microSD txartela kanpoko memoria bat bezala erabiltzeko aukera ere badago, honek datuak gordetzeko kapazitate izugarria ematen dio sistemari. Lehen azaldutako Bridge liburutegiaren bitartez, Arduinok sentsoreetatik mikrokontrolagailuarekin jasotzen dituen datuak Linux sistema eragilera bidali eta microSD txarteleko memorian gordetzeko aukera dago. Hortaz, fitxategi bat sortu ahal izango litzateke, non datuen irakurketa guztiak gordetzen joango liratekeen, ".txt" formatuan adibidez, eta ondoren analisiak egin nahi direnean fitxategia excel-eko orri batera bihurtuz oso erraz aztertu ahal izango litzateke. • Datu basea (B2)
Beste aukera bat, aurreko atalean esan den moduan, Linux aldeari partizio bat gehitzea izango litzateke, micoSD txartelaren bidez. Kasu honetan, Arduino plaka formateatu eta instalazio pausu batzuk jarraitu behar izango lirateke microSD memoria Arduinoaren Linux sistema eragilearen parte izateko [28]. Hau egin ondoren, MySQL datu base zerbitzuaren bertsio arin bat instalatu beharko litzateke Linux aldean SQLite izenekoa. Hau egiteko ere instalazio pausu batzuk jarraitu beharko lirateke eta dena ondo egotekotan datu basea konfiguratu. Prozesu hau nahiko astuna da eta erroreak gertatzeko probabilitate nahiko handia dago. Gainera, microSD txartela hondatzen bada Linux sistema eragileko zati bat ere hondatu daiteke, eta plakarekin arazoak izateko aukera dago. Honetaz gain, esan beharra dago efizientzia aldetik ere gorde nahi diren datuak soilik gordetzeko, ez dela datu basearen kapazitate osoa erabiltzen, ez datuak ez baitira elkarren artean erlazionatu behar ez eta entitaterik sortu ez konfiguratu ere. Beraz, gehiegizko konplexutasuna izan daiteke aukera hau hautatzea.
• Efizientzia Datuak gordetzeko sistema bat sortzen denean, bilatzen dena formatu egokian eta modu zuzen batean datuak gordetzea da. Datu basearen aukeran zerbitzu asko erabili gabe egongo liratezke, soilik datu sinpleak gorde nahi baitira, eta beraz, ez litzateke hain efizientea izango ematen dituen aukera eta emango zaion erabilera konparatuz. Bestalde, microSD txartelean fitxategi bat sortu eta bertan datuak gordetzeak nahiko ondo konponduko luke arazoa, alferriko errekurtsorik galdu gabe.
• Erraztasuna Datuak gordetzeko azaldu diren bi sistemen inplementaziorako, erraztasun maila ezberdina da. Proiektuak monitorizazio sistema ahalik eta konfigura errazena izatea du helburu, eta beraz, instalatzeko eta erabiltzeko errazena den moduari balorazio hobea emango zaio.
• Datuen eskuragarritasuna Alderdi honetan, datuak behin analizatu nahi direnean berauek jasotzeko dagoen erraztasuna baloratuko da. Adibidez, datu basearekin Linux aldera atzitu eta sortu beharko litzatekeen programa batekin datuak ordenagailura pasatu beharko lirateke. Fitxategiarekin ordea, microSD txartela plakatik atera ordenagailuan sartu eta datuak eskuragarri egongo lirateke.
6.3.3. Aukeratutako soluzioa
Monitorizazio sistema baten datuak Interneteko plataforma batera bidali nahi badira hainbat aukera posible agertzen dira. Hala ere, gehienak, ordaindu beharreko aukerak dira, eta proiektu honetan doakoak diren zerbitzuengatik egingo da apustu. Horrela bada, hurrengo bi aukerak izango dira kontuan hartuko direnak (gehiago daude, baina proiektu honetan hauek analizatu eta probatu dira).
Lehenik, nahi diren dispositiboak plataformara konektatzen dira, ondoren bertara datuak bidali eta bertan almazenatu. Datu horiekin grafikak egin daitezke Carriots Aanalytics (ordaindu beharreko zerbitzua) erabiliz, edo plataformarekin akorduak dituzten datuen bistaraketarako zerbitzuak erabiliz (Freeboard zerbitzua zen aukera bat, baina orain ordainketa metodora pasatu da). Irudia 36: Carriots funtzionamendua
Carriots plataformak enpresa eta korporazio handietarako ordaineko harpidetza zerbitzuak ere eskaintzen ditu, baina proiektu honetarako bere doako zerbitzuak hartuko dira kontutan. Irudian ikusten den bezala, doako zerbitzuak murrizketa batzuk ditu ordaineko zerbitzuaren aldean. Hala ere, proiektu hau bezalako sistemak garatzeko eta IoT aukerak inplementatzeko nahikoak dira. Irudia 37: Carriots zerbitzuak
Doako zerbitzuak eskaintzen dituen aukeren artean, gehienez 2 dispositibo konektatzeko aukera, SMS API (Aplication Programming Interface) eta Email API erabiltzeko aukera, egunean 5.000 KB gordetzeko aukera (datu sinpleentzako nahikoa) eta egunean 500 trama (500 datu ilara) bidaltzeko aukera daudela nabarmendu daitezke. Gainera, alarmak programatzeko eta zerbait ondo ez badoa erabiltzaileari jakinarazteko zerbitzuak eskaintzen ditu. Listeners ("Entzuleak") aukerak, daturen baten balioak aurretik programatutako muga bat gainditzen badu, ekintza bat gauzatzeko zerbitzua litzateke (mezua bidali adibidez, edo ureztatze automatikoa balego, bera aktibatu). Bestalde, alarmek zerbait gaizki badabil edo datuak jasotzen ez badira erabiltzaileari ohartarazpenak bidaltzen dizkiote. Zerbitzu honen alde txarra, urrutiko bistarapena egiteko orduan ez dela oso intuitiboa eta erosoa da. Datuak Stream batean bidaltzen direnez, modu horretan soilik ikusten dira pantailan, eta esan bezala grafikak egiteko zerbitzua ordainezkoa da eta beste aplikazio baten zerbitzuak beharko lirateke doan ikuskapena egiteko. Ikusten denez, ez da batere ikusgarria eskaintzen duen bistaraketa mota, eta monitorizazio sistema batean puntu hau kontuan hartzekoa da. Irudia 38: Carriots funtzioak Irudia 39: Carriots datuen bistarapena
Azkenik, esan behar da plataforma honek liburutegi batzuk eskaintzen dituela Arduinorekin funtzionamendua errazteko eta programazioan laguntzeko, eta datuak deskargatu nahi badira hau egiteko aukera dagoela formatu ezberdinetan (CSV, XML eta JSON) .
• Ubidots (C2) Ubidots [30], 2012an sortutako ingeniaritza zerbitzuetan oinarritutako enpresa pribatua da. IoT aplikazioak erabiltzea ahalbidetu eta urrutiko kontrola behar duten sistemei hardware eta software soluzioak ematen espezializatua da. Plataforma hau erabiltzeko 2 aukera daude, edukaziorako (doakoa) eta enpresa mundurako (ordainduz). Proiektu honetan doakoa eta beraz edukaziorako dena erabili da. Doako aukera honetan erabiltzaileak dispositibo bat konektatu eta bistaraketa orrialde bat erabiltzeko aukera dauka. Dispositibo horretan 10 sentsore arte konektatu daitezke guztiz doan. Behin muga horiek gaindituta plataforma honek kreditu sistema bat eskaintzen du, hasieran 5.000 kreditu emanez eta hurrengo taulako balioekin agortzen joanez:
Proiektu honetan ez da gailu gehigarririk behar eta 5 faktoreren datuak gorde nahi direnez, ez dago kreditu arazorik. Hala ere, ohartarazpen zerbitzurako SMS bidez egin nahi bada bakoitzean 20 kreditu galduko lirateke eta Email bidez 1. Baina, bestela eskaintzen dituen aukerak oso ondo daude.
Irudia 40: Ubidots kredituak
Hainbat protokolo ezberdin erabiltzeko aukera, zein bertara konektatzeko konektibitate era ezberdin asko erabiltzeko aukera ematen du. Gainera, Hardware askorekin bateragarria da, haien artean Arduino, liburutegi bat eskaintzen baitu konexioa egite eta datuak bidaltzea errazteko. IoT plataforma honek Carriots plataformak egin ditzakeen gauza berdinak egin ahal ditu, baina abantaila batekin, datuen bistaraketa egiteko aukera eskaintzen du. Hau urrutiko kontrola egiteko oso lagungarria da eta kontuan hartzeko atal bat. Gainera datuak jaisteko aukera ere eskaintzen du CSV eta XLSX formatuetan.
• Eskainitako zerbitzuak IoT plataforma baten eskatzen dena, datuak gorde, bistaratu eta ahal bada analizatzeko grafikak egitea da. Beraz, hau baloratuko da atal honetan.
• Kostua Esan denez, bi plataformak doako zerbitzua daukate, baina hemen doako zerbitzu horren mugak baloratuko dira, hau da, Ubidots plataformak kreditu zerbitzua du, eta kredituak agortzean ordaindu behar da, eta Carriots plataformak hilero eta eguneroko limiteak jartzen ditu. Beraz, honen arabera balorazioa egingo da.
Irudia 41: Ubidots ezaugarriak
6.4.3. Aukeratutako soluzioa
Atal honetan proiektua burutzeko egin diren diseinuak eta eman diren pausuak azalduko dira. Proiektuko atalak nola muntatu diren, konfiguratu eta martxan jarri azalduz. Monitorizazio sistemarekin lortzen diren datuak ere ikusiko dira emaitza moduan, baina ez da lortutako datuen analisi sakona egingo, izan ere proiektu honen helburu nagusia sistema bera garatzea da, eta ondoren ortuaren arduradunak zehatz mehatz datuak interpreta ditzan.
Hasteko, produktuaren diseinu orokorraren ideia bat azalduko da, sistemaren funtzionamendua zein izango den azalduz eta osagaiak nola konektatuko diren adieraziz. Horretarako hurrengo irudiaren laguntza erabiliko da:
42.Irudian ikusi daitekeenez, sistemak nodo zentral moduan jokatuko duen Arduino Yún plaka izango du oinarritzat. Berari konektatuta bost ingurumen faktoreak neurtuko dituzten sentsoreak egongo dira, eta horietatik datuak irakurriko dira periodikoki. Ondoren datu horiek plakan inplementatuta dagoen zirrikituan dagoen microSD txartelean gordeko dira, nahi denean jaso eta datuak analizatzeko. Honetaz gain, irakurketa bakoitzaren datuak Wi-Fi konexioaren bidez Interneteko IoT plataforma batera (Ubidots) bidaliko dira, zeinen bidez denbora errealeko urrutiko bistaraketa ahalbidetuko den, eta uneoro eguneratzen joango diren grafika eta bataz-bestekoak erakutsiko diren. Arduino Yún
Hortaz, funtzionamendu orokorra azaldu ostean, atal bakoitzaren oinarrizko azalpen batzuk emango dira.
Aurretik esan bezala, proiektu hau burutzeko Arduino Yún plaka erabiliko da, zeinek ATmega32u4 motako mikrokontrolagailua eta Atheros AR9331 mikroprozesadore bat Linino erabiltzen duena dituen. Plaka hau proiektuaren oinarria eta prozesu guztiak kontrolatzen dituena izango da, sistemari nahi zaizkion funtzionalitateak beraren bitartez aplikatuz. Irudia 43: Arduino Yún pinout laburra [31]
Plaka, USB kable bidez ordenagailura konektatu daiteke (zeinek elikadura iturri bezala ere funtzionatzen duen), eta behin konektatuta, Arduinoren programazioa IDE-a erabiliz programatu daiteke. Sentsoreak konektatzeko, kontuan hartu beharko da sentsorea analogikoa edo digitala den. Digitala bada 43. Irudian eskuinean dauden pinetan konektatu beharko da, horiek baitira Arduinoaren libre dauden pin digitalak (Dxx, xx zenbakia izanik), eta bestela, analogikoa bada ezkerreko aldean dauden pinetan (Axx, xx zenbakia izanik). Arduinoaren elikadura 43. Irudian gorriz eta beltzen agertzen diren pinen bidez egiten da, 5,5V eta 3,3V-ko tentsioa aukeratu daitezkeelarik, edo Vin sarreran tentsioa aplikatuz (USB konexioa erabili ahal izateaz gain). MicroSD txartela azpiko aldean duen zirrikituan sartu baino ez da egin behar eta plakak jadanik partizio bat sortzen du bera erabili ahal izateko. Azkenik, plakaren konfigurazioa eta Wi-Fi konfigurazioari dagokionez, I. eranskinean azaltzen dira zeintzuk diren jarraitu beharreko pausuak, eta behin horiek eginik plaka prest egongo litzateke Internetera konektatuta eta nahi den konfigurazioaz funtzionatzeko.
• Tenperatura eta aireko hezetasun sentsorea Neurketa hauetarako DHT22 sentsorea erabiliko da. Sentsore hau 5V-rekin elikatzen da eta pin digital batera konektatu. Neurketak egitean ondo funtzionatu dezan, sentsorearen 2.hanka eta VCC-ren artean 10KΩ-eko erresistentzia bat jartzea beharrezko da. 1.hankak sentsorea elikatzeko balio du eta 4.ak lurra konektatzeko. Irudia 44: DHT22 Aduinorekin konexioak
Neurketak 2.hankaren bidez egiten dira. 3.hankak ez du balio ezertarako proiektu honetan. 44.Irudian sentsorea Arduinoarekin nola konektatu adierazten duen eskematikoa agertzen da. Irudi horretan irakurketak Arduinoaren 2 pin digitaletik egiten dira, baina proiektuko sistemaren kasuan 4 pinean jarri da sentsore hau. Sentsore honek Arduinorekin erabiltzeko liburutegi bat jaisteko aukera dauka "DHT.h" izenekoa, eta honen bidez egin beharreko programazioa asko errazten da. Behin sentsorea muntatuta eta liburutegia instalatuta, irakurketa probak egin behar dira, ondo dabilela ziurtatzeko, eta horretarako liburutegiak proba eredu batzuk dakartza ekintza hau errazteko. Funtzionamendua zuzena dela egiaztatu ostean, proiektura inplementatu daiteke sentsorea.
• Argitasun sentsorea Argitasuna neurtzeko TSL2561 Adafruit sentsorea erabiliko da. Sentsore hau analogikoa da, eta 45.Irudian dagoen bezala konektatu dakioke Arduino plakari.
Hala ere, Arduino Yún ezberdina da UNO modeloarekiko eta beraz, 45. Irudian adierazten diren SCL eta SDA konexioak ez dira 4 eta 5 pin analogikoetara Irudia 45: TSL2561 Arduinorekin konexioak
konektatze, baizik eta Yún-ak dituen SCL eta SDA izeneko pin berezietara. Honela, konexioa intuitiboagoa egiten da eta pin analogiko horiek oraindik ere erabilgarri egongo lirateke. Beste konexioak sentsorea elikatzeko dira, eta modu horretan konektatzen dira, baina elikadura tentsioa nahi dena izan daiteke 3,3V zein 5V-koa, beraz, proiektu honetarako sentsorea 5V-rekin elikatzea pentsatu da, sentsore guztien elikadura tentsioa berdina izateko. Sentsore honek ere bere liburutegi propioa instalatzeko aukera ematen du "Adafruit_TSL2561_U.h" izenekoa eta hortaz programazioa erratzeko hori bera ere egingo da. Sentsore honekin lortzen den neurketa tartea 0 eta 40.000 lux bitartekoa da, non 0ak argirik ez dagoela adierazten duen eta 40.000 argiak nahiko jotzen duela (Eguzkiaren argiak zuzenean jotzean 100.000 lux-era ere iritsi daiteke) [32]. Plantazio gehienek 10.000 eta 40.000 lux artean ondo hazteko beharrezko argi kantitatea jasotzen dute.
• Erradiazio Ultrabioleta sentsorea Sentsore hau analogikoa da, eta eguzkitik jasotzen den erradiazio ultramorea neurtzeko balio du. Aurretik esan bezala, 240-370nm bitarteko uhin luzerako izpiak detektatzen ditu, eta horien arabera UV indizea kalkulatzen du.
Sentsorea oso sinplea da konektatzeko, 2 pin ditu elikadura ezartzeko eta irteerako balioa plakaren A0 pin analogikora konektatzeaz nahikoa da.
Sentsorearen balioa jaso eta kalkulu batzuk egin eta gero, momentuan dagoen erradiazio ultrabioleta indizea zein den jakin daiteke, 47.Irudiko taulan adierazten den balioen arabera [33].
• Lurreko hezetasun sentsorea Sentsore hau ere analogikoa da eta 3 hanka dituenez konektatzeko erraza. Hanketako bat elikadura iturrira bestea lurrera eta irakurketa analogikoak egiten dituena A3 pin analogikora konektatzen dira. Bertatik jasotzen diren irakurketek lurra lehor, heze ala busti dagoen adierazten dute, hurrengo balioen arabera; o 0-300: Lehor o 300-700: heze o 700-950 bustita Irudia 47: Sentsorearekin lortutako UV indize taula
Beraz, sentsore honek dituen bi kobrezko hagak lurrean sartuz gero, bertako egoera zein den jakin ahal izango da. Sentsoreak kobrezko hagetatik korrontea pasarazten du, eta jasotzen duen erresistentziaren arabera, hezetasun maila bat edo beste emango du, ura badago erresistentzia txikiago eta beraz balio altuagoak lortuko dira, eta bestalde, lehor badago, erresistentzia oso altua izango da eta balioak jaitsi egingo dira.
7.4. Datuen biltegiratzea
Datuen biltegiratzea egiteko, microSD txartela erabiltzea hautatu da, bertan jasotzen diren datu guztiak eta eguna eta ordua gordez irakurketa bakoitzean. Datuen fitxategia Arduino Yún plakaren Linux partean egongo da muntatuta eta zehazki "/mnt/sda1/" direktorioan. Beraz, programazioaren bitartez eta "FileIO.h" liburutegiaren laguntzaz, garatuko den programak fitxategia sortzea eta barruan idaztea lortu behar da. Horretarako, FILE motako aldagai bat sortuko da, eta direktorio horretan "DatuakSentsore.txt" izenarekin fitxategia sortu edo sortuta badago ireki (FILE_APPEND erabiliz) beharko da programa abiarazten den bakoitzean. Behin programa abiatuta dagoela ez da beharrezkoa izango berriz irekitzea, irekita mantenduko baita FILE motako aldagai horren bitartez. Irudia 48: DFrobot SEN0114 sentsorea Arduinorekin konexioak
• Ondoren lerro bat jaitsiz irakurketa bakoitzaren datuak idazten joango da programa, datu bakoitza dagokion izenaren azpian geratuz. Data eta orduaren informazioa "Process" funtzioa erabiliz sortutako aldagai baten bidez irakurriko da. Ordu hau plakak Wi-Fi bidez eguneratzen du, izan ere ez dauka RTC (Real Time Clock) motako osagairik, beraz bera bakarrik ez da gai ordua eguneratuta lortzeko (itzaltzen den bakoitzean ez baitu ordua eguneratzen). Beraz, datuen fitxategia hurrengo irudiko formatuan geratuko litzateke:
Ondoren, Excel moduko aplikazio baten bitartez adibidez, fitxategia irakurri eta komak mugatzat jarriz, Exceleko orri batera irauli daitezke, gero grafikak egin eta analizatzeko. Irudia 49:microSD Fitxategiko datuak
Irudia 50: Datuak Excelera inportatzea MDA formatuan Irudia 51: Excel orrian datuak
Atal hau proiektuaren parte garrantzitsu bat da. Izan ere, monitorizazio sistemari IoT aplikazioaren ezaugarriak eman nahi bazaizkio, ezinbesteko da Interneterako konexioa lortzea. Gainera, aurretik esan den moduan, plaka honek ez dauka RTC modulurik data eta ordua eguneratzeko eta funtzio hau Wi-Fi bidez egin behar du. Beraz, bai IoT plataformarekin komunikatzeko, bai eta data fidagarriak lortzeko Wi-Fi konexioa bermatzea lortu behar da. Arduino Yún plakaren oinarrizko konfigurazioa eta Wi-Fi sare batetara konektatzeko lehen pausuak nola eman I. Eranskinean azaltzen dira, beraz, ez dira azalduko. Baina, proiektua unibertsitatean egin eta inplementatu nahi denez, eduroam sarera konektatzea lortu behar da, eta sare hau korporatiboa izatean eta erabiltzaile bakoitzarentzat pasahitz desberdin bat edukitzean, jarraitu beharreko pausuak eta egin beharreko konfigurazioa desberdinak dira. Hasteko, ez du balio I. Eranskineko metodoa jarraitzeak (honek LAN sare partikularretarako balio du), horren ordez, eskuz konfiguratu beharko dira plakaren linux parteko haririk gabeko sareen konfigurazio fitxategiak. Hau egiteko, lehendabizi plakan Bridge liburutegian datorren "YunSerialTerminal" programa kargatu behar da, honela plakara serial bidez atzipena ahalbidetzeko. Ondoren, Windows Sistema Eragilea erabiliz, puTTY programa exekutatu eta serial aukeran Yún-a dagoen COM portua idatzi behar da. "Speed" atalean, berriz 115200 zenbakia jarri behar da hori baita programan jartzen duen balioa. Irudia 52: puTTY konfigurazioa
Behin barruan, erabiltzaile eta pasahitza sartu behar dira, erailtze bezala "root" jarri daiteke, eta pasahitza, lehen aldiz plaka konfiguratzean aukeratutakoa da (lehenetsia "arduno" edo "doghunter"). Erabiltzailea eta pasahitza jarri direnean, plakaren Linux aldea konfiguratzeko aukera egongo da. Hortaz, plaka unibertsitateko eduroam sarera konektatzea lortu nahi denez, sarearen ezaugarriak zeintzuk diren begiratuz [34]. Sarearen ezaugarriak zeintzuk diren jakinda, "/etc/config/" direktorioa atzitu eta "Network" eta "Wireless" fitxategiak konfiguratu behar dira hurrengo balioekin:
Irudia 53: Arduinoaren Wireless konfigurazioa Irudia 54: Arduinoaren Network konfigurazioa
Fitxategi hauetan 53. eta 54. Irudietako konfigurazioa jartzen denean, plaka eduroam sarera konektatzea lortuko da. Beraz, honela, haririk gabeko sare bidezko konexioa ezartzearen atala burututa geratuko litzateke.
Azkenik, plakari datuen urrutiko kontrola ahalbidetzeko IoT aplikazio baten erabilera gehitzea faltako litzateke. Ekintza honetarako Ubidots Interneko plataforma erabiltzea aukeratu da, hainbat aukera eta erraztasun eskaintzen baititu datuak plakatik bidali, plataforman jaso, adierazi eta prozesatzeko eran. Plataforma honen ezaugarri orokorrak alternatiben analisia atalean adierazi dira, beraz orain ez dira sakonki azalduko, baina bai adieraziko da nolakoa den datuak bidaltzeko programazio atala eta Interneteko datuen orrialdea. Hortaz, lehenik programazioaren atalari ekingo zaio. Honetarako Ubidots plataformak Arduino plataformarekin konexioak errazteko liburutegi bat eskaintzen du "UbidotsYUN.h" izenekoa. Liburutegi honen laguntzaz, lehenik eta behin, konexioa ezartzeko erabiliko den Token-a definitu behar da. Token hau Ubidots-en erabiltzaile orrialdean "credenciales del API" atalean ikusi daiteke zein den. Token-a ezagutzen dela, programan definitu behar da eta ondoren "Ubidots client(TOKEN);" eta "client.init" kode lerroa jarriz konexioa gauzatzea lortzen da. Beraz, ikusi daiteke oso metodo erraza dela komunikazioa ezartzeko. Ondore, "#define" bitartez bidali nahi diren aldagaiak definitu behar dira, eta sentsoreetatik jasotzen diren datuak haiei esleituz, Ubidots-era bidali "client.sendAll();" aginduaz. Pausu hauek jarraituz, konexioa eta datuen bidalketa eginda geratuko lirateke (I. Eranskinean kodigo osoa dago). Atal honekin amaitzeko Ubidots plataformak datuak adierazteko eskaintzen dituen aukera batzuk aztertuko dira.
55. Irudian sortutako monitorizazio sistemara atzituz orrialdea nola agertzen den ikusten da. Bertako edozein ingurumen faktoretan klikatzen bada, faktore horretan jasotako azken ordu zein egunetako datuak agertuko dira. Adibidez, hurrengo irudian tenperaturaren datuen orrialdea ikusi daiteke:
Faktore guztien datuak ikusi daitezke modu horretan eta aukeratzen den egunetako grafikak ikusi. Irudia 55: Ubidots dispositiboaren orrialdea Irudia 56: Ubidots tenperatura orrialdea
Honetaz gain, plataforma honen bidez alarmak jarri daitezke daturen batetako balioak aurrez ezarritako muga bat gainditzen badu ohartarazpena jasotzeko mugikorreko mezu zein e-mailaren bidez, 57. eta 58. Irudietan ikusten den bezala.
Azkenik, datuak denak batera kontrolatzeko, grafikak ikusteko eta batazbestekoak denbora errealean kalkulatzeko orrialde bat ere konfiguratu daiteke, zeina emaitzen atalean erakutsiko den.
7.7. Emaitzak
Metodologiaren atal honekin bukatzeko, monitorizazio sistema osorik konfiguratu eta garatu ostean lorturiko emaitzak erakutsiko dira. Bai Ubidots plataformaren bidez lortutako datu batzuk erakutsiz, bai eta microSD txarteleko datuekin lortu daitezkeen grafikak bistaratuz. Esan beharra dago, proiektu honetan ez direla lortutako emaitzen balioak era sakon batean analizatuko, hau da, ez da aztertuko plantazioari nola eragiten dieten lortu diren balioek. Izan ere, proiektu honen helburu nagusia monitorizazio sistema bera garatzea da, eta etorkizunean sistema guztiz inplementatzea pentsatzen bada, datuen analisi sakonagoa egiteko posibilitatea egongo da. Gainera, sistema hau benetako sistema baten prototipoa denez, probak etxe bateko landare batean egin dira, ez baitago unibertsitateko ortuan Arduino plaka ortua dagoen lekuan elikatzerik (bateria bidez ez bada) eta gainera estaldura eta babesak inplementatzea faltako litzateke aire librean jarri ahal izateko. Hurrengo irudian unibertsitateko ortua agertzen da:
Irudia 59: Unibertsitateako ortua
Etxe barnean eta normalean leihoa itxita egonez, normala da UV erradiazioaren balioa ia beti 0 izatea, hala ere, balio hauek lehen pikoa 1 indizea izango litzateke eta 2. Pikoa 2 indizea, baina programan errore bategatik horrela agertzen dira.
• Lurreko hezetasuna:
Grafikei erreparatuz, balioak ondo jasotzen direla esan daiteke, eta zentzua daukatela (UV erradiazioarenak izan ezik, justu data horietan programan errore bat zegoelako), gainera modu ulerterrazean erakusten dira eta tarte ezberdinetako egunen datuak ikusteko aukera dago. Hona hemen datuak batera erakusten diren panelaren itxura:
Irudia 66: Lurreko hezetasunaren grafika Ubidots Irudia 67: Ubidots datuen panela
Ikusi daitekeenez, tenperaturaren, argitasunaren eta aireko hezetasunaren eguneko bataz-bestekoak egiten dira, tenperatura argiaren eta lurreko hezetasunaren grafikak erakusteaz gain. Bestalde, azken neurketaren UV erradiazioaren balioa eta aireko hezetasunaren ehunekoa adierazten dira. Eta amaitzeko, datu guztien zerrenda bat, faktore bakoitzetik jasotako azken 50 balioak jartzen dituena kontsultatu nahi izatekotan. Emaitzen atal honekin bukatzeko Excel orrialdean egun bateko datuekin lortu daitezkeen grafikak erakutsiko dira:
Beste aldagaien grafikak era berean egin daitezke eta formatu berean analizatu, beraz, honekin burututzat emango da emaitzak erakusteko atala.
Atal honetan proiektuan zehar burututako faseak deskribatzen dira. Proiektua lan paketeetan (LP) banatzen da. Lehenik eta behin, lan taldea deskribatzen da. Ondoren, LP guztien azalpena egiten da eta Gantt-en diagrama batean irudikatu. Azkenik, mugarriak deskribatzen dira.
Hurrengo taulan, lan taldeko kide bien erantzukizunak zeintzuk diren azalduko dira, eta baita bakoitzak erantzukizunetan izango duen pisua zein izango den ere.
Proiektu hau bi fasetan eta hiru lan paketetan banatzen da, ondoren azalduko den moduan:
1.Fasea: Planifikazioa eta burutzea ✓ LP 1: Diseinuen ikerketa (LP 1)
Lehen lan pakete honetan proiektuaren inplementazio fisikoaren inguruko alderdien ikerketa egingo da.
• LP 1.1: Hardware diseinuaren ikerketa Proiektuaren garapenerako eta inplementazio fisikorako beharrizan teknikoen analisia egingo da atal honetan. Horrela, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren osagai elektronikoen aukeraketa egingo da.
• LP 1.2 : Software diseinuaren hasierako pausuak Era berean, beharrezkoa izango da sistemaren funtzionamendua nolakoa izango den pentsatzea eta hori nola programatu jakitea, hardware atalak elkarrekin komunikatu eta monitorizazio sistema osoa garatzeko helburuarekin. Atal honetan, osagai elektroniko (sentsore eta plaka) guztiak ondo dabiltzala egiaztatzeko programazio probak egingo dira. Gutxinaka osagaiak batera probatu beharko dira Legenda: 1: Erabakitzen du 2: Exekutatzen du 3: Aholkatzen du 4: Informatua da
funtzionamendua zuzena dutela egiaztatzeko, horrela sistema osoaren funtzionamendua probatu arte. Gainera, IoT plataforma aukeratu eta datuak gordetzeko fitxategi sistema definitu beharko dira, geroago zuzen inplementatzeko.
✓ LP 2: Muntaketa fisikoa (LP 2) Behin diseinuak planifikatuta, monitorizazio sistemaren prototipoa muntatu beharko da. • LP 2.1 : Osagai bakoitzaren probak Osagaiak eskura dauden unean, bakoitzari hasierako proba batzuk egin beharko zaizkio bai programazio zein elektronika aldetik, guztiak ondo daudela egiaztatzeko (sentsoreei adibidez). Osagai baten batean zerbait fabrikatu behar bada ere probatu egin beharko da ea ondo dabilen.
• LP 2.2 : Inplementazio fisikoa Behin beharrezko osagai guztiak daudela eta programazio probak bete direla, prototipoaren muntaketa egin beharko da eta amaierako programa osatu, Interneko konexioa gehitu, IoT plataformarekin komunikazioa bermatu eta datuen fitxategia programatuz.
2.Fasea: Amaierako Probak ✓ LP 3: Prototipoaren analisia (LP 3) Lan pakete honetan amaierako prototipoaren beharrezko proba guztiak egingo dira, sortu diren errore posible guztiak zuzenduz. • LP 3.1 : Plakaren eta sentsoreen funtzionamenduan probak Aurretik ere probak eginda egon arren, behin prototipoa guztiz garatuta dagoela berriz ere probak egingo dira bai plaka bai sentsoreak ondo funtzionatzen dutela egiaztatzeko.
• LP 3.2: IoT eta fitxategi sistemaren funtzionamenduan probak Wi-Fi bidezko Interneteko konexioa jarrita dagoela konexioaren inguruko probak egingo dira, datuak Interneteko plataformara ondo bidaltzen direla egiaztatuz, eta konfigurazioak ondo funtzionatzen duela bermatuz. Era berea, fitxategi sistema izango den microSD txartelean datuak ondo gordetzen direla probatu beharko da
aurkitu bezain laster konponduko dira, eta lan honetarako denbora tarte txiki bat gehituko da, guztia ondo zuzentzen dela bermatzeko.
Proiektua era kontrolatu eta normalizatu batean garatzeko helburuarekin, proiektu zuzendariarekin batzarrak egingo dira, berak proiektuaren garapenari buruzko informazioa jaso eta garapen hau kontrolatu dezan. Ondoren proiektu honetan izandako mugarriak agertzen diren taula bat irudikatzen da, non mugarriaren izena eta bera betetzen den proiektuaren unea azaltzen diren.
• M1. Proiektuaren hasiera Lehen mugarri honetan proiektuan lortu nahi diren helburuak definituko dira eta proiekturekin konpondu nahi den problematika adostuko da. • M2. Hasierako planifikazioa Puntu honetan, amaierako proiektua zein izango den nahiko zehazki ezagutzen da, beraz, proiektua burutzeko behar izango diren osagaiak zein izango diren adostu eta alternatiba ezberdinen analisia egingo da, horrela beharrezko osagaiak eskuratzen joanez. • M3. Lehenengo proben bukaera
Mugarri honetan, aukeratutako osagaien lehen probetan jasotako emaitzen berri emango da, dena ondo joan den edo arazoak egon diren jakinarazteko. • M4. Azken inplementazioaren iragatea Momentu honetan, lehenengo probetan sortutako erroreak (egotekotan) eta hasierako planifikaziotik egin beharreko zuzenketak egin eta gero, prototipoaren azken inplementazioa burutzen hasi eta ondorengo informazioa batu beharko da. • M5. Inplementazioaren amaiera Mugarri honetan, proiektuaren inplementazio fisikoa (bai eta programazio aldea) bukatutzat emango dira, eta lehen emaitzak erakutsiko zaizkio proiektu zuzendariari. • M6. Proiektuaren amaiera Beharrezko proba eta zuzenketa guztiak egin ondoren, bukatutzat emango da proiektu hau.
Proiektu garatzen doan bitartea, entregagai batzuk garatu beharko dira informe modura, proiektuaren nondik norakoak zuzendariari azaltzeko eta lortutako emaitzak, probak eta analisiak jakinarazteko. Entregagaia Izenburua E1 Proiektuaren hasierako ikerketak E2 Hasierako planifikazioaren informea E3 Egindako proben informea E4 Azken planifikazioaren informea E5 Lortutako hasierako emaitzen informea E6 Amaierako emaitzen infromea
Atal honetan proiektuan zehar izandako kostu totala azaltzen da. Kostuak lau motetakoak izango dira: Barne orduak, amortizazioak, azpikontratazioak eta gastuak.
Ataza honetan proiektuko partaide bakoitzaren lanordu kopurua eta horren kostuak azaltzen dira.
Proiektu honetan erabili diren materialak amortizagarriak edo proiektuan bertan soilik erabili eta proiektuko gastu moduan kontuan hartu behar izango direnak izango dira. Material amortizagarriak proiektu honetaz gain erabili ahal izango diren materialak dira. Material hauek aurretiaz eskura izan ditzakegu, eta proiektua bukatu ostean ere oraindik erabilgarri egon daitezke beste proiektu edo lan batzuetarako. Beraz, hauen kostuak , beraien bizitza erabilgarriaren eta proiektuan erabilitako ordu kopuruaren arabera kalkulatuko dira. Hona hemen proiektuan erabilitako material amortizagarriaren taula:
Berrerabili ezin izango diren baliabideen kostua aitortzen da ataza honetan. Hau da, proiektu honetan soilik erabiltzeko baio izan dituzten baliabideen kostuak azalduko dira.
9.2. Guztizko kostu aitorpena
Ataza Kostua (€) Barne orduak 15.800 Amortizazioak 156,5175 Azpikontratazioak 0 Gastuak 444,51 Azpitotala 16.401,03 Ezusteak eta kontigentzia plana (%10) 1.640,10 Guztira 18.041,13 Taula 16: Guztizko kostu aitorpena Guztizko gastuen taulan ikusi daitekenez, proiektu honen elaboraziorako 18.041,13 €behar izan dira, ezuste eta kontingentzia planerako beharrezko kostua ere kontuan hartuta.
Atal honen helburua proiektuaren bideragarritasuna analizatu eta proiektua bideragarria dela ondorioztatzea da. Hortaz, proiektua bideragarria dela ondorioztatzeko hurrengo alderdiak hartuko dira kontutan: • Bideragarritasun teknikoa • Bideragarritasun juridikoa • Bideragarritasun operatiboa • Denbora bideragarritasuna Ondoren, alderdi hauetako bakoitza era labur batean azalduko da.
10.1. Bideragarritasun teknikoa Funtsezkoa da proiektuaren bideragarritasun teknikoa aztertzea, hau beteko ez balitzake, proiektua burutzeak ez bailuke zentzurik izango. Beraz, bideragarria dela frogatzeko helburuarekin eta galdera-erantzun metodologia erabiliz, bideragarritasun teknikoa aztertuko da. - Existitzen da proiektua burutzeko beharrezko teknologia? Eskuragarria da? Proiektua garatzeko lehen pausu beraren planifikazio teknologikoa burutzea da. Aurreko ataletan azalduta agertu da badaudela proiektua aurrera eramateko beharrezko produktu teknologikoak eta gainera beraien kostua zentzuzkoa dela. Beraz, produktu hauen eskuragarritasuna ez da arazo bat.
Aukeratutako osagai eta metodoek beharrezko espezifikazio minimoak betetzeen dituzte? Bai, betetzen dituzte. Mikrokontrolagailuaren aukeraketa izan da atazarik zailena, aukera asko baitzeuden proiektua burutu ahal izateko, baina aukeratutako materialak proiekturako beharrezko espezifikazioak ondo betetzen ditu.
10.2. Bideragarritasun juridikoa Ataza hau, proiektuaren helburua komertzializatua izatea denean aztertu beharrekoa da. Baina, proiektu honen garapena, zuzendaritza eta koordinazioa Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatuko departamentuaren esku egon denez eta ez dagoenez produktua komertzializatzeko asmorik, ez da beharrezkoa bideragarritasun hau aztertzea.
10.3. Bideragarritasun operatiboa Behar izan diren informazio iturriak, garapenerako materiala eta beharrezko aurrekontua eta inbertsioa Bilboko Ingeniaritza Eskolako Matematika Aplikatuko departamentuak eman ditu. Proiektuaren zuzendariak, Javier Bilbao, harreman ona egotean lagundu eta proiektuaren garapen zuzenerako beharrezko laguntza eta asistentzia guztiak ematen ditu.
10.4. Denbora bideragarritasuna Ataza honetan, proiektua burutzeko epeen bideragarritasuna egiten da, eta amaierako datarako bukatuko den aztertu. Aurretik azaldutako lan paketeen (LP) burutzeko jarri diren epeak nahiko errealistak dira. Hala ere, ez da derrigorrezkoa aurretik deskribatutako lan plana aldaketarik gabe betetzea. Lan plan honen epeak proiektua burutzen doan heinean aldatzen joan ahal izango dira, lan pakete batzuk lehenago eta beste batzuk beranduago bukatzeko aukerarekin. Beraz, proiektua bukatzeko amaierako datak aldaketak jasan ahal izango ditu prozesuan zehar. Izan daiteke, erroreen detekzioa egitean ustekabeko erroreak aurkitzea eta lana atzeratzea edo, alderantziz, errorerik ez egotea eta lana aurreratzea, beraz, zehatz planifikatu ezin den gauza bat da. Hala ere, proiektuaren amaiera data ez da asko aldatuko bere amaiera data teorikotik.
Atal honetan, proiektua burutu ahala aurkitu daitezkeen arriskuak aztertuko dira. Arrisku hauek proiektuaren epeetan, garapenean eta aurrekontuan eragina izan dezakete, nahi ez diren emaitzak lortuz edo proiektua bertan behera uztea eraginez Arrisku bat baloratzeko garaian kontuan izan behar da izan dezakeen inpaktua eta agertzeko probabilitatea. Jarraian arriskuen deskribapen bat eta bakoitza saihesteko kontigentzia neurriak azaltzen dira.
Posible da proiektuan zehar aukeratu diren osagaiekin arazoak izatea, ez dutelako funtzionatzen edo matxuratu direlako, edo baita kodean akatsen bat izateagatik eta ez funtzionatzea nahi den bezala. Gainera, osagaien eskuragarritasuna ere arrisku moduan kontuan hartu beharko da, osagai bat aukeratu eta lortu ezin bada, proiektua ezingo baita aurrera eraman (beste bat aukeratu gabe). Arrisku honen agertzeko probabilitatea ertaina da eta inpaktua altua.
Kontingentzia neurri moduan, posible da aukeratutako osagai bakoitza banaka-banaka eskuratu bezain laster probatzea ziurtatzeko denak ondo funtzionatzen duela eta kodeak ondo daudela. Horrela akatsa detektatu ezean zuzendariari edo beharrezko pertsonari bati laguntza eska dakioke. Honekin batera, kontuan hartu beharko da osagaien eskuragarritasuna aukera egin ahala, ezusterik ez gertatzeko.
Monitorizazio sistema baten prototipoa garatu behar den proiektu teknikoa izatean, izan daiteke, garapenean arazo teknikoak agertzea, hala nola, osagaiak elkarrekin jartzean arazoak agertzea edo muntaketan zerbait gaizki jarri izana eta ondorioz osagaietako bat edo gehiago erre edo matxuratu izana. Gainera, proiektuak software alde garrantzitsu bat ere baduenez, kodea osatzen joan ahala erroreak agertu daitezke, eta ondorioz konexioek ondo ez funtzionatzea, IoT plataformarekin komunikazioa ondo ez betetzea edo microSD txartelean datuak ondo ez idaztea eraginez. Arazo hauek saihestu edo lehen bai lehen aurkitu eta konpontzeko, proiektuaren parte diren zati guztien probak egin beharko dira aldaketa bat egiten den bakoitzean. Osagaiak banaka probatuta egongo direnez (aurreko arriskua) taldeka probak egin, eta funtzionamendu zuzena ziurtatu beharko da. Gainera, IoT plataformarekin konexioa zuzen bete eta microSD txartelean datuak ondo gordetzen direla ere probatu beharko da aldiro. Atal honetako arriskuak aurkitu eta saihestean emango da denbora gehien, arriskuaren probabilitatea altua eta inpaktua altua baitira.
Posible da proiektuan zehar plangintza ezin izatea jarraitu zehazki eta atzerapenak gertatzea arrazoi ezberdinen ondorioz. Proiektuaren atalen batek atzerapenak proiektu osoa atzeratzea ekar dezake eta arazoa sakontzea. Arrisku honen agertzeko probabilitatea eta inpaktua erdi-baxua da, atzerapenak gertatuz gero ere lan plana moldagarria baita.
Hori saihesteko ondo neurtu beharko da proiektuaren atal bakoitza burutzeko beharrezko denbora eta atzerapenak ekar ditzaketen faktoreak aurreikusi.
Arriskutsua izan daiteke proiektuan zehar datuak galtzea, adibidez IoT plataforman arazoak gertatuz edo microSD-ko fitxategia hondatuz. Arrisku honen gertatzeko probabilitatea baxua da baina inpaktua oso altua izango litzateke.
Edozein proiektutan kontuan izan behar da partaideren batek baja izateko arriskua, kasu honetan lan taldea zuzendaria eta Ingeniari Juniorra dira, beraz bietako batek baja hartzea. Posible da proiektuan zehar kideren batek baja hartzea edo arrazoiren batengatik ezin izatea bere lana burutu denbora batez. Proiektua bi kidek osatzen dutenez arrisku honen eragina oso altua izango litzateke baina gertatzeko probabilitate oso baxua da.
Arrisku honen aurrean ezin da kontingentzia neurri handirik hartu, aukera bakarra gertatu ezkero proiektuaren plangintza egoera berrira ahalik eta ondoen egokitzea izango litzateke.
Proiektu honetan garrantzi handikoa da Wi-Fi bidezko Interneterako konexioa eskura izatea. Izan ere, hau gabe ezin izango lirateke datuak IoT plataformara bidali eta beraz berauen urrutiko kontrola burutu. Beraz, Interneteko konexioa erortzen bada edo itzatzen bada edo kodean konexio arazoak badaude proiektu honetarako arazo nahiko handia litzateke. Arrisku honen probabilitatea ertaina da eta inpaktua altua.
Arrisku honen aurrean, babesa ematen duen aukera microSD txartela izatea da, eta datuak urrutitik kontrola ezin izanda ere, behintzat bertan gordetzea lortzen da. Bestalde, periodikoki IoT plataforma begiratzea komeni da, datuak ondo iristen direla ziurtatzeko eta konexioak ondo jarraitzen duela bermatzeko.
11.7. Finantzaketa arazoak (A7)
Unibertsitateko departamentu batek koordinatutako proiektua izan arren, finantzaketa arazoak agertu daitezke, gehienbat departamentuak proiektua burutzeko beharrezko materiala erosteko ezintasuna azaltzen badu. Arazo honen aurrean, kanpoko finantzaketa lortzea izan daiteke aukeretako bat, edo hasiera batetik eskura dagoen aurrekontua eskatu eta horra moldatu. Arazo hau gertatzeko probabilitatea oso baxua da, baina inpaktua altua.
Proiektu honen helburu nagusia ingurumen faktore batzuk neurtzeko baliagarria izango zen monitorizazio sistema bat garatzea zen, honetarako hardware librea erabilita. Helburu hau lortzeko, aukera ezberdinen hardware zein software analisiak egin dira, eta erabiliko diren metodo eta osagaiak aukeratu ondoren, sistema muntatzeko eta kodigoa sortzeko atalari ekin zaio. Nabarmendu beharra dago, monitorizazio sistemaren garapen honetan, hainbat problema ezberdin konpontzeko beharra zegoela, sistemak nahi ziren funtzionalitateak bete zitzan. Hala nola, datuen biltegiratzea egiteko sistema bat garatzea, Wi-Fi bidez plaka Internetera konektatzea () eta IoT plataforma baten bidez datuak gorde eta bistaratzeko aukera izatea. Funtzio hauek guztiak Arduino Yún plakaren bidez kontrolatzea hautatu da proiektu honetan, bere ezaugarri eta funtzionalitateek oso aukera ona egiten baitute mota honetako proiektuak garatzeko. Alde batetik, tenperatura, aireko hezetasun, lurreko hezetasun, erradiazio ultramore eta argitasuna neurtzeko hautatu diren sentsoreen bidez datuak jaso eta prozesatzea lortzen da Arduino Yún plakarekin. Ondoren, plakak eskaintzen dituen liburutegiak erabiliz mikrokontrolagailu eta Linux partea komunikatu eta datuak microSD txarteleko fitxategi batean gordetzea lortzen da. Azkenik, datuen urrutiko kontrola eta bistaraketa egiteko, arduinoa Wi-Fi sarera konektatu eta IoT plataforma batera datuak bidaliz funtzio hori betetzea lortzen da. Beraz, esan daiteke proiektu honen helburuak era egoki batean betetzea lortu direla, eta sistema hau prototipotzat erabiliz, etorkizunean sistema konplexu eta oraindik garatuago bat osatzeko erabili ahalko dela. | science |
addi-c67043825f9e | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29403 | Ingurumen faktoreen neurketa hardware librea erabiliz | Bilbao Zarragoitia, Jon | 2018-10-30 | 1. Hasierako konfigurazioa
Arduin yún plaka lehenengo aldiz erabiltzen denean, konfigurazio pausu batzuk jarraitu beharra dago [1] funtzionamendu zuzena ziurtatzeko. Arduinoa elikadura iturriaren bidez piztean, honek Ad-Hoc moduko haririk gabeko sare bat sortuko du "ArduinoYun-XXXXXX" formatuko izenarekin, eta konfigurazioa burutzeko bertara konektatu beharko da edozein dispositibo Wi-FI -ren bitartez. Behin konektatua, nabigatzaile baten laguntzat, atebide lehenetsira jo beharko da, "192.168.240.1" helbidean edo "arduino.local" izenean (forma hau ez dabil beti). IP horra atzitzean, LuCi motako login orrialde bat irekiko da, hurrengo argazkikoa bezalako:
Pasahitz lehenetsia "arduino" edo "doghunter" da, fabrikatzaile modeloaren arabera (Arduino.org edo Arduino.cc izan daiteke). Behin barrura atzituta interfazeei buruzko informazioa eta konfigurazioko botoi bat aurkituko dira: Irudia 1: Arduino Yún login orrialdea
Irudia 2: Arduino Yún informazioa Irudia 3: Arduino Yun Wi-fi konfigurazioa
Jadanik Arduino Yún plaka konfiguratuta badago, baina aldaketak egin nahi baaizkio, konektatuta dagoen Wi-Fi sarea aldatu adibidez, bi eratara egin daiteke. Lehenengo era, aurretik azaldutako moduaren antzekoa da. Hau egiteko, plaka konektatua dagoen Wi-Fi sare berdinera konektatu behar da ordenagailu (edo bestelako dispositibo) baten bidez, eta Yún-ak esleituta duen IP helbidera atzitu. IP helbidea lortzeko, sareko router-era atzitu edo bestela Arduinoaren IDE-an defektuz datorren "Wifi stauts" programa exekutatu daiteke. Behin hau eginda, lehen esandako login orrialdera atzitzea lortuko da eta pausu berdinak jarraituz konfiguratu ahal izango litzateke. Bigarren modua plakaren Wi-Fi konexioa reseteatzean datza. Horretarako, plakak botoi bat dakar, zeina 5 segundo sakatuta mantenduz Wi-Fi-a reseteatzea lortzen den.
66. Initialize_SDcard(); // Datuak gordeko diren microSD txartaren fitxategiak hasieratzeko funtzioa 67.
86. //SD txarteleko fitxategian idatzeko funtzioa 87. Write_SDcard(); 88.
190. String idazketa=String(tenp,2);// Fitxategian idazteko String batera irauli datuak 2 dezimalekin 191.
211. dataFile.close(); //Itxi fitxategia 212.
4. Erreferentziak | science |
addi-e4050d27ab49 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29433 | Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez | Brao Casado, Julen | 2018-10-31 | Zuzendariak
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
1 Sarrera Dokumentu honetan Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez Gradu Amaierako Lana (GRAL) aurkezten da, non tentsio-iturri programagarrien funtzionamendua aztertuko den xafla fotovoltaikoen emulazioaren kasurako. Horrez gain, energia fotovoltaikoaren inguruan ere sakonduko da, gaur egungo egoera analizatuz, prozesua eta funtzionamendua aztertuz eta emulazioan lortutako emaitzak ikusiz. Azalpena egokia izan dadin, aurkibidean adierazitako puntu guztiak azalduko dira, lehenik eta behin energia fotovoltaikoa eta energia-iturriak analizatuko dira testuinguruan. Proiektuaren helburuekin eta irispenarekin jarraituz, lan honekin lortuko diren onurak adieraziko dira. Behin alternatiba guztien analisia eginda, hautatutako soluzioaren azalpena egingo da. Horrekin, informazioa nahikoa izango da metodologia puntuan proiektu honetan burututako lana azaltzeko. Proiektua hasten denetik, dokumentu hau garatu eta entregatu egiten den arteko prozesu guztia GANTT diagrama baten azalduko da, pausu guztiak adieraziko direlarik. Gainera, denbora tarte horretan behar izaneko gastuen zuriketa ere egingo da. Azkenik, aurkeztutako informazio guztia laburtuko da eta ateratako ondorioak zerrendatuko dira lanaren ideia labur eta zehatzagoa izateko asmoz. Horrekin batera, informazio-iturriak eta erabili diren tresnen espezifikazio-orriak erantsiko dira.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
2 Testuingurua 2.1 Energia berriztagarrien bilakaera Azken urteetan munduko biztanleria asko hazi da eta ondorioz, kontsumitu beharreko energia edota instalatutako potentzia igotzea ekarri du. Hori dela eta, sorkuntza elektrikoa ahalbidetuko duten sistemak garatzen ari dira. Ez hori bakarrik, gizartearen ikuspuntua ere aldatu egin da, eta hortaz, ez da soilik sistema efiziente bat lortu behar, baizik eta ingurumen inpaktu txikia izango duena baita ere. Azken hamarkada honetan indarra hartu duten teknologiak, eta esandako baldintzak betetzen dituztenak, energia berriztagarriak dira. Honako hauek, iturri naturaletatik lortzen direla eta birsorkuntza amaigabea dutela oinarritzat daukate. Aipatutako iturri nagusi horiek lau izango lirateke: • Ura. Batez ere zentral hidroelektrikoen bitartez lortzen da energia, nahiz eta azkenaldian aurrera pausuak eman diren olatu eta itsasaldi teknologietan.
• Haizea. Honen energia zinetikoa energia elektrikoa bihurtzen da aerosorgailuen bidez, ezagutzen den energia eolikoa da. Garatuena, Onshore (lurralde barruan) egin izan da baina gaur egun Offshore (lurraldetik kanpo) ere instalatzen ari da.
• Eguzkia. Bi teknologia bereizi daitezke batez ere, fotovoltaikoa eta termosolarra. Biak latitude kokapenarekiko eta klimarekiko menpe egongo da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
2.1. Irudia – Energia berriztagarrien gorakada 2005-2016 urte bitartean. Grafika aztertuz, sorkuntza hidroelektrikoa eta biomasa betiko balioetan mantentzen direla esan daiteke. Berriz, instalatutako potentzia aztertuz, gehien handitu diren teknologiak, eolikoa eta eguzki energia fotovoltaikoak izan dira, hain zuzen ere, eolikoak 2005ean zuen instalatutako potentzia 58.712 MW-koa zen eta 2016an 467.165 MW-etara heldu zen; fotovoltaikoaren kasuan, 4.977 MW-etatik 295.953 MW-etara handitu egin da. Nola aldatu den erabilitako teknologia berriztagarri bakoitzaren portzentaia 2005 eta 2017 urteetan ere interesgarria da. Kasu honetan nabarmentzen da bi sorkuntza sistema horiek hartu duten indarra mundu mailan; energia eolikoa %6,5 etik %23,2 -ra igoz; eguzki energia fotovoltaikoa %0,6 tik %14,7 -ra. Esandakoa hurrengo 2.2 irudian ikus daiteke:
2.2. Irudia – Erabilitako teknologia berriztagarrien portzentai aldakuntza 2005 eta 2017 urteen artean.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Espainia mailan 2007 eta 2016 urteen arteko datuak kontutan hartuz, CO2-ari dagozkion emisioak eta energia berriztagarriei esker saihestutako kantitateak adieraziko dira. Berriztagarrien hazkuntza progresiboak, erregai fosilen zentral elektrikoen ordezkapena ahalbidetu du, emititutako gas kutsakorren balioak jaitsiz. 2016. urtean CO2 emisioak 63,5 milioi tonatan kokatu zen, aurreko hamarkadarekin konparatuz inoiz lorturiko kantitate txikiena izanik. Hain zuzen ere, 2015. urteko balioekin alderatuta %18,3-ko beherapena ekarriz, eta %43,1- ekoa 2007an emititu ziren 100 Mt CO2-arekin konparatuz. Datu hauek indar gehiago ematen die energia berriztagarriei, kontutan hartzen bada industria, kotxe, biztanleria gehiago egon arren, emisioak murrizteko gai direla.
2.3. Irudia – Energia berriztagarri/konbentzionalen eboluzioa eta sorkuntza elektrikoari lotutako CO2 emisioak.
Azken urteotan energia berriztagarrien egoera aztertuta, ondoriozta daiteke energia eolikoa eta fotovoltaikoa gailentzen direla beste guztien artean. Gainera, energia fotovoltaikoak abantailen artean hauek azpimarratzen dira: • Lehengaia eguzkia denez, energia-iturri amaigabea da.
• Operazio- eta mantenu-kostuak oso bajuak dira.
• 20 urte inguruko bizitza erabilgarria dute.
• Sare-elektrikoa heltzen ez den lekuetan instalatzeko aproposa da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Beraz, lan hau energia fotovoltaikoetan oinarrituko da eta bere erabilera garatzeko eta ikasteko tresna bat proposatuko da. 2.2 Eguzki energia fotovoltaikoa Eguzki energia fotovoltaikoa eguzki-erradiazioa elektrizitatea sortzeko aprobetxatzen duen teknologia da zelula fotovoltaikoen bitartez. Sortutako korronte elektrikoa zuzena da, beraz, alderanzgailu baten edo alderanzgailutalde baten beharra izango da korronte alternora bihurtzeko, bai autokontsumorako, baita sare elektrikora sartzeko erabili nahi bada ere.
Instalakuntza fotovoltaiko baten funtzionamendurako kontutan hartu beharreko 5 osagai garrantzitsuenak, hurrengoak dira: • Xaflen eremua. Modulu fotovoltaikoen taldekatzea izango da, zeinek seriean edo paraleloan konektatuz, nahi den potentzia gailurra lortuko den.
• Kable-sarea. Modulu, xafla ezberdinen, alderanzgailuen eta sarerako konexiorako bitartean beharrezkoak diren kableak osatzen dute.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
• Alderanzgailua. Moduluek sortutako korronte zuzena alternoan bihurtuko dute sarera konexioa ahalbidetzeko.
• Monitorizazioa. Instalakuntza fotovoltaikoan beharrezko diren elementuen funtzionamenduaren erregistroa gauzatzen da, akatsak, errendimenduaren jarraipena egiteko, etab. Ondoren, era sinplean, zelula fotovoltaikoen funtzionamenduaren azalpena egingo da. Eremu elektrikoa sortzeko PN lotura erdieroale bat eraikitzen da eta argi-fluxuaren fotoien eraginez elektroiak mugiaraziko dira, korronte zuzen bat lortuz. Zelula hauen tentsioa 0,4-0,5 V bitartekoa izango da, horregatik serieko konexioa erabiltzen da modulu fotovoltaikoak sortuz, 6-24 V artean edukiko dutenak. Materialari dagokionez, nahiz eta aniztasun ugaria egon, gehien erabiltzen direnak zilizio kristalinokoak dira. Honako hauek prezioerrendimenduagatik mota ezberdinetan aurki daitezke: • Silizio amorfoa. Errendimendu gutxien (%2-7 bitartekoa) eta ondorioz merkeenak dira. Merkaturatu ziren lehen mota izan zen.
• Silizio polikristalinoa. Errendimendu hobea lortzen dute (%14 ingurukoa) eta instalakuntza arruntetan gehien erabilitakoak dira.
Behin energia berriztagarrien eta eguzki energia fotovoltaikoaren funtzionamendurako azalpena eginda, honen merkatuaren analisia egiten da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
2.3 Merkatuaren analisia Analisi hau hasteko, ezinbestekoa da berriz ere gogoratzea gizarteak jaso duen aurrerapena teknologiari dagokionez azken urteetan. Hori kontutan hartuz, eta energia berriztagarrien sustatzearen nahiagatik, instalakuntza fotovoltaiko baten ekoizpen kostuak izugarri behera egin dute. Aurreko atalean aipatu den bezala, gehien erabiltzen diren zelula fotovoltaikoak silizio kristalino motakoak dira. Hauen kostua %99 -ko beherapena izan dute 1977. urtetik aurrera, hau da, 1977an 76,67 $/Wp inguruan zegoen batazbestekoa, gaur egungo 0,3 $/Wp kostuarekin konparatuz. Swanson legearen arabera, modulu fotovoltaikoen prezioa %20 ko beherakada izango dute industria fotovoltaikoaren ahalmena bikoiztu ezkero.
2.6. Irudia - Zelula fotovoltaikoen prezioen aldakuntza.
2014. urtea aipatzeko data bat izan zen, urte honetatik aurrera hainbat zonalde eguzkitsutan eguzki energia fotovoltaikoa, elektrizitateagatik ordaindutakoarekin abantailatsuago izan baitzen. Hori dela eta, herrialde askotan energia mota honen sorkuntza aurretik izandako ohiko sorkuntza teknologiekin lehiakorra izango da, bereziki energia fotovoltaikoa sortzeko orduetan, elektrizitatearen kostua ordu horietan garestiagoa baita. Horrez gain, produkzio lerroan geroz eta enpresa gehiago sartu direnez lehiatzen, Fraunhofer (Alemaniako ikerkuntza institutu bat) esaten duen arabera sarera konektatutako instalakuntza fotovoltaikoen prezioa epe luzera 0,02-0,04 €/kWh inguruan kokatuko dira. Merkatu honetan aitzindari eta 1996 urtera arte liderra Estatu Batuak izan ziren, hurrengo urteetan Japonek lidergoa hartuko zuelarik 2005 era arte. Urte honetatik aurrera, herrialde gehienak bezala urtero instalatutako potentzia
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
handituz, Japonia buruan mantendu zen, Txinatarren eskura heldu arte 2016an. Txinak gorakada handiena izan duen herrialdea izan da, zeinek 2012. urtetik aurrera, energia fotovoltaikoan etorkizuna zegoela ikusita, ikaragarri gora egin zuen merkatuan urtero Alemaniari lidergoa kendu arte. Gaur egun, Txinatarrak segitzen dute buruan diferentzia handiarekin eta datorren urteetara begira, oraindik gehiago hazteko asmoarekin. Horietaz gain, aipaturiko 4 herrialdeak ere zerrendako goiko aldean jarraitzen dute, hurrengo irudian antzeman daitekeen bezala.
2.7. Irudia – Eguzki energía fotovoltaikoaren potentziak munduan.
2.4 Energia-iturriak Energia-iturriak, potentzia elektrikoa lortzeko erabiltzen diren gailuak dira, normalean karga bateri konektatuta egongo direnak. Funtzionamendurako, potentzia sarrera konexio bat izango dute beste iturri batetik (sare elektrikoa, xafla fotovoltaikoa, bateriak, sorgailu elektrikoak, etab) energia jasoko dutelarik. Energia-iturrien funtzio nagusia, jasotako energia normalean korronte elektriko modura izango dena, dagokion tentsio, korronte eta frekuentziara karga hornitzea izango da. Mota ezberdin askotako energia-iturri aurki daitezke, horien artean 5 garrantzitsu aipatu beharko litezke, hurrengoak direnak: • DC energia iturriak. Mota honetako iturriak korronte zuzeneko tentsioarekin hornituko dute karga. Horien artean era ezberdinak aurki daitezke; alde batetik, sarrera AC iturri bat izanda, transformadore bat tentsioa igo edo jaisteko eta ondoren artezgailu batekin DC -ra bihurtzeko daude; bestetik, AC sarrera batetik zuzenean artezgailu batetik pasaraziz eta frekuentzia balio oso altuetara igoz, beharrezkoa izango den
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
• Energia-iturri programagarriak. Analogikoki edo digitalki urruneko kontrola ahalbidetzen duten iturriak izango dira. Kontrolatutako parametroak, tentsioa, korrontea eta AC iturrien kasuan frekuentzia ere izango dira. Mota honetako iturriak gehienetan kontrolerako mikrokonputagailu bat eta monitore batekin datoz. Baita programazioa erraztuko duen software batekin ere.
• Etengabeko energia iturriak. Mota honetakoak, energia bi iturritik hartuko ditu, bata sarea izango dena eta bateriak kargatzen dituen bitartean. Sareko arazo bat dagoenean bateriatik hartuko du energia, horrela karga beti ondo hornituta mantenduko da.
• Tentsio altuko energia iturriak. Tentsio oso altuak emango dituen energia iturria izango da. Askotan x-izpi sorgailuetan edota elektroien mikroskopioetan erabiliak izango dira. Tentsio-iturriak aplikazio ugari dituzte hainbat gailu ezberdinetan, esaterako, ordenagailu baten tentsio-iturrian edo baita mugikorren kargadoretan. Baina horietaz gain, segurtasun-funtzioak ere izan ditzakete. Hala nola, korrontearen mugaketa balio seguru batzuetara, akats elektriko bat dagoenean, zarata elektrikoa edo gaintentsioak saihestu, potentzia faktorearen zuzenketa edota aipaturiko etengabeko energia iturrietan, bateriatik energia hartzeko ahalmena izatea. Lan hau programagarriak diren energia iturrietan zentratuko da, bereziki haien funtzionamendu eta programazioan instalakuntza fotovoltaiko baten emulaziorako.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
3. Helburuak eta irispena 3.1 Helburuak Proiektu honen helburuak azaltzeko bi taldetan sailkatzea komenigarria da: helburu nagusia eta helburu sekundarioa edo bitartekoa. • Helburu nagusia, iturri programagarri baten bidez instalakuntza fotovoltaiko ezberdinak eta egoera meteorologiko desberdinetan izango duten portaera aztertzea izango da. Helburu nagusia argi geratu delarik, aipatutako beste bitarteko helburua ere azaldu behar da. • Helburu sekundarioa, erabiliko den tresneriaren, hau da, energia-iturri programagarrien funtzionamendua ulertzea eta ezagutzea izango da. Horien artean, makinaren operazio moduak, aplikazio ezberdinak eta simulaziorako aukera berri baten ezagutza garatzea izango dira. 3.2 Irispena Proiektuaren irispena deskribatzeko, lehendabizi abiapuntua zein izan den azaldu behar da. Hasteko, Bilboko Ingeniaritza Eskolan instalatuta dauden xafla fotovoltaikoen azterketa bat egin nahi zen, Urtarrilean hasiz eta Maiatzean bukatuz. Epe horretan egiteak, Bilboko eguraldi txarra dela eta, arazoak sortzen zituen xaflen portaera ezberdinak era egokian aztertzeko. Hori dela eta, eskolako Ingeniaritza Elektrikoa saileko laborategian dagoen energia iturri programagarri bat erabiltzea erabaki zen. Behin tresna hautatuta, xafla fotovoltaikoen azterketa egitera ekin zitzaion. Horretarako hainbat saiakuntza burutu ziren, xafla mota ezberdin eta egoera meteorologiko ezberdinetan emulazioa egin zelarik. Ondoren, datu guztiak ordenadore batean jaso ziren, aurrerago ikusiko den 7. puntuan (Metodologia) grafiko desberdinetan bateratzen dira behar den analisia egiteko. Horrekin proiektu honen nondik norainokoa definituta geratzen da. Orain, helburuak zeintzuk diren azalduko dira.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
4. Proiektuaren onurak Atal honetan, lan hau burutzeagatik lortzen diren abantailak azalduko dira puntu ezberdinetan. Proiektu honen onurak azaltzeko beharrezko puntuak alde teknikoa, alde ekonomikoa eta gizarte onurak izango dira. 4.1 Onura teknikoak Eguzki energia fotovoltaikoaren ikerkuntza inguruan lortutako eta ikasketa edo unibertsitatean eman daitezkeen onurak azpimarratuko dira batez ere: • Ikerkuntza. Proiektuaren helburuan (3. atalean) aipatu den bezala, iturri programagarri bat erabiliko da instalakuntza fotovoltaiko baten azterketa egiteko. Iturri mota honen erabilerak, karakteristika ezberdinak dituzten xaflak, egoera meteorologiko ezberdinetan eta konexio mota aldatzeko aukera ematen du, hau da, instalazio fotovoltaiko desberdinak emulatu daitezke.
• Saiakuntza ugari. Datu asko lortuko dira, eguzki-energiaren hobekuntzari eta garapenari laguntzen dio. Horietatik, grafika eta taula egokiak eraikiz analisi sakonago bat egiten.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
4.3 Onura ekonomikoak Proiektu hau ikasketa tekniko bat denez, garapenean eta hobekuntzan zentratuz, ikuspuntu ekonomikotik lortu nahi den onura hurrengoa izango da: • Teknologiaren prezio murrizketa. Onura teknikoak eta gizarte onurak azalduta, energia fotovoltaikoaren inguruan prezioak gehiago murriztea lagunduko dute, nahiz eta merkatuaren analisian (2.3 atalean) ikusi den bezala, joera behera asko egin duen azken urteotan.
• Xafla fotovoltaikoen diseinua sinplifikatzea. Ildo berdinetik jarraituz, xafla fotovoltaikoen prezioen merkatzeak, eta batez ere, teknologia horren inguruan aurki daitezkeen aurrerakuntzak kontutan izanik, diseinua errazago eta sinpleago batzuk garatzea ahalbidetuko ditu.
• Diseinuaren denbora murriztea. Diseinua sinplifikatzearekin batera, xafla fotovoltaiko bat egiteko behar izango diren baliabideak eta egin beharreko pausuak gutxiago izango dira, diseinu denbora behera egingo duelarik.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
5. Alternatiben analisia Oro har, produktu berri bat garatzen denean, instalatu edo merkaturatu aurretik, horren funtzionamendua egokia dela jakin behar da. Horretarako, produktuaren garapenaren fase ezberdin bakoitzean hobeto egokituko den testa aplikatuko delarik. Duela urte batzuk, azterketa metodo gehienak hardwarearen menpe egon ziren, baina batzuetan, eta batez ere hasierako etapetan, hardwarearen menpe egoteak metodo ezegokia egiten zuen. Hau da, produktuaren lehen testa egiteko, produktu horren garapena aurreratuta izatea behartzen zuen. Behin saiakuntza eginda, lehen faseetako arazoak konpontzeko, produktuaren diseinu berri bat egitea ekartzen zuen. Hortaz, problema horrek ekiditeko asmoz, metodo ezberdinak garatzen eta erabiltzen hasi ziren. Hori dela eta, gaur egun, simulazioak indar handia hartu du software bidezko azterketak egiteko, produktuaren ekoizpenaren lehen faseetan batez ere. Baita hardware eta software nahasketa bat egiten dituzten metodoek ere. Test hauek, garapenaren zati handi bat hartzen dute, horregatik, balioztatze esfortzu horien murrizketa, betiere kalitatea mantenduz, saiakuntzen efizientzia hobetzen ez bada, ez da produktuaren kostu lehiakor bat lortuko. Analisia burutzeko, lehendabizi, alternatiba guztiak azalduko dira, ondoren, aukeraketa irizpideak eta soluzioa azalduko dira beste puntu batean. 5.1 Alternatibak Atal honetan, existitzen diren simulazio edota modelizazio metodo ezberdinak azalduko dira, eta instalazio fotovoltaiko baten garapenaren kasurako noiz aplikatuko diren. Bereizi daitezkeen entsegu mota desberdinak honako hauek izanik: 5.1.1 Software bidezko entsegua Entsegu mota hau, esan den bezala, produktuaren hasierako faseetan erabiliko da batez ere. Hori dela eta, simulazioan oinarrituko da eta azalduko den teknika, Model-in-the-loop izango da. • Model-in-the-loop (MIL)
Modeloan oinarritutako diseinua deiturikoa da. Diseinu prozesuaren lehenbiziko faseetan, simulaziorako modelo maila altuko garapena ahalbidetzen du. MIL-ak pentsatutako algoritmoen artean, aztertu behar den sistemaren egoera eta ingurune baldintza ezberdineko entseguak automatikoki sortzen ditu. Hortaz MIL test mota honek, eskuzko saiakuntza diseinuak, saiakuntza diseinu automatikoen sorpenarekin ordezkatuko ditu.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
1. Test modelo baliagarria diseinatzea. Test modeloak sistematik espero den operazio funtzionamendua adieraziko du. Produktuan eskatzen diren betebeharrak eta modeloak sortuko dituen testak eta bere emaitzek lotura bat izan beharko dute, ondoren diseinu egokia gauzatu ahal izateko.
3. Testaren sorrera. Azken eginkizuna da, behin test modeloak guztiz diseinatuta daudela, sarrera parametroak emango zaizkio sistemari, irteera balioak jasoz eta automatikoki berriz ere hainbat saiakuntza egingo delarik.
Metodo honek abantaila ugari ditu, hala nola: sistemaren portaera eta errore posibleak berehala ezagutu; test ezberdinak gauzatzeak dakarren malgutasuna; komunikazioa hobetu sistema garatu dutenen eta saiakuntzak egiten dutenen artean; eta amaierako kostu orokorren murrizketa.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
5.1.2 Software eta hardware bidezko entsegua Bigarren entsegu mota hau, azaldu den software simulazioaren eta hardware bidezko entseguaren nahasketa bat izango da. Bi alternatiba aztertuko dira; lehenengoa, Rapid-Control-Prototyping (RCP) izenekoa, planta edo sistema bat software bidez simulatuko da kontrolagailu errealean frogak egiten diren bitartean; bigarrena, Hardware-in-the-loop (HIL) kontrakoan oinarrituko da, hau da, planta edo sistema erreala dagoelarik kontrolagailuaren diseinua simulazio bidez egingo da. Alternatiba biak aztertzeko, bakoitzaren oinarria zein den, entsegua gauzatzeko jarraitu beharreko prozedura eta abantailak aipatuko dira. • Rapid-Control-Prototyping (RCP) Teknika honetan, ordenagailu batek edo denbora errealean lan egiten duen gailu batek sistemaren kontrolagailua ordezkatzen du, planta errealari konektatuta dagoen bitartean. Produktu askoren garapenean gauzatzen diren testen algoritmoak arin aldatzeko aukerak ematen ditu, hau da, kontrol algoritmoan arazoren bat aurkitzen bada, era azkar batean diseinatzaileak haien kodigoa aldatu eta beste saiakuntza bat gauzatzeko aukera dute. Saiakuntzaren prozedurari dagokionez, hurrengo 4 pausuetan azalduko da: 1. Kontrolagailua erabiliko den instalakuntzaren simulazio modelo bat eraikitzea da.
2. Ondoren, kontrolagailuaren modeloa egiten da eta simulazioan probatu egiten da lortu nahi diren emaitzak zuzenak direla baieztatuz. Guzti hau, gaur egun hainbat gauzetarako erabiltzen den Matlab/Simulink programarekin egiten da.
5. Azkenik, irteera aldagaiak irakurriko dira eta begizta itxi bat erabiliz, sarrera aldagaiekin konparazio bat egingo da. Saiakuntza errealean lortutako datu guztiak gorde ahal izango dira eta ondoren, grafika eta taula ezberdinak eraikiz era egokian aztertuko diren.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
RCP saiakuntza metodoak, kontrol sistemak sortzeko bide arin bat ematen du. Gainera, diseinatzaileei hasieratik kontrolagailua ebaluatzeko aukera ematen die, behar diren aldaketak egin eta espezifikazioak betearaziz. Horrek, kostu lehiakortasuna era ekartzen du, garapen denbora eta esfortzuak murriztuz nahi diren aldaketak egiteko software errez batekin. • Hardware-in-the-loop (HIL) Software eta hardware arteko nahasketaren bigarren teknika hau, RapidControl-Prototyping entsegu metodoaren oinarri bera dauka, baina kasu honetan, planta edo sistema software bidez modelizatuko da eta kontrolagailu fisikoa edukiko da ingurune erreal batean. Horrekin kontrol sistema benetako ingurune eta baldintza meteorologikoetan probatzea lortzen da. Prozedurari dagokionez, RCP teknikaren berdina izango da. Lehendabizi, modelo matematiko bat eraikiko da eta software bidez, berriz ere gaur egun Matlab/Simulink erabili ohi dena, simulazioa burutuko da. Ondoren, dena ondo dagoela baieztatu eta gero, modelizatatuko planta kontrolagailu errealera konektatuko da. Azkenik, kontrolagailua aipatutako ingurune baldintza errealetan aztertuko da eta behar diren zuzenketa eta aldaketak egingo dira.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Saiakuntza mota honek dituen abantailen artean hiru faktore nabarmentzen dira batez ere, kostuen murrizketa, denbora aurreztu eta segurtasuna areagotu. Hirurak arrazoi berdina dute amankomunean, instalakuntza errealaren simulazioa egiten dela. Diseinu fasean egiten den saiakuntza bat izanik, nahiz eta denbora gehiago eramango duen, ondorengo faseetan behar izaneko denborak behera egingo du. Diseinu kostuak beti merkeagoak izango dira diseinuan ondoren datozen garapen eta produkzio kostuak baino. Segurtasunari dagokionez, saiakuntza planta errealean ez egiteak igoaraziko du, adibidez, garabi handi baten kontrola egin nahi bada, arriskutsua izango da saiakuntzak bertan egitea. Bigarren puntu honetan azaldu diren bi saiakuntza moten aplikazio instalakuntza fotovoltaikoan, inbertsorearen diseinuan sartuko da. Sistema, potentzia maximoko puntua (MPPT) momentu oro jarraitzeko kontrola egin beharko da. 5.1.3 Hardware bidezko entsegua (Test cells) Azalduko den azken alternatiba da, aurrekoekin konparatuz, bietan software simulazio bat egon ohi da, baina hardware bidezko entseguan ('Test cells' izenaz ezagutzen dena), bai sistema, bai aztertu nahi den kontrolagailua, era fisiko batean egingo da. Azken fasea izango da, ezer merkaturatu aurretik, inplementatu den sistema guztia frogatuko da dena era egokian funtzionatzen duela baieztatzeko.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
5.4. Irudia – Alternatiba guztien prozesu orokorra. Aurreko 5.4 irudian, aipatu diren saiakuntza guztien prozesu orokor bat azaltzen da, bakoitza noiz aplikatuko den adieraziz. Ikusten denez, lehen fasea simulazioan oinarrituta dago, MIL saiakuntzetan hain zuzen ere. Bigarren fasean, hardware eta software bidezko entseguak egingo dira, RCP edota HIL alternatibak aukeratuz. Eta azkenengo fasea, ordea, saiakuntza fisiko bat izango da, Test Cells hardware saiakuntza konkretuki non kalibrazioa egiteko aukera ere egongo den. 5.2 Irizpideak Bigarren puntu honetan, azaldu diren bost alternatibetatik aukeratu beharreko egokiena zein den azaltzeko, irizpide batzuk jarraituko dira. Honako hauek aurkeztu eta 5.1 taulan bateratuko dira konparaketa errez bat emateko. Hiru izango dira aztertu beharreko irizpideak; erabilera, etapa eta abantailak eta desabantailak. 5.2.1 Mota Saiakuntza aurrera zelan eramango den adierazten du, hau da, erabilera zelakoa izango den. • Simulazio totala, saiakuntza software bidez egingo da bakarrik, normalean ordenagailu bat erabiliko da bai kontrolagailua, baita planta ere simulatzeko.
• Software eta hardware, bien nahasketa bat izango da, hau da, kontrolagailua edo planta simulatuko da, bestea prototipo erreala izango den bitartean.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
• Hardware bakarrik, edo saiakuntza erreala. Bai kontrolagailua bai planta errealak izango dira saiakuntzan. 5.2.3 Etapa Produktuaren diseinuaren zein fasetan egiten den saiakuntza, aukerak hurrengoak izanik: • Lehen fasea, diseinua pentsatu eta lehen frogak egingo dira.
• Hobekuntza fasea, aurretik pentsatutakoa ingurune erreal batetan gauzatuko zaio saiakuntza, errealitatearekin duen joera ikusteko eta diseinu hobeago eta zehatzago bat lortu nahian.
• Azken fasea, diseinuaren amaierako emaitza emango duena izango da, non merkaturatuko den produktuarekin alderatuta oso antzekoak izango den. 5.2.4 Abantailak eta desabantailak Saiakuntza alternatiba bakoitzak izango dituen abantaila eta desabantailak azalduko dira. • Kostua, alternatiba bakoitzak azken produktuaren kostuan izango duen eragina positiboa ala negatibo den.
• Diseinuan aldaketak egiteko erraztasuna, saiakuntza egiten denean espero diren emaitzan okerrak izatekotan, diseinuan aldaketak errez gauzatu daitezkeen ala ez.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
5.3 Soluzioa Behin alternatiba guztiak azalduta eta irizpideak adierazita geratu direlarik, proiektu honetan aukerarik egokiena zein den esango da. Helburu nagusia zein sekundarioa gogoratuz, alde batetik, instalakuntza fotovoltaikoen egoera ezberdinetan portaera aztertzea, eta bestetik, iturri programagarrien ezagutza handitzea izango dira. Hori kontutan izanda, alternatibetatik hoberen egokitzen dena software eta hardware bidezko entsegu mota izango da. Gainera, xafla fotovoltaiko errealak aztertu beharrean, hauek iturri programagarri baten emulatuko dira. Iturri programagarri hau sarera konektatu egongo denez, iturri berari konektatu egongo den kontrolagailuaren portaera ere ikusiko da, hain zuzen ere, MPPT puntua bilatzen duen inbertsore bat izango dena. Beraz, hautatutako soluzioa, HIL saiakuntza burutzea izango da, hurrengo elementuekin baliatuta: • APS DCP 150-8 tentsio-iturri programagarri bat, non xafla fotovoltaikoak emulatuko diren.
• StecaGrid 300 inbertsore bat, iturria sare elektrikoarekin konektatuta dagoenean MPPT puntuaren jarraipena egiteko.
• Kaise KB1270s bateria bat, xafletatik lortutako energia gordetzeko erabiliko da.
• Ordenadore bat, iturriaren programazioa burutzeko eta datuak jasotzeko erabiliko dena.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
6. Soluzioaren azalpena Puntu honetan, behin proiektua aurrera eramateko HIL saiakuntza bat burutzea aukerarik hoberena erabaki dela, soluzioaren atal garrantzitsuenak azalduko dira. Aipatu denez, ordenagailuaz aparte, lau erraminta behar izango dira: tentsio-iturri programagarria, inbertsorea, erregulagailua eta bateria. Horiek, ordea, bi talde ezberdinetan sailkatuko dira. Alde batetik, emulazioa sarera konektatuta egiten denean, eta bestetik, sistema isolatu bat emulatzeko. Aipatzekoa da, tresna nagusia tentsio-iturri programagarria izango dela, horrek nahi diren xafla fotovoltaikoen edo instalazio fotovoltaikoren emulazioa egitea ahalbidetuko baitu. Lehenengo egoeraren kasuan, sarera konektatutako sistemaren emulazioan, tentsio-iturriaz gain, inbertsorea izango da garrantzia izango duen tresna. Korronte zuzena alternora bihurtu eta potentzia maximoko puntua jarraitzen lagunduko du. Bigarren egoeran, sistema isolatuaren emulazioan, iturriaz aparte, erregulagailua eta bateria bana behar izango dira. Erregulagailuak, emulatutako xaflen, bateriaren eta konektatutako kargaren arteko kontrolaz arduratuko da. Bateria, ordea, emulatutako xaflen energia gordetzea izango du bere funtsa. Azalpena era egoki eta antolatu batean egiteko, esandako tresna bakoitzaren aurkezpen bat, funtzionamendua edo erabiltzeko modu ezberdinak eta bere ezaugarriak azalduko dira. 6.1 Tentsio-iturri programagarria Proiektu honetan funtsezko tresna edo erraminta nagusia izango da. HIL saiakuntza motan, simulazioa burutuko duen tresna izanik. Izenak erakusten duen moduan, tentsio-iturri bat da baina berezitasun nagusi batekin, beste tentsio-iturrietatik ezberdinduko duena, hau da, erabiliko den iturria programagarria izango da. Gaur egun, programatu ahal izateak, aldakortasun handia ekartzen du, testuinguruan azaldu den bezala, populazioak gora egin du eta pertsona guztiak ideia ezberdin berri askoz beteta daude. Hortaz, bururatutako edozer gauza egiteko ahalmena edukiko da, beti ere, tentsio-iturri programagarriak jartzen dizkion mugak errespetatuz. Lan honetan, 'Adaptive Power Systems' enpresak garatutako tentsio-iturri programagarria erabiliko da, APS DCP 150-8 modeloa hain zuzen ere (6.1 irudia).
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
6.1. Irudia – APD DCP 150-8 iturri programagarria. 6.1.1 APS DCP 150-8 ezaugarriak Proiektua egiterako orduan, iturri programagarriaren ezaugarriak kontutan hartzea garrantzitsua da, batez ere iturriaren sarrera eta irteerako espezifikazioak. Horiek, emulatuko diren instalazio fotovoltaiko ezberdinetan mugak jarriko dituztelako. Sarrera eta irteera espezifikazio horiek hurrengo 6.1 eta 6.2 tauletan adieraziko dira, era argiago batean ikusi ahal izateko.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Korronte konstantean dagoenean, tentsio konstante moduaren jokabide berbera izango du. Kasu honetan, erabiltzaileak korronte zehatz batean lan egiteko adieraziko du eta iturriak korronte hori denboran zehar konstante mantenduko du.
• Potentzia konstantea (UIP). Tentsio eta korronte konstante moduen antzeko funtzionamendua izango du. Orain, erabiltzaileak, mantendu nahi den potentzia finkatuko du. Iturri programagarriak, irteerako tentsioa erregulatuko du kargak galdutako potentzia adierazitako potentzia gainditzen ez duen bitartean. Ondoren, kargak eskatzen duen potentzia, finkatu egin den baliora heltzen denean, hori mantentzeko asmoz korrontea aldatuko da Imax gainditu barik.
Tentsioa aldatu ahal denean, baina potentzia balio zehatz bat konstante egon behar deneko egoeratan, modu hau aproposa izango da, adibidez, baterien kargatzea simulatzeko.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
• Barne erresistentzia modua (UIR). Funtzionamendu modu honetan, tentsio-iturria, inpedantzia zehatz baten simulazioa egiteko balio du. Horrela izanik, irteerako tentsioa, kargaren korrontearen menpeko funtzio bat izango da.
Modu hau oso erabilgarria izango da inbertsoreen azterketarako edo baterien deskargatzea simulatzeko.
• Simulazio fotovoltaiko modua (PVsim). Lan honetan garrantzitsuena izango den funtzionamendu modua da. Iturri programagarriak, xafla fotovoltaikoaren I-V kurba simulatuko du, horretarako, aurretik azaldu den taula modua (Table mode) erabiliz. Beraz, erabiltzaileak bakarrik xaflaren datuak sartu behar izango ditu eta iturriak, puntu bakoitzean izango duen korronte eta tentsioa kalkulatuz, I-V kurba eraikiko du. Iturriari adierazi beharreko parametroak, hurrengoak izango dira:
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
6.2. Irudia - StecaGrid 300 inbertsorea. 6.2.1 StecaGrid 300 ezaugarriak Iturri programagarriarekin egin den bezala, inbertsorearen kasuan ere garrantzitsua izango da bere ezaugarriak kontutan hartzea, horiek xaflen emulazioan mugaketa ugari jarriko baitituzte. Berriz ere, era argiago batean ikusteko 6.3 eta 6.4 taulen bidez adieraziko dira inbertsorearen sarreraren eta irteeraren mugak.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
6.3 Erregulagailua Orain arte, instalakuntza fotovoltaikoa sarera konektaturik dagoela kontuan hartu da. Ondoren, sistema isolatu baten kasua emulatzerakoan erabili den beste tresna garrantzitsu bat azalduko da, erregulagailua. Erregulagailuaren funtzioa, xafla fotovoltaikoen, baterien eta kargaren arteko konexioak egitea izango da. Hau da, xafla fotovoltaikoen bitartez bateria kargatuko da, eta bateriatik jarri zaion karga elikatuko da. Behin bateriak guztiz kargatuta daudela, xaflek emandako potentzia kargari zuzenean pasatuko zaio. Funtzionamenduaren egoera adierazteko, erregulagailuak, LED argi bat izango du, zeinek kolore berdearekin, horiarekin eta gorriarekin egoera desberdinak adieraziko ditu, hurrengoak izanik: • Berdea, bateria kargatuta egongo da eta funtzionamendu egokia izango du.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
• Horia, bateria karga gutxirekin dago eta potentzia kontsumitzen duen karga oraindik konektatuta dago.
• Gorria, bateria deskargatuta egongo da, azpitentsioa dela eta deskonexioa gertatutako da. Soluzioaren puntuan (5.3 atala) esan den bezala, lan honetan erabiliko den erregulagailua, inbertsorearen familia berdinetik aukeratu den Steca Solsum 6.6F (6.3 irudia) modeloa izango da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
6.4 Bateria Erregulagailua erabiliko den sistema isolatuaren kasurako, bateria baten beharra ere egongo da. Hau, xafla fotovoltaikoetatik lortutako potentzia pilatzeaz arduratuko da eta, karga bat konektatzen denean potentzia hori emango dio. Proiektu honetarako behar den bateria txikia izango da, tentsio-iturri programagarriak inposatzen dituen mugapenengatik, emulatu daitezkeen xafla fotovoltaikoak edota instalazio fotovoltaikoak ez dira potentzia oso handikoak izango. Hori dela eta, aukeratu den bateria, 'Kaise' enpresako KB1270s modeloa izan da (6.4 irudia).
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
7. Metodologia Puntu honetan, aurreko atalean adierazi den soluzioaren lana nola burutu den azalduko da. Metodologia azaltzeko, bi puntu ezberdin azalduko dira. Batetik saiakuntza guztiak egiteko jarraitu behar izan den prozedura aurkeztuko da. Eta bestetik, egin diren saiakuntzak azalduko dira, horietan lortutako emaitzak eta grafikak adieraziz. 7.1 Prozedura Lana aurrera eramateko prozedurari dagokionez, nahiz eta saiakuntza ezberdinak egin diren, guztietan lehen bi pausu berdinak jarraitu dira. 7.1.1 Komunikazioa ordenagailu eta iturriaren artean Lehendabizi, tentsio-iturri programagarriaren konfigurazioa burutu da, hau da, iturriaren eta ordenagailuaren arteko komunikazioa ahalbidetzea. Horrela, xafla fotovoltaikoen programazioa eta datu jasotzea pausu sinple eta errez batean bihurtzen du. Komunikazioa tentsio-iturriarekin USB bidez egingo da, gainera, funtzionamendua egokia izan dadin, iturriari dagozkion driver-ak instalatu behar izango dira ordenagailuan. Konexioa eginda dagoenean, tentsio-iturriaren ekoizleak eskaintzen duen software programa (APS DC Power Supply Gui) erabiliko da, xaflen programazioarentzako eta datu jasotzearentzako.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
7.1 irudian ikus daitekeen moduan, plataforma oso sinplea da. Ezkerraldean, konexioa egiteko hainbat aukera eta konfigurazio egongo dira, kasu honetan USB bidez egingo dela azaldu da. Eskumaldean, ordea, tentsio-iturriaren konfigurazioa egiteko aukera desberdinak daude, eta goiko aldean, iturriaren irteera balioak adieraziko dituen panela. Aipatzekoa da programaziorako eta datuen biltzerako beste aukera bat ere dagoela. Honako hau, SD txartel batekin izango da, horretan testu dokumentuetan script-ak (programazio kodeak) idatziko dira eta txartela iturrian txertatuz irakurri ahal izango dira. Ondoren, datuak, sortutako beste 'Lablog' izeneko testu dokumentuan ikusi ahal izango dira. 7.1.2 Programazioa Bigarren pausu eta garrantzirik handiena duena izango da programazioa. Hemen, emulatu nahi izango den xafla fotovoltaiko edo instalazio fotovoltaikoa (xaflen multzoa seriean edo paraleloan konektaturik) programatuko da. Horretarako bi aukera egongo dira: • APS DC Power Supply Gui softwarearen bidez, zuzenean xafla fotovoltaikoak definitzen duten parametroak (…) sartuko dira eta ordenagailua tentsio-iturriarekin konektatuta dagoenez, emulazioa zuzenean egingo litzateke ondoren nahi diren saiakuntzak gauzatzeko asmoz.
• Script batean programatuz, esan den bezala, SD txartel bat erabili nahi denean xaflen programazioa egiteko, kodea testu dokumentu batetan idatzi egingo da. Jarraian, kode hori eraikitzeko erabili diren komandorik garrantzitsuenak azalduko dira:
RUN. Output-a aktibatzeko agindua da, tentsio-iturria funtzionatzen hasiko da aurretik adierazi zaizkion balioekin.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
DELAY. Itxaronaldi denbora bat adierazten du, hau da, tentsioiturriak aurretik jasotako aginduak denbora tartez batean mantenduko ditu (ms).
STANDBY. Output-a desaktibatzeko komandoa da, tentsio-iturria geldiarazteko erabiliko da.
Behin funtsezkoak izango diren bi pausu horiek azalduta geratu direlarik, hurrengoa, lan honetan burututako saiakuntza ezberdinak azaldu behar dira. 7.2 Saiakuntzak Metodologiaren bigarren puntu honetan, dokumentu hau idazteko eta proiektuaren helburuekin bat egiteko burutu diren saiakuntza desberdinak adieraziko dira, hiru taldeetan banatzen direlarik: xafla fotovoltaiko bakarraren emulazioa, instalazio fotovoltaiko baten emulazioa eta sistema isolatu baten emulazioa. Saiakuntza bakoitza egiteko, 7.1 prozedura puntuan azaldu diren lehen bi pausuak nahitaezkoak izan dira. Ondoren, tentsio-iturriaren, kargaren, inbertsorearen, erregulagailuaren eta bateriaren arteko beharrezko konexioak kableatu dira, kasu bakoitzaren azalpenean gehiago sakonduko da. Emulatuko diren xafla fotovoltaikoak, bai bakarra aztertzen deneko saiakuntzan, bai instalazioaren emulazioko saiakuntzan, eranskinetan esleitzen diren bi modelo hauek izango dira: ISF145 eta STP175s-24/AC modeloak. Ondoren, saiakuntza bakoitza indibidualki azalduko da. Horretarako, azalpena era argi eta antolatu batean egiteko, saiakuntza bakoitzaren programazioaren kodea idatzi eta lortutako datuak hainbat grafikoetan irudikatu egingo dira. 7.2.1 Xafla bakarraren emulazioa Lehen saiakuntza honetan, aipatu den Suntech enpresako STP175s-24/AC xafla fotovoltaiko modeloarekin bakarrik egin da lan. Hiru irradiantzia ezberdinetan emulatu da, bakoitzean izango duen I-V kurba eta P-V kurba atera direlarik: 1000 W/m2, 800 W/m2 eta 600 W/m2. I-V kurba lortzeko, tentsio-iturri programagarria karga erresistibo aldakor batera konektatu da, kargaren balioak aldatzen joan den heinean, emulatutako xaflaren korronte eta tentsioak apuntatu egin dira. Horrela, irradiantzia bakoitzaren datuak pilatu eta Matlab programaren bitartez grafikak eraiki dira (7.2 eta 7.3 irudiak). Gainera, ezaugarri karakteristikoetan tenperaturak izango duen eragina ere ikusi da. Horretarako, espezifikazio orrian ematen diren aldakuntza balioak erabili eta 7.4 irudian esleitu da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
66.32 Xafla bakarraren emulazioan bezala, kasu bakoitzaren kurba karakteristikoak (I-V eta P-V kurbak) kalkulatu dira karga aldakorraren metodoa erabiliz (7.5, 7.7, 7.9 eta 7.10 irudiak). Horrez gain, sarera konexioa burutu da, 6.2 puntuan azaldutako inbertsorearen bitartez. Horrela, inbertsoreak MPPT puntuaren jarraipena nola egiten duen aztertu da, honen tentsio eta korronteen balioak grafikatuz (7.6 eta 7.8 irudiak). Aipatzekoa da saiakuntza honetan arazoak sortu direla, beti ere, bai tentsio-iturri programagarriaren bai inbertsorearen mugekin lotuta egon direnak.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Adierazitako hirugarren eta laugarren kasuetan, ez da inolako arazorik egon tentsio-iturriarekin, horregatik kurba karakteristikoak eraikitzea posible izan da. Aldiz, horietan lortutako potentzia maximoak inbertsoreak jezarritakoaren muga gainditzen zuen, eta ondorioz, ezinezkoa izan da MPPT puntuaren jarraipena egitea. Bostgarren kasuan ordea, arazoa tentsio-iturriaren mugekin izan da. Ikus daitekeen bezala, iturria ez da gai izango zirkuitu laburreko korrontea (I=11.97 A) jarraitzeko, bere muga 8 A direlako. Arazo hau dela eta, ezinezkoa izan da emulatzeko hautatu diren xaflak paraleloko konexioan emulatzen, kasu guztietan muga hori gainditzen baita. Programazio kodeari dagokionez, lehen saiakuntzako kode berdina erabiliko da, lehenbizi, tentsio-iturriaren operazio modua aukeratzen da eta ondoren, emulatu nahi den xafla-talde bakoitzaren karakteristika definitzen dira. Aurrekoarekin diferentziarik ez dagoenez ez da berriz ere horretan sakonduko. • Grafikak
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
7.2.3 Sistema isolatuaren emulazioa Proiektu honetan egin den azken saiakuntza izan da, horretarako, sarera konektatuta dagoen instalakuntza bat izan beharrean, instalakuntza fotovoltaiko autonomo batekin elikaturiko sistema isolatu bat emulatu da. Emulazio hau egiteko, 7.2.1 puntuko (xafla bakarraren emulazioa) xafla fotovoltaiko modelo berdina erabili da, hau da, STP175s modeloa. Kasu honetan, ordea, egun batean egon ahal diren klimatologia aldakuntzak ere kontutan hartzeko, programa berean aldiro irradiantzia aldatzen joateko egin da. Horrela, egun eguzkitsu batean etor daitezkeen hodeien eragina ikus daiteke. Saiakuntza honetan, tentsio-iturri programagarria 6. puntuan azaldutako erregulagailura (Steca Solsum 6.6F) konektatu da. Honako hau, puntu berdinean azaldu den Kaise KB1270s bateria eta sistemari konektatu zaion karga bat elikatzen du. Karga bezala, laborategian dagoen lanpara txiki bat erabili da, hain zuzen ere, 35 W kontsumitzen duen Philips markako lanpara bat. Aukeratutako xafla fotovoltaikoarekin eta emulazioa egingo den 3 irradiantzia desberdinekin (1000 W/m2, 800 W/m2 eta 600 W/m2), teorian espero diren potentzia maximoak hurrenez hurren, 175.42 W, 136.46 W eta 101.36 W dira. Horiekin, karga arazorik gabe elikatzeko gai izango da sistema. • Programazio kodea …
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
8. Lanen deskribapena. GANTT Proiektu hau aurrera eramateko jarraitu diren pausuak azalduko dira puntu honetan. Horretarako, GANTT diagrama (8.1 Irudia) baten irudikatu dira pausu guztiak eta horiek egiteko behar izaneko denbora. • 1. Mugarria, proiektuaren hasiera. Proiektuaren zuzendariarekin izango dena kontaktuan jartzea proiektuari hasiera emateko.
• 3. Ataza, ikerkuntza. Egingo den proiektuari buruzko informazio eta bibliografia guztia bilatuko da, irakurriz eta beharrezkoa dena aukeratuz.
• 5. Ataza, memoria idaztea. Behin ikerkuntza bukatuta eta saiakuntzak egiten amaitzen daudela, memoria antolatu eta idazteari ekingo zaio.
• 6. Ataza, zuzenketa. Zuzendariak gomendatutako zuzenketak egingo dira.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
9. Gastuen zuriketa Egin den proiektua ikasketa tekniko bat izan dela kontutan hartuz, bereziki iturri programagarri batena, aurrekontuaren ordez, gastuen ikasketa bat egin behar da. Honetan, lana zenbat kostatu duen adieraziko da, barne-orduak, amortizazioak eta gastuak kontutan izango direlarik. 9.1 Barne-orduak Lan hau egiteko behar izan diren orduak eta horiei dagokien kostua azaltzen dira 9.1 taulan. Kostu totalen zatirik handiena suposatuko dute. 9.2 Amortizazioak Puntu honetan proiektuaren garapenerako erabili diren tresnak aipatzen dira, baina amortizazioaren ikuspuntutik. Hau da, tresna horiek ez dira espezifikoki lan honetarako erosi, baizik eta beste lan batzuetarako ere aprobetxatu ahal izango dira. Iturri programagarria, inbertsorea, ordenagailua eta Matlab lizentziak kontutan hartu behar izan dira. Erabili den tresneriaren prezio nahiko baxua dela medio eta haien bizitza erabilgarri altuagatik, hauei esleitutako kostuak txikiak izango dira, 9.2 taulan ikus daitekeen bezala. 9.3 Gastuak Amortizazioekin ez bezala, lan honetarako bereziki erosi diren materialak edo tresnak hartuko dira kontuan. Kasu honetan, bulegoko materiala bakarrik behar izan da, hala nola, papera, boligrafoak, etab. Azken hau 9.3 taulan aztertzen da.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Amortizazioak
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
10. Ondorioak Dokumentu osoan zehar, nagusiki bi kontzeptu jorratu dira. Alde batetik, eguzki energia fotovoltaikoaren inguruan aritu da. Bestetik, tentsio-iturri programagarrien nondik norakoak, eta batez ere, instalakuntza fotovoltaikoen emulazioaren aplikazioa aztertu egin da. Lehenengo kontzeptuak, eguzki energia fotovoltaikoak, garrantzitsua izango da gaur egun, eta bereziki etorkizunean, gizarteak bizimodu garbiago bat izaten lagunduz, hau da, kutsadura ekiditeko ahalmena teknologia berriztagarri honi esker izugarri handia izango da. Gainera, honen inplementaziorako behar diren baliabideen kostuen murrizketengatik eta arlo horren inguruko ezagutzaren areagotzeagatik dela eta, eguzkiz aberats diren lurraldeak energia honengatik hornitzeaz lortzea izan behar da mugarria edo erronka. Bigarren kontzeptuari dagokionez, tentsio-iturri programagarriak lehen kontzeptuaren garapena laguntzen dute. Horiei esker, instalakuntza fotovoltaiko baten emulazio burutu daiteke eta saiakuntza ezberdinak eginez, datu ugari lortuko dira, bai ikasketetan bai ikerkuntzan laguntzeko. Proiektu honetan, metodologia puntuan azaldutako lanetik, tentsio-iturri programagarrien instalakuntza fotovoltaikoaren emulaziorako hurrengo ondorioak ateratzen dira: • Erabilera erreza, ikusi den bezala xafla fotovoltaikoen programazioa era errez batean egin daiteke.
• Irakaskuntzarako aproposa, aurreko bi puntuak kontutan hartuz, unibertsitatean xafla fotovoltaikoen ikasketarako metodo aproposa da.
• Ikerkuntzarako modelo hobeak, azken bi puntuen ondorioz, esan daiteke metodo hau ikerkuntzarako erabili nahi izanez gero, erabiliko den
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
tresneriaren modelo hobeak erosi beharko direla. Emaitza hobeak lortuko dira, baina prezioa ere altuagoa izango dela kontutan hartu behar da.
Azkenik, garatutako proiektuaren lanaren kostuak analizatu behar dira. Proiektu honen iraupena 123 egunetako izanik, kostuaren osotasuna 4586 € izan direlarik. Horien kantitate handi bat, hain zuzen ere, 4500 € ingeniari baten barne-orduak ordaintzeko erabiliko dira. Erabilitako tresneriaren bizi-iraupen luzea dela eta, tresneriaren amortizazioaren prezioak oso bajuak izango dira, baita bulegoko materiala erosteko behar diren gastuak ere. Lan honen garapenaren ondorioz, laburbilduz, ondoriozta daiteke tentsio-iturri programagarrien erabilera xafla fotovoltaikoen ikerkuntza sakon baterako ez direla guztiz egokiak izango. Aldiz, irakaskuntza erabilpen bat egin nahi ezkero, aukera oso ona dela esan daiteke.
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez
Instalakuntza fotovoltaikoak emulatzeko sistema iturri programagarrien bidez | science |
addi-41b5bb3fe3f3 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29434 | Kobre katalizatzaileen egonkortasun azterketa alkohol furfurilikoaren formakuntza selektiboan | Arrieta Gómez, Iñigo | 2018-10-31 | LABURPENA Proiektu honetan, fase likidoan furfuraletik (FUR) abiatuta alkohol furfurilikoaren (FOL) formakuntza selektiboan parte hartzen duen kobre katalizatzailearen egonkortasuna aztertzen da 2-metilfurana (MF) disolbatzailea izanik. Horretarako, erreakzioan parte hartzen duten disolbatzailearen eta produktuaren eragina ikertuko da, MF-a eta FOL-a hurrenez hurren. Prozesuan zehar katalizatzailearen desaktibazioaren zergatia aztertuko da, hau kutsatzen duten karbonodun ezarpenak identifikatuz. Ondoren, katalizatzailea berraktibatzeko metodorik hoberena bilatuko da disolbatzaile ezberdinak erabiliz eta katalizatzailearen kaltzinazioa probatuz. Probatutako disolbatzaileak: MF, toluenoa, 2-metiltetrahidrofurana (MTHF) eta ziklopentil metil eterra (ZME) izan dira. ZME-a disolbatzaile moduan erabilitako berraktibazio metodoa erabiliz, erreakzio disolbatzaile moduan erabili da honen bideragarritasuna erreakzioan eta berraktibazioan probatuz. Proben ostean, ZME-a, MF-a baino hobea dela ikusten da eta erreakzio zein berraktibazio disolbatzaile gisa erabil daitekeela. RESUMEN
1.Sarrera Gaur egungo gizarteak daukan arazorik handienetarikoa, aldaketa klimatikoa eta baliabide fosilekiko dependentzia da. Gizartea garatu ahala, erregai edo produktu kimiko gehiago erabiltzen dira eta beraz, hauek erabiltzerakoan isurtzen diren negutegi efektu gasen isuriak handitzen dira. Gainera, petroleoa baliabide ez-berriztagarria izanda, bere erabilera masiboak erreserben murrizketa sortarazten du, eta honen ondorioz, petroleotik eratorritako erregaien eta produktu kimikoen prezioen igoera ere. Hau horrela izanda, etorkizuneko gizarteak erregai eta produktu kimikoen ekoizpen jasangarria lortzeko prozesu ekonomiko eta eraginkorragoak garatzea eskatzen du. Biomasa da eskaera horri aurre egiteko aukerarik bideragarriena eta horregatik, Gradu Amaierako Lan honetan biomasatik abiatuta lortutako furfuraletik (FUR), alkohol furfurilikoa (FOL) sortzeko prozeduraren hobespena bilatzen da, gehigarri ezberdinak katalizatzailearen desaktibazioan duten eragina probatuz. Baita ere, gehigarri hauen eragina, FOL-aren ondorioz sortutako oligomeroak ekiditeko edo atzeratzeko duten gaitasuna aztertuko da. Erabilitako gehiarriak, ButilHidroxiToluenoa (BHT), ButilHidroxiAnisol(BHA) eta Kaltzio Oxidoa (CaO) dira. Horrez gain, prozeduraren ostean desaktibatutako katalizatzailea kutsatzen duten karbonodun ezarpenak identifikatu ostean, berreskuratzeko bi metodo ezberdin probatuko dira: disolbatzaileak erabiliz eta katalizatzailearen kaltzinazioa eraginez. Lehen metodoan erabiltzen den disolbatzailea ondoren, erreakzioan erabil daitekeelarik. Horrela, industrialki hobea izango litzateke, ez baituke prozeduran zehar erabilitako disolbatzailea aldatu behar izango katalizatzailea berreskuratzeko berraktibazioan. Erreakzioaren gune edo disolbatzaile moduan ziklopentilmetileterra (ZME) eta 2-metilfuranoa(MF) erabili izan dira. Ikerketa lan hau, San Mames unibertsitateko Ingeniaritza kimikoa eta Ingurumenaren Ingeniaritza saileko laborategian landu da lau hilabetetan zehar Dr. Iñaki Gandarias lanaren zuzendari izanik. Gradu amaierako lan hau, SuPrEn ikerketa taldean eginiko ikerketaren jarraipena da eta bertan, proiektu honetan erabiliko den erreakzioaren operazio baldintza egokienak lortu ziren. Operazio baldintza hauek
erabiliz eta aurretik egin diren ikerketen prozeduretatik eta emaitzetatik abiatuz proiektua antolatu egin da, ikaslearen eta zuzendariaren arteko elkarlan eta eztabaiden bitartez aukera egokienak adostuz proiektuaren nondik norakoak antolatzeko.
2.Testuingurua Sarreran aipatu den bezala, kutsadura, iturri fosilen murrizketa eta gizarteak hauekiko daukan dependentzia dira gizartearen arazorik handienetarikoak. Erregai fosilak energia iturri handiena izan dira mundu osoan zehar azkeneko mendean eta horregatik iturri fosilen agortzea gertatu da. Azkenaldian, ingumenaren inguruan garatzen ari den ardura eta iturri fosilen agortzearen ondorioz, beste energia eta produktu kimikoen ikerketak sustatzen ari dira[1]. 2008-an Europar Parlamentuak, zuzentarau bat onartu zuen non herrialdeek, energia eraginkortasuna %20-a igo behar duten urte horretako energia eraginkortasunarekiko, berotegi efektuko gasen emisioen %20-ko murrizketa 1990.urteko balioekiko konparatuz eta urteko kontsumitutako energiaren %20-a energia berriztagarriak izatea 2020. urterako[2]. Ikertutako beste energia iturrien artean itxaropentsuena biomasa da, hau prozesatuz eta eraldatuz, bioerregaiak eta produktu kimikoak lor baitaitezke[3]. Iturri hauek, bitan sailkatzen dira iturriaren arabera, lehenengo belaunaldikoak eta bigarren belaunaldikoak[4]. Lehenengo belaunaldiko iturriak, elikagaien laborantzatatik lortutako biomasa erabiltzen du, horrek dakarren arazoekin. Bat, arazo etikoa, erabilitako biomasa elikagaietatik dator, munduan zehar jendea gosez hiltzen ari den bitartean. Bi, berotegi efektua sortzen duten gas emisioen murrizketa oso mugatua dago, eta hiru, biodibertsitate eta janarien kostuan daukan inpaktua. Bigarren belaunaldiko iturriak ordea, biomasa lignozelulosikoa erabiltzen du iturri moduan, hau da, jangarria ez den biomasa erabiltzen du; horrela, lehengo belaunaldiko iturrien bi arazo saihestuz eta gainera, ingurumenarentzako ere onuragarriagoa da sortzen duten kutsadura txikiagoa baita . Beraz, ezaugarri hauek kontutan izanda, biomasa lignozelulosikoaren erabilera
Horretaz aparte FUR-a, produktu kimiko garrantzitsua da, plastikoetan erabilitako produktu kimikoak sintetizatzeko plataforma molekular gisa kontsideratzen delako, nekazaritza eta farmazia-sektoretan ez-petroliodun jatorritzat hartzen delako eta gainera; furfurala, erretxina ekoizteko eta lubrikatzaileen, nematozidoen eta itsasgarrien konposatu aromatikoak erauzteko agente gisa erabiltzen delako[1,17,18]. Horregatik, 280.000 Tm FUR ekoizten dira urtero[16], non ekoizle handiena Txina den ekoizpen totalaren %70 ekoitziz, bigarren Dominikar errepublika 32.000 Tm urtero
ekoitziz eta hirugarren, Hego Afrika 20.000 Tm urtero ekoitziz. Hiru herrialde hauek, ekoiztutako FUR globalaren %90-a ekoizten dutelarik[19].
4.Irudia. Furfuralaren ekoizpenaren diagrama.
FUR ekoizpena hemizelulosa polisakaridoen hidrolisian oinarritzen da, azido sulfuriko bezalako azido homogeneo sendoak erabiliz, katalizatzaile gisa. Horrela, konposatzen duten monomeroak (oinarrizko egitura) lortzen dira eta, ondoren, deshidratazio bidez, FUR-a eskuratzeko beharrezkoa da araztea. Ondorengo prozesua Quaker Oats Continuous Process, erreaktore jarraiuta batean etengabe irabiatuz gertatzen da eta FUR-a ateratzen du lurrunezko zutabe baten bidez[4]. Ur-lurrunaren fluxuaren bidez, FUR-a kondentsadorera eramaten da eta distilazio-zutabean egindako stripping-a egiten da. FUR-en aberastutako fase akuoso bat eta beste FUR-aren fase bat lortzen da uretan[4]. Bi faseak bereizteko dekantazio baten bidez egiten da eta uretan-aberastsa den fasea destilagailura itzultzen den bitartean, FUR-ean aberatsa den fasea hutsdestilagailu-an elikatzen da, FUR purua eta azeotropoa den FUR/ura detilatuan lortuz[4]. Hau 4.Irudia-n ikus daiteke. Gaur egun, furfuralaren erabilera handienetariko bat, FOL-a sortzeko lehengai modutzat da, ekoizpen osoaren %65-a erabiliz[25], hau baita, FUR-etik eratorritako produkturik garrantzitsuena.
FOL-a, FUR-aren hidrogenazioaren ondorioz sintetizatu daiteke, likido edo lurrun fasean, nahiz eta bigarrena nahiago den hidrogeno presioa txikiagoan (presioa atmosferikoa duen hidrogeno fluxuarekin) egin daitekeelako eta ekipamendu garestien eta ziklo katalitikoen segiden artean igarotako denbora eta ekipamendu garestiak ekiditen dituelako[4].
FOL-a nagusiki, erretxinak ekoizteko erabilia da kalitate handiko nukleo eta moldetzat erabiliak izan daitezen burdingintza industriako galdaketa metalikoan, industria errefraktatzaileen erretxina fenolikoen disolbatzaile gisa, poliuretanozko aparrak eta poliester fabrikazioan erabiltzen den epoxi-erretxinen biskositatea gutxitzeko, tetrahidrofurfuril alkoholaren sintetizazioan eta farmazeutikan modulu kimiko gisa, lurrinen fabrikazioan, eter furfurilikoaren ekoizpenean, azido lebulinikoaren ekoizpenan eta γ-balerolaktona ekoizteko erabiltzen da[25] (5.Irudia).
Lehen aipatu den bezala, FOL-en ekoizpena gas fasean egiten da. Honen arazorik nagusienak bi dira. Lehenik eta behin, araztutako FUR elikatu behar da erreaktorea. 6.Irudia-n ikusten den bezala, arazketa hori energetikoki kostu handia daukaten bi destilazioz osatuta dago. Bigarren arazoa, katalizatzailearen desaktibazioan datza. SuPrEn izeneko ikerketa taldean ikertzen den alternatiba FOL-a lortzeko 6.Irudia-n ikusten denez, sisteman, uretan dagoen biomasa katalizatzaile azidoa eta N2 erreaktorean sartuz, uretan disolbatutako FUR-a lortzen da. Hau, likidolikido erauzketan elikatzen da eta prozesu honetarako MF-a erabiltzen da, FUR uretan disolbatuta dagoelarik likido-likido erauzketa egiteko MF-ak dituen propietateengatik. Propietate hauek hurrengoak dira: MF-a ez da urarekin nahasten, egonkorra da erreakzioan eta erauzte koefiziente handia duela. Ondoren, lortutako MF eta FUR-a hidrogenatua izango den erreaktorean sartzen da. Erreakzioa bukatzerakoan, FOL, MF eta lorturiko ura, destilagailuan elikatuko dira; bertan, FOL-a beste produktuengandik bereizteko eta hau fase likidoen lortzeko.
6.Irudia. Fase likidoan FOL-en formakuntzarako diseinatutako prozesua.
Prozesu honek bidegarritasun tekno-ekonomikoa izateko bi arazo ikertzen dira; lehenengoa, disolbatzailearen lote komertzial desberdinak erabiltzerakoan, ez direla emaitza errepikakorrak lortzen eta bigarrena, katalizatzailea desaktibatzen dela gune aktiboetan FOl-etik sortutako oligomeroak/polimeroak ezartzen direlako (Ikusi 7. Irudia) [25].
3.Irismena eta Helburuak Lan honen helburua fase likidoan FUR-etik FOL-a lortzeko erreakzioan katalizatzaileak pairatzen duen desaktibazioaren jatorria identifikatzea, eta katalizatzailea berraktibatzeko metodorik egokiena bilatzea da. Helburu hau lortzeko hurrengo helburu partzialak bete beharko dira.
• Erreakziorako erabiltzen den disolbatzailean, MF-n, agertu ahal diren ezpurutasunen eta gehigarrien efektua aztertu eta desaktibazio prozesu horren abiadura ekiditea edo murriztea gehigarri desberdinak erabiliz. • Katalizatzailearen gune aktiboetan ezartzen diren oligomeroen sorkuntza murrizteko gehigarri desberdinen eragina. • Karbonodun ezarpenen ezaugarriak identifikatzea eta metodo egokiena garatu katalizatzailea bere aktibitatea berreskuratzeko.
4.Artearen egoera FOL-aren sintesi industriala, FUR-aren hidrogenazioa katalitikoaren bitartez lortzen da fase likido zein gaseosoan. Cu katalizatzaile moduan erabilitako hidrogenazio katalitikoa gaseosoa da industrialki nahiago den era. Fase likidoaren arazo eta oztopo handiena eskala handiko aplikazioetarako ekonomikoki erakargarria ez dela da; batez ere, batch erreaktoreak funtzionatzeko koste altuengatik, presio altuko baldintzak eusteko behar diren ekipamendu garestiengatik eta erreakzioen artean galdutako denboragatik[4]. Horregatik da nahiago fase gaseosoan egindako furfuralaren hidrogenazioa, erabilitako presioa, atmosferikoa da ekipamendu garestia ekidinez eta gainera, erreakzio zikloen artean galdutako denbora ere aprobetxatzen du[27]. FUR-aren hidrogenazioan, FOL-a ekoizteaz aparte, hainbat produktu gehiago sor ditzake (8.Irudia) 2-MF, THFA, MTHF, furanoa, pentanodiol ezberdinak, 2pentanona, 2-pentanola, ziklopentanona eta ziklopentanolak. Erreakzioaren ondoren lortuko den produktua, selektibitatean eragina duten erreakzioaren baldintzen eta katalizatzailearen izaeraren araberakoa izango da.
8.Irudia. FOL-a lortzeko furfuralaren hidrogenazioaren ondorioz lor daitezkeen hainbat produktu[4].
Industrialki, FOL-a lortzeko FUR-aren hidrogenazioan erabiltzen den katalizatzailea, kobredun kromita da[28]. Hala ere, katalizatzaile hau oso toxikoa izatera hel daiteke kromo espezieen lixibiazioaren ondorioz[28], horregatik, ingurumena errespetatzen duen eta jasangarria den beste sistema katalitikoen garapenean dagoen interesa handia da. Euren artean Cu-n, Pd-n, Co-n, Pt-n, Ru-n edo Ni-n oinarritutako katalizatzaileak selektibitate eta aktibitate onak erakutsi dituzte produktu kimiko garrantzitsuen sorkuntzan[27]. Hidrogenazioan izandako aktibitate altuen ondorioz, karbonodun ezarpenen sorkuntzak ematen dira eta beraz, katalizatzailearen desaktibazio azkarra. Aipatutako katalizatzaileen artean, hidrogenazio kapazitate txikiagoak dituzten katalizatzaileek, Cu-n oinarritutakoak adibidez, C-C loturaren apurketa ekiditen du eta FOL eta MF sorkuntzaren errendimendua hobetu. Katalisi heterogeneoan, euskarri baten
erabilpenak, fase aktiboen dispertsioan laguntzen du horrela, gune aktibo gehiago sortuz[27]. Eskala industrialean lehiakorrak diren katalizatzaile merkeen bila, fase aktibo ekonomiko eta euskarri katalitikoak garatu dira. Fase aktiboen artean, furfuralaren hidrogenazioan merkeen den fase aktiboa, kobrea da. Euskarriei dagokienez, buztinezko mineralak, ugariak, polifazetikoak eta merkeak diren material naturalak dira, adsortzioan eta katalizazio eremuan oso ikertuak. Hala ere, ez dira FUR-aren hidrogenazioan euskarri gisa aztertu[29]. FOL-a sortzeko kontutan eduki behar diren ezaugarriak aipatuta (operazio baldintzen eragina erreakzioaren selektibitatean, katalizatzailea, katalizatzaileen desaktibazioa, fase gaseoso zein likidoan egin daitekeela) orain arte egindako probak aztertuko dira fase gaseoso eta likidoetan banandua. 4.1. Fase gaseosoan Gas fasean ematen den prozesu industriala funtsean, FUR-a lurrungailu sistema batean elikatzen da betegarri zutabe batez, zirkulazio ponpa eta berogailu batez osatua dagoena FUR-aren tenperatura 120°C-tan mantentzeko. H2-a elikatzen da zutabearen azpitik eta FUR-arekiko kontrakorrontean. Lortutako produktuak kondentsatu eta FOL-a destilazio bidez beste produktuengandik bereizi egiten da[21,25]. Gas fasean emandako lehen prozesua, 1929. urtean dago erregistratua[30] kobrea amiantoan zuen katalizatzaile batekin eta 1937.urtean, DuPont-ek kobredun kromita katalizatzailea patentatu zuen[31]. Ondoren, Quaker Oats konpainiak, %99-ko etekinarekin lortu zuen alkohol furfurilikoa sortzea, 132-177°C-tan eta erabilitako katalizatzailearen fase aktiboa kobrea eta euskarria Na2O·xSiO2 izanik. Orduz geroztik, Cu-n eta beste metaletan (Pd, Pt, Co, Fe, Ni eta Zn) oinarritutako sistema katalitiko batzuk proposatu dira prozesu horretarako, lehen aipatu den bezala, kromitak eragin ditzakeen kalte kutsakorrak gainditzeko[32].
FOL-a fase gaseosoan lortzeko ikerketetan, erabilitako H2/FUR ratio oso ezberdinak ikertu dira 2-tik hasita 900-era arteko ratio ikerketekin. Tenperaturari dagokionez, 130-300°C-ko tarteak. Lortutako emaitzik onenetarikoa, %99-ko FOL etekina lortu zuen 130°C-tan, 5 H2/FUR ratio molarrarekin eta CuCa/SiO2 katalizatzailearekin[33]. Hala ere, kaltziorik gabeko katalizatzailean eta 130°C %97-ko FOL etekina lortu zen[34]. 4.2 Fase likidoan Fase likidoan emandako lehen prozesua, 1933.urtean dago erregistratua Quaker Oats konpainiak aurrera eramanda Ni/MgO katalizatzailea erabiliz, baina prozesuak kontrol zehatza eskatzen zuen THFA eraketa saihesteko[35]. Erreduzitutako kobredun kromita oso erabilia izan zen tenperatura eta H2 presio altuetan, %90 baino altuagoak diren FOL-aren etekinak lortuz. Katalizatzailean lur alkalinoen oxidoak (CaO, BaO) gehituz, 140°C-ko tenperaturan eta 10MPa H2 erabiliz %98-ko FOL etekina lortu zen[36]. Kobredun kromita eta CaO erabiliz H2 presio txikiagoetan, %98-ko FOL etekina lortu zen[37]. Fase likidoan egindako FUR hidrogenazioa, gas fasean lorturiko emaitza katalitikoak baino hobea da eta %100-eko etekinak lor ditzaketen katalizatzaile kopurua handiagoa da ere nahiz eta horretarako presio handiagoak behar dituzten. Ikerketa gehienak, 1000-2000kPa-en arteko presioak erabiltzen dituzte eta 60-200°C- ko tenperaturak. Orokorrean lorturiko %100 FOL etekinak, operazio baldintza oso ezberdinetan lortu dira baina Ni eta Cu katalizatzaileen fase aktibotzat erabiliz lortu dira[4].
FOL-aren erabilerak dituen onurak: Proiektu honen ondoren, FOL-aren produkzioa hobetzea espero da modu honetan bere erabilera sustatuz, produktu kimikoen oinarri gisa eta iturri fosilak baztertuz. Beraz, iturri fosilak ez erabiltzean, aldaketa klimatikoak sortzen dituen emisioak nabarmenki gutxituko lirateke. Horretaz aparte, zaborra izango litzatekeen biomasa lignozelulosikoa berrerabili egingo da. Horrela, baliorik ez daukan materia, aldaketa klimatikoa handitzen duten iturri fosilen erabilera murrizteko aukerarik onena izango litzateke. Gainera, iturri fosil horien prezio garestiak saihestuko lirateke eta kutsadura txikitu, inpaktu positibo ekonomiko zein klimatikoa izanda. Produkzioan dituen onurak: Artearen egoeran aipatu den bezala FOL-a lortzeko, fase gaseosoan edo likidoan egin daiteke. Fase likidoan eginiko FOL-aren etekinak %90 eta %100-aren tartean daude, fase gaseosoan baino askoz hobeak izanik. Hala ere, etekin hauek lortzeko, presio oso altuak eta beraz garestiak diren makinak behar dira. Proiektu honen bidez, FOL-a fase likidoan sortzeko operazio baldintza lasaiagoak bilatuko dira disolbatzaile ezberdinak probatuz eta hauen eragina aztertuz. Produkzioan zehar desaktibatzen den katalizatzailearen zergatia aurkitu eta honen erabilera denbora luzatu. Desaktibazioan, antioxidatzaileek duten eragina aztertu eta katalizatzailea desaktibatzen duten karbonodun ezarpenen identifikazioa egingo da; horrela, katalizatzailea zein konposatuk desaktibatzen duten jakiteko. Onura pertsonalak: Ezagutza aldetik, laborategi lanetan trebetasuna eta arazo bati aurre egiteko gaitasunak garatzea, ikerketa proiektu baten barnean egotea zer den jakitea eta etorkizunean, lan bat nolakoa izan daitekeenarekin kontaktua izatea; eta azkenik, proiektu honetan egindako entseguak norbaitek beste ikerketa bat egiteko oinarri gisa har dezakeela edota iturri fosilen erabileraren murrizketan aurrera pauso bat ematen lagundu izanaren onura.
6.Arriskuen analisia Atal honetan, proiektuan zehar ikerlaria zein arriskuz inguratuta dagoen eta proiektua atzeratu dezakeen ekintza edota egoerak aztertuko dira. Ikerlariak, proiektu honetan lan egitean, erreaktibo oso hegazkorrekin lan egiten dagoenez, erreaktiboekin lan egiterakoan kanpai barran egin behar izango du. Horrela, lurrundutako erreaktiboak, kanpaiak xurgatu eta gelan zehar sakabanatzea ekidinez. Horretaz aparte, beti eskularruak eta amantala erabili behar dira. Hauek erabilita, kutsakorra izan daitekeen erreaktibo guztiengandik baztertzen zaituen geruza bat egongo da gutxienez. Hauetaz aparte, betaurrekoak ere erabili behar dira erreaktiboekin lan egiterakoan, begietara salto egin dezakeen edozein tanta, partikula edo gas fluxu-taz babesturik egoteko. Proiektuan zehar, tenperatura oso altuetan dauden makinekin eta erreaktoreekin egiten da lan. Hauek ukitzerakoan errekuntzak ez izateko, tenperatura altu hauekin lan egiteko laborategian dauden eskularruak erabiliko dira.
Proiektuan zehar, proiektua atzeratu ditzaketen hainbat egoera aurki daitezke. Euren artean:
Gerta daitekeen beste arazo bat, nahi ez den entsegua egitea da aldatu behar ez zen aldagai bat aldatzeagatik. Horretarako, beti entsegu bat egin baino lehen dena argi eta garbi apuntatuta eraman; ondoren, pauso bakoitzean konprobatu ahal izateko dena egin behar zen moduan eginda dagoela.
Baliteke laborategian, pertsona bat baino egotea lan egiten eta gainera, material berdina erabiltzen. Ikerlari biak egun berdinean entsegua egitera ez joateko, azkenean batek ezin izango baitu entsegurako materiala erabili, ordutegi bat finkatu zein egunetan nork egingo duen zein entsegu jakiteko.
7.Metodologia 7.1 Katalizatzailearen prestaketa: Katalizatzailea, Alfa Aesar-i erositako HiFUEL (9.Irudia) (Cu/ZnO/Al2O3 ref) katalizatzailea da. Entseguen emaitzetan katalizatzaile komertziala izanarekin aipatuta izango da.
Prestaketa: Katalizatzaileak 3,1mm-ko diametroa eta 3,1mm-ko altuera izanik (9.Irudia), erreaktorean sartutako katalizatzailearen partikula diametroa 500µm-koa izan behar 9.Irudia. Kat komertziala eta honen neurriak.
da beraz, partikula-tamaina txikitzeko hau birrindu egingo da morteroaren bidez eta ondoren 500µm-ko bahetik pasaraziko da. Pasa egiten den katalizatzailea da erabili ahal izango dena baina, erabili aurretik erreduzitu egin behar da eta horretarako labe horizontala erabiltzen da. Labe horizontalean, katalizatzailea erreduzitzeko 60mL/min ko H2 pasaraziko da kuartzoko tututik eta tenperatura 10°C/min-ko maldarekin igoko da 350°C-tara heldu arte non ordu betez egongo den (1.Grafikoa). Katalizatzailea zeramikazko ontzi batean sartuko da eta hau aldi berean, labe horizontalaren kuartzozko hodiaren erdian jarriko da.
1.Grafikoa. Katalizatzailea erreduzitzeko labean erabilitako temperatura malda.
Mantentzea: Katalizatzailea ziurrenik ez da goiko prozesua bukatu bezain pronto erabiliko; beraz, hau gorde egin behar izango da. Horretarako, erreduzitutako katalizatzailea, hermetikoki itxita dagoen ontzi batean gorde eta oxigenotik aldentzeko, ontzia hexanoz bete egingo da. Garrantzitsua da oxigenotik aldentzea bestela, katalizatzailea oxidatu egingo bailitzateke. Azkenik, erreduzitutako katalizatzailea gorde den ontzia 0 50 100 150 200 250 300 350 400 0 50 100 150 200 250 Tenperatura(°C) Denbora(min) Katalizatzailea erreduzitzeko tenperatura malda 10°C/min 1h 350°C
etiketatzen da. Etiketan, noiz erreduzitu den, zein katalizatzaile mota dagoen, bahetutako diametroa, tenperatura eta zenbat denbora egon den tenperatura horretan jarri behar da.
7.2 MF-ren prestaketa: Proiektuan zehar erabilitako MF-a destilatua izango da horrela gehigarrien kontrol osoa izanik. MF-a destilatzeko rotabaporea erabiliko da eta hau hutsa sortzeko ponpa bati lotuta egongo da. Destilazioa emateko, tenperatura 40°C-tan egon behar da eta presioa 43kPa-etan (2.Grafikoa) edota, tenperatura 60°C-tan eta presioa 88kPaetan (2.Grafikoa). Bitartean, 30 bira/min-ko biraketa abiaduraz biraraziko da uniformeki berotu dadin.
7.3 Entsegua: Proiektu honetan garatzen den erreakzioa, ez-jarraitua den batch erreaktorean ematen da, hau altzairu herdoilgaitzez eginda dago. Erreaktore honen barnean, likido,gas eta solido eran, produktuak eta erreaktiboak egongo dira; likido egoeran, sartutako erreaktibo eta produktu ezberdinak egongo dira, gas egoeran, nitrogenoa zein hidrogenoa elikatuko dira, probatu behar den erreakzioaren arabera eta solido egoeran, erreakzioan parte hartzen ez duen katalizatzailea, gehigarriak eta erreakzioaren ostean sortzen diren polimeroak. Erabilitako gasak, erreakzioa presiopean egotea ahalbidetuko dute eta presio hori batch erreaktoretan dagoen manometro baten bitartez neurtuko da. Operazio baldintzak kontrolatzeko, erlojua erreakzioa zenbat denbora irauten duen kontrolatzeko erabiltzen da eta erreaktoreak berogailu koniko baten barnean sartzen dira, bertan, tenperatura termopare baten bitartez kontrolatzen delarik eta erreaktore barnean dagoen imanari biraketa abiadura bat emanez. Entsegua hasi baino lehen, honen operazio baldintzak planifikatu eta erreaktore barruan sartuko diren erreaktibo eta katalizatzaile kantitateak pentsatuta eta taula batetan apuntatuta eraman behar dira ondoren akatsik ez egoteko eta sartutako masa zehatzak apuntatuta izateko. Entseguan, lehenik eta behin erreaktoreak era ordenatu batean jarriko dira euren liner-ekin eta imanekin barnean, hauek erreakzioaren abiadura zinetikak erreakzioaren abiadura kontrolatzeko sartzen da eta gero katalizatzaile erreduzitua eta antioxidantea, BHA, CaO edota BHT-a jarriko dira entseguaren arabera. Hauek sartu baino lehen, katalizatzailea sikatzen utzi behar da hexanoan gordetzen baita eta ondoren hauen pisatzea egin. Horretarako, balantza erabiliko da albal paperarekin babestua hau zikindu ez dadin eta pisatutako solidoa liner-era arazo barik bota ahal izateko. Ondoren, kanpaiaren barnean, erabilitako likidoak oso hegazkorrak baitira, sartuko diren likidoak pisatu eta liner-ean jarriko dira hau, erreaktore barnean ipiniz.
Dena erreaktore barruan dagoela ziurtatu ostean, erreaktorea ondo itxi fugarik egon ez dadin giltza ingelesarekin baten bidez. Behin erreaktorea itxita dagoela, gasa sartuko da. Horretarako, erreaktorea 2 alditan purgatuko da 50 bar-eko presiotara helduz erreaktore barnean dagoen oxigenoa ateratzeko. Oxigenoa, erreaktore barruan baldin badago oxidazio erreakzioa eman ahal izango litzateke eta hori nahi ez den erreakzio sekundario bat izango litzateke. Erreakzio ezberdin asko edo egoera ezberdin askotan egin izan da baina beti 9,5 gramo disolbatzaile, 0,5 gramo solutu eta 500 bira minutuko abiadurarekin. Kantitate hauek, imana biratzen hasten denean zurrunbiloa sortu eta zurrunbilo honen U formaren ondorioz, imana erreakzioan murgilduta ez egotearen arazoa ekiditeko dira. Azkenik, erreakzio denbora behin amaituta, erreaktoreak atera eta hozten utziko dira. Eurekin lan egin daitekeen tenperatura batean daudenean, presioa pixkanaka gutxituko zaie balbula baten bidez eta ondoren emaitzak lortzeko behar izango diren 0,2 gramo isooktano sartuko dira. 0,2 gramo hauek pisatzeko, pipeta eta prezipitatu ontzia pisatu eta 0,2 gramo isooktano pisatuko dira. Ondoren, balantza taratu berriro zero pisatzeko eta taratuta dagoelarik, isooktanoa erreakziora gehitu eta berriz pisatu. Agertzen den pisu negatiboa, sartutako isooktano kantitate zehatza da eta modu honetan egiten da zehaztasun handia behar da isooktanoa baita emaitzak lortzeko erabiltzen den patroia. Patroia erreakzioan dagoelarik, hau berriro birarazi egingo da isooktanoa homogeneizatu dadin eta homogeneizatuta dagoenean, xiringarekin lagina hartu. Bial bitan sartuko da filtro batetik pasaraziz, jarraian erabilitako makinetan ezin baita partikularik sartu. Bukatzeko, bialak izendatu eta makinak libre daudenean analizatzen jarri ondorengo ataletan azalduko den moduan.
7.4 Laginen analisia: Behin entsegua bukatuta, laginen analisia egin behar da eta horretarako erabiliko diren metodo analitikoak bi dira: Gas kromatografoa gar bidezko ionizazio detektagailu batekin (GC-FID) eta analisi termograbimetrikoa (TGA). GC-FID: GC-FID-a da sartutako lagina zein konposatuz osatuta eta zein kontzentraziotan dagoen jakiteko erabiliko metodo analitikoa. GC-FID-aren funtzionamendua: Lehenengo, sartutako lagina lurrundu egiten da injektorean eta segun zein konposatuz dagoen osatuta, konposatu bakoitzak GC-a osatzen duen zutabetik irteteko eta detektagailuan agertzeko denbora bat behar izango du. Denbora horri, erretentzio denbora deritzo. Erretentzio denbora, konposatuak GC-ko fase geldikorrarekin elkar eragiteko ekintzen ondoriozkoa da eta hauek fase mugikorrean igaroko dira zutabean zehar. Fase mugikorra, helio da kasu honetan konposatuekin ez baitu erreakzionatzen, ez fase geldikorrarekin ezta sugarrarekin. Erretentzio denboraren bitartez jakin daiteke zein konposatuz dagoen osatuta lagina eta erretentzio denbora hau, zein zutabe mota eta erabilitako fase mugikorraren emariaren araberakoa izateaz aparte, konposatuen bereizketa totala ziurtatzeko tenperatura aldaketen (2.Taula) malda ezberdinak (3.Grafikoa) erabiltzen dira. Erabilitako GC-FID-aren osagaiak eta tenperatura maldak honakoak dira(1.Taula):
Behin konposatuak, GC-aren zutabea igarota, gar bidezko ionizazio detektagailura helduko da non hauen errekuntzaz ioiak sortuko diren. Ioi hauen kantitatearen arabera, laginean dagoen konposatu kantitatea ere jakin daiteke detektagailuan dagoen diferentzia potentziala neurtzeko kableen bidez. Azkenik, kableen bidez lortutako seinalea handituko da honen irakurketa anplifikatuz irakurketa errazteko. Seinalean, konposatu kantitatea agertzen da azalera baten bidez eta azalera hau irteteko behar izan duen denboran dago kokatuta honela zein den konposatua jakin ahal izanik. Lortutako seinaleak zein konposaturi dagokion jakiteko aurretik hauek injektatu beharko dira. Horretarako, erretentzio denborak aurkitzeko laginak prestatu dira bi konposatuz osatuta dagoena, disolbatzailea eta aurkitu nahi den konposatua. Lagin hauetan, konposatu kontzentrazioak ez dauka garrantzirik, konposatuaren identifikazioa baita helburu. Hurrengo laginetan ordea, konposatu eta 0 50 100 150 200 250 300 0 5 10 15 20 25 30 35 40 45 Tenperatura (°C) Denbora (min) Tenperatura malda GC
disolbatzaile kontzentrazio ezberdineko laginak prestatuko dira detektagailuak emandako azalera, konposatu masarekin erlazionatu ahal izateko. Konposatu bakoitzak ioi kantitate ezberdinak askatzen dituenez, masa berdin baterako azalera ezberdinak lortzen dira; beraz, konparazio oinarritzat konposatu bat behar izango da besteak horrekiko konparatzeko, patroia. Patroia, kasu honetan isooktanoa da. Hau, aurkituko diren konposatuen erretentzio denbora antzekoa izan behar du eta erreakzioan homogeneoki nahasteko gai izan behar da ondoren lagina erreaktorean lortutakoaren adierazgarri izan dadin. Isooktanoa patroia izanik, beste konposatuek honekiko duten seinalea kalkulatzeko, konposatu bakoitzaren erantzun faktorea kalkulatu behar da. Horretarako erabilitako formula:
Akonposatua: Konposatuaren azalera Lortutako erantzun faktorea konstantea izan beharko litzateke konposatu bakoitzarentzat. Hala ere, ez dira guztiz balio ezberdinak lortzen eta horregatik kalibraketa egin behar da. Horretarako, balioen bataz besteko balioa erabili eta honekiko eginiko akatsa eta dispertsioa kontutan izan behar da. Aurreko formulari (1) buelta emanez eta emaitza moduan konposatuaren masa ipiniz eta kalkulatuz (2) -n ikus daitekeenez, erantzun faktorearen bitartez, sartutako konposatuaren masa kalkula daiteke eta (3) -ren bitartez benetan sartutako konposatu masarekin konparatuz, dagoen errorea kalkulatzen da.
% ∗ 100 #3% TGA: TGA-a teknika bat da non sartutako laginaren masa, denborarekiko edo tenperaturarekiko kontrolatzen den, laginaren tenperatura, espezifikatutako giro jakin batean, programatuz. Bertan, erreakzio termikoa eman daiteke kontrolatutako giro batean eta presio ezberdinetan. Jasotako datuak, ehuneko masa eta tenperaturarekiko edo denborarekiko izango dira, y ardatzean eta x ardatzean adieraziz hurrenez hurren. Bertan lortutako kurbari, TGA kurba du izena. Kurba honen lehen deribatua eginez, inflekzio puntuak aurkituko dira garrantzitsuak direnak interpretatu eta ondorioak ateratzeko. Erabilitako METTLER TOLEDO TGA, doitasun balantza, tenperatura programatu daitekeen labe eta arragoa batez dago osatua eta honen ezaugarriak (3.Taula):
TGA-n erabilitako tenperatura malda eta espezifikatutako giroa hauek dira: Espezifikatutako giroa: 50mL/min-ko N2 emaria erabiliz sortzen da.
%masa (7) datuarekin, laginak analisi termograbometrikoa pairatzen duen ahala, daukan %masa adierazten du mi laginak momentu oro duen masa izanik eta m0 hasierako puntutzat hartu den masa izanik. %masa jakinik, analisia pairatzearren, laginak galdutako (8) %masa kalkulatu daiteke. Proiektu honetan, katalizatzailea desaktibatzen duten karbono metaketak identifikatu nahi direnez; hasieran, katalizatzailearen TGA egingo da eta ondoren lortutako emaitza horiek, erabilitako edota karbono metaketa izango duten katalizatzaileen TGA-rekin konparatuko da(9). Horrela, konparaketa egiterakoan desagertutako karbono metaketaren %masa kalkulatuko (10) da %konparatutako galdutako masa totalarekin. Ondoren, erabilitako katalizatzailearen geratzen den %masa (10) kalkulatuko da. Azkenik, zein tenperaturatan dagoen karbono metaketaren masaren galera maximoa ikusteko, deribatua(11) egiten da.
9.Planifikazioa eta Gantt diagrama 9.1 Planifikazioa Proiektua egiterakoan emandako pausuak azalduko dira eta ataza bakoitzean zer egin den eta zenbat denbora behar izan den hori egiteko azalduko da. Atazak azalduta, Gantt diagraman aurkeztuko da idatzitakoa era grafiko batean ikusi ahal izateko. 1. ATAZA: Azterketa bibliografikoa Deskribapena: Etapa honetan FOL-aren produkzioari buruzko informazioa bilatzen da garrantzia emanez erabiltzen den katalizatzaileari eta operazio baldintzei, katalizatzailearen desaktibazioari buruzko informazioa bilatu, karbono ezarpena, FOLaren ondorioz sortzen diren polimeroak. Horretaz aparte, TGA-n lortzen diren emaitzen antzekotasunak eta proiektuan zehar erabiltzen diren produktu zein prozedurei buruzko informazioa bilatu izan da.
3. ATAZA: Disolbatzailearen konposizioaren eragina Deskribapena: Proiektuan erabiliko den disolbatzailean dauden ezpurutasun eta gehigarrien efektua aztertuko da. Horretarako, erreakzioan eragin txarra daukaten ezpurutasunak identifikatuko dira. Gero, MF komertzialean agertzen den antioxidatzailearen, hots BHT-ren, eragina ikusiko da. Antoxidatzaile hau, beste antioxidatzaile batekin, BHA-rekin, konparatuko da. Behar den denbora: 3 aste.
5. ATAZA: Katalizatzailearen berraktibazioa Deskribapena: Lehengo pausua katalizatzailearen gune aktiboetan, ze karbono konposatu mota ezarri den identifikatzea izango da. Horretarako, FOL-etik eratorritako
polimero artifizialak erreakzioan sortzen direnekin konparatuko dira. Behin identifikatuta, bi metodo ezberdin probatuko dira katalizatzailea berraktibatzeko. Erabilitako katalizatzailearen kaltzinazio bidezko berraktibatzea eta disolbatzaileen erabileren bidezko berraktibatzea. Behar den denbora: 5 aste.
6. ATAZA: Txostena idaztea Deskribapena: Txostena idatziko da, proiektuan zehar lorturiko emaitzak, ateratako konklusioak, proiektua aurrera eramateko behar izango den aurrekontua, proiektuan zehar jarraitutako planifikazioa eta erabilitako metodologia kontutan harturik eta azalduz. Baliabideak: Ordenagailua. Behar den denbora: 3 aste.
3,4 eta 5 atazetan baliabide berdinak erabiltzen dira eta honako hauek dira: Rotabaporea, hutsa sortzeko ponpa, MF-a gordetzeko ontziak, rotabaporearen baloia, labe horizontala, zeramikazko ontzia, hexanoa, katalizatzailea gordetzeko ontzi hermetikoak, bahea, morteroa, azetona, erreaktoreak, pasta termikoa, bialak, bialen tapoiak, bialak ixteko makina, GC-FID, xiringak, pipetak, prezipitatu ontziak, isooktanoa eta ordenagailua.
10.Emaitzak eta deskribapena Atal honetan, emaitzen azalpena, entseguen zergatia eta emaitzetan agertzen den informazioa azalduko da. Hasieran lorturiko konposatuen erretentzio denborak eta erantzun faktoreak oinarri izanik (5.Taula).
10.1. Disolbatzailearen konposizioaren eragina
zelako. Honen zergatia ulertzeko, GC-MS an aztertu genuen bigarren lote komertziala. Azterketa horren ondorioz, MF-tik eratorritako dimero baten presentzia somatzen (11.Irudia) da. Dimero horren eragina erreakzioan nabarmena da, seguruenik katalizatzaileen gune aktiboetan ezartzen delako, hauek desaktibatuz. Dimero honen presentzia erreakzioan ekiditeko, MF komertziala destilatu eta berrerabili izan da. Interesantea izan zen konprobatzea, destilatutako MF-arekin lortutako etekina, 68,6, MF lote komertzial "onarekin" lortutakoa baino txikiagoa zela. Emaiz hauek aztertuta, gure hipotesia MF erreaktibo komertzialean agertzen den beste osagai bat, BHT antioxidatzailea, eragina izan behar zuela erreakzioan zen. BHT-ren eragina ikusteko entseguak MF destilatu eta FUR kantitate berdinak sartuz egin dira eta ondoren, katalizatzaile kantitatea, antioxidatzailea eta honen kopurua, tenperatura eta erreakzio denbora parametroak aldatu dira besteak konstante mantenduz, antioxidatzaileen eragina ikusi ahal izateko. Ondorengo tauletan (6.Taula) aldaketa guzti horiek daude eta kontutan izan behar da entsegu bakoitzean, 9,5g MF eta 0,5g FUR sartu direla 10 bar H2-rekin. Entsegua Katalizatzailea (g) Antioxidatzaile Denb. (h) T(°C) Etekina (%) Konbertsioa (%) 1 0,1258 0 4 120 56,19 68,61 2 0,1246 379ppm BHT 4 120 72,74 83,51 3 0,1255 539ppm BHT 4 120 90,24 99,61 4 0,1257 998ppm BHT 4 120 90,77 98,00 5 0,1259 1524ppm BHT 4 120 89,42 97,95 6 0,1248 2035ppm BHT 4 120 89,94 100 7 0,1259 2457ppm BHT 4 120 75,69 84,78 8 0,1250 2963ppm BHT 4 120 41,40 55,06 6.Taula BHT kontzentrazio ezberdinen eragina Operazio Baldintzetan
5.Grafikoa-n 1-etik 8-ra egindako entseguen emaitzak grafikoki ikus daitezke. Grafikoan, ikus daiteke BHT kontzentrazio optimo bat dagoela MF-ren ekoizpena maximizatzeko. Antza denez, BHT kantitate handiegiak jartzen badira, FUR eta BHTren arteko konpetentzia egon ahal da gune-aktiboetan ezartzeko. Emaitz hauek ikusirik, beste antioxidatzaile baten eragina aztertu da, erreakzio denbora jaitsiz. 7.Taula-n ikus daitekeenez.
7.Taula-n 13-tik 15-rako entseguak daude adierazita. Ikus daiteke 13, 14 eta 15 entseguak konparatuz, BHA-ren etekin eta konbertsioak BHT-renak baino hobeak direla hasierako bi orduetan; baina, antioxidatzailerik gabeko entseguak etekin eta konbertsio hobeak ditu.
10.2. Gehigarriek FOL polimeroen sorkuntzan duten eragina eta hauen identifikazioa. MF komertzialean, agertu ahal diren ezpurutasunen eta gehigarrien efektua azterturik, produktuaren (FOL-aren) egonkortasuna probatuko da, katalizatzailea desaktibatzen duten "deposito karbonosoen" jatorria ezartzeko helburuarkin.. Horretarako, DMF-a erabili izan da disolbatzaile moduan, FOL-a erreakzionaraziz produktuetako bat MF-a baita. Erreakzio denbora 24h-koa izan da, FOL-a katalizatzailea desaktibatzen dituen karbonodun ezarpenak sortzeko denbora izan dezan; ondore, hauek identifikatu eta ondoren berraktibatzeko disolbatzaile bat bilatzeko. Presioa 10bar, tenperatura 120°C-tan eta katalizatzaile kantitatea 0,125g-tan mantendu da eta 9,5g disolbatzaile(DMF) eta 0,5g solutu (FOL) erabiliko dira.
8.Taula-n 16-tik 22-rako entseguak daude adierazita. 17, 19 (ezkerretik eskumara goian), 21 eta 22 (ezkerretik eskumara behean) entseguen TGA-k eginik, lortutako adierazpen grafikoak honakoak dira.
6.Grafikoa-n ikus daiteke, CaO gehigarria-rekin izan ezik, erreakzioa eta hau BHA eta BHT gehigarriekin egindako entseguetan sortutako polimeroak antzekoak direla, hauen desagertze tenperatura, 321°C gehigarririk gabe, 310°C BHA-rekin eta 324°C BHT-rekin. Beraz, gehigarriek ez dute FOL-aren polimerizazioan eraginik. Erreakzioan sortutako FOL polimeroak identifikatzeko, [25].artikuluan FOL polimeroak artifizialki sortzeko bi metodo erabiliko dira. Metodo hauetatik lortutako polimeroak, aurreko entseguetan lortutakoekin konparatuz. Lehengo metodoa FALP_A deituko da eta hauek sortzeko, 20mL ur destilatu eta 1g FOL erreakzionatu behar izango dira 175°C-tan, 1bar N2-rekin eta 75 minututan zehar. Ondoren, 100mg katalizatzaile gehitu FALP_A-k (A-metodoaren bidez sortutako FOL polimeroak) katalizatzailean ezar daitezen.
Bigarren metodoa FALP_B deituko da eta hauek sortzeko, 100mg katalizatzaile, 20mL ur destilatu eta 1g FOL erreakzionatu behar izango dira 175°C- tan, 1bar N2-rekin eta 75 minututan zehar. Ondoren, likidoa kendu eta bialan geratu dena, toluenoarekin disolbatu. Azkenik, 100mg katalizatzaile gehitu FALP_B-k (Bmetodoaren bidez sortutako FOL polimeroak) katalizatzailean ezar daitezen. Bi metodo hauek erabiliz lortu diren grafikoak honakoak dira:
7.Grafikoa. FOL polimeroak sortzeko bi metodo artifizial.
7.Grafikoa-n lorturiko FOL polimeroen desagertze tenperatura, 6.Grafikoa-n lorturikoen oso antzekoa dela argi dago. Beraz, sortutako FOL polimeroak izatez, oligomeroak dira pisu molekular txikikoak baitira. Polimero hauek, [25].artikuluaren arabera errazak dira katalizatzailearen gune aktibotik kentzeko. 10.3. Katalizatzaileak berraktibatzeko metodorik egokiena Katalizatzailea berraktibatzeko, bi metodo ezberdin erabiliko dira. Lehenengoa, disolbatzaile baten erabilera. Horretarako, 2 h, 200°C eta 50 bar H2-tan, disolbatzailea eta kutsatutako katalizatzailea erreakzionaraziko dira katalizatzailearen gune aktiboak berreskuratzeko helburuarekin eta bigarrena, katalizatzailearen kaltzinazioa da. Lehengoan metodoan, MF, MTHF, toluenoa eta ZME probatuko dira. 9. Grafikoa-n ikus daitezke.
9.Grafikoa. Disolbatzaile ezberdinen erabileraren emaitzak.
9.Grafikoa ikusirik eta 8.Grafikoa-rekin konparatuz, MF-k ez du katalizatzailea batere berraktibatzen, zikindu egiten du. Beste hiru disolbatzaileek antzeko emaitzak
lortzen dituzte. Beraz euren artean hautatutako ZME hasierako erreakzioa probatuko da baina, ZME disolbatzaile moduan erabilia. Erreakzioaren disolbatzailea probatzeko, azkeneko hiru entseguak egingo dira. Horretarako,0,125g katalizatzaile, 5g FUR eta 9,5g ZME sartuko dira 10 bar H2-n, 120°C-tan eta 4 ordu eta 40 minutuz.
10.Grafikoa. FOL etekina ZME disolbatzaile gisa 9.Taula-n ZME erreakzioaren disolbatzailetzat erabilia izanik lortutako emaitza ikus daiteke 23 entseguan eta hau MF-a disolbatzailetzat erabili den 6.Taula-rekin konparatuta, honen balio onenak hartuz, disolbatzaile berri hau etekin eta konbertsio emaitza antzekoak lortzen ditu. Horretaz aparte, katalizatzailea berrerabiliz, FOL etekin handiagoak lortzen ditu 24 entseguan ikus daitekeenez. Berraktibazioari dagokionez, katalizatzailea 450°C-tan 2h-tan zehar kaltzinatuz 2°C/min-ko maldarekin eta ondoren erreduzituz (25 entsegua), etekin eta konbertsio txarrenak lortzen ditu. ZME-a garbitzeko erabiliz, ordea, lehen aipatutako metodoa erabiliz, etekin eta konbertsio balio onenak lortu dira (26 entsegua).
11.Aurrekontua Atal honetan, gastuen kalkulua egingo da, lan egindako barne orduak, makineriaren amortizazioa, gastuak, azpi-kontratazioak, kostu ez-zuzenak eta ezusteak kontutan izanik. 1.Barne-orduak Barne orduen kostua, proiektuan parte hartzen duen irakasle eta ikaslearen kostua da eta hauen kostua 10.Taula-n ikus daiteke. Langilea Ordu(h) Orduko kostua (€/h) Kostua(€) Tutorea 200 50 10000 Ikaslea 500 15 7500 Guztira
17500 10.Taula. Barne orduen kostuak. 2.Amortizazioak Amortizazioak, erabilitako makinariaren, ordenagailuen, lizentzien eta baimenen kostuak dira. Hauek beste proiektuetan baita ere erabiltzen direnez, hauen kostua kalkulatzeko proiektuan zehar erabilitako orduak eta hauen bizitza erabilgarria kontutan izan behar da. 11.Taula
4.Azpi kontratazioak Proiektuan ez dira beste erakundeen lanik beharrezkoak izan. 5.Kostu ez zuzenak Proiektuan parte hartu ez duten langileen edota enpresen kostuak. Barne orduen %10 izan dira 6.Ezusteak
12. Ondorioak eta etorkizunerako proposamenak Lortutako emaitzetatik ateratako ondorioak hauexek dira: • FUR-etik FOL-erako produkzioan MF disolbatzailea izanik, antioxidatzaileek daukaten garrantzia gune aktiboetan ezartzerako orduan. Grafikoetan ikusi denez, aktibitate gutxi dagoenean, hauek erreakzioa oztopatzen baitute.
Gainera, nahiz eta aktibitate ona egon, antioxidatzaile kontzentrazio altua baldin badago, honek ere erreakzioa oztopatuko du katalizatzailearen gune aktiboetan ezarriz. • Bigarrena, katalizatzailearen desaktibazioa, FOL-ak sorturiko oligomeroengatik ematen dela. Hau, emaitzetan FALP_B-rekin konparatutako desagertze tenperatura antzekoak konparatuz ondorioztatu da. • Ziklopentil metil eterra erreakzio disolbatzaile moduan erabiltzea MF-ren ordez etekinean hobekuntza dakar eta gainera, katalizatzailea berraktibatzeko balio du. Horrela, erreakzio eta berraktibazio disolbatzaile ahal izanik honek dakartzan onurekin (industrialki disolbatzaile ezberdinak erabili behar ez izatea erreakziorako eta berraktibaziorako). • Ziklopentil metil eterrak ezaugarri baten bat daukala proiektuan erabilitako katalizatzailean gune aktibo gehiago agertzea ahalbidetzen duena. • Ziklopentil metil eterra disolbatzailea izanik, FOL-a lortzeko prozesu likidoan ez dela BATCH erreaktorearen beharrik egongo, FOL emari jarraituzko pisto fluxu erreaktore batekin egin ahal izango baita, FOL etengabe sortuz hau elikatzen den bitartean erreaktoreak seriean jarririk bata garbitzen eta bestea erreakzioa egiten duelarik; edota, geldiuneak egiten katalizatzailea berraktibatzeko beharra duenean. Baina horretarako, FUR emari baino ez da gelditu behar izango ziklopentil metil eterra katalizatzailea berraktibatzeko balio baitu. Hurrengo proiektuetarako proposatutako honakoa da: Lehenengoa, ziklopentil metil eterra erabiliz zenbat orduko erreakzioa egin daitekeen FOL etekin onak lortuz, horretarako fluxu jarraituko erreaktorea erabiliz. Bigarrena, ziklopentil metil eterra erabiliz, operazio baldintza egokienak aurkitzea eta honek katalizatzailean duen eragina aztertzea. Horrela, katalizatzaile bat berrerabiltzean etekin handiagoa lortzearen zergatia ikusteko.
ERANSKINAK ERANSKINA I: Araudi aplikagarria Atal honetan proiektuan zehar aplikatu beharreko araudia adieraziko da. Araudi guztia hurrengo orrialdeetatik lortu da: • Estatuaren agentzia, Estatuko agintaritza aldizkaria. Hurrengo orrialdean eskuragarri: http://www.boe.es/ • Albiste juridikoen azala. Hurrengo orrialdean eskuragarri: http://www.noticias.juridicas.com • EUR-Lex. Europar Batasuneko zuzenbiderako sarrera. Hurrengo orrialdean eskuragarri: http://eur-lex.europa.eu/homepage.html?locale=es 1. Airearen kalitateari buruzko legedia Espainian • 16/2002 legea, uztailaren 1ekoa, Kutsaduraren Prenbentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa. • 34/2007 legea, azaroren 15ekoa, airearen kalitateari eta atmosferaren babesari buruzkoa. • 833/1975 dekretua, otsailaren 6koa, ingurumen atmosferikoaren babesari buruzkoa. • 430/2004 lege-dekretua, matxoaren 12koa, non, errekuntza-instalazioetako kutsatzaileen atmosferarako emisioen mugei buruzko arau berriz ezartzen diren, eta petrolio-findegietako atmosferarako emisioak kontrolatzeko hainbat baldintza ezartzen diren. • 100/2011 lege-dekretua, urtarrilaren 28koa, non, atmosferaren kutsatzaileak diren aktibitateak eguneratzen diren eta horien aplikaziorako oinarrizko antolaketa ezartzen den. 2. Airearen kalitateari buruzko legedia Europan • 2008/50/CE zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko maiatzaren 21ekoa, ingurugiroaren kalitateari eta Europan ingurugiro garbiago bat
bultzatzeari buruzkoa. (96/62/CE zuzentaraua, ingurugiroko airearen kalitatearen ebaluazio eta kudeaketari buruzkoa, 1999/30/CE zuzentaraua, ingurugiroan dagoen sufre dioxidoaren, nitrogeno dioxidoaren, nitrogeno oxidoen, partikulen eta berunaren balio mugei buruzkoa, 2000/69/CE zuzentaraua, ingurugiroko karbono monoxido eta bentzenoaren muga-balioei buruzkoa, 2002/3/CE zuzentaraua,ingurumenean dagoen ozonoari buruzkoa eta 97/101/CE erabakia, estatu-kideen artean kutsadura atmosferikoari buruzko neurketei buruzko informazio eta datuak elkartrukatzeari buruzkoa) ordezkatzen ditu. • 2008/1/CE zuzentaraua, Europako Parlamentu eta Kontseiluarena, 2008ko urtarrilaren 15ekoa, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa (IPPC). Gradu Amaierako Lana 49 3. Erregaiei buruzko legedia • 290/1025 lege-dekretua, apirilaren 17a, non, gasolina, gasolioa, fuel-olioa eta petrolioaren gasa zehaztapenak finkatzen diren, bioerregaien erabilera eta itsas erabilpenerako erregaien sufre edukia erregulatzen da. • 1597/2011 lege-dekretua, azaroaren 4a, non bioerregaien eta biolikidoen iraunkortasun-irizpideak erregulatzen diren, Iraunkortasuna Bermatzen duen Nazioko Sistema eta bioerregai batzuen balio bikoitza. • 2/2011 legea, martxoaren 4a, Iraunkortasunaren Ekonomiarena. • 34/1998 legea, urriaren 7koa, hidrokarburoen sektorekoa. • 2009/28/CE zuzentaraua, 2009ko apirilaren 4koa, iturri berriztagarrietatik eratorritako energiaren erabilpenaren sustapenari buruzkoa, 2001/77/CE eta 2003/30/CE zuzentarauak aldatu eta indargabetzen dituena. • 1085/2015 lege-dekretua, abenduaren 4koa, bioerregaien sustapenari buruzkoa. 4. Presipeko gas eta ekipoen erabilerari buruzko legedia • 709/2015 lege-dekretua, uztailaren 24koa, non, presiopeko ekipoak komertzializatu ahal izateko beharrezko segurtasun-baldintzak ezartzen diren. | science |
addi-3341e275ae26 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29436 | Lekeitioko zahar-egoitza baten hobekuntza energetikoa | Díez Sánchez, Maitane | 2018-10-31 | GRADUA: Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua GRADU AMAIERAKO LANA
Hasteko proiektu honen helburua Lekeitioko zahar-egoitza baten UBS eta berokuntza instalazioaren efizientzia energetikoa eta kontsumoa hobetzea da. Horretarako, bi hautabideen azterketa egin dira: alde batetik eraikin honetarako energia mota hoberena aukeratzea eta bestetik, energia aukeratu ondoren galdararentzat zer nolako erregai mota dauden eta zein den egokiena aztertu egin da. Behin energia mota aukeratu ondoren, hau da, eguzki energia termikoa eta biomasa, kalkulu desberdinak egin dira diseinua eta dimentsionaketa egiteko, indarrean dauden lege desberdinak aintzat hartuz. Horretaz gain, instalazio osoan zehar erabiliko diren elementu mota ezberdinak azalduko dira eta hainbat plano desberdinak egin dira. Adibidez, eraikin osoa, sistema hidraulikoa, etab. Era berean, CE3X programa erabiliz, efizientzia energetikoaren ziurtagiria lortu egin da, gaur egungo instalazioa eta hobekuntzaren ostean lortzen den hobekuntza alderatzeko. Azkenik, aurrekontu bat egin da eta ondorioak atera egin dira.
1.1. Irudia. Energia primarioaren kontsumoa Espainian 2003 eta 2015 urteetan [45-46].
Nolanahi ere, erregai fosilek arazoak ekar ditzakete. Alde batetik, energia berriztaezinak izanik, hauen erabilera mugatua da; hau da, urteekin baliteke hauek agortzea. Bestetik, baliabide hauek ingurumenean dituzten eragin negatiboak askotarikoak izan daitezke, izan ere, hauekin lan egitean paisaia, izaki bizidunak eta bestelakoak kaltetzen dituzten CO2 bezalako hainbat osagai askatzen dira. Aipatzekoa da gainera, Europako herri gehienak ez direla baliabide fosilen ekoizleak, hau da, hauek inportatu behar dituztela, ondorioz, menpekotasun energetikoa izateko joera dute. Azaldutako arazo hauei aurre egiteko aukera interesgarria izan daiteke energia berriztagarrien erabilera areagotzeaz aparte, baliabideen erabiliera eraginkor bat egitea. Honetarako, energiaren aurrezpen ekonomikoa zein energetikoa egitea garrantzitsua da. Hori horrela izanik, arestian azaldutako aurrezpena lortzeko helburuarekin, proiektu honetan eraikin bateko hobekuntza energetikoa burutuko da, Uribarren Abaroa izeneko zahar-egoitzan hain zuzen. Uribarren Abaroa egoitza Bizkaiko itsasertzean kokaturik eta Lea ibaiaren alboan dagoen herri txiki batean dago kokaturik, hots, Lekeition. Horregatik, ondorengo puntuetan zahar-egoitzaren datu interesgarri batzuk biltzeaz gain, Lekeitioko datuak ere bilduko dira.
1.1.1 HISTORIA 1325. urtean, Maria Diaz de Harok, Bizkaiko Anderea, Lekeitioko udalerria sortu egin zuen, portuaren inguruan. Lekeitioko historian, arrantzak bere garrantzia izan du urteetan, hau izan baita bere euskarri ekonomiko nagusia. Esan beharra dago, 1500 eta 1900 urteen artean, probintziako bigarren portu garrantzitsuena izan zela. Bestalde, Lekeition hainbat eraikin zahar daude baina, lan honetarako aipagarriena Uribarren Abaroa zahar-egoitza da, Lekeition dagoen bakarra. XIX. mendearen erdialdean eraiki egin zen. 1896.urtean Pascual de Abaroa eta Jose Javier de Uribarren jaunek irabaziasmorik gabeko fundazioa sortzea erabaki zuten, garaiko herri altu karguen babes eta kontseiluarekin. Hasiera batean, fundazioaren egitekoa gaixo, umezurtz eta behar berezietako pertsonen zainketaz arduratzea zen. Baina, gizartearen behar izanetara
egokitzeko, fundazioak aldaketak jasan izan ditu bere sorreratik hona, bai eraikinean (Ikusi 1.2. eta 1.3. irudiak), bai eginkizunetan. Ondorioz, 1978. urtean zaharren egoitzan bilakatu zen eta 2017.urtean menpeko pertsona nagusientzako eguneko zentroaren zabalketa proiektua hasi zuten [27, 37, 51, 65].
1.2. Irudia. Uribarren Abaroa fundazioa 1896.urtean [65]. 1.3. Irudia. Uribarren Abaroa zaharren egoitza eta eguneko zentroa 2017.urtean [65].
1.1.2 DEMOGRAFIA EIN-en (Estatistikako Institutu Nazionala) argitaratutako azken datuen arabera, Lekeitioko biztanleria 7182-koa da gutxi gora behera, hortaz, 2015. urtearekin alderatuz gero, 47 biztanle gutxiago dituela ikus daiteke. Ondorengo grafikoan 1.4. irudian ikusten den bezala, urteak aurrera doazen heinean biztanleria ere aldatuz joan da [28-29, 40].
Hortaz gain, Lekeition adin desberdineko biztanleak daude eta hurrengo piramidean ikusi daitezke datu horiek, 1.5. irudian. Piramide honetan 2016an egon ziren gizon eta emakume kopurua agertzen da adinaren arabera sailkatuta. Laburbilduz, udalerri honetan biztanle kopurua 2016an 7.182koa zen, non gizonen kopurua 3.560 biztanle ziren eta emakumeen kopurua, aldiz, 3.622koa [29, 41]. Bestetik, grafikoan ere aztertu daiteke pertsona helduen kopurua nahiko handia dela, jaioberrienarekin konparatuz. Zahar-egoitza honetan 50 urtetik gorako pertsonak daudenez, salbuespenak salbuespen, ondorengo grafikoa erabiliz jakin daiteke 50 urtetik gorako pertsonak gehiago direla gazteak baino. Aldea ez da oso handia, baina bai nahikoa zahar-egoitza bat egoteko. Honek ez du esan nahi zahar-egoitza honetan dauden pertsonak Lekeitioko ingurukoak soilik direnik. 7400 7354 7300 7293 7307 7398 7490 7477 7438 7409 7419 7374 7305 7229 7182 7000 7050 7100 7150 7200 7250 7300 7350 7400 7450 7500 7550 2002 2003 2004 2005 2006 2007 2008 2009 2010 2011 2012 2013 2014 2015 2016 BIZTANLERIA URTEAK 1.4. Irudia. Lekeitioko biztanleria garapena urteetan zehar [40].
Alde batetik, eta aurrean esan bezala, lehen sektorea edo sektore nagusia da arrantzari dagokiona. Bestetik, itsasoarekin zer ikusia duten jarduerak bereizten dira, bigarren sektorea. Oraindik ere daude bi kontserba industria eta itsasontziak konpontzen dituzten beste batzuk. Amaitzeko, hirugarren sektore bat ezagutzen da turismoan eta ostalaritzan oinarritzen dena eta gero eta garrantzi handiagoa hartzen du ekonomian [27,51].
Hala ere, gaur egun azalera hori aldatu egin da, bere inguruan dauden zati batzuk utzi egin baitizkio udalari aparkaleku bat egiteko eta Osakidetzak osasun zentro bat egiteko. Banaketa hau hobeto ulertzeko, ondorengo irudian (Ikusi 1.7. irudia) gaur egun zaharegoitzak erabiltzen duen azalera eta perimetroa adierazi egin dira, hurrengo datuak izanda: 21901,36m2-ko azalera eta 644,73m-ko perimetroa [6]. 1.6. Irudia. Zahar-egoitzak okupatzen duen azalera eta perimetro osoa (BFA-DFA) [6].
Azaldutako azkeneko azaleran hainbat edifizio desberdin ditu. Ondorioz, 1.8. irudian aireko argazki bat da eta hurrengo atalean azalduko direnak. 1.7. Irudia. Zahar-egoitzak gaur egun erabiltzen duen azalera eta perimetroa (BFA-DFA) [6]. 1.8. Irudia. Zahar-egoitzaren aireko argazkia eraikin desberdinekin.[Google maps]
1.1.4.1 ZAHAR-EGOITZAREN ERAIKIN NAGUSIA Eraikin hau, historiari buruzko atalean aipatu bezala, 1896. urteko eraikin birmoldatua da. Edifizio nagusia da (1.8. irudian 1 zenbakia duena) eta hiru solairuz osatuta dago: Solairu nagusia, lehenengo solairua eta bigarren solairua. Gainera, teilatupe bat dago, nahiz eta bakarrik behar ez diren gauzak biltzeko erabiltzen den.
1.1.4.1.1 SOLAIRU NAGUSIA Solairu honetan sukaldea, hiru jantoki, ororen bainugelak, bi egongela, kapera, ileapaindegia, medikuaren bulegoa, erizaintza, zuzendaritza bulegoak, harrera lekua eta abar daude. Sartzeko 7 sarrera/irteera daude. Horietako hiru eraikinaren aurreko aldean daude, haietako bat sarrera/irteera nagusia izanik; beste bat erdian dagoen kaperara sartzeko eta azkena jantokietara; atzeko aldean, aldiz, geratzen diren beste hirurak. (Zehaztasun hobeak ikusteko 5.2.1 Solairu nagusiaren planoa begiratu).
Bestalde, aurreko gela guztiak batuz solairu bakoitzeko azalerak honako hauek dira:
1.1.4.2 EGUNEKO ZENTROA Zahar-egoitza hau hasieran aurretik azaldutako eraikin nagusiez osatuta zegoen. Baina, 2007. urtean eraikinaren handitzea egin zen, hots, Eguneko zentroa gehituz (1.8. irudiko 2 zenbakia du). Hau solairu batez eta soto batez osatuta dago. Solairu nagusia gela hauez osatuta dago: egoitza lotzen duen pasabide bat, harrera-lekua, hiru bainugela, sukalde txiki bat eta bi egongela. (Solairu nagusia 5.3.2 solairu nagusiaren planoan dago eta sotoa, ordea, 5.3.1 Sotoko planoan dago).
1.12. Irudia. Eguneko zentroaren solairu nagusia [5. Dokumentua: Planoak].
1.13. Irudia. Eguneko zentroaren sotoa [5. Dokumentua: Planoak].
1.1.4.3 BESTELAKO ERAIKINAK ETA ELEMENTUAK Aipatzeko da, eraikin nagusiaren atzetik beste eraikin txikiago bat dagoela, hots, biltegi bat (1.8. irudiko 3 zenbakia), non garbitegia, metagailuak eta mantentze lanak burutzeko tresnak dauden (Ikusi 1.14. Irudiko banaketa). Azken urteotan bere ingurunean dauden lorategiak berritu egin dituzte lorategi botaniko bat jarriz eta bere barnean hegaztizko zoo txiki bat jarriz (1.8. irudiko 4 zenbakia) [65]. (Planoaren zehaztasunak ikusteko 5.4 Biltegiaren gelaren planoetan ikusi)
1.1.5 GAUR EGUN DAGOEN UBS ETA BEROKUNTZA SISTEMA Egoitzan gaur egun UBS eta berokuntza eskaria hornitzeko propanozko galdara zentralizatu bat dago. Galdara hau, egoitzaren atzetik dagoen eraikin txikian (Biltegian) kokatuta dago 1.14. irudian ikusten den bezala. Galdara hau THERMITAL enpresakoa da eta konkretuki THE/Q 319 modeloa da.
Aipatzeko da eguneko zentroan beste galdara txiki bat dagoela bakarrik eguneko zentroaren eskaria hornitzeko. Galdara hau elektrikoa da eta etxebizitzetan erabiltzen den modukoa da, hau da, ez da aurretik azaldutako galdararen tamaina eta ezaugarriak izaten.
1.2 HOBEKUNTZAREN XEDEA ETA ZERGATIA Aurrekarietan aipatu bezala (1.1 AURREKARIAK), munduko kontsumo energetikoak izugarrizko gorakada izan du azkeneko urteotan, beraz, ezinbestekoa da gatazka honen aurrean konponbide bat ematea. Horregatik proiektu honen helburu nagusia, gaur egungo instalazio eta baliabide energetiko ezberdinak ezagututa, zahar-egoitza batentzako hautabide energetikorik egokiena aukeratzea eta garatzea da. Honekin, zahar-egoitzaren kontsumoan aurrezpen ekonomiko zein energetikoa egotea lortu nahi da, instalazio berriztagarri baten bidez. 1.15. Irudia. Zahar-egoitza hornitzeko galdara [Argazki propioa]
Horretarako, lehenik eta behin, zahar-egoitzaren instalazioak aztertu beharko dira ikusteko zeintzuk diren erabiltzen dituzten energiak eta haren kontsumoak. Behin aztertuak, energia kontsumoak eta gastu ekonomikoak murrizteko asmoarekin, ingurugiroa errespetatuz, instalazio honetarako neurri eta instalazio berri hoberenak aplikatuko dira. Proiektu hau burutzeko, energia berriztagarri bat erabiltzea du xede, hauek erabiliz CO2- ren emisioak murrizten baitira. Izan ere, energia berriztagarri bat erabili beharrean, bi energia berriztagarriak konbinatuz gauzatuko da: eguzki energia termikoa eta biomasa energia. Honekin lortu nahi dena da, berokuntzaren eta UBS-ren ekoizpen energetikoaren aurrezpena eta aipaturiko emisioak murriztea. Beraz, eguzki energia termikoa izango da UBS-ren eskariaz arduratuko den energia nagusia eta bestetik, energia biomasa eguzki energiak ezin duen UBS hornituko du eta berokuntza osoaz arduratuko da. Hobekuntza hau lortzeko aztertzen diren sekzioak edo atalak hauek izan daitezke: • Datu orokorren datuen bilketa egiten da. • Sistema berriztagarri desberdinen azterketa eta analisia, aukera hoberena aukeratzeko helburuarekin. • Ur bero sanitarioaren kontsumoaren azterketa egitea. Baita berokuntzaren kontsumoa ere. • Instalazio osoaren kalkuluak eta dimentsionaketa. • CE3X programa erabiliz, hobekuntza egin ostean lortzen den kalifikazio energetikoa. • Analisi ekonomikoa zenbat urteetan amortizatu daitekeen proiektua aztertzeko.
1.3 KOKAPENA Behin aurrekarietan azaldutako eraikinaren deskribapena ezagutuz, zehatzago non dagoen eraikin hau jakiteko, puntu honetan azalduko da. Hasteko, lehenik eta behin Lekeitio kokatu behar da eta arestian aipatu bezala, Euskadiko Bizkaia probintzian kokaturik dago, (Ikusi 1.16. irudian).
Bizkaiak 1.17. irudian azter daitekeen moduan, hainbat eskualde ditu. Lekeitio, zehatz mehatz, Lea Artibai eskualdean kokatuta dago (Larrosa kolorea duena). 1.16. Irudia. Euskadiko autonomi erkidegoaren mapa [31].
1.18. irudian Lea-Artibaian dauden herriak adierazita daude. Lekeition, ikusten den bezala, iparraldean kokatuta dago Lea ibaiaren ezkerreko aldean, hain zuzen ere Isparter eta Mendexa herrien artean.
1.17. Irudia. Bizkaiko eskualdeak [5].
Bestetik, zahar-egoitza zehazki non dagoen kokatzeko 1.19. irudian ikusi behar da. Lekeition hainbat auzo daude eta zahar-egoitza hau, Merzed auzotegia auzoaren eta Magdalena auzoaren artean kokaturik dago, udalerriaren erdialdean. 1.18. Irudia. Lekeitio udalerriaren eremua Lea Artibai eskualdean [67]. 1.19. Irudia. Uribarren Abaroa zahar-egoitzaren kokapena, Lekeition.[Google maps]
1.5 PROIEKTUAREN BIDERAGARRITASUNA Proiektuaren kokapena egin ondoren, proiektuaren bideragarritasuna aztertu behar da. Horretarako ondorengo hiru baldintzetan proiektua bideragarria izateko kontuan hartu behar diren aspektuak azalduko dira. 1.5.1 BIDERAGARRITASUN TEKNIKOA Historia atalean (1.1.1 Historia) aipatu den bezala, zahar-egoitza hau, nahiko zaharra da. Nahiz eta berrikuntzak izan, ez dira gaur egungo energia berriztagarriak erabili. Hortaz, proiektu honen bidez energia hauek erabiltzea sustatuko da. Alde batetik, proiektuan zehar azaldu den bezala, energia hauek aplikatuko dira CO2 emisioak eta elektrizitatearen kontsumoa murrizteko helburuarekin.
Bestetik, energia berriztagarriak erabiliz gero, ziurtagiri energetiko bat egingo da kontsumo energetikoa eta CO2 emisioak aztertzeko helburuarekin.
1.6 HAUTABIDEAK ETA HAUTATZEKO ARRAZOIAK Hautabideen aukeraketa egiteko lehenik eta behin instalazioak bete behar dituzten funtzioak argi izan behar dira. Alde batetik, zahar-egoitzak kontsumitzen duen ur bero sanitarioa asetzeko gaitasuna izan behar du. Bestetik, hilabete hotzetan barneko giro tenperatura konfort-egoeran mantentzeko gai izan behar duen berokuntza sistema aukeratu behar da. Aipatzekoa da, aintzat hartu behar dena CO2 edo halako elementuen isurketa. Aurrekarietan azaldu den bezala, energia berriztaezinak erabiltzea izan daiteke aukera onena arazo honi aurre egiteko. Ondorioz, baldintza hauek betetzeko merkatuan hainbat sistema daude eta sistema berriztagarriak erabiltzea helburu bada, aipagarrienak ondorengo instalazio termikoak dira: Plaka solar termikoa, geotermia, aerotermia eta biomasa. Aukera hauen hautaketa egiteko, lehendabizi informazio teknikoa eta ekonomikoa analizatu behar da. Horretarako, lehenengo pausua informazioa jasotzea eta aztertzea da eta ondoren, ebaluazio metodo bat erabiltzea. Kasu honetan, erabilitako
ebaluazioen artean, irizpide anitzeko metodoa erabiliko da ebaluazioa burutzeko, zehatzago esanda, mailaren araberako batura haztatu teknikaren metodoa erabiliz. Metodo honen helburua ez da bakarrik irizpide ekonomikoak aztertzea, baizik eta hainbat irizpide kontrajartzea hautaketa egiteko. Irizpideak edukita alternatibak ordenatzen dira balioak emanez, kontuan izanik zein den aukerarik egokiena eta desegokiena. Azkenik, maila balio haztatuko datu lortzen da ondorengo formula erabiliz (1.1. ekuazioa) eta zenbaki txikiena aukeratzen da eta hori izango da alternatiba hoberena.
§ rij tauletan emandako balioa izanik. § pj irizpideen ehunekoen balioa izanik.
1.6.1 ENERGIAREN HAUTABIDEAK Atal honetan aurretik aipatutako funtzioak bete behar dituen energien informazioa jaso egingo da, ondoren kalkuluetan emandako balioen zergatia jakiteko erabiliko den informazioa izango baita.
1.6.1.1 EGUZKI ENERGIA TERMIKOA Eguzki energiak azken hamarkadan izugarrizko gorakada izan du. Hainbat eraikinetan ikusi daitezke sistema honen elementuak, zehazki esanda, eguzki plakak eraikin askotako teilatuetan instalatuta ikusi daitezke. Sistema honen helburua oso errez azal daiteke: eguzki panel termikoen bidez eguzkiak ematen duen erradiazioa aprobetxatzen da jariakin bat berotzeko eta erabilera desberdina emanez, adibidez, ura 40-50ºC-an berotzeko dutxetan eta txorrotan ur beroa edukitzeko eta neguan erabilitako berokuntza sistemen berokuntzarako. Aipatzekoa da,
1.6.1.1.1 ABANTAILAK Eguzki termiko instalazioetan abantaila nagusienak honako hauek dira: ü Baliabide agortezina eta berriztagarria da, hots, energia garbia dela esan daiteke. Erregaiak ez bezala, ez du atmosferara kutsatzailerik isurtzen. Beraz, esan daiteke ez duela ingurunea kutsatzen, ingurunea zaintzen eta errespetatzen laguntzea baizik. ü Ingurunearekin dagoen beste abantaila bat da, ez duela airearen kalitatea eta libre dauden lurzoruak gutxitzen. ü Bai elektrizitatean bai ura aurrezteko erabiltzen da. Nahiz eta, hasierako inbertsioa handia izan, energia merkea lortzeko aukera ematen du eta mantentze lanak izango litzateke gastu bakarra.
1.21. Irudia. Eguzki energia termikoko oinarrizko instalazioa [23].
1.6.1.1.2 DESABANTAILAK Bestetik desabantailen artean, hauek izan daitezke aipagarrienak: û Abantailetan aipatu bezala, hasierako inbertsioa handia izan, nahiz eta amortizatzeko aukera izan. û Beste energia batekin osatu behar da, eguzki-orduekin, erradiazioa eta meteorologiaren menpekotasuna izaten duenez, normalean dauden eraikinetako eskaria ezin du asetu. û Eguzki energia termiko panelak instalatzeko lur eremu handia behar da.
1.6.1.2 GEOTERMIA Geotermia eguzki energia termikoa bezala, energia berriztagarri bat da. Baina, kasu honetan lurrak bere barneko geruzatik lurrazalera transmititzen duen bero energia aprobetxatzen du. Beste energiak ez bezala, honek hainbat jatorri ditu: a) Lurra osatzen duten geruza desberdinetik mugitzen diren isotopo erradiaktiboen desintegrazioaren ondorioz sortzen den beroa. b) Lurraren sorreran askatutako beroa. c) Kanpoko nukleoaren kristalizazioaren bero latentea. d) Lurraren geruza desberdinen arteko mugimenduak sortutako beroa. Hainbat instalazio geotermiko mota daude, baina, funtzionamendua bera da kasu guztietan. Lurzoruan lurperatuta dauden tutuetan ura hozgarri batekin sartzen da. Honen funtzioa bero ponpa baten funtzionamenduaren antzekoa da. Zirkuitu batean zirkulatzen duen ura hozgarriarekin zirkulatzen du, honek bero fokutik beroa xurgatzen du eta foku hotzera pasatzen du. Bere funtzionamendua oso erraza da, instalazioa egiteko eraikinaren inguruan zulaketak eta lur mugimenduak egin behar dira eta horrek diru asko inbertitzea dakar [12, 25, 32, 65].
1.6.1.2.1 ABANTAILAK Bere abantailen artean garrantzitsuenak hauek dira: ü Esan bezala berriztagarria eta garbia den energia da. ü Elektrizitatearen kontsumoa txikia da, hau da, bakarrik konpresorearen eta ponparen kontsumo elektrikoa izango du. ü Eguzki energia ez bezala egun osoan funtzionatu daiteke. Gainera sistema bakarrekin beroketa, hozketa eta ur bero sanitarioa izaten du. ü Sistema tradizionalekin alderatuz, mantentze lanen kostuak minimoak izaten dira.
û Hasierako inbertsioa oso altua izaten da zulaketak egin behar izaten direlako. Ondorioz, amortizazioa 7 urtekoa izaten da. Eraikin berria balitz, hasieran egin behar diren lur mugimenduak aprobetxatuz geotermia instalatu daiteke, kostu gehiago eduki gabe. û Kokapen geologikoaren menpekotasuna. Esan bezala geotermia jatorri desberdinak ditu, ondorioz, bero fokuaren ezaugarriak desberdin lortzen dira.
1.6.1.3 AEROTERMIA Azken urteetan merkatuan aerotermiaren hazkuntza handia izan da. Beste aurreko bi aukerak bezala sistema berriztagarria da eta ohiko erregaiak ordezkatzeko aukera ona izan daiteke. Honen funtzionamendua beste galdara baten modukoa da. Bere funtzioa oso erraza da, airearen energia erabiltzen du eraikin baten konfort termikoa lortzeko, hots, berokuntza sistema eta aire girotua hornitzeko, baita UBS lortzeko ere [439,67]. (Ikusi 1.23. irudia).
1.6.1.3.1 ABANTAILAK Bere abantailen artean honako hauek izan daitezke: ü Energia gehiena airetik lortzen da, gutxi gora behera %70 eta zati txiki bat elektrizitatetik. 1.23. Irudia. Aerotermiaren instalazioaren eskema [39].
ü Efizientzia energetiko maila eta errendimendu handia lortzen du. ü Udarako eta neguko instalazioetarako erabili daiteke (berokuntza sistema eta aire girotua). ü Instalazioa sinplea da eta bere mantentze lanak murriztuak dira, ez baitira ez hondakinak sortzen, ezta kerik ere. ü Inbertsioa denbora gutxitan amortizatzen da.
1.6.1.4 BIOMASA Biomasa prozesu mekaniko edo biologiko batean sortutako materia organiko eta inorganikoaren, animalietatik edo landaretatik eratorritakoa, aprobetxamenduan oinarritzen den energia berriztagarri mota bat da. Bere sistema sinplea da, galdara batean biomasa erregai erretzen da beroa lortzeko. 1.24. irudian instalazioaren sistema sinplea ikus daiteke[2, 61].
Energia hau bi motatakoa izan daiteke: naturala edo hondakin-biomasa. Hauek jatorriaren araberakoak izaten dira. Naturalaren kasuan jatorriari dagokionez basoak, zuhaitzak, landare laborantza, sasiak eta bestelakoak hartzen ditu barne. Baso ustiapenetan sortzen diren gaitasun energetiko altuko hondakinak, adibidez. Kontuan izan behar da mota honetako hondakinak altzariak eta papera egiteko aprobetxatu ezin direla (pellet, briketak). Hondakin-biomasa, ordea, basoko, abeltzaintza eta nekazaritza jardueren, nekazaritza elikagaien industriaren (olibaren hezurduna, arbendol oskola) eta egurrean eraldatzeko industriaren (zerrautsa) ondorioz sortutako hondakinetan eta azpiproduktuetan du jatorria [26, 61-62].
ü Esan bezala energia iturri berriztagarria da. Bere karbono dioxidoaren (CO2) emisioa neutroa da, hau da, esan daiteke materia organikoak sortu behar zuen CO2 kantitatea, erretzearen ondorioz sortzen den CO2 –ren berdina izan daitekeela. ü Beste erregai batzuekin konparatuz, adibidez, ikatza eta petrolioarekin, ekonomikoagoa izaten da. ü Biomasa kantitate handian dago mundu osoan eta lehengaia hondakinak izanda (ez basoak mozteak) birziklapenari laguntzen dio.
1.6.2 ENERGIA HAUTATZEKO ARRAZOIAK Aurretik, 1.6.1 Energiaren hautabide atalean azaldutako 4 sistemetatik, onena aukeratzeko atal honen hasieran azaldu egin den metodoa erabiliko da, hain zuzen ere, mailaren araberako batura haztatua. Lehenik eta behin, proiektu honetan nabarmenak diren irizpideak aukeratu behar dira, gero garrantzizko balio bat (pisua %) emateko. Irizpide horiek ondorengoak dira • Ekonomikoa (%45): Diruak bere garrantzia duenez gero, instalazioa burutzeko eta eraiki ondoren izan daitekeen mantentze lanen kosturik txikiena izan behar du.
• Ingurumena (%25): CO2 eta horrelako kutsatzaileen emisioak txikiak izan behar dira. Kasu honetan aztertu egin diren aukera ia guztiek irispide hau betetzen dute. Hemen ere estetika kontuan hartuko da. • Ekoizpen energetikoa (%20): Zahar-egoitzak, beste etxebizitzekin konparatuz, kontsumo handia dauka jende asko baitago, urteko bataz bestekoa 69 pertsonakoa izaten baita. Beraz, kontsumo horri aurre egin behar zaionez, garrantzitsua da energia mota ona edukitzea egun bateko eskaria asetzeko. • Eraikitze prozesua (%10): Beste irizpide bat eraikitze prozesuaren konplexutasuna eta iraupena zaila ez izatea da, hala nola, bertan bizi diren gizon eta emakumeen bizitzak eragina ez izatea. Gainera, hasieran eraikitze inbertsioak garestiak ez izatea lortu behar da, ekonomia irizpidean eragina duelako.
Ondoren, irizpide bakoitzari balio bat eman behar zaio, hots, onenari 1 zenbakia, bigarrenari 2, eta abar; 1.3. Taulan adierazi egin den moduan. Taula betetzeko, aurretik esan bezala, bakoitzaren abantaila eta desabantailetan oinarrituz lortu egin dira.
Ekonomiari dagokionez bakoitzak duen balioa aztertuz, biomasa da inbertsiorik txikiena eskatzen duena, ez delako instalazio guztia egin behar, izan ere, gas galdara badago instalatuta eta egin beharreko aldaketak dira gas galdara biomasarengatik aldatzea eta beste unitate batzuk gehitzea. Eguzki eta aerotermia kasuetan, aldiz, inbertsio handia egin behar da. Izan ere, aerotermian kontratatutako potentzia handitu behar denez, ez da elektrizitatean aurrezten eguzki energia erabiliz gero. Horregatik aerotermiaren balioa handiagoa da eguzki energiarena baino. Azkenik, geotermia dago. Geotermia instalatzeko zulaketak eta lur mugimenduak egin behar dira eta horrek aurretiko ikerketa bat egitera behartzen duenez inbertsioa handitzen du. Ingurumena aztertuz, biomasa da energia hauen artean kalte handiena sortzen duena, CO2 neutroa izan arren, gutxieneko kutsadura maila sortzen du. Ondorioz, lauko balioa eman zaio. Beste hiru energiek ez dute kutsatzailerik sortzen baina, adibidez, aerotermiak elektrizitatea zeharka erabiltzen duenez kutsatu egiten du eta, horregatik, hiru zenbakia eman zaio. Azkenik, inpaktu bisuala kontuan hartuz, geotermia da onena, alde batetik garbia delako eta bestetik, lur azpitik joaten denez, ez du inpaktu bisualik. Eguzki energia, berriz, teilatuan edo lurraren gainean jarri behar direnez, bai. Orduan bi zenbakia eman zaio. Ekoizpen energetikoari dagokionez, biomasa eta geotermia dira hoberenak. Izan ere geotermiak elektrizitate kontsumo txikia behar duenez, biko balioa eman zaio. Beste bi energia motak, ostera, beste energia batekin osatu behar dira. Normalean, aerotermiak elektrizitatea erabiltzen duenez, lauko balioa eman zaio eta eguzki energiari ordez, hiru. Azkenik, eraikitze prozesua dago. Onena biomasa da, arestian esan bezala, galdara eta beste elementu batzuk jartzea da egin behar den bakarra. Txarrena eta lau zenbakia duena, geotermia da, ekonomian aipatu bezala lur mugimenduak eta zulaketak egin behar direnez, zailtasuna handitzen da. Geratzen diren beste bi energiek, eraikitze prozesuan eragin ia berdina dute. Hala ere, eguzki energia gero eta garatuagoa dagoenez, abantaila gehiago egongo ziren eraikitze prozesuan.
Metodoarekin jarraituz, aukera bakoitzaren maila haztatua lortzeko, mailak zati pisua egin behar da eta batu. Orduan, maila haztaturik onena txikiena izango da, 1.4. taulan adierazi den moduan, ondorioz hori aukeratu behar da.
Laburbilduz, irizpide guztiak kontuan harturik agertzen den aukerarik onena biomasa da, baina ingurumen atalean jasandako balioa oso handia denez, hori gutxitzeko asmoarekin, UBS hornitzeko eguzki energia termikoarekin konbinatzea erabaki da. Hortaz, sistema nagusia eguzki energia termikoa izango da eta biomasa galdara izango du laguntza bezala. Sistema honi sistema hibridoa deitzen zaio: bi sistema desberdin konbinatzean datza, bien abantailak aprobetxatzeko eta desabantailak gutxitzeko helburuarekin. Gaur egun, gero eta ohikoagoa bihurtu egin dira sistema mota hauek.
lehenik eta behin erabaki behar dena da zein erregai mota den egokiena proiektu honetako instalazioa hornitzeko. Horregatik hurrengo puntuetan laburki aztertuko dira biomasa galdarak izan ditzaketen erregaien ezaugarriak; bakoitzak dakarren abantaila eta desabantailekin.
1.6.3.1 EZPALAK Egurrezko ezpalak 5 eta 100 mm arteko luzera dute. Erregai honen kalitatea, lehengaiaren jatorria, biltzeko era eta ezpalaketaren teknologiaren arabera izango da. Hurrengo puntuetan aztertuko dira ezpalen abantaila eta desabantailak [3, 36].
1.6.3.1.3 KONTUAN HARTZEKOAK - Hauen konposizioa aldakorra da. - Lehorketa naturala edo artifiziala egitea guztiz beharrezkoa da, hezetasuna % 45, edota kasu hoberenetan % 30 izan arte. - Errautsen edukiera % 1 baino txikiagoa da.
1.6.3.2 HONDAKIN AGROINDUSTRIALAK Biomasako galdaretan erabiltzen den hondakin agroindustrial egokienak ondorengoetatik eratorrikoak dira: oliba eta olioaren industriatik, mahats eta alkohol industriatik eta fruitu lehorren industriatik. Hornitzaileak izaten dira hezetasuna kentzen dutenak, hondakinen ahalmen kalorifikoa handitzeko asmoz. Normalean erregai ekonomiko eta kalitate onekoak izaten dira [4].
1.6.3.2.1 ABANTAILAK ü Erabilgarritasun eta mota ezberdinak daude, hau da, produktuen ugaritasuna eta hauek eskaintzen duten kantitatea handia da. ü Estatu mailan, ekoizpena handia da. ü Bere ekoizpen prozesua dela eta, prezioa txikia da, prozesu baten azpiproduktu bat izatearen ondorioz. ü Normalean ahalmen kaloriko altua du, baina kontuz ibili behar da biomasaren kalitatearekin erosterako orduan, nahi ez diren biomasa hondakinak saihestuz.
1.6.3.2.3 KONTUAN HARTZEKOAK - Urtaroetako biomasak izan daitezke, beraz, haien horniketa, ekoizletik zuzenki baldin badator, denboraldiaren zehar adostu beharko da. - Edukiera ugaria izan daiteke. 1.6.3.3 SU-EGURRA ETA BRIKETAK Erregai mota honek aplikazio oso mugatuak ditu, izan ere, familia bakarreko etxebizitzetan erabiltzen da. Su-egurra enborren zatitzeetatik dator. Beste biomasekin gertatzen den bezala, galdaran ekoiztuko den energia, egur motaren eta hezetasun edukieraren arabera izango da. Suegur berotze sistemak erdiautomatikoak dira [36, 37].
Briketak, zerrauts eta zerrategien txirbiletan jatorria duten biomasa zilindroak dira, pelletak baino tamaina handiagoa izanik. Zilindro hauek normalean su-egurra ordezkatzen dute galdaretan. Briketen oinarrizko propietateak hurrengoak dira: - Hezetasuna % 10 baino txikiagoa dute. - Ahalmen kalorifikoa 16,9 MJ/Kg (4,7 KWh/Kg). - Bere dentsitatea 1.000 KG/m3 ingurukoa da. Erregai mota hau ez da maiztasun handiz erabiltzen, galdara txikietan eta automatizazio gradu ertaina duten galdaretan soilik, briketak edo su-egurrak hainbat alditan galdaran sartu behar direlako egunean zehar (kontsumoa altuagoa den egunetan). Briketen ekoizpen kostua su-egurrarena baino handiagoa da, baina briketen ahalmen kalorifikoa, nabarmenki gainetik dago. Gainera, briketak errauts gutxiago ekoizten dute, galdararen mantentze lanak eta garbiketak erraztuz [44].
1.6.3.4 BIOMASAKO PELLETAK Biomasako pelleta nazioarteko mailan estandarizatutako bioerregaia da. Zerratoki edo beste industrietatik jatorria duten lehorturiko egur zerrauts eta txirbilen trinkotze zilindrokoak dira. Beste espalen eta bestelako jatorria duten biomasa ezberdinetatik abiatuz ere ekoiztu daitezke. Pelletak egiteko prozesuan, ez da erabiltzen inolako produktu kimikorik, soilik lurruna eta presioarekin, Hala ere, baliteke gehigarri biologiko edukiera murriztu bat izatea. Egur naturaleko pelleten erabilera gomendatzen da, eraikin handientzako eta etxebizitzen klimatizaziorako egokienak baitira[1,36]. Orokorrean pellet on batek, hurrengo propietateak aurkezten ditu[1,36]: - Hezetasun edukiera % 10 baino txikiagoa da. - Iraunkortasun mekanikoa % 97,5 baino handiagoa da. - Ahalmen kalorifikoa 4.300 Kcal/Kg (18 MJ/Kg) ingurukoa da. - Ezarri daiteke energetikoki, 2 eta 2,2 kilogramo inguruko pellet kantitatea, 1 litro gasolioren baliokidea da.
1.6.3.4.3 KONTUAN HARTZEKOA - Biltegiratzeko, leku isolatu eta lehorra behar dute. - Ez du inolako tratamendu edo lehorketarik behar behin ekoiztuta. Estandarizatuak daude, beraz, fidagarritasun handia eskaintzen dute eta esfortzu gutxiago galdararen mantentze eta operazio lanetan. Hala eta guztiz ere, bere kostua garestia da, prestakuntza prozesuan ematen zaien tratamenduen ondorioz.
1.6.4 ERREGAIA HAUTATZEKO ARRAZOIAK Erregaien ezaugarrien azterketa egin ondoren, zein den hoberena jakin behar da. Hau burutzeko, metodo ebaluagarri bat erabiliko da, 1.6.2 atalaren erabilitako maila balio haztatuaren metodoaren berbera, hain zuzen ere. Dena dela, hautaketa honetan instalaziorako zein erregai den egokiena aukeratzea du helburutzat. Honetarako esan bezala, aurreko puntuan ikusitako erregaien ezaugarriak kontuan hartuko dira. Kasu honetarako aukeratutako irizpideak eta bakoitzak duen pisua hurrengoak izango dira:
• Ekonomikoa (%25): Erregaiak duen prezio ekonomikoa izan behar da; orain arte erabilitako erregaiaren prezio bera edo baxuagoa izanik. • Bero ahalmena (%45): Galdarak duen efizientzia ahalik eta hoberena izateko, erregaiak bero ahalmen handia eta hezetasun gutxi izatea beharrezkoa da. • Biltegiratzea (%15): Erregaia biltegiratzeko erreza eta erosoa izatea beharrezkoa da; honek mesedetuko baitu instalazioaren funtzionaltasuna. • Errauts kantitatea(%10): Biomasa erretzean askatutako errauts kantitateak galdararen mantenuan eragiten du; errauts kantitate gutxiago duten erregaiak hobeak dira.
Taulen balioak jartzeko eta zergatia jakiteko, aurretik azaldutako erregaien abantailak eta desabantailak aztertuz lortu egin dira. Ezpalak, erregai ekonomikoak dira beste azpiproduktuetatik eratorriak direlako eta jasaten duten fabrikazio prozesua sinplea da. Bero ahalmen eta errauts kantitate hondakin agroindustrialekin konparatuz, hobeagoak aurkezten dute; baina beste erregaiekin konparatuz kazkarragoak, lehen aipatu den bezala azpiproduktuetatik
eratorriak direlako. Nahiz eta biltegiratzeko pelletak baino leku handiagoa behar, bertan eman behar diren baldintzak ez dira hain zorrotzak. Hondakin agroindustrialak erregai mota guztien artean ekonomikoenak dira; Industria eta nekazaritza arloko hondakinak aprobetxatzen direlako. Gainera, erregai bihurtzeko jaso behar duten prozesaketa kostu txikikoa da, horregatik biko balioa hartzen du ekonomia irizpidean. Hondakinetatik sortutako erregaiak direnez, bero ahalmena txikia da beste erregai motekin konparatuz, errauts kantitate handia sortuko dute bere konposizioan ez-purutasun asko daudelako. Biltegiratzerako orduan, siloak handiak izan behar dira urtaroaren menpe daudelako, beraz, kantitate handietan metatu behar dira. Azkenengo arrazoi hauengatik lauko balioa eman zaio aipatutako irizpideari dagokionean. Su-egurra eta briketen biltegiratzeko leku handia behar da, hauen bolumena dela eta; Hondakin agroindustrialek baino balio txikiagoa dute urte osoan zehar eskuragarriak direlako. Ikuspegi ekonomikotik baliorik handiena eman zaio; eskuragarritasuna zonalde geografikoaren menpe murriztua dagoelako, gainera briketen fabrikazio prozesua konplexua da hauek garestituz. Erregai mota honek bero ahalmen handia aurkezten dute baina pelletena hobea da, horregatik biko balioa hartu dute. Errauts kantitateari dagokionez egurraren konposizioaren arabera, aldakorrak izango dira. Pelletak biomasetatik bero ahalmen handiena eta errauts kantitate gutxien duena da. Guztien artean garestiena da, bere fabrikazio prozesua konplexuena delako. Biltegiratzeko duten eragozpen bakarra da leku isolatu eta lehorra behar dutela, horregatik ezpalek baino balio handiagoa dute. Ondorengo taulan (ikusi 1.6.Taulan), hautatutako irizpideen arabera erregai mota bakoitzari maila bat eman zaio, maila haztatua lortuz.
Maila haztatuaren metodoaren arabera pelletak dira erregairik egokienak hurrengo arrazoiengatik: ü Bero ahalmen handia dute. ü Biltegiratzeko errazak dira, bolumen txikia behar baitute. ü Pelletak erregai moduan duten galdarak txikiagoak izaten dira. ü Errauts kantitate txikia uzten dute. ü Horniketa era errazean egiten da.
1.7 HAUTATUTAKO PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA. Proiektu honen helburua; 1.2. puntuan (1.2. Hobekuntzaren xedea eta zergatia) azaldu den bezala, zahar-egoitza batentzako hautabide energetikorik egokiena aukeratzea eta garatzea da. Horretarako 1.6. puntuan (1.6. Hautabideak eta hautatzeko arrazoiak) ondorioztatu da proiektu honen UBS eta berokuntza sistema hornitzeko, eguzki energia termiko eta pellet galdara egokienak direla. Horregatik, hurrengo puntuetan instalazio honen konbinaketaren elementuak eta funtzionamendua azaltzen dira.
1.7.1.1 FUNTZIONAMENDUA Hurrengo 1.30. Irudian eguzki energia termikoaren instalazioaren eskema azter daiteke. Honetan bi zirkuitu nagusi desberdintzen dira zirkuitu primarioa eta zirkuitu sekundarioa. Zirkuitu primarioan eguzki izpiak eguzki-kolektoreen bidez hartzen dira. Honek bere barneko jariakinaren tenperatura handitzea eragiten du. Ondoren berotutako jariakin hau bero trukagailu batera pasatzen da bigarren zirkuituko ur hotza berotuz. Beroketa hau jariakinaren beroa urari transferitzearen ondorio izaten da baina bi jariakinak ez dira fisikoki kontaktuan jartzen. Bero trukaketa honen ondorioz zirkuitu primarioko jariakina hoztu egiten da eta eguzki-paneletara bueltatzen da zirkuitua berriro errepikatzeko. Bestetik, zirkuitu sekundarioko emaria metagailu batera joaten da ura biltegiratzeko, behar izatekotan erabiltzeko eskuragarri egoteko [22].
Hurrengo atalean eguzki sistemaren eskeman aipaturiko atalak eta zahar-egoitzan aplikatuko direnak azalduko dira.
1.7.1.2.1 EGUZKI-KOLEKTOREAK Eguzki-kolektoreak sistemaren elementurik garrantzitsuena da. Merkatuan tenperatura baxuko 3 motako kolektore nagusiki daude: plaka lauakoak, hutsezko hodiak eta isolamendu edo babesik gabeko kaptadore jasotzaileak (CPC: Kaptadore paraboliko zilindrikoa). Proiektu honetarako plaka laua erabili egin dira, zahar-egoitza baten ura berotzeko ezaugarririk hoberena baitu. Adibidez, hutsezko hodiak erabiliz gero, prezioa handituko zen garestiagoak baitira [11, 22- 24].
Eguzki panelak egoitzaren atzean dagoen eraikinaren alboko partean kokatuko dira, lurrean zehatz mehatz. Teilatua eguzki izpiak hartzeko zonalde egokiena izan arren, erabaki egin da lurrean jartzea, zahar-egoitzak duen teilatu konplexuagatik. Eguzki panelen aukeraketarako, panel mota desberdinak aztertu egin dira. Orduan, merkatuan dauden plaka desberdinak bilatuz eta ekonomia, kalitatea eta ezaugarriak erreparatuz Viessmann 100-FM SH1B plaka aukeratu egin da. Aipatzeko da beste ezaugarri bat kontuan hartzekoa izan dena, kostaldearekiko hurbiltasuna da, 1km baino hurbilago baitago kostaldetik. Horregatik, aukeratzeko momentuan aztertu egin da ezaugarri hori, fabrikatzaileak gomendatzen baitu mota hori beste baino. Hau da, Viessmann plaken moten aukeren artean fitxa teknikoa esaten duen bezala, SH1F motako plakak ez dira gomendatzen kostaldetik hurbil baten instalazio batentzat. Baina, aukeratutakoa, aldiz, bai. Hori guztia dela eta, kasu honetarako plaka hoberena 1.31. irudikoa da [42, 59].
Viessmann 100-FM SV1B panelak ondorengo taulan (1.7. Taulan) agertzen dira ezaugarri nagusienak. Gainerako ezaugarriak 3.6. Eranskinean dagoen fitxa teknikoan daude.
1.31. Irudia. Aukeratutako eguzki-kolektorea [42].
1.7.1.2.1.1 Predimensionaketa Kolektorea aukeratuta, konprobatu behar da RITE betetzen duen ala ez. Horretarako, RITE-n dagoen 10.1.3.2 Kolektoreen azalera eta metagailuen bolumena atala aztertuz,1.2. ekuazioa betetzen duen ala ez begiratu behar da. 1,25 ≤ 100 · 3 4 ≤ 2 (1.2. Ekuazioa) Non, A: Eguzki-kolektore guztien azalera totala (m2) . Kasu honetan kolektore baten azalera 2,33-koa da. Hori dela eta, kaptadore kantitate minimoa 19 izan behar dira, 44,27m2 azalera izanik adierazpena betetzeko aukera dago. Gutxiago izanez gero ez zen bi balioen artean egongo. M: Udako hilabeteen bataz besteko eguneko kontsumo (L/egun). Kalkuluetan
Beraz, adierazpenean datuak betetzen duela egiaztatu egin da eta horrela 19 kolektore sartuz gero, RITE betetzen duela egiaztatu daiteke.
§ Azimut angelua (α): kolektorearen gainazalaren proiekzioa eta lekuaren meridianoak sortzen duen angelua. Kolektoreak hegoaldera orientatu behar dira, eguzkia eguerdian ematen duen irradiazioa aprobetxatzeko helburuarekin [13, 20 ].
1.7.1.2.1.3 Kolektoreen euskarria Euskarria aukeratzeko, bi baldintza kontuan hartu dira: alde batetik, plakaren norabidea, hots, horizontala eta bestetik, arestian (1.7.1.2.1.2 Orientazioa eta inklinazio atalean) aipatu bezala, plakak izan behar duen inklinazioa. Orduan, jakin da inklinazio eta orientazioa kalkuluetan (2.1.5.1 Orientazio eta inklinazio galerak) 40° izan behar duela eta SH motako euskarria behar dela, 1.32. irudian aukeratutako euskarria dago [42,59].
1.7.1.2.1.4 Kolektoreen antolamendua Plaken antolamendua zehazteko RITE erabili egin da, hain zuzen ere, "Instruzio teknika osagarrien" dokumentua erabiliz (ITE 10 Instalazio espezifikoak). Instruzio honen helburua tenperatura baxuko kolektore lauak erabiltzea UBS hornitzeko erabili behar diren arauak laburbiltzen ditu. Panelak lerroan jarriko dira. Gainera, haien artean paraleloan konektatu beharko dira eta ondo lerrokatuta. Lerro bat baino gehiago egongo denez, beraien artean ere paraleloan konektatu beharko dira. Kolektore eta lerroen artean oreka hidraulikoa egoteko alderantzizko itzulera instalatuko da. (Ikusi 5.6. Plaken konexio planoa) Lerroen arteko banaketa zehazteko 1.3. ekuazioa erabiliz lortzen den balioaren berdina edo handiagoa izango da. d=k·h (1.3. Ekuazioa) non, d: lerroen arteko distantzia (m) h: kolektorearen altuera (m). 3.6. Eranskinean: Plaka termikoen ezaugarriak begiratuz, altuera 2380mm-koa da. k: plano horizontalarekiko inklinazioaren bidez lortzen den koefiziente bat 1.9. taularen bidez lortzen dena. 1.32. Irudia. Kolektoreetan erabiliko den euskarria [59].
Orduan 1.3. ekuazioan aplikatuz, kolektore lerroen arteko distantzia lortzen da. d= 1,879·2,380=4,47 m (1.3. Ekuazioa)
1.7.1.2.2 METAGAILUA Metagailua UBS metatzen duen biltegia da. Bere funtzionamendua oso erraza da: Sarrera bat dauka beheko partean, non ura hotza sartzen den. Ondoren, bero trukagailuarekin topo egiten da eta bero trukagailua duen plaketatik igo egiten duen heinean, ura berotu egiten da. Azkenean, goiko partean dagoen ur-beroa irteeratik ateratzen da bere kontsumorako.
1.33. Irudia. Metagailu baten konexio nagusiak [56].
Elementu hau gaur egun 3 daude zahar-egoitzan eta bi zonetan kokatuta daude espazioa dela eta: Bi metagailua galdara gelan daude (bakoitzak 1500 l-ko kapazitateaz) eta bestea, ordea, egoitzaren gela batean (500 l-ko kapazitateaz). Metagailuetan dirua aurrezteko zahar-egoitzan dauden 3 metagailuak erabiliko dira, horrela ekonomiari erreparatuz aurrezpena izan daiteke. Metagailu hauen ezaugarriak aztertuz, 3 metagailuak ezaugarri berdinak dituzte. Izan ere, desberdintasun bat dute: aipatutako ur kapazitatea. Aipatzeko da, metagailu guztiak bezala barruan sistema berezi bat dutela korrosio efektu materialetan saihesteko eta kanpotik isolamendu geruza bat bero galerak saihesteko helburuarekin. Kasu honetan korrosioa saihesteko tratamendua VitroFlex tratamendua da eta isolatzaile moduan poliuretanozko isolatzaile bigun bat eramaten du kanpoko aldetik, 50mm-ko lodierarekin eta 0,041kcal/h °Cm-ko eroankortasun termikoarekin. Honekin esan daiteke RITE betetzen duela. Metagailua SICC markakoa da, konkretuki 116 PE VitroFlex tratamenduarekin.
1.34. Irudia. Zahar-egoitzan dagoen metagailuaren argazkia [Argazki propioa].
1.7.1.2.3 BERO TRUKAGAILUA Eguzki erradiaziotik jasotako beroaren erabiliz, UBS berotzen du bero transferentzia bat eginez. 1.7.1.1. atalean azaldu bezala zirkuitu primarioko jariakina eta sekundarioko jariakina banaturik mantentzen du. Kasu honetan metagailuaren fitxa teknikoari erreparatuz gomendatzen den bero trukagailua plakazko bero trukagailua da. Mota honen helburua, metagailuaren ura berotzea da, plaken bidez pasatzen den heinean. Kanpoan instalatuta dagoenez, beste elementu bat da eta potentzia handituz gero bakarrik plaka gehiago gehituz handitu daiteke, instalazioaren beste elementuak aldatu gabe. Sicc motako metagailuen fitxa tekniko desberdinak aztertuz, metagailuaren kapazitatearen arabera bero trukagailuaren plaken kopuru desberdina izaten da. Kasu honetan 3500l-ko kapazitatea dutenez, plaken kopurua 32 plaka izan behar dira taulan interpolatuz. Orduan, plaken kopurua, prezioa eta metagailuan konektatzeko konexioen dimentsioak kontuan hartuz, bero trukagailu hoberenak TL 3B FG 32 motakoa da (1.35. irudia ikusi).
1.7.1.2.4 ZIRKULAZIO PONPAK Eguzki instalazioetan beharrezkoak izaten dira zirkulazio ponpak instalatzea jariakina mugitzeko. Ponpa guztiak lan baldintza batzuen eta erabiltzen den jariakinaren emariaren bidez zehaztu egiten dira. Zirkuitu primarioko ponpa haren helburua nagusia jariakina bero trukagailutik plaketara mugitzea da [40].
1.7.1.2.5 BESTELAKO ELEMENTUAK Behin elementu nagusiak ezagututa, sistema osoa osatzeko beharrezkoak diren bestelako osagaiak azalduko dira hurrengo puntuetan. 1.36. Irudia. Zirkulazio ponpa bat [40].
1.7.1.2.5.1 FLUIDO BERO-EROALEA Jariakin honen helburua eguzki plaka termikotik lortutako bero energia bero trukagailura pasatzea da [24] .RITE-ko ITE 10.1.4 esaten duen bezala, fluido bero-eroalea aukeratzeko orduan, fabrikatzailea esaten duen jariakina aukeratu behar da. Kasu honeran fitxa teknikoan aztertuz Tyfocor L izena duen jariakina erabili egingo da. Fluido hau, propilenglikol oinarria duen fluido bero-eroalea da. Bere konposizioa propileglinkola izateaz gain, ur distilatua eta inhibitzaileak ditu.. Lurrungaitza eta -50°C-etara babestu dezake [25, 63].
1.7.1.2.5.2 ESPANTSIO-ONTZIA Eguzki instalazioetan oso ohikoak izaten dira zirkuitu beroetan presio desberdintasunak egotea, sortzen diren tenperatura desberdintasunak direla eta. Horregatik, espantsio ontziak beharrezkoak izaten dira, zirkuitu hidraulikoen barnean sortzen diren gainpresioak konpentsatzeko. Kalkuluetan lortutako bolumena erabiliz Vitosol markako aukeren artean 80 litroko espantsio ontzia aukeratu egin da 1.39. irudikoa.
1.38. Irudia. Fluido bero-eroalearen bidoia [64]. 1.39. Irudia. Aukeratutako espantsio ontzia [59].
1.7.1.2.5.3 BETETZE SISTEMA Betetze sistemaren funtzioa nagusiena eguzki energia instalazioaren jariakina berritzeko, betetzeko eta husteko erabiliko da, sistema automatizatu baten bidez. Kasu honetan ere Vitosol enpresak duen sistema erabiliko da 1.40. irudian ikusten den bezala.
1.7.1.2.5.4 HODI SAREA Instalazioaren elementu guztiek hodien bidez konektatuta daude sistema hidrauliko desberdinak sortuz. Hodi edo tutu hauek jariakinak garraiatzeko funtzioa duen zilindro itxurako elementua da eta bere bi muturretan irekita egoten dira. Sistema honetan, funtzionamenduan azaldu bezala, bi zirkuitu hidrauliko desberdin daude primario eta sekundarioa. Bi zirkuitu hauek funtzionamendua oso desberdina dituztenez, hodien materiala aukeratzerakoan eragina izaten du. Horregatik, material desberdinak aztertuz gero, aukeratik onena kobrezko hodiak direla aztertu egin da, bere kalitate/prezio erlazioa dela eta [40]. 1.40. Irudia. Betetze sistema [59].
Bestetik, hodien dimentsionaketa egiteko bakarrik plaketatik doazen hodiak egongo da, hots zirkuitu primarioa, zeren beste hodiak (zirkuitu sekundariokoak) orain arte instalatuta dauden hodiak erabiliko baitira. Orduan, kontuan izango da RITE-ko ITE 02.8.2 atalean azaltzen dituzten balio minimoak, hain zuzen ere, beroa den hodientzat ∅25 mm eta hotza den hodientzat ∅32 mm.
1.7.1.2.5.4.1 Isolatzaile termikoa Plaketatik ateratzen diren tutuak aurretik aipatu bezala ∅25 eta ∅32 mm-koak direnez, RITE-n ITE 02.10 esaten duen moduan, UBS-aren hoditeria guztia isolatuta egon behar dira, adibidez, kontsumo energetikoaren handipena ez egoteko eta segurtasunaren aldetik, bero dauden hodien gainazalarekin kontaktuak jarriz arriskurik ez izateko. Beraz, ITE 02.10 horren 03.1 eranskinean hoditeria izan behar duen isolatzaile termikoaren lodiera estimatu egiten daiteke eta 1.12. taula honetan dauden balioak lortu egin dira. 1.12. Taula. Hodien lodiera minimoak instalazioan [Lanketa propioa]. Hodi mota Lodiera minimoak Kanpoko hodiak Hodi beroak: 30mm Hodi hotzak:50 mm Barruko hodiak Hodi beroak: 20 mm Hodi hotzak: 30 mm
1.41. Irudia. Kobrezko hodiak [14].
1.7.1.2.5.5 BALBULAK ETA BESTE ELEMENTUAK Osagarri hauek eguzki sistema honen sistema hidrauliko ondo funtzionatzeko oso erabilgarriak izaten dira. Haien artean balbulak, tutuen segurtasun elementuak eta aire purgadoreak daude. Jarraian elementu hauek aztertuko dira bere ezaugarri nagusienak eta sistema honetan erabili egin direnak azalduz. Gainera 5.7. Sistema hidrauliko planoan instalazioan non jarri behar diren adierazi egin dira, baita beste hodien segurtasun elementuak ere, besteak beste, filtroak, bibrazioen kontrakoak, hustubideak, etab. [16, 40]. a) Balbulak. Balbulak aukeratzeko momentuan zer nolako funtzioa betetzen duen zirkuituan aintzat hartuko da. Gainera, sistemak izaten dituen muturreko presio eta tenperatura desberdinak jasateko gai izan behar dira. Beraz, zirkulazio sistema honetan segidan argituko diren balbulak aplikatu egin dira: • Segurtasun-balbula: Balbula mota hau normalean malguki bat izaten dute. Honen funtzio nagusiena gehiegizko presioa dagoenean irekitzen da jariakina ateratzeko, segurtasunezko maila lortu arte. • Atzera ezineko balbula: Jariakinaren zirkulazioa kontrako norabidean zirkulatzeko erabiltzen den balbula mota da. • Ebaketa balbula: Elementu honen funtzioa jariakinaren zirkulazioa hasi, gelditu eta zirkulazioa erregulatzeko aukera ematen duen balbula mota da. sistema hauetan erabiltzen den ohizko balbula, bolazko balbulak dira.
b) Aire purgadorea. Eguzki instalazioen barruko hodietan sortzen diren airezko burbuilak erauzteko erabiltzen den osagaia da.
murgiltze zunden bidez tenperatura desberdinak neurtzen dira eta kontrol unitatera eramaten dira. Hor tenperatura desberdinak konparatuz bi ekintza burutu dezake: Erregistratutako tenperatura diferentzia, kolektoreen irteerako tenperatura eta bero trukagailuaren irteerako tenperatura zehatz mehatz, programatutako balioa baino handiagoa izanik, bonbaren funtzionamendua eragingo du. Erregistratutako tenperatura diferentzia, ordea, programatutako balioa baino txikiagoa izanik, ponparen funtzionamendua geldiaraziko du. Bere funtzioen artean ere sistema lagungarriaren aktibatzea da, ur beroaren kontsumoa eguzki instalazioak ezin duenean bera bakarrik eskaerari aurre egin [40].
Bestetik, kontrol gaiak daude. Bere helburua ITE 02.12 esaten duen bezala, instalazioan parte hartzen duten oinarrizko elementuen parametro guztiak neurtzea da, esate baterako, tenperatura, presioa, emaria, etab. Horretarako, instalazio honetan erabili egin direnak azalduko dira. a) Termometroa: zirkulazio sistemaren barruan doan jariakinaren tenperatura neurtzeko erabiltzen den gaia da. b) Manometroa: Zirkuitu itxietan dagoen presioa neurtzeko erabiltzen da, hots, kanpoko eta barruko presioaren arteko diferentzia neurtzen du. Ponpa instalatzen direnean manometroari ahari-kolpeen kontrako balbula bat gehitzen zaio, bat batbateko ponpen hasiera eta itxieraren erruz sortzen diren ahari kolpeak ekiditeko. c) Zunda desberdinak: Presio eta tenperatura zundak daude, kontrol sisteman erregistratzen dituzten balioak neurtzeko.
1.42. Irudia. Erregulazio eta kontrol sistema [56].
1.7.1.2.5.7 SISTEMA LAGUNGARRIA Sistema honen funtsa hurrengo 1.7.2 Biomasa sistema atalean azalduko da sakonago. Hau nahiz eta berokuntzaz arduratu, eguzki sistemaren lagungarria izango da. Erabiliko del galdara pellets galdara izango da eta zehatzago jakiteko zer motakoa 1.7.2.2 Sistemaren elementuetan azalduko dira bere ezaugarri nagusienak.
1.7.2 BIOMASA SISTEMA Aurreko puntuan 1.7.1 Eguzki energia termikoan aipatu den moduan, eraikinaren eskaera termikoaren jarraitasuna bermatzeko, instalazioak eguzki energiaz aparte, sistema osagarri bat izan beharko du, bakarrik eguzki energiarekin ezin daitekeelako UBS eskaera hornitu. Honen kausa eta instalatuta dagoen gas propanoaren bidezko beroketa sistemaren ordez, biomasako instalazioa jarriko da.
1.7.2.1 FUNTZIONAMENDUA Biomasa sistema baten funtzionamendua, galdara konbentzional baten antzeko moduan lan egiten du. Hauen artean dagoen desberdintasun nagusia, galdara elikatzeko erabiltzen den erregaian aurkezten da; 1.6.3 Erregaiaren hautaketa atalean azaldu den moduan. Lehenik eta behin erregaiaren biltegiratzea egiten da, horretarako siloak erabiltzen dira, kamioi zisternez baliatuz hauek betetzeko. Ondoren galdaren karga egiten da, siloetan dauden pelletak hartuz; horretarako sistema pneumatikoa erabiltzen da. Kargatu bezain laster biomasaren errekuntza ematen da galdara barruan; Errekuntzan askatzen den beroaren bitartez, bertatik metagailua berotzeko erabiliko den ura pasarazten da zirkuitu itxi baten bidez. Aipatu den moduan, biomasa instalazioa sistema osagarri bezala jokatuko du, bakarrik eguzki energia termikoarekin instalazioaren eskaera hornitu ezin duenean funtzionatzen hasiko da. Horretarako ur metagailuak agindua bidaliko dio galdarari. Hurrengo irudian (1.43. Irudia), biomasa instalazio baten funtzionamenduaren eskema sinple bat ikusi daiteke.
1.7.2.2.1 GALDARA Sistema honetarako hiru galdara ur-jauzian konektatuko dira. Honen arrazoia oso sinplea da: Urtean zehar zahar-egoitzak denboraldi gutxitan izaten du eskaera energia handia eta beste denboraldietan, berriz, normala edo baxua izaten du. Hori dela eta, potentzia altuko galdara bakar bat jarriz gero, gaindimentsionatuta egongo da eta pizte ziklo ugaria, errekuntza txarra eta kontsumo handipena eragingo du. Instalazio honetarako HERZ enpresaren galdarak erabiliko dira Firematic hain zuzen ere. Galdara hauek aukeratu egin dira merkatuan dauden potentzia altuko galdarak direlako eta ez daude enpresa askorik potentzia altuko galdarak egiten dituztenak. 1.43. Irudia. Biomasa instalazio baten eskema [54].
1.44. irudian Firematic galdara dago. Hiru galdarak ezaugarri berdinak izango dituzte. Izan ere, potentzia desberdina izango dute: Bi galdara 60kW-koak eta hirugarrena, ordea, 100kW-koa, horrela haien batura eginez behar den potentzia lortzen da. Dimentsioak ere desberdinak izango dira [10].
1.7.2.2.2 METAGAILUA Biomasa instalatzeko inertziazko metagailu bat behar da, galdararen martxan jartze eta pizte konstantea ekiditeko. Orduan, normalean 100 kW baino handiagoko instalazioetan 25l/kW egin behar da. Ondorioz, 5500L-ko kapazitatea duen inertziazko metagailua instalatu behar da. Hala ere, espazioa dela eta ezin da dimentsio hain handiak dituen metagailu bat jartzea. Gainera, potentzia guztia eguzki plakak funtzionatzen ez direnean izan dezakeen potentzia maximoa denez, txikiago den metagailua erabili daiteke. Hori dela eta, potentzia handia duen galdara (100kW) aintzat hartuz, metagailua dimentsionatu egin da, 2500L-ko kapazitatea izanik.
Hainbat metagailu desberdinak aztertuz aukerarik onena Suicalsa enpresak dituzten artean erabaki egin da. Aukeratutakoa DI inertziazko metagailua mota izan da (Ikusi X. irudia). Modelo hau 50 mm lodiera eta 0,038W/m K-ko eroankortasun termiko koefizientea duen poliuretanozko isolatzaile malgua dauka. 1.13. taula honetan ezaugarri tekniko nagusienak daude [44].
1.7.2.2.3 BERO TRUKAGAILUA Eguzki plaken bidez lortutako beroa ezin denean erabiliz, galdarak martxan jarriko dira UBS berotzeko helburuarekin. Horretarako, beste bero transferentzia bat egin behar da. Horregatik, galdara eta UBS metagailuak lotzeko beste bero trukagailu bat erabiliko da. Erabiliko den bero trukagailu mota eguzki plaketak eta metagailuak lotzen duen bero trukagailuaren berdinak izango ditu. Orduan, ezaugarri teknikoak ezagutzeko 1.7.1.2.3. atalean daudenak dira.
1.7.2.2.4 SILOA Siloaren izan behar dituen ezaugarriak ezagutzeko RITE-n dagoen IT 1.3.4.1.4 "Almacenamiento de biocombustibles solidos" atala erabili eta bete beharko da. Hasteko, lehen puntua esaten duen bezala, 70kW baino handiagoko instalazioak, erregaia gordetzeko leku esklusiboa izan behar du. Horregatik, galdara gelaren atzetik handipen bat egingo da, silo gela sortzeko xedearekin. Bere dimentsioak 5,5x3,5x4 izango ditu. Orduan, bigarren puntua betetzen du, zeren dimentsio horiek edukita eta 2.2.5 Siloaren bolumen atalean kalkulatutako bolumena hilero edukita, jakin daiteke hilabete bat baino gehiagoko kontsumo hornitzeko bolumena biltegiratu daitekeela. Bestetik, bere egiturari erreparatuz, ondorengo puntuak beteko ditu [48, 51, RITE]: - Hormak eta sabaiak: sutearen-kontrako legedia bete behar dute. Horretarako hormak F90 motakoak izango dira Gainera, hormak pelletak eusteko erresistentzia eta estabilitatea izan beharko dute. - Atea: Galdara gela guztiak bezala, indarrean dagoen eraikitze tea sutearen kontrako arautegia bete behar du. Horregatik, T30 80/200 motakoa izango da. - Sakonera: Silo honen dimentsioak oso handiak direnez eta errentagarritasun oso lortzeko, sakonerak segidan dauden hiru V forma izango du. Horrela, siloaren hustuketa ia guztia egin daiteke. V forma hori lortzeko euskarri batzuk erabiliko dira eta bere gainean egurrezko euskarria eta oholak jarriko dira. - Betetze sistema: Siloa betetzeko sistema pneumatikoa erabiliko denez, bi baldintza bete beharko ditu: Alde batetik, inpaktu lekuan segurtasunezko sistema bat jarriko da, hau da, talka kontrako goma erabiliko da. Bestetik, bi aho izango
ditu, bata betetze mahukaren konexioa egiteko eta bestea, berriz, airea irtetzeko betetze lana egiten ari direnean gainpresioak saihesteko. - Aipatzekoa da, gela honen barrian ezin izango da elementu edo sistema elektrikorik izan. Zehaztasun gehiago jakiteko 5.5. Silo gela planoan silo gelaren ezaugarriak irudikatu egin dira.
1.7.2.2.4.1 Siloaren pellets erauzketa Siloaren pellets erauzketa egiteko Firematic enpresak dituen mota desberdinen artean, "sin fin" malgua erabiliko da. Hiru behar izango dira, arestian aipatu bezala, 1.7.2.2.4 atalean, 3 V segidan daudelako. 1.46. irudian sistema hori nolakoa izango den ikusi daiteke.
1.46. Irudia. Galdara elikatzeko sistema [58].
1.7.2.2.5 TXIMINIA Tximiniaren diseinua eta dimentsionaketa burutzeko, RITE-ko IT 1.3.4.1.3.2 aintzat hartuko da. Instrukzio tekniko honetan esaten duen bezala, tximiniak tiro natural modukoak izango dira. Gainera, 400kW baino gutxiago instalazioak eta erregai berbera erabiltzen duten galdarak, tximinia batetik guztien keak atera daitezke, hots, haien potentzia gehituz gero 400kW baino gutxiagoa izanda. Galdarak ur jauzian konektatuta
1.7.2.2.6 ERRAUTSEN ERAUZKETA Errautsen erauzketa egiteko HERZ Firematic markako errautsen erauzketa erabiliko da. Galdara gelaren dimentsioak direla eta bi bertsioak erabiliko dira galdararen kokapena kontuan hartuz: ezkerrekoa eta eskuinekoa. Errautsen errausketa sistema hau oso sinplea da: tutu baten bidez errautsak ateratzen ditu motor baten bidez eta biltegi batean sartu egiten ditu. 1.46. irudian sistema hau ikusi daiteke bere elementuak aipatuz.
elementuak berdinak izango dira. Horregatik bere ezaugarriak ezagutzeko, 1.7.1.2.5.4 hodi sarea eta 1.7.1.2.5.5 Balbulak eta beste elementuak azaltzen dira.
1.7.2.2.9 ERREGULATZE ETA KONTROL GAIAK Biomasa instalazioa erregulatzeko T-Control sistema erabiliko da. Sistema honek ukipenpantaila bat dauka, non galdara, berokuntza zirkuitua, UBS, inertziazko metagailua eta eguzki instalazioa erregulatzeko erabiltzen den.
1.7.3 BI SISTEMA KONBINAZIOA Bi sistemaren konbinazioa oso erreza da. Proiektu osoan zehar azaldu bezala eguzkikolektore termikoa UBS-z arduratuko da. Horretarako, 19 plaka instalatuko dira eta 3 metagailuen ura berotuko du. Baina, eguzki-kolektoreak ezin duenean eskaria guztia hornitu, biomasa galdara martxan jarriko da. Hiru biomasa galdara hauek ur jauzian konektatuta egongo dira eta beharrezkoa denean bat baino gehiago piztuko dira edo ez. Bestetik, berokuntzaz biomasa galdarak arduratuko dira eta pizte eta amatzea ugariak ez egoteko inertziazko metagailua jarriko da. Hau guztia kontrol sistema baten bidez, erregulatuta egongo da. 1.48. Irudia. T-Control sistema [58].
Beraz, sistemen konbinazio hau hobeto ulertzeko, 5.7. Sistema hidraulikoa planoan sistema hidraulikoaren eskema dago. Eskema honetan, nola funtzionatzen den eta funtzionatzeko erabili beharko diren elementu guztiak adierazi egin dira. Bestalde, sistema konbinazio hau oso handia denez eta dena galdara gela batean bateratzeko aldaketa batzuk egin behar dira. Gaur egun, galdara gela oso txikia da eta elementu batzuk zahar-egoitzaren beste leku batean kokatuta daude, hain zuzen ere, 500l-ko metagailua. Horren ondorioz eta jarri behar diren elementu berrien dimentsioak oso handiak direnez, guztiak leku berean egoteko handipena egitea erabaki egin da. Handipen hau burutzeko eraikin eta udalaren legeak begiratu beharko dira. Ideia oso sinplea da: Alde batetik, sorgailu gela biltegiaren atzeko aldean jarriko da, obrazko gel bat gehituz. Orduan, orain dagoen sorgailu gela eta garbitegiaren gelaren zati bat galdara gelan bilakatuko da. Bestetik, siloa 1.7.2.2.4. Siloa atalean azaldu bezala, obrazko silo bat izango da eta biltegiaren atzeko aldean jarriko da. Horrela dena bateratuta egongo da. Galdara gela nola gertatzen den ikusteko 5.4.3. Galdara gela aldaketak egin ondoren planoan dago. Osagaiak hauek eta galdara gela hau egiterakoan IT 1.3.4.1.6 "Dimensiones de las salas de maquinas" eta IT 1.3.4.1.2.7 "Ventilacion de las salas de maquinas" ezartzen duena erabiliko da. Gainera, planoan kontuan hartu egin dira IT 1.3.4.1.6 eta fabrikatzaileak ezarritako segurtasun distantziak, bai ingurunearen artean bai beste galdararen artean.
1.8 ZIURTAGIRI ENERGETIKOA CE3X PROGRAMAREN BIDEZ. Sistema honen aldaketa egon ondoren hobekuntza energetikoa izan duen ala ez ikusteko, ziurtagiri energetikoa egin da. Horretarako, gaur egun dagoen sistemaren ziurtagiri energetikoa egin da eta hobekuntza egin ondoren beste ziurtagiri bat konparaketa egiteko. 1.49 eta 1.50. irudietan lortutako ziurtagiriak daude non bi kasuen diferentzia ikus daitekeen.
1. 49. Irudia. Kalifikazio energetikoa hobekuntza baino lehen [CE3X programa].
1.9 ONDORIOAK Hasteko, proiektu oso honen bidez gaur egun dagoen instalazioaren hobekuntza lortu egin dela ondorioztatu daiteke, hasieran azaldutako helburu nagusiak betetzea lortu direlako, adibidez, energia berriztagarriak erabiliz, aurrezpen ekonomiko, energetikoa eta ingurumen inpaktua murriztu egin daitekela ondorioztatu egin da lana burutu den heinean. Zehatzago esanda, gaur egun dauden energia desberdinak ezagututa, energia berriztagarriak erabilera sustatu egin da eta horrekin ingurugiroaren inpaktua murriztea lortu egin da, hau da, CO2 emisioak txikitu egin dira (1.50. irudia). Horretaz gain helburuen nagusien artean, zahar-egoitzaren kontsumoan aurrezpen ekonomikoa lortuko dela. X. atalean azaldu bezala GLP galdara aldatuz gero eta bere ordez biomasa eta eguzki energia termikoa jarriz gero, aurrezpena urtero 29734,09€-koa izango da gutxi gora behera, %80 aurrezpena lortzen da. Aurrezpen energetikoari erreparatuz, esan daiteke instalazioaren ziurtagiria egin ondoren hasieran zegoen emaitzekin alderatuz, eraikinaren efizientzia hobetu egin dela, hots, D kalifikazio energetikotik A izatera pasatu da (Ikusi 1.49 eta 1.50 Irudia). Proiektua honen hautabideen analisia garatzean (1.6 Hautabideak eta hautatzeko arrazoiak atalean), energia berriztagarri desberdinak aztertu egin dira eraikin honen instalazioan hobekuntza bermatzeko. Azterketa honekin lortzen dena da, eraikuntzan erabiltzen diren energia berriztagarri desberdinen abantailak eta desabantailak ezagutzea eta ondorioztatzea zein den hoberena instalazio honetarako. Analisi hau burutu eta gero, bi sistema batera funtzionatzea aukera onena dela ondorio atera da, sistema baten alde onak aprobetxatu eta bestearen alde txarrak konpentsatu daitezkelako. Horregatik, eguzki energia termikoaren eta biomasaren konbinazioa aukerarik ezin hobea da. Gainera, gaur egun eraikin desberdinetan sistema hibrido hauen konbinazioa, gero eta ohikoak izaten dira zahar-egoitza moduko eraikin handietan, baita galdara ur jauzian konektatzea ere errentagarritasun hobea lortzeko, hau da, kontsumo txikia egonez gero, ez dira 3 galdarak batera funtzionatuko eta aurrezpena lortuko da. Bestetik, instalazio honi alde negatibo bat ateratzekotan esan daiteke hasierako inbertsioa oso handia dela (3. Dokumentua: Alderdi ekonomikoak). Hala ere, gaur egun dagoen instalazioarekin lortzen diren gastuak, instalazio hobekuntza honekin lortu
daitezkeen aurrezpenak direla eta, amortizatu daiteke inbertitutako diru hori, hots, 14 urtean gutxi gora behera. Honetaz gain, amortizatu ondoren elementuen balio bizitza amaitu arte gastuen minimizazioa lortzen da ere bai. Esan beharra dago, biomasa instalazioa ekonomikoki errentagarritasun hoberena lortzen dela, zahar-egoitzaren hobekuntzan energia nagusia izango delako, hau da, berokuntzaz eta UBS-ren gehiengoaz arduratuko delako. Gainera, galdaren balio bizitza gutxi gora behera 20 urtekoa izaten da eta biomasa instalazio 12 urteko amortizazio periodoa lortzen denez, hortik aurrera aurrezpena lortzen da. Bestetik, plaka termikoak daude eta inbertsioa oso handia izanez gero, biomasarekin konbinatuz amortizatu daiteke. Plakekin lortzen dena da UBS-ren kontsumoa txikitzea eta energia garbia bat erabiltzea emisioak murrizteko. Orduan, bi sistemak konbinatuz, errentagarria izango da aipatu bezala amortizazio periodoa 14 urtekoa izango delako. Laburbilduz, mota honelako sistemak konbinatuz, bete behar dituen helburuak betetzen dituela eta gaur egun dagoen energia gatazka eta ingurumen egoera azaroak direla eta, dimentsio handiko eraikinentzat aukerarik aproposena dela ondorioztatu egin da. | science |
addi-3cf6aa154266 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29436 | Lekeitioko zahar-egoitza baten hobekuntza energetikoa | Díez Sánchez, Maitane | 2018-10-31 | 2. KALKULUAK Lehenengo atalean memorian energiaren hautaketan lortutako ondorioak erabiliz, eguzki energia UBS hornitzeko erabiliko da eta biomasa galdara, sistema horren elementu osagarria izango da. Honetaz gain, biomasa berokuntza sistema osoaz arduratuko da. 2.1. UBS 2.1.1. ZONA KLIMATIKOA Zona klimatikoa zehazteko kontuan hartu egin dira bi modu. Alde batetik, 3.1. Eranskinean: Zona klimatikoa adierazi egin den zona klimatikoa, hots, C1 zonan kokatzen dela ondorioztatuz. Bestetik, 3.2. Eranskinean: Bataz besteko eguzki erradiazio orokorran dauden datuak erabili egin dira. Beraz, Lekeitioko zona klimatikoa I dela mugatu egin da. 2.1.2. EGUZKIAREN EKARPEN MINIMOA CTE-aren DB HE-an dagoen HE 4 sekzioaren arabera, eguzki ekarpen minimoa eguzki energiaren urteroko balioak eta energia eskariaren arteko erlazioa da, hileko baliotatik abiatuz. Orduan, HE 4 sekzioan 2.1. taula dago. Taula hau zona klimatikoen arabera eta maila desberdinen UBS eskariaren arabera (60°C-tako tenperatura erreferentzia erabiliz), urteroko eguzki ekarpen minimoak zehazten ditu UBS beharrak asetzeko.
2.1.1 Zona klimatikoan aipatu bezala, Lekeitio Zona klimatiko I da. Hori dela eta, taulan adierazten den moduan, instalazioak UBS-ren ekarpen minimoa %30-koa izan behar da.
2.1.3. UBS-REN ESKARIAREN KALKULUA Ur bero sanitarioaren eskaria atal honetan kalkulatuko da. Eguzki energia termikoa eta pellets galdara erabiliz, urtean zehar ura berotuko da eta horregatik, garrantzitsua da eskaria ondo determinatzea. Horretarako, Eraikuntzaren kode teknikoan agertzen dena jarraituko da. Hasteko, 2.2. taulan dauden datuak, eraikuntza kode teknikoak 60 °C-tan zehazten diren emari minimoak dira. Orduan, taula horretan oinarrituz eta zahar egoitza bat dela jakinda, ur bero sanitarioaren eskaria 41 litro/egun·pertsona dela ondorioztatu daiteke.
Eskolak dutxa gabe 21 Pertsonako Kuartelak 28 Pertsonako Fabrikak eta tailerrak 21 Pertsonako Ofizinak 2 Pertsonako Gimnasioak 21 Pertsonako Jatetxeak 8 Pertsonako Kafetegiak 1 Pertsonako
Kalkuluekin jarraituz, zahar egoitzan lortutako datuen arabera, 86 ohe daude. Beraz, aurreko datua eta pertsonen kopurua erlazionatuz, ur bero sanitario eskariaren balioa 3526 litro / egun izango da. Datu hori edukiz gero, hilabete bakoitzeko eskaria kalkulatu daiteke, aintzat hartuz hilabete guztiak ez dutela egun kopuru berdina. Ondorioz, UBS eskaria desberdina izango da hilabetearen arabera. 3.3. taulan Ikusi daiteke hilabete bakoitzean lortutako eskari kopurua.
Behin, hilabete bakoitzeko UBS kalkulatuz, instalazioaren helburua sareko tenperatura berotzea da, hornitutako tenperatura arte (60º). Hori dela eta, energia behar da eta hurrengo formula aplikatuz (2.1. Ekuazioa), hilabete bakoitzak behar duen energia kantitatea zehaztuko da. Q"#$ = V ∗ ρ ∗ C* ∗ ∆T (2.1. Ekuazioa) Non, Q-.$: Hilabete bakoitzeko eskari energetikoa (kJ/s edo kW) V: hilabete bakoitzeko UBS eskaria (l/hilabete) ρ: Uraren dentsitatea (1 kg/L) C*: Uraren bero espezifikoa (4,18 KJ/kg °C) ∆T = T012343567 − T93:13: Metagailuaren eta sareko tenperaturaren arteko diferentzia (°C)
Izan ere, esan behar da sareko tenperatura ez dela berdina hilabete guztietan 2.4. taulan ikusten den bezala. Beraz, hilabete bakoitzarentzat kalkulatu behar da. Metagailuaren tenperatua, ordea, berdina izaten da, hots, 60 °C. Bestetik, hiriburua (Bilbo) ez denez egokitzen herriarekin, uraren sareko tenperatura zuzendu beharko da. Horretarako, hiriburuaren sareko tenperatura (TAFCP) (Ikusi 2.4. taula) eta herrien arteko altuera diferentzia (AZ) hartuko dira abiapuntu bezala. Zuzenketa hau burutzeko ondoren adierazita dauden formulak (2.2. Ekuazioa) aplikatuko dira [CTE]. T-;< = T-;.= − (B ∗ AA) (2.2. Ekuazioa) Non, T-;<:Tenperatura zuzendua (°C)
Formula honetaz baliatuz, Lekeition hilabete bakoitzean lortzen den tenperatura zuzendua lortzen da eta 2.4. taulan adierazita dago. Esan beharra dago, diferentzia minimoa izan daitekeela.
Amaitzeko, egin behar den azken pausua 2.1. ekuazioan datuak sartzea eta erabiliko diren unitateetara pasatzen da. Horretarako kontuan izan behar da zenbat denbora behar duen lortzen den bolumena berotzeko. Kasu honetan 3 metagailu daude eta estimatu egin da hamabi ordu behar dituwla metagailu bakoitzak berotzeko. Ondorioz, lortzen diren unitateak kJ/hilabete dira, baina KWh behar direnez, pasatu beha da. 2.5. taulan dauden emaitzak lortuz.
2.1.4.2. EGUZKI ERRADIAZIOAREN EBALUAZIOA. Eguzki erradiazioaren eguneroko jazoera gainazal inklinatuaren metro karratu bakoitzeko (R) hurrengo faktoreen mendekoa da: eguneroko eguzki erradiazioa, eguzki kolektoreen inklinazioa, atmosfera-efektuen eraginak eta hegoalde geografikoaren desbiderapena. Balio hori lortzeko hurrengo formula aplikatu behar da:
Non, R: Hilabete bakoitzeko batez besteko egun batean eragiten duen eguzki erradiazio jazoera gainazal inklinatu baten metro karratu bakoitzeko. (kJ/egun·m2) H: Bataz besteko eguzki erradiazio jazoera gainazal horizontal baten metro karratu bakoitzeko (kJ/egun·m2). Datu hau egoitza dagoen probintzia kontuan hartuz, 3.4. Eranskinean: Bataz besteko erradiazio horizontala dagoen taulan hilabete bakoitzeko batez besteko balioa lortzen da.
k: Zuzenketa faktorea, eguzki-kolektoreen inklinazioa eta instalazioaren inklinazioaren menpekoa. Datu hau 3.5. Eranskinean: Zuzenketa faktorea dagoen taularekin lortzen dira. Egoitza kokapenean (Memoriaren 1.3. Kokapena atalean) aipatu bezala 43°-ko latitudean dagoenez, soportea 5°-ko multiploak bakarrik baimentzen duenez, gehien hurbiltzen dena 40°-ko da eta inklinazioa hori hartzen da. kc: Atmosfera-efektuen eraginaren faktorea. Normalean 0,75 eta 1,20 ingurukoa izaten da. Hilabete guztientzat batez bestekoa erabiliko da, kc=1 izanik. k": Hegoalde geografikoaren desbiderapenaren faktorea. 20° baino txikiagoa den kasuetan k"=1 da. Kasu honetan hori gertatzen da. Datu guztiak 2.7. taulan bildu egin dira eta hilabete bakoitzeko R datuak lortu egin dira.
2.1.4.3. D1 PARAMETROAREN KALKULUA. Behin R balioak edukita kalkulatu daiteke D1 parametroa. Parametro hau kolektoreak hilabete batean xurgatu dezakeen energia eta hilabete bateko UBS-aren eskari energetikoaren arteko erlazioa da. 2.5. ekuazio honen bidez lortzen da.
non, 𝑆': Kolektorearen edo plaka termikoaren gainazala totala. (m2) Datu hau "3.6. Eranskinean: Plaka termikoaren ezaugarriak" dago eta kasu honetan 2,33 m2 /plaka bakoitzeko. 𝑅: Esan bezala, hilabete bakoitzeko batez besteko egun batean eragiten duen eguzki erradiazio jazoera gainazal inklinatu baten metro karratu bakoitzeko. "2.1.4.2 atalean: Eguzki erradiazioaren ebaluazioan" kalkulatu egin da. (kJ/egun·m2)
𝑁: Hilabete bakoitzeko egun kopurua. (egun)
• 𝐹𝑟c 𝑡𝛼 𝑛 ∶ Kolektorearen efizientzia optikoaren faktorea. Kasu honetan "3.6. Eranskinean: Plaka termikoaren ezaugarriak" dagoen plaken ezaugarrietan oinarrituz, datu hau 0,757-koa da. • mŠ mŠ r : Erasoaren angeluaren eraldaketa. Balio hau ere, "3.6. Eranskinean: Plaka termikoaren ezaugarriak" dagoen ezaugarrietan adierazten da, 0,89 izanik. • ‹nŒ ‹n : Zuzenketa faktorea kolektorea eta trukatzailearen arteko multzoarentzat. Gomendatzen da 0,95. Orduan, 2.7. Ekuazioa aplikatuz eta datuak sartuz ondorengo emaitzak lortzen dira. 𝐹𝑟c 𝑡𝛼 = 𝐹𝑟 𝑡𝛼 𝑛 · mŠ mŠ r · ‹nŒ ‹n = 0,757 · 0,89 · 0,95 = 0,64 (2.7. Ekuazioa)
Ekuazioaren datu guztiak lortu eta gero, kalkulatu daiteke Ea balioa hilabete bakoitzeko. 2.8. taula honetan datu hauek bildu egin dira.
Ea balioak lortu ostean, D1 parametroa lortu daiteke 2.5. Ekuazioa erabiliz. 2.9. taulan ikusi daitezke lortutako emaitzak.
Frc𝑈𝐿: kolektorearen kurba karakteristikoaren malda eta kolektorearen eta trukagailuaren arteko zuzenketa faktorearen arteko faktorearen menpekoa da. Non,
‹nŒ ‹n :Kolektorea eta trukagailuaren multzoaren zuzenketa faktorea. Gomendatzen da 0,95-koa izatea. Balioak 2.12. ekuazioan sartuz gero, honela geratzen da: Frc𝑈𝐿 = 𝐹𝑟𝑈𝐿 · 𝐹𝑟c 𝐹𝑟 = 4,669 1000 · 0,95 = 0,00443555 𝑘𝑊/𝑚2 · 𝐾 𝑇𝑎: Bataz besteko inguruko tenperatura (°C) [57]. Datu guztiak bildu eta gero Ep kalkulatu daiteke eta 2.11. taulan bildu diren datuak eta Ep-ren balioak hilabetearen arabera lortu egin dira.
Hilabete bakoitzeko Ep lortu ondoren, kalkulatu daiteke D2 parametroa. Horretarako, aurretik azaldutako 2.8. ekuazioa erabiliko da eta 2.12. taulan datuak bildu egin dira.
2.1.4.5. F GRAFIKAREN ZEHAZTAPENA. Bi parametroak lortu eta gero, hau da, D1 eta D2 parametroak edukita, atal honen hasieran azaldutako formula (2.14. Ekuazioa) aplikatuko da. Honela hilabete bakoitzeko eguzki sistemak ematen duen bero kargaren frakzioa lortzen da.
2.1.5. KOLEKTOREEN GALEREN KALKULUAK Kolektorearen galerak, kontuan hartzeko beste parametro bat da. Hauek orientazio eta inklinazio balio maximoak ezagutzeko kalkulatu behar dira, CTE-an dauden mugak ez gainditzeko helburuarekin. Galera hauek hegoaldeko orientazioa, inklinazio hoberena eta itzalik gabeko ezaugarriak dituen kolektorearen gainazalean eragiten duen eguzki erradiazioaren ehunekoa da. CTE-an, HE 4 atalean zehazten duen bezala, galerak ezin dira 2.15. taulak zehaztutako limiteak baino txikiagoak izan [13].
2.1.5.1. ORIENTAZIO ETA INKLINAZIOA GALERAK Muga balioak behin ezagututa, orientazio eta inklinazioa galerak zehazteko bi balio kontuan izan behar dira [13]: § Inklinazio angelua (β): Plano horizontalarekin kolektorearen gainazalak sortzen duen angelua. Kasu honetan 40°-koa da. § Azimut angelua (α): kolektorearen gainazalaren proiekzioa eta lekuaren meridianoak sortzen duen angelua. Kolektoreak hegoaldera orientatu behar direnez, azimut 0°-koa izango da.
2.1. Irudia. Eguzkiren erradiazio energia balioak lortzeko grafika [20].
Orduan, balio horiek edukita eta 2.1. irudian dagoen grafika aztertuz, %95-100%-ko eguzkiaren erradiazio energiaren onura dagoela. Hori dela eta, orientazio eta inklinazio galerak %5 baino txikiagoak izango dira eta ondorioz, aurretik 2.15. taulan adierazitako muga balioak betetzen ditu, hots, CTE-a betetzen du.
2.1.5.2. ITZALEN ERRUZ SORTZEN DIREN GALERAK Instalazio honetan edozein urteko egunetan edo egunean zehar ez du itzalezko oztoporik, bere inguruan ez daudelako ez zuhaitz handirik, ezta eraikinik ere. Hala ere, zuhaitzaren bat eragozten baldin badu, zuhaitzak lekuz aldatuko dira eta beste leku batean berraldatuko dira. Beraz, galera hauek ez daudela suposatuko da.
Non, 𝑉mpmpgl: Sistema primarioaren tutuen bolumenaren estimazioa. Hau kalkulatzeko tutuen sekzioa eta luzera kontuan hartuko da.
𝑉hijklminkgl: Fitxa teknikoan esaten duen jariakinaren bolumena bider kaptadore kopurua lortzen da.
Orduan, sistema primarioaren bolumen totala 2.16. ekuazioan datuak sartuz lortzen da.
Non, 𝑉Ösjgmgmpg: Jariakina berotuz gero, normalean dilatatzeko joera dutenez, bolumena handitu egiten da eta horregatik handipen hori kalkulatu behar da espantsio ontziaren bolumenean handipen hori aurreikusteko. Hau kalkulatzeko ondorengo 2.21. ekuazioa erabiltzen da.
∆𝑇: Tenperatura diferentzia. Kasu honetan, 140°C plakaren tenperatura maximoa izango da eta minimoa, aldiz, -8,6°C-koa: Bilbon izandako tenperatura minimo historikoa izanda (1963-ko Otsailaren 3an) [65]. 𝐶𝑒: Espantsio koefizientea (Fitxa teknikoan dauden grafikoen artean (3.14. Eranskineko grafikoa) lortutako balioa: 42·10-5/K)
Bolumen erabilgarria kalkulatzeko, arestian azaldutako 2.20. ekuazioa erabiltzen da.
Datu hauek guztiak lortuta, Espantsio ontziaren bolumena lortzeko espantsio ontziaren bolumen erabilgarriari biderkatu behar zaio presiozko koefizientea. (Ikusi 2.23. ekuazioa).
Non, 𝑉fngzsjqgnnsg: aurretik kalkulatutako bolumena, hain zuzen 56,167 litro. 𝐶𝑝: Presioaren koefizientea. Koefiziente hau kalkulatzeko presio maximoa eta minimoak estimatu behar dira eta ondorengo formulan sartu. Presio maximoa espantsio ontzian izan daitekeen presio maximoa izango da 10 bar gutxi gora behera eta minimoa, ordea, 3 izango da fitxa teknikoan esaten duen bezala plaken irteeran presio hori izan behar duelako gutxi gora behera. 𝐶𝑝 = ÜÁgo ÜÁgo¦ÜÁsr = Y§ Y§¦» = 1,42 (2.24. Ekuazioa)
Galeren kalkuluekin hasi baino lehen zehaztu behar dira erabiliko diren tenperaturak eta inguratze termiko osatzen duten elementuen parametroak, hots, diseinuko tenperaturak eta Transmitantzia termikoa (U). 2.2.1. DATU OROKOR BATZUK 2.2.1.1. DISEINUKO TENPERATURAK Hasteko, barneko tenperatura zehazteko, Eraikinen instalazio termikoen araudian (RITE-n) adierazten duen tartean zehaztuko da, hots, IT 1.1.4.1.2 atalean (Tenperatura eraginkorra eta hezetasun erlatiboa) adierazten diren tarteak erabiliz. 2.16. taulan datu horiek aztertuz eta egoerarik txarrena hartuz, barruko tenperatura T barruan =21°C dela suposatuko da.
Kanpoko tenperatura zehazteko, ordea, kanpoan egongo den tenperatura izango da. Beraz, zona klimatikoaren menpekoa izango da eta aldakorra. Berokuntzaren karga zehazteko, muturreko baldintzak erabiliko dira, sistema urte osoan eta momentu guztietan energia hornitzeko gai izaten dela bermatzeko. Baldintza hauek eta beraien diseinu tenperaturak eraikinaren kokapenaren araberakoa izango dira. Hala, tenperatura hau definitzeko, baldintza klimatikoen gida ("La guía de condiciones climaticas") erabiliko da, non estatuaren meteorologia agentzia biltzen dituen estazioen datuak dauden. 3.3. Eranskinean: Tenperatura Bizkaian, Bilboko estazioan lortzen diren balioak daude. Taula batzuk daude, baina "Condiciones de proyecto Calefaccion" atalari erreparatuz, balio desberdinak agertzen dira. Kasu honetan zahar egoitza bat denez, Ts99,6 =-0,2 °C diseinuko tenperatura hartu behar da.
Honek esan nahi du, neguko %99,6 orduak balio hori baino balio handiagoa lortu daitezkeela eta gainerako %0,4-ak, aldiz, balio hori baino txikiagoak. Azkenik, lurreko tenperatura Tlur=10°C-koa dela joko da kalkuluak burutzeko.
2.2.2. INGURATZAILE TERMIKOEN PARAMETROEN KALKULUA. Inguratzaile termikoa eraikin bat osatzen dituen itxituren multzoa da. Alde batetik espazio bizigarriak eta kanpoaldea (airea, lurra edo beste eraikin bat) bereizten dituzten itxiturak (Zoruak, estalkiak, hormak,…); bestetik, espazio bizigarriak eta ez bizigarriak (kanpoaldea ukitzen dituztenak) bereizten dituzten barreneko banatzaileak. Inguratzaile termikoa osatzen duten elementuak kalkulatzeko Eraikuntza Kode Teknikoa (CTE) erabiliko da, hain zuzen ere, aurrezpen energiaren oinarrizko dokumentua (DB-HE) eta inguratzaileen parametro karakteristikoak kalkulatzeko dokumentu lagungarria ere bai. Eraikin honetan, itxiturak kanpoaldearekin kontaktuan daude egoitza normal baten antzera, kanpoko hormak eta teilatua izanik, lurzoruarekin kontaktuak dituen zoruak bezala. Gainera, hutsune eta argi-hutsune asko ditu, hainbat leiho eta ate izanda. Itxiturak bi motetan sailka daitezke: Alde batetik, itxitura opakuak daude, non hormak, teilatua eta zorua sartzen diren; bestetik, itxitura erdi-gardenak daude eta; leihoez gain ateak ere sartzen dira, beraien itxura berdina baita.
2.2.2.1. ITXITURA OPAKUAK Itxitura opakuari aplikatzen zaizkien kalkuluak ondoren azalduko direnak dira. Esan bezala lehenengo pausua transmitantzia termikoa lortzea da, ezen erresistentzia termiko totalaren alderantzizkoa den, 2.25. ekuazioan adierazten den bezala. U letraz irudikatzen da eta W/m2·K-etan neurtzen da U = Y Þß (2.25. Ekuazioa) Non, Rt: Erresistentzia termikoa totala da, hau da, aztertu behar diren zonetan dauden geruza bakoitzaren erresistentzia termikoa eta kanpoko zein barruko airearen erresistentzia termikoaren batura da. 2.26. ekuazioan adierazten den bezala kalkulatzen da.
R91: Gainazaleko barruko airearen erresistentzia termikoa (m2·K/W). R": Geru bakoitzaren erresistentzia termikoa da. Materialaren lodieraren mendeko ezaugarri fisikoa da eta ondorengo ekuazioa (2.27. Ekuazioa) erabiliz definitzen da: R" = 1 • (2.27. Ekuazioa) Non,
Itxitura mota honen gainazaleko erresistentzia termikoen balioak lortzeko, aurretik aipatutako dokumentua, hots, inguratzaileen parametro karakteristikoak kalkulatzeko dokumentua erabiliz lortzen dira. Dokumentu honetan 2.18. taulan dagoen taula dago eta kontuan hartuz nolakoa den itxitura erresistentzia termiko bat ala bestea aukeratzen da.
0,04 0,10 Itxitura horizontala eta beherazko fluxua. (Zorua)
2.2.2.1.1. KANPOKO HORMAK Hasteko, esan bezala, U kalkulatuko da. Kanpoko hormak kanpoko airearekin kontaktuan dauden horma guztiei deritzo. Egoitza hau inguratzen dituzten horma guztiak kanpoko hormak dira, bakartua baitago. Hormak ez dira guztiak berdinak. Alde batetik, zahar-egoitzaren hormak daude eta solairu nagusia eta lehen solairuaren hormen geruzak, bigarren solairuaren hormaren geruzen desberdinak dira. Beste aldetik, eguneko zentroaren hormak daude.
Ondorioz, bakoitzak bere aldetik aztertuko dira. Materialen ezaugarriak lortzeko CTE-en dokumentu lagungarri bat erabili egin da, hots, CTE-ren eraikuntzazko elementuen katalogoa.
2.2.2.1.1.1. ZAHAR-EGOITZAREN SOLAIRU NAGUSIA ETA LEHEN SOLAIRUA Solairu hauen hormen geruzak berdinak dira urte berean eraiki egin zirelako. Bere egitura oso zaharra da, lehen eraikuntzaren hormak baitira. Erreformak egon arren, hauek kontserbatu egin dira. 2.2. irudian hormaren mozketa bat da, ezen barruko geruzen itxura ikusi daitekeen.
Hurrengo taulak (2.19.taula) hormek dituzten geruzak eta hauen ezaugarriak adierazten dira. Hain zaharra denez datuak hurbilduak dira eta suposaketa batzuk egin dira. Hasteko, eraikinaren adina kontuan hartuz, bere lodiera gutxi gora behera 80m dela supsatu egin da. Hori lortzeko, egoitzan saiatu egin da horma horien lodiera neurtzen baina zaila izan denez, gutxi gora behera lodiera hori duela esan daiteke. Gainerako lodierak normalean erabiltzen diren lodierak dira. Bestetik, eraikuntzan erabilitako materialak ez direnez zehatz mehatz ezagutzen, normalean garai horretan erabiltzen ziren materialak erabili egin dira, CTE-an 1. Zementuzko morteroa 2. Kareharria 3. Igeltsua 2.2. Irudia. Solairu nagusia eta lehenengo solairuaren hormen geruzak [Lanketa propioa].
dauden materialak egokituz. Adibidez, zementuzko morteroa normalean 1900 kg/m3-ko dentsitatea duena erabili dela suposatu egin da. Kareharria erreparatuz, suposatu egin da kareharria ertaina dela, nahiz eta hondartzako harea izan. Azkenik, igeltsuak ere gogortasun ertaina duela suposatu egin da.
2.2.2.1.1.2. ZAHAR-EGOITZAREN BIGARREN SOLAIRUA Eraikuntzaren berriztatzearen ostean bigarren solairu hau egin zen. Horregatik, honetako hormak ez dira beste solairuetan dauden hormen bezalakoak. Horma hauetan zementuzko morteroa dago kanpoko aldetik eta igeltsua barruko aldetik. Horrez gain, zeramikako bi geruza daude bata morteroaren ondoren eta bestea igeltsuaren aurretik. Azkenik aire kamera bat. 2.3. irudian geruza bakoitzaren lodiera eta kokapena ikusi daiteke.
Morteroa eta igeltsua aurretiko hormen material berdina dela suposatu egin da eta ezaugarri berdinak dituela. Adreiluen ezaugarriak zuzenenean katalogoan lortzen dira eta airezko kamera kalkulatu behar da. Horretarako, ondoren azalduko diren eragiketak egin behar dira. Airezko kamera honetan bero fluxua eta aireztapen graduaren menpe dagoenez, normalean taula baten bidez erresistentzia termikoa kalkulatzen da (Teilatuen airezko kameraren kalkuluetan adieraz den moduan "2.2.2.1.2 Teilatuak"). Hala ere, DB-HE-n dauden lodierak oso txikiak direnez, diferentzia oso handia izan liteke horiek aplikatuz gero. Orduan, beste modu bat bilatu behar da erresistentzia termikoa kalkulatzeko. Hortaz, aire kameraren lodiera handia denez eta efektu konbektiboek bere balioa asetzen dutenez, ezin da zuzenean lodiera zati eroankortasun termikoa egin (2.27. Ekuazioa). Horregatik, aireztatu gabeko aire kamerak hurrengo formula (2.28. Ekuazioa) adierazi den moduan kalkulatu behar da [13].
Hortaz, 2.28. Ekuazioan sartzen dira lortutako balio guztiak eta aire kameraren erresistentzia termikoa lortzen da. 𝑅q = Y áâµáã = Y Y,[¥µØ,Y¤[ = 0,1844 0×·• ì (2.28. Ekuazioa)
Erresistentzia termiko guztiak lortu ondoren U kalkulatu daiteke eta 2.21. taulan bildu egin dira datu guztiak.
Zeramikako adreilu hirukoitza 0,11
Zeramikako adreilu hirukoitza 0,11
2.2.2.1.2. TEILATUAK Zahar-egoitzaren eta eguneko zentroaren teilatua berdina da eta bere egitura oso sinplea da. Barruan hormigoi amatua du. Isolatzaile moduan poliuretano proiektatu egin dute, geruza fin bat sortuz eta azkenik, zeramikako teila lauak daude. Teilen eta poliuretanoaren artean egurrezko listoi batzuk daudenez, 2.5. irudian ikusten den bezala, hutsune bat dago non aire kamera moduko bat duen.
2.24. taulan elementu bakoitzaren ezaugarriak laburbildu egin dira. Hormigoiaren lodiera egoitzak dituen teilatuak aztertuz suposatu egin da 0,23 cm-koa dela. Poliuretanoa aukeratzeko, normalean erabiltzen diren polimero mota aukeratu egin da eta poliuretano proiektatua dela suposatu egin da. 2 cm-ko airezko kamera, aldiz, CTE-an dagoen taula erabiliz zuzenean lortzen da. Kasu honetan aireztatu gabe eta bertikala denez, lortzen den balioa 0,17koa da. 2.23. taulan balioa adierazita dago. Azkenik, CTE-an agertzen diren teilen artean, hauek eltzeko buztin teila motak dira.
Erresistentzia termikoa guztiak lortu ondoren U kalkulatu egin da eta 2.24. taulan adierazi egin da.
2.2.2.1.3. ZORUAK Zahar egoitzaren zoruaren egitura ere oso sinplea da. Beheko partean hormigoi armatua da eta bere gainean terrazo izeneko material bat. Terrazoa eraikuntzan erabiltzen zen material erabilgarriena da. Lauza modukoak dira, normalean marmolazko harrikoskorrez osatuta dago eta zementuaz konglomeratua. Azkenengo geruzan, parket flotatzaile C5 dago eta haien artean, normalean jartzen den isolatzaile lamina bat doa "Foam" izena duena. 2.6. irudian azaldutako geruzak daude adierazita.
Geruzak zehaztu ondoren bere ezaugarriak bilatu behar dira horretarako esan bezala CTE erabili egin da, baina bi kasuetan zailtasunak egon dira. Alde batetik, terrazoa harri artifiziala dela esan daiteke. Hala, bere konduktibitate termiko mota horretako harriak bezalakoa izango duela suposatu egin da. Bestetik, parket flotatzailea egurren atalean begiratu egin da eta antza duten egurraz aztertuz bataz besteko eginez esan daiteke bere balioa 0,2 izan daitekeela. 1. Parket flotatzailea 2. "Foam" 3. Terrazo 4. Hormigoi armatua 2.6. Irudia. Zoruaren barneko geruzak[Lanketa propioa].
Eguneko zentroaren zorua, ordea, desberdina da. Kasu honetan, honen zorua bi zatitan banatu egin da: Alde batek lurrarekiko zuzeneko kontaktua du eta bestea aldean, zapaten eta zoruaren artean hutsune bat dagoenez, aire kamera moduko bat sortzen da. [Hobeto ulertzeko 5.3 Eguneko zentroaren planoak ikusi] Ondorioz, solairu nagusiaren zorua dago, batetik (Zorua 2) eta, bestetik, sotoan erabili egin den zorua (Zorua 3 izena duena). Bi kasu hauetan, zahar-egoitzaren zoruarekin konparatuz desberdintasun aipagarriena terrazoa ez daukala da eta parket flotatzailea zuzenean hormigoi armatuaren gainean doala.
Zoruen lodierak zehazteko beste proiektu batean adierazi egin diren lodieretan oinarritu egin dira. Parket flotatzailea eta "foam", aldiz, beste zoruetan erabili izan diren berdinak dira. Airezko kameraren erresistentzia termikoa lortzeko "2.2.2.1.1.2. Zahar-egoitzaren bigarren solairuaren" atalean erabili izan diren taulak eta ekuazioak erabili egin dira:
2.2.2.2. ITXITURA ERDI-GARDENAK Itxitura hauetan egoitzak dituen leiho eta ate guztiak sartzen dira. Kasu honetan transmitantzia termikoa kalkulatzeko hurrengo formula erabiliz lortu egin dira.
Non, FM: markoaren gainazala kontuan hartuz leihoaren gainazal osoa (adimentsionala, ehunekotan). 𝑈y,þ: beiraren transmitantzia termikoaren balioa (W/m2K). 𝑈y,ÿ: Markoaren transmitantzia termikoaren balioa (W/m2K). Egoitzan bi motatako leihoak daude: aluminiozkoak eta egurrezkoak. Ateak, aldiz egurrezkoak dira. Eguneko zentroan aluminiozko itxitura erdi gardenak daude soilik, aipatu bezala handipen bat izan zelako. Ondorioz, handipen horren proiektuan oinarrituz leiho eta ateen K faktorea lortu egin da, 3,4 izanik.
2.2.3.1. INGURATZAILE TERMIKO GALEREN KALKULUA. Inguratzaile termikoaren ondorioz sortzen diren bero galerak kalkulatzeko 2.33. ekuazioan adierazten den moduan kalkulatzen da.
Gainera, legediak esaten duen bezala, segurtasun koefiziente bat aplikatu behar zaio zehaztasun hobea egoteko. Koefiziente honek eguzki erradiazioaren gabezia eta haize nagusiak hormetan duen eragina kontuan hartzeko helburua dauka. Normalean, orientazioaren arabera desberdina izaten da, baina, haien arteko diferentzia oso txikia denez, erabiliko den koefizientea haien arteko media bat eginez lortzen da, hau da, %10-eko koefizientea. Behin formula aplikatu ondoren eta segurtasun koefiziente hori kontuan hartuz, hurrengo tauletan solairu bakoitzak dituen elementuen ezaugarriak bildu egin dira, haien karga termikoa lortzeko.
Azkenik, 2.31. taula hormen emaitzak batu egin dira eta teilatua eta zoruaren karga termikoa ere bai. Horrela, 𝑄srqpngm&gsjk mknÁslig = 171635,63 𝑊-koa dela lortu egin da.
2.2.3.2. AIREZTAPEN GALEREN KALKULUA. Zahar-egoitzaren osasungarritasuna eta airearen kalitatea bermatzeko, giro airearen berrikuntza egin behar da. RITE-k esaten duen bezala (1.1.4.2.1 Orokortasunak), eraikin mota hauek aireztapen sistema bat eduki beharko du, kanpoko airearen ekarpen minimoa izateko. Honela, kutsatzaileen kontzentrazio altuak izatea saihesten dira. Eraikinaren erabilpenaren arabera, RITE-k hiru motetan sailkatzen du. Kasu honetan egoitza bat denez, IDA 2 mailan dago. Orduan, IT 1.1.4.2.3 atalean esaten duen bezala kanpoko airearen emari minioa aireztatzeko balioa finkatu daiteke. Horretarako, IT honetan 5 metodo azaltzen ditu emari hori kalkulatzeko. Kasu honetan erabili egin den metodoa A. metodoa izan da, hain zuzen ere, Metodo ez zuzena airearen emaria pertsona bakoitzeko kalkulatzeko. Metodo hau oso erreza da. 2.32. Taulan emari minimo horiek adierazi daude eta hasieran azaldutako maila kontuan hartuz lortzen da pertsonako zenbat aire emaria den, hots, 12,5 dm3/s·pertsona.
2.2.4. GALDARAREN POTENTZIAREN KALKULUA. Aipatu bezala, galdarak eguzki instalazio termikoaren sistema laguntzailea izango da eta gainera, berokuntzaren eskaera guztiaz arduratuko da. Hori dela eta, galdararen potentzia kalkulatzeko, berokuntza eta UBS eskaeren kalkuluak aintzat hartuko dira. Honi, %20-ko segurtasun faktore bat aplikatuko zaio egoerarik
Ondorioz, urte oso baten beharrak asetzeko siloaren bolumena 379,22 t gorde dezan diseinatu behar da. Baina, balio hori oso handia denez, urtean zehar karga desberdinak egin beharko dira, kontuan hartuz RITEn esaten duen bezala 15 eguneko kontsumoa hornitzeko bolumena minimoa izan behar du. Beraz, siloaren bolumena kalkulatzeko pelletak dituzten dentsitatea (650kg/m3) erabiliko da hilabetero zenbateko bolumena izan beharko duen.
2.3. GANTT DIAGRAMA Atal honetan proiektua burutzeko beharko den denboraren estimazioa egin da. Diagrama mota hauek erabiltzen dira proiektu konplexuak planifikatzeko. Proiektu honen konplexutasuna dela eta bi Gantt diagrama egin dira, alde batetik parte teorikoa burutzeko behar izan den denbora aztertzeko eta bestetik, obra fasea burutzeko estimatu egin den denbora. | science |
addi-30ac2751988b | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29436 | Lekeitioko zahar-egoitza baten hobekuntza energetikoa | Díez Sánchez, Maitane | 2018-10-31 | 3. ERANSKINAK 3.1. Zona klimatikoa Proiektuan zehar azaldu den bezala eguzki energia termikoa eguzki izpiez baliatzen denez energia lortzeko, eguzki orduak eragin zuzena daukate instalazioaren produktibitatearekin. Ondorioz, klimatologia aztertzea oso garrantzitsua da. Lekeitio udalerriaren zona klimatikoa ezagutzeko ondorengo mapa erabiliko da. Mapan ikus daitekeen bezala penintsula zona desberdinetan banatzen da, A, B, C, D eta E zonatan. Lekeitio Bilboko probintzia kontuan hartuz C1 zonan kokatzen da konkretuki.
3.3. Tenperatura Bizkaian Kalkuluak burutzeko, Bilboko aireportuan dagoen estazioan lortzen diren balioak aintzat hartu egin dira. Proiektuaren helburua berokuntza eta zahar egoitza bat denez, diseinuko kanpoko tenperatura Ts_99,6(°C) erabili egin da.
3.5. K zuzenketa faktorea
3.6. Plaka termikoaren ezaugarriak
3.11. Obrazko siloaren osagarriak | science |
addi-62c32d6dc2cd | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29436 | Lekeitioko zahar-egoitza baten hobekuntza energetikoa | Díez Sánchez, Maitane | 2018-10-31 | Guztizko partziala materialetan: 26493,63
h Eguzki kolektorearen instalatzailearen laguntzailea. 7,541 16,40 123,67
Guztizko partziala eskulanetan: 260,39 3
Ud Pellets errekuntza galdara bat 100kW-ko potentziarekin. Galdararen gorputza isolatzailearekin, segurtasunezko trukagailua, bi zonazko errekuntza ganbara, parrilaren garbiketa automatikoa, 400V-ko kontrol motor batekin, etb. 1 18186 18186
Ud Pellets errekuntza galdara 60kW-ko pontentziarekin. Galdararen gorputza isolatzailearekin, segurtasunezko trukagailua, bi zonazko errekuntza ganbara, parrilaren garbiketa automatikoa, 400V-ko kontrol motor batekin, etb. 2 21632 43264
Ud Ur jauziaren kontrol kablea eta hiru galdara konektatzeko sistema 1 450,46 450,46
Ud Bibrazioak ekiditeko euskarria 1 174,53 174,53
Ud Errautsak erauzteko sistema 60kW-ko galdararentzat. Errautsak biltzeko 240l-ko edukiontzi galbanikoa 2 3361 6722
Ud Errautsak erauzteko sistema 100kW-ko galdararentzat. Errautsak biltzeko 240l-ko edukiontzi galbanikoa.
Ud Tximiniaren instalazioa 1 50 50
Ud Obrazko siloa: Erauzketa sistema,atearen osagarriak, talkaren kontrako goma, euskarriak eta egurrezko oholak, betetze hodiak, etb. (Honi gehitu beharko zaio eraikinaren handipenaren eraikuntza) 1 4454 4454
Guztizko partziala materialetan: 81154,99
Guztizko partziala eskulanetan: 224,62 6
Proiektu bat ekonomikoki errentagarria izateko, instalazioak burutzeko erabiliko den hasierako inbertsioa berreskuratu daitekeen ala ez aztertu behar da, hain zuzen ere, instalazioaren elementu nagusien balio bizitza amaitu baino lehen berreskuratzea. Horretarako, azterketa ekonomikoa egingo da, gaur egun dagoen instalazioa eta hobekuntza egin ostean alderatuz. Hasteko lehenik, gaur egun dagoen instalazioaren kontsumoa aztertu behar da. Datu hau zahar-egoitzan lortutako faktura batetik lortu egin da eta ondorioztatu egin da urtean 40150kg-ko gas likido propano (GLP) gastatzen duela. Orduan, 4.1. taulan urte batean zer nolako GLP kontsumoa eta prezioa dago.
Behin, gaur egun dagoen kontsumoa eta gastua aztertuz, hobekuntza egin ondoren aurreztu daitekeena aztertu behar da. Hori egiteko, alde batetik eguzki instalazio termikoarekin zenbateko kontsumoa lortzen den estimatuko da eta gertatzen dena, biomasa galdararen bidez hornituko dena izango da.
4.2. taulan aztertzen den moduan UBS-aren 23450,16 kWh plaka termikoak erabiliz lortzen dira eta kWh horien aurrezpena lortzen da. Datu guzti hauek bildu eta gero, hiru egoera desberdin aztertuko dira eta haien amortizazio periodoa lortu egin da 4.1. Ekuazioa erabiliz.
a. Egoera: Egoera honetan eguzki plaka termikoak erabiliz eta biomasa erabiliz zer nolako aurrezpena lortuko den eta zenbat denboran amortizatu daitekeen aztertuko da. Horretarako, kontsumo totalari plaken bidez lortzen dena kenduko zaio eta gainerakoa biomasa erabiliz lortuko da. 4.3. taulan lortutako balioak adierazi egin dira.
b. Egoera: Egoera honetan kasu txarrena aztertuko da, hau da, plakak instalatu eta ez badira funtzionatzen, hots, eguzki faltagatik edo beste arazo batengatik. Honen bidez aztertuko da inbertsio guztia egin arren, zer nolako aurrezpena egongo den bakarrik biomasa erabiliz.
Laburbilduz, bi sistemak erabiliz 14 urteko amortizazio periodoa egongo da. aurrezpen gehiena biomasa energiatik lortuko da. | science |
addi-08224ae9b832 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29436 | Lekeitioko zahar-egoitza baten hobekuntza energetikoa | Díez Sánchez, Maitane | 2018-10-31 | GRADUA: Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua GRADU AMAIERAKO LANA | science |
addi-11509e31de3c | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29439 | Marketin digitalaren azterketa eta honen eragina musikaren kontsumoan | Maia Abasolo, Matixa | 2018-10-31 | 1. LABURPENA ETA HITZ GAKOAK Gradu Amaierako Lan honetan bi atal nagusi bereiz daitezke: batetik, marketin digitalaren azterketa egin da, eta baita musikaren sektorearen analisia ere, azken atal honetan azterlana gehienbat musikaren kontsumoan zentratuz. Interneten sorrerak paradigma enpresarial berri bar ekarri du, non komunikazioa eta kontsumitzailearen rola guztiz aldatu diren eta teknologia eta marketin tresna berriak sortzea ahalbidetu den. Testuinguru horretan, aipatutako gaien elementu ezberdinen inguruko gogoeta egin da, marketinak musika kontsumoan duen eragina aztertzeko asmoz. Bigarren zatian, berriz, azterketa enpiriko bat egin da, non aztertu diren Bilboko Ingeniaritza Eskolako 63 ikaslek betetako inkesta baten emaitzak eta horien interpretazioa egin den. Inkesta horren helburua izan da laginaren musika kontsumitzeko joerak hurbiletik aztertzea, eta marketin praktikek horietan duten eragina atzematea. Ondorioen artean, maila teorikoan, honako hauek nabarmendu daitezke: 1) marketinaren 4C-en kontzeptuak modu egokian erantzuten diela gaur egungo merkatuaren ezaugarriei; 2) kontsumitzaileak rol zentrala betetzen duela edozein motako enpresetan. Analisi enpirikoan, berriz, hauek dira aipatzekoak: 1) streaminga da gehien erabiltzen den zerbitzua musika kontsumitzeko, baina ordaindu gabeko zerbitzua erabiltzen da; 2) kontsumitzaileak zerbitzuen erosotasuna baloratzen du, beste faktoreen aurretik. HITZ GAKOAK: marketin digitala, musika, kontsumoa, kontsumitzailea, analisi enpirikoa.
2. SARRERA ETA TESTUINGURUA Gaur egun, Internet funtsezko komunikabide bihurtu da eta etengabeko bilakaera izaten ari da azken urteetan. Komunikazio prozesuei dagokienez, gizarteak hamaika aldaketa izan ditu. Gauzak horrela, esan daiteke komunikazio paradigma berri bat sortu dela digitalizazioaren bidez. Norbanako eta marken arteko harreman berriek noranzko bakarreko komunikazioa alde batera utzi dute, eta konpainien ikuspuntutik, kontsumitzailea lehenengo mailako garrantzia izatera igaro da, botere handia lortu duelarik. Digitalizazioak marketinean ere aldaketak eragin ditu, eta zehazki, marketin digitala esaten zaion marketin eredu berri bat sortu da. Honen helburua da kontsumitzailearen beharrak informazioaren teknologien bitartez asetzea. Enpresek kontsumitzaile adimentsuz osatutako merkatu berri bat antzeman dute, eta ohartu dira garrantzi handikoa bihurtu dela ezberdintzea emozio, funtzionalitate eta espiritualitatearen bidez, banaketa-kanal eta komunikabide nagusia Internet izanik. Esan daiteke aldaketa hauek sektore guztietan izan dutela eragina, eta horietako bat ikus-entzunezko sektorea da zalantzarik gabe. Errealitate honen erakusle dira musikaren sektoreak azken urteetan bizi izan dituen aldaketak. "Musika dela-eta. Hemen bai, formatu fisikoa gure bizitzatik ia desagertzen ari da. Jendeak irratiz edo gailu elektronikoen bidez entzuten du, oso gutxik erosten dituzte diskoak, eta digitalean ere, ez ordaintzeko joera dago. Ikusiko da hurrengo urteetan zein norabidetan joango den. Musikaren industria bai aldatu da erabat" (Elkar-Siadeco, 2018). Horrela, lan honetan, musikaren industrian izan diren aldaketak aztertuko dira marketinaren ikuspegi batetik; eta batez ere, musikaren kontsumoan oinarrituko da azterketa. Izan ere, zerbitzu berriak sortu dira, eta horiekin batera, kontsumitzaileen kontsumo joera berriak agertu dira; edo alderantziz ere esan daiteke, hau da, kontsumitzaileen musika kontsumoan joera berriak sortu direnez, zerbitzu berriak sortu dira beharrizan horiei erantzunez. Laburbilduz, bi noranzko dituen dinamika bat da, etenik gabeko prozesua sortzen duena. Horren harira, Elkar fundazioak Siadeco Ikerketa Elkartearen eskutik 2018an egindako azterlanean hausnarketa hau egiten da:
"Gogoeta bat egin beharko litzateke kultur produktuak doan jasotzeko joeraren aurrean. Bada garaia, kultura ordaindu egin behar dela, balioan jartzeko. Bizitzako edozein eremutan bezala, kulturan ere enpresak eta langileak daude, eta haien lanak ordaina behar du. Ez bagaude prest liburu, disko, zinea eta abarrengatik ordaintzeko, nor dedikatuko da kulturara? Nondik etorriko dira baliabideak sortzaileentzat eta kultur sistema osoarentzat? Ezin dugu gaia pasatzen utzi, eta serio landu beharko genuke denon artean" (Elkar-Siadeco, 2018).
3. HELBURUAK ETA IRISMENA Azterlan honen helburu nagusia marketin digitalak musikaren kontsumoan izan duen eragina aztertzea izango da. Horretarako, beharrezkoa da marketinak azken urteetan izan duen bilakaera ikertzea, eta honek alor ezberdinetan eragin dituen aldaketak zein izan diren atzematea. Ildo horretan, gaur egungo marketina hobeto ulertzeko asmoz, garrantzitsua izango da Internetek ekarri duen errealitate berria aztertzea (4P-etatik 4C-etara jauzia1) eta baita kontsumitzailearen ikuspegia nola aldatu den analizatzea ere. Musikaren industriari dagokionez, azken urteetan merkatuan gertatu diren aldaketak aztertuko dira. Azterlana kontsumoaren eremura mugatuko da gehienbat, betiere marketinaren ikuspuntu batetik ikertuz. Horrela, gaur egungo musika kontsumoaren egoera zein den ezagutu beharko da, besteak beste aztertuz zer kontsumo aukera eskaintzen diren edota sektoreko kontsumitzaileek zer profil aurkezten duten. Halaber, musikaren sektoreko enpresek jarraitzen dituzten (edo jarraitu beharko lituzketen) marketin praktikak ikertzea da beste helburu bat, eta baita erabiltzen dituzten (edo erabili beharko lituzketen) tresnak edota teknologiak ezagutzea ere. Bukatzeko, analisi enpiriko baten bitartez, hurbileko musika kontsumo ohiturak zein diren ikertuko da, aurretik aztertu denarekin bat etortzen den edo ez ezagutzeko helburuarekin. Horrez gain, nahiz eta musikaren industrian oinarritu den ikerketa, esan daiteke sektore hau ikus-entzunezko sektorearen adarretako bat dela, eta gainera, sektorearen
1 Kontzeptu horiek 5.3 eta 5.4 puntuetan azalduko dira.
laborategitzat hartu daitekeena, izan ere, musikaren industrian ematen diren dinamikak, hein handi batean, gainontzeko ikus-entzunezko sektoreetan ere burutzen baitira. Beraz, gainontzeko ikus-entzunezko sektoreen ikuspegi orokor bat ere ezagutzea da azterlan honen beste helburu bat.
Aurretik finkatutako helburuak betetzeko asmoz, irudian ikus daitekeen bezala, azterlanean hiru fase bereiz daitezke, eta fase bakoitzak metodologia ezberdina jarraitu duela esan daiteke. Lehenengo fasean, marketin digitalaren nondik norakoak aztertzeko, marketinaren inguruko literatura akademikoaren azterketa egin da, alegia, artikulu ezberdinetatik informazio erabilgarria lortu da. Bigarren fasean, musikaren sektorean murgildu da ikerketa, eta zehazki musika kontsumoan. Alor honen egungo egoeraren analisia egiteko, informe eta txosten ezberdinak erabili dira intereseko datuak bildu asmoz. Bestalde, sektoreko enpresek jarraitzen dituzten
marketin praktikak eta erabiltzen dituzten marketin tresnen analisia egin da artikulu ezberdinen bitartez (marko teorikoaren aplikazioa). Bi fase hauek burutu ondoren, hirugarren fase bati hasiera eman zaio. Honetan, inguruko norbanakoen musika kontsumo ohiturei buruzko datuak lortzeko, Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleei zuzendutako inkestaren diseinua egin da (ikus inkesta osoa "ERANSKINAK" atalean), baita ondorengo bidalketa eta datuen bilketa eta tratamendua ere. Lagin hori hartzeko arrazoi nagusia, biltzen duen adin tartea izan da. Izan ere, musika kontsumoari dagokionez, gazteak dira gehien kontsumitzen duten norbanakoak. Halaber, musikaren munduan gaur egun eskaintzen diren zerbitzu edota aukera ezberdinen erabilera, neurri handi batean, teknologia berrien ezagutzak baldintzatzen du, eta alde horretatik esan daiteke lagin hau dela ezagutza gehien duena, eta beraz, interesgarriena izan daitekeena azterlan honetarako. Bestalde, Euskal Herriko toki ezberdinetatik datozen ikasleak biltzen ditu, profil eta ohitura ezberdinak izan ditzaketenak, eta generoari dagokionez ere, gizonezkoak zein emakumezkoak daude. Bukatzeko, lortutako datu eta informazio guztiaz baliatuz, ondorio batzuk atera dira.
5. MARKETINAREN INGURUKO LITERATURAREN AZTERKETA 5.1. MARKETINAREN BILAKAERA Marketina oso berria eta modernoa den diziplina bat dela pentsa daiteke hasiera batean. Ordea, jakintzagai hau urtetan existitu da, eta honen bilakaera aztertzea oso interesgarria da, izan duen aldaketa bakoitza merkatuak izan dituen aldaketekin batera etorri baita. Era sinplean honela definitzen du marketina Kotler-ek (2012): "Marketina, bezeroarekin aldian-aldian gauzatzen diren eta onuragarriak diren harremanak kudeatzea da. Helburua, bezeroentzat balioa sortzea eta trukean bezeroengandik balioa eskuratzea da". Hori horrela, jakina da salerosteko modua aldatu egin dela urteen joanean, baina salmentak etengabe handitu nahi izatea beti egon da (eta dago) presente gizartean.
Kapitalismoaren lehenengo urteetan, enpresak ekoizpenean eta fabrikazioan oinarritzen ziren. Horientzat, xedea ahalik eta gehien ekoiztea zen, horrek salmenta gehiago lortuko zuela esan nahi zuelako. Hala ere, urteek aurrera egin ahala, salmentetan oinarritzen hasi ziren, enpresek eskaintzen zituzten produktuak erosten edota kontsumitzen zituzten pertsonak aurkitzea helburu izanik. Horrela, 70ko hamarkadaren hasieran pentsamolde berri bat sortzen da, zeinetan bezeroaren beharrizanetara egokitzea izango den xedea. Beraz, laburbilduz, esan daiteke marketinaren bilakaera argia izan dela: hasiera batean ekoizpenean oinarritzen da, eta gero, garrantzi handiena bezeroari ematen zaio. Bezero hori pertsona bakarra denez, orain marketina modu indibidualean egiten da, besteak beste teknologia berriek hori ahalbidetzen dutelako. Horrenbestez, ikus daiteke gaur egungo marketinaren helburu nagusia, hau da, gehiago saltzea, ez dela inoiz aldatu, baina bai, aldiz, hori lortzeko erabili den estrategia garai bakoitzean. Gaur egun, etengabe aldatzen den gizarte batean bizi da gizakia, eta lehenago esan bezala, honekin batera marketina ere modu jarraituan aldatu da; izan ere, merkatuko kontsumo joeren aldaketek eragin zuzena dute arlo honekiko. Horregatik, komeni da aztertzea marketinaren bilakaera gizarteak eta ekonomiak izandako aldaketekin batera. Kotler, Kartajaya eta Setiawan-ek (2011), Marketing 3.0 liburuan, honela sailkatzen dute marketinak izan duen bilakaera: marketin 1.0tik marketin 3.0ra (ikus 1 taula). Aipatu beharra dago, gaur egun marketin 4.0 berri bat ere definitu dela, eta aurrerago laburki azalduko da. 1 taula – Marketin 1.0, 2.0 eta 3.0ren ezaugarrien konparaketa
Funtzionala Funtzionala eta emozionala Misioa, ikuspegia eta balore korporatiboak Funtzionala, emozionala eta espirituala Kontsumitzaileekin elkarrekintza Bat-bat transakzioak Bat-bat harremanak Askoren arteko elkarrekintza Iturria: Kotler, Kartajaya eta Setiawan (2011).
Ondoko lerroetan 1 taulako elementuen iruzkina egiten da banaka (marketin 1.0, 2.0 eta 3.0), Kotler, Kartajaya eta Setiawan-i (2011) jarraituz. Marketin 1.0: ARDATZA, PRODUKTUA Industria Iraultzaren garaian, XIX. mendean, fabriketako marketin ekintzak soilik ekoizpenean zentratzen dira. Izan ere, marketina, ekoitzitako zerbitzuak eta produktuak saltzean oinarritzen da soilik. Produktuak funtsezkoak dira eta pertsona kopuru handien beharrizanak asetzeko diseinatuak dira. Helburua, alor guztiak estandarizatzea da, horrela ekonomia-eskalak lortzeko eta ekoizpen kostuak minimoak izateko, gehiengoarentzat eskuragarriak diren salmenta-prezioak ahalbidetuz. Beraz, marketin estrategiak produktuen beharrizan fisiko eta funtzionaletan zentratzen dira. Publizitatea euskarri tradizionaletatik egiten da, komunikazioa norabide bakarrekoa izanik (bat-bat transakzioak). Marketin 2.0: ARDATZA, KONTSUMITZAILEA Geroago, informazioaren teknologiak garatu ziren garaian, fokua kontsumitzailearengan jartzen da. Enpresen helburu nagusia bezeroen nahiak asetzea da, kontsumitzaileak bihurtu direlako produktuaren balioa definitzen dutenak. Kontuan hartzen da kontsumitzailea sentimenduak dituen pertsona dela, eta horrenbestez, haren gustu eta lehentasunak aintzakotzat hartzen dira. Horrela, enpresek merkatua segmentatzeko beharra dute, publiko zehatzago batera bideratu behar baitute eskaintza. Gainera, kontsumitzailearengan izan dezakeen balio emozionalean ere zentratzen dira, eta aldi berean, elkarrekintza bat sortzen da bi noranzkoak dituen marketin bati aukera emanez, eta horrela, ordura arte bezeroari eman ez zaion balioa esleituz (bat-bat harremanak). Marketin 3.0: ARDATZA, BALOREAK Geroago, marketina haratago doa: ordura arte aseak izan ez diren beharrizanak antzeman eta hauek asetzea du helburu. Bezeroak kontuan hartzen ditu zernolako printzipioak dituen berak kontsumitu nahi dituen produktuak ekoitzi dituen enpresak, besteak beste arlo politikoan, ekonomikoan, emozionalean, espiritualean edota ingurugiroari dagokionez.
Ondoren, 2 irudiaren iruzkina egingo da, Monferrer-i (2013) jarraituz.
1. AMA, 1960. Enfasia eskaintza eta eskariaren arteko hartu-emanean: negozioikuspegia. AMAren lehenengo ekarpena, jada ekoitzi diren produktuen salmentan oinarritzen da nagusiki, hau da, enfasia jartzen du saltzaile eta erosle baten arteko hartu-emaneko erlazioan. Honela definitzen du zehazki marketina: "fabrikatzaileen ondasun eta zerbitzuak kontsumitzailearengana iristeko fluxua zuzentzen duen negozio jarduera da". 2. AMA, 1985. Enfasia jartzen da marketin mix-ean2 eta irabazi-asmorik gabeko hartuemanean: ikuspegi teknikoa. Lehenengo definizioa osatuz, 1985ean AMAk marketinaren definizio berri bat kaleratzen du. Horretarako, bi aurrerapauso handi gauzatzen dira, betiere hartuemanaren ideiatik abiatuz. Batetik, marketin mix-aren tresnetan (produktuan, prezioan, banaketan eta promozioan) oinarritzen den marketinari ekiten zaio, ikuspegi tekniko bat emanez; eta bestetik, ulertzen da marketin jarduera irabazi asmorik gabeko erakundeek ere gara dezaketela. Eta hori, trukearen noziotik abiatuta. Hau da marketinaren definizioa: "ideien, ondasunen edo zerbitzuen kontzeptua, prezioa, promozioa eta banaketa planifikatzeko eta burutzeko prozesua, helburu indibidual eta kolektiboak asebetetzen dituzten trukeak sortzeko". 3. AMA, 2004. Enfasia erlazioan eta balorean: ikuspegi erlazionala.
Definizio berri honi ikuspegi erlazionala ematen zaio trantsakzionala baino gehiago eta protagonismoa erakunde osoari ematen zaio. Marketina beraz "antolakuntza jarduera da eta bezeroari zuzendutako balorearen sortze, komunikazio eta banaketa prozesu multzoa. Horrez gain, enpresek bezeroekin dituzten harremanak kudeatzeko prozesu multzoa da, zeina gauzatzen den erakundeari eta bere intereseko taldeei mesede egiten dieten prozeduren bitartez.
2 Marketin mix kontzeptua 5.3 puntuan azalduko da.
4. AMA, 2007. Enfasia etikan eta erantzukizun sozialean. Hau da gaur egun mantentzen den AMAren azken definizioa: "marketina, jarduera, instituzio eta prozesuen multzoa da, erakunde eta banakoek zuzentzen dutena; kontsumitzaile, bezero, sozio, eta orokorrean gizartearentzat balorea duten eskaintzak sortzeko, komunikatzeko, banatzeko eta trukatzeko" (Monferrer, 2013).
5.3. MARKETIN MIX-a Marketin mix-a, marketinaren inguruko literaturaren oinarrizko printzipio garrantzitsuenetakoa da, eta erreferentzia egiten dio 4P-en kontzeptuari (produktua, prezioa, banaketa eta promozioa, ingelesez hurrenez hurren product, price, place eta promotion) eta elementu horiek duten rolari, merkatuaren ikuspegi arrakastatsu bat sortzeko (Krueger, Lu eta Swatman, 2003). Jarraian 4P-en kontzeptu sinpleena azalduko da modu laburrean, zeren Interneten sorrerarekin bariazio ugari agertu baitira, esaterako 4C-en kontzeptua, ondoren ikusiko dena. Marketin mix-a, marketin estrategiaren atal garrantzitsuenetako bat da eta erakunde bateko marketinaren helburuak lortzeko erabiltzen diren tresnak definitzen ditu (Meffert, 1991). Beraz, tresna bat da, zeina erabiltzen baita produktu baten zer atal eraldatu identifikatzeko, betiere eskarian eragina izateko helburuarekin. Ondoko lerroetan, 4P-en kontzeptuan sartzen diren lau osagaien azalpen laburra egingo da (Krueger, Lu eta Swatman, 2003). Produktua: Marketin mix-aren lehenengo elementua da eta bere baitan hartzen ditu erakunde batek jomuga duen merkatuari eskaintzen dizkion ondasun eta zerbitzu guztiak. Bovée et al.-en (1995) esanetan produktua izan daiteke ondasun bat, zerbitzu bat, ideia bat, edo pertsona bat. Salerosketa elektronikoaren kasuan, bi kategoria bereiz daitezke: batetik, produktu fisikoak, eta bestetik, ondasun eta zerbitzu digitalak. Produktuaren diseinuak, markak eta salmentaren ondorengo zerbitzuak garrantzi handia dute, bezeroarenganako zerbitzu hobea lortzeko eta baita produktuak berak balio gehiago izateko. Prezioa: Prezioa enpresa batek eskaintzen duen produktuarengatik kobratzen duen kantitatea da, eta honen zehaztapena konplexua izan ohi da. Prezio baxu batek
lehiakideak urrun utzi ditzake eta baita merkatu baten eskaria handitu ere; eta prezio altu batek, berriz, produktu esklusiboagoaren irudia sortu dezake. Produkzioaren kostuek, gobernu erregulazioek eta etika arauek prezioan eragina dute eta beraz, kontuan hartu beharrekoak dira. Banaketa: Produktua kontsumitzailearentzat eskura egoteko, atal honek barne hartzen ditu erakundeak egiten dituen jarduera guztiak: merkaturatze kanalen aukeraketa, produktuak garraiatzearen kudeaketa, biltegiratze antolaketa eta eskaeren prozesamendua. Promozioa: Promozioak, helburu den merkatuarekin komunikatzeko eta bezeroak erostera bultzatzeko teknika ezberdinak batzen ditu. Besteak beste, hor sartzen dira publizitatea, salmenta pertsonala, harreman publikoak eta salmenten promozioa.
Pertsonari dagokion "P" berriak, kontsumitzailearekin harremanak sortzen dituen enpresaren langileei egiten die erreferentzia. Izugarrizko garrantzia du negozioan, neurri handi
batean horren arabera adieraziko delako konpainiaren kultura eta irudia zein den. Gainera, langileak bezeroarekin duen kontaktuak definituko du bezeroaren asetze maila, eta beraz, enpresarekiko duen iritzia.
Prozesua izeneko zutabe erantsi berriari dagokionez, berriz, hori enpresaren arlo (edo prozesu) bakoitza modu egokian egituratuta egoteko beharrean oinarritzen da, gerora kostuak txikitzeko helburuarekin. Horrez gain, salerosketa elektronikoari dagokionez, 4P-en ahulezia nagusia produktuarekiko ikuspegia da. Izan ere, kontzeptua marketin push delakoaren garaian garatu zen, hau da, enpresak produktua sortu eta ondoren kontsumitzaileei helarazten zien, produktua behar zutela eta nahi zutela sinestaraziz. Aldiz, gaur egun kontsumitzailean oinarritzen den ingurunean, ikuspegia marketin pull-ean dago, alegia, kontsumitzaileen beharrizanak asetzeko produktuak eskaintzen dira (Lautenborn, 1990).
Esan bezala, Interneten sorrerarekin marketin mix-aren bariazio ezberdinak sortu ziren, eta horietatik garrantzitsuenetariko bat da 4C-en kontzeptua. Lautenborn (1990) izan zen kontzeptua garatu zuen autorea, bera izan baitzen beharrizan hau atzeman zuen lehena, eta urte batzuk geroago, Kotler et al.-ek (1999), ikuspegi hori bereganatu eta 4C-en kontzeptua definitu zuten.
Halaber, Internetek aukera asko eskaintzen ditu (baina baita kontuan hartzekoak diren arriskuak ere), eta horietako bat marketin mix-a garatzeko era da, 4C-en bitartez. Produktuek eta zerbitzuek balioa eskaini behar diote bezeroari kostuen gainetik (Kotler et al., 1999). Bezeroaren erosotasunari dagokionez, Internetek ahalbidetu du elkarrizketa egiteko aukera orain arte existitzen ez zena, eta honek erantzuten die B2C (Business-to-Consumer, negoziotik kontsumitzailera) motako promozio eta publizitate eraginkorraren beharrei (Krueger, Lu eta Swatman, 2003).
Gauzak horrela, datorren 2 taulan ikus daitekeen bezala, gero eta autore gehiagok kontuan hartzen dituzte 4C-ak XXI. mendeko marketin arrakastatsu bat lortzeko ikuspegi bezala (nahiz eta badauden oraindik marketin arrakastatsua lortzeko kontzeptu honen garrantzia atzematen ez dutenak).
2 taula – Autore ezberdinen 4P eta 4C-ak Autorea 4P-ak 4C-ak Kotler et al. (1999) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Bezeroaren beharrizan eta nahiak, Bezeroaren kostua, Erosotasuna, Komunikazioa Lautenborn (1990) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Bezeroaren beharrizan eta nahiak, Asebetetzearen kostua, Erosotasuna, Komunikazioa Strauss eta Frost (2001) Produktua, Prezioa, Banaketa, Marketin komunikazioa Erosotasuna, Komunikazioa Bovée et al. (1995) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Komunikazioa, Erosotasuna, Bezeroaren beharrizanak Hollensen (2001) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Komunikazioa Preiβner (2001) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Komunikazioa Keegan eta Schlegelmilch (2001) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Komunikazioa, Bezeroaren beharrizanak Chaffey et al. (2000) Produktua, Prezioa, Banaketa, Promozioa Komunikazioa Iturria: Krueger, Lu, Swatman (2003). Taulan ikus daiteke, ezberdintasunak ezberdintasun, autore guztiek komunikazioa nabarmentzen dutela; izan ere, bezeroarentzat ezinbestekoa den faktore bihurtu da.
Hurrengo taulak (3 taulak) marketin tradizionalaren eta marketin digitalaren arteko ezberdintasunak erakusten ditu. Zehazki, Strauss eta Frost (2001) eta Chaffey et al. (2000) autoreen aurkikuntzak konbinatzen ditu, eta 4P-ak eta 4C-ak lortzeko jarduerak biltzen ditu. 3 taula – Marketin tradizionala eta marketin digitalaren ezaugarrien konparaketa Marketin tradizionala (4P-etan oinarrituta) Marketin digitala (4C-etan oinarrituta) Produktua: Produktuan oinarritzen den ingurunea Bilaketa kostu altuak Orokorrean, produktuaren eskuratzea mugatuta dago (dendaren itxarote denborengatik) Informazioaren edukia eta irisgarritasuna konpainiak ditu kontrolpean
Kontsumitzailearen beharrak eta nahiak: Kontsumitzailean oinarritutako ingurunea Balio digitalaren sorkuntza produktu berrien bidez Bilaketa kostu baxuak Internet eskuragarri uneoro Produktu eta zerbitzu batzuk berehala eskura daitezke Informazioaren edukia eta irisgarritasuna bezeroak ditu kontrolpean Kontsumitzaileak produktuari lotutako edukiak gehitu ditzake Informazioa, produktuaren atal integral bat da Prezioa: Merkatuan sartzeko prezioak Hobi-prezioen finkatze eredua
Bezeroaren kostua: Kostuen murrizketa marketin digitalarekin Negoziazioa Prezio segmentatuak Prezio eredu tradizionalak Banaketa: Erakusleiho fisikoak Interakzio fisikoa Ondasunen eskuragarritasuna lortzeko, funtsezko banaketa sareak Erosotasuna: Deskargatzeko produktu eta zerbitzuak Uneoroko irisgarritasuna Sartu eta irteteko barrera baxuak Salmenta zuzena Promozioa: Publizitatea orokorra Marketin digitala baino lau aldiz garestiagoa Euskarriak: telebista, irratia, aldizkariak, egunkaria, posta
beharrei erantzunez sortu da, edota baita alderantziz ere, hots, bizimodua aldatu denez, kontsumitzaileen beharrak ere aldatu dira. Horrez gain, antzematen da marketin digitalak (edo 4C-ak) kontsumitzailea duela ikuspegiaren oinarri. Horretaz ohartzeko nahikoa da 4P-en kasuan dauden azpiatalak eta 4C-en kasuan daudenak konparatzea. Kontsumitzaileak lehen ez zuen boterea eskuratu du, eta orain, neurri handi batean, berak agintzen du merkatuan. Horrenbestez, bere erosotasunean eta komunikazio pertsonalizatuan oinarritutako marketin ereduek lortzen dute arrakasta gehien.
5.5. KONTSUMITZAILE BERRIA Interneten sorrerarekin kontsumitzailearen profila guztiz aldatu zen 90ko hamarkadatik aurrera. Lanean erabiltzeko tresna gisa sortu zena, gaur egun milioika pertsonaren egunerokoaren ezinbesteko atal bihurtu da. Erabiltzaileak bere aisialdian geroz eta denbora gehiago igarotzen du Interneten nabigatzen, besteak beste, aukera dagoelako askok eskuragarri dituzten gailu ezberdinetan egiteko (nabigatzeko). Eta beraz, honek, aukera berriak ekarri ditu komunikazioari dagokionez: Internet alor ezberdinetako erabakiak hartzeko informazio iturri garrantzitsuena bihurtu da. Horrenbestez, eragin zuzena izan du bezeroen kontsumoari dagokionez eta asko aldatu da geroztik. Sortu diren sare sozialen ondorioz, gaur egungo erabiltzaileak neurri handi batean Interneten bidez ematen du kontsumitutako produktu zein zerbitzuen berri, horrela protagonismo osoa kontsumitzaileek lortu dutelarik. Izan ere, adierazpenerako zenbat eta baliabide edo aukera gehiago izan, kontsumitzaileek beste kontsumitzaileengan eragin handiagoa izan dezakete, esperientzia eta iritzi "errealagoak" partekatzeagatik (Kotler, Kartajaya eta Setiawan, 2011). Kotler, Kartajaya eta Setiawan-en (2011) iritziz, erabiltzaileak Interneten burutzen duen parte hartzeak bi profil txandakatzen ditu aldizka: rol pasiboa, informazioa Interneten bidez eskuratzen duenean, eta rol aktiboa. Rol aktiboan, erabiltzaileak informazioaren ekoizle gisa jarduten du informazio-sistema baten baitan, gainontzeko erabiltzaile batzuekin elkarrizketak sortuz. Ondorioz, askotan euskarri tradizionaletan oinarriturikoa baino sistema fidagarriagoa bihurtzen da informazioaren ekoizle den kontsumitzaile hau.
Gainera, norbanako isolatuak izatetik, etengabe konektatuta dauden norbanakoak izatera igaro dira. Erabakiak ez dituzte ezjakintasunean hartzen, informazioa lortu ondoren baizik. Hau da, jada ez dira norbanako pasiboak, baizik eta enpresak informazioz berrelikatzen dituen iturri aktiboak. Horrela, kontsumitzaileen arteko lankidetzak negozioen munduan eragin handia izan du. Enpresek ez dute jada bezeroen gaineko kontrol osoa, orain kontsumitzaileen kolektiboari begiratu behar diote. Alegia, enpresek kontsumitzaileekin elkarlanean aritu behar dute (Kotler, Kartajaya eta Setiawan, 2011). Aipatu bezala, aldaketa horietan sare sozialek funtsezko zeregina dute, informazio iturri oso garrantzitsua bihurtu baitira produktu edo zerbitzuei buruzko informazioa lortzeko, eta horrenbestez, kontsumitzaileen profil berri bat sortu dute. Jarraian, Internet gehien erabiltzen duen belaunaldiko pertsonen ezaugarriak aztertuko dira, millennials deiturikoak. Horrela deskribatu zituzten Aedemo, Aneimo eta Esomar elkarteek 2014ean egindako El nuevo mercado y el nuevo consumidor izeneko azterlanean: Kontsumitzaileak teknologia menperatzen du, eta nahiago du Internet telebista baino.
Kontsumitzailea zorrotzagoa da, besteak beste, informazio askoz gehiago duelako, eta beraz, indartsuago sentitzen da; aktiboagoa da, eta askatasuna, aniztasuna, irisgarritasuna eta berehalakotasuna eskatzen ditu, baita kalitate ona ere, betiere arrazoizko prezioan. Horrez gain, zerbitzu pertsonalizatua eta tratu ona exijitzen ditu. Gainera, gero eta gutxiago sinesten du enpresen markan eta hauen publizitate tradizionalean, gehiago sinesten baitu beste kontsumitzaile batek eman diezaiokeen gomendioan.
Orain kontsumitzaileak parte hartzen du ekoitziko den produktuaren sortzeprozesuan. Enpresa eta bezeroaren artean harreman berria sortu da. Izan ere, kontsumitzaileak input sortzaile bat gehitzen du produktuaren balio-katean, eta honekin bere beharrizan eta desiren neurrira gehiago hurbiltzen diren produktuak sortzea lortzen da. Horrela, kontsumitzaileak berak, markaren publizitatean esku hartzen du modu aktibo batean, enpresaren mezua zabalduz.
Pantaila asko erabiltzen dituen kontsumitzailea da (consumidor multipantalla delakoa). Horregatik, ikus-entzunezko materiala oso ahaltsu eta erakargarria bihurtu da gaur egungo gizartean.
Kontsumitzailea bide ezberdinetatik jar daiteke harremanetan enpresarekin eta baita gailu ezberdinetatik ere. Beraz, enpresek departamentu ezberdinetako zerbitzuak integratzeko beharra dute, kontsumitzaileak espero baitu bera izango dela solaskide bakarra eta enpresak haren nondik norakoak ezagutzen dituela.
Komunikazioari dagokionez, garrantzitsuak dira edukia, loturak eta inplikazioa. Kontsumitzaileak eduki adierazgarriak eskatzen ditu, informazio erabilgarria eta baita denbora-pasa atsegina. Laburbilduz, komunikazio arin, erraz eta pertsonalizatua eskatzen du.
Atal hau bukatzeko, jarraian datorren 4 irudian adierazten dira ondorio nagusiak, hau da, kontsumitzaileak izan dituen aldaketa nabarienak.
4 irudia – Kontsumitzailea lehen eta orain
Beraz, laburbilduz, kontsumitzaileak jarrera dinamikoagoa hartu du eta honek merkatuaren ikuspegi osoa aldatu du.
Sare sozialek publikoaren arreta osoa hartu dute Internet informazioa partekatzeko tresna hedatuena izateagatik, izan ere tresna hori bihurtu da ekonomikoena, malguena, pertsonalizatuena eta eskuragarriena. Gazte gehienek beren egunerokotasunean erabiltzen dituzte sare sozialak eta gazte hauek dira etorkizunaren norabidean direnak. Seguru asko belaunaldi gazte hau da gizartean eragin gehien izaten ari dena, bere bizitza espazio kolektibo batean partekatzeko gai direlako eta baita esperientziak eta horien emaitzak sare sozialetan partekatzeko beharra dutelako ere. Horrela, erdigune bihurtu dira edukien kontsumoko sistema berri baten eta gizartearekin elkarrekintza oinarri duen sistema berri baten artean (Igarza, 2010).
6. MUSIKAREN SEKTOREA 6.1. SARRERA Interneten merkaturatzearekin eta World Wide Web-en (WWW) sorrerarekin 1990ko hamarkadaren hasieran, Internet bihurtu da informazioaren, denbora-pasaren eta komunikazioaren iturri garrantzitsuenetarikoa mundu osoko milioika pertsonarentzat. Web-ak merkatal jarduera ugari ahalbidetzen ditu sarean, baita askotariko produktu fisikoak zein informazioan oinarritutako produktu ezberdinak ere. Gainera, Krueger, Lu eta Swatman-en (2003) aburuz, online egiten diren salerosketa-jarduerak gero eta gehiago dira hornitzaileen merkatu-eredu eta marketin jarduerei esker (hauek neurri batean, kontsumitzaileek bultzatuta sortu direlarik), besteak beste, kontsumitzaileak oinarri dituen ikuspegiarekin jarduten baitute. Halere, Internetek saltzaileei itxuraz mugarik gabeko potentziala eskaintzen badie ere, produktu batzuk ez dira espero den bezain ondo saltzen online merkatuan. Eta produktu hauetako bat musika digitala da. Musika digitala, informazioan oinarritutako produktua da eta gehienbat pertsona gazteek kontsumitzen dutela esan daiteke, batez ere, ziberespazioan duten jakintzagatik. Hasiera batean, teoriak iradokitzen zuen musika digitalaren salmentak erraz gaindituko zuela formatu fisikoko salmenta, baina ez da horrela izan. Kontsumitzailearen aldetik online musikaren erosketa ez da oraindik guztiz onartua izan; bai ordea musikaren doako deskarga eta online kontsumoa, zeinak murrizketa eragin duen formatu fisikoaren bidezko kontsumoan. Azken hamarkadetan, digitalizazioak eragin handia izan du komunikazioaren industrian. Izan ere, teknologia digitalek informazioa kopiatzeko eta hedatzeko kostua izugarri
murriztea ahalbidetu dute. Musikaren industriaren kasuan, kostuen murrizketa horrek irabazi esanguratsuak ekarri dizkio kontsumitzaileari; orain produktuen eskaintza askoz zabalagoa da, eta kostu minimoan. Musika ekoizleek, ordea, digitalizazioaren etorrera beldurrez jarraitu dute, eta batez ere, pirateriaren sorrera, mehatxu handia ikusi baitzuten haien diru-sarrerei zegokienez (Aguiar eta Martens, 2016).
Aguiar eta Martens-en (2016) iritziz, garrantzitsua da ulertzea nola eragiten duten aldaketa teknologikoak eta digitalizazioak, oro har musikaren industrian, ongizatearen inguruko efektu ezberdinak ebaluatzeko. Adibidez, egile-eskubideen babesa ahulduko balitz kontsumitzaileei erraztasunak emateko, pirateria musikalak hondamena eragin lezake. Beraz, politika publikoaren aldetik pirateriaren efektuak ulertzea garrantzi handikoa da.
Gainera, lizentziarik gabeko musika pirataren kontsumoa areagotzea kezkagarria da, horrek ekar dezakeelako musika-ekoizleen diru-sarreren gutxitzea, eta ondorioz, musika berritzailearen hornikuntza murriztea. Hala ere, baieztapen hori egia izateko, Aguiar eta Martens-en iritziz (2016) lizentziadun musikak eta lizentziarik gabekoak elkarren ordezko hurbilak izan behar dute. Izan ere, elkarren ordezko hurbilak balira, lizentziadun musikaren salmentak murriztu egingo lirateke, kasu horretan kontsumitzaileak lizentziarik gabeko musika doan lortzera joko lukeelako.
Pirateria musikalari dagokionez, azterlan gehienek ondorioztatzen dute pirateriak ekoizleen diru-sarrerak gutxitzen dituela salmenta fisikoaren kasuan (azterlan gehienek pirateriak salmenta fisikoan duen eragina aztertu baitute). Alegia, atzematen dute kontsumitzaileek sarritan ordezkatzen dutela formatu fisikoen erosketa, pirateriaren bidezko kontsumoarekin; baina era berean, ondorioztatzen da plataforma hauen bidez kontsumitzen den musikaren zati handi bat ez litzatekeela bestela kontsumituko.
Iturria: OCDE (2005). Goiko 5 irudian ikus daitekeenez, 80ko hamarkadaren erdialdean single, binilo eta kaseten salmentetan etenaldi bat gertatzen da, gerora salmenta horien jaitsiera bati hasiera emanez. Garai hartan CDak indarrez hasi zuen bere ibilbidea, eta horrela jarraitu zuen gutxi gorabehera 1998 arte. Orduan, mundu mailako musika grabatuaren salmentak 28,5 bilioi dolarrekoak ziren; aldiz, 2014an, salmentak 15 bilioira murriztu ziren, aldaketa handia izan zen, hain zuzen ere %47,36ko jaitsiera (IFPI, 2015). Hala ere, 2015 eta 2016 urteetan musika grabatuaren merkatuak igoera txikiak izan zituen (IFPIren esanetan, mundu mailako musika grabatuaren salmentak %5,9 hazi ziren 2016an). Estatu mailan, SGAE erakundeak ondorengo datuak aurkeztu ditu 2017an: 4 taula – Merkatu diskografiko espainiarraren bilakaera, euskarrien arabera eurotan (20112016)
Iturria: SGAE (2017). Aurreko taulako datuei erreparatuz, lehenik eta behin ikus daiteke merkatuaren balio totalak jaitsiera izan zuela 2012 eta 2013 urteen artean. Ordea, antzeman daiteke gero merkatuaren indarberritze bat egon dela, 2016ko datua (163.787.000€) 2011-2016 urteetako onena izatera igaro delarik. Bestalde, aipatzekoa da merkatu fisikoa nabarmen jaitsi dela, eta digitala aldiz etengabe igo. Portzentajeetan atzeman daiteke oso argi, izan ere, 2011ko eta 2016ko datuetan
portzentajeak ia kontrakoak bihurtu direla ikus daiteke, alegia, 2011an merkatu fisikoaren eta merkatu digitalaren portzentajeak %68,8 eta %31,2 izan ziren hurrenez hurren, eta 2016an, berriz, merkatu fisikoaren kasuan %37,8 eta merkatu digitalean %61,2. Hala ere, musika grabatuaren industria iraganeko zenbakietatik urrun aurkitzen da. Eremu akademikotik ondorengo arrazoiak argudiatzen dira salmenten etengabeko murrizketa azaltzeko (OCDE, 2005): P2P sareak: Sare hauetan erabiltzaileek egile eskubideen legeetatik at trukatzen dituzte era guztietako artxibo digitalak, eta haien artean musika.
CDen ordezkapen aroaren bukaera: 1982an CDaren arrakastak binilo zein kaseteen ordezkapen aro bat ekarri zuen. Honen ondorioz, industriak urte oparoak bizi izan zituen 80ko hamarkadan zein 90ko hamarkadaren hasieran. Hainbat iturriren arabera, euskarri horren ordezkapen aroa bukatzeak salmenten dinamika beherakorra indartu zuen.
Arrazoi ekonomikoak eta demografikoak: BPGd zein nerabeen zenbatekoa (musika grabatuaren kontsumitzaile potentzialak) jaitsi egin dira OCDEko herrialde gehienetan 1999tik aurrera.
Gauzak horrela, Pérez (2016) artistaren esanetan, "industriarik gabeko musika ezinezkoa da, baina gaur egun ezagutzen dugun musikaren industria dekadentea izatetik, zaharkitua gelditzera igaro da. Ziurrenik, formatu digitalak goren une apoteosikoa izan du, baina aldi berean sektoreko dekadentziarekin loturik egongo da, produktu erakargarri eta behar bezala promozionatutako produktuak ez ekoizteagatik". Horrela, publikoak aurkezpen oneko euskarriengatiko arreta galdu du, iTunes bezalako plataformetako artxiboak erostera edota streaming bidezko kontsumoa egitera bultzatuz, eta gaineratzen du, "horrekin, musikaren industriaren kontzeptuak dekadente izaten jarraitzen du, eta ondorioz, disko-denda espezializatuak desagertzea eta Fnac edo El Corte Inglés bezalako saltoki handietako diskoen sekzioen murriztea ekarri du, non duela 10 urte katalogo on eta aniztasun handiko produktuak izatetik, nobedadeak eta disko mitikoak eskaintzera igaro diren". Honela bukatzen du gogoeta
Pérez-ek (2016): "aldaketarentzat beharrezkoa dena kontsumoa sustatzea da, doako artea den ideia orokor eta beldurgarria alde batera utzita".
6.2. KONTSUMO AUKERAK Aipatu bezala, digitalizazioak arlo askotan edo gehienetan bezala, musikaren industrian ere aldaketa asko ekarri ditu. Eta aldaketa hauekin batera, musika kontsumitzeko modu berriak sortu dira. Atal honetan, musika kontsumitzeko modu eta aukera ezberdinak erakutsi eta aztertuko dira. Datorren 6 irudian musika kontsumitzeko aukeren laburpen bat egiten da. 6 irudia – Musika kontsumitzeko aukera ezberdinak
Offline aukerari dagokionez, hau da, lineaz kanpoko musika kontsumoaren kasuan, formatu fisiko ezberdinak daude, gaur egun ere mantentzen direnak: biniloa eta CDa dira gehien erabiltzen direnak, nahiz eta kaseteak ere existitzen diren. Bestalde, interesekoa da aipatzea badaudela online konpainiak, produktu fisiko horiek saltzera bideratuak (adibidez, adierazgarriena, Amazon enpresa). Interneten sorrerarekin musika kontsumitzeko aukerak nabarmen handitu dira. Online kontsumitzeko hiru aukera ezberdindu daitezke (nahiz eta aukera bakoitzaren barruan, zerbitzu edo aukera ezberdinak eskaintzen diren): batetik, musika digitalaren erosketa; bigarren, streaming bidezko online kontsumoa; eta azkenik, artxibo-trukeko plataformen bidezko musikaren doako deskarga (lizentziarik gabeko plataformak). Musika digitalaren erosketari dagokionez, bi aukera daude. Alde batetik, abesti indibidualak erosteko (deskargatzeko) aukera, eta bestalde, albuma erostekoa.
Streaminga, gaur egun mundu mailan arrakasta gehien duen zerbitzua da musika digitalaren kontsumoan, eta aldi berean, kontzeptu oso berria da, eta baita ezezaguna ere, batzuentzat. Streaminga honela definitzen da Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi entziklopedikoan (2018): "Datuak modu jarraituan transmititzeko teknika; multimedia-fitxategiak hartzailearen edo bezeroaren ordenagailura guztiz deskargatu aurretik ikusteko aukera ematen duena. Interneten eta intranet pribatuen bidez soinua edo/eta bideoa transmititzeko erabiltzen da batez ere, eta zuzenekoa (ordu jakin batean transmititzen zaie erabiltzaile guztiei) edo eskatu ahalakoa (bezero bakoitzari hark aukeratutako orduan transmititzen zaio) izan daiteke". Beraz, streaming zerbitzuen barruan aldaera ezberdinak eskaintzen dira. Hasteko, audio eta bideo zerbitzuak ezberdindu behar dira, eta hauek, doakoak (publizitatearekin) edo ordaintzekoak (publizitaterik gabe) izan daitezke. Audio streaming zerbitzua eskaintzen duen konpainia garrantzitsuenetako bat Spotify da, eta jarraian, honek eskaintzen dituen zerbitzuak aztertuko dira, streaming zerbitzuen ideia orokor bat izateko. Spotify-k alde batetik doakoa den zerbitzua eskaintzen du. Honetan, publizitatea nahitaezkoa izaten da, eta hau, erabiltzailea musika kontsumitzen ari den bitartean jasotzen da; zehazki, denbora baten ondoren iragarki bat/batzuk egoten dira, eta horiek heltzen direnean musikaren entzutea eteten da. Bestalde, ordaintzekoak diren harpidetza aukera ezberdinak eskaintzen ditu, bakoitzak baldintza eta zerbitzu ezberdinak dituela. Adibidez Premium deituriko harpidetzaren kasuan, hilabetero prezio jakin bat ordainduz (Espainian 9,99€ hilabeteko), publizitate gabeko (eta beraz etenik gabeko) kontsumoa egiten da, eta gainera, musikaren entzutea ahalbidetzen du Interneteko konexioa behar izan gabe, edota aukera ematen du atzerrian musika entzuteko. Beste aukera batzuk ere eskaintzen dira, besteak beste, "Familia plana" edo "Ikasleentzako deskontua" (Spotify, 2018). Aipatu berri den online musikaren erosketaren aukeretara itzuliz, azken hamarkadan, lizentziadun abesti digitalak indibidualki erosteko aukerak, musika kontsumitzeko modu berriak sortu ditu (Aguiar eta Martens, 2016). Lehen, album edo CD oso bat erosi beharrean abesti indibiduala eskuratu nahi zuenak, lizentziarik gabeko plataforma batetik deskargatzen zuen sarritan; aldiz, alternatiba berri horren bidez (abestiak indibidualki erosi ahal izatea) orain badago aukera MP3 formatuko abestia erosteko. Waldfogel-ek (2010) azaltzen duenez, fitxategiak partekatzeko eta deskargatzeko teknologien sorrerak ondorio ezberdinak izan
ditzake musikaren salmentei dagokienez, ez baita berdina lizentziadun aukera 12 abestiko CD-a izatea, edo bezeroak nahi dituen abestiak bakarrik izatea. Izan ere, abesti batzuetan bakarrik interesatuta dagoen bezeroa, abesti indibidual horiek ordaintzeko prest egon daiteke, baina ez beharbada album osoa erosteko gertu.
6.2.1. Musika kontsumo aukeren eragina salmentetan Teoria ekonomikoak ez du aurreikuspen zehatza egiten lizentziarik gabeko deskargak lizentziadun musika kontsumoan duen eraginari buruz. Interesgarriena da, beraz, jakitea ea lizentziarik gabeko kontsumoa lizentziadun kontsumo bihurtuko litzatekeen (lizentziarik gabeko kanalak existituko ez balira). Aguiar eta Martens-en (2016) aburuz, bezeroak, lizentziarik gabeko kanalen bitartez kontsumitutako albuma bere prezioaren gainetik baloratzen badu, orduan, salmentetan lekualdatze bat egongo da, zeren bezeroa prest egongo bailitzateke lizentziadun albuma erosteko, baina ez du hala egingo, lizentziarik gabeko albumaren kopia deskargatu duelako. Aldiz, kontsumitzaileak prezioaren azpitik baloratzen badu, ez da lekualdatzerik emango, bestela ez lukeelako erosiko. Horrenbestez, ikus daiteke salmenten lekualdatzea bezeroaren araberakoa izango dela. Dena dela, Rob eta Waldfogel-en (2006) ustez, ondoriozta daiteke lizentziarik gabeko musikaren kanalek ongizatea handitzen dutela. Gainera, lizentziarik gabeko musikak, teorikoki, lizentziadun musika kontsumoa suspertu dezake. Izan ere, musika esperientzia bat da, eta artxibo-trukeko plataformek, abesti zein albumak ezagutzeko aukera ematen dute, eta horrela, informazio iturri bikainak izan daitezke gerora zer erosi erabakitzeko. Era berean, abesti zehatz bat ezagutzeak artista berberaren beste abesti batzuen eskaera ere suspertu dezake (Belleflamme eta Peitz, 2010; Peitz eta Waelbroeck, 2006; Shapiro eta Varian, 1999). Bestalde, doako streaming zerbitzuen kasuan gauza bera gertatzen da. Alegia, zerbitzu hauen bitartez kontsumitutako musika, lizentziadun musika digitalaren erosketaren ordezko gisa kontsideratuz gero, salmentetan lekualdatze bat ematen da kontsumitzaileak prezioaren gainetik baloratzen badu, zeren kasu horretan produktua erosiko bailuke (eta kontrakoa prezioaren azpitik baloratzen badu). Horrez gain, zerbitzu hauek musika berria ezagutzeko tresnak ere izan daitezke, hurrengo erosketen inguruko informazioa lortzeko baliagarriak izan daitezkeenak. Horrenbestez, lehen irratia zen musika ezagutzeko tresna nagusia (Hendricks
eta Sorensen, 2009), eta orain aukera ezberdinak sortu dira digitalizazioak ekarritako aldaketak direla eta, besteak beste musika-blog-ak eta sare sozialak. Beraz, salbuespenak salbuespen, musika digitalaren salmenta suspertzen dute zerbitzu hauek. Kontsiderazio hauek guztiak kontuan hartuta, kontsumitzaileek musika digitala doan lortzeko ahalmena edota streaming zerbitzuak erabiltzeak salmentetan duen eraginaren azterketa oraindik ere eztabaida-gai da maila enpirikoan. Izan ere, azterlan konplexua da zenbait arrazoirengatik. Alde batetik, artxibo-trukeko plataformak lizentziarik gabeko plataformak direnez, hauei buruzko datuak lortzea ez da batere erraza, ezta salmentetan duten eragina aztertzea ere. Gainera, datu horiek eskuragarri izanez gero ere, enpirikoki aztertzeko konplexua den informazioa da, bezeroaren arabera asko aldatu daitezkeelako emaitzak. Beraz Aguiar eta Martens-en (2016) iritziz, kontsumitzaile ororengan ikusezina den heterogeneotasuna da gainditu beharko litzatekeen erronka nagusiena, azterlanetan pauso tinkoak eman ahal izateko. Hala ere, zenbait ikerketa burutu dira ikuspegi ezberdinetatik abiatuz. Lehenengo ikerketa sorta batek, maila geografikoko denbora-serieak erabiltzen ditu datu bezala, denboran zehar musikaren salmenta mailen arteko konparazioak egiteko, kokapen ezberdinetan. Kasu honetan gakoa izango litzateke aztertzea ea pirateria altueneko lekuetan agertzen diren salmenta maila txikienak. Ikuspegi hau jarraitu duten zenbait azterlanetan, besteak beste, Hui eta Png (2003), Peitz eta Waelbroeck (2004), Zentner (2009) eta Liebowitz (2008) autoreek, musika fisikoaren salmenten lekualdatze bat atzematen dute, lizentziarik gabeko deskargetara bideratzen dena. Beste dokumentu batzuek, ordea, produktu mailako datuak (hau da, erregistro datuak) erabiltzen dituzte ikerketa burutzeko eta kasu honetan, salmenten lekualdatzerik ez dagoela aurkitu da. Azken azterlan batzuei dagokionez, berriz, banakako datuak (inkestak) erabiltzen dituztenen kasuan, ondorio ezberdinak lortzen dira gizabanakoengan aztertu ezin diren ezaugarriak direla medio (Aguiar eta Martens, 2016). Horrenbestez, ikuspegiaren arabera emaitza ezberdinak lortzen direla antzeman daiteke. Hala ere, esan beharra dago aipatutako azterlan multzo horiek erabiltzen dituzten datuak, musikaren industriak eskaintzen zuen lizentziadun aukera estandarra CD fisikoa zen momentukoak direla. Beraz, aukera digitalen agertzearekin (abestiak indibidualki erosteko aukera, adibidez), kontsumitzaileen musika ordaintzeko borondatea aldatu ahal izan da kasu batzuetan. Ikuspuntu horretatik, ezinbestekoa da pertsonen musika kontsumoa ulertzea aro digitalean (Aguiar eta Martens, 2016).
6.2.2. Musika digitalaren kontsumoa Euskarri digitaleko musika kontsumoari dagokionez, Aguiar eta Martens (2016) autoreek analisi bat egin dute Europa mailan, digitalizazioaren garaian eman ahal izan den musikaren salmenten lekualdatzea aztertzeko. Batetik, aztertu da ea kontsumitzaileek lizentziarik gabeko musika digitalaren deskargak, musika digital horren erosketaren ordezkotzat dituzten; eta bestetik, streaming zerbitzuek musika digitalaren erosketan duten eragina. Azterlana, clicstream bidezko Interneteko erabiltzaileen datuekin egin zuten (2011ko datuak), eta zehazki, Europar Batasuneko bost herrialdetako (Frantzia, Alemania, Italia, Erresuma Batua eta Espainia) 16.500 pertsona izan ziren aztertuak. Datuek erakusten dute erabiltzaile bakoitzaren 2011ko klik jarduera guztia, eta beraz, musika kontsumoarekin erlazionatutako webguneetara egindako bisitak aztertu daitezke, bai lizentziadun plataformetara eginak eta bai lizentzia gabekoetara. Ikerketa honetan lortutako datuei dagokienez, interesekoak diren zenbait adierazpen aipatuko dira datozen lerroetan. Gainera ikus daiteke ezberdintasun nabariak agertzen direla aztertutako kontsumitzaileak herrialde batekoak edo bestekoak izan.
Espainian, gainontzeko herrialdeekin konparatuz, lizentziarik gabeko musika deskargatzeko webguneetan klik kantitatea askoz handiagoa dela ikusi da, eta era berean, klik kantitate askoz txikiagoa lizentziadun plataformetan.
Musika digitalaren erosketei dagokienez, espainiarrek eta italiarrek, alemaniarrek baino klik kopuru txikiagoa dute, zehazki %60 gutxiago.
Lizentziarik gabeko plataformen bidezko deskargetan ikus daitezke ezberdintasun nabarienak: Alemania (erreferentziatzat hartutako herrialdea) da plataforma hauetara bisita gutxien egiten dituen herrialdea, eta honekin alderatuz, Espainiak eta Italiak %248 eta %151 bisita gehiago egiten dituzte, hurrenez hurren.
Azterlan guztiek adierazten dute lizentziadun online musika kontsumoak handitzen duela pertsonengan musikarekiko interesa.
Aurkitu ahal izan da musika gustuko duten pertsonei gustatzen zaiela aukera izatea gehiago kontsumitzeko erabilgarri dauden kanal ezberdinen bidez. Gainera, lizentziarik gabeko plataformetan egindako kliken %10eko igoera, salmenten %0,2ko klik igoerarekin lotzen da (ez ordea, Espainia eta Italiaren kasuan); eta streaming zerbitzuen kasuan, berriz, webgune hauetan egindako %10eko klik igoera lotzen da salmenten %0,48ko igoerarekin.
Aurkitu da piraterian eragiten duten faktore nabarmenenak honako hauek direla: kultura bat edo beste izan, bezeroaren diru-sarrerak, pirateriarekiko dagoen formazioa edota portaera, eta azkenik, ingurune juridikoa. Beraz, laburbilduz, ikus daiteke Espainiaren kasuan pirateriak indar handia duela, eta nahiz eta kontsumitzeko kanal ezberdinak erabili, ez duela musika digitalaren erosketan bestelako eraginik. Azterlan honen datuekin bukatzeko, Aguiar eta Martens-en (2016) ondorio nagusiak erakutsiko dira:
Bestetik, atzeman dute harreman positibo bat dagoela streaming zerbitzuen erabileraren eta musika digitala erosteko aukera dagoen webguneen erabileraren artean. Alegia, lehenengoa bigarrenaren estimulatzailea dela argudiatu dute.
6.2.3. Sektoreko kontsumitzailea Azken hamarkadako bilakaera teknologikoa, gailu eramangarrien agertzearekin zuzenki loturik dago, zeintzuek inoiz pentsa ezin zitekeen konektibitatea ahalbidetu duten gaur egungo gizartean. Garapen teknologiko horrek, musika kontsumitzeko moduak ere aldatu ditu eta horrekin batera, kontsumitzailearen profila ere aldatu da. Izan ere, neurri handi batean gailu horien bitartez kontsumitzen da musika orain. Testuinguru digitalean, gailuek milaka abesti biltegiratzeko ahalmena dute espazio oso txikietan, eta online plataformetarako sarbidea ere ahalbidetzen dute (Insunza, 2016). Gauzak horrela, geroz eta handiagoa den konbergentzia teknologikoak bultzatuta, online kontsumoan aldaketa handia gertatu da: musika kontsumoa igaro da denda fisiko tradizionaletatik, online musika eskaintzen duten plataformetara. Jakina da geroz eta jende gehiagok erabiltzen duela Internet, bai erosketak egiteko, produktuari buruzko informazioa lortzeko, edota denda birtual baten bitartez produktu fisikoak eskuratzeko, baita streaming plataformen bidez musika kontsumitzeko ere. Jarraian, 2017ko irailean IFPI erakundeak mundu mailako kontsumitzaileen musika kontsumo ohituren inguruan argitaratutako azterlan bateko datu batzuk analizatuko dira, sektoreko kontsumitzaileen profila definitzeko. Mundu mailako musika kontsumoari dagokionez, Interneten erabiltzaileen %45ek legezko audio streaming zerbitzu bitartez kontsumitzen du musika (8 puntuko gorakada 2016ko datuei erreparatuz, %37). Gainera, 13 eta 15 urte bitarteko gazteen %85ek streaming zerbitzuak (audio/bideo) erabiltzen ditu musika kontsumitzeko; bideo bidezkoak %79 izan dira eta audio bidezkoak %67 (13 puntuko gorakada 2016ko datuekin alderatuz). Audio streaming zerbitzuen kasuan, %37k ordaintzen du zerbitzu honengatik, eta %62k doako streaming zerbitzua erabiltzen du. Bestalde, adin tarte horretako gazteen musika erosketa 7 irudian ikus daiteke:
7 irudia – Musikaren erosketa formatuka, 13-15 urte bitarteko gazteetan
Iturria: IFPI, 2017. Adin tarte horretako gazteen erdiak baino pixka bat gehiagok musika erosten duela ikus daiteke, eta gainera, formatu ezberdinetan egiten dutela. Musika kontsumo aukeren kasuan, kontsumitzaileek batez beste, baimendutako lau modalitate ezberdin erabiltzen dituzte. Datuak honako hauek dira, 8 irudian: 8 irudia – Musika kontsumo aukera ezberdinen datuak: formatu fisikoak eta ordaindutako deskargak
9 irudia - Musika kontsumo aukera ezberdinen datuak: audio streaming ordaindua eta doakoa
Iturria: IFPI, 2017. 11 irudia - Musika kontsumo aukera ezberdinen datuak: irrati tradizionalak eta Internetekoak
Irudi horietan (8, 9, 10, 11 irudiak) ikus daiteke portzentaje txikiena ordaindutako musikaren datuari dagokiola. Bestalde, garrantzitsua da aipatzea Youtube plataformak gaur egun duen erabilera. Espainian adibidez, %90ek zerbitzu honen bitartez kontsumitzen du (edo kontsumitu izan du) musika. Gainera, mundu osoko erabiltzaileen %76k musika ezaguna entzuteko erabiltzen du, eta gainontzekoak musika berria ezagutzeko erabiltzen dute. Horrez gain, interesekoa da ezagutzea zenbateko garrantzia duten musika kontsumitzerako orduan smartphonek edo telefono mugikorrek. Estatu mailako datuetan oinarrituz, 2017an kontsumitzaileen %72k musika entzuteko gailu hau erabili dutela ikusi da; 2016an baino gehiago, zazpi puntuko gorakada, hain zuzen. Halaber, atzeman da mundu mailan telefono mugikorraren bidezko musika kontsumoa adin guztietan (16-54) handitu dela , 55-64 urteko tartean izan ezik. Bukatzeko, lizentziarik gabeko musika dago. Eta honetan, kontsumitzaileen %40a lizentziarik gabeko musika plataformetara sartzen dela agertu da. Gainera, egile eskubideen urraketak geroz eta azkarrago eboluzionatzen ari dira, praktika erabiliena streamingaren kopia bihurtu delarik, stream-ripping esaten zaiona. Interneten erabiltzaileen %35ek praktika hau burutzen du, eta %53ra handitzen da portzentajea, 16 eta 24 urte bitarteko erabiltzaileen kasuan. Azken datu gisa interesgarria da aipatzea, gizonezkoak direla gehiago praktika hauek burutzen dituzten norbanakoak. IFPI-ren datuak alde batera utzita, Larsen-ek (2009) egindako azterlan batean, musika kontsumitzaileen beste zenbait ezaugarri ikertu dira. Zehazki, zerbitzu musikalak eskaintzen dituzten plataformetako erabiltzaileei egindako elkarrizketen bitartez, aztertu da zein diren kontsumitzaileen beharrizan nagusiak. Horretan, kontsumitzaileek erosotasuna gehiago baloratzen dutela ondorioztatu da, kalitatea edo prezioa bezalako beste ezaugarri batzuen gainetik (Insunza, 2016). Ondorengo 5 taulak, kontsumitzaileek online ingurunean dituzten beharrizanak biltzen ditu, Larsen-ek (2009) burututako inkesta baten arabera. 5 taula – Kontsumitzailearen beharrizanak ordena hierarkikoan Lehen mailakoa Bigarren mailakoa Hirugarren mailakoa Erosotasuna Eskuragarritasuna/sarbidea
Erabilgarritasuna Erabiltzerakoan erraztasuna Sarbide azkarra eta erraza
Erosi aurretik entzuteko aukera Musika edonon entzutea Bilaketa aukera onak Ordainketa sistema errazak Deskarga abiadura azkarra Aniztasuna/hautaketa Malgutasuna abestiak aukeratzerakoan Ezberdindutako merkatuekin lotutako musika aurkitzea Argitaratua izan baino lehenagoko musikara sarbidea Transferigarritasuna DRM (Eskubide Digitalen Kudeaketa) gabeko artxiboak Musika transferitzeko softwarea Deskarga daitekeen musika Artxiboak kopiatzeko aukera Kalitatea Soinu kalitatea Soinu ona = onargarria Errorerik gabeko artxiboak Segurtasuna Birus gabeko softwarea Segurtasuna deskargatzerakoan Leku legalak Prezioa Transferentzia kostuak vs prezioa Prezio merkeak Tarifa planoetan oinarritutako ordainketak Doako deskargak Inbertsio murriztua erabiltzen hasteko Arriskuak murriztua izan behar du Legala vs ilegala Harpidetza vs kostu aldakorrak Konektibitate soziala Ezaugarri sozialak Musika eta erreprodukzio-zerrendak (playlistak) partekatu Networking musikaren bidez Artista berriak ezagutu Lagunen bitartez inspiratua sentitu Iturria: Larsen, 2009. Beraz, esan bezala, musika kontsumitzaileentzat ezaugarri nagusiena erosotasuna da, kalitatea, prezioa edota konektibitatearen gainetik. Aipatzekoa da gainera, kalitatearen barnean soinu-kalitatea dagoela, musikaren sektorea den honetan pisuzkoa izan zitekeena behintzat hasiera batean. Bay-ren (2009) iritziz, erosotasuna neurtzen duen parametroa, alde batetik, produktuaren ezaugarriek definitzen dute; eta bestetik, produktuaren testuinguruak. Horrela, argudiatzen du produktu baten "erosotasuna" egungo tendentzietara egokitzeko ahalmenaren araberakoa dela, eta baita produktuaren eskuragarritasunak edota erabiltzeko erraztasunak baldintzatzen dutela ere. Gainera, azpimarratzen du soinu-kalitatearen nahia
murriztu egin dela azken urteetan, erosotasunaren behar hori gailentzearen ondorioz; eta hori ez da gauza berria. Erosotasuna kalitatearen gainetik nagusitzea ez da bakarrik musikaren industrian gertatzen, ikus-entzunezko beste sektore batzuetan ere gauza bera jazo da, esaterako telefonia mugikorraren edota Youtube plataformaren kasuan. Azken honetan, bideoen kalitatea bigarren mailako ezaugarri bezala hartzen da.
6.3. SEKTOREA MARKETINAREN IKUSPEGITIK 6.3.1. Enpresen marketina Krueger, Lu eta Swatman-ek (2003) online musikaren salmentek arrakastarik ez lortzearen zergatia aurkitzeko azterlana egin zuten. Hasiera batean, musikaren industriak P2P (Peer to peer) artxibo-trukeko plataformak kontsideratu zituen errealitate horren eragile. Izan ere, online musika, doakoa zen jarrera sustatzen zuten plataforma horiek. Baina autore horien iritziz arrazoia ez zen hori bakarrik, eskaintzak erakargarria izan behar zuen doakoak ziren aukeren gainetik arrakasta lortu ahal izateko, eta konpainia nagusien eskaintzak ez ziren nahikoa erakargarriak helburuko merkatuarentzat. Orduz geroztik, kontsumitzaileen erantzunek bultzatuta, konpainia diskografikoek marketin ikuspegiak aldatzeko beharra antzeman zuten eta kontsumitzailean oinarritutako jarrera baten lehen pausoak ematen hasi ziren. Hala ere, ikuspegia aldatzea ez zen nahikoa, zeren online salmentekin irabaziak lortzeko eredu komertziala ez zegoen garatuta. Beraz, ziberespazioan arrakasta handiko enpresen (beste sektore bateko enpresen) marketin praktiken analisia egitea erabaki zuten Krueger, Lu eta Swatman-ek (2003): Amazon eta eBay enpresak, hain zuzen. Enpresa hauetan, kontsumitzailea praktika guztien oinarri dela eta 4P-ek pisu handia dutela ikusteaz gain, 4C-ak kontuan hartzen dituztela atzeman zen. Gainera, izugarrizko garrantzia ematen zaie kontsumitzaileei: online munduan arrakasta izateko gakoa kontsideratzeraino. Wirtz eta Becker-en (2002) aburuz, enpresa hauek erabilgarri dituzten zerbitzu-sortak dira, hain zuzen, online negozio ereduak elkarren artean bereizten dituztenak. Gainera bi autore hauek azpimarratzen dute, enpresa arrakastatsuenek beren zerbitzu sorta nabarmen zabaldu dutela merkatuan hasi zirenetik.
Bestalde, aurkitu zen online musika konpainien kasuan 4P-en garrantziaz ohartzen direla, baina 4C-en praktikak ez dituztela kontuan hartzen beren marketin- eta salmentajardueretan. Alegia, musikaren sektoreko enpresa hauek ez dutela marketinarekiko ikuspegi dinamikoa (aztertu ziren konpainiak Popfile.de eta Tiscali Music Club izan ziren). Krueger, Lu eta Swatman-ek (2003) gaineratzen dute ez dela erraza ilegalki eta doan deskargatutako musikarekin lehiatzea, baina puntu argi batzuk aipatzen dituzte: kontsumitzailearen erosotasuna konpainiaren bigarren plano batean dago, baldin eta bezeroak ordu erdi baino gehiago behar badu musika legala nola ordaindu jakiteko, edota kiosko batera joan behar badu aurreordainketako txartel bat erostera, musika haren bidez erosteko. Beraz, gune hauen diseinua ez da gauzatu kontsumitzaileak kontuan hartuta: enpresa hauen eredu komertzialen helburua bisita bakoitzeko irabaziak lortzea baita, eta ez salmenten bidezko irabaziak lortzea epe luzera. Hala ere, konpainia diskografikoek eskaintzen dituzten produktuekin irabaziak lortzeko aukera bat P2P sareak suntsitzea izan zitekeen. Badago adibide bat: musikaren industrian ari zen enpresa korear batek P2P sareei eraso egiten zien, horrela erabiltzaileek deskargatzen zituzten fitxategiak fitxategi hutsak izan zitezen, edo nahi ez zituzten bestelako fitxategi batzuk izan zitezen (Veitinger, 2002). Bestalde, badaude P2P sareen inguruko ikuspegi konstruktiboagoak ere. Gehrke eta Anding-ek (2003), erabiltzailearen deskarga bakoitzeko ordainsariak kobratzeko eredu bat proposatzen zuten (oso erakargarria izaten jarraitzen zuen kostu txikian), zeinarekin irabaziak lortzeko aukera ematen zien, batetik, artistari, eta bestetik, zerbitzuaren hornitzaileari. Horrela, P2P sarea erakargarria egiten zuen musikaren industriarentzat eta baita erabiltzailearentzat. Azken finean, Krueger, Lu eta Swatman-en (2003) aburuz, musika digitalaren plataformek onartu beharko dute Internetek eskaintza ezberdinak konparatzeko aukera ematen diela erabiltzaileei, eta bezero berriak lortzeko modu bakarra plataforma horiek eskaintzen dituzten produktu eta zerbitzu-sorten bitartez konbentzitzea dela. Analisia bukatzeko, online musikaren marketinaren arrakasta faktoreak laburbiltzen dituzte Krueger, Lu eta Swatman-ek (2003):
Bezeroa aliatutzat edukitzea, komunikazioa eta erosotasuna eskainiz.
"Coopetition" delakoa, hau da, cooperation (kooperazioa) eta competition (lehia) kontzeptuen nahasketa erabiltzea, musika aukera zabala eskaintzeko (bezeroaren nahiak, beharrizanak eta erosotasuna kontuan hartuz).
Eskaintza pertsonalizatuak egiteko Internetek ematen dituen teknologiak aprobetxatzea.
eskaintza pertsonalizatzeko aukera ematen duten teknologiak, aurretik egindako bilaketetan oinarritzen direnak; eta azkenik, sare sozialetan oinarritzen diren teknologiak (Brynjolfsson et al., 2010). Tresna horien helburu nagusia produktu egokiaren bilaketari lotutako kostuak minimizatzea da, kostu hauek esplizituak (dendara iristeko kostua) izan daitezkeelarik, edota inplizituak (bilaketan igarotzen den denbora). Gainera, azterlan ezberdinetan ondorioztatu da bilaketa kostuek eragin nabarmena izan dezaketela kontsumitzailearen portaeran, eta beraz, baita merkatuan ere (Bakos, 1997; Clay et al., 2002; Bajari eta Hortacsu, 2003; Brynjolfsson et al., 2004). Hori horrela, bilaketa kostua hornitzaileek erabiltzen duten teknologien araberakoa da, eta horrenbestez kostu horien murrizketa ere bai. Jarraian, aipatutako teknologien deskribapena egingo da:
Pertsonalizazio teknologiak: Teknologia hauen bitartez kontsumitzailearen gustuak neurri batean aurreikusten dira, eta horretarako, eroslearen nabigazio datuak erabiltzen dira. Teknologia hauek forma ezberdinak har ditzakete, esaterako beste kontsumitzaileen portaeran oinarrituta sortutako Top 10 zerrenden (izan daitezke artista-, abesti- edo album-zerrendak) gomendioak. Gomendio sistemek produktu ezberdinen erosketak aztertzen dituzte, horien artean antzekotasunak ezartzeko (Ansari et al., 2000). Jarraian, bi gomendio sistema ezberdinduko dira:
Sare sozialak eta online komunitateak: Azken urteetan izugarri handitu da sare sozialen eta sareko komunitateen kopurua; teknologia digitalek hainbat abantaila ekarri dituzte, eta nagusienetako bat zera da, komunikazioarekin lotutako kostuen murrizketa esanguratsua ahalbidetzen dutela. Horrela, musikaren industrian ere arrakasta handiko hainbat komunitate sortu dira, besteak beste, Myspace eta Bandcamp.
Teknologia hauek musikaren kontsumo-ereduekiko duten eragina, ikertu beharreko kontua da oraindik ere. Argi dago kontsumitzaileak lehen zuen baino rol garrantzitsuagoa duela merkatuan. Baina, aldiz, ez dago oso argi zenbateraino izan daitekeen kontsumitzaileak lor dezakeen autonomia maila eta erabakitzeko ahalmena, korporazio handiak nagusi diren ingurunean. Aipatu den bezala, bilaketa, hautaketa eta gomendio sistemek bilaketa kostuak minimizatzen dituzte, eta kontsumitzaileak behar duen ondasun eta zerbitzuei buruzko informazioa gehiago izatea ahalbidetzen dute. Ordea, eztabaida nagusia zera da: aipatutako tresnek kontsumitzailea bere aukera gustukoenetara bideratzen duten, edo gehiengoaren "batez besteko" gustuetara bideratzen duten (Duch-Brown eta Martens, 2014). Ez dago zalantzarik, musika-banaketa eta kontsumoa sarera lekualdatzeak musikaren historiaren garai berri bat ezartzen duela, zeinetan sare digitalek funtsezko zeregina duten musikaren kultura bitartekotzan (Burkart, 2005). Marketin musikalari dagokionez ere, tresna hauek inpaktu handia dute. Izan ere, kontsumitzailearen esperientziaren jarraipen zehatza egin daiteke, eta informazio hau modu eraginkorrean kudeatuz gero, merkatuaren bilakaera definitzen duten joerak aurkitu daitezke. Izan ere, eskuragarri dagoen informazioa eta hau era efizientean kudeatzeko beharra, oso garrantzitsuak dira online ingurunean.
Erronka handia da eskaintza eta eskariak tresna hauen bidez lotzea, batez ere gaur egungo testuinguruan, zeina gehiegizko ekoizpenean oinarritzen den. Kusek eta Leonhard-en esanetan (2005), "gure ikuspuntutik, gai hau oso garrantzitsua da, pirateria digitalaren gainetik doa eta gainditzen du banaketa digitaletik eratorritako aldaketa ekonomikoei buruzko kezka". Bestalde, musikaren eskaintzan egiazko aniztasuna izan dadin, beharrezkoa da online ingurunean eskaintzen diren erreferentzia bakoitzak hartzailea aurkitzea, eta horretarako ezinbestekoa izango da informazioaren kudeaketa ona (Kusek eta Leonhard, 2005). Horrez gain, ezberdintze estrategiak ere izan daitezke marketinaren beste aukera bat. Kasu honetan eta musikaren industriaren ikuspegitik, marketin kanpainak artistaren ezaugarriak kontuan hartu beharko ditu, eta horretarako ezinbestekoa da audientzia potentziala definitzea, alegia, artista zer merkatura bideratzen den definitzea. "Jarraitu beharreko marketin plana era zehatzean definitzeko, garrantzi handikoa izango da ondorengo informazioa lortzea: nor diren jarraitzaile potentzialak, zer eremutan ibiltzen diren, zer adin duten, non lortzen duten musikari buruzko informazioa, eta nola erosten duten" (King, 2009). Krueger, Lu eta Swatman-en (2003) azterlanera itzuliz, hartan zenbait adibide ematen dira arrakasta handiko online enpresetan (Amazon eta eBay) erabilitako tresnei dagokienez. Amazon-en kasuan, gomendio sistemetan zerbitzu oso erabilgarriak eskaintzeaz gain, eskaeren erregistro zerbitzu bat dute, zeinetan bezeroen eskaerak automatikoki erregistratzen diren, eta aldi berean, eskaeren egoeraren berri ematen duten uneoro, zerbitzua oso erosoa bihurtzen delarik, bai enpresarentzat zein bezeroarentzat. Refurbished & used izeneko atal bat ere badute, eta honetan, erabiltzaileek adibidez CD, DVD edota liburuak birsaltzeko aukera dute komunitate birtual bat sortuz, erabiltzailea berriro ere negoziora bueltatzen delarik: "itzultze-bisitak Interneten arrakasta izateko oinarria dira" (Krueger, Lu eta Swatman, 2003). eBay enpresa, pertsonak konektatzen dituen negozio gisa definitzen da, eta ez ordea, ondasunak saltzen dituena. Erabiltzaileek ondasun eta zerbitzuak trukatzeaz gain, iritziak ere partekatzen dituzte. Hainbat zerbitzu/tresna eskaintzen/erabiltzen dira, erabiltzaileen ongizaterako: galdera eta erantzunen taula, txat-a (kategoria espezifiko bakoitzerako) edo iradokizunen koadroa. Azken finean, sareko komunikazioaren abantailez baliatu den enpresa da. Argi dago, beraz, musikaren negozioan ere (beste arlo askotan bezala), oso garrantzitsua dela kontsumitzaileari buruzko informazioa eskuratzea. Gainera, gero eta
garrantzitsuagoa da artistak edo konpainiak kontsumitzaileekin lotzeko gaitasuna; eta hori lortzeko, teknologia oso baliagarriak daude eskuragarri gaur egun.
7. ANALISI ENPIRIKOA Ondoko orrietan aurkeztuko den analisi enpiriko honen helburua da aztertzea edo behintzat lehen hurbilketa bat egitea ea Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasleen artean nolako jarrerak eta portaerak ageri diren musika kontsumitzeko moduei buruz, eta aldi berean ikusi nahi da marketin digitalak nolako eragina duen ikasleen jarduera horretan. Jarraitu den metodologiari buruz, puntu batzuk azpimarratzeko dira. Lortu nahi den informazioa jasotzeko, inkesta bat prestatu da, 4 atal nagusi dituena: 1) kontsumitzailearen profilaz (4 item); 2) musikaren kontsumoari buruzko galderak (6 item); 3) Online kontsumoari buruzko datuak (5 item), eta honen barruan 3.1) musikaren online kontsumoari buruz (12 item orotara); 4) online aukeren eta tresnen balorazioaz (2 item nagusi, 12 bat azpi-item)(ikus I. ERANSKINA). Aipaturiko inkesta hori ikasleen lagin bati pasatu zaio, WhatsApp mezularitza zerbitzuaren bidez, inkestaren esteka emanez lagineko kide potentzialei, 2018ko maiatzean. Bide hori erabiliz, inkesta helarazi zaie Bilboko Ingeniaritza Eskolako hainbat gelatako ikaskideei eta azkenean, 63 ikaslek parte hartu dute boluntarioki3. Inkesta gauzatzeko erabili den baliabidea Formularios de Google aplikazioa izan da. Lagineko ikasleek emandako erantzunak formatu elektronikoan jaso dira, excel artxiboan, eta ondoren analizatu dira, emaitzak atereaz eta haien interpretazioa burutuz, azken pausoan ondorioak ateratzeko. Ondoko lerroetan jasoriko emaitzak eta haien interpretazioa azalduko dira. Hasteko, zenbait datu emango dira inkesta bete duten ikasleen profila ezagutzeko. Adinari dagokionez ikus jarraian datorren 1 grafikoa.
3 Esker ona adierazi nahi zaie haiei guztiei, eskuzabal eskaini duten laguntzagatik.
Denak unibertsitateko ikasleak direnez, adin-tarte txiki batean bildu dira emaitza guztiak, horietatik ia %43 (27 pertsona), 21 urtekoak izan direlarik. Bestalde, parte hartu dutenen generoaren eta ikasleen egoeraren inguruan egin dira galderak (ikus 2 grafikoa eta 3 grafikoa): 2 grafikoa – Ikasleen generoa
Ikasleen erdiak baino gehiago emakumezkoak izan dira, hain zuzen ere, %65,1 (ikus 2 grafikoa); eta norberaren egoera definitzeko galderari dagokionez, gehiengo nagusi batek (55 pertsonak, %87,3) ikasketetan murgilduta dagoela erantzun du, hau da, bestelako lanik gabe (ikus 3 grafikoa). Parte hartu duten pertsonen profilarekin bukatzeko, "Musika garrantzitsua da niretzat" esaldiarekin "erabat ados" dauden 43 pertsona egon dira (%68,3), "ados" %27 eta "besterik gabe" erantzun duten 3 pertsona (%4,8). Azpimarratzekoa da lagineko kideek musikari oso garrantzi handia ematen diotela: ia %70ek dio guztiz ados dagoela musikari garrantzia ematean. Bestalde, laginean ez dago "desados" edo "erabat desados" dagoen inor ere. Horrek ideia bera indartzen du. Bigarren atalean, musikaren kontsumoaren inguruko zenbait datu lortu dira. Musika entzuteko maiztasunari dagokionez, %90,5ek (57 pertsonak) musika egunero (gutxienez astean bost aldiz) entzuten duela erantzun du, eta gainontzekoek astero entzuten dutela baina ez egunero. Beraz, antzeman daiteke pertsona hauek oso musika-zaletasun handia dutela. Berriz ere nabari da musikaren garrantzia lagineko kideen artean. Musika entzuteko erabiltzen dituzten gailuen kasuan, inkesta bete duten guztiek (%100), aukeratutako erantzunen artean telefono mugikorra markatu dute. Ordenagailua ere oso erabilia dela ikus daiteke, zehazki 55 pertsonek aukeratu baitute (%87,3), eta irratia gutxi gorabehera ikasleen erdiek (%55,5). Bestalde, aipatzekoa da MP3/MP4 birsorgailuen erabilera oso txikia dela gazte hauen artean (5 pertsonak aukeratu dute, %7,9) eta birsorgailu tradizionalen aukera (biniloa, CDa, kasetea) 8 pertsonak besterik ez dute markatu (%12,7). Horrenbestez, datu hauetan ondoriozta daiteke lagineko gazteak musika formatu digitalean entzutera oso ohituta daudela, eta datu hauen arabera ere (nahiz eta lagina txikia den
ondorioak orokortzeko) badirudi antzeman daitekeela formatu fisikoko musika kontsumoaren beherakada. Bestalde, partaideen %73k (46 pertsona), musika kontsumitzeko gehien erabiltzen duen modua online dela adierazi du. Beraz, 17k (%27k) egiten dute gehiago offline kontsumoa. Honek bide ematen du ondorioztatzeko kontsumitzaile gazteek teknologia menperatzen dutela eta ez dutela arazorik harekin jarduteko. Musika non edo nola eskuratzen duten galderari dagokionez (aukera ezberdinak eman eta hiru markatzeko esan zaie, azkenik gehien erabiltzen dutena adierazteko erantsiz), 57 pertsonak, alegia, %90,5ek, hautatutako aukeren artean streaminga markatu dute, eta horietatik 45 partaidek (%71,4k), gehien erabiltzen duten zerbitzua streaming dela adierazi dute (kontuan hartu behar da 55 partaide izan direla aukeren artean gehien erabiltzen dutena zein den adierazi dutenak, hots, 8k ez dute halakorik adierazi). Azken datu horrekin jarraituz, erantzun duten gainontzeko 10ek, musika gehienbat artxibo-trukeko plataformetan lortzen dutela adierazi dute. Artxibo-trukeko plataforma 30 partaidek markatu dute (aipatutako 10 horiek barne). Datu hauek ere erakusten dute teknologia berriak ugari erabiltzen direla lagineko kideen artean. Galdera berarekin jarraituz, atzeman da 14 pertsonak Interneteko legezko deskarga plataforma bitartez eskuratzen duela musika (%22,2), eta bestalde, 14 partaidek markatu dutela disko-denda espezializatuetan lortzen dutela (%22,2). Gainera, ikusi ahal izan da bik bakarrik eskuratzen dutela musika Amazon bezalako Interneteko denda birtualetan, eta inork ere ez, supermerkatuetan. Atal hau bukatzeko, partaideak musika kontsumitzean zertan oinarritzen diren galdetu da. Erantzunak orotarikoak izan dira: %25,4k artista baten disko edo album osoa eskuratu eta entzuten du, %34,9k momentuko abestiak entzuten ditu, eta gainontzeko %39,7k aldiz, estiloetan oinarritutako playlistak erabiltzen ditu. Musikaren online kontsumoan atalarekin (3.1) hasi aurretik, partaideek bestela ere egiten duten online kontsumoa aztertu da. Honetan, interesekoak diren zenbait datu lortu dira, ikusiko den bezala.
4 grafikoa – "Zer maiztasunekin erabiltzen duzu Internet?"
Lagina gazteek osatzen dutenez, espero daitekeen emaitza da 4 grafikoan ikusten dena. Bi pertsonak egunean behin erabiltzen dutela adierazi dute (grafikoan gorriz), eta batek astean zenbaitetan egiten duela (grafikoan laranjaz). Gailuari dagokionez, berriz, gehiengoarentzat (%70, 44) telefono mugikorra da nabigatzeko gehien erabiltzen duen gailua. Gogoeta: Internet oso erabilia da lagin honetako kideen artean, eguneroko tresna da, guztiz, eta telefono mugikorra ere bai. Internet bidezko erosketei buruzko galderen kasuan, honako galderak egin dira eta grafikoetan ikus daitezkeen erantzunak lortu dira: 5 grafikoa – "Erosketak egiten dituzu Internet bidez?"
6 grafikoa – "Gero eta gehiago erosten dut Internet bidez"
Beraz, ikus daiteke partaideen erdiak baino gehiagok erosketak oso gutxitan (hiru hilabetetik behin) egiten dituela Internetez, eta %57,2k kontsideratzen duela gero eta gehiago erosten duela Internet bidez ("erabat ados" eta "ados" izan diren erantzun guztiak kontuan hartuta). Internet bidezko erosketa gauzatzeko gehien erabiltzen dena partaideen artean ordenagailua da, zehazki 56 pertsonak markatu dute, %88,9. Aldiz, 63 horietatik 4k ez dutela Internet bidez erosten adierazi dute, %6,3. Ematen du Interneten bidezko kontsumoa handitzen ari dela, nahiz eta badagoen jendea prozesu horretan sartu ez dena. Musikaren online kontsumoari dagokionez, berriz, streaming zerbitzuen, musikaren erosketaren eta artxibo-trukeko plataformen bidez egiten diren deskargen inguruan egin da azterketa. Streaming zerbitzuen kasuan, lehenago aipatu den bezala, partaide guztiek erabiltzen dituztela adierazi dute, %100ak. Erabilera hori, ondorengo 7 grafikoan adierazten den maiztasunarekin egiten dute: 7 grafikoa – Streaming zerbitzuen erabilera
Atzeman daiteke, "MUSIKAREN SEKTOREA" atalean ikusi ahal izan den bezala, gazte hauen artean ere streaming zerbitzuek arrakasta handia dutela. Izan ere, partaideen %77,8k egunero (gutxienez astean 5 aldiz) erabiltzen ditu, eta %19k astero (baina ez egunero) egiten du. Hala ere, ordaintzen al dute gazte hauek streaming zerbitzuengatik? 8 grafikoa – "Streaming zerbitzuengatik ordaintzen al duzu?"
Galderari erantzunez baiezkoa eman duten partaideak 10 pertsona izan dira. Beraz, gehiengo altu batek doako zerbitzuak erabiltzen dituela esan daiteke. Eta partaideek zerbitzu hauen bitartez musika berri asko ezagutu duten galderari honela erantzun diote: 9 grafikoa – "Zerbitzu hauek direla eta musika berri asko ezagutu dut", streaming
ezberdinetan erosten dutela adierazi dute (18 partaideetatik 17k erantzun dute): denek CDa markatu dute aukera bezala, batek biniloa, beste batek kasetea eta azken batek formatu digitaleko abesti indibidualak. Urtean erosten duten musika zer formatutan eta zenbat ezagutzeko galderari 16k erantzun diote modu honetan: 6 taula – Urtean erositako musika (formatua eta kopurua) 2 CD 2 CD 3 CD 3 CD 4 CD urtean 3 CD 2 CD CD edo binilo pare bat, gutxi 2 CD 1 CD urtean 1 CD eta formatu digitalean 10 abesti inguru 4 CD 2 binilo 1 CD 2-3 CD 5 CD 5-6 CD CDa da nagusi, espero zen bezala, aurretik aipatutakoarekin bat etorrita. Atal honekin bukatzeko, artxibo-trukeko plataformen erabilerari buruz hitz egingo da. Zerbitzu hau erabiliz musika deskargatu duten galderari erantzunez, %55,6k (35 pertsona) baiezkoa adierazi du eta maiztasunari dagokionez, 10 grafikoko erantzunak jaso dira: 10 grafikoa – Artxibo-trukeko plataformen erabilera
Beraz, ikus daiteke zerbitzu hau ez dela maiz erabiltzen. Hala ere, badu bere logika: musika behin deskargatu ondoren, nahi beste aldiz entzun dezakeelako kontsumitzaileak, alegia, ez du plataformara berriro ere bueltatzeko beharrik. Partaideek zerbitzu hauen bitartez musika berria ezagutu duten galderari honela erantzun diote:
11 grafikoa – "Zerbitzu hauek direla eta musika berri asko ezagutu dut", artxibo-trukeko plataformak
Zerbitzu hauek erabiltzen dituzten partaideen artean %25,4rentzat musika berria ezagutzeko balio izan diela erantzun dute ("erabat ados" eta "ados" izan diren erantzun guztiak kontuan hartuta), hau da, erdiak baino gehiagok ez dute horrela pentsatzen, eta beraz, ondorioztatzen da zerbitzu hauek ez direla bereziki musika ezagutzeko. Datu horiek guztiak kontuan hartuz, azpimarratzekoa da proportzioan gazte hauek musikarengatik ez ordaintzeko duten joera (kontzertu edo jaialdiak kontuan hartu gabe). "Orokorrean Internet musika berria ezagutzeko tresna oso baliotsua dela uste dut" galderari horrela erantzun diote (12 grafikoa): 12 grafikoa – "Orokorrean Internet musika berria ezagutzeko tresna oso baliotsua dela uste dut"
Horrenbestez, ia guztizko adostasuna dago Internet musika ezagutzeko tresna oso indartsua dela esateko. Inkestak azken atal bat izan du sareak ematen dituen aukerei eta marketin tresnei buruz ikertzeko. Zehazki, 11 baieztapen egin dira (13 grafikoan "A", "B", "C"… bezala
laburbildu direnak) eta partaide bakoitzak "Bai", "Ez" edo "Ez dakit" aukera markatu behar zuen bere iritzia emateko (13 grafikoa). 13 grafikoa – Online aukeren eta tresnen balorazioa
Oso gutxitan bilatzen dut musika Internet bidez, zaila egiten zaidalako nahi dudana aurkitzea BAI: 0 EZ: 62 EZ DAKIT: 1 C
Oso positiboa iruditzen zait zerbitzu hauek gailu ezberdinekin erabiltzeko aukera izatea BAI: 62 EZ: 1 EZ DAKIT: 0 D
Asko baloratzen dut Internet bidezko musikaren erosketa azkarra eta erraza izatea BAI: 40 EZ: 15 EZ DAKIT: 8 E
Musika kontsumitzeko, nahiago dut aukera edo produktu gehiago dituen enpresara jo nahiz eta garestiagoa izan. BAI: 11 EZ: 46 EZ DAKIT: 6 H Askotan oso baliagarriak egin zaizkit webguneak berak (nire bilaketa edo aurreko erosketetan oinarrituz) gomendatu dizkidan produktuak BAI: 42 EZ: 15 EZ DAKIT: 6 I
Musika kontsumitzerako orduan, asko baloratzen dut lagun eta ezagunekin trukatzeko aukera izatea BAI: 32 EZ: 29 EZ DAKIT: 2 J Askotan erabiltzen dut Internet, erosi nahi ditudan gauzen inguruko informazioa bilatzeko BAI: 54 EZ: 9 EZ DAKIT: 0 K Iritziak trukatzeko foroak oso baliagarriak iruditzen zaizkit BAI: 28 EZ: 28 EZ DAKIT: 7
Emaitzen azalpena eta haien interpretazioa ondorengo lerroetan erakusten da. Hasteko, sarea segurua ez dela uste du gehiengoak, alegia, pribatutasuna eta intimitatearen kontrolik ez dagoela; aldiz, gailuan birusak edota arazoak sortzeari dagokionez, ez dute arriskurik ikusten. Bestalde, ondoriozta daiteke ez dutela zailtasunik izaten Interneten bitartez musika bilatzeko, eta horrenbestez, esan daiteke hori Interneten eskaintzen diren bilaketa teknologien eraginkortasunarekin lotuta dagoela neurri handi batean. Transferigarritasunari dagokionez, partaideek positiboki baloratzen dute gailu ezberdinetan musika kontsumitzeko aukera izatea, eta konektibitate sozialaren harira, "…asko baloratzen dut lagun eta ezagunekin trukatzeko aukera izatea" baieztapenaren erantzunak bitan banatu dira, zehazki 32k baietz eta 29k ezetz esan dute. Zerbitzuek erabiltzaileentzako izan dezaketen erosotasunean sakonduz, %63,5ek baloratzen du Internet bidezko musikaren erosketa azkarra eta erraza izatea. Hala ere, aurrerago aztertuko da xehetasun gehiagorekin emaitza hau. Enpresa batek eskaini dezakeen produktuen katalogoaren aurrean, hau da, eskaini dezakeen aniztasunari erreparatuz, %73k adierazi du ez dagoela prest katalogo zabalago batengatik gehiago ordaintzeko. Hau da, katalogo txikiagoarekin konformatzen da. Kalitatearen kasuan, %80,9k kontsideratzen du kontsumitzen duen musikak kalitate onekoa izan behar duela. Aipatu beharra dago partaide bakoitzak oso ezberdin baloratu dezakeela musikaren kalitatea, eta beraz, esan daiteke emaitza ez dela oso objektiboa, eta batez ere nagusiki streaming zerbitzuen bitartez musika kontsumitzen duten pertsonen profila denean azterlan honetako lagina. Izan ere, Youtube bezalako plataformak adibidez soinu kalitate kaxkarrekoak dira. Horrez gain, webguneak berak (erabiltzailearen bilaketa edo aurreko erosketetan oinarrituz) gomendatutako produktuak baliagarriak egin zaizkio partaideen %66,7ri, alegia, emaitza positiboa marketin tresna honen kasuan. Iritziak trukatzeko foroei dagokienez, ikuspuntu ezberdinak daude, izan ere, %44,4rentzat baliagarriak dira eta beste %44,4arentzat aldiz ez. Bukatzeko, partaideen gehiengoak, zehazki %85,7k, adierazi du Internet erabiltzen duela erosi nahi dituen gauzen inguruko informazioa bilatzeko.
Inkesta eta atal hau bukatzeko, Internet bidez musika kontsumitzeko gehien baloratzen dutena zer den galdetu zaie partaideei. Hiru arrazoi esateko eskatu zaie eta galdetu zaie orobat ea zein baloratzen duten gehien. Honako aukera hauek eman zaizkie: produktuen katalogoa oso zabala dela; gailu ezberdinen bitartez kontsumitzeko aukera dagoela; lagunekin eta ezagunekin trukatzeko aukera dagoela; azkarra eta erraza dela; segurua dela; informazio asko dagoela, musika kontsumitzerako orduan laguntzen didana; kalitatezkoa dela; eta iritziak trukatzeko aukera ematen duela. Zehazki 39 partaidek adierazi dute markatu dituzten aukeretatik zein den gehien baloratzen duten ezaugarria, eta emaitzak hauek izan dira: 21 partaidek, azkarra eta erraza dela; 13k produktuen katalogoa zabala dela; 2k kalitatezkoa dela; 2k informazio asko dagoela, musika kontsumitzerako orduan laguntzen diona; eta batek gailu ezberdinen bitartez kontsumitzeko aukera dagoela. Lehenengo biak (azkarra eta erraza dela, eta produktuen katalogoa zabala dela) izan dira gehienek aukeren artean markatu dituzten ezaugarriak. Hortaz, denetan baloratuena azkarra eta erraza izatea da partaideen iritziz, zehazki %84,1ek behintzat markatu du aukeren artean. Ordea, aurreko datuetara itzuliz, ikusi da %63,5ek soilik baloratzen duela Internet bidezko musikaren erosketa azkarra eta erraza izatea. Kontraesan bat dela pentsa daiteke, baina badu bere logika. Izan ere, adierazpenetako batean, Internet bidezko erosketara mugatzen da azkarra eta erraza izatearen ezaugarria, eta datuen arabera ikusi ahal izan da musikaren Internet bidezko erosketa ez dela gauzatzen; bai ordea, Internet bidezko musika kontsumoa.
8. PLANGINTZA Gradu Amaierako Lan hau burutzeko egin diren atazak honako hauek dira (ondoren Gantt-en diagrama dago 1 diagraman): 1. GAI OROKORRA HAUTATU (MARKETIN DIGITALA IKUS-ENTZUNEZKO SEKTOREAN) ETA ZUZENDARIA ESLEITU (GAIZKA INSUNZA ARANCETA) Hasiera batean, gai orokor batzuen zerrenda eman da eta ikasle bakoitzak bere intereseko gaiak hautatu ditu. Horretarako, zer gai jorratu eta zein ez aztertu da, eta ondoren gaien esleipena egin da.
7. INKESTA FORMATU DIGITALERA PASATU ETA FROGAK EGIN Galdera bakoitza inkestak egiteko aplikazio batera pasatu da, hau da, formatu digitalera. Inkestaren emaitzak nola funtzionatzen duten eta aplikazioaren nondik norakoak zein diren ikasi ondoren, frogak egin dira emaitzak intereseko modu batean lortu ahal izateko. Bukatzeko, aurkituriko hutsen zuzenketak egin dira eta idazkeraren hobekuntzak ere bai.
10. INKESTAREN EMAITZAK ANALIZATU ETA INTERPRETATU Inkestaren emaitza guztiak excel orrira pasatu dira lehenengo, eta gero, emaitzen azterketa egiteko, jasotako datuak aztertu eta kuantifikatu dira, ondoren interpretazio bat eginez.
11. ONDORIOAK GARATU Egindako guztiaren ondorioak atera dira Gradu Amaierako Lan osoaren irakurketa egin ondoren, eta akatsak zuzendu.
9. BALIABIDEAK ETA AURREKONTUA Aurrekontuarekin hasi aurretik, interesekoa da Gradu Amaierako Lana burutzeko behar izan diren baliabideak adieraztea. Jarraian, baliabide hauen zerrenda dator: - Ordenagailua eta USB bat: lana burutzeko. - Internet: ezinbestekoa izan da, eta jarduera ezberdinak burutu dira baliabide horrekin. Besteak beste, bibliografiaren bilaketak egiteko, zuzendariarekin kontsultak egiteko eta baita aurrez aurre geratzeko komunikazio iturri izan da, eta analisi enpirikoan erabili diren aplikazioetarako ere beharrezkoa izan da. - Liburuak eta artikuluak: liburutegitik, eta esan bezala, Internet bidez. Analisi enpirikoa burutzeko: alde batetik, Formularios de Google zerbitzua erabili da (inkesta formatu digitalean), bestetik, inkesta bidaltzeko WhatsApp mezularitza aplikazioa eta inkestan bildutako datuen trataera Excell kalkulu orrien bitartez gauzatu da. - Plangintzan Gantt-en diagrama egiteko: GanttProject programa. - Hiztegi ezberdinak erabili dira: besteak beste Elhuyar hiztegiak, Euskaltzaindiaren Hiztegia, Word Reference, Zientzia eta Teknologiaren Hiztegi entziklopedikoa.
Inkesta formatu digitalera pasatzea (baita bat-bateko berrikuntzak eta iritzi aldatzeak ere…) 2h Inkestaren bidalketarako prestakuntzak, eta bidalketaren kudeaketa (WhatsApp mezua eta ikasle batzuekin harremanak) 3h Inkestaren emaitzen datuak zenbatzea eta horien interpretazioa 10h Zuzendariarekin komunikazioa (tutoretzak, zalantzak…) 10h Zuzendariaren bulegora bidaiak 10h DENBORA GUZTIRA 155h
Estimatzen da beraz, lan hau burutzeko behar izan den gutxi gorabeherako denbora 155h-koa izan dela guztira.
10. ONDORIOAK Ikusi ahal izan den bezala, Gradu Amaierako Lan honek bi atal nagusi izan ditu: batetik, informazioa bildu da marketin digitalaren inguruan eta baita musikaren sektoreari buruz ere, musikaren kontsumora bideratuz azterlana. Eta bestetik, analisi enpirikoa egin da Bilboko Ingeniaritza Eskolako ikasle batzuen musikaren kontsumo ohiturak, gustuak eta beharrak ezagutzeko. Gai horien azterketa egin ondoren, ezinbestekoa da onartzea Interneten sorrerarekin paradigma enpresarial berri batean murgildu dela gizartea. Egoera hau, esan bezala, Internetek ekarri du, zeinak pisu handia lortu duen norbanakoen egunerokotasunean, kasu askotan ezinbesteko tresna bihurtzeraino. Horrez gain, komunikatzeko modua ere erabat aldatu du eta honek, ondorio nabarmenak izan ditu aztertutako arloetan ere. Bestalde, kontsumo elektronikoaren gorakadak eta gailu ezberdinen konektibitateak aldaketa handiak eragin ditu. Testuinguru honetan, aldaketa garrantzitsu hauek gertatu baino lehen, aurretik definituta zeuden teoria eta tresna askok birplanteamendu bat izan dute, eta horietako bat, ikertu ahal izan den bezala, marketina da. Marketinak, gizartearen aldaketekin batera etorri diren ondoz ondoko aldaketak izan ditu, eta nabarmendu beharreko aldaketa nagusia zera da: orain kontsumitzaileak izugarrizko boterea du. Honen harira, marketin mix kontzeptu sinpleena aztertu da, alegia, 4P-ak
(Produktua, Product; Prezioa, Price; Banaketa, Place; Promozioa, Promotion), eta atzeman da zaharkituta geratu den kontzeptua dela (batez ere lehenengo "P"-a, Produktua), besteak beste, marketin push deituriko ingurunean sortu zelako (hau da, enpresek produktua sortu eta ondoren kontsumitzaileei helarazi, produktua behar dutela sinestaraziz). Beraz, azterketa sakona egin ostean, ondorioztatu da, gaur egun enpresen ikuspuntutik nahitaezko ezaugarri bihurtu dela kontsumitzailea lehenengo mailako lehentasun izatera igaro beharra, eta horrela ez bada egiten, zailtasun handiak egongo direla enpresen munduan aurrera jarraitzeko, eta oztopo gehiago, arrakasta lortzeko. Horrenbestez, egokiagoa da, zalantzarik gabe, aztertu den 4C-en kontzeptua (bezeroaren beharrizanak eta nahiak, Customer solution; bezeroaren kostua, Customer Cost; erosotasuna, Convenience; komunikazioa, Communication). Izan ere, 4C kontzeptuak kontuan hartzen du Internetek ekarri duen gizarte berria. Kontsumitzaileak lortu duen garrantzia azpimarratzeko kontua da. Orain, informazio asko duen norbanakoa bihurtu da, eta informazio hori partekatzeko joera du. Beraz, enpresen kontroletik kanpo geratzen den aldagaia sortu da, eta horregatik, enpresak kontu handiz lan egitera behartzen ditu. Izan ere, bezeroa oso zorrotza bihurtu da, eta komunikazio pertsonalizatua eta kalitatezkoa eskatzen du. Honenbestez, enpresen aldetik bezeroenganako tratuak oso zaindua izan behar duela ondoriozta daiteke. Horrez gain, paradigma berri honetan, marketin teknika eta tresna berriak sortu ahal izan dira, bezeroen kontsumo joerei erantzunez (edota alderantziz ere, tresna berriak sortzean bezeroen kontsumo joera berriak sortu dira), adibidez lan honetan aztertu direnak: datubaseetan oinarritzen diren bilaketa-teknologiak; gomendio bidez eskaintza pertsonalizatzeko aukera ematen duten teknologiak, aurretik egindako bilaketetan oinarritzen direnak; eta azkenik, sare sozialetan oinarritzen diren teknologiak. Beraz, marketin tresna hauek emaitza positiboa eragin dute bezeroengan euren beharrizanetara hobeto egokitzen direlako. Aldiz, enpresen ikuspuntutik, zerbitzu hauek eskaintzen ez dituen konpainiak lehiakortasun txikiagoa lortuko duela ikusi ahal izan da. Azken finean, gaur egungo gizartera egokitzen ez den enpresari, hau da, marketin tresna berriak eskaintzen ez dituenari edota kontsumitzailea behar bezala kontuan hartzen ez duenari, zaila egingo zaio zerbitzu hauek eskaintzen dituen gainontzeko enpresekin lehiatzea. Ikus-entzunezko sektoreari dagokionez, zehazki musikaren sektorearen kasuan, ikusi ahal izan da erabat aldatu den sektorea dela digitalizazioa dela eta. Aurkitu ahal izan den lehenengo gauza zera izan da: azken hamarkadetan musikaren sektorean salmenten beherakada nabaria. Bestalde, formatu fisikoko musikaren kontsumoaren murrizketa oso
handia ikusi da, eta musika digitalaren sorrerarekin aldiz, formatu digitaleko musika kontsumoaren pausoz pausoko gorakada, gaur egun gehien kontsumitzen den modalitatea bihurtzeraino. Izan ere, egungo egoerara egokitzen diren zerbitzu eta aukerak eskaintzen ditu formatu digitalak (besteak beste, aztertu diren kontsumo aukeretatik garrantzitsuena: streaminga), eta beraz esan daiteke, hori dela izugarrizko arrakasta lortzearen zergati nagusia. Bestalde, ezin izan da lizentziarik gabeko musika deskargek salmentetan zer eragin duten atzematea, azterlan ezberdinetan erabilitako datuen arabera emaitzak ez baitira berdinak. Hala ere, ikerketa askok ondorioztatu dute musika ezagutzeko tresna izan daitekeela, eta horrenbestez, alde horretatik, positiboa da. Gainera, formatu digitaleko abesti bakarra erosteko aukerak, zenbait kasutan lizentziarik gabeko plataformetan deskargak egitea baztertu du, eta hori, marketin digitalarekin lotuta dagoen pauso bat ere bada. Izan ere, plataforma hauek alde batera uzteko ekintza bat izateaz gain, kontsumitzailearen beharrizanetan oinarritutako zerbitzu berria eskaintzen da: ez du album osoa erosi behar derrigorrez eta beraz, prezio txikiagoa ordaintzen du. Musika digitalaren kontsumoan gehiago sakonduz, ikusi ahal izan da estatu mailan lizentziarik gabeko plataformetara bisita asko egiten direla, eta musikaren erosketari dagokionez, erosketa gutxien egiten dituenetako herrialdea dela. Azken hori, beharbada musika ordaintzen ez denaren ideia oso hedatua egoteagatik izan daiteke. Era berean, kontuan hartu behar da estatuko biztanleen batez besteko diru-sarrerak, musika erosteko ohitura duten herrialdeenekin konparatuz (Alemania adibidez) nabarmen txikiagoak direla. Musikaren kontsumitzaileen kasuan, azterlanean, eta analisi enpirikoan ere, ikusi da streaming zerbitzuak direla arrakastatsuenak gazteen artean, eta zerbitzu hauek doan eskuratzen dituela gehiengoak. Beraz, etorkizun hurbilean streaminga adin tarte guztietara hedatuko dela antzeman daiteke, eta beraz, zerbitzu hau izango dela indartsuena musikaren kontsumoari dagokionez. Horrenbestez, interesekoa izango litzateke ordainketa bidezko streaming zerbitzuak bultzatzea politika publiko ezberdinen bidez, hots, ikuspegia arlo honetan jartzea, etorkizunera begira musikaren sektorea indartzeko asmoz. Bestalde, lizentziarik gabeko deskargen inguruan, onartu behar da ezinezkoa dela sareko plataforma guztiak deuseztatzea, eta beraz, honekin jarraitu beharko du aurrera sektoreak. Horretarako, ezinbestekoa izango da marketin praktika egokien bidez produktu erakargarriak eskaintzea eta hauen promozioa behar bezala egitea kontsumitzaileen beharrizanetara egokituz euren arreta lortzeko. Hain zuzen ere, ordainduta eskuratzen den
produktuak izan behar du hain erakargarria non bezeroak nahiago izango lukeen produktu hori eskuratu ordainduta, doan produktu bera beste baldintza batzuetan eskuratu ordez. Azken paragrafo honekin lotuta, kontsumitzaileak gehien baloratzen duen ezaugarria erosotasuna dela ikusi ahal izan da, kalitatearen, prezioaren eta konektibitatearen gainetik, eta lan honetan aurkeztu den analisi enpirikoan ere hori izan da emaitza. Beraz, beharrezkoa izango da enpresak eskaintzen dituen zerbitzuak eta produktuak bezeroen erosotasuna lehentasun izatea eta hori lortzeko Gradu Amaierako Lan honetan aztertu diren marketin praktikak garatzea. Inkestan lortutako emaitzetan gehiago sakonduz, atzeman da lagineko ikasleek teknologia berriak menperatzen dituztela eta online esparruan asko jarduten dutela. Marketin tresnei dagokienez, ondorioztatu da bilaketa teknologiak direla gehien baloratzen dituzten tresnak, musikaren kontsumorako zerbitzu azkarra eta erraza ahalbidetzen baitute. Bestalde, aipatu den bezala, musikarengatik ordaintzeko ohitura oso txikia dela ikusi ahal izan da, eta datu honen adierazleetako bat zera da: %73k adierazi du ez dagoela prest katalogo zabalago batengatik gehiago ordaintzeko. Gainontzeko beste zenbait aukeren kasuan, besteak beste konektibitate soziala edota iritziak trukatzeko foroetan, orotariko datuak eta erantzunak jaso dira, eta beraz, ezin da lagin osoari dagokion gogoeta orokor bat egin. Kontuan harturik lanaren nondik norakoak, lortu den erantzun kopurua ontzat eman daiteke, baina hala ere, arazoaren azterketa sakon bat egiteko eta datuak orokortu ahal izateko, lagin handiago bat beharko litzateke, irizpide zorrotzagoekin aukeratua. Horrek, lan honi muga bat ezartzen dio, baina, dena dela, bilduriko datuek balio dute arazoaren inguruan lehen ikuspegi bat izateko. Gainera, aipatzekoa da musika kontsumoaren azterketa zailagoa bihurtu dela azken urteetan. Izan ere, formatu eta euskarri aldaketek musika kontsumitzeko aukera berriak ekarri dituzte, eta beraz, musika kontsumoaren analisia korapilatsuagoa bilakatu da. Bukatzeko, azpimarratu behar da edozein sektoretako enpresa baten marketinak erakundearen emaitzetan eragin zuzena duela, eta beraz, baita musikaren sektoreko enpresetan ere. Bereziki arlo honetan, garrantzi handikoa izango da kontsumitzailearen erosotasuna kontuan hartzea, eta horretarako, aztertu diren marketin tresna eta teknologia ezberdinak existitzen dira gaur egun.
2. MUSIKAREN KONTSUMOA 1-Zer maiztasunarekin entzuten duzu musika?
-Egunero (gutxienez astean 5 aldiz)
-Astero (baina ez egunero)
2-Non entzuten duzu musika? (aukeratu hiru erantzun eta idatzi hiru aukeretatik non gehien [azken aukeran]) -Etxean
3- Zer gailu erabiltzen duzu musika entzuteko? (aukeratu hiru erantzun eta idatzi hiru aukeretatik zein den gehien erabiltzen duzuna [azken aukeran])
6-"Musika kontsumitzean ondorengoetan oinarritzen naiz": (ordenatu aukera guztiak 1etik 3-ra [1: gehien, 3: gutxien]) -Artista baten disko edo album osoa eskuratu eta entzuten dut -Momentuko abestiak entzuten ditut -Estiloetan oinarritutako playlist-ak erabiltzen ditut
1.1.-Zer maiztasunarekin? -Egunero (gutxienez astean 5 aldiz)
-Astero (baina ez egunero)
2-Musika erosten duzu? (bai izatekotan, markatu erabiltzen dituzun formatuak) -Bai
2.2.- Erantzuna bai izatekotan, zenbat erosten duzu urtean? (Formatua adierazi eta zenbat,adibidez: 3 CD eta formatu digitalean 10 kanta inguru)
3.1.-Zer maiztasunarekin? -Egunero (gutxienez astean 5 aldiz)
-Astero (baina ez egunero)
3.2.-"Zerbitzu hauek direla eta musika berri asko ezagutu dut."
Oso gutxitan bilatzen dut musika Internet bidez, zaila egiten zaidalako nahi dudana aurkitzea
Oso positiboa iruditzen zait zerbitzu hauek gailu ezberdinekin erabiltzeko aukera izatea
Asko baloratzen dut Internet bidezko musikaren erosketa azkarra eta erraza izatea
Musika kontsumitzeko, nahiago dut aukera edo produktu gehiago dituen enpresara jo nahiz eta garestiagoa izan.
Askotan oso baliagarriak egin zaizkit webguneak berak (nire bilaketa edo aurreko erosketetan oinarrituz)gomendatu dizkidan produktuak
Musika kontsumitzerako orduan, asko baloratzen dut lagun eta ezagunekin trukatzeko aukera izatea
Askotan erabiltzen dut Internet, erosi nahi ditudan gauzen inguruko informazioa bilatzeko
Iritziak trukatzeko foroak oso baliagarriak iruditzen zaizkit
-Lagunekin eta ezagunekin trukatzeko aukera dagoela
-Iritziak trukatzeko aukera ematen duela | science |
addi-f4915d8faa7e | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29440 | Metano berdearen ekoizpena erreaktore katalitikoan uraren adsortzioa burutuz | Larrinaga Merino, Eider | 2018-10-31 | Grafikoa 11: Masa-espektrometroan lortutako emaitzak………………………………………..…………….50 Grafikoa 12: Masa eta tenperaturaren aldakuntza desortzio prozesuan………………………………..51
1. SARRERA Energia primarioen beharrak gorakada bat izan du azken urteotan Euskal Autonomia Erkidegoan jasotako azken datuen arabera, eta nahiz eta energia berriztagarriak indartu diren, oraindik ere eskari energetikoa asetzeko energia gehiena erregai fosilen konbustiotik dator (zehazki, petroliotik eta haren deribatuetatik eta gas naturaletik) [1]. Jakina denez, erregai fosilen konbustioan gas kutsatzaile ezberdinak sortzen dira, azkenaldian aztertuak izan direnak haiek gure planetan eragin dituzten aldaketa eta kalteengatik; haien artean aipagarriak dira berotegi efektua eragiten duen CH4 baita euri azidoa dakarren SO2 eta smog fotokimikoaren eragileak diren NOx gasak (batik bat, NO eta NO2). Horiez gain, errekuntza ez-osoetan karbono monoxidoa sortzen da, bere iturburu nagusia CH4-aren zein hidrokarburo ez-metanikoen oxidazioa delarik; honek troposferan duen erresidentzia denbora altuak (30 – 90 egun bitartean) karbono monoxidoa CO2-ra oxidatzea eragiten du, *OH erradikalen bidez, zeina, berotegi efektuko gasa kontsidera daitekeen, konbustio prozesuetako produktu nagusietako bat ere delarik. Izatez, karbono dioxidoa ez da kutsatzailea, are gehiago, ezinbestekoa da izaki bizidunon hainbat funtzio burutzeko eta karbonoaren ziklo naturalean paper garrantzitsua hartzen du (horregatik betidanik egon da CO2 atmosferan, kontzentrazio txikian), baina Iraultza Industrialetik aurrera, CO2 –aren kontzentrazioa atmosferan nabarmenki igo da, batez ere energia ekoizteko erregai fosilen kantitate masiboen konbustioen eraginez. Karbono dioxidoaren emisioen igoera horrek karbonoaren zikloaren oreka hautsi du, atmosferan CO2 gehiago metatuz. CO2-ak, CH4 –rekin batera, izugarrizko erretentzio denbora altuak izan ditzake atmosferan (CO-rekin alderatuz), haien hedapena baimenduz eta horren eraginez, askotan estratosferara hel daitezke. Ondorioz, haien kontzentrazioa atmosferan handitu egiten da eta honek eragiten du, hain zuzen ere, berotegi efektua: izan ere, gas hauek (atmosfera osatzen duten gainerako gasen antzera), gardenak dira eguzkitik datorren erradiazioarekiko (uhin laburreko izpiak, batik bat), baina planetaren azaletik datorren uhin luzeko erradiazioa xurgatzen dute, haien irteera oztopatuz eta Lurraren energia balantzea hautsiz, bere tenperatura igotzen delarik. Horregatik, hain zuzen ere, CO2 berotegi efektuko gas garrantzitsuenetako bat kontsideratzen da, kutsagarria ez den arren. Baina energia ekoizteko moduaz gain, sistema energetikoak beste arazo bat aurkezten du: energia biltegiratu ezin izana. Izan ere, geroz eta indar handiagoa duten energia berriztagarrien kasuan, ekoizpena etenezina da, baldintza meteorologikoen araberakoa denez geroztik, hots, egunez eta gauez energia produkzioak martxan jarraitzen du; beraz, egunean zeharreko eskaera asetzeko diseinatua dago sistema energetikoa, baina gauez eskaera energetiko hori izugarri murrizten da, energiaren galera nabarmenak eraginez. Horregatik, gaur egungo energia kontsumo neurrigabeak eta berau ekoizteko moduak sistema energetiko eutsiezin honi buruzko kezkak areagotu ditu eta irtenbide jasangarri baten bila, gradu amaierako lan honetan metano berdearen ekoizpena proposatzen da, hau da, metanoaren
produkzioa CO2 eta H2-tik abiatuta. Metano berdearen produkzioak bi arazo hauei aurre egin nahi die: 1. Alde batetik industriek haien errekuntzetan ekoitzitako karbono dioxidoa erabili daiteke. 2. Beste alde batetik, H2-a aprobetxatu gabeko energia soberakina erabiliz lortu daiteke. Azken puntu honetan oinarritzen da biltegiratze kimikoa, gauean produzitutako energia soberakina uraren elektrolisirako erabiltzean, H2 lortzeko, alegia; sortutako hidrogeno hau biltegiratu egin daiteke beranduago CO2-arekin erreakzionarazteko, metanoa lortuz (Sabatierren erreakzioaren bidez [2]). 4𝐻2 + 𝐶𝑂2 → 𝐶𝐻4 + 2𝐻2𝑂 𝛥𝐻 = −165 𝑘𝐽 · 𝑚𝑜𝑙−1 (1) Prozesu hau Power to Gas teknologia bezala ezagutzen da, zeinaren bidez prozesu industrialetan ekoitzitako CO2-ari eta energia-soberakinari irtenbide bat bilatzen zaion metano sintetikoa produzituz. Prozesu hau aurrera eraman ahal izateko, erreakzio sistema optimizatzen duen metanizatzaile bat garatu beharra dago, eta horretarako erreaktorearen baitan adsortzio sistema bat erabili daiteke, honen helburua metanizazio erreakzioan sortzen den ura era jarraituan adsorbatzea delarik, konbertsio altuagoak lortuz, erreakzio sekundarioen agerpena eragotziz eta ahalik eta metano puruena lortuz. Horrela, prozesuaren efikazia areagotu daiteke. Horrela, GrAL honen helburuetako bat prozesu honen optimizazioa eta bideragarritasuna izango da, erreakzioaren konbertsioa hobetuz lortuko dena. Horretarako, lehenik eta behin konbertsio altuena ematen duten erreakzio baldintzak zehaztuko dira, eta behin hauek ezagututa, adsorbatzaile ezberdinen erabilera (zeolita 4A eta lantanan oinarritutako adsorbatzaileak, batik bat) ikertuko da, kontuan hartuz adsorbatzaileak erreaktorean bertan erreakzioa gerta bitartean produzitzen den ura xurgatzen duenez, erreakzio sekundarioak sortzea eragotziko duela, hautakortasuna handituz eta hortaz, metanoaren (erreakzioaren produktu nagusia, alegia) ekoizpena areagotuz. Hau kontuan hartuz, lan hau bi atal nagusitan banatuko da: alde batetik, erreaktorearen operazio baldintza optimoak aztertuko dira etekin altua lortu ahal izateko, betiere adsortzioak ezarritako mugak kontuan izanik, eta bestetik, erreaktorearen baitan adsorbatzaile ezberdinen portaera aztertuko da, hauen adsortzio-gaitasuna zehazteko ezarritako baldintzetan eta haien presentziak erreakzioaren konbertsioan duen eragina ikertzeko.
2. TESTUINGURUA Gaur egungo gizarteak duen bizimoduak ezinbestekotzat jotzen du energia elektrikoa, eta behar hori asetzeko sistema energetikoa erregai fosiletan oinarritzen da batik bat. Azkenaldian energia primarioa lortzeko moduaren inguruan kezkak areagotu dira, honek arazo ugari aurkezten baititu: alde batetik, erregai fosilen existentzia mugatua da, eta beraz, gehiegizko erabilpenak haien agorpena ekar dezake; bestalde, erregai fosilen kontsumo neurrigabeak izugarrizko kalteak eragin ditzake gure ekosistemetan eta planeta osoan, haien errekuntzetan sortzen diren berotegi efektuko gasen emisio masiboen ondorioz. Azken hauen artean ezagunena aldaketa klimatikoa da, berotegi efektuaren ondorio nabarmenena delarik. Horrek garai honetako erronka handienetarikoa azaltzen du, izan ere, bizi-kalitatea ziurtatu beharra dago, garapen ekonomikoa sustatuz baina eredu energetiko jasangarri bat eraikiz. Hortaz, aldaketa klimatikoak izaera globala, esponentziala eta iraunkorra duela esan daiteke. Globala izateak planeta osoari eragiten diola esan nahi du, ez soilik kalteak eragiten dituen guneari. Esponentziala izateak produzitzen eta garatzen ari den abiadura azkarrari egiten dio erreferentzia, giza jardueren intentsitatearekin eta haietan sorturiko emisioekin bat datorrelarik. Azkenik, iraunkorra kontsidera daiteke gaur bertan konponbide bat ezarri arren, berotegi efektuko gasek hainbat hamarkada beharko lituzketelako haien atmosferako kontzentrazioa modu nabarmenean murrizteko [3]. Guzti horregatik, 1997ko abenduaren 11n, aldaketa klimatikoaren aurkako lehenengo dokumentu globala sinatu zen, Kiotoko Protokoloa, hain zuzen ere. 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, eta bertan 37 herrialde industrializatuk hartu zuten parte, haien emisioak %5era murrizteko konpromisoa hartu zutelarik (1990eko emisioekin alderatuz), 2012 urterako berotegi efektuko gasen emisioak murrizteko asmoz. Horrela, 2013ko urtarrilaren 1ean Kioto Protokoloaren bigarren konpromiso - periodoa hasi zen, 2020. urtean amaitzen dena, eta bertan Doha zuzenketa aplikatzen da, zeinak emisioak gutxienez %18ra murriztea behartzen duen (1990eko emisioekin alderatuz). Protokolo honen gabetasun nagusia garatutako herrialdeei soilik zuzenduta dagoela da; kontuan hartuz Estatu Batuek ez zutela Kioto protokoloa sinatu, Kanada lehenengo konpromiso-periodoa amaitu baino lehen baztertu zela eta Errusia, Japon eta Nueva Zelandak ere ez zutela bigarren konpromiso-periodoan parte hartu, egun bakarrik aplikagarria da munduko emisioen %14ari, gutxi gorabehera [4]. Kontuan hartuz Kioto Protokoloaren helburuak 2020. urtera arte soilik aplikagarriak direla, eta herrialde gehiagoren konpromisoaren bila, aldaketa klimatikoaren arloan beste akordio internazional bat proposatzen da, data honetatik aurrera indarrean sartzeko: 2015eko abenduaren 12an sinatutako Pariseko akordioa. 2016ko azaroaren 4ean indarrean sartu zen, herrialde sinatzaileek gutxienez berotegi efektuko gasen emisio mundialen %55a suposatzeko baldintza betetzea lortu zenean, alegia [4].
Akordio honen helburu nagusiak ondorengo puntuetan laburbiltzen dira: Planetaren berotzea mugatzea, tenperatura-igoera 2°C azpitik mantenduz. Aldaketa klimatikoak eragingo dituen aldakuntzetara moldatzeko gaitasunak garatzea. Berotegi efektuko gasen emisioak murriztea; hau lortzeko, estatu bakoitzak estatu barneko neurriak adostuko ditu, eta ondoren emisioak modu globalean hartuko dira aintzakotzat. Helburuak betetzen direla ziurtatzeko, estatu sinatzaileek ekarpenak burutuko dituzte bost urtero, haien planak eta ezarritako baldintzak betetzen diren adieraziz; gainera, herrialde bakoitzak aurkeztutako dokumentuetan goranahia ikusi beharra dago, hau da, urtero aurreko urtearekin alderatuz asmo handiagoak aditzera eman behar dituzte. Azken akordio honek herrialde gehiagoren konpromisoa sustatu nahi zuenez, herrialdeei baimentzen die haien helburuak finkatzea eta planak antolatzea, Kiotok ezartzen zituen derrigorrezko helburuak baztertuz [5]. Espainiako estatua Pariseko akordioa sinatu duen herrialdeetako bat da; bere aldetik, berotegi efektuko gasen isurpenak murrizteko energia berriztagarrien aldetik egin du apustu, Energia Berriztagarrien Plana (PER) sinatuz. Plan honen helburua 2020. urterako amaierako energiakontsumo gordinaren %20a gutxienez energia berriztagarrietatik lortzea da. Plan hau 2011ko azaroaren 11n onartua izan zen, Europar Parlamentuko 2009/28/CE zuzentarauan ezarritako helburuekin bat etorriz (iturri berriztagarrietatik lortutako energiaren erabilpenaren sustapenari buruzkoa) eta 661/2007 errege dekretuak ezarritako aginduak onartuz, zeinaren bidez energia elektrikoaren ekoizpena erregulatzen den, baita ekonomia jasangarriari buruzko 2/2011 Legearekin bat etorriz [6]. Energia berriztagarriek aurkezten duten desabantaila nabarmenetarikoena da ezin dela produkzioa uneoro kontrolatu, produkzioa giza – irismenetik at geratzen delarik (hau da, baldintza meteorologikoen eta kanpo eragileen menpekoa izan ohi da). Horregatik, lehenik eta behin energia berriztagarrien fidagarritasuna handitu beharra dago. Horrez gain, garraiobideen sektoreak izugarrizko eskaria suposatzen du gaur egun (ia ia industriek bezain beste) eta haren kontsumoa petrolioaren deribatuetan oinarritzen da gehienbat (%95,6, 2015ean Euskadin bildutako azkeneko datuen arabera) [7].
Hau guztia kontuan hartuz, geroz eta garrantzitsuagoa da erregai fosilei ordezkari garbiagoak bilatzea, modu berriztagarrian sor daitezkeenak. Izan ere, garraio – arloa da irtenbide berriztagarrien bilaketan atzeratuen dabilena, erregai fosilekiko duen menpekotasun handiagatik, beste arloetan (industrian eta energia elektrikoaren ekoizpenean, nagusiki) energia eolikoa edo eguzki energia bezalako aukera berriztagarriek indarra hartu baitute azken urteotan. Erregai fosilen ordezkarien bila hainbat ikerkuntza egin dira, ezagutuenetarikoa biomasa izanik. Baina biomasaren produkzioak ez du beti onarpen ona izan, azalera oso handiak behar baitira prozesuaren etapa ezberdinetan eta baita biltegiratzerako ere, eta batzuetan balio ekologiko altuko baso eta mendiak biomasaren ekoizpenera zuzentzen dira, ekosistema asko suntsituz; gainera, elikagai gisa erabili daitezkeen hainbat landare ere biomasaren produkziorako erabili dira [8]. Baina bioerregaiez gain, azkenaldian hidrogenoaren gaitasun energetikoaren aprobetxamenduaren inguruan ere ikerketak egin dira, batik bat honek ibilgailuen erregai moduan izan dezakeen erabilpenaren inguruan, baita Power to Gas teknologia berritzailean. Garraio sektorean erakargarriak suertatu diren erregai pilak hidrogeno eta oxigenoaren arteko erreakzio elektrokimikoan oinarritzen dira, ura sortzearekin batera erreakzioak ibilgailua hornitzeko adina elektrizitatea sor baitezake. Bestalde, aipatu berri den Power to Gas sistema Sabatierren erreakzioan oinarritzen da, hau da, metanizazio erreakzio batean H2 eta CO2 erabiliz abiapuntu gisa. Lehenago azaldu den bezala, erreaktibo bakoitzaren lorpena era desberdinetan burutu daiteke [9]: CO2-a iturri industrialetik lor daiteke, batik bat errekuntza erreakzioak baliatzen dituzten industriak edota biogasaren produkziotik. Horrez gain, posiblea izan daiteke ere hau prozesu berriztagarrietatik lortzea, adibidez, digestio anaerobio bidezko biogasaren produkziotik. Izan ere, biogasaren konposizioaren %20-40a CO2-ak betetzen du, gainerakoa (%60-80) metanoa izanik (ezpurutasun gutxi batzuk ere ager daitezke baina beti proportzio askoz txikiagoan). Horrela, biogaseko CO2 eta CH4-a banatzea lortuz gero, alde batetik metano purua lortuko genuke, eta bestetik, Sabatierren erreakzioan erabili daitekeen CO2-a . H2-a uraren elektrolisi bidez lor daiteke, elektrolisi erreakzioa gerta dadin energia berriztagarrietatik lortutako energia soberakinez baliatuz. Guzti hau kontuan hartuz, hidrogenoaren erabilera industriala betidanik hainbat aplikazioetan garrantzitsua izan bada ere (hala nola, ongarrietan, propultsio sistemetan, metalen ekoizpenean edota amoniakoaren sintesian, besteak beste), beste erabilera bat eskaini nahi zaio gradu amaierako lan honetan: metanizazio erreakzioan erabiltzea. Horrela, gaur egungo gas naturalaren sarean garraiatu eta erabili daitekeen metano berdea sortzea izango da helburua, egun erabiltzen diren erregai fosilak (gas naturala, batik bat) ordezkatu ahal izateko. Izan ere, gaur egungo gas naturalaren sarean erabiltzen gas naturalaren konposizioaren portzentaje
gehiena metanoa da (ikus. Taula 1), eta beraz, erreaktorean ekoitzitako metanoak ez luke arazorik aurkeztu behar sarearen honen bidez banatua izateko.
Lehenago azaldu den moduan, energia berriztagarriek (eolikoak, hidraulikoak eta eguzki energiak, besteak beste) bultzada bat jasan dute azkenaldian, iturri agorrezinetatik sortzen baitira eta horrek jasangarriagoak bilakatzen ditu; baina aldi berean, fenomeno meteorologikoen menpekotasuna aurkezten dute hauek, haien kontrola giza – irismenetik at geratzen delarik, eta horrek asko zaildu edo eragozten du sistema energetikoa mota hauetako energietan oinarritu ahal izana. Horrela, energia-eskaintza eta eskariaren arteko desorekak agertzen dira, izan ere, energia berriztagarriak erabiltzerako orduan batez ere, ekoizpena ez da eteten nahiz eta eskaria murriztu (adibidez, gauean energia – kontsumoa nabarmenki txikitzen da baina bestalde, baldintza onak izaten dira energia eolikoa produzitzeko). Beraz, erabili ezin den energia hori biltegiratzeko hainbat saiakuntza egin diren arren, badirudi eskala handian erabilgarria suertatu den bakarra (etekin nahiko baxuak aurkezten dituen biltegiratze termikoaz gain) ur ponpaketan oinarritzen dena dela: kontsumitu gabeko energia ura altuera jakin batera ponpatzeko erabiltzen da, energia potentziala igotzen delarik, geroago, komeni zaigunean ur jauzi baten bitartez ura turbinatuz. Hala ere, sistema honek etekin arazoak aurkezten ditu eta leku askoren beharra du, paisaia-inpaktu altuak sortuz; gainera askotan ez da nahikoa energiaprodukzio altuak dituzten instalazioen energia galerak asetzeko [10-11]. Eskala txikiagoan, hala nola, sareen biltegiratzean, pilak, bateriak edota kondentsagailuak eta supereroaleak erabili daitezke, baita inertzia-bolanteak ere [12]. Hala eta guztiz ere, biltegiratze sistema hauek hainbat arazo erakusten dituzte praktikan, produzitzen den gehiegizko energia hori xahutzen delarik. Arazo horri irtenbidea bilatu nahian, Power to Gas metodoak biltegiratze kimikoa proposatzen du, hau da, energia hori metano gisa biltegiratzea mundu guztian zehar hedatua dagoen gas naturalaren sarea erabiliz biltegi moduan. Taula 1: Gas-sisteman sartzen den gasaren kalitatearen espezifikazioak, ondorengo erreferentzia-baldintzetan: [0 °C, V (0°C, 1,01325 bar)] [16]
Teknologia honen aplikaziorako diseinatua izan zen lehenengo planta pilotua 2009an eraiki zen Stuttgart-en, Baden-Württemberg-eko Eguzki Energiaren eta Hidrogenoaren Ikerketarako Zentruan (ZSW), eta CO2 atmosferikoarekin egiten zuen lan. Inguruko airearen CO2–az baliatuz, plantaren efikazia %40koa izan zen. 2011ko martxoan Juwi eta SolarFUel konpainiek Rheinland-Pfalzen (Alemania) froga batzuk egin zituzten P2G instalazioarekin batera parke eoliko bat eta biogas planta bat konbinatuz. Bertan biltegiratutako CO2–a eta parke eolikotik lortutako energia erabiltzen zuten metano sintetikoa ekoizteko, prozesuan &60-ko etekina lortu zelarik (planta honen potentzia 25 kW-ekoa zen). Bi urte beranduago, 2013ko ekainean, lehenengo aldiz lortu zen Alemanian Power to Gas planta batek (E.On planta, hain zuzen ere) sortutako hidrogenoa gas naturalaren sarera injektatzea, ordu bateko froga pilotu batean; horretan, energia parke eoliko batetik lortu zen eta 160 m3 hidrogeno sortu ziren elektrolisi-erreakzioaren bidez. Bi hilabeteren buruan, abuztuan, planta hau operagarri bilakatu zen, 360 m3/h hidrogeno produzitzeko gaitasuna izanik [14]. Horren geroztik hainbat ikerketa egin dira hidrogenoaren ekoizpenaren eta uztiapenaren arloan, hala nola, UPV-EHUko SUPREN Ikerkuntza Taldeak 2016an argitaratutakoa, energia elektrikoaren soberekina biltegiratzeko aukerak aztertzen dituena Power to Gas teknologiaren erabileraz [15]. Hala ere, teknologia hau maila industrialean garatu ahal izateko eta ekonomikoki bideragarria izateko prozesuaren etekina hobetzea beharrezkoa da.
3. IRISPENA ETA HELBURUAK Aldez aurretik azaldu den moduan, metano berdearen ekoizpenak muga ugari azaltzen ditu hau industrialki produzitzerako orduan; izan ere, metanizazio erreakzioan ura ere sortzen da azpiproduktu moduan. Bestalde, sarrerako H2-ak CO2-arekin erreakzio sekundario batean ere erreakziona dezake karbono monoxidoa sortuz; aldi berean, CO honek erreakzio sekundario gehigarriak eragin ditzake. Erreakzio sekundario horiek ekiditeko metanoarekin batera produzitzen den ur hori ezabatu nahi da, erreaktoretik irteten den emaria puruagoa izan dadin eta bide batez metanoaren errendimendua igotzeko; hori da, hain zuzen ere, proiektu honen helburua: erreakzioa gertatu ahala produzitzen den ura kentzea, adsortzio prozesu baten bitartez, horrela, prozesuaren konbertsioa hobetuko baita. Horrela, erreaktorean gertatzen den erreakzio nagusia, Sabatier erreakzioa, alegia, hurrengo moduan definitzen da: 4𝐻2 + 𝐶𝑂2 → 𝐶𝐻4 + 2𝐻2𝑂 𝛥𝐻 = −165 𝑘𝐽 · 𝑚𝑜𝑙−1 (1) Bestalde, azaldu bezala, sarrerako erreaktiboek batik bat honako erreakzio sekundarioa bultza dezakete: 𝐻2 + 𝐶𝑂2 → 𝐻2𝑂 + 𝐶𝑂 ΔH = 41kJ · 𝑚𝑜𝑙−1 (2) Proiektu honetan (2) erreakzioa ahalik eta gehien galarazi nahi da, (1) ekuazioa gailendu dadin; kontuan hartuz Sabatierren erreakzioa exotermikoa dela eta erreakzio sekundarioa endotermikoa, tenperatura ahalik eta gehien jaitsi beharko da, Le Chatelierren printzipioaren arabera, tenperatura txikiagotzeak erreakzio exotermikoa laguntzen baitu, (1) erreakzioa eskumarantz bultzatuz, metano gehiago produzitzeko. Horrez gain, azpiproduktua den urak eragin ditzakeen erreakzio sekundarioak minimizatzeko adsorbatzailea erabiliko da, erreaktorean sortzen den ura aldiberean xurga dezan [2]. Horrela, irteerako erreakzioaren konbertsioa handitzea espero da, CO desagertzearekin batera. Helburu hauek lortzeko, lehenik eta behin adsorbatzaile ezberdinen propietateak aztertu dira, ezaugarri egokienak aurkeztu dituztenekin saiakuntzak egin daitezen. Ikerkuntza horrek adsorbatzaileak berak ezartzen dituen muga-baldintzak ezagutzea baimendu du, eta horiek kontuan izanik, erreakzio baldintza optimoak bilatzea izan da hurrengo erronka. Behin hauek definituta daudela, adsorbatzaile desberdinek erreakzioaren konbertsioan duen eragina aztertu beharra dago. Hortaz, hurrengo lanaren helburu nagusia (hots, adsortzioa integratzen duen erreaktore katalitikoaren funtzionamendu egokia) lortzeko, honako helburu sekundarioak garatuko dira: Bilaketa bibliografikoa egitea (artearen egoera) Operazio-baldintza optimoen bilaketa, planta pilotuan entseguak burutuz: tenperatura, presioa, katalizatzaile kantitatea eta adsorbatzaile/katalizatzaile erlazioa eta elikadura
fluxuak optimizatzea, erreakzioan (katalizatzailearekin) eta adsortzioan (adsorbatzailearekin) kontaktu denbora egokiak bermatzeko. Erreakzioaren konbertsioaren azterketa adsorbatzaile ezberdinekin; horretarako, tenperatura altuetan (275 °C – 300 °C) adsorbatzaile desberdinen adsortzio gaitasuna aztertu da eta emaitza onenak aurkeztu dituztenak (lantana eta zeolita, batik bat) planta pilotuan frogatuko dira. o Adsortzioaren eraginak aztertuko dira, bai erreaktiboen konbertsioan bai metanoaren etekinean, haien aldakuntzek adieraziko baitute hoberen lan egiten duen adsorbatzailea. o Adsorbatzailearen erregenerazioa desortzio bidez lortuko da, erreaktorean bertan. Adsorbatzaile desberdinen propietateen azterketa 2015. urtean hasi zen, adsorbatzaileek jasan zitzaketen tratamendu ezberdinak frogatu zirelarik, adsortzioa hobe ditzaketen parametroak zehazteko. Aurreko urteko gradu amaierako lanean, operazio-tenperaturan emaitza egokienak lortzen zituzten adsorbatzaileak zehaztu ziren, eta aurtengo erronka, beraz, 2017/2018 ikasturtean burututako proiektu honetan adsorbatzaile horiek planta pilotuan frogatzea izango da, behin erreakzio-baldintza optimoak aurkitu ondoren.
Arazoa da gas naturalaren menpekotasun hori ez dela jasangarria epe luzerako, beren erreserbak ez baitira agortezinak eta horrek teknologia berriak garatzeko premia areagotzen du, gaur egun gizarteak daukan bizimoduarekin jarraitzea posible izateko. Are gehiago, gaur egun eskuragarri dauden datuekin burutu diren azken estimazioek diotenez, kontsumo energetiko hau mantenduko balitz, gehienez 65 urtez iraungo lukete mundu mailan ezagutzen diren erreserba guztiek eta egoera txarrera doa kontuan hartzen bada datorren urteetan kontsumoaren gorakada bat aurreikusten dela [17]. Hiru puntu nagusi hauek ingurumenarentzat onuragarriak izateaz gain, eragina izan ditzakete ere alderdi ekonomikoan eta sozialean; izan ere, metanizazio erreakzioaren konbertsioa hobetzea lortuko balitz, eta metanoa ekoiztea bideragarria izanik, gas naturala ekoizten duten herrialdeekiko menpekotasuna murriztu edo ezabatuko litzateke, eta horrek abantaila soziala zein ekonomikoa suposatzen du gas hau kontsumitu eta ustiatu ezin dezaketen herrialde guztientzat. Hala ere, azken onura hauek etorkizunera begira ailegatuko lirateke, lan honetan ikerkuntzaatala besterik ez baita garatzen, eta beraz, onura horiek lortzetik urrun jarraituko dugu (ez dira proiektu honen buruan islatuko). Hala ere, nahiz eta aipaturiko onura hauek epe luzerakoak diren, kontuan hartzekoak dira sistema energetiko jasangarri bat diseinatzeko orduan, proiektu hau maila industrialeko aplikazioetarako zuzendua baitago. Teknika hau industrialki garatu ahal izateko ezinbestekoak dira ikerketa eta laborategiko lanak, eta azken hauek dira, hain zuzen ere, GrAL honetan garatzen direnak. Alde batetik, bilaketa bibliografiko sakonen ostean, prozesu hau burutzeko adsorbatzaile eta katalizatzaile egokienak aukeratu dira, ondoren hauek laborategian prestatu eta frogatu ahal izateko. Horrez gain, Sabatierren erreakzioari buruzko ezagutzak barneratzea ahalbidetu du lan honek, bertan etekin ahalik eta altuenak lortzeko erreakzio baldintzak aztertu direlarik. Izan ere, konbertsio altuak lortuz gero, hidrogeno eta karbono dioxidoaren kantitate berarekin metano gehiago produzituko litzateke, produktu nagusiaren produkzioa merkeagotuz; hidrogenoa uraren elektrolisitik lortuko denez, hidrogenoaren beharra murriztuz, ura elektrolizatzeko beharrezkoa den energiak ere behera egingo luke, ur gutxiago elektrolizatu beharko baita. Karbono dioxidoaren aldetik, hau eskuratzeko eta garraiatzeko kostuak ere txikituko lirateke kantitate txikiagoa beharrez gero. Aipatutakoa kontuan hartuz, ingurumen onurak eta onura sozialak hurrengo puntuetan laburbildu daitezke (betiere kontuan hartuz erreakzioan konbertsio altua lortzen dela): Berotegi efektuko gasen kontzentrazioak murriztu; honek aldi berean klima aldaketaren eragozpena mesedetzen du, honek planetan eragiten dituen kalteak ahulduko direlarik. Energia biltegiratzeko sistema errentagarria lortu; horrela, produzitzen den energiaren galerak murriztuko dira, energiaren produkzioa optimizatuz eta energia berriztagarrien ezarpena indartuz (haien desabantaila nagusienetakoa ekoizpena baldintza
meteorologikoen menpekoa dela baita, eta ezin daiteke eskaeraren arabera moldatu).Gas Naturalarekiko menpekotasuna galdu; gizartearen ikuspuntutik, hau izango litzateke punturik esanguratsuena, erregai honekiko dependentzia galtzeak gaurko kontsumo energetikoarekin (hots, egungo bizimoduarekin) jarraitzea ahalbidetuko duelako. Gainera, herrialde bakoitzak bere kontsumorako metano berdea ekoiztea lortuko balu, beste herrialdeekiko independienteak bilakatuko lirateke, zeinak abantaila ekonomiko eta sozialak ekar ditzakeen Beraz, proiektu honetan emaitza esperantzagarriak lortzeak hainbat onura ekar ditzake gizarte mailan etorkizunari begira. Hala ere, aipatu den moduan maila pertsonalean ere onurak ekarriko ditu ezagutzaren aldetik, baita laborategiko lanak burutzen trebetasuna hartzean eta laborategian suertatzen diren arazoei aurre egiteko gaitasunak garatzean. Oro har, laborategian lan egiteko modua eta bertan erabili daitezkeen metodo eta ekipo desberdinak ezagutu eta erabiltzen ikasi da.
5. ARTEAREN EGOERA 5.1. POWER TO GAS TEKNOLOGIA METANO BERDEAREN EKOIZPENEAN Iturri berriztagarrietatik sortutako energia geroz eta garrantzitsuagoa eta esanguratsuagoa bilakatzen ari da Europan; are gehiago, honek 2020 urterako dituen helburuen artean Europan ekoitzitzako energien %20 energia berriztagarrietatik lortzea dago [18]. Baina eguzki energia eta energia eolikoaren (batik bat, energia berriztagarriak) ekoizpenak fluktuazio asko jasaten dituenez, eskaintza eta eskaeraren arteko oreka lortzea zailtzen du; aldi berean, erronka zaila izaten da orduan eta gehiago ekoizten diren energia berriztagarrien bolumen guztia amaierako erabiltzaileei banatzea. Bestalde, abantaila garrantzitsua da egun dagoen gas naturalaren azpiegiturak gas bilakatutako elektrizitate bolumen handiak har ditzakeela, potentzia berriztagarria elektrizitatearen eskaria edo energia-sarearen kapazitatea baino handiagoa den kasuetan erabili ahal izateko erreserba gisa) [19]. Beraz, Power to Gas teknologiak potentzia-sarea eta gas-sarea bateratu nahi ditu, potentzia soberakina sarearekiko bateragarria den gasa bi pausutan produzitzeko erabiltzen delarik: lehenik, H2-aren produkzioa uraren elektrolisi bidez, eta bigarrenik, metanizazio bidezko H2-aren konbertsioa kanpo iturri batetik datorren CO2 erabiliz (CO ere erabili daiteke karbono iturri gisa, baina lan honetan CO2-arekin egin dugu lan, horrela bide batez garraio eta industrietan produzitutako CO2-ari irtenbidea eskaintzen baitzaio), CH4 produzitzeko. Produzitutako CH4 –ari gas natural sintetikoa deritzo eta garraioen motorren erregai gisa erabiltzeaz gain, gaur egun daukagun gas-sarean biltegiratu eta banatu daiteke, gas natural konbentzionala ordezkatuz. Hala ere, posiblea liteke produzitutako H2-a zuzenean gas-sarera injektatzea, baina bertan egon daitekeen hidrogeno kopurua herrialde bakoitzaren estandarrak eta erregulazioek mugatzen dute (%0-12tartea onartzen da, herrialdearen arabera) [18].
3. Metanizazioa Power to Gas aplikazioetarako erreaktore biologiko zein katalitikoetan burutu daiteke. Hala ere, frogatu izan da erreaktore biologikoetan prozesua bideragarria izateko etekin onak lortzea oso zaila dela; gainera, simulazio eta emaitza esperimentaletatik ondorioztatu da adsortzioz hobetutako metanizazioak emaitza itxarongarriagoak ematen dituela. (horregatik erreaktore katalitikoa aukeratu izan da gure entseguak burutzeko) [19]. 4. Erreaktore katalitikoetan nikel konposatudun katalizatzaileak erabili ohi dira, honek CO2-arekin burututako metanizazioan ia %100eko hautakortasuna aurkezten baitu [1617]. Kontuan hartu beharra dago PtG prozesutik lortutako metano berderen propietateak gas-azpiegituran banatzen den gas naturalaren antzeko propietateak izan behar dituela. Normalean, gas naturalaren konposizioaren %80 baino gehiago CH4 izaten da, beste hidrokarburo batzuekin eta konposatu inerteekin (CO2, N2…) nahastuta agertzen delarik. Metanizaziotik lortutako metanoa printzipioz purua denez, hidrokarburo handiagoen presentzia ezak haren bero ahalmena gas naturalarena baino txikiagoa izatea eragin dezake. Hortaz, ezinbestekoa izango da erreakzioa burutzean metanoaren edukia %95 ingurukoa izatea (hots, konbertsio oso altuak edukitzea), behar den beroa lortu ahal izateko, eta horretarako erreaktorearen baldintzak oso zehatzak izan beharko direlarik. Gainera, ezpurutasunek bero ahalmena murrizten dute. Metano berde horren purutasuna ziurtatu ahal izateko, erreakzio sekundarioak saihestu behar dira, eta erreaktorearen sarreran erreaktiboen erlazio estekiometrikoa mantendu. Erreakzio sekundarioen eragozpena uraren aldibereko adsortzioan datza, honek eragin ditzakeen erreakzio sekundarioak minimizatzeko. 5.1.1. METANIZAZIO PROZESUAREN TERMODINAMIKA [18]: Aurrerago aipatu den moduan, metanizazio prozesuan hainbat erreakziok har dezakete parte, haien artean esanguratsuenak erreakzio nagusia (1) eta erreakzio sekundarioa (2) direlarik: 4𝐻2 (𝑔) + 𝐶𝑂2 (𝑔) → 𝐶𝐻4 (𝑔) + 2𝐻2𝑂 (𝑔) 𝛥𝐻 = −165 𝑘𝐽 · 𝑚𝑜𝑙−1 (1) 𝐻2 (𝑔) + 𝐶𝑂2 (𝑔) → 𝐻2𝑂 (𝑔) + 𝐶𝑂 (𝑔) ΔH = 41kJ · 𝑚𝑜𝑙−1 (2) Metanizazio erreakzio katalitikoa 1902 ezaguna bada ere, 1970. hamarkadako olio krisiaren ondorioz gas sintetikoaren produkziorako metanizazioa geroz eta aztertuagoa izan da. Normalean metanizazio erreaktore katalitikoek 200 -550 °C tartean egiten dute lan, 1 baretik 100 baretarainoko presioetan [18]. CO2 -aren hidrogenazioa oso exotermikoa denez, erreaktoreko tenperaturaren kontrola oso garrantzitsua izango da termodinamikak hau mugatzen ez duela ziurtatzeko eta katalizatzailearen sinterizazioa saihesteko.
5.2. KATALIZATZAILEAREN HAUTAKETA Metano molekula oso molekula egonkorra denez, haren disoziazio termikoak tenperatura oso altuak behar ditu (1000 °C-tik gorakoak); kontuan hartuz metanizazioa adsortzioarekin batera burutu nahi dela eta tenperatura altuek adsortzioa asko zailtzen dutela, katalizatzailearen presentzia ezinbestekoa da erreakzioa tenperatura baxuago batean burutzea baimenduko baitu. Erreakzio mota hauetan katalizatzaile metalikoak erabili ohi dira, nabarmenenak haien fase aktiboa metal nobleetan eta nikeletan dutenak direlarik. Horrela, rodioa eta rutenioa dira metanoaren erreformatuan egonkortasun handiena aurkezten dutenak, haien jarraitzailea Nikela izanik (ez baitituzte karbonilo-espezieak eratzen lurrun-presio altuetan lan egiten denean). Baina, nahiz eta metal nobleek haien desaktibazioan nikelak baino erresistentzia altuagoa aurkeztu, bere kostu altuengatik eta eskuragarritasun baxuagatik bideraezina da eskala industrialean erabiltzea, eta power to gas teknologiaren helburua metano berdearen produkzioa eskala industrialean burutzea denez, metal horietan oinarritutako katalizatzaileak baztertuta geratzen dira. Horrela, nikel-aluminan oinarritutako katalizatzaileak aztertzean NiAl2O3 –en formazioa katalizatzailearen funtzioan oso garrantzitsua dela ikusi da, honek katalizatzaileraen gainazalean nikel gune aktiboen sakabanaketa mesedetzen baitu. Beraz, hauek dira emaitza onenak aurkeztu dituzten katalizatzaileak, nikel aluminatoak gainazal espezifiko oso altua baitu, erresistentzia mekaniko altua, eta termikoki oso egonkorra da, fusio puntu altuak aurkeztuz [20]. Gainera, frogatu izan da hauek erabiltzean konbertsio altuak lortu direla CO-ren agerpena eragotziz, zeinak katalizatzaile selektiboa dela esan nahi duen, CO-ren sorrera erreakzio sekundario ez desiragarrietan produzitzen baita. Arrazoi guzti hauengatik, erreaktore industriala modelatzeko erabiliko den katalizatzaileak aluminan eutsitako nikelezko fase aktiboa izango du. Irudia 5: PtG prozesuaren faseen etekina [18]
Aurreko urteetan Ni/ Al2O3 katalizatzaile ezberdinak aztertu izan dira, komertziala zein moldatuak testatu direlarik, eta komertzialak emaitza hobeak aurkeztu dituenez, hauxe izan da lan honetarako burututako entseguetan erabili dena. Zehazki KATALCO ICI 57-4Q katalizatzaile komertziala erabili da, zeina oso erabilia izaten den lurrun erreformatuko katalisi prozesuetan. 5.3. ADSORBATZAILEAREN HAUTAKETA Ikerketa anitzak daude uraren adsortzioa burutzeko erabili daitezkeen adsorbatzaile moten inguruan; ezaugarri bereizgarri gisa presio partzialaren araberako adsortzio ahalmena grafikatzen dituzten isotermak erabili ohi dira [21]:
Irudia 6: Adsortzio isoterma motak [21] Uraren adsortzioaren kasuan I. motako isoterma (Langmuir isoterma deritzo) aurkezten duten adsorbatzaileak dira emaitza onenak aurkezten dituztenak, zeinetan adsortzioa presio partzial baxuetan hoberen burutzen den (ikus 5. Irudia). Isoterma mota honetan, adsorbatzailearen eta adsorbatoaren arteko kontaktua ona da, azken hau uniformeki banatzen baita solidoaren baitan, adsortzio geruza bakarra sortuz; horregatik, normalean material mikroporotsuak eta mesoporotsuak izaten dira I. motako isoterma dutenak (azken hauek ez dira lan honetan kontuan hartuko, uraren kasu konkreturako adsorbatzaile mesoporotsuek sarritan V. Motako isoterma aurkezten baitute). Material mikroporotsuen artean zeolitak eta aluminofostatoa (AlPO) bezalako egitura kristalinodun konposatuak nabarmentzen dira. Hala ere, azken hauek zeolitekin alderatuz ura adsorbatzeko gaitasun txikiagoa aurkezten dute, haien egituran dituzten katioiek elektrikoki neutroagoak izatea eragiten baitu, eta ondorioz ioiak trukatzeko gaitasun txikiagoa dute [22- 23]. Zeolitak aluminosilikatoz eta katioi alkalino eta lurralkalinoz osatutako egitura tridimentsional irekia dute, zeinari esker ioiak truka ditzaketen haien egitura kristalinoa apurtu gabe. Gainera, egitura irekia izanik hutsuneetan ura edota bestelako katioiak sar daitezke bere egitura aldatu gabe. Konposatu mikroporotsua izanik, barne gainazal handia aurkezten du, ioi trukea mesedetzen duena. Hala ere, zeoliten adsortzio eta ioi-trukaketa gaitasuna hurrengo faktoreen menpekoa da:
Presio partziala: zeolitek uraren adsortzioan Langmuir isoterma jarraitu ohi dute, eta ondorioz, presio partzial baxuetan adsortzio onak aurkez ditzakete (ikus 6. Irudia). Tenperatura: tenperatura altuetan adsortzio gaitasuna murrizten da. Hala ere, zeolitak emaitza onak aurkeztu ditu tenperatura altuetan, aurreko urteetako GrAL-etan lortutako emaitzetan zehazten denez; lan honetan adsortzioa erreaktore barnean burutu nahi denez, puntu hau garrantzi handikoa izango da. Poroen tamaina: poro handiek erraztasuna bermatzen dute adsortzioa bideratzen duten katioien trukean, baina zenbat eta handiagoak izan, barne gainazala txikitzen da, eta hortaz, poro handiegiek adsortzio ahalmena txikitzea eragin dezakete [24-25]. Al/Si erlazioa: zeolita oxigenoa partekatzen duten Si atomoz osatzen da, SiO4 tetraedro tridimentsionalak osatuz; tetraedro horietako batzuk Al2O3 egiturarekin ordezkatzean oxigeno-karga desorekatzen da, zeolita negatiboki kargatzen delarik, eta honi esker zeolitaren protoi-adsortzio gaitasuna handiagotzen da [26]. Uraren adsortzioan trukatzen diren ioiak alkalinoak edo lurralkalinoak izaten direnez, orokorrean Al aberatseko zeolitek adsortzio gaitasun hobeak erakusten dituzte. Ezaugarri hauek kontuan hartuz, eta Aurreko urteetan Bilboko Ingenieritza Eskolan TGA-n egin diren entseguei esker zeolita 4A-k tenperatura altuetan adsortzio ahalmen onak aurkezten dituela ondorioztatu da.
6. METODOLOGIA Proiektu honen lehenengo atalak erreakzioa konbertsio onarekin gerta dadin baldintza optimoak bilatzea izan du helburu. Horretarako, plantan hainbat saiakera burutu dira, operazio baldintza desberdinak frogatuz; batik bat, gasen sarrera-fluxuak, katalizatzaile kantitatea, eta erreaktore barruko tenperatura eta presioa izan dira aldagaiak, horien aldaketak konbertsioan zuten eragina aztertu delarik. Behin erreakzio baldintza optimoak definituta egon, erreaktorean katalizatzailearekin batera adsorbatzaile ezberdinak frogatu dira, hautatutako erreakzio baldintzetan hauek aurkezten zuten adsorbatze-ahalmena ikertzeko eta haien presentziak erreakzioaren konbertsioan duen eragina aztertzeko. 6.1. PLANTA: 6.1.1. SOLIDOEN PRESTAKETA Plantan saiakerak burutu ahal izateko lehenengo urratsa erreaktorea muntatzea da, eta horretarako lehenengo pausua bertan sartuko diren solidoak prestatzea da, hots, katalizatzailea eta adsorbatzaileak prestatzea. Katalizatzaileari dagokionez, katalco 57-4Q katalizatzaile komertziala erabili da, ICI etxeak banatua, lurrun erreformatu bidezko metanizazio prozesuetan oso erabilia izaten dena. Katalizatzaile komertziala pellet moduan datorrenez, lehenengo urratsa honen birrinketa izango da (morteroaren bidez egiten dena), ondoren baheketa prozesu baten bidez gure intereseko partikula-tamainak (0,42-0,5 μm, alegia) lortu ahal izateko. Bestalde, zeolita 4A eta lantanan oinarritutako adsorbatzaileak frogatuko dira, komertzialak zein moldatuak izan daitezkeenak beste gradu amaierako lan batean egindako frogen emaitzen arabera. Erabilitako adsorbatzaileak hauts moduan lortu dira, eta beraz, partikula tamaina egokia lortzeko (katalizatzailearen partikula tamaina bera, 0,42-0,5 μm, alegia), kaltzinatu ostean (adsorbatzailearen kaltzinazioa labean burutu da, lau orduz 700 °C-tan utziz) prentsarekin pastillak egin beharko dira aldez aurretik, ondoren morteroaren bidez birrindu eta baheketa burutu ahal izateko. Baheketa: Garrantzi handiko pausua da hau, izan ere, partikula-tamainaren kontrola ezinbestekoa da hauek erreaktore barruan pilatzea ekiditeko eta karga galerak minimizatu ahal izateko. Horrez gain, aipatu denez, bai adsorbatzaileak bai katalizatzaileak partikula diametro berdina izatea garrantzitsua da oso, honi esker lortuko baita ohantze homogeneoa, nahitaezkoa izango dena
Irudia 9: masa fluxuen kontrolagailuak
Kontrolagailu hauek unibertsitatearen gas deposituetara zein armairuetan dauden botiletara konekta daitezke erreakzioa gertatzeko beharrezkoak diren gasak lortzeko; gure kasuan, H2, N2 eta CO2 erabiltzen dira, gas deposituetatik harrera zuzena daukatenak. Plantatik bertatik ere erreakzio-parametroak kontrolatu eta irakurri ahal izateko, TOHO enpresaren TTM-005 kontrolagailuak ditu. Masa-fluxu kontrolagailu (MFC) bakoitzak pasatzen uzten duen emariaren arabera seinale bat bidaliko du PID kontrolagailura; hauek erabiltzaileak zehaztutako balioarekin konparatzean, balbulen zabalkuntza edo ixtea bultzatuko da, horrela emariak erregulatuz. ERREAKTOREA Jarraian, erabiliko den erreaktorearen geruzen antolaketa irudikatu da:
Erreakorearen goiko muturrean bi termopare konektatuta daude erreaktoreko tenperatura kontrolatzeko. Beheko muturrean kuartzozko artilea eta sare metalikoa kokatzen dira, erreaktorearen barruko solidoek ihes egin ez dezaten eta hodien oztopatze arazoak ekiditeko. Tartean ohantze katalitikoa kokatuko da, non erreakzioa eta adsortzioa gertatuko diren aldi berean. Erreaktoreko tenperatura kontrolatu ahal izateko, hau altzairuzko labe zilindriko baten barruan kokatzen da, zeinak erreaktorearen tenperatura konstante manten dezakeen (gure saiakuntzetan 275-300°C inguruan lan egingo da, zeolitaren adsortzio gaitasuna mespretxagarria baita tenperatura horretatik gora). Irudia 10: erreaktorearen barnealdearen eskema
Irudia 11: A) erreaktore katalitikoa eta labea ; B) Planta 3 barnealdea: labea eta erreaktorearen eta sarrera eta irteera konexioak Operazio baldintzak Entsegu bakoitzerako, hurrengo erreakzio baldintzak zehaztu beharko dira: Tenperatura: aipatu den bezala, tenperatura erreaktorearen goiko muturretik konektatzen diren bi termopareen bidez neurtuko da: termopare laburrak erreaktorearen barneko tenperatura neurtuko du, eta luzeak, ohantzearen barneko tenperatura (azken hau zertxobait altuagoa izatea espero daiteke, bertan gertatzen den erreakzio exotermikoan askatutako beroaren ondorioz). Lehenago azaldu den moduan, 275-300°C tartean lan egingo Da. Presioa: erreaktore barneko presioa zehaztu eta kontrolatzeko kontrolagailu bat dago (entseguetan 10-15 bar inguruan mantenduko da); gainera, irteeran beste presio neurgailu bat dago, zeinaren bidez erreaktorean dagoen presio-galera konproba daitekeen. Katalizatzailearen masa: erreakzio-baldintza optimoak bilatzeko, 3 katalizatzaile-masa desberdinekin burutu dira saiakuntzak: 1. Katalizatzaile masa: 0,35g 2. Katalizatzaile masa: 0,7g 3. Katalizatzaile masa: 1,4 g B) A)
6.3.2. KROMATOGRAFOA Aipatu den moduan, kromatografoak nitrogenoarekiko adierazten ditu emaitzak, eta hortaz, bere kalibraziorako nahaste bitarrak erabiliko dira (hots, CO2+N2, CH4+N2 eta H2+N2). CO2 eta H2- k elikadura zuzena daukate, baina CO-aren kalibrazioa burutu ahal izateko botila erabili behar izan da. GC-aren kalibrazioa aldez aurretik burutua zegoenez, aurten erantzun faktore erlatiboen konparaketa egin da soilik; horrela, aurten lortutako erantzun faktoreak pasaden urtean lortutakoekin alderatzean emaitza antzekoak lortu direnez, kalibrazioa egokia zela ondorioztatu da. Erantzun faktore absolutuek konposatu baten seinalearen azalera eta haren kontzentrazioa erlazionatzen dute, eta hurrengo moduan kalkula daiteke: 𝑄 = 𝐹 ∙ 𝐴 → 𝐹 = 𝑄 𝐴 Ekuazioa 3: Erantzun faktore absolutua Hala ere, proiektu honetarako erantzun faktore erlatiboak erabili dira, nitrogenoarekiko adieraziak, alegia. Izan ere, nitrogenoa erreakzioan inertea denez, barne-patroi moduan erabili daiteke, bere sarrera eta irteera berdinak izan beharko baitira. Modu honetan, A konposatuaren erantzun faktore erlatiboa bere faktore absolutuaren eta nitrogenoaren faktore absolutuaren erlazioak emango du: 𝐹𝑟𝐴 = 𝑅𝐴 𝑅𝑁2 = 𝑄 𝑄𝐴 ∙ 𝐴𝐴 𝐴𝑁2
Ekuazioa 4: Erantzun faktore erlatiboa Non:
1.2. Paper baten gainean, edukiaren lehenengo partea (CSi lodia) isuri eta "CSi usado" jartzen duen botean gorde. 1.3. Erreaktorea husten jarraituz, ohantzea agertzen da (katalizatzailea + CSi fina/adsorbatzailea), zeina "catalizador usado" izeneko botean gordetzen den. 1.4. Amaitzeko, CSi lodia ageri da berriro, "CSi usado" izeneko botean gordetzen dena. Atal honetan eta 1.2. atalean ateratako edukian katalizatzailearen presentzia balego (edota zalantzan egonda) hobe da "catalizador usado" izeneko botean sartzea. 2. Erreaktorea betetzeko hurrengo osagaiak prestatu behar dira: Oheak prestatzeko: 2 gramo CSI mehe + 2 gramo CSI mehe Erabili beharreko katalizatzaile kantitatea X mL CSi mehe edo adsorbatzaile (normalean 8 mL inguru) 2.1. Katalizatzailea eta adsorbatzailea/Csi mehea kontuz nahasten dira, katalizatzailearen apurketa ekiditeko (CSi fina erabiltzean batez ere, hau katalizatzailea baino askoz gogorragoa baita). Nahasketa honi ohantze katalitiko deritzo. 3. Erreaktorearen prestatzen hasteko, lehenik eta behin, hodia barailaren bidez eutsi behar da, parte zilindrikotik eta ez azkoin mugikorretik (honen gainean paper zati bat jarriko da bere barnean CSi erortzea ekiditeko, geroagoko hariztatze-arazoak saihesteko). 4. Erreaktorearen barnera CSi lodia isuri erabilitako hagatxoaren lehenengo markara arte (termopare laburraren marka, alegia) eta erreaktorea hagatxoarekin kolpekatzen da ondo banatu dadin. 5. CSi mehearen oheetako bat isuri eta berriz ere hagatxoarekin kolpatu. 6. Honen ostean, hagatxoa erreaktorean sartzen da eta kanpoan geratzen den zatia neurtzen da: "Y" 7. Orain ohantze katalitikoa sar daiteke (katalizatzailea + CSi mehea edo adsorbatzailea, alegia) eta berriz ere hagatxoarekin leunki kolpatzen da erreaktorea. 8. Berriz ere hagatxoa sartzen da eta kanpoan geratzen den zatia neurtzen da : "Z". Bi neurrien arteko diferentziak ohantzearen luzera izango da: Irudia 13: Lasaitu beharreko erreaktoreko azkoina
𝐿𝑜ℎ𝑎𝑛𝑡𝑧𝑒 = 𝑍 − 𝑌 Ekuazioa 2: Ohantzearen luzera 9. Geratzen den CSi finaren ohea sartzen da eta berriz ere kolpatzen da erreaktorea. 10. Azkenik, CSi lodia sartzen da erreaktorea guztiz bete arte (amaieran geratzen diren hutsuneak eskuz bete). 11. Azkoina jarri eta estutu, azkoinaren barruan sare metalikoa eta bidrio-artilea daudela ziurtatu ostean. 6.4.2. ERREAKTOREA PLANTAN MUNTATZEA 1. Erreaktorearen eta kutxa beroaren tenperatura 20 °C inguruan daudela ziurtatu, eta presio eta fluxuak nuluak direla. 2. Termopareak deskonektatu; Termopare laburra (hormakoa) deskonektatzean alarma bat hasiko da, termopare gehigarri bat konektatzean geldituko dena. 2.1. Hormako termoparea aldatzean soinutxo bat hasten bada, potentzia ez dela maximoan ezarri ziurtatu beharra dago. Hala izatekotan, "manual" modua ezarri beharko da, potentzia zeron finkatuz. 3. A eta B azkoinak lasaitu (ikusi 14. irudia). Behin biak lasaituta egon, guztiz askatu.
A Irudia 14: Erreaktorearen muntaian askatu beharreko azkoinak B
6.4.3. SOFTWAREAREN PROGRAMAZIOA Process@ programaren bidez bidaltzen dira entseguak, zehazki bertan definituta dagoen Power to Gas izeneko metodoa erabiliz; metodo hau seriean ematen diren hainbat etapetan banatuta dago. Sesioak bidaltzeko jarraitu behar diren pausuak hurrengoak dira: 1. Process@ programa zabaldu eta proiektu berria ireki 1.1. Taula bat agertuko da, non metodoaren etapa bakoitza eta bere baldintzak agertzen diren; bertan ere etapa bakoitzak behar duen denbora adierazten da. 2. Metodoak zehaztutako baldintzak erabili nahi direnak direla egiaztatu 3. Hurrengo entsegua noiz hasiko den zehaztu 3.1. Puntu horretan hasi ahal izateko behar den denbora kalkulatu eta hasiera-ordua finkatu 4. Sesioa bidali
Irudia 15: Sesio baten adibide taula eta metodoaren etapak
7. EMAITZAK Erreakzioaren operazio baldintzak erabilitako adsorbatzailearen adsortzio gaitasunak mugatuko ditu, kontuan izanda proiektu honen helburua erreakzioa gertatu ahala ura adsorbatzea dela, horrela erreakzio sekundarioak ekiditen baitira, hautakortasuna areagotuz. Erreaktorean sar daitekeen adsorbatzaile kantitatea mugatua dagoenez, ziurtatu beharra dago ez dela adsorbatu daitekeena baino ur gehiago produzitzen denbora konkretu batean, adsorbatzailearen saturazioa ez dadin azkarregi gertatu; izan ere, saturaziora heltzean erreakzioa eten beharko da, adsorbatzailearen erregenerazioa burutu ahal izateko desortzio prozesu baten bitartez. Beraz, erreakzio denbora egokiak lortu ahal izateko H2 eta CO2-ren sarrera fluxuak ahalik eta gehien murriztu beharko dira, horrela ur gutxiago lortuko baita, baina betiere erreakzioan konbertsio altuak lortzea ziurtatuz. Baina fluxuen gehiegizko murrizpenak fluxu laminarra eragin dezake erreaktorearen barnean, eta honek, kanpo garraio arazoen agerpena; izan ere, gasen abiadura baxuegia denean (hots, fluxu laminarra dagoenean) katalizatzaile-partikulen inguruan gasek zeharkatu ezin duten muga geruza bat agertzen da, eta ondorioz, ez da kontaktu egokia lortzen gasen eta katalizatzailearen artean. Horregatik, kanpo garraio arazorik ez dagoela eta erreakzioaren etapa mugatzailea bere zinetika dela ziurtatzea ezinbestekoa da, horrela, presioak eta tenperaturak soilik mugatuko baitu erreakzioaren konbertsioa. Etapa mugatzailea ezagutu ahal izateko, tenperatura eta presioa konstante mantenduz sarrera fluxu ezberdinak (3 fluxu-aldaketa saiakuntza bakoitzeko, metodologia atalean zehaztu direnak) frogatu dira, eta bakoitzarekin lortzen diren konbertsioak aztertu dira. Horrela, fluxuak igotzean konbertsioak gutxi gorabehera konstante jarraitzeak esan nahi du ez dela kanpo garraio arazorik egon fluxu baxuenean. Horrez gain, tenperatura eta presioak aldatuz ere konbertsio altuena lortzen zituen baldintzak zehaztea lortu da. Beraz, ezarri beharreko baldintza nagusiak hurrengoak dira: Tenperatura: kontuan hartuz adsortzio gaitasuna tenperaturarekiko alderantziz proportzionala dela, gehienez 300°C –tan lan egin ahalko da. Presioa: 10-15 bar inguruan burutu dira saiakuntzak Sarrera fluxuak: erreaktibo gisa CO2 eta H2 elikatzen dira erreaktorera, eta inerte moduan N2 elikatzen da (hau beharrezkoa da kromatografoak N2-arekiko emaitzak aurkezten baititu eta bide batez erreaktiboak diluitu egiten ditu produzituriko ur kantitatea kontrolatuz eta sistemaren fluidodinamikan laguntzen du fluxu turbulentuagoak izanez). Erabili diren fluxu teorikoak metodologia atalean zehaztuta daude.
0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 0 100 200 300 400 500 600 700 800 X, Y (%) t (min) 0,7 g Katalco; 300 °C; 10 bar X CO2 X H2 Y CH4 Aurreko grafikoan ikus daitekeenez, konbertsio oso baxuak lortzen dira 3 fluxuekin, eta horrek esan nahi du ez dela ia erreakziorik gertatzen; hau eta grafikoaren ezegonkortasuna kontuan hartuz, lortutako emaitzak ez dira nahikoa esanguratsuak haietatik ondorioak atera ahal izateko, baina erreakzioaren faltak katalizatzaile kantitate txikiegiaren erabilera adieraz dezakeenez, hurrengo saiakuntzarako katalizatzaile masa bikoiztu da, horrek erreakzio abiadura handiagotzea espero delako. 2. ENTSEGUA: mkatalizatzaile = 0,7 g Katalco P = 10 bar T = 300 °C
Kasu honetan, espero daitezkeen emaitzetara gehiago hurbiltzen gara. 3. grafikoan ikus daiteke zelan konbertsioa handituz doan denbora pasatu heinean, metanoaren %75eko etekinera hurbiltzen garelarik froga fluxuak erabiltzean (hala ere, egonkortasuna lortzea kostatzen zaio, hasieran konbertsioak %40 inguruan hasten direnez). Fluxuak bikoiztean etekina apur bat igotzen da, %80era iritsiz; honen arrazoia fluxu baxuenetan kanpo garraio arazoak egotea izan daiteke, nahiz eta txikiak izan eta ez duten erreakzio abiadura mugatzen; bestalde, fluxuak
laukoiztean metanoaren etekina apur bat murrizten dela ikus daiteke, %75era hurbilduz (baina oraingoan, gainetik); honek adierazten du fluxu laukoitzekin erreaktiboen eta katalizatzailearen arteko kontaktu denbora murrizten dela, beharrezkoaren azpitik geratzen delarik. 3. ENTSEGUA: mkatalizatzaile = 1,4 g Katalco P = 10 bar T = 300 °C
Grafikoa 4: 3. entseguko emaitzak Entsegu honetan hasieratik konbertsio onak eta egonkorrak lortzea bilatzen zen, eta horregatik berriz ere bikoiztu da katalizatzailearen masa. Aurreko grafikoan ikus daiteke katalizatzaile masa honekin konbertsio (eta hortaz, errendimendu) altuak lortzen direla hasieratik, %84 inguruko errendimenduarekin hasiz. Fluxu baxuan errendimendu hau pixkanaka hasten da, %88an egonkortzen den arte (egonkortasun hau ere nahiko azkar lortzen da, aurreko entseguarekin alderatuz). Fluxuak bikoiztean errendimendu hau apur bat murrizten da, eta laukoiztean, are gehiago. Honek esan nahi du fluxu bikoitza handiegia dela eta katalizatzaile gune aktiboak sartutako erreaktibo-mol guztiak erreakzionatu aurretik asetzen direla. Fluxu baxuetan konbertsio oso egokiak lortzeaz gain, fluxu guztientzako konbertsioa ia egonkor mantentzen da 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 110 0 50 100 150 200 250 300 X, Y (%) t (min) 1,4 g Katalco; 300 °C; 10 bar X CO2 X H2 Y CH4
(nahiz eta fluxuak handitzean pixka bat murrizten den), eta horri esker kanpo garraio arazoen existentzia bazter daiteke. Bestalde, gure entseguetan ahalik eta fluxu baxuenak aplikatu beharko ditugu, fluxu baxuetan denbora unitateko sortzen den ur kopurua ere txikiagoa izango delako eta horrek adsorbatzailearen asetze-denbora luzatuko duelako. Honen ondorioz, baldintza hauek izango lirateke entsegu honetara arte aztertutakoen artean optimoenak. Behin baldintza horietan katalizatzaile komertziala erabilita konbertsio altuak lortzen direla ikusita, tenperaturaren murrizpenaren eragina aztertu da; izan ere, aipatu den moduan, konbertsio ona ematen duten tenperatura ahalik eta baxuenak aurkitzea komeni da, tenperaturaren murrizpenak adsortzioa laguntzen baitu. 4. ENTSEGUA: mkatalizatzaile = 1,4 g Katalco P = 10 bar T = 275 °C
Grafikoa 15: 4A) entseguko emaitzak
Grafikoa 16: 4B) entseguko emaitzak
Baldintza hauetan bi saiakuntza burutu dira; lehenengoan (A) ikusten denez, tenperatura jaistean hasierako erreakzioaren konbertsioa nabarmenki murrizten da %45eko errendimenduak erakutsiz. Hala ere, errendimendu hau handituz doa denbora pasatzen den heinean, 10 orduren buruan ia ia egonkortasuna lortuz, %82ko konbertsioan. Puntu honetan fluxuak bikoiztu dira, eta orduan erreaktoreko presio jaitsiera handiegia izan da, hartutako balioak baliogabetuz; horregatik, entsegua eten da eta berriz ere hasi da (froga fluxua berriz ere neurtuz), emaitza nahiko ezberdinak lortu direlarik bigarren (B) saiakuntzan. 6. grafikoan ikus daitekenez, etekina nabarmenki murrizten da, %33 inguruan egonkortzen delarik froga fluxuetan eta baita fluxu bikoitzean ere. Aipatu beharra dago 5. Grafikoak froga fluxuaren balioak soilik adierazten dituela; izan ere, A) saiakuntza bukatu baino lehen eten behar izan genuen, fluxu bikoitzak ezartzean erreaktoreko presio-jaitsiera handiaren ondorioz. Baldintza hauetan lortutako bi emaitzak hain dira ezberdinak ezen datuak esanguratsuak izateko hirugarren entsegu bat burutu beharko litzatekeela, emaitzen fidagarritasuna konprobatzeko eta egokiena edo errealena zein den jakiteko; hala ere, denbora dela eta, ez da hirugarren entsegurik burutu, eta presioaren igoerak duen eragina aztertzea erabaki da.
erreakzionatu. Horrela, erreakzioaren errendimendua ere murrizten da, maximotik (CO2-ren konbertsiotik) gehiago aldenduz. Orokorrean konbertsioak behera egin du, azkeneko etapa salbuespena izanik, baina kasu horretan, fluxuak laukoiztean erreaktoreko tenperaturak ere nabarmenki egin du gora (ia 437 °C-tara ailegatuz) eta horrek emaitza hauen fidagarritasuna zalantzan jartzen du, tenperaturaren igoeraren eraginez igo baitaiteke konbertsioa, nahiz eta errealitatean ez duen erreaktibo kantitate handiagoak erreakzionatzen. Beraz, guzti honekin ondoriozta daiteke ez dela posiblea tenperatura baxuagoetan konbertsio altuagoak lortzea gehiegizko hidrogenoa sartuz, eta horregatik hurrengo entseguan erreaktiboemarien erlazio estekiometrikoa mantentzea erabaki da, baina presio altuagoak erabiliz, presio altuagoek ere erreakzioa eskuinerantz bultzatzea espero baita, hots, mol kantitate txikiagoa dagoen aldera (Le Chatelierren printzipioan oinarrituz). 6. ENTSEGUA: mkatalizatzaile = 1,4 g Katalco P = 15 bar T = 275 °C
Grafikoa 19: 6B) entseguko emaitzak Kasu honetan ere bi entsegu burutu behar izan dira, lehenengo saiakuntzako emaitzetan detektatutako arazoengatik. Izan ere, A) kasuan ikusten denez, konbertsioak eta etekina jaisten hasten dira 150 minutuaren inguruan, arrazoi ezezagun batengatik; hala ere, jaitsiera hori berreskuratu egiten da eta 500. minutuaren inguruan egonkortasuna lortzen da, %77ko etekinean. Behin egonkortuta, fluxuak bikoizten dira, etekina hamar puntu inguruan handitzea lortuz; aipagarria da ohantzearen tenperatura ere nahiko igo dela fluxuak bikoiztean, 350 °C - tararte, eta horrek neurketen erroreak ekar ditzake, emaitzen fidagarritasuna arriskuan jarriz. Hala ere, tenperaturaren igoera hori erreaktore barnean ematen den erreakzio exotermikoan askaturiko beroak justifika dezake, eta horregatik, egonkortzean entseguarekin jarraitu da, fluxuak laukoiztuz. Baina fluxu laukoitzak ezartzean, tenperaturak nabarmenki egin du gora, ia 420 °C -taraino iritsiz, eta horrekin batera erreaktorean izugarrizko karga galerak egon dira (20 minututan 1,7 baretako presioa markatzen zuen presio neurgailuak); ondorioz, entsegua eten behar izan da eta baldintza berdinetan beste saiakuntza bat burutu da, emaitzak alderatu ahal izateko. Horrela, B) saiakuntzan emaitza zentzudunagoak lortu dira, esperotakoari gehiago hurbilduz; horrela, etekina %54 inguruan dago erreakzioa hastean, baina jaitsiera nabarmenik gabe igoz doa %87an egonkortzen den arte. Berriz ere egonkortasuna lortzean fluxu bikoitzak ezarri dira, eta bertan etekinaren salto gorakorra igarri daiteke 6-7 puntu ingurukoa. Egoera honetan erreakzioaren konbertsioa azkar egonkortzen da eta fluxuak laukoizten dira; hau egitean, metanoaren etekina ia-ia konstante mantentzen dela ikus daiteke, %94 inguruan mantenduz. Hortaz, baldintza hauetan erreakzioaren etekin maximoak erregistratu dira, eta nahiz eta fluxu baxuetan konbertsio altuak lortzeko bi ordu inguru beharrezkoak diren, gainerako saiakuntzekin alderatuta ere konbertsio altuak kontsidera daitezke. Horregatik, adsorbatzailearekin entseguak 0 10 20 30 40 50 60 70 80 90 100 0 100 200 300 400 X, Y (%) t (min) B) 1,4 g Katalco; 275 °C ; 15 bar X CO2 X H2 Y CH4 Fluxu laukoitza Froga fluxua Fluxu bikoitza
burutzerako orduan baldintza hauek ezarriko dira, eta hauek konstante mantenduta fluxuak eta adsorbatzaile desberdinak frogatuko dira, haien eragina eta erabilera zehazteko. 7. ENTSEGUA: mkatalizatzaile = 0,7 g NiAl2O3 P = 10 bar T = 300 °C
7.2. ENTSEGUAK ADSORBATZAILEA ERABILITA Erreakzio baldintza optimoen bilaketan lortutako emaitzen analisitik ondorioztatu dira adsorbatzailearekin entseguak egiteko erabiliko diren baldintzak, honako hauek izan direlarik: mkatalizatzaile = 1,4 g Katalco Presioa: 15 bar Tenperatura: 275 °C Sarrera fluxuak: proiektu honetan adsortbatzailedun erreakzioan froga fluxuak soilik erabili dira (etorkizunean metodologia atalean zehaztutako 3 fluxuekin entseguak burutzea espero den arren): o 45,3 ml CO2/min o 147,7 ml H2/min o 75 ml N2/min Atala honetan, erreaktore katalitikoan adsorbatzailea ere sartuko da katalizatzailearekin nahastuta, eta erreakzioa burutzen den heinean erreakzioaren errendimendua ikuskatuko da, adsorbatzailearen presentziak errendimendu horretan duen eragina alderatzeko. Adsorbatzailea asetze puntura iristen denean, erreakzioa eten egingo da, erreaktiboen fluxuak kenduz, eta erreaktorearen tenperatura igoaraziko da (500 °C ingurura): desortzio prozesua hasiko da. Desortzioan biltzen den ura eta adsortzio denbora kontuan hartuz masa balantzetik kalkulatzen den ura ere konparatuko dira, desortzioaren bidez lortzen den adsorbatzailearen erregenerazioa zehaztu ahal izateko. Horrela, adsortzio/desortzio denbora erlazioak kalkulatu ahal izatea espero da, maila industrialeko prozesuetan burutzea posiblea litekeen ezagutzeko. Hurrengo grafikoak entsegu honetan lortutako emaitzak erakusten ditu:
10.minutuan. Hala ere, hortik aurrera ura sortzen denez konbertsioa apur bat murriztuko da, eta horregatik ez da kontzentrazio hain alturik lortzen une horretatik aurrera. Guzti honekin ondoriozta daiteke adsorbatzailearen desortzioa 10 minuturen buruan burutu beharko litzatekeela adsortzio gabeko erreakzioa ekidin nahi bada (horrela, teorikoki konbertsio maximoa ziurtatuko litzateke uneoro). Esan bezala, desortzio prozesua tenperaturaren igoeraren bidez burutu da, eta bertatik lortutako datuetatik adsorbatzaileak xurgatu duen ura kalkula daiteke. Horretarako, tenperatura igotzen den ahala desorbatzen den ur masa neurtuko da, balantzaren gainean dagoen prezipitatu ontzian bilduko baita ur hori:
2.2. KROMATOGRAFOAREN KALIBRAZIOA Deskribapena: kromatografoak emandako azalerak fidagarriak izateko eta konposatu bakoitzaren erantzun faktoreak ziurtatzeko ekipo hau kalibratu beharko da. Baliabide teknikoak: µ-GC eta Ez Chrom programa, planta, gas emariak eta kalibrazio botilak, hodiak, balbulak, ordenagailua (Excela) eta aurreko urteetako datuak. Giza baliabideak: o Ikaslea: 10 h o Zuzendaria: 3 h Epeak: 1 aste (2018/02/12 - 2018/02/16) 2.3. KATALIZATZAILEAREN PRESTAKETA Deskribapena: baldintza optimoen zehaztapenean erabiliko den katalizatzailea pelletetan dator eta erreaktorean sartzeko tamaina zehatz bat izan behar duenez, katalizatzailea baheketa prozesu baten bidez prestatu beharra dago. Baliabide teknikoak: katalizatzailea, morteroa, baheak eta izendatutako boteak. Giza baliabideak: o Ikaslea: 25 h o Zuzendaria: 1 h Epeak: 2 aste (2018/02/19 - 2018/03/02) 2.4. ERREAKTOREAREN PRESTAKETA Deskribapena: entsegu bakoitza burutzeko erreaktore bat prestatu behar da, hau da, erreaktorea bete eta plantan muntatu behar da. Baliabide teknikoak: giltza ingelesa eta giltza lauak, katalizatzailea, CSi lodia eta fina, balantza, kriseiluak, probeta, hodiak eta azkoinak, termopare gehigarria…
3. ETAPA: ADSORBATZAILEEN FROGAPENA ERREAKTOREAN 3.1. ADSORBATZAILEEN PRESTAKETA Deskribapena: adsorbatzailea kaltzinatu beharra dago bahetu aurretik; gainera, hauts moduan datorrenez eta erreaktorean sartzeko katalizatzailearen partikula tamaina bera izan behar duenez, prentsatu eta bahetu beharko da. Baliabide teknikoak: adsorbatzailea (zeolita eta lantana), labea, prentsa, morteroa, baheak eta izendatutako boteak. Giza baliabideak: o Ikaslea: 20 h o Zuzendaria: 2 h Epeak: 2 aste (2018/04/26 - 2018/05/10) 3.2. ERREAKTOREAREN PRESTAKETA ADSORBATZAILEAREKIN: Deskribapena: entsegu bakoitza burutzeko erreaktore bat prestatu behar da, hau da, erreaktorea bete eta plantan muntatu behar da. Baliabide teknikoak: giltza ingelesa eta giltza lauak, katalizatzailea, adsorbatzailea, CSi lodia eta fina, balantza, kriseiluak, probeta, hodiak eta azkoinak, termopare gehigarria… Giza baliabideak: o Ikaslea: 10 h o Zuzendaria: 1 h Epeak: 4 aste (2018/05/11 - 2018/06/06) Aurrekariak: 2. Etapa eta adsorbatzailearen prestaketa 3.3. ESPERIMENTAZIOA ADSORBATZAILEAREKIN: Deskribapena: plantan esperimentuak burutuko dira adsorbatzailea frogatzeko. Baliabide teknikoak: µ-GC eta Ez Chrom programa, planta eta Process@ programa, gas emariak, erreaktorea, termometroa, hodiak, balbulak, burbujimetroa, ordenagailua (Excela)…
Giza baliabideak: o Ikaslea: 65 h o Zuzendaria: 5 h Epeak: 4 aste (2018/05/14 - 2018/06/08) Aurrekariak: erreaktorearen prestaketa adsorbatzailearekin 3.4. EMAITZEN ANALISIA Deskribapena: entseguetatik lortutako emaitzak aztertuko dira adsorbatzailearen eragina zehaztu ahal izateko. Baliabide teknikoak: ordenagailua (Excela) , 2. Etapako emaitzak eta 1. Etapan lortutako ezagutza Giza baliabideak: o Ikaslea: 10 h o Zuzendaria: 5 h Epeak: 1 aste (2018/06/08- 2018/06/12) Aurrekariak: esperimentazioa adsorbatzailearekin 4. ETAPA: PROIEKTUAREN TXOSTENA IDAZTEA Deskribapena: aurreko etapetatik lortutako informazioa bildu eta egituratuko da, haietatik atera daitezkeen ondorioak adieraziz. Horrez gain, proiektua aurrera eramateko erabilitako plangintza eta aurrekontua deskribatuko dira. Baliabide teknikoak: ordenagailua Giza baliabideak: o Ikaslea: 100 h o Zuzendaria: 10 h Epeak: 20 aste (2018/02/01- 2018/06/25)
8.2. MUGARRIAK Taula 7: Proiektuaren mugarriak ZENBAKIA MUGARRIA DATA 1 Baldintza optimoen esperimentazioa hasi 2018/03/06 2 Baldintza optimoen esperimentazioa amaitu 2018/04/23 3 Adsorbatzailedun esperimentazioa hasi 2018/05/14 4 Adsorbatzailedun esperimentazioa amaitu 2018/06/15 5 Proiektua onartu 2018/06/27 Lehen mugarriak baldintza optimoen zehaztapenari egiten dio erreferentzia, zehazki esperimentazioaren hasierari; esperimentuak hasi aurretik ekipo guztiak kalibratuta egongo dira (aurrekaria da baina ez kritikoa, esperimentazioa hasi aurretik prest egotearekin nahikoa baita) eta erreaktorea ere prestatuta egon beharko da (aurrekarietan zehaztu den moduan); Hala ere, erreaktorearen muntaia eta esperimentazioa aldi berean burutuko dira, hau da, lehenik eta behin erreaktore bat prestatuko da eta gero horrekin entseguak egingo dira, eta entsegu hori bukatzean erreaktore bera hustu eta berriz ere prestatuko da hurrengo entsegua burutzeko; horregatik ez da kritikotzat jotzen, eta kontuan hartuz erreaktorearen prestaketa esperimentazioaren aurrekaria dela, mugarria esperimentazioaren hasieran ezartzen da. Honen aurretik ere bilaketa bibliografikoaren parte bat eginda egon beharko da, baina honek ez du esperimentazioaren hasiera mugatuko, ez baita kritikoa ez aurrekaria. Saiakuntza ezberdinak burutuko dira erreaktoreko baldintzak aldatuz, baina hauek ere datamuga bat dute zehaztuta, adsorbatzailearekin esperimentuak burutzeko denbora egotea ziurtatu behar baita, eta azken hauek burutu ahal izateko baldintza optimoak finkatuta egon behar baitira (hots, baldintza optimoen zehaztapena adsorbatzailedun esperimentazioaren aurrekaria eta mugarria izango da). Horrez gain, adsorbatzailearekin entseguak hasi aurretik, adsorbatzailea prest egon beharko da, baina hau aurrekaria izan arren ez dago bide kritikoan, bere prestaketa ez baitago beste etapen menpe (denbora librea izatean egin daiteke nahiz eta baldintza optimoen emaitzarik ez izan); gainera, erreaktorearen prestaketa eta entseguekin batera ere burutu daiteke, betiere kontuan hartuz bien aurrekaria dela, baina adsorbatzaile gehiago behar izatekotan hurrengo entseguetan, beranduago ere prestatu daitekeela. Adsorbatzaileekin entseguak burutzeko denbora egon dadin zehazten da hirugarren mugarria. Bestalde, laugarrenak esperimentu hauek amaitzeko data-muga adierazten du, datu guztiak bildu eta aztertzeko denbora nahikoa dagoela bermatzeko. Behin datu guztiak izanda, txostena idazten amaitu daiteke, horrela bostgarren eta azken mugarrira helduz.
9. AURREKONTUA Atal honetan proiektuaren aurrekontua aurrkeztuko da, lan egindako orduak, makineria eta ekipoen amortizazioak eta proiektua burutzeko beharrezkoak diren gastuak kontuan hartuta. 9.1. BARNE-ORDUAK Barne-orduek giza baliabideei egiten diete erreferentzia, hots, etapa bakoitza burutzeko langileek egin behar dituzten ordu kopuruari, plangintzaren atalean zehaztuta daudenak. Giza baliabideak bi motatan sailka daitezke proiektu honetan: alde batetik, proiektuaren zuzendaria edo tutorea den ingeniari seniorra, eta bestetik, ikaslea edo praktiketako ingeniaria. Hauetako bakoitzak burututako orduak hurrengo taulan laburbiltzen dira: Taula 8: Barne-orduak
10. ARRISKUEN ANALISIA Entseguetan sor daitezkeen arazoak eta haiek eragin ditzaketen arriskuak identifikatzea da atal honen helburua; hauek identifikatu ondoren, saihesteko neurriak finkatuko dira, eta gertatzekotan hartu beharko liratekeen neurriak definituko dira. Proiektu hau Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko laborategietan burutu da, zehazki Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritzako sailetako P1B8 (katalisi laborategia), P1B5 (labeen laborategia) eta P1B10/P1B13 (laborategi generala/balantzen laborategia) laborategietan. Laborategian hainbat konposaturekin lan egiten da, haietako asko toxikoak izan daitezkeenak (hala nola, Katalco katalizatzailea bahetzean arnasketa bidez erraz barnera daiteke gure organismora, osasunari kalte eraginez); beraz, hauekin kontaktua ekidin beharko da. Horretarako, beharrezkoa izango da: Laborategian arropa egokiarekin joatea (ahalik eta azal gutxien agerian egotea) Laborategiko amantala eta segurtasun betaurrekoak erabiltzea Arnasketa bidez barnera daitezkeen partikulak manipulatzean (hala nola, adsorbatzailearen edota katalizatzailearen prestaketan) maskara erabiltzea. Langilearen segurtasunaz gain, ekipoen segurtasuna ere bermatu beharra dago, horietarako ezarriko diren parametroak kontrolatu behar direlarik. Planta pilotuarekin eta μ-GC-arekin lan egitean ezinbestekoa da irteerako gasean (μ-GC- an analizatzen dena) urik irteten ez dela ziurtatzea, ur likidoak kromatografoa kaltetzen baitu; hori ekiditeko, erreakzioan sortutako ur likidoari beste irteera bat ematen zaio, Peltierra, hain zuzen ere (honek tenperatura altuan sortu den ura kondentsatzen du eta bote batera isurtzen du, zeina pisatu daitekeen sortutako ur kantitatea ezagutzeko). Planta pilotuan presioa ere kontrolatu beharra dago, izan ere, presio altuegiek karga galerak sor ditzakete, eta horiek ekiditeko balbula denak ondo daudela konprobatu beharko da entsegu bakoitza hasi baino lehen. μ-GC-ak tratatu dezakeen gas fluxua mugatuta dago, eta beraz, bere sarrera blokeatzea ekiditeko, gasari beste irteera bat eskaintzen zaio, burbujimetroari konektatuta dagoen sarrera apur bat irekita utziz (ez gehiegi, gasa kromatografora heltzen dela ziurtatzeko, baina nahikoa gas-irteera μ-GC-ak har dezakeena baino handiagoa baldin bada, gehiegizkoa bertatik kanporatu ahal izateko). Gas hau kanporatu ezin izango balitz, presio igoera bat gerta liteke erreaktorean, eta honek kalteak eragingo lituzke bertan. Esan bezala, balbulak ondo itxita ez daudenean eta presio altuak aplikatzean, gas-ihesak agertu daitezke. Erreaktorean toxikoak izan daitezkeen gasak sartzen eta sortzen direnez, fugen kontrola oso garrantzitsua izango da; horretarako, arriskutsuak izan daitezkeen gas hauek aldez aurretik ezagutu behar dira:
CO: kontzentrazio altuetan dagoenean bere inhalazioak buruko mina sortzen du eta konortea galtzea ere eragin dezake. Gainera, konposatu sukoia da [29]. CO2: printzipioz gure aplikazioetan sortutako CO2-a gas egoeran dagoenez, ez du zertan arriskutsua izan behar, baina likido egoeran agertuko balitz kontaktua ekidin beharko litzateke, oso arriskutsua izan baitaiteke [30]. CH4: gas oso sukoia eta lehergarria da; osasunaren aldetik, harekin kontaktuak izozketa eragin dezake, eta arnastuz gero asfixia ere eragin dezake [31]. H2: metanoa bezala, konposatu sukoia eta lehergarria da, kontaktu bidezko izozketa eta arnasketa bidezko asfixia eragin dezakeena [32]. Azaldutako gasen kontzentrazioa igotzen ez dela ziurtatzeko hainbat metodo erabili daitezke: Erreaktorea muntatzen den bakoitzean (aurreko entseguan erabilitakoa kendu, hustu eta prestatu ostean) lotura pare bat askatu behar dira (ikus 12. Irudia), manipulazio horretan lotura horietara konektatuta dauden beste azkoin batzuk lasaitu daitezkeelarik; horregatik erreaktorea muntatu ostean lotura guztiak ondo itxita daudela konprobatu beharra dago, eta hau xaboia (ur eta xaboi nahastea, zehazki) erabiliz ikuskatuko da (burbuilen agerpenak gas irteera bat suposatzen duenez). Behin lotura guztiak eta torlojuen hariak konprobatuta gas ihesa egoten jarraituko balu Peltierraren irteera aztertu beharko litzateke, uraren irteerarekin batera gas apur bat ere atera baitaiteke. Konprobaketa hori irteera hau likido batera (ura) hurbiltzean gas burbuilen agerpena ikuskatzen burutuko da. Konprobaketa horiek burutu ostean presioak jaisten jarraituko balu, Bilboko Ingeniaritza Goi Eskola Teknikoko laborategietan gasen detekziorako TQ8000 sistema ezarrita dago, zeinak hamahiru sentsore dituen Ingeniaritza Kimikoa eta Ingurumen Ingeniaritzako sailetako bost laborategietan banatuta: P1B5: hidrogeno sentsore bat. P1B8: Hidrogeno detektore bat, bi metano sentsore eta H2S sentsore bat. P1B13: ez dago sentsorerik Sentsore bakoitza pantaila batera konektatuta dago, zeinak kontzentrazioa (sukoitasun edo lehergarritasunaren behe-muga portzentajeari egiten dio erreferentzia) arriskukontzentrazioaren %20tik behera mantentzen denean OK egoera adierazten duen; kontzentrazioa handitzean alarma bat aktibatzen da, honen araberakoa, eta pantailan adierazpen ezberdinak agertuko dira: AL1 (%20-40), AL2 (>%40), edo OVR (tartetik kanpo). Alarmen kontrolaren armairua hau P1B15 (instrumental laborategia) gelaren ondoan kokatuta dago eta alarma aktibatzean bertara jo beharko da arazoa detektatu eta konpondu ahal izateko [33]. Gasen ihesen kontrola oso garrantzitsua izango da, langileen osasunean eragiteaz gain entseguetan lortutako emaitza okerrak aurkeztuko baitituzte.
Bestalde, plantan tenperatura altuekin lan egiten da (entseguetan 275-480ᵒC-ko tenperatura tarteak erregistratu dira); horrez gain, adsorbatzailearen prestaketak ere kaltzinatze-prozesu bat eskatzen du, zeinean 300-700 ᵒC-tan jartzen den. Tenperatura hain altuek beti sor dezakete errekuntza arriskua. Kaltzinazioa burutzeko eta adsorbatzailea labean sartzeko ezinbestekoa izango da eskularru egokien erabilera eta bertatik ateratzeko pintza metalikoak erabili beharko dira. Beste alde batetik, plantan entseguak egitean (eta baita prestaketa eta hozketa prozesuan) erreaktorea bero dagoen bitartean ezin izango da ukitu, erreaktorearen labea itxita mantenduko delarik erreaktorea guztiz hozten den arte. Segurtasun neurri hauek jarraituz ere langilea erretzen baldin bada, lehenengo pausua segituan zauria ur hotzarekin garbitzea da, 10 minutuz bustiz, eta jarraian botikinean dagoen errekuntzetarako krema berezia aplikatu beharra dago. Azaleko errekuntzez gain, plantan materialak ere erre litezke termopareen funtzionamendua egokia ez bada, eta horregatik entseguen aurretik hauen ondo daudela konprobatu beharko da. Metodologia atalean adierazi denez, neurketetan emaitza okerrak saihesteko aldez aurretik ekipoen kalibrazioa ongi burutu beharra dago. Horrela, entseguak burutu ahal izateko plantaren masa fluxuak eta kromatografoa ondo kalibratuta daudela ziurtatu beharra dago; hala ere, masa fluxuen kalibrazioa ez da oso fidagarria, emaitzetan zehaztasuna galtzen delarik, eta horregatik entsegu bakoitza burutzean emarien konprobaketa egingo da, burbujimetroaren bidez emari erreala neurtuz: Entseguen aurretik nitrogenoaren emaria soilik neurtuko da, hau bakarrik alderatuko delarik. Entseguen amaieran lehenik eta behin irteera totalaren (CO2 + H2 + N2) emaria neurtuko da, ondoren H2 kenduko da eta gainerakoa (CO2 + N2) neurtu eta azkenik Nitrogenoa soilik utziko da, amaierako nitrogeno emaria neurtuz. Honi esker, hasierako eta amaierako nitrogeno emariak alderatu ahal izango dira (konstante mantendu beharko litzateke, nitrogenoa inertea baita). Bestalde, μ-GC-aren kalibrazioa haien erabileraren eta bizitza denboraren araberakoa da, eta fidagarritzat jo daiteke entsegu guztiak burutzeko. Kontuan hartu behar da ere elektrizitate mozketa bat egongo balitz, μ-GC-ak ez lukeela funtzionatuko eta hortaz entsegu horietako balioak galduko lirateke. Aipagarria da ere segurtasun arloan, proiektu hau garatzeko laborategietan segurtasunerako 5S metodologia ezarrita dagoela, zeina ondorengo 5 etapetan sailkatzen den: 1. Aukeraketa: lan gunean momentu zehatz horretan burutzen ari den lanarentzat beharrezkoa den materiala soilik edukiko da. 2. Txukuntasuna: laborategiko tresna bakoitza etiketatuta dago eta bere tokia dauka.
3. Garbiketa: ezinbestekoa da lan gunea garbi egotea. 4. Estandarizazioa: laborategi bakoitzak esleituta ditu bertako tresna eta materialak, laborategiaren koloredun etiketa batez identifika daitezkeenak, eta aldi berean, tresna bakoitzak bere tokia dauka laborategian. 5. Hobekuntzak: oraindik ere segurtasuna etengabe hobetzeko ikasketak eta planak burutzen dira. Bost urrats hauei jarraituz laborategiko tresnak eta materiala modu ordenatu batean gordetzea lortzen da, eta horrek arrisku egoeren aurrean beharrezkoa den guztia bilatzeko lana errazten eta azkartzen du. Horrez gain, metodologia honek egon daitezkeen oztopoen agerpena saihestu nahi du, adibidez, larrialdi egoeretan laborategitik irten beharko balitz, edo sendaketa bat egiteko osagairen bat lortzea ezinbestekoa balitz. Gainera, laborategiko materialen erregistro bat eramaten da, laborategiko materialen kontrola zehatzagoa izateko: Material edo tresnaren bat laborategi batetik atera nahi bada, erregistroan apuntatu beharko da, bai tresnaren izena bai langilearen izena, eta maileguaren data; horrela, edonork jakin dezake uneoro tresnaren bat okupatuta dagoen edo nork erabili izan duen azken aldiz, bere bilaketa erraztuz. Osagai edo material bakoitzaren stock minimoa marka batez zehaztuta dagoenez, minimo horretara ailegatzean eskaera orrietan apuntatzen da, edozeren eskuragarritasuna uneoro ziurtatu ahal izateko. Horrela material arazoak ekiditea errazagoa da, eta agertzekotan, arazoaren iturria detektatzea ere errazten da; izan ere, laborategiko materiala erabiltzeko moduan egotea (hau da, prest, egoera onean eta garbi) ezinbestekoa da, horrela lanean gerta daitezkeen akatsak saihestu baitaitezke [34].
11. ONDORIOAK ETA ETORKIZUNEKO PROPOSAMENAK GrAL honetan burututako entseguetatik zenbait ondorio atera daitezke, entseguetan agertu diren arazoetan oinarrituta; horrez gain, atal honetan etorkizunerako zenbait proposamen egingo dira. 11.1. ONDORIOAK Baldintza optimoen ikerketan saiakuntza desberdinak burutu dira kondizio desberdinetan. Erreaktoreko presio eta tenperatura aldatzeaz gain, gehiegizko hidrogenoarekin ere entseguak burutu dira, honek tenperatura baxuagoetan konbertsio altuagoak lortzea baimentzen zuen aztertzeko, baina entsegu honetako emaitzetatik ondorioztatu da erreakzioak elikadura estekiometrikoarekin hobeto egiten duela lan. Horrez gain, katalizatzailearen eragina ere aztertzeko, katalizatzaile bi mota ikertu dira: katalizatzaile komertziala (Katalco) eta nikel alumina katalizatzailea. Azken honek etekin askoz baxuagoak aurkeztu ditu baldintza berdinetan, metanizazio erreakziorako hautakortasun txikiagoa duela ondoriozta daitekeelarik. Horregatik, erreaktoreko kondizioak zehazteko eta adsortzioa aztertzeko Katalco katalizatzaile komertziala erabiltzea erabaki da. Gainera, azken honen kantitateak erreakzioa muga ez dezan entseguak katalizatzaile kantitate desberdinekin burutu dira (0,35 g, 0,7 g eta 1,4 g-rekin, hain zuzen ere); Kantitate handienak etekin handiagoak aurkeztu ditu, eta honek aditzera eman du aurreko entseguetan (0,35 eta 0,7 g-rekin burututakoak) ez zegoela katalizatzaile nahikorik erreakzioa emateko. Erreaktoreko kondizioen optimizazioari dagokionez, hainbat saiakuntza burutu ostean metanizazio erreakzioarentzako baldintza onenak 275ºC-eko tenperatura eta 15 bar-eko presioa direla ondorioztatu da, erreaktorean 1,4 g Katalco sartuta. Baldintza horietan fluxu baxuak zein altuak erabilita %90 inguruko konbertsioa lortu da, (%94ekoak, fluxu bikoitza eta laukoitzaren kasuan); aipagarria da emari baxuak erabiltzean konbertsio maximoan egonkortzeko sistemak bi ordu inguru behar izan dituela, baina hortik aurrera %87 inguruko konbertsio konstantea lortu dela. Adsortziodun erreakzioaren ikerketari dagokionez, aurreko ataletik ondorioztatutako baldintzetan burutu dira. Erreaktorearen tamainak adsorbatzaile kantitatea mugatzen duela kontuan hartuz, sar daitekeen maximoa erabiliko da entsegu hauetan: ohantze katalitikoan 1,4 g katalizatzaile sartuko dira, eta gainerakoa (10 cm inguruko luzera maximoa izan dezake ohantzeak gure erreaktorean) adsorbatzailez beteko da. Horrez gain, fluxu minimoak erabiliko dira, ur sorrera ahalik eta txikiena izateko, aurreko ataletik erabakitako baldintzetan fluxu txikietan ere etekin onak lortzen direla ziurtatu baita (horrela metanoaren etekin ona lortzen da uraren agerpena minimizatuz).
Adsorbatzailedun entsegu bakar bat burutu da, eta bertatik ondoriozta daiteke lehenengo 10 - 15 minututan soilik adsorbatzen dela ura. Kontuan izanda entsegu honetan adsorbatzaile kantitate maximoa eta erreaktiboen emari minimoak ezarri direla, adsortzio denbora luzatu ahal izateko erreaktoreko baldintzak aldatu beharko lirateke; adibidez, presioa igoz konbertsio altuagoak lortzen diren ikertzea interesgarria izan daiteke. 10-15 minutuko adsortzio-denborak ere adierazten du desortzioa askoz arinago hasi beharko litzatekeela (guk 500. minutuan burutu baitugu, baina 10-15 minututik aurrera adsorbatzaileak ez duela lan egiten ondorioztatu da entseguen emaitzetatik) konbertsio maximoa uneoro ziurtatu ahal izateko. Bestalde, desortzioan errendimendu oso altuak erakutsi ditu prozesuak: materia balantzetik adsorbatu den uraren kalkuluak eta desorbitu den ur masak bat datoz; honek esan nahi du 15 minutuko denbora tartean sortutako ur guztia adsorbatu dela, eta ondoren, tenperatura igotzean adsorbatutako ur guztia desorbitzen dela. Hala ere, emaitza hauek errepikakorrak diren ziurtatzeko eta emaitza baliogarriagoak lortzeko entseguekin jarraitzea komeni da, ondorio esanguratsuagoak atera ahal izateko. 11.2. AGERTUTAKO ARAZOAK Alde batetik, baldintza optimoen ikerketetan lortutako emaitzetan ikus daitekenez, azkeneko entseguetan CO2-aren konbertsioan egonkortasuna lortzeko zailtasunak agertu dira, gorabehera nahiko aurkezten dituztelarik kurba hauek (ez, ordea hidrogenoaren ezta metanoaren kurbek); honen arrazoia kromatografoa beraren arazo bat izan daiteke. Horrez gain, aipagarria da ere entsegu hauetan konposatu ezezagun baten agerpena; masas detektore batekin analizatu ondoren ere ez da konposatu hau identifikatzea lortu. Bere aldetik, kromatografoaren softwareak (EZ Chrom programak) ere zenbait arazo eman ditu, behin baino gehiagotan teknikoek haren funtzionamendua konprobatu behar izan dutelarik, eta horrek atzerapenak eragin ditu entseguak burutzerako orduan. Horrez gain, plantak berak beste zenbait arazo ekarri ditu: Masa fluxuen kalibrazioa burutzean, bertako MFC-etan zehaztutako balioak, kromatografotik lortutakoak eta burbujimetroaren bidez kalkulatutakoak ez zetozen bat; azkenean, desbideratze txikiena aurkeztu zuena burbujimetroarekin neurtutakoa izanda, honen arabera egin dira entseguak, bakoitzaren hasieran burbujimetroaren bidez nitrogeno emaria neurtu direlarik; teorikoki entsegu bakoitzaren amaieran gas guztien emariak ere neurtu beharko lirateke, eta gero H2 eta CO2-a kendu, hurrenez hurren, amaierako nitrogeno emaria berriz ere neurtu eta hasierakoarekin konparatzeko. Baina entseguak burutzean, froga fluxutik fluxu bikoitzetara eta ondoren laukoitzetara modu jarraituan pasatu da, entsegua gelditu gabe, eta horrek emarien
neurketa batzuk burutu ezin izana eragin du. Teorikoki ez luke arazorik egon behar, suposatzen baita sarrera emariek ez dutela desbiderapenik jasotzen denbora igaro ahala, baina entsegu askotan ezin izan da honen konprobaketa burutu. Softwarea instalatuta dagoen ordenagailua nahiko zaharra da, eta entseguak programatzean ordenagailua piztuta utzi behar denez (prestaketaren etapek egun bat baino gehiagoko luzapena baitute), batzuetan blokeatuta geratu da eta ondorioz entsegu batzuk burutzeko atzerapenak egon dira. Emaitzen atalean aipatu denez, baldintza egokienak aztertzean azkeneko entsegutan fluxuak laukoiztean gehiegizko presio jaitsierak egon dira, entsegu hauen errepikatu behar izan direlarik ( A eta B irudiak dituzten entseguak); horrez gain, tenperaturak ere igoera nabarmenak izan ditu kasu batzuetan (jakina da erreakzio exotermikoa izanez tenperatura igoera egon behar dela, baina zenbaitetan igoera hori gehiegizkoa izan da) eta kasu horietan lortutako emaitzen fidagarritasuna murriztu egiten da, konbertsioaren aldaketak tenperatura horren eraginez izan daitezkeelako; horregatik, etorkizunera begira. Hala ere, adsorbatzailedun entseguetan fluxu ahalik eta baxuenak erabiliko direnez uraren sorrera kontrolatu ahal izateko, fluxu laukoitzetan agertutako arazoak ez dira oso kezkagarriak izan (nahiz eta etorkizunera begira, eta prozesua eskala industrialean garatzeko helburua kontuan hartuz, faktore hauen zergatia ere aztertzea komeni den). Atzerapen hauen ondorioz, adsorbatzaileen konparaketa burutzea ezinezkoa izan da, entseguak zeolita 4A-rekin soilik egin baitira (ezin izan da lantanaren adsortzio gaitasuna frogatu). 11.3. ETORKIZUNERAKO PROPOSAMENAK Etorkizunean zeolita 4A-rekin saiakuntza gehiago egitea komeni da, nahiz eta burututakoan konbertsio altuak lortu diren; izan ere, ikerkuntza proiektuetan emaitzak alderatzea gomendagarria da, eta gainera, lehenago aipatu denez, entsegu honetan ez dira konbertsio ez etekin egonkorrik lortu, horrek emaitzen fidagarritasuna zalantzan jartzen duelarik; horren zergatia ezagutzeko kromatografo desberdin batekin froga gehigarriak egiteaz gain, entsegu gehiago burutu beharko lirateke, burututako entsegua kasu isolatutzat jo daitekeen alderatzeko eta ezegonkortasun horri irtenbideren bat bilatu ahal zaion ikertzeko. Bestalde, zeolita 4A-ren adsortzio gaitasuna zehaztea ere interesgarria izan daiteke; burutu den entseguarekin soilik ezin da jakin adsortzioa zeolitaren asetze punturaino burutu den edo ohantzearen luzerak mugatu duen. Hau da, erreaktiboak goitik elikatzen direnez, erreakzioa ere ohantze barnean goitik behera burutzen da; honen eraginez, irteeratik gertu gertatutako erreakzioen produktuak (urak) ez du denbora nahikorik izango adsorbitua izateko, sortu bezain laster irteten delako. Horregatik, adsortzio gaitasunetik aprobetxatzen dena ezagutzea interesgarria da, erreaktorearen barnea berriz ere diseinatuz beharbada arazo hori konpondu litekeelako.
Horrez gain, aipatu den bezala, beste adsorbatzaileekin ere saiakuntzak burutu daitezke, adsorbatzaile motak konbertsioa zenbateraino muga dezakeen aztertzeko. Eskala handian pentsatuz, prozesu hau eskala industrialera eramateko aukera egongo balitz (behin arazo hauek gainditu eta bere errentagarritasuna ziurtatu), kontuan hartu beharko da erabilitako adsorbatzailearen asetze denbora (horretarako aurretik aipatutako ikerkuntzak ezinbestekoak izango dira); izan ere, horrek adsortzio/desortzio denboren erlazioa mugatuko du, eta horren arabera behar diren erreaktoreen kopurua handiagoa izango da. Eskala industrialean lan eginez, prozesu honek gutxienez bi erreaktore beharko lituzke paraleloan, bata asetzen denean bertako adsorbatzailearen erregenerazioa burutu ahal izateko besteak lan egiten duen bitartean, modu honetan era jarraituan lan egitea ahalbidetuz. Hala ere, lortzen den konbertsioaren arabera eta produzitu beharreko metano kantitatearen arabera ere, erreaktore gehiago konektatu daitezke paraleloan, horrela emari handiagoak erreakzionaratzea eraginez, eta prozesuaren errendimendua maximizatuz.
I. ERANSKINA: Proiektuarekin erlazionatutako legeria Proiektu hau Bilboko ingeniaritza eskolan burutu da, eta hortaz, legedi internazionala eta Europarra betetzeaz gain legeria estatala ere bete beharko du, kontuan izanda legeria estatala aurrekoak baino zorrotzagoa dela beti. I.1.LEGERIA INTERNAZIONALA ISO erakundearen arauak dira legeria internazionalak jarraitzen dituenak. Erakunde honek, 1947an sortu zena, hainbat herrialdetako normalizazio erakunde batzen ditu, gaur egun 140 kide baino gehiago hartzen dituelarik (Legeria Estatalean aipatuko den Espainiako AENOR erakundea barne). ISO erakundearen helburu nagusia estatu desberdinetako arauak bateratzea da, horretarako herrialde interesatuen adostasuna bilatuz. Erakunde honek arauak ezartzen ditu, eta hortaz, haiek betetzeko erabakia herrialde bakoitzaren araberakoa da, haien aplikazioa borondatezkoa baita(ez direlako legeak, arauak baizik). Hortaz, normalizazioa interesdunen borondatezko aplikazioan oinarritzen dela esan daiteke. Proiektu honetan ondorengo ISO arauak dira aplikagarriak: ISO 9000: Kalitatearen kudeaketari zuzendutako arauak dira, zeinak modelo estandarizatuak aurkezten dituzten kalitatea kudeatzeko. Helburutzat bezeroen nahia betetzen dela ziurtatzea dute. ISO 14000: Ingurumen kudeaketarekin erlazionatutako arauak dira, enpresei zuzenduak. Bere helburua ingurumena babesten duten produktu eta zerbitzuen fabrikazioa estandarizatzea da. ISO 29001: Petrolio, petrokimika eta gas naturalaren ekoizpenerako instalazioen eta zerbitzuen kalitatearen kudeaketaz arduratzen da. Hidrogenoarekin loan egiten duten sistemen arauak finkatzeko, ISO erakundeak 1988. Urtean TC 197 komisio teknikoa sortu zuen. Bertan, hidrogenoaren kontsumo/ekoizpena, garraioa eta biltegiratzeari buruzko arauak ageri dira. Komisio honek lan honetan erreferentziatu beharreko hurrengo arauak finkatzen ditu: ISO/CD 22734: Uraren elektrolisia erabiltzen duten hidrogeno sorgailuak ISO 14687/1999: Hidrogeno erregaiaren espezifikazioak ISO/TR 15916:2004: Hidrogeno sistemen oinarrizko segurtasun arauak Laborategi barneko baldintzak zehazteko GLP (Principles of Good Laboratory Practice) arautegia dago, zeinak planifikazioa, prozedurak, kontrola, etab. arautzen dituen. Honek lau printzipio jarraitzen ditu:
Instalazio egokiak izatea Pertsonal kalifikatuarekin lan egitea Ekipo egokia eta kalibratua erabiltzen dela ziurtatzea Operazio metodologia estandarrak erabiltzea (SOPs) I.2.LEGERIA EUROPARRA Europako Normalizazio Komisioak (CEN) Europako estatu bakoitzean aplikatu beharreko legeak zehazten ditu. Gero, estatu bakoitzak legeria hori moldatu dezake, betiere irizpide zorrotzagoak ezarriz, Europakoa beti bete dadin. CEN-ek ezarritako legeen artean, aipagarriak: 2008/1/CE zuzentaraua: Kutsadura integratuari buruzko legea (IPPC), Europako parlamentuak eta kontseiluak urtarrilaren 15ean onartua. 2008/50/CE: Ingurugiroaren kalitatea bermatzeko arauak biltzen ditu, airearen kalitatearen helburuak finkatuz eta estatu partehartzaileen airearen kalitatea ebaluatzeko irizpideak zehazten ditu. Zenbait konposaturen isurpen-mugak ere ezartzen ditu. Europako parlamentu eta kontseiluak onartu zuten 2008ko maiatzaren 21ean. 2009/28/CE: Energia berriztagarriak sustatzeko arauak zehazten dira. Europako parlamentuak eta kontseiluak onartu zuten 2009ko apirilaren 23an 2014/94/UE zuzentaraua: Erregai alternatiboen azpiegituren ezarketa finkatzen du. Honen helburua erregai fosilen kontsumoa murriztea da, hori lortzeko beharrezkoa den azpiegitura garatu behar delarik. Lan honetan, erregai alternatiboa izan daitekeen hidrogenoa garraiatzeko, elikatzeko eta biltzeko arauak zehazten ditu. *Lege hauei buruzko informazioa: http://eur-lex.europa.eu/homepage.html?locale=es I.3.LEGERIA ESTATALA Espainiako legeria, BOE-n aurki daitekeena, talde desberdinetan sailka daiteke: ERREGAIEN INGURUKO LEGERIA: o 34/1998 legea: Hidrokarburoen sektorea erregulatzen du eta 1998ko urriaren 7an onartu zen. o 1434/2002 errege dekretua: abenduaren 27an onartua. Gas naturalaren produkzio, garraio, sakabanaketa, merkaturatze eta elikatze prozesua finkatzen ditu. 2005eko uztailaren 29an 942/2005 errege dekretuan eraldatu zen. o 919/2006 errege dekretua: Uztailaren 28an onartua, erregai gaseosoen sakabanaketarako, garraiorako eta erabilerarako argibideak eta teknikak ezartzen ditu. o 2/2011 legea: Ekonomia sostengarria ezartzeko beharrezkoak diren erreforma estrukturalak finkatzen ditu eta 2011ko martxoaren 4ean onartu zen.
o 1597/2011 lege dekretua: Biolikidoen eta bioerregaien iraunkortasun irizpideak erregulatzen ditu eta azaroaren 4ean onartu zen. o 1085/2015 lege dekretua: Bioerregaien sustapena definitzen du eta Abenduaren 4ean onartu zen. AIREAREN KALITATEARI BURUZKO LEGERIA: o 833/1975 dekretua: Ingurumen atmosferikoaren babesa sustatzen du, industriek ezarri beharreko neurri zuzentzaileak ere finkatzen dituelarik. o 16/2002 legea: uztailaren 1ean onartua, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratua definitzen ditu. Bere helburua ur, aire eta lur kutsadura ekiditea edo, posiblea ez denean, kontrolatzea da, sistema egokiak ezarriz. o 430/2004 lege dekretua: Zenbait konposaturen emisioa zehazten eta mugatzen du konbustio instalazioetan eta petrolio-findegietan produzitutako atmosferako emisioak kontrolatzeko hainbat baldintza ezarriz. 2004eko martxoaren 12an onartu zen. o 34/2007 legea: Azaroaren 15ean onartua, airearen kalitate eta atmosferaren babeserako arauak ezartzen ditu. Lege honek airearen kalitate minimo bat bermatzeko hartu beharreko neurriak ere finkatzen ditu. o 100/2011 lege dekretua: Urtarrilaren 28an onartua. Atmosferarentzat kutsatzaileak diren jarduerak kontrolatzen ditu, batez ere, sufre oxido, nitrogeno oxido eta aerosolen emisioak eta petrolio-findegien emisioak erregulatuz. o 102/2011 errege dekretua: Airearen kalitatea hobetzea du helburu eta urtarrilaren 28an onartu zen. Bere egiteko nagusia osasunarentzat kaltegarriak izan daitezkeen konposatuen kontzentrazioa atmosferan mugatzea da. *Lege hauei buruzko informazioa: https://www.boe.es/legislacion/legislacion.php Bestalde, lehenago aipatutako AENOR enpresak UNE arauak sortzen ditu, gehienbat arautegi internazionala (UNE-ISO) edo Europako araudia (UNE-EN) moldatuz: UNE-EN ISO 1114-4:2006: Gasak garraiatzeko botilek izan beharreko baldintzak zehazten ditu, eta gasaren arabera botilaren materialak finkatzen ditu. UNE-EN ISO 6974-3:2009: Gas kromatografiaren bidez gas naturalaren konposizioa zehazten du. UNE-ISO 14687:2006: Hidrogenoa erregai bezala erabiltzeko baldintzak zehazten ditu. UNE-ISO/TR 15916:2007 IN: Hidrogeno sistemen segurtasun neurriak zehazten ditu.
II. ERANSKINA: Plantaren eskema eta funtzionamendua
IIII.2. KROMATOGRAFOAREN KALIBRAZIOA Kromatografoaren kalibrazioa burutzeko konposizio ezaguneko nahaste bitarrak elikatu dira, erreaktorea bypass moduan izanda (hots, erreaktiboak zuzenean irteten dira erreaktoretik pasatu gabe eta kromatografora zuzentzen dira). Nahaste bitarrak N2-z eta kalibratu beharreko konposatuaz osatua egongo da; N2 ezinbestekoa da, hau inertea izanik, kalibrazioa honekiko burutzen baita. Elikatutako emariak burbuila neurgailuaren bidez neurtu dira (denbora eta igotako bolumena eta tenperatura neurtuz, azken hau baldintza normaletan emaria adierazi ahal izateko): 𝑄 = 𝑉 𝑡 (𝑒𝑚𝑎𝑟𝑖𝑎𝑟𝑒𝑛 𝑘𝑜𝑛𝑑𝑖𝑧𝑖𝑜𝑒𝑡𝑎𝑛) Ekuazioa 6: Emariaren kalkulua 𝑄𝑏.𝑛. = 𝑄 ∙ 273𝐾 𝑇 ∙ 𝑃 1 𝑎𝑡𝑚 Ekuazioa 7: Emaria baldintza normaletan Non P eta T emariaren baldintzak diren (P = 1 atm suposatuko da). Lehenik eta behin nitrogenoa soilik sartuko da, eta haren emaria burbuila neurgailuaren bidez neurtuko da. Aldi berean, kromatografoak hidrogenoaren erretentzio denboran adierazten dituen seinaleak neurtuko dira EZ Chrom programaren bitartez. 3 aldiz egingo da azaleren neurketa, ondoren bataz bestekoa kalkulatzeko. Horrela, nitrogenoaren taulak betetzen dira (ikus. Taula 13-20). Behin neurketa hauek burututa, kalibratu nahi den beste konposatua gehitzen da eta emari totala neurtzen da. Totalaren eta nitrogeno emariaren arteko kenketak kalibratu nahi den konposatua emango digu: 𝑄𝑔𝑎𝑠 = 𝑄𝑇𝑂𝑇 − 𝑄𝑁2 Ekuazioa 8: Kalibratu beharreko konposatuaren emaria Non Qgas kalibratutako gasaren emaria den eta QTOT, nahastearen emaria. Nitrogenoarekin bezala, kalibratu nahi den gasaren seinaleen azalerak neurtuko dira orain, bataz bestekoa kalkulatzeko. Bakoitzaren emariak eta azalerak kalkulatuta daudenean, 4. ekuazioa erabiliz erantzun faktore erlatiboak kalkulatuko dira, nahastearen konposizio bakoitzerako, eta horrekin bataz besteko erantzun faktorea kalkulatuko da.
Taula 13: CO2 eta N2 nahasteko N2-ren datuak N2
1. zutabea: konbinazio zenbakia adierazten du (hurrengo taulan ere erreferentziatzen direnak) 2. Zutabea: masa fluxu kontrolagailuetan ezarritako emaria adierazten du (SP = Set Point) 3. Zutabea: burbuila neurgailuarekin neurtutako 3 emarien batazbestekoa da (emariak 6 eta 7. Ekuazioarekin kalkulatuak) 4. Zutabea: nahastean nitrogenoaren emariak hartzen duen portzentajea 5. , 6. Eta 7. Zutabeak: Kromatografoen datuetatik lortutako azalerak 8. Zutabea: aurreko zutabeetatik kalkulatutako batazbestekoa * Excel orrian hiru fluxuen erroreak batazbestekoarekiko kalkulatu dira, eta %3 baino handiagoko errorea aurkezten zuten datuak baztertu dira. * `marka duten zenbakiek aurten kalkulatutako balioei egiten diete erreferentzia
Taula 14: CO2 eta N2 nahasteko CO2-ren datuak
Taula 15: CH4 eta N2 nahasteko N2 -ren datuak N2
Taula 16: CH4 eta N2 nahasteko CH4 -ren datuak CH4
Taula 17: H2 eta N2 nahasteko N2 -ren datuak N2
Taula 18: H2 eta N2 nahasteko H2 -ren datuak H2
Taula 19: CO eta N2 nahasteko H2 -ren datuak N2
Taula 20: CO eta N2 nahasteko CO -ren datuak CO | science |
addi-7ef32fe3b0a1 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29453 | Muskuilu oskolen 3D eskaneatzea eta puntu-hodeien prozesaketa biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko | Heras Manterola, Unai | 2018-10-31 | Azken urteetan ikertzaileek euren galderen erantzun asko naturan aurkitu dituzte, emaitza fidagarri eta iraunkorrak bertatik eskuratuz. Emaitza hauek etorkizuneko teknologia berrien eta ezagutza berrien aurrekariak bilakatu dira zenbait kasutan, biomimetika izeneko praktikari ongi etorria emanez. Lan honetan naturan aurkitzen diren muskuilu oskolak erabili dira azterketetarako elementu nagusitzat. Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileak lanean ari diren Europar proiektu batetatik lortutako zortzi muskuilu oskol bikote aztertu dira. Oskol hauen 3D bidezko eskaneatzean eta lortzen diren puntu-hodeien prozesaketan zentratu da lan hau, prozedura horiek burutzeko metodologia argi eta zehatza eskainiz. Horretarako 3D eskanerrarekin proba desberdinak egin dira metodo egokiena bilatzeko. Ondoren puntu-hodeien irudiak software bidez analizatu dira oskolen geometria aztertzeko aurrekari izango diren landmark-ak eskuratuz. Lan honetan azalduko den metodologia etorkizunean muskuilu oskolen analisietan errepikatu ahal izateko prozedura izango da. Puntu-hodeien prozesaketan lortuko diren landmark-ak eta hauek lortzeko metodoak ere morfologia geometrikoko azterketak egiteko bideratu daitezke. Morfologia geometrikoko azterketez gain, biomimetika praktikara ere bideratu daiteke, teknologia berrien diseinua edo ezagutza berrien eskuratzea ahalbidetuz. Aipatutako muskuilu oskolen 3D bidezko eskaneatze eta puntu-hodeien prozesaketarako metodologia garatzeko, lan honek hainbat puntu jorratuko ditu, hain zuzen, gaiaren testuinguruaren identifikazioa, lanaren helburu eta irispena, erabilitako baliabide eta metodoen azalpena, garapenean agertutako oztopoak, erabilitako metodologiaren ondorioz lortutako emaitzak eta ondorioak, lana garatzeko alderdi ekonomikoa eta etorkizunean eduki dezakeen garapena jorratuko ditu. Puntu horiek guztiak txosten honetan azaldu dira egindako lanaren ikuspegi zehatza eta argia eskainiz.
Lan honetan muskuilu oskolen 3D bidezko eskaneatzea eta puntu-hodeien prozesaketa burutzeko metodologia garatuko da, etorkizunean biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko. Lanaren garapena ulertzeko aztertuko diren gai desberdinak eta erabilitako elementu desberdinak azalduko dira. Muskuilu oskolen analisirako metodologia egoki eta argia bilatzeko helburuarekin, atal honetan gaiaren testuingurua aztertuko da txostena ulertzeko aspektu desberdinak identifikatuz.
Alderantzizko ingeniaritzako problema Lan hau alderantzizko ingeniaritzako problemen barruan kokatzen da. Alderantzizko ingeniaritza analisirako prozesu oso erabilgarria da, software baten bitartez aztertutako elementuen analisi zabalagoa eta fidagarritasun handikoa lortzeko ahalmena ematen duena. Alderantzizko ingeniaritzan erabiltzen den tresna softwarea da. Sarrerako aldagaiak aztertutako elementuaren ingurugiroko datuak dira eta irteerako aldagaiak aldiz, software bitartez egindako analisiaren ondorioz lortutako emaitzak, hala nola, ezagutza berriak, diseinu berriak edota konparaketak egiteko emaitzak izan daitezkeenak. Alderantzizko ingeniaritza errealitatean aurki daitezkeen elementuak aztertzeko prozedura aproposa da, errealitateko egoera asko erreproduzitzeko edota sakontasunez aztertzeko aukera ematen duelako. Ingurunean dauden elementuak berreraikitzeko edo diseinurako elementuak erreproduzitzeko asko erabiltzen da. Elementu desberdinen artean konparaketak egiteko ere 2.1. Irudia. Alderantzizko ingeniaritzako problemen prozesuaren eskema.
erabili daiteke, konparaketa hauetatik ondorioak ateratzeko edota ezagutza berriak lortzeko metodo egokia izanik. Ingurunean egin ezin diren azterketak edota kostu gehigarri handiko saiakuntzak ordeztu daitezke software bidez, analisi sakonagoak eta kostu baxuko analisiak egiteko aukera emanez. Lan honetan itsasoko muskuiluen oskolak software bidez analizatu ahal izateko metodologia azalduko da ondorengo biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko. Hau da, sarrerako elementuak izango diren muskuilu oskoletatik, software bidezko analisia egitera bideratutako metodologia azalduko da, ondoren lortutako emaitzak etorkizunean ezagutza berriak lortzeko, diseinuak erreproduzitzeko edota oskolen arteko konparaketak egiteko baliagarriak izanik. 2.1.1. 3D bidezko eskaneatzearen garrantzia alderantzizko ingeniaritzako problemetan Alderantzizko ingeniaritzako problemen software bidezko analisia egiteko, 3D bidezko eskaneatzea ezinbesteko pausoa da kasu askotan. Aztertu nahi den elementua geometria bat denean, 3D eskaner batetatik pasa beharko da. Geometria hori CAD fitxategi bat izango den puntu-hodeian bilakatuko da, software bitartez analisi zabal bat egiteko aukera emango duena. Alderantzizko ingeniaritzako problemetan erdibideko pausoa izan ohi da. Hasierako azterketak egin eta gero, software bitartez geometria bat landu ahal izateko, 3D eskanerretik pasa beharko da eta lortutako puntu-hodeitik ikertzaileak softwarean egindako lanarekin ikertzen jarraituko ahal izango du. 3D bidezko eskaneatzetan, aztertutako elementuaren gainazalera eskanerraren argi urdin estrukturatuak zebra baten marren itxurako argi izpiak bidaltzen ditu eta hauek elementuaren 2.2. Irudia. 3D bidezko eskaneatzearen prozesu eskematikoa.
Oskolak Oskolak itsasoko muskuiluen estruktura babesgarria dira, zati bigunen euskarri bezala ere egiten dutenak. Muskuiluen oskola bi mineralez osatuta dago: aragonitoa eta kalzitoa, azken honen konposizioa kaltzio karbonatoaren berdina delarik. Oskolek egitura kristalinoa dute, erraz apurtu daitekeena. Muskuilu gehienak uretan bizi dira eta bertan aurkitu daitezke muskuilu desberdinen oskolak. Munduko toki desberdinetan bizi eta hazten dira, tokiko ingurunearen arabera oskoletan ezaugarri ezberdinak agertzen direlarik. Lan honetan, munduko hainbat tokitako zortzi oskol bikote aztertu dira, hauen azterketa egiteko 3D bidezko eskaneatzea eta software bidezko analisia bideratzeko metodologia argia garatuz, etorkizuneko oskolen azterketetan baliagarria izango dena.
Biomimetika Biomimetika naturatik lortzen den ezagutzaren bitartez, imitazioaz baliatuz, emaitza berriak eta iraunkorrak eskaintzeko ahalmena duen praktika da. Naturan aurkitzen diren elementu desberdinak ulertuz eta izaki bizidunen estrategiak aztertuz, ikertu nahi den ezaugarriaren imitazioa lortuz, teknologiaren garapenerako baliagarriak izan daitezkeen emaitza iraunkorrak lortu daitezke. Lur planetak 3.800 milioi urte baino gehiago ditu eta hasieratik darama izaki bizidun eta ingurugiro ezberdinen arteko elkarrekintzen garapenean, hau da, ikuspuntu metodologiko batetatik ikusita urte guzti hauetan zehar etengabeko berrikuntza eta garapena eduki du. Naturak eta gizakiak biziraupenerako elkarrekin bizitzen ikasi dute, horren ondorioz naturan aurkitu ditu gizakiak azken urteotan etorkizunerako soluzio izan daitezkeen ezaugarri ezberdinak, gizakia bera baita ingurumenaren parte. Teknologiaren garapena azken 50 urteetan eman da, beraz, naturak abantaila handia du teknologiaren aurrean biziraupenari dagokionez. Biomimetika alderantzizko ingeniaritzako problemen barruan sailkatu daiteke, naturan aurkitzen den informazioaz baliatuz, diseinu berriak, elementuen berreraikitzea edota ezagutza
berriak lortu baitaitezke. Biomimetikak abantaila nagusi bat du, hau da, ikertzeko behar den informazioa naturan bertan aurkitu daitekeela eta informazio horretatik abiatuz lortuko diren emaitzak etorkizunean iraunkorrak izango direla. Ingeniari, arkitekto edo diseinatzaile batek, bere zalantzen erantzuna biomimetikaren bitartez ebatzi dezake. Azken urteetan diseinurako praktika oso erabilia bihurtu da. Ikertzaileek biomimetikako aplikazioetan jarraitzen duten prozedura honako hau da: naturatik informazioa eskuratu (geometria, datu eta ezaugarriak), ezaugarri horiek analizatu (kasu askotan software bitartez eta geometrien azterketaren kasuan puntu-hodeien CAD fitxategia eskuratuz) eta analisietatik ateratako emaitzak erreproduzitu bizidunen ezaugarri formalak imitatuz, ondoren diseinu berriak, ezagutza berriak edota ezaugarri horiek berreraikitzeko. Biomimetikako aplikazioek berrikuntza industrialarekin lotura handia eduki dute. Jarraian azaltzen dira biomimetikako diseinuarekin lotura eduki duten bi aplikazioen adibideak. Mercedes-Benz enpresak, 2005ean Bionic izeneko autoaren prototipoa atera zuen, ostraciidae arrainaren itxura eredutzat hartuz. Ostraciidae arrainak oso azkar igeri egin dezake, aerodinamikoki bere gorputzaren luzera sei aldiz segundoko estaliz eta bere azal leunagatik turbulentzia minimoak sortuz. Mercedes-Benz-eko ingeniariek arrain honen eredua imitatuz, koefiziente aerodinamiko bikaina lortu zuten beste autoekin konparatuz eta aldi berean erregaien kontsumo oso bajuak lortu zituzten. Sorgailu eolikoei dagokionez, baldintza normaletan errendimendu maximoa bilatzea dute helburu eta aldi berean, turbulentzia handiekiko segurtasun koefizienteak mantentzea. Xibarta balearen inguruko ikasketek erakutsi dutenez, balearen hegalek aurrealdean itxura ondulatua dute eta honi esker turbulentzia handiko egoeretan hegal leunek edukiko luketen abiadura baino handiagoak lortzeko gai dira. Whalepower enpresa diseinu berriak probatzen ari da bere turbina 2.3. Irudia. Ezkerrean ostraciidae izeneko arraina eta eskuinean Mercedes-Benz enpresaren autoa ostrazido arrainaren itxuraren imitazioarekin. (Rodríguez et al. 2013)
eolikoetan, hegal mota honen ezaugarriak imitatuz, energia handiagoa sortzea lortzen dutelako eta segurtasun koefizienteak mantentzea lortzen dute turbulentzia handiko egoeretan.
Morfologia geometrikoa Morfologia geometrikoa elementu geometriko baten azterketan oinarritzen da, hain zuzen elementu horren atal desberdinen arteko distantzia erlatiboak konparatzean datza. Distantzia erlatibo hauek aldaketa morfologikoak bereizteko erabiltzen dira. Praktika honi esker elementu baten geometria aztertu daiteke bere tamainaren aldagaia kontutan hartu gabe. Elementu baten geometria aztertzeko, landmark-ak erabiltzen dira, gainazalean kokatzen direnak eta elementu berdinen artean adostasun bera eramango dutenak. Elementuen landmarken arteko distantzia erlatiboak konparatzen dira eta aldaketa morfologikoak identifikatzen dira. Morfologia geometrikoa oso erabilia da biologia zientziarekin lotuta dauden ikerketetan, naturan aurkitzen diren elementuen geometria irregularrak aztertzeko tresna baliagarria baita. Praktika hau lan honen barnean sartzen ez den arren, muskuilu oskol desberdinen landmarkak zehazteko metodologia zehaztuko da, ondorengo morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko baliagarria izango dena. 2.4.1. Landmark-ak Landmark-ak naturako elementu batean espezie desberdinen artean ikertzaileek akordioz lortutako gainazaleko puntuak dira. Naturako elementuen geometriak konparatzeko erabiltzen dira, elementu bakoitzak akordioz zehaztutako berezko puntuak dituelarik. Puntu hauek morfologia geometrikoko azterketak egiteko erabiltzen dira eta gainazaleko puntu horien artean dauden distantzia erlatiboak konparatzeko balio dute. 2.4. Irudia. Ezkerrean Xibarta balearen hegala eta eskuinean sorgailu eoliko baten hegala Xibarta balearen hegalaren imitazioarekin. (Rodríguez et al. 2013)
Oskolen analisiak egiteko, muskuiluen oskoletan aurretik ikertzaileek espezie desberdinak ikertuz adostutako landmark-ak erabiltzen dira (Laitano et al. 2013, Scalici et al. 2017, Márquez et al. 2011). Ondoren landmark hauek baliagarriak izango dira oskol espezie desberdinen artean konparaketak egiteko eta ondorioak ateratzeko. Oskoletan adostutako hamar landmark daude 2.5. Irudian agertzen diren moduan eta Materialak eta Metodoak ataletan hauek lortzeko metodoak zehaztasunez azaldu dira.
2.5. Irudia. Oskol baten aurretiko eta alboko bista, bakoitzean 10 landmark-ak zehaztu direlarik.
3. Lanaren helburuak eta irispena
Irispena Alderantzizko ingeniaritzan oinarrituz eta Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileen Europar proiektu batetatik abiatuz, muskuilu oskol desberdinen 3D bidezko eskaneatzea eta puntuhodeien prozesaketa burutzeko metodologia argia zehaztea da lana honen xedea, etorkizuneko proiektu edo lanetan, muskuilu oskolen azterketetan prozedura hau erabil dadin. Metodologia honen bitartez lortu daitezkeen muskuilu oskolen emaitzak baliagarriak izan daitezke etorkizuneko biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko.
Helburuak Lan honek hainbat helburu bete beharko ditu azalduko den metodologia ahalik eta zehatzena eta argiena izateko. Jarraian agertzen dira lan honetan finkatu diren helburuak: • Bilatuko den metodologia zehatza eta argia izango da ondorengo lanetan errepikatu ahal izateko. • Muskuilu oskolen puntu-hodeia lortzeko 3D bidezko eskaneatzearen prozedura nola lortu den azalduko da. • Muskuilu oskolen landmark-ak lortzeko eta zehazteko prozedura nola lortu den azalduko da. • 3D bidezko eskaneatzea burutzeko prozedurarik egokiena bilatuko da lortutako oskolen puntu-hodeiak analisirako egokiak izan daitezen. Puntu-hodeiek zehaztasun nahikoa erakutsi beharko dute oskolen luzera eta altuera neurtzeko. Aldi berean oskol bakoitzean gainazaleko geruza bakoitza argi ikusi beharko da geruzen arteko distantziak neurtzeko. • Lan honetan zortzi oskol bikote aztertuko diren arren, etorkizuneko proiektuetan baliagarria izan daitekeen seriezko eskaneatzea egiteko prozedura egokiena bilatuko da. • Oskolek erakusten dituzten irregulartasunengatik landmark desberdinak jartzeko irizpideak bilatuko dira, aurretik oskolak ikertu dituzten adituek zehaztutako landmark-ak jartzeko adostasunak jarraituz. • Landmark-ak zehazteko erreferentzia sistema egoki bat bilatuko da, oskol guztietan erreferentzia sistema bera errespetatuz, euren arteko konparaketak egin ahal izateko. Helburu hauek lortzeko balizko bat egongo da, balizkoa jarraian datorrena izanik:
• Oskolaren puntu-hodeien emaitza zehatza lortu ezin bada eta ondorioz oskolaren landmark guztiak lortu ezin badira, GOM Inspect softwarearen bitartez, oskola berreraikiko da gutxi gorabeherako landmark-ak lortzeko. Ikuspuntu metodologikotik lan honek 3D eskanerra eta GOM Inspect software informatikoa erabiltzen ikasteko helburuak izango ditu.
Gaiaren testuingurua azalduta eta lanaren irispena eta helburuak finkatuta, muskuilu oskolen 3D bidezko eskaneatzea eta puntu-hodeien prozesaketa burutzeko metodologia azalduko da. Horretarako jarraian azalduko diren pausoak jarraituko dira (4.1. Irudia). Lehenik eta behin, lan honetan, muskuilu oskolak Plentziako Itsas Estaziotik eskuratuko dira. Oskolak eskuratu ostean garbitu egingo dira zehaztasunez eskaneatu ahal izateko, oskolek erakusten dituzten zikinkeriak azaleratuta geratu ez daitezen. Ondoren oskolak 3D eskanerraren bitartez eskaneatuko dira, horretarako proba desberdinak egingo dira metodorik zehatzena eta bizkorrena bilatzeko, puntu-hodeien irudi argi eta zehatza lortzeko. Oskolak CAD formatuan eskuratuta, GOM Inspect softwarearen bitartez analizatu egingo dira, bertan koordenatuak hartzeko erreferentzia sistema egokiena lortuz. Azkenik oskol bakoitzari dagozkion hamar landmark-en koordenatuak eskuratuko dira. Metodologia hau jarraituta, oskolak prest egongo liratezke etorkizuneko biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak burutzeko. 4.1. Irudia. Lanaren metodologiaren fluxu diagrama.
5. Baliabideak eta metodoak
Oskolak Lan honetan Europar proiektu batetatik datozen zortzi oskol bikote aztertu dira eta hauen 3D bidezko eskaneatzea eta puntu-hodeien prozesaketa burutu da. Oskolak Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileek utzitakoak dira eta jatorri desberdinetatik hartu dira. Muskuilu oskol hauek duten izen konplexuagatik izendapen bat jarri zaie. 5.1. Taulan azaltzen dira oskol bakoitzaren izendapena, izena, jatorria eta adina. 5.1. Taula. Muskuilu oskolen izendapena, izena, jatorria eta adina. Izendapena Izena Jatorria Adina Mg Mytilus galloprovincialis (Mediterraneoko muskuilua) Arrigunaga (Bilbo) 2-4 urte Me Mytilus edulis (Muskuilu urdina) Rissa (Norvegia) 2-3 urte Mt Mytilus trossulus (Baltikoko muskuilu urdina) Karlmar (Suedia) 1-2 urte Alien Xenostrobus securis (Pygmy muskuilu beltza) San Ignazio (Bilbo) 2-3 urte
5.1. Irudian ez da Mt1 oskolaren irudirik adierazi, aurrerago Oztopoak atalean azalduko den moduan lana garatzerako orduan apurtu zelako. Gainazaleko kolorerik beltz ilunena Mg oskolek eta Alien oskolek dute, gainera Mg1 EZK oskolaren gainazalak distira handia du. Gainazaleko kolorerik argiena Me oskolek dute, kolore marroia erakusten dutelarik. Eskanerrarentzat kolore ilun eta distiratsuak izango dira zailenak identifikatzeko. Oskol bakoitzean eskuineko eta ezkerreko aurpegiak aztertu dira, beraz, guztira hamalau elementu aztertu dira. Oskol bakoitzari izendapen bat eman zaio eta oskol bakoitzaren orientazioaren arabera, aurrez aurre ikusten den aurpegiak ere izendapen bat eraman du, ondorengo azalpenean azaltzen den moduan: • Oskol bikote bakoitzaren ezkerreko eta eskuineko aurpegiei 5.2. Irudian azaltzen den izendapenarekin izendatu zaie: ezkerreko aurpegientzat EZK laburdura erabili da eta eskuineko aurpegientzat ESK laburdura.
• Eskaneatzean erabili diren oskolen aurpegien orientazio desberdinei ere izendapen bat eman zaie, 5.3. Irudian azaltzen den moduan. Oskolekin egindako probetan hiru orientazio mota desberdin hauek probatu dira: a orientazioa, b orientazioa eta c orientazioa. Orientazio hauek eskaneatzean proba ezberdinak egiteko erabili dira, orientazio egokiena bilatzeko. Plastilina beltza erabili da a eta b orientazioa zuten oskolak eusteko. 5.2. Irudia. Mg1 oskolaren ezkerreko eta eskuineko aurpegien izendapena.
3D Eskanerra 3D metrologian aditua den GOM enpresa alemaniarraren eskanerra erabili da lan honetarako, hain zuzen ere ATOS Compact Scan izeneko 3D eskaner eramangarria erabili da oskolen eskaneatzeak egiteko. Eskanerra mugimendu eta bibrazioekiko oso sentikorra da eta kontu handiz erabili da. Eskanerreko lenteak oso apurkorrak eta sentikorrak dira ere bai, horregatik eskanerra leku lasaietan erabili da. 5.4. Irudia. 3D eskanerraren muntaia eta aurrean mahaia eta panel beltz mugikorra oskol bikote batekin. 5.3. Irudia. Mg2 ESK oskolaren aurpegiaren hiru orientazio desberdinen izendapena.
Eskanerra eramangarria denez, euskarri baten gainean kokatu da, orientazio desberdinak hartzea ahalbidetzen duena. Eskanerraren aurrean mahai bat kokatu da eta gainean panel beltz lau birakari bat jarri da oskolak bertan kokatzeko eta oskolen norabidea eskaneatzean aldatzeko. Horrela mahaia aurrera eta atzera mugitzeko erabili da eta panel beltza oskolaren posizioa biratzeko. Panel beltzean eskanerrak identifikatuko dituen pegatinak jarri dira, eskanerrak hauen arteko distantzia erlatiboak erabiltzeko irudia lortzerako orduan. Eskanerra erabiltzen hasi baino lehen 30 minututan berotzen utzi da eta ondoren kalibratu egin da. Horretarako GOM enpresaren ATOS Professional softwarea erabili da eta bertan kalibratzeko ematen diren pausoak jarraituz 3D eskanerra kalibratu da (kalibratzeko beharrezkoa den panel txuria eskanerrak berak ekartzen du). Bibrazioak egotekotan, softwareak mezu bat pantailaratzen du bibrazioen berri emanez, kalibrazioarekin edo aurreragoko eskaneatzeekin ez jarraitzeko jakinaraziz egoera lasaitu arte. ATOS Professional softwareak panel beltzean kokatutako pegatinak identifikatzen ditu eta pegatina horiek eskanerrak hartzen duen bolumen eremuaren barruan egon behar dute. Pieza baten eskaneatzean, pegatinen arteko distantzia erlatiboa ezin izango da aldatu. Eskanerrak hartzen duen bolumenean plano optimo bat dago eta emaitzarik zehatzenak plano honetatik gertu lortzen dira, hain zuzen, esperientziak erakutsi duenez, plano optimoaren ezkerrean pegatinak kokatuz lortzen dira emaitzarik onenak 5.5 Irudian ikus daitekeen bezala. Eskanerraren argi urdin estrukturatuak botatzen duen argiak, elementuetan sortzen dituen argi estrukturatuen deformazioen bidez lortzen ditu irudiak, hau da, eskanerrak elementuaren gainazaleko itxura aldaketak jasotzen ditu eta gainazaleko puntu desberdinek eskanerrari euren arteko distantzia erlatiboak bueltatzen dizkiote irudiaren puntu-hodeia lortuz. Horregatik gainazalean distirak dituzten piezak eta kolore beltzeko piezak oso zailak dira eskaneatzeko, argi 5.5. Irudia. Pegatinen puntu berdeak eskanerrak hartzen duen bolumeneko plano optimoaren ezkerrean kokatuta.
urdin estrukturatuen deformazioak ez baitira ondo bereizten eta ondorioz puntu kopuru zehatza lortzea zaila da. Lan honetan oskol batzuk ezaugarri hauek erakutsi dituzte.
Oskolen eskuratzea Muskuilu oskolak, lan honetan, Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileak lanean ari diren Europar proiektu batetatik eskuratu dira, munduko leku desberdinetatik lortutako oskolak izanik. Oskolak euren sorterritik jaso direnez, lehenik eta behin euren azalean agertzen diren zikinkeriak eta hazitako belarrak garbitu dira, eskaneatzean emaitza garbiak lortzeko. Horretarako ura eta jaboiarekin oskolen azalean dauden belar eta zikinkeriak eskuz poliki eta leun (oskolak hauskorrak direnez ez apurtzeko) garbitu dira, azal garbia lortu arte.
Oskolen eskaneatzea Oskolen eskaneatzea Bilboko Ingeniaritza Eskolako Product Design Laboratory-n egin da, aurretik azaldutako 3D eskanerra eta ATOS Professional softwarea erabiliz. Oskolen emaitza onenak eta metodologia egokiena lortzeko helburuarekin hainbat proba egin dira. Hamalau oskolen eskaneatzea egiteko, serieko produkzioaren antzeko kontzeptua erabili da. Hasieran oskol bat aztertu da eta ondoren prozedura bera gainontzeko oskolei aplikatu zaie. 5.5.1. Hasierako probak Mg1 EZK oskolarekin egin dira hasierako probak. Oskol honetan ikusten dira distira eta kolore ilun gehien, ondorioz emaitzarik txarrenak oskol honetan espero dira. Oskola a eta b orientazioekin eskaneatzea erabaki da, bi orientazioetan lortutako emaitzak ondoren oskol
bakarrean bateratzeko helburuarekin. Bi orientazio horiekin lortu daitezkeen emaitzak onak diren edo beste orientazioren bat bilatu beharko den aztertu da. Hasteko, Mg1 EZK oskola panel beltzaren gainean kokatu da a orientazioarekin, horretarako plastilina beltz bat jarri da oskolaren azpian. Ondoren jarraian azalduko den prozedura bera b orientazioarentzako erabili da. ATOS Professional softwarean fitxategi berri bat ireki eta pegatinen puntu berdeak pantailaratzeko orduan, kameraren leihoan agertzen den distiren komandoarekin jokatu da egoeraren arabera puntu berde gehien pantailaratzeko. Aurretik azaldu den moduan, mahaia mugituz, puntu berdeak plano optimoaren ezkerrean kokatzea lortu denean, eskaneatzearekin hasi da. Horretarako teklatuko zuriune-barra erabili da hartualdi bakoitza hartzeko. Eskanerrak parean duen aurpegiaren puntu hodeia bakarrik hartzen duenez, plano beltza biratzen oskolaren inguruan hartualdi desberdinak egin dira, ordenagailuaren pantailan oskolaren puntu-hodeien irudi osoa lortu arte. Eskanerra edo mahaia mugitu beharko balira puntu gehiago lortzeko, mugitu egingo liratezke, garrantzitsuena oskolak plano beltz mugikorreko pegatinekiko duen distantzia erlatiboa mantentzea baita. Ezin izango balitz oskolaren puntu-hodei osoa lortu (gainazalaren ezaugarrien ondorioz) metodo berriak bilatu beharko liratezke. Hain zuzen oskolen gainazaleko ezaugarrien ondorioz, emaitzak ez dira oso zehatzak izan eta proba berriak bilatu dira. 5.5.2. Hautsarekin egindako probak Puntu-hodeiko puntu gehiago eta emaitza zehatzagoak lortzeko hauts kapa batez oskol beltz eta distiratsuak estaltzea erabaki da gainazalaren ezaugarri horiek eskanerrari ezkutatzeko. Kontutan eduki behar da hauts partikula hauek emaitzetan zehaztasuna galtzea eragin dezaketela. Horretarako 5.6. Irudian azaltzen den fluxu diagramaren pausoak jarraitu dira emaitza onena bilatzeko. Mg1 EZK oskolarekin probak egiten jarraituz, a eta b orientazioekin eskaneatu egin da. Hasteko a orientazioa eskaneatu da eta ondoren berdina b orientazioari aplikatuko zaio. Ondoren prozedura bera gainontzeko oskolekin egiten jarraitu da.
Proba honekin hasteko, Mg1 EZK oskolari hauts kapa oso fin bat bota zaio oskolaren gainazala guztiz estaliz eta kolore iluna disimulatuz. Ez da gomendagarria hauts asko botatzea emaitzek zehaztasuna galdu dezaketelako. Hautsa duen Mg1 EZK oskolaren a orientazioarekin eskaneatzea egin da, aurreko pausuan azaldutako eskaneatzearen prozedura bera jarraituz. Behin bi emaitzak lortuta emaitzarik onena zein den baloratu da ondorengo oskolekin prozedura berdina errepikatzeko. Bi probetan lortutako emaitzak oso zehatzak ez balira, irudirik onena aukeratuko litzateke edo bestela metodo berri baten bilaketan zentratuko litzateke. Mg1 EZK oskola behin hautsarekin eskaneatu eta gero, ura eta jaboiarekin garbitu da hautsa kentzeko. Eskaneatzean oskolaren irudia hautsarekin berriz estali behar izatekotan, oskola garbitu eta gero hautsa berriz botako litzaioke. 5.6. Irudiko proba Mg1 eta Mg2 oskolen ezkerreko eta eskuineko aurpegiekin egin da a eta b orientazioak kasu guztietan eskaneatuz. 5.6. Irudia. Mg1 EZK oskolarekin egindako probaren fluxu diagrama.
5.5.3. Elementu lagungarria erabiliz egindako probak Eskanerrak baldintzatzen dituen mugimenduengatik, oskolaren barruko aurpegiko puntu batzuk hartzea zaila da. Oskolaren puntu guztiak hartzeko eta emaitza zehatzena lortzeko, oskolaren atzean pegatinak dituen elementu lagungarri bat jartzea erabaki da, 5.7. Irudiaren arabera, eskanerrak orientazio berrietan hartualdiak egin ditzan. Elementu lagungarria, eskanerrak oskolaren atzean pegatinak ikus ditzan jartzen da aurreko puntu erlatiboak mantenduz. Elementu lagungarri bat baino gehiago erabili daiteke irudi osoa lortzeko, baina kokapen bakoitzean, pegatinen ordena desberdina izan beharko da, euren arteko distantzia erlatiboa desberdina izanik aurreko elementu lagungarriaren hartualdian eduki duen kokapenarekin konparatuz. Bestela ATOS Professional softwareak, aurreko egoerarekin antzekotasunak ikusiko ditu eta aurreko egoera berdina interpretatuko du, emaitza faltsuak lortuz. Probak Mg1 EZK oskolaren a orientazioarekin eta hautsarekin egin dira. Hartualdiak hartzen joan den heinean, puntu gehiago lortu ezin zenean, eskanerra euskarrian zehar mugitu egin da interesa zuten oskolaren barruko puntuak hartzeko. Orientazio desberdinekin oskolaren ia irudi osoa eta zehatza lortu da (beti ere hautsak sartzen duen zehaztasun falta hori kontuan hartuta). Elementu lagungarriaren probak Mg1 oskolaren ezkerreko eta eskuineko aurpegiekin eta Mg2 EZK oskolarekin egin dira kasu guztietan a eta b orientazioekin eskaneatuz. Lortutako emaitza guztiak baloratu egin dira eta hautsik gabe eskaneatzen jarraitzea erabaki da hautsaren errorea baztertzeko. Elementu lagungarriarekin oskolaren barruko puntako puntuak zehaztasun handiagoarekin lortzea lortu da baina gainazaleko puntuek hautsaren ondorioz zehaztasuna galdu dute. Beraz hautsik gabe eskaneatzen jarraitzea erabaki da zehaztasun osoa lortzeko helburuarekin. 5.7. Irudia. Elementu lagungarria pegatinekin oskolaren atzean kokatuta.
5.5.4. Hautsik gabeko proba berriak Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileek oskolen gainazaleko geruzak aztertu nahi dituztenez errealitatearekin zerikusi handiena duen metodoa bilatzen jarraitu da. Hautsak gainazalean errore txikia sartzen duenez, geruza horiek ahalik eta argien ikusteko hautsik gabe eskaneatzen jarraitzea erabaki da. Orain arte elementu lagungarria hautsa zuten Mg1 eta Mg2 oskolekin bakarrik erabili da eta hurrengo probetan hautsik gabeko oskolekin erabiliko da. Mg1 eta Mg2 oskolak hautsarekin zikinduta geratu direnez, ondorengo probak Me oskolekin egitea erabaki da. Me1 EZK oskolaren a orientazioarekin egin dira proba berriak. Aurretik erabilitako elementu lagungarriaren metodo bera erabili da, prozedura bera jarraituz 5.8. Irudian agertzen den fluxu diagramako pausoak jarraituz. Ondoren prozedura bera gainontzeko oskolekin egiten jarraitu da.
Probak Me1 eta Me2 oskolen ezkerreko eta eskuineko aurpegiekin egin dira, kasu guztietan a eta b orientazioak eskaneatuz. 5.8. Irudia. Me1 EZK oskolarekin egindako probaren fluxu diagrama.
5.5.5. Azken proba eta aukeratu dena Aurreko probetako emaitzak baloratuz, zehaztasuna eta eragiketa kostua metodo berean kontutan hartzea erabaki da, azken finean bi helburu batera lortu nahi direlako: seriezko produkziorako metodo egokia eta oskolen gainazalaren zehaztasuna. Elementu lagungarriarekin egindako probetan eragiketa kostua handia denez eta seriezko produkzioaren ideia bilatzen denez, metodo berri bat bilatu da emaitzak bizkorrago eskuratzeko eta oskol guztien emaitzak egun berean lortzeko, euren arteko konparaketak errazago egiteko. Aurreko probetan ikusi denez hautsik gabe lortu da gainazaleko zehaztasun handiena, beraz metodo berrian eskaneatzeak hautsik gabe eta elementu lagungarririk gabe egitea bilatu da. Proba berriak egin dira oraingoan c orientazioa batekin probatuz. Ikertzaileek behar dituzten oskolen gainazaleko analisiak egiteko, c orientaziotik lortzen diren datuekin bakarrik badirudi nahikoa dela, beraz metodo berri onekin emaitzak lortzen probatu da. Orientazio honek oskolaren dimentsio erreala eta geruzak erakusten ditu, beraz nahikoa izan daiteke c orientazioa bakarrik eskaneatzearekin. Probak egiteko oskolak plano beltz mugikorraren gainean jarri dira Mg1 oskoletik hasita, helburua oskol guztien eskaneatzeak egun berean egitea baita. Kasu honetan oskol bakoitzean orientazio bakarra (c orientazioa) eskaneatzen denez, oskolen ezkerreko eta eskuineko aurpegiak batera eskaneatu dira (5.9. Irudia) denbora aurrezteko. Oskolak plano beltzean jartzeko, azpian plastilina beltza jarri zaie planora ondo eusteko eta altura txiki batetara geratzeko, ondoren CAD fitxategiak gordetzerako orduan lagungarria izan daitekeelako oskolaren inguruko zikinkeria kentzeko. Proba hauetan eskanerra euskarrian mugitu gabe mantendu da eta mahaia eta plano mugikorra bakarrik mugitu dira. 5.9. Irudia. Ezkerreko irudian Mg1 oskolak bikoteka plano mugikorraren gainean eta eskuineko irudian Me1 oskolak plano mugikorrean plastilina beltzarekin altuera batetara kokatuta.
Oskolak eskaneatzeko, Mg1 oskolari aurretik azaldutako eskaneatzeko pausoak aplikatu zaizkio eta egun berean eskaneatzeak egin dira Mg2, Me1, Me2, Alien1, Alien2, Mt1 eta Mt2 oskolekin. Behin emaitza guztiak lortuta azken proba hau metodorik egokiena dela baloratu da eragiketa kostua eta gainazaleko zehaztasunari dagokionez, beraz etorkizuneko lanetan azken proba honetako pausoak jarraituz nahikoa izango litzateke. Eskaneatze bakoitza bukatu eta gero irudia moztu da ATOS Professional softwarearen bitartez eta inguruan agertu diren zikinkeria guztiak kendu dira. Azkenik irudi bakoitza CAD formatuan exportatu eta gorde egin da. Orain arte egindako proba guztietan laborategiko argiak piztuta egon dira. Beste egun batean, oskol guztiak berriz bikoteka eskaneatu dira c orientazioa bakarrik eskaneatuz eta laborategiko argiak itzalita, oskolen kolore iluna hobeto disimulatuta geratzeko. Prozedura hau erabili da Mg1 oskoletik hasita eta egun berean oskol guztiak eskaneatuz. Amaitzeko lortutako emaitzen zikinkeriak softwarean kendu dira eta irudiak exportatu eta gorde egin dira. Emaitzak atalean azaldu da saiakuntza honetan lortutako emaitzak. Eskaneatzean erabilitako proba ezberdinen fluxu diagrama jarraian azaltzen da (5.10. Irudia) probak egiten hasi den oskola adierazita dagoelarik. Kontuan eduki behar da proba batzuetan elementu lagungarriak ere erabili direla emaitza zehatzagoak bilatzeko helburuarekin. 5.10. Irudia. Eskaneatzean egindako proba desberdinen fluxu diagrama eta aukeratutako azken proba zehaztuta.
5.10. Irudian azkenik aukeratu den proba zehazturik dator, probak egiten hasi den oskola eta erabilitako metodoak adierazi direlarik.
Oskolen software bidezko analisia Oskol guztien puntu-hodeien CAD formatua lortu denean, software bidezko analisia egin da. Horretarako GOM Inspect softwarea erabili da. Analisi honen helburua eskatutako neurriak eta landmark-ak eskuratzea izango da. Oskolen hamar landmark-en koordenatuak hartuko dira, bertan oskolaren luzera eta punturik gorenena zehaztuta egongo direlarik. Eskaneatzean lortutako emaitza guztietatik emaitzarik onenak aukeratu dira, beti ere egun berean egindako oskol guztien emaitzak egon badira, konparaketak zehatzagoak izateko. Egun berean ez badira eskaneatze guztiak lortu, eskaneatzeak berriz errepikatu beharko liratezke oskol guztien emaitzak egun berean lortu arte. Mg1 EZK oskolarekin egin da lehenengo analisia, gero analisi bera oskol guztiekin errepikatu da. Horretarako CAD artxiboa GOM Inspect softwarera inportatu da. Artxiboa CAD formatuan edo sare egoeran inportatzeko aukera dago eta koordenatuekin lan egiteko oskolaren sarea beharrezkoa da. Aipatutako inportatzeko bi aukeretan emaitza berdina lortzen denez, CAD formatuan inportatzea erabaki da eta bertan sarea sortzea, bi elementuak aldi berean proiektu berean edukitzeko (CAD artxiboa eta sarea), badaezpada bi elementuekin lan egin behar bada. Sarea sortzeko GOM Inspect-en aukeren barran honako pausoak jarraitu dira: "Operaciones/CAD/De CAD a malla real…" eta oskolaren sarea sortu da. Behin oskolaren sarea lortuta erreferentzia sistema bat definitu da oskol denetan koordenatuek irizpide berdinak jarraitzeko. Horretarako aukeren barran "Operaciones/Alineación/Alineación inicial/3-2-1…" pausoak jarraitu dira. Ondoren Ctrl+Klik komandoa erabiliz oskolean sei puntu definitu dira erreferentzia sistemako ardatzak sortuz. Hori lortuta jatorrizko koordenatu puntua definitu egin da. Lehenik eta behin L1 landmark-a definitu da, jatorrizko koordenatu bezala identifikatuko dena, (0,0,0) puntua. Horretarako puntu bat sortu da oskolaren puntan. Oskol guztiek forma irregularra dutenez, oskolaren ahalik eta punturik urrunenean jarri da L1 puntua. Puntua sortzeko aukeren barran honako pausoak jarraitu dira: "Construir/Punto/Punto…". Pausoak jarraituta puntua aukeratu da Ctrl+Klik komandoa erabiliz. Horretarako oskola ertzez jarri da eta bertan agertzen den erregelan begiratuz punturik urrunena dagoen lekuan L1 puntua kokatu da.
Behin L1 puntua kokatuta, erreferentzia sistemako ardatzak bertara eraman dira. Aukeren barran "Operaciones/Alineación/Alineación manual/ Trasladar…" pausoak jarraitu dira eta (0,0,0) puntua L1 puntura eraman da. Azkenik erreferentzia sistemako ardatzak guztiz definitzeko biratu egin dira honako eskakizun hauek jarraituz: landmark guztiak z=0 ardatzaren gainetik egotea, x ardatzeko koordenatuak positiboak izatea eta y ardatza oskolaren jatorrizko koordenatuaren erditik ezkerretara positiboa izatea. Oskol bakoitzean ardatzak egoeraren arabera mugitu dira baina kasu guztietan pauso berdinak erabili dira finkatutako eskakizunak lortzeko. Honako pauso hauek jarraitu dira: "Operaciones/Alineación/Alineación manual/Rotar…" eta irekitzen den leihoan beharrezkoak diren biraketak egin dira ardatzak eskakizunen arabera definituta geratzeko (5.11. Irudia). Koordenatu ardatzak ondo kokatuta, landmark-ak zehaztu dira. Oskolen irudiak irregularrak direnez eta landmark-ak z=0 planoaren gainetik egongo direla ziurtatzeko, L1 puntuan, plano ebakitzaile bat sortu da "Construir/Plano/Plano Punto-Normal…/L1 puntua Z+ ardatzean". Plano horretan eskuineko botoiarekin "Corte transversal en plano de elemento" komandoa aplikatu da. 5.11. Irudia. Me1 EZK oskolaren ardatzak puntan kokatuta eskakizunak jarraituz.
Plano horrek irudia moztu du z=0 ardatzaren azpitik, baina ez da irudirik desagertu ezta baztertu. Horrela jarraian hartu diren landmark guztiak z=0 ardatzaren gainetik zehaztu dira. Falta diren gainontzeko bederatzi landmark-ak hartzeko ondorengo irizpideak aplikatu dira, puntuak jartzeko L1 sortzeko prozedura berdina jarraituz eta puntuak begi hutsez hartuz. 5.2. Taula. Hamar landmark-ak hartzeko irizpideak. Alboan landmark-ak aurretik eta alboko bistekin oskolean adierazita. Landmark Kokapena Irudia L1 Oskolaren puntan kokatzen da, atzeko punturik urrunena.
L2 Oskolak kurbadura handiena erakusten duen aldetik, lerro zuzenena bukatzen den puntura arte. L3 Kurbadura bukatzen den puntua eta alboko punturik urrunena. L4 Kurbak itxura zirkularra hartzen hasten deneko puntua. L5 Oskolaren punturik urrunena. L6 Kurba zirkularra bukatzen deneko puntua. L7 Oskolaren kontrako aldetik lerro zuzena hasten deneko puntua. L8 Lerro zuzenaren erdibideko puntua, L3 eta L2 tartean. L9 Puntako kurbadura hasten deneko puntua. L10 Oskolaren altueran dagoen punturik gorenena.
Landmark-ak hartzerako orduan saiatu da gainazalaren ertzetatik ahalik eta gertuen hartzen 5.12. Irudian azaltzen den moduan. L10 puntua hartzeko, oskola ertzez jarri da eta bertan azaltzen den erregelan, ertzeko punturik altuenean kokatu da puntua. Behin landmark-ak finkatuta, puntu guztiak aukeratu dira eta eskuineko botoiari emanez, agertzen den zerrendan "Visualizar/Geometria" klikatu da eta puntuen koordenatuak bistaratu dira. Horiek izango dira etorkizuneko proiektu edo lanetan erabiliko koordenatuak. Prozedura hau oskol guztiekin aplikatu da eta emaitzak taula batetan gorde dira. 5.12. Irudia. Goiko irudian oskolaren aurretiko bista eta beheko irudian oskolaren alboko bista, bietan hamar landmark-ak azaltzen direlarik.
Oskolen berreraikitzea Helburuetan azaldu den moduan, oskolen batetan eskaneatzean lortutako puntu-hodeien irudian ez badira puntu guztiak lortu eta landmark guztiak hartzeko zailtasunak badaude, oskolen berreraikitzea egingo da. Oskolen berreraikitzea jarraian azaldutako pausoak jarraituz egin da. GOM Inspect-en oskola inportatu da. Lehenik eta behin baloratu egin da hutsunea oso handia edo zulo txikia den. 5.13. Irudia. Software bidezko analisian jarraitutako pausuen fluxu diagrama.
Zuloak berreraikitzeko, GOM Inspect-ek komando bat barneratzen du jarraian azaltzen diren pausoak jarraituz erabili dena: "Operaciones/Cerrar agujeros/De manera interactiva…". Gainazalaren leuntasuna normala hartu da eta Ctrl botoiarekin, lotu nahi diren bi puntuen artean lerro bat eraiki da. Zulo handiak diren kasurako edo bi puntu lotzeko aukerarik ez dagoenean, zubiak eraiki dira. Horretarako "Operaciones/Cerrar agujeros/Puente de malla…" pausoak jarraituz, Ctrl+Klik botoiekin bi puntu aukeratu dira eta angelu bateko desbideratzea emanez, hutsuneak txikitu dira. Ondoren aurreko prozedura berdina aplikatu da hutsuneak ixteko. Zulo txikiak badira, azaldutako azken pauso hau egitea ez da beharrezkoa. Aurreko prozedurak erabiliz, modu iteratiboan oskolaren hutsuneak berreraiki dira eta azkeneko emaitza hurbildua lortu da.
5.14. Irudia. Zubien bidezko hutsuneak ixteko metodoa.
GANTT diagrama Lana burutzeko zeregin desberdinak Gantt diagrama batetan adierazi dira (5.15. Irudia). Lanaren iraupenari dagokionez 113 egunetan burutu da, jai egunak, asteburuak eta azterketetako datak kontutan hartu gabe. Aipatu beharra dago ez dela asteko 5 egunetan 8 ordu lan egin. Nahiz eta iraupena 113 egunetakoa izan, aste desberdinetan egun konkretuetan lan egin da gutxi gorabehera egun bakoitzean 4 ordu lan eginez. Laborategiko lanari dagokionez, 25 egun horietan lanegunak laborategiko teknikariarekin adostu dira bere laguntzaz eskanerra erabili ahal izateko. Software bidezko analisiari dagokionez, 42 egunetatik ez da asteko 5 egunetan lan egin, azterketa partzialak eta bestelako lanak kontutan hartuta, egun konkretuetan ordu batzuetan zehar lan egin da. Guzti hau kontutan hartuta lanak eskatzen dituen 6 kredituak gutxi gorabehera errespetatuta dira 113 egun horietan.
Zeregin nagusien Gantt diagrama hainbat ataletan banatuta dago eta zuzendariarekin egin diren bileren egunak mugarriak izan dira lanarekin jarraitu ahal izateko. Hasteko, lana esleitu egin da eta hurrengo egunean lanarekin hasi da. Lehenik eta behin gaiaren testuingurua ulertu da eta bukatzean zuzendariarekin ikasitakoa komentatu da. Ondoren laborategiko lanarekin hasi da, atal praktikoa izan dena. Atal praktikoaren amaieran zuzendariari emaitzak erakutsi zaizkio lanarekin jarraitu ahal izateko. Gero software bidezko analisia egin da atal praktikoko emaitzak landuz. Lortutako emaitzak berriz ere zuzendariari erakutsi zaizkio. Azkenik emaitzak analizatu egin dira eta etorkizunean eduki ditzaketen ekarpenak aztertu dira. Zeregin guzti horiek burututa lana amaitu da. 5.8.1. Gantt diagramaren sakontzea Gaiaren testuingurua ulertzeko lanaren garapenerako beharrezkoak diren bi gai nagusi landu dira, biomimetika eta morfologia geometrikoa. Beste alde batetik 3D eskanerrei buruzko informazio ere bildu da. Hasteko biomimetika eta morfologia geometrikoa izeneko gaiak ulertu dira eta behin bi gaiak landuta, 3D eskanerrak ulertzen hasi da. Testuingurua ulertuta, zuzendariarekin bilera bat egin da landutakoa komentatzeko. Laborategiko zereginak aztertuz, atal praktikoari dagozkion zereginak egin dira, hala nola, oskolen 3D bidezko eskaneatzea. Lehenik eta behin laborategia ezagutu da eta egin diren proba ezberdinak aurretik zehaztu dira. Hurrengo egunetan oskolak eskaneatu egin dira eta eskaneatzean egindako proba desberdinen emaitzak aldi berean dokumentatu egin dira. Laborategiko lanak iraun duen egunetan, tarteko Gabonetako oporrak eta azterketa egunak ez dira kontutan hartu.
Software bidezko analisiari dagokionez, laborategian lortutako emaitzak landu dira. Horretarako lehenik eta behin erabili den softwarea ezagutu eta ulertu da. Ondoren oskoletan analisiak egin dira eta aldi berean lortutako landmark-ak dokumentatu egin dira. Software bidezko analisiak iraun duen egunetan, tartean Aste Santuko oporren egunak ez dira kontutan hartu. Azken zereginak, zeregin nagusietan azaldu denez, emaitzen analisia eta etorkizuneko ekarpenen azterketa izan dira. Zeregin guzti hauek burututa, zuzendariarekin komentatu dira eta lana amaitutzat eman da.
5.18. Irudia. Software bidezko analisiaren zereginaren Gantt diagramaren sakontzea.
3D bidezko eskaneatzean agertutako oztopoak 3D bidezko eskaneatzea burutzerako orduan ondorengo oztopoak agertu dira: Bilboko Termibuseko obrak eta Bilboko Ingeniaritza Eskolako Product Design Laboratory-ko lanek eragindako oztopoak. 6.1.1. Bilboko Termibuseko obrak Lan hau Bilboko Ingeniaritza Eskolako Product Design Laboratory-n egin da. Aldi berean Bilboko Termibuseko obrak aritu dira lanean. Obrako lanak egun osoan zehar irauten zutenez, obran sortzen ziren talka eta bibrazioak laborategira heltzen ziren, emaitzetan erroreak sortuz. Obrek eragin handia eduki zuten eskanerraren hartualdietan, eskaneatze denboran eta eragiketa kostuetan. Eskanerra bibrazioekiko oso sentikorra denez, obretatik iristen ziren bibrazioak sentitzen zituen eta ondorioz eskanerra ez zen gai emaitza egokiak hartzeko, sentsorea mugimenduan zegoelako. Horren ondorioz eskaneatze prozesuan zehar lortutako emaitzetan puntu asko faltsuak ziren eta hartualdiak behin eta berriz errepikatu behar ziren emaitza egokienak eta zehatzenak lortzeko. Horrek ere eragin handia eduki zuen oskolen eskaneatze denbora eta eragiketa kostuetan. Oskol bakarra eskaneatzeko, hartualdi asko egin behar ziren behin eta berriz emaitza faltsuak zuzentzeko eta horrek denbora asko kentzen zuen. Horregatik ezinezkoa zen egun bakar batean oskol bikote asko eskaneatzea bakoitzari bi ordu gutxi gorabehera eskaintzen baitzitzaizkion. Horren adibide dira prozedura desberdinetan lortu diren emaitzetan ikus daitezkeen irudiak. 6.1. Irudiaren arabera, egun bakar batean Mg1, Mg2, Me1, Me2 EZK eta Alien1 oskolen irudiak bakarrik lortu ziren. Irudi hauetan nabarmenak dira obren bibrazioen ondorioz irudietan sartutako erroreak, puntu-hodeietan hutsuneak ikusten direlarik. Mg1 oskolean agertzen dira hutsune gehien, obren bibrazioez gain, kolore ilun eta distira asko dituelako. Emaitzarik onenak Me1 oskolean lortu ziren, gainazaleko kolore marroiaren ondorioz.
6.1.2. Bilboko Ingeniaritza Eskolako Product Design Laboratory-ko lanak Lan egiteko laborategia Bilboko Ingeniaritzako Eskolako hainbat departamentuk konpartitzen dute, ondorioz lan talde ezberdinak elkartzen ziren lan egiterako orduan. Lan honekin zerikusirik ez zuten lan taldeek laborategiko makinak erabiltzen zituztenean bibrazioak eragiten zituzten, eskanerrarentzako kaltegarria izanik eta emaitza egokiak lortzeko eragozpenak jarriz, aurretik azaldutako arrazoiengatik. Emaitzetan edukitako eragina obren kasuaren berdina da emaitzen zehaztasuna, eskaneatze denbora eta eragiketa kostuari dagokionez. Gainera oskolen eskaneatze probetan azaldu denez, proba bat laborategiko argiak itzalita egin zen. Horretarako laborategian ez zen lan talderik egon behar euren lana ez oztopatzeko. Hori lortzea zaila zen eta gainera denbora kopuru murriztuan lan egin behar zen argi itzaliekin. 6.2. Irudiaren arabera, argi itzaliarekin egun bakar batean hiru oskol bikoteen eskaneatzea bakarrik lortu zen, Mg1, Alien1 eta Alien2 oskolen ezkerreko eta eskuineko aurpegiak. Hiru oskol bikoteetan nabariak dira bibrazioen ondoriozko hutsuneak, nahiz eta argi itzaliekin ziurtatu zen laborategian bibraziorik ez zela egongo, kanpoko obren bibrazioak nabariak ziren. Horren adibide dira 6.2. Irudian agertzen diren oskolen irudien emaitzak. Mg1 Mg2 Me1
Oskolen ezaugarrien ondorioz agertutako oztopoak Oskolak oso hauskorrak dira euren egitura kristalinoagatik. Horregatik manipulatzerako orduan kontu handiarekin ibili behar zen. Oskolak garbitzerako orduan batzuetan gainazal zatiren bat apurtzen zen. Plastilina jartzerako orduan ere kontu handiarekin ibili behar zen oskolek apurtzeko erraztasuna baitzuten. Mt1 EZK oskola plastilina jartzerako orduan apurtu egin zen eta ez zen honen eskaneatzerik egin, landmark asko hartu gabe geratuko zirelako. Honen ondorioz aurreko ataletan eta hurrengoko Emaitzak atalean ez da Mt1 oskolaren daturik aipatzen. Oskol batzuek euren jatorritik ekartzen zituzten zikinkeria batzuk garbitzea ezinezkoak zen. Horregatik eskaneatzerako orduan zikinkeria horiek azaleratu egin ziren eta software bidezko analisiak egiterako orduan nahasteak sortu zituzten. 6.3. Irudia. Mt1 EZK oskola apurtuta. Mg1 Alien1 Alien2
6.2. Irudia. Mg1, Alien1 eta Alien2 oskolen puntu-hodeien irudiak argi itzaliarekin.
Beste alde batetik, oskolen gainazaleko kolore beltz ilunak eta distirak eskaneatzerako orduan arazoak erakusten zituzten, eskanerraren argiak ez baitzituen eremu hauek ondo bereizten eta ondorioz hutsuneak agertzen ziren irudiaren puntu-hodeietan. Horren adibide da Mg1 EZK oskolaren eskaneatzean lortutako irudia, Emaitzak atalean azalduta. Oskolen kolore iluna ezkutatzeko hauts kapa bat bota zitzaien Mg1 eta Mg2 oskol bikoteei. Horren ondorioz hautsez zikinduta geratu ziren eta ezin izan ziren guztiz garbitu, emaitzetan errore txiki bat sartuz. Oskol askoren itxura irregularragatik zaila zen oskolen barnealdeko puntako puntu guztiak hartzea, horregatik elementu lagungarriak erabili ziren eskaneatze prozesuan. Hala ere konponbide honek eragiketa kostu handia eragin zuen, hartualdi asko egin behar baitziren eta denbora asko galtzen zen. Eskaneatzerako orduan lortutako puntu-hodeien irudietan, ez ziren zehaztasun nahikoarekin bereizten oskol bakoitzaren geruza kopurua ezta beraien arteko distantzia ere. Emaitza hau baztertzea erabaki zen eta oskolen software bidezko analisia morfologia geometrikoko azterketetara bideratzea erabaki zen, hau da, landmark-ak soilik hartzera. Oskolen gainazaleko geruza kopurua lortu nahi izatekotan edo hauen arteko distantzien neurriak, Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileek, eskaneatzeko beste metodoren bat bilatu beharko lukete edo eskaneatzeko beste eskaner bat erabili.
7. Emaitzak
Eskanerreko emaitzak Aurreko ataletan azaldu den moduan, oskolak eskaneatzerako orduan proba desberdinak erabili dira, metodo egokiena bilatzeko helburuarekin. Jarraian proba bakoitzean lortutako emaitzak adierazi dira. Oskolak eskaneatzeko erabilitako hasierako proban, Mg1 EZK oskola erabili zen a eta b orientazioekin eskaneatuz. Mg1 EZK oskolak zituen zikinkeriengatik eta distirengatik, eskanerrak ez zituen behar beste puntu eskuratu eta emaitzan hutsune asko gelditu ziren. Obrak ere oztopo izan ziren emaitza egokiak lortzeko. Antzeko erroreak agertu ziren proba honetan erabilitako Mg1 eta Mg2 oskol bikoteetan. Emaitza hauen zehaztasun faltagatik baztertu egin ziren eta metodo berrien emaitzak aztertu egin ziren. Arrazoi honengatik proba hauen irudiak ez dira txostenean azaldu. Hautsarekin egindako probei dagokionez, emaitzak baloratu egin ziren eta emaitza nahiko antzekoak lortu ziren Mg1 eta Mg2 oskoletan hautsik gabe lortu zirenekoekin konparatuz. Beraz, hautsak zehaztasun aldetik errore txikia sartzen zuenez, gainontzeko eskaneatzeak hautsik gabe egitea erabaki zen errore hori baztertzeko. Hartualdi kostuari dagokionez, Mg1 EZK oskolarekin hautsik gabe 20 hartualdi egin ziren, puntu-hodeiko puntu asko lortzea zailagoa zelako bere gainazaleko kolore beltz eta distirengatik. Hautsarekin aldiz, 12 hartualdi egin ziren, baina sartzen zuen erroreagatik, hautsik gabe egitea erabaki zen. Aipatutako bi proba hauetan oskolaren orientazioengatik eta oskolaren puntako formagatik, puntan lortutako puntuak ez ziren nahikoak izan oskolaren irudi osoa lortzeko (7.1. Irudia). 7.1. Irudia. Mg1 EZK oskolaren b orientazioaren eskaneatzean puntako puntu hodeien hutsunea urdinez.
Horregatik elementu lagungarri bat erabiltzea erabaki zen, hala ere aurretik azaldu denez, emaitza hauek ere baztertu egin ziren. Elementu lagungarria oskolaren atzean jarri zenean, oskolaren puntan puntu gehiago lortu ziren, hartualdi kopurua handituz eta ondorioz eragiketa kostua handituz. Mg1 oskol bikotea, Mg2 EZK, Me1 eta Me2 oskol bikoteak hautsarekin eta hautsik gabe eskaneatu ziren elementu lagungarriaren bi probetan eta hauen eskaneatzeek zuten kostuagatik, emaitzak baztertzea erabaki zen metodo berrien bilaketan zentratuz. Me1 eta Me2 oskol bikoteak eskaneatu ziren egunean obrek bibrazio ugari eragin zituzten eta anomaliak agertu ziren emaitzetan. Ondorioz emaitza hauek esan bezala baztertu egin behar izan ziren eta ez dira txosten honetan irudiak azalduko. Aurreko emaitza guztiak aztertuz eta bakoitzaren zehaztasun falta eta kostu handia baloratuz, c orientazio bat aztertu zen, piezaren magnitude erreala eta geruzak hartzeko, oskolaren barruko puntuetan zentratu gabe (aipatutako barruko puntako puntuak). Proba bezala Mg1 oskol bikotea erabili zen hautsik gabe. Oskolaren gainazalaren emaitzak, aurreko probetan lortutako emaitzen nahiko antzekoak ziren, obren bibrazioek sartutako errorea kontuan hartuta. Ondorioz behar genituen datuak eta emaitzak baloratuta, emaitza antzekoak lortzen zirenez, oskol guztiak c orientazioarekin eskaneatzea erabaki zen, bikoteka, hautsik gabe eta egun berean, horrela denbora eta hartualdi kostua izugarri murriztu ziren, seriezko produkziorako prozedura egokia lortuz. Proba berri honen eskaneatzeak (c orientazioarekin) hiru egun desberdinetan egin ziren oskol bikote guztiak egun bakar batean eskaneatzeko helburuarekin. 7.2. Irudia. Me1 oskol bikoteen eskaneatze prozesuko irudiak ATOS Professional softwarean.
Lehenengo egunean, obren bibrazioak oso nabarmenak izan ziren eta bakarrik Mg1, Mg2, Me1, Alien1 oskol bikoteak eta Me2 EZK oskolak eskaneatu ziren. Emaitzetan ikusten denez oskoletan hutsuneak agertzen dira, hau da, bibrazioen eraginez eskanerrak hartu ezin izan zituen puntuak dira. Errore hauek oso nabarmenak dira Mg1 EZK oskolean, bibrazioez gain, gainazalean dituen kolore ilun eta distirengatik hutsune gehiago agertzen baitira. Mg2 oskolak ere hutsune asko erakusten ditu. Me1 oskol bikoteak eta Me2 EZK oskolek nahiko emaitza onak erakusten dituzte, gainazaleko kolore marroiak eskaneatzean puntuak lortzen laguntzen duelako. Hala ere Me1 oskol bikotean hutsune gutxi batzuk ikusten dira. Alien1 oskolean bibrazioengatik sortutako erroreak ere azaltzen dira. Bigarren egunean, laborategiko argiak itzali ziren ordu batzuetan zehar eta Mg1, Alien1 eta Alien2 oskol bikoteak bakarrik eskaneatzea lortu zen. Egun honetan obrak ere egon ziren eta irudietan hutsuneak agertu ziren. Hala ere ez da desberdintasun handirik ikusten aurreko emaitzekin. Mg1 Mg2 Me1
Emaitzetan ikusten da proba honetan ere Mg1 oskol bikoteak erakusten dituela hutsune gehien, argiarekin lortu ziren emaitzen antzeko emaitzak lortuz. Obrek sortutako bibrazioak nabariak dira, hiru oskol bikoteetan hutsuneak azaltzen baitira, hala ere Alien1 oskol bikotean argiarekin lortu zen emaitza baino hobea lortu zen kasu honetan. Azken egunean, oskol bikote guztiak eskaneatu ziren. Egun honetan ez zen obrarik egon eta emaitzetan ikusten denez emaitzarik zehatzenak lortu ziren. Emaitza hauek lortzeko eskanerrean oskol bakoitzean 22 hartualdi egin ziren gutxi gorabehera. Hartualdi kopurua handia da kostu aldetik baina zehaztasun aldetik irudi egokiak lortu ziren 7.5. Irudian ikusten den moduan. Emaitzetan ikusten da nahiz eta azken proba hau laborategiko argiarekin egin, obren bibrazioak nabariak ez zirenez, emaitza onak lortu zirela kasu gehienetan. Mg1 oskol bikoteari dagokionez, emaitzak aurreko bi probetan baino okerragoak dira, bere gainazaleko kolore eta distirengatik. Hala ere errore hori onartzea erabaki da, oskol guztiak egun berean eskaneatzea lortu zelako. Gainontzeko oskol bikoteei dagokionez emaitza onak izan dira. Emaitzarik onenak Me oskoletan azaltzen dira, aurretik aipatu den bezala bere gainazaleko kolore marroiarengatik. Mg2, Alien1, Alien2 eta Mt2 oskol bikoteetan agertzen diren hutsuneei dagokionez, errore hori gainazalean aurki daitezkeen zikinkerien ondorioz sortuak izan daitezke, edo momentu horretan laborategiko makinaren bat funtzionatzen ari bazen sortutako bibrazioengatik. Mg1 eta Mg2 oskol bikoteen kasuan, hautsez zikinduta geratu zirenez, hutsuneak hautsak sartutakoak izan daitezke, errore hori nabarmena izanik. Mg1 EZK oskolaren kasuan, landmark guztiak eskuratzea ezinezkoa izan zenez, aurrerago software bidez oskolaren berreraikitzea aplikatzea erabaki zen, gutxi gorabeherako landmark-ak lortzeko eta landmark guztiak oskolaren gainazalean edukitzeko. Kasu honetan gutxi gorabeherako landmark-a L5 da. Mg1 Alien1 Alien2
7.4. Irudia. Mg1, Alien1 eta Alien2 oskolen puntu-hodeien irudiak argi itzaliarekin.
Hiru egunetako emaitzak konparatuz, erabaki zen egun bakar batean lortutako emaitzak hartzea egokiena zela, euren arteko konparaketak egiteko eta etorkizuneko morfologia geometrikoko azterketa zehatzagoak egiteko. Ondorioz, oskol guztien irudiak azken egunean bakarrik lortu zirenez, azken eguneko irudiak hartu ziren analisirako. Gainera aipatu den bezala, emaitzarik zehatzenak izan ziren errore aldetik. Mg1 Mg2 Me1
7.5. Irudia. Zazpi oskol bikoteen oskolen puntu-hodeien irudiak argiarekin eta obren bibraziorik gabe eskuratuta.
Software bidezko analisiaren emaitzak Aurretik azaldu den bezala, oskolen geruzak eskaneatzean ez zirenez zehaztasun handiarekin lortu, software bidezko analisian landmark-en koordenatuak bakarrik aztertu ziren, ondorengo morfologia geometrikoko azterketetarako baliagarriak izan daitezkenak. GOM Inspect softwarean Mg1 EZK oskolarekin hasierako probak egitean, ardatzen orientazioa ez zen zehatza izan eta z ardatzean koordenatu negatibo eta positiboak lortzen ziren, konparatzeko zailak zirenak. Ondorioz z ardatza z=0 kokapenean kokatzean, koordenatu positiboak lortu ziren eta konparatzeko koordenatu erosoagoak bihurtu ziren. Hasieran L10 puntua, oskolaren erdiko puntu bezala hartzen zen. Ikusi zen egokiagoa zela puntu hori erdiko ardatzetik deszentratuagoa egotea eta oskol guztietan oskolaren punturik altuena izatea, horrela oskolen altuera desberdinak konparatzeko puntu aproposagoa izango litzatekeen. Horretarako oskol bakoitza perfilez jartzea erabaki zen eta bertan punturik altuena neurtzea. Mg1 EZK oskolaren kasuan, eskaneatzean ez ziren puntu guztiak lortu, aurreko atalean ikusi den moduan. Horregatik ezinezkoa zen landmark guztiak oskolean hartzea, hau da, L5 landmark- a ez zen existitzen. Arazo hori konpontzeko, oskolaren hutsunea GOM Inspect-ekin berreraiki zen (5.2.4. Oskolen berreraikitzea atalean azalduta). Oskola berreraiki zenean L5 landmark hurbilduaren koordenatuak hartu ziren. 7.6. Irudia. Ezkerrean Mg1 EZK oskola landmark-ekin eta eskuinean Mg1 EZK oskola berreraikita L5 landmark-a gainontzeko landmark-ekin adierazita.
Jarraian zazpi oskol bikoteetan software bidez lortutako landmark-en koordenatuak azalduko dira. Oskolaren ezkerreko eta eskuineko aurpegiak banaka aztertu direnez, guztira hamalau emaitza desberdin lortu dira. Bakoitzean landmark-en koordenatuen taula batetan adierazi dira (7.1. Taula), ezkerrean koordenatuak daude milimetrotan adierazita eta eskuinean oskolaren aurretiko eta alboko bistak agertzen dira, bakoitzean landmark-ak adierazi direlarik. Oskolaren altuera L10 landmark-aren z ardatzeko koordenatuak emanda etorriko da eta oskolaren luzera L5 landmark-aren x ardatzeko koordenatuak emanda. Aipatu beharra dago 7.1. Taulan agertzen diren Mg1 EZK oskolaren L5 landmark-aren koordenatuak hurbilduak direla aurretik azaldu den berreraikitzearen arrazoiarengatik. Hurrengo orrietan azaltzen dira atal honetan lortutako emaitzak.
7.1. Taula. Zazpi oskol bikoteen landmark-en koordenatuak bakoitzaren aurretiko eta alboko irudiarekin lagunduta. Mg1 EZK: oskolaren altuera 7mm-takoa da eta luzera hurbildua 41,45mm-takoa.
Mg1 ESK: oskolaren altuera 7,32mm-takoa da eta luzera 41,62mm-takoa.
Mg2 EZK: oskolaren altuera 8,05mm-takoa da eta luzera 41,96mm-takoa.
Mg2 ESK: oskolaren altuera 8,29mm-takoa da eta luzera 41,87mm-takoa.
Me1 EZK: oskolaren altuera 6,99mm-takoa da eta luzera 38,34mm-takoa.
Me1 ESK: oskolaren altuera 6,92mm-takoa da eta luzera 38,24mm-takoa.
Me2 EZK: oskolaren altuera 7,31mm-takoa da eta luzera 39,72mm-takoa.
Me2 ESK: oskolaren altuera 7,13mm-takoa da eta luzera 39,89mm-takoa.
Alien1 EZK: oskolaren altuera 6,54mm-takoa da eta luzera 32,35mm-takoa.
Alien1 ESK: oskolaren altuera 6,94mm-takoa da eta luzera 32,29mm-takoa.
Alien2 EZK: oskolaren altuera 7,69mm-takoa da eta luzera 30,27mm-takoa.
Alien2 ESK: oskolaren altuera 6,78mm-takoa da eta luzera 30,18mm-takoa.
Mt2 EZK: oskolaren altuera 5,33mm-takoa da eta luzera 25,80mm-takoa.
Mt2 ESK: oskolaren altuera 5,19mm-takoa da eta luzera 25,70mm-takoa.
Oskol guztien altuera eta luzera batzeko asmoarekin, 7.2. Taulan oskol bakoitzaren L5 landmark-aren x koordenatuaren eta L10 landmark-aren z koordenatuaren datuak bildu dira. Datuak milimetrotan adierazita daude eta Mg1 EZK oskolaren L5 landmark-aren koordenatua hurbildua da. 7.2. Taula. Oskol bakoitzaren L5 eta L10 landmark-en koordenatuak.
8. Ondorioak
Eskaneatzeari dagokionez, ondorengo ondorioetara heldu da: • Eskaneatzean egindako proba ezberdinak konparatu ondoren, egindako azken proba baliagarria izan da serieko produkzioko piezak eskaneatzeko. Hau da, oskolak bikoteka jarriz eta c orientazioarekin bakarrik eskaneatuz, denbora aurreztu da, eskaneatzean hartualdiak murriztu dira eta eskakizunak betetzen zituzten emaitza egokiak lortu dira. • Oskolen puntu-hodeietan hutsuneak agertzen diren arren, ondorioztatu da egokiagoa dela hartualdi kopurua murriztea eta emaitzetan errore hori sartzea, eragiketa kostua eta emaitzen zehaztasunen artean oreka bat lortuz. Hau da, elementu lagungarriak baztertzea egokiagoa da eragiketa kostua murrizteko. • Eskaneatzerako orduan obrak egongo ez balira, eskaneatzeak arinago egingo liratezke, hartualdietan lortutako emaitzak hobetuz eta denbora aurreztuz. Oztopoak lana garatzen den ingurunearen arabera aldatzen dira, emaitzetan eragin nabariak sortuz. Lan honen kasuan, oskolen puntu-hodeietan hutsuneak edo puntu faltsuak agertu dira oztopoen ondorioz. • Oskolak c orientazioarekin bikoteka eskaneatzean plastilina beltza azpian jartzeak CAD artxiboa gordetzerako orduan erraztu egin du puntu-hodeien inguruan azaldu diren zikinkeriak moztea. • Lortutako puntu-hodeien irudiari dagokionez, oskol gehienek itxura antzekoa erakusten dute geometriari dagokionez. Alien1 eta Alien2 oskolak dira itxura desberdina erakusten dutenak. Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileek aztertuko dute aldaketa horren eragina zein izan daitekeen, eragile horien artean ur kutsadura eragile bat izanik. • Oskolen irudietan ezin izan da irudia zehaztasun osoarekin lortu gainazaleko geruzei dagokionez. Kasu honetan, geruza horien arteko distantziak nahi izango balira, beste metodo berri bat bilatu beharko litzateke edo eskaneatzeko beste tresnaren bat bilatu. Oskolen landmark-en koordenatuei dagokionez, ondorengo ondorioetara heldu da: • Oskoletan hutsune nabariak agertzen badira eta morfologia geometrikoko azterketetarako baliagarriak izan daitezkeen landmark guztiak hartzea eragozten badute, GOM Inspect software bidezko berreraikitzea aukera ona da landmark-en emaitza hurbilduak lortzeko eta etorkizuneko azterketekin jarraitu ahal izateko. • Mg1 EZK oskolaren berreraikitzearen kasuan, L5 landmark hurbildua aztertuta, ikusi da Mg1 ESK oskolaren L5 landmark-aren koordenatuekin antzekotasuna erakusten duela. Beraz, berreraikitzea nahiko zehatza izan da.
• Oskolen landmark-en koordenatuei dagokionez, ikusten da oskolak ez direla bikoteka berdinak, hau da, ezkerreko eta eskuineko aurpegiak ez dira guztiz berdinak. Nahiz eta milimetrotako desbideratzeak izan, aldaketak erakusten dituzte. Gainera oskolen L10 landmark-a ez da oskol bikoteetan erdiko puntuan agertzen ezta simetrikoki kokatzen, desbiderapen nabariak agertzen dira aurpegi batetik bestera. Adibidez Alien2 oskol bikotean ikus daiteke aldaketa hau. • Emaitzetan erreparatuz, Mg2 oskol bikotea da oskolik handiena, eskuineko aurpegia altuena izanik eta ezkerreko aurpegia luzeena gainontzeko oskolekin konparatuz.
Atal honetan lana garatzeko aurrekontua azaltzen da. Aurrekontua ingeniarien barne orduekin, erabilitako tresneriaren amortizazioekin eta gastuekin osatuta dago. 9.1. Taula. Lanaren aurrekontua. AURREKONTUA
laborategiko eremuaren erabilera dohainik izan delako. Laborategiko altzarien kostua eta argiaren kostua ezta ez dira azalduko Eskolako baimenaren barnean sartu direlako. Lanean agertu daitezkeen ezustekoen ehunekoa %5 hartu da eta aurrekontu osoaren guztizkoa %BEZ-a kontutan hartuta kalkulatu da.
Etorkizuneko lanak lan honetan zehar lotutako emaitzetatik abiatuz jarraitu daitezke. Eskaneatzeari dagokionez, oskolen eskaneatzean proba ezberdinak egin eta gero, c orientazioarekin eskaneatuz lortutako emaitzen eskaneatze abiadura eta irudien zehaztasuna kontutan hartuz, etorkizunean oskolak seriezko produkzioan eskaneatzeko azaldutako prozedura erabil daiteke. Horrela hainbat oskolen irudiak lortu daitezke ordu gutxitan probarik egin gabe, lan honetan azaldutako azken probaren metodologia errepikatuz. Plentziako Itsas Estazioko ikertzaileei dagokionez, oskolen irudien geometria, ezagutza berriak lortzeko erabil dezakete, hala nola uraren kutsadurak oskolen gainazaleko geruzen hazkundean eduki dezakeen eragina aztertzeko edota beste eragileren batek oskolen itxuran duen eragina ikusteko. Landmark-etan lortutako koordenatuak ere etorkizuneko ikerkuntzetarako aurrekari izan daitezke, muskuilu oskolen inguruan ikerketak egiteko eta ezagutzak lortzeko. Muskuilu oskolen geometria ere teknologia berrien diseinuan erabil daiteke biomimetika praktika erabiliz adibidez. Lan honetan lortutako hamalau oskolen landmark-en koordenatuak baliagarriak dira lau espezie desberdinen arteko aldaketa morfologikoak aztertzeko. Morfologia geometrikoko azterketak eginez oskol batetik bestera dauden aldaketa morfologikoak aztertu daitezke. Lan honen xedea, etorkizunean errepikatu daitekeen metodologia argi bat zehaztea izan da, eta metodologia horretaz baliatuta biomimetika eta morfologia geometrikoko azterketak bideratzeko emaitzak lortzea. | science |
addi-32a0ced059a9 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29457 | nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia) | Diez Sierra, Jon | 2018-10-31 | Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
"nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia)"
Irudien Aurkibidea
1.Memoria 1.1. Deskribapen memoria 1.1.1. Aurrekariak "Zaindu maite duzun hori" esapidea doienari kasu egin barik egon gara denbora askotan eta orain jada, berandu izan daitekeela ohartarazi gara. 90 hamarkadatik ona esponentzialik hasi den eta bilakaera mediatikoa jasan duen problema da, zer ezan behar, zeinen onen kontrako mugimendua Leonardo Dicaprio du aitabitxi moduan. Berotegi efektua da ezezaguna, jakina den moduan kontrol gabeko CO2-ren eta CH4-ren (beste ainbat gasek eragin berdina dute, baina hauek ugarienak dira) isurketak atmosferara lurreko tenperatura handiagotzen dute. Tenperatura igotzearen ondorioz naturaren prozesuak aldatzen dira, horregatik ain zaila da jakitea berotegi efektuak baldintzatzen dituen prozesu guztiak. Honen ondorioz berotegi efektua ez dator bera bakarrik, beste hainbat eta hainbat problema dakartza berarekin (itsas korronteen aldaketak, hidrometanoa, permafrostaren urtzea…). Hori gutxi ez balitz beste problema bat gehiago gehitu da; Super populazioa. 2011-n 7000 milioi biztanleen marka gainditu zen eta 2062-rako aurreikusia dago 10.000 milioiena gainditzea. Zer ezan nahi du honek? Ekosistemak gainkarga bat jasako duela: Energia hornikuntza biztanle guztientzako arazo bat izango da, eratutako zabor guztiak kudeatu
beharko dira modu "aproposean", biztanle guztientzat janaria ekoizteko adina lur emankorrak ez dira egongo, etab… Plazaratu diren problemak lotura zuzena dute, honela populazioa azten hari den heinean, energia eskaria asetzeko erabilitako iturrien ondorioz berotegi efektua handiagotzen da, hau da, biak erlazionaturik daude, beraz, erlazio hau apurtu behar da. Ondoren plazaratutako problemak modu orokorrean azalduko dira modu egokian ulertzeko. 1.1.1.1. Berotegi efektua 1824-ean Joseph Fourierrek proposatutako teoria, ondoren Claude Pouillent 1827-an egiaztatua zeina ondorioztatu zuen atmosferako gasak lurra berotzen zutela (33°C inguru) bizigarria bihurtuz. Efektu hau gertatuko ez balitz ez genuke bizitza ezagutzen dugun moduan gauzatuko, -18°C inguruko tenperaturak emango lirateke lurrean. Lurrera eguzki energia erradiazio elektromagnetiko moduan heltzen da. Efektu hau eratzen duen eragile nagusia atmosferan dauden gasak dira. Lurrak atmosfera dauka, eta ainbat gas-ekin osatua dago; ur lurruna (H2O), metanoa (CH4), karbono dioxidoa (CO2) eta oxido nitrosoa (N2O). Molekula hauek ain zuzen ere berotegi gas moduan ezagutzen dira propietate berezi bat dutelako. Espektroaren frakzio infragorria zurgatzen dute eta gainerakoa pasatzen uzten dute au da, lurrak igorritako erradiazioa zurgatzen utzi eta eguzkirena pasatzen uzten dute, horregatik ikus dezakegu. Gizakiak berotegi efektuaren hazkundea eragin du. Berotegi gasen gehikuntza gizaki aktibitatearen ondorioz gertatu da, gehienbat industrian erabilitako energia iturriengatik. Industria iraultzeean, Ikatza (erregai fosila) erabili zen lehengai moduan lurrun makinak mugiarazteko, ondoren, 1860-ean konbustio motorra garatu zen eta urte batzuen buru ibilgailu ia guztiak hidrokarburoekin mugitzen ziren. Geroztik XX. Mendean erregai fosilak bilakatu ziren lehengo energia iturri moduan bai garraiorako, bai energia ekoizpenerako. Honek azpiproduktu moduan CO2 sortarazten du.
Irudia 2 Tenperatura anomaliak. Tenperaturen igoera honek lurrean gertatzen diren prozesu naturalak baldintzatzen dute, ezin daiteke jakin zehazki zenbatei afekta diezaioke baina oreka apurtzea ez da batere komenigarria. Problema honek izotz poloen urtzea, basamortutzea, ur korronteen aldaketa, metano hidratoaren askapena eta bio dibertsitatearen iraungitzea. Beraz, egoera hau aldatzeko zenbait neurri hartu behar dira lehen bai lehen. 1.1.1.2. Populazioaren igoera Asken urteetan arazo moduan bilakatu da, gizakien bizitzarako premiazkoak diren lehengaiak eta lekua murrizten direlako. Orain dela 200 urte bilioi bat pertsona baino gutxiago bizi ziren lurrean. Orain Nazioarteko Batasunaren arabera 7 bilioi pertsona baino gehiago bizi dira. Gizakia heldu zenetik bere hazkundea oso motela izan da historian zehar, baina asken mendeetan era lazgarrian asi da. 1900 eta 2000 urteen artean munduko biztanleriaren hazkuntza hiru bider handiagotu zen honek eragin zuen populazioaren hazkuntza 1.5 bilioitik- 6.1 bilioira 100 urteko aldian.
Irudia 3 Biztanleriaren hazkuntza (grafika urdina) eta urteko hazkuntza tasa (grafika arrosa) Grafikan ikusitakoaren arabera, antzeman daiteke urtero hazkuntza tasa gutxituz doala. Honek ez du ezan nahi problema igaro denik, zeren eta biztanleria handituz doa. Ondorioz zenbat eta biztanleria gehiago, lurrean orduan eta inpaktu gehiago izango dute, adibidez, energia kontsumoan. Zenbat eta biztanleria gehiago orduan eta energia kontsumo gehiago emango da. Egoera hau oso makala da gauzak duela urte batzuk moduan egiten badira, dauden problemak areagotuz: berotegi efektua eta bere efektuak. Ondoren egon diren energia kontsumoak eta aurreikusiko direnak:
Irudia 4. Energia kontsumoa 2015-arte, ondoren aurreikusitakoa datorren urteetarako, BTU-tan. Aurreikusitakoaren arabera hiru energia iturri nagusienak erregai fosilak dira naiz eta igoera handiena dutenak iturri berriztagarriak izan. Helburua izan behar du energia berriztagarriek lehenengo energia iturri bilakatzea, honela gizakiaren inpaktua Lurrarengan gutxitzeko. 1.1.1.3. Bilakatu diren lan markoak Azaldutako egoera aldatzeko, batez ere emisioei dagokiona, urteotan hainbat teknologia eta lan marko garatu dira etxebizitzetan aplikagarriak izateko. Huen helburua efizientzia bilatzea izan da eta energiak berriztagarriak edota iturri "garbia" edukitzea izan da. Etxebizitzak aipatu dira gaur egun Europan etxeek energia eskariaren %25.4 kopatzen dutelako, hau da, industriak kontsumitzen duena baino gehiago. Gainera populazioaren igoerak energiaren eskaria handiagotuko du, lehenago ikusi den moduan,
Irudia 5. Europako energia eskariaren banaketa (2015). Ahal den neurrian energia eskari hau murriztu nahi da. Horretarako aipatutako teknologiak ikusiko dira. Era honetan eta hauek ulertu eta gero proiektuan inplementatuko dira. Horretarako gaur egun dauden lan marko batzuk ikusiko dira, NZEB eraikinak eta Passive House-ak. Etxe hauek inplementatzen dituzten irtenbideak plazaratuko dira geroago proiektu honen efizientzia termiko eta energetiko hobeagoa lortzeko. 1.1.1.3.1. NZEB Eraikinak Etxebizitzek energiaren kontsumoaren parte handi bat dakartzate eta energia iturriaren arabera poluzio handia ekar dezakete. Parisen egindako Batzar Mundialean 2015-eko abenduan zinatutako hitzarmenean baieztatu zen 2050-rako planetaren tenperatura ez igotzea 2ºC baino gehiago, industria haurreko baldintzak abiapuntuz hartuta. Helburu hau lortzeko Europar batasunean kontzeptu berri bat sartzen da: NZEB (Nearly zero-energy buildings) eraikinak. NZEB eraikuntzak zero energia totala kontsumitzen duten eraikuntza bezala defini daitezke. Honekin adierazi nahi da eraikinean ekoiztutako energia berriztagarriak eta
eraikinak duen energia eskariaren berdinak izango direla. Kontzeptua Europar batasuneko 2010/31/UE Zuzentarauan sartzen da. Zuzentarau honekin Europako etxebizitzen etorkizuna finkatu nahi da, hau da, zein efizientzia energetikoa duten. Ondoren zuzentarauaren datu orokorrak ikusiko dira, ezan beharra dago zuzentarauak Europar Batasuneko kideek nahi bezala aplika ditzaketela. 2010/31/UE Zuzentaraua • NZEB eraikinak legedira ekartzen ditu • Burutuko diren kostu optimoen azterketak baldintza minimoak ezartzeko metodologia ezartzea • Europar batasuneko kide bakoitzak NZEB-en definitzea • NZEB eraikuntzak gehiagotzeko plan nazionala obligazioz eratzea eta komisioari komunikatzea Zuzentaraua 2010 urtean baieztatu zen eta urte berean Europar batasuneko kideak inplementatzen hasi ziren euren herrialdeetako legera transposatuz. NZEB eraikuntzen inplementazioa berria da. Hauei buruz 9. artikuluan hitz egiten da, denboran bete beharreko baldintza minimoak zehaztuz: • 2020-ko abenduaren 31-ren ondoren eraiki berri diren eraikuntzak NZEB erakoak izan behar dira • 2018-ko abenduaren 31-tik aurrera eraikuntza publikoak NZEB erakoak izan behar dira • Energiarako unitateak zehaztu kWh/m2/urte • Tarteko helburuak 2015-rako • Politikoki, ekonomikoki eta edonolako baldintzak hartzea NZEB eraikuntzen aplikazioak sustatzeko eta baita energia berriztagarrien inplementazioa, zuzentaraua aurretik zeuden eraikinetarako
Ikusi den moduan Europar Batasunean badago etxeak efizienteagoak izateko plan bat eratua. Plana izanda ez du gauza askorik ezaten inplementa daitezkeen teknologiei buruz, horretarako beste kontzeptu bat ikusiko da: Passive House. Passive House NZEB-ren antzeko etxebizitzak dira, baina duten kriterioak zehatzagoak dira. 1.1.1.3.2. Passive House Etxebizitzentzako eraikitze estandarra da bi unibertsitate (Alemania) irakasleengatik eratua 1996-ean. Zertifikatua "Passivhaus-Institut" erakundeak emititzen du. Estandar honetan efizientzia termikoa bilatzen da berotze eta hozte eskaria gutxitzeko. Era horretan elektrizitate kontsumoa gutxitu egiten da. Naiz eta 1996-ean eratu 2010-ko hamarkadan inportantzia gehiago lortu duen estandarra da. Hasiera batean Ipar Europako herrialdeek ekimena hartu zuten, azken batean herrialde hauetan tenperatura baxuek energia kontsumo handia eragiten dute, hau da, ez dago gastu berdina etxe batean, kanpoan 5ºC badaude edo -5ºC badaude. Beraz zenbat eta isolamendu efizienteagoa orduan eta energia eta diru gehiago aurreztuko da. Estandarra pixkanaka sakabanatuz doa Europa osotik zehar, baita ere mundutik zehar. Gaur egun energia aurreztera bideratzen denez bilakaera handiagoa dauka. Passivhaus estandarra lortzeko etxebizitzak hainbat baldintza bete behar ditu: • Etxebizitzaren berotze energia eskaria ezin daiteke 15 KWh-koa baino gehiagokoa izan bizigarri diren metro guztientzako edo 10 W baino handiagoa metro karratuko, urteko eskarirako. Hotz sistema era aktiboan erabili behar den alde klimatikoetan, hozte sistemak berotze sistemaren baldintza berdinak bete beharko ditu, salbuespena hezetasun kentzailea izango da, marjina gainditu dezakeena
• Lehen mailako energia berriztagarri eskaria (PER), etxetiar energi eskari guztirako (beroketa, ur berorako eta etxeko elektrizitaterako) ezin daiteke 60 KWh metro karratukoa urte osokorako baino gehiagokoa izan.
• Aire itxierarako maximoa 0.6 aire berritzapen ordukoa izango da, 50 pascaletan eta lekuko neurketekin ziurtatuko da.
• Erosotasun termikoa eman behar da egongela bakoitzentzako, udan eta neguan, 25ºC-ak ez dira pasatuko orduen %10-an.
• Baldintza hauek bete ahal izateko diseinu metodo bereziak garatu izan dira: zubi termikoaren diseinu askea, leiho hobeagoak, aireztapena bero trukearekin, kalitatezko isolamendua eta diseinu hermetikoa. Hurrengo irudian azalduko dira zertan datza teknologia bakoitza:
Irudia 6 Eraikitze teknologiak.
1. Isolamendu termikoa Etxebizitzako kanpoko itxituraren osagai opaku guztiak oso ondo isolatuak egon behar dira. Klima hotza duten zonetan, ezan nahi du bero transferentzia koefizientea (U-balioa) 0.15 W/(m2K) –koa izatea gehienez. Hua da, 0.15 batio galtzen dira kanpoko itxituraren metro karratuko gradu bateko aldakuntza dagoenean. 2. Passive House leihoak Leihoko markoa ondo isolatuak egon behar da eta kristalen arteko hutsunea argon edo krypton gasekin betetzen dira bero transferentzia hostopotzeko. Tenperatura hotzeko klima askotarako U balioa 0.8 W/(m2K) baino gutxiagokoa izan behar du eta eguzki trasmitantzia (kristala zeharkatzen duen eguzki energia kopurua) %50–ko balioa izan behar du. 3. Aireztapena bero trukearekin. Garrantzitsua da efizientea den aireztapena bero trukaketarekin edukitzea, etxebizitzako airea kalitate onean mantenduz eta energia aurreztuz. Passive House etxeetan irteerako airearen beroaren %75-a berreskuratzen da trukagailuarekin, berreskuratutako beroa sarrerakoari ematen zaio. 4. Diseinu hermetikoa Etxeko zuloetatik kontrol barik sartzen den aire bolumena 0.6 etxe bolumen ordukoa baino txikiagoa izan behar da. Infiltrazioak kontrolatzeko etxea eraikitzerakoan zulo guztiak estaltzea bilatzen da honela bero galerak gutxiagotzen dira. 5. Zubi termikoen falta Ertzetan, loturetan, izkinetan eta barneratzetan prestatu eta egin behar dira kontu handiz, honela zubi termikoak saihesteko. Ekidin ezin diren zubiak ahal den moduan txikituko dira. Ikusitako sistemak ondo inplementatzen badira estandarra lortzen da. Ikusitakoaren arabera, galera termikoak gutxitzea bilatzen da sistema bakoitzean, honela behar den berotze energia
minimoa edo ia baliogabea izatera heltzen da. Ohiko etxe batekin konparatuta energia gutxiagoa behar du eta askoz ere efizienteagoa da, era honetan oinatz marka energetikoa gutxitzen da. Proiektuaren kasurako ainbat baldintza kontuan hartu dira: • Behar diren estandarrak Passivhaus egiaztagiria lortzeko nahiko zorrotzak dira • Estandarrak lortzeko eraiki berri ez den etxe batean nahiko zaila da. • Ekonomia aldetik ez du merezi adina dirua xahutzea horren ondo isolatzeko, azken batean aurrezten denaren amortizazioa ez duelako merezi latitude hauetan. Proiektuaren kasuan Passivhaus –ren estandarra irispide moduan hartuko da baina ez da egiaztapena bilatuko aurreko arrazoiengatik. Lortu nahi da, Passive House-a erabiltzen dituen teknologiak aplikatuz eta energia berriztagarriekin batera NZEB moduko etxebizitza bat eratzea. Honen oztean erabili daitezkeen teknologiez hitz egingo da. Teknologia hauekin proiektuko etxebizitzaren hobekuntza termikoa bai energetikoa espero da. 1.1.1.4. Proiektuan aplikagarriak diren teknologiak Proiektuan erabili daitezkeen teknologiak aurre ikusi dira. Hainbat aukeretatik proiektuan hobeto lan egin ditzaketeenak aukeratu dira. Teknologia batzuk ez daitezke zertan berriak izan behar, baina gertakariak direla medio, momentu honetan heldutasuna heldu zaie, bai teknikoki, bai ekonomikoki. 1.1.1.4.1. Geotermia Energia geotermikoa lurreko beroaz baliatzen den energia iturria da. Lur barneko kapen bero naturalaz baliotzen da, bero hau arroka gorputz beroek igortzen dute eroapenez eta
konbekzioz ( iterazioak gertatzen direnean material jariakorren eta arrokatsuen artean ). Media bat egonez lur barneko tenperatura 3ºC igotzen da 100 metro sakonera bakoitzeko. Baliabide geotermikoak hiru motetan sailka daitezke: Tenperatura handikoa (>150ºC ). Hauetan ura eta ur lurruna presio eta tenperatura handian lortzen dira. Lortutako produktuekin energia ekoizten da lurrun turbina batekin Rankine ziklo jarraituz. Tenperatura baxukoa/ertaineko (30 – 150ºC). Zuzenean erabiltzen dira beroketatako eta ur beroa ekoizteko herrietan eta hirietan. Sistema honetan ura zuzenean berotzen da inolako ekipo laguntzailerik gabe. Kasu batzuetan energia elektrikoa ekoizteko erabili daiteke, baina teknologia ez konbentzionalekin. Tenperatura oso baxukoa (<30ºC). Entalpia baxuko geotermia moduan ezagutua baita, lurrazalean eragindako beroa eta eguzkitik xurgatutakoaz baliatzen da. Klimatizatzeko erabiltzen dira gehien bat, hau da, berokuntzaz eta hozketaz hornitzeko eta ur beroa ekoizteko etxeetan. Horretarako sistema bero ponpa batez baliotuko da Estatuko kasuan dauden gradiente geotermikoak eskasak dira ( Zelanda Berrria eta Isladia kontuan hartuta), beraz proiektu askotan tenperatura baxuak izango dira, ondoren mapan ikusi daiteke:
Irudia 7 Penintsula Iberikoaren bero geotermikoa. 1.1.1.4.1.1. Entalpia baxuko sistemak Entalpia baxuko sistemak lursail barruko tenperatura profitatzen dute urtean konstantea mantentzen dena. Lurpeko trukaketa sistemak beroa ateratzen du eta bero ponpa batekin eraikinari ematen dio. Bero ponparen arabera eta eskari termikoaren arabera eraikina hoztu ahalko da. Geotermia mota honi heltzea erreza da, ez da behar leku askorik eta zundaketak ez dira oso sakonak. Entalpia baxuko energia geotermikoak hainbat onura ekonomikoak zein ingurugirokoak ditu: Lurreko eta eguzkiko energia naturalaren aprobetxamendua. Salmonelosia agertzeko arriskuaren ezabapena. CO2 emisioen isurketen %50-ko murrizketa.
24 ordu eskuragarria den energia iturri lagungarria. Geotermiaz baliatuz ekoizten den energia erregai fosilen aurrezpena dakar. Zenbat eta instalazio gehiago jarri elektrizitatea garraiatzeko behar den infraestruktura murriztuko da. Normala denez eragozpenak ditu, baina entalpia baxukoan ez dira oso larriak izaten. Zulaketaren detritus-en kudeaketa ondo eginez ez dago arazo gehiagorik. Bi zunda motaz baliatu daiteke energia lortzeko: Zunda bertikala: Zundaketa bertikalen bidez. Izena ezaten duen moduan zunda bertikalki sartzen da normalean 20 m–tik aurrera. Sakontasun horretan tenperatura konstantea da beraz ez dauka urtaroekiko dependentziarik. Zundaketa bakoitzean bi tutu sartzen dira sarrerakoa eta irteerakoa. Zunda horizontala: Lurrazaletik gertu lurperatzen dira sistema hauek eta normalean azalera handia behar dute. Lurrazaletik gertu kokatzen direnez urtaroen tenperatura aldaketak pairatzen dute.
Irudia 9 Hartune horizontala. Zundetatik eratorritako energia ekipo batera zuzentzen dira, honetan beroa ekoizten da. Ekipo hau bero ponpa da, honekin energia elektrikoaz baliatuta nahi den tenperatura lortzen da. Ondoren sistema azalduko da. 1.1.1.4.1.2. Bero ponpa Bero ponpa entalpia baxuko geotermia sistemetan klimatizaziorako lortzeko ekipo lagungarria da. Lurretik lortzen den likidoren tenperatura nahikoa ez denez bero ponparekin lortzen da tenperatura. Bero ponpa, Carnot makinan oinarritutako makina da. Makinak transferitzen duen beroaren adina lana egiten du. Prozesu hau Carnot-en zikloan oinarritzen deneko prozesua [Irudia 10] ikusten da, zikloan hedapen isotermikoa [1-2], hedapen adiabatikoa [2-3], konpresio isotermikoa [3-4] eta konpresio adiabatikoa [4-1].
Irudia 10 Carnot zikloaren PV diagrama. [1-2] Prozesuan sistemaren beroa xurgatzen da, ondoren [3-4] prozesuan ateratzeko eta. Behin Carnot makinaren funtzionamendua zehaztuta bero ponpara abiatuko da. Bero ponpa itzulgarria denez berotzeko eta hozteko balio du lan kantitate bat aplikatuz. Prozesuak likido hozgarria erabiltzen du, ura eta likido hozgarriaren nahasketa izaten dena. Likidoa lurpean dauden tutu bertikaletik jariatzen da. Beroa ekoiztu nahi denean jariakina berotzen da lurpetik dauden tutuetatik pasaraziz ondoren lurrungailura doa.[4-1] Lurrungailuan beste bero transferentzia gertatzen da makinaren likido hozgarriarekin, lurrun egoerara pasatzen dena eta ondoren konpresorera dioana. [1-2s] Honetan hozgarriaren presioa igotzen da, tenperatura handiagotuz. [2s-3] Egoera gaseosoan dagoen hozgarria kondentsadorera bideratzen da eta hozten eta kondentsatzen den heinean beste likido bati beroa transmititzen dio, etxeko berogailu edo hozkailu sistemak erabiltzen duena ain zuzen ere. [3-4] Azkenik kondentsatutako likidoa hozgarria espantsio balbulara bideratzen da non presioa eta tenperatura jaisten den, ondoren prozesua berriro azten da.
Irudia 11 Mollier-en diagrama, presioa eta entalpiarekiko.
Irudia 12 Bero ponparen osagaiak.
Konpresorea: Likidoa konprimatzen du honela tenperatura igotzeko. Gailu honek eragiten du sistemaren energia kontsumoa zeren eta presioa igotzeko lana behar da. Normalean konpresoreak motore elektrikoak dituzte. Kondentsadorea: Beste bero trukagailua, honetan jariakina kondentsatu egiten da eta sistemari beroa ematen dio. Espantsio balbula: Tutuko sekzioan gertatzen den azalera aldaketagatik presio eta tenperatura galera gertatzen da. Bero ponparen daukan abantaila da zikloa sentsuz halda daitekeela. Zer ezan nahi du honek? Berotzeko zikloa dena hozteko balio duela likidoa jariatzen den noranzkoa aldatuz. Kondentsadorea sistemako beroa zurgatuko luke eta lurrungailuaren bitartez lurperatutako tutuetara bidaliko litzateke. Hemen mundu grafikoan:
Irudia 13 Bero ponpa, hozteko (ezkerra) eta berotzeko (eskuma) Ponparen etekina COP balioarengatik emanda dator ( Coefficient of performance). Koefiziente hau kondentsadorean lortutako beroaren eta konpresoreari emandako lanaren arteko erlazioan datza. Balioa 4 eta 6 artean egoten da ponparen arabera, lanen baldintzen arabera eta foku arteko tenperatura aldeen arabera. Balioa hain da handia zeren eta beroa eskualdatzen dute energia erabiliz, aldiz, erresistentzia elektrikoak beroa ekoizten dute energia elektrikoa erabiliz. Ortaz honela defini daiteke: 𝐶𝑂𝑃 = 𝑄𝑜𝑢𝑡 𝑊𝑖𝑛
Qout ponpak emandako beroa izango da eta Win emandako lana beroa ekoizteko.
Irudia 14 Tenperaturaren aldakuntza sakontasunaren arabera urte osoan zehar. Irudian ikus daiteke nola zenbat eta gehiago sakondu orduan eta aldaketa txikiagoa egongo den tenperaturan denboran zehar eta 10 m-tara heltzen denean tenperatura konstante mantentzen da aldaketak jasan barik. Baita ere inertziaren eraginagatik zenbat eta sakonago barraiatu maximoen eta minimoen antzematea beranduago nabarituko dira.
1.1.1.4.2. Solar Termikoa Eguzkiko erradiazioa biltzean datza, ondoren lortutako beroa bero garraitze jariakinari trukatzen zaio, normalean likidoa izaten da baina airea izan daiteke baita. Berotutako jariakina era zuzenean edo ez-zuzenean erabili daiteke bero iturri moduan, trukagailuak beroa garraitu behar duen asken norakoaren arabera. Energia solar termikoa, energia solar fotovoltaikotik bereiztu behar da naiz eta biak energia berriztagarriak izan eta energia eguzkiko erradiazioaren bidez lortu zuzenean. Azkenengo hauek bakarrik energia elektriko ekoiztu ditzake. Energia solar termikoa jasotzeko hainbat mota daude, eta motaren arabera jasotako erradiazioa energia elektrikoan edota klimatizazio energian bilakatu daiteke. Aipatu denez bi mota nagusi bereiztuko dira azken produktuaren arabera: Energia Elektrikoa Tenperatura handiak lortu behar dira 500 ºC-tik gorakoak. Normalean azalera handiak betetzen dira heliostatoekin (ispiluak eguzkia islatzeko) jariakina berotzeko. Modu honetan tenperatura handiak lortu daitezke. Jariakina olioa eta gatz berezien nahasketa izaten da, hau ( gauean jariakinak beroa mantendu dadin) bero trukagailuan sartzen da ondoren lurrunezko turbina hornitzen duen ura lurruntzeko. Gaur egun dauden zentralak 10 MW eta 15 MW arteko potentzia daukate, adibidez Sevillan dagoen eguzki dorre termikoak (PS10) 11 MW ekoizten ditu Ainbat konfigurazio desberdin egon daitezke: o Dorre erakoak o Zilindro – parabolikoak o Disko erakoak o Eguzki labeak o Fresnel islagailu lineala Klimatizazioa
Eguzki kaptadoreetan lortzen den beroa zuzenean erabiltzen da eraikinen bero eskaria hornitzeko. Kasu honetan lortutako beroa erabiltzen da bai berogailu sistema hornitzeko bai UBS eskaria asetzeko. Tenperaturaren arabera bi mota auki daitezke: tenperatura mediokoak 100 ºC – 300 ºC bitartean daudenak eta tenperatura baxukoak 70 ºC ingurukoak. Helburuaren arabera lau erabilera daude: o UBS eta berogailua o District Heating. o Industria prozesuen bero horniketa. o Aire girotzeko sistementzako. Hauetatik gehien erabiltzen den sistema tenperatura baxukoa da, hau da, etxebizitzen UBS eta berogailuen bero eskaria hornitzeko. Honek ahalbidetzen du energia kontsumoaren murrizketa eguzkitik datorren energia erabiliz, gutxi gora behera etxe bateko urteko UBS eskariaren %60 - %80 asetzen dute. Baita ere eskuragaiena, sistema ezartzea ez dauka eragozpenik. Eguzki erradiazioa xurgatzeko ekipo bereziak behar dira, eguzki kolektore moduan ezagutuak. Ondoren azaltzen direnak likidoa berotzen dute bere baitan, ondoren UBS hornitzeko. 1.1.1.4.2.1. Eguzki kolektoreak Eguzkiaren energia eraldatzeko kolektoreak erabiliko dira. Berotegi efektu kontrolatuan datza. Eguzki erradiazioak transmitantzia altuko kristala zeharkatzen du eta karkasa barruko materialek erradiazioa xurgatzen dute, hauek %85-ko xurgapen tasa daukate normalean. Islatzen den erradiazio zati bat karkasa barruan gelditzen da honen tenperatura handiagotuz. Ondoren kobrezko hoditeriatik jariatzen den likidoari transferitzen zaio beroa. Likido hau ura bakarrik, ur eta glikolaren nahastea edo edozein motako bero transferentziazko likidoa izan daiteke.
Karkasa barrutik isolatua egoten da barruko beroa galdu ez dadin, honela efizientzia handiagotzeko.
Irudia 15 Eguzki kaptadorea (ezkerra) eta bere barrutiko egituraren konponenteak (eskuma) Etxeko eguzki kolektoreak UBS ekoizterako orduan gehien erabiltzen direnak dira mundu mailan, honela merkatuko eguzki termikaren produkzio handiena lortuz. Bi sistema nagusi daude: Termosifoia eta zirkulazio bortxatua. Termosifoi sistemak sinpleak eta konpaktuak dira termodinamikako irispideaz baliatuz. Ondorioz termosifoi sistemak klima beroetan eraginkorragoak dira. Zirkulazio bortxatuko sistemak ponpa batez baliatzen dira likidoa jariatzeko. Mota hau klima hotzetan erabiltzen da gehien bat. 1.1.1.4.2.2. Eguzki erradiazioa Eguzkiko energia termikoa instalazio bat gauzatzerakoan beharrezkoa izango da jakitea eguzkiak igorri dezakeen energia kopurua. Eguzkia latitude guztietan ez du igortzen erradiazio berdina, baita ere lurraren biraketa mugimenduaren ondorioz eguzki izpien eraso angelua desberdina izango da urtaroaren arabera. Baita ere klima eragina izango du, lainoak eta euriteek eguzki erradiazioa xurgatzen dutelako. Ez dago ezan beharrik gauean ez dagoela eguzkirik eta bero ekarpenak nuluak izango direla.
Sistemaren bero ekarpen adierazgarrienak egunez emango dira eta urtaroekin aldatuko da, udan ekarpen maximoak lortuz eta neguan aldiz minimoak. Hala ere lehenago ikusi den moduan UBS-ren %60 - %80 ko eskaria asetzen da. Zein den erradiazio indizea jakiteko Europar Batasuneko datuekin baliatu da. Eraso angelu aproposenarekin hautatu dira datuak:
Irudia 16 Irudia. Eguzki irradiazioa estatuan, urteko media kWh/m2 Naiz eta estatuko mediatik beherago egon adina energia igortzen da eguzki energia termikoko instalazioa gauzatzeko. Kontuan hartu beharra dago Alemanian erradiazio gutxiagoa izanda eguzki energia gehiago lortzen dute.
Laborantza energetikoak: Laborantza hauek ekoizten dira erregaietan eta bero energian transformagarria den biomasa lortzeko, adibidez artoa bioerregaiak lortzeko. Hauetatik etxetiar erabilpenerako interesgarriak direnak biomasa naturala eta hondakineko biomasa lehorrak dira. Gainera proiektua kokatua dagoen lekuan Kokapen atalean ikusten den moduan, landa basoaz inguraturik dago, beraz biomasa naturala eskuragarri egongo da. Biomasa ia dohainik eskuratuta proiekturako energia iturri ezin hobea izango da berokuntzarako sistema moduan. Naiz eta iturri ona izan sistema laguntzaile moduan planteatuko da, biomasaren prozesaketa basotik lana ematen duelako eta ez delako geotermiaren bezain beste eroso izango. Jakinda zein biomasa erabiliko den energia lortzeko prozesua deskribatuko da laburki. Biomasatik energia ateratzeko bere egituraren karbonoa oxidatu behar da, prozesu hau erreketaren bidez gauzatzen da. 𝐶 + 𝑂2 → 𝐶𝑂2 + 𝐸𝑛𝑒𝑟𝑔𝑖𝑎 Karbonoa oxidatzen da eta oxigenoa erreduzitzen da, erreakzio honetatik karbono dioxidoa (CO2) eta energia lortzen da. Prozesuan lortutako energia erabiliko da etxebizitza berotzeko. Zein onurak ditu biomasa? CO2 igorpenen murrizketa/ Emisio neutroak. SOx, NOx, eta partikula solidoak ez dira igortzen. Kanpo energien/ erregaien menpekotasuna gutxitzen da. Horniketaren jarraitasuna mantendu. Energia iturri kudeagarria da. Nekazaritza sektorerako beste aukera bat baserri ingurunetan igotze ekonomikoa sortuz.
Irudia 17 Biomasaren karbono aztarna neutroaren zikloa. 1.1.1.4.3.2. Etxebizitzetan erabilitako biomasa Etxebizitzetan erabiltzen diren ekipoak berokuntzarako eta ur beroa lortzeko izaten dira eta erregai motaren arabera bi bereiz daitezke: Pellet-ak: %90-95-ko efizientzia lortzen dute. Biomasa birrinduaz osaturiko pastillak dira. Hezetasun kantitate gutxi daukate errekuntzaren efizientzia hobetuz. Garraiatzeko eta biltegiratzeko errazagoak dira. Baita ere norberak ekoitz ditzake. Egurra: %80-90-ko efizientzia lortzen du. Normalean erreketarekin erdi- pirolisi prozesu bat gauzatzen da eratorritako gasak erretzeko. Basotik zuzenean lor daiteke. Behin biomasaren beroa lortuta, beroa nola transmititzen den bi era daude: Airetik: Ez da oso efizientea baina ez du instalazio askorik behar. Airea berotzen da gertu dauden egongelak berotzeko. Ur sistematik: Efizientea da, baina hainbat segurtasun elementu instalatzea behar du. Modu honetan energia-anitzeko deposituak batera konekta daiteke bai berokuntza, bai ur beroa lortzeko.
1.1.1.4.4. Aireztapenaren bero berreskurapena Etxebizitzako airearen berrikuntza egiten den unean irteerako aire-beroaren berreskurapenean datza sistema. Horretarako bero trukagailu batek bero transferentzia egiten du irteerako eta sarrerako airearen artean. Jakina den moduan DB HS 3 kode teknikoaren arabera etxebizitzek osasungarritasun ona eduki dezaten aireztapen aproposa eduki behar dute. Aireztapena, kode teknikoaren arabera tiro mekanikoaz egin behar da, bestelako betebeharrak karakterizazio legediaren atalean aipatuko dira. Beraz, tiro mekanikoak eragiten duen makina soilik ipini barik, aproposa izango litzateke aireztapena bero berreskuraketarekin ipintzea, honela galera termikoak gutxituko lirateke, aurrezpen ekonomikoa dakarrena. Nola funtzionatzen du? Sisteman, irteerako eta sarrerako aire emariak kontrakorrontean pasarazten dira haizegailu mekanikoaz baliatuz. Ondoren filtroetatik pasarazten dira eta bero trukagailuan bero transferentzia gertatzen da. Neguan kanpoko airea barrukoa baino hotzagoa denean, irteerako aireak sarrerako aireari beroa hematen dio, aldiz, udan kanpoko airea barrukoa baino beroago dagoenean, irteerako airea sarrerakoak hozten du. Behin bero transferentzia gertatua irteerako airea kanporatzen da eta sarrerakoa etxean barruratzen da. Ona hemen sistemaren eskema lagungarria:
Irudia 18 Bero berreskuraketarekin eginko aireztapen unitatea. Fluxu gurutzatua. Sartutako airea izango da klimatizatu behar dena egoera optimoan egoteko. Trukagailuan gertatutako bero transferentziaren ondorioz, salto termikoa gutxiagoa izango da, beraz klimatizaziorako behar den energia gutxiagoa izango da. Bi sistema nagusi bereiz daitezke aire sarreraren arabera: Fluxu gurutzatuak: % 90 inguruko efizientzia. Fluxu paraleloak: % 60 eta % 85 bitarteko efizientzia. Fluxu birakorra: % 70 inguruko efizientzia. 1.1.1.4.4.1. Fluxu gurutzatua 18. Irudian ikusten den moduan, fluxu gurutzatuko sistemak aire harrerak berekiko norabide ortogonalean sartzen dira, honela bero eta hozte fluxuak gurutzatzen dira. Sistemaren arabera fluxuak nahastu daitezke edo ez, azkenengo kasuan plaken bidez banatzen dira bi korronteak. Funtzionamendua ikusita, dituen alde onak orraztuko dira: Efizientzia energetikoa hobeagotzen du.
Tiro mekanikoaz egindako aireztapenetik energiaren berreskurapena eta energia aurrezpena. Aurrezpen energetikoa eta ekonomikoa. Sistemak daukan kostu ekonomikoak ahalbidetzen du bere amortizazioa denbora laburrean. Kasu praktikoetan ekipo hauek beroaren % 60-a berreskuratzen dute, beste era batean ekipo mekaniko konbentzionalak xahutuko beroa izango litzatekeena. Honela klimatizazio ekipoen energia eskariaren % 40 adina aurreztu daiteke. Komentatu beharra dago sistemetan zenbat eta aire bolumen gehiago sartu orduan eta efizientzia gutxiago edukiko du gailuak.
1.1.1.4.5. Etxebizitzen Isolamendua Isolamendua, material eta instalazio teknikak dira, zeinak eraikiera elementuetan erabiltzen dira toki beroak mugatzeko, honela bero transmisioa ekiditeko beste nai ez diren lekuetara. Egoera asko daude zeinetan interesgarria izaten da bero fluxua murriztea norabide jakin batean. Kasu ohikoena etxebizitzetako isolamendu termikoa izaten da, bero galerak ekiditeko neguan eta udan irabazkinak ekiditeko. Etxebizitzen isolamendua da lehenengoa, merkeena eta eraginkorrena den neurria energia aurrezteko. Modu honetan gertatzen diren bero galerak murrizten dira, beraz klimatizazio ekipoek lan gutxiagoa egin behar dute. Beraz garrantzitsua da etxebizitzako itxituraren isolamendu aproposa jartzea, erabili behar diren materialak eta eraikiera teknikak aproposak izan behar dira bero transferentzia apurtzeko. Hainbat faktore kontuan hartu behar dira isolamendua ipini haurretik: Eroankortasun termikoa: K- W/mk. Material batek beroa eroateko duen gaitasuna adierazten duen propietatea da. Zenbat watt garraitzen diren gradu bakoitzeko materialaren metro lineal bakoitzeko. Iragazkortasuna: g/(m.s.Pa). Material batek duen ahalmena fluxu baten bidez zeharkatua izateko. Ur lurruna ez pasarazteko erabiltzen dira material hauek honela kondentsazioa interstizialak ekiditeko. Bero ahalmena: c – W/KgºK. Egoera aldatu barik masaren unitate baterako bere tenperatura unitate batean igotzeko aplikatu beharreko bero kantitatea da. Denboran materialaren portaerarako garrantzitsua. Propietate mekanikoak: Konpresioa eta flexioarekiko erresistentzia jain behar da esfortzu mekanikorik egin behar badu. Uraren absortzioa: Material zurgatu dezakeen ur kantitatea bere bolumenarekiko %tan adierazita. Inportantea baldin eta leku hezean badago, honek materialaren propietateak aldatzen ditu.
Tenperaturen tartea: Materialaren degradazioa gertatzen bada tenperatura konkretu batetik aurrera. Portaera kimikoa: Material batzuek denborarekin zenbait konposatu kimiko kaltegarri jaregin dezakete. Egonkortasuna: Zer nolako portaera duen beroarekiko, konposatu kimikoekiko eta mikroorganismoekiko. Baldintza hauek kontuan hartuta kalkuluetan erabakiko da zein isolamendua proposatu etxearen itxitura hobetzeko. Isolatzaileen artean hiru mota nagusi daude: Zuntz erakoak: Filamentuez osaturik dentsitate baxua daukate. Porositate handia daukate: % 90. Suteen aurka egonkortasun handia dute. Hauek beira zuntza, artile minerala eta alumina zuntzak izan daitezke. Zelularrak: Gelaxka irekiez edo itxiez osatzen diren materialak dira, taula malguak edota zurrunak osatuz, baita ere lekuan jaurtiketaren edo ureztatzearen bidez egokitu daitezke. Hauek poliuretanoa eta poliestireno hedatua izan daitezke. Granularrak: Partikula txikiak izaten dira aurrefabrikatuko aglomeratuan edota era soltean erabiltzen direnak. Hauek perlita eta artelazkia izan daitezke. Isolamendua zehaztuko da Azalpen Atalean, baina hiru mota hauetatik zelularrak ez dira erabiliko. Material hauen duten egonkortasuna ez da aproposena zeren eta tenperatura jakin batzuetan zenbait konposatu kimiko hegazkorrak ekoitz daitezke. Horretaz aparte ingurune biologikoan kalteak sor ditzakete kate trofikoan sartuz, jakina materiak hauek degradaezinak dira. Isolamendu moten inguruan hitzegiteaz aparte jakin ikusi behar da ea etxebizitzaren esparru guztiak ondo isolatuak dauden, hau da, Zubi termikoak ekiditea. Azpi atal hau gomendio moduan eskainiko da etxebizitzaren isolamendua hobetu dadin. Zubi termikoak
Puntu edo leku lineala etxebizitzaren itxituran zeinean beroa errazago transmititzen den inguruko eremuetan baino erresistentzia termikoaren aldaketagatik. Leku bat izaten da zeinetan azaleko isolamendua apurtzen den. Beraz, fenomeno hau gerta daiteke: Itxituraren geometria aldaketagatik. Materialen edota erresistentzia termikoaren aldaketagatik. Gaur egun etxebizitzak isolamendu egokia daukate, hala ere zubi termikoengatik jasandako galerak %20 eta %10 artean daude. Lehenago ikusi den moduan Passiv Hause kriterioak elementu hauen murrizpenean bideratzen da baita. Gaur egun erabiltzen den legediak efizientzia energetikorako, behartzen du eraikitze irtenbideak topatzea zubi termikoak deuseztatzeko. Onen adibide bat topa daiteke bi egurrezko zafla elkartzen dituen hiltzearen artean. Hiltzeak bero eroankortasun hobeagoa du egurrezko zaflak baino ondorioz hiltzetik alde egiten duen beroa handiago izango da egurrezko zafletan baino. Beraz zubi termikoa deuseztatzeko hiltzea material isolatzaileaz estaldu beharko litzateke. Etxebizitzetan era grafiko batean hauek izaten dira zubi termikoak:
Irudia 19 Etxebizitza baten ohiko zubi termikoak.
1.1.2. Xedea Etxebizitzen energia kontsumoa murriztea da helburua. Berotzeko edo hozteko energia eskaria murriztea, erabiltzen diren ekipoak energia berriztagarriez baliatzea eta efizientzia handia izatea bilatuko da proiektuan. Mende honetara moldatzea etxea etorkizunean eratorri daitezkeen arazoak kontuan hartuta. Baita ere karbono aztarna jaistea ahal den bezain beste, ekonomia eta efizientzia kontuan hartuta. NZEB eta Passive House eredu moduan hartuta, zenbait kontzeptu aplikatzea bilatzen da. Proiektua aplikagarria izatea bilatzen da baita, eraikita dauden etxeetarako balio izatea. Eredu aplikagarri bat eratu nahi da aztertzeko zein izan ahal diren abantailak eta desabantailak eta bideragarritasuna frogatzeko.
1.1.3. Kokapena eta egoera Proiektua non egingo den jakitea premiazkoa da, kasu honetan ez delako proiektua modu teorikoan egingo, atal batzuk praktikara eramango dira eta. Honela parametro klimatikoak eta geoteknikoak egoera errealean eta zehatzean zehaztuko dira. Proiektua, Bizkaiko (Espainia) Ea herrian kokatuko da, Bedarona auzoan zehazki, koordenatuak ondorengoak direlarik: • Latitudea: 43°22'36.34"N • Longitudea: 2°34'39.45"W
Irudia 20 Kokalekua Espainian
Irudia 21 Kokalekua Bizkaian.
1.1.3.1. Ea-ko Datu Orokorrak Bedarona, Ereño eta Natxituako arrantzaleek eraiki zuten herria XVI mendean. Hauek hirutik Natxitua da auzo zaharrena (Badaude gizaki aztarnak I. mendetik). Udalerria Ea-ko hiriguneak eta Natxitua eta Bedaronako auzoak eratzen dute. Ea-ko Hirigunea, udalerrian kostaldearen erdian dago eta itsasora zabaltzen da itsasadar txiki batetik eta honi elkartzut hondartza dago. Ezan daiteke arrantzale izaera duen hirigunea dela. Bedarona, Ea-ko hirigunetik 3 km ekialdera kokatua dago. Landa zabaleko auzoa da, oso lasaia. Abeltzantza heman daiteke landetan. Natxitua, Ea-ko hirigunetik 3km mendebaldera kokatua dago, muino baten gainean kokatua dagoena.
Ea beste herri garrantzitsuengandik gertu kokatzen da. Gernikatik 11 kilometrora dago eta Lekeitiotik 6.2 km-ra.
Irudia 22 Kokalekua beste herriekiko. Zehatzagoak izateko Bedarona auzoko Olabe baserrian kokatuko da proiektua. Itsas ertzetik nahiko gertu dago, 1 km-ra ain zuzen ere. Naiz eta itsasotik gertu egon ez dago itsas mailan, 134 m-ko altitudea dauka.
Irudia 23 Olabe baserriaren kokalekua.
Bi alderdi bereiztuko dira, etxebizitza alde batetik eta bestetik baserriak duen landa eremua: • Etxebizitza: Eskari energetikoaren eragilea izango da, eta hau asetu beharko da. Etxebizitzak duen azalera erabilgarria aztertuko da, ondoren inplementatu nahi diren sistementzat zenbat leku dagoen jakiteko. • Landa eremua: Hartze geotermikoa definitzeko beharrezkoa da jakitea zenbat lur eskuragarri dagoen ondoren sistema horizontala eta bertikala aplikatzeko. Beste parametro garrantzitsua geoteknikoa da, adibidez; dauden maldak jakin behar dira makinak bertan lan egin beharko dutelako.
Irudia 24 Olabe baserriko landa eta etxebizitza eremua.
1.1.3.2. Biztanleriaren azterketa Biztanleriaren datuak ikertuko dira gainetik jakiteko zer nolako biztanleri mota dagoen. Baita ere kontuan hartuko da zein den biztanleriaren gaitasun ekonomikoak, honela teknologia onuragarri hauek beste jabe gehiagok inplementa dezaketen edo ez. 1.1.3.2.1. Demografia Ea-ko Udalerriak 854 biztanle ditu 2016-ko erroldaren arabera; 430 gizonezko eta 424 emakumezko. Eustat datuen arabera biztanleriaren hainbat datu ikertu daitezke: Taula 1Biztanleriaren demografia datuak
Irudia 25 Biztanleriaren egitura.
Datuak ikusita antzeman daiteke Ea-k biztanleria galtzen duela eta zahartze tasa Bizkaikoa eta Estatukoa baino handiagoa dela. Gainera umeen ehunekoa oso txikia da 75 urte dukatenekin konparatuta, baita, estatuaren mediatik behera dago bataz bestekoa. Honek dio Ea-ko udalerriak biztanleria zaharkitua duela. Gainera hazkunde tasa negatiboa izanda gerta daiteke etorkizun batean udalerria bera egoera ez-erosoan jartzea. Naiz eta proiektuari ez dagokion, baina datuak ikusita, komenigarria izango litzateke udalerrian biztanlego berria ekartzeko sustapen plan bat eratzea. 1.1.3.2.1. Etxebizitzak Datuen arabera interesgarria izan da ikerketa txiki bat egitea Ea-ko etxebizitzen inguruan. Ikusi nahi da ea egingo den proiektua udalerriko bezte etxebizitza batzuetan aplikagarria izan daitekeen edo ez. Honela proiektuko xedera etxebizitza gehiago gehi daitezke, ekonomia sustatuz eta jarduera soziala handituz. Taula 2 Ea-ko etxebizitzen datu orokorrak.
Irudia 26 Ea-ko etxebizitzen egoera. Datuak ikertuta, X grafikan ikus daitekeen moduan 50 urte baino gehiagoko etxebizitza asko daude, estatuko media baino gehiago. Orain dela 50 urte aplikatzen ziren efizientzia irispideak oso desberdinak ziren oraingoekin konparatuz. Beraz, 50 urteko edo gehiagoko etxebizitzak oso ez eraginkorrak izan daitezke termikaren aldetik. Beraz ondoriozta daiteke udalerriko beste etxebizitzetan proiektuaren eredua lekua daukala eta hauei suspertu daitekeela. Gainera datuak kontuan hartuta, Bizkaiko etxebizitzak nahiko zaharkituak daude Euskadiko mediarekin konparatuta, hau da, proiektua susper daiteke bezte Bizkaiko etxebizitzetan ere.
Aplikatuko daitezkeen teknologietatik, ikusi behar da hauetatik zein alternatiba aproposak diren proiektuan inplementatzeko. Irizpide hau, plazaratutako baldintzen menpe zehaztuko da, honela alternatiba hoberenak aukeratuz. Proiektua gauzatu haurretik hautabide ezberdinak proposatu dira beroketa sistema printzipal moduan. Hautabide hauetatik batzuek baldintza nahikoak betetzen dituzte proiektuan aplikatu ahal izateko. Aldiz, badaude beste batzuk kontuan hartu direnak baina azkenean ez direnak inplementatu. Ondoren baztertu diren teknologiez hitz egingo da, zein diren hauen funtzionamendu orokorra, zein diren puntu ahulak eta zurrunak eta baztertzearen arrazoiak 1.1.4.1. Aerotermia Geotermia moduan teknologia honetan bero ponpa bat erabiltzen du. Funtzionamendua ponpa geotermikoaren modukoa da. Aldatzen den elementua da energia nondik hartzen duen. Aerotermiako lurrungailuko bero transferentzia aire bitartez egiten da, hau da kanpoko airetik hartzen da beroa. Azken urteetan bilakaera handia izan duen teknologia izan da, erregai fosilen presioen hazkundeak eraginda. Abantailak Makina ponpa geotermikoa bezain beste kostatzen du, baina ez du zundaketarik behar, beraz, askoz ere merkeagoa da.
Desabantailak Errendimendu txikia energia geotermikoarekin alderatuta. kalkuluetan ikusten den moduan airearen tenperatura asko aldatzen da urtean zehar, honek eragiten du energia ekarpena desberdina izatea eta errendimendu gutxiagoa izatea. Aerotermia baztertu egin da gehien bat efizientzia gutxiagoa duelako. Klimaren joan etorriak ezin direlako kontrolatu gehien bat baztertu da eta etorkizunean berotegi efektuaren ondorioz itxitako klima baldintzak ez jakinak direlako. Geotermia instalazioarekin bermatzen da bero ekarpen konstantea 15ºC ingurura. 1.1.4.2. Biomasa Galdara [1.1.1.4.3] Atalean deskribatu da teknologia hau. Oso aproposa da inguruko baldintzak direla eta gainera merkea da. Ez da hautatu azkenean energia iturriak dibertsifikatu nahi direlako. Naiz eta izangai ona izan ez da bakarrik teknologia bakarrean oinarritu nahi, azken batean gertakariak direla medio eta hornikuntzan etena gertatzen bada klimatizazioa eten daiteke. Egoera hau udan gerta daiteke problemarik gabe baina neguan gertatu ezkero arazo larria bilakatu daiteke. Baztertu diren teknologia posibleak behin ikusita, 1.1.1.4 Atalean ikusitako teknologiak erabiliko dira, hauen funtsa lehenago komentatu den moduan efizientzia hobetzea izango da, bai termika aldetik, bai beroaz hornitzen dituzten ekipoen aldetik. Horretarako hautatu diren teknologietatik euren bariantza aproposena hautatuko da. Ondoren zein teknologia mota hautatzen den azalduko da. Termikaren aldetik 1.1.1.3. Atalean ikusitako NZEB-eraikinak eta Passivhaus irispideak jarraituko dira nolabait.
1.1.4.3. NZEB-eraikinak eta Passivhaus NZEB eraikin kontzeptuaren inguruan mugituko da proiektua, era honetan energia marko berriei maldatzeko naiz eta lege aldetik behartuta ez egon. NZEB irispideak ez ditu zehazten zein teknologiez baliatu daitekeen etxebizitza bat eskari termikoa gutxitzeko, horregatik badago egiaztagiri bat, Passivhaus zeinetan ainbat teknikak erabiltzen diren demanda termikoa jaitsi ahal izateko. Proiektuan teknika hauek kontuan hartuko dira metodo lagungarri moduan helburu bat gauzatzeko; etxe bizitzaren eskaera termikoaren murrizketa. Baina naiz eta metodo hauek irizpidetzat hartu, ez dira era zorrotzean aplikatuko Passivhaus egiaztagiria lortzeko, Zergatik? • Proiektuaren kasurako ainbat baldintza kontuan hartu dira: • Behar diren estandarrak Passivhaus egiaztagiria lortzeko nahiko zorrotzak dira. • Estandarrak lortzeko eraiki berri ez den etxe batean nahiko zaila da. • Ekonomia aldetik ez du merezi adina dirua xahutzea horren ondo isolatzeko, azken batean aurrezten denaren amortizazioa ez duelako merezi latitude hauetan. • Infiltrazio tasa hain baxuak lortzea 400 urteko eraikin batean nahiko gatza da eta garestia da. Beraz, erabiltzen diren teknikak jarraituko dira era laxo batean NZEB erako etxebizitza bat lortzeko. Horretarako bi hobekuntza egingo dira, bai termikan eta aireztapenean. 1.1.1.4 Atalean plazaratu dira teknologia hauek, hemen zeinek aukeratu diren zehaztuko dira.
1.1.4.4. Termikaren Hobekuntza Isolamendu termikoa proposatuko da etxearen eskaera termikoa jaisteko, zein isolamendu motak hautatuko diren, era berean ez da proposamenik egingo isolamenduaren muntaia tekniketan, meatze ingeniari baten konpetentziengatik at dagoelako. Erabilitako materialak etxebizitza isolatzeko ingurugiroarekiko errespetagarriak eta inerteak izatea bilatzen da. Modu honetan bilatuko da materialen efizientzia. Baita ikusiko da ea merezi duen produktu sintetikoak edo produktu "naturalak" erabiltzea efizientziaren arabera. Materialen hautaketa prozesuan zelular erako materialak baztertuko dira hauen toxikotasuna zalantzan dagoelako baldintza batzuen menpe. Horretaz aparte ez dira erabiliko ingurumenarekin ez direlako oso errespetagarriak. Ondorioz zuntzezko eta granular erako materialak erabiliko dira. • Zuntz materialak: Artile minerala hautatuko da bere propietate termikoengatik naiz eta sintetikoa izan, hau ingurumenarekiko inertea delako. Estalki bertikalak isolatzeko erabiliko da.. • Granular materialak: Kortxo granularra hautatuko da. Kasu honetan lurzoruarekin kontaktuan dagoen solairuan aplikatuko da isolamendua. Material honek dituen propietate termikoak onak dira Naturan aurkitzen den materiala izateko. Erabilitako materialen propietateak era zehatzago batean zehazten dira kalkuluetan. Bertan bistaratu daiteke zein kriterioengatik hautatu diren material horiek zehazki. 1.1.4.4.1. Isolamenduaren egituraketa Bi alderdi bereiztuko dira, lurzoruarekin kontaktuan dagoen solairua eta itxitura bertikala.
Irudia 27 Proposatutako isolamendua, ezkerretik hasita: berezko horma, artile minerala, aire kamera eta pladurra
Azkenik, proposatzen da leihoen aldaketa zubi termikoak ekiditeko eta era berean infiltrazioak gutxitzeko. Honela galera termikoak gutxituz. 1.1.4.4.2. Aireztapena. Kode teknikoari begiratuta legedian ezaten duen moduan, aireztapena tiro mekanikoa edota hibridoa behar du. Ekipo hauek jada garestiak direnez komenigarria da dirua inbertitzea eta aireztapena bero berreskurapenarekin ipintzea. Lehenago ikusi den moduan sistema honek etxearen eskari termikoa gutxiagotzen du, luzaroan aurreztutako energiarekin amortizatzen dena. Proiektuan erabiliko den sistema fluxu gurutzatuko tiro mekaniko bero berreskurapenarekin izango da. Naiz eta erabilitako sistema ez den efizienteena paraleloarekin konparatua, sistema hau izaten da fabrikatzaileek gehiago erabiltzen dutena. Beraz, daukan efizientzia gehiago hori ez da konpentsatzen ekonomiaren aldetik.
Behin termika zehaztu den beroa lortzeko iturriak finkatuko dira, hauek bere efizientzia energetikoarengatik hautatu dira. Iturri hauek balioko dute bai UBS eta berogailu eskariak asetzeko. Iturri hauek era berean erabili daitezke edota bakarrik, berokuntza sistema desberdinekin. Jarraian zehaztuko da zein bero iturri motak erabiliko diren 1.1.4.5. Geotermia Berokuntza sistema printzipal nagusi moduan erabiliko da. Ikusi denez hainbat geotermia mota daude baina guztiek baldintza batzuen menpe bakarrik erabiltzen dira. Energia elektrikoa lortzeko erabili daiteke energia geotermikoa, baina hemen, proiektuan, aplikatuko den teknologia berogailu eta UBS eskaria asetzeko erabiliko da bero ponpa baten laguntzaz. [Irudia 7 Penintsula Iberikoaren bero geotermikoa. zehazten duen moduan proiektua kokatua dagoen aldea interes gabekoa da bero geologikoari begira hitz. Zerk ezan nahi du honek? Ez dela posiblea tenperatura altuak lortzea lurzoruan tenperatura gradientea eskasa delako eta ekipo laguntzailea behar dela. Beraz, tenperatura altuak lortu ezin direnez entalpia baxuko geotermia metodoa erabiliko da. 10m-tik behera sakontasun aldakorraren irudian [Irudia 14] agertzen den moduan, lurpeko tenperatura konstante mantentzen da; ez dio eragiten ingurugiroaren eta eguzkiaren erradiazioak denboran. Modu honetan lortzen da likidoa tenperatura konstantean ateratzea eta efizientzia handitzea. Eskariaren, geologiaren eta erabilitako makinaren arabera lurzoruan sartu beharreko zunda zehaztuko da.
1.1.4.5.1. Zunda bertikala Proiektuan zundaketa bertikalak erabiliko dira. Horizontalekin konparatuta aukera hobeagoa da, hau gainera, enpresan esperientziak berretsi du. Beraz, dauden abantailak hauek dira: • Zunda bertikalak 10 m baino gehiagora lurperatuta daude, normalean 120m - 160m-tara (karakterizazioaren arabera). Zundaren gehiengoa 10m-tik behera lurperatua dagoenez likidoren tenperatura konstantea izango da denboran. Aldiz, zunda horizontalak tenperatura aldaketak eragiten die, honela zunda kantitate gehiago behar da eta fenomeno honengatik lortutako efizientzia txikiagoa da. • Zunda bertikalak leku gutxiagoa erabiltzen dute. Zundak lurperatuta gelditzeko behar diren zundaketak era bertikalean eginda daudenez hauen diametroen adina leku behar dute. • Zunda bertikalak ez ditu eragiten lur mugimendurik. Sortutako detritus-ak kudeatu behar dira soilik. Detritus bolumena zulaketan erabiltzen den buruaren diametroa eta zulatutako luzeraren araberakoa izango da. Beste aldetik, zunda horizontaletan lur mugimendu handiak egin behar dira. Zunda 2m eta 3m artean lurperatzen dira obra-berria ez den lekuetan (sakonagoak izaten dira baldin eta zimentuetako lubetak profitatzen badira). Honek eragiten du prezioaren igoera erabilitako makineriagatik eta segurtasunagatik. • Zunda bertikalek azalera libre handia uzten dute. Zunda bertikalek ez ezik, zunda horizontalek ezingo da azaleran landatu, sustraiek tutuak kaltetu dezaketelako eta beroa garraitzen duen likidoa izuri daitekeelako. Laburbilduz zunda bertikalak erabiliko dira merkeagoak, efizienteagoak, azalera gutxiago erabili eta burutzeko errazagoak direlako. Noski, zirkuitu itxian lan egiten dute. Ez da sistema irekirik kontuan hartu ur emari kantitate handia behar duelako eta meatzaritza ustiapenean sartzen delako (B motako baliabideak 22/1973 meatze legearen arabera)
1.1.4.5.2. Makina Tenperatura saltoa lortzeko bero ponpa erabiliko da. Tenperatura konstantean lurpetik datorren likidoa bero ponparekin beharrezko tenperatura igoko dira 1.1.1.4.1.2Atalean deskribatu den moduan. 1.1.4.6. Solar termikoa Proiektuan eguzkiaren energia termikoki eraldatuko da etxebizitzaren UBS eskariaren horniketaren laguntzarako. Merkatuan dauden ekipoek UBS horniketarako bideratuta daude teknologia honek lortzen dituen tenperatura handiengatik. Kontuan edukita, plaka termiko laua hautatuko da bulkada mekanikoarekin. Naiz eta bulkada termikoak hobeago dirudien ere, sistema honek ainbat ez behar ditu. Bulkada mekanikoarekin likido emari konstantea ziurtatzen da. Aldiz, bulkada termikoarekin likidoa behar den tenperaturaraino berotu behar da tiroa egoteko eta gerta daiteke tiroa konstantea ez izatea tenperatura nahikorik ez dagoelako. Bultzada termikoak ez duenez ziurtatzen tiro konstantea ez da erabiliko. Panelak teilatuan ipiniko dira eta zehaztuko da zein angelutan ipintzen diren baldintzen arabera. 1.1.4.7. Biomasa Proiektuan biomasak jarduera lagungarria izango du berokuntza sisteman. Berokuntza sistemaren arabera eta geroago bidezkotuko dena 1.2.1.6.4. Atalean, airea erabiliko da beroa suspertzeko. Erabilitako erregai mota pellet-ak izango dira. Egurrarekin konparatuz ainbat abantaila daukate:
• Makinaren modulazioa ahalbidetzen dute, hau da, bero karga erregula daiteke era errazago batean, pellet kantitatea kontrolagarriagoa delako. • Erreketa tenperatura txikiagoa da eta ondorioz makinaren bizitza denbora luzatzen da. • Ekipoak txikiagoak dira eta erregaia garraiatzeko errazagoa. • Erosi daiteke erregaia edo norberak etxean egin basoko sastarrekin. Eraikinaren egituraketa aztertuz, dagoen sutea aprobetxatuko da keen instalazioa daukelako jada. Horretarako insert erako galdara jarriko da. Izena ezaten duen moduan galdara paretan barruan sartzen da, kasu onetan suteak duen lekuan.
Atal honetan proiektua nola gauzatuko den deskribatuko da, 1.1.4 atalean hautatutako sistemak zein antolamendu jarraituko duten eta etxebizitzan nola geldituko diren integratuta euren artean. Era honetan UBS eta berokuntza sistemak bereiztuko dira, baita termikaren hobekuntza ere. Termikaren hobekuntzan 1.1.4.4 atalean aipatutako moduan proposatutako materialak eta egituraketa plazaratuko dira, ez da muntaia teknikarik ikusiko ez delako konpetentzietan sartzen. 1.1.5.1. Termikaren hobekuntzaren azalpena Etxebizitzaren bi alderditan aplikatuko dira hobekuntzak: Itxitura termikoan eta aireztapen sisteman. Hauen funtsa lehenago ezandakoaren arabera eskari termikoa jaistea du helburu. 1.1.5.1.1. Itxitura termikoa. Hobekuntzak 3 elementu izango ditu, hauen artean bi elementu finko gelditu dira, aire ganbara eta pladur zaflak. Isolamendua aldiz, 1.2.1.5 Atalean aztertu egin da efizientzia eta ekonomia aldetik zein loditasuna den komenigarria. Baserriaren berezko itxitura termikoa eskaera termiko handia dauka 1.2.1.4Atalean komprobatu den moduan. Eskaera eutsiezina denez gaur egungo egoerarako eta jarraitutako irizpideentzat honen hobekuntza gauzatuko da.
Itxitura hobetzeko elementuak ondoren deskribatuko dira, hareharriaren kontra aipatuko ordenan jarriko dira elementuak Irudia 27 Proposatutako isolamendua, ezkerretik hasita: berezko horma, artile minerala, aire kamera eta pladurraIrudia 27] ikusten den moduan. Artile Minerala 12 cm erabiliko dira. 1.2.1.5 Kalkuluetan ikertutakoaren arabera balantze bat egon behar da amortizazio ona izan dadin. Lehenago deskribatu moduan artile minerala isolamendu merkatuan eskaintzen duen erresistentziarik termiko baxuena du. Baita ingurugiroarekiko inertea da. Hau arkitektoak aire ganbara eta gero prestatu duen egituran ipiniko da. Erresistentzia termikoa (12 cm): 2,962 m2·K·W-1
Atal hau 5cm-koa izango da. Izenak ezaten duen moduan aire tarte bat da hareharriaren artean itxita dagoena airea irten ez dadin konbekziorik ez gertatzeko. Elementu hau antzinako etxeetan ez zen erabiltzen, baina gaur egun asko erabiltzen den elementua da. Erresistentzia termikoa (5cm): 0.18 m2·K·W-1 Gainerako elementuak eusteko erabiliko diren materialak arkitektoak jakinaraziko ditu. Azkenean aire ganbera ipintzerakoan, datozen konponenteak eusteko egitura behartzen dute erabiltzera.
2cm-ko lauza jarriko da. Elementu honetan ez dira propietate termikoak kontuan artzen baizik eta pladurra ipintzen da paretak osatzeko eta itxituraren iragazkortasuna bermatzeko. Pladurrak erresistentzia termiko onargarria daukanez, isolamenduan eragingo du. Erresistentzia termikoa (2cm): 0.08 m2·K·W-1
Azkenik, dauden zubi termikoak eta infiltrazioak ekiditeko leihoak berritzea proposatzen da. Horretarako leiho bikoitzak jarriko dira egur markoarekin eraikinarekin bat egiteko. Egindako estimazioen arabera honek infiltrazioen %14 (%10-etan itxirik infiltrazioak) gutxituko lituzke eta termika hobetuko luke. Aireztapena. Sartutako eta irteerako airea bero trukaketa Aldez markako ekipo betekin egingo da. InspirAir Home Classic SC370-rekin. Daukan efizientzia %89-koa da, oso hondo dena fluxu gurutzatuko makina batentzat. Ekipo honek bero berreskuraketa apartez hainbat abantailak ditu. Filtro sistema ditu bere baitan era honetan kanpoko airea iragazteen da kalitatea hobetuz. Modu honetan mikrobioen, lore-hauts, eta partikula finen %99 iragazi ditzake, etxe barruko airea kanpokoa baino osasuntsuagoa eginez. Aipatzekoa da baita gailuak oso zarata gutxi egiten duela beste ekipoekin konparatua,40Db gutxi gora behera. Honen fluxuak eta tenperatura egokia kontrolatu da telemando batekin.
Aireztapena osatzeko etxe barruko aire hartuneak eta irteerak zehaztuko dira. 1.1.6.1.1 Atalean aipatzen den moduan, kode teknikoari begira DB-HS3 airea gela hezeetatik hartuko da, sukaldea eta bainuak, eta aire emari berria beste geletan egingo da. Ekipoaren muntaia 29. Irudian ikusi daiteke.
29. Irudia Aireztapenaren muntaia Azkenik, zulorik ez egiteko, baserriak teilatuan horma bertikal artean dauden zuloak baliatuko dira kanpoko tutueria jartzeko. Beraz makina bigarren solairuan kokatua egongo da. Etxebizitzaren bero eskariak bitan bananduko da, alde batetik berokuntza sistema eta beste aldetik UBS-a. Naiz eta bereiztuta egon ekipo batek biak hornitu ditzake. Jarraian UBS eta berokuntza sistemak osaketa aztertuko da laburki ondoren energia sistemak zehatzago ikusteko. 1.1.5.2. Berokuntza sistemaren azalpena Bi sistema edukiko ditu proiektua, geotermia eta biomasa, asken hau pellet-ak erabiliz. Sistema hauek beroa etxebizitzara transmititzeko bi era desberdinetan egingo dute. Biomasa galdara hautatu da airez egongela printzipala berotzeko sistema lagungarri moduan. Gehien erabiltzen den egongela beroz hornitzea du helburu sistema geotermikoa beti martxan egon ez dadin. Gainera modu honetan instalazioa errazagoa da.
Ponpa geotermikoa izango da sistema nagusiena. Berokuntzarako sistema hidrauliko bakarra denez ez da behar depositu metatzailerik. Honek eragiten du era zuzenean likido beroa ekoiztea. Gainera, geotermia tenperatura baxuetan ekoizten du beroa, beraz ez da komenigarria erradiadore tradizionalak erabiltzea beroa sakabanatzeko. Beroa transmititzeko etxebizitzatik zoru irradiantea erabiliko da. Bi sistemak energia anitzeko depositu batean inplementatzea aurreikusi zen, baina arazo bat dago sistema horretan. Aire bidezko sistema jarri da geotermiaren errendimendua ez deuseztatzeko. Geotermiak tenperatura baxuetan lan egiten du zoru irradiantea hornitzeko, gainera tenperatura altuak lortzeko ez da komenigarria geotermia. Beraz, energia anitzeko depositu bat ipiniz gero, zeharo handia izango da, biomasa bidezko berogailuak tenperatura handiak lortzen dituelako eta beroa disipatu behar duelako. Ondorioz, biomasa bidezko beroketa martxan jartzen ez denean geotermia ur bolumen handia berotu beharko du, beroketa denbora handia izanda eta despendio asko sorraraziz. Beraz, problema hau suertatzeko aire bidezko biomasa klimatizazioa hautatu da. Lehenago ezandakoaren arabera, geotermia ponpak ekoiztutako beroa zoru irradiantez egiten da, zegidan sistema hau laburki azalduko da. 1.1.5.2.1. Zoru irradiantea Beroketa zoru irradiantearen bidez egingo da. 1.2.1.8 Atalean ezandakoaren arabera, metodo hau hoberena dela ondorioztatu da etxerako berokuntza sistemarako. Zoru irradiante honek hainbat atal ditu 66. Irudiak erakusten duen moduan, behetik gora ondorengo elementuez osatzen da: Isolamendu panela (Kortxo): Poliestireno hedatuaz (EPS) osatzen da. Forjatuaren gainean jartzen da . Erabiltzen den mota hezetasunaren kontrako kapa bat du, ura sartu ez dadin. Kortxoak irtenak ditu hodiak era egokian bideratzeko.
32. Irudia Kolektoreak Anhidrita morteroa: Zoru irradianterako aurrerapen handia izan da, bero transferentzia hona dela eta bere propietate fisiko-kimikoengatik. Mortero konbentzionalarekin alderatuta geruza finagoa eta transmisio hobeagoa lortzen da. Zenbat eta geruza finagoa transmisio hobeagoa da, baina mortero konbentzionaletan arrailak sor daitezke. 1.1.5.3. UBS Ur bero sanitarioa lortzeko sistemak bi izango dira, ponpa geotermikoa eta solar termikoa. Azkena eguzkiaren mugaketagatik sistema laguntzaile moduan erabiliko da. Beraz, geotermia izango da sistema printzipala. Bi bero iturriek beroa UBS energia anitzeko biltegi batera bidaltzen dute. Tankearen barruan ur sanitarioa biltegiratzen da nahi denean erabili ahal izateko. Tankeak bi hodibihur ditu, bero trukagailuez jokatzen dutenak beroa transmitituz urari. Bai geotermiatik, bai solar
termikotik datorren likidoa hodibihurretatik pasatzen da ur sanitarioa berotzeko zirkuitu itxi batean. Lortu nahi da solar termikoko ekipoek ahal duten bezain beste energia ekoiztea energia dohainik delako, beraz sistema geotermikoak lan gutxiago egin behar badu hobeto. 1.1.1.4.1. atalean ikusi daitezke zin diren eguzki baldintzak. Nahi adina panel jarri ahalko litzatezke ur bero sanitarioaren eskaria asetu arte. Baina klimatizazioan gertatu den problema berdina dago hemen. Eguzki plaka termikoek tenperatura handiak lortzen dute eta beroa disipatu behar dute deposituaren tenperatura asko igo ez dadin. Beraz UBS tankea ezin daiteke handiegia izan baldin eta edonoiz geotermia bakarrean lan egin behar badu. Arrazoi honengatik panelak murriztu dira eta UBS eskari guztia ez da hornitu. Gogorarazi sistema honek gauen ez duela energiarik ekoizten. 1.1.5.3.1. Energia anitzeko depositua. Bero ur sanitarioa biltegiratzeko erabiliko da. Honek bi jatorri ezberdinen bero trukaketa ahalbidetuko du, honela etxebizitzan erabiliko den ur beroa ekoiztuko da eta biltegiratuko da nahi den momentuan itxaron barik erabiltzeko. Deposituak bete behar dituen baldintzak 1.2.1.1. Atalean, baldintzen karakterizazioetan kalkulatu da. Egun baterako UBS horniketarako 196 l behar dira, eta bi energia iturri edukita aukeratu behar den depositua 200 l-koa izan behar da hiru zirkuituekin. Barrualdera begira Irudia 33] ikusten den moduan, bi hodibihur ditu. Hauetan konektatuko da bai ponpa geotermikoa eta eguzki plaka termikoak. Zirkuitu printzipalean geotermia joango litzateke eta hirugarrenean solar termikoa. Bigarren zirkuitua deritzona depositu printzipala da. Bertan dagoen likidoa (ura) serpentinek berotzen dute euren beroa transmitituz. Beraz transmisioa modu horretan egiten
da, zirkuitu itxiak izanik eta likidoak euren artean nahastu barik. Normalean serpentinetatik jariatzen den likidoa glikol nahastea izaten da.
Irudia 33 . Ur bero sanitariorako VS 200 IP depositua, hiru zirkuituekin. Behin azalduta nola antolatzen den UBS eta klimatizazio sistema proiektuaren bero energia iturriak azalduko dira. 1.1.5.4. Integratutako sistemak 1.1.5.4.1. Geotermia Berokuntza eta UBS sistema hornituko duen sistema printzipala da. Bero ponpa batez osatzen da zeinetan bero aportazioak lurpeko zundetatik jariatzen den likidoak ematen dion. Bistaratzea laguntzeko elementu guztien antolaketa honakoa da:
Irudia 34 Instalazio geotermikoaren itxura etxebizitza batentzako. [1] Zundaketa bertikalak non tutuak (zundak) lurpean sartzen diren beroa batzeko, [2] bero ponpa, zundaren likidoaren ekarpenak lagunduta beharrezko beroa ekoizten du eta [3] etxebizitzan berotzeko sistema. Beraz sistema geotermikoan bi alderdi bereiz daitezke, alde batetik bero ponpa eta beztetik zundak. Osagai hauek desberdinak direnez euren artean bananduta azalduko dira, eta konexioak bero ponpan zehaztuko dira. Ponpa geotermikoa proiektuaren sistema printzipala denez eta honen aukeraketa lortutako datuek baldintzatzen duten 1.2.1.6.1 Kalkulo atalean dago sistemaren azalpena eta arrazoiketa. 1.1.5.4.1.1. Zundak. Hautatu den moduan zunda bertikalak erabiliko dira bero ekarpen bat emateko makinari. Zundak, zundaketekin eginiko zuloetan sartuko dira, estimatu den arrokaren W/m–ren arabera behar den berorako. Modu honetan bi zundaketa 159m jaitsiko dira 1.2.1.6.2. Ataleko kalkuluen arabera. Bi alderdi bereiztuko dira atal honetan, zundaketa sistemaren osagaiak eta zundaketa gauzatzeko prozedura. Lehengoan zundaketa sistemak dituen elementuak ikusiko dira eta bigarrenean zein den zundaketa prozesua. Zunda
Lurpean sartzen diren tutuak, hauetatik likido kaptadorea jariatzen da. Sistema geotermikoaren elkar trukaketa termikoa gertatzen den lekua da. Hauek polimeroz eginda daude, baina, jakina polimero bereziez bero transmisioa hondo egin dadin. Aukeratutako zunda berezia da, zunda doblea aukeratu dira bero transferentzia hobetu dadin, baita ponpak jasaten duelako sistema hau. Aukeratutako sundak RAUGEO PE100 dira. bi U formako zunda geotermikoa du, 2 U formako zundekin osatutakoa, fabrikako soldadurak oso sendoak eta trinkoak direnak. 1.1.5.4.1.2. Jariakin bero eramailea Bero transferentziaren fluidoa lurzoruko lurperatuta dagoen bero trukagailuaren barruan zirkulatzen duen izotz kontrako likidoa da. Lurraren beroa xurgatzeko edo errenditzeko arduraduna da ponpara bidaliz. Sistemaren atal oso garrantzitsua da eta zenbait baldintza bete behar ditu: izozte puntua aproposa eduki behar du gunearen muturreko tenperaturen arabera, beraz, ez da inoiz izoztuko eta hodiak kaltetuko. Propietate termodinamiko onak izan behar ditu bero-trukea eragotzi ez dezaten eta zirkuituan ondo jariatu behar da. (biskositate ona). Sektorean erabiltzen diren bi gehigarri hauek dira: etileno glikola eta propilenglikol. Etileno glikola kolore eta usainik gakoa eta uretan disolbagarria. Korrosioaren inhibitzaile batekin, etilenogliko-larekin egindako soluzioak hegazkortasun txikiak dute eta sukoitasun arrisku txikia dute. Desegokia da toxikoa delako eta kontu handiz tratatu beharra dagoelako. Bestalde, propilenglikol-a kolore, zapore eta usain gabea da eta uretan nahasgarria da. Bere abantaila nagusia da etileno glikolaren antzeko propietate termodinamikoak izatea, toxikoa izan barik. Izan ere, AEBko Elikadura eta Droga Administrazioa (FDA) zehaztu du propilenglikol-a "orokorrean erabiltzeko segurua" (GRAS), elikagaietan, kosmetikoetan eta sendagaietan erabiltzeko. Batzuetan, potasioaren karbonatoa (K2CO3) ere erabiltzen da, nahiz eta korrosioaren arazoek korrosioarekiko materialak erabiltzea beharrezkoa izan, proiektuaren kostua areagotzen dutenak.
1.1.5.4.1.3. Agregakina Zunda eta zuloaren arteko hutsuneak estaltzeko erabiltzen den materiala da. Material honek adina eroankortasun termikoa eta moldatzeko erraz izan behar du. Baita propietate hauekin lotua beraren kostua. Proiektuan silize legarrak erabiliko dira naiz eta material asko erabili daitezkeen, area soltetik silizesko motrailuraino. Esperientziaren arabera portaera hoberen duen materiala da; ura gehitzen zaionean gelditzen diren mikro hutsuneak betetzen dira eta bero transferentzia ezin hobea lortzen da. SiO2 egitura du, hau da, oxido silikatoa. Silizeak eroankortasun ona daukanez, ziurtatzen da beroaren garraioa. Honetaz aparte lurpeko urak bertatik pasatu daitezke, aldiz bentonita motrailuak baino.
1.1.5.4.1.4. Zundaketaren gauzaketa. Laburbilduz lurrean zulo bat egitean datza. Zulatzeko behar diren teknikak eta erabilitako materialak arroken propietateen menpe daude. Orokorrean mota hauetako zundaketak teknika berdinekin egiten dira eta ez-behar teknikoak ez edukitzeko 150m-tik behera ez da jaisten, sakonera horietatik beherago zailtasun teknikoak direla eta. Ez behar teknikoak
ekiditzeko komenigarria izango litzateke TRT entsegua egitea, baina instalazio txikietan ez du merezi honelako ikerketarik egitea. Zundaketa egiteko zulaketa makina batez baliatuko da, mailua hondoan duena. Buruan duen makinarekin alderatuta, honek maniobratzeko errazagoa da, efizientzia handiagoa du arroka zurrunengan potentzia dela eta, eta barilak gutxiago sufritzen dute. Azkenean ekipo honekin errazagoa izango da lan egitea. Arroka zurruntasunaren arabera bi mailu erabiliko dira, handiena 10"-ekoa arroka edo zoru bigunentzako eta 8"-koa arroka zurrunentzako. Normalean zundaketaren ibilbide gehiena 8"-koarekin egiten da. Mailu hauek botoizko burua dute eta konposaketa %50 diamante eta %50 widia da, ondoren ikusiko dira.
36. Irudia 10" botoizko burua. Mailuaren pistoia airez eragingo da, modu honetan detritus-ak modu egokiagoan kanporatuko dira baita. Ura ez da erabiliko talka termikoa ekiditeko eta mailuaren bizi
iraupena luzatzeko. Azkenik mailuaren hozketa bariletatik doan olioak egingo du. Makina ondoren ikus daiteke:
37. Irudia Zundaketa makina mailuarekin. Behin erabiliko den makina definitua gauzatze faseak laburbilduko dira mailua lurrean sartzen denetik zunda dagokion tokian gelditzen den arte. Faseak 1. Fasearen funtsa lehen metroko materiala ziurtatzean datza. 10"-ko mailuarekin hasi egiten dira lanak. Mailua lurrean sartzen da arroka zurruna edo geoteknikoki ona dena topatu arte. Sakonera hauek 3m-tik (egoera onean) 60m-ra (egoerarik txarrena) joan daitezke. Fase hau lurreko arrokaren araberakoa da eta ezin daiteke era zehatzean aurreikusi. Behin arroka zurruna ikutzen duen mailua ateratzen da eta kamisak jartzen dira zuloa eusteko.
2. Fasean 8"-ko buruarekin gelditzen den ibilbidea zulatzen da. Diametro honen arabera doazen zunden diametro maximoa zehazten da. Ezan moduan buru honek barneratzeko erraztasun handiagoa duenez hau erabiltzen da. Desiratutako sakonera lortuz barilje guztia kentzen da kamisak utziz. Fase honetan gertatu daiteke barrunbeak aurkitzea arroken arabera eta ur kantitateen arabera. Barrunbe hauek estaldu beharko lirateke zundaketaren prezioa handiagotuz.
39. Irudia Irudia. 8" mailua, behin barilak atera ondoren
3. Fase honetan zundak sartzen dira. Horretarako altzairuzko hil bat erabiltzen da. Grabitateren indarrez bera bakarrik jaisten da. Behin sartuta daudenean urez betetzen dira zundak pisua hartu ditzaten, era honetan bere lekuan gelditzen dira.
40. Irudia Ezkerrean zundan kokatzen den hila, eskuman zundaketan zunda sartzen.
4. Azkenengo fasean agregakina gehitzen zaio. Gelditu den zuloa estaltzeko eta eroankortasun termiko optimoa lortzeko silize legarrak gehituko dira lehenago ezan moduan. Behin amaitu denean lan guztiak kamisak kentzen dira egoera geoteknikoa optimoa delako.
41. Irudia Agregakinen jaurtiketa, baita ere ikus daiteke zundetan sartutako ura. 1.1.5.4.2. Solar termikoa Kalkuluen arabera instalazioak 2 panel edukiko ditu. Hauek UBS hornikuntzarako ekipo laguntzaileak izango dira. Sisteman panelak dira elementu nagusienak eta aparte, bulkada ekipoak, segurtasun sistema eta UBS depositua. Beharrezkoa da aipatzea solar termikoan komenigarria dela gehiegizko dimentsionamenduak ekiditea ostantzean arazoak egon daitezke gain-beroketarekin. Sistema honek tenperatura altuak lortzen ditu, 90ºC-75ºC inguru, eta UBS deposituko ura kontsumitzen ez den momenturako alibiadero bat jarri behar da beroa disipatzeko, Gerta daiteke sistema hau jartzen ez bada sistema zapuztea. Plakek, bero trukaketa UBS deposituan editen dute barruan daukan hodibihur batez. Era honetan sistema itxia da, paneletatik jariatzen den likidoa ez da nahasten deposituan. Hau ziurtatzen du osasungarritasuna. Sistema itxiko diharduen likidoa glikol eta uraren arteko nahasketa da.
1.1.5.4.2.2. Egitura metalikoa. Panela kokatzeko egitura da egitura hau teilatuarekiko paralelo jartzen da lehenago komentatu moduan. Dagoen inklinazioa nahikoa dela estimatzen da.
1.1.5.4.2.3. Ponpa Likido emaria zirkuitotik mugitzeko behar den ekipoa da. Ponpatik aparte manometroa eta termometroa dauka eta hainbat balbula gainezkabiderako eta hedapen edalontzirako. Ekipoa poliestirenoz eginiko karkasa batez isolaturik dago.
43. Irudia Pompa bultzatzailea.
1.1.5.4.2.4. Gainezkabidea Sistemaren beroa disipatzen ez denean likidoaren tenperaturak igotzen dira prezioa handituz. Egoera hau pairatzeko presioa igotzen denean balbula honek likidoarentzako gainezkabidea bilakatzen da. Balbula ez balego prezioa handituko zen sistema eztanda egin arte. Beraz, elementu fundamentala da.
44. Irudia Segurtasun balbula.
1.1.5.4.2.5. Hedapen edalontzia Proiektuan 60 l-ko hedapen edalontzia jarriko da. Elementu honek likido beroaren eta hotzaren arteko presio diferentziak maneiatzen ditu orekatzen diren arte. Berotutako likidoa prezio altuago dauka hotzagoak baino, sisteman desoreka gertatuko luketena beraz elementu hau jartzen da presioak orekatzeko. Gainezkabidearekin batera segurtasun elementuak osatzen dute.
45. Irudia Hedapen edalontzia. 1.1.5.4.2.6. Purgatzailea Zirkuituan harrapatuta gelditzen den airea kanporatzeko erabiltzen da. Airea bero eroapen tzarra duenez komenigarria da hau kentzea. Normalean sisteman eratzen diren mikroburbuilak kanporatzeko erabiltzen dira. Elementu hauek naiz eta hemen deskribatu beste atal batzuetako sistemek ere daroate.
1.1.5.4.3. Biomasa Pellet bidezko berogailua jarriko da, berokuntza airearen bitartez emango dena eta honek paper laguntzailea izango du. Beroa airez transmititzen denez ez du etxebizitza guztia berotzen, sistema pentsatua dago gehien erabiltzen den egongela berotzeko. Denbora gehiago pasatzen den lekuan egongela eta sukaldea dira, beraz hemen jarriko da berogailua. Era honetan berogailuak funtzionatuko du geotermiaren ordez kontsumoa gutxituz eta behar denean geotermia sistema erabiliko da bai logelak eta gainerako egongelak berotzeko. Pellet berogailua sukaldean dagoen behe suaren ordez jarriko da, dagoen zuloa eta ke irteerak profitatzeko, era honetan ez da behar tximinia berria egitea, kanalizazioa baizik. Dagoen zuloan beraz insert bat jarriko da. Ondoren elementuak ikusiko dira: 1.1.5.4.3.1. Pellet berogailua Pellet erregaiez eta aire bidezko Insert-a aukeratuko da. LaNordica fabrikatzaile italiarren makina aukeratuko da. Hematen duen prestazioengatik aukeratzen da baita daukan errendimenduagatik. Komentatu den moduan nahiago da potentzia gehiagoko berogailua ipintzea, etxea azkarrago berotzeko eta egon daitezkeen bezeroen kexak ekiditeko. 6. Taula Berogailuaren zehaztasunak. kW 3.2-11 Berokuntza m3 315 η (%) >90 Depositua (kg) 16
1.1.5.4.3.2. Termostatoa Ekipo honek kontrolatuko du berogailua. Funtzioa nahi den tenperatura zehaztea izango da eta desiratutako tenperatura heltzen denean modulazioaren bitartez erregai karga jaisten du giro horretan mantendu dadin. Berogailuaren marka berdineko termostatoa hautatu da bateragarritasun problemak ez edukitzeko. 1.1.5.4.3.3. Keen Kanalizazioa Tximiniaren tartea egina dagoenez tutak pareta sinplekoak izango dira eta Ø80 mm-koak. Hasieran sekzio moldagarria izango du eta gelditzen dena sekzio zuzen zurrunak izango dira. Totalean 7 m tutueria jarriko dira keak kanalizatzeko.
1.1.6. Legedia 1.1.6.1. Araudiak Era honetako proiektu bat gauzatzeko, kontuan hartu behar dira araudi batzuk, behean zehazten direnak. 1.1.6.1.1. Eraikinaren Kode Tekniko Estandarra Arau bat da zeinetan "Eraikuntzaren Araudiaren azaroaren 5eko 38/1999 Legean ezarritako eraikinaren oinarrizko baldintzak betetzen dituena, pertsonen segurtasuna bermatzeko, gizartearen ondo egona, eraikinaren iraunkortasuna eta ingurumena babestea ". Honetan kontuan hartzen da Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2002ko abenduaren 16ko 2002/91 / EE Zuzentarauak "eraikinen eraginkortasun energetikoari buruzkoa da, Eraikuntza Kode Teknikoaren eskakizunak sartu direnak. Eraikuntzako eraginkortasun energetikoaren eskakizunei dagokienez, Zuzentarau honen 4., 5. eta 6. artikuluetan ezarrita datoz ". Kodea bi zatitan banatzen da: Oro har, hornidurak eta eskakizunak eraikinak bete behar dituztenak. Oinarrizko dokumentuak, zeinen erabilera egokia bermatzen baitute oinarrizko eskakizunak betetzea. Horretaz gain, "Kodearen aplikazioaren osagarri gisa, onartutako dokumentuaz aparte dokumentu tekniko esternoa eta independenteak eratzen dira, honen bidez, zenbait baldintza betetzea errazten du eta eraikinaren kalitatea hobetzen laguntzen du. Hauen oinarria, "Konstrukzio teknika ezberdinen jakite sendoa oinarritzat hartuta, oinarrizko eskakizunak eta horien kuantifikazioa karakterizatu behar dira, eraikinen mugen balioak ezarriz, eta hauen erabilerak betebeharren aplikazioaren erraztasuna bermatzea du
helburu". Oinarrizko eskakizunak argibideei, araudiari edo bestelako arau teknikoei erreferentzia edo erreferentzia izan ditzake, materialen zehaztapen eta kontrolerako, probametodoei eta datuei edo kalkulu-prozedurei dagozkienak ". Behin definitua zein kode teknikoa zertan oinarritzen den, proiektuak zein dokumentu erabiliko diren zehaztuko da. Dokumentu hauek bi izango dira, osasungarritasuna eta aurrezpen energetikoaz deritzotenak : DB-HB, osasungarritasuna bermatzen duen dokumentua da. Honetan eraikuntzan zein baldintza bete behar dituen zehazten du. Proiektuaren kasuan dokumentuaren HS 3 eta HS 4 atalei dagozkion arauak beteko dira. Atal hauek etxebizitzako airearen kalitatea bermatzen du eta ondorengoak ur bero sanitariorena. Atal honetan ez da landuko zein diren limiteak, hauek 1.2.1.3 atalean kalkuluak egiterakoan zehaztuko dira. DB-HE, Energia Aurrezteko Oinarrizko Dokumentua. Izena ezaten duen moduan energia aurrezteko baldintzak zehazten dira, honela, proiektuaren helburua gauzatuz. Dokumentu honetaz ondoren sakonago ikertuko da, era honetan ikerketa egin da, bai, baina ez dira baldintza guztiak kontuan hartu. 1.1.6.1.2. Energia aurrezteko oinarrizko dokumentua (DB-HE) CTE-an aurkitzen diren Oinarrizko Dokumentuen artean, Energia Aurrezteko Oinarrizko Dokumentua (DB-HE) proiektuaren muinarekin bat dator, hurrengo helburua duelarik: "eraikinen erabileran beharrezkoa den energia arrazionala erabiltzea lortzea, kontsumo iraunkorra murriztea eta kontsumo horren zati bat energia berriztagarrietatik datorrela bermatzea. Zure proiektua, eraikuntza, erabilera eta mantentze lanak" . Dokumentu hau sei ataletan banatzen da, horietako lehenengoa, HE 0 atala, energia kontsumoa murriztea eta energia kontsumoak kalkulatzeko gakoak ematen ditu.
1 HE atalak, eskari energetikoaren murrizketa, eraikinaren eskari energetikoaren kalkulua egiteko gakoak ematen ditu. Bere eranskinean, eremu klimatikoen taulak sartzen dira. Bertan egiaztatzen da zein eremutan dagoen eraikinaren ikerketa objektua. Eremu horiei dagozkien datuak Ministerioak argitaratutako .MET fitxategietan lortzen dira. Oinarrizko dokumentua HE 2 atalean, instalazio termikoen errendimenduan, eraikinen instalazio termikoen erregulazioa (RITE) bir zuzentzen da. Dokumentu hau eraikuntza berrien eraikinetako instalazio termikoei aplikatzen zaie. Instalazio termikoak diseinatu eta kalkulatu, exekutatu, mantendu eta erabili behar dira, ingurumenaren kalitate termikoa lortzeko, barruko airearen kalitatea eta dohaineko kalitatea lortzeko. 'erabiltzaileak eraikitzeko onargarria den ur bero sanitarioan ». HE 4 atalak, argiztapen instalazioen eraginkortasun energetikoan, argiztapenetarako eta energia-eraginkortasunaren kalkulu-metodoetarako gehienezko potentzia-mahaiak eskaintzen ditu. HE 4 atalak ur bero sanitarioaren eguzki ekarpen minimoa ezartzen du eraikin berrietan. Ekarpen hori partzialki edo guztiz ordezkatu daiteke beste energia berriztagarrien instalazio alternatibo batengatik, hala nola, energia geotermikoa. Ordezkapen hori ezartzen duen baldintza da sistema alternatiboa eta bere instalazio osagarriak direla karbono dioxidoaren ekoizpena eta iturri ez berriztagarrietatik energia primarioaren kontsumoa. edo eguzkiinstalazio termikoarekin lortutakoa baino txikiagoa. Azkenean, HE 5 atalean, energia fotovoltaikoaren gutxieneko ekarpenean elektrikoa, teknologia horren instalatu behar diren gutxieneko balioak ezarriko dira. Aurreko atalean bezala, teknologia hori beste edozein teknologia berriztagarriren ordez ordezkatu daiteke. Azaldutakoaren arabera, dokumentua energia aurrezteko gida bat da, proiektuan gomendio moduan hartuko direnak bezeroaren irizpideak jarraituz.
1.1.6.2. Meatze legedia Geotermiaren aldetik aztertu behar da ea baldintza bereziak aplikatu behar diren legearen aldetik. Horretarako uztailak 21-eko 22/1973-ko Meatze legera (2010-ean gaurkotua) jo behar da. Era honetan, lurreko baliabide guztiak bezala, baliabide geotermikoen erabilera Mineralen Legean araututa dago, kontuan hartu beharrekoa. Bertan, gordailu geologikoen eta baliabideen sailkapena lau atalen arabera ezarri da. Gaur egungo azterketa A atalean sailkatzen da, zeren eta biltzen baita "Balio ekonomiko baxua eta merkatu geografikoki mugatua, baita horiek ere horren erabilera bakarra tamaina eta forma egokien zatiak lortzea da azpiegituren obrak, eraikuntza eta bestelako erabilerak zuzenean erabiltzeko, hasierako, hausturak eta kalibratzekoak baino eragiketa gehiago behar ez dituztelako". Bestalde, A ataleko baliabideen ustiaketa ez du ustiapen baimena lortu behar, meatzeteknikak erabiltzeko beharrik ez badago. Horregatik, lurrean sunda geotermikoak sartzeko zulaketa egiten denean, beharrezkoa da baimen hori prozesatzea. Gainera, meatzesegurtasunaren ikuspegitik proiektu bat aurkeztu behar da. Proiektuaren kasuan azpi ordezten den konpainiak aurkeztuko duena. Baita ere aipatu behar da proiektuan ura ez dela zuzenki ustiatzen. Plazaratutako moduan badaude instalazio geotermikoak zeinetan lurpeko ura zuzenean erabiltzen den energia lortzeko. Era honetan, B baliabidea ustiatuko litzateke meatze legearen arabera. Proiektua ura ez duenez zuzenean erabiltzen, azpimarratu behar da ez dela honen inguruan baimenik behar.
1.1.6.3. IDAE IDAE-k eraikineko instalazio termikoen energia-eraginkortasuna areagotzeko, sektoreko diseinatzaileei, instalatzaileei, mantentzaileei, ikuskatzaileei eta erabiltzaileei zuzendutako gidaliburu teknikoak diseinatu ditu. RITE-ren Aholku Batzordea, bilera 2007ko abenduaren 17an, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioaren Energia Idazkaritza Nagusiaren proposamena onartu zen, 1 eta 7 bitarteko tekniken barnean, RITEren Memoria Onartuen Erregistro Orokorrean, artikuluaren arabera 44, 5. atala, RITE 6 eta 7. artikuluetan ezarritako ondorioetarako. Proiektuaren gauzaketarako aholku moduan zenbait gida-liburu erabili dira. Gida hauetan hainbat aplikazio daukate, hona hemen zeinek erabili diren: Zirkuitu itxiko sistema geotermikoen diseinurako gida teknikoa: Izenak ezaten duen moduan helburua sistema geotermiko bat era zuzenean diseinatzea du helburu. Tenperatura gradienteen azalpena erabilgarria egiten du. Geotermia gida teknikoa: Geotermiari buruzko datu orokorrak plazaratzen ditu. Proiektuaren kanpo baldintzen gida teknikoa: Proiektuaren kanpoaldeko baldintza klimatikoen ezaugarriak biltzen ditu, zehaztuz zein Tkanpo hartu daitekeen. 1.1.6.4. Diru laguntzak Proiektuaren kasuan eta baldintzak diren medio diru laguntzen ikerketa egin da EVE erakundean kostuen murrizketa bat bilatuz. EVE-a Eusko Jaurlaritzak eratu zuen Energiaren Euskal Erakundea (EEE) 1982. urtean, eta geroztik energia-politikaren oinarriak finkatzen ditu. Oinarri horiek, garaian garaiko egoerara egokituta, energia-eraginkortasuna, Euskal autonomi erkidegoko energia-iturrien ugaritzea eta energia berriztagarrien sustapena dira. Geroztik, Eusko Jaurlaritzak ezarritako politiken bidetik, hainbat proposamen eta neurri garatzen dituen euskal energia agentzia da.
Baita ere EVE-ak energia berriztagarriak sustatzeko, diru laguntzen baldintzak argitaltzen dute urtero. 2018-ko diru laguntzen argitalpena 83zb. Maiatzak 2ko Euskal Autonomi Erkidegoko Buletin Ofizialean argitaltzen dira. Ale honetan, 2018 urterako, etxetiar sektorerako diru laguntzak zeharo murriztu dira, aldiz, pasaden urteko diru-laguntzekin alderatuta sektore industrialdekoak mantendu egin dira. Jardun aldi honetan, proiektuari begira, eguzki solar termikoari soilik dagokio diru laguntza ondoren ikusten den moduan: Dokumentuan, 5. atalean deritzon moduan, "Atal honetan aipatutako jardueren diru laguntzen zenbatekoak ezin izango du gainditu kostu lagungarriaren % 30" aplikagarria dena; "Eguzki-erradiazioaren xurgatzetik abiatuta, fluidoren bat berotzeko eguzki-energia sistemak. Horretarako, eguzki-kolektoreak erabiliko dira eta hauen galera-koefiziente globala 9 W/(m2 0 C) baino txikiagoa izango da aplikazio termikoetan erabiltzeko" Beraz energia solar termikoari BEZ-barik, %30-ko diru laguntza jasoko du.
1.2. Azalpen memoria 1.2.1. Kalkuluak Kalkuluak hasi baino lehen parametroak ezarri behar dira, bai egingo den etxebizitzaren karakterizazioa, bai ondoren erabiliko diren formulen azalpena eta kalkulu koefizienteak. Beraz, lehenengo etxearen karakterizazioa egingo da, egoera klimatikoa eta erabiliko diren formula matematikoak eskaera termikoa eta ondorengo dimentzionamendua egiteko balio dutenak. 1.2.1.1. Etxebizitzaren Karakterizazioa Olabe baserria Bedarona auzoan kokatua dagoen baserria da. Baserriak 400 urte ditu eta momentu honetan berriztatze prozesuan daude. Beraz berriztatze prozesua profitatuz baserria moldatuko da 21º mendera. Jada baserriaren teilatua jarri berri da. Baserriak landan betetzen duen azalera 364m2 dira. Ondoren erakusten den moduan.
47. Irudia Olabe baserriaren azalera.
Sistemak era egokian aplikatzeko ulertu beharra dago Olabeko proiektua zein den. Olabe Project, baserria moldatzea du helburu bertan ainbat ekintza sozialak egiteko. Gaur egungo bizimodu estresatuetik alde egiteko baserria moldatu nahi dute baserriko erroetara bueltatzeko ainbat tailer eta mintegi eskainiz. Baita ere surf kanpamentuak eskainiko dira. Modu honetan baserria bi eskualdetan banatuko da: 1. Etxebizitza: Bertan urte osoan familia biziko da eta baliteke ainbat senide etortzea urtean zehar, beraz parametro hau kontuan hartu behar da. 2. Olabe Project: Parte honetan jendaurreko hitzaldiak eta kanpamentuetako logelak egongo dira, beraz ekintza ekonomikoa gauzatuko dira. Lehen ukuilu izandako gunea hartzen du. Parte honi dagokion legedia desberdina izango da.
dela eta, berriztatze prozesua aprobetxatuz Etxebizitzaren proiektua garatuko da etorkizuneko egoera kontuan hartuta, baina Olabe Project-ren proiektua ez da proposatuko. Oso inportatea kalkuloak egin haurretik lortutako datuak estimazioak izango dira, tabikeria bota egingo delako barrutik eta ez delako egoera berria horaindik zehaztu, bakkarik zenbat gela edukiko dituen aldiz, bai.
1.2.1.1.1. Garapena Proiektua helburu moduan du etxebizitzako bero ekarpenak jaistea baserriaren itxitura termikoa hobetuz eta bero beharrak asetzen duten makinak zehaztea, ahaztu barik baserriaren 2. alderdia etorkizun batean erabiliko dela. Era honetan 2. Alderdiko bero galerak kontuan hartuko dira baita, baina proiektua planteatuko da, nolabait, etorkizunean 2. Alderdia era independentean jokatu dezan, etxearen kontsumoa afektatua izan ez dadin. Laburtzeko, etxe osoaren eskari termikoa hobetuko da eta hornituko da kontuan hartuta etorkizunean 2. Alderdia bezte helbururako erabiliko dela.
1.2.1.1.2. Itxituraren karakterizazioa. Baserriaren parametro fisikoak zein diren zehaztuko dira, hondoren kalkuluetan eta deskribapenean era egokian eta zehaztean plazaratuak izateko. Modu honetan itxituran dauden azalerak eta isolamendua karakterizatuko dira. Hauekin kalkuluen 1.2.1.4 Atalean itxituraren eskaria kalkulatuko da.
Azalerak Lauki zuzen baten era duen etxebizitza izanda 6 alde izango ditu. Hauen artean naiz eta batzuek paraleloak izan (Ipar-Hego, Ekialde-Mendebalde) ez dute azalera berdina betetzen irregularrak direlako. Iparraldeko geruza
49. Irudia Iparraldeko altxaera.
7. Taula Iparraldeko azalerak.
Ekialdeko geruza
50. Irudia Ekialdeko altxaera.
Hegoaldeko geruza
51. Irudia Hegoaldeko altxaera
9. Taula Hegoaldeko azalera
52. Irudia Mendebaldeko altxaera.
Teilatua Maiatzean berritu egin da eta azalera totala 437m2 dira.
53. Irudia Teilatua.
Solairua Bi alderdi bereiztuko dira, bat zoruarekin kontaktuan dagoena eta bestea etxebizitzak duen azalera. Zoruarekin kontaktuak: 290.45m2 Etxebizitzaren azalera: 440m2. Etxearen lehenengo alderdia hartzen du guztiz eta 2º alderdian bakarrik lehenengo solairuan. 2º alderdiko 2º solairua ez dago eraikita baina etorkizun batean eraikiko nahi da, beraz gaur egun eginda dagoenaren arabera dimentsionatuko da. Totalak 11. Taula Azalera totalak.
Bolumena Baserriaren bolumena 2294,75 m3 dira. Antzeman daiteke azalerak eta bolumena alderatuz oso handia dela. 1.2.1.1.3. Termika Baserria eraikitzeko erabilitako materialak, orain dela 400 urte erabili zirenak dira; ez oso eraginkorrak. Metodo sinpleak erabili ziren eta materialak ere, propietate termikoak jakiteko ondoren baserriko atal desberdinen transmitantzia termikoak ikusiko dira. Transmitantzia termikoaren (U) parametroak zenbat bero jariatzen da azalera eta denbora unitateko neurtzen du.
Itxitura termikoa Baserria hare- harriarekin eraikita dago eraikita, kanpoko hormak era estrukturalean lan egiten dutenak bataz besteko potentzia 0.6m-koa daukate. Baina hormak lodiak izan arren ez da isolapen handia lortzen. Bereizirik itxituran, harrerako teilatua etxebizitzako 2º pisuko solairua dena, airean dago bero transferentziak handituz. Baserriaren itxitura eratzen duten beste elementuak leihoak eta ateak dira. Elementu hauek zaharkitua dauden materialak erabiltzen dute, baita markoekin duten tolerantziak oso eskasak dira eta lasaiera dute infiltrazioak ahalbidetuz. Leihoen kasuan, kristal bakarrekoak dira egurrezko markoarekin. Ateen kasuan, egurrez eginda daude. Lurrarekin kontaktuan Baserriaren solairua zoruarekin kontaktu zuzenean dago. Eraikitakoaren arabera, kareharri legarrez osatutako 0.3m-ko ohea gauzatzen da eta horren gainean 0.13m-ko mortero geruza dago. Honekin solairu zurruna eratzen da.
Baserria kokatuta dagoen lekuaren orografiaren ondorioz, itxitura bertikala lurperatuta gelditzen da puntu batzuetan, iparraldeko geruzan gehien bat. Honek eragiten du bero galera handiago bat eroapena dela eta.
54. Irudia Ezkerrean solairua, erdian kanpoko hare harri horma eta ezkerrean horma bertikala lurrarekin kontaktuan. Teilatua Teilatua maiatzean berritu egin da lehendik zeuden infiltrazioak hobeagotuz, jada itxituraren estankotasuna hobetu da. Arkitektoak eginiko proiektuan karakterizatzen da elementu hau XXI. Mendera moldatu dena. Transmitantzia termikoen baloreak. Baserriak osatzen duten elementuen transmitamtziak kalkulatu dira lodierak kontuan hartuta, geroago kalkuluetan aplikatzeko.
Proiektua kokatzen den lekuko klimak zehazten ditu etxebizitza kanpoan dauden parametroak; zein diren tenperatura maximo-minimoak, prezipitazio tasak, zenbat eguzki egiten duen, etab… Ea isurialde atlantikoko aldean dago kokatua. Klima mesotermikoa du; tenperaturei dagokienez, azpimarratu beharra dago nahiko moderatuak direla. Hau batez ere neguan ikus daiteke. Udak oso beroak ez diren arren, itsasertzean erregistratu ohi dira Euskal Herriko urteko batez besteko tenperaturarik altuenak, batzuetan bero zakarreko egunak eman daitezkelarik 40ºC-tara iritsiz. Prezipitazio aldetik nahiko euritsua da, urteko batez besteko prezipitazioa 1.2000 mm eta 2.000 mm artekoa delarik. Hau guztiagatik hezetasun altuko gune bat dela ondorioztatu daiteke. 1.2.1.2.1. Tenperatura Tenperaturak zehaztuko du zein den berotze edo hozte eskaria. Honen arabera hausnartuko da ea hozketa sistema ipintzea merezi duen. Beraz, tenperatura Ea udalerriko klimaren arabera, nahiko leunak dira barrualdeko lurraldeekin konparatuta. Hala ere latitude handian dago kokatua herria, beraz, espero da tenperaturak baxuak izatea naiz eta, barrualdeko tenperaturen bezain bortitzak izan ez. Aemet eta Euskalmet daukaten estazio datuekin tenperaturen mapa egin da, honela era bisual batean ikus dadin zer nolako tenperaturak dauden
55. Irudia Tenperatura maximoak.
56. Irudia Tenperatura minimoak.
Ikusten den moduan eta salbuespen barik Ea-ko udalerrian tenperaturak leunagoak dira baina hala eta guztiz neguan baxuak jarraitzen dira izaten. Tenperatura baxuenak 5ºC-koak izan daitezke eta altuenak 26ºC ingurukoak, baina gerta daiteke momentu puntualetan eta baldintza konkretuen menpe tenperatura hauek aldatzea, adibidez, 2016-an 40ºC erregistratu izan ziren uztailean. 1.2.1.2.2. Prezipitazioak Era laburrean ikusiko dira, zeren eta ez dute proiektuan eragin zuzenik. Kontuan hartuko dira akuiferoen piezometria kontrolatzeko eta ziur egoteko ea agortzen ez diren. Hiru autonomi erkidegoen prezipitazio datuak ikusiko dira ondoren:
57. Irudia Prezipitazioak hiru autonomi erkidegoetan. Ikusten den moduan Bilbo hirian (Bizkaia) lortu diren datuak erakusten dute nola nahiko esea dela, lehen aipatu den moduan eta klima mesotermikoari dagokionez. Beraz, ez da egongo problemarik akuiferoentzako. Geroago* bueltatuko da era laburrean akuiferoen arriskuetara. 1.2.1.2.3. Eguzki egunak Inplementa nahi diren energia iturri batzuentzako parametro garrantzitsua da. Hala ere ez da atal honetan landuko, baizik eta eguzki teknologiak justifikatzerakoan. Aipatzekoa da, naiz eta eguzki egun gutxi egon estuko hegoaldearekin konparatuta, ez dakarrela eragozpen handirik.
1.2.1.3. Karga termikoen definizioa Karga termikoak etxebizitza barruko airearen tenperatura eta hezetasuna moldatzen duten fenomenoak dira. Mota desberdinak desberdin daitezke euren bereizgarri eta jatorriaren arabera. Hauexek kontuan hartzen dira etxe baten klimatizazioa gauzatzerakoan. 1.2.1.3.1. Transmisio kargak Transmisio kargak etxebizitzaren barrualdea eta kanpoaldea bereizten duten elementu konstruktiboetan eroapenaren bidez gertatzen diren kargak dira, hauek hematen dira itxituretan, estalkietan, leihoetan eta lurzoruarekin kontaktuan dauden elementuetan eta hondorengo formularekin kalkulatzen da: 𝑄𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠 = 𝑈 ∙ 𝐴 ∙ ∆𝑇 Non: 𝑄𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠: Igorpen bidezko karga termikoa [W]. 𝑈: Itxiduraren transmitantzia termikoa [W/(m2)·°C]. Parametroaren kalkulua kode teknikoko energia kontsumoko dokumentua tipifikatuta dator ondorengoa izanik adierazpena; 𝑈 = 1 𝑅𝑠𝑖 + 𝑅1 + 𝑅𝑛 … + 𝑅𝑠𝑒
R, erresistentzia termikoa (m2·K·W-1) izanda. Rsi eta Rse balioak kode teknikoan aurkitzen dira, kanpoko eta barruko baldintzen erresistentzia termikoak direnak. 𝐴: Itxiduraren azalera [m2]. ∆𝑇: Itxituraren barrualdeko eta kanpoaldeko jauzi termikoa ( Tout – Tin) [ºC].
14. Taula Barrualdeko diseinu baldintzak.
Naiz eta tenperatura hauek zehazten diren, araudia ahalbidetzen duen jauzi txikiena ahalbidetzen duen tenperatura erabiliko da, modu honetan, neguko Tin 21ºC izango dira. Etxebizitzaren kanpoko tenperatura (Tout) industria ministerioaren baldintza klimatikoen gida teknikoaren arabera definitzen da. Dokumentu hau IDAE-k argitaltzen du, Sondikako Aireportuan dagoen estazio klimatikoaz baliatzen da tenperaturen mediak egiteko, ondorengo taulan ikusten den moduan berokuntza baldintzetarako:
Etxeak behar duen aireztapen minimoa makinaren bidez zehazten da DB-HS 3 dokumentuan agertzen den baldintzekin. Dokumentuak etxebizitzako egongelen arabera aireztapena zehazten du: 16. Taula Emari minimoa konstanteak aireztapenerako Etxebizitza mota Emari minimoa (l/s) Gela sikuak Gela hezeak Logela nagusia Gainerako logelak Egongelak eta jantokiak Guztira minimoa Minimoa gelako 3 gela edo gehiago 8 4 10 33 8
Ikusten den moduan 2 logela nagusi, 5 gainerako logela, 2 gela heze, 2 egongela nagusi izango ditu, beraz, guztira, 72 l/s-ko izango dira Oso inportatea kalkuloak egin haurretik lortutako datuak estimazioak izango dira, tabikeria bota egingo delako barrutik eta ez delako egoera berria horaindik zehaztu, bakarik zenbat gela edukiko dituen aldiz, bai.
∆𝑇: Itxituraren barrualdeko eta kanpoaldeko jauzi termikoa ( Tout – Tin) [ºC].
UBS berotzeko beharrezkoa da zenbait potentzia geroago kalkulatzen dena. Ordea, ez da berdina ur bolumen totala berotzea ordu bateko aldian edo aldi handiago batean. Hau UBS
eskariaren araberakoa izango da, eta kalkulu errealistak izateko, UBS beroketa bi ordutan zehar kalkulatzen da, ura ondo berotzeko denbora soberan dena.
Aipatzekoa da eguzki erradiazio kargak, argiztapen kargak, betetze kargak, barruko kargak eta karga latenteak ez direla kontuan hartuko, karga hauek bero ekarpena dakartelako. Ondoren ikusiko denez proiektua egingo den tokian klimatizazio eskaria berokuntzakoa izango da gehien bat, hozketa alde batera utziz Gradu-Egun metodoak zehazten duen moduan. 1.2.1.3.6. Gradu egun metodoa Eskari energetikoak zehazteko balio duen metodoa da, ostera ez da metodo hau erabiliko eskaria zehazteko, baizik eta metodo honekin ikusi daiteke ea zenbat egunetan behar den hozketa edo beroketa kanpoko klimarekin alderatuz. Bataz besteko gradu zenbakiak zeinetan denbora aldi batean kanpoko tenperatura medioak oinarriko tenperaturen gainetik edo azpitik dagoen Baldin eta kanpo tenperatura oinarritik gainetik edo azpitik dagoen, berokuntzako gradu egunetaz hitz egiten da (Heating Degree-Days) edo hozketa gradu egunetaz (Cooling Degree-Days). Tenperatura oinarriak Europan berokuntzarako 15 ºC dira eta hozketarako 26 ºC. Honen funtsa, oinarri tenperatura etxebizitzarekin osatzen duen jauzi termikoa handitzen ez bada, etxeak ez du beharko bero edo hozte aportaziorik tenperatura optimoan mantentzeko. Proiektuko egun graduen metodoa ikusiko da ondoren:
58. Irudia Gradu egunen grafika. Lortutako datuek grafikatu dira, eta argi zehazten denez, tenperatura ez da sarritan TB-tik pasarazten, beraz, erabaki da bero ponpa bakarrik beroketarako erabiltzea ez daukelako zentsu askorik erabiltzea hotza ekoizteko. Naiz eta hau honela izan ponpa itzulgarria proposatuko da etorkizunean hotza ekoizteko erabili nai bada. Datuetara bueltatuz antzeman daiteke HDD graduak gehienak direla eta klimatizazio sistemak gehien bat bero ekoiztetan lan egingo duela.
Beroketa potentzia kalkulatzeko kontuan hartuko dira etxebizitza hozten duten kargak. Halaber, kargak dimentzionatuko dira baldintza txarrenak pairatzeko, era honetan hilabete hotzenetan (abendua eta urtarrila) erregistratutako tenperaturak hain zuzen ere. 1.2.1.3.1 Atalean ondo azaldu denez kanpoaldeko tenperatura (Tout) gobernuak hemanda dator eta kalkulatutako kargak transmisio, infiltrazio, aireztapen eta UBS horniketarenak izango dira. Transmisio Kargak Lehenago azaldutakoaren arabera, transmisio kargak hainbat faktoreek baldintzatzen dute; kanpoaldeko tenperatura, ikusgai den azalera eta etxearen isolamendua, transmitantzia termikoaz karakterizatuta datorrena. Era honetan kargak kalkulatzerako orduan bakarrik azalera eta transmitantzia aldatuko dira, elementuaren arabera [12. Taulan ikusten denez. Elementu desberdinen transmisio kargen kalkuluak egiteko hodorengo formula erabiliko da. 𝑄𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠 = 𝑈 ∙ 𝐴 ∙ ∆𝑇 𝑄𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠,𝐴𝐿, = 2,702 W m2℃ ∙ 327,561𝑚2 ∙ (1,2 °𝐶 − 21 °𝐶) = 𝑄𝑡𝑟𝑎𝑛𝑠,𝐴𝐿, = −𝟏𝟕𝟓𝟐𝟖, 𝟗𝟓𝟖 𝑾
Aireztapen kargak Kode teknikoak eskatzen duen arabera etxean gertatutako aire berristatzeak karga termikoak sortzen ditu, hauek kanpo airearen tenperaturaren eta beharrezko aire emariaren araberakoak dira. 1.2.1.3.2 Atalean zehaztua gelditu den moduan ondorengo formularekin kalkulatuko dira. 𝑄𝑎𝑖𝑟𝑒𝑧 = 𝑚 ∙ 𝑐𝑝,𝑎𝑖𝑟𝑒 ∙ 𝜌𝑎𝑖𝑟𝑒 ∙ ∆𝑇
Energia kargak kuantifikatzeko denbora kontuan hatu behar da. Beraz, etxebizitzak denboran jasaten duen tenperatura estimazioak egingo dira egunez egun, estimazio zehatza lortzeko etorkizuneko kontsumoan. Jakinez hile bakoitzeko, tenperaturak egunez egun asko aldatu daitezke eta horregatik egunean dagoen bataz besteko tenperatura hartuko da kalkuluak egiteko.
Karga hauek kontuan hartzen dira, potentzia kalkuluetan moduan, tenperaturak zeinak berogailua behar den tenperatura optimoa lortzeko etxe barruan. Era honetan, 1.2.1.3.6 Atalean ikusitako moduan gradu-egun metodoa erabiliko da jakiteko noiz beharko den berogailua. Erabiliko diren tenperaturak Degreedays erakundetik lortuko dira. Tenperatura limitea berokuntzarako Europar Batasunaren arabera 15 ºC dira. Ortaz, HDD egunak bakarrik kalkulatuko dira. Hartzen diren tenperaturak 1.2.2.8. Anexuan sartzen dira memoria ez kargatzeko. Era honetan eta Degreedays metodoarekin jarraituz, lortuko dira zein tenperatura aldakuntza ematen diren egun bakoiztean, eguneko tenperatura 15ºC-tik behera jaisten denean. Tenperatura aldakuntza hauek batuko dira 7ºhilabetera eta ondoren urteko tenpera aldakuntza (ΔTurt) lortuko da. Hurrengo grafikan ikusten den moduan HDD egunen aldakuntzak gehituko dira.
Ikusten diren moduan berogailua behar diren egunak nagusiak dira. Ondoren HDD tenperatura aldakuntzen gehiketa egingo da. 21. Taula . Berotu behar diren graduak hilabeteko, urteko tenperatura aldakuntza (ΔTurt)
Lortutako balioak 5 urteko tenperatura datuen eginiko mediarekin daude hemanda, errorea %1 baino txikiagoa izanda. Behin urteko tenperatura aldakuntza edukita egin beharreko eragiketa eguenean jardun diren orduengatik izango da, hau da, egun bakoitzeko 24h. Besteak beste, erabilitako formulak berdinak izango dira ondorengo kasuentzako.
Abuztua 24,9 Iraila 22,1 Urria 17,0 Azaroa 11,1 Abendua 8,1
Behin kalkuluak egin eta gero lortutako aldakuntza urtean zehar 923,8 ºC-koa da lurzorurako.
Lortutako emaitzak bistan dira nahiko kaskarrak direla. Baserriaren egoera dela eta, baldintza termikoak ez dira moldatu mende honetara. Era honetan proiektuaren fina dena, emaitza hauek hobetu nahi dira. Ezan bezala itxitura termikoen proposamena egin da, zehetasun txikietan sartu barik, arkitektoaren lana delako, proposatu da itxituraren hobekuntza. Alde batetik, itxitura horizontala eta bertikala isolatuko dira eta ateen eta leihoen aldaketak infiltrazioen indizea jaitsi dadin.
λ : Eroapen termikoa W/(K·m) e : Loditasuna (m) R : Erresistentzia termikoa (m2·K·W-1) Ondoren, transmitantzia kalkulatzeko erresistentzia termikoen gehiketa egingo da, hiru isolamenduez aparte kode teknikoak beste bi balore zehazten ditu, kanpoko eta barruko erresistentzia termikoak direnak, Rsi (0.13) eta Rse (0.04), beraz adierazpena ondorengoa da: 𝑈 = 1 𝑅𝑠𝑖 + 𝑅ℎ𝑎𝑟𝑒 + 𝑅𝑎𝑖𝑟𝑒 + 𝑅𝑖𝑔𝑒𝑙 + 𝑅𝑎𝑟𝑡 + 𝑅𝑠𝑒
Kontuan izanda adierazpen hauek, e balioaren aldakuntzarekin artile mineralaren erresistentzia termikoa aldatzen da eta ondorioz elementu isolatzaileen transmitantzia ere. Hau da egin dena hondorengo grafikan, artile mineralaren loditasun aproposena lortzeko.
60. Irudia Transmitantzia termikoaren aldakuntza artile mineralaren potentzia aldatzen denean azalera librean. Lortzen den kurbak isolamenduaren efizientzia adierazten du lodiera unitateko, zenbat eta malda zorrotzagoa izan orduan eta efizientzia handiagoa izango du. Ikusten den moduan 10 cm- raino malda nahiko aldapatsua dela baina puntu horretatik aparte malda jaisten da eraginkortasuna moduan. Grafika aztertuz aukeratu da 0.12 m-ko loditasuna duen artile isolatzailea ipintzea, ondorengo elementuekin batera 0.19m-ko isolamendu gehigarriaz hornituko da itxitura. Lortutako datu berriak honakoak dira: 𝑼 = 𝟎, 𝟐𝟕𝟖𝟑𝟐 𝑾 ⁄𝒎𝟐℃
61. Irudia Transmitantzia termikoaren aldakuntza artile mineralaren potentzia aldatzen denean lurperatutako azaleran Grafika haurrekoaren itsura berdina dauka. Honetan aldiz, efizienteagoa da isolatzailea 0.15m daukanean. Ondorioztapena logikoa da zeren eta eskualde honetan galerak handiagoak dira. Zoritxarrez ez da ipiniko 0.15m-eko isolamendua jarriko, paretak desberdinak geldituko liratekelako. Baita ere kontuan hartu da beste isolatzaile bat jartzea baina, arazo tekniko berdina dauka; efizientzia gradua eta loditasun berdinak lortzea ez da erresa, gainera lortutako potentzia aurrezpenak txikiak izango lirateke. Ondorioz 0.12m loditasuna hautatuko da, emaitza berriak ondorengoak izanik. 𝑼 = 𝟎, 𝟐𝟖𝟏𝟒 𝑾 ⁄𝒎𝟐℃
62. Irudia Transmitantzia termikoaren aldakuntza zoruan kortxo granulatua potentzia aldatzen denean. Haurreko kasuetan moduan erlazio onena bilatu nahiko da, eta behin grafika ikertuz lodiera hori 0,06 m dela ondorioztatu da. Berokuntza sistema ipintzeko solairua altxatu beharko da beraz lodierarekin jolastu daiteke gainera lodiera hau ez da handiegia solairurako eta isolamendu bikaina ematen du. 𝑼 = 𝟎, 𝟓𝟗𝟕 𝑾 ⁄𝒎𝟐℃
Solairua airearekin kontaktuan Naiz eta azalera txikia den bero asko galtzen da hemendik. Beraz kode teknikoan begiratuta zein diren erresistentzia koefizienteak Rsi (0.13) eta Rse (0.04) dira. Haurreko adierazpena jarraituz ondorengo grafika egin da.
63. Irudia Transmitantzia termikoaren aldakuntza zorua airearekin kontaktuan kortxo granulatua potentzia aldatzen denean. Haurreko kasuetan moduan erlazio onena bilatu nahiko da, eta behin grafika ikertuz lodiera hori 0,06 m dela ondorioztatu da. Lodiera hau ez da handiegia solairurako eta isolamendu bikaina ematen du. 𝑼 = 𝟎, 𝟕𝟏𝟎 𝑾 ⁄𝒎𝟐℃
1.2.1.5.3. Ateak eta Leihoak Ezan bezala ateen eta leihoak berritzea proposatu da, alde batetik galera termiko zuzenak ekiditeko eta bestetik infiltrazioak deuseztatzeko. Era honetan hondorengo ateak eta leihoak proposatu dira:
Leiho zaharrekin konparatuz transmitantzia erdira gutxitu da. Espero den bezala potentzia eskaria ere.
Ateak Hauek berritzerakoan transmitantzia jaistea kontuan hartu da. Ez dira material bereziak aukeratu, gaur egun jada ate estandarrek isolamendu nahikoa ekartzen dutelako. Honela hondorengo adierazpena lortu da.
Potentzia
Ikusi daiteke nola isolamendua jartzea diferentzia handia egiten duela. Era honetan hasierako datuekin konparatuz, -42 834,37 W aldea handia da, orain eragin den eskaria horren %37,08 da. Datu hauekin merezi duela dirudi.
Potentziarekin gertatu den moduan, energia eskaria urteko asko murriztu egin da, pasa da -62 627 092,48 Wh-tik, -20 893 766,38 Wh-ra, hau da, %33-eko murrizketa hain zuzen ere.
Datu hauekin makina aukeratuko da.
1.2.1.6.1. Ponpa geotermikoa Makina hau etxebizitzaren oinarri klimatizatzailea izango da. Beraz, kontuz aukeratu behar da zein makina ipini. Jakina zundaketa moduan, marjina bat egon behar da eskatutako potentzia eta makinaren potentziaren artean, salbuespenak badira etxea klimatizazio barik gelditu ez dadin. Horregatik makina gaindimentzionatuko da. Makinaren gaindimentsionaketa egiteko, kontuan hartuko da klimatizaziorako behar den potentzia guztia makinak ekoizten duela, hau da, -15 886,504 W makinak geotermikoak bera bakarrik ekoizten dituela. Honen arrazoi bakarra da, gertatu daitekela sistema lagungarriak porrot egitea eta ponpa geotermikoa lan guztia egin behar izatea. Modu honetan bermatzen da etxebizitza osoa popa geotermikoarekin lan egin dezakeela eta sistema lagungarriak daudenean potentzia soberan dagoela. Makinak, fidagarritasuna izan behar du, efizientea eta ordezkapen zerbitzua beren bizi iraupena handia izan dadin. Hau kontuan izanda Clausius fabrikatzailearen makina aukeratuko da. Ekoizle honek bermatzen du makinaren funtzionamendu ona. Beraz baldintza hauekin merkatuan ondorengo makina aukeratu da;
Makinaren inguruan deskribatutakoarekin bat dator, 5 eta 25 Kw artean modula dezake potentzia, COP handia dauka, 5,01. UBS koistu dezake baita, baita, aipagarria modelo honek ez duela depositu integraturik ur bero sanitarioa gordetzeko, zeren eta komentatu moduan eginkizun hori kanpoko depositu batean egingo da energia solar termikoarekin lan egin dezan. Berokuntza sistema hornitzerako orduan hau era zuzenean egingo da, aukeratu den berokuntza sistemak honela eskatzen duelako kasu honetan. Zoru erradiatzailea erabiliko da, sistema honek emari handia behar du baina tenperatura baxuak, beraz depositu batean gordetzeak ez du zentsurik.
Zundaketa egiteko lekuak operarioak erabakitzen duen tokia izango da, beti azalera librea egonda jabegoarekin hitz egingo dena.
1.2.1.6.3. Eguzki panelak Panelak aukeratzerako orduan kontuan hartu behar da zenbat jarriko diren. Proiektuko baserrian 3 pertsona bizi dira urtean zehar, baina bisita asko dituztenez 7 pertsonentzako dimentzionatu da instalazioa. Onek daukan eragozpena da, hiru pertsona bakarrik daudenean ez behar izatea hain beste ur bero sanitarioa, era honetan ez da komeni energia anitzeko UBS tanke handia jartzea, azkenean eguzkirik ez dagoenean ponpa geotermikoak ur tenperatura altuak lortu beharko du eta lan horretan efizientzia jaisten zaio. Era berean, zenbat eta eguzki panel gehiago ipini UBS depositu gehiago jarri beharko dira eguzki egunetan beroa disipatu daiten. Arrazoi hauengatik 2 eguzki panel jarriko dira bakarrik. Jarriko diren panelak eta depositua Del Paso Solar enpresarenak dira [5. Taulan ikusten den moduan. 1.2.1.6.4. Biomasa 1.1.5.4.3 Atalean azaltzen den moduan pellet eta airez bidezko berokuntza ezarriko da. Honen zergatia berokuntza sistema primarioan datza. Airezko sistema hautatu da honek ez duelako behar depositurik. Biomasa sistema hidraulikoa ipiniko balitz energia anitzeko depositua beharko luke, eta UBS ekoizpenean gertatzen den moduan, biomasak likidoa tenperatura handietan murgiltzen du eta honek depositu handia beharko du beroa disipatzeko. Arazo honekin ezin litzateke ponpa geotermikoa depositura konektatzea hau tenperatura baxuetan lan egiten duelako, eta egun batean biomasa iturria erabiltzen ez bada, ponpa geotermikoak dena berotzeko denbora asko behar du eta energia asko kontsumitzen du. Honen kokapena egongela nagusia izango da, leku honetan eguneroko bizitza egiten delako. Honek eragingo du ponpa geotermikoa gutxiago ipintzea.
Despendioa zehatza izateko, aireztapen trukagailuak behar duen energia kalkulatuko da ere, hau fabrikatzaileak emanda dator Taula 3 InspirAir Home Classic SC370 Ekipoaren ezaugarriak. ikusten den moduan. Hartutako datua klima epeletan ematen dena da. Kontsumoa -41,84 kWh/(m2) urtekoa da, eta 440 m2-ko etxebizitza edukita. 𝑬𝑨𝒊𝒓𝒆𝒛 = −𝟏𝟖 𝟒𝟎𝟗, 𝟔 𝒌𝑾𝒉
Naiz eta energia kontsumo handiagoa izan jakinarazi behar da kode teknikoak derrigortzen duela tiro mekanikoa ipintzera, beraz ekipoak sare elektrikotik kontsumo honen modukoa edukiko da etxebizitzan ez bada berreskurapena ipintzen. 1.2.1.7.2. Berogailua Ezan den moduan aire bidezko pellet berogailua etxebizitza gehien erabiltzen den lekuan jarriko da sistema laguntzaile gisa, egongelan. Egongela honek 77 m2 inguru ditu, honen ekarpena nahikoak direla kalkulu sinple bat egingo da. Etxearen berokuntza eskaria -8549,41 W izanda eta 440m2 berotu behar badira, orduan: 8549,41𝑊 ⁄440𝑚2 ≈ 20 𝑊 𝑚2 Etxearen eskaria hori izanda, eta erabilitako pellet berogailu karakteristikak ikusita, 3,2-11 kW arteko bero potentzia duena, bistan dago potentzia soberan duela potentzia baxuetan ere. Bizitza egongela nagusian igarotzen da egunean zehar, beraz, estimatu da eskariaren %30 biomasarekin hornitu daitekelako. Ondorio hau lortzen da beste instalazioen adibidea jarraituz eta egongela nagusian igarotako denbora estimatuz. 𝑸𝒃𝒊𝒐 = 𝟐𝟓𝟔𝟒, 𝟖𝟐𝟐 𝑾 𝑸̇ 𝒃𝒊𝒐 = −𝟒 𝟒𝟗𝟔 𝟒𝟔𝟔, 𝟏𝟔𝟓 𝑾𝒉 Pellet berogailuak duen efizientzia %90 artean dagoenez, energia kontsumo erreala ondorengoa izango da: 4 496 466,165 𝑊ℎ ⁄0,9 = −𝟒 𝟗𝟗𝟔 𝟎𝟕𝟑, 𝟓𝟏𝟕 𝑾𝒉 = 𝑸̇ 𝒑𝒆𝒍𝒍𝒆𝒕
Behin ekoiztutako energia jakinda, zenbat energia elektrikoa kontsumitzen duen kalkulatuko da. Horretarako bero ponparen COP-az baliatuko da. Haurreko ataletan azaldutakoaren arabera, erlazio honek izendatzen du makinak duen errendimendua. Erabilitako COP zenbakia fabrikatzaileak emanda dator, ondoren, kontuan hartuko da ondo dagoela 𝐶𝑂𝑃 = 𝑄𝑜𝑢𝑡 𝑊𝑖𝑛 ; 5,01 = 11 590 475,26 𝑊ℎ 𝑊𝑖𝑛 ; 𝑾𝒊𝒏 = 𝟐 𝟑𝟏𝟑 𝟒𝟔𝟖, 𝟏𝟏 𝑾𝒉 Beraz konpresoreak kontsumitzen duen energia da. 1.2.1.8. Berokuntza sistema Etxebizitza berotzeko sistema guztietatik, erabaki da zoru irradiantea aukerarik aproposena dela, sistema efizienteena delako. 65. Irudian ikusi daiteke berokuntza sistemetatik sistema idealari gehien hurbiltzen dena dela. Sistema honen abantaila beroaren igorpen uniformea da, bero igorpen hau geletan modu uniformean sakabanatzen da gelan zehar. Aldiz, foku beroko sistemetan beroa nabarmenki fokuaren inguruan metatzen da. Instalazio honetan, bero ponpak ekoiztutako beroa likido batetik (ura) jariatzen da etxebizitzako solairu azpitik diharduten tutu batzuetatik. Honen profila 66. Irudian ikusi daiteke, bertan ikus daitezke atal desberdinak, baldosa zeramikoak, anhidrita morteroa, tutuak "kortxoa" eta forjatua.
Etxebizitzan hiru kolektore jarriko dira, bat 2. eskualdean eta beste biak bizitza egiten de etxearen aldean solairuen artean banatuko direnak. Beraz hauek hiru kolektore eta bulkada sistemak dakartza. Era honetan hiru zirkuituak era askean kontrolatuko dira hiru termostatoen bidez, honek ahalbidetuko du etxeko berokuntza sistema etxeko zonen arabera erabiltzea, eragiten duena aurrezpen nabaria. 1.2.1.8.1. Hodien luzera Zirkuituak kolektoreka joango dira, beraz jakin beharko da zenbat zirkuitu jarriko diren kolektore bakoitzeko, kolektoreen hartuneak zehazteko. Honen luzera hondorengo formulak zehazten du: 66. Irudia Zoru irradiarantearen mozketa tranbersala
𝐿 = 𝐴 𝑒 Non: L: Hoditeriaren luzera [m]. A: Gelen azalera [m2]. e: Hodien arteko distantzia [m]. Espiral eran zirkuituak pasaraziko dira, 4 krotxeta (kortxo plaken koskak), 15 cm gutxi gora behera gela normaletarako, gela hezetarako distantzia erdira murriztuko da, 7,5 cm. Beraz, hoditerien luzerak parametro hauek ondorengoa ondorioztatzen da.. Hoditerika ezin du 110 m baino gehiago izan, honek dakarrelako bero galera handia eta bera, berotzerako orduan denbora asko eramango du. Kontuan hartu behar da zirkuituak kolektoretik irten eta sartu behar dela eta luzera hori kontuan hartu behar da. Oso inportatea kalkuloak egin haurretik lortutako datuak estimazioak izango dira, tabikeria bota egingo delako barrutik eta ez delako egoera berria oraindik zehaztu, bakarik zenbat gela edukiko dituen karakterizazio atalean agertzen den moduan. Beraz egingo dena, behin obran egonda eta aurrekontuan pasatu den moduan, operarioak botako dute hoditeria. Bobina bakoitzeko (600m) tamainaren arabera 7-6 zirtuitu irtetzen dira, hau da 100 m2 baino gutziagorako, kalkukuak eginda, 440m2 , 4.6 bobina beharko litzatezke, zirkuitoetan 28-25.
1.2.2.1. Gia teknikoaren baldintza klimatikoak
1.2.3. Ikerketak eta Txostenak Atal honetan proiekturako lagungarriak izan diren ikerketak eta lanak atxikituko dira. Hauetan hainbat ezin besteko baloreak nola ateratzen diren zehazten da. Baita ere ikerketa txiki bat proiektuaren eta beste energia batzuen alderaketa gauzatu da. Azkenik, egon daitezkeen arriskuen aurretiko identifikazioa.
Proiektuaren gauzaketarako funtsezkoa da jakitea zein geologia mota dagoen aurre ikustea. Proiektuak daukan teknologia dela medio, jakin beharra dago zein diren geologia baldintzak, ea ura dagoen, akuiferoak, materiala zurruna edo biguna den . Era honetan zundaketa egiterako orduan zein diren baldintzak geoteknikoak aurre ikuziko dira, baita ere zein den bero eroapena ere zoruaren arabera. Zundaketa gauzatzeko jakin behar da zer nolako baldintzak dituen zoruak. Arroken biguntasunak eta zurruntasunak baldintzatuko zundaketaren kostua, beraz aurre ikusterakoan ezustekoak ekidingo dira. Beraz, arrokak bigunegiak badira zundaketa camisa-s josiko beharko da lur-jausiak ez gertatzeko, denbora eta dirua eramanez. Gerta daiteke baita, arrokak zurrunegiak izatea eta erabilitako aho zulatzaileak marruskadura gehiegi jazartzea. Ezbehar hauekin batera, arrokak uraren aurrean duten portaera baldintzatzen du barrunbeen eraketa, arazo hau da gehien arduratzen duena. Bero eroapen nahikoa bermatzeko beharrezkoa da geologia ezagutzea baita. Era honetan jakin daiteke zein estratutan aurki daitekeen ura, bero eroapena hobeagotuz. Ura zer nolako egoeran dagoen antzeman daiteke baita, konfinatua egon daitekeelako, egoera hau interesgarria ez izanik, zeren eta, urak abiadura eskasa izanda bero transmisioa ez da era aproposean gauzatzen. Azkenik, arroken duten eroapen koefizientea kalkulatu behar da, zenbat zundaketa metro eta zenbaki egin behar diren kalkulatzeko. Modu honetan bermatzen da zundaketak ez direla agortzen eta, beraz, instalazio geotermikoa eteten ez den. Azterketa egiteko EVE-ko Euskal Herriko Kartografia Geologikoaz baliatuko da. EVE-a ezaguna den erakundea, 1.1.1.4.1.1atalean azaldu den moduan, IGME-rekin (Instituto Geologico Minero Español) batera Euskal Herriko kartografia geologikoa argitaltzen du. Proiektuaren kasuan EVE-koa erabiliko da era zehatzago batean plazaratzen delako informazioa.
67. Irudia Elantxobe 38-IV Euskal Herriko Kartografia Geologikoa (EVE) Ingurumen geologikoari dagokionez proiektua, Ea-ko sektoreko Oiz unitatean kokatzen da, ingurune geologikoa nahiko ezberdina da (laranja kolorekoa) aldean daukanarekin konparatuta, muga hori faila batek zehazten du. Egitura geologiko hau ardatz sinklinal baten inguruan tolesten da eta elkartzut hainbat faila hedatzen dira. Hobeto ulertu daiten aldi geologikoen zutabe estratigrafikoa plazaratuko da.:
68. Irudia Ea Sektoreko zutabe estratigrafikoa. Zutabean adierazten moduan arroken gehiengoa eratorri sedimentarioa dute, hareharriak nagusi izanda. Honek zundaketaren hasierako egoera bat hematen digu; lekuko geologia biguna edo gogortasun ertaina dutela. Egoera zehatzean aztertzeko GIS- bat eratu da:
69. Irudia Olabe Baserriko geologia. Ikusten den moduan Olabe baserria hareharriak ugariak diren zonalean dago, sinklinal nagusitik iparralderantz eta antiklinal txiki baten artean kokatuta. 11 geruzaren gainean kokaturik dago, baina beharrezkoa da jakitea baita zer dagoen honen azpitik, horretarako egitura geologikoen azterketarekin eta arrazoiketa tekniken bidez, lurpeko egiturak antzemango dira mozketa geologikoan, honen ardatza 3.5º mendebalderantz dagoena Olabe baserria erreferentziatzat hartuta. Mozketa geologikoan plazaratu den moduan arroka mota nagusienak hareharri-lutitak (11) eta argilitak edota limonitak (12) dira. Hauen propietateak hobeago aztertzeko, geruzen propietateak landuko dira.
1.2.3.1.1. Arroken propietateak Hareharria eta Lutitak (11) Lutitak, tamaina txikiko (lohi edo buztin) ale fineko material detritikoak ditu. Ebaki freskoan materia organikoaren ugaritasunagatik kolore ilunak eskaintzen dituzte. Hau aurki daiteke arrokan sakabanatuta edo zentrimetozko mailak osatzen dituzte. Bere zati handi bat eraldaketa egoera aurreratuan dago, zonalei karbonatoak (normalean vitrinita moduan) erakusten dituena. Sulfuroak sakabanatuak edo nodulu txikietan kontzentratzen dira ere, oxidatzen direnean, tonu gorrixkak ematen dituztenak. Material horiek lokalki dispertsio esferoidala dute. Hareharriek lentikular gorputzak osatzen dute harea finez eta lodiez duten kuartzo ale txikiez, feldespato batzuez, mika zuriaz eta materia organikoaz (zurtoinak eta landareen aztarnak, neurri batean, ikatza bihurtzen dira). Hareharriak eta lutitak geruza alternatuetan banatzen dira, bakoitzak zentimetro-dezimetro potentziak dituztenak. Hareharriko proportzioen gehikuntzak handitu egiten da bere bankuen gehikuntza eta garapen handiagoa den heinean, bere kasuan, BOUMA serie turbiditikoak Ea sektorean, azalerapenak gutxi gorabehera Natxitua-Bedarona-ren sinklinal ardatzaren inguruan kokatzen dira; Ispaster-eko alde tolestuta eta kareharriz inguratua; eta, bere kokapen zaharrean, Ermintzoko masa ebakidura inguruko muga ezegonkorra osatuz. Argiloak eta limonitak (12). Material lutitikoak hareharrikoen gain nagusi diren zonaldeak deritzote. Materialen ezaugarriak aurreko terminoetan deskribatutakoak dira. Lutitak aldizkakotzeen dituzten estratuetan agertzen dira, eta, besteak beste, geruzak ahuletan, hareharri eta ferruginizatutako horizonte batzuez osatuak daude. Geruza honek karbonatatutako formazioekin kontaktuan dauden eremuetan, karbonoaren proportzioa hazi egiten da.
1.2.3.1.2. Ura. Lurzoruaren propietate termikoak lortzeko baita ere jakin behar da non dagoen maila freatikoa. Uraren presentzian arroken propietate termikoak aldatzen direlako. Urak arroken propietate termikoak hobeagotzen ditu, baita ere ikusi behar da ea dagoen ura abiadura nahikorik duen bero eroapen ona izateko. Ikerketa hau bisuala izan da, Olabe baserriaren esparruan ur iturri naturalak bilatu dira eta naiz eta iturri naturalak ez topatu iturburu naturalak ikusi dira baserritik gertu.
70. Irudia (Ezkerrean) Iturburu naturalaren kokapena. (Eskuma) Iturburua fisikoki. . Aurkitutako iturburua maldan behera dago, 125 m–ra eta 30 m-ko malda ezberdintasun negatiboan. Beraz honek ezan dezake baserriko lurpeko zorua urez asetua dagoela 15 m-ra. Dagoen geologiak bi portaera ekartzen ditu, alde batetik hareharriak ura pasatzen uzten du, eta bestetik lutitak beren partikula tamainen ondorioz ez dute uraren zirkulazioa laguntzen. Naiz eta arazoa dirudien ere, lutitak bustita daudenez eroankortasun termikoa handituko da, modu honetan akuiferoa hareari potentziatik jariatuko da, eroankortasuna handituz. 1.2.3.1.3. Ondorioak Lurzoruaren potentziaren emankortasuna lortzeko dauden datuekin VDI 4640 dokumentua kontsultatuko da, honek zehazten ditu zein diren baloreak arroka moten arabera:
0.5 + 0.3 2 ∗ 60 𝑊 𝑚 ⁄ + 0.5 + 0.7 2 ∗ 52.5 𝑊 𝑚 ⁄ = 𝟓𝟓, 𝟓 𝑾 𝒎 ⁄ ± 𝟓, 𝟐𝟓𝒆 Era honetan lortutako W/m balioa, lurrak eman dezakeen energia maximoa da metro unitariotarako, aldiz, erabilitako makiaren ekoizleak parametroa kalkulatzen du berak. Makinak hobi geotermikoa agortzen ez duen ziurtatzeko, fabrikatzaileak gaindimentzionatu egiten du zoruaren ekarpena. Beraz egindako kalkuluak emandako koefizientea berretzeko izan dira. Modu honetan zundaketa, asko gain dimentzionatu egiten da, baina bermatzen da ez dela putzua agortuko eta makinaren COP-a jaisten ez dela. Erabilitako makinaren enpresa CEO2Green ospetsua da eta beraiek koefizientea hematen dute, ondorengoa dena; 𝟓𝟎 𝑾 𝒎 ⁄
Proiektuan jarritako proposamena beste teknologia motekin alderatuko da ikus dadin zein alde dauden haien artean. Proiektuaren pentsamenduarekin jarraituta komenigarria iruditzen da zein alde dagoen erakustea proiektuaren kontsumo eta beste proposatuko iturri baten aldean. Aukeratutako baldintzak beste iturri energetikoen ikerketa egiteko isolamendu berria jarri eta gero izango da, ez daukelako zentsu askorik ikerketa isolamendua jarri baino lehen egitea, asken batean ain handia izango litzatekelako kontsumoa ikerketa bera ez lukelako zentzurik egitea. Bi kasuetarako tiro mekanikoaren aireztapena gutxietsiko da, alderatzen diren teknologiak behar izango dutelako nahi edo ez kode teknikoak eskatzen duelako. Aldea da aztertutako teknologia sistema mekaniko sinplea bakarrik edukiko duela. Horretarako, lehenengo proiektuan kontsumitutako energia kalkulatuko da.
1.2.3.2.1. Proiektuaren kontsumoa Proiektuak daukan energia kontsumoa ikertuko da. Horretarako 1.2.1.7 ataleko kalkuluak erabiliko dira, noski. Beraz, hiru energia sistema desberdin edukiko dira, bata pellet-ak (biomasa), geotermia (energia elektrikoa) eta eguzki erradiazioa. Aipatu beharra dago sareko energia elektrikoaren prezioa soilik hartuko dela, ez da potentzia kontratatutako tarifarik kontuan hartuko, zeren eta, horretarako etxebizitzaren energia kontsumo osoa kalkulatu beharko litzatekelako. Eguzki panel termikoen eskaria kalkulatzerakoan, ezan beharra dago hauek bere izena ezaten duen moduan eguzkitik hornitzen direla eta energia dohainik dela. Bera bakarrik pellet-ak eta geotermia kalkulatuko dira.
Geotermia Energia elektrikoaren kostua 0.12159 €/kWh dira beraz, kalkuluetan lortutako adierazpenarekin biderkatu behar da bakarrik; 𝑃𝑟𝑒𝑧𝑖𝑜𝑎 = 2 313,46811 𝑘𝑊ℎ ∙ 0,12159 € 𝑘𝑊ℎ ⁄ ; = 𝟐𝟖𝟏, 𝟑 € Pellet Kostua pellet-en energia kalorifikoaren eta prezioaren artean egongo da. Berriro ere Kalkulatutako datuekin operatuko da. Energia kalorifikoarentzako balio estandar bat atxikituko zaio, merkatuak hemanda datorrena, 4,76 kWh/kg –ko botere kalorifikoa duena eta prezioa 4,23 €/15kg dena. Honekin €/kWh erlazioa ateratzen da. Balioa 0,0592 €/kWh izango da 2016 urterako eta 15 kg-ko sakuetarako, hornidura era normalena dena. Suposatzen da, pellet-ak hezetasunik barik daudela hala eta guztiz pixka bat edukiko dute beraz datuak PCI indizerenak hartuko dira. 𝑃𝑟𝑒𝑧𝑖𝑜𝑎 = 996 ,073517 𝑘𝑊ℎ ∙ 0,0592 € 𝑘𝑊ℎ ⁄ ; = 𝟔𝟎€ Beraz kontsumitutako energiaren gastua 341,3 € dira. Ezan beharra dago oso merkea dela, baina, hasierako inbertsioa oso handia izan da. Ondoren zein kontsumo aldea dagoen erregai fosilen artean eta energia "berdeagoren" konprobatuko da, horretarako ondorengo klimatizazio sistema baserrietan gehien hematen den sistema da, Gasolio galdara. 1.2.3.2.2. Gasolio galdara Baserrietan gaur egun aurkitzen den sistemarik erabiliena da, hasierako inbertsioa baxua delako beste bero iturriekin konparatuta. 20 kW-ko garsoil galdara batek 4000€ inguruko inbertsioa dakar, proiektuko sistema osoarekin alderatua diferentzia nabaria da. Sistema beroa eragiten du gasolio erretzen, honek erreketa ganbara dauka bertan gasolio erretzen dena. Ondoren bero transmisioa bero trukagailu baten bidez egiten da likidora.
Non: 𝑚̇ : Gasoil kontsumoa [l/urte]. 𝐸𝑘𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑖𝑡𝑢𝑎: Instalazioak kontsumitutako energia guztia urtean zehar. 𝜂 : Gasolio galdararen errendimendua, %85. 𝑃𝐶𝐼𝑔𝑎𝑠𝑜𝑖𝑙𝑎: Garsoilaren azpiko botere kalorifikoa, (9 980 Wh/l) Beraz, kostu totala kalkulatzen da gasolioren prezioarekin batera, 2018 urteko media 1,177 €/l dena. Kostua 2900 € ingurukoa izango da. Datuak ikusita antzeman daiteke zein den aldea, proiektuak kontsumitzen duen energia %11,7 da gasoliorekin konparatuta. Zeharo garestiagoa da gasolio naiz eta hasierako inbertsioa txikiagoa izan. 1.2.3.2.3. Pellet galdara Dauden datuekin aprobetxatuz pellet galdara batek kontsumitu ditzakena kalkulatuko da. Datuak goiko parametroetatik hartuko dira, bai PCI eta pellet-en kostua. Efizientzia %87 izango da, azkenean galdarak handiak egiten direnean efizientzia pixka bat galtzen dutelako. Baita ere azpimarratuko da pellet-ak hautatzen direla efizientzia handiagoa dutelako, maneiatzeko errazak direlako naiz eta garestiagoak diren. 𝑚̇ = 𝐸𝑘𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑖𝑡𝑢𝑎 𝜂 ∙ 𝑃𝐶𝐼𝑝𝑒𝑙𝑙𝑒𝑡 = 20 893 ,76638 𝑘𝑊ℎ 0,87 ∙ 4,76 = 5045,34 𝐾𝑔 ⁄𝑢𝑟𝑡𝑒
𝐸𝑘𝑜𝑛𝑡𝑠𝑢𝑚𝑖𝑡𝑢𝑎: Instalazioak kontsumitutako energia guztia urtean zehar. 𝜂 : Pellet galdararen errendimendua, %87. 𝑃𝐶𝐼𝑝𝑒𝑙𝑙𝑒𝑡: Pellet azpiko botere kalorifikoa, (4,76 kWh/Kg) Lortutako emaitza pellet kilogramo kostuaren artean biderkatuko da kostu finala edukita. 0.282 €/kg izanda, kostu totala 1422,8 € izanda. 1.2.3.2.4. Ondorioak Ikertutako hiru sistemen artean nagusi suertatu da proiektuaren kontsumoa. Hasierako inbertsioa handia den harren lortutako kontsumoak urtero zeharo konpetitiboak dira, % 24-a pellet-an eta %11,7-a gasolion kontsumitzen du, oso baxua alegia. Beraz, hasierako inbertsioa merezi duen edo ez norberak ondorioztatu beharko du, datuak ikusita. Noski, amortizazioa epe luzean gauzatuko da, baina, proiektua energia epe luzerako eman dadila diseinatuta dago.
Proiekturako ez da oso garrantzitsua haztapen geoteknikoa, baina sartu behar den makineria eduki ditzakeen problemak aurreikusiko dira. Kasu honetan zundaketak egiten duen makineria baldintza batzuen menpe lan egingo dute eta aurreikusiko dira geroagoko ezustekoak ekiditeko.
73. Irudia Baldintza Geoteknikoak Ikusi daitekenez ez daude arazorik geoteknikaren aldetik. 1.2.3.3.3. Zundaketen eragin eremuak Proiektuaren zundaketak egiterako orduan fauna eta floraren gainean egon daitezkeen efektu negatiboak aurreikusteko egiten den azterketa da. Hiru segurtasun perimetro jarri dira:
74. Irudia Zundaketen eragin eremuak. | science |
addi-2d781e4b4762 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29457 | nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia) | Diez Sierra, Jon | 2018-10-31 | Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
"nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia)"
Dokumentu honen xedea, Olabe baserrian egingo den itxituraren eta berokuntza sistema ezarpenaren proiektuaren egituraketa zehaztea da.. Honetarako ezinbestekoa da proiektuari loturik dauden baldintza tekniko, ekonomiko, lanekoak zein administratiboak arretaz aztertzea.
Etxebizitzen energia kontsumoa murriztea da helburua. Berotzeko edo hozteko energia eskaria murriztea, erabiltzen diren ekipoak energia berriztagarriez baliatzea eta efizientzia handia izatea bilatuko da proiektuan. Mende honetara moldatzea etxea etorkizunean eratorri daitezkeen arazoak kontuan hartuta. Baita ere karbono aztarna jaistea ahal den bezain beste, ekonomia eta efizientzia kontuan hartuta. NZEB eta Passive House eredu moduan hartuta, zenbait kontzeptu aplikatzea bilatzen da. Proiektua aplikagarria izatea bilatzen da baita, eraikita dauden etxeetarako balio izatea. Eredu aplikagarri bat eratu nahi da aztertzeko zein izan ahal diren abantailak eta desabantailak eta bideragarritasuna frogatzeko. Hau lortu ahal izateko egoera termikoa hobetuko da isolatzailearekin itxitura horizontal eta bertikalean eta sisteman inplementatuko da. Horretaz aparte egingo diren ainbat berokuntza sistema jarriko dira bero eskaria hornitzeko memorian agertzen den moduan era honetan , geotermia , solar termikoa, aireztapena berrezkurapenarekin , zoru irradiantea eta pellet berogailua.
Obra burutzen den bitartean, instalazioaren exekuzio denboran zehar egin beharreko zergen ordainketak, enpresa hornitzailearen arduran egongo dira.
Erreferentziazko dokumentazio bezala, Olabeko gaur egungo planoak erabiliko dira
Espezifikatzen den instalazioak, hala nola, diseinu, fabrikazioa, garraioa, muntaia, martxan jartzea, eta orokorrean baldintza-agirian agertzen diren jarduera guztiak, araudiarekin ados eta bete beharko dutena, autonomiko eta lokala.. Jarraian agertzen diren arau guztiak bete beharko dira, kontratua indarrean jartzen den lehen unetik. • Uztailak 21-eko 22/1973 Meatzeen legea • 1027/2007 Errege Dekretua, RITE. (Eraikinetako Instalazio Termikoen Araudia). • Martxoaren 17ko 314/2006 Errege Dekretua, Eraikuntzako Kode Teknikoa. • Euskal Energiaren Erakundea (EEE), zeinetan energia aurrezteko, energia eraginkortasunerako eta energia berriztagarriak erabiltzeko ekintzak eta proiektuak sustatzeko laguntzen programa garatzen da. • Azaroak 8-ko 31/1995 Laneko ezbeharren haurreikuspen legea
Proiektua bere osotasunean burutu dela baieztatzeko, agiri honen baldintzei atxikitzen zaizkien lekuan azalduta dauden ezaugarri, aurrekontu eta planoak dituzten obra guztiak guztiz amaituta egon beharko dira.
Hala ere, burutu beharreko obra edo lan guztiak ezin dira aurreikusi, hau da, proiektua aurrera doan heinean aurretik hausnartu ez diren erabakiak hartu izan beharko dira. Hauei obra- gehigarri deritze.
Instalazioaren enpresa hornitzaileek, egokia deritzen puntu edo lekuetan, material eta gailuez hornitzeko askatasuna dute, kontratuan jarritako baldintzak beti ere betetzen diren bitartean. Materialak enpresaren biltegitik aterako dira behin garraio zerbitzuak ekarri dituen. Lekuraino 12m baino kamioi batek eramango du.
3.5. Hasiera eta gauzatze epea Obra edo zerbitzuaren gauzatzea eman zaion pertsonari, baldintza-agirian zehaztutako leku eta epean, finkatutako fidantza utzi beharko du. Bestalde, esleipenduna beste pertsona bat izatekotan, aldez aurretik aipatutako fidantza betebeharrak mantendu beharko ditu. Edozein modutan ere azkenengo hitza bezeroak du, eta berak ezain bezain laster hasi ahalko dira lanak baldin eta obra gehiagorik ez badago.
Edozein arrazoi dela medio, enpresa hornitzailearen borondatetik aske, honek obren hasiera hitz hartutako epean ezingo balu egin edo eten egin beharko balira, kontrataren konplimendua betetzeko luzapena emango da. Legearen aldetik aproposa den
Zuzendaritza fakultatiboak hobekuntzak egitea erabakiko balu, instalatzailearen aginduak betetzera behartuta dago eta esleipen egintza baliogabetu beharra dago. Berritze obrek ezin dute obrako aurrekontu totalaren %10-a gainditu, horrela ez bada ezin izango dira
Obran proiektuko kontratuan zehatz-mehatz adierazitakoa eraikiko da. Gainera, betebeharra izango da obrak itxura egokia eduki dezan, nahiz eta baldintza berezietan ez agertu, beti berauen espiritu eta interpretazio zuzena edukirik, ingeniari zuzendariak idatzi duen bezala.
3.8. Obraren behin betiko neurketa Instalazioa jasota, zuzendaritza fakultatiboak neurketa orokorra eta behin betikoa zuzenduko du, enpresa hornitzaile edo bere ordezkariren batek beharrezko agerpena egin behar duelarik.
Edozein kalte posible hirugarren bati ez erreklamatzeko, instalazioa baldintza hauen menpe konponduko da. Akatsen bat edukitzekotan edo prestakuntzekin bat egiten ez badu, diseinu akats batengatik, edota muntatze, instalazio, martxan jartze edo edozein osagarriengatik dela eta, entregatutako esku-liburuan ezarrita dauden instrukzioen arabera manipulatu egin bada.
Enpresak bermatuko du instalazioaren ondo joana eta burutuko lanen ongi jarduteak hiru urteren menpean. Atzerritik ekarritako materialak baita ere baldintza hauek bete beharko dituzte.
3.12. Baldintza ekonomikoak
Beste hainbat gastu ere barne geratzen dira, hala nola, desplazamendu denborak, garraiobideak, ibilgailu eta tresnen amortizazioa, beste baliabide batzuen erabilgarritasuna eta fabrikanteen lantegietan konpontzeko erabilitako lanabesak.
Era berean, esku lana eta beharrezko materialak barne hartuko dira, beharrezko eta aldi baterako doikuntzak egiteko eta instalazioa martxan jartzeko.
Hamabost eguneko epe naturalean, instalatzaileak bermearen betebeharrak ez baditu betetzen, jabeak bukaerako data jarri dezake, aldez aurretiko jakinarazpen idatziarekin.. Instalatzaileak ez baditu bere betebeharrak epe horren barruan betetzen, instalazioaren erosleak, enpresa hornitzailearen kontu eta arriskuarekin, hirugarren bat kontratatu dezake beharrezkoak diren konponketak egiteko, hornitzaileak eskatutako kalteen ordainketa egin gabe.
Jabeak edo sustatzaileak industria zuzendaritza orokorrari jakinarazi beharko dizkio aipatutako zirkunstantziak.
3.13. Aurkezpenaren kokalekua eta denbora
• 48 ordu: instalazioak ez badu funtzionatzen edo sareko hornikuntza elektrikoa eteten bada. • 7 egun: okerrak ez badu instalazioaren oinarrizko funtzionamendua eteten.
Instalazioaren matxurak instalatzaileak konpondu beharko ditu, instalazioa kokatuta dagoen toki berean. Gailu baten matxura instalazioan bertan ezin izango balitz konpondu, gailua fabrikatzailearen tailer ofizialera bidaliko da, instalatzailearen kontuan, non berorrek fabrikatzaileari erreklamazioa egin ahal dion.
Instalatzaileak piezen konponketa edo berriz jartzea hamabost egun baino lehenago egin beharko du, matxuraren oharra jakiten duenetik. Ez da instalazioa geldi egoteagatik gertatzen diren galeren erantzule izango, ezarritako epearen buruan konpontzen badu.
Matxura jakin bat, hiru bider jarraian hiru hileko epean errepikatzen bada, bermearen ez betetzea kontsideratuko da.
Bermea amaitzen denean, behin betiko harrera egitera bideratuko da ezarritako behinbehineko formaltasunarekin eta instalazioa ezin hobeto kontserbatuta aurkitzen bada, betiko hartuta emango dira eta hornitzailea ardura administratiboetatik kanpo geldituko da, lege zibilak adierazten duenarekin bat eginez.
Kontrako kasuan, behin-behineko harreran erabilitako bideak jarraituko dira, enpresa hornitzaileak ordainketaren bat jasotzeko eskubidea galduz, eta berau da obrako kontserbazioen gastuez arduratuko dena, behin betiko hartua izan arte.
Enpresa hornitzailea obrarentzako oinarrizko segurtasun eta higiene bermatzera behartuta egongo da.
Lanak betetzen diren bitartean, langileren batek istripuren bat edukiz gero, hornitzaileak indarrean dagoen legegintza beteko du, edozein kasutan, bera erantzule bakarra izango delarik.
Obrak hasita eta kontratua zinatuta proiektua dagokion prozedurari egokituko da, baldin eta bi aldeetatik zerbait aldatu nahi den bi parteen oniritzia bilatuko da, baldin ala ez bada proiektuan zinatutako baldintzak jarraituko dira bakarrik.
Enpresa hornitzailearen porrota edo desagertzearen kasuan, kontratua deuseztatuta geratuko da. non eta oinordeko edo sindikatuek egokitutako baldintzetan eramatea eskaintzen ez duten. Ondasunaren jabeak eskaintza aukeratu edo baztertu dezake, azken kasuan aurrekoek ez dute kalte-ordainketarik izango.
Zuinketaren frogapena egiten denean, aipatutako baldintzetan egindakoa, eta enkantean oinarritutako prezioen aurrekontua idatziko da. Aurreko eta azkenengoaren artean desberdintasunik balego, gutxi gora-behera aurrekoaren %10-a, hau deuseztatuko da, eta kontrako kasuan, hornitzailean obrak hasi eta zuinketa berriarekin bat eta esleitutako prezioak egin beharko ditu.
Instalatzaileak hiru urteko epea obrak hazi gabe bere borondatez kanpo pasa badu, kontrata deuseztatzeko aukera izan dezake.
Obrak hasten direnetik, behin betiko eskuratzera arte, kontratista edo berak baimendutako ordezkari bat izango da langile-buru edo obra-buru, obran eraikitzaileak dituen obligazioak betetzeko garaian. Ezin du bertatik at denbora askoan egon, zuzendaritza fakultatiboari aldez aurretik jakinarazi gabe eta bera kanpoan den bitartean bere funtzioetan ordezkatuko duen pertsona, espresuki adierazi gabe.
Arestian preskribatutakoa betetzen ez denean, lanetan esku hartzen ari diren eta kontratapean dauden edozein adarretako enplegatu edo langileen artean pertsona adituenari edo maila tekniko handienekoari esandako oharrak, baliozkotzat hartuko dira, eta hauek faltako balira proiektuaren dokumentuetan kontrataren egoitza ofizial bezala izendatukoan utzitakoak, kontratapean daudenak bertan ez badaude ere edo jaso izana ukatzen badute ere, ohar hauek "Agindu eta Asistentziak" liburuan azaltzea ezinezkoa izan bada bera obran ez aurkitzeagatik.
Lanak modu egokian burutzea edo gauzatzea kontrataren obligazioa da, baldintza-agirian espresuki erabakita ez badago ere, bere izpiritu eta interpretazio zuzenetik aldendu gabe, zuzendaritza fakultatiboak horrela agintzen badu eta aurrekontuen obra unitate eta gauzatze mota bakoitzerako zehazten dituzten mugen barnean.
Kontratistak zuzendaritza fakultatiboak emandako aginduen aurka egin nahi dituen erreklamazioak horren bidez soilik egin ditzake jabegoaren aurrean, dagozkien baldintzaagirian erabakitzen diren baldintzen arabera.
Zuzendaritza fakultatiboaren era teknikoko edo fakultatiboko disposizioen aurka, ez da inolako erreklamaziorik onartuko. Kontratistak bere ardura libratu ahal izango du, egoki estimatzen badu, zuzendaritza fakultatiboari zuzendutako adierazpen arrazoitu baten bidez eta honek bere erantzuna jaso izanaren adierazpen batera mugatu dezake, mota honetako erreklamazioetan, betiere nahitaezkoa izango baita.
Zuzendaritza fakultatiboak edo obrak zaintzearen arduradun diren bere edozein motatako menpekoen instrukzioen betetzean huts egiteagatik; ezgaitasun garbia edo lanen bide ona konprometitzen edo eteten duten ekintzengatik, kontratistak bere agindupekoak eta langileak ordezkatzeko obligazioa izango du zuzendaritza fakultatiboak hala eskatzen duenean.
Nahitaez eta idatziz, kontratistak zuzendaritza fakultatiboari lanak astearen berri eman beharko dio, hauek hasi baino gutxienez hogeita lau ordu lehenago.
Kontratistak, normala denez, memoria deskribatzailean azaltzen diren eta baldintzen agirian eskatzen diren baldintzak betetzen dituzten material eta eskulana erabili beharko du, eta kontratatutako lan guztiak burutuko ditu, dokumentu horietan espezifikatutakoaren arabera.
Kontratista da kontratatu dituen lanen gauzatzearen arduradun bakarra eta hauetan egon daitezkeen huts eta akatsena, bere gauzatze txarra edo erabili diren material edo ezarritako aparatuen kalitate eskasa dela eta.
Zuzendaritza fakultatiboak edo kontrol teknikariak gauzatutako obretan eraikuntza akats ezkutuak daudenaren arrazoi sendoak balitu, edozein garaitan eta eskuratze definitiboaren aurretik, akatsa omen dituzten lanak onartzeko uste dituen eraisketak aginduko lituzke.
Material eta aparatuak ez dira ezarriko zuzendaritza fakultatiboak aurretik aztertu eta onartu arte. Kontratistak, behar diren lagin eta modeloak utziko ditu, beraiekin obran indarrean dagoen baldintzen agirian aginduta dauden egiaztapen, saiakuntza eta frogak
burutu asmoz. Arestian aipatutako saiakuntzek, analisiek eta frogek sortutako gastuak kontratistaren bizkar izango dira.
Material edo aparatuak eskatu den kalitatezkoak ez balira edo egoki prestaturik ez baleude, zuzendaritza fakultatiboak pleguak eskatutako baldintzetara egokitzen diren beste batzuen ordez jartzea aginduko dio kontratistari edo hauen ezean arau legalek eskatutako baldintzetara.
Aldamioak, makinak, eta lanak egoki joan eta burutzeko behar diren gainontzeko baliabide lagungarri guztiak kontratistaren bizkar izango dira eta ez da beraz jabearen gain inolako ardurarik, baliabide lagungarri horien eskasia dela eta obretan gerta daitekeen edozein matxura edo ezbehar pertsonalengatik.
Halaber, kontratistaren beharra izango da obren babes eta seinalizazioaren baliabide lagungarriak ezartzea, hala nola, hesiak, babes elementu probisionalak eta obren egoeraren arabera aurreikus daitezkeen ezbeharrak saihesteko behar diren guztiak.
Obren eskuratze probisionala aurrera eramateko jabea, obra zuzendaritza fakultatiboa eta kontratista edo behar bezala baimendutako bere ordezkaria presente egotea beharrezkoa izango da.
Obrak egoera onean badaude eta ezarri diren baldintzen arabera gauzatu badira, definitiboki eskuratutzat hartuko dira eta data horretatik aurrera hiru hilabetetako luzera izango duen garantiaren epea hasiko da.
Obrak, eskuratzeko egoeran ez daudenean, aktan jasoko da eta bertan zuzendaritza fakultatiboak kontratistari ikusitako akatsak zuzentzeko adierazi behar dizkion instrukzio zehatz eta zehatuak espezifikatuko dira, hauek konpontzeko epe bat jarriz eta hori iraungi
ondoren, baldintza berdinetan onartze berri bat burutuko da, berriz ere obren eskuratze probisionala egiteko asmoz.
Zuzenbide fakultatiboari dagozkion ahalmen partikular guztiez gain, obretan burutzen diren lanen zuzendaritza eta zaintzea bere eginkizun espezifikoa da, bai berez edo bai bere ordezkari teknikoen bidez eta hori autoritate legal osoa eta eztabaida ezinarekin. Kontratista ezestea posible da ere, betiere arrazoi justifikatuarekin, soluzio hau hartzea, obren bide onerako erabilgarria eta beharrezkotzat hartzen bada.
4.2. Baldintza ekonomikoak
Atal honen oinarri nagusi gisa, kontratistak gauzatutako lan guztien zenbatekoa eskuratu behar duenaren printzipioa ezartzen da, betiere hauek proiektuaren eta obra kontratatuaren eraikuntza gobernatzen duten baldintzen agiriaren arabera burutu badira.
Kontratistari, adjudikatutako obren aurrekontuaren %10eko fidantza eskatu ahal izango zaio. Kontratatutakoa betetzeko erantzun dezan, xede bereko ziurtatze nahikoen zenbatekoa atxiki ahalko zaio.
Kontratista, obra kontratatutako baldintzetan burutzeko behar diren lanak bere bizkar egitera ukatuko balitz, zuzenbide fakultatiboak, jabearen izen eta ordezkaritzan, hirugarren bati gauzatzea aginduko lioke, edo administrazio bidez zuzenean, bere zenbatekoa jarritako fidantzarekin ordainduz. Eta hori jabeak eskubide duen akzio legalen ekiteari utzi gabe, fidantzaren zenbatekoa errezibokoak ez diren obra unitatetan
burututako gastuen zenbatekoa ordaintzeko nahikoa ez den kasuetan.
Kontratatuen artean azaltzen ez diren obra unitateen prezioak, halaber lanen material eta eskulanena, Zuzendaritza Fakultatiboa eta Kontratista edo xede horretarako espresuki baimendutako bere ordezkariaren artean kontraesanak finkatuko dira. Kontratistak deskonposatuta aurkeztuko ditu, eta prezio hauen aurkezpen eta onarpena ezinbesteko baldintza da obra unitate horien gauzatzeari ekin aurretik.
Horrela, adostutako prezioen akta jasoko da, eta hiru aletan sinatuko dute, zuzendaritza fakultatiboak, jabeak eta kontratistak edo azken hauek xede horretarako baimendutako ordezkariek.
Kontratistak, kontratua sinatu aurretik, ez balu egin beharreko erreklamazio edo oharra egin, ezin izango du, inolako oker edo huts aitzakiapean, obren gauzatzerako oinarri gisa balio duen eta dagokion taulan finkatu diren prezioen igoera erreklamatu.
Aurrekontuak eduki ditzakeen akats material edo aritmetikoak, bai dagokion taulekiko prezioen bariazioak direla eta, bai obra kopuruan edo bere zenbatekoan errore aritmetikoak direla eta, ikusten diren edozein garaian zuzenduko dira, baina ez dira kontuan hartuko kontratua deuseztatzeko, baldintzen agiri honi dagozkien dokumentuetan adierazten den arabera. Akats materialek ez dute kontratan egindako beherapen proportzionala aldatuko, bere oinarri gisa erabiliko den aurrekontuaren zenbatekoarekiko, beherapen hau beti aurrekontu horretako zifren arteko erlazioaren arabera finkatuko baita, zuzenketen eta eskainitako kopuruaren aurretik.
bere karga sozialen aldakortasuna etengabea dela eta, halaber material eta garraioena, hauek irauten duten bitartean, prezio kontratatuak berrikustea onartzen da, bai gorantz eta bai beherantz, merkatuko prezioen gorabeherekin harmonian.
Horregatik eta goranzko kasuetan kontratistak jabeari berrikustea eskatu diezaioke, kostuen igoerak eragina duen edozein prezio aldaketa gertatzerakoan. Bi aldeek prezio unitario berria adostuko dute, bere merkatu prezioa, eta arrazoi justifikatuengatik, igo duen elementuak parte hartzen duen obra unitatearen gauzatzea hasi edo segi baino lehen.
Jabeak edo zuzendaritza fakultatiboak bere ordez, kontratistari prezioen berrikustea eskatu ezkero, soldata, material eta garraioenak jaitsi direlako, bi aldeen partetik obran indarrean dauden prezioen jaistea adostuko dute, obra unitatea osatzen duen edozein elementuk esperimentatu duenarekin eta prezio berrikusiak gobernatzen hasiko diren datarekin ekitate bidez.
Kontratistak gauzatu dituen obra unitate guztien zenbatekoa jaso beharko du, proiektuaren dokumentuen, kontrataren baldintzen eta zuzendaritza fakultatiboak idatziz ematen dituen agindu eta instrukzioen arabera, eta beti onartutako aurrekontuen zifrak heltzen direneraino.
Bai ziurtatzetan eta bai azken likidazioan, obrak, dena den, onartutako eskaintzan unitate bakoitzerako azaltzen diren preziotan, obretan zehar kontraesankor finkatu diren preziotan ordainduko dira, xede horretarako honako pleguan aurreikusitakoaren arabera, halaber sail finkatu eta obra gehigarri eta osagarriei dagokienean.
Jabeak ordainketak aurretik ezarri diren epeetan burutuko ditu eta bere zenbatekoa hain zuzen zuzendaritza fakultatiboak luzatutako obren ziurtatzeei egokituko zaie, eta hauei jarraikiz haiek ziurtatuko dira. Kontratistak ezingo du inola ere, ordainketen atzerapena aitzakiatzat, lanak eten edo bukatu behar diren epearen arabera dagokien erritmoa baino motelagoan gauzatu. Kontratistak obra kontratatuak bukatzeko epearen atzerapen ez justifikatua dela eta ordaindu beharreko indemnizazioaren zenbatekoa, eraikina ezin okupatu izanak eragindako galera materialen baturaren zenbatekoa izango da, behar bezala justifikatuta.
Bi aldeak bere desadostasunetan konpontzaile adiskidetsuen hautamenaren esku uztera konprometitzen dira, bata jabeak izendatuta, bestea kontratak eta hiru tekniko, horietako bat nahitaez obra zuzendaria izango delarik. Kontratista obren gauzatzearen arduraduna da, kontratuan eta proiektua osatzen duten dokumentuetan ezartzen diren baldintzetan.
Horren ondorioz, gaizki gauzatutakoa eraitsi eta eraikitzera behartuta dago, eta zuzendaritza fakultatiboak eraikuntza obretan zehar aztertu eta ezagutu izana ezingo du aitzakia gisa erabili, ezta ere kitapen partzialetan ordaindu izana.
Kontratista lan kontratu legean ezartzen dena betetzera behartuta dago eta gainera lan istripu, diru laguntza familiar eta segurantza sozialen legeetan jartzen duena, beregain dauden langileekiko bere harremanetan. Puntu honi dagokion ohar oro berehala zuzendaritza fakultatiboaren ezagutzapean jarriko da.
Kontratista hiri polizia eta eraikina kokatuta dagoen herrian indarrean dauden udal ordenantzei dagozkien huts ororen arduradun izango da. Obrak direla eta, gauzatze lanetan zehar langileei ezbeharrak gertatutako kasuetan, kontratista, honi buruz, indarrean dagoen legeriari egokituko zaio, dena den ez betetzearen arduradun bakarra izango da eta inola ere eta inolako alderdietako arduragatik ez da jabegoa eraginda geldituko.
Kontratista indarrean dauden disposizioek agintzen dituzten segurtasun neurri guztiak betetzera behartuta dago, ahal den neurrian langile edo oinezkoei ezbeharrak saihestu asmoz, ez bakarrik aldamioetan, baizik eta obrako toki arriskutsu orotan -eskailera begi, eta abar- bereziki Eraikuntza Obretako Segurtasun eta Osasun Disposizio Minimoei buruzko Espainiako 1997ko urriaren 24ko 97/1627 Errege Dekretuak, 2006ko maiatzaren 19an aldatutako 604/2006 Errege Dekretuak, Arrisku Laboralen Prebentzioari buruzko Espainiako 1995eko azaroaren 8ko 95/31 Legeak eta Prebentzio Zerbitzuen Erregalamenduak ezartzen duen Espainiako 98/780 Errege Dekretuak aldatutako Espainiako 97/39 Errege Dekretuak ezartzen duena.
Obrarako Eraikuntza Obretako Segurtasun eta Osasun Disposizio Minimoei buruzko Espainiako 1997ko urriaren 24ko 97/1627 Errege Dekretuak, 2006ko maiatzaren 19an
Kontratista edo obrako bere ordezkariak materiari buruz legislatuta dagoena ez betetzeagatik gertatu edo etorri daitezkeen mota guztietako ezbehar edo kalteen arduradun bakarra izango dira, kontratatuko prezioetan disposizio legal horiek betetzeko behar diren gastu guztiak sartzen direla hartzen baita.
Kontratista, inesperientziaz edo arduragabekeriaz, bai obrak burutzen diren lanen eta bai aldamenekoetako ezbehar ororen arduradun da. Beraz, bere bizkar izango da dagokionari indemnizazioak ematea eta gertatu ezkero, obren gauzatze operazioetan sortu daitezkeen kalte eta galera ororena. Kontratistak gai honi buruz indarrean dauden disposizioek agintzen dituzten eskakizunak beteko ditu, eta eskatu ezkero betetze horren egiaztagiria erakutsi beharko du.
Udal jatorriko edo besteko, hesi, argiteria eta abarri buruzko zergen eta orokorrean ordainketa kontrataren bizkar izango da eta ordaintzea obrek irauten duten bitartean egingo da, proiektuaren baldintza partikularretan aurkakoa esaten ez bada. Hala ere,
kontratistari zuzendaritza fakultatiboak justutzat hartzen dituen azalpen guztien zenbatekoa itzuliko zaio.
Horretaz aparte, geotermiaren gauzaketa fidagarria bermatzeko, uztailak 21-eko 22/1973 Meatzeen legea jarraitu beharko da.
Berokuntza eta isolamendu hobetzen edota hornitzen duten ekipoen bete beharreko baldintza tekniko minimoak finkatzea da xedea edo jomuga. Ekipoen instalatzaile eta fabrikatzaileentzako gidari bezala lagundu nahi da, instalazio batek bete behar dituen espezifikazio minimoak definituz bere kalitatea ziurtatzeko, erabiltzailearen onurarako eta teknologia honen garapenerako.
70 Kw baino gutxiko instalazioa izanda tertziarioko baldintzetara modatuko da proiektua.
Beroketa sistemarako instalazioak RITE dokumentuan (Reglamento de Instalaciones Térmicas en los Edificios) jasotako ongizate eta higiene baldintzak bete behar dituzte. Horrela, ezinbestekoa izango da eraginkortasun termikorako ezartzen diren gutxiengoak gainditzea.
5.2. Itxitura termikoko berrikuntzak
5.2.1. Isolamendua Memorian agerian utzi den moduan arkitektoak egin beharko luke isolamenduaren proiektua, baina hemen ziurtatu da kode teknikoaren eta RITE-aren aldetik baldintza guztiak betetzen diren.
5.2.3. Aire giroturako hodiak Instalatzaileak material hauek zaindu beharko ditu muntaia irauten duen bitartean, harrera egiten den momentuan egoera txarrean aurkitzen den edozein material baztertuz. Harrera garaian, materiala behar bezalakoa eta honen konposizioa egokia dela ziurtatuko da.
Obran egindako trazuen arabera hoditeri luzera finkatuko da. Honek160-ko diametroa eta 1mm-ko lodiera aurkeztuko du.
5.3.1. Geotermia Berokuntza sistema printzipal nagusi moduan erabiliko da. Ikusi denez hainbat geotermia mota daude baina guztiek baldintza batzuen menpe bakarrik erabiltzen dira. Energia elektrikoa lortzeko erabili daiteke energia geotermikoa, baina hemen, proiektuan, aplikatuko den teknologia berogailu eta UBS eskaria asetzeko erabiliko da bero ponpa baten laguntzaz . Geotermia karakterizatzeko kode teknikoko DB-HS araudia jarraituko da UBS ekoizketarako
dokumentuak eta meatzeen legea zundaketa egiten denerako.
5.3.2. Eguzki panel termikoak Proiektuan eguzkiaren energia termikoki eraldatuko da etxebizitzaren UBS eskariaren horniketaren laguntzarako. Merkatuan dauden ekipoek UBS horniketarako bideratuta daude teknologia honek lortzen dituen tenperatura handiengatik. Kontuan edukita, plaka termiko laua hautatuko da bulkada mekanikoarekin. Naiz eta bulkada termikoak hobeago dirudien ere, sistema honek ainbat ez behar ditu.
5.3.4. Kontrolerako sistema elektrikoa Kontrolerako sistema elektrikoak REBT zehatz beteko ditu (Reglamento Electrotécnico para Baja Tensión) aplikaziorako diren puntuak. Sistemaren funtzionamendurako giro tenperaturaren tartea gutxienez -10 eta 50°C-takoa izango da. Kontrolerako sistemaren akats espezifikoen intzidentzia tartea ez da inoiz 7.000 ordu baino txikiagoa izango.
Tenperaturaren kontrolerako zundek jasango duten tenperatura maximoak egokitzen zaien egitekoaren maximoa izango dira. 100°C-rartekoa izango da 1°C-tako desbideratzerik gabe. Zunden kokapena eta instalazioa planoetan azaldutakoa izango da nahitaez. Besterik ez da onartuko. Hala, burutzerik posible ez balitz obra-buruak hausnartuko luke beste aukera bat proiektuaren ingeniariarekin. Gainera, zundek giro
tenperaturatik erabat isolaturik egon behar dute. Zundak murgiltze motakoak izango dira. Hori dela eta, arretaz bermatu beharko da zunda eta gainazal metalikoaren arteko lotura egokia dela. | science |
addi-abc1dd18aa73 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29457 | nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia) | Diez Sierra, Jon | 2018-10-31 | Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
"nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia)"
Aurrekontua bi zatitan bananduko da, lehenengo zatia zoru irradianteari eta bestelako ekipoei dagokio eta bigarren zatia egindako termikaren hobekuntzari. Lehenengo zatian garatutako aurrekontuan errealitateari egokituta daude, aldiz bigarren zatian aurrekontu orientagarria da bakarrik. Azkenik ezan beharra dago gaur egun ez dela etxebizitzaren erabilera "aktibo" bat egiten. Baserrian gaur egun ez dago honen osotasunerako berokuntza sistemarik ondorioz, ez dagoela zerekin konparatu. Argibide moduan ¡Error! No se encuentra el o rigen de la referencia. atalean egindako ikerketen arabera ikus daiteke zin izan daitezkeen kostuak urtero. 1.1. Ekipoak Hauetan ekipo guztien aurrekontua plazaratuko da era honetan inbertsioa zein den jakiteko. Aurrekontuak ondorengo ordenan plazaratuko dira. Geotermia Eguzki panel termikoak1 Pellet insert-a Aireztapena bero berreskurapenarekin Zoru irradiantea Plazaratzen diren aurrekontuak BEZ barik dira, pertsona juririkoaren arabera tasa bat edo beste bat aplikatu behar zaiolako. Behin proiektuari argi berdea hemanda eta jakinda zein nolako egoera juririkoa dagoen geroago aplikatuko zaio.
1.2. Isolamendua Ondorengo datuak era orokorrean arkitektoak emandako argibideak dira, gerta daiteke errealitatean gehiago edo gutxiagokoak izatea. Honen kasuan aurrekontu totalak dira hauek.
1.3. Ondorioak Inbertsioa handia da, itxituraren hobekuntzak 16 796.00€ eta berokuntza sistemak 67 928.00€. Ezan den moduan proiektua etorkizunari begira bideratuta dago. Gaur egun eman dezake kostuak handiak direla baina gogoratu behar da erabilitako sistemak etorkizuneko jarduera ekonomikorako erabili daitezkela. Era honetan etorkizunean eginbeharreko inbertsioa minimoa izango da (energia anitzeko depositua ACS eskari berrirako). Beste irtenbide bat kostu ekonomiko handirako izan daiteke proiektua atalka gauzatzea. Hau da, denbora periodo baten barruan proposatutako hobekuntzak pixkanaka gauzatzea. Era honetan aurrezpen ratioaren arabera gomendatuko da hobekuntza termikoa egitea lehendabizi, ondoren sistema primarioa (geotermia) gauzatu ahalko litzateke eta era honetan ondoren datozen sistema lagungarriak. | science |
addi-6bc6641b4605 | addi | cc-by-nc-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29457 | nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia) | Diez Sierra, Jon | 2018-10-31 | Meatzaritza eta Energia Teknologiaren Ingeniaritzako Gradua
GRADU AMAIERAKO LANA "nZEB lortzeko aukeren ebaluaketa eta instalazio geotermiko bidezko klimatizazioa Olabe Baserrian (EA, Bizkaia)" 5. AGIRIA: Segurtasun eta Osasun Azterketa
Proiektu honetan Olabe baserriko itxituraren hobekuntza eta girotze sistema egingo da. Hau aurrera eramateko jardueretan arrisku bat suposa dezaketen hainbat ekintza eta elementu daudenez gero, hauek ekiditeko edo murrizteko asmoz zenbait segurtasun neurri ezarri beharko dira. Neurri hauek indarrean dagoen legedian oinarrituko direlarik. Laneko Osasun eta Segurtasun Azterketak kondizio erlatiboak finkatzen ditu lan-istripu eta gaixotasun profesionalentzako proiektua egiteko lanak burutzen diren bitartean, konpontze ekintzetarako, kontserbaziorako eta mantentze-lanetarako eta higiene eta ongizate instalazioentzako. Azterketa hau urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuarekin ados dator, eraikitze obretako Osasun eta Segurtasun minimoen disposizioak finkatzen direlarik. Osasun eta Segurtasun Azterketak aurreikuspen, prebentzio eta babes profesionalak erraztuko ditu, Obra-Zuzendaritzaren kontrolpean. Guzti hau otsailaren 21eko 555/1986 Errege Dekretuko artikulu osoa errespetatuz gauzatuko da, non higiene eta segurtasun azterketa bat gehitzera behartzen duen eraikuntza eta herri lanen proiektuetan. Azterketa, Obra-Zuzendaritzaren esku jarriko da lanei hasiera eman aurretik, bertan aprobatu ahal izateko. Onartu ostean azterketaren kopia bat izango du Obra- Zuzendaritzak. Aipatutako artikuluarekin bat etorririk, Obra-Zuzendaritzak azterketa aztertu egingo du, obra- lanak hasi aurretik. Obra-Zuzendaritzak oniritzia emanda, kopia bat mantenduko du behar duenerako. Beste kopia bat Osasun eta Segurtasun Batzordeari emango zaio, edota langileen ordezkariei. Lan-administrazioko agintaritzaren aurrean derrigorrezkoa izango da dokumentu bat aurkeztea, bera baita lan-zentroa irekitzeko arduraduna. Dokumentu hori Lan eta Segurtasun Sozialerako Inspekzioaren eskuetan ere egon beharko da eta baita Segurtasun eta Higienearen Gabinete Tekniko Probintzialetako Teknikoen eskuetan ere, beraien betebeharrak aurrera eramateko.
Gogoratu beharra dago 70KW-ko potentzia baino gutxiagoa duten proiektuez ez dutela proiekturik aurkeztu behar azken honetan Hortaz, esan daiteke, Segurtasun eta Osasun azterketaren xedea hurrengoa dela:
• Langile eta inguruko pertsona guztien segurtasuna bermatu. • Lanaren organizazioa, arriskua ahalik eta txikiena izan dadin. • Behar diren instalazioak eta gailuak zehaztu. • Segurtasunerako elementuen erabilerarako arauak finkatu. • Langileei beharrezko ezagutza eman erabiliko dituzten gailuak eta makinaria era egokian maneiatzeko. • Instalazioak definitu langileen higiene eta ongizaterako.
Era berean, 555/1986 Errege Dekretuak ahalbidetzen duen funtzionaltasun guztia, intzidentzia liburu batean azalduko da. Liburu horretan idatziko diren oharren kopiak kontratistak bidaliko dizkie hartzaile ezberdinei.
2. Kokapena eta deskribapena 2.1. Kokapena Proiektua non egingo den jakitea premiazkoa da, kasu honetan ez delako proiektua modu teorikoan egingo, atal batzuk praktikara eramango dira eta. Honela parametro klimatikoak eta geoteknikoak egoera errealean eta zehatzean zehaztuko dira. Proiektua, Bizkaiko (Espainia) Ea herrian kokatuko da, Bedarona auzoan zehazki, koordenatuak ondorengoak direlarik: • Latitudea: 43°22'36.34"N • Longitudea: 2°34'39.45"W
Irudia 1 Kokalekua Espainian
Irudia 2 Kokalekua Bizkaian.
Etxebizitzen energia kontsumoa murriztea da helburua. Berotzeko edo hozteko energia eskaria murriztea, erabiltzen diren ekipoak energia berriztagarriez baliatzea eta efizientzia handia izatea bilatuko da proiektuan. Mende honetara moldatzea etxea etorkizunean eratorri daitezkeen arazoak kontuan hartuta. Baita ere karbono aztarna jaistea ahal den bezain beste, ekonomia eta efizientzia kontuan hartuta. NZEB eta Passive House eredu moduan hartuta, zenbait kontzeptu aplikatzea bilatzen da. Proiektua aplikagarria izatea bilatzen da baita, eraikita dauden etxeetarako balio izatea. Eredu aplikagarri bat eratu nahi da aztertzeko zein izan ahal diren abantailak eta desabantailak eta bideragarritasuna frogatzeko. Hau lortu ahal izateko egoera termikoa hobetuko da isolatzailearekin itxitura horizontal eta bertikalean eta sisteman inplementatuko da. Horretaz aparte egingo diren ainbat berokuntza sistema jarriko dira bero eskaria hornitzeko memorian agertzen den moduan era honetan , geotermia , solar termikoa, aireztapena berrezkurapenarekin , zoru irradiantea eta pellet berogailua.
Sustatzailea: Obra burutzen duen pertsona juridiko edo fisikoa.
Proiektugilea: Obra osoaren edo atal baten egilea edo egileak, sustatzailearen enkarguz.
Obra proiektuaren segurtasun eta osasun materialaren koordinatzailea: Sustatzaileak izendatutako tekniko gaitua obra proiektuaren faserako, aplikatu beharreko printzipio orokorrak ezartzeko aukeratua.
Obra egitearen epeko segurtasun eta osasun koordinatzailea: Tekniko gaitua, zuzendaritza fakultatiboaren barnean egongo dena, promotoreak aukeratutakoa izango da eta obra egitean zehar dauden osasun eta segurtasun materialen koordinaketa lanen ardura izango du.
Zuzendaritza fakultatiboa: Sustatzaileak izendatutako tekniko aditua izango da, obra zuzendaritzaren eta obra egitearen kontrola izango du.
Kontratista: Pertsona fisiko edo juridikoa, promotorearen aurrean erantzukizuna daukana, baliabide materialak eta norbanakoak, barnekoak zein kanpokoak, obra osorik edo zati bat egitearen ardurak, kontratuarekin eta proiektuarekin loturik.
Azpikontratista: Kontratistaren aurrean erantzukizuna duen pertsona fisiko eta juridikoa, enpresari nagusia, obraren instalazioa edo atal batzuk egitearen konpromisoa daukana, proiektuan oinarrituz.
Langile autonomoa: Kontratista eta azpikontratista ez den pertsona fisikoa, era zuzenean eta aktiboki ekintza bat egiten duena, lan kontratu bati lotura barik eta sustatzailearen, kontratista eta azpikontratistaren aurrean erantzuten duena, instalazioa edo atal batzuk burutzearen erantzukizuna duelarik. Langile autonomoak obraz kanpoko langileak erabili ezkero, kontratistaren eta azpikontratistaren onespena izan beharko du.
3. Arauak eta legeak
• 604/2006 Errege Dekretua, maiatzaren 19koa, zeinek 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa eraldatzen duen eta prebentziorako zerbitzu minimoen araua onartzen den. • 485/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lanean egon beharreko osasun eta segurtasun seinaleztapen minimoak. • 31/1995 legea, azaroaren 8koa, Lan arriskuen prebentzioa. • 54/2003 legea, abenduaren 12koa. • 171/2004 Erre Dekretua, urtarrilaren 30ekoa, enpresa gaiari buruzko aktibitate koordinaketa. • 1942/1993 Errege Dekretua, azaroaren 5ekoa, suteen kontrako instalazioen araudia. • 614/2001 Errege Dekretua, ekainaren 8a, arrisku elektrikoen aurrean langileen osasun eta segurtasunerako bitarteko minimoak. • 842/2002 Dekretua, abuztuaren 2koa, tentsio baxuko araudi elektronikoa. • 296/2006 Errege Dekretu legegilea, martxoaren 10ekoa, zaratak sortutako arriskuen kontrako langileen babesa. • 39/1997 Errege Dekretua, urtarrilaren 17koa, non Prebentzioetarako Zerbitzuen Araudia onartzen den. • 1627/1997 Errege Dekretua, urriaren 24koa, non eraikitze obretako Osasun eta Segurtasun minimoen disposizioak finkatzen diren. • 486/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, lantokietako segurtasun eta osasun bitarteko minimoak adierazten dira. • 487/1997 Errege Dekretua, apirilaren 14koa, eskuz erabili beharreko eta arriskuak sor ditzaketen kargei buruzko bitarteko minimoak, gehienbat bizkarralde eta gerrialdekoak. • 773/1997 Errege Dekretua, maiatzaren 30ekoa, banakako babeserako ekipoen erabilerarako bitarteko minimoak osasun eta segurtasunean. • 1215/1997 Errege Dekretua, uztailaren 18koa, langileek erabilitako lan ekipoen bitarteko minimoak segurtasun eta osasunean. • 1/1995 Errege Dekretu legegilea, martxoaren 24koa, Langileen estatutua. • 1/1994 Errege Dekretu legegilea, ekainaren 20koa, Gizarte Segurantzako lege orokorra. • 5/2000 Errege Dekretu legegilea, abuztuaren 4koa, Gizarte zigor mailakoa
4.1. Segurtasun eta osasun azterketaren arrazoiketa
Eraikuntza prozesu bat egiten hasi aurretik, eta prozesuak dirauen bitartean, Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Artikuluan aipatzen den bezala, sustatzailea derrigortuta dago segurtasun eta osasun azterketa bat egitera, hurrengo suposaketaren bat ematen denean: • Proiektuko kontrata bidezko exekuzio-aurrekontua 450.760,00 € edo handiagoa izatea. • Obrak izango duen estimatutako iraupena 30 lanegun baino handiagoa denean, momenturen batean 20 langile baino gehiago erabiltzen direlarik aldi berean. • Estimatutako eskulanaren bolumena, obran dauden langile guztien lanegunen batura eginik, 500 baino gehiago denean • Tunel, galeria, lurrazpiko kondukzio eta presetako obrak.
Hizpide Olabe proiektu buruzko proiektu honetan, aipatu berri diren puntu bakar bat ere betetzen ez denez, Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa egin behar da, 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Artikuluan zehazten den bezala.
4.2. Oinarrizko Segurtasun eta osasun azterketaren helburua
Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa honek obra honen burutzeak irauten duen bitartean gerta daitezkeen lan istripu eta gaixotasunei buruz ohartarazten du, betiere, ekiditeko baliabideak ezarriz. Honetaz gain, lan tresnen eta babesgarriei buruzko mantentze lanak, hobekuntzak, aurreikuspenak eta instalazioen garbitasun eta ongizatea ziurtatuz.
Azterketa honek arriskuen prebentzio arloko betekizunen betebeharra errazten du, betiere, zuzendaritza fakultatiboa eta segurtasun eta osasun arloko koordinatzaileen kontrolpean. Hauek, Urriaren 24ko 1627/1997 Errege Dekretuaren 7. Artikuluak, eraikuntzako obretako xedapen minimoak ezartzen dituena izango dute hizpide plan hau aurrera eramateko. Gainera, obra fase edo unitate desberdin analisia egiten da, kokapen faktore eta faktore normalen funtziopean, teknologia eta eraikuntza metodoekin batera garatuz.
Ezbeharrik gertatuko balitz, hasierako fasean larrialdietarako botikina erabiliko da (obran kokatuta egongo da, sartzen erraza eta behar bezala adierazia langileentzat). Ageriko leku batean, gertuen dagoen gizarte segurantzako laguntza zentroaren eta aseguru- etxearekin adostutakoaren helbidea jarriko da. Era beran, bi pertsonen izenak, kargu eta telefonoak (lan postuan aurkitu ezean erabili ahal izateko) adieraziko dira, zauritutako pertsonaz arduratu eta erantzukizunez jokatuz gertuen dagoen zentrora eramateko.
Obra gauzatzen den denboran zehar sor daitezkeen arriskuak, arrisku saihesgarri eta ez saihesgarrietan banatu daitezke. Hurrengo erlazioan adierazten da nola, obra lanak burutzen diren bitartean agertzen diren lan arriskuak erabat saihestuak izan behar diren, jarraian agertzen diren aukerako neurri teknikoak hartuz.. • Goi tentsioko sare elektrikoen presentzia lur-azpikoak edo airekoak. Jariakin mozketa, lur kontaktua jarriz eta kableen zirkuitu laburra eginez.
• Aldiz, guztiz deuseztatu ezin daitezkeen lan arriskuak ere aurki daitezke obra batean. Hauen adibide hurrengoak izanik: • Esku eta besoetako mozketak eta lesioak. • Dermatosia materialekin kontaktua egon delako. • Kolpe eta hanka zapalketa. • Kontaktu elektriko zuzenak eta ez zuzenak. • Altuera ezberdinetatik erorketak. Harrobiko bankuetan eman daiteke. • Altuera berdinean erorketak. Lurrean pertsonen mugimenduak oztopatu ditzaketen objektuengatik eman daitezke. • Lanean zehar erabiltzen diren erraminta eta materialen erorketak. • Kargak eskuz maneiatzeagatik eman daitezkeen arriskuak. Hauek jasotzeko ergonomia ez egokia izateagatik edo karga pisutsuegiak jasotzeagatik. • Obran zehar erabiltzen diren makinariaren barne eta kanpo zirkulazioaren ondorioz eman daitezkeen arriskuak (harrapatzeak). • Suteak sortutako arriskuak. • Substantzia kaltegarrien arnasketagatik eman daitezkeen arriskuak. • Begiak narrita ditzaketen substantziak sortutako arriskuak. • Obrako makinaria ezberdinek sortutako bibrazioen ondoriozko arriskuak . 4.4.1. Itxitura eta seinaleztapena
Baimenik gabeko pertsonei obrarako sarbidea debekatuko zaio, era honetan obrako espazio guztia, zeinetan arriskuak sortzen diren, obratik at dagoen ororentzat ezin izango diren. Obrako sarbideak itxita mantenduko dira obrari hasiera eman aurretik. Obraren itxiera: Lan orduetatik kanpo obra itxita mantenduko da, era honetan itxidura elementuak bortxatu gabe ezingo da sartu.
Lan ekipoen ezaugarri teknikoak
Lan ekipo guztiek 1215/97 Errege Dekretua bete behar dute, eragiten dien legislazio zehatzaz gain. Talde edo banakako babes elementu guztiek bizitza erabilgarri epe bat izango dute ezarrita, garai hau bukatutakoan baztertuz. Lan arrazoiengatik arropa edo ekipoen hondatzea azkartu egiten bada, ordezkatu egingo da, kontutan hartu barik aurreikusitako iraupena edo entrega data. Muturreko erabilpena jaso duen ekipo edo arropa guztia, hau da, sortua izan zenerako asko jota (istripu bat adibidez), baztertua eta ordezkatua izango da jarraian. Erabilpena dela eta, arropek fabrikatzaileak onartutako lasaiera edo tolerantzia handiagoa baldin badaukate, ordezkatuak izango dira jarraian. Babes ekipo edo arropa batek ez du inoiz arrisku bat adieraziko bere izate hutsagatik. Ekipoen azterketak, ikuskatzeak eta mantentze lanak, langile gaituak egingo ditu fabrikatzaileak ezarritakoaren arabera, 1215/97 Erre Dekretuak exijitzen duenaren arabera. 4.5.1. Banakako babeserako ekipoa Banakako babes ekipoek 1407/920 Errege Dekretua bete beharko dute. Eguna hasi aurretik segurtasun materialaren berraztertzea eta kontrol egoki bat egingo da. Norberaren babes ekipoak fabrikantearen ziurtagiria izan beharko dute, CE marka dutelarik. Obrako langileek, banakako babeserako arropen erabilerari buruzko argibideak jaso beharko dituzte. Segurtasun arnesa erabili behar izanez gero, derrigorrezkoa izango da ainguratze puntua ematea edo honen gabezia eman ezkero, honen aurre instalazioa egiteko jarraibide zehatzak emango zaizkio. Erabilpenean eta apurtuta dagoen banakako babeserako ekipoak, jarraian ordezkatuak izango dira, obra bulegoan aldaketaren zergatia jasota geratuz. Ikuskatzeak, berrikusketa periodikoak eta ekipoen mantentze lanak, langile aditu batek egin beharko ditu fabrikatzaileak ezarritakoarekin bat etorriz, 1215/97 eta 773/97 Errege Dekretuek exijitzen dutenaren arabera.
4.5.2. Talde babeserako ekipoa Talde babeserako baliabideak multzokatuak egongo dira, zehaztuko den bere muntaia datarako prest egonik, berehalako erabilpena emateko. Guztiz debekatua egongo da, talde babesa behar duten lan edo ekintzei hasiera ematea arriskuaren ingurua guztiz neutralizatua edo deuseztatua egon arte. Erabilpenean eta kalitate errealean eragiten duen hondatzea erakusten duten talde babeserako elementuak berehala desmuntatuko dira. Jarraian hondatutako elementua ordezkatu egingo da eta behin arazoa konponduta, talde babesa berriro muntatuko da. Operazio hau egiten den bitartean, hondaturik dagoen zatiko lan babestuak etengo dira eta gunea isolatu egingo da istripuak ekiditeko. Operazioa hauek banakako babeseko ekipoen bitartez babestuko dira. Obra egiten den bitartean, baliteke aurreikusitako talde babeserako instalazioaren era edo kokapena aldatu behar izatea. Hau gertatu ezkero, Osasun eta Segurtasun arloko koordinatzailearekin adostuko da egoera berria, egindako eraldaketak jasota utziz. Talde babeserako neurriak langile guztien arriskuen babeserako bideratuak egon behar dira, hau da, enpresa nagusiko langileei, enpresa laguntzailekoei, langile autonomoei eta obra zuzendaritzako teknikoei edo arrazoi desberdinengatik gerturatutako gonbidatuei. Talde babesaren muntaia eta erabilpena, banakako babeseko ekipoaren erabilera baino egokiagoa izango da, arrisku berberaren aurrean. Ondorioz, ez da onartuko talde babeseko ekipoaren ordez, banakako babesaren erabilera.
4.5.3. Makinen ezaugarri teknikoak Makina eta lanabes guztiek 1435/92 Erre Dekretua bete behar dute. Obran kokapen finkoa duten makinek langile aditua eta behar bezala baimendua izango dute. Makina hauen mantentze lanak eta konponketak langile honen ardurapean geratuko dira, honek makinaren fabrikatzailearen jarraibideak jarraituko ditu beti. Instalazioko mantentze operazioak makina bakoitzaren erregistro liburuan dokumentatu beharko dira.
Atal honetan instalazioan hartu beharreko segurtasun neurriak eta eman daitezkeen arriskuak aztertuko dira. Arriskuak lanen ezaugarrien eta makinen eta lanabesen erabileraren ondorioz sortuko dira. 4.6.1. Beroketa sistema eta isolamendua
4.6.1.2. Oinarrizko segurtasun arauak Lan inguruari dagokiona: • Erabilpen eta lan esparruetan garbiketa eta ordena mantentzea. • Zoruko zuloak ondo babestuak egongo dira erorketak ekiditeko. • Egun osoan zehar argiztapen egokia egon behar da obran (20 lux-eko balio minimoak pasabide guneentzat, 100 lux zehaztasun apur bat behar den lan motetan eta 200 lux lan delikatuetan). • Materialaren biltegiratzea segurtasun baldintza egokietan (Pila egokiak eta lursailean era egoki batean asentatua).
Burutu beharreko lanei dagokiona: • Zurkaitz guztiak 0,20 metrotako hiru oholez osatuak egongo dira, lotura puntuetara lotura zurrunez, labainketa ekiditeko. • Materialen garraioa eskuzko eskorgen bidez egingo da, gain esfortzua ekiditeko. • Zeramika eta antzeko materialen mozketa, inguru hezeetan egingo da, hautsa sortu ez dadin. • Mozketa zatiak, soberakin eta txintxorrak, baztertzen joango dira sortzen doazen heinean leku zehatz batetara, bere geroko batzea eta isurketa egiteko, objektuen zapalketa ekidinez. • Diametro txikiko hoditeriaren garraioa, pertsona batek sorbalda gainean eramanda, pisua atzerantz bideratuz egingo da, era honetan hoditeriaren aurreko zatia pertsona baten altuera gailenduko du, kolpeak eta beste langileekin eman daitezkeen estropuak argiztapen gutxiko edo txarreko guneetan ekiditeko. • Tutueria pisutsua gutxienez bi pertsonen artean garraiatuko da, hirugarren pertsona batek zuzenduko ditu mugimenduak eta bukaerako kokapena.
• Eskuzko eskailera sinpleak ez dute 5 metroko altuera gailenduko eta egin ezkero, goi eta oinarrian zatietan ainguratuta egon beharko da. • Artazi itxurako eskailerak zapataz, labainketa ezaz eta bere irekiera mugatzen duen dispositiboz hornituak egongo dira. Bi pertsonek une berdinean ezingo dute erabili. • Paketeen zumitzak karga helduleku moduan erabiltzea debekatua egongo da.
Ekipo elektrikoei eta lanabesei dagokienez: • Instalazioaren goialdean edo koadro elektrikoan etengailu diferentziala daukala ziurtatu. • Makina elektrikoei dagozkien hartune eta lotura guztiek, finkoak zein mugikorrak, ar- eme entxufe edo mota berdineko konexioz egingo da. Ez da onartuko kable biluztuaren, tako eta egur ziri baten, ezta zinta isolatzailearen erabilerarik. • Argiztapenerako lanpara mugikorrek kirten isolatzailea eta erresistentzia nahikoa daukan babes dispositibo batez hornituak egongo dira. Bi harilketa aske edo 24Vko irteerako tentsio maximoa daukan transformadore baten bidez elikatua egongo dira. • Eskuzko lanabesak mailu, zizel edota bihurkinak adibidez, erabilpen egokirako egoeran egongo dira, eta euren erabilpena egin beharreko ekintzarekin bat etorriko da. • Lanabesen garraiorako, poltsak edo elementu hauek garraiatzeko ontziak erabiliko dira (poltsikoetan eramatea ekidingo da).
4.6.1.3. Pertsonen segurtasuna • Partikulen jaurtiketa gertatu daitekeen lanetan, langileek betaurrekoak eramango dituzte, talken kontrako segurtasuna izango dutenak hain zuzen. • Lan arropa. • Larruzko eskularruak. • Segurtasun oinetakoak.
4.7.1. Lanabesak. Eskuz eragindakoak eta automatikoak
• Jariakin, partikula eta zatien jaurtiketa. • Objektuek eta euren arteko harrapaketa. • Soldadurak sortutako harrapaketa termikoa (erredurak). • Kontaktu elektrikoak: deskarga elektrikoak. • Sustantzia toxiko edo kaltegarrien arnaste edo esposizioa. • Leherketak. • Bibrazioekiko esposizioa. • Zaratekiko esposizioa. • Sustantzia erregarri edo korrosiboekin kontaktua. • Suteak. • Hautsa. • Lanabes edo objektuek eragindako mozketak. • Objektu edo makinek eragindako urradura edo herrestatzeak.
4.8. Larrialdiak
Istripuen kasuan: • Obra zuzendariak eta kontratako arduradunak lehen laguntzako ikasketak izango dituzte. Istripu larri bat gertatuko balitz: • Lasaitasuna mantendu. • Obra zuzendaria edo arduraduna jakinaren gainean ipini.
• Laguntza sanitarioa eskatu. Jarraitu beharreko irizpideak: • Egoera aztertu jardun aurretik. • Istripua jasan duen pertsona ez mugitu, beharrezkoa ez bada.
Ebakuazioa egin behar deneko kasu batean: • Etxebizitzatik kanpoalderako biderik seguruena zein den aztertu • Behar adinako distantzia bat bermatuz kanpoaldean elkartu.
Sute baten kasuan: Sute baten aurrean premiazkoa izango da azkar jokatzea. Behin sutearen pizte fokua identifikatu denean honako pausoak jarraitu beharko dute: • Laguntza eskatzea eta larrialdi zerbitzuei deitu (SOS Deiak – 112) • Korronte elektrikoa moztea. • Zaurituen ebakuazioa, ketik eta sugarretatik babesteko. Operazio hau ahoan zapi busti batekin eta arropa bustiarekin egingo da ahal izanez gero. • Zaurituei erretako zauriak sendatu, keak eragindako intoxikazioak tratatu eta susperketa maniobrak egingo dira. Suari aurre egin. • Material lehorreko edozein itzaltzaile erabiliko da. • Likido sukoiak badira, apar edo hauts sikuko itzaltzaileak erabiliko dira. • Motore elektriko, transformadore edo elektrizitatearekin erlazioa duten edozein konponente, hauts lehorreko edota anhidrido karbonikozko su itzalgailuak erabiliko dira. Ura ez da inoiz erabiliko. • Sutearen hedapena gelditzeko dauden erregai likidoak kenduko dira eta aire korronteen eraketa ekidingo da.
4.9.1. Zauriak eta odoljarioak
Odoljarioa zauri baten sintoma nagusia da. Zauri gabeko odoljarioak egon daitezke, baina ez zauriak odoljariorik gabe. Egin behar den lehendabiziko gauza odoljarioa etetea da. Horretarako, zauriak gasa edo esterilizatutako konpresa batekin estaliko dira. Hauek ez badaude eskura, bestelako zapi, toalla,izara zatia… erabiliko da. Hauetaz gain, desinfektatzaileak(ur oxigenatua, antiseptikoak…) edukiz gero, zaurian eta bere inguruan botako dira. Beraz, odoljario baten aurrean egin behar dena zauria estaltzea da eta odoljarioa etetea, eskura dagoen apositu bat erabiliz. Ezin dena egin da pertsona bat odola galtzen uztea erabilitako neurriak esterilizatu gabe daudela pentsatzeagatik eta honek infekzioak sortuko dituelako. Odoljarioak jarraitzen badu, apositu gehiago jarriko dira eta konpresioa handituko da. Oraindik ere ez bada nahikoa, tornikete bat egingo da. Horretarako, elastikoa den tira bat erabiliko da. Honek gorputz adarra estutzen du odoljarioa geldituz. Tarteka, torniketea lasaitu behar da odolaren irrigazioa ahalbidetzeko. Odoljario txiki edo ertainen kasuetan ere zauria estali behar da hau eteteko. Erabiliko den materiala ahalik eta garbien egon behar da eta ez da erabiltzeari utzi behar sortu daitezkeen infekzioak direla eta.
Erredura da pertsona batek jasan dezakeen problema larriena. Fokuaren tenperatura eta esposizioa gero eta handiagoa den heinean, larriagoa izango da. Ere berean, larritasuna handitzen da kaltetutako azaleraren gainazala handiagoa izatean. Erreduran gainazala %50-tik gora oso larria da eta %75 –tik gora hilkorra. Sorosleak biktima beroaren akziotik atera behar du eta bere arropetako sua itzaltzen saiatu behar da. Biktima lurrean bueltaka hasi behar da eta sorosleak estali beharko du edo ura bota sua itzaltzeko.
Erretako zatia ur hotza daukan ontzi batetan murgildu behar da. Ez da ur txorrota batetan ipini behar, presioak mina sortu dezakelako. Ura berotu denez, gomendagarria da berritzea edota izotza botatzea. Mina kendu arte eduki behar da ur azpian, gutxienez 30 minutuz. Ezinezkoa bada erretako gorputz zatia uretan murgiltzea, zapi bustiak erabiliko dira. Ondoren, medikuak esango du bestelako tratamendurik behar den. 4.9.3. Hezur hausturak
Hezur haustura baten aurrean, kaltetutako atala geldirik mantendu behar da, hezur zatiak beste zati bigunak kaltetu ez ditzan, bereziki zainak, nerbioak eta azala. Azala puskatzen bada infekzioa egongo da. Hautsitako puntua eta honen behetik eta goitik dauden artikulazioak inmobilizatu behar dira. Hau egurrezko ferulekin, adarrekin, etab.-ekin egin daiteke. Ahal izanez gero, kotoia edo arropa ipiniko da amatigatzeko. Azkenik, bendak, izarak, gerrikoak, etab. erabiliz lotuko da. Hanken kasuan, beste hanka erabili daiteke ferula bezala. Kaltetutako gorputz adarra besteari lotuko zaio. Besoetan aldiz, gorputz enborrak balio dezake ferula bezala, izaraz, bendez besteak beste lotuz. Odoljariorik ez dagoen kasuetan, bendajearen presioak odolaren zirkulazio baimendu behar du. Kanpoko odoljarioa egonez gero, sorosleak odoljariori erreparatuko dio lehenik. Bizkar hezurraren apurketa Kaltetuak minaz gain hankak ez baditu mugitzen edo sentitzen, izan daiteke bizkar hezurra apurturik edukitzea zonalde dortsalean. Honetaz gain, besoetan sentitzen badu, apurketa lepoan eduki dezake. Hau gertatzen bada, kaltetutako pertsona etzanda ipini behar da eta mediku zentrora abisatu behar zaio. Ospitalera eramaten den bitartean, elementu gogor baten gainean etzanda mantendu behar da, bizkarrezurra ez flexionatzeko eta bestelako gaitzak ez sortzeko.
Ebaki den gorputz atala berriz ere ezartzeko hurrengo gomendioak jarraitu behar dira: • Zauritua eramango den zentroari adierazi zer motako ebaketa den eta zein den bere egoera. • Benda bat ipini odoljarioa ekiditeko. Oso garrantzitsua da ahal izanez gero torniketerik ez egitea. • Ebakitako zatia esterilizatutako gasa batean gorde. Honelakorik ez badago, ahalik eta garbien dagoen zapia erabili. Zauritutako zatiak ez dira kotoiarekin kontaktuan jarri behar. Gero, ondo itxitako plastikozko poltsa batean jarriko da, ura ez sartzeko. • Poltsa ur eta izotzean murgildu. Tenperatura egokia 4 °C dira, moztutako gorputz atala ordu batzuez kontserbatzen delako. • Ez egin inolako esploraziorik, garbiketarik edo desinfekziorik moztutako ataletan. Kaltetutakoari kaferik, alkoholik edota terik ez eman. • Ebaketa totala ez bada, aurreko prozedurak jarraituko dira baina gorputz atala inmobilizatuko da ferula batekin.
4.9.5. Begietako zauriak
Begietan zerbait itsatsirik geratzen bada eta pintzekin atera ezin bada, begietarako dutxa bat hartuko da, ur epelarekin eta ahal izanez gero kamamila infusio pixka batekin. Kotoi
zati bat infusioan bustiko da eta eskuak garbi daudela, begia irekiko da tanta batzuk botatzeko. Begiak ez dira inoiz estaliko hauek odol jariorik ez badute. Estaltzekotan, gune itxi bat sortuko da hezetasun maila altuagoarekin eta infekzioa modu errazago batean zabalduko da. Begiko zauri guztiak, nahiz eta gauza gutxi iruditu, mediku batek tratatu beharko ditu.
4.11.6. Intoxikazioak Irensteengatik intoxikazioak Hau gertatzekotan gorputz toxikoaren kanporaketa edo neutralizazioa izango da jarraitu beharreko lehen pausoa. Hau kanporatzeko gonbitoa ez da eragingo. Lixibak, likido kaustikoak edota gasolina irensten bada ez da gonbitoa eragingo, horrela hauek eztarritik pasatzean sortutako zauriak ez dira berriro ere sortuko. Toxikoaren neutralizazioa burutzeko zaurituari beste substantzia batzuk ematen zaizkio, hauek behin edanda toxikoa neutralizatuko dutenak. Intoxikazioak arnasketagatik Kasu hauetan garrantzitsuena zauritua dagoen lekutik ateratzea izango da, normalean konorterik gabe egongo baita bertan. Kaleko aire purua arnasteak onura egingo dio. Hala ere, zauritua lagundu baino lehen ondorengo babes pertsonalak hartu beharko dira: • Ez da hau burutuko bakarrik gaudenean. Bi sorosle egotekotan bat bakarrik sartuko da. • Gerritik soka bat lotuko da, zerbait gertatzekotan kanpoan dagoen sorosleak hauek atera ditzan. • Ahal izanez gero zonalde kutsatu hauetan gas maskara batekin sartu beharko da. • Zauritua gerritik edo sorbaldatik lotu eta hau ateratzeko seinale bat egingo da. • Behin zauritua kanpoan dagoela eta bere egoera ikusita dagozkion neurriak hartuko dira.
Zauritua konorterik gabe eta arnasketarik gabe aurkitzen badugu susperketa teknika batzuk aplikatu beharko dira. Kasu honetan zaurituaren birikietara oxigenoa ponpatzea izango da funtzioetako bat, bere organoak, istripua dela eta funtzio hau galdu dutelarik. Oso garrantzitsua izango da prozedura hau istripua gertatu denetik 6 minutu baino gehiago ez pasatzea. Susperketa prozesua ez da inolaz ere geldituko, ezta garraio prozesuan, zauritua berpizten ez den bitartean. Azkenik, maniobra hauek modu egokian burutu behar dira, bestela ez dute inolako baliorik izango.
5.1.1. Sustatzailearen betebeharrak
Obren exekuzio edo gauzatzean enpresa batek baino gehiagok, enpresa bakarrak eta langile autonomoek edota zenbait langile autonomok parte hartzen dutenean, lanak hasi aurretik sustatzaileak koordinatzaile bat hautatuko du segurtasun eta osasunari buruzko arloaz arduratzeko. Koordinatzailearen hautatze edo aukeratze horrek ez du sustatzailea bere erantzukizunetatik salbuetsiko. Lanak hasi aurretik, sustatzaileak lan autoritate eskudunari 1627/1997 Errege Dekretuko 3. Eranskinean ageri diren datuak jakinaraziko dizkio. Obrari edo lanei buruzko datu hauek ikusgai egon beharko dira obran bertan eta beharrezkoa denean eguneratu egin beharko dira.
5.1.2. Koordinatzailea segurtasun eta osasunaren arloan
Koordinatzaileak ondorengo funtzio hauek bete beharko ditu: • Segurtasunari dagokionean, printzipio orokorren aplikazioa koordinatu. • Obrako jarduera eta ekintza ezberdinak koordinatu, parte hartzen duten enpresa eta langileek 31/1995 legeko (Lan arriskuen prebentzioa) 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak modu koherente eta arduratsuan aplikatu eta bete ditzaten, eta baita 1627/1997 Errege Dekretuko 10. Artikuluan aipatzen diren printzipio orokorrak ere. • Kontratistak landutako Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aprobatu edo dagokionean, egindako aldaketak. • Lan arriskuen prebentzioari buruzko legeko 24. Artikuluan aipatzen diren enpresa jardueren koordinazioa antolatu.
• Lan metodo egokiak aplikatu daitezen, kontrol funtzioak koordinatu. • Beharrezko neurriak hartu, obrara baimendutako pertsonek bakarrik izan dezaten sarbidea. • Koordinatzailearen izendapena beharrezkoa ez denean, honen funtzioak zuzendaritza fakultatiboaren esku geldituko dira.
5.1.3. Segurtasun eta osasun azterketa lanean
Obra hasi baino lehen, kontratistak Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa burutuko du. Aipatutako azterketa honetan prebentziorako neurri alternatiboak gehituko dira dagokien justifikazio teknikoarekin eta neurri hauek ezin izango dute aurreikusitako babes maila gutxitu. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketak, obra hasi aurretik, koordinatzailearen oniritzia izan beharko du. Azterketaren exekuzioan, lanen eboluzioan eta obrak dirauen bitartean izan daitezkeen aparteko gorabehera edo gertakarien ondorioz Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa aldatu egin dezake kontratistak, betiere koordinatzailearen oniritziarekin. Obraren exekuzioan parte hartzen dutenek, prebentzioaren arloan erantzukizuna duten pertsona edo organoek eta langileen ordezkariek, idatziz eta modu arrazoituan egoki deritzoten iradokizun eta alternatibak aurkezteko aukera dute. Oinarrizko Segurtasun eta Osasun Azterketa obran bertan egongo da eskuragarri zuzendaritza fakultatiboarentzat.
5.1.4. Kontratista eta azpikontratistaren betebeharrak Ondorengo eginbehar hauek izango dituzte kontratistak eta azpikontratistak: • Lan arriskuen 31/1995 legeko 15. Artikuluan finkatzen diren printzipioak aplikatzea, batez ere honako jarduera hauek egiterakoan:
o Obraren mantenua garbitasun maila egoki batean. o Lan eremuaren kokapenaren aukeraketa, obrako sarbideek eta zirkulazio edo mugimendu bideek dituzten baldintzak aintzat harturik. o Material ezberdinen manipulazioa. o Instalazio guztia martxan jarri aurretik, instalatuko diren gailu edo elementu ezberdinen kontrola eta mantenua, langileen segurtasun eta osasunean eragina izan ditzaketen akats edo gabeziak ekiditeko helburuarekin. o Obran erabiliko den materialaren metatze edo biltegiratze gunea egokitu eta mugatu. o Zabor eta obra-hondakinen biltegiratzea eta ebakuazioa. o Obrak duen eboluzioaren arabera, lan fase ezberdinei eskaini behar zaien denboraren egokitzapena. o Kontratista, azpikontratista eta langile autonomoen arteko lankidetza edo kooperazioa.
• Segurtasun eta osasun planean ezarritakoak bete eta betearazi.
• Lan arriskuen prebentzioari buruzko araudia bete, Lan arriskuen 31/1995 legeko 24. Artikuluan aipatzen diren enpresa jardueren koordinazioari buruzko obligazio edo eginbideak kontutan hartuz. 1627/1997 Errege Dekretuko 4. Eranskinean (obretan aplikatu beharreko segurtasun eta osasunaren xedapen minimoak) plazaratutako xedapen minimoak ere bete behar dituzte.
• Segurtasuna eta osasunari dagokionean, hartu beharreko neurri guztiak langile autonomoei jakinarazi.
• Obrak dirauen bitartean, segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzailearen argibideak aintzat hartu eta instrukzioak bete.
Koordinatzailea, zuzendaritza fakultatiboa eta sustatzailearen betebeharrek ez dituzte kontratista eta azpikontratista beraien eginbeharretatik salbuetsiko.
Lantokian Segurtasun eta Osasun Azterketa jarraitu eta kontrolatu ahal izateko, gertakarien liburua egongo da, zuzenean erabili ahal izateko, 1627/1997-ko Errege Dekretuan agertzen dena betez. Liburu honek kopiadun orriak izango ditu eta segurtasun eta osasun azterketa onartu duen teknikoaren Elkargo Ofizialak emango du. Beti obran eta koordinatzailearen eskuetan egon beharko da. Zuzendaritza fakultatiboak, kontratistak eta azpikontratistak, langile autonomoek, obran lan egiten duten enpresetako lan arriskuen prebentzioetako arduradunek, langileen ordezkariek eta Administrazio publikoko tekniko espezializatuek (beti ere, materian aditua bada) liburu hau eskura izango dute eta bertan oharrak utzi ahal izango dituzte. Gertakarien liburuan ohar bat utzi ezkero, koordinatzailea behartuta egongo da hogeita lau orduko epean, obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan kopia bat uzteko. Era berean, oharren berri kontratistari eta langileen ordezkariari emango zaie. Koordinatzaileak, obra egite prozesuan dagoen bitartean, segurtasun eta osasun neurrirekin bat ez bada betetzen, kontratistari jakinaraziko dio eta gertakarien liburuan adierazita utziko du, obra zati edo osotasunean obra geldiarazteko ahaldunduz, arrisku larria eta berehalakoa bada segurtasunarentzat eta osasunarentzat. Koordinatzaileak gertakari honi buruzko informazioa emango du obra egiten ari den probintziako Lan eta Gizarte Segurantzako ikuskatze bulegoan. Era berean, kontratista jakinaren gainean ipiniko du, eta honek, azpikontratista edota obra geldiarazteak eragin duen langile autonomoari eta langile ordezkariei berri emango die.
Segurtasun eta osasunaren arloko koordinatzaileak, obrak dirauen bitartean segurtasun eta osasun neurriak betetzen ez direla nabaritzen baldin badu, kontratistari adieraziko dio eta jakinarazpen bat utziko du gertakarien liburuan. Koordinatzaileak nabariturikoak langileen segurtasun eta osasunerako arrisku larri eta berehalakoa suposatuz gero, posible da obrako lanak gelditzea. Koordinatzaileak gertatutakoaren berri emango die kontratistari, azpikontratistari, langileen ordezkariei eta dagokion Lanaren eta Gizarte Segurantzaren Inspekzioari.
486/97 Errege Dekretuaren VI. eranskinean aipatzen denaren arabera, lehen laguntzarako botika-kutxa bat egongo da obran, hurrengo elementuek osatuko dutena: • Ur oxigenatuzko ontzia. • Tirita eta begietako adabakia. • Aspirinak. • Josturak. • Dilatatzeko ontzia. • Begietarako kolirio anestesikoa eta lasaigarria. • Artazi eta pintzak. • 96º tako alkohol ontzia. • Iodozko tintura ontzia. • Merkurio-kromozko ontzia. • Amoniako ontzia. • Kotoi hidrofilo esterila. • Esparatrapu biribilkia. • Esterilizatutako gasa. • 5 x 5-eko gazazko hezegailua eta 10 x 10 malgua. • Serum fisiologikoa.
• Erabili eta botatzeko eskularruak. • Manta termiko isolatzailea. • Erabilitako materialentzako plastikozko poltsak.
Hurrengo atal honetan Segurtasun eta Osasun azterketaren babeserako elementu eta prebentziorako aurrekontuari dagokion informazioa plazaratzen da. Azken batean enpresak bera dituen artikuluak erabiliko ditu ordainduta daudenak eta memoriako aurrekontuaren prezioan emanda daudenak. Honen zatiketa ezin daiteke egin asken batean enpresak berak prezio finko bat daukalako baldintza hauek behin kontuan hartuta. . | science |
addi-da9bfbe391d5 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29460 | Parafarmazia baten marketin plan estrategikoa | Coto Fernández, Saioa | 2018-10-31 | Gaur egun, jada ez da nahikoa potentzial handia duen negozioren baten jabe izatea, negozioaren ustiapen gorenari ekiteko estrategiak etengabe landu behar baitira ingurunean finkaturiko lehiakideei aurrea hartzeko aukera izateko. Xehetasun txikienak ere, lehiakideekiko abantaila izatea edo ez suposa dezake eta horregatik hain zuzen ere, gero eta gehiago dira marketin plan bat egin eta ezartzea erabakitzen dutenak merkatu potentziala handitu nahian. Hortaz, marketin plana ezinbesteko erreminta bihurtu da edozein motako negozioren sorrera, mantentze eta hedapenean. Hurrengo orrialdeetan azaltzen den proiektua, Bilboko zentro-aldeak barne hartzen duen Indautxu auzoan kokaturik dagoen parafarmazia batentzat garatutako marketin plana aurkezten du. Parafarmazia horrek, merkataritza-kokaleku estrategikoa izateaz gain, paralelo diren bi kaletako bakoitzean sarbide eta erakusleiho bana ditu eta oinezko zein ibilgailuzirkulazio handia du bere ingurunean. Hala eta guztiz ere, bezero ugaritasuna ez da behar adinakoa errendimendu altuko negoziotzat hartzeko, ez baita beharrezko mozkinmarjina lortzen. Hau horrela izanda, aipatutako arazo honi konponbide eman ahal izateko garatu egin da marketin plana proiektu honen bidez, betiere negozio zein bere ingurunearen egoera kontuan hartuz. Marketin plan honen aplikazioak, errentagarritasun marjina handiagoa suposatzeaz gain, lehiakideekiko posizionamendu hobeago bat lortzeko aukera ematen du, parafarmazia hau bezeroen lehenengo aukeran bihurtzea ahalbidetuz. Plan hau modu eraginkorrenean gauzatu nahian, beharrezko ikasketen bidez mikroingurune zein makroinguruneko aldagaiak behar bezala identifikatu eta landu dira, baita enpresaren barne analisia ere, zehazturiko marketin estrategiak hobekien egokitu eta errendimendurik altuena lortzea eskainiko dutenak izan daitezen. Guzti honekin batera, erabakitako estrategia guztiak aurrera eraman ahal izatea suposatuko duen gastuak biltzen dituen aurrekontua azaltzen da, bai eta estrategia hauen ezarpen denbora aurkezten duen Gantt diagrama. Azkenik, gaur egungo negozioaren egoeran eta erabakitako estrategiak izango dituzten eraginen estimazioan oinarrituriko ondorioak azaltzen dira.
Azken urteetan, itxura fisikoa, bizimodu osasungarria eta ongizate pertsonalarekin erlazionaturiko produktu eta zerbitzuen kontsumoaren hazkuntza nabaritu egin da, hau da, jada ez dira gutxi batzuek garrantzitsutzat hartzen dituzten alorrak baizik eta gaur egun kultura bihurtzen ari direnak. Horrek, kontsumitzaileen gastua handitzea eragin du produktu eta zerbitzu guzti hauek barne hartzen dituen sektorean, hau da, Consumer Health sektorean, bere barne parafarmaziak egonik. Kontsumitzaile profilari dagokionez, gizartearen baitan gauzaturiko kultur aldaketa horren adierazletzat har daiteke gizonezkoak ere kontuan izan beharreko kontsumitzaile bihurtzen ari direla, beren parte hartzearen ehunekoa hazi egin baita, nahiz eta emakumezkoen presentzia oraindik askoz handiagoa izan. "Gizonezko Espainiarrak, Europako bigarren postura heldu dira itxurarekiko ardurari dagokionez; gizonezkoentzako kosmetikoen salmenta %70a hazi da azken urteetan" (www.lavanguardia.com) ShopperTec aholkularitza enpresaren arabera, Consumer Health sektoreko kontsumitzaileen profila, era orokor batean, batezbesteko adina 45 urte dira, %59ak lanean dabiltza, seme-alabak dituzten eta maila sozioekonomiko erdi-altukoak dira.
Bestetik, Consumer Health sektorea osatzen duten segmentuen artean (nutrizioa, gaixozainketa, zainketa pertsonala eta OTC edo errezetarik gabeko sendagaiak), OTC-k hartzen du bere baitan merkatu kuotarik handiena %39a suposatuz. Gainera, segmentu guztiek hazkuntza positiboa izan dute nutrizioa izan ezik, %-1,4 izanik. Hau horrela izanda, Consumer Healthsektorea, hazkuntzan dagoen sektoretzat hartzen da eta parafarmazia negozioa errentagarria suertatzeko probabilitateak handiak direla esan daiteke, batez ere maila sozioekonomiko altua duten guneetan egonda, prezio erdi-altuko produktu eta zerbitzuak eskaintzeaz gain, Premium produktuak ere izaten baitituzte. Era berean, sektore honen hazkuntzak gero eta lehiakide gehiago egotea suposatu du eta beraz, merkatuaren lidergoa lortzeko ahaleginak gero eta handiagoak izatea ekarri du. Alde batetik, sare sozialak etengabe lantzearen beharra sortu da kontsumitzaile potentzialetara heltzeko bide nagusi eta adierazgarrienetarikoak bihurtu baitira: "Sare sozialak erabiltzeak, enpresen elkarreragitea ahalbidetzen du produktu eta zerbitzuen komunikazio komertzialaren erabilgarritasuna erakutsiz, marka sustatzeko eta bezero potentzialetara errazago heltzeko. Online kontsumitzaileen %5ak dio sare sozialak erabakigarriak izan zirela produktu jakin batean erreparatzeko orduan eta 2. irudia: Consumer Health sektorearen sarrerak 2015-2017 tartean. Iturria: IMS Health. 3. irudia: Consumer Health segmentuen hazkuntza2017.urtean. Iturria: IMS Health.
Kontsumitzaileen %48a sare sozialen eta bilatzailetaz baliatzen dira euren ohiko erosketak gauzatzeko" (Asociación de Agencias Digitales, 2015) Bestetik, online salmenta ere eskaintzea ezinbestekoa bihurtu da, era honetan salmenta aukerak handituz, eta horren adierazle da IABk (Interactive Advertising Bureauk) argitaratutako datua: Internauta espainiarren %74ak online erosten du. Mundu birtualak duen garrantzia kontuan izateaz gain, aintzat hartu beharra dago gaur egungo kontsumitzaileek gero eta zorrotzagoak direla eskatutako zerbitzu eta produktuekin, bai eta erosketa esperientzia atsegina eta arreta espezializatua eta profesionala izatearekin eta beraz, pertsonalaren formazioa eta establezimenduaren egoera eta banaketak elementu garrantzitsu bihurtu dira. "Gero eta zorrotzagoak bihurtzen ari dira kontsumitzaileak, tolerantzia gutxiago dute akats, gehiegikeria, konpondu gabeko gertakari zein mezu engainagarriekiko. Esperientzia negatiboen aurrean ez dute era pasiboan jokatzen, baizik eta markaz aldatzen dute eta beren esperientzia beste kontsumitzaileei helarazten diete."(www.marketingdeservicios.com) Hortaz, sektoreak gero eta joera handiagoa izan du espezializazio profesionala eta zerbitzuen dibertsifikazioa lortzean eta beraz, ezinbestekoak bihurtu dira merkatuan lehiakorra izan ahal izateko.
Lan honen azterketa hasi baino lehen, beharrezkoa da jarraituko den metodologiari buruzko marko teorikoa garatzea. 3.1.MARKETING KONTZEPTUA Finantzak, operazioen kudeaketa, kontabilitatea eta beste enpresa-funtzio batzuk ez dira adierazgarriak enpresaren produktu eta zerbitzuen eskari nahikorik ez badago. Beste era batean esanda, bata ezin da bestea gabe izan; hortaz, gehienetan arrakasta finantzarioa marketinean izandako trebetasunaren menpekoa da. (Kotler eta Keller, 2006). Baina zer da marketina? Gaur egun hainbat eta hainbat definizio aurki daitezke.
"Marketina, kontsumitzaile, bezero, sozio eta gizartearentzat orokorrean balioa duten eskaintza sortzeko, komunikatzeko, emateko edo trukatzeko erakunde edo prozeduren taldea da."(Kotler eta Keller, 2006, 6.orr.)
"Balore handiago baten eraketa, komunikazio eta entregaren bidez bezero kantitatea mantendu eta handitzeko merkatu xedeak hautatzeko zientzia eta artea da."(Kotler eta Keller, 2006, 6.orr.)
Hala ere, badira enpresa buruak zeintzuk marketina, produktuak edo zerbitzuak saltzeko ahalmen gisa ulertzen dutenak eta harritu egiten direnak marketinaren helbururik garrantzitsuena saltzea ez dela entzutean. Saltzea soilik iceberg-aren tontorra da, horrela azaltzen du Peter Drucker-ek: "Posible da suposatzea saltzea beti izango dela beharrezkoa baina marketinaren helburua bezeroa hain ondo ezagutzea eta ulertzea da non produktu edo zerbitzua berari egokituko den eta bera bakarrik salduko den. Era ideal batean azalduta, marketinak bezeroa erosteko prest egotea lortu behar du."(Kotler eta Keller, 2006, p.5) Beraz, aipaturiko marketin definizio guztiak kontua hartuz, marketina hurrengo moduan defini genezake:
"Enpresek bezeroarentzako balioa sortzeko eta trukean bezeroarengandik balioa lortzeko harreman estuak eratzeko burutzen duten prozesua." (Kotler eta Armstrong, 2008, p.5)
Lehenengo lau faseetan, enpresek kontsumitzaileak ezagutzeko, bezeroentzako balioa sortzeko eta hauekin harreman sendoak sortzeko lan egiten du. Azken fasean, aldiz, bezeroarentzako balio handiago bat eratzearen emaitzak jasotzen dira, etekin, salmenta eta epe luzerako bezero-kapital moduan.
3.2.MARKETIN PROGRAMA EDO PLANA Marketin on bat ez da ustekabekoa, baizik eta planifikazio eta exekuzio arduratsu baten teknika eta erremintak erabiliz lortutako emaitza. Teknika eta erreminta hauen bidez lorturiko informazioa eta harturiko erabaki guztiak marketin planean biltzen dira. 4. irudia: Marketin prozesua. Iturria: Marketin Oinarriak (Kotler eta Armstrong, 2008).
Plan hau, idatzizko dokumentutzat definitzen da non marketin espezialistak merkatuari buruz ikasitako guztia biltzen duen eta enpresak bere helburuak nola beteko dituen azaltzen den, baita esleipen finantzarioak ere. (Kotler eta Keller, 2006) Bere egitura orokorra jarraian azaltzen da: 1. Laburpen exekutiboa. Labur azaltzen ditu planaren helburu nagusiak eta aholku nabarmenenak, laburpen hau baliagarria izanik planaren giltzarriak azkar batean ikusteko. Laburpen exekutiboaren ondoren, edukien aurkibidea jarri ohi da.
2. Egoeraren analisia. Helburuko merkatua eta enpresak merkatu horretan duen posizioa aztertzen ditu. Horretarako, kanpo zein barne analisia garatu egiten da beharrezko analisi erremintak erabiliz. Bildutako informazio guzti hau AMIA analisia akabo eramateko erabiltzen da.
KANPO ANALISIA Kanpo analisiari dagokionez, hau osatzen duten bi inguruneak hartuko dira kontuan: mikroingurunea eta makroingurunea. Ingurune hauek enpresaren aukerak eta mehatxuak eratzen dituzte. MAKROINGURUNEA "Enpresak eta honek kontrolatu ezin dituen eragileek indar-makroingurune handi batean jarduten dute. Makroingurune hau, sei indar nagusik definitzen dute: indar demografikoa, ekonomikoa, naturala, teknologikoa, politikoa eta kulturala"(Kotler eta Armstrong, 2008, p.92) • Ingurune Demografikoa Demografia, giza populazioen azterketa da, tamainari, dentsitateari, kokapenari, adinari, generoari, arrazari, lanbideari eta beste estatistikaaldagai batzuei dagokienez. 5. irudia: Makroingurunearen indar nagusiak. Iturria: Marketin Oinarriak (Kotler eta Armstrong, 2008).
Ingurune demografikoa oso garrantzitsua da marketineko profesionalentzat, banakoak hartzen baititu kontuan, eta banakoek osatzen dituzte, hain zuzen, merkatuak.
• Ingurune Ekonomikoa Ingurune ekonomikoa kontsumitzaileen erosteko ahalmenean eta haien gastu-ereduetan eragina duten faktoreek osatzen dute. Errenta maila eta banaketa dira ikertu beharrezko faktore nagusiak, alde handiak baitaude herrialde batetik bestera.
• Ingurune Teknologikoa Ingurune teknologikoa, enpresarekin zerikusirik ez duten baina bere funtzionamendurako esanguratsuak diren elementu guztiak dira. Hauen garapenek etengabe aldatzen dituzte enpresa lehiatzen den inguruneko baldintzak. Enpresarako aukera berrien agerpena suposa dezake, baita arriskua baldintza horietara egokitzea lortzen ez duten enpresentzat.
• Ingurune Politikoa Ingurune politikoa gizarte jakin bateko erakunde eta banakoei eragin eta mugak jartzen dizkieten lege, erakunde publiko eta presio taldeek osatzen dute. Honen bilakaerak eragin handia du marketin erabakietan.
• Ingurune Kulturala Ingurune kulturala, erakundeak eta beste indar batzuek osatzen dute, indar hauek gizartearen funtsezko balore, pertzepzio eta jokabidean eragina dute. (Kotler eta Keller, 2006)
• Hornitzaileen negoziazio indarra: Hornitzaile boteretsuak balioaren zati handiago bat berentzat hartzen dute prezio altuagoak jarriz, kalitate edo zerbitzuak mugatuz edo kostuak sektorearen partehartzaileei transferituz.
• Produktu ordezkagarrien agerpenaren mehatxua: Produktu ordezkagarri batek, sektore baten produktuak eskaintzen duen berdina edo antzekoa eskaintzen du era desberdin batean. Beti daude presente baina askotan zaila izaten da hauek identifikatzea sektoreak eskaintzen duen produktuarekiko ezberdintasun handiak izan baititzakete. Produktu hauen mehatxua handia denean, sektorearen errentagarritasuna kaltetu egiten da, prezioak mugatu egiten baitituzte produktu ordezkagarriek.
• Lehiakide Berrien Agerpenaren Mehatxua: Sektore batean berriak diren lehiakideak ahalmen berriak eta merkatuan parte hartzeko nahia ekartzen dute beren sarrerarekin batera, guzti hau presioa eragiten du prezio, kostu eta lehiatzeko beharrezkoa den inbertsio tasarengan.
Produktu edo zerbitzuak, merkaturatze berriak, salmenten egitura, bezeroak, publizitatea, promozioak eta abar. • Faktore tekniko/produktiboak
Maila teknologikoa, makineria eta instalazioak, produktibitatea, kalitatea, akordio eta lizentziak, erosketen kudeaketa, stock-aren kontrola eta kudeaketa eta abar. • Giza eta kudeaketa faktoreak
Izaera juridikoa, kudeaketa mota, formazio maila, motibazioa, zuzendaritza estiloa, erantzukizunen banaketa, langileen esperientzia eta abar. • Faktore finantzarioak Likidezia, errentagarritasuna, kaudimena, ahalmen finantzarioa, marjina komertziala, berankortasun maila eta abar. (Kotler eta Armstrong, 2008)
Barne eta kanpo analisia gauzatu izanak, AMIA matrizearen bidezko analisia egiteko aukera eskaintzen du.
• Indarrek, barne ahalmenak, baliabideak eta enpresaren helburuak lortzean lagunduko duten egoeraren araberako faktore positiboak barne hartzen ditu.
• Ahuleziek, barne mugaketak eta enpresaren jarduera oztopa dezaketen egoeraren araberako faktore negatiboak barne hartzen ditu.
• Aukerek, enpresak ustiatu eta aprobetxa ditzakeen kanpo inguruneko faktore onuragarriak edo joerak barne hartzen ditu.
Puntu honetara helduta, jada negozioak garatuko dituen estrategiak erabakitzen dira, indarrak eta aukerak aprobetxatuz eta ahuleziak eta mehatxuak ahal den neurrian txikiagotuz.
3. Helburuen zehaztapena Atal honetan, helburu espezifikoak (kantitate eta denborari dagokionez) zehaztu daitezke. Negozio gehienek helburu faktore berdinetan zentratzen dira: errentagarritasuna, salmenta merkatuan partehartzea, arriskuen txikiagotzea, berrikuntza eta ospea.
Hala ere, helburuak ezin dira edonolakoak izan, lau irizpide bete behar dituzte:
4. Marketin estrategiak. Marketin helburuak lortzeko baliatu nahi duen marketin logika orokorraren ildo nagusiak deskribatzen dira, eta berariaz zehazten da helburuko zein merkatutan eragin nahi den eta zer kokapen lortu nahi den. Michael Porterrek hiru estrategia orokor proposatzen ditu: Kostuetan Lidergoa, Diferentziazioa eta Segmentazioa.
• Kostuetan Lidergoa Enpresak ekoizpen eta banaketa kostu baxuenak izatea lortzeko ahaleginak egiten ditu lehiakideek baino prezio baxuagoan saldu ahal izateko eta merkatu partehartze handiagoa lortzea ahalbidetuz. Estrategia hau erabilita sor daitekeen arazoa hurrengoa da: beti azalduko dira prezio baxuagoa duten enpresak eta honek kostu baxuengatik apustu egin duten enpresak kaltetu ditzake.
• Diferentziazioa Enpresak emaitza hobeagoak lortzean arreta jartzen du merkatuaren zati garrantzitsu batek kontuan izaten duen abantailaren batean oinarrituz. Enpresa diferentziazioa lortzeko, indarretan ardaztu behar da.
• Segmentazioa Enpresa merkatuaren segmentu estu batean edo gehiagotan zentratzen da. Honen bidez, enpresak segmentu horiek sakonki ezagutzea dakar eta kostuetan edo diferentziazioan liderra izatea bilatzen du erabakitako segmentuaren barnean. (Kotler eta Keller, 2006)
"Estrategia berdina aplikatzen duten eta merkatu berera zuzentzen diren enpresak, talde estrategikoak osatzen dituzte. Estrategia hori era hoberenean aplikatzen duenak onura gehien izango dituena izango da; bestalde, estrategia definiturik ez dutenak eta dimentsio estrategiko guztietan hoberenak izaten ahalegintzen direnak emaitza txarrenak izaten dituztenak dira." (Kotler eta Keller, 2006, 56.orr.)
5. Ekintza programak. Marketin estrategiak ekintza programa zehatz nola burutuko diren azaltzen du atal honek. Ekintza programa zehatzek, lau galderei erantzungo diote: zer egingo da? Noiz egingo da? Nork egingo du? Behin enpresak zer estrategia orokor jarraituko duen erabakita, Marketin Mix-a garatzeko momentua da. "Marketin Mix-a enpresak xede-merkatuan nahi duen erantzuna lortzeko konbinatzen dituen marketin tresna taktiko eta kontrolagarrien multzoa da. Enpresak bere produktuaren eskarian eragina izateko egin dezakeen guztia barne hartzen du."(Kotler eta Keller,2006, 6.orr.)
• Produktu Politika Enpresak merkaturatzen dituen ondasun eta zerbitzuen konbinazioa da.
• Prezio Politika Bezeroak produktua lortzeko ordaindu behar duen dirua da.
• Komunikazioa Politika Produktuaren abantailak komunikatzen eta bezeroak konbentzitzen ditu eros dezaten .
6. Aurrekontua Atal honetan azaltzen dira diru sarreren aurreikuspena (zenbat unitate saltzea espero den eta haien batez besteko salneurri garbia) eta kostuen aurreikuspena (ekoizpenarenak, banaketarenak eta marketinarenak). Aurreikusitako diferentzia izango da etekin edo irabazia.
Neuromarketinak baliabide garrantzitsuak dakartza merkatua ikertzeko, segmentatzeko eta estrategia arrakastatsuak garatzeko. Baliabide hauek, pertzepzio sentsorialarekin, informazio prozesaketarekin, memoria, emozioa, arreta, ikaskuntza, arrazionaltasuna eta emozioekin erlazionaturiko garun-prozesuen jakintzan oinarritzen da.
"Zentzumen-pertzepzioa, zentzumenen bidez inguruneko informazioa jaso, prozesatu eta esanahiak esleitu egiten zaizkio."(Braidot, 2009, 33.orr)
Bide laburrean, amigdalak zentzumenen bidez harturiko estimuluak jasotzen ditu eta ia berehalakoa den erantzun automatikoa sortzen du. 0,25 segundo geroago, estimulua garun azalera heltzen da non testuinguru errealera egokitzen den eta arrazionaltasuna erabiliz erabakia hartu egiten den, hau bide luzetzat hartuz.
Bost zentzumenek pertsonaren eta ingurunearen arteko interfase gisa jokatzen dute, ingurune horretan enpresak burutzen dituen akzioak egonik; hortaz, zentzumenpertzepzioa neuromarketineko alderdi garrantzitsuenetarikoa da, produktu, zerbitzu eta marken posizionamendua definitzeaz gain, kontsumitzailearen jokaera ere zehaztu egiten baitu.
Hau horrela, gaur egun neuromarketineko aplikazio berritzaileenetariko bat salmentaguneekin zerikusia du. Adituek etengabe lan egiten dute bezeroen ongizatea maximizatzeko lokalean dauden bitartean. Hau lortzeko ez da alderdirik deskuidatzen, produktuen aurkezpena, seinaleak, higienea, altzariak, tenperatura, usainak eta musika era xehean aztertzen baitira.
Oro har, estrategia bakoitzaren berezitasunak salbu, bilatzen dena bezeroa zerbitzu eta produktuetara balioa gehituko duen esperientzia neurosentsorialen bidez erakartzea da.
Hurrengo bost urteetan zehar, parafarmazia honen negozioa konpetitibo bihurtzea izango da helburu nagusia enpresaren iraupena ziurtatu ahal izateko. Horretarako, hurrengo azpihelburuak finkatu eta sailkatu dira, bai era kuantitatiboan bai era kualitatiboan: Helburu kuantitatiboak • Negozioaren urteko sarrerak %54an haztea 2017ko datuekin alderatuta. Jarraian denboraldi bakoitzerako hazkuntza ehunekoak azaltzen dira: o 2018-2019 tartean %19a(2017ko datuekin alderatuz). o 2019-2021 tartean %16a(aurreko tarteako datuekin alderatuz). o 2021-2024 tartean %11a(aurreko tarteko datuekin alderatuz).
Lan honen bidez garaturiko marketin plan estrategikoaren ezarpenak hainbat onura suposatuko ditu alderdi ezberdinetan. Alde batetik, jadanik sortutako lanpostuak mantenduko dira eta esperotako emaitzak lortuz gero negozioa hedatzeko eta lanpostu gehiago sortzeko aukera egongo da, bai enpresaren baitan, bai eta produktu zein zerbitzu berriak lantzeagatik kontratatu beharreko hornitzaileetan. Bestetik, Indautxuko maila sozioekonomikora egokituko den kalitatezko zerbitzu eta produktuak eskainiko dira eta horrek, bezeroen bolumen handiagoa eragingo du establezimenduan eta inguruneko komertzioetan merkatua dinamizatuz, hau da, beste komertzioetan ere, salmenta probabilitatea handituko du. Horretaz gain, merkatuaren dinamizazioarekin batera kultura ekologikoa sustatuko da, auzoko bezeroek oinez joango baitira ibilgailua erabiltzea beharrezkoa duen beste establezimendu batera joan beharrean. Aldi berean, salmenta bolumena hazten den heinean, aktibitate komertzialak sortuko dituen zergak handiagoak izango dira eta hauen bidez ekipamendu eta zerbitzu gehiago eta hobeagoak izatera bideratu ahal izango dira. Guzti honek Indautxu auzoa gune nabarmenagoa izatea ekarriko du Bilbo mailan.
Kanpo analisiaren ikasketa gauzatzeko, PESTEL analisia erabiliko da makroingurunearen indar nagusiak identifikatuz eta haien egoera aztertuz. 6.1.1.FAKTORE POLITIKOAK • EGOERA POLITIKOA Gaur egun Espainiar Estatuak arazo larri ezberdinei aurre egin behar die. Arazo esanguratsuenak identifikatu nahian, CISek biztanleak gehien kezkatzen dituzten gaiei buruz 2018ko martxoan Espainiako 5000 familiei egindako inkesta kontuan hartu da.
Horren arabera, batez ere bost arazo nagusi daude gaur egun herritarren ikuspuntutik: langabezia, ustelkeria eta iruzurra, izaera ekonomikoko arazoak, osasungintzan murrizpenak eta Kataluniako independentzia.
Guzti hau aldatzeko gobernuak gauzaturiko akzioak nahikoak izan ez direla eta, duela gutxi zentsura-mozioa gauzatu egin da indarrean zegoen PP alderdi politikoaren lekua PSOE alderdiak hartuz. Horren aurrean, Espainiar Estatuan ezegonkortasun politikoa badagoela esan daiteke gobernu aldaketa horrek, zenbait politiken aldaketa ekar bailezake.
Gaur egun, produktuaren arabera, hiru BEZ mota ezberdin aurki daitezke: • Orokorra(%21) Hau da kasu gehienetan ondasun eta zerbitzuei aplikatzen zaiena. Etxetresna elektrikoak, arropa, oinetakoak, brikolajea, tabakoa, edari alkoholdunak eta abar dira honelako BEZa daramatenak.
zerbitzuei aplikatzen zaie: BEZ oso murriztuan sarturik ez dauden elikagaiak, bidaiarien garraioa, azokak, erakustazokak, elikadurarako ura eta abar. • Oso murriztua (%4) Zerga honekin oinarrizkotzat kalifikatutako ondasun eta zerbitzuak zamatzen dira: ogia, esnea, gazta, arrautzak, inola ere eraldatuak izan ez diren barazkiak, frutak eta tuberkulu naturalak. BEZ mota hau, era berean sendagaiei, ezinduentzako aulki gurpildunei, protesiei eta babes ofizialeko etxebizitzei ere aplikatzen zaie.
BEZ mota bakoitzaren ehunekoek ez dute beti balio bera izan, urteetan zehar gora egin dute gaur egun arte. Jarraian INEk 2018an argitaratutako ikasketako emaitzak biltzen dira.
Kosmetiko eta Zainketa Pertsonalerako Produktuak
"Laser bidezko depilazioa, kirurgia estetikoa eta dermokosmetika, mesoterapia eta pisua galtzeko tratamenduak, fisioterapeutek emandako masajeak, osasun profesionalengatik eskainitako elikadura eta nutrizio zerbitzuak eta diagnosi, prebentzio edo tratamendu zerbitzu medikutik banaturiko zerbitzu guzti hauek BEZ orokorra esleiturik izango dute"
"Azken kontsumitzaileak era zuzenean erabiliko dituen produktu farmazeutikoak, errezetarik gabeko sendagaiak, gasak, bendak, sendagai gisa katalogaturik ez dauden antisorgailuak, tanpoiak, pantyliner-ak, preserbatibo, betaurrekoak eta bestelakoak BEZ murriztua esleiturik izango dute"
• MERKATARITZA HITZARMENAK "Merkataritza hitzarmena herrialde edo gehiagoren arteko negoziazioa da, non helburua merkataritza gaien inguruko interesak bateratzea eta partehartzaileen arteko salerosketen trukea handitzea den." (Diccionario de Economía Aplicada, Galindo, 2008) Espainia, Europar Batasuneko kide izanik, honek dituen merkataritza hitzarmen guztien barne dago. Jarraian merkataritza hitzarmen hauek aztertuko dira. EBk merkataritza hitzarmen mota ezberdinak ditu edukiaren arabera: • Elkarte Ekonomikoko hitzarmenak: Afrika, Karibe eta Pazifikoko herrialdeetako merkataritza bazkideen garapenean laguntzen dute.
• Merkataritza libreko hitzarmenak: herrialde garatu eta ekonomia suspertuen merkatuekin irekitze elkarreragilea ahalbidetzen dute, horrela merkatuetarako lehentasunezko sarbideak aitortuz.
• Elkarte hitzarmenak: akordio politiko zabalagoak sendotzen ditu. Oro har, merkataritza hitzarmenak Merkataritza Elkarte Mundialen arauen arabera zuzendurik daude nahiz eta partehartzaileen artean egindako kontzesioak ere onartzen diren. Bestalde, hitzarmen mota hauek ez dute baliogabetze datarik aurkezten, hau da, atenporalak dira. Hitzarmenak, hirutan sailka daitezke: negoziaziotan (26) , indarrean (71) eta onartzeko edo berresteko bidean daudenak (21). 12.irudia: Negoziaziotan dauden Europar Batasuneko hitzarmenak. Iturria: Europar Batzordea.
Hortaz, ikus daiteke Europar Batasunak eremu handi batean lan egiten duela merkataritza hitzarmenak ezartzeko asmoz.
goragoko hazkuntza izaten, hala ere, hazkuntza,minimizatuz joan da azkenengo hiru urteetan zehar. 2017ko hazkuntzaren bi eragile nagusiak kontsumoa eta inbertsioa izan ziren: Kontsumoari dagokionez, etxeetako gastua %2,4 hazi zen eta administrazioarena %1,6. Bestetik, inbertsioak batez beste %5 hazi zen, %6,1 fabrikaziorako behar diren ondasunetan eta fabrikazioan %4,6.
Ekonomia jarduerak baita gora egin zuen 2017an sektore guztietan, hala nola: • Eraikuntza: %4,9. • Industria: %3,7 • Nekazaritza, abeltzantza eta arrantza: %3,7 • Zerbitzuak: %2,6 Bestalde, esportazioak %5 hazi ziren eta inportazioak %4,7. Espainiaren BPGaren aurreikuspena aztertuz, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) dio, ez dela bideragarria urtero %3 era jarraian haztea; hortaz, Espainiak desazelerazio ekonomikoa jasango du. Horretaz gain, kontuan hartu behar da faktore politikoen atalean aipatu den Kataluniako Independentziaren kontua, horrek eragin handia izan baitu 2018rako egindako aurreikuspena %2,5ekoa izango delakoaren ondorioztapenean.
2017ko Eskaintza behatuz, Lehen Sektorea izan ezik gainerako jarduera-sektore handiek aldakuntza positiboak erregistratu zituzten, Zerbitzu Sektorea nabarmenduz, % 3,1 hazi baitzen. 3.taula: BPGaren aurreikuspena. Iturria: INE 2.grafikoa: BPGaren bilakaera EAEn eta Espainiar Estatuan. Iturria: Eustat.
Tasa horretatik gertu kokatu zen Industria sektorea, % 2,7ko hazkuntza jasan zuena, honen baitan Eskulangintza Industria izan zen sektorea globalean abiarazi zuena, %2,8ko hazkuntza izanik. Era berean, Eraikuntza Sektoreak % 2,5eko hazkuntza positiboa izan zuen. Zerbitzu sektorearen bilakaera positiboan, hiru azpisektorek parte hartu zuten: lehenik, Merkataritza, Ostalaritza eta Garraioa (%3,7), bigarren, Gainerako Zerbitzuak deiturikoak (% 2,8) eta azkenik, Administrazio Publikoa, Hezkuntza, Osasuna eta Gizarte Zerbitzuen adarra izan zen bilakaera zertxobait moderatuagoa izan zuena, %2,7 hazi baitzen. Eskariaren analisiak % 2,9ko BPG hazkundea erakutsi zuen 2017 urtean, non inportazio globalen bilakaera esportazioak baino zertxobait dinamikoagoa izan zen. Barne Eskariaren hazkunde positiboa, azken kontsumoko gastuek izan zuten % 2,8ko hazkundean oinarritu zen; Etxetako Kontsumo Finalean batetik(%3) eta Administrazio Publikoen kontsumoan bestetik (% 2,4). Kapital Eraketa Gordinaren hazkundea aipatzea merezi du, hau ere positiboa izan baitzen (% 3,5), 2016an baino lau hamarren handiago izanik.
Urteko laugarren hiruhilekoan bi intentsitate desberdineko garapenak ere baziren, Ekipamenduko Ondasunekin lotutakoa (% 4,7) eta gainerako Kapital Eraketa Gordinaren bilakaera (% 2,7). Hazkunde-tasen diferentzia hau 2017a igarotzean murriztu egin da. 4.taula: EAEren BPGaren aldaketa eskaintzan. Iturria: Eustat.
Espainiak 2017an %25.8ko lan-ezegonkortasun tasa (denboraldi baterako kontratuak vs denboraldi zehaztugabeko kontratuak) aurkeztu zuen, Europar Batasunak aurkeztu zuenaren ia bikoitza, %14,2, Eurostat-en arabera.
Horretaz gain, gazteen langabezia tasa ere, kezka sortzen duen kontua da. 2017. urtearen amaieran jasotako datuak %36,8an finkatu zuten tasa, Europar Batasunak %16,1 zuen bitartean, Eurostaten arabera. Bestetik, Espainiako langileek hezkuntza maila altua dute Europako batez bestekoarekin alderatuta, kezkagarria dena da ez dutela beren hezkuntza mailaren araberako lan egokia aurkitzen eta hezkuntza maila baxuagoa eskatzen duten lanetan amaitzen dutela; hortaz, gainkualifikazioaren arazoa dago. Horretaz gain, langabezia tasa hezkuntza mailaren arabera ikertuz, ikus daiteke goi lanbide-heziketa zein unibertsitate heziketa dutenen artean %9,7a dela, hau da, ia langabezi tasa totalaren erdia.Hala ere, heziketa maila behera doan heinean langabezia ehunekoa gora doa letragabeetara heldu arte %41,18arekin.
EAE mailan 2014. urtetik aurrera hasi zen EAEko langabezia tasa txikiagotzen, 2017an %11,3 izatera arte, aurreko urtea baino %2,1 txikiagoa. 6.grafikoa: Ikasketen araberako langabezia tasa. Iturria: INE.
Lurraldeei dagokienez, 2017an izandako langabezia tasa altuena Bizkaian zen %12,8rekin, Arabak baino %1 gehiago eta Gipuzkoak baino %3,8 gehiago. Bestalde, sexu banaketaren arabera ikus daiteke gizonezkoen okupazio tasa emakumezkoena baino handiagoa dela, %69,6 lehenengoek eta %63,4 bigarrenek.
• KPI "Kontsumoko Prezioen Indizeak (KPI) familiek, prezio normaletan eta kontsumoko zenbait funtziotan, kontsumitutako ondasun eta zerbitzuen prezioen koiunturako bilakaeraren estatistika neurria ematen du." (Eustat) Estatu mailan INEren arabera, KPIa %1,2an finkatu zen 2018ko abenduan, azaroan baino bost hamarren gutxiago, honen erantzulet gasolinaren prezioaren gorakada finkatuz. KPIak, urteko baxuena, funtzionario eta pentsiodunentzat eskuratze-ahalmena txikiagotzea ekarri du. Azken hauek, ia eskuratze-ahalmen puntu bat galdu dute, urte honetako pentsioen igoera %0,25a izan baita, legeak finkatzen duen minimoa. 8.grafikoa: EAEko okupazio tasa sexuen arabera. Iturria: Eustat
Espainiako biztanleriaren ezaugarri nagusiak hurrengoak dira: • %50,94 emakumezkoa da; gizonezkoena, beraz, %49,06. • %9,59 atzerritarrak dira. • Urteko, jaiotzak baino 28 heriotza gehiago gertatzen dira; hortaz, gizarteak zahartzapen-prozesua pairatzen ari du. • %19,09k 65 urte baino gehiago ditu. • Jaiotza-tasa oso baxua du, %8,8koa. • Bizi-itxaropena 83,5 urtekoa da, oso altua beste herrialdetako biztanleekin alderatuta. Espainia piramide erregresibo baten bidez adierazten da, biztanle zaharren ehuneko handi batekin eta oinarria, erdiko eremua baino meheagoa izanik. Herrialde garatuen ohiko piramide mota da, jaiotza eta heriotza tasa baxuekin eta hazkunde natural oso txikiarekin. Hortaz, biztanleria zaharra da eta denbora aurrera joan ahala gero eta gehiago izateko joera du biztanleriaren kopurua txikituz.
8.taula: Espainiar Estatuko biztanleria. Iturria: INE. 11.grafikoa: Espainiar Estatuko biztanleria piramidea. Iturria: Eustat.
EAE mailan Gaur egungo EAEren biztanleri kopurua 2.176.016 da, %51.4 emakumezkoak eta %48.6 gizonezkoak, adin tarte aberatsena 20-64 tartean izanik(%59,5), 65 baino gehiagokoaz jarraiturik(%22,1) eta azkenik 19 baino gutxiagokoak egonik(%18,4). Eustatek publikaturiko aurreikuspenak 2031 urterako dio hazkuntza egongo dela, 2018an 2.176.016 biztanle izatetik 2031an 2.186.094 izatera, 65 urte baino zaharragoen kopurua handituz eta gazteen kopurua txikituz. Emakumezko eta gizonezkoen ehunekoak ia ez dute aldaketarik jasango, emakumezko gehiago izaten jarraituko dute.
12.grafikoa: Espainiako biztanleriaren bilakaeraren aurreikuspena. Iturria: INE 9.taula: EAEko biztanleria banaketa 2017. urtean. Iturria: Eustat. 10.taula: EAEko biztanleria banaketa 2031.urtean. Iturria: Eustat.
Bilbo mailan 2017ko abenduan Eustatek jasotako azken datuekin Bilboko biztanleria 642.397 kide izatera heldu dela zehaztu da, haien artean emakumezkoak gizonezkoak baino gehiago izanik (%53). Bestalde, biztanleri kopuru gehiena 20-64 tartean kokatzen da totalaren %60,1 izanik, jarraian 65 baino gehiagokoak %23,7a hartzen dute eta azkenik 19 baino gutxiagokoak %16,2. 13.grafikoa: EAEko biztanleriaren bilakaeraren aurreikuspena. Iturria: Eustat. 14.grafikoa: Bilboko biztanleria piramidea. Iturria: Eustat.
Aipatutako tarte guzti hauetan emakumezkoen ehunekoa handiagoa da, 19 baino gutxiagoko tartean izan ezik. • ERRENTA BANAKETA Estatu mailan
Espainiako ekonomiak 2014an hasi zuen susperraldia, bost urteko atzeraldiaren ondoren.
INEak egindako inkestaren arabera (azken datu eskuragarriak), etxe bakoitzeko urteko batez besteko errenta 26.730 eurokoa zen 2015ean, % 2,4ko hazkundea izanik aurreko urtearekin konparatuz. Bestalde, pertsona bakoitzak eskuratu zuen batez besteko errentaren hazkuntza %2,8koa izan zen, urteko 10.708€ suposatuz, 2011tik egon den zifrarik altuena.
Hala eta guztiz ere, datu guztiak ez dira positiboak izan eta horren adibide da 2014an zegoen %22,1eko pobrezia arriskua, 2015ean %22,3 izatera heldu zela.
Horretaz gain, 2016an familien %38,1ak ez zuen ahalmenik ezusteko gastuei aurrera egiteko.
Zentzu honetan, Ekonomia Ministerioak azpimarratu du, hilabete amaierara heltzeko zailtasunak dituzten familien ehunekoa igo dela kontsumoaren areagotzea dela eta, kontsumitzaileen konfiantzaren handitzearen ondoriotzat. EAE mailan
Gainera, parafarmazia dagoen auzoa aztertuz, Indautxu, ikus daiteke errentak, pertsonala zein familiakoa diferentzia handia dutela Bilboko batez bestekoarekin, %100,02 hain zuzen ere eta beraz, ondoriozta daiteke auzo horretan eskuratze maila oso altua dela.
• PARAFARMAZIA PRODUKTUEKIKO JOERAK Gorputzarekiko zainketa eta ardura, urteen igarotzearekin batera handituz joan da gizartean gero eta gehiago barneratuz, eta gizabanakoen joerak aldatu izan ditu. Joera hauek aztertu nahian, 2016ko STAMPAk egindako ikasketa kontuan izango da. Gama altuko lurrinekiko apustua Lurrinen salmentak %4,93ko hazkuntza izan zuen, hazkuntza honen zati handi bat luxuxko lurrinetan izan zen %5eko igoerarekin; bestalde, emakumeentzako lurrinak %5 hazi ziren gizonentzakoak soilik %3 hazi ziren bitartean.
Kosmetika apaingarria eta Selfie-moda Kolore-kosmetikaren segmentua, (aurpegi, ezpain, azazkal eta begietarako makillajea barne duena) gehien handitu den segmentua da, %4,8. Igoera honen zergatia selfi-moda eta sare-sozialengatiko irudi pertsonalaren zainketa dela ondorioztatu da. Nabarmendu egiten da batez ere, ezpainetako barren salmentaren hazkuntza, %12. Azalaren zainketa Kontsumitzaileek gero eta ardura handiagoa hartzen ari dira beren azalaren zainketarekiko eta honen adierazle da segmentu honek jasan duen %1,03ko hazkuntza. Era berean, eguzkitik babesteko kontzientzia handitu egin da eta hori akabo eramateko produktuak berriro ere hazten ari dira, % 9a.
Ile zainketarekiko joera aldatzeko erronka
Ilearen zainketarako produktuen hazkuntza negatiboa murriztu da eta %0,37ko hazkuntza positiboa izatea lortu du. Azpimarratzekoa da, irudi pertsonala zaintzeak erakusten duen interes hain handia egonik, ilea zaintzeko ardurarekiko interesa geldirik mantentzea.
Segmentu honen barnean, aho-hortzen zainketak %3,9ko hazkuntza izan du, beste kategoriako produktuek ere (gel-ak, desodoranteak..)igoera izan dute, bizarrak mozteko produktuek izan ezik, hauek %2,9ko hazkuntza negatiboa izan baitute bizarra edukitzeko moda dela eta. Bestalde, urtean zehar, bezeroetan behar ezberdinak eragiten dituzten urtaroak daude. Horrek, urtaroen araberako produktu ezberdinen salerosketa suposatzen du. Emaitzatzat, parafarmaziek urtero akabo eramaten dituzte kanpaina handiak hurrengo dira: • Eguzkitarako produktuen kanpaina: martxo-apirilean hasten da eta indartu egiten da maiatzetik irailera. 17.taula: Edertasun alorrean hazkuntza ehunekoak. Iturria: STANPA.
• Ilea erortzearen aurkako produktuen kanpaina: martxotik maiatzera eta irailetik azarora. • Zelulitisaren kontrako produktuak eta produktu dietetikoen kanpaina: gabonen ostean eta apiriletik ekainera. • Gabonetako kanpaina: dermokosmetika bultzatzen da.
6.1.4. FAKTORE EKOLOGIKOAK Faktore ekologikoak gizartean eragin gero eta handiagoa izaten ari dira, biztanleria gero eta kontzienteagoa baita ingurumenaren garrantziaz eta horrek enpresek ere hau kontuan hartzera darama. Kosmetikoen ontziei dagokienez, oraindik beirazkoak gehien erabiltzen direnak dira, material hau erabiltzea luxu edo kalitatearekin erlazionatzen baita. Bestalde, material plastikoen erabilpena gero eta handiagoa da higiene eta kosmetika produktuen ontziraketan. Plastikozko ontzien sektorean, joera jasangarriak hurrengoak dira: ekodiseinua, material birziklatuen erabilpena eta material biodegradagarrien erabilpena. • EKODISEINUA
Ekodiseinuak, edukiontziaren diseinuaren fase ezberdinetan ingurumen irizpideak integratzen saiatzen da.
Oro har, diseinu ekologikoaren helburua edukiontziaren pisua murriztu edo produktuen gehiegizko ontzi materiala ezabatzea da. Hala ere, ekodiseinuaren kontzeptua askoz ere zabalagoa da, ingurumen inpaktuak bizitza ziklo osoan murrizten baititu.
Material plastikoetan, ekodiseinuaren arabera gauzatutako ekintza nagusiak hurrengoak dira: • Gehigarri kutsakorren murrizketa • Material astunen ezabaketa • Piezen lodieraren murrizketa 14.irudia: Ontzien bizitza-zikloa. Iturria: ITP.
Kosmetika sektorean material birziklatuz egindako ontzi ugari daude, ontzi osoa nahiz zati bat soilik.
Horren adibide da Clove Pure Plant enpresa amerikarrak merkaturatu zuen produktu lerro baten ontzi mota 2008an. Ontzi horrek, %96an birziklaturiko DAPEarekin (dentsitate altuko polietilenoa) fabrikatua izan zen eta bere tapoia guztiz PPrekin (Polipropilenoa).
• SARE SOZIALAK Sare sozialei dagokienez, biztanleriaren erdia baino gehiagok, berauek erabiltzen dituela ondorioztatzen dute ikerketek. Teknologiak eta gailu mugikorren erabilpenak sare sozialen ugaritzea eragin dute urteetan zehar, beti ere eskualdeen artean ezberdintasunak egonik Interneten barneratze maila dela eta. Irudian ikus daitekenez, Espainia barne hartzen duen Mendebaldeko Europak 2011tik 2017ra %46,11 handitu egin da gaur egun 209 milioi erabiltzaile egonik. 18.taula:Informazio eta komunikazio teknologien erabilpena etxeetan. Iturria: CES.
17.grafikoa: Sare sozialen erabiltzaileak lurraldeen arabera. Iturria: eMarketer. 18.grafikoa: Sare sozialen erabiltzaileak Espainian. Iturria: IAB. 19.grafikoa: Sare sozialen erabilpen batezbestekoa egunero Espainian. Iturria: IAB.
Infusionsoft-ek 2017an egindako hausnarketan ondorioztatu da tamaina ertain edo txikiko enpresen ia %70 sare sozialen bidezko estrategiaren bat erabiltzeko ideia duela. Gainera, %56a baino gehiagok sare sozialetara emandako finantzaketa handitzean interesa du. Aipatutako ehunekoak, sare sozialen erabilpenaz geroztik izandako abantailak direla eta handituz joan dira urteetan zehar. Horra hor sare sozialak erabiltzearen zenbait abantaila: 1. Irudi korporatiboa eraketa Enpresaren irudi korporatiboa, jendeak entitate horri buruz duen irudia da.
Alde batetik, marka baten produktu edo zerbitzuak ezagutu aurretik dauden ideiak, sentimenduak eta aurreiritziak dira eta bestetik, produktu edo zerbitzuak ezagututa izaten diren esperientzia eta iritziak.
Interneten bidez kontsumitzaileak saltzaile ugaritara hel daitezke, horregatik da hain garrantzitsua irudi korporatiboa izan eta garatzea, honen bidez merkatuan lekua egin ahal izango baitu. Ondo eratutako irudi korporatiboa izateak hainbat abantaila dakartza, hala nola: • Publiko xedea markarekin bat egitea fideltasuna lortzearren. • Eskainitako produktuak edo zerbitzuak erraz identifikatzea, ikusizko koherentzia izatea. • Produktu edo zerbitzuen hautemandako balioa handitzea. • Lehiakideekiko balio bereizgarria izan. • Marka sendoa den sentsazioa, segurtasuna eta konfiantza emanez.
2. Posizionamendu nabarmena lortu Sare sozialek negozioko webgunerako trafikoa sor dezakete, bilatzaileetan(Google, Bing, Yahoo…) merkatuan kokapen hobea lortuz. Sareen bidez eta maiztasun handiz egindako publikazioak, oinarrizkoak dira negozioa ikusgai bihur dadin.
Komentario positiboak, bezeroen esperientziak eta negozioak duen Internet-itxura hobetzea garrantzizko elementuak dira online-erreputazio adierazgarria zein negozio aukerak hobetzeko.
Jada finkaturiko bezero zein bezero potentzialekin harremanetan jartzeko aukera izanik, hauen konfiantza zein fideltasuna bermatu ahal izango da, eta negozioa kontuan hartuko dute zerbitzu edo produktuak erosteko orduan.
Plataforma honek, negoziorako Fanpage (edo Facebook orria) espezifikoa sortzeko aukera ematen du. Horretaz gain, publizitatea erosteko aukera ere eskaintzen du. Fanpage sare sozialeko erabiltzaileekin komunikazio kanala izateko sortu den orrialdea da batez ere, eta gai konkretu baten inguruan interesa duten pertsonak biltzea du helburu. Horretarako, Fanpagean negozioari buruzko bideo, irudi eta promozioak aurkezten dira. Twitter Sare sozial hau ezaguna da erabiltzen duen mikroblogintza-sistemarengatik, publikaturiko eguneratze bakoitzeko bakarrik 140 karaktere baimentzen baititu. Twitterek 270 milioi erabiltzaile aktibo baino gehiago ditu eta frogatu da plataforma barruan marka edo negozio bat jarraitzen duten erabiltzaileen % 72a baino gehiagok beren produktu edo zerbitzuak erosten dituztela.
Gaur egun, Twitter kontu guztien %10ak beren webgunerako trafikoa sortzeko zein bezeroarentzako zerbitzua emateko sortuak dira. Halaber, aipatu beharra dago 500 milioi tweet bidaltzen direla egunero. Publizitatea erosteko aukera ere badago.
Instagram Argazkiak zein bideo laburrak garrantzi handia duten sare soziala da. 300 milioi erabiltzaile aktibo ditu eta gutxi gorabehera 70 milioi argazki igotzen dira egunero. Iraganaldian ez zen publizitate plataformarik hoberenentzat hartzen baina gaur egun, Instagram-ek publizitatea erosi ahal izateko sistema bat ezarri du, Facebook eta Twitterren modura.
2. Merkataritza erregistroa: sozietatearen inskripzioa (autonomoa ez izatekotan). 3. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra: enpresaburuaren inskripzioa Langile Autonomoen Erregimenean(LAE),soilik jarduera erregimen horretan gauzatuko bada, enpresaren Gizarte Segurantzan inskripzioa eta enplegatuen alta gauzatu.
4. Jarduera irekiera baimena: Lokalaren bizigarritasun eta erabilgarritasun baldintzak egokiak direla gauzatuko den jarduera ekonomikorako ziurtatzen duen dokumentua da. Baimen hau besterenezina da eta negozioaren jabeari dagokio; beraz, lokalean, jardueran zein negozioaren titularretan aldaketak egonez gero, berri bat eskatu behar da.
• PRODUKTUEN KOMERTZIALIZAZIOA 29/2006 Sendagai eta Osasun Produktuen Segurtasun eta Erabilera Arrazionalari buruzko Legea Parafarmaziak sal ditzakeen produktuak aztertzen hasi baino lehen, ezinbesteko da oinarrizko parafarmaziaren definizioa: "Sendagaiak saltzeko baimenik ez duen establezimendua da, hauen ordez, produktu naturalak, kosmetikoak, ahozko osasunerako eta higiene intimorako produktuekin komertzializatzen dute era xehekarian."(www.enciclopediasalud.com)
Definizio horretan aipatzen den sendagaiak saltzeko baimena, 29/2006 Sendagai eta Osasun Produktuen Segurtasun eta Erabilera Arrazionalari buruzko Legean finkatu egiten da, batetik sendagaia zer den zehaztuz eta bestetik nork sal ditzakeen adieraziz:
Sendagaia "Gizaki zein animalien gaixotasunen tratamendu edo prebentziorako propietateak dituen edozein substantzia edo substantzien konbinazioa. Funtzio fisiologikoak berreskuratzeko, zuzentzeko edo aldatzeko erabiltzen dira horretarako bide farmakologikoa, immunologikoa edo metabolikoa erabiliz."
Sendagaiak saltzeko baimendunak "Laborategi farmazeutikoak, handizkako biltegiak, inportatzaileak, farmazia bulegoak, ospitaleetako farmazia zerbitzuak, osasun zentroak eta beste osasun-egitura batzuk soilik baimenduta daude eskatzen diren sendagaiak baldintza legaletan hornitu edo banatzeko." Bestalde, parafarmaziak sal ditzakeen produktuak ere definitu egiten ditu:
Kosmetiko produktuak "Gorputzaren gainazaleko ataletan erabiltzen diren substantzia edo substantzia nahasteak dira beren helburu bakar edo nagusia garbiketa, usaina jartzea, itxuraldatzea, babestea, egoera onean mantentzea edo gorputz usainak zuzentzea."
Adibidez: eguzkitarako krema. Zainketa pertsonalerako produktuak "Legearen arabera sendagai edo kosmetikotzat hartzen ez diren substantzia edo substantzia nahasteak dira, bere helburua giza gorputzeko azal, hortz edo mukosetan aplikatzea izanik helburu estetiko edo higienikoekin." Adibidez: hortzetako pasta.
• Gaixotasun baten diagnosia, prebentzioa, kontrola edo tratamendua. • Lesio baten diagnosia, kontrola, tratamendua edo konpentsazioa. • Anatomia edo prozesu fisiologikoa ikertzea, aldatzea edo aldatzea. • Prozesu fisiologiko edo anatomiaren ikerketa, aldaketa edo ordezkapena.
Guzti hauek, giza gorputzaren barne edo gainazalean lortu nahi den ekintza nagusia farmakologikoki, inmunologikoki edo metabolikoki gauzatu gabe, nahiz eta hauek lortzean lagundu dezaketen."
Adibidez: ortopedia produktuak. Hau horrela izanda, aipatutako parafarmazia produktu guzti hauek, informazio esanguratsua aurkeztu beharko dute beren etiketetan, oro har: • Produktuaren identifikazioa era argian. • Produktuaren enpresa arduradunaren izen eta helbidea. • Erabilpen modua, ohartarazpenak edo erabilpen oharrak. • Konposizioa. • Lote zenbakia eta iraungitze data. • CE, onespen europarreko siglen bidezko etiketatzea baldin eta osasun produktua bada.
Oso larriak
• INTERNET BIDEZKO SALMENTA 7/1996 Merkatalgo Xehekariaren Antolamendu Legea Oro har, Interneten bidezko salmenta gauzatu ahal izateko baldintzak, denda fisiko batek behar dituen berdinak dira, salbuespena Jarduera Irekiera Baimena beharrezkoa ez dela izanik. Hala ere, online dendek baldintza legal espezifikoak bete behar dituzte. Baldintza hauek, 7/1996 Merkatalgo Xehekariaren Antolamendu Legean agerturiko Urrutiko Salmentak atalean aurkitzen dira, horra hor zenbait baldintza adierazgarri: • Exekuzioa eta ordainketa epea: Eskaintzan, eskaeraren bidalketa epea agertzen ez bada, entrega gehienez hogeita hamar egun barru burutuko da kontratua eman den egunetik hasita. • Uko egiteko eskubidea: Erosleak, kontratuari uko egiteko libre da kausarik alegatu gabe produktuaren harreratik hamalau egunerako epean. Ordaindutako diru-itzultzea, uko egitetik hamalau egunera arteko epean egin behar da, informazio hau erosketan zehar espreski agertu ez bada, itzulpen epea urte batera luzatzen da. • Kreditu txartelaren bidezko ordainketa: zordunketaren bat, kreditu txartela zuzenean aurkeztu gabe egin bada, honen titularrak zordunketaren berehalako deuseztapena eska dezake eta ordaindutakoa ahalik eta denbora epe motzenean bueltatu beharko da. Bestalde, deuseztapena okerreko eran eskatu izan bada, eroslea behartuta egongo da deuseztapen honek sortutako kalte-galerei aurre egitera. 34/2002 Merkataritza Elektroniko eta Informazioaren Soziedadearen Zerbitzuen Legea Arreta jarri beharreko araudi garrantzitsuenetako bat da Merkataritza Elektroniko eta Informazioaren Soziedadearen Zerbitzuen Legea, Interneten bidezko salmenta gauzatzean betebeharrak adierazten baititu.
• Informazioa eskaintzearen betebeharra Webguneak negozioaren oinarrizko datuak izan behar ditu toki ikusgarri eta irisgarri batean edozein erabiltzaile ikus ditzan. 1. Izen edo izaera soziala eta kontaktu datuak. 2. Negozioa inskribatuta dagoen erregistroaren inskripzio zenbakia. 3. Identifikazio Fiskaleko Kodea. 4. Produktuen prezioa, BEZa barne duten edo ez, bidalketa gastuak eta abar. • Online bidezko kontratazioa Eskaera onartu aurretik, era errazean eta dohain hurrengo informazioa eskaini beharko da: 1. Kontratazioaren baldintza orokorrak. 2. Kontratua aurrera eramateko beharrezko pausoak. 3. Kontratuaren dokumentu elektronikoa gordeko bada eta eskuragarri egongo den. 4. Kontratua formaliza daitekeen hizkuntza ezberdinak. Eskaera onartu ostean, erosketaren onarpena jaso dela egiaztatu beharko da korreo elektronikoz gehienez, 24 ordutan. • Cookien politika Cookiak, Web-orri batek bidalitako eta erabiltzailearen nabigatzailean gordetzen diren informazio zatiak izanik, erabiltzailearen aurreko jarduera kontsultatzeko aukera ematen dute. Hauek erabili ahal izateko, beharrezkoa izango da web-orriak goiko zein azpiko gunean pop-up metodoaren bidezko leiho bat non: 1. Webgunearen cookien politika era argi, ikusgarri eta irisgarri batean adieraziko den scroll egin behar izan gabe. 2. Webgunera sartu den erabiltzailearen onespena jasoko den informazioa jasotzeko edozein fitxategi instalatu baino lehen. 3. Cookien definizioa, mota zein helburua azalduko den. 4. Nabigatzaile ezberdinak erabiliz cookiak desgaitu ahal izateko informazio ematen den. 5. Cookiei buruzko Informazio gehiago lortzeko helbideak agertzen diren. • Zerbitzuaren erabilpen baldintzak Zerbitzuaren erabilpen baldintzek, bezero eta erabiltzaileen eskumen eta betebeharrak barne hartzen dituzte. e-commerce plataformaren bitartez
edozein produktu zein zerbitzu eskuratu aurretik onartuak izan behar dira erabiltzailearengatik; bestalde, begi-bistakoa den tokian eta era argian azalduta egon behar dira. Baldintza hauek, komertzio elektronikoan eskainitako zerbitzuak erregulatzen dituzten aspektu guztiak bildu behar dituzte: • Lekuaren erabilpenaren araudia • Jabetza intelektuala • Erosketa baldintzak • Erabiltzailearen eskumenak • Ordainketa moduak • Itzulpen politika • Pribatutasun politika 15/1999 Datuen Babeserako Lege Organikoa Oro har, merkataritza elektronikoan oinarritutako edozein negoziok bere bezeroen datu pertsonalekin lan egiten du egunero, eta datu pertsonalak jasotzen dituen edozein enpresak bezala, 15/1999 Datuen Babeserako Lege Organikoa betetzea beharrezkoa da. Horretarako, datu pertsonalen babes eta tratamendu egokia bermatzeko, egokitzapenak gauzatu behar dira.
Lege honen ezarpenerako jarraibide nagusiak:
1. Datu pertsonalak dituzten fitxategien identifikazioa. 2. Fitxategi horien segurtasun maila a. Oinarrizko maila: identifikazio datuak, izena, abizenak, helbidea, helbide elektronikoa eta abar. b. Erdi maila: Ohiturak, zaletasunak, kreditua eta abar. 3. Fitxategiaren administratzailearen identifikazioa 4. Segurtasun fitategiaren gauzatzea 5. Segurtasun fitxategiaren arduraduna ezarri 6. Fitxategien existentziari buruzko informazioa eman datuen jabeei 7. Fitxategien inskripzioa Datu babeserako Espainiar Agentziako erregistroan 8. Gure enpresan pribatutasun politika garatu 9. Baimena ematea ahalbidetzen duen eta datuak batuko dituen formularioa Bestetik, kontuan izan behar da, lege honek baimendu gabeko mezu elektroniko publizitarioak bidaltzea guztiz debekatzen duela. Hala ere, 2017ko maiatzaren 25ean Datuen Babeserako Araudi Orokorra indarrean jarri zen. Honen arabera, enpresa eta autonomo guztiek 2018ko maiatzaren 25era arteko epea izango dute Europako araudira egokitzeko, honek bezeroen datuen pribatutasun eta babes handiagoa suposatuko du, baita enpresa zein autonomoen esfortzu handiago bat informazio pribatuaren erregularizaziora begira.
26/1984 KONTSUMO LEGEA Azken urteetan, Merkataritza elektronikoak handitze azpimarragarria izan du, hau horrela izanda, Europako araudira egokitzeko zenbait aldaketa egin dira 26/1984 Kontsumo Legean, batez ere Interneten bidezko dendei dagokienez. Oro har, edozein denda birtual hurrengo baldintzak bete behar ditu: 1. Kontratatutako produktu edo zerbitzuaren amaierako prezioa argi eta garbi adierazi behar da transakzioa amaitu aurretik, eta kontsumitzaileak berariaz onartu behar du. Bezeroak amaierako prezioa ez badu transakzioaren hasieratik, hasierako eta amaierako kostuaren arteko aldea berreskuratu ahal izango du. Horrez gain, amaierako prezioa transakzioa egin baino lehen ezin denean jakin edo aurrekontuaren bidez lortzen denean, prezioa hau ondorioztatzeko erabiliko diren irizpideak azalduko dira.
2. 7 baliodun egunetatik 14 egun naturalera luzatzen da produktuen itzulpen epea, hau guztia itzulpena onartzen duten produktuak izanik. Gainera, enpresariak ziurtatu behar du kontsumitzaileak aski informatuta dagoela gai honi buruz. Kontsumitzaileak ez badago informatuta, 12 hilabetera arte luza daiteke itzulpen epea, hasierako itzulpen epearen iraungitze-datatik hasita.
3. Derrigorrezkoa izango da Europa osoan ohikoa den uko egite inprimakia eroslearen eskura jartzea eta erosketa kontratua baino lehenagoko informazioarekin batera eskaini beharko da.
4. Merkataritza elektronikoa erabiltzean, erosleak behar bezala informatuta egon behar du, transakzioaren edo erosketa-prozesuaren azken urratsera arte, eskaintzaren onarpenak ordaintzeko betebeharra suposatzen duela zehaztuz.
5. Enpresari edo saltzaileak produktuak garraioan jasan ditzakeen arriskuetaz arduratuko da, kontsumitzaileari heltzen zaion arte.
6. Saltzaileak, ordaintze modu ezberdinak eskaintzeak suposatzen dizkion kostuak baino handiagoak diren kuotak ezin izango ditu eskatu produktuaren gainkuotatzat.
PRODUKTU ORDEZKAGARRIEN AGERPENAREN MEHATXUA Dermokosmetikaren produktu ordezkagarritzat medikuntza estetikoa har daiteke: kirurgia plastikoak eta laser edo botox bidezko tratamenduak, guzti hauek gero eta irizgarri eta hautatuagoak izanik biztanleriarengatik. Horretaz gain, alde batetik gaur egun dermokosmetika goren aldian dagoenez, gero eta laborategi gehiagok marka ezberdinak merkaturatzen dituzte kalitate maila antzekoekin, bestalde, prezio baxuagoa duten markak ere handiagotzen ari dira eta horrek mehatxu handia suposatzen du parafarmaziak hauek saltzeko erabakia hartzen ez badu. Dermokosmetika produktuak ez diren parafarmazia produktuekin gauza bera gertatzen ari da; adibidez, kirolarientzako nutrizio gehigarriekin, gero eta denda gehiago daude produktu hau eskaintzen dutenak, bai eta supermerkatu batzuk ere. Hau horrela izanda, produktu ordezkagarrien mehatxua handia dela zehaz daiteke.
EROSLEEN NEGOZIAZIO INDARRA Parafarmazia salmentak, hauek barne hartzen dituzten produktu mota guztietan handitu egin dira, baita produktu hauek erosten dituzten pertsona kopurua ere, gorputz-
zainketarekiko gizartearen joera aldaketa dela eta. (Lurringintza eta Kosmetika Elkarte Nazionala, LKEN). Bestalde, erosten den bolumena txikia da eta datu hauek kontuan izanik zehaz liteke erosleen negoziazio ahalmena txikitu dela. Hala ere, azpimarratzekoa da gaur egungo bezeroek produktu, prezio eta saltzaileen kostuei buruzko informazio handiago dutela. Beraz, informazioa, produktu ordezkagarriak eta lehiakide potentzialak kontuan harturik, erosleen negoziazio indarra nahiz eta aurreko urteetan baino txikiagoa izan oraindik oso handia dela esan daiteke.
HORNITZAILEEN NEGOZIAZIO INDARRA Farmazia hornitzaileek batzutan ez diote zerbitzurik eskaintzen parafarmaziei farmaziekiko lehiakidetasuna dela eta, farmaziek beren hornitzaileekiko negoziazio indar handia baitute. Parafarmaziak orokorrean eta honek konkretuki, eskaerak zuzenean laborategietara egiten ditu; hau horrela egiteak, erosketa gastua txikitzea dakar beti ere bolumen handietan erosten baldin bada. Horrek, produktuekiko irabazpen marjina handitu lezake lehiakorrago bihurtuz. Laborategiekin hornitzaile zuzen moduan lan egiteak, bitarteko hornitzaileen gainkostuak ezabatu egiten ditu, baina esan beharra dago produktu sarrerak soilik laborategietatik etortzeak hauen negoziazio indarra erabat handitu egiten duela eta beraz, hauek finkatutako prezioak onartu zein prezio aldaketak onetsi egin beharko ditu parafarmaziak. Hortaz, laborategi-hornitzaileen negoziazio indarra oso handia da.
LEHAKIDEEN ARTEKO LEHIAKORTASUNA Beste parafarmazia/farmaziekiko lehiakortasun handia dago, komunean dituzten produktuen artean diferentziazio txikia edo nulua baitago askok marka berdinekin komertzializatzen dutelako. Horretaz gain, etengabe promozioak gauzatzen dira, prezioen murrizketak komunak dira orokorrean eta gainera, negozio hauetako askok bezeroak fidelizatzeko ideiarekin txartel bereziak prestatzen dituzte non erosketa bakoitzeko puntuak biltzen diren, puntu hauek hurrengoko erosketa batetan truka daitezen ordainketa murriztapena lortuz. Guzti hau dela eta, parafarmazia/farmaziekin promozio zein preziotan lehiakor izateko aukera gutxi daude. Azalera handi eta ertaineko gune komertzialen kasuan ere, ordezkagarriak diren produktuak eskaintzen dituzte baina prezio baxuagoan; hortaz, produktu espezializazio
maila hain altua eskatzen ez duten edo maila ekonomiko ahulagoa duten bezeroen artean, askoz erakargarriagoak dira eta horrek lehiakortasun handia suposatzen du baita ere. Orokorrean esan daiteke lehiakideen arteko lehiakortasuna oso handia dela, etengabe bezeroak erakartzeko estrategia ezberdinak akabo eramaten baitira. 6.2.2. LEHIAKIDEAK Lehiakide potentzialak identifikatzeko, hurrengo irudian adierazitako azalera hartu da oinarri.
Era orokorrean lehiakideak identifikatzeko, aztergai den parafarmaziaren produktu lerro berdinak saltzen dituzten farmazia eta parafarmaziak kontuan hartu dira.
Azterketa egin ondoren ondorioztatu da parafarmaziek produktu espezializazio maila altuagoa dutela dermokosmetikari dagokionez; farmaziek, parafarmazian saltzen diren produktuak ez ezik medikamentuak ere saltzen baitituzte eta hau baita beren helburu printzipala.
24.irudia: Parafarmazia eta lehiakide zuzenen kokapena. Iturria: GoogleMaps.
ÓPTICA Y PARAFARMACIA ELLACURÍA (Urdinez) Parafarmaziatik berrehun metrora dagoen establezimendua da eta parafarmazia produktuak saltzeaz gain, optika ere landu egiten du era sakonean, ez beste parafarmaziak egiten duten modura jada graduaturik dauden zenbait betaurreko salduz. Hori da aztertzen ari den parafarmaziarekiko abantaila, bezero potentzialak handitu egiten dira, parafarmazia produktuak beste, optika lantzen delako. Bestalde, bi produktu mota hauetako batekiko interesak mugituta bezero bihurtu dena, beste produkturen erosle bilaka daiteke. Presentzia birtuala aztertuz, bi webgune dituela aurkitu da, bata optika jorratzeko eta bestea parafarmazia produktuetan zentraturik. Lehenengoa soilik informazioa eskaintzen du, ez du Interneten bidezko erosketa gauzatzeko aukerarik ematen eta bigarrena oraindik garapenean dago; hortaz, oraindik ezin daiteke jakin nolakoa izango den eta zer eskainiko den eta beraz izango ez balu bezala hartu da. Sare sozialak hausnartuz bi Facebook aurkitu dira. Optikara zuzendutakoa 2013tik ez du aktualizaziorik izan eta parafarmaziara zuzendutakoa duela hiru hilabete ez da gaurkotua izan; hortaz, sare sozialik ez balu bezala hartu da.
COSMÉTICA FARMACEÚTICA MOYUA (Berdez) Parafarmaziatik hirurehun metrora dagoen establezimendua da eta soilik parafarmazia produktuak saltzera bideratuta dago. Parafarmazia honen abantaila da, bi bezero sarrera mota dituela, zuzenean sartzen direnak parafarmaziara eta Moyuako farmazian sartzen diren eta parafarmazian interesa duten bezeroak, Moyuako farmaziatik aholkaturik joaten baitira. Inbody zerbitzua eskaintzen da, konposizio korporala neurtzen duen makinaren bidez pisua galtzeko plana era egokian zehaztu ahal izateko honen jarraipena era zehatzenean gauzatzeko aukera emanik. Presentzia birtuala aztertuz, webguneaz gain hiru sare sozial erabiltzen ditu: Facebook, Instagram eta Twitter, egunero aktualizatuak. Webgunean sakonduz, Interneten bidezko erosketa gauzatzeko aukera ematen du dermokosmetika produktuetan soilik, baina gure parafarmazia baino produktu mota gehiago eskaintzen ditu. Esan beharra dago, webgunean badagoela dermokosmetika, fitoterapia eta abarrei buruzko berri eta produktuen informazioa eskaintzen duen bloga, noizbehinka eguneratua.
Dena dela, bezeroaren profila produktu lerroaren araberakoa izango da: haurretako higiene eta nutrizio produktuak biztanleriaren segmentu konkretu batera zuzentzen diren bitartean (haurrak), emakumezko higiene produktuak emakumeei zuzentzen dira eta nutrizio-osagarriak beren elikaduragatik kezkatzen diren, eguneroko dietan gehigarriren bat behar duten edo gehiegizko pisua, diabetesa edo kolesterol moduko arazoren bat dutenei bideratzen dira.
Produktuen aniztasun honek, publiko xedea parafarmaziak duen espezialitatearen araberakoa izatea ekartzen du.
Bestalde, langabezia tasa 25 urtetatik aurrera txikiagotzen dela kontuan izanik, 25-64 urte bitartera bideratuko dira salmentak, emakumezkoak askoz ere kontu handiagoan izanik baina gizonen presentzia alde batera utzi gabe, azken urteetan gizartearen gizonezkoen atala gorputz zainketaren moda bereganatu baitu ere. Horretaz gain, parafarmazia dagoen auzoan, Indautxun, errenta pertsonalak Bilbon orokorrean daudenen %100,02baino handiagoak direla jakinik, prezio altuko produktuak, (hala nola, kosmetikako "premium" produktuen alorrekoak) problemarik gabe saltzea espero da. Aitzitik, zehaztutako publikoa era mugatuagoan aurkeztu nahian, aurrerago azalduko diren inkesten bidez jasotako datuen emaitzak kontuan hartuko dira. Hauen arabera, bezero xedea bizitegia hurbil, jatetxeetara doana zein alhondigara kirola jardutera dihoana izango da eta batez ere, gorputz eta aurpegi kosmetika, ile zainketa, aho-hortzetako osasuna eta gizonezkoentzako kosmetikan interesa dutenei bideraturik egongo dira salmentak.
Puntu honetan, aztergai den parafarmaziaren gaur egungo egoera aztertuko da hurrengo atal esanguratsuen bidez: kokapen geografikoa eta fluxuak, zer produktu lerro komertzializatzen diren, zer zerbitzu eskaintzen diren, establezimenduaren kokapena eta produktuen banaketa, bezeroak, sare sozialak eta webgunea eta egoera finantzarioa.
7.1. KOKAPEN GEOGRAFIKOA ETA INGURUNEA Kokapena eta bere ingurunea finkatu nahian, Bilboko Indautxu auzoan finkatutako parafarmazia dela esan beharra dago, Iparragirre kalean hain zuzen ere. Bi sarrera dituen establezimendua da, nagusia Iparragirre kalean eta bestea, paralelo den Gordoniz kalean finkaturik, bakoitzak bere erakusleihoak izanik.
7.2. PERTSONEN FLUXUEN AZTERKETA. Aurreko puntuko guneak zehaztuta daudelarik, zirkulazio fluxuak aztertzeari ekingo zaio, oinez zein autoz doazen pertsonak barne. Lehenengoz, parafarmaziaren sarreraren bat ikusteko bide posibleak aztertuko dira (irudian gorriz markaturik); bigarrenez, sarrera bietako bat ere ez zuzenean ikusteko baina establezimendutik hurbil egoteko bideak hausnartuko dira (irudian urdinez markaturik). 26.irudia: Gune esanguratsuen kokapena. Iturria: GoogleMaps.
BIDE ZUZENAK Irudian ikus daitekeen moduan, Alhondigak dituen lau sarrera nagusietako batera heltzeko Iparragirre kalea zeharkatu beharra dago, hortaz, bezeroak lortzeko aukerarik handiena horrek emango dio, kale horretan dagoen sarrera oinezkoek ikustea ahalbidetuz eta ikuspen komertzial handituz. Bestalde, kontuan izan behar da Gordoniz kalea zein Iparragirre kalea hauta daitezkela zentro ofizial, jatetxe edo metrora heldu nahian biak konbergitu egiten baitute Urkixo Zumarkalean eta bietan sarreraren bat ikusiko liteke.
HURBILEKO BIDEAK Iparragirre kalearen perpendikularra den Urkixo Zumarkalea, metro gunea eta jatetxe eta zentro ofizialen guneak lotzen dituen bidea izanik, parafarmaziaren gertu ibiltzeko aukera sortzen du, nahiz eta era zuzenean bere baitara ez eraman. Gauza bera gertatzen da San Mames Zumarkalea aztertuz, Gordoniz kaleari perpendikularra izanik metro gunea eta Alhondiga lotzen ditu eta establezimendutik gertu egoteko aukera ematen du. Hortaz, azaldutako lau bideen artean zirkulazio handia izango duen eta bezeroak lortzeko aukera gehien emango dituena, Iparragirre kalea da, metro, jatetxe eta zentro 27.irudia: Pertsonen fluxuak. Iturria: GoogleMaps.
ofizialen guneetara heltzeko bideak ez ezik, Alhondiga ere hartzen baitu bere norabidean. Horretaz gain, Iparragirre kaleko fatxadaren azalera Gordoniz kalean dagoena baino handiagoa da, gainera erakusleihoen azalera lehenengoan, bigarrenean baino handiagoa da. Guzti horren menpe esan daiteke, publiko heterogeneoa izatea espero daitekela: ikasleak, kirolariak, negozio gizon-emakumeak, metrora doan jendea, interes kulturala duten pertsonak (turistak barne), zentro ofizialetara lanera edo erabiltzaile gisa doazenak eta abar, guzti hauek sexu eta adin tarte desberdinak izanik.
Ahoz hartzen diren pilula formatua duten elikagai-osagarriak dira, beren helburua edertasunaren alderdiren bat hobetzea delarik daramatzaten aktibo eta mantenugaiez baliatuz.
Helburu terapeutikoa duten jatorri begetaleko produktuak dira, beren eragina era zientifikoan konprobatuta dago eta egoera patologikoren bat prebenitu, arindu edo sendatzeko erabiltzen dira, baita osasuna mantentzeko ere. Patologia batzuk sendatzeko nahiko izan daiteke hauen erabilera, beste batzuen tratamenduan, aldiz, sendagai indartsuagoren osagarri bihur daitezke fitoproduktuak. 29.irudia: Eguzkiarekiko babesarekiko pilulak. Iturria: Parafarmazia. 28.irudia: Ilearen indartzerako pilulak. Iturria: Parafarmazia.
Ekintza eremua afekzio arinak edo moderatuak dira, baita gaixotasun kronikoak ere barne hartzen ditu.
Konposizio aldaketaren bat izan duten elikagaiak dira, bai elementuak gehituz edo kenduz zein bere ezaugarri kimiko edo biologiko naturalak aldatuz. Helburua pertsonen behar partikularrak asetzea edo efektu zehatz bat organismoan eragite da. Produktu hauen artean bereziki azpimarragarriak dira pisua galtzen laguntzen dutenak.
• Ortopedia produktuak Traumatismoren bat duten edo itxuragabetuta dauden giza gorputzaren atalek sortutako eragozpenak murriztea dute helburu, hainbat mailatakoak daude: zapatak sortutako hatzamarren urrapenetarako, oin planoak dituztenentzako plantilla bereziak zein istripu batek sorturiko lesioentzako produktu bereziak. 30. irudia: Arnasketa patologietarako produktua. Iturria: Parafarmazia. 31. irudia: Hezur patologietarako produktua. Iturria: Parafarmazia.
• Oheratutako gaixoaren laguntza teknikorako produktuak
Gaixotasunen emaitzatzat denboraldi luzez oheratuta dauden gaixoek izan ditzaketen arazoak minimizatzea dute helburu.
Haurrentzako diseinatuak izan diren elikadura produktuak dira, bitamina eta konplementu bereziak dituzte haurren garapena egokia izan dadin. Jaioberri eta lau-bost urte arteko umeentzat bideraturik daude.
• Edoskitzaro laguntza produktuak
Edoskitze etapan dauden emakumeei laguntza eskaintzen dieten produktuak dira, era erosoagoan edo egokiagoan edoskitzea gauzatu ahal izateko sortuak.
36.irudia. Azal lesio eta ultzerentzako produktua. Iturria: Parafarmazia.
37.irudia. Ohetik sartu eta irtetzeko laguntzarako produktua. Iturria: Parafarmazia.
38.irudia: Oilasko eta barazki purea. Iturria: Parafarmazia.
41.irudia: Ama-esnea gordetzeko ontziak. Iturria: Parafarmazia.
Garapenean dagoen haurren azala urra dezaketen substantziak ez dituzten produktuak dira, hots, haurren azala zaintzeko eratuak.
Gorputza edertzeko erabiltzen diren produktuak dira, horiek dituzten eraginak hainbat izan daitezke, adibidez: usaineztapen, garbiketa, itxuraldaketa, egoera onean mantentzea eta abar.
• Aho-hortzetako Osasunarako produktuak
Ahoa edo hortzak afektatzen dituzten gaixotasunak ez egotea bermatzeko helburua duten produktuak dira. 42.irudia: Eguzkitarako babes-krema. Iturria: Parafarmazia.
45.irudia: Gorputzerako olio indartzailea. Iturria: Parafarmazia.
47.irudia: Hortz garbiketarako eskuila elektrikoa. Iturria: Parafarmazia.
Ilea osasuntsu egotea lortzen duten produktuak dira. Tindatutako ileak, ile finak, kizkurrak, dentsitate handikoak eta baxukoak eta abar barne hartzen ditu.
• Gizonezkoentzako kosmetika produktuak
Gizonen edertasunera bideraturik dauden produktuak dira, emakumeentzako kosmetikoen aktibo ezberdinak dituzte.
• Bizarrentzako osagarriak
Bizarra zaintzeko eta dotoretzeko produktuak. 48.irudia: Ile tindatuetarako xanpu berezia. Iturria: Parafarmazia.
Aurpegia edertzeko edo babesteko helburua duten produktuak dira, hauetako produktu askok zahartze zeinuen sorrera ahal den heinean
7.4. ZERBITZUAK Parafarmazia establezimenduak, produktuak saldu ez ezik, hainbat zerbitzu ere eskaintzen ditu makina espezializatu eta esperientzia duten langileez baliatuz.
• Aurpegi tratamenduen analisi, jarraipen eta aholkularitza. Azal analisia MDS 1000 dermoanalizatzailearen bidez egiten da bezeroak behar dituen produktu edo tratamenduak zehaztuz.
54.irudia: Begietako makillajea kentzeko produktua. Iturria: Parafarmazia.
o Cutometer Sonda: Elastikotasuna, adinaren araberako azal elastikotasun erreala finkatzeko. o Mexameter Sonda: Pigmentazioa, melanina eta eguzkitarako babes faktorea definitzeko. Hortaz aparte, MDS 1000ak gainazaleko( zimurrak, poroak…) zein sakoneko (eguzki makulak, mikrozirkulazioa…) azal geruzak azter ditzake. Diagnostikoa eratutakoan, bezeroa elkarrizketatzen da egingo zaizkion gomendioak egokiak izan daitezen. Hau eginda, hitzordu bat zehazten da tratamenduaren jarraipena eta balorazioa egiteko. • Buru-larruazalaren analisi eta diagnostikoa MDS 1000 dermoanalizatzailea erabiliz, buru-larruazalaren azterketa burutzen da ilearen egoera zehaztuz. Modu horretan, patologia posiblea zehaztu daiteke: bolumen falta, kizkurtutako ilea eta abar. Diagnostikoa izanda, tratamendua zehazten da eta honen eraginak aztertzen dira denboran zehar. • Produktuaren posizionamendua Produktu kosmetikoen eskaintza ugaria dela eta, badira bezeroak zeintzuk produktu kantitate itzelak dituzten eta ez dakitenak era egokian erabiltzen ezta beren azalerako egokiak diren. Horregatik, kosmetikan aholkularitza zerbitzua eskaintzen da: etxetik ekarritako produktuak bezeroaren azalerako egokiak diren zehazten da eta momentu horren beharrizanen arabera posizionatzen dira. • Zahartzapenaren aurkako prebentzio plan pertsonalizatua Tratamendu dermokosmetiko egokiena hautatzen da beharrizanetan oinarrituz eta helburua lortzeko plana burutzen da, epe luze edo laburrera. • Azalaren zainketari buruzko sesio eta ekitaldi informatiboak Azalpenezko ekitaldiak burutzen dira interesa sortzen duten gaiak zein kosmetika farmazeutikoaren gaurkotasuna azaltzeko, baita kosmetikoen erabilera argitzeko ere. • Haurtxoen zainketan aholku sanitarioa Haurtxoen azala erabat sentikorra da, horrek jakintzaz aukeraturiko produktuak erabiltzea eskatzen du, horregatik betidanik merkatuan egon diren produktu markak zein patologia konkretu batentzako markak lantzen dira. • Dieta osasungarria gauzatzeko laguntza eta aholkua Elikadura egoera osasungarri baten oinarria denez gero, elikagai osagarriak aholkatzen dira pisua kontrolatzeko, jatorduan hartutako jakiak era osasungarrian ordezkatzeko eta abar.
• Kirolarientzako laguntza eta aholkua Hainbat markatako produktuak eskaintzen eta aholkatzen dira edozein mailatako kirolariei laguntza osagarri moduan; beti ere beren errutina eta helburuak jakinda. • Presio arterialaren monitorizazioa Presio arterialaren kontrol zehatza eskaintzen da behar duten bezeroei.
7.6. BEZEROAK Parafarmazian sartzen den eguneroko pertsona kopurua txikia denez, egun eta ordu ezberdinetan egindako hamazazpi inkesta lagin esanguratsutzat hartuko dira. Hauetan pilatutako datuetan oinarrituko da parafarmazian sartzen diren bezeroen profil demografikoaren ondorioztapena.
• Sexuaren araberako banaketa Irudian ikus daitekenez, bezero gehienak emakumezkoak dira, gizonezkoak ehuneko hogeita batean gaindituz.
• Adin tartearen araberako banaketa Bestalde, adin tarteari dagokionez, datu berdintsuak aurkitu dira hamazortzi-berrogeita lau eta berrogeita bost- hirurogeita sei adin tarteen artean kopuruari dagokionez, ez horrenbeste emakumezko eta gizonezkoen portzentaian; lehenengoak berrogeita bosthirurogeita sei adin tartean dira ugariago eta gizonezkoak hamazortzi-berrogeita lau adin tartean. 22.grafikoa: Sexuen araberako bezeroen banaketa. Iturria: Parafarmaziako inkesta.
• Produktu lerroenganako interesaren araberako banaketa Establezimenduak eskaintzen dituen produktu lerroenganako bezeroen interesa hausnartuz ikus daiteke interes gehien pizten dutenak, gorputz kosmetika, ahohortzetako osasuna, ile zainketa eta aurpegi kosmetika direla, guzti hauetan emakumezkoen presentzia handiagoa izanik. Bestalde, ortopedia, oheratutako paziente eta edozkitzerako laguntza produktu familiek interes gutxiago sortzen dute. Horrezgain badira produktuak zeintzutan soilik emakumezkoak edo gizonezkoak interesaturik dauden, horren adibide dira: edozkitzerako laguntza, gizonezkoentzako kosmetika eta bizargintza osagarriak, sexu bakarrera bideratuta baitaude.
• Establezimendua aurkeratzearen zergartiaren banaketa gertutasun motaren arabera Bezeroek parafarmazia konkretu honetan sartzearen zergatia ere ikertu nahi izan da gertutasun mota ezberdinen arabera. Etxe gertutasuna arrazoi nabarmenena da, eta hauetan emakumezkoen kopurua izugarri handiagoa da gizonezkoekin alderatuz. Jatetxe eta kirol guneak bigarren eta hirugarren postuan egonik, lehenengoan gizonezkoak dira ugariagoak eta bigarrenean bata zein bestaren portzentai bera aurkitu da. 25.grafikoa: Produktu lerroenganako interesaren araberako bezeroen banaketa. Iturria: Parafarmaziako inkesta.
Jarraian zentru ofizialen eta lan gertutasuna aurkitzen dira, lehenengoan emakumezkoen kopurua handiago eta bigarrenean txikiagoa izanik. • Erosketa maiztasunaren araberako banaketa Erosketa maiztasuna ere kontuan izan beharreko datua izanik, hilean behin edo bitan erostea ohikoena dela adierazten dute datuek, baita bi hilabetero erostea nahiz eta gutxiengoen hautapena izan.
26.grafikoa: Establezimendua aukeratzearen zergatiaren bezeroen banaketa gertutasun motaren arabera. Iturria: Parafarmaziako inkesta. 27.grafikoa: Erosketa maiztasunaren araberako bezeroen banaketa. Iturria: Parafarmaziako inkesta.
• Aipamen azpimarragarriak Parafarmazian erositako bezeroen profil demografikoa zehaztu ondoren, garrantzitsua da esatea bezero guztiek edo ia guztiek azpimarratu nahi izan dituztela bi faktore garrantzitsu , beren ohiko establezimendua bihurtzearen arrazoitzat: zerbitzu eta produktu kalitatea. Grafikoan ikus daitekenez bezeroen ehuneko ehunak zerbitzuaren kalitatea aipatu zuen eta ehuneko laurogeiak produktu kalitatea.
7.7. SARE SOZIALAK ETA WEBGUNEA Ikertzen ari den parafarmazia, hiru bide ditu bezeroengana era ez-fisiko batean heltzeko: webgunea eta bi sare sozial, Instagram eta Facebook. Webguneak, soilik dermokosmetika produktuak Interneten bidez erosteko aukera ematen du, baita emailen bidezko dermokosmetikarekin loturiko produktu berrien informazioa jasotzeko ere. Bestalde, ez dago produkturen bat zuzenean aurkitzen laguntzen duen bilaketa lehiorik webgunearen baitan. Bi sare sozialei dagokienez, egunero aktualizatu egiten dira, produktu berrien informazio eta argazkiekin, produktu batzuk dituzten eskaintzekin zein produktuak erabiltzen ikasteko antolatutako ekitaldiekin. Hortaz, mundu birtualean presentzia badauka. Jarraian, lehenago azterturiko lehiakide zuzenen egoera birtualarekin konparazioa aurkezten da.
28.grafikoa: Aipamen azpimarragarriak. Iturria: Parafarmaziako inkesta.
7.8. EGOERA FINANTZARIOA Parafarmazia honen egoera finantzarioa aztertzeko, negozioa martxan hasi zen unetik gaur egun arteko datuak hartuko dira kontuan: hasierako inbertsioa eta urteko kostu osoak eta sarrerak. Jakina da negozio hau abiarazteko mailegu bat eskatu zela interes tasa %5,86koa izanik, hortaz, datu horretan oinarrituko dira kalkuluak. • Hasierako inbertsioari dagokionez, negozioaren irekierarako baimena eta tramiteak, hilabete baterako alokairua eta hiru enplegatu, segurtasun stock-a eta altzarien erosketa zein egokitzapenen ezarpenek suposatutako kostuak kontuan hartu ziren.
• Urteko kostuak kalkulatzeko, alokairua, beharrezko stock-a, langileen kostua, elektrizitatea, ura, garbiketa eta bestelakoak aintzat hartu ziren.
• Irabazi gordinak aztertzeko enpresak emandako datuak biltzen dira hurrengo taulan. Datu eta grafikoan oinarrituz argi ikusten da irabazi gordinak era ia linealen jaitsiz joan direla denboran zehar, batez ere 2015etik 2016ra %1,09 jaitsiz eta 2016tik 2017rako tartean %2,54ko jaitsiera bortitzagoa izanez.
GEBAGA, proiektu baten bideragarritasuna zehazteko erabiltzen den adierazle finantzarioa da. Non: I : Proiektuaren hasierako inbertsioa Qt: Cash-flow garbia r : Eguneratze tasa(5.86%) t : Proiektuaren iraupena Formula aplikatuta, GEBAGAren balioa 19,97€-an finkatzen da. Positiboa denez, proiektuak sortzen dituen cash-flow-ak nahikoak direla finantzaketaren interesak bueltatzeko eta hasierako inbertsioa jasateko ondoriotatzen da eta beraz, inbertsioa bideragarritzat hartzen da. Bestalde, balioa nahiko baxua da; hortaz, BETaren kalkuluari ekingo zaio errentagarritasuna zehazteko. 2. BET (Barne Etekin Tasa)
BETa, proiektuaren GEBAGA zero bihurtzen duen eguneratze tasa da, horren balioa GEBAGAren kalkuluak gauzatzeko erabilitako eguneratze tasarekin alderatuz, inbertsioaren errentagarritasun erlatiboa finkatzen du.
Formula aplikatuta, BETaren balioa %5,88 da. Kalkulaturiko balioa, eguneratze tasa baino handiagoa denez (%5,88 > %5,86) inbertsioa errentagarria litzateke baina hain hurbil daudenez errentagarritasun oso txikia duela zehaztuta geratzen da.
3. PAYBACK Payback-a, irabazi garbiak eta inbertsioa berdinak izan arteko denbora da. Hortaz, payback-a bi urte eta hiru astetan lortu zen. Horrek, inbertitutakoaz aparte hiru urtetan 3.860€-ko mozkinak suposatu izan ditu, oso baxuak. Adierazle hauek guztiak kontuan izanik, ondoriozta daiteke negozioa ez duela behar beste mozkin sortzen errentagarria den negoziotzat kontsideratzeko. 8.AMIA ANALISIA
Jarraian, kanpo eta barne analisia gauzatuta egonik, aukerak, mehatxuak, indarrak eta ahuleziak aztertzen dira. 8.1.KANPO FAKTOREAK 8.1.1. AUKERAK 1. Errentagarria den merkatua da, gero eta populazio sektore gehiagotara heltzen ari baita gorputz-zainketa moda. 2. Azalaren zainketa gero eta gehiago erlazionatzen ari da osasunarekin. 3. Alhondiga (kirol gunea, gune kulturala, liburutegia…), jatetxe ospetsu, komertzio kamera eta abar inguruan ditu, bezero berriak heltzeko lagungarria dena. 4. Metro garraioa hurbil dago, jende fluxu handiekin. 5. Inguruan bizi eta lan egiten duen jendearen artean, askok produktu garestiak erosteko ahalmena dute. 6. Bezeroen fidelizazioa. 7. Bezeroek gero eta informazio gehigora heltzeko aukera dute, eta beraz; saltzaile jakitunak eskatzen dituzte. 8. Gero eta jende gehiagok erabiltzen ditu sare sozialak zein Interneten bidezko erosketak. 8.1.2. MEHATXUAK 1. Moyua parafarmazia berria eta Ellacuría parafarmazia lehiakide zuzen modura. 2. Konpetentzia handitzea. 3. Krisialdi ekonomikoa etortzea, parafarmaziako produktu askok prezio altua baitute. 4. Produktu ordezkagarrien agerpena. 5. Prezioen arteko lehia. 8.2. BARNE FAKTOREAK 8.2.1. INDARRAK 1. Parafarmiako alderdi teorikoan zein praktikoan hezitutako pertsonala.
2. Osasuna, edertasunari balio moduan esleitzen zaio. 3. Fidelizatutako bezeroak. 4. Produktu ezberdinen katalogo handia. 5. Kalitatezko eta pertsonalizatutako bezeroenganako arreta eta zerbitzu ezberdinak. 6. Sare sozialak eta web orria ditu internet bidezko salmenta ahalbidetuz. 7. Berrogeita hamar urte baino gehiago daramatza zerbitzua eskaintzen. 8. Bi sarrera ditu, bakoitza kale batean. 8.2.2. AHULEZIAK 1. Kosmetiko marka ezagunetariko gehienak jorratzen dira, baina ez guztiak. 2. Bezeroen datu baserik ez du. 3. Denda fisikoan saltzen diren produktu guztiak ez daude web orrialdean salgai. 4. Ez da inbertsiorik egiten publizitate fisikoan. 5. Biltegiarekin zerbitzu automatizaturik ez, produktu bat establezimenduan bertan ez izatekotan denda utzi eta horren bila joan behar da. 6. Kanpo erakusleihoak ez dira oso deigarriak, espreski kalea zeharkatzen ez bada gerta liteke hor dagoela ez igartzea. 7. Laborategietara zuzenean erosteagatiko prezioen beherapen handien ezintasuna.
9.1. MARKETIN ESTRATEGIA OROKORRA Lan honetan finkaturiko helburuak lortu nahian eta burututako analisi eta ikasketak oinarri hartuz, estrategia konpetitiboa akabo eramango da. Merkatuan dauden lehiakideekiko posizionamendu hobeagoa lortu nahi da honen bidez, gutxienez Indautxu auzoan bizi diren auzokideentzat establezimendu hau lehenengo aukera izan dadin. Definitutako publiko xedea oso zabala denez gero eta establezimendua kokaturik dagoen ingurunean errenta pertsonalak Bilboko ia altuenak direla kontuan hartuz, Diferentziazioari ekingo zaio.
Alde batetik komertzializatutako produktuak edo zerbitzuak berezi eta bakartzat har daitezen lan egingo da, produktu katalogoa handituz eta beste lehiakideek ez duten zerbitzu zein zerbitzu kalitate hobeagoak eskainiz eta online zein offline bidezko publizitate eraginkorra burutuz bezeroen arreta erakarri arren. Bestetik, establezimenduaren egitura fisikoari dagokionez, aldaketak gauzatuko dira bai produktuen antolaketa banaketan bai eta erosketa esperientzia hobetuko duten neuromarketinean bilduta dauden zehaztapenak egoki landuz.
9.2. AMIA ESTRATEGIAK AMIA matrizeak, lau estrategia mota garatzea ahalbidetzen du. Estrategia hauek definitzeko, indarrak, ahuleziak, aukerak eta mehatxuak elkar gurutzatzen dira hurrengo irudian ikus daitekeen moduan, gurutzapen bakoitzarekin estrategia mota ezberdinak ateraz.
• Sarrera bakoitzean, parafarmaziak saltzen dituen produktuen katalogoak eta salneurri beheratutako produktuak jarriko dira espositore birakarietan. • Gela bat finkatuko da bezeroen tratamenduen jarraipena egiteko, baita dermokosmetika parametroak neurtu ahal izango dituzten makinak erosiko dira eta dietista batek jardun dezan. • Premium deritzen produktuak ere edukiko dira. • Bezeroei mota ezberdinetako erakusgaiak eskainiko zaizkie erosketa bakoitzean bezero mota guztietara ahoz aho informazioa hel dadin. • Eskaintzen diren zerbitzuak nola osasunean eragina duten azaltzen duten panfletoak egingo dira. BABES ESTRATEGIAK(maxi-mini): • Fidelizatutako bezeroak izaten jarraitzeko, promozio bereziak egingo dira. • Enplegatuen esperientzia eta jakituria erabiliz, aholkularitza birtual baten zerbitzua non bezeroek parafarmaziak baitan hartzen dituen tratamendu eta produktuei buruz galdetzen den. • Produktu katalogoa handitu merkatuan azaltzen diren produktu ordezkagarriekin, horretarako periodikoki merkatua aztertuz. • Twitter sare soziala erabiltzen hasiko da. • Blog-a. BERBIDERAKETA ESTRATEGIAK (mini-maxi): • Publizitate panfletoak bananduko dira parafarmaziaren inguruko kale estrategikoetan, hauek deskontu kupoiak izanik. • Parafarmazia produktu guztiak web-aren bidez salmenta eskaini. • Kosmetiko marka gehiago jorratuko dira. • Laborategiekin deskontu akordioak gauzatzen saiatuko da. BIZIRAUPEN ESTRATEGIAK (mini-mini): • Sarrera bakoitzean errotulu argidun bat jarriko da fatxadarekiko era perpendikularrean eta erakusleihoak bezeroak erakartzeko moduan jarriko dituen eskaparatista bat kontratatuko da periodikoki. • Bezeroen datu basea egin, akabo eramandako erosketak aztertuz, mota horietako produktuetan beherapen espezialak eskaintzeko. • Biltegiarekiko konexioa automatizatuko da.
Marketin operatiboaren bidez, marketin estrategikoan zehaztutako estrategiak jarraitzeko pausoak eta xehetasunak finkatu dira.
o Gizonezkoentzako kosmetika eta makillajea Kurtso honen baitan, hainbat alor landuko dira gizonezkoentzako kosmetikan jakituria lortu nahian. Gizonezkoen aurpegi morfologia eta berezitasunak, azala eta bere higienea, oinarrizko zainketa (bibotea eta bizarra moztea, depilazioa…), gorputz tratamenduak, ile mota ezberdinak eta bakoitzarekiko zainketa berezia edo gizonezkoen kosmetika produktu nagusiak aztertuko dira gizonezkoekiko aholkularitza maila egokia izan arren. Kurtso honetan landuriko gaiak hurrengoak lirateke:
Gizonezkoentzako kosmetikaren eboluzioa Aurpegi morfologia Azala Gizonezkoentzako oinarrizko zainketa Gizonezkoentzako makillajea Ilea: mota eta zainketa Gizonezkoentzako kosmetika markak
Bestalde, bezeroekin egoki elkarreragiteko helburuarekin harremanak sendotu eta era hoberenean kudeatzeko, enplegatuak lan horretarako era egokian prestatuko dituzten kurtsoak egingo dira; hala nola: o Bezeroekiko harremanetan bikaintasuna Kurtso honen bidez, bezeroekiko harremanetan jakituria eta interakzio egokia gauzatzeko ahalmena lortuko da. Hau lortu ahal izateko, hainbat alor landuko dira, adibidez: enpresarekiko bezeroak duen iritzia nola hobetu, saltzaile bakoitzak ber erreakzioak ezagutu eta nola bideratu bezeroekiko harremanean, kontuan izan beharreko gakoak aurrez aurreko, telefono edo idatzizko arretan eta abar. Jorratutako gaiak kurtsoan hurrengoak lirateke: Bezeroarekiko orientazioa Hitzezko zein ez-hitzezko komunikazioaren aspektuak Arreta presentziala Telefono bidezko arreta Idatzizko arreta Kexa eta erreklamazioei erantzuna
o Eroslearen psikologia Kurtso honen helburua, erabakien estrategikoen hartze prozesua erraztea da publiko xedearen asebetetzea lehenetsiz, horretarako jada bezeroak diren eta bezero potentzialak direnen jokaera analisia gauzatuz. Erosketa erabakien prozesua Aldagai soziologikoak Kultura eta subkulturak Gizarte mailak, Gizarte taldeak eta familia Aldagai psikologikoak Ikasketa eta pertzepzioa Motibazioa eta jokaera Hala eta guztiz ere, parafarmazia eta bezeroen alderdien garapen eta eboluzioa hurbiletik jarraituko da aldaketaren bat egotekotan, hartara egokitzeko kurtsoak gauzatu arren. • Dietista zerbitzua eta nutrizio parametroak neurtu ahal izango dituen makina erosi. Astean hirutan, lau orduz jardungo duen dietistarako gela bat prestatuko da. Horretarako, lehen biltegia zegoen espazioa erabiliko da. (Ezarpen hau, geroago azalduko den biltegi automatizatua ezarri eta gero gauzatuko da, biltegi zaharrak utzitako lekua erabiliz).
Dietistari kontsulta bakoitzeko irabazitakoaren %10a eskatuko zaio, alokairurik ez ordaintzearen truke. Modu horretan, era zuzenean mozkin handirik ez da lortuko baina zerbitzu gehigarri hau eskaintzeagatik bezero gehiago erakartzeko probabilitatea handitzen da, bai eta dietistak erakarritako bezeroek parafarmaziako produktuak erosteko probabilitatea ere. Bestalde, dietistak kontsultan era egokian jardun dezan, idazmahai bat, bi aulki, ordenagailu bat eta InBody 770 makina erosiko da.
10.1.2. Prezio Politika • Salmenta prezioak jaitsi Parafarmaziak komertzializatutako produktuen prezioak jaitsiko dira denboraldi batez (marketing estrategiak ezartzen eta bezeroengan eragina sortzen duten bitartean), beti ere irabazte marjina kontrolatuz galerak egon ez daitezen, horrela nahiz eta mozkinak txikiagoak izan, produktu errotazio handiagoa lortuko da, baita bezeroen erakarpena ere. Bezero kantitatea espero den kopurura heldutakoan eta nahi den fidelizazio maila lortutakoan, prezioak jasan duten beherapena era gradualean prezio normaletan ezarriko da. • Laborategiekin deskontu akordioak gauzatu Rappel kontzeptua, kontabilitate arloan aplikatzen den teknika da, non bezero bati deskontu komertzial bat ematen zaion eskabide bolumenaren arabera denbora tarte mugatu batean. Deskontu teknika honekin bilatzen dena da bezeroak (parafarmaziak) egindako esfortzua saritzea; zenbat eta gehiago eskatu, orduan eta deskontu handiagoa emango zaio. Hortaz, parafarmaziaren hornitzaile diren laborategiekin izaera honetako akordioak gauzatzen saiatuko da baldintza ekonomiko onenak lortzea bilatuz. Era honetan, parafarmaziaren mozkin marjina berdina izaten jarraituz, prezioak era handiago batean beheratu ahal izango dira.
10.1.3. Banaketa Politika • Biltegiarekiko konexioa automatizatu era eraginkorrenean saldu ahal izateko Bezero batek eskatutako produkturen bat dendan bertan eskuragarri ez dagoenean, biltegira joateko beharra sortzen da. Horrek, aldi berean, itxarote ilarak sor ditzake edo egoera txarrenean (saltzaile bakarra egonda) denda ardurarik gabe ustea suposa dezake. Hortaz, biltegia automatizatuko da; hau da, alde batetik produktuak parafarmaziara heltzean robotak barra-kodeak eskaneatu eta biltegiaren apaletan antolatuko ditu eta bestetik, saltzaileak ordenagailuaren bidez produkturen bat eskatzean, apaletik hartu eta biltegia eta establezimendua lotzen dituen hodi garraiatzailean utziko du produktua denbora tarte txiki batean. Horretaz gain, eskabideak ere era automatikoan programa daitezke. Ordena kaotiko edo kokaleku anitzeko deritzon sistema erabiliz jarduten du beso robotikoak. Modu horretan, produktuei aurre-esleituriko kokapenak ez daudenez, hauek hutsune eskuragarrietan biltegiratzen dira espazio erabilgarria optimizatuz eta merkantzia kudeaketa azkartuz, hutsune bat erabilgarri suertatzean beste produktu berri bati esleitzen baita. Lan ez-produktiboetan erabilitako denbora txikitzen da eta era horretan, parafarmaziak irabazitako denbora, salmenta kopurua handitzera eta bezeroenganako arretaren hobekuntzan erabiliko da. Erabaki honek hainbat abantaila suposatuko ditu stockaren kudeaketari dagokionez; • Biltegia era maximo batean aprobetxatzen da. • Produktuen harrera automatizatzen da. • Eskabide harrera, kontrol eta kokapenak suposatzen duen denbora txikiagotzen da. • Giza-erroreak ezabatzen dira. • Iraungitze-datak era automatikoan kontrolatzen dira. • Inbentarioa etengabekoa da. • Arrazoi ezezagunak direla medio jazotako galerak ezabatu egiten dira. Estrategia hau aurrera eramateko, Apostore 2000 robota aukeratu da negozioaren hazkuntza espero denez gero, produktuak kudeatzeko abiadura eta beharrezkoa balitz biltegi leku gehigarria gehitzeko aukera ematen duelako. Robot honetan, eskabideen harrera eta biltegiratzea eta produktuen irteera era independentean jarduten dute; hau da, simultaneoki jardun dezaketen bi beso ditu. 35.000 ontzitarako biltegiratzea eskaintzen du, zifra hori handituko duten modulu gehigarriak egonik eta Multipick sistema ere integratzen du, bide berean produktu bat baino gehiago hartzeko aukera ematen duena, prozesua azkartuz. Era berean,
hirugarren beso bat ezartzeko aukera ematen du beharrezkoa balitz, biltegiratze eta dispentsazio denborak erdira murriztuz.
Instalazioari dagokionez, neurriak 3.79x1.75x2.5 izanik, establezimenduaren iskina batean ezarriko da eta inguruan berarekin lan egiteko beharrezko espazioa utziko duten pareta modularrak jarriko dira, biltegi gunera sartzeko atea barne hartuz.
Ezarpenari buruz, esan beharra dago pertsonalaren moldapena ez dela konplexua eta lehengo egunetan formazio orokor bat eskaintzen dela in-situ erabiltzaileentzat. • Web orrialdea eta bere edukia garatzen jarraitu Web-aren salmenta bidezko diru sarrerak handitu nahian, metodo honen bidez oraindik salgai ez dauden produktuak salgai jarriko dira; zenbat eta gehiago eskaini, orduan eta 64.irudia: Apostore 2000. Iturria:www.apostore.de
erosketa gauzatzeko probabilitatea handituko baita. Gainera, erositako produktu bakoitzeko, bezeroak puntuazioa eta iradokizunak jartzea ahalbidetuko da. Erosketa gauzatu nahi dutenen erregistroa eskatuko da, datuak bezeroen segmentaziorako erabili eta email/mezu pertsonalizatuak bidali nahian. Beherapen berezia eskainiko zaie lehenengo aldiz erosten dutenei eta horretaz gain, erosketa bakoitzeko puntu bereziak lortuko dira, metagarriak izanik, produktu jakinetan beherapenen bidez trukakorrak izanik. Bestalde, web-aren egiturari dagokionez, produktu jakinak aurkitzea erraztuko duen bilatzaile bat integratuko da eta blog delakoaren gunea prestatuko da. Blog-an, dermokosmetikan azken produktu berritzaileei buruzko artikuluak eta dermokosmetikarekin erlazionaturiko artikulu eta azterlan zientifikoak publikatuko dira astean behin, beti egun berdinean, bezeroengan kontsulta ohitura eraiki arren. Enplegatuen esperientzia eta jakituriaz baliatuz, aholkularitza birtualeko zerbitzua eskainiko da web-orrian non bezeroek parafarmaziak baitan hartzen dituen tratamendu eta produktuei buruz galdetzea posible izango den. Erantzunak era egokian eta gehienez 48h-ko epean gauzatuko dira, baita parafarmaziatik igarotzeko aholkua emango da informazioa hedatu arren. Garapen guzti honetaz, iTresBilbao informatika enpresa arduratuko da. • App-a garatuko da App-a garatzeko eta mugikor eta tableten bidez parafarmazian erostea erosoagoa bihur dadin, mobincube programa erabiliko da. Programa honek, Android sistema operatiborako ez beste, iOS sistema operatiborako ere prestatzen du aplikazioa. Programa honek hainbat aukera eskaintzen ditu; hala nola: • Online denda • Publizitatearen truke dirua irabazi • Xehetasunezko pertsonalizazioa • Push notifikazioak erabiltzaileekin interakzionatzeko • Dendaren leku geografikoa finkatu Google Maps-en bidez • Erabiltzaileen jokaera aztertzen duen Google Analytics programa Mobincuberen barnean, ordainketa plan ezberdinak daude beharrezko funtzio eta parametroen arabera, parafarmazia honetarako hautatutako plana, S plana da; hau da, 2,99€ hilabeteko. Plan honek, lehen aipaturiko aukerak eskeintzeaz gain, hilabeteko gehienez 1000 erabiltzaile aktibo izatea ahalbidetzen du eta app-a deskarga zerrenden lehenengo postuetaraino heltzea ahalbidetuko duten zerbitzuak aurkezten ditu.
10.1.4. Promozio Politika • Erakusleihoak bezeroak erakartzeko moduan jarriko dituen erakusleiho apaintzailea kontratatuko da Parafarmaziak dituen bi erakusleihotako baten aurrekaldetik bezero potentzialak igarotzean, hauen arreta deitzeko, hamar urtez erakusleihoen apainketa munduan lanean ibili den Triskel enpresa kontratatuko da, batetik, urtaro bakoitzean erakusleiho ezberdin bat izateko eta bestetik, San Balentin eta Halloween egunetarako. Modu horretan, urtaro bakoitzean gehien erosten diren produktuak era berezi batean azaldu ahal izango dira eta bezero potentzialak establezimenduan sartzeko eta erosteko probabilitatea handitu egingo da. Enpresa kontratatzean aipatutako sei erakusleihoak muntatu ahal izateko beharrezko materialak erosiko zaizkio, epe luzera amortizatzeko aldi bakoitzean alokatu beharrean. • Bezeroen datu basea egin, akabo eramandako erosketak aztertuz, marketin eraginkorra gauzatu ahal izateko Bezeroen datu basea egin ahal izateko, Molecule CRM doako programa erabiliko da, horren bidez, bezeroekiko erlazioa garatu eta hobetzeko aukera emanez. Guzti hau negozioarentzat abantaila lehiakorran bihurtuz. Erabiltzeko erraza eta flexiblea da eta hainbat aukera eskaintzen ditu, hala nola: • LEAD MANAGEMENT Bezeroen aktibitate, interes eta hauen gainean gauzaturiko marketing ekintzak planifikatu eta ikuskatzeko aukera ematen du. HINT deituriko inteligentzia panelak, bezero potentzialen online-presentzia era automatikoan jarraitzea baimentzen du: kontaktu informazioa, online aktibitatea eta abar. • SEGMENTAZIOA ETA MARKETING KANPAINAK Publiko xedearen zerrendak segundu batzuetan era daitezke interes, jokaera eta beste aspektu batzuetan oinarrituz segmentazioa burutuz. Marketing kanpaina eraginkorrak eratu eta ezartzeko aukera ere badago. • CRMa MUGIKORREAN MoleculeCRM Mobile app-aren bidez edozein momentu eta lekutan Molekulera sartu, emailak erantzun, aktualizazioak gauzatu eta abar egiteko aukera ematen du, guzti hau offline zein online bidez. Hortaz, bezeroen datu basea gauzatzerakoan, zer negozio mota den definitu behar da lehenengoz, horren arabera datu baserako hartu beharreko datuak desberdinak izango baitira.
Datu hauekin guztiekin, CRM honek, bezero bakoitzeko akzioak (erosketak, interesak… ) bilduz, negozioaren salmentak, irabaziak eta errentagarritasuna kontrolaturik edukitzez gain, marketin ekintza pertsonalizatuak garatzeko aukera ematen du; hala nola, email bidezkoa edo telefono mezu bidezkoa.
EMAIL bidezkoa Astero hiru email bidaliko dira bezero bakoitzeko: • Lehenengoa, dendara heldutako produktu berrien edo bezeroak interesa izan dezakeen produktuei buruzko informazioarekin. • Bigarrena, jadanik noizbait erosi dituen produktuen informazioarekin eta hauetan deskonturen bat. • Hirugarrena, parafarmazian eskaintzen diren zerbitzu eta kosmetika tailerrei buruzko azalpena, ordutegiak eta abar.
TELEFONO MEZU bidezkoa Astean behin, fideltasun txartelan izandako puntuak azalduko dira eta hauen ordez lortu daitezkeen produktu bereziak edo deskontuak, baita bezero berri bat ekartzearren biek lor dezaketen %5eko deskontuaren azalpena produktu berezietan.
• Fideltasun Txartela Bezeroen fideltasuna sortu edo handitu nahian, Fideltasun Txartela eratuko da. Neurri honen bidez, hainbat helburu lortzea biltzen da; hala nola, salmentak eta mozkinak epe luzera handitzea eta bezero beraren erosketa maiztasuna areagotzea.
Txartel honen diseinuari dagokionez, irabaz daitekeen saria era argi eta zehatz batean azalduko da, kasu honetan parafarmazian eskainiko den dietistarako kontsulta doan bat, azal ikasketa espezializatu bat edo produktu berezietan deskontuak izanik; bestetik, saria lortzeko finkaturiko zigilu kopurua hamarrean zehaztuko da helmuga denbora arrazional batean erdietsi ahal izateko eta zigilu bakoitza lortzeko egin beharreko erosketa 40 €-tan finkatuko da. Horretaz gain, bezeroen motibazioa handitu nahian, beharrezko hamar zigiluetatik lehenengoa doan emango da.
66.irudia: Fidelizazioaren ezaugarriak Iturria: www.puromarketing.com
• Prezio beheratua duten produktuan salmenta handitzea Parafarmaziako sarrera bakoitzean, salneurri beheratutako produktu bakoitzeko kaxa huts bakarra jarriko da erakustokian, bezeroak erosi nahi izatekotan dendan sartu behar izateko eta beste produktuen erosketa sustatzeko.
Beherapenen helburua, momentuan arreta deitzea da bezero espontaneoen kantitatea handitu nahian nahiz eta erosketa maiztasuna bakarra izan. Mozkinak epe laburrera lortzera bideratutako estrategiatzat har daiteke.
Eskaintzen dituen aukerak hurrengoak dira: • Efektu mota anitz dituen testu programagarria eta 4 iturri tipografiko. • Kalitate altuko animazioak 3D sistema sofistikatuari esker. • Bluetooth bidezko komunikazioa 100 metro inguruko irispena izanik. • Data, ordua eta tenperatura erakusteko aukera, udako ordutegia automatikoki aktualizatuz. • Bi urteko garantia.
• Sare sozialetan presentzia handituko da Twitter sare soziala ere erabiltzen hasiko da, era horretan hiru sare sozial erabilenetan presentzia izango du parafarmaziak. Hirurak egunero gutxienez aldi batez eguneratuko dira, mundu birtualean garrantzizkoa baita aktiboa izatea bezero potentzialen interesa gal ez dadin. Eguneratzetan hurrengo ekintzak burutuko dira: o Jarraitzaileen artean zozketak gauzatuko dira era periodikoan, prezio baxuko parafarmazia produktuak, hauek erosteko deskontu bereziak edo makina espezializatuen bidezko nutrizio/azal azterketaren bat sari izanik. o Produktu berritzaileen berri eta produktuekin loturiko artikulu zientifikoen berri emango da era laburrean blog-aren esteka ipiniz; hor egongo baita informazio osoa. o Kosmetika lantzeko antolatutako saioen ordutegia eta programa azalduko da eta jada egindako kosmetika saioen bideo laburrak eskegiko dira. o Beherapen bereziak dituzten produktuez informatuko da. o Beste sare sozialetako profilak, web orrialdea zein mugikor eta tablet-entzako garaturiko app-a aipatuko dira hauetara heltzeko estekak jarriz. o Jada bezero diren zein bezero potentzialek parafarmaziarekin lotutako galderak egitea sustatuko da bezeroenganako arreta hobetuz. Guzti hau denboran zehar mantenduz, mundu birtualean parafarmaziaren posizionamendu egokia lortzeaz beste, salmenta bidezko sarrerak haziko dira eta publikoak duen interesa ere handiagotu egingo da, Indautxu auzotik kanpo bizi diren pertsonena ere handitzeko aukera egonik.
• Offline publizitatea Alde batetik, sarrera bakoitzean, parafarmaziak jadanik komertzializatzen dituen produktu, komertzializatzen hasi diren produktu berri zein eskainitako zerbitzuei buruzko paper bidezko publizitatea egongo da interes duten pertsonek har dezaten; bestetik, establezimenduaren barnean ere, kanpoan eskainitakoa egongo da kanpoko informazioa hartu ez duten bezeroei erosketa gauzatu ondoren produktuen poltsan gehitzeko helburuarekin. Horretaz gain, publizitate inprimakiak parafarmaziaren inguruko kale estrategikoetan eta etxez etxe banatuko dira, hauek deskontu kupoiak izanik. Jadanik komertzializatutako produktuei dagokienez, A4 tamaina duten 72 orrialdeko katalogoak egingo dira, komertzializatzen hasi berri diren produktuentzako eta parafarmaziak eskaintzen dituen zerbitzuetarako, berriz, triptiko egitura duten inprimaki zabalgarriak prestatuko dira.
Etxez etxeko banaketari dagokionez, Indautxun 27500 pertsona bizi direla hartuz (Bilboko Udalerriak argitaratutako 2016ko boletin ofiziala) eta 4 pertsonatako etxebizitzak suposatuz, 6.875 inprimaki beharko dira etxebizitza bakoitzak bat jaso dezan. Bestalde, kale estrategikoetako banaketari ekiteko, bi puntu zehaztuko dira: metroa eta Alhondiga. Bi eremu hauetan, aste batean zehar egun guztietan eta hiru ordu tarte ezberdinetan banatuko dira inprimakiak bezero potentzial segmentu guztietara heldu nahian. Beraz, eremu eta ordu tarte bakoitzeko 200 inprimaki bananduz, 8.400 inprimaki beharko direla ondorioztatzen da. Hortaz, 15.275 inprimaki inprimatuko dira totalean. 71.irudia: Katalogoak eta triptikoak. Iturria: www.euskoprint.es
• Produktu ezberdinen erakusgaiak bezeroei banatuko zaizkie Parafarmaziek, salmentak areagotu, produktu berriak ezagutzera eman, prestigioa handitu zein sinesgarritasun eta konfiantza irudia indartzeko gako den elementua dute: erakusgaiak. Hala ere, hauek ez dira era mugagabean edukitzen eta hortaz, beharrezkoa suertatzen da erakusgaien kudeaketa egokia egitea. Erakusgaiak eskuragarri eta antolaturik egongo dira uneoro, pertsonalizatu gabe ematea ekidituko da; hau da, bezeroak behar duena edo bere azalaren ezaugarriak kontuan izan gabe ematea ekidituko da eta erakusgaien ematea beti azalpen batez aurkeztuko dira bezeroak berarekiko detailetzat har dezan. Bezeroekiko arreta arloan egiten den moduan, erakusgai arloan ere, bezero tipologiaren arabera era desberdinetan jokatuko da: o Erakusgaiak eskatzen dituen bezeroa: Asko dira erakusgaiak eskatzen dituzten bezeroak eta horregatik hain zuzen, produktuaren erosketa gauzatzeko probabilitatea duten bezeroak, erosteko ideiarik ez dutenetik bereiztea garrantzitsua da. Azken hauetarako, kalitate eskasagoko erakusgaiak prest edukiko dira erakusgaiak alferrik ez galtzeko.
o Beharrizanen bat duela hautemandako bezeroa: Bezeroarekin elkarrizketa, kontsultaren bat edo itxuran soilik erreparatuz produktu jakinen bat ondo egokituko zaiola nabaritzean, produktu horren erakusgaiak eskainiko zaizkio, hau baita inork eskatu gabe erakusgairen bat emateko egoerarik onena. Beharrizana ondo ebaluatua izanez gero, bezeroak dendariaren aholkua balioetsiko du eta fidelizatzeko aukera handia sortuko da.
o Bezero printzipalak: Bezero mota hauentzako erakusgai konkretuak gordeko dira, modu horretan, bezeroak berarentzat espreski erreserbatu direla igartzean konfiantza erabat handituko da saltzailearengan.
10.2.MARKETIN SENTSORIALA Marketing mota honekin, bezeroetan eragin positiboa izango duten sentsazioak sortu nahi dira erosketa gauzatzeaz beste, establezimendura berriro buelta daitezen. Guzti hau bost zentzumenen estimulazioaren bidez. IKUSMENA Establezimenduaren kanpo zein barrualdea erakargarria izan behar da, erakusleihoak bezeroak erakartzeko amu baitira eta barrualdea aurkezpen gutuna. Bezeroak, atetik sartu bezain pronto lokal antolatu batekin topo egin behar du, garbi eta ordenaturik dagoena, betiere espazio huts edo produktuz gainzamaturik egon gabe eta banaketa erraz zein bistako batekin. Hortaz, produktuak kategoriaren arabera antolatuko dira kolore konbinazio egokia erabiliz, koloreek eragina baitute erosteko erabakiarekin. Hau aurrera eramateko, kontuan izango da kolore bakoitzak zer produktu edo erabilera motarekin erlazionatzen den. Kolorea Erlazioa Produktu/Erabilera mota Berdea Osasuna eta ingurunea Naturalak eta homeopatikoak Urdina eta zuria Garbitasuna eta higienea Dermokosmetiko eta parafarmaziakoak Arrosa Feminitatea Emakumeentzakoak Morea Lasaitasuna Edertasunekoak Okre eta marroia Lurra Nutrizio eta dietetikakoak Horia Ume eta gazteak Umetarako produktuak Beltza Luxua eta seriotasuna Premium produktuak Gorria Adrenalina eta nahia Promozio eta likidazioak Laranja Sustapena "¡Erosi!", "¡Harpidetu!" 26.taula: Koloreak eta beraiekin erlazionaturikoa. Iturria: ACMFarma aholkularitza.
Horretaz gain, kolore deigarriegiak erabiltzea saihestuko da eta tonu atseginak erabiliko dira, lokalarekiko arreta guztia produktuetan finkatzeko helburuarekin.
Beraz, parafarmaziak lantzen dituen produktu lerro bakoitzerako kolore egokiena hautatuko da eta establezimenduan duten apalategien(0.90x2.30x0.35 m) goiko aldean kolore horretako panela jarriko da dagokion gaiaren izenarekin.
Produktu Lerroa Esleituriko kolorea Nutrikosmetika eta Dietetika Marroia Fitoterapia Berdea Ortopedia eta Laguntza Teknikoa Urdin argia Haur Nutrizioa eta Kosmetika Hori argia Edozkitzea Larrosa Aurpegi eta Gorputz Kosmetika Morea Ile eta Aho-Hortzetako zainketa Zuria Gizonezkoen Kosmetika eta Bizar Osagarriak Urdina Premium Produktuak Beltza 27.taula: Koloreak eta produktu lerroak parafarmazian. 73.irudia: Establezimenduaren banaketa berria biltegia automatizatu baino lehen.
Eguneroko lanordutan lanean ibiltzeko beharrezko lurrina kontuan hartuz, 5 litro erosiko dira, difusore bakoitzak 25 tanta lurrin beharrezko izanik lan egiteko, tanta bat 0.05mililitrotzat hartuz, 7 urtetarako nahiko izanik. UKIMENA Ukimenaren bidez, produktuari buruzko informazioa hartzen da: testura, pisua, leuntasuna eta abar. Honek, jadanik beste zentzumenen bidez hartutako informazioa baieztatzako aukera ematen du eta erosketa erabakian lagun dezake. Bestalde, bezeroak ez du soilik produktua ukitzen, produktua erabili eta berarekin ere interakzionatzen baitu. Honi probetxu atera nahian, establezimenduan komertzializatzen diren produktuak erosi baino lehen tester delakoa eskainiko da bezeroak produktua gertuagotik ezagutu arren.
DASTAMENA Dastamen-memorian ere oroitzapen positiboa sortu nahian, gozokiak eskainiko zaizkio bezero bakoitzari establezimenduan sartzean. Horretarako, eta bezeroen fluxu handipena espero dela eta, 6 kg erosiko dira. Gozoki horiek, gluten eta azukrerik gabekoak izango dira bezero guztietarako egoki izanik bilatuz. Guzti hau horrela izanda, bost zentzumenen estimulazioa gauzatzea bezeroarengan oroitzapen positiboa eragingo du eta horrek bezeroak erosteko edo bueltatzeko aukera handituko du.
11.1.ESTRATEGIEN BANAKETA DENBORAN ZEHAR Negozioa berpiztu ahal izateko, lehenengo marketin plana garatu egingo da beharrezko akzioak eta estrategiak zehaztu daitezen eta bigarren, zehaztutako estrategia eta akzio hauek zein denbora tartetan garatuko diren zehaztuko da beharrezko inbertsio eta espero diren irabaziak kontuan izanik. Hortaz, jarraian estrategien banaketa denboran zehar azaltzen da: berehalakoak, urte baterakoak eta hiru urterakoak. • Berehala ezarriko direnak(2018/09/03) o Formazio kurtsoak o Prezioen beherapena o Laborategien deskontu akordioak o Web orrian saltzen diren produktu guztiak eskaini o Aholkularitza birtuala o App-a o CRM-a o Fideltasun txartela o Erakustokiak o LED errotuluak o Sare Sozialetan presentzia handitu o Katalogoak o Triptikoak eskaintzen diren zerbitzuekin o Panfletoak, kalean zein etxetan banaketa o Sostengatzaileak o Erakusgaiak landu o Produktuen kokapena aldatu eta biniloak euren goikaldean jarri o Bozgorailuak eta musika o Lurrina eta difusoreak o Testerrak ipini
o Gozokiak o Erakusleiho apaintzailea • Urte batera ezarriko direnak(2019/11/04) o Produktu ordezkagarriak eta Premium produktuak o Web orrialdera produktu berriak igo o Web orrialdean blog-a garatu o Produktu berriak aurkeztuko dituzten triptikoak • Hiru urtera ezarriko direnak(2021/11/15) o Biltegia automatizatu o Dietista kontsulta o Dietista kontsultarako makina espezializatua o Triptikoak zerbitzu berrien informazioarekin 11.2.GANTT DIAGRAMA Jarraian, ezarpen denborak aurkezten dituen Gantt diagrama azaltzen da.
Jarraian, marketin ikasketak eta erabakitako estrategien ezarpena gauzatzeak suposatuko duten kostuak aztertzen dira. MARKETIN IKASKETA
Lan honen garapenean zehar zehaztu denez, gaur egungo gizartearen edertasuna eta itxura fisikoarekiko joerak indartuz doaz bai emakumezko zein gizonezkoetan. Azken hauen parte hartzearen ehunekoa %70eko hazkuntza izan du azken urteetan gaur egungo %32ra heldu arte emakumezkoena %68 suposatzen duten bitartean. Beraz, sektore honetan egindako gastua handitu egin da azken urteetan eta hortaz, Consumer Health sektorea hazkuntzan dagoen sektoretzat definitzen da. Horren adierazgarri da 2017an sektore honek suposatu zuen irabazia: 5.772,3 milioi euro, 2016an baino %1,9 gehiago. Hau horrela izateak, parafarmazia negozio errentagarri potentzialtzat hartzea suposatzen du. Sektorea hazkuntzan egoteak lehiakideen ugaritzea ekarri du, produktu berak lantzen dituztenak bai eta produktu ordezkagarriak lantzen dituztenak ere, eta horrekin batera kontsumitzaileen negoziazio indarra handitu egin da, erosteko leku eta marka/prezio ugari sortu baitira eta beraz, lehiakideekiko desberdintzea beharrezko ekintzan bihurtu da lehiakorra izan ahal izateko. Dokumentu honetan azterturiko parafarmazia, Bilboko Indautxu auzoan finkaturik dago non 27.500 biztanle bizi diren. Bere inguruan, jende fluxu handiak eragiten dituzten guneak ditu; hala nola, metroa, alhondiga, hezkuntza zentroak, jatetxeak eta zentru ofizialak, hortaz, espero den publikoa heterogeneoa da, bai adinan, bai eskatuko dituzten produktuetan. Bestalde, establezimenduari dagokionez, aukera handiak eskaintzen dituen lokala da, bi sarrera baititu kale ezberdinetan, bakoitzean erakusleiho handiak izanik bezero potentzialen arreta erakartzea ahalbidetuz. Bestalde, langabezia tasa behera egin du Bizkaian, 2016an 14,9 izatetik 2017an 12,6 izatera iragan da. Datu honek eta Indautxu auzoko biztanleriaren errenta pertsonalak Bilboko batez bestekoarekin alderatuz %100 ean gainditzen duela aintzat hartuz, negozio aukera handiak eskaintzen dituen lokal moduan defini daiteke. Hala eta guztiz ere, parafarmaziak lanean daramatzan hiru urteetako datu finantzarioek, negozioaren errendimendua ez dela esperotakoa zehazten dute, eguneratze tasa %5,86 izanik, GEBAGA 19.97€-an eta BETa %5,88an finkatzen da, errentagarritasun mugatik oso gertu egonik. Bestalde, Payback-a bi urte eta hiru astetan lortu zen eta horrek hasierako inbertsioa kenduta, hiru urteetan 3.860€ko mozkinak suposatu zituen, hau da, AURREKONTUAREN LABURPENA KOSTU TOTALA (€) MARKETIN IKASKETA 4.976 MARKETING OPERATIBOAREN EZARPENA 96.908,52 GUZTIRA 101.884,52
batezbeste, 1286,67€ urteko. Hortaz, marketin plan estrategikoa gauzatzea beharrezkoa suertatzen da negozioa berbideratu ahal izateko eta negozioak eskaintzen dituzten emaitzak lortzera heltzeko. Diseinatutako marketin plan estrategikoa hiru denboralditan banatzen da: Berehalako ezarpenean, negozioa ezagutzera emateko ekintzak eta bezeroen erosketa esperientzia hobetzeko zein hauen fidelizazioa gauzatzeko estrategiak akabo eramango dira, bai marketin sentsorialaren zein erakusleiho-apainketa, sare sozialen eguneraketa, zerbitzu birtualak, prezioen beherapen, paper bidezko publizitate, LED errotuluen eta abarren ezarpenaren bidez. Lehenengo ezarpenetik urte batera, bezero kopurua jada handiturik egonda eta beraz sarrerak, Premium deritzen produktuak gehituko dira establezimenduaren eskaintzara, bai eta produktu ordezkagarriak merkatuaren zati handiago batera heltzeko nahiarekin. Lehenengo ezarpenetik hiru urtera, batetik biltegi automatizatua ezarriko da stock-aren guztizko kontrola momentu orokoa izan dadin eta saltze denborak murriztea suposatuz; bestetik dietista kontsulta zerbitzua eskainiko astean hiru egunetan laur orduz lan eginez beste lehiakideetatik desberdinduz. Jarraian, esperotako emaitzak eta hauen analisiak azaltzen dira:
Datu hauek suposatuz, GEBAGA 179.338,68 €-tan finkatzen da eta beraz, proiektuak mozkinak suposatzen ditu. Bestetik, BETa %86,53 balioa hartzen du, harturiko eguneratze tasa (%5,86) baino handiagoa eta beraz, errentagarria. Payback-ari dagokionez, berehalako ezarpenaren inbertsioa lau hilabete eta aste batean berreskuratuko da; urte batera egingo den ezarpena bi hilabete eta erditan berreskuratuko da eta hiru urtera egingo den ezarpena urte bat eta bi hilabetetan. Hortaz, inbertsio guztiak 2023 urterako berreskuratuta egongo dira. Aurreko guztia kontuan izanda, bost-sei urtetan Indautxuko parafarmazia erreferente bihur dezakeen negozioa, bideragarri eta errentagarritzat jotzen da. 29.taula: Estimatutako emaitzak
Suposatutako emaitzak horrela izatekotan, negozio handitzeko aukera kontuan izan liteke beste lokalen bat irekiz, Bilbon edo beste euskal hiriburuetan, beharrezko ikerketak egin ondoren. Bestalde, hedapen bideak hausnartu baino lehen merkatuaren erantzuna behatu beharko da, beti ez baitu esperotako moduan jarduten. Hortaz, lehenengo urtetik datuak eguneratuz joango dira eta hauek oinarritzat hartuz erabaki egokienak hartuko dira. | science |
addi-e9db955625c5 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29461 | Passive House Eraikinen analisia Europako herrialdeetan: Herbehereak, Suitza, Txekiar errepublika, Luxenburgo eta Espainia | Gartzia Iturbe, Mariane | 2018-10-31 | Laburpena: Gradu Amaierako Lan honetan Herbehereak, Suitza, Txekiar Errepublika, Luxenburgo eta Espainiako passive house-en ezaugarriak deskribatu dira eta kanpoaldeko hormen aldagai termodinamikoen ikasketa egin da. Aztertutako aldagai guztiak definitu eta azaldu dira eta aldagaien eta zonalde klimatikoaren eragina ere aztertu da. Etxebizitzen datuak lortzeko, Passive House Database eta Zebra 2020 datu baseak erabili dira. Gainera, isolatzaile termiko erabilienak aztertzeaz aparte, hauen kostu ekonomikoa jorratu da eta egindako lanaren emaitza eta ondorioak eman dira.
Industria Antolakuntzako Ingeniaritzako 4. Mailako Gradu Amaierako Lan honetan passive house etxebizitzen inguruko ikasketa burutuko da. Gai honen testuinguruari dagokionez, 2. Atalean azalduko den bezala, urteak dira sozietatea kontzientzia hartzen hasi dela energia aurreztearen beharrizanaz eta honen erabilera eraginkorraz. Nahiz eta gai honen garrantzia handituz joan, oraindik lan asko egitear dago. Zentzu honetan, begi bistakoa da energia berriztagarrien erabileraren hazkundea gure herrialdean, baina sozietate jasangarri bat lortzeko, beharrezkoa da ulertzea benetan beharrezkoa den energia soilik kontsumitzea dela zentzudunena eta ekonomikoena. Kontsumo energetikorako perspektiba berri honetan du jo muga proiektu honek. Ekimen honen helburua (3.), Europako bost herrialdeetako (Suitza, Herbehereak, Luxenburgo, Txekiar Errepublika eta Espainiako) passive house eraikuntzak deskribatzea eta kanpoko hormen aladagai termodinamikoen ikasketa burutzea da. Lanaren onurak ere kontsideratuko dira 4. Atalean, eta 5. Atalean, lanaren metodologiaren deskribapenari hasiera emango zaio, aurretik aipatutako helburua lortu ahal izateko. Bertan, lanaren garapenerako ezinbestekoak izan diren Passive House Database eta Zebra 2020 datu baseak erabiliz, 5.2. atalean aztertuko diren aladagaiak definitu eta azalduko dira; bai aldagai termodinamikoak (5.2.1.) eta baita Europako herrialdeen zonalde klimatikoarekin landutakoa (5.2.2.). 5.3. atalari dagokionez, isolatzaile erabilienen identifikazioa eta EPS-en lodiera ezberdinen alderaketa ekonomikoa egingo da eta metodologiarekin lortutako emaitzak 6. ataletik aurrera aurkeztuko dira. Azkenik, proiektuaren planifikazioa (7.) aipatuko da eta baita lana garatzeko beharrezkoa izan den aurrekontua (8.). 9. Atalean, lanari bukaera emateko, ondorioak zehaztuko dira.
Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldearen (Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPCC) IV. Informean argi islatu da klima aldaketak sortutako arduraren hazkundea. Bertan, berotze globalaren arrazoi nagusia (%90eko probabilitatearekin) giza jardueretatik eratorritako karbono dioxidoaren emisioak direla estimatzen da, erregai fosilen kontsumoarekin estu lotuta daudenak. [1] Klima aldaketa globalaren esparru horretan, eraikuntza sektorearen funtsezko zeregina nabarmentzen da, eraikuntzarako beharrezko energia, mantenu eta eraikuntzen erabilera, Europar Batasuneko (EB) energia kontsumoaren %40a baitira [1]. Kontuan izatekoa da ere, EB-eko energia berriztagarrien iturrien eskasia dela eta, eraikuntza sektoreko kontsumo energetiko handiaz geroz eta gehiago arduratzea dakarrela. Azken urteetan, klima epelak dituzten herrialdeetan ere, mediterraneoan adibidez, berogailu eta hozte sistemetan kontsumitzen den energia, eraikuntzen bizitza erabilgarrien etapa desberdinetako emisioen arduraduna da. Emisio hauek, karbono dioxidoaren emisio iturri nagusienak dira eta beste iturrien artean, materialak erauzi eta fabrikatzeko energia eta baita etxebizitzen eraikuntzarako beharrezko energia daude. [1] Gaur egun, herrialde gehienak energia aurrezpenaren efizientzia hobetzeko hainbat ekintza sustatzen hasi dira. Azken urteetan, EB-ak politika eta neurri legegileak garatu ditu, herrialde kideek politika energetikoaren inguruan dituzten jomugak bateratzeko helburuarekin. Eraikuntzari dagokionez, Europar Batasunak Eraikuntzen Efizientzia Energetikoaren Zuzentaraua (Energy Performance of Buildings Directive, EPBD) emititu zuen. Zuzentarau hau, eraikuntzen efizientzia energetikoa sustatzeko helburuarekin sortu zen, kanpoaldeko kondizio klimatikoak kontuan izanda, barneko ingurumen baldintzak eta koste-eraginkortasun erlazioa.
10 Jatorrizko zuzentaraua 2002/91/CE da. 2003ko urtarrilaren 4an jarri zen indarrean eta 2006ko urtarrilaren 4an aplikatu behar izan zuten Europar Batasuneko kideek. Kyotoko protokoloan oinarritu zen eta EB-na CO2 emisioak %8-an murriztera konprometitzen zuen 2010ean, 1990eko mailatik %5,2 baino gutxiago. [2] 2002/91/CE zuzentaraua berrantolatua izan zen 2008 eta 2010 urte bitartean garatutako legegintzako prozesu luze baten ondorioz eta emaitza, Europar Parlamentu eta Kontseiluko 2010/31/UE Zuzentaraua izan zen, eraikinen energia-eraginkortasunari dagokion 2010eko maiatzaren 19koa. Berrantolatutako testuak kontzeptu berri bat gehitu zuen; "Edificios de Consumo Energético Casi Nulo, (EECN)" . Honela definitzen da:
"Errendimendu energetiko altuko eraikuntza, beharrezko duen energia nulu edo ia nulua neurri handi batean energia iturri berriztagarrietatik hornitua egon beharko litzatekeena, in situ edo inguruan produzitutako iturri berriztagarrietan jatorria duen energia barne." [3] Ekimen honen helburu nagusia, 2020ko abenduaren 31rako eraikuntza berrietako eraikin guztiak EECN izatea da eta erakunde publikoen kasuan aldiz, epea 2018ko abenduraren 31 da. Dagoeneko badira ikuspegi asko, profesionalena eta baita administrazioena, eraikuntza metodo hau energia-erantzunik onena ikusten hasia direna. Hori dela eta, Europa osoan hainbat ekimen sortu dira, pribatu zein publikoak, eta haien helburua EECN-ren definizioa betetzea da. EECN-ekin harreman estua duten eta kontsumo energetiko baxuko etxebizitzen artean, Passive House deituriko eraikuntzak daude. Edward Mazria 1975. Urtean hasi zen idazten Passive Solar Energy Book liburua eta 1979an argitaratu zuen Estatu Batuetan; bertan du jatorria passive house kontzeptuak (etxe pasiboa, euskaraz). Oro har, baldintza klimatikoak aprobetxatuz, bero- eta hozte-sistema konbentzionalen erabilera minimizatzen duten etxebizitzen esperientziak biltzen ditu liburuak. [4]
11 Garai hartan, Estatu Batuetako Energia Departamentuak, herrialdeko klima bakoitzerako etxe pasiboen diseinurako giden edizioa finantziatu zuen. Iniziatiba horren helburua, etxebizitzen sorrera sustatzea izan zen herrialdeko arkitektoen artean, lau oinarrizko faktore hauek kontuan izanda: tenperatura, hezetasuna, haizea eta eguzki-energia. Horretarako, Estatu Batuetan hamasei klima mota bereizi ziren, eta etxebizitza pasiboak lortzeko adibide grafikoetarako jarraibideak eman zituzten. Passive house kontzeptua pasa den mendeko laurogeiko hamarkadan garatu zen Alemanian eta hemen izan zen kontsumo energetiko baxuko etxebizitzen garapenik garrantzitsuena. Ezaugarri horiek izan zituen lehen etxebizitza Alemanian eraiki zen 1990. Urtean, eta 1996. urtean "Economical Passive Houses Working Group" elkartea sortu zen. [4] Passive house kontzeptuak klimara egokitzen den eraikuntzari egiten dio erreferentzia, energia aurreztu eta leku bakoitzeko baldintzak aprobetxatzen dituenari. Aldiz, Passivehouse Estandar izenekoa energia eskari baxuko etxebizitzak lortzeko ziurtapen-sistema da. Etxe pasiboak egiaztatzeaz arduratzen den erakundea Passivhaus – Passive House Institute da. Hainbat ikasketa eta egiaztapen egin ondoren, etxebizitzek Passivhaus arauak betetzen dituztela frogatu eta etxe pasiboen ziurtagiria ematen diete. Ziurtagiriak zehazten ditu etxebizitzen energia-eskari kopuru maximoak eta beste hainbat zehaztapen tekniko. [4] Gaur egungo gizarteak, oraindik ez du barneratu eraikuntza jasangarriak eraikitzeko ohitura. Informazio ugari dago biztanleen eskura, baina beharbada, hasierako kostua oso altua denez, jendea ez da ausartzen dirua etxe pasiboetan inbertitzen. Jakina da eraikuntzarako behar den hasierako inbertsioa, etxebizitza konbentzionalak erakitzeko behar dena baino altuagoa dela, %10 gutxi gorabehera baina kokapen geografikoak kostu hori % 5ean handitu edo txikitu dezake; klimak eragin handia dauka, klima ez-egonkorretan kostua handitu egiten baita. Horrez gain, frogatuta dago etxe pasiboen urteko kostu energetikoa etxebizitza konbentzionalen kostuaren % 1 dela (etxe pasibo baten
12 urteko energiaren kostua bataz beste 175 eurokoa da) eta ondorioz, 30 urteko epean, passive house-ak errentagarriagoak dira, %90-eko kostu energetikoaren aurrezpena lor daitekeelako. [5]
Lan honen helburua, Passive House Database-aren bidez lortutako datuekin Suitza, Herbehereak, Luxenburgo, Txekiar Errepublika eta Espainiako etxe pasiboen bi analisi burutzea izan da; herrialde hauetako passive house-en ezaugarrien deskribapena eta kanpoko hormen aldagai termodinamikoen ikasketa. Alde batetik, analisi deskriptibo bat egin da. Lortutako datuetatik honako hauetan oinarritu da analisia; etxebizitzak zertifikatuta dauden edo ez, etxebizitzen kokapena, passive house mota eta batez ere hormen ezaugarriak (isolatzaile mota, lodiera...). Gainera, herrialde bakoitzeko etxe pasiboen kokapena aztertzean, eremu bakoitzeko klimaren eraginez etxe bakoitzak dituen ezaugarrien deskribapena egin da. Bestalde, analisi tekniko bat burutu da kanpoaldeko hormetan zentratuta. Hasteko, etxebizitza ezberdinen arteko isolatzaile bakoitzaren bero transferentzia orokorraren koefizienteak aztertu dira eta hauen eragina hormatik kanporanzko bero transferentzian. Ondoren, isolatzaile mota eta lodierak etxebizitza mota hauen energía aurrezpenaren eraginkortasunean duten eragina aztertu da. Azkenik bost herrialdeetan passive house eraikin mota bakoitzean erabilitako isolatzaileak aztertu eta konparatu dira.
EECN etxebizitzek, iturri berriztagarrietatik lortutako energia kontsumo oso baxua sortzeaz aparte, maila altuko konfort eta efizientzia energetikoa lortzea dute helburu.
Ikusi ahal den bezala, eraikuntzen berrikuntzarako perspektiba berriak klima eta eraikuntza tipologia barietate handi baterako onurak dakartza, eraikuntza iraunkorraren etorkizuna baita. Onura hauek hainbat arlotan islatu daitezke:
Aurretik esan bezala, ikasketa honek Estandar Passivhaus-a hartzen du oinarri bezala. Horrela, ikuspuntu sozialetik, mota hauetako eraikuntzak eraikuntza konbentzionalak eskaintzeko gai ez diren ongizate eta bizi-kalitate maila altua eskaintzeko gai dira. Hermetikotasun eta isolamendu termikoari esker, konfort termiko eta akustiko oso ona lortzeko gai dira, baita aire kalitate ezinhobea ere.
Modu honetan, etxebizitza barruko tenperatura (21ºC) konstante mantentzen da beti, berdin dio urteko zein urtarotan aurkitzen garen. Gainera, leihoak irekitzea ezinezkoa denez eta airea barrualdera bero-trukagailuen iragazkiak zeharkatuz sartzen denez, ezpurutasunak eta zomorroak sartzea ekiditen da.
Ingurugiroaren ikuspuntu batetik, mota hauetako etxebizitzak beroketa globalaren zergati diren CO2 -aren emisioak murrizten dituzte. Gainera, Europar Batasunaren kontsumo energetikoaren %40a diren eraikuntza, mantenu eta eraikinen erabilerarako beharrezko energia murrizten dute. [3]
15 eraikitzeak %5 - %10 bitarteko gainkostu bat suposatzen du baina 5 eta 10 urte bitartean posible da amortizatzea aurrezpen energetikoa etxebizitza konbentzionalekin alderatuz, %80-koa izatera hel daitekeelako. [4]
Guzti hau kontuan izanda, beharrezkoa kontsideratzen da etorkizunari begira, passive house baten eraikuntzaren inpaktu ekonomikoaren eragina eraikuntza konbentzionalekin alderatzea eta aztertzea.
17 proiektua da. Bertan etxe pasiboen deskribapen orokorra aurkitu daiteke eta nork bere etxe pasiboa erregistratzeko aukera ere.
Une honetan, Passive House Database-an 3.988 etxebizitzen datuak daude eskuragarri baina web-orrialdean denak aldi berean konparatzea ezinezkoa da eta gainera, banan-banan aztertzea ez da batere eraginkorra. Lana errazteko asmoz, Unibertsitateko Enpresen Antolakuntza sailetik web-gune honekin kontaktuan jarri eta Excel bidez datu guztiak lortu dira. 2.Irudia: Passive House Institute-ek bidalitako Europako Passive House-en 3.988 datuen Excela.
2.Irudian Passive House Institute-ek bidalitako 3.988 datuen informazio guztia dago eskuragarri baina etxebizitza bakoitzaren herrialdearen izena jarri ordez, ID zenbaki bat ageri da kasu guztietan. Zenbaki horren esanahia ulertzeko, 3.Irudian, bigarren excel batean, herrialde bakoitzari esleitutako ID zenbakiak ikus daitezke. Horretaz aparte, 4 passive house etxebizitza mota daude
19 eraikuntzarako erabilitako materialetan oinarrituz eta excel nagusian ere ID zenbakiak ageri dira, hauek desberdintzeko. Ondorioz, 4.Irudian excel bidez etxebizitza mota bakoitzari esleitutako zenbakia interpretatu daiteke. Beharrezko informazioa lortu ondoren, dena aztertzeari ekin zaio. Datuen irakurketa eta ulermenari dagokionez, zailtasunak aurkitu dira guztiak alemanez eta ingelesez baitaude. Itzulpenak egiterakoan, Google-translator eta Elhuyar hiztegia oso lagungarriak izan dira. Aipatu beharra dago, prozesu honetan hainbat akats aurkitu direla; alemanez eta ingelesez dagoen informazioa, kasu askotan, desberdina da edo inkoherentziak daude eta gainera Passive House Database-an eta 2.Irudiko Excelaren artean desberdintasunak daude datuei dagokionez. Datu guztiak igelesez edo gaztelaniaz izandakoan, lan honetarako egokienak bilatu dira. Hasteko, 2.Irudiko zutabe bakoitzeko datuak ulertzea ezinbestekoa izan da eta horretarako beharrezkoa izan da herrialdeen ID kodea duen Excela, 3.Irudia, eta passive house etxebizitza moten ID zenbakien Excela, 4.Irudia, erabiltzea. 2.Irudian ikus daitekeen Excelean, batez ere, etxebizitzen ID zenbakia, herrialdea, udalerria, posta kodea, zertifikatua dagoen edo ez, etxe pasibo mota eta eraikuntzaren inguruko informazioa aurkitu daiteke. Horretaz aparte, datu teknikoagoak ere badaude, U, bero transferentzia koefiziente orokorraren balioak leiho, horma eta teilatuetan adibidez. Hasiera batean, herrialde batzuk aukeratzea eta etxebizitza moten arteko konparaketa bat burutzea pentsatu da. Portugal, Grezia eta Espainia aukeratu dira baina etxebizitzak aztertzerakoan, Portugalen soilik 4 daude eta denak mota berekoak, Grezian etxe gehiago daude baina berriz ere bi motatakoak eta Espainian datu asko baina berriz ere ez daude 4,Irudian adierazitako etxebizitza mota guztiak. Hori dela eta, ezinezkoa izan da ideia horrekin aurrera jarraitzea herrialde guztiek ez baitituzte mota guztietako etxebizitzak eraikitzen, (klimaren eragina da arrazoi nagusiena) eta ondorioz, hasiera batean pentsatutako passive house eraikuntza mota bereko, baina herrialde desberdineko etxeen arteko konparaketa egitea bertan behera geratu da.
20 2.Irudian dauden datuak berriz ere aztertuz, kanpoko hormaren ezaugarrietan, isolatzaile mota adibidez, eta U bero transferentzia koefizientean zentratzea interesgarria izango litzatekeela pentsatu da. Izan ere, kanpoko hormaren ezaugarriez aparte, 2.Irudian leiho, teilatu eta beste hainbat atalen informazioa dago eskuragarri baina datu guztiak lantzeak maila altuagoko proiektu batera bideratuko luke lana, esfortzu, dedikazio, konplexutasun eta jakintza maila altuago bat eskatuz. Hau guztia kontuan izanda, kanpoko hormetan erabilitako isolamendu mota, lodiera eta U bero tranferentzia koefiziente orokorrarean zentratzea erabaki da. Herrialdeen aukeraketari dagokionez, Espainia, Txekiar Errepublika, Luxenburgo, Herbehereak eta Suitzako etxebizitzen datuak lantzea erabaki da; alde batetik datu nahiko bildu direlako (guztira 127 datu) eta bestalde, etxe barietate zabala dagoelako.
2.atalean aipatu bezala, passive house eraikuntzen berezitasunetako bat, hormetako bero transferentzia minimizatzeko gaitasuna da. Bero-transferentzia (Q) sistema fisikoen arteko energia termikoaren trukea da. Bero tranferentzia gradiente termikoa dagoenean ematen da, hots, espazioan tenperatura-aldaketa bat dagoenean. Tranferentzia prozesuak oreka termikora heldu arte irauten du, alegia, sistemen tenperaturak berdindu arte. Q berotransferentza ratioaren, T1-T2 tenperatura diferentziaren eta R erresistentzia termikoaren arteko erlazioa, Fourier-en ekuazioak adierazten du.
5.Irudia: Fourier-en ekuazioa, aldagaien definizioa eta eskema
21 Galdara sistemek, berotrukagailu ugari dituzte eta barnetik tenperatura aldaketa jasaten duten fluidoak garraiatzen dituzte. Demagun, etxe pasiboen kanpoko horma aurreko sistemarekin alderatzen dela; energia balantze bat aplikatuz hasierako egoeraren (1) eta amaierako egoeraren (2) artean honako ekuazio hau ondorioztatzen da: 𝐪 = 𝐦 𝐂𝐩 (𝐓𝟐 − 𝐓𝟏) (Fourier-en legetik ondorioztatuta) [6] Bataz besteko tenperatura-diferentzia efektiboa, elkartrukatutako bero fluxua zehazteko baliagarria da eta fluxu beroak fluxu hotzari emandako beroa eta fluxu hotzak hartutako beroaren arteko energia balantzea eginez lortzen da, hau da, etxe kanpoko egoeraren eta etxe barruko egoeraren artekoa. U parametroak azalera garbietarako (ideala) bero tranferentzia koefiziente orokorra definitzen du eta beraz, fluido hotz eta bero arteko erresistentzia termikoa adieraz dezake: [7]
6.Irudia: Fludio hotz eta bero arteko bero tranferentziaren irudia.
𝐴𝑒 ℎ𝑐𝑖𝐴𝑖 + 𝑅𝑏𝑎𝑙𝑖𝑜𝑘𝑖𝑑𝑒 + 1 ℎ𝑐𝑒 zenbat eta handiagoa izan, U balioa txikiagoa izango da eta ondorioz bero tranferentzia, q, txikiagoa ere. Etxe pasiboen kasuan, balio hau ahalik eta txikiena izatea interesatzen da, horrek hormen artean bero galerak minimoak direla esan nahi baitu. Isolatzaile bakoitzak K eroankortasun balio bat izango du eta 𝑅𝑏𝑎𝑙𝑖𝑜𝑘𝑖𝑑𝑒 -aren balioa horren menpekoa izango da, isolatzailearen lodiera zenbat eta handiagoa izan erresistentziaren balioa handituko da eta U balioa, aldiz, txikitu. [7] Gai honetaz askoz gehiago sakondu daitekeen arren, hurrengo passive house etxebizitzen datuak aztertzeko azaldutakoa nahikoa dela kontsideratu da eta ondorioz, oso gainetik azaldu dira bi aldagai termodinamiko hauek. 5.2.1.2. Passive House Database-eko U bero transferentzia koefiziente orokorren balioak
Passive House Database-tik lortutako datuetatik aukeratutako 127 datuei erreparatuz, bero transferentzia orokorrren balioak daude. Lan hau burutzeko, kanpoko hormen U koefizienteak aukeratu dira nahiz eta etxebizitzen beste hainbat atalenak ere dauden. Balioak aztertzerakoan kontraesanak aurkitu dira eta datuen aukeraketa zaila izan da, U balioen artean desberdintasunak nabariak direlako. Kanpoko hormaren ezaugarrien deskribapena datorren zutabean, kasu batzuetan, U balio batzuk agertzen dira; noizbehinka, balio horiek media eginez lortu direla adierazten da, aldiz kanpoko hormaren U balioa dagoen zutabean, kasu askotan, deskribapenean datorren U balioaren zenbaki desberdina ageri da, 5.Irudian ikus daiteken bezala. Ondorioz U balioa benetan zein den erabaki behar izan da, irizpide propioak aplikatuz. (Passive House eraikuntzetan U balioa klimaren arabera nola kalkulatzen den jakiteko 5.2.2 atalera jo)
7.Irudia: Europako Passive House etxebizitzen kanpoaldeko hormen ezaugarriak dauden norberak egindako excelaren adibidea.
Isolatzaile termikoa eraikuntzan eta industrian erabiltzen den materiala da, eta bere ezaugarri nagusia erresistentzia termikoa da. Egoera normalean tenperaturak berdinduko liratekeen bi egoeren artean beroaren transmisioaren aurkako oztopo bat da, beroak sistemako bereizleen gainditzea sahiesten duena (etxebizitza edo hozkailu batean bezala). Orokorrean, material guztiek daukate beroaren transmisiorako erresistentzia, baina isolatzaile termikoaz hitz egitean, erresistentzia oso handia duten meterialei buruz hitz egitea esan nahi du, material horren loditasun txiki batekin eman behar zaion erabilera modu egokian betetzen duena. Isolatzaile termikorik hoberenetarikoa hutsa da, beroa erradiazioaren bidez bakarrik transmititu daitekeelako. Baina egoera hau lortzeko eta mantentzeko zailtasunak direla eta, oso gutxitan erabiltzen den metodoa da. Normalean hezetasun gutxiko airea erabili ohi da, eroankortasun termiko baxuari esker, eta baita erradiazioaren bidezkoa ere, bere xurgatze-koefiziente baxuari esker. [8]
24 Aireak beroa konbekzio bidez transmititzen du, bere isolatzaile gaitasuna gutxituz. Horregatik, isolatzaile termikoetan zuntzezko materialak eta material porotsuak erabiltzen dira, aire lehorra bere gelaxka itxien barruan finko mantentzeko gai baitira. [8] Europako etxe pasiboen kasuan, isolatzaile termiko barietate handia erabiltzen da eta hainbat dira hauek produzitu eta saltzen dituzten enpresak.
5.2.1.4. Zebra 2020 datubaseko isolatzaile termikoen Europako datuak
8.Irudia: Zebra 2020-ko Europako etxe pasiboetan isolatzaile material erabilienak
Passive House Database-tik lortutako datuetan, kasu askotan ez dira termino estandarrak erabiltzen eta ondorioz isolatzaile mota zein den ulertzeko zailtasunak egon dira. Enpresa askok isolatzaileari enpresaren izena esleitzen diote edota isolatzaileen izenak fabrikatzailearen izenaz ordezkatuak izan dira eta ondorioz, internet bidez bilatu behar izan dira izen horiek zein isolatzaile mota den jakiteko asmoz. Horregaitik arazo hau saihesteko termino berriak burutu behar izan dira. Proiektu honen metodologia osatzeko asmoz, komenigarria izango litzateke termino amankomunak sortzea hizkuntza guztietan ulergarriak izateko, hau da, isolatzaileen termino unibertsalak esleitzea. Horretaz aparte, Zebra2020-aren grafikoetan agertzen ez diren hainbat isolatzaileren izenak ere agertzen dira adibidez, igeltsuzko zuntzak edota lana de mineral isolatzaileak. Gainera, etxebizitza askotan isolatzaile bat baino gehiago erabiltzen dira kanpoko hormen eraikuntzarako. Hau guztia kontuan izanda, ezinbesteko erabakiak hartzea beharrezkoa izan da lanarekin aurrera jarraitu ahal izateko: lana de roca eta lana de mineral material berdina direla kontsideratu da eta bi isolatzaile duten hormetan biak kontuan hartu dira.
Zebra 2020 web-orrialdean Europako etxe pasiboetan erabilitako material isolatzaileen arteko ikasketak egiteaz aparte, Europako herrialdeetan aurki daitezkeen klima moten sailkapena ere aurkitu daiteke. Sailkapen honetan, 5 klima mota bereiz daitezke baina datuak falta dira. 9.Irudian ikus daitekeen bezala, koloreetako zirkunferentzi bakoitzak hiri horretako klima mota adierazten du. Zoritxarrez, koloreak ez daude hiri guztietan kokatuta, hau da, ez dago herri edo hiri guztietako klima mota zehaztuta eta ondorioz, oso zaila da aukeratutako bost herrialdeen etxeen kokapeneko klima zehatza aurkitzea. Hori dela eta, zonalde klimatikoa, U bero transferentzia orokorra eta isolatzaile motaren arteko erlazioak burutzea alde batera utzi da ez baitago Europako herrialdeen klimen hain datu espezifikorik ikasketa hau burutzeko.
Bestalde, Passive house etxebizitzen eraikuntzarako ezaugarriak ezartzea nahiko zaila da klimari erreparatuz, izan ere, milaka klima ezberdin daude munduan eta etxebizitza guztientzat energia aurrezteko parametroentzat erreferentzia bat ezartzea, eta guztietan betetzea, oso zaila da. Hala ere, esperientziaz frogatu da "Passive house Standard"-a klima barietate zabalean,
27 hotz, bero edota epeletan, eraginkorra dela. Laburbilduz, passive house-en irizpideak ez daude klimaren menpe eta eraikuntza bakoitzaren diseinua eraikiko den lurraldearen klima bakoitzera egokitu beharko da. [9] Passive house-en kasuan, U bero transferentzia orokorraren balio gomendagarria kanpoaldeko horma, zoru eta sabaientzat honako hau da: U ≤ 0.15 W/m²K. [10] Gomendagarria denez, klima batzuetan zailagoa eta beste batzuetan errazagoa izango da balio horietara heltzea. PHPP (Passive House Planning Package) arkitekto eta plangintzan adituentzako efizientzia energetikorako erabilera errazeko erraminta da. Metodo honen bidez, zonalde klimatiko ezberdineko etxebizitzen ezaugarriak konparatzen dira. [11] Horretarako, erreferentziazko etxebizitza bat ezartzen da; 10x10x10 m-ko etxebizitza bloke bat eta bertatik abiatuz klima bakoitzeko etxebizitzak behar dituen ezaugarriak konparatzen dira bakoitzaren forma eta irizpideak lortu ahal izateko. Análisi honek ez ditu arkitektura pasiboaren aukera guztiak planteatzen baizik eta errazenak eta sinpleenak. Kontuan hartuko diren parametro edo aldagaiak honako hauek izango dira:[1] a) Orientazioa: proportzioen aldaketa b) Trinkotsuna c) Eguzki izpiekiko babesa a. Hegal finkoak b. Gradua daitezkeen pertsianak d) Isolamendu termikoa e) Inertzia termikoa f) Zubi termikoak g) Inguratzaile erdi-gardena h) Aireztapena i) Aire sarrerekiko hermetikotasuna Hurrengo parametroen artetik isolamendu termikoaren zehaztapenerako (d)), De la casa pasiva al estándar Passivhaus liburutik lortutako adibidean, Lisboa, Mexiko Hiria, Rio de Janeiro eta Madrileko etxebizitzek behar dituzten isolamendu termikoen eskaera ezberdinak ikus daitezke. Espainiako araudiak
28 ezarritako lodiera duen 10x10x10 m-ko etxebizitzatik abiatu da eta isolamendu termiko egokia lortzeko aldaketa ezberdinak burutu dira (e.g. lodiera ezberdinak aplikatu,...) ezaugarri espezifikoak lortu arte. [1]
Aurretik esan bezala (3.) proiektu honen helburua, Passive House Databasearen bidez lortutako datuekin Suitza, Herbehereak, Luxenburgo, Txekiar Errepublika eta Espainiako etxe pasiboen bi analisi burutzea izan da; herrialde hauetako passive house-en ezaugarrien deskribapena eta kanpoko hormen aldagai termodinamikoen ikasketa. Kanpoko hormaren ezaugarrien barruan, isolatzaile materiala, hauen lodiera eta U bero transferentzia koefizientea aztertzea erabaki da. 4.Irudian Passive house Database-tik lortutako passive house-en eraikuntza moten sailkapena ikus daiteke. 1.Taulan lau etxebizitza bereiz daitezke, bakoitzak bere ID zenbakia duelarik: 1. Taula: Passive house eraikuntza moten sailkapena norberak egindakoa
Informazio hau kontuan hartuta, eta etxebizitza guztien isolatzaileak identifikatu ondoren (1. Eranskina,) passive house eraikuntza mota bakoitzean, 1.taula, erabiltzen diren isolatzaileak aztertu dira ( zein herrialdeetakoak diren kontuan ID ZENBAKIA: Etxebizitza mota Deskribapena 1 Harlangaitz-hormadun eraikuntza 2 Egurrezko eraikuntza 3 Hormigoizko forma isolatudun eraikuntza 4 Eraikuntza mistoa (egurra eta harlandua)
29 hartu gabe). Horretarako 127 datuen artetik, Zebra 2020-ko sailkapena erreferentziatzat hartuta, etxebizitza moten 1,2,3 eta 4 ID zenbakien sailkapena egin da eta ondoren isolatzaile motak zenbatu. 2.taulan ikus daitekeen bezala, 127 datuen sailkapena eta zenbaketa horrela egin da:
2. Taula: Eraikuntza mota bakoitzerako norberak egindako isolatzaileen zenbaketa
Datuak sailkatzerakoan datuen arteko inkoherentziekin arazorik ez izateko asmoz, honako erabakiak hartu dira: horma berean bi isolatzaile mota dauden kasuetan biak zenbatu dira (horregaitik datuen guztizko baturak ez du 127 ematen) eta Zebra2020 zerrendatik at dauden isolatzaileen izenak "Beste batzuk" talde barruan sartu dira. Azkenik grafikoak egin dira eta bertatik hainbat ondorio atera dira. 5.3.2. Isolatzailearen lodieraren eragina prezioan (Soilik EPS)
Aurretik esan bezala (5.2.1.1.), isolatzaileak zenbat eta lodiera handiagoa izan, hormaren bero tranferentzia murriztu egingo da baina aldiz kostua handitu, ondorioz oso lan garrantzitsua da lodiera optimoa ezartzea.
10.Irudia: Produktu baten bizitza zikloaren irudikapena.
Isolatzaile termikoen optimizazioa, isolatzailearen (produktuaren) bizitza zikloaren analisian oinarrituta dago. Bizitza zikloak urte batzuen buruan izango diren kostu guztiak barne hartze ditu eta kostu hau minimizatzen bada egoera optimoa lortu daiteke, ikuspuntu matematiko batetik bai behintzat. Frogatuta dago horma eta zoruen isolatzaileek %77-ko energia aurrezpena eragin dezaketela. [12] Isolatzaile lodiera zehazteko Turkian burututako ikasketa batean, bertako hiru hiri hotzenak aukeratu dira. Ikasketan lortutako datuekin, ekonomikoki optimoa den isolatzailearen kalkulurako formula orokor bat ondorioztatu da. Hiru hiri hotzenen artean isolatzaile balio optimoena, egun epel gehien dituenarena da, isolatzaile gutxiago behar baita tenperatura altuetan. [12] Bestalde, isolatzaileen prezioari dagokionez, 4.3.1 atalean azaldu den bezala, aukeratutako herrialdeetan isolatzailerik erabiliena EPS da eta ondorioz Espainian bere prezioa aztertzea erabaki da. "Generador de Precios España"-n poliestireno hedatua, poliestireno estruitua eta lana mineralaren lodieraren araberako prezioak kalkulatu daitezke (beste programa batzuk daude kalkulu hauek burutzeko baina kasu honetarako hau aukeratu da, beraz ez du zertan zehatzena izan behar). Ezaugarrien aukeraketarako panel mota, lodiera (mm) alboetako mekanizazioa eta kokapenerako materiala aukeratzeko aukerak ematen dira. [13]
31 Prezioen arteko konparaketa bat egiteko asmoz, muturreko bi lodiera aukeratu dira. Kontuan izan behar da kalkulatutako prezioa m2-ko dela eta ondorioz isolatzailearen prezioa etxebizitza osoaren azalerak baldintzatuko du. 1.Kasua: o EPS o Gainazal leuneko panel zurruna, eroapen termikoaren balioa 0,031 W/(mK) o Lodiera 20 mm o Alboko mekanizazio zuzena o Mortero itsasgarria eta fijazio mekanikoak
Aurretik esan bezala bi kasu hauen isolatzailearen prezioa m2-ko emanda dago eta ondorioz etxebizitza familiabakar baten neurri estandarrak erabiliko dira bi kasuen isolatzaileen kostua kalkulatzeko. Etxebizitza ereduaren dimentsioak honakoak dira: solairu bakarreko etxebizitza aukeratu da eta bere azalera 63 m2 -koa dela estimatuko da (7m x 9m ). Etxebizitza batean eroso bizitzeko altuera tartea 2.3m eta 2.5m-koa izatea gomendatzen da eta eredu honetarako, altuera minimoa aukeratu da, 2.3m hain zuzen. [14] Leihoei dagokienez, etxebizitza mota eta araudiaren arabera kopuru eta dimentsioen bariantza dago, kasu honetarako, solairuaren dimentsioaren %10-a leihoak izatea erabaki da. Isolatzailearen prezioaren kalkulurako sabaiaren azalera ere kontuan hartu da lan honen helburuen artean sabaiaren ikasketa ez dagoen arren. Isolatzailearen preziorako soilik erabili da prezioaren balio erreal batera hurbiltzeko asmoz.
33 6. EMAITZAK 6.1. Terminoen itzulpenak eta datuen inkoherentziak
Esan bezala, Passive House Institute-ek bidalitako 3.988 datuen informazioa alemanez eta ingelesez dagoela adierazten da exceleko goiko zutabeetan, baina datuak aztertzerakoan, beste hainbat hizkuntzatan daudela ikusi da. Txekiar Errepublikaren kasuan adibidez, kanpoko hormaren informazioa txekieraz idatzita zegoen eta itzultzaileen laguntzaz (Googe traductor, Eluyhar hiztegia eta Euskaltzaindiren hiztegia) termino gehienak itzultzea lortu da. Ondorioz, baliteke itzultzailearen presizio faltagatik edota excelen datuen zehaztasun faltagatik errore minimo bat egotea, gehienbat isolatzaileen izenetan, oso zaila izan baita itzulpenetatik isolatzaile mota zehaztea. Bestalde, aurretik azaldu bezala (5.2.1.2.), 3.988 datuen excelean U balioen kasuan, balio ezberdinak ageri dira etxebizitza bakoitzerako eta ondorioz, erabakiak hartu behar izan dira ikasketarekin aurrera jarraitzeko. Hau dela eta, Passive House Database datu basearen datuen inkoherentziak zuzentzea eta kontrastatzea ezinbestekoa litzateke etorkizuneko azterketei begira eta baita datu-basearen zehaztasun maila altuago bat lortzeko asmoz.
Nahiz eta hasierako helburua zonalde klimatikoa, U bero transferentzia orokorra eta isolatzaile motaren arteko erlazioak burutzea izan den, alde batera utzi da ez baitago Europako herrialdeen klimen datu espezifikorik ikasketa hau burutzeko. Aukeratutako 127 etxebizitzen kokapenak ez daude Zebra 2020 sortutako zonalde klimatikoen distribuzioan eta beraz ezin da analisi zehatz bat burutu. Ondorioz, etorkizunera begira, Europa mailako zonalde klimatikoen metodologia zehatz bat eta datu base bat sortzea komenigarria izango litzateke mota honetako analisi eta ikasketak garatzea ahalbidetzeko asmoz.
Passive House Database-tik lortutako datuetan, kasu askotan ez dira termino estandarrak erabiltzen eta ondorioz isolatzaile mota zein den ulertzeko zailtasunak egon dira. Enpresa askok isolatzaileari enpresaren izena esleitzen diote edota isolatzaileen izenak fabrikatzailearen izenaz ordezkatuak izan dira eta ondorioz, internet bidez bilatu behar izan dira izen horiek, zein isolatzaile mota den jakiteko asmoz. Beharbada, isolatzaileeri erreferentzia egiteko terminoak biltzen dituen zerrenda bat exitituko da, baina ez da horren erregistrorik lortu. 3.Taulan aurkitu diren terminoen eta bakoitzak adierazten duen material motaren adibide bat ikus daiteke (kontuan hartuz hauek soilik aztertutako herrialdeetakoak direla, baliteke gainontzeko herrialdeetan gehiago aurkitzea). Material hau ezinbestekoa izan da ekimen honen garapenerako eta ondorioz, komenigarria izango litzateke, oraindik baldin ez bada burutu, Europa mailan termino amankomunak sortzea hizkuntza guztietan ulergarriak izateko, hau da, isolatzaileei termino unibertsalak esleitzea. Modu horretan, lana erraztea ahalbidetuko litzateke eta baita azterketa zehatzagoak burutzea. OSB Isolatzaileekin konbinatuta erabiltzen den estruktura da. WLG Lana de mineral isolatzailea WLS Lakonita poliestireno aparra Bisotherm BisomarkTEC Isolatzaile fabrikatzailearen izena. WDVS Material ezberdinez osatutako isolatzailea. (Sistema de aislamiento térmico exterior) Neopor Poliestirenozko panelak (EPS, XPS) Pavaflex Egur zuntzezko isolatzaile malgua ROCKWOOL 403 Lana de roca-zko panel zurruna GEOPANEL Adreilu eta igeltsoaren portaera antzekoa duen isolatzaile mota bat. GUTEX Fatxada isolatzaile sistema ekologikoa. Gustuen arabera konfiguratu daiteke: Egurra, zink, arbela…
6.4. Isolatzaile material erabilienak etxebizitza motaren arabera
Informazio hau kontuan hartuta, eta etxebizitza guztien isolatzaileak identifikatu ondoren (1.Eranskina) passive house eraikuntza mota bakoitzean, 1.taula, erabiltzen diren isolatzaileak aztertu dira ( zein herrialdeetakoak diren kontuan hartu gabe). Horretarako 127 datuen artetik, Zebra 2020-ko sailkapena erreferentziatzat hartuta, etxebizitza moten 1,2,3 eta 4 ID zenbakien sailkapena egin da eta ondoren isolatzaile motak zenbatu. 2.taulan ikus daitekeen bezala, 127 datuen sailkapena eta zenbaketa horrela egin da. Datuak sailkatzerakoan datuen arteko inkoherentziekin arazorik ez izateko, honako erabakiak hartu dira: horma berean bi isolatzaile mota dauden kasuetan biak zenbatu dira (horregaitik datuen baturak ez du 127 ematen) eta Zebra2020 zerrendatik at dauden isolatzaileen izenak "Beste batzuk" talde barruan sartu dira. 1.Eranskineko datuekin lau eraikuntza motetarako isolatzaile materialen erabileraren grafikoak kalkulatu dira:
1. Grafikoa: 1.Motako Passive House-en isolatzaile erabilienen %-en grafikoa norberak egindakoa
2. Grafikoa: 2.Motako Passive House-en isolatzaile erabilienen %-en grafikoa norberak egindakoa
3. Grafikoa: 3.Motako Passive House-en isolatzaile erabilienen %-en grafikoa norberak egindakoa
4. Grafikoa: 4.Motako Passive House-en isolatzaile erabilienen %-en grafikoa norberak egindakoa
38 Grafikoei erreparatuz ondorio nagusi hauek atera daitezke: 1, 3 eta 4 eraikuntza motetan isolatzaile erabiliena EPS (Poliestireno hedatua) da. Egurrezko eraikuntza motan, 2-an, egurra eta zelulosa dira isolatzaileetarako materialik erabilienak. Ondorioz baieztatu daiteke, eraikuntza mota eta isolatzaile materiala independenteak direla lehenengo hiru kasuetan, hau da, harlangaitza, hormigoia edota egurra eta harlandua erabiltzeak ez du erabiliko den isolatzaile materialaren aukeraketa baldintzatzen.
Aipagarria da ere herrialde hauetako etxe pasiboetan fenol aparra eta poliisozianuratoaren erabilera nulua dela eta 1 motako etxebizitzetan izan ezik, gainontzekoetan poliuretanoa ere ez dela erabiltzen.
5.2.2. atalean esan bezala, passive house-en irizpideak ez daude klimaren menpe eta eraikuntza bakoitzaren diseinua, eraikiko den lurraldearen klima bakoitzera egokitu beharko da, baina oraindik ez dago U baliorik klima bakoitzeko etxebizitza bakoitzari aplikatzeko. Egoera honi irtenbidea emateko, PHPP metodoa aplikatzen da eta isolamendu termikoaren zehaztapenaren kasua azaltzeko, De la casa pasiva al estándar Passivhaus liburutik lortutako adibidea erabiliko da. Bertan, Lisboa, Mexiko, Rio de Janeiro eta Madrileko etxebizitzek behar dituzten isolamendu termikoen eskaera ezberdinak ikus daitezke. Espainiako araudiak ezarritako lodiera duen 10x10x10 m-ko etxebizitzatik abiatu da eta isolamendu termiko egokia lortzeko aldaketa ezberdinak burutu dira ezaugarri espezifikoak lortu arte. Isolamenduaren eraginaren ikasketa burutzen da horma eta sabaietan eta aurreko atalean ( d) eguzki izpiekiko babesa) lortutako emaitzetatik abiatuz hiri bakoitzeko etxebizitza simulatzen da. Erreferentziatzat hartutako etxebizitzak 40mm-ko lodierako isolamendua dauka hormetan (0,68 W/m2K –eko transmitantziaren baliokidea) eta 80mm-koa sabaian (0,39 W/m2K –eko transmitantziaren baliokidea). Konfigurazio batetik eta lodiera ezberdinak aplikatuz etxebizitzaren simulazioa burutzen da. Gainontzeko parametro energetikoak konstante mantentzen dira prozesu osoan zehar. [1] Madril Berokuntza sistema: Isolamendu termikoa efizienteagoa da bere lehenengo zentimetroetan, baina saturazio egoerara iristen da hormetan 100mm-ko lodieerara heltzean eta sabaian aldoz 140mm-ra heltzean.
Hozte sistema: Isolamendu termikoak ez du inolako eraginik hotzaren eskaeran, eraikuntza ondo optimizatua baitango kontzeptu pasibo garrantzitsuenetan (orientazioa, trinkotasuna, eguzkiarekiko babesa).
Lisboa Berokuntza sistema: Ikus daitekeen kurba Madrilekoaren oso antzekoa da. Hormetako isolamendua 100mm-koa eta sabaietakoa 140mm-koa denean, berkokuntza sistemaren eskaria %30 jaisten da, 42 kWh/m2-tik 28 kWh/m2-ra.
Mexiko Hiria Berokuntza sistema: Kurba Madrilekoaren oso antzekoa da. Hormetako isolamendua 100mm-koa eta sabaietakoa 140mm-koa denean, berkokuntza sistemaren eskaria %27 jaisten da.
Aurreko grafiko eta ondorioetatik esan daiteke klima bakoitzak eragin ezberdina duela isolatzailearen aukeraketan. Aukeratutako balioak Espainiako araudia eta passive house-en berokuntza eta hozte sistemetarako erreferentzia diren balioak kontuan hartuta erabakitzen dira. [1] Nahiz eta erraminta erabilgarriak izan eskura, oraindik ez dago metodologia zehatzik Europako herrialdeetan etxe pasiboen U-balioaren mugak zonalde klimatikoaren arabera ezartzeko eta hortaz, etxebizitzen eraikuntzak zehaztasun falta bat dute, denbora guztian horrelako konparaketak burutzea lan neketsua baita. Gaur egun, oraindik, herrialde bakoitzeko arkitekto eta adituen eskura dago zein balio ezarri parametro bakoitzari eta beraz, erabakiak desberdinak izango dira, nork bere irizpideak ezarriko baititu. 6.6. Isolatzailearen lodieraren eragina prezioan (EPS)
Aurretik esan bezala, Generedaor de precios erramintaren laguntzaz kalkulatutako EPS isolatzailearen bi kasuen prezioa m2-ko emanda dago eta beraz, etxebizitza familiabakar baten neurri estandarrak erabiliko dira bi kasuen isolatzaileen kostua kalkulatzeko.
43 Etxebizitza ereduaren dimentsioak honakoak dira: solairu bakarreko etxebizitza aukeratu da eta eta bere azalera 63m2-koa dela estimatuko da (7m x 9m ). Etxebizitza batean eroso bizitzeko altuera tartea 2.3m eta 2.5m-koa izatea gomendatzen da eta eredu honetarako altuera minimoa aukeratu da 2.3m-koa. [14] Leihoei dagokienez, etxebizitza mota eta araudiaren arabera kopuru eta dimentsioen bariantza dago, kasu honetarako, solairuaren dimentsioaren %10- a leihoak izatea erabaki da. Neurri hauekin alboetako hormen azalera 73,6m2-koa da eta %10-a aplikatuz, leihoen azalera 7,36m2-koa izango da. Sabaiaren azalera 63m2-koa da eta ondorioz isolatzailea jarri beharreko azalera totala 129,24m2-koa da. Isolatzailearen prezioaren kalkulurako sabaiaren azalera ere kontuan hartu da lan honen helburuen artean sabaiaren ikasketa ez dagoen arren. Isolatzailearen preziorako soilik erabili da prezioaren balio erreal batera hurbiltzeko asmoz. Datu hauekin EPS isolatzailearen prezioa honako hau izango litzateke:
2.Kasua: 14,18 €/m2 * 129,24m2 = 1.832,62€ Espero genuen bezala, zenbat eta isolatzaile gehiago erabili edota etxebizitzaren metro karrutak handitzen badira, isolatzailearen kostua handitu egiten da. Bi kasu hauek aztertuz, isolatzailearen lodiera maximoa erabiliz, lodiera minimoarekin baino %52,75 handitzen da kostua. Beraz klimaren eraginak eta etxebizitza bakoitzaren eskariak, merketu edo garestituko du isolatzailearen erabilera. Ondorio argiagoak ateratzeko asmoz egokiena, isolatzaile mota ezberdinek izango luketen prezioa haien lodiera ezberdinen arabera konparatzea izango litzateke, baina dimentsio honetako lan baterako datu horiek eskuratzea eta lantzeak denbora gehiegi ekarriko luke eta ondorioz alde batera utzi da. Gainera esan beharra dago "Generador de Precios de España" aurki daitezkeen programa guztietatik bat dela eta ondorioz balikete zehatzena ez izatea.
Ondoren lanaren planteamendua aurkeztuko da, lana burutzeko ekintzen deskonposaketan oinarritutako egiturarekin. Plana hurrengo atazak jarraituz burutu da:
2. ATAZA: Berrikuspen literarioa Ekintza honek, aurretik adierazitako gaiari buruzko perspektiba global bat lortzeko asmoz, informazioa bilatzeko burututako ekintzak barne hartzen ditu.
3. ATAZA: Informazioaren analisia Eginkizun honen helburua, informazio iturri desberdinetako ideia garrantzitsuak lortzea da, horrek edukia anbiguotasunik gabe adierazteko aukera ematen baitu, jasotako informazioa gordetzeko eta biltzeko xedearekin.
4. ATAZA: Datuen lorpena Ekintza honetan, Europako herrialdeen etxe pasiboen datuak Passive House Institute-tik lortu dira eta klima eta isolamendu materialei dagokien datuak Zebra 2020-tik.
5. ATAZA: Datuen analisia Ataza honen helburua ikasketarako datu esanguratsuenak aukeratzea eta ondoren, dagokion azterketa eta konparaketak burutzea da.
6. ATAZA: Emaitzak eta Ondorioak Zeregin honen helburua, grafiko eta taulen bidez aurreko atazetako analisia erakustea eta konparatzea da.
Amortizazioak, proiekturako erabiltzen diren aktibo finkoak dira: Amortizazioak Hasierako prezioa Bizitza Erabilgarria Proiektuaren iraupena GUZTIRA Ordenagailua 1.800 € 8 urte 7 hilabete 131,25 €
Atal honetan aurretik egindako analisien bidez, hasieran planteatutako helburuen eta lanaren bukaeran lortutako emaitzen arteko ondorioak adieraziko dira. Passive House Institute-ek bidalitako Europako herrialdeetako etxe pasiboen datuen informazioa ezinbestekoa izan da lan honen garapenerako. Hala ere, datuetan erabilitako hizkuntza desberdinei egin behar izandako itzulpenek, eta baita datuen balioen arteko kontraesanek, lana zaildu dute; erabaki ugari hartu behar izan dira lanarekin aurrera jarraitzeko eta horrek guztiak analisiaren emaitzetan zehaztasun falta bat gehitu du. Isolatzaileen terminoei dagokienez, Zebra 2020 datu basetik lortutako isolatzaileen zerrendatik aparte, beste hainbat aurkitu dira; isolatzaile fabrikatzaileen izenak edota beste enpresa batzuenak. Hori dela eta termino berriak aztertu behar izan dira eta datu baseko zerrendara egokitu. Izan ere, beharbada, isolatzaileei erreferentzia egiteko terminoak biltzen dituen zerrenda bat existituko da, baina ez da horren erregistrorik lortu. Beraz, komenigarria izango litzateke Europa mailan termino amankomunak sortzea hizkuntza guztietan ulergarriak izateko, hau da, isolatzaileei termino unibertsalak esleitzea. Horrek guztiak benetako arazoa konpontzea ekarriko luke, hau da, Passive house Database-a hobetzea; informazio guzti hau, datu baseko inkoherentziak konpontzeko edota herrialde guztietarako ulergarria egitea ahalbidetuko lukeelako. Aukeratutako herrialdeen datuak aztertzean, passive house-ak herrialde osoan sakabanatuta daude eta eremu bakoitzak klima ezberdina dauka. Hasiera batean aukeratutako bost herrialdeen etxe pasiboen ezaugarriak eta bakoitzaren kokapeneko klimen arteko konparaketa bat egitea pentsatu da. Eginkizun hau aurrera eramateko, Zebra 2020ko klimen datuak ez dira nahiko izan lan arrakastatsua lortzeko, ez baitaude kokapen guztien klimen datuak eta ondorioz zonalde klimatikoaren ikasketa alde batera utzi behar izan da.
49 Espainiaren kasuan adibidez, Eraikuntzako Kode Teknikoak (Código Técnico de la Edificación, CTEko 1.Sección) Espainiako bost zona klimatikoak bereizten ditu, eta horren arabera, kokapen bakoitzeko eraikuntzentzat balio termodinamikoak esleitzen ditu. Zoritxarrez, metodologia hau ez dago Europa mailara ondo hedatua eta beraz, etorkizunera begira, Europako herrialdeen klimen metodologia zehatz bat garatzea eta datu base bat sortzea komenigarria izango litzateke hasiera batean planteatutako ikasketa eta beste hainbat osatzeko asmoz. Europa mailako zonalde klimatikoaren datu base baten faltak, beste arazo batzuetaz ohartzera eraman gaitu. Nahiz eta baliabide erabilgarriak izan eskura, oraindik ez dago metodologia zehatzik Europako herrialdeetan etxe pasiboen U-balioen mugak zonalde klimatikoaren arabera ezartzeko. Gaur egun, oraindik, herrialde bakoitzeko arkitekto eta adituen eskura dago zein balio ezarri parametro bakoitzari eta beraz, erabakiak desberdinak izango dira, nork bere irizpideak ezarriko baititu. Bestalde, isolatzaile mota bakoitzaren erabilera, etxearen ezaugarriak, zonalde klimatikoak etab. baldintzatzen dute. Passive house etxebizitzen eraikuntza motari dagokionez, frogatu da, berdin diola harlangaitzezko, egurrezko, hormigoizko edo mixtoa den etxebizitza den, kasu gehienetan erabiliena EPS (Expanded Polystyrene) motako isolatzailea dela. Ikasketa honen bidez lortutako emaitzak indartzen dira "Environmental assesment of a nano-technological aerogel-based panel for building insulation, (2017)" zientzia artikuluan baieztatutakoarekin. Isolatzaile materialen mundu mailako merkatua kontsideratuz, %90-a EPS, SW (Stone Wool), GW (Glass Wool), XPS eta PU (Polyurethane)-k osatzen dute (Sierra-Pérez et al., 2016). Aldiz, Europa mailan, isolatzaile materialen merkatua, produktuen bi taldez osatuta dago eta apardun material organikoen taldekoek, merkatuaren %27-a osatzen dute, EPS, XP eta PU. Gainontzeko material guztiek %13-a baino gutxiago osatzen dute (Papadopoulos, 2005). Azkenik, espero zen bezala, alderdi ekonomikoari dagokionez, zenbat eta isolatzaile lodiera handiagoa erabili, hormetatik kanporazko bero transferentziak
50 murriztu egingo dira baina kostuak aldiz igo. Hori dela eta, bi alderdien arteko oreka aurkitu beharra dago, klimaren eraginak eta etxebizitzaren gainontzeko ezaugarriek ahalbidetzen duten heinean. Lan honetan landutako bi kasuen arabera (6.6.), EPS materialaren lodiera 20mm-tik 100mm-ra igotzean kostuak %52,75-ean igotzen dira. Hau guztia kontuan izanda, eta informazio gehiago lortzeko asmoz, interesgarria izango litzateke Europako passive house-etan erabiltzen diren isolatzaile material mota gehiagoren arteko konparaketa ekonomikoa burutzea. Lan hau, Europako bost herrialdeetarako eta hauen kanpoko hormaren U balio, isolatzaile material eta kanpoko lodierarentzat burutu da, baina komenigarria izango litzateke, etorkizunera begira, ikasketa Europako herrialde guztietara eta etxebizitzen gainontzeko ezaugarrietara zabaltzea. Gaur egun, klima-aldaketa gizartean geroz eta garrantzi handiagoa hartzen ari den arazo bat da; etxebizitza mota hauen ikasketak, eta hauen zenbait faktoreren portaeraren analisiak, hainbat datu eta emaitza interesgarri lortzera eraman gaitzake, kutsadura iturriak oraindik gehiago murrizteko bideak garatzea ahalbidetuz. | science |
addi-c2dc3ebf9022 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29462 | Passive House etxebizitza familia-bakarren analisia Espainian, Frantzian eta Italian. | Méndez León, Iraia | 2018-10-31 | Esker onekoak
Lehenbizi eskerrak eman nahi dizkiot nire lanaren zuzendariari Itziar Martinezeri, bere arduragatik eta ni gidatzeko izan duen gaitasunagatik. Halaber, eskerra eman nahi dizkiet ere Izaskun Alvarezeri eta Enara Zarrabeitiari zenbait momentuetan eskaini didaten laguntzagatik. Eskerrak eman nahi dizkiot nire gurasoei eta nire ahizpari etapa luze honetan eskaini didaten sostenguagatik. Azkenik eskerrak eman behar dizkiot Passive House Institutuari, izan ere eman dizkidaten datuei esker ikerkuntza hau buru ahal izan dut.
Laurpena Gradu amaierako lan honen bitartez, Passive House motako etxeen transferentzia termikoaren koefizienteak (U-balioa) kontsumo energetikoan daukan eragina frogatu nahi izan da. Horretarako, lehenik eta behin aipaturiko terminoak definitu dira eta Passive House estandarraren inguruan indarrean dagoen araudia ikertu da. Ondoren, Espainiako, Italiako eta Frantziako Passive House etxebizitza familia-bakarrak kontuan hartu dira eta era ezberdinetan sailkatu dira transferentzia termikoaren koefiziente desberdinen eta kontsumo energetiko mota desberdinen arteko Pearson korrelazioak kalkulatzeko eta erregresio desberdinak egiteko. Azkenik, Espainiako kasua modu sakonago batean ikertu da.
1. Sarrera Azken boladan, Europako gizartea programa dibulgatzaileen bitartez, energia aurrezpen beharraren eta honen erabilpen eraginkorrari buruz kontzientziatzen hasi da. Hala ere, nahiz eta oraindik ere gauza asko egitear dauden, gero eta garrantzi gehiago irabazten ari da. Testuinguru honetan nabarmena da Europako herrialde guztietan energia berriztagarrien erabilpenaren handikuntza. Haatik, gizarte baten iraunkortasuna lortzeko, zentzudunena eta ekonomikoena benetan beharrezkoa den energia soilik xahutu behar dela ulertu behar da. Kontsumo energetikoaren eta eraikuntzaren inguruko ikuspegi berri honekin, Passive House estandarra sortzen da. Ikerkuntza honen helburu nagusia Passive House motako etxeen transmisio termiko koefizienteak (U-balioa) kontsumo energetikoan daukan eragina ulertzea da. Horretarako, Espainiako, Italiako eta Frantziako Passive House etxebizitza familia-bakarrak ikertu dira. Helburu nagusia bete nahian, transmisio termiko koefizientearen eta kontsumo energetikoaren kontzeptuak analizatu dira eta Passive House estandarraren inguruan nola erabiltzen diren ulertu da. Gainera, U-balioaren kontzeptuan sakontzeko helburuarekin aukeratutako 3 herrialde hauetan koefiziente honen inguruan indarrean dauden legediak analizatu dira.
2. Testuingurua Klima Aldaketari Buruzko Gobernu Arteko Taldeak (ingelesez: Intergovernmental Panel on Climate Change edo IPPCC) egindako bosgarren txostenean argi geratu da gaur egun aldaketa klimatikoaren inguruan dagoen egonezina, lurraren gainazalean azken hiru hamarkadak aurreko edozein hamarkadak baino epelagoak izan baitira. Gainera, azken bi hamarkadetan Groenlandiako eta Antartikako izotz mantuaren masa txikitzen joan da. Bosgarren txosten honen arabera, berotze-globalaren kausa probabilitate oso handiarekin (%90 baino handiagoa), gizaaktibitatearen ondorioz emititutako karbono dioxidoa da, hau energia fosileko kontsumoarekin erlazionatuta dago.[1] Europar Batasunaren (EB) guztizko kontsumo energetikoaren %40a eraikinei dagokie. Sektore hau hedapen fasean dago eta hori energiaren eskaria handitzea dakar.[2] Azken boladan, klima leunetan baita, eraikinaren berokuntzarako eta hozketarako kontsumitzen den energia, nahiz eta argiztapenerako eta uraren berokuntzarako ere energia erabiltzen den, eraikinen bizi-baliagarriaren etapa ezberdinetako emisioen arduradun nagusiak dira. Kontsumo hauek karbono dioxido emisioen iturburu nagusiak dira, materialen fabrikaziorako, erauzketarako eta eraikin beraren eraikuntzarako beharrezkoa den energiaren aurretik kokatzen baitira.[3] Gaur egun, Europar Batasuna zenbait erronka garrantzitsuei aurre egin behar die hurrengo arrazoiengatik: energia inportazioaren menpekotasunagatik, baliabide energetikoen eskasiagatik, aldaketa klimatikoa mugatu behar izateagatik eta krisi ekonomikoa gainditu beharragatik. Erronka hauek gainditzeko energiaren eraginkortasuna baliabide baliotsu bat da.[4] Energia eraginkortasunaren zuzentarauaren helburu nagusia 2020-rako Europar Batasunaren kontsumo energetikoa %20an murriztea lortzea da. Nazio mailan helburu hau lortzeko, herrialde kideak, batzordearekin hitzartu ondoren, helburuak zehaztera behartuta daude. Gainera, herrialde bakoitzak bere erreforma nazionaleko programetan zehaztu behar du helburu horiek nola lortuko dituen. Herrialde kide bakoitzak efizientzia energetikoaren helburu nazionalak, kontsumo energetiko primarioan edo finalean, energia primarioaren edo finalaren aurrezpenean eta intentsitate energetikoan oinarrituz zehaztuko dituzte.[4]
Herrialde bakoitzari lotutako plan ofizialak iraunkortasunaren inguruan gutxieneko eskakizun batzuk ezartzen dituzte, eta haien eskakizunak joera politiko eta sozialaren arabera alda daitezke. Araudi honen zati handi bat, eraikuntzarako erabiltzen den energia kontsumoa kontrolatzen du eta, era laburrago batean jasangarritasunaren beste alderdi batzuk ere islatzen ditu. Araudi hauen arazo nagusia aldakorrak direla da, sistema politikoaren eta eraikuntza industriak egiten dituen presioen menpekoak baitira.
Eraikuntzaren arloan, EBak Eraikinen eraginkortasun energetikoaren zuzentaraua (ingelesez, Energy Efficiency Directive, EED) igorri zuen. Zuzentarau honen helburu nagusia eraikinen efizientzia energetikoa hobetzea da. Horretarako, zenbait baldintza klimatiko eta tokiko berezitasunak kontuan hartzen ditu. Aldi berean, amankomuneko metodologia bat eta baldintza minimo batzuk zehazten ditu. Berokuntza-sistemarako, hozte-sistemarako, aireztapenerako, uraren berokuntzarako eta argiztapenera bideratutako energia arautzen du.[2]
Eraikinen eraginkortasun energetikoaren jatorrizko zuzentaraua 2002/91/CE da. Zuzentarau hau 2003ko urtarrilaren 4an indarrean jarri zen eta Europar Batasuneko kide guztiak aplikatu behar izan zuten, aplikatzeko epemuga 2006ko urtarrilaren 4a zen. Kyoto protokoloan oinarritu zen, honek 2010ean Europar Batasunari karbono dioxidoaren emisioak %8an gutxitzera eta emisio maila 1990ean zegoen emisio mailaren %5,2 azpitik egotera behartu zuen. [5] 2008 eta 2010 urteetan zehar garatutako prozesu legegile luze baten ondoren zuzentarau hau berritu zen eta 2010/31/UE Europar parlamentu eta kontseilu zuzentarauan bilakatu zen.[2] Berritutako testua kontzeptu berri bat barneratzen du: kontsumo energetiko ia nuluko eraikinak (EECN). Gainera, 2020ko abenduaren 31an mugatzat hartuta, eraikin berri guztiak EECN motakoak izan behar direla zehazten du, erakunde publikoentzat ordea, epe muga 2018ra murriztu egiten da. Termino berri honen, EECN, definizioa hurrengoa da: "Efizientzia energetiko oso altuko eraikinak dira eta behar duten energia, ia nulua edo oso baxua dena, batik bat energia berriztagarrien bitartez lortzen dute. Hala ere, iturri berriztagarrien bitartez lortutako eta in situ edo ingurunean prozesatutako energia ere erabiltzen dute"[2]
Herrialde bakoitzak EECN-ren kontzeptua bere Plan Nazionalean definitzen du eta ondoren, Europako Batzordeak Plan Nazional bakoitza ebaluatu egiten du. Gaur egun, Europa mailan EECN kontzeptua garapen bidean dago, Europako herrialdeen erdiak ia kontzeptua definitua dauka eta beste erdia garapen fasean dago. Gainera, askok dira, administrazio propioaren adituak barne, eraikinen eraikuntzarako metodo berri hau eraikuntza arloan erantzun energetiko hoberena bezala ikusten dutenak.[6] EECN-ren inguruko Europako legedi nagusiak 1.taulan azaltzen dira. Espainia , Europar Batasunaren kide bat izanda, Europako Legebiltzarreko zuzentarauak lege nazionaletara bidaltzera behartuta dago. "Eraikinen Zuzendaritza Energetikoaren Eraginkortasunari buruzko Europako Zuzentarauak" (EPBD) Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoari (CTE) transferitu zaizkio eta eraikinetan energia aurrezteko oinarrizko dokumentuan (DB-HE) adierazita geratzen dira, bertan arkitektura proiektu baten ezaugarri energetiko aktiboak zein pasiboak zehazten dira, nazioarteko estandarren arabera jasotako iraunkortasun irizpideak kontuan hartuta. DB-HE eraikuntza iraunkorrago bat lortzeko lehen urratsa bezala ulertzen da, bere kontzeptu asko hobetzeko gai dena. Dokumentu honen helburua, M/480 Europako agintaldia eratorritako arautegien arabera adierazle sistema bat ezartzea da baita, eraginkortasun energetikoaren inguruko helburu zehatzak eta argiak ezartzea ere.[7]
Berritze fasean dauden eraikinetan eta eraikin berrietan energia kontsumo ia nuluko eraikinen parte diren sistema eta soluzio desberdinak bultzatzeko eta sustatzeko.
Energia kontsumo ia nuluko eraikinekin erlazionatuta dauden gaiak bultzatzeko eta energetikoki eraginkorragoa, seguruagoa, erabilgarriagoa eta erabilerrazagoa den eraikuntza bat hedatzea lortzeko. Energia kontsumo ia nuluko eraikinen eta hiriaren arteko integrazioa indartzeko. Balio katean diziplina anitzeko foro bat sortzeko, energia kontsumo ia nuluko eraikinekin erlazioa duten adituen arteko harremana indartzea lortzeko. 2017ko martxoaren 8an egindako EECN VII Workshop-ean bertan parte hartu zuten aditu, instituzio elkarte eta enpresak hurrengo gogoetak egin zituzten: [8] EECN-en esparruen definizioaren gogoeta. Materialen, haien erabilpenaren eta eraispenaren bizi zikloa EECN-en definizioan sartu behar dira. Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) eta bere aplikazioa ez du zertan eraikuntza mugatu behar, erabilpena eta mantenua osotu beharko luke. EECN definizioa ez da zalantzagarria izan behar, lortu nahi den helburuaren arabera definitu behar da.
Arkitektura pasiboa bere inguruneko baldintza klimatikoetara egokitzen den arkitektura bezala definitzen da.
Arkitektura mota hau antzinatik existitzen da. Socrates( K.a. 469-399) arkitektura mota honi buruz idatzi zuen lehenengo pertsona izan zen. Bere megaroia, greziar etxeetatik abiatuz, oinplanoa aldatu egiten du forma trapezoidal bat emateko horrela, neguan eguzki energia gehiago biltzea ahalbidetzen du eta udan portxean instalatutako hegalen bitartez erosotasuna mantentzea lortzen du.[3] Tokian tokiko osagai energetiko hau XX.Mendean zehar diluituz joan zen, batez ere gerraosteko Nazioarteko Estiloko arkitekturaren boomaren ondorioz. Izena bera esaten duen bezala, Nazioarteko Estiloa tokiko arkitektura estiloetatik bereizi egiten da nazioartean aplikatzeko. Horrela, garaikideko eraikin proiektuak eta exekuzioak parametro estetiko, funtzional eta ekonomikoen arabera garatu dira. [3]
1970ean petrolioaren krisiarekin batera, eraikuntzaren ingurumen aspektuen eta bereziki aurrezpen energetikoaren beharraren inguruko kezka berpiztu zen. 3.2 Gaur egungo joerak Espainian
Azken bolada, Espainiako gizartea programa informatikoen bidez energia aurrezteko eta modu efiziente batean erabiltzeko beharrari buruz kontzientziatzea lortu da. Hala ere, nahiz eta gero eta garrantzi gehiago hartzen ari den, oraindik ere bide luzea dago egiteko. Zentzu honetan, Espainiako energia berriztagarrien erabilpenaren hazkundea nabarmena da. Haatik, gizarte baten iraunkortasuna lortzeko, zentzudunena eta ekonomikoena benetan beharrezkoa den energia soilik xahutu behar dela ulertu behar da. Helburu honekin, kontsumo ia nuluko eraikinak sortu dira (ECCN).
Eraikin baten energia-eraginkortasuna urteko erabilpen arruntetarako (ur berokuntza sanitariorako, hozte eta berokuntza sistemetarako) beharrezkoa den eskari termikoa asetzeko, kontsumitzen den energia kantitatearen eta elektrizitate beharren arabera kalkulatzen da. Efizientzia energetikoko indikatzaile batekin eta energia primarioaren kontsumoaren zenbakizko indikatzaile batekin adierazten da.
1.Grafikoan ikus daitekeen bezala, gaur egun eraikuntza arloan jasangarritasunari buruzko arauak hierarkia oso sinplea jarraitzen dute: neurri zehatzenak eraikuntza estandarretan definitzen dira ondoren, ingurumen ziurtagiriak definitzen dira eta azkenik arautegi nazionalak. Teknika eta soluzio konstruktibo eta arkitektonikoen oinarria desberdina da herrialde bakoitzean, herrialdean indarrean dagoen araudiaren araberakoa baita. Araudi hauek denboran zehar garatu dira, gizarte bakoitzaren premiazko beharren arabera. Hori dela eta, jasangarritasunaren inguruko aspektu erlatiboak kontrolatzen dituzten arauak funtsezko izaera izan ohi dute. Bestalde, ingurumen ziurtagiria jasangarritasunaren inguruko aspektu guztiak era integralean kuantifikatzeko eta kontrolatzeko pentsatuta daude, araudi nazionalak baino modu konplexuago batean.
1. Grafikoa: Eraikuntzari aplikatutako iraunkortasunaren piramidea [3] 3.3. Passive House
Termino hau Alemaniatik dator, Austriako zientzialari batek, Frest Doktorea, 1988. urtean asmatu baitzuen. Etxebizitzen eta ofizinen eraikuntzan kontsumo energetikoa gutxitzeko modu bati erreferentzia egiten dio. Hau da, Passive House etxebizitza bat energia oso gutxi kontsumitzen duen etxe bat da, berotze-sistemaren ohiko soluziorik erabili gabe bertan bizitzeameta erosotasun maila altu batez gozatzea posiblea egiten duena.[9] Passive House ez da estandar energetiko bat, baizik eta erosotasun maila altuena bermatzen duen kontzeptu integratu bat da. Passive House baten definizio zehatza hurrengoa da: " Passive House motako eraikinetan barruko airearen kalitate egokia lortzeko hau da, erosotasun termikoa (ISO 7730) lortzeko, bakarrik aire freskoaren berotze edo hozte prozesuaren bitartez lortzen da, ez dute inolako airearen birzirkulazio gehigarririk behar" [10] Eraikuntza estandarra Ingurumen ziurtagiria Indarrean dagoen arautegiaren iraunkortasuna
Balio numerikorik gabeko definizio hau klima guztietarako balio du. Definizio honen bitartez frogatuta geratzen da Passive House oinarrizko kontzeptua bat dela eta ez ausazko estandar bat. Eraikuntza mota honi eraikuntza pasiboa deritzo, etxe hauetan tenperatura konstante eta eroso bat mantentzeko energia oso gutxi behar baita eta ez baitituzte esfortzu aktiborik egiten (adibidez: erregaia errekuntza) tenperatura eroso hau lortzeko[8]. Mota honetako etxeek behar duten energia hain zuzen ere, etxe arruntek behar dutena baino %90ean txikiagoa da eta %75ean etxe berriekin alderatzen badira. Gainera, energia hau sistema pasiboen bitartez lortzen da, bertan bizi diren pertsonen bero korporalaren, eguzkiaren, etxetresna elektrikoen edo eguzki-kontrol egoki baten bitartez. Berogailuaren erregaiari dagokionez, espazio erabilgarri metro karratu bakoitza berotzeko 1.5 litro baino gutxiago erabiltzen dituzte. [10]
Berokuntza eta hozte eskariaren kontrolari buruz etxe hauek daukaten ikuspuntua garrantzi handikoa da, bereziki arkitektoentzat, alde batetik arkitekturaren elementu pasiboak garatzen dituztelako eta beste aldetik energetikoki eraginkorrak diren beste sistema aktiboen bitartez kontrol energetiko bat lortzen saiatzen direlako.
4. Helburua Lan honen helburu nagusia eraikinen energia-berrikuntzari buruzko ikuspegi berri bat aztertzea da, gutxieneko kontsumo energetikoaren beharrean oinarrituta. Zehazki, Pasive House motako etxeetan transmisio termiko koefizientearen (U-balioa) kalkulua eta hau kontsumo energetikoan daukan eragina ulertu nahi da. Horretarako, mota honetako etxeen kontsumo energetikoa kanpoko hormetan, teilatuetan eta lurzoruetan zehar ematen den transferentzia termiko koefizientearekin daukan erlazioa ikertu da. Haatik, Passive House barruan eraikin mota desberdinak identifikatu daitezke baina ikerkuntza etxebizitza familia-bakarretara bideratu da.
Helburu hori lortzeko lehenik eta behin, kontsumo energetikoaren eta U-balioaren kontzeptuak analizatu dira eta Passive House kontzeptuaren inguruan hauen erabilpena ulertu da. Ondoren, energia kontsumoaren eta transferentzia termiko koefizientearen arteko erlazioa 3 era desberdinetan alderatu da: Herrialdeen arabera. Espainia, Italia eta Frantzia herrialdeen etxeak ikertuko dira Passive House eraikuntza motaren arabera. Timber, masonry, mixed eta insulated etxe motak bereiztu dira. Zona klimatikoaren arabera. Sailkapen hau 2 era desberdinetan burutu da: Zebra2020 proiektuaren arabera eta Espainiaren kasuan etxeak, Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehatutako zona klimatikoaren arabera ere sailkatuko dira.
Kontsumo energetiko ia nuluko eraikinen helburu nagusiak hurrengoak dira: bertako edo inguruko energia berriztagarriak erabiliz kontsumo energetiko oso baxua gauzatzea eta eraginkortasun eta erosotasun maila oso altu bat lortzea.
Eraikuntzaren berrikuntzari buruzko ikuspegi berria, zehazki aipatutako EECN-ak klima eta tipologia anitzetarako onurak ekarri dituzte eta eraikuntza jasangarriaren etorkizuna dira. Onura hauek alderdi desberdinetan islatzen dira: Onura sozialak Ingurumen onurak Onura ekonomikoak Dagoeneko azaldu den bezala, hurrengo ikerketa Pasive House estandarrean oinarritzen da. Gizartearen ikuspuntutik, etxebizitza mota hauek ohiko eraikinak lortu ezin dituzten ongizate eta bizi kalitate ona proportzionatzen dute. Eraikin hauek daukaten isolamendu termikoari eta iragazkortasunari esker, erosotasun termiko eta akustiko bikaina lortzen da, baita airearen kalitate nabarmena ere. Modu honetan, barneko tenperatura konstante mantentzea (21ºC) lortzen da, urteko saioarekiko independenteki. Gainera, leihoak zabaldu ezin daitezkenez eta barrura sartzen den airea filtro batzuk dituen bero trukagailu baten bitartez sartzen denez, etxe barrura zomorroak eta bestelako zikinkeria sartzea ekiditen da. Ingurumen ikuspegitik, eraikin mota hauek beroketa globalaren funtsezko arrazoietariko bat diren CO2 isuriak nabarmenki murrizten dituzte. Gainera, eraikuntzarako, mantenurako eta eraikinaren erabilpenerako behar den energia kantitatea murrizten dute, energia hau Europar Batasunaren energia kontsumoaren %40a da.[2] Ikuspuntu ekonomikotik, eraikin hauei esker urteko gastuetan ematen den aurrezpena nabarmenki hauteman daiteke. Nahiz eta etxe pasibo baten eraikuntza kostua %5 eta 10% bitarteko gainkostu bat (1000-1200 €/mm2) suposatu ,ematen den aurrezpen energetikoaren
bitartez, etxe konbentzionalekin alderatuz gero %80ra arte izan daitekeena, 5 eta 10 urte bitartean gainkostu hori amortizatzea lortzen da.[11] Hori dela eta, etorkizuneko ikerketa lerro gisa, premiazkoa kontsideratzen da ohiko etxebizitzen aurka Passive House etxebizitzak duten ingurumen eraginean sakontzen jarraitzea. Laburbilduz, energia-iturri guztiak ingurumenean eragina dute. Horregatik, eragina murrizteko, lehendabiziko era energiaren kontsumo eraginkorra burutzea da. Ulertu behar da energia garbiena kontsumitzen ez den energia dela.
6. Metodologia Testuingurua eta artearen egoera ikusi ondoren, ikerkuntza honen helburu nagusiena Ubalioak kontsumo energetikoan daukan eragina ikertuko da.
U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa analizatzeko Espainiako, Italiako eta Frantziako 219 Passive House familia-bakarreko etxebizitzak hartu dira Passive House datu-basetik[12]. Dena dela bi balio horien arteko erlazioa ikertu aurretik, lehenik eta behin U-balioaren inguruan gehiago sakontzea erabaki da. Ondorioz, 3 herrialde hauetan Ubalioaren inguruan dauden mugaketak ikertu dira (7.1 atala). Ondoren, Zebra2020 proiektuak Europa mailan U-balioaren batez bestekoak zeintzuk diren ere ikertu dira (7.2. atala). Azkenik, azaldutako bi kontzeptu hauen arteko erlazioa Pearson korrelazio koefizienteen eta mota desberdinetako erregresioen bitartez frogatu da (7.3 atala). Korrelazioak eta erregresioak kalkulatzerako orduan, 3 herrialde hauen etxebizitzak 3 era desberdinetara sailkatu dira: Herrialdeen arabera (7.3.1) Passive House eraikuntza motaren arabera (7.3.2) Zona klimatikoaren arabera: Zebra2020 proiektua zehazturiko zona klimatikoaren eta Espainia mailan, non etxebizitzak Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak ( Codigo Tecnico de la Edificación, CTE) sailkatu dira zona klimatikoaren arabera (7.3.3) U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa analizatu nahi denez, hurrengo lerroetan, U-balioaren eta kontsumo energetikoaren kontzeptuak modu egokian definitzen dira, baita bi parametro hauen mugaketak Passive House baten inguruan ere (6.1 atala eta 6.2 atala) . Ondoren, sailkapen metodo bakoitzak deskribatu dira. Lehendabizi, sailkapen bat Passive House eraikuntza motaren arabera izatea erabaki denez, Passive House kontzeptua eta eraikuntza mota bakoitzak azaldu dira. (6.3 atala). Ondoren, beste sailkapen bat zona klimatikoen araberakoa denez, Zebra2020 proiektuak eta Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak zonaldeak sailkatzeko erabiltzen dituzten irizpideak analizatu dira (6.4 atala).
Lan honen ikerkuntza Espainiako, Italiako eta Frantziako etxebizitza familia-bakarretan egitea erabaki da hiru herrialde hauek geografikoki gertu daudelako eta ohitura sozial berdintsuak dituztelako. 6.1 Transmisio termikoaren koefizientearen (U-balioa) definizioa, kalkulua eta Passive House estandarren inguruan bete behar diren mugaketak.
Energiaren prezioa igo egin den bitartean eta iraunkortasunaren kontzientzia handitu den heinean, U-balio bezalako errendimendu neurriak gero eta garrantzitsuagoak bilakatu dira. Gainera, eraikuntza-estandarrak gero eta U-balio txikiagoak exigitzen hasi dira. Hori dela eta, eraikinaren diseinuan aldaketak egin behar izan dira, eraikinaren eraikuntzarako erabilitako materialetan (adibidez, isolamendu materialetan), eraikinaren elementuen konposizioan (adibidez, barrunbe hormetan) eta eraikinaren egitura orokorrean (adibidez, eraikinaren kristalen proportzioa murriztu behar izan da).[13]
U-balioak, zenbaitetan bero transferentzia edo transmisio termikoko koefizienteak bezala izendatzen direnak, elementu konstruktibo baten bero transferentzia neurtzeko eta eraikin baten egitura materialak isolatzaile moduan zein eraginkorrak diren neurtzeko erabiltzen dira. Hau da, eraikin baten barrualdean eta kanpoaldean zehar transmititzen den beroa saihesteko zein eraginkorrak diren frogatzeko erabiltzen dira. [13]
Eraikin baten egituraren elementu baten U-balioa zenbat eta txikiagoa izan, elementuaren barrena beroa gero eta motelago transmitituko beraz, isolatzaile moduan hobeto funtzionatuko du. Oro har, zenbat eta eraikin baten eraikuntza ehunen U-balioa zenbat eta hobeagoa izan, hau da zenbat eta txikiagoa izan, eraikinaren barrualdean erosotasun baldintzak mantentzeko energia gutxiago behar izango da.[13]
Kalkulu metodo zehatza eraikuntzaren elementu guztia edo atal batean egiten den zenbakizko simulazioa da. Modelaketa arauk ISO 10211-rekin bat etorri behar dira[15]. Metodo hau eraikuntzaren edozein elementuetarako baliagarria da. Kalkulu sinplifikatuaren metodoa kanpoko airearekin kontaktuan dauden itxitura guztien zati opakuetan aplika daiteke, adibidez: fatxadako hormetan, teilatuetan eta kanpoko airearekin kontaktuan dauden zoruetan. Kalkulu metodo honetan U-balioa hurrengo formula erabiliz kalkulatzen da: [14] 𝑈 = 1 𝑅𝑔𝑢𝑧𝑡𝑖𝑟𝑎 (1) non, U transmisio termikoaren koefizientea (W/m2K) 𝑅𝑔𝑢𝑧𝑡𝑖𝑟𝑎 erresistentzia termikoen totala (m2K/W) Elementu bakoitzaren erresistentzia termikoaren kalkulua burutzea zaila bihur daiteke geruza kopuru handiak daudenean, elementua inklinatuta dagoenean edo barrunbe aireztatuak eta ez aireztatuak sartzen direnean. Hori dela eta, normalean fabrikatzaileak hornitzen dituzten elementuen U-balioak zehazten dituzte. Passive House estandarrak 0,10 eta 0,15 W/m2K-ko tartean egon behar diren hiru U-balio mota desberdin bereizten ditu: kanpoaldeko hormen U-balioa, lurzoruaren U-balioa eta teilatuaren U-balioa.[16] Hala ere, Europa Erdialdeko klimetan U-balio horiek Passive House estandarrak zehaztutako balioak baino pixka bat handiagoak edo txikiagoak izan daitezke. Gainera, 7.1 atalean azalduko den bezala herrialde bakoitzak era desberdin batean kalkulatzen ditu eta U-balio horientzako herrialde bakoitzak murriztapen desberdinak ezartzen ditu bere Eraikuntza Kode Teknikoak zehazturiko zona klimatikoen arabera.
6.2 Kontsumo energetikoaren kalkulua eta murrizketak Passive House batean
Passive House institutuak kontsumo energetikoa kalkulatu eta ikertzeko PHPP softwarea garatu du. PHPP-a diseinu, arkitektoei eta diseinatzaileei euren Passive House-aren planifikazioa eta optimizazioa profesionalki egitea ahalbidetzen duen erraminta bat da. Gainera, leihoen, etxeko aireztapenaren eta eraikuntza teknologiaren dimentsionamendua egitea ahalbidetzen duen erremintak dauzka eta eraikina unitate bat balitz bezala hartzen du (aireztapen sistema eta beste sistema mekanikoak bere barne hartuz). PHPP programa Excel batean oinarrituta dago eta lan orri desberdinak ditu etxebizitzaren eremuaren arabera kalkuluak burutu ahal izateko. Alde batetik, PHPP programak hurrengo alderdiak tratatzen ditu:[17] Bakarkako osagaien dimentsionamendua eta hauek daukaten eragina, neguan zein udan, eraikinaren balantze energetikoan. Hozte eta berotze kargen dimentsionamendua Eraikin osoaren sistema mekanikoen dimentsionamendua: berokuntza, hozte eta ur beroaren hornikuntza Eraikuntza kontzeptuaren energia-eraginkortasunaren egiaztapena Beste aldetik, PHPP-ak eskarian eta kontsumoan eragin zuzena duten eraikinaren aldagai intrintsekoak kontuan hartzen ditu ere bai. [18] Berokuntza instalazioan: Hodien diametroa, fluidoaren tenperatura, lodiera eta isolatzailearen 'λ'. Gainera, berokuntza ekipamenduaren bero produkzioaren efizientzia kontuan hartzen du. Ur bero sanitarioaren instalazioan: Ez du soilik produkzio ekipamenduaren efizientzia kontuan hartzen beste elementu batzuk ere kontuan hartzen ditu adibidez: pilaketa deposituaren kapazitatea eta bertan ematen diren galerak ere kontuan hartzen ditu.
Energia primarioaren eskarian, gailu eta kontsumo puntu guztiak kontuan hartzen ditu. Energia kontsumitzen ez duten hozte sistemak kontuan hartzen ditu. Hori dela eta, hozterako erabiltzen den energia eskaria murriztu egiten da eta era berean, energia totalaren kontsumoa.
Software honen bitartez egiten diren kalkuluak berehalakoak dira, edozein parametro aldatuta eraikinaren energia balantzean duen eragina ikus daiteke. Hori dela eta, kalitate desberdineko osagaiak alderatu daitezke. Eraikinaren kokapenaren arabera, hilabeteko baldintza klimatiko tipikoak hautatzen dira. Era honetan , PHPP programak hilabeteko berokuntza eta hozte eskariak estimatzen ditu. Programa hau erabilita hainbat parametro kalkula daitezke, garrantzitsuenak hurrengoak dira: [18] Urteko berokuntza eskaria [kWh/(m2a)] eta bero karga maximoa (W/m2). Udan hozte aktiboaren bitartez lortutako erosotasun termikoa estimatzen du, hurrengo parametroak kalkulatuz: urteko hozte eskaria [kWh/(m2a)] eta hozte karga maximoa (W/m2). Udan hozte pasiboaren bitartez lortutako erosotasun termikoa estimatzen du, hurrengo parametroa kalkulatuz: beroketa-gertaeren maiztasuna. Eraikinaren urteko lehen mailako energiaren eskaria. Egiten diren kalkulu guztiak lege fisikoetan oinarrituta daude. Ahal den neurrian, erabilitako algoritmo espezifikoak nazioarteko estandarretara jotzen dute. Hala ere, zenbait kasutan orokortasunak egin behar izaten dira, zenbait eremuetarako nazioarteko estandar garrantzitsuak ez baitaude finkatuta.
PHPP softwarea mundu osoan erabil daiteke, itzulitako zenbait bertsio eskualde desberdinen estandarren arabera kalkulu gehigarriak egiten baitituzte, herrialde bakoitzeko energia-eraginkortasunaren egiaztapen ofizial lortu ahal izateko.
Passive House ez da estandar energetiko bat baizik eta, erosotasun maila altuena bermatzen duen kontzeptu integratu bat. Mota honetako eraikinetan barrualdean erosotasun termikoa aire freskoaren berotze eta hozte prozesua bitartez lortzen da. Hau da, ez dute inolako birzirkulazio gehigarrik erabiltzen erosotasun termiko hori lortzeko. Passive House bat eraikitzeko zenbati diseinu irizpide eta printzipio jarraitu behar dira. Passive House baten diseinu irizpideak hurrengo oinarrizko kontzeptuen konbinazio eta optimizazio egokian oinarritzen dira: [20] Trinkotasuna: kanpoko gainazalaren azaleraren eta hartzen duen bolumenaren zatidura gisa definitzen da. Trinkotasun oso altu batek energia galerak murrizten ditu. Hala eta guztiz ere, trinkotasuna ezin du eraikinen kalitate arkitektonikoa eta hiri-ingurunea kaltetu. Argudio energetikoa, kalitatea arkitekturara eramaten duen faktore bat besterik ez da.
Eguzki-babesa: eguzki-erradiazioa neguan berokuntza pasibo iturri bat bezala ikus daiteke baina eragozpen batean bihur daiteke udan. Eguzki-babesak eraikinaren hutsuneak optimizatzeko aukera ematen du, neguan eguzki-irabaziak maximizatzeko eta udan minimizatzeko. Orientazioa: Eraikuntzaren orientazioa eskaera energetikoan eragina izan dezake, eguzki-erradiazioaren eta haizearen eraginaren ondorioz. Orientazio egoki batek neguan eguzki-energia berokuntza metodo pasibo moduan erabiltzea ahalbidetzen du. Eraikinaren orientazioa bereziki garrantzitsuan da eguzki-erradiazio altuko klimetan, Espainian adibidez. Eguzki islakortasun: Kanpoaldeko gainazalaren islakortasuna areagotuz, eguzki erradiazioaren xurgapena murriztea lortzen da. Era honetan, udako hozte eskaria txikitzea lortzen da. Esan bezala, diseinu irizpideak ez dira eraikina eraikitzeko kontuan hartu behar diren irizpide bakarrak, oinarrizko 5 printzipio ere kontuan hartu behar dira. Printzipio horiek hurrengoak dira: [16] 1. Isolatzaile termiko egokia : Eraikinaren inguratzailea oso hermetikoa izan behar da. Hau da, klima hotzetan gehienez bero transmisio koefizientea (U-balioa) 0.15 W/m^2 K-koa izan behar da eta gehienez 0,15 W-eko tenperatura diferentzia egon daiteke kanpoko azalera metro karratu bakoitzeko 2. Prestazio altuko leihoen erabilpena: Leihoen markoak ondo isolatuta eta emisibitate baxuko beirekin ekipatuta egoten dira. Normalean argoiez edo kriptonez beteta daude bero transferentziak saihesteko. Klima epeletarako bero transmisio koefizientea 0,8 W/m^2 K-ekoa edo gutxiago izan behar du. 3. Bero aireztapenaren berreskurapena: Beroaren berreskurapenaren aireztapen eraginkorra gakoa da, barne airearen kalitate ona lortzea ahalbidetzen baitu, baita energia aurreztea ere. Passive House-etan ihes-aire beroaren %75a aire freskoan bihurtzen da bero-trukagailuen bitartez. 4. Eraikinaren hermetikotasuna: 50 paskaletan burutzen den presio test batean hutsuneetan zehar kontrol barik orduro galtzen diren isurketak etxearen bolumen osoaren 0,6 baino txikiagoak izan behar dira .
5. Zubi termikoen absentzia: Ertzak, hutsuneak, konexioak eta sartze guztiak arreta handiz planifikatu eta exekutatu behar dira, zubi termikoak saihesteko. Zubi termikoa saihestea ezinezkoa bada ahalik eta gehien murriztea lortu behar da. Azkenik, Passive House estandar honen barruan 5 eraikuntza mota desberdin bereiz daitezke, eraikuntza mota horiek hurrengoak dira: insulated, masonry, mixed, timber eta steel Insulated Munduko toki askotako Passive House etxe familia-bakarretan erabiltzen den eraikuntza sistema bat da. Lan honetan soilik mota honetako 10 etxebizitza familiabakarrak analizatu dira. Eraikuntza mota hau hurrengo arrazoiengatik erabiltzen da: [21] Isolatutako formak automatikoki inguratzaile termiko jarraitua sortzen dute. Hormigoi nukleoa geruza hermetiko jarraitu bat sortzen du. Sistemak egitura integratua eta eraikinaren inguratzaile bat proportzionatzen du. Eraikitzeko errazak dira eta gainera errentagarriak izaten dira. Masonry Eraikuntza mota hau mundu mailan gehien erabiltzen den bigarren eraikuntza mota da. Lan honetan guztira eraikuntza mota honetako 55 etxebizitza familia-bakarrak analizatu dira. Eraikuntza mota hau eraikinaren kanpoalde guztia isola dezake edo barrunbe izaerako eraikuntza baten forma har dezake eta isolamendua propotzionatu Alemaniako Passive House eraikuntza ohikoenetarikoa da, estalki termiko jarrai bat sortzeko metodo oso eraginkorra baita eta errendimendu altua sustatzen baitu. Hala ere, kanpoko estetikan zenbait murriztapenak ezartzen ditu ondorioz, orokorrean igeltsu akabera bat aplikatu behar izaten da.[21]
Barrunbeen eraikuntzak zenbait diseinu eta instalazio erronka dakartza, adibidez: gune oso txikiak eta helezinak sor daitezke. Gainera, estaldura sistemak zimentaziomailan termikoki hautsi behar izaten dira. Hala ere, mota honetako eraikinetan hesi termikoak igeltsu geruza batekin lortzen dira.[21] Mixed Passive House datu-basean mixed kategorian timber eta masonry eraikuntza motak konbinatzen dituzten etxeak soilik kontuan hartzen ditu. Hala eta guztiz ere, mota honetako etxeak ez dira zertan timber eta masonry motako eraikuntzen konbinazio bat izan behar adibidez, zenbait insulated motako eraikinen teilatuak egurrezkoak dira, hori dela eta, mixed motako etxe bat bezala ere kontsidera daitezke, insulated eta timber motako eraikuntza konbinatzen baititu.[21] Kasu gehienetan, timber eta masonry motako eraikuntzak hurrengo erara konbinatu egiten dira: lur azpian eraikina masonry motakoa da baina lurzorutik gora dagoen eraikinaren zatia egurrez egiten da hau da, lurzorutik kanpo timber eraikuntza mota aplikatzen da.[21] Mixed eraikuntza mota, beste eraikuntza moten erronka eta abantail guztiak barne hartzen ditu. Haatik, leku berdinean sistema ezberdinak eraiki eta konektatu behar ditu, ondorioz, eraikuntza mota hau ez da aukera egoki bat esperientzia gabeko diseinatzaile eta arkitektoentzat.[21]
Lan honetan guztira mixed motako 33 etxebizitza familia-bakarrak analizatu dira.
Timber Egurra bere itxura guztietan egokia da hori dela eta, timber eraikuntza mota ospetsuena eta erabilena da. Izan ere, analizatutako timber etxebizitza kopurua beste eraikuntza motetan analizatutakoa baino askoz handiago da, timber motatako 122 etxebizitza familia-bakarrak analizatu baitira. Eraikuntza mota hau hurrengo arrazoiengatik erabilena, egokiena eta ospetsuena da: [21] Munduko leku askotan eraikuntza metodorik arruntena da Egurrezko eraikuntza orokorrean arina da. Oinarriaren oinarrizko xehetasunak zubi termikoak saihesten ditu Egurraren ingurumen inpaktua igeltsuarena edo hormigoiarena baino txikiagoa da. Hala ere, eraikuntza mota hau zenbait erronka gainditu behar ditu. Lehenik eta behin, masonry eraikuntza motan gertatzen den bezala helezinak eta isolatzeko zailak diren gune txikiak ekiditu behar ditu. Bigarrenik, estalki termiko jarraitu bat lortu behar du. Hirugarrenik, isolamendutik igarotzen den egurrezko egitura zubi termiko bat da, beraz hori konpontzea lortu behar da. Azkenik, hesi hermetikoa jarraitu bat lortu behar denez eta egurraren izaera haritsua denez, hesi hermetiko hauek arreta handiz instalatu behar dira. [21]
Zona klimatikoen sailkapena bi era desberdinetara egin da: Zebra2020 proiektuak zehaztutako zona klimatikoen arabera Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak zehaztutako zona klimatikoen arabera (Codígo Tecnico de la Edificación, CTE) Sailkapena bi era desberdinetara egitea erabaki da, Zebra2020 proiektuak zona klimatikoen sailkapenerako erabiltzen dituen irizpideak oso zehatzak ez direlako. Ondorioz, Espainiako 55 Passive House etxebizitza familia-bakarrak Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehaztutako zona klimatikoen arabera sailkatzea erabaki da. 6.4.1 Zebra2020 proiektuak zehazturiko zona klimatikoen azalpena
ZEBRA2020 proiektuaren helburu nagusiak EB-ko estatu kideetan dauden EECN-en definizio desberdinak eta 'EECN erradar' bat eskaintzea dira. Hala ere, EECN modelo estandarra lortzeko datuak ere eskaintzen ditu baita nZEB arau desberdinak, herrialde desberdinen anbizioak alderatzeko.[22]
Adierazitako helburuak lortzeko, beharrezkoa izan zen amankomuneko metodologia bat garatzea, zona klimatiko desberdinak bereizteko. Proiektu hau 5 zona klimatiko desberdin bereizten ditu eta bereizpena berokuntza eta hozte eguneko graduen arabera burutzen du. Beraz, nZEB bakoitzaren gradu konparaketa egiteko, online erraminta baten bitartez nZEB bakoitzaren eguneko graduak kalkulatzen dira, oinarri tenperatura berdina erabilita (15ºC berokuntza eguneko graduentzat eta 18,5ºC hozte eguneko graduentzat), eta azken 36 hilabeteen batez bestekoak aterata. [22] Bigarren taulan adierazitako 5 zona klimatikoen mugapena ikus daitezke baita, zona klimatiko bakoitzaren klimaren deskribapen labur bat.
6.4.2 Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehaztutako zona klimatikoen azalpena
Espainian 17 autonomia erkidego eta 2 autonomia hiri (Ceuta eta Melilla) daude, autonomia erkidegoaren eta itsaso mailarekiko altitudearen arabera klima desberdinak bereizten dira. Hori dela eta, Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) 11 zona klimatiko desberdin bereizten ditu, neguko eta udako gogortasunean oinarrituta. Neguko eta udako gogortasun zonaldeak batez besteko eguneko graduen ( 20ºC-tan oinarri bezala hartua neguan eta udan) eta metatutako batez besteko intsolazioaren (kW/m2-tan neurtuta) arabera kalkulatzen dira. Bataz besteko eguneko graduak tenperatura orduro kalkulatuz eta zati 24 eginez kalkulatzen dira. Metatutako batez besteko intsolazioa ordea, eguzki ordu periodo bakoitzerako kalkulatzen da.[23][24]
Neguko gogortasun zonalderako zona klimatikoak hizkien bitartez adierazten dira (α, A, B, C, D eta E, gogortasunaren arabera txikienetik handienera sailkatuta). Udako gogortasun zonalderako zona klimatikoak zenbakien bitartez identifikatzen dira (1, 2, 3 eta 4 gogortasunaren arabera txikienetik handienera sailkatuta).[23][24]
4. Grafikoa: Espainiako Zona Klimatikoak [25]
Hirugarren eta laugarren tauletan agertzen diren adibideen bitartez ikus daiteke, esan bezala Espainiako zona klimatikoa autonomia erkidegoaren eta itsaso mailarekiko altitudearen arabera sailkatu egiten dela.
6.5 U eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa analizatzeko erabilitako analisi metodo estatistikoen azalpena 6.5.1 Pearson korrelazio koefizientea
Formula horren bitartez lortzen diren balio absolutuak 0 eta1 balio tartean aurkitzen dira. Hala ere, balio horiek esan bezala absolutuak dira hau da, Pearson korrelazio koefizientearen zeinua kontuan hartuz gero, balio tartea -1 eta +1 artean dago. Lortutako balioaren arabera arrazoinamendu desberdinak egin daitezke: [26] r = -1 bada, korrelazioa perfektuki negatiboa izango da. Aldagai bat handitzen doan heinean bestea ere aldi berean txikitu egingo da. -1< r < 0 bada, korrelazioa negatiboa izango da. Zenbat eta -1 baliotik hurbilago egon aldagaietako bat handituz doan heinean bestea txikitu egingo da. r = 0 bada, erlazioa nulua da. Aldagaiak ez daukate eragina bata bestearengan. 0 < r < 1 bada, erlazioa positiboa izango da. Zenbat eta balioa 1-etik hurbilago egon positiboagoa izango da. r = 1 bada, korrelazioa perfektuki positiboa izango da. Aldagai bat handitzen doan heinean beste aldagaia ere aldi berean handitu egingo da. Korrelazio koefizienteak normalean, -1 edo 1 balioa hartzen du bi aldagaien arteko erlazioa baliagarria zehatza denean.[26]
Erregresioa Y zenbakizko aldagai baten eta X1, X2, X3,…Xn zenbakizko aldagai multzoen arteko erlazioa definitzen saiatzen den estatistikaren atala da. Zenbakizko aldagaia normalean menpeko aldagaia bezala ezagutzen da eta zenbakizko aldagai multzoa ordea, aldagai independenteak bezala ezagutzen dira. Bi aldagai hauen arteko erlazioa eredu funtzional baten bitartez islatzen da hain zuzen ere, y = f (x1,…,xn) ereduarekin. [27]
Eredu bat edo bestea aukeratzeko, dispertsio diagrama aurkezten da bertan, x eta y ardatz kartesiarretan erdu bakoitzerako balio bikoteak (xi, yi) aurkezten dira. Diagraman puntuan hartzen duten formaren arabera puntuetara hobeto moldatzen den erregresioa aukeratzen da. Hala ere, nahiz eta erregresioak aukeratutako ereduaren barruan (lineala, polinomikoa, esponentziala…) eraikitako eredua hoberena dela bermatu, baliteke eredua ondorioak ateratzeko ona ez izatea. Hain zuzen ere, X eta Y aldagaien artean aukeratutako erlazioa existitzen ez denean. Hori dela eta, X eta Y aldagaien arteko menpekotasun graduari buruz informazioa ematen duten neurriak behar dira. Neurri horiek, korrelazio neurriak bezala ezagutzen dira.[27]
Aukeratutako eredu motaren arabera korrelazio neurri desberdinak egongo dira. Hau da eraikitako eredua zuzen bat bada, korrelazioa lineala izango da, polinomio bat bada neurria polinomikoa izango da… Neurri hauek, eraikitako eredua zein ona den esango digute ondorioz, eredu horrekin ateratako ondorioak fidagarriak diren ala ez ziurtatuko da.[27] Hobeto moldatzen den erregresioa zein den jakiteko determinazio koefizientea (R2) erabili daiteke eta hurrengo formularen bitartez definitzen da :[27] R2 = 1- 𝑆𝑟𝑦 2 𝑆𝑦2 (3) Non, 𝑆𝑟𝑦 2 hondar-bariantza da , 𝑆𝑦2 y aldagaiaren bariantza eta determinazio koefizientea 0 ≤ R2 ≤ 1 tartean dagoela betetzen da. R2 = 0 bada, erregresio ereduak planteaturiko erlazio motaren arabera independentzia existitzen dela adierazten du. R2=1 bada, menpekotasun funtzionala adierazten du. Ondorioz, zenbat eta R2 handiagoa izan, erregresio eredua hobeagoa izango da eta hobeto moldatzen den erregresio motaren arabera hurrengo ondorioak atera daitezke: [28] Lineala bada, datuak linealki handitu edo txikitu egiten direla adierazten du. Logaritmikoa bada, datuen aldaketa indizea oso arin handitu edo txikitu egiten dela eta ondoren egonkortzen dela adierazten du. Polinomikoa bada, datuak fluktuatzen dutela adierazten du. Potentziala bada, datuak erritmo konstantez handitzen direla adierazten du. Esponentziala bada, balioak gero eta handiagoak diren tarteetan handitzen edo txikitzen direla adierazten du.
Eraikinen energia galeretan eragina duen aldagaietako bat U-balioa da. Hala ere, barne tenperatura eta trinkotasun faktorea ere eragina dute. Energia galeren eta energiaren kontsumoaren artean argi dago erlazio zuzen bat dagoela, zenbat eta energia gehiago galdu, gero eta energia gehiago kontsumitu behar izango baita, etxebizitzaren barruan erosotasun baldintzak bete daitezen. Hori dela eta, U-balioa kontsumo energetikoan eragina daukala pentsa daiteke.[29]
U-balioa eraikinen isolamendu termikoa alderatzeko erabiltzen den aldagai bakarra da. Hala ere, U-balioa ez da aldagai baliagarri bat inguratzailearen energia galeren alderaketarako ezta amortizaziorako, herrialde bakoitzak zona klimatiko bakoitzerako U-balio batzuk zehazten baitituzte. U-balio horren kalkulua ISO6946 bitartez arautzen da[14]. Hala ere, herrialde bakoitzak gradu egun tarte eta tenperatura oinarri desberdinak erabiltzen dituzte eta herrialde bakoitzak gradu eguneko bereziki adierazgarriak diren bariazioak dituzte.[29]
Ondorioz, nahiz eta Passive House Institutuak U-balioak egon behar diren tarte batzuk zehaztu (6.1 atalean azalduta), herrialde bakoitzaren legeak U-balioaren beste mugapen batzuk ezartzen ditu. Hori dela eta, Passive House datu-basetik ateratako 219 etxebizitza familiabakarretatik, zenbait etxebizitzetan kanpoko hormen, teilatuen edo lurzoruen U-balioak Passive House estandarrak zehaztutako tartetik kanpo daude. U-balio hauen mugapenak herrialde bakoitzaren legen arabera zehazten direnez eta lan honetan 3 herrialde bereziki landu direnez (Italia, Frantzia eta Espainia) herrialde hauen legeak ezarritako mugapenak ikertu dira.
Espainian eraikinen baldintza minimoak eta eraikuntza prozesuaren lege baldintzak 1999- ko Eraikinen Planifikazio Legearen arabera araututa daude[30]. Lege hau, 2007an argitaratutako dokumentuak barne hartzen dituen eta Eraikuntza Kode teknikoa bezala ezagutzen den legean garatuta dago. Arautegi honen DB-HE: Energia eskariaren mugaketa, inguratzailearen isolamendu termikoaren baldintzak arautzen dituen arau da.[31][32] Aipatutako legeak ez dituzte U-balioak eraikuntza tipologiaren arabera zehazten, teilatuaren, kanpoko hormaren eta lurzoruaren U-balio minimoak eta maximoak soilik ezartzen dira hurrengo taulan ikus daitekeen bezala.[33]
Aurreko taulan agertzen diren balioak orokorrak dira, Eraikuntzako kodearen DB-HE sekzioak zona klimatiko bakoitzean U-balio maximo batzuk ezartzen ditu, 7. Taulan ikus daitezkeenak. [32]
Frantzian, eraikuntza prozesuak eta eraikinak bete behar dituzten bizigarritasun baldintza orokorrak Bizigarritasun eta Eraikuntza Kodean R.111-20 Legean ( Du Code de la construction et de l'habitation) ezartzen dira[34]. 2006ko maiatzaren 24an argitaratutako 2006-592 dekretuan (Relatif aux caractéristiques thermiques des bâtiments nouveaux et des parties nouvelles de bâtiments) ordea, eraikinen baldintza termikoak eta eraikuntzaren helburu energetikoak ezartzen dira. Hala ere, 2010eko urriaren 26an argitaratutako dekretuan eraikin berrien eta eraikinen atal berrien baldintza termiko eta errendimendu energetikoaren baldintzak ezarri ziren.[35, 36, 37, 38] Frantziako eraikuntza estandarrak herrialdea 3 zona nagusi bereizten ditu neguan : H1,H2 eta H3 ( berogailu denboraldia) eta 4 zona udan (berogailu gabeko denboraldia): a,b,c eta d. Frantziako zona klimatikoen bereizpena 9.grafikoan ikus daiteke. Hala ere, U-balio desberdinak definitzerako orduan arauketak soilik bi zona klimatiko desberdin bereizten dituzte: bat H1 eta H2 zona klimatikoak barne hartzen dituena eta H3-ren zati bat ( 800 metrotik gorako altitudean dauden zonaldeak ) eta beste bat, 800 metroko altitudetik behera dauden H3-ren sekzioak barne hartzen ditu. Horren arabera, aurrerago azaldu diren terminoen mugak zehazten dira 8. taulan ikus daitekeen bezala. [30] 7. Taula: U-balio maximoak Espainiako zona klimatikoen arabera [32]
Italiako 1993ko legegintzak (D.P.R. 412/1993), gradu egunetan oinarrituta, 10.grafikoan ikus daitekeen bezala, 7 zona klimatiko (A, B, C,D eta F) ezberdin desberdintzen ditu.[39] Zona klimatiko bakoitzean U-balio maximo batzuk ezartzen dira eta horiek, 2006/311 lege dekretuaren araberakoak dira[40]. U-balio maximo hauek, 9. taulan ikus daitekeen bezala, ez dira eraikuntza tipologiaren arabera zehazten hau da, balio berdinak ematen die familia-bakarreko etxebizitzei, familia-anitzeko etxebizitzei, bulego eraikinei… 5. Grafikoa: Frantziako zona klimatikoak frantziar eraikuntza estandarraren arabera [25]
6. Grafikoa: Italiako zona klimatikoak [25]
ZEB2020 proiektuak Europako bizitegien U-balioen batez bestekoak herrialdeen eta zona klimatikoen arabera kalkulatzen ditu. Hala ere, bataz besteko balio hauek kalkulatzerakoan ez ditu bereizpenik egiten etxebizitza moten artean. Ondorioz, U-balio desberdinen batez besteko hauek ez dira soilik etxebizitza familia-bakarrekoenak . [6] Kanpoko hormen batez besteko U-baliorik altuena duen herrialdea Errumania da. Hala ere, lan hau bereziki Italiako, Frantziako eta Espainiako etxebizitzetara zuzendu da beraz, 7.Grafikoan ikus daitekeen bezala kanpoko hormen batez besteko U-balioak herrialde bakoitzak zehaztutako mugapenen barruan daude baina ez ordea, Passive House estandarrak zehazturiko tartearen barruan. Tarte horren barruan soilik, Frantziako kanpoko hormetan zehar ematen den U-balioaren batez bestekoa dago. Espainia : 0,18 W/m2K Italia: 0,16 W/m2K Frantzia: 0,14 W/m2K
Teilatuaren batez besteko U-baliorik altuena duen herrialdea kasu honetan, Eslovakia da. Haatik, aurrerago adierazi den bezala lana Frantzia Italia eta Espainiako herrialdetara zuzenduta dago beraz, 8. Grafikoan ikus daitekeen bezala herrialde hauen teilatuen batez besteko U-balioak hurrengoak dira: Espainia: 0,16 W/m2K Italia : 0,16 W/m2K Frantzia: 0,11 W/m2K Kasu honetan ere bai, 3 herrialde hauen artean Passive House estandarrak zehaztutako Ubalio tartean soilik, Frantziako teilatuen bataz besteko U-balioa dago.
Azkenik, Lurzoruaren batez besteko U-baliorik altuena duen herrialdea Dinamarka da. Espainiaren, Italiaren eta Frantziaren teilatuen bataz besteko U-balioak 9. Grafikoan ikus daitezkeen bezala hurrengoak dira: Espainia: 0,31 W/m2K Italia: 0,19 W/m2K Frantzia: 0,16 W/m2K 8. Grafikoa: Europa mailan teilatuen U-balioen batez bestekoak Zebra2020 proiektuaren arabera [6]
7.3 U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko korrelazioak eta erregresioak
U-balioak kontsumo energetikoan daukan eragina analizatzeko, Espainiako, Italiako eta Frantziako 219 Passive House etxebizitza familia-bakarrak analizatu dira. Helburu hori lortzeko, hurrengo parametroen arteko Pearson korrelazio koefizienteak eta erregresioak atera dira: Kanpoko hormen U-balioen eta urteko berokuntza eskariaren, berokuntza kargaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren artean. Teilatuen U-balioen eta urteko berokuntza eskariaren, berokuntza kargaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren artean. Lurzoruen U-balioen eta urteko berogailu eskariaren, berokuntza kargaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren artean.
Hala ere, azaldutako korrelazioak eta erregresioak kalkulatzerako orduan, 3 herrialde hauen etxebizitzak 3 era desberdinetara sailkatu dira: Herrialdeen arabera Passive House eraikuntza motaren arabera Zona klimatikoaren arabera: Zebra2020 proiektua zehazturiko zona klimatikoaren eta Espainia mailan, Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehaztutako zona klimatikoaren arabera. Beraz, orain azaldutako 3 sailkapen metodo horietan kalkulatutako erregresio eta korrelazioen emaitzak azalduko dira. 7.3.1 Pearson korrelazioen eta erregresioen emaitzak herrialdeen arabera
U-balioak kontsumo energetikoan daukan eragina herrialdeen arabera analizatzea erabaki da, aurrerago azaldu den bezala, herrialde bakoitzak U-balioak tenperatura oinarri desberdinak eta gradu egun desberdinak erabiliz kalkulatzen dituztelako.
Taulan antzeman daitekeen bezala, hiru herrialdeetan lortzen diren emaitzak oso antzekoak dira. Ondorioz, balio horien arabera, U-balioak ez dauka kontsumo energetikoan eraginik.
Erregresioen bitartez lortutako emaitzak ez dira onak izan. Hobeto moldatzen den erregresioa kasu guztietan polinomikoa izan den arren, bere determinazio koefizientea 0 baliotik hurbil egon da denbora guztian. Ondorioz, ezin daiteke esan erregresio polinomikoa ondo moldatzen denik. Era berean, ezin daiteke ziurtatu datuak fluktuatzen dutenik. Lortutako emaitzen adibide bat 10.grafikoan ikus daiteke. Beste kasu guztietan lortutako emaitzak grafiko gehigarrien atalean aurki daitezke (II. Eranskina).
7.3.2 Pearson korrelazioen eta erregresioen emaitzak Passive House eraikuntza motaren arabera
Passive House estandarrarean bost eraikuntza mota desberdin bereizten dira. Hala ere, Espainiako, Italiako eta Frantziako 219 Passive House etxebizitza familia-bakarretatik bat ere ez da steel motakoa. Beraz, etxebizitzak 4 eraikuntza motaren arabera soilik sailkatu dira eta eraikuntza mota bakoitzaren etxebizitza kopurua hurrengoa da: Timber = 122 Mansonry = 55 Mixed = 33 Insulated = 10 Pearson korrelazio koefizienteen balioak 0-tik hurbil eta minus izatera ere heltzen dira. Emaitz horien adibide bat 11.taulan ikus daiteke, beste korrelazio guztiekin lortutako emaitzak ordea, taula gehigarrien atalean aurki daitezke (I. Eranskina). Eraikuntza mota U kanpoko horma/ urteko berokuntza eskaria U kanpoko horma/ berogailu karga U horma / lehen mailako energia-eskakizuna Timber -0,13760532 0,12943978 -0,046231 Mansory -0,13434508 0,12644449 -0,032146 Mixed -0,15879306 0,12968435 -0,09122 Insulated -0,18420636 0,1562794 -0,022543 11. Taula: Kanpoko hormen U-balioen korrelazioak eraikuntza motaren arabera Alde batetik, taulako adibidean agertzen diren emaitzen bitartez, U-balioen eta urteko berokuntza eskariaren, berogailu kargaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren artean erlaziorik existitzen ez dela antzeman daiteke. Aurrerago esan den bezala, korrelazioak zerotik hurbil eta minus izatera heltzen baitira. Beste aldetik, sailkapena eraikuntza motaren arabera burutzerakoan, antzeman da eraikuntza motaren araberako U-balio tarte esanguratsurik existitzen ez zirela. Beraz, esan daiteke transmisio termikoaren koefizientea (U-balioa) eraikuntza motaren independentea dela. Hori dela eta, ezin da esan eraikuntza mota bat hobeagoa denik U-balio minimoenak lortzeko.
Erregresioen bitartez lortutako emaitzak ez dira hobeagoak izan, kasu gehienetan hobeto moldatu den erregresioa polinomikoa izan da. Haatik, erregresio mota honekin lortu diren determinazio koefizienteen balioak, insulated eraikuntza motarekin lortutakoak izan ezik horiek 1 baliotik hurbilago baitaude, kasu guztietan 0 baliotik hurbil daude. Ondorioz, nahiz eta hobeto moldatzen den erregresioa kasu guztietan polinomikoa izan, erregresio hau ere ez da ondo moldatzen beraz, ezin da ziurtatu datuak fluktuatzen dutenik. Azaldu den bezala, insulated eraikuntza motarekin lortutako emaitzak 1 baliotik hurbil daude. Haatik, emaitza hauek ez dira oso ziurrak, kalkuluetarako erabilitako laginaren tamaina oso txikia baita. Hurrengo grafikoetan, timber eta insulated motako eraikuntza motekin lortutako zenbait korrelazio koefizienteen adibideak ikus daitezke. Beste erregresioekin lortutako emaitzak, grafiko gehigarrien atalean daude. (II.Eranskina)
12. Grafikoa: Teilatuaren U-balioen erregresioak insulated eraikuntza motan
Korrelazioetan eta erregresioen bitartez atera diren emaitzen arrazoietariko bat, aurrerago azaldu den bezala, herrialde bakoitzak U-balioak kalkulatzerako orduan gradu egun tarte eta tenperatura oinarri desberdinak erabiltzen dituztela izan daiteke.
Zebra2020 proiektuak zehaztutako klimaren arabera
Emaitz hauek oinarri bezala erabiltzen badira U-balioak kontsumo energetikoan eragina ez daukala esan daiteke. Erregresio desberdinekin lortutako emaitzak ez dira Pearson korrelazio koefizienteen bitartez lortu direnak baino hobeagoa izan. Izan ere, nahiz eta erregresio mota desberdinak egin diren eta hobeto moldatzen den erregresioa aukeratu den arren, lortu diren korrelazio koefizienteak, adibide bezala 13.grafikoan ikus daitezkeenak, 0 baliotik hurbil daude. Kasu gehienetan, hobeto moldatu den erregresioa polinomikoa izan da. Hala ere, bere determinazio koefizientea oso baxua denez, ezin daiteke esan erregresio hori ondo moldatzen denik. Ondorioz, ezin daiteke esan datuak fluktuatzen dutenik.
Korrelazioetan eta erregresioen bitartez atera diren emaitzak bi arrazoiengatik izan daitezke. Alde batetik, aurrerago azaldu den bezala herrialde bakoitzak U-balioak kalkulatzerako orduan gradu egun tarte eta tenperatura oinarri desberdinak erabiltzen dituzte. Hori dela eta, herrialde desberdinen arteko U-balioak ezin daitezke alderatu eta kasu honetan, zona klimatiko bakoitzean 3 herrialde desberdinen U-balioak nahastu dira. Beste aldetik, Zebra2020 proiektuak Europa mailan zehaztasun gutxiko zona klimatikoen sailkapen bat burutzen du eta analizatu den bezala (7.1 atala) herrialde bakoitzak bere legeetan oinarritutako zona klimatikoen sailkapen bat egiten du, zona klimatiko bakoitzari U-balio maximoak ezarriz. Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehazturiko klimen arabera
U-balioak herrialde desberdinen artean alderatzerakoan arazoak zor daitezkeenez, herrialde bakoitzak U-balioak gradu egun tarte eta tenperatura oinarri desberdinak erabiliz kalkulatzen dituztelako, Espainiako 55 Passive House etxebizitza familia-bakarrak hartu dira eta Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehazturiko zona klimatikoen arabera sailkatu dira. Sailkapena hurrengo erara geratu da: B zona klimatikoan 4 etxe daude C zona klimatioan 16 etxe daude D zona klimatikoan 26 etxe daude E zona klimatikoan 9 etxe daude Kasu honetan, Pearson korrelazio koefizienteen bitartez lortutako emaitzak esanguratsuagoak direnez, lortutako emaitza guztiak 13, 14 eta 15.tauletan ikus daitezke.
Tauletan hauteman daitekeen bezala, B zona klimatikoan lortzen diren Pearson korrelazio koefizienteak, U teilatuaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren arteko korrelazio koefizientea izan ezik, 1-etik hurbil daude. Hala ere, korrelazio koefiziente horiek kalkulatzeko erabili den laginaren tamaina oso txikia da. Ondorioz, ezin daiteke esan, lortutako emaitza horietan oinarrituz, U-balioak kontsumo energetikoan daukan eragina zuzena denik. Hau da, ezin da esan ziurtasun osoz U-balioa zenbat eta handiago izan kontsumo energetikoa handiago izango denik. Lagina handiagoa izan denean, adibidez D kasuan, lortutako Pearsonen korrelazio koefizienteak, D2 azpi-kliman U teilatuaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren arteko korrelazio koefizientea izan ezik hori 1 baliotik hurbilago baitago, 0 balioaren inguruan daude. Kasu honetan lortutako emaitzetan oinarrituz, B zona klimatikoarekin gertatu ez den bezala, U balioak kontsumo energetikoan eraginik ez duela ondoriozta daiteke.
Bi kasu horiek ikusita hurrengo ondorioa atera da: U-balioak kontsumo energetikoan eragina eduki daiteke, frogatu denez zenbait zona klimatikoetan U-balioen eta mota desberdinetako kontsumo energetikoaren arteko erlazioa zuzena baita. Hala ere, beste kasu batzuetan eraginik ez daukala ematen du. Beraz, ezin daiteke ziurtatu eragini daukan ala ez, hori ondo frogatzeko laginaren tamaina handiagoa izan beharko zen, 55 etxebizitzekin soilik ezin baita guztiz fidagarria den ondorio bat atera. Erregresioekin, Pearson korrelazio koefizienteekin gertatu den bezala, lortu diren emaitzak aurreko saiakuntzetan lortutakoak baino hobeagoak izan dira. Hala ere, kasu gehienetan erregresio mota desberdinekin lortutako determinazio koefizienteak 1 baliotik nahiko urrun egoten jarraitzen dute. B zona klimatikoa, 14. Grafikoan ikus daitekeen bezala, salbuespen bat da, egindako erregresioen determinazio koefizienteak kasu gehienetan altuak izan baitira. Hala ere, zona klimatiko honetan ere zenbait kasutan determinazio koefizienteen balioak 1 baliotik urrun daude, salbuespen horiek hurrengoak dira: U lurzorua eta lehen mailako energia-eskakizuna U teilatua eta urteko berokuntza eskaria U teilatua eta lehen mailako energia-eskakizuna
15. Grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen erregresioak Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak zehaztutako D zona klimatikoan
Beraz, korrelazioekin gertatu den bezala ezin dugu ondorio fidagarri bat atera, ezin baita esan, ziurtasun osoarekin, U-balioak eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa polinomikoa denik. Horretarako, esan den bezala laginaren tamaina handiagoa izan beharko zen.
Ondoren, ikerkuntza aurrera eraman ahala izateko jarraitu behar izan den lan-plan aurkezten da. Lan-plan hau egindako zeregin desberdinen deskonposizioan oinarritzen da eta zeregin horiek hurrengoak dira: 1.ZEREGINA: Helburuak finkatzea
Zeregin hau, aurrera eraman nahi duguna era objetibo eta errealista batean identifikatzea datza. Beste era batean esanda, lortu nahi dugun helburua identifikatzean datza. 2.ZEREGINA: Berrikusketa bibliografikoa
Zeregin hau, finkatutako gaiari buruz perspektiba orokor bat lortzeko egin den idatzizko informazioaren bilketan oinarritzen da. 3.ZEREGINA: Informazioaren analisia
Zeregin honen helburua, ideia adierazgarriak lortzea da. Horretarako, informazio iturri desberdinak erabili dira, edukiak anbiguotasunik gabe adierazi ahal izateko. 4.ZEREGINA: Datuen lorpena Zeregin hau, Espainiako, Italiako eta Frantziako Passive House etxebizitza familiabakarren U-balioen, urteko beharrezko berokuntza eskariaren, berogailu kargaren eta lehen mailako energia-eskakizunaren datuen bilketan oinarritzen da. Datu guzti horiek lortzeko, Passive House datu-basea erabili da.[11] 5.ZEREGINA: U-balioaren eta kontsumo energetikoaren analisia
Zeregin honen helburua Espainiako, Italiako eta Frantziako Passive House etxebizitza familia-bakarretan U-balioak kontsumo energetikoaren daukan eragina analizatzea da.
6.ZEREGINA: Emaitzak eta ondorioak
Zeregin hau, taulak, grafikoak eta bestelakoak erabilita aurreko zereginetan egin den analisia erakustean datza, egindako ikerkuntzaren zehazpen bat lortu ahal izateko. 7.ZEREGINA: Gradu amaierako lanaren elaborazioa edo memoria finala
Zeregin hau, lortutako informazioa, emaitzak, ondorioak… ondo azaltzen dituen txosten baten prestakuntzan datza.
Barne orduak Langilea proiektua aurrera eraman ahal izateko jardun behar izan dituen ordu kopurua da. Langilea Proiektu orduak (h) Kostua orduko (E/h) Guztira (€) Ingeniaria 20 50,00 1.000 Guztira 1.000 17. Taula: Barne orduak
10.Ondorioak Hurrengo atalean ikerkuntza honetan zehar lortu diren ondorio orokorren laburpen bat egingo da: U-balioaren mugak herrialde bakoitzaren zuzentarauen arabera zehaztuta daude eta herrialde barruan zona klimatikoen arabera. Gainera nahiz eta ISO6946 araua parametro hau kalkulatzeko formula orokorra arautu nazioarte mailan, herrialde bakoitzak U-balioa kalkulatzerako orduan tenperatura oinarri eta gradu egun desberdinak erabiltzen ditu. Ezin izan da zehaztu U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa existitzen den ala ez U-balioak kontsumo energetikoan daukan eragina analizatzeko 3 sailkapen egin dira: herrialdeen arabera, Passive House eraikuntza motaren arabera eta zona klimatikoen arabera. Sailkapen hauen bitartez lortu ditugun ondorio espezifiko garrantzitsuenak hurrengoak dira: Herrialdeen araberako Passive House etxebizitza-familia-bakarren sailkapenean, hartutako etxeak ez dira herrialde bakoitzaren zuzentarau zehaztutako zona klimatikoetan bereizi, hori bakarrik Espainiako kasurako egin da. Sailkapen honetan ez da antzeman Ubalioaren eta konstumo energetikoaren arteko erlazioa existitzen denik. Lortutako Pearson korrelazio koefizienteen eta erregresioen emaitzak Passive House eraikuntza mota bakoitzerako, U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlaziorik existitzen ez dela ere determinatu dute. Ez dugu ezta somatu U-balioaren tarte esanguratsu bat eraikuntza mota bakoitzerako ondorioz, esan daiteke U-balioa Passive House eraikuntza motaren independentea dela. Zebra2020 proiektuak Europa mailan egiten duen zona klimatikoen sailkapena zehaztasun gutxikoa dela somatzen dugu. Posible da zehaztasun gabezia hori izatea Pearson korrelazio koefizienteak zero balioaren inguruan egotea baita negatiboak izatearen funtsezko arrazoia. Erregresioekin gauza bera gertatu da.
Espainiako Eraikuntza Kode Teknikoak (CTE) zehaztutako zona klimatikoen sailkapenean oinarituz, kasu batzuetan U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlazioa somatu da adibidez B zona klimatikoan. Beste kasu batzuetan ordea, ez da erlazio hori somatu. Posible da arazo nagusia ez izatea U-balioaren kalkulurako erabili diren irizpideak baizik eta erabilitako laginaren tamaina nabarmenki txikia izan dela (55 etxebizitza familia-bakarrak) Laburbilduz, lortutako emaitzak kontuan hartuta, ezin dugu baieztatu U-balioaren eta kontsumo energetikoaren arteko erlaziorik existitzen ez denik. Posible da erlazio faltaren arazo nagusiak hurrengoak izatea: Zenbait kasutan erabilitako laginaren tamaina txikia izan dela uste dugu. Europa mailan U-balioaren kalkulurako amankomuneko metodologia eta irizpideak behar direla uste dugu.
1. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Espainian
3. Eranskin grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen eta Kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Frantzian
5. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energertikoaren arteko erregresioak Frantzian
7. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Italian
11. Eranskin grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak mixed eraikuntza motan
13. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak mixed eraikuntza motan
15. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak insulated eraikuntza motan
17. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak masonry eraikuntza motan
19. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak masonry eraikuntza motan
3. Erregresioen emaitzak Zona klimatikoen arabera 3.1 Zebra2020 proiektuak zehaztutako zona klimatikoetan
20. Eranskin grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak B zona klimatikoan
22. Eranskin grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak D zona klimatikoan
24. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak B zona klimatikoan
26. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak D zona klimatikoan
28. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak B zona klimatikoan
30. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak E zona klimatikoan
3.2 Espainiako Eraikuntza Kode teknikoak zehaztutako zona klimatikoen arabera
32. Eranskin grafikoa: Kanpoko hormen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Espainiako D zona klimatikoan
35. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak C zona klimatikoan
37. Eranskin grafikoa: Lurzoruen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Espainiako E zona klimatikoan
39. Eranskin grafikoa: Teilatuen U-balioen eta kontsumo energetikoaren arteko erregresioak Espainiako C zona klimatikoan | science |
addi-9dfa6a605373 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29500 | Software defined networking sareetako segurtasuna industria 4.0-N | Atutxa Imatz, Asier | 2018-10-31 | 4 Irudien aurkibidea
5 26. irudia: A domeinuko kontroladoreak erasoa detektatu eta blokeatu 27. irudia: Erasoa lotura guztietan blokeatuta (erasotzailearenan izan ezik) 28. irudia: Oinarrizko topologia 29. irudia: ONOS komando lerroko interfazearen hasieraketa 30. irudia: Mininet-ekin zuhaitz topologiaren abiaraztea 31. irudia: Metasploit SYN flooding 32. irudia: Interfaze guztiak Wireshark-en 33. irudia: OpenFlow trafikoa Wireshark-en 34. irudia: Sflow, Mininet eta ONOS kontroladorea hasieratzea 35. irudia: sFlow-ren web interfazearen fluxu berriak gehitzea
Proiektu honen helburua irakurlea SDN (Software Defined Networking) arloan sartzea da eta horri dagokion zibersegurtasunean sakontzea, bereziki industria 4.0-ri dagokionez. Gaur egun sare hauek duten garrantzia aurkeztu ondoren, hurrengo pausoa sare hauen inguruko zerbitzu eta azpiegituretan sor daitezkeen arazoak aztertzea izango da. Kontroladoreari dagokionez, helburua software desberdinak ikertzea, frogatzea eta segurtasunaren arloan bakoitzaren egokitasuna ikustea izango da, sistema hauetako atal garrantzitsuena baita. Gainera, egoera erreal batzuk simulatuko dira ondorioak justifikatu eta dokumentatzeko, horrek definituko baitu proiektuaren arrakasta eta prozesuaren balioa.
9 1. Sarrera Telekomunikazioen arloa teknologiaren adar garrantzitsuenetako bat da, gizakiaren urruneko komunikazioaren beharra betetzen baitu. Ondorioz, aintzinatik existitzen den ideia da, baina ez da izan orain dela hamarkada batzuetara arte indarra hartu duela, izan diren ikerkuntza eta garapenei esker. Garapen historikoan zehar bi bide nagusi ikus ditzakegu, hardware-arena eta softwarearena. Lehenengoak zerikusi zuzena du elektronikarekin eta horretan izan diren garapenei esker lortu dira aurrerapauso handienak, baina hauek kontrolatzeko eta komunikazioa arautzeko erabiltzen den software-a horrekin batera joan behar da. Izan ere, lan honetan komunikazioa kontrolatzeko beharrezkoak diren protokoloak aztertuko dira sakontasunean. Informatikan eta telekomunikazioetan, protokoloak bi entitate edo gehiagoren arteko komunikazioan informazioa transmititzea ahalbidetzen duten arauen multzoak dira. Estandarizatutako arau hauei esker edozein medio fisikotik gauzatzen den komunikazioaren sintaxia, semantika eta sinkronizazioa definitzen dira. Beste hitz batzuekin esanez, protokoloen multzoa bi konputagailuren arteko lotura fisikoaz aparte, informazioa trukatzeko sistema da. Gaur egun, komunikazioen egoerak eta etorkizunean izango diren joerak kontuan izanik, protokoloen berrikuspen bat beharrezkoa da. Ikuspuntu hori garatuko da lan honetan zehar, lehenik testuinguruan sartuz, teknologiaren arazoak eta beharrak sakon aztertuz eta etorkizunari begira indarra hartzen doan soluzio bat aurkeztuz. Gehiago sakonduz, lan honetan software bidez definitutako sareak (Software Defined Networking[1], SDN) aztertuko dira, batez ere hauen segurtasunaren inguruko ikerketa eginez. Sare hauek industria 4.0[2] arloan duten garrantzia eta etorkizunean izango duten erabilera hedatua ikusita, zibersegurtasuna zuzen bermatzeko tresnak ikertzea izango da garapen honen helburua. Izan ere, SDN sareak industria-lantegietako komunikazio-sareetarako oso egokiak dira hurrengo ataletan ikusiko den moduan, makina guztiak lotzeko eta sentsore eta ekipoen arteko komunikazioa zuzen bermatzeko balio dutelako.
2. Testuingurua Teknologia aurrera doan ahala, erabiltzaileek eskatzen dituzten zerbitzuak eta hauek inplementatzeko metodoak aldatzen doaz. Sozialki onartuta dago informazioaren garaia dela, eta uneoro transmititzen diren datu fluxuak kudeatzea beharrezkoa da, big data kontzeptuaren atzean dauden datu baseak edozein aplikaziotan erabiltzen baitira. Mugikortasuna ere berebiziko ezaugarria bilakatu da, dispositiboak edozein lekutatik eta edozein unetan konektatu daitezkeelako sarera.
10 2.1. Gaur egungo sareen mugak Oraingo sareak kontsideratzen baditugu ezinezkoa da munduko populazio osoaren beharrak asetzea, eta beraz, telekomunikazioaren mundua jadanik dauden sareak aprobetxatzen eta hobetzen doa. Etorkizun hurbil batean gertatuko den laugarren industria iraultzaren munduak, enpresa eta hornitzaileak ere soluzio berrien bila daude zerbitzuak modu eraginkorragoan eman ahal izateko. Gaur egungo sareen mugen artean hurrengoak[3] dira nabarmenenak: · Konplexutasuna: sareak erabiltzaileen beharretara hobeto moldatzeko, protokoloak hobetu dira seguruagoak eta eraginkorragoak izateko. Hala ere, protokolo hauek arazo espezifikoak konpontzeko prestatzen dira (isolatuta definiturik), horregatik abstrakzioaren arazoa sortzen da. Beste modu batera esanda, guztiek baterako elkarlana falta da. · Politika inkoherenteak: sare osoarentzat politika bat inplementatzeko, sareen administrariek milaka mekanismo eta gailu konfiguratu behar dituzte. Adibidez, sarera makina birtual[4] berri bat gehitzen den bakoitzean denbora luzea pasa daiteke administrariak sarbide zerrendak konfiguratu arte. · Eskalagarritasun eza: datu baseen hazkundearekin batera, sareen gaitasuna ere handitu behar da. Sarera sartzen diren milaka ekipo berrien ondorioz, sarea konplexuagoa bilakatzen da gailu guzti horien konfigurazioaren beharragatik. · Enpresen beharrizana: gizarteak eta hornitzaileek nahi dituzten zerbitzuak eta gaitasunak lortzeko ekipoen garapena beharrezkoa da, hauek produzitzen dituzten enpresen lana askotan besteena baino geldoago doalarik. · Estandarizazioa: 2013an Alemanian egin zen ikerketa baten arabera[5], parte hartu zuten 278 enpresen artean gehienak arazo nagusitzat estandarizazioa eta enpresako mailen arteko "hizkuntza" komun baten beharra ikusten zuten. · Prozesuen eta lanen kudeaketa: ikerketa horretan agertu zen beste arazo nabarmen bat kudeaketari buruzkoa izan zen, makina guztiak eta hauen prozesuak ondo monitorizatzeko eta antolatzeko beharra egonik.
2.2. Sare arkitektura berri baten beharra Arazoak aurkeztu ondoren, orain indarra hartzen ari diren zerbitzuek eskatzen dituzten gaitasunak zeintzuk diren ikusiko ditugu: · Trafiko patroien heterogeneotasuna: orain arte nagusi ziren bezero-zerbitzari komunikazioetaz aparte aplikazio berrienak makinen arteko informazio fluxuak sortzen dituzte, batez ere datu baseen eraginagatik. Honen ondorioz, trafikoa zein ekipo
11 motaren artean transmititzen den aldatu da. Gainera, orain erabiltzaileak edozein lekutatik sar daitezke sarera mugikorrei esker, trafikoaren patroietan eraginez. · Sare administrarien lan-karga gehikuntza: administrariek erabiltzaile guztien datuak gorde eta babestu behar dituzte bezero berriak sarera gehitzen jarraitzen duten bitartean, presiopean lan egitera behartuz. · "Hodeian" oinarritzen diren zerbitzuen hazkundea: biltegiratze fisikoak indarra galtzen joan diren bitartean, hodeiaren kontzeptua gorantz joan da. Horregatik, erabiltzaileek datuak atzitzeko sarbide azkar eta eraginkorrak eskatzen dituzte. Honek eragin zuzena du sarearen eskalagarritasunean, segurtasunean, gaitasunean eta eraginkortasunean. · Big data eta banda zabalera gehiagoren beharra: datu base izugarriak agertzearen ondorioz, sareen hornitzaileei eskatzen zaien banda zabalera ere handitu da. Izan ere, banku hauek kudeatzeko milaka zerbitzariren prozesatzea behar da. Aurreko eskakizunak kontsideratuz, SDN (Software Defined Networking)[6] motako sareak oso ondo moldatzen dira etorkizunean espero diren hobekuntzetara eta beraz, hauen inguruko hainbat garapen espero dira hurrengo urteetan. Hurrengo ataletan, sare hauen onurak azalduko dira, aurrean azaldutako arazoen soluzioa dela justifikatzeko.
12 3.1.2.1. Sare aktiboak 90. hamarkadaren hasieran aplikazio berriak agertu ziren eta honen ondorioz ikertzaileek sare protokolo berriak diseinatu zituzten. Hala ere, protokolo horiek IETF erakundeak estandarizatu behar zituenez, oso prozesu luzea bilakatu zen. Ikertzaile batzuek orduan beste bide batzuk hartu zituzten, sareen kontrola helburu gisa zutelarik. Aurretik zeuden sareak ez zirenez programagarriak kontrolera orientatutako sare aktiboak sortu zituzten, API-en kontzeptua bultzatuz. Honi esker, nodoen prozesamendua, biltegiratzea, pakete ilarak… kudeatzea lortu zen. Hala ere, sareen sinpletasuna defendatzen zuen beste korronte bat zegoen ikertzaileen artean. Beraz, sare aktiboek ez zuten arrakasta totala izan, baina bai ireki zuten bidea mota honetako sareentzat etorkizunari begira.
3.1.2.2. Kontrol eta datu planoen banaketa Hurrengo hamarkadan sarearen tamainak eta informazio fluxu kopuruak sareen bilakaera bat eskatzen zuen. Ikertzaileek ziurtasuna eta moldagarritasuna bermatzen zituzten sareak lortu behar zituzten, ordukoek ez zituztelako eskakizunak betetzen. Jadanik zeuden ekipoek arazoen arazketari eta bideraketaren jokabideari aurre egin behar zioten, baina aurretik azaldu den moduan lan gogorregia zen hauentzat. Horregatik, hardware ekipoen enpresak paketeen berbidalketaren logika datu planoan inplementatzea garatzen hasi ziren eta ISP-ek[7] (Internet Service Provider) zerbitzu seguruen ikerketa (sare birtual pribatuak adibidez, VPN) landu zuten. 3.1.2.3. Openflow API-a API honi esker, kontroladoreak goiko eta beheko geruzekin dituen interfazeak definitu eta kontrolatu daitezke. Beraz, API-a bi azpiataletan banatzen da: northbound eta southbound. Lehenengoak kontroladorearen goiko zerbitzuekiko harremanak kudeatzen ditu, egin behar dituen atazak automatizatzeko eta sarea kudeatzeko tresnak emanez. Bigarrenak ostera, kontroladorearen beheko azpiegitura osorako interfazea administratzen du, ekipo fisikoekiko loturak ezarriz eta mantenduz.
3.1.3.1. Kontroleko planoa Kontroleko planoa sarearen burua da, sarearen beste atal guztiak kontrolatuko dituen entitateekin osatua. Bere eginkizuna sareko funtzionalitateak automatizatzea da. Hurrengo funtzioak bete ditzake:
· Arazoak identifikatu eta konpondu
· Bideak gehitu edo ezabatu
· Seinalizazioa egin
· Bideraketa kudeatu Funtzio guzti hauek modu zentralizatuan betetzen dira kontroladorearen bitartez, baina guzti honen inguruan dagokion atalean hitz egingo da.
14 3.1.3.3. Azpiegitura Azpiegitura ekipo fisiko guztiek eta hauek konektatzeko loturek osatzen duten multzoa da. Ekipo horiek host-etan eta beraien arteko komunikazioa ahalbidetzen duten transmisio gailuetan bereiz daiteke.
3.1.4. Segurtasuna Orain arte SDN sareen testuingurua eta arkitektura azaldu dira, gaur egun indarra hartzen ari den teknika multzo bat delako. Hala ere, SDN sareetan alderdi garrantzitsuenetakoa segurtasuna da eta dagokion arreta jarri behar zaio. Izan ere, ingurune zentralizatua denez (kontroladorearen ikuspuntutik) ondo prestatuta ez dauden sareetan erasoak gauzatzea erraza izan daiteke eta oso eragin txarrak izan ditzake. Horretarako, kontroladorearen segurtasuna eta bertarako sarbidea zuzen konfiguratu behar dira, edozein motako erasoak (switch-etara edo kontroladorera zuzenean) kudeatu ahal izateko.
3.1.4.1. Oinarrizko ezaugarriak Sare seguru bateko oinarrizko ezaugarriak ondorengoak dira:
· Konfidentzialtasuna
· Informazioaren eskuragarritasuna
· Autentikazioa 2. irudia: SDN geruzak eta eraso bektoreak[8]
· Sareko aktiboen babesa · Komunikazioen transakzioak
3.1.5. SDN industria 4.0-n Ordenagailu sare tradizionalak ez daude prestatuta sare fluxuen aldaketa konstanteak jasateko eta ekipo guztien artean transmititzen diren datuak kudeatzeko. Izan ere, ezaugarri horiek IoT (Internet of Things[10]) mugimenduaren oinarria dira, eta industria 4.0-rekin oso estu lotuta daude. Termino berri horrek Internet bidez hainbat objektu desberdinen arteko elkarloturari egiten dio erreferentzia, orain arte konektatuta ez zeudenak. Adibidez, etorkizun hurbil batean etxeko gailu guztiak egongo dira sarera lotuta, garbigailutik hasiz eta lorategiko ur-sentsoreetara arte. Beraz, arlo honetan oso erabilgarriak izango dira SDN sareak, mugimendu berri horrek eskatzen dituen ezaugarriak eskaintzen dituztelako.
17 4. Lanaren helburuak eta irismena
Lan honen helburu nagusia industria 4.0 inguruneetan software bidez definitutako sareak erabiltzean segurtasuna bermatzeko dauden tresnak aztertzea eta inplementatzea izango da, hauen eraginkortasuna konprobatuz eta frogak eginez. Bigarren mailako helburuak inplementatu eta frogatuko diren tresnak nola erabiltzen diren dokumentatzea izango da, prozesua ahalik eta zehatzen deskribatuz. Proiektuaren irismena frogak eta inplementazio birtualak egitea izango da, aurrerago azalduko diren tresnak eta softwareak erabiliz. Izan ere, bestelako inplementazioak eta gailu fisikoak lan honetan alde batera utziko dira, lan teorikoa izango baita. 5. Alternatiben analisia
Garapen honetan zehar industria inguruneetan hedatzen diren SDN sareen ahultasunak bilatu dira. Horretarako, ethical hacking-ean[12] erabiltzen diren tresnez baliatuz, hainbat eraso gauzatuko dira. Frogen egiazkotasuna eta garrantzia bermatzeko eraso arkitektura desberdinak garatuko dira, hauen puntu nagusiak hurrengoak izanik: maketaren arkitektura, erabilitako simulazio softwarea, simulatutako sarearen topologia, kontroladorearen aukeraketa eta erasoak gauzatzeko esparrua. Hasteko, maketaren arkitekturaren garrantzia azpimarratu behar da. Simulazioak egiteko erabiltzen den sare arkitektura eta muntaketa modu desberdinetan egin daitezke, eta honen arabera emaitza desberdinak lortzeaz aparte zailtasun maila ere alda daiteke. Erabiltzen diren ekipo eta sare interfaze fisiko kopurua, hauen kokapena eta interkonexioa… guztiak zehaztu behar dira erasoa gauzatu aurretik. Simulazio softwareak maketa prestatzea ahalbidetzen du, eta horretarako hainbat tresna erabilgarri daude: VirtualBox[13], VMware Workstation[14], Mininet[15], GNS3[16]… Bakoitzak ezaugarri desberdinak ditu, eta erabilera aldetik ere oso desberdinak izan daitezke. Beraz, egokia hautatzea oso garrantzitsua da. Simulatutako topologiari dagokionez, hainbat aukera egon daitezke. Atal hau esanguratsua bada ere, simulatu nahi dugun sarea errealitateko sare batera egokitzea oso desberdina izan daiteke kasuan kasu. Hortaz, lan honetan erabiliko diren topologiak objektiboki aukeratu badira ere (industria inguruneetarako esanguratsuenak), beste hainbat froga egin daitezke. Kontroladorea hautatzeak beste aparteko atal bat behar du. Izan ere, aurretik azaldu den moduan aukera asko daude, bakoitzak ezaugarri propioak izanik. Lan honetan ez dira guztiak garatuko, interesgarriak izan daitezkeen batzuk bakarrik.
18 Azkenik, erasotzeko softwarea zein izango den eta gauzatuko den exploit-a[17] zehaztu behar dira. Eraso hauen sakontasuna eta zailtasuna nahi adina altuak izan daitezke, lortu nahi den emaitzaren arabera. Aurreko atalean azaldu diren arloetan dauden aukerak aurkeztea eta arrazoiak emanez egokienak aukeratzea izango da atal honen helburua. Erabiliko diren irizpideak lan honen helburu eta irismenarekin bat etorriko dira, aukera batzuk interesgarriak badira ere alde batera utziz (lan espezifiko eta sakonagoetarako).
Beste aukera bat bi ekipo erabiltzea izango litzateke. Kasu honek baliabideen banaketa eraginkorragoa lortzen du, konfiguratzeko zailtasun handiagoak izanik. Gainera, erasotzailea eta sarea ekipo fisiko bitan banatzea errealitatera gehiago hurbiltzen da, birtualizazio maila* gutxiago izanik. Lehengo bi aukerak bereizten dira hemen ere: erasotzailea SDN sarearen parte izatea edo ez.
*Oharra: Birtualizazio mailak gehitzeak frogen esangura gutxitzen du, garapenaren zailtasuna handitzeaz aparte. Beraz, birtualizazio maila bi baino gehiago erabiltzea saihestuko da, konfigurazioa errazagoa izateko eta errealitatera gehiago hurbiltzeko.
5.2. Simulazio softwarea Hainbat simulazio software daude eskuragarri sarean, bakoitzak ezaugarri desberdinak izanik. Kasu honetan hainbat aukeraketa irizpide daude, garrantzitsuenak baliabideen erabilera, informazioaren ugaritasuna eta sinpletasuna izanik. VirtualBox software oso ezaguna da birtualizaziorako, hainbat konfigurazio desberdin onartuz. Gainera, asko erabiltzen da mundu osoan zehar, eta ondorioz, sarean dagoen informazioa eta laguntza handiak dira. Gainera, aurrerago azalduko diren beste birtualizazio softwareak baino errazagoa da konfiguratzeko, martxan jartzeko eta erabiltzeko. Hurrengo ezaugarriak[18] ditu: - Windows, macOS, Linux eta Solaris-ekin bateragarria den tresna multi-plataforma - Terminal bidez kontrolatu daiteke - Makinen artean fitxategiak partekatzeko tresnak - Makina birtualak berrezartzeko irudiak sortzeko ahalmena - 3D grafikoentzako soporte mugatua - VMware softwarearen makina birtualekin bateragarritasuna - Bideoak grabatzeko tresnak - USB 2.0 eta USB 3.0 (luzapen batekin) bateragarritasuna 1. taula: Arkitektura desberdinen konparazioa
VMware beste programa ezagun bat da arlo honetan, EMC Corporation enpresak diseinatutakoa. Enpresa honek banatutako softwareen artean esanguratsuena VMware Workstation da, ordaindu behar dena, baina dohaineko beste batzuk ere baditu (VMware Server, VMware Player…). Ezaugarri garrantzitsuenak hurrengoak dira: - Host-aren eta sistema birtualaren artean fitxategiak partekatzeko erraztasuna - Txartel adimendunen irakurleekin bateragarritasuna - USB 3.0-rekin bateragarritasuna - Makina birtualak berrezartzeko irudiak sortzeko ahalmena - Makina birtualak partekatzeko tresnak - vSphener/ESXi eta vCloud Air-ekin integrazioa - 3D-ko grafikoak DirectX10 eta OpenGL 3.3-rekin bateragarritasuna - "Nested virtualization"[19] teknika erabiltzeko ahalmena
GNS3 sare topologiak diseinatzeko simuladore grafiko bat da, sareko elementu bakoitza konfiguratzeko eta ezartzeko aukera ematen duena. Topologiak modu zehatzean ezartzeko aukera ematen duenez, sare txikiak diseinatzeko oso erabilgarria da, baina eskalagarritasun baxua du (hainbat nodo eta bideragailu simulatzeko ahalmen baxua). OpenFlow-rekin bateragarria da, Open vSwitch-ak simula baitaitezke.
21 5.3. Simulatutako topologia Sareak diseinatzerako orduan ekipoen topologia oso garrantzitsua da, honen araberakoa izango baita hauen arteko konexioa eta datuen transmisioa. Hainbat topologia bereiz daitezke, baina funtsean 5 dira nagusiak:
- Eraztuna: nodoak bata bestearekin punturik puntu lotzean datza, azken nodoa lehenarekin lotuz. Topologia hau kasu berezietan erabiltzen da, bideraketa aldetik ez baita oso eraginkorra (eta beraz, ez da esanguratsua lan honen helbururako).
- Guztiak guztiekin: nodo guztiak elkarrekin lotzean lortzen den topologia da. Guztiak guztiekin konektatuta egotearen abantaila bide erredundanteak izatea da, erroreen eta matxuren ondorioz datu transmisioak ez galtzeko. Lan honetan ez da sakonago ikusiko.
- Zuhaitza: topologia honetan nodoak punturik punturako loturekin lotzen dira, nodo bakoitza maila batean egonik. Nodo bakoitzak "gorantz" beste nodo bat du, eta "beherantz" bat edo gehiago izan ditzake. Sareak eta azpisareak sortzeko oso baliagarria da, topologia banatu bat izateko. Lan honetan topologia honen inguruan egingo da lan batez ere.
5. irudia: Guztiak guztiekin topologiaren adibidea 6. irudia: Zuhaitz topologiaren adibidea
5.4.1. NOX SDN sareen hasieran izaniko lehen kontroladorea. Honen inguruko informazio badago sarean, lehen lan guztiak honekin egin baitziren. Hala ere, gaur egun zaharkituta dago eta garapena ez da honekin egingo (batez ere etorkizunean ez dituelako berrikuntzak izango). C++ean idatzia.
5.4.2. POX Aukera lehenetsia, kontroladore ohikoena da. Izan ere, NOX-en ahizpa txikia eta hobetua da, honen inguruan ere informazioa dagoelarik sarean. Hau Python-en programatuta dago.
5.4.3. Beacon Kode trinko eta adierazgarria erabiltzen duen kontroladorea, emaitza onak ematen dituena. Hala ere, izar topologiak bakarrik ahalbidetzen ditu.
5.4.5. Ryu Ryu osagaietara orientatutako programaziodun SDN erreferentzia-markoa da. Pythonen programatuta dago eta API luze bat eskaintzen du edozein motatako sare kudeaketa edo kontroleko aplikazio gauzatzeko. Gainera, OpenFlow protokoloarekin guztiz bateragarria da bere bertsio denetan eta guztiz irekia da.
26 5.5. Erasotzeko softwarea Proiektuan erasoak gauzatzeko erabiliko den softwarea zein izango den aurkeztuko da atal honetan. Aurretik aipatutako ethical hacking tresna ugari daude sarean, erabiltzailearen baliabide eta ezagutzen arabera edo egin nahi den erasoaren sakontasunaren arabera. Oso ezaguna den Kali Linux[23] sistema eragilea Debian GNU/Linux-en oinarritutako sistema bat da, eta zibersegurtasun frogetara oso bideratuta dago. Izan ere, defektuz hainbat programa instalatuta ditu, arlo honetan erabiltzen direnak: Armitage, Burpsuite, Faraday IDE, Metasploit… Proiektuaren garapenean azken hau erabiliko da. Metasploit[24] informatikaren arloan segurtasun ahulezien inguruko informazioa lortzeko kode irekiko proiektua da. Ruby lengoaian idatzita dago (lehen Perl-en) eta pentesting[25] deritzen sare sarbide frogetan oinarritzen da batez ere. Proiektu honen software ezagunena Metasploit Framework izenekoa da, eta urrutiko ekipoetarako exploit-ak sortzeko eta exekutatzeko tresna bat da.
Lanean zehar hainbat froga desberdin garatuko dira, bakoitzak aukera eta parametro desberdinak dituelarik. Horiek aukeratu ondoren, guztiak prestatu behar dira dagokien moduan. Horretarako erabilitako prozedura azalduko da orain.
· "switch": Sareko switch ekipoak nolakoak izan behar diren adierazteko erabiltzen da. SDN sareak simulatu nahi direnez, "ovsk" izango da komando honetan adieraziko den aukera.
Eranskinetan sakonago aztertuko da software honen erabilera eta eskaintzen dituen aukera guztiak, baina amaitzeko hasieraketa adibide bi ikus daitezke hemen:
Beste atal batekin jarraituz, aurretik esan den moduan hainbat aukera desberdin daude erasoak gauzatzeko. Garrantzituenak lan honetarako Metasploit eta hping3 izango dira.
Metasploit-ek hainbat aukera desberdin eskaintzen ditu erasoak egiteko. Izan ere, helburua eta eraso motaz aparte erasotzaile teorikoaren identitatea eta bestelako parametroak ere zehaztu daitezke. Erabilera nahi adina konplikatu daiteke, baina lan honetan egingo diren erasoak ulertzeko hurrengo metodologia azalduko da:
· Azkenik, exploit-a aukeratu ostean eraso-parametroak zehaztu behar dira: helburua zein izango den, erasoa gauzatuko duen erasotzailearen IP helbidea zein izango den (ausazkoa izan daiteke), bestelako parametroak (paketeen kantitatea, fluxuaren eraso denbora…),…
ONOS kontroladorea hasieratzeko errazenetakoa da, komando bakar baten bidez egiten baita. Gainera, CLI (komando bidezko interfazea) eskaintzen du jarraian, parametroak aldatu ahal izateko edota datu-fluxuak kontrolatu ahal izateko. Web bidezko interfaze grafikoa ere eskaintzen du, uneoroko trafikoaren informazioa ikusi ahal izateko. Printzipioz ez du behar konfigurazio berezirik sare normal bat martxan jartzeko, baina lan honetan aztertuko den segurtasuna automatizatzeko ez duenez tresnarik ematen, kanpoko software bereziak behar dira.
(16) Ping-en konprobazioa 13. irudia: Host bat kontroladorearen tauletatik ezabatzea 12. irudia: Ping-en konprobazioa
15. irudia: Bigarren frogaren topologiaren irudia
Laburbilduz, hurrengo grafikoetan ikus daiteke erasoaren eta honen blokeoaren eboluzioa, aurretik aipatutako tresnei esker:
Ikusten denez, ping guztiak ondo heldu dira, eta beraz kontroladoreetan fluxuak gordeta egongo dira:
Segurtasuna kontroladorean bertan (RYU-ko python fitxategietan) inplementatzeak kontroladorea sarera guztiz molda daitekeela esan nahi du, defektuz dakarren kontroladorea oinarritzat hartuz baina beharrezkoak diren konfigurazioak eginez.
27. irudia: Erasoa lotura guztietan blokeatuta (erasotzailearenan izan ezik)
41 7. Ondorioak
Lan honen heburu nagusia industria 4.0 inguruneetan software bidez definitutako sareak erabiltzean segurtasuna bermatzeko dauden tresnak aztertzea eta inplementatzea izan da, eta horretarako eskuragarri dauden tresna batzuk frogatzeaz aparte, kasu konkretu baterako froga bat ere prestatu da (bigarren froga). Ikusi denez, hainbat segurtasun mekanismo desberdin erabil daitezke SDN sareen osotasuna bermatzeko, nahi diren konfigurazio aukeren arabera hautatu baitaitezke. Alde batetik, RYU kontroladorea python lengoaian programatuta dago, eta kontroladorearen kodean bertan inplementatu daiteke segurtasuna. Ondorioz, hainbat aukera ematen dituen lengoaia batean programatzeak onura handiak ekar ditzake, eta gainera kontroladorea eta segurtasuna modulu berean inplementatzeak zentralizazioa inplikatzen du (eta horrek kudeatzeko erraztasuna). Hala ere, topologiaren arabera programazioa desberdina izan behar da, switch eta nodo guztiak "erregistratu" eta kudeatu behar direlako kodean. Beraz, kasuan kasu kontroladore desberdina abiarazi behar da eta topologia aldaketa asko jasango dituen sare baterako ez da guztiz erabilgarria. Bestalde, ONOS kontroladorea eta Sflow-rt trafiko kudeatzailea ere erabili dira. Hauen berezitasuna sarearen ezaugarriak moduluka banatzean datza, nodo hauetarako erasoren bat egotekotan erraz kontrola daitekelarik. Horretaz gain, eskalagarritasun hobea ere lortzen da inplementazio honekin, alde batetik ONOS konfiguratzen delako eta Sflow bestetik. Gainera, segurtasun script-ak ez du topologiarekin zerikusirik, eta tresna berdina erabil daiteke kasu bakoitzerako. Ezaugarri nagusietaz gain, hurrengo taularekin informazio sakonagoa azter daiteke:
4000 8000 Latentzia egoera kritikoan*
3. taula: Erabilitako tresnen konparazioa * Datu teorikoak
42 Errendimenduari dagokionez, taulan erasoarekiko erantzun denbora agertzen da, eta ikusten denez RYU sendoagoa da arlo horretan. Sakonago aztertuz, hainbat ikerketetan ikusi den moduan[30], abiadura eta fluxu-kopuru handienak RYU, ONOS eta OpenDayLight kontroladoreek eskaintzen dituzte. Beraz, segurtasuna modu eraginkor batean inplementatu ahal izateaz aparte, lan honetan frogatu diren kontroladore biak oso gaitasun altuak erakusten dituzte atal horretan. Hala ere, bien artean RYU-k ezaugarri hobeak ditu orokorrean. Ondorioz, tresna biak oso erabilgarriak dira eta erantzun denbora zuzenak dituzte. Antzeko aukerak ematen badituzte ere, bakoitza helburu zehatz baterako baliagarria da: RYU kontroladoreak sinpletasuna eta zentraltasuna eskaintzen ditu, sare txiki eta ez oso aldakor batean erasoen aurkako defentsa bat inplementatu ahal izateko; ONOS kontroladoreak, Sflowrt-ren laguntzarekin, modulartasuna eta interfaze grafikoen erabileraz gain eskalagarritasun handia ematen ditu, tamaina handiko enpresa batek behar duen aldagarritasuna hain zuzen. Beraz, kasu hau oso erabilgarria da industria 4.0 arloan, segurtasun mekanismo automatizatuak inplementatzea guztiz beharrezkoa baita.
43 8. Eranskinak 8.1. Lan ingurunea - Mininet Lan honetan Mininet programarekin abiatzea aukeratu da. Izan ere, honek hainbat aukera ematen ditu topologia karakterizatzeko eta ekipoen zehaztasunak erabakitzeko. Gainera, OpenFlow protokoloarekin oso lotuta dago eta informazio asko dago sarean honi buruz (ikerketa lanak, tutorialak, foroak…). Arazo bakarra interfaze grafikoaren gabezia da (MiniEdit izeneko tresna gehigarri bat badago ere), baina topologiak terminaletik sortu ondoren grafikoak editore batekin egin daitezke beharrezko trafikoa ilustratzeko. Mininet-ekin hasteko web orrialde ofizialean sartuz, bertan eskuragarri dagoen makina birtual bat deskarga daiteke. Bertan Ubuntu Server 14.04 LTS bat dago instalatuta, Mininet eta beste hainbat aplikazio erabilgarri dituelarik. Zerbitzari bertsioa izatean ez du interfaze grafikorik (deskargatu eta instalatu daiteke), baina hori ez da arazoa izango Mininet-ek ere ez duelako eta makina birtualera ssh bidez konektatu daitekeelako host-etik. Arazoak: Atal honetan arazo batzuk sor daitezke. Mininet erabiltzean Xterm bidez ekipoen terminalak simula daitezke, baina programa hori erabiltzeko interfaze grafikoa behar da (beste leiho batean agertzen delako terminal hori, aparte kudeatu ahal izateko). Horretarako, aurretik aipatu den bezala host-etik ssh lotura bat behar da, eta horretarako lehenik VirtualBox-eko sare birtual bat sortu behar da. Izan ere, hori barik ezinezkoa da ekipo berdineko makinen artean konektatzea, sare txartelak eta interfazeak ez daudelako lotuta.
44 pasahitza eskatuko ditu lotura gauzatzeko (web orritik deskargatutako makina birtualaren kasuan biak dira "mininet"). Konexio ezarpenarekin amaitzeko, terminal berri honetan sudo mn komandoa erabiliko da Mininet softwarea hasieratzeko (oinarrizko topologiarekin) eta honen komando lerroa agerrarazteko.
Oinarrizko komandoak Orain software honek eskaintzen dituen komando erraz batzuk aipatuko dira, azalpen labur bat esleituz bakoitzari: help: Beste hainbat testuingurutan bezala, kasu honetan ere komando honi esker Mininet-i buruzko laguntza lor daiteke. Lerro hori sartzean lortzen diren emaitzak aurrerago azalduko diren komandoak agerrarazten ditu. Gainera, nodoei komandoak bidaltzeko nola egin behar den ere erakusten du ( command {args}). Hala ere, xterm h1 erabiltzera gonbidatzen gaitu, aurretik aipatu den bezala nodo bakoitzaren terminalak simulatzeko eta sistema modularizatzeko. nodes: Honi esker, uneko topologian dauden ekipo/host, switch eta kontroladore guztiak aurkezten ditu terminalak. Oso erabilgarria da hasieraketa ostean topologia zuzen sortu bada konprobatzeko. 28. irudia: Oinarrizko topologia
Oharra: SDN sareekin gabiltzanez, ping mezuen erantzunak jasotzeko behar den denbora desberdina izango da lehen mezuaren eta beste guztien artean (lehen mezuak denbora gehiago behar du). OVSwitch-aren lotura batetik beste baterako jasotako paketeak taula batean begiratzen dira. Lehen paketea bada, taulan oraindik ez da sarrera bat egongo bide horrentzat eta beraz, lehenik kontroladorera bidali behar da. Hurrengo pakete guztiek ordea ez dute bide hori egin behar, taulan jadanik sarrera bat dagoelako eta bideraketa zuzenean egiten delako.
xterm: Komando honekin sareko edozein ekipo kontrola daiteke, ekipo horren terminalea simulatuko duen leiho bat irekiz. Hau izango da aukera onena host-ekin ekintzak gauzatzeko. Aipatzekoa da "ssh -X mininet@ipaddress" egitean -X aukerari esker erabil daitekeela Xterm, X11 forwarding-a baimentzen duelako. tcpdump: Komando ezagun hau sareko aztertzaile bat irekitzeko erabiltzen da. Wireshark programak egiten duen bezala, honekin ere ping batean sortutako paketeak ikus daitezke adibidez. pingall: Honi esker host ekipo guztien arteko ping-ak sortzen dira, beraien arteko loturak ondo dauden konprobatu ahal izateko komando batekin bakarrik. Oso erabilgarria da sarea hasieratzean edota konfigurazioan aldaketak egitean guztia zuzen dagoen ikusteko. iperf: TCP banda zabalera kalkulatzeko komandoa, host-en artean dagoen gaitasuna ikusteko. iperfudp: Aurrekoaren berdina baina UDP protokoloa erabiliz.
Oharra: Oso gomendagarria da mininet-eko sesio bat amaitzean "sudo mn -c" komandoa exekutatzea, sesio horretan ezarritako aukera eta konfigurazio guztiak garbitu eta hasieratzen dituelako. Zombie prozesuak ere ezabatzen ditu.
46 8.2. Lehen froga gauzatzeko gida Prozesua hasteko lehenik eta behin ONOS hasieratu behar da. Hasieratzen denean, komando lerroko interfazea (CLI) abiaraziko da, printzipioz ezer aldatzeko erabiliko ez bada ere. Behin kontroladorea guztik martxan dagoela, SDN sarea hasieratu behar da, ondoren guztien arteko konektibitatea bermatuz (guztien arteko ping-ak eginez):
Benetan froga ondo doala ziurtatzeko Wireshark trafiko arakatzailea erabiliko da. Lehenik, Mininet-ek sortutako interfaze birtual guztietan trafikoa dagoela bermatuko dugu (OpenFlow): 31. irudia: Metasploit SYN flooding
49 8.3. Bigarren froga gauzatzeko gida Hasteko, alde batetik sFlow eta script-a eta bestetik Mininet eta ONOS kontroladorea abiarazi behar dira:
Erasoa gauzatu aurretik, sFlow softwarearen web interfazean fluxuak miatzeko sarrera bat gehitu behar da, iturriaren IP helbidea, helmugaren IP helbidea eta byte-en kopurua har ditzan. Jarraian, froga bat egin daiteke iperf-ekin TCP banda zabalera neurtzeko. | science |
addi-d9d7d71b0dc7 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29509 | Zunahiz plataforma | Castrillo González, Mireia | 2018-10-31 | Gaur egun, teknologiaren erabilera eguneroko bizitzan derrigorrezkoa den mundu honetan, gero eta gehiago erabiltzen diren baliabideak dira irakaskuntza plataformak.
Zer esanik ez, eguneroko bizitza pribatua lagun edo ezezagunekin partekatzea ahalbidetzen duten sare sozialei buruz. Lehen munduko gizartean bizi diren pertsonen, eta batez ere gazteen denboraren portzentai handia hartzen dutelarik. Baina mundu horietan murgildurik daudenek ba al dakite baliabide horiek modu egokian eta erantzukizunez erabiltzen?
Nerabeei sare sozialetara igotzen diren edukiek eta idazten diren iruzkinek duten garrantziaz ohartarazteko asmoz sortzen da proiektu hau. Irakaskuntza inguruan murgilduta egonik, eskolako betebeharrak egin eta irakaslearekin partekatzen diren aldi berean, norbanako baten ekintzen eta hitzek duten eragina irakatsi da Zunahiz izeneko plataforma bat sortuz.
Horretarako, azterketa bat egin ondoren, gaur egunean web aplikazioak sortzeko erabiltzen diren teknologia batzuk aukeratu eta erabili dira proiektu honetarako aproposenak izango zirelakoan.
Irakaskuntza plataforma garatu eta amaierako emaitza ikusiz, modu egokian lan egiten duen web aplikazio bat sortu dela ikusi da eta Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasle batekin aztertuz, plataforma honen bitartez ikasle gazteengan sortu nahi den eragina lortzen dela ondorioztatu da.
Informazio eta Komunikazio Teknologiak JS
Gaur egun, teknologia egunerokotasunean gero eta gehiago erabiltzen den baliabide nagusienetako bat da. Honen helburu nagusia, denbora aurrezteko eta lan esfortzua murrizteko tresna erabilgarriak sortzea da. Hortaz, hainbat arlo ezberdinetan erabiliz, gizakion beharrizanak betetzeko eta bizitza errazteko erabiltzen da hau.
Honen sorkuntzaren hasiera oso urrun dagoen arren, azken mendeotan inoizko aurrerapen eta garapen gehien egin dira arlo guztietan, baina batez ere lan honen garapenerako kontutan izango dugun alderdi nagusienean, informazio eta komunikazio teknologia (IKT) alderdian.
Irakaskuntzari dagokionez, beti erabili da teknologia ikasketak errazteko: kalkulagailuak, ordenagailuak, inprimagailuak…baina Interneten erabilerak eta teknologia mugikor berrien sustapenak, aurrerakuntza ugari ekarri ditu hezkuntzara azken urteotan: arbel digital eta ikasgela birtualen sorrera batik bat.
Gaur egungo gazteen joerak aztertuz, hauen teknologia erabilera batez ere alderdi sozialera zuzentzen dela oso nabaria da. Díde ikerketa taldearen arabera Internet mundura sartzen hasteko batezbesteko adina 7 urtekoa da [1]. Urteak aurrera doazen heinean, sare sozialen erabilera beharrizana sentitzen dute gazte hauek talde baten parte sentiarazteko eta hauek erabiltzen hasten dira honek ekarri ditzaken onura eta kalteak jakin gabe. ChildWise ikerketa agentziaren arabera, gazte hauen %30ak bakarrik erabiltzen du Interneta blogetan idazteko, eta %62ak sare sozialetan ibiltzeko erabiltzen duela onartzen du [2].
Proiektu honetan, irakaskuntza inguruan murgilduta egonik, nerabeei sare sozialen erabileraz kontzientziatu eta norbanako baten ekintzek eta hitzek izan ditzaketen eraginak irakatsi nahi dira irakaskuntza plataforma baten bidez. Horretarako lehenik eta behin nerabeak ondo ezagutu eta haien beharrizanak identifikatu dira. Ondoren, beharrizan horien ezaugarriak betetzen dituen irakaskuntza plataforma bat proposatu eta sortu da. Eta azkenik, sortutako plataforma horrek ondo lan egiten duela eta beharrezko ezaugarri eta funtzionaltasunak betetzen dituela probatu eta baieztatu da.
Marc Prensky idazleak 2001.urtean asmatu zuenetik, gaur egungo nerabeak "natibo digital" modura izendatzen dira, teknologia jadanik nahiko garatuta zegoen garaian jaioak direlako, baina batez ere Internet sortu ondoren jaioak direlako [3]. Hauek, teknologiekin oso gustura aurkitzen dira haien egunerokotasuna osatzen eta hobetzen dutela ikusten dutelako. Honen ondorioz, ikasle hauen hezkuntzan baliabide teknologikoak erabiltzeak ikasleen interesa ekintza akademikoetan handitzeaz gain, onurak sor ditzake ikasleen ikasgelako eraginkortasun eta produktibitatean.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasketa prozesuan erabilitako plataforma da hau, eta honen erabileraren bitartez irakaskuntzako ekintza guztiak bai irakasle aldetik zein ikasle aldetik (zereginak kudeatu, gehitu eta erantzun, baliabideak partekatu, foro erabilera eta beste hainbeste) modu egoki eta erraz batean gauzatu daitezkeela ikusi da. Plataforma honen bidez, irakasgai baten inguruko irakasle eta ikasleen arteko hartu-emana erraz kudeatzen da. Baina proiektu honetan, irakaskuntza plataforma bat erabiltzeaz gain, nerabeei sare sozialek izan ditzaketen eraginak eta hauen erabileraz irakastea ere bilatzen da, eta plataforma honen ez beste ezeinen bidez holakorik ez da lortu momentuz. Gainera, existitzen den plataforma hori, haur hezkuntzako gazteentzat erabiltzeko zaila gerta daiteke hasieran, batez ere horrelako plataformarik inoiz erabili ez dutenean. Hartara, Moodle plataforma horren eta sare sozialen ezaugarriak dituen web aplikazio bat diseinatu eta sortu izan nahi da proiektu honetan. Erreminta berri honen bitartez, hezkuntza eremua interesgarriago eta interaktiboagoa bihurtu nahi da ikasleen arreta mantenduz.
Guzti hau betetzeko, sortutako plataforma gaur eguneko teknologia eta erabileretara egokitzeko asmoz artearen egoera ikertu eta kontutan izateaz gain, Bilboko Hezkuntza Fakultateko Lehen Hezkuntzako Graduko ikasle batekin lan egin da. Ikasle honek, bere Gradu Amaierako Lan (GrAL) modura nerabeen beharrizanak aztertu eta hauek betetzen dituen plataforma baten zehaztapenak proposatu zituen. Hortaz, abiapuntu horiek kontutan izanik sortu da Zunahiz izeneko plataforma hau.
Gaur egun, aplikazio berrien garapena oso ekintza garrantzitsua da IKT eremuan zehar. Orrialde horiek euskarri egitura ezberdinen bidez eta teknologia ezberdin asko erabiliz sor daitezke, bilatzen den erabileraren araberakoak direnak.
3.1 Orrialde euskarriak
Web orrialde bat, testu, irudi, soinu, estekak eta beste hainbat gauza izan ditzaken dokumentu bat da eta hau web nabigatzaile baten bidez atzitu daiteke. Orrialde hauetako edukia normalean estatikoa izaten da. Hau da, informazioa irakurri edo edukia ikus daiteke, baina inoiz ez haiekin elkar eragin [10].
Irudia 2: Web orrialde adibidea
Irudia 3: Mahaiganeko aplikazio adibidea
Web aplikazio bat, informazioa duen eta horrekin elkar eragin edo bere edukia aldatu daitekeen web orrialde berezia da. Mahaigaineko aplikazio batetatik desberdintzen duena, honek ordenagailuan instalatzeko edo bertatik exekutatzeko beharrik ez duela da, honetara nabigatzaile batetik atzitzen delarik. Hauen adibide gisa, Hotmail, Google Docs eta Facebook har daitezke [10].
Irudia 4: Web aplikazio adibidea
Proiektu honen ezaugarriak eta beharrizanak kontutan izanik, plataforma garapenerako web aplikazio bat egitea egokiena dela erabaki da. Honen erabakia, 6.1 atalean justifikatzen delarik.
Gaur egun web aplikazioak sortzeko modu asko daude. Alde batetik, teknologia ezberdinak erabiliz, hutsetik has daiteke proiektu bat baina, hau ekiditeko eta plataformen sorkuntza errazteko erabiltzen diren hainbat teknika ere daude. Atal honetan, aplikazio horien sorkuntzarako erabiltzen diren metodo erabilienak aztertuko dira. Alde batetik, proiektua berez hutsetik hastea eta bestetik, Scriptcase izeneko tresna baten bitartez garatzea [11].
Atal honetan aukera bakoitza zertan datzan azalduko da. Gero, 6.2 atalean, aukera bakoitzaren abantailak eta desabantailak aztertuz proiektu honen garapenerako zein aukeratuko den eta zergatik azaltzen delarik.
Web aplikazioak sortzea konplexuagoa denez eta programazio denbora gehiago eskatzen dutenez, garapen denbora hori murrizteko erabiltzen diren baliabideak existitzen dira. Honen adibide bat Scriptcase izeneko tresna hau da.
Web orrialdeak sortzeko WordPress tresna famatua erabiltzen den moduan, web aplikazioak sortzeko Scriptcase tresna hau erabiltzen da. Merkatuko datu base erabilienekin konexioak ahalbidetzen dituen bitartean, web aplikazioak sortzerakoan oso erabiliak diren aplikazioak eskaintzen ditu: erregistro formularioak, taulak, egutegiak, menuak, grafikoak, erabiltzaile kudeaketa…[12].
Erabilera jakin bat eta ezaugarri zehatz batzuk izan behar dituen web aplikazioak egiteko, norbanakoek eta enpresetako IKT sailek gero eta gehiago erabiltzen dute proiektua haien modura eta gustuko teknologiekin sortzeko aukera. Hutsetik kodetzeak aplikazioaren abiaraztea moteltzen dituzten programa eta softwareen erabilerak aurrezten ditu.
Gainera, berezko datu base bat eta aplikazioko edukiak elikatzen dituen FTP (File Transfer Protocol) izateak erabiltzaileari begirako konpromisoa sortzea baimentzen du. Hauen bitartez, abiarazteko prozesua samurtzeak aplikazioa erakargarriago egiten duelarik erabiltzaileek orrialdean ibiltzeko grina sustatzen lagunduz [15].
Egia da diseinu bat hasieratik programatzea zeregin neketsua dela eta aldez aurretik diseinatutako widget eta pluginak erabiliz lana aurreztu ahalko litzatekeela. Web aplikazio bat funtzionaltasunez eta dinamikotasunez sortzea Scriptcase bezalako CMS (Content Management System) batekin edozeinen eskumenean dago, baina sortu beharreko proiektuaren ezaugarri bereziek eta konplexutasunek azken batean, erabiltzen
diren txantiloiak eta estilo orriak aldatzera eraman zaitzakete hasieran oso erraz ikusten zen prozesu hori guztia zailduz.
Segurtasun aldetik aztertuz, edukiak kudeatzeko sistema batekin baino segurtasun handiagoa lortzen da diseinu bat hutsetik hasiz. Hackerrek gailentasun pixka bat duten orrialdeetan erasotzen dute segurtasun gabeko zirrikitu ñimiñoak aprobetxatuz, hauen fama zikindu nahian. Diseinua hutsetik hasiz aldiz, bakarra den kodea sortzen da, eta honen bidez, txantiloiek izaten dituzten egituratik bereizi eta hackerren lana asko zailtzen da [15].
Ezaugarri hauez gain, norberak aplikazioa eta honen kode osoa hutsetik hasiz, programa osoaren kodea ezagutzea dakar. Hau, aplikazioa kudeatzeko eta planifikatzeko orduan, bai eta aldaketak egiteko edo akatsak bilatzeko orduan asko laguntzen duen alderdi bat delarik, hirugarren batzuen lanari adi egoteko beharrik izan gabe.
Ezin daiteke esan bata beste baino hobea dela, lengoaia bakoitza erabiltzea edo ez garatzailearen lehentasunen eta sortu beharreko funtzionaltasunen beharrizanen araberakoa da.
Proiektu honi dagokionez, merkatuan dauden aukerak eta bakoitzak proiektuari eskaintzen dizkion ezaugarriak kontutan izanik, web aplikazio bat sortzea erabaki da eta honen garapena hutsetik hasiz egingo da. Esan bezala, erabaki hauen zergatia 6.1 eta 6.2 ataletan ikus daiteke.
4.1 Helburu nagusia
Proiektu honen helburu nagusia irakaskuntza inguruan murgilduta egonik, nerabeei sare sozialen erabilera egokiaren beharraz jabetzeko eta norbanako baten ekintzek eta hitzek izan ditzaketen eraginak irakasteko asmoa duen irakaskuntza plataforma bat sortzea da.
Helburu nagusi hori lortu ahal izateko, lehendabizi tarteko beste helburu partzial batzuk bete behar dira. Bete beharreko helburu horiek hurrengo atalean adierazten dira.
Lehenago aipatu den bezala, proiektu honetan Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasle batekin egin da lan. Honen lanaren bitartez, aztertutako beharrizanak kontutan izanik eta telekomunikazio ikaslearen aldaketa batzuen proposamenak aztertuz, ezaugarri horiek betetzen dituen eta nerabeentzat egokia den plataforma baten diseinua egin da.
4.2.1.2 Beharrizanen zehaztapenak eta goi mailako diseinua
Nerabeen beharrizanetara egokitzen diren zehaztapenak lorturik, horiek beteko dituen plataformaren zehaztapenak eta goi mailako diseinua egin beharko da.
4.2.2.1 Zerbitzari eta bezero aldea egituratu
Lortu behar den emaitza kontutan izanik, emaitza hori lortuko duen egitura sortu behar da. Horretarako, bezero eta zerbitzari aldeetan erabiliko diren eredu, osagai, funtzio, hasierako eta lehenetsitako balioak, ereduen arteko erlazioak eta beste hainbat alderdi definitu beharko dira.
Behin erabiliko diren eredu, osagai, erlazio eta abarrekoak ondo definituta daudela eta atal guztien artean osotasun bat dagoela, atal hauek programatzeari ekin behar zaio hau izango baita proiektu honen funtsa eta denbora gehien eramango duen zatia.
4.2.3.1 Plataformaren funtzionamendua egiaztatu
Beste helburu partzialetako bat plataformaren funtzionamendu egokia egiaztatzea da. Hemen, plataformak modu dinamikoan ondo lan egiten duela, lehen erabileran ulertzeko erraza dela, hau da, intuitiboa dela, eta eskaintzen diren funtzioek bere betebeharrekoak lortzen dituztela konprobatzen da.
Egiaztapen hauek egiteko II.Eranskin atalean gehiago zehaztuko diren unitate, integrazio eta end-to-end probak erabiliko dira.
Azken emaitza modura, lortutako plataforma Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasleari erakutsiko zaio eta honen hasierako itxaropenak betetzen direla baieztatu beharko da. Hau da, plataforma honen bitartez nerabeei irakatsi beharreko baloreak irakasten zaizkiela ziurtatu.
Proiektu honek onurak dakartza arlo ezberdin batzuetan. Horietatik, arlo soziala, teknikoa eta ekonomikoa nabarmenduko direlarik.
Alde batetik, irakaskuntza arloari dagokionez, irakasleari eta gelako beste kideei behar den moduan, errespetuz tratatzen irakasten duelako, eta beste aldetik, argitaratu daitekeen edukiaren egokitasunaz jabetzen ere laguntzen duelako. Gainera, irakasleari dagokionez, plataforma honen bitartez eta ikasle bakoitzaren erabilera kontutan izanik, irakasleak ikasle bakoitzaren joera eta portaera zein den ere aztertu ahalko duelako.
Guzti honez gain, plataforma hau oso onuragarria gerta daiteke honen bitartez balore hauek nahiz eta irakaskuntza giroan ikasi, gerora etorkizuneko beste sare sozialetan aplikatu beharreko gomendioak irakasten zaizkielako ikasleei.
5.2 Onura teknikoak
Horrez gain, proiektuan zehar garatutako tresnak beste proiektu bat sortu nahi denerako erabilgarriak gerta daitezke. Alde batetik, tresna horiek haien osotasunean berrerabili nahi diren kasuetarako eta beste aldetik, antzeko zerbait sortu nahi denerako hauek erreferentzi edo eredu modura erabiliz.
5.3 Onura ekonomikoak
Plataforma honek arrakasta izatekotan libre izateari utziko balio, hezkuntzan erabiltzeko asmoz saldu ahalko litzateke eta horrela proiektuari onura ekonomikoak sortu. Baina, orain aipatutakoa ez da proiektu honen sorkuntzaren helburuetako bat.
Atal honetan plataforma sortzeko modu ezberdinak aztertuko dira, proiektura gehien egokitzen dena zein den erabakiko delarik. Horrez gain, erabaki hori aurrera eramateko eta horrela sortu ahal izateko, esparru ezberdinetan erabili behar diren teknologia ezberdinak aztertu eta alternatiba egokienak aukeratuko dira. Horretarako, aplikazioan eskaini nahi diren funtzionaltasun batzuen arabera irteera bakoitzak zer eskaintzen duen kontutan izango da.
6.1 Orrialde euskarriak
Irakaskuntza plataforma euskarri ezberdinen bitartez sortzeko aukera dagoela ikusi dugu lehen, 3.1 atalean. Bakoitza zer den jadanik jakinik, hiru aukerak aztertu eta proiektu honi gehien egokitzen zaiona zein den erabaki da.
Web orrialde bat, testu, irudi, soinu, estekak eta beste hainbat gauza izan ditzaken dokumentu bat den arren, hau ez dago bezeroaren aldetik informazioa batzeko prestatuta. Horrelako web orrialde estatikoak gehienetan enpresen informazioa bezeroei bistaratzeko edo ekintza berrien berri emateko erabiltzen dira: produktuen deskribapena, eskainitako zerbitzuak, enpresaren historia, harremanetarako telefono, posta elektronikoa etab.
Garapen aldetik, ez du programazio lengoaia bat ikasteko ezta datu base bat erabiltzeko beharra sortzen. HTML, CSS eta gutxi batzuetan JavaScript erabiliz sortzen baitira.
Web aplikazio bat, web orrialde eta mahaiganeko aplikazio baten bitartekoa da. Honek, bezeroekin elkarrekintza sustatzen du baina ordenagailuan ezer instalatzeko beharrik gabe. Web aplikazioek, web orrialdeek baino baliabide gehiago erabili behar dituzte (aplikazioaren betebeharren arabera, datu gehiago prozesatu eta datu baseetara atzipena areagotu behar dutelako) baina ez mahaigaineko aplikazioen beste.
Ikasleentzako ikasketa plataforma bat denez, hauekin elkarrekintza bat bermatu behar du aplikazioak ikaslearen datu eta informazioak jaso ahal izateko, plataforma dinamikoa eginez eta estatikotasuna ekidinez.
Plataforma garatzerako orduan, erabiliko diren teknologi eta lengoaien zailtasuna ahalik eta gutxien izatea komeni da gauzak garapen prozesuan errazteko.
Baliabide gehiago erabiltzeko ahalmenak, plataforma erabiltzerako orduan esperientzia hobeago eta arinagoa lortzen lagun dezake.
Plataforma aplikazio modura ekipoetan instalatu behar ez izateak eta beste edozein ordenagailu erabiliz plataformara sarrera lortzeko aukera izateak, irakaskuntza plataforma erabiltzea askoz erosoago eta esperientzia atsegingarriagoa izatea eragin dezake.
Taula 1: Orrialde euskarriaren hautatze irizpidea
Hiru aukeren arteko konparaketa ikusiz, plataforma web aplikazio modura garatzea, mahaiganeko aplikazio modura garatzea baino erabaki hobeagoa dela ondorioztatzen da.
Behin web aplikazio bat egingo dela erabakita, aplikazio hori nola garatuko den erabaki behar da eta honetarako bi aukeren arteko alderaketa bat egin da. Lehenengoa, Scriptcase tresna bitartez egitea da eta bigarrena, aplikazioa hutsetik hastea.
Pisua Web orrialdea Mahaiganeko aplikazioa Web aplikazioa Erabiltzaile elkarrekintza %60 0 9 10 Erraztasuna %20 8 1 2 Baliabide erabilera %10 5 8 5 Erosotasuna %10 7 6 9
Tresna honen bitartez, aplikazioak sortzeko erraztasun asko lortzen dira. Kodea ez da hutsetik sortu behar eta elementuak integratzeko aukera asko eskaintzen ditu. Erraz ulertzeko moduko kode intuitiboaz sortzen delarik, oso erosoa da eta datu baseekin modu egokian lan egiten du [17]. Baina hala ere, tresna hau ez da dohainekoa eta gainera proiekturako diseinatutako elementu jakin batzuk sortzeko aukera (argitalpenen semaforoak adibidez) ez luke ahalbidetuko.
Plataforma modu honetan sortuz, proiekturako diseinatu diren elementuak gustura sortu ahal izango dira inongo mugarik izan gabe. Horrez gain, hemen erabili beharreko teknologien artean libreak direnak aurki daitezke proiektuko lizentzien kostua ekidinez. Hori bai, berrerabili daitezkeen eta jada sortuta dauden moduluen kodeak izan ezik, beste dana hutsetik kodifikatu eta integratu behar da.
Plataforma garatzerako orduan, garatzailearentzat erreza eta intuitiboa gertatzea garrantzitsua da lana eramangarriago eta erosoago sortu ahal izateko.
Garapenean lizentzia gabeko tresnak erabiltzeak proiektua merkeagotu egingo du.
Plataforma hasierako diseinura egokitzea eta bertan definitutako elementuak sortu ahal izatea da proiektuaren alderdi garrantzitsuenetariko bat. Hau egin ezean, proiektua ez da osatuta geratuko eta ez da bat etorriko proiektuaren helburu nagusiarekin.
Plataforman erabiltzen den informazioa (erabiltzaile datuak, argitalpenak..) gordetzeko beharra dago. Horretarako datu base bat sortu beharko da.
Gaur egun, merkatuan, bi motako datu baseak nagusitzen dira: datu base erlazionalak eta datu base ez erlazionalak. Hori dela eta, mota bakoitzeko tresna bat aukeratu da alderaketa egiteko, MySQL alde batetik eta MongoDB beste aldetik. Horrela, hauen erabilera ikasteko eta behar izatekotan hauen komandoak bilatzeko laguntza gehiago aurki daitekeelako sarean.
Datu base erlazionalak kudeatzeko sistema hau, kode irekiduna da eta hortaz, ez luke lizentzia kosturik sortuko proiektuan. Informazioa tabletan gordetzen du, eta datuen atzipenerako SQL eskaera lengoaia erabiltzen du. Gainera, datu basearen egitura definitzeko eskemak erabiltzen ditu [18].
Erlazionala izateak, hainbat abantaila ditu: erregistroak bikoiztuta ez egoteko tresnak erabiltzen ditu, erreferentziak erabiltzen direnez erregistro bat ezabatzean honen menpekoak diren beste guztiak ezabatzen ditu automatikoki, taulen arteko erlazioak erakusten dituenez ulertzeko errazagoa gerta daiteke…baina bere desabantailak ere baditu. Datu grafiko eta multimedia datuak erabiltzeko zailtasunak ditu, testu blokeak datu modura erabiltzeko ez da oso ondo maneiatzen, datu base hauen sorrera eta mantenua oso garestia da… [19]
Hala ere, bere konektagarritasun, abiadura eta segurtasun onek MySQL zerbitzaria Internetetik datu baseak atzitzeko tresna aproposa bihurtzen dute.
Datu base ez erlazionalak (NoSQL) kudeatzeko sistema hau, kode irekiduna da ere eta hortaz, ez luke lizentzia kosturik sortuko proiektuan. MySQLn ez bezala, datuak BSON deituriko dokumentu batzuetan gordetzen ditu. MongoDB eskema gabeko datu basea da, eta honek dokumentuak eratzea ahalbidetzen du egitura bat definitu beharrik gabe [20].
Erlazionala ez izateak ere bere abantailak ditu: datuen eredua oinarrizkoa eta sinplea denez malgutasunez eta eraginkortasunez erabil daiteke, eskalagarria da, onartzen dituzten eragiketak sinpleak dira eta denboran oso azkar exekutatzen dira, datu kopuru handia kudeatzeko gai dira…baina bere desabantailak ere baditu. Enpresa munduan oraindik oso erabiliak ez direnez hauen sinesgarritasuna ez da oso handia, heldutasuna falta dute oraindik eta ezegonkortasun arazoak eman daitezke…[21].
Hala ere, gero eta gehiago erabiltzen da datu base mota hau, gero eta ezaugarri gehiago dituelarik eta sistema eragile ezberdinetan (Windows, Linux…) erabilgarria delarik.
Datuen eskaera egitean, ematen den erantzunaren abiadura ere garrantzitsua izango da.
JavaScript lengoaia erabiliz proiektuan erabiliko diren beste teknologiekin lan egiteko erraztasuna kontutan hartzeko irizpide garrantzitsuena izango da.
Software-a garatzen hasi aurretik, teknologiarekiko ezagutza maila garrantzitsua da, izan ere, horrek garatzeko behar den denboran eragin zuzena izango baitu.
Alternatiba bien konparaketa aztertuz, MongoDB erabiltzea erabaki da. Tresna honekiko ezagutza maila altua izan ez arren, hezkuntza plan bat abian jarriko baita ikastaro batzuen bitartez proiektuak behar duen ezagutza maila eskuratzeko.
Lan honetan aipatu diren helburuak lortzeko, proiektuan zehar jarraitu den metodologia azalduko da. Metodologia hau bost atal nagusitan bereizten da: azterketa, prestaketa, garapena, probak eta emaitzak.
Web aplikazioen garapenean gero eta protagonismo gehien hartzen doan lengoaia dela ikusita, hau aukeratu zen proiektu honen oinarri nagusitzat.
Hasieran bezero aldean (nabigatzailean) bakarrik erabiltzen zen hau; gaur egun aldiz, zerbitzari eta biltegiratze mailan ere egiten du honek lan. Horri esker, gaur egun fase eta geruza guztietan lengoaia bera erabiliz (JavaScript) sor daitezke aplikazioak, eta ezaugarri hau, lengoaia hau erabiltzeko erabakian kontutan izandako eragile bat izan da.
Efektu ezberdinak eta ekintza interaktiboak sortzeko aproposa izanik, hau, chat, kalkulagailu, bilatzaile eta horrelako milaka tokitan erabiltzen da.
Framework horretako osagaiak aztertu ziren eta horien bitartez plataformako helburuak lortzeko ahalmena zegoela ikusirik, plataforma framework horren bitartez garatu zen.
Irudia 7: MEAN Stack-eko osagaiek sorturiko egitura
Zerbitzari aldearen funtzionamenduaz arduratzen den plataforma da hau. Honek, Googleko JavaScript motorea (V8) erabiltzen du barnetik eta nahiz eta erabilpen asko izan, web aplikazioak garatzeko erabiltzea da honen erabilera garrantzitsuena. Motore horren bidez, nabigatzaileak JavaScript kodea izugarrizko abiaduran exekutatzen duelarik [22].
Teknologia honen alde tekniko garrantzitsuena exekuziorako hari (thread) bakarra erabiltzen duela da, hau arduratzen delarik egin beharreko lan guztia antolatzeaz. Egin beharreko atazak modu asinkronoan egiten ditu tresna honek eta asinkronotasun hori kudeatzeko callback funtzioak erabiltzen ditu. NodeJS eta ataza asinkronoen arteko funtzionamendua honakoa da:
Irudia 10: Callback funtzio adibidea
Irudi honetan, proiektuan garatutako funtzio bat ikusten da Callback funtzioen erabileraren adibide gisa.
Framework hau eskaera/erantzun, goiburu, ibilbide, bista eta abarren kudeaketarako erabiltzen du Node-k batez ere, eta hau gabe web aplikazio bat sortzea askoz ere konplexuagoa izango litzateke.
Formatu hau arina izateaz gain, gizakiek eta ordenagailuek ulertzeko erraza da. Horren adibide gisa ondorengo irudia:
HTML, CSS eta JavaScript soilik erabiliz erabiltzaile alde osoa garatu daitekeen arren, funtzionaltasun asko eginda eskaintzen dituen liburutegi bat erabiliz lana asko erraztuko litzateke.
Nabigatzailean beti existitu dira garapena errazteko balio izan duten funtzioen liburutegiak, horietatik erabiliena jQuery izanik [24]. Baina azken urteotan nabigatzaileetan MVC eredua (Model-View-Controller) zabaldu den heinean, bere erabilpena errazteko hainbat liburutegi ezberdin sortu dira. Horietatik gehien nabarmentzen dena Angular delarik, batez ere Googlek sortzen eta kudeatzen duelako eta kode irekiduna delako [23].
Hortaz, Angular liburutegi sinple bat izan beharrean, funtzionaltasun aurreratuak eskaintzen dituen eta HTML zabaltzen duen framework oso bat dela esan daiteke. Honek, efektu ezberdin asko modu errazean sortzea ahalbidetzeaz gain, DOM hierarkiaren (Document Object Model) maneiua errazten du.
Irudia 12: DOM hierarkiaren adibidea
Horrez gain, Angular bidez sistemaren bideratzea ere egin daiteke eta AJAX funtzioa erabili zerbitzariari eskaerak egiteko orrialde osoa berriz kargatzeko beharrik izan gabe.
Horrela ba, framework honek eskaintzen dituen erraztasun guztiak eta plataforma estetikoki erakargarriago egiten lagun dezakeela kontutan izanik, proiektu honen bezero aldea garatzeko berau erabili da.
Plataforma garatzen hasi baino lehen, teknologia ezberdinen eta garapenerako beharrezkoak diren tresna guztiak ekipoan instalatu behar dira.
Plataforma sortzeko beharrezkoa da testu editore bat erabiltzea, programa informatikoen iturburu-kodea sortzeko eta editatzeko.
Proiektuan zehar errazago mugitzeko eta ekintzak arinagotzeko asmoekin, Linux kontsolaren emuladore bat erabili da.
Framework hau deskargatzean eta instalatzean, honek NPM izeneko bere pakete kudeatzaile propioa ere deskargatzen du [28, 29]. Pakete kudeatzaile honen bitartez, proiektua sortzen joan ahala agertzen diren beharrezko moduluak instalatu, eguneratu edo ezabatuko dira.
Kodeketan oinarritzen diren proiektuetan, programa sortzen joan ahala intzidentzia eta kode arazo txikiak etengabe agertzen joan daitezke.
Etengabe agertzen diren arazo txiki hauen konponketen denbora murrizteko, Nodemon deitutako Node zerbitzariko demonio bat erabili da proiektu honen garapenean zehar. Demonio honek kodean zerbait berria egiten den bakoitzean proiektua automatikoki berrabiatzea eragiten du. Modu honetan, kodean izandako akats gehienen oharrak itzultzen dituela kontutan izanik, akatsen zuzenketan denbora asko aurreztea lortzen da.
Irudia 15: Nodemon instalatzeko komandoa
Irudia 16: Express instalatzeko komandoa
Plataforma honetako datuak gordetzeko beharrezkoa da proiektuan datu base bat izatea. 6.3 atalean alternatiba analisian aukeratu den bezala, proiektu honetarako datu base egokiena MongoDB dela erabaki da.
mongo.exe aldiz, eskaerak egiteko terminala da. Honen bitartez, datu basean dauden datuen kontsultak, datu bildumak bistaratu eta ezabatu, lerro zehatzak ezabatu eta beste hainbat funtzio egin daitezke.
Irudia 20: Mongon datu basera eskaerak egiteko terminala
Datu basearen prestaketarekin amaitzeko, zerbitzarian Mongoose izeneko paketea instalatu behar da, plataformaren APItik eskaerak egin ahal izateko datu basera. Honek,
datu basean dauden datuak mapeatu egiten ditu zerbitzarian definituta dauden objektuen egituretara.
Irudia 21: Mongoose instalatzeko komandoa
Irudia 22: Angular instalatzeko komandoa
Irudia 23: Angular bezeroa sortzeko komandoa
Azkenik, estiloak errazten laguntzen duen Semantic UI framework-a eta data aukeratu ahal izateko NgxMyDatePicker modulua instalatu dira, bezero aldea erakargarriago bihurtzeko asmoz. Horretarako haien orrialdeko pausuak jarraituz [31, 32].
Irudia 24: Aplikazioaren arkitektura
Adierazitako arkitekturaren eta aurrerago azaldutako teknologien bidez, SPA (Single Page Application) bat garatu da. Hau da, ikasle batek Zunahiz plataformara jotzean orrialde bakarrean exekutatuko diren Angularren modulu guztiak eskuratuko ditu. Bezeroak zerbitzariarekin behin izango du hartu emana, hasieran, ordutik aurrera soilik REST zerbitzuak eskaintzen dituen back-end zerbitzariarekin komunikatuz. Kasu honetan, front-end zein back-end zerbitzari berean egongo dira, baita datu basea ere. Web-aplikazioa orrialde bakarrean exekutatzeak, egiten diren eskaera guztiak AJAX eskaerak izatea ahalbidetzen du, horrela, web-aplikazioa oso dinamikoa eta arina izatea lortuz.
• Models: Hemen datu basean gordeko diren osagaiak (Schema moduan ere deritzenak) eta hauek dituzten atributuak definitzen dira.
Irudia 25: API eredu baten adibidea
• Controllers: Hemen Schema bakoitzak egin ditzakeen funtzioak definituko dira.
• Routes: API-ko Schema bakoitzeko funtzioak erabili ahal izateko bideratze fitxategia da. Bezeroak funtzio hauek erabiltzeko erabili beharreko path-ak zehazten dira
Irudia 27: API bideratze fitxategi baten adibidea
• Uploads: Plataformara igotzen diren fitxategiak gordetzeko karpeta.
• Horrez gain, app.js izeneko fitxategi bat ere dago. Horretan, datu basearekin lotura eta API-ko eta Chat-eko konexioak sortzen direlarik.
o Orrialde bakoitzaren karpeta: Hemen, orrialde bat osatzeko erabiltzen den osagaia (component) eta honetan erabiliko diren CSS eta HTML fitxategiak daude. Hauen artean: Main-page, chat, view-user, register…
Irudia 28: Main page orrialde karpeta eta edukia
Irudia 29: Comment ereduaren egitura
o Services: Osagai bakoitzak erabiliko dituen zerbitzuak definitzen dira hemen. Hauen bidez, API-ari eskaerak egiten zaizkio parametroak igaroz beharrezkoa den kasuetan.
Irudia 30: Zerbitzu adibide bat
o app.module fitxategia: Modulu (osagai) bakoitza kargatzeaz eta kudeatzeaz arduratzen da fitxategi hau.
o app.routing fitxategia: Front-end-eko ibilbideak bezero aldeko osagai bakoitzarekin erlazionatzen duen fitxategia.
Plataforma garatzean joan heinean eta behin garatuta dagoelarik, honen funtzionamendu egokia baieztatu behar da proba batzuk gauzatuz.
7.5 Emaitzak
Plataforma bukatuta egonik, honen azken bertsioa eta honen funtzionamendu egokia baieztatuz, irakaskuntza plataformaren bukaerako emaitza aztertuko da.
Atal hau oso luzea denez ere, edukia III. Eranskinean atzituta dator. Honetan, aplikazioaren emaitza bi ikuspuntu ezberdinetatik azaltzen da. Alde batetik, ikaslearen ikuspuntua aztertzen da eta beste aldetik, plataformaren kudeatzailearena (irakaslearena).
Atal honetan proiektu honetan zehar burututako faseak deskribatzen dira. Lan paketeetan (LP) banatzen delarik proiektu hau. Lehenik eta behin, lan taldea deskribatzen da. Ondoren, LP guztien azalpena egiten da, gero Gantt-en diagrama batean irudikatuz. Eta amaitzeko, mugarriak deskribatzen dira.
8.1 Lan-taldea
Proiektu hau burutzeko beharrezkoa izan da hurrengo lan-taldearen elkarlana:
M1: Proiektuaren hasiera. Proiektuaren proposamena ondo burutu da, proiektuaren gaia eta ideia nagusia finkatuz. Izen-Abizenak Erantzukizuna Rola Maider Huarte Senior Ingeniaria Proiektuaren gainbegiraketa eta zuzenketa Mireia Castrillo Junior Ingeniaria Proiektuaren burutzea Mikel Malax Irakaskuntza ikaslea Proiektu-zehaztapenen sortzailea
LP 1.2 Proiektuaren kudeaketa eta jarraipena
Proiektua gainbegiratzeko, bideratzeko eta akatsak zuzentzeko proiektu egilearen eta zuzendariaren arteko bilera periodikoak. • Hasiera data: 2018/02/05 • Amaiera data: 2018/07/20 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu eramangarri bat (35 ordu). • Giza baliabideak: Senior ingeniaria (40 ordu).
M2: Proiektua definituta. Proiektua definitu da honen diseinua zehaztuz eta bete beharko dituen ezaugarri eta funtzioak erabakiz.
M3: Formakuntza burututa. Artearen egoera aztertutakoan erabaki diren teknologia eta programa ezberdinei buruzko ezaguerak barneratu dira.
LP 4.3 Metodoen konprobaketa eta integrazioa
Bezero eta zerbitzari aldean sorturiko metodo eta funtzioek eginbeharrekoak bete eta modu egokian lan egiten dutela, eta alde bien arteko integrazioa modu egokian dabilela baieztatu. • Hasiera data: 2018/04/30 • Amaiera data: 2018/06/14 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu bat ( 56 ordu) • Giza baliabideak: Junior ingeniari bat (56 ordu).
M4: Webgunea garatuta. Bezero eta zerbitzari aldeak garatu, eta bien integrazioak modu egokian lan egitea lortu.
LP 5.2 Diseinatzailearen onespena
Diseinatzailearekin bat, garatutako webgunea berak hasieran proposatutakoarekin bat datorrela eta emaitza bere gustukoa dela baieztatu. • Hasiera data: 2018/06/15 • Amaiera data: 2018/06/17 • Baliabide teknikoak: Ordenagailu (3 ordu) • Giza baliabideak: Junior ingeniaria (6 ordu) eta irakaskuntza ikaslea (6 ordu).
M5: Webgunea amaituta. Diseinatzailearekin webguneak eman behar dituen emaitzak lortzen direla ikusi eta amaitutzat eman.
LP 6.2 Webgune azalpena
M6: Emaitza helarazita. Azkeneko emaitza, webgunea, irakaskuntza ikasleari bidali eta azalduta.
M7: Proiektua entregatuta. Dokumentazio guztia idatzi da eta epe barruan entregatu da.
Atal honetan proiektuan zehar izandako kostu totala azaltzen da. Kostu hau lau motetan bereiziko da: Barne orduak, amortizazioak, azpikontratazioak eta gastuak.
Atal honetan proiektuko partaide bakoitzaren lan-zama ordu kopuruan eta horren kostuak azaltzen dira, ordu kopurua, lan paketeetan erabilitakoa izanik.
Ataza honetan proiektua garatzeko beharrezkoak izan diren baliabide naturalei dagozkien kostuak azaltzen dira.
Proiektu honetan zehar hainbat arrisku egon dira proiektuaren atzerapena edo bertan bera uztea ekarri ahal izan dutenak. Proiektuarekin hastean arrisku posibleen analisia egin zen eta behin amaituta dagoela, arriskuak ekidin direla esan daiteke.
Arrisku bakoitzean bi faktore izan dira kontuan, alde batetik arriskua agertzeko probabilitatea eta bestetik arriskuaren eragina. Jarraian proiektuaren hasieran egin zen arrisku bakoitzaren analisia azaltzen da.
Proiektu honetan hainbat kidek hartu dute parte eta proiektuan zehar baten batek arazoak izan eta proiektua uzteko arriskua egon da. Edozein kideren bajak eragin handia izango luke proiektuan, proiektuaren atalen bat blokeatuta geldituko bailitzateke, proiektu osoaren atzerapena eraginez.
Arrisku honi erantzuna ematea ez da erraza, aurreikusi ezin den arazo bat delako. Kasu honetan, kontingentzia posible bezala proiektuko kideei arazoren bat izanez gero ahalik eta azkarren esateko eskatu zaie, horrela ordezkoren bat bilatzeko aukera egon dadin.
Proiektu honetan, programatzeko JavaScript erabili den arren, proiektuaren hasieran lengoaia ezberdinak aztertu ziren eta lengoaia okerra aukeratu izana gerta liteke, hori oso arriskutsua izango litzatekeelarik. Programazio lengoaia bakoitzak aukera ezberdinak ematen ditu eta oker bat aukeratzeak hasieran ezarritako ezaugarri batzuk ezin ezartzea ekar dezakeelako.
Prebentzio neurri modura, programatzen hasi aurretik programazio lengoaia ezberdinak ondo aztertu dira, bakoitzak dituen ezaugarriak aztertuz eta azkenean JavaScript aukeratuz.
Edozein proiektutan bezala, proiektu honetan posible da aurreikusi gabeko gastu batzuk agertzea.
Horregatik, proiektuaren hasieran ahalik eta aurrekontu zehatzena egin da, gastu ezberdinak kontuan izanik. Hartara, proiektu hau programazio proiektu bat denez, gastu gehienak nahiko erraz aurreikusi ahal izan dira.
Arrisku hau ematea ez da oso posiblea baina honek eragin handiak izango lituzke, horregatik prebentzio bezala, egindako lanaren segurtasun kopiak egin dira periodikoki eta amaierako bertsioa Github plataformara igo da [34].
Proiektu hau irakaskuntzako ikasle batekin elkarlanean burutu da, berak proposatutako ikasleentzako web orri bat sortzea izan baita honen helburua. Horregatik, web aplikazio hori oker diseinatzeko arriskua egon da, gaizki ulerturen baten edo informazio faltaren ondorioz.
Arazo posible hori ekiditeko, proiektuaren hasieran ikaslearekin bildu eta ezaugarriak ahalik eta zehatzen ezarri ziren eta ondoren proiektua garatzerakoan fase bakoitzean ikasleari erakutsi zaio nahi den bezala doan edo ez jakiteko.
Internet bidez eskuragarri dagoen edozein web aplikaziotan bezala, honetan ere posible da hacker batek komunikazioa pintxatu eta datu basea erasotzea, erabiltzaile datuak eta zerbitzarian biltegiratzen direnak galaraziz.
Kasu honetan, proiektua ikasgela baten barnean probatzeko prototipo bat baino ez denez hau gertatzeko aukerarik ez da kontutan izango. Baina azaldu bezala, proiektu honek etorkizunera begira izan dezakeen erabilpena kontutan izan behar da, plataforma hau errealitatean erabiltzeko helburuaz eginda dagoenez, arrisku hau gertatzeko aukera sor daiteke etorkizun batean.
Proiektu honetan eman daitezkeen arriskuak aztertuz, hauek identifikatu, gertatzeko aukera eta gertatzekotan izango luketen eragina ebaluatzeko, probabilitateeragin matrizea osatu da:
A1 A6 Oso txikia
Proiektu honetan irakaskuntza inguruan murgildutako nerabeei sare sozialen erabilera egokiaren beharraz jabetzeko eta norbanako baten ekintzek eta hitzek izan ditzaketen eraginak irakasteko asmoa duen irakaskuntza plataforma bat sortu da.
Sorkuntza hau, Telekomunikazio Teknologiaren Ingeniaritzako Graduan zehar ikasi ez diren eta gaur egun web aplikazioen garapenean erabiltzen diren teknologi berriez baliatuz egin da. Gaur egunean erabilienak diren teknologiak aztertuz eta proiektu honetara gehien moldatu litekeena aukeratuz, teknologia berri horiek eskaintzen zituzten funtzionalitate eta tresnak lehendabizi erabiltzen ikasi eta gero proiektuaren sorkuntzarako erabili direlarik.
Halaber, plataformak erabiltzaile-kontuak kudeatu ditu autentikatzea burutzeko eta sesioa mantentzeko ohikoena ez den modu baten bidez, ebazpen modura token-ak erabiliz eta gainera, aplikazio honen proba-diseinua burutu da plataformaren kasu espezifiko batzuk prestatuz.
Emaitzari dagokionez, sortu den irakaskuntza plataforma honen funtzionamendua probatu da eta modu egokian lan egiten duela ondorioztatu da. Programazio aldeko itxaropenak betetzeaz gain, zehaztapenak eta proiektuaren ideia nagusia proposatu zituen haren onespena ere jaso delarik. Proiektuaren diseinua Bilboko Hezkuntza Fakultateko ikasle batek emandako zehaztapenenetara egokitu, eta ezaugarri horiek betetzen dituen zerbitzari eta bezeroak sortu baitira.
Amaitzeko, proiektu honek etorkizunera begira izan dezakeen erabilpena kontutan izan behar da. Plataforma hau errealitatean erabiltzeko helburuaz neurrira egindako lana da eta irakaskuntzako gela batean benetako irakasleekin probak egiteko asmoa dago.
Esan bezala, lortu behar den emaitza kontutan izanik, emaitza hori lortuko duen egitura sortu behar da. Horretarako, plataformak bete beharreko funtzionalitateak argi izanik, hauek betetzeko beharrezkoak diren ereduak eta hauen metodoak definitu behar dira. Horretarako, egitura definitzeko atal hau bitan banatzen da. Alde batetik, zerbitzariko egitura eta bestetik, bezero aldeko egitura.
32.irudian ikus daitekeen moduan, beharrezkoak diren ereduak baino ez dira definitu. Nahiz eta batzuk antzekoak gerta daitezkeen, atributu edota metodo ezberdinak dituztela ikus daiteke, horrek bitan ezberdintzea eragiten duelarik.
Bezero aldeko egitura honetan, datu basearekin hartu-emanean ibiliko diren ereduak definitzeaz gain, datu basean gorde ez arren bezero aldean lan egiteko beharrezkoak diren bestelako eredu batzuk ere definitu behar dira.
33.irudian ikus daitekeen moduan, kasu honetan zerbitzari aldeak erabiltzen dituen ereduez gain beste bi eredu berri daude. Alde batetik, erabiltzailearen sesioko informazioa gordetzeko balio duen Credential eredu mota eta beste aldetik, Chat zerbitzuan mezuak elkarbanatzea ahalbidetuko duen Mezua eredu mota.
Irudia 32: API egituraren klaseen diagrama
Software garapena modu egokian egin dela egiaztatzea eta proben fase bat burutzea premiazkoa da software proiektu batean. Proben bitartez diseinua garatzen ari denean, sortzen dena fidagarria den edo ez eta egindako lanak zehaztutako espezifikazioak beten dituen edo ez frogatzen da.
Gainera, proba on batek garapen fasean sortzen diren akatsak laster identifikatzen laguntzen du. Honen ondorioz, hauteman diren akats hauek proiektuko lehen faseetan konpondu ahalko dira eta ondorengoetara hedatzea ekidingo da, hauek konpontzeko behar den denbora eta kostua murriztuz.
Proiektu honen garapenean erabilitako teknologiek, proiektuaren funtzionalitate ezberdinak probatzeko erabili behar izan diren framework-ak baldintzatu dituzte. Izan ere, proba ezberdinak burutzeko, produkzioan erabilitako lengoaia eta tresnekin eta proiektuaren testuinguruarekin bat datozen testatzaileak erabili behar izan baitira.
Irudia 34: Zunahiz plataformako proben planifikazioa
Proba hauek oso bizkor prestatzen diren probak dira eta garatzen doazen funtzionalitateek egin behar dutena egiten dutela egiaztatzeko oso aproposak dira. Hala ere, modu isolatu batean kudeatzen direnez, proba hauen bitartez ezin da egiaztatu aplikazioko beste osagaiekin bateratzean guztiek ondo lan egingo dutenik. Hau dela eta, proba hauek fidagarritasun gutxien eskaintzen dutenak direla esan daiteke.
Proba mota honetan erabiltzaile batek izango lukeen portaera simulatuz, aplikazioa osotasunean frogatzen da. Proba hauek, oro har, ez dira automatizatzen eta oso geldoak izaten dira. Gainera, oso ahulak dira, programan eginiko aldaketa txiki bakoitzak testa apurtu dezakeelako. Bestetik, fidagarritasun gehien eskaintzen dizkiguten probak dira hauek, besteetan ez bezala, honako probetan ez dugulako ezer simulatzen eta emaitzak argi ikus daitezkeelako.
Irudia 35: Jasmine eta Karma tresnen logotipoak
Karmari dagokionenez, honek Jasminerekin egindako proba ezberdinak nabigatzailean modu lagungarri batean ikusteko aukera eskaintzen du.
Proiektu honetan unitate probak plataformaren garapean gertatu diren 6 funtzio zailenak ondo sortu eta lan egiten duten egiaztatzeko erabili dira.
Test hau argitalpen bat sortzerakoan honen data atributua, hau da, sorrera eguna eta ordua adierazten duena ondo sortzen dela frogatzeko erabili da. Proiektuaren garapenean zehar, momentuko urtea, hilabetea eta eguna alde batetik, eta bestetik ordua eta minutuak lortzen dituzten funtzioak jadanik existitzen direla ikusi da baina hauek biek independenteki ez dute proiektuaren data atributuak beharreko egitura sortzen.
Arazo honi aurre egiteko, funtzio horiek erabiliz data atributuari beharrezko egitura emateko funtzioa sortu eta honek bere eginkizuna ondo betetzen duela frogatu behar izan da.
Irudia 36: Momentuko data sortzeko testaren kodea
Kasu honetan, ez da akatsik agertu proba egitean eta hortaz, osagaia hasieratik ondo kodetu dela ondorioztatzen da.
Honako testa erabiltzaileen izen-abizenak modu erakargarri baten bistaratu ahal izateko, diseinuan proposaturiko moduan lortzen direla egiaztatzeko da. Hau da, datu basean konparaketak errazteko letra xeheez dauden izen eta abizen atributuak bezeroari lehenengo hizkia letra larriz bueltatzea lortu behar baita.
Hori lortzeko, datu basetik lortzen diren izen-abizenen lehenengo hizkia letra larrietara igaro eta gero bidaliko zaizkio bueltan erabiltzaileari honi bistaratu ditzan.
Funtzio hau frogatzeko hainbat kasu ezberdin planteatu dira eta eman beharko luketen emaitza itzultzen ote duten edo ez ikustea da. Hau da, behin osagaia programatuta, kasu ezberdinak planteatzen dira eta bakoitzean eman beharko lukeen emaitza zehazten da. Kasu honetan, hauek dira kontutan izan beharreko kasuak:
37.irudi honetan funtzio honen proba ezberdinak ikus daitezke adibide gisa. Test honen bidez, izen-abizenak bezeroan behar bezala bistaratzeko moduan ondo lortzen direla egiaztatu da.
Honako testa bezero aldeko pertsona-bilatzailearen funtzionamendu egokia bermatzeko egin da. Hau da, erabiltzaileak bilatzaile bat erabiltzean norbanako baten izena edota abizenak letra larriz edo xehez sar ditzake eta ondorioz, bilaketan sarturikoa eta datu baseko edukia bat ez etortzea gerta daiteke.
Irudia 38: Plataformako pertsona-bilatzailea
Hori ekiditeko, datu basean izen-abizenak osorik letra xehez gordetzeaz gain, bezerotik bilaketa-eskaeran datozen atributuak letra xehetara igaroko dira eta hutsuneak deuseztatuko dira. Horrela, izenaren atzean eta abizenaren aurretik hutsune
bakarra jarri ezean bestelako kopuru bat jarriz ere, izena eta abizena atributuak ondo bereiztea lortu behar baita.
Kasu honetan, osagai hau ondo egin dela konprobatzeko erabiltzaileak bilatzailean sarturiko balioak kontutan izanik 9 kasu ezberdin aztertu dira:
Irudia 39: Izen-abizenak eskuratzeko testaren kodea
Test honen bidez, hasieran egin zen hutsuneen kudeaketa planteamendua ez zela egokia ikusi zen. Hau da, hutsuneak aztertzen ez dituzten kasuetan ez zen akatsik sortzen eta besteetan bai. Hortaz, metodo honen bidez, hutsune kudeaketan arazo bat zegoela jakiteak zergatia bizkor aurkitzen eta erraz zuzentzen lagundu zuen.
Test hau gaurko egunetik aurrerako eginbeharrak ondo lortzen direla frogatzeko egin da. Ikasleak irakaskuntza plataformako hasiera orrialdean gaurko egunetik aurrera burutu beharreko eginbeharrak soilik eta ez iraganekoak ere ikustea lortu behar da. Honetarako 3 kasu ezberdin baino ez dira aztertuko:
Test honen bidez, gaurko eguna baino aurreragoko datak kontutan ez direla izaten ikusi da. Hau da, eginbeharren osagai hori ondo sortu dela hasieratik.
Egutegi bat sortzerakoan kontutan izan behar da hilabete batetik hurrengorako trantsizioa. Hortaz, test honen bitartez, trantsizio hori modu egokian egiten dela bermatu nahi izan da plataformako egutegia zentzugabea ez izateko. Honetarako 3 kasu ezberdin aztertu dira:
Hauen probak honakoak izanik:
Irudia 41: Hilabetea gehitzeko testaren kodea
Test honen bidez aldaketa kritikoetan, hau da, 09tik 10ra eta 12tik 01ra akatsik ematen ez dela ikusiz, algoritmo hau ondo dagoela ondorioztatu da.
Aurreko atalean esan bezala, egutegi bat sortzerakoan kontutan izan behar da ere hilabete batetik aurrerako trantsizioa. Hortaz, test honen bitartez, trantsizio hori modu egokian egiten dela bermatu nahi izan da berriro ere plataformako egutegia zentzugabea ez izateko. Honakoan ere 3 kasu ezberdin aztertu dira:
Hauen probak honakoak izanik:
Irudia 42: Hilabetea kentzeko testaren kodea
Test honen bidez aldaketa kritikoetan, hau da, 01tik 10ra eta 12tik 01ra akatsik ematen ez dela ikusiz, algoritmo hau ondo dagoela ondorioztatu da.
Irudia 43: Guztira burututako unitate probak
Atal honetan zehar eta goiko irudian ikus daitekeen bezala, unitate proba hauek web aplikazioaren 6 osagai balioztatzeko erabili dira eta kasuren baten hasieran errorea egon baldin bada ere, aldaketa txiki batzuk eginik osagaiak ondo sortuta daudela ikusi da.
Proiektu honen integrazio probak TypeScript eta Postman-en bitartez egin dira gehien bat. Postman HTTP request metodo desberdinak idatzi eta automatizatzeko balio duen framework-a da. Honen bitartez, zerbitzariak eskainitako REST zerbitzuak behar bezala funtzionatzen dutela era bizkor batean balioztatzeko erabili da, eskaera baten aurrean jasotakoa espero dena dela ikusiz.
TypeScript aldiz, Angular-en produkzio-kodea idazteko erabili denez, osagai desberdinek elkarren artean duten eragina frogatzeko ere erabili da. Hain zuzen ere, baieztatu nahi ziren integrazioak "console.log"-en bitartez kudeatu dira, proba desberdinak eginik eta frogatu nahi diren osagaien parametroek dituzten balioak aztertuz. Modu honetan, osagai desberdinek elkarren artean duten eragina ikusi ahal izan da, besteak beste, muturreko balioak balioztatuz, array tamaina desberdinak…
Proiektuan zehar, hainbat aldiz egin dira momentuko balioen bistarapenak "console-log" erabiliz, lortutako edo bidalitako balioak lortu beharrekoak ziren edo ez aztertzeko eta guzti hau probak automatizatu gabe.
Aplikazioa osotasunean frogatu behar izan ez den arren, behin eta berriz berrabiatzeko premia egon da. Honen hobekuntza bat integrazio probetarako Jasmine eta Karma ere erabiltzea izango litzateke. Modu honetan, unitate probetan bezala atzealdean etengabe exekutatuko litzatekeen testak idatzi ahalko ziren. Aplikazioaren proben garapenean bide hau ez da jorratu proiektuaren mugen ondorioz, horrelako integrazio probak Jasmine bitartez idazteko hauek behar bezala egiten ikasteko denbora dezente behar delako.
Proiektuan end-to-end probak Google Chrome nabigatzailearen bidez burutu dira, aplikazioa osotasunean abiarazi eta osagaiek behar bezala erantzuten dutela egiaztatuz. Burututako proba hauek, lehenago aipatu den bezala, ez dira automatizatzen eta oso geldoak dira, dena martxan jarri arte itxaron beharra dagoelako. Dena den, proiektuan zehar asko erabili den baliabide bat izan da, funtsean, aplikazioa edo osagai jakin bat ea ondo dabilen ikusteko orduan, erantzun fidagarriena lortzen delako. Proba mota honetan giltza diren aplikazioak balioztatu dira: semaforoen funtzionamendua egokia dela, fitxategiak egoki igo eta irekitzen direla, aplikazioaren orrialdeen arteko fluxua egokia dela, … Eta bestetik, osagaiak nabigatzailean nola ikusten diren egiaztatzeko ere erabili da proba mota hau, esaterako, luzera desberdineko izen-abizenak sartuz, argitalpenen izenburu eta deskribapen tamaina ezberdinak sartuz, elementu kopuru desberdinak bistaratuz, … kasu guztietan pantailan dena behar bezala marrazten dela ikusiz. Irudia 47: TypeScript bidezko integrazio proba
Garatu den irakaskuntza plataformak bere xedea eta beharrezko funtzionalitateak betetzen dituela bermatzeko, aplikazioa bi ikuspuntu ezberdinetatik aztertu behar da. Alde batetik, hasierako diseinuan ikaslearentzat beharrezkoak ziren funtzionaltasunak inplementatzea lortu den ikusiko da eta horrela izanik, nola lortu diren. Beste aldetik, plataformaren administrari eta kudeatzaile denak (kasu honetan, irakasleak) plataforma bat kudeatzeko beharrezkoak diren funtzionalitate minimoak dituela ere ikusiko da.
Sortu den irakaskuntza plataforma hau, ikasleei 48.irudian ikusten diren funtzionalitateak eskaintzeko diseinatu da.
Orrialde honetan erabiltzaileek haien burua identifikatuz plataformara sartzea lortuko dute. Horretarako, identifikatzaile modura bakarra den username parametroa eta honi dagokion pasahitza erabiliko dira.
Irudia 49: Plataformako Login orrialdea
Segurtasunari dagokionez, pasahitza sartzerakoan ez dira teklatuan sartutako hizkiak gordin agertzen.
Irudia 50: Pasahitza sartzeko eremua
Horrez gain, pasahitzak ez dira datu basean gordin biltegiratzen. Horren ordez, hash-eatu egiten dira eta hash-a da biltegiratzen dena. Modu honetan, segurtasun eraso baten ondorioz norbaitek datu basera atzipena izango balu, ezingo luke erabiltzaileen pasahitza lapurtu. Bestalde, segurtasun neurri gehigarri gisa, hash-eatutako pasahitzaz gain ausazko era baten sortuko den salt eremu bat ere erabiliko da. Salt eremu honek, hash-aren atzizki bezala jokatuko du, bere deskodifikatzea oraindik zailagoa eginik.
Behin plataformara atzipena lorturik, hainbat gauza burutu ahal dira. Hauetako askotan, aplikazioa erabiltzen ari den erabiltzailea nor den identifikatzea ezinbestekoa izango denez, sesioa mantentzen duen modulu baten diseinua ere burutu da.
Irudia 51: Token bidezko sesio mantentzearen sekuentzia diagrama
Token-ak erabiltzaile bakoitza identifikatzeko balio duten sinatutako ziurtagiriak dira. Erabiltzailea autentikatzen denean, itzuleran token bat jasoko du. Erabiltzaileak token-a bere localStorage-an gordeko du. Momentu horretatik aurrera zerbitzarira bidalitako HTTP eskaera bakoitzaren goiburuan token-a ere bidaliko dio. Token-a JSON objektu modura sartuko du, JWT (Jason Web Token) objektu gisa, hain zuzen ere.
Irudia 52: JWT-aren egitura
JWT-a "." batez banatuta dauden 3 karaktere-katez osatutako String luze bat da. Hauetako karaktere bakoitzak eremu bat osatzen du.
• Header: Token-a sortzeko erabilitako kodifikazioaren informazioa ematen duen eremua.
• Payload: Sesioak iraun bitartean erabiltzaileak biltegiratzea nahi den atributuak doaz eremu honetan: erabiltzailearen id-a, izena, profil-irudia … Horrez gain, iraungitze marka bat ere sar daiteke, token-a soilik zehaztutako denbora tartean baliagarria izan dadin.
• Signature: Zerbitzarian biltegiratuta dagoen gako batekin kodifikatutako ziurtagiri sinatua da. Honek token-a soilik autentikatutako erabiltzaileak eta zerbitzariak deskodifikatu ahal izatea ahalbidetzen du.
Ikus daitekeenez, token-ak erabiltzeak zerbitzarian sesio egoerari buruzko ezer gorde behar ez izatea ahalbidetzen du; erabiltzailea izango da bere sesioaren informazioa baitan duen token-a biltegiratuko duena. Horrela, zerbitzaria stateless izatea lortzen da, aplikazioa oso eskalagarria bilakatuz.
Irudia 53: Main page orrialdea
Orrialde honetan ikasleak egin ahal dituen gauzak:
• Gaurko egunetik aurrerako eginbeharrak ikusi • Argitalpen berriak sortu • Plataformako beste ikasleak bilatu • Forora sartu • Chatera sartu • Argitalpenak ikusi: Izenburua, azalpena, fitxategia, iruzkinak eta irakasleak baloratutako semaforo kolore eta iruzkina ikusi eta argitalpen sortzailearen profilera joan.
o Semaforoak: Irakasleak argitalpeneko eta iruzkinetako edukiaren balorazioa ikasleei adierazteko erabiltzen da, honek bakarrik alda dezakeelarik hauen balioa. Semaforo irudiaz gain, testu atal bat ere badu irakasleak semaforoaren kolorearen zergatia azaltzeko.
Irudia 55: Profile baten orrialdea
Orrialde honetan ikasleak egin ahal dituen gauzak: • Portada, argazkia eta datuak ikusi • Egindako argitalpenak ikusi • Profila eguneratu (jabea den kasuan soilik) • Forora edo Symbaloo plataformara joan
Orrialde honetan ikasleak egin ahal dituen gauzak: • Eginbeharrak ikusi • Eginbeharra erantzun • FOROA
Orrialde honetan ikasleak egin ahal dituen gauzak: • Eginbeharrak egutegi batean ikusi • Foroko argitalpenak ikusi: Izenburua, azalpena, fitxategia, iruzkinak eta irakasleak baloratutako semaforo kolore eta iruzkina ikusi eta argitalpen sortzailearen profilera joan. • Foro-argitalpen berria sortu • Plataformako ikasleen zerrenda ikusi
Irudia 56: Duties orrialdea Irudia 57: Foroa orrialdea
Orrialde honetan ikasleak egin ahal dituen gauzak: • Mezuak irakurri eta idatzi • Semaforoa ikusi • Forora edo Symbaloo plataformara joan
Irudia 58: Chat orrialdea
Irakaslearen ikuspegia ikasleen antzekoa da baina pare bat funtzio gehiturik, semaforo, eginbehar eta ikasleen kudeaketekin zerikusia dutenak.
Orrialde honetan irakasleak egin ahal dituen aparteko gauzak:
Irudia 60: Aukerak botoia
• Semaforoak kudeatzeko aukera
Irudia 61: Semaforo kudeaketa
Orrialde honetan irakasleak egin ahal dituen aparteko gauzak:
Orrialde honetan irakasleak eginbeharrak kudeatu ahal ditu eta bakoitzean zein ikasleek erantzun duen ikusi: Irudia 62: Irakasleak profilak kudeatzeko botoiak Irudia 63: Eginbeharrak kudeatzeko orrialdea
Orrialde honetan irakasleak ikasleak kudeatu ahal ditu eta hauen estatistikak ikusi:
Irudia 64: Ikasleak kudeatzeko orrialdea
Orrialde honetan irakasleak duen desberdintasun bakarra, honek semaforoak kudea ditzakeela da.
Orrialde honetan irakasleak duen desberdintasun bakarra, honek semaforoak kudea ditzakeela da.
Proiektu honetan garatu den irakaskuntza plataforma erabilgarria izan daiteke irakaskuntza eta hezkuntza arloko beste hainbat alderditan honi bestelako funtzionaltasun bat eman nahirik, edota beste proiektu batzuetan erabiltzea ere oso interesgarria izan daiteke.
Behin proiektua deskargatuta dagoelarik, hau abiarazteko Cygwin terminal bi erabili behar dira. Terminal baten bidez plataformako zerbitzaria abiarazten da eta bigarren terminalaren bidez bezero aldea.
Irudia 65: API-a abiarazteko prozesua
Irudia 66: CLIENT-a abiarazteko prozesua
Behin zerbitzaria eta bezeroa abiarazi direla, nabigatzaile baten bidez plataformara sartuko da. Horrela ba, nabigatzailean "localhost:4200" jarriz, Zunahiz plataformako hasiera orrialdea lortuko da.
Irudia 67: Plataforma hasieratzea
**CLIENT karpetako "martxan jarri" fitxategian komando hauek idatzita datoz, proiektua deskargatu eta nola abiarazi ez dakienarentzat. | science |
addi-ee2e6d74bfee | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29605 | Gazteak eta euskara sare sozialetan. Zer, nori, nork: euskarazko txio formal eta informalak sailkatuz eta konparatuz | Fernández de Landa, Joseba | 2018-11-09 | Gazteak eta euskara sare sozialetan. Zer, nori, nork: euskarazko txio formal eta informalak sailkatuz eta konparatuz. Egilea: Joseba Fernandez de Landa Agirre Tutoreak: I˜naki Alegria eta Rodrigo Agerri hap Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua Masterreko titulua lortzeko bukaerako proiektua 2018ko urria. Donostia, Euskal Herria Saila: Lengoaia eta Sistema Informatikoak.
Gazteak eta euskara sare sozialetan 2/64 HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 4/64 HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 6/64 HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 7/64 1 Sarrera Azken urteetan geroz eta ohikoagoak bilakatzen ari dira sare sozialak, gizakion bizitzaren zati geroz eta handiagoa hartzen ari baitira. Gure artean erlazionatzeko bide berriak ireki dira honi esker, oztopo espazial zein denboralak hautsi egin dira eta etengabeko konexioa ahalbidetu da komunitatearekin, nonahi eta noiznahi komunikatuta egoteko aukera irekiz (Castells et al., 2005). Edonorekin, edozein momentutan, edozein tokitik konektatuta egoteko aukerak, harremantzeko modu hauen arrakastaren atzean daude, gazteen artean batez ere, eguneroko bizitzan normaltasunez txertatuz. Harremana oinarri duten kanal birtual hauek, ikerketarako aproposak diren informazio iturri berrian kontsideratu ditzakegu, gizarte ikerkuntzari ikerketa esparru berriak gehituz. Abagune berri honen aurrean, Eusko Ikaskuntza fundazioak, euskaraz hitz egiten duten gazteak nola harremantzen diren eta zertaz aritzen diren ezagutzeko asmoarekin, proiektu hau finantzatu du. Eusko Ikaskuntzak diruz lagundutako Master Amaierako Lan honetan, gazte euskaldunengana heltzeko modurik onena teknologia berrien bitartez dela erabaki da, aipatutako informazio iturri berriak irekiz eta ikerkuntza teknika aurreratuak erabiliz. Ikerketa honen metodo zein teknika berritzaileak aplikatzeko, beharrezkoa izan da IXA taldearen inplikazio zuzena, batez ere, masterraren bitartez trebetasunak eta ezagutza transmititzeko. Honekin, ikus daiteke Euskal Herriko testuinguruan aukerak badaudela erronka berriei aurre egiteko eta begi puntuan dauden gaiei lotzeko. Sare sozialetan euskal hiztun gazteek dauzkaten harreman sareen eta jorratzen dituzten gaien analisia egitea izan dira lan honen helburuak. Sare sozialak gazteon esparru bezala kontsideratu ditzakegu, haien sozializaziorako lanabes garrantzitsu bat izanik. Modu honetan, sareetan egiten den euskararen erabilera ezagutzea oso interesgarria da, garai berrietara moldatzeko euskarak daukan ahalmena ikusi, eta belaunaldi berrien espazioa diren sare sozialetan nola gauzatzen den ezagutzeko asmoz. Honela, euskararen egoera ezagutzetik gertuago egoteko aukera edukiko da, ikerketa-teknika tradizionalen osagarria izango den begirada berria eskainiz. Helburu horretarako Hizkuntzaren prozesamenduko tekniketan oinarritu gara, informatikako teknologiak gizarte-ikerkuntzan aplikatuz. Teknologia berrietan sortzen den edukia teknologia berrietan oinarritutako ikerketa-tekniken bitartez aztertuak izango dira, esparru berriak ikerketa-teknika berrien bidez ikertuz. Asmo horrekin, Twitter sare soziala hautatu da, identifikatutako euskal komunitate bat daukan sarea delako, eta baita, informazioa erauzterako orduan erraztasunak ematen dituelako ere, orokorrean jarioa publikoa delako, Instagram, Facebook eta Snapchat sareetan ez bezala. Honela, Twitter sare sozialean euskal komunitatearen inguruko ikerketa burutu da, sare sozialak informazio iturri garrantzitsu bat direla frogatuz. Era honetan, euskal txiolarien komunitatearen euskarazko 6 milioi txio baino gehiago lortu dira, ia 8000 erabiltzaile ezberdinetatik. Datu-base erraldoi honetatik (Big Data), interpretagarria den informazioa erauztea izango da asmoa, desegituratutako datu hauek ulergarri bihurtuz (Data Mining). Behin datuak erauzi direla, hurrengo pausua gazteak detektatzean oinarrituko da, adina bezalako ezaugarri demografikoak iradokitzeko saiakera eginez. Adinaren identifikazio automatikoaren bideragarritasun falta ikusita, hurbilpen bat egitea erabaki da, txioaren idazteko eran oinarritu gara erabiltzaile gazteak eta helduak ezberdintzeko hizkuntza ez- HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 8/64 formalaren erabilera maiztasunean oinarrituz. Ezberdintze hau burutzea garrantzitsua da, gazteen errealitatea ezagutzea lehentasun bat baita lan honetan, bai gazteen eduki eta harremanak ezagutzeko, eta baita, ezkutuan dauden ezaugarri demografikoak antzemateko kapazitatea badagoela frogatzeko ere. Gazteak eta helduak sailkatzeko hurbilpena burututa egonda, bi izango dira ikerketa honetan argitu nahiko diren inkognitak, euskaldunek zertaz hitz egiten duten eta norekin harremantzen diren. Alde batetik, euskal txiolariek zein gairen inguruan hitz egiten duten ezagutzea izango da lehendabiziko asmoa, komunitate honen gairik errepikatuenak zeintzuk diren argituz. Honetarako, Hizkuntzaren prozesamenduko teknikak (NLP) erabiliko dira, testuetatik informazioa ateratzeko. Beste aldetik, euskal txiolariak nola harremantzen diren ezagutzea izango da bigarren asmoa, egindako birtxioetan oinarrituta, komunitateak zehaztu eta hauetako pertsona garrantzitsuak identifikatuz. Gizarte-zientzien eta konputazio-zientzien arteko konbinazioan kokatzen da lan honen ekarpen nagusia, aurrerapen teknologikoetan eta informazio mugagabean oinarritutako gizarte likidoa (Bauman, 2015) interpretatzen eta ulertzen lagunduko duen sinbiosia. Interneteko sareari esker, gizartea hobeto ulertzeko teknikak garatzeko orduan mugarri izan nahi du lan honek, gizarte-ikerkuntzan ireki den bide berri honetan lehenengo pausoak emanez. Lehenik eta behin, bilketan iraultza txiki bat piztea lortu da, interneteko datu-iturriak ustiatzeari esker, datu-iturri mugagabe bati ateak irekiz. Gizarte zientzietan datuak lortzea gutxi batzuen esku egon da beti suposatzen duen kostu altuagatik, baina Twitterren adibidez, Instagramen edo Facebooken ez bezala, edozeinek eskuratu ditzake datuak, informazioaren demokratizazio bat emanez. Hala ere, unibertsoa sare sozial zehatz honen erabiltzaileetara mugatzen da, iturri masiboagoak irekitzearen beharra dagoela azpimarratuz. Bigarrenik, datuen prozesaketan ere, hainbat teknika berritzaile aplikatzearen abantailak ikusi ahal izan dira. Zehatzago esanda, sare sozialetako erabiltzaile ezberdinen idatzizko adierazpen oinarrituta, zertaz hitz egiten duten eta nola harremandu diren antzematea lortu da. Honez gain, Ikasketa Automatikoan oinarritutako teknikei esker, ezaugarri demografikoak iradokitzeko ahalmena ere garatu da. Hau da, erabiltzaileen nolakotasunean oinarrituta, adina bezalako ezaugarri demografikoak intuitzeko kapaza den sistema bat garatu da. Honi esker, gizarte ikerlariontzat oinarrizkoak diren datuak (demografikoak kasu) igartzeko kapazitatea badagoela erakutsi da, datuak eskuragarri ez edukitzearen arazoa saihestuz. Hirugarrenik eta azkenik, datuen interpretagarritasuna errazteko asmoarekin, erabilitako teknikek bistaratze intuitibo eta grafiko bat izango dute, irudien laguntza izanik. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 9/64 2 Proiektuaren definizioa 2.1 Ikergaia Lan honen asmoa, gazteak eta euskara aztertzea izango da sare sozialetan. Era honetan, gazteen errealitate ezezagunera hurbilpen bat lortzeaz gain, XXI. mendeko erronketara euskara nola egokitzen ari den ezagutu ahalko da. Honela, Twitter sare sozialean gazteek zertaz eta zeinekin aritzen diren azaltzea izango da intentzioa. Euskal txiolari gazteen errealitatea aztertuko duen ikerketa lan hau burutzeko, lana lau zati ezberdinetan zatitzea erabaki da. Lehenik eta behin datuen erauzketa gauzatu beharko da, Twitter sare sozialean euskal erabiltzaileak identifikatu eta hauen datuak batu. Bigarren pausua, gazteak eta helduak bereiztean datza, bereziki gazteen errealitatea ezagutzea interesatzen baitzaigu. Hirugarrenik, euskal txiolarien gaiak identifikatzeko, txioen testuan oinarrituko gara, bertatik gaiak ondorioztatzeko. Laugarrenez eta azkenik, euskal txiolarien harremanak ezagutzeko, euskarazko birtxioetan oinarrituko gara, hauen atzean dagoen harremanensarea islatuz. 2.2 Ikerketaren helburuak eta hipotesiak Helburuak Ikerketa lan honen helburu nagusia, Twitter sare sozialera konektatuta dauden euskal hiztun gazteen on-line errealitatea ezagutzea izango da. Helburu nagusi horren lorpenerako, tarteko 4 helburu finkatu dira: a) Ikerketa soziala ahalbidetuko duen datu-iturri berriak irekitzea. b) Gazteak eta helduak identifikatzea, txio informalen kontzentrazioan oinarrituta. Sailkatzaile bat sortuko da, euskarazko txio formal eta informalak desberdintzen dituena. Idazkeran oinarrituz, ezaugarri demografikoak iradokitzeko hurbilpena egitea. c) Gazteen eta helduen gaiak zeintzuk diren identifikatu eta konparatzea. Euskal txiolariek publikatutako idazkietan oinarrituta, gai ohikoenak iradokitzea izango da asmoa. d) Gazteen eta helduen harremanak zeintzuk diren identifikatu eta konparatzea. Euskal txiolarien eduki trukean oinarrituz, hauen arteko harremanak azaleratzea izango da asmoa. Hipotesiak a) Sare sozialetatik euskal erabiltzaileen informazioa lortu daiteke modu merke batean. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 10/64 b) Gazteek zein helduen ezberdintasuna txioak idazteko moduan oinarritu daiteke, txio informalen kontzentrazioan oinarrituz. c) Gazteak eta helduak zein gairi buruz aritzen diren identifikatu daiteke txioen testuan oinarrituta. d) Gazteen eta helduen harremanak zeintzuk diren antzeman ahalko da birtxioetan oinarrituta. 2.3 Metodologia Euskal txiolari gazteen errealitatea aztertuko duen ikerketa lan hau burutzeko, lana hainbat zatitan burutua izan da. Lehenik eta behin datuen erauzketa gauzatu beharko da, Twitter sare sozialetik beharrezkoak diren datuak batuz. Bigarren pausua, gazteak identifikatuko dituen sailkatzaile bat garatzea izango da, txioen testuaren nolakotasunean oinarrituta, gazteak eta helduak ezberdinduz. Behin Twitterreko euskal erabiltzaileen multzoa gazte eta heldu artean banatuta egonda, hauen gaiak eta harremanak zeintzuk diren argitzera igaroko da. Euskal txiolarien gaiak identifikatzeko, erabiltzaile bakoitzaren euskarazko txio pertsonaletan oinarrituko gara, bertatik gaiak ondorioztatzeko. Euskal txiolarien harremanak ezagutzeko, euskarazko birtxioetan oinarrituko gara, zeinek zein birtxiokatu duen oinarri izanda, harremanen sare bat sortuz. Izendatu den ataza zehatzaren arabera metodologia zehatz bat erabiliko da, jarraian ikusi daitekeen moduan. • Datuen erauzketa: Datuak erauzi aurretik, ikertuko den unibertsoa zehaztu da, kasu honetan euskal txiolariak direlarik. Euskal erabiltzaileak Twitterreko sarean identifikatzeko, Umap.eus-en zerrenda erabiliko da, webgune honek euskal txiolariak identifikatzen baititu Twitterren (Umap.eus, 2018). Behin ikertu beharreko unibertsoa zein den argi edukita, bertatik datuak erauzteari ekin behar zaio. Erauzketarako Pythoneko tweepy (Roesslein, 2009) paketea erabili da, Twitterreko APIa deitzen duen paketea. Pakete honi esker, euskal txiolarien zerrendako erabiltzaile guztien informazioa erauzi ahalko da, kontutan hartuta APIak mugak dituela (gehienez 3200 txio erabiltzaileko eta 15 minuturo gehienez 15 erabiltzaile erauzi daitezke). • Gazte/heldu identifikatzailea: Atal honen helburua, euskal txiolari gazteen identifikazioa izango da, txiolariak gazte eta heldu artean ezberdinduko direlarik. Sailkapen hau, ez da adinaren arabera egingo, mezuen edukiaren arabera baizik, eta horretarako txio pertsonalen testua hartuko da erreferentziatzat. Txioen testuan oinarrituta, txio bakoitza formal edo informal moduan sailkatua izango da, txio informalen kontzentrazioa handia denean gaztea dela ondorioztatuz, gazteagoek estilo ezohikoagoa edo informalagoa daukatela (Nguyen et al., 2014) oinarri izanik. Helburu honetarako, corpus txiki bat etiketatu da, 1.000 txio eskuz etiketatuz informal HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 11/64 eta formal moduan. Txioak formal eta informal artean bereiziko dituen sailkatzailea entrenatzeko 3 metodo ezberdin erabili dira, ez-gaibegiratutako eredu estatistikoa, ikasketa automatikoa eta IXA pipesen dokumentu sailkatzailea: Ez-gaibegiratutako eredu estatistikoari dagokionean, txio bakoitza euskarazko hizkuntz eredu formal batekin konparatu da, formala edo informala den zehazteko. Txioa eta hizkuntz eredu formalaren distantzia neurgarri bihurtzeko asmoarekin perplexity neurria erabiliko da, geroz eta altuagoa izanik informalagoa dela adieraziz. Horrela, hizkuntz ereduarekiko distantziaren kontzeptua erabiliko da, hizkuntza barietate bat beste batetik zein ezberdina den adierazten lagunduko duena.Txio formal eta informalak bereizte aldera, txioak euskarazko hizkuntz eredu formal batekin konparatuak izango dira eta hauen hizkuntz ereduarekiko distantzia kalkulatu da. hizkuntz ereduen arteko distantzia hau kalkulatze aldera, karaktereetan oinarritutako n-grama modeloan oinarritu gara, 7-gramak erabiliz, ereduen arteko distantzia kalkulatzeko asmoarekin (Gamallo et al., 2017). Hizkuntz ereduarekiko distantzia kuantifikatzeko perplexity balioa erabili ohi da (Chen et al., 1999), beraz, ebaluatutako txio bakoitza hizkuntz eredu formaletik zenbat aldentzen den adieraziko digun balioa lortzeko perplexitya erabiliko da. Ikasketa Automatikoari erreparatuz, python programako scikit metodoa (Pedregosa et al., 2011) erabili da hau aplikatzeko. Etiketatutako corpusaren tamaina txikia kontutan hartuta, entrenamendua eta ebaluazioa cross-validation bitartez egitea erabaki da 5 iterazio erabiliz. Metodo honetan, hainbat sailkatzaile ezberdin frogatuko dira, besteak beste: Logistic Regression, Naive Bayes, k-NN, Decision Tree, Random Forest eta SVM. IXA pipesen dokumentu sailkatzailea (Agerri eta Rigau, 2016), ikasketa automatikoan oinarrituta egongo da, baina beste datu-iturri batzuk lagungarri edukiko ditu ere. Sistema honek informazio lokala konbinatzen du etiketatu gabeko testu kantitate handietan induzitutako ezaugarrien clusterrekin (Agerri eta Rigau, 2016). Era honetan, etiketatutako corpus txikiaren datu falta orekatu egiten da, etiketatu gabeko testutik erauzitako ezaugarrien clusterrei esker. Hala ere, etiketatutako corpusaren tamaina txikia kontutan hartuta, entrenamendua eta ebaluazioa cross-validation bitartez egin da 5 iterazio erabiliz. • Txiolarien ohiko gaiak identifikatu: Datu moduan euskarazko txio pertsonalak erabili dira gaien identifikaziorako. Horretarako, Topic-Modeling izeneko teknika erabiliz eta LDA algoritmoa aplikatuz. Zehazki LDA aplikatzeko gensim paketea (Rehurek eta Sojka, 2010) erabili da, era honetan, LDA aplikatu ahalko da lortutako testuaren baitan. Bistaratze intuitibo bat lortzeko, emaitzak irudi moduan argitaratzen dituen LDAvis metodoa (Sievert eta Shirley, 2014) erabili da, interpretazioan lagungarria izango dena. Zehazki pyLDAvis paketea erabili da, LDAvis metodoa pythonera egokituz (Sievert eta Shirley, 2014). • Txiolarien harremanak azaleratu: Datu moduan euskarazko birtxioak erabili dira harremanak zeintzuk diren iradokitzeko. Horretarako, nodo eta beren loturen HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 12/64 arteko grafo bat eraikiz eta azpi-komunitateak antzemanez. Grafoaren irudikapenerako Ghepi programa (Bastian et al., 2009) erabili da, nodoak eta beren loturak azalduko dizkiguna. Horrez gain, grafo barneko azpi-komunitateak azaleratzeko modularitatea (Blondel et al., 2008) erabiliko da, erabiltzaileak nola harremantzen diren oinarri hartuta, azpitaldeak ezagutzeko. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 13/64 3 Datuen erauzketa Euskal txiolari gazteen gai eta harremanak zeintzuk diren identifikatzeko asmoarekin, lehenengo pausua datuen bilketa izan da. Datu hauek lortzeko, lehenik eta behin aztertu beharreko unibertsoa mugatu dugu. Hau da, ikertu behar ditugun subjektuak identifikatu dira, geure kasuan, euskaraz egiten duten txiolariak identifikatuz. Gero, erabiltzaile edo txiolari hauen txioak erauzi ditugu, kontutan hartuta Twitterrek honetarako API bat daukala. Azkenik datu hauen azaleko azterketa edo ebaluazioa egin beharko da, jakiteko datu hauek egokiak diren. Besteak beste, erauzitako euskarazko txioen kopurua ezagutzeko asmoarekin. 3.1 Euskal txiolarien identifikazioa Esan bezala, lehenik eta behin, hasierako pauso moduan euskal txiolariak identifikatzean oinarritu gara, Twitterren euskara erabiltzen duten erabiltzaileak hain zuzen. Twitterreko sare erraldoian euskarazko erabiltzaileak topatzeari ekin zaio, horretarako, euskaraz txio kopuru minimo bat argitaratzen duten erabiltzaileen identifikazioa burutuz. Honez gain, erabiltzaile bakoitzaren txio kopuru minimo bat euskaraz izatea beharrezkotzat jo da, erabiltzaile ez euskaldunek ere euskarazko txioak eduki ditzaketelako, edukia partekatu baitaiteke Twitterren. Horrela, euskarazko txioak argitaratu dituzten subjektuetatik, euskal erabiltzaileak hautemateko, euskarazko txio kopuru minimo bat duten erabiltzaileak hautatuko dira. Era honetan, erabiltzaile euskaldunak direla baieztatu daiteke zehaztasun gehiagorekin, nahiz eta kopuru txiki bat kanpo geratuko den. Euskarazko twitter erabiltzaileak lortzeko, umap.eus webguneko euskal txiolarien zerrenda erabili da (Umap.eus, 2018). Webgune honek garatutako sistema bati esker lortzen da euskal txiolarien zerrenda, euskal txiolariak detektatzeko gaitasuna baitu sistema horrek. Umap.eus webguneko sistema horrek gutxienez txioen %20a euskaraz argitaratzen duten erabiltzaileak barneratzen ditu zerrendan (Umap.eus, 2018). Honekin batera, zerrendako erabiltzaile hauek aktibo egon behar dira azkeneko hilabeteetan. Era honetan, euskal txiolarien zerrenda lortu da, 8.189 erabiltzaile euskaldunek osatzen dutena. Honela, geure corpusa osatzen hasteko lehenengo eginbeharra beteta egongo litzateke, erabiltzaile euskaldunen zerrenda esanguratsu bat lortzearena. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 14/64 Irudia 1: Unibertsoaren identifikazioa. 3.2 Twitterretik datuak erauzi Behin erauzi nahi den unibertsoa definituta dagoelarik, bertatik informazioa erauzten hasteko prest gaude. Datuen erauzketa burutu ahal izateko Twitterreko APIa erabili da, honetarako Pythoneko tweepy paketea hautatuz. Datu-bilketa hau burutu ahal izateko hainbat modu ezberdin daude, baina hiru nagusi ezberdinduko dira hurrengo lerroetan eta bakoitzaren ezaugarrien arabera geure atazarako erabiliko dena aukeratu da, ustiatu nahi ditugun datuetan oinarrituz; Streaming bidezko erauzketa: metodoari termino zerrenda bat pasatzeko aukera dago eta metodo honek momentu horretatik aurrera txiokatutako elementuak itzuliko dizkigu, termino zerrenda horietako bat topatzen baldin badu. Termino bidezko erauzketa: termino konkretu bat pasatzen diogu funtzioari eta 15 minuturo 45.000 txio inguru lortzeko aukera dago. Lortutako txio bakoitzean termino hori azalduko da, lortutako emaitzak termino horrekiko menpekoak izango direlarik. Bestalde, metodo honekin soilik azkeneko asteko txioak lortu daitezke, txio zaharrak lortzeko aukera zailduz eta erauzketa mugatuz. Erabiltzaileen erauzketa: aurreko bi puntuetan bilaketa termino konkretuen arabera burutzen da, honetan erabiltzaile zerrenda batean oinarrituta, erabiltzaile bakoitzak publikatutako txioak erauzten dira. Erabiltzaile bakoitzeko Twitterreko APIak 3.200 txioko muga du, beraz erabiltzaile bakoitzeko gehienez txio kopuru hori lortu ahal izango da. Muga honetaz gain ere, denbora muga bat gehitu behar zaio APIari, 15 minuturo soilik 15 erabiltzaile erauzi ahal dira, erauzketa asko luzatuz denboran zehar. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 15/64 Gure ikerketaren berezitasunak ikusita eta erabiltzaileen zerrenda luze bat daukagula kontutan hartuta, erabiltzaileen erauzketa egitea aukera egokiena izan da. Honek esan nahi du zerrendako erabiltzaile bakoitzaren txioak erauziak izango direla, erabiltzaile bakoitzetik azkeneko 3.200 txioak lortuz gehienez jota. Behin erauzketa teknika definituta egonda, erauzketarekin hasi gara, 2018ko maiatzaren 30 eta 31an. Orotara 7980 euskal txiolarien azkeneko txioak erauztea lortu da, guztira 10 milioi txio baino gehiago batuz. 3.3 Datuen azaleko azterketa Esan bezala, erabiltzaileetan oinarritutako erauzketa burutu ostean, 10 milioi txio baino gehiago lortu dira. Lan honen helburua euskarazko edukiak zeintzuk diren identifikatzean oinarritzen denez, txio guzti hauek hizkuntzaren arabera sailkatu behar dira. Hizkuntzaren araberako sailkapen hau egiteko, txioen meta-datuetara joko dugu, txio bakoitzak idatzia izan den hizkuntzaren etiketa daramalako, hortaz ataza erraza izan da txioak hizkuntzaren arabera sailkatzea. Txioak hizkuntzaren arabera nola banatzen diren ikusi aurretik, bi multzo nagusi bereizi dira, txio pertsonalak eta birtxioak banatuz. Bi multzo hauek egitea erabaki da, bakoitzak sortutako edukia partekatzen denarekin ezberdintzeko asmoarekin. Multzoketa burutu ostean, txio pertsonalek datu bolumen osoaren %49 osatuko lukete, 5 milioi txio baino gehiago izanik. Birtxioek ostera, geratzen den %51 osatuko lukete, 5 milioi baino gehiagokoa ere. Behin txio eta birtxioak talde banatuetan sailkatuta daudela, hizkuntzaren araberako analisiari ekingo diogu. Txio pertsonalak (5.198.043): Birtxioak alde batera utzita, errepikatu gabeko txioetan zentratuko gara. Kasu honetan, ia bi heren (%61) euskaraz daudela egiaztatu da. Gazteleraren presentzia ere indartsua da (%27) euskal txiolarien testu sorkuntzan, ehuneko esanguratsu bat lortuz. Ingelesa (%3) eta frantsesaren (%0,5) emaitza baxuek erakusten dute gazteleraren nagusitasuna euskaldunen bigarren hizkuntza moduan. Bestalde, %7a azaltzen zaigu beste hizkuntzak atalean, baina atal honen zati handiena web-orrietarako estekek edo erabiltzaile izenek osatzen dute. Gazteen identifikaziorako eta erabiltzaileen gaiak zeintzuk diren identifikatzeko beraz, txioen euskarazko %61 horrekin geratu beharko gara. Guztira euskarazko 3.171.485 txio pertsonal izango dira erabilgarriak ataza hauetarako, corpusaren zati txiki bat dela ematen duen arren, kopuru handi bat dela argi utziz. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 16/64 Irudia 2: Txio pertsonalen hizkuntza. Birtxioak (5.473.031): Lehenik eta behin aipatu beharra dago birtxioen kopurua txio pertsonalena baino handiagoa dela, hala ere uste baino txikiagoa. Hau da, bilaketak termino bidez egiten direnean, txioen trafikoaren %80 inguru birtxioak dira, baina kasu honetan nahiko orekatua dagoela esan daiteke. Bestalde, topic modelinga burutzerako orduan datu hauek kanpoan geratuko dira, aipatu bezala, errepikatutako informazioa ekiditeko asmoarekin. Hizkuntzaren banaketari erreparatuz, deigarria da nola euskarazko txioen ehunekoa nabarmen jaisten den birtxioen kasuan, %61a izatetik %53ra igaroz. Horrez gain, azpimarratu beharra dago ere gaztelerazko txioen hazkuntza, %27 izatetik, %37 izatera igaro direlako. Honek erakusten digu txiolari euskaldunek ohitura handia daukatela gaztelerazko edukiak partekatzeko. Erabiltzaileen harremanak euskaraz nola ematen diren identifikatzeko, beraz, birtxioen euskarazko %53 honekin geratu beharko gara. Guztira euskarazko 2.891.136 birtxio erabiliko dira harreman euskaldunak nola ematen diren ikusteko, soilik euskarazko birtxioak kontutan hartuz. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 17/64 Irudia 3: Birtxioen hizkuntza. Hizkuntzaren inguruko gogoeta moduan esan daiteke, euskal txiolariek askotan gaztelera erabiltzen dutela edukia sortzeko. Horrez gain, edukia partekatzerako orduan, gaztelera are gehiago erabiltzen dela ikusi daiteke. Ondorio nagusia genekiena da: gaztelerak pisu handia daukala euskal txiolarien komunitatean, baina lan honetan kuantifikatzea lortu da, hauen komunikazioaren ehuneko handi bat hizkuntza honetan gertatzen dela frogatuz. Euskarazko txio pertsonalak Euskarazko birtxioak Txio kopurua 3.171.785 2.891.136 Unitate lexikoak (terminoak) 1.434.050 813.833 Token kopurua 37.350.268 39.329.204 Taula 1: Erauzitako datu erabilgarriak, euskarazko txioen nolakotasuna. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 18/64 HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 19/64 4 Gazte/heldu identifikatzailea Identifikatzaile hau, lanaren bigarren pausua izango da; behin datuak erauzita, gazteak zeintzuk diren identifikatzeari ekin zaio. Behin euskal txiolarien datuak lortu direla, hauetatik gazteak zein helduak zeintzuk diren iragartzea izango da asmoa, horretarako txio informalen kontzentrazioan oinarrituz, gerora, bi talde hauetan gaiak eta harremanak nolakoak diren konparatzeko asmoarekin. Atal hau euskal txiolari gazteak identifikatzeko sistema bat garatzean oinarrituko da, gazteak eta helduak bereizten dituen identifikatzaile bat sortuz. Horretarako metodologia ezberdinak erabili dira, metodoen artean konparaketa bat egiteko asmoarekin, haien artean, ez-gainbegiratutako metodo estatistikoa, ikasketa automatikoan (Machine Learning) oinarritutako hainbat sailkatzaile, zein IXA pipes dokumentu sailkatzailea erabili dira. Horrela, hiru sistemetatik emaitza onenak lortzen dituena zein den aztertuko da eta zergatia argitu. Euskal txiolarien artean gazteak eta helduak ezberdinduko dituen sistema hau inplementatzeko, lehenik eta behin bibliografian esandakoa jaso da. Behin atal honekin erlazionatutako lanak jasota eta aztertuta, kasu zehatz honetarako metodo egokiena aukeratu da, hau da, sailkatzailearen mota zein izango den aukeratu eta hau iragartzeko erabiliko diren ezaugarriak zehaztuko dira. Klaseak zein ezaugarriak definituta daudelarik, sailkatzailea garatzea izango da hurrengo pausua, hiru modelo ezberdin erabilita: eredu estatistikoan oinarritutako sailkatzaile ez-gainbegiratua, ikasketa automatikoan oinarritutako hainbat sailkatzaile eta IXA pipesen dokumentu sailkatzailea. Sailkatzaile ezberdinak garatu ostean, emaitza onenak lortzen dituena aukeratu eta datu errealetan aplikatua izango da, gure corpusa osatzen duten erabiltzaileen artean helduak eta gazteak zeintzuk diren antzemanez. 4.1 Erlazionatutako lanak Sare sozialen arloan ezaugarri demografikoak zeintzuk diren iragartzea, Social Media Mining arloan gai ikertuetako bat da. Era honetan, sare sozialetako erabiltzaileen ezaugarriak antzemateko hainbat sistema garatu dira, adina edota sexua izanik ohikoenak (Cesare et al., 2017). Kasu zehatz honetan, Twitterreko erabiltzaile euskaldunen bizitza etapa identifikatzea izango da asmoa, erabiltzaile hauek gazte edo helduen artean ezberdinduz. Gazte/heldu identifikatzaile honekin, bi bizitza etapen arteko konparaketa egitea izango da intentzioa, gai eta harremanetan ezberdintasunak antzemateko. Twitterren adinaren detekziorako, artearen egoerako metodo aipagarrienak bildu dira jarraian azaltzen zaigun taulan (2. taula). Taula horretan metodo bakoitzaren erreferentzia, sailkatzaile mota eta asmatze tasa ikusi daitezke. Taula honetan ikusi daitekeen moduan, sailkatzaile ohikoenak ataza honetarako Logistic Regression (Nguyen et al., 2014; Morgan-Lopez et al., 2017) eta Support Vector Machine (Rao et al., 2010; Al Zamal et al., 2012; Marquart et al., 2014) dira. Sailkatzaile guzti horiek ikasketa automatikoan oinarritutako metodo gainbegiratuak dira, guztiak tamaina esanguratsu bateko etiketatutako corpus batean oinarrituta. Ikerketa guzti horietan datuen etiketatzea erabiltzaile HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 20/64 bakoitzaren adinean oinarrituta dago, eskuz erabiltzaile kopuru esanguratsu bat anotatu dutelarik. Sistema Sailkatzailea Asmatze tasa Rao et al. (2010) Support Vector Machine % 74,11 Al Zamal et al. (2012) Support Vector Machine % 80,50 Marquart et al. (2014) Support Vector Machine % 48,31 Nguyen et al. (2014) Logistic Regression % 86,32 Morgan-Lopez et al. (2017) Logistic Regression % 74,00 Taula 2: Bibliografiako sistemak, adinaren detekzioa Twitterren. Jarraian sistema bakoitzean murgilketa txiki bat egingo da, etiketatutako corpusa eta klase kopurua ezagutzeko asmoarekin (3. taula). Sistemak oso ezberdinak dira ikusi daitekeen moduan, behar ezberdinetara egokitutako ikerketak baitira. Alde batetik, eskuz etiketatutako corpus hauen tamaina ikerketaren arabera aldatuz doa, baina guztiek 300 eta 3000 erabiltzaile artean dauzkate etiketatuta. Bestalde, bibliografiako sistema onenek, beren sailkapena burutzeko asmoarekin, adin tarte bitarrak (Rao et al., 2010; Al Zamal et al., 2012) edo hirutarrak (Nguyen et al., 2014; Morgan-Lopez et al., 2017) erabili dituzte, geroz eta klase gutxiago edukiz (bitarra edo hirutarra) sailkatzeko ataza errazago burutzen dela frogatuz. Erabiltzaile bakoitza adinaren arabera sailkatzeko asmoz, lortutako txio bakoitzeko testua zein meta-datuak bezalako aldagaiak erabili dira. Honela, artearen egoerako autore ezberdinek, bakoitzak bere ezaugarri propioak aukeratu ditu, txioen testuaz gain, erabiltzaile zehatzen meta-datuetan oinarritutako hainbat ezaugarri ere konbinatuz. Hala ere, sistema hauek bata bestearengandik oso ezberdinak direla ikusi den arren, guztiek testua hartzen dute kontutan, gehienak sailkatzailea txioen idazkera estiloan oinarritzen direlarik (Rao et al., 2010; Al Zamal et al., 2012; Nguyen et al., 2014; Morgan-Lopez et al., 2017). Sistema Corpus tamaina Klase kopurua Hizkuntza Rao et al.(2010) 1000 erabiltzaile 2 Ingelera Al Zamal et al.(2012) 400 erabiltzaile 2 Ingelera Marquart et al.(2014) 306 erabiltzaile 5 Gaztelera Nguyen et al.(2014) 3110 erabiltzaile 3 Nederlandera Morgan-Lopez et al.(2017) 3184 erabiltzaile 3 Ingelera Taula 3: Bibliografiako sistemak, adinaren detekzioa Twitterren. Amaitzeko, esan beharra dago sailkatzaile bakoitzaren asmatze tasari (accuracy) erreparatuz gero, oraindik bide luze bat geratzen dela adina bezalako ezaugarri demografikoak egoki iragartzeko sare sozialetan. Adinaren sailkatzaileen asmatze ahalmena perfekziotik urruti daudela kontutan hartuta, ikerketa soziala zaildu egiten da, oinarrizkoak diren datu HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 21/64 demografikoetan errore altuak daudelako. Adina bezalako datuk gizarte ikerketaren oinarrietako bat dira eta errore altuak emaitzak desitxuratu ditzake. Hala ere, ezin dugu ahaztu, txikia baldin bada ere, errorea beti egongo dela, gizartea konplexutasunez beteta baitago eta orokortze perfektu bat izatea ezinezkoa izango litzateke. Horregatik, errorea izanda ere, gizarte multzo zehatz honen orokortasunak jasotzeko arazorik ez da egongo, euskal txiolari gazteen eta helduen arteko konparaketa orokor bat egitea baita asmoa. 4.2 Metodoa Artearen egoerako sistema ezberdinak ikusi ostean, antzeman daiteke sistema onenak bitarrak edo hirutarrak direla, sistema sinpleenekin emaitza onenak lortzen direla erakutsiz. Honez gain, aztertutako sistema guztiek komunean daukate, adin tarte konkretuen arabera sailkatzen dutela. Hala ere, artearen egoerako sistema onena, adin tarteekin baino, bizitza etapekin sailkapen hobea egiten duela ikusi da (Nguyen et al., 2014), denboran zeharreko esperientzia konpartituak argiago ikusten baitira bizitza etapetan (Nguyen et al., 2016; Eckert, 2017). Horregatik, adin tarte zehatzetan zentratu ordez, bizitza etapetan zentratzea erabaki da, gazte/heldu klaseak aukeratuz, adin zehatza markatu ordez. Bibliografiako sistema ezberdinetan ikusi ahal izan den moduan, sistema guztiak erabiltzaileen etiketatzean oinarritu dira, erabiltzailearen adina edo adin tartea eskuz etiketatu dutelarik. Erabiltzaile euskaldunen kasuan, ostera, zailtasunak aurkitu dira erabiltzaileen adina eskuz etiketatzeko, askok identitatea ezkutuan mantentzen baitute. Zailtasun honen aurrean, saihesbide metodologiko bat burutzea proposatu da, bibliografiako sistemen etiketatze estrategiatik aldendu arren, sistema hauek argitaratutako ondorioetan zentratzen dena. Hau da, adina iradokitzeko ezaugarririk garrantzitsuena idazkeran oinarritzen da (Rao et al., 2010; Al Zamal et al., 2012; Nguyen et al., 2014; Morgan-Lopez et al., 2017) eta horretan zentratzea erabaki da. Bibliografiako sistemen ondorioetan antzeman den moduan, helduek gazteak baino hitz konbentzionalagoak erabiltzen dituzte (Nguyen et al., 2014), hizkien errepikapena nabarmen gehiago ematen da erabiltzaile gazteen artean (Rao et al., 2010; Rosenthal eta McKeown, 2011) eta hiztegiz kanpoko hitzak ohikoagoak dira gazteen artean (Rosenthal eta McKeown, 2011; Morgan-Lopez et al., 2017). Ondorio orokorragoetara joz, idazkera aldatu egiten da adinean aurrera egin ahala, gazteagoek estilo ezohikoagoa edo informalagoa daukatelarik (Nguyen et al., 2014). Era honetan, gazteen idazteko modua, idazkera formal batetik gehien aldentzen dena bezala kontsideratuko da, helduen idazkera estilo formalarekin erlazionatuz eta gazteena estilo informalarekin. Horrela, euskal erabiltzaileak etiketatu ordez, txioak etiketatzeari ekingo zaio, formal eta informal artean desberdinduz, zailtasunak gaindituz. Era honetan, txioen motaren kontzentrazioren arabera sailkatuko dira erabiltzaileak gazte eta heldu artean. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 22/64 4.2.1 Txio formal eta informalen sailkatzailea Gazte eta heldu klaseak iragartzeko, idatzitako testuaren estiloa izango dugu oinarri, txioen estiloa zehazki esanda. Era honetan, testuaren estiloaren arabera bi testu mota ezberdinduko dira, formalak eta informalak. Sailkatailea beraz, txio informal zein formalak sailkatzean oinarrituko da, erabiltzaile bakoitzaren txio guztiak honen arabera sailkatuz. Horrela, txio pertsonal bakoitzaren testuan oinarrituko da gure sailkatzailea, testua nola idatzia izan den aztertuz, formal edo informal moduan etiketatuko duena. Erabiltzaileak testu motaren arabera sailkatuko direnez, txio formal edo informalen kopuruaren arabera determinatuko da gazteak edo helduak diren. Honela, erabiltzaile baten txioen gehiengoa informala denean, erabiltzailea gaztea dela kontsideratuko da, txioen gehiengoa formala denean ostera, erabiltzailea heldu bezala sailkatuko da. Era honetan, erabiltzaileak ez dira itxura fisiko edo adinaren arabera sailkatuko, idazteko eragatik antzeman daitekeen izaeraren arabera baizik. Kasu zehatz honetan, euskal erabiltzaileetan zentratuko garenez, erabaki da euskarazko testuetan soilik zentratzea, hizkuntza bakoitzak sistema propio bat beharko lukeelako. Behin euskarazko txioen testua aldagai moduan aukeratuta, testu hau garbitu eta estandarizatzeari ekingo zaio, erroreak ekidin eta sailkapena hobeto burutzeko. Era honetan, karaktere alfanumerikoak dituzten hitzak soilik mantenduko dira, emotikono, erabiltzaile izen (@), hastag (#) edo url esteka guztiak ezabatuz eta testua sinplifikatuz. Honez gain, behin karaktere alfanumerikoak soilik dituzten hitzak dauzkagula, bakarrik lau hitz baino gehiago dituzten txioak hartuko dira kontutan, beste txio guztiak alboratuz. Erabiltzaileen bizitza etapa zein den iragartzen lagungarri izango den formal/informal txio sailkatzailea garatzea izango da hurrengo pausua. Txio bakoitzaren idazkera estiloa ezberdintzen lagunduko duen sistema garatzeari ekingo zaio beraz. Helburu hori betetzeko, ez-gainbegiratutako modelo estatistiko zein ikasketa automatikoko metodoak erabiliko dira, azkeneko hauek artearen egoeran emaitza onak eman baitituzte. Horietaz gain ere, IXA taldearen baitan garatutako IXA pipesen dokumentu sailkatzailea erabiliko da, etiketatutako corpus txikietarako aukera ona delarik. Hala ere, sailkatzaile ezberdinak garatzera igaro aurretik, hauek garatu eta ebaluatzeko erabiliko den corpus txiki bat etiketatzeari ekin zaio. 4.2.2 Corpusaren etiketatzea Kontutan hartuta erreferentziazko aldagaia erabiltzaile bakoitzaren txio pertsonalak direla, corpus guztiaren zati txiki bat etiketatu da, sailkatzaile ezberdinak garatu eta ebaluatzeko asmoarekin. Horretarako, ausaz 1.000 txio pertsonal aukeratu dira eta idazteko moduaren arabera sailkatuak izan dira. Era honetan, txio batek formal etiketa eramango du, hizkuntza estandarrean idatzia izan bada, edo informal etiketa, txioa modu kolokialean idatzia izan denean. Corpusaren egiturari begiratuz gero (4. taula), ikusi daiteke 1.000 txioez osatzen den etiketatutako corpus honek txio formal eta informalen kopuru antzekoa daukala, corpus orekatu bat izanik. Txioen batez besteko luzera ia 10 tokenekoa da, txio laburrenak 5 tokenekoak izanik eta luzeenak 34 tokenekoak izanik. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 23/64 Etiketatutako corpusaren ebaluazioa Txio kopurua 1.000 Txio formalak 492 Txio informalak 508 Txio laburrena 5 token Txio luzeena 34 token Tokenak txioko batezbeste 9,66 Taula 4: Eskuz etiketatutako corpusaren ebaluazioa. 4.3 Ez-gainbegiratutako eredu estatistikoa, perplexity Ez-gainbegiratutako eredu estatistikoan oinarritutako metodo hau garatzeko, txioak euskarazko hizkuntz eredu formal batekin konparatuko dira, horiek formalak edo informalak diren zehazteko. Eredu ezberdin horien distantzia neurgarri bihurtzeko asmoarekin perplexity neurria erabiliko da, geroz eta altuagoa izanik informalagoa dela adieraziz. Horrela, atal honetan, hizkuntz distantziaren kontzeptua erabiliko da, hizkuntza barietate bat beste batetik zein ezberdina den adierazten lagunduko duena.Txio formal eta informalak bereizte aldera, txioak euskarazko hizkuntz eredu formal batekin konparatuak izango dira eta hauen hizkuntz ereduarekiko distantzia kalkulatu da. Hizkuntz ereduen arteko distantzia hau kalkulatze aldera, karaktereetan oinarritutako n-grama modeloan oinarritu gara, 7-gramak erabiliz, ereduen arteko distantzia kalkulatzeko asmoarekin (Gamallo et al., 2017). Hizkuntz ereduarekiko distantzia kuantifikatzeko perplexity balioa erabili ohi da (Chen et al., 1999), beraz lan honetan ere ebaluatutako txio bakoitza hizkuntz eredu formaletik zenbat aldentzen den adieraziko digun balioa lortzeko perplexitya erabiliko da. Gainera, ez da lehenengo aldia perplexityaren balioa txioetan osagai informalak aurkitzeko erabiltzen dela, hiztegi kanpoko hitzak (OOV) detektatzeko erabilia izan baita txioak oinarri hartuta, txio informalak hautemateko (Gonzalez, 2015). Kasu horretan hitzak modu soltean aztertuak izan ziren arren, kasu zehatz honetarako txioa osorik hartu da kontutan, orokortasun bat bilatzeko asmoarekin. 4.3.1 Diseinua Txio bakoitza, karaktereen 7-grametan oinarrituz, hizkuntz eredu formalarekin konparatu ostean, txioaren urruntasuna kuantifikatzeari ekingo zaio, txio bakoitzari perplexity balio bat luzatuz. Perplexityaren balioak adierazten du, modelo bat zeinen ondo egokitzen den ebaluazio datuetara, modelora egokitzeko probabilitatearen alderantzizkoa izanik. Honela, txioak geroz eta balio altuagoa lortu, geroz eta urrunago egongo da hizkuntz eredu formaletik, hau da, geroz eta balio altuagoak esango du informalagoa dela txio hori. perplexity balioa txikiagoa baldin bada ostera, txioa hizkuntz eredutik hurbil dagoela adieraziko du, txioa formala dela adieraziz. Beraz, txio formal eta informalak bereizteko perplexity balio muga bat jarri beharko da, atalase hori baino baxuagoak formal moduan kontsideratuz eta HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 24/64 hortik gorakoak informaltzat joz. 7-grametan oinarritutako eredu hau garatzeko, dataset edo corpusa bi zatitan banatu da, alde batetik garapen faserako corpusaren %65a erabili da eta bestetik, ebaluazio faserako corpusaren %35a. Garapen fasean informal/formal bereizteko perplexityak hartu beharko lukeen balioa zehaztuko da, ahalik eta txio gehien ondo sailkatzeko intentzioarekin. Ebaluazio fasean ostera, garapen fasean finkatutako atalaseak lortutako emaitzak ikusiko dira, garapenean erabili ez diren datuak baliatuz. Dataseta bi zatitan banatuta, garapena eta ebaluazioa, sistemak datuen gehiegizko egokitzea jasatea ekidingo da, emaitzak aurrez ikusi gabeko datu multzo batetan balioztatuko baitira. 4.3.2 Ereduaren garapena: atalasearen moldaketa Txioak sailkatzeko sistema garatuta dagoenean, txio bat formaltzat jotzeko perplexityak hartu beharko lukeen balio minimo egokia aukeratu beharko da. Azaldu den moduan, perplexityaren balioa geroz eta handiagoa izan, txioa aurrez zehaztutako Language Modeletik geroz eta gehiago aldentzearen seinale izango da. Hortaz, balio zehatz bat eman beharko zaio informal eta formalak ezberdintzen dituen balioari. Hau da, atalase bat finkatuko da, non balio horretatik behera txioak formalak direla kontsideratuko da, eta balio horretatik aurrera, txioak informaltzat joko dira. Sistemaren garapenerako etiketatutako korpusaren %65a erabiliko da, hau da, perplexityaren balioa zein izango den zehazteko txio bat informala den edo ez erabakitzeko. Atalasea markatuko duen balio hau, 0tik 10era doazen balio guztiekin probatu da, 0.01 iteratuz aldiro. Honela, jarraian datozen grafikoetan (4, 5 eta 6 irudiak), atalasearen muga balioa moldatu ahala, doitasuna, estaldura, asmatze tasa eta F-scorea nola aldatzen diren ikusi ahalko da. Honek lagunduko digu, perplexityaren balio finko bat zehaztean txio informal zein formalak ondo sailkatuko dituena. (a) Doitasuna (b) Estaldura Irudia 4: Doitasuna eta estaldura. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 25/64 Doitasunari esker, sistemak txio informalak sailkatzeko duen gaitasuna ikusi dezakegu. Honek esan nahi du, ikusi ahalko dela sistemak txio informalak ondo sailkatzeko duen gaitasuna, formal/informal muga balioa moldatzen goazen heinean. Horrela, 4a irudian ikusi daitekeen moduan, perplexityak 3 balioa baino altuagoa lortzen duenean, baselinea (0.5) gainditzen hasten da, honek esan nahi du, muga 3 baino balio altuagoetan jartzean, hasten dela sailkapen hobea egiten. Bestalde, perplexityaren muga 7 edo balio altuagoetan zehaztean, hobekuntza gelditu egiten da, txio informal ia guztiak ondo sailkatzen dituelarik. Hala ere, doitasuna balioarentzat 0.8ko balio bat desiragarria izanik, atalasea perplexity=4 baliotik gora kokatu beharko genuke gutxienez. Baina, doitasun eta estaldura desiragarri batzuen artean oreka bat lortu beharko da. Bestalde, estaldurari erreparatzen bazaio, sistemak txio informalak detektatzeko duen gaitasuna ikusi daiteke, muga balio edo atalasea moldatzen den heinean. Honela, 4b irudian ikusi ahal da, perplexityak 3 balioa baino altuagoa lortzen duenean, estaldura galtzen hasten dela. Honek esan nahi du, 3 baliotik aurrera txio informalak okerrago detektatzen hasten dela. Beste behin ere, onargarritzat hartuko dugu 0.8ko estaldura izatea gutxienez, horretarako atalasearen balioa 4.5 baino txikiagoa izan beharko delarik. Hala ere, atalasearen balio finkoa aukeratzeko aurretik lortutako doitasun desiragarri baten emaitzak ere kontutan hartu beharko dira. Hortaz, bi neurri ezberdin hauen arteko oreka bat bilatu beharko da atalasearen balioa finkatu eta emaitza onak lortu nahi izatekotan. Batetik sistemak txio informalak ondo sailkatzea (doitasuna) interesatzen zaigu, eta bestetik, txio informal horiek identifikatzea (estaldura) interesatzen zaigu. Grafikoei erreparatuz gero (4. irudia), ikusi daiteke balio bat hobetuz doan heinean bestea okertu egiten dela. Honek esan nahi du, geroz eta txio informal gutxiago identifikatu ahala, sailkapen lan hori hobeto egingo duela. Horregatik, bi lerroen ebaketa puntuari arreta berezia jarri beharko zaio, eta baita, bi balioak konbinatzen dituen F-score neurriari ere. Jakinda doitasun desiragarria 4tik aurrera dela eta estaldura desiragarria 4.5etik behera, esan daiteke jarraibide batzuk baditugula atalasearen balio egokia aukeratzeko. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 26/64 (a) Asmatze tasa (b) F-neurria Irudia 5: Asmatze tasa eta f-neurria. Sistemaren egokitasuna aztertzeko beste neurri bat, asmatze tasa dugu, sistemaren egokitasun orokorra azalduko duena. Orain arte estaldura eta doitasunarekin txio informalak detektatzeko gaitasuna ebaluatzen ibili gara, baina neurri honekin txio informal zein formalak sailkatzeko gaitasuna ebaluatuko dugu. Hortaz, asmatze tasarekin, txioak formal edo informalak diren ondo sailkatzeko kapazitatea neurtuko da. Atalasearen balioa mugitu ahala, ikusi daiteke balioa 4 ingurura iritsi ahala emaitza onenak lortzen dituela, 5a irudian ikusi daitekeen moduan. Beraz, txioak Language Modelarekiko perplexity balioaren muga 4 inguruan kokatu beharko da sailkapen egoki bat egiteko eta ahalik eta errore gutxien lortzeko. Behin doitasuna eta estaldura balioak aztertu direla, bi balio hauek konbinatzen dituen f-neurria aztertzeari ekingo zaio. 5b irudian ikusi daitekeen moduan, 4 balio inguruan emaitza onenak lortzen direla ikusi daiteke. Asmatze tasaren balio onenekin gertatu den moduan, 4 balio inguruan aurkitzen diren balio horietan arreta jarriko da erabakia hartzerako orduan. Atalaseak 4 edo inguruko balioak hartzen dituenean, 0.8tik gorako f-neurriak lortzen ditu, honi gehituta estaldura eta doitasun balio desiragarrienak 4 - 4.5 tartean daudela, erabakia hartzeko datu nahikoak daudela ondorioztatu daiteke. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 27/64 Irudia 6: Aurreko neurri guztiak batera. Sistemaren garapenean lortutako emaitzen arabera, atalaseari 4.4 balioa ematea erabaki da, horrela txio bakoitzak Language Modelekiko lortutako perplexity balio honetatik gora txioak informalak direla kontsideratuko da, eta balio honetatik behera, formalak direla kontsideratuko dira. Atalaseari balio hori egokitzea erabaki da, asmatze tasa altuenetarikoa lortzen delako puntu honetan, 0.831eko balioa lortuz. Txio informalak iradokitzeko orduan, F-neurri altuenetarikoa lortzen da garapeneko puntu honetan, 0.841 balio inguruan kokatuz. Gehitu beharra dago ere, puntu zehatz honetan estaldura (0.858), doitasuna baino zertxobait hobea dela (0.824), aukeratutako balioa bi lerroen arteko ebaketa puntua baino lehenago hartzea erabaki baita (6. irudia eta 5. taula). Etiketa Errorea Totala Doitasuna Estaldura F-neurria Informala 48 338 0.824 0.858 0.841 Formala 62 312 0.839 0.801 0.820 Taula 5: Entrenamenduaren balioak, ez-gainbegiratutako eredu estatistikoa. 4.3.3 Ereduaren ebaluazioa Garapenaren atalean atalaseari balioa egokitu eta gero, aukeratutako eredua ebaluatzeari ekingo zaio. Aurretik azaldu den moduan, atalaseari luzatutako balioa 4.4ekoa izango da. Honek esan nahi du, Language Modelekiko 4.4 perplexity balioa baino gehiago lortzen duten txioak informaltzat joko direla. Ebaluazio lan honetarako, garapenerako erabili ez den corpus etiketatuaren zatia erabili da, hau da, geratzen den %35a. Jarraian ikusi daitezkeen tauletan (7 eta 8 taulak), asmatze tasa, doitasuna, estaldura zein f-neurria balioak daude, atalasearen 4.4 perplexity balioarentzat. Ikusi daitekeen moduan, garatutako sistema estatistiko honek, 0.825ko f-neurriaa lortzen du txio informalak sailkatzerako orduan, eta baita, %83,57ko asmatze tasa txioak formal edo informalak diren sailkatzean. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 28/64 Informal iragarriak Formal iragarriak Informal errealak 144 26 Formal errealak 35 145 Taula 6: Konfusio-matrizea, ez-gainbegiratutako eredu estatistikoa. Testa (atalasea = 4.4) Asmatze tasa 0.826 Taula 7: Testaren balioak, ez-gainbegiratutako eredu estatistikoa. Etiketa Errorea Totala Doitasuna Estaldura F-neurria Informala 26 170 0.805 0.847 0.825 Formala 35 180 0.848 0.806 0.826 Taula 8: Testaren balioak, ez-gainbegiratutako eredu estatistikoa. 4.4 Ikasketa automatikoan oinarritutako eredua Ez-gainbegiratutako sailkatzailea garatu eta ebaluatu ostean, Machine Learning eredua oinarri duten sailkatzaile ezberdinekin sailkatzeari ekingo zaio, artearen egoerako sistema guztiak ikasketa automatikoan oinarritzen baitira. Sailkatzailea inplementatzeko lehenengo pausu moduan, corpusean zehaztu diren klaseak ondo esleituko dituen corpuseko datu edo ezaugarri egokiak aukeratu beharko dira. Artearen egoerako sistema ezberdinek ezaugarri zerrenda luze eta konplexuak barnebiltzen dituzten arren, geure kasuan, soilik testua aintzat hartuko da. Testuan oinarrituta dagoen sailkatzaile hau garatzeko, txio bakoitza kontutan hartuko da, bakoitzarekin hitzen bektore bat sortuz. Era honetan, sistemaren inputa 0 zenbakiz gainezka dagoen hitzen bektore erraldoi batean oinarrituko da. Testuan oinarritutako inputa Bag of Words (BoW) eredu baten moduan tratatua izango da, hau da, ordenarik gabeko hitzen multzo baten moduan. Sistemaren garapenerako erabiliko diren datuen multzoaren tamaina txikia dela eta (1000 txio), erabaki da entrenamendua eta ebaluazioa cross-validation bitartez egitea. Era honetan, 5 karpetetan oinarritutako cross-validationa burutuko dugu, entrenamendu eta testerako datu guztiak batera erabiliko ditugularik. Honela, geure sistemak overfittinga egitea ekidingo dugu, nahiz eta dataset edo corpusaren tamaina txikia izan. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 29/64 Machine Learning Classifier (BoW) Asmatze tasa (accuracy) 5-NN (k-NN) 0.614 Decision Tree 0.677 Random Forest 0.707 Naive Bayes 0.765 Logistic Regression 0.775 SVM (Linear Kernel) 0.777 Taula 9: Ebaluazioaren balioak, Machine Learning eredua (5 CV). Ikasketa automatikoaren teknika ezberdinetan oinarritutako 6 sailkatzaile garatu ostean, lortutako emaitzen azterketari ekingo zaio. 9. taulako emaitzei begiratuta, sailkatzaile onenak Logistic Regression eta SVM direla ikusi daiteke. Beraz, lortutako emaitzarik onenek zerikusia daukate artearen egoerako beste sailkatzaileekin, artearen egoerako sistemen sailkatzaile berdinak izan baitira emaitza onenak lortu dituztenak. Artearen egoerako sistemekiko ezberdintasun ugari eduki arren, etiketatzeko modua edo ezaugarrien trataera ezberdina kasu, sailkatzaile onenak berdinak direla ikusi daiteke. Hala ere, emaitza baxuak lortu direla esan daiteke, etiketatutako corpusaren tamaina txikiak, ikasketa edo entrenamendurako datu oso gutxi eskaintzen baititu. 4.5 IXA pipes dokumentu sailkatzailearen eredua Ez-gainbegiratutako metodo estatistikoa eta ikasketa automatikoan oinarritutako metodoak jorratu ostean, IXA pipes dokumentu sailkatzailea erabiliko da sailkapen atazarako. Txioak informal eta formal moduan sailkatzeko erabiliko den metodo hau, ikasketa automatikoan oinarritua egongo da, baina beste datu-iturri batzuk lagungarri edukiko ditu ere. Sistema honek informazio lokala konbinatzen du etiketatu gabeko testu kantitate handietan induzitutako ezaugarrien clusterrekin (Agerri eta Rigau, 2016). Era honetan, etiketatutako corpus txikiaren datu falta orekatu egiten da, etiketatu gabeko testutik erauzitako ezaugarrien clusterrei esker. Metodo honi esker, eskuz etiketatu beharreko datu kopuru handiekiko dependentzia arindu egiten da (Agerri eta Rigau, 2016), etiketatutako corpus txikiekin sailkapen egoki bat egitea ahalbidetuz. Horrez gain, aipatu beharra dago, sailkatzerako orduan abiadura handiz egiten duela, beste ereduak baino bizkorrago eginez. Sailkatu beharreko datu multzoaren tamaina handia dela kontutan hartuta, bizkortasunak ere garrantzia izango du beste ereduekiko konparaketan. Sistema honek eredu gainbegiratuak ikasten ditu, horretarako Perzeptroiaren algoritmoa (Collins, 2002) erabiltzen duelarik. Sailkapena, etiketatutako corpusarekin eta etiketatu gabeko testutik erauzitako ezaugarrien clusterren konbinaketari esker burutzen da. Era honetan, informazio lokala, hitzen irudikapenen (clusteringa) ezaugarrien hiru mota ezberdinekin konbinatuko da: Brown clusterrak (Brown et al., 1992), Clark clusterrak (Clark, 2013) eta Word2Vec clusterrak (Mikolov et al., 2013). Sailkatzaile honek gainera, euskarazko hitzen irudikapenen clusterrak garatzeko aukera ematen du ere, lan honetan burutu beharreko atazarako aproposa izanik. Hitzen irudikapenak burutzeko aipatuta- HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 30/64 ko hiru teknika ezberdinetatik (Brown, Clark eta W2v) eratorritako clusterrak pilatu eta konbinatzen dira, emaitza hobeak lortuz (Agerri eta Rigau, 2016). Clusterren ezaugarri horiek, token bakoitzari talde batekiko kidetasuna ematen diote, horrela ikusi gabeko tokenak, ikusitakoekin erlazionatzen dira cluster berdinean azalduz gero (Agerri eta Rigau, 2018). 4.5.1 Ereduaren garapena: hitzen irudikapenen cluster kopurua aukeratu Garapena cross-validation bitartez egin da, etiketatutako datuen multzoaren tamaina txikia dela eta (1.000 txio). Kasu honetan, 5 foldetan oinarritutako cross-validationa burutu da, sistemak overfittinga egitea ekidinez, nahiz eta etiketatutako corpusaren tamaina txikia izan. Sistema honen berezitasuna informazio lokala, hitzen irudikapenen (clusteringa) ezaugarrien hiru mota ezberdinekin konbinatzean datza. Horrela, Brown, Clark eta W2V clusterren hainbat konbinaketa ezberdin frogatzeari ekin zaio, Elhuyar web corpuesan eta Tokikomen corpusean, teknika bakoitzetik cluster kopuru egokiena hautatuz corpus bakoitzerako. Elhuyar corpuserako, Brown teknikaren bidez hainbat cluster kopuru frogatu dira, arrakastatsuena 3200 klaserekin izanik. Elhuyarreko corpusarekin jarraituz, Clark teknikaren bidez 600 klase izan dira egokienak eta W2V teknikarako 300 klase izan dira emaitza onenak lortu dituenak. Tokikomeko corpusean operazio berdina errepikatu da, Brownerako 0, Clarkerako 600 eta W2Verako 300 klase aukeratuz. Entrenamenduko teknika honi buruzko argipen gehiago topatu daitezke Agerri eta Rigauen (2016, 2018) lanetan. Honela, hitzen irudikapenen ezaugarrien konbinaketa ezberdinak frogatu ostean, Elhuyar web corpuserako: Brown 3200 klase, Clark 600 klase eta Word2Vec 300 klase; eta Tokikomeko corpuserako: Clark 300 klase eta Word2Vec 500 klase; konbinaketekin osatutako eredua aukeratu da, emaitza onenak lortu baititu. Honela, etiketatutako 1.000 txioekin 5 foldetako cross validation egin ostean % 88,5eko asmatze tasa lortu da. Bestalde, txio informalak detektatzeko kapazitateari begira doitasuna (0.889) estaldura (0.884) baino apur bat altuagoa dela ikusi daiteke, nahiz eta ezberdintasuna minimoa da. Bestalde, txio informalak detektatzerako orduan 0.886ko f-neurria dauka, txio formalak ondo detektatzerako orduan f-neurria 0.883koa denean. Ikusi daiteke txio informalak detektatzeko orduan txio formalak detektatzeko baino zertxobait hobeto egiten duela. Honela, emaitza altuenak lortu direla kontuan hartuta, hautatutako ezaugarriekin ebaluazioa egin beharko da. Etiketa Errorea Totala Doitasuna Estaldura F-neurria Informala 59 508 0.889 0.884 0.886 Formala 56 492 0.881 0.886 0.883 Taula 10: Entrenamenduaren balioak, IXA pipes dokumentu sailkatzailea. 4.5.2 Ereduaren ebaluazioa Behin garapen fasea amaituta dagoela, aukeratutako ezaugarrien araberako (Elhuyar web corpusa: Brown 3200, Clark 600 eta W2V 300; Tokikom: Clark 300 eta W2V 500) eredu HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 31/64 bat entrenatu eta ebaluatu da. Ebaluazioa burutzeko, aukeratutako ezaugarriak oinarri hartuta, eredu bat entrenatuko dugu horretarako etiketatutako 650 txio erabiliz. Behin eredua entrenatuta dagoela, ebaluazioari ekingo zaio, horretarako etiketatutako corpusetik entrenamendurako hartu ez diren 350 txioekin testa burutuz. Era honetan, sailkatzailearen fidagarritasuna frogatu ahalko da, esleitutako atazaren egokitasuna azaleraziz. Testaren emaitzei erreparatzen badiegu, lehenik eta behin aipatu beharra dago Asmatze tasa % 86,57koa dela (12. taula), nahiko emaitza altua dela, batez ere kontutan hartzen bada etiketatutako corpusaren tamaina txikia dela. Hala ere, argi ikusten da hobekuntza tarte handi bat geratzen dela oraindik, etiketatutako corpusa oso txikia baita. Doitasunari (Precision) begira, 0.864 balioarekin, ikusi daiteke informaltzat jo diren txio batzuk formalak direla, sistemak gain-sorkuntza txiki bat duela erakutsiz, errore txikia izan arren, emaitza honek erakusten du badagoela lana emaitzak hobetzeko. Estaldurari (Recall) erreparatzen badiogu, 0.859 balioarekin, ikusi daiteke sistema kapaza dela txio informalak nahiko ondo detektatzeko, ia gehienak barneratu arren, atal honetan ere emaitzak hobetu daitezkeela erakutsi da. Nahiz eta, doitasunaren balioa estaldurarena baino apur bat handiagoa izan, esan daiteke bi neurrien arteko aldea txikia dela eta nahiko orekatuta daudela. Amaitzeko, F-neurriari begira, 0.861ekoa dela ikusi daiteke, estaldura eta doitasuna neurrien balioen artean, bi neurri hauen arteko konbinaketa baita. Informal iragarriak Formal iragarriak Informal errealak 146 24 Formal errealak 23 157 Taula 11: Konfusio-matrizea, IXA pipes dokuementu sailkatzailea. Testa Asmatze tasa 0.866 Taula 12: Testaren balioak, IXA pipes dokuementu sailkatzailea. Etiketa Errorea Totala Doitasuna Estaldura F-neurria Informala 24 170 0.864 0.859 0.861 Formala 23 180 0.867 0.872 0.870 Taula 13: Testaren balioak, IXA pipes dokumentu sailkatzailea. 4.6 Emaitzen analisia Behin modelo ezberdinetan oinarritutako sailkatzaileak garatu ostean, guztien artean onena aukeratzeari ekin zaio, arrakastaren zergatiak argituz. Garapen edo entrenamendurako datasetaren tamaina txikia kontutan hartu beharko da ere ebaluazioa burutzerakoan, sailkatzaileek izan ditzaketen datu-iturri lagungarrietan (metodo ez-gainbegiratu eta IXA pipes HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 32/64 kasu) arreta berezia jarriko delarik analisi honetan. Lehenbizi, esan beharra dago ikasketa automatikoan oinarritutako ereduek zailtasunak eduki dituztela datu hauek sailkatzeko, entrenamendurako corpusa txikiegia delako. Datu kopuru txiki honek sorrarazten du, sistemak soilik berezitasunak ikasiko dituela, ebaluazio orduan asmatze tasa desegoki bati bide emanez gain-sorkuntzaren erruz. Arazo hau konpontzeko asmoarekin, etiketatutako corpusa handitzea izango litzateke konponbideetako bat, orokorragoak diren datuak ikasiz. Hala ere, etiketatzea ataza zail eta nekeza izateaz gain, ikasketa datuekin sortzen diren hitzen bektoreen dispertsioa handia izaten jarraituko luke, hobekuntza nabarmenki zailduz. Era honetan, Ikasketa Automatikoan oinarritutako sailkatzaile onenak Erregresio Logistikoa (logistic regression) eta SVM (Support Vector Machine), beste metodoen emaitzetatik urrun geratzen dira. Ez-gainbegiratutako eredu Estatistikoan oinarritutako Perplexityaren neurketak ikasketa automatikoan oinarritutako metodoek baino hobeto egin du, SVM sailkatzailearen emaitza asko hobetuz. Hobekuntza nabarmen hau, hizkuntz ereduak eskaintzen duen datu kopuru gehigarrian oinarritua egon daiteke, ikasketa automatikoan oinarritutako sailkatzaileek baino datu gehiago baitauzka garapen faserako. Hortaz, emaitza hobeak lortu ditu hizkuntz ereduak datu kopuru ugari eskaintzen baititu. Datu multzo gehigarri hori lagungarri izanda ere, metodo estatistikoetan oinarritutako sistema hau ez da onena izan. Baieztatu da IXA pipes dokumentu sailkatzailea sistema onena dela Twitterren euskal txiolari gazteak identifikatzeko, txio informaletan oinarrituz. Ikasketa automatikoan oinarrituta egon arren eta etiketatutako corpusa txikia izanda ere (1000 txio), bestelako datuak lortzeko aukerari esker (hitzen irudikapena), emaitza altuak lortu dira, garatu diren beste sistemen emaitzak nabarmen gaindituz. Hitzen esanahi semantikoa jasotzen duten clusterrek gehitu dioten informazioari esker lortu ditu emaitza onenak, hobekuntza garrantzitsua lortzen dela agerian utziz. Argi ikusten da sailkatzaile estatistiko ez-gainbegiratua eta IXA pipes dokumentu sailkatzailea hoberen egiten dutenak direla. Hala ere, bien artean konparaketa egitea beharrezkoa da, horretarako ebaluazio faseko emaitzak alderatuko direlarik. Bi sailkatzaile hauek konparatu ahal izateko, train eta test set berdinak erabili dira, datu multzo berdinekin sistema bakoitza frogatuz gerora konparatu ahal izateko. Lehenik eta behin, asmatze tasari begira, ikusi daiteke IXA pipes sailkatzaileak Perplexity neurrian oinarritutako sailkatzailea baino lau puntu hobeto egiten duela (14. taula). Modu berean, f-neurriari erreparatzen bazaio, IXA pipesen emaitzak askoz hobeak direla ikusi daiteke (15. taula). Emaitzak aztertu ostean, ikusi daiteke IXA pipes dokumentu sailkatzailea metodo onena dela txio informal eta formalak sailkatzerako orduan, bestelako sistemek baino emaitza aski altuagoak lortzen baitira sistema honekin. Sailkatzailea Asmatze tasa Perplexity % 82,57 IXA pipes % 86,57 Taula 14: Testaren balioen konparaketa sistema onenekin. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 33/64 Sailkatzailea Klasea Doitasuna Estaldura F-neurria Perplexity Informala 0.805 0.847 0.825 Perplexity Formala 0.848 0.806 0.826 IXA pipes Informala 0.864 0.859 0.861 IXA pipes Formala 0.867 0.872 0.870 Taula 15: Testaren balioen konparaketa sistema onenekin, klasearen arabera. Garatutako sistemak aztertzerako orduan, ikusi da sistemak geroz eta informazio gehiago daukanean, sailkapen hobea egiten duela. Ondorio hau ebidentziaren frogapena besterik ez izan arren, ate berri bat irekitzen du ikertzaile xumeentzat, etiketatutako corpusa txikia izan arren, posible egiten duelako emaitza onak lortzea. Era honetan, etiketatutako corpus txiki bat, etiketatu gabeko datu ugarirekin konbinatzen ditugunean garapenaren fasean, emaitza hobeak lortzen dira. Egun, etiketatu gabeko datuei zentzua edo ordena emateko aukera ugari daude, besteak-beste NLP atazetarako hitzen irudikapena (word representation) erabiliz. Honela, sailkapenaren atazak emaitza hobeak lortzen ditu egun sarean eskuragarri dauden egiturarik gabeko datuak lagungarri izanik. Horregatik, bereziki garrantzitsua da IXA pipesen dokumentu sailkatzaileak eremu honetan egindako ekarpena, hainbat hitzen irudikapen ezberdinak konbinatzen baititu, emaitzak hobetuz. Garatu den sistema onena ariketa praktiko erreal batean aplikatuko da hurrengo atalean, txiolari gazteak eta helduak desberdintzeko erabiliko dena idazteko eran oinarrituz. Honela, IXA pipes dokumentu sailkatzailea erabiliko da, Twitterretik erauzitako corpus erraldoia sailkatzeko asmoekin, txio bakoitza formal eta informal artean banatuz. Erabiltzaileen txio informalen kontzentrazioan oinarrituta, gazteen eta helduen artean ezberdintzeari ekingo zaio, adinaren arabera egin ordez, idazteko moduaren arabera eginez. Sailkapen honek, gerora bereizitako bi talde hauen gai ohikoenak eta harremanak azaleratzeko aukera emango du. Era honetan, modu independentean landu ahalko da talde bakoitza eta lortutako emaitzak alderatuz, heldu eta gazteen ezberdintasun zein puntu komunak zeintzuk diren argitara emango da. 4.7 Sailkatzailea corpusean aplikatuz IXA pipes dokumentu sailkatzailea erabilita, erauzitako 7.980 euskal txiolarietatik, 7.087 erabiltzaile sailkatzea lortu da, gutxienez 10 txio euskaraz dauzkaten erabiltzaileak soilik sailkatu direlarik. Sailkatzaileak txioak informal eta formal artean sailkatzen dituenez, txio informalen kontzentrazioan oinarrituko dugu erabiltzaile baten gaztetasuna. Hasiera batean txioen %50a informala izatea ezarri zen erabiltzailea gaztetzat jotzeko. Hala ere, azterketa kualitatibo sinple bat eginda, txio informalen muga %45era jaistea erabaki zen, horrela erabiltzaile gazteen kopuru minimo bat bermatzen delarik. Era honetan, erabiltzaile gazte moduan kontsideratuko da txioen %45a baino gehiago txio informalena baldin bada. Bestalde, txioen %45a baino gutxiago informala baldin bada, erabiltzaile heldutzat joko da erabiltzaile zehatz hori. Honela, gure metodologia aplikatu da txio informalen bitartez erabiltzaile gazteak antzemanez, adina igartzeko zailtasuna alboratuz eta lasterbide HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 34/64 metodologikoa aplikatuz. Era honetan 5.508 erabiltzaile heldu bezala kontsideratu dira eta 1.579 gazte moduan, beti ere idazteko era kontutan hartuz. Gazte eta helduen erabiltzaileen banaketa nahiko desorekatua dagoela esan daiteke, gazteak nabarmen urriago izanik. Sailkatutako erabiltzaileen txio kopuruari erreparatuz gero, 10 milioi txioetatik, 8 milioi helduen taldeari dagozkio eta 2 milioi gazteen taldeari, berriz ere desoreka dagoela antzemanez. Hala ere, talde bakoitza modu independentean aztertuko denez, tamainaren arabera moldatu beharko dira aplikatuko diren ikerketa-teknika ezberdinak. Lehenik eta behin, heldu eta gazteen multzoak bereizi direla, azaleko azterketa bat burutu da, talde bakoitzaren baitan txioen hizkuntza ezberdinak nola banatzen diren ikusteko asmoarekin. • Helduak Helduei dagokien datu multzoari erreparatuz, 8 milioi txio baino gehiagoz osatutako corpus handi xamarra daukagu tamainari begira. Sakonago aztertuz, birtxioak(4.345.500) eta txio pertsonalak (4.046.512) orekatuta daudela esan behar da, nahiz eta birtxio kopurua apur bat altuagoa izan. Birtxioen kopurua altuagoa izateak erakusten du joera bat dagoela helduen artean edukia konpartitzerako orduan, sorkuntza propioa baino, partekatzea, ohikoagoa izanik. Hizkuntzei erreparatuz gero, ikusi daiteke euskara dela hizkuntza nagusia bai txio pertsonaletan eta baita birtxioetan ere. Bigarren hizkuntza aipatuena gaztelera dugu, txioen laurden bat baino gehiago hizkuntza honetan ematen direlarik. Bestelako hizkuntzek, paper oso txikia betetzen dute euskal txiolari helduen sorkuntza edo trukean. Amaitzeko azpimarratu beharra dago, edukia konpartitzerako orduan, euskararen erabilera jaitsi egiten dela txio pertsonalekin konparatuz gero, beti ere, gaztelerak hartzen duelarik euskarak usten duen esparru hori. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 35/64 (a) Helduen Txio pertsonalak (4.046.512). (b) Helduen Birtxioak (4.345.500). Irudia 7: Helduen corpusa, 5.508 erabiltzaile. Helduen txioen gaineko hizkuntzaren inguruko gogoeta burutu ostean, euskarazko txio pertsonaletan zentratuko gara. Helduen taldean 2.634.534 euskarazko txio pertsonal publikatu dira, 32.273.119 tokenez osatuta. 8. irudian ikusi dezakegu helduen txio pertsonal hauek nola banatzen diren luzeraren arabera, normalenak 4-17 tokenetako luzera tartean kokatzen direlarik. Txioen luzerari begira, batez beste, 12,25 tokenetako luzera daukate helduen txioek, laburrenak token bakarra daukalarik eta luzeenak 126 token dauzkalarik. Batez besteko horrekiko desbiderapen tipikoa 5,65ekoa dugu, beste txioak batez beste zenbat desbideratzen diren adierazten diguna. Bestalde, mediana 12 tokenetan kokatzen da eta moda 14 tokenetan, 200.000 txio baino gehiago izanik 14 tokenetakoak. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 36/64 Irudia 8: Helduen Txio pertsonalen tamainaren banaketa, txioen token kopuruaren arabera. • Gazteak Gazteen atalera jauzi egiten badugu, helduen corpusaren tamainaren laurdena daukan 2 milioiko corpusa daukagu. Sakonera joz, ikusi daiteke birtxio (963.668) kopurua txio pertsonalena (1.128.124) baino zertxobait txikiagoa dela, helduekin gertatzen denaren alderantzizkoa emanez. Honek erakusten du, gazteek edukia partekatzeko ohitura gutxiago daukatela helduekin konparatzen baldin bada, sorkuntza propioari leku gehiago utziz. Bestalde, txio pertsonal zein birtxioen hizkuntzei erreparatzen badiegu, argi ikusten da euskararen presentzia nabarmen txikiagoa dela helduekin konparatuta, txio pertsonaletan helduek baino % 18 gutxiago delarik eta birtxioen kasuan helduek baino % 24 gutxiago izanik. Euskararen presentziaren galera hau, gazteleraren mesedetan izango da berriz ere, txio pertsonalen kasuan heren bat (% 34) lortuz eta birtxioen kasuan ia erdia (% 48) lortuz. Birtxioen kasuan, gazteleraz emandako birtxioak, euskaraz emandakoak baino gehiago direla ikusi daiteke, edukia konpartitzeko ohituran gaztelera gehien erabiltzen dena dela erakutsiz. Honek erakusten du, gazte bezala kontsideratutako erabiltzaile hauek euskara askoz gutxiago erabiltzen dutela helduekin konparatuz gero. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 37/64 (a) Gazteen Txio pertsonalak (1.128.124). (b) Gazteen Birtxioak (963.668). Irudia 9: Gazteen corpusa, 1.579 erabiltzaile. Gazteen, euskarazko txio pertsonaletan zentratuz, 530.226 euskarazko txio pertsonal publikatu dira, 5.018.179 tokenez osatuta. 10. irudian ikusi dezakegu gazteen txio pertsonal hauek nola banatzen diren luzeraren arabera, normalenak 3-13 tokenetako luzera tartean kokatzen direlarik. Txioen luzerari begira, batazbeste, 9,46 tokenetako luzera daukate gazteen txioek, laburrenak token bakarra daukalarik eta luzeenak 62 token dauzkalarik. Batez besteko horrekiko desbiderapen tipikoa 5,49ekoa dugu, beste txioak batez beste zenbat desbideratzen diren adierazten diguna. Helduen taldearekin konparatzen badugu, batez bestekoa 3 token txikiagoa da gazteen txioetan, nahiz eta desbiderapen tipikoa antzeko mantentzen den bi kasuetan. Gazteen txioen luzeraren neurketekin jarraituz, mediana 8 tokenetan kokatzen da eta moda 6 tokenetan, ia 45.000 txio izanik 6 tokenetakoak. Mediana eta moda helduen taldearekin konparatuz gero, ikusten da mediak 6 tokenetako diferentzia daukala eta medianak 8 tokeneko diferentzia, alde nabarmena dagoela erakutsiz. Gazteen txioen luzerari erreparatuta, ikusi daiteke helduenak baino motzagoak direla oro har, pauta bat dagoela erakutsiz gazteen txioen luzeran. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 38/64 Irudia 10: Gazteen Txio pertsonalen tamainaren banaketa, txioen token kopuruaren arabera. Helduak Gazteak Erabiltzaileak 5.508 1.579 Txio pertsonalak 4.046.512 1.128.124 Birtxioak 4.345.500 963.668 Euskarazko txio pertsonalak (Gaiak) 2.634.534 530.226 Euskarazko birtxioak (Harremanak) 2.421.058 400.448 Taula 16: Erauzitako datuak bizitza etaparen arabera. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 39/64 5 Txiolarien ohiko gaiak identifikatu Gazteen identifikatzailea garatuta dagoelarik, euskal txiolarien gaiak zeintzuk diren aztertzeari ekingo zaio. Aurreko atalean garatutako sailkatzaileari esker, gazte eta helduen gaiak argitara emateko aukera edukiko da, talde bakoitzaren gaiak modu independentean landuz. Atal zehatz honetan, euskal txiolariak ze gairi buruz aritzen diren argitzea izango da asmoa. Hau da, euskal txiolarien elkarrizketa gairik ohikoenak detektatzea izango da asmoa. Datu honek lagunduko digu euskal komunitatearen agenda zein den ezagutzen, euskaldunen gairik errepikatuenak oinarri hartuta. Aldi berean, euskararen gaineko gogoeta egiteko ateak zabalduko dira, garai berrietara nola moldatzen ari den ezagutuz eta bereziki gazteek zertaz hitz egiten duten argituz. Honetarako, euskarazko 3 miloi txio baino gehiago erabiliko dira, helduak eta gazteak talde ezberdinduetan kokatuta. Euskal txiolarien gaiak azaleratzeko atal hau lau zati ezberdinetan banatua egongo da. Lehenik eta behin, erauzketan lortu ditugun datuak nola aurreprozesatu diren azalduko da, hauen garbiketa nola eta zergatik egin den azalduz. Bigarren pausua, egitura gabeko datu mordo hau nola kudeatu azalduko da, euskal txiolarien gaiak ezagutuz topic modeling teknikari esker, Latent Dirichlet Allocation (LDA) algoritmoa nola aplikatuko den azalduz. Honekin batera, lortutako emaitzei interpretagarritasun erraz bat emateko asmoarekin, hauek interfaze grafiko baten laguntzaz argitara nola eman azalduko da ere. Azkenik, txiolari heldu eta gazteen gaiak azaleratuko dira eta bi taldeen arteko konparaketa egingo da. 5.1 Datuen aurreprozesaketa Txioetatik informazio erabilgarria ateratzeko asmoarekin, lehenik eta behin datuen garbiketa burutuko da. Honekin, memoria aurreztearekin batera erroreak ekidingo dira, datuak garbitzeko emandako pausuak azalduz. Honez gain, ataza zehatz honetarako ere, lematizazioa erabili dugu gerora azalduko den moduan. Datuen garbiketa: Lortutako datuak prozesatzeko orduan txioen testuetako hainbat karaktere ezabatzea erabaki da, testua sinplifikatzeko eta zarata ekiditeko. Lehenbizi, emotikono guztiak ezabatzeari ekin zaio, informazioa ekarri dezaketela uste den arren, python programazio lengoaiarekin hainbat errore sortzen ditu. Honekin batera, web-orrietarako esteka guztiak ezabatzea erabaki da ere, puntuazio arazoengatik hitzak tokenizatzerako orduan arazoak ematen zituen ere, batez ere esteka hauek zatitu egiten zirelako tokenizatzerako orduan. Horrez gain sinbolo eta puntuazio marka gehienak garbitzea erabaki da ere, prozesaketa arintzeko asmoarekin. Hala ere, garbitu ez diren sinboloen artean '#' eta '@' daude, Twitter sare sozialean termino berriak sortzerako orduan sinbolo oso garrantzitsuak baitira, lehenengoa gaiak definitzerako orduan eta bigarrena pertsonak definitzerako orduan. Lematizazioa: Datuen garbiketarekin batera ere, euskarazko hitzak lematizatzea erabaki HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 40/64 da, hau da, hitz bakoitzaren lema jaso eta bere atzizki zein aurrizki guztiak zokoratu. Euskara morfologikoki oso aberatsa den hizkuntza dugu, honek esan nahi du informazio asko atzizki zein aurrizkietan txertatuta doala. Beraz, badakigu lematizatzearen ekintza honekin informazio apur bat galduko dela, baina topikoen edo gaien detekziorako beharrezkoa dugu flexio guztiak erro berberarekin lotzea. Honela, hitzaren erroan doan informazioari emango diogu prioritatea, lortutako informazio mordoa homogeneizatuz. Era honetan, euskarazko hitzak lematizatzeko, software berezi bat erabili behar izan da, normalean pakete ezagunak ingeleserako edo hizkuntza nagusituetarako bakarrik daudelako inplementatuta. Honela "IXA pipes" (Agerri et al., 2014) programaren barneko euskarazko lematizatzailea erabili da euskarazko hitzak lematizatzeko. 5.2 Topic modeling LDA erabiliz Atal honen helburu nagusia euskal txiolarien gaiak identifikatzean datza LDA algoritmoaren bitartez.Topic modelinga, testu-meatzaritzaren alorrean maiz erabiltzen den tresna da. Tresna honekin, hitzak sailkatzeari ekingo zaio, antzeko hitzekin topiko orokorrago bat sortuz. Beste hitz batzuekin esanda, hitzak multzokatuko dira, topiko bakoitzarekin zerikusia daukaten hitzak taldekatuko dituena. Lan honetan, hitzen taldekatzeari esker, euskal txiolariek zein gaiei buruz hitz egiten duten identifikatzen saiatuko gara. Hitzen sailkapen hau egiteko LDA teknika erabiliko da, testuinguru bereko hitzekin topikoak sortuz. Latent Dirichlet Allocation (LDA), testu corpusak bezalako datu diskretuen bildumetan aplikatzeko eredu probabilistiko generatibo bat dugu (Blei et al., 2003). Eredu estatistiko generatibo honek, ahalbidetu egiten du behagarriak diren gertakizunak, latente edo ezkutuan dauden multzoetan sailkatzea. Sailkapen hau, ezkutuan dauden hainbat ezaugarriei esker gertatzen da, adibidez, hitzen antzekotasuna. Honela, hitzak eta dokumentuak erlazionatuz, ezkutuan dauden erlazioak azaleratuko dira, topiko bezala ezagutuko ditugun kategorietan. LDA modeloaren berezitasuna testuinguruan oinarritzen da, hitz baten taldekatzea bere inguruko hitzen arabera egingo du, inguruko hitzen ordena kontutan hartu gabe (BoW). Hortaz, modelo honi esker, kontzeptuak sailkatzeko esanahi semantikoa kontutan hartuko da. Hau da, antzeko esanahia duten hitzak multzo berdinetan taldekatuko dira eta, testuinguruari esker, sortutako multzoak definitzeko erraztasuna edukiko dugu. Ekintza hau burutzeko lehenengo pausu moduan, dokumentuen egituratzea izango da. Txioen egitura bereziak, zaildu egiten du LDA ondo aplikatzea, hauek dokumentu laburregiak direlako eta antzekotasunak aurkitzea zaildu egiten duelako. Esan bezala, txioen izaera laburra kontutan hartuta, egituratze berezia egingo da, topic modelinga ondo burutu ahal izateko. Txioak erabiltzaileka multzokatuko dira, beste era batera esanda, dokumentu bakoitza erabiltzaile bakoitzaren txio pertsonalek osatuko dute. Honela, dokumentu bakoitzean erabiltzaile bakoitzaren txio guztiak jasota egongo dira. LDA algoritmoak ondo funtzionatzeko, erabiltzaile bakoitzaren txioekin sortutako dokumentuetan aplikatuko dugu (Hong et al., 2010; Zhao et al., 2011). Hortaz, nahiz eta txioak laburrak izan, LDA era egokian aplikatzea lortu da, erabiltzaile bakoitzaren euskarazko txio pertsonalekin dokumentu bana sortuz. Adinaren araberako analisia egiteko, euskarazko 10 txio pertsonal baino gutxiago diHAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 41/64 tuzten erabiltzaileak kanpo geratu dira, sistemaren funtzionamendua zehatzagoa izateko, geroz eta testu kantitate handiagoa edukiz gero emaitza hobeak lortuko baitira. Honela, hasierako 7.980 erabiltzaileetatik, 7.087 erabiltzailek betetzen dute baldintza, 1.579 gazte eta 5.508 heldu. LDA aplikatzerako orduan, aurrez zenbat gaiedo topiko identifikatu behar diren zehaztu beharko da, algoritmoak horrela funtzionatzen baitu. Era honetan, eredu bakoitzerako topiko kopuru egokia aukeratzeko asmoarekin, topiko kopuru ezberdinekin frogak egin dira. Aipatzekoa da ez dagoela topiko kopuru 'zuzen' bat (Binkley et al., 2014), baina argi eduki behar da topiko kopuruak hauen interpretagarritasuna baldintzatuko duela (Steyvers eta Griffiths, 2007). Erabili den topikoen zenbatekoa interpretagarritasunean zein clusterren sakabanaketan oinarritu da. Alde batetik, interpretagarritasunari dagokionez, errealitate sozialarekiko koherentzia edukitzea bilatu da ereduan, euskal gizartean aurkitu daitezkeen gaiekiko lotura izatea bilatuz. Bestalde, clusterren sakabanaketari dagokionez, ahalik eta eredu sakabanatuena lortzea izan da asmoa, taldeen arteko gainjartze ahalik eta txikiena bilatuz, taldeen arteko distantziak ezberdintasun kontzeptuala adierazten baitu modu berean. Ereduaren arabera (gazte/heldu), topiko kopuru desberdin bat aukeratu da, dokumentu kopurua handiagoa izan ahala topiko gehiago aukeratu daitezkeelako, informazioa kantitatea handiagoa baita. Hau da, gazteen ereduak topiko gutxiago dauzka informazio kantitatea txikiagoa delako. Honela, eredu bakoitzerako topiko kopuru ezberdinen arteko konparaketa burutu ostean, helduen eredurako 20 topiko erabiltzea erabaki da eta gazteen eredurako 12 topiko. Erabili diren topiko kantitateak erabakitzeko prozesuan, ikusi ahal izan da, geroz eta topiko gehiago erabili geroz eta zehaztasun gehiago lortzen dela. Bestalde, topikoen kopurua txikitu ahala, orokorragoak diren terminoak lortu daitezke, sinplifikazioa lortuz. Hortaz, topiko kopuruaren aukeraketa egiteko prozesuan azaleratu da topiko kopuru egoki ugari daudela, topiko kopurua zehaztasuna edo orokortasuna lortzeko modu bat dela erakutsiz. LDAren modeloa behin burututa, topikoak eta beren osagai diren terminoak jaso dira, hitz eta zenbaki mordoa lortuz. Bistaratze intuitiboago bat lortzeko asmoarekin, irudi grafikoak ematen dituen LDAvis metodoa erabiliko da, interpretazioan eta bistaratze lanetan oso lagungarria dena (Sievert eta Shirley, 2014). Helburu honetarako pyLDAvis paketea erabiliko da, LDAvis metodoa python programazio lengoaiara moldatuz. Pakete honi esker, topiko bakoitzeko cluster bat lortzen da, aldamenean termino bakoitzak clusterrean duen pisua ikusiz. Irudiaz gain, paketeak html fitxategi interaktibo bat ere eskuratzeko aukera eskeintzen digu, lamda hiperparametroa moldatzeko aukera ematen duelarik, topiko bakoitzaren terminoen agerpen pisua moldatzeko aukera emanez. Lambda hiperparametroa 1etik gertu dagoenean, topiko bakoitzean agerpen gehien dituzten terminoak edukiko ditugu. Bestalde, hiperparametro hau moldatuz, 0ra gerturatu ahala topiko konkretuetan soilik agertzen diren terminoak edukiko ditugu. Honela, lambda balio altu batekin topikoaren orokortasuna jaso ahalko da eta lambda balio txiki batekin topikoaren zehaztasuna. LDA algoritmoaren bitartez hitzen clusterrak sortzeaz gain, bistaratze modu honek ere dimentsioen gutxitze bat burutzen dut. Lortutako topikoen clusterrak bi dimentsioetako espazio batean irudikatzen dira, horretarako Osagai Nagusien Analisia (Principal Component Analysis) aplikatzen duelarik. Dimentsioen gutxitze honek, interpretatzerako orduan HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 42/64 laguntza ematen digu, clusterrak dakarren informazioari bi ardatzetan daukan posizioa gehituz. Era honetan, cluster edo topiko antzekoak elkarrengandik oso gertu egongo dira eta oso ezberdinak direnak elkarrengandik urrun. Aldi berean, clusterren banaketa sakabanatua bada, topikoak egoki aukeratu direnaren seinale izango da, elkarrengandik ezberdintzen baitira. Horregatik guztiagatik, bistaratze interaktiboa ahalbidetzen duen algoritmo honi esker, LDA bitartez lortu ditugun topikoak interpretatzea errazagoa izango da. Hau da, topiko bakoitza gai batekin lotzeko erraztasuna emango digu gizarte zientzialarioi, topiko horiek eguneroko bizitzako gaiekin lotuz. Lambda hiperparametroa aldatzeko aukerari esker, gainera, topiko bakoitzaren orokortasunak zein zehaztasunak ikusi daitezke nahi dugun momentuan. 5.3 Emaitzen analisia Esan bezala, behin topiko kopurua zehaztuta egonda eta emaitza LDAvis metodoari esker bistaratuz, topiko bakoitzaren identitatea argitzeari ekingo zaio. Topiko bakoitzaren identitatea, bere barneko hitz probableenek zehaztuko dute (Binkley et al., 2014) eta honi esker, euskal txiolarien gaiak zeintzuk diren argitu ahal izan da. Era honetan, bi ereduetarako, lortutako cluster bakoitzari izen bat jarri zaio zertaz hitz egiten den interpretatuz, cluster bakoitzean garrantzitsuak diren hitzak kontutan hartuz. Helburu horretarako, bistaratze interaktiboa erabili da, topiko bakoitza osatzen duten hitzak arakatuz eta topikoa definituz. Ataza honetarako bereziki lagungarria izan da lambda hiperparametroaren moldaketaren aukera, topiko bakoitzaren hitz garrantzitsuenak ikusteaz gain, aukera ematen baitu soilik topikoan agertzen diren hitzak bistaratzeko. Topikoak banan-banan definitu dira, 17. taulan ikusi daitekeen moduan, alde batean helduen gaiak eta bestean gazteen gaiak edukiz. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 43/64 Helduen topikoak Hitzen % 1 Elkarrizketa % 10,5 2 Politika % 10 3 Euskal txiolariak % 6,9 4 Eskaintza kultural instit. % 6,4 5 Administrazio publikoa % 6,1 6 ETB % 5,3 7 Txapelketak % 5 8 Euskal presoak % 4,9 9 Kultura % 4,8 10 Herri mugimendua % 4,8 11 Hezkuntza % 4,3 12 Zientzia % 4,1 13 Musika % 3,9 14 Euskara % 3,8 15 Kirola % 3,8 16 Gipuzkoa % 3,7 17 Euskarazko komunikabideak % 3,5 18 Donostia % 3,5 19 Nafarroa % 2,7 20 Bizkaia % 2,6 (a) Helduen gaiak. Gazteen topikoak Hitzen % 1 Gipuzkera % 14,7 2 Sentimenduak % 11,4 3 Bizkaiera % 10,8 4 Kirola % 9,9 5 Ekitaldi kulturalak % 9,7 6 Zoriondu, eskertu % 9,3 7 Bizitza kontatu % 7,6 8 Bizkaiera formala % 7,1 9 Gipuzkera formala % 7,1 10 Euskal presoak % 6,4 11 Athletic % 3,3 12 Arrauna % 2,7 (b) Gazteen gaiak. Taula 17: Twitterreko gaiak izendatuta. Helduen gaiei erreparatzen bazaie (17a taulan eta 11 irudian), gai asko politikarekin erlazionatuta daudela baiezta daiteke, adibidez, politika, euskal presoak, herri mugimendua, hezkuntza eta euskara. Honek erakusten du, Twitterreko euskal erabiltzaile helduek politikarekiko grina dutela. Esan beharra dago instituzio politiko publikoek ere badutela bere tokia sare sozial honetan, besteak beste eskaintza kultural instituzionala, administrazio publikoa edota herrialdeetako udalei (Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroa) buruz dagokienean. Beraz, helduek batez ere gai politikoez edota gizarte gaiez aritzeko erabiltzen dute sare sozial hau, norbanako zein erakunde publikoei buruz arituz. Gizarte gaiei buruz aritzea helduen ezaugarri gisa hartu dezakegu emaitzak aztertu ostean, interes soziala duten gaiak baitira talde honetan aipatu diren gehienak. Gazteen gaiei erreparatuz (17b taulan eta 12 irudian), ikusi daiteke gairik ohikoenak erlazioa daukatela norberaren bizitza propioarekin, bizitza kontatu, sentimenduak azalerazi eta zoriondu baitira erabiltzaile gazteen gai garrantzitsuenetarikoak, guztiak beren egunerokotasuneko gertaerekin erlazionatuta. Bestalde, euskalkietan modu kolokialean hitz egiterako orduan ere (gipuzkera eta bizkaiera), egunerokotasuneko gauzez aritu ohi dira, baina beren euskalki propioa erabiliz. Bestalde, ezin da ahaztu ere kirolak baduela bere HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 44/64 tokia erabiltzaile gazteen artean (kirola, Athtletic eta arrauna). Hortaz, gazteen gairik ohikoenak ingurukoekin komunikatzean oinarritzen dira, kirola presente egonez baina bigarren plano batean geratuz. Gazteetan zentratuz beraz, esan beharra dago, gazteek sare sozialetan euskara erabiltzen dutela batez ere beren eguneroko bizitzan besteekin komunikatzeko. Honekin ondoriozta daiteke, eguneroko bizitzan euskara erabiltzearen ondorio gisa, sare sozialetan ere euskara erabiltzeko joera naturala daukatela erabiltzaile hauek. Hau da, eguneroko bizitzan euskara erabiltzen bada, modu naturalean erabiliko dela sare sozialetan ere. Era honetan, ezagunak diren hainbat ideia modu kuantitatiboan islatu dira lan honetan. Irudia 11: Helduen gaiak Twitterren. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 45/64 Irudia 12: Gazteen gaiak Twitterren. Bi adin taldeen arteko konparaketa eginez, aipatu beharra dago gazteek egunerokotasuneko gauzetarako (hitz egin, bizitza kontatu, sentimenduak adierazi, zoriondu...) erabiltzen dutela sare sozial hau. Helduek ostera, gizartean pil-pilean dauden gaiei buruz aritzen dira gehiago (politika, komunikabideak, euskara, herri mugimendua). Era honetan, esan daiteke, gazteek beren gertukoekin komunikatzeko erabiltzen dutela sare sozial hau, egunerokotasuneko gertakariak adieraziz. Helduen artean ostera, mezuak gizarteratzeko lanabes modura kontsideratzen dela ikusi daiteke, batez ere izaera politikoa daukaten gaiak plazaratzeko, komunikabideekin antzekotasun ugari erakutsiz. Twitterren berezitasunak agerian utzi dira, gazte eta helduen tematikak ezberdinak izan arren, komunikatzeko eta informazio trukerako lanabes moduan kontsideratu dezakegularik sare sozial hau. Honekin batera, aipatu beharra dago berehalakotasunean oinarritutako informazioa trukatzen dela, momentuko gertakari edo burutazioak publikatuz. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 46/64 HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 47/64 6 Txiolarien harremanak azaleratu Ikerketari dagokion azken atal honetan, gazteen identifikatzailea garatuta dagoelarik, euskal txiolarien harremanak zeintzuk diren aztertzeari ekin zaio, birtxioetan oinarrituta. Garatutako formal/informal sailkatzaileari esker, iragarritako gazte eta helduen harreman sareak argitaratzeko aukera edukiko da, talde bakoitzaren harreman sarea modu independentean landuz. Hortaz, laneko zati zehatz honetan, euskal txiolarien harreman sarea zein den erakustea izango da asmoa, horretarako erabiltzaile bakoitzaren birtxioak baliatuz. Txiolarien arteko harreman sarea sortzeko birtxioak erabiltzea erabaki da, Twitterren elkarrekintza adierazteko ekintza garrantzitsuena baita. Birtxioa, beste erabiltzaile baten txio zehatz bat konpartitzean datza, erabiltzaile horrek esaten duena norberaren jarraitzaileekin konpartituz. Ondorioz, birtxiokatzeko ekintzarekin nork nor birtxiokatu duen adierazten da, harreman zuzendu bat ezarriz, noranzko konkretu batean. Hau da, erabiltzaile batek bere atxikimendua ematen dio beste erabiltzaile batek esandakoari, harreman bat sortuz. Honela, atxikimendu asko jasotzen dituzten erabiltzaileak kontutan hartu beharko dira erreferentziazko foku bezala. Harreman-sarea nola josten den ikustarazteko, euskarazko ia 3 milioi birtxio erabiliko dira, 400.448 gazteei dagozkienak eta 2.421.058 helduei dagozkienak. Elkarrekintzen sare bat lortuko dugu horrela, birtxio bakoitza elkarrekintza bat izanik. 6.1 Birtxioetan oinarritutako harreman sarea Esan bezala, elkarrekintzetan oinarritutako harreman sare hau sortzeko, erabiltzaile bakoitzaren euskarazko birtxioak hartuko dira kontutan. Grafoa zuzendua izango da, hau da, birtxio hauen abiapuntua eta helburua kontutan hartuko dira, nork nor birtxiokatu duen kontutan hartzeko. Modu honetan, erlazioa nondik nora ematen den jakingo da eta hartzailearengan arreta berezia jarriko da. Harremanen sare hau sortzeko, erauzketa fasean lortutako zerrendako erabiltzaileetatik aparte ere, askoz erabiltzaile gehiago lortu dira, birtxioak jaso dituzten erabiltzaileak ere sarera gehituz. Erauzketarako zerrendatik lortutako 5.508 erabiltzaile helduen 2.421.058 birtxioetatik habiatuta, 33.277 erabiltzaileren sarea lortzea lortu da. Lortutako 1.579 gazteetatik ere, 24.987 erabiltzaileren sarea eraikitzea lortu da, kasu honetarako 400.448 birtxio erabiliz. Honekin adierazi nahi da, sareak erraldoiak izango direla eta zerrendako erabiltzaileez gain, beste erabiltzaileak gehituko direla, beti ere zerrendako erabiltzaileen birtxioetan oinarrituz eta partekatutako edukia euskaraz izan baldin bada. Grafoa sortzeko, birtxio bakoitzetik bi datu erabili dira, alde batetik, zeinek birtxiokatu duen eta, bestetik, zein izan den birtxiokatua. Era honetan, txio bakoitzaren abiapuntua eta helmuga izango dira gure datu-iturria, erabiltzaileetan zentratuz. Horrela, pertsonetan zentratuko gara edukiak alde batera utziz, elkarrekintzaren abiapuntua eta helmuga kontutan hartuz. Bi datu horietatik abiatuta sare bana eraiki da, heldu zein gazteentzat, gephi programa (Bastian et al., 2009) baliatuz eta arreta berezia bi puntutan jarriz: HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 48/64 Azpitaldeak: Sare handi honetan Komunitateen araberako zatiketa egiteko, modularitatea (Modularity ) erabili da, detektatzen dituen komunitateen kalitatea ona delako eta prozesamendu abiadura azkarra delako (Blondel et al., 2008). Era horretan, birtxioen saretik azpitalde edo komunitateak antzeman dira, erabiltzaileak birtxiokatu dituzten pertsonen arabera sailkatuz. Azpitalde hauetan sailkatzerakoan, komunitate desberdinak zeintzuk diren ikusi ahal izango da, erabiltzaile hauek nola eta zergatik harremantzen diren azaleratuz. Taldekatzeari esker ere, erabiltzaileen harremanak zertan oinarritzen diren interpretatzen lagunduko digu. Nodoen tamaina: Grafoaren nodoen tamaina jasotako birtxioetan oinarrituko da, erabiltzaileak geroz eta birtxio gehiago jaso, orduan eta handiagoa izango da bere nodoa. Honek, euskal txiolarien komunitatearen baitako erabiltzaile erreferentzialak argitzen lagunduko digu, beti ere euskaraz argitaratutako edukia kontutan hartuz. Komunitate guztian erabiltzaile erreferentzialak zeintzuk diren argitzeaz gain, sortu diren azpitaldeak interpretatzeko baliagarria izango da. Honela, nodo garrantzitsuenei esker, azpitaldeen identitatea argituko da, erabiltzaile erreferentzialak baliatuz. 6.2 Emaitzen analisia Behin eredu bakoitzarekin grafo bat sortu dela, eredu bakoitzari gainbegiratu bat emango zaio, azpitaldetan banaketa egin baino lehen, nodo garrantzitsuenak konparatuz bi ereduetan. Nodo garrantzitsu hauen konparaketa eginez, eredu bakoitzean garrantzitsuenak diren erabiltzaileak zeintzuk diren ikusi ahal izango da, hau da, arrakastatsuak diren erabiltzaileak zeintzuk diren ikusi ahal izango da. 18. taulan ikusi daitekeen moduan, gazteen zein helduen taldeetako nodorik garrantzitsuenak euskal komunikabideei dagokie (@berria, @argia, @naiz info, @HamaikaTb, @topatu eus...), Twitterren izaera komunikatiboa agerian utziz. Komunikabideekin batera, hauetako hainbat kazetari agertzen dira hauen artean, besteak beste @larbelaitz eta @axierL Argia astekariko kazetariak. Nodoen azaleko azterketa honetan, ezberdintasunei erreparatzen badiegu, badirudi helduentzat erreferentzialagoak direla albisteekin erlazionatutako komunikabideak (@eitbAlbisteak, @zuzeu) eta gazteengan, ostera, Ezker Abertzaleko pertsona (@ArnaldoOtegi, @jpermach) eta erakundeen (@ernaigazte) erreferentzialtasuna nabarmenagoa da. Erreferentziazko erabiltzaileen analisia burutu ostean, ikusi daiteke sare sozial honetan komunikabideen presentzia izugarrizkoa dela, informatzeko sare sozial bat dela ondorioztatu dezakegularik. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 49/64 Helduen nodoak Aldiz birtxiotua @berria 3784 @argia 3478 @naiz info 2513 @HamaikaTb 2334 @larbelaitz 2041 @boligorria 1746 @eitbAlbisteak 1741 @zuzeu 1710 @topatu eus 1704 @axierL 1648 (a) Helduen nodo garrantzitsuenak. Gazteen nodoak Aldiz birtxiotua @berria 925 @argia 788 @naiz info 645 @larbelaitz 538 @topatu eus 495 @ArnaldoOtegi 467 @ernaigazte 440 @HamaikaTb 425 @axierL 400 @jpermach 397 (b) Gazteen nodo garrantzitsuenak. Taula 18: Erreferentziazko nodoak eredu bakoitzean. Nodo garrantzitsuenei erreparatzeaz gain, eredu bakoitzaren berezitasuna diren nodoak argituko dira. Sailkapen honetarako, eredu bakoitzaren 100 nodo garrantzitsuenek hartzen duten posizioa hartu da kontutan. Eredu bakoitzean nodoak hartzen duen posizioa kontutan hartuta, rankingen arteko konparaketa bat egin da (gazteen nodo zerrenda erreferentzia moduan hartuz), eta kasu bakoitzeko rankingen arteko diferentziak lortu dira (Spearman, 1904). Era honetan, muturreko balio positiboekin gazteen nodo bereizgarriak lortu dira, honek esan nahi baitu nodo hauek garrantzi asko daukatela gazteen taldean eta gutxi helduen taldean. Bestalde, muturreko balio negatiboekin helduen nodo bereizgarrienak lortu dira, helduen nodo propioak agerian utziz. 19. taulan ikusi daiteke, gazteen artean, kirola (@iBROKI, @RealSociedad...) edo musikarekin (@ZuriHidalgo, @berritxarrak, @gaztea...) erlazionatutako nodoak daudela batez ere, gazteen harremanak aisialdiarekin erlazionatu daitezkeela erakutsiz. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 50/64 Helduen nodo propioak @Sustatu @iPatxi @EnekoitzEsnaola @txargain @xme64 @petxarroman @zuzeu @mikelgi @samaravelte @euskadi irratia (a) Gazteen nodoetatik gehien aldentzen diren helduen nodoak. Gazteen nodo propioak @iBROKI @EsaldiakEuskara @RealSociedad @ZuriHidalgo @berritxarrak @IAbertzaleak @euskarazEH @gaztea @MikelPagadi @MeriLing1 (b) Helduen nodoetatik gehien aldentzen diren gazteen nodoak. Taula 19: Heldu eta gazteen arteko bereizketan oinarritutako nodoak. Behin nodo garrantzitsuenen analisia burutu delarik, sakoneko azterketa batera igaroko da analisia. Kasu honetan, grafo bakoitza azpitaldeetan zatitu da, harremanak kontutan hartuz, taldeak nola osatzen diren ikusteko asmoarekin. Hau da, grafo bakoitzaren komunitateak nola eta zeren inguruan egituratzen diren ikusteko aukera emango digu atal honek, euskal txiolarien harremantzeko modu eta zergatiak argitaratuz. Honekin, euskal txiolari komunitatearen preferentziak zeintzuk diren ikusi ahal izango da, errealitate aberatsa orokortuz eta sinplifikatuz. Helduen grafotik eratorritako azpitaldeei erreparatzen badiegu (20. taula eta 13-17 irudiak), ikusi daiteke gai nahiko ezberdinen inguruan harremantzen direla. Ezberdintasunak ezberdintasun, ikusi daiteke talde ezberdinek komunean daukaten ezaugarria, talde guztiek Euskal Herriko gaiekin erlazioa daukatela. Ikusi daiteke, helduen kasuan, euskal munduaren inguru hurbilari buruz hitz egiteko erabiltzen dela euskara Twitterren. Hau da, helduek egunerokotasuna komentatzeko kanal moduan hartzen dute euskarazko Twitter, azpitalde ezberdinak gertaera hurbilekin erlazionatuta daudelarik. Honela, nahiko modu errazean erlazionatu ahal izan dira taldeak gai zehatzekin, jarraian ikusi ahal izango den moduan. • Ezker Abertzalea (% 27,92): Azpitalde hau orientazio politiko konkretu bat daukaten pertsonen nodoez osatuta dago, zehazki Ezker Abertzalea osatzen duten erabiltzaileengatik osatua dago. 20. taulako lehenengo zutabean agertzen diren erabiltzaileak alde batera utzita, badaude nodo garrantzitsu ugari ezker abertzaleko militante edo erakundeenak direnak (@ArnaldoOtegi, @sortuEH, @jpermach, @LABsindikatua, @JosebaAlvarez...), nodo garrantzitsuenek baino hobeto azaltzen dutelarik talde honen idiosinkrasia. Beraz, talde nagusia, nodo guztien laurdena baino gehiago batzen duena, orientazio politiko jakin baten harremanei dagokio. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 51/64 Irudia 13: Ezker Abertzalea (% 27,92). • Albisteak (% 23,77): Ia erabiltzaile guztien laurdena batzen duen bigarren talde hau albisteekin erlazionatuta egongo litzateke. Erabiltzaile gehienak komunikabideekin erlazionatuta daude, besteak beste, EITB taldeko hainbat erabiltzaile aurkitu daitezkeelarik. Irudia 14: Albisteak (% 23,77). HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 52/64 • Euskara (% 15,34): 3. azpitaldean, euskararekin erlazionatutako gaiak daude, euskarazko komunikabideak (@zuzeu, @Gaztezulo, @ArabakoALEA), euskara sustatzeko elkarteak (@AEK eus, @EHEbizi...) eta baita euskararekin erlazionatutako hainbat norbanako (@KikeAmonarriz, @KoldoTellitu, @MertxeMugika) azaltzen direlarik. Irudia 15: Euskara (% 15,34). • Musika eta GED (% 13,56): 4. azpitalde honetan, fenomeno berezi bat ematen da, dena talde berdinean bateratua egon arren, bi taldetxo ezberdinek osatzen baitute azpitalde hau. Era honetan, nahiz eta dena bateratua azaldu, bi buru dituela esan daiteke. Lehenengo zatia musikari buruzkoa izango litzateke, musika talde asko bertan baitaude (@EsneBeltza, @ZuriHidalgo, @ZeEsatek, @40minuturock, @hesiantaldea, @ItzrrSemeak...), beraz, musikarekin erlazionatutako taldetxoa izango genuke. Bigarren zatia ostera Gure Esku Dago dinamikarekin zerikusia daukaten erabiltzaileekin erlazionatuta egongo litzateke (@GoierrikoGED, @GEDTolosaldea, @GureEskuDagoDon...). HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 53/64 Irudia 16: Musika eta GED (% 13,56). • Euskal Txiolariak (% 13,10): Azken azpitalde honetan, erabiltzaile euskaldun ohikoak edukiko genituzke, euskal komunitatearen artean garrantzitsuak diren txiolariak izanik. Norbanako ezagunez osatutako taldea izango litzateke, euskal komunitatean jarraituak izanik. Irudia 17: Euskal Txiolariak (% 13,10). HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 55/64 Irudia 18: Kirolak (% 21,61). • Euskara (% 20,70): Bigarren azpitalde honetan, nodo guztien bosten bat edukiko genuke, talde handia izanik. Kasu honetan, nodo garrantzitsuenak euskararen arloarekin zerikusia daukatela ikusi daiteke (@EsaldiakEuskara, @euskarazEH, @Bertsotan, @bertsolaritza, @Euskeraz Bizi...). Helduen azpitaldeetan ere gai honekin erlazionatutako komunitate bat aurkitu da, nahiz eta nodoak ezberdinak izan, gaia euskararekin erlazionatuta dagoela esan daiteke. Irudia 19: Euskara (% 20,70). HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 57/64 Irudia 21: Albisteak (% 14,92). • Musika (% 11,35): Azkeneko azpitaldea, nahiko talde anitza izan arren, musikarekin erlazionatutako aktore ezberdinekin erlazionatu ditzakegu nodo garrantzitsuenetako batzuk. Aktore horien artean musika hizpide duten komunikabideak (@gaztea, @DidaGaztea), musika taldeak (@berritxarrak, @muguruzafm, @Glaukomaband) eta baita disketxeren bat ere bai (@BagaBigaeus) edukiko genituzke. Irudia 22: Musika (% 11,35). HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 58/64 Kirolak Euskara Ezker Abertz. Albisteak Musika @berria @enekogara @naiz info @argia @berritxarrak @euskaltelebista @GureEskuDago @larbelaitz @HamaikaTb @gaztea @iBROKI @EsaldiakEuskara @topatu eus @eitbAlbisteak @izanpirata @RealSociedad @ZuriHidalgo @ArnaldoOtegi @MaddalenIriarte @eitbeus @XabierEuzkitze @MeriLing1 @ernaigazte @ielortza @LeakoHitza Taula 21: Gazteen azpitalde bakoitzeko nodo garrantzitsuenak. Behin bi ereduetako azpi taldeak interpretatu eta definitu direnean, bien arteko konparaketa egin da, horretarako 22. taula lagungarri izanik. Ikusi daiteke, bai helduek eta baita gazteek ere, harremantzeko orduan preferentzia ezberdinak dituzten arren, parte komun bat daukatela. Alde batetik sare sozial honen izaera politikoa eta berehalakotasuna izango litzateke parte komunaren zati bat, nahiz eta helduen kasuan nabariago izan. Gainera, aipatu beharra dago, azpitalde ia gehienetan komunikabideekin erlazionatutako erabiltzaileek garrantzizko papera jokatzen dutela, Twitterren izaera informatiboa konfirmatzen delarik. Bestalde, azpimarratu beharra dago, erabiltzaile euskaldunek euskara erabiltzen dutela, batez ere, beren inguruko gertakari edo gaien inguruan hitz egiteko. Azaldu diren harreman azpitaldeetan ikusi ahal izan dugu, harremantzeko modua komunitate konkretuen baitan ematen dela, komunitate horien gaia nahiko erraz intuitu daitekeelarik. Harreman azpitaldeen gaiak intuitzeari esker, jabetu gaitezke azpi-komunitate hauek batzen dituzte hari-eroaleak Euskal Herriko testuinguruarekin erlazionatuta daudela. Horregatik, ondorioztatu daiteke, euskara, euskaldunen gaiei buruz hitz egiteko erabiltzen dela gehienbat. Amaitzeko, esan beharra dago, euskal txiolarien komunitateak Twitterren ezaugarri orokorra konpartitzeaz gain, hau da, berehalakotasuna eta izaera politikoa, baduela berezitasun propio bat, euskara erabiltzearena euskaldunen kontuez aritzeko. Helduen azpitaldeak Nodo kopurua Ezker Abertzalea % 27,92 Albisteak % 23,77 Euskara % 15,34 Musika eta GED % 13,56 Euskal Txiolariak % 13,10 (a) Helduen harremanen komunitateak. Gazteen azpitaldeak Nodo kopurua Kirolak % 21,61 Euskara % 20,70 Ezker Abertzalea % 17,12 Albisteak % 14,92 Musika % 11,35 (b) Gazteen harremanen komunitateak. Taula 22: Harremanen komunitateak eredu bakoitzean. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 59/64 7 Ondorioak eta etorkizuneko lana Twitter sare sozialera konektatuta dauden euskal hiztun gazteen on-line errealitatera hurbilpen bat egitea lortu da. Helburu orokor hori betetzeko hainbat pausu eman dira, lehenik eta behin Twitter sare sozialetik euskal erabiltzaileen datu kantitate erraldoiak erauzi dira. Bigarrenik, erauzitako euskal txiolariak sailkatu dira gazte eta heldu artean, gazteen errealitatea ezagutzea baita helburu nagusia. Hirugarrenik eta azkenik, gazte eta helduen gaiak zeintzuk diren eta harremanak nola ematen diren argitu da, bi talde ezberdinen errealitatea zein den erakutsiz. Lan honekin, frogatuta geratzen da gizarte-zientzia eta konputazio-zientzien arteko konbinaketa aberasgarria dela, Hizkuntzaren Prozesamenduko teknikak aplikatuz, ezaugarri demografikoak iradoki edota diskurtso analisia bezalako atazak burutu daitezkeela erakutsi delarik. Datuen erauzketaren inguruko balorazioa burutzerakoan, esan daiteke datu-iturri berri bat ireki dela Twitterreko informazioa erauzteko garatutako teknikari esker. Erauzketa teknika honi esker, datu kantitate handiak (Big Data) lortu dira oso kostu txikiarekin. Horrez gain, gazteen ingurunera hurbiltzea lortu da, hauen errealitatea hobeto ezagutzeko lehenengo pausua emanez. Hala ere, datu-iturri berri honek ere baditu bere mugak, Twitterreko erabiltzaileengan mugatzen dela ikerketa. Hobekuntza moduan, datu-iturri berriak gehitu daitezke beste sare sozial batzuen erauzketa burutuz, adibidez Instagram, Snaptchat edota Facebook erauziz, edukia publiko jarriko balute. Baina, teknika honekin sare sozialen erabiltzaileen informazioa soilik lortuko litzateke eta, gaur egun behintzat, populazioaren zati handi bat kanpo geratuko litzateke. Horrez gain ere, Twitterrek berak jarritako mugak (erabiltzaileko 3200 txio gehienez jota eta 15 erabiltzaile bakarrik 15 minuturo) ere kontutan hartu behar dira, lana dezente mantsotu egiten baitute muga horiek. Datu-iturri berri honen mugak alde batera utzita, sistema arrakastatsu bat garatu dela onartu beharra dago, ia 8.000 euskal erabiltzaile erauztea lortu baitira, 10 milioi txio baino gehiago geureganatuz. Ikerketa lan honen atal garrantzitsuetako bat gazteak eta helduak ezberdintzean oinarritu da, interesetako bat gazteen errealitatea ezagutzea izanik. Gazte/heldu ezberdintzea adinaren arabera burutu ordez, testuaren formaltasunaren arabera burutu da, adinaren araberako etiketatzeak kostu altuegia baitzuen. Hortaz, adinaren etiketatzearen zailtasunen aurrean, lasterbide metodologikoa erabiltzea erabaki da, testu informalaren kontzentrazioa altua bada gaztea izango dela erabakiz. Honela, txioen corpus txiki bat etiketatu ostean, sailkapena burutu da IXA pipes dokumentu sailkatzailea erabiliz erabiltzaile bakoitzaren testuaren formaltasunean oinarrituta. Sistema honek, emaitza fidagarriak lortzeaz gain, etiketatutako corpus txikiekin ere sailkapena ondo egiten duela esan beharra dago. Etorkizunerako, egokia izango litzateke sailkapena adinaren arabera burutzea, horretarako corpus berri bat etiketatu beharko litzatekeela argi edukiz. Hala ere, IXA pipes dokumentu sailkatzaileari esker, etiketatutako corpus txikiekin ere sailkapen egokiak burutu daitezke, sistema hornitzen duten egiturarik gabeko datu multzoetan oinarritutako hitzen irudikapenei esker. Etiketatutako corpus txikiekin ere ondo sailkatzen duen sistema bati esker, ikertzaile txikiek aukera gehiago daukate atazak modu arrakastatsuan garatzeko, corpus handiak etiketatzea lan eta kostu handia baitira. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 60/64 Behin gazte eta helduen taldeak ezberdinduta daudelarik, hauen gai ohikoenak zeintzuk diren azaleratu eta hauen harremantzeko modua zein den argitu da hein batean. Lehenik eta behin, euskal erabiltzaileek ze gairi buruz aritzen diren argituko da, horretarako txio pertsonalen testuetan LDA teknika aplikatzean oinarritu garelarik. Gazteek gehienbat, beren gertukoekin komunikatzeko erabiltzen dute sare sozial hau, egunerokotasuneko gertakariak adieraziz. Helduen artean ostera, mezuak gizarteratzeko lanabes modura kontsideratzen dela ikusi daiteke, batez ere izaera politikoa daukaten gaiak plazaratzeko, gizartean pil-pilean dauden gaiei buruz arituz. Gazte eta helduen tematikak ezberdinak izan arren, komunikatzeko eta informazio-trukerako lanabes moduan erabilia da sare sozial hau. Bigarrenik, harremanak nola ematen diren azaleratu da, horretarako euskarazko birtxioetan oinarrituta harreman sare bat sortu delarik. Honez gain, aipatu beharra dago, komunikabideekin erlazionatutako erabiltzaileek garrantzizko papera jokatzen dutela, Twitterren izaera informatiboa konfirmatzen delarik. Erabiltzaile euskaldunek euskara erabiltzen dute, batez ere, beren inguruko gertakari edo gaien inguruan hitz egiteko, gaien arabera ere harreman-taldeak sortuz. Harremanak komunitate konkretuen baitan ematen da eta Euskal Herriko testuinguruarekin erlazionatuta daudela esan daiteke. Ondorioztatu daiteke, euskara, euskaldunen gaiei buruz hitz egiteko erabiltzen dela gehienbat. Lan honen galdera nagusiari erantzuteko asmoarekin, euskaraz aritzen diren gazteak zertaz aritzen diren eta zeinekin harremantzen diren argitzen saiatu gara. Sarritan ezezaguna den gazteen errealitateari hurbilpen honekin, etorkizuna izango diren gazteen euskararekiko portaera ikusi ahal izango da. Gazteak euskaraz hitz egitera bultzatzen dituen gaiak eta harremantzeko moduak azaleratzea izango da asmoa, gazteak euskaraz hitz egitera animatzen dituzten zergatiak argituz. Gazteak eguneroko bizitzari eta kirolei buruz aritzen dira gehienbat, honek erakusten du, beren gertukoekin komunikatzeko erabiltzen dutela sare sozial hau, egunerokotasuneko gertakariak adieraziz. Harremanei begira, euskal erabiltzaileak intereseko gaien arabera harremantzen direla ikusi da, gazteen harremanak, euskal herriko gai politikoekin eta aisialdiarekin lotzen direlarik. Lan honek euskara XXI. mendeko testuingurura nola moldatzen ari den ezagutzeko aukera eman du ere, ikusi ahal izan da, euskara presente dagoela sare sozialetan, euskarazko 6 milioi txio baino gehiago lortu baititugu ia 8.000 erabiltzaile ezberdinenak. Euskara sare sozialak bezalako teknologia berrietan presente egoteak esan nahi du, geure hizkuntza erronka berrietara egokitzeko kapaza dela, euskaldunen sorkuntza kapazitateari esker teknologia berrietan ere erabilia delarik. Euskal komunitatearen baitako erakunde eta norbanako erreferentzial gehienak komunikabideekin eta Ezker Abertzalearekin zerikusia daukatela ikusi ahal izan da. Honez gain, erabiltzaile euskaldunek eginiko erabileratik ondorioztatu dezakegu euskara euskaldunen inguruko gaiez aritzeko erabiltzen dela gehienbat. Laburbilduz, esan daiteke, euskara testuinguru berrietara moldatzeko gai dela, betiere hiztunen komunitatearen egunerokotasuneko errealitatearekin modu estuan lotuta. Honek erakusten digu, globalizatutako eta etengabe konektatutako mundu honetan ere, euskaldunek badutela gaitasun berezi bat beren lekua bilatu eta bertan finkatzeko. HAP masterra
Gazteak eta euskara sare sozialetan 64/64 HAP masterra | science |
addi-2b5f081fb8ee | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29623 | Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak: 80-90ko hamarkadetan senide eta lagunak gatazkaren erdigunean izan zituzten andreen memoriaren eta praktika erresistenteen bilketa feminista | Galardi Fernández de Agirre, Maider | 2018-11 | Ikerketa lana: Euskal gatazk(ar)en ertzetako biolentziak: 80-90ko hamarkadetan senide eta lagunak gatazkaren erdigunean izan zituzten andreen memoriaren eta praktika erresistenteen bilketa feminista
Ikerketa honen bidez aztertuko dugu 80-90ko hamarkadetan ETAko militante izanda, euskal gatazkan modu aktiboan parte hartu duten horien senide eta lagun emakumeek nola bizi izan duten gatazka, eta zein forma hartu duen eurek jasandako biolentziak. Ezinbestean, beraz, emakume horiek egoerari aurre egiteko erabili dituzten praktika erresistenteez eta agentziaz ere arituko gara. Modu horretan, atea irekiko diogu etorkizunean memoria kolektiboaren irakurketa osatuago bat egiteari eta elkarbizitzarako eta gatazkaren konponbidearen prozesurako oinarri feministak jartzeari. Horretarako akuilu izango ditugu gatazken antropologia, antropologia feminista eta praktikaren teoria soziologikoa. Era berean, erreferentzia nagusi gisa nazioartean orain arte egindako antzeko proposamenak jasoko ditugu, ikusteko nolakoak izan diren bestelako gatazka armatuak gertatu diren eremuetan aurrera eramandako osatze kolektiborako proposamenak.
Begirada feminista zeharlerroa izango da lan honetan. Gatazkaren eta biolentziaren berrirakurketa proposamena egingo dugu, batetik. Bestetik, andreon biktima izaera gainditzeko aukera ere izango dugu haien erresistentzia praktiken eta agentziarako gaitasuna ezagutuz. Amaitzeko, jasotako materialarekin bizikidetzarako eta memoria kolektiboarentzako oinarri berrien inguruan hausnartzea da asmoa. Hori guztia helburu nagusi baten aterkipean; euskal gatazkaren bigarren lerroan kokatutako emakume horien bizipenak eta testigantzak jasotzea bake prozesuan egiten ari den ariketa feministari ekarpena egin asmoz. Izan ere, historikoki lehen lerro deiturikoaren ikusgarritasunak erabateko lotura dauka genero sistemaren ondorioz egituratutako espazioaren banaketari. Lehen lerro hori da ikusgarria, publikoa (eta ez kasualitatez bortitza, indartsua, gerraren iruditerian iraunarazi dena). Bigarren lerroa, edo atzeguardia deiturikoa, berriz, maiz lotzen da ezaugarri eta eginbehar feminizatuekin. Horrek, ikusezin egin ditu, eta ez kasualitatez, emakumez josita egon da eremu hori. Bereizketa horren inguruko eztabaida plazaratzea ere bada ondorengo ikerketa honen helburuetako bat.
5 Ikerketa aurrera eraman ahal izateko metodologia kualitatiboa erabiliko dugu. Izan ere, aukera ematen du emakume horien subjektibitateetara iritsi eta modu malgu batean euren bizipenak ezagutu eta diskurtso analisia egiteko. Gainera, praktika feminista ikerketa prozesu osoan zehar modu transbertsal batean kokatuta, aukera izango dugu ikertzaile eta ikertuaren arteko hierarkien inguruan hausnarketa egiteko. Hortaz, elkarrizketa sakonek teknika erabiliko dugu. Elkarrizketa formatuan ikusi ahal izango dugu elkarrizketatutako 9 andreen artean dauden antzekotasunak, eta aukera izango dugu gatazkaren eta biolentzien inguruko definizio berria eta osatze kolektiborako sare berria eraikitzeko. Era berean, ahalduntze eta osatze kolektiborako ariketa ere proposatzea bada asmoa, eta bide batez, andre horiei ukatu zaien agentzia politikoa berreskuratzea. Hortaz, parte hartzaileekin modu aktiboan lan egitea eta kontraste saioen bidez norberak bere bizipenak elkarbanatzea da asmoa.
Elkarrizketatutako andre guztiek dute komunean orain arte ikusezinak izan direla. Inoren ama, inoren bikotea edo inoren arreba. Guztiek dute senide edo lagun hori ere gatazkaren "albo" batean kokatuta: ETAko militante izan dira. Ondorioz, espetxea, ihesa, klandestinitatea, erbestea, deportazioa, gaixoaldi larriak eta heriotza bera pairatu dituzte pertsona horiek. Muturreko egoera horiek beren inguruko emakumeek nola bizi dituzten aztertzea da xedea. Eta, beraz, aitortzen da egoera horrek baldintzatu dituela ikerketako protagonista diren andreak.
Hala ere, okerra litzateke pentsatzea, lagun eta senide horiek ETAkide izanak berez dakarrela homogeneotasuna emakume horien bizipenetan: gatazkaren erdigunean egondako kide horrekiko atxikimendua, zein andre bakoitzaren ibilbide soziopolitikoak baldintzatzen du bizipenen berezitasuna, beraz, albo ustez konpaktu batean egon daitezkeen aniztasunak eta arrakalak jasotzea ere bada helburua. Are gehiago, emakume horiek gatazkaren aurrean eduki duten jokabidea ezagutzea ere ikerketaren helburu interesgarrienetako bat da. Horregatik, emakume horiek kontatzeko dutenak hainbat gako emango dizkigu egun gertatzen ari den bake eta gatazkaren konponbidearen prozesuan urrats bat aurrera egiteko. Orain arte aipatutako lehen lerro delako horretan kokatutako (batik bat) gizonen arteko solasaldia izan baita oro har azken 7 urtetako elkarbizitza prozesua.
6 Nazioartean azken bi hamarkadetan izandako borroka armatuen bake prozesuen erreferentziak jasotzea ere aberasgarria izango da lan honetan, izan ere, Kolonbian, Guatemalan, Ekialdeko Saharan eta El Salvadorren, esaterako, egin dituzte horrelako ariketak. Ikerketa honetan proposatzen dena da aurreko esperientziak kontuan hartuta Euskal Herriari, eta dagokion testuinguruari, ongien egokitzen zaion berrikuspen feminista bat egitea, gatazkaren ondorioen eta biolentziaren inguruko begirada irekitzea eta orain arte zentroan egon ez diren bizipenak ikuspegi feminista batetik berreskuratzea.
Ikerketa egiteko ezin une aproposagoa da. Batetik, ETAren amaiera hurbilak ziklo historiko berri bat ireki du, bizikidetzaz eta barealdiez hitz egin ahal izateko aro bat. Hainbat urtetan bizitako sufrimenduari eta parte hartze politikoari izena eta nondik norakoak jartzeko unea da. Aitortzekoa da hainbat instituziok abian jarriak dituztela zenbait egitasmo. Honezkero Memoriaren Institutua (Nafarroan berriki), Eusko Jaurlaritzaren Bakearen eta Giza Eskubideen Idazkaritza, memoriarako funtsak (Euskal Memoria kasu…). Baina ez zaio esplizituki begirada feminista batetik heldu gaiari. Hala gertatzen da, esaterako, Eusko Jaurlaritzaren 2017-2020rako Bizikidetza eta Giza Eskubideen Planean, ez baita genero ikuspegia esplizituki azaltzen. Bestalde, une interesgarria da akademiak ere hel diezaion gatazken, biolentzien eta genero ikuspegiaren teorizazioari eta analisiari Euskal Herrian.
Bestalde, nabarmendu behar dut dagoeneko egin direla hainbat mintegi euskal gatazkaren subjektu feministen inguruan (UEU, 2016 Eibarren), euskal gatazkaren irakurketa feministaren inguruan (UEU, Bilgune Feminista, 2015 Iruñean eta Bilbon) eta justizia trantsizional feministaren inguruan (Université d'été AFJT, 2017 Baigorrin). Herri egitasmoak diren Foro Sozialak eta Bake Bidean elkarteak ere hasiak dira beren proposamenetan genero ikuspegia txertatzen. Eta geroz eta gehiago dira emakumeek euskal gatazkan izan duten parte hartze zuzena aztertzen duten ikerketak (izan ETAko militante izan zirelako, izan espetxeratutako andreak izan direlako). Horietan esanguratsua da Zuriñe Rodriguez ikerlaria osatzen ari den ikerketa tesia, edota Olatz Dañobeitia 90ko hamarkadan ENAM Euskal Nazio Askapen Mugimenduan parte hartu zuten emakumeen bizipenak jasotzen dituena. Gainera, badira Euskal Herriko hainbat ikerlari, nazioartean gatazka armatuen ondorioak genero ikuspegitik lantzen dihardutenak (Irantzu Mendia, Carlos Martin Beristain…).
8 dituela, interesgarria da begirada zabaldu eta aztergai ditugun emakume horiekin lanketa egitea.
Bestalde, garai honek aukera ematen du apurka alde bateko zein besteko biktima eta bizirauleekin lanketa egiteko, eta horregatik ere, berritzailea da ondoko ikerketa hau. Helburua da ahalik eta emakume perfil anitzena jasotzea, ikusteko ea emakume izateagatik antzeko bizipenak izan dituzten eta nola egin dioten aurre egoerari, horrek aberastuko luke euskal gizartea bizikidetzarako egiten ari den bidea. Kasu honetan ETAko militante izandako senide edo lagunak edukitako andreak izango dira ikergai. Horrek, halaber, ez du esan nahi homogeneoa denik taldea. Aitzitik, emakume bakoitzaren kokalekuak zertzelada konkretuak eskaintzen dizkigu. Hainbat erakundetatik ari dira biktimen arteko elkar errekonozimendua bultzatzen, baina lehen lerroko biktimak izendatuta, berriz ere alboratzen dira ikerketa honetan subjektu diren emakume hauek. Hain justu, eztabaidaren erdigunean dagoen biktimen arteko mailaketarik amaitzeko proposamena ere bada ondokoa.
Era berean gustatuko litzaidake ikerketa sarrera bat izatea lan zabalago batentzako. Horregatik, garrantzitsua izango da gatazkan inplikatutako alde guztiak eroso egon daitezen ikerketa proposamen bat aurrera eramatea. Kasu honetan, 80ko eta 90ko hamarkadetan aipatutako esperientziak izan zituzten andreak izango dira ikerketako subjektuak. Hainbat txostenek, eta Eusko Jaurlaritzak argitaratu berri duen "Euskadin izandako tortura kasuen ikerketa"-k ahalbidetzen du zehaztea aukeratutako bi hamarkada horietan hainbat izan direla gatazkaren zentroan euren burua ikusi duten aldeak. Bestalde, badira 35 urte garai horiek joan zirela, eta hortaz, ikerketa egoki bat egiteko nahikoa urruntasun eskaintzen digute. Aldiz, nahikoa hurbiltasun dugu gatazkaren ondorioetan hausnartzen jarraitzeko. Euskal Herriko zazpi lurraldeetako andreak elkarrizketatzea da asmoa, tokian tokio berezitasunak kontuan hartzeko, baina gertutasunik ez galtzeko. Hala ere, ezin aipatu gabe utzi nazioarteko gatazka guneetan horrelako prozesuak abian direla. Horren erakusle Kolonbiako "Ruta Pacifica de las mujeres" egitasmoaren proposamena: "Memoria para la vida. Una comisión de la verdad desde las mujeres para colombia" (2013). Azpimarratzekoak baita ere Irlandan, Mendebaldeko Saharan, El Salvadorren eta Palestinan -besteak beste- horrelako ikerketen bitartez egindako ahalduntze lana (Mendia, 2013).
Finean, une egokia da, eta aurrekari garrantzitsuak daude ikerketa mardul hau gaur egun aurrera eraman ahal izateko. Gatazkaren ondorioak jasan dituzten hainbat andreren kontaketak jaso eta analizatuko baitira, eragindako kalteak eta izandako praktika erresistenteak genero ikuspegi batetik aztertzeko.
Ikerketaren helburu nagusia da Gatazkaren konponbide prozesuan egiten ari den bizikidetza ariketan eta memoria kolektiboaren bilketan orain arte bigarren lerroan egon diren andreen kontaketak jasotzea, eta emakume horiek izandako parte hartze soziopolitikoa ezagutzea. Hortik hasita, orain artekoaren berrikuspena proposatzea gatazka, biolentzia, memoria eta praktika erresistenteen kontzeptuetan oinarrituz.
Helburu hori eskuratzeko, ordea, beharrezkoa izango da bigarren mailako ikerketa helburuak finkatzea, eta horiekin bat doazen ikerketa galderak zehaztea. Horrek ahalbidetuko du ikerketa norabide egokian kokatzea.
Hemen dira helburua espezifikoak, eta ondoren, helburu horiei dagozkien ikergalderak planteatu ditugu. Ikerketan zehar horiek erantzunda hasieran finkatutako helburuei keinu egingo diegu:
Ikerketaren helburuak: 1. Emakume horien bizipenak jaso eta gatazkaren konponbiderako eraikitzen ari den memoria kolektiboari ekarpena egitea. 2. Gatazkak eta biolentziak andre horiengan hartutako formak jasotzea, eta aztertzea ea alde guztietako emakumeak zeharkatzen dituzten gatazkek eta biolentziak antzekotasunak dituen. 3. Emakume horien biktima izaera gainditu eta erresistentzia praktikak ezagutzea; subjektu politiko gisa ikusaraztea. Eta aztertzea zein nolakoa izan den emakume horien parte hartze soziopolitikoa gatazkak iraun bitartean. 4. Aztertzea, zein nolako praktika erresistenteak eraman dituzten aurrera. Eta, ikustea ea antzekotasunik ba ote dagoen elkarrizketatutako emakumeen artean. 5. Etorkizuneko beste ikerketa batzuei bidea utzita, ikusi zein aukera dagoen gatazkaren konponbidearen prozesuan ekarpena egiteko begirada feminista batetik eta ikerketa abiapuntu hartuta.
1. Nola bizi izan dute euskal gatazka euren lagun eta senideak gatazkaren zentroan izan dituzten emakumeek? Eta nolako eragina izan du beraien egunerokoan?
2. Zein motako biolentzia jasan dute emakume horiek? Eta, arazorik al dago bizipen horiek biolentziaren kontzeptuarekin lotzeko?
3. Nolakoa izan da emakume horien parte hartze soziopolitikoa eguneroko egoerari aurre egiteko, eta zein erresilentzia praktika jorratu dituzte?
4. Egindako kontaketak jaso ostean, birpentsatu beharko ote genituzke orain arte memoria kolektiboaren inguruan egindako hausnarketak, konponbideaz egindako gogoetak eta gatazkari eta biolentziari buruz egindako definizioak?
Euskal Herria azken hamarkadetan zeharkatu duen borroka armatuak eta horren inguruan eraldatuz joan den ehun soziopolitikoak hartu du zentralitate nagusia. Eta hortaz, Euskal Gatazka izendatzen denean, jendartearen iruditerian gatazka armatuaren ondorioak etortzen dira burura. Gatazka bat eta bakarra izan da aitortua gizartean azken 60 urteetan, eta afera politiko horrek erabateko zentralitatea hartu izanak ikusezin egin ditu beste hainbat aldarrikapen, eskakizun eta auzi. Are gehiago, borroka armatuaz eta beren ondorioez ari garenean, lerro bakartasunez pentsatzeko joera dago. Alegia, borroka armatuak ulertzeko guda ulertzeko logika berak erabiltzen dira: lerro bat eta horren aurkakoa buruz-buru , antagonikoak diren proposamenak mahai gainean jarriz. Horrek ez du esan nahi inplikatuta egon diren alde guztiek berdin egiten dutela gatazkaren kontaketa. Batzuentzako ETA erakunde terrorista bat izan da, Frantziako eta batik bat Espainiako gizartea kolpatu duena. Beste batzuentzako argia da bi bandoen arteko lerroa, eta beste batzuek aitortzen dute gehiago izan direla bertan parte hartutako aktoreak. Edonola garaile eta garaitu, albo bat eta beste… gerra logika da nagusi gatazkaren inguruko analisia egiterako unean.
Kontaketa zuzen eta lerro bakarrekoa egin nahi horrek, batetik sinplifikatu egiten du auziaren konplexutasuna; inplikatuen sektore oso konkretu batzuk bakarrik hartzen direlako ikergai. Gainera, bi alde argi definitzea ere askotan ez da erraza izaten. Ikerketa honetan aferan parte hartu duten agente askoren ondorio gisa ulertuko dugu gatazka. Horren bidez ikusiko dugu hainbat ertzetakoa izan dela Euskal Gatazka bera, eta orain arte kontuan hartu gabeko ahots ustez periferikoak eta gatazkaren hainbat ñabardura jasoko dira. Izan ere, gatazkaren eta biolentziaren irakurketa androzentrikoa eginda, lehen lerro horretan parte hartu duten kideen kontaketa soilik jasotzen da, eta ikusezin bilakatzen ditu gatazkaren parte izan diren hainbat lagun; batik bat emakumeak. Lehen lerroan ez egoteak, eta gatazka bera baino, gatazkaren ondorio gisa identifikatu izanak, emakume horien kontakizunak alboratu ditu. Beraz, haien bizipenak eta pertzepzioak jasotzeko ariketa egingo badugu, ezinbestekoa da gatazkaren eta biolentziaren inguruko berrirakurketa feminista bat egitea. Baita, haiek agentziarako eta erresistentziarako izan duten gaitasunaz hitz egitea, eta parte hartze
13 soziopolitikoa mahai gainean jartzea ere. Ondorioz, guda lerroen inguruko hausnarketa feminista egitea komenigarria izango da. Azkenik, memoria kolektiboaren eraikuntzan begirada feminista egotearen garrantziaz hitz egingo dut nazioarteko hainbat eredu kontuan hartuta.
Gatazka armatuen eta gerren inguruko literatura teorikoak historikoki izan du begirada androzentrikoa. Nazio Batuen Erakundeak eta Gurutze Gorriak 1949an sustatutako hitzarmenaren arabera gatazka armatuak dira bi estatuek armaz borrokatutako gatazkak. Baina, badago xehetasun bat: nazioartekoak ez diren gatazka armatuak estatu jakin batek eta horren aurkako erakunde armatu batek borrokatzen dutenean gertatzen da. Nazioarteko Giza Zuzenbideaaren arabera posible da gatazka horrek bestelako forma politiko batzuk hartzea, baina nabarmena da bi alde kontrajarrien arteko bereizketa. Definizio horrek, beraz, ez ditu kontuan hartzen gatazkan inplikatutako hainbat erakundeen parte hartzea, eta, hortaz, ez da kontuan hartzen gatazkaren ondorioen ezaugarritze anitza. Era berean, horrek diskurtso eta agenda politikoen erdigunean jartzen du halabeharrez gatazka horren lehentasuna, eta gainontzeko auziak are periferikoago bilakatzen dira. Gatazka armatua bera amaitu ostean ere, ondorioei heltzerako unean eta bizikidetza proiektuak aurrera eramateko garaian, beraz, gatazka armatu horrek zentraltasuna edukitzen jarraitzen du, eta hortaz, osatzen den memoria kolektiboan ere nekez parte hartzen dute emakumeek gatazkako subjektu aktibo gisa. Arriskua dago, hortaz, aipatutako giza eskubideen urraketen analisian ere begirada heteropatriarkala nagusitzeko, eta ondorioz, bi aldiz jazartuak izan dira sarri emakumeak. Lehenik gatazka garaian, emakumeen aurka biolentzia forma berezituak erabili direlako (sexu abusuak, bazterketa, bortxaketa…); eta bestetik, gatazkaren ondorioetan eta bake prozesuetan egitura heteropatriarkalak iraunarazi direlako (Alfonso; Martin,. 2013).
Gatazkek ardatz bakarra izango balute bezala aztertzen dira, eta horien ondorioei heltzerakoan ere, ardatz bakarra hartzen da kontuan. Baina, hori al da
14 gatazken ardatz bakarra? Gainerako ezberdinkeriak, dominazio egiturak eta bazterketak ezkutuan gelditzen dira. Alegia, ertzetako subjektuak zentroko diskurtsotik are urrutiago kokatzen dira, eta agentzia politikoa are gehiago galtzen dute (Goikoetxea, 2015). Hortaz, gehienetan ikusgaitzak diren borrokak eta gatazkak, are ikusezinago bilakatzen dira. Baina horrek ez du esan nahi, bestelako ardatzik egon ez denik. Hala azaltzen du fenomenoa Zuriñe Rodriguezek:
"Kontzeptualizazio horren ondorioz, ikusezin bihurtuko da patriarkatutik eratorritako indarkeria, komunitatearentzat gorabeheratsuagoak diren beste indarkeria batzuen premiaren eta garrantziaren aurrean. Eta horrekin gatazka armatua beste gatazkarik ez dagoelako sentimendu kolektiboa eratzen da. Gatazka armatu hori gizonen gatazka izango da, eta indarkeria horiek hegemonikoak eta orden sozial bihurtuko dira, gizon batzuek beste gizon batzuen aurka sortutako indarkeria direlako. Horregatik bihurtzen dira, hain zuzen ere, hain garrantzitsuak" (Rodriguez, 2016: 22).
Hortaz, gatazka armatuak zentraltasuna hartzen badu ere, inondik ere ez da gatazka bakarra. Areago, genero sistemak erabat zeharkatzen du gatazka armatu batean dagoen gizarte bat; kontua da ez zaiola arretaz erreparatzen aldagai horri. Ez hori bakarrik, gatazka armatuak bizi izan dituzten gizarteek are gehiago polarizatzen eta trinkotzen dituzte generoen arteko ezberdintasunak, estereotipoak eta rolak (Mendia, 2014). Izan ere, genero sistemaren eraikuntzaren ondorioz gizonezkoei eta emakumezkoei egozten zaizkien rolak are nabarmenagoak bilakatzen dira horrelako egoeretan, eta hermetikoago bilakatzen dira jokabideak.
Gizon-emakume hegemonikoak indartuz:
Orain arte egin izan dira gatazka armatuetan (baita Euskal Gatazkaren inguruan) modu zuzenean parte hartu duten emakumeen inguruko ikerketak. Agerikoa da emakume zein gizon izan, erakunde militar baten kide izatearen esperientzia ez dela bera. Finean, ordea, iruditeria kolektiboan iraunarazten den figura zentrala berbera da: denbora osoko militantearena. Irudi horren ezaugarriak maskulinizatuak lirateke, Zuriñe Rodriguezen arabera:
"Gizona publikoa, produktiboa, subjektua, arrazionala eta maskulinoa izango da (…). Zatiketa horretan gizona da publikoa, eta atal publikoan, gainera, boterea, prestigioa eta politika egoten dira (…). Espazio publikoa, bertan gatazka armatua egoteaz gain, gizontasuna garatzeko eta maskulinitatearen erakustaldia egiteko agertoki sinboliko bihurtuko da. Gizon zehatz eta gutxi batzuek -terroristak batzuentzak, gudariak besteentzat- osatuko dute gatazka. (Rodriguez, , 2016:28)
Garrantzitsua da une honetan "genero" kontzeptuaren inguruko argipen batzuk egitea. Ikerketa honetan generoa eta genero sistema erabiliko dira, norbanakoen arteko ezberdintasunak zeharlerro gisa eta modu hierarkikoan antolatzen dituen eraikuntza sozial gisa; botere harremanak eragiten dituena, eta prozesu dinamikoa, aldagarria eta historikoen baitakoa dena (Bullen, Hernandez, 2010).
Beraz, 60 urteko ibilbidean emakumeek ere erakunde armatuan, esparru instituzionaletan, alderdi politikoetan, polizia erakundeetan eta bestelako eragileetan parte hartu badute ere, hainbat ikerketek azaltzen dute askotan jarrera maskulinizatu horiek erreproduzitu behar izan dituztela talde barnean horrelako egitura hierarkizatuetan eta militarizatuetan biziraun ahal izateko (Del Valle, 1985). Baina, maskulinitate hegemonikoari jarraitzen ez dioten gorputzak (sarri emakumezkoenak) non daude? Ez al dituzte gatazkaren kalteak jasan? Eta, ez al dute gatazkak iraundatu urte horietan zehar inolako parte hartzerik izan?
Gatazka armatuak ulertzeko ikuspegi androzentrikoak ez ditu protagonistatzat hartzen gorputz periferiko horiek, ustez ez baitute modu zuzenean bat egiten arestian
16 aipatu dugun gatazka armatuaren definizioarekin. Ikuspegia apur bat zabalduta, ordea, ikusiko dugu emakume horien egunerokoan eragin nabarmena izan duela gatazkak, eta eurek ere eragin dutela, nolabait, auzian. Kontua da genero sistemaren arabera gorputz batzuei eta besteei egotzitako rol eta estereotipoak errepikatzen direla gatazka armatuetako testuinguruan; baita indartu ere. Hain justu, Judith Butlerren (2018) genero nahasmenduaren teoriatik abiatuta, aitortu beharko genuke sexua zein generoa, biak direla ekintza performatiboen bitartez eraikitako (eta, hortaz, desegin ahal diren) ekintzen egitatea. Baina, esan dugunez gatazka armatuetako testuinguruetako gizarteetako genero sistema are indartsuagoa da, eta ekintzen bidez are gehiagon indartzen dira gizon eta emakume hegemonikoen irudiak eta betebeharrak (Shepherd, 2010). Hemendik aurrera beraz, gizon eta emakumeez hitz egingo dugu, jakin arren dikotomia hortik harago ere bestelako gorputzak egon badaudela Euskal Herrian, eta gatazkaren genealogiak zeharkatu dituela. Edonola, rol eta estereotipo konkretu batzuez ari garenez, horrela bereiztea hobetsi da.
Hori abiapuntu hartuta, eta gizonezko militantearen iruditeria aipatu ostean, beharrezkoa da ikustea zein den andreei gatazketan egozten zaien rola. Emakumearen papera iruditeria kolektiboan (baita Euskal Herrikoan) agerikoa da. Esparru pribatuari dagozkion lanak egozten zaizkio: lan erreproduktiboak, zaintza lanak, irrazionalitatea, diskrezioa, sentimentalismoa… Aski erraz identifikatu daitezke ezaugarri horiek euskal gatazkaz ari garenean ere. Are gehiago, euskal nazionalismoaren barruan historikoki amaren paperarekin parekatu da emakumearen eginbeharra (Etxebarrieta, 2016:61), eta beraz, gehiago indartu genero sistemaren baitako emakume hegemonikoaren irudia. Ongi bereizi zituen bati eta besteari egozten zaion iruditeria kolektiboa Teresa del Vallek:
"Idatzietan, karteletan, pintadetan edo eranskailuetan ETAren irudia indarraren eta erresistentziaren sinboloz osatzen zen, eta irudiak maskulinoa izaten jarraitzen zuen: gizon ukabil bat, gizonezko baten besoa metraileta bat heltzen duela. (Del Valle, 1985: 244)
Emakumezkoaren irudia, berriz, erabat lotuta dago ama edo bikotekidearen irudiarekin. Oihana Etxebarrietak (2014, 2016) egindako ikerketa lanetan argi
17 gelditzen da zein izan den Euskal Gatazka delakoaren iruditerian indartutako irudia: militantearen identifikazio maskulinoa egin da. Andrea berriz kanpotik hori sustengatzen egon den bikote/ama izan da sarri (Etxebarrieta, 2016). Alegia, zeregin pasiboak eta periferikoak egotzi zaizkio emakumeari 60 urteotan. Kasu honetan ETAko militante izanagatik edo bestelako erakunde ilegalizatu batean egoteagatik errepresioa jasandako kideez eta horien senide eta lagun emakumeez ari gara. Baina, gauza bera gertatuko litzateke gatazkarekiko beste posizio bat izan duten erakunde, norbanako eta politikarien inguruko emakumeez ari bagara. Hala eraikia baitago iruditeria kolektiboa, eta hala ari da lantzen gaur ere gatazkaren ondorioen konponbiderako saioetan: alde batekoak zein bestekoak izan, emakume horiek beti izan dira lan erreproduktiboez arduratu, eta nolabait albokaltez ondorioak jasan dituzten norbanakoak.
Horrek, batetik, ikusezin egiten du emakume horiek egindako lana, eta auzi politikotik kanpo kokatzen ditu. Aipatu bezala, antagonikoak diren bi alde egon direla aitortzeaz gain, genero sistemaren araberako ardatza ere kontuan hartuko bagenu, ohartuko gara erabat errotuta daudela bati eta besteari egozten zaizkion egin beharrak, eta, horrela, gatazka beraren inguruko irakurketa feminista eginda, aldagai gehiago hartuko lirateke kontuan. Finean, gatazka politikoari dimentsio gehiago ezartzea da kontua, lehen lerro hortatik aldenduta gatazkak eragina izan duela ikusi eta auzi politiko bezala izendatzeko.
Gatazka politikoa(k) dimentsio guztietan
Ikusi dugu dagoeneko gatazka armatuetako testuinguruetan gizon eta emakumeen rolak are gehiago indartzen badira ere, emakumeek izan dutela parte hartzea. Aurrerago ikusiko dugun moduan, kontua da lan horiek, erreprodukzio eta zaintza ardurak eta bestelako elkarteetan parte hartzea ez dela bereziki ardura politiko gisa ulertu (politikaren ulerkera hegemonikoaren ondorioz). Espazio pribatuetan ikusezin izandako eginbeharrak dira guztiak, eta hortaz ez da politiko gisa kontsideratu. Horregatik, gatazken ondorioak neurtzerakoan eta gatazken analisia egiterako unean, alboratu egiten da emakume horiek bizitakoa. Ez zaio garrantzia ematen, ez baitauka zentralitatea.
Edonola, emakumeek gatazken bizipenak izan dituztela aitortzean, eta gatazka bakarraren zentralitatea deuseztatzean eta, aipatu moduan ardatz gehiago txertatzean (genero sistemarena esaterako), gatazka horrek iraun duen bitartean izandako aldagai guztiak kontuan hartu ahal izango dira. Ikerketa honi dagokion kasu zehatzean, Euskal Gatazkan 80ko eta 90ko hamarkadetan euren lagun eta senideak ETAko kide izateagatik jasandako ondorioak, biolentzia eta aurrera eramandako praktika erresistenteak kontuan hartuko ditugu. Aitortuz andre horiek ere bete betean bizi izan dutela gatazka. Areago, andre izateagatik gatazkak aldagai berezituak izan dituela beraien esperientzian. Gatazkaz baino, gatazkez hitz egin genezake, beraz.
Gatazkaren ikuspegi zabalak hainbat konturen inguruko gogoeta egitea ahalbidetzen du. Batetik, gatazkaren ondorioak herritar guztientzako berdinak izan ez direla, eta hortaz, gatazka testuinguruetako parte hartze soziopolitikoak ere ez izatea berdinak. Emakumeek horrelako testuinguruan ondoriorik jasan ez dutela, eta parte hartu ez dutenaren ustetik urrun, Kate Milleten Sexual Politics (1969) liburua kontuan hartuta, ohartuko gara eguneroko praktiketan politika dagoela, eta gatazkak iraunarazten direla; pertsonala ere politikoa badela, alegia. Ildo hortatik, horra, Irantzu Mendiak gatazken irakurketa feministaren inguruan egiten duen proposamena:
Feminismoak gatazka eta indarkeria kontzeptuen zabaltzea eta sakontzea proposatu izan du; alegia, horien birdefinizio bat, emakumeen egunerokotasunaren bizipenetan oinarrituta legokeena. Behetik gorako ikuspegia da hau, ukatzen duena politika eremu instituzionaletan eta boterearen goi mailetan soilik egiten denik; feminismoak horri "egunerokotasunaren politikaren" garrantzia kontrajartzen dio, errealitatea ulertzeko zein eraldatzeko. (Mendia, 2016: 115)
"Egunerokotasunaren politika" horri erreparatuta, ohartuko gara historikoki plaza publikoan kontatzeko eta lantzeko zilegi izan ez diren hainbat gertakari, diskriminazio eta biolentzia azaleratzen direla (Afonso, Beristain, 2013). Eta, denbora luzean estalitako bizipenak politizatzeko eta gatazkaren ondorio gisa lantzeko aukera ematen du horrek. Alegia, gatazken analisi androzentrikoek ez bezala, ikuspegi honek eskaintzen du aukera emakume horiek ere ondorioak pairatu dituzten (eta horiei aurre egin dieten) subjektu gisa identifikatzeko:
"Emakumeak biztanleria orokorra diren heinean biolentziaren biktima zuzenak dira. Areago, senide harremanak eta harreman afektiboak izateagatik talde armatuen biolentziaren jomuga ere bilakatzen dira. Beste askok beren lidergo propioagatik bizi dituzte ondorioak, eta kasu askotan komunitatearen beraren bitartez jasango dute biolentzia; beraien aukera afektiboengatik, esaterako, zigortuak izatera ere iritsiz". (Afonso,; Beristain,. 2013: 21)
Antzeman daitekeen moduan plano bakarrean ez, gutxienez hirutan bizi dituzte emakumeek gatazkaren ondorioak. Nolabait beren gorputzak bilakatzen dira hiru mailatan guduzelai: komunitate mailan; intimitatean, gatazkaren plano publikoan eta jendarte mailan. Euskal Herrian ere, ikusiko dugun moduan hiru ardatz horietan sumatzen da andreek jasandako indarkeria. Hortaz, gatazkez zeharkatuta daude andre horien gorputzak, horiek politizatzea eta aitortzea izango litzateke hurrengo urratsa. Horretarako, ezinbestekoa da biolentziaren kontzeptuaren inguruko gogoeta ere egitea.
Gauza bera gertatzen da biolentziaren kontzeptualizazioarekin. Gatazken irakurketa Mendebaldetik eta ikuspegi heteropatriarkal batetik eginda, oso modu estatikoan ulertu ohi dira praktika biolentoak, eta hortaz, gatazkaren ondorioak jasan dituzten subjektuak ere ez dira anitzak izaten. Hala dio Euskaltzaindiaren Orotariko Hiztegiak: Indarkeria: Norbait menderatzeko indar zakar eta basa. Agerikoa da definizio horrek dakartzan ondorioak; biolentzia indar erakustaldi fisikoarekin lotu ohi da, gorputzetik gorputzera egindakoarekin eta berehalako ondorio ikusgarriekin. Ageriko zantzu fisikoekin eta, asko jota, nolabait nabarmentzen diren epe laburreko espresio psikologikoekin du lotura soilik definizio unibertsal horrek. Era berean, norbanakoen arteko gatazka soilik isladatzen du, eta ez du lantzen ondorio kolektiborik.
Edonola, biolentziaren kontzeptuaren inguruko eztabaida ere ez da laburra. Biolentzia zer den eta nondik eratorria den eztabaida teoriko luzea izan da, eta era
20 berean gizarte zientzien zentralitatea eduki duen gaia da. Begirada feministatik gaiari heltzeko, beraz, beharrezkoa da lehenik eta behin ikerketari ongien egokitzen zaion biolentziaren definizioa topatzea. Bourgeoisen (2004) ustez, biolentziaz hitz egitea da botere harreman eta harreman politiko asimetrikoez hitz egitea. Euskal gatazkan alde askok parte hartutako gatazka armatua izan denez, eta, beraz, biolentzia politikoa norabide askotarikoa izan denez –are gehiago ikerketa honetarako hautatu den denbora epean–, hori izango da erabiliko dudan definizioa. Beraz, biolentzia politikoa da estatuaren segurtasun indarrek herritarren edo herritarren sektore baten aurka erabilitako indarkeria; baita herritarren sektore edo erakunde batek ezarritako erakunde horien aurka erabiltzen duena ere. Kasu honetan, Espainiako eta Frantziako estatuek euskal gizartearen sektore baten aurka egindako errepresioa kontuan hartuko genuke (jarraipenak, torturak, salbuespenezko neurriak, indar parapolizialak…); baita ETAk erakundeetaako partaideekiko eta euskal, espainiar eta frantziako gizarteko sektore batzuen aurka erabilitakoa ere.
Definizio horrek, ordea, bi aldeetako ondorioak aitortu arren, mugatu egiten du biolentzia pairatu duten subjektuen eremua. Orain artekoa kontuan hartuta, soilik lehen aipatutako espazio publikoko protagonistak (gizonak) izango dute biolentzia jasan dutenaren aitorpena. Publikoak eta protagonistak ez diren gorputzek berriz, ez dute aitorpenik jasoko, nahiz eta jasan, jasan duten, ikusi dugun moduan gatazkak zeharkatu dituelako beraiek ere. Hala azaltzen du Judith Butlerrek:
"Biolentzia horiek ez dira soilik eremu estrukturalean gertatzen. Egunerokotasunean ere antzeman daiteke biolentzia hori. Kontua da egunerokotasun horretan biolentzia jasaten duten gorputzek "ez dutela axola", eta hortaz, berdintzat hartzen ez denez, min egiteo erabateko zigorgabetasuna dago. (Butler, 2010).
• Giza eskubideen urraketak • Biolentzia psikologikoa • Emakumeen aurkako biolentzia zehatza (biolentzia sexuala eta sexualizatua) • Emakumeengan biolentzia erabili denean, erabili dituzten modus operandis-en azterketa. • Estatuak eta justiziak kasu horiek salatzean emandako erantzunak • Efektu eta ondorio indibidualak • Emakume gisa jasandako ondorio zehatzak • Familia ondorioak • Horiei denei aurre egiteko estrategia propioak.
Horrek, Irantzu Mendia eta Gloria Guzmanen arabera, emakumeek soilik pairatzen dituzten ondorio zehatzak ekartzen ditu. Ondorioz, bi ikerlariek ezinbesteko jotzen dute ondorengo gaiak lantzea biolentziaren berrirakurketa feminista bat eta osatze kolektibo bat lantzen den unean (Guzman,; Mendia. 2016): • Enplegu arloko bazterketa, eta bazterketa ekonomikoa • Eskola diskriminazioa • Identitate kulturala ukatu beharra • Amaitu gabeko doluak • Hainbat ertzetako biolentziaren ondorioak • Familia desegituraketak • Bizi baldintzen prekarietatea
Finean, agerikoa da emakume izatearen ondorioz, gatazkaren biolentzia politikoa pairatzaz gain, genero indarkeria ere bizi dutela espezifikoki andre horiek. Hainbat mailatan ageri da; biolentzia armatutik abitu eta emakumeen aurkako biolentzia sinbolikoenera arte. Aldagai horiek kontuan hartuta, biolentziaren inguruko begirada aberatsagoa jasotzen dugu, eta ondorioz, aukera dugu norberaren espezifitateak are sakonagoan aztertzeko. Era berean, kasu bakoitzean andre bakoitzak ondorio horiei aurre egiteko izan duen parte hartze soziopolitikoa eta aurrera
22 eramandako praktika erresistenteak modu zabalago batean aztertzeko aukera ematen digu, eta ondorioz, urteetan isildutako ahotsak biktima izatetik subjektu aktibo bilakatzeko aukera ematen digu, ertzetako gorputzak gatazken erdigunean kokatuz.
Kontuan hartu behar dugu ikerketan parte hartuko duten emakumeek indarkeria jasan dute soilik ETAko kide izandako norbaiten senide edo lagun izan direlako, edo hortaz akusatuak izan direlako. Errepresio horrek, beraz, zantzu politiko erabatekoa izateaz gain, emakume izateagatik giza eskubideak urratu dizkie (Mendia; Guzman, 2016). Nazioartean hitzartutako giza eskubideen urraketak dira zerrendatutakoak, baina gatazken analisi eta konponbideen ikuspegi androzentrikoaren ondorioz, ez dira gehienetan espresuki aintzat hartzen. Ezin aipatu gabe utzi, ordea, 2000. urtean Nazio Batuen Erakundeak hitzartutako 1325. ebazpena.
2000. Urtean Nazio Batuen Erakundeak 1325. Ebazpena kaleratu zuen: United Nations Security Council Resolution on Women, peace and security. Helburua izan zen emakumezkoek gatazka eremuetan eta gerra testuinguruetan bizitako egoerak eta jasandako biolentziak bereziki aztertzea. Ondorioz, ahalbidetzen du gatazkak modu anitzagoan lantzea eta ulertzea hainbat direla andrazko gorputz horiek zeharkatzen dituzten aferak. Era berean, errekonozitzen du emakumeek gatazka eremu horietan paper soziopolitiko bat jokatu dutela egunerokoan praktika erresistenteak abian jartzeko. Ordutik, hainbat izan dira gatazken konponbiderako urratsa egin duten lurraldeak, eta erakundearen arabera, 2013an sinatutako bake akordioen erdietan emakumeen egoera espresuki aztertzeko konpromisoa hartua izan da.
Espresuki emakumeen aurkako biolentzia aitortzeaz gain, garrantzitsua da hitzarmena, gatazkaren ondorioetako testuinguruetan emakumeei ere paper garrantzitsua ematen dielako: "Ebazpenaren berritasuna da oraindik ere emakumeak talde zaurgarri gisa eta biktima gisa izendatzen baditu ere, errekonozitzen direla ahots eta agentzia propioa duten subjektu gisa (Magallón, 2007:66). Hala ere, protagonismo hori sarri lotu ohi da emakumeek "bakerako" duten gaitasunarekin. Ebazpenak berak andreei ematen die bakea eraikitzeko eginbeharra, berezko osagai balute bezala.
23 Horrek erreproduzitu egiten du lehen aipatutako genero sistemaren araberako rol eta estereotipo banaketa.
"Ikuspegi post-estrukturalista batetik egoera aztertuta, aipatutako testuetan agertzen diren genero, sexu eta sexualitate errepresentazioek ez dituzte soilik gorputzaren errealitateak sortzen, baizik eta unitate domestikoak, harreman sexualak, zaintza harremanak eta bestelako egoera sozialak iraunarazten dituzte, arau heterosexualetan oinarritzen direnak" . (Shepherd, 2010: 12)
80ko eta 90ko hamarkadetan Euskal Herrian kokatutako ikerketa honetan ere, ikusiko dugun moduan iraunarazi dira erreprodukzio eta zaintza lan horiek, gatazkak iraun bitartean, eta ondoren. Horregatik, garrantzitsua da nazioarteko legedia kontuan hartzeaz gain ikuspegi feminista batetik horren inguruko gogoeta kritikoa ere egitea. Edonola, biolentzia politikoak genero aldagaia kontuan hartzea eta emakumeei agentziarak gaitasuna eskaintzea urrats bat da, eta ikerketa honetan bi faktore horiek garrantzia izango dute elkarrizketatuekin saioak osatzerako unean. Biolentzia intimo horiek politizatzea, eta egunerokoari aurre egiteko ekintzak praktika erresistente gisa irudikatzeak beste dimentsio bat ematen die gatazken ondorioen analisiei.
Gatazken eta biolentzien berrirakurketa feminista eginda, agerikoa da ezin dela gertatutakoaren ondorioen kontaketa lerro zuzen bakarrean oinarrituta egin. ETAk 2011ko urriaren 20an behin betiko su etena aldarrikatu zuenetik herri mugimenduak, instituzioek, eta alde bateko eta besteko ideologietako alderdi politikoek mahai gainean jarri dute errelato bat ala beste kontsentsuz onartzeko nahia. Baina, betiere, gatazkaren eta biolentziaren irakurketa androzentrikoa eginda, subjektu protagonista bilakatu dira "lehen lerro" horretan modu zuzenean gatazkan parte hartu duten horiek (gizonak). Lanketa horietan emakumeen presentziaren eskasiaz hausnarketa egiten du Irantzu Mendiak:
"Euskal emakumeon esperientzia "euskal gatazkan" —eta horren atzean bigarren plano batean geratu izan diren beste hainbat euskal gatazkatan (sozialak, ekonomikoak, kulturalak...)—, ez dago kolektiboki elaboratuta ezta kontatuta ere. Zentzu horretan, esku artean daukagun erronka "euskal gatazkaren" genero politikaren erabateko azterketa burutzea da, eta horrekin batera euskal patriarkatuaren salaketa jendarteratzea". (Mendia, 2016:115)
Finean, euskal gatazkaren irakurketan eta analisian, gainontzeko gatazka armatu askoren kasuan bezala, gerra terminoetan egindako irakurketa nagusitu da. Horrek, berez dakar lehen lerro, eta bigarren lerro edo atzeguardia bezalako kontzeptuak erabiltzea. Zuriñe Rodriguezek (2016) egindako bereizketaren moduan (full-timeko militante gizonak VS full-timeko emakume zaintzaileak), lerroen arteko bereizketan ere argia da. Batetik, genero sistemak erabat zeharkatutako bereizketa da, batean gizon militante hegemonikoak irudikatzen direlako, eta bestean, aldiz, emakume zaintzaile hegemonikoak.
Baina, areago, lerroen arteko bereizketak erabateko lotura du espazio publikoaren eta pribatuaren erabilerarekin. Aztergai ditugun emakumeen kasuan ez bezala, gizonezkoak izango balira atzeguardiaz arduratzen direnak, eta publikoki beren lanketa politikoa mahai gaineratuko balute, zeri deituko genioke lehen lerroa? Zein jarduerak hartuko luke garrantzia handiagoa? Ikusiko dugun moduan, gakoa ez dago lerroen arteko bereizketa egitean, genero sistemaren araberako bereizketa egitean baizik. Aurrerago ikusiko dugun moduan elkarrizketatutako hainbat andrek diote
3.2- Agentziarako gaitasuna: Eguneroko praktika erresistenteak eta parte hartze soziopoliotikoa
Gatazkaren eta biolentziaren berrikuspen sakonagoa egin ostean, ikusi dezakegu, ustez "bigarren lerroan" kokatutako emakume horiek ere modu zuzenean pairatu dituztela gatazkaren ondorioak, eta hortaz, ezinbestean ulertu behar dugu eurek ere egoerari aurre egiteko praktika erresistenteak abian jarri dituztela. Baina, gatazken inguruko iruditeria nahikoa zurruna da, eta genero sistemak erabat zeharkatzen du goitik behera. Gatazka politikoak, oro har, estrukturaren aldaketa/iraupena bultzarazteko borrokak izaten dira. Horregatik, gutxitan erreparatzen zaie eguneroko aldaketei eta kalteei. Egitura horren zurruna izanda, ustea dago nekez egin daitezkeela aldaketak norbanakoaren mailan, eta horregatik makro mailako aldaketak dira etengabe bilatzen direnak. Baina, praktikaren teoriak uzten du horren inguruko hausnarketa egiteko arrakala. Egiturak ez dira horren zurrunak, eta norbanakoak badu eragiteko tartea; agentzia.
Beharrezkoa da aitortzea norbanakoak baduela eragiteko gaitasuna, eta beraz, subjektu pasibo izatetik, agentzia duen (hau da egitura zurrun horietan eragiteko gaitasuna duen) subjektuak ere badirela (Giddens, 1987). Soilik modu horretan aitortuko dugu aztergai ditugun emakumeek biktima izaeratik harago parte hartzaile politiko izaera ere hartu dutela. Gizarte zientzien eztabaida amaiezina izan da praktika sozialen eta dominazio egituren arteko harremanaren azterketa. Batzuek egituren zurruntasunari lehentasuna eman eta erabateko aldaketak proposatzen dituzte. Besteek, sistemen barruan norbanakoak kokatzeko dituen aukeretan jartzen dute arreta. Auzi epistemologiko hori gainditu asmoz Pierre Bourdieu soziologoak proposatzen du praktikaren teoria (1972). Finean, adieraztera ematen duena da subjektuak baldintzatuta daudela bere habitusagatik (beren inguruagatik), eta metatuta
26 duten kapitalagatik (ekonomikoa, soziala, sinbolikoa). Baina, Ekintzaren Teoriaren bitartez, subjektuari aitortzen dio agentzia, alegia, eragiteko gatasuna, eta ondorioz, ekintzen bitartez errealitate hori aldatzeko aukera (Bourdieu, 2008).
Ekintzaren eta Praktikaren teoriatik abiatuta, ugari dira teoria feministak eginako ekarpenak. Horietan aipagarriak dira Dolores Julianok, Sherry Ortnerrek eta Mari Luz Estebanek, besteak beste agentziaren eta praktikaren inguruan egindako gogoetak. Julianoren arabera (2009), nahikoa da muturreko egoeretan dauden andreek egoera iraultzeko nahia izatea eta egoera orekatzeko mekanismoak martxan jartzea agentzia daukatela aitortzeko. Alegia, agentzia egoera jakin bati aurre egiteko nahitara egindako edo intentzionatu gabeko ekintzak egiteko ahalmena litzateke. Horrela, biktima izaeraz harago beharrezkoa da ekintzarako gaitasuna aitortzea:
"Tentsioa dago emakume horiek biktima gisa ulertu edo agente gisa ulertzearen artean. Kontuan hartu behar dugu emakume horiek giza erresistentzia egin dutela, muturreko egoeretan ere. Agente gisa kontsideratu behar ditugu, gutxienez egoera orekatzeko mekanismoak abian jarri dituztelako. Biktima gisa hautematea geure arazoa da. Ikuspegi teoriko eta praktiko baten mugak dira, ez besterik". (Juliano, 2011:53).
Harago doa Mari Luz Esteban (2011) Julianok parte hartzen duen artikulu bilduma berean egindako ekarpenean, izan ere, gorputz agenteetaz dihardu. Gorputza ulertzeko eredu horrekin bi arlotan jartzen du arreta: arlo materialean (generoaren edota etniaren moduko kontrol eta ezberdinkeria disposizioetan), eta agetzialean (salaketaren praktika eta aldarrikapenerako espazioa). Modu horretan, teorizatzen jarrai daiteke emakume subjektuaren inguruan eta subjektu politiko feministaren inguruan (Esteban, 2011). Julianok eta Estebanek, biek azpimarratzen dute eguneroko praktika horiek duten garrantzia. Hori oinarri hartuta, ekintzarako gaitasuna duten subjektu gisa irudika ditzakegu ikerketa honetan elkarrizketatuak izango diren emakumeak.
Adostasuna badago praktika horiek eragiteko gaitasunarekin bat egiten dutela. Baina, zenbateraino dira ekintza horiek nahitara egindakoak? Beti har ditzakegu kontuan praktika erresistente gisa? Sherry Ortnerren arabera (2006), agentziak
27 erreferentzia egiten dio norbanakoek elkarreragiteko duten gaitasuari; baina Ortnerrek bereizi egiten du egitea eta ekintza. Ekintzak beraz, eraldatzeko gaitasuna dakar berarekin. Boterea erabiltzekoa, edo proiektu propioak eraikitzekoa. Eta hain justu, boterearen negoziazio horretan, boterea hartze horretan jokoan dauden talde subalternoek eramaten dituzte praktika erresistenteak aurrera. Sektore horretan kokatuko ditugu geure ikerketako subjektu diren emakumeak. Izan ere gatazkak iraun bitartean azpiratutako taldea izan dira, ahaztuak, eta agentziarako gaitasuna aitortzeaz gain, boterea badutela aitortuko dugu, bizitzea tokatu zaien egoera eraldatzeko asmoa (kontzientea batzuetan, inkontzientea besteetan) dutelako.
Aipatutakoa ongi laburbiltzen du Maria Ruizek emakume espetxeratuen inguruan egindako doktorego tesian:
Banakoek testuinguruan elkarri eragiteko duten gaitasuna adierazten du agentziak, oinarri hartuta nahitako eginbideen bitartez –horiek kontzienteagoak ala inkontzienteagoak izanahalmena dutela boterea negoziatzeko eta haien egitasmoak –indibidualak edo kolektiboaklortzea bideratzeko, nahiz eta, betiere, posibilitate-baldintza zehatzen barnean. Horrenbestez, ezegonkorrak bezain aldakorrak diren gure gizarte-harremanetan, giltzarria elkarrekintza da; hots, negoziazioa. (Ruiz, Torrado, 2016: 164)
Ruiz Torradoren agentziaren definizioa erabiliko dugu ikerketa honetan, eta praktika erresistenteez arituko gara, ulertzen delako emakume horiek abian jarritako ekintzak subordiazio egoera bat eraldatzeko asmoz jarri direla abian. Agentziarako gaitasuna aitortu ez bagenie, bi aldiz biktima bilakatuko genituzke, ondorioztatuko genukeelako ez dutela inolako praktika erresistenterik aurrera eraman (Martin, 2009). Agentziaren kontzeptuak, aldiz, aukera ematen du eguneroko praktika txiki horiek ere praktika politiko gisa identifikatzeko, eta hortaz, emakume hauek eragile gisa definitzeko. Gainera, aurrerago ikusiko dugun modan, aukera dugu metodologiaren inguruko hausnarketa egiteko, izan ere, emakume horien kontakizunei balio politikoa emanda ahalduntze prozesu bat gerta baitaiteke. Hala jasotzen du Mendebaldeko Saharako emakumeen inguruan egindako ikerketa batek:
28 Gertatutakoa are hobeto kokatzeko, emakume horiek jasandako biolentzia testuinguru sozial eta politiko zabalago batean ezartzea eta modu kolektiboan jasandako mina aitortzea ariketa egokia izan da hainbat kasutan. Elkar zaintza areagotzen du. (Guzman; Mendia, 2016: 97)
Eguneroko praktika erresistenteetan arreta ipinita emakume horien agentziarako gaitasunari erreparatzeaz gain, ohartuko gara orain arte ikusezina izan den parte hartze soziopolitiko bat ere izan dutela andre horiek Euskal Gatazkan. Horrela eguneroko esperientzia pertsonalen eta egitura sozialen gurutzaleku bilakatzen da emakume hauen esperientzia:
Emakume horiek maila pertsonalean izandako bizipenak eremu pribatutik publikora eta politikora ekartzean, ohartzen dira dikotomia hori gainditzea posible dela, eta zeharkatzen dituzten botere harremanez jabetzen dira. (Martinez, 2015: 95).
Arestian aipatu moduan, gatazka egoeretan are gehiago indartzen da genero sistemaren bitartez egindako espazio eta eraginguneen banaketa. Espazio publikoan protagonista izango dira nagusiki gizonezkoak, eta hori izango da hegemonikoki esparru politiko gisa ulertuko dena, eta nagusituko den ahotsa. Horren adibide dira ETAren su etenaren ostean (2011) egindako foro eta bilguneetan egon den gizonezkoen presentzia handia. Horrek ez du esan nahi, ordea, emakumeek parte hartze soziopolitikorik izan ez dutenik. Kontua da politikaren ulerkera hegemonikoa aintzat hartuta, emakumeen presentzia ez dela hain handia izan espazio publiko horretan. Ulerkera ondorengo arrazoiari dagokio:
Politika eremu publikora mugatzea, eta, hortaz, instituzioei loturiko jardunari aitortzea politikaren zentzu zentrala. Eremu horri politika hegemoniko deituko diogu aurrerantzean. Espazio maskulinizatua da aipatutakoa, Pili Alvarezek ongi azaltzen duen moduan: "Politika hegemonikoa esfera publikoaren parte da. Historikoki gizonentzako espazioa izan da, eta hortaz, maskulinizatua dago. Egiteko modu maskulinoak gailendu ohi dira eta lidergoa sustatzen da" (Alvarez, 2012: 28). Mila Amurrioren (2012) arabera, ordea, politika hegemonikorako jardun maskulinoak, batetik, mugatu egiten du emakumeen parte hartzea. Pili Alvarezen arabera (2012), emakumeek parte hartzearen ikusgarritasun falta bi arrazoi nagusitan oinarritzen da. Batetik, ustezko militantzia edo parte hartze politiko neutroa eredu maskulinoa dela oroitarazten du; eta ondorioz, politikagintza eredu hori hasieratik da baztertzailea emakumeentzako. Bestetik, edonolako politikagintza izanda ere (instituzionala, herri mugimenduetakoa...), andrazkoen parte hartzea askoz ere mugatuagoa dago; emakumeen militantzia sustatzea zaila izan ohi da; izan ere, politika eremu publikoari oso lotua dago, produkzioari baina ez erreprodukzioari. Horregatik, aztergai ditugun emakumeen kasuan gutxitan aitortzen zaie parte hartze soziopolitiko bat, nahiz eta aurrerago ikusiko dugun moduan ia elkarrizketatu guztiek izan dute halako esperientziarik.
Horrenbestez, politikaren adiera zurruna, hegemonikoa eta ustez neutroa (hau da, maskulinizatua) erabili izan denez EuskalGatazkaren aktore politikoak zehazteko, soilik subjektu zehatz batzuek politika egin dutela ulertzen da (hainbat erakundetako militanteak, herri mugimenduko kideak, alderdi politikoetako kideak, politikariak, enpresariak, polizia…), eta albo batera uzten da bestelako erakundeek egindako lana. Edonola ere, kontuan hartu behar dugu elkarrizketatuak izango diren emakume gehienek parte hartu dutela eta saretu direla hainbat erakundetan, batez ere, euren egoera berdinean dauden emakumeekin (Etxerat, ETAren biktimen elkarteak…). Hortaz, ezin ukatuzkoa da andre hauen parte hartze politikoa, bai maila publikoan (aipatutako elkarteak batik bat asistentzialak izan arren), eta baita egunerokoan aurrera eraman beharreko praktika erresistenteetan. Horiek identifikatzea izango da ikerketaren muin nagusietako bat. Beharrezkoa hortaz ohiko parte hartze politiko moldeez harago gogoeta egitea (Amurrio, eta Larrinaga, 2013).
Esparru jakin batzuetan, eta hain justu ikerketa honetan ikergai direnetan gertatzen den emakumeen kontzentrazioak erakusten du generoei sozialki esleituriko jarduera eta rolen arabera espezializaturik daudela partaidetzarako motibazioak eta trebetasunak, eta beraz, genero-identitateei loturik agertzen direla gaitasun horiek. Beste uste bat ere deuseztatu behar da: parte-hartzeak berez dakarrela jokabide ikusgarria esparru publikoan. Zaintza, osasuna eta besteen beharren asetze lanei loturik dauden parte-hartzeak sarritan partaidetza esparru ez formalekin uztartu izan dira, eta ikusezin bilakatu (Amurrio eta, Larrinaga, 2012). Horrela, partaidetza eredu ugari estalita geratu dira. Genero ikuspegitik ordea, exijitzen da parte hartzearen inguruko definizio berri bat osatzeko, emakumeen bizipenetatik. Hain zuzen ere, feminismo politikoaren ekarpenetako bat da emakumeen partaidetzaren adierazpenak eta formak ikusgarri egitea, arlo publikoko partaidetza gizonezkoen esperientzien eta arauen arabera definitzen duten kontzeptu androzentrikoak auzitan jarriz.
Ondorioz, politikaren adiera hegemonikotik aldendu, eta espazio pribatuari esleitu zaizkion egin behar erreproduktibo baina, aldi berean, politikoei eskainiko diegu arreta ikerketa honetan. Ikerketan parte hartuko duten emakumeek egunero abian jarri dituzte hainbat praktika erresistente (politiko, Ortnerri jarraituz) egoera iraultzeko asmoz. Bestalde, hainbat elkarteetan bildutako andreak dira; nahiz eta Amurriok eta Larrinagak (2012) adierazi duten moduan elkarte horiek ere batez ere genero sistemaren arabera egindako lan banaketari oso lotuta egon (presoen senideen elkarteak, biktimen elkarteak, babes sareak…). Edonola ere, eginbehar horiei guztiei politikoaren kategoria eskainita, emakume hauek egindako, eta orain arte ikusezin izandako egin beharrak mahai gainean jarriko ditugu. Horrela nabarmenduko dira egindako lan horiek ere ekintza politikoak direla, eta, ondorioz, ikusiko dugu nola ikergai ditugun emakume horien bizipenetan ageri den beraiek ere parte hartzea izan dutela Euskal Gatazkan.
Ikerketaren helburuetako bat da emakume horien kontaketak jaso ostean, memoria kolektibo are zabalagoa izan dadin proposatzea, eta aurrera eramaten ari diren bake prozesuari eta gatazkaren konponbideari ertzetako ahotsak kontuan hartzeko ekarpena egitea. Ez da, ordea, mundu mailak horrelako ariketa bat proposatzen den lehen aldia. Are gehiago, estatu espainiarrean ere, egin dira Gerra Zibilean emakumeek jasandako egoeraren inguruko hainbat ikerketa. Unean une, eta lekuan leku, ordea, formula jakin bat gailendu da, testuingurura ongi egokitzen delako. Euskal Herrian horrelakorik abian ez da jarri oraindik, nahiz eta Foro Sozialak iazko udazkenean abiatu zue "Nik Sinesten dizut" kanpaina. Bertan, euskal gatazkak iraun bitartean indarkeria matxista jasan zuten hainbat emakumeren esperientziak bildu zituzten eta publikoki salatu.
Hala ere, aitortu behar da borroka armatua, eta ETAren behin betiko desagerpena berriki gertatutako fenomenoak direla, eta ondorioz, orain arte desarmearen, desmobilizazoaren eta bergizartearen inguruan egindako hitzaldietan gutxitan aipatu dela genero ikuspegia txertatzearen kontua. Ondorioz, ez dira nazioarteko irizpideak ez dira jarraitu, eta beharrezkoa da afera horretan ere, ETAren desagerpenaren prozesuan gertatu moduan, euskal eredu bat finkatzea. Halakorik ezean, ikerketa honetarako kontutan hartu ditugu beste lurralde batzuetan gatazkaren ondorioei heltzerako unean genero ikuspegia txertatzeko abian jarri dituzten hainbat prozesu. Horien adibide dira egiaren batzordeak jarri dituzte abian, eta trantsiziozko zuzenbide feministaren adibideak.
Egiaren batzordeak:
Hainbat urtetan gobernuak edo bestelako eragileren batek egindako lege urraketak aztertzeko eta ahots gehien jaso ahal izateko ardura duten egiturak dira. Batzorde horien helburua izaten da memoria ahalik eta zabalena jaso eta berradiskidetzarako urratsak ematea. Hainbat kasutan diktaduren ostean osatu dira horrelako egiturak (Txilen, esaterako); bestetan gizarte konkretu bateko talde bat baztertua eta zapaldua izan denean horren inguruko gogoeta bultzatzeko (Hego Afrikaren kasua); beste batzuetan, aldiz, gatazka armatu baten ondorioak arintzeko sortu dira (Kolonbia). Ikuspegi feminista batetik, ekarpena egiten dute horrelako
32 batzordeek, izan ere, hainbat ahots eta biolentzia forma ugari jasotzeko enargua dute. Ordea, arriskua dago espreski begirada feminista batetik ez aztertuta, sexu-genero ardatza duen biolentzia mota eta horien ondorioak ez jasotzeko (Martin, 2013). Kolonbian esaterako handia da ikuspegi horretatik egindako ekarpena. Mugimendu feminista, esaterako, bete betean dabil gatazkaren konponbideen urratsak emateko mahaian, eta proposamena egon zen bake negoziazioak eteteko feminizidio kasu bat egotekotan (Pagola, 2016). Hori, inondik ere, urrats handia da, eta kontuan hartzekoa bertan ere horrelako bide bat hasi nahiez gero. Beste adibide bat da El Salvadorren 10 urteko gerra zibilaren ostean horrelako batzordeak ezarri izana espreski emakumeen egoera azpimarratuz (Ibarguren, 2017).
Azken horiei, helburuari baino prozesuari erreparatzeko duten ahalmenagatik, egiaren bideak ere deitu izan zaie. Gaur egun, eta hurbilen dugun antzekotasuna kontuan hartuta Foro Sozialak Hego Euskal Herrian abian jarritako lanketa feminista azpimarratu genezake. Edonola, ez ditu kontuan hartzen ikerketa honetarako subjektu ditugun emakumeak; ez baitute, lehen aipatu moduan "lehen mailako" biolentzia jasan, termino estandarretan.
Trantsiziozko zuzenbide feminista:
Oinarrian zuzenbide trantsizionalaren ideiak ditu. Hau da gatazka egoeretan izandako giza eskubideen urraketak aztertu eta epaitzeaz arduratuko da, edonolako alderdikeria eta gatazkan inplikatutako egituretatik (izan gobernua, izan beste ezein aktore) urrunduta. Helburua du, gainera, bakea eta bizikidetzarako oinarri sendoak ipintzea. Horrek, ordea, badu arriskua, ohiko zuzenbide ustez neutro, baina maskulinizatu eta heteropatriarkala erreproduzitzeko. Mendiaren proposamenean, beraz, trantsiziozko tribunal horrek eta legedi horrek, oinarrian izan beharko du
33 begirada feminista, eta ezinbestean aitortu behar ditu gatazkaren hamaika ertzak eta biolentziaren hainbat forma. Gatazkak emakume horiengan izandako eragina eta batik bat beste gatazkekin elkar gurutzatzean eragindako mina mahai gainean jarri eta epaituko da modu horretan.
4.1- Euskal gatazka 80ko eta 90ko hamarkadetan
Arestian zehaztu moduan, beraz, ezinezkoak dira gatazka egoerak modu lineal batean ulertzea, areago, euskal gatazka bera ere ezin uler daiteke bi lerro kontrajarriren historia moduan. Hain justu, 80ko eta 90ko hamarkadetako testuinguruak agerian uzten du trantsizio deiturikoaren garai korapilatsu horietan ugari izan zirela auzian parte hartzea izan zuten indar politikoak (jakina, politika bere adiera zabalenean ulertuta: herri mugimendua, alderdi politikoak, talde polizialak eta parapolizialak…). Espainiako Estatuan "demokraziaren berrezartzeak" eta mugimendu kontrakulturalak eragina izan zuen orohar lurralde osoan. Ezin alboratu daiteke, beraz, testuinguru horrek Euskal Herrian izandako eragina. Edonola, euskal gatazkan murgilduta edo zipriztinduta egon ziren eragileak eta une hartan Hego zein Ipar Euskal Herrian zegoen egoera lerrotara ekartzea da asmoa. Izan ere, bi hamarkada horietako parte hartze soziopolikoaren konplexutasuna gatazkaren norbaide anitzen isla da: gaur egunera iritsitako errealtoan bi dira aktore nagusiak: ETA batetik eta estatuak (Espainiakoa batik bat, baina baita Frantziakoa ere) bestetik. Testuinguruaren kokapen labur honek hautsi nahi du baieztapen horrekin: lerro bat eta bestea ere anitzak izan dira, eta gatazkaren egitura konplexuagoa. Garrantzitsua da hori jasotzea, izan ere, ikerketan parte hartuko duten andreen bizipenetan ere igarriko baita gatazkaren ertz ugariren kontaketa. Horretarako, batetik labur azalduko dugu garaian Ezker Abertzalearen barne konplexutasuna, eta Espainiako zein Frantziako estatuen jokamoldea gatazkarekiko. Bestalde, Ezker Abertzaleak bi hamarkadotan ikuspegi feminista txertatzearen ahaleginen bilketa labur bat egingo dugu.
Ondorengo datuak ematen du uneko egoera politikoaren konplexutasunaren berri. 1983rako, 6 ziren Euskal Herrian "iraultzaile" izendatutako talde armatuak: ETA, ETApm VII, ETApm VIII pro-KAS, CCAA (Komando Autonomoak), Iparretarrak eta Iraultza (Ernai, 2016). Ordurako, ordea, ETApm-ko zazpikiek erabakita zuten borroka
35 armatua utziko zutela, eta EE Euskadiko Ezkerrarekin harreman zuzenean, eta Espainiako Gobernuarekin negoziatuta lortu zuten 22 preso askatzea eta 70 errefuxiatu Hego Euskal Herrira ekarrarazteko baimena. Euskadiko Ezkerrak, beraz, zenbait urte lehenago ez zuen protagonismoa irabazi zuen ondoko urteetan. Euskadiko Ezkerraren inplikazoiak kasu horretan, Iraultzak EMKrekin zuen lotura estuak, KAS koordinadoraren, eta oro har, Ezker Abertzaleko hainbat egituren sareak, eta herri mugimenduaren norabideak argi adierazten du urteotako Euskal Herriko gatazka ez dela soilik armatutako erakundeez (talde iraultzaileak edo talde polizial zein parapolizialak) osatuta egon. Aitzitik, eragile politiko ugari izan dira nahaspilatuta egon direnak, eta beraz, gatazkako subjektuak ere anitzak dira.
Estatuei eta politika instituzionalari dagokionez ere, segurtasun indarrez harago, inplikazioa nabarmena da euskal gatazkan. 1982an irabazi zituen Felipe Gonzalez buru zuen PSOEk hauteskundeak. 1983an bertan eman zuen Jose Barrionuevo barne ministroak ZEN planaren (Zona Especial Norte) berri. Espainiaren demokraziaren berrezartzean, lehenengoz estrategia konkretu bat bultzatu zuen Espainiako Gobernuak. Horrek, besteak beste ekarri zuen estatuko indar armatuen presentziaren gorakada euskal lurraldean. Baita atxiloketen, torturen eta bahiketa kasuen areagotzea ere.
Garaikideak dira, gainera, Batallon Vasco Españolen ekintza parapolizialak (1982 aldarrikatu zituzten hainbat atentatu), eta 1983an bertan hasi zen GAL taldea Ipar Euskal Herrian ekintzak egiten. Espainiako Gobernuaren barne ministeritza taldearen jardueraren jakinaren gainean zegoela aski ezaguna da. Taldearen helburu nagusia izan zen Ipar Euskal Herrian kokatutako euskal errefuxiatu saldoaren artean ikara zabaltzea, Frantziar estatua Espainiaren alde posizionaraztea, eta ETA ahultzea.
Izan ere, ordura arte, euskal errefuxiatuentzako gune aski lasaia zen Ipar Euskal Herria bertan bizitzeko. Ehundaka ziren bertan bertan bizi zirenak; ezagunak dira Baiona, Ziburu, Donibane Lohitzune eta Miarritze, harrera hori egiteagatik, besteak beste. Gainera, garai horietan bazen Ipar Euskal Herrian beste talde armatu bat: Iparretarrak, eta horretaz gain babes sare zabal bat sortu zen errefuxiatuei beharrezko harrera eta arreta eskaintzeko. Ipar Euskal Herriko jendartea ere, beraz, inplikatuta
36 zegoen, orobat, euskal gatazkarekin. Ordea, GALek 3 urtetan 27 lagun hil izanak, eta egindako beste hainbat jarraipenek eta erasoek itogarri bihurtu zuten bertako giroa. Era berean, Frantziako estatuak ulertu zuen Espainiako gobernuaren mezua, eta 1987ko urrian inoiz egindako sarekada handiena egin zuen euskal errefuxiatuen aurka. Guztira 200 kide atxilotu zituzten. Horietako batzuk espainiaratu eta beste batzuk deportatzeko.
Ipar Euskal Herrian ez ezik, Hegoaldean ere giro bizia zegoen. Ezker Abertzalearen gazte antolakunde zen Jarraik erabaki zuen beste zenbait herri mugimenduk aldarrikatzen zuten aurka intsumisoen kanpainarekin aurrera ez egitea. Horrek, ordea, zatiketa ekarri zuen ezker sektorean, baita 1986ko irailean Yoyes ETAko buruzagi ohiaren hilketak ere. Era berean, 80ko hamarkadako lehen urtetako borroka nagusietakoa izan zen Lemoizko zentral nuklearraren itxiera, eta ETAk ez ezik, hainbat eragile ekologistek ere izan zuten bere protagonismoa. Areago estrategien kontrakotasunagatik izan zituzten hika-mikak euren artean. Zenbait txostenek, gainera, urte hori bera (1986) jartzen dute dispertsioaren hasiea moduan: Herrera de la Manchako espetxean zeuden 13 euskal preso urrundu egin zituzten (Ernai, 2016).
Ondoko urtetako giroa ere parekoa izan zen. Tinkoa eta tentsoa, ekintzaerrepresioa-ekintza logikaren barnean kokatuta. Herri mugimendua eta politika instituzionala, biak zeuden bor-borka. Testuinguru horretan herri mugimendua ez ezik, indar politiko instituzionalak ere hasi ziren negoziaketetarako prestatzen. Ezin ahaztu baititzakegu Euskal Herriko instituzioek eta alderdiek gatazkaren bilakaeran izandako parte hartzea ere. Horren adibide, 1988an Ajuria Eneako Paktua sinatu zuten garaian legebiltzarrean zeuden indar politiko guztiek (PNV, PSOE, EA, CDS, EE eta IUk) HBk izan ezik, ETAren biolentziaren aurka. Nafarroako Gobernuan ere gauza bera egin zuten, nahiz eta orduko hartan EA ere aurka azaldu zen. Hala iraun zuen giroak, arik eta 1989an Argeleko negoziazioa heldu zen arte.
Argeleko negoziazioen porrotak eta 1992an ETAren zuzendaritzaren aurka Bidarten egindako operazio handiak, kolokan jarriko ditu ordura arte Euskal Nazio Askapen Mugimenduak (era zabalenean) aurrera eramandako estrategiaren zimenduak. Egoera iraultzeko Txinaurriak barne eztabaida jarri zuen abian Ezker
37 Abertzaleak. Euskal Nazioaren egituratzea eta borroka armatua, bi ildo horiek modu paraleloan lantzea berretsiko dute militanteek, eta ordutik aurrera, ETAk egitura militar are sendoagoa erakutsiko du. Euskal gizartearen kopuru handi bat bere jardueraren aurka kokatuz. Izan ere, orduan hasiko da ETA kargu politikoak dituzten herritarak ere hiltzen.
Kalean, berriz, errepresioa eta erantzuna eskema zen nagusi. Kale Borroka delakoak geroz eta presentzia handiagoa hartu zuen, eta poliziaren (Ertzaintza, Guardia Zibila eta Polizia Nazionala batik bat) erantzuna are bortitzagoa izan zen. Areago Grupos Y deituriko talde moduan definitu zituzten indar polizialek, hala, gazte antoolatu horiek ETAren beste komando bat baliran atxilotu, inkomunikatu eta epaitu ahal izateko. Horren erakusle, 879 lagunen tortura kasuak jaso dituzte berriki EAEn izandako tortura kasuen inguruan Eusko Jaurlaritzak argitaratutako ikerketan (Etxeberria, et al. 2017).
ETAk, ordea, jarraitzen zuen ekintza bortitzekin. Ortega Lara espetxe zaina bahituta eduki zuten 1997ko ekainera arte, eta hilabete geroago baitu zuten Miguel Angel Blanco. Euskal presoak 48 ordutan Euskal Herriratzearen ordainetan askatuko zutela esana zuen ETAk. Ermuako PPko zinegotzia zen Blanco, eta euskal gizartea bahiketaren aurka mobilizatu zen inoiz baino kementsuago. Espainiako estatuak erantzun ez, eta hil egin zuen ETAk zinegotzia. Inoiz baino aurkakotasun handiena jaso zuen ETAk orduan. Eta, judizialki, Ezker Abertzalearen beste erakundeen aurkako jarrera areagotu zen, baita herri mugimenduaren kriminalizaziao ere. Horren adibide, 18/98 makrosumarioa. Besteak beste, Egin egunkaria eta irratia itxiarazi zituzten. Edonola, kaleko giroa erabat tentsiozkoa bazen ere, Hego Euskal Herriko indar politiko, herri eragile eta sindikatu zenbaitek egin zuten apustua 1997-1998 urte artean Lizarra-Garaziko akordioa adosteko. Helburua zen euskal gatazkaren erro politikoa gainditzeko akordioa bilatzea. Apurka egindako ibilbidean, mugarri da esaterako 1999an egindako manifestazio handienetarikoa. Bilbon deitu zuten Lizarra-Garazi akordioko sinatzaileek eta jende andana bildu zen bertan. Gainera, urte bereko otsailean Euskal Udalerrien asanblada aurkeztu zen 600 zinegotziz osatuta (Ernai, 2016).
Laburbilduz, beraz, ezinezkoa da euskal gatazkaren irakurketa linean eta aldebakarra egitea. Aitzitik, lerrototan bilduta ikusi ahal izan dugun moduan, ugari dira aztergai ditugun bi hamarkadetan inplikatuta egondako eragileak, alderdiak eta norbanakoak. Elkargurutzaketa eta ertz guzti horiek, geure ikerketako subjektu diren emakumeen kontaketetan ere islatuta ikusiko ditugu, eta testuinguruaren kokapen labur hau egiteak ahalbidetuko du gatazkaren subjektuen erradiografia zabalago bat egiten.
Hego Euskal Herria borroka askoren pizgarri izan zen urteotan, baina mugimendu feministak eta Ezker Abertaleak izandako harremana, Ipar Euskal Herriko emakume abertzaleei dagokie hein handi batean. Ipar Euskal Herriko emakume abertzaleak izan ziren emakumeen eskubideen aldeko borroka lehen lerroan jarri zuten aitzindariak. 60Ko hamarkada amaieran hasi zuten lanketa, eta 1974ean sortu zen Emazteak Iraultzan taldea; jendarte eta nazio askapenari emakumeen askapenaren aldarria gehitu zion kolektiboa. Hego Euskal Herrian, berriz, aipagarria da 1978an Koordinadora Abertzale Sozialista KASeko Emakumeak antolakundea sortu zela (KAS Emakumeak). Horrela, 1975ean sortu zen koordinadoraren helburu laukoitzari (Euskadi independentea sozialista, batua eta euskalduna), ez patriarkala gehitu zioten (Dañobeitia, 2016). 1984an, Ipar Euskal Herrian Aizan sortu zen; emakume sozialista eta indepedentistaz osatutako erakundea. Ez zegoen KASen barruan kokatuta baina lotura politiko handia zuten, eta, horregatik koordinadorak eta talde feministak aldarrikapen txosten bateratua argitaratu zuten 1984ean. 1987rako, berriz, KAS barnean erakunde feminista autonomoa sortzeko prozesua jarri zen martxan; Egizanen sorrera izango zena (Aranguren; Epelde; eta Retolaza, 2015). Talde honen arabera sozialismoa zen emakumeen zapalkuntzaz askatzeko alternatiba. Egizanek 2000ko hamarkadan utzi zion jarduteari. Eta erronka berdinarekin, baina ikuspegi ezberdin batetik, euskal emakumeen zapalkuntza hirukoitzaren arazoari erantzuna ematen dion Bilgune Feminista sortu zen 2002ko urtean.
Lehenago ere azaldu moduan, ezin une egokiagoa da ondorengo gaiari heltzeko. Areago, bada dagoeneko Euskal Herriko gatazkaren konponbidearen prozesuan ikuspegi feministaren gabeziaz mintzatzen denik. Bi dira, nire ustez, ikerketa hau uneotan egitea ahalbidetzen duten faktoreak: borroka armatuaren fasea amaitu izana eta gatazkaren ondorioei bereziki erreparatzea bata, eta bestea, Euskal Herriko mugimendu feminista azken urteetan indartu izana, eta nazioarteko zein bertako gatazka armatuen irakurketa feminista planteatzen ari direla, gatazken subjektuak aniztuz. Oraingoz, ordea, ez da lortu irakurketa hori gatazkak zeharkatutako eremu guztietara hedatzea, eta soilik lehen lerro horretan jarri da arreta. Ikerketa hau testuinguruan jartzeko, beraz, beharrezkoa da borroka armatuaren amaieraren laburpen bat egitea, baita egun gatazkaren ondorioen konponbiderako lanean ari diren eragileen berri ematea, baita ikuspegi feminstatik halako prozesuetan izandako eragina azpimarratzea ere. Esate baterako, Kolonbian.
4.2.1- Gatazkaren konponbiderako bidean.
Luze eztabaida daiteke Euskal Herrrian noiz jarri ziren gatazkaren konponbiderako lehen zimenduak. Ikerketa honetan, ordea, azken urteei erreparatu eta ETA erakundeak egindako alde bakarreko bideko zenbait urratsi erreparatuko diegu, batik bat, horrek gainontzeko eragileetan izandako bilakaera aztertzeko asmoz. Hala ba, 2011ko urriaren 17an, Aieteko Bake Konferentzian Euskal Herriko eta nazioarteko hainbat eragile elkartu ziren ETAren amaieri eta gatazkaren ondorioei heltzeko bideorri bat zehazteko. Hona konferentzian parte hartu zuten eragileen ordezkaritza zabala: EAJ, PSE-EE, PSN, PSF, Alternatiba, Abertzaleen Batasuna, EA, Aralar, Ezker Abertzalea, Ezker Batua Berdeak, Geroa Bai, Izquierda-Ezkerra, UMP, Moumevent Democrate, ELA, LAB, ELK, UGT-Euskadi, Confédération français démocratique du travail, Confebask, Donostiako Udala, Gipuzkoako Foru Aldundia. Horiek denak bildu zituzten eratu berri zegoen Nazioarteko Egiaztatze Batzordeak eta Lokarrik. Eta egunaren amaieran Aieteko adierazpena egin zuten nazioarteko sei pertsona ezagunek: Kofi Annan, Gerry Adams, Bertie Ahern, Jonathan Powell, Gro Harlem Brundtland eta Pierre Joxe. ETAri eskatu zioten jarduera armatua uzteko, eta
40 Frantziako eta Espainiako estatuei dei egin zieten gatazkaren konponbiderako elkarrizketa irekitzea. Handik 3 egunetara, urriaren 20an, ETAk behin betiko su etena aldarrikatu zuen. Aldi hartan, gizarte eragileetako ordezkariak egon arren ez zuten mugimendu feministako kiderik gonbidatu, eta gatazkaren ondorioei heltzeko bideorrian ez zuten genero ikuspegitik inolako analisirik txertatu. Adierazpen nagusia egiteaz arduratu zirenak ere gizonezkoak izan ziren guzti-guztiak.
2012an eta 2013an sortu ziren hurrenez hurren Bake Bidea Ipar Euskal Herrian eta Hego Euskal Herrian Foro Soziala. Herri eragileak izan dira bi horiek hasieratik, eta helburua izan dute Euskal Herriko herri eragileekin zein instituzio publikoekin harremanak estutzea gatazkaren amaiera ordenatu bat zehazteko eta horien ondorioei heltzeko. Orain gutxi arte (gatazkaren ondorioei erreparatu arte), ezer gutxi aipatu dute bi eragile horiek ikuspegi feminista gatazka armatuen analisian txertatzeaz. Foro Sozialak 2017an egin zuen lehenengoz halako kanpaina bat: "Nik sinisten dizut" deiturikoa, zeinak gatazkak iraun bitartean biolentzia bizi izan zuten hainbat emakumeren testigantzak jaso eta gatazken pluralitatearen inguruan eztabaida piztu zuen. 2018ko apirilean Armagabetzearen, Desmobilizazioaren eta Bergizarteratzearen (DDR) inguruan egindako jardunaldietan gonbidatu zuten Justine Masika, Kongoko ekintzailea eta Synergy of Women for Victims of Sexual Violence erakundeko koordinatzailea, gatazka armatuetan emakumeek jasandako biolentzia sexualaren inguruan hitz egiteko. Bake Bideanek ere azken urtean txertatu du diskurtsoan genero ikuspegia.
Ustez elkarrizketak, ordea, apenas eman zuen uztarik, eta Ezker Abertzaleak hausnarketa prozesua abiatu eta eraldaketarako oinarriak jarri arren, gatazkaren ondorioei heltzeko oztopoak egon ziren. Hala heldu zitzaion "aldebakarreko prozesu" deiturikoari. ETAk, bestelako eragileen (NEB, Bake Bidean, Foro Soziala…) laguntzarekin eta zenbait instituzio publikoren isilpeko lanaren bidez (Esnaola, 2017) armagabetze osoa egiteko hautua egin zuen 2013an. Handik urtebetera, 2014ko otsailean ETAk eta NEBek agerraldia egin zuten armategi-zigilatzearen egiaztatzearen hasiera argitan emateko. Parte hartzaile guztiak izan ziren gizonezkoak. Espainiako Auzitegi Nazionalean deklaratu behar izan zuten hurrengo egunetan NEBeko ordezkariek. Urte horretan bertan Ipar Euskal Herriko ia sentsibilitate politiko guztiek
41 bat egin zuten Baionako adierazpenarekin. Armagabetzea eta gatazkaren ondorioei heltzea adostu zuten adierazpenean. Lokarrik ere armagabetze plana argitaratu zuen, eta baita Eusko Jaurlaritzak ere. Espainiako eta Frantziako estatuekin negoziatzetik urrun, Euskal Herriko eragileen agentzia are eta nabarmenagoa bihurtu zen armagabetzearen aferan.
Elkarrizketarako aukerarik gabe, geroz eta indar handiagoa hartu zuten hurrengo urteetan Foro Sozialak eta Bake Bideanek, nazioarteko beste gatazka armatuetan gertatu ez bezala, gatazkaren eragin zuzena jasandako estatuek ez zuten inolako prozesurik ireki nahi auziari amaiera emateko. Foro Sozialak eta Bake Bideanek Eusko Jaurlaritzari, Nafarroako Gobernuari eta sortzear zegoen Ipar Euskal Herriko Elkargoari eskatu zioten auzioaren erantzukizuna hartzeko. Ezker Abertzaleak, aldebakarreko eskeman jarraituz Abian prozesuaren ondorioak argitaratu zituen, nahiz eta jakina den Frantziako estatuarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin zuzeneko harremanetan egon zirela urte luzez (Esnaola, 2017). 2016a zen ordurako, eta Ipar Euskal Herrian indarra hartuz joan zen gizarte zibilia ahaldundu eta bera izan behar zela armagabetzeaz arduratu behar zen subjektua. Luhusokoa1 etorri zen orduan, 2016ko abenduaren 16an. Baina, atzera begira jarrita ohartuko gara instituzioetatik gizarte zibilera egindako saltoak, eta gizarte zibilaren agentziaren jabetzeak Ipar Euskal Herrian, apenas egin diela lekurik emakumeei. Egindako kronologia laburrean gutxi dira publikoki gaiaren ardura hartu duten emakumeak, bideorri politikoa aurkeztu dutenak edo modu batean edo bestean gatazkaren ondorioei heltzeko legitimitatea izan dutenak. Aipatzekoak dira horien artean Anaiz Funosas Bake Bideaneko eleduna, Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko presidentea eta Sylviane Alaux PSko militantea. Argazki hori ez dago errealitatetik urrun. Berriki argitaratutako Luhuso: ETA-ren armagabetze zibilaren kontakizuna (Esnaola, 2017) eta El desarme: la vía vasca (Egaña, 2017) liburuetan agerikoa da publikoki emakumeek izandako presentzia eskasa. Hain justu, elkarrizketatuen bosten bat (%20) dira emakumeak.
1 2016ko abenduaren 16 iluntzean "bakearen artisauak" deiturikoek ETAren armak deuseztatzeari ekin zioten eta Frantziako Poliziak atxilotu zituen Jean Noel Etxeberri, Beatrice Molle-Haran, Mixel Berhokohirigoin, Mixel Bergouignan eta Stephane Etxegarai
Luhusoko gertakariaren ostean, Bakegileek zabaldu zuten ETArekin izan zuten harremana, eta adierazi zuten Ipar Euskal Herriko gizarte zibila prest zegoela armagabetzea bururaino eramateko. Polizia operazioan atxilotu zituzten kideetan bakarra zen emakumea, Beatrice Molle, genero ikuspegitik aztertzekoa berak jokatutako papera ere. Kazetaria da Molle, ibilbide luzekoa. Baina gertakarien ostean jasotako kroniken eta armagabetzearen inguruan egindako liburuetan, Molleren papera mugatu da ekintza egiteko "etxea uztera". Areago, Molleren konfiantza bermatzen duen beste aldagai bat azpimarratzen dute kronika liburuek: "Xibun Haran-en alarguna zen. Ipar Euskal Herrian abertzaletasunaren figura historikoetako bat da Haran" (Esnaola, 2017: 11). Gauzak horrela, atxilotu egin zituzten Errekarte baserrian Luhuson gau hartan zeuden kideak, baina, ordurako abiatua zegoen Bakegileen mugimendua. Ipar Euskal Herriko gizarte zibilak amaituko zuen ETAren armagabetzea.
Sei hilabetez abiada bizian egin zuten lan publikoan eta pribatuan Euskal Herriko instituzioek zein eragileek. Adostasunak eta desadostasunak tartean, 2017ko apirilaren 8an irudikatu zuten ETAren eramateko desarmatzea. Ipar Euskal Herriko gizarte zibileko hainbat kidek (argazkietan batik bat gizonak ageri dira) izan zuten armategiak Frantziako poliziari entregatzeko ardura. Lokarrik, gainera, amaitutzat eman zuen bere ibilbidea.
Armagabetzearen blokeoa pasata, heldu diote eragile ia guztiek gatazkaren ondoriez hitz egiteari, eta orduan hasi dira lehen aipatutako foro, jardunaldi eta egitasmoak antolatzen. Horrek adierazten du, beste behin, Euskal Herriko gatazkaren kontaketan apenas egon dela euskal iruditerian emakume subjekturik, eta ondorioak jasan dituzten bigarren edo hirugarren lerroko subjektu pasibo gisa irudikatzen direla. Areago, azken ekintza publiko nagusian, 2018ko maiatzaren 4an, ETAren amaiera baieztatzen zuen ekitaldian 84 gonbidatutatik 27 ziren emakumeak (laurdena ere ez). Oraingo honetan, mugimendu feministako kide bakarra gonbidatu zuten.
Laburbilduz, gatazka armatuaren amaieran parte hartu duten, eta subjektu nagusi izan direnak, oraingoan ere gizonezkoak izan dira. Ondorioz, balizko bake baterako zimenduak jartzen ariko liratekeenak ere gizonezkoak lirateke. Eta, hortaz, bakeraren ikuspegi androzentrikoa nagusituko litzateke, bestelako gatazkak eta
43 urteotan emakumeek izandako agentzia eta jasandako mina ez litzatekeelako aitortuko. Horrelako espazioetan eta foroetan emakumeek lekurik ez izateak, eta genero ikuspegia gatazkaren ondorioen eta bake diskurtsoetan presente ez egoteak memoria kolektibo(et)an arrakalak sor ditzake:
Euskal jendartea osatzen dugun emakumeon kontakizun askotarikoek gure memoria kolektiboaren parte izan behar dute, baldin eta bakerantz egin nahi dugun trantsizio honek zilegitasun eta sinesgarritasun minimoak eduki nahi bditu. Beste modu batera esanda, euskal emakumeei ere egia zor zaie. (Mendia, 2016:115)
Agerikoa da euskal gatazkaren inguruko lanketak egiteko testuingurua aldatu dela. Horrek, ordea, bortxaz ez du ekarri emakumeek auzian eduki duten paperaren inguruko hausnarketa, ezta gatazkaren beraren irakurketa eta memoria feminista bat eraikitzeak. Lehenago aipatu moduan gatazkaren ondorioei heltzeko taldeetan eta lanean ari direnak -modu publikoan-, batik bat gizonezkoak izateak, ez du inondik ere gatazka armatuen analisi androzentrikoen dinamikarekin hausten. Ordea, azken urteotan Euskal Herriko mugimendu feministak modu batean eta bestean ekarpena egin dio gatazkaren irakurketari eta gatazkaren ondorioen irakurketari genero ikuspegia txertatzeko. Nolabait, mugimendu feministako sektore bat ari da (hautu erabat kontzientea ez izan arren), euskal gatazkaren memoria feminista txiki bat osatzen. Oraingoz, baina, orohar gatazkaren lehen lerro gisa definitu izan den horretan parte hartu duten emakumeen esperientzia (erakunde militar bateko kide izatea, borroka nazionala eta feminismoa uztartzea…) eta bizitako ondorioak (tortura espezifikoak, espetxe sistema heteropatriarkala….), aztertu dira. Hala ere, izan dira azken 60 urteetako gatazken pluraltasuna aintzat hartzeko abian jarritako zenbait ekinbide. Horiek dira, hain zuzen ere, gatazkaren inguruko errotiko analisia egiten duten egitasmoak. Ez dira asko izan, ordea, eta horregatik, ondorengo lerroetan 2011k hona mugimendu feministak gaiaren inguruan egindako zenbait hausnarketa bilduko ditugu; bai herri mugimenduari dagokionez eta baita maila teorikoari ekarpena eginez ere.
Hainbat faktorek eragingo zuten Euskal Herriko Mugimendu feminsitak loraldia izatea 2011tik aurrera. Hainbat eztabaidagunetan eta kolektibotan sarearen indartze hori bete-betean lotua izan da gatazka armatuak zentralitatea galdu izanarekin. Era berean, hainbat kolektibo feministen azken urteetan bere egin dute euskal gatazkaren ondorioen inguruko analisi feminista egin beharraren aldarria, eta areago, atzerriko (batik bat Kolonbiako) gatazken konponbideari erreparatu diote bertako zenbait ikerlari feministek. Edonola ere, aipatu dugu euskal gatazka genero ikuspegitik aztertuta egindako lanak eta aldarrikapen zein egitasmoak aipatuko direla atal honetan. Egia da, behin betiko su etenaren aurretik ere osatu zirela gatazkaren inguruan horrelako zenbait irakurketa (Del Valle, 1985; Alcedo, 1997), eta baita zenbait egitasmo politiko (horietan ezagunena Eusko Legebiltzarreko emakume politikariek osatutako Ahotsak) kolektiboa. Gaur egunera ekarrita ordea, 2011tik aurrera egindako egitasmoak izango ditugu aipagai.
Horietan berritzaileena izan daiteke Bertha Gaztelumendi zinemagileak 2012an argitaratutako Mariposas en el Hierro dokumentala. Berritzailea, euskal gatazkaren ondorioak jasandako hainbat emakume (anitzen) ikuspegia jasotzen duelako batetik, eta gatazka politikoaren ikuspegia ere anizten duelako (indarkeriaren bizirauleak dira protagonista; gatazka armatuarenak batzutan, indarkeria sexistarenak bestetan, edo lan arloko biolentzia jasan dutenak). Ikusentzunezkoak, nolabait jasotzen du euskal gatazkak iraun bitartean hainbat eta hainbat emakumek bizitako biolentzia. Indarkeria horien jatorria kontuan hartu bai, baina emakume horiek urteotan bizitakoaren berri ematen du dokumentalak, lehenago aipatu moduan gatazken ertz diferenteak auzitan jarriz eta emakume horien agentzia kontuan hartuz.
Handik bi urtera egin zen, Ondarrun Emakume Abertzaleen VI. Topaketa. Goizetik arratsaldera testuinguru berri horretan emakume* abertzaleek zein paper jokatu behar zuten eztabaidatu zen bertan. Gatazkaren ondorengo egoera soziopolitikoaz hitz egin zen, eta lehen aldiz aipatu zen publikoki trantsizio feminista kontzeptua. Balizko bake egoera batean Euskal Estatu Feministak ere zein beharko lukeen aletu zuten arratsaldeko mahai inguruan Jule Goikoetxeak, Ainhoa Etxaidek, Josebe Iturriotzek, Idurre Eskisabelek, Saioa Iraolak, Ana Murciak eta Jeanne Rolandek. Nork bere lekutik trantsizio feministaz eta balizko euskal estatu feministaz
45 ekarpena egin zuen bertan. Euskal Herriko mugimendu feministaren norabiderako zenbait oinarri jarri zituzten, eta ikerketa honen gaiari dagokionez, topaketa horietan identifikatu zen mugimendu feministak behar zuela izan gatazkaren ondorengo bidean subjektu aktibo.
2015ean kaleratu zuen Bilgune Feministak Hau ez da gure bakea manifestua, azaroaren 25aren harira. Hala zioten artikuluaren amaieran: "Bakearen aroa bada, izan dadila denontzako bake garaia". Horrela, auzitan jartzen zuten euskal gatazkaren ondorioen inguruan ordura arte egiten ari zen irakurketa. Alegia, gatazka armatuaren alde bateko eta besteko biktima zuzenak soilik kontuan hartzea ondorioen biktima gisa, eta gainontzeko gatazkei arretarik ez ipintzea salatu zuten. Nolabait, Bilgune Feminista engaiatu zen gatazkaren ondorioak ikuspegi feministatik lantzearen eginbeharretan parte hartzera. Urte berean antolatu zituzten ondorengo urteetan mugarri izango ziren UEUren jardunaldiak: Hau ez da gure bakea eskola feminista. Lehenik Iruñean, ondoren Bilbon, euskal gatazkaren inguruko irakurketa feminista eta memoria kolektiboaren inguruko hausnarketa bultzatu zen. Oihana Etxebarrietak, Zuriñe Rodriguezek eta Arantza Santesbetanek antolatu zituzten; euskal gatazkaren iruditeriaren inguruko analisia egin zen, eta lehen aldiz hitz egin zen gatazkan parte hartu zuten emakumeen inguruan, zein gatazkan zuzenean parte hartu ez baina horren eragina bizi izan duten emakumeen inguruan (presoen bikoteen inguruko gogoeta, Oihana Etxebarrietaren eskutik).
Ikastaroak lehen adreilua jarrita, Oihana Etxebarrieta eta Zuriñe Rodriguezek idatzi zuten Susa argitaletxearen Lisipe, pentsamendu politiko feministaren bildumako lehen liburua, 2016an: Borroka armatuak eta kartzelak. Hitzaldi sorta eginda, gatazkan zuzenean parte hartutako emakumeen bizi esperientzien ahotsa jarri zuten erdigunean, baita espetxeetako harreman afektibo sexualen inguruko gogoeta mahai gainean jarri ere. Nolabait, urteetan eraikitako gudariaren iruditeriarekin hausten hasi zen mugimendu feminista, eta hala exijitu zuen bestelako errelato batzuk ere memoria kolektiboaren erdigunean kokatzeko. Urte berean antolatu ziren, hain justu UEUren Kartzela eta Euskal Gatazka birpentsatzen. Subjektu feminista baten norabidean ikastaroa. Hala, iruditeriaz harago ere, lehen aldiz hasi ziren gatazkan parte hartu edo parte izandako subjektu berriak izendatzen (emakumeak*, maritxuak, zuzenean parte
46 hartu ez zutenak…). Era berean, horiei agentziarako gaitasuan aitortzen zaie lehen aldiz ikastaro horretan. Areago, 2016aren amaieran, Kalera Kalera egitasmoa bultzatzen dute hainbat preso ohiek. Lehen aldiz emakume presoek beren bizipen propioak kontatzen diuzte haiek protagonista diren egitaraua osatuz. EPPK-k ere iragarri zuen emakume presoekin lanketa berezia egingo zuela.
Gogoeta teorikotik harago, 2017an mugimendu feminista kohesionatzen hasi zen kalean eta praktikan ere presentzia izateko gai horren inguruan. Ez alperrik. Nekane Txaparteko Suizan espetxeratzeak, Ekhiñe Eizagirre mugimendu feministako kidea espetxetik ateratzeak eta Sara Majarenasen auziak aukera eman zuen (edo beharra izan zen) ikuspegi feministatik gatazkaren ondoriozko zenbait gai mahai gainean jartzeko: amatasuna espetxean, kartzela bera egitura moduan, isolamendua, dispertsioaren ondorioak… Horren adibide, urte horretan bertan Valladolideko espetxera martxa antolatu zuen Bilgune Feministak, bertan bakartuta zegoen Nahikari Otaegiri babesa adierazteko. Urtearen ondarrean, Ainhoa Mujikak eta Agurtzane Delgadok salatu zuten emakume huts izateagatik espetxean tratu berezitua jasan zutela eta behartu egin zituztela komunak garbitzera. Urtebete lehenago Fleuyriko (Paris) espetxean EPPK-ko kide emakumeek protesta egin zuten gainontzeko presoekin espetxearen emakumezko moduloen baldintza kaskarrak salatzeko. Lehen aldiz elkartu ziren "preso sozialak" eta "politikoak" borroka berean, eta isolamendura bidali zuten Itziar Moreno kideak. Gaiak oihartzuna hartu zuen Fleuryn zeuden kide gizonezkoek gose greba abiatu zutenean Morenoren isolamendua salatzeko.
Beraz, mugimendu feministak egin du urteotan Euskal Herrirako testuinguru berrirako ekarpena. Areago, hasieran bazterreko gogoetak eta praktikak zirenak bere egin dituzte zenbait urteren ondoren (eta hein batean) gatazkaren ondorioetan buru belarri dabiltzan zenbait egiturek. Horren adibide dira Nik Sinisten Dizut, Foro Sozialaren kanpaina eta Sarek emakume espetxeratuen eta ama kartzelaratuen iguruan egindako txostena eta EPPK-ren azken eztabaidan emakume presoek aurrera eramandako gogoeta propioa. Eztabaida mahai gainean egon, badagoen arren, oraindik ere gatazken aniztasunari eta periferiako subjektuei ez zaie behar besteko ahotsik eman, eta osatze kolektiborako ezinbestekoa izango da hori ere erdigunean jartzea. Horra ikerketa honen ekarpena.
Txosten osoan zehar behin eta berriz aipatu moduan, ikerketa honen misioetako bat da marko metodologiko egoki bat sortzea gatazken ondorioak bizi izan dituzten emakumeek zentroko ahotsa hartzeko, eta gogoeta kolektibo bat bultzatzeko. Ez da nolanahiko lana, edonola, beste herrialde batzuetako gatazka armatuen konponbide prozesuetan halakoak abian jarri baitituzte. Euskal Herrian ere Foro Soziala zein Bilgune Feminista ari dira Osatze kolektiboaren kontzeptuaren inguruko gogoeta sustatzen. Ikerketa honetan, beraz, bide horretarako aletxo bat jartzea da asmoa.
5.1.1- Epistemologia feminista eta ikertzailearen rola kolokan jartzea.
Genero ezberdinkeria aztertzeko zenbait autorek egindako ekarpenak interesgarriak dira, zer aztertzeaz gain, nola aztertzen den hausnartu dutelako. Zentzu horretan, genero ezberdinkerien analisiari egindako ekarpen garrantzitsuenetako bat da epistemologia positibistari eta zientifistari egindako kritika. Kokaleku berritik, ikerketak aurrera eramateko moldeak ere aldatu dira, eta hortaz metodologia berrien eta feministen inguruko hausnarketa plazaratu da. Bestalde, zenbait ikerlarik diote interesgarria dela hain justu ohiko ikerketa teknikez jabetu, eta genero ikuspegitik osatutako diseinu teknikoa egitea. Nik, beraz, ez dut errotik moztuko teknika klasiko
Egiteko moduak, ikerlariaren kokalekuak eta haren jakintza metatuak zein bizipenek, posizio konkretu bat ematen diote aztertzaileari. Donna Haraway-k eman zion izena horri, ezagutza kokatua (1991). Baina, hortik harago, beharra dago ikerketa ereduen eta prozesuen inguruko hausnarketa ere konpartitzeko. Nola jasotzen dugu informazioa? Zein nolako harremana dugu ikertuarekin? Nola jaso subjektibitateak? Eta, are gehiago, nola kudeatu ikerlariarengan jasotakoak izandako eragina? Alegia, jasotako informazioa objektiboa ez dela azaltzeaz gain, nola islatu prozesuan izandako subjektibitate guztiak ikerketan? Txostenean zehar behin baino gehiagotan aipatu moduan, ikerketa honetan ahots horien subjektibitatea eta agentzia jasotzeaz gain, gatazkak berak zein nolako bizipen anitzak eragin dituen aztertu nahi da. Ezinbestekoa da, beraz, datuen bilketaren inguruko gogoeta hori egitea kasu honetan ere.
Hain justu, Euskal Herrian bertan kaleratu dira gai horren inguruko zenbait gogoeta. Horren adibideetako bat da bertan landutako etnografia feministen esperientziak jasotzen dituen Etnografia feministak liburua (UEU, 2016). Hainbat gogoeta egiten dira bertan, agentziak, praktika erresistenteak, subalternitatea eta hegemonia, eta bestelako proposamenak jasotzen dituena. Lerro horretan, subjektibitate horiek jasotzeko moduan proposatzen du Estebanek: Itinerancias corporales delakoa. Gorputza, beraz, egitura eta ekintza elkartzen diren korapiloa da. Horrek, era berean, kasu konkretuetara jotzeko aukera ematen du, eta baita bizipen horiek kolektibotasunean eta espazio sozialean kokatzeko ere. Hala, errealitate berriak ezagutu, eta andrazkoek eragiteko daukaten gaitasuna azaleratzen da. Bada, beraz, ikuspegi antropologikotik genero ezberdinkeria aztertzeko ekarpen bat ere. Azken batean, ikerketa helburua soilik informatze izatetik subjektuen ahalduntzea izatera ere igaro daiteke modu honetan; nolabaiteko kontzientzia hartze prozesua gertatzen baita. Dagokigun ikerketa honetan, sakoneko elkarrizketak egingo dira, itinerarioen beharrean, baina, finean, garrantzitsua da azpimarratzea kezka hori egon badagoela, eta beraz, ikerketan parte hartuko duten subjektuengana heltzeko prozesuan hori presente dagoela.
49 Are gehiago, aurrerago diseinu teknikoan azalduko dudan moduan, sakoneko elkarrizketak ez ezik, amaierako kontraste saio bat ere egin da ikerketako sei parte hartzaileekin. Haien proposamena izateaz gain, balio dezake ikerketaz beste, ahalduntze eta elkarbanatze prozesuak sustatzeko. Baina, horrelako lanketak eginak dira dagoeneko, eta horren adibide, Kolonbiako bake prozesuaren harira sortutako Ruta Pacifica de las Mujeresen La verdad de las mujeres víctimas del conflicto armado en Colombia (2013). Honakoa da bideorri horrek elkarrizketak egiteko jartzen dituen baldintzak:
Diseinu teknikoa egiterako unean eredu hartu da elkarrizketatuak aukeratu eta elkarrizketak aurrera eramateko bide orri horrek jarraitzen duen eskema. Beraz, agerikoa da ikerketa hau aurrera eramateko zalantzan jarri behar dela, ezinbestean ikertzailearen eta ikertuaren arteko hierarkia eta botere harremana. Are gehiago, dagokigun ikerketa honetan bezala, ikerketako subjektuek beraiek prozesuaren parte izan nahi badute, eta are gehiago, gorputzean bertan bizitako esperientziak parte hartzaileek inork baino hobeto ezagutzen badituzte.
50 ikerketa honetan ere. Baina ipar-hego aldagaia kontuan hartu beharrean, kontuan hartu beharko genituzke gatazka egoerak bizitako emakumeen esperientzia jasotzen ari garela. Horra galdera beraz, posible da halako bizipenetatik pasa ez den norbaitek horrelako ikerketa egitea? Edo, alderantziz, zein neurritan mantendu daiteke ikertzaile eta ikertuen arteko bereizketa gaiak bete betean harrapatzen baditu guztiak? Alegia, ikertzaileak halako bizipenak baditu, eta ikertuek bat egin nahi badute ikerketa prozesuarekin? Azken ondorioetan jaso beharko dira gai horri dagozkion tentsio guztiak.
Harawayek zioen ezinbestekoa dela ikerlariak bere posizioa zein den azaltzea, hala ikerketaren ikuspegia bera definitzen baitu. Posizioaz gain egiteko modua zalantzan jartzerako unean, ordea, ohartuko gara ikerlariak zaila duela jatorriz duen posizioa eta esperientzia hori hala nola alboratzea (Espinosa, 2014). Horregatik, ikerlari gisa, nola kokatzen garen eta zer aztertzen dugun hausnartzera garamatza, eta gu geu ere, gauden posizioan gaudela, egiten ari garena ikuspegi kritikoz hausnartzeko beharra areagotzen du. Ikuspegi hori oinarrian duen diseinu tekniko bat osatu dut, hortaz: epistemologia feminista zeharlerro duena, ikerlari-ikertu hierarkiaren inguruko gogoeta duena (guztiz hautsi ez den arren) eta emakume hauen bizipenak akademiarako jakintzaz gain, herriarentzako ezagutza gisa landuko duena.
Gorputzetik ere etnografia egitea da helburua, betiere une oro eraldatzen ari diren testuinguruetan kokaturik. Etnografia mota hori garrantzitsua litzateke ikuspegi feminista batetik arrazoi ezberdinengatik. Batetik, gorputzean bertan gauzatzen delako eta generoa eraikitzen eta deseraikitzen den testuinguruekin harremanetan dagoelako. Bestetik, pentsamendu androzentrista garaikideak sortutako dikotomiak zalantzan
Esan bezala, etnografia feministaren bidetik teknika kualitatiboak erabiliko dira ikerketa honetan: sakoneko elkarrizketak izango dira informazio iturri nagusiak, baina lehenago ere aipatu bezala, kontraste saio bat egingo da ikertuekin, haiek hala eskatuta, ikerketan jasotakoak berrikusteko batetik, elkarren esperientzien berri izateko, bestalde. Teknika bakoitza zertan den, eta ikerketa subjektuak hautatzerako unean zein aldagai kontuan hartu diren azaldu aurretik, beharrezkoa da esplikatzea zein den ikerketaren unibertsoa, eta zein nolako lotura dudan ikertuekin. Izan ere, horrek eragin du besteak beste ikertzaile-ikertu dikotomiarekin hausteko unean edukitako gorabeherekin.
Euskal gatazkak Euskal Herriko zazpi lurraldeak zipriztindu dituela oinarri hartuta, herrialde osoko argazkia egitea garrantzitsua da, kontuan hartuta, gainera 80ko eta 90ko hamarkadetan Ipar Euskal Herrian ere eragin berezia izan zuela gatazkak. Hala ere, hurbiltasunagatik, eta pentsatuta gerora ere ikerketa honek segida izango duela, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko emakumeak izango dira ikerketa honetan subjektu. Guztira sei andre elkarrizketatuko ditut: bi bizkaitar, hiru gipuzkoar eta lapurtar bat. Adinari dagokionean, zabala da tartea: 30 urtetik 70 urtetara arteko kideak izango baitira eledun; izan ere, helburua da 80ko eta 90ko hamarkadetan militante izandako horien lagun eta senide emakumeek gatazka nola bizi izan duten azaleratzea. Batzuetan aita, besteentzat laguna, beste batzuentzat arreba edo bikotea, gazte edo heldu guztiek bizi izan dute gatazkaren ondorio emozional eta fisikoa. Era berean, aipagarria da, aldagaietan ikusiko dugun moduan, guztiak ez direla egon "gatazkaren" lerro berean, eta horrek aniztu eta aberastu egiten du ikerketa: errefuxiatu baten arreba izan, sasian dagoen iheslari baten ama izan, espetxeratu baten aita, kartzelatik atera berri den baten bikotea edo ETAk hildako baten laguna izateak
52 esperientzia mota diferentea eman dio bakoitzari, edonola, emakume izateak, eta gatazka "periferiatik" bizi izanak, komunean dituzten hainbat aldagai mahai gainean jarrarazi ditu.
Beraz, kontuan hartuta ikerketa laburra dela eta lagina mugatua dela, norberaren ahotsa mahai gainean jartzea da asmoa, baina baita bere aniztasunagatik osoa den ikerketa bat plazaratzea ere. Norberarena eta kolektiboa gurutzatzen diren tokia izango da ikerketa hau; horren adibide izango da, besteak beste, amaieran kide guztiekin egingo den kontraste saioa.
Bestalde, aipatu behar dut elkarrizketatuak lortzeko gehien bat hurbileko errealitateetara jo dudala, eta, ondoren, "elur bolaren" teknikaren bidez, hainbat eta hainbat andrek eskaini didatela beraien kontakizuna ikerketan jasotzeko proposamena. Ikuspegi feministatik egindako bilketa izanda, eta hori zeharlerro gisa kokatu nahi izanagatik, konfiantza sare bat sortzea izan da gakoa. Solasaldi luzeak, eta birritan egindako elkarrizketak egin ditut sei kasutatik lautan. Horrek erakusten du beharrezkoa izan dela andre horientzat babesguneak sortzea. Seitik lau ezagutzen nituen aurrez, are, horien historia gertutik ezagutzen nuen. Beste biren kontaketara hurbiltzeko, berriz, hasierako lau kolaboratzaileek egin dute zubilana. Gainera, ahoz ahoko informazio truke horrek, emakume gehiagorengana hurbiltzeko aukera eman dit, eta etorkizunean haiekin harremanetan jartzeko konpromisoa ere hartua dut. Horra elur bola teknikaren puntu indartsua: batak besteari zertan den esanda, konfiantzazko kate bat sortuta, hasieran helduko ez nintzatekeen zenbait kontaketetara heldu naiz, eta geroz eta andre gehiago daude, gainera, beren kontaketaren berri eman nahi dutena.
Gatazkaz eta biolentziaz ari diren ikerketetan ezinbestekoa da konfiantza hori sortzea, izan ere, ikerketa honetan gertatu bezala, asko dira oraindik publikoki kontatu ezin / edo kontatu nahi ez dituzten istorioak. Batetik pribatutasun hori errespetatzea, eta bestetik isiltasun horiei zentzua ematea, hori da ikerketa honen beste erronketako bat, zalantzarik gabe. Eta, ikerlariak zein posizio duen jabetun izan behar duenez, ezin aipatu gabe utzi andre hauek nirekin izandako konfiantzak baduela nolabait "elkarbanatutako historia"-tik. Garai diferentean bada ere, gatazkaren ondorioak jasaten dituen andre moduan irakurri naute ikerketako subjektu guztiek. Diotena
53 konprenitzen duen ikerlari gisa hartu naute, eta hori abantaila izan da solasaldiak aurrera eramateko. Nahiz eta, gaiarekiko atxikimendu horrek, askotan zaildu egin duen bizipen horiek ikertzaile baten betaurrekoetatik irakurtzea.
Hala ba, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Lapurdiko sei emakume izango dira ikerketako subjektu nagusiak. Guztiek eduki dute euskal gatazkan zuzenean inplikatuta hurbileko kide bat, eta ondorioz, eurak ere, a priori erabakimen propioz ez izan arren, jasan dituzte gatazkaren ondorioak, baita, parte hartzera iritsi ere. Hurbiltasunetik egin dira elkarrizketa sakonak, eta konfiantza sare horretatik abiatuta sortu dira ikerketa subjektuekin harremanak. Horrek ahalbidetu du, finean minez eta parte hartze erdi klandestinoez hitz egitea, ahalik eta segurtasun handiena hartuta. Horregatik, ezeren aurretik aipatu behar da ikerketan erabiliko diren izenak asmatuak direla, esanguratsuak izan arren elkarrizketako zenbait pasarte zuzenean ez jartzea erabaki dutela elkarrizketatuek, beraiek, "salagarriak" izan daitezkeelakoan.
80ko eta 90ko hamarkadetan euskal gatazkak ukitutako andreak dira elkarrizketetako protagonistak. Elkarrizketa sakonen tekniken bitartez, helburua da solasaldi luzeak egitea, gertakari konkretuetan, eta bizipen subjektiboetan murgiltzeko, eta horiek, ondoren, errelato komun batekin alderatzeko. Solasaldi horiek orain arte kontuan hartu gabeko euskal gatazkaren hainbat subjektibitate ezagutzeko aukera emango dute. Guztira sei elkarrizketa egin ditut. Erdi itxita dagoen gidoi bat erabili dut, gehigarrien atalean txertatuta dagoena, eta batez ere garrantzia emango diot, andre horiek bizitako egoera gatazkatsuak azaleratzeari, ohartzeari hori biolentzia izan dela, eta horren aurrean haiek erresistentziarako eduki dituzten praktikak ikusarazteari. Esan bezala, hainbat autorek aipatzen dute horrelako narratibek badutela subjektuaren ahalduntzeko gaitasuna. Solasaldi horiek ahalbidetuko dute emakume horien bizipen konkretuak ezagutzea, eta egoerari aurre egiteko abian jarritako praktikak ezagutzea.
54 Aldi berean, euren subjektibitatean sakontzeko aukera emango dute, eta gai konkretuak testuinguru orokorrago batean kokatzekoa ere bai.
Sakoneko elkarrizketa informazioa lortu asmoz elkarrizketatu baten eta elkarrizketagile baten artean egiten den elkarrizketa profesionala da (Juaristi, 2003). Helburua, ikergai dugun fenomenoa -kasu honetan emakume horiek euskal gatazkarekin izandako hartu-emana— ulertzeko eta aztertzeko gakoak izan daitezkeen aldagaiak edo gertaerak ezagutzea. Juaristik dio komenigarria dela solasaldiak elkarrizketatu eta elkarrizketatzaile bakarrarekin egitea, konfiantzazko testuingurua sortzeko. Kasu honetan, ordea, sakoneko elkarrizketa "ortodoxoen" arauak apur bat hautsi dira gaiaren berezitasunari ahalik eta gehien hurbiltzeko. Kasu honetan, elkarrizketatu guztiek, batek izan ezik, eskatu dute konfiantzazko kide bat alboan izatea elkarrizketak iraun bitartean. Batzuetan besterik gabe parte hartu ez duen lagun bat izan da, baina kasu batean ikerketako bi kidek eskatu zuten elkarriekin egitea elkarrizketa. Kontuan hartuta horrek ahalbidetzen duela ahalduntze prozesu bat, eta bizipen pertsonalak plano politiko zabalago batean kokatzea, diseinu teknikoan onartu da biren baino gehiagoren arteko solasaldia.
Bestalde, elkarrizketek ohi baino gehiago iraun dute. Grabatutako elkarrizketak 6 izan dira, eta guztiek iraun dute 2 ordu eta 3 orduren tartea. Hala ere, jaso gabeko beste hiru solasaldi luze ere izan ditugu, gaiari buruzko lehen hurbilpena egiteo eta konfiantza testuinguru bat sortzeko. Horietan esandako batzuk grabatutako elkarrizketetan errepikatu dituzte, esan ez dituztenak errespetuagatik eta segurtasunagatik ez dira jasoko ikerketa honetan, nahiz eta hautemango den haien perfilak osatzerakoan ere. Ondokoak dira ikerketako subjektuak hautatzerakon garrantzitsuak izan diren aldagaiak:
-Lurraldetasuna: Lehenago aipatu bezala, Euskal Herriak bizitako gatazkaren erradiografia osatu xamar bat egitea da asmoa. Horregatik, lurralde guztiak kontuan hartzea hobetsi da; Ipar zein Hego. Edonola ere, sei elkarrizketatuak Bizkaitarrak,
55 Gipuzkoarrak eta Lapurtarrak izango dira, garrantzia eman baitzaio zazpi lurraldean kontuan hartu beharrean iparraldeko zein hegoaldeko kontaketak jasotzeari.
-Gatazkarekiko kokalekua: Kontzeptu teorikoak argitzen ari ginela esan dugu euskal gatazkak badituela bi lerro baino gehiago, eta frenteak anitzak direla. Hala ere, kontua sinplifikatze aldera, ikerketa honetan kontuan hartuko dira ETAko militante izandakoen senide edo lagunen ahotsak, eta bestalde ETAk hildako baten lagun min baten kontaketa. Gatazkarekiko kokalekua zabalagoa izan daiteke, baina lehen hurbilpen baterako bi albo horiek bereiztea hobetsi dut. Horrek ez du esan nahi, ordea, "bando" batean edo bestean dagoen andre horrek ez duenik ideologia konkretu edo partikularrik. Alegia, aurrerago ikusiko dugun moduan sarri ez datoz bat beren senide edo lagunen hautuak emakume horien pentsamendu politikoarein. Horrek are interesgarriago bilakatzen ditu elkarrizketatuen kontaketak.
-Gatazkan parte hartu duen subjektuarekiko harremana: Gauza bera al da preso baten ama izan ala alaba? Berdina al da espainiako eta frantziako estatuen indarkeria jasatea edo ETAk lagun bat hiltzea? Perfil anitza osatu dut bakoitzaren berezitasunak ezagutzeko eta horiek, ondoren alderaketa batean kokatzeko.
-Sexua: Hasieratik aipatu bezala, elkarrizketatu guztiak izango dira emakumeak. Badu garrantzia, beraien subjektibitate propioak jaso nahi direlako eta orohar urte horietan zehar gatazka bizi izan duten emakumeen ahotsak eraikitzear den gatazkaren errelatoan txertatu nahi delako. Hala ere, bigarren mailako aldagaia da ez baita determinantea izan sei elkarrizketatuetan nor aukeratu erabakitzerako unean.
-Gatazkan parte hartu duen subjektuaren sexu-generoa: Gauza bera al da subjektuan parte hartu duen senide edo lagun hori gizonezkoa izatea ala emakumezkoa? Gure elkarrizketatuen gertuko gehientsuenak gizonezkoak dira. Bada salbuespen bat, ETAko kide izandako eta ondoren ETAk hildako emakume baten lagun mina elkarrizketatuko dut ikerketan, eta beraz, interesgarria izan daiteke alderatzea batean eta bestean bakoitzak zein rol hartu dituen.
-Adina: Zerikusi zuzena du gatazkan zuzenean parte hartu duen horrekin gure subjektuek duten harremanarekin. Izan ere, aita izan gatazkan inplikatuta dagoena, edo haren ama izan, ikuspegia aldatuko da. Horrek, era berean, adinak emandako ikuskera ezberdinak biltzen ahalbidetuko digu. -Ideologia: Bigarren mailako aldagaia izan arren, garrantzitsua izango da aldagaia hau elkarrizketatuen profila osatzerako unean. Izan ere, Posible da gatazka hain gertu bizita ere, norberak kokaleku ideologiko ezberdina izatea. Horrek egoera biolentoei eta gatazkari aurre egiterakoan izandako eragina (edo perfil guztien artean dauden antzekotasunak) aztertzea interesgarria egiten du.
Ondoko taulan elkarrizketatuek barnebiltzen dituzten aldagaien berri emango dugu, eta bertan jasoko dugu elkarrizketak iraun duena eta elkarrizketarako zein babes erabili duten:
Esaldi horretxek laburbiltzen du ongi datozen orrietan aletuko duguna. Rosak anaia izan zuen ETA kidea, 80ko hamarkadan. Errefuxiatu Ipar Euskal Herrian lehenbizi, GALen mehatxuen ostean Bretañara egin zuen ihes, familiak non zegoen jakin gabe. Atxilotu ostean, Espainiara eraman zuten, Carabancheleko espetxera aurrena, Zamorara. ostean. Izan zen Alcala Mecon ere. Espetxetik atera zenetik pasa dira 30 urte dagoeneko, baina gorputzean iltzatuta ditu Rosak zauri horiek. Koro da Rosaren anaiaren gaur egungo bikotekidea. Espetxean ezagutu zuen, eta lagun egin ziren orduan. 15 urteko aldea dute batak eta besteak; Korok badu zauri bat; ingurukoek beti pentsatu izan dutela "preso ohi baten neska gazte engainatua" izan dela, erabakimenik izango ez balu bezala. Ongi ezagutzen du, ordea, kalean heroe den etxeko anti-heroea. Ahulguneak, beldurrak, amets gaiztoak. Horiek kudeatzen aritu da 30 urteotan.
Arantxaren genealogia euskal gatazkak zeharkatzen du erabat. Aita izan zuen preso frankismo garaian, anaia ondoren, 70ko hamarkadaren hondarrean. Haurra eduki berri zuela izan zuen senarra preso, eta lau seme-alabetatik bik kartzela ezagutu dute. Horietako batek segitzen du espetxean, Frantzian, 800km-ra. Bost urtez ez zuen jakin non zuen semea, klandestinitatean baitzegoen hura. "Ama" baten moduan etxekoak babesten saiatu dela dio, baina badaki egoerari aurre egin behar izan diola sarri: lau edo bost aldiz joan da polizia bere etxera, hilean behin 1.600 kilometro egin behar ditu, eta herriko Ezker Abertzalean militantzen jarraitzen du, 71 urterekin. Behin
59 Interviuk erreportaje oso bat idatzi zuen bere inguruan ETAkide baten ama izateagatik. Orduan herriko zinegotzia zen.
Arantxaren semearen laguna da Esperanzarena. 1997an egin zuen ihes eta 7 urtez semea non zegoen ez zuen jakin. Areago, semeak alde egin zuenean haserretu egin zen, eta horregatik "egoista" dela errepikatzen du behin eta berriz. Frantziako poliziak harrapatu zuenean "lasaitasuna" sentitu zuen, baina barne gatazka hori ere ez du ongi kudeatzen, ez baitaki semearentzat onena izan zen. 2002an atxilotu zuten semea, eta ordutik Espainiako eta Frantziako kartzeletan ibilia da Esperanza. 2006an aurkitu zioten gaixotasun larri bat, eta, horregatik, kanpoko sostengu nagusiena bilakatu da, nahiz eta bere ustez ez duen "lan politikorik" egiten. Halaber, Bruselaseko Europako parlamentuan egon da larri gaixo dauden presoen inguruko hitzaldiak ematen.
Izarrek 29 urte ditu. Urte eta erdi zuenetik aita espetxean izan du, baita osaba ere. Haur zenean "normala" zen aitarengana bixitan joatea, beti "ondo zegoela" esatea, eta joan etorrietan nekatzea. 14 urte zituenean, ordea, aitarekin haserretu, eta egotzi zion aitari lehenetsi egin zuela Euskal Herria alaben ordez. Ordutik urteak pasatu ditu aita bisitatu gabe. Frantziako militar batekin ezkonduta egon zen, eta alaba bat izan zuten elkarrekin. Banandu, eta erabaki zuen aitak ezagutu behar zuela iloba. Orain berriz estutu dute harremana. Ez da inoiz militantea izan, eta ezker abertzaletik ahalik eta urrunen egon nahi izan du, baina orain feminismoak eman dio politikoki aktiboa izateko arrazoi bat baino gehiago. Azken urtean presoen aldeko komitean aritu da.
Estitxuk gazte garaian aritu zen ETAren ingurumaritan, baina 80ko hamarkadarako urrunduta zegoen erakundetik. Ez ordea bere lagunak, tartean Dolores Gonzalez Katarain, Yoyes. Mexikon errefuxiatu egon zenean mantendu zuen berekin harremana, baita ondoren Parisera itzuli zenean ere. Giroa gaiztotuta zegoen ordurako, eta itzuli eta urtebetera, 1986an hil zuten Yoyes laguna. Goierriko girotik aldendu zuten Estitxu, eta erabaki zuen hobe zela bolada batez Durangora bizitzera joatea. Hala ere, publikoan bere lagun minaren defentsa egin du urte luzez. Noiz edo noiz begiratu izan du etxe atarian ea inor zain izan duen, eta kotxe azpian ere begiratu izan du, badaezpada ere, disimulu handiz.
Horra ikerketarako elkarrizketatutako sei andreen bizipenak labur kontatuta. Gatazkaren zentro sentitu ez badira ere, jabe dira gatazkak erabat zeharkatu duela haien bizitza. Horregatik, ondorengo orrietan, gurutzatutako gatazkez, biolentziaren forma espezifikoez, praktika erresistenteez eta parte hartze politikoaz jardungo naiz, ikerketako subjektuen hitzak hartuta. Helburua da berriki eraikitzen ari den gatazkaren memoriaren eta errelatoaren eraikuntzan arrakala berri bat irekitzea eta ikustea nola alde bateko eta besteko emakumeek bizi izan dituzten zuzenean ondorioak, eta nola aldez edo moldez parte hartze aktiboa izan dute eguneroko horri aurre egiterako orduan. Ikusiko dugun moduan, norberaren esperientzia propioa izanagatik ere, testuinguru eta irakurketa orokorrago baten barnean ulertu eta interpretatu ditzakegu haien hitzak.
6.1- Gorputzean korapilatutako eta gurutzatutako gatazkak.
Nere bizitza aldatu da. Jun dia 21 urte, ordun gazte zinan, gazte klaro, 49 urte, eta oain 71 itea, ba, hor ere badao alde kalte handi bat, zure pertsona bezela. Eta aldatu da: ba nahi dezu gauzak muitzea, aldatzea zu lasaitzeko, ikustezu adinean aurrera zoazela eta horrek bildurtzen zaitu. Iruitzen zaizu zuk egin behar dezula bere jarraipena, nahiz eta badakizun badagola jendia jarraipen hori egingo dula, baño da beste perspektiba bat. Ez daka zerikusirik ordun zekazun sasoia mentala, fisikoa… nik oain, mentala tarteka ta fisikoa oso tarteka ya. Osea, indar falta bezela nabari det. (ESPERANZA)
Esperanzak dioen moduan, gatazkan zuzenean parte hartu ez, baina senide edo lagun bat "lehen lerro" horretan egon izanak, nolabait eragin die beraiei ere aldaketa egunerokoan. Norberaren erabakia izan ez denez, gainera, barne kontraesanak sortu dizkie, eta askotan, aurretik ere bazituzten gatazka propioekin korapilatu dira euskal gatazkaren ondorioak. Are gehiago, lehenago ere aipatu moduan, gatazka baten zentralitateak ikusezin(ago) bilakatzen ditu bestelako gatazkak, eta ezin albo batera utzi genero sistemaren ondoriozko gatazkak erabat zeharkatzen duela euskal gatazka ere. Elkarrizketatutako guztiek, Estitxuk izan ezik, gizonezko senide edo lagun bat izan dute euskal gatazkaren parte hartzaile, eta
61 hortaz, ikusi ahal izango dugun moduan, ama, bikotekide, arreba edo alaba izan, indartu egin dira emakume hegemoniko moduan hartu duten rola. Alegia, indartu egin da genero sistemak ezarritako sexu-genero rol eta estereotipoen banaketa. Hala, ikerketan parte hartutako emakumeen kontaketetan agerikoa da Zuriñe Rodriguez (2016) ikerlariak egindako bereizketa: full-timeko militante gizonak VS full-timeko emakume zaintzaileak. Edonola, ikusi ahal izango dugunez, bereizketa hori "berezko" sentitzen dute zenbait elkarrizketatuk, areago, Jule Goikoetxea ikerlariak (2015) zioen moduan, polarizatu egingo dituzte jarrera horiek. Beste batzuek, aldiz, korapilo moduan bizi dute, eta sarri ezeroso eta gutxietsita sentituarazi dituzten jarrerak ere jasan dituzte horren harira.
6.1.1- Zaintzaileak, muinetaraino.
Elkarrizketatutakoek aitortu dute eraldatu egin zaiela egunerokoa beraien senide edo laguna gatazkan bete-betean harrapatuta zegoela jakin zutenean. Horietako zenbaitek, erabateko zaintzaile papera hartu dute orduz geroztik. Areago, ama moduan, edo arreba moduan "berez" dagokien zerbait dela azpimarratzen dute, eta nabarmentzen dute egiten duten hori ez dutela erabaki politikoagatik egiten, zaintzaile den edonork egingo lukeela baizik. Batik bat atxiloketen ostean eta kartzelaldi luzeetan areagotzen da barruan dagoen horrekiko arreta mantendu nahi izatea. Horretan bat egiten dute Rosaren, Esperanzaren eta Arantxaren kontaketek. Esperanzak eta Arantxak, gainera, ama izatearekin lotzen dute euren semeen egunerokoa arintzen hartu duten zama eta lana.
Ikusten dezu ya urte batzuk pasa dirala, gu ere ari geala urte batzuk hartzen… eta nik behintzat beti pentsatzen det, ba nahi nuke ikusi etxean, ezta? Eta esaten dezu, posible izango da etxean ikustea? (…) Orain pentsatzen det aber ikusikoeten etxian ni hil baño lehenago. Ematen du zu faltatzen bazea, geldituko direla umezurtz o eztakize, ordun bai, nei horrek emateit gauza edo. Normalian eztet esaten dakatela barruan gauza hoi. (ARANTXA)
Eta, rol hori hartu izanak, hain justu, kontraesanak eta barne gatazkak sortu dizkie. Izan ere, amaren (eta, berariaz, zaintzailearen) papera ongi bete ote duten zalantza egiten dute sarri, eta semeak hartutako erabakiarekin kulpabilizatu izan dute bere burua. Areago, beren burua ere kulpabilizatu dute semearekin haserretzeagatik. Esperanzak gogoan du semeak alde egin zueneko sentsazio hori. Ama moduan bere papera bete ez ote zuen galdetu izan dio askotan bere buruari:
Era berean, Esperanzak lotzen du semearen atxiloketa berriz ere zaintzaile rola (edo ama rola), ongi kunplitu ahal izango duen etapa berri batekin. Hori sentitzeagatik ere, errudun egiten du bere burua; nahiago baitu semea espetxean eduki, eta arreta eman, ez eta semea non dagoen ez jakin eta ezin ezer egin bera hobeto ikusi ahal izateko:
63 Igual ni egoistagoa naiz. Ni enteratu nintzanian (atxilotu zutela) txarla batian nengoen, eta mahaian zeudenak etorri zian zuzenean abixatzera. Eta nik pentsatu nuen: ba ikusi ahalko det, lagunduko diot behar duenarekin. Eske ze… ze gauza ezberdina. Nola liteke maitatu tope eta nik beste sentimendu batzuk edukitzea. Lehen iruditzen zitzaiten beharra izango zula, eta ezin nion lagundu. Eztakit, egoista pura naiz. (ESPERANZA)
Familia barruan bazeuden pikeak. Ze klaro, lau arreba dira, ama eta aita, nahiz eta gutxi zihoan osasunez gaizki zegoelako, eta gero iloba guztiak. Eta gogoratzen naiz holan ezagutu nuela Rosa, bisiten zerrenda eramaten zuena zelako. Oso zaila izan zen lehenengoz bisita bat lortzea. (KORO)
Esperanzak eta Arantxak, neurri batean, asumitu dute zaintzaile rol hori. Ez, ordea, gogoz, Korok, Izarrek eta Estitxuk. Ondoko atalean ikusiko dugu nola, gatazkan parte hartu duen gizon horiekiko zaintzaile lana egin beharrak, eta "bere mesedetara" dagoen emakume izateak egonezina sortu dien azken hiruei.
6.1.2- Zaintzaileak, halabeharrez
Azken bisitan kexatu gira aitarekin, erraiten bainion nire ahizpa gaztea hartzen ari zela ardura asko bere adinerako. Nik hartu izan dut hori urteetan, eta pizua da. Aita ez da ohartzen, mais, erran diot lan handiegia dela. Nik badakit zer den urteetan pisu hori ukaitea, eta ni aldendu naiz mundu abertzaletik hortako. Orain ez dut nahi nire ahizpa gaztea hola ibiltzea. (IZAR)
Baina, full-time-ko zaintzaile rol hori hartzeaz gain, urteen poderioz euskal iruditeria kolektiboan sortu da emakume (ama-alaba-bikote) zaintzailearen irudi hori ere; gudari-aren irudiaren kontrastean (Etxebarrieta, 2016). Eta horrek, kanpora ere egin du emakume horiek "norbaiten" zaintzaile bilakatzea eta sozialki alboratzea benetan nor diren. Ondorengo aipuetan ikusiko dugun moduan, gatazkan inplikatuta dagoen horren hurbileko senide edo lagun emakumea izateak eragin handia izan du bai Kororen eta baita Izarren kasuan ere. Ordea, batek bereari eusten dion arren, besteak bere izate hori ukatzen du benetan nor den munduari erakusteko:
Behar nuen aldendu mundu hortatik, eta behar nintzen sentitu ni, inoren alaba izan gabe. Hortako joan nintzen kolegioaren ondotik lizeo frantseserat, eta urteetan esan nuen nire aita Espainian bizi zela, ez nuen erraten egia. Frantses munduan ibili naiz, frantses lagunak eta bikotekideak izan ditut, eta aldendu naiz mundu abertzaletik. (IZAR)
Alegia, indarrean dagoen zaintzaile-harreman sexo afektiboen kudeatzaile iruditeria horren jabetun izan dira bai Koro eta baita Izar ere. Eta ohartzen dira emakume izateak eragina izan duela gatazkan inplikatutako horrekin sortutako harremanean. Barne gatazka ez ezik, maila sozialean ere ezinegona sortu die, eta horregatik, batek eta besteak martxan jarri dituzte estrategia ezberdinak rol horrekin hausteko. Korok lanaren bidez berretsi du bere izate propioa. Izarrek, berriz, bere izatea "ukatu" du zenbait urtez, gazteagoa zenean, bere ibilbide propioa egin ahal izateko.
Aipatu dut "ama-ona"-ren rolak bete betean harrapatzen dituela euskal gatazkan inplikatuta seme edo alaba izan duten horien amak; bai behintzat Esperanza eta Arantxa. Baina, Estitxuk azpimarratzen du, hain zuzen ere Korok zeharka kontatzen duena: badagoela estereotipo konkretu bat presoen bikotekideen inguruan. Oihana Etxebarrieta ikerlariak ere aurrez landua du gaia Borroka armatua eta kartzelak liburuan (2016). Estitxuk hala dio:
66 arte izan gabeko ardurak hartu behar izan dituztela gatazkan inplikatutako horren sustengu afektiboa, emozionala eta materiala bermatu ahal izateko. Lan hori, ordea, politikoa izanagatik ez da errekonozitu, eta elkarrizketatutako askok egozten diote hori emakumeek egindako lana izateari.
Gainera, bai eurek ere "lan inkondizional" gisa sentitzen dute zaintzarena, eta ez dute espero inoiz halako aitortzarik. Hala uler daiteke Mila Amurriok eta Ane Larrinagak (2012) azaltzen duten moduan, nola ez den egia emakumeek parte hartzen ez dutela: parte hartu bai, baina ezkutuko lanak egiten dituzte sarri, eta hortaz, ez da errekonozitua lan publiko eta politiko moduan. Ezinbestekoa da, beraz, jarduera politikoarekiko adierazpenak aldatzea. Honela bizi dute ikerketako subjektuek lan publikoaren eta pribatuaren arteko dikotomia hori:
Gainera, bai emakume-zaintzaile rola bururaino eraman dutenek, eta baita horrekin hautsi nahi izan dutenek ere, aitortzen dute egindako lanaren balioa, eta era berean, ohartarazten dute inork ez duela lan hori aintzakotzat hartu. Halaber, ez dute sentitzen errekonozitua izan behar duenik, azken finean, "berez" egitea dagokien lana baita:
Alegia, euskal gatazkan senide edo lagun bat inplikatuta izateak, halabeharrez ekarri die elkarrizketatutako emakumeei full-time zaintzaile bihurtzera, eta, ondorioz, are gehiago indartu da genero sistemaren araberako rol eta estereotipoen banaketa. Ikerketako subjektuetan, bi jarrera izan dira rol horien atxikitzearen aurrean. Batetik, badaude muturreraino eta polarizatuta rol hori asumitu dutenak (Arantxa eta Esperanza dira kasurik argienak). Aldiz, badira rol horren aurrean deseroso sentitu eta horrekin hautsi nahi izan dutenak; nahiz eta horrekin hausteko norberaren estrategia ezberdina izan. Horren adibide ditugu Koro eta Izar.
Edonola, azpimarratzekoa da barne gatazkak ez ezik inguru hurbilean ere sekulako eragina duela sustengu sareko emakumea izateak. Hain justu, elkarrizketatutako sei emakumeek askotan darabilte bai "amek" eta bai "bikotekideek" ere jokaleku propioa dutela gatazkan bertan. Badirudi gatazkan inplikatutakoen ama zaintzaile eta bikotekide inkondizional rolak ongi errotuta daudela, eta lotzen dutela "emakume on" izatearekin.
6.2- Biolentziaren hamaika ertzak.
Genero sistemaren araberako rolen atxikitze estuaz gain, ordea, ikerketako sei subjektuek ere jasan dituzte gatazkaren ondorioak, eta egoera biolentoak eta indarkeriazkoak bizi izan dituzte. Arestian aipatu moduan, ikuspegi feministatik biolentzia beraren kontzeptua birpentsatzea da helburua, kontuan hartuz emakume hauek, gatazkan inplikatutako senide edo lagun bat izate hutsagatik zipriztindu dituela indarkeriazko testuinguruak. Halaber, aitortu behar da modu berezituan eragin diela gatazkak. Alegia, ez dute soilik gatazkak berez dakarren indar armatuen (alde bateko zein besteko) errepresioa eta biolentzia jasan. Aitzitik, emakume izateak esplizituki sexualizatutako indarkeria (Mendia, 2012) pairatuarazi die emakume hauei, eta bestetik, orain arte kontuan hartu gabeko, eta aitortu gabeko bestelako indarkeriak ere bizi izan dituzte. Hori da ezkutuko biolentzia, eta horri ere arretaz erreparatuko diot ondorengo lerroetan.
Aipagarria da, alde bateko zein besteko (ETAko militante izandakoen senideen eta ETAk hildakoaren lagunen) emakumeek jasandako biolentziak antzeko patroiak jarraitzen dituela, eta batik bat aldagai bat dela gehien errepikatzen dena: beldurra. Beldur hori, gainera, askotan ez dago lotuta beren bizipen propioekin; gatazkan zuzenean inplikatutako senide edo lagun horren segurtasunarekin baizik. Beraz, indarkeria bizitzeakoan ere, argi gelditzen da ikerketako protagonistek lehenetsi egiten dutela beste horren babesa, beren propioa baino lehenago. Errekonozimendurik ezak, ezikusi bihurtu ditu andre horiek bizitako hamaika ertzetako biolentziak. Dagoeneko, baina, nazioarte mailan hainbat ikerketek jaso dituzte andreek jasandako indarkeria forma propioak (Ruta Pacifica de las Mujeres, 2012; Mendia, 2012, 2013, 2016; Martin, 2009…). Horregatik, lehenago aipatutako biolentzia modu horiek hartu eta dagokigun testuingurura moldatuta, azterketa egingo dut nazioartean erabilitako aldagaiak kontuan hartuz. Hortaz, hiru ataletan banatuko dut ondorengo analisia. Lehenik, biolentzia Bourgoisen arabera ulertuta, gatazka politiko batean estatuko indar armatuen, zein testuingurua aldatu nahi duten eragile armatu horien ondorioz eragindako biolentziaz arituko naiz (2004). Ondoren, emakume izateagatik propio jasandako indarkeria sexualizatuaz arituko naiz. Amaitzeko, indarkeriaren beraren kontzeptu are zabalagoaz arituko naiz, gatazkan inplikatutako senide edo lagun bat izateak emakume horien egunerokoan izandako eragina aztertzeko (familian dela, lagunekin dela, lanean dela…). Nabarmentzekoa da, era berean, emakume horiek ez dutela soilik aurkako parte hartzaileen indarkeria jasotzen. "Talde barruko" biolentzia edo erasoak ere bizi izan dituzte.
Oroitzen dut joan ginelarik aitaren epaiketa bat ikustera Madrilerat. Jarri ginen salaren gibelaldean, eta bost tipok inguratu gintuzten, eta galdegin genien zer ari ziren. Erran ziguten segurtasunarentzat zela, gu babesteko. Salan zeuden biktimen elkartekoak. Aitak irriño bat egin zigun eta ez zuten suportatu. Trufak, irainak, mespretxuzko begiradak… bazen gorrotoa bere begietan. Oso gogorra izan zen. Bai, biolentoa. 15 urte izanen nituen. (IZAR)
Gatazkaren erdigunean ez egonagatik, eta ikusezin bihurtutako subjektu izanagatik, emakume hauek bizi izan dute indarkeria modu erabat zuzenean. Nahiz eta
69 beraiek, hasiera batean, biolentzia bezala ez definitu, agerikoak dira zantzuak eta ondorioak: beldurra, egunerokotasunaren aldaketa erabatekoa, kontrola, eta baita zuzeneko jazarpena ere. Bateko eta besteko andreek antzeko egoerak bizi izan dituzte. Ondorengo aipuetan ikusiko dugu bi aldeetako idar armatuen jazarpenaren beldurrak nola eragina izan duen elkarrizketatutako andreen bizipenetan. Alde batetik ditugu Koro, Esperantza, Arantxa, Izar eta Rosa. Bestetik, Estitxuren testigantza dugu.
Beldurra, beraz, eguneroko sentimendua bilakatu da elkarrizketatutako sei andreentzat. Baina, sentsazio hutsa izatetik urrun, bizi izan dute zuzenean ere indar armatuen biolentzia hori. Etxeko miaketeetan, autoak gelditzerakoan edo espetxera bisitan joandakoan, elkarrizketatuek zuzenean jasan dute estatuko indar armatuen biolentzia. Bourgoisek (2004) azaltzen duen estatuetako egiturek eragindako biolentzia
70 horren zantzuak azaltzen dira, beraz, ikerketa honetan ere. Dagokigun kasuan, hainbat izan daitezke egitura horiek: Ertzaintza, Gendarmeria, Frantziako eta Espainiako espetxeetako funtzionarioak eta militarrak, GAL, Guardia Zibila… Horietako batzuk elkarrizketatutako andreen aipuetan jasotzen dira. Errepresio gisa definitzea kostatu arren, aitortzen dute jazarpena bizi izan dutela:
Berdin zaie haurra ziren, gaztea ziren edo heldua ziren. Nehoiz ez dugu ukan begirada on bat. Beti mespretxuz, beti azkenak gira bisitara sartzen, haurrarekin joaten naizenean ere bortxaz jokatzen dute gurekin. Ez dute sentsibilitaterik, eta ohartzen zara preso sozialen senideekin ez direla hola. Beti izan da hola gartzela, eta hola izango da, seur. (IZAR)
Kasu honetan, Izarrek kontatzen du espetxeetako funtzionarioekin izandako harremana biolento gisa definitzen duela. Izan ere, 28 urte daramatza kartzelara bisitan joaten, eta haur, gazte, heldu eta ama gisa ere espetxe barnean egon denean, deseroso sentiarazi dute aldiro. Baina, kartzelazainak ez dira emakume hauei bortizkeria eragin dieten bakarrak. Hona Arantxak Guardia Zibila etxera etorri zen horietako batean bizitakoa:
Azaldu zian 12tan. (…) Atxiloketa batzuk izan zian eta, eta hoi dena, eta zaude ya bildurrez, eta atia jo zuten, eta esan nun, buf ya badatozte, eta ireki nun atea, ze total, bota ingo zuten (…) eta ras, sartu zian barrua, eta etxe guztia, eta eskailera guztik, eta jarri zuten pegatina beltza ez ikusteko kanpotik. Ya sartu zian, jun zian beste semearen gelara, atera zuten handikan, eta ya joka hasi zian , ni jarri nintzan erdin eta esan nien: "Ikutzen badezute berriro" eta haiek: "buabuabau", esan diet "Como le toqueis…!". Eta ya gelditu ziran (…) Eta beste alaba, klaro 13 urtekin, jarri zan oso gaizki, oso oso gaxki, dardarka, pultsazio batzuk, eske… ta nik esaten nien: "aber uzteko!", esan nien hola ezin zula egon, eta beraiek: "Ya se le pasará", eta nik "que está mal!". (…) Jarri zuten dena hankaz gora. Ze pasa zuten? Ba 5 ordu bai. Gaua hor pasa zuten. Eta gaxki. Geo lanea jun nintzan, eta lanean gaxki. ezin nintzan lanea jun gabe eon, eta hori dana, eta bai bai, izan zan oso gogorra. (ARANTXA)
Butlerrek (2010) esan bezala, ordea, gatazkak iraun bitartean, eta gaur egun ere, ondorioen analisia eta memoria jasotzerakoan, axolarik ez duten gorputzak eta bizipenak dira emakume hauenak, eta modu horretan uler liteke nola zuzeneko errepresioa bizi izanda ere, ez duten ahotsik memoria kolektiboaren eraikuntzan ez eta aitortza publikoetan ere. Espazio publiko eta pribatuaren arteko dikotomia indartuta, etxean eta maila pertsonalean bizitako gertakari horiek testuinguru soziopolitiko konkretu batean jartzea kostatzen da oraindik, eta hortaz, gai politiko baten gisa jasotzea eta aztertzea ere bai. Baina, biolentzia zer den definitzeko erabilitako esanahi hegemonikoen arabera ere, agerikoa da emakume horiek jasan dutela indarkeria. Eta areago, Buorgoisek (2004) erabilitako kontzeptuak nire eginda, indarkeria politikoa jasan dutela ere bai. Izan ere, eraso egin duten estatuko indar armatu horiek, helburua dute haien aurka matxinatzen den talde horri aurre egitea, bortizkeriarekin. Kasu honetan, baina, matxinatzen den taldean parte hartzen duen norbaiten senideak eta lagunak dira indarkeria hori jasan behar dutenak. Aurrerago ikusiko dugun moduan, egoerari aurre egiteko erabilitako estrategiak ere bestelakoak izango dira, guda logika androzentriko batetik haragokoak. Ikusezin eta periferiko izan arren, ikusi daiteke, beraz, nola bizi izan duten zuzeneko bortizkeria hori.
Lehenago ere aipatu moduan, genero sistema indartu egiten da gatazka egoeretan. Hala, bateko eta besteko rolak oraindik ere gehiago indartuz. Horretaz gain, ordea, indarkeriek ere hartzen dute kutsu sexualizatu hori, eta andrazkoak modu berezituan jazartzen dira. Berriki egindako testigantza bilketetan (adb.: Eusko Jaurlaritzak argitaratutako tortura eta tratu txarren txostenean) jasotzen dira emakumeei egindako tortura saio propioak, eta geroz eta gehiago dira halako tratua jasan dutela aitortu duten emakume militanteak (Dañobeitia, 2016). Era berean, testuinguruan azaldu moduan, espetxeratutako emakumeek bizi duten egoera partikularra ere jasotzen dute hainbat kolektibok egindako hausnarketek. Ordea, gatazkaren zentroan egondako subjektu horien bizipenak dira horiek denak, eta inoiz ez da kontuan hartu sexualizatutako indarkeria gisa dagokigun auzian parte hartu duen baten senide edo lagunak bizi izandako hamaika egoera, bortizkeria sexualizatuaren gisan. Egon, egon dira, ordea. Ikerketa honetan parte hartutako zenbaitek aitortu dute emakume izateagatik bizi izan dutela indarkeria sexualiztua. Bai alde batetik, eta bai bestetik, oraingoan ere:
73 buruzagia zanez, eta gainera emakumea, baina bere garaietako aurreatua zanez, ETAk pixkat horregatik hil zula. Ez naiz analisi gehio itea iristen. Nik feminismo munduan, oinarri oinanrrizkoa bai, baina ez naiz ibili holako taldetan. Nere testigantza hemen bukatzen da, baina zer pentsa ematen du ETAk bere kide ohi bat hil eta hura emakumezkoa izateak. (ESTITXU)
Estitxuk ondorioztatzen du, nolabait Yoyesen heriotzak baduela zerikusia bere emakume izatearekin. Egia da ETAko buruzagitzara iritsi zen lehen andrea izan zela, eta egia da, gainera, ez dela ezagutzen ETAk hildako beste buruzagiren baten berri. "Nirea zelako hil nuen" esapideak zalantzarik gabe indar sinboliko handia du, eta aztertzekoa litzateke genero ikuspegitik Yoyesen paradigmaren inguruan esandako guztia. Hala den ala ez den epaitu baino, interesgarria da aztertzea bere emakumetasunak zein nolako eragina izan zuen bere hilketaren irakurketa guztietan. Deigarria izan, bada, behintzat Espainiako hedabideek bere ama izaerara jo zutela bere heriotzaren berri emateko. Gainera, biktimen elkarteek ere behin eta berriz oroitarazi zuten ama zela Yoyes. Nolabait, ama ona-ren rolak gain hartu dio espainiako medioetan ere terrorista izendapenari (Rodriguez, 2013).
Aski zaila da haurrarekin joaitea gartzelara. Oroitzen dut Puertora jaitsi ginen lehen aldia. Haurrak bazituen 6 hilabete. Gastroa zuen, haurtzaindegian hartua. Goitika aritu zen gau osoa autobusean (…) Ez zuen jantzi garbirik, eta gainera, espetxean ez dizute uzten ez esnea ez pañalak sartzen. Beraz, nire alaba txikiagoa zenean gutxiagotan jaisten nintzen berekin, ezin duzu deus egin ordu eta erdian, lanjerusa izan daiteke haurrarentzat. (IZAR)
Agerikoa denez, aipatutako kasuak Espainian gertatutakoak dira. Arantxak eta Esperanzak, berriz, hobekiago ezagutzen dituzte Frantziako espetxeak, eta azaldu dutenez, ez dute zuzeneko indarkeria sexualizatua bizi izan bertan. Espainian, ordea, Arantxak jasan du bestelako indarkeria sexualizatua. Kasu honetan, Interviuk, Espainiako aldizkari batek kaleratu zuen artikulu bat: ETA-rren ama. Beste hedabide batzuek ere antzeko erreportajeak idatzi izan dituzte, ETAko kide izan diren hainbat senide izan dituenez, leporatuta ETAren ama bera dela, besteak beste. Hortaz, indarkeria sexualizatu gisa identifikatu dezakegu hori, izan ere, ama izatearen figura hori baliatu dute zuzenean Arantxari min emateko. Hala kontatzen du:
Jakina, horrek hautsi egiten du gatazka armatuen aldebiko logika. Elkarren aurkako bi bandoren arteko gatazka beharrean, Korok aipatzen duena kontuan hartuz, ohartu gaitezke badagoela talde barruan indarkeria ere, eta hortaz andre hauek jasandako biolentzia gurutzatua dela, eta bikoitza dela; batetik kolektibo konkretu batean kokatu dituztelako (ez dira haiek berariaz kolektibo horren barnean kokatu), eta bestalde, emakume izateak genero sistemaren araberako rol konkretu batzuetan kokatu dituztelako. Gainera, rol horiek baliagarriak izan dira beren lana gutxiesteko, iraintzeko edo mina eragiteko. Horregatik, indarkeriak forma konkretuak hartzen ditu emakumeen bizipenetan. Biolentzia sexualizatuak, gainera, zigortu egiten ditu sozialki andre bezala; ikusi ahal izan dugun moduan, maitale, zaintzaile edo ama moduan zigortzen dituzte, bai estatuaren indar armatuek, baina baita inguru hurbilak ere.
Orain arte, ohiko indarkeriaren definizio barnean kokatu dute elkarrizketatuek beraiek jasandako biolentzia. Baina, genero ikuspegian oinarritutako nazioarteko beste parametro batzuk kontuan hartuko bagenitu (Ruta Pacifica de las Mujeres, Mendia, Guzman eta Martinen azterketen ereduak jarraituta), ohartuko gara indarkeria horrek orain arteko edonolako azterketetan kontuan hartu gabeko formak ere hartzen dituela andre hauen kasuan. NBEren 1325 akordioak ere gomendatzen du ezkutuko indarkeria horri erreparatzea gatazken ondorioen ebaluazioak egiterako garaian. Lehenago aipatu dugun moduan, indarkeria forma horrek egunerokoaren hainbat esparrutan hartzen du lekua: izan lanean, izan familian, izan lagunartean… Marko teorikoaren atalean aipatutako indarkeria adierazpen batzuk dagoeneko landu ditut aurreko ataletan (giza eskubideen urraketak eta emakumeen aurkako biolentzia zehatza, esate baterako), baina ikerketako subjektuek azaltzen dituzte arestian aipatutako beste bortxazko egoera batzuk. Horietako batzuk landuko dira ondorengo atalean: biolentzia psikologikoa, familia eta lagun giroko ondorioak, enplegu arloko bazterketa, bizitza duina ez izatea eta identitate kulturala ukatu beharra. Horretaz gain, behin eta berriz aipatu dute isiltasunaren diziplina (eta horrek dakarren bizi baldintzen prekarietatea) eta kalte ekonomikoa. Beraz, hori ere aztertuko dut Euskal Herriko gatazkaren espezifidadeak kontuan hartzeko.
Biolentzia psikologikoa
Agerikoa den biolentzia fisikoaz gain, elkarrizketatutako andreek jasan dute biolentzia psikologikoa ere. Hitzez jarri, seitik bakarrak jarri ditu egoerak eragindako ondorio psikologikoak mahai gainean. Aitzitik, beldurrez eta kontrolaz hainbeste urte bizi behar izateak, agerian uzten du andre hauei eragindako ondorioen tamaina. Gainera, beraiez propioko ez hitz egin arren, azaltzen dute nola beren haurrek bizi izan dituzten muturreko egoerak ere, eta horrek kalte psikologikoa eragiteko beldurrez ere nola egon diren. Izarrek eta Estitxuk azaltzen dute nolako eragina izan duen:
77 Depresioa ukan dut, luze iraun du gainera, mais luze eh. Hor ohartu naiz ezin nuela segitu erraiten beti dena untsa zela. Luzaz izan dut beldurra abandonatua izaitera. Lagunekin, mutil lagunekin… Beti pentsatzen nuen aitak bezela abandonatuko nindutela, banuen beldur hori. Behin erran nion aukeratu zuela lehenik Euskal Herria eta gero bere alabak. Hor utzi nuen bisitatzeari. Eta gero, pasa dudalarik depresioa, ohartu naiz hitz egin behar nuela egoeraz, eta erran behar nuela: gaizki banaiz, gaizki naiz, egoera ez da erraza. (IZAR)
Eta klaro, kalean ere jarrera aldatzen da. Zu etzea berdina, beti izan naiz oso irekia, orain ez naiz hainbeste, eta urteak dia, hori barneratu itezu… gero gertatzen da. (ESPERANZA)
Ikus dezakegun moduan, egoerak berak eragin die psikologikikoki ezegonkor egotera, eta nortasunean berean ere aldaketak izatera. Ordea, gatazken ondorioak neurtzeko ohiko aldagaietan, ez dira kabitzen elkarrizketatutako subjektuak, eta hortaz, biolentzia psikologikoa batzuetan kontuan hartzen bada ere (atxiloaldiaren ostekoak, tortura psikologikoen kasuetan), andre hauen kasuan bizitako indarkeria ez da jasotzen. Horrek are gehiago nabarmentzen du hasieratik aipatutako tesia: andre hauek jasandako biolentzia ikusezina izan da, eta norberak bere kasara aurre egin behar izan dio, inolako egiturak aitortu ez dielako beren mina.
Familia eta lagun giroko ondorioak
Genero indarkeria ardatz duten ikerketek kontuan hartzen dituzte egunerokoan egin beharreko aldaketak, indarkeria moduan. Era horretan, andrazkoek jasandako bortizkeria propioki lantzeaz gain, espazio pribatuko aldaketa eta ezinegon horiek modu politikoan lantzeko aukera ematen dute. Izan ere, bestelako aldagaiak erdigunean jarri ordez, bizitza duin bat aurrera eramateko aukerak eta baliabideak jartzen dituzte zentroan, eta, horrela, ikus daiteke nola egunerokoan familia hausturak edo hurbileko lagun sareak hausteak edo horiek bortxaz aldatu behar izateak eragina izan duen emakume hauen bizi kalitatean.
Elkarrizketatutako sei emakumeek ez dute gabezi nabarmenik izan familian. Alderantziz, familia egitura moduan izan da sustengu nagusiena, eta guztiek nabarmentzen dute garrantzitsua izan dela guztiak elkartuta egotea. Beraz, ondorioztatu liteke, seme-alaba-senar-anaia bat gatazkan inplikatuta edukitzeak dakarren zamaz (eta hutsuneaz) gain, ez dela gehiegi aldatu familia funtzionamendua.
79 Hori uler liteke soilik kontuan hartzen badugu genero sisteman oinarritutako familia ereduak berez dakarrela sendiko andrazkoen zaintzarako erabateko inplikazioa. Modu horretan, ezinbesteko egitura bilakatzen da familia gatazkan inplikatuta dagoen horren biziraupen emozional eta materialerako.
Lagunekin, ordea, ez da beti halakorik gertatzen. Elkarrizketatutakoek, alde batekoak zein bestekoak izan, lagunak aldatu dituzte, edo aldatu dute lagun eta ezagunekin harremana, gatazkaren ondorioz. Guztiek sentitu dute nolabait ezin alboratu dutela gatazkak eragindakoa, eta hortaz, lagunek onartzen ez badituzte, beren identitate propioa albo batera utzi behar izan dutela lagun sarean onartua izateko, edo, bestela, aldendu egin direla giro horretatik. Hala kontatzen dute:
Sortu dira ezin ikusiak. Eta joe, nik batzuetan pentsatzen nuen, ni horrekin ondo konpontzen nintzen. Baina, no puedes ser amiga de todo el mundo, eta onartu egin behar da, zure laguna izateko aukeratu behar badut kartzelan egon den bikotearekin egon ala ez, ba ezikusiarenak ikusi ditut. Ez nik bakarrik, baita nire ahizpak ere. Eta nere alabek ikusi dute ex-preso baten alaba izatea. Zer egin dezakezu? Ba pasatu. (KORO)
Estitxuren kasuan, gainera, muturreko egoerak gain hartuta, lekualdatze behartua egin behar izan zuen, beste herri batera. Hori ere, albo kaltea litzateke biolentziaren kontzeptualizazioa genero ikuspegitik aztertuko ez bagenu. Indarkeriaren ohiko adierazpen gisa jasotzen dute, ordea arestian ere aipatu ditugun nazioarteko ikerketek:
Ikusi litekeen moduan, familia egitura oinarrizko zaintza sare gisa mantendu da aldi guztietan, baina laguntasunak eraldatu egin dira emakume hauen inguruan gatazkaren erdigunean senide edo lagun bat izan duten unean. Batzuetan erabaki beharrean sentitu dira, zeinen alde jarri, senide edo lagunaren alde, ala inguruko ezagunekin. Lotura emozional estuak, eta muturreko egoeretan sustengua eman beharrak, ia beti jarri ditu andre hauek gatazkan inplikatutako kidearen alde, nahiz eta horrek zenbait lagunekin harremana moztera eraman dituen.
Nazioartean, aipatutako eragileek emakumeek gatazka egoeretan bizitako indarkeriaren beste adierazpide baten gisan jasotzen duten lan munduratzean bizi izandako bazterketa. Batetik, independentzia ekonomikoa kentzen die, bestetik beren bizi propioa egin ahal izatekoa. Euren erabakimena izan ez arren, gainera, gatazkaren periferian kokatu arren, ikerketako subjektuek jasan dute lan munduko bazterketa. Esperanzak, Rosak eta Arantxak izan ezik, gainontzekoek trabak eta oztopoak izan dituzte enplegua eskuratzerako unean, soilik gatazkan zuzenean inplikatutako kide baten senitarteko edo laguna izateagatik. Hona hemen aipu esanguratsu batzuk:
81 Nik garai horretan lan egiten nuen leku askotan, eta esaten nuenean Getxokoa nintzela, eta hau eta beste, eta esaten nuenean ezagutzen nuela preso egondako nire bikotekidea, aldatzen zen jendearen jokabidea, bai. (KORO)
Ez nintzen ohartzen nire aitarenak eragiten ahal zuela lana ez ukaitea. Pasa nuen konkurtsoa, baina lan hori ukaiteko pasa behar nintzen psikologotik, eta ez naiz nehoiz izan psikologoan. Eta ez nekien dena erran behar nion ala ez (…), eta erran nion nor zen nere aita, eta dena. Ez zidaten eman lana, eta gero jakin nuen horregatik ez nuela ukan. (IZAR)
1987an izan zian ondorengo lehenengo hauteskundek, Europakoak zian ta nere hedabideak jarri nindun HBn kanpaina segitzeko. (…). Arduradunei ez nien ezer esan, baina burutik pasa zitzaidan pertsona non grata izango nintzela batzuentzak. Mitin bat kubritzea jun nintzan, eta eukinun holako kontu eskatze bathan zegon baten aldetik. Neri esaten zidan ia nolatan jarri ninduten HBko kanpaina jarraitzeko. Kontu eske hori hedabideari egin behar zion ezta? Eta aldi berean nik defendatzen nun, ni kazetaria naiz eta politizatua izan arren nire lanean badakit zein parametrotan mugitu behar garen. (ESTITXU)
Agerikoa da emakume hauek, gatazkan zuenean parte hartu ez badute ere, ondorio materialak ere izan dituztela, enplegua eskuratzerakoan izandako oztopoak kasu. Erabakimen propioz euskal auzian parte hartu ez badute ere, beren bizitzetan autonomo izateko ezinbesteko faktore bat kolokan jarri zaie; enplegua eta askatasun ekonomikoa. Horrek egunerokoan sekulako eragina izan du, eta zaildu egin du bizitza duin bat eramateko gaitasuna. Batetik, gatazkan inplikatutako senide edo gertuko lagun horren babes ekonomikoaren hutsunea bete behar dutelako, eta bestetik hura bisitan joateko ezinbestekoa dutelako iturri ekonomiko hori.
Gatazka egoeretan iraun duten emakumeek sarri ukatu behar izan dute beren identitate propioa, edo ukatua izan zaie beren identitate kulturala. Horrek ezegonkortasuna sortzeaz gain, norberaren izatearen urraketa bat dakar. Izan ere, aldaketa horiek, maiz, lagunak, lana, eta finean, bizitza duin bat izan ahal izateko egiten dira. Norbera den bezala izateko aukera ukatuta, oinarrizko eskubide bat urratzen da, eta hori ere jasotzen da aipatutako txosten eta ikerketetan biolentzia forma
82 baten moduan. Ukatze horien aurrean, badira jatorrizko identitatearekin eroso sentitu direnak eta etengabe defendatu dutenak. Beste batzuek, ordea, momentuko taktika bide moduan erabili dute identitatez aldatzea, hain justu indarkeriazko egoera posibleetatik ahalik eta gehien aldendu ahal izateko. Estrategia konkretuen eta indarkeriazko egoeren tartean, hemen denbora epe batean identitatez aldatu duten bi andreren gogoeta:
Nik mementu batean erabaki nuen mundu abertzaletik aldentzea, eta joaitea lizeo frantseserat. Lagun frantsesak nituen, eta erraiten nuen nire aita Espainian bizi zela. Gezurra erraiten nuen, eta nahiago nuen hori, erraitea baino aita gartzelan zegoela eta nire abizena zein zen. Lagun guttieri erraiten nien egia, eta askok ez zuten untsa ulertzen, beraz nahiago nuen ez erran. (…) Gero jakin dut, irakasle batek erran zaidalako , bazekitela untsa nor nintzen lizeoan. (IZAR)
Bai Rosak eta baita Izarrek ere, norberak denbora tarte luzeagoa edo laburrago batean, ukatu dute beren euskal identitatea, alboratu dute inoren alaba edo arreba izatea, egoera deseroso batzuetatik ihes egiteko. Hortaz, erresistentziarako praktika gisa kontuan har ditzakegu; kasik performatibitatearen adierazpide baten moduan. Era berean, ulertu behar da identitateak ere finkoak ez direla, eta moldagarriak eta dinamikoak direla, unean une modu batean edo bestean eragin ahal izateko. Edonola ere, norbera dena albo batera uzten dute biek bortxazko egoerak ekiditeko, eta, hortaz, ezinbestekoa da aipatutakoa ere ezkutuko biolentzia mota baten moduan jasotzea.
Ez Ruta Pacifica de las Mujeresek Kolonbian, ezta bestelako herrialdeetako gatazka armatuen ondorioen azterketan egin diren genero ikuspegiz osatutako ikerketetan (eredu hartu dira El Salvadorrekoa, Guatemalakoa, Mendebaldeko Saharakoa, besteak beste) ez da jaso isiltasunaren auzia, baina, kasu honetan beharrezkoa iruditzen zait kontu hori ere jasotzea. Batetik, emakume hauek inolako nahitazko inplikaziorik gabe, behartuta ikusi dute euren burua erabateko diziplinaz isiltasuna gordetzeko, hirugarren pertsona batengatik. Horrek, ezinbestean kalteak, lagun galerak, inkomunikazioa… eragin die, eta beraz beren egunerokoa aldatzera behartuta egon dira. Bestalde, interesgarria da hori aztertzea, ez baita aurkako eragileak eragindako indarkeria. Talde barrutik datorren egin behar bat baizik, eta horrek bi aldiz jazartu dezake ikerketako subjektua: batetik, berak berariaz erabaki gabe auzi baten zentro zentroan kokatzen delako bat-batean. Bestalde, derrigortuta dagoelako bereak ez diren kodigo batzuetan jokatu eta eguneroko moldeak aldatzera. Amaitzeko, nabarmendu behar da elkarrizketatutako guztiek erabat asumituta duten balore bat dela isiltasunarena. Eta seietan errepikatu izanak, atal propio batean lantzeko bezainbesteko garrantzia eman dio kontuari. Elkarrizketatuek, eguneroko adibide xumeekin ongi azaltzen dute nola moldatu duten egunerokoa eta asumitu duten isiltasunaren diziplina, bestea arriskuan ez jartzeko:
Ikerketaren lehen zirriborroetan isiltasunaren diziplina jasotzen ez bazen, deigarria izan da gai bera elkarrizketatu guztiek azaleratu izana. Nolabait, euskal gatazkan inplikatutako senide edo lagun bat izan dutenentzat oinarrizko elementua izan da. Diziplina izateak ez du bortxaz esan nahi emakume hauek nahita hartutako jarrera ez denik. Hala ere, albokaltez jasotako neurri bat izan da, eta horretara moldatu behar izan dituzte beren egunerokoa, jarduna, harremanak, eta izateko modua ere. Horrenbestez erregimen berezi batean bizitzeko modua bere egin dute andre hauek. Zentzu horretan eta "derrigor" egin beharreko zerbait izan denez, atal honetan txertatzea interesgarria dela iruditu zait.
Kalte ekonomikoak
Indarkeriaren atalarekin amaitzeko, beste azterketetan ere jasotzen ez den, baina Euskal Herriko kasurako nabarmentzekoa den kalte ekonomikoaz hitz egitea beharrezkoa da. Izan ere, dispertsioak eragindako diru-itolarria biolentzia forma konkretu gisa ulertzen dute elkarrizketatutako emakumeek. Modu horretan, gainera, indarkeria sinbolikoaz harago emakume hauei indarkeria faktiko edo materialak ere eragiten diela ikusi ahal izango dugu. Rosak, Korok, Esperanzak, Arantxak eta Izarrek ezagutu dute dispertsio politika, baina, gaur gaurkoz soilik Arantxak eta Izarrek jarraitzen dute sakabanaketaren ondorioak pairatzen. Horrela lortzen du Izarrek hilean behin, gutxienez, aitari bisita egin ahal izatea:
85 Zenbat pagatzen dudan bidairako? Ba kasik 200 euro autobusean jausten banaiz. Orain batzuetan autoan joaiten naiz ahizpekin edo alabarekin, bestea kario da. Baditut hiru lan, eta horiekin antolatzen naiz alabarekin bizitzeko, pisua pagatzeko eta bidaietako dirua egiteko. Baina esantza, autoruta, gaua… zinez kario da. Gazteagotan batzuetan ezin nuen joan nai nuen guztietan ez bainuen sosik. (IZAR)
Ikusi dezakegun bezala, andre hauen egunerokoa gurpil zoroa da. Batetik, gatazkan inplikatutako senide edo lagun bat izateagatik, askotan lanean ez dute aukerarik. Bestetik, egunerokoari aurre egin behar diote inguru hurbilean kide bat gutxiagorekin (horrek zaintza sarean duen garrantziarekin), baina, hala ere, espetxean dagoen kide horrekin harremana mantendu nahi izanez gero, behartuta daude dirua lortzera, kalte ekonomikoa handia baita. Areago, harremana mantenduko ez balute, inguru hurbilekoaren mespretxua ere jaso ahal izango lukete, bikotekide edo ama onaren ereduari ez jarraitzeagatik. Horra emakume hauen ataka.
Aurrez esan dugu, ordea, ikerketa osatua izan dadin, ez dela aski emakume hauek jasandako indarkeria aitortzearekin. Horretaz gain, periferian egon arren gatazkan modu kontzienteago edo inkontzienteago batean parte hartu duten subjektu gisa ere identifikatu beharko genituzke. Emakumeak talde zaurgarri gisa eta biktima gisa izendatzeaz harago, ahots eta agentzia propioa duten subjektu gisa aurkeztea ere beharrezkoa da (Magallón, 2007), eta NBEren 1325 akordioan ere hala dago jasota. Ordea, sarri kosta egiten da emakume hauek abian jarritako praktikak identifikatzea; batetik halako gatazka politikoen kasuetan, politikoa definizio androzentriko eta hegemonikoetan oinarritzen baita, eta ikusezin bilakatzen ditu bestelako lanak. Bestalde, gisa honetako ohiko ikerketetan ez dira kontuan hartzen egunerokoan egindako praktika eta aldaketa txikiak egoera iraultzeko ekintzak izan arren. Baina, Julianoren (2011) hitzak hartuta, garrantzitsua da hain justu erresistentzia txiki horiek ere kontutan hartzea, izan ere, gutxienez egoera orekatzeko mekanismoak abian jarri baitituzte. Analisiaren atal honetan, beraz, andre hauen parte hartze soziopolitikoaz arituko gara batetik. Bestetik, egunerokoari aurre egiteko darabilten estrategien berri
86 emango dut, eta amaitzeko, egoera irauli ahal izateko duten babes sarearen inguruan jasotakoa azalduko dut.
Lehenago ere aipatu moduan, askotan pentsatu izan da emakumeen parte hartze soziopolitikoa baxua izan dela. Kontua da, ordea, parte hartze politiko hori ez dela hegemonikoa. Ikusiko dugun moduan, elkarrizketatutako andre guztiek izan dute parte hartze politikoa beren ibilbidean. Batzuei, ordea, kostatu egiten zaie hori aitortzea, hain justu, ikusezin diren lanak egin dituztelako, eta ez delako kontsideratzen lan politiko baten moduan (Amurrio; Larreina. 2012). Edonola ere, espazio pribatuagoetan aurrera eramandako lanak eta gatazkan inplikatutako senide edo lagun horien babes sarean egindako ibilbideak, nahikoa justifikatzen du andre hauek egindako lan politikoa, eta sarri, aitortu gabea. Ondorengo aipuetan, lehenik hegemonikoki politiko gisa ulertzen den parte hartzearen berri emango dut. Ondoren, beren burua lanketa politikotik at ikusi arren, aipatutako definizioan aski ongi kokatzen diren lanketen berri emango dute ikerketako beste subjektuek:
Nik neronek ETAn in nun hau (eskuekin tarte txikia dela egin du), ze Iruñeara joan nintzan, batek proponitu zian ETAkokin harremanetan jartzea, eta ordun, ba erabaki nun baietz (…) Ordun nik kontaktua nuna bikote bilakatu zen, hura detenzioan ondoren kartzelan sartu zutenn, eta kartzela barrun ETAtik aldendu eta jun zan ETA VI-ra, eta gero handik LCra, troskotara. Ta ni gelditu nintzan hor, zintzilik. Oso tipikoa, ordun ya ETA koek jo zuten nik ere alde ina nula, eta nik ere ez nuen kontrakorik esan eta bueno(…) Gero nere lanagatik beti saiatu izan naiz politikan ez nahasten. Baina diputazioan nengoela egin genuen ahalegintxo bat, Auzolan, gutxi iraun zuena. (ESTITXU)
Orain ohartu naiz askoz hobe sentitzen naizela militatzen eta mundu abertzalean. Bada jendea ulertzen nauena, eta nik borrokatu nahi dut, ez bakarrik nire aitarentzat, beste presoentzako ere. Hortako naiz orain Harreran, Presoen Komitean… eta eskatzen didatelarik egiteko elkarrizketa bat edo zeit ola, beti erraten dut baietz. Uste dut gure lana dela esplikatzea nola den egoera, eta jendea inplika araztea egoera aldatzeko. Nik beti erraten nuen ez nuela nahi gehio beste belaunaldi batek sufritzea nik sufritu nuena. Hortako orain militatzen dut. (IZAR)
Bada beste kasu bat, Kororena. Izan ere, Korok berak ondorioak izan ditu bere lan politikoagatik. Epaiketa bat izan eta bi urteko kartzela zigorra adostu zuen fiskalarekin. Baina, hain justu, fiskalarekin egindako akordioa da oraindik ere barne gatazka handiena sorrarazten diona. Izan ere, beregatik balitz aurrera jarraituko lukete epaiketan konfrontazioarekin, baina bere bikotekidea (eta preso ohia) arriskuan zegoenez, hain zuzen lehenago kartzelan egoteagatik, erabaki zuten fiskalarekin akordioa egitea. Alegia, gatazkan inplikatuta senide bat izateak oztopatu egin zion bere lan politiko propioa:
Gertatu zen zezenketarena (…) Abokatuak esaten zuen oso errexa izango zela ni libratzea , baina nire bikotekidea ez. Eta hor onartu genuen, hori da gauza bat irensten ez dudana, onartu genuen egin genuela egin ez genuen zerbait, ba denok libratzeko, eta hori ez dut irensten (…) Gero ya sinatu genuenean bi urtekoa, bi urte horiek pasatu nituen, pasatu behar ziren bi urteak (…) sentsazio bat zen como de escozor, eta gero ya min hori daukat; gure burua kulpabletzat sinatu genuela, eta hori sinatuta dago. (KORO)
Esperanzak eta Rosak, berriz, ez dute aitortzen lan politikoa egiten dutenik, baina finean, ikusezina den lan politikoa egiten dute:
Familiako bixitak nik eamaten ditut. Familia eta beste bakarren batzuk. Ni ibiltzen naiz antolatzen, eta nahiko zaila daukat antolatzeko. Zeatik? Zeatikan klaro, ematen die etxetxoa. Eta ordun, eskaria egiten dute hamabost egun aurretikan (…) Lehen errexa zan, epe luzeako zalako. Oain ez. Baino beaientzako oso ona da. Bere bikotea umeekin juten bada, guk ezteu ikusiko, baño juten gea badaezpada. Gero asteazkenen goaz bixitara, eta hola, eta hurrengoan berriz umek gure etxea, osea okupatuta. Babes mailan konprometituagoak izan gera. Etxerat dala… nik uste det denok hartzen degu hori. Parte sentitzen gea hortan (ESPERANZA)
Elkarrizketatuek beraiek aitortua izan, ala "inertziaz" egindako lana izan, agerikoa da emakume hauek parte hartze soziopolitiko argia izan dutela hainbat erakunde eta eragileetan. Ordea, ikuspegi hegemonikotik lan politikoa espazio publikoan egiten den horri soilik deitzen badiogu, nekez atzemango dugu emakume hauen jarduna politiko gisa. Aitzitik, zaintzara eta babes sarera bidaratutako lana egin dute batik bat, edota jardun militantea izan badute euskal jendartean periferikoak izan diren mugimenduetan parte hartu dute (Eguzki eta ekologismoa, Kororen kasuan). Horregatik, ikusezin bihurtu da emakume hauek erakunde eta eragileetan egindako lana.
5.3.2- Egoera iraultzeko estrategiak
Lan soziopolitiko horretaz gain, ikerketako subjektu diren emakume hauek etengabe aritu dira egunerokoari aurre egiten, egoera biolentoei aurre egiteko estrategiak sortzen eta horiek praktikan jartzen. Horregatik, ezinbestekoa da, Ruiz Torradok (2016) azaldu moduan, emakume hauei agente izaera ere aitortzea, eta onartzea, kasu honetan, subjektu politiko ere izan direla. Hain justu, egoera aldatzeko ekintza kontziente eta inkontzienteak eragin dituztela frogatuko dugu segidan. Atal honetan, zuzenean autoritateari aurre egiteko estrategiaz arituko gara batetik, eta bestetik egoera gatazkatsutik irteteko moldeez solastuko gara.
Elkarrizketatutako andreek egunerokotasunean bizi izan dituzte egoera gatazkatsuak eta sarri egin behar izan diete aurre egoera biolentoei, zein autoritateari. Horretarako, norberak bere estrategia propioak asmatu ditu, horrelako testuinguruari ihes egin ahal izateko. Horietako bat izan liteke, lehenago ere azaldu dugun moduan, uneko identitate aldaketa eragitea. Horrek, nolabaiteko ihesbidea ekartzen die andre hauei, eta botere harremanak iraultzeko edo gutxienez orekatzeko metodo gisa ere baliatu dituzte indar armatuekin.
Zinez erraiten dizut. Ez dut beldurrik. Ez diet beldurrik. Beti pentsatzen dut maskara horien atzean badela pertsona bat, eta baduela bizi bat. Horrek humanizatzen du gauza hori, eta hurbilekoago sentitzen dut (IZAR)
Indarkeria bestearen aurka erabiltzen duen hori humanizatzea; Izarrek dioena estrategia gisa erabiltzea ohikoa dela jaso dute torturen inguruan egindako beste zenbait ikerketek ere. Nolabait botere harreman hori iraultzeko estrategia izan daiteke, eta beste autoreari dagokina baino posizio handiagoa ez emateko saiakera ere bai.
90 Modu horretan, parez pareko bilakatzen da egoera, eta norbanakoari aukera gehiago ematen dio egoerari aurre egin ahal izateko. Testigantza honek erakusten du uste baino ohikoagoa dela praktika hori, eta beraz, interesgarria litzateke etorkizunean ikerketa honekin jarraitzekotan gai horri berriz ere heltzea.
Egunerokoari aurre egitea
Momentu konkretuetarako aurre egiteko estrategiak abian jartzeaz gain, ordea, ikerketako subjektu diren emakumeek eguerokoan aurre egin behar diote gatazka egoera bati. Zaintzaren zama, sustenguaren kudeaketa, indar armatuen eragin zuzena, biolentzia forma konkretuak pairatzeak, lekualdatze behartuek… horiek guztiek ezohiko bizimodu bat eramanarazi die andre horiei. Horregatik, kontuan hartzekoak dira egoera horretatik ihes egiteko edo aurre egiteko egunerokoan erabiltzen dituzten praktikak. Hori kontuan hartzeak bilakatzen ditu emakume hauek, hain zuzen ere, eragiteko gaitasun duten subjektu. Areago, gatazka egoera batean eragiteko gaitasuna duten subjektu baliatsu bilakatzen dituzte praktika horiek. Ikusiko dugun moduan, andre bakoitzak du bere estrategia propioa, baina, guztiek dute finean, helburu bera: egunean une batez bada ere egoeratik at kokatzeko aukera izatea. Horretarako, ezinbestekoak dira, datorren atalean ikusiko dugun moduan babes sareak. Horietan seiek gehien errepikatu dituztenak dira militantzia sarea eta familiaren sustengua.
Bestalde, azpimarratzekoa da horrelako praktikek subjektu izendatzen dituzten heinean, bere izate propioa edukitzeko bide bilakatzen direla estrategia hauek. Alegia, elkarrizketatutako emakumeek gatazka testuingurua bizi dute, hain justu lagun edo senide bat gatazkan erabat inplikatua izan dutelako, nahiz eta andre hauek ez duten hala erabaki. Horregatik, testuinguruari aurre egiteko, edo bertatik arnas piska bat hartzeko erabiltzen duten estrategia da norberaren ibilbide propioan sakontzea, beste horren "eraginik" eduki gabe. Are gehiago, praktika hauek talde barruko presioetatik eta barneko biolentzietatik aldentzeko bide ere badira. Hala dio Korok, esaterako:
Hain justu, norberaren enpleguaren bidez egunerokoari aurre egiteko bide bat topatzea zein garrantzitsua den azpimarratu dute Izarrek eta Estitxuk ere. Bestalde, Arantxarentzat, Esperanzarentzat eta Rosarentzat, zutoin garrantzitsuak izan dira beren haurrak edo ilobak. Ez da kasualitatea hiru horiek izatea aurretik ere aipatu dugun moduan zaintzaile rolaren atxikitzea hobekien asimilatu dutenak, eta aurreko hirurak, berriz (Koro, Izar eta Estitxu), gehien baloratu dutenak autonomia ekonomikoa edukitzea. Amaitzeko, azpimarratzekoa da elkarrizketatu batzuentzat zein garrantzitsua den militantzia edo gaiaren inguruko bestelako lanketa bera ere. Gatazkaren erdigunetik atera ez arren, badirudi elkar ulertzea eta konbentzimendu politiko argi bat izateak ematen duela halako norabide bat. Hau da, norberaren bizipenak modu kolektiboan lantzeko espazioak ezinbestekoak dira horrelako egoerei aurre egiteko, eta bakoitzaren minak, gatazkak eta aurre egiteko estrategiak konpartitzean indartu egiten du norbanakoa ere. Hala diote, behintzat, Arantxak, Izarrek eta Estitxuk:
Militantziari esker ezagutu ditut beste presoen seme-alabak. Egin ginuen afari bat Baionan. Bikaina izan zen (…) zure lagunei kontatzen ahal diezu nola pastu den asteburua, eta saiatzen dira ulertzen, mais zinez, hauek dira ulertzen nautenak. Hortako, orain lagunek galdetzen didate ea ongi pastu den bisita, ea untsa den aita… Gainera, militantzian senditzen dut egiten ari naizela zerbait ez bakarrik aitarentzat, egoera aldatzeko, eta horrek kalmatzen nau. (IZAR)
Egiten deten balorazioa da merezi izan dula. Eta gero aurkitu detena izan da institutoetan Yoyesi buruz hitz egitea, 15-16 urtekoak, Yoyesen liburua irakurritakoak batzuketa aizu, neskak iten dituzte galderak eta esaten dute zeinen aurreratua zan Yoyes bere garairako... Halakoetan ikusten dezu emrezi duela gauza hautaz hitz egiteak. (…). Ni memoriaren oso aldekoa naiz. Atzetik daon hortan gare oinarrituta beti, eta hortik beti asko ikasi leike. Eta bai, sentitzen det hori, merezi izan dula, eta merezi duela hitz egiteak gaiaren inguruan. (ESTITXU)
Euskal gatazkak, beraz, unean uneko testuinguru politikoa aldatu eta bertan eragin ez ezik, norbanakoen bizitzetan eragina izan duela agerian gelditu da andre hauen kontakizunetan. Batik bat, gatazkan inplikatuta senide edo lagun bat izateak ezinbesteko eragina izan du beren eguneroko desmartxan. Hala ere, ikusi ahal izan dugun moduan errutina horiei aurre egiteko praktikak martxan jarri dituzte andre hauek; izan modu kontzientean edo izan modu inkontzientean. Eta, era berean, egoerari aurre egiteko ezinbestekoak izan dituzte hurbileko babes sareak.
Amaitzeko, aipatu behar da elkarrizketatutako sei andreek azaldu dutela ezingo lioketeela eguneroko gatazkatsuari aurre egin ingurukoekin ehundutako babes sarerik ezean. Lehenago esan moduan, errazagoa baita norberaren bizipen subjektibaok kontuan hartuta, plano orokorrago batean egoera horiek elkarbanatuta lan egitea. Zama arindu eta kutsu politikoa hartzen dute, modu horretan norberaren bizipenek (Martin. 2013). Areago, ikerketa bera osatzen ari nintzenean, elkarrizketatutako lauk eskatu didate beste norbaiten aurrean elkarrizketa egitea, eurek kontatzen zutena egiaztatzeko modu bat izango balitz moduan. Gainera, elkarren berri izateak, eta esperientzia propioak maila kolektiboago eta zabalago batean kokatzeak ematen die bestelako perspektiba bat bizipen pertsonal horiek auzi politiko gisa ulertzeko.
Edonola, hori ondorioen atalean landuko denez, elkarrizketatutako andreek aipatu dituzten babes sare garrantzitsuenez arituko naiz segidan. Hiru dira babes sare gisa nabarmendu dituzten egiturak; familia, laguanartea eta talde militantea. Azken hori, batzuentzat presoen senide eta lagunen unean uneko elkarta izan da (Senideak, Etxerat…), baina baita bestelako kolektibo batzuk ere.
Korok esaterako, kartzelako laguna egin baino lehenago, eta berekin bikotean hasi baino lehenago, Eguzki talde ekologistan militatzen zuen. Espetxealdiaren ostean ere hala jarraitu zuen, eta beretzako, politikoki aktibo izatea, baina zuzenean gatazkan erabateko harremanik ez zuen egitura batean militatzeak sekulako askatasuna ematen zion, eta, era berean, subjektu aktibo sentiarazten zuen. Izarrek ere bere babes
Hain zuzen ere, Arantxa, Rosa eta Esperanza dira familia egiturari garrantzia berezia ematen diotenak, baina gainontzekoek ere azpimarratu dute sendiaren beharra egoera horiei aurre egiterako unean:
Laguntasunari dagokionez ere, ezinbesteko zutoin bilakatu da Kororentzat eta Izarrentzat. Batez ere, inguru hurbilarekin gainezka egin (biak dira edo ziren militanteak) eta bestelako gai batzuetaz hitz egin nahi dutenean. Halakoetan, Korok Gipuzkoako lagun batengana jotzen du, Bizkaitik ateratzeko. Izarrek, berriz, lagun frantsesengana jotzen du, bai baitaki ez diotela betikoaz galdetuko. Babes sareak direnak direlarik, hala ere, azpimarratzekoa da amaraun hori osatzen dutenen gehiengoa andrazkoa dela. Korok hala azaltzen du:
Baina horrek, agerian uzten du, finean zaintzaileen zaintza ere emakumeen esku gelditzen dela. Analisia egin ondoren, ikergalderei berriz heldu, eta aipuen bidez ondorioak josiko ditut. Aztertutakoaren gogoeta egiteko, eta sortutako galdera berriak mahai gaineratzeko.
Norberaren barne gatazkak epika handiarekin nola gurutzatzen diren, norberak jasandako indarkeria biolentzia gisa identifikatzea zein zaila egiten zaien, beren parte hartze soziopolitikoaz eta praktika erresistenteez zein irudi mugatu, eta aldi berean kontziente duten… analisian jasotako kontaketak hartu, eta ikerketa galderei helduko diet; hala, hasieratik finkatutako zein helburuak bete diren, eta apur bat gehiago sakontzeko gelditzen direnak zeintzuk diren azalduko dut. Besteak beste, ikerketako subjektu izan diren andre hauek, "euskal gatazkaren periferian" izan arren bizitako korapiloak eta egunerokoan izandako aldaketak zein izan diren aztertuko dugu. Baita jasandako biolentziaren inguruan zein nolako gogoeta egiten duten eta zein autopertzepzio duten ere. Bestalde, hasierako helburuetan finkatu moduan, emakume hauen parte hartze soziopolitikoaz eta praktika erresistenteez arituko gara. Hori guztia jaso ondoren, hasierako galderari helduko diot: "Egindako kontaketak jaso ostean, birpentsatu beharko ote genituzke orain arte memoria kolektiboaren inguruan egindako hausnarketak, konponbideaz egindako gogoetak eta gatazkari eta biolentziari buruz egindako definizioak?".
Bestalde, ikusi ahal izan den moduan, garrantzitsua izan da ikerketa honetan gogoeta metodologikoa egitea. Etorkizunean jarraibidea duen prozesu gisa ulertuta, interesgarria izango da egindako planteamendu metodologikoak izan dituen indargune eta ahulguneen inguruko hausnarketa bat ere partekatzea.
Gatazka politikoaren ulerkera androzentrikoak eragin du Euskal Herrian ere 60 urteko gatazka politikoaren, eta bereziki gatazka armatuaren (eta bere ondorio guztien) irakurketa planoa egitea. Hau da, elkarren artean oposizioan eta polarizatuta dauden bi lerroen kontaketa bildu da. Hortaz, gatazkak ukitutako espazio konkretu batzuk bakarrik landu dira orain arte, eta parte izandako subjektuak ere konkretuak dira: alde bateko zein besteko espazio publikoko subjektuak, eta gizonezkoak. Horrek, eragin du, aldi berean, ireki berri den ondorioen konponbiderako ziklo honetan ere eledunak, batik bat, gizonezkoak izatea. Eta beraz, aitortza publikoak eta memoria kolektiboari ekarpenak egiteko ariketak ere horiei zuzenduta daude.
Polarizazio horrek, eta urteetan gatazka horrek izandako pisu zentralak ikusezin bihurtu ditu beste gatazka eta korapilo batzuk. Are, ikusezin bilakatu ditu hamaika gatazken gurutzaketak, eta ikusezin bilakatu ditu beste zenbait diskriminazio praktika, subordionazio egoera eta bazterkeria. Horien artean aipatu beharrekoa genero sistemak eragindako ezberdinkeria. Arestian aipatu moduan, halako testuingurutan, genero sistemaren araberako rol eta estereotipoak are gehiago indartzen eta polarizatzen dira. Horren adibide, euskal gatazkaren ingurumarian sortutako gudariaren eta ama zaintzaile edo maitale inkondizionalaren rolak. Euskal gatazkaren erdigunean parte hartze zuzena izan dutenen senide eta lagun andreak (asko ama zaintzaile edo maitale inkondizional rol horri atxikiak) euskal gatazkaren periferian kokatuta egon dira, eta ezein eztabaidaren ertzean utzi dituzte. Baina ikerketa honen bidez, ohartu gara -gatazkaren eta biolentziaren ulerkera ikuspegi feministatik landuta, eta periferietara ahots horien bila joanda-, gatazkak erabat gurutzatzen dituela emakume horiek. Eztabaidaren periferian daude, baina gatazka beren egunerokoaren zentroan dago hala ere. Areago, hainbat gatazka gurutzatzen dira beren gorputzetan.
Ezin ukatuzkoa da euskal gatazkan zuzenean parte hartu duen senide edo lagun bat izateak, erabat kondizionatu duela emakume hauen bizitza ere. Orain arte egindako ikerketa gehienek, ordea, meso edo makro mailako eraginei erreparatzen diete, eta horregatik, ez da erraz identifikatzen emakume hauen errutinen aldaketaoztopo-jazarpen-… horiek denak gatazkaren ondorioekin. Edonola ere, ikerketako subjektuen kontaketak entzunda eta analisia eginda, aski erraz identifika daiteke emakume hauek bizitakoa biolentziarekin eta gatazkak eragindako ondorioekin.
Egunerokoan beste zama bat, beste lan bat, beste bizi molde bat, beste kezka bat… izan dute andre hauek senide edo lagun bat gatazkaren zentroan jarri den unetik, eta hori hala izan dela ez dute egiten inolako zalantzarik. Argi dute, gainera, gatazkak eragin zuzena izan duela beren bizitzan, hain justu senide edo lagun bat auziaren parte izan dutelako. Baina, orohar (ohiko praktika militanteak izan dituztenak salbu: Arantxa batik bat), sentitu dute beraiek jasandako ondorioak ezin direla parekatu "gatazkaren zentroan" izandakoek jasandakoarekin. Hau da, andre hauen kontaketetan ere, nahiko argi azaltzen da bi lerroen arteko diferentzia. "Lehen lerroa" eta "atzeguardia" espazio sinbolikoak ere ongi bereizten dituzte, eta lehenengo horri ematen diote haiek ere garrantzia handiagoa.
Gatazka txikiez ari dira emakume hauek, eta hain justu, horiei erreparatuta ohartzen gara 60 urte baina gehiago dituen gatazka politikoaren dimentsio anitzez eta lerroartekotasunaz. Senide edo lagun bat gatazkaren zentroan edukitako andreek ez dute berariaz sentitzen gatazkaren ondorioak zuzenean jasan dituztela; agerikoa da, baina, errutinetan aldaketak izan dituztela, eta esku hartu behar izan dutela egunerokoa iraultzeko.
Hori argi gelditzen da zaintzaile rolarekin duten barne gatazkarekin. Ama zaintzailea edo maitale inkondizionala estereotipoak ez dira berriak. Aitzitik, ikerketa honetan ikusi ahal izan dugunez, bikote eta amek izan ezik, senide edo lagun bat gatazkaren zentroan izan duten edozein andrek baduela emakume on izateko obligazio ikusezin hori; izan alaba, izan arreba edo izan laguna. Zaintzaile eta babesle lana beraiei dagokie halabeharrez. Gainera, azpimarratzekoa da batik bat ama zaintzaileek duten zama, eta rol horrekiko atxikitze estua. Zaintzarako hartutako ardura hori ezin ulertu daiteke genero sistemaren arabera egindako rol eta estereotipoen
97 bereizketa dikotomikoa (eta gatazka testuingurutan indartutakoa) kontuan hartu gabe. Deigarria izan liteke, akaso, andre hauetako batzuk naturalizatutako joera baten moduan bizi dute beraiek egin beharreko zaintzaile lana. Horrek adierazten du, era berean, urteetan errepikatutako dinamika bat izan dela, eta euskal gatazkaren inguruan sortutako iruditerian oso presente dagoela, bai modu sinbolikoan, baina baita modu materialean ere (gertatu-gertatzen delako); inork ez baitu irudikatzen euskal gatazkaren sustengu sarea batik bat ama zaintzaile edo maitale inkondizionalaren babesik gabe. Areago, sustengu horren parte ez badira, sozialki epaituak eta zigortuak izateko arriskua dute andre hauek. Beraz lan horiek naturalizatu eta oro har, emakumeek beren gain hartu dituzte.
Rolen atxikipenarekin eroso egon, ala aurkakotasuna azaldu, agerikoa da, andre hauek andre izate hutsagatik antzeko bizipenak partekatzen dituztela, eta areago, inportantzia berezia hartzen dutela gatazkaren bilakaeran. Andre hauen esanek, eta beren bizipenek, beraz, guda lerroen inguruko gogoeta egitera era bultzatzen gaituzte. Izan ere, elkarren artean dauden bi bloke argien artean badaude arrakalak, eta horietan mugitu dira ikerketako sei subjektuak.
Seiek diote senide edo lagun bat gatazkaren erdigunean edukitzeak ez dituela eraman haiek ere gatazkaren erdigunean egotera, baina, beren praktikak eta gatazkak eragindako ondorioak ikusita, baieztatu daiteke beraiek ere izan direla gatazka politikoaren parte, eta erabateko eragina izan duela beren egunerokoan. Ondoriozta genezake, era berean, sei andre hauetatik harago, euskal gatazkaren zentroan kide edo lagun bat izan duten emakumeak ere ez direla izan hain periferiko 60 urteotako ibilbidean. Areago, aurrerago ikusiko dugun moduan, guda lerroak mugituta, sarri bilakatu dira beraiek lehen lerro, sarri hartu dute zentroa.
Kontua da, ordea, periferiako hori ez dela espazio publikoan landu, eta areago erresistentzia praktikak eta biolentzia mota asko espazio pribatuan gertatu eta garatutakoak izan direla, eta epika handiaren kontaketatik aldendu eta isilarazi direla (isildu dituztela beraiek ere askotan). Alegia, auzi pertsonalak auzi politiko(ar)ekin lotzea kosta egiten zaie emakume hauei; norberaren bizipen "gogorretatik" harago, inportantzia politikorik izango ez balu bezala. Hori gertatzen da, hain zuzen ere gatazkaren ondorioei heltzerakoan eta memoria kolektiboa osatzeko saiakeran halako
98 kontzeptu androzentrikoak erabili direlako, erreferentzia beti publikoak (eta hortaz gizonezkoak) jasotzen direlako, parte hartze soziopolitikoaren irakurketa hegemonikoa (eta partziala) egiten delako eta gatazkaren lerro bikotasunean soilik kateatzen direlako analisiak. Alta, Anari abeslariaren hitzek ongi deskribatzen dute egoera: "Mundu mailako gerra intimo eta latzak" dira andre hauek bizi (izan) dituztenak. Gatazkaren periferian kokatu dituzte, baina gatazkak zentro-zentrotik zeharkatzen ditu emakume hauek.
Naturalizatu dugu azkenean hola dela. Zaila da erraitea biolentzia denez, egunerokoan bizi baitugu hori, eta pentsatzen dugu hola dela. Mais, bai, ohartzen zarelarik ez dela bortxaz eguneroka izan behar eta bizi duzula hori norbait baduzulako gartzelan edo, erran daiteke segur ez dela egoera erraza. Biolentzia beharbada izanen da… (IZAR)
Ikerketaren atal garrantzitsua izan da emakume hauek gatazkaren ondorioz bizitako biolentzia aztertzea. Horretarako, biolentzia politikoaren ohiko adierazpenak kontuan hartu dira, baita indarkeria sexualizatua eta nazioartean genero ikuspegitik bortxakeria aztertzeko erabilitako beste zenbait parametro ere. Ikerketaren zati garrantzitsuenetakoa hartu du, hortaz, atal horrek, batetik inoiz jaso ez den ahots bilduma egin delako, eta bestetik, biolentzia formen aniztasuna kontuan hartu nahi nuelako. Elkarrizketetan jasotakoak agerian utzi du beren burua periferian kokatu arren, eta areago, memoria kolektiboaren osaketan andre hauek ertzetan kokatu badituzte ere, biolentzia jasan, jasan dutela, askotariko eretan, gainera.
Errelatu hegemonikoek (horiek ere askotarikoak izan arren), ez dute andre hauen bizipena testuinguru politiko batean kokatzen, eta min "pertsonala" "politiko" gisa identifikatzeko zailtasunak daude. Alta, barne korapilo horiek kolektiboan lantzerako unean, nabarmena da biolentzia politikoaren ondorioak bizi izan dituztela. Horregatik, urteetan kontatu gabeak edo norberarentzat gordetakoak elkarrizketetan azaltzerakoan gehienak "harritu" egin dira biolentziaz galdetzerako unean. Askok, hasiera batean ez dute identifikatu beraien bizipena biolentzia edo indarkeria moduan; hala ere, onartzen dute egoera biolentoak bizi, bizi izan dituztela. Agerikoa da, hortaz, ingurunean
99 sortutako kontaketak baztertu dituenez, beraiek ere zailtasunak dituztela beren burua gatazkaren ondorioak jasan dituzten pertsona gisa kokatzeko. Hala, jabetun dira egoera biolentoak bizi dituztela, baina zalantza dute legitimitatea baduten horri biolentzia deitzeko.
Esan liteke, beraz, ondorio gisara, andre hauek beren burua errelatuaren kontaketaren eta eraikuntzaren bazterrean sentitu dutenez, eta egoera naturalizatu dutenez, zailtasuna dutela beraiek bizitakoa indarkeria gisa identifikatzeko. Hala ere, hainbat autoreek aurretik bestelako gatazka armatuen testuingurutan egindako ikerketen oinarriak hartuta, esan daiteke argiki emakume hauek ere, Euskal Herrian bizi izan dutela indarkeria. Areago, beste zenbait testuingurutan kontuan hartu ez diren bi aldagai, isiltasunaren diziplina eta kalte ekonomikoak bizi dituztela. Beraz, biolentziaren forma anitzetan, andre hauek jasandakoa ere jaso beharko litzateke berriki egiten ari diren historia-bildumetan, eta gatazkaren ondorioak konpontzeko bizikidetza ariketetan.
Horretaz gain, lan honek ekarpena egitekotan, egiten du biolentzia beraren inguruko gogoeta bultzatzean. Izan ere sarri ikusezin diren indarkeri formak edo biolentzia sinbolikoak edukiz bete eta testuinguru politikoago batean kokatzen ditu andre hauek jasandakoak. Hala kontzeptu hegemonikotik harago, indarkeria ulertzeko eredu berriak sakondu eta horien kategorizazioa egiteko proposamena ere bada lan hau. Ikuspegi feminista batetik "pertsonala politikoa da" teoriatik praktikara eramateko proposamen bat, hain zuzen ere.
Bestalde, ezin aipatu gabe utzi ikerketa honek agerian utzi duen ebidentzia bat. Emakume izateagatik indarkeria forma oso konkretuak bizi izan dituzte andre hauek. Areago, "aurkako" taldearen jazarpena ez ezik, norberaren "talde barruko" indarkeria ere sufritu dute andre hauek. Hipersexualizatu dituztelako, rol konkretuetatik ateratzen utzi ez dietelako, beti bestearen itzalean egon direlako... Kanpotik oztopoak izatea baino min gehiago eragin izan die, gainera, talde barruan ere deseroso sentitzeak. Horrek ez hango eta ez hemengo sentiarazi ditu, eta egunerokoari aurre egitea are zailago bilakatu da askotan. Horrek erakusten du, hain zuzen ere, argi definitutako bi lerroen arteko gatazka izateaz harago ere badagoela zer aztertu.
Sexu genero sistemaren ardatzak ere erabat gurutzatzen du euskal gatazka, eta areago, sortzen du halako diferentzia bat gizon emakumeek bizi izan duten biolentziaren artean. Interesgarria da, beraz, etorkizunerako aldagai hori ere kontuan hartzea, eta ohartzea nola bi aldetako andreek jasandakoak badituen antzeko formak. Gai hori gutxi landu arren, azaldutakoaren zantzuak agerikoak dira. Lekualdatzeak, isiltasuna, ezin ikusiak eta emakume onaren rolaren atxikitze behartua dira, besteak beste, Estitxuk beste andreekin partekatzen dituen bizipenak. Ikerketa honetan, batik bat gatazkaren alde konkretu bati erreparatu bazaio ere, asmoa da etorkizunean alde guztietako andreekin egitea lanketa, eta gai horretan sakontzeko aukera handiagoa izango da. Hala ere, ondorioztatu dezakegu andre izate hutsak biolentzia forma konkretu bat eragin diela elkarrizketatutako guztiei, eta beraz, hipotesi hori mantentzeko adina indar ematen du. Horrek, lehen aipatu moduan, gudalerroen inguruan gogoeta berriak proposatzeko aukera irekitzen du. Zer gertatuko litzateke Espainiar eta Frantziar estatuen aldeko eta ETAren aldeko kideen arteko bereizketa egin beharrean, gatazkak zipriztindutako gizon-emakumeen arteko bereizketaren arabera osatuko bagenu errelatoa? Diferentea litzateke kontaketa? Biolentzia forma berriak hartu beharko lirateke kontuan?
Analisia egin ondoren ondorioztatu dezakegu beraz, baietz, andre hauek biolentzia jasan dutela, eta areago, emakume izateagatik indarkeria mota oso konkretuak bizi izan dituztela, indarkeria sexualizatua eta ezkutuko indarkeria. Hala, kontuan hartzekoa litzateke indarkeriaren kontzeptua ikuspegi feministatik are anitzagoa dela, eta hori ere kontuan hartu beharko litzatekeela gatazka politikoen inguruko analisiak eta ikerketak egiterako unean. Areago, indarkeria hori bi aldeetako emakumeen artean partekatua dela ere baieztatu daiteke, patroiak eta kontaketak oso antzekoak direlako, ñabardurak ñabardura. Horixe da, hain justu ikerketarekin segituz gero kontuan hartzeko ikerketa ildo bat. Emakume izateak euskal gatazkaren genealogian zein nolako eragina izan duen, eta orain arte periferiara zokoratutako ahotsek kontatzeko zer duten eta zein biolentzia mota jasan duten aztertzea kontuan hartu beharko litzateke etorkizunean.
Horra egindako ikerketa honen beste ekarpen posibleetako bat: "Lehen lerroan" dauden horien arteko errekonozimendu eta biktimen arteko elkar ulertze ariketak egiten ari diren moduan, andre hauekin ere lanketa egitea. Izan ere, komunean dituzten bizipenak jasota eta testuinguruan ulertuta, memoria kolektiboaren eta gatazkaren ondorioen lanketarako aberasgarria bezain interesgarria izan daiteke. Hala, ahots propioa eman eta espazio pribatutik espazio publikora pasatuko lirateke subjektu hauek, eragiteko gaitasuna aitortuz eta beren ahotsari legitimitatea emanaz. Hasierako helburuetan finkatu moduan, etorkizunerako lan posible bat liteke horrelako topaketak ere proposatzea eta horrelako bizipenen bildumak egitea metodologia egoki batekin.
Ikerketaren atal nagusietako bat izan da euskal gatazkaren periferietan zeuden emakume horiek jasandako biolentzia ezagutzea eta testuinguruan kokatzea, norberaren bizipenak maila kolektiboago batean lantzeko, eta orain arte auzi pertsonal moduan kontatu dena, politikoki lantzeko. Edonola ere, azterketa honen beste atal garrantzitsu bat ere izan da emakume hauek gatazka politikoan izan duten parte hartzea, eta erresistentziarako gaitasuna jasotzea. Batetik, ikuspegi feminista batetik beharrezkoa delako aitortzea ikusle huts izateaz harago eragiteko gaitasuna ere izan dutela. Bestetik, espazio ustez maskulinizatuetan andre hauek izan duten presentzia aztertzea beharrezkoa delako, eta amaitzeko, beren eguneroko jarduerari ere zor zaiolako politikoki erreparatzea. Horretarako, hiru izan dira kontuan hartutako aldagaiak: andre hauen parte hartze soziopolitikoa, egunero martxan jarritako erresistentzia praktikak eta babes sareak. Horiekin guztiekin subjektu politiko izaera aitortu eta agentzia duten norbanako gisa identifikatuko ditugu.
Lehendabizi emakume hauek izan duten parte hartze soziopolitikoaz jardun naiz. Hala, beren kontaketak jaso ostean, ohartu naiz beraiek ere uste baino parte
102 hartze handiagoa izan dutela, politika bere zentzu hegemonikoenean (eta androzentrikoenean) ulertuta ere. Hau da; elkarrizketatutako guztiek, era batean edo bestean izan dute harreman zuzena egitura edo talde politiko aktibo batekin. Izan presoen senideen elkartean, izan Bruselaseko parlamentuan eledun, izan herriko zinegotzi, izan mugimendu feministako kide edota talde ekologistako militante; seiak aritu dira espazio publikoan eta plaza politikoan lanean. Baina, bada atentzioa deitzen duen kontu bat. Guztiek ez dute uste lan politikoa egin dutenik. Esperanzak, Rosak… diotenez, testuinguruak bultzatuta aritu dira jarduera politiko konkretu horietan. Eta areago, lotzen dute egindako lana, berriz ere, arestian aipatutako "emakume on" (ama zaintzaile, maitale inkondizional, senitarteko emakume) figurarekin. Hau da, espazio publikoan kokatutako jarduera politikoa aurrera eraman arren, jarraitzen dute beren burua periferian kokatzen eta egiten duten lanari garrantzia berezirik ez ematen; naturalki egitea balegokie moduan.
Gainera, askotan erakunde eta eragile horietan egiten duten lana ikusezina da (genero sistemaren araberako rol bereizketari atxikiak, edo zaintzara bideratuak), eta hortaz, errekonozimendurako eta lan horiek jarduera politiko gisa identifikatzeko tartea are txikiagoa bihurtzen da. Hala ere, jakin badakite beren lana ezinbestekoa izan dela gatazkan zuzenean inplikatuta izan duten senide edo lagun horren sustengurako. Eta gainera, jabetun dira beren lana ikusezina dela justuki "andreei dagozkien" lanak egiten dituztelako.
Beraz, sumatu dezakegu beraien lana erabat beharrezkoa dela aitortzen duten arren, ez dutela sentitzen ahalmena dutenik esateko beraien lanak ere eragina izan duela gatazkaren bilakaeran. Horrek harreman zuzena izan dezake, beste behin lerroen kontuarekin. Izan ere, gatazka politikoen inguruko azterketak egiterako unean ohikoa izaten da "lehen lerroaz" eta "atzeguardiaz" hitz egitea. Lehen lerroan biolentzia fisikoa jasan eta horri aurre egin diotenak kokatzen dira, atzeguardian, berriz, zaintza lanaz eta babes sareez arduratzen direnak.
Halako mailaketa eginda, bigarren lerro horri ez zaio zentralitatea ematen, eta ez zaio ematen dagokion trataera politikoa. Baina, nor bihurtzen da lehen lerro delako militantea espetxera sartzen dutenean edo familiako kide bat falta denean? Preso
103 dagoenak eragiteko gaitasuna galtzen du ia, ezpada kartzelan bertan elkarren artean antolatutako dinamiketan parte hartzerakoan. Aldiz, une horietan kanpoan gelditzen den sustengu taldeak hartzen du protagonismoa, eta plaza politikoa apur bat gehiago okupatzen du. Rosak esan duen moduan ia sustengu talde guztiak egon dira andrazkoez osatuta, baina eragile horien agerraldi publikoetan ere nagusi dira gizonezkoak. Argazki horrek argi erakusten du beste behin, euskal gatazka genero sistemak nola zeharkatu duen erabat.
Baina, arestian ikusi dugu nola agentziarako gaitasuna ez den soilik aldez aurretik pentsatutako ekintzarako gaitasuna. Modu inkontzientean ere egoerari aurre egiteko, edo gutxienez botere-harremanak orekatzeko abian jarritako praktikek ere osatzen dute. Horregatik, ikusi ahal izan dugu andreok, halabeharrez, egunerokoari aurre egiteko askotariko praktikak ere jarri dituztela martxan. Horietako batzuk, modu kontzientean eraman dituzte aurrera; gehienak autoritateari edo ongi definitutako aurkako kolektibo bati (kanpoko zein barneko izan) aurre egiterakoan. Horietan guztietan nabarmena da botere harremanak iraultzeko emakume hauek beren burua balioan jartzen dutela eta ez dutela gutxiesten beren jarduera (izan funtzionarioaren aurrean edo izan taldearen barruan sexualizatutako indarkeria bizi izan dutenean). Horretarako erabiltzen dituzten praktikak ere askotarikoak dira: egoera jakin batean inposatu nahi dizutena egiteari uko egitea (polizia etxera sartzerakoan, funtzionarioak bularretakoa kentzeko eskatzen direnean, herritarrek bizkarra ematen diotenean…), beste aldeko hori humanizatzea (poliziaren kaskoaren atzean dagoen pertsona irudikatzea, bestelako iritziak dituen jendearekin harremana izatea…), edota ezikusiarena egitea (ezertaz ohartuko ez balitz bezala jokatzea). Horrek aukera eman die unean une egoerari aurre egiteko, eta (are) zapaltzaileagoa den egoera batetik irteteko.
Andre hauek, ordea, gatazkaren ondorioak bizi izan dituzte, eta gatazka politikoan eragile izan dira, beraien erabakimen propiorik gabe, edota beraiek zuzenean hala erabaki gabe. Eta hala ere, egunerokoan aurre egin behar izan diote, aldez edo moldez, zama horri. Horri aurre egiteko ere abian jarri dituzte praktika erresistente gutxi-asko kontziente edo inkontzienteagoak. Familiaren babesa bilatzea, bereziki gatazkaren erdigunean ez dauden lagunengana jotzea, edo guztiz kontrara,
104 militantzia taldeetan sustengu eta ulermena bilatzea dira egoerari aurre egiteko bilatu dituzten ihesbideak. Horretarako, muturreko egoeretara joanda, bere jatorria ukatzera ere iritsi dira.
Horregatik, ezinbestekoak izan dira babes taldeak emakume hauentzat ere. Zaintzailea nork zaintzen duen gogoetatzeko interesgarria. Esan bezala, hiru dira ikerketa honetan identifikatutako gune horiek; familia, lagunartea eta militantzia. Gehienetan horiek ere (militantzia salbu) andreez osatuta. Saretu izanak, gainera, eskaintzen die beren bizipen propioak maila kolektiboago batean lantzeko aukera ere; eta hortaz, pertsonala izandakoa apur bat gehiago politizatzekoa ere bai.
Ondoriozta daiteke, beraz, emakume hauek subjektu pasibo izatetik urrun, parte hartzaile aktibo ere izan direla, eta gatazkaren periferian kokatu dituzten arren subjektu politiko izan direla (eta badirela) ikusle hutsak izan ordez. Gatazkaren ondorioak jasateaz gain, horiei aurre egiteko abian jarri dituzte erresistentzia praktika propioak, eta horiekin ahalegindu dira egunerokoari eta hala sortutako botere harremanei aurre egiten.
Hala ere, ikerketaren tamainaren eta denboraren kontuengatik, soilik gaiaren inguruko hurbilpen bat egin dut. Lehenik jasan duten biolentzia aitortu eta horri aurre egiteko zein mekanismo martxan jarri dituzten aztertzea zen asmoa. Etorkizunean, ikerketarekin jarraituta andre hauen agentziaren eta praktika erresistenteen inguruko lan sakonago bat egiteaz gain beren artean sortu dituzten babes sareen inguruko azterketa egitea izango da asmoa.
Duela 7 urte hasi zuen ETAk behin betiko desagertzeko prozesua, eta aurtengo maiatzean eman dio amaiera ziklo historiko bati. Horren aurrean, batzuk eta besteak hasiak dira gatazkaren ondorioen inguruko gogoeta egiten, eta konponbiderako urratsak ematen. Horrekin abiatu da ziklo berri bat; gatazkaren memoriatik memoriaren gatazkara igaro gara. Nork bere posiziotik gatazkaren errelatua osatu nahi du, baina alde batean eta bestean nabarmena da hutsunea: emakumeen presentzia eskasa da bizikidetza foroetan, gatazkaren ondorioei heltzeko jardunaldietan eta agerraldi instituzionaletan. Euskal gatazkaren "zentroan" kokatutako horien arteko solasaldia izaten jarraitzen du hika-mikak, eta elkarrizketatu ditudan sei andreen parekoen istorioak gutxitan entzuten eta jasotzen dira.
Bizikidetzako balizko egoera berri baterako, ezinbestekoa izango da zimendu berri batzuk jartzea, eta oraingoz, ez da kontuan hartzen emakume hauen ahotsa. Ikusi dugu, ordea, ikerketa honen bitartez, emakume hauek hainbat gatazkek gurutzatu dituztela urteotan, jasandako biolentzia askotarikoa dela, eta ugariak direla abian jarri dituzten praktika erresistenteak. Alegia, beraiek ere badira gertatutakoaren parte, eta ez ikusle gisa bakarrik: eragiteko ahalmena izan dute modu batean edo bestean. Periferian kokatutako subjektu izanagatik, ordea, ikusezin bilakatu dira beren bizipenak, eta zailtasuna dago horiek testuinguru politiko batean lantzeko.
Ezintasun hori gatazkaren, biolentziaren eta parte hartze politikoaren ikuskera hegemoniko eta androzentrikoak eragindakoa da hein handi batean. Ikuskera plano eta lerro zuzenek ikusezin bilakatzen dituzte andre hauen kontaketak, eta ondorioz, ez dira kontuan hartzen gatazkaren inguruan egiten diren ikerketetan. Alta, ikus dugu kontzeptu horiei genero ikuspegitik erreparatuta, eta isilarazitako ahotsei leku eginda, agerikoa dela emakume hauek ere periferian egotetik urrun gatazkak erabat zeharkatuta bizi izan direla. Baieztatu daiteke, beraz, euskal gatazka genero sistemak erabat zeharkatu duela, eta gai horren inguruko ikerketak eta gogoetak areagotu behar direla.
Une ezin aproposagoa da, gainera, gaiari behar bezala heltzeko. Batetik, ugaritu egin dira atzera begirakoak, euskal gizarteak etorkizunean transmitituko duen kontaketa konpartitu bat egiteko asmo hori sumatzen baita. Kontaketa horren
106 hegemonia diskurtsiboa nork irabaziko duen, horixe da une hauetan lehiatzen ari direna. Gizarte eragileak zein instituzioak ere ari dira bizikidetzaren aldeko ariketak egiten, eta gatazkaren ondorioei lehen bait lehen heltzeko premia sumatzen da gizartean. Horregatik, andre hauei memoria kolektiboan leku egitea da proposamena, eta hala, genero ikuspegi batetik euskal gatazkaren kontaketa osatzea.
Elkarrizketatutako guztiek aitortu dute inork ez dituela errekonoiztu (ez talde barnean ez maila instituzionalean ere). Agerikoa da biolentziaren eta gatazkaren kontzeptualizazio androzentrikoak erabiltzen jarraituta nekez lortuko dutela halako aitortzarik (dispertsioaren ondorioz hildako 16 lagunen adibidea horren lekuko). Baina, bazterreko ahots hauek jasotzea ere bada bestelako eragileen eginbeharra. Gaur gaurkoz, dispertsioaren ondorioen inguruko lanketak egiten ari dira, baita haur eta adinduen ingurukoa ere. Hala ere, espreski andreen bizipenak jasotzen dituzten ikerketarik apenas ez dago, are gutxiago genero sistema izatea gatazkak iraun artean gertatutakoa azaltzeko erabiltzen den ardatza kontuan hartuta. Nahiz eta, ikusi ahal izan dugun moduan ebidentea den andre izateak berez suposatu duela faktore garrantzitsu bat beren bizipenetan.
Edonola ere, aipagarria da elkarrizketatutako sei emakumeek (alde bateko zein besteko), ez dutela behar hori sentitzen, errekonozituak izatekoak egindako lanagatik. Batetik, urrun sentitzen dute aukera hori, uste baitute lehenago beste kontu batzuei egin behar zaiela aitorpena. Bestalde, guztiek nabarmendu dute aitortza publikorik ez jaso arren, ingurukoen babesa sentitu dutela, eta horrekin nahikoa dutela aurrera segitzeko. Bigarren mailan egotearen autopertzepzioa ere nagusitzen da kontu honetan, inertziaren inertziaz beti periferian kokatuta zaila ikusten baitute beren burua gatazkaren erdigunean publikoki (eta politikoki) kokatzea.
Kororen, Rosaren, Estitxuren, Arantxaren, Esperanzaren eta Izarren kontaketen parekoak jasota, ohartuko gara beste memoria oso bat dagoela osatzeko, eta memoria kolektiborako historiaren erdia txertatzeko oraindik badagoela. Beren ahotsak jasotzeak soilik, eta kokapen orokorrago eta politikoago bat emateak, soilik, gatazkaren lerro arteko irakurketa egitea ahalbidetuko digu, herri honetan gertatutakoaren errelatua aberastuz.
1. Irudia: Larunbata. Goizeko 7:00ak, Cordobako espetxetik 20 minutura dagoen Pedro Abadeko gasolindegia, gau osoa errepidean egin ondoren. 5:30tatik daramagu gasolindegian. Honezkero gosaldu dugu eta hartu dugu bigarren kafea. Gurekin bisitan datozen lau emakume, gurpildun maletarekin irten dira gure furgonetatik. Nabaritzen da urteak daramatzatela bidaiatzen eta gasolindegira iristerakoan badakitela hobe dutela ordu eta erdi gehiago lotan segitu. Txandalarekin edo pijamarekin sartu dira komunera, esnatu berri. 7:20: Komunetik irten dira lauak, norbera bere martxan. Joan dira maleta furgonetan uztera, eta gosaria hartu dute. Atzean utzi dituzte aurpegi esnatu berriak eta txandalak. Gona motzekin, soineko estuekin edo takoidun zapatekin azaldu dira. Begiak eta ezpainak margotuta eta ilea txukun. Azkar hartu behar dute kafea, 7:45tan lehen furgoneta aterako da espetxera. 8:00tan egon behar dira atean; 9:00tan dute beren bikotekidarekin vis a vis-a.
2. Irudia: Urtebete beranduago. Ostirala. Arratsaldeko 21:30ak. Gasteizko Lopidanako gasolindegia, bisitara joateko gau osoa aurretik dugula. Urte eta erdi da Javiri bisitan noala, ezagutzen ditut ia senide guztiak; elkarrekin ari gara afaltzen, betiko moduan 819 kilometro egin aurretik. Lehen aldia da Kordobara bakarrik noala, bestetan Ioritzekin, herriko beste gazte (mutil) batekin jaitsi naiz. Badaude ama seme batzuk ezagutzen ez ditudanak, eta haiekin hasi naiz hizketan. Nori bisitan goazen, nondik gatozen… Javiri bisitan noala esan diot, eta andreak ez du zalantzarik egin: "Zer zara, bere neskalaguna?". Ezetz esan diot, lasai asko izan zitekeela Javi nire aita. 56 urte ditu eta aurretik ez nuen ezagutzen; elkartasunez hasi ginen gazteok herriko presoei bisitak egiten. Ordutik Javirengana noa bi hilabetean behin.
Bi argazki horiek, bi irudi horiek izan dira ikerketa egitera bultzatu nautenak. Herriko preso bati bisitan joateko konpromisoa hartu nuen orain bi urte, elkartasunez eta erabaki politikoz. Lehen bisita egin genuenean harrituta gelditu nintzen lehen pasartearekin. Nola andre horiek eraldatzen ziren 20 minututan, eta nola hitz egiten zuten furgonetan bisitara zihoazenean. Egoera iraultzeko zein gaitasun zuten, eta aldi berean genero sistemaren araberako rolak nola atxikitzen zituzten ikusi nuen aurrez aurre, eta zer pentsatua eman zidan, zalantzarik gabe. Orain sei hilabetekoa da bigarren pasartea, eta harritu ninduen andre horren ateraldiak. Bat-batean, nahi gabe,
108 ni ere banengoen gatazkak zeharkatuta. Euskal gatazkak zeharkatuta, jakina, nahiz eta inguru hurbilean ez dudan izan bertan inplikatutako senide edo lagunik. Baina, baita beste gatazkek ere; bat-batean norbaitek pentsatu zuen ez nintzela erabakimen propioz joaten bisitara, neska gazte "engainatu hura" nintzela, presoa asetzera doana. Hala indartuta ikusi nuen ikerketa hau egiteko premia.
Baina, nola landu azaldutakoa testuinguru politiko batean? Nola eman zantzu kolektiboa bizipen pertsonal horiei? Ikerketako helburuak finkatu ostean etorri zitzaidan zalantza izan zen hori. Genero ikuspegia txertatu nahi izanez gero, ezinbestekoa izango zen metodologikoki ere beharrezko arreta ematea. Hala, interesgarria izan da nazioarteko antzeko esperientzien inguruan irakurri eta diseinu propio bat osatzea. Horrelako prozesuak andre hauentzako ahalduntzerako tresna izan daitezke, prozesuak aurrera egin ahala duten agentziaz ohartzen baitira eta subjektu politikotzat hartzen baitute beren burua. Hala ere, aitortu behar dut, gustatuko litzaidakeela eredu metodologikoan gehiago sakontzea. Hasierako asmoa zen kontraste saio bat antolatzea, elkarrizketatu ditudan andreek elkar ezagut zezaten eta ahalduntze prozesu horretan elkarrekin gehiago sakondu genezan. Denbora faltak, ordea, mugatu egin ditu aukera horiek, eta soilik banan-banako harremana izan dut solaskideekin, ikerketan jarritakoarekin ados ote zeuden jakiteko. Izan ere, garrantzitsua izan da prozesu osoan zehar konfiantza. Ez baita gai erraza eta oraindik nahi den guztiaz lasaitasunez hitz egiteko nahikoa aukerarik ez dagoelako. Beren eskakizunari jarraituta, beraz, harreman etengabean egon naiz ikerketako subjektuekin, eta ahalegindu naiz beren erritmoak ere errespetatzen. Hori, askotan ez da erraza izan; batzuetan grabaketek erreparoa ematen zutelako, besteetan informazio (garrantzitsua) ezabatu behar izan dudalako, beren konfiantzari huts ez egiteko. Ikerlari gisa sortu dizkit horrek barne gatazka batzuk, errealitatea azaltzeko gako garrantzitsuak baitziren. Edonola ere, hasieratik esan dut ikerlari eta ikertuaren arteko oreka hori mantendu nahi izan dudala, eta iruditzen zait prozesu hori bera ere aski aberasgarria izan dela.
Gainera, izandako solasaldi luzeetan hainbat dira landutako gaiak, ikerketa egin aurretik zehaztutako ildoak baino gehiago. Horregatik, jabetun naiz informazio asko utzi dudala landu gabe, eta analisian ere zenbait atal hanka-motz gelditu ahal izan direla. Hala ere, garrantzitsua iruditzen zitzaidan gaiari sarrera moduko bat egitea,
109 orain arte ez baita asko honen inguruan egindakoa. Horregatik, gai gutxitan asko sakondu ordez, nahiago izan dut errealitatearen argazki orokorrago bat eskaintzea. Horietatik gehien landu dudana, bistakoa denez, biolentziaren auziarena izan da. Horrek ez du esan nahi gatazkaren lerro aniztasunak eta praktika erresistenteen bilketak eta analisiak garrantzirik ez duenik. Ordea, iruditzen zait andre hauek jasaten duten indarkeriaren kategorizaizo bat egitea interesgarria zela, azaleratzeko baztertutako gorputz horiek urteetan jasan dutena. Are gehiago, isiltasunaren diziplinaren kontuari berebiziko arretaz erreparatu behar zaiola iruditzen zait.
Horregatik, lanarekin segitzekotan, gustatuko litzaidake berriz ere lerroartekotasunaren inguruko gogoetari heltzea baita emakume hauen agentziaren eta praktikak erresistenteen inguruko azterketa sakonago eta zehatzago bat egitea ere. Jakina, sei laguneko laginak ere errealitate konkretu baten berri ematen du. Hala ere, lehenetsi egin dut hego eta ipar lurraldeei leku egitea, eta gatazkan inplikatutako senide edo lagun horrekin zuten harremana diferentea izatea, ikusteko ea bazegoen berezitasunik edo bazegoen antzekotasunik beraien artean. Uste dut horrek aberastu egiten duela ikerketa, nahiz eta agerikoa den lagin aldetik ere mugatua izan dela kopurua. Ikerketan sakontzeko, gustatuko litzaidake bilketa are zabalago bat egitea. Eta horri lotuta, gatazkarekiko kokapena ere anitzagoa izan dadin gustatuko litzaidake aurrerantzean. Lehen hurbilpena izanda, Estitxu izan da nolabaiteko zubilana egin duena. Batetik, bazuen ibilbide bat ETAn bertan eta ingurumarian. Bestetik, ordea, ETAk hildako baten laguna zen, hura ere lehenago erakundean ibilitakoa. Estitxuren bilakaera propioa harrigarria izateaz gain, aukera eman du ikerketan hipotesi berrietan sakontzeko, eta ikusteko ea benetan andre izate hutsak biolentzia forma antzekoa biziarazi dien eta nolakoak diren batzuen eta besteen gorputzak zeharkatzen dituzten auzi, korapilo eta gatazkak. Ondorengo lanetan, halako subjektu gehiago elkarrizketatzea izango da asmoa.
Esan dudan bezala, hari batetik tiraka hasi zen ikerketa, baina, azken txosten hau ixterako orduan ere gelditu dira hari berriak solte. Alde metodologikoa are gehiago lantzea gustatuko litzaidake, eta beste herrialde batzuetan egin den moduan memoria kolektiboaren osaketarako ezinbesteko pieza bilakatzea ere interesgarria litzateke. Izan dadila ikerketa hau horren beharra islatzen duen txostena. Bestalde, helburuei eta
110 ikergalderei dagokienez, ageriko da asko dagoela oraindik sakontzeko: gatazka gurutzatuak eta lerroarteak kasu, praktika erresistenteak eta agentzia ere bai, eta baita isiltasunaren eta humanizazioaren afera ere. Esan dudan moduan, gainera, material asko utzi dut landu gabe, eta ondo egongo litzateke andre hauek esandakoei ere buelta berri bat ematea. Nolabait esatearren, azaleko aurkezpena izan da honako ikerketa hau; orain arte ezkutuan zegoena argitan ematekoa. Orain lerro artean irakurtzea eta proposamen berriak egitea falta da.
Eskerrak Javiri gatazkaren erdigunetik periferian egoteko aukera emateagatik, gure barruko gatazkak azaleratzeagatik, eta Toñi ama eta Mikel anaia ezagutzeko aukera emateagatik. Esperanzari, Arantxari, Estitxuri, Rosari, Korori eta Izarri. Nirekin hustutzeagatik, korapiloak askatzen eta berriz lotzen uzteagatik, konfiantza sare bat osatzeagatik. Zuen indarragatik. Martari, ikerketan sinisteagatik, denbora behar nuenean emateagatik, eta estu nenbilenean denbora eskaintzeagatik, plazer bat.
-Ruiz Torrado,, Maria (2017): Kartzela genero-erakunde bezala: bereizkeriak, erresistentziak eta agentzia Euskal Herrian espetxeratutako emakumeen artean, UEU, Bilbo.
*Hasieran pertsonari berari buruz galdetu, oso pisutsua ez den zerbait, adina, non bizi den eta non bizi izan den, zertan parte hartzen duen, ez dakit, zerbait arina eta beraien ni-arekin konektatuta dagoena.
1. BLOKEA: Gatazkarekin/gatazkarekiko izandako bizipena (zentzu "zurruneanean"). Elkarrizketatuek badakite gatazkaren "lehen lerroan" aritu den lagun edo senide bat izan dutelako elkarrizketatuko ditugula, beraz, agian hortik hasita:
• Lagun bat edo senide bat izan duzu euskal gatazkaren lehen lerroan inplikatuta. Zein izan zen urte horietako bizipena? • Nola jaso zenuen besteak parte hartzen zuenaren albistea? • Pribatuan eraman zenuen gaia izan zen (sasia, atxiloaldia...), ala familiaz harago hitz egindako kontua izan zen? Nola sentiarazten zintuen horrek? • Nolako bilakaera izan zuen horrek zure inplikazio politikoan? Lerroen kontua • Zer suposatzen du, senide bat / lagun bat / bikotea ihesean, espetxeratua, deportatua, hilda... izatea?
2. BLOKEA: Egunerokoan gatazkak eta egoera biolentoek izan duten eragina.
• Zein da orain zure egunerokoa? Bi zentzutan: oraindik laguna /senidea espetxean edo ihesean badago duen eragina; eta jada ez badago ea arrastorik utzi duen eta dinamika jakin batzuk gorde dituen oraindik. • Nola antolatzen zara/zinen? (nola egin aurre adb, burokrazia kontu guztietaz, dena beren gain erortzen ote den emakume izateagatik, nola deskonektatzen diren...)
3. BLOKEA: Errepresioa eta biolentzia. Eta horri aurre nola egin
4. BLOKEA: Erresistentziak eta aliantza sareak
• , zein izan dira egunerokoari aurre egiteko erabili dituzun formak eta sortu duzun sarea? • Zein nolako garrantzia izan du, esaterako, beste preso batzuen senideekin biltzeak? Eta bestelako pertsonekin? • Lortzen duzu egunerokoan ihesbideak topatzea uneoro gauza bera buruan ez izateko? Zein? Nola? • Zein faktore dira, zuretzat, ezinbesteko, egoerari aurre egin ahal izateko? • Egoerak kontatzea ahalbidetzen badu: eta eskala handiagoan, egoerak eraman zaitu beste modu batean parte hartzera? Sare batean antolatzera, politikoki parte hartzera, beste ardura batzuk izatera... • Beste? | science |
addi-186722ec7ea6 | addi | cc-by-nd 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29644 | Population pharmacokinetics and pharmacokinetic/ pharmacodynamic analysis of daptomycin and linezolid for dosing optimisation in critically ill patients | Soraluce Olañeta, Amaia | 2018-07-26 | Gaur egun, infekzioen diagnostikoa eta tratamendua geroz eta konplexuagoa bilakatzen ari da medikuentzat. Alde batetik, osasun sistemarentzat gainkarga bat suposatzen duelako batez ere mendebaldeko herrialdeetan ematen ari den bizi itxaropenaren gorakadak. Izan ere, zenbait gaitzen intzidentzia altuagoa da pertsona nagusietan, gripea edota gaixotasun neumokozikoa kasu, eta, sarritan, epe luzerako zainketen beharra areagotzen dute. Bestalde, infekzioekiko bereziki sentikorrak diren immunokonprometituta dauden pazienteen gorakada eragin dutelako hainbat tratamenduk, besteak beste, minbiziaren aurkako kimioterapia zein organo transplanteak1,2. Badira ia 90 urte antibiotikoen aurkikuntzatik eta terapeutikan erabiltzeari ekin zitzaienetik. Ordutik, medikamentu hauek funtsezko papera eduki dute infekzioen tratamenduan. Haatik, azken hamarkadetan hainbat antimikrobianoekiko erresistentziak garatu dituzten patogenoen kopuruak gora egin du. Ondorioz, aurretik tratagarriak ziren zenbait infekziok ez diote behar bezain ondo erantzuten farmakoei. Erresistentzia mekanismoak mikroorganismoek garatzen dituzten fenomeno naturalak badira ere, antimikrobianoen erabilera ezegokia dela-eta, bizkortu eta areagotu daitezke3. Egun, antimikrobianoekiko erresistentziak (AME) direla-eta, estimatzen da urtean 700.000 hildako baino gehiago daudela. AMEn propagazioa murrizteko neurririk hartu ezean, zifra hori 2050. urtean 10 milioira igo daitekeela uste da1. Honek esan nahi du antimikrobianoekiko erresistentziak lehenengo hilkortasun kausa bilakatu
daitezkela, minbizia gailenduz, eta hiru segunduro pertsona bat hiltzea daukala bakterio erresistente batek eragindako infekzio batengatik. Gauzak horrela, medikamentuekiko erresistenteak diren infekzioak medikuntzarentzat erronka izateaz gain, mundu mailako osasun-mehatxu bilakatu dira4,5,6. Honen harira, 2016. urteko irailean, munduko agintariak Nazio Batuen Erakundearen (NBE) Asanblada Orokorrean bildu ziren, antimikrobianoekiko erresistentzien aurka elkarrekin borrokatzeko konpromezua hartzeko7. Honakoa historiako laugarren aldia izan zen NBEn osasunarekin erlazionaturiko gai bat eztabaidatzen zela Asanblada Orokor batean. Aurretik landutako alorrak giza immunoeskasiaren birusa (GIB), gaixotasun ez kutsakorrak eta ebola izan ziren. Egoera honetan, 2017. urte hasieran Osasunaren Munduko Erakundeak antibiotiko berrien premia duten bakterio erresistenteen zerrenda argitaratu zuen. Horrela, giza osasunarentzat arriskutsuenak kontsideratu zituzten 12 patogenofamiliak 3 talde desberdinetan banatu zituzten, lehentasun mailaren arabera: kritikoa, altua eta erdi mailakoa8,9. Kritikoen artean ospitale zein pertsona nagusien egoitzetan infekzio larriak eragiteagatik bereziki arriskutsuak diren bakterio multirresistenteak daude: Acinetobacter baumannii, Pseudomonas aeruginosa eta
beraien tratamendurako antibiotiko eraginkorrena eta dosifikazio egokiena. Horren adibide dira gaixo pediatrikoak zein kritikoak.
1. Bakterioak infekzioa eragiten du. 2. Ostalariaren erantzun immunologikoa martxan jartzen da. 3. Ostalari eta antibiotikoak elkarri eragiten diote eta farmakozinetika zehaztu. 4. Antibiotikoak efektu bakteriostatiko edo bakterizida eragiten du. 5. Antibiotikoak pazientearen fisiologia eraldatu dezake eta toxikotasuna edota efektu sekundarioak eragin. 6. Bakterioak farmakoaren aurkako erresistentziak garatu ditzake. 1. irudia: Ostalariaren, mikroorganismoaren eta antibiotikoaren arteko elkarrekintzak.
Nahiz eta zerbitzuen zein pazienteen artean aldakortasun handia egon, infekzioek mundu osoko zainketa intentsiboetako unitateetan (ZIU) zehar presentzia nabarmena dute. Alde batetik, bertan ospitaleratzearen zergatietako bat infekzioak izan ohi direlako (hala nola, pneumonia, meningitisa edo sepsia).
Bestetik, gaitz desberdinengatik ingresaturiko pazienteak osasun-asistentziarekin erlazionatutako infekzioekin (OEI) kutsa daitezkeelako13. OEI terminoak pazientearen zainketarekin lotutako infekzio guztiak barne hartu arren, jakina da, orokorrean, ZIUetan tasa altuagoan gertatzen direla, gaixoen ahultasun orokorra dela-eta14,15. Bestalde, erabilitako teknika inbaditzaileek (intubazio endotrakealak zein nasogastrikoak edota maskuriko zundaketak, esaterako), infekzioak garatzeko arriskua handitzen lagundu dezakete16. Horrela, munduko 75 estatuk esku hartu zuten prebalentzia-ikerketa batean (EPIC II), 1.265 ZIU desberdinetako 14.414 parte-hartzaile egon ziren, eta gaixoen %51 infekzioren bat jasaten ari zirela konprobatu zuten. Horien artean nagusi ziren biriketako infekzioak (%63,5), infekzio intraabdominalak (%19,6) eta bakteriemiak (%15,1). Beste pazienteekin konparatuz, kutsatutakoen artean heriotza-tasa altuagoa izan zen, %11 eta %25, hurrenez hurren17. Beharbada horren ondorioz, nahiz eta ospitaleratzeen %10 baino gutxiago izan, gaixo kritikoek bestelako pazienteek baino hamar bat aldiz antibiotikokopuru handiagoa hartzen dute18. Kontsumo altu horren beste arrazoietako bat izan daiteke ZIUetako patogenoek antibiotikoei orokorrean baino sentikortasun baxuagoa diotela, medikamentu hauek maizago erabiltzeak erresistentziak
sorrarazteko presio selektiboa eragiten baitu19,20. Patogeno erresistenteen agerpenak antibiotikoen erabilera inplikatzen duen praktika klinikoa etengabe aldatu behar izatea eragiten du. Horren adibide dira, alternatiba gehiago ez edukitzeagatik, azken urteotan toxikotasun-arazoak direla-eta, administrazioformula berriak garatzea eta aspaldi erabiltzeari utzi zitzaion antibiotikoak berriz ere ematen hasi izana (kolistina, adibidez)21,22. Medikamentuen dosi-erregimenen ezarpena boluntario osasuntsuekin burututako entsegu klinikoetan egin ohi da, eta ondoren, gaixo ez hain larrietan dosifikazioaren doikuntza gauzatu. Entsegu hauetan lortutako emaitzak gaixo kritikoetan erabiltzeko estrapolatzen dira sarritan. Dena den, estrapolazio horiek gehienetan ematen ez den baldintza bat onartzea dakartzate; alegia, gaixo kritikoetan eta gaixotasun moderatuak dituzten subjektuetan antibiotikoek antzeko farmakozinetika eta farmakodinamia daukatela baieztatzea. Izan ere, aipatu bezala, orokorrean patogeno erresistenteagoek eragin ohi dituzte infekzioak. Gainera, paziente kritikoetan aldaketa fisiopatologiko ugari ematen dira, beraien osasuna hobetzeko tratamendu desberdinak ezartzen zaizkie eta medikamentu konkomitanteak hartzen dituzte. Beraz, paziente hauetan protokolo estandarrekin dosifikazio erregimen egokiena aukeratzea ez da lan erraza izaten. Laburbilduz, paziente kritikoetan farmakoen farmakozinetika eta farmakodinamia aldatuta egoten denez, askotan ez dira espero diren
kontzentrazioak lortzen. Ondorioz, maiz gertatzen dira dosi baxuek eragindako porrot terapeutikoa, edo akumulazioak eragindako toxikotasuna23,24.
3.2. Aldaketa farmakozinetikoak gaixo larrietan Antibiotikoei dagokienez, bereziki hiru dira gaixo larrietan aldaketa farmakozinetikoak eragin ditzaketen egoerak: banaketa-bolumena (V) handitzea, proteinekiko lotura modifikatzea eta gorputz-argitzapen totalean (CL) aldaketak gertatzea. Dena den, oso ohikoa da PK baldintzatu dezaketen egoera desberdinak
aldi berean gertatzea, eta honek kontzentrazioen iragarpen egokia gauzatzea zailtzen du25,26,27.
3.2.3. Argitzapenean aldaketak Farmako gehienak gibel-metabolismoz edo giltzurrun-iraizketaz eliminatzen dira. Gaixo larrietan organo hauen funtzionalitatea eraldatuta egon ohi denez, antimikrobianoen argitzapena baldintzatzen da. Kontuan hartu beharreko egoera nagusiak dira gibel-disfuntzioa, giltzurrun-gutxiegitasun akutua eta giltzurrun-funtzioa handitua izatea. a) Gibel-disfuntzioa Gaixo larrietan gibel-gutxiegitasuna infekzioekin loturiko kolestasiarekin eta min hepatozelularrarekin dago erlazionatuta gehien bat33, nahiz eta farmako hepatotoxikoak administratzeagatik ere gerta daitekeen, adibidez25,33. Egoera honetan, medikamentuen metabolismo hepatikoa moteldu daiteke. Hala ere, botika baten argitzapen hepatikoa zehaztea ez da lan erraza izaten, ez baitago gibel-funtzioa espezifikoki neurtzea ahalbidetzen duen markatzailerik. Gutxiegitasun hepatikoa gibel-entzimen igoerarekin dago erlazionatuta, baita bilirrubinarenarekin eta amoniakoarenarekin ere. Bestalde, koagulaziofaktoreen eta albuminaren sintesiaren murrizpena ekar dezake32 eta horrek, aipatu bezala, farmakoen Van eta proteinekiko loturan eragin dezake. b) Giltzurrun-gutxiegitasun akutua (GGA) Oliguria edo anuria eragiten duen gaitz honek giltzurrun-funtzioaren galtze partziala edo osoa dakar. Ondorioz, kreatinina-plasmatikoaren igoera gertatzen da. ZIUetako pazienteen erdiak baino gehiago gaitz hau pairatzen dutela ikusi
da34. Proportzio desberdinetan bada ere, antibiotiko-kopuru handia giltzurrun bitartez eliminatzen denez, GGAk eragin nabarmena edukiko du farmako hauen PKn, eta sarritan dosifikazioa egokitzea beharrezkoa izango da. GGAk bizi-arriskua eragiten duenean, giltzurrun-ordezkatze teknikak erabiltzen dira, eta horien artean, gehien bat, etengabekoak (EGOT). Teknika horiek antibiotikoen CLan parte hartzen dute, bereziki proteinekiko lotura txikia dutenetan. Horien bitartez eliminatzen den farmako-kantitatea teknika beraren, filtroaren materialaren eta azaleraren, eta odol fluxuaren menpe egongo da, besteak beste35. Hortaz, dosifikazio egokiena aukeratzerako orduan, teknika hauen bidez ematen den farmakoaren gorputz-kanpoko argitzapena (CLEC) aintzat hartu beharko da36,37. c) Giltzurrun-funtzio handitua (GFH) Paziente larrien %20-65k giltzurrun-funtzio handitua daukatela deskribatu da38. Gaixo hauetan gastu kardiakoa areagotu egiten da, eta, ondorioz, giltzurrunetako odol-fluxua handitzen da eta hiperfiltrazio glomerularra eragiten da. Egun, paziente batek GFH duela esango da baldin eta 130 mL/min/1,73m2 baino altuagoa den filtrazio glomerularra badauka; ahal izanez gero, gernuan neurtutakoa izango dena. Gehienetan sepsia edota traumatismoren bat duten gizonezko gaixo gazteak izan ohi dira, larritasun maila baxuagoa dutenak. Giltzurrun-gutxiegitasunarekin gertatzen ez den
bezala, GFH ez da horren ondo ikertu, eta sarritan dosifikazio estandarrak administratzen zaizkie paziente hauei. Ondorioz, kontzentrazio subterapeutikoak eta emaitza kliniko okerragoak lortzeko probabilitate altuagoak dituzte38,39. 2. irudia: Antibiotikoen distribuzioa eta eliminazioa baimentzen duten faktore fisiopatologiko eta iatrogenikoak eta kasu bakoitzean jarraitu beharreko gomendio orokorrak.
Gaixo bakoitzari dosifikazio egokia administratzeko, farmakoaren portaera farmakozinetikoari erreparatzea ezinbestekoa bada ere, egunerokotasun klinikoan, ez da medikamentu hauen monitorizazioa egiten normalean23,40. Horrek paziente konkretuetan sarritan farmakoaren PK ezezaguna izatea eragiten du. Bestalde, zenbaitetan, paziente-talde berezi batentzat dosifikazio-gomendioak egin nahi izaten dira. Kasu horietan guztietan, informazioa aurretik egindako populazio-ikerketetatik lortu behar da.
3.3.1. Aldakortasun-interindibiduala (IIV) IIVk populazioaren parametro tipikoaren (ϴ) eta indibiduo bakoitzaren balioen arteko desberdintasunak definitzen ditu. Hobeto ulertu ahal izateko, argitzapena (CL) erabiliko da adibide moduan 1.ekuazioan (Eq.1): 𝐶𝐿𝑖 = 𝜃𝐶𝐿 × 𝑒𝜂𝐶𝐿,𝑖 (Eq.1) Non CLi i-indibiduoaren argitzapena den; ϴCL populazioaren balio tipikoa eta ηCL,i populazioaren eta indibiduoen arteko desberdintasuna. Era honetan, ϴCL- k balio bera edukiko du subjektu guztientzat eta η, aldiz, indibiduo bakoitzarentzat desberdina izango da. Populazio baten η balioen distribuzioa normaltzat hartuko da, 0 batez bestekoarekin eta estimatutako ω2CL bariantziarekin. Horrela, geroz eta bariantzia handiagoa izan, orduan eta CLrekin erlazionatutako IIV handiagoa izango da.
Populazio-ereduan IOV sartu ahal izateko, aldi bakoitzetik (okasio bakoitzetik) lagin bat baino gehiago behar izango da. Osterantzean, ezin izango da hondar-erroretik bereiztu.
εij balioek zero inguruan distribuzio normala daukatela eta beraien bariantza σ2 dela onartuko da.
4. irudiak subjektu jakin batentzat neurtutako farmako kontzentrazioak, bere aurreikusiak eta populazioaren aurreikusiak (balio tipikoak) azaltzen dira. Gainera, aldakortasun desberdinak ere ikus daitezke.
4. irudia. Subjektu jakin batentzat neurtutako farmako kontzentrazioak eta aurreikusitakoak azaltzen dira, baita balio tipikoak ere. Bestalde, aldakortasuninterindibiduala (IIV) eta hondar-errorea (RE) ikus daitezke.
Populazio edota azpitalde jakin batentzat eredu farmakozinetiko bat sortzean aldakortasuna kuantifikatzea ezinbestekoa izango da. Gainera, ereduestrukturalak egokia izan behar du, aldarapenik edota zehaztasun okerrik gabea, ondorio desegokiak ekiditeko. Hortaz, populazio-eredua garatzen ari den bitartean edota behin azken eredua lortu ostean, ezinbestekoa izango da ereduaren ebaluazioa egitea. Izan ere, ereduaren eta datuen arteko doikuntzaren egokitasuna aztertuz, egindako hurbilketen egokitasuna ezagutu ahal izango da.
3.4. Ereduaren ebaluazioa Nahiz eta eredu farmakozinetikoak ebaluatzeko tresna ugari dauden, ez dago aurretik zehaztutako pausu idealik edo optimorik jarraitzeko. Ebaluaziometodoak etengabe aldatzen ari dira eta diagnostiko tresna desberdinak erabiltzea
gomendagarria da45. Metodo hauek hiru talde desberdinetan banandu dira: zenbakizkoak, grafikoak eta simulazioetan oinarritutako diagnostikoak.
3.4.1. Zenbakizko diagnostikoa Parametroak estimatzeko NONMEMek egiantza-maximoaren metodoa erabiltzen du. Hurbilketa honek karratu txiki zabalduen funtzio-objektiboa minimizatzen du. Azken hori, egiantza-logaritmoaren bikoitzarekiko proportzionala da ia (-2xlog egiantza). Normaltasun egoera batean, egiantzamaximoaren estimatuak funtzio-objektiboaren balio (OFV) minimoan lortzen dira. OFVren balio absolutua ez dauka esanahirik, eta bere beherakada da garrantzitsua izango dena. Horrela, habiratutako bi ereduren artean aukeratzeko OFV-ren diferentzia (∆OFV, egiantza-ratioa) erabiliko da. Modu honetan, parametro extra bat ereduan gehitzean, ∆OFVren -3,84 eta -6,63 balioak <0,05 eta <0,01 esanguramailekin bat etorriko dira, hurrez hurren46. Habiaratuta ez dauden ereduen artean ∆OFV eta esangura mailaren artean ezin daitekeenez erlaziorik zehaztu, konparaketak Akaike informazio-kriterioa (Akaike information criteria, AIC) erabiliz egin beharko dira. Populazio-eredu bat eraikitzean ezinbestekoa izango da parametroak zein doitasunarekin estimatu diren jakitea. Horretarako, errore erlatibo estandarrak (relative standard errors, RSE) aintzat hartu behar dira, aldakuntza-koefiziente moduan adieraziko direnak (coefficient of variation, CV)47. Eredu-estrukturaleko parametroek ez dituzte %25 baino RSE balio handiagoak eduki behar eta ereduestatistikoarenak %50 baino txikiagoak izan behar dira. Parametroen doitasunak
zenbait faktorek baldintzatuko dute, besteak beste, entseguaren diseinuak, datuen kalitateak edota ereduaren zehaztapen okerrek eta parametro gehiegi zehazteak. Eredu farmakozinetikoak sendotasun nahikoa duen egiaztatzeko, bootstrap metodoak erabili daitezke. Horiek parametroen zehaztasuna estimatzeko erabiltzen diren ber-laginketa teknikak dira. Laburbilduz, bootstrapak datu basetik indibiduoak aleatorioki hartzen ditu eta base datu berriak erreplikatzen ditu. Hortaz, erreplika bakoitzean indibiduo bera behin baino gehiagotan hautatu daiteke edo behin ere ez. Behin erreplikazioak burutu ostean, parametro bakoitzeko mediana eta 5. eta 95. pertzentilak kalkulatzen dira eta hautatutako ereduarekin lortutako balioekin konparatu48.
3.4.2. Grafikoen bidezko diagnostikoa Ebaluazio metodo hauen abantaila nagusia zenbakizko-diagnostikoak baino errazago interpretatu daitezkela da. Nahiz eta grafiko mota asko egon, gehien erabiltzen direnak doikuntza-egokitasuna ebaluatzeko grafikoak (goodnessof-fit, GOF, plots) dira. Ezagunenen artean honako GOF grafikoak daude: a) Populazio- (population predictions, PRED) eta norbanakoen- (individual predictions, IPRED) aurreikusiak versus behatutakoak (observations, DV) Grafiko hauek oso baliagarriak dira ereduaren errendimendu orokorra aztertzeko. Eredua egokia denean IPREDak DVetatik gertu egongo dira. Hortaz, datuak identitate-lerroaren ondoan sakabanatuta egongo dira. Bestalde, PREDen balioak eta neurtutakoen batez bestekoak antzekoak izango dira. Grafiko hauetan joerak antzemateak iradoki dezake aldaketak egin behar
izatea eredu-estrukturalean edota hondar-erroreen ereduan zein aldakortasuninterindibidualean. b) Haztatutako baldintzapeko hondar-balioak (CWRES) versus denbora edo versus PRED Grafiko hauek eredu-estrukturala ebaluatzeko erabilgarriak dira. Datuak zero balioa duen lerro horizontalaren inguruan sakabanatuak egon behar dira, inolako joerarik aurkeztu gabe. c) IPRED versus denbora edo norbanako bakoitzaren haztatutako hondarbalioak (individual weighted residuals, IWRES). Grafiko hauek oso baliagarriak dira hondar-errorea modelizatzean egon daitezkeen akatsak hautemateko. IWRESi dagokionez, hautatutako eredua egokia denean, datuak zero balioa duen lerro horizontalaren inguruan sakabanatuak aurkituko dira, eta puntu gehienak -1,96 eta 1,96 balioen artean kokatuko dira. Dena den, indibiduoen datuek parametro bateri edo gehiagori dagokionez informazio nahikoa ematen ez dutenean, IPREDak ez dira sinesgarriak izango. Izan ere, kasu hauetan, indibiduoen estimatutako parametroak populazioaren batez bestekoari hurbilduko zaizkio eta grafikoari so egitean eredua egokia dela ondoriozta daiteke; benetan ereduaren zehaztapen oker baten aurrean egon arren. Fenomeno hau kuantifikatzeko ƞ-shrinkage-a eta ε-shrinkage-a erabiliko dira. Horrela, indibiduoen grafikoekin fidatu ahal izateko, desbiderapen estandar moduan kalkulatutako %20-30 arteko shrinkage balioak limite moduan finkatu dira49.
3.4.3. Simulazioetan oinarritutako diagnostikoak Populazio eredu farmakozinetiko bat ebaluatzeko gehien erabiltzen diren simulazioetan oinarritutako diagnostikoak azterketa bisual iragarleak dira (visual predictive check, VPC). Grafiko hauek aldagai-independentearen aurrean (gehienetan denbora) neurtutako balioen distribuzioa eta aurreikusitakoen distribuzioa konparatzen dituzte. Horrela, bisualki ebaluatu daiteke ea ereduaren zati estrukturala eta estatistikoa joera-zentrala eta neurtutako informazioaren aldakortasuna aurreikusteko gai diren. Horretarako, hautatutako eredua erabiltzen da jatorrizko informazioaren ezaugarri berdinak dituzten datu berriak simulatzeko (normalean 500 edo 1000). Simulatutako datu-multzo bakoitzeko 2,5., 50. eta 97,5. pertzentilak kalkulatzen dira denbora-puntu bakoitzeko. Ostean, horien %95ko konfiantzatarteak datu experimentalen 2,5., 50. eta 97,5.pertzentilekin bat irudikatzen dira. Gainera VPCak desberdinketak eginda irudikatu daitezke, interesgarriak diren aldagaien arabera, pisua edota kreatinina argitzapena, esaterako. Modu honetan, ereduaren egokitasuna aldagai desberdinak aintzat hartuta ebaluatu daiteke. Dosifikazio erregimen desberdinak administratu direnean, edota aldagaien arteko erlazioan zein ikerketaren diseinuan desberdintasunak eman direnean, predikzioa zuzenduta duten VPCak erabili behar dira (predictioncorrected VPC, pc-VPC). Izan ere, neurtutako balioak eta PREDen oinarritutako simulatutako mendeko-aldagaia normalizatzen ditu eta diferentzia hauek maneiatzea bermatzen du.
Gaur egun, populazio-ereduak garatzeko eta ebaluatzeko tresna ugari dago. Ezagunenen artean honakoak topatu ditzakegu: Xpose (NONMEMekin
egindako populazio-ereduak lantzeko R-n oinarritutako laguntza-paketea)50, PSN51 edo Pirana52.
4.1. Kontzeptua Medikamentuen posologia optimizatzeko, farmakozinetikaz gain, farmakodinamia ere kontuan hartu behar da. Farmakodinamiak medikamentu batek, bere ekintza mekanismoari esker, kontzentrazio zehatz batean, organismoan eragiten dituen efektu biokimiko eta fisiologikoak aztertzen ditu. Sinplifikatuz, "farmakoak gorputzari egiten diona" bezala definitu izan da. Terapia antimikrobianoan, farmakoaren esposizioa eta efektu mikrobiologikoa edo klinikoa erlazionatzen duen jakintzagaia da53,54. Antibiotiko baten efektua neurtzeko erabiltzen den adierazle nagusia kontzentrazio minimo inhibitzailea da (minimum inhibitory concentration, MIC). Alegia, bakterioen ageriko-hazkuntza ekiditeko beharrezkoa den kontzentrazio
minimoa. Adierazle hau kalkulatzeko metodologia desberdinak erabili izan dira55. MICak modu estatikoan, mikroorganismoen eta antibiotikoen arteko elkarrekintza baino ez du kontuan hartzen, ostalariarekin dituztenak aintzat hartu gabe. Ondorioz, antimikrobianoen efikazia ebaluatzeko soilik MIC balioak aintzat hartzea desegokia izan daiteke.
Farmakodinamia medikamentuaren kontzentrazioaren menpe dagoenez, eta kontzentrazioa farmakoaren farmakozinetikak baldintzatzen duela kontuan hartuz, PK eta PD estuki erlazionatuta daude (5. irudia). Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoak indibiduo desberdinentzat eta infekzio mota bakoitzarentzat antibiotikoen dosi egokiena aukeratzea ahalbidetzen du, eta efektu desiragaitzak edota erresistentziak agertzea saihesten du. 5. irudia. PKren eta PDren arteko erlazioa.
Antibiotikoek daukaten aktibitatearen arabera hiru patroi nagusi deskribatu dira, eta PDI egokiena farmakoaren araberakoa izango da: a) Kontzentrazioaren menpeko eragina duten antimikrobianoak, efektu post-antibiotiko (EPA) luzearekin EPA luzea dutenez, farmako kontzentrazioak MICaren azpitik daudenean ere inhibitua dago bakterioen hazkuntza. Beraien efikazia determinatzeko gehien erabiltzen diren indizeak Cmax/MIC eta AUC24h/MIC dira. Horregatik, medikamentu-kontzentrazio altuak eta dosifikazio-tarte luzeak erabiltzen dira. Izan ere, bakterioen heriotza-tasa altuagoa eta efektu azkarragoa ikusi izan dira antibiotikoaren dosia handitzean. Talde honetan, besteak beste, aminoglikosidoak edota fluorokinolonak daude. b) Denboraren menpeko efektua duten antibiotikoak, EPA motzarekin Antibiotiko hauen efikaziarekin ongien korrelazionatu den indizea T>MIC da, eta normalean dosifikazio-tartearen ehuneko moduan adierazten da. Horrela, medikamentu baten erdibizitza geroz eta motzagoa izan, orduan eta maiztasun handiagoan administratu beharko da. Zenbait kasutan, bereziki behar den T>MIC altua denean, zain-barneko perfusioa beharrezkoa izan daiteke. Talde honen barruan antibiotiko betalaktamikoak daude56,57. c) Kontzentrazioarekiko independente den efektua duten antibiotikoak, EPA luzearekin Lehenengo taldean gertatzen zen moduan, antibiotiko-kontzentrazio altuek heriotza bakterianoa handitzen dute arinki, baina mikroorganismoen hazkuntza inhibituko dute luzaroko, kontzentrazioak MICaren azpitik mantentzen direnean ere. Talde honetan erabiltzen diren indikadoreak AUC24h/MIC edo Cmax/MIC dira eta bankomizina, tetraziklinak edota tigeziklina bezalako antibiotikoak hartzen ditu barne56,57.
Gaixo larrietan pertsonen arteko aldakortasuna nabaria izan ohi da eta ZIUetan egindako ikerketan parte hartzen duen gaixo-kopurua mugatua izaten da. Informazio murritz horrek dosifikazioen doikuntza ezegokia edota, helburu terapeutikoak lortzeari dagokionez, predikzio okerrak egitera eraman gaitzake. Hori gertatu ez dadin, indibiduoen arteko aldakortasuna aintzat hartu eta laginaren tamaina handiagotu edo maximizatu egiten duten estrategiak egin daitezke, Monte Carlo simulazioa (MCS) erabiliz. MCSak, aurretik eraikitako eredu farmakozinetikoaren ekuazioak aintzat hartzen ditu eta, indibiduo desberdinen artean lortutako parametroen distribuzioa kontuan hartuz (batez bestekoa eta desbiderapen estandarra, esaterako), milaka subjektu desberdin simulatzen ditu70. Simulazio horiek, beraz, baliagarriak izango dira terapia enpirikoan zein populazio berezietan (gaixo larriak, paziente obeso zein pertsona nagusiak, etab.) dosifikazio optimoak aurreikusteko. Dena den, emaitza fidagarriak lortzeko eta alborapenik egon ez dadin, nahitaezkoa izango da balioztatu den eredu farmakozinetiko bat edukitzea, barne hartzen dituen aldagaiak kontuan hartuz. Bestalde, ezinbestekoa izango da ere PKren eta PDren arteko erlazioa ondo definitzen duen eredu farmakodinamikoa izatea71. MCSa egitean, helburu farmakozinetiko/farmakodinamikoa lortzeko probabilitateen (PTA) kalkulua egiten da. PTAk, MIC balio zehatz batentzat, PDIak balio jakin bat lortzeko probabilitatea zehazten du, adibidez %30ko T>MIC edota 200eko AUC24h/MIC. Hau da, simulatutako pazienteen zein ehunekok
Non i azpiindizeak mikroorganismo populazio batean dagoen MIC balio txikienetik handienerako balioak hartzen dituen; PTAi MIC balio bakoitzarentzat lortutako PTA den eta Fi mikroorganismo populazioan MIC balio bakoitzak duen frakzioa den. Hurbilketa hau patogenoen sentikortasuna oraindik ezaguna ez denetan baliagarria izan daiteke; baita ospitale konkretu batean antibiotiko baten dosifikazio-erregimen egokiena zein den determinatzeko ere. Hala ere, CFRaren estimazio egokia egiteko, ezinbestekoa izango da aurretik MICen distribuzioa leku eta denbora konkretu batentzat ondo zehaztua izatea. Izan ere, bakterioek antibiotikoekiko duten sentikortasun-patroiak alda daitezke denboran zehar, baita lurralde, ospitale zein zerbitzu artean ere. Hori dela eta, askotan literaturan argitaratutako MICen balioak ez dira momentu zehatz bateko errealitatearen adierazgarri.
7. Ondorioak
Helburuak
Azken urteotan, gaixotasun infekziosoen kudeaketa osasun publikoko arazo bilakatu da. Antimikrobianoekiko erresistentzien igoerak hainbat antibiotikoek infekzioen aurka egiteko zuten gaitasuna galarazi du, bakterioen aurkako tratamenduen efikazia gutxituz. Arazo honen larriagotzea ekiditeko, ezinbestekoa da hainbat ekintza desberdin aurrera eramatea, hala nola, antimikrobiano berrien garapena, infekzioen prebentzioa edota dosifikazioen optimizazioa bultzatzea. Tratamenduaren optimizazioari dagokionez, premiazkoa da farmakoek pazienteetan jasaten dituzten prozesu farmakozinetikoak eta antibiotikoen farmakodinamia ezagutzea. Hau da, antibiotikoak eragiten duen efektuaren berri izatea infekzioa eragiten duen mikroorganismoan. Horrela, analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa eta Monte Carlo simulazioa erreminta erabilgarriak izan daitezke dosifikazio optimoa bermatzeko; arrakasta probabilitateak handituz eta erresistentziak zein eragin desiragaitzak azaltzea galaraziz. Horrek berebiziko garrantzia izango du farmakoen farmakozinetika zein farmakodinamia eraldatuak izan ohi dituzten pazienteetan, gaixo kritikoetan, esaterako. Gauzak horrela, tesi honen helburu nagusia gaixo larrietan daptomizinarentzat eta linezolidentzat populazio-eredu farmakozinetikoak garatzea izango da; modu honetan, Gram-positiboen aurkakoak diren bi antibiotiko berrienetarako hauen dosifikazio-erregimenen eraginkortasuna ebaluatzeko, analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa eta Monte Carlo simulazioak erabiliz. Xede hau gauzatzeko asmoz, hurrengo helburu partzialak proposatu dira:
1) Daptomizinarentzat eta linezolidentzat populazio-eredu farmakozinetikoak garatzea, antimikrobiano hauen farmakozinetikan eragin esanguratsua duten faktore fisiologikoak eta patologikoak identifikatzeko, eta hortaz, pazienteek duten antibiotikoarekiko esposizioa aztertzeko asmoz. Aldakortasun farmakozinetikoaren zergatiak identifikatu eta kuantifikatuko dira; beharrezko kasuetan, etengabeko giltzurrun ordezkatze teknikak ere aintzat hartuta. 2) Tratamenduaren eraginkortasunarekin erlazionaturiko indize farmakozinetiko/farmakodinamikoak eta efektu desiragaitzekin lotutako kontzentrazioak kontuan hartuta, dosi estandarrarekin kontzentrazio eraginkorrak eta segurtasunarekin erlazionaturiko profilak lortzeko probabilitateak ebaluatzea. 3) Dosifikazio erregimen alternatiboen simulazioak egitea eta terapia antimikrobianoaren emaitza mesedegarriak lortzeko gomendioak proposatzea. Horretarako, tratamenduaren efikazia ez ezik, alboeraginekin lotutako antibiotiko kontzentrazioak lortzeko probabilitateak ere kontuan hartu beharko dira.
LABURPENA: Daptomizinak hainbat bakterio Gram-positiboren kontra aktibitatea erakutsi du. Haatik, gaixo kritikoetan onartutako dosiak sarritan ez dira nahikoak izaten. Ikerketa honen helburu nagusia izango da gaixo larrientzat daptomizinaren populazio-eredu farmakozinetiko bat garatzea eta baita analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa burutzea, terapiaren efikazia zein den estimatzeko asmoz. Zainketa intentsiboko unitateko hamasei pazientek parte hartu zuten ikerketan, eta horietatik lauk etengabeko giltzurrun-ordezkatze teknikak (EGOT) ezarriak zituzten. Behin daptomizina administratu ostean, plasma eta efluente laginak aurretik zehaztutako denbora-tarteetan jaso ziren. Datuak analizatzeko populazio-eredu bat garatu zen NONMEM 7.3 programa erabiliz. Dosifikazioerregimen desberdinen egokitasuna zehazteko, Monte Carlo simulazioak egin ziren. Horrela, terapiaren arrakastarekin erlazionatutako balioak eta toxikotasunarekin lotutako kontzentrazioak lortzeko probabilitateak kalkulatu ziren; hau da, AUC24h/MIC ≥ 666 eta Cminss ≥ 24.3 mg/L, hurrenez, hurren. Daptomizinaren plasma kontzentrazioak ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu bakarrekoa izan zen. Kreatinina argitzapenaren (Clcr) eragina farmakoaren eliminazioan identifikatu zen, eta, EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan, baita gorputz-kanpoko argitzapenarena ere. Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoaren bitartez, egiaztatu zen MIC balioak ≥ 1 mg/L direnean, 280 eta 420 mg/24h-ko dosiek ez dutela eraginkortasuna lortzeko probabilitatea altuak izango pazienteen Clcr > 60 mL/min denean, edo oraindik baxuagoa denean EGOTak ezarriak izatean. Horrela, paziente hauetan dosi altuagoak beharko lirateke (560-840 mg/24h). MIC balioa ≥ 4 mg/L duten bakterioek eragindako infekzioak tratatzeko, dosi altuena administratzea ere ez litzateke nahikoa izango.
2.1. Ikerketaren diseinua Behaketa bidezko saiakuntza irekia, prospektiboa eta zentro-anitzekoa burutu zen Arabako Unibertsitate Ospitaleko (Vitoria-Gasteiz) eta Clinic Ospitaleko (Bartzelona) ZIUetan. Horretarako, aldez aurretik erakundeen Ikerketa Klinikoetarako Batzorde Etikoen oniritzia jaso zen. Bestalde, entsegu honetan parte hartu ahal izateko, paziente bakoitzaren edota gertuko senideen baimen informatua izatea premiazkoa zen. Parte hartzeko irizpideak honakoak izan ziren: i) ZIUko pazientea izatea; ii) bakterio Gram-positibo batek eragindako infekzioa pairatzeko susmoa izatea eta, ondorioz, daptomizinarekin tratatua izatea; iii) baimen informatua eman izana; eta iv) plasma-laginak eskuratzea posible izatea, baita efluente-laginak ere, pazienteek EGOTak ezarriak izatean. Baztertzeko irizpideak, berriz, honako hauek izan ziren: adin txikikoa izatea (<18 urte), haurdun egotea edota daptomizinarekiko zein eszipienteekiko hipersentikortasuna azaltzea. 1. taulan pazienteen datu demografikoak eta biokimikoak bildu dira, baita APACHE II puntuazioa ere (ingeleseko terminoa, Acute Physiology and Chronic Health Evaluation II). Kreatinina-argitzapena (Clcr) Cockcroft-Gault ekuazioa erabiliz kalkulatu zen. Horretarako, pazienteen benetako gorputz-pisua erabili zen gaixo ez obesoetan; aldiz, GMI ≥ 30 kg/m2 zuten pazienteetan gorputz-pisu ideala erabili zen9.
aSoilik EGOTak ezarriak zituzten pazienteentzat.
Datu demografikoak
dosi eman zitzaizkion. Odol-laginak dosia eman baino lehen eta infusio amaieran jaso ziren. Bestalde, lagin bana hartu zen 4 eta 8 orduko tartean, 10 eta 14 orduko tartean eta 24 eta 48 ordu pasa ostean (azken hau bakarrik 48 orduro dosifikatu zenean). Lagin bakoitza berehala zentrifugatu zen, 10 minutuz 3.000 rpm-tan. Lortutako plasma-laginak -80º C-tan izoztu ziren analizatu arte. EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan, odola ez ezik, efluente-laginak ere hartu ziren denbora tarte berdinetan, eta zuzenean -80º C-tan gorde ziren. Plasma-laginetan zegoen antibiotiko-kontzentrazioa kuantifikatzeko, aldez aurretik balioztatutako detekzio ultramoredun bereizmen handiko kromatografia likidoa (high performance liquid chromatography, HPLC) erabili zen (1. eranskina). Lehenik eta behin, proteinak azetonitriloarekin prezipitatu ziren, eta horrek kuantifikaziorako erabiliko zen barne estandarra (propil-4hidroxibenzoato) disolbatua zuen. Ostean, laginak 10 minutuz zentrifugatu ziren, 12.000 rpm-ko baldintzapean. Bertatik lortutako gainjalkinak, baita efluentelaginak ere, HPLC sisteman injektatu ziren. Banaketa Simmetry® C8 zutabe batekin burutu zen (4,6 mm x 150 mm x 5 µm). Linealtasuna plasman eta efluentean espero ziren kontzentrazio tarteetan frogatu zen; 2,5-150 µg/mL eta 0,120 µg/mL, hurrenez hurren. Intra eta inter-egun zehaztasuna eta doitasuna kuantifikazio-limiteekin eta linealtasun tarteko beste hiru kontzentraziorekin frogatu ziren. Alegia, plasma-laginen kasuan 2,5, 7, 40 eta 120 µg/mL-tako kontzentrazioekin, eta efluente-laginen kasuan 0,1, 0,3, 2 eta 16 µg/mL-rekin. Kalkulatutako kontzentrazioen desbiderapenak inoiz ez zuen balio teorikoaren %15 gainditu. Bestalde, intra- eta inter-saiakuntza doitasuna, aldakuntza-koefiziente moduan adierazia (coefficient of variation, CV), %15 balioaren azpitik mantendu zen beti. Daptomizina estandarra Novartis Pharma AGri esker lortu zen.
2.3.2. Aldagaien aukeraketa Neurri batean IIV azaltzeko eta populazio eredua hobetzeko asmoz, pazienteen ezaugarri demografikoek eta biokimikoek (1. taula) daptomizinaren parametro farmakozinetikoetan izan dezaketen efektua behatu zen. Gainera, EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan gorputz-kanpoko argitzapena (CLEC) kontuan hartu zen. CLEC efluentearen fluxua (Qef) eta sieving koefizientea (Sc) biderkatzean lortzen den parametroa da. Sc-a gorputz-ordezkatze tekniketan mintzaren bidez kanporatutako farmako-frakzioa da. Kasu honetan, denbora jakin bakoitzean harturiko efluente- eta plasma-laginen kontzentrazioen zatiduraren batez bestekoa eginez kalkulatu zen. Populazio-eredu farmakozinetikoan
aldagaiak gehitzean, paziente guztien medianarekin normalizatu ziren. Horien aukeraketa egiteko, mailakatutako prozesua burutu zen, PsN 4.7.0-ren SCM tresna erabiliz. Prozesua aurrerako barne-hartze prozesuan eta atzerako ezabatzean oinarritzen da. Horrela, ereduan gehitu eta bertan mantentzeko esangura-mailak 0,05-en eta 0,01-en finkatu ziren, hurrenez hurren. GOF grafikoak ere erabilgarriak izan ziren aldagaiak ereduan mantentzea edo ez mantentzea erabakitzerako orduan.
2.3.3. Ereduaren ebaluazioa Ereduaren garapenean eta ebaluazioan parametroen egiantza eta zehaztasuna aintzat hartu ziren. Gainera, honako GOF grafikoak ere kontuan hartu ziren: mendeko-aldagaia (kuantifikaturiko daptomizina-kontzentrazioen logaritmoa) vs. populazioaren eta norbanakoen aurreikusiak (PRED eta IPRED), haztatutako baldintzapeko hondar-balioak (conditional weighted residuals, CWRES) vs. dosi osteko denbora (time after dose, TAD), eta norbanako bakoitzaren haztatutako hondar-balioak (individual weighted residuals, IWRES) vs. IPRED. Bestalde, predikzioa eta aldakortasuna zuzenduta dituen azterketa bisual iragarlea (prediction-and-variability-corrected visual predictive check, pvc-VPC) irudikatu zen ereduaren egokitasuna zehazteko. Horretarako, PsN 4.7.0-ko VPC tresnarekin mila paziente birtual simulatu ziren daptomizinaren populazio-eredu finala erabiliz eta baldintza berdinen mendean. Behaturiko datuak zein simulatutakoak 5 bin desberdinetan banatu ziren, dosi osteko denbora (h) kontuan harturik. Gainera, horien 2,5., 50. eta 97,5. pertzentilak kalkulatu eta konparatu ziren. Emaitzak grafiko batean irudikatu ziren, R 3.4.0 programaren Xpose4 paketea baliatuz11. Bestalde, parametroen zehaztasuna ebaluatzeko 2.000 datu multzoko bootstrap bat exekutatu zen (Bootstrap tresna PsN 4.7.0-n). Eredua sortu eta ebaluazio-
prozesuan lortutako datu eta emaitzak antolatzeko Pirana v.2.9.5 softwarea erabili zen12.
EGOTak ezarriak ez zituzten pazienteentzat 10 eta 130 mL/min arteko Clcrak ebaluatu ziren. EGOTak ezarriak zituzten gaixoen kasuan, aldiz, 0tik 30 mL/min-ra arteko Clcr-ak aztertu ziren, eta, gainera, CLEC-a ere aintzat hartu zen. Azken hori pazienteetan neurtutako Sc-a (0,2 ± 0,05) eta bi Qef desberdin kontuan izanda kalkulatu zen (1,5 eta 2,5 L/h, pazienteetan ezarritako fluxu baxuenetik eta altuenetik gertu zeuden balioak). Simulazioak R programaren 3.4.0 bertsioarekin burutu ziren, mlxR paketea erabiliz16.
estafilokokoak (2. taula). Mikrobiologiako departamentutik lortutako datuak Whonet programarekin kudeatu ziren18 eta PTA-k estimatzeko erabilitako egoera berdinak ebaluatu ziren. Bai PTA bai CFR balioentzat %90etik gorako emaitzak optimotzat hartu ziren. Arrakasta moderatuarekin erlazionatu ziren, aldiz, %90 eta %80 arteko datuak19.
3. Emaitzak
Guztira, adin nagusiko 16 gaixo larrik parte hartu zuten ikerketa honetan eta horietatik lauk EGOTak ezarriak zituzten (1. taula). Paziente bakoitzeko 5 plasma-lagin analizatu ziren (6 daptomizina 48 orduro administratzean). EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan efluente-lagin kopuru bera bildu zen. Pazienteei diagnostikaturiko gaitzen artean, sepsia (n = 5), larruazal eta ehun bigunetako infekzioak ( n = 3), infekzio abdominalak (n = 3), bakteriemia (n = 2) edota bestelako infekzioak (n = 3) zeuden. EGOTak ezarriak zituzten lau pazienteek etengabeko hemodiafiltrazio beno-benosoa egotzia zuten. Odol fluxua 150-180 mL/min artean mantendu zen eta efluentearena, aldiz, 1.600 eta 2.550 mL/h artean. Fluxua indikazio klinikoen arabera alda zitekeen. Ur-oreka negatiboa mantendu zen paziente orotan, 50 mL/h- tik 200 mL/h-ra.
Daptomizinaren plasma kontzentrazioak (eskala logaritmikoan) ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu bakarrekoa izan zen. Eredu horrekin gorputzeko argitzapena (CL) eta banaketa bolumena (V) kuantifikatu ziren. Doikuntza GOF grafikoekin egiztatu zen (1. irudia). IIV esponentzialki gehitu zitzaion CLri eta Vri eta ez zen korrelaziorik aurkitu bi parametroen artean.
1. irudia. Hautatutako ereduarekin lortutako GOF grafikoak: Populazioaren (PRED)(a) eta norbanakoen (IPRED)(b) aurreikusiak versus menpeko aldagaia (kuantifikatutako daptomizina plasma-kontzentrazioak, µg/mL, eskala logaritmikoan), haztatutako baldintzapeko hondar-balioak (CWRES) versus dosi osteko denbora (h)(c), eta norbanako bakoitzaren haztatutako hondar-balioak (IWRES) versus norbanakoen aurreikusitako balioak(d).
Antibiotiko honen argitzapena, giltzurrun-kanpoko argitzapenaren (CLNR) eta giltzurrun-menpeko argitzapenaren (CLR) arteko batura moduan kalkulatu zen; eta azken hori Clcr-aren eraginpean zegoen. EGOTak egotziak zeuzkaten pazienteen kasuan, paziente bakoitzaren CLEC propioa gehitu zitzaion argitzapenaren ekuazioari. Clcr ereduan sartzean argitzapenean azaldu gabeko IIVa erdira jaitsi zen (%75etik %37ra). SCMak emaitza hauek berretsi zituen. Ereduan barne hartzeko bestelako aldagai adierazgarririk ez zen aaurkitu.
3.1.3. Ereduaren ebaluazioa GOF grafikoetan ez zen joera adierazgarririk sumatu, ez CWRES versus dosi osteko denboran ezta IWRES versus iragarritako balio indibidualetan ere (1. irudia). Gainera, neurtutako eta iragarritako populazioren zein norbanakoen balioek korrelazio egokia erakutsi zuten. Bestalde, RSE (%) eta bootstrap-aren emaitzek parametroen estimazioa zehaztasunarekin burutu zela erakutsi zuten (3. taula) eta pvc-VPCak (2. irudia) datu gordinen eta populazio-eredutik lortutako simulazioen arteko korrelazio ona irudikatu zuen.
3.taula. Oinarrizko eredua eta hautatutako populazio-eredu farmakozinetikoa daptomizinaren zain-barneko infusio motzerako. Estimatutako parametroak, shrinkagea balioak eta bootstrap-aren emaitzak. Parametroa Oinarrizko eredua Hautatutako eredua Bootstrap, mediana (5. eta 95. pertzentilak) Estimatutako balioa, RSE (%) Estimatutako balioa, RSE (%) CL (L/h) = CLNR + CLR+ CLECb 0,491 (21) +CLEC
2. irudia. Dosi osteko denboran (0-tik 24 h-ra) lortutako pvc-VPCren emaitzak. Puntuak aurreikusitako kontzentrazioekin zuzendutako kuantifikatutako kontzentrazioak dira (µg/mL). Etengabeko marrak kuantifikatutako datuen batezbesteko balioa irudikatzen du eta bestelako marrek, 2,5. eta 97,5. pertzentilak. Itzal ilun eta argiek simulazioan lortutako %90eko konfiantza tartea erakusten dute, medianarentzat eta 2,5 eta 97,5. pertzentilentzat, hurrenez hurren.
Helburua lortzeko probabilitatea (PTA)
4. taulak eraginkortasunarekin erlazionaturiko helburu farmakodinamikoa (AUC24h/MIC ≥ 666) lortzeko probabilitateak biltzen ditu simulatutako egoera guztientzat. Orokorrean, zenbat eta dosi altuagoak eta Clcr balio baxuagoak, orduan eta PTA handiagoak lortu ziren. Clcr balio berarentzat arrakasta-probabilitate baxuagoak estimatu ziren EGOT ezarriak zituzten pazienteetan. Kasu guztietan, badirudi 280 mg/24 h-ko dosia nahikoa litzatekela MIC ≤ 0,25 mg/L dituzten bakterioek eragindako infekzioak tratatzeko. MIC balioa 1 mg/L izanez gero, aldiz, tratamenduarekin arrakasta izateko probabilitate altuak (> %90) lortuko lirateke dosi altuenarekin (840 mg), 130 mL/min-ko Clcr-ak dituzten pazienteetan izan ezik. Bestalde, MIC ≥ 4 mg/L dituzten bakterioen infekzioak tratatzeko daptomizina ez litzateke eraginkorra izango. Erantzunaren metatze-frakzioa (CFR)
5. taulan mikroorganismo desberdinentzat daptomizinarekin lortutako CFR balioak bildu dira. Ikus daitekeenez, E. faecium-entzat ez zen arrakasta terapeutikorako probabilitate alturik lortu, ezta dosi altuenarekin ere. E. faecalis-en kasuan, berriz, 560 mg-tako dosiekin, edo altuagoekin, CFR ≥ %90 balioak lortu ziren, betiere pazienteen Clcr ≤ 30 mL/min izanez gero eta EGOTak ezarriak ez bazituzten. Bestelako mikroorganismoei dagokienez, efikaziarekin erlazionatutako CFR balioak lortu ahal izatea dosiaren, Clcr-aren eta, EGOTak ezarriak egotean, CLEC-aren menpe egongo litzateke.
6. taulan oreka egonkorrean daptomizina kontzentrazio minimoak 24,3 mg/L-tako balioak, edo altuagoak, lortzeko probabilitateak bildu dira; izan ere, toxikotasunarekin erlazionatu den kontzentrazioa da. Ikus daitekeenez, Clcr balio berdina izanda, toxikotasunarekin erlazionaturiko kontzentrazioak izateko probabilitate baxuagoak dituzte EGOTak ezarriak dituzten pazienteek. Horrela, EGOT gabeko pazienteetan, dosi baxuenarekin ere Cminss ≥ 24,3 mg/L lortzeko probabilitate altuak lortu ziren Clcr baxuentzat (Clcr ≤ 30 mL/min). EGOTak ezarriak dituzten pazienteei dagokienez, toxikotzat hartzen den kontzentrazioa lortzeko probabilitate altuagoak lortu ziren 1,5 L/h-ko efluente fluxuarekin.
Lan honetan daptomizinarentzat populazio-eredu farmakozinetiko bat burutu da, gaixo larrietan. Eredu hau dosifikazio-erregimen desberdinen egokitasuna aurreikusteko erabili da, irizpide farmakozinetikoak eta farmakodinamikoak aintzat hartuta. Guk dakigula, EGOTak ezarriak dituzten eta ez dituzten gaixo larriak barne hartzen dituen lehenengo populazio-eredu farmakozinetikoa da honako hau. Horri esker, etengabeko teknikek farmakoaren farmakozinetikan duten eragina azter daiteke.
Daptomizinaren farmakozinetika eredu mono-21,22,23 zein bikonpartimentalen bidez24,25,26 azaldu da. Lan honetan, plasma kontzentrazioa vs. denbora datuak ongien deskribatu zituen eredua mono-konpartimentala izan zen, hobekuntzarik ez baitzen sumatu eredu bi-konpartimentala aplikatzean. Aukeratutako ereduaren arabera, aztertutako antibiotikoaren argitzapena giltzurrun-menpeko (CLR) eta giltzurrun-kanpoko argitzapenaren (CLNR) arteko
batura moduan kalkulatu zen. Gainera, giltzurrun-menpeko argitzapena Clcr-ren eraginpean dagoela ondorioztatu zen. Kreatinina-argitzapenak daptomizinaren ezabatzean duen eragina eta ereduarekin lorturiko pazienteen arteko aldakortasun handia ( IIV_CL = %37) bat datoz aurretik argitaratutako artikuluekin22,27. EGOTak ezarriak zituzten pazienteei dagokienez, haien CLEC balioa argitzapenaren ekuazioari gehitu zitzaion; daptomizina teknika hauen bidez partzialki iraizten dela egiaztatu baita28. Ikerketa honetan parte hartu zuten pazienteen batez besteko CLEC balioa (0,43 L/h) aurretik burututako bestelako ikerketen antzekoa izan zen29,30, eta, aldi berean, boluntario osasuntsuetan deskribatutako argitzapenaren erdia (1 L/h inguru)21. Hortaz, daptomizinaren dosien optimizazioa egiteko, ezinbestekoa izango da teknika hauen bidez ezabatzen den farmako-frakzioa aintzat hartzea. Gaixo larriek pertsona osasuntsuek baino farmakoen banaketa bolumen handiagoak izan ohi dituzte, edema, sepsia, proteinekiko loturen jaitsiera edota bolumen-gainkarga direla-eta, besteak beste. Gainera, paziente horien arteko heterogeneotasuna dela-eta, aldakortasun-interindibidual nabarmena antzematen da sarritan7. Horrela, ikerketa honetan lortutako banaketa-bolumena (12,3 L) boluntario osasuntsuena baino altuagoa izan zen. Aldiz, Di Paolo et al.-ek22 eta Falcone et al.-ek31 gaixo larrietan deskribatutako banaketa-bolumenek antzeko balioak izan zituzten (12,9 L eta 11,5 L, hurrenez hurren).
Pisua aldagai moduan sartzeak ez zuen populazio-eredu farmakozinetikoa hobetu. Horren zergatietako bat ikerketa honetan parte hartutako kohortearen tamaina murritza litzake, lan honen muga nagusia izanik. Dena den, lortutako emaitzak beste azterlan batzuetan lortutako ondorioekin bat datoz; izan ere, ez zen loturarik ikusi pisua eta daptomizinaren CLaren zein Varen artean22,31. Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa eta Monte Carlo simulazio integratua oso tresna baliagarriak izan daitezke antibiotikoen dosifikazio erregimenak optimizatzeko32. Ikerketa-lan honetan gauzatutako populazio-eredua eta analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa aintzat hartuta, daptomizinaren dosifikazio egokiena aukeratzeko bakterioen suszeptibilitatea ez ezik, profil farmakozinetikoa ere kontuan eduki beharko litzateke. Ikerketa honetan burututako simulazioen arabera, gaur egun onarturiko dosiak (4 eta 6 mg/kg/24h, 70 kg-ko heldu batentzat 280 eta 420 mg/24h-ren baliokideak direnak) ez lirateke nahikoak izango 4 mg/L edo MIC altuagoak dituzten mikroorganismoek eragindako infekzioak tratatzeko. Aitzitik, MIC balio hau da, CLSI (Clinical and Laboratory Standards Institute)33 eta EUCAST (European Committee on Antimicrobial Susceptibility Testing)34 erakundeen arabera, enterokokoen suszeptibilitate mozte-puntu klinikoa daptomizinarentzat. Bestalde, 1 mg/L-tako MIC balioak dituzten bakterioei aurre egiteko (suszeptibilitate mozte-puntu klinikoa estreptokokoentzat eta estafilokokoentzat) daptomizinaren dosi estandarrak Clcr baxua duten pazienteentzat soilik eraginkorrak izango liratekela ondoriozta daiteke. Alegia, Clcr ≤ 30 mL/min denean eta EGOTak ezarriak ez daudenean. Emaitza horiek bat datoz aurretik
ezinbestekoa da. Daptomizinaren kasuan, 24,3 mg/L-tik gorako Cminss balioak kreatinina-foskokinasa (CPK) maila areagotzearekin erlazionatu dira, antimikrobianoekin erlazionaturiko muskulu-toxikotasunaren aurrekaria izan daitekeena20. Hortaz, kontuan hartu behar da antibiotiko honen dosia handitzeak, efikazia areagotzeaz gain, toxikotasunarekin loturiko kontzentrazioplasmatikoetara iristeko probabilitatea ere igo dezakeela. Dena den, dosia ez da segurtasuna arriskuan jartzen duen faktore bakarra; haatik, farmakoaren farmakozinetika baldintzatu dezaketen faktore desberdinak ere kontuan hartu behar dira. Adibide moduan, eta 6. taulan ikus daitekeen bezala, Cminss ≥ 24,3 mg/L lortzeko probabilitate altuagoa dute 280 mg/24h jasotzen dituzten gaixoek euren Clcr 10 mL/min (%87) eta 30 mL/min (%38) denean, 130 mL/min-ko giltzurrun argitzapena izanda 840 mg/24h administratzen zaienean baino (%15). Emaitza horiek aintzat hartuta, simulazio berriak gauzatu ziren, daptomizina 48 orduro administratuta. Kasu horretan, EGOTik ez eta Clcr baxuak zituzten pazienteetan (≤ 30 mL/min) soilik lortu ziren PTA altuak (> %90) 1 mg/L-tako MIC balioentzat (ez dira datuak aurkeztu). Horrela, 560 mg/48h (10mL/min Clcr balioentzat) edo 840 mg/48h administratzean (30 mL/min Clcr baliontzat) 24,3 mg/L baino kontzentrazio minimo altuagoak lortzeko probabilitateak %65 eta %39 izan ziren, hurrenez hurren. Ehuneko horiek 280 edota 420 mg/24h-rekin lortutakoak baino baxuagoak izan arren, segurtasuna arriskuan jartzen jarraitzen zuten. CPK balioa efektu muskulu-eskeletiko desiragaitzen markatzaile sentikorra izan arren, zenbait ikerketek zalantzan jarri dute daptomizinaren dosi altuak CPKren igoerarekin erlazionatuta egotea, ez baita desberdintasun esanguratsurik topatu dosi estandar eta altuagoen artean35. Bestalde, beste ikerketa batek 12 mg/kg daptomizina 14 egunetan zehar administratu ostean ondo toleratua zela ondorioztatu zuen; izan ere, ez zen ondorio kaltegarririk dokumentatu4. Nahiz eta lan honetan 3 pazientek 24,3 mg/L baino Cminss balio altuagoak izan, ez hauek, ezta beste 13 gaixoek ere, ez zuten CPK maila alturik izan (1. taula).
Ikerketa-lan honetan lortutako emaitzen arabera, eta kontuan izanda isolatutako bakterioen gehiengoaren MIC balioak ≥ 1 mg/L izan zirela, daptomizina-dosi estandarrak ez lirateke egokiak izango 60 mL/min edo altuagoak diren Clcr balioak dituzten pazienteak tratatzeko. Horrela, 60 eta 90 mL/min bitarteko Clcr balioak dituzten pazienteek 700 mg/24h beharko lukete. Giltzurrun argitzapen altuagoak dituzten pazienteei, aldiz, 840 mg/24h administratu beharko litzaieke. Nahiz eta Clcr ≤ 30 mL/min dituzten pazienteetan arrakasta probabilitate altuenak lortu, kontzentrazio toxikoak izateko aukerak ere nabariak dira subjektu horietan. Beraz, terapiaren onura-arrisku balantza aztertu beharko litzateke horrelakoetan. EGOTak ezarriak dituzten pazienteetan, gutxienez 560 mg/24h-ko dosia beharko litzateke. Dena den, CLEC-k dosi bat edo beste erabiltzea baldintzatuko du, eta hori, aipatu bezala, Sc eta Qef-ren menpe egongo da. Hala ere, bakterioen MIC balioa jakina denean edo ospitalearen edo lurraldearen suszeptibilitate-distribuzioa ezaguna bada, dosifikazio-erregimenen gomendioa informazio hori aintzat hartuta egin beharko da.
5. Ondorioak
Lan honetan daptomizinaren populazio-eredu farmakozinetiko bat eraiki da gaixo larrientzat. Datuak logaritmoetara transformatu ostean, eredu monokonpartimentala izan zen ongien egokitu zena. Antibiotiko honen argitzapena kreatinina-argitzapenaren menpekoa izan zen eta, etengabeko giltzurrunordezkatze teknikak ezarriak zituzten pazienteen kasuan, gorputz-kanpoko argitzapenaren eragina gehitu zen ekuazioan. Gaixoen ezaugarriek profil farmakozinetikoan sortutako aldaketen ondorioz, arrakasta- eta toxikotasun-
probabilitate desberdinak lortu ziren. Beraz, gaixo kritikoetan daptomizinaren indibidualizazioa egitea gomendagarria litzake terapiaren arrakasta bermatzeko eta toxikotasuna ekiditeko. Toxikotzat hartzen den kontzentrazio minimoetara iristea dosiaren menpekoa izateaz gain, pazienteen argitzapenaren menpe ere dagoela ondorioztatu zen.
Argitaratzeko prestatzen
LABURPENA: Linezolid espektro zabaleko aktibitatea dauka mikobakterio eta bakterio Grampositiboen aurka, eta Zainketa Intentsiboetako Unitateetan oso erabilia da. Lan honen helburu nagusia gaixo larrientzat linezoliden populazio eredu farmakozinetiko bat garatzea eta PK/PD analisia burutzea izan zen, terapiaren egokitasuna aztertzeko asmoz. Guztira 41 gaixo larriren datuak erabili ziren populazio-eredu farmakozinetikoan, eta hauetatik 23k EGOTak egotziak zituzten. Behin linezoliden dosi estandarra administratu ostean (600 mg/12h), plasma eta efluente laginak aurretik zehaztutako denbora-tarteetan jaso ziren. NONMEM 7.3 programa erabiliz, populazio-eredu farmakozinetikoa garatu zen. Linezoliden plasma kontzentrazioak ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu bikoa izan zen. Kreatinina argitzapenaren (Clcr) eragina farmakoaren eliminazioan identifikatu zen, eta, EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan, baita gorputz-kanpoko argitzapena ere. Dosi estandarraren eta 600 mg/8h-ren egokitasuna zehazteko, Monte Carlo simulazioak egin ziren. Horrela, terapiaren arrakastarekin erlazionatutako balioak (AUC24h/MIC > 80) eta toxikotasunarekin lotutako kontzentrazioak lortzeko probabilitateak (Cminss > 10 mg/L eta AUC24h > 400 mg*h/L) kalkulatu ziren. Linezoliden dosi estandarra ez litzateke egokia izango 2 mg/L-tako MIC balioak, edo altuagoak, dituzten patogenoek eragindako infekzioak tratatzeko. Dosia 600 mg/8h-ra handitzean, ez lirateke arrakasta probabilitate altuagoak lortuko; ordea, toxikotzat hartzen diren kontzentrazioak izateko aukerak handituko lirateke. Gaixo larrietan etengabeko perfusioa erabiltzea aukera egokia izan daiteke, bereziki giltzurrun gutxiegitasuna pairatzen ez dutenetan (Clcr ≥ 60 mL/min).
antibiotikoak proteinekiko lotura txikia (≈ % 30 subjektu osasuntsuetan) eta pisu molekular baxua (337,45 g/mol) dauka. Ondorioz, teknika hauen bidez kanporatu daiteke, bereziki fluxu altuko mintzak erabiltzen direnean12. Antibiotikoen optimizaziorako analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa (PK/PD) erabiltzean sendatze klinikoa eta biziraupena hobetzen direla ikusi da13,14. Hori dela eta, ikerketa lan honen helburu nagusia gaixo kritikoentzat linezoliden populazio eredu farmakozinetiko bat garatzea izan zen; farmakozinetikan aldakortasuna eragiten duten zergatiak identifikatzeko eta kuanfikatzeko asmoz. Gainera, aldakortasun horretan EGOTek duten eragina ere aztertu zen. Bigarren helburua analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa burutzea izan zen; era honetan, Monte Carlo simulazioak erabiliz, ebaluatzeko zein zen bai linezoliden dosi estandarrarekin (600 mg/12 h) eraginkorrak kontsideratzen diren kontzentrazioak eskuratzeko probabilitatea, bai eta segurtasunarekin erlazionatutako balioak lortzeko probabilitatea. Modu honetan, eta behar izanez gero, dosifikazio erregimen berriak proposatu ahal izateko.
Datu demografikoak
2.2. Farmakoaren administrazioa eta lagin bilketa Paziente bakoitzari 600 mg linezolid (Zyvoxid®) administratu zitzaion, 12 orduro. Antibiotikoa 30 minutuko iraupena zuen zain-barneko infusio bidez eman zen kasu guztietan, batean izan ezik, 60 minuturako iraupena izan zuena. Lagin bilketarekin hasi baino lehen, paziente bakoitzari bataz beste 8 linezolid dosi eman zitzaizkion, oreka egonkorra bermatuz. Odol-laginak dosia eman baino lehen eta infusio amaieran (0,5 h) jaso ziren. Bestalde, lagin bana hartu zen 1, 2, 3, 6, 8tik 10ra eta 12 ordu pasa ostean. Laginak heparina sodikoa zuten VacutainerTM saiodietan bildu eta berehala zentrifugatu ziren, 10 minututan zehar 3.000 rpm-tan. Lortutako plasma laginak -80º C-tan izoztu ziren analizatu arte. EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan, odola ez ezik, efluente laginak ere hartu ziren denbora-tarte berdinetan, eta zuzenean -80º C-tan gorde.
laginen kasuan 0,5, 1,5, 10 eta 40 µg/mL-tako kontzentrazioekin eta efluente laginen kasuan 0,2, 0,6, 5 and 24 µg/mL-rekin. Kalkulatutako kontzentrazioen desbiderapenak inoiz ez zuen balio teorikoaren %15 gainditu. Bestalde, intra- eta inter-saiakuntza doitasuna, aldakuntza-koefiziente moduan adierazia (coefficient of variation, CV), %15 azpitik mantendu zen beti.
2.4.1. Oinarrizko eredua Populazio eredua sortzeko baldintzazko lehen mailako estimazio metodoa interakzioarekin (FOCE-I) erabili zen NONMEM 7.3 programa baliatuz15. Farmako totalaren kontzentrazioen disposizioa eredu konpartimentalak erabiliz aztertu zen, eta datuak logaritmoetara transformatzeko aukera aintzat hartu zen. Ereduen ebaluaziorako funtzio-objektiboaren balioaren (OFV) beherakada, parametroen kalkuluan emandako errore erlatibo estandarrak (RSE) eta doikuntzaegokitasuna ebaluatzeko (goodness-of-fit, GOF) grafikoak kontuan hartu ziren. Hondar-errorea ebaluatu zen eta aldakortasun-interindibidualak (IIV) zein kobariantza posible bat ikertu ziren.
2.4.2. Aldagaien aukeraketa Behin oinarrizko eredua aukeratu ostean, eta IIV azaltzeko asmoz, 1. taulan bildu diren faktore guztiak aztertu ziren aldagai potentzial moduan. Bost pazientek edo gutxiagok aldagai baten informazioa faltan zutenean, beste pazienteen mediana esleitu zitzaien. Clcr aldagai jarraitu bezala aztertu zen.
2.4.3. Ereduaren ebaluazioa Hautatutako ereduaren egokitasuna aztertzeko GOF grafikak analizatu ziren. Erabilitako GOF grafikak honakoak izan ziren: populazio- eta norbanakoenaurreikusiak (PRED eta IPRED) vs. neurtutako kontzentrazioak (DV, µg/mL-tan), haztatutako baldintzapeko hondar-balioak (conditional weighted residuals, CWRES) vs. dosi osteko denbora (time after dose, TAD) eta norbanako bakoitzaren haztatutako hondar-balioak (individual weighted residuals, IWRES) vs. IPRED. Bestalde, VPC bat irudikatu zen ereduaren zuzentasuna determinatzeko (PsN 4.7.0-ren VPC tresna). Horrela, neurtutako kontzentrazioen 2,5., 50. eta 97,5. pertzentilak irudikatu ziren. Ostean, mila paziente birtual simulatu ziren populazio eredu finalean lortutako parametroen balioak erabiliz, eta baldintza berdinen mendean. Simulatutako 2,5., 50. eta 97,5. pertzentilen %95eko konfiantza-
tarteak ere grafikan gehitu ziren, R 3.4.0 programaren xpose4 paketea erabiliz16. Azkenik, parametroen zehaztasuna ebaluatzeko 2.000 datu-multzoko bootstrap bat exekutatu zen (Bootstrap tresna, PsN 4.7.0). Eredua sortzeko eta ebaluazio prozesuan lortutako datuak eta emaitzak antolatzeko Pirana v.2.9.5 softwarea erabili zen17.
2.4.4. Kanpo-balidazioa Guztira 44 plasma lagin erabili ziren kanpo-balidazioa egiteko, 11 gaixo larri desberdinetatik lortu zirenak. Laginak Arabako Unibertsitate Ospitalean egindako ikerketa prospektibo batetik lortu ziren. 2. taulan pazienteen datu demografikoak eta biokimikoak bildu dira, baita APACHE II puntuazioa ere. Faktore hauek populazio-eredu farmakozinetikoa garatzeko parte hartu zuten 41 pazienteen datuekin konparatu ziren eta bi taldeen artean estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak zeuden ala ez aztertu zen. Horretarako IBM SPSS statistic® programa (21. bertsioa)18 erabili zen. Aldagai jarraien azterketarako t-testa edo Mann–Whitney-ren U testa aplikatu ziren, distribuzio normala zuten ala ez aintzat hartuta, hurrenez hurren. Aldagai kategorikoei dagokionez, Pearson-en khi-karratuaren testa (χ2) erabili zen. Kanpo-balidazioko pazienteei etengabeko zain-barneko perfusioaren bidez 1.200 mg administratu zitzaien 24 orduro, 30 minututan zehar 600 mg-tako karga-dosi bat eman ostean. Aurretik aipatutako irizpideez gain, soilik EGOTak ezarriak ez zituzten eta Clcr > 40 mL/min zuten pazienteak onartu ziren. Lau egun jarraietan zehar plasma lagin bana hartu zitzaien gaixoei. Linezoliden
Etengabeko perfusioa Pazienteen ezaugarriak n Mediana (Tartea) Datu demografikoak
Garatutako eredu farmakozinetikoa erabiliz, paziente hauetan linezoliden kontzentrazioak aurreikusi ziren. Horretarako, 5.000 subjektu simulatu ziren honako Clcr balioentzat: 40, 80, 120, 160, 200 eta 240 mL/min; izan ere, balio hauen artean zeuden aztertutako pazienteen Clcr-ak. Simulatutako datuen 2,5., 50. eta 97,5. pertzentilak kalkulatu ziren, eta neurtutako balioekin konparatu.
Bai PTA bai CFR balioentzat %90tik gorako emaitzak optimotzat hartu ziren. Arrakasta moderatuarekin, aldiz, %90 eta %80 arteko datuak erlazionatu ziren22,23.
mg*h/L eta Cminss > 10 mg/L)24,25 zein ehunekok lortzen zituzten behatu zen. Simulazio hauek ere NONMEM 7.3 programarekin egin ziren.
3. Emaitzak
Populazio-eredu farmakozinetikoa eraikitzeko 41 gaixo larriren datuak aintzat hartu ziren. Paziente bakoitzeko 8 plasma lagin bildu ziren, eta guztira 331 kontzentrazioren datuak gehitu ziren eredua eraikitzeko base-datuan. Pazienteei diagnostikatutako gaitzen artean biriketako infekzioak (n = 15), infekzio abdominalak (n = 10), neurologikoak (n = 9), behazun-xixkukoak (n = 2) eta bestelako infekzioak (n = 5) zeuden. Gainera, EGOTak zituzten 23 pazienteetan beste zortzi efluente lagin bildu ziren denbora berdinetan. Hemezortzi pazientek etengabeko hemodiafiltrazio beno-benosoa (continuous venovenous hemodiafiltration, CVVHDF) ezarria zuten eta beste bostek etengabeko hemodialisi beno-benosoa (continuous venovenous haemodialysis, CVVHD). Efluentearen fluxua 1,1 eta 3,3 L/h artean mantendu zen. Fluidoen balantzea egoera klinikoaren arabera ezarri zen. Behar izanez gero pazienteak antikoagulatu ziren, 0,1 eta 5 UI/kg/h bitarteko zatikatu gabeko heparina dosiekin. Iragazkien mintzak polisulfonakoak (Aquamax HF 12;
Fresenius, Alemania) edo AN69 mintzak (Nephral ST400, Hospal, Bolonia, Italia) izan ziren eta beraien azalerak 1,80 eta 1,65 m2-takoak ziren, hurrenez hurren.
3.1.1. Oinarrizko eredua Linezoliden plasma kontzentrazioak ongien deskribatu zituen eredua bi konpartimentukoa izan zen. Aldakortasun-interindibiduala (IIV) gehitu zitzaion argitzapenari (CL) eta konpartimentu zentraleko banaketa-bolumenari (V1). Ez zen korrelaziorik aurkitu bi parametro horien artean. IIV-a esponentzialki modelizatu zen eta hondar-errore konbinatua erabili zen.
3.1.2. Aldagaien aukeraketa Linezoliden argitzapena, giltzurrun-kanpoko argitzapenaren (CLNR) eta giltzurrun-menpeko argitzapenaren (CLR) arteko batura moduan kalkulatu zen; eta azken hori Clcr-aren eraginpean zegoen. Clcr ereduan gehitzean, argitzapenaren IIVa %98,7tik %61,5ra murriztu zen. EGOTak egotziak zituzten pazienteen kasuan, gorputz-kanpoko argitzapenak ere bere ekarpena izan zuen argitzapenean. Esplorazio-analisian pisua eta adina V1-arekin erlazionatuta zeudela susmatu arren, aldagaien aukeraketa prozesuan ez zuten esangura estatistikorik lortu (p > 0,05). Bilirrubina, GOT eta GPT taldekatu eta aldagai potentzial moduan aztertu ziren, baina ez zuten ereduaren hobekuntzarik eragin. Nahiz eta SCMan 130 mL/min baino Clcr altuagoak zituzten pazienteek konpartimentu periferikoko banaketa-bolumen (V2) handiagoak izan, Clcr kategorikoa ez zen gehitu aldagai moduan eredu farmakozinetikoan. Izan ere, ez zen hobekuntza nabarmenik antzeman aurreikusitako kontzentrazioetan, eta
estimatutako hondar-erroreak gora egiten zuen. Bestelako aldagaiek ez zuen OFVaren jaitsiera esanguratsurik lortu.
3.1.3. Ereduaren ebaluazioa 4. taulan populazio-eredu farmakozinetikoan linezolidentzat estimatutako parametroen balioak azaltzen dira, baita RSEak (%) ere. Gainera, bootstrap-aren emaitzak bildu dira eta parametroen estimazioa zehaztasunarekin burutu zela erakusten dute. GOF grafikoetan (1. irudia) ez zen joera adierazgarririk sumatu, ez CWRES versus dosi osteko denboran ezta IWRES versus iragarritako balio indibidualetan ere. Bestalde, neurtutako eta aurreikusitako populazio zein norbanakoen balioek korrelazio egokia erakutsi zuten. VPCak (2. irudia) datu gordinen eta populazio-eredutik lortutako simulazioen pertzentilen arteko korrelazio ona irudikatu zuen. 4. taula. Oinarrizko eredua eta hautatutako populazio-eredu farmakozinetikoa linezoliden zain-barneko infusio motzerako. Estimatutako parametroak, shrinkagea balioak eta bootstrap-aren emaitzak. Parametroa Oinarrizko eredua Hautatutako eredua Bootstrap, mediana (5th-95th pertzentilak) Estimatutako balioa, RSE (%) Estimatutako balioa, RSE (%) CL (L/h) = CLNR + CLR+ CLECb 5,59 (13) + CLEC
1. Irudia. Hautatutako ereduarekin lortutako GOF grafikoak: Populazioaren (PRED)(a) eta norbanakoen (IPRED)(b) aurreikusiak versus kuantifikatutako linezolid plasmakontzentrazioak, (µg/mL), haztatutako baldintzapeko hondar-balioak (CWRES) versus dosi osteko denbora (h)(c), eta norbanako bakoitzaren haztatutako hondar-balioak (IWRES) versus norbanakoen aurreikusiak(d).
2. irudia. Dosi osteko denboran (0-tik 12 h-ra) lortutako VPCren emaitzak. Puntuak kuantifikatutako kontzentrazioak dira (µg/mL). Etengabeko marrak kuantifikaturiko datuen batezbesteko balioa irudikatzen du eta bestelako marrek, 2,5. eta 97,5. pertzentilak. Itzal ilun eta argiek simulazioan lortutako %95eko konfiantza-tarteak erakusten dute, medianarentzat eta 2,5. eta 97,5. pertzentilentzat, hurrenez hurren.
3.1.4. Kanpo-balidazioa 3. irudian linezolid etengabeko perfusio bidez administratu zitzaien 11 pazienteetan neurtutako kontzentrazioak eta simulazio bidez iragarritako mediana eta %2,5 eta %97,5 pertzentilak konparatu dira. Ikus daitekeen moduan, hautatuko eredua gai izan zen modu egokian pazienteen kontzentrazioak aurreikusteko. 3. irudia. Etengabeko perfusioan neurtutako kontzentrazioak eta populazio-eredua erabilita simulazio bidez lortutako mediana eta %2,5 eta %97,5 pertzentilak.
3.2.1. Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa Helburua lortzeko probabilitatea (PTA) 5. taulak zenbait egoera desberdinetan AUC24h/MIC > 80 lortzeko probabilitateak biltzen ditu. Orokorrean, zenbat eta dosi altuagoa eta Clcr baxuagoa, orduan eta PTA altuagoak lortuko dira. EGOTak ezarriak ez dituzten pazienteetan, eta Clcr ≤ 60 mL/min baldintzapean, 600 mg/12h-ko dosia nahikoa izango litzake 1 mg/L edo baxuagoak diren MIC balioak dituzten bakterioek
eragindako infekzioak tratatzeko. Haatik, 2 mg/L-ko MIC balioentzat dosi hau ez litzateke nahikoa izango orokorrean, soilik eraginkortasun probabilitate altuak lortuz 10 mL/min edo gutxiagoko kreatinina argitzapena izatean. Dosia handitzean, 600 mg/8h-ra, 30 mL/min-ko Clcr balioak dituzten subjektuentzat PTA %68tik %88ra igo zen 2 mg/L-ko MICentzat. Dena den, beste kasu guztietan ez zen arrakasta lortzeko probabilitatea modu nabarmenean handitu. EGOTak ezarriak dituzten pazienteetan, 1 mg/L edo baxuagoak diren MICentzat arrakasta izateko probabilitate altuak lortuko lirateke. Dena den, 2 mg/L-ko MIC balioa duten bakterioei aurre egiteko, 600 mg/8h-ko dosia beharko litzateke Qef altua edota 30 mL/min balioak dituzten pazienteetan. Erantzunaren metatze-frakzioa (CFR) 6. taulan ikerketa-lan honetan lortutako CFR balioak bildu dira. Simulatutako dosifikazio erregimenek ez dute arrakasta probabilitate altuak lortzen (≥ %90) S. epidermidis-ek eragindako infekzioak tratatzeko. Dosi estandarrarekin, eta EGOTik gabeko pazienteetan, beste mikroorganismoek eragindako infekzioak tratatzeko arrakasta probabilitate altuak lortuko lirateke soilik giltzurrun gutxiegitasun larria (Clcr ≤ 10 mL/min) duten pazienteetan. Orokorrean, 600 mg/8h-ko dosia onuragarria izango litzateke 10 eta 30 mL/min bitarteko Clcr balioak dituzten pazienteentzat. Izan ere, kasu hauetan arrakasta lortzeko probabilitateek gora egiten dute. EGOTak ezarriak dituzten pazienteei dagokionez, infekzioa eragiten duen mikroorganismoa E. faecium, E. faecalis, S. aureus edo CoNS denean, arrakasta lortzeko probabilitateak desberdinak izango dira Clcr-aren eta CLEC-aren arabera. Hala ere, ikus daiteke 30 mL/min edo handiagoa den kreatinina argitzapena duten pazienteetan 600 mg/8h-ko dosia ere ez litzatekela orokorrean nahikoa izango mikroorganismo hauek eragindako infekzioak tratatzeko.
3.2.2. Segurtasunaren ebaluazioa 7. eta 8. taulek Cminss > 10 mg/L eta AUC24h > 400 mg*h/L lortzeko probabilitateak biltzen dituzte, hurrenez hurren. Bi balio horiek linezolidek eragindako toxikotasunarekin lotu dira. Dosi estandarra erabiltzean (600 mg/12h) toxikotasunarekin erlazionatutako kontzentrazioak lortzeko probabilitateak baxuak dira, salbuespen batzuetan izan ezik; alegia, EGOT gabeko Clcr ≤ 10 mL/min balioak dituzten pazienteetan edota fluxu baxuko EGOTak ezarriak dituzten paziente anurikoetan. Dosi altuago bat erabiltzeak (600 mg/8h) modu nabarmenean baldintzatuko luke segurtasun profila. Horrela, bereziki sentikorrak izango lirateke Clcr balio baxuak dituzten pazienteak (≤ 60 mL/min), edota fluxu baxuko EGOTak ezarriak dituztenak.
Lan honetan, linezoliden populazio-eredu farmakozinetiko bat garatu da gaixo larrientzat. Datuak ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu bikoa izan zen, aurretik argitaratutako beste ikerketekin bat datorrena26,27,28,29. Estimatutako banaketa-bolumena (Vss = 45,2 L) gorputz osoko ur kantitatearen antzekoa izan zen eta zenbait lanetan gaixo larrietan lortutako balioekin bat zetorren (adibidez, Taubert et al.27,: 41,55 L). Gainera, ez zen desberdintasunik antzeman EGOTak ezarriak zituzten eta ez zituztenen artean. Bestalde, Slatter et al.-ek30 edota MacGowan et al.-ek31 boluntario osasuntsuetan deskribatutako banaketa-bolumenaren antzekoa izan zen ere (30-50 L). Banaketa-bolumenean ikusitako desberdintasun eza linezoliden izaera lipofiliko moderatuarekin erlazionatu daiteke. Izan ere, farmako hauen Van ez ohi da aldaketa esanguratsurik ematen gaixo larrien eta osasuntsuen artean. Farmako hidrofilikoekin ostera, aldaketa nabarmenak ematen dira sarritan, gertatu ohi den kanpoko fluidoen handipenak Va baldintzatzen baitute gaixo larrietan.
Linezoliden eliminazioari dagokionez, giltzurrun-kanpoko (CLNR) eta giltzurrun-menpeko (CLR) argitzapena gehitu ziren ereduan. Gainera, CLR pazienteen kreatinina argitzapenaren menpe zegoela ondorioztatu zen. Aldagai honen inklusioa linezoliden eredu farmakozinetikoan eztabaidagarria izan da. Izan ere, zenbait egilek Clcr-aren eta argitzapenaren arteko erlazioa deskribatu badute ere28,32,33, beste hainbatek ezin izan dute bien arteko harreman sendorik demostratu27,34. Desberdintasun hauek azaldu ditzakeen zergatietako bat kreatinina argitzapena kalkulatzeko Cockcroft-Gault-en ekuazioa erabiltzea izan daiteke; frogatu baita gaixo larrietan ez dela behar bezain zehatza izaten35,36. Lan honetan, kreatinina argitzapena ereduan aldagai moduan gehitzeak CL-ren IIVa %97,8tik %61,5ra murriztu zuen.
Linezolid EGOT bidez partzialki kanporatzen denez gero, teknika hauek ezarriak zituzten pazienteetan CLEC-a argitzapen totalaren ekuazioari gehitu zitzaion37. EGOTak dituzten pazienteetan argitzapenaren estimazioa egitea lan konplexua bilakatu daiteke. Izan ere, antibiotikoarekin erlazionatutako faktoreek zein teknikarekin lotutakoek baldintzatuko dute eliminazioa; hala nola, azalera, mintzaren konposaketa edota poroaren diametroa, erabilitako efluente fluxua edota teknika modalitatea38. Ikerketa-lan honetan batez besteko sieving
koefizientea 0,8 ingurukoa izan zen, gaixo kritikoetan aztertutako farmako frakzio askearekin bat datorrena33. Ez zen Sc-an diferentzia esanguratsurik antzeman teknika desberdinen artean edota erabilitako mintzaren arabera bereizketa egitean. Sc balioen arteko antzekotasun hau aurretik deskribatu izan da, eta farmakoaren pisu molekular baxuarekin erlazionatu da37. Dena den, teknika-modalitate desberdinen artean erabilitako efluente fluxuek CLEC-an antzeman daitezkeen desberdintasunak azaldu ditzakete. Hori dela eta, gorputz-kanpoko argitzapen balio baxuagoak lortuko dira etengabeko hemofiltrazioa (CVVH) edo CVVHD39,40 erabiltzean CVVHDF41 hautatzean baino, azken honetan fluxu altuagoak erabiltzen baitira. Nahiz eta aldakortasun nabarmena egon, lan honetan kalkulatutako CLEC-ak (1. taula) aipatu berri diren ikerketetan deskribatutako balioen antzekoak izan ziren39,40 ,41.
Jakina da, boluntario osasuntsuetan behintzat, linezoliden argitzapena giltzurrun bidezkoa zein mekanismo hepatikoen bitartekoa dela, %30 eta %65, hurrenez hurren. Gibeleko metabolismoa eraztun morfolinikoaren oxidazioaren bidez geratzen da, P450 zitokromoaren esku-hartzerik gabe30. Hori kontuan hartuta, gibel funtzioarekin erlazionatutako aldagaiak aztertu ziren. Bilirrubinaren eta transaminasen balioak izan arren, eta nahiz eta horiek erabilita hiru aldagai dikotomiko sortu, beraien inklusioak ez zuen eredu farmakozinetikoa hobetu. Gibel-funtzioarekin erlazionaturiko aldagairik ereduan ez sartzearen arrazoia
Denbora-kontzentrazio profilak aztertzean, pazienteen heren batean linezoliden erpin bat antzeman zen dosia eman eta 2-4 ordutara. Kontzentrazioen bat-bateko handitze hori esplikaezina da bi-konpartimentuko eredua erabiliz. Hainbat argitalpenek linezoliden behazun-xixku bidezko iraizketa deskribatu dutenez, zenbait pazientetan behatutako erpina azalduko lukeen zirkulazio enterohepatikoa zuen eredua ebaluatu zen44,45. Zoritxarrez, gure datuak ez ziren gai izan eredu horri aurre egiteko.
ezin diote aurre egin honetarako beharrezkoak diren denbora eta baliabideei. Hori dela eta, analisi farmakozinetiko/ farmakodinamiakoa, Monte Carlo simulazioekin batera, oso tresna baliagarria bilakatu daiteke posologia zehatz baten arrakasta probabilitateak aurresateko; baita tratamenduaren emaitza hobeak lortzeko gomendioak emateko ere48. Adibide moduan, ikerketa-lan honetan frogatu da sortutako eredu farmakozinetikoa gai dela pazienteei etengabeko perfusioa administratzean linezoliden kontzentrazio plasmatikoak aurreikusteko. Nahiz eta perfusio motza edo etengabekoa administratu zitzaien pazienteek estatistikoki esanguratsuak diren desberdintasunak izan zenbait faktore demografikoetan eta biokimikoetan, hauek ez ziren traba izan linezoliden kontzentrazioak doitasunarekin aurreikusteko.
Lan honetan burututako simulazioak aintzat hartuz gero, dosi estandarra erabilita (600 mg/ 12h), AUC24h/MIC > 80 lortzeko probabilitateak onargarriak izango lirateke 1 mg/L-ko MIC balioa duten bakterioek eragindako infekzioak tratatzeko, baldin eta pazienteen Clcr ≤ 60 mL/min den. Bestalde, Clcr ≤ 10 mL/min duten pazienteetan edota EGOTak ezarriak dituzten paziente anurikoetan izan ezik, dosi hori ez litzateke nahikoa izango 2 mg/L-ko MIC balioa duten mikroorganismoen gaixotasunak tratatzeko. Clinical and Laboratory Standard Institute (CLSI) erakundearen arabera49, enterokokoentzat mozte-puntu klinikoa 2 mg/L-tako MICa da. Halaber, simulatutako egoera desberdin guztietan 600 mg/ 12h-tako linezolid dosia ez litzateke nahikoa izango 4 mg/mL MIC balioak dituzten bakterioen infekzioak tratatzeko. Azken hau, estafilokoko eta enterokokoentzat mozte-puntu klinikoa da European Committee on Antimicrobial Susceptibility Testing (EUCAST) erakundearen esanetan50.
Entsegu honetan linezolid tratamendu enpiriko moduan administratu zen eta, paziente gehienetan, ez zen antibiotikoarekiko mikroorganismo sentikorrik isolatu. Horrek korrelazio farmakodinamiko zuzena egitea saihestu zuen. Beraz, 2013. eta 2015. urte bitartean Arabako Unibertsitate Ospitaleko ZIUetan lortutako suszeptibilitateen informazioa erabili zen CFRen balioak kalkulatzeko (5. taula). Isolatutako andui gehienen MIC balioa 2 mg/L edo altuagoa zenez (3. taula), erantzunaren metatze-frakzioa baxuak lortu ziren gauzatutako simulazioetan. Tratamenduaren arrakasta izateko probabilitateak handituko ote ziren jakiteko intentzioarekin, linezoliden dosi altuago bat simulatu zen, alegia, 600 mg 8 orduro. 5. taulan ikus daitekeen moduan, posologia horrek, oro har, ez lituzke modu esanguratsuan igoko arrakasta lortzeko probabilitateak. Aitzitik, gainesposizioa pairatzeko, eta ondorioz, efektu desiragaitzak jasateko, probabilitateak handituko lituzke (7. eta 8.taulak). Linezoliden efektu desiragaitz nagusia mielosupresio itzulgarria da, bereziki tronbozitopenia32,51. Prozesu honekin erlazionatutako arrisku faktoreak gibel-disfuntzio kronikoa52, linezoliden terapia luzea (> 14 egun), pisu baxua edota giltzurrun gutxiegitasuna dira53,54, esaterako. Ikerketa-lan honetako pazienteek ez zuten Cminss > 10 mg/L edota AUC24h > 400 mg*h/L baliorik lortu, eta ez zen dokumentatu linezolidekin erlazionaturiko efektu desiragaitzik. Nahiz eta paziente askok giltzurrun gutxiegitasuna pairatu, gehienak EGOTak ezarriak zituzten, soilik batek gainditu zuen 14 eguneko tratamendua eta erdiak baino gehiagok gainpisua zuten edo obesoak ziren (GMI > 25 kg/m2).
Linezoliden etengabeko perfusioak dosi altuagoek eragin dezaketen toxikotasuna saihestu lezake. Hori dela eta, zenbait egilek posologia hau aurrera eramatea proposatu dute, gure ondorioekin ere bat datorrena27,55. Kanpobalidazioa burutzeko erabilitako paziente guztien plasma kontzentrazioak 1 mg/L baino altuagoa izan ziren. Gainera, neurtutako kontzentrazioen %86 2 mg/L-tik gorako kontzentrazioak zituzten. Hortaz, arrakasta terapeutikoa izateko probabilitate altuak esperoko lirateke 2 mg/L-tako MIC balioak dituzten infekzioak tratatzean, giltzurrun-funtzio handitua duten pazienteetan ere. Bestalde, bi pazientek gutxienez 10 mg/L baino altuagoa den kontzentrazio bat izan zuten; hasiera batean, toxikotasuna pariatzeko arriskuarekin erlazionatu daitekeena. Dena den, kontuan hartu behar da limite hori perfusio motzentzat ezarria dagoela, non kontzentrazio altuagoak egongo diren dosifikazio tarte osoan zehar. Hortaz, ez litzateke egokia izango 10 mg/L-ko kontzentrazio konstanteekin konparatzea eta ikerketa gehiago egin beharko lirateke dosifikazio-erregimen honentzat, toxikotasunarekin erlazionatutako kontzentrazioa zein den zehazteko.
5. Ondorioak
Lan honetan linezoliden populazio-eredu farmakozinetiko bat eraiki da, gaixo larrientzat. Plasma kontzentrazio datuak ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu-bikoa izan zen. Argitzapena giltzurrun-kanpoko argitzapenaren eta giltzurrun menpeko argitzapenaren arteko batura moduan kalkulatu zen; eta azken hori Clcr-aren eraginpean zegoen. Gainera, EGOTak ezarriak zituzten pazienteetan, gorputz-kanpoko argitzapena ere gehitu zitzaion ekuazioari.
Garatutako eredua erabilgarria izan daiteke arrakasta lortzeko probabilitatea kalkulatzeko, irizpide farmakozinetiko/farmakodinamikoei jarraiki. Hauen arabera, linezoliden dosi estandarra (600 mg/12h) ez litzateke egokia izango 2 mg/L-tako MIC balioak dituzten patogenoek eragindako infekzioak tratatzeko. Dosia 600 mg/8h-ra handitzean, ez lirateke arrakasta probabilitate altuagoak lortuko; ordea, toxikotzat hartzen diren kontzentrazioak izateko aukerak handituko lirateke. Gaixo larrietan etengabeko perfusioa erabiltzea aukera egokia izan daiteke, bereziki giltzurrun-gutxiegitasuna pairatzen ez dutenetan (Clcr≥ 60 mL/min).
Gaixotasun infekziosoen kudeaketaren gaur egungo konplexutasunak eta antibiotikoekiko erresistentzien gorakadak ezinbestekoa egin dute antimikrobianoen erabilera optimizatzea. Aditzera eman denez, ospitaleetan antibiotikoen erabileraren % 50 hobetu egin daiteke eta gaixoen % 30-40ak jasotzen duten zainketa ez dago zientzia-ebidentzietan oinarrituta1. Antibiotikoak agintzea erabakitzeko prozesuak barnean hartu beharko luke informazio klinikoa, epidemiologikoa, mikrobiologikoa eta farmakologikoa; izan ere, gaixotasun infekziosoek ez baitute soilik arriskuan jartzen banakoen osasuna, baita osasun publikoaren ongizatea ere. Gainera, ongizate publikoa mantentzea eta banakoen askatasuna babestea elkarren arteko lehian egon daitezke hainbat egoeratan2. Diziplina anitzeko ikuspegia benetan onuragarria izan daiteke konplexutasun handiko zainketa zerbitzuetan, batik bat zainketa intentsiboen unitateetan. Kontuan hartuta tratamendu enpirikoa ospitaleetan agintzen diren antimikrobianoen bi herenen atzean dagoela, gaixotasun espezifikoetarako aukerako erregimen enpirikoak ezarri beharko lirateke, tokiko eta estatuko jarraibideak eta tokiko mikrobioen aurkako sentikortasunak aintzat hartuta3,4. Protokoloak diseinatzeak eta optimizatzeak emaitza klinikoak hobetuko lituzke, tratamendu antibiotiko enpiriko egokiak goiz ematen direnean heriotza-tasak
behera egiten baitu5,6,7,8. Hori lortzeko, ezinbestekoa da antibiotikoekiko erresistentzia behatzeko sistema bat garatzea, metodoetarako, datuak partekatzeko eta koordinatzeko arau bateratuekin, tokiko, estatuko eta nazioarteko mailan9. Hala ere, estaldura enpiriko egokia ziurtatzeak ez luke tratamenduaren helburu bakarra izan beharko. Diagnosi mikrobiologikoak lagungarriak izan daitezke terapia antibiotiko egokiena ziurtatzeko eta infekzioaren tratamendu espezifiko eta eraginkorragoa emateko, mikroorganismoei buruzko informazioa emateaz gain, gehien erabiltzen diren antibiotikoekiko sentikortasuna zehazten dutelako. Hortaz, identifikazio goiztiarra baliagarria izan daiteke emaitza klinikoa hobetzeko eta albo-ondorioak murrizteko4,6. Oro har, mikroorganismo Gram-negatiboek eragindako infekzioak goian jarri dira ikerketarako lehentasunen zerrendan, intzidentzia handia dutelako eta antibiotikoekiko erresistentzia asko garatzen ari direlako10. Dena den, bakterio Gram-positiboek eragindako infekzioak ez dira gutxietsi behar. Izan ere, gaixo larrien bakteriemien heren bat edo erdi bitarte bakterio Gram-positibo batek eragindakoa omen dela adierazi da, ZIUetako espezie nagusien artean
Antibiotikoekiko erresistentziak garatzeko arriskua eta aukera terapeutiko erabilgarri murritza kontuan hartuta, antibiotikoen dosifikazio egokia ezinbestekoa da gaixo larrien kudeaketa egokirako. Hortaz, gaixoen faktore espezifikoak kontuan hartzen dituzten antimikrobianoen dosifikazio-erregimenak hobetzea ezinbestekoa izango da. Helburu horrekin, populazioaren ikuspegi farmakozinetikoa probetxugarria izango da gaixo larrien populazio-parametroak deskribatzeko eta profil farmakozinetikoarekin lotutako aldakortasunaren eta gaixoen ezaugarri psikopatologikoen arteko loturak identifikatzeko. Analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoak (PK/PD) barnean hartzen ditu informazio farmakozinetikoa eta mikroorganismoek antimikrobiano espezifiko batekiko duten sentikortasunari buruzko informazioa (MIC balioak). Analisi horren bitartez, gaixo eta infekzio-prozesu bakoitzarentzat antibiotikorik eta dosifikazio-erregimenik egokiena aukera daiteke, antibiotikoaren eragin egokia ziurtatzeko eta albo-ondorioak agertzea eta erresistentziak garatzea minimizatzeko. Analisi PK/PDak aplikatzean, muga nagusia da MIC balioak antibiotiko kontzentrazio estatikoak daudenean bakterioak inkubatu ondoren kalkulatzen direla. Beraz, antibiotiko kontzentrazioak aldatzen diren bitartean bakterioen garapenak pairatzen duen bilakaerari buruzko informaziorik ez da ematen, eta horrek lotura hobea dauka giza gorputzeko fluidoen benetako egoerarekin. In vitro denbora-hilkortasuneko zinetika-azterketetan oinarritutako eredu farmakodinamikoek gaixoekin gertatzen denaren inguruko ikuspegi hurbilago bat eman dezaketen arren, normalean ez dira erabiltzen, denbora asko behar izaten dutelako eta garestiak izan ohi direlako17,18.
Parametro farmakozinetikoen eta mikrobiologikoen arteko harreman kuantitatiboari indize PK/PD esaten zaio. Hiru indize PK/PD daude antibiotikoen eraginarekin lotuta: antimikrobianoaren kontzentrazioa MIC balioaren gainetik dagoen denbora (T> MIC), kontzentrazio pikoa eta MIC ratioa (Cmax/MIC), eta kontzentrazio denbora kurbaren azpiko tartea (normalean 24 orduko denbora tartean) MIC balioarekin zatituta lortzen den ratioa (AUC24h/MIC). Bestalde, indize PK/PD egokia hautatzeaz gain, eraginkortasun antimikrobianoarekin lotuta dagoen indizearen magnitudea ere zehaztu behar da; hau da, helburu farmakodinamikoa (PDT) ezarri behar da. Eredu farmakozinetiko bat garatu ondoren, eta parametro farmakozinetikoen eta farmakodinamikoen arteko erlazioa aztertu ostean, terapiaren emaitzaren gaineko aurreikuspenak eta bestelako dosifikazioek arrakasta izateko probabilitatearen balioespenak egin daitezke, Monte Carlo simulazioaren bitartez. Horrenbestez, simulazio horien bitartez mozte-puntu farmakozinetiko/farmakodinamiko fidagarriak lortzeko, derrigorrezkoa izango da populazio-eredu farmakozinetiko balioztatu bat erabiltzea aztertutako gaixoentzat, baita eraginkortasunarekin lotutako PDT zehatz bat ere. Bestela, lortutako emaitzek alborapenak izango dituzte eta alferrikakoak izango dira. Adierazitakoaren ildotik, lan honetan populazio-eredu farmakozinetikoak diseinatu eta ebaluatu dira bakterio Gram-positiboen aurka gaixo larrietan erabilitako bi botika antimikrobianorentzat: daptomizina eta linezolid. Gainera, dosifikazio-erregimenen doitasuna aztertu da, analisi farmakozinetiko/ farmakodinamikoa eta Monte Carlo simulazioa aplikatuz, eta eraginkortasun eta segurtasun profilak kontuan hartuta. Modu honetan, bigarren kapituluan, daptomizinaren populazio-eredu farmakozinetiko bat garatu zen. Konpartimentu bakarreko eredua izan zen informazioa ongien deskribatu zuena, eta batez beste 12,3 L-ko banaketabolumena estimatu zen. Antibiotikoaren eliminatzea giltzurrun-kanpoko argitzapenaren (0,16 L/h) eta giltzurrun-menpeko argitzapenaren menpe egon zen
klinikoa) dituzten mikroorganismoek eragindako infekzioak estaliko lituzkete gaixoek giltzurrun-gutxiegitasuna izatean (≤ 30 mL/min) eta EGOTak ezarriak ez dituztenean bakarrik. Emaitza horiek bat datoz IDSAren (Infectious Diseases Society of America) jarraibideekin eta aurretiazko ikerketekin; izan ere, dosi altuak lehenetsi dituzte ere (8-12 mg/kg/egunean edo 560-840 mg/egunean) 21,22,30,31. 3. kapituluan, populazio-eredu farmakozinetiko bat garatu zen linezolidentzat. ZIUko 41 gaixoren antibiotikoen plasma-mailak neurtu ziren eta kontzentrazio-denbora kurba ongien deskribatu zuen eredua bikonpartimentukoa izan zen. Aldakortasun interindibiduala (IIV) gehitu zitzaion argitzapenari (CL) eta konpartimentu zentraleko banaketa-bolumenari (V1), eta gaixoen arteko aldakortasun handiak ikusi ziren, %61,5 eta %65,9, hurrenez hurren. Estimatutako banaketa-bolumena (Vss = 45,2 L) gorputzaren guztizko urari hurbildu zitzaion eta gaixo larriekin aurretik egindako beste ikerketa batzuetan lortutakoaren antzekoa izan zen (adibidez, Taubert et al.32: 41,55 L). Antibiotikoaren izaera lipofiloa dela eta, balio hori ez zen aldendu, ezta ere, boluntario osasuntsuentzat kalkulatutako balioetatik33,34. Linezoliden eliminatzeari dagokionez, giltzurrun-kanpoko nahiz giltzurrun-menpeko argitzapenak gehitu ziren ereduan, bigarrena gaixoen Clcr-ren eraginpean izanik. Aldatu gabeko linezoliden %30 soilik giltzurrunen bidez ezabatzen denez gero,
kreatinina-argitzapenak guztizko argitzapenean duen eragina eztabaidagarria izan da. Nolanahi ere, Clcr-ren eta CL-ren arteko harreman estua atzeman zen, eta aldagaia gehitzeak argitzapenaren aldakortasun-interindibiduala jaitsi zuen %97,8tik %61,5era. Linezolid EGOTen bidez partzialki eliminatzen denez gero, CLEC balioa gehitu zitzaion gorputzaren guztizko argitzapenaren ekuazioari35. CLEC balioak CLri egindako ekarpena % 5etik % 67rako tartean mugitu zen, eta kreatininaargitzapenak baldintzatu zuen nagusiki. Hortaz, EGOTen bidez antibiotiko proportzio handiagoak eliminatu ziren gaixo anurikoetan edo giltzurrun-funtzio mugatua zutenetan. Ikerketa honetan kalkulatutako batez besteko sieving koefizientearen balioa (0,8) gaixo larrietan proteinei lotu gabeko frakzioaren antzekoa izan zen36. Linezoliden erabilera baimenduta dago pneumoniaren eta larruazal eta ehun biguinetako infekzioen tratamendurako. Hala ere, indikaziotik kanpo erabili izan da MRSAk eragindako bigarren mailako bakteriemia edota meningitis tuberkulosoa tratatzeko, besteak beste37,38,39. ZIUetako infekziorik ohikoenak arnas-bideetako infekzioak (bereziki pneumonia) direla aintzat hartuta, eta
heriotza-tasarik altuenak dituztenak direla jakinda, linezolid oso antibiotiko baliagarria bihurtzen da gaixo larrien infekzioak tratatzeko40. CLSI28 eta EUCAST29 erakundeen arabera, mozte-puntu klinikoa enterokokoen kasuan 2-4 mg/L-koa da eta estafilokokoen kasuan 4 mg/L-koa. Lan honetan gauzatutako analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoa aintzat hartuta, linezoliden dosi estandarra (600 mg/12h) ez litzateke sarritan nahikoa izango gaixo larrietan helburua lortzeko probabilitate altuak izateko. Haatik, soilik Clcr ≤ 10 mL/min balioak dituzten pazienteek edota EGOTak ezarriak izatean paziente anuriakoek, lortuko lituzkete soilik PTA balio altuak 2 mg/L-tako MIC balioa duten mikroorganismoek eragindako infekzioak tratatzeko. Dosia 600 mg/8h-ra igotzeak ez luke nabarmen handituko eraginkortasuna lortzeko probabilitatea, baina pazienteen segurtasuna arriskuan jarriko luke. Dosi altuekin lotutako toxikotasun-arazo potentzialak saiheste aldera, ikerketa honetan lortutako emaitzek argi uzten dute dosifikazio-estrategia berriak bilatu behar direla, etengabeko perfusioa barnean hartuta. Estrategia hori bereziki betalaktamikoekin erabiltzea iradoki bada ere41,42, hainbat ikertzailek linezolidekin erabiltzeko ere proposatu dute32,43. Etengabeko perfusioa bereziki onuragarria izan daiteke giltzurrun-funtzioa handitua duten gaixoentzat; izan ere, kasu horietan, infusio motz bidez emanez gero, tratamenduak arrakasta izateko oso probabilitate baxuak dituelako. Etengabeko perfusioaren kasuan, lan honetan lortutako emaitzak baikorrak diren arren, ikerketa gehiago egin behar dira arlo horretan. Ikerketa honetako hainbat muga kontuan hartzekoak dira. Alde batetik, arestian adierazi den moduan, analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoak MIC
balioetan oinarritutako ereduetan egin dira, eta, beraz, balio estatikoak izan dira kontuan bakarrik. Beste aldetik, infekzioaren eremua ez da aintzat hartu dosifikazio-gomendioak zehazteko, eta plasma-kontzentrazioak erabili dira bakarrik. Gainera, erresistentzien garapenaren ondorioak ez dira aztertu, nahiz eta oso baliagarriak izan daitezkeen, bereziki antibiotiko horien gaineko erresistentzien agerpena dagoeneko atzeman dela kontuan hartuz gero. Ildo horretatik, linezolidekiko eta daptomizinarekiko erresistenteak diren Staphylococcus aureus bakterioak aurkitu dira44,45, baita linezolidekiko erresistenteak diren Staphylococcus epidermidis46 bakterioak ere, besteak beste.
Ondorioak
1. Daptomizinaren populazio-eredu farmakozinetiko bat garatu egin da gaixo larrientzat. Kontzentrazio-denbora datuak ongien deskribatu zituen eredua konpartimentu bakarrekoa izan zen. Antibiotikoaren argitzapena, giltzurrun-kanpoko argitzapenaren (CLNR) eta giltzurrun-menpeko argitzapenaren (CLR) arteko batura moduan kalkulatu zen; eta azken hori Clcr-aren eraginpean zegoen. Gainera, EGOTak egotziak zeuzkaten pazienteen kasuan, gorputz-kanpoko argitzapena gehitu zitzaion ekuazioari. 2. Daptomizinaren dosi estandarrak sarritan ez dira nahikoak izango gaixo larriak tratatzeko. Horrela, giltzurrun-gutxiegitasunik gabeko subjektuak eta etengabeko gorputz-ordezkatze teknikak ezarriak dituzten pazienteak izango lirateke bereziki infradosifikazio arrisku handiena dutenak. Izan ere, tratamenduaren arrakasta izateko probabilitate baxuak lortuko lirateke 1 mg/L-tako zein 4 mg/L-tako MIC balioentzat; alegia, estreptokoko eta estafilokokoentzat zein enterokokoentzat ezarri diren mozte-puntu klinikoentzat, hurrenez hurren. 3. Gauzatutako analisi farmakozinetiko/farmakodinamikoaren arabera, daptomizinaren tratamenduaren arrakasta ziurtatzeko, 60 mL/min eta 90 mL/min arteko kreatinina argitzapena duten gaixoek 700 mg/24h-ko dosia beharko lukete. Clcr balio altuagoak dituzten pazienteetan, aldiz, 840 mg/24h-ko dosia administratu beharko litzateke. Nahiz eta arrakasta terapeutikoa izateko probabilitate altuagoak izan 30 mL/min edo Clcr balio baxuagoak dituzten pazienteetan, toxikotasunarekin erlazionatutako kontzentrazioak lortzeko arriskua ere handitzen da. Hortaz, terapiaren onura-arrisku balantza aztertu beharko litzake horrelakoetan. EGOTak ezarriak dituzten pazienteetan, gutxienez 560 mg/24h beharko litzateke. Dena den, azken hau CLEC-ren menpe egongo da.
1. Produktu kimikoak eta erreaktiboak
1. taula. Aztertutako antibiotikoen kuantifikaziorako erabilitako baldintza kromatografikoak.
Baldintza kromatografikoak
3. Metodo analitikoaren balidazioa
Metodo analitikoek analito baten kontzentrazioa kuantifikatzen dute matrize biologiko batean, besteak beste, odolean, plasman edota gernuan. Lortutako balioen fidagarritasuna bermatzeko, ezinbestekoa da aurretik metodo horren balidazioa burutzea. Lan honetan plasma eta efluente laginetan daptomizinaren eta linezoliden kuantifikazioa egin ahal izateko, aurretik erabilitako metodo analitikoaren balidazioa burutu zen, EMAren jarraibideak aintzat hartuta (Guideline on
bioanalytical method validation)1. Protokolak adierazten duen moduan, emaitza analitikoen eraginkortasunaren onesgarritasuna eta fidagarritasuna bermatzeko ezinbestekoak izango dira honako ezaugarriak: selektibitatea, linealtasuna, doitasuna, zehaztasuna eta egonkortasuna.
3.1. Selektibitatea Metodo analitikoa gai izan behar da analitoa(k) eta barne estandarra (internal standard, IS) matrizean dauden osagai endogeno zein laginean dauden bestelako osagarriengandik bereizteko. Selektibitatea aztertzeko, gutxienez 6 indibiduoren matrize "zuriak" beharrezkoak dira, banaka analizatu eta interferentziak dauden ala ez ebaluatzeko. Horrela, interferentziarik ez dagoela onartuko da erantzuna analitoaren beheko kuantifikazio-limitearen %20 baino gutxiago denean eta barne estandarraren %5 baino baxuagoa denean. Selektibitate entsegua gauzatzeko, 6 emaile desberdinen giza-plasma erabili zen. Analitoaren erretentzio denboran barne-estandarraren interferentzia erpinak agertzen ziren edo ez ikertu zen, eta alderantziz. Horretarako, plasma bakoitzeko, honako laginak prestatu ziren: plasma-zuria, barne estandarra zuen plasma lagina, eta azken lagin bat non antibiotikoa ere gehitu zen, linealtasuntarteko kontzentrazio minimoan.
zehaztuko dute, alegia LLOQ (lower limit of quantification) eta ULOQ (upper limit of quantification). Metodoaren linealtasuna neurtzeko, plasma eta efluentean LLOQ eta ULOQ zituzten antibiotiko disoluzioak prestatu ziren; baita gutxienez linealtasuntarte barruan zeuden beste 6 antibiotiko kontzentrazio disoluzio ere. Laginak hiru aldiz prestatu ziren, hiru egun desberdinetan, eta antibiotiko kontzentrazioaren eta antimikrobianoaren eta P4BH-ren (IS) azaleren ratioaren arteko linealtasuna aztertu zen.
Kasu bakoitzean errore erlatiboaren ehunekoa kalkulatzeko (%E), ondoko ekuazioa erabili zen:
Teknika analitikoak linealtasun irizpideak betetzen dituela ondorioztatzeko, kalibrazio estandar bakoitzarentzat errore erlatiboa %15 baino baxuagoa izan behar da, beheko kuantifikazio-limitearen kasuan izan ezik, non %20 baino baxuagoak diren erroreak onartzen diren.
3.3. Doitasuna eta zehaztasuna Kuantifikatutako analito kontzentrazioa balio teorikoari zenbat gerturatzen zaion deskribatzen du doitasunak (%E moduan adierazia). Doitasuna LLOQan eta kalitate kontroletan (quality controls, QC) ebaluatu behar da. Azken horiek, linealtasun tartearen barruan dauden balioak izango dituzte: hiru aldiz LLOQ (QC baxua), kalibrazio kurbaren tartearen %30-50 bitartean dagoen
kontzentrazioa (erdiko QC) eta gutxienez goiko kuantifikazio-limitearen %75 den balioa (QC altua). Kalitate kontrol hauek kalibrazio kurba aintzat hartuta analizatuko dira, eta kuantifikatutako kontzentrazioak balio teorikoarekin konparatu. Doitasunaren ebaluaketa saiakuntza berean eta saiakuntza desberdinen artean gauzatu beharko da (intra eta inter-saiakuntza doitasuna, hurrenez hurren). Teknika baten zehaztasunak errepikatutako analitoaren neurketa indibidualen arteko gertutasuna neurtzen du eta aldakuntza-koefiziente bezala adierazten da (coefficient of variation, CV, %). Doitasunarekin gertatzen den bezala, zehaztasuna LLOQ eta QC laginetan ebaluatu behar da, saiakuntza berean eta saiakuntza desberdinen artean. Horrela, kuantifikazio-limitea doitasun eta zehaztasunarekin neurtu daitekeen kalibrazio kurbako kontzentrazio baxuena izango da.
3.4. Egonkortasuna Normalean lagin biologikoen analisia ez da bildu bezain laster egiten. Hori dela eta, ezinbestekoa izango da laginak egonkor mantentzen diren biltegiratze eta kontserbatze baldintzak zehaztea. Egonkortasuna analitoaren ezaugarri bat da, denboran zehar, eta manipulazio prozesuen ostean, aldatu gabe mantentzea baimentzen diona. Behe eta goi kalitate kontrolak erabiliz ebaluatzen da. Horrela, QCak prestatu eta zuzenean analizatzen dira, baita ebaluatu behar diren biltegiratze baldintzak aplikatu ondoren ere. Lagin hauek kalibrazio-kurba erabiliz analizatuko dira, momentuan prestaturiko kalibrazio estandarrek osatuko dutena. Lortutako kontzentrazioak balio nominalarekin alderatuko dira. Kalibrazio kontrol bakoitzaren batezbestekoak kontzentrazio nominalaren ±%15 barne egon behar du. Laginen egonkortasuna baieztatzeko, honakoak aztertu ziren:
3.4.4. Analito eta barne estandar disoluzio-amen egonkortasuna Antibiotikoen ama-disoluzioak prestatu ziren, baita barne estandarrarenak ere. Kontzentrazio bakoitzeko 3 lagin prestatu ziren. Disoluzio-amen erantzun kromatografikoak (azalera) zero denboran eta 24 ordutara neurtu ziren, eta beraien artean konparatu. Nahiz eta balidazioa plasma zein efluente laginentzat burutu, gehiegi ez luzatzeko asmoz, eranskin honetan soilik plasma laginentzat lortutako emaitzak gehitu dira; izan ere, hauen prozesamendua konplexuagoa da.
4. Daptomizina: balidazioaren emaitzak
2. irudia. Zuriaren eta daptomizina gehi P4HB zuen laginaren kromatogramak. Erretentzio denbora 5,5 minutu daptomizinarentzat eta 8,2 minutu P4HBrentzat izan zen.
4.3. Doitasuna eta zehaztasuna 4. taulan plasmarentzat lortutako doitasun eta zehaztasun entseguen emaitzak bildu dira.
4. taula. Doitasun eta zehaztasun emaitzak plasman.
Ikus daitekeen moduan, kalitate kontrolen aldakuntza koefizientea eta errore erlatiboa ez zen inoiz %15 baino altuagoa izan. Bestalde, 2,5 µg/mL-ko daptomizina kontrolarentzat intra zein inter-saiakuntzen errore erlatiboak eta
(µg/mL) Kalkulatutako kontzentrazioa Intra-saiakuntza
(µg/mL)) Kalkulatutako kontzentrazioa Inter-saiakuntza
aldakuntza koefizienteak %20 azpitik egon zirela baiezta daiteke. Hortaz, demostratua geratzen da metodo analitiko honek beharrezko doitasun eta zehaztasuna dituela 2,5 µg/mL-ko daptomizina kontzentrazioak kuantifikatzeko, eta, beraz, kuantifikazio-limitetzat har daiteke.
5. taula. Egonkortasun entseguan lortutako emaitzak. Kontzentrazio teorikoa (µg/mL) 7 120 Kalkulatutako kontz. Batez bestekoa ± SD E (%) Kalkulatutako kontz. Batez bestekoa ± SD E (%) Egonkortasuna biltegiratzedenboran zehar
5. Linezolid: balidazioaren emaitzak
3. irudia. Zuriaren eta linezolid gehi P4HB zuen laginaren kromatogramak. Erretentzio denbora 2,8 minutu linezolidentzat eta 7,2 minutu P4HBrentzat izan zen.
5.2. Linealtasuna 7. taulan lortutako emaitzak eta errore erlatiboak (%E) bildu dira. Bestalde, 8. taulan gehitu dira kalibrazio kurba bakoitzeko kalkulatutako malda (a), oinarrizko jatorria (b), korrelazio-koefizientea (r) eta determinazio-koefizientea (r²). Emaitzei erreparatuz gero, teknika analitikoak linealtasun irizpideak betetzen dituela esan daiteke, estandar guztietan errore erlatiboa %15 baino txikiagoa izan baitzen (%20 kuantifikazio-limitearen kasuan).
5.3. Doitasuna eta zehaztasuna 9. taulan plasmarentzat lortutako doitasun eta zehaztasun entseguen emaitzak bildu dira.
9. taula. Doitasun eta zehaztasun emaitzak plasman.
Ikus daitekeen moduan, kalitate kontrolen aldakuntza koefizientea eta errore erlatiboa ez zen inoiz %15 baino altuagoa izan. Bestalde, 0,5 µg/mL-ko linezolid kontrolarentzat intra zein inter-saiakuntzen errore erlatiboak eta
(µg/mL) Kalkulatutako kontzentrazioa Intra-saiakuntza
(µg/mL) Kalkulatutako kontzentrazioa Inter-saiakuntza
aldakuntza koefizienteak %20 azpitik egon zirela baiezta daiteke. Hortaz, demostratua geratzen da metodo analitiko honek beharrezko doitasun eta zehaztasuna dituela 0,5 µg/mL-ko linezolid kontzentrazioak kuantifikatzeko, eta, beraz, kuantifikazio-limitetzat har daiteke.
5.4.4. Analito eta barne estandar disoluzio-amen egonkortasuna 11. taulan linezolid eta barne estandar disoluzio-amen batezbestekoa eta desbiderapena (SD) bildu dira, 0 denboran eta handik 24 ordutara. Aztertutako disoluzion azalera 0 eta 24 ordu pasa ostean %95-105 artean mantendu zen beti; hau da, errore erlatiboa %5 azpitik egon zen kasu guztietan. | science |
addi-5926e8b9f497 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29704 | Ipuin klasikoen bertsio berriak. Txanogorritxuren kasua | Gutiérrez Acarregui, Itsaso | 2018 | SARRERA Ipuinak urteak pasa ahala aldatzen joaten dira. Tradizio orala zela eta, eta ahozko ipuinak ziren neurrian, bakoitzak bere erara kontatzen zituen, baita aldaketak eman ere horien artean entzulea erakartzeko, honen konplizitatea bilatzeko, honek ulertzeko moduko kontakizuna izan zedin. Istorioak kontatzeko dugun beharra barrutik sentitzen dugun desira horretatik dator zeinek sentimendu desberdinak sortzen dituen eta baita fenomeno naturalei azalpena bilatzeko balio duen, fantasiaren bidez, asmakeriaren bidez eta baita istorio liluragarrien bidez ere. Modu honetan literatura jaio zen, ahoz transmititu izan dena. Haur literaturaren hasierako kontakizunetan edo hasierako idazleen artean hiru izen aipatu izan dira aspalditik: Charles Perrault, Hans Christian Andersen eta Grimm anaiak. Eta idazle hauen eskutik jasotako Edurnezuri, Txanogorritxu, Erpurutxo, Errauskine… ipuinak belaunaldiak hazten ikusi dituztenak izan dira, mundu osoan zehar, argitalpen eta bertsio desberdinak egin direlako mendeetan zehar; asko ahozko bertsioak baina baita gero idatzizkora pasatu zirenean egindakoak ere. Gaur egunean kokatzen garen testuingurua erabat desberdina da, lehen ipuinak sortu ziren testuinguru horrekin alderatzen badugu. Modu honetan, egokitzapen ugari egon dira eta berriak ere sortu, balore desberdinak helarazten dituzte, estereotipo eta mezu batzuk belaunaldiz belaunaldi igortzen ziren horiek kenduz, gure garaira hobeto moldatzen diren beste batzuk sortuz. Honen ondorioz, GrAL honetan hitz egingo da ahozko ipuin horiei buruz, bere ezaugarri eta baloreei buruz, baita balore horien inguruan sortzen diren kritikei buruz; eta ipuin horiek nola sortarazi dituzten ipuin berriak -transtestualitatea erabiliz- gaur egungo haurrei moldatuak. Eta hori guztia ipuin klasiko batetik abiatuta ikusiko dugu. Txanogorritxurekin ikusiko dugu lan honetan zehar guzti hori, ipuin hau izanik lan honetako protagonista, ikusiz oinarrizko bi istorioak zeintzuk diren eta hau oinarri hartuta zelako bertsioak egin diren gaur egun arte, baita bertsio berriek zer ekarpen egin duten.
Gianni Rodarik honako esaten duen moduan bost hitz dira nahikoa -neskatoa, basoa, loreak, otsoa, amona- gure gizarteko edonori bururatzeko nori buruz ari garen hizketan: Txanogorritxu. Eta, Angus Wilsonek bere The World of Charles Dickens liburuan (1970) aipatzen duen moduan, Charles Dickensek, berriz, esan diu "Caperucita Roja fue mi primer amor; sentía que si me hubiera casado con ella hubiera conocido la felicidad perfecta". Bost hitz esanda nahikoa da: neskatoa, amona, basoa, loreak eta otsoa. Momentuan datorkigu burura ipuin hori, Txanogorritxu. Honekin ipuinaren lehen jokoan barneratzen gara. Gaiari buruzko jakitunek azaltzen dute haur literaturako eta ahozko tradizioko ipuinen eboluzioa ikusteko Txanogorritxu besterik ez dugula behar. Baina zergatik ipuin hau berriz? Tradizioaren beste liburu batzuekin egin genezake lan baina deigarriena Txanogorritxu da zein beste ipuin guztiak gailentzen dituen, bai haurrentzako literaturan eta baita ahozko narratibako errepertorioan ere. Haur eta gazte literaturako entzuleak asko aldatzen dira urteak pasa ahala eta horrek aspaldi batean egindako ikerketa baldintzatzen du, beharrezkoa baitugu kontuan edukitzea zelako irakurketa egoerak eman diren ipuinaren entzuketetan. Tentsioz betetako ingurune batean murgiltzen gara parte-hartzaileen artean (umeak, gazteak eta helduak), non aldagaiak agertzen diren analizatzeko (instituzioak, merkatuak edo zentsura, besteak beste) zeintzuk produkzioa, zirkulazioa eta literaturan jabetzea baldintzatzen duten (Boland, 2006). Lehen egindako galderari erantzunez Txanogorritxuren ipuinak ez du bakarrik balio haurrentzako literaturaren inguruan ikerketa sakon bat egiteko baizik eta irakurketarako ibilbidea egiteko proposamena eskaintzen du egile garaikideengana hurbiltzeaz gain (Boland, 2006). Pisantyren esanetan (1995), Lehen Mundu Gudaren ostean hasten da benetan ipuin klasikoen berrinterpretatzen. Bertsio tradizionalak nagusiak dira, baina horren ondoan berridazketak, parodiak eta estilo-ariketak garatzen hasten dira, ipuin tradizionalak deskonposatzera orientatuak. Berrinterpretazio asko helduentzako dira, erreferentzia intertestualak eduki ditzaketenak eta baita eduki satirikoa ere. Lehendik berregindakoetan ipuinen hartzaileak umeak dira eta haurtzaroko irudi berria, islatzen dute, desberdina bertsio tradizionalekin alderatuz. Orokorrean, bertsio berri hauetan, umorea da nagusi; hasieran helduentzako zen bakarrik, beranduago haurrentzako izan ziren.
Txanogorritxuren kasu partikularrean, Bigarren Mundu Gudatik aurrera benetako jarrera inflexio bat gertatzen da haurtzarorenganako eta baita Txanogorritxurenganako ere, eta beraz, haurrenganako. Pisantyk (1995) adibide bat adierazten du non protagonistak bere independentzia berreskuratzen duen eta otsoa garaitzea lortzen duen (C. Storr, 1955) edo neskatoa eta amona otsoa hiltzeko elkartzen dira salbatzen duen inongo gizonen esku-hartzerik behar gabe, Mersyside Fairy Story Collective-eko bertsio feminista.
Charles Perraultek izan zuen ahozko tradizioko ipuin batzuk literarioki moldatzeko burutazioa gorteko jendearentzako dibertimendurako hain zuzen, Baina ipuin handien artean (Mari Errauskin, Bizar-urdin, Loti Ederra eta abar) Txanogorritxu sartu zen, beldurrezko elezaharra zena (alemanieraz Schreckmärchen), zeinen helburua zen neskatoak ez hurbiltzea ezezagunengana (Antonio Rodriguez Almodovar, 2001). Perraultek berregindako testua (XVII.mendea) ahozko tradiziotik dator baina kontrol ideologiko eta moral batean ezartzen du, orduko gizarterako eta baita lan egiten zuen gortearentzako. Gogoratu behar dugu ipuin hau eta beste hainbat ez zirela haurrentzat eginiko ipuinak; haurtzaroaren ideia garai hartan ez da berdina urte batzuen ostean sortuko denarekin alderatuz (Boland, 2006).
Perraultek beraz hainbat aldaketa sartu zituen. Esaterako: Ahozko tradizioan txano gorria falta da, amonak neskatoari eginikoa; txano gorri hau Perraultek gehitu zuen eta kontalariaren jarrera ezagutarazten digu. Kontalariak esaten digu interesa dagoela amonaren eta amaren aldetik neskatoa politagoa ikusteko dela txano gorri hori baina berori izango da otsoarengan interesa sortzen duena (otsoa=limurtzailea). Beste alde batetik, gorria kolorea erabiltzen da bekatua eta harrokeriarekin lotzeko (Boland, 2006). Ahozko bertsioan ez dago ia deskribapenik, pertsonaiak ia ez dira deskribatzen eta neskatoaren eta otsoaren topaketa adierazten dira bakarrik. Aldiz, Perraulten bertsioan, kontalaria ez da neutrala eta mezu ohartarazlea esplizitu egiten du: "ez zekienez arriskutsua zela otsoari entzuten gelditzea berarekin hitz egiten gelditu zen …". Liburu bilduma bat zegoen haurrentzako ohartarazpenean oinarriturik eta bertan sartzen zen Txanogorritxu. Honen funtzioa zen umeei gogoa kentzea ekintza zuhurtziagabeak egiteko, adibidez, basoa haien kabuz zeharkatzea. Hemen ulertu behar dugu otsoaren presentzia benetako arazo moduan eta ez metaforikoa (Boland, 2006). Bai ahozko bertsioan eta baita Perraulten bertsioan ere otsoak Txanogorritxuri eskatzen dio arropak kentzea eta biluzik gelditzea. Hala ere, Perraultek ezaugarri
gutxiago kontatzen ditu arropak kentzeari buruz baina erreferentzia sexuala ez du alde batera uzten; hau izan daiteke entzuleenganako eta irakurleenganako begirunea edo lotsa sentitzen zuelako. Gero, otsoaren eta Txanogorritxuren arteko elkarrizketa dator, aipatutako desberdintasunekin, eta amaieran Txanogorritxu hil egiten da otsoak jaten duelako. (Boland, 2006) Grimm anaiek idatzitako Txanogorritxuren bertsioa Perraultek idatzitakoaren berridazketa bat da, 2.eranskinetan ikusi daitekeen moduan, existitzen baita 1790ean egindako lehen itzulpen bat. Bertsio berri honetan kanibalismo-eszenak alde batera uzten dira eta erreferentzia sexuala askoz hitz-erdikakoagoa agertzen da. Ipuina leundu egiten dute, Grimm anaiek (Perraultek bere obra egin eta 115 urte beranduago) amaiera zoriontsua gehitzen diote, orokorrean gehienok ezagutzen duguna, non ehiztariak neskatoa eta amona otsoaren tripatik ateratzen dituen. Batzuek esaten dute ehiztariaren irudia Alemanian sartu zutela, Frantzian bakarrik nobleek ehizatzen zutelako. Hala ere, beste xehetasun batzuk aipatzea komeni da, adibidez, amak Txanogorritxuri ematen dion gomendioa basoa ez gurutzatzeko edo otsoarekin topaketa (animaliak naturaz gozatzera gonbidatzen du). Gainera, Grimm anaiek amaieran dagoen irakaspena kendu eta ipuinaren erdian jartzen dute, horrela, beste amaiera bat jarriz non Txanogorritxuk beste otso batekin topo egiten duen. Baina aukera honetan, Txanogorritxuk jada badaki bere burua zaintzen eta amonarekin batera garaitzea lortzen dute. Grimm anaiek ipuina garaiko testuinguru kulturalera egokitzen dute; ohartarazpen-ipuinetatik urruntzen dira eta funtzio berria onartzen dute, klima pedagogiko berriarekin bat egiten duena. Ez dute umea beldurtu nahi, erakutsi nahi diote egoki portatuz gero, gurasoek esaten dieten moduan, ezer txarrik ez zaiela gertatuko (Boland, 2006). Grimm anaien bertsioak Perraultena ordezkatu zuen eta haurren bilduma gehienek hartuko zuten, 1812tik Lehen Mundu Guda arte. XX. Mendea iritsi zenean bertsioak edukien moteltze berrira doaz. Nagusi den haurtzaroaren irudia fina eta hauskorra da eta haurren sentikortasun hori babestu behar da (Boland, 2006). Ez dago amaiera zoriontsurik inon Grimm anaiak agertu ziren arte; orduan, ehiztariaren irudia beste ipuin batetik hartu zuten, Zazpi antxumeen ipuinetik hain zuzen eta Txanogorritxuren istorioaren amaieran ipini zuten. Kontua zen amona eta Txanogorritxu bizirik ateratzea, oso-osorik otsoaren tripatik, nahiz eta irentsiak izan (Rodriguez Almodovar, 2001).
Ez dira beharrezkoak printzipeak eta gizon, har eta mutil gazteak zoriontsu izateko, ez fantasian ezta mundu errealean ere. Gizon edo printzipe batekin batzean ipuinek erakutsi izan digutenez da haiei lotuta bizi behar garela munduari zentzua emateko, gainera gu, emakumeok, libre bizitzen utzi gabe. Edurnezurik edo Txanogorritxuk irakurri izan balituzte protagonista femeninoak zituzten ipuinak, bidaiatzen zutenak, arauak apurtzen zituztenak, konponbideak bilatzen zituztenak haien arazoak konpontzeko, benetan sentitzen zutena egiten zutenak…inoiz ez ziren zain egongo haiek nork salbatuko. Bakoitza bere tokian lagatzeko gai izango ziren, bai otsoa, bai ehiztaria. Mundua ezagutzen joango ziren, haien erabakiak hartzen ikasiko zuten eta, batez ere, erratzeko eskubidea izango zuten. Argi dago feminismoan heztea beharrezkoa dugula gaur egun, pertsona aske, haien jabe eta errespetuzkoak sortzeko berdin izanik zein den sexua. Gaur egungo umeek bai neska zein mutilek betidanik ezagutu izan ditugun istorioak entzunez gero balore oso kontserbadoreak jasoko dituzte; horrela, tradizioz ohitu egin gara eta ohitu egingo ditugu, gizonak salbatzaileen papera izanik eta emakumeak inozoak eta salbatu beharrekoak direla esaten badiegu behin eta berriz. Gero fantasiazko munduan ikusi eta ikasitakoa mundu errealera pasatzen dugu. Ipuinetan agertzen diren estereotipoei aurre egitea da helburua, baita bortizkeriaren justifikazioari, maskulino eta femenino rolen obsesioari eta patriarkatuari. Hala ere, ipuin klasikoak irakurtzen jarraitu behar da baina zentzu kritikoa eta komuna erabiliz. Umeek eskubidea dute bertsio desberdinak entzun eta ikusteko, baita ipuinak haien artean alderatzeko ere. Arrazoi guzti hauengatik istorio asko eta ugari ezagutu behar ditugu, esperientziak eduki eta bizi behar dira gero gu ere kritikoak izan gaitezen. Ana Maria Matute (2009) idazleak esaten zuen moduan ipuinak badoaz, baina aztarna uzten dute. Ikusita gure haurtzaroko ipuinak zelakoak ziren, hau da, Edurnezuri, Mari Errauskin, Loti Ederra…printzesak ziren guztiak, denak irrealak, gure bizitzarekin alderaturik oso desberdinak. Estereotipoak behin eta berriz bultzatzen ziren eta inon ez zen agertzen istorio umoretsurik, denak oso serioak ziren nahiz eta amaiera zoriontsua izan, neskaren rola zein zen eta mutilak nolakoak izan behar zuten transmititzen zutenak. Txanogorritxu ere aurki genezakeen, neskato koldarra zen, ez zuen bere erabakirik hartzen eta basoan zehar norbaitekin hitz egitearen ondorioz gertatzen zena bere errua zen. Gaur egun gertaera onartezinak dira horiek. Horrela, guk ipuinetan ikusi
izan duguna ez errepikatzea espero da, baita umorez kontatzea istorio hauen bertsioak, estereotipo zakarrei aurre egitea, genero rolak apurtzea eta emakumeen eta gizonezkoen artean behingoz berdintasun bat sortzea. Beraz, ikerketa lan honetan ikusiko da Txanogorritxuren ipuin desberdinen azterketa eta baita egin diren bertsio berrien azterketa ere, ikusirik bakoitzak zelako aldaketa eta ekarpenak egin dituen gaur egungo gizartean eta horren ondorioz, feminismoak ba al duen tarterik eta zer mezu bidaltzen zaien umeei ipuin hauen bitartez, hau da, ipuinen edukiaren garrantzia azpimarratuko da, marrazkiak alde batera utzi gabe. MARKO TEORIKOA
Ahozko ipuinak egile ezagunik ez daukaten antzinako kontakizunak dira, bere helburua gozatzea eta haztea izanik. Ipuinak bi bideetatik jaso ditugu; batetik, belaunaldiz belaunaldi iritsi zaizkigun ipuinak eta, bestetik, biltzaileei esker ditugun horiek. (Roldán, 2011). Ahozko ipuin horiek idatzizkora pasatzeko unea XVI.mendean kokatu izan da; gainera, idazleentzako, margolarientzako, musikagileentzako eta zinemagileentzako inspirazioa izan zen hurrengo liburu hau, hala nola El libro de las ninfas, los elfos, los pigmeos, las salamandras y los demás espíritus Paracelsok idatzitakoa. Liburu honek magia eta zientzia konbinatzen ditu prozesu alkimikoak azaltzeko. Liburu honek Grimm anaiak inspiratu zituen (Edurnezuri, Mari Errauskin…) inpaktu zuzena izanik gaur egungo herriko kulturan: maitagarrien ipuinen imajinarioaren jatorria izan ahal izan zeneko fruituak naturaren magiarekin berriro birkonektatzen du (Forest, 2016). Ipuinak prosan idatzitako kontakizun laburrak eta errazak dira, fikziozko gertakizunez osatuak, era zuzen eta argian adieraziak. Pertsonaia gutxik hartzen dute parte ipuinean zehar. Ahozko tradizioaren parte dira, gurasoengandik seme-alabengana igarotzen zen, bizitza bezain zaharrak dira eta ohitura zen belaunaldiz belaunaldi pasatzen joatea. Kontaketa mota hau umeentzat erakargarria da erraztasuna dutelako umeek ipuineko pertsonaiekin identifikatzeko. (Muñoz Guillén, 2017).
Ipuin hauek ahoz kontatzen zirenez ahozko komunikazioaren ezaugarriak dituzte; horrela kontalariak elementu ez berbalak erabiltzen ditu, hau da, gorputzaren mugimendua, ahotsaren kalitatea edo espazio sozialaren antolaketa (okupatzen duen
lekua, parte-hartzaileekin mantentzen duen distantzia etab.). Honek guztiak klimax jakin bat sortzen du eta baita entzulearekiko erlazioa ere. Keinuen eta hitzaren artean kokatzen diren beste elementu batzuk honako hauek dira: kalitatea, intentsitatea, ahots baten tinbrea, ahoz sortutako soinuak (arnas-hartzeak, txistuak, negarrak, korrokadak, aharrausiak…). Isiluneek ere garrantzi handia dute ipuinean zehar eta etenaldi itxurako isiluneak ematen direnean, etenaldi emozionalak sortzen dira, hau da, hitzek baino karga komunikatibo sendoagoa dute (Lluch, 2003). Kontalariak aukeratzen du erritmoa eta aldaera dialektala, zeinek hainbat funtzio betetzen dituen, jarrera bat interpretatzea edo kontaeraren funtsezko zati batzuk memorizatzen laguntzea. Gainera, perpaus paraleloak erabiltzeko joera ematen da, hots, behin eta berriz izen batzuei laguntzen dieten adjektiboak erabiltzea, adibidez, soldadu ausarta edo printzesa ederra. Ahozko narrazioak dentsitate lexiko baxua dauka baina erredundantzia ugari (Lluch, 2003). Bitxia da borroka fisiko eta berbalen agerpena ikustea, adibidez, Txanogorritxuren ipuinean borroka fisikoa ageri zaigu, otsoak aurre egiten dionean ehiztariari eta ehiztariak hau akabatu. Borroka berbalak agertzen direnean, aldiz, kontaketaren barruan protagonistak atsotitzak eta igarkizunak igarri behar ditu proba gainditzeko eta, kontakizunetik at, kontalariak ekintza berdina planteatzen die entzuleei: proba linguistiko hauek borroka intelektuala sortzeko erabiltzen dira, kontalariak entzuleei hura gainditzeko proposatzen dien erronka izanik (Lluch, 2003). Ahozko kontakizun horietan, eta hauetatik sortutakoetan ere, sarritan Antonio Mendoza Fillolak Intertextos: Aspectos sobre la recepción del discurso artístico-n (2003) esaten duten moduan, ohikoa da testu literario baten intertestuak agertzean, hau da, aipamen desberdinak agertzea eta baita beste literatura lan batzuei erreferentzia egiten dieten erreferentziak. Intertestu baliabideen eraginkortasuna ezagutzearen mendean dago beti, hots, egilearen nahitakotasuna eta testuaren helburua. Irakurle konpetenteek azkar estimatzen dituzte diskurtso literario bateko erreferentziak, baita identifikatu ere. Garrantzitsua da jakitea autoreak duen intentzioa ez dela inoiz obra literario batean esanahia amaitzen; lan testuinguru desberdinetatik pasatzen denean, baita testuinguru kultural eta historikoetatik, esanahi berriak atera daitezke zeintzuk, agian, momentuko pertsonek eta autoreak ez zuten espero. Konexio intertestual berrietan barneratzen dira lanak, eta haien balorea eta esanahia argitu eta aberasten dira. INTERTESTUALITATEA Erlazio-fenomenoa da; hainbat era desberdinetan aurkezten da (transtestualitatea, hipertestualitatea, metatestualitatea eta artxitestualitatea). Intertestuaren fenomenoa
adierazpen kultural mota guztien artean hedatzen ari da, adierazpenaren eta kode artistikoen eta linguistikoen bitartez, komunikazioaren bidez. Gerard Genettek (1962: 10-20) bost transtestualitate mota bereizi zituen: • Intertestualitatea: testu baten (hipotestua) presentzia ahula beste testu batean (hipertestua). • Paratestualitatea: testuaren eta bere paratestuen arteko erlazioa (izenburua, ilustrazioak…). • Metatesualitatea: kritika literarioaren karakteristika. • Artxitestualitatea: normalean genero mota batekin erlazionatuta dauden obrei erreferentzia egiten zaionean. • Hipertestualiatea: hipotestu baten berridazketa. Intertestualitatea eta hipertestualitatea oso ohikoak dira haur eta gazte literaturan. Hipotestuen ezagupena ez da beti posible obra literarioan ezta haur literaturan, izan ere haurren intertestu esperientzia bereziki akronologikoa da (Wilkie, 1999: 132-3) eta gertatu daitekeena da umeak aurretik hipertestua ezagutzea eta ez hipotestua edo ez jakitea azkenengo honen existentzia (Lluch, 1998: 144-149). Bestalde, parodia ere hipertestu mota bat da, eta hainbat aukera ematen ditu haur literaturan hipotestuak berregituratzeko (Diaz Armas, 2003). MAITAGARRIEN IPUINAK Maitagarrien ipuinak artelan literario txikiak dira, haien luzerarengatik, emozioen munduan sartzeko eginikoak, beste obra artistikoek egiten duten moduan. Ez dira bakarrik alderdi estetikoan edo entretenimendu hutsean geratzen, irakurlearen barneko munduan sartzeko helburua dute. (Muñoz Guillén, 2017) Hasiera batean nahiago izaten da kontatzea irakurtzea baino, ipuinak kontatzen ditugunean kontalaria emozionalki murgiltzen baita bai ipuinaren edukiarekin eta baita umearekin ere; gainera, aukera ematen du keinuak egiteko, entonazioa lantzeko, hizkuntza ez berbala erabiltzeko eta era pertsonalean istorioa transmititzeko, gurea eginez. Bruno Bettelheimek Psicoanlaisis de los cuentos de hadas (1976) idatzi zuen eta bertan maitagarrien ipuinak analizatzen ditu goitik behera, hau da, bai denbora eta baita espazioa kontuan izanik fantasia unibertsalak jasotzen ditu. Umearen imajinazioari dimentsio berriak eskaintzen zaizkio, zeinetara ezinezkoa izango litzaiokeen bere kabuz heltzea. Umeak ulerkuntza eta borrokatzeko gaitasuna lortzen ditu, berarentzat adierazgarrienak diren elementuak ordenatuz eta amets eginez. (Muñoz Guillén, 2017). Fantasia unibertsalak, kultura oso desberdinetan eta geografikoki ere oso desberdinetan ipuinaren edukiaren bertsio berdinak aurkitzen ditugu baina izenburu desberdin batekin, hau da, arazo inkontziente berdina eramaten da aurrera nahiz eta ipuinak beste izen bat hartu; horixe gertatzen da lan honetan protagonista izango den ipuinarekin,
Txanogorritxurekin hain zuzen ere. Nahiz eta fantasiazko ipuinak izan aspektu unibertsalak tratatzen dira, arazoak, gatazka psikologiakoak…eguneroko egoeren itxura hartzen dutenak.(Muñoz Guillén, 2017) Haurren fantasiak, Maria Teresa Muñoz Guillenek (2017) dioen bezala, elementu guzti hauek hartzen ditu kontuan: 1. Beti ego gehienetan amaiera zoriontsua dauka. 2. Heroia edo umea identifikatuko den pertsonaia hori hasiera batean aparteko ezaugarririk gabe aurkezten da, ezerk ez du desberdin egiten. Edozein egoera arrarotan edo arriskutsutan aurkitzen du bere burua eta bere baliabideen bitartez konpontzen saiatu behar da. 3. Pertsonaiak irrealak dira kanpoko mundurako baina ez haur fantasian. 4. Fantasia, jostailu unibertsal, osoena eta dibertigarriena da. 5. Haurren ipuinak eta ametsak elkarlotuta doaz, inkonszienterako bidea direlako biak. 6. Laguntza psikologikoa ematen dute, arazoak konpontzeko bidea ematen dute. 7. Ipuina terapeutikoa da, hau da, pertsona bakoitzarengan barneko prozesuak ematen direlako. Ipuinen ezaugarriei begiradatxo bat botatzen badiogu ikusi dezakegu esaldi laburrak eta argiak dituztela (umeek ulertzeko modukoak), deskribapen gutxi eta ekintza ugari agertzen zaizkigu denbora zehaztu gabe. Protagonistak proba batzuk gainditu behar ditu bere helburua lortu ahal izateko eta, azkenik, hasteko eta amaitzeko formulak behin eta berriz errepikatzen dira, hala nola "bazen behin…Hala bazan edo ez bazan". Bi ipuin mota desberdin aurkitzen ditugu: batetik, herriko ipuinak eta, bestetik, ipuin literarioak. Herri ipuinaren ezaugarrietako bat da ahoz aho transmititzen dela, adibidez, gurasoengandik seme-alabengana eta, horren ondorioz, ipuin bakoitzaren inguruan bertsio desberdinak sortu izan dira. Bertsio ugaritan aurkezten da, egiturarekin bat egiten duena, baina xehetasunak aldatzen dira, hau da, egoera funtzionalak kontatzen dira eta batzuetan xehetasunak desberdin agertzen dira, baina esentzia mantentzen da. Gehienetan ez da autorea ezagutzen (anonimoak dira) eta hiru azpitipo ditugu: maitagarrien ipuinak edo ipuin miresgarriak, animalien ipuinak eta ohituren ipuinak. Fabulak maitagarrien eta animalien ipuinen aldaera bat dira; horietan, animaliek hitz egin dezakete eta istorioaren eduki globalak bizitzeko ikasbidea transmititzen du, irakaspen bezala ezagutua. Elezaharrak eta mitoak kontakizun tradizionalak ere badira, baina ez dira fikzio moduan aurkezten baizik eta naturaren elementu batzuen jatorri moduan (2009). Ipuin literarioak, aldiz, idatziz transmititutako ipuinak dira, kontu handiz egina eta aldatzeko modurik gabe. Idazle zehatz batek eginiko lana da, eta istorio bat egin edo
dagoeneko asmatuta dagoen istorio bat berregiten du eta horretarako bere testua planifikatzen du. Autorea ezaguna izaten da eta testua, lehen esan dudan moduan idatziz agertzen da, bertsio bakar batean ez herriko ipuinetan gertatzen den moduan, non bertsio ugari egon daitezkeen ipuin beretik aterata. Beste genero narratiboetatik desberdintzen dituen ezaugarriak honako hauek dira idatzizko kontakizunetan: 1. Fikzioa dauka: nahiz eta ipuin batzuk bizitza errealeko egoerak hartu edo mundu errealeko lekuetan irudikatu, beti bere osagai nagusia fikziozkoa izan behar da, errealitatetik moztuz eta bananduz. 2. Lerro argumental bakarra dauka: istorioan zehar gertatzen diren jazoera guztiak segida bakarrean elkarlotzen dira. 3. Motza da: egitura sinplea dauka eta orrialde gutxitan garatzen da. 4. Pertsonai nagusia dauka: pertsonai ugari egon daitezke baina bakarrik bat da nagusia eta istorioaren fokua. 5. Efektu-unitatea da: ipuinak eginak daude hasieratik amaieraraino gelditu gabe irakurtzeko, autoreak aukeratutako erritmoa transmititu ahal izateko. Aldiz, desberdin gertatzen da nobelarekin, zatika irakurri daitekeelarik. 6. Sekuentzietan banatzen da: klimak eta pertsonaiak sortzen joateko beharrezkoa da zati edo sekuentzia deskribatzaile eta esplikatiboak sortzea. 7. Kontalari batek kontatzen du: figura hau oso garrantzitsua da; orokorrean kontalari orojakilera jotzen da, istorioari buruz dena ezagutzen duena, baita pertsonaiei buruz ere eta hirugarren pertsonan hitz egiten du. Ohikoa da baita kontalari protagonista, bere lekutik hitz egiten duena, lehenengo pertsonan. Beste aukera batzuk kontalari behatzailea da, kamara baten antzera jokatzen duena, egoera konkretuaren alde batzuk bakarrik ikusten dituenak edo beste pertsonaia bat den kontalaria. 8. Tentsio narratiboa sortu behar du: desiragarria litzateke irakurtzen dagoen horrek liburu ez itxi ahal izana eta beste zerbait egitea. Ipuin onak irakurlea lehen momentutik harrapatu behar du eta zintzilik mantendu ipuinaren amaiera arte, mundu irreal horretan, irakurtzeari esker bere buruan sortu duen mundu horretan. 9. Ipuin mota desberdinak daude: gai askotarikoak izan daitezke ipuinak, fantastikoak, maitasunezkoak, izuzkoak… 10. Antologietan argitaratzen dira: antologiak pasartez osaturiko bildumak dira, autore berdinak idatzi ditu edo desberdin batzuek eta irizpide zehatz batekin aukeratzen dira, adibidez, gaia.
Ipuinen egitura aztertuz gero, hiru puntu garrantzitsu agertzen zaizkigu, orain arte ezagutzen ditugun ipuinetan gertatzen den moduan; hasiera (laburra eta argia, protagonista eta arazoa azaltzen da), korapiloa (ipuinaren zati nagusia, ekintzak) eta amaiera (ipuinaren irakaspena edo gakoa, normalean zoriontsua izaten da). Ipuinaren ezaugarri hauek alde batera utziz, zertarako balio dute ipuinek benetan? Maitagarrien ipuinak egokiak dira umeen ikaskuntzarako, baloreak ulertzeko eta gure gizarteko morala ulertzeko, emozio propioak ulertzen hasteko eta baita ingurukoenak ere (Solaz Velázquez, 2014); ipuin askok, enpatia lantzen dutenak, pertsonen garapenerako behar-beharrezkoak dira. • Umeei laguntza ematen diete arazoak ebazteko: haien kabuz, istorioan barneraturik daudenean, haiek dira maitagarrien ipuinen protagonistak. Umeek pentsamendu kritikoa edukitzera laguntzen dute, baita ongia eta gaizkia desberdintzeko laguntza da ere, imajinazioa sustatzen dute, ausardiaren ordainsaria zein den jakingo dute eta zenbaterainoko pazientzia behar den arazoak ebazteko. • Beldurrak gainditzen dituzte: maitagarrien ipuinek ez diete esaten umeei herensugeak existitzen direnik, umeek dagoeneko badakite konstantziarekin herensugea garaituko dutela, hots, herensugea haurraren beldurrak dira. • Umeak zailtasunetara prestatzen dira: maitagarrien ipuinen bidez umeak gai izango dira erronkak aurkitzeko, azpijokoak bilatzeko, jeloskortasunak gainditzeko gai izango dira, baita traizioa eta bekaizkeria ere…hauei nola aurre egin ikasiko dute poztasunez betetako bizitza bat edukitzeko. Ipuin klasikoei kritika Haur-literaturaren sortzea lotu behar dugu momentuko modelo historiko-sozialarekin, hau da, umeen eskolaratzea hasten da eta horrekin loturik, burgesek sentitzen duten behar ideologikoa, hots, berezko espazioak sortzea, haurren mundua eta helduen mundua banatuak egotea. Aldiz, gizarte tradizional zaharretan eta Erdi Aroan haurraren sozializazioa helduarekin batera bizitzean sortzen zen. Errezagoa da ondorioztatzea umeentzat literatura espezifikoa sozializatzeko agente pribilegiatua izango litzatekeela, zeinek estereotipo sozialak bere rol sexual egokiekin berrestea beste helburu batzuen artean (Cantero Rosales, 2018). Modu orokor batean bi haur literatura mota bereizi ditzakegu: batetik, haurrengan pentsatzen idazten den hori eta, bestetik, haurrek haiena egiten duten helduentzako literatura. Azkenengo honetan sartzen ditugu Histoires ou contes du temps passé (euskarazako bertsio ofiziala Perraulten ipuinak izanik) Charles Perraultena
(XVII.mendea), baita Cuentos de la infancia y el hogar (euskarazko bertsio ofizialean Grimm anaien ipuinak deitua) Grimm anaiena, Robinson Crusoe… (Cantero Rosales, 2018). Vladimir Propp, folklorista errusiarrak, zein bere interesa den ipuinen barruko egitura analizatzea pertsonaiek aurrera eramaten duten funtzioaren arabera, baieztatzen du mitoaren arrazionalizazioak direla; hots, mito horiek maskulinoak dira eta nahiz eta oinarrian dagoen gaia emakumea izan, mundu-ikuskera patriarkalari dagokie (Cantero Rosales, 2018). Mitoa beti kontsideratu izan da istorio moral moduan, hau da, moralki jokatzen irakasten dute. Azaldutako honek guztiak oinarrizkoa den zerbait adierazi nahi du: portaera modelo baten ikasketa, estereotipo maskulinoak buruan sartzea eta baita femenino patriarkalak ere eta, azkenik, aitaren erreinuaren aurreko ordena sozialeko iraunkortasuna (Cantero Rosales, 2018). Eredu argigarri bezala dugu Genaro Gomezen (1993) Perraulten ipuinak-eko Txanogorritxuren amaierako irakaspena. Adierazten den lehen gauza da emakumeak inozenteak direla (neska gazteak, txanogorritxu) Perraultek ipuin hau gorteko neska gazteentzat egin zuen eta amaierako ikaskizun horretan zera esaten die, kontu handiz ibiltzeko bi hankako otsoekin…gelaraino eramango dituztela. Kontuan izan behar dugun beste adibide bat da ipuinetan behin eta berriz agertzen diren sinboloak. Hauek emakumearen inguruan dihardute: basoa, aztia, maitagarria eta sorgina; haiengan presente aurkitzen dugu irudi dual femeninoa. Irudi femeninoak bi kategoriatan banatuta daude, hots, onak (erreginak, printzesak eta maitagarriak) eta gaiztoak (sorginak eta amaordeak), azken hauek boterearekin lotuak. B. Bettelheimek (1977) adierazten du ipuinetan baloreen desberdintasun argia ematen dela -pasibotasuna eta aktibitatea hain zuzen-. Genero femeninoaren edertasunaren balioa berehalakoa da eta bere pasibotasuna, sentsibilitatea…berezkoak diren ezaugarriak zeintzuk izan ahal diren edo ez. Neskak, lan pertsonalaren, ahaleginaren bidez lor ditzaketen baliorik ez dago; beraz, erronkak eta gainditzeak ez dute lekurik. Aldiz, heroiaren autoerrealizazioak beharrezkoak ditu etapa batzuk, zeinetan honen esfortzuak eta akzioak eragina izango dute perfekzio pertsonala lortzeko, baita onarpen soziala eta heldutako nahiengatiko autosatisfakzioa. Aurkezten diren nondik-norakoak oso desberdinak dira neskatoentzat eta mutikoentzat, eta, honengatik, estereotipo sexualei indarra ematen zaien ipuinak dira. Diskriminatzaileak dira emakumearen ikuspegi negatiboa edo mendekoa adierazten dutelako, iradokiz rol mota hori guztiengan ematen dela: edertasuna, ontasuna,
pasibotasuna, ama izateko nahia, pribatuaren esferaren murriztapena… Normalean, errealitatean ematen diren estereotipoak dira, munduaren ikuspegia mugatuz. SEXISMOA MAITAGARRIEN IPUINETAN Berdintasuneko Ministerioak, Emakumearen institutuak eta FETE-UGT sindikatuak ipuin ez sexistak umeengana hurbiltzeko apustua egiten dute (Inxausti, 2010eko apirilaren 10a) haien esanetan haurren istorioak estereotipoz beteak egoten baitira. "Ia istorio guztiak emakumeak eta neskatoak egoera pasibo batean jartzen dituzte, non protagonistak gehienetan gizonezkoak diren eta jarduera eta ekintza desberdinak egin behar dituen emakumea salbatzeko" dio Luz Martinez Tenek, FETE-UGTko Gizarte Politikako zuzendariak. Hor aurkitzen ditugu Edurnezuri, Loti Ederra edo Mari Errauskin esandakoa frogatzeko. "Neskatoek panpinak gustuko izatea eta mutikoek kotxeak eta erizainak emakumeak izatea eta gizonezkoak mekanikariak, hezkuntzaren araberakoa da" (Intxausti, 2010eko apirilaren 10a). Colomerrek (1999) ikuspegi sozio-historiko batetik adierazten du ipuinek garai jakin bateko pentsamoldearen isla irudikatzen dutela. Alde horretatik, Cerverak (1997) onartzen du Frantziako burgesek sozializatzeko literatura erabili zutela, zintzotasuna, arduratsua izatea, erantzukizuna eta aszetismoa hedatu zedin. Bettelheimen arabera aldiz, (2006) maitagarrien ipuin gehienak sortu ziren erlijioa bizitzarako funtsezko partea zen momentuan. Horri dagokionez, Trigo, Aller, Garrote eta Marquezek (1997) komentatzen dute ipuina sorrera literarioa dela, ahoz eta idatziz bizipenak kontatzen dituena, fantasia, esperientziak, ametsak eta gertaera errealak kontatzen dituena, gaitasun sinbolikoa garatzera laguntzen du, eta beraz, hizkuntzaren garapenari, komunikazioari eta elkarrizketari zeinek aurkezpen-mekanismo ikasketari eta irudikapenari batera bide ematen dien. Bai neskatoei eta baita mutikoei ere egunero bizi duten errealitateak uler dezatela baimentzen dute ipuinek, haien sormena, amesteko gaitasuna eta mundu desberdinak asmatzeko ahalmena piztuz. Genero narratibo bezala ipuinak garrantzi handia izan du pertsonengan garaietan zehar ezagueren inguruan, balioen inguruan sinismenetan eta sexu eta generoaren artean eman diren desberdintasunetan (López eta Encabo, 2008). Haurren eta gazteen liburuak arauen transmisiorako balioak eta ideología sexistetako agente eraginkorrenen artean agertzen dira (Michel, 1987). Turinen arabera (1995), liburu ilustratuek aparatu sinboliko moduko bat transmititzen dute umeak familiako eta gizarteko paper sexualak ikasi ditzaten, liburu ilustratuekin egindako ikerketa batean ikusten da, beste hainbat
konturen artean bai errealitateko pertsonak eta baita animaliak ere sukaldean bizi diren emakumeak islatzen dituztela eta amatasuna kontsolamendu goren gisa erakusten dutela. Feminismoa eta politikaren eraldaketak
Feminismoak ipuinak beste modu batean kontatzea du helburu; hots, begirada kritikoa izatera heldu behar dira umeak, bai neskak zein mutilak, ez adoktrinatzea, baizik eta gauden mende honetara egokitzea (XXI.mendera hain zuzen ere) eta beste errealitate batzuk erakustea (Pereda, 2018). Ez da bizitza osoan ezagutu ditugun ipuin horiek suntsitzea, ezta pertsonaiak ere. Mendeak daramatzan ahozko tradizioa eta literarioa errespetatu behar dira, beste errealitate batzuk aurkeztuz eta estereotipoen kontra joanez, etxean debateak sortuz gurasoen eta seme-alaben artean, Cuatro Tuercas argitaletxeak esaten duen moduan (Pereda, 2018). Adibidez, Angela Vallveyk ere bere azken liburuan feminismoa jartzen du indarra. Cuentos clásicos feministas lanean, 11 ipuin klasikoen berridazketa generoaren ikuspuntutik egiten du. Horrela, Txanogorritxu Caperucita tall bihurtzen da, non Txanogorritxu bideojokoetan banpiroak akabatzen dituen nerabea den eta basoan ez da otsoarekin aurkitzen baizik eta intentziodun gizon batekin, Ahatetxo itsusia La patita fea es una chica especial eta Mari Errauskine Cenicienta y el reality show besteak beste. "emakumea libre izatera heltzen da bere patuaren jabe denean. Feminismoari esker gurasoei, hezitzaileei eta baita neska eta mutilei ere erakusten zaie mundu hain gogor honetan bizirauten eta erakusten zein den emakumeen egoera non ez diren egoki tratatuak" (EFE, 2018). Ipuinen helburua da umeei bai neska eta mutilei jakintza mitikoak helaraztea, eta kontuan izanik noizkoak diren ipuin hauek ulertzekoa da eta normala zen garai haietan ezkonduta egotea emakumearentzat salbu egotea zela, gizon batek salbatuko zuela, Vallveyk dioen moduan (EFE, 2018) Octavio Vellónek adierazten duen moduan (2014) Alkibla argitaletxeak Te Cuento izeneko bere proiektu berria aurkeztu zuen 12 idazle garaikidek osatutako ipuin klasikoen bertsioez osatua. Proiektu honetan istorioak gaur egun bizi dugun egoerarekin lotzen dira, non salaketa sozialak ugariak diren, besteak beste immigrazioa, genero indarkeria eta historiaren manipulazioa. Testuak Clemente Bernarden argazkiekin nahasten dira zeintzuek Espainian gaur egun ditugun arazoak islatzen dituzten.
Bai argazkiek eta baita kontakizunek ere jendeak bizi dituen zailtasunak adierazten dituzte. Liburu bakoitzean bi istorio desberdin daude; adibidez, Caperucita Roja liburuak, Patxi Irurzunek idatzia (Alkibla, 2014), Kaperuren istorioa kontatzen du, hots, umezurtza den, amagabea, genero indarkeriaren ondorioz, nerabe euskaldun baten istorioa. Aldi berean, bere mutil laguna izandakoak Otxoa izenekoak erasotu egiten du. Trama hau klima horretan garatzen da, iparraldean kokatzen den hiri-ingurune eta graffitiak dauden aldiri batean (Vellón, 2014). Txanogorritxuren ipuinak bertsio asko izan ditu historian zehar baita interpretazio desberdinak ere eta hementxe ikus dezakegu zelako eraldaketak eman diren. Horrela, Insula Zagaliak aipatzen duen moduan (2015) jarrera feministaren ikuspuntutik, bai Grimm anaien bertsioan eta baita Perraulten bertsioan ere Txanogorritxuren ipuina bortxaketa baten kronika balitz bezala irakurri nahi izan da, non biktima aurkezten den erruduna balitz moduan, otsoaren akuilatzailea izateagatik, amaren esandakoari uko egiten baitio eta basoan murgiltzen da, hots, sartzen debekatuta duen lekua, gizonezkoen gordelekua. Txanogorritxu da bere akatsengatik ordaindu behar duena tabua apurtzeko gai izan delako, bere amaren esana ez betetzeagatik. Otso irensle-bortxatzailea zuzena balitz bezala aurkezten da, ordena sozialaren zaharberritzailea. Edo, agian, bekataria balitz bezala, Txanogorritxu limurtzaileak hartan esnatu dituen sen baxuetako preso ahula izanik. Baina ez da gaizkiletzat hartzen. Horren ondorioz bertsio batzuetan amaiera ez hain dramatikoa ematen da, hots, ehiztari-epaileak isatsaren parean perdigoikada batez kaltetzen du hil ordez edo bere tripatik Txanogorritxu edo amona atera ordez (Zagalia, 2015). Penelope Cruz aktoreari egindako elkarrizketa batean honek nabarmentzen du maitagarrien ipuinak garrantzitsuak direla umeentzat, gurasoengandik entzuten dituzten lehen istorioak baitira. Cruzek bere haurrei ipuinak irakurtzen dizkienean amaierak beti aldatzen ditu matxismo asko ikusten duelako istorio horietan, Edurnezurin, Loti ederrean, Mari Errauskinen…eta beste guztietan; matxismo horrek umeengan eragina dauka eta haiek mundua ikusteko modua aldatzen dute ipuinen eraginez. Kontu handiz ez bagara ibiltzen pentsatzen hasten dira gizonezkoek dena erabakitzen dutela (Público, Europa Press, 2018ko otsailaren 20a). Bestalde, Little Revolutions-ek argitaratu zuen 2018ko martxoaren 8aren bezperan aurrera daramaten proiektu baten bideoa, Cambia El Cuento izenekoa, non planteatzen den ipuina kontatzeko beste modu bat. Bideo horretan 22 neska-mutil agertzen dira momentu desberdinetan Txanogorritxuren antzerkia ikusten eta eskatzen zaienean parte hartzen.
Laburbilduz, Txanogorritxu haserretu egiten da eta otsoaz paso egiten du zeinek esaten dion kapa gorri bat jantzi duela berak begiratu zezan, baita esanez zer bide hartu behar duen…otsoak jan dezan. Txanogorritxuk ez du nahi otsoak bera jatea eta kito. Nahiz eta hasieran neska-mutilek ipuin tradizionala jarraitu eta otsoaren alde jarri neska txanodunak izaten duen haserrealdiak egoera birplanteatzera eramaten ditu (Público, Tremending, 2018ko apirilaren 29a). Momentu honetatik aurrera zentzua komuna erabiltzen hasten dira. Haientzat bistakoa da Txanogorritxuk jazarpena sufritzen duten emakumeak irudikatzen dituela eta, otsoak, aldiz, bera bakarrik eta talderik gabe hainbat eta hainbat erasotzaile. Ipuinak horretan datza: nabarmentzea hasiera batean hain zuria eta kaltegabea den haurrentzako ipuin bat zelan egon daitekeen estereotipoez eta aurreiritziez betea. Leticia Dolerak bere Morder la manzana liburuan dioen bezala (2018) istorioek eratu egiten gaituzte, mendeetan egin duten bezala. Istorioen bidez esploratu dezakegu nortzuk garen gu eta baita nortzuk izatera heldu gaitezkeen. Kontaketa kulturalak mundua ikusteko dugun moduan eragina dauka, aldatu egiten du. Horregatik da hain garrantzitsua androzentrista izateari uztea, ulertzeko emakumeok ere kontaketaren erdigunea izan gaitezkeela eta mundua ez dela amaitzen hori horrela izanez gero. Gainera, batzuetan, salbatzera heldu gaitezke. Honek pelikulentzako, abestientzako, antzezlanentzako eta liburuentzako balio du (Dolera, 2018).
Antonio Rodriguez Almodovarrek adierazten duen moduan (2001), beharrezkoa da adituen iritzia jakitea: psikologoena eta psikoanalistena, bi bereziki, Bruno Bettelheim eta Erick Fromm. Bi printzipioak kontuak izanik, bai eginbeharrarena (amona gizajoaren sorospean joatea) eta baita plazerrarena (basoan zehar loreak hartuz eta ezezagunekin hizketan ibiltzea). Bai bata eta bai bestea ere konklusio desberdinetara iristen dira. Lehenengoarentzat, Txangorritxuk gaizki ebatzitako Edipo konplexuaren arazoa adierazten du, zein nerabezaroan agertzen den eta liluratua izateko aukerara eramaten duen. Otsoak, gizonaren irudia adierazten du, baita aitarena ere. Honentzako, txano gorriak eta amonari eramaten dion gantz-potoak lehen hilekoa eta birjinitatea irudikatzen dute. Beste alde batetik, inguruan dabiltza sexu goiztiarreko arriskuak, ama eta amona ez dira errugabeak, neskatoari eskatzen diotenean beste bide hain arriskutsua hartzeko, egia esan desbideratzera eskatzen diote. Nahiz eta guk pentsatu Txanogorritxu inuzentea dela, hark ere biak begi bistatik kendu nahi ditu. Bettelheimek idazten du
Esan bezala, denok ezagutzen dugun ipuina da baina ezagutzen ditugun bi horietan bi amaiera desberdin aurkitzen dira; Perraulten ipuinean otsoa Txanogorritxuren zain egoten da ohean berarekin sar dadin eta harreman sexualak izan ditzaten, aldiz, Grimm anaien ipuinaren bertsioan ehiztaria iristen da otsoaren tripa ireki eta amona ateratzen du bertatik; otsoaren tripan harriak sartu eta hil zedin mugitu ezinik. Baina ipuinen analisiarekin hasi aurretik Charles Perraulten Txanogorrittxu eta baita Grimm Anaien Txanogorritxuren bertsioa analizatu eta errepasatuko dira taula honen bitartez. Taulan ikusten den moduan ipuineko pertsonaiak agertzen dira, bakoitzaren funtzioa zein den erakutsiz, baita irakaspenik ba al duen edo ez eta bien artean ematen diren desberdintasunak ikusten dira. Eranskinetan1 aurkitzen dira bi ipuin hauek.
ALDAERAK PERRAULT GRIMM ANAIAK TXANOGORRITXU Biluztu eta otsoarekin batera ohean sartzen da, pentsatuz mozorrotutako otsoa amona dela. Atea zabalik aurkitzen du eta otsoarekin hasten da hizketan. OTSOA Beste bide bat hartzea eskaintzen dio; beraz, txanogorrittxu engainatuz, berak bide motza hartu eta neskatoak luzea hartzen du, ikusiz otsoa iritsiko dela arinago. Oheko parabola sexuala agertzen da txanogorritxu eta otsoaren artean. Bere inguruari begirada bate matea eskatzen dio txanogorritxuri. Otsoak txanogorritxu engainatzen du eta esaten dio bere amonak oso gustuko izango lukeela bideko lore sorta bat. Parabola sexuala alegia familiar batean bihurtzen da. AMONA Herri batean bizi da, herriko lehen etxetxoan. Basoan bizi da, txanogorritxuk zeharkatu behar duen bidearen amaieran. AMA
Bidetik atera ez dadila eskatzen dio. Amaren irudia agertzen da. EHIZTARIA Ez da agertzen Otsoak amona jan eta ehiztaria etortzen da txanogorritxu salbatzera eta otsoa hiltzera. AMAIERA Gaiztakeria da garaile Ontasuna da garaile. IRAKASPENA Bertso-lerroetan idatzitako irakaspena, korteko neska gazteei zuzendua Ez dago irakaspenik ezta ohartzarpenik ere
TXANOGORRITXU OINARRI, LIBURU GARAIKIDE EZAGUNENAK Zati honetan Txanogorritxuren bertsioak eta berridazketak ikusiko ditugu, autore garaikideek eginikoak, zeintzuk irakurketa desberdinak sustatzen dituzten. Jatorriko herrialdearen arabera, ipuinaren berridazketa batzuk Perraulten ipuinaren antz gehiago dute eta beste batzuk Grimm Anaien ipuinaren antza (Boland, 2006). Tony Ross autore ingelesaren bertsioan (Altea, 1982) Txanogorritxu aizkolari baten alaba da eta honek basoan zehar libre ibiltzen uzten dio. Bertsio honetan egitura narratiboa ia ez da aldatzen; baina bai ikusi dezakegu ilustrazioen bidez ipuin klasikoa desdramatizatzeko eta zentzu mehatxagarria ezabatzeko erabiltzen direla. Ehiztariak otsoa zatikatu ordez erbesteratu egiten du. Erbestean dagoenean begetarianoa bihurtzen da eta ortua lantzen ikasten du. Txanogorritxuri ez zaio errurik botatzen ez desobedientziagatik ezta arinkeriagatik ere eta Perraulten amaierako irakaspena desagertzen da. Esan daiteke honen irakurketak mezu ekologikoa eta bakezalea duela. Colomerrek adierazten duen moduan (1999): "la ampliación de las fronteras de la permisividad y la adopción de nuevos valores no implica la anulación de limites a la adecuación moral en los cuentos infantiles, sino su simple transformación". Beste adibide bat dugu Bruno Munarik eta Enrica Agostinellik egindako Caperucita Roja, Verde, Amarilla, Azul y Blanca (Anaya, 1998). Liburu hortan kolore bakoitza bertsio desberdin bat da: Txano Berdea igelen laguna da eta otsoarengandik salbatzen dute; Txano Horia hirian bizi da eta konturatzen da kaleko bizitza basoa zeharkatzea bezain arriskutsua dela; Txano Urdina arrantzalea da eta arrain-otso baten kontra borrokatzen du; Txano Txuria misterio batean barnean bizi da, elu-mantu batek irakurleen begiradarentzako ikusezina egiten du. Deskonposizio-joko bat da eta aukeratutako gakoaren arabera ipuina berriz osatzea (Boland, 2006).
Txanogorritxuren ipuin desberdinen analisia aurrera eraman dadin Gemma Lluch-ek (2013) proposatzen duen metodoa erabiliko dut, beharrezkoa baita analisi objetibo bat egitea irakurle kritikoagoa bat sortu dezagun, era objektiboan narrazio bateko ezaugarri literarioak eta paratestualak ebaluatzeko ahalmena izan dezan, iritzi subjektiboetatik at. Ipuin eta liburuen analisi guztiak taulen bitartez egingo dira errezago ikus daitezen. Lluchek (2013) honako analisi narratiboa proposatzen du:
• Egilearen, generoaren eta gaiaren edo fikziozko-unibertsoaren araberako kontaketa izan behar da. • Kontaketaren egitura: nola egituratzen dira gertaerak? Kontakizuna zelan hasten da eta zelan amaitzen da?. • Narratzailea. Nork kontatzen du istorioa? Narratzaile bakarra dago edo asko al dira? Zer motatakoa da? Zer funtzio du?. • Pertsonaiak. Izenak, generoak, adinak edo talde sozialak identifikatzen du eta bereizi egiten du? Zeintzuk dira ezaugarri fisikoak eta psikologikoak? Zelan jokatzen du? Noiz, zelan eta norekin agertzen da istorioan zehar? Zer motatako pertsonaia da? Zer funtzio betetzen du istorioan?. • Agertokia eta garaia. Zer garaitan eta zelako espazioan ematen dira gertakizunak? Zelan karakterizatzen dira? Zer ekintza gertatzen dira? Zer pertsonaiak hartzen dute parte momentu horretan?. • Harreman intertestualak. Zer beste testurekin du harremana? Zer motatakoak dira harreman horiek? Zer seinale erabiltzen dira?. • Estiloa. Zelako hizkera erabiltzen da? Zelakoak dira esaldiak, seinaleak, aditzdenborak…? Jarraian, Txanogorritxuren bertsioei buruzko eta baita bertsio berriei buruzko analisia eramango dut aurrera, lehenago aipatu dudan Gemma Lluchek (2013) proposatutako analisi narratiboarekin. 13 liburu izango dira, ikusi izan ditudanetatik harrigarrienak eta portada eta izenburua ikusiz atentzio gehien deitu didatenak izan dira, euskeraz (6 liburu) zein gaztelaniaz (7 liburu), poesia, antzerkia eta narratibako liburuak izanik, bai haur hezkuntzako umeentzako eta baita lehen hezkuntzakoentzako ere. Lluchen analisia jarraitzeaz gain hiru puntu gehiago gehituko ditut, hain zuzen: zer mezu transmititzen duen ipuinak edo liburuak, ipuin bakoitzaren laburpen txiki bat, zer ekarpen edo aldaketa eman den liburu horrekin eta baita feminismoaren ikuspuntutik ekarpenik ba al dagoen. Marrazkien eta dauden koloreen analisi bat ere egingo da. 2. eranskinean aurkitu dezakezue ipuin zerrenda osoa.
SEÑORITA SALVESE QUIEN PUEDA – PHILIPPE CORENTIN: • Generoa, gaia: Fikzioa. Umorea. Narratiboa. • Egitura: Hasiera, korapiloa eta amaiera dauka. Hasiera bazen behinekin hasten da (érase una vez…) eta amaiera beste ipuinengandik desberdina da (la historia ha terminado. Además es la última página. ¡Uf! ¡qué historia!). • Narratzailea: 3.pertsona singularrean kontatzen da. • Pertsonaiak: Señorita sálvese quien pueda: neska gaztea, nortasun handikoa ilegorria eta bihurria, istorioan zehar animaliak zirikatzen ditu, baita ama eta otsoa ere, amonari ihes egiten dio kasu handirik egin gabe. Ama: neskato honetaz gogaituta agertzen da orrialde bakar batean Otsoa: amonak basoan aurkitu du, elurretan, hotzez eta gosez hiltzen; neskatoak ohean aurkitzen du amonaren arropekin jantzita eta adarra jotzen dio. Amona: otsoaren alde agertzen da nahiz eta neskatoarekiko maitasun pittin bat adierazi. Basoko animaliak: beldurra diote neskato honi • Agertokia eta garaia: garaia: bazen behinekin hasten denez ez du zehazten. Agertokia: bere etxea, basoa eta amonaren etxea. • Harreman intertestualak: Txanogorritxu irudikatzen duela jakin dezakegu ile gorria daukalako, amak otarra ematen diolako amonaren etxera joateko. Otsoa eta amona ere agertzen dira, nahiz eta egoera desberdinetan izan. • Estiloa: Hizkera informala eta kalekoa erabiltzen da, umorea erabiliz. • Ekarpena edo aldaketa: Txanogorritxuri buelta ematen dion istorioa da. Neskato hau bihurria da, otsoa beldurtia eta amona otsoaren salbatzailea eta ama neskatoa etxetik botatzen duena gogaituta dagoelako. • Familia mota: Ama eta amona dira bere familia. • Mezua eta emakumearen irudia: Neska bihurriak ere badaudela ikusi dezakegu eta ez denak on-onak, istilurik egiten ez dutenak eta esanekoak.
LA NOCHE DE LA VISITA - BENOÎT JACQUES: • Generoa, gaia: Poesia. Fikzioa, beldurra, umorea • Egitura: Hasiera bat kokatzen du idazleak non amonaren eta lekuaren aurkezpena egiten den. Ondoren, korapiloa dugu non otsoa era desberdinetan agertzen den, originaltasuna erabiliz. Amaieran, otsoak amore ematen du eta Txanogorritxu agertzen da, lasaitasunaren eragilea. • Narratzailea: Amona eta otsoaren arteko elkarrizketa da beraz, lehen pertsonan da istorio osoa; bakarrik hasierako orrialdean egiten da deskribapen txiki bat amonari buruz. • Pertsonaiak: Otsoa(k): basatia, disimulatzeko gaitasun handikoa, originala eta arima inuzenteak engainatzeko especialista. Amona: gorra da eta ez du ondo entzuten. • Agertokia eta garaia: basoko amonaren etxea da agertoki nagusia; uda bateko gau batean kokatzen da. • Harreman intertestualak: amona eta otso beldurgarria agertzen dira, baita amaieran ere Txanogorritxu bere otarrarekin. • Estiloa eta ilustrazioak: oso kolore gutxi erabiltzen dira: marroia, beltza, gorria eta zuria. Gehienetan fondo beltza erabiltzen da letra zuriekin beldurra eman nahian. Hizkera kalekoa erabiltzen da eta poesia bat denez errima asko erabiltzen ditu. Otsoaren desesperazioa ikusi dezakegu tipografia handiagotzen denean eta otsoaren originaltasuna sinesgarria ez denean jada. • Ekarpena edo aldaketa: Txanogorritxu ez da protagonista; amona eta otsoa dia aldi honetan istorioaren erdigunea. Estereotipoen apurketa ematen da. • Familia mota: Amona bere etxe txikian bakarrik bizi da eta Txanogorritxu astero joaten da berari bisita egitera. • Mezua eta emakumearen irudia: gaizkia beti egongo da nahiz eta beste zerbaitetaz mozorratua egon. Agertzen den emakume bakarra gorra irudikatzen dute baita inuzentea ere.
• Narratzailea: elkarrizketa bat da momentu oro, otsoaren eta txanogorritxuren artekoa • Pertsonaiak: Otsoa: oso argala, beltz beltza, begi eta hortz handiekin eta berez beldurra eman beharko luke. Txanogorritxu: neska txikitxoa, ez zaio aurpegirik ia ikusten baina bere txano gorriak atentzioa deitzen du. • Agertokia eta garaia: Agertokia: fondo txuria da ipuin osoan zehar, bide bat irudikatuko balu bezala. Garaia: ez da aipatzen, baina gaur egungo gizartean kokatu dezakegu. • Harreman intertestualak: otsoaren begi eta hortz handiak, txanogorritxuren kapa gorria; baita haien artean mantentzen duten elkarrizketa ere. • Estiloa eta ilustrazioak: hizkera sinplea erabiltzen da, umoretsua, bai umeentzako zein helduentzako; otsoak esaten duena beltzez dago idatzia eta Txanogorritxuk diona gorriz. Ilustrazioek eta idatzitakoak bat egiten dute. • Ekarpena edo aldaketa: betiko txanogorritxuren istorioan salbatua izan behar da bestelan galduta ikusten du bere burua, ez du gizonen beharrik, bere buruarekin nahiko du. • Familia mota: Txanogorritxu agertzen da bakarrik, ez amarik ez amonarik. • Mezua eta emakumearen irudia: nahiz era hasiera batean iruditu Txanogorritxu inuzentea dela amaieran otsoa baino argiagoa da; bera bere burua salbatzeko gai da eta ez du inoren laguntzarik behar.
TXANOGORRITXU ETA OTSO BELTXU - KUKUXUMUSU • Generoa, gaia: Narratiboa. Fikzioa • Egitura: Hasiera, korapiloa eta amaiera dauka • Narratzailea: 3. pertsona singularrean idatzia, esaldi motzak, ume txikiek ulertzeko modukoak, esaldi bat edo bi orrialde bakoitzeko • Pertsonaiak: Txanogorritxu: neskato ausarta, otsoari beldurrik ez diona, ezta ehiztariei ere. Ehiztariak: gizon gaiztoak dira eta bat izan beharrean bi idea. Otsoa: kikilduta agertzen da ipuinean Amona: berak agintzen du, ez da inoren beldur eta bera agertzen da garaile. • Agertokia eta garaia: ezin da jakin garaia ez baitu esaten. Agertokia: basoa eta amonaren etxea. • Harreman intertestualak: txanogorritxu, otsoa, ehiztariak eta amona agertzen dira, baita jatekoz betetako otarra ere.
• Estiloa eta ilustrazioak. Ilustrazioak: Koloretsuak, ausartak eta dibertigarriak Kukuxumusuk eginak, beraz, adierazgarriak. Estiloa: Hizkeria sinplea erabiltzen da istorio osoan zehar, baita umoretsua ere, erraza. • Ekarpena edo aldaketa: amonak ere garrantzia hartzen du istorioan, hitz egiten du baita eta azken batean bera da agintzen duena, ez ehiztariak ezta otsoa ere. • Familia mota: ama eta txanogorritxu dira bakarrik, beste etxe batean amona bizi da. • Mezua eta emakumearen irudia: jendea ez da guk pentsatzen dugun modukoa, aurreiritziak alde batera utzi behar dira. Amona da azken batean agintzen duena.
OSABA OTSO – XOSÉ BALLESTEROS • Generoa, gaia: Narratiboa, fikzioa, umorea • Egitura: Hasiera, korapiloa eta amaiera dauka. Bazen behinekin hasi, korapiloan istorioaren mamia aurkitzen dugu eta amaieran irakaspenarekin bukatzen du non osaba otsok Karmele (Txanogorritxuren irudia dena) jaten du. • Narratzailea: Hirugarren pertsona singularrean kontatzen da eta elkarrizketak lehen pertsonan. • Pertsonaiak: Karmele: ume gozozalea da, lodia, ile gorriduna, eta pixkat gezurtia baita. Irakaslea: torradak eskaintzen dizkie umeei lanak ondo egiten badituzte. Ama: honen agerpena ez doa estereotipoen kontra, aldiz, bultzatu egiten dira berriz ere sukaldean agertzen baita uneoro umearentzako eta familiarentzako bazkaria prestatzen. Osaba Otso: hasiera batean ona ematen du baina ipuina aurrera joan ahala zerbait gaizki doala ikusten da. • Agertokia eta garaia: Agertokia: eskolako gela, bere etxea, logela eta sukaldea, osabaren etxera joateko zeharkatu behar duen bidea eta osabaren etxea. Garaia ezin dezakegu jakin ez baitu aipatzen. • Harreman intertestualak: Txanogorritxurekin lotura daukala ikusi daiteke. Karmelek txano gorri bat eraman beharrean ile gorria dauka eta osabarengana doanean otarra darama jatekoarekin. Amak bidaltzen du Karmele osabaren etxera (amonaren etxea izango zitekeena) eta Osaba Otso azken batean otso maltzurra da. • Estiloa: Hizkera erraza erabiltzen du eta testuak eta ilustrazioak bat egiten dute. • Ekarpena edo aldaketa: monstruoei aurre egiteko balio digu ipuin honek, kasu honetan otsoari. • Familia mota: Karmele amarekin bizi da baina haien osaba herri berdinean dute eta oinez joan daiteke bere etxerarte. Aita eta amona ez dira inondik agertzen.
• Mezua eta emakumearen irudia: Irakaspena du amaieran: ez dela gezurrik esan behar bestelan zigortua izango zara. Karmele ez da betiko umea bezalakoa, baizik eta potoloa eta litxarreriak jatea gustatzen zaiona. Ama sukaldean irudikatzen dute, gizarte matxista honetan sukaldea baita emakumearen tokia.
ZERGATIK BIZI DA BASOAN TXANOGORRITXUREN AMONA? – ENKARNI GENUA • Generoa, gaia: Antzerkia, fikzioa • Egitura: genero dramatikoaren barnean sartzen dugu • Narratzailea: kontalari ojokailea da oraingoan, ez da istorioaren parte den pertsonairen bat. • Pertsonaiak: Xabi: mutil bat; Ama: Xabiren ama eta ipuina kontatzen diona; Txanogorritxo: ausarta, otsoarekin borrokatzen du; Otsoa: gezurtia betiko moduan, baina baita koldarra ere, Txanogorritxoren amona: azaldu egiten ditu bere sentimenduak eta basoan bizi dela bertan zoriontsu delako eta ehiztaria: otsoarekin borrokatzen du baina ez da hiltzera heltzen. • Agertokia eta garaia: Xabiren mundo imajinarioan kokatzen da udazkeneko arratsalde euritsu batean. • Harreman intertestualak: izenburuak berak gogoratzen digu zein ipuini buruz ari den, baita pertsonaiak txanogorritxu, ehiztaria, amona eta ama direlako. • Estiloa eta ilustrazioak: hizkeria sinplea erabiltzen du eta ilustrazioak barregarriak eta esajeratuak dira. • Ekarpena edo aldaketa: pertsona zaharrek sentitzen duten bakardadea azaltzen da. Bestalde, amonez gain aitonak ere aipatzen dira eta haiek ere atentzioa behar dutela. Bizitza errealera igarotzen da ipuina, umeek eta helduek kontuan izan dezaten zein garrantzitsua den gure ingurukoak zaintzea. • Familia mota: Xabi eta bere ama dira ipuinaren protagonistak, Txanogorritxuren ipuina bi hauen osagarria da. • Mezua eta emakumearen irudia: ipuin honetako protagonista, Xabi kasu honetan, arduratuta agertzen da ez baitaki Txanogorritxoren amaren izena, non bizi den aita, eta zergatik bizi den amona basoan, ea zoriontsu den edo ez. Inoiz ez zaigu esan galdera hauen erantzuna eta ez diogu garrantziarik eman. Gainera, Txanogorritxuk amonaren alde borrokatzen du eta ez da besoak gurutzaturik geratzen nork salbatuko zain.
TXANO GORRI, BERDE, HORI, URDIN ETA ZURI – BRUNO MUNARI • Generoa, gaia: Narratiboa. Fikzioa, umorea • Egitura: ez da ipuin bakar bat, bost ipuin dira ipuin bakarrean bilduta. Deskonposizio-jokoa da • Narratzailea: kontalari orojakilea. • Pertsonaiak: pertsonai bakoitza kolore batekin lotzen da, baita funtzio batekin ere: Txano Gorria: Grimm anaien istorioko Txanogorritxuren ipuina kontatzen da. Txano Berde: igelen laguna da eta otsoarengandik salbatzen dute, Txano Hori: hirian bizi da eta konturatzen da kaleko bizitza basoa zeharkatzea bezain arriskutsuagoa dela, Txano Urdin: arrantzalea da eta arrain-otso baten kontra borrokatzen du eta Txano Zuri: misterio batean barnean bizi da, elu-mantu batek irakurleen begiradarentzako ikusezina egiten du. • Agertokia eta garaia: agertoki eta garai desberdinak daude Txano bakoitzaren arabera. • Harreman intertestualak: beste lau pertsonaiek Txanogorritxuri egiten diote erreferentzia • Estiloa eta ilustrazioak: hizkeria sinplea eta deskriptiboa erabiltzen eta aspaldiko marrazkiak dirudite. • Ekarpena edo aldaketa: istorio berdin batetik izaera eta egoera oso desberdinak atera daitezke eta nahiz eta bertsio bat ezagutu horrek ez du esan nahi onena denik. • Familia mota: amona, ama eta koloretako txano desberdinak. • Mezua eta emakumearen irudia: emakume ausartak dira, haien beldurrei aurre egiten dietenak, bizitza errealeko emakumeok sentitzen ditugun beldurrak irudikatzen dira.
UNA RICA MERIENDA – ROCÍO ANTÓN ETA LOLA NUÑEZ • Generoa, gaia: Narratiboa. Fikzioa, umorea, maitagarrien ipuina • Egitura: errimekin egindako ipuina da; korapiloan gertatzen den ekintza bakarra behin eta berriz gertatzen da. • Narratzailea: kontalari orojakilea da baina elkarrizketak gertatzen direnean • Pertsonaiak: Txanogorritxu: bakarrik txanoa darama gorria, beste jantzi guztiak kaleko ume batenaren antzekoak dira. Otsoa: oihukatzen agertzen da lurrean, gehiegi jan duelako eta tripako mina duelako baina ez du nahi janari osasuntsurik jan. Untxia: azenarioa eskeintzen dio otsoari jateko, baina honek ez du nahi. Katua: sardinak eskeintzen dizkio otsoari, baina honi ere uko egiten dio. Usoa: ogia eskeintzen dio
otsoari baina ez du nahi. Sagua: gaztai zatitxo bate maten dio jateko, baina hau ere ez du nahi. Urtxintxa: gaztainak eskeintzen dizkio, baina ez ditu nahi. Azkenean, denek batera irabiatu bat prestatzen diote otsoari limoiz, sagarrez, marrubiez, laranjes, meloiz eta masustez, tripako minak kentzeko. • Agertokia eta garaia: Basoan kokatzen da ostegun arratsalde batean. • Harreman intertestualak: Umearen txano gorria, otsoa, umeak daraman jatekoz betetako otarra, basoa eta basoko animaliak. • Estiloa eta ilustrazioak: errimaz osatutako testua, behin eta berriz gertatzen dena, testu sinplez eta hizkera errazez osatua, letra larriz idatzia. Ekarpena edo aldaketa: zirrarak ezagutzeko eta haiek kudeatzen ikasteko da, jarrera eta ohitura positibo eta osasuntsuekin harremanetan jartzeko era bat da. • Familia mota: umea amarekin bizi delaren itxura du baina ez da aipatzen. • Mezua eta emakumearen irudia: neskatoak ume onarena egiten du, otsoarentzako hoberena nahi du eta behar izanez gero errieta botatzen dio, neska arduratsua da, inguruko animaliak moduan.
TXANOGORRITXUREN ESKULARRUAK – INÉS ALMAGRO ETA MIKEL MARDONES • Generoa, gaia: Narratiboa, fikzioa, album ilustratua • Egitura: Hasiera, korapiloa eta amaiera dauka, baina bira asko ematen diru, hots, ustez bide bat jarraituko du ipuinak baina beste bide bat hartzen du. • Narratzailea: Txanogorritxuren bakarrizketa da baina kontalari orojakilea ere badugu. • Pertsonaiak: Txanogorritxu: txano gorria, bota gorriak eta eskularru gorriak daramatzan neskatoa da, despistatua. Otsoa: animali ona da oraingoan. Amona: maitagarria, pertsona ona, zaintzailea. Egurgilea. • Agertokia eta garaia: elurtutako mendia eta amonaren etxea • Harreman intertestualak: Txanogorritxu bera, basoan egiten duen bidea, etxean ahazten duen otarra amonari eramateko, otsoa ez agertzea bera beldurtzeko, eta amonak etxean atea ez irekitzea. • Estiloa eta ilustrazioak: testua ilustrazioekin batera doa, onomatopeia asko agertzen dira eta mugimendua balute bezala ageri dira. • Ekarpena edo aldaketa: elurra egiten du ipuinean eta Txanogorritxuk kontatzen du, saskia ere ahaztu egiten zaio. Otsoaren beldurra badu baina ez da agertzen. Ipuinari
buelta ematen zaio, hain egiten du hotz handia non ipuina ezin den kontatu betiko moduan. • Familia mota: Txanogorritxu amarekin bizi da baina amonarekin kontaktua dauka. • Mezua eta emakumearen irudia: neskato normal baten irudia agertzen da ipuinean: gauzak ahazten zaizkio etxean, lurrera erortzen da, estali-estalia dago arropez hotz handia egiten duelako eta ez soineku xume batez. Ipuina irakurtzean identifikatua sentitzeko aukera ematen du.
CAPERUCITA ROJA – ADOLFO SERRA • Generoa, gaia: Fikzioa, beldurra. Narratiboa • Egitura: Ipuin mutua da, ez dauka testurik. Neskatoaren (Txanogorritxu) eta otsoaren arteko eszena segida bat da sinbolikoagoa narratiboa baino nahiz eta aurrera egite bat dagoen istorioan zehar. Elipsia topatzen dugu: otsoarekin jolasten dabilen tximeleta gorria. Istorioa angelu desberdinetatik begiratzeko aukera ematen digu. • Narratzailea: Narratzaile ugari izan daitezke, ipuina irakurtzeko hura izango baita. Narratzaileak nahi duena kontatu dezake ilustrazioak jarraitzen dituen bitartean. • Pertsonaiak: Bi daude: otso bat eta neskato bat. Neskatoak umea dirudi eta txano gorri bat darama, lasaia baina otsoaren erruz ikaratua; funtzioa: edozein neska edo ume fidakor, jakin-mina eragiten duena eta baita. Otsoa beldurgarria da, beltz beltza, begi handi horiak eta hortz zorrotzekin; funtzioa: intentzio eskasak dituen gizonarena. • Agertokia eta garaia: Guk aukeratzen dugun garaia izan daiteke. Agertokia, berriz, basoa (ipuin honetan otsoaren gorputzak irudikatzen duena) • Harreman intertestualak: Txanogorritxuren ipuinarekin lotzen dugu. Grimm anaienarekin: umearen txano gorria, basoa, amonaren etxea, otso beldurgarria, otsoak amona eta neskatoa jan izana. • Estiloa eta ilustrazioak: Ez dago testurik, beraz, bakoitzak nahi duena hizkera mota erabili dezake, bai aditz-denborak eta esaldiak ere. Ilustrazioak: Oso kolore gutxi erabiltzen dira: fondo txuria, figura gorri eta beltzak eta horia otsoaren begientzako; beldurra ematen dute baina azkeneko orrietan baita lasaitasuna ere. • Ekarpena edo aldaketa: kontziente izan behar gara bidean zehar topatu dezakegunarekin baina ez dago aldaketarik, zeren zerbait gertatzearen erruduna Txanogorritxu izaten jarraitzen da. • Familia mota: Amonarekin eta aitarekin edo aitonarekin agertzen da amaieran, amarik ez.
• Mezua eta emakumearen irudia: Nahiz eta beldurra eman, aurrera jarraitu behar da beldurra emango ez balu bezala. Emakume bat da istorioaren erdigunea eta amaieran nahiz eta otsoak jan beste emakume baten babesa dauka, amonarena hain zuzen ere, ez da bakarrik geratzen.
LO QUE NO VIO CAPERUCITA ROJA – MAR FERRERO • Generoa, gaia: Fikzioa, umorea. Narratiboa • Egitura: Hasieran testuingurua kokatzen du irakurleak jakiteko nondik norakoak, dauden pertsonaiak azalduz, eta txanogorritxuren ikuspuntua dugu; korapiloan, otsoaren ikuspuntua eta basoko animalien ikuspuntua agertzen zaigu eta amaieran amonarena. • Narratzailea: Lehen pertsonan kontatutako ipuina da; kasu honetan txanogorritxuk kontatzen du, baita otsoak, basoko animaliek eta amonak. Oso deskriptiboa da. Ikuspuntu desberdinetatik kontatutako istorioa da. • Pertsonaiak: Txanogorritxu: 9 urteko neskatoa, gorria den guztia du gustuko eta amak Txanogorritxuri 8 urte zituenean egin zion txano gorria. Amonaren etxeko bidean ikusi, usaintzen eta sentitzen duen guztia deskribatzen du. Otsoa: trufak bilatzen agertzen da lehen irudian non adierazten duen gizakiak ez zaizkiola gustatzen eraso egiten baitiote. Txanogorritxorekin ez du ia hitz egiten eta Txanogorritxoren huts egite batean honen otarra otsoak hartzen du beretzat eta badoa. Otsoa ez da gaiztoa eta ez dauka intentzio txarrik, edo hori dirudi behintzat. Basoko animaliak: basoan bizi dira eta badakite otsoak oso gaiztoak direla. Plan bat egiten dute otsoak amona eta Txanogorritxu jan ez ditzan. Amona: otsoa bere ate aurrean ikusten du eta zauriez beteta dagoenez etxean sartzen du, baita bere arropak jantzi ere. • Agertokia eta garaia: Garaia: Txanogorritxuk bederatzi urte zituenean kokatzen da. Agertokia: basoa eta amonaren etxea • Harreman intertestualak: txano gorridun neskatoa, basoko bidea, otsoa, amonaren etxea eta amona. • Estiloa eta ilustrazioak: hizkera umoretsua erabiltzen da testu osoan zehar, ustekabeko birak ematen dira liburu osoan zehar. Ilustrazioak adierazgarriak eta dibertigarriak dira, orrialdeak pasatzen joan heinean ez da espero agertuko dena. • Ekarpena edo aldaketa: Istorioa errealagoa bihurtzen du baita umoretsuagoa ere. Umeei gustatzen zaizkien trikimailuak ikusi ditzakegu. • Familia mota: Bere gurasoekin eta ahizparekin bizi da; amona ere leku berean bizi da baina beste etxe batean.
• Mezua eta emakumearen irudia: Ezin da bakarrik pertsona batek kontatzen duena sinistu, bere ikuspuntutik ikusi baitu; beraz, istorio guztiak jakin behar dira ikusteko benetako istorioa zein den. Otsoa ez da gaiztoa, gaixorik dago eta gosea dauka besterik ez; eta txanogorritxu aldiz, ez da inuzentea, hots, ez du ondo ikusten eta betaurrekoak jantzi behar dizkiote. Hala ere, amona laguntzailea da eta besteei begira bizi dena, bizitza errealean gertatzen den moduan.
BOCA DE LOBO – FABIÁN NEGRÍN • Generoa, gaia: Narratiboa, fikzioa, umorea. • Egitura: Hasieran otsoak bere aurkezpena egiten du; korapiloa hasten da txanogorritxurekin topo egiten duenean; amaieran, otsoak berriz ere gosea dauka. Hau da, egitura zirkularra dauka. • Narratzailea: Otsoak berak kontatzen duen istorioa da, beraz, lehen pertsonan dago idatzia; txanogorritxuren ipuina bere ikuspuntutik kontatzen du. • Pertsonaiak: Otsoa: bera nor den kontatzen hasten da, Adolfo izena duela, non bizi den eta zergatik pentsatzen duten besteek gaiztoa dela; Txanogorritxurekin hitz egiteko basoz mozorratzen da. Txanogorritxu: otarrean janaria eraman beharrean ispilu bat darama, amonari apurtu baitzitzaion. Umeak berez amona izan behar zena ikustean, beldurtu beharrean harrituta geratzen da. Ehiztaria: otsoaren ustez bere salbatzailea. • Agertokia eta garaia: Basoa eta amonaren etxea. Garaia ez da aipatzen. • Harreman intertestualak: Adolfo, otsoa bera; otsoak deskribatzen duen gorriz jantzitako izaki arraroa, Txanogorritxu litzatekeena; amona, otsoak deskribatzen duenez zimurtutako izaki zahar eta itsusia; ehiztaria, otsoak deskribatzen duenez, beste ume bat baina oraingoan biboteduna, kapela metal hutseko bastoia zermana. • Estiloa eta ilustrazioak: kolore oso gutxi erabiltzen dira: berdea, gorria, marroia, grisa eta zuria. Nahiz eta ilustrazioak adierazgarriak izan, testua irakurri daiteke hauei begiratu gabe eta edonola ere ulertu. Kaleko hizkeraren antzekoa erabiltzen da, umoretsua eta zuzena. • Ekarpena edo aldaketa: gure buruari galderak egiteko aukera ematen du liburu honek, beste ikuspuntu batetik ikusita ipuina eta ipuin klasikoa den Txanogorritxutik esanahi berriak atera ditzakegu. • Familia mota: Txanogorritxu eta amona dira bakarrik, amarik edo beste familiarik ez da aipatzen.
• Mezua eta emakumearen irudia: Txanogorritxuk eta amonak ez dute ia hitz egiten, beraz, ez dira leku onean geratzen.
BAZEN BITAN TXANOGORRITXU – PABLO MACIAS ALBA • Generoa, gaia: Narratiboa, fikzioa, feminismoa oinarri, umorea. • Egitura: Hasiera, korapiloa eta amaiera dauka • Narratzailea: kontalari orojakile batek kontatzen du • Pertsonaiak: Txanogorritxu: ez da ikaratzen eta bere erabakiak hartzeko gai da. Ama: sukaldean aritzea izugarri gustuko du eta herritar guztiekin zuen harremana. Amona: txantxazalea eta otsoaren laguna. Otsoa: nekatuta agertzen da jendeak ez diolako lo egiten uzten eta amonaren lagun mina da. Egurgilea: amonaren laguna eta barre egitea gustuko du. • Agertokia eta garaia: Garaia ez da aipatzen baina gaur egungo gizartean kokatu dezakegu; agertokia aldiz, amonaren etxean kokatzen da, baita bere etxean eta basoan ere. Herria ere aipatzen da. • Harreman intertestualak: ipuinean agertzen diren pertsonaiak eta ezagutzen dugun ipuinekoak berdinak dira, nahiz eta izaera eta agerpen desberdina eduki. • Estiloa eta ilustrazioak: marrazki zoragarriak eta erabat harrapatzen zaituen istorioa da, deskribapen ugariz beteta dago. Fondo zuria du beti eta marrazkiak alboetan agertzen dira. Hizkera argi eta sinplea erabiltzen da, ez sexista. • Ekarpena edo aldaketa: genero mandatuetatik eta rol sexistetatik urruntzen da. Ipuinarentzako bigarren aukera bat da, sexismo gabe, indarkeriarik gabe eta desberdintasunik gabe. • Familia mota: Txanogorritxu, ama eta amona hirurak dira familia nahiz eta etxe desberdinetan bizi • Mezua eta emakumearen irudia: ipuin bat kontatu daiteke pertsonai guztiei merezi duten garrantzia emanez eta ez bakarrik gizonezkoei. Txanogorritxo ez da otsoaren beldur, ez da hortz handiekin ikaratzen eta bere erabakiak hartzen ditu.
Lan guztia egin ondoren begi bistakoa da ipuinak nahiko aldatu direla, baina hala ere, ez gehiegi. Esan dudan moduan ikerketa guztian zehar, ipuin klasikoak ez dizkiegu haurrei kendu, betiko ipuin horiek ezagutzea beharrezkoa baitute. Baina ipuin hauek kontatzeko momentua heltzen denean begirada kritikoa eduki behar dugu bai ipuinekin eta baita umeei transmititu nahi diegunarekin ere; ipuinetatik ikasten duguna haurtzaroan nagusiagoak garenean egiteko ez dugu arazorik izango eta. Aldiz, transmititutako hura oraingo gizartera egokitzen bada, bizi dutena erreala eta ohikoa egingo zaie, arazorik gabe.
Historian zehar ipuinenetan eman diren desberdintasunak plazara ateratzen baditugu harrigarriak dira. Hasiera batean, haurrak heldu moduan tratatzen zirenean, Perraultek egindako ipuin horretan, Txanogorritxu gorteko neskentzako ipuina zen, mutilei aipatu ere egiten ez zitzaiena badaezpada, bortxatuak ez izateko abisatzeko. Momentu horietan, neskaren errua zen bortxatua izatea ezezagunekin hizketan geratzearren, berak momentu horretan nahi zuena egitearren.
Ondoren, Grimm anaiak iritsi ziren urte batzuk pasatu ostean. Garai hartan umeei garrantzia ematen hasi zitzaien eta Txanogorritxuren ipuin hau umeentzako egokitu zuten ehiztari salbatzailea sartuz amaieran. Hala ere, neskak ziren salbatu beharrekoak, hauek epaituz eta ez otsoa hasiera batetik abisatua edo zigortua.
Txikitatik bi ipuin bertsio hauek ezagutu ditugu gehienbat eta gaur egun arte ez zaigu batere arraroa egin kontatzen zigutena. Ondo al dago Txanogorritxu epaitzea? Ez al dute izenik Txanogorritxuren amak, Txanogorritxuk berak eta amonak? Berak nahi badu zergatik ez du ezezagunekin hitz egingo? Beldurtuta bizi behar al da kalera irtetetzen den bakoitzean? Ez al dira Txanogorritxu eta bere amona haien buruak defendatzeko gai? Beharrezkoa al da ehiztari hori?
Galdera hauen ostean, XXI.mendean argitaratutako ipuin eta liburuetara iristen gara. Txanogorritxuk beste ipuin erabat desberdina dirudi baina bere esentzia galdu gabe, hau da, lau hitz esanda nahikoa dugula jakiteko zein ipuinetaz ari garen (amona, neskatoa, basoa eta otsoa) nahiz eta ipuinari bira oso bat eman. Gainera, argitaratutako ipuin askok ez dute Txanogorritxu inondik inora ere aipatzen izenburuetan, beraz, hasiera batean, liburua hartzerakoan ez da espero barruan aurkituko dena.
Txanogorritxuren bertsio hauek aztertzeko erabili dudan fitxari esker ikusi ahal izan da emakumearen irudia non geratzen den ipuin bakoitzean eta horren inguruan zeri ematen dioten garrantzia, hots, emakumearen izaerari, emakumearen akzioei eta azken batean, honen agerpenari. Izaera dela eta, Perraulten ipuinarekin eta Grimm anaien ipuinarekin konparatuz, gaur egungo ipuinetan izaera gogordun neskatoa aurkitzen dugu ez ume makalik ezta koitadurik ere. Ondoren, ipuin hauetan guztietan emakumeak agertutako egoerak eta hauek egin behar izan dutenak adierazten du zelan emakumeak ez garen salbatuak izan behar, guk gure burua salbatu dezakegula arazorik gabe, ez dugu gizonen laguntzarik behar. Eta, azkenik, agerpena dela eta, ipuin askotan gertatzen da nahiz eta Txanogorritxuri buruzko ipuina izan, Txanogorritxu bera ez agertzea.
Emakumeak bihurtzen dira ipuinaren erdigunea kasu askotan, garrantzia handia ematen zaie feminismoaren korronteari esker, gizonezkoak eta harrak alde batera utzi gabe. Perraulten eta Grimm anaien ipuinetan agertzen ze biolentzia eta zakarkeria hura desagertu egin da guztiz; nahiko dute oraingo umeek telebistan ikusten eta entzuten duten basakeriarekin ipuinetan ere entzuteko legez. Ikusi ahal izan da baita ere Txanogorritxuko ipuineko pertsonaiez gain (amona, ama, otsoa, Txanogorritxu bera eta ehiztaria) beste pertsonai asko ere agertu izan direla, adibidez: irakaslea, basoko animaliak hizketaldian sartzea, gizakiak…eta honek narratzailearen inguruan eragina daukala, hots, Perraulten kontalaria ez neutrala eta mezu ohartarazlea esplizitu egitetik lehen pertsonara pasatzea edo hirugarren pertsona orojakilera igarotzea.
Aztertutako ipuinetatik adierazgarrienak honako hauek direla esango nuke: Lo que no vio Caperucita Roja, Una rica merienda eta Bazen bitan Txanogorritxu. Historia liburuetan bigarren mailan gelditzen diren emakume bizkor, borrokalari eta aitzindari ugari dago. Azken liburu honetan, Bazen bitan Txanogorritxun hain zuzen ere, omenaldi bat egiten zaio haietako bati: Maria Molinerri emakume izateak ukatu egin zion merezi zuen lekua. Gaur egun bere lana erreferentzia nagusia da eta bere iraunkortasuna eredugarria. Lo que no vio Caperucita Rojan ikusten da ipuin klasikoak inprobisatzeko balio dutela, burua galtzeko aukera ematen dute. Istorio honetan ez da Txanogorritxu klasikoa agertzen eta otsoak ere ez ditu berari betidanik egotzitako estereotipoak betetzen; amona ere ez da pentsatzen dugun bezain despistatua ezta inuzentea ere; basoko animaliak ere nahastuta dabiltza eta zer esanik ez Txanogorritxu. Eta azkenik, Una rica merienda ipuinean umorea erabiltzeko gai da autorea; gainera, zirrarak
ezagutzeko eta haiek kudeatzen ikasteko balio du ipuin honek, baita jarrera eta ohitura positiboekin harremanetan jartzeko ere.
Agerikoa da Txanogorritxuren istorioa ipuin unibertsalean eta itxuraz maleziagabea, naturalizatutako sexu-erasoaren kasu nabaria dela eta horrekin betikotzen da modu jarraituan normalizatutako eta barneratutako gehiegikeria.
Beraz, ipuin garaikide hauekin egiten ari direna jarraitu behar dugu egiten. Txanogorritxu tolesgabe eta babesgabearen ordez ahaldundutako neska azkarra bihurtu behar dugu. Kontaketak funtsezkoak dira gure identitatearen eraikuntzan. Libreak, zoriontsuak, gure patuaren inguruan erabakiak hartzeko gai izan gaitezkeela ulertuz hazten bagara, genero-berdintasunaren inguruko borrokan eremu handia izango dugu irabazia.
Txanogorritxuk ez du sinisten otsoak esandakoari, ez dio inori utziko bera ikaratzen eta ez du behar gizonezkorik, ehiztaririk, salbatua izateko.
ERANSKINAK ➢ 1. ERANSKINA: Charles Perraulten Txanogorritxuren ipuina: Bazen behin, txano gorritxo bat zeraman neskato eder bat, hain ongi ematen zion txapelak, leku guztietan Txanogorritxo deitzen zioten. Egun batean, amona gaixorik zegoenez, amak opiltxoak eta gurin-ontzitxo bat eramateko eskatu zion. Txanogorritxo berehala abiatu zen amonaren etxe aldera, baina basoan barrena zihoala, otso batekin topo egin zuen. Otsoak neskatoa jateko gogoa bazuen ere, ez zen ausartu inguruan aizkolari batzuk zeudelako, eta ondorioz, nora zihoan galdetu zion. Txanogorritxok, ez zekienez arriskutsua zela otsoari entzuten gelditzea berarekin hitz egiten gelditu zen. Orduan, amonaren etxera zihoala eta etxea non zegoen esatean, otsoak bera beste bide batetik joango zela erantzun zion. Beraz, otsoa bide laburrenetik ziztu bizian joan zen bitartean, Txanogorritxo, hurrak biltzen eta tximeletei segika, lasai biderik luzeenetik joan zen. Otsoa berehala iritsi zen amonaren etxera eta atea jotzean, Txanogorritxo, bere biloba, zela eta amak emandako opiltxoak eta gurin-ontzitxoa zekarrela esan zionez, amonak, atea nola ireki esan zion. Otsoak, atea zabaldu zuenean, amona gaixoaren gainera salto egin eta irentsi egin zuen. Berehala atea itxi, amonaren arropak jantzi eta ohean sartu zen Txanogorritxoren zain. Txanogorritxo iritsi zenean, atea jo eta otsoaren ahots sendoa entzun zuenean, ikaratu egin zen, baina, gaixorik zegoela pentsatu zuenez, atea ireki eta barrura sartu zen. Opiltxoak eta gurin-ontzitxoa mahai gainean utzi eta berarekin ohean sartzeko esan zion. Txanogorritxo erantzi eta ohean sartzean, harriturik gelditu zen. Orduan honela mintzatu zitzaion: - Amona, nolako beso handiak dauzkazun! - Heu hobeto besarkatzeko, laztana. - Amona, nolako hanka handiak dauzkazun! - Arinago ibiltzeko, laztana. - Amona, nolako belarri handiak dauzkazun!
- Hobeto entzuteko, laztana. - Amona nolako hagin handiak dauzkazun! - Heu jateko. Eta hitz hauekin batera, otso gaiztoak Txanogorritxo jan zuen IKASKIZUNA: Ikusten da hemen, neska-mutilak edozeini kasu eginda dabiltzala oker batez ere neskatila eder, atsegin eta segailak Ez zaitezte, beraz, harritu otsoak hainbeste jaten baditu. Otsoa, diot, ez dira-eta otso guztiak ezpal beretik sortuak; aldarte onekoak ere ba omen dira zarata, haserre eta gorroto gabeak neskatilen atzetik dabiltza jira eta bira; jator, adeitsu eta goxo etxeraino iritsi, gelaraino ere temoso. Baina, ai ene! Nork ez daki otso elezuriak direla guztiz arriskugarriak
➢ Grimm anaiek egindako Txanogorritxuren bertsioa: Bazen behin neskatila bat ikuste hutsarekin jende guztiak maite zuena. Gehiena maite zuena bere amona zen, denetik ematen zion. Behin txano bat oparitu zion, tertziopelo gorriz egina. Hain ongi geratzen zitzaionez, beti hura jantzita ibiltzen zen eta horrela hasi
zitzaien Txanogorritxo deitzen. Egun batean amak opil zati bat eta botila bere ardo eman zizkion amonari eramateko, gaixo baitzegoen. Zuzen joateko eta bidetik ez aldentzeko esan zion amak. Basoan zihoala otsoarekin topo egin zuen eta gaiztoa zela ez zekienez, ez zion beldurrik. Nora eta zertara zihoan galdetu zion otsoak eta Txanogorritxok dena erantzun zion. Orduan otsoak ideia bat izan zuen. Txanogorritxori loreak biltzeko eta txorien kantuez gozatzeko esan zion eta bitartean bera amonaren etxera joan zen zuzenean. Amonaren etxera iritsi eta atea jo zuen. Amonak ahul dagoela eta krisketari sakatuz barrura sartzeko esan zion. Otsoak ezer esan gabe bere ohera sartu eta jan egin zuen. Ondoren, bere arropa jantzi eta ohean sartu zen. Berehala heldu zen txanogorritxo eta segituan zerbait arraroa sumatu zuen amonaren etxean. Bere ohera hurbildu eta galderak egiten hasi zitzaion, azkenik otsoak bera jan zuen arte. Otsoak tripa betea zuela, ohean etzan zen berriro ere, lokartu eta zurrungaka hasi zen. Etxe ondotik igarotzen zen ehiztariak zurrungak entzun eta amonari zerbait gertatzen zitzaiolakoan barrura sartu zen laguntzeko asmoz. Ohean otsoa ikusi eta berehala eskopetarekin tiro egitea pentsatu zuen, baina agian amona irentsiko zuela pentsatu eta artaziekin tripa irekitzea hobe izango zela pentsatu zuen. Tripa ireki eta segituan atera ziren Txanogorritxo eta amona, biak bizirik. Ondoren otsoaren tripa harriz bete zuten eta esnatu zenean, ihes egin nahi izan zuen, baina harriak oso astunak ziren eta berehala lurrera erori eta hil egin zen. Hirurak pozik geratu ziren; ehiztariak otsoaren larrua hartu zuen, amonak Txanogorritxok ekarritako opila jan eta ardoa edan zuen, eta Txanogorritxok bere artean pentsatu zuen: ez naun bizi artean behin ere gehiago bidetik kanpo ibiliko, amak galaraziz gero. Beste egun batean, berriro ere basoan zihoala, otsoarekin topo egin zuen Txanogorritxok. Baina oraingoan bere bidetik zuzen jarraitu zuen amonaren etxeraino. Biak etxea zeudela, otsoa joan zen ate joka, baina ez zioten ireki. Azkenik, otsoa teilatura igo zen gero Txanogorritxo jateko asmoarekin. Baina amonak argi ikusi zituen bere asmoak, eta Txanogorritxori lan bat jarri zion. -Har ezazu pertz bat, atzo lukainkak egosi nituen; eraman ezazu etxe aurreko askara lukainkak egosteko erabilitako ura. Aska urez bete ostean, otsoak lukainka usaina usaindu eta teilatutik lepoa luzatuta behera begira egon zen une batez, azkenik irristatu eta askara erori eta ito zen arte. Txanogorritxo pozik itzuli zen etxera, inork kalterik egin ez ziolako | science |
addi-be5a402f10df | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29711 | Ehun liburu mende berrirako | Bravo García, Irati | 2018 | Franz Kafka: "Liburu bat gure barnean dagoen itsaso izoztuta apurtzen duen aizkora izan behar da".
Laburpena Lan honen bidez, bai Haur liburutegietan baita Haur Literaturan ere gai tabuak duten ikusgarritasunean sakonduko da. Egun, tabutzat hartzen ditugun gaiak asko dira eta umeekin hauetaz hitz egiteko joera saihesten dugu. Horren berri emateko eta egoera aldatu beharraren kontzientzia hartzeko garatutako lana dugu hau. Horretarako, marko teorikoaren bidez lanean zehar ezinbestekoak izango diren kontzeptuetan murgiltzea ahalbidetu da: Haur Literatura, irakurketa, eskola liburutegiak eta gai tabuak landuaz. Ondoren, gai tabuen inguruan sakondu da, hau lanaren helburu nagusienetarikoa izanik. Hori lortzeko, bi ikerketa nagusi dira: Alde batetik, gai tabuen inguruan hainbat adituei egindako elkarrizketak eta, bestetik, Gasteizko liburutegi batean gai tabu zehatz batzuk agertzen diren liburuen behaketa. Lanarekin amaitzeko, egindako bi ikerketen emaitzak eta ondorioak zehaztu dira. Hitz gakoak: Haur Literatura, liburutegiak, gai tabuak, ipuinak, ikusgarritasuna.
Azken urte hauetan haur literatura agente hezigarritzat bezala hartzen hasia da, umeengan eragiten dituen ondorio positiboak direla eta: umeei mundua ulertzera laguntzen die; besteekin sozializatzeko tresna ezin hobea da; haien nortasuna eraikitzeko aukera ahalbidetzen du, eta hizkuntza garatzeko aukera ere bermatzen du. Hori dela eta, esan daiteke, haur literatura edozein gai, balore, kontzeptu edota jarrera lantzeko indar handiko erraminta bihurtzen ari dela. Ildo beretik jarraituz eta umeengan dituen eragin positiboak kontuan hartuz, gai tabuak eta gai berritzaileak lantzeko erraminta garrantzitsua ere dela ukaezina da, izan ere, literaturaren bidez haurrengan irakurzaletasuna pizteko jakinmina eragiten duten gaiak landu behar dira. Gaur egungo egoera aintzat hartu behar dugu; izan ere, gero eta gehiago dira tabutzat hartzen ditugun gaiak, bai haur literaturan baita egunerokotasunean ere umeekin lantzea saihesten ditugunak. Aditu asko izan dira gai hauen ikusgarritasuna haur literaturan defendatu dutenak, beste arrazoi batzuen artean, umeek ere errealitatea den bezalakoa ulertzeko eta esperientzia ez hain positiboekin txikitatik harremanak ezartzen hasteko. Arestian aipatutako guztia landu ahal izateko, marko teorikoa lau kontzeptu garrantzitsuetan oinarritu da: Haur literatura, irakurketa, eskola liburutegia eta gai tabuak. Ondoren, lan honen helburu nagusienetarikoa haur literaturan gai tabuen ikusgarritasuna behatzea izanik, metodologia atala alderdi honen inguruan zentratu da. Atal honetan bi ikerketen berri emango da: Alde batetik, literatura adituei batzuei egindako elkarrizketak, eta beste alde batetik, haur liburutegi batean gai tabuen inguruan egindako behaketa. Honi jarraituz, ateratako emaitzak aurkeztu dira eta, ondoren, lan osoari dagozkien ondorio nagusiak. Era berean, azken atal honetan, hobetzeko proposamenak ere agerian geratu dira. Lanari amaiera emateko, eranskinak agertuko dira, non ikerketak aurrera eramateko erabilitako txantiloiak, adituen elkarrizketak eta behaketa fitxa agertuko diren.
Lan hau aurrera eramateko ezinbestekoa da kontzeptu batzuk argi eta zabal azaltzea eta haien inguruan sakontze lan bat egitea. Beraz, kontzeptu nagusiak definitzeko, hainbat adituen esanetan oinarritzea ezinbestekoa da. Hasteko, haur literatura zer den eta duen garrantzia azalduko da. Ondoren, irakurketaren inguruko definizioa emango da, eskolako liburutegiek duten garrantzia eta eginbeharrak azpimarratzen diren neurrian. Azkenik, gaur egun gai tabuek haur literaturan duten eragina eta garrantziari buruz hitz egingo da.
Cerveraren (1989) esanetan, haur literatura hiru modu ezberdinetan garatu da historian zehar, hortaz, hiru haur literatura mota ezberdinez hitz egiteko aukera dugu. Lehenengoa, berenganatutako edo errekuperatutako literatura izango litzateke. Literatura mota honek umeentzat eginak ez diren produkzioak baina denborarekin umeek berenganatu dituztenak edota helduok umeei egokitu dizkiegun produkzioak biltzen ditu. Haur literatura honen barruan ipuin tradizionalak edota folklorea dira nagusi. Bigarrenik, umeentzat sortutako literatura egongo litzateke. Literatura mota honetan, produkzio oro umea hartzaile nagusia izanda sortzen da. Halaber, produkzio hauek sortzerako orduan, umeen baldintzak, ezaugarriak eta beharrak kontuan hartzen ditu, umeen joerak eta ikuskerak islatuta gera daitezen, literatura mota hau umeentzat interesgarria suertatzeko. Mota honen barruan, ipuinak, nobelak edota antzerki obrak nabarmentzen dira.
Azkenik, helburu didaktikoak lortzeko erabilitako literatura egongo litzateke. Eskolarako eginak dauden produkzioak biltzen ditu, gehienbat Haur Hezkuntzara nahiz Lehen Hezkuntzara bideratuta daudenak. Literatura mota honetako produkzioetan helburu didaktikoa da nagusi eta funts nagusia zerbait irakastea da. Hau kontuan izanda, produkzio hauek ez dute umearen kreatibitatea garatzen uzten, duten kreatibitatea baliogabea baita eta hortaz, liburua gozamen tresna bezala ikusaraztea oztopatzen du. Carmenzak (2015) arestian aipatutako sailkapenaren inguruan hitz egiten du, lehenengo biekin bat etorriz eta azkenengo literatura motan salbuespenak eginez. Autoreak haur literaturan beste mota bat adierazten du: Abestietan, jolasetan eta asmakizunetan ematen den literatura. Autore honek adierazten du, literatura mota hau haur folklorearekin harremanetan dagoela, honek garrantzia handia izanik, izan ere, folkloreak umeek kultura literariora lehen hurbilpenak ematea ahalbidetzen duelako.
2.1.3. Haur literaturaren ezaugarriak eta funtzioak
Atal honetan, Carmenzak (2015) haur literaturaren ezaugarriak adierazten ditu, literaturaren barruan dagoen genero bat dela eta ezaugarri propioak dituela esanez. Hasteko, haur literaturak umea irudi miresgarriak sortzera eraman behar du, eta hortaz, idazkera zalua, azkarra eta entretenigarria izan behar du, umeen arreta deitzeko. Bigarrenik, elkarrizketak ugariak eta garrantzi handikoak dira jenero honetan. Halaber, istorioan zehar deskribapenak baino, akzioak agertzea ohikoagoa izaten da, tentsio narratiboa sortzeko. Hirugarrenik, lengoaiaren garrantzia azpimarratzen du autoreak. Lengoaiak, umearen hurbilekoa izan behar du, hau da, sinplea eta umeak ulertu eta kontrolatu ahal duena, bere testuingurura egokituta dagoena eta istorioarekin identifikatuta egotera ahalbidetzen duena. Gaiei eta pertsonaiei dagokionez, berdin gertatzen da, eta hauek, umeak bizi izandako esperientzietan eta bizipenetan oinarritu behar dira, horrela, ohiko gaiak umorea, abentura edo fantasia bihurtuz eta pertsonaiei begira, sorginak, munstroak, gurasoak edo umeak ohikoenak izanik. Halaber, Carmenza (2015) haur literaturaren funtzioak zeintzuk diren zehazten saiatu da, nahiz eta oso zaila izan, historian zehar aldatzen joan baitira. Guztiok bat datoz esanez, literatura umeei zuzenean irakasteko erabiltzen dela, baita gai anitzen inguruan sakontzeko materiala dela ere. Hala ere, Colomerrek (2010) haur literaturaren funtzioak hiru multzotan zehazten ditu:
Lehenengo funtzioa, imajinario kolektibora ateak irekitzea izango litzateke. Funtzio hau, haur literaturaren barruan garrantzitsuenetarikoa da. Imajinario kontzeptua gizakiok mundua ulertzeko erabiltzen ditugun sinbolo, mito eta irudien multzoari deritzogu. Hortaz, hau oinarri izanda, umeek literaturaren bidez mundua ulertzea, besteekin duten harremana ulertzea eta haien nortasuna eraikitzea ahalbidetuko du. Bigarren funtzioa, umeek literaturaren bidez hizkuntza garatzea eta irudi literarioak ikastea izango litzateke. Haur literaturak umeek hizkuntza ikastera eta irudi literario oinarrizkoenak ikasteko aukera ere eskaini behar die eta horretarako, askotan, jolasa erabilgarria izan ohi da. Modu honetan, umeek literatura munduaren inguruan, bere buruaren inguruan edota hizkuntzaren inguruan hitz egiteko erabiliko dute. Halaber, Colomerrek (2010) adierazten duen bezala, jolasa eta literatura harremanetan daude eta arestian aipatutakoa lortzeko, teknika ugari erabili ditzakegu, hala nola, pertsonaia ezberdinak irudikatzeko ahots ezberdinak erabiliz. Hirugarren funtzioa, literatura sozializatzeko eta mundua ulertzeko tresna bezala ulertzea izango litzateke. Literatura mota honen bidez, umeari mundu erreala erakusten zaio, helburu didaktikoak alde batera utziz. Horregatik, haur literatura agentzia hezigarritzat hartzen da, familia edo eskola diren bezala.
Hainbat aditu izan dira irakurtzearen definizioa eta umearen garapenean duen garrantzia zehaztu dutenak. Solék (1992) irakurtzearen inguruko definizioa ematerakoan, azpimarratzen du, irakurlearen eta testuaren arteko elkarrekintzan oinarritzen den prozesua dela, non irakurleak testuaren bidez bere helburuak asetzen dituen. Puente (1996) honekin bat dator, eta aurreko definizioari gehitzen dio, irakurketa, pentsamendu prozesu bat dela, aurrezagutzak, hipotesiak eta estrategiak prozesuaren parte direlarik. Halaber, autoreak gehitzen du, irakurketa autore baten ideia idatzien eta irakurlearen kontzeptu, iritzi, eskema eta jarreren arteko dialogoa dela. Azkenik, eta irakurtzearen inguruko definizioarekin amaitzearren, Eliecerrek (2014) irakurketa prozesu konplexu bat bezala definitzen du, deskodetzean oinarritzen dena eta helburu nagusitzat ezagutzak lortzea duena. Halaber, autoreak gehitzen du
irakurlearen aurreko esperientziek, irakurlearen interesa testuaren aurrean, testuingurua eta motibazioa baldintzatuko dutela irakurketa prozesua.
Irakurketa prozesuak dituen helburuak zehaztea ezinbestekoa da. Aipatzekoa da, lehenik eta behin, irakurketak helburu anitz dituela, izan ere, irakurlearen arabera eta honek irakurketari ematen dion zentzuaren arabera helburuak aldatuko direla. Hala ere, Sole-k (1992) irakurketaren inguruko helburu zehatz batzuk aipatzen ditu, beste batzuen artean eta hauek eskolan lantzeak berebiziko garrantzia dutela defendatzen du. Lehenengo helburua, argibide zehatz bat lortzeko irakurketa izango litzateke. Irakurketa mota honek gai baten inguruan datuak bilatzeko egiten dugun irakurketa mota biltzen du. Bigarrenik, argibide orokor bat lortzeko irakurketa legoke. Irakurketa mota hau testu baten ideia orokorrak lortzeko erabili ohi dugu eta hau lantzeak garrantzia handia du irakurketa kritikoa garatu ahal izateko. Hirugarren helburuari dagokionez, ikasteko irakurketa egongo litzateke. Honetan, irakurketa emankorra eta kontrolatua izaten da, non irakurketa orokor batetik irakurketa zehatz batera igarotzen den. Ondoren, norberak idatzitakoa birpasatzeko irakurketa aipatzen da. Kasu honetan, irakurketak, idatzitakoaren ikuspegi kritikoa garatzeko laguntzen digu. Bosgarrenik, disfrutatzeko erabiltzen dugun irakurketa legoke. Irakurketa mota hau oso pertsonala dela esan daiteke, izan ere, pertsonaren eta gustuen arabera irakurketa modu ezberdinean disfrutatuko da. Seigarrenik, hartzaile bati zuzendutako irakurketa egongo litzateke. Kasu honetan, irakurketa, transmititu nahi dugun mezua hartzaile batek ulertzeko egina dago, non intonazioa, galdera eragileak, isiluneak etab. nagusi diren. Azkenik, irakurketa ozena trebatzeko egina dagoen irakurketa mota egongo litzateke. Irakurketa mota honen helburu nagusia irakurketan trebatzea da, garbi, arin eta zuzen irakurriz. (Solé, 1992) Atal honekin amaitzearren, esan beharra dago, testu bat irakurtzeko orduan dugun helburuaren arabera irakurketa aldatu egingo dela. Bi mota aurki ditzakegu eta mota hauen arabera irakurketa baldintzatuta egongo da: Integrala eta xehea.
Integralari dagokionez, esan beharra dago, testu bat ze modutan eta nola irakurtzen den aztertzen duela eta bere baitan bi mota ezberdindu ditzakegula: Islatzailea (testua behin eta berriro irakurtzen dugu ahal den informazio gehien atera ahal izateko) eta gainetikoa (testua irakurtzen dugu, gainetik eta asko pentsatu gabe) (Férnandez, 2016). Xeheari dagokionez, testu bat irakurtzerakoan irakurtzen dugunari egiten dio erreferentzia. Kasu honetan ere bi mota ezberdindu ditzakegu: Arretatsua (testu bat irakurtzeko orduan arreta izan ohi dugu baina soilik interesatzen zaizkigun kontzeptuekin geratzen gara) eta gainbegirada (irakurketa azkar bat egiten dugu, ondoren, interesatzen zaigun gaian arreta jartzeko) (Férnandez, 2016).
Sole-k (1992) irakurketa prozesuari erreferentzia egiten dioenean, bi mota ezberdin bereizten ditu. Lehenengo irakurketa prozesu mota, "Bottom up" deiturikoa, edo behetik gora egiten den irakurketan, irakurleak testuaren elementu guztiak aztertzen ditu, hitzak, esaldiak, letrak, sintagmak eta esaldiak. Hauen bidez, irakurleak testuaren esanahia sortzen doa eta testuaren ulermena ziurtatzen du. Prozesu hau behetik gora egiten den prozesu hierarkiko bat da, edo beste modu batean esanda, sinpleenetatik konplexuraino egiten den irakurketa mota. Esan beharra dago, irakurketa mota hau urte askotan zehar erabili izan dela irakurketaren ikaskuntza eskoletan lortzeko. Bigarren motan, "Top down" edo goitik behera egiten den irakurketa prozesua, guztiz kontrakoa defendatzen du. Kasu honetan, irakurleak aurretik dituen hipotesiak, eta aurrezagutzak erabiltzen ditu testuaren inguruko lehenengo kontzeptuak sortzen hasteko. Hipotesietatik abiatuz, testua prozesatzen hasten da, ondoren, lehenik zituen ideiak egiaztatzeko. Azkenik, Rumelhartek (1977) hirugarren mota bat aurkezten du, prozesu elkareragilea. Hirugarren ikuspegi honek defendatzen du, irakurtzen dugunean aurreko bi prozesuak bertan daudela. Izan ere, irakurketa irakurlearen eta testuaren arteko elkarrekintzan oinarritzen da, eta hortaz, testuaren ulermen maila osoa lortzeko bi prozesuak beharrezkoak dira, hau da, hitzen azterketa, hipotesiak egitea, aurrezagutzak etab.
Testu bat irakurtzen dugunean fase ezberdinetatik igarotzen gara testua bere osotasunean ulertu arte. Sole-k (1992) honen inguruan aztertu eta gero, irakurketaren inguruan hiru fase ezberdin zehazten ditu eta guztiok igarotzen ditugunak irakurtzerako orduan: Irakurri baino lehen, irakurtzen ari den bitartean eta irakurri eta gero. Irakurri baino lehen fasean, irakurleak irakurriko duenari buruzko eskema mental bat osatzen du, testuaren inguruko hipotesiak edota ideiak sortuz. Fase honetan, irakurleak testuinguruaren ezagutzan eta testuaren ezaugarrietan oinarritzen da. Halaber, testuaren inguruan ezagututako informazioa emateak garrantzia handia izango du, hala nola, zein den gaia edota zeintzuk diren pertsonaiak. Fase honen bidez helburu batzuk lortzea ahalbidetzen da, hala nola, aurrezagutzak aktibatzea, irakurketa egitera motibatzea edota hipotesiak sortzea irakurriko denaren inguruan. Irakurtzen ari den bitartean, irakurleak hainbat ekintza egiten ditu. Alde batetik, irakurtzen ari dena gordetzen du, hurrengo ideiarekin lotu ahal izateko eta testuaren ulermena eta interpretazioa osatzen joateko. Halaber, irakurri ahala lehendik eraikitako hipotesiak egiaztatzen doa eta irakurriko duenari buruz hipotesiak ere egiten ditu. Bestetik, irakurleak prozesua ebaluatzen eta kontrolatzen joaten da, alderdi batzuen inguruan: Ideia nagusiak, bigarren mailako ideiak, informazioa egokia den ala ez… Fase honetan ere helburu batzuk lortzea ahalbidetzen digu, hala nola, hipotesiak egiaztatzea eta ebaluatzea, ideia nagusiak eta bigarren mailakoak identifikatzea, testuaren inguruko ulermena hobetzea edota informazioa bilatzen ikastea. Irakurri eta geroko fasean, irakurleak testuaren oinarrizko informazioa gordetzen du, etorkizun batean erabilgarria izateko asmoz. Halaber, irakurketa ikasteko tresna bezala erabiliko du irakurleak, eta testuaren inguruan gogoratzen duena ezagutza berri bihurtuko du. Azkenik, fase honetan ematen diren helburuei dagokionez, hauek izango lirateke: Informazioa beste zereginetarako erabiltzea, testua laburtzeko gai izatea edota irakurketan lortutako ezagutzak beste gaitasun komunikatiboekin elkarlotzea.
2.2.5. Irakaslearen egitekoa irakurketa prozesuan
Bizitzako lehenengo urteetan, umeek jarduera eta ekintza anitz ikasten dituzte eta haien artean irakurtzea dago. Familiarekin bat, eskola izango da irakurketa prozesu hau baldintzatu eta gidatuko duen agentea, hortaz, irakasleok prozesu honen aurrean
laguntzeko teknika eta erraminta egokiak erabili behar ditugu. Fons-ek (2004) hiru alderdietan banatzen ditu irakasleen zereginak, betiere, irakurketan zentratuta. Lehenengo alderdia, ikasle bakoitzaren abiapuntua ezagutzea da. Alderdi honek berebiziko garrantzia izango du, izan ere, irakurketaren inguruko abiapuntua ezagutuz, ikasle bakoitzari egokitzen den prozesua eskaini ahal izango diogu, horrela, irakurketan aurrerapenak eginez. Hala ere, hau ez da erraza izaten, izan ere, ikasle bakoitza desberdina da eta norberaren abiapuntua aldatuz joango da. Hortaz, hau lortzeko erraminta egokiena erabateko behaketan oinarritzen da, hau da, galderak eragilez edo gaiarekin harremanetan dagoen jarduerekin lagunduz. Halaber, ezinbestekoa izango da umeei prozesu honen aurrean animatzea eta adore ematea. (Fons, 2004). Bigarrenik, eta behin ikasle bakoitzaren abiapuntua ezagutuz, irakasleak prozesu honetan aurrera joatea ahalbidetzen duten erronkak eskaini behar dizkie ikasleei. Erronkak anitz izan ahal dira, baina Fons-ek (2004) adierazten duen bezala, egokiena eskuragarriak diren erronkak planteatzea eta erantzunen bilaketan orientatzea dela dio. Arestian esan bezala, ikasle bakoitza ezberdina da, hortaz, proposatuko ditugun erronkak askotarikoak izango dira, maila eta erritmo ezberdinetara egokitu ahal izateko. Alderdi honetan berebiziko garrantzia izango du irakasleok irakurle eredu bezala umeen aurrean aurkeztea, hau egoera ezberdinetan eginez, hala nola, ipuinak kontatzerakoan edota isiltasunean irakurtzerakoan ikustean. Azkenik, praktika hobetzeko ebaluazioa egongo litzateke. Kasu honetan, ikasle bakoitzak egindako hobekuntzen eta prozesuaren arabera ebaluatuko da, izan ere, eta arestian aipatu bezala, oso zaila izango litzateke ikasle guztiak modu berdinean ebaluatzea haien erritmoa, prozesua eta izaera guztiz ezberdinak direnean. Halaber, irakasleak ere haien burua auto ebaluatzera gonbidatu daitezke galdera eragileen bidez.
Aurreko atalean ikusi dugun moduan, irakurtzeak garrantzia handia du bizitzako lehenengo urteetan. Gainera, azken urteetan gero eta liburu gehiago egiten dira haurrei bideratuta daudenak. Hortaz, Haur literaturak lehentasunezko lekua hartu behar du gaur egungo gure eskoletan. (Osoro, 2006). Hori lortzeko eskola liburutegiak dira tresnarik egokienak eta eraginkorrenak.
Hainbat autore izan dira eskola liburutegien inguruan hitz egin dutenak, hau definitzeko asmoz. Osororen (2006) esanetan, eskola liburutegia ikasle orok izan behar duen eskubide bat izan behar da, umeek jasotzen duten informazioa maneiatzen lagunduko dien teknikak eta tresnak eskainiz. Halaber, eskola liburutegiak eskolaren ardatz eta gune garrantzitsuena izan behar du; informazioa, erraminta, jarduera soziokulturalak etab. biltzen duena. Era berean, Jiménez Martínezen (2012) esanetan, eskola liburutegiak informatzearen, hezitzearen eta olgatzearen funtzioa bete behar ditu, horrela, umeek sozializatzeko, harremanak ezartzeko, informazioa lortzeko tresnak garatzeko eta irakurketarako bidea sortzeko. Ildo beretik jarraituz, Hezkuntza Zientzia Ministerioak1 (1995) eskola liburutegiaren definizioa ematen du, hau hurrengoa izanik: Ikaskuntza sortzeko lekua izan behar da, non ikasleek eta irakasleek askotariko baliabide hezigarriak eskura dituzten eta, halaber, metodologia aktiboa eta parte hartzailea praktikan jarri ahal duten lekua izan behar da. Horrela, eskola liburutegia topaketa lekua bihurtuko da, komunikazioa eta trukaketa nagusi diren lekua eta currimulumeko edukiak lantzea ahalbidetzen duena. (…). "La utilización de la biblioteca escolar plenamente integrada en el proceso pedagógico del centro favorece la autonomía y la responsabilidad de los alumnos en su aprendizaje. Es el lugar idóneo para la formación de los escolares en el uso de las diversas fuentes de información y para fomentar la lectura como medio de entretenimiento y ocio." (HZM, 1995) Azkenik, Chaos Lloret-ek (2006) eskola liburutegien beste ikuspegi bat eskaintzen du. Eskola liburutegiak kultur, arraza, ezaugarri eta behar ezberdinetako haur kopuru zabal bat hartzen duen kultur zerbitzua bezala definitzen du. Halaber, autoreak adierazten du, liburutegiek lan hezitzaile bikoitza egiten dutela, batetik, umeak irakurleak izateko prestatzen dituztelako eta irakurzaletasuna bultzatzen dutelako, eta bestetik, gizarte lan garrantzitsua egiten dutelako.
1 Hezkuntza Zientzia Ministerioa hemendik aurrera HZM bezala izenpetuko da.
2.3.2. Funtzioak
Hainbat dira eskola liburutegiek betetzen dituzten funtzioak. Hezkuntza Zientzia Ministerioa (1995) zazpi funtzio ezberdin zehazten ditu eskola liburutegiak bete behar dituztenak (Ikus, 1. Grafikoa). 1. Grafikoa. Eskola liburutegiaren funtzioak. 1. Eskolan dagoen dokumentazio guztia biltzea, hala nola, material eta baliabide didaktiko guztiak. 2. Baliabide guztiak modu argi eta antolatu batean izatea, erabiltzea eta aurkitzea erraz suertatzeko. 3. Irakurketa bultzatzen duten jarduerak proposatzea eta aurre eramatea. 4. Informazioa euskarri ezberdinetan eskaintzea, behar kulturalak edota kurrikularrak asetzeko. 5. Testuinguru egokia sortzea, ikasleak informazio ezberdina maneiatzeko beharrezko gaitasunak lortzeko. 6. Beste zerbitzu eta administrazioekin bitartekari bezala jardutea. 7. Informazioaren zabalkunde kanalak sortzea.
Uragak (2015) eskola liburutegiaren eraikuntzei eta kokapenari garrantzia ematen die, esanez, liburutegia zentroaren toki guztietatik gertu egon behar dela, ume guztiek erabili ahal izateko. Era berean, eskola liburutegiak duen ordutegia malgua izan behar du, mailako eta ziklo guztietako umeek zerbitzua aprobetxatu ahal izateko. Bestetik, eskolako liburutegia, leku atsegina eta erakargarria izan behar dela dio, umeen arreta deitzeko eta bertan denbora atsegin bat pasatzeko gogoak sorrarazteko. Hortaz, hori lortzeko gunea argitsua izan behar dela dio, kolore argiak nabarmenduz eta altzariak, mahaiak eta apaingarriak modu egoki batean antolatuz. Azkenik, Uragak (2015) aipatzen du, eskolako liburutegiak eremuka antolatuta egon behar direla, ikasleek eman nahi dioten erabileraren arabera baliatzeko, hala nola, taldeka egoteko, liburuak isilik irakurtzeko, liburuak euskarri ezberdinetan erabiltzeko etab. Azkenik, Osorok (2006) adierazten duen bezala, eskola liburutegi bat sortzeak ez ditu soilik, arestian aipatutako aldaketa estetikoak ekartzen; baita eskolako didaktikan
eman behar diren aldaketak ere, eta asko dira kontuan izan behar ditugun ezaugarriak. Irakasleak autoritatearen irudia alde batera utziko du eta ikasleen ikaskuntza prozesuaren laguntzaile aktiboa bihurtuko dira. Aldiz, ikaslearen papera ere aldatu egingo da eta hartzaile pasibo izatetik, norberaren ikaskuntza prozesuaren protagonista izatera pasatuko da, irudimenez beteta eta berritzailea izanik. Modu honetan, Osorok (2006) defendatzen du, eskola liburutegiaren bidez, talde lana, kooperazioa, pentsamendu dibergentea edota ardura bultzatzea lortuko den.
Eskola liburutegi baten funtzionamendua modu egoki batean eman dadin, bertan parte hartzen duten agente ezberdinen papera oso garrantzitsua izango da. Rodriguezen (1996) esanetan, hiru dira irakurzaletasuna bultzatzen duten agente garrantzitsuenak. 2.3.4.1. Familiak Aditu asko dira familiaren garrantzia azpimarratzen dutenak umearen ikaskuntza prozesuan, izan ere, familia da umeen interesak eta gustuak ezartzen diren testuingurua. Hortaz, irakurzaletasuna pizterako orduan ez da ezberdin gertatuko. Gonzálezek (2000) familiaren eginbeharrak irakurzaletasuna pizteko sei alderdietan banatzen ditu: o Seme-alabei eredu egoki bat eskaintzea, hau da, umeek haien gurasoak irakurtzen dutela ikusi behar dute, izan ere, lehenengo urteetan umeek ikusi ohi duten guztia imitatu nahi izaten dute. o Umeei hizkuntza idatzira ohitu eta testu ezberdinekin harreman positiboak eratzea. o Umeei egunero zerbait irakurtzea. Halaber, egoera hauek testuinguru eta egoera atseginetan eman behar dira, umeek irakurketa "egoera atsegin" bat bezala ikusteko. o Umeen interesekin eta gustuekin bat datozen liburuak izatea. o Telebista ikusteko denbora murriztea, izan ere, askotan umeek liburuak irakurtzeko jarduera alde batera uzten dute telebista dutelako. o Eskolarekin eta irakasleekin lan egitea, hala nola, irakurketa bultzatzen duten jardueretan parte hartuz.
2.3.4.2. Irakasleak edo eskolak Eskola irakurzaletasuna bultzatzeko alderdi positibo gehien dituen agentea izango litzateke, betiere, irakurtzea plazerrarekin lotuz gero. (Rodríguez, 1996). Lehenik eta behin, irakasle klaustroa prest egon behar da eskola liburutegiak sortzeak ekartzen dituen aldaketa metodologikoak aurrera eramateko. Halaber, irakasle eta ikasleen artean sortzen diren harreman berriak ulertu eta errespetatu behar ditu. Aldi berean, ikasle bakoitzaren erritmo eta beharretara egokitzen diren erraminta berriak eskaini behar izango ditu. (Osoro, 2006). Eskola liburutegien arduradunek ere ezaugarri batzuk izan behar ditu, Jímenez Martínezek (2012) esaten duen bezala. Hasteko, liburuzainaren funtzio nagusia ikasleei liburuen zaletasunera sarbideak eskaintzea da. Hau lortzeko, liburuzainak edo eskola liburutegiaren arduradunak, ikasleen beharrak, interesak eta gaitasunak ezagutu behar ditu, horrela, haien izaerari egokitzen den liburua eskaini ahal izateko. Era berean, informazioa ikasleei eskaini behar die, mota guztietako euskarriak, trebetasunak eta oinarri kulturalak kontrolatuz. Azkenik, autoreak adierazten du, eskola liburutegiak modu egoki batean funtziona dezan, ezinbestekoa izango dela irakurketaren inguruko jarduera deigarriak eta interesgarriak antolatzea, eta, aldi berean, horien berri ematea ikasleak motibatuz jardueretan parte hartzeko.
2.3.4.3. Beste administrazioak edo liburutegiak Azkenik, esan beharra dago beste administrazioak eta liburutegiak eskola liburutegiaren funtzionamenduan zeresan handia dutela. Alde batetik, administrazioek eskola liburutegiak sortu behar dituzte, funtzio egokiak betetzen dituzten liburutegiak eta ikasleei beharrak asetzen saiatzen direnak. Neurri berean, administrazioen esku dago bai irakasleok bai etorkizuneko irakasleek eskolako liburutegien inguruan formakuntza bat jaso ahal izatea, horrela, zerbitzu egoki bat eskaini ahal izateko. (Osoro, 2006). Bestetik, liburutegiek ere garrantzia handia dute, izan ere, eskolarekin batera norabide berdina jarraitzen dute, hau da, gizartearen irakurzaletasuna bultzatzea eta liburuak plazer tresna bezala ikustea.
2.3.5. Liburuak aukeratzeko irizpideak
eta beharretara egokituta. Hau egitea, askotan, ez da zeregin erraza izaten, hortaz, liburuak aukeratzeko laguntza eskatu ahal dugu liburuekin lan egiten duten eta gaian jakitunak diren testuinguru ezberdinetan. Gónzalezek (2000) adierazten duen bezala, asko dira zeregin honetan lagundu ahal diguten pertsonak. Alde batetik, aholkuak eskatu ahal dizkiegu eskolako irakasleei, liburu saltzaileei edota irakurtzearen animazioan lan egiten duten profesionalei. Era berean, aldizkari espezializatuetan aholkuak edo gomendioak ere aurkitu ahal ditugu. Aholkuak eta laguntza ez ezik, badira irizpide anitz eskola liburutegia osatzen eta liburu egokiak hautatzen laguntzen dizkigutenak. Gónzalezek (2000) irizpide hauei erreferentzia egiten die, esanez, kanpo itxura (azala, ilustrazioak, letren tamaina), gaiak (abentura, poesia), edukiak (animaliak, abenturak, bidaiak), alderdi testualak (hiztegia, estiloa) eta umeen interesak, gustuak eta ulermen gaitasunak berebiziko garrantzia dutela. Halaber, Moraren (2007) esanetan, umeek liburuetan gai berritzaileak eta egungoak behar dituzte. Azkenik, Morak (2007) adierazten du, liburuak aukeratzeko orduan aurreiritziak saihestu behar ditugula eta tresna eta teknika egokiak erabili behar ditugula, umeei liburu eskaintza zabal bat emateko, irakurtzearen zaletasuna piztu ahal izateko eta ikasleek ikaskuntza prozesuan aurrera joan ahal izateko.
Eskolako liburutegi atal honen barruan, ezinbestekoa da gelako liburutegiei aipamen bat egitea. Jiménez Rodriguezek (2010) gelako liburutegiak definitzen ditu, esanez, gelako liburutegia ipuinak eta liburuak protagonistak diren gunea izan behar dela eta ekoizpen hauek umeei zuzenduta egon behar direla. Gelako liburutegiaren funtzio nagusia umeen irakurzaletasuna piztea da, eta hortaz, ipuinen eta liburuen ezaugarriak haien arreta deitzeko eginak izan behar dira. Halaber, Gonzálezek (2000) gelako liburutegien inguruko funtzioei buruz aipamena egiten du eta zazpi funtzioetan banatzen ditu (Ikus, 2. Grafikoa). 2. Grafikoa. Gelako liburutegiaren funtzioak. 1. Umeei liburuetara hurbiltzea. 2. Irakurketa motibatzea. 3. Irakurtzeko ohiturak garatzea. 4. Izenburu eta autore berriak ezagutzea. 5. Irakurketarekin disfrutatzea lortzea. 6. Baliabideen eta materialen gune bezala erabilgarria izatea. 7. Ikasleei antolakuntza eta zaintze ohiturak barneratzen saiatzea.
Jiménez Rodríguezek (2010) adierazten duen bezala, gelako liburutegi bat aurrera eraman ahal izateko, ezinbestekoa izaten da alderdi batzuk kontuan hartzea. Lehenik eta behin, gelako liburutegia giro erakargarri eta interesgarri batean sortu behar dugu, horretarako apaingarriak eta elementu edo objektu ezberdinak erabiliz, hala nola, mahaiak, kojinak edota alfonbrak. Halaber, umeek etxetik ekarritako objektuak ere izan ahal dira, umeei gune berri honen parte sentiarazteko. Bigarrenik, eta espazioari dagokionez, gelako liburutegiak jolasteko beste guneetatik at egon behar da, lasaitasun giro bat umeei eskaini ahal izateko. Ondoren, garrantzitsua da aipatzea liburuak umeen helmenetik hurbil egon behar direla, hauek askatasunez eta autonomiaz hautatu ahal izateko. Azkenik, gelako liburutegietan edukiko ditugun liburuak kontuan izan behar ditugu, izan ere, liburuek ezaugarri batzuk izan behar dituzte gune berri hau positiboa izan dadin: Umeen adinera egokituta egon behar dira, gai ezberdinak jorratu behar dituzte, forma eta estetika ezberdinetakoak izan behar dira umeen arreta deitzeko, umeen interes eta beharretan oinarrituta egon behar dira… Aipatzekoa da, arestian aipatu bezala, umeek etxetik liburuak ekarri ahal dituztela, jardueraren aurrean parte hartzea eta motibazioa sustatzeko. (Jiménez Rodríguez, 2010).
Azken atal honetan, gai tabuek haur literaturan duten garrantziari buruz hitz egingo da, honen definizioa zehaztuz eta bizitzako lehenengo urteetan lantzeak duen garrantzia azpimarratuz. Hasteko, Pérezek (2010) "tabu" hitza "debekatuta" dagoen gauza edo kontzeptu bezala definitzen du eta, gehitzen du, "tabu" hitzak bere baitan biltzen dituela naturalak ez diren akzio edo jarduera multzoak. Era berean, autoreak azpimarratzen du "tabu" hitzak gizartean moralki onartuta ez dauden portaerak biltzen dituela, gizartean testuinguru politikoan, ekonomikoan, sozialean edota kulturalean "arraro" ikusten direlako. Tabuak egotearen eta sortzearen arrazoi baten bila, Pérezek (2010) adierazten du gai tabuen inguruan sortzen diren ikuspegiak ez direla arrazoi tinko batean oinarritzen, baizik eta gizarte baten aurreiritzi eta mitoetan oinarritzen direla. Hortaz, gai tabuak gizartean ondo ikusita ez dauden gaiak izango liratekela dio eta hauei buruz hitz egitea, normalean, lan neketsua izan ohi dela. Arestian esan bezala, gaur egun gizarteak onartzen ez dituen gai tabu anitz topa ditzakegu, betiere, aurkitzen garen testuinguruaren arabera. Alde batetik, hizkuntzaren inguruko tabuak egongo lirateke, hau da, kulturaren arabera esanahi desegokiak
dituzten hitzak edo esaerak hartzen dituztenak. Bestetik, elikaduraren inguruko tabuak ere badaude, gehienbat erlijioaren arabera izan ohi direnak. Era berean, sexualitatearen inguruko tabuak daude, bere baitan hartzen dituenak transexualitatea edota familia eredu berriak. Azkenik, eta beste batzuen artean, azpimarratzekoa da heriotzaren edota emigrazioaren inguruan sortzen diren tabuak, izan ere, gaur egun gero eta ugariagoa da horren inguruan aurreiritziak ere izatea. (Pérez, 2010). Beste ildo batetik jarraituz, eta lan osoan zehar aipatu bezala, umeen irakurzaletasuna pizteko eta liburuak gozamen tresna ikusteko, ezinbestekoa da liburuak egungo gaiak eta gai berritzaileak jorratzea (Mora, 2007). Era berean, Arnalek (2011) adierazten du, umeek kuriosoak izan ohi direla jaiotzen direnetik eta behin eskolan hasiz, gai guztien inguruan jakin nahi izaten dutela, nahiz eta gai hauek erosoak edo positiboak ez izan. Hori oinarri hartuta, haur literaturan gai hauek agertzeak garrantzia handia duela ondorioztatu dezakegu. Baina, askotan, gai "tabuak" ikasgelan agertzen direnean irakasleok ez dakigu egoera hauei aurre egiten eta aurre egiteko erantzunik eta tresnarik ere ez dugu izaten. (Arnal, 2011). Hortaz, literatura bai eskolan eta bai familian, umeei gai tabuetara hurbiltzeko tresna bihur daiteke, umeek ere errealitatea den bezala ezagutzeko, egungo gizarteak gezurrezko errealitatea azaltzen baitu umeen begiradetara, errealitatea, esperientzia eta bizipen positiboak soilik direla sinesten utziz. (Arnal, 2011).
Gaur egun, gizartean, irakurtzeak garrantzia handia duela jakina da. Haur Hezkuntzan ere, garrantzia handiko prozesu bezala kontuan hartzen da eta hortaz, bizitzako lehenengo urteetan honen inguruko hastapenak egitea berebiziko garrantzia du. Ferlandek (2011) adierazten duen bezala, umeei ipuinak irakurtzeak askotariko ekarpen positiboak ekartzen dizkie, imajinazioa eta lengoaia suspertzetik at. Irakurtzeak, umearen zentzu guztiak estimulatzen ditu, hala nola, motrizitate fina garatzea, entzutera gonbidatzea, norberaren emozioak eta sentimenduak adierazteko bidea aurkeztea, kuriositatea areagotzea, ikaskuntza prozesua erraztea eta azkenik, harreman afektiboa helduarekin sortzea ahalbidetzen du. Haur Hezkuntzako D237/2016 Heziberri curriculumak ere, garrantzia handia ematen dio hizkuntza eta literatura komunikaziorako konpetentzia lortzeari, umeek liburuak entretenitzeko eta gozatzeko baliabide bezala ikus dezaten: liburutegia erabiltzen hasiz edota literatura testu errazak dramatizatuz, beste batzuen artean. Hala ere, irakurketa prozesua luzea eta zailtasunez betetakoa
izan ohi da, hortaz, bai eskolan bai etxean txikitatik zaletasun eta interes hori bultzatzea ezinbestekoa da, irakurketari lekua, denbora eta garrantzia handia eskainiz, liburutegiaren kasua adibide izanik. Ildo beretik jarraituz, esan beharra dago, egungo liburutegietan umeen irakurzaletasuna pizteko eta liburuak gozamen tresna bezala ikusteko, ezinbestekoa dela liburuak egungo gaiak eta gai berritzaileak jorratzea (Mora, 2007). Izan ere, umeek inguratzen dien munduarekiko kuriositate handiarekin jaiotzen dira eta gai guztien inguruan jakitun izan nahi dira, gaiak positiboak ala negatiboak izan (Arnal, 2011). Hortaz, haur literatura gai "deserosoak" edo ohikoak ez diren gaiak lantzeko erraminta aparta bihurtzen da haurraren bizitzako lehenengo urteetan. Gauzak horrela, literaturaren bidez, eta gai hauek lantzeko aukera eskainiz, umeek haren ingurua ikuspuntu anitzetatik ulertzera edota haien inguruan gertatzen diren egoeren aurrean erantzun zehatzenak bilatzera bultzatuko die. Hala ere, irakasleok gai hauei aurre egitea ozta-ozta lortzen dugu eta tresna, baliabide edo erramintak ez ditugu gure esku, gai tabuak lantzeko haur literatura bezalako tresna egokiak alde batera utziz. Hortaz, lan hau egitearen arrazoi nagusia laburbiltzeko asmoz, esan daiteke, lana gai tabuetara hurbiltzeko eginda dagoela; era berean, haur literatura gai tabuak lantzeko erraminta aparta delakoaren kontzientzia hartzeko ere sortu da. Arestian aipatutako kontuan hartuta, esan daiteke, gradu amaierako lan hau aurrera eramanda bete nahi diren helburu nagusiak hurrengoak direla: 1. Haur literaturara eta haur liburutegietara hurbiltzea. 2. Gai tabuetara hurbiltzea, ez soilik teorikoki baita adituei egindako elkarrizketen bidez. 3. Gai tabuak haur literaturan duten ikusgarritasunaren inguruan behaketa bat egitea. 4. Ateratako emaitzekin triptikoak burutzea.
Lan osoan zehar aipatu bezala, nahiz eta egoera aldatuz joan, irakurzaletasuna eskolan bultzatu behar da eta horretarako denbora eta toki apropos bat izatea garrantzitsua da. Hortaz, literatura Haur Hezkuntzako etapan bultzatzeko asmoz, bai eskolan bai ohiko gelan liburutegi bat aurrera eramateak berebiziko garrantzia du. Halaber, bai eskolako liburutegian bai ohiko gelako liburutegian, gaur egun gizartean tabuak diren gaiak txikitatik lantzea eta normalizatzea oso garrantzitsua da, hauei ahotsa emateko eta gaiak ikusiak izateko. Hau guztia kontuan izanda, hurrengo orrialdeetan, haur literaturaren gai tabuen inguruko ikerketa lana aurkeztuko da.
4.1.1. Elkarrizketa Proposatutako lehenengo tresna haur literaturarekin harreman estua duten bost pertsonei egindako elkarrizketetan oinarritzen da. Elkarrizketek lan honen alderdi kualitatiboa aztertzeko aukera eskaintzen dute; izan ere, adituen erantzunen bidez elementuak kategoria ezberdinetan sailkatzeko aukera izango dugu, kualitate edo nolakotasun bat adieraziz eta iritzi ezberdinak alderatzeko aukera eskainiz. Elkarrizketak2 hamaika galderek osatzen dute eta haur literaturaren barruan gai tabuek duten garrantziaren inguruan aztertzea dute helburu nagusia. Era berean, tresna hau erabiliz, gai honen inguruan beste ikuspegi batzuk izatea ahalbidetuko da.
4.1.2. Behaketa 4.1.2.1. Gai tabuak Atal enpirikoaren barruan aurrera eraman den bigarren tresna gai tabuak lantzen dituzten liburuen behaketa3 izango litzateke. Behaketak alderdi kuantitatiboa lantzeko aukera eskaintzen du; izan ere, gai tabu zehatz batzuk lantzen dituzten liburuen zenbakizko kopurua lortuko dugu, haur literaturan gai tabuak duten ikusgarritasuna ondorioztatzeko bidea ahalbidetuz. Tresna honen bidez, gai tabu zehatz batzuk duten ikusgarritasuna behatzea lortu nahi da helburu nagusi bezala. Era berean, liburuek lantzen dituzten gaiak eta hauen trataera eta adina ere zehaztuko dira behaketa fitxaren bitartez. Modu honetan, ikerketa honek haur literaturan gai hauek duten garrantzia agerian jarriko du.
Lan honen helburu nagusienetako bat behaketa egitea izanik, honi esker aurreikusita ez zegoen beste tresna bat erabiltzeko aukera eman da: inbentarioa. Gai tabuen behaketa aurrera eraman ahal izateko, ausaz hartutako liburu kopuru bat hausnartuko da; liburu bakoitzaren adina, trataera eta gaia adieraziz. Modu honetan, 150ko inbentario bat sortuko da, non gai tabuaz aparte, beste hainbeste liburu aurkituko diren, Haur Hezkuntzako gela batean egoteko egokiak izango direnak.
2 Elkarrizketaren txantiloia ikusteko ikus 1. eranskina 3 Liburuen behaketa txantiloia ikusteko ikus 2. eranskina
4.2.1. Elkarrizketatuak Elkarrizketak aurrera eraman ahal izateko, hainbat izan dira parte hartu duten partaideek: MV, haur literaturaren inguruan ilustratzailea eta idazlea; TA, euskal idazlea eta irakaslea; ML, haur literaturako aditua, irakaslea eta idazlea; MM, haur literatura liburuekin esperientzia duten bikotea eta XO, euskal idazlea. Elkarrizketatutako partaide guztiek gaiaren inguruan ezagutzak eta esperientziak dituzte, bai haien lanbideek gai tabuekin harremanetan egotea ekarri dielako, bai lehenengo pertsonan bizi edo lan egin dutelako.
4.2.2. Gasteizko Ignazio Aldekoa kultura etxea Gai tabuen elkarrizketatik abiatuz, Gasteizko Ignazio Aldekoa kultura etxean gai tabuen inguruko behaketa bat egiteko irizpideak atera dira. Liburutegi honetan, ausaz harturiko 150 liburuko lagina oinarritzat hartu da, lagin horretatik gai tabu zehatz batzuk lantzen dituzten liburuen kopurua hausnartu ahal izateko: heriotza, familia eredu berriak, gaixotasun fisikoak/psikikoak, kulturartekotasuna eta bullying-a. Era berean, inbentarioa sortzeko liburutegi honetan aukeratutako 150 liburuak ere ezinbestekoak izan dira.
Atal honetan aurkeztutako eta praktikan aurrera eramandako proposamenen emaitzak aurkezten dira. Alde batetik, haur literaturarekin harreman estua duten bost pertsonei egindako elkarrizketen erantzunak4 eta haien inguruko hausnarketak aurkezten dira, hauek konparatzeko asmoz. Bestetik, gai tabuak lantzen dituzten liburuen behaketen emaitzak agertzen dira, gaien inguruan behatutako datuak bertan islatuz. Azkenik, aurreikusita ez zegoen eta aurrera eramandako inbentarioaren emaitzak ere aurkezten dira.
Hasteko, elkarrizketatutako adituei gai tabuak zer diren galdetzerakoan, XO, MM eta ML bat datozte gai tabuak aipatzean, onartuak ez diren edo saihesten diren gaiak direla esaterakoan. Ideia honi, MMk gehitzen dio, gai hauek izaera erlijiosoa, politikoa edota etikoa izan dezaketela. MLk ere azpimarratzen du, haur literaturan oso gutxi tratatzen diren gaiak direla, hauek lantzeko interesik ez dagoelako. Aldiz, TAk eta MVk gizartean gai taburik ez dagoela adierazten dute. TAk-ren kasuan, gizakiok tabuen sortzaileak garela azpimarratzen du, gai bati aurre egiten ez diogunean sortuz. Hortaz, TAk gai tabuak deitu beharrean gai deserosoak deitzea nahiago izaten duela adierazten du. Era berean, gai tabuekin inolako esperientziarik eduki duten galdetzerakoan, XO eta TA gai tabuekin esperientziaren bat eduki dutela diote, heriotzarekin, gaixotasunekin, drogarekin edota gai taburen bat hurbiletik bizi duten pertsonekin harremana izaterakoan. Era berean, MVk eremu profesionalean gai tabuekin anekdota txikiak soilik bizi izan dituela dio, haren obra batean gai tabu batekin erlazioa zuen elementu bat agertzearen ondorioz gertatutakoa. Aldiz, MMk eta MLk gai tabuekin inolako esperientziak ez dutela izan adierazten dute. Elkarrizketatutako bost adituei bereziki hunkitu edo gustatu zaien gai tabuak lantzen duten literatur lanengatik galdetzerakoan, bat datozte gai tabuen inguruko obraren batek bereziki hunkitu diela esaterakoan. Adituen erantzunak gai ezberdinak lantzen dituzten obrak biltzen dituzte, hala nola, familia eredu berriak, sexualitatea, heriotza, guda etab. Hala ere, aditu guztiek aipatutako obretan gehien azpimarratzen
dutena gaia nola lantzen den, egiten den eran eta autoreak tratatzen duen modua da, obra hunkigarria eta berezia bihurtuz. Haur literaturan gai tabuek duten ikusgarritasunarekin murgiltzeko, gai hauek haur literaturan azaltzea beharrezkoa den galdetu zaie adituei. Bost adituek bat datozte gai tabuak haur literaturan presentzia eduki behar dutela adierazterakoan. Hala ere, TAk azaltzearen eta agertzearen arteko ezberdintasunak aipatzen ditu, izan ere, haur literaturaren funtzio nagusia ez dela gai tabuak azaltzea izan behar, baizik eta hauek azalaraztea modu natural batean. XO, azken ideiarekin bat dator, izan ere, gaiak modu natural batean aurkeztea oso garrantzitsua dela dio, inolaz ere errealitatea edulkoratuz edo faltsutuz. Halaber, adituek gai hauen inguruko irakurketak noiz, zein adinarekin eta zein eratan egin behar da ere garrantzia handia duela adierazten dute. Era berean, MMk eta MVk gai tabuak haur literaturan azaltzea garrantzia handia dutela diote, modu natural batean, errespetuarekin eta gai hauek ezagutzera ekartzen duten ahala. Aldiz, MLk umeek aurreiritziak ez dituztela dio, hortaz, gai guztiak landu ahal direla dio, gai tabuetan zentratu barik. Aldiz, Haur literaturaren barruan gai tabuei behar beste garrantzia ematen zaien galdetzerakoan, ideia kontrajarriak agerian geratu dira adituen artean. MVk, MLk eta MM gai tabuei haur literaturan behar den garrantzia ematen zaiela uste dute, esanez, gaur egun literaturaren bidez gai asko lantzen direla, batzuetan literatura bera lantzen den baino gehiago. Azken ideia honekin TA bat dator, gehituz, literaturari eman behar zaiola garrantzia gehien eta baloreak edota gai tabuak lantzen badira obra aberasgarriagoa izango dela. Halaber, TAk adierazten du gai tabuak modan daudenean garrantzia handia hartzen dutela, ondoren, hauek ahaztuz. Aldiz, XOk beharrezkoa den garrantzia ez zaiola ematen adierazten du. Hala ere, XOk urte batzuetako literaturarekin alderatuz askoz gehiago lantzen diren gaiak direla dio, nahiz eta oraindik asko geratzen den egiteko. Era berean, gai tabuen inguruan behar beste informazioa dagoen galdetzerakoan, adituen artean ideia kontrajarriak agertzen dira ere. Gai tabuen inguruan beharrezkoa den informazioa dagoenaren alde MV, ML eta MM agertzen dira, gai tabuen inguruan beharrezkoa den informazioa dagoela baieztatuz eta gaur egungo gizartean edozein gaiaren inguruan informazioa dagoela esanez. Aldiz, XOk gai tabuen inguruko informazio behar adina ez dagoela uste du baina lehen baino informazioa bilatzeko erraztasun gehiago ditugula azpimarratzen du. Azkenik, TA hezkuntzaren munduan zentratzen da eta beharrezkoa den informazioa ez dagoela adierazten du, izan
ere, nahiz eta gaien inguruan jantzita gaudela adierazten duen, gero ez dakigula hauei nola aurre egin aipatzen du. Bestetik, Haur literaturan zer gai landu beharko liratekeen galdetzerakoan, adituek gai anitzak aipatu dituzte. XO, MM eta TA bat datozte adierazterakoan heriotza edo gaixotasunak landu behar diren gaiak direla. Era berean, TAk suizidioen eta sexuaren inguruan obra gehiago idaztea ere garrantzitsua dela ikusten du. XOk ere gehitzen du, familia eredu berriak, gai kulturalak edota ezberdintasuna ere landu daitezkeela. MVk, aldiz, nahiz eta haur literaturan lantzeko gai guztiak garrantzitsuak direla esan, haur transexualitateari garrantzia ematen dio, ez delako tratatu eta garrantzitsua delakoan. Halaber, beste gai batzuei haur literaturan presentzia ematea ere beharrezkoa dela dio. Aldiz, MLk haur literaturan lantzeko beharrezkoak diren gairik ez daudela adierazten du, izan ere, bilduma ezberdinak daude gai anitzak lantzen dituztenak. Adituei egungo gizartea gai tabuei aurre egiteko prest dagoen galdetzerakoan, hainbat izan dira gai honen inguruan jasotako erantzunak. MVk gizartea prest dagoela adierazten du eta gehitzen du gai hauek lantzeko erramintak ere haien kabuz bilatu behar dituztela. MMk honekin bat dator, esanez, erramintak eta baliabideak badaudela baina zalantzan jartzen du familietara eta eskoletara behar beste ailegatzen diren. Aldiz, XOk gai tabuei aurre egiteko gizartea prestatuta ez dagoela adierazten du, gai batzuk ez direlako jorratzen inolako testuinguruetan. TA-ren kasuan, eskola pribatuak eta publikoak bereizten ditu eta pribatuak gai hauei ez dietela aurre egiten baieztatzen du, ideologikoki ez zaielako interesatzen. Aldiz, adituak adierazten du eskola publikoek eta familiek baliabideak dituztela baina ez dakitela gai hauei nola aurre egin. Ildo honetatik jarraituz, ML-k zalantzan jartzen du gizartea prestatuta egotea, eta gehitzen du, eskola prestatuta egon beharko litzatekela, familien kasuan zailagoa izanik, familia bakoitzaren izaera dela eta. Zalantzarik gabe aditu guztiek baiezkoa eman dute haur literaturak gai tabuen ezagutzan laguntzen duela galdetzerakoan. MVk dio, haur literaturak gai tabuen inguruko beste ikuspegi bat emateko aukera eskaintzen duela, gaiak atseginagoak eta erakargarriagoak eginez. Era berean, TAk gehitzen du gaiak era naturalago batean bizitzera ere laguntzen duela. ML-ren kasuan, haur literaturak gai tabuak normalizatzen diren aldetik laguntzen duela adierazten du, argituz, literaturaren bidez gaiekin harremanak izatekotan, gaiak normaltasun handiagoz hartzeko aukera izaten dugula. MMk aipatzen du, liburuetan erabiltzen den haur hizkera eta ilustrazioei esker,
hartzaileari hurbiltzea eta gai hauen ezagutzan laguntzen duela. Azkenik, XOk gehitzen du, literaturan gai hauen erabilerari esker, pertsona irekiak eta gogoetatsuak izatera ere laguntzen duela. Gai tabuak bai gizartean baita haur literaturan ere ikusiak izateko proposamen edota irtenbideengatik galdetzerakoan, erantzunak anitzak izan dira eta tresna ezberdinak proposatzen dituzte. Alde batetik, MVk haur literatura modu natural eta poetiko batean egitea proposatzen du, umorez, samurtasunez eta ilustrazioz lagunduta doana. TAk, azpimarratzen du, gako nagusia autoreek modu libre batean gaiak tratatzea eta idaztea dela, helburu didaktikoak alde batera utzita. XOk proposamen zabala aipatzen du, esanez, erakunde publikoek liburuen zerrendak egin beharko lituzketela eta ikastetxeetara zabaldu, irakurri ondoren, ikastetxeetan mahainguruak antolatuz eta gai tabuen inguruko esperientziak bizi dituzten pertsonak gonbidatuz. Aldiz, gainontzeko bi adituek ez dute proposamenik adierazten. MM-ren kasuan, haien lanbidea dela eta gai tabuak ikusiak izateko ahal duten guztia egiten dutela diote. Aldiz, MLk gizartean gai tabuak ikusiak izateko nahikoa egiten dela adierazten du, esanez, gaur egun garrantzia gehiago ematen zaiola baloreak transmititzeari literatura lantzeari baino. Azkenik, Haur literaturan gai tabuak lantzeko gaiak, pertsonaiak, egoerak edota jarrera berritzaileengatik galdetzerakoan hainbat izan dira adituek emandako erantzunak. MV eta XO bat datozte adierazterakoan pertsonaiak errealak eta bizitzarekin proposatu behar direla, sinesgarriak izatea eta egoera erreal batetik abiatuta. Halaber, MVk gehitzen du istorio bat gertatzea eta transmititzea ere ezinbestekoa dela. TA aurrekoarekin bat dator eta gehitzen du hartzaileek pertsonaia horiekin identifikatuta sentitu behar direla, umeei zuzendutako obrak baitira. Gaiei begira, TAk gai naturalak eta errespetuan oinarritzen diren gaiak proposatzen ditu eta MM-ren kasuan, gaixotasunak, heriotza, generoen arteko ezberdintasunak eta ezberdintasun fisikoak gehitzen dituzte. Jarrera eta ekintza berritzaileen inguruan, TA da aipamena egiten duen bakarra, esanez, berdintasuna gehiago lantzea garrantzitsua dela eta sexu rolen trukea nabaria izatearen alde agertzen da. Azkenik, MLk galdera honen aurrean ez du tresna egokiena aurkitzen eta gaiak askatasunarekin landu behar direlakoan oinarritzen du haren proposamena.
5.2.1. Heriotzaren inguruko behaketaren emaitza
5.2.4. Kulturartekotasuna eta emigrazioaren inguruko behaketaren emaitza
Arestian aipatu bezala, aurreikusita ez zegoen beste tresna erabiltzeko aukera eman da: 150ko liburuen inbentarioa. Inbentario honetako liburuak ausaz hautatuak izan dira eta banan-banan hausnartu eta gero, hurrengo alderdiak zehaztu dira behaketa fitxaren bidez: izenburua, gaia, adina eta gaiaren trataera/deskripzioa. Modu honetan, Haur Hezkuntzako gela batean landu ahal diren liburuen lagin aberasgarria bat lortu da; gai anitzak lantzeko aukera ahalbidetzen duena eta nahien, beharren edota gustuen arabera erabili ahal dena.
Inbentarioaren emaitzak5. Gasteizko Ignazio Aldekoa kultura etxea.
Izenburua Gaia Adina Gaiaren deskripzioa 1 Nondik datoz umeak Sexualitatea. 0-4 urte Modu natural eta deigarri batean tratatzen du sexualitatearen gaia, ilustrazioz lagunduta. 2 Igor Ume baten abenturak. 0-6 urte Lau urteko edozein ume bizi ohi dituen istorioak kontatzen ditu fantasia puntu batekin. 3 Hartza eta kattalin, munduan barrena noazenean Adiskidetasuna. 0-6 urte Kattalin bere lagun hartzarekin bizitzen dituen abenturak kontatzen dira marrazki deigarrien laguntzarekin. 4 Luka eta denbora izozteko makina Gauza garrantzitsuen iraupena. 0-6 urte Protagonistak gustuko dituen gauzak argazki kamera batekin argazkitzen ditu, betirako iraun dezaten. 5 Zirkua amets Heriotza. + 5 urte Ume batek bere amonarekin zirkura doala amets egiten du. Amets horretan, zerura igo eta haren amonarekin eta zirku berarekin topo egiten du. 6 Hiru txerrikumeak Lanaren garrantzia. +3 urte Etxea egiteko lan gehiago egiten duen txerria da azkenean otsotik anai guztiei salbatzea lortzen duena. 7 Hankaz gora du Amak mundua Familia eredu berriak/ Etxegabe dauden familiak. + 3 urte Neska batek haren ama egoera txar batean nola ikusten duen kontatzen du, modu natural eta arin batean. 8 Hara! Familia eredu berriak. + 3 urte Neska batek egunerokotasunean haren amonarekin egiten dituen gauzak kontatzen ditu. 9 Nire katua, munduko kaikuena Umeen inozentzia. 0-6 urte Bere elefanteari katua deitzen dio eta katuekin alderatzen du. 10 Urdaburutarrak Sexu rolen apurketa. + 4 urte Ama etxeko lanaz beti arduratu egin da, haserretu eta etxetik joaten da egun batean. Etxeko gizonek haren baliotasunaz konturatzen dira, bueltatzerakoan guztion artean etxeko lanak eginez. 11 Nire ama Sexu rolen apurketa. 0-6 urte Neska batek bere ama nahi duen guztia izan ahal dela kontatzen du. 12 Lulu eta izei umezurtza Adiskidetasuna. 0-6 urte Gabonetako istorio baten bitartez, izeiaren ametsa lortzeko adiskidetasunak duen garrantzia tratatzen du.
13 Tunela Familiaren garrantzia. + 3 urte Egoera txar baten aurrean arreba bere nebari gainditzera laguntzen dio eta familia duen garrantziaz jabetuko dira. 14 Bi ahuntzak Adiskidetasuna. 3-6 urte Nahiz eta bere jabeek banantzen saiatu, bi ahuntzen adiskidetasuna jartzen diren oztopoak baino sendoagoa da. Jabeek etsita, bi ahuntzak elkarrekin egotea onartzen dute, pozik egon daitezen. 15 Nire lagun ikusezina Heriotza. + 5 urte Aneri bere amona hil zaio. Ondorioz, Anek txuri beltzezko irudia hartzen du, goibel eta triste. Egun batean, lagun bat agertzen da bere izen bera duena baina kolorez beteta eta pozik dagoena. Kolorezko Anek, heriotzak dakarren ondorioak azaltzen dizkio. 16 Euria ari duenean Baikortasuna. 0-6 urte Protagonistarentzat egun euritsuak festak bezalakoak dira, izan ere, aitak autoz eramaten du eskolara, putzuetan, plisti-plasta ibiltzen da eta alegiazko arrainak harrapatu ahal ditu. Eguneroko egun ilunei beste modu batez begiratzea ahalbidetzen du ipuin honek. 17 Etxe bitan bizi naiz Familia eredu berriak. + 6 urte Sararen gurasoek banantzea erabaki dute. Hasiera batean Sarak ez du ulertzen eta triste dago baina denborarekin, bi etxetan bizitzeak dituen abantailak ikusiko ditu. 18 Izan amets Norberaren buruarekiko konfiantza. + 5 urte Lili izar bat izan nahi du baina ez da kontu erraza. Amaieran, izotz gainean ibiltzen hasten denean eta ondo dabilela ikusten duenean hasten da bere buruan sinesten. 19 Munduko etxerik handiena Apaltasuna. +3 urte Barraskilo semeak etxe handi bat izan nahi du. Aitak istorio bat kontatu eta gero, konturatu egiten da, batzuetan, gauza txikiak handiak baino hobeagoak direla. 20 Artzaina Loa eta ametsak. +2 urte Serafin arkumeak lo hartu baino lehenago pentsatzen dituen istorioak kontatzen ditu. Umeetan ohikoa izan ohi da ardiak kontatzea lo geratzeko eta liburu honetan, beste bertsio bat eskaintzen digute ardien ikuspuntutik. 21 Zerriak Naturarekiko errespetua. Higiene ohiturak. +2 urte Txerriek zelaia eta natura kakaztuta uzten dute. Hau ikusita, Serafin protagonistak kontzientziatzen saiatzen da baina kasurik egiten ez diotela ikusterakoan, dena bera bakarrik jasotzen du. 22 Semaforoko ipuina Emigrazioa. + 3 urte Eskolan eguneroko ipuina kontatu ezinik, protagonistak azal iluneko gizon batekin topatu da hiriko semaforo batean. Gizonak, bere bizitzako ipuin laburra kontatu egiten dio.
23 Munstro kirasduna Munstro nazkagarri baten abenturak. 2-6 urte Munstro kirasdunak higiene ohitura oso txarrak ditu baina hala ere, berarekin ondo ez pasatzea ezinezkoa da. 24 Inork ikusi al ditu guraizeak? Gauzen erabilera anitzak. 0-4 urte Antton bere guraizeak ditu gogoko baina egun batean, alde egiten dute eta mundutik zehar bidaiatzen joaten dira beste gauza eta bihurrikeria batzuk egiten duten bitartean. 25 Antton eta eguberrietako oparia Zintzotasuna. Eskuzabaltasuna. + 5 urte Antton lera baten opari bat erori dela konturatu egin da. Haren bila joaten da, abentura ezberdinak biziz, oparia bueltatzeko asmoz. Aurkitzen dutenean, lerak Anttonentzako opari bat dela esaten die. 26 Z familia Errealitatea vs fantasia. 0-3 urte Z familia, familia arrunta da eta egunerokotasunean gainontzeko familiak egiten dituzten gauzak egiten dituzte. Hala ere, haien fantasia zirku batean aritzea da eta horrekin amets egiten dute egunero. 27 Naia eta Nabil detektibideak Ume batzuen abenturak. Fantasia. + 3 urte Naia eta Nabil detektibeetara jolasten dira. Amaren lepokoa ontzi batean ezkutatu eta ordutik aurrera hortik aterako dena txundituta utziko die. 28 Aitona Patxiren txirikordak Norberaren buruaren onarpena. 0-3 urte Aitona patxik txirikorda oso luzeak ditu eta mundu guztiari gustatzen zaizkio. Aitonak beti esaten du lurrera iristen direnean moztuko dituela baina hori gertatzerakoan, hainbeste ditu maite non ez dituen mozten. 29 Azeri Jauna Laguntza jarrerak. + 6 urte Azeria, untxien bila joaten da, hauek harrapatu eta jan ahal izateko. Gauean, azeria basotik galdu egiten da eta untxi bat izaten da etxerako bidea aurkitzen laguntzen diona. 30 Txori horia Partekatzeak duen garrantzia. Pertsonen ezberdintasunak. + 3 urte Txori horia ezberdina da, ezin du hegan egin. Hala ere, asmakizunak egiten trebea da eta hegan egiteko asmakizun bat egiten du. Besteekin partekatzen du eta pertsona guztiak ezberdinak diren lurralde batera joaten da. 31 Zaldi urdin bat margotu zuen artista Estereotipoak apurtzen. 0-3 urte Modu arin batean artista batek ohikoak diren estereotipoak apurtzen ditu, izan ere, animali ezberdinak era anitzetan margotzen ditu, imajinazioa garatuz. 32 Auzoak Elkarlana. Adiskidetasuna. + 3 urte Animaliek ura nondik datorren ez dakite eta guztion artean erantzun baten bila joaten dira. Azkenean, hontza negar dabilela konturatzen dira eta honi alaitzen eta pozten saiatzen dira. 33 Sagu zopa Maltzurkeria. 3-6 urte Erbinudeak sagu zopa egin ez dezan, sagua istorio ezberdinak kontatzen dizkio honi engainatuz.
34 Zzz… loaren liburua Loa. 0-3 urte Animali ezberdinak lo egiten duten eraren bidez, loak duen garrantzia eta loari buruz hitz egiten duen liburua da. 35 Piztiak bizi diren lekuan Beldurra eta honen gainditzea. Fantasia. + 4 urte Max-en istorioa kontatzen da, zeinek bihurrikeriak egiteagatik afaldu gabe ohera joaten dena. Max bere logelatik leku fantastiko batera abiatu egiten da, bere beldurrei eta munstroei aurre eginik. 36 Belenen jaio zen haurtxoa Jesusen jaiotza. Erlijioa. 0-6 urte Jesusen istorioaren beste bertsio bat eskaintzen du liburu honek, umeei egokituta eta ilustrazioz lagunduta. 37 Perez Sagua, nora doaz zure hortzak Fantasia. 0-6 urte Perez Saguaren istorioaren beste bertsio bat eskaintzen digu, umeei azalduz nola lortzen dituen saguak hortzak. 38 Hartza eta tximeleta sarea Laguntzazko jarrerak. Laguntasuna. 0-6 urte Hartzak, egunero aintzirara erortzen diren tximeletak salbatzen ditu. Egun batean, bera aintzirara erortzen denean, aurretik salbatutako tximeleta guztiek hartza salbatu egiten dute. 39 Jonen lanbideak Fantasia eta lanbideak. + 4 urte Jon izeneko mutil batek hainbat lanbide ezagutzen ditu eta handitan guztiak izan nahi dituela pentsatzen du. 40 Hareazko gazteluaren kanta Familiaren garrantzia. 0-6 urte Aita eta seme batek osatzen dute liburu honen familia. Gazteluak egiterako orduan, semeari beti apurtzen zaizkio eta etsita, aita bere ondoan egongo da, lagunduz eta animatuz. 41 Zozoa Botere abusua. + 4 urte Zozoak otsoa bere txitoak jateari beldur handia dio eta, otsoa, egoera honen aurrean aprobetxatu egiten da, gezurrak esanez eta txitosk jaten. Azkenean, zozoak lezio bat ematen dio hau berriro ez egiteko. 42 Beste bat nahi dut! Familiaren garrantzia. + 5 urte Otto beti kexaka ari da edozein dela arrazoia. Hala ere, bere familia Otto zoriontsu izatea saiatzen dira. 43 Pu! Zu izan al zara, Martin? Higiene ohiturak. 0-6 urte Martin zikin higiene ohiturekin lotura duten oso jarrera txarrak ditu. Gurasoek, hauek baztertzea saiatzen dira. 44 Nire aita errege Aiten eta familiaren garrantzia. + 3 urte Familiaren barruan aitek duten garrantzia transmititu nahi da eta era berean, familiak duen garrantzia ere azpimarratzen da: aita boterea hartzen duenean, ez bera ezta familia ere ez dira zoriontsu jada. 45 Martin zikin Higiene ohiturak. 0-6 urte Martin zikin higiene ohiturarekin lotura duten oso jarrera txarrak ditu. Gurasoek, hauek baztertzea saiatzen dira ondorioak erakutsiz.
46 Ez da erraza katagorri Heriotza. + 3 urte Ama hil eta gero, katagorrik bere falta sumatzen du. Aitaren eta lagunen esfortzuari esker, katagorria egoerari aurre egiten eta onartzen joango da. 47 Neu naiz indartsuena Botere abusua. + 6 urte Otsoak basoko animalien artean erregea dela pentsatzen du eta besteei beldur ematen diela aprobetxatuz, indartsuena nor den galdetzen joaten da. Azkenean, handiagoa den norbait topatzen duenean, ikaratu egiten da. 48 Kili txikia Botere abusua. Gudak. + 6 urte Errealitatean gertatzen diren egoerak transmititu nahi dira, zehazki, botere abusua. Erregea herrian legeak eta debekuak jartzen hasten da, ondorioz gudak sortuz. Herriko animaliek horrekin amaitzea erabakitzen dute. 49 Sagutxoaren misterioa Inozentzia. + 4 urte Liburu honen bidez, umeek txikitatik daukaten inozentzia transmititu nahi da sagu txikiaren istorioa kontatuz. 50 Batzuetan atsegin dut bil-bil eginda egotea Loa. + 6 urte Wombati gustatzen zaizkion gauzak kontatzen ditu ipuin honetan, modu labur batean. Hala ere, Wombati gehien gustatzen zaiona lo egitea da. 51 Adiskidetze magikoa Adiskidetasuna. +4 urte Adabakarra eta dragoia oso lagun egingo dira, bakoitzaren espeziaren bakarra direla konturatzen direnean. Era berean, bakoitzak duen sekretua elkarri kontatuko diote. 52 Luze iragarritako eguna Elkarlana. Haurren garrantzia. +4 urte Ipuin honetan, haurren eta helduen bi mundu ezberdinak ageri dira. Haurrek, egoera ikusita, guztion artean helduok ere bere munduan bizitzea lortu nahi dute, berriro ere, haurrak izateko. 53 Bonobo betaurrekodunen egiazko historia Sexuen arteko berdintasuna. + 3 urte Ipuin honen bidez, autoreak sexuen arteko berdintasuna aldarrikatu nahi du, tximino emeak eta arrak protagonistak izanik. Emeak, lan eta lan egiten nazkatuta, beste bizimodu bat izatea erabakitzen dute. 54 Marraztuidazu gutun bat Gaixotasun fisikoa. + 6 urte Ainhoaren ama bidaia luze batera doala esaten dio bere alabari, bitartean, Ainhoak gutunak marrazten dizkio ama berataz oroitzeko. Amaieran, ikus daiteke nola ama ez dela bidaian egon, baizik eta ospitalean, ebakuntza bat dela eta. 55 Baina Boris! Higiene ohiturak. + 3 urte Boris ez du gogoko hortzak garbitzea. Egun batean, hortzik gabe geratzen dela amets egiten du eta geroztik, egunero garbitzen ditu hortzak. 56 Bost sagu bihurri musika jotzen Adiskidetasuna. 3- 6 urte Igelen kontzertu batera sartu eta gero, bost saguek musika talde bat sortzea erabakitzen dute, musika jotzea gehien gustatzen zaiona baita. Era berean, musika medio izanik, igelen eta saguen arteko adiskidetasuna hasiko da.
57 Nola sentitzen zara? Emozioak eta sentimenduak. 0-3 urte Modu arin batean, gizakiok bizi ahal izan ditugun emozioak eta sentimenduak adierazten dira, ilustrazioz lagunduta. 58 Osteratxo bat parkean Adiskidetasuna. + 2 urte Bi familia ezberdinetako txakurrek eta seme-alabek elkar ezagutu eta parkean elkarrekin jolasten dute, poz pozik. Lagun handiak egiten dira. 59 Mattin eta bere arrebatxo txikia Zaintza jarrerak. + 2 urte Liburu honek neba arrebak zaintzeko jarrerak transmititzea du helburu, ume txikiekin eginbeharrekoa azalduz. 60 Salimarentzat oparia Emigrazioa. Kulturartekotasuna. + 4 urte Salima Marokotik etorri berria da eta gabon gauan, olentzerok oparirik ez diola utziko uste du. Salimak EH-ko ohitura atsegin du eta azkenean, Olentzerok ere opariak ekarri dizkio. 61 Bat denontzat eta denak batentzat Gaixotasun fisikoa/psikikoa. Elkarlana. Laguntza jarrerak. 0-6 urte Meliton arratoia ibiltzeko zailtasunak ditu baina, hala ere, bidaia bat egitera abiatzen da. Bidaiatik, zailtasun anitzak dituzten animaliak topatzen ditu eta guztion artean laguntzen dute elkar haien helburua lortzeko. 62 Bakea dut izena Gudak. + 3 urte Bakea deituriko neska batek bere herrialdeak bizi duen guda kontatzen du, ume baten ikuspegitik eta modu arin batean. 63 Maddi eta txistua EH-ko ohiturak eta festak. + 2 urte Maddi bizi den herriko festak dira. Maddik danbolinak eta txistuak ikusterakoan bat erostea erabakitzen du, musikagatik pasioa sortuz. 64 Txerritxo Besteengatik egin behar ditugun gauzak. Enpatia. + 6 urte Txerri bat bere familia lokatza kentzen dioenean etxetik alde egiten du. Familiak txerria aurkitzen du eta txerriari bere lokatza bueltatzen diote. 65 Sagu andderea Maitasuna. 0-6 urte Sagu andere batek animali ezberdinak ezagutzen ditu, baina azkenean bera bezalako sagu batekin ezkontzea erabakitzen du. 66 Amets gaizto nire armairuan Beldurra eta honen gainditzea. + 4 urte Ume batek beldur ikaragarria sentitzen du gauero, armairuan dagoen munstroa dela eta. Beldurra gainditu nahian, munstroa ezagutu eta beldur hau gainditzen du. 67 Marilitxar eta hiru hartzak Barkamena eta bizikidetza arauak. + 6 urte Marilitxar hartzen etxean sartu egiten da eta dena hankaz gora jartzen du. Hartzak, konturatzen direnean, haserretzen dira eta bizikidetasun arauak gogoratzen dizkiote Marilitxarri. 68 Sekulako oparia Gauza txikien garrantzia. Apaltasuna. + 2 urte Luisi bere urtebetetzerako hartz bat oparitu diote baina hain handia izanda arazo asko dakartza. Azkenean, Julenen hartz txikiarekin bueltatzen da basora.
Azken atal honetan gradu amaierako lan honen ondorio nagusiak zehaztuko dira. Alde batetik, hasiera batean lan honekin lortu nahi izandako helburuak bete diren ala ez hausnartuko da; betiere, marko teorikoa eta egindako ikerketak oinarri hartuta. Era berean, helburuetatik at eta egindako ikerketetan oinarrituta atera diren ondorioak ere zehaztuko dira. Hasteko, esan beharra dago finkatutako lau helburuak bete direla. Lehenik eta behin, azpimarratzekoa da marko teorikoaren bidez haur literaturara eta haur liburutegietara hurbiltzeko aukera ahalbidetu dela, kontzeptu hauen inguruko definizioetan murgilduz eta hainbat alderdietan sakonduz. Horretarako, bai haur literaturan sakontzeko baita haur liburutegiei buruz gehiago ikasteko hainbat adituen esanetan oinarritua izan da. Modu honetan, ondorioztatu daiteke, haur literaturari dagokionez denek bat egiten dutela haur literaturak haur hezkuntzan berebiziko garrantzia duela adierazterakoan; izan ere, umeen gozamenerako eta atsegin sentiarazteko egina dagoen testu multzoa da. (Etxaniz, 1996), (Cervera, 1989), (Grissolle, 1991) eta (Cerrillo, 2001). Era berean, haur liburutegiei dagokionez, guztiek bat datozte haur hezkuntzan ezinbestekoa den gunea edota tresna dela aitortzerakoan, hezitzearen, informatzearen eta sozializatzearen lana egiten baitu. (Osoro, 2006), (Jiménez Martínez, 2012), (Hezkuntza Zientzia Ministerioa, 1995) eta (Chaos Lloret, 2006). Bigarrenik, haur literaturaren barruan tabuak diren gaietara hurbiltzea posiblea izan da. Alde batetik, marko teorikoa erraminta nagusia izanik, gai honen kontzeptu teorikoenak (Pérez, 2010) barneratu ahal izan dira; ondorioztatuz, gai tabuak gizartean ondo ikusita ez dauden gaiak direla eta hauei buruz hitz egiterako orduan trabak izan ohi ditugula. Era berean, gai tabuak haur literaturara bideratuz, ondorioztatu dezakegu umeen irakurzaletasuna pizteko, ezinbestekoa dela gai berritzaileak eta egungo gaiak jorratzea (Mora, 2007). Halaber, jaiotzetik umeak kuriosoak izan ohi dira, hortaz, gai guztien inguruan jakin nahi izaten dute, hauek positiboak ala negatiboak izan (Arnal, 2011). Hori oinarri hartuta, haur literaturan gai hauek agertzea garrantzia handia duela ondorioztatu da, hortaz, ikerketak gai tabuen eremura bideratzea erabaki da. Beste alde batetik, gai tabuen inguruan gehiago murgiltzeko, haur literaturaren arloan adituak diren hainbat pertsonei egindako elkarrizketak egin dira, atal enpirikoa sortzeko aukera eskainiz. Modu honetan, teoriarekin informazioa alderatzeko aukera ahalbidetu da eta hainbat ondorio izan dira nagusi. Lehenik eta behin, agerian geratu da gai tabuak haur literaturan agertzea ezinbestekoa dela; izan ere, gai hauen ezagutzan laguntzen du, beste ikuspegi naturalago eta erakargarriago bat eskainiz, horrela, gaiak
normaltasun handiagoz hartuz. Bigarrenik, ondorioztatu daiteke nola duela urte batzuetako aldearekin konparatuz, gai tabuak haur literaturan gehiago tratatzen direla, batzuetan, literatura berari baino garrantzia handiago emanez. Era berean, ikusi ahal izan da nola gai tabuak apurtu nahian haur literaturan gai anitzak landu daitezkeela: heriotza, gaixotasunak, suizidioak, sexua, familia eredu berriak, kulturartekotasuna edota haur transexualitatea. Halaber, ondorioztatu daiteke nola nahiz eta gaur egungo gizarteak gai tabuei aurre egiteko prestatuta egon beharko litzatekeen, askotan, ez ditugula erramintak edota baliabideak bilatzen edota izaten. Hortaz, ikusiak izateko hainbat proposamen agerian geratu direla esan daiteke; hala nola, gaiak samurtasunez eta umorez tratatzea, autoreek modu natural batean istorioa kontatzea, pertsonaiak nahiz istorioa erreala izatea edota hartzailea protagonistarekin identifikatuta sentitzea. Elkarrizketetako ondorioetatik abiatuz, haur liburutegi batean behaketa bat egiteko aukera eman da, haur literaturan gai tabuak duten ikusgarritasunaren berri izateko. Aurrera eraman ahal izateko, adituek adierazitako hainbat gai oinarritzat hartuak izan dira. Ausaz aukeratutako 150ko lagina oinarri hartuta, gai tabuak tratatzen duten liburuak hausnartu egin dira, ondorioztatuz, hauek lantzen dituzten liburuak oso gutxi direla, zehazki 29 liburu, honako hauek izanda gai bakoitzaren ehunekoak: Bullying-a % 3.3k lantzen dute; familia eredu berriak %6k; gaixotasunak %3.3k; heriotza %3.3k; eta kulturartekotasuna %3.3k. Era berean, Haur Hezkuntzako bigarren zikloan lantzeko aukera ematen dituzten liburuak ere, lehenengo zikloan lantzeko baino gehiago dira; izan ere, behatutako liburuetatik lehenengo zikloan lantzeko aukera ematen dituztenak soilik 4 dira, hau da, %13.7. Behaketaren ondorioekin bukatzearren, aipatu beharra dago %38k animaliak protagonista bezala erabiltzen dituztela istorioa kontatzeko, aldiz, %62k pertsonak edota umeak protagonista bezala erabiltzen dituzten bitartean. Honen ildotik jarraituz, esan beharra dago ateratako emaitzekin triptikoak burutzeko aukera aurrera eraman dela, informazioa era deigarri eta aberasgarri batean islatzeko eta datu garrantzitsuenak islatuz. Halaber, behaketa egiterako orduan 150ko liburuen inbentario bat sortu da, hainbat alderdien inguruan ondorioak ateratzeko aukera ere ahalbidetzen duena. Alde batetik, aipatu beharra dago inbentarioan agertzen diren liburuen %39.3k lehenengo zikloan lantzekoak direla, aldiz, %60.7k bigarren zikloan lantzekoak diren bitartean. Hortaz, esan daiteke, Gasteizko liburutegian bigarren ziklora bideratuta dauden liburuen presentzia handiagoa dela. Beste alde batetik, liburuetan lantzen diren gaiei begira, %12k adiskidetasuna lantzen dute, liburuen artean hau izanik gehien lantzen den gaia. Jarraian, familien garrantzia edota familia eredu berriak lantzen duten liburuen kopurua da nagusia, %10.6k lantzen baitute. Ondoren, fantasiazko edo abenturazko gaiak
egongo lirateke, %10ek lantzen duten gaia baita. Hortaz, esan daiteke, hautatuko laginatik hainbat direla tratatzen diren gaiak, hau oso aberasgarria izanik umeekin lantzerako orduan. Ondorioekin amaitzearren, aipatu beharra dago marko teorikoa lan osoan zehar erabilitako tresna aberatsa izan dela, ekarpen teorikoak ez ezik, atal enpirikoa sortzeko aukera eskaini duelako; ondorioz, gai tabuak egun duten ikusgarritasuna behatzeko tresna sortuz eta etorkizunean hau aldatzearen beharra dagoela ziurtatuz. Azkenik, hobetze alderdiei begira, aipatu beharra dago interesgarria izango litzatekela behatutako gai tabuen liburuak Haur Hezkuntzako gela batean dauden liburuengatik ordezkatzea, liburu hauek umeekin batera hausnartu ahal izateko eta gai tabuak normaltzat hartzen joateko.
1. Eranskina: Gai tabuen elkarrizketaren txantiloia. Gai tabuen elkarrizketa 1. Zer ulertzen duzu gai tabu bezala? 2. Gai tabuekin inolako esperientziarik edota ekarpenik izan dituzu? Nola bizi izan zenuen? Zer sentsazio izan zenituen? 3. Gai tabuen inguruko istorioren edo libururen batek ukitu zaitu bereziki? Zergatik? 4. Haur literaturan gai tabuak azaltzea beharrezkoa dela uste duzu? Zergatik? 5. Uste duzu gaur egun behar den garrantzia ematen zaiela gai tabuei haur literaturan? 6. Gai tabuen inguruan beharrezkoa den informazioa dagoela uste duzu? 7. Zer gai ikusten dituzu garrantzitsuak edota beharrezkoak haur literaturaren bidez lantzeko? 8. Egungo gizarteak, hala nola, familiak edota eskolak, haur literaturan gai tabuei erantzuteko edo aurre egiteko prest daudela uste duzu? 9. Uste duzu haur literaturak gai tabuei aurre egiteko edo gai hauen ezagutzan laguntzen duela? Zergatik? 10. Literaturan, gai tabuak ikusiak izateko, zer egingo zenuke? Zer tresna edo modu erabiliko zenituzke? 11. Haur literaturan zer nolako pertsonaiak, egoerak, gaiak edota jarrerak proposatuko zenituzke gai hauek lantzeko?
Behaketa fitxa Gasteizko Ignacio Aldeko kultura etxea Izenburua Gaia Adina Gaiaren deskripzioa
1. Zer ulertzen duzu gai tabu bezala? MV: Niretzako ez daude gai tabuak. Niretzako garrantzitsua da istorioa nola kontatzen duzun, nola tratatzen duzun eta gaiari ze nolako ikuspegia ematen diozun. Betiere, tratatzen dituzun gai guztiak errespetutik tratatuak izan behar dira. Era berean, norberak gai tabu batzuk izaten ditu, adibidez, niretzako gai tabuak direnak beste pertsona batentzako agian ez dira gai tabuak izango. Nire kasuan, gai tabua izango litzateke, liburuen bidez gorrotoa edota mesprezua transmititzea; sexua, arraza edo etnia ezberdineko pertsonak direlako. TA: Nik tabu hitza ez dut erabiltzen pentsatzen dudalako gai taburik ez daudela. Tabuak guk geuk sortzen ditugu gai bati aurre egiten ez diogunean. Adibidez, heriotza ez da gai tabua, izan ere, unibertsala eta askotan naturala da, guztioi gertatzen zaiguna. Hala ere, heriotza tapatzen dugu, hau da, guk bihurtzen dugu gaia tabu. Eta heriotza gaiarekin bezala, beste gaiekin ere gertatzen da, guk bihurtzen ditugu tabu gaiei aurre egiten ez diogunean. Horregatik, gai tabuak erabili beharrean, gai deserosoak bezala definituko nituzke. ML: Gai tabua, sozialki deserosoa eta aipatzen ez dena edo hitz egiten ez den gai bat da. Haur literaturan, gai tabuak daudela esan dezakegu, oso gutxi tratatzen diren gaiak daudelako; tabuak direlako edo hauek lantzeko interesik ez dagoelako. MM: Gai tabuak sozialki ondo ikusia ez dagoen eta gizarteak saihesten duen gai bat da. Gai hauek izaera erlijiosoa, politikoa, etikoa etab. izan dezaketela uste dugu. XO: Badaude gure gizartean onartuak edo gaizki ikusiak dauden jokaerak edo isilean gorde beharreko gaiak, edo ezkutatu beharreko pentsamoldeak, edo isilarazi behar diren hitzak edo esamoldeak, edo…; honengatik edo harengatik, "gai delikatuak", nolabait esateko. Horiek dira tabuak, batzuetan pertsonok ditugun prejuizioekin dute zerikusi zuzena.
2. Gai tabuekin inolako esperientziak edota ekarpenak izan dituzu? Nola bizi izan zenuen? Zer sentsazio izan zenituen? MV: Esperientzia pertsonalak ez ditut izan, izan ere, haur literaturan lan egiten dudanetik, askatasun handiarekin lan egiteko aukera izan dut. Hala ere, anekdota txikiak izan ditut gai tabuen inguruan. Adibidez, ume bat nik idatzitako liburu bat ez zuen erosi bertan agertzen zenagatik. Liburuan bihotz bat agertzen zen bi mutilen izenekin. Gainera, gurasoek ere ez zuten liburua erosi nahi izan agertzen zenagatik. Hala ere, horrelako kasuak oso gutxi bizi izan ditut, eta oso pertsona gutxik dira horrelako jarrerak izaten dituztenak. TA: Bai. Heriotzarekin jakina esperientziak izan ditudala, senide maitatuak hil egin zaizkidalako. Gaixotasunekin ere esperientziak izan ditut, gertuko jendearen gaixotasunak bizi
izan ohi ditut. Gero, drogarekin ere esperientziak eduki ditudala esan daiteke, lagunak hildu zaizkit droga jota. ML: Modu pertsonalean, ez ditut esperientzia edota ekarpenik izan gai tabuak kontsideratzen diren gaiekin. MM: Modu pertsonalean ez ditugu gai tabuekin inolako esperientziarik izan. XO: Bai, izan dut esperientziarik. Behin, Gasteizko Txagorritxuko ospitaleko irakaslea ezagutu nuen. Ospitalean bada gaixo dauden haurrek eskolarik ez galtzeko ikasgela bat. Irakasle hark zera esan zidan, heriotza oso gertu zuela bere ofizioan, noizik behin haurren bat do beste hiltzen baitzitzaion. Gaixotasunak ere bertan zituen, ugari, ikasle gaixoak tarteko zirela. Irakasle hark hainbat liburuxka idatzita eta argitara emanda zituen, gaixotasunak eta heriotza haurrei modu egokian azaltzeko. Inpaktu handia egin zidan bere esperientziak. Irakaskuntzaren beste ikuspegia zen berea, laztasunaren ikuspegia.
3. Gai tabuen inguruko istorioren edo libururen bat ukitu zaitu bereziki? Zergatik? MV: Bai, irakurri ditudan istorioen artean asko izan dira gai tabuen inguruan bereziki gustatu zaizkidanak. Adibidez, asko gustatzen zait heriotza nola tratatzen den "Mi vida es un cuento" liburuan. Oso liburu polita da, samurtasun handiarekin eta oso egokia. Ukitu nauen beste istorio bat "Matilda" izango litzateke. Asko gustatzen zait gaia nola tratatzen den, nola egiten duen idazleak, izan ere, gaia tratatzen du irakurlea entretenitu ahala. Idatzi edo ilustratu ditudanen artean, ez dut oroitzapen berezirik baina esandako istorioetatik eta irakurri ditudan istorioetatik ikasten saiatzen naiz. TA: Bai. Nire tesia egiteko, obra asko irakurri behar izan nituen, heriotza gaia tratatzen zutena eta bai, asko izan dira gustatu eta hunkitu zitzaizkidanak: "Como es posible la historia de Elvis", "Regaliz", "Gajos de Naranja", "La caricia de la mariposa". Gero, sida eta drogaren gaia tratatzen duten istorioak ere hunkitu didate, adibidez, "Miss Txatarra". Guda lantzen duen "Muletas" liburua ere asko gustatu zitzaidan. Bestetik, "Basoak badu sekretu bat" izeneko albumean, ezberdinen arteko maitasuna oso ondo lantzen du eta asko gustatzen zait ere. Laburbilduz, nik uste dut gai guztien inguruan ona den libururen bat dagoela. ML: Bereziki gustatu zitzaidan liburua "Nahiago nuke mutila banintz" da, oso ondo tratatzen duelako sexualitate gaia. Gaur egungo ikuspuntutik gai sinplea da baina lehen, gai tabua kontsideratzen zen eta liburu honek gaia oso ondo eta naturaltasunez tratatzen duela uste dut. MM: Bai, "Un dia diferente para el señor Amos" bereziki gustatu zitzaigun. Liburu honek zahartzaroan bizi izan diren gaixotasunak tratatzen ditu modu egoki batean. XO: Mariasun Landaren "Txan fantasma" liburua ederra iruditu zitzaidan irakurri nuenean, hotzepel uzten ez zaituen horietakoa. Umezurtz geratu den Karmentxuren istorioa kontatzen
digu. Tematika psikologikoa hartzen du idazleak, maitasun eza eta bakardadea, besteak beste. Txan fantasma Karmentxuren konplizea izango da. Gai hori, beraz, txori eta lore politak agertzen direneko ipuinetatik urrun gelditzen da. Gai tabuak diren heriotza edo sexua gaitzat hartzen dituen beste liburu gogoangarri batzuk ere baditu Mariasun Landak. "Maitasun sua" liburua, Aitor Aranarena, homosexualitatearen gaia agertzen du. "Nicolas tiene dos papás" eskolaurreko ikasleei zuzenduriko ipuina da. Izenburuak argi adierazten duenez, familia monoparental batean bizi eta hazi den haur baten istorioa da. Liburu hori ere aipagarria da nire ustez, bestelako familia-moldea agertzen duelako.
4. Haur literaturan gai tabuak azaltzea beharrezkoak direla uste duzu? Zergatik? MV: Era egokian egiten bada, bai. Ezinbestekoa da gaiak askatasunarekin lantzea, errespetutik, naturaltasunarekin eta ilusioarekin. Aldiz, gai hauek lantzea gizartean espazio bat bete behar delako edo moralki ondo dagoelako izugarrizko akatsa dela uste dut. Halaber, horrelako gai bat idazterakoan irakurlearen enpatia bilatzen da eta hauek idazteko, autoreek izaera eta distantzia bat eduki behar dute istorioarekiko. Hala ere, autore bakoitzak ikusi behar du gaia nola landu nahi duen eta irakurlea nola liluratu nahi duen. TA: Azaltzea ez baina agertzea bai, oso ideia ezberdinak baitira. Azalpenak guk eman behar ditugu, gurasoak, irakasleak… literaturak ez du ezer ez azaldu behar, ez da haur literaturaren funtzio nagusia, bestela ez litzateke literatura izango baizik eta liburu dibulgatibo bat. Askotan egiten dena da, azalpen horiek mozorrotu formatu edo euskarri literario batean. Nik uste dut, errealitate hauek haur literaturan agertu behar direla baina azaldu beste kontu bat da. ML: Uste dut, umeentzat ez daudela gai taburik, aurreiritziak ez baitituzte edo behintzat helduok bezain beste; gai tabuak helduongandik datoz. Orduan, haur literaturan edozein gai landu ahal dela uste dut, umeek naturaltasunez hartzen dutelako eta onurak ekar ditzake. MM: Bai, gai tabu bat normalizatzea eta sozializatzea helburu duen produkzio oro ongi etorria da haur literaturan. XO: Baiezkoan nago, garrantzitsua da gai tabuak (heriotza, sexua, droga, suizidioa …) ere azaltzea eta mahaigaineratzea. Ez da inolaz ere komeni errealitatea edulkoratzea eta faltsutzea, ezkutatuta eta estalita edukitzeko. Umeak babestu nahian, kontrakoa lortzen dugu DIBERTSIDADEA, aniztasuna, alegia, agertu beharra dago. Ipuina tresna egokia izan daiteke hori guztia lantzeko. Beraz, Haur eta gazte literaturak ere beregain har ditzake gai horien guztien lanketa, hori bai, naturaltasunez baina esku onez. Baina zein zaila den hori! Oso inportantea da, bestalde, irakurketa-mota hori NOIZ egin behar den, zein momentutan, zein adinetan eta zein eratan egitea. Horra hor koxka. Hori da benetako erronka.
5. Uste duzu gaur egun behar den garrantzia ematen zaiela gai tabuei haur literaturan? MV: Bai. Nik uste dut gai tabuak tratatzen direla haur literaturan. Hala ere, egungo teknologiak direla eta, literatura bigarren plano batean geratzen da eta autoreentzat ere zaila izaten da gai hauek tratatzea modu egoki batean irakurleari helarazteko eta liluratzeko. TA: Batzuetan gai deseroso bat modan dagoenean bai, egiten da baina berehala ahaztu egiten da. Nik uste dut garrantzia eman behar zaiola literatura onari eta gero, literatura hori beste balore edo gai batzuk lantzen baditu, primeran. Kontraesanak baditut, izan ere, haur literaturan gai horiek agertu behar direla uste dut, baina nola? Normalizatu nahi badugu, era natural batean agertu behar dira. ML: Nik uste dut baietz. Gaur egun joera dago haur literaturaren bidez balioak transmititzea eta literatura egitea bigarren maila batean geratu da, zoritxarrez. Hortaz, uste dut gai hauei garrantzia ematen zaiela, lantzen diren balioen barruan ere egon daitekeelako tabua kontsideratzen den gairen bat. MM: Bai, gaur egun literaturaren bidez gai asko tratatzen baitira. XO: Behar den garrantzia ez, ziur aski. Hala ere, duela urte batzuetako literaturarekin alderatuta, honetan ere aurrerapausorik eman da, zalantzarik gabe. Gaur egun bila daitezke urte askoan aipaezinak izan diren gai tabuen inguruko liburu-izenbururik. Gizartea zenbat eta irekiagoa izan, orduan eta naturalagoa izango da gai tabu horiek guztiak naturaltasunez agertzea. Baina, oraindik ere, badira gizartean sektore erreakzionarioak aurrerapausorik emateko prest ez daudenak.
6. Gai tabuen inguruan beharrezkoa den informazioa dagoela uste duzu? MV: Bai, nik uste dut literatura munduan nahiko presente dagoela. Hala ere, nik uste dut literatura istorio bat kontatzeko eta transmititzeko erraminta bat dela, eta, ez gai horien inguruan informazioa emateko erraminta bakarra. Laguntzen du gai horien ezagutzan baina ez da izan behar informazio iturri nagusiena. TA: Hezkuntzaren munduan, adibidez, baliabide faltan gaudela pentsatzen dut. Gaien inguruan badakigu, baina gero, ez dakigu nola irakatsi edo nola aurre egin. Unibertsitatean matematika didaktika, literatura didaktika etab. badaukagu, zergatik ez sexuaren didaktika edo heriotzaren didaktika? Gai horien inguruan oso material gutxi daudelako. ML: Gaur egungo gizartean zerbait falta ez bada informazioa da. Informazioa soberan dago gai guztien inguruan eta nahi duenarentzat, informazioaren gizartean bizi baikara. Hortaz, bai, gai tabuen inguruan beharrezkoa den informazio dagoela uste dut. MM: Bai, gai tabu guztien inguruan informazio asko dagoela uste dugu.
XO: Orokorrean behar adina ez dagoela uste dut. Hala ere, gaur egun jendea jantziago dago eta informazio gehiago bila daiteke han-hemen. Era berean, belaunaldi berriak jantziago daude aurrekoekin alderatuz eta eskolan ere gai batzuk landu egiten dira.
7. Zer gai ikusten dituzu garrantzitsuak edota beharrezkoak haur literaturaren bidez lantzeko? MV: Uste dut, haur literaturan gai guztiak direla garrantzitsuak lantzeko. Hala ere, literaturaren historian zehar, gai tabu anitz tratatu dira, ez da gaur egungo istorioen bidez tratatu den gauza bat. Adibidez bullyinga, homosexualitatea, emigrazioa edo tratu txarrak landu izan dira literaturaren bidez. Gaur egun, transexualitatea tratatzea ondo deritzot, ez delako tratatu eta garrantzitsua ikusten dut. Gainera, gai tabu "ofizial" aparte, gai asko izan dira haur literaturaren bidez tratatuak izan ez direnak eta beharrezkoak direnak: Kirolak etab. Hortaz, tratatuak izan ez diren gaiak landuko nituzke eta modan ez daudenak. TA: Nik uste dut gaur egungo haur literaturan presentzia eskasa daukatela, adibidez, elbarritasun psikikoek, suizidioak, gaixotasun fisikoak edota sexua. Gai hauek oso gutxi lantzen direla uste dut eta lantzea beharrezkoa da, izan ere, gai hauek naturalak dira eta umeak halako gai baten aurrean dagoenean, inork ez badio ezer ez azaldu, arraro sentitzen da. Aldiz, aurre esperientzia bat baldin baditu, adibidez literaturaren bidez, eta loturak egiten baditu, identifikatuta sentituko da eta jada ez da hain arraro sentituko. ML: Lantzeko beharrezkoak diren gairik ez dut ikusten. Arloko ikertzaile moduan beti esan dut, haur literaturan fantasiaren arloko gaiak falta direla. Gai tabuen barruan, aldiz, ez dut uste lantzeko falta diren gaiak daudela, izan ere, adibidez, "Eta zer" bilduma dago, non gai "tabu" asko tratatzen diren eta oso ondo dagoen. MM: Uste dugu haur literaturan bereziki haur gaixotasunak eta haur heriotza lantzen duten liburu gehiago behar direla. XO: Edozein dela ere jorra dezakeela uste dut, anitza izan behar du gaitegian, hori bai, balizko irakurleari ondo-ondo egokitua. Baloreak lan daitezke haur eta gazte literaturaz, baina baita gerra, gaixotasuna edo heriotza ere… Umeak gizaki pentsamendudunak dira, eta gauza dira egunerokotasunaren zailtasunak ulertzeko eta gorabeherez jabetzeko. Horrexegatik beragatik irakurketaren bidez familia-egitura ezberdinen gaia lan daiteke, edo gai kultural hutsak, edo errespetoa eta berdintasuna bezalako gaiak sustatu…
8. Egungo gizarteak, hala nola, familiak edota eskolak, haur literaturan gai tabuei erantzuteko edo aurre egiteko prest daudela uste duzu? MV: Bai. Uste dut gai hauei aurre egiteko prest daudela eta bestela, gai hauek lantzeko erramintak bilatu beharko dituzte. Uste dut, historian zehar, gizarteak asko aurreratu duela eta
hori lortu da gauza txikiekin. Hortaz, gai hauek lantzeko erramintak eskaini ahal dira, noski, baina beste batzuk familiak edota eskolak bilatu beharko dituzte. TA: Eskolen kasuan, ezberdinduko nuke publikoan eta pribatuan, ezberdintasunak anitzak direlako. Pribatuan, elizaren menpe daude, hortaz, gai hauei ez diete aurre egiten ezta azaldu ere, ideologikoki ez zaielako interesatzen. Bestetik, eskola publikoaren eta familiaren kasuan, uste dut, baliabide edo informazio faltan daudela eta nahiz eta gai horiei aurre egin nahi duten, ez dakite nola egin. ML: Ba, ez dakit prestatu dauden. Eskolaren kasuan, prestatuta egon beharko litzateke, eskolaren zeregina baita. Familian, aldiz, gai tabuei erantzutea edo aurre egitea zailagoa dela uste dut, familia nolako den kontuan izan behar dugu, izan ere, familiaren arabera gai batzuk oraindik ez dira hitz egiten. MM: Informazioa eta baliabideak badaudela uste dugu, baina ez dakigu material horiek ze puntutaraino eskoletara eta familietara ailegatzen diren edota haiei buruz informatzen diren gai tabuei aurre egin ahal izateko. XO: Orokorrean ezetz esango nuke. Badira gai batzuk inongo arlotan jorratzen ez direnak, transexualitatea, adibidez; edo bisexualitatea, edo suizidioa… Batzuetan, kontu bitxiak ere gertatzen dira, honen harira. Adibidez, lehen aipaturiko "Nicolas tiene dos papas" kaleratu zutenean, "Acción Familia" izeneko talde kristauak, Txilekoa berau, sinadura-bilketan hasi ziren banaketaren kontra protesta egiteko. Hezkuntza ministeritzaren aurreran ere bilkurak egin zituzten hainbat egunetan. Eta errekurtsoak jarri zituzten liburuaren zabalkundea ez gelditzearren. Jakina taldearen helburua eta izaera oinarri eta funtsa kristauak zaintzea zen, kosta ahala kosta.
9. Uste duzu haur literatura gai tabuei aurre egiteko edo gai hauen ezagutzan laguntzen duela? Zergatik? MV: Bai, gai hauek ikusiak izateko asko laguntzen du, gaiaren inguruko beste ikuspegi bat eskaintzen duelako eta gaia hedatzea ahalbidetzen duelako. Gainera, sostengu garrantzitsua dela uste dut, gaiak atseginagoak eta erakargarriagoak egiten dituelako. Hala ere, haur literatura ez da izan behar informazio iturri nagusiena baina bai laguntzazko erraminta. TA: Bai, laguntzen du. Azkenean haur literaturan gai bat agertzen bada, ikusia izaten laguntzen du eta gaiak naturaltasunez bizitzeko ere laguntzen du. Pentsatzen dut tratatu behar direla errespetu osoz eta modu literarioan. ML: Bai, tabuak diren gaiak normaltzen diren aldetik bai laguntzen duela uste dut. Inoiz ez baduzu ezer ez entzun gai baten inguruan harritzen zara, aldiz, literaturaren bidez gai horien inguruan inolako harremana izan baduzu, normaltasun handiagoz hartzen duzu.
MM: Noski, bai. Izan ere, gai tabu bat istorio batean islatuta ikustea asko laguntzen du, ilustrazioekin lagunduta doazelako eta umeen hizkuntzarekin bat datorrelako. Horrela, gai hauetara hurbiltzea laguntzen die. XO: Bai, zalantzarik gabe. Literaturak lagun dezake haurrak gai tabu horretara hurbiltzen eta gai horrekiko kontzientzia hartzen; baita pertsona irekiak eta gogoetatsuak izaten ere. Jakin behar dute inguruaren laztasunak ere zertan diren eta guztia ez dela kolore arrosakoa. Horretan ere prestatu beharra daukagu haur hori.
10. Literaturan, gai tabuak ikusiak izateko, zer egingo zenuke? Zer tresna edo modu erabiliko zenituzke? MV: Modu natural eta poetiko batean egitea saiatuko nintzen, horrela, irakurleari liluratzeko. Era berean, umorea edo samurtasuna erabiliko nituzke eta ilustrazioekin lagunduko nuke. Gako nagusia, nire ustez, gaiari aurre egitea da, hau den bezala kontatzea eta gaia ez mozorrotzea. TA: Gai tabuak ikusiak izateko, haur literaturaren barruan autoreak modu libre batean idaztea proposatuko nuke. Izan ere, askotan, autoreari gai horien inguruan idaztea esaten zaio, hutsuneak betetzeko eta hortaz, soilik helburu didaktikoak daudela esan dezakegu. Hau, haur literaturak gaur egun jasaten duen arrisku bat da. ML: Haur literatura erabiltzen baduzu herritarrak formatzeko orduan, lehentasuna eman behar diezu horrelako gaiei. Aldiz, ez nago ados haur literatura horrelako formaziorako erabiltzea, literatura zerbait gehiago delako. Haur literaturaren bidez, gaiak ukitu ahal direla argi dago, baina ez guztiz azaltzeko eta jendea hezteko. Bestetik, uste dut, gai hauek ikusiak izateko nahikoa egiten dela eta hortaz, ez dela beharrezkoa ezer egitea. Izan ere, gaur egun, garrantzia handiago ematen zaio baloreak transmititzeari literatura bera lantzeari baino. MM: Gure kasuan eta gure lanbidea dela eta, material eta baliabide hauek ezagutzeko eta ikusiak izateko arduratzen gara. Era berean, eskoletara ere ailegatzea saiatzen gara. XO: Erakunde publikoek gai tabuak jorratzen dituzten liburuen izenburuen zerrendak egin beharko lituzkete eta ikastetxeetara zabaldu. Irakurketa hori sustatu egin beharko litzateke han-hemen, gai horiekiko kontzientzia sustatzeko. Gai tabua lantzen duen liburu bat irakurri eta gero, mahainguruak antolatuko nituzke ikasgeletan gaiaz jantzi eta iritziak trukatzeko. Jorragai den gai horrekiko esperientzia pertsonalak izandako jendea gonbidatuko nuke jardunaldi horietara.
11. Haur literaturan zer nolako pertsonaiak, egoerak, gaiak edota jarrerak proposatuko zenituzke gai hauek lantzeko? MV: Pertsonaia errealak eta bizitzarekin proposatuko nituzke, sinesgarriak izatea. Era berean, istorio bat gertatzea eta hau transmititzea ezinbestekoa dela deritzot, irakurleak istorioa amaitzen duenean, zerbait ikasi duelaren eta esperientzia bat bizi duelaren sentsazioa edukitzeko. Beraz, era natural, sinesgarria eta benetakoa egingo nuke, egoerak, jarrerak eta pertsonaia errealekin. TA: Pertsonaiei dagokionez, pentsatzen dut, protagonista edo pertsonaia nagusiak umeak izan behar direla, haiei zuzendutako obrak baitira eta identifikatuta sentitu behar dira. Euskal Herrian adibidez, faltan botatzen dut haur literaturaren obra bat non protagonista ume ijito, arabiarra edo beltzarana den, bai neska bai mutila. Izan ere, horrelako obrak ez daude, hortaz, hauek ez dira inoiz identifikatuta sentituko haur literaturarekin. Bestetik, edozein gai landuko nuke, naturalak direnak eta errespetuz eta naturaltasunez landuz. Azkenik, jarrerei eta ekintzei dagokionez, gustatuko litzaidake "berdintasuna" lantzea eta gizonak, emakumeei esleitzen zaizkion izaera eta lanbideak egiten, hala nola, erizainak edo haur hezkuntzako irakasleak izaten. ML: Ideiarik ez. Ez dut inoiz planteatu. Nik uste dut gaiak ez direla planteatu behar da hutsune bat betetzeko, baizik eta autoreak horrela nahi duelako. MM: Gaiei dagokionez, gaixotasunak, heriotza, generoen arteko ezberdintasunak, edota ezberdintasun fisikoak landuko genituzke. XO: Orokorrean, pertsonaiak eta egoerak, bizitzatik bertatik hartutakoak liratekeela uste dut, egoera arruntetatik abiatuko nintzateke, horiek baitira irakurleak errazen berenganatzen dituenak. Tabuen inguruan badira "tabuen tabuak" nolabait esateko, hots, gaur egun ere gutxitan aipatzen diren gauzak: bortxaketa, adibidez, edo transexualitatea, edo bisexualitatea, edo suizidioa… Ez dakit nola jorratuko nituzkeen horiek guztiak. Luzaroan pentsatu beharko nuke…
4. Eranskina: Inbentarioaren gainontzeko emaitzak.
69 Oilasko luma txatxua Abarizia eta eskuzabaltasuna. + 3 urte Lehenengo, oiloaren abarizia ikusten da beste animaliak jaten dituenean. Era berean, erregearen abarizia ere ikus daiteke urreagatik. Amaieran, oiloak aurretik jan dituen animali guztiekin urrea partekatzen du. 70 Eztitxu eta ozpin inspektorea Askatasuna. Botere abusua. + 5 urte Ozpin inspektorea herrian dena debekatzen du, herritarrek lekzio bat ematen dioten arte. Ordutik, protagonistarekin disfrutatuko du eta debekatzea alde batera utziko du. 71 Afrika eta koloreak Koloreak eta baikortasuna. + 3 urte Afrika elefanteak triste zamar dabil eta bidai bat egin eta gero, gauza txikiek duten garrantziaz jabetzen da, hauek boteetan sartuz eta koloreekin alderatuz. 72 Peruk ez du burua garbitu nahi Higiene ohiturak. + 4 urte Peruk ez du burua garbitu nahi eta soluzio baten bila, arrebak ilea moztea eskaintzen dio. Peruk aukera hori txarragoa dela jakin du, ordutik, bainu hartzea nahiago izanik. 73 Baionako alarguna Maitasuna. 0-6 urte Alargunak haren eraztuna aurkitzen duen gizonari ailegatzeraino egiten duen bidea kontatzen du. 74 Super ondo Neska baten abenturak. Familien gatazkak. 0-6 urte Neska bat erosketak egitera joaten denean bizi dituen abenturak kontatzen ditu, bere gurasoek haserre, ahaztuta utzi duten bitartean. 75 Sasoi onean Bullying jarrerak. Autokonfiantza. 0-6 urte Hasieran, bazterkeria jarrerak ikus daitezke elefanteaz barre egiten dutenean. Era berean, liburu honek bakoitzak atsegin duenagatik borrokatu behar dela kontatzea du helburu. 76 Zer da zalaparta hau? Bullying jarrerak. Autokonfiantza. 0-6 urte Hasieran, bazterkeria jarrerak ikus daitezke beste animaliek trikuri abesten ez dakiela esaten diotenean. Ondoren, ikus daiteke nola nahiz eta batzuen ustez gaizki abestu, norberak gustuko dituen gauzak egiteagatik borrokatzen du. 77 Hemen nahi zaitut Maitasuna. + 3 urte Sagua eta trikua banandu behar izan dira bost egunetan zehar. Bitartean, elkar ikusteko falta den denbora zenbatzen dute, irrikitan. 78 Ortzadar arraina, gera naiteke zurekin? Bullying/Bazterkeria jarrerak. Laguntza jarrerak. + 3 urte Hasieran, bullying-a nabaria da ezberdina den arrain bati baztertu egiten baitiote. Ondoren, egoera latz baten ondorioz, lagundu egiten diote eta haiekin bizitzera gonbidatzen diote. 79 Motx eta Potx zuloa ala muinoa Laguntza jarrerak. Elkarlana. + 3 urte Motx eta Potx ez dira ados jartzen eta bakoitzak gauza bat eraikitzen hasten da. Denborarekin konturatzen dira bien artean lan eginda errazago lortuko dutela bakoitzak nahi duena.
80 Kamile aita eta ama ez daude haserre Familia eredu berriak. + 3 urte Kamileri bere ikastolako laguna esan dio bere gurasoak banandu egin direla. Kamile horren beldur da eta errudun sentitzen da eztabaidatzen dutenean. 81 Amama eta aitita Maitasuna. Bakoitza den bezalakoa maitatzea. +3 urte Dantza egitera joateko, Amona bere itxura hobetu nahi du, den bezalako ez delako onartzen. Aititak, aldiz, bera den bezalakoa onartzera animatzen du eta dantzatzera joaten dira elkarrekin. 82 Sagu txiki Abarizia. Elkarlana. 3-6 urte Hasieran ikus daiteke nola sagu langile bati hortzak lapurtzen dizkioten, arratoiaren emaztearen nahiak direla eta. Arratoiarekin akordio batera heldu eta sagua hainbeste lan ez izatea eta arratoia pozik joatea lortzen dute. 83 Kopetilun Atxikimendua. Jeloskortasuna. 0-3 urte Lontxo jeloskor dago, izan ere, ez du anai nagusia izan nahi eta bere amaren pinguino txiki bakarra izan nahi du. 84 Jafta Familia eredu berriak. Kultura ezberdinen egoera. + 6 urte Jaftaren aita diru bila joan behar da, hortaz, Jafta bere amarekin geratu da. Ama, behar diren lan guztiak egiten ditu eta hauei buruz hitz egiten du liburuan zehar. 85 Elmer berriro ere Norberarekiko maitasun eta onarpena. + 4 urte Ipuin honetan elmer den bezalakoa onartzen da, nahiz eta bere burua ezberdin ikusi. Era berean, bere burua onartu eta horrekin txantxak egiten ditu. 86 Mazapanezko gizontxoa Abarizia. 0-6 urte Mazapanezko gizontxoa guztiei egin die barre, jango ez dutelakoan. Otso batekin topatu eta tranpa bat jarri eta gero, hau jatea lortzen du. 87 Alex, nire laguna Lagun ikusezina. Adiskidetasuna. 0-6 urte Ixabel Alex du munstro ikusezinatzat. Bakarrik berak ikusten du eta bere lagun hoberena da. Hala ere, bakarrik ez dagoenean eta hazi ahala, Alex jada ez da etortzen. 88 Kurruku oilarra Norberekoikeria. 0-6 urte Kurruku oilarrak bere lagunei gezurrak esaten dizkie eta hauek ez diete laguntzen. Azkenean, bere norberekoikeria dela eta, dena gaizki ateratzen zaio merezi duen bezala. 89 Txanogorritxu eta otso beltxu Adiskidetasuna. 0-3 urte Txanogorritxoren beste bertsio bat eskaintzen digu, non otsoa txanogorritxoren laguna egiten den. Amaieran, nahiz eta ehiztariek harrapatu nahi izan, guztiok lagun egiten dira.
90 Sara eta hartz handi Fantasia. Ausardia. + 3 urte Sarak hartz handia ehizatzea nahi du. Basoan murgildu eta honen bila hasten da. Aurkitzerakoan, beldurtuta, polita baino politago iruditzen zaio baina hartza joan egiten da. 91 Artur satorren herrian Abenturak eta fantasia. 0-6 urte Artur haren liburu magikoa hartuz, satorrekin bizi izandako abenturak kontatzen dira ipuin honetan. 92 Artur eta txoriak Abenturak eta fantasia. 0-6 urte Artur haren liburu magikoa hartuz, txoriekin bizi izandako abenturak kontatzen dira ipuin honetan. 93 Baba magikoak Abenturak eta fantasia. + 3 urte Julen eta amak txiroak dira eta dirua lortzeko zerbaiten bila, Julenek baba batzuen ordez aldatu du behia. Babak eskaintzen dieten abenturak direla eta, berriro ez dira txiro izango. 94 Ume hura eta agure hura Adiskidetasuna. Familia eredu berriak. Eskuzabaltasuna. + 3 urte Ume bat bere amonarekin bizi denetik aspertuta egoten da. Agurea ere, aspertu egiten da. Orduan, bestea ez aspertzeko zerbait egiten dute eta geroztik, elkarrekin joango dira dena egitera. 95 Maite nauzu oraindik? Amaren maitasuna. +3 urte Martin kezkatuta dago, ama noizbait maitatuko ez dion pentsatuz. Amak Martinen kezkak guztiak kentzen dizkio, amaren maitasuna betirako iraungo duela esanez. 96 Olentzeroren malutak Olentzeroren istorioak. Gaixotasunak. + 5 urte Olentzero gabon gauan gaixotu egiten da eta zer egin ez daki, ez baitu umeei oparirik gabe utzi. Hortaz, puxikak balira bezala bidaltzen ditu opariak. 97 Muxarren zazpi oheak Beldurra. Adiskidetasuna. + 3 urte Muxar gauero ohe ezberdin batean egiten du lo, bakarrik lo egitea beldur ematen baitio. Lagunen kexak direla eta, alde egiten du baina azkenean guztion artean irtenbide bat aurkitzen dute Muxar ondo lo egiteko. 98 Buruko hura nork egin zion jakin nahi zuen satortxoa Sator baten istorioa. 0-6 urte Satorrari buruan kaka egin diona aurkitu nahi du. Horretarako animali ezberdinei galdezka joaten da. 99 Igel eta Ugelekin egunak igaroz Elkarlana. Disziplina. 0-6 urte Igel eta Ugelen istorio ezberdinak kontatzen dira, non istorio hauen bidez balore ezberdinak transmititu nahi diren; adibidez, nahi duguna lortzeko lan egin behar dugula. 100 Arrantzalearen emaztea Abarizia. + 6 urte Arrantzalearen emaztea hainbeste gauza nahi eta eskatzen zituen, non nekatu eta lehendik zituen gauzak edukitzera bueltatu zen. 101 Koloretako munstroa Emozioak. 3-6 urte Munstroa ez daki zer gertatzen zaion, emozio guztiak nahasi ditu eta. Bere laguna emozioak ordenatzen laguntzen dio hauek koloreetan sailkatuz.
102 Katua banintz Katuen bizitza. Adiskidetasuna. 0-6 urte Liburu hau katuen bizitzaren ikuspegi bat eskaintzen digu, egiten eta egiten ez dituzten jarduerak azalduz. Era berean, nahiz eta katua izan, neskarekin duen harreman estua nabaria da. 103 Gabon zuri (beltza) Gaixotasun fisiko/psikiko. Bullying jarrerak. + 3 urte Mari, jaiotzez itsua da eta gabonetan, Guillerekin jolastu nahian, honek ez dio uzten, elurrezko bolak botatzen dizkion ahala. Egun batean, Marik mendekua hartzea erabakitzen du. 104 Nola dastatu ilargia Elkarlana. 0-6 urte Ilargia dastatu nahian, animaliek guztion artean antolatzen dira hau lortzeko. Azkenean, guztion artean haien helburua lortu egiten dute. 105 Zerua gris dago Baikortasuna. 0-3 urte Zerua grisa eta lurra elurrez beteta egonda, neska mutilak ondo pasatu ahal dutela kontatzen da istorio honen bitartez. Gauzak ilunak ere badituztela argitasuna azaldu egin nahi du. 106 Familia giroan Familia eredu berriak. + 3 urte Egoera ezberdinen bidez eta animaliak protagonistak izanda, familia eredu ezberdinak dira nagusi. Haien familiarekin egunerokotasunean egiten dituzten jarduerak kontatzen dira, era natural eta arin batean. 107 Kike zikina Higiene ohiturak. 0-2 urte Kike higiene ohiturak oso txarrak ditu; izan ere, inoiz ez da garbitzen. Bere lagunak, aldiz, guztiz kontrakoa egiten dute. Azkenean, Kikek ere higiene ohiturak hartzen hasten da. 108 Adio, adio! Heriotza. + 4 urte Aitak bere emaztea eta semea galdu egin zituen istripu batean. Bakarrik geratu eta orain, txantxangorri bat ikusten duen bakoitzean "Adio, adio" esaten die, haien emaztea eta semearen izpirituak balira bezala. 109 Ni ez naiz txerria Bullying jarrerak. Autokonfiantza. Norberaren buruaren onarpena. + 4 urte Joanes txerria ez dela badaki, izan ere, berak oso garbi eta txukun da. Hala ere, lagunek berataz barre egiten dute eta txerri bat dela esaten dute. Joanes, den bezalakoa onartzen da. 110 Betizu. Hiri handian Hiriko bizitza. Abenturak. + 5 urte Betizu, Eme eta Betisuis izebaren etxera joaten dira, hirira. Han, hainbat abentura bizi eta gero, herrira bueltatzen dira, herrian baino hobeto ez baitaude inon. 111 Oilo bustia Beldurra eta honen gainditzea. + 3 urte Egun batean aita eta bere semea igerilekura joaten dira baina aita arriskujauzia egitearen beldur da. Semeak aita salto egiteko ahalegintzen da. Azkenean, beldur guztiak albo batera utzita aita salto egitera ausartzen da. 112 Bosgarrena Zenbakiak. 0-3 urte Modu sinple batean liburu honekin bost zenbakiraino kontatzeko beste era eskaintzen digu, egunerokotasuneko jarduera bat islatuz (medikua).
113 Arrosa eta leuna Sexu berdintasuna. + 3 urte Elefante emeak, haien bizitza osoan zehar arrosa izateko ahaleginak egin behar dituzte. Paskualina, nahiz eta saiatu, ez du lortzen eta grisa kolorekoa izan nahi du. Amaieran, arrosa koloreko guztia kendu eta nahi duen bezala izaten hasten da, emea edo harra izanik. 114 Ilartxo Inklusioa. + 3 urte Ilartxo oso txikia da eta eguneroko gauzak egiteko egokitu behar izaten da. Hala ere, bere tamaina ez dio galarazten ilartxori gauza handiak egitea eta artista on batean bihurtzea. 115 Hamaika andere ausart Berdintasuna. Estereotipoak apurtzen. + 2 urte Ipuin hau gizartean izan ohi ditugun emakumeenganako estereotipoak apurtzen saiatzen da, izan ere, hamaika emakume abenturazale, independente.. agertzen dira. 116 Maiteminduak Maitasuna. + 5 urte Protagonistak jostailuak izanik, bikote baten gora beherak azaltzen dira, azkenean maitasuna gauza guztien gainetik irabazle ateraz. 117 Supositorioak otsoarentzat Gaixotasun fisikoa. Osasuna. + 4 urte Protagonistari supositorio bat jarri behar izan diote. Umorearekin partekatuz, supositorioa jarri izateak dituen abantailak eta desabantailak kontatzen ditu. 118 Eskerrik asko! Eskerrak ematea. + 3 urte Enarak munduari buruz galdera asko ditu eta amonak ez dakizki erantzuten. Hortaz, amonak erakusten dio nola batzuetan ez den beharrezkoa dena jakitea, baizik eta disfrutatzea eta esker onekoa izatea. 119 Grvs, nire laguna Aniztasuna. Kulturartekotasuna. + 3 urte Grvs, kanpotik etorritako mutil berria da. Nahiz eta hasiera batean protagonistak oso ezberdin eta arraro ikusi, denborarekin lagun minak egingo dira eta guztiok ezberdinak garela ohartu egingo dira biek. 120 Ama erraldoia Naturarekiko zaintze jarrerak. + 5 urte Istorio baten bidez, ipuin honek natura eta lurra zaindu behar dugula kontzientziatu nahi du, bestela, bizitzeak ere zailtasun handiak izango dituela ohartaraziz. 121 Hamalau, jostun kementsua Ausardia. + 6 urte Jostuntxoa 14 euli hil eta gero, gerriko bat egiten du guztiok haren ausardiaren berri izateko. Erregea hori ikusita, proba ezberdinak jartzen dizkio haren alabarekin ezkondu ahal izateko. 122 Gure inguruko jendea Kulturartekotasuna. Berdintasuna. 0-6 urte Modu deigarri eta labur batean munduan bizi garen pertsonok kanpotik ezberdinak izan arren barrutik guztiak berdinak garela azaltzen du. 123 Amets magikoa Loa. Ametsak. 0-3 urte Hartz txiki bat protagonista izanik, loaren eta ametsen inguruko ipuina da.
124 Nora zoaz, Wombat txiki? Daukagunarekin pozik egotea. 0-3 urte Wombat ez dago batere gustura bere etxean eta nazkatuta, beste etxe baten bila joaten da. Etxe ezberdinak ikusi ahala, konturatzen da bere etxea bezalakorik ez dagoela. 125 Jeloskor nago Jeloskortasuna. Adiskidetasuna. + 2 urte Tximinoak pilota berri bat du eta katua, jeloskor, kendu nahi dio. Gainontzeko animaliek, aldiz, guztion artean jolasteko gai dira eta katuari jeloskortasuna eta haserrea pasatzen zaionean, haren lagunekin bueltatzen da jolasteko. 126 Raul artzaina Maitasuna + 6 urte Raul artzaina bere herriko bizimoduaz nazkatuta, hirira joaten da bere ardiak herrian utziz. Hirian, bizimodu berri bat hasten da baina ardiek hirira haren bila joaten dira. Barbara izeneko neska bat ezagutzen du eta hain maite du Rauli, non ardi eta guzti bueltatzen diren herrira. 127 Ane eta ahatetxoak Familia eredu berriak. + 4 urte Anek bi ama ditu eta oso pozik bizi da haiekin. Egun batean, Aneri bi ahate oparitzen dizkiote baina txito bat ezin dutela izan ikusterakoan, biak emeak baitira, triste jartzen da. Orduan, amek arrautza bat oparitzen diote Aneri, ahateak ere familia bat osatu ahal izateko. 128 Kezkamuxelak Familiaren garrantzia. Beldurra edo kezkak. + 5 urte Ibai beti kezkatuta eta beldurtuta dabilen mutiko bat da eta kezka hauek ez diote lo egiten uzten, nahiz eta bere gurasoak lasaitzen saiatzen diren. Hau dela eta, amonak panpin txiki batzuk, kezkamuxelak, ematen dizkio, haiei bere kezkak kontatu ahal izateko eta, horrela, gustura lo egiteko. 129 Miren txirintxaketan Familiaren garrantzia. + 3 urte Behin, Miren kaka egiten zegoela haizeak eraman zuen eta geroztik, munduko leku askotara joan zen haizearekin batera. Egun batean, Mireni zirku batean aritzeko harrapatzen diote baina haizea salbatu egiten dio. 130 Hau al da benetako giza bidea? Elkartasuna. Maitasuna. + 5 urte Benetako giza bidearen bila, ume batek hausnartu egiten du bizitzaren inguruan, mundu hobeago bat eraikitzeko elkar lagundu eta elkar maitatu behar garela esanez. 131 Espagetiak susirentzat Eskuzabaltasuna. Adiskidetasuna. Ohiturak. + 2 urte Susiri espagetiak besterik ez zaizkio gustatzen. Egun batean, haien lagunei espagetiak ematen dizkie eta hauek erabilera anitzetarako erabiltzen dituzte. Truk, lagunek, fruta ematen diote Susiri, bestelako jakiak ere jan dezan. 132 Albertok kaka egin du Maitasuna. Jeloskortasuna + 3 urte Simonak eta Augustok bikote paregabea dira, asko maite dira. Hala ere, Augusto jeloskor dago Alberto untxia denbora asko pasatzen baitu bere emaztearekin. Etxetik joan eta zirku batean elkartu egiten dira, Augustok ere lagun berri bat izanik eta jeloskortasuna desagerturik.
133 Hondartzako gazteluaren ipuina Borroka. Elkartasuna. + 2 urte Hasiera batean, bi umeen arteko borrokak eta lehiakortasuna ikus daiteke, gaztelu handiena nork egingo duelakoan. Amaieran, arazoak direla eta, ikusten dute nola elkarrekin lan egiten haien helburua lortzea errazagoa den. 134 Otsadarreko kolore guztiak Kulturartekotasuna. + 3 urte Ume baten ikuspegitik, bere eskolan dauden jatorri ezberdineko umeen izaerak azaltzen dira. Era berean, eskolako ume guztiek ondorioztatzen dute, nahiz eta guztiak kanpotik ezberdinak izan, barrutik guztiok berdinak garela. 135 Betiko Heriotza. + 3 urte Modu arin batean, protagonistak animaliak izanik, heriotza lantzen duen ipuina da. Azeria gaixotu eta hil eta gero, lagunek haren falta sumatzen dute. Bere oroimenean, azeriari gaizki ateratzen zitzaizkion jarduerak egiten hasten dira. 136 Patxiku Adiskidetasuna. 0-2 urte Patxiku izeneko sagua, ilargira doa hau jateko asmoz. Ilargira iristerakoan, ezin duela jan konturatzen da eta triste eta goibel jartzen da. Ilargia, hau animatzeko asmoz, kantak abesten dizkio eta besarkatuz, lo gelditzen da. 137 Txikitzen zaretenean Umea izatearen onurak. Gurasoen-umeen harremana. + 5 urte Umeen ikuspegitik, gurasoek ume bihurtzeko arrazoiak ematen dira, modu natural eta polit batean. Era berean, ipuinak gurasoen eta umeen arteko harreman estua agerian uzten du. 138 Zapatagorri Desmitifikazioa. + 5 urte Txanogorritxuren beste bertsio bat eskaintzen duen ipuin bat da, non otsoaren irudia gizonarena bihurtzen den eta txanogorritxu bera egungo neskatoaz ordezkatua agertzen den. 139 Ilargi-adarra Abarizia. Norberaren buruaren onarpena. + 4 urte Abere ezberdinek ez daude pozik haien bizitzarekin, hortaz, oztarratik igarotzea erabakitzen dute, horrela, haien bizitza aldatzeko. Hala ere, konturatzen dira hori aldatuta, ez direla zoriontsu eta lehen ziren bezalakoak izan nahi dute. 140 Larremotzeko sorgina Beldurra. Laguntza jarrerak. Abarizia. + 5 urte Larremotzeko herritarrei haien ondasunak desagertzen has zaizkie eta beldurra da nagusi herrian. Sorgina bilatu nahian, Ulises lapurreten erruduna bilatzen laguntzen die, azkenean, kondea izanik errudun nagusia. 141 Erregearen traje berria Abarizia. + 5 urte Erregea traje berri baten bila dabil denbora oro. Egun batean, lapur batzuk herrira ailegatu eta traje ikusezin bat egiten diote erregeari. Herriaren aurrean desfilatzerakoan, bere buruaz barre egiten hasten dira biluzi doala ikusterakoan.
142 Edur ihesi Adiskidetasuna. Familia eredu berriak. + 5 urte Animaliak protagonistak izanik, egoera txar batetik ateratzeko elkar laguntzen dira. Era berean, hartz beltzarana larruazal txuria duten familia berri batera joan behar da, ezberdina izateagatik onartuko ez duten beldur. 143 Pinto oilarraren ezteiak Abarizia. Sexu rolak. Maitasuna. + 5 urte Pinto oilarra Julianarekin ezkondu nahi da, bere neskamea izateko eta etxeko lanak egiteko. Ezkontza egunean, Juliana konturatzen da Pinto oilarraren asmoak ez direla onak eta benetan maite diona azeria dela, hortaz, elkarrekin ezkontzen dira. 144 Mikela nahastuta dabil Adiskidetasuna. Heziketa jarrerak. + 2 urte Mikela tarta bat egiteko osagaien bila joaten da. Zaldiari esker sagarrak lortzen ditu eta Pinpirin andereari esker arrautzak. Pinpirin andereari ez dio kasu handirik egin eta txito bat daukan arrautz bat hartu du. Amaieran, tarta egin ondoren, lagunei zati bat ematen die eta kasu egitera ikasten du. 145 Zuhaitz baten historia Adiskidetasuna. 0-2 urte Zuhaitz baten ikuspegitik kontatutako istorioa da, non gizonek moztu nahian, zuhaitzaren lagunek lagundu egiten dieten hau ez gertatzeko. 146 Iker ikerlaria Kreatibitatea. Imajinazioa. + 2 urte Iker, ume guztiak bezala, handitan izan nahi duenarekin amets egiten du. Hori dela eta, asmakizun ezberdinak asmatzen ditu ondo pasatzen duen bitartean. 147 Zaindu edo xahurtu? Lurrarekiko zaintze ohiturak. + 3 urte Eskolan, Markok lurrari laguntzeko zer egin dezakegun ikasi du eta etxera iristerakoan haien gurasoei kontatu eta praktikan jartzeko ideia xelebreak egiten hasten dira. 148 Ekilorea Urtaroak eta bizi zikloa. 0-3 urte Margotek hazi bat landatu eta ekilore bat atera da. Margot oso pozik dago baina udaberria igaro eta gero, ekilorea zimeldu da baina Margot konturatu da hazi bat berriro landatuz gero udaberrian beste ekilore bat aterako zaiola. 149 Txomin eta urtaroen liburu handia Urtaroak. + 3 urte Txominek urtaro ezberdinak erakusten ditu ipuin honen bidez. Era berean, urtaro bakoitzarekin lotuta dauden janariak, landareak etab. ere agertzen dira. 150 Txit oilo bitxia eta tximinoak Txit oiloaren abenturak. + 3 urte Txit oiloa, gaurkoan, tximinoekin egin du topo eta haiekin jolasean aritu da denbora batez. Txinatik ekarritako jolas bat erakutsi eta gero, Txit tximinoei oparitzen die hauek jolas dezaten, oiloak bidaiatzen jarraitzen duen bitartean. | science |
addi-b27168bb7d35 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/29817 | Software-enpresa baten produkzioa garapen-arkitektura jakin batera egokitzeko ingurune baten diseinua eta inplementazioa | Irazu Eceiza, Iker | 2018-11-26 | Laburpena Software aplikazioak garatzeak kudeaketa lan bat eskatzen du. Garatzen diren aplikazioen kantitatea geroz eta handiagoa izan, orduan eta handiagoa izaten da aplikazio horiek guztiak kudeatzeko egin beharreko lana. Kudeaketa hori errazteko, software aplikazioak garatzen dituzten enpresek garapenarkitektura bat erabiltzea ohikoa da. Baina aldi berean, arkitektura hori betetzen dela ziurtatzeak lan gehiago ematen du. Proiektu honetan, aplikazioen garapena errazten duen garapen-ingurune bat diseinatu da, garapenerako erabiltzen den arkitekturan definitutako arauak betetzeaz arduratzen dena. Honi esker, programatzaileak aplikazioak garatzeaz arduratu beharko dira, arkitektura betetzen dela garapen-inguruneak ziurtatzen duelarik, modu garden eta automatizatu batean. Gako-hitzak Garapen-ingurunea, Software bertsioak egiteko sistema, Etengabeko integrazioa, Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna.
1. Sarrera Proiektu honen bezeroa den enpresak aplikazio kantitate handiak garatzen ditu, hauetariko gehienak Java ingurunean izanik. Gaur egun, bezeroak garatzen edo mantentzen ari den aplikazio kantitatea 400 ingurukoa da. Kantitate horri aplikazio horiek funtzionatu ahal izateko behar dituzten beste 300 bat liburutegi ere gehitu behar zaizkio. Liburutegien helburua aplikazio ezberdinetan errepikatzen diren funtzionalitateak biltzea da. Horrela, funtzionalitate bat aplikazio ezberdinetan behin eta berriz programatu beharrean, liburutegi bakarrean programatzen da funtzionalitate hori. Ondoren, aplikazioek liburutegi hori erabiliz. Liburutegien kontzeptua ondorengo adibidearen bidez uler daiteke. Demagun bi aplikazio ezberdin ditugula eta bietan PDF fitxategiak sortzen direla. Aplikazio bakoitzak sortuko dituen PDF fitxategiak ezberdinak izango dira, baina PDF fitxategiak sortzeko prozesua bera izango da kasu bietan. Horregatik prozesu hori bi aplikazioetan programatu beharrean egokiagoa da PDF fitxategiak sortzen dituen liburutegi bat idaztea eta bi aplikazioek liburutegi hau erabiltzea PDFak sortzeko. Funtzionalitate komunak liburutegietan idazteak badu beste abantaila bat: prozesuaren inplementazioak edo algoritmoak akatsen bat badauka, zuzenketa behin bakarrik egin beharko da, hau da, liburutegian. Aplikazio eta liburutegien kantitate handia dela eta, proiektu honen bezeroa den enpresa ez da aplikazio eta liburutegi horiek guztiak berak bakarrik garatzeko eta mantentzeko gai. Horregatik, lanaren parte handi bat beste enpresa batzuen laguntzarekin egiten du, hau da, azpikontratatu egiten du. Horregatik, beste enpresa askok parte hartzen dute garapenean. Ondorioz, aplikazio eta liburutegien garapenean pertsona askok parte hartzen dute. Eta honen guztiaren kudeaketa konplexua izaten da. Bezeroak garatzen dituen proiektuak handiak eta luzeak dira. Horregatik, azpikontratatutako enpresekin egiten dituzten kontratuak ere luzeak izaten dira. Hemendik aurrera, bezeroa soilik aipatzen denean proiektu honen bezeroa esan nahiko da. Aldiz, bezero honek azpikontratatutako enpresak aipatzeko kasu bakoitzean zehaztuko da. Hau da, bezeroa aipatzen denean, aplikazio eta liburutegien jabe edo arduraduna dena izango da. Beraz, proiektu honetan, bezeroaren liburutegi eta aplikazio guztiak garatzeko kudeaketa errazten duen garapen-ingurune bideragarri bat diseinatu eta inplementatu da.
2. Testuingurua Garapenean parte hartzen duten enpresa eta pertsonen kopuru handiak aplikazioen garapena kudeatzea zailtzen du. Horregatik produktibitatea hobetzen duen, mantentze-lanak erraztu eta bateragarritasuna bermatzen duen programazioko arkitektura bat definitzea ohikoa da software aplikazioak egiten dituzten enpresen artean. Proiektu honen kasuan, proiektu honen bezeroa den enpresak definitua du arkitektura bat. Arkitektura honetan hainbat arau, baldintza eta teknologia zehazten ditu bezeroak liburutegi eta aplikazioen garapenerako. 2.1. Arkitektura Arkitektura horretan ondorengoa definituta dago: Aplikazioak exekutatuko diren zerbitzaria zehazten du, WebSphere Application Server [1] (WAS) izeneko zerbitzaria hain zuzen. WAS zerbitzaria IBMk garatutako aplikazioen zerbitzari pribatu bat da. Pribatua izateak bere iturri-kodea itxia dela eta zerbitzaria produkzioan erabili ahal izateko lizentzia bat ordaindu behar dela esan nahi du. Arkitekturak WASen 8.5 [2] bertsioa zehazten du, izan ere, bertsio ezberdinak daude.
Java plataforman web aplikazioak paketatzeko erabiltzen den fitxategien formatu ohikoa war da. Liburutegiak berriz jar formatuko fitxategietan paketatzen dira. Ez da derrigorrezkoa horrela izatea, baina bezeroak arkitekturan liburutegiak jar fitxategietan eta web aplikazioak war fitxategietan paketatu behar direla zehazten du. Jar [3] eta war fitxategiak izatez, zip formatuan konprimatutako fitxategiak dira, eta Java lengoaian idatzitako fitxategi exekutagarriak dira. Jar eta war fitxategien arteko ezberdintasun nagusia, war fitxategietan web-baliabideak sartzen direla da, hala nola, HTML, CSS, Javascript, Jsp, etab. Horrez gain, war fitxategi baten barnean web aplikazio batek exekutatzeko behar dituen liburutegiak (jar fitxategiak) ere izan ditzake.
Web aplikazioak war fitxategietan paketatzen badira ere, bezeroak definitzen duen arkitekturan, war fitxategiak ez dira zuzenean WAS zerbitzarian instalatuko. War fitxategiak instalatu beharrean ear motako fitxategiak instalatuko direla zehazten du arkitekturak. Ear [4] fitxategiak Java plataformako beste formatu bat da, eta jar eta war-en antzera, zip formatuan konprimatuta dago. Ear formatuaren desberdintasun nagusia, fitxategi barnean hainbat modulu izan ditzakeela da: moduluak war fitxategiak nahiz jar fitxategiak izan daitezke besteak beste. Arkitektura honen arabera, ear bakoitzean war bakarra joango da, jar modulurik gabe. Arkitekturak aplikazioak eta liburutegiak konpilatzeko erabiliko den JDK (Java Development Kit) bertsioa zehazten du. Konpiladorea ez du arkitekturak zehazten zehazki, WAS zerbitzariak baizik. Izan ere, erabiliko den zerbitzaria WAS 8.5, eta zerbitzariaren 8.5 bertsioak Java 7 [5] eskatzen du exekuziorako.
JDK Java programak garatzeko tresna multzoa eskaintzen duen softwarea da, eta tresna horien artean konpiladore bat dago. Java bertsio berri bakoitzak funtzionalitate berriak gehitzen dizkionez Java plataformari, funtzionalitate berri horiek garatzeko beharrezkoa da konpiladorearen bertsio berria ere erabiltzea.
Aplikazio eta liburutegiak WAS zerbitzarian exekutatuko direnez, nahitaezkoa da aplikazioak eta liburutegiak Java lengoaian idaztea. Esan bezala, Java 7 bertsioa erabiliz.
Arkitekturan aplikazioak exekutatzeko behar diren liburutegiak zerbitzari-mailan jarri behar direla zehazten da. Horrela, aplikazio bakoitzak bere liburutegiak war fitxategi barnean eduki beharrean, liburutegiak aplikazio guztien artean partekatzen dituzte. Ohikoena eta Java konpiladoreen lehenetsitako funtzionamendua aplikazio bakoitzak (war fitxategi bakoitzak) bere barnean erabili behar dituen liburutegiak (jar fitxategiak) izatea da. War fitxategien barnean, aplikazioa exekutatzeko behar diren jar fitxategiak /WEB-INF/libs/ direktorio barnean egoten dira. Baina bezeroaren zerbitzarietan ehunka aplikazio exekutatu behar direnez bakoitza ehunka liburutegirekin, liburutegiak zerbitzari mailan jarri behar direla zehazten du arkitekturak. Aplikazioek erabili ditzaketen liburutegiak zehazten ditu arkitekturak. Aurreko puntuan azaldu denez, liburutegiak zerbitzari mailan doaz aplikazioen barnean joan beharrean. Hori dela eta, aplikazio baten exekuzioa zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien menpe dago, hau da, aplikazio batek liburutegi baten beharra badauka eta liburutegi hori zerbitzarian ez badago, aplikazioa ezin izango da exekutatu. Horregatik, programadoreek aplikazioak garatzerakoan arkitekturak zehazten dituen liburutegiak erabili beharko dituzte.
Gainera, arkitekturak liburutegiak definitzeaz gain, liburutegien bertsioak ere definitzen ditu. Izan ere, liburutegiak garatuz doaz, bertsio berri bakoitzean funtzionaltasun berriak inplementatuz eta gehiago behar ez direnak kenduz. Horregatik, derrigorrezkoa da programatzaileek zerbitzarian instalatuta egongo diren liburutegiaren bertsioa jakitea, garatuko duen aplikazio edo liburutegia zerbitzariko liburutegiekin funtzionatuko duela ziurtatu ahal izateko. Aplikazio eta liburutegien fitxategiak zein kodifikaziorekin idatzi eta gorde behar diren zehazten du. Kodifikazioa errespetatzen ez bada, karaktere bereziak erabiltzerakoan ('ñ' hizkia adibidez) zerbitzariak edota aplikazioa erabiltzen ari den nabigatzaileak gaizki interpreta dezakete eta exekuzio erroreak agertu daitezke. Arkitekturak software proiektuen izenen formatua definitzen du.
Arkitektura hau dela eta, programatzaileek ezin dituzte aplikazioak eta liburutegiak nahieran programatu. Hau da, arkitekturak ezartzen dituen arauak errespetatu behar ditu programatzaileak. Arkitekturarekin amaitzeko, aplikazioak exekutatzen diren inguruneak azaltzea geratzen da. Hiru ingurune existitzen dira: ingurune lokala, garapeneko ingurunea eta produkzioko ingurunea. Ingurune lokala programatzaile bakoitzak bere ordenagailuan duen inguruneari deitzen zaio. Programatzen duena momentuan probatzeko erabiltzen du, eta programatzailearen kontrolpean dago.
Garapeneko ingurunea bezeroak duen zerbitzari batean dago. Ingurune honetan ingurune lokalean ontzat eman diren liburutegi eta aplikazioak probatzen dira. Liburutegi eta aplikazio guztiak bezeroaren zerbitzari honetatik pasa behar dira, bai bezeroak berak garatutakoak,
baita azpikontratatutako enpresek garatutakoak. Produkziora pasa aurretiko pausoa da, beraz, ingurune honetan ontzat ematen diren liburutegi eta aplikazioak produkzioko ingurunera pasatzen dira.
Produkzioko ingurunean aplikazioen erabiltzaileek erabiliko duten zerbitzaria dago. Ingurune honetan jartzen diren aplikazio eta liburutegiak egonkortzat eman direnak dira, hau da, akatsik aurkitu ez zaienak eta bukatutzat eman direnak. Aplikazio edo liburutegi bat garapen ingurunean ontzat eman ondoren, produkzioko ingurunean instalatu daiteke. Produkzioko ingurunea, garapeneko ingurunea bezala, bezeroak duen zerbitzari batean dago. 2.2. Hasierako egoera Atal honetan, proiektu hau gauzatu aurreko egoeran bezeroak liburutegi eta aplikazioak nola garatzen dituen aztertuko da. Aplikazio eta liburutegien kodea gordetzeko bezeroak biltegi bat dauka, Subversion [6] (SVN izenaz ere ezagutzen da) izenekoa. Izatez, Subversion softwarearen bertsioa kontrolatzeko [7] sistema bat da. Horrelako sistemek programen kodigoa biltegiratzen dute eta kodigoan egiten den aldaketa oro kontrolatzen dute. Kodigoan egiten diren aldaketa guztien historiko bat gordetzen dute, eta aldaketa bakoitza softwarearen bertsio berri bat gisa identifikatzen dute sistema hauek. SVN biltegia bezeroaren sareko zerbitzari batean dago. Programatzaile batek liburutegi edo aplikazio bat programatu behar duenean, biltegi honetara konektatzen da Internet bidez eta proiektu horren iturri-kodea jaisten du programatzailearen ingurune lokalera (ingurune lokala programatzaile bakoitzaren ordenagailuari deitzen zaio). Liburutegia edo aplikazioa berria bada eta oraindik SVN biltegian ez badago, lehendabizi proiektu berriaren iturri-kodea SVN biltegira igo beharko du. Ondoren, aldaketak egin eta berauek probatzen ditu bere ordenagailuan. Amaitzeko, aldaketak ontzat ematen dituenean, aldaketak berriz biltegira igotzen ditu. Prozesu hau ondorengo irudian azter daiteke:
Irudia 1: Iturri-kodea garatzeko prozesua SVNrekin Programatzaile batek irudian ikus daitekeen bezala egiten du lan SVN biltegiarekin. Baina horrek ez du azaltzen zerbitzarietan instalatzen diren liburutegi eta aplikazioen fitxategi-bitarrak nola sortzen diren. Aplikazio eta liburutegiak zerbitzarietan instalatzeko, hauen fitxategi-bitarrak sortu behar dira kodigoa konpilatuz. Gaur egun, fitxategi-bitar hauek ingurune lokalean sortzen dira eta ondoren bezeroari pasatzen zaizkio, honek garapen-inguruneko zerbitzarian instalatu ditzan. Prozesu hau programatzaile bakoitzak egiten du, eta ez dago inongo scriptekin automatizatuta. Beraz, programatzailearen eskuetan geratzen da arkitekturaren arauak betetzea, testak exekutatzea, etab. Eta bezeroak ez dauka azpikontratatutako programatzaileek hori dena bete duten ziurtatzeko modurik.
Izatez, bai bezeroaren enpresako programatzaileak eta baita azpikontratatutako enpresetakoak ere derrigortuta daude arkitekturako arauak betetzera. Baina aurretik aipatu den bezala, bezeroak garatzen dituen proiektuak handiak eta luzeak dira, ondorioz azpikontratatutako enpresekin egindako kontratuak ere luzeak dira. Adibidez, azpikontratatutako enpresa batekin 3 urteko kontratu bat egiten dute liburutegi eta aplikazio batzuk garatzeko. Baina azpikontratatutako enpresek ez dizkiote azken momentuan entregatzen liburutegi eta aplikazioak bezeroari. Izan ere, liburutegiak eta aplikazioak exekutatuko diren zerbitzariak bezeroak ditu, beraz probak egiteko bezeroari pasa behar zaizkio fitxategi-bitarrak. Hiru urte horietan zehar, egunen batzuk egongo dira fitxategi-bitarrik sortuko ez denik, gehienbat hasieran, baina orokorrean egunero fitxategi-bitar ugari sortuko dira, bezeroaren garapen-inguruneko zerbitzarian instalatu beharko direnak. Beraz, fitxategi-bitarra sortzen den bakoitzean arau guztiak betetzen direla egiaztatu behar dira. Arkitekturako arauak egiaztatzea eskuz egin beharreko zeregina izanik, denbora gehiegi xahutzen dute zeregin honetan. Arkitekturako arauak ez betetzeak ez du esan nahi bezeroaren zerbitzarietan funtzionatuko ez duenik. Arauak betetzen ez dituzten liburutegi eta aplikazioek aurreikusi ezin daitekeen funtzionamendua eduki dezakete, arauak bete ez dituen liburutegia erabiltzen duten gainontzeko liburutegi eta aplikazioetan ere eragina edukiz. Arkitektura ez errespetatzeak izan ditzakeen ondorioak sakonago aztertuko dira 2.2.2. atalean. 2.2.1. Fitxategi-bitarrak sortzeko prozesua Esan bezala, bezeroaren zerbitzarietan instalatzen diren softwareen fitxategi-bitarrak programatzaileek sortzen dituzte. Programatzaileek ingurune lokalean egiten dute lan, eta ingurune lokalaren kontrola programatzaile bakoitzak dauka. Ondorioz, ingurune lokalaren konfigurazioa beraien eskuetan geratzen da. Ingurune lokalean lan egiteko Eclipse [8] softwarea erabiltzen da. Eclipse garapen-ingurune integratu (ingelesezko Integrated Development Environment edo IDE) bat da. IDE [9] bat softwarea garatzeko tresnak eta zerbitzuak eskaintzen dituen tresna edo aplikazioa da. Horretarako IDEak iturri-kodea idazteko editore bat, debuggera, auto-betetze adimendu bat, testak egiteko tresnak ditu besteak beste. Eclipse Java programak idazteko oso aproposa da, nahiz eta beste lengoaia batzuetan idazteko ere balio duen. Zehazki esanda, Eclipse Javan idatzitako aplikazio bat denez, JRE (Java Runtime Environment) behar du exekutatzeko. Baina Java programak idazteko JREarekin ez da nahikoa. Java programak idazteko Eclipseri JDK (Java programak konpilatzeko behar diren liburutegiak dituen paketea) bat konfiguratu behar zaio, IDEak Java aplikazio eta liburutegiak konpilatzeko erabiliko duena. JREa Java programak exekutatzeko beharrezko tresnak dituen software pakete bat da. Hau da, JDK Java programak konpilatzeko erabiltzen den bitartean, JREa konpilatutako programak exekutatzeko erabiltzen da. Aipatzekoa da JDKren barnean Java bertsio bereko JRE bat datorrela, JDK horrekin konpilatutako programak exekutatzeko balio duena. 2.2.2. Arazoak Zerbitzarietan instalatzen diren aplikazio eta liburutegien fitxategi-bitarrak programatzaileen ingurune lokalean sortzeak arazo ugari ekartzen ditu. Izan ere, bezeroak arkitekturaren arauak betetzen direla eta erabilitako teknologia arkitekturak zehaztutakoak direla ziurtatzeko modurik ez dauka. Ingurune lokala programatzaile bakoitzaren
menpe dagoenez, bere esku geratzen da JDK egokia erabiltzea, fitxategien kodifikazioa errespetatzea, eta oro har, arkitekturako arau eta baldintzak betetzea: Ezin da ziurtatu erabilitako kodifikazioa egokia dela.
Ezin da ziurtatu konpilatzeko erabili den JDK bertsioa arkitekturak definitutakoa dela.
Ezin da ziurtatu softwareak programatzeko eta konpilatzeko erabili diren liburutegiak arkitekturak definitutakoak direla.
Ezin da ziurtatu fitxategi-bitarra sortu aurretik softwareak testak ondo pasa dituenik.
Ezin da ziurtatu fitxategi-bitarraren kodigoa SVN biltegian dagoenarekin koherentea dela. Hau da, ezin da ziurtatu programatzaileak SVNra igo ez dituen aldaketak egin dituenik softwarean fitxategi-bitarra sortu aurretik.
Bezeroak aplikazio bakoitza zerbitzarian exekutatu ahal izateko, zerbitzarian zein liburutegi instalatu behar diren jakiteko modu automatiko edo errazik ez dago.
Ezin da ziurtatu aplikazio baten fitxategi-bitarra sortzen den bakoitzean, bere barnean ez dela liburutegirik sartzen.
Arau horiek ez betetzeak hainbat ondorio ditu: Kodifikazioaren eragina aplikazioaren exekuzioan zehar nabaritzen da. Adibidez, 'ñ' hizkia, azentu-markak, eta antzerako karaktereak gaizki agertu daitezke. Ondorio kritikoa ez bada ere, aplikazioaren kalitatea txartzen du honek.
JDK bertsio egokia ez erabiltzeak aurreikusi gabeko eragina izan dezake. Adibidez, baliteke aplikazioa zerbitzarian arrankatu ere ez egitea eta ondorioz, bezeroa momentuan konturatzea aplikazioak ez duela funtzionatzen. Edo baliteke aplikazioaren zati zehatz bat exekutatu arte arazorik ez egotea (aplikazioaren gainontzeko zatiak JDK ezberdinarekin bateragarria delako), baina zati horrek ez funtzionatzea behar duen bezala edo zuzenean ez funtzionatzea. Izan ere, JDK bertsio batekin konpilatzen bada eta bertsio ezberdineko JRE batekin exekutatu, gerta daiteke liburutegi edo aplikazioan programatutako funtzionalitate bat exekutatzeko erabilitako JREan ez funtzionatzea.
Arkitekturan definitutakoaren liburutegi ezberdinak erabiltzeak ere aurreikusi ezin daitekeen eragina izan dezake. Gutxi gorabehera JDK ezberdina erabiltzerakoan gerta daitekeen bera gerta daiteke.
Testak ez pasatzearen ondorioa da, ondo funtzionatzen ez duen edo nahi ez den bezala funtzionatzen duen kodigoa zerbitzarietara pasatzea . Ondorioz, denbora asko galtzen da zerbitzarietan ondo ez dabiltzan liburutegiak eta aplikazioak instalatzen eta probatzen.
Fitxategi-bitarra sortu aurretik SVNra igo ez diren aldaketak egiten badira iturri-kodean, ondoren erroreren bat agertzen bada ezin izango da iturri-kode hori berreskuratu zuzendu ahal izateko. Beraz, bezeroak ziur egon behar du zerbitzarietan instalatzen den software guztia SVNen igota dagoela eta berak uste duena dela. Hau ez betetzea segurtasun ikuspuntutik oso arriskutsua da, intentzio txarreko programatzaile batek nahi duen kodea instalatu baitezake bezeroaren zerbitzarietan.
Arkitekturak definitzen duenaren arabera, liburutegiak ez doaz aplikazioen fitxategi-bitarren barnean. Ondorioz, aplikazioek behar dituzten liburutegiak banan bana instalatu behar dira zerbitzarian. Baina liburutegi hauen zerrenda lortzeko modu automatikorik edo errazik ez egoteak aplikazio bat instalatu behar den bakoitzean zerrenda hori lortzen denbora galtzea dakar. Eta gainera, zerrenda okerra lortuz gero edo liburutegiren bat ahaztuz gero, exekuzioko erroreak gerta daitezke, errorearen kausa zein den aurkitzeko denbora gehiago galduz.
Aplikazioen fitxategi-bitarra sortzeko lehenetsitako prozesuan, liburutegiak aplikazioen barnean sartzen dira. Baina, arkitektura honen arabera, liburutegiak aplikazio barnean ezin dira joan. Beraz, aplikazio baten fitxategi-bitarra sortzen den bakoitzean, fitxategi-bitarraren barnean liburutegirik ez sartzeaz gogoratu behar da programatzailea. Hau ez betetzeak, beste behin ere, aurreikusi gabeko ondorioak ekar ditzake, bai zerbitzarian instalatzerakoan edota exekutatzerakoan. Liburutegiak zerbitzari-mailan jartzeak hainbat abantaila ditu:
○ Liburutegi batean aldaketa berri bat egiten bada, akats bat zuzentzeko adibidez, zerbitzarian liburutegia aldatu eta ondoren zerbitzaria berrabiaraztearekin nahikoa da. Aldiz, liburutegiak war fitxategien barnean badoaz, liburutegi hori erabiltzen duten aplikazio guztiak berreraiki (eraikitzea, labur azalduz, programa bat konpilatzea eta exekutagarria den jar, war edo ear formatuko fitxategi-bitarrean paketatzea da) eta berriz zerbitzarian instalatu behar dira akatsa zuzentzeko.
o Liburutegiak zerbitzari-mailan jarrita, liburutegi bakoitza zerbitzarian behin kargatzen da. Liburutegiak war barnean sartuz gero, liburutegi bat erabiltzen duen aplikazio bakoitzeko kargatuko da zerbitzariaren memorian. Beraz RAM memoriaren kontsumo efizienteagoa lortzen da liburutegiak zerbitzari-mailan jarriz.
Fitxategi-bitarra sortzea software baten aldaketa berri bat inplementatu behar den bakoitzean errepikatu beharreko prozesua da, proiektu guztientzako berdina dena. Beraz, denbora asko galtzen dute programatzaileek prozesu errepikakor honetan. Fitxategi-bitarra ondo ez sortzearen errua programatzaile bakoitzarena bada ere, prozesuak dituen arau eta baldintza ugariek prozesu konplexu batean bihurtzen dute. Eta aurretik aipatu den bezala, prozesu hau proiektu bakoitzeko egunean hainbat aldiz errepikatu daiteke. Ondorioz, oso ohikoa da akatsak maiz gertatzea. Honek ez du esan nahi, aplikazio eta liburutegi bakoitza bukatutzat ematen denean bezeroari akatsekin entregatzen zaionik. Baizik eta software bakoitza garapenean dagoen bitartean akats horiek asko zigortzen dutela garapen prozesua.
Beste arazo bat, ingurune lokalaren eta bezeroaren zerbitzariko ingurunearen artean dagoen desberdintasunak eragiten du. Inguruneak egoera ezberdinetan daudenez, gerta daiteke ingurune batean agertzen diren erroreak beste ingurune batean ez gertatzea. Inguruneak egoera ezberdinetan egotearen arrazoi nagusia, programatzaileak garatzen ari diren liburutegien kantitatea da. Izan ere, garapenean daudenez, liburutegi asko etengabe aldatzen ari dira, ondorioz, liburutegi bat aldatzen den bakoitzean liburutegi hori erabiltzen duten liburutegi eta aplikazioak garatzen ari diren programatzaile guztiei abisatu eta bertsio berria pasa behar zaie. Hori dela eta, bi aukera daude bezeroak programatzaile guztiei liburutegi berriak pasatzeko maiztasunean: 1) Garapen-inguruneko liburutegietan aldaketa bat dagoen bakoitzean programatzaile guztiei abisatzea eta liburutegi berria pasatzea. Aukera hau bideraezina da, liburutegiak uneoro aldatzen ari direnez, programatzaileek uneoro ingurune lokala garapen-ingurunekoarekin sinkronizatzen egongo liratekeelako, programatzeko denborarik izan gabe.
2) Bigarren aukera, bezeroak programatzaileei noizbehinka (egunean behin edo bitan) garapeninguruneko liburutegien zerrenda pasatzea da. Aukera honen abantaila da programatzaileek beren liburutegi eta aplikazioak programatzeko denbora izatea. Baina desabantaila gisa, ingurune lokalaren eta garapen-ingurunearen egoera denboraren zati handienean desberdina izatea suposatzen du, hau da, liburutegien bertsio berdinak ez izatea.
Bi aukera horien artean, bezeroak bigarrena erabiltzen du. Honen ondorioz, aurreikusi ezin diren akats asko ager daitezke bezeroaren zerbitzarietan, softwarearen garapen prozesua atzeratuz. Gainera, behin arazoa aurkituta dagoela, zaila da arazo hori ingurune lokalean erreproduzitzea, beraz zaila da jakitea noiz dagoen konponduta. Amaitzeko, egoera honetan garatzen diren softwareen fitxategi-bitarren bertsiorik ez da egiten. Hau da, iturri-kodean egiten den aldaketa bakoitza SVN sisteman identifikatuta dago, baina iturri-kode horretatik sortzen den fitxategi-bitarra ez. Ondorioz, ezin daiteke jakin zein den zerbitzarian instalatuta dagoen fitxategi-bitarrari dagokion iturri-kodearen bertsioa. Beraz, ezin da jakin iturrikodearen zein bertsiotan gertatu den erroreren bat eta zein dabilen ondo. Honek arazo ugari eragiten ditu: programatzaileek zaila dute zerbitzarian gertatutako erroreak erreproduzitzea beraien ingurune lokalean, edo aldaketa batean erroreren bat sartu bada software proiektu batean, zaila da berriz ere softwarearen aurreko bertsioa errekuperatzea. Fitxategi-bitar bat iturri-kode baten bertsioarekin erlazionatzeko, aukera erraz bat fitxategi-bitarraren izenean bertsioa edo identifikatzaile bat jartzea izango litzateke. Baina horrek ingurune lokaleko liburutegiak sinkronizatzen diren bakoitzean programatzaile bat garatzen ari den proiektu bakoitzaren Eclipse IDEko classpatha [10] birkonfiguratzea suposatuko luke. Horregatik, fitxategi-bitarrek beti izen bera dute.
3. Helburuak Proiektu honetan enpresa baten software berriak garatzeko prozesua hobetzea da. Aurretik aipatu den bezala, enpresa honek arkitektura bat definituta dauka, zeinetan aplikazioak programatzerakoan arau batzuk errespetatu eta teknologia zehatz batzuk erabili behar diren exekutatuko diren ingurunearekin bateragarriak izan daitezen. Beraz, proiektu honen helburua arkitektura hori errespetatzen duten aplikazioak garatzea ziurtatzen duen garapen-ingurune automatizatu bat diseinatzea da. Garapen-ingurunea [11] software produktuak sortzeko prozesu eta programazio tresnen multzoa da. Garapen-inguruneak prozesu eta tresna horiek koordinatzen ditu kodigoa konpilatzeko, testak exekutatzeko eta softwarearen fitxategi-bitarrak sortzeko besteak beste. Funtzio nagusiak horiek izaten badira ere, garapen-ingurune batek beste hainbat gauza egin ditzake, adibidez, kodigoa aztertu errepikatutako kodigoa aurkitzeko. Garapen-ingurunea aipatzen denean ez da garapen-ingurune integratuarekin (IDE edo Integrated Development Environment [9]) nahastu behar. IDE bat, aurretik aipatu den bezala, programatzaile bakoitzak bere ingurune lokalean programatzeko erabiltzen duen softwarea da. Adibidez, aurretik aipatutako Eclipse, ingurune lokalean programatzaileek erabiltzen duten softwarea. Proiektu honetan diseinatuko den garapen-ingurunea ere ez da arkitekturak definitzen duen garapen-ingurunearekin nahastu behar. Arkitekturako garapen-ingurunea garatutako liburutegi eta aplikazioak probatzeko erabiltzen den zerbitzari bat da. Aldiz, proiektu honetan diseinatuko den garapen-ingurunea, liburutegi eta aplikazio horiek garatzea ahalbidetzen duen ingurune bat da.
Arkitektura errespetatzea esaten denean, garapen-inguruneak ondorengo puntuak bermatu behar dituela esan nahi da: WebSphere Application Server motako zerbitzari batean exekutatuko direnez garapeningurune honetan sortutako aplikazioak, aplikazioen kasuan ear motako fitxategi-bitarretan eta liburutegien kasuan jar motako fitxategietan paketatzen direla ziurtatu behar du inguruneak.
Arkitekturak zerbitzariaren WAS 8.5 bertsioa zehazten duenez, honek funtzionatzeko Java 7 bertsioa behar da. Beraz, garapen-inguruneak bai aplikazioak eta baita liburutegiak JDK 7rekin konpilatu beharko ditu. Ondorioz, Javan idatzitako programak direla ere bermatu beharko du.
Arkitekturan azaldu denez, liburutegiak zerbitzari mailan doaz (aplikazioen barnean joan beharrean). Garapen-inguruneak aplikazio bakoitzaren barruan liburutegirik sartzen ez dela ziurtatu behar du.
Liburutegiak aplikazioen barnean ez doazenez, garapen-inguruneak aplikazio bakoitza exekutatu ahal izateko zerbitzarian instalatu behar diren liburutegiak eskaini behar ditu.
Arkitekturak aplikazioek erabili ditzaketen liburutegiak zehazten dituenez, garapeninguruneak ziurtatu behar du arkitekturak zehaztutako liburutegiak erabiltzen direla, eta ez beste edozein. Honi esker, aplikazio eta liburutegien arteko bateragarritasuna bermatuz.
Garapen-inguruneak zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien informazioa eskaini behar du: zein liburutegi diren eta liburutegi bakoitzaren bertsioa zein den. Honek, programatzaileek beraien ordenagailuetan zerbitzariko egoera ahalik eta berdinen erreproduzitzea errazten du.
Proiektuetako fitxategi guztiek UTF-8 kodifikazioa erabiltzen dutela bermatu behar du garapen-inguruneak.
Garapen-ingurunea automatizatua izan behar dela aipatzen denean, programatzaileak softwareak idazteaz bakarrik arduratu behar direla esan nahi da. Ondorioz, ondorengo prozesuak automatikoki gauzatu behar ditu: Arkitekturako arauak betetzen direla ziurtatu. Garapen-inguruneak arkitekturako arauak betetzen diren egiaztatuko du softwarea eraikitzerakoan, programatzaileak arau bakoitza betetzen dela banan bana egiaztatu gabe.
Zerbitzarian instalatu daitezkeen garatutako liburutegi eta aplikazioen fitxategi-bitarrak sortu (jar eta ear fitxategiak).
Sortutako fitxategi-bitarrak zerbitzarian instalatu.
Software proiektuen bertsioak egitea. Hasierako egoeran ez da software proiektuen bertsiorik egiten, ondorioz, ezin da zehatz jakin zerbitzarian instalatutako liburutegi eta aplikazioen iturri-kodea zein den. Hau da, software proiektu bat zerbitzarian instalatu ondoren garatzen jarraitzen da, beraz, iturri-kodea aldatzen doanez, ezin daiteke jakin zein den zerbitzarian instalatuta dagoen iturri-kodea. Ondorioz, zerbitzarian proiektu baten aldaketa berriak instalatu eta errore batengatik aurreko bertsiora itzultzeko modurik ez dago (ezin da aurreko bertsioa errekuperatu).
Arkitektura bermatu eta automatizatua den garapen-ingurune bat garatzeaz gain, proiektu honek ondorengo helburuak ere baditu: Softwareen eraikuntza programatzaileen eskuetan ez geratzea. Izan ere, hasierako egoera zein den azaldu den moduan, gaur egun programatzaileek sortzen dituzte zerbitzarietan instalatuko diren softwareen fitxategi-bitarrak. Horrek testak pasatzea eta arkitekturako arauak errespetatzea beraien menpe uzten dute. Ondorioz, bezeroak ezin du ziurtatu zerbitzarian instalatuko dituen softwarea egokia den, ezta instalatzen duen softwarea biltegian gordetakoa den.
Softwareen kodigoa biltegiratzeko sistema bat eskaini behar du. Gaur egun, bezeroak softwarearen kodigoa biltegiratzeko Subversion izeneko sistema bat dauka. Subversion [6] softwarearen bertsioa kontrolatzeko sistema bat da, hau da, softwareen iturri-kodea gordetzeaz gain, softwarean egiten diren aldaketa guztien historiko bat gordetzen duen sistema bat da. Bezeroak, biltegiratze sistema hau garapen-ingurunerako egokia den aztertzea nahi du, edo besteren bat egokiagoa den begiratzea.
Proiektu honen bezeroak garapen-ingurunea ez du aplikazio gutxi batzuk bakarrik garatzeko erabiliko, baizik eta 400 aplikazio eta 300 liburutegi inguru garatzeko erabiliko du. Horregatik, garapeninguruneak software kantitate horrekin arazorik ez duela izango ziurtatu behar da. Gainera, software proiektu guzti horiek konfidentzialak dira, beraz iturri-kodea eta fitxategi-bitarrak biltegi publikoetan gordetzea saihestu behar da.
4. Onurak Proiektu honen onurak bi taldetan sailkatu daitezke: onura teknikoak eta onura ekonomikoak. 4.1. Onura teknikoak Proiektu honetan diseinatutako garapen-ingurunearen onura nagusiak teknikoak dira. Alde batetik, software aplikazioak modu eraginkor batean garatzea ahalbidetuko du. Izan ere, garapen-ingurunea automatizatua izateak programatzaileak softwareak garatzeaz bakarrik arduratzea eragingo du. Hau da, softwarea eraikitzeko prozesuan garapen-ingurunea ondorengo eginkizunetaz arduratuko da programatzailearen beharrik izan gabe: Testak exekutatu eta denak pasatzen dituela ziurtatu.
Zerbitzarian instalatu daitezkeen softwarearen fitxategi-bitarrak sortu.
Fitxategi-bitarrak zerbitzarian instalatu.
Eginkizun horiek automatikoak izateak programatzaileari ardura kentzen dio. Ondorioz, software baten garapeneko prozesuak ez dira programatzailearen menpe geratzen. Honen onurak ondorengoak dira: Testak maizago exekutatzen eta pasatzen direla ziurtatuko da. Horren ondorioz, softwareak dituen akatsak lehenago identifikatuko dira. Akatsak geroz eta lehenago identifikatu, konpontzea errazagoa eta merkeagoa izango da, eta eragin txikiagoa izango du.
Testekin gertatzen den bezala, arkitekturako arauak betetzen direla eta teknologia errespetatzen dela maizago egiaztatuko da. Modu berean, arazoren bat egotekotan, geroz eta lehenago identifikatu arazoa, eragina txikiagoa izango da, eta zuzentzeko errazagoa eta merkeagoa izango da.
Aplikazio eta liburutegietan egindako aldaketa edo hobekuntzak maiztasun handiagoarekin instalatuko dira zerbitzarian. Horren ondorioz, alde batetik exekuzio probak egitea azkartu, sinplifikatu eta erraztuko da; eta bestetik, aplikazioak azken erabiltzaileentzat prest egotea azkartuko da.
Beste onura bat, garapen-inguruneak zerbitzariaren egoera zehatza jakitea ahalbidetzen duela da. Hau da, garapen-inguruneak zerbitzarian instalatuta dauden liburutegi guztien informazioa emango du: zein liburutegi den eta liburutegiaren zein bertsio den. Honi esker, software baten erroreren bat agertzen bada zerbitzarian exekutatzen ari den bitartean, programatzaileek beraien ekipo lokaletan errorea erreproduzitzea erraztuko du. Ondorioz, errorearen konponbidea azkartuko da.
4.2. Onura ekonomikoak Proiektu honek ez ditu irabazi ekonomikoak zuzenean ekarriko. Baina arkitektura honekin, aplikazioak modu eraginkorragoan garatzea ahalbidetuko duenez, programatzaileak aplikazioa programatzeaz bakarrik arduratu beharko dira, aplikazioen garapeneko kudeaketa diseinatutako garapen-inguruneari utziz. Horrela, programatzaileek denbora eta esfortzu guztiak programatzen jarriko dituzte, denbora asko aurreztuz programatzea ez diren eginkizunetan. Ondorioz, hauen orduko kostuari etekin hobea atera ahalko dio bezeroak. Gainera, garapen-ingurunea automatizatua izanik, arkitekturako zein bestelako edozein errore azkarrago identifikatu ahal izango dira. Ondorioz, errore horiek eragin dezaketen galera ekonomikoak minimizatzen dira. Izan ere, onura teknikoetan aipatu den bezala, erroreak gero eta lehenago identifikatu, hauek konpontzea askoz ere errazagoa eta merkeagoa da. Onura ekonomikoekin amaitzeko, garapen-ingurune honen bidez aplikazioak zerbitzarietan modu automatiko batean instalatuko dira. Horri esker, alde batetik aplikazioen merkaturatze denbora bizkortuko da hasierako inbertsioa lehenago errekuperatuz. Bestetik, merkaturatutako aplikazio batean akatsak identifikatuz gero, konponketa ere berehala merkaturatuko litzateke, galera minimizatuz. Hau da, mantentze lanen kostua txikitzea lortuko da.
5. Artearen egoera Atal honetan, software bertsioak egiteko sistemen, etengabeko integrazioa inplementatzen duten sistemen eta software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnen artearen egoera aztertuko da. 5.1. Software bertsioak egiteko sistemak Software proiektuen bertsioak kudeatzearen arazoa 70. hamarkadaren hasieran agertu zen, programatzaileak bertsio ezberdinak eskuz kudeatzea bideraezina zela ohartu zirenean. Arazo horri irtenbidea emateko, 1972. urtean Source Code Control System [12] edo SCCS sistema agertu zen. Sistema hura gai zen fitxategi indibidualak biltegiratzeko (proiektu osoak ezin ziren biltegiratu) eta horien kontrol sinplea egiteko: zein aldaketa egiten ziren eta nork egiten zituen gordetzen zen. Baina bazituen arazo batzuk: aldaketa bat egiten zenean zaila zen esatea zer aldatu zen eta noiz aldatu zen, eta biltegiratzeak bertsio bakoitzean aldaketak bakarrik gorde beharrean fitxategi osoak gordetzen zituenez, espazio asko behar zen. Arazo horiek izan arren, ondo inplementatutako soluzio bat zen eta horregatik gaur egun ere erabilia da. SCCS sistemak 1982. urtera arte monopolioa izan zuen. Urte horretan monopolio horri aurre egiteko Revision Control System [13] edo RCS sistema agertu zen. SCCS sistemarekiko bazituen hobekuntza batzuk: erabiltzaile-interfaze errazago bat eskaintzen zuen eta azkarragoa zen. Baina desabantaila gisa, alde batetik ez zuen proiektu osoekin lan egiten uzten (fitxategi indibidualak) eta bestetik, ez zuen hainbat erabiltzaile fitxategi berarekin aldi berean lan egiten uzten. Aipatutako bi sistemek gabezia handiak dituzte: biltegiek fitxategi bakarra onartzen dute, proiektu osoak ezin dira biltegiratu, eta ez dute uzten fitxategi beraren gainean erabiltzaile bat baino gehiago aldi berean lanean aritzen. Hori dela eta, software bertsioak egiteko sistemen bigarren belaunaldia agertu zen. Bigarren belaunaldian, fitxategi-zuhaitzak biltegiratzea ahalbidetu eta biltegi zentralak agertu ziren. Fitxategi-zuhaitzak biltegiratzeak proiektu osoak biltegiratu daitezkeela suposatzen du, fitxategi bakoitza indibidualki biltegiratu beharrean. Biltegi zentralak, Internetez iritsi daitezkeen zerbitzarietan instalatzen diren biltegiak dira, horrela, sarbidea daukan edozein erabiltzailek erabil ditzake biltegi hauek. Biltegi zentralei esker, ordenagailu ezberdinetan dabiltzan programatzaileek proiektu bera aldi berean programatu dezakete. Baina biltegi hauetan eragiketak egin ahal izateko, biltegi zentralera konektatuta egon behar da. Lehen belaunaldiko software bertsioak egiteko sistemaren eta biltegi zentraleko sistemen arteko ezberdintasuna ondorengo irudian azter daiteke:
Irudia 2: Biltegi isolatuen eta biltegi zentralen eskemak Bigarren belaunaldi honi 1990. urtean agertzen den Concurrent Versions System [14] edo CVS sistemak ematen dio hasiera. CVS sistemak biltegiratutako softwarearen bertsio ezberdinak modu efiziente batean kudeatzeko gai da, eta adarkatze (ezagunagoa den ingelesezko branching) eta fusio (ezagunagoa den ingelesezko merging) funtzionalitateak inplementatzen ditu. Adarkatzea biltegiratutako software bertsio batetik beste bide bat jarraituko duen "adar" bat ateratzea da, hau da, bertsio bat adarkatu ondoren software baten bi bertsio ezberdin daude, bakoitzak bere bidea izango duena, bere aldaketekin. Adarkatze prozesua ondorengo irudian azter daiteke:
Irudia 3: Adarkatze prozesua Fusioa berriz, adarkatzearen kontrako prozesua da. Hau da, software baten bi bertsio ezberdin (noizbait adarkatutako softwarea) juntatzea bertsio berri bat sortuz. Aurreko irudiarekin jarraituz, ondorengo irudian azter daiteke fusio prozesua:
Irudia 4: Adarkatzea eta fusioa Hala ere, CVS sistemak baditu hainbat eragozpen: aipagarriena eragiketa asko egiteko biltegia blokeatu behar duela da. Ondorioz, software proiektu berean hainbat erabiltzaile ari badira lanean, gainontzeko erabiltzaileak denbora batez lan egin ezin dutela uzteko arriskua dago. Bigarren belaunaldi honetan aipagarria den beste sistema bat 2000. urtean agertu zen Subversion [6] edo SVN izeneko sistema da. SVNek horrelako sistemak modu masiboan erabiltzea eragin zuen programatzaileen artean. SVNren ekarpen nagusia aurreko sistemek zituzten akatsak konpontzea izan zen: biltegi zentralizatua erabiltzen zuen, baina fitxategi-zuhaitzak modu efizientean kudeatzen zituen, eta adarkatze eta fusio bezalako eragiketa konplexuak arazorik gabe erabil zitezkeen, hau da, eragiketa konplexuak biltegia gainontzeko erabiltzaileentzat blokeatu gabe egin zitezkeen. Amaitzeko, hirugarren belaunaldi bat dago. Belaunaldi honetako desberdintasun nagusia biltegi zentralak izan beharrean, deszentralizatutako biltegiak [15] agertzen direla da. Deszentralizatutako biltegietan erabiltzaile bakoitzak bere biltegia dauka, beraz proiektu bera hainbat biltegitan egon daiteke. Programatzerakoan erabiltzaile bakoitzak bere biltegiarekin egiten du lan, software bertsioak egiteko eragiketa guztiak bere biltegian eginez. Aldaketa nahikoa egin ondoren eta hauek ontzat ematen direnean, gainontzeko erabiltzaileen biltegira igo daitezke aldaketak. Horrez gain, programatzaile batek beste erabiltzaile batek egindako aldaketak eduki nahi baditu, aldaketak beste erabiltzailearen biltegitik bere biltegira jaisteko aukera dauka. Biltegi deszentralizatuen adibide bat ondorengo irudian azter daiteke:
Biltegi deszentralizatuen abantaila nagusia, lan egiteko edozein modutara egokitzen dela da. Software bertsioak egiteko eragiketa guztiak Internetera edo biltegi zentralera konektatu gabe egin daitezke. Eta biltegi zentralik egotea ez denez beharrezkoa, elkarri konektatuta (Internet bidez edo sare lokal batean) dauden bi programatzailek iturri-kodea arazorik gabe trukatu eta garatu dezakete. Beste aukera bat biltegietako bat biltegi zentrala izatea da. Kasu honetan, programatzaile bakoitzak bere biltegia du bere ordenagailuan, baina biltegi horiek beste biltegi zentral batekin daude komunikatuta. Programatzaile bakoitzak software proiektu baten iturri-kodea biltegi zentral horretatik kopiatzen du bere biltegira, bere biltegian lan egiten du, eta nahi duenean egindako aldaketak biltegi zentralera igotzen ditu beste programatzaileek aldaketak jaso ditzaten. 5.2. Etengabeko integrazioa Hiru praktika ezberdin daude, elkarren artean lotura handia dutenak: etengabeko integrazioa (Continuous Integration) [20], etengabeko entregatzea (Continuous Delivery) [21] eta etengabeko publikazioa (Continuous Deployment) [21]. 5.2.1. Etengabeko integrazioa Lehenengo praktika hau, software proiektu baten iturri-kodean egiten den aldaketa bakoitzean, automatikoki testak exekutatzean, bai banakako testak eta bai integraziokoak, eta softwarea eraikitzean oinarritzen da. Etengabeko integrazioaren helburu nagusiak ondorengoak dira: Erroreak azkarrago aurkitu eta konpontzea
Softwareen eguneraketak balidatzeko eta publikatzeko denbora txikitzea
Ohikoa da software proiektu berdina garatzen ari diren programatzaileek bakoitzak bere aldetik lan egitea. Honek, normalean programatzaileek denbora luzez bakoitzak bere kabuz lan egitea eragiten du, bakoitzak bere lana amaitzean, denen lana elkarbanatzeko beharra egonik. Horrela lan egiteak, denen lana elkarbanatzea konplikatu eta luzatzea eragiten du. Arazoa handitu egiten da konpondu gabeko erroreak metatuz joaten direnean. Honek guztiak, software baten eguneraketak prestatzea eta bezeroei entregatzea zailtzen du. Etengabeko integrazioan, programatzaile bakoitzak egindako aldaketak software bertsioak egiteko sistema bateko biltegira igotzen dira. Biltegira aldaketaren bat igotzean, etengabeko integrazioko sistemak aldaketa horiek detektatu eta automatikoki testak exekutatzen ditu, horrela errore funtzionalak edo integrazioko erroreak detektatzen dira berehala. Aipatzekoa da, etengabeko integrazioan testak exekutatu ahal izateko, lehendabizi programatzaileek test horiek idatzi behar dituztela. Beraz, etengabeko integrazioaren bidez detektatzen diren erroreak programatutako testen araberakoak izango dira. Gauza bera gertatzen da etengabeko entregatzean eta etengabeko publikazioan. 5.2.2. Etengabeko entregatzea Etengabeko entregatzea etengabeko integrazioa baino haratago doan praktika bat da. Praktika honekin, proiektu baten iturri-kodean aldaketak egiten direnean, automatikoki proiektua eraiki eta
testak exekutatzen dira etengabeko integrazioan egiten den bezala. Baina hori egin ondoren, eraikitzerakoan sortutako fitxategi-bitarra probako zerbitzari batean instalatu eta bertan test batzuk exekutatzen ditu, horrela, produkziorako prest utziz. Honi esker, software proiektuaren bertsio bat beti prest egoten da produkziorako. Software proiektu bat produkziorako prest utzi aurretik, nahi adina probako zerbitzari ezberdinetan exekutatu daitezke testak. Zerbitzari bakoitza egoera ezberdinetan egon daiteke, horrela softwarea ingurune ezberdinetarako prest dagoela ziurtatzen da. Hala ere, praktika honetan, software bat produkzioko zerbitzari batean instalatu aurretik programatzaile batek onartu behar du, beraz hori ez dago automatizatuta. Etengabeko entregatzearen onura, etengabeko integrazioaren aldean, testen automatizazioa banakako testak baino haratago doazela da, proiektu bat ingurune ezberdinetan testeatuz. Test hauek edonolakoak izan daitezke: integrazio-testak, kargako-testak, etab. Gainera, programatzaileek probetako ingurune batean liburutegia exekutagarri izaten dute probak egiteko. Praktika honi esker, software baten eguneraketak sakonago balioztatzen dira. 5.2.3. Etengabeko publikazioa Etengabeko publikazioa, ia etengabeko entregatzearen berdina da. Desberdintasun bakarra, proiektu baten test guztiak exekutatu ondoren produkzioko zerbitzari batean instalatzeko programatzaile baten beharrik ez dagoela da. Hau da, software bat produkzioko zerbitzari batean instalatzeko prozesua ere automatizatuta dago. Beraz, praktika honen bidez, software proiektu batean aldaketak egiten direnean, dena ondo joanez gero, proiektu hori produkzioko zerbitzarian instalatzen da. 5.3. Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna Software proiektu bat eraikitzearen helburu nagusia, iturri-kode batetik abiatuta makinek ulertu eta exekutatu dezaketen fitxategi-bitarra sortzea da. Helburu nagusia hori bada ere, eraikuntzan beste hainbat prozesu egiten dira, batzuk beharrezkoak direnak, eta beste batzuk aukerazkoak. Adibidez, iturri-kodea konpilatzea (beharrezkoa) eta testak exekutatzea (aukerazkoa). Hasiera batean, eraikuntzako prozesu bakoitza exekutatzeko tresna bat erabili behar zen. Gainera, prozesu bakoitza exekutatzen zen bakoitzean modu ezberdin batean exekutatu zitekeen. Izan ere, ez zegoen prozesu horiek nonbait konfiguratzeko modurik beti modu berean exekutatu ahal izateko. Arazo hori konpontzeko sortu ziren software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnak. Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko lehenengo tresna 1976. urtean agertu zen. Make [22] izena zuen tresnak, eta honek Makefile izeneko fitxategi batean software bakoitza nola konpilatu behar zen definitzen zuen. Software proiektuen tamaina hazi ahala, konpilatu beharreko fitxategi kantitatea ere hazi egin zen, ondorioz, konpilatze prozesua geroz eta konplexuagoa bihurtu zen. Horregatik agertu zen honelako tresnen beharra. Make tresnaren funtzionalitateen artean ondorengoak dira nagusiak: Software baten azken erabiltzaileak softwarea instalatzea ahalbidetzen zuen, erabiltzaileak softwarea nola instalatu behar zen jakin gabe.
Software baten eguneraketa bat dagoenean, aktualizatu behar diren fitxategiak zeintzuk diren kalkulatzeko gai da. Gainera, aktualizatu beharreko fitxategien ordena automatikoki zehazten
du. Honi esker, iturri-fitxategi batzuk aldatzen direnean ez du proiektu guztia konpilatzen, baizik eta aldaketa horiek jasaten dituzten fitxategiak bakarrik konpilatzen ditu.
Make ez da softwarea eraikitzeko funtzioetara bakarrik mugatzen. Softwarea eraikitzeaz gain, paketeak instalatu, desinstalatu edota errepikatzen den edozein funtzio automatizatzeko balio du.
Urteak pasa ahala, software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnen aukera handituz joan da. Honekin batera, horrelako tresnek funtzionalitate gehiago inplementatu dituzte. Proiektu honen bezeroak garatzen dituen aplikazio eta liburutegiak Java lengoaian garatzen direnez, Java lengoaian idatzitako proiektuak eraikitzeko tresnak zeintzuk diren ezagutzea beharrezkoa da. Horregatik, Java proiektuen tresnen artearen egoera aztertu da. Gaur egun, Java ekosistema hiru tresnek dominatzen dute: Ant + Ivy [23], Maven [24] eta Gradle [25]. 5.3.1. Ant + Ivy Ant software proiektuak eraikitzeko tresnen artean lehenengo tresna "modernoa" izan zen. 2000. urtean agertu zen Unix sistemetako Make tresna ordezkatzeko, izan ere, azken honek arazo asko zituen Unix sistemetan. Denbora laburrean Java proiektuak eraikitzeko tresna ezagunenean bilakatu zen. Aspektu askotan Make-ren antzekoa da, baina Ant Java lengoaian dago inplementatuta. Ondorioz, Java plataforma beharrezkoa du exekutatu ahal izateko. Ikasteko zailtasun kurba txikia dauka, ondorioz, edozeinek erabil dezake prestakuntza handirik gabe. Ant prozeduren programazioan [26] oinarritzen da. Urteen poderioz, tresna hobetua izan da pluginak onartzeko gaitasunari esker. Ant tresnaren desabantaila nagusia eraikuntza-konfigurazioa XML formatuko fitxategietan egiten dela da. Izan ere, XML fitxategiek estruktura hierarkikoa izanik, ez dira egokiak prozeduren programaziorako. Gainera, Ant-en XML fitxategiak kudeatzeko oso zailak bihurtzen dira proiektuak txikiak ez direnean. Urteak aurrera egin ahala, software proiektuek erabiltzen dituzten liburutegiak internetez lortzeko funtzionalitatea inplementatzeko beharra agertu zen. Hau da, orain arte proiektu batek behar zituen liburutegiak programatzaileak eskuz hornitu behar bazituen, orain programatzaileek proiektuek behar dituzten liburutegiak zerrendatu eta tresna bat arduratzen da Internetez deskargatzeaz eta proiektua hornitzeaz. Horretarako, Ant-ek Apacheren Ivy tresna inplementatu zuen 2004. urtean. 5.3.2. Maven Maven 2002. urtean agertu zen. Bere helburu nagusia programatzaileek Ant-ekin edukitzen zituzten arazo nagusiak konpontzea zen. Mavenek Antek bezala, XML formatuko fitxategiak erabiltzen ditu proiektuen eraikuntza konfiguratzeko. Baina Anten zeregin bat egiteko komandoak idatzi behar diren bitartean, Mavenen exekutatu beharreko zereginak jartzen dira ezer programatu gabe. Maveneko zereginei helburuak (ingelesezko "goal") deitzen zaie, eta besteak beste konpilatzeaz, testak exekutatzeaz eta fitxategi-bitarrak sortzeaz arduratzen dira. Hau da, Maveneko XML fitxategian helburu bat idazten denean, Mavenek helburu hori betetzeko plugin bat dauka, eta plugin hori arduratzen da helburu hori betetzeaz. Mavenek ekarri zuen berrikuntza nagusia menpekotasunak (menpekotasunak proiektu batek erabiltzen dituen liburutegiak dira, eta ingelesez dependency esaten zaio) Internet bidez lortzea izan
zen, aurrerago Antek Ivy bitartez inplementatu zuena. Berrikuntza honek softwarea elkarbanatzeko modua aldatu zuen.
Mavenen beste abantaila bat bere bizi-zikloa [27] da. Mavenen bizi-zikloak hainbat fase ditu, fase bakoitzean aurretik aipatutako "helburuak" exekutatzen direlarik. Bizi-ziklo honi esker, fase bat exekutatzeko lehendabizi aurreko fase guztiak exekutatzen dira. Adibidez, fitxategi-bitarra sortu nahi bada, aurretik beharrezkoa da iturri-kodea konpilatzea, beraz, "package" fasea (fitxategi-bitarra sortzeko fasea) exekutatu nahi badugu, Maven arduratzen da aurreko fase (eta ondorioz, "helburu") guztiak exekutatzeaz. Honek, konfigurazioa asko sinplifikatzen du. Baina desabantaila gisa, konfigurazioan malgutasuna galtzen da. 5.3.3. Gradle Gradle 2012. urtean agertu zen eta azkenengo urteetan indarra hartzen ari den tresna da. Adibide gisa, Googlek Gradle erabiltzen du Android OSrako lehenetsitako eraikuntza tresna gisa. Gradlek ez du XML formatuko fitxategiak erabiltzen, baizik eta Groovyn [28] oinarritutako beste lengoaia bat erabiltzen du. Izan ere, helburuetako bat Maveneko XML fitxategiak atzean uztea du. Honi esker, Gradleko konfigurazio fitxategiak Mavenekoak eta Antekoak baino laburragoak eta garbiagoak dira. Gainera, Mavenen antzera, Gradlek ere bizi-ziklo bat dauka definituta, baina honen konfigurazioak Mavenekoak baino malgutasun handiagoa eskaintzen du. Hasiera batean, Gradlek menpekotasunak ebazteko Ivy erabiltzen bazuen ere, aurrerago bere inplementazio propioa garatu du.
6. Diseinuaren lehenengo hurbilketa Atal honetan, aurretik zehaztu diren arazoei irtenbidea eman eta helburuak nola beteko diren azalduko da. Horretarako, artearen egoeran egindako azterketa kontutan hartuko da. 6.1. Software bertsioak egiteko sistema Softwareen iturri-kodea biltegiratzeko software bertsioak egiteko sistema bat erabiltzea proposatzen da. Orain arte SVN biltegi bat erabiltzen zen, baina proiektu honetan SVNrekin jarraitzea edo beste sistema modernoago bat erabiltzea egokiagoa den aztertu da. Azterketa hau alternatiben analisien atalerako utziko da. 6.2. Etengabeko integrazioa Artearen egoera atalean, etengabeko integrazioan maila ezberdinak daudela ikusi da. Azkeneko maila etengabeko publikazioa izan da, baina proiektu honetarako ez da egokia. Izan ere, software bat oso ondo probatuta egon behar da produkzioko ingurunera joan aurretik. Proiektu honen bezeroaren kasuan, langile gutxi batzuk bakarrik daukate produkzioko ingurunean zein liburutegi eta aplikazio instalatuko diren erabakitzeko ardura. Etengabeko entregatzeari dagokionez, proiektu honen testuingurua erreparatuz, software bera garatzen aldi berean programatzaile asko egon daitezke. Honen ondorioz, proiektu baten biltegira aldaketa ugari denbora tarte labur batean igotzen dira. Horregatik, aldaketa bat igotzen den bakoitzean ez da praktikoa softwarea arkitekturan definitutako garapeneko inguruneko zerbitzarira igotzea. Horregatik, batzuetan etengabeko entregatzea egin nahiko da, baina beste batzuetan etengabeko integrazioarekin nahikoa izango da. Horregatik, bien arteko nahasketa bat egin da: lehenetsitako moduan etengabeko integrazioa erabiliko da, eta nahi izanez gero, etengabeko entregatzea erabiltzeko aukera eskainiko da. Kasu guztietan, produkzioko ingurunean instalatzeko prozesua proiektu honetatik kanpo geratuz. 6.2.1. Zein arazo konpon ditzake etengabeko integrazioak Behin etengabeko integrazioa zer den eta bere onurak zeintzuk diren ikusita, zein arazo konpontzen dituen eta proiektu honetan zein helburu betetzeko erabiliko den zehaztuko da. Etengabeko integrazioak konpontzen duen arazo nagusia softwareen eraikuntza automatizatzea da. Hau da, software bertsioak egiteko sistema batean biltegiratuta dagoen proiektu baten iturri-kodea jaitsi eta eraiki egiten du. Horri esker, programatzaileek ezin dute eskurik sartu proiektuaren eraikuntzan, eta ondorioz, etengabeko integrazioan sortzen diren fitxategi-bitarrak software bertsioak egiteko sisteman biltegiratutako iturri-kodearekin koherentea dela ziurtatzen da. Eraikuntza automatizatzeaz gain, proiektu bakoitzaren iturri-kodearekin nahi dena egitea ahalbidetzen du etengabeko integrazioak. Horri esker ondorengo helburuak bete daitezke: Behin software baten iturri-kodea jaitsita, eraiki aurretik proiektuak arkitekturako arauak betetzen dituela ziurtatu daiteke. Baina horretarako, beharrezkoa izango da arau horiek balidatzeko sistema bat sortzea.
Softwarearen fitxategi-bitarra sortu ondoren, fitxategi-bitar horren bertsioa egin eta zerbitzarian instalatzea. Etengabeko integrazioa hau egiteko gai ere bada, baina horretarako tresnak garatu behar zaizkio.
6.2.2. Etengabeko integrazioa inplementatzea Garapen-ingurune batean etengabeko integrazioa inplementatzeko modu nagusia aplikazio bitartez da. Hainbat aplikazio existitzen dira garapen-ingurunean muntatu daitezkeenak, adibidez: Jenkins [29] / Hudson [30], Travis CI [31], etab. Software hauek alternatiben analisian aztertuko dira. 6.3. Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna batekin software baten eraikuntza nolakoa izan behar den deskribatzen da eta ondoren, tresnak softwarea deskribapen horren arabera eraikitzen du. Deskribapena edo konfigurazioa nola egiten den tresnaren arabera aldatzen da, baina normalean software barneko fitxategi batean deskribatzen dira software horren eraikuntzan exekutatu behar diren prozesuak. Horrela, konfigurazio fitxategi horrekin eraikitzen diren proiektu guztiak era berean eraikitzea ziurtatzen da. Software baten eraikuntzan konfiguratu daitekeenaren artean ondorengoak daude besteak beste: Konpilatzeko erabiliko den konpiladorea.
Zein liburutegi erabiliko diren konpilatzeko eta testak exekutatzeko.
Fitxategi-bitarrean zer sartu behar den. Honen bidez, fitxategi-bitarra sortzerakoan iturrikodeko fitxategi batzuk baztertu daitezke. Adibidez, .jar fitxategiak ez sartzea .war fitxategien barnean.
Zein motatako fitxategi-bitarra sortu behar den. Adibidez, Java proiektuen kasuan, jar, war edo ear. Horrez gain, tresnaren arabera, beste gauza asko egin eta konfiguratu daitezke. Eta proiektu baten eraikuntza prozesuan egin nahi dena existitzen ez bada, tresna askok plugin berriak garatzea ahalbidetzen dute, aukerak infinituak izanik. Horrelako tresna baten onurak ondorengoak dira: Software baten eraikuntzako prozesuak konfiguratzea ahalbidetzen du. Hala nola, testak exekutatu behar diren ala ez, jar, war edo ear motako fitxategiak sortu behar diren, zein konpiladore erabili behar den, etab.
Software bat beti modu berean eraikitzea ahalbidetzen du. Horrelako tresnak, besteak beste, ondorengoak dira: Maven [24], Gradle [25] eta Ant + Ivy [23]. 6.3.1. Zein arazo konpon ditzake software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnak Atal honetan, software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnak, proiektu honetan zehaztutako zein arazo konpondu eta zein helburu betetzeko erabiliko den aztertuko da. Konpontzen dituen arazoak ondorengoak dira: Konpilatzeko erabili den konpiladorea arkitekturak zehaztutakoa izatea.
Arkitekturak definitutako liburutegiak erabiltzea softwarea konpilatzeko eta testak exekutatzeko.
Konpilatzerako orduan arkitekturak definitutako kodifikazioa erabiltzea.
Testak exekutatzea ziurtatzea.
Softwarea exekutatzeko zerbitzarian instalatu behar diren liburutegiei buruzko informazioa eskaintzea.
Software baten eraikuntza guztiak berdinak izatea, programatzailearen eskutan utzi gabe eraikuntza prozesua.
Zerbitzarian instalatu beharreko fitxategi-bitarra sortzea: jar motako fitxategiak liburutegien kasuan eta ear motako fitxategiak aplikazioen kasuan.
Fitxategi-bitarraren barnean liburutegiak ez sartzea.
Bezeroaren zerbitzarian instalatu behar diren liburutegien informazioa eskaintzen duenez, informazio hori erabili daiteke programatzaileek bezeroaren zerbitzarien egoera erreproduzitzeko beraien ingurune lokaletan.
Eraikitzen den software bakoitzari bertsio bat ematea. Hala ere, kontutan eduki behar da, nahiz eta software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna bat erabili, bezeroaren zerbitzarietan instalatzen diren fitxategi-bitarrak programatzaile bakoitzak bere ingurune lokalean eraikitakoak izaten jarraitzen duen bitartean, bezeroak ezin duela ziurtatu berak zehaztutako konfigurazioa erabili denik fitxategi-bitarra sortzeko. Horregatik, beharrezkoa da tresna hau etengabeko integrazioa inplementatzen duen aplikazioan erabiltzea. Hau da, helburuak ondo betetzeko, ondorengo prozesua jarraitu beharko da: 1. Proiektu baten iturri-kodean aldaketa bat egon denean, etengabeko integrazioko aplikazioak detektatu eta eraikuntza prozesua hasiko du. 2. Eraikuntza prozesuan, etengabeko integrazioko aplikazioak proiektuaren iturri-kodea jaitsiko du. 3. Iturri-kodea jaitsita, software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnaren bidez proiektua eraikiko du aplikazioak. 6.4. Software bertsioak egiteko mekanismoa Software proiektuetako iturri-kodearen aldaketa ezberdinak identifikatzeko bertsioak egiteko edo izendatzeko mekanismo bat proposatzen da atal honetan. Bi bertsio mota ezberdinduko dira: snapshot bertsioak eta release bertsioak. Garapen egoeran dauden softwareek snapshot bertsioa izango dute, eta aldaketa multzo bat ontzat ematen denean softwareari release bertsioa emango zaio. Hau da, release bertsioak software baten egoera egonkorra dela esan nahiko du. Beraz, zerbitzarian instalatzen den software proiektu guztiak release bertsioa izan beharko dute.
Adibidez, programatzaile bat software berri bat garatzen hasten denean, softwareari 1.0.0-SNAPSHOT bertsioa emango dio. Bertan nahi adina aldaketa egingo ditu, eta egin dituen aldaketak ontzat ematen dituenean eta zerbitzarian instalatu nahi dituenean, 1.0.0 bertsioa amaitu duela suposatuko da. Beraz, 1.0.0-SNAPSHOT bertsiotik 1.0.0-RELEASE bertsioa aterako du. Ondoren, softwarea garatzen jarraitu nahi badu, hurrengo bertsio batean egin beharko du, adibidez, 1.1.0-SNAPSHOT. Izan ere, aipatu den bezala, release bertsioak egonkorrak dira eta ondorioz, ezin da aldaketarik egin bertsio hauetan. Azaldu da bertsioak egiteko mekanismo honetan snapshot eta release bertsioak nola kudeatuko diren. Baina adibideko bertsioen numerazioan hiru zenbaki [32] agertu dira. Jarraian, bertsioan hiru zenbaki erabiltzea zergatik proposatzen den azalduko da. Lehenengo zenbakiari major deitzen zaio. Zenbaki hau software proiektu batek aurreko bertsioarekin bateraezina den APIaren aldaketak egiten dituenean aldatzen da. Bigarren zenbakiari minor deitzen zaio. Eta zenbaki hau software proiektu bati aurreko bertsioarekin bateragarria den aldaketak egiten direnean aldatzen da. Major eta minor zenbakien adibide gisa, A aplikazio batek B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa erabiltzen duela suposatuko da. B liburutegiaren bertsio berri bat agertzen da, 1.1.0-RELEASE. Minor zenbakia aldatu denez, ezin da ziurtatu liburutegiak lehen bezala funtzionatzen duenik, baina aurretik zuen APIarekin bateragarria dela esan nahiko du. Beraz, A aplikazioak B liburutegiaren bertsio berria erabiltzeko gai izango da. Ondoren, B liburutegiaren beste bertsio berri bat agertzen da: 2.0.0- RELEASE. Kasu honetan major zenbakia aldatu da, ondorioz, aurreko APIarekin ez da bateragarria eta ezin da ziurtatu A aplikazioa B erabiltzeko gai izango denik aldaketa handirik egin gabe. Aldaketa hauek, B liburutegiak behar dituen beste liburutegi batzuk aldatzea ere suposatu dezake. Azken zenbakiari patch deitzen zaio, eta produkzio-ingurunean dagoen bertsio batean aurkitutako arazoak konpontzen direnean aldatzen den zenbakia da. Adibide gisa, suposatu produkzioan aplikazio baten 1.0.0-RELEASE bertsioa dagoela eta bertan errore garrantzitsu bat aurkitzen dela. Errore horrek ezin du itxaron garapenean dagoen hurrengo bertsioari, izan ere, garapenean dagoen bertsioa baliteke oraindik amaitu gabe egotea edo produkziora pasatzeko oraindik balidatu gabe egotea. Horregatik, zuzenketak zuzenean produkzioan dagoen bertsioaren gainean egin behar dira, zuzenketa hauek garapen-ingurunetik pasako ez direlarik. Kasu honetan, zuzenketa eginda patch bertsioa aldatuko litzateke, 1.0.1-RELEASE hain zuzen. Amaitzeko, zuzenketa garapenean dagoen bertsioan ere aplikatu behar da, bestela, garapenean dagoen bertsioa produkziora pasatzen denean, berriz ere errore berdina agertuko da. Proiektuaren soluzioa diseinatzeko erabiliko diren sistema, teknika eta mekanismoak zehaztuta, ondorengo ataletan horien artearen egoera eta alternatiben analisia egingo da. Ondoren, azterketa horiei esker proiektu honen diseinu bat proposatuko da.
7. Aukeren analisia Atal honetan, proiektu honen helburuak bete ahal izateko diseinuaren lehenengo hurbilketan zehaztu diren tresna eta sistema ezberdinak aztertuko dira. Kasu bakoitzean proiektu honetako helburuak betetzeko eta arazoak konpontzeko egokiena dena aukeratuz. Beraz, atal honetan ondorengoen alternatiben analisia egin da: softwarea bertsioak egiteko sistemak, etengabeko integrazioa inplementatzen duten sistemak eta software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresnak. 7.1. Software bertsioak egiteko sistema Gaur egun software proiektuetan aurkitzen den arazo handienetako bat bertsioak kudeatzea izan ohi da. Ez proiektua pertsona desberdinek gauzatu behar dutenean soilik, baizik eta pertsona bakoitzaren erakunde eta egitura mailan ere. Arazo honi aurre egiteko bertsioak kontrolatzeko sistemak existitzen dira [3]. Sistema hauek software proiektuaren osagai guztiak gordetzea, bakoitza zaharberritzea eta bakoitzaren aldaketa bakoitza gordetzen duen historikoa edukitzea ahalbidetzen dute. Gaur egun software bertsioak egiteko sistema ugari existitzen dira, eta horietako batzuk aztertuko dira, hasiera batetik interesgarrienak diruditenak edota interneten gehien erabiltzen direnak. Gainera, horrelako sistema berri bat garatzearen aukera hasieratik baztertuko da, proiektu honen helburuetatik irteten baita. Hori dela eta, aurre-filtro honen ondorioz Subversion [6], Git [18] eta Mercurial [19] sistemak aztertuko dira. 7.1.1. Aukeraketa irizpideak Analisi honetan ondorioak atera ahal izateko eta aukeraketa bat egiteko ondorengo irizpideak jarraitu dira. Hasteko, sistema ezberdinen informazio teknikoa erabili da, biltegi mota zehaztuz eta eragiketa ezberdinak nola egiten dituzten zehaztuz. Biltegi motari dagokionez, aurretik aipatu den bezala, zentralizatutako edo deszentralizatutako sistema den aztertu da. Sistema zentralizatu batean biltegi nagusi bat dago zeinetara gainontzeko guztiak konektatzen diren. Honen eraginez, programatzaile batek biltegian egiten dituen aldaketa guztiak gainontzekoei eragiten diete eta beharrezkoa da sarera konektatuta egotea iturri-kodean aldaketak egin ahal izateko. Deszentralizatutako sistemetan aldiz, ez dago biltegi bakarra, baizik eta programatzaile bakoitzak biltegiaren kopia bat edukitzen du bere ordenagailuan. Horrela, eragiketa guztiak bere ordenagailuan bertan egin ditzake, sarera konektatzeko beharrik izan gabe. Sarera konektatzeko beharra aldaketak gainontzekoekin konpartitu nahi direnean soilik dago. Honi esker, sistema honetan egiten diren eragiketak oso azkarrak dira, eta beste programatzaile batek egindako aldaketak ez dute eraginik norberaren biltegian, aldaketa horiek norberaren biltegira jaistea erabakitzen den arte. Gainera, biltegiaren hainbat kopia egon daitezkeenez, iturri-kodea galtzea zailagoa da, biltegi bakoitzean iturri-kode osoa gordetzen baita.
Irudia 6: Biltegi zentralizatu eta deszentralizatuen arkitekturak Eragiketak nola egiten diren aztertzerakoan, hainbat atal aztertu dira. Alde batetik, erabiltzaile bat aldaketak egiten ari denean sistema blokeatzen den (lock-modify-unlock edo LMU) edo erabiltzaile ezberdinek aldi berean aldaketak egin ditzaketen (copy-modify-merge edo CMM) aztertu da [33]. Bestetik, fitxategien aldaketen historiala biltegiratzerakoan egindako aldaketak bakarrik gordetzen diren (changeset), edo aldaketa egin aurreko eta ondorengo fitxategi osoa gordetzen den (snapshot) aztertu da. Hau da, aldaketa egin aurreko eta ondorengo fitxategi osoak gordetzen diren, edo bi fitxategiren arteko ezberdintasuna bakarrik gordetzen diren aztertu da. Aztertu den beste alderdi tekniko bat, fitxategiak bakarrik edo fitxategien-zuhaitzak gordetzen dituzten izan da. Eta alderdi teknikoekin amaitzeko bertsio ezberdinak identifikatzeko hash funtzio kriptografikoak edo zenbaki arruntak erabiltzen dituzten ikusi da. Sistema Subversion Git Mercurial Biltegi mota Zentralizatua Deszentralizatua Deszentralizatua LMU/CMM LMU/CMM CMM CMM Aldaketen historia Changeset/Snapshot Snapshot Changeset Aldaketen irismena Zuhaitza Zuhaitza Zuhaitza Bertsioen identifikazioa Zenbakiak SHA-1 hash SHA-1 hash Taula 1: Software bertsioak egiteko sistemen ezaugarriak Alderdi teknikoak aztertu ondoren, sistema bakoitzaren funtzionalitate espezifikoak aztertu dira: Commit atomikoak: aldaketa guztiak egitea edo arazoren bat egonez gero aldaketa bat ere ez egitea ziurtatzen du.
Fitxategi eta direktorioen berrizendapena: ea sistema fitxategi edo direktorio bat mugitu edota kopiatzean bere historiala mantentzeko gai den.
Berrizendatutako fitxategien fusioa: ea sistema fitxategi edo direktorio bat berrizendatzean bere historiala mantentzeko gai den.
Biltegiaren baimenak: sistema fitxategi eta direktorio ezberdinetarako baimen ezberdinak definitzeko gai den zehazten du.
Kodifikazioa: ea sistema gai den kodifikazio ezberdinak dituzten fitxategien gainean eragiketak egiteko. Sistema Subversion Git Mercurial Commit Bai Bai Bai Berrizendapena Bai Partzialki Bai Fusioa Ez Bai Bai Erreplika Ez Bai Bai Baimenak Ez Bai Bai Kodifikazioa Bai Partzialki Ez Taula 2: Software bertsioak egiteko sistemen funtzionalitate espezifikoak Amaitzeko, sistema bakoitzean egin daitezkeen eragiketak edo exekutatu daitezkeen komandoak ikertu dira: Init: biltegi berri bat sortzeko.
Clone: existitzen den biltegi baten kopia zehatza egiteko.
Push: lokalean egindako aldaketak urruneko biltegira igotzeko.
Branch: adar bat sortzeko.
Checkout: biltegi lokal bat sortzeko.
Update: biltegi lokala eguneratzeko urruneko biltegi batetik abiatuz.
Lock: biltegi bateko fitxategiak blokeatu beste erabiltzaile batek ez aldatzeko.
Add: hurrengo commit-ean biltegira gehitu behar diren fitxategiak markatzeko.
Remove: hurrengo commit-ean biltegitik ezabatu behar diren fitxategiak markatzeko.
Move: hurrengo commit-ean biltegiko beste direktorio batetara mugitu behar diren fitxategiak markatzeko.
Copy: hurrengo commit-ean kopiatu behar diren fitxategiak markatzeko.
Merge: fitxategi baten bi bertsioen arteko desberdintasunak aplikatu edota fusionatzeko.
Ezaugarria Garrantzia Subversion Git Mercurial Biltegi mota Deszentralizatuak 15 0 15 15 LMU/CMM CMMk 10 10 10 10 Berrizendapena 10 10 5 10 Fusioa 10 0 10 10 Erreplika 10 0 10 10 Baimenak 10 0 10 10 Kodifikazioa 10 10 5 0 Branch 10 0 10 10 Revert 10 0 10 10 TOTALA 95 30 85 85 Taula 4: Software bertsioak egiteko sistemen konparaketaren emaitza Egin daitezkeen eragiketetan eta funtzionalitateetan erreparatuz gero, argi ikusten da Mercurial eta Git, Subversion baino pauso bat aurrerago daudela. Izan ere, bi horiek Subversion baino berriagoak dira. Gainera bi hauek deszentralizatutako sistemak dira, horregatik aukeraketa bi hauen artean geratzen da. Git eta Mercurialen arteko ezberdintasunak oso txikiak dira, beraz, bat edo bestea aukeratzean ez da aldaketa handirik egoten. Baina bietako bat aukeratu behar denez, Git suertatzen da garaile. Honen zergatia, programatzaileen artean zabalduago dagoela eta merkatuaren joera Git-era jotzea delako da. Behin software bertsioak egiteko sistema aukeratuta, hurrengo pausoa sistema hori inplementatzen duen biltegi bat aukeratzea izango da. Kasu honetan, Git inplementatzen duen biltegi bat izan behar da. Biltegi hau garapen-ingurunean instalatuko da, izan ere, proiektuak pribatuak izanik, ezin dira proiektu hauek biltegi publiko batetara igo, ezta Interneten hirugarren enpresa baten eskuetan dagoen biltegi pribatuetara. Biltegi honek, bezeroaren proiektu guztien iturri-kodea biltegiratzeko balioko du. Hortaz, programatzaileek proiektuen iturri-kodea biltegi honetatik jaitsi eta egindako aldaketak biltegi honetara igo beharko dituztelarik. Hau da, programatzaileek elkarrekintza zuzena izango dute biltegi honekin.
Baldintza eta arrazoi horiek kontutan hartuta, garapen-ingurune honetarako biltegirik egokiena Gitlab [34] dela ondorioztatzen da. Beraz, garapen-ingurune honetan Gitlab instalatuko da. 7.2. Software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna Gaur egun, artearen egoera aztertu den atalean esan den bezala, Java proiektuak eraikitzeko tresnen artean hiru tresnek menperatzen dute merkatua: Ant + Ivy, Maven eta Gradle. Hori dela eta, proiektu honetan eraiki behar den garapen-ingurunea Java proiektuentzako zuzendua dagoenez, hiru horien artean egin da azterketa, proiektu honetako helburuak hobekien betetzen dituena aukeratuz.
Grafikoa 1: Softwarea eraikitzeko tresnen erabilera (https://zeroturnaround.com/rebellabs/java-tools-and-technologieslandscape-2016-trends/) Tresna bakoitzaren aurkezpena eginda dago jada Artearen egoera atalean (5.3. atala). Beraz, atal honetan, zuzenean erabakitzeko irizpide batzuk aukeratu dira eta horren arabera elkarren artean konparatu dira. Horrela, erabaki zuzen bat hartu ahal izan da amaieran. Horretarako, tresna bakoitzaren errendimendu datuak zeroturnaround.com [35] orrialdeko azterketa batetik hartu dira. Izan ere, azterketa egoki bat egiteko behar den informazio guztia lortzeko egin beharko liratekeen probek denbora handiegia eskatzen dute, proiektu honen helburutik kanpo geratzen delarik. Beraz, atal honetan egin den azterketa orrialde horretan egindakoan oinarritzen da, betiere garrantzia proiektu honetarako egokiena denari ematen eta modu berean, ondorioak egokituz. 7.2.1. Aukeraketa irizpideak Tresna bat edo bestea aukeratzeko ondorengo ezaugarriak hartu dira kontutan: Ikasteko zailtasun kurba
Software proiektu bat eraikitzeko behar duen denbora, fitxategi-bitarra sortuz
Konfigurazio fitxategia egiteko eta mantentzeko konplexutasuna
Zenbat plugin existitzen diren eta plugin berriak sortzeko zailtasuna
Daukan dokumentazioa eta atzean duen komunitatea
Programatzaileen tresna ezberdinekin (IDE, aplikazioen zerbitzariak eta etengabeko integrazioko sistemak) integratzeko gaitasuna Ezaugarri horiek kontutan hartuz, ondorengo taula lortu da, balio handiagoak ezaugarri hobea adierazten dutelarik. Puntuaziorik altuena 5 da eta baxuena 0. Ezaugarriak Ant + Ivy Maven Gradle Ikasteko zailtasun kurba 3 3 4 Eraikitzeko denbora 3.5 4.5 4.5 Konplexutasuna 3 1.5 4.5 Pluginak 3 4 3 Dokumentazioa eta komunitatea 2 3 5 Garapen tresnekin integrazioa 4 5 3 TOTALA 18.5 21 24 Taula 5: Softwarea eraikitzeko tresnen ezaugarriak 7.2.2. Emaitza Aukeraketa hau egiteko erabilitako ikerketan kasu ezberdin batzuk aztertu dira. Hau da, tresna bakoitza zein ingurunetan erabiltzen denaren arabera azterketa bat egin da. Kasu hauek ondorengoak dira: tresna hobby gisa programatzeko erabiltzen denean, tresna Open Source proiektuak garatzeko erabiltzen denean, tresna tamaina ertaineko enpresetan erabiltzen denean, eta amaitzeko, tresna enpresa handiek erabiltzen dutenean. Kasu ezberdinak direla eta, kasu bakoitzean ezaugarri bakoitzari garrantzi handiagoa edo txikiagoa eman zaio, ezaugarriak garrantzi handia duenean x2 , ertaina duenean x1, eta garrantzi txikia x0.5 eginez. Proiektu honen bezeroaren kasua aztertuz, kontutan edukiz programatzen diren liburutegi, aplikazio eta horretarako lanean aritzen diren programatzaile kopuruak (bai bezeroarenak, baita azpikontratatzen dituenak ere), enpresa handitzat hartu da. Ondorioz, ezaugarri bakoitzari kasu horren araberako garrantzia eman zaio, ondorengo taula lortuz:
Gitlab CI [36] Hiru horiez gain, Hudson [30] izeneko beste sistema ezagun bat existitzen da. Baina kontutan ez hartzeko arrazoi batzuk daude. Izan ere, Jenkins, Hudsonen fork bat da, hau da, hasiera batean Hudson proiektua existitzen zen eta momentu batean proiektuak bi bide hartu zituen, bide horietako bat Jenkins izanik eta bestea Hudson. Honen xehetasun gehiago bibliografian jarritako Jenkinseen orrialdean aurkitu daiteke [37]. Bi proiektuak banandu zirenetik, biak antzekoak izan arren, Jenkins gailendu da, iturri-kode irekia, erabiliagoa eta aukera handiagoak eskaintzen dituena izanik.
7.3.1. Aukeren aurkezpena 7.3.1.1. Jenkins Merkatuan dagoen sistemarik ezagunenetarikoa eta erabilienetarikoa da. Horrez gain, iturri-kode irekia duen etengabeko integrazioko sistemarik handienetakoa ere bada. Sistema honekin, proiektuen eraikuntza, testen exekuzioa eta zerbitzarietan publikatzea automatizatu daiteke. Jenkins, besteak beste, Windows, Mac OSX, hainbat Unix eta Linux sistema edota JRE bat dagoen edozein sistematan instalatu daiteke aplikazio gisa [38]. Jenkinsek proiektu baten iturri-kodean aldaketak egiten diren bakoitzean, proiektua eraikitzea eta eraikuntza amaitu ondoren eraikuntzaren emaitza programatzaileari jakinaraztea ahalbidetzen du. Horrela, programatzaileak proiektuaren egoera ezagutu dezake. Jenkinsen abantaila nagusia bere pluginen eskaintza da. Merkatuan dagoen ia edozein sistema, tresna edo zerbitzu bakoitza Jenkinsekin integratu ahal izateko plugin bat dago. Gainera, iturri-kode irekia izanik, plugin berriak garatu daitezke edozein beharretara egokitzeko. Ondorioz, sistema egokia da edozein egoerarako: bai enpresa txikientzat, baita enpresa handientzat ere. Beste abantaila bat, doakoa dela da. Abantaila guzti hauek (iturri-kode irekia, pluginak eta doakoa izatea) komunitate handi batek babestea eragin du. 7.3.1.2. Travis CI Travis CI merkatuan dagoen beste sistema ezagunenetariko bat da. Hasiera batean iturri-kode irekiko proiektuentzako bakarrik erabil bazitekeen ere, gaur egun proiektu pribatuekin ere erabil daiteke. Travis CI etengabeko entregatzera eta etengabeko publikaziora bideratuta egon baino, gehienbat etengabeko integraziora dago bideratuta. Proiektu baten iturri-kodean aldaketak egiten direnean, Travisek aldaketak detektatu eta proiektua eraikitzen du eta ondoren, aldaketa zuzena izan den edo ez jakinarazten du. Programatzaileek Travis CI erabil dezakete testak exekutatzen diren bitartean hauen emaitza aztertzeko eta hainbat test aldi berean exekutatzeko. Gainera, sistema ezberdinekin integratu daiteke eraikuntza zuzena ez denean jakinarazteko, adibidez, email bidez. Hala ere, etengabeko integraziora bideratuta dagoenez (eta ez etengabeko entregatzera edo etengabeko publikaziora), sistema honekin integratu daitezkeen sistemen kopurua mugatua da. Prezioari dagokionez, Githubeko iturri-kode irekiko proiektuentzako doakoa da. Baina proiektu pribatuekin erabiltzeko 69 $ - 489 $ bitarteko prezioa [39] dauka hilabetean. Amaitzeko, aipatzekoa da Githuben biltegiratuta dauden proiektuentzako bakarrik balio duela. 7.3.1.3. Gitlab CI Gitlab berez software bertsioak egiteko sistema edo biltegia da. Baina biltegi-sistema hori atera ondoren, talde berak etengabeko integrazioko sistema bat garatu zuen. Beraz, software bertsioak egiteko aukeratutako sistema Gitlab izanik, talde berdinaren etengabeko integrazioko sistema aztertu da atal honetan. Proiektuen testak exekutatzeaz gain eta eraikitzeaz gain, sistema honek proiektuak zerbitzarietan instalatu ditzake. Honi esker, etengabeko entregatzea edota etengabeko publikatzea egiteko aukera ematen du.
Normala den bezala, oso ondo integratzen da Gitlab biltegiarekin. Eta Jenkins eta Travis CI sistemekin gertatzen den bezala, proiektu bakoitza eraiki ondoren, sistemak programatzaileari jakinarazten dio ea eraikuntza ondo joan den ala ez. Prezioari dagokionez, Community Edition doakoa da. Baina bertsio hobetuek 4 $ - 99 $ bitarteko prezioa dute hilabetean erabiltzaileko. Gainera, Gitlabekin batera datorrenez, sistema ugaritan instalatu daiteke [40]. Amaitzeko, Gitlab eta Gitlab CI iturri-kode irekiko sistemak dira. Ondorioz, Jenkins bezala, nahieran aldatu daiteke bakoitzaren beharretara egokitzeko. 7.3.2. Aukeraketa irizpideak Kontutan hartuko diren irizpideak ondorengoak dira: Etengabeko integrazioa zein mailatara eramateko gaitasuna eta horretarako eskaintzen duten erraztasuna. Hau da, etengabeko integrazioa, etengabeko entregatzea eta etengabeko publikazioa egiteko zein aukera eskaintzen duten.
Plugin kantitatea. Izan ere, plugin aukera geroz eta handiagoa izan, orduan eta errazagoa izango da konfigurazio ezberdinak egitea.
Sistema ezberdinetan instalatzeko aukera. Hau da, online dagoen aplikazio batean dagoen (bezeroaren proiektuak konfidentzialak direla kontutan hartu behar da, beraz, online dagoen aplikazio batean iturri-kodea eraikitzea saihestu nahi da), JRE batean exekutatu daitekeen aplikazio bat den (aplikazioa JRE batean exekutatu badaiteke, edozein sistemetan muntatu daiteke), edota zein sistema eragilerekin funtziona dezakeen.
Prezioa
Konfigurazio aukerak eta plugin berriak garatu daitezkeen. Hau da, iturri-kode irekikoa den edo sistema itxi bat den. Ezaugarri horiek haintzat hartuz, ondorengo taula osatu da, 3 puntuaziorik altuena izanik eta 0, txikiena:
Puntuazioei erreparatuz, Travis CI beste bien oso atzetik geratu dela azter daiteke. Honen arrazoi nagusia, sistema hau Githubekin erabiltzeko pentsatuta dagoelako da, gehienbat pribatuak ez diren proiektuekin. Eta ez enpresa handiko proiektuentzat. Gitlab CI eta Jenkinsen artean ere aldea dago. Honen zergatia, Jenkins programatzaileen komunitatean oso zabalduta dagoelako da. Ondorioz, Jenkinsek eskaintzen dituen aukerak amaigabeak dira, eta horretarako dagoeneko garatuta dituen pluginak ere oso ugariak dira. Horregatik, hiru aukeren artean, proiektu honetara ondoen egokitzen den sistema Jenkins dela ondorioztatu da.
2. Proiektua atzeratzea
2. Programatzaileentzat garapen inguruneko tresna berriak erabiltzen ikasteko zailtasuna handia izatea: Git, Maven, Jenkins
3. Garapen-ingurunearen helburuak hobeto betetzen dituzten sistema, tresna edota aplikazio berriak agertzea. 8.2. Arriskuen probabilitatea eta inpaktua Atal honetan aurreko atalean identifikatutako arriskuak gertatzeko probabilitatea eta izan dezaketen inpaktua aztertuko da. 8.2.1. Barneko arriskuak 1. Proiektuaren kostua igotzea Gerta daiteke proiektuaren exekuzioan zehar proiektuaren kostua igotzen duten faktoreak agertzea. Proiektuaren kostua gehien handitu dezakeen faktorea proiektua atzeratzea da. Hala ere, proiektuaren kostua igotzeko probabilitatea txikia da, proiektuaren aurrekontua kontu handiz egin baita eta proiektuaren plangintza egiterakoan, ataza bakoitzari denbora soberan eman baitzaio. Arrisku hau gertatzeak izango duen inpaktua ertaina dela aurreikusten da. 2. Proiektua atzeratzea Proiektu baten exekuzioan zehar arazo batzuk agertu daitezke, proiektuaren iraupena hasiera batean kalkulatutakoa luzatzen dutenak. Arrisku hau gertatzeko probabilitatea nahiko txikia da. Izan ere, aurretik aipatu den bezala, proiektuaren plangintzako ataza bakoitzari denbora nahikoa eta soberan eman zaie. Hala ere, proiektua atzeratzeko arrisku handiena errendimendu-eskakizunak betetzen direla egiaztatzeko egin behar diren probetan dago. Arrisku honek duen inpaktua handia da, arrisku hau betetzeak kanpoko arriskuetatik hirugarrena gauzatzeko probabilitatea handitzen duelako. Hala ere, helburuak betetzeko sistema edo aplikazio
berriago eta hobeagoak agertzeak ez du esan nahi egindako diseinuak balio ez duenik. Horrez gain, proiektu bat atzeratzeak proiektuaren kostua igotzea dakar. Batik-bat, proiektuaren aurrekontuko alderik garestiena barne-orduak direlako, eta proiektua atzeratuz gero, barne-ordu gehiago sartu behar direla suposatzen baitu. 3. Errendimendu-eskakizunak ez betetzea Proiektu honen helburuetako bat garapen-inguruneak errendimendu-eskakizun batzuk betetzea da. Hori bermatzeko, nahitaezkoa izango da proba ugari egitea. Izan ere, ia ezinezkoa da lehenengoan errendimendu-eskakizun horiek betetzea. Horregatik, hau gertatzeko probabilitatea handia da. Proiektuaren plangintzan aurreikusita dago errendimendu-eskakizun horiek lehenengoan ez betetzea, hala ere, inpaktu handia izango luke. Izan ere, errendimendu-eskakizunak bete ahal izateko, garapeningurunearen diseinuan aldaketak egin behar izatea eragin dezake. Horrek, proiektua atzeratzea ekar dezake, eta ondorioz, proiektuaren kostua ere igotzea. 8.2.2. Kanpoko arriskuak 1. Bezeroaren arkitekturako arauak aldatzea Proiektu honetan garatzen den garapen-ingurunearen helburuetako bat, garapen-ingurune horretan garatzen diren proiektuek, bezeroaren arkitekturako arauak betetzen dituztela bermatzea da. Arau horiek orokorrean egonkorrak dira, hau da, oso arraroa da arkitekturan aldaketak egotea. Horregatik, hau gertatzeko probabilitatea oso txikia da. Hala ere, arauak aldatuko balira, aldatzen den arauaren araberakoa izango da inpaktua, baina inpaktu hori handia izan daiteke. 2. Programatzaileentzat, garapen inguruneko tresna berriak, erabiltzen ikasteko zailtasuna handia izatea: Git, Maven, Jenkins Garapen-inguruneak hainbat elementu berri ditu programatzaileentzat. Hauen erabilera ez da guztiz gardena, beraz programatzaileek nahitaezkoa dute ikasketa prozesu kbat igarotzea garapeningurunea modu egoki batean erabili ahal izateko. Prozesu horretan, gerta daiteke programatzaile batzuentzat garapen-inguruneko elementuak erabiltzen ikastea zailagoa izatea. Hori gertatzeko probabilitatea txikia da, alternatiben analisian, tresna bakoitza erabiltzen ikasteko zailtasuna maila aukeraketa egiteko irizpideetako bat izan baita. Eta kasu bakoitzean, izango duen eragina txikia izango da. 3. Garapen-ingurunearen helburuak hobeto betetzen dituzten sistema, tresna edota aplikazio berriak agertzea Alternatiben analisian egin den azterketari esker, garapen-inguruneak izango dituen aplikazio, tresna eta sistemak aukeratu dira. Aukeraketa hori egiteko irizpide batzuk jarraitu dira, kasu bakoitzean, azterketa egiterako momentuan zegoen aukera egokiena aukeratuz. Hala ere, gerta daiteke proiektu hau gauzatzen den bitartean elementu horien bertsio berriak edota alternatiba berriak agertzea, proiektu honen helburuak betetzeko egokiagoak direnak. Arrisku hau gertatzeko probabilitatea ertaina da, baina honen eragina txikia da. Izan ere, nahiz eta helburuak hobeto edo errazago betetzen dituen sistema, tresna edo aplikazio bat agertu, horrek ez du esan nahi dagoeneko aukeratuta dagoen sistema, tresna edo aplikazioa ere horretarako ez denik egokia.
8.3. Inpaktu-probabilitate matrizea Aztertu diren arriskuak matrize batean kokatu dira, inpaktua ekidin edo txikiagotzeko lehentasuna zeintzuk duten jakiteko. Horrela, arrisku bat matrizean geroz eta kolore gorritik hurbilago egon, arrisku horrekiko kontingentzia plan bat egiteko behar handiago bat egongo da. Aldiz, kolore gorritik urrunduz kolore berdera hurbilduz, kontingentzia plan bat prest edukitzeko beharra txikituko da. Matrizean arriskuak identifikatzeko zenbakiak erabili dira, zenbaki bakoitzak ondorengo arriskua identifikatzen duelarik: 1. Proiektuaren kostua igotzea
2. Proiektua atzeratzea
5. Programatzaileentzat garapen inguruneko tresna berriak erabiltzen ikasteko zailtasuna handia izatea: Git, Maven, Jenkins
6. Garapen-ingurunearen helburuak hobeto betetzen dituzten sistema, tresna edota aplikazio berriak agertzea.
3 Taula 9: Arrisku bakoitza gertatzeko probabilitatea eta bakoitzak duen inpaktua erlazionatzen dituen matrizea 8.4. Kontingentzia plana Kontingentzia planari esker identifikatutako arriskuak nola saihestuko diren zehaztu da. Atal honetan proposatutako planak lan gehigarri bat suposatuko du, baina honi esker proiektuaren garapena zuzena izatea lortuko da. Inpaktu eta gertatzeko probabilitate txikia duten arriskuentzako kontingentzia planik ez da egingo, ez baitu merezi. Ondorioz, 1, 2, 3, 4 eta 6 arriskuen kontingentzia plana egin da. 1. Proiektuaren kostua igotzea Arrisku hau saihesteko % 10 gehitu zaio proiektuaren aurrekontuari. 2. Proiektua atzeratzea
Arrisku hau saihestearren % 10eko marjina eman zaie kritikoak diren ataza bakoitzaren iraupenari. 3. Errendimendu-eskakizunak ez betetzea Errendimendu-eskakizun handiegiak lortu behar izateak proiektu honen helburuak inoiz bete ahal ez izatea eraman dezake. Eta ondorioz, proiektua ezin bukatu ahal izatea. Hori saihesteko, proiektu honen errendimendu-eskakizunak kontu handiz definitu dira, lor daitezkeen balioak definituz. Gainera, balio horiek lortu ahal izateko aukera asko ematen dituzten teknologia eta aplikazioak aukeratu dira. Adibidez, Jenkinsek master-slave arkitektura onartzen du, Jenkins aplikazioak exekutatu behar dituen zereginak beste makina batek exekutatu ditzan, eta horrela, Jenkins aplikazioa lan-zama txikituz. Beraz, errendimendu-eskakizunak bete ahal izateko, hardwarea handitu ahal izango da, kasuan-kasu, bertikalki eskalatuz edo horizontalki. 4. Bezeroaren arkitekturako arauak aldatzea Kasu honetan bi gauza gertatu daitezke: bezeroak arau berriak gehitzea edo aurretik definituta dagoen arau bat aldatzea. Bi kasuetan, inpaktua arauaren araberakoa da, baina handia izan daiteke. Ondorioz, proiektu honetan hasieran definitutako arauak beteko dira. Arauetan egindako aldaketak edota arau berriak, berriz, proiektu honen gehigarria izan daitekeen proiektu berri baterako utziko dira, proiektu honen mantentze-lanez arduratuko dena. 5. Garapen-ingurunearen helburuak hobeto betetzen dituzten sistema edota aplikazio berriak agertzea Aurretik aipatu den bezala, arrisku honen inpaktua txikia da. Izan ere, alternatiben analisian aukeratu diren sistema, tresna eta aplikazioek proiektu honen helburuak betetzeko egokiak direlako aukeratu dira. Horregatik, kasu honetan ere, proiektu hau garatzen ari den bitartean ager daitezkeen sistema edota aplikazio berrien azterketa proiektu honen gehigarria izan daitekeen proiektu berri baterako utziko da.
9. Diseinua Goi mailako diseinuaren atalean aztertu da proiektu honetan konpondu nahi diren arazoak eta bete nahi diren helburuak lortzeko erabili behar diren tresna eta aplikazioak zeintzuk diren. Atal honetan berriz, atal horretan ikusitakoari garapen-ingurune baten forma emango zaio diseinu baten bidez. Horretarako, alternatiben analisian aukeratutako tresnez baliatuz. 9.1. Gitlab Hasteko, software proiektuak biltegiratzeko, software bertsioak egiteko sistema bat erabiliko da. Alternatiben analisian aztertu den bezala, sistema hau Gitlab izeneko aplikazioaren bidez inplementatuko da, bezeroaren zerbitzari batean instalatuko dena. Programatzerako orduan, programatzaileek garapen inguruneko elementu honekin zuzenean komunikatuko dira. Programatzaile batek software proiektu bat garatu behar duenean, lehenengo aldian pauso batzuk jarraitu beharko ditu. Pauso hauek jarraitzeko beharra, Gitlabek Git sistema erabiltzen duelako da, eta Git sistema deszentralizatu bat delako da. 9.1.1. Proiektu bat garatzeko lehenengo pausoak Lehenengo aldian jarraitu behar diren pausoak proiektua dagoeneko existitzen den edo berria denaren arabera aldatzen da. 9.1.1.1. Proiektua berria bada Proiektua berria bada, proiektu berriaren iturri-kodearekin ingurune-lokalena biltegi-lokal bat sortu behar da. Behin biltegi-lokala sortuta dagoelarik, hurrengo pausoa, garapen-inguruneko Gitlab sisteman proiektu berri horrentzako biltegi bat sortzea da. Bi biltegiak sortuta daudelarik, azken pausoa, bi biltegiak erlazionatzea eta biltegi-lokalean dagoen proiektuaren iturri-kodea Gitlabeko biltegira igotzea da. Honi esker, beste edozein programatzailerentzako eskuragarri egongo da. Kontutan eduki behar da Gitlabeko biltegiari ematen zaion izena. Izan ere, bezeroaren arkitekturak proiektuen izenen formatua definitzen du. Eta aurrerago ikusiko den bezala, garapen-inguruneak ondo funtziona dezan, garrantzitsua izango da Gitlabeko proiektu baten biltegiak proiektuaren izen bera edukitzea. Batez ere, Gitlab Jenkinsekin komunikatu dadin. Aipatzekoa da, pauso hauek (biltegiaren izena kontutan edukitzea izan ezik) Giteko edozein sistemetan jarraitu beharreko pausoak direla, eta ez direla proiektu honetarako espezifikoak. Hala ere, bezeroak orain arte SVN biltegiak erabiltzen zituenez, Git biltegietan jarraitu beharreko pausoak SVN biltegikoekin alderatuz ezberdinak direlako azaldu da prozesua. 9.1.1.2. Proiektua dagoeneko Gitlaben existitzen bada Proiektua dagoeneko Gitlabeko biltegian existitzen bada, jarraitu beharreko pausoak ez dira proiektu honetarako diseinatutakoak, hau da, edozein Git sistematan jarraitu beharrekoak dira. Horregatik, labur-labur azalduko da, gehiegi sakondu gabe. Ingurune-lokalean Giteko komandoak erabiliz, biltegi lokalera jaitsi nahi den proiektuaren biltegiaren kopia bat egin behar da. Behin hori eginda, proiektuaren iturri-kodea ingurune-lokalean egongo da, programatzaileak proiektua garatzeko prest.
Irudia 7: Gitlabeko proiektu baten biltegiaren kopia egin ingurune-lokalean 9.1.2. Dagoeneko ingurune-lokalean biltegiratuta dagoen proiektu bat garatzea Behin garatu nahi den proiektuaren biltegiaren kopia ingurune-lokalean izanda, lehenengo pausoa beti Gitlabeko biltegi zentralean dauden aldaketa berriak ingurune-lokaleko biltegira jaistea izango da, Giteko komandoetan pull izenez ezagutzen dena. Honen zergatia, proiektu bera beste programatzaile batzuk ere garatzen aritu daitezkeelako da, beraz, beharrezkoa izango da gainontzeko programatzaileek biltegi zentralera igotako aldaketak bakoitzaren biltegi-lokalera jaistea. Behin iturri-kodeko aldaketa guztiak ingurune-lokalean edukita, proiektua garatzeko prest egongo da. Horrela, programatzaileak proiektua garatu eta egindako aldaketak probatu ahalko ditu bere ingurune-lokalean. Ondoren, egindako aldaketak programatzileak ontzat ematen dituenean, aldaketa horiek Gitlabeko biltegi zentralera igo beharko ditu. Horretarako, beste behin ere, biltegi zentralean aldaketa berririk dagoen begiratu eta jaitsi egin beharko ditu. Aldaketarik badago, aldaketa horiek programatzaileak egindakoekin bateratu beharko ditu. Bateratu ondoren edo aldaketarik ez badago, programatzaileak egindako aldaketak biltegi zentralera igo beharko ditu, Giteko push izenez ezagutzen den komandoa erabiliz. Prozesu hau ondorengo irudian azter daiteke:
Irudia 8: Proiektu bat ingurune-lokalean garatzea eta Gitlabeko biltegi zentralera igotzea Programatzeko modu hau bezeroarentzat berria bada ere, Git sistemetan proiektu bera hainbat programatzaileek garatzeko prozesu ohikoa da. Hau da, ez da proiektu honentzako espezifikoa. Baina garrantzitsua da prozesu hau nolakoa den zehaztea, programatzaileek garapen-ingurunearekin izango duten harreman nagusia adierazten baita. 9.1.3. Proiektuak automatikoki eraikitzeko deia Orain arte, programatzaileek Gitlab sistemarekin izango duten harremana aipatu da. Baina proiektu honen helburuetan aipatu den bezala, proiektu honetako garapen-ingurunea automatizatua izan behar da. Garapen-ingurunea automatizatzeko, Gitlabeko proiektu bakoitzaren biltegian webhookak konfiguratu daitezke.
Proiektuak eraikitzeko Jenkins aplikazioa erabiliko da, beraz, Gitlabeko proiektu bakoitzaren biltegian iturri-kodeko aldaketa bat jasotzen den bakoitzean webhook bat exekutatzea konfiguratu behar da. Webhook horrek Jenkinseko URL batetara egingo HTTP POST eskaera bat, eta eskaera horretan Gitlabek bidaltzen duen informazioa erabiliko da Jenkinsek dei horrekin zer egin behar duen jakiteko.
Irudia 9: Proiektu bat Jenkinsen eraikitzeko deia egitea Oraingoz, Gitlabeko atalari dagokionez, proiektu bakoitzeko iturri-kodean aldaketa bat egiten denean Jenkins aplikaziora webhook bidez dei bat bidaltzen dela jakitearekin nahikoa da. Aurreragoko Jenkinsen atalean azalduko da zer egin behar duen Jenkinsek dei horrekin. 9.2. Maven Atal honetan, software proiektuen eraikuntza konfiguratzeko tresna garapen-ingurunean nola erabiliko den eta zein egokitzapen egin behar zaizkion aztertuko da. 9.2.1. Mavenen funtzionamendua Garapen-ingurunean garatuko diren software proiektuak eraikitzeko Maven [24] tresna erabiliko da. Baina garapen-ingurunean nola erabiliko den zehaztu aurretik, beharrezkoa da Mavenek nola funtzionatzen duen eta zer egiteko gai den zehazki jakitea. Horregatik, azpiatal honetan Mavenen funtzionatzeko modua aztertuko da. Software proiektu bat Maven tresnaren bidez eraikitzeko, proiektuak estruktura [42] jakin bat izan behar du. Xehetasunetan gehiegi sakondu gabe, fitxategi bakoitza dagokion direktorioan ezarri behar da Mavenek proiektua konpilatzerakoan eta proiektuaren fitxategi-bitarra sortzerakoan kontutan har dezan. Horrez gain, aipatzekoa da Maven bidez eraikitzen diren proiektu guztiek pom.xml izeneko fitxategi bat izan behar dutela erroan. pom.xml [43] (ingelesezko Project Object Model-etik dator) fitxategian software proiektuak behar dituen liburutegiak eta proiektua eraikitzeko konfigurazioa idazten da, XML formatua erabiliz. 9.2.1.1. Mavenen bizi-zikloa pom.xml izeneko fitxategian sakondu aurretik, Mavenek proiektu bat eraikitzerakoan duen bizi-zikloa [27] ulertu behar da. Esan bezala, Mavenek proiektu bat eraikitzeko bizi-ziklo bat dauka, eta bizi-ziklo hori hainbat fasetan banatzen da. Fase horiek ondorengoak dira, exekutatzen diren ordenean: 1. validate: proiektuaren pom.xml fitxategia egokia dela eta beharrezko informazio guztia dagoela egiaztatzen da fase honetan.
4. package: konpilatutako kodea hartu eta definitutako formatuan paketatzen da fitxategibitarra sortuz. Adibidez, jar fitxategi bat sortzea.
5. verify: sortutako fitxategi-bitarra zuzena dela egiaztatzen da, adibidez integrazio-testak exekutatuz.
7. deploy: Maveneko urruneko biltegian instalatzen da paketea. Mavenek exekutatzen dituen prozesu guztiak plugin [44] bidez egiten ditu. Hau da, iturri-kodea konpilatzeko Maven Compiler Plugin izeneko plugin bat dauka adibidez, testak exekutatzeko Maven Surefire Plugin, etab. Horregatik, Mavenek bizi-zikloko fase bakoitzean lehenetsitako plugin batzuk ditu konfiguratuta, eta horri esker Maven proiektu bat eraikitzeko gai da. Proiektu bati prozesu bat Maven bidez exekutatu nahi bazaio, bi aukera daude. Lehenengoa, komando bidez esplizituki prozesu hori exekutatzen duen plugina adieraztea eta exekutatzea da. Kasu horretan, plugin hori bakarrik exekutatuko da. Beste aukera, komando bidez plugina exekutatu beharrean, fase bat exekutatzea da. Kasu horretan, ordenean bizi-zikloko fase guztiak exekutatuko ditu adierazitako faseraino, fase bakoitzean konfiguratuta dituen plugin guztiak exekutatuz: bai lehenetsitakoak eta baita pom.xml-an adierazitakoak ere. 9.2.1.2. Maven biltegiak Bizi-zikloko install eta deploy faseetan Maveneko biltegiak aipatu dira. Maveneko biltegietan liburutegi eta aplikazioen fitxategi-bitarrak biltegiratzen dira, adibidez, jar, war eta ear fixategiak. Hala ere, normalean liburutegiak biltegiratzeko erabiltzen dira. Honi esker, proiektu bat konpilatzeko eta exekutatzeko liburutegi bat behar denean, liburutegi hori Maveneko biltegietatik kontsumitu daiteke. Horretarako, proiektuaren pom.xml fitxategian proiektuak behar dituen liburutegiak adieraztearekin nahikoa da. Horrela, Maven automatikoki liburutegiak biltegietan bilatzeaz eta deskargatzeaz arduratzen da, ondoren proiektua exekutatzeko, konpilatzeko edo fitxategi-bitarra sortzeko. Aurretik aipatu den bezala, bi biltegi mota daude: biltegi lokalak eta urruneko biltegiak. Urruneko biltegiak pribatuak edo publikoak izan daitezke. Publikoetan open source liburutegiak egon ohi dira, eta edozeinek erabil ditzake bertan dauden liburutegiak. Biltegi pribatuak berriz, sarbidea duten programatzaileek erabil ditzakete soilik, eta bertan pribatuak diren proiektuen liburutegiak egon ohi dira. Adibidez, proiektu honetako bezeroaren proiektuak pribatuak direnez, ezin dira biltegi publikoetara igo, beraz, biltegi pribatu batetara igo beharko lirateke. Biltegi lokalak cache memoria batek bezala funtzionatzen du. Programatzaile bakoitzaren ordenagailuan dagoen biltegiak dira, Maven erabiltzerakoan automatikoki sortzen dena. Biltegi honen funtzioa cache memoria bat bezala funtzionatzea da. Hau da, proiektu bat eraikitzeko liburutegi bat behar denean (eta liburutegi hori pom.xml-an adierazten bada), Mavenek lehenengo aldiz liburutegi hori Maveneko instalazioan konfiguratuta duen urruneko biltegitik jaitsiko du biltegi lokalera, eta ondoren biltegi lokaletik kontsumituko du. Behin biltegi lokalean deskargatuta, hortik aurrera Mavenek ez du urruneko biltegira joan beharko liburutegi horren bila.
Biltegien azalpenekin amaitzeko, install fasea exekutatzen denean, eraikitako proiektuaren fitxategibitarra biltegi lokalean biltegiratzen da. deploy fasea exekutatzean berriz, biltegi lokalean instalatzeaz gain (install fasea ere exekutatzen baita bizi-zikloari esker), urruneko biltegian ere instalatzen da, betiere beharrezko baimen guztiak baditu. Jarraian, xehetasun gehiagorekin azalduko da Mavenek nola ebazten dituen software proiektu batek dituen menpekotasunak (menpekotasunak software batek konpilatzeko eta exekutatzeko behar dituen liburutegiei deitzen zaie). 9.2.1.3. Mavenen menpekotasunen ebazpena Mavenek liburutegi bakoitza definitzeko hainbat datu behar ditu: liburutegiaren izena (artifactId deitzen zaio), taldearen izena (groupId deitzen zaio), bertsioa (version) eta menpekotasunak. Informazio guzti horrekin, software proiektu batek behar dituen menpekotasunen kudeaketa sinplifikatzen eta automatizatzen du Mavenek. Hori ikusteko ondorengo adibidea erabiliko da. Adibide gisa, suposatu aplikazio batek bi liburutegien menpekotasuna duela. Eta liburutegi horietako batek, hirugarren liburutegi baten beharra duela, ondorengo irudian ikus daitekeen bezala:
Irudia 10: Proiektuen arteko loturaren adibidea Maven gabe, konpilatzaileari hiru liburutegi horien fitxategi-bitarra pasa behar zaio. Gainera, liburutegien kantitatea igotzen den heinean, liburutegi guztiak konpilatzaileari pasatzea geroz eta konplexuagoa egiten da. Maveni esker berriz, aplikazioaren pom.xml fitxategian bi liburutegien erreferentzia (groupId, artifactId eta version) definitzea nahikoa izango litzateke. Izan ere, liburutegi bat identifikatuta, Mavenek liburutegi bakoitzaren menpekotasunen informazioa dauka (liburutegi bakoitzaren pom.xml-an baitago), ondorioz badaki aplikazioa konpilatzeko eta exekutatzeko hirugarren liburutegia behar duela. Beraz, hirugarren liburutegi hori Maveneko biltegietatik automatikoki jaisteko eta erabiltzeko gai da. Kontzeptuak argi uzte arren, menpekotasun bat definitzeko groupId, artifactId, version eta liburutegiaren menpekotasunak behar diren bitartean (hau dena, liburutegi bakoitzaren pom.xml-an adierazten da), menpekotasun bat identifikatzeko groupId, artifactId eta version bakarrik behar dira. Hau da, proiektu batek behar dituen menpekotasunak definitzeko, proiektu horren pom.xml-an menpekotasunen groupId, artifactId eta version jarri behar da, eta informazio horrekin, definitutako menpekotasun horien menpekotasunak zeintzuk diren kalkulatzeko gai da Maven. 9.2.1.4. pom.xml fitxategien herentzia Oso ohikoa da software proiektu batzuek konfigurazioaren zati bat komuna izatea. Adibidez, nahiz eta menpekotasun ezberdinak izan, eraikitzerakoan plugin berdinak exekutatzea. Kasu honetan, pom.xml
bat sortzeko aukera dago, zeinetan komuna den konfigurazioa jartzen den. Ondoren, gainontzeko proiektuek pom.xml hori heredatu dezakete, eta horri esker, software proiektu bakoitzaren pom.xmlan konfigurazio bera errepikatzea saihesten da. Hau baliteke oso erabilgarria ez izatea proiektu gutxi garatu behar direnean. Baina proiektu honetako bezeroak garatzen dituen kantitateen kasuan, arkitekturako arauak bete ahal izateko egin behar den konfigurazioa toki batean egitea ahalbidetzen du. Proiektu guztiak modu berean eraikitzea ere ziurtatu daiteke, proiektuek heredatuko duten pom.xml fitxategia programatzaileen esku uzten ez bada. Horretarako, proiektuek heredatu beharreko pom.xml hori heredatzen dutela ziurtatu beharko da, baina hori aurrerago aztertuko da nola egingo den. 9.2.2. Maven garapen-ingurunean nola inplementatu Maven bidez proiektu honetako arazo asko konpondu eta helburu asko beteko dira. 9.2.2.1. Heredatu beharreko pom.xml fitxategien hierarkia Aurretik aipatu den bezala, pom.xml batek beste pom.xml bateko konfigurazioa heredatu dezake. Mavenen ezaugarri hau oso egokia da proiektu guztien eraikuntza toki bakarrean konfiguratzeko, horrela, proiektu guztientzako konfigurazio bera eginez. Proiektu honetarako, ezaugarri hau erabiliko da. Alde batetik, proiektu guztiek eraikuntzako konfigurazio bera eduki dezaten, eta bestetik, programatzaileei eraikuntzako konfigurazioa aldatzea galaraziko zaie. Izan ere, programatzaileei ez zaie heredatuko diren pom.xml-ak aldatzeko baimenik emango. Bezeroaren arkitekturako arauak kontutan hartuz, hiru mailako pom.xml hierarkia bat proposatzen da:
Irudia 11: pom.xml fitxategen herentzia Lehenengo pom.xml-a (beste pom.xml fitxategirik heredatzen ez duena) zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien bertsioak definitzeko erabiliko da. Hau da, bertan bezeroaren arkitekturak zehazten dituen liburutegiak definituko dira. Horrela, pom.xml hau heredatzen duten proiektu guztiek, beraien pom.xml-an, behar dituzten liburutegiak definitu beharko dituzte baino bertsioa zehaztu gabe, liburutegi bakoitzaren bertsioa "liburutegien bertsioen pom.xml"-tik lortuko baitute. Honi esker, proiektu guztiek liburutegien bertsio berak erabiltzen dituztela ziurtatzen da, eta arkitekturak zehazten duen bezala liburutegiak zerbitzari mailan jartzen direnez (gogoratu ez doazela aplikazio bakoitzaren barnean), liburutegi eta aplikazioen arteko bateragarritasuna bermatzen da. Bigarren pom.xml-ak lehenengoa heredatzen du, horrela, bigarren pom.xml-a heredatzen duten proiektuek lehenengoa ere heredatuko dute. Bigarren pom.xml honetan, proiektuan eraikitzeko konfigurazioa jarriko da, hau da, gehienbat Mavenek bizi-zikloa exekutatzerakoan exekutatu behar dituen pluginak jarriko dira. Heredatzen duen pom.xml-a ez bezala, pom.xml hau beti bera izango da (heredatzen duen pom.xml-an liburutegien bertsioak aldatuko dira, zerbitzarietan instalatzen diren liburutegien arabera).
Azkeneko pom.xml fitxategia, proiektu bakoitzaren pom.xml-a izango da. Hauek, "pluginen pom.xml" fitxategia heredatuz, lehenengo eta bigarren pom.xml-etan jarritako konfigurazio osoa heredatuko dute. Beraz, pom.xml hauetan ondorengo informazioa bakarrik jarri beharko da: Proiektuaren groupId
Proiektuak behar dituen liburutegiak (bertsiorik gabe) Gainontzeko konfiguraziorik egiten ez zaie utzi behar programatzaileei, proiektu guztiak modu berean eraiki daitezen eta denek liburutegien bertsio berak erabil ditzaten. Hau ziurtatzeko, pom.xml-ak ondorengo baldintzak betetzen dituela ziurtatu behar da: pom.xml bat heredatzen duela, eta heredatu behar duena dela.
Pluginik ez dela konfiguratzen, eraikuntza prozesua ez aldatzeko.
Behar dituzten liburutegiak definitzerakoan, bertsiorik zehazten ez dela ziurtatzea. Horrela, heredatutako pom.xml-tik lortzeko liburutegien bertsioa. Baldintza hauek ziurtatzeko, kontutan edukiz pom.xml-an idatzitakoa aztertu behar dela, egokiena Maveneko pluginen bidez egitea da. Baina egiaztapen horiek egiten dituen pluginik existitzen ez denez, proiektu honetan egiaztapen horiek egiten dituen plugina garatuko da. Plugin honen diseinua aurrerago egingo da. Hierarkia hau ikusita, askok lehenengo bi pom.xml-ak zergatik ez diren pom.xml bakarrean jartzen galde dezakete. Honen arrazoia, lehenengo pom.xml-a aldakorra delako eta bigarrena berriz egonkorra delako da. Horren ondorioz, lehenengo pom.xml-an aldaketa bat egiten den bakoitzean release bertsio berri bat aterako da; bigarrengo pom.xml-ak berriz beti snapshot bertsio bera edukiko du. Honi esker, proiektu bakoitzeko pom.xml-ek beti bertsio bera duen pom.xml fitxategia heredatuko dute, bertsioz aldatuko ez dena, beraz inoiz aldatu beharko ez dena. Baina arkitekturak definitutako azken liburutegien bertsioak erabili ditzaten, nahitaezkoa da bigarren pom.xml-ak lehenengo pom.xml-aren azken bertsioa erabiltzea. Horretarako, sinkronizazio hori egiteko, Maveneko Versions Maven Plugin plugina erabiliko da. 9.2.2.2. Dagoeneko existitzen diren eta erabiliko diren pluginak Atal honetan, Maven bidez proiektuak eraikitzerakoan, Mavenen bizi-zikloan zehar arkitekturako arauak betetzeko exekutatu behar diren pluginak zehaztuko dira. Baita ere, helburuak betetzeko plugin bakoitzaren kasuan konfigurazio bereziren bat behar izatekotan, zein konfigurazio izango duten definituko da. Plugin hauek "pluginen pom.xml"-an definituko dira.
Hasteko, compile fasean exekutatzen den Maven Compiler Plugin [45] pluginari esker konpilatzeko erabiliko den konpiladorea definituko da, konpiladoreak erabili beharreko JDK bertsioa zehaztuz, Java 7 hain zuzen. Mavenen eraikuntzako bizi-zikloko test fasean testak exekutatzen dira, Maven Surefire Plugin pluginaren bidez. Testen exekuzioa aktibatuta dago lehenetsita, eta plugin hori ez da desaktibatuko. Beraz, testak exekutatzea ziurtatuko da. Aurretik aipatu den bezala, proiektu bakoitzaren pom.xml fitxategian, proiektu bakoitza eraikitzerakoan jar fitxategia edo war fitxategia sortu behar den definitzen da. Ondoren, jar fitxategia sortu behar dela definitu bada, Maven JAR Plugin pluginaren bitartez jar fitxategi-bitarra sortuko da. War fitxategi-bitarra sortu behar dela definitu bada aldiz, Maven WAR Plugin pluginaren bitartez sortuko da war fitxategia. War proiektuen kasuan, Maven WAR Plugin pluginaren konfigurazioan definitu behar da liburutegiak war fitxategiaren barnean ez sartzeko, arkitekturak definitzen duen moduan. Horretarako war fitxategi barneko WEB-INF/libs/ karpetaren barnean .jar luzapenarekin amaitzen den fitxategirik ez sartzeko konfiguratuz. Hala ere, arkitekturan definituta dagoenaren arabera, zerbitzarian ez dira war fitxategiak instalatuko, ear fitxategiak baizik. Horretarako, Maven EAR Plugin [46] plugina existitzen da, baina hori erabili ahal izateko lehendabizi software proiektua egokitu egin behar da. Egokitzapen hori nola egingo den beranduago azalduko da, 9.2.2.4. atalean hain zuzen, ondorioz, ear fitxategi-bitarrak nola sortuko direnaren azalpena ere beranduago ikusiko da, 9.3.2.2.1. atalean. Maven Resources Plugin pluginaren bitartez, iturri-kodearen kodifikazioa UTF-8 izan behar dela zehaztuko da. Mavenek menpekotasunak nola ebazten dituen azaldu denean (9.2.1.3. atalean), pom.xml-an liburutegi bat jartzean, Mavenek automatikoki liburutegi horren menpekotasunak ere ekartzen dituela ikusi da. Horri esker, proiektuaren menpekotasunak kudeatzea errazten da, baina proiektu horrek behar dituen liburutegi guztiak zeintzuk diren jakitetik abstraitzen du. Horregatik, zaila da jakitea zein liburutegi instalatu behar diren zerbitzarian liburutegi edo aplikazio horrek funtzionatzeko. Informazio hori guztia lortzeko plugin bat erabiliko da. Alde batetik, Maven Dependency Plugin plugina erabiliko da. Plugin honek, proiektu baten iturrikodean zein liburutegi erabili diren aztertzen du eta liburutegi horiek proiektuaren pom.xml-an definitzea behartzen du. Gainera, liburutegiren bat definitu bada pom.xml-an eta iturri-kodean ez bada erabili, pom.xml-tik kentzea behartzen du. Honi esker, proiektu bakoitzaren pom.xml-ak proiektu hori konpilatzeko behar diren liburutegien zerrenda eskainiko du. Bestetik, plugin beraren konfigurazio ezberdina erabiliz, proiektu batek behar dituen liburutegi guztien zerrenda lortu eta fitxategi batean idatziko dira. Zerrenda honetan, bai konpilatzeko behar diren liburutegiak, baita proiektu hori exekutatzeko behar direnak ere egongo dira. Horrela, liburutegi edo aplikazio bat zerbitzarian instalatzeko, zerbitzarian instalatuta egon behar diren liburutegi guztiak zeintzuk diren jakin ahalko da. Zerrenda hori fitxategi-bitarraren barnean sartuko da. Amaitzeko, liburutegi baten fitxategi-bitarra sortzen denean, gainontzeko programatzaileek liburutegi hori eskuragarri izan dezaten Maveneko urruneko biltegi batera igotzea geratzen da. Maveneko urruneko biltegi publikoak existitzen dira, baina garapen-ingurune honetako software proiektuak konfidentzialak direnez, garapen-ingurunean biltegi pribatu bat instalatuko da. Fitxategi-bitarrak biltegi pribatu horretara igotzeko Maven Deploy Plugin [47] plugina erabiliko da.
Dagoeneko existitzen diren Maveneko pluginez gain, beste plugin batzuk diseinatu eta garatu behar dira proiektu honetako helburuak bete ahal izateko. Hasteko, ondorengo Maven pluginak garatuko dira, baina Jenkinsen atalean ikusiko den bezala, Maveneko beste plugin batzuk ere garatu beharko dira: Proiektu bakoitzaren pom.xml fitxategia aurretik aipatutako baldintzak betetzen dituela ziurtatzen duen plugina
Ear fitxategiak sortzeko plugina
Software proiektuen bertsioak egitea automatizatzeko plugina 9.2.2.3. pom.xml-a egiaztatzen duen plugina Lehenago aipatu den bezala, plugin honek hainbat eginkizun ditu: pom.xml bat heredatzen duela eta heredatu behar duena dela ziurtatzea.
Proiektuak behar dituen liburutegiak definitzerakoan, pom.xml-an bertsiorik zehazten ez dela ziurtatzea.
pom.xml-an eraikuntza prozesua aldatzen duen pluginik ez dela konfiguratzen ziurtatzea. Lehenengo eginkizunari dagokionez, heredatzen den pom.xml-a izeneko elementuaren barnean definitzen da. Ondorioz, parent elementuaren barnean definituta dagoen groupId, artifactId eta version zuzena dela egiaztatuko da. Bigarren eginkizunari dagokionez, menpekotasunen bertsioa definitzen ez dela ziurtatzeko bi gauza egin behar dira. Hasteko, software proiektu baten menpekotasun guztiak izeneko elementuaren barnean definitzen dira. elementuaren barnean nahi adina elementu definitu daitezke, eta elementu bakoitzaren barnean menpekotasunaren groupId, artifactId eta version definitzen dira. Plugin honek, dependencies barruan dauden dependency bakoitzean izeneko elementurik ez dagoela ziurtatuko du. Bigarren eginkizuna ziurtatzeko ez da nahikoa honekin, menpekotasunen bertsioa izeneko elementuetan ere definitu baitaiteke. Elementu hau hain zuzen, heredatuko den liburutegien bertsioen pom.xml-an erabiliko da liburutegien bertsioak definitzeko. Izan ere, elementu horretako liburutegien bertsioak definitzeko balio du, eta bertan jarritako liburutegiak ez ditu Maven-ek proiektuan erabiltzeko jaitsiko. Horregatik, plugin honek software proiektu bakoitzaren pom.xml fitxategian elementurik ez dagoela ziurtatuko du. Amaitzeko, hirugarren eginkizunari dagokionez, software proiektu bakoitzaren eraikuntzako konfigurazioa programatzaile bakoitzak aldatzen ez duela ziurtatu behar da. Konfigurazio guzti hau pom.xml barruko izeneko elementuaren barnean egiten da. Horregatik, plugin honek software proiektu bakoitzaren pom.xml-an izeneko elementurik ez dagoela ziurtatuko du. 9.2.2.4. Ear fitxategiak sortzeko plugina Aurretik aipatu den bezala, ear fitxategi bakoitzaren barnean war fitxategi bat egongo da. Beraz, ear fitxategia sortu aurretik aplikazioaren war fitxategi-bitarra sortu behar da, horretarako, Maven War Plugin plugina erabiliz.
Diseinatu den plugin honek, war proiektu baten pom.xml-a ear motako proiektu batetara egokituko du. Behin hori eginda, ear fitxategi-bitarra sortzeko ondorengo puasoa deployment descriptor fitxategia sortzea da Maven EAR Plugin plugina erabiliz. Amaitzeko, pom.xml-a egokituta eta deployment descriptor sortuta dagoela, ear fitxategi-bitarra sortzea geratzen da. Horretarako, beste behin ere, Maven EAR Plugin plugina erabiliz. 9.2.2.5. Software proiektuen bertsioak egitea automatizatzeko plugina Plugin honen helburua, software proiektu bakoitza eraikitzen den bakoitzean bertsioa ezberdina izatea da. Honi esker, zerbitzarian instalatuko den bertsio bakoitza identifikatuta geratzen da. Plugin honen bidez, software proiektuen bertsioa aldatzen dela ziurtatuko da, horretarako, proiektuaren pom.xml-an jarri behar den bertsioa programatzaileak eskuz aldatu ez badu, pluginak automatikoki aldatuko du. Horretarako, Maveneko bi plugin garatuko dira. Izan ere, bertsioak egiteko prozesua bi pausotan banatuko da. Soluzioan proposatu den bezala, software proiektu bat garatzerakoan snapshot bertsioak erabiltzen dira. Bertsio bat snapshot denean, bertsio hori garapenean dagoela esan nahi du, hau da, aldaketak jasaten ari dela eta ondorioz, softwareak gaur gauza bat egin dezake eta bihar beste bat. Egonkorrak diren bertsioak release izena dute. Bertsio bat release denean, softwarearen iturri-kodea ez da inoiz aldatuko bertsio zenbakia aldatzen ez den bitartean. Horregatik, zerbitzarian instalatuko diren liburutegi eta aplikazio guztiak release bertsioak izan behar dira, ondo identifikatuta egon daitezen. Beraz, programatzaileek beti snapshot bertsioekin egingo
dute lan. Baina, proiektu bat eraikitzerakoan snapshot bertsiotik release bertsiora aldatu beharko da, ondoren zerbitzarian instalatu ahalko den bertsio bat izan dadin. Mavenek eraikitzen duen software proiektu bakoitza identifikatzeko, Mavenek hainbat datu behar dituela aipatu da: artifactId, groupId, version eta menpekotasunak. Beraz, proiektu bakoitzaren bertsioa pom.xml-ko version elementuan jarritakoa izango da. Bertsioak egiteko prozesuko lehen pluginak, proiektu bateko pom.xml fitxategi batean dagoen bertsioa release dela ziurtatuko du. Horretarako, snapshot bertsioa bada pom.xml-an jarrita dagoena, bertsioko "SNAPSHOT" hitzaren ordez "RELEASE" hitza idatziko du. Maven hitz horiek detektatzeko gai da, hau da, "SNAPSHOT" idatzita badago bertsioan snapshot bertsio bat dela badaki, eta berdin release bertsioekin. Adibide gisa, 1.0.0-SNAPSHOT bertsioa badago idatzita, 1.0.0-RELEASE bertsioa idatziko du. Aldiz, pom.xml fitxategian release bertsio bat badago definituta, dagoen bezala utziko du. Ondoren, release bertsio hori existitzen den egiaztatuko du, horretarako Giteko etiketak erabiliko dira. Giteko etiketak [49], software bertsioak egiteko Git sisteman proiektuaren bertsio zehatz bat identifikatzeko elementu bat da.
Beraz, pluginak release bertsio horren etiketa Gitlabeko biltegi zentralean existitzen den egiaztatuko du. Etiketa existitzen bada, bertsio hori dagoeneko existitzen dela esan nahiko du. Beraz, beste bertsio bat sortu beharko da, eta ondorioz, pluginaren exekuzioa amaituko da errore bat erakutsiz. Etiketa ez bada existitzen, etiketa sortuko du pluginak eta ondoren etiketa eta release bertsioaren aldaketa Giteko biltegi lokalean gordeko du. Hau da, oraingoz Gitlabeko biltegira ez da ezer igoko. Bigarren plugina, software proiektu bakoitza eraiki ondoren exekutatuko da. Honen helburu nagusia, Git zerbitzarian programatzaileentzako snapshot bertsio berria garatu dezaten prest uztea da. Hau da, programatzaileek proiektu baten release bertsioa sortu ondoren, proiektuaren pom.xml-an snapshot bertsio berri bat jartzeko lanetik libratu nahi dira. Adibidez, 1.0.0-RELEASE bertsioa eraiki bada, pluginak pom.xml-an 1.1.0-SNAPSHOT bertsioa idatziko du. pom.xml-an snapshot bertsioa definitu ondoren, aldaketa hori Giteko zerbitzari lokalean gordetzeaz arduratuko da plugina. Adibidean, bertsioaren minor zenbakia aldatu da. Hau horrela izango da. Izan ere, soluzioan azaldu den bezala patch zenbakia RELEASE batean akats bat aurkitzen denerako gordeko da, bertsio horren aldaketa programatzailearen eskutan geratuz. Hau da, zerbitzarian instalatuta dagoen aplikazio baten bertsioa 1.0.0-RELEASE bada, akats hori konpontzeko egin den aldaketarekin 1.0.1-RELEASE bertsioa aterako litzateke. Major zenbakia aldatzea ere programatzailearen eskuetan geratzen da. Plugin honek pom.xml-an egingo dituen aldaketa guztiak Giteko biltegi lokalean egingo dira. Izan ere, plugin hau Jenkinsen exekutatzeko dago diseinatua, eta Jenkinsek badauka plugin bat [50] Giteko biltegi lokalean egindako aldaketa guztiak urruneko biltegira (kasu honetan Gitlabera) igotzeaz arduratzen dena.
9.2.2.6. Mavenen urruneko biltegia: Artifactory Garapen-ingurune honetan sortuko diren proiektuen bertsio guztiak biltegiratu egin behar dira. Horrela, sortutako bertsio guztiak eskuragarri egongo dira uneoro. Honek hainbat onura ditu: Liburutegiak gainontzeko liburutegi eta aplikazioak garatzeko erabili ahal dira, proiektu bakoitzaren pom.xml-an definituz.
Zerbitzarian instalatuta dauden liburutegi eta aplikazioek funtzionatzea uzten badute, funtzionatzen zuten egoera batetara itzultzeko aukera egongo da. Hau da, backup bezala funtziona dezake. Baina aurretik aipatu den bezala, proiektu honen bezeroak garatzen dituen proiektuak pribatuak dira. Horregatik, sortuko diren fitxategi-bitarrak ezin dira Maveneko urruneko biltegi publiko batetara igo. Beraz, garapen-ingurune honetan Maveneko urruneko biltegi propio bat instalatuko da, Artifactory [51] izeneko biltegia hain zuzen. Artifactoryn Maven bidez eraikitako fitxategi-bitarrak biltegiratu daitezke. Gainera, beste enpresa batzuei erositako liburutegiak (lizentzia behar dutenak) ez daude biltegi publikoetan eta ezin dira bertara igo. Horregatik, liburutegi pribatu horiek ere Artifactoryra igoko dira, garapen-ingurune honetan garatzen duten programatzaileek Maven bidez proiektuak eraikitzerakoan eskuragarri eduki ditzaten. 9.3. Jenkins Garapen-inguruneko elementu garrantzitsu bat etengabeko integrazioa inplementatzen duen aplikazioa da. Izan ere, elementu hau arduratuko da garapen-ingurunea automatizatzeaz; horretarako proiektuak eraikiz, zerbitzarietan instalatuz eta beste zeregin batzuk eginez. Alternatiben analisian egindako azterketaren arabera, Jenkins aplikazioa erabiliko da etengabeko integrazioa inplementatzeko proiektu honetan. 9.3.1. Sarrera Jenkins aplikazioa job izeneko elementuetan oinarritzen da. Job batean Jenkinsek exekutatzea nahi dena programatzen da. Adibidez, biltegi batetik software baten iturri-kodea jaistea eta eraikitzea. Horretarako, jobetan scriptak idatzi daitezke edota Jenkinseko pluginak erabili. Izan ere, Jenkinsek hainbat plugin ekartzen ditu lehenetsita joben programazioa errazten dutenak, eta nahi izanez gero, plugin gehiago instalatu daitezke edota plugin berriak sortu. Adibidez, proiektu honetan diseinatutako garapen-ingurunean garatuko diren proiektuak eraikitzeko erabiliko diren Jenkinseko pluginetako batzuk ondorengoak dira: Gitlab motako sistema batean, proiektu baten biltegian gertaera baten zain egon eta gertaera hori entzutean joba exekutatzen duen plugina. Plugin hau ez dator lehenetsita Jenkinsen, beraz, aparte instalatu behar zaio. Pluginak "Gitlab Plugin" [52] izena du.
9.3.2. Jenkins garapen-ingurunean nola inplementatu Atal honetan, proiektu honetako zenbait helburu bete ahal izateko, Jenkins garapen-ingurunera egokitu da. Horretarako behar diren pluginak, scriptak, jobak, etab. diseinatu eta garapen-inguruneko gainontzeko elementuekin nola komunikatuko den definitu da. 9.3.2.1. Gitlabek webhook bidez bidalitako HTTP POST eskaera prozesatzea Jenkinsek badauka edozein jobetan konfiguratu daitekeena. Plugin honi esker, konfiguratu zaion job bakoitzak URL bat edukiko du, zeinetara deitzen den bakoitzean job hori exekutaraziko duen. Berez, garapen-ingurune honetako jobak exekutatzeko nahikoa izango litzateke plugin hori erabiltzea. Baina horrek arazo bat dauka. Izan ere, proiektu bakoitza exekutatu ahal izateko, beharrezkoa da job hori sortuta egotea. Kontutan hartuz bezeroak garatzen dituen proiektuen kantitatea handia dela, proiektu bakoitzaren joba sortzeak lan handiegia eskatzen du. Horregatik, Jenkinsek webhooka jasotakoan, joba exekutatu aurretik, proiektuaren joba sortuta dagoela ziurtatu behar da, eta sortuta ez badago, joba sortu. Prozesu hori automatizatzeko, Jenkinseko plugin bat garatu da. Horrek, job guztiak konfigurazio bera izatea eskatzen du, bakoitzak Gitlabetik jaitsiko duen proiektuaren iturri-kodea izan ezik. Aurrerago ikusiko dugun bezala, hau horrela izango da, hau da, job guztiek konfigurazio bera izango dute, salbuespen gutxi batzuk salbu. Jenkinsek jasotzen dituen webhookak prozesatzen dituen pluginarekin jarraituz, esan den bezala, Gitlabetik bidaltzen diren HTTP POST eskaeren zain egongo da plugina. Beraz, Gitlabeko biltegi guztiek URL berara egingo dute eskaera, eta ondoren plugina HTTP POST eskaeran JSON formatuan bidaltzen den informazioaz [53] baliatuko da zein proiekturi dagokion jakiteko eta eskaera horrekin zer egin behar duen jakiteko. Gitlabeko HTTP eskaera bat pluginera iristean, jasotako informaziotik eskaera zein software proiekturena den irakurriko du pluginak. Informazio horrekin zein job exekutatu behar den jakingo du. Baina exekutatu aurretik job hori existitzen den begiratu beharko du, eta existitzen ez bada, sortu. Azaldutako prozesuaren fluxua ondorengo irudian azter daiteke:
Irudia 12: Jenkinsek proiektu bat eraikitzeko deia jasotzen duenean exekutatu behareko fluxua Irudian azter daitekeen bezala, HTTP eskaera pluginak jasoko du. Eskaera horretako informazioaz [53] baliatuz, pluginak eskaera zein proiektuk egin duen eta proiektu horren Gitlabeko biltegiaren URLa
zein den jakingo du. Proiektu bakoitzaren jobak eta Gitlabeko biltegiek izen bera edukiko dutenez, Jenkinsek pluginak garatzeko eskaintzen duen APIa [54] erabilko da ea HTTP eskaera egin duen proiektuaren joba existitzen den jakiteko. Joba existitzen ez bada, job berri bat sortu beharko da. Horretarako, Jenkinsen "Txantiloi" izeneko job bat sortuta egongo da. Beraz, proiektu bakoitzaren joba sortzerakoan "Txantiloi" izeneko jobaren kopia bat sortuko da proiektuaren izena ezarriz. "Txantiloi" jobak izango duen konfigurazioa aurrerago aztertuko da, baño jobaren kopia egin ondoren, Jenkinseko APIa erabiliz, job berriaren Giteko URLa aldatu behar da (HTTP eskaeratik lortutakoa ezarriz). Horrekin joba sortuta egongo da. Pluginaren eginkizuna bukatutzat eman aurretik, pluginak HTTP eskaera bidali duen proiektuaren joba exekutatu beharko du. Horretarako, jobak konfiguratuta eduki behar du HTTP eskaeren bidez joba exekutatu ahal dela ("Txantiloi" izeneko jobean konfiguratuta egongo da, beraz, bertatik kopiatzen diren job guztiak baita ere). Beraz, joba exekutatzeko, pluginak HTTP POST eskaera bat egingo du URL horretara eta joba "Gitlab Pluginaren" [52] bidez exekutatuko da. 9.3.2.2. Joben definizioa Orain arte azaldutakoarekin, Jenkinsen job bat exekutatu aurretik jarraituko diren pausoak ikusi dira. Atal honetan, "Txantiloi" izeneko jobaren konfigurazioa azalduko da, garapen-ingurune honetan garatuko diren proiektu guztien eraikuntza nola egingo den azalduz. Hasteko, job bakoitzak Jenkinsek lehenetsita dakarren plugin batekin [50] dagokion proiektuaren iturri-kodea jaitsiko du; ondoren, script bat exekutatuko du, besteak beste, proiektuaren bertsioa egiteaz (gogoratu release bertsioak sortuko direla, eta release bertsioa egiteko prozesua automatizatu egin dela Maveneko plugin berri baten bidez), proiektua eraikitzeaz, etab. arduratzen dena; eta amaitzeko, proiektuaren iturri-kodean egindako zenbait aldaketa Gitlabeko biltegi zentralera igoko dira, Jenkinsek dakarren plugin batekin [50]. Aurretik aipatu den bezala, job guztiek konfigurazio bera izango dute (salbuespen gutxi batzuk izan ezik, aurrerago ikusiko direnak), eta proiektu bakoitzak bere joba izango du, bakoitzak Gitlabetik jaitsi behar duen biltegiaren URLa ezberdina izango baitu. Beraz, job bat exekutatzeko fluxua ondorengoa izango da: 1. Job bakoitza Gitlabeko software proiektu batean aldaketak noiz igotzen diren zain egongo da. Lehenengo pausoan, programatzaile batek software proiektu baten egindako aldaketak Gitlabera igoko ditu.
3. Jenkinsek job hori exekutatzen du. Jobaren exekuzioan zehar, proiektuaren iturri-kodea jaitsi eta proiektua eraikitzen da.
Irudia 13: Job baten exekuzioko pausoak Azaldutakoarekin hainbat puntu argitu gabe geratzen dira: Jobak exekutatzen duen scriptak zer egiten du software proiektua eraikitzeko, proiektuaren bertsioak egiteko, etab.?
Zein aldaketak egiten dira software proiektu baten eraikuntzan zehar ondoren aldaketa horiek Gitlabera igo behar izateko? Ondorengo puntuen bidez galdera horiek erantzungo dira. 9.3.2.2.1. Jobak exekutatzen duen scriptaren definizioa Atal honetan, job batek eraiki behar duen proiektuaren iturri-kodea jaitsi ondoren, exekutatuko duen scriptak zer egin behar duen definitu da. Iturri-kodea jaitsi ondoren, software proiektuaren eraikuntza egin beharko da. Horretarako, scriptak gehienbat Mavenen komandoak erabiliko ditu software proiektuak eraikitzeko, proiektu honetarako garatu diren Maveneko pluginetako batzuk exekutatuz. Maveneko plugin hauen bidez, proiektu baten fitxategi-bitarra sortu aurretik, arkitekturako arauak betetzen direla ziurtatuko da. Scriptaren fluxu-diagrama ondorengoa da:
Jarraian, aurreko scriptaren fluxu-diagrama azalduko da. Hasteko, lehenengo atazan software proiektuak duen pom.xml-a egokia dela ziurtatuko da. Horretarako, garapen-ingurune honetarako sortu den pom.xml-a egiaztatzen duen Maveneko plugina exekutatzen da. Pluginaren diseinuaren atalean azaldu den bezala, plugin honek hiru egiaztapen egingo ditu: Proiektuaren pom.xml-ak beste pom.xml bat heredatzen duela eta heredatu behar duena dela ziurtatzea.
pom.xml-an proiektuak behar dituen liburutegiak definitzerakoan, pom.xml-an bertsiorik zehazten ez dela ziurtatzea.
pom.xml-an proiektuaren eraikuntza prozesua aldatzen duen pluginik ez dela konfiguratzen ziurtatzea. pom.xml fitxategia egiaztatu ondoren, software proiektuaren bertsioa release bat dela egiaztatzen duen plugina exekutatuko da. Plugin honen diseinuan azaldu den bezala, laburbilduz, pom.xml-an snapshot bertsio bat badago jarrita, release bertsioa definituko du pluginak. Gainera, release bertsio hori aurretik existitzen ez dela ziurtatuko du pluginak, eta egindako aldaketak, Jenkins makinaren Giteko biltegi lokalean gordeko ditu. Ondoren, irudiko "Maven bizi-zikloko deploy egin" ataza dator. Ataza honetan, Mavenen bizi-ziklo osoa exekutatuko da proiektua eraikitzeko. Mavenen bizi-zikloa exekutatzean, software proiektu bakoitzaren pom.xml-an konfiguratutako guztia (heredatutako pom.xml-en konfiguratutakoa barne) exekutatuko da. Horrek ondorengoa suposatzen du: 1. Iturri-kodea konpilatzea: Maven Compiler Plugin pluginaren bidez bizi-zikloko compile fasean.
3. Proiektua exekutatzeko behar diren liburutegien zerrenda lortzea: Maven Dependency Plugin pluginaren bidez test fasean.
4. Jar edo war fitxategi-bitarra sortzea: Maven JAR Plugin edo Maven WAR Plugin pluginaren bidez package fasean.
7. Fitxategi-bitarra Maveneko urruneko biltegian biltegiratzea, hau da, Artifactoryn biltegiratzea: Maven Deploy Plugin pluginaren bidez deploy fasean. Behin proiektuaren jar edo war fitxategi-bitarra sortuta eta fitxategi-bitar hori Artifactoryra igota gainontzeko programatzaileentzat eskuragarri egon dadin, hurrengo pausoa programatzaileek proiektua garatzen jarrai dezaten pom.xml-an snapshot bertsio berri bat definitzea izango da. Horretarako proiektu honetarako diseinatu den snapshot bertsioa definitzeko Maveneko plugina erabiliko da. Plugin honek iturri-kodean egingo dituen aldaketak, aurretik azaldu den bezala, aldaketak Giteko biltegi lokalean gordeko ditu, hau da, ez dira Gitlabeko biltegira igoko. Izan ere, aldaketak
Gitlabera igotzeko Jenkinseko plugin bat [50] erabiliko da jobetako azken pausoan (scripta exekutatu ondoren). Behin fitxategi-bitarra sortuta dagoela eta Artifactoryra igota, jar motako fitxategia edo war motako fitxategia sortu den jakin behar da. Horretarako jobaren izena erabiliko da, izan ere, arkitekturak definitzen duenaren arabera, liburutegien izena LIB letrekin amaitzen da eta hauek beti jar fitxategiak izango dira. Aplikazioen kasuan, izena WEB letrekin amaitzen da eta hauek war fitxategiak izango dira. Beraz, jar motako fitxategia sortu bada, zuzenean jar fitxategi-bitar hori garapen-inguruneko direktorio batera kopiatuko da. Direktorio hori zerbitzarian instalatzeko prest dauden fitxategibitarrak gordetzeko erabiliko da. Beranduago WebSphere zerbitzarian liburutegi edo aplikazio bat instalatu nahi denean bertatik hartuko dira fitxategi-bitarrak. War motako fitxategi-bitarra bada aldiz, ear motako fitxategi bat sortu behar da. Horretarako, lehendabizi, proiektu honetan garatu den ear fitxategiaren pom.xml-a sortzeko plugina erabiliko da. Ondoren, deployment descriptor fitxategia sortzeko plugina exekutatuko da, eta amaitzeko ear fitxategia sortzeko plugina exekutatuko da. Behin ear fitxategi-bitarra sortu dela, jar fitxategiaren kasuan egin den bezala, direktorio berdinera kopiatuko da fitxategi-bitarra. Horrela, nahi denean WebSphere zerbitzarian instalatzeko prest egongo da. Honekin, scriptaren exekuzioa amaituko da. Scriptaren exekuzioa amaitu ondoren, aldaketak Gitlabeko biltegi zentralera igotzea geratuko litzateke, egindako aldaketak programatzaileentzat eskuragarri egon daitezen. 9.3.2.2.2. Gitlabera igo beharreko aldaketak Jobak egin beharreko funtzioetako bat proiektuaren bertsioak egitea da, horretarako sortu diren Maveneko pluginak exekutatuz. Plugin hauek egiten dituzten aldaketak Giteko biltegi lokalean gordetzen dira, baño ez dituzte aldaketa hauek biltegi zentralera igotzen. Hau da, aldaketa horiek Gitlabera igo ez direnez, ez daude eskuragarri programatzaileentzat oraindik. Jobaren exekuzioan zehar egin diren aldaketak Gitlabeko biltegi zentralera igotzeko Jenkinseko Git Plugin plugina [50] konfiguratuko da Jenkinseko jobetan. 9.3.2.3. Zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien informazioa eskaintzea Software proiektu bakoitzaren jobek egin beharrekoa azaldu da dagoeneko. Horrekin etengabeko integrazioa lortu da garapen-ingurune honetan. Eta horrekin batera, proiektu honetako helburu asko bete eta arazo asko konpondu dira. Baina garapen-ingurunea oraindik ez da zerbitzarian instalatuta dauden liburutegiak zeintzuk diren eta zein bertsio diren esateko gai. Eta hori, proiektu honetan diseinatutako garapen-ingurunearen helburuetako bat da. Proiektu honetan Maven nola erabiliko den aztertu denean, proiektu guztietako pom.xml-ek liburutegien bertsioak definituta dituen pom.xml bat heredatuko dutela azaldu da (heredatzen diren bi pom.xml-etako lehenengoa). Atal honetan, pom.xml hori zerbitzarian instalatuta dauden liburutegiekin nola sinkronizatuko den diseinatu da. Sinkronizazio hori egiteko Maveneko beste plugin bat garatuko da. Plugin hau heredatuko den pom.xml-arekin exekutatuko da, eta exekuzio hori egiteko Jenkinseko job berezi bat sortuko da. Plugin honen exekuzioa ondorengo fluxu-diagraman azter daiteke:
Irudia 15: Liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml fitxategia zerbitzarian instalatuta dauden liburutegiekin sinkronizatzeko exekutatu behar den pluginaren fluxu-diagrama Fluxu-diagrama aztertuz, lehendabizi, zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien direktorioko jar-ak hartuko dituela ikus daiteke. Ondoren jar bakoitzaren groupId, artifactId bertsioa irakurriko da. Informazio hau irakurtzeko jar barruan dagoen METAINF/maven/{groupId}/{artifactId}/pom.properties fitxategitik irakurriko da. {groupId} eta {artifactId} izeneko karpeten ordez software proiektuaren groupId eta artifactId izena duten karpetak izango dira,
pom.properties fitxategia Maven bidez eraikitako fitxategietan bakarrik egoten da. Beraz, plugin honen bidez garapen-ingurune honetan garatutako liburutegien sinkronizazioa egingo da. Gainontzeko liburutegien sinkronizazioa eskuz egingo da, honen arrazoiak bi dira: batetik, liburutegi horiek Maven bidez sortu direla ezin ziurtatu ahal izatea, ez baititu bezeroak sortzen; eta bestetik, gainontzeko liburutegiak bezeroak ez dituenez garatzen, egonkorrak izango dira, eta beraz, ez dira etengabe aldatuko. Garapen-ingurune honetan garatuko diren liburutegiak aldiz, etengabe aldatzen egongo dira, zerbitzarian liburutegi baten bertsioa maiz aldatuz. Horregatik, garapen-ingurune honetan garatutako proiektu guztien groupId balioaren hasierako zatia berdina edukiko dute, adibidez, eus.tfm. Beraz, groupId balioa eus.tfm-rekin hasten ez diren liburutegi guztiak baztertu egingo dira sinkronizazioan. Eta pom.properties fitxategia ez dutenak ere bai. Behin menpekotasun bakoitzaren groupId, artifactId eta version lortuta, menpekotasun hauek bananbana ea pom.xml-an definituta dauden begiratuko da, groupId eta artifactId berdina den begiratuz. Menpekotasuna definituta badago, ea bertsioa berdina den konparatuko da, ezberdina bada aldatuz. Menpekotasun bakoitza pom.xml-an definituta ez badago, menpekotasun hori osorik definitu egin beharko da. Liburutegien bertsio guztiak pom.xml-an eguneratu ondoren, pom.xml-aren aldaketa berriak identifikatzeko bertsio berri bat sortu behar da. Horretarako, pom.xml-aren version elementuan minor zenbakia igoko da, release bertsio berri bat ateraz. Aldaketa guztiak egin ondoren, Mavenen bizi-zikloa exekutatuko da deploy eginez. Horrela, pom.xml fitxategiaren release bertsio berria garapen-inguruneko Artifactory biltegira igoko da, programatzaile guztien eskura egon dadin. Honi esker, alde batetik, garapen-ingurunean garatuko diren software proiektuak zerbitzarian instalatuta dauden liburutegiekin konpilatuko direla ziurtatzen da. Bestetik, liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml-ak zerbitzarian instalatuta dauden liburutegien informazioa eskainiko du. Plugin hau exekutatzen duen jobarekin amaitzeko, aldaketa horiek Gitlabeko biltegi zentralera ere igoko dira, horretarako Jenkinseko plugin ezaguna [50] erabiliz. Behin liburutegien bertsioak definituta dituen pom.xml-a sinkronizatuta, pom.xml hori heredatzen duen pluginen pom.xml-a (proiektu honetan diseinatua izaten ari den garapen-ingurunearen bidez garatutako proiektu guztiek duten pom.xml aita) eguneratzea falta da.
Horretarako, aurreko jobak, amaitutakoan, beste job bat exekutaraziko du. Bigarren job honek egin beharko duen lehenengo gauza, Gitlabetik pluginen pom.xml-a jaistea da. Ondoren, bere pom.xml aitaren bertsio berria eguneratu beharko du. Horretarako, Maveneko plugin bat [55] existitzen da, Artifactoryn pom.xml baten aitaren azken bertsioa zein den lortu eta pom.xml-an eguneratzen duena. Amaitzeko, kasu honetan ere, aldaketak Gitlabera eta Artifactoryra igo beharko dira. Aipatzekoa da, pluginen pom.xml-aren (proiektu guztiek heredatzen dutena) bertsioa ez dela aldatu (bere aitaren kasuan ez bezala). Izan ere, aurretik aipatu den bezala, pom.xml honek beti snapshot bertsio bera izango du. Honi esker, pom.xml-a eguneratzen den bakoitzean pom.xml hau aita bezala duten proiektu guztiak eguneratu behar izatea saihesten da. Aldiz, liburutegien bertsioak dituen pom.xml-an beharrezkoa da aldaketa bakoitzeko bertsio berri bat ateratzea. Horrela, fitxategi-bitar bakoitza zein liburutegirekin konpilatu den jakitea ahalbidetuko da, 9.3.2.5. atalean ikusiko den bezala. 9.3.2.4. Fitxategi-bitarrak zerbitzarian instalatzea Oraindik ez da liburutegi eta aplikazioak WebSphere zerbitzarian modu erraz batean instalatzeko modurik eskaini. Horregatik, atal honetan, fitxategi eta aplikazioak instalatzeko modu erraz bat eskainiko da, etengabeko entregatzea lortuz. Orain arte azaldutakoarekin, proiektu bakoitzaren jobak proiektu horren fitxategi-bitarra sortu eta fitxategi-bitarra instalatzeko prest uzten du karpeta berezi batean. Atal honetan, karpeta horretan utzitako fitxategi-bitarrak zerbitzarian nola instalatuko diren azalduko da. Horretarako job berezi bat diseinatu da, proiektu guztien jobaren eredua jarraituko ez duen job bat alegia. Job honek bi parametro [56] jasoko ditu exekutatzen hasi aurretik. Parametro hauek erabiltzaile batek sartuko ditu eta ondorengoak dira: Instalatu nahi diren liburutegien zerrenda.
Instalatu nahi diren aplikazioen zerrenda. Arkitekturan definituta dagoenaren arabera, liburutegiak zerbitzari-mailan jartzen dira, war fitxategi bakoitzaren barnean egon beharrean. Hau da, aplikazioek liburutegiak partekatzen dituzte. Liburutegi hauek zerbitzariko direktorio batean daude, beraz, jobeko parametroan zehaztu diren liburutegiak direktorio horretan kopiatuko ditu jobak. Bestetik, instalatu behar diren aplikazioak beste direktorio batean egoten dira. Beraz, ear fitxategiak direktorio horretara kopiatuko ditu jobak. Ondoren, jobak WAS zerbitzaria berrabiarazi beharko du liburutegi berriak kargatu eta aplikazioak abiarazi ditzan. Liburutegirik instalatu ez den kasuan, ez dago zerbitzaria berrabiarazteko beharrik, izan ere, WAS zerbitzaria aplikazioak kargatzeko gai da zerbitzaria berrabiarazi gabe. Amaitzeko, zerbitzariko liburutegiak liburutegien bertsioak dituen pom.xml-an sinkronizatzen dituen plugina (diseinatu berri dena) exekutatzen duen Jenkinseko joba exekutatuko da. Honi esker, zerbitzarian instalatu berri diren liburutegien bertsioak definituko dira proiektu guztiek heredatzen duten pom.xml-an. Beraz, liburutegien bertsioak dituen pom.xml-ak uneoro zerbitzarian dauden liburutegiak zeintzuk diren eskainiko ditu, eta proiektuak eraikitzerakoan, zerbitzarian instalatuta dauden liburutegiekin egiten dela ziurtatzen da.
9.3.2.5. Fitxategi-bitar bakoitza zein liburutegiren bertsioekin konpilatu den jakitea 9.3.2.2. atalean garapen-ingurune honetako proiektu guztiek exekutatuko duten joben diseinua egin da. Diseinu horrekin, proiektuak eraikitzerakoan bezeroaren arkitekturako arauak betetzen direla ziurtatzen da. Baina 9.2.2.1. atalean, proiektu guztietako pom.xml-ek beti pom.xml bera heredatuko dutela esan da, hau da, heredatuko den pom.xml horren bertsioa ez dela inoiz aldatuko. Diseinu horrekin ezin daiteke jakin proiektua eraiki den unean liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml-aren zein bertsio erabili den. Arazo hau konpontzea, proiektuaren helburuetako bat da, beraz, atal honetan soluzio bat proposatu da hori konpontzeko. Hasteko, gogoratu behar da proiektu guztiek heredatzen duten pom.xml-ak (proiektu guztiek heredatzen dute pluginen pom.xml-a, eta pluginen pom.xml-ak liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml-a heredatzen duenez, proiektu guztiek heredatzen dute azken pom.xml hori ere) beti snapshot motako bertsio bera izango duela pom.xml-an definituta.
Irudia 17: Jobek exekutatu behar duten scriptaren fluxu-digrama, aurreko fluxu-diagramari pauso bat gehituz proiektu bakoitza zein liburutegirekin konpilatu den jakiteko
Fluxu-diagrama erreparatuz, proiektua eraikitzeko Maveneko biz-zikloa exekutatu aurretik, "heredatutako pom.xml-aren timestamp lortu" izeneko bloke bat gehitu dela azter daiteke. Bloke honetan, proiektu guztien pom.xml-ek heredatzen duten pom.xml-aren timestampa duen fitxategi bat sortuko da, ondorengo blokean proiektuaren fitxategi-bitarra sortzen denean, barnean sartzeko. Horretarako, lehendabizi proiektuaren pom.xml-aren kopia bat egingo da. Ondoren, Versions Maven Plugin plugina erabiliko da. Honen bidez, proiektuaren pom.xml fitxategian, heredatzen duen pom.xml-aren bertsioan timestampa duen bertsioa definitzen da. Adibidez, heredatzen den bertsioa 1.0.0-SNAPSHOT bada eta Artifactoryn dagoen 1.0.0-SNAPSHOTaren bertsiorik berriena 1.0.0-20180306.081815-196 bada, pom.xml-an 1.0.0-20180306.081815-196 jarriko du pluginak. Behin timestampa duen pom.xml fitxategia lortuta, fitxategi honi izena aldatuko zaio. Horrela, lehenengo pausoan egindako pom.xml-aren kopia erabiliz, hasierako pom.xml-a berreskuratuko da (timestampa ez duena). Ondorioz, proiektuan pom.xml fitxategia edukitzeaz gain, timestampa finkatuta duen pom.xml horren kopia ere egongo da. Honekin, fluxu-diagramako bloke berriaren funtzioa amaitutzat egongo da. Baina fitxategi-bitarra sortzerakoan timestampa duen fitxategia ere sartu dadin, beharrezkoa izango da pluginak definitzen dituen pom.xml-an (proiektu guztiek heredatzen dutena, zeinaren timestampa finkatu den bloke honetan) Maven War Plugin eta Maven Jar Plugin pluginak konfiguratzea. Amaitzeko, proiektuaren pom.xml-an timestampa finkatuta ez uztearen arrazoia azalduko da. Timestampa finkatuta uzten bada, proiektua balio horrekin eraikiko da, ondorioz, Artifactoryra ere timestamparekin igoz. Artifactoryra timestamparekin igotzen bada, gainontzeko proiektuek liburutegi hori erabiltzen dutenean, bertsioak definituta izango ditu. Eta parentaren bertsioa snapshot bertsioa izatearen arrazoia, proiektua eraikitzerakoan beti liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xmlak une horretan definitzen dituen bertsioak erabiltzea da. Arazoa ondo ulertzeko adibide bat erabiliko da. Demagun aplikazio batek liburutegi bat (A) erabiltzen duela, eta liburutegi horrek beste liburutegi bat (B) erabiltzen duela, ondorengo irudian ikusten den bezala:
Irudia 18: Aplikazio bat eta bi liburutegien arteko erlazioaren adibide bat Lehendabizi, B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa sortu eta zerbitzarian instalatzen da. Beraz, liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml-ak B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa izango du definituta. Ondorioz, A liburutegia eraikitzen denean B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa erabiliko da konpilatzeko. Honekin, A liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa sortuko da, eta pom.xml- a timestamparekin igo bada, beti liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa izango du definituta, izan ere, beti liburutegiak deifnitzen dituen pom.xml-aren bertsio bera hartuko baitu. Ondoren, B liburutegiaren 1.1.0-RELEASE bertsioa ateratzen da, eta hau ere zerbitzarian instalatzen da A liburutegiarekin batera. Ondorioz, liburutegiak definitzen dituen proiektuak ondorengoa izango du definituta:
B liburutegia: 1.1.0-RELEASE Baina Artifactoryn igota dagoen A liburutegiaren pom.xml-ak B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsio dauka definituta. Ondorioz, aplikazioa eraikitzen denean, B liburutegiaren bertsioa liburutegiak definitzen dituen pom.xml-aren azken bertsiotik lortu beharrean (1.1.0-RELEASE izango litzatekeena), A liburutegiak esaten dionetik lortuko du. Hau da, A liburutegiak timestampa definituta duenez, liburutegiak definitzen dituen pom.xml-aren azken bertsioa erabili beharrean, A liburutegiaren sortu zenean erabili zen liburutegien bertsioak definituta dituen pom.xml-aren bertsioa erabiliko du, hau da, B liburutegiaren 1.0.0-RELEASE bertsioa. Horregatik, liburutegien bertsioak definitzen dituen pom.xml-ak definitzen dituen bertsioak erabiltzen direla ziurtatzeko, Artifactoryra igotzen den liburutegiek pom.xml-an timestampa finkatu gabe izatea garrantzitsua da. 9.3.2.6. Zerbitzarian oraindik instalatu gabe dauden liburutegiekin konpilatzea Orain arteko diseinuarekin ia arazo eta helburu guztiak bete eta konpondu dira. Baina arazo bat dago. Arazoaren adibide gisa, suposatu programatzaile bat LiburutegiaLIB izeneko liburutegi bat garatzen ari dela eta AplikazioaWEB izeneko aplikazio bat. Zerbitzarian LiburutegiaLIB izeneko liburutegiaren 1.0.0- RELEASE bertsioa dago instalatuta, beraz, herentziako pom.xml fitxategian 1.0.0-RELEASE bertsioa dago definituta. Ondorioz, liburutegi hori erabiltzen duten liburutegi eta aplikazio guztiak 1.0.0- RELEASE bertsioarekin konpilatuko dira. Programatzaileak LiburutegiaLIB liburutegiaren 1.1.0 bertsioa garatzen ari da, eta AplikazioaWEB aplikazioaren bertsio berriak liburutegiaren bertsio berria behar du. Orain arteko diseinuarekin, Jenkinsen AplikazioaWEB aplikazioa liburutegiaren bertsio berriarekin konpilatu dadin, lehendabizi liburutegiaren joba exekutatu behar du, liburutegiaren 1.1.0-RELEASE bertsioa ateraz. Ondoren, liburutegia zerbitzarian instalatu arte itxaron beharko du. Izan ere, programatzaile guztiek ez dute baimenik liburutegi eta aplikazioa zerbitzarian instalatzeko. Beraz, baimena duen norbaitek instalatu arte itxaron beharko du. Liburutegia zerbitzarian instalatzen denean, herentziako pom.xml-an definituko da bertsio berria automatikoki. Hori gertatzen denean, gai izango da AplikazioaWEB aplikazioaren bertsio berria liburutegiaren bertsio berriarekin konpilatzeko. Arazo honek, garapen-inguruneko aplikazioen eta liburutegien garapena moteltzen du. Arazo honi konponbidea emateko Maveneko plugin bat garatuko da eta software proiektuak eraikitzeko joben konfigurazioa aldatuko da. Hasteko, jobak parametrizatuak [56] izango dira. Hau da, exekuzioa hasi aurretik parametro bat sartu ahalko du erabiltzaileak. Parametro honetan, software proiektua konpilatzeko herentziako pom.xmlan definituta dagoenaren bertsio ezberdinak erabili nahi diren liburutegien zerrenda idatziko da. Hau da, aurreko adibidearekin jarraituz, herentziako pom.xml-an LiburutegiaLIBen bertsioa 1.0.0-RELEASE bada eta AplikazioaWEB LiburutegiaLIBen bertsio berriarekin konpilatu nahi bada, Jenkinseko jobean parametro gisa LiburutegiaLIB jarriko da. Ondoren, jobak parametro gisa hartzen duen liburutegiaren bertsioa aldatu behar da pom.xml fitxategian. Horretarako, pom.xml fitxategia aldatzen duen Maveneko plugin bat sortuko da. Plugin honek egingo duena ondorengo fluxu-diagraman azter daiteke:
Irudia 19: Proiektu bat zerbitzarian instalatu gabe dagoen liburutegi batek bertsio batekin konpilatu ahal izateko, Maveneko plugin batek jarraitu beharreko pausoak Hasteko, pom.xml fitxategiaren backupa egingo da. Izan ere, garapen-ingurune honetan garatuko diren software proiektuek pom.xml-an ezin dute bertsioa idatzita eduki. Horregatik, software proiektu baten jobaren exekuzioko azken pausoan aldaketak igotzen direnen Gitlabera, plugin honek egindako aldaketak ez dira igo beharko. Bestela, software proiektua garatzen ari den programatzaileak eskuz borratu beharko luke bertsioa. Horretarako, jobean fitxategi-bitarra sortu ondoren pom.xml-ren backupa berriztatuko da, aurrerago ikusiko den bezala. Backupa sortu ondoren, pom.xml-an definitu behar diren liburutegien bertsioak zein diren lortu behar ditu pluginak. Horretarako, pluginak sarrerako parametro gisa pasa zaizkion liburutegien lista hartuko du, eta banan bana, liburutegi bakoitzaren jar fitxategia bilatuko du zerbitzarian instalatzeko prest dauden fitxategi-bitarrak uzten diren direktorioan. Jar bakoitzaren bertsioa lortzeko, sinkronizazioko pluginak egiten duen bezala egingo du. Amaitzeko, lortu diren liburutegien bertsioak pom.xml fitxategiko menpekotasunetan idatzi behar dira. Behin bertsioa fitxategian idatzita, software proiektua Maven bidez eraikitzen denean bertsio hori Artifactorytik hartuko du, izan ere, nahiz eta liburutegi hauek zerbitzarian oraindik instalatu gabe egon, fitxategi-bitarrak sortzerakoan Artifactoryra igotzen dira. Plugin honek funtzionatzeko, nahitaezkoa izango da bertsio berriaren joba exekutatzea aurretik. Hau da, aurreko adibidearekin jarraituz, lehendabizi LiburutegiaLIBen 1.1.0-RELEASE bertsioa atera beharko litzateke bere joba exekutatuz. Job horrek 1.1.0-RELEASE bertsioa utziko luke bai zerbitzarian instalatzeko prest dauden fitxategien direktorioan, eta baita Artifactoryn ere. Ondoren, AplikazioWEBen joba exekutatuko litzateke parametro gisa LiburutegiaLIB sartuta. Horrela, azkena garatu den pluginari esker, AplikazioaWEB konpilatzeko LiburutegiaLIBen 1.1.0-RELEASE bertsioa
erabiltzea lortuko da. Amaitzeko, zerbitzarian LiburutegiaLIB eta AplikazioaWEBen bertsio berriak instalatzea geratuko litzateke, bien instalazioa aldi berean egin daitekeelarik. Plugin honen erruz, software proiektu bakoitzaren jobean exekutatzen den scriptaren fluxu diagrama aldatuko litzateke:
Irudia 20: Jobek exekutatu beharreko scriptaren fluxu-diagrama, zerbitzarian instalatu gabe dauden liburutegiekin konpilatu ahal izateko pauso berriak sartuz
Aurreko scritparekiko bi ezberdintasun daude. Batetik, RELEASE bertsioa ziurtatu ondoren pom.xmlko menpekotasunen bertsioa aldatzeko plugina exekutatzen dela. Bestetik, proiektua eraiki eta fitxategi-bitarra sortu ondoren, bigarren plugin batek, lehenengo pluginak sortutako pom.xml fitxategiaren backupa berriztatu egingo du. 9.3.2.7. Proiektu ugari sekuentzialki exekutatzeko joba Programatzaileak batzuetan liburutegi edo aplikazio bakarra garatzen aritu beharrean, askotan hainbat proiekturekin aldi berean lanean aritzen dira. Horrelako kasuetan ez da arraroa liburutegi batean egiten diren aldaketek gainontzeko liburutegi eta aplikazioetan eragitea. Proiektu guztietako aldaketak prestatu ondoren, proiektu horiek Jenkinsen eraikitzeko ordua iristen da. Kasu hauetan, kontutan eduki behar da bai proiektuak eraikitzeko ordena, baita proiektuen arteko menpekotasuna ere. Adibidez, liburutegi baten eta liburutegi hori erabiltzen duen aplikazio baten kasuan, lehendabizi liburutegia eraiki beharko da eta ondoren aplikazioa, liburutegi horren azken bertsio hori erabiliz. Izan ere, aplikazioaren iturri-kodeak liburutegi horren menpekotasuna du (alderantziz ez), beraz, aplikazioak liburutegi horren azken bertsioarekin konpilatu beharko da, horretarako beharrezkoa izanik liburutegiaren fitxategi-bitarra sortuta eta Artifactoryn biltegiratuta egotea. Atal honetan diseinatu den job berriarekin, parametro bezala pasatzen zaizkion proiektuak eraikiko ditu. Horretarako, proiektu bakoitzaren joba exekutatzeaz arduratuko da. Horretarako, 9.3.2.5. atalean aipatutako funtzionaltasunaz baliatuko da. Hau da, jobaren parametroan pasatako proiektuen jobak, idatzi zaizkion ordenean exekutatuko ditu. Baina proiektu bakoitzaren joba exekutatzerakoan, job nagusiak aurretik exekutatu dituen proiektuak pasako dizkie parametro gisa job bakoitzari. Adibidez, demagun 3 proiektu eraiki behar direla: A liburutegia, B liburutegia eta C aplikazioa. Ak ez du gainontzekoen menpekotasunik, Bk Arena dauka eta Ck Arena eta Brena. Job nagusiari parametro gisa A, B eta C pasako zaizkio, orden horretan. Beraz, job nagusiak A exekutatuko du parametro bezala beste proiekturik pasa gabe. A eraiki ondoren, job nagusiak B exekutatuko du, baina kasu honetan, parametro bezala A pasaz. B eraiki ondoren, job nagusiak C exekutatuko du, eta kasu honetan, parametro bezala A eta B pasako dizkio. Proiektu bakoitzaren joba exekutatzerakoan gainontzeko proiektuak pasaz parametro bezala 9.3.2.5. ataleko funtzionaltasunaz baliatuz, proiektu horiek konpilatzerakoan WAS zerbitzarian instalatua dauden liburutegien bertsioak erabili beharrean, sortu berri diren proiektuen bertsioak erabiltzen direla ziurtatzen da. Beraz, adibidearekin jarraituz, C aplikazioak A eta B liburutegien bertsio berrian bakarrik dauden funtzionalitate berriak behar baditu, arazorik ez dela egongo ziurtatzen da. Job honi esker, elkarren arteko menpekotasunak dituzten jobak eraikitzea errazten da eta automatizatzen da.
10. Atazen deskribapena Atal honetan proiektua gauzatu ahal izateko bete behar diren zereginak deskribatuko dira. Horretarako, zeregin hauek lan-paketeetan banatu dira. Baina lehendabizi, proiektu hau gauzatzeko beharrezkoa den lan-taldea nolakoa izan behar den aztertuko da. 10.1. Lan-taldea Lan-taldea ondorengo kideek osatzen dute: Project Director: Telekomunikazioetako ingeniari senior bat izango da, mota honetako proiektuak gainbegiratzen aditua dena. Honen eginkizuna proiektuaren garapena gainbegiratzea izango da.
Project Manager: Informatikako ingeniari senior bat izango da, mota honetako proiektuak egiten aditua dena. Bere eginkizun nagusia, garatzaileari diseinuan laguntzea izango da.
Garatzailea: Software proiektuak diseinatzeko eta garatzeko ezagutzak dituen telekomunikazio ingeniari junior bat izango da. Garatzailearen eginkizunen artean egoeraren eta konpondu nahi den arazoaren analisia egitea izango da, horretarako bezeroarekin hitz eginez. Arazoa modu eraginkorrenean konpondu ahal izateko diseinua egiteaz ere arduratuko da, eta ondoren diseinu hori inplementatzeaz arduratuko da. Horrez gain, proiektuaren dokumentazioa egiteaz ere arduratuko da. 10.2. Lan-pakete eta zereginen banaketa Aurretik aipatu den bezala, atal honetan proiektua gauzatu ahal izateko bete behar diren lan eta zereginak definitu dira. Honekin batera, lan eta zeregin bakoitzean zein kideek jardungo duten eta kasu bakoitzean zenbat ordu eskaini beharko zaizkion zehaztuko da. LP.1 Lanaren definizioa Lehen lan-paketean proiektuaren helburu eta eskakizunak definituko dira. Ondoren, merkatuan dauden alternatiben azterketa bat eginez, aurretik aipatu diren helburuak ahalik eta ondoen betetzeko. Horregatik, lan-pakete hau bi zereginetan banatu da: "Proiektuen eskakizunak definitu" eta "Alternatibak aztertu". Z1.1 Proiektuaren eskakizunak definitu Lehenengo zeregina proiektuaren helburuak eta eskakizunak definitzean datza. Z1.2 Alternatibak aztertu Atal honetan, proiektuaren helburuak eta eskakizunak bete ahal izateko zein alternatiba dauden aztertuko da. Honi esker, ondorengo zereginetan garapen-ingurunearen diseinua egiten hasterakoan, nondik hasi behar den bideratuko da. LP.2 Garapen-ingurunearen diseinua Lan-pakete honen helburu nagusia garapen-ingurunearen diseinua egitea da. Horretarako, hainbat zereginetan banatu da lan-paketea.
Z2.1 Software bertsioak egiteko eta iturri-kodea biltegiratzeko sistemarekin bete daitezkeen helburuak identifikatu Software proiektuen iturri-kodea biltegiratu eta software bertsioak egiteko balio duten sistema garapen-inguruneko gainerako sistemekin nola komunikatuko den aztertuko da. Gainera, programatzaileek sistema hauekin zer-nolako harremana izango duten definituko da. Z2.2 Software proiektuak eraikitzeko tresnarekin bete daitezkeen helburuak identifikatu Bigarren zeregin honetan, software proiektuak eraikitzeko tresna, proiektu honetako helburuak betetzeko nola erabiliko den definituko da. Horretarako, lehendabizi, zein helburu bete daitezkeen identifikatu beharko da. Ondoren, helburu horiek betetzeko existitzen diren pluginak aukeratuz, eta existitzen ez direnak diseinatuz. Z2.3 Etengabeko integrazioarekin bete daitezkeen helburuak identifikatu Azken bi zereginekin egin den bezala, oraingo honetan, etengabeko integrazioak garapen-ingurunean izango dituen funtzioak definituko dira. Horretarako, lehendabizi, bete daitezkeen helburuak identifikatuz eta proiektu honetarako egokituz, beharrezkoak diren pluginak diseinatuz. Z2.4 Tresna eta sistema guztiak garapen-ingurunean integratuz diseinua egin Zeregin honetan, aurreko zereginetan egokitu diren sistemak garapen-ingurunean integratuko dira. Horretarako, garapen-ingurunearen diseinua egingo da. LP.3 Garapen-ingurunearen garapena Hirugarren lan-pakete honen helburua, bigarren lan-paketean diseinatutako garapen-ingurunea muntatzea eta ondoren probatzea da. Z3.1 Garapen-inguruneko elementu bakoitzaren pluginak garatu Bigarren lan-paketean diseinatu diren sistema bakoitzaren pluginak inplementatuko dira zeregin honetan. Z3.2 Diseinatutako garapen-ingurunea inplementatu Bigarren lan-paketean diseinatutako garapen-ingurunea muntatuko da, Z3.1 zereginean garatutako pluginak integratuz. LP.4 Errendimendu probak eta kalitatearen azterketa Lan-pakete honen helburu nagusia, garapen-inguruneak ondo funtzionatzen duela eta errendimendueskakizunak betetzen dituela ziurtatzea da. Z4.1 Errendimendu probak Zeregin honetan, garapen-ingurunea hardware ezberdinetan probatuko da, konfigurazio ezberdinekin instalatuz. Z4.2 Kalitatearen azterketa Errendimendu probetan lortutako informazioarekin, proiektu honen azken diseinu bat lortuko da, eta garapen-ingurunea muntatzeko bezeroaren zerbitzariek behar dituzten hardware eskakizunak atera ahalko dira. LP.5 Proiektuaren kudeaketa
Bosgarren lan-paketea azkenekoa da, eta proiektu honen emaitzari jarraipena eta nola eman daitekeen eta nola hobetu daitekeen aztertzera bideratuta dago. Horretarako, lehendabizi, proiektu honen helburuak bete direla ziurtatuz. Bi zeregin definitu dira: "Proiektuaren jarraipena" eta "Dokumentazioa". Z5.1 Proiektuaren jarraipena Zeregin honetan, proiektuari jarraipena eman egingo zaio, lehenengo zereginean definitutako helburuak eta eskakizunak bete direla ziurtatzeko. Ondoren, proiektu honen ondorioak aterako dira. Amaitzeko, proiektu honi jarraipena nola eman daitekeen aztertuko da. Z5.2 Dokumentazioa Azken zeregin hau, proiektu honi buruzko dokumentazioa egitean datza. Honi esker, proiektu honekin lotutako etorkizunean egiten diren proiektu berriei lana erraztea lortu nahi da.
12. Probak eta emaitzak Atal honetan diseinatutako garapen-ingurunearen errendimendua aztertuko da. Azterketa hau egiteko, Jenkins aplikazioan zentratuko gara, aplikazio hau baita garapen-ingurunearen nukleoa: liburutegi eta aplikazioak eraikitzeaz eta gainontzeko tresnak (Artifactory, Gitlab eta WAS zerbitzaria) erabiltzeaz arduratzen da. Erabiltzaileek egiten duten zerbitzu baten eskaera zerbitzu horren gaitasuna baino handiagoa denean ilara sortzen da. Hau da hain zuzen Jenkinseko jobekin gertatu daitekeena. Horregatik, garapeningurunearen errendimendua aztertzeko, helburuetan aipatu den bezala, Jenkinsek aplikazio eta liburutegi bakoitzaren eraikuntza exekutatzeko behar duen batezbesteko denbora eta job bat hasi aurretik ilaran batezbeste itxaroten egon daitekeen denbora kalkulatuko da. Kalkulu hauek egiteko ilaren teoria erabili da Kalkulatuko diren bi aldagai horiek erlazionatuta daude, proiektu bat eraikitzeko geroz eta denbora gutxiago behar badu Jenkinsek, orduan eta denbora gutxiago egongo dira jobak ilaran exekutatzeko zain. Horregatik, lehendabizi Jenkinsen konfigurazio ezberdinak eta ekipoen hardware ezberdinak probatuko dira, kasu bakoitzarekin jobak hainbat aldiz exekutatuz, bakoitza exekutatzen iraundako denbora kalkulatuz. Kasu bakoitzean, lortutako denborekin, joben eraikitze denboren batezbestekoa kalkulatuko da. Ondoren, lortutako batezbesteko denbora horiekin, beste hainbat parametro lortuko dira: Job bat ilaran batezbeste zain egongo den denbora. Hau da, job bat exekutatzeko agindua eman denetik exekutatzen hasten den arteko denbora. Izan ere, Jenkinsek aldi berean exekutatu ditzakeen job kopurua mugatua da, nahiz eta konfiguragarria izan.
Proiektu baten joba exekutatzeko agindua eman denetik exekuzioa amaitzen den arteko batezbesteko denbora. Hau da, joba ilaran zain egon den denbora gehi exekutatzeko behar duen batezbesteko denbora.
Proiektu baten joba exekutatzeko agindua eman denetik exekuzioa amaitzen den arteko batezbesteko denbora 150 segundo baino handiagoa izateko probabilitatea. Izan ere, denbora hori 150 baino handiagoa bada, denbora handiegia dela eta onartezina dela kontsideratzen du bezeroak. Beraz, helburuetan aipatu den bezala, probabilitate hori % 20 baino txikiagoa izan behar da.
Proiektu baten joba exekutatzeko agindua eman denetik, zuzenean exekutatu beharrean, beste job batzuk exekutatzeaz amaitu arte zain egoteko probabilitatea. 12.1. Errendimendua aldatzeko aukerak Atal honetan, garapen-ingurunearen errendimendua nola aldatu daitekeen aztertu da. Horretarako, konfiguratu daitezkeen aldagaiak eta aldatu daitekeen hardwarea identifikatu da. Hau da, ingurunea muntatuko den makinaren hardware ezaugarrietan, etengabeko integrazioko Jenkins sistemak eskaintzen duen konfigurazio ezberdinetan eta Javaren makina birtualeko (JVM - Java Virtual Machine) konfigurazioan erreparatu da.
Hardwareari dagokionez, ingurunea muntatuko den prozesadoreetan, prozesadore kopuruetan eta RAM memorian erreparatuko da. Jenkinsen konfigurazioari dagokionez, alde batetik Jenkinsek aldi berean exekutatu ditzakeen job kopurua aztertuko da. Bestetik, Jenkinsen arkitektura aztertuko da. Izan ere, Jenkinseko jobak exekutatzeak kostu konputazional handia du. Horregatik aldi berean exekutatu daitezkeen job kopurua mugatua da. Kopuru hori mugatua denez, jobak blokeatuta geratu daitezke exekutatzeko zain, beraz, denbora hori ahalik eta laburrena izan dadin lortuko da atal honetan. Jenkinsen arkitekturari dagokionez, job guztiak Jenkinsen instantzia bakarrak exekutatu beharrean, master-slave [57] moduko arkitektura erabiltzeko aukera dago. Horrela, baliabideak ekipo bakarra hobetzen inbertitu beharrean, Jenkins exekutatzen den makinen kopurua handitu daiteke, jobak makina ezberdinetan zehar exekutatuz. Hau da, bertikalki eskalatu beharrean makina baten hardwarea hobetuz, horizontalki eskalatzeko aukera dago. Horizontalki eskalatzearen abantaila nagusia ekonomikoki merkeagoa dela da. JVMren konfigurazioari dagokionez, Heap izeneko memoria konfiguratu daiteke. JVMa Java aplikazioak exekutatzen dituen plataforma edo softwarea da. JVMak Java aplikazioak exekutatzeko, Sistema Eragileari (SE) memoria eskatu eta kentzen dio. SEari kendutako memoria JVMak hainbat zatitan banatzen du, horietako bat Heap deitzen delarik. Heap memorian aplikazio baten exekuzioan instantziatutako Java objektuak gordetzen dira, eta JVM arduratzen da beharraren arabera memoria horren tamaina handitzeaz edo txikitzeaz exekuzioan zehar. Baina memoriaren handitze eta txikitze hori kontrolatzen ez bada, bi arazo gerta daitezke: 1. Java programa batek, kasu honetan Jenkinsek (Jenkins Java aplikazio bat baita, JVMan exekutatzen dena), Heap memoria asko behar izatea eta SEak memoriarik libre ez duenez, gai ez izatea eskatzen duen memoria guztia emateko. Kasu honetan SEak memoriarik ez duela erantzungo dio JVMari eta exekuzioa eten egingo da.
2. Bestetik, JVMak Heap txikiegia konfiguratuta izatea. Kasu honetan, programa bat exekutatzeko baino memoria gutxiago edukiko du JVMak eta ondorioz ez da aplikazioa exekutatzeko gai izango, SEari ez baitio gehiago eskatuko. Horregatik, JVMko Heaparen hasierako tamaina eta gehienez har dezakeen tamainaren balioa konfiguratzea garrantzitsua da. Balio hauek oso loturik daude makinaren RAM memoriarekin. Izan ere, geroz eta RAM memoria handiagoa eduki makinak, orduan eta handiagoa izango da SEak JVMari eman dakiokeen memoria kantitatea. 12.2. Ilaren teoria Ilaren teoriak Jenkinsen errendimenduaren analisi kuantitatiboa egitea ahalbidetzen du. Izan ere, ilaren teoriak analisi kuantitatiboa burutzeko, tresna probabilistikoak eskaintzen ditu. Ilara bat ondorengo irudian ikus daitekeen bezala modelatzen du ilaren teoriak:
Irudia 21: Ilara baten atalak eta parametroak Irudi horretan hainbat atal eta parametro agertzen dira. Bi atal izanik, itxarote ilara bat eta zerbitzari bat. Proiektu honen kasuan, zerbitzari bat baino gehiago egon daitezke, eta Jenkinseko joben exekutatzaileak izango dira. Exekutatzaile guztientzat ilara bakar bat egongo da, exekutatu beharreko jobak exekutatzeko zain egongo diren ilara hain zuzen. Zerbitzariaren gaitasuna (zerbitzu tasa) μ aldagaiarekin zehazten da, proiektu honen kasuan job/s unitatez neurtua. Hau da, zerbitzu tasak Jenkinsen segundoko exekutatzen den job kopurua adierazten du. Sistemara iristen diren jobak exekutatzeko aginduen etorrera λ aldagaiaz adierazten da, eta zerbitzu tasaren kasuan bezala, job/s unitatez neurtu da. Beraz, job baten aginduak sisteman (Jenkinsen) igarotzen duen batezbesteko denbora osoa E(T) aldagaiaz adieraziko da. Hau E(T) balioak, job baten aginduak ilara itxaroten duen denbora, gehi joba exekutatzeko behar izan den denbora izango da. Job baten aginduak itxarote ilaran igarotzen duen denbora E(w) aldagaiaz adierazten da, eta zerbitzatzen (joba exekutatzen) igarotzen duen denbora 1/μ moduan adierazten da. 12.2.1. Ilararen identifikazioa Ilara bat identifikatzeko hainbat parametro ezagutu behar dira: Etorreren arteko denboraren banaketa.
Zerbitzu denboren banaketari dagokionez, banaketa esponentziala ere jarraitzen du. Joben exekutatzaile kopuruari dagokionez, kopurua konfiguragarria da eta proba ezberdinak egingo dira errendimendua aztertzeko balio ezberdinekin. Ilarari buruz, Jenkinseko ilara infinitutzat hartuko da, FIFO motakoa dena. FIFO motako ilaretan, ilaran sartutako ordena berean ateratzen dira ilaratik. Hau da, proiektu honen kasuan, ilarara lehendabizi iritsi den joba exekutatzeko agindua izango da ilaratik irtengo den lehena. Ilara identifikatzeko ilararen parametroak ere zehaztu behar dira. Etorrera tasari dagokionez, proiektu honen bezeroak zehaztu duenez, ez da inoiz 0.01 job/s baino handiagoa izango. Beraz, garapeningurunearen errendimendu kalkuluak egiteko 0.01 job/s etorrera tasa erabiliko da. Zerbitzu tasari dagokionez, joben exekutatzaile kopuruaren eta ilararen egoeraren araberakoa da. Hau da, demagun joben bi exekutatzaile daudela konfiguratuta Jenkinsen. Jenkinsera job bakarra exekutatzeko deia bakarrik iristen bada, zerbitzari bakarrak egingo du lan. Aipatzekoa da zerbitzu tasak banaketa esponentziala jarraitzen duela. Behin ilara identifikatzeko beharrezko informazio guztia lortuta, Kendallen notazioa erabili daiteke ilara modu erraz batean identifikatzeko. Ilaren teorian ilarak identifikatzeko erabiltzen da Kendallen notazioa. Proiektu honetan, Kendallen notazioa modu sinplifikatuan erabiliko da, 3 balio erabiliz. Honela: A/B/m. A: etorreren arteko denboraren banaketa. Aipatu den bezala, etorrerek Poisson-en banaketa jarraitzen dute, hau da, esponentziala da. Banaketa esponentziala dela adierazteko "M" erabiltzen da.
B: zerbitzu denboren banaketa. Aurretik aipatu den bezala, banaketa esponentziala jarraitzen dute, beraz, "M" bidez adieraziko da.
m: sisteman paraleloan dauden zerbitzari kopurua. Proiektu honetan, joben exekutatzaile kopurua izango da, beraz, konfiguragarria da. Beraz, errendimendu azterketa egiteko, ondorengo ilara ezberdinak probatuko dira hardware ezberdinekin: M/M/1 M/M/2 M/M/3 M/M/4 Kendallen notazioak, besterik adierazi ezean ilara infinitua dela eta FIFO motakoa dela suposatzen du. 12.2.2. Ilaren errendimendua aztertzeko formulak Zerbitzu tasa (µ). Etorrera tasa (λ). Joben exekutatzaile kopurua (m). Ilararen erabilera edo trafiko-intentsitatea (ρ): 𝜌 → 0 gerturatu heinean, itxarote denborak handitzen dira eta oso altuak dira. Gainera, ilaran dagoen pakete kopurua oso azkar handitzen da. 𝜌 = 𝜆 𝑚·𝜇
Grafikoa 2: Kasu bakoitzean lortutako exekuzioen eraikitze denborak Lehenengo lau kasuen arteko aldaketa bakarra Jenkinsek aldi berean exekutatu ditzakeen job kopurua da: lehenengoak bat, bigarrenak bi, hirugarrenak hiru eta laugarrenak lau. Argi ikusten da, baliabide berdinak dituen makina batean (hardware bera) geroz eta job gehiago exekutatu aldi berean, job bakoitza exekutatzeko behar den denborak gora egiten duela. Hala ere, kontutan eduki behar da, nahiz eta job bakoitza exekutatzeko behar den denbora igo, aldi berean job gehiago exekutatzen direla. Beraz, garapen-ingurunearen errendimendua aztertzeko nahitaezkoa izango da ilaren teoria aplikatzea. Bosgarren, seigarren eta zazpigarren kasuetako denborak lortzeko, zerbitzariaren hardware baliabideak hobetu dira. Erraz atzematen da denborak hobetu egiten direla.
13. Aurrekontuaren deskribapena Atal honetan exekutatutako proiektuaren aspektu ekonomikoak aztertuko dira. Horretarako, zati ezberdinetan banatuko da, ondoren gastu guztien laburpen bat eginez. 13.1. Barne-orduak Ondorengo taulan, proiektuan parte hartutako lan-taldearen rolak eta bakoitzaren kostuak agertzen dira: KARGUA ORDUKO KOSTUA (€/h) Project Director 50 Project Manager 50 Garatzailea 10 Taula 21: Lan-taldeko rol bakoitzak duen kostua orduko Kargu horiek kontutan hartuz, aurreko atalean aztertu diren atazak eta zereginak nola banatu diren, eta ondorioz, zeregin bakoitzean barne-orduek izandako kostea kalkulatu da:
Materiala Kopurua Erabilera (h) Hasierako prezioa (€) Bizitza erabilgarria (h) Proiektu honetako kostua (€) Ordenagailuak 2 400 1000 1800 444,44 GUZTIRA 444,44 Taula 23: Amortizazioen kalkulua 13.3. Gastuak Proiektu honen garapenerako, bulegoko materialez gain, garapen-ingurunearen probak egiteko zerbitzari batzuk behar dira. Izan ere, bezeroaren zerbitzarietan garapen-ingurunearen azken diseinua instalatuko da. Baina azken diseinua lortu aurretik egin behar diren probak eta errendimendu azterketak, beste zerbitzari batzuetan egin behar dira. Proba horiek guztiak egiteko, Amazon Web Services [58] plataformak eskaintzen dituen zerbitzuak eta makina birtualak erabiliko dira. Beraz, Amazonek eskaintzen dituen zerbitzuen prezioak aztertuz, marjina bat kontutan hartuz, orduko 1 € gastua izango dela kalkulatzen da [59] Frankfurteko prezioak begiratuz Amazon EC2 zerbitzuan. Beraz, gastuen ondorengo taula kalkulatu da: Produktua Zenbatekoa (€) Bulegoko materiala 500 Amazon Web Services 10 000 GUZTIRA 10 500 Taula 24: Gastuen kalkulua 13.4. Gastu ez-zuzenak Gastu ez-zuzenak proiektuan era zuzen batean eragina ez duten gastuak dira. Adibidez, garatzen den bitartean gastatutako argindarra, bulegoaren alokairua, etab. Gastu hauen aurrekontua egiteko, azpitotalaren % 10 erabiliko da, nahikoa izango delakoan. 13.5. Gastu guztien laburpena Atal honetan aurretik aipatu diren gastu guztien laburpena egingo da, aurrekontu osoa kalkulatuz. Horretarako, aurreko puntuetan banatuta aztertu diren zati guztiak batu dira. Azpitotala kalkulatzeko ez dira gastu ez-zuzenak kontutan hartzen. Izan ere, gastu ez-zuzenak kalkulatzeko azpitotalaren ehuneko bat erabiltzen da. Horregatik, lehendabizi azpitotala zuzena kalkulatu da, eta ondoren azpitotal osoa. Betiere BEZa kontutan hartu gabe:
14. Ondorioak Proiektu honetan garatu den garapen-inguruneari esker, proiektu honen bezeroak duen arkitekturara moldatzen diren proiektuak modu erraz batean garatzea eta mantentzea ahalbidetzen da. Garatutako garapen-ingurunea ahalik eta automatizatuena egin da, programatzaileak ahal den heinean liburutegi eta aplikazioak garatzeaz bakarrik arduratu daitezen. Hala ere, programatzaileek garapen-ingurune honetan programatzeko, beharrezkoa dute Git sistema erabiltzen ikastea. Dokumentuan zehar proiektu honen bezeroak liburutegi eta aplikazio ugari garatzen dituela aipatu da, proiektu hauek garatzen programatzaile eta bezero askok parte hartzen dutela. Egin den errendimenduaren azterketari esker, garapen-ingurunea muntatuko den makinak izan behar dituen eskakizunak lortu dira. Horrela, proiektu eta programatzaile kantitate horrekin garapen-inguruneak arazorik ez izatea ziurtatu da. Amaitzeko, aipatzekoa da proiektu honi jarraipena emateko aukera ezberdinak daudela. Alde batetik, software proiektuen iturri-kodea analizatzen duen aplikazio bat gehitu daiteke garapen-ingurunera. Aplikazio hauek iturri-kodearen kalitatea aztertzen dute, adibidez, errepikatutako kodea identifikatuz, programatzeko praktika txarrak detektatuz, testek iturri-kodearen zein ehuneko exekutatzen duten aztertuz, etab.
1. Sarrera Dokumentu honetan, proiektuaren gauzatze egokirako kontratistak eta proiektuaren garatzaileak onartu beharko dituzten baldintzak biltzen dira. Horregatik dokumentu hau loteslea da, bien arteko kontratuan sartuz.
t2.xlarge: Intel(R) Xeon(R) CPU E5-2676 v3 @ 2.40GHz motako lau prozesadore eta 16 GB RAM memoria dituen instantzia. 2.1.2. Software baliabideak Azpiatal honetan, proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren programazio eta garapen profesionaleko software tresnak aipatuko dira. Erabili diren software gehienak lizentzia askekoak izango dira, hala ere, lizentzia batzuk ere beharrezkoak dira: Garapenerako eta administraziorako sistema-eragilea: Ubuntu 16.04
2.2. Dokumentazioa Atal honetan, proiektuaren jabeari entregatu behar zaizkion dokumentuak daude. Dokumentuak aipatzeaz gain, dokumentu bakoitza zertan datzan eta edukia laburtuko da. 2.2.1. Lehenengo dokumentua: Memoria Dokumentu honetan, proiektua egiteko arrazoiak azaltzen dira, bideragarria den aztertzen da, helburuak zehazten dira, eta proiektua gauzatzeak dakarren onurak azaltzen dira. Gainera, proiektuaren testuingurua finkatzen da. Horrez gain, proiektuan gauzatzeko alternatiba ezberdinak aztertzen dira, egokiena aukeratuz, eta horien araberako soluzio baten diseinua egiten da. Diseinu horrek proiektuaren helburu guztiak beteko dituela ziurtatzen da. 2.2.2. Bigarren dokumentua: Lanerako erabilitako metodologia Dokumentu honetan, proiektua gauzatzeko eman beharreko pausoak aztertzen dira. Horretarako pausoak atazetan banatuz eta ataza horien planifikazio bat eginez. Ondoren, Gantt-en diagrama bat ere egingo da dokumentu honetan. 2.2.3. Hirugarren dokumentua: Alderdi ekonomikoak Dokumentu honek proiektu hau aurrera ateratzeko behar den aurrekontua jasotzen du. 2.2.4. Laugarren dokumentua: Ondorioak Laugarren dokumentu honetan proiektu honetatik atera diren ondorioak azaltzen dira. 2.2.5. Bosgarren dokumentua: I. eranskina Dokumentu honek, proiektua zein baldintzatan entregatu behar den biltzen du. Baldintza hauetan kontratistak eta garatzaileak onartu beharreko kontratuzko baldintzak sartzen dira. Horretaz gain, gauzatu beharreko froga-plana ere sartzen da.
3. Eginbeharrak Atal honetan, proiektu hau gauzatzeko egin behar diren lan eta zereginak zehaztuko dira. Zeregin horiek bost lan paketetan banatu dira. Ondoren, lan pakete bakoitzaren helburuak zehaztuko eta azalduko dira. LP.1 Lanaren definizioa Pakete honen helburu nagusia, proiektu honen helburuak eta eskakizunak zeintzuk diren zehaztea da. Proiektu honetan garapen-ingurune bat garatuko denez, garapen-ingurune hori diseinatzeko merkatuan dauden alternatiben azterketa bat ere egingo da lan-pakete honetan. LP.2 Garapen-ingurunearen diseinua Pakete honetan, garapen-ingurunearen diseinua egingo da. Garapen-inguruneak hainbat elementu izango dituenez, lan-pakete hau hainbat zereginetan banatu da. Honi esker, zeregin bakoitzean elementu bakoitzak bete ditzakeen helburuak bete ahal izateko garatu behar diren gehigarriak diseinatuko dira. Diseinuekin amaitzeko, garapen-inguruneko elementu eta gehigarri guztiak integratzen dituen sistema baten diseinua egingo da. LP.3 Garapen-ingurunearen garapena Nahiz eta aurreko bi paketeek izan ingeniaritza ikuspuntutik lan zama gehien dutenak, lan gehien eskatzen duen paketea honako hau da, pakete honetan kodifikatu eta garatu beharko baita aurreko paketean diseinatutakoa. Beraz, lan-pakete honetan, garapen-inguruneko elementu bakoitzaren gehigarriak garatuko dira. Lan zama handia dela eta, aurreko lan-paketean bezala, pakete hau ere hainbat zereginetan banatu da: zeregin bat garapen-ingurunearen elementu bakoitzeko, eta beste bat elementu guztiak sistema bakarrean integratzeko. Lan pakete hau eta aurrekoa, garrantzitsuenetakotzat hartzen dira, sistema ezberdinen diseinua egiteak eta garatzeak ingeniaritzarekin lotutako lan zama handia duelako. LP.4 Errendimendu probak eta kalitatearen azterketa Lan-pakete honetan, errendimendu probak definitu, gauzatu eta ondoren, lortutako emaitzekin kalitatearen azterketa bat egingo da. Helburua garapen-inguruneak, errendimendu-eskakizunak zein proiektuaren gainerako helburu guztiak betetzen dituela ziurtatzea da. Lan pakete honen amaieran, proiektu honetako produktu finala eta proben emaitzak lortzen dira, produktua kontratistari entregatu ahalko zaiolarik. LP.5 Proiektuaren kudeaketa Lan pakete honek, proiektu honen kudeaketaren lan zama biltzen du. Proiektuari buruzko dokumentazio eta informazio bilaketa pakete honetan sartzen da. Proiektua gauzatzeko egindako entregagai guztiak lan-pakete honen barruan sartzen dira.
4. Jasotze baldintzak Atal honetan, proiektua entregatzerakoan proiektua baliozkotzat hartzeko bete behar diren baldintzak azaltzen dira. Proiektuak garapena egokia izan duela eta hitzartutako ezaugarri guztiak betetzen dituela ziurtatzeko egin behar diren proba batzuk definitu dira. Egindako probak, garatutako sistemak onartzeko ezinbestekoak dira. Gainera, egiaztapen gehiago egitearren egindako proba gehigarriak egiteko posibilitatea dago. 4.1. Egite eta entregatze epeak Proiektu honen dokumentuaren bederatzi eta hamargarren ataletan azaldutakoaren arabera, proiektu hau 2018ko urtarrilaren 4rako entregatu behar da. Kontratista eta garatzailearen artean adostutako lan-planeko edozein aldaketa bi aldeen artean eztabaidatu eta onartu beharko da, beharrezko aldaketak eginez dagokion dokumentuetan, eta aurrekontu berria eginez aldatua izango balitz. 4.2. Produktuaren ustiapen eskubideak Proiektu hau gauzatzean lortutako software sistemen eskubide guztiak kontratistaren jabetzara pasako dira, proiektu honen autore bezala agertzeko eskubidea erreserbatuz lan taldeari. 4.3. Balioztatze probak Dokumentu honetako hamargarren atalean, balioztatze plan bat definitzen da. Proiektu honetako garapen-inguruneak bertan planifikatutakoa gainditu beharko du, eta hori gainditzean proiektua entregatuko da.
5. Baldintza ekonomikoak Atal honetan, proiektua garatzeko errespetatu behar diren baldintza ekonomikoak azaltzen dira. Horretarako, bi azpiataletan banatu da: proiektuaren koste totalaren espezifikazioak eta proiektua ordaintzeko modua. 5.1. Proiektuaren kostea Proiektu hau gauzatzeko beharrezkoa den guztizko zenbatekoa hogeita hamazazpi mila laurehun eta lau koma laurogeita zortzi euro (37.404,88 €) da, zergak kontutan hartu gabe. 5.2. Ordaintze modua Ordainketa hiru alditan banatuko da. Proiektua onartzerakoan, 10.000 €-tako lehenengo ordainketa bat egingo da, kontratista ados dagoela proiektuarekin ziurtatzeko. Ondoren, lehenengo ordainketa egin eta sei hilabeteko epean 16.000 €-tako bigarren ordainketa bat egingo da. Azkenik, proiektua amaiturik entregatzean 11.404,88 €-tako azken ordainketa egingo da.
6. Kontratuzko baldintzak 6.1. Jasotze-aktak Produktua balioztatutakoan, bai kontratistak eta bai proiektuaren garatzaileak behin-behineko jasotze-akta sinatu beharko dute. Horrela, produktua behin-behinean emango zaio kontratistari. Akta sortzen den unean, erreklamazio periodoa hasiko da, bi astetako luzera izango duena. Bi aste horiek pasa ondoren, kontratistak ez badu proiektuak dituen akatsez jakinarazten, behin-betiko jasotze-akta sinatuko da. 6.2. Bezeroaren erantzukizunak Bezeroa erantzule izango da indarrean dagoen kontratatutako zerbitzuen, erabiltze baimen eta lizentzien, jabetza intelektualen, eta garapenaren konfidentzialtasunaren arautegi legal guztiak betetzeaz. 6.3. Proiektua garatzen duenaren erantzukizunak Proiektu hau, bezeroaren beharrak asetzen dituen diseinu bat egitean datza. Baita diseinu hori garatzean, amaieran produktu bat eskaintzeko. Proiektu honen diseinatzailea, diseinuaren erruz produktuan ager daitezkeen akatsen erantzule izango da. Hala ere, diseinua garatzerakoan egindako akatsen edota bigarren diseinu posible batean egindako akatsen ardura ez du hartuko diseinatzaileak. Aitzitik, garatzailea, diseinuaren garapenaz eta garapen prozesuan zehar egindako aldaketa posibleen erantzule izango da. 6.4. Kontratuaren iraungitzea Kontratua amaitzean edota betetzean kontratua iraungituko da. Edo kontratuan sartuta dauden bi parteetako batek erabakitzen duenean iraungituko da. Honakoak izango dira kontratua iraungitzeko kausak: Baldintza Pleguan dauden klausulak ez betetzea.
Bi parteetako baten merkataritza-sozietateko pertsonalitate juridikoak desagertzea, ondarea beste entitate batek jasotzen ez duen bitartean.
Bi parteetako baten kiebra deklarazioagatik edota ordainketen etenaldiagatik. 6.5. Arazoen konpontzea Kontratuaren interpretazio eta aldaketen aurrean sor daitezkeen liskarrak Auzitegi eta Epaimahaien bitartez konponduko dira. Ondorioz, bi parteen ardura izango da arbitroen eta arbitrajearen administrazioa izendatzea, eta bi parteak hauen akatsak onartzera konprometitzen dira.
7. Aspektu juridikoak Ondorengo aspektu juridikoak aurreikusten dira proiektu honen kontratazio eta garapenean: ezinbesteko kasua, eta arbitrajea eta epaimahaia. 7.1. Ezinbesteko kasua Kontratista ez da betebeharrak ez betetzearen erantzule izango lanen exekuzioa atzeratu egiten bada edo ezinezkoa egiten bada ezinbesteko kasuagatik. Ezinbesteko kasuko kausatzat hartuko dira kontratistaren edo eroslearen kontroletik kanpo dauden gertaera edota zirkunstantziak. Baita aurreikusi ezin diren zirkunstantziak, edo aurreikusi ahal izanda ere saihestezinak direnak. Hau dena, Kode Zibilean dagoen jurisprudentzia eta doktrina legalaren araberakoa da. Aipatutako ezinbesteko kasuko kausak kontutan hartuko dira hornikuntzari zuzenean eragiten dienean. 7.2. Arbitrajea eta epaimahaia Bai kontratista eta baita eroslea, eskuartean dugun Baldintza Pleguan eta kontratuaren dokumentuosagarrian ezarri diren baldintzak betetzeaz konprometitzen dira. Baldintzen aplikazioan, garapenean, betetzean, exekuzioan edota interpretazioan ager daitezkeen desadostasunak euren arteko akordioen eta negoziazioen bitartez konponduz. Bien arteko edozein desadostasun ezingo balitzateke konpondu esandako modu horretan, kontratistak arbitrajearen menpe utziko ditu desadostasunak, Zuzenbide Pribatuko Arbitrajearen Legeak esandako formalizatzeko arauak errespetatuz. Arbitrajea Donostian egingo da, eta eskrituran nabarmendu behar da 30 eguneko epea dutela arbitroek desadostasuna ebazteko.
8. Balioztatze plana Atal honetan, proiektu honetan sortuko den garapen-inguruneak egoki funtzionatzen duela ziurtatzeko egingo zaizkion probak biltzen dira. Garapen-inguruneak software proiektuak garatzeko sistema bat izanik, software proiektuak eraikitzeko duen errendimendua aztertuko da. Horretarako Ilaren teoriaz baliatuz. 8.1. Proben espezifikazioak Hardware ezberdinarekin garapen-inguruneak software proiektuak eraikitzeko behar duen denbora kalkulatuko da. Ondoren, Ilararen teoria erabili ahalko da errendimendua aztertzeko. Ilaren teoria erabili ahal izateko, software proiektuak eraikitzeko segundoko 0.04 agindu izango direla garapeningurunean suposatuko da. Izan ere, bezeroaren arabera, tasa hori ez da inoiz gaindituko. Beraz, hardware ezberdinekin lortutako datuentzat ondorengoa kalkulatu beharko da: Softwareak eraikitzeko batezbesteko denbora ez dela 100 segundo baino handiagoa.
Software bat exekutatzeko agindua eman eta exekutatu aurretik zain egoteko probabilitatea ez dela % 20 baino handiagoa.
Software bat exekutatzeko agindua eman denetik exekutatzen hasi arteko batezbesteko denbora ez dela 30 segundo baino handiagoa.
Softwarea eraikitzeko agindua eman denetik eraikitzeaz amaitzen den arteko denbora 150 segundo baino handiagoa izateko probabilitatea ez dela % 20 baino handiagoa. | science |
addi-7c39f348d1c9 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/30301 | Etxetresna elektriko desberdinek sortutako pultsu-zarataren neurketa eta karakterizazioa | Gorritxategi Areitioaurtena, Danel | 2018-12-12 | Gaur egun, haririk gabeko komunikazio sistemen erabilera gero eta gehiago handitzen ari da. Era berea aparailu bai elektriko baita elektronikoen erabilera gero eta handiagoa da. Kontuan izanda bigarren horiek zarata erradioelektrikoa sortzen dutela, eta zarata horrek haririk gabeko komunikazio sistemekin interferentziak sortzen dituela, arazo bat dagoela esan daiteke. Hemen sartzen da pultsu-zarata. Pultsu-zarata zarata erradioelektrikoaren osagaietako bat da. Normalean gainontzeko osagaiek baino potentzia handiagoa du eta horren ondorioz interferentzietan nabarmen eragiten duena dela esan daiteke. Hori dela eta proiektu hau egitea erabaki da, pultsu-zarata neurtu eta karakterizatzea, kasu honetan inguruan ditugun pare bat etxetresnarena. ITU-R 214-5 eskaerak pultsu-zarataren inguruko ikerketak eskatzen ditu, eta proiektu honen bidez eskaera horiei erantzuna emango zaie neurketa errealen datuak emanez, edo hobeto esanda espazio itxietan pultsu-zarataren neurketa eta karakterizazioa eginez. Proiektu honetan, eraikin barnean egindako pultsu-zarataren neurketen emaitzak, hauek egiteko eta karakterizatzeko metodologia eta guztiaren ondorioak ematen dira. Neurketa horiek lau maiztasun desberdinetan egin dira 63 MHz eta 139 MHz tartean, denak VHF bandan eta iturritik 5 distantzia desberdinetara 0.5 m eta 3 m artean. Pultsu-zarataren neurketa eta karakterizazioaren metodologia eta prozedurak ITU-R SM.1753 gomendioaren arabera egin dira. Ondorioetako bat, kasu gehienetan pultsu-zarataren maila gainontzeko zaraten maila baino 25-30 dB altuagoa dela da, eta beraz, lortutako pultsu-zarataren maila maximoak adierazgarriak direla ondorioztatu da.
1. SARRERA Gradu amaierako lan hau, etxeko gailu elektroniko desberdinek sortutako pultsu-zarataren ikerketan eta analisian datza. Helburua zarata erradioelektrikoaren neurketa eta karakterizazioa egitea da gailuaren gertutasunaren arabera, baita eszenatoki desberdinetan ibiliz ere. Bi gailuren jokaera aztertu da, lau maiztasun desberdinetan eta gailuaren eta antenaren arteko distantzia bost posizio desberdinetan ezarriz. Kapitulu honetan dokumentuak jarraituko duen egitura azaltzen da. Bigarren kapituluan lanaren testuingurua kontatzen da, ikerketa zein esparrutan egiten den, honen erabilera eta aplikazioak eta zarata desberdinek sistemetan duten eragina azaltzen dira. Horren ondoren, hirugarren eta laugarren kapituluetan, proiektuaren helburuak, bai helburu nagusia, baita bigarren mailakoak, eta honen onurak izango dira hizpide. Bostgarren kapituluan proiektuaren artearen egoeraz hitz egingo da. Bertan kontzeptu teoriko basikoak definituko dira lanaren oinarri nagusian barneratu ahal izateko. Bertan dauden zarata mota desberdinen deskripzio labur bat egingo da eta pultsu-zarataren parametroak zehaztuko dira, baita nola neurtu beharko den ere. Seigarren kapituluan zein iturri erabiliko diren aipatuko da, baita iturri bakoitzak dituen ezaugarriak ere. Proiektua egitean erabilitako metodologia zazpigarren kapituluan zehaztuko da, izan diren fase, emaitza eta ondorioak azalduko direlarik. Egiturarekin jarraituz, zortzigarren kapituluan proiektuaren alde ekonomikoaren laburpen txiki bat egiten da, non izandako gastu edo kostuak adierazita agertzen diren. Bederatzigarrenean planifikazioa xehatuko da, bertan proiektua zatitutako zereginak aurkeztuko dira, baita lanaren Gantt diagrama ere. Bukatzen joateko, hamargarren kapituluan arriskuen analisia egingo da. Kapitulu horretan, proiektu hau aurrera eramatean sor daitezkeen arrisku nagusiak aztertuko dira, eta horregatik hauei aurre egiteko neurriak aurkeztuko dira. Amaitzeko, proiektua egitean ateratako ondorioak zehaztuko dira azken kapituluan, hau da, hamaikagarrenean.
2. TESTUINGURUA Uhin erradioelektrikoak igortzen dituzten gailu elektronikoen erabilera areagotu egin da ingurune itxietan. Honen ondorioz, haririk gabeko komunikazio sistemak, gailu horiek sortutako interferentziez kaltetuak izaten dira. Nahiz eta sistemak digitalek errore konponketa aplikatzen duten eta zarata erradioelektrikoaren aurrean sendoak diren, pultsu-zaratak haririk gabeko sistemetan arazoak sor ditzake pultsuaren intentsitateak, iraupenak eta errepikapen tasak balio jakin batzuk hartzen dituztenean. Bestalde, ingurune itxi horietan, pultsu-zarata barneko edo gertu dauden gailu elektronikoek sortua da eta ez eraikin kanpotik datorren zarata interferentea. Zarata gaussiarra edota zarata zuria betidanik ikertua izan da, gehienbat , komunikazio sistemetan duen eragina. Horregatik zarata mota horren kontrako sistema sendoak diseinatu dira. Pultsu-zarataren kasua guztiz kontrakoa da, nekez ikertu da honen inguruan, baita zarata honek komunikazio sistemetan duen eragina ere. Hori dela eta, Telekomunikazio Batasun Internazionalak ITU-R Question 214-5/3 [12] delakoan pultsu-zarataren neurketa eta ikerketa gehiago egitea eskatzen du maiztasun eta eszenatoki desberdinak erabiliz.[1]-[4] Komunikazio sistemen espektro guztiak zarata erradioelektrikoarekiko menpekotasun handia du, zarata horrek interferentziak, erroredun bitak edota jasotako seinalearen sinkronizazioa galtzea sor baitezake. Zarata baztertzen duten teknikak erabiltzen dituzten sistemak, nahiz eta zarata gaussiarra ondo ezabatzen duten, oso sentikorrak dira pultsu-zaratara, honek dituen ezaugarriengatik. Pultsu-zarataren ezaugarria pultsu-osagaia da, ausaz agertzen da anplitude handiaz eta denbora oso motzean. Arrazoi horregatik, proiektu honetan bi etxetresnak sortutako pultsu-zarataren ezaugarriak neurtu dira hiru distantzia desberdinetan (0.5 m, 1 m, 1.5 m, 2 m eta 3m) eta 4 frekuentzia desberdinetan (63 MHz, 77 MHz, 128 MHz eta 139 MHz). Iturri bezala, euren pultsu-zarata neurtzeko aukeratu diren bi etxetresnak inguratzeko zerra eta LED lanpara hotz bat izan dira. Ikerketa honetan, neurketak leku itxietan egin dira, hau da, eraikin baten barnean. Toki zabal baten kontrara, leku itxietan zarata erradioelektrikoa sortzen duten hainbat iturri daude, baita pultsu-zarata sortzen duten hainbat iturri ere. Ikerketa hau TSR ikerketa taldeak aurrera daraman proiektu baten parte da. TSR taldea, Bilboko Ingeniaritza Eskolako Komunikazioen Ingeniaritza departamentuaren barruan kokatzen da.
3. HELBURUAK Kapitulu honetan proiektu honek dituen helburu desberdinak jorratzen dira. Alde batetik, gradu amaierako lan honen helburu nagusia zein den azalduko da eta bestetik, helburu nagusi hori lortzeko eduki beharreko bigarren mailako helburuak. 3.1. HELBURU NAGUSIA Gradu amaierako lan honen helburu nagusia etxetresna elektrikoek, leku itxietan, sortzen duten pultsu-zarata aztertzea da. Gainera, maiztasunak, distantziak eta gailuak berak pultsu-zarataren parametroetan duten eragina aztertzea ere helburu horren barnean dago. Horri esker, gailuen aurrean pultsu-zaratak duen eraginaren inguruan ezagutza handiagoa egongo da. Ondorioz, gailuak dauden eskualde horietan haririk gabeko komunikazio sistemak era efizienteagoan instalatu ahalko dira sistema horien funtzionamendua bermatuz eta ahalik eta interferentzia gehien deuseztatuz. 3.2. BIGARREN MAILAKO HELBURUAK Lehen mailako helburu hori lortu ahal izateko jarraian aipatuko diren bigarren mailako bi helburuak ere bete beharko dira. 3.2.1. VHF bandan eraikinen barruan pultsu-zarata neurtzeko sistemaren diseinua Garatu den prozesatze sistema ITU-R SM.1753-2 [7] gomendioan oinarrituta dago eta honek zarata gaussiar zuriaren lagin desberdinak hartzea ahalbidetzen du. Lagin hauen bitartez pultsu-zarataren parametroen balioak lortu ahalko dira lagin bakoitzean. Gainera, prozesatze sistema horren bitartez, prozesatutako datu horiek excell fitxategi batera exportatu ahalko dira, horrela datu horiekin lan egin ahalko da, nahi diren bezala bistaratuz eta ondorioz pultsu-zarata karakterizatuz.
3.2.2. Pultsu-zarataren ezaugarrien ikerketa iturriak, maiztasunak eta distantziak aldatuz Aurreko puntuan aipatutako ITUren gomendioak dioen bezala, 63MHz eta 139 MHz bitarteko maiztasunak barnean hartzen dituen banda karakterizatu da [5]. Horrela, pultsu-zaratak eszenatoki desberdinetan duen eragina eta jokaera aztertu da, non eszenatoki horiek iturri desberdinekin, maiztasun desberdinetan eta iturritik distantzia desberdinetara ezarri diren.
4. PROIEKTUAREN ONURAK Proiektu hau aurrera eramateak hainbat onura dakartza. Onura hauek bai tekniko, bai sozial eta baita ekonomikoak ere dira eta horien bitartez proiektuaren gauzatzea justifikatzen da. Alde orokorrean, erabilgarri izan daiteke etorkizunean pultsu-zaratak eragiten duen edozein proiektutan kontuan izateko. 4.1. ONURA TEKNIKOAK Proiektu honek ematen duen onura tekniko nagusia ondokoa da: - Etxetresna elektronikoek sortutako pultsu-zarata ezaugarritzen duten parametroen balioak ematea. Balio horiek neurketa errealetan daude oinarrituta. Horren ondorioz, gaurko eta etorkizuneko haririk gabeko komunikazio sistemen diseinua eta planifikazioa optimizatu daitezke. Lortutako balio horiek edozeinen eskura egongo dira, beraz, fabrikatzaileek gailu horiek egitean datuak erabili ahalko dituzte. Hortaz gain, haririk gabeko gailuak diseinatzen dituztenek ere izandako emaitzak kontuan izan ahalko dituzte, sortutako gailuak pultsu zarataren aurrean sendoagoak izan daitezen. 4.2. ONURA EKONOMIKOAK Proiektu honen bezero nagusia Bilboko Ingeniaritza eskolako TSR ikerkuntza taldea da. Beraz, etorkizunean euren onurarako, lortutako informazioa fabrikatzaile zein diseinatzaileei saldu ahalko diete irabazi ekonomikoak lortuz baita bitartekoei ad-hoc azterlanak euren instalazioetan egiten ere. Beste alde batetik, pultsu-zarataren parametroen balioak lortuko dira, non horiek haririk gabeko komunikazio diseinuen optimizazioa eta hobekuntza ekarriko duten, horrela aurreztea lortuz. 4.3. ONURA SOZIALAK Bi onura sozial nabarmendu daitezke ikerketan lortutako informazioa kontuan hartuta. Alde batetik, iturri desberdinek maiztasun ezberdinetan sortzen duten pultsu-zarata kopurua jakingo litzateke, gailu horien fabrikazioan INri dagokion inguruan behintzat lagunduz. Bestetik, haririk gabeko zerbitzuek pultsu-zaratak zein frekuentziatan eragiten dien gehien jakingo da, hauen diseinua hobetuz eta erabiltzailearentzat, ondorioz, interesgarriagoa izanez.
ITU-R gomendioak zarata erradioelektrikoaren hiru osagai ezartzen ditu, bakoitzak bere propietate eta ezaugarriak dituelarik. Ondoko taula azaltzen dira osagai horiek:
Aurreko ezaugarriak kontuan hartuta, zarata gaussiar zuriaren dentsitatefuntzioak banaketa arrunta izango du. Banaketa gaussiarra izateak, zarata iturriaren potentzial-diferentziaren banaketa gaussiarra dela esan nahi du. Beraz, zuria, potentziaren dentsitate espektrala da, kasu idealean maiztasunarekiko laua dena.
5.2.1. WGN neurketa WGN neurtzean jarraitu beharreko pausoak ondorengoak dira: 1) Maiztasun zentrala topatu behar da, SCN (Single Carrier Noise) baztertu barik. 2) Anplitudearen datuak lortu behar dira. Horretarako, IQ datuei filtro gaussiar digital bat aplikatuko zaie eta iragazkiaren irteeran inguratzailearen detekzioa egingo da. 3) DPAn datuak lortuko dira. 4) DPA balioen bitartez WGNAren maila eskuratuko da.
agertzen den, gehienbat gero eta sistema elektriko eta elektroniko erabiltzen direlako. Pultsu-Zarata (IN, Impulsive Noise), ezin da balio efikazarekin bereizi WGNarekin egin daitekeen bezala. Gaur egungo komunikazio zerbitzu digitalen errore zuzenketa sistemen bidez ezkutatuta gera daiteke, baina pultsuaren iraupenak eta errepikapen tasak balio batzuk hartzen dituztenean zerbitzu horien funtzionamenduan arazoak sor ditzake. Banaketa moduan aurkeztu daitezkeen INren oinarrizko parametroak ondokoak dira: - Pultsu edo pirrinta maila - Pultsu edo pirrinta iraupena - Pultsu edo pirrinten errepikapen tasa - Iraupen osoarekiko pultsu edo pirrintaren portzentaia.
- Antena pasiboak erabiliko dira Uhin-luzera luzeak 30 MHz-etik gorako maiztasunei ez die horrenbeste eragingo, baina antenaren faktore ertainaz zuzenduko dira neurketak. 2. Taula Neurketetan egon daitezkeen arazoak eta euren soluzioak ITU-R SM.1753-2 [7] gomendioak WGN balio efikazaren detektagailua erabiliz neurtu daitekeela dio, nahi den frekuentzian %20ko murrizketa prozedimendua erabiliz. Honen kontra, INa anplitude-balioen laginketa bizkorraz baino ezin da neurtu. Ikerketa honen maiztasun tartea 30 MHz – 1 GHz da. Barruko neurketak egiteko datu brutoen prozesatzea eta kanpo analisia erabiltzeko dio gomendioak, horrela WGN eta IN batera egiteko.
6. NEURTUKO DIREN GAILUAK Atal honetan zein gailu neurtuko diren eta gailu horiek sortutako pultsu-zaratak izan dezakeen eragina aztertuko da.
4. Irudia : LEDen tenperatura eta kolorea adierazten dituen grafika Sistemaren alimentazioa korronte sarrera komunetik egiten da, lineako potentzial-diferentzia 120 Vrms izanik AC moduan. Baina LED hauek oso tentsio baxuan egiten dute lan, gutxi gorabehera 3.5 Vdc eta horren ondorio AC/DC 3. Irudia : LED lanpara
bihurketa egin behar da. Justu bihurketa hori egiteko behar den bihurgailuarengatik, 7. kapituluan ikusiko den bezala, pultsu-zarataren pirrintak sortzen dira. 6.2. INGURATZEKO ZERRA ELEKTRIKOA Inguratzeko zerra elektrikoa, kurbak mozteko tresna edo makina da, elektrikoki eragindakoa, abiadura handian mugitzen den zerra muturrean duelarik. Inguratzeko zerra batzuk eramangarriak dira: eskuzko inguratzeko zerra elektrikoak dira. Motor elektriko txiki bat dute, heldulekua duen bastidore batean sartua. Motor elektriko baten bidez biraketa-higidura eragiten zaio zerrari, zerra piezan ebakiz joateko eta, gero, zerra piezatik ateratzeko. Esan bezala bi mugimendu nagusi ditu: Zerraren mugimendia: makinaren motorrak ematen diona, engranaje eta abarren bidez transmitituta. Sarrera: zerra piezan sartzeko mugimendua, bai eskuz bai automatikoki egin daitekeena. Erabilitako inguratzeko zerraren modeloa ondokoa da[9]:
MARKA MODELOA Bosch PTS 700E 500W 4. Taula : Inguratzeko zerraren ezaugarriak Kasu honetan sarrera mugimendua eskuz egiten da. LEDak ez bezala, inguratzeko zerra elektrikoak AC korrontea darabil eta ez du AC/DC bihurtzailerik behar. Honek pultsu-zaratarik sortuko ez delako pentsaera ekar dezake, baina kontuan izan behar da bere barnean motor elektriko bat duela, zeinek pultsu-zarata pirrintak sor ditzakeen. 5. Irudia : Inguratzeko zerra
7. METODOLOGIA 7.1. AZTERKETA TEORIKOA Ezer egiten hasi aurretik, proiektua gauzatzeko egin behar izan den lehenengo gauza pultsu-zarataren inguruan dagoen informazio oro topatzea izan da. Informazio hori edo kontzeptu teoriko horiek barneratzea izan da lehen gauza. Beraz, lehen fasea beharrizan minimoen bilaketa izan da. Hori egin ahal izateko, azken batean proiektuan eragina duten faktoreak identifikatu behar izan dira eta horietarako kontzeptu garrantzitsuenak zeintzuk diren definitu dira. Horrela zarata erradioelektrikoaren osagaiak bereiztu eta bananbanan aztertu dira, baita iturri bakoitzaren ezaugarriak ere horrela eurek sortutako pultsu-zarataren jatorria ulertu ahal izateko. 7.2. EBALUAZIO METODOA ITU-R SM.1753-2 [7] gomendioak INren karakterizaziorako datuen prozesaketa aurrera eramateko hainbat pausu ezartzen ditu: - Ekipoaren zarata zuzentzea - WGNren maila ezartzea - Datu brutuen laginen anplitudeen probabilitateen banaketaren(ADP) marraketa - Kanpo zarata faktorearen kalkulua (Fa) - IN laginen banatzea WGNtik - Pultsu-trenen konbinazioa pirrintak sortzeko - Pultsuen parametroen banaketaren kalkulua 7.2.1. Ekipoaren zarata zuzentzea Neurketa onargarriak lortzeko eta ekipoaren zaratatik bereiztu ahal izateko, detektagailuak antzemandako zarata erradioelektrikoa ekipoaren barne-zarata baino 10 dB gorago egon behar da gutxienez. Hori gertatzen bada, antenak jasotako WGN balioa ontzat emango da, bestela ondoko hau aplikatu beharko da: 𝑝𝑊𝐺𝑁 = 𝑝𝑎 − 𝑓 − 1 𝑓 𝑝𝑏 Non 𝑝𝑎: galerarik gabeko antena batek emandako zarataerabilgarriaren potentzia
6. Irudia : Potentzia anplitudearen banaketa
ADP grafikoan, abszisa ardatzak Rayleigh eskala jarraitzen du, zeinek zarataren osagaien bereizketa errazten duen. Bertan ondokoa azaltzen da: Zarata gaussiar zuria malda jakin bat duen zuzen baten bidez adierazten da. Banaketa gaussiarra jarraitzen du. Bi eskalak linealak direnean bere gradientea -10 da. - Pultsu-zarata grafikoaren ezkerraldean agertzen den malda oso handiko zuzenaren bidez adierazten da. Weibull banaketa jarraitzen du. - Neurtutako laginek garraiatzaile bakarraren zarata badute, ADP kurbaren malda WGN aldean -10 baino handiagoa da.
7. Irudia : IN ataria non dagoen eta WGN eta IN banatzen dituen maila
7.2.6. Pultsu-trenen konbinazioa pirrintak sortzeko Zarata lagin errealen anplitudeen artean denborarekiko, batzuk pultsu-osagaia dela eta identifika daitezke. Oso gutxi irauten dute eta pultsu-trenak sortzen dituzte. Pultsuen mailaren neurketa pultsu baten interferentzia posiblean oinarritzen denez, pultsu-trenaren gailurrak ataza berri batean integratzea beharrezkoa da. Ataza berri horiei pirrinta deritze. Integrazio hori neurtutako laginen %50-ak ataria gainditzen badu soilik aurrera ateratzen da. Erregistro batean pirrinta bakoitzaren iraupena horrela kalkulatzen da: 1) Hasteko, ataria gainditzen duten ondorengo lagin guztiak batzen dira, pultsu ere deitzen zaienak.
2) Lehen pultsuaren zentroa denboran zehazten da, C0. Pultsuek lagin kopuru bikoitia badute, C0 zentroko bikoteko bigarren laginean ezarriko da. 3) Atari gainetik dauden lagin kopurua kontatzen da. %50 baino ehiago badira aurrera jarraitu. 4) Ataria gainditzen duten lagin gehiago dauden begiratzen da, pultsuaren azken laginetik hasita. Hala bada pultsu berriak originalari gehitzen zaizkio pirrinta berria sortuz. 5) Pirrinta berriaren zentroa denboran zehazten da, C1. 6) Bai atari gaineko (Na) baita azpiko (Nb) lagin kopuruak kontatzen dira eta gero bata besteari kentzen zaio (Ni=Na-Nb). 7) Ni laginerako atari gainetik dauden laginak kontatzen dira. Topatzen direnekin pirrinta berria sortzen da. Honen zentroa denboran zehazten da, C2. 5etik 7rako pausuak errepikatzen dira. Ez bada gehiagorik aurkitzen pirrintaren bukaera definitiboa da. 8) 5etik 7rako pausuak errepikatzen dira, baina pirrintaren bukaerarantz beharrean hasierarantz. 9) 2tik 8rako pausuak errepikatzen dira hurrengo pultsurako eta horrela denbora osoan. 7.2.7. Pultsuen parametroen banaketaren kalkulua IN bere osotasunean karakterizatu ahal izateko ondoko parametroak kontuan izan behar dira: - Pultsu/pirrintaren maila - Pultsu/pirrintaren iraupena - Pultsu/pirrintaren errepikapen maiztasuna edo periodoa - Pultsu/pirrintaren iraupen totala. Lehen hiru parametroak ausaz aldatzen diren, euren balioak banaketa grafiko batean aurkeztu behar dira. 7.2.7.1. Pultsu/pirrintaren maila IN maila RBWren menpekoa da eta horregatik IN mailak bistaratzean zein RBW erabili den zehaztu behar da. Neurtutako IN balio bat IN mailako dentsitate bihurtzeko ondokoa egin behar da: 𝑊𝑔 = 𝑈 + 20log(1 𝑏)
hartuta ez da gomendagarria antena direkzionala erabiltzea, eta horregatik norabide oroko antena hautatu da. Hainbat aukeren artean R&Sen HK 309 antena erabiltzea erabaki da. Honek aurreko bi ezaugarriak ditu dipolo pasiboa baita eta norabide oroko erradiazio txantiloi horizontala baitu. Gainera antena honek aukeratu diren maiztasunak barnean hartzen ditu VHF banda barneratzen baitu.
9. Irudia : HK309 antenaren ezaugarriak 8. Irudia : HK309 antena
7.3.2. Seinale analizatzaile hautaketa Aukeratu den seinale analizatzailea Anritsuren MS2690A modeloa izan da. Aparailu honen ezaugarriak hurrengoak dira:
11. Irudia : Analizatzailearen espektro ikuspegia 10. Irudia : Anritsu MS2690A analizatzailea
7.3.3. Software hautaketa Prozesatze sistema eta hau bistaratzeko interfazea sortzeko eta ondoren bertan aldaketak egiteko software bat aukeratzea beharrezkoa da. Horrela programa horren bidez pultsu-zarataren analisia egingo da. Kasu honetan, aukeratu den softwarea Matlab 2016b izan da. Honen arrazoia programa nola zebilen banekiela da graduan zehar berau erabili baitugu. Gainera, software honek programa garatzeko beharrezko liburutegiak ditu. 7.4. SISTEMAREN DISEINUA Hasteko Rohde&Schwarz-en HK309 antenaren eta Anritsu MS2690A seinale analizatzailearen bidez bai LEDaren bai inguratzeko zerraren WGNa neurtu dira. Neurketa hauek Bilboko Ingeniaritza eskolako B eraikineko 4. solairuan egin dira. Iturriak antena horretatik 0.5 m, 1 m, 1.5 m, 2 m eta 3 m-ra jarri dira, distantzia bakoitzerako lau maiztasun desberdin erabiliz (63 MHz, 77 MHz, 128 MHz eta 139 MHz). Hau egin ondoren, analizatzaileko datuak ordenagailura pasatu dira bertan prozesatu ahal izateko. Prozesatze hau egiteko prozesatze programa islatzen duen GUI bat erabili da. GUI bat erabiltzaile interfaze grafiko bat da, kasu honetan Matlab programaren bitartez egin dena. GUI honek, ondoko parametroak ematen ditu: - Igorritako maiztasuna Laginak segunduko - Lagin kopurua - Neurtutako denbora - Batezbesteko WGN balioa - WGNaren balio ertaina - WGN balio maximoa eta minimoa - WGNaren desbiazio tipikoa - Pultsu-zarataren atari balioa - Pirrinta kopurua - Pirrintaren batezbesteko potentzia - Pirrintaren iraupena - Pirrinten arteko espazioa
13. Irudia : Erabilitako neurketa sistema 7.6. NEURKETARAKO PARAMETROEN HAUTAKETA Atal honetan neurketak egitean erabili diren eszenatoki desberdinak deskribatzen dira. Eszenatoki horiek garatzeko hainbat parametro aukeratu dira, batzuk finkoak direnak neurketa guztietarako eta beste batzuk eszenatokia garatzeko balio dutenak. Eszenatoki guztiek dituzten parametro komunak ondorengoak dira:
E18 1.5 E19 2 E20 3 8. Taula : Neurketetarako eszenatoki desberdinen parametroak Eszenatoki bakoitzarentzako 7.4x. puntuan aipatzen diren parametro guztiak lortu dira. Gero, balio horiekin Fa, burst ratioa eta WGN batezbestekoa kalkulatu dira emaitzetan irudikatuak izateko. Fa aurretik esan bezala kanpo zarata faktorea da. WGN batezbestekoa zarata gaussiar zuriaren lagineko batezbestekoa. Burst ratioak, zenbat pirrinta edo IN pultsu dauden denbora tarte txiki batean, kasu honetan segundoko, adierazten du. Fa kalkulatzeko, aurreko atalean adierazten den bezala K antena faktorea erabiltzen da, non hau antenak induzitzen duen eremu elektrikoaren intentsitatearen eta potentzial-diferentziaren arteko erlazioa den.
14. Irudia : LEDaren WGN batezbestekoa Distantzia guztietan antzematen denez, WGN batezbestekoari erreparatuz, 63 MHz-tan zarata maila handiagoa da beste maiztasunetan baino. Gainera maiztasuna igotzen goazen heinean zarata gutxitzen dela ere esan daiteke. Beste alde batetik, distantzia desberdinetan balioak oso antzerakoak direla ikus daiteke. Maximoak erreparatzen badira, batezbestekotik 20dB-30dB-ra bitartean daudela ikusten, beti ere maiztasun txikiagoan dabilenean maximoa altuago egonda batezbestekoarekin gertatzen den bezala.
15. Irudia : LEDaren burst ratioa Argi eta garbi ikusten denez, burst ratio handiena maiztasun txikietan agertzen da. Gainera gertutasunaren arabera bursta aldatu egiten dela esan daiteke, hurbilen dagoen gunean altuena izanik.
16. Irudia: LEDaren kanpo zarata faktorearen batezbestekoa
Aurreko irudian LED lanparak duen kanpoko zarata aztertzen da. Zarataren balioa distantziaren menpe dago. Gainera FA burstaren errore marjina ere adierazten da. Kasu honetan maiztasunaren alorrean, hau hazten doan heinean kanpo zarata jaisten doala esan daiteke, betiere maila altuena 63 MHz-tan izanik. Distantzia desberdinetan aldaketak minimoak dira, nahiz eta eszenatoki aldaketaren batean balio aldaketak ere egon ahal izatea. Errore marjinari dagokionez, gora eta behera aldaketa nahiko antzekoa dagoela esan daiteke. Aldaketa hau 15 dB ingurukoa da lagin guztietan. 7.7.2. Inguratzeko zerra iturri bezala hartuz 7.7.2.1. WGN batezbestekoa Ondorengo grafikoan inguratzeko zerrak duen WGN edota zarata gaussiarraren balioak ditugu. Alde batetik zarata horren batezbestekoa eta bestetik maximoa.
17. Irudia : Zerraren WGN batezbestekoa Distantzia guztietan antzematen denez, WGN batezbestekoari erreparatuz, 63 MHz eta 77 MHz-tan zarata maila handiagoa da beste maiztasunetan baino. Kasu honetan maiztasun txikienak nahiko pareko ikusten dira baita handienak ere. Beste alde batetik, distantzia desberdinetan balioak oso antzerakoak direla ikus daiteke.
7.7.2.2. BURST ratioa Ondorengo grafikoan, inguratzeko zerrak sortzen duen burst ratioa adierazita dago distantziaren menpe.
18. Irudia : Zerraren burst ratioa Argi eta garbi ikusten denez, burst ratio handiena maiztasun txikietan agertzen da. Horrez gain oso aldaketa handia nabaritzen da iturriak 128 MHz –tan emititzen duenean balioak 63 MHz-takoen zortzirena baino gutxiago izanik.
19. Irudia : Zerraren kanpo zarata faktorearen batezbestekoa Aurreko irudian inguratzeko zerra elektrikoak duen kanpoko zarata aztertzen da. Zarataren balioa distantziaren menpe dago. Gainera FA burstaren errore marjina ere adierazten da. Kasu honetan, zarata gaussiararekin gertatzen den antzera, maiztasunaren alorrean, oso pareko daude maiztasun baxuetako balioak eta altuetakoak. Lehen gertatzen zen bezala maiztasun altuetan kanpo zarata baxuagoa da. Distantzia desberdinetan aldaketak minimoak dira, nahiz eta eszenatoki aldaketaren batean balio aldaketak ere egon ahal izatea. Errore marjinari dagokionez, gora eta behera aldaketa nahiko antzekoa dagoela esan daiteke, nahiz eta maximoa batezbestekotik hurrunago dagoen. Aldaketa hau 15 dB ingurukoa da lagin gehienetan, 20 dB inguruko aldaketak agertzen diren handienak direlarik.
7.7.3. Konparazioa 63 MHz 7.7.3.1. WGN batezbestekoa Ondorengo grafikoan, zarata zuriaren batezbestekoa agertzen da, bai LEDarekin baita inguratzeko zerran ere.
20. Irudia : Konparazioa 63MHz-tan (WGN batezbestekoa) 63 MHz-ko maiztasun honetan, bi aparailuen batezbestekoak -70 dBm eta -80 dBm artekoak direla ikusten da. Distantzian aldaketak minimoak dira beti LEDaren balioak inguratzeko zerrarenak baino handiagoak izanik. Zarata gaussiarraren balio maximoak ikusten, normalean antzerako mantentzen dira inguratzeko zerrak 0.5 m-ra duen pikua kenduta. Aipatutako azken hori kenduta, maximoak batezbestekotik 30 bat dezibeliora daude.
7.7.3.2. BURST ratioa 63 MHz-ko bataren eta bestearen burst ratioak begiratzen badira, LEDarenak inguratzeko zerrarenak baino handiagoak direla argi ikusten da.
21. Irudia : Konparazioa 63MHz-tan (Burst ratioa) Distantzian balioak aztertuz, LEDaren kasuan balioak nahiko edo oso aldakorrak direla esan daiteke, iturria urruntzen doan heinean ratioa txikiagoak direla ikusita. Inguratzeko zerraren kasuan, aldiz, balioak oso antzerakoak dira eszenatoki guztietan.
7.7.3.3. FA BURST batezbestekoa Ondorengo grafikoan ikus daitekeenez, FA burstaren batezbestekoak zarata zuriaren batezbestekoaren jokaera antzekoa du. Lagin guztietan gainditzen du LEDak inguratzeko zerra eta distantziaren araberako aldaketa minimoa da. Maximo eta minimoak kontuan hartuta, hauek ere zarata gaussiarraren jokaera jarraitzen dute. Errore normala 15 dB eta 20 dB artekoa da, baina badago hori baino aldaketa handiagoa daukan laginik.
22. Irudia : Konparazioa 63 MHz-tan (Kanpo zarata faktorearen batezbestekoa) 7.7.4. Konparazioa 77 MHz 7.7.4.1. WGN batezbestekoa Azpiko argazkian ikusten den moduan, zarata zuriaren batezbestekoa oso parekoa da bi gailuen artean 77 MHz-tan. Gainera, kasu honetan, balio maximoak batezbestekoak baino 30-35 dB altuagoak dira. Distantziak konparatzen baditugu, ez da aldaketa nabaririk antzematen, distantzia oro balioak oso pareko izaten jarraitzen baitute, beti balioa -70 dB inguru baitago.
24. Irudia : Konparazioa 77 MHz-tan (Burst ratioa)
25. Irudia : Konparazioa 77 MHz-tan (Kanpo zarata faktorearen batezbestekoa) Aurreko grafikoan ikus daitekeenez, FA burstaren batezbestekoak zarata zuriaren batezbestekoaren jokaera antzekoa du 63 MHz-eko kasuan bezala. Lagin guztietan nahiko pareko daude, nahiz eta inguratzeko zerrak LEDaren gainetik egon normalean. Maximo eta minimoak kontuan hartuta, LEDaren maximoak inguratzeko zerrarenak baino askoz ere altuagoak direla bistakoa da. Minimoak aldiz, inguratzeko zerrak LEDak baino baxuago ditu.
26. Irudia : Konparazioa 128 MHz-tan (WGN batezbestekoa) 128 MHz-tako konparazioa eginez gero, WGNren batezbestekoa begiratuz, LEDak eta inguratzeko zerrak sortzen duten zarata zuria oso antzekoa dela ikusten da. Distantzian ere aldaketarik ez dagoela dirudi, distantzia desberdinetako lagin guztiak -76 dBm inguruan egonda. Maximoetan fijatuta, inguratzeko zerrarenak LEDaren pikoetatik gorago daude, denetatik maximo altuena 1.5 m-ra inguratzeko zerrak lortutakoa izanik batezbestekotik 36 bat dezibeliora.
7.7.5.3. FA BURST batezbestekoa FA BURST batezbestekoa 128 MHz-tan aztertzen bada, balio guztiak, bai inguratzeko zerrarenak, baita LEDarenak ere, 46-47dB inguruan daudela ikusten da, distantziak balio hauek aldatzen ez dituelarik. Maximo eta minimoak aztertuz, inguratzeko zerrarenak lanpararenak baino handiagoak dira, azken honenak apenas gainditzen baitute batezbestekoarena. Minimoak aztertuz, bai batenak bai bestearenak nahiko balio antzekoak dituzte 35 dB ingurukoak.
28. Irudia : Konparazioa 128 MHz-tan (Kanpo zarata faktorearen batezbestekoa)
7.7.6.1. WGN batezbestekoa Kasu honetan ere, zarata zuriaren batezbestekoak oso parekoak dira bai LEDean bai inguratzeko zerran. Bi gailuen WGN batezbestekoa -77 dBm ingurukoa da distantzia guztietarako. Maximoak aztertuz, inguratzeko zerrak maximo altuagoak dituela ikusten da LEDarenak baino gutxi gorabehera 10 dB altuagoak.
29. Irudia : Konparazioa 139 MHz-tan (WGN batezbestekoa) 7.7.6.2. BURST ratioa Burst balioak aztertzen badira 139 MHz-tan, LEDarenak normalean inguratzeko zerrarenak baino altuagoak direla ikus daiteke. Hala ere, 1.5 m-ko distantzian zerrak LEDak baino burst rate altuagoa du.
30. Irudia : Konparazioa 139 MHz-tan (Burst ratioa)
10 Inguratzeko zerra
Beste batzuk 30 Guztira 150 € 11. Taula: Gastuen kostuak 8.2. KOSTU AITORPENA Atal honetan kostu guztien aitorpena egingo da, non aurretik aipatutako kostu desberdin horien batura izango den. Ataza Kostua (€) Barne-orduak 15300 Amortizazioak 2305 Azpi-kontratazioa - Gastuak 150 Guztira 17775€ 12. Taula: Kostuen aitorpena 9. PLANGINTZA Kapitulu honetan proiektua nola planifikatu den deskribatzen da. Horretarako egin behar izan diren lan eta atazak identifikatu dira, horiek deskribatu eta zenbat denbora eman den bakoitzerako adierazten da. 9.1. LAN TALDEA KODEA IZEN-ABIZENAK ERANTZUNKIZUNA ROLA K1 Iratxe Landa Senior ingeniaria Proiektuaren gainbegiraketa eta zuzenketa K2 Danel Gorritxategi Junior ingeniaria Proiektuaren burutzea 13. Taula: Proiektuko lan taldea 9.2. LAN-PAKETEEN DESKRIBAPENA 9.2.1. LP 1. Proiektuaren kudeaketa eta gainbegiraketa Lan-pakete honen helburua proiektuaren oinarria zein den esatea izango da. Proiektua burutu behar duenak garatu beharko dituen lanak zeintzuk diren eta
10.1.3. Datuen galera Proiektu honetan neurtutako balioak ordenagailu batean prozesatzen dira eta prozesatutako datu horiek ordenagailuan bertan gordetzen dira. Badago datu horiek galtzeko arriskua eta horren arrazoiak argia joatea, ordenagailua matxuratzea, nahi gabe datua ezabatzea… izan daitezke. Egia esan arrisku gau gertatzeko probabilitatea oso baxua da, baina hala ere, gertatuz gero izango lukeen eragina handia izango litzateke. 10.1.4. Langileen bajak Proiektu edo lan orotan hainbat arrazoi direla bide langile bat edo batzuk baja izan daitezke. Baja hauek bai denbora tarte baterako baina baita proiektu osorako izan daitezke. Nahiz eta horrelakorik gertatzeko probabilitatea nahiko baxua den, inpaktu handikoa dela esan daiteke. Demagun proiektuaren fase batean gaudela non langile guztiak beharrezkoak diren. Kasu horretan langilea ezingo luke inork ordezkatu proiektua atzeratuz edota arriskuan jarriz. 10.1.5. Gailuak apurtzea Gerta daitekeen beste arazo bat gailuak apurtzea da. Gailu hauek bai neurketetarako erabilitakoak antena, seinale analizatzaile… bai neurtuak izatekoak izan daitezke. Horiez gain ordenagailua ere matxura daiteke, erabiltzen den lan tresna garrantzitsuena gabe geratuz. Probabilitate baxuko arriskua litzateke, graduaren arabera eragina alda daitekeelarik. 10.2. KONTINGENTZIA PLANA Kontingentzia plana arrisku horiek saihesteko edota gertatuz gero ahalik eta arinen erreakzionatu ahal izateko egiten den plan bat da. Arrisku bakoitzak bere plana du. Ondorengo taulan identifikatutako arriskuen kontingentzia planak adierazten dira. Arriskuaren kodea Arriskua Kontingentzia plana A Kanpoko gailuek sortutako pultsuzarata Neurketak gela anekoiko batean egitea
Azken kapitulu honetan, proiektua bukatuta atera diren ondorioak aipatuko dira. Ondorio hauek bai inguratzeko zerra elektrikoak bai LED lanpara hotzak sortzen duten pultsu-zarataren ingurukoak izango dira, betiere 63 MHz – 139 MHz tartean eta 0.5 m-tik 3 m-rako distantziara. Ikerketa mota hau nahiko adierazgarria da ITUk eskatzen dituen zarata erradioelektrikoaren ikerketei neurketa errealen bidez laguntzen baitie. Proiektu honetan egin diren neurketa guztiak ITU-R SM.1753 [7] gomendioan adierazten den moduan egin dira, baita ondoren egindako zarata erradioelektrikoaren analisia ere. Hasteko esan beharrekoa zera da, pultsu-zaratak haririk gabeko komunikazio sistemetan garrantzia du, komunikazio horietan eragina izan baitezake, horien funtzionamendu egokia galarazi arte. Honekin jarraituz, neurketak egin den eremua oso egokia ez dela azpimarratu behar da. Izan ere, eraikinen barnealdeko eremu itxi horietan uhinak hainbat bide desberdinetik barreiatzen dira, gaztelaniaz "multitrayecto" efektua bezala definitzen dena. Efektu hau uhinen difrakzioan eta islapenean datza. Pultsu-zarataren parametroek eszenatoki patroi jakin bat jarraitzen ez dutela ezan daiteke, bai maiztasuna kontuan hartuta baita distantziak kontuan hartuta ere. Egia da kasu gehienetan pultsu-zarataren balioak zarata gaussiar zuriaren balioak baino 25-30 dB altuagoak direla, baina hala ere ez dute patroirik jarraitzen. Egin daitekeen ondorioztapen bat LED lanpara hotzaren kasuan gertatzen dena da. Gailu honen burst ratioa, hau da, pirrinta abiadura, kontuan hartzekoa da bai 63 MHz-etan eta 77 MHz-etan, besteekiko oso altua baita, baina beti antena iturritik distantziarik laburrenera dagoenean, 0.5 m-ra hain zuzen. Hau guztia kontuan hartuta, beharrezkotzat ikusten da neurketa gehiago egitea, horrela pultsu-zarata estatistikoki hobeto karakterizatuko da. | science |
addi-f546581bb3ce | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/30302 | Gas naturaleko galdara baten ordezkapena biomasa+eguzki energia termiko instalazioarengatik etxebizitza familiabakarrean | Lasanta Guantes, Aitor | 2018-12-12 | "Gas naturaleko galdara baten ordezkapena biomasa + eguzki energia termiko instalazioarengatik etxebizitza familiabakarrean" proiektuaren garapena aurrera eramatea, gaur egungo egoera energetikoa dela eta pentsatu da. Gas natural instalazio zaharra, emisioetan librea den beste instalazio batengatik ordezkatzean egoera hobeagoa lortzea espero da.
Hori lortzeko bi moldaketa edo aldaketa proposatzen dira, alde batetik ur bero sanitarioaren energia kontsumoan laguntzeko eguzki energia termikoa aprobetxatuko duen instalazio bat, emisiorik gabea. Bestaldetik galdararen ordezkapena biomasa galdara batengatik, emisioetan neutroa kontsideratzen dena. Horrela emisioak murriztu edo ezabatuko dira eta energia berriztagarriei bultzada emango zaie.
Horrez gain, instalazioak ekarriko dituzten onura ekonomikoekin, ez da soilik espero hasierako inbertsioa guztiz berreskuratzea epe ertainean, baizik eta urteekin aurrezkia eta mozkinak lortzea.
Erregai fosilen neurrigabeko ustiapenak eta erabilerak mundu mailan ondoko arazo globala dakar: baliabide honen urritzea eta ingurumen kutsadura. Jakina da munduan dagoen petrolio eta gas natural kantitatea mugatua dela, eta hain handia den kontsumoaren eraginez, airean dauden kezkak hurrengoak dira: zer gertatuko litzateke erreserba hauek agortuko balira? Noiz agortuko dira? Erantzuna ez da bakarra, hainbat iritzi eta ikerketa daudelako.
Adibidez, 80. hamarkadan egindako ikerketen arabera, hurrengo 27 urteetan petrolioa agortuko zela estimatzen zen. Hala ere, 35 urte geroago (2015.urtean) beste 57 urtetarako erreserbak daudela ikusi zen. Uler daiteke teknologiak garatu ahala, posible dela petrolio putzu gehiago aurkitzea, hauen ustiapena bideragarria izatea (lehen ekonomikoki ezinezkotzat kontsideratu zitekeena). Beraz, ikusten denez, ezin da zehatz-mehatz urte bat ezarri, kalkulu guztiak espekulatiboak direlako.
Honi aurre egiteko, hainbat neurri hartzen dira: makinen efizientzien hobetzea, gasak tratatzea isuri aurretik, prozesuetan sortutako beroaren aprobetxamendua erregai fosilak erabili ordez, energia berriztagarrien erabilera bultzatzea, eta abar.
Energia berriztagarrien erabilera izango da lan honetan sustatuko dena, zehazki, biomasa eta eguzki energia termikoaren ezagutza eta erabilera.
Energia berriztagarriak gero eta gehiago sartzen ari dira sozietatean, izan ere aurretik sarreran aipatu den bezala hauen bultzatzea egin behar da, dagoen egoera energetikoa aldatzeko. Ondoren gaur egungo egoera azalduko da, proiektu hau garatzeko oinarria baita.
Orokorrean produkzio eta kontsumo patroi batzuk jarraitu zeintzuk garapen ekonomiko, soziala eta ingurugirokoa bateratzen dituen eta orainaldiko eskaera energetikoen aseak bermatzen dituen, etorkizuneko belaunaldien egoera arriskuan jarri gabe, eredu energetikoa, eredu jasangarri bat izango da. Hori lortzeko hurrengo baldintzak bete behar ditu: Segurtasun energetikoa: horniketa bermatu behar du, kontsumitzaileentzako zentzuzko prezioekin. - Lehiakortasuna: lehiakortasun ekonomikoa eta sozialarentzat ez du arrisku bat suposatu behar. Ingurugiro segurtasuna: energiaren sorrera eta kontsumoa ez du ingurugiroarentzako karga jasanezina izan behar.
Gaur egungo eredu energetikoaren ezaugarririk nagusienak hauek bi dira, alde batetik kontsumoaren hazkunde esponentziala, eta bestetik, energia sorreraren oinarria erregai fosilak direla. Honek aurreko baldintzekin bateraezina da.
Eredu energetiko hau hainbat arazo dakar, segidan aurkezten da aurreko baldintzekin konparazioa, eredu honen jasanezintasuna erakutsiz: Segurtasun energetikoa: Erregai fosiletan oinarrituta dagoen eredua denez, horniketa ez dago ziurtatuta, izan ere errekurtso hauek finituak dira eta momenturen batean hauen agorpena emango da eta horniketa moztuko da. - Lehiakortasuna: Oso lokalizatuta dauden errekurtsoak direnez garapen sozialean arazo larriak sortzen ditu. Horrez gain ekonomikoki prezio oso ezegonkorrak ematen dira, honek egonkortasun ekonomikoa ez du bat ere mesedetzen. - Ingurugiro segurtasuna: Erregai fosilak direnez hauek bai kontsumoan bai lorpenean, kutsadura tasa oso altuak ematen dira. Aldaketa klimatikoaren errudun nagusia da eta horrela jarraitzekotan, ingurugiroa ezin izango du karga guzti hau jasan.
3. Lanaren helburua eta irismena
Aurretik aipatu den bezala, energia berriztagarrien bultzamena bilatzen da proiektu honekin. Hau aurrera eraman ahal izateko, Kantabrian kokatutako etxebizitza baten birziklapen energetiko bat burutuko da, bi energia iturri berriekin, biomasa eta eguzki energia termikoa.
Helburu hori lortzeko egin beharrezko aldaketen kalkuluak eta erabakiak eskaintzen dira proiektu honetan zehar, ahalik eta errentagarrien izateko bai ingurugiro aldetik bai alde ekonomikoan.
Alde batetik eguzki energia termikoa aprobetxatzeko instalazio baten garapena burutuko da, instalazio hau etxebizitzaren ur bero sanitarioaren eskaeran laguntza emateko erabiliko da. Guzti hau CTE "Eraikuntzarako kodigo teknikoa" jarraituz egingo da.
Bestalde biomasa galdara bat sartuko da gas naturalarena ordezkatzeko, galdararen dimentsionaketa garatzeko, berokuntzaren eskaera garatuko da etxebizitzaren ezaugarri termikoak aztertuz.
Azkenik egoera berriaren azterketa egingo da, emisioen murrizketa eta egoera ekonomiko berria aldaketak egin aurretiko egoerarekin konparatuz. Horrela proiektuaren helburuak lortu diren ala ez ondorioztatu ahal izateko.
Proiektu honen garapenarekin bi egoera nagusiki hobetzea lortu nahi da, alde batetik gas naturalaren errekuntzagaitik sortzen duen kontaminazioaren murrizketa, eta bestetik, berokuntzan eta ur bero sanitarioan ordaindutako fakturaren murrizketa.
Bestalde alde ekonomikotik beste onura ematen da, behin hasierako gastua eginda, eguzki instalazioak ez dauka inolako erregai kontsumorik, beraz, sistema honek lortutako energia osoa aurrezkia izango da. Biomasa galdararen kasuan ordez, bai emango da erregai kontsumoa, baina nolatan biomasaren prezioa eskuragarriagoa denez eta urteekin ezberdintasun hori gero eta handiagoa izango denez, abantaila ekonomikoa handia suposatuko du gas naturaleko galdararen aurrean.
Bestalde neurri txiki batean, gas naturaleko galdara kentzean, erregai fosilen kontsumoa murriztea lortzen da, esan bezala, neurri oso txiki batean egungo egoeraren aurrean baina bai ahal den neurrian.
Aukeratutako etxebizitza Ampueroko udalerrian kokatuta dago, Kantabriako autonomi erkidegoan eta Espainiaren iparraldean. Udalerri hau, kostaldetik 10Km-tara aurkitzen da eta Liendo, Voto Guriezo, Limpias eta Rasines udalerriekin muga egiten du. Santander (35 Kmtara) eta Bilbo (38 Km-tara) erreferentziazko hirien artean kokatuta dago eta 32,34 -ko lurraldea hartzen du. 1., 2. eta 3. irudietan erakusten den bezala.
Irudia 2: Ampueroren kokapen zehatza.
Etxebizitzari dagokionez, La Mies kalean aurkitzen da 25 zenbakian, eta urbanizazio horren barruan 10. txaleta da. 4. eta 5. irudietan aurkezten da posizio zehatza. Bere koordenatuak hurrengoak dira: - Latitudea: 43º20´39.3´´ I - Longitudea: 3º24´38.3´´ M
Irudia 3: Ampueroko udalerria.
Irudia 4: Etxebizitzaren kokapena ampueron.
Irudia 5: Etxebizitzaren kokapen zehatza.
Proiektu oro aurrera eramateko bideragarria izan behar da. Aurretik jasotako datu guztiekin eta Kalkuluak atalean garatutako analisiekin, planteamendu bat egin beharko da, non hainbat baldintza aztertu beharko diren agertu daitezkeen arazoei aurre egin ahal zaien ikusteko.
Ondoren, bideragarritasuna bermatuko duten baldintza tekniko, ekonomiko, legal, eta inguru-girokoa aztertuko dira, kasu bakoitzean 0tik 10erako balorazio bat emanez (0 inondik inora bideragarria eta 10 erabat bideragarria izanda). a) TEKNIKOA Bideragarritasun teknikoak, nolabait esateko, fisikoki proiektua aurrera eramateko ager daitezkeen zailtasunei egiten dio erreferentzia. Kasu honetan, gaur egun dauden baliabide teknologikoekin eta aurrerapenekin, ez dago arazorik proiektu mota hauek garatzeko. Tamaina txikiko proiektu bat da non ager daitezken arazoak ez dira notagarriak izango eta hauek arazorik gabe konpondu ahal izango dira. Beraz, esan daiteke teknikoki oso bideragarria dela, 10etik 9.5-eko kalifikazioa izanez. b) EKONOMIKOA Baldintza hau aztertzeko hausnarketa sakonagoa egin beharra dago, izan ere hasierako inbertsio bat egin behar da eta hau zenbat urteko epean berreskuratu eta ondorengo mozkinak aztertu behar dira. Pausu hau aurrerago ikusten den aspektu ekonomikoetan garatuta dago eta horri esker baldintza hau ebaluatu ahal da. Aspektu ekonomikoetan egiten den analisia jarraituz, baldintza honi bideragarritasun ona esleitu zaio, 9 puntu 10-etik. c) LEGALA Hainbat dokumentu eta irizpide daude finkatuta zeinetan mota honetako proiektuak garatzeko baldintza legalak ezartzen diren, hauek garapenean errespetatzen direnez eta proiektu hauek bete behar dituzten baldintza legalak nahiko eskuragarriak direnez gehiegizko esfortzurik egin gabe, 10 puntutik 8.5-eko balioa erantsi zaio. d) INGURU-GIROKOA Azkenik proiektu honen garapena ingurugiroarentzako dakarren onura ebaluatuko da. Aurretik dagoen egoera tarte oso handiarekin hobetzen du, izan ere proposatutako proiektua inguru-giroarentzako hobeago egitea ezinezkoa esan ez daitekenez, oso zaila dela esan beharra dago, horregaitik 10 puntutik 9.5-eko balioa eman zaio. 1. taula honen bidez laburtzen dira bideragarritasun kalifikazioak:
Proiektuaren bideragarritasuna osotasunean aztertzeko balio tekniko haztatuaren metodoa erabiliko da. Hau aukeratu den irizpide bakoitzari, bideragarritasunarekiko pisu bat ematean datza, horrela proiektu osoaren bideragarritasuna askoz zehatzagoa izango da.
Baldintza teknikoari %20-eko pisua ematea erabaki da, izan ere eraikitzerakoan, nahiz eta orokorki parametroa eta neurketak definituta egon, arazoren bat aurkitu edo aldaketaren bat egin behar izatea gertatu daiteke, baina honek ez dio gehiegi eragiten proiektuaren helburuari.
Baldintza ekonomikoari %30e-ko pisua emango zaio, baldintza ahaltsua izango delako, azkenean mota honetako proiektu baten errentagarritasunak honen garatzea edo bertan behera uztea dakar eta.
Bestalde Baldintza legalari geratzen %20-eko pisua emango zaio, nahiz eta legedia bai ala bai betetzeko beharra dagoen, magnitude honetako proiektu bat eta honek etorkizunerako ekarriko dituen onurak direla eta malgutasun pixka bat egon daiteke baldintza honetan, onura globalaren mesedean.
Azkenik inguru-giro baldintzari geratzen den %30-eko pisua emango zaio, izan ere proiektu honen garapena bai aurrezki ekonomiko bai ingurugiroarekiko hobekuntzan oinarrituta dago.
Atal honetan zehar aukeratutako hobekuntzak garatzeko aukera ezberdinak aztertuko dira ondorengo erabaki hartze ona izateko, izan ere, urteetan zehar energia berriztagarrien arloan hainbat aurreratze egon dira, eta honek aukera sorta handiarekin hornitzen ditu hauen instalazioak. Hauei etxebizitzaren egoera termikoaren hobekuntza gehitzen bazaie, etxebizitzen efizientzia energetiko handiena, kontsumorik txikiena eta emisioen murrizketa eman ahalko da. Baina kasu honetan aztertutako etxebizitzaren eraikitzea duela gutxikoa denez hobekuntza termikoa ez da aurrera aztertuko, jadanik oso ona baita.
Energia mota hau eguzkiaren erradiazioa aprobetxatzean datza jariakin bat berotzeko. Hau eguzki kaptatzaile bitartez egiten da, zeintzuk barrutik tutuak dituzten jariakin batekin, eta kaptatzaile hauek eguzki erradiazioa absorbatzen dute eta jariakin horren tenperatura igotzeko erabiltzen dute. Ondoren energia mota hau erabiltzeko modurik hedatuena, trukagailu baten bidez kontsumo zirkuituari bero hori transmititzean datza. Gehienetan ur bero sanitarioaren kontsumoan erabiltzen da, baina baita ere berokuntza sisteman eta bestelakoetan erabil daiteke. 7.1.1 Abantailak eta desabantailak
Edozein erabaki hartzeko orduan, aukeren abantailak eta desabantailen arteko konparaketa bat egin beharra dago, ondoren ea pena merezi duen ala ez aukera hau aurrera eramatea erabakitzeko. Jarraian, eguzki energia termikoa hausnartu ondoren, bere abantaila eta desabantailen zerrenda bat eskaintzen da.
Abantailak: Energia berriztagarria, eguzkia iturri duenez, iturri agortezina dauka. - Ez dauka ingurugiroarentzako kaltegarriak diren gas emisiorik, energia garbia eta osasuntsua. Eguzkia energia iturri doakoa denez, sistema honek sortutako energia sortzeko ez da erregaian gasturik egin behar. - Etxebizitzari balio erantsia ematen dio. Egungo teknologiekin, instalazioaren kostuak epe ertainera amortizatzen da. Instalazioaren iraupen luzea, mantenu erraza eta kostu baxua.
Desabantailak: Energia iturriaren etentasuna, eguzkiaren menpe. Eguzkia jaso behar duenez, kanpoaldean kokatu beharra eta begi-bistako inpaktua.
instalazioaren helburuarekin ez dauka zerikusirik. Gainera, nahiz eta iturriaren etentasuna egon, proiektu honetan haurretiko berokuntza instalazioa ia osotasunean mantenduko da, eta instalazio horren barruan metatzaile bat dago zein etentasun hori gainditzeko aukera ematen duen. 7.1.2. Instalazioa
Atal honen hasieran eman den azalpen txikia jarraituz, eguzkia erradiazio nola berean transformatzen den azalduko da.
Aldaketa hori era naturalean ematen da zuzenean, izan ere edozein egoeratan eguzkia ematen duen eremuan, tenperaturaren igoera nabaritzen da, eta ez da inolako elementurik behar hau gertatzeko. Baina prozesu hau optimizatu daiteke, absorbatze sistema gorputz beltzaren efektua eta berotegi efektua konbinatzen ditu, eguzkiaren energia aprobetxatzen eta honen galerak saihestuz.
Hori jakinda, nahi den tenperatura lortzeko hiru teknika desberdin daude eta kaptatzailearen diseinuaren araberakoa izango da: - Tenperatura baxua: Jasotze zuzena, kaptatzailearen barrutik doan jariakinaren tenperatura irakite puntuaren azpitik dago. - Tenperatura ertaina: Jasotze indize baxua, jariakinaren tenperatura 100ºC baino txikiagokoa da. - Tenperatura altua: Jasotze indize altua, jariakinaren tenperatura oso altua nahi den kasuetarako.
Proiektu honetarako erabiliko den sistema tenperatura baxuko instalazioa izango da, hau da, jasotze zuzena eta jariakina 80ºC-ak gainditu gabe. Azalduta dago instalazio hau etxebizitzaren ur bero sanitarioaren sisteman erabiliko dela, eta honen diseinuzko tenperatura 60ºC-koa da, bera, ez da gehiagorik behar eta beste aukeraren bat hartzeak kosteen igoera eta gain-dimentsionaketa suposatuko du. 7.1.3. Funtzionamendua
Sistema honen funtzionamendua oso sinplea eta efikaza da etxeko erabilerarentzat. 6. Irudian teknika hau azaltzen duen eskema bat ikus daiteke, azalpen sinple batengatik jarraituta.
Irudia 6: Tenperatura baxuko instalazioaren eskema.
Eguzki erradiazioa kaptatzailearen beiraren kontra jotzen du, eta hau gardena denez, pasatzen uzten du. Behin azalera hau gaindituta, plaka absorbatzailea berotzen du eta honek erradiazio igorle bihurtzen da, baina beste uhin mota batekin, uhin hauek azaleran dagoen beira ez ditu pasatzen uzten, beraz, kaptatzailearen barrualdean geratzen dira berotegi efektua lortzen eta plakaren beroketa ematen kanpoko tenperaturaren gainetik.
Ondoren jariakina kaptatzailetik pasatzerakoan bero hori absorbatzen du energia garraiatzen trukatzailerantz, non beste zirkuitu itxi bat berotzen du zein metatzailean gordetzen dena behar denerako. Eta azken honetatik kontsumo zirkuitura ur beroaz hornitzen. Esan beharra dago Proiektu honetan soilik lehenengoko zirkuitua landuko dela, trukatzailetik aurrera instalazioa eginda baitago. 7.1.4. Kaptatzailea
Zuzenean erradiazioa harrapatzeko erabiltzen direnez , ezaugarri batzuk izan behar dituzte efizientzia handiarekin lan egiteko eta horrela energia kantitate maximoa batzeko. Ezaugarri horiek jarraian azaltzen dira.
Egonkorra eta iraute luzekoak izan behar dira, ekonomiaren aldetik instalazioa hauen errentagarritasun epea urte batzuk pasa ondoren ematen baita.
Kanpoko egoeren aurka erresistentzia eduki beharko dute, bai tenperaturaren aldetik, bai haizearen aldetik adibidez. Aldaketa hauek jasan beharko dituzte efizientziarik galdu gabe.
Efizientzia handikoak izan behar dira, izan ere, zenbat eta efizientzia handiagoa izan orduan eta energia gehiago lortuko da erradiazio berarekin, errentagarritasuna igotzen eta beste iturrietatik beharko den kontsumoa murrizten.
Mota honetako proiektuentzako hiru kaptatzaile mota nagusiki erabiltzen dira, polipropilenozko kaptatzaile lauak eta hutsezko tutuen bidezko kaptatzaileak. Beste motatakoak badaude, baina industrialagoak dira eta ez du pena merezi emango zaien erabilera dela eta. - Kaptatzaile lauak: Etxebizitzetan erabiltzeko aukeratuenak dira, bere lan tenperatura 50-70ºC-ren artean dago,, ur bero sanitarioarentzako eta berokuntza sistemetarako aproposenak dira, eskuragarritasunaren aldetik. Kaptatzaile mota hau osatzen duten barneko elementuak beirazko estalkia, plaka absorbatzailea, isolatzaile termikoa eta kutxa dira. 7. Irudian adibide bat ikus daiteke.
Irudia 7: Kaptatzaile laua.
- Hutsezko tutuen bidezko kaptatzaileak: Sistema hauek tutuez osatuta daude, zeintzuk barruan elementu absorbatzailea daramate, jariakin honen eta tutuaren artean airearen hutsa garatu da konbekzio bidezko galerak ekiditeko. Harrapeketaren aldetik efizienteagoak dira, tutuak direnez erradiazioa beti horizontalean jotzen du diametroaren gainazalean. Bestalde esan beharrak dago hauen mantenua eta eskuragarritasuna garestiagoa dela. 8. Irudia honen adibide bat da.
Irudia 8: Hutsezko tutuen bidezko kaptatzailea.
- Polipropilenozko kaptatzaileak: Mota honetako kaptatzaileak oso sinpleak dira, oso txikiak diren tutu kantitate handiaz osatuta daude eta horien barrutik berotzeko ura doa. Ez dute inolako estalkirik, isolatzailerik edota kutxarik, horren ondorioz galera oso handiak dituzte. Lan tenperaturak 25-35ºC-koa da eta igerilekuen beroketarako gomendatuta daude soilik. 9. Irudian honetako bat ikus daiteke.
Irudia 9: Polipropilenozko kaptatzailea.
Aukera hauetatik, erabiliko dena proiektu honetarako kaptatzaile laua izango da, bere prezioa eta lan baldintzak direla eta, eskaria arazo barik asetu ahal du.
Galdara mota hauen funtzionamendua galdara guztien bezalakoa da, erreketaren bidez beroa sortarazi galdaratik doan jariakina berotzeko, eta ondoren hau trukatzailera edo metatzailera zuzendu berokuntza eta ur bero sanitarioaren kontsumoa asetzeko. Ezberdintasuna erregaian dago, galdara mota hauek erabiltzen dituzten erregaiak jatorri naturalezkoak dira, pellet, oliba hezurrak, almendra oskolak, ezpalak edota enborrak. 7.2.1. Abantailak eta desabantailak
Eguzki energia termikoarekin egin den bezala, biomasaren abantailak eta desabantailak eskaintzen dira jarraian.
Abantailak: Energia berriztagarria da, beraz iturri agortezina. - Karbono dioxido emisio neutroak ditu, erretzean sortzen dena, sortzean kontsumitzen du. - Oso ugaria den materia da, hortaz eskuratzeko erraza eta merkea. - Nekazaritza industriaren soberakinen aprobetxamendua, leku askotan hauek erretzen baitira ezabatzeko.
Desabantailak: - Dentsitate energetiko baxua, honek biltegiratze espazioa handiagoaren beharra dakar. - Erregai nahiko garrantzitsua bihurtu da eta honek biomasaren produkzioa soilik lantzen dituzten zonaldeen agerpena dakar.
Aipatu den moduan erregai ezberdinak daude biomasa galdara bat hornitzeko, segidan erregai horiek aztertuko dira eta aukeratutakoaren justifikazioa emango da. - Pellet: Erabilienetarikoa da erregai mota hau etxebizitzetan, zilindro formadun 40mm-ko zatitxoak dira, zerrautsak trinkotzearen ondorioz lortuak 10. Irudian ikusi ahal den bezala. Zerrauts horiek zurarekin lan egiten duten fabriketatik eta halakoetatik datoz normalean, beraz berrerabilpen mota bat da.
Kalitate oneko pellet-a izateko hezetasuna %10-a baino gutxiago eta errautsak %0.7 baino gutxiago izan behar dira. Horretaz gain, gehigarri biologikoak ez dute %2- portzentajea gainditu behar, eta hauek fabrikatzaileak zehaztu behar ditu erosleak jakin dezan.
Hezetasunaren aldetik dela eta, gomendagarria da isolatutako biltegietan gordetzea, izan ere, hezetasun portzentaje altuak ematen badira arazoak zor dezake bai erreketa ematean bai galdarari kalteak sortzen.
Bestalde nekazaritza lanetatik eratorritakoak, hala nola inausketak edo garbiketak. Hauek nolabaiteko maila baxuagoa dute, eta bere hezetasun tasa %40 baino handiagokoa da.
Lehenengo mota instalazio txikiagoentzat erabili ohi da eta bigarrena ordez instalazio oso handientzako zeintzuk kantitate handia behar duten kontsumoa asetzeko eta ez dute kalitatearen aldetik hainbeste behar.
Erregai mota honen abantaila, bere prezio ekonomikoagoa besteen aurrean, baina soilik produkzio industrialari buruz hitz egitean. Bestalde biltegiratuta izateko toki handiagoaren beharra izateaz gain, bere botere kalorifikoa 3600 kcal/kg-koa da.
Irudia 11: Ezpalak bioerregai moduan erabiltzeko.
- Laborantza industrialaren hondakinak: Hauen barruan aurretik aipatutako oliba ezkurrak edota almendra oskolak sartzen dira. Kontsumitu baino lehen, lehorketa egitea gomendagarria da, horrela bere hezetasuna jaitsi eta botere kalorifikoa igotzen zaie. Haien ezaugarriak hurrengoak dira: Oliba ezkurrak: Hezetasuna: %10. Dentsitatea: 670 . Botere kalorifikoa: 3860
- Enborrak: Nahiz eta biomasaren barruan sartu erregai mota hau iraganetik erabili ohi da tximinietan eta galdara handietan erregai bezala. Gaur egun ez dago oso hedatuta etxeko erabileran, normalean erregai mota hau erabiltzeko beharrezkoa baita hornitze puntu bat hurbil egotea.
Irudia 12: Enborrak.
Ikusi ahal den moduan, erregai fosilak baino botere kalorifiko txikiagoa daukate eta biltegiratzeko espazio handiagoa behar da, baina eskuragarritasunaren aldetik irabazle irteten dira. Izan ere agortezina eta tratatzeko erraztasunaz gain, haien prezioa oso finkoa da urteetan zehar eta denbora pasa ahala gero eta alde handiagoa egongo da. 7.2.3. Galdarak
Erabilia izango den erregaiaren arabera hiru galdara mota bereiz daiteke, biomasa ezberdinak onartzen dituztena, pellet galdarak eta galdara mistoak. Pellet galdarak: Galdara mota hau erabiliena da etxebizitzetarako, efizientzia handikoak dira eta gaur egunekoak 65 kW-ko potentzia gainditu ahal dute. Horretaz gain prezioaren aldetik oso lehiakorrak dira eta ez dute gehiegizko tamaina. Bestalde, soilik bioerregai hau onartzen dute nahiz eta kasu batzuetan, fabrikatzaileak onartzen badu, beste erregairen bat antzeko ezaugarriak dituena erabili ahal izan.
- Galdara mistoak: Galdara mota hauen abantaila nagusia erregaiaren aldaketa azkarra eta efizientea ahalbidetzea da. Dituzten ezaugarriei esker, zuzenean
horniketa aldatzeko aukera daukate behar izatekotan eta potentziaren aldetik, potentzia oso altuetarako pentsatuta daude. Industrietan non potentzia eskaria oso altua den erabili ohi dira.
- Biomasa ezberdinak onartzen dituen galdarak: Potentziaren aldetik oso aldakorrak dira, potentzia txikietatik ehuneko kW izatera pasa daitezke. Bestalde izenak akatsa ekarri ahal du, nahiz eta biomasa ezberdinak onartu erregai bezala, galdaran aldaketak eman behar dira erregai aldaketa hau jasateko. Honek erabileraren etendura eta jakintza zehatzak eskatzen ditu. 7.2.3.2. Teknologiaren arabera
Sailkapen honetan, galdarak erregaia aprobetxatzeko eraren araberakoa da, - Biomasarako eraldatutako galdara konbentzionalak: Bere izena dioen moduan, erregai fosilentzako diseinatu ziren galdarak zaharrak zeintzuk aldaketak jasan dituzten biomasa prozesatu ahal izateko. Bai galdara berri baten kostua baino merkeagoa bada, aldaketa hau egitean efizientzian galtzen dute portzentaje garrantzitsu bat (%5-%15).
- Galdara estandarrak: Hauek bioerregai bakarrarentzako diseinatuta daude zeinarekin efizientzia oso altuak lortzen diren (>%90). Beste erregai batzuk onartzen dituzte ere baina efizientzia galtzearen ondorioarekin. Galdara automatikoak orokorrean, horniketa sistema automatikoa eta errautsen kanporaketa propioarekin.
- Galdara mistoak: Aurreko atalean ikusitakoaren antzekoa da, erregaien arteko aldaketak onartzen ditu, baina kasu honetan erregai bakoitzak bere pilaketa eta horniketa sistema behar du, Efizientziaren aldetik oso altua da, %90 baino gehiago lortzen. Aurrekoak bezala galdara automatikoak dira ere.
- Kondentsazio bidezko pellet galdarak: Ez dago esan beharrik soilik pellet erregaia onartzen dutela. Ezaugarririk azpimarragarriena konbustioa eman ordez, kondentsazioa ematen dela. Automatikoak dira ere eta efizientzia handikoak, horrez gain kontsumoaren murrizketa ematen dute.
Kasu honetan aukeratutako galdara pellet aldara izan da, bere efizientzia altua eta lan baldintzak direla eta. Gainera proiektu hauetarako erabiliena denez, teknologikoki aurreratuagoak daude eta prezioaren aldetik eskuragarriagoak dira.
Atal honetan garatuko nahi den proiektuaren deskribapen zehatz bat eskainiko da. Zeinenaren barruan,etxebizitzaren deskribapen orokor bat, aukeratutako elementuak eta egin beharreko instalazioak edo aldaketak egongo den.
Proiektu hau garatuko den etxebizitzaren ezaugarriak segidan aurkezten dira. Etxebizitza familiabakarra da 5 pertsona bertan bizi ahal izateko, bere erabilera etengabekoa izango da, hau da, urte osoan zehar 5 pertsonengatik erabilita izango da. Ondorioz kalkuluak egiteko momentuan, nahiz eta denbora guztian okupazioa %100 ez izan, egoera hau kontsideratuko da, izan ere, eman daiteken egoera da.
Etxebizitza hau nahiko berria da, 2006. urtean eraikitzen bukatu zuten, hori dela eta, geroago ikusiko diren ezaugarri termikoak eta barruko instalazio guztiak nahiko onak eta garatuak dira. Hala ere, aldaketa hau egitea erabaki da ingurugiroaren aldetik eta ekonomikoki onura handiak dakarrelako.
Banaketaren aldetik proiektuarekin zerikusia duten ataletan soilik kontuan hartuko dira. Hiru solairu ditu, beheko solairua, lehenengo solairua eta ganbara. Bestalde esan beharra dago, aurrerago azaltzen den moduan, beheko solairuan garajea sartuta dagoela, eta honen sarrera kanpotik dela, hau da, nahiz eta lehenengo solairuaren sartuta egon honetatik bakartua dagoela barruko horma birengatik. 8..1.1. Beheko solairua
Etxebizitzaren barruan gehien erabiltzen den zonaldea da, hau kalkuluak eta dimentsionaketak egiteko garrantzia handikoa izango da, izan ere, zorua zimenduak kokatuta dauden "azpiganbara" batekin kontaktuan dago. Banaketari dagokionez, bertan kokatzen diren galak dira: egongela, sukaldea, komun bat, logela bat eta beste amankomuneko zonaldea. Horretaz gain aurretik aipatutako garajea barneratuta dago. 8.1.2. Lehenengo solairua
Solairu honetan soilik ganbara bat dago, lehenengo solairutik bananduta kalkuluetan esaten den bezala. Beroketarik gabeko zona izango da, eta beheko solairuko gela izan ezik sabaiarekin kontaktuan egongo den bakarra, galerak murrizten beratutako zonen mesedean.
Aurreko sekzioan deskribatu den etxebizitzarentzako aukeratutako hobekuntza deskribatzera pasatzen da, hau bi atalez osatuta egongo da. Alde batetik eguzki instalazio termikoa ur bero sanitarioaren kontsumo energetikora laguntzeko. Beste aldetik, gas natural galdara biomasa galdera batengatik ordezkatzea, berokuntza eta eguzki instalazioak lortuko ez duen ur bero sanitarioarentzako energia sortzeko. 8.2.1. Eguzki instalazio termikoa
Hau eguzki erradiazioa harrapatu eta kaptatzailearen barrutik doan jariakina berotzen du, ondoren bero trukatzailean bero hau kontsumo zirkuitura pasatzeko.
Eguzki erradiazioa harrapatzeko beharrezkoa den elementua kaptatzailea izango da, honen ezaugarrien arabera energiaren aprobetxamendua handiagoa edo txikiagoa izango da. Hori dela eta aukeraketa egokia egin beharra dago, erabaki hau hartzeko hainbat parametro erabili dira. Lehenengoa, eskaera asetzeko beharrezkoa den azalera eta teilatuan erabilgarria den azalera izan da, ondoren begiratu diren parametroak efizientziaren aldetik koefizienteak izan dira. Hau kontuan izanda, azaleraren aldetik mugen barruan dauden kaptatzaileen artean koefiziente hoberenak dituena eta zentzuzko azalera bat duena aukeratu da: "EXCELLENCE FKT-2 W" kaptatzailea, zeinenaren ezaugarriak 3. taulan aurkezten dira. Eredua FKT-2 W Muntaia Horizontala Dimentsioak (mm) 2170x1175x87 Azalera total (m2) 2,55 Azalera absorbatzailea (m2) 2,25 Pisua (kg) 45 Presio maxiomoa (bar) 10 Emari nominala (l/h) 50 Kutxaren materiala Beirazko zuntza, plastikodun erpinekin eta altzairuzko txapa. Isolamendua Artile minerala 55mm-ko lodierarekin Jariakinaren inguratzailea PVD Zirkuitu hidraulikoa Serpentin bikoitza Efizientzia faktorea n0 0,802 Lerro galera koefizientea (W/m2K) 3,833 Bigarren mailako galera koefizientea (W/m2 K2) 0,015 Taula 3: Kaptatzailearen ezaugarriak.
Ondoren, kaptatzaile hau instalatzeko egituraren kalkulua tenperatura aldaketen ondorioz emango diren dilatazioak ahalbidetuko ditu, kaptatzaileari edo zirkuituari hauek arriskuan jartzen dituzten kargak transmititu gabe.Proiektu honetan kaptatzailea teilatuaren gainean jarriko da gainjarrita egongo da, hortaz ez da beharrezkoa izango egitura berezirik honen instalaziorako.
Jariakinaren aldetik, fabrikatzailearen gomendioa jarraitu da eta propilenglikola aukeratu da, jariakin hau kaptatzailearen barnetik eta trukatzaileraino mugituko da, bereganatutako energia garraiatzen. Bere hozketa portzentajea %20-koa da.
Hoditeriaz hitz egitean, kaptatzailea eta trukatzailearen artean jariakina garraiatzeko erabiltzen direnei egiten zaie erreferentzia. Hauek 15mm-ko kupre isolatuzkoak izango dira. 8.2.2. Biomasa instalazioa
Instalazio honetan ez dira elementu gehiegi sartu, izan ere, jadanik instalatuta dagoen zirkuitua eta elementuak errespetatu dira ia osotasunean. Hala ere, Erabaki berri batzuk hartu behar izan dira, segidan azalduta daudenak. 8.2.2.1. Erregaiaren aukeraketa
Hasteko erregaiaren aukeraketa egin da, aurretik aipatutako aukeren artean, pellet erregaia aukeratu da, hau hainbat ezaugarri onuragarriak dituelako besteen aurrean. Bere botere kalorifiko altuagoa dela eta, energia kantitate berdina sortzeko kontsumo txikiagoaren beharra dakar. Bestalde, dentsitate altua duenez, biltegiratzeko orduan beharrezkoa den siloaren dimentsioak txikitzea ahalbidetzen du. Ezaugarri hauek ere galdararen aldetik dimentsioak txikitzea ahalbidetuko dute.
Biomasa mota hau, gehigarriri kimikorik gabekoa da eta ondorioz, garbiagoa eta seguruagoa kontsideratzen da. Horrez gain, emisioak begiratzean, neutrotzat hartzen da, nahiz eta honen erreketak karbono dioxidoa askatu, biomasa honen sorreran kantitate berdinean kontsumitzen denez, balantzea 0-tzat hartzen da.
Erabaki hau proiektua hartzen direnen artean inportantzia handienetarikoa da, izan ere kontsumoaren portzentaje oso handia asetzen du. Honen aukeraketa egiteko, lehendabiziko muga eman beharreko potentzia da, kalkulatutako kontsumoara ailegatu behar da. Ondoren kontsumo hau gainditzen dutenen artean, segurtasun tarte bat daukatenak begietsi behar dira, etorkizunean aldaketak ematekotan hau asetu ahal izateko. Azkenik efizientzia ren aldetik azterketa bat eginez eta prezioak konparatuz, aukeratu den galdara "INNOFIRE LINOSA 12 KW" izan da, eta ezaugarriak ondorengo 4. taulan islatuta daude.
Siloa garajean egongo denez, ez ditu baldintza oso bereziak eduki behar, soilik beharrezkoa den bolumena gordetzeko ahalmena. Hala ere aluminiozko silo bat aukeratu da barrualdea kanpoaldetik isolatzeko. Siloa eskuz eginda egongo da eta 25mm-tako aluminiozo txapekin garatua. Bere neurriak 2m luze,1.75 m zabal eta 1.5m altu izango dira, non 5.25 sartzen diren, beharrezkoa baino gehiago kontsumoan egon ahal diren aldaketak jasateko.
Mota honetako proiektuen garapena nahiko laburra izan ohi da, izan ere elementu gutxiren instalazioa eta ordezkapena egin behar da. Kasu honetan instalazioa oia osotasunean mantentzen denez, laburragoa izango da oraindik. Hala ere, proiektua edukiko dituen faseen analisi txiki bat eskaintzen da ulermen hobeagoa bermatzeko asmoarekin.
Fase honetan proiektua aurrera eraman ahal izateko hausnarketa, ikerketa, kalkulu eta bestelakoak sartzen dira. Izan ere atal hau egin beharreko guztiaren garapen teorikoa barneratzen du, ikerketak egiten hasten denetik, amaiera-arte. Proiektua bukatu arte iraungo du gertatu daiteken arazoak konpontzea fase honen barruan baitago.
Atal honetan behin txostena eginda, proiektu fisikoa hasteko egin beharreakoak sartzen dira, hala nola udalekuan eta beharrezkoak diren egoitzetan baimenen eskakizuna eta oharpenen ematea, hala nola tasen ordaintzea hala beharrezkoa balitz.
Aurreikusitako elementu guztiak lortu eta erabiliko diren tokira garraiatu behar dira, hau proiektua onartzen denean hasten da eta behin elementu guztiak etxebizitzan daudenean bukatzen da.
Behin elementu guztiak erabilgarri daudenean instalaziorako hauek muntatzera ekin ahal da, puntu horretan hasten da fase hau eta instalazio osoa bukatuta egon arte ez da amaitzen. Fase hau bukatzean egin beharreko herri-lan guztiak amaituta egon behar dira soilik martxan jartzearen zain.
Garatutako proiektuan, fase hau bitan banatzen da, lehenengo eguzki instalazio termikoaren muntaia aurrera eramango eta ondoren galdara zaharraren kentzea eta berriaren instalazioa.
Hau galdara berria lortzeko itxaron behar den epeagatik egingo da, izan ere nahiz eta galdara berria ez egon, eguzki instalazioaren muntaiari ekin ahal zaio denbora aurrezteko eta hau lehen-bailen funtzionamenduan egoteko.
9.5. Martxan jartzea
Garapena bukatzeko, instalatutako eta aldatutako elementu guztiak berrikusiko dira eta txarto dagoen gauzarik ez daudela bermatuko da, ondoren instalazioaren funtzionamendua hasiko da.
Fase hau ere bitan banatuko da muntaia bezala, behin eguzki instalazioa bukatuta egotean honen martxan jartzea garatuko da. Azkenik galdara berriaren instalazioa amaituta dagoenean, honen martxa jartzeari ekingo zaio eta proiektua amaitutzat emango da.
Kaptatzailearen lorpena
Eguzki energia termikoaren instalazioa
V. fasea: Martxan jartzea
11. Kalkuluak 11.1. Eguzki energia termikoaren instalazioa Hasteko, eguzki energia termikoa ustiatuko duen instalazioaren kalkuluak garatzen dira, aurretik aipatu den bezala, instalazio hau ur bero sanitarioaren kontsumoan erabiliko da, beraz, lehendabizi kontsumo hau jakin beharra dago instalazioaren parte hartzea sartu ahal izateko. 11.1.1. Ur bero sanitarioaren eskaria Lehen pausua etxebizitzak zenbateko ur bero sanitarioaren eskaria jakitea da, horretarako CTE-aren HE oinarrizko dokumentuaren HE 4 sekzioaren 4.1.1 atalean agertzen den taulatik hartzen dira 6. taularen balioak. Segidan aurkezten da taula hau, eraikuntza mota ezberdinetarako zenbat litro pertsonako eta eguneko beharrezkoak diren erakusten (kontuan hartzen ur bero sanitarioaren zirkuituaren erreferentziazko tenperatura 60ºC-koa dela). Eskariaren irizpidea Litro/egun unitatea Etxebizitza 28 Pertsonako Hospital eta klinikak 55 Pertsonako Ambulategi eta osasun zentroa 41 Pertsonako 5*-eko hotela 69 Pertsonako 4*-eko hotela 55 Pertsonako 3*-eko hotela 41 Pertsonako 2*-eko hotela/hostala 34 Pertsonako kanpina 21 Pertsonako *hotala/pentsioa 28 Pertsonako Residentzia 41 Pertsonako Espetxea 28 Pertsonako Aterpetxea 24 Pertsonako Aldagela/dutxa kolektiboak 21 Pertsonako Dutxarik gabeko eskola 4 Pertsonako Eskola dutxarekin 21 Pertsonako Kuartelak 28 Pertsonako Fabrikak eta tailerrak 21 Pertsonako Bulegoak 2 Pertsonako Gimnasioak 21 Pertsonako Jatetxeak 8 Pertsonako Kafetegiak 1 Pertsonako Taula 6: Eraikin mota bakoitzaren ur bero sanitario eskaria.
Proiektu hau etxebizitza batean garatuko denez, erreferentziazko emaria 28 litro bertan bizi den pertsona bakoitzarentzako izango da.
Datu hau izanda eta etxebizitzaren benetako eskaria kalkulatzeko, etxebizitzan zenbat pertsona bizi diren bilatu beharko da. Hau aurrera eramateko, dokumentu beraren 4.1.4 atalera erreferentzia egingo da 7. taulan, logela kopuruaren arabera zenbat pertsona biziko diren argitzen duena. Logela kopurua 1 2 3 4 5 6 ≥6 pertsona kopurua 1,5 3 4 5 6 6 7 Taula 7: Logela kopuruaren araberako okupazioa.
Etxebizitzaren deskribapenean esan bezala, 4 logela hartzen ditu bere barnean, hortaz, taula honetatik 5 pertsona biziko direla ondorioztatzen da.
Ondoren, pertsona bakoitzeko kontsumoa eta etxebizitzaren okupazioa jakinda, benetako eskaria kalkulatzeari ekingo da. Hau 1. ekuazio sinplearekin lortzen da, bertan bizi diren pertsona kopurua eta pertsona bakoitzaren eskaria biderkatzen. P EI E *
1. ekuazioa
Behin etxebizitzaren eskaria osoa jakinda egun baterako, urteko hilabete bakoitzean zenbateko eskaria beharrezkoa izango den lortu ahal da erraz. 8. taulan eragiketa hau aurrera eramaten da eta hilabete guztien eskaria argitzen da.
Eskari hau berotzeko zenbateko energia kontsumoa beharrezkoa den lortu behar da, horretarako 2. ekuazioa erabiltzen da, ekuazio honetan hilabete bakoitzaren bataz besteko
2. ekuazioa
Beraz aurretik kalkulatutako eskaria eta bataz besteko hauek kontuan izanda, 2. ekuazioa erabilita kontsumo energetiko lortzen da, 10. taulan hilabete bakoitzarentzako kontsumo energetikoa kalkulatuta geratzen da.
Behin kontsumoa kJ-tan izanda, energia elektrikoari buruz hitz egiterako orduan kWhtara aldaketa egin beharra dago, 3. ekuazioaren bitartez eta emaitzak 11. taulan emaitzak jarrita. kJ kWh 3600 1
3. ekuazioa
Aurretik aipatutako CTE-aren oinarrizko dokumentuaren 2.2 sekzioan, urte osoko kontsumoarekiko garatuko den instalazioaren ekarpen minimoa definitzen da. Kasu honetan
Instalazio honen kasuan, aurretik kalkulatutako eskaera 140 l/e-koa denez eta priektua garatuko den zona klimatikoa I denez, oinarrizko dokumentuaren 4.2 sekzioaren arabera, ekarpen minimoa %30-ekoa izango da.
Bestalde, behin eskaera izanda eta kaptatzailearen azalera tarte definitzeko 4. ekuazioa erabiltzen dela jakinda, bigarren honen kalkulua garatuko da. Ekuazio honen azalpena oinarrizko dokumentuaren 2.25 sekziotik ateratzen da zeinenaren arabera akumulazio sistemaren dimentsionaketa, hau egunean zehar ekartzen duen energiaren araberakoa izan behar da, eta ez sortzailearen potentziaren arabera soilik. 180 50 A E
4. ekuazioa
Non: - E: Aurretik kalkulatutako eskaria eguneko. - A: kaptatzailearen azalera ( ).
kaptatzailea teilatuan kokatuta egongo denez eta honen azalera baino txikiagoa izango denez, arazorik gabe beteko da. 11.1.3. Eguzki energia termikoaren ekarpena zirkuitura
Eguzki energia termikoa erabiltzen duten instalazioen ekarpena kalkulatzeko, metodorik erabiliena F-chart bezala ezagutzen dena da. Metodo hau "Tenperatura baxuko eguzki instalazio termikoentzako baldintza agiritik" IDAE webgunetik hartzen da. Metodo honen bitartez, instalazioak ur bero sanitarioaren zirkuitura egingo dizkion ekarpenak kalkulatzen da eta honen errendimendua denbora tarte luzeentzako.
Kalkulu hau 5. ekuazioaren bitartez egingo da, eta ekuazio honen garapena jarraian azaltzen da.
5. ekuazioa Non: - f: Hilabeteko eguzki frakzioa. - : kaptatzaileak absorbatutako energia eta hilabeteko kontsumo energetikoaren arteko koefizientea da. - : kaptatzaileen zenbateko energia galera eta hilabeteko kontsumo energetikoaren arteko koefizientea da.
Jarraian f-chart metodoa burutzeko beharrezkoak diren azalpenak eta kalkuluak garatzen dira, IDAE-ren "Eguzki energia termikoa" dokumentutik aurkeztuta. 1- Ur beroko hilabeteko eskaeren balorazioa. 2- kaptatzaileen gainean igorritako eguzki erradiazioaren balorazioa. 3- parametroaren kalkulua. 4- parametroaren kalkulua. 5- Eguzki frakzioaren zehaztapena f formularen erabilerarekin. 6- Hilabeteko eguzki aprobetxamendua. 7- Urteko eguzki aprobetxamendua eta taulen erakuntza.
parametroaren kalkulua: Parametro honen kalkulua garatzeko, hainbat pausu eman behar dira azkeneko ekuazioa, 6. ekuazioa ebazteko, parametroa askatzen duena. H E K A D 1
6. ekuazioa
Non: - E A : kaptatzaileak absorbatutako energia (kJ). - H K : Aurretik kalkulatutako hilabeteko kontsumoa (kJ).
Hasteko, kaptatzaileek absorbatutako energia -ko kalkulatzen da, horretarako 7. ekuazioa aplikatzen da, beste faktore batzuen menpe. ' * * * 1 F Z R A A K E
7. ekuazioa
Non: - K A : kaptatzailearen azalera ( ). - 1 R : Hilabeteko egunen bataz besteko erradiazio erasotzailea azalera unitateko (kJ/ ). - Z: Hilabeteko egun kopurua. - F': faktore adimentsionala, kaptatzailearen ezaugarriekin zerikusia duena.
8. ekuazioa
Non: - Fr(ta): kaptatzailearen efizientzia optikoa. - ta n ta ) /( ) ( : Angelu erasotzailearen aldaketa (0.96 azalera garden sinpleentzako). - Fr / Fn : kaptatzaile eta trukatzailearen arteko zuzenketa faktorea (0.95 hartzea gomendatzen da).
Behin F'-ren kalkulua ebatzita, 1 R parametroaren ekuazioa planteatzen da, 9. ekuazioa. Hau ebazteko beste parametro batzuk erabili beharra dago, erabiltzen diren heinean azalduta. H K R * 1
9. ekuazioa Non: - K: Hilabeteko erabilera koefizientea. - H: Eguneko eguzki erradiazioa azalera unitateko (kJ*egun/ ).
Hilabeteko erabilera koefizientea etxebizitzaren latitudea eta kaptatzaileen inklinazioaren arabera kalkulatzen da. Kasu honetan, aurretik azaldu den bezala latitudea 43º- tan finkatu da, kaptatzaileen inklinazioa teilatuaren gainean zuzenean jarriko direnez egitura laguntzaileak ekiditeko, 30º-koa izango da. Beraz parametro hauekin, IDAE-ren dokumentuaren arabera K ren balioak urte osorako 13. taulan azaltzen dira.
Bestalde H koefizientea lortzeko "ADRASE" webgunetik ateratako datuak (kJ/ *egun) aurkezten dira 14. taulan.
1 R parametroaren kalkulua garatu ahal da K eta H lortu ondoren. 15. taulan agertzen dira 1 R parametroarentzako balioak hilabete guztietan.
Behin datu guztiak izanda 1 D parametroa kalkulatzea posiblea da, aurreko kalkulu eta datuen arabera, urte osorako balioak kalkulatzen dira hilabeteka, 16. taulan agertzen direnak.
Aurreko parametroa bezala hainbat pauso eman beharra dago kalkulatzeko. Hasteko 10. ekuazioaren bitartez, parametro honen ekuazioa aurkezten da. H E K G D 2
10. ekuazioa
11. ekuazioa
Non: - A: kaptatzailearen azalera ( ). - : Denbora tartea (s) - Ta: Ingurugiroko hilabeteko bataz besteko tenperatura (ºC). - F'UL: Zuzenketa faktorea, kaptatzailearen ezaugarriak kontuan duena. - : Metatze zuzenketa faktorea. - : Zuzenketa faktorea ur bero sanitarioarentzako.
12. ekuazioa
Non: - FUL: kaptatzailearen galera koefizientea. - Fr / Fn : kaptatzaile eta trukatzailearen arteko zuzenketa faktorea (0.95 hartzea gomendatzen da).
Ondoren faktorearen kalkulua egitera pasatzen da, honetarako soilik kaptatzailearen azalera eta ur bero sanitarioaren aurretik kalkulatutako eskaera behar dira, 13. ekuazioan ikusten den bezala. 25 .0 1 * 75 A V K
13. ekuazioa
Azkenik parametroaren ebazpena lortzen da 14. ekuazioaren bitartez. Hau ebazteko beste hiru parametro beharrezkoak dira, aurretik ateratako ur bero sanitarioaren tenperatura eta sareko uraren tenperatura, eta bestalde "aemet" (Meteorologia agentzia estatala) webgunetik ateratako balioak ingurugiroko tenperaturarentzako, 17. taulan zuzenean islatuta. ) 100 ( ) .2 32 .3 86 .1 18 11 6. ( 2 I I T T Ts Tz K
14. ekuazioa
Ekuazio honen emaitzak 17. taulan kalkulatzen dira urte osoaren hilabete bakoitzarentzako.
Behin ekuazio guzti hauek lortuta, parametroaren ekuazioa garatu ahal da, hau 16. taulan aurkezten da urte osoko hilabete guztientzako.
Behin eta parametroak kalkulatuta, aurretik aurkeztutako 5.Ekuazioarekin f koefizientea kalkulatzea posiblea da. Hurrengo 19. taulan Hilabete guztientzako f koefizientearen kalkulua egiten da.
Koefiziente hau lortuta, eguzki energia termikoaren instalazioak lortutako ekarpena kalkulatzeko x. ekuazioa aplikatu beharra dago, aurretik kalkulatutako kontsumoa eta f-ren biderketarekin. Emaitzak 20. taulan Islatuta daudelarik. K f EI *
Ikusi ahal denez instalazioa berriaren ekarpenak ur bero sanitarioaren kontsumo osoaren %64,68-a suposatuko du, aurretik kalkulatutako ekarpen minimoa %30 tarte handi batengatik gainditzen. Bestalde CTE-ren baldintzak betetzen ditu, ez baitu hilabete batean ere ez %110-a gainditzen ezta hiru hilabete jarraian %100-a baino gehiago. Beraz proposatutako instalazioa baldintza legalekin betetzen du eta garatu ahal izango da arazo barik. Azkenik hurrengo grafikoan, hilabete guztietan instalazioaren ekarpena eta ur bero sanitarioaren kontsumo totalaren arteko begi bistako konparaketa eskaintzen da.
Zenbat kaptatzaile beharko diren kalkulatzeko, bi kontzeptu eduki behar dira kontuan, alde batetik aukeratutako kaptatzaile azalera, eta bestetik zenbateko azalera minimoa beharrezkoa den kalkulatutako kontsumoa jasateko. Bigaren hau ur bero sanitarioaren kontsumoa eta lortutako eguzki energia kantitatearen arabera definitzen da. 14. ekuazioan, 0 100 200 300 400 500 600 700 800 900 1000 Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Qu (MJ) K (MJ)
beharrezkoa den azalera minimoaren kalkulua egiten da, aurreko atalean kalkulatutako ekarpenak eta kontsumoa urte osorako erabiltzen. min min * / f A Qu K A u U
14. ekuazioa
Behin kalkulatuta beharrezkoa izango den azalera minimoa, aukeratutako kaptatzaileak duen azalerarekin konparaketa bat eginez beharrezkoak izango diren kaptatzaile kopurua ateratzen da 15. ekuazioan ikusten den bezala. A A N k min
15. ekuazioa
Non: - : kaptatzaile kopurua. - : Aurretik kalkulatutako azalera minimoa ( ). - : kaptatzailearen azalera ( ).
Ikusi ahal denez, kaptatzaile bat baino gutxiagorekin nahikoa izango litzateke ekarpen minimoa lortzeko, baina aukeratutako kaptatzailearen azalera,azalera minimoa baino handiagoa denez, instalazio berriak lortutako ekarpenen portzentajea ur bero sanitarioaren kontsumoarekiko askoz handiagoa da. Hau onura handiagoak ekarriko ditu etorkizunean bai ekonomikoki bai emisioen aldetik aurrerako kalkulatuko den bezala.
Badaude beste elementu batzuk galerak ekarri ahal dituztenak eguzki erradiazioaren harrapaketan, alde batetik orientazio eta inklinazioaren arabera, eta bestetik, itzalen arabera.
Hauentzako balio maximoak, CTE HE4 2.2.3 sekzioan islatuta daude eta segidan aurkezten dira 21. taulan.
Hauek eguzkiarekiko eragin portxentajearekin lotuta daude, izan ere segun eta kaptatzailearen orientazioa eta inklinazioa, eguzki ordu gehiago edu gutxiago izango ditu bere azaleraren kontra jotzen. Hauek bi parametroen arabera zehazten dira: - 𝛽: kaptatzailearen inklinazioa ardatz horizontalarekiko. - 𝛼: kaptatzailearen orientazio desbiderapena hegoaldearekiko.
Irudia 13: Inklinazioa eta orientazioaren neurketa.
Bestalde 𝛼 parametroa 14. irudian aurkezten da kalkulatuta, etxebizitzaren kokapenaren arabera.
Irudia 14: kaptatzailearen orientaazioa.
Beraz kaptatzailea jartzean edukiko duen 𝛼 63º-takoa izango da. Positiboa izango da, izan ere aurretik aipatutako dokumentuaren arabera hegoaldetik mendebalderantz neurtzen delako.
Datu hauetaz gain beharrezkoa da ere latitudea eta longitudea galera hauek lortzeko, horiek 5. atalean aipatzen dira eta gogoratzeko hauek dira: - Latitudea: 43º20´39.3´´ I - Longitudea: 3º24´38.3´´ M
Behin datu guzti hauek batuta, inklinazioarentzako balio maximoak eta minimoak zehaztera pasatu beharra dago. Hau 15. irudian agertzen diren datuak hartuko dira. Galera eta inklinazio hauen erlazioa 41º-ko latitudearentzat erabili da, Madrilen kokatuta. Proiektu honen kalkuluak lortzeko, geroago ikusiko den eraldaketa eman beharko da.
Irudia 15: Inklinazioa maximoa eta minimoaren zehazketa.
Ondoren, lehen aipatutako eraldaketa egingo da, angelu bakoitzari diseinuko latitudeari benetako latitudea kentzean geratzen balioa kenduz, ondoren numerikoki hobeto azaltzen da: - Benetako inklinazioaren balioa: Ateratako balioa – (41 - latitude erreala).
16. ekuazioa
Galera hauek kaptatzailearen inguruan dauden elementuak, kaptatzailearen gainean sortutako itzalen ondorioz ematen dira. HE-4 dokumentuan azalduta geratzen da galera hauek
kalkulatzeko metodo zehatza, baina hori erabili baino lehen, inguruko hausnarketa egin beharra dago elementu hauek identifikatzeko. Kasu honetan hausnarketa egin da eta itzala eman ahal duen elementurik ez dagoela ondorioztatu da, beraz galera hauek 0-tzat hartuko dira. 11.1.5.3. Galeren laburpena
Jarraian 22. taulan aurkezten dira aurreko ataletan kalkulatutako galeren laburpena eta baldintzen betetzea.
Berokuntzarako erabili beharko den energia kalkulatu ahal izateko, etxebizitzan ematen diren bero galerak ezagutu beharko dira, izan era eskaria hauen berdina izan behar da, 17.ekuazioan ikusten den bezala. Eskari honen bidez, biomasa galdara egoki bat aukeratu ahalko da potentzia nahikoa duena galerak konpentsatzeko. Galerak Berokuntza Q Q
17. ekuazioa
Bestalde, emango diren galerak kalkulatzeko beste ekuazio hau (18. ekuazioa) erabiliko da, non galera guztiak hirutan banatzen dira, hormen bidez emandako transmisio galerak, aireztapenean emandako galerak eta infiltrazioaren bitartez emandakoak. Infiltrazio Aireztapen Transmisio Galerak Q Q Q Q
18. ekuazioa
Galerak kalkulatzeko IDAE webgunean dagoen "proiektuentzako kanpoko baldintza klimatologikoak" dokumentura joan da eta erabaki da hartuko den egoera TS 99 izango dela, hau da, neurketa guztien %99-an, tenperatura hori edo altuagoa egon dela. Kalkuloak aurrera eramateko, barruko eta kanpoko egoeraren arteko tenperatura aldaketa 19. ekuazioan azaltzen da. Bestalde etxebizitzaren barruan bi muga daude zeintzuk ez daudenak kontaktuan kanpoaldearekin, baizik eta bat garajearekin eta beste bat ganbararekin. Etxebizitza honen kasuan transmisio bidezko galerak asko murrizten dira aurrerago erakusten den moduan, izan
19. ekuazioa
Barruko tenperatura egokia 21 ºC-koa dela aukeratu da, bestalde garajea 10ºC-tara dagoela eta ganbara 5ºC-tara dagoela suposatzen da. Bestalde kanpoko tenperatura aurreko dokumentuaren arabera 4.7ºC-kotzat hartu da. Beraz tenperatura ezberdintasunak 23. taulan agertzen den moduan gelditzen dira.
Galera hauek etxebizitzaren barrualdea eta kanpoaldearen artean dauden hormetan zehar emateaz gain, barruko berotutako eta berokuntzarik gabeko geletan ere. Hauen kalkulua garatzeko, aurretik galeretan parte hartzen duten hormen transmisio koefizientea kalkulatu beharra dago. Kalkulu hau eraikinaren materialen erresistentzia termikoa kontuan hartzen du eta horma osoaren transmisio koefizientea bueltatzen du.
Etxebizitza osoa aztertu ondoren, berotuko diren gelak eta berotu gabeko giroen artean transmisio galerak jasango dituzten azalerak ondoren ikertzen diren seirak direla antzematen da. Kasu guztietan C3X programarekin kalkuluak garatu dira, bertan material ezberdinak eta haien lodierak sartzen, horma bakoitzaren erresistentzia eta transmitantzia lortzen dira. Transmitantzia horiek lortzeko erabiltzen den ekuazioak, seguidan aurkezten dira, non material bakoitzeko erresistentziak gehitzen dira eta horiei elemntuaren bi aldetan dagoen airearen erresistentzia ere, azken hau aurrerago azaltzen da. Rt U R R R R R R e R si n se t 1 ; ... ; 2 1
20. ekuazioa
Ondoren zoruaren kalkuluak garatzen dira, hau beheko solairuan soilik galerak sortzen ditu,beheko solairua berokuntzaren barruan dagoelako baina honen azpitik dagoen aira kamera non zimenduak kokatuta dauden berotu gabeko bolumena delako. 26. taulan zoruaren transmitantzia zuzenean kalkulatuta dago.
Eraikuntzaren aldetik kalkuluak amaitzeko, sabaiaren kalkulua egiten da 27. taulan, aurretik aipatu bezala soilik beheko logelan kontaktuan dagoena.
Hormekin bukatu ondoren kanpoaldea eta barrualdea banatzen dituzten beste bi azalerak lehiak eta etxebizitzaren atea izango dira. Lehenengoaren kasuan, fabrikatzailearen datuetatik zuzenean ateratzen da transmitantzia, 28. taulan islatuta. Eta azkenik atearen kasuan material bakarrekoa denez, haren ezaugarri guztiak 29. taulan agertzen dira.
Irudia 16: Fluxuaren araberako erresistentziak.
Beraz, kasu guztietan fluxua horizontala izango da, ganbara banatzen duen horma eta sabaia eta zorua izan ezik, zeintzuk goranzko eta beheranzko fluxua izango duten hurrenez hurren. 30. taulan transmitantzia berrien kalkulua egiten da. Leihoen kasuan izan ezik, izan ere fabrikatzaileak kontuan izan ditu erresistentzia hauek transmitantziaren kalkuluan.
Azkenik, transmizio bidezko galerak kalkulatu ahal dira, hau 21. ekuazioaren bidez egiten da. Ikusi ahal denez ekuazio hau garatzeko behar diren datu guztiak lortu dira jadanik. t A U QTransmizio * *
21. ekuazioa
Esan beharra dago naiz eta bi parametro ezberdinetan tenperatura bat Kelvin eskalan eta bestea Celsius eskalan egon, diferentzial bat denez ez dauka influentziarik unitate ezberdintasuna. Bestalde kalkuluen atalean erabilitako neurri guztiak etxebizitzari dagokionez, honen eraikitzearen eskrituretatik aterata daude, izan ere, planoetan banaketa linealak agertzen bakarrik, II. eranskinean ikusten den bezala. Elementua U (W/ *K) Azalera ( ) t (ºC)
Etxebizitzan osasun egoera ona mantendu beharra dago, horretarako hainbat betebehar daude, baina proiektu onetarako kontuan izan behar den betebeharra aireztapena izango da, hau da, etxebizitza barruan dagoen airearen berrikuntza. Hau aurrera eramateko barruko airearen portzentaje bat kanporatu eta kanpoko aire berria sartu behar da, honek tenperaturaren aldetik galera batzuk dakar, izan ere, kanpoko airea berotu beharra dago barruan egonkortasun termikoa mantentzeko.
Jantoki eta egongelak
Behin emari minimoak izanda, 33.taulan etxebizitzaren eremu guztietan emango diren aireztapen emari osoak kalkulatzen dira aurreko parametroak jarraituta. Kasu honetan Bai ganbara bai garajea beroketarik ez dutenez, ez dira kontuan hartuko galera mota honetan, izan ere bertako airea ez da berotu behar.
Honezkero galerak kalkulatu ahal dira, hau egiteko bi modu daude. Lehenengoa gelaz gela galerak kalkulatzen joatea, bigarrena, emari globala lortu denez, galera guztiak zuzenean kalkulatzea. Kasu honetan azalpen aldetik eta hobeto ikusteko garapena, lehengo modua aukeratu da. Beraz, 34. taulan ikusi daiteke aldez aurretik gela bakoitzeko aireztapen galerak eta ondoren galerak guztira.
Galeren kalkulua egiteko, 22. ekuazioa erabili da, aurretik kalkulatutako emariak kontuan izanda. t Cp E Q airea Aireztapena Aireztapena * * *
22. ekuazioa
Galera hauek etxebizitzaren barrualdean sortzen diren presio ezberdintasunengatik ematen dira, izan ere hau berotzean goian dagoen airearen presioa beheko aldean dagoena baino altuagoa da, honek presio hori ihes egiteko joerari lotuta, hormen zehar filtrazioak ematea ekartzen du, bestalde, beheko aldean aldrebes gertatzen da, presio baxuak kanpotik airea filtratzea dakar. Galera hauek konbekzio bidezko galerak bezala ezagutzen dira ere.
Kalkuluak aurrera eramateko, filtrazio horien emaria jakin beharra dago, hau C3X programaren bidez kalkulatu da eta barruko bolumenaren %24-koa dela ordu bakoitzeko. Behin datu hau ezagututa, barruko bolumenaren kalkula garatu beharra dago eta aurreko
Neurriak Bolumena Berrikuntza Emaria
23. ekuazioa
Aurreko atalean bezala gelaz gelako kalkulua egiten da ondoren galerak guztira kalkulatzeko 36. taulan.
Galera osoen kalkuluak izanda, kontsumo hau hornitzeko beharrezkoa izango den potentziaren kalkulua egin ahal da. Lehendabizi hiru galera moten batuketa egin behar da berokuntza eskaria lortzeko, 37. taulan aurkeztuta.
Behin egoera txarreneko potentzia izanda, gainera, segurtasun koefiziente bat sartuko da, %20 kasu honetan, horrela UNE-EN 12831 arauarekiko balioari gehiago hurbiltzen da. Izan ere, arau hau balio estandarrak eskaintzen ditu egoera ezberdinetarako, eta etxebizitzaren honen egoera eta 10ºC kanpo tenperaturarentzat 8.3 kW-ko potentzia eskaintzen du. Aztertzen ari den kasuan, ondoren galdara aukeratzeko erabiliko den potentzia 24. ekuazioan erakusten da, zein berokuntza eskari maximoarekin eta kanpoko egoera txarrenarekin kalkulatuta dagoen. kW Q Q Galerak Erreala .9 708 .8 09* 2.1 * 2.1
24. ekuazioa
Aurreko ataletan egindako kalkuluak erabilita, bai eguzki instalazio termikoa ur bero sanitarioarentzako, bai biomasa instalazioa diseinatu ahal da. Izan ere jarriko den instalazio berria aproposa izan behar da etxebizitzaren eskaerentzako, hau da, elementu egokiak aukeratu behar dira. Alde batetik motz ez geratzeko eta eskaerekin eta arauren bat ez apurtzeko, eta bestetik gain-dimentsionaketa ez emateko eta neurriz gorako gastuak eta kargak ez emateko.
Nolatan ez da etxebizitza berririk egingo eta soilik eraikitako etxebizitza baten energia iturria aldatuko denez, dagoen instalazioa ia osoa mantenduko da (berokuntza zirkuitua, berogailuak, hoditeria, balbulak, bero trukagailuak …) . Hau gastuen egoera berriaren instalazio gastuen aldetik asko eskertuko da, izan ere, berokuntza zirkuitu integratu bat eta honen berogailuak eta guztiaren instalazioa koste handia dakar, bai materialen eta obren aldetik, bai diseinuaren aldetik.
Lehendabizi biomasa galdara eta hau martxan jartzeko beharrezkoak diren elementu guztiak aukeratu eta kokatuko dira. Horretarako berokuntza eskaria atalean egindako kalkuluak erabiliko dira. 11.3.1.1 Galdara
Kalkulatu da beharrezkoa izango den potentzia 9.32 kW-koa izango dela berokuntza kontsumoa asetzeko, baina honi, aurretik kalkulatutako ur bero sanitarioari eguzki instalazio termikoak asetzen ez duen kontsumoa gehitu behar zaio. Honezkero, merkatuan dauden biomasa galdarak aztertu dira eta lehendabizi, potentzia aukerak ikusita, 12kW-ko galdara bat instalatzea erabaki da, horrela etorkizunean eskaera aldatzen bada arrazoi ezberdinengatik, tartea dago galdara honekin eskaera hori hornitzeko. Bestalde denda eta fabrikatzaile ezberdinak ikusita, "INNOFIRE LINOSA 12 KW" galdara aukeratu da, prezioa eta ezaugarriengatik. 11.3.1.2. Siloa
Galdara martxan jartzeko, erregaia behar da, eta erregai hori lekuren batean gordeta egon behar da. geroago ikusiko denez aurrekontuaren atalean, zenbat eta erregai kantitate handiagoa erosi orduan eta prezio hobeagoa lortzen da, eta erabiltzen ez den bitartean, erregai hor segidan diseinatutako siloan gorde egingo da.
Silo berrientzako hartutako gomendioa, urte baterako kantitate nahikoa izatea da, horretarako estandar batzuk daude zeintzuk instalatutako potentzia kontuan hartzen dituzten. Kasu honetan zoru horizontalean gordeko direnez 0.4 - balioa erabiliko da urte baterako. Beraz 25. ekuazioan bolumenaren kalkulua garatzen da. 3 3 .3 88 * .9 708 / 4.0 m kW kW m Bolumena
25. ekuazioa
26. ekuazioa
28. ekuazioa
Proiektuaren deskribapenean aipatu den bezala, nolatan garajea ez denez erabiltzen bertan gordeko da siloa, eta barruko egoera bat denez eta ez kanpokoa, honen ezaugarriak ez dira hain gogorrak izan behar eta silo hau aluminiozko kutxa bat izango da 2*1.5*1.75 neurritakoa. Aurretiko kantitatea gordetzeko ahalmena eta baldintzak problemarik gabe izango ditu. 11.3.2. Eguzki instalazio termikoaren dimentsionaketa
Instalazio honen dimentsionaketa eta elementuen aukeraketa 11.1 atalarekin lotuta dago, kaptatzaileak kalkuluak egiterako orduan aukeratuta gelditzen dira, izan ere honen ezaugarri batzuk jakitea beharrezkoa da kalkuluak garatzeko, hala nola azalera adibidez.
Aurreko kalkuluetan zehar ateratzen joan diren balioen arabera azalera mugatu egin da, eta behin azalera minimoa eta maximoa lortuta, merkatuan dauden kaptatzaile ezberdinen ikerketa bat garatu zeinean parametro ezberdinak kontuan izan dira, hala nola koefiziente optikoa adibidez. Guzti hau ikertu ondoren, erabaki da "EXCELLENCE FKT-2" kaptatzaile bakarra jarriko dela.
Horretaz gain eguzki instalazioa berria izango denez, kaptatzailetik trukagailura jariakina eraman beharra dago, hemen egongo dira bi hoditeria instalazio, joan eta etorria. Hauek teilatutik beheko solairura iritzi behar dira. Aukera ezberdinak aurreikusi ondoren, hoditeria kaptatzailetik teilatuaren mugaraino eramatea eta ondoren etxebizitzaren barrutik eramatea erabaki da. Nahiz eta hormetan zuloren bat egin behar, horrela galera termikoak asko murriztuko dira. Guztira 15 metroko hoditeria sartu behar da, baina aurrekontuari begira, 20m-ko hoditeria erosiko da segurtasun "stock" bat izateko.
11.4. Hobekuntzaren aurrezkia emisioetan
Hobekuntza aurrera eramateko arrazoietako bat, energia berriztagarrien kontaminazio tasa erregai fosilena baino askoz txikiagoa dela izan da. Atal honetan instalazio berriarekin zenbat -ren isurketa aurreztuko zaion atmosferari kalkulatuko da.
Ordezkatzen ari den galdara gas naturaleko galdara bat da, beraz emisioen kalkulua garatzeko honen emisioak garatutako potentziarekiko jakon behar dira. Hauen balioa 0.252 -koa direla finkatuta dago. 11.4.1. Eguzki instalazio termikoaren emisioen murrizketa
Hasierako ataletan aipatu bezala, nahiz eta biomasa erretzean isurketa dagoen, biomasaren eraketa prozesuan -a kontsumitzen denez honen balantzea neutroa bezala hartzen da. Honezkero biomasa galdarak sortutako energia guztia emisioetan librea izango dela kontsideratzen da aurreko atalean bezala.
30. ekuazioa
Bi instalazioetan emisioen aurrezkia kalkulatu ondoren, 38. taulan hauen laburpena eskaintzen da.
11.5. Aurrezki ekonomikoa
Hobekuntza hau garatzeko erabakia hartzerakoan, kontuan eduki den beste parametro bat alde ekonomikoa izan da, izan ere aldaketa honekin kontsumo ekonomikoaren murrizketa bat ematea espero da.
Hau bermatzeko aurretik lortutako datuen gurutzapena egin behar da, lehendabizi erregai mota bakoitzarekin kWh bakoitzeko zenbateko kostua izango den, 39. taulan islatuta.
Ondoren urteko aurrezkia kalkulatu daiteke kontsumoaren aldetik 41. taulan instalazioaren unetik 5 urtera garatu dira kalkuluak.
Ikusten denez kontsumoarekiko garatutako aurrezkietan, lehenengo urtean 94 euroko aurrezkia lortuko da, eta urteko igoera altuagoa denez gas naturalean pellet erregaian baino, denbora pasa ahala kantitatea handiagoa izango da.
naturaleko galdararen kontsumoari instalazio termikoaren ekarpenak gehitu behar zaizkio, eta hor emango den aurrezkia, gastu osoarena izango da, zeren eta eguzki instalazio termikoaren erregaia eguzkia da. 42. taulan ikus daiteke eguzki instalazio termikoarengatik eratorritako aurrezki ekonomikoa 5 urtera.
Hau guztiaz gain, galdaren mantenuaren aldetik ere ikerketa egin da eta estimatu da gas naturalaren galdara mantentzeko egoera egokietan gutxienez urtero 100 euro inguru gastatu behar direla, bestalde biomasa galdaran, askoz garbiagoa denez erreketa eta arazo gutxiago sortarazten dituenez, 50 euroko gastua behar dela suposatzen da. Ondorioz beste 50 euroko aurrezkia gehituko da urtero.
12. Proiektu plana eta planifikazioa
Aurreko ataletan aipatu den bezala, tamaina honetako proiektuentzat ez dago zertan planifikazio oso zehatza eta garatua egin behar, ez baitauka egin behar gehiegirik. Baina hala eta guzti eskaintzen da egon litzatekeen dudak ebazteko.
Proiektu osoa 25 egun erabilgarriren epean garatzea ondorioztatu da, zeintzuk txostena garatu ondoren hasiko dira. Lehendabiziko pausua egingo den proiektua legalki balioztatzea da, horretarako beharrezkoak diren tramiteak egiteko egun pare bat eman dira. Zerbait zuzendu edo aldatu beharrekotan denbora hori egun bateren atzerapena suposatuko du.
Ondoren beharrezkoak diren elementuen lorpenari ekingo zaio, lehen esan bezala, bi elementu nagusiak kaptatzailea eta galdara dira zeintzuk enkargu bidez erosten dira eta entregatze epea 5 eta 21 egun dira hurrenez hurren. Epe hauek 3. agente baten esku geldituko dira eta aterapenak egotekotan haren erantzukizuna izango da.
Muntaiari dagokionez, bi atal bereizten dira. Eguzki instalazioarentzako lau eguneko lanak erantsi dira, izan ere kaptatzailearen instalazioaz gain, hau trukatzailearekin konektatzen dituen hoditeria instalatu behar da, honek dakarren herri-lanekin. Hala ere 4 eguneko kalkulua nahiko kontserbadorea izan da. Beraz ez dira atzerapenik eman behar.
Bestalde galdararen instalazioari dagokionez, prozesu sinpleagoa da, zirkuitua moztu eta galdara zaharra kendu eta galdara berria muntatu. Horrez gain siloaren eraikuntza egingo da galdararen entrega epea heltzerakoan. Etxebizitza horniketarik gabe ez usteko aldaketari behin galdara berria ailegatzen denean ekingo zaio, eta bi eguneko lan epea erabaki da, aurrekoa bezala nahiko kontserbadorea.
Azkenik martxan jartzerako muntai bakoitzak bukatzean eta hurrengo eguna hartuko da, proiektua amaituz eta instalazio berri osoaren funtzionamendu egokia bermatuz.
Atal honetan hobekuntza osoa aurrera eramateko egin beharreko gastu guztiak hausnartzen dira eta hauen laburpen bat eskaintzen da. Galdara eta kaptatzailea izan ezik, bestelako kostuak "generadordeprecios" webgunetik atera dira, zein era ezberdinetako obra eta muntaien prezioak eratzen ditu unitateko.
Lehendabizi ondoren langileengatik inbertitutako kostua kalkulatzek, hauen lan orduak zehaztu beharko dira. Horretarako, egin beharreko lan ezberdinak eta hauetan zenbateko denbora beharko den azaltzen da 43. taulan. Lana Langileak Denbora (h) Aldamioaren muntaia - Errenta enpresaren esku 8 Aldamioaren kentzea - Errenta enpresaren esku 8 Kaptatzailearen igoera eta muntaia - 1. mailako ofizial iturgina - Iturgin laguntzailea 6 bakoitzak Hoditeriaren muntaia - 1. mailako ofizial iturgina - Iturgin laguntzailea 10 Galdara zaharraren kentzea - 1. mailako ofizial berogailu teknikaria - Berogailu teknikari laguntzailea 4 bakoitzak Galdara berriaren muntaia - 1. mailako ofizial berogailu teknikaria - Berogailu teknikari laguntzailea 4 bakoitzak Siloaren fabrikazioa - 1. mailako ofizial soldatzailea 8 Taula 43: Langileen lan orduen banaketa 13.2. Eguzki instalazioa
Instalazio honen muntaiari dagozkion gastuen hausnarketa jarraian eskaintzen da: - Lehendabizi kaptatzailearen eskuraketa. Elementua Kantitatea Prezioa Totala (€) (€) Kaptatzailea 1 529,19 529,19 Totala 529,19 Taula 44: Kaptatzailearen kostua. - Ondoren kaptatzaile hori muntatzeko beharrezkoak izango diren materiala eta eskulana.
Instalazioa Zenbatekoa
Material laguntzailea hodiaren finkatzerako 20 0,1 2
Atal honetan berriz biomasa instalazioari buruzko kostuak azaltzen dira: - Aurreko atalean bezala lehendabizi galdararen eskuraketak dakarren kostua. Elementua Kantitatea Prezioa Totala (€) (€) Galdara 1 2305 2305 Totala 2305 Taula 46: Galdararen kostua. - Ondoren, hau muntatzeko eta instalazio osoa prest edukitzeko beharrezkoak diren material eta eskulanak. Instalazioa Zenbatekoa
Segurtasuneko mugatzaile termikoa 1 79,95 79,95
1. mailako soldatzailea 8 10,5 84
13.4. Segurtasuna eta osasuna
Azkenik proiektuaren garapen fisikoa aurrera eraman ahal izateko arriskurik gabe segurtasunean eta osasunean inbertitutako kantitatea aurkezten da: Segurtasuna eta osasuna Zenbatekoa
225,65 Taula 48: Segurtasun eta osasunari dagokion kostuak.
Prezioa (€)
Kaptatzailea 529,19
Segurtasun eta osasuna 225,65
Beraz, eguzki energia termikoaren instalazioa eta gas naturaleko galdara bat biomasa galdara batengatik ordezkatzea aztertutako kasu honetan ikusten den kostea ekarriko du. Beste antzerako proiektuekin alderatzean, hasierako inbertsioa baxuagoa izan daiteke, honen azalpena sinplea da, kosteak, herri-lanak eta bestelako eragozpenak ekiditeko, instalatuta dagoen berokuntza sistema ia osotasunean erabili da. - Koste totalak: 13.698,29 €
Aurreko atalean kalkulatutako aurrekontua eta kalkuluetan azaldu den mozkin ekonomikoari esker, proiektu honen errentagarritasuna ebaluatzeko aukera dago. Hori atal honetan egingo dena. 50. taulan erakusten gastu guztien aurreikuspen bat non aldaketa egin aurreko gastuak eta aldaketa egin ondorengo gastuak konparatzen dira, kontsumoan, mantenuan, urte bakoitzeko kostua eta gastu totala, hurrenez hurren 20 urteko epearekin.
Taula hausnartzen bada, ikus daiteke nola urtero bien arteko desberdintasuna handiagoa den. Aurretik aipatuta dagoen bezala aurretiko instalazioa ia osotasunean mantentzeaz gero, hasierako inbertsioa ez da hain altua, eta hori dela eta proiektu honen "payback"-a 14 urteetan pasa ondoren finkatu da, hau da, hasierako inbertsioa 14 urte osoak pasatu eta gero berreskuratzen da. Ondoren, 15. urtetik aurrera lortutako mozkina positiboa izango da urteak pasa ahala handitzen joanik.
Behin proiektu osoaren garapen teorikoa ikusita, hasieran planteatutako helburuei dagokionez, hauek burutuko direla ondorioztatzen da. Inguru giroarekiko egoerari dagokionez, gas naturaleko galdara zaharrak zeuzkan emisio guztiak ezabatzea lortu da, hasieratik nahi zena lortuz.
Bestalde alde ekonomikoa begiratuz, eguzki energia termikoaren ekarpenak oso esanguratsuak dira, ur bero sanitarioa asetzeko behar den erregai kontsumoa era handian murrizten. Hori pellet erregaiaren prezio eta etorkizunerako proiekzioari gehituta urteko mozkina gero eta handiago bihurtzea eragiten du. Hasierako inbertsio ez oso altua duenez aurretiko instalazioaren parte oso garrantzitsu bat mantentzean, berreskurapen epea 14 urtetan finkatzen da, zentzu asko daukan epea. Gainera behin epe hori gaindituta emango diren mozkinak oso esanguratsuak dira.
Tamaina txikiko proiektua denez, arazoen agerpena oso gertagaitzak dira eta hauek egotekotan konponketa errazekoak izango dira.
Etorkizunari begira, behar direneko aurrerapenak daudenean, proiektu honi hobekuntza termiko bat jarraitzeko aukera dago etxebizitza efizienteagoa lortzeko. | science |
addi-b6c9c0c67d50 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/30302 | Gas naturaleko galdara baten ordezkapena biomasa+eguzki energia termiko instalazioarengatik etxebizitza familiabakarrean | Lasanta Guantes, Aitor | 2018-12-12 | "Gas naturaleko galdara baten ordezkapena biomasa + eguzki energia termiko instalazioarengatik etxebizitza familiabakarrean" proiektuaren baldintzen agiria, proiektu hau garatzeko beharrezkoak diren material prozesu eta lege-baldintzen beharrezkoak diren ezagupenak ematea du helburu.
2. Bete beharreko legedia eta arauak
Atal honetan proiektua garatzeko jarraitu beharreko legeak eta arauak zerrendatzen dira.
Obra hazi baino lehen, proiektua garatu duen ingeniariak eta kontratista bilduko dira muntaiaren aldetik alderdi guztiak garbi daudela bermatzeko. Obran zehar hasierako bileran zehaztutako baldintzaren bat aldatu behar izatekotan, ez da muntaiarekin jarraituko ingeniariarekin hitz egin baino lehen eta honek aldaketak onartu arte. 3.3. Epeetan atzerapenak
Erositako elementuen entregatze epeetan atzerapenak ematen badira, ez da isunik egongo proiektuan parte hartzen duten arduradunentzat, izan ere, epe hauen garapena haien eskuz kanpo geldituko da.
Bestalde beste edozein atalean atzerapenak ematekotan, egoera aztertu eta atzerapen horien oinarria bilatuko da. Aurreko egoera ematen bada ez da isunik egongo, proiektuaren garapenean egon bada arazoa, bezeroarekin akordiatutako isuna ordaindu beharko da, eta azkenik kontratistaren ardurapenean badago, aurretik zehaztutako isuna jarriko zaio eta hau bezeroari eskainiko zaio.
4. Proiektuaren deskripzioa
Proiektuaren exekuzioa garatzeko beharrezkoak diren kalkulu, erabaki, deskripzio eta aukera guztiak biltzen duen txostenaren garapena, hala nola exekuzioan zehar sortu ahal diren arazoen ebazpena. Hau ingeniariaren ardurapenean egongo da. II. fasea: Tramiteak
Behin txostena garatua izanda eta bezeroa onarpena emanda, exekuzioa hasteko beharrezkoak diren baimenak eta oharpenen emana burutzea. Aurrekoa bezala ingeniariaren ardurapenean geratuko dira, atal honetan arazoak ematekotan eta aldaketak egin behar izanez gero, bezeroaren onarpena berriz beharrezkoa izango da jarraitu ahal izateko. III. fasea: Elementuen lorpena
Txostenean aukeratutako elementuak eskuratzean datza, printzipio batean ez dago hauetan aldaketak eman beharrik baina hauek erosteko momentuan, elementu gutxi direnez, bezeroa eta ingeniaria bildurik egongo dira aukeraketan aldaketak emateko arriskua baitago (kaptatzaile edo galdara eskaintza hobeagoa edo antzekoak). IV. fasea: Muntai osoa
Behin elementuak muntai tokira heltzean kontratistaren ardura, aurretik jasotako argibideei jarraituz, izango da hauen muntai egokia egitea. V. fasea: Martxan jartzea
Muntaia bi ataletan bananduta dagoenez, eguzki instalazioa eta biomasa instalazioa, bakoitzaren bukatzean bere funtzionamendu egokia bermatuko da. Atal honetan bezeroa, ingeniaria eta kontratista aurrean egongo dira eman ahal diren arazoak ebazteko eta hauen erantzukizuna bilatzeko.
Kaptatzailea eta hoditeria muntatzeko prest dauden datan hasiko da eguzki instalazioa muntatzeari. Lehendabizi aldamioaren muntaia garatuko da kaptatzailearen piezak teilatura igo ahal izateko, ondoren, kaptatzailea muntatuko da teilatuan dagokion posizioan, behin hau finkatuta egonda, hoditeriaren instalazioari ekingo zaio, horrela egitea aukeratu da hoditeriaren moldaketa kaptatzailearen posiziora errazagoa delako aldrebes egitea baino, azkenik aldamioaren kentzera pasatuko da. Lau egun estimatu dira lan honetarako kaptatzailearen igoera eta muntaia eta hoditeriaren muntaia eta hormen moldaketa dela eta. 5.2. Biomasa instalazioa
Atal honi biomasa galdararen entregatze datan hasiko ekingo zaio, izan ere, denbora gutxien etxebizitza horniketarik gabe uztea da ideia, baina ere bai ahalik eta azkarren muntaia bukatzea. Hortaz galdararen entregatze datan siloa prestatzeari ekingo zaio galdararen eltzetik hurbilen egon dadin, aurretiko denbora gehiegi lokalean ez egoteko asmoarekin. Behin galdara helduta, gas naturaleko galdara kenduko da eta biomasa galdara berria instalatuko da ahalik eta azkarren, baina beti ere segurtasuna aurretik eta arriskurik hartu gabe.
Proiektu honen ordainketa hiru epeetan egingo da. Lehendabizi txostena garatu baino lehen 400 "laurehun" euroko ordainketa egin da, txostena garatzearen lan hutsa ez emateko. Bigarren ordainketa behin garapen fisikoa emateko prest dagoenean egingo da eta proiektu osoaren kostuaren %40-a izango da, 5479.3 "bost mila laurehun eta hirurogeita hemeretzi koma hiru" euro, materialak eta esku lanaren zati bat ordaintzeko. Azkeneko ordainketa proiektuaren funtzionamendua bermatzean emango da eta geratzen dena, 7818.99 "zazpi mila zortziehun eta hamazortzi koma laurogeita hemeretzi" euro. | science |
addi-5f077fd8f9a1 | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/30302 | Gas naturaleko galdara baten ordezkapena biomasa+eguzki energia termiko instalazioarengatik etxebizitza familiabakarrean | Lasanta Guantes, Aitor | 2018-12-12 | Eranskin honetan proiektu osoa garatzeko beharrezkoak diren planoak eskaintzen dira. Guztak DIN A4 formatoan egonda. | science |
addi-5623570986ee | addi | cc-by-nc-sa 3.0 | eu | https://addi.ehu.es/handle/10810/30310 | Pneumatikoen errodadura saiakuntza bankua | Padrones Ligero, Julen | 2018-12-12 | 2.1 PROIEKTUAREN HELBURUA Proiektu honen helburua pneumatikoen iraunkortasuna frogatzeko errodadura saiakuntza-banku baten kalkulu eta diseinu mekanikoa burutzea da. Mota honetako makinak alde batetik, gurpilak muntatzeko kokalekua izaten dute. Bestetik, pneumatikoaren errodadura gainazalarekin kontaktu zuzenaren bitartez, gurpilari biraketa abiadura transmititzen dion danbor birakaria izaten dute. Saiatutako gurpilak ere, danborraren aurka karga erradiala jasotzen du. Makina honek pneumatikoen erabilera simulatuz horien erresistentzia frogatuko du. Orokorrean, saiakuntzetarako erabiltzen diren baldintzak (gurpilaren biraketa abiadura, karga, inguruneko tenperatura…) pneumatikoak erabilera arruntean jasan behar dituztenak baino gogorragoak izaten dira. Pneumatiko saltzaileak, saiakuntza-bankuan pneumatikoen erabilera simulatuz, produktuak bezero desberdinen exijentziak eta herrialdeen araudiak betetzen dituztela frogatzeko erabiliko du. 3. Dokumentuan (kalkuluak) agertzen diren kalkuluetan oinarrituz, errodadura saiakuntza-bankua eraikitzeko eta funtzionamendurako beharrezkoak diren osagaiak kalkulatu dira, norma eta lege guztiak errespetatuz. Errodadura saiakuntza-bankua Bridgestone Hispania, S.A. enpresarentzako izango da, hain zuzen ere Basauri-n kokatuta dagoen plantan eraikitzeko. Era honetan, saiakuntza suntsikorrak eginez, bezeroak fabrikatutako pneumatikoen kalitatea ziurtatzeko ahalmena handitu ahal izango du.
Titulazioa: Mekanikoa
NAN: 79053014-J 2.2 PROIEKTUAREN HEDADURA Proiektu hau diseinu proiektu bat izango da, pneumatikoen errodadura saiakuntzabankuaren atal mekanikoak soilik aztertu eta diseinatuko dira, diseinu elektrikoa, elektronikoa, hidraulikoa eta makinaren zimendapena eta atal estrukturalak beste proiektu batzuen helburu izango direlarik. Proiektu hau UNE 157001-2002 araudiaren araberako dokumentazioa izango du, exekuzio proiektua beste pertsona batzuen esku geratuko da. 2.2.1 Analisi funtzionala Pneumatikoen errodadura saiakuntza-bankua bi atalez osatzen da, atal horiek abiadura estazioa eta karga estazioa dira. 2. Irudian ikusten denez, saiatu beharreko gurpila karga estazioan muntatu beharko da, horretan, zilindro hidrauliko baten bitartez, abiadura estazioko danborraren kontra saiakuntzarako beharrezkoa den karga aplikatuko zaio. Era berean, abiadura estazioko danbor birakariak saiatutako gurpilari abiadura transmitituko dio.
Karga estazioa abiadura estazioaren albo batean kokatuta egongo da, era honetan, nahiz eta proiektu honetan estazio bakarreko errodadura saiakuntza bankua diseinatuko den, bezeroak etorkizunean makinari bigarren estazioa gehitzeko aukera izango du, abiadura estazioko bi aldeak aprobetxatuz. Makinan aurrera eramaten diren saiakuntzak abiadura konstanteko frogak dira. Frogatuko den gurpila bere kokalekuan ezarri eta gero, karga aplikatu gabe (gurpila errodatzen hasteko karga minimoa) gurpila danbor birakariarekin kontaktuan jartzen da. Behin saiakuntzarako desiratutako biraketa abiadurara ailegatu, hori konstante mantenduz saiakuntzaren araberako karga zikloa ezartzen da.
2.2.2 Proiektuaren garapen teknologikoa Gaur egun industria mekanikoan asko erabiltzen diren programa informatikoak erabiliko dira kalkuluak eta diseinua egiteko beharrezko denbora murrizteko eta lortuko den zehaztasun eta eraginkortasuna hobetzeko. Ondoren zerrendatzen diren alderdi konputazionalen barne egongo diren programak alegia: Ordenagailuz lagundutako diseinua (CAD). Ordenagailuz lagundutako ingeniaritza (CAE). 2.3 AURREKARIAK Nahiz eta proiektua enpresa jakin batentzat izan, autobus, kamioi eta kamioi arinen pneumatikoak frogatzeko errodadura saiakuntza-bankua denez, internazionalki estandarrak diren zehaztapenak bete beharko dira. Ikertuko diren balizko ebatziak beraz, horietan oinarrituko dira. 1920-ko hamarkadatik aurrera pneumatikoen industriak hazkuntza ikaragarria izan zuen goma eta kautxuen teknologiaren aurreratzeagatik besteen artean. Eskaera eta produkzio hazkuntzak produktuen kalitatea frogatzeko era berriak bilatzera behartu zuten fabrikatzaileak, errepideetako testak motelegiak eta garestiegiak bihurtu ziren. Hasieran, inolako zehaztapen estandarrekin, fabrikatzaile bakoitzak makina desberdinekin esperimentatu zuten. Era horretan, pneumatikoak baldintza larrien azpian jarriz, pneumatikoen frogak 48 ordutako iraupena izatea lortu zen. 2.Irudian erakusten den makinak ardatz berean muntatutako hiru danbor birakari ditu, gurpilak bere kokalekuan libre biratu dezakete. Gurpilari karga aplikatzeko pisu eta palanka sistema bat erabiltzen da.
3. Irudian danbor birakari bakarra ikusten da, kasu honetan horren bi aldeak aprobetxatzen dira horren kontra gurpilak saiatzeko. Kasu honetan ere, gurpilak jasan behar duen karga aplikatzeko pisu eta palanka sistema bat erabiltzen da
Nomenklaturak Definizioa 𝑣 Uhalaren abiadura lineala 𝑓𝑏 Uhalaren flexio maiztasuna 𝛽 Uhal eta polearen arteko kontaktu angelua 𝑐1 Faktore zuzentzailea 𝑐3 Garapen faktorea 𝑃𝑇 Uhal bakoitzeko potentzia nominala 𝑧 Uhal kopurua 𝑇 Uhal baten tentsioa 𝑆𝑎 Indar axial estatikoa
2.4.2 Definizio orokorrak - Indarra: Solido batek beste gorputz baten gainean eragindako akzioa. - Inertzia momentua: Gorputz bat osatzen duten partikulen masak, erreferentzia batekiko biratzeko erakusten duen erresistentzia. Momentu tortsorea edo parea: Ardatz batekiko indar tangentzial batek eragiten duen biraketa edo indar momentua, motorrak edo bestelako elementu batek garatzen eta transmititzen duena. - Abiadura: Gorputz batek burutzen duen distantziaren edo bira kopuruaren eta hori burutzeko behar duen denboraren arteko erlazioa, gorputzak denbora unitateko duen aurrerapena edo biraketa. - Marruskadura: Kontaktuan dauden bi gorputzen gainazalen arteko labainketari edo errodadurari kontra egiten dion indarra. - Modulu elastikoa: Materialen propietatea da. Magnitude hau gero eta handiagoa izan, deformazioa txikiagoa izango da indar berdin baten aurrean. Altzairuaren kasuan 𝐸 = 2100000 𝑘𝑔 𝑐𝑚2 ⁄
Saiatuko diren gurpilen ezaugarriak, jasan beharreko kargei buruzko datuak eta frogetarako izan beharreko abiadura: Pneumatikoaren, kargaren eta abiadurari buruzko datuak Pneumatikoen erradioa 300 – 750 mm Kontaktu zabalera maximoa 500 mm Gurpilaren karga erradiala 5 – 80 kN Danborraren abiadura tangentziala ± 20 – 250 km/h
Bezeroaren baldintzen artean, danbor birakariak hartu beharreko abiadura eta horretarako erabili beharreko eragingailuaren datuak zehaztu ditu. Eragingailua Eragingailua AC motorea Eragingailuaren potentzia nominala 110 kW Eragingailuaren abiadura nominala 1478 a/min 2.6 EBATZIEN AZTERLANA Atal honetan balizko irtenbide guztien ezaugarriak eta hartutako irtenbidea aztertuko dira. Horiek analizatzeko, alde batetik, irtenbide bakoitzaren aldeko kontrako arrazoiak
aztertuko dira. Beste aldetik, hartutako ebatziaren deskribapen xumea egingo da erabakiaren zergatia azalduz. 2.7.1 Errodadura saiakuntza bankuak Entseatuko den pneumatiko motaren eta entsegu motaren arabera, errodadura saiakuntza banku mota desberdinak sailka daitezke. Hala ere badira erabilpen anitzeko errodadura saiakuntza bankuak, hauetan mota askotako gurpilak eta saiakuntza desberdinak aurrera eraman daitezke. 5.Irudian ikusten den makina adibidez, gurpilarekin kontaktuan dagoen gainazala laua da. Era honetan, errodadurarako erresistentzia neurtzean lortzen den zehaztasuna gainazal kurbatu (danbor birakaria) batekin lortzen dena baino handiagoa izango da.
Salbuespenak alde batera utzita, 2.2.1 Analisi funtzionala azpiatalean azaldu den moduan, orokorrean errodadura saiakuntza banku desberdinen artean antzekoak diren atalak aurkitzen dira. Laburbilduz; abiadura estazioa: Eragingailuaz, transmisioaz eta danbor birakariaz osatuta dagoena, eta karga estazioa: Gurpila kokatzeko ahokalekuaz, eragingailu linealaz (hidraulikoa gehienetan) eta balaztaz osatua. Hurrengo azpiataletan ezaugarri horiek dituzten makinen azterketa egingo da.
2.7.1.1 Autobus/Kamioi pneumatikoen errodadurarako erresistentziako saiakuntza-bankua Makina honek indar-parearen metodoa erabiltzen du errodadurarako erresistentzia neurtzeko, laboratorioko baldintza kontrolatuen azpian kamioi eta autobusen pneumatiko berriak saiatzen dira. Laboratorio ezberdinen arteko konparazioak egitea ahalbidetzen du neurrien emaitzen korrelazioa egiten duelako.
Saiakuntza-banku mota honetan danborra da elementu eragilea eta motor elektriko bat da bere eragingailua. Danborra posizio bertikalean kokatuta dago eta horren bi aldeak aprobetxatu daitezke pneumatikoak frogatzeko. Gurpilaren karga zilindro hidrauliko baten bitartez aplikatzen da zuzenean gurpila kokatuta dagoen ahokalekuan. Makina mota honen helburu printzipala pneumatikoen iraunkortasuna frogatzea ez denez, eskaintzen duen abiaduraren limite maximoa (180km/h) ez da nahikoa pneumatikoen iraunkortasun frogen iraupena behar bezala murrizteko. 2.7.1.2 Iraunkortasuna frogatzeko 6 estazioetako saiakuntza-bankua Makina mota honek auto edo/eta kamioi arineko 6 gurpil aldi berean saiatzeko aukera eskaintzen du. Saiakuntza-banku mota honetan, 8. Irudian ikusten den bezala, danborraren disposizioa horizontala da, era horretan albo guztietatik danborrera sarbidea izatea posiblea da. Makina honek saiakuntzen produktibitatea asko hobetzeko aukera eskaintzen du, aldi berean ezaugarri desberdinetako pneumatikoak froga daitezkelako. Gurpilak horizontalean muntatzen direnez, horiek kokatzeko erraztasuna eskaintzen du. Hala ere, danborraren disposizio horizontala dela eta toki zabala beharrezkoa izango da mota honetako saiakuntza-banku bat eraikitzeko.
8.IRUDIA: Iraunkortasuna frogatzeko 6 estazioetako saiakuntza-bankua.
2.7.1.3 Biraketa eta inklinazioa ahalbidetzen duen saiakuntza-bankua Gurpilen higaduran eragina duten faktoreen artean, gurpilaren posizioa (errepidearekiko duen angelua) eta bihurguneak hartzeko egin beharreko biraketa aurkitzen dira. Bi alderdi hauek higaduran duten eragina frogatzeko saiakuntza-bankuak aurkitu daitezke.
9.IRUDIA: Biraketa eta inklinazioa ahalbidetzen duen saiakuntza-bankua.
9.Irudian ikusten denez, gurpilaren inklinazioa eta bihurgunetako biraketak simulatzeko aktuadore linealak erabiltzen dira. Mota honetako saiakuntza-bankuak frogatutako gurpilaren mugimenduak eta horiek eragindako esfortzuak jasateko diseinu konplexuagoak eskatzen dute. 2.7.1.4 Autobus/Kamioi pneumatikoen iraunkortasuna frogatzeko saiakuntzabankua Azpiatal honetan aurkeztuko den pneumatikoen iraunkortasuna frogatzeko saiakuntzabankuak, aurrekoak ez bezala, ez du gurpilen inklinazioa eta bihurguneak hartzeko biraketa ahalbidetzen. Sinpleagoa den diseinu honetan, gurpila danborraren aurka elkartzut kokatuko da, posizio hori finko mantenduz, karga erradiala aplikatuko zaio.
Makina mota honek palanka beso erako eraikuntza erabiltzen du gurpilaren karga aplikatzeko. Era honetan, zirkuito hidraulikoaren konplexutasuna murriztea lortzen da, zilindroak aplikatzen duen indarra palanka sistema dela eta biderkatzen delako. Era horretan, egiturak jasan beharreko esfortzuak txikiagoak izango direnez, egituraren diseinua asko sinplifikatzearen aukera egongo da.
10.IRUDIA: Iraunkortasuna frogatzeko saiakuntza-bankua.
10.Irudian ikusten denez, palanka besoa (pieza gorria) atzera-aurrerako mugimendua ahalbidetzen duen karro mugikorraren gainean kokatuta dago. Horren mugimendua moto-erreduktore eta torloju (husillo) baten bitartez burutzen da. Palanka besoaren goialdean gurpila kokatzeko ahokalekua eta horren biraketa gelditzeko balazta daude, goiko muturrean zilindro hidraulikoa mihiztatuta dago. 10.Irudiko ezkerraldean motor elektriko baten bitartez eragiten den danbor birakaria ikusten da. Motore elektrikoa egituraren goialdean kokatuta dago (ez da irudian agertzen), era honetan makina gela "estu" batean eraiki daiteke. Bezeroak gurpilaren inklinazioak eta bihurguneak eragindako higadurak aztertzeko interesik ez duenez, egituraren eta sistema hidraulikoaren sinplifikazioa lortzeko aukera izanda, makina honetan (palanka besoko eraikuntza) oinarritutako diseinua sortuko da bezeroaren nahiak era efizientea batean bete ahal izateko.
2.7.2 Balazta Balaztaren funtzioa, gurpila danborrarekin kontaktuan ez dagoenean gurpila eta ardatza osatzen duten multzo birakaria gelditzea da. Akzionamendu metodoaren eta funtzionamendu printzipioaren arabera balazta mota asko daude. Hurrengo azpiataletan aukera desberdinak aztertuko dira. 2.7.2.1 Uhal bidezko Balaztak Frikziozko balazta hauek palankaz akzionatutako uhal bat erabiltzen dute ardatzari solidario zaion disko batean marruskadura momentu bat sortzeko, era honetan ardatza balaztatzen da.
Balazta mota hau ez da gaur egun asko erabiltzen. Hala ere, bere sinpletasunagatik aplikazio konkretuetarako interesgarria izan daiteke. Beste aldetik, ardatza momentu flektore handi baten pean jartzen du, gainberotzeko joera dauka eta horrek dakarren balaztatze ahalmenaren galera dela eta, desabantaila handia suposatzen du. Uhal bidezko balazta gehienak, polea bat inguratzen duen altzairuzko banda batez osatuta daude, hauen muturrak alde batetik balaztatze palankara lotuta egonda eta beste aldetik palankara edo puntu finko batera.
2.7.2.2 Zapata bidezko balaztak Frikziozko balazta mota hauek ere ardatzari solidario zaion disko batean marruskadura momentu bat sortzen dute ardatza balaztatzeko. Kasu honetan, balaztatze momentua sortzeko palankaz akzionatutako zapatak erabiltzen dira. Zapata bidezko bi balazta mota daude: barnekoak eta kanpokoak. Barneko zapata bidezko balaztetan, zapatak danbor baten barnean daude eta horren aurka kontaktuan jartzean balaztatze momentua sortzen da. Zapatak bultzatzeko zilindro hidraulikoak erabiltzen dira orokorrean. Balazta mota hauek, normalean bi zapata izaten dituzte eta horien kokapenaren arabera balaztaren konfigurazio desberdinak lortzen dira.
Danborreko balaztak ere deituak diren barneko zapata bidezko balaztak eskaintzen duten abantailen artean, horien kostu baxua eta iraunkortasuna izaten dira. Konjuntu osoa danborraren barnean eraikita dagoenez kanpoko elementuetatik eta zikintasunetik babestuta dago. Baina horrek aldi berean desabantaila bat suposatzen du, aireztatzeko aukera ez dutenez, gainberotzeko erraztasun handia aurkezten dute. Orokorrean, zapata bidezko balaztak (barnekoak zein kanpokoak) muntaia konplexuak izaten dituzte beste balazta mota batzuekin konparatuta. Arrazoi horregatik mantenimendurako beharrezkoa izaten den denbora luzeagoa izaten da. 2.7.2.3 Disko bidezko balazta Disko bidezko balaztek, ardatzari axialki akzionatutako pastillak (marruskadura plakak) erabiltzen dituzte ardatzari solidario zaion disko batean marruskadura momentu bat
sortzeko. Marruskadura plakak pintzan mihiztatuta daude, balazta akzionatzen denean pintzen enboloak osatzen duten zilindroetan presioa igotzen da eta horrela pastillak diskoarekin kontaktuan sartzen dira. Mota honetako balazten frikziozko elementuak kanpoaldean muntatuta daudenez, aireztatze egokia izaten dute. Horregatik, energia xahutzeko ahalmen handia dute eta beraz, balaztatze ahalmena handiagoa.
Diskoa balaztatzeko pintza erabiltzen duten balaztek ez dute ardatzean bestelako esfortzuak gehitzen, presioa diskoaren bi aldetatik aplikatzen delako. Mota honetako balazten diseinua oso sinplea da, eta balazta osatzen duten elementuak horren kanpoaldean eskugarri daudenez mantenimendua erraza da. Azaldutako arrazoi guztiengatik proiektu honetarako disko bidezko balazta erabiliko da saiakuntza-bankuan frogatutako gurpila balaztatzeko. 2.7.3 Eragingailu lineala Eragingailu linealek energia elektrikoa, hidraulikoa edo pneumatikoa energia mekanikoan eraldatzea ahalbidetzen dute. Indarra lerro zuzen batean zehar sortzen dute. Proiektu honetan, aurretik azaldu den bezala, eragingailu linealaren funtzioa bere gainean palanka besoa mihiztatuta daraman karro mugikorraren aurrera eta atzerako mugimendua ahalbidetzea da. Horretaz aparte, gurpilaren saiakuntza gertatzen den
bitartean, karro mugikorra posizio finkoan mantentzeko eta eragindako esfortzuak eusteko ahalmena izan beharko du. 2.7.3.1 Eragingailu lineal magnetikoa Eragingailu lineal mota hau elektroiman baten antzekoa da, baina kasu honetan nukleo magnetikoa mugikorra da.
Errail batez edo gehiagoz osatuta daude, horien luzeran zehar polaritate alternoko imanak izaten dituzte. Motorra osatzen duen irristailua, elektronikoki kontrolatzen diren bobinaz eraikita dago. Irristailuaren mugimendua, bobina horiek sortzen duten eremu magnetikoaren polaritate aldakorra iman iraunkorrekin aldendu eta erakartzean sortzen da. Mota honetako eragingailuak abiadura eta doitasun handiak izaten dituzte, hala ere, beste eragingailuekin konparatuta, motore linealak duten konplexutasunagatik izaten duten prezioak oso altuak izaten dira. 2.7.3.3 Eragingailu hidrauliko eta pneumatikoak Sistema hauetan tutu eta eragingailuz osatutako zirkuitu baten bitartez fluido bat (ura edo olioa hidraulikoetan, eta airea pneumatikoetan) bultzatzen da. Sistemaren kontrola, zirkuituan zehar kokatzen diren balbula elektronikoetan eraginez lortzen da.
16.IRUDIA: Eragingailu hidrauliko eta pneumatikoak.
Sistema hidraulikoak doitasun handiarekin indar handiak aplikatzeko ahalmena dute. Horregatik da industrian hauen erabilera oso zabaldua egotea; hondeatzaileen besoa, prentsak… Sistema pneumatikoak berriz, fluido konprimagarriekin lan egiten dutenez, doitasun eta indarra aplikatzeko gaitasun gutxiago eskaintzen dute. Hala ere, hidraulikoak baino azkarragoak izaten dira. Hauen erabilera ere industrian oso zabaldua dago. Dena dela, sistema hidraulikoak eta pneumatikoak orokorrean tamaina handiko tresneria garestiak behar dituzte, hala nola, fluidoa energizatzeko ponpak, balbulak eta tutuak. 2.7.3.4 Torloju bidezko eragingailu lineala Eragingailu lineal mota hau korronte zuzeneko motore batez, erreduktore batez eta torloju batez eragindako zurtoinaz osatuta dago. Osagai guztiak era trinko batean muntatuta daude elementu bakar batean.
Mota honetako eragingailuak komertzializatuta daude beraz luzeran, potentzian eta karga kapazitatean aukera desberdin anitz daude. Orokorrean, indar handiak eragiteko kapazitatea daukate, ez dute ia mantentze lanik behar, instalazio erreza izaten dute eta ez dute inolako osagarri gehigarririk behar. Hauen desabantaila, egiten dituzten mugimenduak oso motelak direla da.
Proiektu honetan, saiakuntza-bankuaren erabilerarekin karro mugikorrean sortuko diren erreakzioak jasaten dituen eragingailu lineala behar da. Aplikazio honetan mugimendu abiadura handiak behar ez direnez, torloju bidezko eragingailu linealak eskaintzen duen irtenbidea kasu honetarako egokiena izango da. 2.7.4 Potentzia transmisio sistemak Makina baten elementu batetik bestera edo besteetara (ardatzak kasu gehienetan) potentzia transmititzeko erabiltzen den mekanismoa da. Transmisio erlazioaren balioa unitatea ez den transmisio sistemetan, ardatz batetik bestera biraketa abiadura eta momentu tortsorea eraldatzen dira. Pneumatikoen errodadura saiakuntza-banku honetan, potentzia motore elektrikotik danbor birakariaren ardatzera transmititu behar da. Hurrengo azpiataletan potentzia transmititzeko balizko irtenbide desberdinak aztertuko dira. 2.7.4.1 Engranai bidezko transmisioa Engranaiak, potentzia transmititzeko horzdun gurpil zilindrikoz osatutako transmisioa osatzen dute. Gidaria den gurpilaren hortzak, gurpil gidatuaren hortzen artean sartzen dira. Horrela, hortz gidariek gidatuak bultzatzen dituzte erradioari elkartzuta den indarra eraginez. Ondorioz, indar parea eta, gurpilak biratzen ari direnez, potentzia transmititzen da.
Engranaiak mota askotakoak izan daitezke, ondoren hortz zuzenekoak eta helikoidalak aztertuko dira. Sinpleena engranai zilindriko zuzena da, hauek abiadura baxuetarako ardatz paraleloetan erabiltzen dira eta zarata handiagoa sortzeko joera izaten dute. Engranai helikoidalek berriz, paraleloak ez diren ardatzen arteko mugimendua transmititu ahal dute. Hortz zuzenenak baino zarata gutxiago sortzen dute, higadura gutxiago eta arazo dinamiko gutxiago dituzte. Aldeko arrazoiak aztertuz, enganai bidezko transmisioak trinkoak dira eta orokorrean espazio gutxi hartzen dute. Transmisio erlazioa beti konstantea izango da mota honetako transmisio batean, honen alde ere, diseinu egokiarekin, biziraupen luzea izaten dutela esan daiteke. Aldiz, kontrako arrazoiak aztertuz, zaila da urrun dauden bi ardatzen arteko transmisioa engranai bidezkoa izatea, horretarako gurpil handiegiak behar direlako. Mota honetako transmisio bat eraikitzeko hasierako kostea handia izaten da. 2.7.4.2 Kate bidezko transmisioa Mota honetako transmisioak gurpilaz eta kateaz osatuta daude, potentzia transmisioa gurpilen aginen eta katearen kate-mailen arten gertatzen da. Ezaugarri orokorren artean biziraupen luzea izaten dutela eta hainbat ardatz aldi berean bultzatzeko ahalmena duela esan daiteke. Kateak erabiliz urrun dauden ardatzen artean potentzia altuak transmititzea lortzen da. Hori guztia, gurpilen artean irristapena agertu gabe katea-hortz konexioari esker lortzen da.
Ondorioz, aldeko arrazoien artean: Ez dela irristapenik agertzen, gurpilen diametro nahiko txikiak onartzen direla eta aurre tenkaketarik behar ez dutela aurkitzen dira. Kontrako arrazoien artean berriz, kateak zaratatsuak direla eta bibrazioak sortzen dituztela. Baita ere, hauen muntaketa konplexuagoa da eta mantenimendu zorrotza behar dute koipeztatze periodikoak behar dituztelako. 2.7.4.3 Uhal bidezko transmisioa Uhalak proportzionalki luzeak diren distantzietan potentzia transmititzeko erabiltzen diren elementu malguak dira. Gehienetan biraketa abiadura murrizteko erabiltzen dira, kasu hauetan polea txikia eragingailuan eta diametro handiko polea ardatz gidatuan muntatzen da. Erabilera alternatiboa bezala, uhalak abiadura erregulagailu eta enbrage bezala lan egin dezakete. Uhala bere posizioan kokatzeko poleak beraien artean hurbildu behar dira. Uhala kokatuta dagoela poleak banatu egiten dira uhaletan hasierako tentsio altua ezarriz. Potentzia transmititzen denean marruskadurak uhalaren alde batean, bestean baino tentsio handiagoa agertzea eragiten du.
Hiru uhal mota daudela esan daiteke: Lauak, trapezoidalak edo V formakoak eta sinkronizatzaileak. Uhal lauak sekzio errektangeluarra dute, merkeenak dira eta ardatz
arteko distantzia handietarako erabiltzen dira. V formako uhalak sekzio trapezoidala dute (uhal artekatua), lauek baino potentzia handiagoa transmititzen dute eta normalean hainbat sekzio paraleloekin erabiltzen dira. Azkenik, uhal sinkronizatzaileak, engranai malguak bezalakoak dira, poleak horzdunak dira. Potentzia ez dute marruskadura bidez transmititzen, bultzada bidez baizik. Laburbilduz, uhalen ezaugarri nagusiak honakoak dira: Oso banatuta dauden ardatzak konektatu ditzakete, proiektu honen aplikaziorako abantaila argia suposatzen du motore elektrikoa goikaldean kokatzea ahalbidetzen duelako. Isilak, merkeak mantenimendu gutxikoak eta erraz ordezgarriak dira. Biraketa uhal-polea marruskaduraren bidez transmititzen dute (uhal sinkronizatzaileak ezik). Horretarako, uhala poleetan tenkatuta montatu behar da. Ardatzak beste ardatzaren bibrazio eta talketatik islatzen dute. Nahiko konstantea den ardatzaren arteko transmisio erlazioa finkatzen dute Eraginkortasun handia dute (%95). Galerak uhal-polea kontaktuaren irristatzeengatik ematen dira. Fusible mekaniko bezala lan egiten dute, funtzionamenduaren gainkargen eraginaz babestuz (gainkargetan uhalak irrist egingo luke). Uhalek nekeagatik huts egiten dute, normalean 3-5 urte ondoren (24000 ordu). Iraupen hau lortzeko ikuskapen eta mantenimendu onak garrantzitsuak dira. Aurretik azaldu diren ezaugarri guztiengatik, baina orokorrean, oso banatuta dauden ardatzak konektatu daitezkelako eta potentzia transmititzeko irtenbide merkea eta erraza delako, uhalen bidezko transmisioa proiektu honetarako irtenbiderik egokiena izango da. 2.8 HARTUTAKO EBATZIA Errodadura saiakuntza-bankua osatuko duten elementuen balizko irtenbideen eta hartutako ebatziaren ezaugarriak aztertu ondoren, kapitulu honetan, hartutako ebatziaren araberako proiektuaren deskribapena gauzatuko da. Makinak dituen berezko ezaugarrien deskribapena egingo da.
2.8.1 Saiakuntza-bankuaren disposizioa Aurreko atalean azaldu den bezala, Saiakuntza-bankuak izango duen disposizioa 2.7.1.4 azpiatalean agertzen dena izango da. Hurrengo ataletan, makinaren atal desberdinen ezaugarrien deskribapena egingo da. 2.8.2 Palanka besoa Palanka besoa gurpilaren karga estazioaren pieza nagusia izango da. Pieza honi esker, zilindro hidraulikoak aplikatzen duen indarra biderkatu ahal izango da. Pieza hau gurpila eutsiko duen errodamenduen eta ardatzaren kokalekua izango da, baita gurpila balaztatuko duen frenoaren kokalekua. Bezeroak eskatutako gurpilaren karga maximoa lortu ahal duen palanka diseinatuko da. 21. Irudian ikusten denez, bermapuntutik, B puntutik (palanka besoaren biraketa puntua) gurpilaren kokalekura (C) eta zilindro hidraulikoaren indarraren aplikazio puntura (A) dauden distantziak palankak indarra biderkatzeko magnitudea definituko dute. Palankak Zilindro hidraulikoak aplikatuko duen indarra 1,23 aldiz biderkatuko du.
Palanka besoaren diseinua egiteko, lehenengo, funtzionalitatean eta fabrikatzeko erraztasunean eta bestelako piezen adibideetan oinarrituz, hasierako aurre diseinua
sortu da. Horretan lau atal bereizten dira, ikusi 22.Irudia. Erakusten diren piezak beraien artean soldauta egongo dira. Soldaurei buruzko ezaugarri teknikoak 3.Dokumentuko 3.1.1.1 atalean eta 4. Dokumentuko P11 planoak ikus daitezke.
1. Urkila: Palanka besoaren muturra izango da. Honetan zilindro hidraulikoaren muturra mihiztatuta joango da, indarraren aplikazio puntua. 2. Gurpilaren ardatzaren kokalekua: Gurpilaren karga eta biraketa jasan beharko duen ardatza era errodamenduak hemen kokatuko dira. Erreboluziozko pieza izango da. 3. Zutabea: Profil karratuko, soldatutako xafla lauez osatutako palanka besoaren gorputza izango da. 4. Bermapuntua: Palanka besoaren oszilatze puntua. Erreboluziozko piezaz eginiko ardatzaren kokalekua.
Bigarrenez, esfortzuen araberako sekzio kritikoen nekerako diseinua egin da. 23.Irudiko sekzioan (urkila) momentu flektoreak sorturiko tentsioen araberako nekerako diseinua eta 24.irudiko (Zutabearen sekzio karratua) momentu flektoreak eta tortsoreak sorturiko tentsio egoera multiaxialaren araberako nekerako diseinua egin da.
2.8.3 Balazta Balaztaren funtzioa, gurpila danborrarekin kontaktuan ez dagoenean gurpila eta ardatza osatzen duten multzo birakaria gelditzea da. Horretarako, 2.7.2 atalean argitu den moduan disko erako balazta erabili da, balaztaren diskoa gurpilaren ardatzean muntatuta joan beharko da. Balaztaren diseinurako RINGSPANN katalogoa erabiliko da. Horren laguntzaz, multzo birakaria gelditzeko aplikatu beharreko balaztatze momentua kalkulatuko da. Horren arabera, balazta eta balazta disko egokiaren aukeraketa egingo da. Gurpila daraman ardatza geldiarazteko aplikatu beharreko balaztatze momentua, multzo birakariaren biraketa abiaduraren eta horren inertzia momentuaren araberakoa izango da. Saiakuntza bankuan masa eta geometria desberdinetako gurpilak abiadura desberdinetara saiatuko direnez, balaztatze momentu desberdinak behar izango duten egoerak emango dira. Kritikoenak inertzia momentu handieneko gurpilen eta biraketa abiadura handiena duten kasuetarako aplikatu beharreko balaztatze momentuak izango dira. Inertzia momentuen eta balaztatze momentuen kalkuluen inguruko zehaztasunak ikusteko 3.Dokumentuko 3.1.2 atalera joan. Lortutako emaitzetan oinarrituta, eragite pneumatikoa duen 25. Irudiko pintza erako balazta aukeratu da. Balazta hori 250mm-tako balazta diskoarekin konbinatuta, makinaren erabileran eman daitezkeen egoera guztietarako multzo birakaria balaztatzeko kapazitatea egongo da. Airearen presioarekin akzionatzen den
Balaztaren pintza, katalogoak eskatzen dituen ezaugarri geometrikoak errespetatuz, torloju bitartez palanka besoaren tapan mihiztatuta joango da. Balaztaren kokapenaren inguruko zehaztasun gehiagorako, ikusi P06 planoa. Balazta diskoa txabeta (DIN 6885) eta seguirtasun eraztun (DIN 471) baten bitartez gurpilaren ardatzera finkatuta joango da, ikusi 26.irudia.
2.8.4 Gurpilaren ardatza Gurpilaren ardatza, gurpilaren kargak eragindako esfortzuak jasateaz aparte, mutur batean gurpila mihiztatzeko kokalekua eta bestean balaztaren diskoa mihiztatzeko lekua izan beharko du. Ardatzen dimentsionaketa egokia egiteko zenbait alderdi kontuan hartu behar dira: Ardatzak bi berme puntu izatea gomendatzen da. Hobe da longitude txikiko ardatzak erabiltzea.
Tentsio kontzentrazioak minimoak izateko, diametro aldaketak leunak izatea gomendagarria da. Posible bada, hegaletako puntuetan esfortzuak izatea saihestu behar da. Ardatzak gurpilaren aldean haguna (llanta) kokatzeko diametro handiena izan behar duenez, sekzioak beste muturreraino mailaka txikiagoak izan beharko dira. Beti ere, geometriaren diseinua ardatzaren errodamenduen eta horren muntaketa ahalbidetzen duela kontuan hartuz. Ikusi 27. Irudia, ezkerraldean hagunarean ahokalekua ikusten da, eskumaldean berriz, balazta diskoa bereizi daiteke.
Ardatzaren diametro minimoa baldintzatzen duten bi alderdi nagusi daude; jasan beharreko esfortzuak eta erabiliko diren errodamenduak jasan dezaketen biraketa maximoa, hau da, ardatzak berme puntuetan izango duen biraketa. Lehenengo, gurpilaren kargak (80 kN) ardatzean eragiten dituen esfortzuak kalkulatuta, esfortzu horiek ardatzaren hutsegitea ez eragiteko baldintzatuko duten diametro minimoa kalkulatuko da, horretarako ASME kodea erabilikoa da. Metodo hau erabilita, ardatzak 75,9 mm-tako diametro minimoa izan behar duela kalkulatu da. Kalkulu honi buruzko zehaztasun gehiagorako, ikusi 3.Dokumentuko 3.1.3.1 atala. Errodamenduen aukeraketak ardatzaren diametroan duen eragina 2.8.5 atalean azalduko da. Ardatzaren neurriei buruzko zehaztasun gehiago ikusteko ikusi 4.Dokumentuko P09. Planoa.
Materialari dagokionez, ardatza fabrikatzeko mekanizazio erraztua eskaintzen duen materiala hartzea erabaki da: AISI 4340 altzairua, (bere propietateak ezagutzeko, ikusi 5.Dokumentuko 5.2.1.1 atala) 2.8.4.1 Gurpilaren ardatzaren errodamenduak Errodamenduak jasango dituzten kargak errodadura saiakuntza-bankuan aurrera eramango den saiakuntza motaren araberakoak izango dira. Errodadura saiakuntza froga mota desberdin asko egin ahal direnez (biraketa abiadura desberdinekin, gurpilak jasotako karga eta karga etapa horien iraupen desberdinekin…) makinak jasan beharko duen karga ziklo zehatza definitzea ezinezkoa da. Halatan, enpresak duen esperientzian oinarrituta bezeroak definitutako karga-zikloa erabiliko da errodamenduen aukeraketa egiteko. Karga zikloak euskarrietan eragiten dituen indar baliokideak kalkulatu eta gero, euskarri bakoitzean jarri beharreko errodamenduen kapazitatea kalkulatuko da. Euskarri batean bi errodamendu eta bestea bakarra montatuko dira. Zehaztasun gehiagorako, ikusi 3.Dokumentuko 3.1.3.2 atala. Jarriko diren errodamenduak SKF fabrikatzailearen NU 222 ECP (errodilo zilindrikoduna, 28.Irudia) eta 6222 (boladun errodamendua) euskarri batean, eta beste euskarrian NU 221 ECP (errodilo zilindrikoduna). Horien barne eraztunaren diametroak 110 mm-takoa euskarri batean eta 105mm-takoa beste euskarrian izango dira hurrenez hurren. Aurretik aipatu den bezala errodamenduen aukeraketa ardatzaren diametroan eragina izango du. Ardatzak izango dituen deflexioen kalkuluak egiterakoan, horren diametroa aldagai kritikoa da euskarrietan agertuko diren biraketan eragin zuzena izango duelako. Beraz, errodamenduak jasan dezaketen biraketa maximoa ziurtatzen duen diametroa aukeratu beharko da. Deflexio eta biraketen kalkuluak egiteko Mohr-en legeak erabiliko dira, horri buruzko zehaztasun gehiagorako ikusi 3.Dokumentuko 3.1.3.3 atala.
Errodamenduen muntaia eta finkotasuna egokia dela ziurtatzeko, 29.Irudia, (3.Dokumentuko 3.1.3.2 atalean erakusten den muntaia) estalkiak, eraztunak (4.Dokumentuko P07 planoa) eta segurtasun azkoinak (DIN 981) erabili dira. Elementu hauen bitartez errodamenduen barne eta kanpo eraztunetan presioa egitea lortzen da, era horretan bi euskarrietako errodamenduen finkotasuna bermatuz. Muntai horren detaileak 4.Dokumentuko P06 planoan erakusten dira.
2.8.4.2 Estalkiak Aurreko atalean aipatu denez, Tapa edo estalkien funtzioa oso garrantzitsua da. Esan bezala, errodamenduen finkotasuna ziurtatzen dutelako. 30.Irudian ikusten den moduan estalkiak ere balaztaren kokalekua izango da. Estalkien geometriari buruzko zehaztasunak ikusteko ikusi 4.Dokumentuko P10 planoa.
2.8.5 Palanka besoaren bermapuntuko ardatza Ardatz hau 21.Irudiko B puntuan kokatuta joango da, palanka besoan zehar transmitituko diren esfortzuak jasan beharko ditu. Ardatz honen diseinua egiteko, dokumentu honetako 2.8.4 Atalean azaldutako prozedura bera erabiliko da. ASME kodea erabiliz ardatzak 67,14 mm-tako diametro minimoa izan behar duela kalkulatu da Kalkuluaren inguruko zehaztasun gehiagorako ikusi 3.Dokumentuko 3.1.4 atala. Ardatz honek ez du biraketarik jasan beharko, beso oszilatzailearen (palanka besoa) kulunka ahalbidetuko duen ardatza izango da. 31.Irudian ikusten den moduan euskarriak muturretan kokatuko dira.
2.8.5.1 Euskarrietako errodamenduak Aurreko atalean argitu den moduan euskarriak ardatzaren muturretan kokatuko dira. Ardatzaren diametro minimoa errespetatuz, ardatzak euskarrietan izango duen diametroa 75 mm-takoa izango da, beraz, errodamenduak eta errodamendu euskarriak aukeratzeko ardatzaren neurri hori hartuko da erreferentziatzat. FAG fabrikatzailearen katalogoaren pausuak jarraituz, lehenengo errodamenduen euskarriak (SNV 180) eta ondoren horietan muntatuko diren errodamenduak (21317EK.TVPB) kalkulatu eta aukeratuko dira. Beso oszilakorraren biraketa puntuko ardatzak ez duenez biratzen, euskarrietan agertuko den karga estatiko maximoa erabili beharko da errodamenduen aukeraketa egiteko. Kasu honetan errodamendu oszilakorrak muntatuko dira, era horretan, deflexioengatik euskarrietan gertatzen diren biraketak handiagoa izan ahalko dira. Azkenik, ardatzaren deflexio eta biraketen kalkuluez baliatuz, errodamendu oszilakorrak baimentzen duten biraketa maximoa kontuan hartuta, Ardatzaren diametro minimoa 53,89 mm-takoa izan
behar dela kalkulatu da. Beraz, jarritako 75 mm-tako diametroa onargarria da. Kalkuluen inguruko zehaztasun gehiagorako, ikusi 3.Dokumentuko 3.1.4.3 azpiatala. Euskarrien muntaketaren inguruan, aurretik argitu den moduan, ardatzaren muturretan kokatuko dira, eta horiek beso oszilatzailearen aurrera-atzerako mugimendua ahalbidetuko duen karro irristatzailearen gainean muntatuta joango dira. Aldi berean, karro irristagarria egitura osatuko duten gidatze barretan muntatuta joango da. Karro irristagarriaren eta egitura osatuko duten karroaren gidak diseinua ez da proiektu honen helburua izango. Azaldutako palanka besoaren kokapenaren irudia, 32.Irudia.
2.8.6 Torloju bidezko eragingailu lineala 2.7.3.4 azpiatalean argitu den moduan, palanka besoa muntatuta daraman karro irristakorra mugitzeko abiadura handiak behar ez direnez, eta puntu horretan agertuko den erreakzioa jasateko kapazitatea izango duen gailua behar denez, torloju bidezko eragingailu lineala erabiliko da. SKF High performance actuators katalogoa erabiliko da eragingailuaren aukeraketa egiteko. Lehenengo, makinaren erabileragatik eragingailu linealak bete beharreko desplazamenduak eta jasan beharko dituen kargak ezagutu behar dira. Eragingailu linealak egin beharreko ibilbide minimoa 600mm-koa izango da, karga estazioa danborretik urrunen dagoen posiziotik (Gurpil handiena bere kokalekuan mihiztatzeko posizioa), danborretik hurbileraino dagoen posiziora (gurpil txikiena danborraren kontra). Eragingailu linealak karro mugikorrean zehar jasango duen indarra, norabide axialean jasango du. Indar hori 21. Irudiko B puntuan agertuko den erreakzioa izango da, 14,14 kN-ekoa. Indar hori, eragingailua geldirik egonda jasan beharko du. Aurrera-atzerako mugimenduak egiterakoan gorputz osoaren inertzia eta marruskadura bakarrik gainditu beharko ditu. Hori guztia ezagututa, katalogoan deskribatutako pausuak jarraitu beharko dira torloju bidezko eragingailu linealaren nekerako diseinua eta aukeraketa egiteko. Kalkuluen inguruko zehaztasun gehiagorako, ikusi 3.Dokumentuko 3.1.5 atala. Eragingailuaren oinak egiturara mihiztatuko dira eta horren muturra pernoen bitartez karro irristagarrira eta eragingailuaren muturrera lotuko da, ikusi 33.Irudia. Karro mugikorrera lotzeko torloju azkoina erabiliko da eta eragingailuaren muturra lotzeko lotura hariztatua erabiliko da. Honen geometriari buruzko zehaztasunak ikusteko, 4.Dokumentuko P05 planoa behatu.
Aplikazio orokorretarako motore itxia eta auto aireztatua, hankaduna eta horizontalean kokatzeko motorea aukeratu da. Aukeraketarako ABB General performance motors katalogoa erabili da. Bere erreferentzia M2QA 31554A 3GQA 312, 34.Irudian ikusi daiteke.
Potentzia transmisio sistemaren diseinua egiteko uhal trapezial eta anizkun-en OPTIBELT katalogoa erabiliko da eta aukeraketa egiteko bertan azaldutako pausuak jarraituko dira. Lehenengo, transmititu beharreko potentziaren, eragingailu eta makinaren kargaren arabera, uhalak izango duten profil mota SPB izan behar dela kalkulatzen da. Bigarrenez, ardatzen biraketa abiadura ezagututa behin-behineko transmisio erlazioa eta horren arabera bi poleak izango dituzten diametroak aukeratuko dira. Hirugarrenez, ardatzen arteko distantzia eta uhalak izan beharreko luzera kalkulatu eta gero, transmititu beharreko potentzia transmititzeko beharrezkoak izango diren uhal kopurua kalkulatuko da. Azkenik, uhalak ardatzetan eragingo duten indarren kalkulua egin beharko da. Transmisioaren kalkuluen inguruko zehaztasunak ikusteko 3. Dokumentuko 3.2.2 atalera jo. Transmisioaren muntaketa eta doiketa ahalbidetzeko motore elektrikoaren euskarria gora eta behera mugitu ahal izango da, horren ezaugarrien azalpena dokumentu honetako 2.8.10 azpiatalean aurkitzen da. Poleen muntaketa eta desmuntaketa erraztua ahalbidetzeko ardatzetan mihiztatzeko zorro konikoak (35. Eta 36. Irudiak) erabiliko dira. Potentzia transmisioa txabeta baten bitartez egingo da. OPTIBELT katalogoaren pausuak jarraituz DIN 6885 txabetak erabiliko dira.
2.8.9 Danborraren ardatza Ardatz honek bi euskarri izango ditu albo bat hegalean egonda. Ardatzaren bi euskarrien artean danbor birakaria egongo da eta hegalean dagoen alboan berriz ardatzera potentzia transmitituko duen polea. Ikusi 37.Irudia.
Jasan beharko dituen kargei dagokienez, ardatzak plano horizontalean gurpilaren karga eta plano bertikalean uhalen tentsioa jasango du. Potentzia transmisioagatik polea dagoen puntutik danborraren kokalekuraino ardatzak momentu tortsore bat jasango du. Ardatz honen diseinua egiteko, dokumentu honetako 2.8.4 Atalean azaldutako prozedura bera erabiliko da plano bertikalean eta horizontalean agertzen diren esfortzuak kontuan hartuz. ASME kodea erabiliz ardatzak 96,6 mm-tako diametro minimoa izan behar duela kalkulatu da. Baita ere, ardatzaren diseinua bibrazioekiko egokia dela konprobatuko da. Horretarako ardatzaren frekuentzia naturala horren biraketa abiadura baino askoz altuagoa dela konprobatuko da. Kalkuluaren inguruko zehaztasun gehiagorako ikusi 3.Dokumentuko 3.2.3 atala. Ardatzak muturretan 100 mm-tako diametroa izango du eta erdialdean, danborra kokatuko den zonaldean 150 mm. Ardatzaren neurriei buruzko zehaztasun gehiago ikusteko ikusi 4.Dokumentuko P03. Planoa. 2.8.9.1 Euskarrietako errodamenduak Aurreko atalean argitu den moduan ardatzak euskarrietan izango duen diametroa 100 mm-takoa izango da, beraz, errodamenduak eta errodamendu euskarriak aukeratzeko ardatzaren neurri hori hartuko da erreferentziatzat. 2.8.5.1 atalean bezala, euskarri hauetarako ere FAG fabrikatzailearen katalogoaren pausuak jarraituko dira. Lehenengo errodamenduen euskarriak (SNV 200) eta ondoren horietan muntatuko diren errodamenduak (23222ESK.TVPB) kalkulatu eta aukeratuko dira. Errodamenduen aukeraketa egiteko, 2.8.4.1 atalean azaldutako karga-zikloa erabiliko da errodamenduak plano horizontalean jasaten duten kargak kalkulatzeko. Karga hori, gurpilak jasango duen karga zikloa da, danborraren bitartez ardatzera eta errodamenduetara heltzen dena. Plano bertikalean berriz, aldez aurretik aipatu den moduan, uhalen tentsioak eragingo dituen esfortzuak egongo dira. Kasu honetan ere errodamendu oszilakorrak muntatuko dira, era horretan, deflexioengatik euskarrietan gertatzen diren biraketak handiagoa izan ahalko dira. Azkenik, behin errodamenduak eta euskarriak aukeratuta, ardatzaren deflexio eta biraketen kalkulua egingo da euskarrietan ematen diren biraketak onargarriak direla ziurtatzeko.
Euskarrien muntaketaren inguruan, hauek egituran mihiztatuta joango dira. Ardatzaren zentroa, palanka besoaren gurpila kokatzeko puntuaren altuera berdinera. 38.Irudia.
2.8.10 Motor euslea Plaka doitzailea eta lau haga hariztatuak osatuko duten multzoa motor euslea izango da. Lau haga hariztatuak egiturari soldatuta egongo dira eta motorra lau torlojuren bidez plaka doitzaileari lotuta egongo da. 39.Irudia.
Haga hariztatuak 300 mm-tako luzerako DIN 975 56-ko metrika izango dute, Plaka berriz, 50 mm-tako lodierako plaka errektangeluarra izango da, era honetan oso zurruna eta deformazio oso txikiak izatea lortuko da. Haga hariztatuak egiturara soldatuta joango dira. Azkoinen bitartez plaka gora eta behera mugitu ahal izango da, era honetan, poleen eta uhalen muntaketa eta doikuntza egokia posiblea izango da. Erabilitako elementuen eta haien kokapenari buruzko inforfazio gehiagorakoikusi 4.Dokumentuko P02 planoa. Plaka doitzailea eta lau haga hariztatuak osatzen duten motor euslearen diseinua EFM analisiaren bitartez egin da. EFM analisiaren inguruko zehaztasunak 3. Dokumentuko 3.2.4 atalean azaltzen dira.
2.9 PLANIFIKAZIOA Gantt diagrama baten bidez adieraziko da proiektuaren gauzatzeari dagokion planifikazioa. Horren bidez era grafikoan fase eta ekintza bakoitzaren iraupena adierazten da denboran zehar, epeak eta bakoitzaren iraupena kontutan hartuz. | science |
Subsets and Splits